id stringlengths 18 21 | meta dict | text stringlengths 353 416k |
|---|---|---|
aldizkariak.v1-0-372 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.35 _2019_3",
"issue": "Zk.35 _2019_",
"year": "2019",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak?
Sound, noise, music: are the boundaries clear?
Marta Urdanpilleta Landaribar\*
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)
**LABURPENA:** Zure bizilagun gaztearen motorrak ez al zaitu lasai jaten uzten? Etxe azpiko tabernarekin ezin al duzu lo egin? Ez al duzu zure bikotekidearen solasa jatetxe batean ulertzen, ondoan badago ere? Zaratarengatik dela ados egongo ginateke guztiok. Halere, zarataren mugak ez dira horren argiak: zuri musika iruditzen zaizuna, zure amonarentzat zarata hutsa izan daiteke. —«Itzal ezak/ezan irrati hori, arraio! Buruko mina besterik ez zidak/zidan ematen zarata horrek!»— entzungo zenuen noizbait, beharbada, gaztetan. Ikusiko dugun bezala, batzuetan ez da erraza soinua, zarata eta musikaren arteko mugak ondo zehaztea.
HITZ GAKOAK: akustika, soinua, zarata, musika.
ABSTRACT: Does your neighbour's motorbike disturb you at meal? Are you not able to sleep properly because of the tavern below your flat? When you have lunch at a restaurant, are you not able to listen to your partner, although he/she seats beside you? We would all admit that this is because of noise. Nevertheless, limits of noise are not that clear: what is music for you may be just noise for your grandma: «For God's sake, turn off this radio, please! It only causes me a headache!»— you might have heard at your eighteens. As we will see, sometimes it is not easy to delimit the boundaries among sound, noise and music.
KEYWORDS: acoustics, sound, noise, music.
Nola aipatu / How to cite: Urdanpilleta Landaribar, Marta (2019). «Soinua, zarata, musika: argi al daude mugak?»; Ekaia, 35, 2019, 277-290. (https://doi.org/10.1387/ekaia.20041).
Jasoa: 9 uztaila, 2018; Onartua: 3 azaroa, 2018.
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2019 UPV/EHU

<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Marta Urdanpilleta Landaribar. Fisika Aplikatua I saila, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIE/EIG), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Europa plaza, 1. 20018 Donostia, Euskal Herria. – marta. urdanpilleta@ehu.eus – https://orcid.org/0000-0002-4078-8184.
#### 1. **Sarrera**
1 Formulako 2014ko denboraldian, lehenengo aldiz V6 turbo motor hibridoak ezarri ziren, eta beraz, arautegi honi jarraituz, talde guztiek garatu behar izan zituzten horrelako motorrak zeramatzaten auto berriak. Nobedade hauek zirela eta, denboraldiko lehenengo lasterketetan, eztabaida aparta piztu zen: zale asko kexu zeuden, autoen soinua «oso baxua» zela esanez. Pilotu askok ere iritzi hau partekatzen zuten: «*Boxetako horma taberna bat baino isilago dago*» adierazi zuen Sebastian Vettelek, ordurako 1 Formulako lau aldiz munduko txapeldunak [1]; «*1 Formula ikusgarria izan behar duela uste dut, eta soinua alderdi garrantzitsuenetarikoa da*» zioen pilotu alemaniarrak. Horrela, 1 Formulako lasterketetan, soinu-bolumen altua esperientziaren eta ikuskizunaren parte da, noski: inork ez luke nahi autoek garbigailu zahar baten soinua edukitzea, ezta ere inongo soinurik ez igortzea. Bernie Ecclestone, 1 Formulako buru exekutiboa ere, izututa zegoen turbo motor berrien hots pobrearekin [2].

**1. irudia.** 1 Formulan, 145 dB-ko soinu-mailak lortzen dira. *Arg: [Mark McArdl](http://www.flickr.com/people/12169388@N05)e, Wikimedia Commons*
Berez, kirol hau gobernatzen duen FIA erakundearen neurketen arabera [3], 145 dezibel (dB) inguru igortzen ziren aurreko V8 motor zaharrekin, eta 11 dB gutxiago (134 dB hain zuzen ere) V6 turbo berriekin. Biak gure belarriaren min-ataritik nabarmen gora! 11 dB-ko jaitsiera txikia iruditu daiteke halere, eta arraroa egin zaletuek horrelako alde xumeagatik haserre egotea: hau ulertzeko, ordea, kontuan eduki behar dugu dezibelen izaera bitxia.
## 2. **Dezibelen bitxikeriak**
Dezibel unitatea aipatu dugu, eta komeni da puntu hau argitzea. Soinua ingurune batean zehar presio-uhin bat hedatzerakoan sortzen da. Ingurunea airea izan daiteke, baino baita ere solido bat edo jariakin bat. Presio seinale hauek Nazioarteko Unitate Sisteman pascaletan (Pa) neurtzen dira. Nahiko ezagunak ditugun sonometroek, soinuen bolumenak zehazteko gailuek, ez dizkigute pantailan soinu-presioak (*p*) ematen, baizik eta hauetan oinarritutako soinuaren presio-mailak (*Lp*): azken hauek dezibeletan (dB) ematen dira, Alexander Graham Bell zientzialariaren omenez. Berez, 10 dezibel 1 bel dira. Soinu presioetatik dezibeletan neurtzen diren soinu-presio mailak kalkulatzeko logaritmoa aplikatu behar dugu, formula honetan adierazten den bezala:
$$L_p = 10 \cdot \log_{10} \left(\frac{p}{p_0}\right)^2 \tag{dB-tan}$$
non *p*<sup>0</sup> = 2 · 10–5 Pa (20 micropascal) erreferentzia-maila bat den.
Magnitude honengatik eta bere unitatearen definizioagatik, dezibelak maneiatzerakoan kontuz ibili behar gara, ez baitiote ohiko aritmetikari jarraitzen. Pascaletan dauden presio arruntak ohiko moduan konbinatzen dira, hau da, 20 Pa + 20 Pa = 40 Pa; dezibelak, ordea, logaritmoak batzen diren moduan konbinatu behar ditugu. Adibidez: bi bozgorailu baditugu, bakoitzak puntu berberean 60 dB-eko soinu-presio maila sortzen bakarrik badaude, pentsa dezakegu beharbada biren konbinazioak puntu horretan 60 dB + 60 dB = 120 dB sortuko dituela. Ez da horrela: 60 dB + 60 dB ez dira 120 dB, bazik eta ~63 dB; era berean, 100 dB + 40 dB ez dira 140 dB, baizik eta ~100 dB (100,0000043 dB, zehatzago esanda).
Beste datua: presio-maila 3 dB-tan handitzen den bakoitzean, seinaleari dagokion energia bikoiztu egiten da; eta presio-maila bati 30 dB gehitzeko, energia 1.000 aldiz altuagoa behar dugu gutxi gorabehera. Beste modu errazagoan esanda, «asko» kostatzen da presio-maila bat igotzea, seinalearen dezibelak igotzea, portaera ez baita lineala.
Ezaugarri hauek dezibelen izaera logaritmikoa ezagututa ulertzen dira. Eta zergatik logaritmoak? Logaritmoak erabili ordez soinu-presioak neurtzen dituzten pascalak erabiliko bagenitu, gure bizitza arruntean entzuten ditugun soinuen balio tipikoak 1Pa-tik 0,000000000001 Pa-era mugituko lirateke. Zero gehiegi, argi dago! Eskala zabal hori nolabait murrizteko edo trinkotzeko, logaritmoak erabili eta aurreko tarte bera 0 dB-tik 120 dB-ra pasatzen zaigu. Zenbaki hauek askoz erosoagoak dira lan egiteko. Gainera, eskala logaritmikoa hobeto adosten da gure entzumeneko sentikortasun-mailara, soinuestimuluekiko daukagun erantzuna ez baita lineala, logaritmikoa baizik.
Nondik nora doa soinu tipikoen dezibelioen tartea? Berez, 0 dB gure entzumen-ataria da. Hortik behera ezin ditugu soinuak entzun. Eskalaren beste muturrean, hegazkin baten soinu potentzia-maila airea hartzerakoan 120- 130 dB inguruan egon daiteke, eta hortik gora gure entzumenak minak eta kalteak jasaten ditu. Esaten dugu, beraz, gure min-ataria 120 dB inguruan dagoela. Eztanda nuklear batek 200 bat dB sortuko lituzke, gutxi gorabehera. Kontuan hartu beharrekoa da, baita ere, soinu-iturriarekiko distantziarekin soinuaren barreiatzea dela eta, oztoporik ezean eta iturri puntual eta isotropoa kontsideratuz, ingurune homogeneoan eta airearen absortzioa arbuiatuta, ~6 dB-ko jaitsiera dagoela soinu-mailan distantzia bikoizten den bakoitzean. Hori horrela delako, eztanda nuklear baten 10 m-ra 200 dB-ko presio-maila entzuten badugu, 20 m-ra presio-maila 200 dB – 6 dB = 194 dB izango da bakarrik distantzia bikoizteagatik. Horretaz gain, airearen absortzioa eta lurraren gainazalaren eragina dela eta, benetako presio-maila 194 dB baino txikiagoa litzateke. Hala ere, hobe da hor ez egotea sonometroarekin!
## 3. **Dezibel gehiegi edo gutxiegi? zarataren kontzeptua**
1 Formulako adibidearekin jarraikiz, garrantzitsua: bai soinu-maila zaharrak (V8 motorekin) eta bai berriak (motor hibridoak erabiliz) entzumenaren min-ataritik gora daude. Orduan, zaletuek min eta entzumena kaltetzen duten soinu-mailak exijitzen dituzte 1 Formulan! Eta jada min-ataritik gora dagoena eskasa iruditzen zaie, eta pozik joaten dira zirkuituetara belarri-babeskiekin. Zarata edo soinua al da hau?
Puntu honetara iritsita, zarataren definizioa eman beharko genuke:
- —**[***Euskaltzaindiaren hiztegia [4]*] *Zarata: Hotsa, bereziki aski ozen eta nahasia.*
- —**[***Cambridge Dictionary [5]***]** *Noise: A sound or sounds, especially when it is unwanted, unpleasant, or loud.*
- —**[***Diccionario María Moliner [6]***]** *Ruido: Sonido no armonioso/ Mezcla inarmónica de sonidos de cualquier naturaleza, como de carruajes u otras cosas moviéndose, de voces o de golpes.*
Beste definizio ohiko batean, zarata gizakion jarduerak oztopatzen dituen soinu ez desiratua da. Definizio hau, halere, behatz artetik eror daiteke, hondarra balitz bezala. Soinu-maila magnitude fisiko petoa da, eta beraz era guztiz objektiboan neurtu eta zehaztu daiteke tresneria egokia erabilita, sonometro bat hain zuzen ere. Zarataren kontzeptuak, ordea, kutsu peioratiboa dauka, horregatik subjektiboa da eta ezin dugu tresna batekin zehaztu estimulu bat zarata den ala ez. Hori bai, dagokion soinu-maila inongo anbiguotasunik gabe finka daiteke.
Dezibelioei buruzko beste bitxikeria bat: dezibelio negatiboak existitu existitzen direla. Hain zuzen ere, munduko lekurik isilenetarikoen artean, *anekoiko* motako sala batek –20,53 dBA-ko marka dauka [7]. Errekor hori presio atmosferikoan gertatu da baina, hutsean soinua transmititzen ez denez, espazioan –∞ dB edukiko genituzke, definizioari so eginda (hau hurbilketa bat da, galaxiarteko ingurunean ez baitago huts perfekturik). Marka lortzeko, sala anekoiko konkretu hau bereziki ondo isolatu da akustikoki, eta bere barruan soinu posibleen islapenak oso zorrotz saihestu, material oso xurgatzailez estalita hormak, sabaia eta zorua. Bi prozedura hauekin soinua esparruaren barrura sartzea galarazi nahi da, eta sartzekotan, bera desagerraraztea da helburua. Dezibelio negatiboak existitu badaitezke, beren eskalaren zeroa ez da absolutua. Izan ere, hitzarmen batetik dator gure entzumen-atariak finkatzen baitu zeroa. Entzumen oneko pertsona gazte baten entzumen-ataria 0 dB-tan egon dadin, 20 micropascaletan finkatzen da, *ad-hoc,* presio-mailen definizioaren erreferentzia.

**2. irudia.** Sala anekoikotan, kanpoarekiko isolamendua eta barruko islapenak zorrotz kontrolatzen dira. Gainazalen itxura konplexua soinua xurgatzeko dagoen azalera efektibo ahalik eta handiena lortzeko da. *Arg: [JPRoch](https://commons.wikimedia.org/wiki/User:JPRoche)e, Wikimedia Commons.*
Halere, faktore garrantzitsu bat ez dugu oraindik aipatu: soinuaren maiztasuna edo tonua. 60 dB-ko maila daukan soinu bat ez dugu berdin sumatzen soinu hori tonu batean igorrita badago edo bestean. Adibidez, 1.000 Hz-ko maiztasuna daukan 10 dB-ko soinu bat entzungo luke entzumen osasuntsuko gazte batek; 50 Hz-koa, ordea, ez. Entzumenaren sentikortasuna (eta beraz, entzumen-ataria edo min-ataria) desberdina da maiztasunaren arabera. Efektu hau nolabait kuantifikatzeko, sonoritate berdineko kurba isofonikoak definitzen dira, fon unitatearekin batera. 0 foneko kurba isofonikoak maiztasunaren arabera dagoen entzumen-ataria zehaztuko luke. Era berean, 40 foneko kurbaren gainean dagoen edozein bi puntu hartuta, adibidez 1.000 Hz-tan entzundako 40 dB-ko seinaleak eta 200 Hz-tan sumatutako ~50 dB-koak, sonoritate edo soinu-bolumen subjektibo komuna edo alderagarria izango lukete.

**3. irudia.** Kurba isofonikoak. Urdinez, Fletcher-Munson-ek emandako jatorrizkoak. Gorriz, 2003ko ISO 226:2003 arauko berrikuspen bat, egun indarrean dagoena. *Arg: Lindosland, Wikimedia Commons, egokitua.*
Aurreko adibideko sala anekoikoaren –20,53 dB-ko isiltasun galant hau ikusita, irakurleak uste badu bertan bake-bakean egongo litzatekeela, umeen kasketarik gabe, amaginarrebaren errietarik gabe, ez du asmatzen ordea: bertan pertsona gehienek ez dituzte 45 minutu baino gehiago jasaten. Nola da hori? Hauxe da arrazoia: horren isila da gela, non pertsonak bere «barne bizitza» entzuten hasten baitira, nonbait. Ez pentsamenduak, edota burutazio filosofiko posibleak (edo bai?), baizik eta bere bihotzaren taupadak, sabelaren dei isilak, garunaren zirkulazioa. Horren da hunkigarria, sakona eta erradikala sentsazioa, erabat jasanezin bihurtzen dela askorentzako.
Orduan, isiltasuna egungo mundu azeleratuan luxu bat iruditzen bazaigu ere, neurri bateko soinu-maila beharrezkoa daukagu gizakiok; neurrizko dezibelio maila bat behar dugu ondo sentitzeko. Ikusi dugu orduan soinumaila gehiegizkoak kalte egiten duela, baina soinu maila minimo bat behar dugu entzuten hasteko eta baita ere eroso egoteko. Bi muga horien artean, soinuak plazera sortu dezake gugan. Hor, musikarekin topo egiten dugu.
# 4. **Musikaren kasua**
Zaratarekin gertatzen den bezala, musikaren mugak difusoak dira, amonaren hasierako adibidean ikusi dugun moduan.
- —[*Euskaltzaindiaren hiztegia [4]*] *Musika: Hotsak arau jakinen arabera konbinatzeko artea; antolaketa horren araberako emaitza.*
- —[*Cambridge Dictionary [5]*] *Music: A pattern of sounds made by musical instruments, voices, or computers, or a combination of these, intended to give pleasure to people listening to it.*
- —[*Diccionario María Moliner [6]*] *Música: Sucesión de sonidos compuestos, según ciertas reglas, de modo que resulta grata al oído.*
4'33'' («lau hogeita hamahiru» irakurrita) izeneko bere obra aitzindari eta famatuaren estreinaldian, John Cage xx. mendeko musikari estatubatuarrak publikoa txundituta utzi zuen: 4 minutu eta 33 segundotan, pieza interpretatu zuen piano-joleak ez zuen inongo soinurik igorri —edo igorri izan nahi, hobeto esanda—. Piezak hiru mugimendu zeuzkan; lehenengo mugimenduaren hasieran, interpreteak pianoko tapa ireki eta eserlekuan geldi geratu zen, teklatua ukitu gabe. Mugimendua bukatzerakoan, tapa itxi zuen. Publikoaren harridurarako, beste bi mugimenduetan berdin egin zuen, beti isilik egonda eta pianoa jo gabe. Horrelako interpretazio batean, piezaren denbora-tarte horretan giro-*zaratak* hartu zuen normalean musikatzat hartzen dugunaren papera. Edo giro-*musikak* esan beharko al genuke? Publikoaren arnasak, eserlekuan berriz esartzean entzuleek egiten zituzten soinuak, kanpotik zetozen eta isolatzen ezinezkoak ziren soinuak entzuten ziren, baina gure amonak musikatzat hartuko lukeenik, ezertxo ere ez. Cage-k hausnarketa kontzeptuala eta probokazioa bilatzen bazituen, baita lortu ere zituen, alajaina!
Halaber, gure bizitza arruntean giro-zaratatzat/soinutzat hartzen ditugunean seinaleen garrantziaz ohartarazi gaituzte aspaldian musikariek. Azken urte hauetan, adibidez, «soinu-paisaia»-ren kontzeptua (ingelesez *soundscape*) gero eta ezagunagoa da. Autobusa hartzean edota mendira joatean entzuten ditugun soinuak aintzat hartu dira, eta haiek etorkizunerako gordetzeko, grabatu egiten dira. Badirudi gero eta txantxangorri eta txolarre gutxiago daudela gure hiri eta herrietan [8, 9], eta beren soinu eta kantuek balio handia daukate, adibidez. Baita ere orain arrunta iruditzen zaigun edozein soinuk. Soinuok eta kantuok grabatuz gero, etorkizunerako gorde daitezke altxor hauek [10]. Halako grabazioak elektronikoki konbinatuz eta manipulatuz, konposatzaile garaikide batzuek (*musika konkretua* egiten dutenek, hain zuzen ere) musika sortzen dute.

**4. irudia.** NASA-k Voyager zundan bidalitako Sounds of Earth Golden Record-en estalkia. *Arg: NASA/JPL, Wikimedia Commons.*
NASAko Voyager misioetan, Golden Record grabazio famatuan, gizakiok espaziora Lurreko argazki, irudi eta diagramak, musika eta soinuak bidali genituen, noizbait beste organismo inteligenteek informazio hau interpretatu ahal izango dutelakoan. Besteak beste, sumendien, trumoien, igelen, txakurren, suaren, autobusen, musuen, ume txikien soinu eta hotsak. Voyager 1 aizarrarteko espazioan zehar bidaiatzen ari da jada, Eguzki-sistemaz harago; ez dakigu balizko estralurtarrek grabazio hauek soinu, zarata edo musikatzat hartuko ote dituzten. Ezin jakin orduan estralurtarrek, existitzekotan, fenomeno hauekiko sentsibilitatea daukaten ala ez (Steven Spielberg-en *3. Motako Hurbileko Topaketak* filmean, estralurtar musikalak ezagutu genituen). Esan dezakegu, hori bai, existitzen direla munduan musika melodiak, tonuak edota erritmoak barneratu, interpretatu eta prozesatzeko gaitasun edo sentsibilitaterik ez duten pertsonak: amusia deitzen zaio nahasmen du honi. Che Guevara, adibidez, erritmoarekiko gorra zen [11]. Jatorri desberdineko amusiak daude, batzuk jaiotzetik, besteak eskuratuak, adibidez istripu edo apoplexia batean gerta daitekeen kalte neurologiko baten ondorioz sortzen direnak. Oliver Sacks neurologoak oso ondo deskribatzen du hau bere *Musicofilia* liburuan [11]. Gerta daiteke beste pertsonek musikatzat hartzen dutena amusiko batek zarata kontsideratzea. Liburu honetan deskribatutako kasu batean, emakume batek honela erantzuten du galdetzen diotenean zer sentitzen duen musika entzutean: «*If you were in my kitchen and threw all the pots and pans on the floor, that's what I hear!*». Beste kasu batzuetan, disonantziarekiko amusia egon daiteke ere, eta normalean desatsegina iruditzen zaigun disonantzia «nahiko atsegintzat» hartu [11]. Hemen ere argi geratzen da ez dela erraz musikaren definizio bat ematea.
Musikaren istorian, konposatzaileek askotan musikalak ez diren soinuak eta zaratak txertatu dituzte bere konposizio deskriptibo edo programatikoetan: adibidez, Hector Berlioz-en *Symphonie fantastique*n, gillotina batek erortzerakoan egiten duen soinua simulatzen du orkestrak; Pyotr Illiych Tchaikovsky-ren *1802* oberturan, 16 kanoi-hots entzuten dira, eta autoreak interpretazioan benetako kanoiak erabiltzea eskatu zuen. Soinu bortitz hauen baino adibide askoz zirraragarrian, Einojuhani Rautavaara-ren *Canctus Articus* konposizioan, piezaren oinarri dira Artikoko txorien kantu eta soinuak. Berez, konposatzaileak magnetofoi batekin Finlandiako ipar zirkulu polarraren inguruko txorien kantuen grabazioak egin zituen pieza sortu ahal izateko.
Soinu ausazkoak, ordenarik gabekoak, harmoniarik gabekoak, ez ditugu orokorrean musikatzat hartzen: musika identifikatzeko daukagun irizpide tradizionala ordena bat aurkitzea da: doinuan edo erritmoan adibidez. Halere, musika landu garaikideko kontzertu askotan, instrumentu musikalak ez dira era tradizionalean jotzen: pianoen teklatua ez da behatzekin pultsatzen, baizik eta bere sokei kolpeak ematen zaizkie edota eskuen edo objektuen bidez igurzten dira. Biolinekin orain arte sortu ez ziren soinuak sortzen dira. Harraskatu, arraspatu, kolpekatu, kirrinkatu, urratu egiten dira sokak. Globoak berariaz lehertzen dira agertokian musika pieza baten erdian. Non dago hemen soinu, zarata eta musikaren arteko muga?
## 5. **Musika, zarata eta osasuna**
Horren efektu onuragarria eduki dezake soinuak osasunean, non medikuntzan oso erabilia den gaixotasunen eboluzioa hobetzeko [12, 13]; ondorio txarrak ere eduki ditzake, arma akustikoak garatzen ari baitira zenbait herrialdetan [14]. Halaber, definizioari so eginda, musikari baten kontzientziarako musika dena, bere entzumenarentzat zarata izan daiteke. Ezagunak dira Rock izarren entzumen-arazoak [15] (Phil Collins-en kasua, AC/ DC-ko Brian Johnson-ena, Metallica-ko Lars Ulrich bateriarena). Azkenean, soinu-maila altuen aurrean egotea denbora luzean ez da doan ateratzen. Musika klasikoko, rock edo jazzeko musikariek, besteak beste, entzumenezko arazo profesionalak eduki ditzakete orkestran egotean jasan behar dituzten dezibel altuengatik. Adibidez, hiperakusia, hipoakusia, akufenoa edo distortsioa [15, 16].

**5. irudia.** Orkestra baten pezoian, 90 dB(A) gorako presio-maila baliokide jarraituak (Leq) jasan daitezke opera baten antzezpenean. *Arg: [Pjotr Mahhoni](https://commons.wikimedia.org/w/index.php?title=User:PjotrMahh1&action=edit&redlink=1)n, Wikimedia Commons.*
Ikertzaile batzuek Madama Butterfly operaren antzezpenetako 3 orduetan orkestrako zenbait musikarik jasan zituzten maila baliokide jarraituak (Leq) neurtu zituzten, eta maila altuena tronpeta-jotzaileek jasan zutela ohartu ziren: 92,3-95,3 dB(A), hain zuzen ere (alderatzeko, orkestra-zuzendariak 83,3 dB(A)) [17]. Horrek, zer esan nahi du? Hiru ordu horietan zehar tronpeta-jotzaileari iristen zaion soinu maila (edo bestela esanda, energia akustikoa) aldakorra da: tarte isiletan baxua eta beste batzuetan oso altua. Berdinak dira, oro har hiru ordu horietan iristen den energia kopurua eta maila baliokide jarraituaren balioa duen soinu konstante batek sortzen duena.
Gogora dezagun maila baliokide karratuarekin *T* denbora jakin batean (kasu honetan, operaren iraupena) neurtutako soinuko presio-maila integratzen dela, formula honi jarraituz:
$$L_{eq} = 10 \cdot \log_{10} \left[ \frac{1}{T} \int_{t_1}^{t_2} \left( \frac{p_A(t)}{p_0} \right)^2 dt \right]$$
non *T* = *t*<sup>2</sup> – *t*1 eta *p*<sup>0</sup> = 2 · 10–5 Pa diren.
Maila baliokideak erabilgarriak dira, adibidez, segurtasunaren aldeko araudietan. Aipa dezakegu 286/2006 espainiar dekretuak [18] zaratarekin erlazionatutako arriskuen aurreko langileen osasuna eta segurtasuna arautzen dituela, eta horren arabera langile batek 8 orduko lanegun batean jasan dezakeen presio-maila baliokide jarraitu maximoa 87 dB(A) dela. Horrek ematen digu, nolabait, eguneko energia akustikoaren dosi maximoa langile batentzat Halaber, 85 dB(A) gaindituz gero babes-neurriak hartzea derrigorrezkoa da:, belarri-babeskiak adibidez. Gauza da, musikari batek ez duela nahiko belarribabeskirik jartzea, ez lukeelako musika era aproposean entzungo. Musikaren eta aisialdiaren arloan araudi espezifikoa dago horrexegatik [19]. Baina 8 orduko iraupeneko 87 dB(A)-ko seinale baten energia, ¼ orduko 102 dB-ko beste seinale baten energiaren berdina da, Leq honen definizioa ikusiz gero. Arauarentzat ere bai. Esaten da orduan dosi berdinak direla. Langile batek bere lanpostuan jasandako eguneroko dosia dosimetro deritzen gailuekin neurtzen dira. Kalkuluak eginez gero, 1. taulan agertzen diren baliokidetasunak eman ditzakegu. Egun bakar bateko dosia tronpeta-jotzailearentzat 87 dB(A) baino altuagoa izango litzateke, baina kontuan hartu beharra dago urte guztian zehar ez lukeela, beharbada, egunero maila hori jasan beharko.
Taula ikusita, dezibelen izaera logaritmikoa berriro ere nabarmena da: Leq maila 3 dezibeletan handitzerakoan, esposizio-denbora *erdira* jaisten da. Horrela, 5 minututan 105 dB(A) jasatea (gutxi gorabehera tabernetan jotzen duten taldeek eragiten dutena), ordu batean kopak hartzeko taberna batean jasotzen den dosiaren baliokidea da (94 dB(A) inguru), edota 4 ordutan ganbera-musikako kontzertu batean egoteagatik jasotzen dena (88 dB(A)) [19].
**1. taula.** Zaratarekiko esposizio-denbora maximoa 87 dB(A)-ko eguneko maila baliokide jarraitua lortzeko [18].
| LAeq,T / dB(A) | Esposizio-denbora<br>maximoa |
|----------------|------------------------------|
| 87 | 8 ordu |
| 90 | 4 ordu |
| 93 | 2 ordu |
| 96 | 1 ordu |
| 99 | ½ ordu |
| 102 | ¼ ordu |
| 105 | 7 ½ minutu |
| 112 | 1 ½ minutu |
| 117 | ½ minutu |
| 120 | 15 segundo |
## 6. **Ondorioak**
Zientziak, akustikak hain zuzen ere, oinarri kontzeptualak eskaintzen dizkigu zarata, soinua eta musikaren fenomenoak ulertu ahal izateko: eskura dauzkagu magnitude fisikoak, hauek neurtzeko metodoak, edota magnitudeen arteko erlazio teorikoak. Halere, ezin dugu gailu baten bidez kasu guztietan zehaztu soinu bat zarata den ala ez; ezin dugu ezta ere erraz ulertu zergatik daukagun gizakiok musikarekiko zaletasuna, edota zergatik kontsideratzen dugun soinu bat *musika*. Charles Darwin-en esanez: «*As neither the enjoyment nor the capacity of producing musical notes are faculties of the least use to man in reference to his daily habits of life, they must be ranked amongst the most mysterious with which he is endowed*.» [20]. Soinuak, zaratak eta musikak muga difusoak dauzkate, ikusi dugun bezala, eta batzuetan ezin ditugu zientifikoki mugatu. Gaiak eztabaida subjektiborako esparru zabala uzten digu, eta zientziaz harago joan behar dugu, orduan. Eta zientzia ederra dela badiogu, eztabaida hau ere oso polita dela esan daiteke.
#### 7. **Bibliografia**
- [1] http://www.marca.com/2014/05/08/motor/formula1/gp-espana/1399550607. html. Azken eguneratzea: 2014/05/08.
- [2] https://www.independent.co.uk/sport/motor-racing/f1-bernie-ecclestoneadmits-to-being-horrified-by-quiet-engines-on-new-f1-cars-9198886.html. Azken eguneratzea: 2014/03/18.
- [3] [http://www.fia.com/sites/default/files/publication/file/FIA%20F1%20](http://www.fia.com/sites/default/files/publication/file/FIA F1 Power Unit leaflet.pdf) [Power%20Unit%20leaflet.pdf.](http://www.fia.com/sites/default/files/publication/file/FIA F1 Power Unit leaflet.pdf) Azken eguneratzea: 2014.
- [4] EUSKALTZAINDIA 2016 Euskaltzaindiaren Hiztegia.
- [5] UNIVERSITY OF CAMBRIDGE 2018. Cambridge Dictionary. Cambridge University Press, Cambridge.
- [6] MOLINER M. 2007. Diccionario de uso del español. Editorial Gredos, Madrid.
- [7] http://www.guinnessworldrecords.com/news/2015/10/microsoft-lab-setsnew-record-for-the-worlds-quietest-place-399444. Azken eguneratzea: 2015/10/02.
- [8] TELLERÍA, J. L. 2015. «The decline of a peripheral population of the European robin Erithacus rubecula». Journal of Avian Biology, 46(2), 159-166.
- [9] BALMORI, A., HALLBERG, Ö. 2007. «The urban decline of the house sparrow (Passer domesticus): a possible link with electromagnetic radiation». Electromagnetic biology and medicine, 26(2), 141-151.
- [10] Irakurle interesatuak txorien kantuen doako erregistro mardula nahi badu entzun, ikus dezala Macaulay Library deritzon web-orrialde zoragarria: http:// macaulaylibrary.org/about. Azken eguneratzea: 2018.
- [11] SACKS O. 2009. Musicofilia. Ed. Anagrama, Barcelona. Eta bere ingelesezko bertsioa, SACKS O. 2007. Musicophilia, Alfred A. Knopf Inc., Random House, Toronto, Canada.
- [12] BERNATZKY, G., PRESCH, M., ANDERSON, M., PANKSEPP, J. 2011. «Emotional foundations of music as a non-pharmacological pain management tool in modern medicine». Neuroscience & Biobehavioral Reviews, 35(9), 1989-1999.
- [13] MEYMANDI, A. 2009. «Music, medicine, healing, and the genome project». Psychiatry (Edgmont), 6(9), 43-45.
- [14] ALTMANN, J. 1999. Acoustic Weapons--a Prospective Assessment: Sources, Propagation, and Effects of Strong Sound. Cornell University Peace Studies Program, Ithaca, NY.
- [15] KÄHÄRI, K., ZACHAU, G., EKLÖF, M., SANDSJÖ, L., MÖLLER, C. 2003. «Assessment of hearing and hearing disorders in rock/jazz musicians: Evaluación de la audición y de los problemas auditivos en músicos de rock y jazz». International journal of audiology, 42(5), 279-288.
- [16] EMMERICH, E., RUDEL, L., RICHTER, F. 2008. «Is the audiologic status of professional musicians a reflection of the noise exposure in classical orchestral music? ». European Archives of Oto-Rhino-Laryngology, 265(7), 753-758.
- [17] LEE, J., BEHAR, A., KUNOV, H., WONG, W. 2005. «Musicians' noise exposure in orchestra pit». Applied Acoustics, 66(8), 919-931.
- [18] Real Decreto 286/2006, de 10 de marzo, sobre la protección de la salud y la seguridad de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición al ruido. [BOE-A-2006-4414](http://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2006-4414).
- [19] INSTITUTO NACIONAL DE SEGURIDAD E HIGIENE EN EL TRA-BAJO 2011. Ruido en los sectores de la música y el ocio: código de conducta con orientaciones prácticas para el cumplimiento del Real Decreto 286/2006 en los sectores de la música y el ocio. ISBN 978-84-7425- 789-2. - NIPO 792-11-020-7. 78p.
- [20] Darwin, C. 1981. The descent of man, and selection in relation to sex. Princeton University Press, Princeton, New Jersey, USA. |
aldizkariak.v1-7-184 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 18 _1996_3",
"issue": "Zk. 18 _1996_",
"year": "1996",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Gizarte modernoaren diagnostiko bat**
**(hurbilketa Habermas-en krisi kontzeptura)**
## **Iñaki Unzueta Alberdi EHUko irakaslea**
Joan den mendetik gizarte kapitalistak aspektu alienagarri eta deszibilizatuak oparo eskaintzen ditu eta arrazoi burgesaren porrotaren adierazle horien aurrean Marx eta Weberren pentsamenduak izan ditugu nagusi. Ordea, bi egile horiek mantentzen dituzten interpretazio murriztaileen aurrean, Habermasen planteamendua gailentzen da, ilustrazioa eta Humanismoaren legatua errekuperatzen saiatzen baita. Habermasen asmoa bizitzaren munduaren kolonizazioa dakarren arrazionalizazio prozesu instrumental hautakorra, krisi eta patologiak dakartzana, kritikatzea eta jorratzea da. Ildo honetatik, kapitalismo aurreratuaren krisi eta patologia sozialak hobeto aztertzeko marku aproposagoa eskaintzen da.
Last century the capitalist society began to present many alienated and uncivilized aspects, and the reaction to that decay of bourgeois society is represented by Marx's and Weber's philosophy. Facing to Marx's and Weber's beliefs, a third one, Habermas, supports a different philosophy, which overcomes the previously maintained ones. Habermas tries to recover the legate of both the Illustration and the Humanism. He wants to discuss and criticize the instrumental and optional rationalization process, which leads to the colonization of the life's world and causes crisis and pathologies. In this way, the article offers a very appropriate framework to analyze social crisis and pathologies of the advanced capitalism.
#### **Sarrera**
XX. mendea hainbeste sufrikario erremediatzen ez jakin izanaren ezintasunaren historia da, justizia ekarri ez duten iraultzen historia. Mende honi, egunerokoa bideratzeko ezgaitasunak halako kutsu tragikoa erantsi dio.
Krisiaren egungo ezaugarriak kontaezinezko arazoetan nabaritzen dira. Adibidez 1973.eko petrolio- -prezioaren gorakada jarraian etorriko ziren krisi ekonomiko, finantzario eta laboralaren seinalea izan zen. Beste batzuek ongizate-estatuaren krisia eta ideologien krisia, batez ere ezkerrari dagokiona, salatzen dituzte. Arte munduan, abangoardismoen nekea somatzen da eta gizabanakoak kolektiboki hartuta ikertzen dituztenek kontzientziaren zatiketa, kosmobisioen errelatibismoa eta zentzu kultural eta pertsonalaren krisiak seinalatzen dituzte. Beraz krisi kultural eta sozial handi baten aurrean gaude, kaleko gizon eta emakume arruntak agortze, beldur, ezkortasun eta segurtasunik ezaren sentsazioa somatzen du.
Baina zeren agortzea? Zeren aurreko segurtasunik eza? Galdera hauei erantzun egokiak emateko gizartean gizabanakoei buruzko oinarrizko ideia batzuk kontuan izan behar ditugu. Funtsezko ideia hauen artean Durkheimek azpimarratutako bat dago: gizakiak bizitzeko zentzuz bizi behar duten izakiak dira. Eta, hain zuzen ere, kultura izendatzen duguna da, irudiak, norabideak, pautak eta baloreak batzeko zentzua ematen duena.
Gizakiaren eta errealitatearen ikuspenez jositako sarea apurtzen denean gizarteak eta gizakiak norabidea galtzen du, krisi kulturala agertuz eta berarekin batera sinestu eta jarraitutakoaren zahartzapena. Larrugorritasunaren sentimendua, baliotasun eta babes sozialaren eza agertzen da.
Zein da beraz, bizitzari zentzua ematen dion oinarririk gabe geratu den gizarte eta gizakiaren irudia?
Gutxienez teoriko kritikoentzat gure gizartearen krisiak gizarte-eredu jakin bati eragiten dio, produkzio zientifiko- -teknikoaren eta garapen sozioekonomikoaren inguruan egituratutako gizarteari hain zuzen ere.
Hala ere, badira garapenak hondamenei lotuak direnak. Gaur egun, XIX. mendean kreazio literario eta desio ziren lorpenak baditugu. Dena den, modernitatearen garapen ekonomiko eta tekno-burokratikoaren ostean gizakiaren garapena ez da agertu, ezta gizakiaren zoriontasuna ere. Praktika tekno-burokratikoa autoamaitu egin da. Teknologia berrian hain eragile hedatu den domeinu arrazionala ez da garapen instituzionalizatuan honen osagarria izan, zeinaren arabera, lur dimentsioak eta bakea kontuan hartuta, gizakiaren elkarbizitza antolatu zezakeen.
Perspektiba onenak somatzen ziren unean, zergatik pobretze kultural hau? Modernitatearen porrotaren sustraien bilaketan soziologiaren fundatzaile eta mende honetako pentsalari onenek ihardun dute. Bada hausnarketa eta pentsamenduaren hari bat, Marx, Weber eta Durkheim-en aportazio izugarriak lotzen saiatzen dena.
Gizartearen teoria kritiko honetatik gaur egungo krisi kulturala sakontzen saiatuko gara. Honetarako oinarrizko sei pauso hauek emango ditugu:
- [1] Kapitalismo aurreratuaren gizartearen krisi eta patologien azterketarako beharrezkoa den lanabes kontzeptuala aurkeztu.
- [2] Sistema eta bizitzaren munduaren arrazionalizazio-prozesuak analizatu, hala nola integrazio soziala eta sistemikoa.
- [3] Mendebaldeko arrazionalizazioaren prozesuan Weberrek erabili zuen arrazionaltasun kontzeptuaren erredukzioa azaldu.
- [4] Integrazio sozial eta sistemikoaren arteko deslotura aztertu, hala nola bizitzaren munduaren kolonizazioaren prozesua.
- [5] Kapitalismo aurreratuaren gizarteetan krisietarako joerak aztertu eta aldi berean krisi-tipologia aurkeztu.
- [6] Azkenik, krisi honetako erronkei erantzunak aurkeztu.
## **1. Ekintza komunikakorra. Bizitzaren mundua eta sistema**
Ekintza sozialaren kontzeptu guztietan egitura teleologikoa badago ere, haien artean ekintza sozialen koordinazioaren planteamenduaren arabera bereizten dira. Ekintzen koordinazioaren mekanismoa hitzarmena bada, elkarrekintzen partaideek adostasunera zuzendutako jarrera hartuko dute; eta mekanismoa eragipena bada, arrakastaren bila zuzendutako jarrera hartuko dute. Halaxe, planteamendu batzuek hitzarmena postulatzen duten bitartean, beste batzuek aktoreen elkarren arteko eraginak postulatzen dituzte. Jakintza *arrunta* izendatzen dut, dio Habermasek,
hitzarmenean oinarritzen den jakintza bat, eta akordio horren pean kritikagarriak diren balio-asmoen onespen intersubjektiboa aurkitzen da. Akordioak partaideek jakintza bat baliotzat jotzen dutela esan nahi du, hau da, intersubjektiboki elkargarri dela. Mesede horri esker bakarrik, jakintza arrunt batek, elkarrekintzaren sekuentzian garrantzitsua den heinean, ekintzen koordinazioaren funtzioak bete ditzake (Habermas 1994: 481).
Aitzitik, ekintzen koordinazioaren mekanismoa bezala aldebateko eragina duten ereduetan, ez emankizunen balio-xedeak ez aipatutako arrazoiak apelazio instantzia bezala ez dira kontuan hartuko.
Soziologian, ekintza sozialari buruz ez dago irizpide zehatzik (Habermas 1987: 139, 145-146)1 eta funtsean ondorengo oinarrizko lau kontzeptu hauek ditugu: ekintza teleologiko-estrategikoa, arauek erregulaturiko ekintza, ekintza dramaturgikoa eta ekintza komunikakorra2. Ekintza teleologikoan gizakiak helburu bat lortzeko bitarte egokiak kontuan hartzen ditu eta bere arrakastaren kalkuluan beste egile baten itxaronbideak sartzen direnean, azkeneko hau borrokan bere helbu-
<sup>1.</sup> Habermasek ekintzak bakarrik izendatzen ditu adierazpen sinboliko jakin batzuekin, zeinetan aktorea gutxienez mundu batekin harremanetan sartzen den, baina horietako batek beti mundu objektiboa izan behar du, beraz ekintza kontzeptu guztietan egitura teleologiko oinarrizkoa da. Elkarrekintzan partaideen ekintza teleologikoen koordinazio-motaren arabera bereiztuko dira. Ekintza kontzeptu guztietan egitura teleologikoa oinarrizkoa denez, baita ekintza komunikakorrean ere, ekintza ez da komunikazioa. Lengoaia adostasunerako balio duen komunikabide bat da; bitartean aktoreak beren ekintzen koordinazioan elkar ulertuz, nork bere helburu propioak bilatzen ditu.
<sup>2.</sup> Modu honetan Habermasek, Weberrek, Durkheimek, Goffmanek eta Meadek errepresentaturiko tradizioak kontuan hartzen ditu.
ruak lortzeko, ekintza estrategikoa dugu. Amankomuneko balore batzuek talde sozial bat zuzentzen dutenean, arauek erregulaturiko ekintza dugu. Eta elkarrekintzetan partaideek elkarren aurrean interpretatzen dutenean, ekintza dramaturgikoa dugu. Ekintza teleologiko-estrategikoak egile-mundu objektiboaren erlazioa (gauzak, gauzen egoera, fenomenoak, etab.) aurresuposatzen duen bitartean, arauek erregulaturiko ekintzak egile-mundu sozialaren erlazioa (balore, arauak, etab.) eta ekintza dramaturgikoak egile- -mundu subjektiboaren (ideiak, nahiak, etab.) kontuan hartzen du.
Bakarrik ekintza komunikakorraren kontzeptuak lengoaia elkarbidetzat hartzen du, eta hiztun eta entzuleek, beraien bizitzaren munduaren ikuspuntutik, aldi berean mundu objektibo, sozial eta subjektiboaren zerbait kontuan hartzen dute, egoeraren definizioak negoziatzeko denek uler dezaten (Habermas 1987: 137-138).
Eredu teleologiko-estrategikoan, helburuak lortzeko aktoreak egiten dituen operazioen kalkuluetan, arrakastaren bila zuzendutako eginkizun objektibagarrietan beste aktore batzuk ere sartzen dira; eta elkarrekintza estrategikoetan lengoaia garrantzitsua izan badaiteke ere, komunikazio linguistikoa bere plan estrategikoaren bitartekoa baino ez da. Eredu honek, gertakarien existentzia, gauzen egoerak, etab. aurresuposatzen ditu; hau da, aktore-mundu objektiboaren erlazioa eta beraz interbenitu eta manipula daitekeen mundu objektibo baten existentzia aurresuposatzen du. Ikuspuntu honetatik beraz, gizartea ordena instrumental bezala agertzen zaigu, jarrera objektibagarriak mantentzen dituzten aktoreak elkar instrumentalizatzen baitute beren helburuak lortu ahal izateko.
Gainerako ereduetan, hau da ekintza ez-estrategikoen ereduetan, lengoaia adostasunera zuzendutakoa, ekintzen koordinazioan oinarrizko elementu bihurtuko da.
Horrela, arauek erregulaturiko ekintzak, aktore-mundu objektiboaren erlazioaz aparte, mundu soziala ere aurresuposatzen du, non arauen subjektibitatearen arteko balioak zentzua ematen dion. Ekintzaren arauzko ereduan, aktoreek mundu objektiboarekiko jarrera objektibagarria eta mundu sozialaren arauen aurrean adostasun/ /desadostasunaren jarrera manten dezakete. Kasu honetan ez da egile bakarlaria kontuan hartzen dena, amankomuneko baloreen arabera bere ekintza zuzentzen duen talde sozial baten kideak baizik.
Ekintza dramaturgikoaren ereduan, aktoreak mundu subjektiboaren atal batzuen aurkezpena egiten du. Eta aurreko kasuan bezala, egitura teleologikoa oinarrian dagoenez, gertakarien mundu bat aurresuposatzen du. Gainera eredu honetan ez da *in mente* hartzen aktore bakarlaririk, ezta talde sozialik ere, berezko atalak baizik, desio eta sentimenduekin erlazionatuak daudenak, azaleratzen dituzten partaideak.
Beraz, arauek erregulaturiko ekintzak gizarte baten arauekin eta indarrean dauden ordena instituzionalekin lotura du. Aitzitik, ekintza dramaturgikoaren ereduan sormen-operazioetan sartuta dauden aktoreak nabarmentzen dira, ordena instituzionalerako gune kategoriala edo kontzeptuala ukatuz. Habermasek dioen bezala, gizartearen lehengo kontzeptua «hain estu diren hitz-mugetan planteatuta dago ezen aktorearen beraren operazioetarako lekurik ez baitago; ekintzaren aktorea gainsozialdua dagoela objekta dakioke (D. Wrong). Ordea, ekintza dramaturgikoaren aktorea azpisozialdua egongo litzateke» (Habermas 1989: 487-488).
Beraz, aipatu ekintzen aurrean, Habermasek ekintza komunikakorra eta bi maila (sistema eta bizitzaren mundua) dituen gizarte kontzeptua kontrajartzen ditu.
Ekintza komunikakorraren ereduak lengoaia medio bezala aintzakotzat hartzen du, non hiztun eta entzuleak, beren bizitzaren munduaren ikuspuntutik, aldi berean mundu objektiboko (inguratzen gaituen mundu enpirikoa), sozialeko (gainerako aktoreak) eta subjektiboko (desio, asmo, sentimenduak, etab.) zerbait kontuan hartzen duten, egoeraren osotasunezko definizioaz ados jartzen saiatuz. Halaber eredu honek balio-xede jakin batzuk lotzen ditu; batzuk, esaten dugunaren egiari dagozkionak eta mundu objektiboarekin zerikusia dutenak; beste batzuk, hizketa egintzen zuzentasunari dagozkionak eta mundu sozialaren balore eta arauekin zerikusia dutenak; eta azkenik benetakotasun- eta zintzotasun-xedeak daude gure mundu subjektiboaren desio, sentimendu etabarrekin zerikusia dutenak. Ekintza komunikakorrean, beraz ekintzaren koordinazioaren mekanismoa adostasuna da, elkarrekintzan parte hartzen duten aktoreak beren emankizunekiko balio-xedeaz ados jartzen baitira.
Erabilitako perpausaren balioa, arau gramatikalak kontuan hartuz, ondo itxuratuta dagoen esaldiaren menpekoa da; proposamenaren balioa errealitatearekin ados dagoenaren menpekoa da; adierazitako asmoaren balioa hiztunak *in mente* duenarekin bat etortzeraren menpean dago; eta hizketa-egintzaren balioa indarrean dauden arauen azpia betetzen duenaren menpean dago» (Habermas 1989: 209).
Desadostasuna adierazpen linguistikoak ulergaitzak direnean sortuko da, eta honek ulertezintasun eta gaizkiulertuak ekarriko ditu: hiztuna zintzo ez denean eta adierazpenak ez datozenean bat esperientzia eta gertakariekin; adierazpenak indarrean dauden arauekin desegokiak direnean edo arauen legitimitatea kolokan jartzen denean; eta azkenik, adierazpen linguistikoen asmoak aktoreak pentsatzen duenarekin bat ez datozenean, hau da aktorea egiati ez denean, desadostasuna suertatuko da. Balio- -xederen bat kolokan jartzen denean, elkarrekintza, lehen zuen adimendu- -zentzu berberarekin jarraitu nahi badugu, eta agintea, indarra edo tradizioari apelazioa baztertzen badugu, esaten denaren balio-xedeen erabakitzeko argumentazio-mailara pasatzea baino ez zaigu geratzen. McCarthy-k seinalatzen duenez, «Habermasek duen akordio lorpen nozioaren gakoa (*Verständigung*) arrazoiak erabiltzearen posibilitatean datza, zeinekin kritikagarriak diren balio-xedeen onespen intersubjektibora heltzea posiblea den» (McCarthy 1987: 450). Aitzitik, hizketaren oinarrizko balioa, balio-xederen bat behartuta dela eta, mugatua geratzen denean, partaideak konturatu gabe eta adostasunaren ustezko oinarriarekin elkarrizketak jarraitzen duenean, komunikazio distortsionatua dugu.
Habermasen ekintza komunikakorraz honako ondorio hau atera daiteke: bizitzaren munduarekin ekintza komunikakorrak duen osagarritasuna.
Ekintza egoeren domeinu bezala ulertuz gero ekintza komunikakorrean, elementu honek bi dimentsio ditu: helburuen burutzapena edo teleologikoa, eta komunikakorra, hau da akordioen lorpena elkarren arteko harremanak ezartzeko. Baina egoera bat, gai batek mugaturiko bizitzaren munduaren zati baten adierazpena baino ez da, eta honek aldi berean elkarrekintzan parte hartzen duenaren helburu eta interesekin lotura du. Beraz ekintza komunikakorra eta bizitzaren munduaren arteko lotura nabaritzen da lengoaia eta ekintzarako gauza diren subjektuen produktu sinbolikoak bizitzaren mundu sozialaren osagaiak direla konturatzen garenean:
*Mundu sozialaren osagai* adierazpenaren esanahia, hitz egiten dugunean edo aritzen garenean sortzen ditugun objektu sinbolikoekin erlazionatuta dago: lengoaia eta ekintzarako gai diren subjektuen berehalako manifestazioekin hasiz (hizketa-egintzak, keinuak, helburu bat lortzeko zuzendutako iharduerak, lankidetza-egintzak); manifestazio horietako jalkiekin segituz (testuak, itzulpenak, denetariko dokumentuak, artelanak, balore kulturalak, kultura materialaren objektuak, teknikak, etab.), antolaketarako gauza diren eta beren burua finkatzeko gauza diren zeharka sortutako formak heldu arte (erakundeak, sistema sozialak eta nortasunaren egiturak) (McCarthy 1987: 459).
Beraz, ekintza komunikakorraren azpian bizitzaren munduak, unibertso sinbolikoak ditugu. Hauek eskemak hornitzen dituzte eta partaideek egoeraz egiten dituzten definizioekin, adimenduaren beharrak asetu eta estaltzen dituzte. Hortik dator kontzeptu bien osagarritasuna.
Ekintza komunikakorrean partaideen ikuspuntutik, hauek bizitzaren munduaren mugan elkarri ulertzen diote, eta egoeren domeinuan, *a fronte*, bizitzaren munduaren zati tematizatua dute, hau da, askatu behar duten korapiloa dute; *a tergo*, azpiko etsipen aproblematikoak hornitzen dituen bizitzaren mundua dute; eta erreferentzi sistema bezala, munduari buruzko hiru kontzeptuak, egoeraren elementu murriztaileekin: mundu objektiboaren gertaerak, mundu sozialaren arauak eta mundu subjektiboaren bizipenak. Habermasek horregatik dio.
Egoeren domeinua prozesu zirkularra da; alde batetik aktorea ekintza egozgarriak hasten dituena da eta bestetik, berak dituen tradizio kulturaletik, bera dagoen talde lagunkideetatik eta sozialgintza eta ikaskuntza-prozesuetan sartuta dagoen neurritik datorren produktua da.
Azkeneko honek beste perspektiba batera eramaten gaitu, bizitzaren mundua somakariak duen perspektibatik beha baitaiteke. Ikuspuntu honetatik, bizitzaren munduaren berregintzan adostasunera zuzendutako ekintzaren funtzioez galdetu behar da. Habermasek seinalatzen duenez
partaideak egoera batez elkar ulertzean, tradizio kultural batean sartuak dira eta tradizio kultural hori erabili eta berriztatzen dute; ekintzen koordinazioan, kritikagarriak diren balio-xedeen onespen intersubjektiboen bidez, talde sozialetan daudela eta taldeko integrazioa berretzen dute; erreferentzi pertsonekin elkarrekintzan sartzen direnean, umeak bere talde sozialaren orientazio-baloreak barneratzen ditu eta ekintzarako orokortasuneko ahalmenez jabetzen da [...]. Ulerkuntzaren bilakuntzaren aspektupean, ekintza komunikakorrak ezagupen kulturala igorri eta berriztatzeko balio du; ekintzaren koordinazioaren aspektupean, taldeko elkartasuna ezartzeko eta integrazio sozialerako balio du; sozialgintzaren aspektupean, identitate pertsonalak osatzeko balio du. Bizitzaren munduaren egitura sinbolikoak, ezaguera baliogarrien jarraipenaz, taldeko elkartasunaren egonkortasunaz eta aktore sozialen prestakuntzaz ugaltzen dira» (Habermas 1987: 195-196, 204).
Beraz somakariak duen perspektibatik, adostasunera zuzendutako ekintzaren funtzioez galderak bizitzaren munduaren berregintzan; hauek ondorengoak izango lirateke: berregintza kulturala, integrazio soziala eta sozialgintza. Aipatutako bakoitzari, kultura3, gizartea4 eta nortasuna5 (Habermas 1987: 498) dagozkio. Beraz, ekintza komunikakorra eta bizitzaren munduaren artean, ekintza komunikakorra eta bizitzaren munduaren berregintzaren artean, erlazio biunibokoa dugu.
Bestetik, erreprodukzio materialari dagokionez, hau ekintza estrategiko eta komunikakorren iharduera teleologikoaren bitartez gauzatzen da. Baina egoerak kontrolpean jarri nahi dituen aktorearen ikuspuntutik, bizitzaren munduaren erreprodukzio materiala askotan aktoreen arteko lankidetzaren nahi izandako emaitza bezala ez dago ulertzerik. Gizarte orotan badira integrazio sistemikorako mekanismo batzuk, adibidez merkatua, non ekintzen koordinazioak partaideen kontzientzia gainditzen duen. Beraz, ekintza komunikakorrak ekintza sozialen zati bat baino ez direla esatea zilegi da, eta adostasunera zuzendutako negoziazioetan sartuta dagoen aktorearen ikuspuntutik bakarrik bizitza sozialaren plexoa ulertezina dela. Horregatik, bada gizartea aztertzeko beste modu bat, hau da, somakari baten ikuspuntutik hartzea.
Pentsatzen badugu integrazio soziala adostasunera zuzendutako ekintzetan, berezko logika duten argudio eta elkarrizketetan ez datzala, eta aldi berean onartzen badugu ekintza komunikakorrak ez duela gizartearen integrazioa burutzeko beste indar, helburu horretarako lagungarriak diren beste lotura funtzional batzuk onartu behar ditugu. Ekintza komunikakorra ez da integrazio eta koordinazioaren mekanismo bakarra; bizitzeko erek, konbentzio sozialaren etenek, etab.ek gainezka egingo lukete eta. Beraz, modernitate sozialak elkarrekintzarako bi esparru ditu: ekonomikoa eta politiko- -administratiboa.
## **2. Bizitzaren munduaren arrazionalizazioa eta konplexutasun sistemikoa. Integrazio soziala eta sistemikoa**
Soziologian bilakaerari buruzko hiru gradu edo hiru epealdi bereiztea, ia konbentzioa da: gizarte tribalak, estatuaren inguruan eraturiko ohizko gizarteak eta gizarte modernoak. Baina kontua hauxe da, bilakaera sozialaren aurrerapenak bizitzaren munduaren arrazionalizazioa dakarrela, alegia, mundu horrek dituen hiru elementu estrukturalen jarraikako desberdintzapena: kultura, gizartea eta nortasuna. Ikusi dugun bezala, estrainekoak interpretatzeko arauak edo kulturari buruzko oinarrizko usteak eta honek ekintzan duen eragina kontuan hartzen ditu; bigarrena, harreman sozialen arau egokiekin erlazionatuta
<sup>3. «</sup>Kultura jakintza-horniketa da eta partaideak munduaren zerbaitetaz ados jartzen direnean, interpretazioez baliatzen dira».
<sup>4. «</sup>Gizartea zilegizko ordena da eta horien bidez talde sozialetan partehartzearen erregulazioa egiten dute eta aldi berean elkartasuna bermatzen».
<sup>5. «</sup>Gizakiaren gaitasuna nortasuna da eta horien bidez lengoaia eta ekintzarako gauza pertsona bihurtzen da. Horiei ezker adostasunera orientaturiko prozesuetan parte har dezakete eta beren nortasuna berretsi».
dago; eta nortasunak, pertsonen izateko eta jotzeko erari ukitzen dio. Ekintza komunikakorrean konprometitzeak eta aipatutako hiru elementuetako bakoitzean ulerkuntza lortzeak, kultura eta gizartearen integrazioaren indargarrien bidez eta nortasunaren eraketaren bitartez, bizitzaren munduaren berregintza suposatzen du. Zaharkituriko gizarteetan hiru osagai hauek sendoki lotuak dauden bitartean, bizitzaren munduaren arrazionalizazioak kultura, gizarte eta nortasunaren jarraikako desberdintzapena suposatzen du, eta berarekin batera, elkarrekintzak, motibaturiko arrazionalizazioak elkarren arteko ulerkuntzaren kontrolpean egon daitezen gorako premia, azkeneko buruan argudiorik onenean oinarrituriko ulerkuntzan errotu behar dela.
Bizitzaren munduan gertatzen den bezalaxe, sistema-mailaren arrazionalizazioak gorako konplexutasuna eta jarraikako desberdintzapena dakartza; honela, egituren buruaskitasuna goraka doa. Zenbat eta botere gehiago duten, bizitzaren munduan orduan eta eragin gehiago dute. *Consensus* prozesuarekin gero eta lotura gutxiago dute eta egitez, bizitzaren munduan prozesu horren probabilitatea mugatzen dute. Beste era batera esanda, egitura arrazional hauek, komunikazio- -gaitasuna gehitu ordez, honela ulerkuntza lortuz, prozesu horiek kanpoko kontrol baten bidez mehatxatzen dituzte.
Habermasen ustez sistema eta bizitzaren munduaren estrategia kontzeptualak bete-betean lotzea funtsezko arazoa da; estrategia horiek «integrazio soziala» eta «integrazio sistemikoa» dira.
Integrazio sozialaren perspektibak bizitzaren mundua du ardatza. Eta normatiboki bermaturiko *consensuaren* edo komunikazioaren bitartez lorturiko *consensuaren* bidez integratzeko ekintza-sistemak dituen moduetan oinarritzen da. Gizartearen integrazioa aipaturiko mekanismoaren bitartez egiten dela pentsatzen dutenek ekintza komunikakorra dute abiapuntua eta gizartea bizitzaren mundutzat jotzen dute. Taldeko kideen barne-perspektiba hartzen dute eta bizitzaren munduaren kideen ulerkuntza haiek dutenarekin erlazionatu ahal izateko fokatze hermeneutikoa erabiltzen dute. Beraz, gizartearen etengabeko berregintza, egitura sinbolikoak mantentzeko bizitzaren munduaren kideek burutzen dituzten ekintzen emaitza da. Erreprodukzio hau bakarrik haiek duten perspektibatik jotzen da eta beraz fokatze hermeneutiko honetan kontuan hartzen ez dena alde batetik kanpoan dagoenaren ikuspuntua da, eta bestetik sistema-mailan ematen diren prozesu ugalgarrien oharmena.
Integrazio sistemikoaren perspektibak sistema-maila kontuan hartzen du bai eta subjektiboki ez koordinaturiko banakako erabakiez kanpoko kontrolaren ihardueraren bidez integratzen den modua ere. Perspektiba hau hartzen dutenentzat gizartea sistema autoerregulatzailea da. Kanpoko somakariaren perspektiba hartzen dute eta hau pautak edo arauak eskuratzeko eragozpena da, hauek bakarrik bizitzaren munduaren kideen barne- -posiziotik, hermeneutikoki, uler baitaitezke.
Integrazio sistemikoen erarik gabe gizartearen mantenimendu eta egonkortasuna oso zaila izango zen, ekintza komunikakorra elkarrekintzak koordinatzeko oso mekanismo hauskorra baita. Hori dela eta, Habermasek integrazio soziala eta integrazio sistemikoaren diferentzia mantentzen du, bestela bi estrategia horiek bereizturik hartuta aldebatekoak izango ziratekeen:
Gizarte-teoriak bataren eta bestearen konbinazioa exigitzen du, partaidearen barne-perspektiba eta somakariaren kanpoko perspektibaren konbinazioa hain zuzen ere, analisi hermeneutikoaren eta analisi sistemiko-funtzionalistaren konbinazioa, integrazio sozialaren eta integrazio sistemikoaren azterketa behar ditu (McCarthy 1987: 467).
Aurkeztutakoaren arabera eta [1] ekintza-egitura dimentsioa kontuan hartuz, amaituko dugu esanez gure analisi-gaian alde batetik ekintza komunikakorra eta aproposeko ekintza arrazionala sartzen direla (ekintza instrumentala eta estrategikoa); eta bestetik, ekintza horiek dituzten hedaketa-domeinuak: bizitzaren mundua eta sistema. Ekintza komunikakorraren erresuma bizitzaren mundua da eta ekintza instrumentalarena, sistema. Bestetik [2] subjektibismo-objektibismo dimentsioa kontuan hartuz gero, barne-perspektibatik bizitzaren mundua hiztun eta entzulea aurrez aurre kausitzen den lekua da, bizitzaren mundua balio-xedeak kritikatu edo baiezta daitezkeen testuinguruko marra da, non beste iritzi batzuk erabakitzen diren eta egokia balitz akordioetara heltzen diren. Modu honen bidez bizitzaren munduaren erreprodukzio sinbolikoa eta integrazio soziala burutzen dira. Baina somakariaren perspektiba kontuan hartzen badugu, gizartea autoerregulatzen den sistema da eta integrazio sistemikoa subjektiboki ez koordinaturiko banakako erabakiez kanpoko kontrolaren ihardueraren bidez burutzen da.
Habermasek ere bizitzaren munduaren eta sistemaren bilakaeraren kezka du. Hauen arrazionalizazioa zenbat eta handiagoa izan, honek bizitzaren munduan eta sisteman itxura ezberdinak ditu; bizitzaren munduaren kolonizazioaren funtsa, halako diferentzian datza hain zuzen ere.
## **3. Habermasek Max Weber-i egiten dion harrera.**
Modernitatea galilear zientzia berriaren arrazionaltasunarekin bat etorri da. Zientzia berriaren adierazlerik handienetarikoak, Francis Bacon-ek, *Atlantida Berria* izeneko testuan, helduko ziren itxarobideak indarrez adierazi zituen: posible diren gauza guztiak burutzeko giza gogoaren handitasuna. *Atlantida Berria* zientzia eta ahalmena bat datoz. Baina domeinuari zuzendutako ezaguera hau oso arriskutsu bihurtuko da, aurregabeko maneiu- -ahalmena eskaintzen duelako gizakia naturaren errege bihurtuz. Domeinu- -ahalegin hau kontrolik gabe geratuz doa eta ukitzen duen guztiaren kontrola eta menpekotasuna azeleratzen hasten da. Antza denez, gaur egun ikusten dugun bezala, ez da bakarrik harrapaketa endakatzen den interes dominatzailearen aurrean gauzen munduak ahitua geratzeko duen arriskua, baita gizakia bera, gizateria, objektu batean itxuraldatzearena ere.
Baina gizateria egiazko egoera gizatiarrean sartu ordez, zergatik joan da basakeri genero berri batera? Erantzuna arrazoi instrumentalaren kritikatik etor daiteke. Weber-ek aztertu zuen Mendebaldeko arrazionalizazioa, Habermasen ustez arrazionalizazio formalean (Ritzer 1993: 277-278)6 oinarritu zen, aproposeko ekintza arrazionalaren arrazionalizazioan, eta honek indar emankorren garapena eta bizitzari buruzko kontrol teknologikoa ekarri ditu. Zientzia arrazionalak seinalaturikoa da eta zientzia arrazionalitatearen magalean, naturaren legalitate funtzionalak bakarrik izan dira kontutan. Ondoren, zientziak teknikarekin izan zuen lotura etekina eta erabilgarritasuna lortzera zuzendu zen.
## **Integrazio sozial eta sistemikoaren deslotura. Bizitzaren munduaren kolonizazioa**
Kolonizazioaren ideia ulertzeko, Habermasen ustez gizartea bi maila (bizitzaren mundua eta sistema) dituen entitatea dela kontuan hartzea oso garrantzitsua da. Gizarte zaharkituetan bi elementu horiek oso lotuak zeuden bitartean, gaur egun haien arteko deslotura gero eta handiagoa da: deselkartu egin dira. Bi instantzia horiek arrazionalizazio-prozesuetan murgilduta badaude ere, prozesu horrek erresuma bietan era ezberdinak hartu ditu. Sistema eta bizitzaren munduaren arteko erlazioa dialektikoa bada ere (biek elkarri mugak ipintzen diote eta aldi berean aukera berriak zabaltzen dira), gizarte modernoan sistemak bizitzaren mundua kontrolpean du. Beste era batez esanda, Habermasen ustez erlazio dialektikoa apurtuz doa eta kezkati da sistema bizitzaren munduan egiten ari den inbasioaz.
Habermasek sistema eta bizitzaren munduaren gorako arrazionalizazioa parekatu egiten ditu. Bizitzaren munduaren arrazionalizazioak ekintza komunikakorraren arrazionalitatearen gorakada suposatzen du. Honela, adostasunera zuzendutako ekintza, arauen pisutik gero eta gehiago askatzen da, eguneroko lengoaiak pisu gehiago izan dezan. Beste era batera esanda, integrazio sozialean gero eta garrantzitsuagoak dira lengoaia- -mailako *consensuaren* eraketarako prozesuak.
Baina honen emaitza zera da, lengoaiaren eskariak gehituz doazela eta aldiz duen kapazitatea agortzen. Sistemaren bitarte "deslinguistizatuek" (dirua eta botere publikoak batez ere) neurri batean behintzat, eguneroko lengoaia ordezkatzen dute. Ekintza koordinatzen duena, lengoaia izan beharrean, gero eta konplexuago den sistema batek bizitzaren munduaren kapazitatea agortzen duten inperatibo sistemikoak askatzen ditu eta sistemak bizitzaren mundua instrumentalizatzen du. Habermas bizitzaren munduaren gaineko sistemaren indarkeriaz kezkati da, ondorioa, bere ustez, komunikazioaren murrizketa delako. Esandakoa egokiro ulertzeko gizarte modernoan sistema eta bizitzaren munduaren artean ezartzen diren erlazioak kontuan izan behar ditugu.
<sup>6. «</sup>Gure perspektibatik, arrazionalizazio formalak honako sei ezaugarri hauek ditu. Lehendabizi, egitura arrazional-formala eta erakundeek *kalkulabilitatea* edo zenbateko gauza den azpimarratzen dute. Bigarren lekuan, *eraginkortasuna* edo helburu jakin bat lortzeko bitartekorik onenaren erabilpena azpimarratu dugu. Hirugarren postuan, *aurresankortasuna*, hau da, leku eta garai ezberdinetan modu berean operatzen duena. Laugarren postuan, sistema arrazional-formal batek giza teknologia gero eta gehiago murrizten du, eta azkeneko buruan giza-teknologiaren ordez gizatiarra ez den teknologia jartzen du. Gizatiarrak ez diren teknologiak (sistema informatizatuak bezala) giza-teknologiak baino kalkulagarriagoak, eraginkor eta aurresankortasun handiagokoak direla uste da. Bosgarren lekuan, sistema arrazional-formalak ziurgabetasun batzuei buruzko *kontrola* lortzen saiatzen dira. Azkenik, sistema arrazionalek, sartuta dauden pertsonentzat, sistemarentzat beraientzat eta gizartearentzat ondorio irrazionalak dituzte».
| BIZITZAREN MUNDUAREN ORDENA<br>INSTITUZIONALAK | ELKARTRUKE-ERLAZIOAK | BITARTEKOEK ZUZENDUTAKO<br>AZPISISTEMAK |
|------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------|
| BIZITZA PRIBATUAREN EREMUA | 1) LANGILEA<br>P'<br>LANERAKO INDARRA<br>D<br>LANAREN ERRENTAK<br>2) KONTSUMITZAILEA<br>D<br>ONDASUN ETA ZERBITZUAK<br>D'<br>ESKARIA | SISTEMA EKONOMIKOA |
| IRITZI PUBLIKOAREN EREMUA | 1) BEZEROA<br>D'<br>ZERGAK<br>P<br>ETEKIN ERATZAILEAK<br>2) HIRITARRA<br>P<br>ERABAKI POLITIKOAK<br>P'<br>POPULAZIOAREN LEIALTASUNA | SISTEMA ADMINISTRATIBOA |
D= «dirua» bitartekoa P= «boterea» bitartekoa
Bi azpisistema bereizten dira: ekonomia kapitalista eta jendaurreko administrazioa. Lehenengoari diruaren kontrol-bitartekoa dagokio eta bigarrenari boterearen kontrol-bitartekoa. Aldi berean, aipatutako bi azpisistemak bizitzaren munduaren ordena instituzionaletik bereiztu egiten dira.
Gizarte burgesean sozialki integraturiko ekintzarako eremuak bitan banatu daitezke: bizitza pribatuaren eremua eta iritzi publikoaren eremua (Ritzer 1993: 452)7, osagarriak eta legitimatea lortzeko nabariak diren eremuak. Bizitzaren munduaren ordenua eta
<sup>1.</sup> Laukia. Sistema eta bizitzaren munduaren arteko erlazioak sistemaren perspektibatik.
<sup>7. «</sup>Bizitza pribatuaren eremuko gune instituzionala familia txikia da, funtzio ekonomikoetatik arindua eta sozialgintza-lanetan espezializatua; sistema ekonomikoaren perspektibatik etxeko ekonomia bezala agertzen zaigu, hau da, sistema ekonomikoaren inguru bezala. Iritzi publikoaren gune instituzionala, artearen lantza, prentsa eta komunikabideek isladatzen dituzten itxura sozialek indarturiko komunikazio-sareaz osaturik dago. Aipatu itxura sozialek, kulturaren erreprodukzioan arte-
azpisistemen arteko erlazioek, ondorengo ezaugarriak dituzte:
- 1) Sistema ekonomikoak soldata lanagatik eta ondasun eta zerbitzuak kontsumitzaileen eskariengatik elkartrukatzen ditu; zentzu honetan, bizitzaren munduaren perspektibatik langile eta kontsumitzailearen rolak kristaltzen dira.
- 2) Administrazio publikoak etekin eratzaileak zergengatik eta erabaki politikoak populazioaren leialtasunagatik elkartrukatzen ditu; horrela burokrazia publikoen bezeroak eta hiritarraren rolak sortzen dira.
- 3) Burokrazien bezero eta hiritarraren rolen funtzioarekin, aktoreak komunikatiboki egituraturik dauden ekintzen eremuetatik deslotu egiten dira, formalki antolaturiko eremuetara moldatzeko. Honela, lanerako indarra eta zergak eskaintzen dituzte, elkartrukean soldatak eta prestazio eratzaileak jasotzeko. Modu honetan, lanerako indarraren monetarizazioa eta prestazio estatalen burokratizazioa burutzen dira. Portaeraren monetarizazioak sistemak bizitzaren munduari erasotzen diola esan nahi du, pertsonen elkarren arteko trukeak erosketa- -salgai itxura merkantilizatua hartzen duelako berezko elkartruke sinbolikoaren ordez. Beste alderditik, portaeren burokratizazioaren prozesua bizitzaren munduak jasotzen duen erasoaren ondorioa da, baina ez diru- -bitartekoaren bidez, botere-bitartekoaren bidez baizik; honela manua, kontrola, diziplina eta ernetasuna pertsonen jokabideetan sartzen diren jarrera eta helburu bihurtzen dira.
4) Kontsumitzaile eta hiritarraren rolei dagokienez, formalki antolaturiko esparruekin lotuta daude, baina ez dute zer ikusirik inolako erakunderekin. Aktoreak, kontsumitzaile eta hiritarrak diren heinean, balore-norabide eta jarrerek zuzentzen dituzte, baina erakunde publiko edo pribatuek ezin dituzte erosi; hortik dator erosle eta hauteslearen autonomiaren fikzioa ideal burgesekin lotuta egotea:
Bi elkartruke-kategoria hauetan azpisistema ekonomiko eta politikoak bizitzaren munduarekin duten erlazioa nabaritzen da, konkretuki bizitzaren munduaren elkarrekintza komunikakorren erlazioekin duten ekidiezinezko erlazioa. Erreferentzia hau lanerako indarrean eta zergetan ez da hain nabaria (Mardones 1987: 216).
Beste hitz batzuetan esanda, formalki antolaturiko esparrua bakarrik kontrol-bitartekoek erregulatu dezakete, hauek ekintza komunikakorren esparruetan sartzen direnean, ekintzen koordinaziorako mekanismoa adostasuna izan beharrean bitarte deslinguistizatuak direnean, erreprodukzio kulturala, integrazio soziala eta sozialgintza aldatuta geratzen baitira. Kasu honetan, arartekotasunaren ordez bizitzaren munduaren kolonizazioaz hitz egin beharko dugu.
## **Kapitalismo aurreratuaren gizarteetan krisietarako joerak**
Azpisistema ekonomiko-administratiboa eta bizitzaren munduaren arteko elkartruke-erlazioen ereduak, elkartrukeen izaera eta azpisistema eta bizitzaren munduaren esparruetan inskribaturiko legaltasuna ezagutzera ematen dizkigu; beste pauso bat emanez
<sup>-</sup>kontsumitzaile direnen partehartzea eta iritzi publikoek bitartekatuko integrazio sozialean hiritarren partehartzea bermatzen dute».
gero, krisi sistemikoek (ekonomikoa eta burokratiko-administratiboa, arrazionalitatearen eredukoa) sortzen dituzten prozesuak aztertu ahal izango ditugu, hala nola sistemikoki induzituriko krisiak, hau da, bizitzaren munduak jasaten dituen erasoen ondorioz sorturiko krisiak.
#### *Krisiak eta patologiak*
Aurreko orrialdeetan ikusten genuen nola bizitzaren munduaren berregintza-parada berriak, dauden mundu- -egoerekin erlazionatuta egon zitezen arduratzen zela, horrela tradizioen iraupena eta eguneroko praktika komunikakorraren jakitearen koherentzia ziurtatuz. Bizitzaren munduaren integrazio soziala, zilegiro erregulaturiko pertsonen arteko erlazioen bidez, ekintzen koordinazioaz arduratzen zen, taldeen identitateei iraupena emanez. Azkenik, bizitzaren munduaren kideen sozialgintzak hurrengo belaunaldien ekintzarako orokartasunezko ahalmenen lorpena ziurtatzen zien, hala nola banakako eta taldekako bizitzen sintonizazioa.
Laburtuz, lengoaiaren bitartez bizitzaren munduaren berregintza sinbolikoan adostasunera zuzendutako ekintzak dituen funtzioak (berregintza kulturala, integrazio soziala eta sozialgintza) honako hauek ditugu (Habermas 1987: 204).
| | KULTURA | GIZARTEA | NORTASUNA |
|--------------------------|-----------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------|
| BERREGINTZA<br>KULTURALA | TRADIZIOA, KRITIKA,<br>JAKINTZA KULTURA-<br>LAREN LORPENA | JAKINTZA LEGITIMATZAI-<br>LEAREN BERRIZTAPENA | ERAKETA-PROZESUEN<br>JAKINTZA ERAGINKO<br>RRAREN BERREGINTZA |
| INTEGRAZIO SOZIALA | NORABIDE BALORA-<br>TIBOEN NUKLEO<br>BATEN INMUNIZAZIOA | EKINTZEN KOORDINA-<br>ZIOA BALIO-XEDEEN<br>ONESPENAREN BIDEZ | EGOKITASUN SOZIALEN<br>MOLDEEN BERREGINTZA |
| SOZIALGINTZA | ENKULTURAZIOA | BALOREEN<br>BARRURAPENA | BANAKAKO NORTASU<br>NAREN OSAKETA |
2. Laukia. Adostasunera zuzendutako ekintzak berregintzarako betetzen dituen funtzioak.
Eta bizitzaren munduaren osagai estrukturalak mantentzeko berregintza
prozesuen ekarpenak ondorengoak ditugu (Habermas 1987: 202).
| | KULTURA | GIZARTEA | NORTASUNA |
|--------------------------|------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------|
| BERREGINTZA<br>KULTURALA | KONSENTSURAKO<br>GAUZA DIREN<br>INTERPRETAZIO-<br>-ESKEMAK | LEGITIMAZIOAK | ERAKETA-PROZESUAN<br>PORTAERA<br>ERAGINKORRAREN<br>MOLDEAK, HELBURU<br>HEZIGARRIAK |
| INTEGRAZIO<br>SOZIALA | BETEBEHARRAK | ZILEGIRO<br>ERREGULATURIKO<br>PERTSONEN<br>ARTEKO ERLAZIOAK | TALDEETAKO<br>EGOKITASUNAK |
| SOZIALGINTZA | INTERPRETAZIOAK | ARAUEN ARABERA<br>JOKATZEKO<br>MOTIBAZIOAK | ELKARREKINTZARAKO<br>AHALMENAK (IDENTITATE<br>PERTSONALA) |
3. Laukia. Bizitzaren munduaren osagai estrukturalen mantentzeko berregintza prozesuen ekarpenak.
Berregintza-prozesuen eta osagai estrukturalen arteko interrelazioak ondorengo moduan geratzen dira:
Adimendurako dagoen beharrak kulturak behar besteko jakite eraginkorra eskaintzen badu [...] beste bi osagaien mantentzeko berregintza kulturalak sortarazten duena zera da, dauden erakundeetarako legitimizazioak alde batetik, eta bestetik, eraketa indibidualaren prozesuan portaera eraginkorraren moldeak [...]. Gizarteak behar besteko integrazioa badu, bizitzaren munduan dauden koordinazio-beharrak estaltzeko, beste bi osagaien mantentzeko integrazio-prozesuaren ekarpena zera da, zilegiro erregulaturiko taldeetako pertsonen egokitasunak alde batetik, eta izaera moralaren loturak edo betebeharrak bestetik [...]. Azkenik, bizitzaren munduan sortzen diren paradak, nortasunaren identitateak errealitatearen zentzuaz menderatuak badira, beste bi osagaien mantentzeko sozialgintza-prozesuen ekarpena zera da, lagunek egiten dituzten interpretazioak alde batetik, eta arauek markatzen duten adostasunaren araberako motibazioak bestetik» (Habermas 1987: 201-202).
Beste alde batetik, berregintza sinbolikoaz aparte, gizarte orok bizitzaren munduaren berregintza materialari dagozkion eginkizunak aurrera atera behar ditu irauteko. Aipatu eginkizunei, dirua eta botere-kontrol bitartekoak dagozkie, hauek bakarrik funtzio ekonomiko edo burokratiko-administratiboak dituzten eremuak erregulatu baititzakete egokiro. Baina berregintza kulturalaren mailan disfuntzioak sortzen direnean, integrazio sistemikoaren arazoak sortzen direnean, gune kontrolatzailearen (merkatua, Estatua) sistema finkatzeko eta arazo hauek erregulatzeko gauza ez bada, integrazio soziala mehatxatuz eta erakunde sozialen disoluzioren arriskua sortuz, zuzenean krisiak ager daitezke, edo bizitzaren munduaren kulturaren eta nortasunaren esparruetara desbideratuak diren krisi batzuetatik eratorritako patologiak.
Krisi eta patologien arteko mugak argitzeko, saiakera honek ondorengo sailkapena ezartzen du:
- 1) Krisi sistemikoak: ekonomikoak eta arrazionalitate administratiboarenak.
- 2) Bizitzaren munduan sistemikoki induzituriko krisiak: anomia, legitimazio eta motibazioen galerak.
- 3) Bizitzaren munduaren patologiak.
- a) Kultura osagai estrukturalari dagokionez: zentzu-galera, segurtasunik eza, taldeko norabidearen aztorapena eta tradizioen etendura.
- b) Nortasuna osagai estrukturalari dagokionez: norabide eta heziketa krisiak, alienazioa eta psikopatologiak.
Datozen lerroetan, puntu hauek guztiak hartuko ditugu kontuan; lehendabizi krisi sistemikoak aztertuko dira; bigarrenez, sistemikoki bizitzaren munduan induzituriko nortasunaren krisiak; eta azkenik, bizitzaren munduaren kulturaren eta nortasunaren esparruetan krisi sistemikoek sortzen dituzten alboko ondorio patologikoak.
#### 1) Krisi sistemikoak
Kontrol sistemikoen konpondu gabeko arazoei, Marxek, kapitalismo liberaralen esparruan, ezaguna zaigun azalpen teorikoa eman zien. Azalpen marxista8 batezbesteko etekin-tasaren beherako joeraren tesian oinarritzen zen alde batetik, eta bestetik kapitalismoaren oinarrizko aurkakotasunean, hau da, bizitza ekonomiaren gero eta gehiagoko sozializazioa *versus* produkzioaren bereganatze pribatua. Honen arabera, ekonomia kapitalista etengabeko krisi ziklikoan murgilduta egotera kondenaturik zegoen.
| | KULTURA | GIZARTEA | NORTASUNA |
|--------------------------|---------------------------------------------------------------|----------------------------|-------------------------------------|
| BERREGINTZA<br>KULTURALA | ZENTZU<br>GALERAK | LEGITIMAZIOAREN<br>GALERAK | NORABIDE ETA<br>HEZIKETA<br>KRISIAK |
| INTEGRAZIO<br>SOZIALA | SEGURTASUNIK EZA<br>ETA TALDEKO<br>NORTASUNAREN<br>AZTORAPENA | ANOMIA | ALIENAZIOA |
| SOZIALGINTZA | TRADIZIOEN<br>ETENDURA | MOTIBAZIOEN<br>GALERA | PSIKOPATOLOGIAK |
4. Laukia. Krisi-fenomenoak. Berregintzan aztorapenak balira, patologiak.
<sup>8.</sup> Gai honetaz dagoen bibliografia ugaria da; beste batzuen artean, nik Mattick 1977 hartu dut kontuan.
Baina kapitalismo berantiarra aztertzerakoan planteamendu honen gutxiegitasunak batez ere ondoko bi hauek ziren:
- a) Sistema ekonomikoaren autonomiaren galera, ziklo ekonomikoaren erregulazioan eta plangintzan Estatuak parte hartzen baitu, honela gehigarrien inbertsiorako aukerak sortuz eta hobetuz.
- b) Azpisistema ekonomikoaren independentziaren zulapena, Estatuak negoziaketa-erritualetan parte hartzearen ondorioz, zeinetan lanerako indarraren salneurri politikoa zehazten den.
Beraz, azpisistema ekonomiko eta administratiboaren autonomizazioaren fase baten ordez gaur egungoa dator, azpisistemen interpenetrazioaz bereizten dena. Inguramen hauetan, estatuak merkatuaren zulogune funtzionaletan jokatzen du, honela azpisistema ekonomikoa osatzen du eta kapitalaren pilaketaren prozesuan laguntzen du.
Hala ere, krisi ekonomikoek diraute. Gehienean ere, krisi ekonomikoen xurgapen administratiboaren ondorioz, aipatu krisien saihesteko ezintasunari buruzko argudioek eta *azken krisi handiari* buruzkoek ahulezia agertzen dutela esan daiteke.
Beste alde batetik, dakigun bezala, Estatuak merkatuaren ahulezia funtzionalak uzten dituen zuloak bete behar ditu eta ekonomiaren plangintza eta erregulazioarekin lotuta dauden betebeharrak jaso behar ditu. Gai ekonomikoetan jarraikako inplikazio honek zergen bidez finantzabide izan behar duten herri-lan eta zerbitzuen goranzko eskaria sortzen du. Estatuari dagokion zergen bilketa eta honen erabilera zuzena beharrezkoak dira, bestela, hazkundearen perturbazioek arrazionalitate administratiboaren defizitak ekarriko bailituzkete.
Habermasek diseinatu duen ereduaren arabera, arrazionalitate-krisiak jatorriz azpisistema politikora lerraturiko krisi ekonomikoak dira; eta hauek bezalaxe izaera sistemikoarenak, kontrol-funtzioen balizko kolapsoek integrazio sozialaren deskonposaketa suposatuko bailukete. Baina, lerraturiko krisi ekonomikoak badira ere, beraien garapena, bilakaera eta balizko erabakia inguru politikoan ematen dira. Beraz arrazionalitate-krisiak agertuko dira
helburuetara zuzendutako ekintza arrazionaletan, administrazioaren kideen autogobernuaren inperatibo kontraesankorrak (ez merkatuan parte hartzen dutenenak) sortzen direnean, integrazio sistemikoa arriskuan jarriko duten kontraesanak agertuko dira eta ondorioz integrazio sozialerako mehatxua ekarriko dute (Habermas 1975: 88).
## 2) Indukzio sistemikoaren krisiak
Aurreko atalean aipatutako kontrol sistemikoaren arazoak
krisi bezala agertzen dira bakarrik ekonomia eta estatuaren etekinak ageriz ezarritako helmugaren maila jakin baten azpitik geratzen direnean, bizitzaren munduaren berregintza sinbolikoa arbuiatuz, bizitzaren munduan gatazkak eta erresistentziaren erreakzioak sortarazten baitituzte. Gatazka eta erreakzio hauek bizitzaren munduaren osagai sozialetan eragin zuzena dute. Baina liskar hauek integrazio sozialaren eremuguneak arriskuan jarri baino lehenago ingurura lerratuak dira: anomia-egoerak gertatu baino lehen, legitimizazioaren9 edo motibazioen galeraren fenomenoak agertzen dira (Habermas 1987: 545).
Legitimazio-krisiak eta sistemikoki induzituriko motibazioen krisiak atal honetan aztertuko ditugu.
Gogoratzen badugu, krisi sistemikoak aipatzerakoan Habermasekin batera Estatuak zergen bilketa eta zergen gastu arrazionalari buruzko betebeharrak bete behar zituela esaten genuen, honela metaketa kapitalistaren prozesuari laguntzen ziolarik; honez gainera, zeregin hauetako porrotek arrazionalitate administratiboaren krisiak ekartzen zituztela ere esaten genuen. Aipatutako betebeharrez aparte «zergen bilketa hautakorra, zergen zertarakoen lehentasunen eredu onartua eta berezko etekin eratzaileak» (Habermas 1975: 81) ditugu; haiekin loturiko porrotek legitimazioaren defizitak ekarriko dituzte.
Beraz, zergen bilketaren eginkizunen, zergen gastu arrazionalaren betekizun, etabarrenak, arrazionalitatearen krisiak saihesteko, monetaren beste aldea erakusten du: gobernuaren ihardueraren legitimizazioaren beharra.
Sistema ekonomikotik lerraturiko inperatiboak betetzen diren bitartean populazioren baieztapena eta leialtasun-maila egokia ezin bada mantendu, legitimizazioaren krisia egon dadin arriskua sortzen da. Arrazionalitatea-ren eta legitimizazioaren krisiak jatorriz sistema politikoan sortuak badira ere, aspektu nagusienetan ezberdintzen dira. Lehendabizikoak *outputen* krisiak dira; Estatuak ertzetako baldintza jakin batzuen menpean, sistema ekonomikoaren kontrol egokia eduki ezin dezakeenean sortzen dira. Zentzu honetan, arrazionalitatearen krisia lerraturiko krisi ekonomikoa da eta integrazio sistemikorako suposatzen duen mehatxuak, kontrolen operazioen desantolaketaren erapean, integrazio soziala arriskuan jartzen du eta legitimizazioaren galera dakar. Aitzitik, legitimizazioren krisia zuzenean ez da krisi sistemikoa, nortasunaren krisia baino, hau da, integrazio sozialerako zuzeneko mehatxua erakusten du (McCarthy 1987: 424).
Kapitalismo berantiarraren legitimizazioaren krisiari buruzko tesiaren defentsan, Habermasek honako argudioa garatu du: merkatuak utzitako eremuetan Estatuaren ordezko eskuharmenekin, sistema ekonomiko eta politikoa birbatzen dira, produkzio-harremanak birpolitizatuz. Aberastasun sozialaren banaketaren irizpideetan estatuak parte hartzen badu (gobernuaren polikitaren bidez, itun sozialen bidez, etabarrez) eta metaketa kapitalistaren prozesua irizpide pribatuen menpe dagoenez, produktu sozial ezberdineko banaketak legitimatua geratu behar du. Garapen kapitalistan higaturiko tradizioen ondasuna apelatu ezin daitekeenez,
horrek dakarren arazoa demokrazia formalaren formulapean ebazten da. Borondate politikoaren osaketan hiritarraren eskuharmena, hau da, demokrazia materialak, administratiboki sozializatua den produkzioaren eta gainbalioaren erabileraren eta jabetze pribatuaren moduen arteko aurkakotasuna kontzientziara eramango luke. Aipatu aurkakotasuna *tematizatua* izan ez dadin, sistema administratiboak borondate legitimatzailea eratzeko behar besteko autonomia lortu behar du. Erakunde eta demokrazia formalaren prozedurak gobernuaren erabakiak hiritarren motibo zehaztuekiko nahikoa independentziare-
<sup>9.</sup> Legitimizazio kontzeptuari buruz cfr. Habermas 1976.
kin hartu ahal daitezen diseinatuak izan dira. Aurreko motibo orokortuak (populazioaren leialtasun zirriborrotsua) hornitzen dituen legiti-mazioprozesuekin lortzen da hori, baina partaidetasuna galarazten du» (Haber-mas 1975: 53).
Dena den, Habermasen tesiaren arabera kapitalismo berantiarreko gizarteek legitimazio-eskasiak garatzen badituzte ere, hauen itzuliezintasunez beharrezkoa da esatea "zentzu" baliabidea gero eta urriagoa dena, "balore" baliabidearekin gero eta ugariagoa dena konpentsatua bada, *administratuak* izan daitezkeela. Arrazionalitate-krisiak legitimazio-krisiekin elkartuak badaude, hauek aldi berean motibazio- -krisiekin lotuak dira. Legitimazio-krisiak bete ezin daitezkeen itxarobideak sortzen direnean gertatzen dira, hau da elkarren kontra daudenean, Estatuak, hezkuntzak eta lanbide-sistemak behar dituzten *input* motibazioak, sistema soziokulturalak (Habermas 1975, 20)10 eskaintzen dituenarekin. Motibazio-krisia sortzen da
sistema soziokulturala aldatzen denean eta horren ondorioz bere outputa Estaturako eta lan sozialaren sistemarako disfuntzional bihurtzen denean. Kapitalismo berantiarreko gizarteen ezaugarria den ekarpen motibazionalik garrantzitsuenak pribatismo zibilaren sindromea eta familiaren inguruko pribatismo profesionala dira (Habermas 1975: 96).
#### 3) Bizitzaren munduaren patologiak
Aztertu dugunaren arabera, kontrol- -mugarik gabeko desoreka sistemikoek bizitzaren munduaren gainean zuzenki eragingo balute, integrazio sozialaren guneak ukituko lituzkete, anomia-egoerak sortuz. Baina, gune hauetara heldu baino lehenago ingurura lerratuak dira, motibazio- eta legitimazio-krisiak sortuz. Beste alde batetik, kontrol-krisiak bizitzaren munduaren bitartekoek tartean hartuko balituzte, aipatutako esparruan patologiak emango lirateke. Beraz, prelazio-mekanismoak jokatzen du: krisi anomikoak saihesten dira eta kultura-nortasun sistemei dagozkien baliabideak ustiatzen diren bitartean ordena instituzionala mantentzeko legitimazio eta motibazioak bermatu egiten dira. Anomia, legitimazio- eta motibazio-krisien ordez alienazio eta taldekako nortasunaren desegituraketen fenomenoak agertzen dira. Kasu honetan, aktoreek egoera berriek exijitzen duten koordinazio-beharra, indarrean dauden ordenakuntza legitimoei apelatuz estali ezin dutenean, aztorapenak sortzen dira.
Berregintza kulturalak tradizioen iraupena eta praktika komunikakorraren jakintzaren koherentzia bermatzen badu, berregintza kulturalarekin lotutako aztorapenak, zentzu-galerak, hezkuntza eta norabide-krisiak eta legitimazio-krisiak izango dira. Aztorapenek integrazio sozialaren guneei eragiten dietenean, zilegiro erregulaturiko pertsonen arteko erlazioek ekintzak ez dituzte koordinatuko eta taldeetako jarraipena kolokan jarriko da. Indarrean dauden ordenakuntza legitimoek ezin izango dute egoera berrien koordinazio-beharra estali, eta segurtasunik ezak eta taldekako nortasunean aztorapenak, alienazio-itxura hartzen duten patologiak eta krisi anomikoak agertuko dira.
<sup>10.</sup> Sistema kulturaltzat tradizio kulturala (balore kulturalen sistemak) eta sozialgintza eta profesionaltasunaren prozesuen bidez erakundeek aipatu tradizioei normatibitatea eskaintzen diete.
| | KULTURA | GIZARTEA | NORTASUNA |
|--------------------------|------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------|
| BERREGINTZA<br>KULTURALA | KONSENTSURAKO<br>GAUZA DIREN<br>INTERPRETAZIO-<br>-ESKEMAK | LEGITIMAZIOAK | ERAKETA-PROZESUAN<br>PORTAERA<br>ERAGINKORRAREN<br>MOLDEAK, HEZIKETA<br>HELBURUAK |
| INTEGRAZIO<br>SOZIALA | BETEBEHARRAK | ZILEGIRO<br>ERREGULATURIKO<br>PERTSONEN<br>ARTEKO ERLAZIOAK | TALDEETAKO<br>EGOKITASUNAK |
| SOZIALGINTZA | INTERPRETAZIOAK | ARAUEN ARABERA<br>JOKATZEKO<br>MOTIBAZIOAK | ELKARREKINTZARAKO<br>AHALMENAK (IDENTITATE<br>PERTSONALA) |
5. Laukia. Bizitzaren munduaren osagai estrukturalen mantentzeko berregintzaren prozesuen ekarpenak.
Azkenik, sozialgintza-mekanismoari bizitzaren munduak ekartzen dizkion baliabideek datozen belaunaldiei elkarrekintzarako ahalmenen erospen- -bidea ematen badiete, honela banaka eta taldekako bizitzen arteko sintonia lortuz, prozesu honetako aztorapenak psikopatologiak izango dira, eta zera adieraziko dute:
aktoreen gaitasunek elkarren artean definitutako egoeren intersubjektibitatea mantentzeko ez dutela balio. Nortasunsistemak baka-rrik gorde dezake bere identitatea, elkarrekintzan parte hartzeko gaitasuna gutxitzen duten estrategia defentsiboetara jota, honela errealitate- -zentzua erne mantentzen da eta *ni-aren indarra* urri bihurtzen da (Habermas 1987: 201).
Beraz, erlazio erabilkorren eta elkartruke pertsonalerako gauza ez diren pertsonen gizarte honetan, ez da harritzekoa krisi pertsonalen hedapena. Liskar sozialak ordena psikikora lekualdatzen dira. Gaur egun, depresioak, estuasunak, eta bizi zentzugabea trataera psikiatrikoen eta toxikomanien bidez amatatu nahi diren arazoak dira. Barne-kolonizazioaren sindrome honek adierazle sozialak ditu: alkoholismoa eta droga, bere buruaz beste egiten duten pertsonen kopuru hazkorra eta gazte-delinkuentzia; hauek integrazio sozialaren gabeziaren eta porrot egin duen sozialgintzaren seinaleak dira.
## **6. Krisi baten erronkak**
Jarraitu den eskemak errealitatean gertatzen denarekin antz handia badu, honek esan nahi du norabide kultural berri baten beharraren aurrean aurkitzen garela. Sistemaren bitarteko instrumentalen erlazioak, pertsonen beharrek eta erabaki libre eta arrazionalek zuzendu behar dituzte. Gure gizarte eta gure kulturari eragiten diona bizitzaren munduaren kolonizazioa dela konturatu gara; hau da, etikari, hausnarketari eta giza erabakiei erreserbaturiko eremuetan funtzionalizazio teknikoaren sartze hazkorra. Garapen teknoekonomikoaren logika honek lana funtzionalizatu eta eskoletan konpetentzia eta atarramendua sartzen ditu. Zerbitzuak, denbora eta harremanak dirutzen ditu, kontsumoaren parametropean bizitza pertsonala birdefinituz. Aldi berean, estatuaren antolaketa eta erabaki administratiboak hezkuntza, aisia, familia eta bizitza pribatuaren eremuetan gero eta gehiago sartzen dira. Ikuspuntu honetatik, giza harremanen bizitzaren munduaren gainean sistemaren gorako manupe ulergarria da.
Helburua erlazio hau aldatzea da. Harremanen monetarizazioa eta burokratizazioa sistemaren esparru estrukturaletara mugatu behar dira eta gizon libreek beren beharrei eta eraiki nahi duten gizarte-motari buruzko hausnarketan zuzenduak izan behar dira. Sistema zuzendu behar dugu eta ez hark gu zuzendu. Ekintza komunikakorraren arrazionalitatearen hiru ardatzak kontuan izan behar ditugu: arrazionalitate kognoszitibo-instrumentala alde batetik, baina baita arrazionalitate praktiko-morala eta estetiko-adierazkorra ere.
Berregintza sozialaren hitzetan, erlazioak berregitea da helburua, integrazio sozialaren eta sistemikoaren arteko egokitze-prozesu honek aktoreen ekintza sozialak zuzentzen dituzten arauak aldatzea suposatzen du alde batetik eta bestetik, mekanismo edo egitura sozial, politiko eta ekonomikoen jokaera funtzionala ere aldatzea exijitzen du. Aurrekoak arrazionalitate funtzionala arrazionalitate komunikakorraren menpean egon behar duela esan nahi du.
Modernitatearen patologiaren diagnostikoak arrazionalitate instrumental- -funtzionalari mugak jarri beharrera eramaten gaitu. Eta honek ez du esan nahi oinarrizko garapen tekniko-zientifikora bueltatu behar dugunik, gizartearen lema arrazionalitate komunikakorraren pean egon behar dela baino. Honetarako, indarra ahuldu eta arrazionalitate komunikakorra indartu behar da, gure beste iritzien ebazpenak, elkarrizketa, partaidetza eta arrazoien bidez konbentzitzen duten argudioen bitartez.
#### **Bibliografia**
Beriain, J., (1990): *Representaciones colectivas y proyecto de modernidad*, Anthropos, Bartzelona.
Gabas Pallas, R., (1980): *Habermas: burguesía, marxismo, lingüística*, Ariel, Bartzelona. Garmendia, J.A.; Navarro, M.; Parra Luna, F., eds. (1987): *Sociología industrial y de la*
Gidden, A., (1988): *Habermas y la modernidad*, Cátedra, Madril.
*empresa*, Aguilar, Madril.
Gimenez Redondo, M., (1988): *Racionalidad y acción comunicativa en la obra de J. Habermas*, Fund. Inv. Marxistas, Madril.
Habermas, J., (1975): *Problemas de legitimación en el capitalismo tardío*, Amorrortu, Buenos Aires.
| ––––––––––, (1976):<br>La reconstrucción del materialismo histórico, Taurus, Madril. |
|--------------------------------------------------------------------------------------|
|--------------------------------------------------------------------------------------|
––––––––––, (1984): *Ciencia y técnica como ideología*, Tecnos, Madril.
––––––––––, (1987): *Teoría de la acción comunicativa*, vols.1 y 2, Taurus, Madril.
––––––––––, (1988): *La lógica de las ciencias sociales*, Tecnos, Madril.
––––––––––, (1989): *Teoría de la acción comunicativa: complementos y estudios previos*, Cátedra, Madril.
Lafont, C., (1994): *La razón como lenguaje*, Visor, Madril.
Lamo de Espinosa, E.; Rodríguez Ibañez, J.E., eds. (1993): *Problemas de Teoría Social contemporánea*, CIS, Madril.
Luhmann, N., (1990): *Sociedad y sistema: la ambición de la teoría*, Paidós, Bartzelona.
Mardones, J.M., (1985): *Razón comunicativa y teoría crítica*, EHU-UPV, Bilbo.
Mattick, P., (1977): *Crisis & Teoría de la crisis,* Península, Bartzelona.
McCarthy, Th., (1987): *La teoría crítica de Jürgen Habermas*, Tecnos, Madril.
Perez-Agote, A., (1993): "La crisis de la sociedad: entre la mundialización y la disolución narcisista" in Lamo de Espinosa & Rodríguez Ibañez 1993.
Popper, K.R., (1982): *Conocimiento objetivo: un enfoque evolucionista*, Tecnos, Madril.
Rodriguez-Gonzalez, J., (argitaratzear): *Las paradojas patológicas de la modernidad adulta. La relectura habermasiana de Max Weber*, Anthropos, Bartzelona.
Sarries Sanz, L., (1993): *Sociología de las Relaciones Industriales en la sociedad postmoderna*, Mira eds, Zaragoza.
Serrano Gómez, E., (1994): *Legitimación y racionalización; Weber y Habermas, dimensión normativa*, Anthropos, Bartzelona.
Touraine, A., (1993): *Crítica de la modernidad*, Temas de hoy, Madril.
Ureña, E.M., (1977): *La teoría crítica de la sociedad de Habermas,* Tecnos, Madril. |
aldizkariak.v1-2-99 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.14_ Zk.0 _2016_7",
"issue": "Libk.14_ Zk.0 _2016_",
"year": "2016",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | # **Denbora kontuak. Geroari buruzko esaldiak eta iraganari buruzko ohar bat**
1KEPA KORTA\*
ILCLI (UPV/EHU)
# **(Time matters. Utterances about the future and a note about the past)**
DOI: 10.1387/gogoa.15624
### **Abstract**
*In Korta (2015), I compare statements about the contingent future and what speech act theory calls commisive and directive speech acts, which also concer future events. I took their similarities to include a coincidence in direction of fit. Contrary to what speech act theory claims, I ventured that they all have world-to-words or upward (*↑*) direction of fit. I think now that is not correct. All predictions do not have the same direction of fit. This paper aims at clarifying what different kinds of predictions do and do not have in common. But, it also serves as a brief public statement on my friend Xabier Arrazola, to whose memory this paper, and the entire volume, is devoted.*
*Keywords: Xabier Arrazola, predictions, future contingents, propositional content, direction of fit, critical pragmatics.*
<sup>\*</sup> Esker ona adierazi nahi diet Joana Garmendiari, Larraitz Zubeldiari eta GOGOAko ebaluatzaileari egindako ohar eta iruzkinengatik. Lan hau egiteko Eusko Jaurlaritzak (IT780-13) eta Espainiako Gobernuak (FFI2012-37726; PRX15/00481) emandako diru-laguntzez baliatu naiz. Azken bertsioa Stanford Unibertsitateko *Center for the Study of Language and Information (CSLI)* delakoan idatzi dut. Horregatik John Perry eskertu behar dut beste behin, eta baita Dikran Karagueuzian ere.
### **1. Hitzaurrea**
Xabier Arrazolari buruzko *Gogoa*ren alean argitaratzekoa da lan hau. Iraganari buruzko oharra egitera behartzen nau horrek, Xabier gogoan. Saiatuko naiz hari buruz idazten eta ez bera aitzakiatzat hartuz nire buruari buruz idazten, hainbat heriotza-oharretan, gehiegitan, ikus daitekeenez, joera naturala baitirudi idazleak bere burua loriatzeko erabiltzea zuzenean edo zeharka. Ea bada ez dudan horrelakorik egiten. Saiatuko naiz Xabierri buruzkoak soilik ekartzen gogora, eta horretarako beharrezkoa denean besterik ez egiten beste inoren aipamenik. Hala ere, nire unibertsitate ibilbidea hain egon da lotua Xabierrenari, oso zaila izango baitzait Xabierrenak gogoratzea nire bizipenak ere gogoan hartu gabe.
1983an hasi zituen Xabierrek unibertsitate ikasketak Zorroagan. Euskal Filologian hasi zen lehenago Donostian, baina gustatu ez, nonbait, eta Filosofiara aldatu zen. Lehen urtean Filosofia, Psikologia eta Pedagogiakoak geunden talde berean eta mordoxka bat ginen euskarazko taldean ere. Ez dakit Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen. Ez dut gogoan behintzat.
Bigarren urtean elkar ezagutu genuela gogoratzen dut, bai. Filosofia euskaraz egitera lerrotu ginenak gutxiago ginen Pedagogia eta Psikologiakoak baino, eta are gutxiago Filosofian Logika I hizkuntza horretan ikasten segitu genuenak. Nolanahi ere, Xabierren eta logikaren arteko harreman estu eta sendoaren hasiera ordukoa da. Beste euskal ikasle gutxi batzuekin batera (Agirreurreta, Etxeberria eta Laboa dauzkat gogoan, neronez gain), logika hartu zuen bere filosofia ikasketen ardatz. Eta, lizentzia-ikasketak bukatu bezain pronto irakasle lanak hartu zituenean ere, logika izan zen Gasteizen hizkuntzalariei eta filologoei irakasteko gaia.
Lizentzia-ikasle zela parte hartu zuen Xabierrek, nola ez, Zorroagako zurrunbiloetan. Hitz gutxikoa zen. Baina hitz argi eta zorrotzekoa. Eta, batez ere, hitza eta ekintza uztartzen zituena. Abertzalea zen. Independentziazalea, zehatzago. Ezkerrekoa. Euskaltzalea. Zorroagan hainbat borrokatan egin zuen bere ekarpen zorrotza: Zabaltzaren desagerpenaren eta hilketaren kontrako protestan, presoen aldeko mugimenduan, ikasketak euskaraz egin ahal izateko borrokan… Savaterren Etikako edo Gomez Pinen Ontologiako klaseetara joateari uko eginez egin genuen presioa hainbat ikaslek, Xarriton eta Arrizabalaga kontratatu zituzten arte. Unibertsitate-ikasleon parte-hartze esanguratsuagoa lortzeko lanetan ere aritu zen buru-belarri. Eduardo Alonsorekin batera, EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia saileko kontseiluan parte hartu zuen lehen ikasleetakoa, eta borrokalarienetakoa, izan zen.
Tipo lasai antzekoa zen Xabier, baina, burua logikari ematearen ondorioz akaso, pazientzia gutxi erakutsi zuen beti hizketaren bidez behin eta berriz ziria sartzen saiatzen zirenekin. Ikasleok greba egin genezan saiatu ziren Filosofiako hainbat irakasle, eskolak ordu eta erditik ordubeteko iraupena izatera pasatzeko proposamena zela-eta. Filosofiak berak ba omen zituen hainbat ezaugarri berezi ordubeteko eskoletan irakastea ezinezkoa egiten zutenak. Fakultatean egun gutxiago eta klasean denbora gutxiago pasatzeko interesa baino ez zen diskurtso haien atzean, Xabierren ustez.
Arabako campusean Logika euskaraz irakatsi behar zela-eta lizentzia-ikasketak bukatu ahala lortu zuen irakasle lagun plaza, Logika eta Zientziaren Filosofia sailean. 1989ko urtarrilean sinatu zuen lehen kontratua. Orduko Filologia fakultate hartan Andolin Eguzkitzarekin izan zuen seguru asko harremanik sendoena. Irakasle lanetan hasi orduko hasia zen, baita ere, doktorego-ikastaroak egiten eta tesina idazten. Eta horrekin guztiarekin batera ingelesa lantzen. 1989an bertan Dublinera joan zen ingelesa ikastera. 1991tik 1995ean doktoretesia bukatu zuen arte Stanford, Kalifornian, eta Oxford, Ingalaterran, izan ziren unibertsitate on bat zer zen erakutsi zioten bi eredu handiak.
Stanfordeko *Center for the Study of Language and Information* (CSLI) hartu zuten Xabierrek eta Logika saileko beste irakasle batzuek Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketa-zentro bat egiteko inspirazio. Inspirazioa izan zuten bai, gogoa ere bai; baina laguntza eskasa lagun zezaketen erakundeen aldetik. Bizitza osoan egiaztatu ahal izan zuen Xabierrek goitik behera egindako proiektuek dutela laguntza ziurtatuta. Edo tekla egokiak sakatzen iaioak direnek soilik dutela erakundeen laguntza. Behetik gora egindakoek esfortzu gehitxo eskatzen eta aitortza eskasa izaten dute, ordea. Oinarri sendoagoa izaten dute, hori bai; Xabier bezalako sortzaileak desagertuta ere, proiektuari bizirik eusten diona.
Proiektu horietan kuttunenetakoa *Gogoa* aldizkaria izango zuen, seguru asko. Arrazolak, Larrazabalek eta Kortak, ILCLIko mahai baten bueltan, pentsatu zuten beharrezkoa zela euskara hutsez ikerketa-aldizkari serio bat egitea eta, Kortaren dudak duda, beraiek egitea erabaki zuten. Erraztasunak baino gehiago oztopoak topatu zituen jaio aurretik *Gogoa*k, baina egin zuten eta hor dirau hamasei urte geroago.
Ekintza kolektiboaren eta kooperatiboaren oinarrien logikan zentratu zuen Xabierrek bere doktoregoko tesi-lana, eta geroko ikerketa- eta ikasketa-lana logika «ez-klasiko» esaten zaien horietan; proposizioen logika ez-klasikoan lehenik eta, gero, lehen mailako predikatuen logikatik harago doazen horietan, hain zuzen ere.12
Agian ekintza kolektibo eta kooperatiboari buruz pentsatzen zuenagatik, edo bere erabakiak kalkulu utilitaristetan oinarritzen ez zituelako —nahiz eta askotan interes material hutsen arabera interpretatzen zuen gertuko eta urrutiko jende askoren jokabidea—, zuzendaritza-lanak hartu zituen Logika sai-
<sup>1</sup> Bere tesia EHUk argitaratu zuen. Ikus Arrazola (1996). Logika ez-klasikoei buruzkoa da argitaratu zuen azken lanetako bat (Arrazola 2009), eta azkena agian Arrazola (2011).
lean. Eta, egia esan, ez zion ezer onik ekarri. Alderantziz. Ez noa hemen horri buruz kontu bat baino gehiago esatera. Unibertsitate honetako hainbat ardura-lanetan gustura aritzeko, baldintza egokiez gain, jite jakin bat izatea ere komeni da, seguru asko. Eta Xabierrek ez zeukan (nik ere ez). Eta, hala ere, ILCLIko zuzendaritza ere hartu zuen, beste batzuk (esaterako, neroni) lan horretan erretzen ikusi eta gero ere. Agian, ikerketaren kaltetan, egituren sorrera- eta kudeaketa-lanei denbora gehiegi eman ote zien pentsatu zuen Xabierrek. Eta lanari bizitzaren parte handiegia eskaini ote zion (diogun) ere duda egiten dut nik, baina ez gara orain kalkulu utilitaristak egiten hasiko. Badaukat-eta zalantza handiago bat.
Unibertsitate-ikasketak hasita ezagutu genuen elkar Xabierrek eta biok. Eta lizentzia-ikasketetako azken urteetatik bere bizitzaren azkena arte lagunak izan ginen; lagun handiak; lagun estuak. Irakasle lanetan elkarrekin hasi ginen, sail berean. Elkarrekin (eta ia bakarrik) egin genituen doktorego-ikasketak. Elkarrekin ibili ginen ILCLIren sorreran, *Gogoa*renean, hainbat kongresuren antolaketan, bidaia ugaritan, publikazio eta lan askotxotan. Kurtsoan zehar ia egunero hartzen genuen hamaikak aldeko 'kortaue' fakultatean edo fakultate parean, Zorroagan, lehenik, Ibaetan gero. Edo ILCLI zaharraren parean, 'Vinagres' gainean. Eta, hala ere, harreman kuriosotzat joko nuke geurea. Hainbeste urteren ondoren, elkarren ideia filosofiko, politiko eta sozialez eta konpromisoez ez genuen ia sekreturik. Baina beste hainbat konturi buruz ez genuen hitz egiten apenas. Neska-lagunarekin ateratzen hasi zela, adibidez, ezkontzera zihoazenean jakin nuen.
Isila zen Xabier; berritsuagoa ni, baina ez behar bezala entzuten dakiena agian. Akaso biok Goierrikoak izateak izango du zerikusirik gure komunikazio xelebrearekin (Legazpikoak ez dago garbi hala diren, baina Xabier legazpiar goierritar petoa zen, institutuko ikasketak Oñatin egin zituen arren). Euskaldunon goxotasunik eza gradu maximora daramagu goierritarrok beharbada. Auskalo. Nolanahi ere lagun handiak izan ginen. Estimu handia izan genion elkarri. Maitasuna ere bai. Pozik idazten dut orain sekula esan ez niona.
Gaixo ibili zen urte askoan Xabier. Eta ez zuen horri buruz ere xehetasun handirik ematen. Kexarik ere ez. Inoiz ez. Eta, kontatzen hasita, nik ere ez nion atentzio handia jarriko, seguru asko. Konbentzituta bainengoen Joxemiel Barandiaran zenaren kasua bezalakoa izango zela berea. Gaztetatik gaixo edo erdi gaixo, beti zaintzen ibili beharra eta azkenean, ttirriki-ttarraka, ehun urte bizi, eta bixi bizi ere. Baina ez. Oker nengoen. Jainkoak ez ditu sobrare Xabier bezalakoak maite.
Egin nizkion azken bisitetan ez nuen bixi ikusi, baina bai bizi. Unibertsitatearekin erreta, oso erreta, ez zuen jaso nahi izan fakultateak egindako oparia, irakasle gisa egindako gure 25 urteak zirela eta. Ez zuen unibertsitatearen omenaldirik nahi, ezta diru publikoz ordaindutako heriotza-oharrik ere.
Isila zen Xabier. Lasaia, itxuraz. Serioa. Gogorra. Ateoa. Jainkoek ez dituzte horrelakoak maite.
Agindu bezala, geroari buruz ariko naiz orain.
## **2. Sarrera**
*Peri Hermeneias* edo *De Interpretatione* gisa ezagutzen dugun lanean, Aristotelesek etorkizun kontingenteei buruzko arazoa azaldu zuen, eta horrela eztabaida klasiko bati hasiera eman. Atentzio dezente jasotzen ari da azkenaldian, 'Future contingents and relative truth' tituluko MacFarlanen (2003) artikulu baten harira. Eztabaidan darabiltzaten kasu gehienak, agian guztiak, eguraldi-iragarpenei buruzkoak edo itsas batailen iragarpenei buruzkoak dira eta ez hiztunaren edo entzulearen geroko ekintzei buruzkoak. Anscomberen (1957) hitzak erabiliz, «asmo-adierazpenak» baino gehiago «geroari buruzko estimazioak» darabiltzatela esango genuke. Searleren (1969, 1975) hizketa-ekintzen taxonomiari jarraiki, berriz, horrela jarriko genuke: eztabaida etorkizunari buruzko baiezpenei buruzkoa da eta ez konpromisozko eta zuzentzekoei buruzkoa, nahiz eta horiek ere etorkizun kontingenteari buruzkoak izan. Berriki argitaratutako lan batean (Korta 2015), etorkizun kontingenteari buruzko esaldi guztiek egokitze-norabide bera zutela esan nuen; konpromisozkoek eta zuzentzekoek ere bai. Mundutik hitzetarako (edo «goranzko», ↑) egokitze-norabidea. Horrek esplikatuko luke zergatik azaltzen den indeterminazio-intuizioa geroari buruzko estimazioetan. Iraganari edo orainaldiari buruzko baiezpenak ez bezala, geroari buruzkoak ez dira ez egiazko ez faltsu. Promesa edo aginduen antz gehiago leukakete; iragarpen zuzenak edo okerrak lirateke; betetzen dira edo ez. Baina ez dira egiazko edo faltsu, estimazioa egiteko unean.
Egokitze-norabide komunari buruzko ondorioa okerra dela uste dut orain. Egokitze-norabidea, proposizio-edukiaren eta hori egiazko egingo lukeen gertaeraren arteko erlazioa —«mundua»ren eta «hitzen» arteko erlazioa— denbora-erlazio gisa hartu nuen nik. Pentsatu nuen hizketa-ekintzaren proposizio-edukia egiazko egingo lukeen gertaera esaldia baino lehen edo aldi berean gertatzekoa baldin bada, orduan egokitze-norabideak hitzetatik mundurakoa (beheranzkoa, ↓) behar duela; eta gertaera esaldiaren ondoren gertatzekoa bada, orduan egokitze-norabideak mundutik hitzetarakoa (goranzkoa, ↑) behar duela nahitaez. Baina egokitze-norabidea, Anscombek (1957) berak edo hizketa-ekintzen teoria «ofizialak» (Searle 1969, 1975, Searle eta Vanderveken 1985, eta Vanderveken 1990) jasotzen duen eran, ez da denbora-erlazioa, erlazio kausala baizik.
Geroari buruzko estimazioak, beraz, baiezpenak bezalakoak dira ego ki tzenorabideari dagokionez, eta ez konpromisozkoak eta zuzentzekoak bezalakoak. Geroari buruzko estimazioak egiten direnean, hau da, esaldiaren den-
boran, ez dira ez egiazko ez faltsu, ordea. Eta horretan konpromisozkoen eta zuzentzekoen antza daukate. Etorkizunari buruzko proposizio-edukiak izatearen ondorio da hori. Izan ere, horretxek, etorkizunari buruzkoa izateak, hainbat arazo sortzen dio proposizio-edukiaren nozioari berari. Eta horixe izango da lan honen eztabaidagai nagusietako bat: proposizio-edukiaren nozioa. Bi arrazoi garrantzitsu daude nozio hau birpentsatu behar izateko. Bat, hizketa-ekintzaren teoriak berak bateraezinak diren bi eginkizun ezartzen baitizkio, Korta eta Perryk (2007, 2011) diotenez. Alde batetik, ilokuzio-indar ezberdinak dituzten hizketa-ekintzek komun izan dezaketena errepresentatu beharko luke; eta, bestetik, proposizio-edukiari buruzko hainbat baldintza bete behar ditu, ilokuzio-indarren arabera aldatzen direnak. Eta bi, gure aurresaldiek (geroari buruzko estimazioak eta baita gure asmo-adierazpenek ere) egibaliorik ez izateaz aparte, proposizio-eduki osoa ere izan dezaketelako faltan, gauzen existentziari buruzko ikuspegi arrunt samarrek pentsarazten dutenez. Lan honetan argudiatzen dudanez, Korta eta Perryren (2007, 2011, 2013) eduki-pluraltasunak arazo hauen guztien azalpen naturala eskaintzen du. Erakutsiko dudanez, egiten direnean aurresaldiek ez daukate egibaliorik, baina egibaldintza osoak dauzkate, baita existitzen ez diren objektuei eta gertaerei buruz ari direnean ere. Kasu horietan, aurresaldiek ez daukate egibaldintza *erreferentzialik* baina badauzkate *esaldiari lotutako* egibaldintzak.
Lana honela egituratu dut. Hurrengo atalean laburki azaltzen dut etorkizun kontingenteari buruzko arazo klasikoa. 4. atalean hizketa-ekintzen teoriaren oinarrizko nozioak dakartzat gogora, gero datorrena ulertzeko beharrezkoak direnak. Eta gero datorrena hiru eztabaida dira: aurresaldien egokitze-norabideari buruzkoa (5. atalean), hizketa-ekintzen proposizioedukiaren nozio orokorrari buruzkoa (6. atalean) eta aurresaldien proposizio-edukiaren nozio bereziari buruzkoa (7. atalean). Azken atala, ohi bezala, lanaren ondorio nagusiak gogorarazteko da.
Segitu aurretik, hala ere, komeni da lanari buruzko ohar batzuk egitea. Lehenik, etorkizun diren gertaera eta objektuei buruz ari diren esaldi literal bakunei buruzko lana da, eta ez geroaldiaren semantika eta pragmatikari buruzkoa. Bigarrenik, esaldion egiak (edo faltsutasunak) kontingentea behar du izan, eta esaldiaren denboran existitzen diren gertaerek mugatu gabekoa. Horiek horrela, (1)etik (5)erako esaldien moduko esaldiak soilik dira gure aztergaia. (1)etik (4)ra bitartekoek ez dute azalpenik behar. (5) ere bada aztergaia, ezen, aditza orainaldian jokatua izan arren, etorkizunekoa eta kontingentea den gertaera bati buruz ari baita. (6) orainari buruzko aieuruzko uste ziurgabe bat adierazteko erabilia bada, kanpoan da gure azter-eremutik; etorkizunari buruzkoa bada, barruan. (7) ez da etorkizun kontingenteari buruzkoa, betiereko egia bat baizik. (8), berriz, geroari buruz ari dela dirudi, baina, bizirik izango naizela emantzat jota behintzat, pasatako gertaerek mugatua da (nire jaiotze-datak, bereziki).
- (1) Bihar euria egingo du Donostian.
- (2) Bihar itsas bataila bat izango da.
- (3) Gelatik irtengo naiz.
- (4) Gelatik irtengo zara.
- (5) Zure ama bihar dator.
- (6) Zure semea ondo izango da.
- (7) Bi gehi bi lau izango dira.
- (8) Datorren urtean 51 urte beteko ditut.
Lanean zehar aztergai ditugun esaldi horiei guztiei, hala geroari buruzko estimazioei nola asmo-adierazpenei, «aurresaldi» esango diegu. Hitz itsusia da, agian.23Baina komeni zaigu «iragarpen» baino termino zabalago bat, iragarpenez (edo geroari buruzko estimazioez) gain, asmo-adierazpenak ere bilduko dituena. Edo, hizketa-ekintzen teoriako terminoak erabilita, etorkizunari buruzko baierako esaldiez gain (hots, euskararik normalenean agian «iragarpen» esaten zaienez gain), konpromisozkoak eta zuzentzekoak biltzeko termino berria behar dugu, eta «aurresaldi»k egokia dirudi horretarako.
Aldez aurreko oharrekin bukatzeko, azkenik, esan dezadan ez dudala gogoan denboraren metafisikari buruzko tesi gogor inpliziturik. Oinarri metafisikoak honako hauek besterik ez dira: hasteko, denbora existitzen da; eta denbora-mementoak (aldiuneak nahiz denbora tarteak) objektuak dira, erreferentzia egin diezaiekegu eta pentsa ditzakegu, hau da, proposizio-edukien osagaiak izan daitezke. Etorkizuna, berriz, *irekia* da; alegia, iraganeko eta oraingo gertakariek ez dituzte gerokoak erabat mugatzen. Ez da soilik ez dakigula zer pasatuko den gero, etorkizuna, geroa, irekia *dela* baizik.
## **3. Etorkizun kontingenteari buruzko dilema**
«Future contingents and Relative Truth» tituluko artikulu ezagunean, John MacFarlanek (2003) Aristotelesen geroaren estimazioen egiari buruzko eztabaida ezaguna biziberritu du.3 Hartu berriz gogoan ondoko esaldiok (zenbaki berriekin):
- (1a) Bihar euria egingo du Donostian.
- (2a) Bihar itsas bataila bat izango da.
Gaur esanak, nahiko intuizio garbia daukagu, ez dira ez egiazko ez faltsu. Mundua ez-determinista dela dioen ikuspegiari lotua dago intuizio hori. (2a)n zentratuz, gaur egiazkoa balitz, ez genuke zer eginik biharko ba-
<sup>2</sup> Ez dakar *Hiztegi Batua*k, eta ez dakar «aurresan» ere (oraingoz). *Elhuyar Hiztegia*k badakar «aurresan» eta «esan»etik «esaldi» badator, «aurresan»etik «aurresaldi» letorke arazo handirik gabe.
taila saihesteko; zernahi eginda ere, itsas bataila izango da bihar. Baina ez da hori gehienok uste duguna. Itsasontzi-guduen gisako gertaerei dagokienez behintzat, etorkizuna irekia dela da iritzirik zabalduena: egin dezakegu zerbait biharko bataila saihesteko edo gerta dadin laguntzeko. Hori hala bada, orduan, (2a) ez da ez egiazko ez faltsu. Horixe da MacFarlanek «indeterminazio-intuizioa» deritzona.
Demagun orain gertatutakoa egiaztatzen ari dela norbait biharamunean. MacFarlanek horrela dio:
Sally mastari helduta dago, kainoikadek gortuta. Jakeri begiratu eta hauxe esaten dio: «Zure atzoko baiezpena egiazko suertatu da». Sallyren arrazoibideak orbanik gabea dirudi:
Jakek atzo baieztu zuen itsas bataila izango zela gaur Itsas bataila dago gaur Beraz, Jakeren baiezpena egiazkoa da
Atzera begira jartzeak Jakeren esaldiari egibalio bat ematera bultzatzen gaitu: horixe da determinazio-intuizioa. (MacFarlane 2003: 324-5)4
Beste modu batera aurkeztuko dugu guk kontua. Eman dezagun 1 egunean esan zuela (2a) Jakek, «bihar» esanez 2 egunari erreferentzia egiteko. Sallyk (2b) 2 egunean esanez, Jakek bezperan esandako gauza bera esaten du, eta baita (2c) esanez ere 3 egunean.
- (2b) Itsas bataila dago gaur.
- (2c) Itsas bataila izan zen atzo.
Sallyri (2b) edo (2c) entzunda, bat gentozke hark esandakoa egiazkoa edo faltsua dela esatean. Eta Sallyk esandakoa egiazkoa bada (edo faltsua), eta Jakek esandako gauza bera baldin bada (hau da, Jakek eta Sallyk proposizio bera adierazi baldin badute), orduan Jakek (2a)ren bidez esandakoak ere
<sup>3</sup> *Philosophical Quarterly* aldizkariaren 2002ko saria jaso zuen MacFarlaneren lanak eta eragin handia izan zuen etorkizun kontingenteari buruzko eztabaidan, baina baita egia erlatiboari buruzkoan ere, edo «hutsegiterik gabeko» desadostasunari buruzkoan, eta judizio estetikoei edo modalitate epistemikoei buruzkoan, besteak beste.
<sup>4</sup> Sally is hanging onto the mast, deafened by the roar of the cannon. She turns to Jake and says «Your assertion yesterday turned out to be true». Sally's reasoning seems unimpeachable:
Jake asserted yesterday that there would be a sea battle today There is a sea battle today So Jake's assertion was true.
When we take this retrospective view, we are driven to assign a determinate truth-value to Jake's utterance: this is the determinacy intuition. (MacFarlane 2003: 324-5)
egiazkoa izan behar du (edo faltsua). Horrela ikusita, determinazio-intuizioa (2b) eta (2c)ri buruzkoa litzateke zuzenean eta zeharka soilik (2a)ri buruzkoa, gauza bera esateari lotutako intuizio baten bidez. Nolanahi dela ere, (2a)ri ere egibalioa aitortzeko joera izango genuke, eta horrek, MacFarlanek dioenez, indeterminazio-intuizioaren aurka joko luke:
Indeterminazio-intuizioak eskatu bezala, Jakeren esaldia ez bada ez egiazko ez faltsu, orduan ez da egiazko eta ez da faltsu. Baina determinazio-intuizioak bata ala bestea izan behar duela eskatzen du. (MacFarlane 2003: 327)5
Interesgarria da ohartzea eztabaida honen inguruan ez direla apenas alderatu (1a) edo (2a) bezalako esaldiak etorkizunari buruzko beste esaldi mota batzuekin; (3) edo (4) bezalakoekin, adibidez. Azken horiek geroaren estimazio soiltzat har daitezke, baina baita asmo-adierazpen gisa ere. Hizketa-ekintzen teoriaren hizkera erabilita, (3) konpromisozko hizketa-ekintza izan liteke, promesa bat, adibidez, eta (4) zuzentzekoa, agindu bat, esate baterako. Beste toki batean esana dut (Korta 2015) konparazioak argi pixka bat egin dezakeela etorkizun kontigenteari buruzko eztabaida honetan. Eta hala uste dut oraindik, nahiz beste puntu batean iritzia aldatu. Geroaren estimazioak baiezpenak ez zirela esan nuen, eta horretan oker nengoela uste dut orain. Buelta bat emango diot horri 5. atalean. Hizketa-ekintzen teoriako oinarrizko hainbat nozio errepasatu behar ditut lehenago.
### **4. Hizketa-ekintzen teoriako oinarrizko hainbat nozio**
John L. Austinengandik (1961, 1962) ikasi genuenaren artean honako hau dago: zerbait baieztea esaldiekin egin dezakegun gauzetako bat besterik ez da. Ezkondu egin gaitezke, ontzi bat bataia dezakegu, artikulu bat bukatuko dugula hitz eman, 20 euro apustu egin gure taldeak irabaziko duela, egunkari bat itxi… eta hainbat eta hainbat gauza. John Searlek (1969, 1975) garatu zituen Austinen ideiak hizketa-ekintzen teoria gisa ezagutzen dena osatuz. Horren arabera, hizketa-ekintza batean bi osagai bereizi behar dira: ilokuzio-indarra eta proposizio-edukia. Baldintza egokietan, honako esaldiok proposizio-eduki bera daukate nahiz ilokuzio-indar desberdina izan:
- (9) John gelatik irtengo da.
- (10 [=3]) Gelatik irtengo naiz [Johnek esana].
- (11) John, irten zaitez gelatik!
- (12) Nahiago nuke John gelatik irtengo balitz.
<sup>5</sup> If Jake's utterance is neither true nor false, as the indeterminacy intuition demands, it is not true and it is not false. But the determinacy intuition demands that it must be one or the other. (MacFarlane 2003: 327)
Proposizio-edukiak honako osagai hauek dauzka: John, gela jakin b at eta une jakin batean irteteko ekintza. Baina esaldi bakoitzak ilokuzio-xede desberdina dauka, hizketa-ekintzen taxonomian. Searleren (1975) sailkapenaren arabera bost klasetakoak izan daitezke hizketa-ekintzak, beren ilokuzio-xedearen arabera: baierakoak, konpromisozkoak, zuzentzekoak, agerbidezkoak eta adieraztekoak. Ilokuzio-xede bakoitzak zintzotasun-baldintza batzuk, egokitze-norabide bat eta asetze-baldintzak ezartzen ditu, eta horiek, hiz ke ta-ekin tza ren beste osagai batzuekin batera, hizketa-ekintzaren ilokuzio-indarra mugatzen dute.
- (9) bezalako baiezpen bat baierako ilokuzio-xedearen adibide argia da. Gauza-egoera bat errealtzat aurkezteko xedea dauka. Hori da hiztunaren asmo minimoa baiezpen bat egitean, hizketa-ekintzen teoriaren arabera. Horretaz gain, zintzotasun-baldintzak ezartzen du hiztunak uste duela gauzaegoera erreala dela; egiazkoa dela, alegia, hizketa-ekintzaren proposizioedukia. Hori da baierako xedea duen hizketa-ekintzaren esaleak adierazten duen gogo-egoera. Baierako esaldiaren egokitze-norabidea, berriz, hitzetatik mundurakoa da (edo beheranzkoa, ↓). Esan nahi baita, proposizio-edukiak bat etorri beharko luke errealitatearekin. Baierako esaldi baten asetze-baldintzak bere egibaldintzak dira. Baierako ilokuzio-ekintza asetzen da baldin eta bakarrik baldin bere proposizio-edukia egiazkoa bada.
- (10) bezalako promesa da konpromisozko ekintza estandarra. Esaleak konpromisoa hartzen du etorkizunean ekintza bat aurrera eramateko. Hitzekoa bada, asmoa dauka proposizio-edukiak errepresentatutako ekintza egiteko. Egokitze-norabidea mundutik hitzetarakoa (goranzkoa, ↑) da kasu honetan; mundua da hitzekin bat etorri behar duena, eta munduan gertatu beharreko aldaketa proposizio-edukiaren mendekoa da, hizketa-ekintza baldintza hauetan soilik aseko baita: esaleak ekintza gauzatzen badu konpromisoa hartu duelako.
- (11) agindu bat da, ordena, zuzentzeko ilokuzio-xedearen paradigma. Esalea saiatzen da entzuleak proposizio-edukiak errepresentatutako ekintza egin dezan, eta zintzoa bada, entzuleak hori egitea nahi du. Egokitze-norabidea mundutik hitzetarakoa (goranzkoa, ↑) da kasu honetan ere. Eta aurrekoan bezala munduan gertatu beharrekoa proposizio-edukiaren mendekoa da kausalki. Hizketa-ekintza asetzen da baldin eta bakarrik baldin entzuleak ekintza egiten badu agindua bete nahi duelako.
- (12) adierazteko ilokuzio-ekintza da baina, kontuak erraztearren, alde batera utziko ditugu horrelakoak hemen. Alde batera utziko ditugu, halaber, deklarazioak, gutxi gorabehera esaldi performatibo esplizituekin bat datozenak.
Lan honetan dauzkagun helburuetarako badago ilokuzio-indarraren beste osagai bat garrantzi berezia daukana: proposizio-edukiaren baldintzak. Ilokuzio-xede batzuek baldintzak ezartzen dituzte hizketa-ekintzaren proposizio-edukian. Konpromisozko xedeak, adibidez, edukiak esalearen geroko ekintza bat errepresentatzea eskatzen du, eta zuzentzekoak, aldiz, entzulearen geroko ekintza bat. Baierako ilokuzio-xedeak ez du baldintzarik jartzen edukian. Alde nabarmena da hori, alde batetik, baierakoen eta, bestetik, konpromisozko eta zuzentzekoen artean.
Aurresaldiei dagokienez, etorkizun kontingenteari buruzkoak izateaz aparte, hizketa-ekintza gisa bestelako ezaugarririk ba ote duten galde dezake batek. Baiezkoaren alde egin nuen duela gutxi (Korta 2015). Aurresaldiek mundutik hitzetarako (↑) egokitze-norabidea dutela defendatu nuen. Horretan oker nengoela uste dut orain.
### **5. Geroaren estimazioak baierakoak dira**
Hizketa-ekintzen ohiko teoriari kontra eginez,6 geroaren estimazioek, geroari buruz izate hutsagatik, mundutik hitzetarako (↑) egokitze-norabidea dutela esan nuen eta, beraz, (1a) eta (2a) bezalako esaldiak konpromisozkoekin eta zuzentzekoekin batera sailkatu behar zirela, baierakoetatik bereizita. Egokitze-norabide nozioa oso garrantzitsua da, baina ez dago oso zehatz definituta. Uste dut nire akatsaren iturria denbora-erlazio gisa ulertu izatean bilatu behar dela, erlazioa benetan kausala denean.7 Hartu nuen eran, ego ki tze-norabidean aldea izatea honako honen baliokidea zen: esaldiaren denboran, baierakoen proposizio-edukiak egiazko egingo lituzketen gertaerak iraganean edo orainean daude; aurresaldienak, ordea, konpromisozko eta zuzentzekoenak barne, etorkizunean daude. Baina hori oker dagoela uste dut orain.
Normalean kausak ondorioen aurretik datoz, eta esaldia (hitzak) gertaera (mundua) gertatzeko garrantzizkoa denean, hots, egokitze-norabidea hitzetatik mundurakoa denean (↑), gertaera esaldiaren etorkizunean egongo da normalean. Baina alderantzizkoak ez du zertan egiazkoa izan. Areago, hainbat arrazoi daude pentsatzeko okerra dela munduaren eta hitzen arteko ego ki tzenorabidea eta beren denbora-erlazioa parekatzea. Hasteko, baliteke esaldia eta gertaera aldi berean gertatzea eta egokitze-norabidea bata nahiz bestea izatea. Demagun ordenagailuan idazten ari zarela pentsatu ahala. Kasu hori har daiteke idazten ari zarena egiazki ala faltsuki errepresentatzeko kasu gisa, baina baita pentsatzen dituzun hitzekin bat etortzeko idatz-saio gisa ere. Anscomberen beraren adibidea da. Azken kasuan huts egitean, hark dioenez,
<sup>6</sup> Ikus, adibidez, Searle 1975, Bach eta Harnish 1979, Searle eta Vanderveken 1985, Vanderveken 1990.
<sup>7 «</sup>Egokitze-norabide» terminoa (*direction of fit,* ingelesez) Austinek (1953) osatua da, baina Anscombek (1957) eta, bereziki, Searlek (1969, 1975) egin zuten ezagun. Nozio hauen azalpen sistematiko eta formal baterako, ikus Searle eta Vanderveken (1985) eta Vandeverken (1990).
…, nolabait esatearren, gertakariak zalantzan jarriak dira hitzekin bat ez etortzeagatik, eta ez alderantziz. Hala gertatzen da batzuetan iritzia aldatzen dudanean; baina horrelako beste kasu bat gertatzen da, adibidez, idazten ari naizela uste dudana ez, baizik eta beste zerbait idazten dudanean: Teofrastok dioenez (*Magna Moralia,* [oin-oharra, egilea Teofrasto izan zela zuzen esan digutela uste izanda.], 1189b 22), hutsegitea jardunean dago, ez judizioan. (Anscombe 1957: 4-5)8
Horretaz gain, baierakoetan, egokitze-norabidea hitzetatik mundurakoa (↓) izanik, hizketa-ekintza asetzen da baldin eta bakarrik baldin proposizioedukiak errepresentatutako gauza-egoera existitzen bada; erlazio kausalik eta denbora-erlaziorik gabe proposizio-edukiaren eta gauza-egoeraren artean. Ez dago baldintzarik gauza-egoeraren iraganeko, oraineko eta geroko existentziari buruz. Konpromisozkoek eta zuzentzekoek, aldiz, baldintza kausalak ezartzen dituzte proposizio-edukiak errepresentatzen duen gauza-egoeraren gertaeran. Eta horrek egiten du, seguru asko, beren egokitze-norabidea mundutik hitzetarakoa (↑).
Zerbaiten promesa egiten dugunean, edo agindu bat ematen digutenean, ordea, proposizio-edukia egiazko (edo faltsu) egingo duten gertaera ezin da nolanahi gertatu. Hiztunak (promesan) eta entzuleak (aginduan) egina izan behar du; eta promes egin dugulako egina, agindu digutelako egina; hiz ke taekin tza ilokuzio-indar jakin batekin eta proposizio-eduki jakin batekin egin zelako. Hau eta bestea gertatuko dela estimatzen dugunean, ordea, hau eta bestea gertatzea eta hizketa-ekintzak independenteak dira; gertatzekoa berdin gertatuko litzateke inork inoiz ezer esan ez balu ere.
Argigarria izan daiteke konparatzea geroaren estimazio soil bat eta promesa bat, perpaus bera erabiliz eta proposizio-eduki bera adieraziz egiten direnean. Anscomberen (1957: 54-55) erosketa-zerrenden adibideak erakusten duen bezala, egokitze-norabide ezberdina izateak arrakasta- eta porrot-baldintza ezberdinak izatea dakar. Gizon bat erosketak egitera doa zerrenda bat baliatuz eta detektibe batek haren pausoak jarraitu eta erosten duen guztia idazten du. Dena ondo badoa, bi zerrenden edukia bat eta bera izango da. Baina zerrendak dioena eta errealitatea bat ez datozenean, kontua desberdina izango da kasu batean eta bestean. Eroslearen zerrendak «oilaskoa» badio benetan indioilarra erosi duenean, hutsegitea bere ekintzetan dago, ez zerrendan. Baina detektibearen zerrendak «oilaskoa» badio erosleak indioilarra erosi duenean, hutsegitea zerrendan dago, ez ekintze-
<sup>8 (…)</sup> facts are, so to speak, impugned for not being in accordance with the words, rather than vice versa. This is sometimes so when I change my mind; but another case of it occurs when e.g. I write something other than I think I am writing: as Theophrastus says (*Magna Moralia*, [footnote: Assuming that we are correctly told that Theophrastus was the author.], 1189b 22), the mistake here is one of performance, not of judgement. (Anscombe 1957: 4-5)
tan. Soluzioak ere oso ezberdinak dira. Detektibeak bere zerrenda zuzendu beharko luke. Erosleak bere burua engainatuko luke hori eginez gero.
Pentsatu orain honako perpaus honen kasua:
(13) 2020. urtean ezkonduta egongo naiz eta umeak izango ditut.
Hori promesa bat izan daiteke; asmo-adierazpen bat, alegia, mundutik hitzetarako (↑) egokitze-norabidea daukan hizketa-ekintza. Asetzeko, esaleak ezkonduta egon behar du eta umeak izan behar ditu 2020. urtean, baina ez hori bakarrik. Egoera horretara ekarri duten ekintzak hizketa-ekintza ase nahi duelako egin behar ditu. Baina esaldia izan daiteke geroaren estimazio soil bat, asetzeko proposizio-edukia egiazkoa izatea besterik eskatzen ez duena. 2020an hiztuna ez badago ezkonduta eta umeekin, hutsegiteak iturri ezberdinak dauzka kasu bakoitzean. Promesa ez betetzea ekintza kontua da; denbora iristen denean, ez dut egiten promestutakoa (hutsegitea eroslearen ekintzetan dago). Geroaren estimazio okerra egitea, ordea, judizioan huts egitea da; bere garaian ikusiko da (13) esan nuenean uste okerrak nituela (hutsegitea detektibearen zerrendan dago).
Hori hala bada, Kortari (2015) kontra eginez, ondorioztatu behar dugu geroaren estimazioak baierakoak direla, eta hitzetatik mundurako (↓) egokitze-norabidea dutela; eta ez direla horretan konpromisozkoak eta zuzentzekoak bezalakoak, mundutik hitzetarakoa (↑) baitaukate horiek. Gainerakoan, etorkizun kontingenteari buruzko intuizio kontrajarriei emandako azalpenak bere horretan dirau. Determinazio-intuizioa gauza bera esatearen intuizioak —edo proposizio bera adieraztearenak— eragindakoa da, gertaerarekiko denbora-erlazio ezberdina daukaten esaldiek gauza bera esatearena. Indeterminazio-intuizioa, berriz, geroaren estimazioen ondorio naturala da. Egiazko egingo lituzkeen gertaera ez da existitzen esaldiaren denboran eta, beraz, ez daukate egibaliorik orduan. Proposizio-edukiaren nozioa bera arazotsua da, horregatik. Eta ez horregatik bakarrik. Horretaz ariko gara hurrengo atalean.
# **6. Ilokuzio-ekintzen proposizio-edukia**
Proposizio-eduki kontzeptuari lotutako bi arazo aipatu behar dira gutxienez. Bat orokorra da, hau da, hizketa-ekintza mota guztietan du eragina, eta kontzeptuak hizketa-ekintzen teorian duen tokiari buruzkoa da. Bestea aurresaldiei buruzkoa da, bereziki, eta proposizioen osagaiak objektu eta gertaera jakinen existentziaren mende ezartzen dituen edozein teoriatan du eragina. Ikusiko dugunez, bi arazoen konponbidea eduki-pluralismoaren ildotik dator. Arazo orokorrari helduko diogu lehenik.
Korta eta Perryk (2007) diotenez, hizketa-ekintzen teorian proposizioeduki nozioak bi egiteko dauzka. Alde batetik, baldintza egokietan, (9)-(12)
bezalako esaldiek komun dutena errepresentatu behar du proposizio-edukiak: esaleek esaldi horien bidez esaten dutena. Ilokuzio-indarraren osagai guztiak alde batera utzita geratzen dena litzateke hori. Proposizio hori honela osatuta geratuko litzateke: indibiduo jakin bat —John—, gela jakin bat, irteteko ekintza eta denbora jakin bat:
#### (14) **JOHN GELA**TIK IRTEN **D**-N. 9
(9)-(12) esaldi horien guztien eduki komun izateak eskatzen du objektuak berak izatea proposizioaren osagai, eta ez erabilitako hitz konkretuei lotutako baldintza identifikatzaileak. Hartu, adibidez, (9) eta (10). (9)ren esaleak «John» izena darabil Johni erreferentzia egiteko. (10)en lehen pertsona singularraren izenordaina darabil. Bi azpi-esaldi horiek ekarpen bera egin baldin badiote esaldiaren edukiari, ekarpen horrek beren erreferentea behar du izan. Eta gauza bera beste edozein erreferentzia-adierazpenen kasuan. Beste era batera esanda, proposizio-edukia ilokuzio-indar ezberdineko eduki komun gisa ikusteak erreferentzia zuzenaren teoria baten alde egiten du, termino singularren ekarpenari dagokionez. Era berean, denboraren errepresentazioari dagokionez, tempusik edo aditz-aldirik gabeko ikuspegiaren alde egingo luke, eta (2a)-(2c)n azaltzen diren aditzondoek egun jakin bat ekarriko liokete edukiari eta ez egunaren perspektibazko identifikaziorik.
4. atalean aipatu dugunez, ordea, hizketa-ekintzen teoriak dioenez, ilokuzio-xedeek baldintzak ezar diezazkiekete proposizio-edukiei. Konpromisozkoak, adibidez, proposizio-edukiak hiztunaren geroko ekintza bat errepresentatzea eskatzen du, eta horrek desegoki bihurtzen du (14) proposizioa (10) esaldiaren edukia errepresentatzeko. Proposizio-edukia horrela formulatuko litzateke modu egokian:
### (15) **(10)***EN ESALEA* **GELA**TIK IRTEN **(10)***EKO DENBORA BAINO BERANDUAGO.*
Kasu honetan lehen pertsona singularreko izenordainari eta geroaldiari dagozkien baldintza identifikatzaileak dira proposizioaren osagaiak eta ez horiei dagozkien objektuak. Proposizio hori bi faktore hauek mugatzen dute: esaldi bat —(10)— gertatu izanak eta erabilitako perpausaren esanahiak. Proposizio orokorra da, existentziala, esaldiaren egileari buruzkoa eta esaldia baino geroagoko denborari dagokionez; eta singularra esaldiari berari (eta gelari) dagokionez. (15)ek betetzen ditu konpromisozko ilokuzio-xedeak ezarri-
<sup>9</sup> Letra larri txikiak erabiliko ditut proposizioak errepresentatzeko. Letra beltzak adierazten du objektuak berak direla proposizioaren osagaiak, eta ez erabilitako hitzen bidez horiei lotutako inolako baldintza edo propietate identifikatzailerik. Letra beltza etzana denean propietate identifikatzailea da proposizioaren osagaia. Bestalde, kasu honetan, emantzat jo dugu «gela» deskripzio definitu ez-osoa erreferentzialki erabili dela eta aditz-aldiak denbora-une jakin bati egiten diola erreferentzia.
tako baldintzak, baina hori ez da debalde: trukean osagai batzuk sartu behar ditu, eduki komunaren ikuspegiak kanpoan uzteko eskatzen dituenak. Bestela esanda, (10) bezalako konpromisozko esaldi baten kasuan, hizketa-ekintzaren teoriak ezarritako bi eginkizunak betetzeko bi proposizio-eduki (ezberdin) behar ditugu: (14) eta (15). (14)k ondo errepresentatzen du (9)-(12) esaldien eduki komuna, baina ezin ditu bete (10)en ilokuzio-xedeak ezarritako baldintza bereziak. (Gauza bera esan behar da, jakina, (11) zuzentzeko hizketa-ekintzari buruz). (15)ek ondo betetzen ditu baldintza horiek, baina ez du balio (9)-(12)ren eduki komun gisa.
Dilema honek, nire ustez, gaur egungo semantikan eta pragmatikan oso ohikoa den tesi bat dauka erroan. «Monoproposizionalismoa» esan nion tesi horri (Korta 2007) eta honela dio: aurresuposizioak eta inplikaturak alde batera utzita, esaldiari proposizio bakar bat lotzen zaio. Proposizio bakar horrek hainbat gauzaren ordezkari lanak egin behar ditu: esaldiak esandakoa, adierazitako proposizioa, eduki literala, egibaldintza literalak, esaldiaren gaia, adierazitako pentsamendua, ilokuzio-indar ezberdineko esaldien proposizio-eduki komun posiblea… horiek guztiak ordezkatzen ditu hainbat teoria semantiko eta pragmatikotan. Arazoa da teoria horietan eta, bereziki, hizketa-ekintzen teorian ezinezkoa dela nozio bakar batek zeregin horiek guztiak aldi berean betetzea. Nire ustez, arazo horri aurre egiteko bide naturala eduki-pluralismoa da, Perryk (2012) eta Korta eta Perryk (2011, 2013) proposatzen dutenaren modukoa.10
Korta eta Perryren eduki-pluralismoaren arabera,11 (10)en *eduki erreferentziala* da (14), eta *esaldiari lotutako edukia* (15). Esaldiari lotutako edukia perpausaren esanahiak eta perpausaren esaldia egin izanak mugatzen dute. Ez da esaleak esan duena, ezta esaldiaren gaia ere; baina horixe da proposizio-eduki egokia ilokuzio-xedeak ezarritako proposizio-edukiaren baldintzez ari garenean. Gaia topatzeko, eduki erreferentziala behar dugu, eta hori, aurretik aipatutako faktoreez aparte, izenen, izenordainen eta bestelako erreferentzia-adierazpenen erreferenteak mugatzen dituzten faktore horiexek mugatzen dute. Hori da kontuan hartu beharreko edukia (9)-(12) esaldien eduki komunaz ari garenean.
Eduki-pluralismo honek, erreferentzia- eta komunikazio-arazoetan motibazio independentea izanik, baliabide egokiak dauzka proposizio-edukiaren nozioak hizketa-ekintzaren teoriari planteatzen dizkion arazoei aurre egiteko, eta baita aurresaldien proposizio-edukiaren arazo espezifikoari aurre egiteko ere. Horixe ikusiko dugu orain.
<sup>10</sup> Arazo ezberdinei aurre egiteko proposatu dute beste batzuek ere eduki-pluralismo moduren bat, hala nola Bachek (1999), Carstonek (2002) eta Nealek (1999).
<sup>11 «</sup>Pluri-proposizionalismo» edo «multi-proposizionalismo» esan izan diote (eta diogu) ikuspegiari, baina proposizio-aniztasun posibleak eragindako hainbat gaizki-ulerturen ondoren, egokiago dirudi «eduki-pluralismo» terminoak, nire ustez.
# **7. Aurresaldien proposizio-edukia**
2. atalean esan dudanez, lan honetan denborari buruzko nire oinarri metafisikoak honako hauek besterik ez dira: denbora existitzen da, denbora-une edo tarteei objektu gisa egin diezaiekegu erreferentzia eta etorkizuna irekia da. Oinarri horiek eskatzen dute, esaldia egitean, ez existitzea aurresaldiek aurresaten dituzten gertaerak (egoerak, ekintzak…). Perryk dioen bezala,
Gertaera gertatu arte (…) gertaera posiblea baizik ez da, eta ez gertaera erreala. Eta gertaera posiblea baizik ez dela esanez, esan nahi dudana da, oinarrian, ez dela zinez gertaera; deskripzioak daude eta tipo abstraktuak, gertaera denotatuko dutenak, deskribatua edo karakterizatua izan ahal izateko existitzen denean. Baina ez dago gertaera konkreturik. (Perry 2006: 15-6)12
Arrazoizkoa iruditzen zait hori, baina ez du eraginik aurresaldi guztien proposizio-edukian. Proposizio-edukia egiazko egingo lukeen gertaera izanik ere, esaldia egitean ez existituta ere, ez dira beti proposizio-edukiaren osagai. Hartu berriz (1a), esate baterako.
(1a) Bihar euria egingo du Donostian.
(1a)ren esaleak Donostiari eta hurrengo egunari egiten die erreferentzia, perpausean erabilitako termino singularrek eta testuinguruko gertakariek mugatu bezala, baina ez dago gertaera jakin baten erreferentziarik. Gertaera ez da (1b) eta (1c)ren proposizio-edukiaren osagai ere (hurrenez hurren, hurrengo bi egunetan esanak):
- (1b) Gaur euria egin du Donostian.
- (1c) Atzo euria egin zuen Donostian.
Gertaerari ez zaio erreferentziarik egin. Eta antzera (2a)-(2c)rekin ere. Ez diote inolako itsas batailari erreferentzia egiten; beraz, (2a) esaten den unean itsas batailarik ez existitzeak ez dakar inongo arazorik. Ezta (2a)-(2c) ren eduki komuna kontuan hartzeak ere. Bestalde, hori bat dator indeterminazio-intuizioaz eman dugun azalpenarekin, berebat Broaden ikuspegiarekin:
<sup>12</sup> Until an event happens (…), the event is a merely possible event, and not a real event. And by saying it is merely a possible event, I mean to say, basically, that it is not an event at all; there are descriptions and abstract types, that will denote or characterize the event once it exists to be denoted or characterized. But there is no concrete event. (Perry 2006: 15-6)
[Aurresaldiek] ez diote erreferentziarik egiten inolako gertakariri, izan positibo nahiz negatibo, eginak diren unean. Denbora horretan ez dira, beraz, ez egiazko ez faltsu. Egiazko edo faltsu bilakatuko dira erreferentzia egiteko gertakari bat daukatenean; eta, horren ondoren, egiazko edo faltsu izaten jarraituko dute, dena delakoa, behin betiko. (Broad 1923: 73)13
Aurresaldien proposizio-edukiaren benetako arazoa geroko indibiduoei erreferentzia egin beharko lioketen erreferentzia-adierazpenekin sortzen da; erreferente beharko luketen indibiduoak ez baitira aurresaldia egiten denean existitzen. Ez naiz (13) bezalako esaldiez ari. Kasu horretan, esaldia nik egiten badut, lehen pertsona singularreko izenordainak niri egiten dit erreferentzia esaldia egiten denean, eta ez 2020. urteko *ni*ari. Problema sortzen duten esaldiak (16) bezalakoak dira.
### (16) Kepa juniorrek ile kizkurra izango du.
Eman dezagun hori esaten dudala «Kepa junior» erabiliz inoiz izan dezakedan lehen semeari erreferentzia egiteko. Kepa junior ez da existitzen eta, gauzak direnean direla, ez da berehalakoan existituko; beraz, erreferitutako denbora etorkizun zehaztugabea da. Nolanahi ere, «Kepa junior» izen propioa da, eta izen propioek proposizio-edukiari egiten dioten ekarpena normalean beren erreferentea da. Hori hala izanik, nola egin diezaioke izen horrek erreferentzia existitzen ez den zerbaiti? Nola izan daiteke existititzen ez dena aurresaldi baten edo beste ezeren osagai?
Konponbide bat «zuloak» dituzten proposizioak onartzea izan liteke, geroko indibididuoentzat balioen ordez hutsuneak dituztenak. Halakoak proposatu izan dira izen hutsentzat eta fikziozko izenentzat, esate baterako. Beste aukera bat da problema bere horretan onartzea eta geroko objektuen erreferentzia iraganeko objektuenaren bide bertsuarekin egiten dela postulatzea (ikus Jeshion 2010). Beste aukera bat urratuko dugu hemen: edukipluralismoak eskaintzen duena, hain zuzen ere.
Onartzen dugunean esaldiek gutxienez bi eduki mota dauzkatela —erreferentziala bata, esaldiari lotutakoa bestea— konponbidea erraza da. Esaldia egiten denean, (16)k ez dauka egibaldintza erreferentzialik, «Kepa junior»ek ez baitauka erreferentziarik, Kepa junior ez denez existitzen. Izenak, hala ere, geroko indibiduo baten baldintza identifikatzaile bat dakar. Bestela esanda, esaldia egitean, (16)k ez du nire semeari buruzko proposizio singular bat adierazten, orokor bat baizik honako eta halako indibiduo baten geroko exis-
<sup>13 [</sup>Predictions] do not refer to any fact, whether positive or negative, at the time when they are made. They are therefore at that time neither true nor false. They will become true or false when there is a fact for them to refer to; and after this they will remain true or false, as the case may be, for ever and ever. (Broad 1923: 73)
tentziaz. Beste edozein aurresaldik bezala, ez dauka egibaliorik esaldia egiten denean, egibaldintza osoak dauzka, proposizio oso bat, eta ez hutsuneak edo zuloak dituena.
Aurresaldien proposizio-edukiaren problema orokorra izango litzateke, hori bai, existitzen ez den geroari buruzko baieztapen metafisiko gogorragoak egingo bagenitu. Aurresaldi orok ager lezake erreferentzia-hutsunea. Broadek horrela adierazten zuen:
*Bihar* esaten zaion zerbait ez da gramatikalki «bihar»i buruz diren judizioen osagai, *Puck* izena duen indibiduoa «Puck»i buruz direla dioten judizioen osagai ez den bezainbat. (Broad 1923: 77)14
Arazoa ez da, jakina, «bihar»i buruzkoa soilik. Aurresaldi guztiei buruzkoa baizik. Proposizio osoak eta betierekoak onartzen baditugu —eta nik onartzen ditut— proposizioek denbora-parametro bat ere izan behar dute (erabilitako perpausean artikulatuta egon ala ez), etorkizuneko osagaia bada ere. Baina nola izan dezakegu etorkizuneko denbora-une edo tarte bat proposizioan, etorkizuneko denbora-uneak edo tarteak, egunak edo urteak existitzen ez badira? Nola egin erreferentzia existitzen ez diren denborei? Erantzuna uste baino sinpleagoa izan liteke.
Ez diegu existitzen ez diren denborei, objektuei, gertaerei erreferentziarik egiten. Ezin dugu; ez baitira existitzen, ez direnez existitzen. Gure azalpena zuzena bada, aurresaldien proposizio-edukiek denboren baldintza identifikatzaileak hartuko lituzkete, ez denborak berak. Hartu berriro (1a). Esaldia egitean, «bihar»i dagokion eguna existitzen ez denez, ez dago erreferitutako egunik. Horrek esan nahi du ez daukala eduki edo egibaldintza erreferentzialik. Baina ez du esan nahi ez daukala edukirik batere, edo hutsuneak dituen edukirik daukanik; bai baitauka esaldiari lotutako edukirik. Honako hau:
### (16) **(1A)** *EGIN EGUNAREN HURRENGO EGUNEAN* EURIA EGIN **DONOSTIA**N.
Proposizio singularra da hori Donostiari buruz eta (1a) esaldiari buruz —horregatik esaten diogu «esaldiari lotutako eduki», esaldia bera baitauka osagaitzat—. Aurresaldia egitean, ordea, hurrengo eguna ez da osagai, haren baldintza identifikatzailea baizik: esaldia egin den egunaren hurrengo eguna izateko baldintza. Demagun (1a) esaldia 2015eko abuztuaren 30ean esan zela. (1a)ren «denborari lotutako» edukia ere muga dezakegu orduan. Alegia:
### (17) **2015EKO ABUZTUAREN 30A**REN *HURRENGO EGUNEAN* EURIA EGIN **DONOSTIA**N.
<sup>14</sup> Something called tomorrow is not a constituent of judgments which are grammatically about «to-morrow», any more than the individual called Puck is a constituent of judgments which profess to be about «Puck». (Broad 1923: 77)
edo, honela ere jar dezakegu:
### (18) *2015EKO ABUZTUAREN 31*N EURIA EGIN **DONOSTIA**N.
Baliokideak dira (17) eta (18). Kontuan hartu, nolanahi ere, (18) ez dela egun horri buruzko proposizio singular bat. Ezin da izan, (1a) abuztuaren 30ean esan bazen, orduan ez baitzen abuztuaren 31rik. Eguna bera ez da (18)ren osagaia, beraz, haren baldintza identifikatzailea baizik (eta hortik letra beltz etzana).15
Ondorioz, erraz azaltzen du Korta eta Perryrena bezalako eduki-pluralismoak aurresaldien proposizio-edukien arazoa, etorkizuna inexistentea dela onartzen duen tesiarekin orokortuta ere. Ez da denboraren ikuspegi metafisiko baten edo bestearen aldeko ebidentzia, baina erakusten du eduki-pluralismoa bateragarria dela etorkizunari buruzko arrazoizko ikuspegi batekin, eta etorkizunari buruz hitz egiteko eta pentsatzeko gure moduekin.
### **8. Ondorioak**
Lan honetan hiru gauza egin ditut. Bat, aurresaldiei buruz lehenago emandako azalpen bat konpondu dut. Aurresaldi guztiek ez daukate mundutik hitzetarako (↑) egokitze-norabidea. Geroaren estimazioak baierako hizketa-ekintzak dira. Bi, aurresaldien proposizio-edukiaren azalpena eman dugu eduki-pluralismoaren ikuspegitik.
Lehen kontuari buruz, honako hau ondorioztatu dut: geroaren estimazioak, konpromisozkoak eta zuzentzekoak bezala, esaldia egitean, ez dira ez egiazko ez faltsu eta indeterminazio-intuizioa, beraz, justifikatua dago. Determinazio-intuizioa, berriz, gauza bera esatearen intuizioak eragiten du eta ez da esaldia egitean sortzen, gerora baizik; orainaldiko esaldia egin daitekeenean, proposizio-edukia egiazko egin lezakeen gertaera gertatu denean (edo ez denean gertatu eta, beraz, proposizio-edukia faltsu egin duenean).
Bigarren kontuari buruz, erakutsi dut proposizio-edukia problematikoa dela hizketa-ekintzaren teoriarentzat, oro har, eta aurresaldien kasuan, bereziki, denborari eta etorkizunari buruzko oinarrizko tesi metafisiko batzuk aintzat hartuta. Korta eta Perryrena (2011, 2013) bezalako jarrera pluraltzale batek proposa lezakeen azalpena alternatiba sinple eta naturala dela ere erakutsi dut. Horrela labur daiteke: aurresaldiek, egiten direnean, eduki erreferentziala faltan izan dezakete, baina badute esaldiari lotutako edukia.
<sup>15</sup> Hau bat dator Perryk (2013) egutegiko egun-izenei buruz iradokitakoarekin: «2015eko abuztuaren 31» bezalako adierazpenak izenak ez, deskripzio definituak lirateke. Deskripzio berezi samarrak, oso sistematikoak direlako, baina deskripzioak, nolanahi ere.
Nolanahi dela ere, hirugarren kontuak hartzen die gaina besteei lan honetan. Iraganari buruzko oharrak, hain zuzen. Edo, hobe esan, Xabierri buruzkoak. Xabier ez da existitzen, honezkero. Baina toki handia betetzen du oraindik hainbaton bizitzetan. Eta beteko du etorkizunean ere.
## **Erreferentzia bibliografikoak**
ANSCOMBE, G.E.M. (1957). *Intention*. Oxford: Blackwell.
ARRAZOLA, Xabier (1996). *Acción Colectiva: Bases Conceptuales y Lógicas*. Bilbo: UPV/EHU.
ARRAZOLA, Xabier (2009). «Logika eta logikak. Begirada bat logika ez-klasikoei». *Gogoa* 9 (1): 15-62.
ARRAZOLA, Xabier (2011). «Arrazoibide ez-monotonoa eta logika». In Kepa Korta & Jesus Mari Larrazabal (arg.), *Gogoz, hitzez eta egitez. Pello Huiziri eskainitako lanak*. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 79-94 or.
AUSTIN, John L. (1953). «How to talk--Some Simple Ways.» *Proceedings of the Aristotelian Society* 53: 227-46.
AUSTIN, John L. (1961). «Performative utterances.» In J.O. Urmson eta G.J. Warnock (eds.), *Philosophical Papers*, Oxford: Clarendon.
AUSTIN, John L. (1962). *How to Do Things with Words*, Oxford: Clarendon.
BACH, Kent (1999). «The myth of conventional implicature». Linguistics and Philosophy 22: 327-66.
BACH, Kent eta Robert M. HARNISH (1979). *Linguistic Communication and Speech Acts*, Cambridge, Mass.: MIT Press.
BROAD, C.D. (1923). *Scientific Thought*. London: Kegan Paul.
CARSTON, Robyn (2002). *Thoughts and Utterances. The Pragmatics of Explicit Communication*. Oxford: Blackwell.
JESHION, Robin (2010). «Singular Thought: Acquaintance, Semantic Instrumentalism, and Cognitivism.» In R. Jeshion (arg.), *New Essays on Singular Thought.* Oxford: Oxford University Press, 2010.
KORTA, Kepa (2007). «Acerca del monoproposicionalismo imperante en Semántica y Pragmática». *Revista de Filosofía* 32 (2): 37-55.
KORTA, Kepa (2015). «Mañana lloverá (o no). Aserciones, predicciones y verdad.» In E. Orlando (ed.), *Significados en contexto y verdad relativa. Ensayos sobre semántica y pragmática.* Buenos Aires: Título, 243-264 or.
KORTA, Kepa & John PERRY (2007). «How to Say Things with Words». In Savas L. Tsohatzidis (ed.), John Searle's Philosophy of Language: Force, Meaning, and Thought. Cambridge: Cambridge University Press, 169-189 or.
KORTA, Kepa & John PERRY (2011). *Critical Pragmatics. An Inquiry into Reference and Communication*. Cambridge: Cambridge University Press.
KORTA, Kepa & John PERRY (2013). «Highlights of Critical Pragmatics: reference and the contents of the utterance». *Intercultural Pragmatics* 10(1): 161-182.
MACFARLANE, John (2003). «Future contingents and relative truths». *The Philosophical Quarterly* 53: 321-36.
NEALE, Stephen (1999), «Coloring and composition». In Murasugi, K. And Stainton, R. (eds.), *Philosophy and Linguistics*, Boulder, CO: Westview, 35-82 or.
PERRY, John (2006). How real are future events? In the *Proceedings of the 2006 Wittgenstein Symposium (Kirchberg)*, edited by Friedrich Stadler and Michael Stöltzner.
- PERRY, John (2012). *Reference and Reflexivity. 2nd edition*. Stanford: CSLI Publications.
- PERRY, John (2013). «Temporal indexicals.» In H. Bardon and A. Heyke (arg.), *A Companion to the Philosophy of Time*. Oxford: Blackwell.
- SEARLE, John R. (1969). *Speech acts. An Essay in the Philosophy of Language*. Cambridge: Cambridge University Press.
- SEARLE, John R. (1975). «A taxonomy of illocutionary acts.» In K. Gunderson, (arg.), *Language, Mind and Knowledge.* Minneapolis: University of Minnesota Press, 344- 369 or.
- SEARLE, John R. & VANDERVEKEN, D. (1985). *Foundations of Illocutionary Logic*. Cambridge: Cambridge University Press.
- VANDERVEKEN, Daniel (1990). *Meaning and Speech Acts: Volume I: Principles of Language Use.* Cambridge: Cambridge University Press. |
aldizkariak.v1-6-199 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.35_ Zk.2 _2023_3",
"issue": "Libk.35_ Zk.2 _2023_",
"year": "2023",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **Desgaitasuna eskubideen ikuspegitik: adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea Gipuzkoan**
*Disability from a Rights Perspective: Rights and Quality of Life of Individuals with Intellectual Disabilities in Gipuzkoa*
Irati Amunarriz-Iruretagoiena\*, Aintzane Rodríguez Poza, Peio Manterola-Pavo Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hezkuntza Zientziak (UPV/EHU)
**LABURPENA:** Lan honek giza eskubideen ikuspegitik heltzen dio desgaitasunari Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan oinarrituta. Oraindik ez dago Konbentzioak, ekarri duen lege-garapenaz haratago, desgaitasuna duten pertsonen bizitzetan duen eragina sistematikoki aztertu duen ebaluaziorik. Hala, aipatutako hitzarmeneko eskubideek estatu espainiarrean duten aplikazio errealari buruzko hainbat ikerketa eta erakunde ezberdinek ildo beretik egin dituzten txostenak aztertu ostean, legalki eman diren aurrerapenenak benetako eskubideen aplikazioan islatu ez izanak sortu duen kezka orokortuaz jabetu gara. Eskubide horien ezarpenak izan duen eragina ebaluatzeko, Konbentzioaren artikuluak eraginkor bihurtuko dituzten tresnen eskaria oinarri hartuta, bizi-kalitatearen ereduaren aldeko apustua egin dugu, kontzeptu- nahiz neurketa-esparru gisa baliagarria dela frogatu duten hainbat adituk egindako lanari jarraiki. Hori horrela, ekarpen honek GENCAT Eskalarekin egindako lehen saiakeraren emaitzak aurkezten ditu, hain zuzen ere, Gipuzkoako eguneko arreta-zerbitzuen erabiltzaile diren eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatearen emaitzetatik abiatuta eskuratutako eskubideen inguruko datu batzuk. Era berean, lagin horrek puntuazio onenak lortu dituen bizi-kalitatearen dimentsioak nabarmendu, eta hobetu daitezkeenak identifikatu ditugu. Emaitzek, oraindik ere aldarrikatutako hainbat eskubide urratzen direla ziurtatu dute; izan ere, haiekin lan egiten duten profesionalek aitortu eta salatu dute Konbentzioan jasotako zenbait eskubide urratzen direla. Hala nola, familiak intimitatea eta pribatutasuna urratu izana edo/eta erabiltzaile gehienek legezko eskubide mugaturen bat izatea.
GAKO-HITZAK: giza-eskubideak, bizi-kalitatea, desgaitasuna, adimen-desgaitasuna, nazioarteko tresna.
*ABSTRACT: This paper addresses disability from a human rights perspective, drawing on the Convention on the Rights of Persons with Disabilities. Despite the absence of evaluations aimed at systematically assessing whether the Convention, beyond legislative developments, has translated into tangible realities for people with disabilities in Spain, various exploratory studies and reports by different local associations suggest that progress has been more evident in its proclamation than in its implementation. Considering the demand for both models and instruments capable of operationalizing the articles included in the Convention to evaluate the impact of implementing these rights, we adopt the quality of life model, following the work of several authors who advocate for its utility as a conceptual and measurement framework. Consequently, this contribution presents the results of the initial trial conducted with the GENCAT Scale. Specifically, it provides insights into the knowledge and exercise of rights among people with intellectual disabilities who are users of day care services in Gipuzkoa, based on their quality of life scores. Furthermore, we highlight the dimensions of quality of life where our sample has achieved higher scores and identify areas for improvement. The results indicate that several proclaimed rights continue to be violated. Professionals working with this population themselves acknowledge and report violations of certain rights outlined in the Convention, such as infringements on privacy and intimacy by family members, or the fact that most users have some legally limited rights.*
*KEYWORDS: human rights, quality of life, disability, intellectual disability, international instrument.*
*\* Harremanetan jartzeko / Corresponding author:* Irati Amunarriz-Iruretagoiena. Hezkuntza Zientziak Saila. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (UPV/EHU). Tolosa Etorbidea, 70 (20018, Donostia). – irati.amunarriz@ehu.eus
*Nola aipatu / How to cite:* Amunarriz-Iruretagoiena, Irati; Rodríguez Poza, Aintzane; Manterola-Pavo, Peio (2024). «Desgaitasuna eskubideen ikuspegitik: adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea Gipuzkoan». *Tantak*, 35(2), 89-124. (https://doi.org/10.1387/tantak.26528).
Jasotze-data: 2024/03/17; Onartze-data: 2024/05/09. ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © UPV/EHU Press

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
# 1. **SARRERA**
Eskuartean darabilgun komunikazio honetan, Gipuzkoako eguneko arreta-zerbitzuen erabiltzaile diren eta adimen-desgaitasuna1 duten pertsonen eskubideen erabilerari —batez ere beren inguru hurbilenean egiten duten erabilerari— buruzko datu batzuk aurkeztuko ditugu, euren bizi-kalitatearen emaitzetatik abiatuta. Era berean, lagin horren bizi-kalitatearen profiletik abiatuta, puntuazio onenak lortu dituzten dimentsioak nabarmenduko ditugu, eta hobetu daitezkeenak identifikatuko ditugu.
Izan ere, Nazio Batuen 2006ko Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan —hemendik aurrera Konbentzioa— jasotako eskubideek Espainian duten egoera aztertzen duten zenbait esplorazio-azterlan (Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012) eta hainbat erakundek egindako txostenak (CERMI, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023; ONCE Fundazioa, 2017; SOLCOM, 2010) aztertu ondoren, ikusi dugu ez
<sup>1</sup> Desgaitasunari erreferentzia egiteko kontzeptuek birdefinizioak eta eraldaketak jasan dituzte denboran zehar (Laborda eta Gonzalez, 2017; García-Santesmases, 2020). Egun, izendapen gutxiesgarriak gainditzeko borrokari esker, «aniztasun funtzionala» erabiltzearen proposamena loratu bada ere (García-Santesmases, 2020), Laborda eta Gonzalezen (2017) aburuz, pertsona orok modu desberdinean funtzionatzen duen arren, kontzeptua, behar bereziak dituzten pertsonei bakarrik erreferentzia egiteko erabiltzeak, desgaitasuna dutenen eta ez dutenen arteko bereizketa errepikatzen du —lehenago erabili diren kontzeptuek egin duten modu berean—. Gainera, azaldu dutenez, ez dago kontzeptu horren erabilera onartu duen nazioarteko erakunde zientifikorik —ezta estatu mailakorik ere—, eta pertsona hauekin zerikusia duten erakunde nahiz elkarte gehienek uko egin diote berau erabiltzeari, terminologia-aldaketa hutsak ez duelako beren errealitatea aldatzen, ez eta beren premiei erantzuteko modua aldatzen ere (Laborda eta Gonzalez, 2017). Ikuspegi horren adibide litzake COCARMI-ren «No nos cambies el nombre, ayúdanos a cambiar la realidad» manifestua (Laborda eta González, 2017; García-Santesmases, 2020). Hori horrela, nahiz eta egia den zentzu horretan aurrera egiteko beldurrak, maiz, eskura dagoen ezagutzan oinarri gutxi duten adierazpen desegokiak erabiltzera garamatzala (Laborda eta Gonzalez, 2017), egia da, halaber, badirela auto-enuntziazio positiboko moduen aldeko apustua egiten ari direnak, baita iraina bereganatu dutenak ere (García-Santesmases, 2020). Eskuartean darabilgun lanaren kasuan, «desgaitasun» elearen aldeko hautua egin dugu, kontsultatutako iturriek erabiltzen duten kontzeptua delako (SOLCOM txostenak izan ezik, «aniztasun funtzionala» erabiltzen baitu) eta «adimen-desgaitasun» elearen aldeko hautua —hizpide dugun pertsona-taldea zehazteko—, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai pertsona horiekin lan egiten duten tokiko elkarteek erabiltzen duten kontzeptua delako (adibidez, Atzegik edo/eta lan honetan parte hartu duen Goyeneche Fundazioak berak). Hala ere, ohar hau amaitu baina lehen, aipatu nahi edo/eta behar da, adimen-desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari buruzko datu zehatzak izatea lan konplexua dela oraindik ere (Verdugo eta Navas, 2017). Terminologiak zailtasun handiak ekarri ditu; izan ere, hizpide dugun biztanleria honi buruzko datuak, oro har, desgaitasunari buruzko datuen artean galtzen dira, edo/eta mendekotasunaren ondorioz laguntzaren bat jasotzen duten pertsonei dagozkien datuen artean, eta ezin da jakin zenbat diren adimen-desgaitasuna duten pertsonenak eta zenbat beste desgaitasunen bat duten pertsonenak, edo/eta adimen-desgaitasuna ez den beste arrazoi batzuengatik —adina, adibidez— mendekotasuna duten pertsonenak.
direla gutxi aurrerapenak lege-garapenean, eskubideen egikaritzean baino gehiago egin izanaren kezka partekatzen dutenak.
Berrikuspen horrek mahai gainean jartzen du desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta, bereziki, adimen-desgaitasuna duten pertsonenak, urratzen jarraitzen direla: bai eskubide-urraketa egoera zehatzen, eta eskubide hauekin bateragarriak ez diren arren indarrean jarraitzen duten lege edo araudien salaketen bidez; eta baita Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuetako Batzordeak —hemendik aurrera Nazio Batuetako Batzordeak— Europar Batasuneko herrialdeei orokorrean, eta Estatu Espainiarrari bereziki, egindako ohar eta gomendioen bidez ere (CERMI, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023; Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012; ONCE Fundazioa, 2017; SOLCOM, 2010).
Konbentzioa, lege-garapenetik haratago, desgaitasuna duten pertsonentzat errealitate bihurtu den ala ez egiaztatzera bideratutako ebaluazio edo ikerketa gabezia eta beharrak, hainbat aditu eta erakunde kezkatzen ditu. ONCE Fundazioak (2017), adibidez, Nazio Batuetako Batzordeak egindako oharrak eta gomendioak aztertu ondoren, eskubideen egoeraren inguruko datuak biltzeko sistema nabarmentzen du espainiar estatuan identifikatutako arazo nagusienetako bat bezala. Verdugok eta Navasek (2017), aldi berean, hori, Konbentzioaren 31. artikuluak estatu alderdientzat ezartzen dituen betebeharrak ez betetzearekin lotzen dute. Izan ere, artikulu horrek, estatu alderdiak informazio estatistikoa biltzera behartzen ditu, Konbentzioa egikaritzea ahalbidetuko duten politikak formulatzeko eta aplikatzeko, Konbentzioa berretsi izanagatik dituen betebeharrak betetzen diren ebaluatzeko, eta Konbentzioan jasotako eskubideak egikaritzea oztopatzen duten trabak ezabatzeko (*BOE,* 2008).
Testuinguru horretan, Navas, Gómez, Verdugo eta Schalockek (2012) nabarmendu dute, beharrezkoak direla Konbentzioak biltzen dituen artikuluak eragingarri bihurtuko dituzten ereduak eta tresnak. Horretarako, Konbentzioaren artikuluak Schalock eta Verdugoren (2003) bizi-kalitatearen ereduaren zortzi dimentsioekin (ongizate emozionala, ongizate fisikoa, ongizate materiala, pertsonen arteko harremanak, inklusioa, garapen pertsonala, autodeterminazioa eta eskubideak) lerrokatzen dituen konstruktu bat eskaintzen dute jarraian ikus daitekeen moduan:
1. taula Konbentzioaren artikuluak bizi-kalitatearen ereduaren zortzi dimentsioekin lerrokatzen dituen konstruktua (Navas *et al.,* 2012, p. 20) lanetik egokitua
| | | • | D |
|----------------------------------|---------------------------------------------------|------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Bizi-kalitatearen<br>dimentsioak | Bizi-kalitatearen adierazleak | Konbentzioaren<br>artikuluak | Edukia |
| | - Hezkuntza maila | 24. artikulua | Hezkuntza |
| Garapen pertsonala | — Gaitasun pertsonalak<br>— Moldatze-portaera | 27. artikulua | Lana eta enplegua |
| | - Aukeraketak, erabakiak | 14. artikulua | Pertsonaren askatasuna eta segurtasuna |
| Autodeterminazioa | Autonomia Norbere buruaren gaineko kon- rrola | 19. artikulua | Bizitza independentea izateko eta komunitateko kide izateko eskubidea |
| | — Lehentasun eta helburu pertso-<br>nalak | 21. artikulua | Adierazpen- eta iritzi-askatasuna, eta informazioa eskura-<br>tzeko askatasuna edo irisgarritasuna |
| Pertsonen arteko<br>harremanak | — Gizarte-harremanak<br>— Familia-harremanak | 23. artikulua | Etxekoen, familiakoen errespetua |
| | | 8. artikulua | Kontzientzia hartzea |
| | | 9. artikulua | Irisgarritasuna |
| | Komunitatean integrazioa | 18. artikulua | Lekualdatzeko askatasuna eta herritartasuna |
| Inklusioa | — Rolak eta parte-hartzea | 20. artikulua | Mugikortasun pertsonala |
| | — Laguntzak | 29. artikulua | Bizitza politikoan eta publikoan parte hartzea |
| | | 30. artikulua | Bizitza-kulturalean parte hartzea. Jolas-jarduerak, aisialdia eta kirola |
| | | | |
| Bizi-kalitatearen<br>dimentsioak | Bizi-kalitatearen adierazleak | Konbentzioaren<br>artikuluak | Edukia |
|----------------------------------|----------------------------------------------------------------|------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------|
| | | 5. artikulua | Berdintasuna eta diskriminazio eza |
| | | 6. artikulua | Desgaitasuna duten emakumeak |
| | | 7. artikulua | Desgaitasuna duten haurrak |
| | — Giza eskubideak (erresnetua | 10. artikulua | Bizitzeko eskubidea |
| Eskubideak | duintasuna, berdintasuna) | 11. artikulua | Arrisku-egoerak eta larrialdi humanitarioak |
| | — Legezko eskubideak (legezko <br>sarbidea legezko prozesnak) | 12. artikulua | Legeak beste edozein pertsona gisa errekonozitzea |
| | an order, teering freezens, | 13. artikulua | Justiziaren irisgarritasuna |
| | | 15. artikulua | Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako babesa |
| | | 22. artikulua | Pribatutasuna errespetatzea |
| Ongizate | — Segurtasuna<br>— Esperientzia positiboak | 16. artikulua | Esplotazioaren, indarkeriaren eta abusuaren aurkako babesa |
| emozionala | — Gogobetetzea<br>— Estresik eza | 17. artikulua | Integritate pertsonala babestea |
| | — Osasuna eta nutrizioa | 25. artikulua | Osasuna |
| Ongizate fisikoa | — Aısıaldıa<br>— Denbora librea | 26. artikulua | Gaikuntza eta errehabilitazioa |
| Ongizate materiala | — Maila ekonomikoa<br>— Etxebizitza<br>— Jabetzak | 28. artikulua | Bizitza-maila egokia eta gizarte-laguntzak |
Konbentzioak barne-hartzen dituen artikuluen zati-ezintasunaz eta zeharkakotasunaz jabetu arren (CERMI, 2017), Navas, Gómez, Verdugo eta Schalocken tresna (2012) erabili dugu —Konbentzioaren artikulu asko Schalock eta Verdugoren (2003) bizi-kalitatearen ereduaren zortzi dimentsioekin lerrokatzen dituena—, kontsultatutako txosten eta azterlan desberdinek jasotzen dituzten salaketa, ohar edo/eta gomendioak —Konbentzioak aitortzen dituen eskubideekin bateragarriak izan ez arren indarrean jarraitzen duten lege edo/eta arauen salaketak, eskubide-urraketa egoeren salaketak, jardunbide-egokien adibideak, eta Nazio Batuetako Batzordeak Europar Batasuneko herrialdeei orokorrean, eta Estatu Espainiarrari bereziki, egindako ohar eta gomendioak— jaso eta antolatzeko (CERMI, 2016, 2017; Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012; ONCE Fundazioa, 2017; SOLCOM, 2010). Jaso ditugun egoera askok artikulu bat baino gehiago urratzen dutela ahaztu gabe, errepikapena saihesteko, txosten horien egileek aukeratutako kokapena errespetatu da edo/eta aldaketa justifikatu da. Navas, Gómez, Verdugo eta Schalockek (2012) bizi-kalitatearen dimentsioekin lotu ez dituzten artikuluak (eta horiei zegokien informazioa), ordea, ez ditugu bildu ikerketa honetan ez baitira aintzat hartuko.
Horrela, ba, Navas, Gómez, Verdugo eta Schalocken (2012) tresnak ahalbidetzen duen artikuluak eraginkor bihurtze horrek, eskubideak pertsonaren ingurune hurbilenean (mikrosistema) ebaluatzea ahalbidetuko luke, eta, horrela, erakundeei (mesosistema) pertsona horien bizitza hobetu ahal izateko eta haien eskubideak bermatzeko ebidentzietan oinarritutako praktikak egiteko aukera eskainiko lieke (Navas *et al.,* 2012). Gipuzkoako Foru Aldundiak (2018, 2023a, 2023b) ere aitortzen du informazio mota honen baliagarritasuna, hizpide dugun kolektiboari zuzendutako zerbitzuak diseinatzeko, antolatzeko, nahiz, 2023ko *Liburu Zurian* proposatzen duen moduan, pertsonalizatzeko2: «2. zutabea. Arretaren eta zainketen pertsonalizazioa» (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2023b, p. 11). Hori horrela, hizpide dugun erakundeak 2018-2021 aldirako Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapan onartzen du bere zerbitzu-sarearen diagnostikoa egin behar dela, haren indarguneak eta hobetu daitezkeen eremuak identifikatzeko, arreta- eta laguntza-eredua nahiz zerbitzu-sarearen antolamendua diseinatu ahal izateko (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018). Lan honek, zerbitzu horien erabiltzaileen bizi-kalitatearen profilen bidez eman nahi du informazio hori. Izan ere, profil horiek agerian utziko dute zeintzuk diren eremu kalteberenak —hau da, hobetu daitezkeenak—, eta zein diren indar-guneak, zeinak baliagarri izango baitira zerbitzuak pertsonalizatzeko.
<sup>2</sup> «Gizarte zerbitzuak PERTSONALIZATZEAK esan nahi du pertsonak arretaren eta zainketen erdigunean jartzea, berrikuntza instituzionala bultzatuz gizarte zerbitzuak pertsonen premietara eta lehentasunetara egokitzeko» (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2023a, p. 7).
Kontuan hartuta egindako berrikuspenak, oraindik ere, nazioarteko itun desberdinengatik aitortuta dauden arren adimen-desgaitasuna duten pertsonek egikaritu ezin dituzten zenbait eskubide badirela iradokitzen duela (CERMI, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023; Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012; ONCE Fundazioa, 2017; SOLCOM, 2010), lan honek, hizpide dugun Konbentzioan jasotako eskubideak adimen-desgaitasuna duten pertsonen ingurune hurbilenean (mikrosistema) nola egikaritzen diren aztertzea du helburu, bizi-kalitatea esparru-kontzeptual nahiz neurketa-esparru gisa erabilita. Hau da, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen erabilera ezagutu, deskribatu eta aztertu nahi du, euren bizi-kalitatearen emaitzetatik abiatuta.
#### 2. **METODOLOGIA**
Metodologiari dagokionez, ikerketa interpretazio-paradigmatik proposatzen da; bizi-kalitatearen emaitzetatik abiatuta, Gipuzkoako eguneko arreta-zerbitzuen erabiltzaile diren eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen egikaritzea ulertu nahi denez gero. Aipatu berri den helburua erdiesteko metodologia misto bat diseinatu da. Hala, tresna zein teknika kuantitatibo (galdetegia) zein kualitatiboak (elkarrizketa sakonak) erabiltzea eta, hainbat iturriren (adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta hizpide ditugun zerbitzuetan inplikatutako profesionalak) arakatzea aurreikusi da, emaitzen fidagarritasuna bermatu eta eskuragarri dagoen informazio guztia integratu eta kontrastatzea ahalbidetuko duen triangulazioa lortzeko. Edonola ere, oraingo honetan, GENCAT Eskala tresnarekin egindako lehen saiakera baten bidez lortutako emaitzak aurkeztuko ditugu.
Gipuzkoako Goyeneche Fundazioaren eguneko zentro bateko zerbitzuak erabiltzen dituzten eta adimen-desgaitasuna duten pertsonek osatzen dute saiakera honen lagina —zerbitzu horretan lan egiten duen profesionalen talde batek ordezkatuta—. Goyeneche Fundazioak, 15 Eguneko Jardueretarako Zentro —Garagune— ditu gaur egun Gipuzkoako hainbat herritan, eta bertan, adimen-desgaitasuna duten pertsonei eguneko arreta emateko zerbitzuak eskaintzen dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren baitako hainbat programaren bidez.
Lagina osatzen duten pertsonen % 37,5 emakumeak dira eta % 62,5 gizonak. Adin kronologikoei dagokienean 33-76 artekoak dira. Informatzaileek, kasu honetan guztiak emakumeak, gutxienez duela 3 hilabete baino gehiagotik ezagutzen zituzten lagina osatzen duten pertsonak.
Datuak biltzeko tresnei dagokienez, Kataluniako Generalitatearen ICASSen (Instituto Catalán de Asistencia y Servicios Sociales) eta INICOren (Instituto de Integración de la Comunidad de la Universidad de Salamanca) finantzaketari esker sortu eta baliozkotu den GENCAT eskala erabili dugu (Verdugo *et al.,* 2009). Aipatu berri ditugun adituen aburuz, eskala horren helburua, gizarte-zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobetzea da, egungo eta etorkizuneko erronkei egokitutako zerbitzu pertsonalizatuagoak lortze aldera, eta aplikazio-eremua 18 urtetik gorako helduek osatzen dute. Hori horrela, hizpide dugun eskalak, pertsona baten bizi-kalitatearen profila identifikatzea du helburu, profil horretatik abiatuta, laguntza-plan indibidualizatuak egin edota plan horien aurrerapen eta emaitzak gainbegiratzeko, eskala neurri gisa erabilita (Verdugo *et al.,* 2009). Bizi-kalitatearen ebaluazio hori, dagozkion argibideak jarraituz bete beharreko koadernotxo batekin egiten da (horretarako 10-15 minutu bitarteko iraupena aurreikusten delarik). Koadernotxoa, zerbitzu-arloko profesionalei zuzenduta dago, bizi-kalitatea ebaluatuko zaion edo/eta zaien pertsonekin zuzenean lan egiten duten pertsonak diren aldetik, eurek dute GEN-CAT eskala aplikatzeko ardura (Verdugo *et al.,* 2009). Informatzailearen zereginak duen garrantzia aintzat harturik, ebaluatuko duen pertsona ondo ezagutu behar du (gutxienez duela hiru hilabetetik) eta testuinguru desberdinetan behatzeko aukera izan behar du, bere bizitzako eremu desberdinei buruzko galderei erantzun ahal izateko (Verdugo *et al.,* 2009).
GENCAT eskalak 8 azpieskala ditu, Schalock eta Verdugoren (2003) bizi-kalitatearen kontzeptua osatzen duten 8 dimentsioei dagozkienak (ongizate emozionala, ongizate fisikoa, ongizate materiala, pertsonen arteko harremanak, inklusioa, garapen pertsonala, autodeterminazioa eta eskubideak) eta hirugarren pertsonan formulatutako itemez osatuta daude. Ebaluatutako pertsonarekin lan egiten duten profesionalek lau aukera eskaintzen dituen maiztasun-eskala baten baitan erantzun beharko diete item horiei: «Inoiz edo ia inoiz ez», «Batzuetan», «Maiz» edo «Beti edo ia beti».
Galdetegien bidez lortutako datuak informatizatu ondoren, dimentsio bakoitzaren zuzeneko puntuazioak batuta, guztizko puntuazio zuzenak lortzen dira, eta horien bidez, baremoen tauletan, puntuazio estandarrak eta dagozkien pertzentilak lortzen ditugu. Puntuazio estandarrek pertsona baten posizio erlatiboa ezartzen dute bere tipifikazio-laginaren barruan (Verdugo *et al.,* 2009). Gure kasuan, adimen-desgaitasuna duten pertsonei dagokien baremo-taula erabili dugu ebaluatutako pertsonen egoera erlatiboa ezagutzeko, adimen-desgaitasuna duten pertsonen laginari dagokionez.
### 3. **EMAITZAK**
Jarraian, GENCAT Eskala galdetegiaren bidez lortutako emaitzarik garrantzitsuenak azalduko ditugu dimentsioen arabera sailkatuta, eta, hala dagokionean, dagokien irudikapen grafikoarekin batera.
### 3.1. **Ongizate emozionalari dagokion azpieskala**
Hasteko, Ongizate emozionalaren azpieskalari dagozkion emaitzak oso positiboak dira. Dimentsio hori da puntuazio handiena lortu duen dimentsioetako bat, eta, ondorioz, laginak lagin estandarizatuak baino posizio hobea lortu duen dimentsioetako bat. Ildo horretan, % 87,5 pozik dago bere bizitzarekin (% 25 beti edo ia beti eta % 62,5 maiz), eta % 12,5, berriz, inoiz edo ia inoiz ez; denak daude alai edo/eta umore onez nahiz eta maiztasun ezberdinarekin (% 62,5 beti edo ia beti, % 25 maiz eta % 12,5 batzuetan), guztiak daude pozik beren buruekin (% 50 beti edo ia beti, % 25 maiz eta gainerako % 25 batzuetan), eta guztiek ageri dute motibazioa jarduera desberdinak egiterako orduan (beti edo ia beti % 50 eta maiz gainerako % 50).
- 1. Itema.- Pozik dago bere oraingo bizitzarekin.
- 3. Itema.- Alai eta umore onez dago.
- 6. Itema.- Pozik dago bere buruarekin.
- 8. Itema.- Motibazioa agertzen du jardueraren bat egiterako orduan.

*Iturria:* norberak egina.
1. irudia **Ongizate emozionala item positiboei dagokienez**
Gainera, item positiboetan gehien errepikatu diren kategoriak «beti edo ia beti» eta «maiz» izan badira, item negatiboetan «batzuetan» eta «inoiz edo ia inoiz ez» izan dira. % 87,5ek ez du inoiz edo ia inoiz depresio-sintomarik izaten, eta gainerako % 12,5ek batzuetan bakarrik egiten du; % 50i zaizkio inoiz edo ia inoiz antsietate-, ezintasun- edo segurtasun-gabezia sintomak edo/eta sentimenduak agertzen, eta beste % 50i batzuetan bakarrik ageri zaizkio. Ongizate emozional hori beren portaeretan ere islatzen da; izan ere, profesionalen ustez, % 37,5ek ez du inoiz edo ia inoiz jarreraedo jokabide-arazorik, % 50ek batzuetan bakarrik izaten ditu, eta % 12,5ek soilik izaten ditu maiz.
- 2. Itema.- Depresio-sintomak ageri ditu.
- 4. Itema.- Ezintasun- edo/eta ziurgabetasun-sentimenduak adierazten ditu.
- 5. Itema.- Antsietate-sintomak ageri ditu.
- 7. Itema.- Jarrera edo/eta jokabide arazoak ditu.

*Iturria:* norberak egina.
2. irudia **Ongizate emozionala item negatiboei dagokienez**
#### 3.2. **Pertsonen arteko harremanei dagokien azpieskala**
Pertsonen arteko harremanei dagokien azpieskalaren emaitzek iradokitzen dute adimen-desgaitasuna duten pertsonek ez dutela zailtasunik familiarekin, lankideekin edo/eta lagunekin dituzten harremanetan, nahiz eta bikote-harremanak handicap bat diren oraindik pertsona horientzat. Izan ere, % 75ek familiarekin nahi duen harremana mantentzen du, eta inoiz edo ia inoiz ez du adierazten bere familiak gutxietsi egiten duenik; % 75 ez da inoiz edo ia inoiz kexatzen lagun egonkorrik ez izateagatik, eta inoiz edo ia inoiz ez ditu negatiboki baloratzen bere adiskidetasun-harremanak; % 50ek beti edo ia beti harreman ona du lankideekin; % 12,5ek, aldiz, sarritan egiten du, eta % 37,5ek, ordea, batzuetan. Gainera, guztiek adierazten dute beraientzat garrantzitsuak diren pertsonengandik maitatuak sentitzen direla (% 62,5ek beti edo ia beti, % 25ek maiz eta % 12,5ek batzuetan).
- 10. Itema.- Familiarekin nahi lukeen harremana mantentzen du.
- 11. Itema.- Lagun egonkorren gabeziaz kexu da.
- 12. Itema.- Dituen laguntasun-harremanen balorazio negatiboa egiten du.
- 15. Itema.- Harreman ona mantentzen du lankideekin.
- 16. Itema.- Beretzat garrantzitsuak diren pertsonengandik maitatua sentitzen dela adierazten du.

3. irudia **Pertsonen arteko harremanen kalitatea**
Egia bada ere denek egiten dutela gustuko jardueraren bat beste pertsona batzuekin (% 62,5ek beti edo ia beti, % 12,5ek maiz eta % 25ek batzuetan), egia da, halaber, pertsona horietako gehienek beraiek bezala adimen-desgaitasuna dutela (kasuen % 12,5etan beti edo ia beti, % 50etan maiz eta % 37,5etan batzuetan).
- 19. Itema.- Gustuko jardueraren bat egiten du beste pertsona batzuekin.
- 17. Itema.- Harremantzez den pertsona gehienek adimen-desgaitasuna dute.

*Iturria:* norberak egina.
4. irudia **Pertsonen arteko harremanen jarduerak**
Lehen aurreratzen genuen moduan, bikote-harremanei dagozkien itemetan puntuazioek behera egin dute; izan ere, % 87,5ek zailtasunak ditu bikote-harremanak hasteko, eta kasuen % 100ek «inoiz edo ia inoiz ez» erantzun dio duen bizitza sexualarekin pozik edo konforme egoteari edo/ eta beren bizitza sexuala egokia dela uste izateari.

14. Itema.- Zailtasunak ditu bikote-harremanak ezartzeko.
*Iturria:* norberak egina.
5. irudia **Pertsonen arteko harreman afektibo-sexualak**
### 3.3. **Ongizate materialari dagokion azpieskala**
Ongizate materialari dagokion azpieskalan, item positiboek «beti edo ia beti» eta «maiz» erantzunak jaso dituzte gehienbat, eta «batzuetan» eta «inoiz edo ia inoiz ez» item negatiboen kasuan. Kasuen % 100etan beti edo ia beti garbi egoten da bizi diren lekua eta ez dute inoiz edo ia inoiz galarazi bizimodu osasungarria eramateko aukera. % 62,5 ez da inoiz edo ia inoiz kontentagaitz agertu bizi den tokiarekin, eta % 62,5en bizilekuak beren beharretara egokituta daude. Horrez gain, % 75ek beti edo ia beti izaten ditu behar dituen ondasun materialak (eta gainerako % 25 maiz), % 75ek beti edo ia beti izaten ditu oinarrizko premiak asetzeko beharrezko baliabide ekonomikoak, eta % 87,5en diru-sarrerak ez dira inoiz edo ia inoiz izan txikiegiak «kapritxoak» edo/eta apetak eskuratu ahal izateko. Lan egiten duten lekuek ere, segurtasun-arauak betetzen dituzte beti edo ia beti kasuen % 100ean.
- 20. Itema.- Lantokiak segurtasun-arauak betetzen ditu.
- 21. Itema.- Eskuragarri ditu behar dituen ondasun materialak.
- 23. Itema.- Bizi den lekua garbia dago.
- 24. Itema.- Eskuragarri ditu oinarrizko premiak asetzeko behar dituen baliabide ekonomikoak.
- 26. Itema.- Bizitokia bere beharretara egokituta dago.
- 19. Itema.- Bizitokiak bizitza osasungarria eramatea galarazten dio (soinua, kea, iluntasuna, bentilazio eskasa, irisgarritasun eza, etab.).
- 22. Itema.- Ez dago pozik bere bizitokiarekin.
- 25. Itema.- Bere diru sarrerak ez dira nahikoak kapritxoak eskuratzeko.

6. irudia **Ongizate materialari dagokion azpieskalaren grafikoa**
#### 3.4. **Garapen pertsonalari dagokion azpieskala**
Bestalde, Garapen pertsonalari dagokion azpieskalan lortutako emaitzak oso positiboak dira. Dimentsio hau da puntuazio handiena lortu duenetako bat, eta, hemen ere, gure laginak lagin estandarizatuak baino posizio hobea lortu du. Gehienek teknologia berriak dituzte eskura (% 12,5ek beti edo ia beti, % 62,5ek maiz eta beste % 12,5ek batzuetan), guztiei egiten duten lanak trebetasun berriak ikasteko aukera ematen die (% 25i beti edo ia beti, % 50i maiz eta beste % 25i batzuetan), denek modu trebe eta arduratsuan egiten dute lan (% 25ek beti edo ia beti, beste % 25ek maiz eta % 50ek batzuetan), eta beren banakako programa egiten parte hartzen dute (% 87,5ek beti edo ia beti eta % 12,5ek maiz).
- 28. Itema.- Teknologia berriak eskuragarri ditu (Internet konexioa, sakeleko telefonoa, etab.).
- 29. Itema.- Egiten duen lanak trebetasun berriak ikasteko aukera eskaintzen dio.
- 31. Itema.- Bere lana modu trebe eta arduratsuan gauzatzen du.
- 32. Itema.- Erabiltzen duen zerbitzuak bere garapen pertsonala eta trebetasun berrien ikasketa kontuan hartzen ditu.
- 33. Itema.- Bere banakako programa egiten parte hartzen du.

7. irudia **Garapen pertsonala, dituzten baliabide eta laguntzen arabera**
Are gehiago, gehiengoek inoiz ez du edo ia inoiz ez dute zailtasunik adierazten agertzen zaizkion egoeretara egokitzeko (% 50ek), eta batzuetan bakarrik izaten dituzte zailtasunak sortzen zaizkion arazoak eraginkortasunez konpontzeko (% 62,5ek), eta inoiz ez du edo ia inoiz ez du lanean motibazioa galtzen (% 75ek).

*Iturria:* norberak egina. 8. irudia
#### **Garapen pertsonala, lanari eta eguneroko arazoei dagokienean**
#### 3.5. **Ongizate fisikoari dagokion azpieskala**
Ongizate fisikoari dagokion azpieskalaren emaitzak ere positiboak dira, batez ere ebaluatutako pertsona batzuen adina kontuan hartuta. Izan ere, % 75ek ez du inoiz edo ia inoiz lo-arazorik izan, eta ez du minik edo ondoeza eragiten dion osasun-arazorik.

9. irudia **Ongizate fisikoaren arazoak**
Gainera, % 62,5ek elikadura-ohitura osasungarriak ditu, % 50i beren osasun-egoerak bizitza normala egitea edo/eta eramatea ahalbidetzen dio beti edo ia beti, eta % 25ek maiz eta % 75ek beti edo ia beti garbitasun pertsonal ona du.
- 37. Itema.- Elikadura-ohitura osasungarriak ditu.
- 38. Itema.- Bere osasun-egoerak bizitza edo/eta jarduera normala egitea ahalbidetzen dio.
- 39. Itema.- Garbitasun pertsonal egokia du.

*Iturria:* norberak egina.
10. irudia **Ongizate fisikoa, ohiturei eta jarduerei dagokienez**
Azkenik, emaitzek iradokitzen dute % 75ek laguntza teknikoak dituela, hala behar izanez gero, eta erabiltzen duen zerbitzuak hartzen duen medikazioa gainbegiratzen duela, eta kasuen % 100ek inoiz edo ia inoiz ez duela zailtasunik osasun-arretarako baliabideak eskuratzeko.
- 36. Itema.- Laguntza teknikoak jasotzen ditu behar dituenenan.
- 40. Itema.- Erabiltzen duen zerbitzuak hartzen duen medikazioa gainbegiratzen du.
- 42. Itema.- Osasun-arretarako zerbitzu edo/eta baliabideak (prebentziozko arreta orokorra, etxez etxekoa, ospitalekoa, etab.) eskuratzeko arazoak ditu.

11. irudia **Ongizate fisikoaren laguntzei dagokienean**
#### 3.6. **Autodeterminazioari dagokion azpieskala**
Autodeterminazioari dagokion azpieskalak lortu du puntuaziorik txarrena, eta, gainera, gure laginaren emaitzak lagin estandarizatuarenen azpitik daude dimentsio honetan; beraz, hobetu daitekeen —baina, batez ere, behar den— dimentsioa dela baiezta genezake. Izan ere, egia bada ere, zerbitzuek, beti edo ia beti erabiltzaileen lehentasunak kontuan hartzen dituztela (kasuen % 75ek eta, maiz, gainerako % 25etan), egia da era berean —eta horrela aitortzen dute adimen-desgaitasuna duten pertsonekin aritzen diren profesionalek— beste pertsona batzuek erabakitzen dutela erabiltzaileen bizitza pertsonalari dagokionean (beti edo ia beti % 25i dagokionean, maiz % 37,5i dagokionean eta batzuetan % 37,5i dagokionean), beste pertsona batzuek erabakitzen dutela beren dirua nola gastatu (beti edo ia beti % 37,5i dagokionean eta maiz % 50i deritzonean) eta beste pertsona batzuek erabakitzen dutela zer ordutan oheratzen diren (beti edo ia beti % 25i dagokionean eta maiz % 62,5i deritzenean).
- 45. Itema.- Erabiltzen duen zerbitzuak bere lehentasunak kontuan hartzen ditu.
- 47. Itema.- Beste pertsona batzuek erabakitzen dute bere bizitza pertsonalari dagokionean.
- 48. Itema.- Beste pertsona batzuek erabakitzen dute bere dirua nola gastatu.
- 49. Itema.- Beste pertsona batzuek erabakitzen dute zein ordutan oheratu behar den.

12. irudia **Autodeterminazioa zerbitzuetan eta pertsonen arteko harremanetan**
Gainera, gehienek batzuetan bakarrik aukeratzen dute nola igaro nahi duten beren denbora librea (% 50), eta batzuetan bakarrik defendatzen dituzte beren ideia edo/eta iritziak (%37,5), nahiz eta % 62,5ek maiz helburu, xede, helmuga edo/eta interes pertsonalak dituen.
43. Itema.- Helburu, xede, helmuga edo/eta interes pertsonalak ditu.
44. Itema.- Bere denbora librea nola igaro erabakitzen du.

*Iturria:* norberak egina.
13. irudia
#### **Autodeterminazioa norberaren helburu eta denbora-antolaketari dagokionean**
Ildo berean, emaitzek iradokitzen dute gehienek ez dutela inoiz edo ia inoiz beren bizitza antolatzen (% 62,5) eta gehienek ez dutela norekin bizi aukeratzen (% 87,5).

*Iturria:* norberak egina.
14. irudia **Autodeterminazioa norbere antolaketan**
### 3.7. **Inklusioari dagokion azpieskala**
Inklusioari dagokion azpieskalako emaitzek iradokitzen dute % 37,5ek beti edo ia beti ingurune komunitarioak erabiltzen dituela (igerilekuak, zinemak, antzokiak, museoak, liburutegiak, etab.), eta % 50ek batzuetan erabiltzen dutela, nahiz eta % 12,5ek uste du oztopo fisikoak, kulturalak edo sozialak daudela, eta oztopo horien ondorioz gizarteratzea maiz zaildu egiten zaiela (esaterako, % 62,5k uste du maiz beharrean batzuetan egiten dutela, hau da, batzuetan oztopo horiek gizarteratzea zailtzen dutela).
52. Itema.- Ingurune edo/eta baliabide komunitarioak erabiltzen ditu (igerileku publikoak, zinemak, antzerkiak, museoak, liburutegiak, etab.).


*Iturria:* norberak egina.
15. irudia **Inklusioa komunitateko baliabideen erabilpenari eta irisgarritasunari dagokionean**
Dena den, beti edo ia beti familiaren (% 62,5) eta lagunen (% 25ek beti edo ia beti, % 37,5ek maiz eta beste % 37,5ek batzuetan) babesa dutela adierazten dute. Aldiz, komunitatean aktiboki parte hartzeko laguntza ez zaio falta inoiz edo ia inoiz ez % 37,5i, eta soilik batzuetan falta zaio % 50i.
- 53. Itema.- Bere familiaren babesa jasotzen du behar duenean.
- 55. Itema.- Ez du komunitatean aktiboki parte hartu ahal izateko adina laguntzarik jasotzen.
- 56. Itema.- Bere lagunen babesa jasotzen du behar duenean.

*Iturria:* norberak egina.
16. irudia **Inklusioa babesari eta laguntzari dagokionean**
Partaideen % 50ek dio ez direla inoiz edo ia inoiz ez diskriminatuak sentitzen, eta beste hainbestek (% 50) azaltzen dute ez batzuetan soilik sentitzen direla baztertuak. Haien lagunak ez dira zerbitzu bera erabiltzen duten pertsonetara mugatzen kasu gehienetan (% 75 inoiz edo ia inoiz ez edo soilik batzuetan), baina % 25ek beti edo ia beti erantzuna aukeratu izanari ez genioke ezikusiarena egin beharko.
58. Itema.- Bere lagunak zerbitzu bereko erabiltzaileetara mugatzen dira.
59. Itema.- Gainerakoengandik diskriminatua edo baztertua da.

*Iturria:* norberak egina.
17. irudia **Inklusioa lagunen nongotasunari eta diskriminazioari dagokionean**
Azkenik, profesionalen ustez, erabiltzen duten zerbitzuak beti sustatzen du komunitateko jardueretan parte hartzea (% 75enen kasuan beti edo ia beti eta gainerako % 25enenean, maiz).

57. Itema.- Erabiltzen duen zerbitzuak komunitateko jarduera desberdinetan parte hartzera bultzatzen du (parte hartzea sustatzen du)
18. irudia **Inklusioa komunitatean parte hartzeari dagokionean**
### 3.8. **Eskubideei dagokien azpieskala**
Eskubideei lotutako azpieskalari dagozkion emaitzei erreparatzen badiegu, honako hau ikusiko dugu: informatzaileen arabera, guztiek dute beren oinarrizko eskubideei buruzko informazioa (% 37,5ek beti edo ia beti, % 25ek maiz, eta % 37,5ek batzuetan). Hala eta guztiz ere, ebaluatutako pertsonen % 75ek legezko eskubideren bat mugatuta dutela ikus dezakegu (maiztasun desberdinarekin: % 25ek beti edo ia beti, % 12,5ek maiz, eta % 37,5ek batzuetan). Azken emaitza honek egoera kezkagarria azaleratzen du 63. itemaren emaitzekin batera; izan ere, informatzaileek uste dute ebaluatutako pertsonen % 87,5ek zailtasunak dituela beren eskubideak urratuak direnean defendatzeko. Nahiz eta % 50ek beti edo ia beti eta %37,5ek batzuetan, eta kasuen jakin badakiten eskubide horiek zein diren; baina % 12,5ek «inoiz edo ia inoiz ez» ez dituela ezagutzen.
- 62. Itema.- Bere oinarrizko eskubideak ezagutzen ditu.
- 66. Itema.- Legezko eskubideren bat mugatuta dauka (hiritartasuna, bozka, prozedura legalak edo/eta kultu askatasuna, adibidez).
- 63. Itema.- Bere eskubideak defendatzeko zailtasunak adierazten ditu hauek urratzen direnean.

19. irudia **Eskubideen ezagutza, mugapena eta hauen defentsa**
Zerbitzua leku onean geratzen da eskubideen erabilerari eta babesari dagokionean; izan ere, informatzaileen arabera, erabiltzaileen intimitatea errespetatzen dute kasu guztietan (% 75ek beti edo ia beti eta % 25ek maiz), eta beti edo ia beti % 100ek errespetatzen du erabiltzaileen jabetzaeskubidea; beti edo ia beti % 100ean errespetatu eta defendatzen dira erabiltzaileen eskubideak, eta % 100ek beti edo ia beti errespetatzen du erabiltzaileen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna.
- 64. Itema.- Zerbitzuak erabiltzailearen intimitatea errespetatzen du.
- 65. Itema.- Zerbitzuak erabiltzaileen jabetzak eta jabetza-eskubidea errespetatzen ditu.
- 67. Itema.- Zerbitzuak erabiltzaileen eskubideak erespetatzen ditu (konfidentzialtasuna, erabiltzaile gisa dagozkion eskubideez informatzea, …).
68. Itema.- Zerbitzuak informazioaren pribatutasuna errespetatzen du.

*Iturria:* norberak egina.
20. irudia **Zerbitzuak intimitatearekiko, jabetzekiko eta eskubideekiko duen errespetua**
Emaitzek iradokitzen dute familia-ingurunea ez dela zerbitzua bezain errespetuzkoa erabiltzaileen eskubideekin; izan ere, informatzaileen arabera, familien % 62,5ek urratzen du edo urratu du inoiz adimen-desgaitasuna duten pertsonen intimitatea: % 25ek pertsona horien intimitatea urratzen du beti edo ia beti, % 12,5ek maiz, eta beste % 25ek batzuetan.
60. Itema.- Familiak bere intimitatea urratzen du (bere korrespondentzia irakurtzen du baimenik gabe, aurrez atea jo gabe zabaltzen diote atea, etab.).

*Iturria:* norberak egina.
21. irudia **Familiek intimitatearekiko duten errespetua**
Azkenik, emaitzek iradokitzen dute adimen-desgaitasuna duten pertsonen % 87,5 beti edo ia beti, eta gainerako % 12,5 maiz, errespetuz tratatzen dutela beren ingurunean, eta kasuen % 100etan diote inoiz edo ia inoiz ez dutela esplotazio-, indarkeria- edo abusu-egoerarik jasaten. Nolanahi ere, errespetua, esplotazioa, indarkeria edo abusua zer den definitzea falta da; izan ere, familia bere ingurunearen parte dela ulertuta, baliteke koherentea ez izatea azken emaitza horiek ziurtatzea, eta, aldi berean, familien %62,5ek adimen-desgaitasuna duen pertsonen intimitatea urratzen duela edo urratu duela onartzea.

22. irudia **Inguruneak duen tratua eta jazarpen-egoerak**
# 3.9. **Emaitza globalak**
*Iturria:* norberak egina.
Dimentsioen arteko desberdintasunak azaleratzen dituzten emaitza globalei dagokienez, autodeterminazioari eta eskubideei dagozkien dimentsioak izan dira, alde handiarekin, puntuazio baxuenak lortu dituztenak. Aldiz, autodeterminazioari dagokion dimentsioaren kasuan, lagin estandarizatuaren % 75ek ikerketa honen laginak baino puntuazio altuagoa lortu du, eta berdina gertatu da % 63k eskubideei dagokien dimentsioaren kasuan erdietsitako puntuazioarekin. Bi dimentsio horien ondoren, ongizate materialari dagokion dimentsioa topa dezakegu, eta lagin estandarizatuaren % 50ek lortu du gure laginak baino puntuazio handiagoa. Pertsonen arteko harremanei eta ongizate fisikoari dagozkien dimentsioak tarteko posizioan dauden dimentsioak izango lirateke, ez baitituzte lortzen ez puntuaziorik altuenak, ez baxuenak. Bi dimentsio horietan, lagin estandarizatuaren % 37ek besterik ez du ikerketa honen laginak baino puntuazio handiagoa lortu. Azkenik, puntuazio altuenak lortu dituzten dimentsioak inklusioari, ongizate emozionalari eta garapen pertsonalari dagozkionak dira. Inklusioari dagokion dimentsioari dagokionez, lagin estandarizatuaren % 25ek soilik lortzen du gure laginak baino puntuazio hobeak, eta ongizate emozionalaren eta garapen pertsonalaren dimentsioen kasuan, % 16ek baino ez.
2. taula **Aztertutako dimentsioen bataz besteko puntuazioa**
| Dimentsioen ba | | | |
|----------------------------------------|--------------------------|------------------------------------------------|----|
| Dimentsioa | Puntuazio<br>estandarrak | Dimentsioen<br>koefizienteak<br>(pertzentilak) | |
| Ongizate emozionala (OE) | 27,500 | 13 | 84 |
| Pertsonen arteko harremanak (PAH) | 11 | 63 | |
| Ongizate materiala (OM) | 10 | (50) | |
| Garapen pertsonala (GP) | 13 | 84 | |
| Ongizate fisikoa (OF) | 11 | 63 | |
| Autodeterminazioa (AU) | 8 | (25) | |
| Inklusioa (INK) | 12 | 75 | |
| Eskubideak (ESK) | 9 | (37) | |
| Puntuazio estandarra guztira (batuketa | 87 | | |
| Bizi-kalitatearen indizea | 107 | | |
| Bizi-kalitatearen indizearen koefizien | | 67 | |
Ikus dezakezuenez, bizi-kalitatearen profila oso tresna bisuala da, dimentsioen arteko aldea argi azaleratzen duenez gero. Dimentsio batzuk hobetzeko modukoak direla identifikatu bada ere, oro har, lagin estandarizatuari dagokionez, ikerketa honen laginak posizio ona du, lagin estandarizatuko % 33k soilik lortzen baitute gure laginaren azterketan ikusitakoa baino bizi-kalitate hobea.
3. taula **Gure laginaren bizi-kalitatearen profila**
| OE | РАН | OM | GP | OF | AU | INK | ESK | CV<br>indizea |
|-------|-------|-------|-------------------|-------|-------|-------|-------|---------------|
| 16-20 | 16-20 | 16-20 | 16-20 | 16-20 | 16-20 | 16-20 | 16-20 | >130 |
| 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 15 | 122-130 |
| 14 | 14 | 14 | 14 | 14 | 14 | 14 | 14 | 118-121 |
| (13) | 13 | 13 | $\left(13\right)$ | 13 | 13 | 13 | 13 | 114-117 |
| | | | | | | | | 112-113 |
| 12 | 12 | 12 | 12 | 12 | 12 | (12) | 12 | 110-111 |
| | | | | | | | | 108-109 |
| 11 | (11) | 11 | 11 | (11) | 11 | 11 | 11 | (106-107) |
| | | | | | | | | 104-105 |
| | | | | | | | | 102-103 |
| 10 | 10 | (10) | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 100-101 |
| | | ) | | | | | | 98-99 |
| | | | | | | | | 96-97 |
| 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | (9) | 94-95 |
| | | | | | | | | 92-93 |
| 8 | 8 | 8 | 8 | 8 | (8) | 8 | 8 | 89-91 |
| | | | | | | | | 86-88 |
| 7 | 7 | 7 | 7 | 7 | 7 | 7 | 7 | 84-85 |
| 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 79-83 |
| 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | 68-78 |
| 1-4 | 1-4 | 1-4 | 1-4 | 1-4 | 1-4 | 1-4 | 1-4 | <68 |
| | | | | | | | | |
### 4. **ONDORIOAK ETA EZTABAIDA**
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa Espainiako ordenamendu juridikoaren parte izan da ia 20 urtez, eta, horrek, aurrerapen ugari ekarri ditu desgaitasuna duten pertsonen giza eskubideei dagokienean.
Nazioarteko tratatuaren existentzia bera aurrerapauso garrantzitsutzat jo beharko litzateke eskubide horien babesari dagokionean (Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012), izan ere, bere existentzia hutsarekin hizpide dugun kolektiboari ikusgarritasuna emateaz gain, ikuspegi asistentzialista gainditzen duen errepresentazioa eskaintzen du, orokorrean desgaitasuna eta zehazki adimen-desgaitasuna duten pertsonak, babes beharra duten pertsona gisa aintzat hartzetik eskubide osoko subjektu gisa aitortzera igarota (Once Fundazioa, 2017). Gainera, desgaitasunari paradigma medikotik begiratu beharrean, giza eskubideetan oinarritutako paradigma sozialago batetik begiratzen dio (CERMI, 2016, 2017). Ildo horretan, Konbentzioak aurrerapen garrantzitsuak ekarri ditu hizpide dugun kolektiboaren errepresentazio sozialari nahiz estatusari dagokienez.
Desgaitasuna duten pertsonekiko eman den begirada-aldaketatik haratago, azpimarratzekoa da Konbentzioa berretsi duten estatuetan eragin duen lege-garapena. Izan ere, Konbentzioaren izaera lotesleari esker, Konbentzioa berretsi duten estatu alderdietan lege-aldaketak, erakunde-erreformak eta herritarrek garatutako ekimen desberdinak egin dituzte, indarrean dauden araudiak nahiz erakundeak Konbentzioan ezarritakora egokitzeko. Hala ere, legeria aldatzeak ez du beti berekin ekarri desgaitasuna duten pertsonek orokorrean, eta, zehazki, adimen-desgaitasuna duten pertsonek, eskubide guztiak gainerako pertsonen baldintza berberetan baliatzeko, hots, erabiltzeko bermerik izatea (CERMI, 2016; Gómez *et al.,* 2011; González *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012; ONCE Fundazioa, 2017).
Ia bi hamarkadaz indarrean egon ondoren, Konbentzioan aitortutako hainbat eskubide urratzen jarraitzearen arrazoia, besteak beste, jarraipensistemaren mugak izan daitezke (ONCE Fundazioa, 2017; Verdugo eta Navas, 2017). Nahiz eta estatu alderdiak ikuskatzen dituen Batzorde bat egotea oso positiboa iruditzen zaigun (Gómez *et al.,* 2011), uste dugu haren oharrak gomendioak baino ez direla, eta ahalmen zigortzailerik ez duen egitura denez, zenbait muga dituela estatu alderdiek beren eginbeharrak betetzen dituztela bermatzeko. Ildo horretan, oso irakurketa positiboa egiten dugu gobernuz kanpoko erakundeek eskubideen egoerari buruzko txostenak eginez betetzen duten funtzioari dagokionean; izan ere, horrela, Batzordeak lortutako informazioa ez da estatu alderdiak bakarrik emandakoa, azken honek izan dezakeen desiragarritasun-alborapena saihestuz.
Hainbat erakunde nahiz adituk azaleratutakoaren harira, eskubideak aldarrikatzetik errealitate ukigarri bihurtzera pasatzeko, desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzearen ezinbestekotasuna azpimarratu nahi genuke. Izan
ere, desgaitasuna duten pertsonak gaitu edota ahaldundu behar dira beren eskubideak aldarrikatzeko nahiz egikaritzeko baliabideak izan ditzaten. Eskuartean darabilgun lehen saiakera honetan lortutako emaitzek, ordea, hori oraindik egiteke dagoen zeregina dela berresten dute; izan ere, informatzaileen ustez, ebaluatutako pertsonen % 87,5ek zailtasunak ditu bere eskubideak defendatzeko hauek urratzen direnean. Hizpide ditugun pertsonek beren eskubideak defendatu eta egikaritzeko baliabideak izan ditzaten trebatzea edota, hobe esanda, ahalduntzea oso garrantzitsua da, izan ere, hala ez bada, eskubide horiek betetzearen ardura edo erantzukizuna aurrez aipatutako egiturei dagokie (gobernuz kanpoko erakundeak, Batzordea, etab.), eta egitura horiek, oso baliagarriak izan arren, aipatu dugun moduan zenbait muga dituzte Konbentzioa betetzen dela bermatze aldera.
Erakunde nahiz adituen artean adostasun handia eragin duen beste gai bat, Konbentzioaren ezarpenak Espainian izan duen eragina ebaluatzera bideratutako ikerketen falta izan da (Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012), hau da, Konbentzioak barne-hartzen dituen eskubideen egungo egoeraren berri emateko gai direnena. Eskubide horiek betetzen direla ziurtatzea edo/ eta, hala dagokionean, horiek betetzen ez direla salatzea da helburua. Hori horrela, komunitate zientifikoaren akordioa sustatu duen beste kontu bat ebaluazio hori gauzatzea ahalbidetzeko Konbentzioaren artikuluak eraginkor bihurtuko dituzten ebaluazio-tresna edo/eta -eredu fidagarrien beharra izan da (Gómez *et al.,* 2011; Navas *et al.,* 2012). Esku artean dugun lanean erabilitako tresnak, ordea, ez du balio Konbentzioan sartutako artikulu guzti-guztiak sistematikoki aztertzeko; izan ere, Konbentzioak barne hartzen dituen 50 artikuluetatik 26 artikulu baino ez ditu lerrokatzen bizi-kalitatearen 8 dimentsioekin; eta, ondorioz, erabilitako tresnak —GENCAT Eskalak— Konbentzioak biltzen dituen eskubideetako batzuen erabilera aztertzeko baino ez du balio.
Hala ere, hitzarmenak barne-hartzen dituen eskubideen egungo egoeraren berri emateko gai diren ikerketa sistematikorik ez dagoen arren, hainbat erakundek eskubide urraketen salaketak, lege arloan egindako aurrerapenak nahiz hobekuntza-proposamenak, Batzordeak estatu alderdiei egindako gomendioak eta abar jasotzeko txostenak egin dituzte (CERMI, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023; ONCE Fundazioa, 2017; SOLCOM, 2010). Hizpide ditugun eskubideek espainiar estatuan pairatzen duten egoerari buruzko informazioa eskaintzeko ahalegina egiten duten iturri horiek (gobernuz kanpoko erakundeek egindako txostenak batez ere) arakatu ondoren, berretsi dezakegu desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldarrikapena eta eskubide horien egikaritzea ez direla batera gertatu. Izan ere, eskubideen aldarrikapenari edota lege-garapenari dagokienean asko aurreratu bada ere, erakunde desberdinek agerian utzi dute praktikan eskubide horietako asko urratzen direla oraindik ere:
Egindako berrikuspen horrek azaleratu du «Garapen Pertsonala»-ri dagokion lehen dimentsioa (eta, hortaz, Konbentzioaren 24. eta 27. artikuluak) sistematikoki urratzen d(ir)ela. Kontsultatutako iturri guztiek barne-hartzen dituzte bi artikuluei —hezkuntzari eta enpleguari— dagozkien salaketa ugari. Dena dela, egia den arren asko urratzen den dimentsioa dela, egia da, halaber, hobekuntza-proposamen eta gomendioez gain, aurrerapenei dagozkien testigantza gehien jasotzen dituen dimentsioa ere badela.
«Autodeterminazioa»-ri dagokion bigarren dimentsioa (eta, ondorioz, barne hartzen dituen 14., 19. eta 21. artikuluak), printzipioz, ez dirudi gehiegi urratzen d(ir)enik. Barne hartzen dituen hiru artikuluetatik bi (zehazki hamalaugarrena —pertsonaren askatasuna eta segurtasuna— eta hogeita batgarrena —adierazpen- eta iritzi-askatasuna, eta informazioa eskuratzeko askatasuna eta irisgarritasuna—) kontsultatutako iturri bakar batek aipatzen ditu, eta, gainera, bakoitzari dagokion egoera zehatz edo/eta isolatu baten salaketa bana besterik ez du aipatzen. Gainerako iturriek ez dute 14. eta 21. artikuluei dagokien urraketa-egoerarik aipatzen. 19. artikuluaren —bizitza independentea izateko eta komunitateko kide izateko eskubide— urraketak, ordea, adostasun handiagoa sortu du, kontsultatutako iturri guztiek artikulu horren inguruko salaketak jasotzen baitituzte.
Berrikuspena egiteko erabilitako iturri bakar batek eskaintzen du 23. artikuluari dagokion urraketa-egoera baten salaketa, eta, beraz, «Pertsonen arteko harremanak» izendatu dugun hirugarren dimentsioari dagokiona. Hala ere, aho batez salatzen dute iturri guztiek bortxazko esterilizazioa. Gertatzen dena da gainerako iturriek 6. artikulua (desgaitasuna duten emakumeak) urratzearekin lotzen dutela, 23. artikulua (etxekoen eta familiakoen errespetua) urratzearekin lotu beharrean. Beraz, praktika hori 23. artikuluaren urraketari dagokiola uste duenak kontuan hartu beharko du hizpide dugun dimentsioa urratutako dimentsioa dela, kasuistika horren larritasunagatik eta tamainagatik, eta, kontrako kasuan, 6. artikuluarekin lotura handiagoa duela uste duenak ulertuko du, itxuraz, ez dela urraketa handiegirik jaso duen dimentsioa beste salaketarik jasotzen ez duelako.
«Gizarteratzea»-ri dagokion laugarren dimentsioak, 8., 9., 18., 20., 29. eta 30. artikuluak barne-hartzen ditu. Gehien urratzen diren artikuluak irisgarritasunari dagokiona (9. artikulua) eta bizitza politiko eta publikoan parte hartzeari dagokiona (29. artikulua) dira, kontsultatutako iturri guztien aburuz. 20. artikuluak ere —mugikortasun pertsonalari dagokionak— salaketa ugari jaso ditu, baina kontsultatutako iturrietako baten partetik baino ez; eta gainera, gehienak, irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren urraketari dagozkio, 9. artikuluarekin zerikusi handiagoa duen arren, honen gabeziak mugikortasun pertsonalean eragiten duelako 20. artikulua urratuz. Badirudi gainerako artikuluak ez direla ia urratzen, baina, zenbait adituk sentsibilitate eta kontzientzia falta mantentzen dela iradoki dute (8. artikulua) eta, ondorioz, hizpide ditugun pertsonek bizitza-kulturalean parte hartzeko (30. artikulua) zailtasunak izaten jarraitzen dutela adierazi dute.
Azpimarratzekoa da 18. artikuluak (Lekualdatzeko askatasuna eta herritartasuna) ez duela inolako aipamenik jasotzen kontsultatutako ezein iturriren aldetik.
5., 6., 7., 10., 11., 12., 13., 15. eta 22. artikuluei dagokienez, hots, «Eskubideak» delakoaren bosgarren dimentsioari dagokionez, egoera desberdinak topa ditzakegu artikuluen arabera. 12. artikulua —legeak beste edozein pertsona gisa errekonozitzea— eta 13. artikulua —justiziarako sarbidea edo/eta justiziaren irisgarritasuna— dira urratuenak eta kontsultatutako iturri desberdinen artean adostasun gehien piztu dutenak. Bestalde, 6. artikulua —desgaitasuna duten emakumeak— eta 7. artikulua —desgaitasuna duten haurrak— intersekzionalitatea aitortzen duten zeharkako artikuluak izanik, urraketa-egoera zehatzei dagokien salaketa zehatz asko jasotzen ez badituzte ere, adostasun orokorra eragiten du urratzen direnaren usteak. Honen ostean, 5. artikulua —berdintasuna eta diskriminazio eza kontsultatutako iturrietako batek baino ez du aipatzen. Hala ere, ez dugu uste urratzen ez denik, baizik eta, SOLCOM txostenarekin (2010) bat eginez, zeharkakoa izanik beste edozein eskubide urratzeak artikulu hori urratzea dakarrela. Gero, 10. artikuluak —bizitzeko eskubidea— salaketa bakarra jasotzen du, eta iturri bakarretik gainera; beraz, beste batzuen aldean bederen, ez dirudi gehiegi urratzen den eskubidea denik . 11.ak —arrisku-egoerak eta larrialdi humanitarioak—, berriz, aipatu berri dugun arloan egindako aurrerapenei buruzko aipamenak baino ez ditu jasotzen, hau da, ez du urraketa-egoeren salaketarik jaso. Oro har, 15. eta 22. artikuluek ere —torturaren eta beste tratu edo zigor krudelen aurkako babesari dagokionak, eta pribatutasuna errespetatzeari dagokionak— ez dute salaketa askorik jasotzen, eta aurkitutakoak oso kasu puntualei edo isolatuei dagozkie (horrek larritasunik kentzen ez dien arren). Laburbilduz, egindako berrikuspenaren arabera, hizpide dugun dimentsio hau ez litzateke ez dimentsio urratuena ez errespetatuena izango; izan ere, egia bada ere ez direla urratzen barne-hartzen dituen artikulu guztiak, egia da, halaber, ez direla guztiak errespetatzen ere.
«Ongizate emozionala»-ri dagokion seigarren dimentsioa, 16. artikulua —esplotazioaren, indarkeriaren eta abusuaren aurkako babesa— eta 17. artikulua —integritate pertsonalaren babesa— hartzen dituena, itxuraz, ez da modu sistematikoan urratzen. Dena dela, salaketarik baden arren, oso gutxi dira beste artikulu batzuek jasotzen dituztenekin alderatuta, eta, gainera, egoera puntualei buruzkoak dira. Nolanahi ere, aipatu dugun bezala, ez diogu garrantzirik kendu nahi, horrek ez baitie larritasunik kentzen.
«Ongizate Fisikoa»-ri dagokion zazpigarren dimentsioa, 25. artikulua —osasuna— eta 26. artikulua —gaikuntza eta errehabilitazioa— barne-hartzen dituena, gutxien urratzen den dimentsioa da berrikuspenaren arabera, hau da, Espainian gehien bermatzen diren eskubideak barne hartzen ditu, kontsultatutako iturrietako batean ere ez baitugu inolako urratzeegoeren salaketarik aurkitu.
Azkenik, 28. artikulua —bizitza-maila egokia eta gizarte-laguntzak barne-hartzen duen «Ongizate Materiala»-ri dagokion zortzigarren dimentsioa, kontsultatutako iturrietako batek bakarrik salatzen du; baina, kasu zehatz edo isolatu bati edo/eta pertsona-talde txiki bati eragiten dion salaketa izatetik urrun, kolektibo osoari eragiten dion salaketa bat da, eta, beraz, dimentsio horri dagokionez, pisuzko salaketa bat dela esan genezake.
Ondorioz, honako hau esan liteke: txosten horiek eskaintzen duten informazioaren arabera, garapen pertsonalari dagokion dimentsioak barnehartzen dituen eskubideak dira urratuenak; autodeterminazioari, pertsonen arteko harremanei, inklusioari eta eskubideei dagozkien dimentsioek biltzen dituzten eskubideek urraketa-egoerak pairatzen dituzte oraindik, nahiz eta dimentsio horietan biltzen diren eskubideen gaineko urraketa sistematikotzat jotzen ez duten; ongizate emozionalari eta ongizate materialari dagozkien dimentsioetan kokatzen diren eskubideei dagokienean, berriz, ez dira ia urratzen, eta, azkenik, ongizate fisikoaren dimentsioan kokatzen direnak dira gutxien urratzen diren eskubideak.
Guk egindako ikerketaren emaitzak bat datoz kontsultatutako literaturak iradokitzen duenarekin, eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak egikaritzea egiteke dago oraindik. Eskubideen dimentsioa puntuazio baxuena jaso duen dimentsioetako bat izan da. Haiekin lan egiten duten profesionalek beraiek salatzen dute Konbentzioan jasotako eskubideetako batzuk urratzen direla, besteak beste, familiek hizpide ditugun pertsonen intimitatea eta pribatutasuna urratzea, edo erabiltzaile gehienek legezko eskubideren bat mugatua izatea. Kontuan hartuta, profesionalek, desiragarritasunaren ondorioz, adimen-desgaitasuna duten pertsonek baino eskubide urraketa-egoera gutxiago identifikatzen dituztela iradokitzen dela, interesgarria izango litzateke emaitza horiek lehen pertsonan ebaluatutako pertsonen emaitzekin alderatzea.
Ildo horri jarraiki, egia bada ere gobernuz kanpoko hainbat erakunde azterlan edo/eta txosten desberdinak egiten ari direla espainiar estatuan eskubideek pairatzen duten egoerari buruzko informazioa azaleratzeko, egia da, halaber, ez dagoela Gipuzkoari dagokion argitalpen espezifikorik. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundia (2023a) arreta- eta laguntza-zerbitzuen pertsonalizazioan aurrera egiteko eta hauen kalitatea hobetzeko ahaleginak egiten ari bada ere —besteak beste, «Pertsonalizazioa 2030. Gipuzkoako Gizarte zerbitzuak pertsonalizatzeko adierazleen gida» bezalako ekimenen bitartez—, hauek ez dira zehazki eskubideen betetzearen azterketan oinarritu —nahiz ziur gauden, moduren batean edo bestean, zeharka bada ere, zerbitzuen hobekuntzak bizi-kalitatearen eta hauekin lerrokatuta dauden eskubideen hobekuntza dakarrela—.
Hori horrela, Gipuzkoan, Konbentzioak biltzen dituen eskubideen betetzearen azterketari dagokion argitalpen espezifikorik ez dagoela kontuan hartuta, eta eskuartean dugun lana abiapuntu, etorkizunean, ikerketa hau Gipuzkoan adimen-desgaitasuna duten pertsonen arretarako dauden
baliabide edo/eta zerbitzu guztietan egitea proposatzen dugu, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen nahiz bizi-kalitatearen egoerari buruzko informazioa eman ahal izateko. Hala ere, iker-objektu edo/eta helburu berdinari ikuspegi kualitatiboago batetik erantzun nahi zaio, datu-bilketa edo/eta informazio-jasoketan bi motatako teknikak eta estrategiak konbinatuz, egoeraren ikuspegi osoagoa lortzeko eta, gainera, ebaluazio mota bakoitzak ekar ditzakeen mugak saihesteko. Zentzu horretan, ebaluatutako pertsonei zuzendutako tresnak erabiltzea aurreikusten da —informatzaileen bitartekaritzarik gabe—; izan ere, oso interesgarria litzateke informatzaileen bitartez lortutako emaitzak (adimen-desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten profesionalek emandakoak) ebaluatutako pertsonekin zuzenean lortutakoekin (adimen-desgaitasuna duten pertsonek emandakoak) alderatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, aitortzen du informazio-mota honen baliagarritasuna zerbitzuak pertsonalizatu eta hauen kalitatea hobetzeko —eta horixe da hain zuzen erabili dugun tresnaren helburua—, hizpide ditugun zerbitzuen ebaluaketan erabiltzaileek parte hartzearen garrantzia azpimarratuz: «Gizarte zerbitzuak pertsonalizatzeak esan nahi du pertsonek parte hartu behar dutela nolako arreta eta zainketa jaso nahi duten erabakitzeko orduan, haien beharrak eta lehentasunak kontuan hartuta» (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2023a, p. 7), eta, horretarako, «nahiz eta askotariko iturriak kontuan hartzen diren, komeni da erabiltzaileen esperientzia ezagutzeko aukera ematen duten adierazleak lehenestea» (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2023a, p. 73).
Izan ere, erabili dugun eskalaren helburua, eskubideen betetzearen azterketa ez ezik, egungo eta etorkizuneko erronkei egokitutako zerbitzu pertsonalizatuagoak lortzeko gizarte-zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobetzea ere bada. Alta, hizpide dugun eskalak, pertsona baten bizi-kalitatearen profila identifikatzea du helburu, profil horretatik abiatuta, laguntza-plan indibidualizatuak egin edota plan horien aurrerapen eta emaitzak gainbegiratu ahal izateko, eskala neurri gisa erabilita (Verdugo *et al.,* 2009). Lan honek, dagozkigun zerbitzuen erabiltzaileen bizi-kalitatearen profilen bidez eman nahi izan du informazio hori. Izan ere, profil horiek agerian utzi dute zeintzuk diren eremu kalteberenak —hau da, hobetu daitezkeenak—, eta zein diren indar-guneak; zerbitzuak, laguntza-plan indibidualizatuak, edo/eta bestelako interbentzio eta laguntzak, informazio hori aintzat hartuta pertsonalizatzea ahalbidetuz.
Hala ere, eta etorkizunerako ikerketa-ibilbideen proposamenekin amaitzeko —ikerketa Gipuzkoa mailan zabaltzeaz gain, eta zerbitzuen erabiltzaileen testigantzak lehen pertsonan ikerketan txertatzeaz gain—, GEN-CAT eskalaren helburua, aipatu berri dugun moduan, gizarte-zerbitzuen kalitatea hobetzea izanik, oro har Euskal Herriko eta zehazki Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen kalitatearen gaineko errebisio teoriko bat egin beharko litzateke, eskalak biltzen dituen dimentsio edo/eta aldagai nagusiei erreparatuz (ongizate emozionala, ongizate fisikoa, ongizate materiala, pertsonen arteko harremanak, inklusioa, garapen pertsonala, autodeterminazioa eta eskubideak).
# **ERREFERENTZIAK**
- Campos, T. eta Juaristi, P. (2010). Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua: aurrerapausoak eta erronkak. *JAKIN, 168*, 11-22. or.
- Delgado-Morales, C., & Duarte-Hueros, A. (2023). Una Revisión sistemática de instrumentos que evalúan la calidad de aplicaciones móviles de salud: [Systematic Review of Instruments that Assess the Quality of Mobile Health Applications]. *Pixel-Bit. Revista De Medios Y Educación,* (67), 35-58. [https://doi.](https://doi.org/10.12795/pixelbit.97867) [org/10.12795/pixelbit.97867](https://doi.org/10.12795/pixelbit.97867)
- Espainiako Gobernua (2020). *Proyecto de Ley Orgánica de modificación de la LOE (LOMLOE). Una educación para el siglo xxi.* https://www.educacionyfp. gob.es/destacados/lomloe.html
- Hezkuntza Berrikuntzaren Behatokia (2016). *Aprendizaje Basado en Retos. Tecnológico de Monterrey*. <https://observatorio.itesm.mx/edutrendsabr>
- *BOE* (2008). Instrumento de Ratificación de la Convención sobre los derechos de las personas con discapacidad hecho en Nueva York el 13 de diciembre de 2006. *Boletín Oficial del Estado,* núm. 96, de 21 de abril de 2008, pp. 20648- 20659.
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (circa 2016). *2006-2016: 10 años de la Convención Internacional sobre los Derechos de las Personas con Discapacidad - Balance de su aplicación en España*. [http://www.convenciondiscapacidad.es/wp-content/](http://www.convenciondiscapacidad.es/wp-content/uploads/2017/09/88_2006-2016.pdf) [uploads/2017/09/88\\_2006-2016.pdf](http://www.convenciondiscapacidad.es/wp-content/uploads/2017/09/88_2006-2016.pdf)
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (2017). *Derechos Humanos y Discapacidad, Informe España 2016*. Cinca.
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (2018). *Derechos Humanos y Discapacidad, Informe España 2017*. Cinca. [http://hdl.](http://hdl.handle.net/11181/5531) [handle.net/11181/5531](http://hdl.handle.net/11181/5531)
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (2019). *Derechos Humanos y Discapacidad, Informe España 2018*. Cinca. [https://](https://back.cermi.es/catalog/document/file/636120f15dfd1.pdf) [back.cermi.es/catalog/document/file/636120f15dfd1.pdf](https://back.cermi.es/catalog/document/file/636120f15dfd1.pdf)
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (2021). *Derechos Humanos y Discapacidad, Informe España 2020*. Cinca. [http://hdl.](http://hdl.handle.net/11181/6373) [handle.net/11181/6373](http://hdl.handle.net/11181/6373)
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (2022). *Derechos Humanos y Discapacidad, Informe España 2021*. Cinca. [https://](https://www.consaludmental.org/publicaciones/Derechos-Humanos-Discapacidad-Informe-2021.pdf) [www.consaludmental.org/publicaciones/Derechos-Humanos-Discapacidad-](https://www.consaludmental.org/publicaciones/Derechos-Humanos-Discapacidad-Informe-2021.pdf)[Informe-2021.pdf](https://www.consaludmental.org/publicaciones/Derechos-Humanos-Discapacidad-Informe-2021.pdf)
- CERMI. Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (2023). *Derechos Humanos y Discapacidad, Informe España 2022*. Cinca. [https://back.cermi.es/catalog/document/file/72mwb-derechos-humanos-y](https://back.cermi.es/catalog/document/file/72mwb-derechos-humanos-y-discapacidad.-informe-espana-2022---accesible.pdf)[discapacidad.-informe-espana-2022---accesible.pdf](https://back.cermi.es/catalog/document/file/72mwb-derechos-humanos-y-discapacidad.-informe-espana-2022---accesible.pdf)
- Dávila, P. eta Naya, L.M. (2011). *Derechos de la Infancia y Educación Inclusiva en América Latina*. Granica.
- García-Santesmases, A. (2020). CRIP, WHAT?? Enunciaciones, tensiones y apropiaciones en torno a la reivindicación de lo tullido en el contexto español. *Papeles del CEIC, 2*(232), 1-20. <http://dx.doi.org/10.1387/pceic.21027>
- Gipuzkoako Foru Aldundia (2015). *Modelo de atención a personas con discapacidad y a personas con trastorno mental. Ordenación de la red foral de servicios de alojamiento, de día y ocupacionales en Gipuzkoa*. Gipuzkoako Foru Aldundia. [https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/c9bb27af-8722](https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/c9bb27af-8722-ca34-6d86-29f38cb4c91f) [ca34-6d86-29f38cb4c91f](https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/c9bb27af-8722-ca34-6d86-29f38cb4c91f)
- Gipuzkoako Foru Aldundia (2018). *Mapa de servicios sociales de Gipuzkoa 2018- 2021*. Gipuzkoako Foru Aldundia. [http://www.behagi.eus/files/informes/](http://www.behagi.eus/files/informes/mapa_de_servicios_sociales_gipuzkoa_2018_2021.pdf) [mapa\\_de\\_servicios\\_sociales\\_gipuzkoa\\_2018\\_2021.pdf](http://www.behagi.eus/files/informes/mapa_de_servicios_sociales_gipuzkoa_2018_2021.pdf)
- Gipuzkoako Foru Aldundia (2023a). *Pertsonalizazioa 2030. Gipuzkoako Gizarte zerbitzuak pertsonalizatzeko adierazleen gida*. Gipuzkoako Foru Aldundia. [https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/b1ca2db3-c835-a116-a7d7](https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/b1ca2db3-c835-a116-a7d7-dd9728f5e7bc) [dd9728f5e7bc](https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/b1ca2db3-c835-a116-a7d7-dd9728f5e7bc)
- Gipuzkoako Foru Aldundia (2023b). *Liburu Zuria 2023. Gipuzkoako Trantsizioko Gizarte Politiken aurrerapen maila*. Gipuzkoako Foru Aldundia. [https://www.](https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/74b22d4c-9188-cc59-553d-aeb415ac30f6) [gipuzkoa.eus/documents/1932270/74b22d4c-9188-cc59-553d-aeb415ac30f6](https://www.gipuzkoa.eus/documents/1932270/74b22d4c-9188-cc59-553d-aeb415ac30f6)
- Gómez, L.E., Peña, E., Arias, B. eta Verdugo, M. A. (2016). Impact of individual and organizational variables on quality of life. *Social Indicators Research, 125*, 649-664.<https://doi.org/10.1007/s11205-014-0857-6>
- Gómez, L.E., Verdugo, M.A., Arias, B. eta Irurtia, M. J. (2011). Evaluación de los derechos de las personas con discapacidad intelectual: estudio preliminar. *Behavioral Psychology-Psicología Conductual, 19*(1), 207-222.
- Gómez, L.E., Verdugo, M.A., Rodríguez, M., Morán, L., Arias, V.B. eta Monsalve, A. (2020). Adapting measure of quality of life to children with Down syndrome for the development of evidence-based interventions. *Psichosocial intervention, 29*, 39-48. <https://doi.org/10.5093/pi2019a17>
- Laborda, C. eta González, H. (2017). Estudio cualitativo sobre discapacidad intelectual y trabajo protegido. La orientación como herramienta para mejorar la calidad de vida. *REOP. Revista Española de Orientación y Psicopedagogía, 28*(3), 82-98.
- Navas, P., Gómez, L. E., Verdugo, M. A. eta Schalock, R. L. (2012). Derechos de las personas con discapacidad intelectual: implicaciones de la convención de naciones unidas. *Siglo Cero. Revista Española sobre Discapacidad Intelectual, 43*(3), 7-28.
- Newton, R. (2018). Quality of life in Down syndrome: A matter of perspective. *Developmental Medicine and Child Neurology, 60*(4), 337-338. [https://doi.](https://doi.org/10.1111/dmcn.13706) [org/10.1111/dmcn.13706](https://doi.org/10.1111/dmcn.13706)
- ONCE Fundazioa (2017). *La aplicación de la Convención internacional sobre los derechos de las personas con discapacidad en la Unión Europea y en los países que la forman. Especial referencia al empleo, la educación y la accesibilidad*. Cinca.
- Santisteban, A. (2011). Las finalidades de la enseñanza de las Ciencias Sociales. In A. Santisteban eta J. Pagès, J. (arg.). *Didáctica del Conocimiento del Medio*
- *Social y Cultural en la Educación Primaria: ciencias sociales para aprender, pensar y actuar,* (63-84 or)*.* Sintesis.
- Schalock, R.L. eta Verdugo, M.A. (2003). *Calidad de vida. Manual para profesionales de la educación, salud y servicios sociales*. Alianza Editorial.
- Schalock, R.L., Gómez, L.E., Verdugo, M.A. eta Claes, C. (2017). Evidence and evidence-based practices: Are we there yet? *Intellectual and Developmental Disabilities, 55*(2), 112-119.<https://doi.org/10.1352/1934-9556-55.2.112>
- SOLCOM (2010). *Derechos humanos en España. Violaciones en España de la Convención sobre los Derechos Humanos de las personas con discapacidad (diversidad funcional) de la ONU*. [https://www.asociacionsolcom.org/files/](https://www.asociacionsolcom.org/files/documentos/Informe_SOLCOM_2010.pdf) [documentos/Informe\\_SOLCOM\\_2010.pdf](https://www.asociacionsolcom.org/files/documentos/Informe_SOLCOM_2010.pdf)
- TKNIKA (2016). *Aprendizaje colaborativo basado en retos.* https://www. youtube. com/watch?v=oTRxLyQ-i1o
- Van Hecke, N., Claes, C., Vanderplasschen, W., De Maeyer, J., De Witte, N. eta Vandevelde, S. (2018). Conceptualisation and measurement of quality of life based on Schalock and Verdugo's model: A cross-disciplinary review of the literatura. *Social Indicators Research, 137*, 335-351. [https://doi.org/10.1007/](https://doi.org/10.1007/s11205-017-1596-2) [s11205-017-1596-2](https://doi.org/10.1007/s11205-017-1596-2)
- Verdugo, M.A. eta Navas, P. (2017). *Todos somos todos. Derechos y calidad de vida de las personas con discapacidad intelectual y mayores necesidades de apoyo: Informe ejecutivo*. Plena inclusión.
- Verdugo, M.A., Arias, B., Gómez, L.E. eta Schalock, R.L. (2009). *Escala GENCAT: Manual de aplicación de la Escala GENCAT de Calidad de vida.* Departamento de Acción Social y Ciudadanía de la Generalitat de Catalunya. |
aldizkariak.v1-3-458 | {
"domain": "osasun zientziak",
"id": "ikergazte_iv_osasun-zientziak_23",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | ## RNAren N<sup>6</sup>-metiladenosina (m<sup>6</sup>A) modifikazioren rol berriak hesteko inflamazioaren garapenean eta tratamenduan
Olazagoitia-Garmendia, A.<sup>1,2</sup>, Sebastian-DelaCruz, M.<sup>1,2</sup>, Garcia-Santisteban, I.<sup>1,2</sup>, Mendoza, L.M.<sup>1</sup>, Huerta, A.<sup>3</sup>, Irastorza, I.<sup>4</sup>, Rodriguez, J.A.<sup>1</sup>, Bilbao, J.R.<sup>1,2,5</sup>, Castellanos-Rubio, A.<sup>1,2,5,6</sup>
<sup>1</sup>Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV-EHU, Leioa. <sup>2</sup>Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketarako Institutoa, Barakaldo. <sup>3</sup>Gaixotasun Intestinalak, Galdakao-Usansolo Ospitalea, Galdakao 4Pediatria Saila, UPV-EHU, Leioa. <sup>5</sup>CIBERDEM, Insituto de Salud Carlos III, Madril. <sup>6</sup>Ikerbasque, Basque Foundation for Science, Bilbo.
ane.olazagoitia@ehu.eus
### Laburpena
Eritasun Zeliakoa (EZ) genetikoki sentikorrak diren pertsonetan garatzen den gaixotasun autoimmune konplexua da. Glutenak erantzun immunea eragiten die eta gaur egun dagoen tratamendu bakarra bizi osorako glutenik gabeko dieta zorrotza jarraitzea da. EZari loturiko sentikortasun genetikoa HLA (Human Leucocyte Antigen) geneekin eta HLAtik kanpoko hainbat eremu genomikorekin asoziaturik dagoela jakina den arren, haien ekarpena gaixotasunean oraindik ez dago guztiz deskribatua. Horrek zaildu egiten du beharrezkoak diren dietaz besteko tratamendu berrien garapena. Lan honetan EZrekin asoziaturiko aldaera (Single Nucleotide Polymorphism edo SNP) baten deskribapen funtzionala azaltzen da, zeina XPO1 genearen 5'UTR eremuan dagoen eta EZan ohikoa den hanturan eragiten duen.
Hitz gakoak: RNA ez kodetzaileak, SNP, m<sup>6</sup>A, pQTL
#### Abstract
Celiac disease (CD) is a complex autoinmune disorder that develops in genetically susceptible individuals. Dietary gluten triggers an immune response for which the only available treatment so far is a strict, lifelong gluten free diet. Human leucocyte antigen (HLA) genes and several non-HLA regions have been associated with the genetic susceptibility to CD, but their role in the pathogenesis of the disease is still essentially unknown, making it complicated to develop much needed non-dietary treatments. Here, we describe the functional involvement of a CD-associated single-nucleotide polymorphism (SNP) located in the 5'UTR of XPO1 in the inflammatory environment characteristic of the celiac intestinal epithelium.
Keywords: ncRNAs, SNP, m<sup>6</sup>A, pQTL.
### 1. Sarrera eta motibazioa
Eritasun Zeliakoa (EZ) sentikortasun genetikoa duten pertsonetan glutenak sortzen duen hesteetako hanturazko desoreka da. Pertsona horietan glutenak erantzun proinflamatorioa sortzen du eta immunitatesistema aktibatzen da (Abadie et al., 2020; Garrote et al., 2008), hala, zelula immune zein epitelialek zitokina proinflamatorioak jariatzen dituzte hantura kronikoa sustatuz (Dieli-Crimi et al., 2015; Ricaño-Ponce et al., 2016). Gaur egun, EZ tratatzeko aukera bakarra bizi osorako glutenik gabeko dieta (GGD) zorrotza jarraitzea da. Hala ere, dieta mota hau zuzen jarraitzeko zailtasunek konplikazioak sortzen dituzte gaixoetan, hesteetako minbizia kasu, beraz tratamendu berriak beharrezkoa dira.
EZ garatzeko arrisku genetikoaren ia %30 HLA geneek (Human Leukocyte Antigen) ematen dute. Azken urteotako ikerketek heredagarritasunaren %6,5 gehigarria osatzen duten HLAtik kanpoko eremu genomiko berriak aurkitu dituzte (Caio et al., 2019). EZ gaixoen %90 inguruk HLA-DQ2 edo DQ8 aleloak dituzten arren, aldaera hauek populazio orokorrean ere ohikoak dira. Beraz, EZren patogenesia hobeto ulertzeko beharrezkoa da asoziaturiko aldaeren ikerketa funtzionalak egitea. Hala ere, EZrekin asoziaturiko aldaera (Single Nucleotide Polymorphism edo SNP) gehienak genomaren eremu ez kodetzailean daude, eta zaila izaten da beraien eragina identifikatzea (Kim et al., 2015).
RNA mezulari (mRNA) eta RNA ez kodetzailetan agertzen den aldaketa kimiko ugariena N<sup>6</sup>-
metiladenosina (m<sup>6</sup>A) da. m<sup>6</sup>A aldaketak RNA molekulen aspektu desberdinetan eragiten du eta prozesu zelular ugaritan paper garrantzitsua jokatzen du. Hori dela eta, m<sup>6</sup>A aldaketak gene adierazpenaren erregulazioan duen garrantzia azaleratzen ari da azken aldian (Geula et al., 2015; Koranda et al., 2018; Wang et al., 2014; Wang et al., 2015). Gaur egun, jakina da m<sup>6</sup>A idazle edo metilasek (METTL3/METTL14 konplexua) eta m<sup>6</sup>A ezabatzaile edo demetilasek (ALKBH5 esaterako) m<sup>6</sup>A mailak kontrolatzen dituztela metilazio markak gehituz ala ezabatuz. Ondoren, m<sup>6</sup>A irakurle deitzen diren proteinek (YTHDF1 kasu) metilatuak dauden RNAk ezagutzen dituzte eta haien erregulazioan eragiten dute (1.Irudia). Gainera, metilazio prozesua dinamikoa da eta zelulei aukera ematen die autoimmunitate eta hantura eragiten dituzten kanpo estimuluei azkar erantzuteko (Shulman et al., 2020; Winkler et al., 2019).
Azken aldian argitaratu diren ikerketa berriek gaixotasun autoimmune eta inflamatorioekin asoziaturiko SNPek m<sup>6</sup>A metilazio marketan eragina izan dezaketela iradokitzen dute (Lu et al., 2020; Zhang et al., 2020). Hori horrela, lan honen helburu nagusia EZrekin asoziaturiko aldaerek m<sup>6</sup>A marketan izan dezaketen eragina ikertzea eta horrek glutenaren aurka sortzen den hantura prozesua nola erregulatzen duen aztertzea izan da.
1. irudia. RNAren m<sup>6</sup>A aldaeran parte hartzen duten proteina idazle, ezabatzaile eta irakurleen funtzioen eskema. Zelularen nukleoan m<sup>6</sup>A idazleek (METTL3, METTL14 edota WTAP) RNA molekulen adenosina (A) metilatzen dute. m<sup>6</sup>A ezabatzaileak (FTO edo ALKBH5), aldiz, metilazio markak ezabatzeko gai dira. Nukleoan zein zitoplasman, m<sup>6</sup>A irakurle desberdinek metilaturik dauden RNAk identifikatzen dituzte eta maila desberdinetan eragiten dute RNA molekuletan (itzulpenean, egonkortasunean zein kokapen zelularrean).

### 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak
Aipatu bezala, EZ eragiten duen kanpo faktore ezagunena glutena da, baina glutenak erantzun immunea nola sortzen duen ez da guztiz deskribatu oraindik. Gainera, EZrekin asoziaturiko aldaera asko identifikatu diren arren, haien funtzioa gehienetan ez da ezaguna. Hortaz, oraindik bide luzea gelditzen da EZ patogenesian kanpo eragileek eta aldaera genetikoek duten funtzioa ulertzeko.
Bide horretan, EZri asoziaturiko aldaera genomikoek RNAren metilazioan eragina duten eta aldaketa horiek gaixotasunaren garapenean eragiten duten ikertu nahi izan genuen, horretarako EZri asoziaturiko eta m<sup>6</sup>A marken inguruan dauden SNPen ikerketa eginez. Horrez gain, glutenak metilazio aldaketak eragiten dituen aztertzea ere genuen helburu.
Hain zuzen ere, exportin 1 (*XPO1*) genean dagoen EZrekin asoziaturiko rs3087898 SNP ez kodetzailearen ikerketa funtzionala aurkezten dugu. XPO1 zenbait RNA eta proteina nukleotik zitoplasmara garraiatzen dituen exportina bat da (Fukuda et al., 1997). Alde batetik, XPO1ek NFkB hantura bidezidorra erregulatzen duela ikusi da (Khan et al., 2013), zeina EZ gaixoetan aktibatua dagoen (Fernandez-Jimenez et al., 2014). Bestalde, XPO1 gainadierazpena edota mutazioak zenbait gaitzekin erlazionatu dira eta minbiziaren aurkako itu terapeutiko moduan aztertu da (Gravina et al., 2014; Tan et al., 2014).
Lan honetan, XPO1en 5'UTRan dagoen (Untranslated Region edo itzuli gabeko eskualdea) EZrekin asoziaturiko SNParen m<sup>6</sup>A maila desberdinek proteinaren itzulpenean eragiten dutela deskribatu dugu. Gainera, orain arte deskribatu gabeko glutenaren eta m<sup>6</sup>A proteinen arteko lotura berri bat aurkeztu dugu, EZren aurkako tratamenduetan ate berriak irekitzen dituena (Olazagoitia-Garmendia et al., 2021).
### 3. Ikerketaren muina
### 3.1. EZrekin asoziaturiko XPO1en aleloak metilazio maila altuagoa du, glutenak m<sup>6</sup>A makinaria aktibatzen du, eta ondorioz, XPO1 mailak eta NFkB hantura-bidezidorra areagotzen dira
EZrekin asoziaturiko rs3087898 SNPa (GRCh38:chr2:61538039) XPO1en 5'UTRan eta hiru m<sup>6</sup>A motiboren ondoan dagoela ikusi genuen. Lehenik, eremu hori metilatua dagoela konfirmatu genuen m<sup>6</sup>A immunoprezipitazioa burutuz eta qPCR bidez kuantifikatuz. HCT116 lerro zelular heterozigotikoak erabiliz, EZaren arrisku aleloak (XPO1\*T) metilazio maila altuagoa duela baieztatu genuen (2.Irudia A). Ondoren, m<sup>6</sup>A metilazioak RNAren prozesu metaboliko desberdinetan eragiten duenez, XPO1en metilazio maila desberdinek duten funtzioa ulertu nahi izan genuen. Horretarako T eta C aleloak daramatzaten bi 5'UTRak XPO1en eremu kodetzailearen aurrean klonatu genituen gainadierazpenerako plasmido batean. Horrela, arrisku aleloak XPO1 proteina gehiago ekoizten duela baieztatu genuen (2.Irudia B). XPO1\*T arrisku aleloaren m<sup>6</sup>A maila altuagoak itzulpena areagotzearen erantzule diren baieztatzeko, itzulpen efizientziarekin erlazionatua dagoen YTHDF1 m<sup>6</sup>A irakurlea (Zhang et al., 2020) aztertu genuen. YTHDF1 proteinak XPO1en m<sup>6</sup>A marka identifikatu eta bertara lotzen den jakiteko, YTHDF1 proteina immunoprezipitazio bidez isolatu eta bertara loturiko XPO1 mailak kuantifikatu genituen qPCR bidez. Modu horretan ikusi genuen XPO1\*T arrisku aleloa (metilazio maila altuagoa duena) YTHDF1 proteinari gehiago lotzen zaiola (2.irudia C). Hortaz, EZri asoziaturiko eta m<sup>6</sup>A motiboen ondoan dagoen SNPak metilazio mailak aldatu eta XPO1 proteina kantitatea areagotzen dituela baieztatu genuen.
Zenbait kanpo estimuluen aurrean 5'UTRan dauden m<sup>6</sup>A markak areagotu egiten direla deskribatu da. Hori dela eta, aztertu nahi izan genuen ea EZan glutenak m<sup>6</sup>A markak areagotu eta XPO1 mailetan eragina duen. Horretarako, HCT116 zelulak glutenarekin estimulatu genituen eta horren efektua aztertu. Glutenak zelularen m<sup>6</sup>A metilazio maila areagotzen duela eta *METTL3* (m<sup>6</sup>A idazlea), *YTHDF1* (m<sup>6</sup>A irakurlea) zein *XPO1* geneen adierazpen mailak igo egiten direla ikusi genuen (2.Irudia D). Gainera, glutenak eragindako igoera horrek NFkB hantura-bidezidorra ere aktibatzen duela baieztatu genuen. Izan ere, p50 NFkB proteina eta ondoriozko IL8 zitokina inflamatorioaren mailak altuagoak dira glutenarekin estimulaturiko zeluletan (2.Irudia D,E).
2. irudia. EZrekin asoziaturiko XPO1en aleloak metilazio maila altuagoa du, glutenak m<sup>6</sup>A makinaria aktibatzen du, eta ondorioz, XPO1 mailak eta NFkB hantura-bidezidorra areagotzen dira. (A). m<sup>6</sup>A antigorputza edo IgG kontrol negatiboa erabiliz HCT116 lerro zelularrean egindako immunoprezipitazioaren kuantifikazio alelo-espezifikoa qPCR bidez. (B) XPO1en 5'UTRaren itzulpen efizientzia alelo-espezifikoa. Eskubian, XPO1 proteina mailak adierazten dituen Western Blot argazkia, GAPDH kontrol moduan erabiliz. Ezkerrean, XPO1 proteina kuantifikazioa gainadierazitako XPO1 mRNA mailekiko erlatibizatua. (C) YTHDF1 m<sup>6</sup>A irakurlearekin immunoprezipitatutako XPO1 mRNAren kuantifikazio alelo-espezifikoa qPCR bidez. (D) Gluten tratamendua HCT116 lerro zelularrean. Ezkerrean goian, tratamendurik gabeko zeluletan (TG) edo glutenarekin trataturiko zeluletan (GLUTEN) m<sup>6</sup>A mailak Dotblot bidez kuantifikatuak. Ezkerrean behean, TG edo GLUTEN zeluletan m<sup>6</sup>A makinaria, XPO1 eta p50 NFkB unitatea WB bidez irudikatuak. Eskubian, m<sup>6</sup>A makineria eta XPO1 mRNA kuantifikazioa qPCR bidez. (E) IL8 hantura zitokinaren kuantifikazioa ELISA bidez TG edo GLUTEN zelulen gainjalkinetan. (ns=ez esangarria\* p <0,05; \*\*p<0,01; #p<0,05; ##p<0,01; ####p<0,0001)</p>

# 3.2. EZrekin asoziaturiko arrisku aldaera duten gaixoek XPO1 proteina maila altuagoak dituzte eta glutenaren mendeko m<sup>6</sup>A, XPO1, METTL3 eta YTHDF1 mailak, baita ondorengo hantura efektuak aurkezten dituzte
Lortutako emaitzak baieztatzeko EZ gaixoen eta kontrolen heste meharreko biopsiak erabili ziren. Arrisku aleloa daukaten pertsonek XPO1 proteina maila altuagoak dituztela ikusi genuen (3.Irudia A), hau da, EZrekin asoziaturiko SNPak XPO1en proteina mailan eragiten duela baieztatu genuen, eta gaixotasuna pairatzeko arriskuan eragina duela (pQTL).
m<sup>6</sup>A maila orokorrak ere kuantifikatu genituen eta EZ aktibodun pazienteen (diagnostikatu berri) biopsiek kontrolenak baino metilazio maila altuagoa dutela ikusi genuen (3.Irudia B). Kontrolekin alderatuta, EZ aktiboen taldean adierazpen altuagoa ikusi genuen gene guztietan (3.Irudia C, D, E, F). Gainera, glutenik gabeko dietan (GGD) zeuden EZdun gaixoetan, m<sup>6</sup>A maila orokorrak (3.Irudia B) eta gene guztien adierazpen (3.Irudia C, D, E, F) balioak normaltasunera itzuli ziren.
Orokorrean, emaitza hauek aurretik ikusitako ondorioak berresten dituzte eta glutenak m<sup>6</sup>A makineria aktibatzean eta EZ gaixoetan eragindako *XPO1* eta *IL8* indukzioaren garrantzia azpimarratzen dute.
3. irudia. EZrekin asoziaturiko arrisku aldaera duten gaixoek XPO1 proteina maila altuagoak dituzte eta glutenaren mendeko m<sup>6</sup>A, XPO1, METTL3 eta YTHDF1 mailak, baita ondorengo hantura efektuak aurkezten dituzte . (A) DNA eta proteina kontrolen hesteetako biopsietatik erauzi ziren, XPO1 mailak ELISA bidez neurtu eta rs3087898 genotipatu ziren. XPO1 proteina mailak babes genotipoa (CC) duten pertsonen eta arrisku aleloa dutenen artean (CT + TT) alderatu ziren. (B) RNA kontrolen biopsietatik (KTR), zeliako aktiboetatik (EZ) eta glutenik gabeko dietan egondako zeliakoetatik (GGD) erauzi zen. RNA metilazioa m<sup>6</sup>A dotblot bidez kuantifikatu zen. (C, D, E, F) m<sup>6</sup>A makineria, XPO1 eta IL8 mRNA adierazpen kuantifikazioa qPCR bidez. (+p<0,1; \* p<0,05; \*\*p<0,01, \*\*\*p<0,001)

### 4. Ondorioak
Gure lanak frogatu du gaixotasun autoimmune eta inflamatorioekin asoziaturiko SNP ez kodetzaileek m<sup>6</sup>A mailak alda ditzaketela eta gaixotasunaren patogenesian eragin dezaketela.
Glutena EZan erantzun immunitarioaren aktibatzaile gisa proposatu bada ere, glutenarekiko tolerantzia galtzea eragiten duten lehen urratsen inguruan ezer gutxi dakigu. Gure esperimentuek glutena m<sup>6</sup>A eta YTHDF1 areagotzearekin lotzen dute, eta horrek XPO1 proteina mailak igotzea dakar. Gure datuek m<sup>6</sup>A makineriaren garrantzia azpimarratzen dute XPO1 mailak baldintzatzen baititu, horrek NFkBren adierazpena eta ondoren, IL8ren indukzioa eragiten du EZ gaixoetan.
Orain arte EZren aurkako tratamendu fidagarri bakarra glutena bizitza osorako dietatik kentzea da, baina gaixotasunaren sintoma gehienak gutxitzen dituen arren, gaixoen bizi kalitatean eta ongizate psikologikoan modu negatiboan eragiten du (Hang et al., 2015). Gure ikerketak glutenaren aurrean erantzuten duen m<sup>6</sup>A-XPO1-NFkB bidezidor berria plazaratzen du, EZren patogenesian itu dena eta gaixotasunaren balizko alternatiba terapeutiko berria izan daitekeena.
4. irudia. Glutenaren aurrean zelula epitelialetan erantzuten duen m<sup>6</sup>A-XPO1-NFkB bidezidor berriaren laburpena. Glutenak m<sup>6</sup>A makineria aktibatzen du eta XPO1en mRNA metilazio mailak areagotzen ditu. YTHDF1 m<sup>6</sup>A irakurlearen eta XPO1 mRNAren arteko elkarrekintzak itzulpena areagotzea dakar. XPO1 maila altuek NFkB hantura-bidezidorra aktibatzen dute, baita ondorengo IL8 zitokina proinflamatorioaren jariatzea.

### 5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea
m<sup>6</sup>A irakurle eta ezabatzaileen aurkako molekula txikiak dagoeneko iradoki dira minbizi mota desberdinetarako terapia potentzial gisa (Huang et al., 2020) eta aukera ona izan litezke EZ gaixoen hanturaren aurkako babeserako. Horrez gain, XPO1 inhibitzaileak dagoeneko erabiltzen ari dira minbiziaren aurkako agente terapeutiko gisa eta NFkB jarduera gutxitzeko gaitasuna dutela erakutsi dute (Sendino et al. 2018; Syed, 2019). Beraz, lan honen hurrengo pausua mota honetako inhibitzaileak erabiltzea izango litzake deskribatu dugun m<sup>6</sup>A-XPO1-NFkB bidezidorra kontrolatu ahal izateko.
### 6. Erreferentziak
Abadie V, Kim SM, Lejeune T, et al. II-15, gluten and HLA-DQ8 drive tissue destruction in coeliac disease. Nature 2020;578:600-4.
Caio G, Volta U, Sapone A, et al. Celiac disease: a comprehensive current review. BMC Med 2019;17:1–20.
Dieli-Crimi R, Cénit MC, Núñez C. The genetics of celiac disease: a comprehensive review of clinical implications. J Autoimmun 2015;64:26–41.
Fernandez-Jimenez N, Castellanos-Rubio A, Plaza-Izurieta L, et al. Coregulation and modulation of NF B-related genes in celiac disease: uncovered aspects of gut mucosal inflammation. Hum Mol Genet 2014;23:1298–310.
Fukuda M, Asano S, Nakamura T, et al. Crm1 is responsible for intracellular transport mediated by the nuclear export signal. Nature 1997;390:308–11.
Garrote JA, Gómez-González E, Bernardo D, et al. Celiac disease pathogenesis: the proinflammatory cytokine network. J Pediatr Gastroenterol Nutr 2008;47:S27–32.
Geula S, Moshitch-Moshkovitz S, Dominissini D, et al. m 6 A mRNA methylation facilitates resolution of naïve pluripotency toward differentiation. Science 2015;347:1002–6.
Gravina GL, Senapedis W, McCauley D, et al. Nucleo-Cytoplasmic transport as a therapeutic target of cancer. J Hematol Oncol 2014;7:85.
Hang Y, Chen W, Li P, et al. Association between coeliac disease and risk of any malignancy and gastrointestinal malignancy. Medicine 2015;94:e1612–7.
Huang H, Weng H, Chen J. M6A modification in coding and non-coding RNAs: roles and therapeutic implications in cancer. Cancer Cell 2020;37:270–88.
Khan D, Sharathchandra A, Ponnuswamy A, et al. Effect of a natural mutation in the 5' untranslated region on the translational control of p53 mRNA. Oncogene 2013;32:4148-59.
Kim SM, Mayassi T, Jabri B. Innate immunity: actuating the gears of celiac disease pathogenesis. Best Pract Res Clin Gastroenterol 2015;29:425–35.
Koranda JL, Dore L, Shi H, et al. Mettl14 is essential for Epitranscriptomic regulation of striatal function and learning. Neuron 2018;99:283–92.
Lu TX, Zheng Z, Zhang L, et al. A New Model of Spontaneous Colitis in Mice Induced by Deletion of an RNA m6A Methyltransferase Component METTL14 in T Cells. Cell Mol Gastroenterol Hepatol 2020;10:747–61.
Olazagoitia-Garmendia A, Zhang L, Mera P, et al. Gluten-induced RNA methylation changes regulate intestinal inflammation via allele-specific XPO1 translation in epithelial cells. Gut 2021. doi: 10.1136/gutjnl-2020-322566 Ricaño-Ponce I, Zhernakova DV, Deelen P, et al. Refined mapping of autoinmune disease associated genetic variants with gene expression suggests an important role for non-coding RNAs. J Autoimmun 2016;68:62–74. Sendino M, Omaetxebarria MJ, Rodríguez JA. Hitting a moving target: inhibition of the nuclear export receptor Xpo1/Crm1 as a therapeutic approach in cancer. Cancer Drug Resist 2018;1:139–63.
Shulman Z, Stern-Ginossar N. The RNA modification N6-methyladenosine as a novel regulator of the immune system. Nat Immunol 2020;21:501–12.
Syed YY. Selinexor: first global approval. Drugs 2019;79:1485–94.
Tan DSP, Bedard PL, Kuruvilla J, et al. Promising SINEs for Embargoing Nuclear–Cytoplasmic export as an anticancer strategy. Cancer Discov 2014;4:527–37.
Wang X, Lu Z, Gomez A, et al. N6-methyladenosine-dependent regulation of messenger RNA stability. Nature 2014;505:117–20.
Wang X, Zhao BS, Roundtree IA, et al. N6-Methyladenosine modulates Messenger RNA translation efficiency. Cell 2015;161:1388–99.
Winkler R, Gillis E, Lasman L, et al. M6A modification controls the innate immune response to infection by targeting type I interferons. Nat Immunol 2019;20:173–82.
Zhang Z, Luo K, Zou Z, et al. Genetic analyses support the contribution of mRNA N6-methyladenosine (M6a) modification to human disease heritability. Nat Genet 2020;52:939–49.
### **7. Eskerrak eta oharrak**
Ikerketa hau PGC2018-097573-A-I00 eta ISCIII PI16/00258 ikerketa proiektuen bidez finantziatu da. |
aldizkariak.v1-3-446 | {
"domain": "osasun zientziak",
"id": "ikergazte_iv_osasun-zientziak_11",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | # **Gernutik lortutako zelula ama mesenkimalak (hUSC) pseudohipoparatiroidismoaren (PHP) terapia geniko ez-biralerako**
Vado, Y.1,2 , Pedraz, J.L.<sup>1</sup> , Perez de Nanclares, G.<sup>2</sup> , Zarate, J.<sup>1</sup>
*<sup>1</sup>NanoBioCel Ikerketa Taldea, Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saila, Farmazia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitaeta (UPV/EHU), BioAraba Osasun Ikerketa Institutua, Networking Research Center of Bioengineering, Biomaterials and Nanomedicine (CIBER-BBN), Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.*
*<sup>2</sup>Gaixotasun Arraroen Ikerketa Taldea, (Epi)Genetika Molekularreko Laborategia, BioAraba Osasun Ikerketa Institutua, Arabako Unibertsitate Ospitalea-Txagorritxu, Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.*
*yerai.vado@ehu.eus*
# *Laburpena*
Zelula ama mesenkimalak (MSC) giza gorputzean hainbat nitxotan aurkitzen diren zelula ama heldu multipotenteak dira. Gizakien gernutik lortutako MSCak (hUSC), ohiko MSCen abantaila biologiko guztiak mantentzen dituzte eta era ez-inbaditzailean lortzen dira. Pseudohipoparatiroidismoa (PHP) gaixotasun (epi)genetiko talde heterogeneo eta arraroa da, hormona paratiroideoaren (PTH) aurkako erresistentziak ezaugarritzen dituena. Ikerketa honetan hUSCak isolatzeko protokoloa garatu dugu eta niosoma deritzan bektore ez-biral lipidikoekin transfektatzeko prozedura zehaztasunez aztertu dugu, etorkizunean PHP moduko gaixotasunen terapia genikoan aplikatu ahal izateko.
Hitz gakoak: pseudohipoparatiroidismoa, hUSC, bektore ez-biralak, niosomak, terapia genikoa.
# *Abstract*
*Mesenchymal stem cells (MSCs) are adult multipotent stem cells that can be found in several niches. Human urine-derived mesenchymal stem cells (hUSCs) maintain the advantages of MSCs and in addition, they can be isolated in a non-invasive way from and easily accessible source. Pseudohypoparathyroidism (PHP) is an heterogeneous group of (epi)genetic disorders characterized by parathyroid hormone (PTH) resistance. In this research, we have developed and validated a protocol based on the non-viral vectors known as niosomes for transfecting hUSCs. This strategy could be used in the future with gene therapy purposes in genetic diseases such as PHP.*
*Keywords: pseudohypoparathyroidism, hUSC, non-viral vectors, niosomes, gene therapy*
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Zelula ama mesenkimalek (MSC) autoberriztapenerako gaitasuna dute, multipotenteak dira eta egonkortasun genomiko bikaina mantentzen dute kultiboan (Horwitz et al., 2005). Era berean, zelulak pazientearengandik bertatik lor daitezke, hau da, jatorri autologoa izan dezakete, eta, kasu horietan, ez dute inolako erantzun immunerik sustatzen (Chen et al., 2018).
## **1. Irudia. MSCak aurkitu daitezkeen nitxoak, gorputz helduan (ezkerra) eta fetuan (eskuina).**

2008an, Zhang eta kideek lehen aldiz deskribatu zuten giza gernutik isolatutako zelula ama mesenkimalen (hUSC) kultiboa (Zhang et al., 2008). Gainerako MSCen erara, hUSCek ugaltzeko eta autoberritzeko gaitasun handia dute eta hainbat zelula leinutan diferentziatzeko potentziala mantentzen dute (Guan et al., 2014). Era berean, beste nitxo batzuetatik lortutako MSCekin alderatuta, hUSCak modu ez-inbaditzaile, erraz eta seguruan isolatu daitezkenez, jatorri autologoko zelula gisa hainbat gaixotasun tratatzeko potentzial handia dute (Pavathuparambil et al., 2018). Izan ere, hUSC zelulei lotutako hainbat aplikazio kliniko aurki daitezke (2. Irudia). Adibidez, hainbat esparrutan terapia genikorako erabili dira, hala nola patologia neurologikoetan eta baita tumore-hazkundea murrizteko ere (Reiser et al., 2005).
## **2. Irudia. hUSCen aplikazioak. Irudi honen bidez, hUSCek gernutik jaso eta kultibatu ondoren izan ditzaketen aplikazioak eskematizatzen dira.**

Pseudohipoparatiroidismo (PHP) gisa ezagutzen diren adierazpen kliniko ezberdinetan, *GNAS* genearen mailako aldaera genetikoak zein lokus mailako inprontaren alterazioak deskribatu dira (Turan eta Bastepe, 2013). PHPa hormona paratiroideoaren (PTH) aurkako erresistentziak eta hipokaltzemiak eta hiperfosfatemiak ezaugarritzen dituen gaixotasun (epi)genetiko talde heterogeneo eta arraroa da.
Azken urteotan gene-terapian bektore ez-biralak erabili dira bektore biralen alternatiba gisa. Bektore ez-biralak fabrikatzeko errazagoak eta merkeagoak dira, eta printzipioz tamaina mugagabeko material genetikoa garraiatu dezakete. Gainera, seguruagoak dira, ez baitute erantzun immunerik sortzen (Mintzer eta Simanek, 2009). Bestalde, bektore ez-biralek duten desabantailarik handiena transfekzio-tasa baxua da, eta, aldi berean, material genetiko exogenoaren adierazpen-denbora laburra (Pezzoli et al., 2012). Bektore ez-biralen artean, gehien aztertu eta erabiltzen direnak nanopartikula lipidikoak dira, bereziki liposomak (Pezzoli et al., 2013).
Niosomak liposomen ordezko moduan erabili daitezkeen bigeruza lipidikoko besikula esferikoak dira. Bere egitura dela eta, material hidrofilikoak eta lipofilikoak garraiatu ditzakete (Moghassemi eta Hadjizadeh, 2014). Liposomekin alderatuta, niosomak ez dira hain toxikoak zelularentzat, hauen ekoizpena errazagoa eta merkeagoa da, maneiua seguruagoa da eta, gainera, kimikoki egonkorragoak dira (Marianecci et al., 2014). Helburua zelulan material genetikoa sartzea denean, niosoma kationikoak ekoiztu eta elkarrekintza elektrostatikoen bidez azido nukleikoa mintzeko besikuletara errazago batu daiteke (Ma et al., 2007).
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Gure ikerketa taldeak zenbait urte daramatza terapia genikorako bektore ez-biralak garatzen, bereziki niosoma kationikoak (Grijalvo et al., 2019). Bektore ez-biralak MSCen bidezko terapia genikoan erabiltzeko hautagai egokiak izan daitezke. Terapiarako hautagai diren geneak garraiatzaile ez-biralen laguntzarekin MSCetan transfektatu daitezke eta dagokion transgenea adierazi daiteke zelula hauetan. Nahiz eta MSCen bidezko terapia genikoa estrategia nahiko
berria izan, zenbait gaixotasun genetikoren tratamendurako aukera oso egokia izan daiteke (Mohammadian et al., 2016). MSCak are interesgarriagoak bihurtzen dira, hUSCen kasuan bezala, gaixoarengandik modu ez-inbaditzaile, erraz, sinple eta seguruan isolatu daitezkenean.
#### **2.1. Helburu nagusia**
Ikerketa lan honetan arlo klinikoko eta unibertsitateko ikertzaileok bat egin dugu ondorengo helburu nagusia lortu nahian: PHP eragiten duten *GNAS* genearen mutazio ezagunak zuzentzea helburu duen hUSC zeluletan eta bektore ez biraletan oinarritutako terapia genikorako protokoloa diseinatzea eta balidatzea. Aukera ezberdinen artean, genetikoki manipulatutako hUSC zelula autologoak ex vivo transferitzeko estrategia daukagu begiz jota.
# **2.2. Azpihelburuak**
- 1) Ospitaleko pazienteen gernutik hUSCak erauzi eta *in vitro* kultibatzeko prozedimendua garatzea.
- 2) Gernutik isolatutako zelulak benetan MSCak direla balidatzea.
- 3) hUSCak genetikoki manipulatzeko material genetikoaren bektore moduan erabiliko den niosoma diseinatzea eta fisikokimikoki karakterizatzea.
- 4) hUSCetan niosomaren bidezko genearen transfekzio prozesuaren ezagutza handitzea eta efizientzia neurtzea.
# **3. Ikerketaren muina**
Atal honetan ikerketako helburuak betetzeko ospitalean eta laborategian buruturiko ekintzak edota entseguak eta lortutako emaitza nagusiak deskribatzen dira.
## **3.1. Pazienteen gernutik hUSCen erauzketa eta** *in vitro* **kultiboa**
Zelulen isolaketarako, Chen C-Y. eta kideek (Chen et al., 2018) garatutako protokoloa jarraitu da (3. Irudia).
#### **3. Irudia. Gernutik hUCSak erauzteko prozesua. Prozesuaren amaieran lortutako kultiboaren argazkia ageri da.**

Pazienteengandik gernua jaso eta zentrifugazio eta garbiketa prozesuak burutu dira. Lehenengo, zelulak medio primario deituriko mediotan (konposaketa zehatza aurretik aipatutako erreferentzian dago) erein dira. Erein eta hiru egunetara, ugalketa medioa (ChunYuan C.-ren artikuluan deskribatuta) erabili da medio primarioarekin batera. Laugarren egunetik aurrera, zelulen hazkuntzarako ugalketa medioa bakarrik erabili da. Gutxi gorabehera, laugarren egunean lehenengo zelulak ikusi dira. Zelula hauek luzangak dira eta populazio homogeneoa eratzen dute.
# **3.2 Isolatutako hUSCen balidazioa**
Gernutik isolatutako zelulak benetan MSCak direla frogatzeko, bi entsegu bideratu dira.
#### 3.2.1. Osteozitoetara diferentziatzeko gaitasuna frogatzeko entsegua
hUSCek osteozioetara diferentziatzeko duten gaitasuna aztertu da "*StemPro® Osteogenesis Differentiation Kit*" erabilita. Behin protokoloa burututa, *Alizarin red* tindaketarekin baieztatu da osteozitoetara diferentziazioa gertatu den edo ez. Gainera, mikroskopioarekin ikusteaz gain, kaltzio kuantifikatu da, kontrol negatibo batekin konparatuz.
**4. Irudia. Ezkerreko irudietan,** *Alizarin red* **tindaketa egin eta gero diferentziatutako zelulen (A: 4X, B: 10X) eta kontrol negatiboen (C: 4X, D: 10X) mikroskopioko argazkiak ikusi daitezke. Gorriz kaltzio pilaketak ikusten dira A eta B irudietan. Era honetan, bisualki frogatzen da tratatutako zelulak osteozitoetara diferentziatu direla. Eskuineko grafikan, kaltzioaren kuantifikazio kolorimetrikoa adierazten da (absorbantzia 405 nm). Mann-Whitney's test estatistikoa gauzatu da eta ezberdintasun esanguratsuak (\*\*p<0,01) aurkitu dira tratatutako laginen (Dif1, Dif2 eta Dif3) eta kontrolaren artean.**

#### 3.2.2. Fluxu-zitometria
Terapia Zelularrerako Nazioarteko Elkarteak (ISCT) zehazten duen moduan, zelula kultibo batean zelula mesenkimalak daudela esan ahal izateko, fluxu-zitometria bidez mintzeko markatzaile batzuk ikusi behar dira (zelulak positiboak izan behar dira horietarako) eta beste batzuen gabezia egon behar da (zelulak negatiboak izan behar dira). Gure kasuan, markatzaile positiboak CD73, CD90 eta CD105 izan dira eta negatiboak CD14, CD34 eta CD45. Entsegurako, gernutik lortutako zelulez gain, kontrol positibo gisa zelula mesenkimal komertzialak erabili dira eta kontrol negatibo gisa HEK293 zelula epitelialak.
**2. Taula. Mintzeko proteina bakoitzeko lortu diren zelula positiboen portzentajea adierazten da. CD73, CD90 eta CD105 antigenoak espezifikoki adierazten dira zelula mesenkimaletan eta CD14, CD34 eta CD45 ez dira adierazten. FITC, APC, PE eta AlexaFluor488 fluoroforoak erabili dira.**
| | Positiboak (>%95) | | | Negatiboak (<%2) | | |
|--------------|-------------------|-------|--------|------------------|-------|-------|
| | CD73- | CD90- | CD105- | CD14- | CD34- | CD45- |
| | AlexaFluor488 | APC | PE | FITC | APC | PE |
| MSC | %63,4 | %81,7 | %70,1 | %0,8 | %1,3 | %20,5 |
| komertzialak | | | | | | |
| hUSCak | %78,6 | %86,4 | %66,1 | %6,8 | %13,4 | %52,4 |
| HEK293 | %36,5 | %0,9 | %3,5 | %2,8 | %0,8 | %11,3 |
Zitometroko emaitzetan ez da ISCTak ezartzen duen balio minimoa lortu (%95 markatzaile positiboetarako). Hala ere, argi ikusten da markatzaile positiboetarako portzentaje altuak lortzen direla eta negatiboetarako ez dagoela ia seinalerik. Gainera, zelula komertzialak eta laborategian isolatutako hUSCak antzeko emaitzak dituzte, batez ere markatzaile positiboetarako. Espero zen moduan, HEK293 zelulek ez dute seinalerik ematen MSC zelulen markatzaile espezifikoekin.
## **3.3. Niosomen diseinua eta karakterizazio fisikokimikoa**
Niosomen sintesirako, fase lurrunketa alderantzikatua teknika erabili da. Alde batetik, disoluzio hidrofobikoa eta bestetik, disoluzio hidrofilikoa prestatu dira. Ondoren, bi disoluzioak batu eta sonikazio bidez emultsionatu dira. Jarraian, irabiaketa mekanikoarekin disolbatzaile organikoa lurruntzen utzi eta niosomen esekidura lortu da, 1 mg/mL-ko kontzentrazioduna.
Karakterizazio fisikokimikorako *Z-sizer-*arekin partikulen tamaina eta karga (zeta potentziala) neurtu dira. Bestalde, besikulen morfologia ezagutzeko, transmisiozko mikroskopio elektronikoa (TEM) erabili da. GPxT-CQ formulazioaren niosoma/DNA proportzio desberdinak frogatu ostean, 5/1 erlazioa duten nioplexoek (niosomak eta DNA elkartzean sortzen diren konplexuak) erakutsi dituzte ezaugarri fisikokimiko onenak.
Tamainari dagokionez, espero zen moduan, tarte nanometrikoan aurkitzen dira. Niosomek biluzik 110 nm dituzte eta 162 nm-ra arte handitzen da DNA gehitzean. Niosomaren karga +33,4 ± 5,7 mV-ekoa da. Karga hori +25 mV baino handiagoa denez, DNA arazorik gabe lotu dakioke (Hosseinkhani eta Tabata, 2006). Behin DNA gehituta, nioplexoaren zeta potentziala +21,2 ± 2,4 mV-ekoa da. Mikroskopiotik behatzerakoan, besikulak forma esferikoa dute eta ez dute agregaturik erakusten. Gainera, baieztatzen da esperotako tamaina dutela (100 nm inguru).
#### **5. Irudia. Bektore ez-biralen karakterizazio fisikokimikoa. Ezkerrean tamaina (zutabe zuria) eta zeta potentziala (lauki beltza) (n=3). Eskuinean TEM irudia (eskala barra 100 nm eta handipena 80.000X).**


## **3.4. Transfekzio, zelulan barneratze eta banaketa** *in vitro* **entseguak**
#### 3.4.1. Transfekzio entseguak
Proteina berde fluoreszentea (GFP) duen plasmidoa erabili da gene erreportari gisara. Esperimentu honetan, lipido kationiko/DNA erlazio desberdinak frogatu dira eta fluxuzitometria bidez transfekzioaren efizientzia eta zelulen bideragarritasuna neurtu dira. Transfekzioaren kontrol positibo gisa lipofektamina komertziala erabili da. Kontrol positiboarekin alderatuz, 5/1 erlazioan prestatutako GPxT-CQ nioplexoek (GPxT-CQ/DNA 5/1) izan dute emaitzarik onena: %6,81 ± 0,8-ko transfekzio efizientzia eta %77,5 ± 4,7-ko zelulabideragarritasuna. Ez da oso transfekzio tasa altua, baina bibliografian deskribatu da zelula kultibo primarioak transfektatzea zaila dela (de Carvalho et al., 2018).
#### 3.4.2. Zelulan barneratze eta banaketa entseguak
Transfekzio maila baxua ikusita, barneratze entsegua burutu da niosomak zelula barrura sartzen direla ziurtatzeko. Horretarako, kasu honetan plasmidoa FITC fluoroforoa du atxikita, nioplexoaren jarraipena gauzatu ahal izateko. Kasu honetan ere kontrol positibo gisa lipofektaminarekin osatutako lipoplexoa erabili da. GPxT-CQ/DNA 5/1 nioplexoaren barneratzea zelulara %15,16 ± 1,07-koa izan da eta zelulen bideragarritasuna %64,2 ± 1,05-koa. Beraz, esan daiteke prestatutako formulazioa zelulara sartzen dela eta gainera, lipofektaminak baino toxikotasun txikiagoa erakusten du.
Behin baieztatuta nioplexoak zelulan barneratzen direla, zelulan ze bidetik sartzen diren eta behin barruan nola banatzen diren ikertu da. Kasu honetan, zelulara sartzeko dauden bide desberdinak (kabeolak, klatrinak, makropinozitosia) eta lisosomak fluoreszentziarekin gorriz markatu dira. Ondoren, niosomaren fluoreszentzia berdea ze biderekin kolokalizatzen den begiratu da mikroskopio konfokalean. Mikroskopioan kolokalizazioa ikusteaz gain, CCF funtzioa (*cross-correlation function*) erabilita kuantifikatu da. Guzti hau eginda, ondorioztatu daiteke GPxT-CQ/DNA nioplexoa batez ere kabeolen bidetik sartzen dela zelulara. Alabaina, ez dago kolokalizaziorik lisosomekin. Honek esan nahi du nioplexoak ez direla elkartzen lisosomekin eta beraz, ez direla degradatuko zelulara sartu bezain pronto.
# **4. Ondorioak**
Batetik, ikerketa honek hUSCak pazientetik modu ez-inbaditzaile, erraz, sinple eta seguruan isolatzeko lehen protokoloa deskribatzen du. Bestetik, ikerketa honetan garatutako nioplexoek hUSCetan trasfekzio-efizientzia txikia erakutsi duten arren, lortutako emaitzekin transfekzio prozesu konplexuaren ezagutza handitu da aurrera begira hobekuntza ekarriko duten estrategiak diseinatu ahal izateko. Azkenik, agerian gelditzen da hUSCak iturri oso interesgarria direla biralak ez diren bektoreekin burututako terapia genikorako edota aurrerantzen aztertu beharreko beste aplikazio kliniko batzuetarako.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Oraindik fase oso goiztiarrean dauden eta optimizazioa behar duten entseguak dira lan honetan aurkeztutakoak. Hala ere, zelula hauek pazientearengandik erraz lortzen direnez, medikuntza pertsonalizaturako gaixotasun eredu zehatzak garatzeko oso interesgarriak dira. Horrez gain, zelula hauek potentzial handia izan dezakete klinikaren beste alor batzuetan, terapia zelularrean esaterako.
# **6. Erreferentziak**
- Chen, C-Y. et al. (2018), Exosomal DMBT1 from human urine-derived stem cells facilitaets diabetic wound repair by promotng angiogenesis, *Theranostics*, 8(6), 1607-1623.
- Chen, L. et al. (2018), Human Urine-Derived Stem Cells: Potential for Cell-Based Therapy of Cartilage Defects, *Stem Cells International*, 4686259.
- de Carvalho, T.-G. et al. (2018), A simple protocol for transfecting human mesenchymal stem cells, *Biotechnology Letters*, 40, 617-622.
- Grijalvo, S. et al. (2019), Cationic Niosomes as Non-Viral Vehicles for Nucleic Acids: Challenges and Opportunities in Gene Delivery, *Pharmaceutics*, 11(2), 50-73.
- Guan, J.-J. et al. (2014), Biological characteristics of human-urine-derived stem cells: potential for cellbased therapy in neurology, *Tissue Engineering Part A*, 20, 1794-1806.
- Horwitz, E. M. et al. (2005), Clarification of the nomenclature for MSC: The International Society for Cellular Therapy position statement, *Cytotherapy*, 7, 393-395.
- Hosseinkhani, H. eta Tabata, Y. (2006), Self Assembly of DNA Nanoparticles with Polycations for the Delivery of Genetic Materials into Cells, *Journal for Nanoscience and Nanotechnology*, 6, 2320-2328.
- Ma, B. (2007), Lipoplex morphologies and their influences on transfection efficiency in gene delivery, *Journal of Controlled Release*, 123, 184-194.
- Marianecci, C. et al. (2014), Niosomes from 80s to present: the state of the art, *Advances in Colloid and Interface Science*, 205, 187-206.
- Mintzer, M.-A. eta Simanek, E.-E. (2009), Nonviral vectors for gene delivery, *Chemical Reviews*, 109, 259-302.
- Moghassemi, S. eta Hadjizadeh, A. (2015), Nano-niosomes as nanoscale drug delivery systems: an illustrated review, *Journal of Controlled Release*, 185, 22-36.
- Mohammadian, M. et al (2016), Mesenchymal stem cell-based gene therapy: A promising therapeutic strategy, *Artificial Cells, Nanomedicine, and Biotechnology*, 44(5), 1206-1211.
- Pavathuparambil, A.-M. et al. (2018), Urine-derived cells for human cell therapy, *Stem Cell Research & Therapy*, 9, 180-191.
- Pezzoli, D. (2012), We still have a long way to go to effectively deliver genes!, *Journal of Applied Biomaterials & Functional Materials*, 10, 82-91.
- ––––––––––––– , (2013), Lipid-Based Nanoparticles as Nonviral Gene Delivery Vectors, *Methods in Molecular Biology*, 1025, 269-279.
- Reiser, J. et al. (2005), Potential of mesenchymal stem cells in gene therapy approaches for inherited and acquired diseases, *Expert Opinion on Biological Therapy*, 5, 1571-1584.
- Turan, S. eta Bastepe, M. (2013), The GNAS complex locus and human diseases associated with loss-offunction mutations or epimutations within this imprinted gene, *Hormone Research in Paediatrics*, 80, 229-2411.
- Zhang, Y. et al. (2008), Urine derived cells are a potential source for urological tissue reconstruction, *Journal of Urology*, 180, 2226-2233.
# **7. Eskerrak eta oharrak**
- Lan hau hainbat dirulaguntzari esker burutu ahal izan da: EITB Maratoia (BIO16/ER/005), Euskal Herriko Unibertsitatea (PIF17/29) eta Eusko Jaurlaritza (PRE\_2017-1-0365). Asistentzia tekniko eta intelektuala eskertuko nahiko genioke "NANBIOSIS" plataformari, zehazki, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntza CIBER (CIBER-BBN) medikamendu formulazio unitateari (U10), Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketa aurrera eramateko, idatzi honen autoreaz gain beste pertsona batzuek hartu dute parte: Myriam Sainz-Ramos eta Gustavo Puras doktorea (NanoBioCel Ikerketa Taldea), Arrate Pereda doktorea (Gaixotasun Arraroen Ikerketa Taldea), Shifa Jebari-Benslaiman eta Cesar Martin doktorea (Biofisika institutua) eta Melania Rosique eta Marian Martinez de Pancorbo doktorea (BIOMICS Ikerketa Taldea).
- Lan hau Yerai Vadoren tesirako ikerketaren atal bati dagokio. Gainera, aldizkari zientifiko batean argitaratzeko bidean dago. |
aldizkariak.v1-7-1068 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 122 _2022_6",
"issue": "Zk. 122 _2022_",
"year": "2022",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Emakumeen aurkako indarkeriaren analisi feminista baterako oinarri teorikoak eta elementu metodologikoak**
**Tania Martínez Portugal Genero eta Ikasketa Feministetan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatea**
Heteropatriarkatuak genero-indarkeriei edo indarkeria matxistei buruz ezagutza sortzeko eta diskurtsoak eratzeko darabiltzan moduei eta prozesuei (epistemologia heteropatriarkalak) aurre egite aldera, erresistentzia feministak lan eskerga egin du esanahi eta interpretazio-marko berriak eratzen. Prozesu horren ekarpen gisa, emakumeen aurkako indarkeriaren analisi feministarekin bat datorren proposamen metodologikoa partekatuko da artikulu honetan. Fenomenoaren analisitik eratorritako berrikuspen teorikoaren eta hausnarketa epistemologikoaren fruitu da, eta oinarri ditu Euskal Herriko komunitate ekintzaileetan indarkeria gainditu duten emakume ekintzaileen hamar narratiba.
GAKO-HITZAK: Epistemologia feministak · Metodologia · Emakumeen aurkako indarkeria.
## **Theoretical foundations and methodological elements for a feminist analysis of violence against women**
Against the forms and processes through which heteropatriarchy creates knowledge and constructs discourses around gender violence or machista violence (heteropatriarchal epistemologies), the feminist resistance has worked tirelessly in the construction of new frameworks and interpretations. As a contribution to this process, this article aims to share a methodological proposal consistent with a feminist analysis of violence against women. As a result of the theoretical review and epistemological reflection that emerges from a research of the phenomenon in the activist communities of the Basque Country, the proposal is sustained on the analysis of ten narratives of women activists who have survived violence.
KEY WORDS: Feminist Epistemologies · Methodology · Violence against women.
https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.1 *Jasotze-data:* 2020-11-30 *Onartze-data:* 2021-11-15
#### **1. Sarrera1**
Erresistentzia feministaren zereginetako bat pentsaera heteropatriarkalak eratutako gizarte-imajinarioak eraldatzea da2 . Helburu du maskulino unibertsalei aurre egitea eta emakumeen esperientzia iturri epistemikotzat aldarrikatzea, gizartefenomenoei —bereziki, genero-harremanetan izaten diren askotariko zapalkuntzaereduekin zerikusia dutenei— esanahia emateko eta horiek aztertzeko.
Emakumeen aurkako indarkeriatzat zer hartzen den eta zer ez xedatzen duen bertsio ofizial bat badela argitara ateratzen lagundu du teoria feministak, eta kritikatu ere egin du narrazio hori (Kelly, 1988; Hume, 2008; Cardona Curcó, 2015). «Bertsio ofizial» horrek indarkeria-adierazpenak nola hautematen eta barneratzen diren ere baldintzatzen du, eta horiek jasaten eta eragiten dituzten pertsonei buruzko estereotipoak sortzen ditu.
Artikulu honek eta oinarri duen ikerlanak3 xede dute ikuspegi politiko kritikotik emakumeen aurkako indarkeria aztertzen laguntzea. Horretarako, proposamen metodologiko bat partekatuko dugu, helburu dituena indarkeria horren izaera sistemikoa eta egiturazkoa azpimarratzea, epistemologia feministen oinarriekin bat datorren ezagutza sortzea eta begirunetsua izatea, ikerketak abiapuntu duen komunitatearekin.
Proposamenak akademiako eta akademiaz kanpoko egile feministek garatutako ekarpenetako asko biltzen ditu, horiek gabe gure lan hau pentsaezina bailitzateke. Dena den, formulazio orokorraren eta ekarpen horiei buruzko bana-banako gogoeten iturburua bizipen enpiriko jakin bat da; hau da, Euskal Herriko komunitate ekintzaileetako indarkeria sexistaren analisia, ekoizpen narratiboen teknikaren bidez egina. Emaitza gisa, narratiba horien zenbait pasarte partekatuko ditugu, horien azalpen-funtzioa baliagarria den kasuetan.
#### **2. Oinarri teorikoak eta elementu teoriko-metodologikoak**
Indarkeria sexistari buruzko diskurtsoa itxuratzen duten zenbait oinarri azaldu nahi nituzke, bai eta bereizi ere, batetik, diskurtso hegemoniko/heteropatriarkalean azaltzen direnak, eta bestetik, diskurtso eta teoria feministak bere egiten dituenak.
<sup>1.</sup> Artikulu hau 2020an *Investigaciones Feministas* aldizkarian argitaratutako «Haciendo frente a las epistemologías heteropatriarcales: elementos teórico-metodológicos para un análisis feminista de la violencia contra las mujeres» artikuluaren egokitzapena da.
<sup>2.</sup> Chris Corrin-ek (1996) «erresistentzia feminista» kontzeptua erabiltzen duenean, jarduera multzo bati buruz ari da, eta ikerketa eta teorizazio feminista, laguntza gizarte-zerbitzuak eta askotariko ekintzailetza moduak barne hartzen ditu (Morgan eta Björket, 2006). Esku artean dugun lanean, kontzeptua erabiliko dugu hainbat eremutan dauden eta dabiltzan feministek burututako esfortzu eta borroka komunak aipatzeko; ez, ordea, talde homogeneoa direla adierazteko, edo espazio horietako bakoitza ezaugarritzen eta zeharkatzen duten egiturazko berezitasunak ikusezintzeko.
<sup>3.</sup> Ikusi *Narrativas de mujeres sobre violencia sexista en las comunidades activistas del País Vasco* doktore-tesia. Hemen eskuragai: <http://hdl.handle.net/10810/32607>.
**1. taula. Oinarri teorikoen eta elementu teoriko-metodologikoen laburpena.**
| Diskurtso<br>heteropatriarkala | Diskurtso feminista | Elementu teoriko<br>metodologikoak |
|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Desbideratzeak,<br>–<br>ekintza puntualak.<br>Baztertze-logika<br>–<br>eta definizio<br>zurruna.<br>Erasoa izan<br>–<br>denaren<br>biktimizazioa. | Fenomeno<br>–<br>sistemikoa,<br>egiturazkoa eta<br>instrumentala.<br>–<br>Inklusio-logika eta<br>definizio malgua.<br>Indarkeria sexista<br>–<br>gizonezkoen<br>boterearekiko<br>emakumeen<br>erresistentziaren<br>testuinguruan<br>kokatzea. | Teoria garatzeko orduan,<br>–<br>emakumeen ahotsak<br>erdigunean jartzea.<br>–<br>Indarkeria sexista «genero<br>indarkerien paradigma»ren<br>edo indarkeria matxisten<br>testuinguruan kokatzea.<br>Agentzia aintzatestea eta<br>–<br>tratu txarrak jasan dituzten<br>emakumeen erresistentzia<br>adierazpenak identifikatzea.<br>Beste zapalkuntza<br>–<br>ardatz batzuekiko<br>intersekzionaltasuna<br>kontuan hartzea.<br>Indarkeria continuum<br>–<br>eta prozesu gisa<br>kontzeptualizatzea.<br>–<br>Fenomenora diziplinarteko<br>hurbilketa egitea. |
Iturria: Egileak egina, hainbat iturri oinarri hartuta.
Lehenik eta behin, indarkeria *gertakari puntual eta isolatu* gisa hartzen duen ikuspegiaren aurka, teoria eta ekintza feministek borroka egin dute haren izaera sistemikoa eta egiturazkoa dela aldarrikatzeko. Rebeca Dobash-ek eta Russel Dobash-ek (1998) agerian jarri dute, indarkeria gizarte-desbideratzetzat joko bagenu, gizarte-harremanetan iraunkorra den eta behin eta berriro agertzen den osagaitzat beharrean, ez genukeela zertan kezkatu indarkeriaren ezkutuko agerpen moduez, nahikoa litzatekeela «desbideratzeez» arduratzea. Hori horrela, funtsezkoa da indarkeria sexista eta genero-indarkeriak edo matxistak botere-harremanen sistema batean kokatzea, fenomenoaren askotariko ertzak identifikatzeko eta ulertzeko (Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren Plataforma, 2013).
Rachell Pain (2014) geografo feministak indarkeriari «eguneroko terrorismo» esaten dionean, haren egiturazkotasuna aipatzen ari da (*everyday terrorism*), eta iradokitzen du indarkeria ez dela soilik sistema heteropatriarkalaren emaitza; aitzitik, sistema heteropatriarkalaren beraren sortzaile ere badela. Horrek ez du esan nahi birsortze hori leku guztietan berdina denik edo historiaren joanean aldatu ez denik; alderantziz, ariketa dialogiko eta dinamiko baten ondorio da, kultura eta gizarte bakoitzaren berezko ezaugarri bereizgarriei lotuta dagoena, eta haien egitura, erakunde eta banakoetan azaleratzen dena.
Indarkeria gizarte-eraketa historiko moduan behatzeak une eta/edo leku jakin batek fenomenoari nola eragiten dion kontuan hartzea esan nahi du. Horrela, *indarkeria*ri eman dakizkiokeen interpretazioak biderkatu egiten dira, eta haren testuinguru-alderdia jartzen da agerian (Dobash & Dobash, 1998). *Indarkeria* produktu kulturaltzat hartzeak haren izaera erlatiboa eta, beraz, subjektiboa nabarmentzen du. Subjektibotasun horrek hurbilketa heteropatriarkalen zurruntasuna baztertu eta indarkeriaren definizio batek behar duen malgutasuna kontuan hartzera garamatza. Stanko-k (2002) dio ezin dela oraindik ere indarkeriaren fenomenoa finkotzat, ulertutzat eta halabeharrezkotzat kontzeptualizatu. Haren definizioaren malgutasuna baliatuta baino ezin dugu indarkeria, gizarte-fenomenotzat, era sortzailean deseratu.
Bestetik, tradizionalki, indarkeria *bazterketa-logika* baten argitan definitu da, eta adierazpen muturrekoenak baino ez dira azaleratu, gehienetan, gorputzari eragiten dioten erasoekin zerikusia dutenak; hala nola bortxaketari buruzko mitoa, etxeko indarkeria esaten zaiona eta eraso fisiko oso nabarmen batzuk. Joera murriztaile horren aurrean, erresistentzia feministak *inklusio-logika* bat kontrajartzeko borroka egin du, eta adierazpen muturrekoenak auzitan jarri diren arren («oro da indarkeria» polemikoaz ari naiz), indarkeriatzat jotzen diren adierazpenen zenbatekoa zabaltzea lortu du. Horren adibide dira isiltasunak eta barreak. Emakumeek biak ala biak identifikatu dituzte beren tratu txarren harremanetako elementutzat, eta mina, umiliazioa eta mespretxua eragiteko erabiltzen ziren elementutzat (Martínez Portugal, 2019).
Azkenik, esku artean dugun lanak funtsezko beste puntu baten alde ere egin nahi du: indarkeria gizonezkoen boterearen erabilerari aurre egiten dioten emakumeen erresistentziaren testuinguruan kokatu behar da (Hester, Kelly eta Radford, 1996), eta emakumeak ez dira «erraz biktimizatzen diren objektu» gisa hartu behar (Molina Petit, 2015). Ikuspegi hori oinarri hartuz gero, jaramon egin beharko zaie emakumeen bizi-testuinguruari, haien ekintzei eta ulertzeko moduei; abusu-gertakari jakinekin borrokatu aurretik, bitartean eta ondoren. Era berean, aukera horrek gure analisi-esparrua hedatzera garamatza, hauek ere kontuan hartzeko: emakumeen erresistentzia, bizirauteko modua, bai eta haien bizipena politikoki birdefinitzeko modua ere. Horrela, ikusgai egingo da emakumeek, biktimizazio-bizipenak jasanda ere, erakutsi duten indarra (Kelly, 1988; Martínez Portugal, 2019).
#### **3. Elementu teoriko-metodologikoak**
Indarkeria sexista edo indarkeria matxistak ikuspegi feminista batetik ikertzea erantzukizun politikoz jardutea da (Biglia, 2012), eta ez du soilik eskatzen geure buruak ikertzaile eta subjektu gisa botere-harreman korapilo batean kokatzea; aitzitik, zenbait erabaki metodologiko eta praktiko hartzera ere behartzen gaitu, teoria konprometitua sortzeko funtsezkoak. Ondoren, azalduko dut zer elementu teoriko-metodologiko iruditzen zaidan orain arte azaldutakoarekiko kontsekuentea.
#### *a) Emakumeen ahotsak erdigunean jartzea*
Harreman intimoak politizatzeak (Millet, 1969) emakumeen ahotsak indarkeria sexistari buruzko ikerketen erdigunean jartzea ahalbidetu zuen. Frogatuta dago indarkeria jasan duten eta jasaten duten emakumeen ahotsak ordainezinak izan direla eta direla fenomenoaren izaera multifazetikoa ikusgai egiteko (Stanko, 2002; Morgan eta Björket, 2006).
Ikuspegi horrek beste edozeinek baino hobeto hautematen du emakumeengan indarkeriak duen inpaktuaren hedadura, eta ikuspegi erradikalentzat hartzen da; izan ere, abiapuntu du indarkeria jasan duten emakumeen munduari buruzko iritzia eta pertzepzioa «estandar» gisa hartzea, eremu horretan autoritatea eskatzen duten beste gorputz batzuen ondoan (polizia, legeak eta erakundeak) (Walby, 1990). Bourdieuk esan bezala «generoetako batek (maskulinoak) ahalmen eta zilegitasun handiagoa» baldin badauka «bere indarra sustatzen eta, are, naturalizatzen duten botere-harremanak esanahiz janzteko eta disimulazeko» (1999; 224-225), ezagutza sortzeko orduan emakumeen ahotsetan oinarritzea ezinbestekoa da gizonen «esanahiak inposatzeko botere»ari aurre egiteko.
Adierazitako bizipenen bidez, eraso sexual eta fisiko tradizionalak eta horien definizio heteropatriarkalak gainditzen dituzten gizonengatiko abusu eta indarkeria moduak izendatzen dituzte emakumeek, isilduta gera ez daitezen. Esaterako, lehen begiratuan identifikatzeko zailak diren indarkeria sinbolikoaren adierazpenak (Bourdieu, 2000):
Nire gaineko bere abusuen ondorio baino, kontu horiek gizarteak bikote barruan niri ematen didan rolaren ondorio dira: amaren rola, babeslearen rola, «zure traumak nireen aurretik…, zure beharrak nireen aurretik», nahiz eta burua zuri joan zaizun, gero nik oihu egin dizudalako eta horrela berdindu garelako… Hau da, barneratuta daukagun zenbait mekanismok gure ongizatearen kontra egiteko duten modua. Kontu horiek… ezin ditut gainetik kendu. Nire DNAn baleude bezala da (Haizea).
Hala ere, elkarrizketatuen ikuspegiak berak zenbait muga ditu, sistema heteropatriarkalean sozializatuak izan baitira haiek ere, eta aintzat hartu behar da muga horiexek berak izango dituela metodologia kualitatiboen bidez emakumeen esperientziak Gizarte Zientzietan txertatzeak ere. Puntu hori arazotsua da; izan ere, ez dago argi zergatik onartu behar den ikuspegi patriarkalak ez dituela emakumeen eguneroko bizipenak kutsatu, gainerako teoriak kutsatu dituen maila berean (Walby,1990). Auzi horri buruz, hainbat egilek ohartarazi du, hain zuzen ere, emakumeen bizipen indibidual eta pertsonalak partekatzea ez dela nahikoa eraketa teorikorako, baizik eta abiapuntu izan behar dutela gure analisiak garatzeko eta indarrean diren ideiei, politika publikoei eta praktikei aurre egiteko (Kelly eta Radford 1996; Stanko, 2002; Biglia, 2012).
*b) Indarkeria sexista genero-indarkerien edo indarkeria matxisten paradigmaren barruan kokatzea*
Jarrai al dezakegu emakumeen aurkako indarkeriari buruz pentsatzen eta hura arautzen, genero-eraketarekin lotutako beste subjektibotasun batzuen aurkako indarkeria kontuan hartu gabe? Euskal Herriko4 mugimendu feministan badago
<sup>4.</sup> Indarkeriaren kontzeptualizazioarekin lotutako eztabaida eta adostasun horien adibideetako batzuk dira Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren Plataformaren (EHEMMP, 2016) «Repensando la violencia machista. Respuestas desde un feminismo en marcha»; 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako (2015eko martxoaren 16ko GAO); eta Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, «Salda badago» (Durango, 2019).
nolabaiteko adostasuna indarkeria sexistari paradigma zabalago baten barruan heltzeko. Xede du, lehenik, genero-dispositibotik eratorritako beste indarkeria mota batzuk ez ikusezintzea, hala nola indarkeria transfoboa, lesbofoboa eta homofoboa, eta bigarrenik, fenomenoaren ikuspegi sistemikoa indartzea (Biglia, 2014) (EHEMMP, 2016).
Indarkeria sexista indarkerien paradigma zabalagoan kokatzea —izan *generoindarkerienean,* izan *indarkeria matxistenean*— emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa ikertzeko ikuspegi kritiko feminista darabilgun pertsonok gure gain hartu beharreko ardura da. Hala ere, eta ikuspegi hori abiapuntu hartuta, akats bat da tipologia horietako bakoitza berriro ere pluralean izendatzea, zenbait espaziotan egiten ari diren moduan (indarkeria sexistak, indarkeria transfoboak, lesbofoboak).
Fenomenoa izendatzeko modu horrek zaildu egiten du ondo bereiztea indarkeria hori gauzatzeko *mekanismoak* eta horien *ondorio* edo *emaitza* den indarkeria. Bereizketa hori ez egiteak analisi-gaitasuna kentzen digu: indarkeria botereharremanen testuinguruan eratzen denez, ez era isolatuan, hain ikusgarriak ez diren mekanismoak daude, esaterako, *barrea, isiltasuna, lehenengo gauza bat eta gero kontrakoa esatea, hitzak, parrandan egonda mezua bidaltzea eta galdetzea «nola zoaz gaueko 12etan?»5 …* Horiek guztiak ez dira berez biolentoak, baina horien bidez indarkeria eragin daiteke. Despareko botere-egitura baten testuinguruan kokatuta bilakatzen dira indarkeriaz aritzeko tresna.
Bileretan hitza hartzen nuenetan koordinatzaileak txantxak eta txisteak egiten zituen hitz egiten nuen bitartean, eta bulegoan matxismoa zegoela iradokitzera ausartu nintzen batean, zakar eten zidan, esanez ezin zitzaidala halakorik esatea bururatu ere, ideiarik ere ez nuela matxismoa zer den, eta Salvadorrera joan behar nukeela hango emakumeak nola dauden ikustera, hori bai, hori badela diskriminazioa (Sofía).
Txantxek, karikaturizazioek edo txisteek xede dute aldarrikapen feminista eta diskriminazioaren zein azpiko botere-harremanen salaketa alboko, marjinal edo balio gutxiko kontutzat baztertzea; eta hala, horien alde egiten duten pertsonak eta kolektiboak sinesgarritasun txikiko estereotipo bilakatzen dira. Nola ulertarazi barrea indarkeria izan daitekeela, barrea politikoa izan daitekeela? Nire helburua indarkeria sexistaren adierazpen ikusezinenak zein diren eta zergatik zehaztea izanik, azaldu behar dut zer parametroren arabera, edo zer mekanismoaren bidez bilakatzen diren abusu-adierazpen bat gehiago barrea, isiltasunak, txantxak…
Azkenik, mekanismo horiek *indarkeria*tzat kategorizatzen ditugunean, errazago irristatzen gara indarkeriaren kontzeptualizazioari buruzko egungo eztabaidetako «*dena da indarkeria»* horretara (Esteban, 2017). Fenomenoaren alderdi subjektiboak eta erlatibistak bereziki arduratsuak izatera behartzen gaitu. Emaitza —edo produktua— zer prozesutatik datorren azaldu gabe plazaratuta, ez diogu mesede egiten diskurtso eta aldarrikapen politikoari. Nire aukera izan da emakumeen aurkako indarkeria edo indarkeria sexista azaltzeko, emakumeen gaineko kontrolari eta botereari eusteko erabiltzen diren mekanismoetako batzuk baliatzea (hizkera
<sup>5.</sup> Narratibetan indarkeriatzat identifikatu diren mekanismoak.
eta isiltasuna, des-ahalduntzea, maitasun erromantikoaren mitoa, *gaslighting*a, sexualitatearen gaineko kontrola, eraso sexualak, eraso fisikoak… besteak beste).
*c) Agentzia aintzatestea eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeen erresistentziaadierazpenak identifikatzea*
Emakumeok egunero jasaten dugu gure gain erabiltzen den indarkeria. Egiturazko indarkeriaren adierazpen guztien aurrean —*everyday violence* (Stanko, 1993) edo *everyday terrorism* (Pain, 2014)—, ez ditugu gure desioak eta helburuak baztertzen, debekatu zaizkigun espazioak hartu nahiari eusten diogu, bidezko tratua edo, sinpleki, tratu on bat eskatzen dugu. Horiek horrela, funtsezkoa da gure ikerketen esparrua zabaltzea, emakumeok abusuari nola aurre egiten diogun, hartatik bizirik nola ateratzen garen eta, are, hura nola politizatzen dugun ere kontuan hartzeko.
Azken aldiko erresistentziari buruzko ikerketak (*Resistance studies)* gizartezientzietan gorabidean dagoen ikerketa-alorra dira gaur egun. Alor horretan hainbat kontzeptu eta definizio ematen dira erresistentzia-ekintzatzat zer ekintza hartzen diren edo har daitezkeen zehazteko, eta askotariko moduetan erabiltzen dira, zehaztasun handirik gabe (Johansson eta Vinthagen, 2014; Baaz *et al*., 2016). Kontzeptuari buruzko literatura berrikusi ondoren, Hollander-ek eta Einwohnerek (2004) desadostasun ugari aurkitu zuten, eta bi adostasun puntu baino ez: (i) erresistentzia-ekintza egiten duen banakoaren edo subjektuaren aldetik nolabaiteko agentzia eskatzen duen ekintza da, eta (ii) erresistentzia beti boterearen aurka eratzen da.
James Scott-ek 1985ean *everyday resistance* kontzeptua erabili zuenetik —zehazki klase-borrokatik eratorritako ekintzez ari zen—, fenomenoari buruzko ikerketetako askok ikuspegi hori hartu dute oinarri: hau da, *erresistentzia* egileak «infra-politika» esaten dionaren baitako egitate informaltzat eta antolatu gabetzat jotzen duen ikuspuntua. Dena dela, lehen nozio horretatik interesatzen zaigun alderdia da fenomenoa hainbat ekintza nagusiki informalen (lehen begiratuan ikusten zailak eta ez dutenak zertan konfrontaziozkoak izan) multzotzat ulertzen duela.
Ildo berean, Johansson-ek eta Vinthagen-ek (2014) kontzeptuak ematen dituen aukerak esploratu dituzte eta haietan sakondu dute; horrek ez du esan nahi —are, esplizituki ekidin dute— asmoa definizio bakar bat ematea denik. Horren ordez, lau premisa ezarri dituzte kontzeptuaren gainean: (i) *eguneroko erresistentzia* edo *everyday resistance* deritzona praktika bat da (eta ez kontzientzia politiko jakin baten ondorioa, Scottek baieztatu zuen eran), (ii) historikoki boterearekin korapilatuta dago (*everyday power)*, (iii) beste botere-ardatz batzuekin intersekzioan aztertu behar da (ez botere bakar baten aurkakotzat), (iv) heterogeneoa da eta ez da halabeharrezkoa, gerta daiteke edo ez; izan ere, testuinguruaren eta egoeren arabera aldatu egiten da (hots, ez dago estrategia unibertsal bat edo ekintza modu koherente bat).
Gure proposamenean, «erresistentzia» *agentzia*ren ikuspegitik ulertzearen alde egiten dugu, gizonen boterearekiko aurkaritza aktiboa eta borroka esan nahi duelako, edo harekin kooperatzeari edo hari men egiteari uko egitea: hau da, ekintza edo mekanismo multzoa da, mendekotasun-estatus bat onartzearen aurkako jarrera argia adierazten duena.
Istilu horiek kontzientzia txarra eta arbuioa eragiten zidaten. Kontzientzia txarra zer egoeratan nengoen ikusten nuelako, eta niri ez zitzaidalako ateratzen ez maitatzea, ez laguntzea, berak nahi bezala, bere desioak asetzea. Eta arbuioa ez nuelako izan nahi ez bere erizaina, ez bere zaintzailea, eta berak ez zidalako zertan ezer eskatu (Maren).
Bestalde, abusu-bizipena politizatzeak hura ikuspegi politikoan txertatzea dakar; hau da, botere-harremanen sistema baten (non emakumeak kolektibo zapaldukoak diren) elementu eta ondorio gisa hartzea. Ikuspegi politikoan barneratzeko lehen pausoa gertatutakoa kontzeptu politikoen bidez kontzeptualizatzea da; Celia Amorós-ek (2008) azaldu duen eran, *kontzeptualizatzea politizatzea baita.* Abusua *politizatu* ahal izateko, beharrezkoa da indarkeria guk geuk izendatzea eta esanahi kolektiboak ekoitzi dituen diskurtso soziopolitiko batera jotzeko ahalmena izatea.
Pisukide batek lotu zituen egun batean hari-mutur guztiak eta hura guztia eraso sexistatzat definitu zuen. Beharbada denok genekien, baina batzuetan idatzita ikusi behar duzu ohartzeko, ez? Ba berak hori egin zuen (Miren).
Azkenik, emakumeak aktore aktibotzat erdigunean jartzeak auzitan jartzen du indarkeria sexistaren ondorio guztiak negatiboak direla eta izango direla dioen ohiko onarpena (batzuetan baita inplizitua ere). Horrela, ez dugu baztertuko ondorio negatibo horiei aurre egiteko prozesuak, epe luzera, emaitza positiboak ere eman ahal izatea.
#### *d) Beste zapalkuntza-ardatz batzuekiko intersekzioa kontuan hartzea*
Dobashek eta Dobashek (1998) «testuinguru» kontzeptua azpimarratzen dute indarkeria esanahiz janzteko elementu nagusitzat. Definizio hau darabilte: «Indarkeria produktu kulturaltzat jotzen da, askotariko gizarte-testuingurutan kokatutako banakoak adierazpide dituena» (1998: 4). Asmo esentzialistei iskin egin, eta definizioa berariaz irekita uzten da, kontuan har ditzan bai indarkeriak performatzeko dituen askotariko moduak, bai indarkeriak emakumeei nola eragiten dien, haien arrazaren, etnizitatearen, kulturaren, klasearen, adinaren, sexualitatearen, funtzionaltasunaren/disfuntzionaltasunaren… arabera.
Askotariko zapalkuntza-ardatzen intersekzioan, nabarmen aldatzen da indarkeria hautemateko modua eta hari aurre egiteko erantzuna. Askotariko esperientzia horiek bildu eta aztertu behar dira informazio zehatzagoa edukitzeko, indarkeria ugaltzeko eta legitimatzeko baldintzak zein diren jakite aldera (Crenshaw, 2012). Era berean, beharrezkoa da ekoitzitako ezagutza kokatzea, gure analisien mugak esplizitatzea eta emaitzak ez aurkeztea unibertsaliza daitezkeen emaitzatzat. Ez da kontrizioariketa bat, baizik eta epistemologia feministetako planteamendu batekin bat egitea; hausnarketa lan kualitatibo kritikoen ezinbesteko elementutzat jotzen duenarekin, hain justu (Haraway, 1995; Biglia, 2012; Gandarias, 2014).
Lerro hauen atzean dagoen ikerketak duen mugetako bat da, hain zuzen ere, bertan, bere kontakizunaren bidez, zer emakume-tipologiak parte hartu duen. Ez da kasualitatea, ikertzailea emakume zuria, Euskal Herrian errotua, goi-mailako ikasketaduna, dibertsitate funtzionalik gabea eta heterosexuala izanik, partehartzaileek ere ezaugarri horiek guztiak izatea. Horrek kanpoan utzi ditu emakume ekintzaileen arteko beste profil batzuk, eta ikerketak ez du islatzen horien biziesperientzia —zeharkatzen duten berezitasunek markatua (etnia eta/edo kultura, sexu-joera ez-heteromormatiboa, askotariko ikasketa-mailak, aniztasun funtzionala, adina…)—. Berezitasun horiek hainbat gizarte-diskriminazio eta -desparekotasun maila eratzeko joera dute, eta, adierazi berri dugun eran, indarkeria adierazteko eta bizitzeko modua baldintzatzen dute. Ikerketak, beraz, denboran, espazioan eta subjektuei dagokienez mugatua den kasuistika jakin baten berri eman nahi du.
## *e) Indarkeria continuum eta prozesu gisa kontzeptualizatzea*
*Indarkeriaren continuum* baten ideia Kelly-k (1988) kontzeptualizatu zuen. Helburu zuen emakumeek gizonen aldetiko *abusu* gisa identifikatzen duten adierazpenen multzo konplexua eta zabala ikusaraztea. «Abusuaren hierarkia» bat eratzea, erantsi zuen egileak, desegokia da analisi feminista bat egiteko.
Gaur egun, literatura feministan adostasun zabala dago *continuum* kontzeptuari dagokionez, ahalmena duenez bere baitan hartzeko ez soilik indarkeriatzat argi eta garbi identifikatzen diren adierazpenak, baizik eta baita emakumeak bigarren mailako herritartzat jo eta horien zapalkuntza indartzen eta naturalizatzen duten abusuzko portaera guztiak ere (Boesten eta Wilding, 2015). Gainera, tratu txarrak jasan dituzten emakumeek berek baliozkotzat jo dute hurbilketa modu hori, beren esperientzia azaltzeko eta ezagutarazteko haren baliagarritasuna berretsi baitute (Kelly eta Radford, 1996; Salvage, 2016).
Indarkeria continuum bat dela pentsatzen badugu, kontzepturako hurbilketetan, prozesu bati heltzen dioguneko ikuspuntua izan beharko dugu. Prozesu aktiboa eta oso arriskutsua da esku artean duguna, eta gizonen aldetiko indarkeriaren erabilerarekin batera, beste kontrol eta mendekotasun modu batzuk dakartza berekin. Bazterketa-ekintza txikiak, portaera aldakorrak, gaitzespen sotil baina etengabeak izaten dira, indarkeriatzat nekez identifikagarriak, sistema sexista baten barruan eta metatze-patroi baten testuinguruan irakurtzen ez badira:
Isolatuta egoteak, gehi abandonuaren mehatxuak eta mendekotasun-harreman toxiko batek, eragin zuen nire bizitzaren muina izatea pertsona hori zoriontsu egitea eta bere onarpena lortzea. Egun batez, esnatu berritan, esan zidan: «Ez nauzu zoriontsu egiten». Lur jota utzi ninduen. Hori zen ni zigortzeko bere modua (Estela).
Indarkeria prozesu moduan kontzeptualizatzen badugu, ulertzeko aukera izango dugu emakume erasotuek nola «normaltzat» jo ditzaketen muturrekoak diren portaerak (Lundgren, 2015), edo nola era isolatuan behatuta kaltegabeak diruditen zenbait gertaera ekintza biolento izan daitezkeen.
#### *f) Fenomenora diziplina anitzetatik hurbiltzea*
Almudena Hernandok, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko (UCM) irakasleak, bere hitzaldietako bat hasteko aipamen bat egin zion diziplina akademikoen ezaugarri bati; botere-gailu izateari, hain zuzen. Hernandok, aipatutako unibertsitateko Historiaurre Departamentuko irakasle entzutetsu eta UCMko Ikerketa Feministen Institutuko kideak, kontatu zuen historiaren materialtasunetik ikasteko hezia izan dela, nahiz eta berari interesatzen zaiona eta haren ikerketak gidatzen dituena orainaldiaren immaterialtasuna izan. Segidan, Hernandok azaldu zuen bere analisiek ez dutela diziplina batean abiapuntu hartzen, eta bere burua *diziplinarteko*tzat ez ezik, *diziplinarik gabeko*tzat jo zuen. «Nire ustez —dio—, ez dago gizakia ulertzea baino ezer konplexuagorik, eta horretarako, norbaitek garatutako edozein optikatatik ekin behar zaio. Diziplina akademikoak botere-gailuak direla uste dut6 ».
Ideia ezinago iradokitzaile horrek gure ustea indartzen du: gizarte-fenomenoak —eta, bereziki, esku artean duguna— ezin dira ikuspegi edo diziplina bakar batetik azaldu; aitzitik, diziplina barneko jardunbideen aurkako desobedientzia aktiboan oinarrituta heldu behar zaie7 . Jarrera hori ikerketa positibisten ondorioz sortzen diren botere-harremanekin hausteko modu bat gehiago da, epistemologia feministaren postulatuekin bat etorrita.
Dobashek eta Dobashek (1998) ikergaiaren lehen eklosioaren ondoren egiten diren diziplina barneko lanen zurruntasuna kritikatzen dute. Askotariko diziplinen arteko «mesfidantza» horrek haiek ez aintzat hartzeko ahalegin hutsal bat ekarri du, eta, are, baita analisi zientifiko «puru» izan nahi duen horretatik baztertzekoa ere. Egileen aburuz, dinamika horrek indarkeriaren ulermen teoriko eta ezagutza enpirikoaren garapen handiagoa eta emankorragoa eragozten du, baita indarkeria desagerrarazteko bidean jarriko gaituzten hari buruzko ikuspegi berrien bilaketarena ere. Testuinguru horretan, ideia eta ebidentzia berriek gero eta estuagoa eta aldagaitzagoa den ideia eta froga autorreferentzialen zirkuluan gora egiteko borroka egin behar dute. Ikerketa bideratzeko modu antzu horren ordez, Dobashek eta Dobashek «mugaz haraindiko» diziplinarteko enkontruak proposatzen dituzte, askotariko diziplinetan lortutako aurrerapenak era produktiboan erabiliko dituztenak (*cross-fertilization*).
#### **4. Ondorioak**
Jakintza kolektiboak sortzeko moduen azpian diren botere-logika desparekoei aurre egiteko beharrean datza genero-indarkeriari eta indarkeria sexistari buruzko ikerketek ikuspegi feminista izatearen garrantzia. Horregatik da garrantzitsua indarkeriaren eta haren testuinguru performatiboen azterketan sakontzea, ezagutzaren justifikazio, baliozkotze eta ezagutza-ekoizpenerako estrategien bidez. Eta estrategia horiek gai izan beharko dute praxi eta teoria feminista garatzen ari diren proposamenak biltzeko eta zukutzeko.
Indarkeriari buruzko ikerketetan emakumeen ahotsak erdigunean jartzeak —gure ikuspegia zabaldu eta indarkeriari aurre egiteko, erresistitzeko eta bizirauteko moduak ere kontuan hartuta— ikerketa eta ekoizpen teoriko emankorra ekarri du,
<sup>6. «</sup>Género e identidad. La importancia de los vínculos y la comunidad en la construcción de lo humano» Conferencia Magistral Noviembre Feminista (2016/11/17). Hemen ikusgai: <https://www. youtube.com/watch?v=YVfNzJ4Ziu0>.
<sup>7.</sup> Genero-indarkeria esaten zaiona ikertzen eta aztertzen duen literatura akademikoaren lehen azterketan, hainbat hurbilketa aurkitu nituen, eta bi irizpideren arabera sailkatzera ausartu naiz. Lehenengo irizpidea da non idatzi den: lekua edo erakundea. Bigarrena, zer diziplinak zehazten eta zeharkatzen duen edo duten haren edukia.
bai eta hegemoniaren aurkako borroka politikorako hainbat estrategia ere. Abiapuntu horri esker, hiru gauza lortu dira: diskurtso heteropatriarkalak ikusezindutako mekanismoak eta adierazpenak azaleratzea, fenomenoaren analisia konplexuagoa izatea, inguratzen duen erlatibismoan sakonduta, eta emakumeak abusuen mendeko biktima pasibotzat irudikatzen dituen gizarte-iruditeria hegemonikoa apurtzea. Horiek horrela, indarkeria sexistaren ezagutzan aurrera egiteko moduetako bat da, abusu-harreman baten ondorengo askotariko ibilbideei argia emate aldera, erresistentzia- eta biziraupen-prozesuetan zer elementuk eta eragilek parte hartzen duten aztertzea.
Eztabaida politikoei eta fenomenoaren garapen kontzeptualari esker, sexugenero-sexualitate sistematik eratorritako indarkerien (esaterako, genero-indarkeria eta indarkeria matxista) paradigma zabalagoan kokatu ahal izan dugu emakumeen aurkako indarkeria. Premisa teoriko (eta politiko) horren argitan, genero-harremanak, sistema heteropatriarkala eta haren indarkeriaren erabilera sakonago, doiago eta zabalago uler daitezke, eta ondorioz, ikerketa-aukerak eta kasuistikak biderka daitezke.
Ontzat ematen badugu askotariko zapalkuntza-ardatzen intersekzioak abusu espezifikoak eta askotariko bizipenak sortzen dituela, hauek ere egin behar ditugu: batetik, gure ikerketen mugak birpentsatu behar ditugu, fenomenoaren alderdi erlatibista kontuan hartuta; bigarrenik, definizio malguak erabili behar ditugu, *ad hoc* analisiak egiteko aukera emango digutenak, eta hirugarrenik, gogoeta egin behar dugu, ikertzaile gisa geure buruak kokatzeko eta indarkeriari buruzko gure lanprozesuak eta jakintza-sorkuntza inplementatzerakoan jokoan sartzen diren boterelogikak ulertzeko.
Abusu-harremanak emakumeen subjektibotasuna prekarizatzen duten prozesu gisa ulertzeak adierazpenen continuum bat badela pentsatzea eskatzen du. Continuum horrek hartuko lituzke bai ezkutuko ekintza sistematikoak, bai bortizkeriatzat erraz identifikatzen diren eraso fisikoak. Adierazpen horiek guztiak erregistratzea, ikusgai egitea eta botere-harremanen sistema baten testuinguruan jartzea lagungarri zaigu abusu-harremanak hobeto azaltzeko eta askoz azkarrago hautemateko noiz egon gaitezkeen haietako batean murgilduta.
Azkenik, ikerlan batek bere helburuak lortzeko eta eraginkorra izateko, beharrezkoa da askotariko ikuspegi teorikoak edukitzea, ez soilik diziplinartekoak. Jakina, lan askoz konplexuagoa, zailagoa eta ausartagoa da gure argudioak ikuspegi analitiko bakar batean edo munduari begiratzeko modu bakar batean txertatzea baino. Baina gizarte-fenomenoak diziplina akademiko bakar bat edo pentsamendu-korronte bakar bat oinarri hartuta azal daitezkeela pentsatzea nolabaiteko totalitarismo epistemologikoa da.
## **5. Bibliografia**
Amorós, Celia *et al.* (2008): «Conceptualizar es politizar», in Patricia Laurenzo Copello, Maria Luisa Maqueda Abreu eta Ana María Rubio Castro (koor.), *Género, Violencia y Derecho,* Tirant lo Blanch, Valentzia, 15-26.
- Baaz, Mikael; Lilja, Mona; Shulz, Michael eta Vintaghen, Stellan (2016): «Defining and Analyzing "Resistance": Possible Entrances to the Study of Subversive Practices», *Alternatives: Global, Local, Political,* 41(3), 137-153. Hemen eskuragai: <https:// www.academia.edu/35246423/Defining\_and\_Analyzing\_Resistance\_Possible\_ Entrances\_to\_the\_Study\_of\_Subversive\_Practices> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- Biglia, Barbara (2012): «Corporeizando la epistemología feminista: investigación activista feminista**», in** Martha Lievano Franco eta Marina Duque Mora (konp.), *Subjetivación femenina: Investigación estrategias y dispositivos críticos,* UANL, Mexiko, 195- 229. Hemen eskuragai: <https://www.academia.edu/3197857/Corporeizando\_ la\_epistemolog%C3%ADa\_feminista\_investigación\_activista\_feminista> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- ––––––––––, (2014): «Avances, dilemas y retos de las epistemologías feministas en la investigación social», in Irantzu Mendia, Marta Luxán, Matxalen Legarreta *et al.* (koor.), *Otras formas de (Re)conocer,* UPV/EHU eta SimREF, Bilbo, 21-44. Hemen eskuragai: <http://publicaciones.hegoa.ehu.es/uploads/pdfs/269/Otras\_ formas\_de\_reconocer.pdf?1488539836> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- Boesten, J. eta Wilding, P. (2015): «Transformative gender justice: Setting an Agenda», *Women´s Studies International Forum*, 51, 75-80. doi: https://doi.org/10.1016/j. wsif.2014.11.001
- Bourdieu, Pierre (2000): *La dominación masculina*, Anagrama, Bartzelona.
- ––––––––––, (1999): *Meditaciones Pascalianas*, Anagrama, Bartzelona.
- Casado Aparicio, Elena (1999): «A vueltas con el sujeto del feminismo», *Política y Sociedad,* 30, 73-91. Hemen eskuragai: <https://revistas.ucm.es/index.php/ POSO/article/view/POSO9999130073A> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- Cardona Curcó, Irene (2015): *Aproximación al papel de las mujeres dentro de los grupos armados de la Transacción*, Deskontrol, Bartzelona.
- Crenshaw, Kimberlé (2012): «From Private Violence to Mass Incarceration: Thinking Intersectionally About Women, Race, and Social Control», *UCLA Law Review,* 59, 1.418-1.472. Hemen eskuragai: <https://www.uclalawreview.org/pdf/59-6-1.pdf> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- Dobash, Rebeca eta Dobash, Russel (1998): «Cross-Border Encounters: Challenges and Opportunities», in Rebeca Dobash eta Russel Dobash (ed.), *Rethinking violence against women,* Sage Publications, 1-16.
- Dominguez Sanchez Pinilla, Mario eta Davila Legeren, Andrés (2008): «La práctica conversacional del grupo de discusión: jóvenes, ciudadanía y menos derechos», Angel J. Gordo eta Araceli Serrano (koor.), *Estrategias y prácticas cualitativas de investigación social*, Pearson-Prentice Hall, Madril, 97-127*.*
- Downes, Julia; Hanson, Karis eta Hudson, Rebeca (2016): *Salvage: Gendered violence in activist communities*, Footprinters Workers Co-op, Leeds. Hemen eskuragai: <http://oro.open.ac.uk/47582/> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- Esteban, Mari Luz (2017): *Feminismoa eta politikaren eraldaketak,* Susa, Bilbo.
- Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren Plataforma (2013): «Indarkeria sexistari aurre egiteko protokoloa». Hemen eskuragai: <http://emakumeenmundumartxa. eus/fitxategiak/media/2015/f1a0e66fb0529054ab98e9c76d6bbf66indarkeria\_ sexistaren\_kontrako\_protokoloapdf.pdf>.Friedman, Jaclyn eta Valentí, Jessica (2008): *Yes means Yes. Visions of female sexual power and a world without rape*, Seal Press, Berkley.
- Gandarias, Itziar eta Garcia, Nagore (2014): «Producciones narrativas: una propuesta metodológica para la investigación feminista», in Irantzu Mendia, Marta Luxán,
- Matxalen Legarreta *et al.* (koor.), *Otras formas de (Re)conocer,* UPV/EHU eta SimREF, Bilbo, 97-110. Hemen eskuragai: <http://publicaciones.hegoa.ehu. es/uploads/pdfs/269/Otras\_formas\_de\_reconocer.pdf?1488539836> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua)
- Gandarias Goikoetxea, Itziar (2014): «Habitar las incomodidades en investigaciones feministas y activistas desde una práctica reflexiva», *Athenea Digital,* 14(4), 289- 304. doi: http://dx.doi.org/10.5565/rev/athenea.1489
- Haraway, Donna (1995): *Ciencia, Cyborgs y Mujeres: La reinvención de la naturaleza*, Cátedra, Madril.
- Hercus, Cheryl (2005): *Stepping out of line. Becoming and being feminist,* Routledge, New York.
- Hester, Marianne; Kelly, Liz eta Radford, Jill (1996): *Women, Violence and Male power. Feminist activism, research and practice*, Open University Press, Buckinham.
- Hester, Marianne (2015): «Theorizing male power and violence against women», in Nadia Aghtaie eta Geetanjali Gangoli (koor.), *Understanding Gender Based Violence. National and International Context*, Routlegde, New York. doi: https://doi. org/10.4324/9780203799147
- Hollander, Jocelyn A. eta Einwohner Rachel L. (2004): **«**Conceptualizing Resistance**»,** *Sociological Forum.* 19-4, 533-554. Hemen eskuragai: <http://www. resistancestudies.org/files/Hollander.pdf> (2020ko apirilaren 20an kontsultatua).
- Johansson Anna eta Vinthagen, Stellan (2014): «Dimensions of Everyday Resistance: An Analytical Framework**»,** *Critical Sociology,* 1-19.
- Johansson, A. & Vinthagen, S. (2016): «Dimensions of Everyday Resistance: An Analytical Framework», *Critical Sociology*, 42(3), 417-435. doi: https://doi. org/10.1177/0896920514524604
- Kelly, Liz (1988): *Surviving Sexual Violence*, Polity Press, Cambrigde.
- Martínez Portugal, Tania (2015): *La violencia sexista en colectividades sociales y políticas de izquierdas: casos y procesos de resilencia de mujeres activistas vascas*, Master Amaierako Lana, UPV/EHU, Espainia.
- ––––––––––, (2019): *Narrativas de mujeres sobre violencia sexista en las comunidades activistas del País Vasco*, Doktore Tesia, UPV/EHU, Espainia.
- ––––––––––, (2020): «Haciendo frente a las epistemologías heteropatriarcales: elementos teórico-metodológicos para un análisis feminista de la violencia contra las mujeres», *Investigaciones Feministas*, 11(2), 333-342. https://doi.org/10.5209/ infe.65874
- Molina Petit, Cristina (2015): «La construcción del cuerpo femenino como victimizable y su necesaria reconstrucción frente a la violencia machista», *Investigaciones feministas*, 6, 69-84. doi: https://doi.org/10.5209/rev\_INFE.2015.v6.51380
- Morgan, Karen eta Björket, Suruchi Thapar (2006): «"I´d rather you´d lay me on the floor and start kicking me" Understanding symbolic violence in everyday life», *Women´s Studies International Forum,* 29, 441-452. doi: https://doi.org/10.1016/j. wsif.2006.07.002
- Osborne, Raquel (2009): *Apuntes sobre violencia de género*, Bellaterra, Bartzelona.
- Pain, Rachel (2014): «Everyday terrorism: Connecting domestic violence and global terrorism», *Progress in Human Geography*, 38, 531-550. doi: https://doi. org/10.1177%2F0309132513512231
- Scott, James (1985): *Weapons of the Weak. Everyday Forms of Peasant Resistance,* Yale University Press, New Heaven.
- Stanko, Elisabeth A. (ed.) (2002): *The Meanings of Violence*, Routledge, New York. Walby, Sylvia (1990): *Theorizing Patriarchy*, Basil Blackwell, Oxford. |
aldizkariak.v1-7-853 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 103 _2017_5",
"issue": "Zk. 103 _2017_",
"year": "2017",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **ESKU-IDAZKETA ETA TESTU ELEANITZEN ARTEKO LOTURAK**
**Tesiaren egilea**: Irune Ibarra Lizundia
**Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) **Saila**: Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saila
**Tesi-zuzendaria**: Jasone Cenoz Iragui
**Tesiaren laburpena**:
Badirudi eskuz eta paperean idaztea iraganean gelditu den dinosauro bat, errelikia bat edo modaz pasatako zerbait dela. Horrela, guraso, ikasle, irakasle eta politikari asko ari da galdetzen zer dela-eta ikasi behar den eskuz idazten, aukeratu, sakatu, ukitu edo klikatu al dugun aro teknologiko aldakor honetan. Gainera, murriztu beharreko kontua dirudi, edukiz gainezka dagoen eskolako curriculumean (Schlagal, 2007; Medwell & Wray, 2008; Berninger, 2013a; Konnikova, 2014). Horixe egin zuten Estatu Batuek 2011. urtean, murriztu eta orain dela gutxi Finlandiak bide bera hartu du (Tubia, 2014).
Testuinguru digital honek inguratzen gaituen arren, nazioartean badira haurren esku-idazketa sistematikoki aztertu duten ikerketak eta, ikerketa horien arabera, esku-idazketaren hil-kanpaiak goizegi jo dituzte (Saperstein Associates, 2012). Ikerketetan ikusitakoa aintzat hartuz, garatzen ari diren haurrek idazteko prozesu bereziak edukiko lituzkete, idazle helduetatik eta trebeetatik kualitatiboki desberdinak. Horrela, garatzen ari diren haurren idazketa-ezaugarriak aztertuz eta bilduz, marko bat osatu da, eta zenbait ikertzailek eskatzen dute esku-idazketaren izaera, irakaskuntza eta ebaluazioa berraztertzea. Bestalde, haurrak geroz eta ohituago daude hizkuntza desberdinetan idazten eta Euskadiko eskoletan garatzen ari den Heziberri 2020 Planean hizkuntza guztiak modu bateratuan irakastea eta ebaluatzea planteatu da. Hala ere, idazketa eleaniztun goiztiarra ez dugu behar bezala ezagutzen, ez eta bertan eragiten duten faktoreak ere.
Ikerketa-lanaren egitura honakoa da: lehenik eta behin, marko teorikoak ematen dio hasiera tesiari, ikerketa-lanaren testuingurua ahal bezain zehatzena izateko. Era berean, marko teorikoa hiru kapitulu edo azpiataletan banatuta dago: lehen kapitulua idazketa da, bigarrena hastapeneko idazketa, eta hirugarrena idazketa eleaniztasunean eragiten duten faktoreak. Horrela, lehen kapituluan, idazketaren kontzeptualizazioak aztertu ondoren, berau xamurtzeko haurretan egin diren saiakerak ikusi ditugu. Ondoren, garatzen ari diren idazleak ez direla «heldu trebeak» ikusi dugu, eta, gero, Berninger-en garapeneko idazketa-markoa eta bertatik sortu diren ikerketak deskribatu ditugu. Bigarren kapituluan, hastapeneko
idazleak zein diren definitu dugu eta jarraian, hizkuntzaren ildo tradizionala, holistikoa eta modularra arakatu dugu; geroxeago, 1975. urtetik hona hastapeneko idazketa eleaniztasunaren inguruan burututako ikerketak azaldu dira, bai eta Euskadin nola dagoen planteatuta eleaniztasuna eskolan. Hirugarren kapituluan, hastapeneko idazketa eleaniztasunean eragiten duten faktoreak zehaztu dira, lan honen alderdi enpirikoan aztertu diren faktoreak kontuan hartuta. Horrela, adimenak, generoak, hizkuntza-gaitasunak, irakurketak, testu-generoak, ikasmailak, hizkuntzaren erabilerak eta jaioterriak hastapeneko idazle eleaniztunen idazketan sorrarazten dituzten desberdintasunak azaltzen dira.
Marko teorikoa idatzi eta gero, lan honetan zehar erantzuten saiatu garen helburuak eta ikerketa-galderak aurkezten dira. Galderokin batera, erabilitako metodologia xehetasunez azaltzen da: bai lagina, bai ikerketa burutzeko behar izan diren neurtze-tresnak. Segidan, aipatu tresnekin ateratako emaitzak aurkeztu, eta aurrez ezarritako ikerketa-galderetan oinarrituz, emaitzak azaltzen dira. Azkenik, konklusioak, ikerketaren mugak, hezkuntzarako zenbait orientazio eta azken oharrak agertzen dira. Lan honek arlo edo diziplina ezberdinak jorratzen ditu, besteak beste, hezkuntza, hizkuntzalaritza, psikologia kognitiboa, garapeneko neurologia eta soziolinguistika. |
aldizkariak.v1-2-17 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.6_ Zk.1 _2006_1",
"issue": "Libk.6_ Zk.1 _2006_",
"year": "2006",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | ## **Ehun urte logika matematikoan\***
## HAO WANG
«One hundred years of mathematical logic», in *Popular Lectures on Mathematical Logic.* Chapter 1. New York: Van Nostrand Reinhold, 1-10 or.
## **(One hundred years of mathematical logic)**
Hasi hasiko gara kontzeptu eta teorema nagusi batzuk testuinguru historiko eta garapenezkoan adieraziz. Beste diziplina batzuekin dituen erlazioak ere labur aipatuko dira. Kapitulu honetan zirriborratutako gai batzuk hurbilagotik kontsideratuko dira beste kapituluetan eta eranskinetan.
Ohitura bihurtu da atzeraka Leibnizenganaino (1646-1716) jotzea logika modernoaren kontzeptu eta zatikako aitzinamenduen bila. Haren eraketen teoriak algebra boolearraren norabidean doan identitate eta inklusio kalkulua du barruan. Zientziaren hizkuntza unibertsal zehatz baten alde ahalegindu zen eta arrazoitzearen kalkulu baten bila jardun zuen, hala nola eztabaidak eta desadostasunak kalkulatuz konpondu ahal izateko.
1847an eman zuen argitara George Boolek (1815-1864) bere *Mathematical analysis of logic* eta hor logikaren algebra garatzen da, gaur normalean matematikan algebra boolearra esaten zaiona. Logikaren alorrean proposizioen kalkuluari dagokio eta predikatuen kalkuluari dagozkion formetara 1883an zabaldu zuten C. S. Peircek eta O. H. Mitchellek; tradizio honen ildoan ekarpen garrantzitsuak egin zituzten E. Schröderrek, L. Löwenheimek eta Skolemek.
Logika matematikoaren hasiera komeni da 1880 baino zertxobait lehenago jartzea, predikatuen kalkulua (lehen mailako logika) eta multzoen teoria hasi zirenean1. Matematikaren honako bi norabideok oinarrian eginkizun
<sup>\*</sup> Itzulpen hau Jesus M. Larrazabalek egin du, Andolin Eguzkitza (1953-2004) adiskide eta lankide zena gogoan. Sarritan eskatu zidan testu honek eskaintzen duen moduko *argazki*ren bat euskaraz argitaratzea. Kontuan hartu Wangen testu hau duela hogeita bost urtekoa dela. Azken urteotan logika matematikoan egindako aurrerapenak ez dira hemen azaltzen.
<sup>1</sup> Logika formalaren historiaz bi liburu luze samar daude: I. M. Bochenski, *A history of formal logic* (trans. I. Thomas), 1961; W. and M. Kneale, *The development of logic*, 1962. Logika zentzu za-
garrantzitsua jokatu zuten: metodo axiomatikoan jarritako interesa; eta analisiaren oinarriekiko kezka (bereziki, zenbaki errealekikoa eta hauen funtzio arbitrarioekikoa). 1880 ingurutik aurrera predikatuen kalkuluaren eta multzoen teoriaren arteko elkarreragina joera nagusi bat izan zen.
Beste joera garrantzitsu bat metodo axiomatikoaren estudioa izan zen, bai zenbakien teoriarentzat, geometriarentzat, analisiarentzat eta multzoen teoriararentzat axioma sistemak aztertuz, bai axioma sistema kontzeptuaren zorrozte moduan, sistema formal kontzeptuaren azterlan orokorra eginez, formalizatzearen mugei buruz emaitza sendoak lortuz2.
Konputagarritasun teorikoaren kontzeptu zehatza lorpenetako bat da; horrek errekurtsioaren teoria izeneko diziplina ematen du eta esparrua eskaintzen du konputazioaren teoria bideratzeko. Azken honek orain arte konputazio errealean berehala erabiltzeko moduko gauza gutxi eman du, emaitza nagusiek erabakigarritasun eta erabakiezintasun teorikoarekin bakarrik zerikusia dutenez. Konputazio egingarriaren teoria baten garapena egoera aski primitiboan dago oraindik. Konputagailuen esparruaren aitzinamenduarentzat garrantzitsuagoa da bi zelai horiek batera duten ardura formalizazio esplizituaren alde, logika matematikoa programazioan adituak formatzeko eta bereziki programazio hizkuntzak diseinatzeko diziplina baliotsua bihurtuz3. Aplikazio bistakoagoa ordenagailuentzat zirkuitu logikoak diseinatzea da, zirkuitu hauek berez adierazpen boolearrei edo proposizioen kalkuluko adierazpenei dagozkielako. Bide batez, algebra boolearra eta hainbat algoritmo sinple erraz samarrak dira eta irakaskuntza ertaineko eskoletan erakutsi daitezke.
Azken urteotan logika matematikoak aplikazioak izan ditu zenbakien teorian (adibidez, ekuazio diofantoar bat ebazkarri den ala ez erabakitzeko problema), algebran (adibidez, hitzen problema taldeetan eta Artinen konjekturaren froga gorputz *p*-adikoetan), topologian (batez ere, konsistentzia eta independentzia frogak) eta infinitesimalen teoria zehatz batean. Azken aplikazio honek lehen aldiz zenbaki arruntei eredu ez-estandar bat emateko bideratutako teknika erabiltzen du eta intuiziozko arrazoitzeari buruzko eta honen kodetze irmoari buruzko arazo filosofiko zabalean sartzen da. Askoren ustez, analisi ez-estandarraren gaurko formulazioa artifiziala da eta galdera normala da ea infinitesimalen erabilpen intuitiboa justifikatzeko horrelako bide buelta beharrezkoa den edo ez.
balago batean hartzeko proiektu handiago baten hastapena hauxe da: Heinrich Scholz, *Abriss*, 1931, ingelesera honela itzulia: *Concise history of logic*, 1961. Bada 1879tik 1931ra bitarteko logika matematikoko idatzi originalen bilduma bat, papelak ingelesez edo ingelesera itzulita: *From Frege to Gödel*, ed. J. van Heijenoort, 1967. Cantorren, Hilberten, Brouwerren, Skolemen, Herbranden, Gentzenen eta abarren papelen bildumak (edo hautapenak) azaldu dira, guztiak ere.
<sup>2</sup> Ikusi 2. kapitulua.
<sup>3</sup> Ikusi 3. kapitulua.
Antzeko galdera dago axioma sistemak sistema formalekin identifikatzeari buruz. Bada joera bat metodo axiomatikoa era zabalago batez hartzeko, horrela sistema formal batean ez bezala guztia erabat esplizitua izateko premia bete gabe. Beste aldetik, ez daukagu, zentzu zabal honetan, axioma sistemen nozio zehatzik.
Logika matematikoa urte askoan filosofia akademikoarekin barnetik lotuta egon da. Logika matematikoaren lehenagoko garapenetan arazo filosofiko tradizionalekin izandako loturak aurrerapena eragin zuen. Baina badirudi filosofia akademikoan logika matematikoak izan duen efekturik nabariena aitzakia bat gehiago ematea izan dela gizakiarekiko eta izadiarekiko arazo konplexu eta benetakoetatik alde egiteko.
Matematikako arrazoitzea seguruago eta intuitiboki gardenago egiteko urratsak intuizionismoa, bere eraikigarritasun kontzeptuarekin, eman du eta baita frogaren teoria ere, arrazoitze ez eraikigarria kodetzen duten sistema formalen konsistentzia metodo eraikigarriekin frogatzeko helburuarekin. Proposizio ez eraikigarrientzat interpretazio eraikigarriak aurkitzeko ahalbideak frogaren teoria intuizionismoarekin estu samar lotzeko joera ekarriko du. Baina arakatze esparru oso honek ez du fruitu askorik eman metodo ez eraikigarriak eraikigarrietara erreduzitzeko edo hauen bidez justifikatzeko emaitza positiboetan.
Behean aipatuko diren emaitza berezietatik at, predikatuen kalkuluak multzoen teoriarekin izandako harremanak ereduen teoria izeneko diziplina ere ekarri du, multzo kontzeptu intuitiboa predikatuen kalkuluaren esparruan formulatutako teorien interpretazioen estudiorako erabiliz.
Gaur egun logika matematikoak honako lau eremu hauek dituela esatea ohikoa bihurtu da4: (1) multzoen teoria; (2) ereduen teoria; (3) errekurtsioaren teoria; (4) eraikigarritasuna eta frogaren teoria. Gainera, badira hain ongi definituta ez dauden bi esparru, honela esan daitezkeenak: (a) logika eta ordenagailuak; (b) «matematikaren oinarriak».
Logika ezaugarritzeko beste bide bat hizkuntza formalen eta sistema formalen (batez ere, logika eta matematikarenak) sintaxiaren (adierazpenen arteko erlazioak) eta semantikaren (adierazpenen eta bere esanahi edo interpretazioen arteko erlazioak) azterketatzat hartzea da. Orduan, gutxi gorabehera,
<sup>4</sup> Liburu honen zati ezberdinetan azaltzen dira esparrruok, honela: multzoen teoria 7. eta 8. kapituluetan; ereduen teoria 5. kapituluan; errekurtsioaren teoria eta ordenagailuak C eranskinean, 6. eta 3. kapituluetan; eraikigarritasuna eta frogaren teoria laburki 8. kapituluan. Logika matematikoko testuliburu orokorren artean, hiru aipa ditzakegu: J. R. Schoenfield, *Mathematical logic*, 1967; Yu. I. Manin, *A course in mathematical logic*, Springer Verlag, 1977; J. Bell and M. Machover, *A course in mathematical logic*, North-Holland, 1977. Liburuan zehar maiz joko dugu honetara, *Handbook of mathematical logic*, Jon Barwise arg., 1977ko abenduan argitaratua, 1000 orrialdetik gorakoa eta 30 egile baino gehiagoren ekarpenekin.
errekurtsioaren teoriak eta frogaren teoriak nagusiki sintaxiarekin dute zerikusia; multzoen teoriak eta ereduen teoriak semantikarekin.
Cantor 1869an hasi zen funtzio bat serie trigonometrikoen bidez errepresentatzeko problema aztertzen eta hark 1872an eman zuen puntu multzo baten (zenbaki errealen multzo bat) multzo deribatuaren (puntu limiteen multzoa) kontzeptua. Cantorrek 1880an lehen aldiz bideratu zituen zenbaki ordinal infinituak, puntu multzo baten multzo deribatuak eratzeko prozesua infinituki errepikatuz. Cantorrek, bat-bat korrespondentzia kontzeptua erabiliz, 1874an zenbaki errealak zenbagarri ez direla frogatu zuen. 1883an artikulu luze bat (aparteko monografia moduan ere bai) eman zuen argitara, lehen aldiz zenbaki transfinituei buruzko bere teoria sistematikoki garatuz.
Norabide ezberdinean Fregek 1879an bere *Begriffsschrift* argitaratu zuen, lehen aldiz predikatuen kalkulua formalizatuz. Segiden teoria ere bideratu zuen, geroago zenbaki arruntak multzoen teoriako (edo Fregek logikakotzat jo zituen) nozioen arabera definitu ahal izanez.
Peanoren axiomak lehenengoz 1889an eman ziren argitara, aurreko urteko Dedekinden monografia erabiliz. Axioma hauen motibazio irakasgarria Dedekindek 1890ean idatzi baina 1957an bakarrik argitaratutako gutun batean dago5.
Jarraiaren hipotesia konjektura gisa lehen aldiz Cantorrek jarri zuen 1878an. Hauxe da: zenbaki ordinal zenbagarri adina zenbaki erreal (puntuak lerroan) daude, hots, jarraiaren zenbaki kardinala lehen zenbaki kardinal ez zenbagarria da. Hau da Hilberten lehen problema bere 1900eko zerrendan, oraindik erabaki gabe dagoena.
1900eko hamarkadan oinarrizko ideia batzuk bideratu ziren. Zermelok hautuaren axioma esplizituki formulatu zuen eta multzoen teoriaren axiomatizazio bat eskaini zuen. Hilbertek lehen aldiz hitz egin zuen konsistentzia emaitzak lortzeari buruz, horretarako zenbakien teorian froga metodo posible batzuk arakatuz. Brouwerrek intuizionismoaren forma propioa bideratu zuen. «Zirkulu biziozkoaren printzipioari» buruzko Richarden eta Poincaréren iradokizunetan oinarrituz, Russell tipoen teoria adartuaren formulaziora heldu zen eta esan daiteke honela predikatuen kalkulua multzoen teoriaren oinarrien estudioan esplizituki sartu zela.
Hurrengo bi hamarkadetan multzoen teoriaren Zermeloren axiomak hobetu zituzten Mirimanoffek, Skolemek, Fraenkelek eta von Neumannek. Bereziki, Skolemek «propietate definitu» izeneko kontzeptu lauso samarra identifikatu egin zuen predikatuen kalkuluan definigarri direnekin. Löwenheimek eta Skolemek lan interesgarria egin zuten predikatuen kalkuluan. Emaitza
<sup>5</sup> Ikusi 2. kapitulua.
erabat harrigarria «paradoxazko» teorema hau da: multzoen teoria axiomatikoak eredurik baldin badu, orduan eredu zenbagarria du. Gure asmoa multzo ez zenbagarri asko izatea denez, honek sistema formalen muga bat azaltzen digu.
Garai horretan Hilbertek, emaitza argi garrantzitsurik berak lortu ez arren, eragin handia izan zuen goi mailako matematikariari zegokion leku goratutik proiektu ausartak proposatuz. Haren eraginez, Ackermannek eta von Neumannek zenbakien teoriaren konsistentziaren frogan emaitza partzialak lortu zituzten. Predikatuen kalkuluaren erabakigarritasunaz (*tout court* Entscheidungsproblem izenez ezagutua) emaitza mugatuak lortu ziren. Hilbertek berak lehen urratsak egin zituen jarraiaren hipotesiaren frogaren bidean. Predikatuen kalkuluaren sistema formalen osotasuna definitu zen eta problema ireki gisa eman zen.
1930ean hasita, Gödelek emaitza sendoak eman zituen argitara, problema guzti hauek asko argituz eta logika matematikoan aro berri bat zabalduz6. 1930ean Gödelek predikatuen kalkuluaren ohiko sistemen osotasuna frogatzen zuen bere tesia argitaratu zuen. Gertatzen dena hauxe da: Gödelen frogaren alde teknikoaren zatirik handiena Skolemen 1922ko ekarpenean lortuta zegoela, Gödelek garai hartan ezagutzen ez bazuen ere. 1931an ez-osotasunari buruzko emaitza ospetsuak eman zituen argitara, zenbakien teoria edo analisia edo multzoen teoria osoak ez eta osagarri ere ez direla behin betirako mugatuz. Areago, nahi bezala emandako sistema formal baten konsistentzia frogek sistema beraren gainetik dauden froga metodoak behar dituztela ateratzen da korolario gisan. Teorema hauek erabateko kolpea eman zioten Hilberten programari, gogo erredukziozale eta positibista izan eta matematikan dauden intuizio eta esperientzia aberatsak konbinazio kontzeptu sinpleetara erreduzitzeko asmoa zuenari, aurrekoen konsistentzia frogak azken hauen bidez lortuz. Ekarpen horretan bertan Entscheidungsproblem izenekoarentzat eta ekuazio diofantoarren ebazkarritasunaren erabakigarritasunarentzat emaitza negatiboak apuntzatzen dira.
Ez-osotasunari buruzko emaitzak ez ziren modu erabat orokorrean emanak izan 1931an oraindik eskuragarri ez zelako sistema formalen eta prozedura mekanikoen kontzeptu orokorra. Handik gutxira, Herbrandek egindako indikazio baten gainean, Gödelek funtzio errekurtsibo orokorren kontzeptua eman zuen eta ondoren horien azterketan lan garrantzitsua egin dute Churchek eta Kleenek. Turingek 1936an makina orokorren kontzeptu konbentzigarri bat sortu izanak gaur jada orokorki onartua den konputagarritasun teorikoaren kontzeptua eta horrekin sistema formalen eta prozedura mekanikoena sendotu zituen. Kontzeptu orokorra behin eskuetan izanda, erraz samarra izan
<sup>6</sup> Honen berri zehatzago jakiteko ikusi 7. kapitulua eta 8. kapitulua.
zen Gödeli lotutako emaitza zenbakien teoriaren eta predikatuen kalkuluaren esparruetako beste erabakiezintasun emaitzak lortzeko zabaltzea. (Interesgarria da honakoa azaltzea: Gödelek Entscheidungsproblem izenekoaren azpikasu normal erabakigarri konplexuenaren erabakigarritasuna ere eman zuela.)
1930eko udan analisiaren konsistentzia zenbakien teoriarekiko aztertzen hasi zen Gödel, zenbaki errealak zenbaki arrunten propietate edo enuntziatuen bidez (proposizio funtzioen bidez) errepresentatuz. Berehala heldu zen egiarekin eta definigarritasunarekin lotuta dauden Gezurtiaren eta Richarden paradoxetara. Ongi ohartu zen egia zer den zenbakien teorian ez dagoela definitzerik zenbakien teoriaren barruan, eta konsistentzia erlatiboa lortzeko ahaleginak huts egin zuen. Aurrera egin eta ondorio gisa sistema formal egoki sendoetan proposizio erabakiezinak daudela atera zuen. Beraz, Hilberten programaren eragina argia da.
1930 izango zen Gödelek, jarraiaren hipotesiari buruz pentsatzen hasi, eta lehen aldiz Hilbertek proposatutako frogaren zantzuen berri izan zuen urtea. Berak antzeman zuen hierarkia era eraikitzailean ez litzatekeela sortu behar eta horrela egitea ez dela beharrezkoa konsistentzia froga (erlatibo) baterako. Hierarkia adartua etorri zitzaion gogora. 1935erako Gödelek multzo eraikigarriaren kontzeptua lortua zuen, multzoen teoriaren axiomak (hautuaren axioma barne) kontzeptu horrentzat betetzen zirela frogatua zuen eta jarraiaren hipotesia ere horrentzat beteko zela konjekturatu zuen. 1938ko udan gaur ohikoa dugun hedapenera zabaldu zituen bere emaitzak: multzoen teoriako axiomek ezin dute errefutatu jarraitasun orokortuaren hipotesia eta hauxe izan zen jarraiaren probleman lehen emaitza nagusia Cantorrek 1878an proposatu zuenetik.
Gödelen ez-osotasunari buruzko emaitzatik zenbakien teoriako edozein sistema formalek eredu ez-estandarrak dituela ateratzen da ondoriotzat. Denboraldi luze batean Skolem zenbakien teoriarentzat eredu ez-estandarrak aurkitzen saiatua zen. 1933an horrelako eredu bat produzitu zuen metodo berri baten bidez, hogei bat urte beranduago egingo zen ultrabiderkaduren erabilpena neurri handi batez aurreratuz.
Frogaren teoriaren eta intuizionismoaren arloan, Gödelen ez-osotasunari buruzko teorema nagusietatik haruntza, Gentzenek 1936an zenbakien teoriarentzat konsistentzia froga bat eman zuen, geroztik hainbat aldiz bikaindua eta hedatua izan dena. 1932an Gödelek zenbakien teoria klasikoaren interpretazio (edo itzulpen) bat egin zuen zenbakien teoria intuizionistara. 1942an zenbakien teoria intuizionistarentzat interpretazio bat aurkitu zuen funtzional errekurtsibo primitiboen bidez, 1958ra arte argitara eman ez zena. Ordu ezkero lan asko egin da Gödelen interpretazioa analisi klasikora hedatzeko. Asko arakatu da baita ere definizio induktiboen alorra eta analisi predikatiboa (edo eraikitzezalea) ere bai. Troelstrak eta beste hainbatek intuizionismoaren estudio formalen batzuk burutu diztuzte.
Ereduen teoria 1950etik aurrera gradualki azaleratzen joan da. Hasieran emaitzek gertakari ezagunen berformulazio dotore baten itxura zuten. Geroago, ordea, teorema eta aplikazio interesgarriak hasi ziren azaltzen. Bereziki, kardinal handien azterketarako ere erabilia izan zen eta horrela 1960 inguruan Hanf zenbakiak azaldu ziren eta Scottek kardinal neurgarriek multzo eraikiezinak ematen zituztela frogatu zuen. Ereduen teoriako emaitza borobilen artean maiz aipatzen dira potentzietan kategorizitatea mugatzen duen Morleyren teorema eta Axen eta Kochenen aplikazioak problema algebraikoetara.
Multzoen teoriaren ondorengo garapenean, ereduen teoriarekiko harremana barne, eraginik sendoena izan duen emaitza jarraiaren hipotesiaren independentziaren Cohenen 1963ko froga izan da. Emaitzaren garrantziaz at, bertan erabilitako metodoak aplikagarritasun eremu zabala zuela ikusi zen7. Adibidez, Solovayk handik gutxira zenbaki errealen edozein multzo Lebesgue neurgarria dela dioen proposizioa hautu dependentearekiko konsistentea dela frogatu zuen. (Kardinal iritsiezinen existentzia asumitu behar izan zuen; asumitze hau bazter daitekeen edo ez problema irekia da oraindik8.) Independentzia emaitzak lortzeko Cohenen metodoa erabiltzetik aparte, multzoen teoriaren beste alderdi batzuekiko interesa asko hazi da. Adibidez, determinazio axiomaren inguruan lan asko egin dute D. A. Martin-ek, Solovayk, H. Friedmanek eta beste hainbatek, besteak beste axioma horrek kardinal handiekin dituen harremana aztertuz eta multzoen teoria deskriptiboarekin guzti horrek duen erlazioa arakatuz. Jensenek eta beste batzuek multzo eraikigarrien egitura hurbilagotik ikertu dute. Partizio propietateak eta diszerniezinak (atzera joz, 1929ko Ramseyren teoremara garamatzatenak, lehen aldiz orduan emanak Entscheidungsproblem izenekoaren kasu sinple bat tratatzeko) zabal aztertu dituzte Rowbottomek, Silverrek eta beste hainbatek. Gaur egun jarraiaren problemak problema berezi erronkariena izaten segitzen du; aurrerabide orokorrerako, kardinal handien (bereziki multzo eraikiezinak behar dituztenen) izaera argitzeko ahaleginak egiten ari dira.
Funtzio errekurtsibo orokorren kontzeptuak eta Turingen funtzio konputagarriek errekurtsioaren teoria eta era batera edo bestera interes berezia duten hainbat problema mekanikoki ebatzezin bideratu dituzte. Teoria orokorraren barruan, multzoen teorian eta ereduen teorian eraginez, erabakiezintasun graduak, hierarkia aritmetikoa, hierarkia hiper-aritmetikoa eta
<sup>7</sup> Ikusi 7. kapitulua.
<sup>8</sup> Robert M. Solovay, *Annals of math.*, vol. 92 (1970), 1-56.
ordinal onargarrietarako eta multzo onargarrietarako orokortzeak aztertu dira. Problema berezien emaitzei dagokienean, osperik handiena dutenak honakoak dira, diofantoar ekuazioaren ebazpenaren existentzia problemaren (Hilberten hamargarren problemaren) ebatzezintasuna eta 1955ean taldeentzat mugatutako hitzen problemaren ebatzezintasuna.
Turingek bere makinak predikatuen kalkuluaren erabakitze problema ebatzezina dela azaltzeko erabili zituen, horretarako makina bakoitza predikatuen kalkuluko enuntziatu baten bidez errepresentatuz. Errepresentazioak honako propietate hau du: makina, zinta zurian hasita, gelditzekotan geldituko dela baldin eta bakarrik baldin enuntziatuak eredurik ez badu. Makina guztiak zinta zurian gelditzen diren edo ez erabakitzeko makinarik ez denez, ez dago algoritmorik orokorki erabakitzeko predikatuen kalkuluko enuntziatu batek eredurik duen edo ez. 1962an metodo hau asko bikaindu zen eta horrela nahikoa da ∀x∃y∀z Mxyz forma harrigarri sinpleko enuntziatuak soilik erabiltzea (∀∃∀ enuntziatuak). Hortaz, erabakitze problema ebatzezina da jada ∀∃∀ kasurako9.
1971an Cookek input bana emandako Turingen makina bakoitza proposizioen kalkuluko enuntziatu baten bidez errepresentatzea lortu zuen, makina bakoitzak inputari buruzko galderaren erantzunaren bilaketa «polinomiozko denboran» eginez. Termino teknikoetan esanda, honek dio adierazpen boolear bat asegarria den edo ez erabakitzeko problema NP-osoa dela, non NP jartzen den era ez deterministan polinomiozkoa («nondeterministic polynomial») dela esateko. Emaitza honek interes handia sortu zuen, konputazio problema klase ezberdin asko polinomiozko denborako erabakigarritasunean baliokide direla azkar ondoriotzeko bidea eskaini zuelako.
Asumitze edo tesi bat da honakoa esatea: problema klase bat konputazio erreal edo egingarriz ebazkarria da baldin eta bakarrik baldin algoritmoren bat bada klase horretako *n* luzerako galdera bat *P*(*n*) denboran erabaki dezakeena, *P*(*n*) aldagai bakartzat *n* duen polinomioa izanik. Ahalegin handia egin da klase baliokide askotako klase bakarren bat polinomiozko denboran erabakigarria den edo ez jakiteko. Galdera nagusia honelaxe azaltzen da normalean: ea P = NP. Baina alderdi kezkagarri batzuk daude hemen. Lehena, polinomiozko denbora oso handia izan daiteke eta, adibidez, *n*1010 urrats behar badira *n* luzera duen problema bat ebazteko, orduan ezin esan algoritmoa egingarria denik. Bigarrena, problema oso irekia da, ez baitugu ezta emaitza negatibo ahulago askorik ere: esate baterako, ez dakigu oraindik adierazpen boolearren asegarritasuna denbora kuadratikoan erabakigarria ez denik10.
<sup>9</sup> Ikusi 5. kapitulua eta C eranskina.
<sup>10</sup> Ikusi 6. kapitulua.
Logika matematikoan formalizazioaren indarrak ematen duen abantailaz naturalki baliatzea ordenagailuen bidez teoremak frogatzeko hurbiltze sistematikoa egitea da. 1960 inguruan norabide honetan lehen lorpen harrigarriak izan ziren. Baina proiektuak gaur arte ez du behar bezalako ikuspegirik duen jende nahikoa erakarri eta aurrerapen handirik ez da izan, agian ez bada dedukzio logiko sinple samarren gainean ordenagailuen programen egiaztapenerako egindako aplikazioetan salbu. Bestalde, ordenagailuek lagundutako teoremen frogaren alorrean emaitza ikusgarri batzuk eman dituzten *ad hoc* aplikazio gehiago izan dira, batez ere ordenagailuen oinarrizko erabilpenez egindako lau koloreen konjekturaren frogan oraintsu. |
aldizkariak.v1-0-697 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk. _2025_23",
"issue": "Zk. _2025_",
"year": "2025",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Adimen Artifizialaren eragina kontrolaren esparruan**
*(Impact of artificial intelligence in the field of control)*
*Mikel Larrea Sukia*\* *Aritz Etxebarri Coello* UPV/EHU-Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola *Eloy Irigoyen Gordo, Lucia Iturbe Rey*
UPV/EHU-Bilboko Ingeniaritza Eskola
**LABURPENA:** Adimen artifizialak kontrolaren esparruan duen eraginari buruzko ikuspegi bat eman nahian sortu da lan hau. Kontrol-teknika klasikoak alde batera utzi gabe, kontrol adimentsua zer esparrutan zabaltzen den aztertu dugu, horretarako ikuspegi akademikoa eta industriala uztartuz. Adimen konputazionaleko zenbait teknika azaldu, eta haien aplikazio-esparrua aztertu dugu, kontrol-arazoak ebaztean egiten den aplikazioaren adibide argigarriak emanez. Gaur egun, adimen artifizialean oinarritutako aurrerapen teknologikoen hazkunde esponentziala nabarmena den unean, horrek ingeniaritzan eta konputazioaren zientzian duen eragina azaldu dugu.
HITZ GAKOAK: Adimen artifiziala, kontrola, identifikazioa, optimizazioa, industriaprozesuak.
*ABSTRACT: This work was born with the objective of providing a view on the impact of Artificial Intelligence in the field of control. Without abandoning classical control techniques, the area in which Intelligent Control is deployed is analyzed, combining the academic and industrial approach. The different techniques of Computational Intelligence are explained and their scope is indicated, with illustrative examples of their application in the resolution of control problems. At a time when the exponential growth of technological advances based on Artificial Intelligence is evident, its influence on Engineering and Computer Science is explained.*
*KEYWORDS: Artificial Intelligence, Control, Identification, Optimization, Industrial Process.*
*Nola aipatu* / *How to cite:* Larrea Sukia, Mikel; Irigoyen Gordo, Eloy; Iturbe Rey, Lucia; Etxebarri Coello, Aritz (2025). «Adimen Artifizialaren eragina kontrolaren esparruan». *Ekaia*, ale berezia 2025, 203-227. (https://doi.org/10.1387/ekaia.26345).
Jasotze-data: 2024, maiatzak 23; Onartze-data: 2024, ekainak 28.
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © UPV/EHU Press 2025

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
**<sup>\*</sup>** *Harremanetan jartzeko* / *Corresponding author:* Mikel Larrea Sukia, UPV/EHU-Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza, 1 (20018 Donostia). – [m.larrea@ehu.eus](mailto:m.larrea@ehu.eus ) – https://orcid.org/
#### 1. **SARRERA**
Duela gutxi heldu da gurera adimen artifiziala, baina argi dago luzaroan izango dugula gure artean. Dagoeneko denok jabetu gara horretaz, gure gailu mugikorrak erabiltzen ditugunean, edozein tresna informatikori kasu egiten diogunean edo gure ingurukoekin ditugun elkarrekintzetan.

**1. irudia.** Adimen artifiziala gure bizitzan. Jatorria: VectorPortal eta FreePik.
Bizitza erraztuko digun tresna aurreratutzat hartu behar da adimen artifiziala. Jakina, bai zuzenean, bai zeharka, haren erabilera errespetatu beharreko auzi etiko eta moralen menpe egon behar da, eta sekula ez litzateke pertsonen pribatutasuna urratu behar haien baimenik gabe.
Baina adimen artifiziala ez da gauza berria gure munduan, eta are gutxiago ingeniaritzaren edo informatikaren arloan. Adimen artifizialaren tekniketan oinarritutako garapenak duela hamarkada batzuetatik hona aplikatu dira, eta zientziak egindako ekarpen ugaritan barneraturik egon da. Ingelesez Machine Learning delako ikasketa automatikoa giza portaeraren arrazoiketa eta dedukzioa modu sintetikoan erreproduzitzen duten teknika anitzen bidez gauzatzen da, eta teknika horiek egunero erabiltzen ditugun aplikazio ugaritan aurki daitezke, nahiz eta duela gutxi arte ez diegun arreta handirik eskaini.

**2. irudia.** Adimen artifiziala eta printzipio etiko eta moralen errespetua. Jatorria: unDraw eta VectorPortal.
Egia esan, aurrerapen teknologikoen hazkunde esponentzialarekin, adimen artifizialean oinarritutako garapenetan urrats kuantitatibo bat egitea lortu da. Jadanik ezagunak zaizkigu zenbait lanetan erabiltzen diren tresna «adimentsuak»: gurekin hitz egiten dutenak, informazio konplexua aztertzen dutenak (adibidez, kanpoko inguruneetako irudiak), informazio estatikoetatik sekuentziak berregiten dituztenak edo arrazoibide-iturriak abiapuntu hartuta hipotesi logikoak egiten dituztenak.
Esan bezala, aurrerapen teknologiko horiek ingeniaritzaren mundura ere iritsi dira; zehazki, automatikaren eta kontrolaren eremura, eta, horren barruan, bereziki sistemen ingeniaritzaren eta automatikaren arlora. Bestalde, informatikaren eremuko konputazio-zientziek ere jaso dute aurrerapen teknologiko horien onura, eta, haien artean, adimen konputazionala deritzon diziplina ere asko hazi da, adimen artifizialaren eremuan garatutako teknika berri guztiak bateratuz.

**3. irudia.** Adimen artifizialean oinarritutako tresna teknologikoak: ChatGPT, Scispace, Perplexity, ... Jatorria: VectorPortal, FreePik eta FreeIcons.

**4. irudia.** Adimen konputazionala: esparruak eta osagaiak. Jatorria: Vecteezy eta FreePik.
Kontrol-teknika klasikoen eta adimen konputazionalaren bat-egitetik sortu zen kontrol adimentsuaren arloa. Pisu espezifiko handia hartu du automatikaren eta kontrolaren esparruan, eta horren erakusgarri da Automatikaren Espainiako Batzordean (CEA) [1] badagoela kontrol adimentsuaren arloko talde tematiko bat. Batzorde horrek Espainiako zenbait unibertsitatetako irakasle eta ikertzaileak biltzen ditu, zentro eta enpresa teknologikoetako zientzialariez gain. 2004an sortu zen kontrol adimentsuaren taldea, eta ibilbide luzea eta esperientzia handia bildu du garapen zientifiko-teknikoak lantzen. Garapen horiek adimen konputazionaleko tekniketan oinarrituriko emaitzak eta aplikazioak eskaintzen dituzte askotariko sektoreetan, hala nola industrian, zerbitzuetan, medikuntzan edo energian. Kontrol adimentsuaren talde tematikoaren barruan, sinergiak sortu dira unibertsitateetako ikerketa-taldeen artean (haietako bat dugu UPV/EHUko Kontrol Adimentsuaren Ikerketa Taldea [2]). Elkarlan horren emaitzetako bat teknologia-zentro berrien sorrera bultzatzea izan da; adibidez, Teknologia, Energia eta Jasangarritasunerako Ikerketa Zentroa (CITES) [3]. Huelvako Unibertsitatean kokatua dago zentro hori, eta teknikari eta zientzialari talde handi batek osatzen du. Horrez gain, nazio mailako hainbat unibertsitatetako ikertzaileekin lankidetzan aritzeko aukera ematen du.

**5. irudia.** Kontrol adimentsua: erakundeak eta taldeak. CEA; GT-CI; GICI; CITES.
Baina zein dira kontrol adimentsuaren moduko arlo batek hartzen dituen konpetentziak? Esan genezake ikerketa eta garapen zientifiko guztien oinarri diren funtsezko bi ikerketa-ildo daudela:
- —Adimen konputazionalaren bidez sistema dinamiko edo estatikoak aztertzea eta modelizatzea.
- —Adimen konputazionalaren tekniketan oinarritutako kontrol-egiturak diseinatzea, egokitzea eta hobetzea.
Kontrol adimentsuaren esparruan erabiltzen diren eta adimen konputazionalaren eremuaren barnean diren teknikak xehetasun handiagoz azalduko ditugu hurrengo ataletan. Era berean, soluzio praktiko eguneratuak aurkeztuko ditugu, interes zientifiko handiko ekarpenak direnak eta kontrol automatikoaren teknika tradizionaletatik haratago doazenak. Ikusiko dugun bezala, teknika horiek hainbat eremutan erabili dira azken urte hauetan.

**6. irudia.** Kontrol adimentsua: azterketa-ildoak. Jatorria: Freepik eta unDraw.
Kontuan izan behar da kontrol adimentsua ez dela sortu berri den ikerketa-esparru bat. Izan ere, ildo horretako lehen lan zientifikoak 1970eko hamarkadan egin ziren, ordenagailuak agertu ondoren (7. irudia) —ikus Mandaniren lana [4], 1974an argitaratua, logika lausoarekin (ingelesezko Fuzzy Logic) diseinatutako lehen kontrolagailuari buruzkoa—, edo 1980ko hamarkadan, Takagi-Sugenoren lanarekin lotuta [5], non sistemak identifikatzeari, modelizatzeari eta kontrolatzeari buruzko gaiak sakonki jorratu ziren. Lehen lan haiek berrikuspen zientifiko askotan jaso dira, hala nola Izquierdo eta Izquierdok [6] argitaratutako «Mamdani Fuzzy Systems for Modelling and Simulation: A Critical Assessment» lanean. Era berean, 1990eko hamarkadan, berebiziko garrantzia hartu zuten neurona-sare artifizialekin egindako lanek, hala nola Narendrak [7] 1990ean dinamika konplexuak zituzten sistemen identifikazioaren eta kontrolaren garapenean egindakoek.
Denboran hurbilago daukagun historiak erakusten digu soluzio eraginkorragoak, zehatzagoak eta erabilgarriagoak lortzeko bidean hazkunde esponentziala izaten ari dela kontrol adimentsua. Izan ere, adimen konputazionaleko proposamen eta teknika berriak kontrol adimentsuaren esparruan txertatu dira. Horren froga da industria-sektorean kontrol adimentsua erabiltzen duten lan kopuruaren bilakaera, [8] lanean ikus daitekeen bezala.

**7. irudia.** Industria-iraultza. Jatorria: Freepik.
## 2. **AUTOMATIKAREN ETA KONTROLAREN ARLOARI APLIKATUTAKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO TEKNIKAK**
Jarraian, automatikaren eta kontrolaren arloan agertu diren adimen artifizialaren esparruko teknikak aurkeztuko ditugu. Lehenik, haren printzipioetara hurbiltzen ahaleginduko gara, informazio hori irakurlearen esku jartzeko. Ondoren, teknika horiek hainbat kontrol-arazo nola konpondu dituzten erakusten duten adibide batzuk azalduko ditugu. Horrez gain, teknika bakoitzari lotutako ikertzaile garrantzitsuenetako batzuk aipatuko ditugu.
#### 2.1. **Sistema adituak (Expert Systems)**
Prozesuak eta sistemak automatizatzeko garaian, kontuan izan beharko litzatekeen aldagai oso garrantzitsu bat da sistemaren funtzionamenduaren ezagutza. Ezagutza hori, aurretiko ezagutzaren eta egunerokoaren erabileraren poderioz lortzen dena, gizaki adituek barneratu eta metatzen dute. Gizaki adituek arazoak ingurune konplexu, ziurgabe edo zehaztugabeetan konpontzeko duten gaitasuna oso ezaugarri desiragarria da berrerabiltzeko edo transferitzeko, eta hori ia ezinbestekoa da gizaki adituek sistemaren ezagutza sakona dutenean. Transferentzia horri ekin ahal izateko, sistema adituak garatu ziren joan den mendeko 70eko hamarkadan [9], nahiz eta 50eko hamarkadaz geroztik bazeuden ideia batzuk.
Sistema aditu bat honako elementu edo fase hauek osatzen dute: ezagutza eskuratzeko fasea, inferentzia-motorraren fasea eta erabiltzaile-interfazearen fasea. Elementu horiek eta haien arteko erlazioak 8. irudian ageri dira.

**8. irudia.** Sistema adituaren elementuak.
Ezagutza eskuratzeko fasean, ezagutza aditua formalizatzen da, eta, horretarako, ezagutza- basea delakoa sortzen da. Prozesu horretan, elkarrizketak, oharrak eta dokumentazioaren analisia sartzen dira, erregela eta gertakari garrantzitsuak ondorioztatzeko. Erregela horiek baldintza eta ondorio jakin batzuk dituzte, konputagailu batean azkar programatu eta exekutatu ahal izateko [10]. Jarraian, ur-depositu baten tenperatura kontrolatzeko sor daitezkeen erregelak adieraziko ditugu, adibide gisa. Kasu honetan, uraren tenperatura 50ºC eta 75ºC artean mantendu nahi da.
```
IF tenp_depositu < 50 AND berogailu_egoera == i t z a l i a
THEN piztu_berogailua
IF tenp_depositu >= 75 AND berogailu_egoera == piztua
THEN itzali_berogailua
```
Behin ezagutza eskuraturik, inferentzia-motorraren fasea hasiko litzateke. Hala, une oroko datuei eta eskuragarri daudenei erregela logikoak aplikatzen zaizkie, ondorioak ateratzeko, eta egin daitezkeen ekintzen proposamenak egiten zaizkio erabiltzaileari. Horretarako, etengabe ebaluatzen dira erregeletan ezarritako baldintzak, eta dagozkion ekintzak gauzatzen ditu baldintza horiek betetzen direnean. Aurreko adibidearekin jarraituz, deposituko ura 40ºC-ra eta berogailua itzalita badaude, erregelen ebaluazioak berogailua aktibatzea eragingo du. Horrela, ura berotzen hasiko da. Erregelak etengabe ebaluatzen dira, eta, urak 75ºC-ko tenperatura gainditzen badu eta berogailuak piztuta jarraitzen badu, berogailua itzaltzea eragingo du inferentzia-motorrak.
Azkenik, erabiltzailearen interfazearen fasean, sistemaren eta erabiltzailearen arteko elkarrekintza ahalbidetzen da. Interfaze horretan, erabakiak hartzeko aukera ematen dion informazio garrantzitsua aurkezten zaio erabiltzaileari. Gainera, datuak eta informazioa sartzeko aukera ere ematen dio erabiltzaileari. Ur-deposituaren tenperatura kontrolatzeko adibideari helduz, erabiltzailearen interfazeak aukera emango luke, adibidez, tenperatura-mugak aldatzeko, egungo tenperatura ikus teko, ezar litezkeen alarmasistemak kudeatzeko, etab.
Sistema adituen alorreko ikertzaile garrantzitsuenetako bat David Heckerman da, Microsoft Research-eko langilea bera [\(Google Scholar\).]( https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=VTGXKrYAAAAJ )

**9. irudia.** Logika lausoko sistemen oinarrizko arkitektura.
# 2.2. **Logika lausoa (Fuzzy Logic)**
Logika lausoak [11] multzo lausoak erabiltzen dituen ikuspegiari egiten dio erreferentzia. Multzo lausoak erabiltzeari esker, kontzeptu zehaztugabeak irudikatu eta manipula daitezke (zer da prozesu baten tenperatura altua edo baxua izatea?). Ziurgabetasuna matematikoki adierazteko aukera ematen duen logika mota bat da, eta horrek mundu errealeko fenomenoak modu errealistagoan modelizatzeko aukera ematen du. Erregelatan oinarritutako sistema adituekin alderaturik, teknika horrek baditu zenbait antzekotasun, baina erregelak ziurgabetasunez deskribatzeko aukera ematen du multzo zehaztugabeak gehituta, erregela argi eta zehatzen multzo bat erabili ordez.
Logika lausoaren oinarrizko elementuak 9. irudian ikus daitezke.
- —Lausotze-interfazea: sarrerak prozesatzen ditu (balio argi eta errealetan daudenak), logika lausoko sisteman aplikatu ahal izateko.
- —Erregela lausoen oinarria: logika lausoan oinarritutako erregelak eta sarrera prozesatuak aplikatzen ditu. Erregelak if-then sententzia lausoetan oinarrituta daude, eta honako egitura hau dute: «**If** *aurrekaria proposamena* **then** *ondorioa proposamena* ». Aurrekari eta ondorioen formaren arabera, logika lausoko bi sistema mota bereizten dira:
- **•** Hizkuntza-eredua: bai aurrekaria eta bai ondorioa hizkuntza-proposamen lausoak dira.
- **•** Takagi-Sugeno eredua: aurrekaria hizkuntza-proposamen lauso bat da, eta ondorioa, aldiz, partaidetza-funtzio bitar bat.
- —Inferentzia lausoko motorra: irteerak ondorioztatzen ditu, horretarako sarrerak eta ezarritako erregela lausoak erabiliz.
- —Deslausotze-interfazea: inferentzia lausoko motorraren irteerak logika lausoko sistemaren irteeretara (balio argi eta errealak) bihurtzen ditu.
Sistema adituen atalean aipatutako ur-deposituaren tenperatura-kontrolaren adibide bera erabiliz, hemen deskribatzen diren bezalakoak izan litezke logika lausoko erregelak:
```
IF temp_depositu IS txikia
THEN berogailuaren_potentzia_igo
IF temp_depositu IS altua
THEN berogailuaren_potentzia_jaitsi
```
Lausotze-fasea egiteko, honako partaidetza-funtzio hauek proposa daitezke:
—Tenperatura baxua, partaidetza-funtzioaren honako proposamen hau eginez:
```
baxua(tenperatura) = max(0, min(1, (50 – tenperatura)/25)),
```
- esan nahi du 25ºC baino gutxiago dagoenean «1» dela partaidetza (erabat baxua) eta 50ºC-tik gora «0» (ez baxua).
- —Tenperatura altua, partaidetza-funtzioaren honako proposamen hau eginez:
```
altua(tenperatura) = max(0, min(1, (tenperatura – 50)/25)),
edo gutxiago dagoenean «0» dela (ez altua) partaidetza eta 75ºC-an
«1» (erabat altua).
```
Deposituko ura 40ºC-an dagoenean, erregelen ebaluazioak emaitza hau ematen du: «baxua» izateko «0.4»-ko partaidetza-balioa du, eta, «altua» izateko, «0» partaidetza-balioa. Hala, berogailuaren potentzia intentsitate ertainarekin handitzen da eta ura berotzen hasiko da. Berriz ebaluatzean, deposituko uraren tenperatura 70ºC ingurukoa izanik, erregelen ebaluazioak emaitza hau ematen du: «baxua» izatea baliogabea da («0» ko partaidetza-balioa) eta «altua» izateak «0.8»-ko balioa du. Hori dela eta, potentziaren intentsitatea murriztu egiten da, baina ez erabat. Hala, berogailuaren potentzia pixkanaka doitzea lor daiteke bat-bateko aldaketak saihestuz eragite-seinalean. Azkenik, deslausotze fasean, balio erreal batera eramaten du inferentzia lausoko motorrean lortutako berogailuaren potentziaren intentsitatea.
Sistemen ingeniaritzaren eta automatikaren arloan, logika lausoaren erabilera kontrolatzaile gisa edo kontrolatu beharreko sistemaren eredu gisa erabiltzean zentra daiteke (sistema adituetan jada aztertu diren kasuez gain, hala nola gainbegiratzea). Lehenengo kasuan, sistema nahi den egoerara eramateko erabiliko den kontrol-ekintza sortzeaz arduratzen da. Bigarrenean, aldiz, sistemaren erantzun dinamikoa identifikatu eta hurbiltzeko erabiltzen da elementu lausoa, informazio hori behar duten kontrolestrategietan erabili ahal izateko. Bi erabilera horiek logika lausoak hurbiltzaile unibertsal izatearen ondorio dira [12]. Hurbiltzaile unibertsal bat gai da multzo trinko baten barnean dagoen edozein funtzio jarraitu erreal doitasun arbitrarioz hurbiltzeko. Propietate hori oso erabilgarria da sistemak modelatzeko, sistema horren dinamika definitzeko aukera ematen baitu, nahiz eta sistema horri buruz daukagun informazioa lausoa edo osatugabea izan.
Neurona-sare artifizialekin batera, logika lausoa da sistemen sarrera/ irteeren bidez sistemak modelatzeko teknikarik ezagunenetako bat. Sareekin alderatuz, esan daiteke logika lausoarekin lortzen den irudikapena gardenagoa dela, erabiltzen diren erregelen interpretagarritasun linguistikoagatik.
Logika lausoaren alorreko ikertzaile garrantzitsuenetako bat Ronald R Yager da, zeinak Iona College-n lan egiten baitu [\(Google Scholar\).]( https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=uAsllJMAAAAJ )
## 2.3. **Algoritmo Ebolutiboak**
Adimen artifizialaren barruan, eboluzio biologikoaren hautespen naturalaren prozesuan oinarritutako metodo informatikoak dira algoritmo ebolutiboak. Haien oinarria banako edo indibiduo egokienek bizirauteko eta ugaltzeko aukera gehiago izatean datza. Helburua, berriz, naturako eboluzio-prozesua imitatuz arazoaren konponbide optimo bat aurkitzea da. Helburu hori lortzeko, bilaketa-espazio batean irtenbide posible ugari esploratzeko aukera dago. Algoritmo horiek optimizazio-algoritmo gisa erabili ohi dira arazo ez-linealen, helburu anitzekoen edo ez-konbexuen aurrean [13].
Kontrolaren eremuan, askotariko erabilerak izan ditzakete; esate baterako, goi mailako gainbegiratze/kudeaketako geruzetan erabil daitezke, edo prozesu edo ibilbideak optimizatzeko eta kontrol prediktibo ez-linealean eta halako arazoetan erabiltzeko.
Algoritmo ebolutibo ezagunenen artean, algoritmo genetikoak, partikula multzo bidezko optimizazioa eta inurrien kolonia bidezko optimizazioa aurkitzen dira.
## 2.3.1. *Algoritmo genetikoak*
Algoritmo genetikoak sistema biologikoetan gertatzen den hautespen naturalaren prozesuan oinarritzen dira. Algoritmo horiek arazo baten konponbide izan daitezkeen hautagaien populazio bat sortzen dute. Populazio hori ebaluatu, eta belaunaldietan zehar modu iteratiboan hobetzen edo eboluzionarazten da, horretarako eragile genetikoak diren hautaketa, birkonbinazioa eta mutazioa erabiliz. Algoritmoak aurrera egin ahala, populazioaren soluzioak gero eta gehiago doitzen dira, soluzio optimoan bat egin arte. Metodo tradizionalak oso praktikoak edo bideraezinak diren optimizazioeta bilaketa-arazoetan erabiltzen dira algoritmo genetikoak.

**10. irudia.** AG: kontrolerako hautagai onenak aukeratzeko iterazio-prozesua.
Algoritmo genetikoen alorreko ikertzaile garrantzitsuenetako bat Kalyanmoy Deb da, Michigan State University-ko langilea bera [\(Google]( https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=paTAXiIAAAAJ ) [Scholar.]( https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=paTAXiIAAAAJ )
## 2.3.2. *Partikula multzo bidezko optimizazioa (Particle Swarm Optimization-PSO)*
Partikula multzo bidezko optimizazioa txori edo arrain taldeen portaera sozialean oinarritzen den algoritmo ebolutiboa da [14]. Teknika honek soluzio hautagaien populazio bat sortzen du; hautagai horiek partikula dute izena, eta bilaketa-espazioan mugitzen dira. Partikulen mugimendua ordura arte aurkitutako soluziorik onena duen partikulari jarraituz gertatzen da. Partikulek posizioak doitzen dituzte, beren posizio ezagunenaren eta taldean ezagutzen den posizio onenaren arabera. 11. irudian, optimizazio-arazo baten bilaketa-gainazal bat ikus daiteke. Gainazal horretan, partikulak ezartzen dira, eta haien mugimenduak soluzio optimoa bilatzeko balio du.

**11. irudia.** Arazoaren bilaketa-azalera eta partikulak.
Partikula multzo bidezko optimizazioaren alorreko ikertzaile garrantzitsuenetako bat Carlos A. Coello da, Mexikoko CINVESTAV-Centro de Investigación y de Estudios Avanzados del Instituto Politécnico Nacionaleko langilea [\(Google Scholar\).]( https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=oJMnjNYAAAAJ )
# 2.3.3. *Inurrien kolonia bidezko optimizazioa (Ant Colony Optimization)*
Inurrien kolonia bidezko optimizaziorako algoritmoa inurriek elikagaiak bilatzeko [15] izaten duten portaeran dago oinarritua. Inurriak feromonen bidez komunikatzen dira; feromonak elikagai-iturrietarako bideetan askatzen dituzte, biderik laburrena aurkitzeko helburuarekin. Hala, feromona gehien duten bideek gainontzekoek baino lehentasun handiagoa dute. Inurrien kolonia bidezko optimizazioan, prozesu hori errepikatzen da, hau da, inurri artifizialek feromonak uzten dituzte bideetan, optimizazio-arazoak konpontzeko. Arrasto horrek, errealitatean bezala, badu lurruntze-faktore bat. Faktore horren bidez, arrastoaren indarra gutxitzen da denboran oinarrituta. Benetako inurriek bezala, inurrien kolonia bidezko optimizazioan, inurri artifizialek feromona- arrasto sendoenei jarraitzen diete, eta, pixkanaka, bide eraginkorrenak indartzen dituzte. Portaera horrek optimizazio-arazo konplexuei eraginkortasunez aurre egiteko aukera ematen dio inurrien kolonia bidezko optimizazioari, eta inurri artifizialen koloniaren adimen kolektiboan oinarritutako konponbideak iteratiboki hobetzen dira. Bilaketa lokala hobetzeko eta informazio heuristiko dinamikoko estrategiak integratzean, inurrien kolonia bidezko optimizazioak emaitza hobeak ematen ditu soluzio optimoen bilaketan, benetako inurriek elikagaia bilatzeko ibilbideak inguruneko seinaleetan oinarrituta optimizatzen dituzten antzera.
Inurrien kolonia bidezko optimizazioaren alorreko ikertzaile garrantzitsuenetako bat Michalis Mavrovouniotis da, ERATOSTHENES Centre of Excellence-ko langilea [\(Google Scholar\).]( https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=gnAUGk4AAAAJ )

**12. irudia.** Inurrien kolonia bidezko optimizazioa.
Algoritmo ebolutiboen atala amaitzeko, esan behar da abantailak eskaintzen dituztela optimizazio-prozesuetan, optimizatu beharreko arazoa konbexua edo lineala ez izan arren bilaketa globalak egiteko gaitasuna dutelako. Bilaketaren egonkortasun ezak arazoak sor ditzake algoritmo mota horietan. Hori dela eta, ezin da ziurtatu optimizazioaren emaitza gutxieneko global bat izango denik, eta ez gutxieneko lokal bat. Algoritmo ebolutiboen beste eragozpen bat gastu konputazional handia izatea da, egiten dituen bilaketak direla eta. Dena den, gero eta ikerketa gehiagok erakusten dute algoritmo ebolutiboen bilaketa eraginkorra dela.
#### 2.4. Neurona-sare artifizialak (Artificial Neural Networks)
Neurona-sare artifizialak giza garunaren egituran eta funtzionamenduan oinarritutako eredu konputazionalak dira. Neurona erreal baten funtzionamendua zehatz-mehatz azaldu gabe, interesgarria da neurona erreal eta artifizialen arteko antzekotasunak aztertzea. 13a irudian neurona erreal bat eta haren zati nabarmenenak azaltzen dira. Lehen irudi horri kontrajarrita, neurona baten eredu artifiziala ikus daiteke 13b irudian.
Neurona erreal bat hiru elementu nagusik osatzen dute: nukleo edo soma batek, dendritek eta axoi batek. Soma zelula-gorputza bera da, eta estimulu elektrikoak prozesatzen ditu (nerbio-pultsuak ere esaten zaie). Estimulu elektriko horiek beste neurona batzuetatik datoz (edo zelula muskularretatik edo guruinetatik, neurona motaren arabera), dendrita izeneko adar txikien bidez. Seinaleak prozesatzen amaitu ondoren, somak seinale bat igortzen die beste neurona batzuei (edo giharrei edo guruin-zelulei), axoi izeneko adarkatze handiago baten bidez.
Neurona errealarekin alderatuz, neurona artifizialak sarrera batzuk jasotzen ditu $(x_1, ..., x_i, 1)$ , pisuen eta biasen bidez haztatzen direnak $(W_{ij})$ eta $B_j$ , hurrenez hurren). Seinale horiek guztiak neuronan batzen dira (edo biderkatu, erabilitako neurona-sare motaren arabera), eta aktibazio-funtzio (f) baten bidez irteera bat (y) lortzen da. Neurona-sarea sortzeko, geruzatan taldekatzen dira neuronak, eta, geruza bakoitzean, neurona kopuru ezberdina egon daiteke. Orokorrean, sarrera-geruza bat, erdibideko geruzak eta irteera-geruza bat izaten ditu neurona-sareak, eta haien artean konexio haztatuak (pisuak) erabiltzen dira neurona-geruzen artean seinaleak transmititzeko. Konexio haztatu horiek modu iteratiboan —entrenamenduan—doitzen diren balioak dira. Entrenamendu horrek sarrera-/irteera-patroiak ikastea eta egokitzea ahalbidetzen du, eta, hala, informazio konplexua prozesatzeko ahalmena hartzen dute.
Neurona-sare artifizialen arkitektura aldatu egin daiteke sakonerari (geruza kopurua), zabalerari (neurona kopurua geruza bakoitzeko) eta konektibitateari (neuronen arteko konexioak) dagokienez, eta hainbat motatakoak sor daitezke, hala nola berrelikaduradun neurona-sareak eta neurona-sare konboluzionalak. Sare horiek hainbat arlotan erabili ohi dira; adibidez, irudien ezagutzan, hizkuntza naturalaren prozesamenduan edo sistemen/funtzioen identifikazioan. Batik bat arazo konplexuak konpontzeko aldakortasuna eta ahalmena erakusten dute.
Aurretik esan dugun bezala, neurona-sare artifizialek hurbiltzaile unibertsalaren propietatea dute [16], eta horrek bultzatu du gehienbat teknika hori erabiltzea sistemen ingeniaritzaren eta automatikaren arloan [7].

(a) Neurona erreala (jatorria: Wikipedia)

(b) Neurona artifiziala
**13. irudia.** Neurona errealaren eta neurona artifizialaren elementuen deskribapena.
Neurona-sareen alorreko ikertzaile garrantzitsuenetako bat Yann LeCun da, Facebook-eko langilea (Google Scholar).
### 3. **ERABILERA-KASUAK**
Kontrol adimentsua urteetan zehar bizirik eta aktibo egon den ikerketa-arlo bat da. Mundu osoan zehar unibertsitate eta ikerketa-zentro ugari daude, eta haietan guztietan kontrol-estrategien proposamen berriak lantzen jarraitzen dute. Adimen konputazionaleko tekniketan oinarrituta, proposamen asko daude gaur egungo literaturan. Gainera, interesa handitu egin da; izan ere, aurrerapen teknologikoei esker, karga konputazional handiagoa ezar daiteke lehen teknika tradizionalen bidez konpontzen ziren kontrol-arazoak konpontzeko. Aurrerapen horien bidez, problemak ebaztea lortu da ikuspegi holistiko batetik —problemak sinplifikatu beharrean—, eta teknika aurreratuenak kontrol-maila baxuenetara proiektatu dira (makinak, sentsoreak eta eragingailuak). Horren froga gisa, kontrol adimentsuaren esparruko aurrerapen akademikoen adibide batzuk aurkeztuko ditugu jarraian, industria-aplikazioen adibide praktikoez gain. Amaitzeko, adimen konputazionalaren teknikak erabiltzen dituzten soluzio industrial batzuk ere aurkeztuko ditugu atal honetan.
## 3.1. **Akademia (ikerkuntza)**
Akademiaren munduan kontrol adimentsuaren arloan egindako garapenei dagokienez, behe mailako eta goi mailako kontrol-garapenak bereiz daitezke.
Behe mailako kontrola prozesuaren osagaiekin zuzenean kontaktuan dagoen geruza teknologikoari dagokio: makina-erremintak, kaptadoreak eta seinale anitzeko sentsoreak, bai eta eragingailuak ere, zeinek kontroljarraibideak aipatutako makinetara eramaten baitituzte manufaktura-prozesuan zehar. Maila horretan, denbora- eta sendotasun-eskakizunek eta akatsekiko tolerantziaren eskakizunak berebiziko garrantzia dute egindako kontrol-estrategietan. Hori dela eta, hainbat ikerketa-lerro daude irekiak, non eremu globaleko kontrol-teknikak eremu lokalera proiektatzetik eratorritako arazoekin lan egiten den.
Goi mailako kontrola, berriz, kontrol-estrategiei dagokie. Halakoetan ez dago maila baxuko sentsore eta eragingailurik, maila altuago batean lan egiten baitute. Kontrol-estrategia horiek hainbat parametro hartzen dituzte kontuan, hala nola prozesuen produktibitatea, manufaktura-planten energia-gastuak, edo etorkizuneko ekoizpena hobetzeko intereseko aldagai jakin batzuen proiekzioa. Gainera, maila horietara datu kopuru izugarria iristen da aldi berean, eta datu horiek modu eraginkorrean prozesatu behar dira, instalazioan edo prozesu industrialean jarduera-ildo baten plangintza egitea eta programatzea ahalbidetzen duen informazio guztia atera ahal izateko.
Jarraian, behe eta goi mailako kontrol-eremuekin lotutako adibide batzuk zerrendatuko ditugu:
## *Behe mailako kontrola*
- —**Sistemak identifikatzea**: gai honek industriako prozesu eta sistemak identifikatzea eta modelizatzea lantzen du. Hori lortzeko, kontrol adimentsuko estrategiak aztertzen eta garatzen dira, bai soluzio estatikoetan, bai dinamikoetan. Mota honetako adibide bat [17] lana da, non sarrera/irteera anitzeko sistema ez-lineal baten eredu bat lortzen den logika lausoa erabiliz. Beste adibide interesgarri bat [18] da, non neurona-sare batekin 3PRS robot baten zinematika zuzeneko arazoaren konputazio-denbora hobetzea lortzen den.
- —**Kontrolatzaile adimentsuak**: azken hamarkadetan, prozesuan esku hartzen duten baina helburu orokorragoekin maiz erabiltzen diren kontrol-estrategiak loratzen ari dira. Era horretako garapenen adibide gisa, [19] lana aipa daiteke, non adimen konputazionalaren tekniketan (algoritmo genetikoak barne) oinarritutako tresnek lagundutako kontrol prediktiboko estrategia bat denbora errealean erabiltzea proposatzen den. Era berean, oso interesgarria da [20] liburua, non garatzen baita neurona-sare bidez egin daitekeen kontrolatzaile sorta bat. Azkenik, logika lausoarekin egin diren proposamenetako bat azpimarratzearren, [21] lana aipa daiteke, non diseinuz egonkorra den logika lausoko kontrolagailu ez-lineal bat diseinatzeko metodologia aurkezten duten.
- —**Kontrolagailuen diseinua eta sintonizazioa lineaz kanpo (offline)**: kontrol-teknika honek ibilbide luzea du, baina adimen konputazionalaren teknikekin hobetu eta indartu da, eta proposamen aurreratu berriak sortu dira. Ildo horretako lehen adibideetako bat [22] lana da, zeinean sistema adituak erabiliz PID kontrolagailuak doitzen diren. Ildo bera baina algoritmo ebolutiboekin proposatzen dute [23] lanean, kasu horretan, gainera, askotariko helburuak erabiliz.
# *Goi mailako kontrola*
—**Optimizazioa**: prozesu industrial orok, produktiboagoak, eraginkorragoak eta seguruagoak izateko, produkzioa eta erabilitako baliabideak optimizatzea eskatzen du. Horregatik, kontrolaren arloan ahalegin handia egiten ari dira aspalditik. Gaur egun, optimizazioaren eta heuristikaren arloko planteamendu teorikoak aztertzen eta garatzen ari dira akademiaren munduan, industria-prozesuen eguneroko arazoei irtenbide praktikoak eskaintzeko. Alde horretatik, oso lan interesgarria da [24]; izan ere, energia-sare adimentsuak maneiatzeko optimizazio aldagai anitz aztertzen dituzte, ekonomikoak barne. Hala, energia-sare horiek maneiatzeko kontrol prediktibo bat proposatzen dute.
- —**Erabakien kudeaketa**: erabakiak hartzea oso lotuta dago industriako hobekuntza-prozesuekin. Gainera, erabaki horiek ekoizpenprozesuekin eta kontrol-sistemekin loturik badaude, ezinbestekoa da erabakiak konputazionalki hartzea, helburu anitzeko arazoak planteatzen baitira. Erabakietan laguntzeko proposamen bat [25] lanean aurkitu daiteke. Bertan, n-dimentsioko Pareto frontea irudikatzeko lanabes bat proposatzen dute, hartara erabakien kudeaketan laguntza izateko.
- —**Prozesuetako adierazle sentikorren iragarpena**: ekoizpen-prozesu bati buruz informazio asko neur badaiteke ere, egia da informazio hori aztertzeko konplexutasuna esponentzialki hazten dela. Goi mailako kontrol-prozesu batean, beharrezkoa da neurtutako aldagaiak aztertzea, garrantzitsuak direnak aukeratzea, ezagutzen ez direnak aurresatea, prozesuan izan daitezkeen failak aurreikustea, ekintza zuzentzaile, prebentibo eta prediktiboak planifikatzea, ekoizpen-prozesuan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko. Ildo horretan, [26] lanak bilaketa zabal bat eskaintzen du, datu ugariren fusioa eginez eta adimen artifizialeko teknikak aztertuz industria-prozesuen barruan iragarpenak egiteko.
# 3.2. **Industria (aplikazioa)**
Ördek eta beste egile batzuek 4.0 eta 5.0 industrien egungo egoerari buruz egindako azterlanean [8], hainbat industria-arlotan erabiltzen diren adimen konputazionaleko teknikak sailkatzen dituzte. Datozen ataletan azalduko ditugu arlo horiek, eta, ondoren, kontrol adimentsuko zer teknika erabiltzen den azalduko dugu.
#### 3.2.1. *Materialak hautatzea eta propietateak iragartzea*
Adimen konputazionaleko algoritmoek sistema tradizionalak ordezteko eta hobetzeko aukera ematen dute; izan ere, produktuaren egoeran eta fabrikazio-baldintzetan oinarritutako prozesu-parametroak aurreikusten dituzte.
**Erabilera-kasua**: laser bidezko fusio selektiboa gehikuntzako fabrikazio-prozesu bat da. Prozesu horretan, hautsezko geruzak bata bestearen gainean jartzen eta urtzen dira, hiru dimentsioko elementuak sortzeko. Laser bidezko fusio selektiborako teknologiak gizakien behaketa eskatzen du propietate egokienak hautatzeko, baita produkzioan material magnetikoak erabiltzen diren bitartean ere. Adimen konputazionaleko algoritmoek aukera bikaina eskaintzen dute, laser bidezko fusio selektiboko prozesuaren parametroak optimizatzeko arazoaren dimentsionaltasuna murrizten baitute.
# 3.2.2. *Produkzioaren programazioa eta plangintza*
Adimen konputazionaleko algoritmoen aplikazioak asko erabili dira manufaktura-industrian lan-antolaketarako programazio-sistema konplexuak egituratzeko, eta, are, programazio tradizionaleko sistemen mugak gainditu dituzte.
**Erabilera-kasua**: erdieroaleentzako silizio-olataren fabrikazioa. Adimen konputazionaleko algoritmoek datu dimentsional altuak erabiltzen dituzte produkzioaren antolaketa programatzeko eta planifikatzeko. Aldi berean, hainbat helburu hartzen dituzte kontuan, hala nola produkzio-kostuak murriztea, hondakin gutxiago sortzea, lan-karga orekatzea, malgutasuna handitzea, giza ahalegina murriztea eta horrenbestez berrantolaketa-gaitasuna indartzea, edo programazio dinamikoa hobetzea.
# 3.2.3. *Fabrikazio-prozesuen hautaketa*
Adimen konputazionaleko algoritmoek prozesuen hautaketan lagundu dezakete, fabrikazio-prozesuak ebaluatuz, lehengaien eta makinen erabilera minimizatzeko. Horregatik, ekoizpen-denbora hobetu dezakete, eta energia eta materialen erabilera murriztu. Fabrikazio-sistema baten iraunkortasunaren ebaluazioa ingurumenean, gizartean eta ekonomian oinarritutako metriketan oinarritzen da.
**Erabilera-kasua**: pieza birakarien mekanizaziorako erabakiak hartzeko sistema. Helburu, eskakizun eta muga kopurua eta aniztasuna dela eta, honako abantaila hauek lor daitezke fabrikazio-teknologiarik egokiena aukeratzean adimen konputazionala erabiliz: 1) gizakiaren gainbegiratzearen beharra minimizatzeko aukera; 2) malgutasuna, erregeletan oinarritutako softwarearen aldean; 3) parametro desberdin ugari kudeatzea; eta 4) azkarragoa, zehatzagoa eta eraginkorragoa izatea.
#### 3.2.4. *Produkzioaren monitorizazioa*
Produkzioaren monitorizazioan, lanabesen egoera, uneoro fabrikatzen ari den elementuaren egoera eta segurtasuna aztertzen dira. Hiru faktore horietan, lanabesen egoera aztertuko duen sistemen garapena da lehentasuna, produkzio-kateko elementurik garestienak izan ohi direlako.
**Erabilera-kasua**: ultrasoinu bidez eginiko metalezko soldadura. Helburua egiten diren soldaduren kalitatea handitzea da. Horretarako, fabrikazio-prozesuen kalitatearen monitorizazioa hobetuko duten ezaugarriak hautatu eta parametroak sintonizatu egiten dira.
## 3.2.5. *Kalitatea kontrolatzeko eragiketak*
Adimen konputazionaleko algoritmoek euskarria eman dezakete kalitatearen kontrolean, eta garapen handia izan da arlo horretan. Kalitatearen kontrol egoki batek ekoizpen-estandarrak eta -parametroak betetzen direla bermatzen du.
**Erabilera-kasua**: ijezketa-prozesua. Kasu honetan, sentsoreen garapenari esker, prozesuaren informazio zabalagoa dago eskuragarri. Horrek, aldiz, arazoak ere ekar ditzake; esate baterako, seinale zaratatsuen, datu kopuru handien eta matxuren datu falta. Hori kudeatzeko, adimen konputazionaleko algoritmoak erabil daitezke, prozesuaren informaziorik esanguratsuena aurkitzeko eta, hartara, kalitate-kontrolerako baliagarri dena eskuratzeko.
Industria eta aplikazioak kontuan hartzen dituen erabilera-kasuen atala bukatzeko, lehenik, adimen artifiziala modu generikoan erabiltzen duten atalak sailkatu ditugu 1. taulan.
**1. taula.** Adimen artifiziala industria-kontrolean erabiltzeko aukerak.
| Maila baxua | Maila altua |
|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Kontrol-begizta/estrategia | Kudeaketa optimizatua |
| Produkzioaren kontrola<br>Prozesuaren aldagaien kontrola<br>Roboten kontrola<br>Nabigazioaren eta ibilbideen kontrola<br>Aldi baterako latentzien kontrola<br>Prozesuaren automatizazioaren kontrola | Kalitate-kontrola<br>Plangintza<br>Monitorizazioa<br>Mantentze prediktiboa<br>Logistikoa<br>Prozesua optimizatzea<br>Produkzio-programazioa<br>Ikuskapena eta egiaztapena |
Amaitzeko, 2. atalean aurkeztu ditugun adimen artifizialeko teknikak zer prozesu edo arazo industrialetan aplikatu diren laburbiltzen duen taula bat aurkeztuko dugu (2. taula).
**2. taula.** Erabilera-kasuen adibideak tekniken arabera.
| | Erabilera-kasuak | |
|--------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------|--|
| | —<br>Mahai-tresnak fabrikatzeko artezketa. | |
| Sistema adituak | —<br>Geruza meheko transistoreak dituzten kristal likidozko pantailen<br>osagaien fabrikazioa. | |
| | —<br>Aluminioa fabrikatzeko presio altuko fundizioa. | |
| | —<br>Konposite magnetikoetarako laser bidezko fusio selektiboa. | |
| | —<br>Altzairu herdoilgaitza fabrikatzeko laser bidezko fusio selektiboa. | |
| Logika lausoa | —<br>Altzairu herdoilgaitza fabrikatzeko laser potentzia urtzeko ohantzea. | |
| | —<br>Olata-fabrikazioa. | |
| | —<br>Fabrikazio-sistema malgua. | |
| | —<br>Galdaketa, forjaketa eta AM teknologiak. | |
| | —<br>Aireontzien osagaien ekoizpena. | |
| Algoritmo<br>ebolutiboak | —<br>Produktu jasangarrietarako helburu anitzeko optimizazioa. | |
| | —<br>Metalezko fabrikaziorako biraketa. | |
| | —<br>Arku elektrikoko labea altzairua fabrikatzeko. | |
| | —<br>Fabrikazio-sistema malgua automobilgintzarako. | |
| | —<br>Fabrikazio adimentsua. | |
| Neurona-sareak | —<br>Metaletarako gas-arku bidezko soldadura robotikoa. | |
| | —<br>Zuntz-ordezkatze automatizatua norabide bakarreko konpositearen<br>fabrikaziorako. | |
| | —<br>Lantegi adimentsuen lan-programazioa. | |
| | —<br>Orria osatzea. | |
| | —<br>Erdieroaleentzako wafer-fabrikazioa. | |
#### 4. **ONDORIOAK**
Adimen artifizialari buruz hitz egiten denean, orokorrean, neuronasareak eta neurona-sare sakonak datoz gehienon burura. Hori horrela izanik, industria-kontrolaren arloari dagokionez, historikoki erabili diren teknika adimentsuen sorta askoz zabalagoa da. Lan honetan, erreminta-kutxa osatu dugu, hau da, sistema adimentsuetatik hasi eta lehen aplikazioak lortu arteko teknikak bildu ditugu, kontuan hartuta logika lausoak eta hurbiltzaile unibertsalaren propietateak kontrolaren esparrura ekarri dituen onura guztiak, algoritmo ebolutiboek arazo konplexuen aurrean ireki dituzten ateak eta, azkenik, nola ez, neurona-sare artifizialak, 1990eko hamarkadatik kontrol- eta modelatze-esparruan egin diren garapenak barne. Lan honetan, aukera horiek aurkeztu nahi izan ditugu, betiere kontrolaren esparrutik ikusita. Kontrolaren aplikazioetako bat industria izanik, zentzu handia dauka garapen akademikoei soilik ez erreparatzea, baizik eta industrian egin diren garapenak ere ezagutzea, irakurleak ikus dezan zer lan egiten diren kontrol adimentsuaren arloan, bai akademian, bai industrian.
Azkenik, ondorio gisa, esan daiteke adimen artifiziala kontrol-aplikazioetan ere hazten ari dela, gaur egungo aurrerakuntza teknologikoei esker geroz eta arinagoak baitira prozesamendu-karga aldetik.
#### **ESKERRAK**
Lan hau Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUko Adimen Konputazional Taldeari emandako IT1689-22 laguntzarekin egin da.
Irudi gehienak honako plataforma hauetan eskuragarri dauden doako diseinuei esker sortu ditugu:
- —VektorPortal (https://vectorportal.com/).
- —FreePik [\(https://www.freepik.es/\).](http://www.freepik.es/) )
- —unDrawq (https://undraw.co/).
- —Flaticon [\(https://www.flaticon.com/\)](http://www.flaticon.com/) ).
- —IconFinder [\(https://www.iconfinder](http://www.iconfinder.com/) ).com/).
- —FreeIcons (https://freeicons.io/).
#### **BIBLIOGRAFIA**
- [1] «Comité Espanol de Automática Grupos». URL [https://www.ceautomatica.](https://www.ceautomatica.es/grupos/ ) [es/grupos/](https://www.ceautomatica.es/grupos/ )
- [2] «Grupo de Investigación de Control Inteligente UPV/EHU». URL [https://](https://www.ehu.eus/es/web/gici ) [www.ehu.eus/es/web/gici](https://www.ehu.eus/es/web/gici )
- [3] «Centro de Investigación en Tecnología, Energía y Sostenibilidad». URL [https://citesuhu.com/](https://citesuhu.com/ )
- [4] E. Mamdani. 1974. «Application of fuzzy algorithms for control of simple dynamic plant», *Proceedings of the Institution of Electrical Engineers*, **121**(12), 1585.
- [5] T. Takagi eta M. Sugeno. 1985. «Fuzzy identification of systems and its applications to modeling and control», *IEEE Transactions on Systems, Man, and Cybernetics*, **SMC-15**(1), 116-132.
- [6] S. S. Izquierdo eta L. R. Izquierdo. 2018. «Mamdani Fuzzy Systems for Modelling and Simulation: A Critical Assessment», *Journal of Artificial Societies and Social Simulation*, **21**(3), 2.
- [7] K. Narendra eta K. Parthasarathy. 1990. «Identification and control of dynamical systems using neural networks», *IEEE Transactions on Neural Networks*, **1**(1), 4-27.
- [8] B. Ördek, Y. Borgianni eta E. Coatanea. 2024. «Machine learning-supported manufacturing: a review and directions for future research», *Production & Manufacturing Research*, **12**(1), 2326526.
- [9] P. Jackson. 1986. *Introduction to expert systems,* Wokingham, England; Reading, Mass.: Addison-Wesley Pub. Co.
- [10] S. G. Tzafestas, A. I. Kokkinaki eta K. P. Valavanis. 1993. «An Overview of Expert Systems», S. Tzafestas, editorea, *Expert Systems in Engineering Applications*Orrialdeak. 3-24, Springer, Berlin, Heidelberg.
- [11] L. A. Zadeh. 1965. «Fuzzy sets», *Information and Control*, **8**(3), 338-353.
- [12] L.-X. Wang, 1992, «Fuzzy systems are universal approximators», *[1992 Proceedings] IEEE International Conference on Fuzzy Systems*, Orrialdeak 1163-1170.
- [13] K. Deb. 2001. *Multi-Objective Optimization Using Evolutionary Algorithms*, Wiley, google-Books-ID: iwNRAAAAMAAJ.
- [14] R. Eberhart eta J. Kennedy. 1995. «A new optimizer using particle swarm theory», *MHS'95. Proceedings of the Sixth International Symposium on Micro Machine and Human Science*, Orrialdeak 39-43.
- [15] M. Dorigo eta G. Dicaro. 1999. «Ant colony optimization: a new metaheuristic», *Proceedings of the 1999 Congress on Evolutionary Computation-CEC99 (Cat. No. 99TH8406)*, Bolumena 2, Orrialdeak 1470-1477 Vol. 2.
- [16] K. Hornik, M. Stinchcombe eta H. White. 1989. «Multilayer feedforward networks are universal approximators», *Neural Networks*, **2**(5), 359-366.
- [17] Y.-J. Liu eta S. Tong. 2015. «Adaptive Fuzzy Identification and Control for a Class of Nonlinear Pure-Feedback MIMO Systems with Unknown Dead Zones», *IEEE Transactions on Fuzzy Systems*, **23**(5), 1387-1398.
- [18] A. Zubizarreta, M. Larrea, E. Irigoyen, I. Cabanes eta E. Portillo. 2018. «Real time direct kinematic problem computation of the 3PRS robot using neural networks», *Neurocomputing*, **271**, 104-114.
- [19] J. Valera García, V. Gómez Garay, E. Irigoyen Gordo, F. Artaza Fano eta M. Larrea Sukia. 2012. «Intelligent Multi-Objective Nonlinear Model Predictive Control (iMO-NMPC): Towards the 'on-line' optimization of highly complex control problems», *Expert Systems with Applications*, **39**(7), 6527-6540.
- [20] F. L. Lewis, F. W. Lewis, S. Jagannathan eta A. Yesildirak. 1999. *Neural network control of robot manipulators and nonlinear systems* , Taylor & Francis, London, open Library ID: OL75885M.
- [21] J. Andújar eta A. Barragán. 2005. «A methodology to design stable nonlinear fuzzy control systems», *Fuzzy Sets and Systems*, **154**(2), 157-181.
- [22] K. J. Åström, J. J. Anton eta K. E. Årzén, 1986, «Expert control», *Automatica*, **22**(3), 277-286.
- [23] G. Reynoso-Meza, X. Blasco, J. Sanchis eta M. Martínez. 2014. «Controller tuning using evolutionary multi-objective optimisation: Current trends and applications», *Con- trol Engineering Practice*, **28**(1), 58-73.
- [24] A. Pajares, F. J. Vivas, X. Blasco, J. M. Herrero, F. Segura eta J. M. Andújar. 2023. «Methodology for energy management strategies design based on predictive control techniques for smart grids», *Applied Energy*, **351**, 121809.
- [25] X. Blasco, J. Herrero, J. Sanchis eta M. Martínez. 2008. «A new graphical visualization of n-dimensional Pareto front for decision-making in multiobjective optimization», *Information Sciences*, **178**(20), 3908-3924.
- [26] A. Diez-Olivan, J. Del Ser, D. Galar eta B. Sierra. 2019. «Data fusion and machine learning for industrial prognosis: Trends and perspectives towards Industry 4.0», *Information Fusion*, **50**, 92-111. |
aldizkariak.v1-7-280 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 32 _2000_1",
"issue": "Zk. 32 _2000_",
"year": "2000",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Birmoldaketa digitala**
# **Carmen Peñafiel UPV/EHUko Irakasle Titularra**
Telebistaren etorkizuna digitalizazioan oinarrituko da; horretarako, 2010. urtea baino lehenago, irrati-hedapenaren kanal guztiak birmoldatu beharko dira. Espainian telebista digitala lehenengoz 1997an satelite bidezko komunikazioarekin zabaltzen hasi zen; ondoren, kable bidezko telebistarako lehiaketak egin dira eta, azkenik, orain dela gutxi lurreko telebista digitalaren esleipenarekin osaturik gelditu da eskaintza. Giro aldakor honetan, ikusentzunezko kazetariek sistema digital berrietara balio-aniztasun eta malgutasunez egokitu behar dute.
The future of TV in Spain is bound for digitalization, fact that will force broadcasting to become digital by the year 2010. Digital TV in Spain started with satellite communication in 1997. Later on, cable TV was licensced to some companies and more recently, Onda Digital has been given the rigths over terrestrial TV, which will complete the offer. Within this frame of changes broadcast journalists must adapt themselves with flexibility and multiple resources to these new digital systems.
# **1. Zenbaki-iraultza telebistan**
Irratian eta telebistan sistema digitalen aldeko apostu sendoa egin da. Hain zuzen ere, 1997an satelite bidezko plataforma digitalek hasiera eman zioten prozesu horri, hurrengo urtean (1998) martxan ipini zen kable bidezko telebista baino lehenago. 1999ko ekainean, hamar urtez Lurreko Telebista Digitalaren ustiapena Retevisióni ematen dion Erret Dekretuaren onarpenarekin eskaintza osaturik geratu da. Modu berean, uztailean Lurreko Irrati-Hedapenaren Nazio Plangintza Teknikoa onartu da: herri-izaera edukiko duten 6 irrati-programa, erregioetarako 12 eta Estatuaren esparru osoan 18 gehitu dira.
Eskaintza digitalaren handitze honek, besteak beste, espektro erradioelektrikoaren barruan, kanal libre asko edukitzea ahalbidetuko du, Estatuak kanalei zer erabilpen berri emango dien ikusi beharko badugu ere.
2010 urterako, irrati eta telebistaren enpresa guztiek oraingo sistema analogikotik digitalera pasatu behar izango dute. Antena 3, Tele 5 eta Canal Plus kanal pribatuek ere beren emankizunak teknologia digitalarekin 1999ko azaroaren 1ean hasi behar zituzten, kanal analogiko baten ustiapen-baimena berriztatzeko aukera izateko aurrebaldintza bezala ipini dietelako. Kanal publikoak (estatalak eta autonomikoak) beren emankizunak digitalizatzen data berean hasiko dira. Modu berean, oraingo kontzesio pribatuen berriztatzea (2000ko martxoan) teknologia digitalera berehalako bilakaera onartu beharraren baldintzapean egongo da. Kasu honetan, bakoitzari orain daukaten programazio analogiko bakarraren ordez, lauzpabost programazio emateko ahalmen nahikoa izango duen kanal anizkun bana emango zaie.
### **2. Telebista digitala, ingeniaritzaren eragiketa bat baino zerbait gehiago**
Telebista digitalak abantaila tekniko batzuk dauzka: banda-zabaleraren aprobetxamendu egokiagoa duenez gero, kanal analogiko batek betetzen zuen espazioan 12 kanal digital sar daitezke; seinalearen kalitate eta sendotasunaren hobekuntza, irudi bikoitzik eta interferentziarik gabekoa; CD kalitateko soinua; hizkuntza asko; beharrezko antenak txikiagoak izango dira; eta abar. Kalitate eta ahalmen handiagoek zerbitzu berriak eta oraingoak hobetzeko aukera emango dituzte, esate baterako zehaztasun handiko telebistaren zabalkundearekin.
Telebista digitalak hiru baliabide erabil ditzake: satelitea, kablea eta bide hertziarra. Jakina, hauetatik bakoitzak erabilera jakina dauka; bakoitzean abantailak eta desabantailak daude.
Telebista digitalarekin informazio, taiuera eta edukinetan, malgutasun handiagoa daukagu, telebista digitalaren eskaintzan honako ahalmen hau baitaukagu: bideoa, soinuak (monoa, estereoa, binakoa, inguratzailea, disko trinkoaren kalitatea), teletestua eta azpitituluak ipintzea, zerbitzurako informazioa, baldintzatutako sarbidea, datuak, zehaztasun handiko telebista, formato berriak: 16:9, 2.21:1 … , hots, pantailaren 4:3 ohiko formatotik edo aspektuaren neurritik 16:9ra pasatzen da, irudiaren zehaztasun hobea eta giza begiaren ikusmoduaren antzeko ikusketa panoramiko berria eskainiz.
Bestetik, orain arte egin den bezala, monitoreak gehitu ordez, guztiak aparatu batean biltzera jotzen da, multimedia-terminal bakarra erabiltzeko. Multimedia- -terminalak ordenagailuaren pantaila, bideodiskoak, CD-ROMa, multimedia, CD soinua, telebistaren kanalak eta abar bideratzeko balio du. Terminala ZISD(ISDN) deitutakoekin eta telefonoarekin konektatzen da. Hartzea CD audio, CD bideo eta CD fotoekin bateragarri egiten duen multimedia daukagu. Pelikulak edo argazkiak ikusi ahal dira. Argazki eta bideo-sekuentzietan aldaketak eta esku-hartzeak egin ahal dira komando gutxi eta sinpleekin, hala nola nahi den lekuan musika edo soinuak sartzea edo ordezkatzea eta irudi bakoitzari ukitu pertsonal eta iradokigarria erantsiz. Fax/modem eta erantzungailu automatiko moduan ere funtziona dezake. Hau da, ezagutza zabaltzeko edo jostatzeko interesgarri suerta daitekeen informazio guztia berehala aurkitzeko datu-sareetan sartzen da. Funtsezko ezaugarrietako bat telebistei elkarreragina eranstea da. Elkarreraginezko telebista deitutakoak sortzen dira. Urrunerako agingailua, telefono-sareari konektatzeko modema, mikroprozesadore bat eta informazioa trukatzeko beharrezko izan daitezkeen beste periferiko batzuk daramatza telebistak (Cebrián 1998: 147).
Une honetan, telebistatik Internet sarean zuzenean sartzeko esperimentatzen ari da, sare horren bidez telebistaren irudiak ere hel daitezen; baina oraindik, ZISD delakoaren eta zuntz optikoaren azpiegitura nagusitu arte behintzat, zaila da.
Oraintsuko beste berrikuntza bat satelitearen bidezko plataforma digitalek elkarreraginezko zerbitzu berri bat abiaraztea izan da, honela Argentarian, La Caixan eta BBVn, zerbitzu honetara harpidetu diren bezeroek banku-informazioak jasotzea daukatelarik (Argentariak eta BBVk beren bat-egitea publiko egin zuten 1999ko urriaren 19an). Urrunerako agingailuaren bidez, kontuen mugimenduak eta saldoak kontsultatzen, transferentziak eta eskualdaketak egiten, Burtsan akzioak salerosten, kreditu-txartelen zenbaki pertsonalaren aldaketa edo txekeak eskatzen utziko die telebankaren erabilpenak. Kasu batzuetan ikuskizunetarako txartelak gordetzea eta erostea ere izango da. Modu berean, baloreen merkatuaz, trafikoaz edo informazio meteorologikoaz, denbora errealera oraingotuak, elkarreraginezko zerbitzu berriak sortzea aurreikusita dago (R.G.G. 1999).
Bestetik, telebista digitalaren estandar berriak irudiak hartzeko eta igortzeko 18 formato erabiltzea dauka, bi multzotan banaturik: zehaztasun handiko formatoak eta zehaztasun estandarrekoak. Zehaztasun estandarreko taldea hamabi era desberdinez osatuta dago; lehen multzoa, ordea, kalitate desberdineko sei formatok osatzen dute. Espektroaren malgutasun horri esker, kate bakoitzak bere sei kanal digitalak nola erabili erabaki ahal izango du. Seiak zehaztasun handiko kanal batean emititzeko erabili ahal izango ditu ala zehaztasun estandarreko askotariko kanalak eskaini (Battle 1998).
Arestian aipatutako abantaila teknikoez gainera, telebistan zenbaki-iraultzak ohiko telebistaren aurrean erabiltzaileoi zerbitzu aurreratu berri sorta bat edukitzea ahalbidetuko digu.
Gaikako kanalak dituen aukerako telebista dugu. Eremu urriko ikusleentzat askoz espezializatuagoak izango diren kanalentzako merkatua zabaltzen da.
Ia Eskaeraren Gaineko Bideoa, NVOD (Near Video On Demand): programa berbera bitarte desberdinetan hasten da, honela hasiera gehien komeni zaigun orduan ikusteko aukera daukagu.
Programa puntualak ikusteagatiko ordainketa (Pay per view), musika- -ikuskizunak, kirol-gertaerak, emanaldiak eta estreinaldiko zinea batez ere.
Errealizazio konpartitua, hau da, kirol-ikuskizunetan angelu askotariko aukeraketa; hartze ezberdinen artean aukera dezakegu, gure programa propioa eraikitzeko.
Elkarreraginezko menua, kanal guztien artean aukera errazagoa emango digun telebista emanaldien gida moduan.
Gainera, elkarreraginezko zerbitzu multimedia, autoprogramazioa, gidatutako publizitatea, teledenda, publizitate espezializatua, eleaniztasuna, inkestak, botoak, ikusleen kopuruak ezagutzea, eskaerapeko musika, mosaikoa, telehezkuntza, elkarreraginezko jokoak, kazetaritza elektronikoa, posta elektronikoa, berri espezializatuak, txartelak eta jezarlekuak gordetzea (antzerkia, zinea), orrialde horiak, telemarketina, bideomintzaldia, telefonia, datu-transferentzia…
Dagoeneko, telebista-ikusleak pasibo izateari utzi dio, eta zer zerbitzu- -mota, zer eratakoa, zer modutan eta noiz ikusi erabakitzeko orduan zeregin garrantzitsua jokatuko du hemendik aurrera. Informatika, aisia eta komunikazioaren arteko sinbiosi ezin hoberantz gabiltza. Datozen urteotan komunikazioaren zerbitzu eta bideen ezaugarri nagusia elkarreragina izango da.
Gertatzen ari diren aldaketa hauekin guztiekin, eta etorriko direnekin, ikusleriaren portaera eta informazioaren kontsumoa nabarmenki aldatuko dira. Indibidualizaziorako eta autoprogramaziorako joera dago. Mariano Cebriánek honako hau esan du (1998: 145):
Deskodetzeko eta deskonpresiorako aparatuak dituzten telebista digitalen ekarpen nagusia telebista eskaintzeko era berriei atea zabaltzea da. Erabilitako denboraren bitartean eta ordaindu beharreko tarifaren kostuaren arabera, ordainketakanal eta ordainketa-programa bakoitza kontrolatuta dago. Dagoeneko telefonoarekin egiten ari den modu berean, gailu hauei sare adimendunaren aplikatzeaz ari gara, telebistaren erabilpen desberdinak bereiz ditzan; modu horretan kanal eta programen eskaintza zabalean aukeratu ahal izango duena ikuslea izango da.
# **3. Retevisión, lurreko telebista digitalaren aitzindari**
Lurreko telebista digitalean, hamalau kanalez osatutako plataforma ustiatuko duen taldearen inguruan zegoen zalantza argitu da: Retevisión izango da bigarren erabateko operadore espainiarra, Onda Digital deritzanaren plataformaren bidez.
1999ko ekainaren 18ko bilkuran, Ministro Kontseiluak hamar urtez lurreko telebista digitalaren ustiapena Onda Digitali eman dio. Orain dela bi urte, satelitearen bidez zabalkundearekin hasi zen eskaintza digitala betetzen du onarpenak. Geroago, kable bidezko telebista digitala Espainiako eskualde desberdinetara Sustapen Ministerioak azken urtean ebatzitako berrogeita hiru lehiaketetan parte hartu duten telekomunikazio-operadoreen bidez iritsiko da. Telebista digitalaren hedapenak jauzi teknologiko handia dakar berekin, telebistaren bestelako ikuskera barnean hartuz eta, bestetik, kontsumitzaileen ohituretan funtsezko aldaketak dakartza.1
Aldez aurretik Retevisión irabazletzat hartzen zen, ikusentzunezko seinaleen zabalkundean esperientziaduna delako, 1996an Madrilen sare pilotu batekin lurreko telebista digitalaren emanaldi esperimentalak hasi eta modu berean Bartzelona hirian ere esperimentuak egin zituelako. Orain, Retevisión taldea, Espainiako ikusentzunezkoen merkatuan, Sogecable eta Telefónicaren lehiakide garrantzitsu bilakatu da.
Baimena hamar urteko eperako emana izan da eta horrenbeste urteko epetan luza daiteke. Sustapen Ministerioak iragarri duen moduan, Onda Digitalak erkidego autonomo guztietan 1999ko azaroaren 15ean hasteko konpromezua hartu zuen. Agiri berean, Onda Digitalaren emankizunek "urtea bukatu baino lehen, populazioaren %77arentzako zabalkundea lortuko dutela" ziurtatu du Ministerioak2.
Hemendik aurrera bere ardurapean hiru kanal multiplex edukiko ditu, hau da, 12 programa digital; hauek 12 kanal gehi 2 programa gehigarriren baliokideak dira. Orotara, gaikako programazioarekin kodetutako 14 telebidezko kanal, salbu programazio bakoitzeko 32 ordu astean, ordu hauek irekian emango dituztelako; baita soinu estereofonikoaren kalitatea duten bost musika-programa ere. Eta dena hilabeteko 2.000 pezetako kuota baten truke. Antena hertziarren oraingo azpiegitura darabil (beren-beregizko teknologia behar duten kable eta sateliteek ez bezala). Lurreko telebista digitalaren sistema hau Erresuma Batuan, Japonian, Estatu Batuetan eta Suedian bakarrik ezarria izan da.
Onda Digitalaren %49 Retevisiónen esku dago eta Euskadiko Euskaltelek ere %1,5a dauka. Media Park ekoizle katalanak %15 dakar, Carlton britainiarrak %7,5 eta zenbait aurrezki kutxak %12. Igortze- eta garraio-sarearen plataformaren garapenenan Onda Digitalek 112.413 miloi pezeta jartzeko konpromisoa hartu du bere eskaintzan.3
Lurreko telebista digital (LTD) berriak soinuan eta irudian oraingo telebistak baino kalitate askoz handiagoa eskainiko du; satelitearen bidezko telebista ordainduaren plataformen erabiltzaileek dagoeneko dituzten elkarreraginezko zerbitzu berberak erabiltzeko (teleerosketa, telebanka, teletestu aurreratua, elkarreraginezko publizitatea, etab.), Interneten eta beste informazio zerbitzu batzuetan sartzeko edo bideo-hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dute.
<sup>1.</sup> Donal Wear, Discovery Internationaleko Lehendakariaren ustez, «telebistaren merkatu espainiarra oso aktiboa da, aukera asko ematen ditu. Satelitearen bidezko plataformak hazten ari dira eta ahalegin asko egin ondoren, finkatzen ari dela ikusten dugu begi onez. Telebista aisiaren tarte garrantzitsua da Espainian» (Donal Wear, Discovery Networks Internationaleko lehendakaria da eta Discovery Communications delakoak egindako produktu eta kanalak zabaltzeko arduraduna ere bai; enpresa hau dokumentalen arloan John Hendricks enpresaburu eta abenturazale estatubatuarrak sortutako baltzu ospetsua da), "El País", 1999ko maiatzaren 14, ostirala, 85 orr.
<sup>2. &</sup>quot;El País", 1999ko ekainaren 19, larunbata, Gizartea/41 orr.
<sup>3.</sup> http: / / www.la-moncloa.es / consejo / referen / e1806990.htm
LTDak, kanal ireki doanekoak –normalean publizitatearen tarteek finantzatutakoak– edo kanal kodetuak ordainaren truke eskaintzeko aukera emango du. Katearen bidaltzaile berberak bere finantzabideak erabakiko ditu eta, gainera, eredu eta programazio mistoen artean aukeratu ahal izango du. Lekuen arabera, programa berberak eduki desberdinak izan ditzake lurralde-deskonexioak onartzen dituelako.
Lurreko Telebista Digitalaren Nazio Plangintza Teknikoa (1998ko urriaren 9an Erret-Dekretuak onartua) babesten duen arau-esparrua, oinarrian, indarrean dagoen Telebista Pribatuaren Legeak finkatutakoa da, beronek ere teknologia digitalera egokitzeko aldaketa garrantzitsuak izan dituela.
Lurreko telebista digitalaren lehiaketarako deialdiak kritika gogorrak jaso ditu, hainbat talde politikotatik eta kate pribatuetatik. Urtean zehar, prentsan, lurreko telebista digitalaren ezarpena "arrapaladan" egina dela, Gobernua eta Retevisiónen artean "lagunkeria" dagoela, oraingo kanal pribatuekin "diskriminatzailea" dela edo dekretuak "gaizki erabiltzen" direla irakurri dugu.
## **4. Programazioaren ohiko kontzeptuetan izandako aldaketak**
Orain arte zuzendariek eta programazioaren arduradunek ahalik eta ikuslerik gehienen bilaketan gehiengoaren aldeko apostua egiten zuten eta, horretarako, jende askorengana iristeko programa errazak diseinatu zituzten, baina gaur egunean satelitearen liberalizazioak bultzatutako telebista eta multimediaren garapenak lehiakorrago bihurtzen ditu eta programen eskaintza ohiko ereduak aldatzen. Programazio orokorrek segitzen dute baina, batez ere, gaien arabera espezializatutako kanalak eskaintzen dira, gero eta doaneko zerbitzu gutxiago dago eta eskaintza multzokatuta aurkezten duten ordaintzeko kanalak egitera jotzen dute. Emankizunak etengabe eguneko 24 orduetan dira eta menu nagusiaren bidez erabiltzaileak autoprogramazioaren kontzeptu berria jorratzen du. Programak ez dira, besterik gabe, emanak izango; alderantziz, ikusleriak eskatzen dituen arte, gordeta egongo dira.
Aldaketa-dinamika honetan zenbait talderen esku dauden plataforma digitalak sortu dira. Ez daude telebista-kateak bakarrik, komunikazioaren enpresa- -talde handiak ere badira, komunikazioaren munduarekin zerikusirik ez duten taldeak eta nazioarteko elkargoak biltzen dituzten plataformak osatuta.
Telebista digitalak 1.997an ekin zion satelitea erabiltzeari, estatu espainiarrean existitzen ziren plataformen bidez eginda: Canal Satélite eta Vía Digital.
Lehenengoa PRISA Taldeak menperatzen du; gainera, Huges talde estatubatuarrak parte hartzen du; modu berean, Venevisión (Venezuela) eta MSV Multivisión (México), besteak beste, bultzatzaile ditugu.
Bigarrenak, Vía Digitalek, ordea, Telefónica, kate autonomikoak, Unidad Editorial –"El Mundo"ren argitaratzailea–, Televisa talde mexikarra, Murdoch talde britaniarra, Warner/TCI HBO estatubatuarra eta Oglobo brasildarra, besteak beste, biltzen ditu. Hasieratik gaur egun arte akzioen parte hartzean aldaketa batzuk izan dira: RTVEk Telefónicari bere %17a saldu dio. Bazkide sortzaileetakoak diren Televisak eta telebista autonomikoek murriztu dute beren akzioen kopurua. Eta orain dela gutxi Media Park ere sartu da taldean.
Canal Satélite Digitalek bere emankizunak 1997ko urtarrilaren 31n hasi zituen. Antena parabolikoa, deskodegailua eta zerbitzuaren ezarpena barne hartzen zituen inskripzio-kuota 32.500 pezetakoa da. Sarbide-kuota, ordea, hilero ordaindu beharreko 1.000 pezetakoa zen. Oinarrizko Paketeak 24 kanal eskaintzen zituen 1.995 pezetaren truke. Canal Plus Digitalek formato digitaleko Canal Plusen programazioa eta beste ordu batzuetan Canal Plusen edukiak eskaintzen zituen; Canal Rojo eta Canal Azul biak ere hartzen zituen barnean eta 3.700 pezeta balio zuen. Premiumak Oinarrizko Paketearen programazioa gehi Canal Plus Digitalena hartzen zituen 4.995 pezetagatik. Txarteldegiak aukerako telebista eskaintzen zuen eta pelikula bakoitzeko 600 pezeta eta futbol-partiduko 995 pezeta ordaindu behar ziren. Canal Satélite Digitalean aukerako kanalek zinea 1.450 pezetagatik eta beste edukiak, esate baterako izadia edo musika, 750 pezetagatik ematen zituzten.
Vía Digital, ordea, bere lehiakidearena baino eskaintza merkeagoarekin hasi zen emititzen 1997ko irailaren 15ean. Inskripzio-kuota 5.000 pezetakoa zen, muntatze eta parabolikoaren erosketatik zetozen gastuei aurre egiteko. Deskodifikatzeko aparatuaren alokairua hilabeteko 1.000 pezetakoa zen. Edukien eskaintzari dagokionez, Oinarrizko Paketeak 35 kanal zeuzkan 2.500 pezetaren truke. Gaikako zinearen zazpi kanaletako bakoitzak 1.995 pezeta balio zuen. Gainera, aukerako telebistaren eskaintzan bi kanal sartzen ziren. Bata sendagileek bakarrik erabil dezakete dohainik; besteak, ordea, 1.000 pezeta balio zuen eta itsu eta gorrei zuzendutako Mundovisión zen. Palco izenpean agertzen ziren edukiei dagokienez eta ordaindu behar denari begiratuz, zinea –pelikula bakoitzeko 500 pezeta– eta gertaerak –besteak beste, ordaindu beharreko futbola, partiduko 995 pezeta– ematen zituzten.
Ordutik hona aldaketa gutxi egon dira bi plataforma hauen programen eskaintzan: egokitze batzuk, pakete batzuen sustapena eta programa berrien agerpena… eta filosofia berberarekin jarraitzen dute, hobetzen eta abonatu gehiago lortzen saiatzen.
Bi plataforma hauek telebistaren programazio orokorraren ohiko kontzeptua nabarmenki aldatu dute. Orain kanal askotariko programazioa daukagu eta lau maila bereizen dira: «ikusleria handientzako eduki zabalak aurkezten dituena; ikusleria murriztuentzako eduki espezializatuak; eduki zabalak, ikusleria txikientzat; eta eduki murriztuak, ikusleria handientzat, baten bat gehiago izan litekeen arren» (Fernández 1998).
Gainera, Mariano Cebriánek (1997) esaten duen bezala, «plataforma digitalen sorrerarekin, batetik komunikaziorako ahalbide berriak zabaltzen dira eta, bestetik, edukien eta teknologien kontrolatzaileen aldetik aginpide mediatiko handi baten arriskuak areagotzen dira … mezu-kopuruak eta konplexutasunak estrategia analitiko berriztatzaileen garapena eskatzen duela» kontutan hartu behar da. Autore berberak honako hau baieztatzen du (1998: 68):
Egoerak oparitasunaren telebistaren mapa marrazten du, baina erabiltzaileen desberdintasunetan handitze zabalago batena ere bai. Nahiz eta oinarrizko kanalen eskaintzek salneurri merkeak eduki, hala ere, beste ahalbide batzuetan sarbideak gehiago diren neurrian, erabiltzaileen gastuak handiagoak dira eta pertsona guztiek ezin dituzte ordaindu. Harekin, ohiko telebista dohanekoak bateratu zuen alderdia, hau da, giza desberdintasunak eta zatiketak, orain handitzeko arriskua agertzen da.
Kablearen eremuaren edukiei dagokienez, oraindik garatu gabe dagoela esan dezakegu eta, halaber, programazioan satelitearen bidezko plataforma digitalak erreferentziatzat hartzen dituela. Programak Espainia eta Portugalgo kable-sareei saltzeko hornitzaile handietariko bat, Cableantena, Canal Satélite Digitalen eskumenekoa, aipatu beharko genuke. Multicanal edukien banaketan espezializaturiko partzuergoa da eta Vía Digitalaren bidez jasotzen ditu bere kanalak. Bazkide garrantzitsuetariko bat RTVE da. Media Park, Kataluniako Generalitateak sortutako ekoizle katalana dugu, zeinean Tele 5, Antena 3, Philips, TV3 eta CCRTV parte-hartzaileak kable-telebistarako eta plataforma digitalerako programen ekoizpenaz eta bikoizketaz arduratzen diren. Eta Multipark Madrid S.A. deritzanak Telemadrid (%40), Caja Madrid (%30) eta Isabel II.a Ubidea (%30) ditu parte-hartzaile. Ikusentzunezko ekoizpenaren multimedia eta telekomunikazioaren zerbitzu-mota guztietan parte hartzen du (Xamardo et alii 1998: 163-176).
### **5. Profesional berrien balioaniztasuna**
Komunikazio digital berriak antolaketa eta lan-moduak berrikustera behartzen du. Ikusentzunezkoaren arloan, kazetariak bere burua birziklatu behar du iraultza teknologikoari ekarpen egokia egin ahal izateko. Komunikabideetako profesional berriek malguak eta balioanitzak izan beharko dute, lehen lan-maila desberdinetan banatuta zeuden lan teknikoak edo kazeta-lanak egin, lan-tresna bakarra teknologia multimedia erabili eta irudi eta soinuaren grabazioa eta ekoizpen digitala menperatu beharko dituztelako.
Telebistak teknologia digitalean inbertitzen hasi dira: mini-kamerak, edizio- -sistemak, grabaziorako VC-PRO sistemak eta informazioa kudeatzeko News Makerra lana errazago eta arinago egiteko tresnak ditugu. Lehenagoko prozesuak geldoagoak ziren. Kazetari globalaren irudirantz jotzen da (Gómez 1999: 12).
Telebistak ekoizpen-iraultza tekniko hau informatiboetan hasi du: TVEk orain saio-modukoa izan den Canal 24 Horas zerbitzu nagusien idazlaritzan ezarri nahi du.
Tele 5k bere sinesgarritasuna teknologian oinarritu du eta gaur egunean 2.000 milioi sartu ditu bere zerbitzu informatiboak digitalizatzeko (La Revista, 1998). Tele 5 telebista-katearen datu-artxiboak bideo-artxibo bilakatzen ari da. Horrela, PC bakar batekin postprodukzioa, artxiboa eta beste informazioetarako sarbidea dagoeneko egin daitekeela esaten du José Luis Romero Tele 5ko Atal Teknikoaren arduradunak. Tele 5an artxibo digitalek aldi berean dokumentalista batzuk irudi berberarekin lan egiteko eta nahi bestetan bideoaren segmentu bat dokumentatzeko ere aukera ematen digute. Virage katalagotzailea edukiaren aldaketak direnean automatikoki gelditzen da. Sistemak soinua ere aukera dezake eta testura pasatzeko ahalbidea eman. Pertsonak ahotsa identifikatzen ez badu ere, sistemak egin ahal du. Hau guztiau artxibo digitalean ororen bateratzea dugu: irudiak, ahotsak, soinuak, ikusleak, egilearen eskubideak, etab. (Martín 1999: 7). Tele 5n asmoa ahalik eta lasterren aukerako telebista eskaintzea da, zeinean ikusleak Visa txartelarekin edo pasahitz sinple batekin harpidedun izan daitekeen, "Médico de familia" telesaila, Cruyffen golak, pelikulak edo berriak ikusteko.
Berriak ematen 365 egunetako 24 orduetan emititzen duen CNN Plus lehenengo kanal espainiar pribatua atera da teknologia digitalarekin eta informazioaren ikuskera berri batekin. 80 kazetarik ikertu, idatzi, grabatu, soinua ipini, editatu eta errotulatu egiten dituzte informazio guztiak. Espainiako CNNko lehendakariak, Rolando Santosek, kazetari hauek benetako emakumezko edo gizonezko-orkestra bezala definitu ditu: «Gaur egunean hamar batek egiten zuen lan berdina egiten du pertsona batek» ("Abierto en canal" programa, Canal Plus). Prezio eta neurri txikiak dituzten minikamera digitalekin lan egiten dute, lehen hamar kilo pisatzen zuten eta orain ez dira bi kilora heltzen. Eta kazetari digitalak direnez beren ezaugarri nagusia informazio zabaltze eta ekoizpenean, malgutasuna eta bizkortasuna da. CNN Plus, %50 proportzioan, CNN eta Canal Plusen arteko elkartea da eta bere Administrazio Kontseiluan lau kidek ordezkatzen dute elkarte osoa eta beste lauk Sogecable, baina kanalaren zuzendaritzan ez dago iparramerikar bat ere.
Hain zuzen ere, Mariano Cebriánek (1998: 20) ere telebistaren berriemailea definitzeko orduan bat egiten du aurrekoarekin:
Orkestra-zuzendaria bezalakoa da, tresna-multzo bat harmonizatu behar duena, bidali nahi den mezua osotasunez komunika dezaten. Ez du ekipo teknikoa erabiltzen jakin behar edo ez da espezialista izan behar; alderantziz, bere adierazbidea ezagutu behar du, berak telebistan informazioa lantzeko behar duena ekartzeko, espezialista bakoitzari exigitzen jakiteko helburuarekin. Orkestra-zuzendari moduan, zati guztiak antolatu, azaldu, erabili eta taiutu egiten ditu ikusentzunezko harmonia lortu ahal izateko. Ez da diseinatzaile grafikoa, ez errealizatzailea, ez kamera-erabiltzailea, ezta soinu-arduraduna ere, alderantziz, tresna tekniko eta adierazkor anitzek osatutako informazioaren zuzendaria da.
Laburtuz, hamar urte barru, estatu espainiarrean ikusentzunezkoaren panoramak erronka berriei aurre egiteko prest egon behar du; ez bakarrik ikuspuntu teknologikotik, ekoizpenaren aldetik ere, mezu informatiboak sortzeko eta kontsumitzeko era berrietarantz gabiltza. Gainera, ikusentzunezko komunikabideak ez dira bide desberdinetatik joango orain arte joan diren bezala; alderantziz, guztiak ikusentzunezko hizkuntza idatzi batekin osaturik egongo dira. Telebidezko eskaintzak, entzun-eskaintzak, bideoak, filmak, egunkari elektronikoak, datu-bankuak, telejokoak eta abar sare berean aurkituko ditugu.
# **Bibliografia**
Batlle, A. (1999): "Reinventar els informatius a l´era digital", News-News, Corporació Catalana de Radio y Televisióren hilabetekaria, otsaila, 114 zkia. CANAL PLUS TV., 1999an emandako programa: "Abierto en canal".
Cebrián Herreros, M. (1998): "Información televisiva. Mediaciones, contenidos, expresión y programación", Síntesis argitaletxea, Madril.
—————- (1997): Donostiako UPV/EHUren Udako Ikastaroetan eskainitako mintzaldia.
El País, 1999ko maiatzaren 14, ostirala, 85 orr.
El País, 1999ko ekainaren 19, larunbata, Gizartea/41 orr.
Fernández, E. (1998): "Los contenidos audiovisuales en el satélite y en el cable: la era de la bulimia audiovisual", Komunikazioari buruzko Ikertzaile Gazteen Nazioarteko V Jardunaldiak, La Lagunako Unibertsitatea, otsaila.
Gómez, P. (1999): "Se va hacia el videoperiodista global", FAPE, otsaila-martxoa.
http: / / www.la-moncloa.es / consejo / referen / e1806990.htm
La Revista, 1998ko irailaren 27.
Martín, J. (1999): "El País", irailaren 9, osteguna, ciberpaís.
R.G.G., 1999: "Vía digital anuncia servicios de telebanca", "El País" egunkaria, ekainaren 16, asteazkena, Gizartea/46 orr.
Xamardo N., Zabaleta I., Peñafiel C. y Agirreazaldegi T. (1998): "La televisión por cable en España", UPV/EHUk subentzionatutako ikerketa-proiektu zabalaren emaitza, C.E.U., Valentzia. |
aldizkariak.v1-3-353 | {
"domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea",
"id": "ikergazte_iv_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_3",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | ## IKERGAZTE 2021
## Nazioarteko Ikerketa Euskaraz
## HITZAURREA
Denbora laburrean UEUk 50 urte beteko ditu eta, sortu zenetik, euskal komunitate zientifikointelektuala trinkotzea izan da UEUk izan duen helburu garrantzitsuenetako bat. Elkarren berri
izatea eta elkarrekin ekitea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan,
ikerketan dihardugun pertsona euskaldunok, gure lanaren parterik handiena atzerriko hizkuntzetan
egitera behartuta egonik, elkarren berri izatea zaila denean. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako
aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu zenbait ekimenetan hainbat ezagutza-arloren inguruan:
Informatikari Euskaldunen Bilkurak (11 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio),
Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (4 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (4 edizio),
Osasun Zientzietako topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio),
besteak beste, horren adibide argiak dira.
Bilkura horiei guztiei IkerGazte kongresua gehitu zitzaien 2015eko maiatzean. Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna izan ziren bilgune haren osagai nagusiak. Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean eta 2019an Baionan. Aurtengoan Gasteiz dugu topagune, ekainaren 9, 10 eta 11n, Vitoria/Gasteizko Europa Biltzar Jauregian 180 ikertzailetik gora bilduko gara. Laugarren edizio honek erakusten digu 2015ean ziurgabetasun handiz hasitako bideak ikertzaile euskaldunok biltzeko dugun premiak eta beharrak irauten duela. Beste behin ere, ikergazteen eskutik jasotako ekarpen kopuruak IkerGazte behar-beharrezkoa dela ematen digu aditzera.
"IkerGazte2021: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz" goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburu horretan Ikerketa, Euskara eta Gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua komunitate-zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea da, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.
Honelako kongresu bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da bai banakoen lan eskerga, baita erakunde publiko eta pribatu ugariren laguntza ere: UEUko lantaldetik hasita, UEUkideak, eta bereziki Arabako kideak, IkerGazteren Batzorde Zientifikoko ikertzaileak, babesleak, laguntzaileak (unibertsitateak, ikerketa-taldeak zein aldizkari zientifikoak) bai eta komunikabideak ere. Bestalde, Gasteizko Udalak eta Udalbiltzak sariak babestu dituzte. Horrez gain, hainbat pertsonak eta komunikabidek erakutsitako atxikimendua ere aipatu nahi dugu. Esker mila guztiei.
Laugarren edizioa du aurtengoan IkerGaztek, eta COVID-19a dela-eta sortutako osasun-krisiari loturik antolatu behar izan dugu. Osasun-neurri zorrotzek baldintzatuta, egitaraua zertxobait moldatu behar izan dugu, aldibereko ekintza paraleloak murriztuz. Hala ere, egitaraua interesgarria eta erakargarria da, arlo guztietako ekarpenak biltzen dituena. Inoiz baino komunikazio gehiago jaso ditugu, 58 ahozko aurkezpen eta 92 poster moduko aurkezpenetan aurkeztuko direnak. Guztira 150 komunikazio.
Hasieran, 163 komunikazio jaso baziren ere, gainbegiratze-prozesua gainditu eta kongresuan parte hartzeko ikertzaileen baieztapena jaso duten 150 lanak daude bilduma honetan.
Jakintza-arloei dagokienez hauek dira zenbakiak:
| Giza Zientziak eta Artea | 18 |
|---------------------------------------|----|
| Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea | 39 |
| Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak | 42 |
| Ingeniaritza eta Arkitektura | 24 |
| Osasun Zientziak | 27 |
Ikertzaileen filiazioari dagokionez, aurreko edizioetako joera mantentzen da. Horrela, bost liburu hauetan jasotako komunikazioetan Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) da maizen aipatu dena, 74 ekarpenekin. Ondoren Mondragon Unibertsitatea da ugariena, 11 ekarpenekin, aurreko edizioetako ekarpen kopurua bikoiztuz. Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatetik 4na ekarpen jaso ditugu edizio honetan. Deustuko Unibertsitatetik komunikazio bat jaso da. Beste ekarpen batzuk honako unibertsitate hauetatik jaso dira: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Bordeleko Unibertsitatea, University of Illinois at Urbana-Chamapaign, Vic-eko Unibertsitatea eta Granadako Unibertsitatea.
Unibertsitateei atxikitako ikerketa-zentroak eta taldeak aipatzen dira ekarpenetako askotan, beherago aipatzen diren ikertalde laguntzaileez gain, honakoak aurki ditzakegu: PIE, UNAV-Cima, UNAV-Tecnun, BioDonostia, BioAraba eta BioCruces Osasun Ikerketa Institutuak, BCMaterials, Polymat, CSIC, Ikerlan, Achucarro Basque Center for Neuroscience edo CIC-energyGUNE agertzen dira besteak beste.
Beste unibertsitate, eragile eta erakundeei dagokienez, hauek dira lankidetzan aipatzen diren beste batzuk: Athletic Club, Suediako Naturhistoriska Riksmuseet, Burgosko Unibertsitatea, AOTECH, Coruñako Unibertsitatea, Vigoko Unibertsitatea, Monterreyko Teknologia eta Goi-mailako Ikasketen Institutua (Mexiko) edo Kopenhageko Unibertsitatea beste batzuen artean.
Urte zaila izan da elkarrekin egitasmoak abiatzeko eta hala ere lortu dugu. Bi urtean behin errepikatzeari eutsiko diogu. Beraz, adi, Ikergazte2023 etorriko da-eta!
Olatz Arbelaitz, Blanca Urgell, Ainhoa Latatu eta Miren Josu Omaetxebarria |
aldizkariak.v1-6-91 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.28_ Zk.1 _2016_1",
"issue": "Libk.28_ Zk.1 _2016_",
"year": "2016",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) unibertsitatean: bere aplikazioa ikerketa metodologiako irakasgai batean**
*Jone Aliri Lazcano*
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
> *Nerea Lertxundi Iribar Arantxa Gorostiaga Manterola Laura Vozmediano Sanz Ana Isabel Vergara Iraeta*
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Psikologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
DOI: 10.1387/tantak.16342
## **Sarrera**
Hainbat urte pasa dira Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE) sortu zenetik, eta orduz geroztik unibertsitateak oro har eredu berri horretara egokituz joan dira (Campos eta Juaristi, 2008). Esparru berri honek hainbat helburu bultzatu ditu. Agian ezagunenetarikoa izan da herrialde batean lortutako titulazio batek, beste herrialde batean ere balio izan dezan, Europa mailan elkarrekin konpara daitekeen titulazio eta kalifikazio sistema bat sortzea, baina hau ez da helburu bakarra. Esparru berri honetara egokitzeak oinarrian erronka garrantzitsu bat planteatzen du, ikasteko sistema aldatzea, alegia. Horrek, hezkuntza praktikoagoa, aktiboagoa eskatzen du, eta ikasketa unibertsitarioarekiko jarrera aldatzea, irakaskuntza-metodoak eraberritzea, eta oro har, ikasleak irakaskuntza-sistemaren ardatz bilakatzea (Campos eta Juaristi, 2008). Etorkizuneko gizarteak, ikasle graduatuek oinarrizko ezagutza batzuk izateaz gain, arazoak ebazteko, analizatzeko, sintetizatzeko, aurkezteko eta ebaluatzeko gaitasuna izatea ere esperoko du (Dochy, Segers, Van den Bossche eta Struyven, 2005).
Horrekin guztiarekin bat eginez, Euskal Herriko Unibertsitateak Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa (IKD) bultzatzeko, irakasleen funtzio berrien eta ikaskuntza-irakaskuntza metodologia berrien inguruko informazioa hedatzeko hainbat jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu. Esaterako, unibertsitateko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak, irakasleak irakaskuntza-metodologia aktiboetan trebatzeko, ERAGIN izeneko programa bat antolatzen du, eta, berau martxan jartzeko eta irakasleak trebatu ahal izateko, urtero, deialdi berri bat ateratzen du. Programa honen eta antzekoen helburu nagusia da irakasleak metodologia aktiboetan trebatzea eta aditu bilakatzea, alde batetik, pixkanaka eurak irakasten dituzten irakasgaiak eraberritzen joan daitezen, eta bestetik, beste irakasleekin koordina daitezen eta hauei ere metodologia aktibo horiek martxan jartzen irakats diezaieten.
ERAGIN programaren barruan eskaintzen den metodologia aktiboetako bat Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) da. POI ondo definitutako problema zehatz baten ebazpenean oinarritzen da, eta, funtsean, ikasleei teoria eta praktika uztartzen dituen ikaskuntza eskaintzea du helburu. Hasierako definizioetako baten arabera, POI problema baten ebazpena ulertzeko prozesuan zehar lortutako ikaskuntza bezala definituko litzateke, eta bi helburu pedagogiko nagusi izango lituzke: problemarekin lotutako ezagutza integratua eskuratzea, eta problemen ebazpenerako teknikak garatzea eta aplikatzea (Barrows eta Tamblyn, 1980). Ia hogei urte beranduago, Rhemek (1998) POI taldeko lanaren bidez ikasleek testuinguru batean planteaturiko problema bati aurre egiteko estrategia pedagogiko bezala definitu zuen. Ildo horretatik, POI esperientzian oinarritutako ikaskuntza metodologia litzateke, bideratua eta mundu errealeko arazoak ikertzeko eta konpontzeko helburuarekin antolatuta dagoena (Torp eta Sage, 2002). Beste autore batzuek, aldiz, definizioan ikasleek lor ditzaketen ezaugarriei gerturatzea proposatzen dute. Horrela, POI egunerokotasuneko problemak erabiltzera bultzatzen duen hezkuntza profesional bezala ulertzen da, berauen inguruan eztabaidatzera bultzatzen duena eta, aldi berean, ikaskuntza konstruktibo eta esanguratsua eskaintzen dituena (Berkel eta Schmidt, 2000). Hmelo-Silverek (2004) POI metodo instrukzional bezala deskribatzen du, eta problema konplexu baten aurrean erantzun bat baino gehiago izan dezakeen ebazpen-prozesuan oinarritzen dela dio. Ildo beretik, definizio eguneratuago baten arabera, POI ikaslean zentraturiko metodo instrukzionala da, zeinaren bidez problemak aztertzeko, sintetizatzeko eta ebaluatzeko gaitasunak hobetzen diren (Ramsay eta Sorrell, 2007).
Esan daiteke POIren sustraiak unibertsitatearen eremuan kokatzen direla. Jatorriaren inguruan eztabaida dagoen arren, badirudi metodologia hau 1960. eta 1970. urteen bitartean garatu zela Kanadako mediku eskoletan, betiko ikaskuntzari aukera desberdin bat emango zion bide berritzaile gisa (Barrows eta Tamblyn, 1980; Birch, 1986; Loyens, Magda eta Rikers, 2008; Whitehill, Bridges eta Chan, 2014). Sorreran, abiapuntua, ikasleek egunerokotasunean oinarritutako ezagutza praktikoa hobetzea zen. Helburu horrekin planteatu zen ikaslearengan zentraturiko ikaskuntza mota hau, non ikaskideekin batera lan eginez, problemak ebazteko irtenbideak aurkitzera bultzatzen zitzaien. Pixkanaka, estrategia edo metodologia hau, osasun zientzietako beste ikasketetan ere ezartzen hasi zen (erizaintzan, odontologian, terapia okupazionalean, eta psikologia klinikoan, besteak beste) eta, ondoren, programa profesionaletara, ingeniaritzara, arkitekturara eta hezkuntza bezalako ikasketetara hedatu zen (Whitehill et al., 2014). Egun, oinarrizko eta bigarren hezkuntzan ere erabiltzen da (Torp eta Sage, 2002).
POIren bereizgarriei dagokienez, esan daiteke ezaugarri ezberdinak identifikatu izan direla autore ezberdinen arabera. Dolmans, De Grave, Wolfhagen eta Van der Vleuten autoreek (2005), adibidez, lau ezaugarri azpimarratu dituzte; beraien aburuz, ikaskuntzak konstruktiboa, norberak zuzendua, kolaboratiboa eta testuinguruko prozesu bat izan behar du. Johnson, Johnson eta Smithen (1998) arabera ere, POIren funtsa ikaskuntza kooperatiboa da, eta honako bost oinarrizko ezaugarri aipatzen dituzte: interdependentzia positiboa, norbere erantzukizuna, zuzeneko elkarrekintza, gaitasun soziala eta talde-lana.
Praktikan, POI metodologia aplikatu ahal izateko, agerikoak, zehatzak eta anbiguetaterik gabeak diren ikaskuntza-helburuak eta problema bat (egoera arazotsu bat, kasu bat…) eduki behar ditugu. Hau da, ikasleak egoera baten aurrean kokatu behar ditugu eta egoera hau baliagarriagoa izango da ikasleek identifika ditzaketen elementuak dituen heinean eta lan mundua islatzen duen heinean (Branda, 2009). Horretaz gain, garrantzitsua da problema ikasleek ikaskuntza-esparruak identifikatzea estimulatzen duen moduan idatzia egotea. Behin abiapuntua ezarri ostean, ikasgelan egingo den lanak hainbat pauso edo etapa jarraitu beharko ditu. Brandari (2013) jarraituz, hauek dira etapa nagusiak:
- —Ideien ekaitza eta ikaskuntza-plana: problemaren planteamenduaren ostean, ikasleek ikaskuntza-esparruak identifikatzen dituzte, eta ikaskuntza-plana ezartzen dute, helburuekin edo/eta lan-hipotesiekin. Etapa honek helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren informazio-iturriak aukeratzera bultzatzen ditu ikasleak.
- —Problemaren edo egoeraren jarraipena: ikasle bakoitzak erabilitako iturrien inguruko informazioa ekartzen du taldera, eta bertan ikuspuntu kritiko batekin, iturrien inguruko eztabaida egiten da. Problema berriz ebaluatzen da, eta ikaskuntza-plana eta planteatutako hipotesiak berrikusten dira. Norberak, modu autonomoan, lortutako informazioa modu aktiboan eta estimulatzailean aplikatzen dio problemari; horrela, informazioa ikaslearen ezagutzan barneratzen da, eta aurrerago beste problema eta egoeretan aplika dezake.
—Ezagutzaren laburpena eta abstrakzioa: prozesua amaitutakoan, ikasleek, ikaskuntza-helburuak kontuan izanda, zer ikasi duten identifikatu behar dute. Lortutako ikaskuntzak identifikatzea bezain garrantzitsua da ezagutza berri hori etorkizunean nola eta zein esparrutan aplika daitekeen ulertzea. Azkenik, nabarmendu diren baina aztertu ez diren gaiak edo ezagutza-esparruak identifikatu behar dira. Horiek etorkizuneko ikaskuntza-helburuak izan daitezke.
POIren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan oinarrizkoak bezala kalifikatu ditzakegun etapa hauek, hainbat pauso edo aktibitate espezifikoetan zehaztuko lirateke. Aktibitate hauek, landu nahi den problemaren (edo problemaren zatiaren) arabera, hainbat saiotan zehar emango lirateke. Interesa duen irakurleak talde handietan egiteko egokitutako pauso hauen adibide bat ikus dezake, lehen aipatutako Brandaren (2013) lanean. Horretaz gain, hemen aurkezten den irakasgairako diseinatu ziren saioen kronograma eta pausoen sekuentzia ere kontsulta daitezke irakasle-taldearen aurreko argitalpen batean (Vozmediano, Lertxundi, Gorostiaga, Vergara eta Isasi, 2012).
Azkeneko urteotan metodologia aktiboen erabilpena arlo eta irakasgai ezberdinetara hedatu da eta, bere eraginkortasunaren inguruan azterketa ugari egin diren arren, emaitza guztiak ez datoz bat eta, ondorioz, oraindik zalantzak daude bere egokitasunaren inguruan. POI metodologia erabili duten hainbat irakaslek esperientzia hori ebaluatu egin dute, bere eraginkortasuna aztertu ahal izateko. POIren eraginkortasunaren inguruan egindako ikerketa gehienek bere aldeko emaitzak lortu dituztela esan daiteke. Ikerketetako askok, metodologia tradizionala eta POI metodologia alderatu dituzte, eta azken honen bidez lortutako emaitzak hobeak izan direla ikusi dute (Díaz-Véliz et al., 2011; Vidic, 2010). Metodologia honek ikasleei eskaintzen dizkien onurak modu sakonagoan aztertzean, autore ezberdinek arrazoi eta mekanismo ezberdinak azpimarratu dituzte. Birchen (1986) arabera metodologia honek ikasleen pentsaera bere osotasunean garatzea bultzatzen du, teoria eta praktika modu naturalean uztartzen dituen heinean. Harlandek (2002) POI metodologiak ikasleei ikuspuntu propioak eta autonomia lantzen laguntzen diela dio, eta horrela, epe luzerako gaitasunak ikasten dituztela. Ildo beretik, Saveryk (2006) ikasleek goi mailako pentsamendu-gaitasunak eta norberak erregulatutako ikaskuntzaohiturak hartzen dituela azpimarratzen du. Bestalde, Kumar eta Nataraja Natarajanek (2007) ikasleen eztabaidarako eta taldean lan egiteko beharrezkoak diren komunikazio sozialerako gaitasunen garapena gailentzen dute eta baita honek eragiten duen hazkuntza kognitibo eta intelektuala ere. Koh, Khoo, Wong eta Koh autoreek (2008) aurrekoekin bat egiten dute eta POI metodologiak ikaskuntzarekin erlazionatutako konpetentzietan dituzten eragin positiboak azpimarratzen dituzte, bereziki dimentsio sozial eta kognitiboan.
POI metodologiaren eraginkortasunaren azterketaz gain, hainbat kasutan, metodologia aktibo honi buruz ikasleek duten pertzepzioa ere neurtu izan da. Ikerketa horiek diotenez, oro har, ikasleek POI metodologiari buruzko pertzepzio positiboa dute (Azman eta Shin, 2012; Cantürk-Günhan, Bukova-Güzel eta Özgür, 2012). Horren harira, Hussain, Mamat, Salleh, Saat eta Harlandek (2007) ikasleek metodologia honi buruz zuten pertzepzioa aztertzean, ikasleek euren deskribapenetan gehien erabili zituzten adjektiboak dibertigarria, motibagarria, erosoa, kitzikagarria eta esanguratsua izan zirela ikusi zuten.
Horretaz gain, metodologia honek ikasleen motibazioa, informazioa prozesatzeko gaitasuna eta euren arteko kolaborazioa nabarmen hobetzen ditu (Latasa, Lozano eta Ocerinjauregi, 2012); eta komunikazio-gaitasunak eta ezagutzaren ulermena hobetzen ditu, eta ezagutza teorikoa praktikan ipintzea errazten du (Bin Yuan et al., 2011).
Hori guztia kontuan izanik, artikulu honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik Psikologia Graduko bigarren mailako «Datuen Analisia eta Diseinuak: Metodo ez Esperimentala» irakasgaian, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza nola aplikatzen den deskribatzea, eta, bestetik, 2013-2014 ikasturtean irakasgai honetan lortutako emaitzak aztertzea.
# **Metodologia**
## **Lagina**
Ikerketa honetan parte hartu zuen lagina Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Graduko 2013-2014 ikasturteko ikasleek osatu zuten. Zehazkiago, graduko bigarren mailako lehenengo lauhilekoan «Datuen Analisia eta Diseinua: Metodo ez esperimentala» irakasgaia egin zuten euskarazko nahiz gaztelaniako ikasleak izan ziren parte hartzaileak. Ikasturte horretan guztira 242 ikasle matrikulatu ziren irakasgaian, eta horietatik 220 (51 mutil eta 169 neska) aurkeztu ziren azterketara, lehen edo bigarren deialdian.
## **Irakasgaian zehar erabilitako Problemaren eta Metodologiaren deskribapena**
Erabilitako metodologia aktibo honekin ikasleek «Datuen Analisia eta Diseinuak: Metodo ez Esperimentala» irakasgaiarekin lotutako sei gaitasun zehatz lortzea da helburua. Lortu nahi diren gaitasunak hauek dira:
1. Estatistika inferentzialeko hipotesi-froga eta analisi nagusiak eta diseinu ez-esperimental nagusiak ezagutzea.
- 2. Ikerketa ez-esperimentalak planifikatzeko gai izatea, baliotasunaren aurkako mehatxuak kontuan hartuz eta estrategia analitiko egokiak erabiliz.
- 3. Datuak jasotzeko, hipotesiak eraikitzeko eta egiaztatzeko, eta oinarrizko ikerketak diseinatzeko gai izatea, ikerketaren arau etikoak kontuan hartuz.
- 4. Diseinu ez-esperimental batetik abiatuz, jasotako datuak aztertzeko gai izatea tresna estatistikoak edota informatikoak erabiliz.
- 5. Ikerketako artikuluak modu kritikoan aztertzeko eta lortutako ondorioak besteen aurrean aurkezteko eta defendatzeko gai izatea.
- 6. Informazio- eta komunikazio-teknologiak modu egokian erabiltzeko eta irakasgaiaren edukiei aplikatzeko gai izatea.
Esan bezala, aipatutako gaitasun horiek lantzeko asmoz, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabili da. Gure kasuan, metodologia hau ikasleek bakarka edo talde txikietan landu beharreko problema edo arazo orokor batean oinarritzen da. Zehazkiago, ikasleek irakasgaian zehar ikasten dutena hasieran planteatzen den problema bat ebazteko erabili behar dute, eta, horretan ari direla, aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen saiatu behar dira, euren kabuz edo taldeka, informazioa bilatuz eta teorian ikasitakoa aplikatuz. Jarraian irakasgai honetan planteatzen den problema azaltzen da, modu laburrean:
> «Psikologian graduatu berria zara eta gizarte-gaien inguruko ikerketa interesatzen zaizu. Izan ere, gizartean eragina izango duten eta herritarren bizimodua hobetu dezaketen ikerketak egin nahi dituzu. Zure helburua Gizarte eta Osasun Zientzien arloko puntako ikerketa-zentro batean ikertzaile laguntzaile izatea da. CIReSSH (*Centre for Innovative Research in Social Sciences and Health*) deritzon ikerketa-zentroak bizi-kalitatearen inguruko ikerketak egiten ditu, metodo ez-esperimentala erabiliz. Zentroak bere Donostiako egoitzan hiru hilabeteko praktikak egiteko aukera ematen du, eta praktika horiek hautapen-prozesu gisa ere erabiltzen dira.
> Praktiketan dauden ikertzaileak taldetan antolatuko dira eta hainbat ikerketa-zeregin gauzatuko dituzte zentrorako. Praktikak eta hautapenprozesua ikertzaile nagusiak gainbegiratuko ditu.
> Praktika hauen helburuetariko bat CIReSSHek proposatutako gai baten inguruko ikerketa-proiektua diseinatzea, idaztea eta aurkeztea izango da. Proiektuetatik hoberena deialdi batera aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskatzeko. Ikertzaile nagusiaren ustez, ikerketalaguntzaileek autonomoak izan behar dute literaturaren berrikuspenak egiteko eta proiektu sinpleak diseinatzeko, esperientzia gehiago duen ikertzaile baten laguntzarekin. Ondorioz, praktiketako hiru hilabeteetan
Psikologiako onlineko datu-baseak erabiliz literaturaren berrikuspena egin, aurrekariak eta erreferentzia bibliografikoak idatzi, ikerketaren helburu eta hipotesiak zehaztu, eta ikerketa diseinatuko duzue, zati hauek guztiak ikerketa-proiektu koherente eta garrantzitsu batean idatziz, APA formatua jarraituz. Proiektua diseinatzeko prozesuan ikerketaren alderdi etikoak kontuan hartu beharko dituzue zuen lana etikoki egokitzat hartua izan dadin. Azkenik, zuen proiektua aurkeztuko duzue ikaskideen aurrean. Proiektua kalitatezkoa bada eta deialdian arrakasta izateko irizpideak betetzen baditu, Gizarte eta Osasun Zientzietan ezagutza berriak lortzeko aukera emango du.»
Irakasgai honen testuinguruan eraiki dugun problemak dituen ezaugarri nagusiak hauek lirateke: ikasleari problemaren kasu bakoitzak, edo azpiproblema bakoitzak, zein helbururi erantzuten dion azaltzen zaio, hau da, arazo hori ebaztearekin zer ikasten den argi eta garbi esaten zaio; kasuak gai orokor baten barruan, istorio baten barruan ematen zaizkie, ildo nagusi bati jarraituz (CIReSSH zentroko ikerketa praktikak); ebatzi beharreko arazoak praktika errealean ebatzi beharrekoen oso antzekoak dira (gai konkretu baten inguruko literatura zientifikoaren berrikusketa, beka bat eskatzeko proiektu bat idaztea, datu batzuekin analisi estatistiko batzuk egin eta txosten bat idaztea…); eta azkenik, «ikaslearen koadernoa» izenekoa ematen zaie ikasleei; bertan, arazoa, honen helburuak, testuingurua, garrantzia, teorian ikasten denarekin duen lotura, azalpen gehigarriak… agertzen dira, ikasleek uneoro egiten denari buruzko informazio guztia izan dezaten eta euren kabuz, talde txikietan modu autonomoan lan egiteko aukera izan dezaten.
Erabili den metodologia honen baitan ikasleek egin behar dituzten aktibitate gehienak 6-8 pertsonako taldeetan egin beharrekoak dira. Psikologiako graduan ordu teorikoez gain modalitate ezberdinak daude, hala nola, tailerrak, mintegiak, ordenagailu-praktikak eta gelako praktikak. Modalitate hauetan ikasgela talde txikiagoetan banatzen da eta, beraz, irakasleak ikasle gutxiagorekin lan egin dezake, eta bakoitzari atentzio pertsonalizatuagoa eman diezaioke. Horrela, tailerretan eta gelako praktiketan 35- 40 ikasle ingururekin lan egiten da, eta mintegietan eta ordenagailu-praktiketan, aldiz, 20-25 ikaslerekin.
Irakasgai honetan Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabili ahal izateko hainbat aktibitate ezberdin sortu dira. Egin beharreko aktibitate horiek hiru modalitatetan banatu dira: 1) talde txikietan ikerketa-**proiektu bat garatzea eta defendatzea**, horretarako klase orduetako tailerrak eta mintegiak erabiliz. Jarduera honekin ikaslea deialdi ofizialetarako ikerketa-proiektuak egiteko trebatu nahi da, eta horretarako dagozkion formatu eta irizpideei jarraitzen ikastea. Ikasgaiaren amaieran ikasle-taldeak ikerketa-proiektua jendaurrean aurkeztu eta defendatu beharko du. Eginkizun honekin, ikasleak estatistika inferentzialeko hipotesi-froga eta analisi nagusiak eta diseinu ez-esperimental nagusiak ezagutzea, ikerketa ez-esperimentalak planifikatzeko gai izatea, eta oinarrizko ikerketak diseinatzeko gai izatea lortu nahi da; 2) **datuen analisi estatistikoak** egiten trebatzeko ordenagailu-praktiketan hainbat analisi estatistiko egingo dira. Jarduera honen xedea Psikologian erabili ohi diren eta diseinu ez-esperimentalei dagozkien oinarrizko analisi-teknika estatistikoak ikasleek ezagutzea eta erabiltzea da. Erabiliko diren lanabesak analisi estatistikoetarako *SPSS* eta *R Commander* programa-bildumak izango dira; 3) azkenik, **testu zientifikoen azterketa** lantzeko, gelako praktiketan ikasleek metodo ez-esperimentaleko ikerketaren ezaugarri nagusiak identifikatuko dituzte, ikerketaren helburua, hipotesiak, diseinu mota, aldagaiak, laginketa-teknikak eta abar identifikatuz, eta ikerketaren emaitza eta ondorioak interpretatuz. Lehenengo eta hirugarren modalitateen xehetasunak ezagutzeko, irakasle-taldeak argitaratuta daukan ikaslearen koadernoa kontsulta daiteke (Vozmediano et al., 2012).
#### **Aldagaien operatibizazioa**
POI metodologian parte hartu duten ikasleen kasuan ondoko aldagaiak ebaluatu dira:
Datuen analisi estatistikoak 1. Irakasgaiaren ebaluazioan % 4ko pisua zuen aktibitatea. Aktibitate honetan ikasleek kontingentzia-taulak egin behar zituzten, interpretatu eta estilo zientifiko egokian idatzi.
- —Datuen analisi estatistikoak 2. Irakasgaiaren ebaluazioan % 4ko pisua zuen aktibitatea. Aktibitate honetan, ikasleei 5 hipotesi zientifiko eman zitzaizkien eta hipotesi horiek frogatzeko analisi egokiak egin behar zituzten, interpretatu eta emaitzak estilo zientifiko egokian idatzi.
- —Testu zientifikoen azterketa 1. Irakasgaiaren ebaluazioan % 5eko pisua zuen aktibitatea. Aktibitate honetan ikasleek inkesta diseinua erabiltzen zuen artikulu zientifiko baten bertsio laburtua irakurri behar zuten eta, ikerketaren alderdi garrantzitsuenak identifikatzeaz gain, korrelazioak eta erregresio analisiak interpretatu.
- —Testu zientifikoen azterketa 2. Irakasgaiaren ebaluazioan % 7ko pisua zuen aktibitatea. Aktibitate honetan ikasleek hainbat analisi ezberdin interpretatu behar zituzten.
- —Proiektua.- Irakasgaiaren ebaluazioan % 10eko pisua zuen aktibitatea. Aktibitate honetan, ikerketa-gai bat proposatzen zitzaien, fikziozko diru-laguntzen deialdi jakin batean ikerketa-proiektu bat aurkez zezaten.
# **Emaitzak**
«Datuen analisia eta diseinuak: Metodo ez esperimentala» irakasgaian, matrikulatu ziren ikasle gehienak (% 90,91) azterketara aurkeztu ziren. Aurkeztu ez ziren ikasleak 22 izan ziren, eta horietatik 18 ikaslek (% 75), POI metodologia ez erabiltzea erabaki zuten. Aurkeztu ziren ikasleei dagokienez, 214 ikaslek (% 97,27), POI metodologia erabiltzea erabaki zuten.
Irakasgaia gainditu eta gainditu ez zuen ikasle kopuruari dagokionez, jarraian agertzen den 1. taulan ikus daitekeen bezala, POI metodologia aukeratu zuten ikasle gehienek, % 87,9k, irakasgaia gainditu zuten. Metodologia tradizionala aukeratu zuten ikasleak oso gutxi izan ziren, eta kasu honetan erdiak izan ziren irakasgaia gainditu zutenak.
1. taula **Metodologia bakoitzean gainditu zutenen eta ez zutenen maiztasuna**
| | Gainditua | | Ez gainditua | | |
|--------------------------|-----------|------|--------------|------|---------|
| | n | % | n | % | Guztira |
| POI metodologia | 188 | 87,9 | 26 | 12,1 | 214 |
| Metodologia tradizionala | 3 | 50,0 | 3 | 50,0 | 6 |
Jarraian agertzen den 2. taulan, POI metodologia aukeratu zuten 214 ikasleek burututako aktibitate bakoitzean lortutako kalifikazioak azaltzen dira. Kalifikazioak 0tik 10erako eskalan daude, 0 kalifikazio baxuena eta 10 kalifikazio altuena delarik. Oro har, hiru modalitateetan ikasleek lortu zituzten kalifikazioak antzekoak direla ikus daiteke eta horrela lortutako batez besteko kalifikazio baxuena 6,47koa eta altuena, aldiz, 7,94koa izan zen.
2. taula **POI metodologiako aktibitateen batez bestekoa eta desbideratze tipikoa**
| Aktibitatea | Lortutako batez besteko<br>kalifikazioa | Desbideratze tipikoa | |
|--------------------------------|-----------------------------------------|----------------------|--|
| Datuen analisi estatistikoak 1 | 6,47 | 2,94 | |
| Datuen analisi estatistikoak 2 | 7,94 | 2,12 | |
| Testu zientifikoen azterketa 1 | 7,72 | 1,52 | |
| Testu zientifikoen azterketa 2 | 6,61 | 2,71 | |
| Proiektua | 6,65 | 0,88 | |
3. taula **POI metodologiako aktibitateen arteko Spearmanen korrelazioak**
| | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
|--------------------------------------|---|--------|--------|--------|--------|
| 1.<br>Datuen analisi estatistikoak 1 | 1 | 0,64** | 0,58** | 0,33** | 0,57** |
| 2.<br>Datuen analisi estatistikoak 2 | | 1 | 0,56** | 0,42** | 0,42** |
| 3.<br>Testu zientifikoen azterketa 1 | | | 1 | 0,31** | 0,49** |
| 4.<br>Testu zientifikoen azterketa 2 | | | | 1 | 0,23** |
| 5.<br>Proiektua | | | | | 1 |
*Oharra:* \*\* *p* < 0,01.
POI metodologiaren baitan burututako aktibitateetan lortutako kalifikazioen arteko erlazioak 3. taulan agertzen dira. Bertan, korrelazio guztiak positiboak eta estatistikoki esanguratsuak direla ikus daiteke. Horrela, erlazio altuena Datuen analisi estatistikoak 1 eta 2 aktibitateen artean ematen da (*r* = 0,64), eta «*Datuen analisi estatistikoak 1»* eta Testu zientifikoen azterketa 1 eta Proiektua aktibitateen artean ere (*r* = 0,58, eta *r* = 0,57, hurrenez hurren), eta Datuen analisi estatistikoak 2 eta Testu zientifikoen azterketa 1 aktibitateen artean (*r* = 0,56) ere erlazio altuak ematen dira. Horiez gain, Datuen analisi estatistikoak 2 eta Testu zientifikoen azterketa 2 eta Proiektua aktibitateen artean (*r* = 0,42, bi kasuetan) eta Testu zientifikoen azterketa 1 eta Proiektua aktibitateen artean (*r* = 0,49) erlazio moderatuak agertzen dira.
# **Ondorioak**
Azken urteotan gizartea maila ezberdinetan eraldatzen ari da, eta, horrekin batera, ikaskuntza-prozesua, irakaskuntza-jarduerak, irakasleek, eta baita ikasleek ere, ikasgelan, eta hortik kanpo egiten dutena ere aldatzen ari da. Horren ondorio bezala, metodologia eta dinamika berriak, problemetan oinarritutako ikaskuntza, kasu praktikoak, gelako eztabaida-dinamikak, ikaskuntza kooperatiboa… gero eta gehiago erabiltzen dira, eta hauek ikasleen ikaskuntza-prozesuan zein eragin izan dezaketen aztertzeak garrantzia hartu du. Alor ezberdinetan egiten diren esperientziak ebaluatuz eta emaitzak plazaratuz, honen inguruko jakintza maila handiagotuko da, eta horrek irakasle-talde bakoitzari bere esparrutik, dagokion irakasgaia modu egokiagoan planteatzea ahalbideratuko dio.
Irakasgaia diseinatu duen eta POI bidez berau aurrera eraman duen taldeak egindako hausnarketa moduan, esan dezakegu ados gaudela González eta kolaboratzaileek (2015) esaten dutenarekin, hau da, metodologia berri honekin lan egiteak irakaskuntza-taldeari berari ere zenbaitetan zailtasunak eragin dizkiola. Metodologia honetan irakasleek eman behar duten gidaritza eta laguntza handiagoa da, batez ere klase magistraletara ohituta dauden ikasleek laguntza asko eska baitezakete ikasteko modu berri honetarako eraldaketan. Hori horrela izanik ere, ados gaude esfortzu gehigarri horrek merezi duela esaten dutenean ere, modu honetan emandako edukiaren ulermen sakonagoa ematen baita. Uste dugu gure ikasgelan burutu den lanak, Brandak (2009) aipatzen dituen POI bidezko ikaskuntzaren hiru printzipioak berrestea ahalbideratzen duela, hala nola: 1) Ikaskuntza ez dela jasotzera mugatzen den prozesu bat, baizik eta, oroimenaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere egitura asoziatiboa denez, ikaskuntza-prozesu eraikitzailea dela; 2) Metakognizioak ikaskuntzan eragina duela. Norberaren ezagutzari buruzko hausnarketak ikaslea modu zuzenean bere ikaskuntzaz arduratzea eragiten du; eta 3) Ezaugarri sozialek eta testuingurukoek eragina dute irakaskuntzan. Gure irakasgaian, berau ikerkuntza-metodologia arlokoa izanik eta batzuetan ikasleei abstraktua edo zaila iruditzen zaien irakasgaia izanik, problema baten bidezko ezagutzaren eraikitze kolektiboak eta aktiboak, gure ustez, aurreko ezagutzei lotutako inplikazio maila handiagoa duen ikaskuntza eraikitzaile hori gauzatzeko aukera ematen du.
Lortutako emaitzek hausnarketa horiei oinarri enpirikoa ematen dietela uste dugu. Horrela, adibidez, metodologia mota hau erabiltzea hautatu zuen ikasle-portzentajeari, eta irakasgaia gainditu zutenen portzentajeari erreparatuz gero, bi hausnarketa egin ditzakegu. Lehenik eta behin, azterketara aurkeztu ez ziren ikasle gehienek metodologia tradizionala aukeratu zutela. Horrek zera esan nahi du, POI metodologia hautatzen dutenak azterketara aurkezteko joera handiagoa dutela, eta hori, oso interesgarria dela uste dugu, batez ere, ikasleek zailak bezala hautematen dituzten irakasgaietan. Bigarrenik, POI metodologia hautatu zuten ikasleen gehiengo nabarmen batek irakasgaia gainditu zuela, eta metodologia tradizionalaren kasuan, aldiz, ikasleen erdiak ez zuela irakasgaia gainditu. Horrek POI metodologiarekin ikasleek edukiak hobeto barneratzen dituztela pentsarazi diezaguke. Emaitza hau bat dator metodologia tradizionala eta POI metodologia alderatu, eta POI metodologiaren bidez emaitza hobeak lortzen direla dioten autoreekin (Díaz-Véliz et al., 2011; Vidic, 2010).
Ikasleen gehiengo nabarmenak POI metodologia hautatu zuela ikusita, badirudi irakasgaia egiteko modu hau hobetsi zutela. Hori bat dator ikasleek Problemetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko pertzepzio positiboa dutela ondorioztatu duten ikerketekin (Azman eta Shin, 2012; Cantürk-Günhan, Bukova-Güzel eta Özgür, 2012; Hussain, Mamat, Salleh, Saat eta Harlandek, 2007).
Bestetik, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntzaren aplikazioari dagokionez, kasu honetan metodologia honen barnean eraikitako problemak edo praktika desberdinak elkarren arteko koherentzia izan dutela ere ondoriozta dezakegu. Horrela, esan dezakegu praktika desberdinak eta proiektua elkarrekin erlazionatuta zeudela. Hau da, kasu batzuetan lortutako ezagutza besteetan aplikatzen zutela.
Azkenik, ikasleen pertzepzioa etorkizunean sakonean aztertu beharko litzatekeen gaia dela aipatu nahiko genuke. Ikerketa honetan ikasleek POI metodologia hobetsi zutela argi geratu da, baina etorkizunean horren zergatia modu sakonagoan aztertzea interesgarria litzateke. Horren ildotik, problemak eraginkorrak izateko bete behar dituzten baldintzetako bat koherentzia eta errealismoa direnez (Azer, Peterson, Guerrero, eta Edgren, 2012), ikasleek, planteatutako problemak nola hauteman dituzten aztertzea ere garrantzitsua litzatekeela uste dugu. Gure ikerketaren mugetako bat metodologia bat edo beste zergatik aukeratu den ez aztertzea izan da; etorkizunean metodologiaren inguruan ikasleek duten iritzia jasotzea interesgarria litzateke, berau hobetzeko moduen inguruan ere galdetuz, horrela, metodologia bera hobetzen joan ahal izateko. Horretaz gain, ikasleen ustez metodologia honekin zehazki zein gaitasun lortu dituzten jakiteak benetako ebaluazio integrala egitea ahalbideratuko ligukeela deritzogu.
*Jasotze-data: 2015/11/05 Onartze-data: 2016/03/26*
*Abstract*
*The University of the Basque Country want to encourage the Cooperative and Dynamic Learning, and to do so, among other measures, has developed the ERAGIN program. One of the active methodologies that is trained in this program is the Problem Based Learning (PBL) methodology. Thus, the present article has two main objectives: to describe the application of PBL methodology in the course «Data analysis and Designs: Non-Experimental Method» which is offered on second grade of Psychology Degree in the University of the Basque Country, and to analyze the results obtained. The sample consisted in 242 students matriculated in the course. In order to achieve the course's competencies, in the PBL context students worked in a problem either individually or collectively. In relation to the results, from the students who selected PBL methodology, the majority (87,9%) passed the course. Furthermore, the correlations among the grades obtained in the different activities were positives and statistically significant. In the future, in order to better analyze the effectiveness of ABP methodology in a comprehensive way, it will be useful to assess the perception that students have about the methodology besides their academic grades.*
*Key words: Active learning; Problem Based Learning; Higher education; Data analysis*
*La Universidad del País vasco pretende impulsar el Aprendizaje Cooperativo y Dinámico,y para ello, entre otras medidas, ha desarrollado el programa ERAGIN. Una de las metodologías activas que se trabaja en este programa es el Aprendizaje basado en Problemas (ABP). Así, este artículo tiene dos objetivos principales: describir la aplicación de la metodología ABP en la asignatura «Análisis de Datos y Diseños: Método no Experimental» de segundo curso del Grado de Psicología de la Universidad del País Vasco y, analizar los resultados obtenidos. La muestra estuvo compuesta por 242 estudiantes matriculados/as en la asignatura. Con el fin de adquirir las competencias de la asignatura, en el contexto ABP, el alumnado trabajó sobre un problema individualmente o en pequeños grupos. En relación a los resultados, de los/as estudiantes que optaron por la metodología ABP, la mayoría (87,9%) superó la asignatura. Además, las correlaciones entre las calificaciones de las actividades propuestas desde dicha metodología fueron positivas y estadísticamente significativas. En el futuro, para poder analizar la efectividad del ABP de forma integral, se observa la necesidad de evaluar, además de los resultados de los alumnos/as, la percepción del alumnado sobre dicha metodología.*
*Palabras clave: Aprendizaje activo; Aprendizaje Basado en Problemas; Enseñanza superior; Análisis de datos.*
*L'Université du Pays Basque souhaite impulser l'apprentissage coopératif et dynamique et pour se faire a développé le programme ERAGIN. Une des méthodes qui est travaillée dans ce programme concerne l'apprentissage par problème (ABP). Ainsi, cet article a pour principal objectif de découvrir l'application de la méthodologie ABP au niveau de la matière « Analyse de données et dessins: méthodes de recherche non expérimentales » du deuxième cours de la branche Psychologie de l'Université du Pays Basque et analyse des résultats obtenus. L'échantillon était composé de 242 étudiant(e)s inscrit(tes) au cours. Afin d'acquérir les compétences sur cette matière, dans le contexte de l'ABP, l'élève travaillait sur un problème individuellement ou en petit groupe. En relation aux résultats des étudiants que ont choisit la méthode ABP, la majorité (87,9%) a réussit les examens de cette matière. De plus, le lien entre qualification et activités proposées basées sur cette méthode a été positive et statistiquement significatif. A partir de maintenant, pour pouvoir analyser l'efficacité de l'ABP de manière complète, il est nécessaire d'évaluer en plus des résultats des étudiants, la perception de l'étudiant sur la méthodologie.*
*Mots-clé: Apprentissage par l'action; Apprentissage par problème; Enseignement supérieur; Analyse de données*
# **Erreferentziak**
- Azer, S. A., Peterson, R., Guerrero, A. P. S. eta Edgren, G. (2012). Twelve tips for constructing problem-based learning cases. *Medical Teacher, 34*(5), 361-367.
- Azman, N. eta Shin, L. K. (2012). Problem-based learning in English for a second language classroom: Students' perspectives. *International Journal of Learning, 18*(6), 109-126.
- Barrows, H. S. eta Tamblyn, R. M. (1980). *Problem-Based Learning: An approach to medical education.* Nueva York: Springer Publishing Co.
- Berkel, H. J. M. V. eta Schmidt, H. G. (2000). Motivation to commit oneself as a determinant of achievement in problem-based learning. *Higher Education, 40*(2), 231-242.
- Bin Yuan, H., Williams, B., Yin, L., Liu, M., Bo Fang, J. eta Pang, D. (2011). Nursing students' views on the effectiveness of problem-based learning. *Nurse Education Today, 31,* 577-581.
- Birch, W. (1986). Towards a model for problem-based learning. *Studies in Higher Education, 11*(1), 73-82.
- Branda, L.A. (2009). El aprendizaje basado en problemas. De herejía artificial a res popularis. *Educación Médica, 12*, 11-23.
- Branda, L.A. (2013). El abc del ABP, lo esencial del aprendizaje basado en problemas. *Quaderns de la Fundació Dr. Antoni Esteve, 27*, 1-16.
- Campos, T. eta Juaristi, P. (2008). Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua: aurrerapausuak eta erronkak. *Jakin, 168*, 11-22.
- Cantürk-Günhan, B., Bukova-Güzel, E. eta Özgür, Z. (2012). The prospective mathematics teachers' thought processes and views about using problem-based learning in statistics education. *International Journal of Mathematical Education in Science and Technology, 43*(2), 145-165.
- Díaz-Véliz, G., Mora, S., Bianchi, R., Gargiulo, P. A., Terán, C., Gorena, D., Lafuente-Sánchez, J. V. eta Escanero-Marcen, J. F. (2011). Percepción de los estudiantes de medicina del ambiente educativo en una facultad con currículo tradicional (UCH-Chile) y otra con currículo basado en problemas (UNC-Argentina). *Educación Médica, 14*(1), 27-34.
- Dochy, F., Segers, M., Van Den Bossche, P. eta Struyven, K. (2005). Students' perceptions of a problem-based learning environment. *Learning Environments Research, 8*, 41-66.
- Dolmans, D. H. J. M., De Grave, W., Wolfhagen, I. H. A. P. eta Van der Vleuten C. P. M. (2005). Problem-based learning: future challenges for educational practice and research. *Medical Education, 39*, 732-741.
- González, P., Ruíz, B., Martiañez, N.L., García, M., Navas, B., Díaz-Meco, R., … Cañadas, P. (2015). Aprendiendo a aprender. reflexiones de los profesores sobre el ABP. XII Jornadas Internacionales de Innovación Universitaria jardulnaldietan aurkeztutako lana. Villaviciosa de Odón, 2015eko uztailaren 20tik 21era.
- Harland, T. (2002). Zoology students' experiences of collaborative enquiry in problem-based learning. *Teaching in Higher Education, 7*(1), 3-15.
- Hmelo-Silver, C. E. (2004). Problem-based learning: What and how do students learn? *Educational Psychology Review, 16*(3), 235-266.
- Hussain, R. M. R., Mamat, W. H. W., Salleh, N., Saat, R. M. eta Harland, T. (2007). Problem-based learning in Asian universities. *Studies in Higher Education, 32*(6), 761-772.
- Johnson, D. W., Johnson, R. T., eta Smith, K. A. (1998). Cooperative learning returns to college: What evidence is there that it works? *Change*, 30(4), 26-35.
- Koh, G. C., Khoo, H. E., Wong, M. L. eta Koh, D. (2008). The effects of problembased learning during medical school on physician competency: A systematic review. *Canadian Medical Association Journal, 178*(1), 34-41.
- Kumar, M. eta Natarajan, U. (2007). A problem-based learning model: Showcasing an educational paradigm shift. *Curriculum Journal, 18*(1), 89-102.
- Latasa, I., Lozano, P. eta Ocerinjauregi, N. (2012). Aprendizaje basado en problemas en currículos tradicionales: Beneficios e inconvenientes. *Formación Universitaria, 5*(5), 15-26.
- Loyens, S. M. M., Magda, J. eta Rikers, R. M. J. P. (2008). Self-directed learning in problem-based learning and its relationships with self-regulated learning. *Educational Psychology Review, 20*(4), 411-427.
- Ramsay, J. eta Sorrell, E. (2007). Problem-based learning: An adult-educationoriented training approach for SH&E practitioners. *Professional Safety, 52*(9), 41-46.
- Rhem, J. (1998). Problem-Based Learning: An introduction. *The National Teaching & Learning Forum, 8*(1), 1-4.
- Savery, J. R. (2006). Overview of problem-based learning: Definitions and distinctions. *The Interdisciplinary Journal of Problem-based Learning, 1(*1), 9-20.
- Torp, L. eta Sage, S. (2002). *Problems as possibilities: Problem-based learning for K-16 education* (2. Argit.). Alexandria, VA: Association for Supervision and Curriculum Development.
- Vidic, A. D. (2010). The Impact of Problem-Based Learning on Statistical Thinking of Engineering and Technical High School Students. Proceedings of the Eight International Conference on Teaching Statistics (ICOTS8). Ljubljana, Eslovenia.
- Vozmediano, L., Lertxundi, N., Gorostiaga, A., Vergara, A. I. e Isasi, X. (2012). Cómo llegar a ser el «fichaje estrella» de los equipos de investigación —IKD baliabideak 4— [http://cvb.ehu.es/ikd-baliabideak/ik/vozmediano-4-2012-ik.](http://cvb.ehu.es/ikd-baliabideak/ik/vozmediano-4-2012-ik.pdf) [pdf](http://cvb.ehu.es/ikd-baliabideak/ik/vozmediano-4-2012-ik.pdf)
- Whitehill, T. L., Bridges, S. eta Chan, K. (2014). Problem-based learning (PBL) and speech-language pathology: a tutorial. *Clinical Linguistics & Phonetics,* 28, 5-23. |
aldizkariak.v1-0-23 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.0 _2014_4",
"issue": "Zk.0 _2014_",
"year": "2014",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Estatistika metodoak distantzietan oinarrituriko ikuspegitik**
*Itziar Irigoien*<sup>1</sup>*, Concepción Arenas*<sup>2</sup>*, Susana Ferreiro*<sup>3</sup>*, Basilio Sierra*<sup>1</sup>
1 Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) 2 Departament d'Estadística. UB 3 IK4-Tekniker
Jasota: 23/04/2013 Onartua: 17/07/2013
**Laburpena:** Lan honetan analisi anizkoitzaren baitan biltzen diren distantzietan oinarrituriko hainbat metodoren berrikusketa egin da. Oinarrizko kontzeptuak aurkeztu dira lehenik, ondoren metodoen funtsa laburki azaldu ahal izateko. Zehazki, erregresioa, diskriminazio-analisia, cluster-analisia, tipikotasuna eta sakonera aztertzen dituzten metodoak bildu ditugu. Metodologia honek berezitasun nabarmena du, edozein datu motaren gainean aplikagarria baita, datuek erakusten duten banaketa zein den ezagutu beharrik gabe. Azkenik, metodo hauen erabilgarritasuna erakusteko, funtzio-datu errealen gainean aplikatu eta lortutako emaitzak azaldu dira.
**Abstract:** A revision of some distance-based methods is presented within the Multivariate Analysis. First, basic concepts are introduced so that those as regression, discrimination, clustering, typicality and depth methods are briefly explained. The main characteristic of distance based methods is that they can be applied to any type of mixed data, where a known distribution of data is not necessary. Finally, these methods have been applied to a real functional data set and the obtained results are shown.
# 1. **SARRERA**
Edozein azterketaren helburu diren aleen inguruan bildutako informazio ordenatuari *datuak* esaten diogu eta estatistikako metodoak datu horietatik ezagutza ateratzea ahalbidetzen duten matematikako teknikak dira. Estatistikako metodo batzuek *alea* × *aldagaiak* ikuspegian oinarritzen dira eta ondorioz datu matrizetik abiatzen dira. Beste metodo batzuek, aldiz, aleen arteko berdintasunak/desberdintasunak direlakoak aztertzean datza;
distantzietan oinarrituriko metodoak dira. Metodo horiek distantzia matrizetik abiatzen dira, hau da, aleen arteko distantzia aztertzetik. Bi ikuspegi horiek elkarrekin osagarriak dira, eta oro har erraza da aleak×aldagaiak ikuspegitik distantzietan oinarritutakora aldatzea estatistika-distantzien bidez. Distantzietan oinarrituriko ikuspegitik abiatzeak baditu abantaila batzuk. Adibidez, datu matrizea aztertzen duten metodo batzuek aldagaiak jarraituak izatea eskatzen dute; aldiz, ez du muga hori distantzia matrizean oinarritzen den metodoak. Falta diren balioekin datu matrizean sortzen den zailtasuna ere distantzia matrize egokia aukeratuz gaindi daiteke faltako balioen estimaziorik egin gabe. Gainera, zenbait egoeratan, datuen gaineko banaketa jakin bat ontzat ematea behar duen datu matrizearekin lan egitea baino egokiagoa da distantzia matrizearekin aritzea. Izan ere, distantzietan oinarritzen diren metodoak erabiltzeko egokiak dira edozein datu mota izanik ere, datuek erakuts dezaketen banaketaren gainean inolako baldintzarik ezarri gabe.
Lan honetan azken urteetan garatutako distantzietan oinarrituriko hainbat metodo laburbildu dira. Bigarren atalean oinarrizko definizio batzuek eta hainbat propietate interesgarri bildu dira. Hirugarren atalean dago aukeraturiko metodoen aurkezpena eta interpretazioa. Laugarren atalean bildu ditugu datu errealen gainean metodo horiekin lorturiko emaitzak eta azkenik, bosgarren atalean, atera ditugun ondorioak.
#### 2. OINARRIZKO DEFINIZIOAK
Har dezagun **Z** zorizko p-bektorea, $\lambda$ neurri egokiarekiko f dentsitate-funtzioa duena eta R euskarria, eta izan bedi berau adierazten duen n aledun C multzoa. Izan bedi $\delta$ distantzia, $\mathbf{z}_i$ , i = 1, ..., n aleen artekoa. Distantzia estatistiko mota ugari dago eta egokia datu motaren arabera aukeratuko dugu. Izan bedi $\mathbf{X}$ $(n \times q)$ koordenatu nagusien matrizea [1, 2], zeinak $\Delta = (\delta_{ii})_{i,i=1,\dots,n}$ distantzia matrizetik lortuak diren. Hau da, Xren zutabeak $(\mathbf{I} - \mathbf{11}'/n)\mathbf{B}(\mathbf{I} - \mathbf{11}'/n)$ matrizearen bektore propioak dira, non I identitate matrizea den eta B matrizean $-\frac{1}{2}\delta_{ii}^2$ elementuak dauden. Bektore propio horiek dagozkien balio propioen arabera ordenatu dira handienetik txikienera eta bakoitzaren norma dagokion balio propioaren berdina aukeratu da. Onar daiteke **X** matrizeak n aleak adierazten dituela q dimentsiotan. Izan ere koordenatu horiek jatorrian zentratuak daude eta hain zuzen, i eta j aleen arteko Euklides distantzia $\delta_{ii}$ da. Beraz, balio propio negatiborik ez badago $\delta$ euklidearra dela esaten da eta $(\mathcal{R}, \delta)$ espazioa $(\mathbf{R}^{q}, \delta_{Fuklides})$ espazioarekin uztar daiteke. Hau da, existitzen da $\psi: \mathcal{R} \to \mathbf{R}^{q}$ funtzioa zeinarekin $\delta_{ii}^2 = \|\psi(\mathbf{z}_i) - \psi(\mathbf{z}_i)^2\|$ erdiesten den. Hasierako **Z** datu matrizea koordenatu errealeko X matrizean bihurtu ondoren, analisi anizkoitzeko edozein teknika aplika diezaiokegu Xri, datu kuantitatiboko ma-
trizeari. Ikuspegi hori, *distantzietan oinarriturikoa*, aldagai mistoekin erregresio linealaren ereduan [3] erabili zen lehen aldiz.
Metodologia horrek distantzia euklidearra behar du eta horrela ez bada, erraz lor daitezke $\delta_{ij}^*$ distantzia euklidearrak honela: $\delta_{ij}^* = (\delta_{ij}^2 + h)^{1/2} \forall i, j,$ non h lehentxeago aipaturiko balio propio txikienaren balio absolutua den [4, 5].
Ondorengo definizioek, baimentzen dute besteak beste itxaropena, bariantza eta ale batetik populaziorako distantziaren kontzeptuak ( $\mathcal{R}$ , $\delta$ ) espazio metrikora eramatea.
## 1. **Definizioa** [6]
Har dezagun ${\bf Z}$ zorizko p-bektorea, $\lambda$ neurri egokiarekiko f dentsitate-funtzioa eta ${\cal R}$ euskarria dituena, eta izan bedi berau adierazten duen n aleko C multzoa. Izan bedi $\delta$ aleen arteko distantzia. C ren aldakortasun geometrikoa $\delta$ rekiko honela definitzen da:
$$V_{\delta}(C) = \frac{1}{2} \int_{\mathcal{R} \times \mathcal{R}} \delta^{2}(\mathbf{z}_{i}, \mathbf{z}_{j}) f(\mathbf{z}_{i}) f(\mathbf{z}_{j}) \lambda(d\mathbf{z}_{i}) \lambda(d\mathbf{z}_{j}).$$
# 2. Definizioa [7]
Har ditzagun $\mathbf{Z}_1$ eta $\mathbf{Z}_2$ zorizko p-bektoreak, hurrenez hurren $\lambda$ neurri egokiarekiko $\mathbf{R}$ euskarria eta $f_1$ eta $f_2$ dentsitate-funtzioak dituztenak. Izan bitez bektore horiek adierazten dituzten $n_1$ aleko $C_1$ eta $n_2$ aleko $C_2$ multzoak hurrenez hurren. Izan bedi $\delta$ aleen arteko distantzia. $C_1$ -en eta $C_2$ -ren arteko distantzia (karratua) honela definitzen da:
$$\Delta^{2}(C_{1}, C_{2}) = \int_{\mathcal{R} \times \mathcal{R}} \delta^{2}(\mathbf{z}_{(1)i}, \mathbf{z}_{(2)j}) f_{1}(\mathbf{z}_{(1)i}) f(\mathbf{z}_{(2)j}) \lambda(d\mathbf{z}_{(1)i}) \lambda(d\mathbf{z}_{(2)j}) - V_{\delta}(C_{1}) - V_{\delta}(C_{2}).$$
## 3. **Definizioa** [7]
Har dezagun $\mathbf{Z}$ zorizko p-bektorea, $\lambda$ neurri egokiarekiko f dentsitatefuntzioa eta $\mathcal{R}$ euskarria dituena, eta izan bedi berau adierazten duen n aleko C multzoa. Izan bitez $\mathbf{z}_0 \in \mathbf{R}^p$ ale berria eta $\delta$ aleen arteko distantzia. $\mathbf{z}_0$ alearen gertutasuna (karratua) C multzora $\delta$ distatziarekiko honela definitzen da:
$$\phi_{\delta}^2(\mathbf{z}_0,C) = \int_{\mathcal{R}} \delta^2(\mathbf{z}_0,\mathbf{z}) f(\mathbf{z}) \lambda(d\mathbf{z}) - V_{\delta}(C).$$
### 1. **Propietatea** [7]
Aurreko definizioetan ezarritako balditza berdinetan, $E(\psi(\mathbf{Z}_r))$ eta $E(\|\psi(\mathbf{Z}_r)\|^2)$ (r = 1, 2) finituak izanik, ondorengo berdintzak betetzen dira:
$$V_{\delta}(C_r) = E(\|\psi(\mathbf{Z}_r) - E(\psi(\mathbf{Z}_r))\|^2), \tag{1}$$
$$\Delta^{2}(C_{1}, C_{2}) = \|E(\psi(\mathbf{Z}_{1})) - E(\psi(\mathbf{Z}_{2}))\|^{2}, \tag{2}$$
$$\delta(\mathbf{z}_0, C_r) = \|\psi(\mathbf{z}_0) - E(\psi(\mathbf{Z}_r))\|^2, \quad r = 1, 2.$$
(3)
$(\mathbf{R}^{q}, \delta_{\textit{Euklides}})$ espazioan dugun batez bestekoaren kontzeptuaren parekoa defini dezakegu $(\mathcal{R}, \delta)$ espazioan gertutasun funtzioarekin. $\delta$ -batezbestekoa deituko diogu haserako espazioko $\mathbf{z}$ balioei baldin eta bere irudia $\psi$ rekin $E(\psi(\mathbf{Z}))$ bada, hau da, $\psi(\mathbf{z}) = E(\psi(\mathbf{Z}))$ . Sinplifikatuz, $\mathbf{z}$ balioak $E(\psi(\mathbf{Z}))$ renarekin identifikatuko ditugu.
Emaitza horiei esker, aurkeztu ditugun definizioek itxaropen, bariantza, populazioen arteko distantzia eta aletik populaziorako distantzien kontzeptuak berreskuratzen dituzte. Guzti hori aplikatu behar den egoeretan, $\delta$ distantzia datutzat hartzen da baina populazioen banaketa-funtzioak ezezagunak izaten dira. Ondorioz, kontzeptu horien estimatzaileak behar ditugu. Izan bitez $\mathbf{z}_{(1)1}, ..., \mathbf{z}_{(1)n_1}$ eta $\mathbf{z}_{(2)1}, ..., \mathbf{z}_{(2)n_2}$ laginak, hurrenez hurren $C_1$ eta $C_2$ multzoei dagozkienak. Modu naturalean ondorengo estimatzaileak ditugu:
Aldakortasun geometriokoa
$$\hat{V}_{\delta}(C_r) = \frac{1}{2n_r^2} \sum_{i,j \in C_r} \delta^2(\mathbf{z}_{(r)i}, \mathbf{z}_{(r)j}), \qquad r = 1, 2.$$
(4)
$C_1$ en eta $C_2$ ren arteko distantzia (karratua)
$$\hat{\Delta}^{2}(C_{1}, C_{2}) = \frac{1}{n_{1}n_{2}} \sum_{\substack{i \in C_{1} \\ j \in C_{2}}} \delta^{2}(\mathbf{z}_{(1)i}, \mathbf{z}_{(2)j}) - \hat{V}_{\delta}(C_{1}) - \hat{V}_{\delta}(C_{2}).$$
(5)
$\mathbf{z}_0$ alearen gertutasuna (karratua) $C_r$ ra, r = 1, 2
$$\hat{\phi}_{\delta}^{2}(\mathbf{z}_{0},C) = \frac{1}{n_{r}} \sum_{i \in C_{-}} \delta^{2}(\mathbf{z}_{0},\mathbf{z}_{(r)i}) - \hat{V}_{\delta}(C_{r}), \qquad r = 1, 2.$$
(6)
Estimatzaile horien kalkulurako $\delta_{ij}$ distantziak soilik ezagutu behar dira. Aipatutako (1), (2) eta (3) propietateen lagin bertsioak ondoregoak dira [7]:
$$\hat{V}_{\delta}(C) = \frac{1}{n_r} \sum_{i=1}^{n} \left\| \psi(\mathbf{z}_{(r)i}) \right\|^2 - \left\| \overline{\psi}(\mathbf{z}_{(r)}) \right\|^2 = \frac{1}{2} \sum_{i=1}^{n} \left\| \mathbf{x}_{(r)i} \right\|^2 - \left\| \overline{\mathbf{x}}_{(r)} \right\|^2$$
(7)
$$\hat{\Delta}^{2}(C_{1}, C_{2}) = \left\| \overline{\psi(\mathbf{z}_{(1)})} - \overline{\psi(\mathbf{z}_{(2)})} \right\|^{2} = \left\| \overline{\mathbf{x}}_{(1)} - \overline{\mathbf{x}}_{(2)} \right\|^{2}, \tag{8}$$
$$\hat{\phi}_{\delta}^{2}(\mathbf{z}_{0},C) = \left\| \psi(\mathbf{z}_{(0)}) - \overline{\psi(\mathbf{z}_{(r)})} \right\|^{2} = \left\| \mathbf{x}_{(0)} - \overline{\mathbf{x}}_{(r)} \right\|^{2}, \qquad r = 1, 2, \tag{9}$$
non $\psi : \mathcal{R} \to \mathbf{R}^q$ funtzioak $\mathbf{x}_{(r)i} = \psi(\mathbf{z}_{(r)i})$ koordenatu nagusiak ematen dituen, $\bar{\mathbf{x}}_{(r)}$ batezbestekoa $\psi(\mathbf{z}_{(r)i})$ balio guztiena den, hau da, $C_r$ ren zentroidea den (r = 1, 2) eta azkenik $\mathbf{x}_0 = \psi(\mathbf{z}_0)$ den.
## 2. **Propietatea** [8]
C ren $C_1$ , ..., $C_k$ partiketa harturik, bariantza-analisiko identitate funtsez-koaren parera deskonposa daiteke aldakortasun geometrikoa,
$$n\hat{V}_{\delta}(C) = \sum_{r=1}^{k} n_r \hat{V}_{\delta}(C_r) + \frac{\mathbf{n}' \Delta \mathbf{n}}{n}$$
(10)
GUZTIZKO ald. = BARRUKO ald. + ARTEKO ald.
non **n** =
$$(n_1, ..., n_k)'$$
den eta $\Delta_{rs} = \frac{1}{2} \hat{\Delta}^2(C_r, C_s)$
elementudun $\Delta$ ( $k \times k$ ) matrize simetrikoa den, r, s = 1, ..., k. Hau da, $C_r$ , $C_s$ bikote bakoitzaren artean kalkulaturiko (5) distantziaren (karratua) erdiek osatzen dute matrizea.
Propietate horrek, $C_1$ , ..., $C_k$ partiketarako, C multzoaren distantzietan oinarrituriko aldakortasunaren deskonposaketa eskaintzen du.
## 3. DISTANTZIETAN ONARRITURIKO METODOAK
Jarrajan, labur azalduko dira distantzietan oinarrituriko hainbat metodo.
#### 3.1. Erregresioa
Izan bedi $\mathbf{Y} = \gamma_0 \mathbf{1} + \mathbf{Z} \boldsymbol{\gamma} + \mathbf{e}$ erregresio eredu lineala, non $\mathbf{Z}$ $n \times p$ datu matrizea ezaguna eta p heinekoa den, $\mathbf{1} = (1, ..., 1)'$ den, $\mathbf{Y}$ bektoreak zorizko aldagai kuantitatiboari dagokion n neurketak dituen eta $\gamma_0$ , $\boldsymbol{\gamma}$ estimatu beharreko parametroak diren. Gainera, ereduaren arabera $E(\mathbf{e}) = 0$ eta
$E(\mathbf{ee'}) = \sigma^2 \mathbf{I}$ dira, $\sigma^2$ ezezaguna delarik. Ereduak eskatzen du $\mathbf{Z}$ datu matrizean jasotako neurketak p aldagai kuantitatiborenak izan daitezen, nahiz eta aldagai kualitatiboei dagozkien neurketak aldagai adierazleen bidez bertan txerta daitezkeen.
Honela idatz daiteke [3] eredu hori:
$$\mathbf{Y} = \beta_0 \mathbf{1} + \mathbf{X} \boldsymbol{\beta} + \mathbf{e},\tag{11}$$
non **X**, $\beta_0$ eta $\beta$ ondorengoak diren:
- 1. **X** datu matrizearen koordenatu nagusien matrizea da, hau da, $\mathbf{X} = \mathbf{HZV}$ , $\mathbf{H} = (\mathbf{I} \mathbf{11}'/n)$ zentratze-matrizearekin eta $\mathbf{V}$ bektore propioek osaturiko matrizearekin; azken horiek $(\mathbf{HZ})(\mathbf{HZ})' = \mathbf{V}\Lambda\mathbf{V}'$ ren espektrodeskonposaketari dagozkionak dira;
- 2. $\beta_0 = \gamma_0 + \bar{\mathbf{z}}' \gamma$ da, **Z**ren batezbestekoen bektorea da $\bar{\mathbf{z}}$ ;
- 3. $\boldsymbol{\beta} = \mathbf{V}' \boldsymbol{\gamma} \, \mathrm{da}$ .
Demagun **Z** datu matrizean aldagai kuantitatibo, bitar eta kualitatiboei dagozkien neurketak bildu direla. Izan bitez $\Delta = (\delta_{ij})$ distantzia matrizea eta **X** koordenatu nagusien $n \times q$ matrizea. Idatz dezagun $\mathbf{X} = (\mathbf{X}_{(k)}, \mathbf{W})$ eran non $\mathbf{X}_{(k)}$ matrizean k < q zutabe aukeratu diren **X** matrizetik. Orduan, distantzietan oinarrituriko erregresio eredua honela definitzen da:
$$\mathbf{Y} = \beta_0 \mathbf{1} + \mathbf{X}_{(k)} \boldsymbol{\beta}_{(k)} + \mathbf{e}. \tag{12}$$
Karratu txikienen estimazioak honakoak dira: $\hat{\beta}_0 = y^-$ eta $\hat{\beta}_{(k)} = \Lambda_k^{-1} \mathbf{X}_{(k)}^{-1} \mathbf{Y}$ .
Datuak q dimentsiotan badaude, hau da, $rg\{\mathbf{H} \ (-\frac{1}{2}\delta_{ij}^2)\mathbf{H}\} = q$ bada, k = q ezarriz (11) ereduak (12) ereduarekin bat egiten du eta distantzietan oinarrituriko eredu osoa esaten zaio. Honela, erregresio eredu arrunta distantzietan oinarrituriko eredu gisa ikus daiteke, beti ere Euklides distantzia erabilita. Bestetik ordea, (12) ereduak edozein distantzia mota erabiltzea baimentzen du. Bereziki, polinomio ortogonalen gaineko erregresioaren baliokidea da [9] baldin eta erabilitako distantzia $\delta_{ij} = (z_i - z_j)^{1/2}$ bada p = 1 izanik. [3, 10] lanetan ikus daitezke emaitza osagarriak. Horretaz gain, aldagaien aukeraketarako F testaren parekoa den distantzietan oinarritutako testa [11] proposatu zen. Berrikiago, erregresio funtzionalerako distantzietan oinarrituriko eredua [12] proposatu da.
#### 3.2. Diskriminazio-analisia
Izan bitez $C_1, ..., C_k$ , k populazio zeinak hurrenez hurren $\mathbf{Z}_1, ..., \mathbf{Z}_k$ zorizko bektoreen bidez adieraziak diren; era berean, izan bedi $\mathbf{z}$ ale berria. Ale berri hori zein populaziotik datorren erabakitzeko diskriminazio-arau ugari
dago literaturan. Izan bedi $\delta$ distantzia egokia kasuko datu motarako. Orduan, distantzietan oinarrituriko diskriminazio-araua honela definitzen da [13, 6]:
Esleitu **z** alea
$$C_r$$
populaziora, baldin eta $\phi_{\delta}(\mathbf{z}, C_r) = \min_{s=1,\dots,k} \{\phi_{\delta}(\mathbf{z}, C_s)\}$ bada. (13)
Aipaturiko (3) emaitza kontuan hartuz, arau horrek oso interpretazio intuitiboa du: *Esleitu alea gertuen duen populaziora*. Gainera, diskriminazioanalisiko hainbat arau klasiko berreskuratzen ditu.
- Baldin eta $C_r \sim N_p(\mu_r, I)$ , r = 1, 2, badira eta $\delta$ Euklides distantzia bada, (13) arauak **diskriminatzaile euklidearrarekin** bat egiten du.
- Baldin eta $C_r \sim N_p(\boldsymbol{\mu}_r, \boldsymbol{\Sigma}_r)$ , r=1, 2, badira, $\boldsymbol{\Sigma}_1 = \boldsymbol{\Sigma}_2$ izanik, eta $\delta$ Mahalanobis distantzia bada, (13) arauak **Fisherren diskriminatzaile linealarekin** bat egiten du.
- Baldin eta $C_r \sim N_p(\boldsymbol{\mu}_r, \boldsymbol{\Sigma}_r)$ , r=1, 2, badira, eta $\boldsymbol{\Sigma}_1 \neq \boldsymbol{\Sigma}_2$ , **diskriminatzaile koadratikoarekin** bat egiten du (13) arauak baldin eta Mahalanobis distantzia, gehi konstate bat, erabilitzen badugu: $\delta^2 = (\mathbf{z}_1 \mathbf{z}_2)'$ $\boldsymbol{\Sigma}_r(\mathbf{z}_1 \mathbf{z}_2) + log|\boldsymbol{\Sigma}_r|$ , $\mathbf{z}_1 \neq \mathbf{z}_2$ (r=1, 2). Erreparatu $\phi_\delta(\mathbf{z}, C_r)$ gertutasun funtzioen kalkuluan dauden bariantza-kobariantza matrizeak desberdinak direla.
Ezagunak diren beste arau batzuek ere berreskuratzen ditu distantzietan oinarrituriko diskriminazio-arauak [7]. Bestetik, arau horrek lagin bertsioa ere onartzen du (9)ren baitan eta ondorioz, populazioko banaketak ezezagunak direnean ere erabil daiteke.
k > 2 denean, eskuarki aldagai kanonikoekin ebazten da diskriminatzearen arazoa. Analisi kanonikoaren orokortze gisa uler daitekeen «Distantzietan oinarrituriko analisi kanonikoa» proposatzen dute [14] lanean. Datu ekologikoen gainean metodo hori aplikatu eta lortutako emaitzak eta, baita beste metodo batzuekin lortutakoen alderaketa ere, [15] lanean daude.
## 3.3. Cluster-analisia
Zuzenean distantzia matrizetik abiatzen den cluster-algoritmo ugari daude (ikus bitez [16] edo [17]), eta distantzia matrizetik abiatzen direnez, distantzietan oinarriturikoak dira. Hala ere, algoritmo horiek ez dute aztertzen zein erlazio dagoen multzoaren aldakortasunarekin edo alea×aldagaia ikuspegiarekin. Bestetik, [8] lanean erakusten dute (10) aldakortasuna, bariantza-analisiko funtsezko identitatearen parekoa dena, baina ez dute lotzen cluster-analisiarekin. Bi alderdi horiek uztartu zituzten [18] lanean eta ondorengo emaitzak lortu zituzten, besteak beste:
— **GEVA-Ward**. Izan bitez C multzoa eta $P = \{C_r : r = 1, ..., k\}$ bere partiketa k clusterretan. $\sum_r n_r \hat{V}(C_r)$ espresioa P partiketaren heterogeneota-
sun neurritzat har daiteke. Beraz, multzokatze algoritmo metakorren ikuspegitik egokia da $C_p$ eta $C_q$ clusterrak metatzea horiek badira aipaturiko espresioan handitze txikiena eragiten dutenak. Hau da, demagun algoritmoaren pauso batean $P = \{C_1, ..., C_p, ..., C_q, ..., C_k\}$ partiketa dugula $W(P) = \sum_{r=1}^k n_r \hat{V}(C_r)$ balioari lotuta. Hurrengo pausoan $C_p$ eta $C_q$ clusterrak metatuko ditugu eta $P' = \{C_1, ..., C_p \cup C_q, ..., C_k\}$ partiketa lortu, baldin eta dagokion W(P') balioa minimoa bada. $C_p$ eta $C_q$ clusterren arteko distantzia honela definitzen da,
$$d(C_p, C_q) = (n_p + n_q)\hat{V}(C_p \cup C_q) - n_p\hat{V}(C_p) - n_q\hat{V}(C_q).$$
${f Z}$ aldagaiak kuantitatiboak direnean eta $\delta$ Euklides distantzia, algoritmoak Warden sailkapen algoritmo klasikoarekin bat egiten du.
— **GEVA-Centroid**. Algoritmo metakor honetan $C_p$ eta $C_q$ clusterren arteko distantzia honela definitzen da,
$$d(C_p, C_q) = \hat{\Delta}^2(C_p, C_q).$$
Aldagaiak kuantitatiboak direnean eta $\delta$ Euklides distantzia, algoritmoak zentroideen sailkapen algoritmo klasikoarekin bat egiten du.
Ondorioz, bai Warden algoritmoa eta bai zentroideena ere, egokiak dira, ez bakarrik aldagai kuantitatiboak dauden egoeretarako, baizik eta edozein egoeretarako, kasu bakoitzean $\delta$ distantzia egokia aukeratuz.
# 3.4. Tipikotasuna
$C_1, ..., C_k$ populazioak eta **z** ale berri bat emanik, alea aipaturiko zein populaziotik datorren erabakitzea da diskriminazio-analisiko helburu nagusia. Tipikotasunean, aldiz, alea aipaturiko populazioren batetik datorren ala ezagutzen ez den beste populazio batetik datorren erabakitzea da helburu nagusia. Helburu hori bete nahian, INCA estatistikoa honela definitzen da [19]:
$$W(\mathbf{z}) = \min_{\alpha_r} \{ L(\mathbf{z}) \}, \qquad \sum_{r=1}^k \alpha_r = 1$$
$$\text{non} \qquad L(\mathbf{z}) = \sum_{r=1}^k \alpha_r \phi^2(\mathbf{z}, C_r) - \sum_{1 \le r \le s \le k} \alpha_r \alpha_s \Delta^2(C_r, C_s) \quad \text{den.}$$
(14)
Beraz, $W(\mathbf{z})$ estatistikoak populazioen barneko aldakortasuna ahalik eta txikiena izan dadin bilatzen du baina, baita, populazioen artekoa ahalik eta handiena izatea ere. Gainera, $W(\mathbf{z})$ estatistikoa geometrikoki interpreta daiteke, izan ere, $\mathbf{z}$ aletik $\mathbf{Z}_1, \ldots, \mathbf{Z}_k$ populazioen $\delta$ -batezbestekoek osaturiko hiperplanora dagoen distantzia (karratua) da $W(\mathbf{z})$ (ikus 1. irudia k=3 kasurako). Ondorioz, alea populazio horietarako ez dela tipikoa iradokitzen dute $W(\mathbf{z})$ ren balio handiek.

1. irudia. $W(\mathbf{z})$ estatistikoaren interpertazio geometrikoa k=3 kasurako. Populazio bakoitzerako dagokion $\delta$ -batezbestekoa erakutsi da.
Literaturan ezagunak diren beste estatistiko batzuekin bat egiten du INCAk. Hala nola, $C_r \sim N$ ( $\mu_r$ , $\Sigma_r$ ) denean eta $\Sigma_r = \Sigma$ (r = 1, ..., k), $\delta$ Mahalanobis distantzia izanik, $W(\mathbf{z})$ estatistikoak [20] lanean proposaturikoarekin bat egiten du. Gainera, k = 2 kasuan, $W(\mathbf{z})$ k [21] lanean proposaturikoa berreskuratzen du.
Behin $W(\mathbf{z})$ definituta, tipikotasun testa honela definitu eta gauzatzen da:
$H_0$ : **z** alea $\sum_{r=1}^k \alpha_r E(\psi(\mathbf{Z}_r)) \delta$ -batezbestekoa duen populaziotik dator,
$H_1$ : **z** alea ezezaguna den populaziotik dator
$W(\mathbf{z})$ adierazgarria bada, $\mathbf{z}$ alea ezezaguna den populaziotik datorrela onartuko dugu, bestela, ondorengo araua ezarriko da:
$\mathbf{z}$ alea $C_r$ populazioan sailkatu, baldin eta $U_r(\mathbf{z}) = \min_{\substack{s=1,\dots,k}} \{U_s(\mathbf{z})\}$ bada, (15)
non
$$U_s(\mathbf{z}) = \phi_s^2(\mathbf{z}) - W(\mathbf{z}), s = 1, ..., k$$
diren.
Interpretazio geometrikoaren arabera, 1. Irudian erakusten den $p_r$ proiekzioa (karratua) da $U_r(\mathbf{z})$ eta (15) sailkapen arauak (13) arauarekin bat egiten du. Oro har, $W(\mathbf{z})$ ren lagin-banaketa ez da ezaguna eta N ale zoriz, itzulerarekin, $\bigcup_{r=1}^k C_r$ bilduratik aterata kalkulatzen da estatistikoaren $H_0$ peko banaketa.
Azkenik, aipatu INCA estatistikoa datu multzoan dagoen cluster kopura estimatzeko [19] ere erabil daitekeela.
#### 3.5. Sakonera
Analisi anizkoitzean, *sakonera* terminoak aleen zentraltasunari egiten dio erreferentzia. Ale sakonena, medianaren kontzeptuaren orokortzetzat jotzen da. Era asko daude **Z** zorizko *p*-bektoreak adierazten duen *C* populazioarekiko **z** aleak duen sakonera neurtzeko. Bereziki, distantzietan oinarrituriko sakonera [22] honela definitzen da:
$$I(\mathbf{z},C) = \left[1 + \frac{\phi^2(\mathbf{z},C)}{V_{\delta}(C)}\right]^{-1}$$
(16)
Funtzio horrek [0, 1] tartean hartzen ditu balioak eta C populazioarekiko zentraltasun neurri bat esleitzen du. (16) funtzioaren balio altuak ale sakonekin uztartzen dira eta horretarako, batetik kontuan hartzen du $\mathbf{z}$ aleak C populazioarekin duen distantzia baina bestetik, baita populazioa beraren aldakortasuna ere. Sakoneraren definizio horrek bat egiten du ezagunak diren beste definizio batzuekin.
— C populazioa $\mathbf{Z} = Z$ aldagai kuantitatibo bakarrak adierazten duenean eta $\delta$ Euklides distantzia denean, (16) funtsean **z-score** delakoa da:
$$I(z,C) = \left[1 + \frac{(z-\mu)^2}{\sigma^2}\right]^{-1}, \text{ non } \mu = E(Z) \text{ eta } \sigma^2 = VAR(Z) \text{ diren.}$$
$-C \sim N_p(\boldsymbol{\mu}, \boldsymbol{\Sigma})$ denean eta δ Mahalanobis distantzia, (16) **Mahalanobis** sakoneraren [23] parekoa da: $I(\mathbf{z}, C) = \left[1 + \frac{(\mathbf{z} - \boldsymbol{\mu})'\boldsymbol{\Sigma}^{-1}(\mathbf{z} - \boldsymbol{\mu})}{p}\right]^{-1}$ .
Sakonera erlatiboa delako kontzeptua [22] ere definitu da. $C_r$ , r = 1, ..., k klaseak harturik, $C_r$ klaseari dagokion alearen sakonera erlatiboa, klase horrekiko dagokion sakoneraren eta gainontzeko klaseekiko duen sakonera handienaren arteko diferentzia da. Ondorioz, sakonera erlatibo negatiboa duen alearen kokapena, berea ez den klase batekiko zentralagoa da berearekiko duena baino.
## 4. ADIBIDE ERREALA: INDUSTRI OLIOAK
Laburbildu diren tekniken erabilera erakusteko, teknika horiek industri olioen inguruko datu multzo batean aplikatu ditugu. Industrian olioak lubrikaziorako erabiltzen dira; kasu honetan, motorren lubrikaziorako erabiltzen direnak ditugu, hain zuzen. Olioaren egoerak ona izan behar du baldin eta motorrean kalterik ez bada eragingo. Olioaren egoera bere basikotasuna zenbakiaren (BZ) arabera neurtzen da; izan ere, horrek erakusten du zein den olioaren gordekin alkalinoa. Motorrean sortzen diren produktu azidoek olioaren degradazioa dakarte ordea. Oro har, olioaren hasierako BZ % 50 gutxitzen bada olioaren degradazioa gertu dagoela onartu eta ondorioz
olioa aldatzea gomendatzen da. Hasierako BZ % 75 edo gehiago gutxitzen bada, olio aldaketa guztiz premiazkoa dela onartzen da.
| 1. taula. | Olioen sailkapena, hasierako BZ | | |
|--------------------------------------|---------------------------------|--|--|
| gutxitzearen proportzioaren arabera. | | | |
| | | Hasierako BZren gutxitzea | | | |
|-----|--------|---------------------------|-----------|--|--|
| | 0-0.25 | 0.25-0.50 | 0.50-0.75 | | |
| n | G0 | G1 | G2 | | |
| 244 | 107 | 96 | 41 | | |
Datu multzo honetan 244 olio bildu dira (IK4-Tekniker), hiru multzotan sailkatuta bere BZren arabera (ikus 1. taula). Oraindik ere, *G*0 eta *G*<sup>1</sup> multzoetako olioak dira egoera onean daudenak, eta komeniko litzateke aldiz *G*2 multzokoak aldatzea. Ez dago egoera txarrean dagoen oliorik, hau da, ez dago hasierako BZ % 75 edo gehiago gutxitu zaionik.
Azterketa egiteko espektrograma jaso da olio bakoitzerako. Absorbantzian hartutako espektrograma, 4000*cm*<sup>−</sup>1-500*cm*<sup>−</sup>1 tarteko 1751 neurketez osatuta (ikus 2. irudia).

**2. irudia.** Olioen absorbantzia-espektrogramak. Kurben koloreak olioaren BZ gutxitzearen araberakoak dira, *G*0 (berdea), *G*1 (urdina), *G*2 (gorria).
Olio bakoitzerako espektrograma, izatez kurba bat, jaso denez, lan honetan olioak funtzio-datu gisa [24] aztertuko ditugu. Bi olio i eta j eta dagozkioen espetro-kurbak, $\chi_i(t)$ eta $\chi_j(t)$ harturik, $t \in (1, 1751)$ , bi olioen arteko distantzia [25] honela neurtuko dugu:
$$\delta_{ij}^2 = \int (\chi_i'(t) - \chi_j'(t))^2 dt, \quad i, j = 1, ..., 244.$$
Azterketa R softwarearekin [26] egin da, bereziki ICGE [27] eta npfda [25] paketeekin.
**Diskriminzaio-analisia:** Jacknife zuzenketa kontuan hartuta, 2. taulak erakusten du zein den errakuntza matrizea (13) sailkapen araua erabiliz. Guztizko sailkatze okerra % 23.77 izan da. Multzoz multzo, ordea, % 20.56, % 31.25 eta % 14.63 izan dira hurrenez hurren. Ikus bedi gehien nahasten diren multzoak $G_0$ eta $G_1$ direla.
**2. taula.** Errakuntza matrizea (13) sailkapen arauarekin, Jacknife zuzenketa kontuan hartuta.
| | | Jatorrizkoa<br>BZren arabera | | |
|-------------|-------|------------------------------|-------|--|
| Esleitua | $G_0$ | $G_1$ | $G_2$ | |
| $G_0$ | 85 | 25 | 0 | |
| $G_{_1}$ | 22 | 66 | 6 | |
| $G_{2}^{'}$ | 0 | 5 | 35 | |
Cluster-analisia: Aztertu da espektroaren arabera olioak nola banatzen diren eta baita lortutako clusterrak jatorriko $G_r$ , r=0,1,2 multzoekin nola uztartzen diren alderatu ere. Horretarako GEVA-Ward algoritmo metakorra aplikatu da. Hiru clusterreko partiketari dagozkien clusterrak eta hasierako BZ gutxitzearen araberako multzoen arteko erlazioa 3. taulan dago. Ikus dezakegunez, $C_1$ clusterreko aleen % 71.43 $G_0$ multzokoak dira eta gainontzekoak $G_1$ ekoak; $C_2$ clusterrean % 70.37 $G_1$ multzoko aleak dira, gainontzekoak $G_0$ (% 20.99) eta $G_2$ (% 4.94) clusterretan banaturik; azkenik, $C_3$ clusterra, batez ere, % 91.89, $G_2$ multzoko olioek osatzen dute, $G_1$ eko gutxi batzuekin (% 8.1).
**Tipikotasuna:** Atal honetan tipikotasunaren arazoa azaldu da k=1 egoerarako. $G_0$ multzoa ezaguntzat jo da eta tipikotasun-testa (3.4 atala) aplikatu zaie, bai $G_0$ multzoko olioei eta bai $G_1$ eta $G_2$ multzoko olioei ere,
**3. taula.** Olioen BZren gutxitzearen araberako banaketa eta GEVA-Wardekin 3 clusterreko partiketaren arteko erlazioa.
| | BZr | BZren arabera | | |
|------------|-------|---------------|-------|--|
| Clusterrak | $G_0$ | $G_1$ | $G_2$ | |
| $C_1$ | 90 | 36 | 0 | |
| $C_2^{}$ | 17 | 57 | 7 | |
| $C_3$ | 0 | 3 | 34 | |
$\alpha=0.10$ finkatuta. Emaitzak hobeki ulertzeko, gogora dezagun $G_0$ multzoko olioak tipiko gisa sailkatu beharrekoak direla eta $G_1$ eta $G_2$ multzokoak berriz eztipiko gisa sailkatu beharrekoak. Espero zen bezala, $G_1$ multzoko olioak ez dira ongi bereizten $G_0$ multzokoetatik, % 14.58 soilik sailkatu da eztipiko gisa. Aldiz, $G_2$ multzoko olioen artean, olioen artean aldaketa beharko luketeenak, eztipiko bezala sailkatu da % 90.24 (4. taula).
**4. taula.** Tipikotasun-testaren emaitzak, k = 1 eta $\alpha = 0.1$ rako, eta $G_0$ multzoa ezaguntzat jota.
| | Testatutakoak | | |
|-------------------------|---------------|-------|-------|
| | $G_0$ | $G_1$ | $G_2$ |
| Tipikoa $G_0$ rekiko | 96 | 82 | 4 |
| Ez tipikoa $G_0$ rekiko | 11 | 14 | 37 |
| | 107 | 96 | 41 |
Sakoneren azteketa: Olio bakoitzaren sakonera kalkulatu da dagokion multzoarekiko, $G_r$ , r=0, 1 edo 2, (16) adierazpenarekin. Multzo bakoitzeko kurba sakonenak konparatuz ondo ikus daiteke batetik $G_0$ eta $G_1$ multzokoak oso antzekoak direla eta bestetik, olioen arteko desberdintasunak gehien bat $1300cm^{-1}-1100cm^{-1}$ heinean daudela. Espektroaren hein horretan amina eta fosfatoak pilatzen dira bereziki, gehigarriekin loturiko osagaiak, hain zuzen. Diferentzia horiek topatzea zentzuzko da, izan ere, gehigarriak baitira olioaren degradazio prozesuan sortzen diren azidoak neutralizatzen dituztenak. Multzo bakoitzeko sakonera handieneko eta txikieneko balioak kalkulatu dira. Sakonera balio handienak antzekoak dira hiru multzoetan (hurrenez hurren 0.987, 0.964 eta 0.989) baina balio txikienetan $G_2$ multzokoa da
handiena (0.083, 0.136 eta 0.191 hurrenez hurren). Sakonera erlatibo negatiboa duten olioen maiztasunak 21, 30 eta 6 dira $G_0$ , $G_1$ eta $G_2$ multzoetan hurrenez hurren. Gainera, $G_0$ multzoko 21 olio horiek denak sakonagoak dira $G_1$ multzoarekiko; $G_1$ multzoarekiko; $G_2$ multzoarekiko; $G_2$ multzoarekiko eta 5 $G_2$ multzoarekiko; $G_2$ multzoko 6 olioak sakonagoak dira $G_1$ multzoarekiko. Emaitza horiek 5. Taulan laburbildu dira, sakonera erlatibo negatiboa duten olioak sakonen diren multzoan sailkatuz. Beraz, berriz ere ikusten da $G_0$ eta $G_1$ multzoak elkarren artean gehiago nahasten direla eta $G_2$ multzoa dela hobekien banantzen dena.
**5. taula.** Olioen BZren gutxitzearen araberako banaketa eta multzo sakonenaren arabera lortutako partizioaren arteko erlazioa.
| | BZren arabera | | |
|-----------------|---------------|-------|-------|
| Multzo sakonena | $G_0$ | $G_1$ | $G_2$ |
| $G_0$ | 86 | 25 | 0 |
| $G_{_1}$ | 21 | 66 | 6 |
| $G^{}_2$ | 0 | 5 | 35 |
#### 5. ONDORIOAK
Distantzietan oinarrituriko metodoek duten abantaila nagusietako bat da beraien aldaberatasuna, hau da, oso egoera desberdinetan erabiltzeko egokiak dira. Honela, bai datu mistoetan eta bai datuen azpiko banaketarik ezagutzen ez denean ere egokiak dira. Aldagai guztiak jarraituak diren egoeretan, distantzia egokia erabiliz, metodo hauek metodo klasikoekin bat egiten dute. Aldiz, egoera jakinetan, berariazko distantzia erabiliz, metodo hauek eskaintzen dituzten emaitzak ezin dira metodo klasikoen bidez lortu. Horregatik, alea×aldagaia ikuspegiak eskaintzen dituen aukeren osagarri direnak eskaintzen dituzte. Industria olioen azterketaren adibideak hemen laburbildutako metodoen erabilgarritasuna erakutsi du batetik, eta bestetik agerian utzi du era berean, metodo hauek edozein arlotako ikertzaileentzat interesgarriak izan daitezkeela.
#### **ERREFERENTZIAK**
[1] GOWER J. C. 1966. «Some distance properties of latent root and vector methods used in multivariate analysis». *Biometrika*, **53**, 325-338.
- [2] KRZANOWSKI W. J. eta MARRIOTT F. H. C. 1994. *Multivariate analysis. Part 1: Distributions, Ordination and Inference*. Kendall's Library of Statistics, Edward Arnold.
- [3] CUADRAS C. M. eta ARENAS C. 1990. «A distance based regression model for prediction with mixed data»*. Communications in Statistics A. Theory and Methods,* **19**, 2261-2279.
- [4] LINGOES J. C. 1971. «Some boundary conditions for a monotone analysis of symmetric matrices»*. Psychometrika,* **36**, 195-203.
- [5] GOWER J. C. eta LEGENDRE P. 1986. «Metric and euclidean properties of dissimilarity coefficients»*. Journal of Classification,* **3**, 5-48.
- [6] CUADRAS C. M. eta FORTIANA J. 1995. «A continuous metric scaling solution for a random variable»*. Journal of Multivariate Analysis,* **32**, 1-14.
- [7] CUADRAS C. M., FORTIANA J. eta OLIVA F. 1997. «The proximity of an individual to a population with applications in discriminant analysis»*. Journal of Classification,* **14**, 117-136.
- [8] GOWER J. C. eta KRZANOWSKI W. J. 1999. «Analysis of distance for structured multivariate data and extensions to multivariate analysis of variance»*. Journal of the Royal Statistical Society: Series C (Applied Statistics*), **48**, 505-519.
- [9] CUADRAS C. M. eta FORTIANA J. 1993. *Multivariate Analisys, Future Directions,* vol. 2, chap. Continuous metric scaling and prediction, pp. 47-66. Elsevier Science Publishers.
- [10] CUADRAS C. M., ARENAS C. eta FORTIANA J. 1996. «Some computational aspects of distance-based model for prediction»*. Communications in Statistics. Simulation and Computation,* **25**, 593-609.
- [11] BOJ E., GRANE A., FORTIANA J. eta CLARAMUNT M. 2007. «Selection of predictors in distance-based regression»*. Communications in Statistics B - Simulation and Computation,* **36**, 87-98.
- [12] BOJ E., DELICADO P. eta FORTIANA J. 2010. «Distance-based local linear regression for functional predictors»*. Computational Statistics and Data Analysis,* **54**, 429-437.
- [13] CUADRAS C. M. 1989. *Statistical Data Analysis and Inference,* chap. Distance analysis in discrimination and classfication using both continuous and categorical variables, pp. 459-473. Elsevier Science Publishers B.V.
- [14] ANDERSON M. J. eta ROBINSON J. 2003. «Generalized discriminant analysis based on distances»*. Australian and New Zealand Journal of Statistics,* **45**, 301-318.
- [15] ANDERSON M. J. eta WILLIS T. J. 2003. «Canonical analysis of principal coordinates: A useful method of constrained ordination for ecology»*. Ecology,* **84**, 511-525.
- [16] KAUFMAN L. eta ROUSSEEUW P. 1990. *Finding groups in data. An introduction to cluster analysis* . Wiley.
- [17] GORDON A. D. 1999. *Classification*. Monograph on Statistics and Applied Probability, Chapman and Hall, 2 edn.
- [18] IRIGOIEN I., ARENAS C., FERNÁNDEZ E. eta MESTRES F. 2010. «GEVA: geometric variability-based approaches for identifying patterns in data»*. Computational Statistics,* **25**, 241-255.
- [19] IRIGOIEN I. eta ARENAS C. 2008. «INCA: New statistic for estimating the number of clusters and identifying atypical units»*. Statistics in Medicine,* **27**, 2948-2973.
- [20] RAO C. R. 1962. «Use of discriminant and allied functions in multivariate analysis»*. Sankhya-Serie A*, **24**, 149-154.
- [21] CUADRAS C. M. eta FORTIANA J. 2000. *Statistics for the 21st Century,* chap. The importance of geometry in multivariate analysis and some applications, pp. 93-108. Marcel Dekker.
- [22] IRIGOIEN I., MESTRES F. eta ARENAS C. 2012. «The depth problem: identifying the most representative units in a data group»*. IEEE/ACM Transactions on Computational Biology and Bioinformatics* .
- [23] LIU R. eta SINGH K. 1993. «A quality index based on data depth and multivariate rank test»*. Journal of the American Statistical Association,* **88**, 252-260.
- [24] RAMSAY J. eta SILVERMAN B. 1997. *Functional Data Analysis*. Springer Series in Statistics.
- [25] FERRATY F. eta VIEU P. 2006. *Nonparametric Functional Data Analysis. Theory and Practice*. Springer Series in Statistics.
- [26] R CORE TEAM 2012. *R: A Language and Environment for Statistical Computing.* R Foundation for Statistical Computing, Vienna, Austria, ISBN 3-900051-07-0.
- [27] IRIGOIEN I., SIERRA B. eta ARENAS C. 2012. «ICGE: an r package for detecting relevant clusters and atypical units in gene expression»*. BMC Bioinformatics,* **13**. |
aldizkariak.v1-0-630 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.47 _2025_20",
"issue": "Zk.47 _2025_",
"year": "2025",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | ## Migrainaren tratamendu profilaktikorako farmakoen eraginkortasunaren azterketa
(Analysis of the efficacy of drugs for the prophylactic treatment of migraine)
Nerea Olivares, Aitziber Mendiguren\*
Farmakologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU)
LABURPENA: Migraina ohiko zefalea primarioa da. Oro har, migraina akutua eta kronikoa bereiz ditzakegu, baina ezohiko beste migraina batzuk ere badaude. Migrainaren profilaxirako tratamendu desberdinak ditugu eskura, baina migraina motaren araberako erabilera ez dago errotuta. Horregatik, lan honen helburua izan da migrainaren tratamendu profilaktikorako erabiltzen diren farmakoen eraginkortasuna ikertzea. Horretarako, plazeboarekin kontrolatutako saio klinikoen berrikusketa sistematikoa egin zen datu-base desberdinak erabiliz. Gainera, emaitzak Euskal Osasun Sistema Publikoan erabiltzen diren tratamenduekin alderatu ziren. Ikerlanaren arabera, migraina akutua prebenitzeko, CoQ10 koentzimak, D3 bitamina aktiboak eta isoflabonak eraginkorrak izan ziren migrainaren maiztasuna, intentsitatea eta krisialdien iraupena (aldagai primarioak) txikitzeko bildutako saio kliniko urrietan. Migraina kronikoaren prebentziorako, aipaturiko sustantzia berdinek ere aldagai primarioak jaitsi zituzten. Horietaz gain, topiramatoa eta probiotikoak ere aztertutako aldagaietan eraginkorrak zirela ikusi zen. Auradun zein aura gabeko migraina akutuaren prebentziorako, berriz, amitriptilina izan zen aztertutako aldagai nagusiak hobetzeko eraginkortasuna aurkeztu zuen farmako bakarra. Beste farmako batzuk, besteak beste anti CGRP, atogepant eta nadolol, aldagai zehatz batzuetarako edo bigarren mailako aldagaietarako soilik izan ziren eraginkorrak migraina mota desberdinetan. Gainera, Bizkaiko ESI batzuetako lehen mailako kontsultetan zein neurologiako zerbitzu espezializatuetan, migrainen prebentziorako estandarizatutako protokolorik ez dagoela ikusi dugu eta zentro bakoitzak bere gida erabiltzen du. Gida horietan aipatzen diren farmako askok (amitriptilina, topiramatoa, antiCGRP), baina ez guztiek, bat egiten dute gure berrikusketa sistematikoan lortutako eraginkortasun-emaitzekin. Ikerlan honen arabera eta erabilitako prozedura sistematikoarekin, farmako bakoitzarekin bildutako ebidentzien kopurua oso txikia izan da. Beraz, beharrezkoa litzateke migrainaren prebentziorako farmakoen eraginkortasunaren inguruko ebidentzia gehiago argitaratzea eta ondoren migraina motaren araberako gidalerro bateratua ezartzea Euskal Osasun Sistema Publikoan
HITZ GAKOAK: Migraina, profilaxia; eraginkortasuna; berrikusketa sistematikoa, tratamendu farmakologikoa.
ABSTRACT: Migraine is a primary headache. In general, we can differentiate between acute and chronic migraine, but there are also other non-conventional migraines. Different treatments are available for migraine prophylaxis, but their use according to the type of migraine is not well established. Therefore, the aim of this study was to investigate the efficacy of drugs used for the prophylactic treatment of migraine. To this end, a systematic review of placebo-controlled clinical trials was conducted using different databases. In addition, the results were compared with the treatments used in the Basque Public Health System. According to the study, CoQ10 coenzyme, active vitamin D3 and isoflabones were effective to reduce the frequency, intensity and duration of migraine attacks (primary variables) in acute migraine prevention in the few clinical trials collected. For the prevention of chronic migraine, the same substances also reduce the primary variables. In addition, the efficacy of topiramate and probiotics on the analysed variables was observed. Other drugs, such as anti-CGRP, atogepant, nadolol for certain variables or secondary variables, among others, were effective in the different types of migraines. Furthermore, both in primary care and in the specialised neurology services of some of the ESIs in Bizkaia, the absence of standardised protocols for the prevention of migraines has been detected, and each centre uses different guidelines. Many of the drugs mentioned in these guidelines (amitriptyline, topiramate, antiCGRP), but not all, are in line with the efficacy results obtained in our systematic review. According to our study, the amount of evidence collected for each drug with the systematic procedure used was very small. Therefore, more evidence on the efficacy of drugs for the prevention of migraine would be necessary and subsequently joint guidelines could be established regarding the treatment of the type of migraine in the Basque Public Health System.
KEYWORDS: Migraine, prophylaxis; efficacy; systematic review, pharmacological treatment.
LABURDURAK: AAS: Azido azetil salizilikoa; CGRP: Calcitonin-gene related peptide monoclonal antibodies; DASS: Depression Anxiety and Stress Scale; HDR: Headache diary result; HIT-6: Headache Impact Test; HI: Headache index; HII: Impairment index; ICHD: The International classification of Headache disorders; MHIS: Migraine Headache Index Score; MI: Migraine index; MIDAS: Migraine Disability Assessment Score; MIQ: Migraine Impact Questionnaire; MRI assessment: Magnetic Resonance Imaging assessment; MSQ: Migraine Specific Quality Of Life; PGIC: Physician's Global Impression of Change; PSQUI: Pittsburgh Sleep Quality Index; QoL: Quality of life scores; SGIC: Subject's Global Impression of Change; STAI: State-Trait Anxiety Inventory, TS: Temporal summation; VAS: Visual Analogical Scale.
\* Harremanetan jartzeko/Corresponding author: Aitziber Mendiguren. Farmakologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, UPV/EHU. Dhttps://orcid.org/0000-0002-1990-0493, aitziber.mendiguren@ehu.eus
Nola aipatu/How to cite: Olivares, N; Mendiguren, A (2025). «Migrainaren tratamendu profilaktikorako farmakoen eraginkorra eraginkortasunaren azterketa», Ekaia, 47, 2025, 109-144. (https://doi.org/10.1387/ekaia.26314).
Jasoa: maiatzak 14, 2024; Onartua: ekainak 21, 2024
ISSN 0214-9001-eISSN 2444-3225 / © UPV/EHU Press

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
## 1. **SARRERA**
Nazioarteko zefalearen batzordearen arabera, migraina garuneko gune jakin bateko aldizkako min pultsatil eta errepikakor moderatu-larria da. Nahaste neural, primario, kroniko eta baskularrari deritzo, bestelako sintoma batzuekin batera ager daitekeena (Olesen *et al*., 2017)*.* Oraindik migrainaren patogenesi zehatza ezezaguna da.
Migraina mundu mailako bigarren ezintasun kausa da, eta populazioaren %10i eragiten dion zefalea primario ohikoena (Steiner *et al.*, 2018). Migrainagatik medikuaren kontsultara doazen %25ek tratamendu profilaktikoaren beharra dutela uste da, eta horietatik %15ek bakarrik jasotzen du (Lipton *et al.*, 1998). Migraina akutua zein kronikoa izan daiteke. Era berean, migraina akutua bi motatakoa izan daiteke: aurarik gabekoa (ohikoena) gorako edo fotofobiarekin agertu daitekeena edo auraduna, ikusmen klinikarekin agertu ohi dena (Guías diagnósticas y terapéuticas de la Sociedad Española de Neurología, 2015*).* Migraina kronikoa deritzo 3 hilabetez 15 egun edo gehiagotan zehar agertzen den migrainari, horietako 8 krisialdik migrainaren ezaugarriak betetzen dituelarik (Katsarava *et al.*, 2012). Urtero, migraina akutudunen %2-3 migraina kroniko bihurtzen dira (Manack *et al.*, 2011, Katsarava *et al.*, 2012). Migraina kronikoa akutua baino zailagoa da tratatzeko (Katsarava *et al.*, 2012)*.* Hala ere, ezohiko bestelako migrainak ere badaude, hala nola, migraina konplikatua, probablea edo migraina sindromikoak.
Migrainaren ebaluazio klinikoa egiterakoan, galdetegi desberdinak erabili ohi dira farmakoen eraginkortasuna ebaluatzeko, hala nola mina puntuatzeko eskalak (VAS eskala, HIT-6 galdetegia…) zein migrainek eragindako ezintasun funtzionala neurtzen dutenak (MIDAS eskala, STAI galdetegia…).
Tratamendu profilaktikoa migrainen maiztasunaren batezbestekoa jaisteko helburuarekin preskribatzen da, baina oraindik ez da ezagutzen farmako askoren epe luzerako albo ondorioak edo migraina akutua kroniko ez bilakatzeko tratamenduaren gaitasuna. Horrek migrainaren aurkako tratamendu profilaktikoa jasotzeko hautagaiak direnetatik erdiei baino gutxiagori preskribatzea edo atxikimendu-arazoak egotea dakar (Limmroth *et al.*, 2007).
Migraina akutuaren tratamendu profilaktikoa indikaturik dago, besteak beste, auradun migrainetan krisialdien intentsitatea, maiztasuna zein iraupena txikitzeko eta maneiu akutua errazteko, edota tratamendu akutua jasota ere, migrainak bizitza-kalitatean eragina duenean. Bereziki indikaturik dago migrainaren tratamendu akutua kontraindikaturik dagoenean edo albo-ondorio jasangaitzak agertzen direnean. Migraina kronikoaren prebentzioa gomendatzen da, besteak beste, hilabetean 3 krisialdi edo gehiago daudenean, tratamendu sintomatikoari erantzunik ez dagoenean edo tratamendu sintomatikoa astean 2 aldiz edo gehiagotan hartzen denean (Guía de práctica de cefaleas SANCE, 2021).
## 2. **HIPOTESIA ETA HELBURUAK**
Gaur egun migraina akutuaren zein kronikoaren profilaxirako ahotiko tratamendu farmakologiko ugari badaude ere, horietako bakar bat ere ez zen garatu migrainaren prebentziorako zehazki, eta hori da tratamenduaren eraginkortasun txikiaren, atxikimendu faltaren edo tolerantzia-arazoen kausa. Nahiz eta gaur egun hainbat farmako desberdin erabiltzen diren, migraina mota bakoitzarentzat eraginkorrak diren farmakoak ez daude zehaztuta, ez eta horien erabilgarritasuna ere (Silberstein *et al.*, 2012, Blumenfeld *et al.*, 2013, Hepp *et al.*, 2014). Horregatik, lan honen helburuetako bat migrainaren tratamendu profilaktikorako erabiltzen diren farmakoen eraginkortasuna ikertzea eta, posible zen heinean, migraina motaren arabera aztertzea izan zen. Horretarako, plazeboarekin kontrolatutako saio kliniko aleatorizatuen bilketa egin zen prozesu sistematiko baten bidez. Gainera, lan honen beste helburu bat izan zen berrikusketan lortutako emaitzak Euskal Osasun Sistema Publikoan migrainaren profilaxirako erabiltzen diren tratamenduekin alderatzea.
## 3. **MATERIALAK ETA METODOAK**
## 3.1. **Bilaketa-estrategia**
Bilaketa 2022-2023 urteetan egin zen. Entsegu klinikoen bilaketarako sei datu-base erabili ziren: Pubmed, Askmedline, Tripdatabase, Clinical Trials, Cochrane eta Web of Knowledge. Bilaketa sakona egiteko, finkatutako helburuen gako-hitz posibleen zerrenda prestatu eta PICO metodoan oinarrituta honako lau atal hauek bereizi ziren: P (Population): gaixotasunekin erlaziorik ez zeukan migraina zuten adin guztietako pazienteak; I (Intervention): aztertuko dugun tratamendua; C (Comparison): plazeboa; eta O (outcome): migrainaren arintzea, gainditzea, hobekuntza, egunerokotasuneko inpaktua, errekurrentziak eta konplikazioak.
Azaldutako lau atal horietako bakoitzerako termino askeak (T) eta Pubmed-eko MeSH terminoak (MT) erabili ziren. Termino hauek «OR» lokailuarekin lotu ziren PICOaren atal bakoitzerako eta gero «AND» juntagailuaren bidez erlazionatu ziren PICOren lau atalak (ikus 1. **irudia** ).
Pubmed datu-basean aipamen gehien zituzten termino askeak aukeratu ziren beste datu-baseetan bilaketa egiteko. Horrela, Clinical Trials, Cochrane eta Web of Knowledge datu-baseetan bilaketa «Migraine», «Migraine drug treatment» eta «Migraine prolongation» terminoak «AND» juntagailuarekin konbinatuz egin zen. Askmedline eta Tripdatabase-n kasuan, bilaketa PICO erabiliz egin zen, «Migraine» (populazioa), «Migraine drug treatment» (esku-hartzea), «placebo» (konparaketa) eta «Migraine prolongation» (emaitzak lortzeko neurketa motak) erabiliz.

**1. irudia.** Pubmed datu-basean erabilitako bilaketa-estrategiak eta iragazkiak.
#### 3.2. Artikuluak barneratzeko eta baztertzeko irizpideak
Migrainaren tratamendu profilaktikorako erabiltzen diren farmakoen eraginkortasuna aztertzeko, plazeboarekin kontrolatutako zorizko esleipenezko entsegu klinikoak aukeratu ziren migrainadun pazienteetan. Ez zen saioetan erabilitako neurketa metodorik, eskalarik zein prozedurarik zehaztu ez eta mugarik jarri ere tratamenduaren iraupenean, pazienteen ezaugarrietan (adina...), artikuluen argitaratze-urtean ezta migraina motetan. Baztertu egin ziren animaliekin egindako ikerketak, ingelesez ez zeudenak, migrainaren tratamendu profilaktikoa ez zen beste tratamendu bat aztertzen zutenak, migrainaren gaineko eragina aztertzen ez zutenak, migrainaren tratamendu profilaktikoaren ordez beste eragin batzuk aztertzen zituztenak, migrainaz gain beste gaixotasun bat pairatzen zuten pazienteak barne hartzen zituztenak, zorizko esleipenezko entsegu klinikoak ez zirenak eta farmakoak plazeboarekin alderatzen ez zituztenak.
#### 3.3. Artikuluen kalitatearen balorazioa
Entsegu klinikoen metodologiaren kalitatea neurtzeko munduan gehien erabiltzen den JADAD eskala edo oxford eskala erabili zen (Jadad *et al.*, 1996). Eskala horrek alborapenekin erlazionatutako alderdi ezberdinak hartzen ditu kontuan, honako bost galdera hauei erantzunez: (1) Zorizko esleipenezko ikerketa da?; (2) Aleatorizazio-metodoa deskribatzen da eta egokia da?; (3) Itsu bikoitzeko ikerketa da?; (4) Itsutze-metodoak erabiltzen dira eta horiek egokiak dira?; (5) Ikerketan zehar gertatutako galerak eta atzera egiteak deskri-
batzen dira? Galdera horien erantzunen arabera, JADAD eskalak entsegu klinikoak 0-5 puntuazioen artean sailkatzen ditu: puntuazioa $\geq$ 3 bada, saioak kalitate altua duela ondorioztatzen da, eta $\leq$ 3 bada, aldiz, kalitate txikia.
# 3.4. Euskal osasun sistema publikoan migrainaren profilaxirako erabiltzen diren tratamenduen azterketa
Osakidetzan migrainaren tratamendu profilaktikorako preskribatzen ziren farmakoak aztertzeko, 2022-2023 bitartean Bizkaiko ESIetako anbulatorio eta Neurologiako kontsulta espezializatuetan eskura zituzten gidak eta iturriak eskatu genituen. Zehazki, Arratiako (Lemoa eta Igorre) eta Durangaldeko lehen mailako arretako osasun zentroetan eta Galdakao-Usansoloko eta Basurtuko ospitaleetako Neurologia zerbitzuetan galdetu genuen.
#### 4. EMAITZAK
#### 4.1. Artikuluen bilketa eta kalitatearen balorazioa
Pubmed-en termino askeak eta MeSH terminoak konbinatuz eta iragazkiak aplikatuz, 186 artikulu bildu ziren. Askmedline-n iragazkia aplikatu ostean, 3 artikulu lortu ziren eta Tripdatabase-ren kasuan, 6 artikulu; Clinial Trials-en, iragazkiak aplikatu ostean 8 artikulu lortu ziren eta Cochrane-n kasuan, iragazkiak jarri ostean, 19 artikulu. Beraz, guztira 279 saio kliniko bildu ziren (ikus 2. **irudia**). Ondoren, eta aurretik aipatutako barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatuz, 27 artikulu bildu ziren (ikus 3. **irudia**).

**2. irudia.** Datu-baseetan erabilitako bilaketa-estrategiak eta -iragazkiak.

**3. irudia.** Artikuluen aukeraketarako fluxu-diagrama, kanporatzeko arrazoiak kontuan hartuz.
27 artikuluetatik 25 artikuluk JADA eskalan 3 baino puntuazio altuagoa lortu zuten, eta 2 artikuluk ez zuten gutxieneko puntuazioa lortu (Olerud *et al.,* 1986 eta Schoenen *et al.,* 2010) (ikus 1**. taula**).
**1. taula.** Artikuluen balorazio taula: JADAD eskala.
| | Zorizko<br>esleipena? | Aleatorizazio<br>metodoa? | Itsutze<br>bikoitzekoa? | Itsutze<br>metodoak? | Galerak? | Puntuazioa |
|----|-----------------------|---------------------------|-------------------------|----------------------|----------|------------|
| 1 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 2 | Bai | Bai | Bai | Ez | Bai | 4 |
| 3 | Bai | Bai | Bai | Ez | Bai | 4 |
| 4 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
| 5 | Bai | Bai | Bai | Ez | Bai | 4 |
| 6 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
| 7 | Bai | Bai | Bai | Ez | Bai | 4 |
| 8 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
| 9 | Bai | Bai | Bai | Ez | Ez | 3 |
| 10 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 11 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 12 | Bai | Ez | Ez | Bai | Bai | 3 |
| 13 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 14 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 15 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
| | Zorizko<br>esleipena? | Aleatorizazio<br>metodoa? | Itsutze<br>bikoitzekoa? | Itsutze<br>metodoak? | Galerak? | Puntuazioa |
|----|-----------------------|---------------------------|-------------------------|----------------------|----------|------------|
| 16 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 17 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 18 | Bai | Ez | Bai | Ez | Ez | 2 |
| 19 | Bai | Ez | Bai | Bai | Bai | 4 |
| 20 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 21 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
| 22 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
| 23 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 24 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | 5 |
| 25 | Bai | Ez | Bai | Ez | Ez | 2 |
| 26 | Bai | Bai | Bai | Ez | Bai | 4 |
| 27 | Bai | Ez | Bai | Ez | Bai | 3 |
## 4.2. **Artikuluen pico taula**
Artikulu bakoitzaren ezaugarriak PIKO taula batean laburtu ziren, hala nola laginaren ezaugarriak (populazio mota), esku-hartzea (farmakoa), neurtutako aldagaiak eta lortutako emaitzak (2. **taula**).
| 2. taula. | Aukeratutako artikuluen ezaugarriak: PIC | O taula. | | |
|--------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
| 1. Goadsby, et al., 2020 | teko gizon (n=11)<br>eta Emakumezkoak<br>n=1772 aztertuak,<br>Auradun edo aura<br>migraina<br>n=834 ausaz eslei-<br>tuak, n=684 analiza-<br>urte bitar-<br>akutudunak.<br>tutakoak.<br>(n=714).<br>gabeko<br>18-75 | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikotzeko<br>boa (n=186); atogepant<br>mg/eguneko (n=94);<br>neko (n=185); atogepant<br>mg/eguneko (n=187);<br>atogepant 30mg 2 aldiz/<br>Ausazko eslei<br>pena (2:1:2:2:1:1): Plaze<br>mg/egu<br>eguneko (n=89); atoge<br>mg 2 aldiz/egu<br>Segurtasun jarraipen fa<br>Iraupen totala: 20 aste.<br>atogepant 30<br>neko (n=93).<br>sea: 4 aste.<br>pant 60<br>epea.<br>10<br>60<br>—<br>— | Hileroko batez besteko buruko-min<br>Bestelako tratamendu farmakologiko<br>Parte hartzaileen proportzioa %25, %75<br>migraina egunen jaitsiera<br>suna) aldaketa 1-4, 5-8 eta 9-12 as<br>Hileroko batez besteko migraina egu<br>Parte hartzaileen proportzioa batez bes<br>Migraina egunak/hilabeteko (maizta<br>teko migraina egunen murrizketarekin<br>Hirugarren mailako aldagaiak:<br>egunak/hilabeteko (maiztasuna)<br>abortiboen beharra/hilabeteko<br>nak/hilabeteko (maiztasuna)<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>tratamendu fasearen ostean<br>Aldagai primarioa:<br>%100eko<br>teetan zehar<br>eta<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>—<br>— | Migraina egunak/hilabeteko jaisten<br>atogepant edozein dositan plazeboa<br>baino eraginkorragoa (p≤0.0018)<br>%75 eta<br>mg/eguneko kasuan<br>Atogepant edozein dositan plazeboa<br>teko buruko-min egunak jaisteko<br>%100 jaitsiera handiago izan zen<br>Atogepant plazeboa baino eragin<br>korragoa da hileroko batez bes<br>Tratamendu farmakologiko aborti<br>mg 2 aldiz/egu<br>mg 2 aldiz/<br>mg 2 aldiz/egu<br>boen erabilera jaisten eraginkorre<br>baino eraginkorragoa da (p<0.05).<br>Hirugarren mailako aldagaiak:<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>neko plazebo taldean baino.<br>%25,<br>eguneko (p=0.0097) dira.<br>neko (p=0.034) eta 60<br>Aldagai primarioa:<br>Migraina egunen<br>eta atogepant 60<br>nak atogepant 30<br>atogepant 10<br>(p<0.039).<br>da.<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>—<br>— |
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|-------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Dahri, et al., 2019<br>2. | aztertuak,<br>n=52 ausaz esleituak,<br>n=45 analizatutakoak.<br>n=180 | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>epea. Antiepileptiko eta<br>— | Migrainaren larritasuna (VAS min es<br>Migrainaren maiztasuna (hilabeteko)<br>Aldagai primarioa:<br>•<br>•<br>— | C0Q10 plazeboa baino eraginko<br>maiztasuna/<br>migrainen<br>Aldagai primarioa:<br>rragoa da<br>•<br>— |
| | 18-75 urte bitarteko<br>emakumezkoak. | tzen dira (tratamendu<br>antidepresiboak pauta<br>profilaktikoak) eta au | Migrainaren iraupena (ordutan)<br>kalarekin)<br>• | hilabeteko (p=0.001) eta iraupena/<br>hilabeteko (p=0.018), intentsitatea/<br>hilabeteko (p=0.012) jaisteko. |
| | Migraina akutudun<br>diagnostikoa bete<br>tzen dutenak IHS<br>ren arabera. | sazko esleipena CoQ10<br>mg/eguneko)<br>(n=26) eta plazeboa<br>(n=26).<br>(400 | | |
| | | Iraupen totala: 16 aste. | | |
| Gonçalves, et al., 2016<br>3. | aztertuak,<br>18-65 urte bitarteko<br>tudun (ICHD-III)<br>gizon (n=45) eta<br>n=196 ausaz eslei<br>tuak, n=178 analiza<br>auradun edo aura ga<br>migraina aku<br>emakumezkoak.<br>tutakoak.<br>n=438<br>beko | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>Melatonina<br>mg/eguneko (n=65),<br>Ausazko eslei<br>mg/egu<br>neko (n=66) eta plaze<br>Iraupen totala: 16 aste.<br>amitriptilina 25<br>pena (1:1:1):<br>boa (n=65).<br>epea.<br>3<br>— | Parte hartzaileen proportzioa batez<br>migraina egunen gutxienezko<br>Erabilitako bestelako analgelsikoak.<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>Maiztasuna (hilabeteko)<br>%50ko murrizketarekin<br>Aldagai primarioa:<br>Intentsitatea (0-10)<br>Iraupena (ordutan)<br>besteko<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | mg eta amitriptilina<br>mg eta amitriptilina<br>25 mg (p<0.05, p<0.01)) plazeboa<br>grainen intentsitatea, iraupena eta<br>25 mg, plazeboa baino eraginkorra<br>goak dira (p<0.05) migrainen maiz<br>mi<br>erabilitako analgesikoak jaisteko.<br>baino eraginkorragoak dira<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>tasuna/hilabeteko jaisteko.<br>Aldagai primarioa:<br>Melatonina 3<br>Melatonina 3<br>•<br>•<br>—<br>— |
| Emaitzak | D bitamina aktibo eta N-3 gantz<br>nazioan), plazeboarekin alderatuz,<br>maiztasuna eta<br>azido aktiboa (bakarrik zein konbi<br>intentsitatea jaitsi (p>0.05).<br>migrainen<br>Aldagai primarioa:<br>ez zuten<br>•<br>— | graina egunak/hilabeteko jaisteko<br>betzeko (p=0.029) baina ez zen<br>desberdintasun esanguratsurik<br>ginkorragoa da migraina arintzeko<br>migraina episodioak/<br>Duloxetina plazeboa baino eragin<br>mi<br>(p<0.001) eta BDI galdetegia hobe<br>Duloxetina plazeboa baino era<br>M baloreak ho<br>aurkitu OA eta TS baloreak hobe<br>Duloxetina plazeboa baino era<br>hilabeteko jaisteko (p<0.001),<br>tzerako orduan (p>0.05).<br>Aldagai primarioa:<br>ginkorragoa da CP<br>tzeko (p=0.003).<br>korragoa da<br>(p=0.001).<br>•<br>•<br>•<br>—<br>maiztasun<br>migrainagatiko<br>migrainaren<br>mi |
|--------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | Aldagai primarioa:<br>Intentsitatea<br>Maiztasuna<br>•<br>•<br>— | tentsitatea, aurak, episodioen eragileen<br>identifikazioa eta tratamendu akuturako<br>Tratamendu fasean zehar neurtutako<br>hobekuntza subjetiboa (Patic-ipant))<br>migrainen hobekuntza<br>maiztasuna, iraupena, in<br>bestelako parametroak: froga psikofi<br>eta emaitza klinikoak (migraina episo<br>graina egunen aldaketak/hilabeteko, mi<br>Neurtutako bestelako parametroak:<br>dio kopuruen aldaketak/hilabeteko,<br>sikoak (migraina episodioen<br>erabili ohi diren farmakoak<br>maila eta aldaketak,<br>aldaketak(hilabeteko,<br>(%5), BDI-n aldaketak)<br>Aldagai primarioa:<br>naren aldaketak,<br>Egunerokoa:<br>min<br>•<br>•<br>—<br>— |
| Esku-hartzea | tamina aktiboa eta N-3<br>gantz azido aktibodun<br>Bitaminadun plazeboa<br>Tratamendu fasea: itsu<br>plazeboa (n=6.464); D<br>taminadun plazeboa eta<br>Au<br>sazko esleipena: D bi<br>eta N-3 gantz azido ak<br>tiboa (n=6.470); D bi<br>N-3 gantz azido aktibo<br>dun plazeboa (n=6.474).<br>bikoitzeko epea.<br>— | teetako itsu bikoitzeko<br>pena: duloxetina (300<br>zebo inaktibatua (n=37).<br>Tratamendu fasea: 8 as<br>mg/eguneko lehen as<br>mg/<br>eguneko) (n=43) eta pla<br>Ausazko eslei<br>tean zehar eta gaine<br>rako 7 asteetan 60<br>Iraupen totala: 8 aste.<br>epea.<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | n=1.032<br>%10.4) eta<br>graina probabledunak<br>n=25.871 ausaz es-<br>≥50 urteko gizonez-<br>≥55 urteko emaku-<br>mi-<br>mezko (%89.6)<br>analizatutakoak.<br>(ICHD-III).<br>leituak,<br>koak ( | aztertuak,<br>n=80 ausaz esleituak,<br>radun edo aura gabeko<br>migraina akutudunak<br>18-50 urte bitarteko gi<br>zon (n=9) eta emaku<br>mezkoak (n=46). Au<br>eta ≥4 episodio/egu<br>neko hilabete bakoi<br>n=55 analizatutakoak.<br>tzeko (ICHD).<br>n=435 |
| Egileak | 4. Rist, et al., 2021 | Kisler, et al., 2019<br>5. |
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|---------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Reuter,et al., 2010<br>6. | aztertuak,<br>saz esleituak, n=514<br>%87).<br>radun esperientzia<br>tudunak (n=269 OL<br>mendu fasean) edo<br>migraina<br>akutudunak (n=542<br>tamendu fasean); ≥4<br>fa -<br>sera esleituak au<br>tratamendu fasera es<br>Paziente helduak, gi<br>zon (%13) eta ema<br>Gutxienez baten au<br>bizi izan duten au<br>migraina aku<br>fasean; n=184 trata<br>OL fasean; n=330 tra<br>episodio/eguneko hi<br>labete bakoitzeko.<br>OL<br>kumezkoak (<br>aura gabeko<br>n=811<br>n=954<br>leituak.<br>radun | tamendu profilaktikorik<br>Entsegu kliniko irekia:<br>26 aste. Topiramatoa<br>mg/eguneko<br>Tratamendu fasea: 26<br>Ausazko<br>esleipena: Topiramato<br>dosi finalak (n=253)<br>Oinarrizko fase pros<br>pektiboa: 4-8 aste. Tra<br>mg/eguneko (pa<br>zientearen arabera do<br>asteetako itsu bikoi<br>jaso ez (garbiketa fasea).<br>edo plazeboa (n=207).<br>Iraupen totala: 56-60 aste.<br>tartekoa da) (n=818).<br>tzeko epea.<br>sia 50-200<br>100<br>—<br>—<br>— | Migrainen maiztasunean aldaketak<br>Auren maiztasuna/hilabeteko<br>Aldagai primarioa:<br>Maiztasuna<br>•<br>•<br>•<br>— | migraina akutudunengan<br>baina epe horretan aurarik izan ez<br>maiztasuna jaitsi bazen ere,<br>dintasun esanguratsurik behatu bi<br>migraina akutudunengan<br>tuztenek, entsegu kliniko irekian<br>maiztasuna jaitsi<br>bazen ere, tratamendu fasean zehar<br>maiztasuna igo egin zen (p<0.01).<br>Tratamendu fasean zehar ez zen<br>desberdintasun esanguratsurik<br>kian zehar jaitsi egin zen (p<0.001),<br>maiztasuna jaisten eraginkorra<br>rriz ez (maiztasuna igoarazi zuen,<br>zutenengan, entsegu kliniko ire<br>migrai<br>maizta<br>suna igo egin zen (p<0.01). Trata<br>mendu fasean zehar ez zen desber<br>baina epe horretan aurak izan zi<br>behatu bi taldeen artean (topirama<br>migraina akutu<br>migrai<br>nen maiztasuna entsegu kliniko ire<br>baina tratamendu fasean, topirama<br>da (p<0.001) baina plazeboa be<br>toa p=0.7677, plazeboa p=0.2360).<br>kian zehar aurarik gabeko<br>dunengan, aurarik gabeko<br>tratamendu fasean zehar<br>taldeen artean (p>0.05).<br>Aldagai primarioa:<br>zehar episodioen<br>Aurarik gabeko<br>Auradun<br>Auradun<br>p<0.001).<br>nen<br>toa<br>•<br>•<br>•<br>— |
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|-----------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| 7. Alstadhaug, et al., 2010 | aztertuak,<br>18-65 urte bitarteko<br>kumezkoak (n=39).<br>n=48 ausaz eslei-<br>tuak, n=46 analizatu-<br>gizon (n=7) eta ema-<br>Auradun edo aura ga-<br>migraina akutu-<br>dun pazienteak.<br>n=106<br>takoak.<br>beko | tetako itsu bikoitzeko<br>Gurutzaketa fasea: 8<br>Garbiketa fasea: 6 aste.<br>mg/<br>eguneko (n=24) eta pla<br>mg/<br>Tratamendu fasea: 8 as<br>Ausazko eslei<br>eguneko edo plazeboa.<br>melatonina 2<br>Melatonina 2<br>Iraupen totala: 26 aste.<br>zeboa (n=24).<br>epea.<br>pena:<br>aste.<br>—<br>—<br>— | Bigarren mailako aldagaiak:<br>Aldagai primarioa:<br>PSQUI puntuazioa<br>Maiztasuna<br>•<br>•<br>—<br>— | Melatonina eta plazeboaren artean<br>ez zen ezberdintasun estatistikoki<br>migraina<br>maiztasuna gutxitzeko<br>ginkorragoa da PSQUI baloreak<br>Melatonina plazeboa baino era<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>esanguratsurik aurkitu<br>hobetzeko (p<0.05).<br>Aldagai primarioa:<br>episodioen<br>(p=0.75).<br>•<br>•<br>—<br>— |
| Anand, et al., 2006<br>8. | n= 35 aztertuak, n=32<br>18-65 urte bitarteko<br>kumezkoak (n=24),<br>migraina akutu<br>sodio/hilabeteko edo<br>min egonkorra izan<br>dutenak; bestelako<br>tikoa hartzen dutenak<br>(β-bloekatzaileak edo<br>gizon (n=8) eta ema<br>auradun edo aura ga<br>moderatu-larridun au<br>rrekaridunak, 4-8 epi<br>azken urtean buruko<br>tratamendu profilak<br>ausaz esleituak.<br>flunarizina).<br>beko | Iraupen totala: 3 hilabete<br>Tratamendu fasea: 3<br>Ausazko<br>esleipena: BOTOX-A<br>hilabetetako itsu bikoi<br>50 U (n=16) eta plaze<br>boa (gazta) (n=16).<br>tzeko epea.<br>(12 aste).<br>— | Buruko-minen errekurrentziak <24<br>Goragale, gorako edo bestelako sinto<br>Erabilitako bestelako tratamendu far<br>Eraginkortasun neurri gehigarriak:<br>Tratamendu aktiboaren emaitza<br>men intentsitatea eta goratzea<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>Intentsitatea (0-4 eskala)<br>makologiko abortiboak<br>Migraina episodioak<br>Plazeboaren emaitza<br>Intentsitatea (VAS)<br>Aldagai primarioa:<br>QoL galdetegia<br>Maiztasuna<br>ordutan<br>Aurak<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>—<br>— | Bigarren mailako eraginkortasun<br>tentsitatea jaisteko (p<0.05) eta<br>BOTOX-A plazeboa baino era<br>maiztasuna jais<br>BOTOX-A plazeboa baino era<br>ginkorragoa da buruko-minen in<br>aura, goragalea eta gorakoak arin<br>tzeko ere (p<0.001).<br>Aldagai primarioa:<br>ginkorragoa da<br>teko (p<0.05).<br>neurriak:<br>•<br>•<br>—<br>— |
| n= 80 aztertuak, n=74<br>18-45 urte bitarteko<br>gizon (n=10) eta ema<br>ezaugarriak<br>Laginaren<br>ausaz esleituak.<br>Ghorbani, et al., 2020<br>Egileak<br>9. | Esku-hartzea | | |
|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| | | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
| kumezkoak (n=64),<br>migraina akutudun<br>min/hilabeteko<br>pazienteak ≤15 bu<br>dItuztenak (ICHD<br>ruko<br>III). | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>epea. Ausazko esleipena<br>(1:1): D3 bitamina 2000<br>IU (50 µg) (n=38) eta<br>Iraupen totala: 12 aste.<br>plazeboa (n=36).<br>— | min egunak/hilabeteko<br>Iraupena (ordutan, hasierako momen<br>Erabilitako bestelako tratamendu far<br>makologiko profilaktikoak eta anal<br>Aldagai primarioak (egunerokoa):<br>tutik minaren maila gorenerarte)<br>Episodioen hasiera ordua<br>Intentsitatea (VAS)<br>(maiztasuna)<br>Buruko-<br>gelsikoak<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— | D3 bitamina eraginkorragoa da<br>maiztasuna/hilabeteko<br>D3 bitamina eraginkorragoa da<br>episodioen intentsitatea (VAS)<br>tatistikoki esanguratsurik eskuratu<br>iraupena (ordutan), eta erabilitako<br>plazeboa baino buruko-min egu<br>nak/hilabeteko (p=0.031), buruko<br>(p=0.042) eta buruko-minen irau<br>jaisteko baina ez zen emaitza es<br>bestelako tratamendu farmakolo<br>giko profilaktikoen beharra jais<br>Aldagai primarioak (egunerokoa):<br>pena ordutan jaisteko (p=0.014).<br>teari dagokionez.<br>minen<br>•<br>•<br>— |
| n=1290 aztertuak,<br>n=80 ausaz esleituak,<br>20-50 urte bitarteko<br>migraina<br>akutudunak (ICHD<br>III) eta tratamendu far<br>makologiko akutua ja<br>n=80 analizatutakoak.<br>sotzen dutenak.<br>emakumeak,<br>Ghavami, et al., 2021<br>10. | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>pena: gai sinbiotikodun<br>osagarridun kapsulak<br>mg): 10 9 CFU 12<br>Ausazko eslei<br>mota eta pre<br>biotiko mota 1 eta plaze<br>Iraupen totala: 12 aste.<br>probiotiko<br>epea.<br>(500<br>boa.<br>— | Erabilitako analgelsikoak<br>Episodioen hasiera ordua<br>Arazo gastrointestinalak<br>Maiztasuna/hilabeteko<br>Aldagai primarioak:<br>Intentsitatea (VAS)<br>Iraupena<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— | ginkorragoak dira plazeboa baino<br>gesikoen kopurua (p=0.017 eta<br>Gai sinbiotikodun osagarriak era<br>maizta<br>suna (p<0.001 eta p=0.031 hurre<br>nez hurren) eta erabilitako anal<br>p=0.824 hurrenez hurren) jaisten.<br>migraina episodioen<br>Aldagai primarioak:<br>•<br>— |
| Emaitzak | tasuna (p=0.008), intentsitatea<br>(p=0.047), episodioen iraupena<br>migraina egunak<br>Bigarren mailako eraginkortasun<br>lazionatutako sintomak jaisteko<br>D3 bitamina plazeboa baino era-<br>maiz-<br>D3 bitamina eta plazeboaren ar-<br>tean ez zen desberdintasun esan-<br>migrainekin er-<br>migrainen<br>Aldagai primarioa:<br>guratsurik aurkitu<br>(p=0.012) jaisten.<br>ginkorragoa da<br>(p=0.014) eta<br>(p>0.05).<br>neurriak:<br>•<br>•<br>—<br>—<br>Migrainei elkartutako sintomen (aura,<br>gorako, fonofobia, fotofobia HIT-6,<br>Migraina egunen eta episodioen irau-<br>TS eta zentzumen proba kuantitati-<br>Migraianagatiko buruko-mina eta el- | |
|--------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--|
| Ikertutako aldagaiak | Bigarren mailako aldagaiak:<br>kartutako ezaugarriak<br>Aldagai primarioa:<br>boa) aldaketak<br>• Intentsitatea<br>Maiztasuna<br>pena<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | |
| Esku-hartzea | Tratamendu fasea: 24<br>astetako itsu bikotzeko<br>epea. Ausazko esleipena<br>garria (100 µg/eguneko)<br>(1:1). Bitamina D3 osa-<br>Iraupen totala: 28 aste.<br>eta plazeboa.<br>— | |
| ezaugarriak<br>Laginaren | 18-65 urte bitarteko<br>gizon (n=12) eta ema-<br>Auradun edo aura ga-<br>migraina akutu-<br>N=48 analizatuak.<br>kumezkoak (n=36).<br>dunak (ICHD-II).<br>beko | |
| Egileak | 11. Gazerani, et al., 2019 | |
| Emaitzak | Propranolol eta sodio-divalproex<br>plazeboa baino eraginkorragoak<br>dira (p<0.01) migrainen maiztasuna<br>migraina egunak jaisten. Hala<br>Buruko-minaren intentsitatea eta<br>tzekoak izan ziren propranolol eta<br>sodio-divalproex taldeetan baina<br>ere, ez zen desberdintasun esangu<br>ratsurik aurkitu propranolol eta so<br>erabilitako tratamendu farmakolo<br>giko sintomatikoaren erabilera an<br>plazeboa baino eraginkorragoak.<br>dio-divalproex artean (p<0.05).<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>Aldagai primarioa:<br>eta<br>•<br>•<br>—<br>— |
|--------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | Erabilitako bestelako tratamendu far<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>makologiko sintomatikoa<br>Migraina egunak (IHS)<br>Aldagai primarioa:<br>Intentsitatea<br>Maiztasuna<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— |
| Esku-hartzea | Erreferentzi aldia: 4<br>Tratamendu fasea (1):<br>leipena: Azido balproiko<br>mg 2 aliz<br>siari gehituz 3 egunero<br>lol hidrokloruroa (n=16)<br>mg/eguneko; astero<br>60mg igoz, gehienezko<br>mg/egunerkotako<br>Garbiketa fasea: 4 aste.<br>aste. Tratamendu pro<br>filaktiko ez baina trata<br>mendu abortiboa harz<br>12 astetako itsu baka<br>rraeko epea. Ausazko es<br>mg 2 al<br>diz eguneko aurreko do<br>mg(e<br>guneko dosietara iri<br>tsi arte) eta proprano<br>Tratamendu fasea (2):<br>Plazebo fasea: 4 aste.<br>12 aste. Gurutzaketa.<br>Iraupen totala: 36 aste.<br>dosietara iritsi arte.<br>- gehienezko 1500<br>eguneko: 250<br>a(n=16) (125<br>teko gai.<br>180<br>60<br>—<br>—<br>—<br>—<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | N= 37 aztertuak,<br>18-65 urte bitarteko<br>gizonezko (n=7) eta<br>emakumezko (n=30)<br>akutudun<br>mi<br>n=32 analizatuak.<br>(IHS) pazienteak.<br>aurarik gabeko<br>graina |
| Egileak | Kaniecki, et al., 1997<br>12. |
| Emaitzak | NEC eta plazeboaren artean ez<br>zen desberdintasun esanguratsurik<br>migrainagatiko buruko-min<br>rragoa da buruko-min episodioak<br>larri egunak/hilabeteko (p=0.016),<br>minen intentsitatea<br>lako tratamendu farmakologiko<br>abortiboaren erabilera (p=0.002)<br>NEC eta plazeboaren artean ez<br>min egunak<br>pena/hilabeteko (p=0.408) ezta<br>buruko-min bakoitzaren iraupena<br>NEC plazeboa baino eraginko<br>moderatu<br>(p=0.013) eta erabilitako beste<br>zen ezberdintasun esanguratsu<br>minen irau<br>episodioak jaisten (p=0.052).<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>(p=0.018), buruko-min<br>rik aurkitu buruko-<br>(p=0.232), buruko-<br>Aldagai primarioa:<br>(p>0.05) jaisteko.<br>buruko-<br>jaisteko.<br>eman<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— |
|--------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | min bakoitzaren iraupena<br>moderatu-larru egunak/<br>Buruko-min egunen arteko desber<br>Buruko-min guztien iraupena (ordu<br>Buruko-minen intentsitatea (VAS)/hi<br>Erabilitako bestelako tratamendu far<br>makologiko abortiboen dosiak/hilabe<br>Buruko-min egunak/hilabeteko<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>Migraina episodio kopuruak<br>Buruko-min episodioak<br>dintasunak/hilabeteko<br>(ordutan)/hilabeteko<br>Aldagai primarioa:<br>tan)/hilabeteko<br>Buruko-min<br>hilabeteko<br>Buruko-<br>labeteko<br>teko<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— |
| Esku-hartzea | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>mg (eguneko<br>mg) + Bitamina<br>E 125 IU (eguneko<br>500 IU) +Bitamina C<br>mg (eguneko 100<br>Ausazko eslei<br>pena: NEC ((N-azetilzis<br>mg)) (n=42) eta plaze<br>boa (zelulosa) (n=42).<br>Iraupen totala: 16 aste.<br>teina 300<br>epea.<br>1200<br>250<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | aztertuak,<br>18-65 urte bitarteko<br>gizonezko (%14) eta<br>emakumezko (%86)<br>dun edo aura gabeko<br>n=84 ausaz eslei-<br>tuak, n=35 analiza-<br>migrainosoak, aura-<br>migraina akutudu-<br>tutakoak.<br>n=375<br>nak. |
| Egileak | 13. Visser, et al., 2020 |
| Dodick, et al., 2007<br>Egileak<br>14. | 18-74 urte bitarteko<br>%14,7)<br>eta emakumezkoak<br>N= 328 ausaz eslei<br>tuak, n=306 trata<br>migraina kroniko<br>(%85,3) Silberstein<br>Lipton kriterioak be<br>tetzen dituztenak.<br>ezaugarriak<br>Laginaren<br>tzeko asmoa.<br>dun gizon ( | (n=165) eta plazeboa<br>neratze aurreko fase<br>Tratamendu fasea: 4<br>astetako itsu bikoitzeko<br>mg/eguneko<br>eguneko-tara iritsi arte)<br>Mantentze fasea: 12<br>aste. Topiramatoa 50<br>Tratamendu aurreko fa<br>sea: 6 aste. Baheketa/<br>Ausazko eslei<br>toa 25 mg/eguneko (as<br>mg/<br>mg/eguneko eta plaze<br>garbiketa epea eta bar<br>pena (1:1): Topirama<br>gehitzen dira 100<br>Esku-hartzea<br>prospektiboa.<br>tero 25<br>(n=163).<br>epea.<br>boa.<br>—<br>—<br>— | Bestelako tratamendu farmakologiko<br>Migraina edo migrainagatiko buruko<br>Migraina, migrainoso edo buruko-mi<br>Buruko-minik gabeko egunen alda<br>abortiboaren erabilera gutxitzea trata<br>Asoziatutako sintomen gutxitzea: go<br>MIDAS, SGIC eta PGIC<br>nen erantzun tasak/hilabeteko<br>rakoak, fotofobia, fonofobia.<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>mendu fasearekin alderatuz<br>Ikertutako aldagaiak<br>min egunak/hilabeteko<br>Aldagai primarioa:<br>keta/hilaebeteko<br>MSQ,<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | matoa plazeboa baino<br>baino<br>MSQ-ren<br>meinu (P<0.05), SGIC<br>MIDAS eskalari<br>migrainengatiko bu<br>ruko-min egunak/hilabeteko jais<br>Topiramatoa plazeboa baino era<br>(p=0.025) eta PGIC (p=0.037) ho<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>eraginkorragoa izan zen<br>ginkorragoa izan zen<br>dagokionez (p=0.74).<br>Emaitzak<br>Aldagai primarioa:<br>betzeko baina ez<br>(p=0.012)<br>hiru do<br>Topira<br>teko.<br>•<br>•<br>—<br>— |
|----------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| | | Entsegu kliniko irekia:<br>Amaiera fasea: 2 aste.<br>12 aste.<br>—<br>— | | |
| | | Iraupen totala: 38 aste. | | |
| Emaitzak | Flurbiprofenoa plazeboa baino<br>tentsitatea (p<0.05), iraupen totala<br>tzeko erabili beharreko bestelako<br>analgesiko kopurua (p<0.015)<br>biprofenoa baino eraginkorragoa<br>maiztasuna jaisteko<br>migrainen in<br>(p<0.015) eta buruko-mina arin<br>jaisteko. Ostera, plazeboa flur<br>eraginkorragoa da<br>Aldagai primarioa:<br>migrainen<br>(p<0.10).<br>da<br>•<br>— | tasuna (p<0.001), iraupena<br>ma klinikoak<br>Isoflabona eta plazeboaren artean<br>tsurik behatu ordea intentsitatea<br>Isoflabona plazeboa baino era<br>maiz<br>MSQ (p<0.001) ho<br>ez zen desberdintasun esangura<br>(VAS) (p=0.189) eta DASS para<br>metroak (p>0.05) hobetzeko.<br>ginkorragoa da episodioen<br>Aldagai primarioa:<br>(p<0.001), sinto<br>(p<0.001) eta<br>betzeko.<br>•<br>•<br>— |
|--------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | Buruko-mina arintzeko erabilitako<br>tratamendu farmakologikoaren dosien<br>Maiztasuna (episodioak/8 astero)<br>maiztasuna (dosiak/8 astero)<br>Iraupena (orduak/8 astero)<br>Intentsitatea (1-5 eskala)<br>Aldagai primarioa:<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— | MSQ eta egoera<br>MHIS<br>MI, HDR,<br>Maiztasuna/hilabeteko<br>Sintoma klinikoak:<br>Bizitza kalitatea:<br>Intentsitatea (VAS)<br>Aldagai primarioa:<br>Iraupena (ordutan)<br>mentala (DASS)<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— |
| Esku-hartzea | Garbiketa fasea (1): 2<br>astetako itsu bakarreko<br>Tratamendu fasea (1):<br>mg/eguneko)<br>Garbiketa fasea (2): 2<br>astetako itsu bakarreko<br>Tratamendu fasea (2):<br>8 astetako itsu bikoi<br>tzeko epea. Flubiprofe<br>8 aste. Gurutzaketa.<br>Iraupen totala: 20 aste.<br>epea. Plazeboa.<br>epea. Plazeboa.<br>eta plazeboa<br>noa (200<br>—<br>—<br>—<br>— | Tratamendu fasea: 8<br>astetako itsu bikotzeko<br>pena (1:1): Isoflabon<br>Ausazko eslei<br>mg/egu<br>neko (n=44) eta plaze<br>Iraupen totala: 8 aste.<br>osagarriak 50<br>boa (n=44).<br>epea.<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | N= 31 aztertuak,<br>n=29 ausaz esleituak,<br>19-49 urte bitarteko<br>beko (n=19), auradun<br>(n=2) eta auradun<br>maku-<br>mezkoak, aura ga-<br>mi-<br>graina (biak) akutu-<br>dunak (n=2= (IHS).<br>n=23 analizatuak.<br>zein aura gabeko<br>gizon eta e | n= 290 aztertuak,<br>n=88 ausaz esleituak,<br>18 urtetik gorako<br>e m a k u m e z k o a k<br>n=88 analizatuak.<br>(ICDH-III). |
| Egileak | Solomon, et al.,<br>15. | Babapour, et al., 2022<br>16. |
| Emaitzak | lera (p>0.001) jaisteko baina ez<br>migraina episodioen<br>migraina<br>egunak (p>0.001), intentsitatea<br>makologikoaren jaitsiera parekoa<br>migraina episodioen<br>migraina<br>egunak (p>0.001), intentsitatea<br>(VAS) (p>0.001) eta episodioen<br>Migraina akutudunengan, probio<br>tikoak plazeboa baino eraginko<br>tzean erabilitako bestelako trata<br>mendu farmakologikoaren erabi<br>biotikoak plazeboa baino eraginko<br>litako bestelako tratamendu far<br>(VAS) (p>0.001) eta egun bakoi<br>Migraina kronikodunengan, pro<br>Hala ere, egun bakoitzean erabi<br>Aldagai primarioa (egunerokoa):<br>izan zen bi taldeetan (p<0.05).<br>episodioen iraupena jaisteko.<br>iraupena (p=0.034) jaisteko.<br>maiztasuna (p>0.001),<br>maiztasuna (p>0.001),<br>rragoak dira<br>rragoak dira<br>•<br>•<br>—<br>— |
|--------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | Egun bakoitzean erabilitako bestelako<br>tratamendu farmakologiko abortiboa<br>Aldagai primarioa (egunerokoa):<br>Buruko-minen agerpen aldia<br>Iraupena (episodio/ordu)<br>Maiztasuna/hilabeteko<br>Intentsitatea (VAS)<br>Migraina egunak<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— |
| Esku-hartzea | kodunen kasuan) eta 10<br>koitzeko epea. Ausazko<br>esleipena: Probiotiko<br>mota eta plazeboa<br>graina kronikodunetan) eta<br>10 aste (migraina akutudun<br>osagarriak 2x10 9 CFU/<br>Tratamendu fasea: 8 as<br>tetako (migraina kroni<br>asteetako (migraina aku<br>tudunen kasuan) itsu bi<br>kapsulako, 14 probio<br>(mikrokistalinozko zelu<br>Iraupen totala: 8 aste (mi<br>kasuetan).<br>losa).<br>tiko<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | n= 500 aztertuak,<br>akutudun (n=50, 35<br>emakumezko eta 15<br>nikodunak (n=50, 37<br>emakumezko eta 13<br>18-60 urte bitarteko<br>migraina (ICHD-III)<br>n=100 ausaz eslei<br>tuak, n=79 analiza<br>gizonezko) eta kro<br>gizonezko).<br>tuak. |
| Egileak | Martami, et al., 2019<br>17. |
| Emaitzak | nengan eta plazebo taldera esleituak<br>migraina egun<br>Migraina egunak bi taldeetan igo<br>Bi taldeen artean ez zen desber<br>dintasun estatistikoki esanguratsu<br>migraina egunen aldake<br>Tratamendu farmakologiko aborti<br>izan zirenak, topiramato hartzen ja<br>ziren, baina bereziki plazebo tal<br>moduan erabiltzen zute<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>tei dagokionez (p=0.931).<br>gehiago pairatu zituzten.<br>rraitu zutenek baino<br>Aldagai primarioak:<br>dekoengan.<br>boa ohiko<br>rik ikusi<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | Sertralina eta plazeboaren artean<br>maiztasuna,<br>intentsitatea (1-3 eskala) eta HI<br>ez zen ezberdintasun esanguratsu<br>eta HII (p>0.05) hobetzeari dago<br>migrainen<br>Aldagai primarioak:<br>rik aurkitu<br>kionez.<br>•<br>— |
|--------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | Tratamendu farmakologiko aborti<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>Migraina egunen aldaketak<br>Migraina egunen aldaketak<br>Aldagai primarioak:<br>boaren erabilera<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | Intentsitatea (1-3 eskala)<br>Aldagai primarioak:<br>Maiztasuna<br>HII<br>HI<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— |
| Esku-hartzea | Fase amaieran (beste<br>4 aste) itsu bikoitzeko<br>eguneko eta plazeboa<br>mg/<br>Entsegu kliniko ire<br>kia: 20 aste. Topirama<br>mg/eguneko (50-<br>epea, asuazko esleip<br>nea (1:1): Topirama<br>Iraupen totala: 28-32 aste.<br>toa (N=251) 100<br>mg/eguneko).<br>(n=254).<br>toa 10<br>200<br>•<br>— | Erreferentzi aldia: 4<br>aste. Ohiko tratamendu<br>Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>eguneko (4 astetara HI<br>%50 jaisten<br>mg/<br>farmakologiko profi<br>Ausazko eslei<br>mg/eguneko dosie<br>tara igo) (n=13) eta pla<br>pena: sertralina 50<br>Iraupen totala: 16 aste.<br>zeboa (n=14).<br>ez bazen<br>laktikoa.<br>epea.<br>100<br>—<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | Migraina akutudun<br>n= 505 ausaz eslei-<br>gizon eta emakumez-<br>koak.<br>tuak. | tudun gizon (n=2)<br>eta emakumezkoak<br>n= 27 ausaz eslei<br>tuak. N=16 analiza<br>18 urte gorako aura<br>dun edo aurarik ga<br>migraina aku<br>tutakoak.<br>(n=25).<br>beko |
| Egileak | 18. Schoenen, et al., 2010 | Landy, et al., 1999<br>19. |
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|---------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Cady, et al., 2008<br>20. | n=73 aztertuak, n=61<br>ausaz esleituak, n=54<br>(n=33),<br>migrainoso edo<br>nal kronikoa (n=25)<br>(IHS) ≥6 hilabetez<br>pairatu izan duten<br>duten emakumezko<br>18 urte gorako aura<br>dun (n=3), aura ga<br>migraina aku<br>irizpide guztiak be<br>dituz<br>buruko-min tentsio<br>%85.2) eta gizo<br>mi<br>%14.8)<br>ez<br>analizatuak.<br>tudunak<br>grainoso.<br>nezko (<br>tetzen<br>beko<br>ten<br>( | Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>epea. Ausazko esleipena<br>(2:1): BonNTA 139 U<br>U guztira<br>tenak (n=19). BonNTA<br>mg eta 0.9<br>guztira (n=409 eta pla<br>12 aste. Tratamendu fa<br>sean plazeboa jaso zu<br>Entsegu kliniko irekia:<br>U, giza albumina.<br>mg sodio kloruroa.<br>Iraupen totala: 24 aste.<br>zeboa 139<br>seruma 0.5<br>(n=21).<br>100<br>—<br>— | Buruko-min episodio kopurua eta ko<br>Buruko-min egunak eta aldaketak hi<br>Intentsitatea (gehienezko buruko<br>Buruko-minik gabeko egunak hilabe<br>Aldagai primarioak (egunerokoa):<br>Bestelako sintomen hobekuntza<br>puru aldaketa hilabeteko<br>labeteko<br>MIDAS<br>HIT-6<br>mina)<br>MIQ<br>teko<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— | BOTOX-A eta plazeboaren artean<br>beteko (p=0.4461), buruko-min<br>egunak/hilabeteko (p=0.4688) ezta<br>MIDAS baloreak<br>MIQ baloreak<br>ez zen ezberdintasun esanguratsu<br>rik ikusi episodio kopuruak/hila<br>BOTOX-A plazeboa baino era<br>HIT-6 balo<br>Aldagai primarioak (egunerokoa):<br>intentsitatea (p=0.510) jaisteko.<br>(p<0.05) hobetzeko.<br>ginkorragoa da<br>(p<0.0001) eta<br>reak (p>0.05),<br>•<br>•<br>— |
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|-----------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Diener, et al., 1996<br>22. | moa (NNT), n= 174<br>18-60 urte bitarteko<br>migraina akutu<br>aurdaun eta/edo aura<br>n= 214 tratatzeko as<br>gizon eta emakumez<br>gabekoak (IHS).<br>analizatu.<br>koak; | aste. Ziklandelatoa 400<br>Tratamendu fasea: 12<br>astetako itsu bikoitzeko<br>mg/eguneko<br>mg7eguneko (n=78) eta<br>Amaierako fasea: 2 aste.<br>eguneko, propranolol 40<br>Erreferentzi aldia: 4<br>Esperimentazio aldia: 2<br>mg7eguneko<br>(n=81), propranolol 120<br>aste. Tratamendu far<br>makologiko profilakti<br>mg7eguneko, propra<br>pena (3:2:3); ziklande<br>mg/<br>Ausazko eslei<br>mg/eguneko eta plaze<br>Zikalndelatoa 400<br>Iraupen totala: 20 aste.<br>plazeboa (n=55).<br>eta plazeboa.<br>latoa 1200<br>korik gabe.<br>nolol 40<br>epea.<br>boa.<br>—<br>—<br>—<br>— | Migraina episodioen<br>%50-era jaistea lortu dute<br>Migrainen iraupena/hilabeteko (ordu<br>Propranololaren eraginkortasuna pla<br>zeboarekin alderatuz eta ziklandela<br>toaren eraginkortasuna propranolola<br>Buruko-minen intentsitatean aldake<br>Hartutako bestelako tratamendu far<br>Migrainagatiko galdutako lan egunak<br>Tratamendua uzteko arrazoiak<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>makologiko analgelsikoa<br>Aldagai primarioak:<br>Erantzun-tasa:<br>rekin alderatuz<br>kopurua<br>tan)<br>nak<br>tak<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | Migraina episodioen kopurua<br>pranolola izan zen (p<0.05) eta<br>tatistikoki esanguratsurik behatu<br>Migrainen iraupena/hilabeteko<br>telako tratamendu farmakologiko<br>tiko galdutako lan egunak txikitu<br>%50 jaisten eraginkorrena pro<br>ziklandelatoa eta plazeboa aldera<br>tuz gero, ez zen ezberdintasun es<br>jaisten eraginkorrena ziklandela<br>toa da (p=0.046) eta ondoren pro<br>Propranolola plazeboarekin eta zi<br>klandelatoarekin alderatuz, ez zi<br>tueb intentsitatea, hartutako bes<br>migrainaga<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>analgesikoak, eta<br>pranolola (p=0.046).<br>Aldagai primarioak:<br>(p>0.025).<br>(p=0.05).<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— |
| | | | | |
| Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ausazko<br>fusioa b.b. eta plazeboa<br>fasea: segurtasuna eta<br>Tratamendu fasea: 10<br>GRP))<br>sea: 24 aste. Jarraipen<br>Iraupen totala: 29 aste eta<br>egunetako itsu bikoi<br>ALD<br>1000 mg 1 ordutako in<br>Tratamendu osteko fa<br>eraginkortasuna neure<br>esleinena 81:1);<br>8anti-C<br>(gatza 100 ml).<br>tzeko epea.<br>tzeko epea.<br>403<br>3 egun.<br>—<br>— | Migraina (aurekin, aurarik gabe edo<br>%50-75 jaitsiera eta<br>Maiztasuna/hilabeteko taratemendu<br>tze aurreko fasea tratamendu fasearen<br>maiztasuna<br>Bestelako tratamendu farmakologiko<br>migraina<br>%100 jaitsiera 1-4, 5-8 eta 9-12 as<br>Migraina orduen aldaketa barnera<br>lehen 1-4, 5-8 eta 9-12 asteekin alde<br>osteko fasearen 1-2 asteetan zehar<br>probablea) egunen maiztasuna<br>Hirugarren mailako aldagaiak:<br>(iraupena kontuan hartu gabe)<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>abortiboa behar uzan duten<br>Intentsitatea (1-4 eskala)<br>min egunen<br>kopuruen portzentaia<br>Migraina episodioak<br>Aldagai primarioak:<br>Erantzun-tasa:<br>teetan zehar<br>Buruko-<br>HIT-6<br>MSQ<br>ratuz<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>—<br>— | ALD403 (eptinezumab) plazeboa<br>migraina<br>episodioak, buruko-min egunen<br>grainen intentsitatea (1-4 eskala)<br>migrai<br>Ez zen desberdintasun estatisti<br>mi<br>%100 jai<br>MSQ jais<br>Ez zen desberdintasun estatisti<br>mi<br>eta bestelako tratamendu farma<br>kologiko abortiboen beharra jais<br>nen maiztasuna jaisteko (p>0.05).<br>koki esanguratsurik behatu<br>koki esanguratsurik behatu<br>Hirugarren mailako aldagaiak:<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>baino eraginkorragoa da<br>maiztasuna, HIT-6 eta<br>%50-75 eta<br>tsiera, iraupena,<br>Aldagai primarioak:<br>grainen<br>teko.<br>teko.<br>•<br>•<br>•<br>—<br>—<br>— |
| | | |
| Egileak | Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|-----------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| | ezaugarriak | | | |
| Putananickal, et al., | n=57 aztertuak, n=41<br>ausaz esleituak, n=32<br>tarteko gizonezko<br>nosoak (ICHD-III),<br>≥18 eta ≤65 urte bi<br>maku<br>migrai<br>auradun edo aura ga<br>migraina akutu<br>mezko (%92)<br>%8) eta e<br>analizatuak.<br>dunak.<br>beko<br>( | Tratamendu fasea (1):<br>Ausazko<br>esleipena (1:1): Verum<br>(9 g Ca ß-HB/eguneko)<br>(n=17) eta plazeboa<br>Garbiketa fasea: 4 aste.<br>Tratamendu fasea (2):<br>Gurutzaketa.<br>eguneko) (n=19) eta<br>manitol)<br>Verum (9 g Ca ß-HB/<br>12 astetako itsu bikoi<br>Iraupen totala: 32 aste.<br>(manitol) (n=24).<br>tzeko epea.<br>plazeboa (<br>12 aste.<br>(n=15).<br>—<br>—<br>— | Tratamendu fasearen azken 4 asteetan<br>ebaluatuak eta barneratze aurreko fa<br>Intentsitatearen bataz-bestekoa (VAS)<br>Kontsumitutako tratamendu farmako<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>searekin egokituak.<br>Aldagai primarioak:<br>Migraina egunak<br>logiko akutua<br>MIDAS<br>HIT-6<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | emaitza estatistiko esanguratsurik<br>Ez zen desberdintasun estatistiko<br>esanguratsurik ikusi intentsitatea<br>MIDAS<br>Migraina egunak jaisten ez zen<br>(VAS), erabilitako bestelako tra<br>eta HIT-6 jaisteko (p>0.05).<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>tamendu farmakologikoa,<br>Aldagai primarioak:<br>behatu (p=0.578).<br>•<br>•<br>—<br>— |
| Egileak | ezaugarriak<br>Laginaren | Esku-hartzea | Ikertutako aldagaiak | Emaitzak |
|--------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| 25. Olerud, et al., 1986 | 17-61 urte bitarteko<br>aura<br>tzaileak erabiltzeko<br>gizon (n=6) eta ema-<br>kumezko (n=22) au-<br>migrain aku-<br>tudunak eta ß-blokea-<br>kontraindikazio gabe-<br>N=26 analizatuak.<br>zein<br>gabeko<br>radun<br>dunak. | Iraupen totala: 28 edo 40<br>dakorrak izanez gero<br>Tratamendu fasea: 24<br>astetako itsu bikoitzeko<br>eguneko + plazeboa<br>Barneratze aurreko fa-<br>sea. Plazeboa 2 aldiz/<br>mg nadolol/<br>sea: Itsu bakarreko fa-<br>eguneko 4 astez (sin-<br>moderatu edo al-<br>Ausazko eslei-<br>mg pro-<br>pranolol 2 aldiz/egu<br>(n=13) eta 40<br>neko (n=15).<br>120 egun).<br>pena: 80<br>epea.<br>toma<br>aste.<br>—<br>— | Erabilitako bestelako tratamendu far<br>Galdutako lan egunak/hilabeteko<br>makologiko abortiboen beharra<br>Maiztasuna/hilabeteko<br>Aldagai primarioa:<br>Iraupena (ordutan)<br>Buruko-mina<br>Gorakoak<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— | dute<br>migraina episodioen<br>lako tratamendu farmakologiko<br>mina, gorakoak<br>eta galdutako lan egunak jaisteko<br>Nadolol eta propranolol-ek an<br>maiztasuna eta erabilitako beste<br>abortiboen erabilera jaisteko, pla<br>zeboa baino eraginkorragoak dire<br>Ez zen aldaketa estatistikoki ga<br>rrantzitsurik eman iraupena (or<br>tzeko eraginkortasuna<br>Aldagai primarioa:<br>dutan), buruko-<br>larik (p<0.01).<br>(p>0.05)<br>(p>0.05).<br>•<br>•<br>— |
| Emaitzak | migraina<br>egunak (p=0.0014) eta erabilitako<br>beteko jaisteko (p=0.223) baina ez<br>bestelako tratamendu farmakolo<br>Erenumab plazeboa baino eragin<br>korragoa da migraina egunak jais<br>Erenumab plazeboa baino era<br>giko abortiboaren erabilera/hila<br>MIDas eskalaren balioak jais<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>ginkorragoa da ≥%50ko<br>Aldagai primarioak:<br>teko (p=0.305).<br>teko (p=0.015).<br>m<br>•<br>•<br>—<br>— | Ez zen desberdintasun estatistiko<br>esanguratsurik behatu bi taldeen<br>tasuna, intentsitatea, iraupena eta<br>maila,<br>min larri kopurua eta buruko-min<br>maiz<br>migrainekin erlazionatutako bu<br>ruko-min egun kopurua, buruko<br>iraunkor (13-24h) kopuruak jais<br>Aldagai primarioa (egunerokoa):<br>migraina episodioen<br>migrainagatiko ezintasun<br>teko (p>0.05).<br>artean<br>•<br>— |
|--------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ikertutako aldagaiak | Migraina egunen aldaketa barneratze<br>migraina egunen jaitsiera<br>aurreko fasea tratamendu fasearen az<br>Erabilitako bestelako tratamendu far<br>makologiko abortiboaren erabilera/hi<br>Bigarren mailako aldagaiak:<br>ken 4 asteekin alderatuz<br>Aldagai primarioak:<br>MIDAS aldaketa<br>≥%50ko<br>labeteko<br>lortzea<br>m<br>•<br>•<br>•<br>•<br>—<br>— | Aldagai primarioa (egunerokoa:<br>Hilabetean eta 36. Hilabetean bete<br>Buruko-min, buruko-min larri eta bu<br>ruko-min iraunkor (13-24 ordu) kopu<br>Intentsitatea/hilabeteko<br>Maiztasuna/hilabeteko<br>Iraupena/hilabeteko<br>Ezintasun maila<br>takoak):<br>rua<br>12.<br>•<br>•<br>•<br>•<br>•<br>— |
| Esku-hartzea | Tratamendu fasea: 12<br>Ausazko<br>mg a.a./astero<br>(n=275) eta plazeboa<br>astetako itsu bikoi<br>esleipena (1:1): Erenu<br>Entsegu irekia: Erenu<br>Iraupen totala: 16 aste.<br>tzeko fasea.<br>mab 70 mg.<br>(n=275).<br>mab 70<br>—<br>— | Tratamendu fasea: 36<br>Ausazko<br>hilabetetako itsu bikoi<br>mg aspi<br>rina (n=525) eta plaze<br>Iraupen totala: 36 hilabete.<br>esleipena 100<br>tzeko fasea.<br>boa (n=476).<br>— |
| ezaugarriak<br>Laginaren | n= 557 aztertuak, n=<br>550 ausaz esleituak,<br>graina kronikodunak<br>(auradun edo aura<br>mi<br>gabeak) (ICHD-III).<br>n= 545 analizatuak.<br>18-65 urtetako | n= 65.169 aztertuak,<br>leituak, n= 1.001<br>migraina<br>akutu eta kronikodun<br>n= 39.876 ausaz es<br>emakumeak (IHS).<br>analizatuak.<br>>45 urteko |
| Egileak | Yu, et al., 2022<br>26. | Benseñor, et al., 2001<br>27. |
## 4.3. **Euskal osasun sistema publikoan lortutako emaitzak**
Bizkaiko lehen mailako arreta-zentroetan (Arratia-Durangaldea), migraina akuturako *β*-blokeatzaileak, amitriptilina edo topiramatoa dira farmako erabilienak, eta migraina kronikorako, berriz, topiramatoa da gomendatutako farmakoa. Bestalde, azido balproikoa, flunarizina edo kandesartan ere erabiltzen zituzten, baina oso maiztasun txikiarekin. Galdakao-Usansoloko eta Basurtuko Neurologiako kontsulta espezializatuetan, berriz, auradun zein aura gabeko migraina akuturako, topiramatoa edo propranolola erabiltzea gomendatzen zuten. Migraina kronikorako topiramatoa (bakarrik edo konbinatuta), eta hura eraginkorra ez zenean, berriz, anti-CGRP farmakoak edo BOTOX-A gomendatzen zituzten. Aipatzekoa da bai lehenengo mailako arretan bai kontsulta espezializatuetan ez zutela protokolo bateraturik erabiltzen (3. taula).
**3. taula.** Lehen mailako arretako zentroetan zein Neurologiako kontsulta espezializatuetan migrainaren profilaxirako erabiltzen dituzten gidak eta farmakoak.
| Bizkaiko osasun<br>publikoko<br>zerbitzuak | Migrainaren tratamendu<br>profilaktikorako<br>protokolo bateraturik? | Erabili ohi diren<br>gidak/iturriak | Erabiltzen diren iturrien arabera<br>gomendatutako farmakoak |
|-----------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Arratiako eskual<br>deko lehen mai<br>lako arreta (Le<br>moa eta Igorre) | Ez | «Tratamiento de la<br>migraña. INFAC<br>2018» web-gunea. | —<br>Migraina akutua:<br>• Lehen mailako farmakoak:<br>—<br>β-blokeatzaileak<br>—<br>Topiramatoa<br>—<br>Amitrptilina<br>• Bigarren mailako farmakoak:<br>—<br>Azido balproikoa<br>—<br>Flunarizina<br>—<br>Kandesartan<br>—<br>Migraina kronikoa:<br>• Lehen mailako farmakoak:<br>—<br>Topiramatoa<br>• Bigarren mailako farmakoak:<br>—<br>BOTOX-A<br>—<br>Anti-CGRP |
| Galdakao-Usan<br>s o l o<br>E S I - k o<br>n e u r o l o g i a k o<br>kontsulta espe<br>zializatuak | Ez | «Mateos Marcos<br>V. Migraña y otras<br>Cefaleas, Barce<br>lona, Spain: Else<br>vier Masson 2010»<br>liburura. | —<br>Auradun/aura gabeko migraina akutua:<br>• Lehen mailako farmakoak:<br>—<br>Propranolol<br>—<br>Topiramatoa<br>• Bigarren mailako farmakoak:<br>—<br>Amitrptilina: Komorbilitatea ba<br>dago<br>—<br>Migraina kronikoa:<br>• Lehen mailako farmakoak:<br>—<br>Topiramatoa<br>• Bigarren mailako farmakoak:<br>—<br>Topiramatoa + β-blokeatzaileak<br>—<br>BOTOX-A |
| Bizkaiko osasun<br>publikoko<br>zerbitzuak | Migrainaren tratamendu<br>profilaktikorako<br>protokolo bateraturik? | Erabili ohi diren<br>gidak/iturriak | Erabiltzen diren iturrien arabera<br>gomendatutako farmakoak |
|------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Basurtoko ospi<br>tale unibertsi<br>tateko neurolo<br>giako kontsulta<br>espezializatuak | Ez | «Manual de prác<br>tica clínica en ce<br>faleas, recomenda<br>ciones-diagnóstico,<br>terapéuticas de la<br>Sociedad Española<br>de<br>neurologia<br>2020» web-gunea. | —<br>Auradun/aura gabeko migraina akutua:<br>• Lehen mailako farmakoak:<br>—<br>Topiramatoa<br>—<br>Migraina kronikoa:<br>• Lehen mailako farmakoak:<br>—<br>Topiramatoa<br>• Bigarren mailako farmakoak:<br>—<br>Topiramatoa beste farmako ba<br>tekin konbinatuta.<br>—<br>BOTOX-A<br>—<br>Anti-CGRP |
## 5. **EZTABAIDA**
Ikerlan honen arabera, migraina akutuan CoQ10 koentzimak, D3 bitamina aktiboak eta isoflabonak migrainen maiztasuna, intentsitatea eta iraupena (aldagai primarioak) jaitsi zituzten. Migraina kronikoan ere, CoQ10 koentzimak, D3 bitamina aktiboak eta isoflabonak, bai eta prebiotikoek eta probiotikoek ere, aipaturiko aldagai primarioak jaitsi zituzten. Auradun zein aura gabeko migraina akutuan, amitriptilinak migrainen maiztasuna, intentsitatea eta iraupena jaitsi zituen. Oro har, beste farmako batzuk, besteak beste, topiramatoa, anti CGRP**,** atogepant eta nadolol aldagai zehatz batzuetarako edo bigarren mailako aldagaietarako soilik izan ziren eraginkorrak. Farmako batzuekin, gainera, ikerlanen arteko desadostasuna dago (propranolol).
Entsegu kliniko gehienek aldagai primario gisa migraina krisialdien maiztasuna, intentsitatea eta iraupena aipatu zituzten. Hala eta guztiz ere, zenbait entsegu klinikotan intentsitatea eta iraupena bigarren mailako aldagaitzat kontsideratu ziren, adibidez, Jensen *et al.*, 1994 edo Kaniecki *et al.*, 1997 artikuluetan. Horrek emaitzen intepretazioan eta ondorietan eragin dezake. Bigarren mailako aldagai gisa bestelako tratamendu abortibo edo analgesikoen beharra edo buruko minak egunerokotasunean duen eragina neurtzen dituzten eskalak (HIT-6, MIDAS…) erabili ziren kasu askotan.
Aztertutakoaren arabera, migraina akutuan CoQ10 koentzimak, D3 bitamina aktiboak eta isoflabonak aldagai primarioak jaisten dituzte. Emaitza horiek bat datoz Zeng *et al.*-ek CoQ10-ren inguruan edo Gholami *et al.*-ek isoflabonen inguruan ikertutakoarekin. Hala eta guztiz ere, gure emaitzak ez datoz bat D3 bitaminaren inguruan Hu *et al.*-ek argitaratutakoarekin, azken honen arabera ez zelako gai izan migrainen intentsitatea eta iraupena jaisteko. Aztertutako gainerako farmakoek aldagai primario jakin batzuk edo aldagai sekundarioak bakarrik hobetzen dituzte. Adibidez, topiramatoak edo AAS-k migrainagatiko buruko mineko egun kopuruak jaitsi zituzten (aldagai sekundarioa) aurretik Zermeño*-*ek egindako metaanalisiarekin konforme egonik, eta eptinezumab-ek edo erenumab-ek, berriz, migrainen episodioen maiztasuna jaitsi zuten (aldagai primario bakarra), Siahaan, *et al.*-ek egindako metaanalisiekin bat eginik. Entsegu klinikoen arteko desadostasunak ere behatu ziren. Probiotiko eta prebiotikoen kasuan, migrainaren intentsitatearen jaitsieraren inguruko bat egite falta atzeman zen bi entsegu klinikoren artean, eta D3 bitamina aztertu zituzten bi entsegu klinikoen artean ere aldagai primario guztiak hobetzeko gaitasunaren inguruan bat egite falta behatu zen. Desadostasunen arrazoi posible bat entsegu bakoitzak populazio mota desberdina ikertu izana izan daiteke.
Migraina kronikoaren prebentzioan, migraina akuturako eraginkorrak diren farmako berdinek aurkeztu zuten eraginkortasuna, eta horietaz gain topiramatoak eta probiotikoek ere migraina motaren arabera aldagai desberdinak txikitzen dituzte**.** Dena dela, aipatzekoa da entsegu askotan migraina akutu eta kronikoa batera aztertu zirela, hau da, entseguek ez zituzten emaitzak migraina motaren arabera bereizi Martami, *et al.*-ek egindako entsegua salbu, zeintzuek probiotikoen eraginkortasuna migraina akutu zein kronikodunengan aztertu zuten. Martami *et al.*,-en arabera, migraina akutuan probiotikoak gai dira migrainen maiztasuna, intentsitatea (VAS) eta bestelako tratamenduen beharra jaisteko, eta migraina kronikoan, berriz, migraina episodioen maiztasuna eta iraupena jaisteko gai dira.
Saio kliniko gehienen emaitzak metodo zuzenen bidez (eskala balidatuak) jaso baziren ere, emaitzen fidagarritasuna bermatuz, zenbait kasutan aldagaien neurketa zeharkako metodoen bidez (egunerokoak) egin zen (Benseñor *et al.*, 2001 edo Cady *et al.*, 2007 adibidez). Gainera, aztertutako entsegu klinikoetan laginaren tamaina aldakorra izan zen; txikienak 23 paziente bildu zituen eta handienak, berriz, 1.032. Hori aipagarria da, lagin kopurua zenbat eta handiagoa izan emaitzak orduan eta fidagarriagoak izango direlako. Hiru entsegu klinikok diseinu gurutzatua erabili zuten, aukeraketa sesgoa saihestuz.
Auradun zein aura gabeko migraina akutuan, amitriptilina izan zen aldagai primario guztiak jaisten zituen farmakoa, Jackson *et al.*-en argitalpenarekin bat eginez. Gainerako farmakoak aldagai zehatz batzuk soilik jaisteko gai izan ziren. Atogepant, nadolol eta NEC-ek, episodioen maiztasuna eta bestelako tratamendu farmakologikoen beharra jaitsi zituzten, eta topiramatoak, berriz, maiztasuna, aurretik Bussone *et al.*-ek ikertutakoarekin bat datorrena. Aura gabeko migrainan, azido balproikoa ere aztertu zen bi entsegutan eta migraina-egunak jaisteko gai zela ondorioztatu zen. Hala ere, bi entseguen artean desadostasunak behatu ziren maiztasunaren, intentsitatearen eta bestelako tratamendu farmakologikoen inguruan, ikerlanetan onartze- eta baztertze-irizpide desberdinak erabiltzeagatik ziurrenik. Erenumab-ek migraina egunak eta bestelako tratamendu farmakologikoen erabilera jaitsi zuen, eta duloxetina eraginkorra izan zen maiztasuna, froga psikofisikoak eta komorbilitateak hobetzeko. Flurbiprofenoak intentsitatea, iraupena eta bestelako tratamenduen beharra jaitsi zituen, eta ziklandelatoak iraupena hobetu zuen. Horretaz aparte, sertralinak zein *β*-hidroxibutiratoak ez zuten eraginkortasunik frogatu. Emaitza horiek bat datoz aurretik argitaratutako beste metaanalisi batzuekin, hala nola Shamliyan *et al.*-ek nadololaren inguruan edo Lattanzi *et al.*-ek erenumab-en inguruan egindako ikerlanekin. Hala ere, badaude zenbait metaanalisi gure emaitzekin bat egiten ez dutenak, horien artean *Ramadan et al.*-ek burututakoa, zeinetan flurbiprofenoa migrainen maiztasuna jaisteko eraginkorra ere badela ikusi zen. Baliteke desberdintasun hori flurbiprofenoaren inguruko emaitzak puntuazio txikiko (*scientific score low (*1)) entsegu kliniko bakar batetik jasotakoak zirelako izatea. Gainerako farmakoei dagokienez, entsegu kliniko desberdinen arteko desadostasunak behatu genituen. Propranololaren inguruko bi entsegu klinikoen artean ere desadostasunak atzeman ziren maiztasuna, intentsitatea eta bestelako tratamendu farmakologikoen beharra jaisteko gaitasunaren inguruan, ikerlanetan barneratze-irizpide desberdinak erabili zituztelako seguruenik. Melatoninari dagokionez, bi entseguren artean maiztasuna jaisteko gaitasunari dagokionez, bategite falta ikerlanetan erabilitako interbentzio mota desberdinetan datza. BOTOX-aren kasuan, bi ikerketen arteko desadostasunak ere antzeman genituen maiztasuna, aurak, intentsitatea edo bestelako elkartutako sintomak jaisteko eraginkortasunari zegokionean, eta horren arrazoia emaitzak neurtzeko metodo desberdinak erabiltzea izan daiteke.
Berrikusketa sistematiko honetan farmako bakoitzeko oso entsegu gutxi bildu dira (kasu batzuetan, bakarra). Horregatik, interesgarria izango litzateke etorkizunean saio kliniko gehiago egitea eraginkortasunaren inguruko ondorioei berme handiagoa emateko. Mahaigaineratu beharra dago, halaber, barneratze-irizpideetan saio klinikoen artean dagoen desberdintasuna ere. Aipagarria ere bada hainbat entsegu klinikotan migraina akutu eta kronikoa duten pazienteak ez direla bereizten (Olerud *et al.*, 1986, adibidez) edota auradun zein aura gabeko migraina akutua zutenak (Benseñor *et al.*, 2001 adibidez). Horrek migraina motaren araberako farmako eraginkorrenean sailkapena egitea zailtzen du. Salbuespena Martami *et al.* ek egindako probiotikoen inguruko entsegua izan zen, zeinetan behatu zen probiotikoak gai direla migraina akutudunengan maiztasuna, intentsitatea (VAS) eta bestelako tratamenduen beharra jaisteko eta migraina kronikoan, berriz, migraina episodioen maiztasuna eta iraupena jaisteko.
Deigarria ere bada entsegu desberdinetan eraginkortasuna frogatu duten sustantziak (adibidez N-3 gantz azidoa, probiotiko eta prebiotikoak…) migrainaren prebentziorako merkaturatuta ez egotea. Horren atzean bildutako entsegu kliniko kopuru murritza egon daiteke, hau da, ebidentzia pisutsuen gabezia.
Azkenik, interesgarria eta aipatzekoa da berrikusketa honetako emaitzak Bizkaiko ESI batzuetako lehen mailako kontsultetan (Arratia eta Durango) zein neurologiako zerbitzu espezializatuetan (Galdakao-Usansoloko eta Basurtuko neurologia zerbitzuak) erabiltzen diren tratamendu farmakologiko profilaktikoekin alderatuta protokolo estandarizaturik ez dagoela ikusi genuela, hau da, zerbitzu bakoitzak migrainaren profilaxirako gidalerro desberdinei jarraitzen diela. Protokolo bateratu faltaren arrazoietako bat momentuz argitaratuta dagoen informazioaren ebidentzia-maila txikia izan daiteke. Hala ere, erabili ohi diren gida horien beste arazo bat ere bada farmakoak zein populazio motari bideratuta dauden adieraztea, ziurrenik ebidentzia kopuru urriagatik ere. Edozein kasutan, ikusi genuen Euskal Osasun Publikoko jarraibideek gure berrikusketa sistematikoan lortutako emaitza batzuekin, baina ez guztiekin, bat egiten zutela.
## 6. **ONDORIOAK**
Migraina akuturaren profilaxirako, CoQ10 koentzima, D3 bitamina aktiboa eta isoflabonak eraginkorrak dira migrainen maiztasuna, intentsitatea eta iraupena jaisteko bildutako entsegu kliniko urrietan. Hala ere, aldagai zehatz batzuetarako edo bigarren mailakoetarako beste farmako batzuk ere eraginkorrak dira, besteak beste, topiramatoa eta AAS. Migraina kronikoaren prebentzioan, migraina akuturako eraginkorrak diren farmako berdinek aurkeztu zuten eraginkortasuna, eta horietaz gain, topiramatoak eta probiotikoek ere migraina motaren arabera aldagai desberdinak txikitzen dituzte. Auradun zein aura gabeko migraina akuturako, amitriptilina da migrainen maiztasuna, intentsitatea eta iraupena jaisten dituen farmako bakarra. Hala ere, beste hainbat farmakok gaitasuna erakutsi dute aldagai zehatz batzuk, besteak beste, episodien maiztasuna zein bestelako tratamendu farmakologikoen beharra jaisteko, horien artean atogepant, nadolol, NEC, topiramatoa, erenumab, duloxetina edo ziklandelatoa, propranolol, melatonina, BOTOX-A eta aura eta aura gabeko migraina akutu kasuetarako azido balproikoa. Dena dela, ikerlanean erabilitako prozedura sistematikoarekin eta barneratze- eta kanporatzeirizpideekin farmako bakoitzarekin bildutako ebidentzien kopurua oso txikia izan da. Horrek migrainaren prebentziorako ebidentzia gehiagoren beharra azaleratzen du.
Gainera, Bizkaiko ESI batzuetako lehen mailako kontsultan zein neurologiako zerbitzu espezializatuetan migrainaren prebentziorako ez dago estandarizatutako protokolorik, eta zentro bakoitzak gida desberdinak erabiltzen ditu. Gida horietan aipatzen diren farmako askok (amitriptilina, topiramatoa, antiCGRP), baina ez guztiek, bat egiten dute gure berrikusketa sistematikoan lortutako eraginkortasun-emaitzekin.
## **BIBLIOGRAFIA**
- [1] Olesen, J, *et al.* The international classification of headache disorders 3rd edition. His-headache.org ([https://ihs-headache.org/wp-content/uploads/2020/05/](https://ihs-headache.org/wp-content/uploads/2020/05/ICHD-3-Pocket-version.pdf) [ICHD-3-Pocket-version.pdf](https://ihs-headache.org/wp-content/uploads/2020/05/ICHD-3-Pocket-version.pdf)) 2024/04/15.
- [2] Steiner, *et al.* Migraine is first cause of disability in under 50s: will health politicians now take notice? *The Journal of Headache and Pain* 2018; 19(1):17.
- [3] Lipton, RB, *et al.* Medical consulation for migraine: results from the American Migraine Study. *Headache* 1998; 38:87-96.
- [4] Guías diagnósticas y terapéuticas de la Sociedad Española de Neurología 2015. Guía oficial de práctica clínica en cefaleas. Sen.es. ([https://www.sen.es/pdf/](https://www.sen.es/pdf/guias/Guia_oficial_de_practica_clinica_en_cefaleas_2015.pdf) [guias/Guia\\_oficial\\_de\\_practica\\_clinica\\_en\\_cefaleas\\_2015.pdf](https://www.sen.es/pdf/guias/Guia_oficial_de_practica_clinica_en_cefaleas_2015.pdf)) 2024/04/14.
- [5] Katsarava, Z, *et al.* Defining the differences between episodic migraine and chronic migraine. *Current Pain and Headache Reports* 2012; 16(1):86-92.
- [6] Manack, A, *et al.* Rates, predictions, and consequences of remission from chronic migraine to episodic migraine. *Neurology* 2011; 16(8):11-18.
- [7] Guía de práctica de cefaleas SANCE 2021. Medea, Medical Education Agency S. L. Saneurologia.org. [\(https://www.saneurologia.org/wp-content/uploads/2021/02/](https://www.saneurologia.org/wp-content/uploads/2021/02/Guia-Pr%C3%A1ctica-Cefaleas-SANCE-2021.pdf) [Guia-Pr%C3%A1ctica-Cefaleas-SANCE-2021.pdf\)](https://www.saneurologia.org/wp-content/uploads/2021/02/Guia-Pr%C3%A1ctica-Cefaleas-SANCE-2021.pdf) 2024/04/14.
- [8] Manual de práctica clínica en cefaleas, Recomendaciones-diagnostico terapeuticas de la Sociedad Española de Neurologia 2020; *91-124. Sen.es. (*[https://www.sen.es/pdf/2020/ManualCefaleas2020.pdf\)](https://www.sen.es/pdf/2020/ManualCefaleas2020.pdf)*»* 2024/04/15.
- [9] Limmroth, V, *et al.* Topiramate in patients with episodic migraine: reducing the risk for chronic forms of headache. *Headache, The Journal of head and face pain* 2007; 47(1):13-21.
- [10] Silberstein, SD, *et al.* Evidence-based guideline update: pharmacologic treatment for episodic migraine prevention in adults: report of the Quality Standarsd Subcomittee of the American Academy of Neurology and the American Head Society. *Neurology* 2012; 78:137-45.
- [11] Blumenfeld, AM, *et al.* Patterns of use and reasons for discontinuation of prophylactic medications for episodic migraine and chronic migraine: results from the the second international burden of migraine study (IBMS-II). *Headache* 2013; 53:644-55.
- [12] Hepp, Z, *et al.* Systematic review of migraine prophylaxis adherence and persistence. *Journal of Managed Care&Speciality Pharmacy* 2014; 20:22-33.
- [13] Jadad, AR, *et al.* Assesing the quality of reports of randomized clinical trials: is blinding necessary?. *Controlled clinical trials* 1996; 17(1):1-12.
- [14] Olerud, B, *et al.* Nadolol and propranolol in migraine management. *Headache* 1986; 26(10):490-3.
- [15] Schoenen, J, *et al.* Factors predicting the probability of relapse after discontinuation of migraine preventive treatment with topiramate. *Cephalalgia* 2010; 30(11):1290-5.
- [16] Goadsby, PJ, *et al.* Safety, tolerability, and efficacy of orally administered atogepant for the prevention of episodic migraine in adults: a double-blind, randomised phase 2b/3 trial. *The Lancet Neurology* 2020; 19(9):727-37.
- [17] Dahri, M, *et al.* Oral coenzyme Q10 supplementation in patients with migraine: Effects on clinical features and inflammatory markers. *Nutrition Neuroscience* 2019; 22(9):607-15.
- [18] Gonçalves, AL, *et al.* Randomised clinical trial comparing melatonin 3 mg, amitriptyline 25 mg and placebo for migraine prevention. *BMJ Journals: Neurology, Neurosurgery and Psychiatry* 2016; 87(10):1127-32.
- [19] Rist, PM, *et al.* Effect of vitamin D and/or marine n-3 fatty acid supplementation on changes in migraine frequency and severity. *The American Journal of Medicine* 2021; 134(6):756-62.
- [20] Kisler, LB, *et al.* Individualization of migraine prevention: A randomized controlled trial of psychophysical-based prediction of duloxetine efficacy: A randomized controlled trial of psychophysical-based prediction of duloxetine efficacy. *The Clinical Journal of Pain* 2019; 35(9):753-65.
- [21] Reuter, U, *et al.* Migraines with and without aura and their response to preventive therapy with topiramate. *Cephalalgia* 2010; 30(5):543-51.
- [22] Alstadhaug, KB, *et al.* Prophylaxis of migraine with melatonin: a randomized controlled trial. *Neurology*. 2010; 75(17):1527-32.
- [23] Anand, KS, *et al.* Botulinum toxin type A in prophylactic treatment of migraine. *The American Journal of Medicine* 2006; 13(3):183-7.
- [24] Ghorbani, Z, *et al.* Vitamin D3 might improve headache characteristics and protect against inflammation in migraine: a randomized clinical trial. *Neurological Sciences* 2020; 41(5):1183-92.
- [25] Ghavami, A, *et al.* Effect of synbiotic supplementation on migraine characteristics and inflammatory biomarkers in women with migraine: Results of a randomized controlled trial. *Pharmacological Research* 2021; 169(105668):105668.
- [26] Gazerani, P, *et al.* A randomized, double-blinded, placebo-controlled, parallel trial of vitamin D3 supplementation in adult patients with migraine. *Current Medical Research and Opinion* 2019; 35(4):715-23.
- [27] Kaniecki, RG. A comparison of divalproex with propranolol and placebo for the prophylaxis of migraine without aura. *Archives of Neurology* 1997; 54(9):1141-5.
- [28] Visser, EJ, *et al.* Reduction in migraine and headache frequency and intensity with combined antioxidant prophylaxis (N-acetylcysteine, vitamin E, and vitamin C): A randomized sham-controlled pilot study. *Pain Practice* 2020; 20(7):737-47.
- [29] Dodick, DW, *et al.* The impact of topiramate on health-related quality of life indicators in chronic migraine: November/December 2007. *Headache* 2007; 47(10):1398-408.
- [30] Solomon, GD, *et al.* Flurbiprofen in the prophylaxis of migraine. *Cleveland Clinic Journal of Medicine* 1993; 60(1):43-8.
- [31] Babapour, M, *et al.* Effect of soy isoflavones supplementation on migraine characteristics, mental status and calcitonin gene-related peptide (CGRP) levels in women with migraine: results of randomised controlled trial. *Nutrition Neuroscience* 2022; 21(1):50.
- [32] Martami, F, *et al.* The effects of a multispecies probiotic supplement on inflammatory markers and episodic and chronic migraine characteristics: A randomized double-blind controlled trial. *Cephalalgia* 2019; 39(7):841-53.
- [33] Landy, S, *et al.* Selective serotonin reuptake inhibitors for migraine prophylaxis. *Headache* 1999; 39(1):28-32.
- [34] Cady, R, *et al.* Botulinum toxin type A as migraine preventive treatment in patients previously failing oral prophylactic treatment due to compliance issues. *Headache, The Journal of head and face pain* 2008; 48(6):900.
- [35] Jensen, R, *et al.* Sodium valproate has a prophylactic effect in migraine without aura: a triple-blind, placebo-controlled crossover study: A tripleblind, placebo-controlled crossover study. *Neurology* 1994; 44(4):647-51.
- [36] Diener, HC, *et al.* Cyclandelate in the prophylaxis of migraine: a randomized, parallel, double-blind study in comparison with placebo and propranolol. The Study group: A randomized, parallel, double-blind study in comparison with placebo and propranolol. *Cephalalgia* 1996; 16(6):441-7.
- [37] Dodick, DW, *et al.* Safety and efficacy of ALD403, an antibody to calcitonin gene-related peptide, for the prevention of frequent episodic migraine: a randomised, double-blind, placebo-controlled, exploratory phase 2 trial. *The Lancet Neurology* 2014; 13(11):1100-7.
- [38] Putananickal, N, *et al.* Efficacy and safety of exogenous beta-hydroxybutyrate for preventive treatment in episodic migraine: A single-centred, randomised, placebo-controlled, double-blind crossover trial. *Cephalalgia* 2022; 42(4-5):302-311.
- [39] Yu, S, *et al.* A phase 3, randomised, placebo-controlled study of erenumab for the prevention of chronic migraine in patients from Asia: the DRAGON study. *The Journal of Headache and Pain* 2022; 23(1):146.
- [40] Benseñor, IM, *et al.* Low-dose aspirin for migraine prophylaxis in women. *Cephalalgia* 2001; 21(3):175-83.
- [41] Zeng, Z, et al . Efficacy of CoQ10 as supplementation for migraine: A metaanalysis. *Acta Neurologica Scandinavica* 2019; 139(3):284-93.
- [42] Gholami, A, *et al.* Can soy isoflavones plus soy protein change serum levels of interlukin-6? A systematic review and meta-analysis of randomized controlled trials. *Phytotheraphy Research* 2021; 35(3):1147-62.
- [43] Hu, C, *et al.* Vitamin D supplementation for the treatment of migraine: A meta-analysis of randomized controlled studies. *The American Journal of Emergency Medicine* 2021; 50:784-8.
- [44] Zermeño, F. Acido acetil salicilico en el tratamiento de las cefaleas. *Archivos Neurociencias* 2004; 9( 1 ): 34-38.
- [45] Siahaan, YMT, *et al.* Efficacy and safety of eptinezumab as preventive treatment for episodic/chronic migraine: A systematic review and metaanalysis. *Clinical and Experimental Pharmacology Physiology* 2022; 49(11):1156-68.
- [46] Jackson, JL, *et al.* A comparative effectiveness meta-analysis of drugs for the prophylaxis of migraine headache. *PLOS ONE* 2015; 10(7):e0130733.
- [47] Bussone, G, *et al.* Topiramate 100 mg/day in migraine prevention: a pooled analysis of double-blind randomised controlled trials: Topiramate in Migraine Prevention. *International Journal of Clinical Practice* 2005; 59(8):961-8.
- [48] Shamliyan, TA, *et al.* Preventive pharmacologic treatments for episodic migraine in adults. *Journal of General Internal Medicine*. 2013; 28(9):1225-37.
- [49] Lattanzi, S, *et al.* Erenumab for Preventive Treatment of Migraine: A Systematic Review and Meta-Analysis of Efficacy and Safety. *Drugs*. 2019; 79(4):417-431.
- [50] Ramadan, N, *et al.* Migraine Prophylactic Drugs: Proof of Efficacy, Utilization and Cost. *Cephalalgia*. 1997;17(2):73-80. |
aldizkariak.v1-7-301 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 35 _2000_4",
"issue": "Zk. 35 _2000_",
"year": "2000",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Munstrokeria desbideratze gisa herri-gogamenean. Munstrokeriari buruz**
## **Aitxus Iñarra EHUko irakaslea**
Munstroak normaltasunaren aurkako alderdia adierazten du. Mehatxua eta arriskua ordezkatzen ditu, bai eta suntsipena eta gizarte-ordenarekiko arriskuaren irudi negatiboa ere.
Munstrokeria anormaltasunari desbideratzeari lotuta dago, eta iraganetik datorren eraikuntza soziala da. Munstrokeriaren historiaz mintzatuko gara; batez ere, XIX. mendeko mendebaldeko kulturan eraikitzen diren munstrokeriaren irudiez edo irudikapenez. Era berean, artean eta herri-esparruan betetzen duen rola azalduko dugu.
The monster shows the side against normality. It replaces threat and risk, as well as destruction and the negative image for the risk in society-order.
Monstrosity is linked both to irregularity and to the misguide and it is the social foundation which comes from the past. Now, we are going to talk about its history: mainly about those images of the monstrosity that emerged in the west culture, in the nineteenth century. At the same time, we are going to explain the role it plays in art and in the country.
Munstroen historia konplexua da, bere baitan elkarri loturik dauden hainbat esparru jasotzen baititu: esparru kulturala, soziala, juridikoa eta zientifikoa. Gainera, munstrokeriaren sorkuntza eta eraikuntzak harremana du zenbait diskurtso sozialekin, alde batetik, instituzio-diskurtsoetan (errealitate soziala sortzen duten diskurtsoetan) definitutako arauarekin; eta bestetik, herri-adierazpen desberdinekin.
### **Diskurtso ofizialak**
Munstrokeria anormaltasun-modu bat da arautik urrutiratzen den neurrian. Munstroak normaltasunaren legeak urratzen ditu, eta arautik kanpo dagoenaren eta eskasa denaren aurrean, normala ohikotzat eta arruntzat hartzen da. Beraz, munstroa kopuruari dagokionez eskasa da eta arautik kanpo dago1.
Munstrokeriariak normaltasunaren aurkako alderdia adierazten du, eta munstroak mehatxua eta arriskua ordezkatzen ditu. Normala urratzen du eta ordena "normala" hauts dezake, hau da, ordena ezarria. Munstroa askotan alderdi negatiboekin lotu izan da: gaizkia, piztikeria, anabasa, suntsipena, heriotza, etab; funtsean ikara gogorarazten du. Orobat, munstrokeriaren konnotazio horiek guztiek parekide positiboak dituzte; hauek dira, zalantzarik gabe, gizarteari eta ezarritako ordenari dagozkienak.
Munstroak naturalezaren arauak urratu egiten ditu (alderdi fisikoetan), baita arau sozialak edo psikologikoak ere. Halere, alderdi hauek, nolabait, esanahiaren esparruan elkartzen dira; zeren, ohikoa denez, fisikoak alderdi morala sinbolizatzen eta gauzatzen baitu. Eta moral horren ikuskerari dagokionez, ongiaren eta gaizkiaren makineismotik datorkigun banaketa klasikoa da. Banaketa hori beste dikotomia batzuetara zabaltzen da; besteak beste, hauek dira: Bizia eta Heriotza, Instintua eta Arrazoia, Ordena eta Ordenarik eza, Antropomorfismoa eta Piztikeria, Humanoa eta Mekanikoa (Cortés, 1997: 18). Hortaz, munstroak gaizkia, heriotza, instintua, ordenarik eza, piztikeria, mekanikoa, etab. ordezkatzeaz gain, beti negatiboena esleitzen zaio. Eta, legeek, arauek eta gizarteak sortu dituzten debekuak asaldatzen ditu munstroak.
Antzina bezala, munstroaren irudiaren aztarna jarraitu behar dugu hark betetzen duen rolean, egiaz edo sinbolokoki, baina beti eraginkor. Munstroak ukatzen dena erakusten digu, suntsipena eta gizarte-ordenarekiko arriskuaren irudi negatiboa. Munstroa, agian, beldur sozial zaharraren eta ezagunenaren iradokitzaile nagusia da. Hauxe da munstro-izakiari leporatzen zaion funtzioetariko bat. Orobat, bera da deskribapen fisiko, moral eta abarren objektua eta zenbait forma, izaera eta arriskugarritasun zehatz egozten zaizkio.
Munstrokeriaren historiaz mintzatuko gara, eta XIX. mendeko mendebaldeko kulturan eraikitzen diren munstrokeriaren irudiak edo irudikapenak modu sakonago
<sup>1.</sup> Ildo horretan, marjinazioari buruzko diskurtso menperatzailearen mitologia estatistikoaren ideia jaso eta munstrokeriari aplikatzen diogu; hala, diskurtso horren ikuskera estatistikoaren arabera, «anormaltasunak subjektuetako gutxiri erasaten diela uste da; hortaz, honetan zenbakietan urri dena ez da arbuioarekin bat etortzen, aitzitik, izaera moral eta sozial horren froga bilakatzen da» (Biurrun, 1985: 221-228).
batez aztertuko ditugu, agerikoa baita sasoi hori gizon eta emakumeena dela, baita ideia eta mugimendu sozialena ere. Egitate horiek guztiek xedatu dute gure mendeko historia. Hala gertatu da esparru anitzetan, baita kriminologiarenean eta desbideratzeari buruzko azterlanetan ere; gauza bera esan genezake, hain zuzen, munstroak betetzen duen rol sozialari, eta zentzu nahiz irudiari buruz ere. XIX. mendeko munstrokeriak, kasu horietan guztietan, errealitate hori irudikatzen duten gaur egungo beste irudietara eta ideietara eramaten gaitu, nahiz eta pentsamolde postmodernoak horrelako egitaterik aintzakotzat ez hartu.
Baina, hasteko, egin dezagun ibilbidea iraganetik: munstroari buruz izan den begirada eta ikuskera aldatuz joan da. Aldaketaren arrazoi nagusiak, besteak beste, hauek dira: faktore askoren menpe egotea eta sortzen denarekiko xedea. Horrela bada, munstroa
- 1. Izaki mitikoa izan da humanoaren eta ez humanoaren artean, hau da, mitologia edo fabulazioaren alorrean; horrenbestez, baden zerbait da.
- 2. Geroago, herri-adierazpenean ere topatuko dugu hainbat adierazpidetan: artean, ikuskizunetan, literaturan, eta abarretan;
- 3. bai eta zientziarentzat ikasteko objektu bilakatu den subjektu bezala ere.
Nolanahi ere, beti oso estigmatizatuta2, itxuragabe eta atabiko gisa agertzen da, portaera arriskutsu eta amorala edo portaera ez aurreikusia adieraziz (ikuspuntu psikologiko humano batetik).
Munstrokeria iraganean naturaz gaindikoarekin edo erlijiosoarekin erlazionatzen da; horren froga kultura desberdinetako mitologiak dira. Hauetan magia, boterea eta indarra naturaz gaindiko munstrokeriaren faktore komunak dira. Hona hemen euskal kulturako batzuk: Basajauna, Lamiak, Jentilak, Tartalo, etab. Mendebaldeko kultura erlijiosoan, munstroak indar irrazionalak eta anabasa irudikatu ditu, anabasa horrek munduaren sorrera baino lehenagoko garaia gogora ekartzen du.
Bibliak ere munstrokeriari buruzko adibide ugari ematen ditu, gizaki eran edo animalia moduan: Leviatan, Goliat... Gainera, bekatuaren beldurra eta lizunkeriaren debekuak, kultura judeokristauaren berezkoak, munstrokeriaren bidez adierazten dira maiz.
Erdi Aroan barrena, munstroa desordenari, anabasari, bitxiari eta itsustasunari lotesten zaie, eta itxuragabetasuna irudikatzen du (Kappler, 1986). Ikuspuntu biologiko-natural batetik, munstroa harmoniarekiko munstrokeria da, eta hori agertzen da irregulartasunean, itsustasunean, zorigaitzean, hutsegitean eta inper-
<sup>2.</sup> Estigma gizabanako batek daukan ezaugarri bati dagokio, gure arretari indarrez ezar dakioke eta bere gainerako ezaugarriak hutsarazten ditu. Estigma harreman mota berezi bat da ezaugarriaren eta bere estereotipoaren artean. Hiru estigma mota aipa ditzakegu: gorputzaren gorrotoak (deformazio fisikoak), gizabanakoaren izaeraren akatsak: borondaterik eza, grina antinaturalak, sineskeriak eta arrazaren, nazioaren eta erlijioaren estigma tribalak, herentziaz transmititu eta familiako kide guztiak kutsa ditzaketenak (Goffman, 1985: 14-15). Uste dugu estigma bat duen pertsona ez dela erabat gizakia. Estigmaren teoria bat eraikitzen dugu, ideologia bat bere gutxiagotasuna azaltzeko eta pertsona horrek dakarren arriskuaz kontu emateko.
fekzioan. Azken finean, ordenarik ezean dago munstrokeria. Munstroa gaizkiaren irudia da, eta irregulartasunaren ondorioa. Bestetik, perfekzioaren ideia, eta ordenarena Erdi Aroko pentsamendu erlijiosotik dator, eta esparru orotara zabaltzen da, normaltasunaren irizpidea antzekotasuna delarik.
Erdi Aroaren bukaeran, munstrokeria deabruarekin harremanetan agertzen da, eta horrela egiaztatzen da egitate hori XVII. mendera arte, Satan hermafrodita gisa ordezkatzen dute, errefusa eta liluraren adierazpen gisa, munstroei hertsiki estekaturik:
Etre composite, hermaphrodite, repoussant dans son phisique, mais attirant par la bonhomie de sa figure souriante, ce Satan possède toutes les qualités requises pour susciter à la fois le dégoût et la séduction (Fischer, 1991: 46).
Ildo horretan, itxura fisikoko anormaltasunak eta munstro izateak zerikusia zuen espiritualarekin ere; subjektua susmagarria zenean deabruarekin harremana eduki izanaz, batez ere.
Bestalde, deabruek eta emakumeek munstrokeria irudikatzen dute, ordena soziala arriskuan jartzen duen gaizkia, alegia. Susmo honen pean sorginen ehizaldiak –emakume errudundua eta madarikatua– ohiko bihurtu ziren XVI. eta XVII. mendeen artean Europako alde zabaletan eta hildako gehienak –sorginkeria salaketapean– emakumeak ziren. Satan-emakumearen bikotea munstrokeria morala da, bekatuaren edo gaizkiaren bitartez elkartuta. Munstrokeria hori garaiko munstrokeria fisikoaren arauetan islatzen da.
Ordena moralaren eta naturalaren haustura inkuboaren (emakumearekin harremanak dituen deabru maskulinoa) eta sukuboaren (gizonarekin harremanak dituen deabru femeninoa) irudietan gauzatzen da. Sorginkeria boterearen tresna onuragarria izan zen, batez ere, kontrola ezartzeko talde sozial konformagaitzen eta desberdinen gainean, eta homogeneizazioa sustatzeko.
Hala bada, delitua eta bekatua nahasten dira. Legeak, Inkisizioak ordezkatuta, zigortzen du, eta heriotza erabiltzen du garaiko ordena erlijioso-soziala asaldatzen duen portaeraren aurka. H. Kraemer-ek eta J. Sprenger-ek idatzitako Malleus maleficorum liburua sorginkeriaren aurka jaio zen, Inozentzio VIII.ak 1484an aldarrikatutako Summis Desiderantes buldaren ostean. Liburua inkisidoreentzako eskulibururik garrantzitsuena da, deabrua hautemateko bere metodologia du, eta deabruak hartutako gorputzetik jaurtitzeko teknikak erakusten ditu.
Sorginaz gain, badira munstrokeria gisa emakumearen beste bi irudi ordezkagarriak direnak, eta horrenbestez arriskuaren iturri direnak: bakante greziarrak edo haserrekorrak eta emakume banpiroa. Lehendabizikoek etxeko eta familiako eginkizunak uzten zituzten, gizonak irentsi, haurrak bahitu eta populazioa hil. Bestea emakume banpiroa da, Europako erdialdeko kulturako berezko irudia, batez ere XVIII. mendean, antiama edo ama hiltzaile gisa irudikatzen da.
Sorgina, bakanteak eta emakume banpiroa; emakumezko hiru irudi horiek ezbaian jartzen dute familia monogamoan eta jabego pribatuan oinarritutako gizarte-antolakuntza patriarkala.
Erdi Aroko sasoi horren bukaeran munstroen historia idazteko nahia erakusten da euren existentzia hobeto ulertu ahal izateko. Bazegoen premia handia munstro- -ekoizpen horiek eratzeko, euren zergatiak ezagutzeko eta izadiaren ekoizpenak sailkatzeko. Ambroise Paré frantses zirujauaren Des monstres et prodiges liburuan (1585), besteak beste, hamahiru zergati aipatzen ditu munstrokeriaren jatorri bezala. Munstrokeria ondokoek sortzen dute, besteak beste:
- Jainkoaren aintza eta sumindurak (1, 2)
- Semenak, kopurua gehiegizkoa edo gutxiegizkoa delako (3,4)
- Irudimenak (5)
- Umetokiaren estugune edo tamaina txikiak (6)
- Emakume haurdunaren kokapenak edo jezartzeko moduak (7)
- Emakume haurdunaren sabelaren aurkako kolpeek edo erorikoek (8)
- Eritasun hereditarioek (9)
- Ustelkeria edo malurak, eta zadora edo nahasketek (10,11)
- Eskale ibiltari gaiztoen engainuak (12)
- Demonio edo deabruek (13)
Sailkapen horrek ondorengo sailkapenetan eragin handia izan zuen, zeren hauetariko zergati askok denboraren joan-etorrian, trinkotasun handiagoz edo txikiagoz, forma desberdinak hartu baitituzte, jarraian ikusiko dugun moduan.
Munstroari buruzko ikuspuntu biologista nagusia da. Ikuspuntu horren erreferentea arauaren eta ordena natural baten existentzia da; munstroak hori guztia hautsiko luke. Munstroaren definizioa arauaren (biologikoa) araberakoa da; horrenbestez, munstrokeria arau horren definizioaren araberakoa izango da. Munstroa arautik kanpo kokatzen da, ordena naturalean edo berezkoan aparteko zerbait da; halere, munstro-subjektuaren aldetik ez dago berariazko urratzerik. Munstroa izadiaren ekoizpen gisa Covarrubiasen Tesoro de la lengua castellana o española (1611) liburuan aurkitzen dugu; bertan munstroa honelaxe azaltzen da:
Es cualquier parto contra la regla y orden natural, como nacer el hombre con dos cabeças, quatro braços y quatro piernas (Covarrubias, 1987: 812).
Bestalde, ikusi dugun moduan, naturaz gaindikoaren esparruan, eta zehazki mendebaldeko kultura erlijiosoan, munstroa Satanekin lotuta izan da, eta honen bikotearekin, hau da, emakumearekin. Alabaina, XVIII. mendean munstroa alegiazkoaren (fabulosoaren) arlotik apartatu eta zientziarenera lekualdatzen da.
Zientziaren diskurtso menperatzaileak erlijioaren legitimitatea ordezten du, orain zientziak munstroa behatu, aztertu eta azaltzen du, eta munstrokeriaren gainean kategoriak sortzen ditu. Hemendik aurrera zientziaren diskurtso estigmatizatzaileak, baztertzaileak eta normaltasunaren sortzaileak bere hitzaren bitartez –hitz legitimoa eta ofiziala– subjektuaren biografia gainjarri du. Zientzia munstrokeria arrazionalizatzen saiatzen da.
Horren harira, Charles Bonnet-en aburuz (1720-1793) munstroa da bere espeziearen gizabanakoekin erkatuta eraketa anatomikoan aldakiak dituena, gehiegikeriaz zein gutxiegikeriaz. Argien mendean autore askok baieztatzen dute izadiak arau batekiko berezko desberdintasunak egiten dituela, eta desbideratze horien emaitzak munstroak dira. Munstroaren funtzio soziala eta kulturala aldatzen doa, eta neurri batean jakitun-adituaren eskuetan geratzen da egiazko deskribapenaren araberako subjektu bihurtuz (Fischer, 1991: 9).
Munstroak salbuespen juridiko-naturalarekin zerikusia du, arau biologikoa zein juridikoa urratzen baitu. Baina, XIX. mendean arrazionalizazioaren urratsak egin eta aldaketa bat gertatzen da. Horrela, munstroak gero eta gehiago zientziaren objektu bilakatzen dira garai horretan eta datu anatomikoen arabera izendatuak eta sailkatuak izango dira.
Erregimen zaharra erori ondoren, aristokrazia ordezkatzen duen goranzko klase sozial berriak, hau da, burgesiak, munstrokeria kolonizatu egiten du, eta aldatu azalpen teologikoa edo naturala azalpen zientifiko eta arrazionalaren alde. Pentsamolde berri horren baitan hainbat atal sortzen dira zientziekin batera. Horrela bada, azalpen biologikoak teratologia zientziari bidea ematen dio.
Horrenbestez, analisiaren aldaketa hau teratologiaren izena hartuko duen 1830eko zientziari dagokio3. Alabaina, azalpen horrek agertzen duen munstroaren botere ikaratzailea gauzatze organikoan edo bere forma fisikoan (hermafroditismoa, sei behatz izatea…) islatzen bada ere, munstro-portaera psikologiaren eta soziologiaren bidez azaltzen da, edo kode etiko berrien eta juridikoen bidez. Horrenbestez, munstro-portaerak dira portaera desbideratu edo subertsiboak direlako. Azken finean, jokabide disfuntzionalak dira.
Frantziako Iraultzaren ondoren Zuzenbidearen arloan, berdintasuna zabaltzen da gizarte-kontratu eta hiritar estatusaren bidez. Orduan, gizonak libro eta berdinak dira legearen aurrean; halere, gizartearen ordena berri honek ez ditu hierarkiak eta desberdintasunak erauzten, baimendu eta iraunarazi baizik, orain ikusiko dugun moduan. Azken finean, Cerroni-k dioen moduan «Zuzenbide liberala tratamendu berdina da baldintza desberdinetan».
Munstroaren diskurtsoa, lehen, naturaz gaindikoan eta erlijio-esparruan inskribatuta zegoen; orain, zenbait diskurtsoren objektu bilakatzen da, diskurtso juridiko eta medikoaren aztergune da, besteak beste. Bi diskurtso horiek berebiziko garrantzia hartzen dute XVIII. eta XIX. mendean. Urte horietan –Frantziako Iraultzaren ondoren– eta ordena sozialaren beharrak direla eta, bi alor horiek sendotu eta garatu egingo dira.
XIX. mendean munstroa zenbait roletan edo portaeratan ordezkatzen da, portaera arriskutsuan batik bat. Irudi horri dagozkio eroa eta kriminala, baita herriklaseak eta emakume gaiztoa ere.
<sup>3.</sup> Geoffroy Saint-Hilare (1722-1844) teratologiaren sortzaileetariko bat da. Autore hori eboluzio biologikoaren ideia berriez interesatu zen.
Medikuek munstroaren izaera (portaera) gaiztoa (arriskutsua) azaltzen dute. XIX. mendeko medikuntza mentalak eta epai-diskurtsoak izaera anomaloa azaltzen dute eta munstrokeria izaki gisa eraikitzen dute, non erotasuna eta kriminaltasuna batzen diren. Medikuntzatik eta legetik lantzen dituzten diskurtsoetan gai hori ukitu eta garatzen dute. Instituzio horietako egileek esku hartzen dute zenbait subjektu hautatzeko; orobat, hautatutako horiek sartu egiten dituzte euren nosologietan eta diskurtso sailkatzaileetan eta subjektu horien amaiera itxitegia edo heriotza da. Munstroa beti bestea da, anomaloak dira, mututasunera murriztuak eta euren hitzaz gabetuak.
Ero kriminala zientzaren objektutzat hartuta, bi instituzioen eztabaida gunean kokatzen da –medikoa eta juridikoa–. Krimena eta eromena hurbiltzen dira XIX. mendeko ero kriminalak duen irudiaren munstrokeriaren soslaira, medikuntza mentalak sortua. Munstroa gizakiaren gogoan finkatzen da eta arrazoimenaren mugak ezabatzen dira.
Baina, nola azaltzen dute krimenak eta delituzko egintzak egiten dituen ero mota hori? Ero kriminalak dituen berezitasunak herentziaren bidez datozkio. Hau da, bere portaeraren jatorria transmisioan dago, eta herentzia morbidoa dela medio (anomalien igorlea) jaiotzazko delitugilea sortzen dute, zeina geroago ero moral bilakatuko den.
Ideia horiei lotuta (herentzia eta jaiotzazko delitugilearena) bi egile aipatu behar ditugu, Morel eta Lombroso:
Mende honetan zorigaitz biologikoa, herentzian4 eta familia patologikoan kokatzen da. Munstroak anormala eta eroa dira, endekapenaren eta zibilizazioaren ondorio bat. Morel-ek 1857an kontzeptu hori garatu zuen gizateriaren mitoan oinarrituta. Horrenbestez, gizakia jatorrizko bekatuaren zergatiaren menpean dago, hala nola jarraikako endekapenaren arriskuaren pean. Desio fisikoak menperatzen ez dituen gizabanako endekatua piztiaren mailara hurbiltzen da.
Horrela bada, XIX. mendearen bigarren erdian herentzia morbidoaren teoria era laikotuan zabaldu zen eta norbereganaturiko izaeren transmisioan sinesten zen. Familia patologikoaren nozioak markatzen du garai hori. Sendagileen ustez, eta XVIII. mendeko herentzia nozioari jarraiki, atsoaren ondorengoak gaixoak dira, maitasunarenak ederrak, eta mozkorrak munstroak sortzeko arriskua du (Ariès eta Duby, 1994: 571-572).
Ildo honetan, herentzia morbidoa bizioen eta kriminalitatearen lotura da. Lombrosok jaiotzazko delitugilea asmatzen du: hasieran subjektu atabiko gisa (subjektu estigmak ditu fisikoan zein portaeran), eta eboluzionatzen ez denez, ez da sentimendu morala bereganatzera iristen eta ero moral bilakatzen da. Horrenbestez, delikuentzia eromen moralarekin lotzen da (Peset, J.L. & Peset, M., 1975: 522-550).
Bestetik, diskurtso judizialari dagokionez, diskurtsoaren abiapuntua kriminalaren erantzunkizunari buruzko eztabaida da. Ika-mika hori joan den mendeko hogeiko hamarkadan izan zen frantziar estatuan, eta krimen-kasuen
<sup>4.</sup> Horrek lotura du Paré-k emandako eritasun hereditarioen zergatiarekin.
eromenaren defentsa zabal baterako kanpaina bat hasi zen monomaniaren kontzeptua oinarri gisa defendatuz5.
Helburua justizia-aretoan alienistek bere esparrua edukitzea zen (Rey, 1990: 52-53). Eztabaida estatu espainiarrera ere zabaldu zen XIX. mendeko azken herenean, eta eroetxean sartzea edo heriotza-zigorra ziren emandako ebazpen judizialak.
Azken finean, medikuntza eta epai-esparruetatik, izaera gaixo eta delituzkoa sartzen saiatzen da hala legeetan nola kategorizazioetan eta nosologietan. Horren harian, jaiotzetiko kriminal eta ero moralari buruzko diskurtsoa kokatzen dugu, hots, munstro morala.
Instituzio-igorle horiek gizarte-eredu bat eraiki nahi dute, gizarte idealizatu eta moralizatuari dagokiona; eta eredu hori, hain zuzen ere, munstroaren ankerkeriak eta gaiztakeriak mehatxatzen dute. Heziketari garrantzi handia ematen diote, zeren heziketarik eta familiaren maitasunik gabe geratzean, gizona moral zentzurik gabeko basapizti bihurtzen baita. Gizarteko elkarbizitza heziketan oinarritzen da, eta heziketa horrek familia du ardatz, eta morala eta erlijioa haren kodeak dira. Familiak porrot egiten duenean, morala suntsitzen da; orduan aberrazioak egiten dira eta munstroak sortu.
XIX. mendeko testuinguru honetan basatiaren irudia ere agertzen da, baina irudi hori klase sozial apalei lotzen zaie, eta haiekiko ikara, errefusa eta arbuioa sortzen da. Munstroaren eta basakeriaren presentzia da benetan gizakiarengan barneratuta dagoena, eta, horren ondorioz, eldarnioak eta irudipenak egiten dira. Hemen, esango genuke nolabait egon badagoela antzinarako itzulera bat, morbido bezala ikusita betiere, izugarri dena gizon piztiaren bidez agertzen baita (Ariès Duby, 1989: 570-571).
Ekarpen horretan, bada, herri-sinismenaz gain, jakintza medikoek eta juridikoek esku hartu zuten.
Ildo berean Paré-k aipatutako zergatien artean («12: eskale ibiltari gaiztoen engainuak»), horietariko bat gezurkeriari zegokion. Portaera hori gizarte-klase edo talde bateko subjektuengan nabaritu eta zenbait subjekturengan zehazten da, zeintzuk munstrokeria fisikoen itxura emateaz gain, sineskeria eta argibide gezurtiak zabaltzen dituzten nonahi, gehienetan dirua irabaztearren. Modu berean, eromena eta kriminalitatea miseriarekin eta herri-klaseen bizi-egoera txarrekin batzen dira XIX. mendean; klase horiek estigmatizatuak daude eta dagoeneko klase arriskutsu, munstro-klase bilakatu dira.
Arriskugarritasunaren ideia emakumearen esparrura ere zabaltzen da. Emakumeak ez zituen lortu gizonezkoak eskuratutako eskubideak; horrela, ez zuen botoa emateko eskubiderik, eta bere eremu bakarra etxea zen gero ere. Baina, emakumea bere askapenaren alde eta bere eskubideen ain-tzatespenaren alde (bozkatzeko eskubidea) borrokatzen denean, emakumearen munstrokeria diskurtso maskulinoaren objektu bilakatzen da, esaterako prostituzioari lotua.
<sup>5.</sup> Gogora dezagun 1808 urtean Esquirol-ek monomania gizahiltzailearen kontzeptua sortu zuela.
Prostituzioaren gehikuntza nabaria da, eta, ondorioz, gaixotasun benereoak ugaltzen dira: sifilia, batez ere. Gaixotasun hori, hain zuzen ere, klase kontserbadore eta puritanoek erabiltzen dute sexu-harremanak senar-emazteen esparruan bakarrik edukitzeko ideiairekin. Hala, sifiliari munstrokeria leporatu zitzaion, eta anormaltasunaren osagaia zela irizteaz gain, gaixotasun benereo hori emakume prostitutarekin lotzen zen, eta orobat sexualki aske zen emakumearekin (Bornay, 1990: 61-63).
Emakume prostitutaren gaiztakeriak eta makurkeriak Elizaren eta medikuen diskurtso atzerakoi eta sexofobikoetan dute jatorria. Antzeko diskurtsoa egiten dute Lombroso-k eta Ferrero-k La donna delinquente, la prostituta e la donna normale obran (1893), prostituzioa emakumearen egitura kriminala dela diotelarik.
Gizonak beldur dio emakumearen (honen gorputzean ernaltzen den) amatasunari, zehazki, munstroa erditzeari beldurra. Horrez gain, emakumearen gaitasun kreatzaile askeak seme-alaba ez-legitimoak sor ditzake. Gizonezkoak, horrela, emakumezkoen gaitasun horrek sortarazten dion bekaizkeriaren aurka ekiten dio, eta berarengandik moralaren bidez ere defendatu egiten da: munstroa debekaturiko desioaren bestialitatearen bidez baizik ez da ezagutarazten. Ama ezkongabea desohorearen zioa da, hau da famili ordena ona mehatxatzen duen leialtasun ezaren adierazpena.
# **Munstroa herri-adierazpenetan**
Munstroaren patua heriotza, bahiketa edo itxialdia da. Berari bizitza soziala eramatea ukatu zaio: literaturan eta hedabideetan hizpide izan da eta oraindik da. Eta orain dela gutxi arte, gainera, artearen eta ikuskizunaren objektua ere izan da.
Artean, eta zehazki Bosco-ren pinturan (1450-1516), munstrokeria ohiko gaia da, munstroak nonahi agertzen dira forma askorekin. Batzuk tradizio zaharraren ikusizko eta literaturazko iturrietatik datoz: deabru antropomorfoak, sugeak, biktimen organo nagusiak jaten dituzten herensugeak… Forma bitxiak ere adierazten ditu: buztanaz eta buruaz osatutako umeak, burutik ateratako hankak, etab. (Bosing, 1973: 33-34). Brueghel Gazteak (1564-1638) munstrokeria ere birsortzen du bere aldaera satanikoan: deabruak, infernu-lurraldeak, kondenatuen torturak… Brueghel d'Enfer deitu zitzaion.
Orobat Goyaren pinturan bere gaixotasunetik aurrera (1792) munstrokeriaren gaia ere nabarmentzen da. Gaizkia, eromena eta gerra munstro-formen bidez agertzen dira bere ikara eta dramatismo betean. Egon badaude sufrikario eta miseria adierazten dituzten itxuragabeko aurpegiak eta irudiak ere, piztiaurpegiak eta gizakiaren animaliakeria antropofagiaren bitartez adierazia (Saturno, kanibalak); prostitutak eta sorginak (Caprichos) zahar eta degradatu irudikatzen ditu. Hori guztia ez da pintoreak ikusten duen gizartearen isla baizik. Mundu bortitz eta ikaragarri oso bat aurpegietan eta gorputzetan islatua. Boscoren pinturetan, Goyarenetan ez bezala, munstrokeria konposizio trebe eta argi baten munduan sartzen da eta nekez ikaratzen gaitu (Bosing, 1973: 31-32).
Horrez gain, XIX. mendeko mendebaldeko gizarteetan eta XX. mendea nahikoa aurrera jo arte, gizaki basatiak ikuskizun ziren eta atzerapen mentalaren kasuak ere erakusten ziren. Estatu Batuetan joan den mendean freaks shows direlakoak oso herrikoiak ziren, haietan gizaki anormal mota guztietakoek munstro-ikuskizuna eratzen zuten, eta euren aurrean bisitariek izua eta txundidura erakusten zituzten. Barnum-Bailey zirko estatubatuarrak Belle époque urteetan 30 giza munstro erakusten zituen, zenbait munstro aizunak ziren.
Horrenbestez, ikerkuntza zientifikoen alorretatik eta burgesiaren aretoetatik herri-jakinminaren alorrera iragaiten zen: jiganteak, itxuragabekoak, gizaki basatiak… honen adibidea da Venus hotentotearraren erakustaldia –emakume hegoafrikarra bere esteatopigia bereziarekin–, Europan izan zena XIX. mende hasieran (Bartra, 1997: 355-357).
Eroetxeak zirkoaren, eskolaren eta ikuskizunaren funtzioa ongi bete zuen XX. mendean nahikoa sartu arte; esparru horretan munstroaren tokia eroak bete zuen.
Zineman munstrokeria ohiko gaia da. Aipa ditzagun jarraian filmik adierazgarrienak: Drakula banpirismoaren aldaeran, Elephant man (D. Lynch 1980) animaliakerian, eta munstrokerian Freaks (1932) filma gogoratzea merezi du. Azken film horretan Tos Browing-ek zirkorako lan egiten duen gizaki munstro talde baten historia hunkigarria kontatzen du. Film horretan munstroak egiazko pertsonak dira eta dongeenak (fisikoki normalak) munstro moralak dira.
Herriak dituen sinesmenak eta beldurrak herri-literaturan ere agertzen dira. Eta horrek ipuinaren bidez (ipuina ahozko tradiziotik berreskuratua, maiz), batez ere, munstrokeriaren irudien inguruan errealitateak sortu ditu. Horrela bada, elezaharreko pertsonaia bat hezur-mamizko pertsonaian gauzatzen denean, fikzioa eta erreala nahastu egiten dira, munstroaren kasuaren antzera. Ildo horretan, munstroaren irudi argigarri bat, Charles Perrault-en (1628-1703) Bizar-urdin ipuinean topatzen dugu. Horretan munstrokeria morala da eta hori pertsonaia nagusiaren portaeran islatzen da. Baina, horrez gain; Bizar-urdin pertsonaiak duen besteekiko desberdintasuna bere bizar urdinean datza (estigma); eta desberdintasun horrek, hain zuzen ere, beldurra sortarazten du haurrengan eta emakumeengan:
Zoritxarrez gizonak bizarra urdina zeukan: horrek hain itxura itsusi eta ikaragarria ematen zion, ezen ez baitzen umerik ezta emakumerik ere aurrez aurre izanda ihesari ematen ez zionik (Perrault, 1993: 33).
Itxura fisikoaz gain, munstrokeria bere jokabidean ere adierazten da; zehazki ankerkekiaren bidez adierazten da, zeren emazte-emakumeak men egiten ez badio gizonari, ankerkeria harengana zuzenduko baitio:
Giltza ttiki hau, berriz, beheko solairuko galeria handiaren atzeko aldean dagoen ganbarako giltza duzu… baina ganbara hartara sartzea debekatzen dizut, eta halako moduz debekatzen dizut ere, ze irekitzea bururatuz gero, ez zara nire amorraziotik inon ere salbu egongo (Perrault, 1993: 35).
Literatur pertsonaia hori, antza denez, Comorre Gizatxarra delako batekin erlazionaturik dago, honen biktimak ere emazteak zirelako; beraz, Bizar-urdin ez da XV. mendeko Gilles de Rais pertsona, okerki eta herriak uste izan duen bezala. Gizon hori Joana Ark-ekoaren tenientea eta jagolea zen; berak filosofoen harria topatu nahi zuen bizi luzea eman ziezaion. Ehunka haur hil zituen bere ikerketa pseudokimikoetarako, eta sutan erre baino lehenago, nonbait, urkatuta hil zen.
Basakeria horren harian, Masters eta Lea autoreek munstrokeriaren kasu horrekin batera, Elisabeth Bathory-rena iruzkintzen dute (1970: 31-36). Elisabeth Bathory kondesak seiehun bat neskato hil zituen. Emakume hori (contesse hongriose sanguinaire bezala ezagutua) odoletan sartzen zen bere edertasunari eta mardultasunari eusteko. Herrian zurrumurruak zabaldu ziren haurren, neskatoen eta emakume pixka bat adinduen desagerpenaz; azkenik, antza denez, bere gazteluan itxita hil zen 1614an. Kasu horietan munstrokeria agerian geratzen da, besteak beste, basakeria eta biktimen kopuru esanguratsuarengatik. Egintza horiek boterearen kokagunetik bakar-bakarrik egin zitezkeen; halere, munstroegintzak dira zorigaiztoko direlako, eta kriminalek klase boteretsuaren subjektuak ere biktima egiten dituztelako.
Bestalde, banpirismoak eta munstrokeriak herri-tradizioarekin lotura izan dute. Banpiroaren mitoa zenbait gairi loturik dago: itzultzen diren hildakoekiko beldurra eta odolaren bizi-indarraren sinismena (Izzi, 1996: 494-497). Banpiroa perbertsio sexualen artean kokatzen du medikuntza psikiatrikoak, eta zehatzmehatz sadismo-masokismoaren atalean. Sadismoa da, hain zuzen ere, banpiroari dagokiona: bestearengan oinazea bilatzea eta hori eragitea. Mota horretako munstro morala Düsseldorfeko banpiroa dugu (Ey, Bernard eta Brisset, 1978: 88 eta 347).
Odola sarri lotzen zen banpiroari buruzko herri-tradizioarekin, bai eta tradizio zientifiko eta medikoarekin ere. Banpiroa hilobitik itzultzen den hildakoa da. Aspaldikoak dira gauez hilobitik irten eta bizidunen odola xurgatzen duten hildakoei buruzko istorioak; baina, banpiroaren izena XVIII. mendera arte ez da agertuko.
Munstroa irrazionalarekin hertsiki loturik dago, eta irrazionaltasunak modu desberdinetan berebiziko garrantzia hartuko du XVIII. eta XIX. mendeetan. Ezaugarri hori agertzen da psikiatriaren sorreran eta ipuinean. Sasoi horretan genero horrek joera desberdinetan, erromantizismoan, errealismoan eta naturalismoan, garapen handia izan du, hala nola literatura fantastikoaren sorreran, eta misterio eta ikaran girotutako eleberri gotiko ingelesan, batez ere. Genero horretan bortizkeria, ikara eta naturaz gaindiko gertakariak elkarrekin aurkitzen dira. Aldaketa sozial handi eta askotako testuinguru horretan eta hiri eta industri garapena dela eta, munstrokeria, besteak beste, lotuta agertzen da egitate irrazionalekin. Jakina, eromenaz eta krimenaz ari gara. Urte horietan munstrokeria orokortzen da.
Industrializazioaren hasierako urteetan, munstroa fabrikazioaren porrota zen; halaxe erakusten digu M. Shelley-ren Frankenstein eleberri gotikoak: (1818), medikuak sortutako azpigizaki munstro-umea da Frankenstein, giza gorpuez egina.
Munstro fabrikatu horrek dituen narriadurak ez dira herentziazkoak. Frankenstein munstroa hasieran ona da, baina gero gizabanako suntsitzaile bilakatzen da. Hauek dira hiltzaile bihurtzen duten arrazoiak: sortzailearen arbuioa, tratu txarra, marjinazioa, bazterketa eta bere itxuragabetasuna eta itsustasuna. Azkenik, bere burua suntsitzen du berarengan jaio eta inguratzen duen indarkeriarengatik.
Errealitatearen eta elezaharraren esparrutik beste munstrokeriaren adibide gertuago bat aipatuko dugu: Garaioren kasua, Sacamantecas gasteiztarrarena. Juan Diaz de Garaio (1821-1881) Gasteizko Sacamantecasen kasuak, garaiko nekazari horrek eginiko krimenek, Arabako eta inguruko gizartea astindu eta hunkitu zuten. Garaiko autoreen arabera, sei emakume hil eta zenbait atentatu frustratu egin zituen, betiere emakumeen aurka.
Munstrokeria mota hori, emakumeak hiltzen zituen ero hiltzaile bati zegokion. Munstrokeria hori fisikoa baino gehiago morala da; halere deskribapen fisiko horretatik ere ez zen libro geratu gizona:
Jendea sinetsita zegoen Sacamantecasen pertsonaiak errai jakin batzuk erauzten zituela edabeak edo edari miragarriak egiteko; horregatik ezezagun horri Sacamantecas deiten zioten, edo jendeak uste zuen indar herkulearreko eta sorginkeriazko boterez betetako munstro gizazpikoa zela. Beste batzuek irudikatzen zuten soroetan zehar ibiltzen zen mamu erratu gisa, bere helburua emakume desleialak eta gazte desbideratuak zigortzea zelarik (Alfaro, 1951: 624).
Sacamantecas elezaharraren pertsonaia ere izan da. Beldurrari lotutako irudi hori haurrak izutzeko erabili da, ezen esaten zen moduan, pertsonaia horrek haurren gantzak ateratzen zituen ukenduak egiteko. Callejo-ren esanetan elezahar hori penintsulan barna zabaltzen da. Eta autoreak ekartzen ditu pertsonaia horri buruzko lekuko herritarrak; hona hemen hauetariko batzuk:
Juana l'Untu, una mujer escondida en una cueva que saca el unto a los críos (bertsio femeninoa), siniestro personaje que llega al extremo de cebar a los niños, como si se tratara de ocas, para luego extraer sus mantecas. También figura entre los seres indefinibles —que podían ser hombres o no serlo— y succionaba las mantecas de los niños díscolos o poco juiciosos hasta dejarlos exhaustos. (Los Sacamantecas) despedazan a los niños como si se tratara de cerdos, para quitarles las mantecas (los trozos de carne alrededor de la parte inferior de la columna vertebral). Cuando los niños se acercaban a lugares peligrosos… (Callejo, 1998: 271-281).
Halere, Sacamantecas-en irudiak dituen konnotazioak ez datoz bat Garaiok dituenekin; zeren, elezaharreko pertsonaia disuasioaren tresna gisa erabiltzen baitzen haurrek obeditzeko, eta orain dela gutxira arte Sacamantecas gasteiztarra ere haurrak beldurtzeko erabilia izan bada ere, berak egin zituen krimenak emakumeen kontrakoak ziren. Eta beldur hori erabili zen emakumearen sexualitatearen kontrola ezartzeko.
Horrela ikusten da garaiko XIX. mendeko ohituretan. Giro hartan gurasoek seme-alabak eta anaiek arrebak dantzara laguntzen zituzten, eta gizonezkoen adulterioa onesten zen bitartean, emakumezkoarena gaitz okerrentzat jotzen zen. Emakumea zen famili indarkerien biktima nagusia (Ariès eta Duby, 1989: 278- 279).
Sacamantecasi lotutako beste kasu erreal bat Manuel Blanco Romasanta galegoarena da. Hor gantzaren erauzketa eta antropofagia (egitate hau zibilizazioaren mugan dago eta ez da legearen alorrean ukitzen) lotuta daude: Blanco Romasanta, alarguna eta saltzaile ibiltaria, animalien gantzarekin, besteak beste, aritzen zen merkataritzan. Esaten zenez, bere biktimei erraiak atera eta irensten zituen eta hiltzen zituen pertsonei bilgorra atera eta saldu egiten zuen. Ourenseko basoan gertatutako hamahiru krimenen egilea zela aitortu zuen eta 1853an garrotezko heriotza eman zioten.
Risco etnologo eta folkloristak kasu bera jasotzen du likantropia aipatuz (Gubern & Prat, 1979: 83-84). Munstrokeria hemen animalia-izaerakoa da. Gizakiaren eta animaliaren bi izaera horiek identitate berri bilakatzen dira: gizon-otsoa. Auzipetuak berak aitortu zuen moduan, otso bilakatzearen zorigaitza zuenez gero ezin zuen beste modu batez jokatu, eta eutsiezineko bulkada zela eta, bere basapiztiaren instintuak asebete behar zituen.
Likantropia oso hedaturik dago munduan. Zenbait gizaki basapizti bihur daitezkeelako sinismena eta itxuraldaketa hori praktika magiko batzuen bidez edo nahi gabe gerta daiteke. Geure kulturan gizon-otsoa dugu. Likantropoa deserrotua eta baztertua da, baina ez da menperatua. Piztia bezala, barne-indarrak bihurtzen du izadiaren partaide. XV. eta XVI. mendean likantropoaren irudia asasino sadikoaren gain jartzen da (Izzi, 1996: 295-297).
Munstrokeria jasotzen da orobat autore izengabearen El pastelero de carne humana y el barbero asesino6 narrazioan, zeinetan 1415eko Parisen gertatutako egiazko kasua kontatzen den, eta munstrokeria antropofagian eta krimenen kopuruan adierazten. Bi pertsonaiek, gozogileak eta bizarginak, lapurtzeko joranak bultzatuta, 143 pertsona desagertarazi zituzten; lehendabizikoak, gainera, gorpuen haragia eramanda pastelak egiteko. Biak gurpildu ondoren urkatu egin zituzten.
## **Azken solasa**
Munstrokeria anormaltasunari zein desbideratzeari lotuta dago, eta iraganetik datorren eraikuntza soziala da. Desbideratzearen existentziak talde bat hartzen du erreferentzia gisa, eta ez gehiengo baten iritzia soilik. Desbideratzea urraketa da sozialki hautematen den moduan, sistema sozial jakin batean indarrean dauden arauen, erregelen urratze edo transgresioa. Desbideratzea erasotzen duen portaera da, arau sozialen eta sistemaren kohesio edo batasunaren aurka erasotzen duena.
Munstrokeria eta desbideratzea elkarri estuki lotuta dauden bi esparru dira.
Munstrokeriaren eta desbideratzearen mugak (hitz hori ez erabili arren) denboraren joanean galtzen dira garai eta inguruabarrak aldatu ahala. Munstrokeriaren diskurtsoa gehiago dagokio agintekeriazko kultura bati, kultura erlijioso edo totalitario bati, hau da, desbideratuaren desberdintasunak berdintzen dituen
<sup>6.</sup> Autore izengabe baten jatorrizko testua seguraski XIX. eta XX. mende artekoa da, garai postromantiko horretan iluna, basakeria eta munstrokeria gogoko osagaiak baitira. Inprimategiak ere zalantzarik gabe adierazten du garai hori.
kulturari, munstro bihurtu eta ezezkotasunaren (negatibotasun) alderdi guztiak ematen dizkionari alegia.
Desbideratzearen hitza gaurkoa da, eta munstrokeriarenak baino erabilpen gehiago eta zabalagoa du batez ere gizarte-zientzietako alorrean. Halere, zentzu tradizionaleko munstroa zuzenketako instituzioek euren alorrean txertatu ondoren, munstroaren ikusteko modua aldatu egin dute, nosologien eta kategorizazioen sareetan sartu, eta kontrolatzeko eta zuzentzeko subjektu arriskutsu bihurtu dute. Ez da jadanik munstroa izango, baina, bai ordea, bere egintzak: munstro-egintzak.
Munstrokeriaren beste aldean normala dago. Eta normala da munstroak betetzen ez duena. Munstroak ezinezkoa eta debekatua bateratzen ditu izadiaren legeak eta gizartearenak urratuz. Horrenbestez, munstroa, urratzaile gisa, esparru juridiko biologikoan agertzen da, izadiaren salbuespen bezala eta Zuzenbidearen urratze gisa (Foucault, 1990: 83-84).
Munstroaren izaera edo portaera arriskutsua definitzen dutenak botere soziopolitikoa, alegia, diskurtso performatiboaren boterea dutenak dira; gure gaiari dagokionez, besteak beste, medikuak eta epaileak. Haiek zientzia eta instituzioen diskurtso performatiboaren bozeramaile nagusiak dira, hau da, gizarte-errealitatea taxutzen eta bihurtzen duen diskurtsoaren subjektu pribilegiatuak (Bourdieu, 1985); eta diskurtsoan sortzen duten munstroaren kontzeptua besteari aplikatzen diote.
Baina munstroaren deskribapen negatiboak hobeto azaltzen du egiten duena (bere nahiak, asmoak, ahulezia...) bere erreferentea baino. Deskribapenaren egileak, munstro eta munstrokeriari buruzko diskurtso ofizialen sortzaileak eta ekoizleak dira. Horiek munstroaren irudi negatiboa sortzen dute. Munstroa, azken finean, gizarte-kontrolaren ekoizkina da.
Horrenbestez, hitz ofizialak sortu duen munstro-gorputzak gorputz naturala izkutarazten eta desagerarazten du, hau da, pertsonaia abstraktuak, munstroak, subjektuaren beraren biografia gainjartzen du. Horrenbestez, munstroak hitza galdu du, dagoen botere batek indarrez kendu egin baitio. Munstroa, berez, ez da inongo ordenarena ere, bere hitza desagertu egin da; ezen botereak eraikitzen duen gorputzak –munstroaren diskurtsoetan deskribatua eta eratua– hezur eta mamizko subjektua estali baitu, hots, subjektuaren gorputz fisiologikoa eta biografikoa. Horrela bada, munstroari buruzko diskurtso horretatik –zilegia eta ofiziala– zenbait errentagarritasun ateratzen da, alegia, abian jarri den gorputz bilakatu horrek bestea jan egin du. Horrenbestez, subjektu "erreala" (bilogikoa) diskurtso horien biktima bihurtzen da, gorputz abstraktu horrena, munstroarena.
#### **Bibliografia**
Alfaro, T., (1951): Vida de la ciudad de Vitoria, Magisterio Español, Madril.
Ariès, P. eta Duby, G., (1989): Historia de la vida privada. IV, Círculo de Lectores, Bartzelona.
Bartra, R., (1997): El salvaje artificial, Destino, Bartzelona.
Biurrun, J.M., (1985): "Notas para una crítica de la mitología de la marginación" in Zenbait Egile, Marginación social, Imp. de la Comunidad de Madrid, Madril.
Bornay, E., (1990): Las hijas de Lilith, Cátedra, Madril.
Bosing, W., (1973): El Bosco, Londres Thames & Hudson Ltd.
Bourdieu, P. , (1985): ¿Qué significa hablar? Economía de los intercambios lingüísticos, Akal, Madril.
Callejo, J., (1998): Los dueños de los sueños. Ogros, cocos y otros seres oscuros, Martinez Roca, Bartzelona.
Cerroni, H., (1977): Introducción a la Ciencia de la Sociedad, Crítica, Bartzelona.
Cortés, J.M., (1997): Orden y caos. Un estudio cultural sobre lo monstruoso en las artes, Anagrama, Bartzelona.
Covarruvias, (1987): Tesoro de la lengua castellana o española, Alta Fulla, Bartzelona.
Ey, H., Bernard, P., Bisset eta Ch., (1978): Tratado de psiquiatría, Toray-Masson, Bartzelona.
Fischer, J.L., (1991): Monstres. Histoire du corps et des ses défauts, Syros-Alternatives, Paris.
Foucault, M., (1990): La vida de los hombres infames, La Piqueta, Madril.
Goffman, E. (1970): Estigma, Amorrortu, Buenos Aires.
Gubern, R. eta Prat, J., (1979): Las raíces del miedo. Antropología del cine de terror, Tusquets, Bartzelona.
Izengabe: Causa célebre. El pastelero de carne humana y el barbero asesino, Despacho de M. Minuesa, Madril.
Izzi, M., (1996): Diccionario ilustrado de los monstruos. Ángeles, diablos, ogros, dragones, sirenas y otros, Olañeta, Palma de Mallorca.
Kappler, C., (1986): Monstruos demonios y maravillas a fines de la edad media, Akal, Madril.
Masters, R.E.L., eta Lea, E., (1970): Sexualidad criminal en la historia, Picazo, Bartzelona. Perrault, CH., (1993): Perraulten ipuinak, Pamiela, Iruñea.
Peset, J.L. & Peset, M., (1975): Lombroso y la escuela positivista italiana, Castilla, S.A., Madril.
Rey Gonzalez, A.M., (1990): Estudios médico-sociales sobre marginados en la España del s. XIX, Ministerio de Sanidad y Consumo, Madril. |
aldizkariak.v1-3-487 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_iv_zientziak-eta-natura-zientziak_20",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | # **Arazketa lohietatik eratorritako balio erantsi altuko ongarri seguruen ekoizpena**
Guerra, N., Puyuelo, B. eta Ponsá, S.
*Centro Tecnológico BETA – Vic eko Unibertsitatea. nagore.guerra@uvic.cat*
### *Laburpena*
Populazioaren eta haien janari eskariaren igoera dela eta, nekazaritza-produkziorako egoki diren ongarrien beharra, bai kantitate zein kalitate aldetik, Europa mailako erronka nagusietako bat da gaur egun. Testuinguru honetan, karbono eta nutrienteen, eta bereziki fosforoaren, berreskuratzea ahalbidetzen duten innobazio teknologikoek lehentasun handia dute, ez soilik haien beharragatik, bai eta europarentzat etorkizuneko bio-ekonomiarantzko bidean aitzindari izateko aukera izan daitekeelako.
Horren haritik, era egokian tratatu ezkero, araztegi lohiak aipatutako baliabideen iturri gisa ustiatu litezke. Izan ere, sortzen diren araztegi lohi mota desberdinen artean ezaugarri egokiak dituzten lohiak hautatuz kalitate altuko ongarri seguruak ekoitz daitezke. Adibidez, fosforoa biologikoki ezabatu eta pilatzeko gaitasuna duen prozesua den SCENA (*Short Cut Enhanced Nutrient Abatement*) prozesua konpostatze prozesu aurreratuarekin konbinatuz, kalitate altuko bio-ongarri segurua produzitu daiteke. Premisa hau baieztatzera daramaten lortutako emaitzak honakoak dira: i) nutriente kontzentrazioa (N > 3%, P > 4% eta K > 1%, gai lehorrean neurtuta), ii) produktuaren egonkortasuna (Arnasketa Indize Dinamikoa < 1 gO<sup>2</sup> kgSV-1h -1 eta 4 eguneko oxigeno kontsumo metatua < 60 gO<sup>2</sup> kgSV-1 ), iii) metal astun edukia, 506/2013 Errege Dekretuaren arabera B klasean kategorizatzea baimentzen duelarik eta lehengai gisa erabilitako lohiekin alderatuz, kezka sortzen duten kutsagarrien murriztea (pestizida eta antibiotikoak), iv) nekazaritzari lotutako kalitate aspektuak, esate baterako, iturri mineralen mailan dagoen fosforo iturri efizientea dela egiaztatzea.
Hitz gakoak: arazketa lohia, fosforoa, konpostatze aurreratua, bio-ongarria.
### *Abstract*
*The continuous population growth and their concomitant feeding requirements, the need of appropriate fertilizing products for their use in agriculture, in terms of quantity and quality, is presented as a key challenge at European level. In this context, the development of technologies aiming the maximum organic carbon and nutrients recovery, and particularly phosphorus, from renewable sources to return them to soils is currently a priority, being not only a need but also an opportunity.*
*In this sense, sewage sludges are recognized to be a significant source or the resources abovementioned provided that they are properly treated. From the wide range and typology of sewage sludges produced, the appropriate selection of the sludges to be used according to their characteristics can lead to the production of high-quality fertilizers. The coupling of the biological phosphorus removal and cumulation process known as SCENA (Short Cut Enhanced Nutrient Abatement) with the advanced dynamic composting process allows the production of a safe high-quality product, demonstrated by means of: i) nutrients concentration (N >3% TS, P > 4% TS, K > 1%TS), ii) high stability of end product (DRI < 1 gO<sup>2</sup> kgSV-1 h -1 and AT4 < 60 gO<sup>2</sup> kgSV-1 ),iii) heavy metals content categorizing the product as a class B compost according to RD 506/2013 and reduction of the content of contaminants of emerging concern (pesticides and antibiotics) compared to the sludge fed and, iv) agricultural quality demonstrated by means of its efficiency as phosphorus source in plants, equivalent to mineral sources.*
*Keywords: sludge, phosphorus, advanced composting, biofertilizer*
# **1. Sarrera eta motibazioa (Formatu orokorra eta bibliografia)**
Munduko populazioaren igoerak ezinbestean nekazaritza elika-katearen igoera eta beraz, ongarrien demandaren igoera dakar. Betidanik, nekazaritzan gehien erabili diren ongarriak iturri mineralekoak izan dira, beste arrazoi batzuen artean nekazaritza lurren karbono galera eraginez. Bestalde, nekazaritza lurretan aplikatzen diren nutrienteen artean, fosforoak, bere iturri mugatua eta prezio igoera (1,18- 2,29€·kg-1 P) direla eta, kezka handia sortzen du (Raheem et al., 2018). Europar testuinguruan, fosforo mineralaren, hots, arroka fosforikoaren, inportazioaren ezinbesteko dependentzia dela eta, arroka fosforikoa lehengai kritikoen zerrendan sartu zen 2014ean (Europako Batzordea, 2014). Ondorioz, Europako Itun Berdearen baitan, fosforoaren berreskuratzea lehentasunetako bat da, horretarako fosforo maila altuak izan ditzaketen hondakinetatik fosforo hori berreskuratzea ahalbidetzen duten innobazio teknologikoen aldeko apustua egiten ari delarik.
Arazketa urak fosforo iturri berriztagarrien adibide dira, izan ere nekazaritzarako fosforo eskariaren %15-20 asetzeko gai izango lirateke (Yuan et al., 2012). Ur zikinen arazketa prozesuan sortzen diren lohiek fosforoa eta beste makro-eta mikro- nutrienteak pilatzeko joera dute. Hau jakinik, haien nekazaritzarako erabilera positiboki hartzen da betiere haien metal astunen edukia 86/278/CEE Europar Zuzentarauak (Europar Batzordea, 1986) mugatzen dituen baloreen azpitik baldin badago. Era egokian kudeatu ostean, arazketa lohien erabileraren bitartez nekazaritza lurrek karbonoa eta nutrienteak berreskura ditzakete, haien erabilera segurua bermatu badaiteke behintzat. Ekoizten diren lohi guztiak ez dira egokiak izaten haien ezaugarri eta konposatu kutsagarrien edukiak direla eta. Horren haritik, arazketa lohien ezaugarrien heterogeneotasunagatik, lohiak ez dira ongarriak ekoizteko lehengaien zerrendan onartu Europako ongarrien araudian (2019/1009 ongarrien merkatua arautzen duen araudia). Haatik, ezaugarri egoki eta seguruak dituzten lohiak hautatuz edo horiek ekoiztea ahalbidetzen duten soluzio teknologikoak hautatuaz aipatutako ahultasun horiek gainditu daitezke.
Ildo honetatik, fosforoa biologikoki ezabatu eta pilatzeko gaitasuna duen SCENA (*Short Cut Enhanced Nutrient Abatement*) prozesuak nitrogeno eta fosforo kontzentrazio oso altua duten lohien deshidratazioan berreskuratutako urak tratatzen ditu (Longo et al., 2017). Prozesu honetan nutriente eduki altua duten eta metal astunetan urriak diren lohiak ekoizten dira, zeinak era egokian kudeatuz gero ongarri gisa potentzial handia izan dezaketen. Bestalde, arazketa lohien konpostatze prozesu dinamiko aurreratua gai da produktu higienizatu eta egonkorra sortzeko, zeina nekazaritza lurren propietate fisikokimiko eta mikrobiologikoak hobetzeko gai den (Grigatti et al., 2019). Horretaz gain, konpostatze prozesuak kezka sortzen duten konposatu kutsakor berriak, esaterako, farmako eta pestizidak, biodegradatzeko potentziala du (Ezzariai et al., 2018; Zhang et al., 2019). Aipatutako teknologia hauen konbinazioak potentziala dauka segurua den kalitate altuko bio-ongarria ekoizteko, ongarri mineralekin lehiatzeko gaitasuna izan dezakeena.
### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Ikerketa honen helburu nagusia arazketa lohi egokiak lehengaitzat hartuz kalitatezko bioongarri seguruak sor daitezkeela frogatzea da. Kasu honetan, SCENA prozesua eta konpostatze prozesu aurreratuaren akoplamenduan sortzen den produktuan eta maila desberdinetan:
- Produktuaren parametro fisiko-kimiko eta biologikoak.
- Konposatu kutsakorren edukia neurtzea: metal astunak eta kezka sortarazten duten konposatu kutsakor berriak.
- Produktuaren nekazaritza kalitatea
# **3. Ikerketaren muina**
### **3.1. Konpostatze prozesua eta ekoiztutako produktuen kalitatea**
Guztira 3 konpostatze prozesu burutu dira ezaugarri antzekoak zituzten fosforodun lohiekin (1.taula). Prozesua ondo burutu dadin, lohiak lehenik eta behin xehatutako kimatze hondakinekin nahastu dira nahastearen estruktura egokia bermatzeko, bere hezetasuna %60 inguruan doituz. Arnasketa Indize Dinamikoaren (AID) eta 4 eguneko oxigeno kontsumo metatuaren arabera (AT4), lohi hauen biodegradagarritasuna ertaina da (Barrena et al., 2011), materialaren autoberotze gaitasunean oinarritutako prozesu aerobioentzat egokia dena, alegia.
Konpostatze prozesuak hermetikoki itxitako eta termikoki isolatutako erreaktore biologiko baten barnean egin dira (100L). Konpresore bat erabiliz eta kontroladore masiko baten bitartez, erreaktorea azpialdetik airez hornitu da. Airearen kontrola egiteko algoritmo automatiko bat garatu da Puyuelo et al. (2010)-ek egindako lanean oinarrituz. Kontrol sistema hau hornitutako aire maila komunitate mikrobiologikoaren oxigenoaren kontsumo abiaduraren arabera egokitzeko gai da. Konpostatze prozesu guztiek degradazio aktibo fase bat (20 egun) eta aireztapen aktiborik gabeko ontze fase bat (60-70 egun) izan dute.
Konpostatze prozesu guztiak era egokian burutu dira, beti 5 eta 7 egun arteko fase termofiloa izan dutelarik. Oxigeno eskari biologikoan oinarritzen den prozesuaren kontrol sistema berritzaile honek prozesu biologikoak optimizatzea ahalbidetu du, prozesua gehienez hiru hilabetetan amaituz. Ekoiztutako produktu guztiak biologikoki egonkorrak dira neurtutako arnasketa indizeen arabera (AID < 1g O<sup>2</sup> kg-1SVh-1 y AT4 < 50g O<sup>2</sup> kg-1SV) (Adani et al., 2003). Bestalde, beraien ezaugarri fisiko-kimikoei dagokienez (1.taula), produktuak materia organiko maila altua dute (beti produktuaren gai lehorraren %50 baino gehiago), bai eta nutriente edukiak, gai lehorraren %3ko nitrogeno eta %2,6ko fosforo edukiak lortu dituztelarik.
**1. taula. Lohi eta bio-ongarrien ezaugarri fisiko-kimiko eta biologikoak**
| Parametroa | Arazketa lohiak | Lortutako bio-ongarriak |
|-------------------------------------|-----------------|-------------------------|
| Gai lehorra (%, ghn) | 17-19 | 61-92 |
| Materia organikoa (%, gln) | 72- 75 | 58-65 |
| KNT (%, gln) | 6,0- 8,1 | 3,4-4,2 |
| C/N | 5,0-5,7 | |
| Fosforoa (%FT, gln) | 3,0-4,2 | 2,2-2,6 |
| Potasioa (%KT, gln) | 0,3-0,6 | 0,6-1,3 |
| pH | 8,0-8,3 | 5,8-6,6 |
| Eroankortasun elektrikoa<br>(mS/cm) | 0,7-0,9 | 2,8-8,2 |
| AID 24h max (mg O2/g VS h) | 2,5- 4,5 | 0,4-0,9 |
| AT4(mgO2/g VS) | 157-243 | 35-58 |
*ghn, gai hezean neurtuta. gln, gai lehorrean neurtuta, KNT Kjeldahl Nitrogeno Totala, AID Arnasketa Indize Dinamikoa, AT4 4 egunetan metatutako arnasketa*
Literaturan topatutako lohi arrunten edota animalia gorotzen konpostaren fosforo edukiekin alderatuz (gai lehorraren %0,9-2,2 eta %0,6-1 lohi arrunten eta animalia gorotzen konpostetan, hurrenez hurren), lan honetan ekoiztutako bio-ongarriaren fosforo maila nabarmenki altuagoa da (Grigatti et al., 2019). Beraz, badirudi ekoiztutako produktuen eduki nutritiboaren arabera bioongarri onek potentziala izan dezakeela ongarrien merkatuan.
Lortutako produktuen erabilera segurua frogatzeko produktu guztien adierazgarritzat hartu den produktuetako batean konposatu kutsakor desberdinak neurtu dira. Neurtutako kutsakorren artean legedian arautzen diten metal astunak eta kezka sortarazten duten kutsakor berriak, esaterako, pestizida, antibiotiko eta higiene pertsonalerako produktuak neurtu dira. Zehazki, Europako behatutako kutsakorren zerrenda barruan (Batzordearen Erabakia 2018/840, EU, 2018) dauden kutsakorrak neurtu dira. Bestalde, konpostatze prozesuak konposatu kutsakor hauengan izan dezakeen biodegradazio ahalmena ebaluatu ahal izateko, konposatuak hasierako lohietan ere neurtu dira.
Ekoiztutako bio-ongarrien metal astun edukia 2.taulan agertzen da, horretaz gain, alderaketa egin ahal izateko garrantzia duten legedi desberdinetan ongarrietan onartzen diren metal astun edukiak ere zehaztu dira. Neurtutako metal astunen arabera, ekoiztutako bio-ongarria kalitate altukoa dela esan liteke, izan ere Zink edukia besterik ez da maila gorenenean sailkatu ezin izatearen arrazoia (Ongarriei buruzko Errege Dekretua 507/2013).
Nahiz eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAPak) eta kloroalkanoak hasierako lohian antzeman diren, bio-ongarrian ez dira ageri, konpostatze prozesuak mota honetako konposatu kutsakorrengan izan dezakeen biodegradazio efektuaren hipotesia indartuz (Guo et al. 2020). Imidacloprid pestizidak kontrako joera erakusten du, ordea. Izan ere bio-ongarrian besterik ez da antzeman konposatu hau, konpostatze prozesuaren bidezko kontzentrazio efektua erakutsiz. Hala ere, konposatu honen erabilera zabala jakinik, baliteke konposatuaren benetako iturria kimatze hondakinetan egotea eta ez lohian, baina kimatze hondakinetan neurketarik egin ez denez, hipotesi hau ezin da frogatu.
Azkenik, Europako behatutako kutsakorren zerrendan agertzen diren konposatuetatik 3 bakarrik agertu dira bio-ongarrian: claritromizina, azitromizina eta ciprofloxazina. Hala ere, lohian neurtutako mailekin alderatuz, badirudi konpostatze prozesua gai dela konposatu hauek %30-60 inguru murrizteko. Bestalde, bio-ongarrian ez da estrogenorik antzeman, baina bai hasierako lohian. Emaitza hauek literaturan topatu diren emaitzekin bat datoz, izan ere konpostatze prozesua antibiotiko batzuen (tetraziklinak, sulfonamidak eta makrolidoak, esaterako) edukia %70-99 murrizteko gai dela frogatu da (Ezzariai et al., 2018; Zhang et al., 2019).
#### **2. taula. Bio-ongarriaren metal astunen edukia legedi desberdinetan araututako maila maximoekin alderatuz (mg/kg gai lehorrean neurtuta)**
| Metal astuna | Ekoiztutako bio-on<br>garria | End of waste criteria<br>on biodegradable<br>waste subject to biolo<br>gical treatment | Ongarri organikoa<br>(FPC1) ( Onga<br>rrien araudi euro<br>parra 2019/1009) | A mailako kon<br>posta<br>(506/2013<br>Errege Dekre<br>tua) | B mailako kon<br>posta<br>(506/2013<br>Errege Dekre<br>tua) |
|--------------|------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------|
| Cr | 24,4 ± 1,4 | 100 | | 70 | 250 |
| Ni | 16,0 ± 0,9 | 50 | 50 | 25 | 90 |
| Cu | 63,2 ± 1,2 | 200 | 300 | 70 | 300 |
| Zn | 290 ± 3 | 600 | 800 | 200 | 500 |
| Cd | 0,32 ± 0,01 | 1,5 | 1,5 | 0,7 | 2 |
| Pb | 15,8 ± 0,4 | 120 | 120 | 45 | 150 |
| Hg | 0,482 ± 0.231 | 1 | 1 | 0,4 | 1,5 |
#### **3.2. Ekoiztutako bio-ongarriaren bioentsegua arto landareetan**
Azkenik, produktuaren erabilera eraginkorra balioztatzeko, lorontzi (4.5L ) bidezko bioentsegu bat burutu da arto landareekin. Lorontzi bakoitzean 25mg fosforo baliokide izateko haina produktu jarri dira lur kilogramo bakoitzeko (Perelli, 2009). Kontrol negatibo (c-) eta positiboak (Super Fosfato Hirukoitza edo TSP) gehitu dira ongarriaren efektua landarearen hazkuntzarengan, egoera nutrizionalarengan eta aplikatutako fosforoaren erabilera eraginkorrarengan ikertzeko. Tratamendu talde bakoitzeko 5 erreplika jarri dira non 2 egunez hozitutako arto haziak (hybrid P0943, Pioneer) landatu diren. Lorontziak kontrolatutako tenperatura (37ºC egunez eta 27ºC gauez, batezbeste), hezetasun erlatiboa (45%) eta argiztapena (16/8 orduko fotoperiodoa, argi/ilun) daukan negutegi batean jarri dira 8 astez.
Lortutako emaitza esangarrienak laburbilduz, bio-ongarria gehitu zaien landareen hazkundeari lotutako parametroak kontrol positiboarekiko baliokideak izan dira (1.a irudia). Kontrol negatibo tratamendua izan duten landareen sustraien garapen esanguratsua, tratamendu horretan gerta daitekeen fosforo gabeziari lotuta egon daiteke (Hawkesford et al., 2012), ekoiztutako bioongarriek ongarri mineralekiko (TSP) baliokide den fosforo erabilera eraginkorra dutela frogatuz.
**1. irudia. Sustraien pisu lehorra (a), eta tratamendu desberdinen bitartez landareek metatutako potasio (b) eta fosforo (c) kantitateak: Ekoiztutako bio-ongarria (PC), Kontrol negatibo (C-) eta positiboa (TSP). Datuak batezbeste ± desbiderazio estandarraren (n=5) arabera adierazi dira, esangarritasun estatistikoa hizkiekin adierazi delarik (alde bakarreko Anova, Tuckey post-hoc analisi bidez, p < 0.05).**

Azkenik, bio-ongarri esperimentalak azaldu duen TSP kontrol positiboarekin lortutako fosforo eta potasio metaketa baliokideek (1b eta c irudiak, hurrenez-hurren), ekoiztutako bio-ongarriaren nutriente hauen erabilera efektiboa frogatzen du landarearen baitan.
# **4. Konklusioak**
Kalitate altuko lehengaiak, eta kasu honetan arazketa lohiak, sortzea ahalbidetzen duten soluzio teknologikoek balio erantsi altuko ongarriak sortzeko aukera sortzen dute. Fosforoa biologikoki metatzeko gaitasuna duen SCENA prozesuaren eta konpostatze dinamiko aurreratuaren konbinazioak materia organiko eta nutriente eduki altuko eta metal astun eduki baxuko bioongarri egonkorra sortzea ahalbidetu du. Arto landarearekin egindako nekazaritza- testei dagokienez, lortutako bio-ongarria ongarri mineralekiko (TSP) baliokidea da landarearen hazkunde eta nutrienteen (fosforo eta potasio) xurgatze eta erabilerari dagokienez. Horretaz gain, konpostatze dinamiko aurreratua kutsakor berrien edukia murrizteko gai dela frogatu da, esaterako HAPak, kloroalkanoak eta antibiotiko eta farmako sorta zabal bat. Hortaz, aipatutako bi innobazio teknologikoen konbinazioak ongarri mineralekin alderatu daitekeen ongarri organiko segurua ekoiztea ahalbidetzen du, zeinak Europako ongarrien merkatuan dauden ongarriak partzialki ordezkatzeko potentziala izan dezakeen.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Konpostatze aurreratuaren bidez arazketa lohien berrerabilpen segurua bermatzea da gaur egungo erronketako bat arlo honetan. Nahiz eta 2019/1009 ongarrien araudiaren lehengaien zerrendan arazketa lohiak ez dauden onartuta, lan honetan lortutako emaitza positiboek agerian uzten dute soluzio teknologiko egokiak hautatu ezkero posible dela kalitate altuko produktu seguru bat ekoiztea. Ildo honetan jarraitu ezkero, ongarri mineralak era jasangarri eta seguruan partzialki ordezkatzeko gaitasuna izan dezake Europak.
# **6. Erreferentziak**
- Adani, F., Gigliotti, G., Valentini, F., & Laraia, R. (2003). Respiration index determination: a comparative study of different methods. Compost science & utilization, 11(2), 144-151.
- Barrena, R., Gea, T., Ponsá, S., Ruggieri, L., Artola, A., Font, X., eta Sánchez, A. (2011). Categorizing raw organic material biodegradability via respiration activity measurement: a review. Compost Science & Utilization, 19(2), 105-113.
- European Commission, Implementing Decision (EU) 2018/840 of 5 June 2018 establishing a watch list of substances for Union-Wide monitoring in the field of water policy pursuant to Directive 2008/105/EC of the European Parliament and of the Council and repealing Commission IMPL, Off. J. Eur. Union. 61 (2018) 9–12.
- Ezzariai, A., Hafidi, M., Khadra, A., Aemig, Q., El Fels, L., Barret, M., ... eta Pinelli, E. (2018). Human and veterinary antibiotics during composting of sludge or manure: Global perspectives on persistence, degradation, and resistance genes. Journal of hazardous materials, 359, 465 -481.
- Grigatti, M., Cavani, L., di Biase, G., eta Ciavatta, C. (2019). Current and residual phosphorous availability from compost in a ryegrass pot test. Science of The Total Environment, 677, 250-262.
- Guo, Y., Rene, E. R., Wang, J., eta Ma, W. (2020). Biodegradation of polyaromatic hydrocarbons and the influence of environmental factors during the co-composting of sewage sludge and green forest waste. Bioresource technology, 297, 122434.
- Hawkesford, M., Horst, W., Kichey, T., Lambers, H., Schjoerring, J., Møller, I.S. eta White, P. 2012. Chapter 6 - Functions of Macronutrients, in: Marschner, P., (ed.) Marschner's Mineral Nutrition of Higher Plants, San Diego: Accademic Press, pp. 135-189.
- Longo, S., Frison, N., Renzi, D., Fatone, F., eta Hospido, A. (2017). Is SCENA a good approach for side stream integrated treatment from an environmental and economic point of view?. Water research, 125, 478-489.
- Perelli, M., Graziano, P.L. eta Calzavara, R., 2009. Nutrire le piante. Arvan Editore, Venezia.
- Puyuelo, B., Gea, T., eta Sánchez, A. (2010). A new control strategy for the composting process based on the oxygen uptake rate. Chemical Engineering Journal, 165(1), 161-169.
- Raheem, A., Sikarwar, V. S., He, J., Dastyar, W., Dionysiou, D. D., Wang, W., eta Zhao, M. (2018). Opportunities and challenges in sustainable treatment and resource reuse of sewage sludge: a review. Chemical Engineering Journal, 337, 616-641.
- Real Decreto 506/2013, de 28 de junio, sobre productos fertilizantes. Boletin Oficial del estado, 28 de junio de 2013, núm 164, pp. 51119-51207.
- Reglamento (UE) 2019/1009, de 5 de junio, por el que se establecen disposiciones r elativas a la puesta a disposición en el mercado de los productos fertilizantes UE y se modifican los Reglamentos (CE) n.o 1069/2009 y (CE) n.o 1107/2009 y se deroga el Reglamento (CE) n.o 2003/2003, Diario Oficial de la Unión Europea, 25 de junio de 2019, núm L 170, pp. 1–114.
- Saveyn, H., & Eder, P. (2014). End-of-waste criteria for biodegradable waste subjected to biological treatment (compost & digestate): Technical proposals. IPTS: Sevilla, Spain.
- Yuan, Z., Pratt, S., eta Batstone, D. J. (2012). Phosphorus recovery from wastewater through microbial processes. Current opinion in biotechnology, 23(6), 878-883.
- Zhang, M., He, L. Y., Liu, Y. S., Zhao, J. L., Liu, W. R., Zhang, J. N., ... eta Ying, G. G. (2019). Fate of veterinary antibiotics during animal manure composting. Science of the Total Environment, 650, 1363-1370.
# **7. Eskerrak eta oharrak**
Lan hau H2020 SMART Plant (G.A. 690323) proiektu Europarrak finantzatu du. Horretaz gain, SCENA sisteman lanean jardun duten eta lortutako produktuen kalitate parametroak neurtu dituzten lankideei eskerrak eman nahi genizkieke: Vincenzo Conca (Universita di Verona); Nicola Frison (Universita di Verona), Matteo Tartini (Alto Trevigiano Servizi), Anita Zamboni (Universita di Verona), Juan Baeza (Universitat Autónoma de Barcelona), Natalia Rey (Universitat Autónoma de Barcelona), Barbara Benedetti (Universita di Roma), Mauro Majone (Universita di Roma), Francesco Fatone (Università Politecnica delle Marche). |
aldizkariak.v1-0-647 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk. _2020_17",
"issue": "Zk. _2020_",
"year": "2020",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Sedimentuen toxikotasunaren azterketa integrala ekologikoki adierazgarriak diren espezieak erabiliz
(Integrative sediment toxicity assessment using ecologically relevant species)
Nerea Garcia Velasco, Erik Urionabarrenetxea Gorroño, Manu Soto López, Beñat Zaldibar Aranburu\*
Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian (ZBIT) ikerketa taldea, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Plentziako Itsas Estazioa (PiE), Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU (Euskal Herria)
LABURPENA: Euskal kostaldean eta, nagusiki, estuarioetan, sedimentu ugari aurkitzen ditugu, egungo zein iraganeko giza jardueren eraginez substantzia toxiko ugari metatzen dituztenak. Horrek ingurumen-arazoak dakartza, eta sedimentu horiek modu egokian kudeatzera bultzatu behar gaitu. Horretarako, kutsatzaileok sedimentuetan duten portaera ulertu behar da, bai eta sedimentuen karakterizazio sakona egin ere. Gaur egunean indarrean dagoen legediak zenbait gidalerro eskaintzen dituen arren, hainbat lanek gidalerro horien mugak agerian utzi dituzte. Bereziki garrantzitsua da ohiko neurketa kimikoak sedimentuetan bizi diren organismoen ikerketekin uztartzea. Izan ere, haietan burutzen diren entseguek informazio oso baliagarria eskain dezakete sedimentuen toxikotasunaren eta, beraz, haien kudeaketa-beharraren inguruan. Entsegu horietarako erabiltzen diren bizidunek sedimentuan bizitzea eta han funtzio ekologiko garrantzitsua izatea komeni da. Horien artean Hediste diversicolor poliketoa dugu, sedimentuen kutsaduraren ebaluaziorako eta bioentsegu zehatz eta fidagarriak burutzeko organismo aproposa dena. Horiez gain, in vitro teknika egokiak eta sentikorrak garatu dira espezie honetan, eta horrela esperimentazioan erabiltzen diren bizidunen kopurua mugatu egiten da. Beraz, gure sedimentuetan metatutako kutsatzaileen maila altuek izan ditzaketen arriskuen ebaluazio fidagarria lor daiteke, baldin eta analisi kimikoak eta ekologikoki adierazgarriak diren espezieetan gertatutako efektuak (analisi ekotoxikologikoak) integratzen badira.
HITZ GAKOAK: Itsasadarrak, kutsadura, toxikotasuna, adierazleak, bioentseguak.
ABSTRACT: In the Basque coast and mainly in estuaries, sediment deposition and accumulation occurs. It is noteworthy that different human activities have influenced on sediments that have undergone important inputs of different toxic substances over the years and even today. Since polluted sediments could pose a risk for the environment, we should proceed properly for an accurate environmental management. For that, firstly it is necessary to study and understand the behavior of pollutants in sediments and then to carry out characterization of sediments. Although the legislation currently in force provides certain guidelines, several works have revealed the limitations of these policies. Therefore, in addition to conventional chemical measurements, organisms living in estuarine sediments and tests performed in them can provide very useful information on sediment toxicity (and thus future use and management). Mainly, if these sentinel organisms are ecologically relevant species that inhabit those niches. Among organisms living in sediment, the polychaete Hediste diversicolor has been used for sediment toxicity assessment using bioassays. Moreover, in vitro techniques have been described in this species as very useful tools, limiting the number of organisms used in experiments and showing them as sensitive tools. Therefore, a reliable assessment of the hazards resulting from high levels of pollutants in sediments can be achieved, after integrating chemical analysis and effects measured in ecologically relevant species (ecotoxicological analysis).
KEYWORDS: Estuaries, pollution, toxicity, indicators, bioassays.
\* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Beñat Zaldibar Aranburu, CBET Research Group. Dept. Zoology and Animal Cell Biology, Faculty of Science and Technology, UPV/EHU, Barrio Sarriena s/n, E-48940 Leioa. Bizkaia. Euskal Herria. – benat.zaldibar@ehu.eus - https://orcid.org/0000-0002-5528-451X.
Nola aipatu / How to cite: Garcia Velasco, Nerea: Urionabarrenetxea Gorroño, Erik: Soto López, Manu: Zaldibar Aranburu, Beñat (2020). «Sedimentuen toxikotasunaren azterketa integrala ekologikoki adierazgarriak diren espezieak erabiliz»; Ekaia, ale berezia 2020, 221-231. (https://doi.org/10.1387/ekaia.21058).
Jasoa: 31 uztaila, 2019; Onartua: 11 azaroa, 2019
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2020 UPV/EHU

Obra hau *Creative Commons Atribución 4.0 Internacional-*en lizentziapean dago
#### 1. **Sarrera**
Higadurak lehorraldetik askatzen dituen partikulak metatzean sortzen diren materialak dira sedimentuak. Partikula horiek, normalean, uraren bitartez (baita haize edo glaziarren bidez ere) garraiatzen dira, eta gehienetan ibai, laku eta itsasadarretan metatzen dira. Gure kostaldean ere, sedimentu asko metatzen da ibaiek garraiatutako materialaren ondorioz. Gure itsasadar eta kaietako sedimentuek urteetan zehar giza jarduerekin erlazionatutako substantzia asko jaso dituzte, eta industria askotarikoak, hiri-isurketak (araztegiak, adibidez) edo turismoa (kostaldeko zonaldeetan gertatzen den bat-bateko populazio gorakadekin erlazionatuta) dira, besteak beste, substantzia horien iturri nagusiak. Uretara heldu diren konposatu asko urzutabean disolbatu eta itsasoan zehar barreiatzen dira. Beste asko, aldiz, ez dira uretan disolbatzen eta sedimentuetara atxiki edota haietan metatzen dira [1]. Substantzia horietako askok sedimentuen kutsadura eragin dezakete, eta han bizi diren organismoen osasunaren eta ekosistemaren ongizatea kaltetu. Gainera, sedimentuek urteetan zehar kutsatzaileak lotuta manten ditzakete, eta horrela, sedimentua bera kutsatze-iturri bilaka daiteke eta giza osasuna ere negatiboki kaltetu [2].
Hortaz, kutsaturiko sedimentuek sor ditzaketen arrisku toxikologikoen ikertzeak berebiziko garrantzia du. Haien toxikotasun maila ezagutzeko beste arrazoi bat dragaturiko sedimentuen erabilera da; hala nola, industrian, portuen garapenean eta lurzoruaren betetze-lanetan. Sedimentuen kutsadura-maila ezagutzeko asmoz, sedimentuan dauden konposatuen (metalak, metaloideak, konposatu organikoak) kontzentrazio totalak neurtzen dira. Konposatu horien artean, beren iraunkortasun- eta biometaketa-ahalmenagatik Europar Batasuneko Uren Arteztarauan (2000/60/EC, WFD edo Water Framework Directive) kutsatzaile nagusitzat hartzen diren elementuak daude (kadmioa, merkurioa, beruna eta nikela). Batetik, analisi kimiko horien bitartez, kutsatzaileek estuariotan zehar duten hedapen espazial eta tenporalaren informazioa jaso daiteke [3]. Bestetik, analisi kimiko horietako datuak kalitate estandarrekin konpara daitezke sedimentuen kalitatea/egoera ezagutzeko. Hala ere, sedimentuen osasun-maila ezagutzeko, kutsaduraren eragin biologikoa neurtu beharra dago, ahal izanez gero, sedimentuan bertan bizi diren espezieak erabiliz. Izan ere, ekologikoki adierzagarriak diren espezieetan burutzen diren entseguek informazio oso baliagarria eskain dezakete sedimentuen toxikotasunaren eta, beraz, haien kudeaketa-beharraren inguruan.
#### 2. **Kutsatzaileek sedimentuetan eta dragatzeetan erakutsitako portaerak**
Sedimentuan dauden kutsatzaile guztiek ez dute zertan hango bizidunentzat eskuragarri egon, eta, beraz, ez dute zertan haiengan efektu nabarmenik eragin. Soilik organismoetan barneratzen diren edo haiekin interakzioak dituzten kutsatzaileak dira toxikoak (edo toxiko izateko arriskua dago). Kutsatzaileek sedimentuetan duten toxikotasun edo/eta eskuragarritasunean hainbat faktorek eragiten dute: besteak beste, sedimentuaren ehundurak, materia organikoaren edukiak, pH-ak, erredox potentzialak edo gazitasunak [4]. Beraz, sedimentuen osasuna edo toxikotasuna aztertzeko orduan, faktore horiek paper garrantzitsua jokatzen dute.
Sedimentuen ehundurak, adibidez, kutsatzaileen adsortzioan zuzenean eragiten du. Metalek, adibidez, sedimentuetako partikulen azaleran itsasteko joera dute. Partikula horiek zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta azalera/bolumen erlazio handiagoa dute. Horregatik, bikor oso finez osatutako sedimentuen baitan gainazal handiagoa izaten da orotara, eta metal gehiago atxikitzeko joera dago. Bestalde, materia organikoak (bakterioek eta meiofaunak ekoitzita nagusiki) ere pikor txikiei itsasteko joera du, eta, beraz, kutsatzaile organiko asko sedimentuen materia organikoari lotzen zaizkio [5], bereziki pikor finez osatutako sedimentuetan. Bestetik, sedimentuak osatzen dituzten mineralak (zehazki sufretan aberatsak direnak) metal astunekin lotzen dira, eta hauen bahiketa eta prezipitazioa (eta, beraz, immobilizazioa) bultzatzen duten metal sulfuro disolbagaitzak eratzen dira. Horretaz gain, pH altuek eta erredox potentzial baxuek metalen metaketa eta immobilizazioa eragin dezakete. Beste alde batetik, gazitasun altuak, presio osmotikoa dela eta, bakterio sulfato erreduzitzaileen hazkuntza inhibitzen du, eta sulfuroen sorrera mugatu eta metalaren eskuragarritasuna emendatu. Gainera, gazitasunaren emendioak hainbat katioiren (Na, K edo Mg) ugaritzea dakar, eta metalen mobilizazioa erraztea [6].
Gure kostalde eta itsasadarrak maiz dragatzen dira, metatzen diren sedimentuek itsasontzien ibilbidea eragotz dezaketelako edo uholde-arriskua emendatzen dutelako. Horrek hiru galdera garrantzitsu sortzen dizkigu. Nola eragiten du dragatzeak sedimentuek urteetan zehar metatu dituzten kutsatzaileetan? Zer egin behar da erauzitako sedimentuekin? Nolako toxikotasuna dute sedimentuek eta nola neurtzen da? Ondorengo lerroetan, galdera horien inguruko hausnarketa egiten saiatuko gara.
Dragatze-lanak burutzen direnean, aldaketa fisiko, kimiko eta biologiko garrantzitsuak gertatzen dira sedimentuetan. Alde batetik, hango partikulak mobilizatzen dira eta uretan esekidurara igaro. Haiek oso finak badira, luzaroan geratzen dira esekiduran, uren uhertasuna handituz eta hondora heltzen den argiaren intentsitatea murriztuz. Hori dela eta, itsasadarraren ekoizpen primarioa txikitu egiten da, eta, horrekin lotuta, ekosisteman asaldurak agertzen dira. Besteak beste, esekiduran dauden gehiegizko materialek ornogabeen populazioen kopuru eta dibertsitatea murriztu, arrainetan ugalketa mugatu eta haien ugaritasuna txikitu dezakete [7].
Beste alde batetik, sedimentua mugitzean ur-zutabearen oxigenoarekin kontaktuan jartzen da. Sedimentu anoxikoak oxigenoarekin kontaktuan sartzean, erredox potentziala igotzen da, eta, horrekin batera, hainbat bakterioren (tiobakterioak, besteak beste) jarduera; ondorioz, sulfuroak sulfatoetara oxidatzen dira, eta pH-a murriztu. Hori dela eta, sulfuroari loturik dauden metalak askatu egiten dira eta organismoentzat eskuragarri gelditzen dira. Batzuk, hala nola merkurioa, kadmioa eta beruna, azkar askatzen dira; beste batzuk, aldiz, zinka kasurako, motelago [8] (1. irudia).

**1. irudia.** Dragaketaren ondorioz gertatutako sedimentuen oxigenazioa, non erredox potentzialaren igoera dela-eta sulfuroaren oxidazioa sulfatora gertatzen baita, eta pH-aren jaitsiera gertatzen baita. Sulfatoen metalekiko afinitatea txikiagoa izanik, metalak (M) askatu egiten dira, eta organismoentzat eskuragarriago bihurtu.
Kutsatzaile organikoen kasuan ere, sedimentuen mobilizazioak haien askapena eragin dezake, baina kasu horretan bakterioen bidezko degradazioa eta oxidazioa ahalbidetzen da. Sedimentu sakon anoxikoak sedimentu azal oxigenatuekin kontaktuan jartzean, adibidez, metilmerkurioa askatzen da, materia organikoz eta metalez osatutako konposatu toxikoa. PCB-ak (Bifenil poliklorinatuak; ingelesez, *Polychlorinated Biphenils*) bezalako kutsatzaileak baldintza anoxikoetan degradatuz doaz erreakzio deklorinatzaile erreduzitzaileen bitartez. Horrela, prozesuan zehar toxikoagoak edo eskuragarriagoak diren bitartekariak sortzen dira [5].
#### 3. **Zer egin jasotako sedimentuekin?**
Dragatze-lanen eraginez, urtero milioika metro kubo sedimentu eskuratzen dira. Espainian, bataz beste 8.7 milioi metro kubo [9] eta Europako zenbait herrialdetan (Herbehereak, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua), 30 eta 50 milioira iristen da kantitate hori [10]. Ateratako materialaren zati handi bat berriz itsasora isurtzen da itsasadarretako korronteak mantentzeari begira. Hala ere, sedimentuek beste erabilera asko izan ditzakete; hala nola, ingeniaritzan, nekazaritzan edota ingurumena hobetzen. Adibidez, eraikuntzarako betegarri gisa erabil daitezke dragaturiko materialak (arroka, legar eta hareak), baina baita lurren hobekuntza eta berreskurapenerako ere, hondartzak zabaltzeko edota uholdeetatik babestuko gaituzten lezoiak eraikitzeko. Material hauek erabili baino lehen, ezinbestekoa da lehortzea; eta kasu batzuetan, tratatu egin behar dira, batez ere buztinak eta lohiak: izan ere, kutsadura-maila esanguratsuak izan ditzakete.
Dragatutako material gehienek kutsadura-maila baxua izaten dute, eta, beraz, haien isurketaren inpaktu nagusia fisikoa izaten da: adibidez, itsas hondoko espezieak zapaltzen dira. Hala ere, aipatu dugun moduan, sedimentu batzuk, bereziki lohitsu eta buztintsuek, urtean zehar kutsatzaile asko metatu ahal izan dituzte. Horrelako kasuetan, sedimentu horiek erabili aurretik, tratatu egin behar dira. Hori dela eta, sedimentuen dragatzea edota maneiurako kudeaketa-programa bereziak eta legedi espezifikoak garatu dira [9].
#### 3.1. **Zer dio araudiak?**
Espainiar Estatuan indarrean dagoen araudiaren arabera [9], badira inongo karakterizaziorik behar ez duten sedimentuak, hala nola, jarduera kutsatzailerik izan ez duten 10.000 m3-rainoko dragatzeak, material geologiko kontsolidatuz (sedimentatutako edo zementatutako arrokaz osoturiko materialak), edota 2 mm baino pikor handiagoz osatutako sedimentuak, hauek kutsatzaile gutxi atxikitzen baitituzte. Gainerako guztiek karakterizazio kimiko eta biologikoa behar dute, bi kategoriatan sailkatuz: sedimentu
arriskutsuak edo ez-arriskutsuak. Horretarako, sedimentuetan dauden kutsatzaileen kontzentrazioak legediak ezartzen dituen atalase-balioekin (1. taula) alderatzen dira.
**1. taula.** Sedimentua arriskutsu kontsideratzeko atalase-balioak [9] tik hartuak. (Σ 7 PCB: IUPAC 28, 52, 101, 118, 138, 153 eta 180 kidekoen batura litzateke. Σ 9 PAH (Hidrokarburo Polizikliko Aromatikoak; Ingelesez Polycyclic Aromatic Hydrocarbons): Antrazenoa, Benzo(a)antrazenoa, Benzo(ghi)perilenoa, Benzo(a)pirenoa, Krisenoa, Fluorantenoa, Indeno(1,2,3-cd)pirenoa, Pirenoa eta Fenantrenoa kontzentrazioen batura litzateke. TBT siglek tributileztainuari (Ingelesez, Trybutyltin) eta bere degradazio produktuei egiten diete erreferentzia).
| Kutsatzailea | Kontzentrazioa (mg/kg) |
|------------------------|------------------------|
| Hg | 17 |
| Cd | 75 |
| Pb | 1.000 |
| Cu | 2.500 |
| Zn | 2.500 |
| Cr | 1.000 |
| Ni | 1.000 |
| As | 1.000 |
| Σ 7 PCB | 4 |
| Σ 9 PAH | 110 |
| TBT (Sn) | 1.2 |
| Hidrokarburoak C10-C40 | 2.500 |
Sedimentu arriskutsuak estali, edo urpeko gune mugatu batera eraman behar dira, bidean zein metatzerakoan materialaren dispertsioa mugatzeko. Aldiz, sedimentu ez-arriskutsuak beste hiru azpi-kategoriatan (A, B edo C) sailkatzen dira beren kontzentrazio kimiko eta parametro ekotoxikologikoen arabera. A kategoriak sedimentu garbiena biltzen du, eta C kategoriak arriskutsu izan gabe kutsatuen dagoena. Sedimentu horiek itsasoan isuri nahi baldin badira, sailkapen horren arabera egin behar da: A kategorikoak arazo barik isuri ahal dira esklusio-aldeetan izan ezik; B kategorikoak berdin, baldin eta ez bada ez esklusio- eta ez murrizketa-aldeetan; eta C kategorikoak, aldiz, era konfinatu batean bakarrik isuri ahal dira itsasoan, baldin eta tratatzen ez badira.
Sedimentuen toxikotasuna analisi kimiko hutsez aztertzeak baditu bere mugak; batetik, zenbait konposatuentzat detekzio-mugak altu samarrak direlako, eta bestetik, neurtuko diren konposatuen arabera erabiltzen diren erauzketa-prozesuek analisietan eragina izan dezaketelako. Bestetik, kutsatzaileen bioeskuragarritasuna eta kutsatzaile-nahasketa konplexuek duten arriskua ezin dira analisi kimiko bitartez neurtu [10]. Hori dela eta, sedimentuetan dauden kutsatzaileen arrisku potentziala ezagutzeko, analisi kimikoak eta eragin biologikoak batzen dituen analisi integratua erabiltzen da. Espainiako gidalerroetan sedimentuetako kutsatzaileek bizidunetan izan ditzaketen efektuak zehazteko bioentseguak aipatzen diren arren, haien emaitzak oraindik nekez hartzen dira kontuan kudeaketa-planetan.
### 4. **Sedimentuen toxikotasuna neurtzeko tresna biologikoak**
Sedimentu kutsatuen eragin biologikoa ikertzeko, hainbat organismo erabili izan dira: bakterioak, krustazeoak, moluskuak, itsas trikuak eta poliketoak, besteak beste [11, 12]. Espezie horiekin bioentseguak egin izan dira nagusiki, konposatu kimikoek edo haien nahasketek sor ditzaketen efektu biologikoak neurtzeko eta kuantifikatzeko testak, alegia [10]. Sedimentuen toxikotasuna aztertzeko erabiltzen diren bioentsegu estandarren artean, itsas trikuen enbrioiekin burutzen diren testak daude [13]. Entsegu horiek errazak, merkeak eta sentikorrak dira, baina enbrioiak ez daude eskuragarri urte osoan zehar, animalia horiek ugaltze-garai mugatua baitute, eta aipatutako biontseguak mugatzen dituzte. Beste aukera bat dira *Corophium volutator* anfipodoa eta *Arenicola marina* poliketoa erabiltzen dituzten test estandarrak [14, 15]. Espezie horiek urte osoan ugariak dira, banaketa zabala dute, partikulen tamaina eta gazitasun-tarte zabala onartzen dute, eta eragin garrantzitsua dute bentoseko komunitatearen antolaketan [16]. Hala ere, espezie horiek hondartza eta zonalde hareatsuetan bizi dira, eta, beraz, ez dira horren aproposak lohitsuak diren sedimentuetarako. Hori dela eta, sedimentuen kutsaduraren ondorioak zehatz neurtzeko, komenigarriagoa litzateke gure sedimentuetan bizi diren espezieak hautatzea.
*Hediste diversicolor* sedimentuetan ugaria den eta banaketa geografiko zabala duen (euskal kostaldea barne) poliketoa da. Espezie honek estuarioetako kate trofikoetan garrantzi handia dauka, krustazeo, arrain eta hegaztien dietetan sartzen baita; hortaz, estuarioetako espezie gakotzat hartu izan da [17]. Bestalde, espezie honek mantenu erraza du laborategian, dentsitate altuetan bizirik manten daitekeelako ur gazitako sedimentu lohitsutan [23]. Aurreko abantailak kontuan izanda eta komunitate bentonikoaren adierazle izanik, hainbat egilek *H. diversicolor* organismo behaletzat hartu izan dute kutsaduraren ebaluaziorako, biomonitorizazio programetan, edota bioentsegu zehatz eta fidagarriak burutzeko. Beraz, *H. diversicolor* poliketoa sedimentuen osasuna ebaluatzeko erantzun fidagarriak eskaintzen dituen espeziea da. Espezie honekin egindako ikerlanen emaitzek bere sentikortasuna erakutsi dute, batez ere metalekiko [18].
## 4.1. **Bioentseguak, biomarkatzaileak eta** *in vitro* **test-ak** *Hediste diversicolor* **poliketoan**
*H. diversicolor*-ekin bioentseguak egiten dituzten ikerlan gehienetan, poliketoak metal-kontzentrazio jakinen pean izan dira (Cu, Zn, Cd, nanopartikula metalikoak eta abar), ondoren haien hilkortasuna eta kutsatzaileen metaketa aztertzeko [19, 20]. Oinarrizko neurketa horietaz gain, poliketoen tunelak egiteko gaitasuna eta birsorkuntza-ahalmena ere neurtu izan dira [21]. Dena den, kudeaketa burutzeko beharrezkoak diren hilkortasun- edo efektu-datuak eskuratzeaz aparte (adibidez, LC50, populazioaren %50 hiltzeko dosia), ezinbestekoa da ondorio subletalak aztertzea ingurumenaren osasun-egoera definitu ahal izateko. Horretarako, antolakuntza-maila desberdinetan gerta daitezkeen aldaketak edo biomarkatzaileak erabili behar dira. Kutsatzaile edota bestelako ingurumen-faktore estresatzaile batek eragindako aldaketa biokimiko, zelular, edo fisiologikoei biomarkatzaile deritze. Tresna hauek ur-zutabean bizi diren organismo iragazleetan aplikatu izan dira nagusiki (muskuiluak, txirlak). Hala ere, badira *H. diversicolor* poliketoan konplexutasun-maila ezberdinetan biomarkatzaileak neurtzen dituzten lanak: geneen adierazpena, genotoxizitatea, entzima antioxidanteen aldaketak eta parametro zelularrak, besteak beste [19, 22].
Maila zelularrean, anelidoen zelula immuneak (zelomozitoak) landu izan dira, kutsatzaile ugariren aurrean duten sentikortasunagatik [23]. Zelomozitoak organismoaren ongizatea mantentzeko funtzioa duten zelulak direnez, kutsatzaile-kontzentrazio baxuen aurrean ere erantzunkorrak dira [24]. Gainera, zelulen erantzunak neurtuz konplexutasun-maila altuagoetan (ehun, organismo) pairatutako kalteak aurreikus daitezkeela ondorioztatu da [25]. Beraz, sedimentuen kutsadura aztertzeko, aproposa litzateke *H. diversicolor* poliketoaren zelomozitoen hazkuntza primarioak garatzea. Zelomozitoak zeloman aske egoten dira, eta poliketoetatik erraz erauz daitezkeenez, hautagai onak dira *in vitro* entseguak burutzeko. Horretarako, zelomozitoak sedimentuetatik eratorritako elutriatuen pean jartzen dira ondoren zelulen hilkortasuna mikroplaketan espektrofotometriaz, fluorimetriaz edo fluxu zitometroaz neurtzeko.
Orain arte *H. diversicolor* poliketoarekin egindako lanek artifizialki kutsaturiko sedimentuak erabili dituzte batez ere, eta urria izan da zelaian hartutako sedimentuen erabilera. Aldiz, aipatutako bioentsegu, biomarkatzaile eta *in vitro* testen konbinazio horiek gure itsasadar eta kostaldeko sedimentu errealetan aplikatuko balira, haien osasunaren ebaluazio zehatza eskuratuko genuke. Konplexutasun biologiko-maila desberdinetan neurturiko efektuen emaitzak indize integratzaileetan (Erantzun Biologikoen Indizea; Ingelesez *Biological Response Index* delakoan, adibidez) [26] sar daitezke kutsaduraren arriskua estimatzeko. Indize horien emaitza integratuak kutsaturiko sedimentuen kudeaketa-gidalerroen jarraipenerako eta araudia betetzeko lagungarri izateaz gain, sedimentuen osasunaren berri jakiteko tresna baliagarriak dira.
Sedimentuetan metatutako kutsatzaile-maila altuek eragin ditzaketen arriskuen ebaluazio fidagarri bat lortzeko, ezinbestekoa da kutsatzaileen sedimentu-ura interfasearen fluxu dinamikak ezagutzea eta ekologikoki garrantzitsuak diren espezieetan toxikotasun-proba zehatz eta fidagarriak aplikatzea. Horrela, biomarkatzaileak konplexutasun biologikoaren maila desberdinetan neurtuz, emaitza osoagoa lor daiteke.
#### 5. **Esker onak**
MINECO. Proyectos I+D+I, del Programa Estatal de Investigación, Desarrollo e Innovación Orientada a los Retos de la Sociedad. Convocatoria 2017. Erreferentzia: **CTM2017-87766-R (Nuevas perspectivas sobre las amenazas ecotoxicológicas latentes que plantean los sedimentos estuarinos cronicamente contaminados. Seadimentox).**
#### 6. **Bibliografia**
- [1] BARCELÓ, D., PETROVIC, M. 2007. Sustainable Management of Sediment Resources Sediment Quality and Impact Assessment of Pollutants. Elsevier. Amsterdam.
- [2] CHAPMAN, P.M., HO, K.T., MUNNS JR., W.R., SOLOMON, K., WEINSTEIN, M.P. 2002. *Issues in sediment toxicity and ecological risk assessment*. Marine Pollution Bulletin 44, 271-278.
- [3] Parsons, J., Belzunce Segarra, M.J., Cornelissen, G., Gustafsson, O., Grotenhuis, T., Harms, H., Janssen, C.R., Kukkonen, J., van Noort, P., Ortega Calvo, J.J., Solaun Etxeberria, O. 2007. *Characterisation of contaminants in sediments effects of bioavailability on impact. Sustainable Management of Sediment Resources: Sediment Quality and Impact Assessment of Pollutants, Elsevier. Bartzelona.*
- [4] ZHANG, C., YU, Z-G., ZENG, G-M., JIANG, M., YANG, Z-Z., CUI, F., ZHU, M-Y., SHEN, L-Q., HU, L. 2014. *Effects of sediment geochemical properties on heavy metal bioavailability*. Environment International **73**, 270-281.
- [5] EGGLETON, J., THOMAS, K.V. 2004. *A review of factors affecting the release and bioavailability of contaminants during sediment disturbance events*. Environment International, **30**, 973-980.
- [6] DU LAING, G., RINKLEBE, J., VANDECASTEELE, B., MEERS, E., TACK, F.M.G. 2009. *Trace metal behaviour in estuarine and riverine floodplain soils and sediments: A review*. Science of the Total Environment, **407**, 3972-3985.
- [7] WOOD, P.J., ARMITAGE, P.D. 1997. *Biological Effects of Fine Sediment in the Lotic Environment*. Environmental Management **21**, 203-217.
- [8] CAILLE, N., TIFFREAU, C., LEYVAL, C., MOREL, J.L. 2003. *Solubility of metals in an anoxic sediment during prolonged aeration*. Science of the Total Environment, 301, 239-250.
- [9] COMISIÓN INTERMINISTERIAL DE ESTRATEGIAS MARINAS (CIEM) 2015. *Directrices para la caracterización del material dragado y su reubicación en aguas del dominio público marítimo-terrestre*. 173 orr.
- [10] HANSEN, P.D., BLASCO, J., DELVALLS, T.A., POULSEN, V., VAN DEN HEUVEL-GREVE M. 2007. *Biological analysis (Bioassays, Biomarkers, Biosensors) Sustainable Management of Sediment Resources: Sediment Quality and Impact Assessment of Pollutants*, Elsevier Science, Bartzelona.
- [11] CASADO-MARTÍNEZ, M.C.; BEIRAS, R.; BELZUNCE, M.J.; GONZÁLEZ-CASTROMIL, M.A., MARÍN-GUIRAO, L.; POSTMA, J.F.; RIBA, I., DELVALLS, T.A. 2006. *Inter-laboratory assessment of marine bioassays to evaluate environmental quality of coastal sediments in Spain: III. The whole sediment toxicity test using crustacean amphipods*. Ciencias Marinas*,* **32**(1B), 149-157.
- [12] BOEHLER, S.; STRECKER, R.; HEINRICH, P.; PROCHAZKA, E.; NORTHCOTT, G.L.; ATARIA, J.M.; LEUSCH, F.D.L.; BRAUNBECK, T.; TREMBLAY, L.A. 2017. *Assessment of urban stream sediment pollutants entering estuaries using chemical analysis and multiple bioassays to characterise biological activities*. Science of the Total Environment, **593-594**, 498- 507.
- [13] BEIRAS R, DURÁN I, BELLAS J, SÁNCHEZ-MARÍN P. 2012. ICES Techniques Mar Environmental Sciences No. **51**. 13orr.
- [14] ENVIRONMENTAL PROTECTION AGENCY (EPA). 1994. *Methods for assessing the toxicity of sediment-associated contaminants with estuarine and marine amphipods*. Rhose Island. USA. 156 orr.
- [15] THAIN, J., BIFIELD, S. 2001. «*Biological effects of contaminants: Sediment bioassay using the polychaete Arenicola marina*». ICES Techniques in Marine Environmental Sciences, No 29. 23 orr.
- [16] LIMIA, J.M., RAFFAELLI, D. 1997. *The effects of burrowing by the amphipod Corophium volutator on the ecology of intertidal sediments*. Journal of Marine Biology Association of the United Kingdom **77**, 409-423.
- [17] DUROUA, C., MOUNEYRAC, C., AMIARD-TRIQUET, C. 2008. *Environmental quality assessment in estuarine ecosystems: Use of biometric*
- *measurements and fecundity of the ragworm Nereis diversicolor (Polychaeta, Nereididae)*. Water Research, **42**, 2157-2165.
- [18] GARCIA-VELASCO, N., URIONABARRENETXEA, E., DE DIEGO, A., IZAGIRRE, U., GREDILLA, A., CARRERO, J.A., LIÑERO, O., MARIGÓMEZ, I., SOTO, M. *Developing novel sediment toxicity bioassays with Hediste diversicolor polychaete coelomocytes.* Posterra SETAC Europe 29th Annual Meeting Kongresuan. Helsinki, Finland 26-30 May 2019.
- [19] FREITAS, R., PIRES, A., MOREIRA,A., WRONA, F.J., FIGUEIRA, E., SOARES, A. M.V.M. 2016. *Physiological and biochemical impacts induced by mercury pollution and seawater acidification in Hediste diversicolor*. Marine Environmental Research, **117**, 75-84.
- [20] MOREIRA, S.M., LIMA, I., RIBEIRO, R., GUILHERMINO, L. 2006. *Effects of estuarine sediment contamination on feeding and on key physiological functions of the polychaete Hediste diversicolor: Laboratory and in situ assays*. Aquatic Toxicology **78**, 186-201.
- [21] DE MARCHI, L., NETO, V, PRETTI, C, FIGUEIRA, E., CHIELLINI, F., SOARES, A.M.V.M., FREITAS, R. 2017. *Physiological and biochemical responses of two keystone polychaete species: Diopatra neapolitana and Hediste diversicolor to Multi-walled carbon nanotubes* .Environmental Research **154**, 126-138.
- [22] BUFFET, P.E., MARION, R., CAUPOS, F., VERGNOUX, A., PERREIN-ETTAJANI, H…MOUNEYRAC, C. 2013. *A Mesocosm Study of Fate and Effects of CuO Nanoparticles on Endobenthic Species (Scrobicularia plana, Hediste diversicolor)*. Environmental Science and Technology. **47**, 1620- 1628.
- [23] IRIZAR, A., GARCIA-VELASCO, N., GOÑI DE CERIO, F., ETXE-BARRIA, J., MARIGÓMEZ, I., SOTO, M. 2015. *Establishment of toxicity thresholds in subpopulations of coelomocytes (amoebocytes vs. eleocytes) of Eisenia fetida exposed in vitro to a variety of metals: implications for biomarker measurements*. Ecotoxicology. **24**,1004-1013.
- [24] HAYASHI, Y., ENGELMANN, P., FOLDBERG, R., SZABO, M., POLLAK, E., HECKMANN, L-H. 2012. *Earthworms and humans in vitro: Characterizing evolutionarily conserved stress and immune responses to silver nanoparticles*. Environmental Science and Technology **46**, 4166-4173.
- [25] CURIESES, S.P, GARCIA-VELASCO, N., URIONABARRENETXEA, E., SÁENZ, M.E, BILBAO, E., DI MARZIO, W.D., SOTO, M. 2017. *Responses to silver nanoparticles and silver nitrate in a battery of biomarkers measured in coelomocytes and in target tissues of Eisenia fetida earthworms*. Ecotoxicology and Environmental Safety **141**, 57-63.
- [26] MARIGÓMEZ, I., GARMENDIA, L., SOTO, M., ORBEA, A., IZAGIRRE, U., CAJARAVILLE, M.P. *Marine ecosystem health status assessment through integrative biomarker indices: a comparative study after the Prestige oil spill «Mussel Watch*». Ecotoxicology **22**, 486-505. |
aldizkariak.v1-6-39 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.23_ Zk.2 _2011_6",
"issue": "Libk.23_ Zk.2 _2011_",
"year": "2011",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **Irakaslearen eta unibertsitatearen rola ikasleen informazio-konpetentzien garapenean**
*Txema Egaña*
txema\_egana@huhezi.mondragon.edu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea [HUHEZI] Mondragon Unibertsitatea
**GAKO-HITZAK:** Hezkuntza unibertsitarioa. Irakaslearen rola. Internet. Informazio konpetentziak. Konpetentzia digitalak
#### 1. **SARRERA ETA TESTUINGURUA**
Gaur egungo gizartean bizi dugun informazio-jauziak, batetik, askotan kontraesankor diren ezagutza askotarikoak kudeatzeko beharrak, bestetik, eta mugikortasun profesional eta pertsonalak, azkenik, ezinbesteko bihurtu dute informazioa bilatu, aukeratu, ebaluatu, erabili eta besteei transmititzeko konpetentziak garatzea. Izan ere, Informazioaren Gizartean bizi eta lan egiteko garrantzitsuena ez da informazioa edukitzea: informazioan konpetente izatea da benetan garrantzitsua. Eta pertsona bat informazioan konpetente izango da, informazioa noiz eta zergatik behar duen dakienean, eta behar duen informazio hori non bilatu, nola ebaluatu eta erabili eta era etikoan komunikatzen dakienean (ACRL, 2000; CILIP, 2004; ISTE, 2007; ETS, 2008).
Gaur egun, informazioan konpetente izatea ezinbestekoa da hiritar bezala gizartean era aktiboan parte hartzeko eta bizitza osoan zehar ikasteko dinamikan murgildu ahal izateko (UNESCO, 2003). Gure inguruko hezkuntza-dekretu, arau eta curriculum gehienetan, hezkuntza-sistemek garatu behar dituzten oinarrizko konpetentzia bezala definitzen ari dira informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentziak (OECD, 2005; ParlamentoEuropeo y Consejo de la Unión Europea, 2006; España. Real Decreto 1631/2006; Euskadi. 2007ko. 175. Dekretua).
Eta errealitate berrihonek nola eragiten dio irakaslearen rolari? Zein izan behar da irakaslearen eta unibertsitatearen rola informazio-konpetentziak garatzerakoan?
Pasa den mendeko laurogeita hamargarren hamarkadaren erdialdera arte, ikasleentzat informazio-iturri ia bakarra irakaslea bera zen eta irakasleak proposatzen zituen irakurketak. Gaur egun, IKTen eta Interneten bidez ikasleek informazio-iturri ahaltsu, global eta eguneratuak dituzte eskura eta horrek hankaz gora jarri du hezkuntzako rolen banaketa. Izan ere Internet ikasleen informazio-iturri nagusia bihurtu denetik (OCLC, 2005; Fuentes Agustí, 2006; Sureda eta Comas, 2006; BristishLibrary& JICS, 2008) ikaste-irakaste prozesuetan oinarrizko informazio-iturri izatearen monopolioa galdu egin du irakasleak.
> Nuestros alumnos disponen hoy en día de muchas más fuentes de información que lo que ocurría no hace ni diez años. Fuentes de información que, aportadas por las nuevas Tecnologías de la Información y la Comunicación, están haciendo necesario un replanteo de las funciones que tradicionalmente se han venido asignando a las escuelas y a los profesionales que en ella trabajan: los profesores y profesoras.
> > (Marcelo, 2007:52)
Gaur egun ikaste-prozesuak eraiki behar dira informazioa etengabe bilatuz, aztertuz eta landuz; ikastea ezin da oinarritu gelan irakasleak eskainitako informazioa buruz ikaste hutsean. Horretarako irakasleak informazio-igorle bakar eta isolatuaren rola baztertu behar du. Informazioaren gizartean bizi garela, eta ikasleek informazioa kanal ugaritatik jasotzen dutela onartu behar du irakasleak. Irakasle orojakilearen figurak ez du zentzurik:
> Deja el profesor de ser considerado como almacén del saber y por lo tanto dispensador omnipotente del mismo. La cantidad de información que existe sobre cualquier tema es de tal envergadura que es imposible pensar que puedan existir personas que pretendan saber todo de todo. (…) El profesor no debe competir con otras fuentes informativas, sino erigirse en elemento aglutinador y analizador de todas esas fuentes incluyéndose él mismo como informador. Aparece así la figura del profesor como facilitador frente al profesor centrado en la transmisión de conocimiento, asentado en bases de poder, conciencia social y política.
> > (Fernández Muñoz, 2007:4)
Fuentes Agustí-k (2007) ezinbesteko ikusten du irakasleen rola Internet eta ikasleen behar berrietara egokitzea, bitartekari eta gidari lanetan oinarrituta:
> Para aprender con Internet es imprescindible una adecuada mediación educativa. Es decir, favorecer en los alumnos una reflexión crítica y toma de decisiones consciente e intencional en la utilización de los procedimientos de aprendizaje. (...) Con la mediación adecuada el alumno
debe aprender a buscar información en la Red ajustada a sus necesidades informativas con el mínimo tiempo posible y a pasar de la información hallada a la información útil.
(Fuentes Agustí, 2007:41)
Guzti hau praktikan jartzen ari da gure geletan? Nolakoa da errealitatea? Literaturan zailtasun ugari daudela aipatzen da, eta irakasleak informazioan konpetente direnean ere ez dietela beti konpetentzia hori ikasleei transferitzen:
> The most significant finding [of our study] was that, although the teachers interviewed were information literate, their skills with and attitudes towards information literacy were not being transferred to their pupils.
> > (Merchant eta Hepworth, 2002:81)
Informazioarekin erlazionatutako konpetentzien garapenean,irakasleen eta hezkuntza eragileen rola aztertu duten ikerketak ugarituz joan dira azken urteotan; hauek dira esanguratsuenak (Sheehy, 2001; Merchant & Hepworth, 2002; Chuang, 2003; Macklin&Fosmire, 2004; Ruiz Puigbó & Mominó, 2005; Mominó & Meneses, 2006; Williams & Wavell, 2006;Geck, 2006; Crawford & Irving, 2007; Cannon, 2007;Williams & Coles, 2007; McAdoo, 2008; McGuiness, 2006; British Library & JICS, 2008; Hart, 2008; Stock, 2008; CICLE, 2009).
Ikerketa hau kokatzen da unibertsitate-ikasleen informazio-konpetentzien inguruan egindako proiektu zabal batean (Egaña, 2010), eta aurrekari du 2008an egindako beste ikerketa bat (Egaña, 2008).
# 2. **METODOLOGIA**
Unibertsitate-ikasleen informazio-konpetentzien garapenean, irakasleen eta hezkuntza-eragileen rolaren inguruan jaso nahi izan da ikasleek eta irakasleek duten diskurtso soziala, eta horretarako aproposa da eztabaida-taldeen *(focusgroup)* metodologia.
Eztabaida-taldeen bidez lortu nahi izan da ikasleek eta irakasleek beren hitzez espresatzea ikerketa-objektuarekiko dituzten sentimendu, kezka eta esperientziak, hari buruz daukaten informazioa. Eztabaida-taldeek aukera ematen dute ikerketa-gaia protagonistekin lantzeko, eguneroko errealitatean beren iritziak ekoitzi, espresatu eta elkartrukatzen dituzten antzera. Gainera, talde hauetan sozialki partekatzen ez diren iritzi pertsonalak taldeak zuzentzen ditu, eta, era horretan, baieztapenak eta ikuspegiak taldeak berretsitakoak izaten dira.
# 2.1. **Parte-hartzaileak**
Bi motatako parte-hartzaileak izan dira ikerketa honetan: ikasleak eta ikasle horien irakasleak. Parte hartu duten ikasleak izan dira Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), Eskoriatzan (Gipuzkoa), 2007/2008 ikasturtean Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentzia ikasten ari ziren ikasleak. Ikasle horien irakasleek ere ikerketan parte hartu dute.
Guztira 22 ikaslek hartu zuten parte eztabaida-taldeetan; hau da, ikasleen populazio osoaren %16. Zortzi irakaslek parte hartu zuten eztabaidataldean, hots, populazioaren % 31k.
# 2.2. **Eztabaida-taldeak**
Guztira bost eztabaida-talde sortu dira; lau talde ikasleekin osatuta, ikasketa-maila bakoitzeko bat, eta beste bat ikasle horien irakasleekin.
Eztabaida-talde guztiak antolatu dira ikasleek eta irakasleek in for mazio-kon pe ten tzien inguruan duten diskurtso soziala jasotzeko. Eztabaida-taldeak diseinatu eta aztertzerakoan Murillo & Mena (2006), Suarez (2005), Llopis (2005) eta Callejo (2001) emandako aholkuak jarraitu dira. Analisirako Transana 2.22 softwarea erabili da.
#### 2.3. **Prozedura**
Datu-bilketa 2007ko azaroa eta 2008ko otsaila bitartean egin zen. Antolaketa guztia Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentziako zuzendariarekin prestatu zen, zehatz-mehatz prestatu ere.
#### 3. **EMAITZAK**
#### 3.1. **Lehenengo mailako ikasleen (IKO1) eztabaida-taldearen analisia**
Apenas aritu diren irakaslearen rolaren inguruan. Unibertsitateak ikasleen informazio-konpetentzien garapenaren inguruan izan beharko lukeen rolean bi plano bereizten dituzte: alde batetik ikasleak informazio-konpetentzien inguruan trebatzea, eta, bestetik, honen guztiaren inguruan hausnartzeko aukera eskaintzea. Horretarako aipatzen dituzten formatuak hitzaldia eta ikasgaia dira, «*oso ondo legoke ikasgai bat edukitzea Interneten inguruko formazio bat izateko, oinarri batzuk hartzeko, zeren orain arte ikasi dugun dena gure kontu ikasi dugu eta ez dakigu informazioa ondo bilatzen dugun edo gaizki bilatzen dugun*». Formazio hori ikasketak hasterakoan izan beharko litzatekeela ere esaten da.
# 3.2. **Bigarren mailako ikasleen (IKO2) eztabaida-taldearen analisia**
Irakasleak ez zaizkie lagungarri izan informazioa bilatu eta aukeratzen ikasterakoan, irakasleek ez diete laguntzarik edo azalpenik ematen, eta beraiek, ikasleek, ere ez dizkiete eskatzen. Baina konforme daude, ez dute argi ikusten hori irakasleen betebeharra izan behar denik.
Informazio-konpetentzietan beren kasa trebatu direla diote, beren esperientziaz eta auto-ikasketaz; hori bai, beste ikasleen laguntza esanguratsua izan dela diote. Beste ikasleekin egiten dituzten talde-lanetan asko ikasten omen dute informazioaren inguruan, *«informazio-bilaketak hobetzen, informazio-iturri berriak eta bilaketarako teknika berriak ezagutzen; asko ikasten da talde-lanean».*
#### 3.3. **Hirugarren mailako ikasleen (IKO3) eztabaida-taldearen analisia**
Taldeko kide batzuek ikusten dute Unibertsitatean informazio-konpetentzien inguruko eta Interneten inguruko formazioaren beharra, *«Interneten informazioa bereizten eta aukeratzen erakutsi beharko ligukete»*; beste batzuek, aldiz, uste dute norberaren esperientzia eta gelako kideekin ikasten dutena nahikoa dela, *«nire ustez zure esperientziatik askoz ere gehiago ateratzen duzu»*. Taldean ez da kontsentsurik egon puntu honetan.
Informazioa bilatzerakoan zailtasunak dituztenean normalean ikaskideen artean partekatzen dituzte, eta hori oso eraginkorra dela diote, ikaskideengandik asko ikasten dela informazio-bilaketa eta aukeraketaren inguruan. Hala ere, ez dute uste ikaskideen artean desberdintasunik dagoenik Interneten informazioa bilatu eta aukeratzeko trebetasunetan, *«niri ez zait tokatu Interneten bilaketak egiten oso baldarra den ikaskiderik, ezta ere oso ona denik horretan»*. Ez dute aditurik dagoenik pentsatzen, arazoak dituztenean ez diete ikaskide konkretuei galdetzen, esperientzia hori bizitzen ari den taldeko edozein kidek lagun dezakeela uste dute, egoera berdinean dagoen gelako beste edozein ikaslek, ez dute aditurik irudikatzen, *«marrazki bat egin behar badut ordenagailuan badakit nori esan marrazki bat egiteko, behar badut Photoshop ibili ba badakit nori esan «lagundu iezadazu», baina Interneten ez badut informazioa bilatzen ez dut inor konkretuki galdetzeko, gelako edonori galdetuko diot, esango diot Aneri, edo Mireni, edo Oierri, berdin da»*, edo, *«nik zuri ikaskide bezala galdetzen dizut, baina ez pentsatzen dudalako zu aditua zarela horretan, nire behar berdina duzulako galdetzen dizut».*
#### 3.4. **Laugarren mailako ikasleen (IKO4) eztabaida-taldearen analisia**
Talde honek kezka berezia agertu du informazioaren kudeaketaren, ikaste-prozesuen, irakaslearen rolaren eta ikaste-irakaste metodologien arteko harremanen inguruan, batez ere bi ikaslek atzerrian bost hilabeteko egonaldia egin zutelako aurreko ikasturtean, eta han beste ikaste-irakaste metodologia batzuk esperimentatu zituztelako, teorian ikaslearen lan autonomoan eta informazio-bilaketetan gehiago oinarritutako metodologiak. Unibertsitate horretan lan akademiko asko egin behar izaten omen zituzten informazio-bilaketa eta ikerketan oinarrituta, hainbat gairen inguruan adituen ekarpenak bilduz eta «stateoftheart»bat sortuz. Baina esperientzia ez zen izan ikasleen gustukoa, ez zioten zentzurik topatzen besteek egindako ekarpenak bilatzeari eta uztartzeari beren (ikasleen) iritzi eta ekarpenik txertatu gabe, *«hango lanei ez nien zentzua hartzen, ze ziren, beste pertsona batzuk zer esaten duten jartzea, informazioa bilatuz eta bibliografia derrigorrez aipatuz, baina ez zen eskatzen zuk baloratzea, zure balorazioa egitea gai baten inguruan. Kontua zen bilduma bat egitea, kopiatu-itsatsi, kopiatu-itsatsi, kopiatu-itsatsi , hori ondo egin, dena txukun jarri eta listo. Eta orduan hori ikasi behar da unibertsitatean? Beste batzuk esan dutena errepikatzen eta onartzen? Edo gure iritzia lantzen eta izaten ikasi behar dugu?».*
Atzerriko egonaldi horretan irakasleen rola ere ez zen asegarria izan ikasle hauentzat. Uste dute irakasleen aldetik ez zegoela ikasleen ikasketaprozesuaren jarraipenik, *«bidaltzen ziguten lan bat astero, gure informazio-bilaketetan oinarritu behar genuena, baina klasean ez genuen gai hori lantzen, irakasleak ez zuen ezer egiten klasean bidalitako lanarekin zerikusia zuenik»*. Irakasleek ez omen zuten benetan tutoretza edo laguntzarik eskaintzen lanak egiteko informazioa ebaluatu eta aukeratzerakoan.
Esperientzia horren ondoren ikasle hauek uste dute irakaslearen rola oso garrantzitsua dela ikasleen ikaste-irakaste prozesuan, eta baita ikasleek autoikaskuntzarako estrategiak garatzen ikasterakoan ere, *«ni, Internetetik bakarrik ikasteko ez nago prestatuta, hau da, nik nire kasa Interneten ikasteko behar dudan informazioa ondo topatzen ez dakit, laguntza behar dut. Uste dut oinarri bat behar dugula informazioa aukeratzen ikasteko eta hori klasean eskuratu behar dugula irakaslearen laguntzarekin»*. Hau da, informazioa ebaluatu eta era kritikoan aztertu ahal izateko, ikasleek uste dute oinarri teoriko eta praktiko batzuk behar dituztela, eta horiek gelan irakaslearen laguntzaz eskuratu behar dituztela, gero Interneten edo beste baliabideen bitartez behar duten informazioa era autonomo eta kritikoan ebaluatu eta aztertu ahal izateko, *«nik gura dut hona [Fakultatera] etorri eta oinarri batzuk hartu gero horien bitartez lanak egin ahal izateko Interneten informazioa topatuz, baina oinarri horiek lantzea beharrezkoa dela uste dut. Bestela larregi ez da ikasten, niri pasatu zitzaidana Ingalaterran, eta gainera karrera bukatzerakoan batek ezagutza bat du eta besteak beste bat, ikasketa berdinak izanda»*.
Irakaslearen tutoretza eta jarraipenik gabe uste dute ez dutela ikasiko informazio egokia beren kasa aukeratzen eta, horren ondorioz, informazio desegokiarekin arituko direla gauzak ikasten, eta horrela ez dutela ezagutza egokia eraikiko, *«informazio asko dago eta informazio okerra auke-* *ratzen baduzu gaizki ikasiko duzu eta gero esango dizu [irakasleak] hori gaizki dagoela»*.
Unibertsitateak auto-ikasten eta Interneten bidez auto-formatzen erakutsi beharko lukeela uste dute, *«Interneteko informazioa erabiliz ikasi behar badugu etorkizunean, ba hori ondo egiten erakutsi beharko digute Unibertsitatean»*. Auto-formazioak pertsonen ikaste-prozesuak sustatzeko duen ahalmena garbi ikusten dute, beren esperientzian oinarritutako pertzepzioa da gainera. Baina auto-formaziorako gakoa motibazioan dagoela uste dute, eta hor ikusten dute zailtasuna, motibazio hori bakoitzak bere kasa lortzea zaila iruditzen zaielako. Askotan ikasketa arautuago batek motibazio hori bideratzen duela diote, errazago izaten zaiela formazio arautuen bidez motibatuta sentitzea ikasteko, *«adibidez nik aurreko urtetik dut gogoa Photoshop ikasteko eta erosi nuen liburua eta dena, baina ez dut irakurri ere egin. Baina orain ikastaro batean hasi naiz eta oso gustura noa»*.
Hezkuntza-sisteman eta unibertsitatean informazio-konpetentziak lantzea beharrezko ikusten dute, baina norberaren kabuz ere asko ikas daitekeela uste dute, *«ez bazara autodidakta behintzat, nik uste ikasi egin behar duzula [hezkuntza sisteman], baina autodidakta bazara zeure kabuz ikas dezakezu baita»*.
#### 3.5. **Irakasleen eztabaida-taldearen analisia**
Irakasleek ez dituzte ikusten beren buruak oso konpetente informazioan, *«nik neuk ez dut ezagutza handirik horretan, hutsune ikaragarria dut informazio zientifikoa bilatzen adibidez»*; eta horren ondorioa izan daiteke irakasleek Interneteko informazio-baliabideak ez erabiltzea ikaste-irakaste prozesuetan, *«nik ez dut menderatzen mundu hori [Internet] eta ez dut erabiltzen nire klaseetan»*. Irakaslearen informazio-konpetentzia gabezia horrek eragin negatiboa izango omen du ikasleak informazio-konpetentzietan trebatzerakoan, *«irakasleak bere burua galduta ikusten badu gai horietan, ba oso zaila izango da ikasleak trebatzea. Eta jakina dela oso inportantea ipar bat eskaintzea ikasleari informazioaren eta Interneten inguruan, baina lehenengo ni formatu behar naiz, tresna hori neureganatu egin behar dut, zeren bestela ea nola bideratuko ditudan ikasleak neure burua bideratzen ez badakit»*. Eta irakasleek dimentsio digitala beren zeregin akademikoetan txertatzen ez badute, arriskua dago bi euskarri ezberdinetan (digitala eta paperezkoa) oinarritutako eta elkarren arteko konexiorik gabeko bi dimentsio sortzearena, *«irakasleok aldatzen ez bagara, arriskua dago bi mundu sortzearena: Interneten mundua, ikasleek erabiliko dutena erlazionatzeko eta jolasteko, eta gero zientziaren mundua, eta hor egongo dira liburuak eta papeleoa».*
Elkarrizketan behin baino gehiagotan aipatzen da irakasleek formazioa behar dutela, «*guk ere formazio bat beharko genuke honen inguruan,* *guk ere kontrolatu ahal izateko ikasleek egiten dutena. Irakasleok ez gaude prestatuta egoera berri honi aurre egiteko, ez dakigu zer egin, ez dakigu nola jokatu, eta orduan, ba, zer egiten dugu? Bestaldera begiratu eta informazio hori guztia ia existituko ez balitz bezala jokatu».*
Informazioaren eskuragarritasuna erabat zabaldu den garai hauetan irakasleen rola ere aldatu dela aipatu da, *«irakasleok galdu egin dugu informazioaren monopolioa eta orain egin behar duguna da ikasleari tresnak eman eta lagundu, ikas dezan bilatzen informazio-multzo horretan, eta batez ere zentzu kritikoa garatzen lagundu behar diogu, ondo bereiz dezan zer den fidagarria eta zer ez».* Ikasleari zentzu kritikoa garatzen laguntzerakoan uste da eragin handia duela irakasleak bere ikasgaiak prestatzeko daukan moduak; hau da, ikasgaia lantzerakoan irakasleak berak izpiritu kritikoa erabiltzen badu, errazagoa izango da ikasleek ere jarrera kritikoa garatzea, baina beti ez da horrela izaten, *«Zuzenbideko ikasgaietan adibidez, irakasleak presta ditzake ikasgaiak errealitatea inoiz kuestionatu gabe: legea horrela da eta kito; edo legeak izpiritu kritikoarekin azter ditzake, eta horrek eragina izango du ikasleen sen kritikoaren garapenean ere»*.
Informazio-konpetentziak ikasketa guztietan zeharkako konpetentzia gisa lantzea beharrezko ikusten da, *«zeharkako konpetentzia bat izan beharko litzateke hau, eta horretarako unibertsitatean eta batxilergoan eskaini beharko lirateke errekurtsoak, tresnak eta ezagutza informazioaren kudeaketa eraginkor bat egiten ikasteko*». Ikasgaietan zeharka konpetentzia horiek lantzea beharrezkoa dela azpimarratu da, baina formazio falta aipatzen da hori ez egitearen arrazoi gisa, *«nik uste dut konpetentzia hauek txertatu egin beharko nituzkeela nire ikasgaian, baina ez dakit nola, ze askotan ezezaguna egiten zait eta kostatzen zait gai hauetan sartzea»*.
Lehenengo mailan informazio-konpetentzien inguruko ikasgai bat curriculumean txertatzea ere aukera ona izan daitekeela aipatu da, zeharkakotasunari uko egin gabe, *«ikasleentzat ondo legoke ikasgai bat egotea lehenengo mailan, bereziki informazio-iturriak ebaluatzen laguntzeko. Baina ezin da mugatu lehen mailara, irakasle guztiok landu behar ditugu maila guztietan eta inplikatu egin behar gara, bestela ez da aurrera aterako»*.
Konpetentzia horiek espresuki curriculumean txertatzeko erabakia estrategikoa dela uste da, *«karrera bakoitzeko zuzendaritzak hartu beharreko erabaki estrategikoa da informazio-konpetentziak lantzearena»*.
Honekin batera, konpetentzia horien garapenean ikasleen arteko lankidetza eta talde-lanean aritzea giltzarri direla ikusten da, *«ikasleen arteko harremana oso inportantea da informazioaren inguruko konpetentziak eskuratzeko, beraien artean primeran konpontzen dira horretan».*
Bizi dugun informazioaren hazkunde esponentzialak pertsonengan izan dezakeen eraginak kezka nabaria sortzen du taldean, *«hiritar arduratsu eta kontzientearen hezkuntzan, kontrako eragile bihur daiteke informazio-jario izugarri hau».* Hazkunde honen eragin negatiboei aurre egiteko, kide guztiek ikusten dute hezkuntzaren beharra, informazio-konpetentziak garatzearen beharra; informazioa ebaluatzen eta aukeratzen ikastea bereziki ezinbestekoa dela aipatu da. Era berean, kide batzuek informazioaren jarioari uko egiteko aukera ere kontuan izan beharko litzatekeela diote, publizitatea ez jasotzeko egoten diren ekintzen antzera, adibidez; informazioaren jarioari uko egiteko eskubidea ere oinarrizko eskubide gisa onartu beharko litzatekeela aipatu da, *«zeren gaur egun norbanakoek dugun arriskurik handienetako bat da informazioaren itsaso zabal horretan galdu eta naufragatzea, eta hori izugarria da. Eta, horregatik, informazio-jario izugarri honetatik babestuko gaituen oinarrizko eskubidea aldarrikatzea beharbada ez da huskeria bat: «informazio hori ez dut nahi» esateko eskubidea».* Hau da, zalantzak agertzen dira ea ikasketa-prozesu pertsonalen bidez bakarrik emango ote zaion konponbidea arazo horri; kide hauek uste dute informazio-konpetentzietan landu beharreko atal bat informazio-jarioari mugak jartzen ikastea izan beharko litzatekeela, *«beharbada informazioaren jario mugagabeari mugak jartzen, ateak ixten ikasi behar da»*. Ildo beretik, informazioren gizartea desmitifikatzearen beharra ere aipatu da. Beste kide batzuek mugak jartzearena arriskutsua izan daitekeela uste dute, eta konponbidea etengabe egoera berrietara moldatzen ikastean dagoela aipatzen dute, bereziki sen kritikoa garatuz eta informazioa ebaluatzeko gaitasunak landuz.
Irakasleek informazioaren hazkunde esponentzialaren eraginez beren ezagutza-alorretan eguneratuta izateko dituzten zailtasunek ere kezka sortzen dute taldean, *«horrenbeste informazio dago irakurtzeko eza gutza-alorretan, estres gradu bat ere sortzen dizula horrek, eta niri behintzat momentu honetan kontu honek apur bat gainezka ere egiten dit. Halako informazio-jarioa dago, ze munduko tresna onenak edukita ere, eta diskriminatzeko gaitasun handia edukita ere, ezin zara heldu denetara»*. Ezintasun-sentipena sortzen du egoera horrek, baina erantzun posible bat informazio-konpetentzien garapenean egon daitekeela uste da, elkarrizketan zehar inoiz ez da beste konponbiderik aipatu.
Aipatu da irakasleek galdu egin dutela ikasleek erabiltzen dituzten informazio-iturrien inguruko kontrola, batez ere ikaste-irakaste metodologia aktiboagoak aplikatzen direlako (ikasleek egin beharreko proiektuak zabalagoak izaten dira eta informazio-iturri askotarikoagoak behar dituzte) eta Internetek informazioa demokratizatu duelako, *«orain arte bidalitako lanekoiz pe nak oso bideratuak izan dira, baina orain, Mendeberrirekin, proiektuen gaiak gero eta zabalagoak dira eta Pandoraren kaxa zabaldu zait, eta Pandoraren kaxa da Internet»*, edo, *«ikaslea uzten duzunean proiektu bat egiten eta informazioa berak bilatu behar duenean ba hor informazioaren kontrola galtzen dugu irakasleok, eta ni orain konturatu naiz horretaz».*
Unibertsitatea baino lehenagoko hezkuntzak ere berebiziko garrantzia duela aipatu da, baina taldekideek, edo ez dakite zein den honen guztiaren inguruan hezkuntza ertainetan martxan dagoen politika, *«nik ez dakit gure aurreko hezkuntza-faseetan zer egiten ari diren hau guztia bideratzeko»*, edo ezkorrak dira une honetan dauden politikekin, *«ez dut sumatzen poli-* *tika garbirik dagoenik konpetentzia hauek lantzeko»*. Eta honen arrazoia berriro lotu da irakasleen formazio eta jarrerarekin, *«irakasle askok kristoren arazoa dute, zeren aldaketak harrapatu ditu eta ez dakite zer egin tresna berriekin»*.
Hurrengo taulan bost eztabaida-taldeetan eman diren ekarpen esanguratsuenak laburbiltzen dira.
#### 1 taula **Eztabaida-taldeetako emaitzen laburpena**
#### Lehenengo mailako ikasleen ekarpenak
- Informazio-konpetentzien inguruko formazioa beharrezkoa dela uste dute, lehenengo mailatik hasita eskaini beharreko formazioa izan behar dela uste dute.
- Aipatzen dituzten formaziorako formatuak dira gai horietan oinarritutako ikasgai bat eta hitzaldiak.
- Pentsatzen dute aberasgarria litzatekeela irakasle guztiek gehiago erreparatzea informazioari eta informazioaren kudeaketari.
## Bigarren mailako ikasleen ekarpenak
- Dituzten informazio-konpetentziak beren kasa eskuratu omen dituzte, beren esperientzian eta auto-ikasketan oinarrituta.
- Talde-lanak beste ikasleekin egitea oso eraginkorra omen da informazio-konpetentzietan trebatzeko.
- Irakasleak ez omen zaizkie lagungarri izan informazio-konpetentzietan trebatzerakoan.
- Ez dute argi ikusten irakaslearen zeregina denik ikasleei laguntzea informazio-konpetentziak garatzen.
#### Hirugarren mailako ikasleen ekarpenak
- Batzuek komenigarri ikusten dute Unibertsitatean informazio-konpetentziak lantzea curriculumean ikasgai bat txertatuz, baina beste kide batzuen ustez esperientziaz eta talde-lanean ikasten da hoberen informazioan konpetente izaten; hau da, zeharkako eran.
- Talde-lana oso egokia dela uste dute informazio-konpetentziak gelako beste ikasleekin batera garatzeko.
- Gelako beste ikaskideak dira beren erreferentzia nagusia zailtasunak dituztenean (informazioa bilatzerakoan eta ebaluatzerakoan).
- Gelako ikaskideen artean ez dute uste informazioan konpetenteago den kiderik dagoenik. Egoera berdinean dagoen eta lan berdina egin behar duen ikasle baten laguntza bilatzen dute, baina ez beraiek baino konpetenteagoa delako ustean.
#### Laugarren mailako ikasleen ekarpenak
- Kezka berezia erakutsi dute informazioaren kudeaketaren, ikaste-prozesuen eta irakaslearen arteko harremanen inguruan.
- Kide batzuek lauhilabeteko bat atzerrian egin zuten eta bertan informazio-bilaketetan oinarritutako lan ugari egin behar izan zituzten era autonomoan.
- Esperientzia hori ez zuten gogoko izan; batetik, lanek ez zutelako zerikusirik klasean lantzen zenarekin eta, ondorioz, ez zietelako zentzurik ikusten lanoi, eta, bestetik, irakaslea ez zelako gidari eta laguntzaile bihurtzen: ez zuten irakasleen partetik sostengurik lanak egiterakoan, ezta informazioa bilatu, ebaluatu eta aukeratzerakoan ere.
- Esperientzia horrek Internet fenomenoak ikaste-irakaste prozesuetan duen eraginaren inguruan hausnartzeko balio izan die, eta baita irakaslearen eta unibertsitatearen funtzioen inguruan ere.
- Konturatu dira irakasleen rola oso garrantzitsua dela, bereziki zeregin honetan: laguntzea ikasleei informazioa era autonomo eta kritikoan bilatu, aukeratu eta ebaluatzen.
- Argi dute unibertsitateak informazio-konpetentziak eta ikasketa autonomoa sustatu beharko lituzkeela, baina konpetentzia horiek norberaren kabuz eta talde-lanean ere asko gara daitezkeela uste dute.
#### Irakasleen ekarpenak
- Irakasleek ez dituzte euren buruak oso konpetente ikusten informazio-bilaketak egiterakoan eta tresna teknologiko sofi stikatuak erabiltzerakoan. Alderdi horietan ikasleek baino konpetentzia gutxiago eduki dezaketela uste dute; informazioa ebaluatzen eta aukeratzen, aldiz, ikasleak baino konpetenteago direlakoan daude.
- Irakasleek askotan aipatzen dute saioan zehar teknologia digitalaren eta Interneten inguruko formazio falta dutela; uste dute hori horrela izanik irakasleek nekez lagunduko diotela ikasleari informazio-konpetentziak garatzen.
- Uste da Interneten zabalkundearekin irakasleak bere jakintza-alorreko informazio-iturrien monopolioa galdu duela ikaslearen aurrean; horrek irakaslearen rolean ere eragin nabarmena duela aipatu da. Izan ere, alde batetik eta informazioaren gizartearen eraginez, informazioa demokratizatu egin da eta orain guztion eskura dago, irakasleen eta ikasleen eskura. Bestetik, ikasteirakaste metodologia aktiboen eraginez ikasleek askoz ere informazio-iturri gehiago erabiltzen dituzte, irakaslearen kontrolpetik kanpo geratzen diren informazio-iturriak.
- Informazioaren jario eta hazkunde esponentzialak kezka nabaria eta ezintasun apurra sortzen ditu taldean. Horren aurrean informazio-konpetentziak eta sen kritikoa curriculumean garatzea ezinbestekoak direla azpimarratu da.
- Informazio-konpetentziak curriculumetan txertatzea beharrezkoa dela uste da, erabaki estrategikotzat jotzen da. Zeharkako konpetentzia gisa txertatzea da gehien aipatzen den era, baina horretarako irakasleak formatzea eta kontzientziatzea ezinbestekoa dela uste dute eztabaida-talde honetako irakasleek. Era berean, lehenengo mailan informazio-konpetentzien inguruko ikasgai bat ere eraginkorra izan daitekeela uste da.
- Talde-lana oso egokia ikusten da informazio-konpetentziak ikasleen artean garatzeko.
- Unibertsitate-aurreko hezkuntzan informazio-konpetentziak garatzea ezinbestekoa dela uste dute.
#### 4. **ONDORIOAK ETA EZTABAIDA**
Ondorioak aztertzerakoan kontuan izan behar da ikasleei eta irakasleei eskatu zaiela erantzunak ematerakoan beti lan akademikoak egiteko egoeran jartzea; beraz, ondorio hauek ulertu behar dira ikasleek zeregin akademikoak burutzeko behar duten informazioarekin erlazionatuta. Gogoratu behar da, halaber, ondorio hauek Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentziako ikasleen informazio-konpetentziak aztertzearen ondorio direla, eta ez dutela zertan zerikusirik izan beste ikasketa, fakultate edo unibertsitateen errealitatearekin.
Aipatzekoa da laugarren mailako ikasleak eta irakasleak beraiek izan direla gaiarekiko hurbilpen eta konpromiso gehien erakutsi duten taldeak.
#### 4.1. **Ondorioa**
Irakasleek formazio sistematiko eta integrala behar dute informaziokonpetentziak beren ikasgaietan lantzeko.
Formazioa behar dutela irakasleen aldarrikapen nabarmena izan da ikerketan zehar, beste ikerketa batzuetan gertatu den bezala (Ruiz Puigbo eta Momino, 2005; McAdoo, 2008; Stock, 2008). Irakasleek askotan aipatu dute teknologia digitalaren eta Interneten inguruko formazio falta dutela, eta uste dute hori horrela izanik irakasleek nekez lagunduko diotela ikasleari informazio-konpetentziak garatzen. Hau sintonian dago Monereo (2005) eta Fuentes Agustik (2007) diotenarekin, alegia, ezinbestekoa dela irakasleen rola ikasleen behar berrietara egokitzea, bitartekari eta gidari lanetan oinarrituta, irakaslearen esku-hartzea ezinbestekoa delako informazioa ikaste-prozesuan era eraginkorrean erabiltzeko.
Hartek (2008) ondorioztatu zuenaren ildotik, berriz, irakasleek, ikasleek bezala, beren kasa eta auto-ikasketan oinarrituta ikasi dute dakitena informazio-konpetentzien inguruan, eta formazio sistematikoaren beharra dute beraiek ere. Formazio teknologikoarekin batera, gainera, informaziokonpetentzien inguruko formazio didaktiko integrala ere beharrezkoa dute irakasleek, informazioaren trataera ikasgaietan lantzen ikasteko (CICLE, 2009).
# 4.2. **Ondorioa**
Informazio-konpetentziak arrakastaz garatzeko, integratu egin behar dira konpetentzia horiek hezkuntza-proiektuan eta curriculumean.
McAdook (2008) eta Stockek (2008) apuntatutako ildotik, irakasleen ustez beharrezkoa da informazio-konpetentziak curriculumean era sistematiko eta sekuentzialean txertatzea, izan ikasgai baten bidez, izan curriculumean zeharkako eran, eta beti ere irakasle guztien parte-hartzearekin eta Fakultatearen inplikazioarekin. Maureen (2006), Williams eta Wavell (2006) eta McAdooken (2008) ikerketetan bezala, irakasleak ohartzen dira horretaz: hots, curriculumetan apenas egoten dela lekurik eta denborarik ezer gehiago lantzeko; horregatik, beharrezkoa da hezkuntza-erakundearen inplikazio zuzena informazio-konpetentziak hezkuntza-proiektuan txertatzeko. Stubbings eta Franklinek (2005) dioten bezala, Fakultateak eta departamentuak beti ikusten dute informazio-konpetentziak garatzearen beharra, baina gero praktikan ez da hori islatzen curriculumean, denborarik ez dagoelako eta pentsatzen dutelako beste nonbaiten garatzen dituztela konpetentzia horiek ikasleekin. Harten (2008) ikerketan bezala, agerikoa da irakasleek informazio-konpetentziak ikasleekin lantzea beharrezkoa ikusten dutela, baina, berez, irakasleak gutxitan hasten omen dira konpetentzia horiek lantzen beren ikasgaietan.
Horregatik guztiagatik, irakasleek uste dute erakunde-mailako planifikazioa ere beharrezkoa dela eta informazio-konpetentziak erakundeko hezkuntza-proiektuan integratu behar direla, bestela, Maureenek (2006) dioen bezala, konpetentzia horien garapena maila pertsonal eta informalean geratzen delako eta ez delako ziurtatzen konpetentzia horiek ikasle eta irakasle guztiek garatuko dituztenik. Ikasleen informazio-konpetentziak garatzeko eragile esanguratsuena erakunde- eta instituzio-mailako politikak diseinatzea dela uste dute irakasleek, baina, Maureenek (2006) dioen bezala, informazio-konpetentzien garapena sustatzeko komeni da pertsona-talde batek horren ardura espezifikoa hartzea.
Ikerketa honetan parte hartu duten irakasleek garbi ikusten dute, halaber, funtsezkoa dela Unibertsitate-aurreko hezkuntza-etapetan informazio-konpetentziak era sakonean garatzea. Ikasleengan ere nabaria da DBH eta Batxilergoan informazio-konpetentziak apenas garatu dituztela, Stock (2008) eta CICLEk (2009) ondorioztatukoaren bidetik. Informazio-konpetentziak unibertsitate-aurreko hezkuntza-etapetan lantzeko, bestalde, beharrezkoa da konpetentzia horien sekuentzializazioa, ikasten ikasteko konpetentzia beste konpetentziekin batera lantzea eta, azkenik, irakasleen formazioa.
#### 4.3. **Ondorioa**
Irakasleek eta ikasleek ulertzen dute irakasleen rola eta ikaste-irakaste prozesuak era nabarian aldatu direla sare-gizartearen eraginez.
Agerikoa da irakasleak eta azken ikasturteetako ikasleak konturatzen direla gauza garrantzitsu batez: alegia, Interneten zabalkundearekin irakasleek galdu dutela bere jakintza-alorreko informazio-iturrien monopolioa ikaslearen aurrean, eta horrek irakaslearen rolean ere eragin nabarmena duela, informazioa demokratizatu egin delako eta orain guztion eskura dagoelako, irakasleen eta ikasleen eskura (Picardo, 2002; Monereo, 2005; Marcelo, 2007; Fernandez Muñoz, 2007; Fuentes Agusti, 2007). Eskolarekin (2004) bat etorriz, irakasleak konturatzen dira horretaz, badakite ikaste-irakaste metodologia aktiboen eraginez ikasleek askoz ere informazioiturri gehiago erabiltzen dituztela, irakaslearen kontrolpetik kanpo geratzen diren informazio-iturriak. Honek guztiak irakaslearen rola aldatu du eta garrantzitsua da irakasleak egoera berrira ahalik eta egokien eta azkarren egokitzea.
#### 4.4. **Ondorioa**
Ikasleek uste dute irakasleen rola garrantzitsua dela laguntzeko informazioa era autonomo eta kritikoan bilatzen, aukeratzen eta ebaluatzen.
Maureenek (2006), Stockek (2008) eta CICLEk (2009) apuntatzen duten ildotik, ikasleek uste dute beren informazio-konpetentziak garatzerakoan irakaslea eragile garrantzitsua izan behar dela. Ikasleek ulertzen dute irakaslearen laguntza funtsezkoa dela ikasleek informazio-ingurune konplexu eta teknologikoetan lan egin behar dutenean; ulertzen dute, horrez gain, ikasleek informazio-konpetentziak arrakastaz garatzeko garrantzitsuak direla irakaslearen inplikazioa, parte-hartzea eta laguntza. Ikasleen aldetik ez da sumatzen jarrera negatiborik irakaslearen funtzio horien inguruan. Hau bat dator Darling-Hammondek (2000)) aipatzen zuten ideiarekin, hau da, irakasleek era esanguratsuan eragiten dutela ikasleen ikasteprozesuan, eta hezkuntza-sistemaren eraginkortasunean ere eragin zuzena dutela.
Ikasleengandik jasotako iritzien arabera, irakasleek gutxi laguntzen diete ikasleei informazioa bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen. Antzekoa gertatzen da beste fakultate batzuetan ere, eta irakasleak laguntzen duenean denboraz kanpo, era aldizkako eta banakakoan izaten da (Maureen, 2006). Era berean, ikasleek uste dute irakasleak informazio-iturri baliotsuak izan daitezkeela baina ez dituztela iturri horiek ongi profitatzen.
Ikerketa honetan bereziki azken ikasturteetako ikasleek kezka berezia erakutsi dute informazioaren kudeaketaren, ikaste-prozesuen eta ikasleen eta irakaslearen arteko harremanen inguruan. Are gehiago, informaziokon pe ten tziak lantzerakoan irakasleak kontuan izan beharreko iradokizun interesgarri hauek ere egin dituzte:
- Irakasleen gidaritza oso garrantzitsua da prozesu guztian zehar, batez ere gomendagarriak diren informazio-iturrien inguruan, tresnen inguruan, egileen inguruan eta baita informazio hori ebaluatzeko irizpideen inguruan.
- Lanaren gaia ikasgaian une horretan lantzen ari direnarekin erlazionatuta egon behar da. Bilatu, aukeratu eta erabili behar den informazioa curriculumean lantzen ari denarekin erlazionatuta egon behar da. Maureenen (2006) ikerketan ikasleek iradokizun berdina egiten dute eta Newell (2006) ere antzeko ondoriora heldu zen.
- Ikaslea beste pertsonek sortutako informazioa bilatzen, aukeratzen eta erabiltzen trebatzeaz gain, helburu garrantzitsua izan behar da ikaslearen hausnarketa bultzatzea ere. Oso motibagarria da ikaslearentzat besteek sortutako informazio hori guztia aztertu ondoren bere iritzia eraikitzea, bestela ez baitio zentzurik aurkitzen informazioa lantzeari ezta lana bera egiteari ere.
# 4.5. **Ondorioa**
Irakasleei kosta egiten zaie barneratzea beren rolean dagoela informazio-konpetentziak ikasleekin lantzea; beren rol berria bereganatzeko zailtasunak dituzte.
Ikasleek informazioa eskuratzeko duten dinamika erabat aldatu da Internetekin; irakasleak ohartzen dira horretaz, agerikoa da hori, eta badakite horrek ikaste-prozesuetan eragina duela, baina ez dakitenez zer egin behar duten horren aurrean, normalean ez dute ezer egiten. Maureenen (2006) eta McGuinnessen (2006) ikerketetan bezala, irakasle askok ez dute uste beraien zeregina dela ikasleek egiten duten informazioaren trataeraren prozesuari erreparatzea eta ikasleek informazioarekin duten harremanean esku hartzea. Beren rola bakarrik ikusten dute azken produktua ebaluatzen, kontuan izan gabe zein izan den informazio-prozesua, eta ikasleei *feed-back* egokirik eman gabe lana egiteko bilatu, ebaluatu, aukeratu eta landu duten informazioaren inguruan. Honen guztiaren ebidentzia argia izan da irakasleek ez dakitela ezer prozesu horretaz eta ez dutela ikusten beren zereginen barruan dagoela ezagutzea ikasleek nola bilatzen duten informazioa, edo nola aukeratzen duten informazioa, edo orokorrean zer egiten duten informazioarekin.
Agerikoa da irakasle asko ez dela jabetzen ikasleen informazio-konpetentziak garatzerakoan irakasleak duen rolaz. Irakasleek horren guztiaren kontzientzia dutela argitzen duten ebidentzia ahulak jaso dira; sumatzen da irakasleek ez dutela beren rolean ikusten zeregin hori, eta, ondorioz, ez dutela praktikan jartzen. Nabaria da irakasleak ohartzen direla joera jakin batez; hots, ikasleek informazio gutxi eta kalitate urrikoa erabiltzeko joera izaten dutela askotan, baina honen aurrean ez dutenez jakiten zer egin, dinamika hori normaltzat hartzen dute askotan, ikaslearen utzikeriari egotziz egoera.
Hau guztia ulertzeko interesgarria da McGuinnessen (2006) ikerketako ondorio hau: irakasleek pentsatzen dute informazio-konpetentziak lantzea ikasleak berak egin behar duen zerbait dela, ikasleak berak bakarrik landu behar duen zerbait, irakaslearen esku-hartzerik gabe. Hau da, ikasleak berak identifikatu eta aprobetxatu behar dituela curriculumean zehar sortzen zaizkion aukerak informazio-konpetentziak lantzeko eta garatzeko, irakaslearen laguntzarik gabe.
# 4.6. **Ondorioa**
Irakasleek uste dute ikasleek baino konpetentzia gutxiago dutela informazioa bilatzen, baina informazioa ebaluatzen eta aukeratzen, aldiz, ikasleak baino konpetenteago ikusten dute euren burua.
Chuang (2003) eta Maureenek (2006) ikertutakoaren arabera, irakasle gehienak nahiko konpetenteak izaten dira IKTetan, baina ikerketa honetako irakasleek ez dituzte euren buruak oso konpetente ikusten informazio-bilaketak egiterakoan eta tresna teknologiko sofistikatuak erabiltzerakoan; aitzitik, alderdi horietan ikasleek baino konpetentzia gutxiago eduki dezaketela uste dute. Hau benetan esanguratsua da, ziur aski berau (gaur egun hezkuntza-jarduera gehienetan presente dagoen konpetentzia digitala eta informazioaren trataeraren hau) izango delako eremu bakarra irakasleak ikasleak baino konpetentzia gutxiago duela uste duena. Honek eragina izan dezake irakasleek gelan IKTak gutxi erabiltzeko duten joeran (Lareki, 2006); bestetik, irakasleek IKTak erabiltzen dituztenean, ikasleen ikasteprozesura orientatuta egon beharrean, askotan, irakasleen irakaste-prozesuari zuzenduta egotea ere horren ondorio izan daiteke (Maureen, 2006). Irakasleek badute sentipena CICLEn (2009) aipaturiko ikasleen eta irakasleen arteko urradura digitala egon badagoela, baina ikasleek ez dute horrelakorik aipatu ere egin.
Honek guztiak irakasle-ikasle rol banaketa tradizionala aldatzen du, irakaslea jartzen duelako «ez dakienaren» rolean, tradizionalki ikaslearena izan den rola, eta ikaslea «dakienaren» rolean kokatzen delako, tradizionalki irakaslearena izan den rola. Ikasleak eta irakasleak ez badaude prestatuta horrelako aldaketa baterako, ondorioak negatiboak izan daitezke, irakasleari ziurgabetasuna eragin diezaiokeelako, baina CICLEren (2009) ikerketan aipatzen denez, normalean irakasleek zailtasun gehiegirik gabe bidera ditzakete ikasleen gaitasun teknologikoak erabilera ahalik eta eraginkor eta operatiboenerantz. Ikerketa berean proposatzen denez, teknologiaren inguruan rolak inbertitzea eta birnegoziatzea eraginkorra izan daiteke, hau da, ikasleek tutore rola ere hartzea eta irakasleari laguntzea teknologiaren inguruan, horrela lortzen delako ikasleek teknologiaren inguruan duten ezagutza eta entusiasmoa kapitalizatzea eta bideratzea, ikasketa-emaitzetan eragin positiboarekin gainera.
Irakasleek beren burua bai ikusten dute prestatuta ikasleei informazioa ebaluatzen eta aukeratzen laguntzeko; honen inguruan daukaten gaitasunaz ez dute zalantzarik erakutsi. Hezkuntzako sektore eta komunitate gehienetan adostasuna dago horren inguruan; hots, irakaslearen rola funtsezkoa dela ikasleek ikas dezaten informazioa ebaluatzen, aukeratzen eta aztertzen (Merchant eta Hepworth, 2002; CICLE, 2009).
# 4.7. **Ondorioa**
Ikasleek eta irakasleek informazio-iturri eta informazio-bitarteko ezberdinak erabiltzeko joera dute.
Ikasleek ia bakarrik Interneten atzitutako informazio digitala erabiltzen duten bitartean, irakasleek paperezko euskarrian (liburuak eta aldizkariak bereziki) dagoen informazioa erabiltzeko joera dute. Kezka nabaria erakutsi dute irakasleek honek unibertsitatean eten bat sortzeko arriskua ekar dezakeelako: alde batetik *paperezko* dimentsioa egongo litzateke, irakasleena, akademikoa eta klaseetan erabiliko litzatekeena, eta bestetik dimentsio digitala egongo litzateke, ikasleen mundua, ikasleek batez ere erabiliko dutena sozializatzeko eta komunikatzeko, baina ez unibertsitatean akademikoki ikasteko, irakasleek ez dutelako sustatzen eremu digitaleko informazioa erabiltzea testuinguru akademikoetan. Ikasleen eta irakasleen dikotomia hau ISEIk (2004) egindako ikerketan ere agertu zen, kasu horretan DBH mailan. Jokaleku horri oso negatibo irizten dio irakasleen taldeak. Ikasleen taldeetan egoera hau arinki aipatu da, baina ez kezka moduan, eta agerikoa da ikasleak ikasketak gainditzeko adina egokitu direla eta egoera momentuz ezinegonik gabe eta aldaketarako aldarrikapenik gabe kudeatzen ari direla, CICLEko ikerketan (2009) apuntatzen den bezala; nolanahi dela, egoera honi ezingo zaio denbora luzean eutsi eta ziur aski hurrengo belaunaldian zailtasun gehiago izango dira gauzak aldatzen ez badira (CICLE, 2009).
Eten hau txikitzeko, zentzuzkoa dirudi irakasleak ingurune digitaletara gehiago hurbiltzea, sormenaren eta ikaste-prozesuak sustatuko dituzten informazio eta tresnen bila; eta, era berean, ikasleak ingurune akademikoetara erakarri behar dira, ziurtatzeko beraien ezagutzaren eraikuntza eta ziurtatzeko, halaber, ikaste-prozesuak eraginkorrak direla.
# 4.8. **Ondorioa**
Irakasleek ez dakite ikasleek nola bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen duten lan akademikoak egiteko behar duten informazioa.
Agerikoa da irakasle askok ez dakitela ikasleek informazioa nola bilatzen, ebaluatzen, aukeratzen eta lantzen duten, nahiz eta jarduera horiek diren gaur egungo ikaste-prozesu askoren ardatzetako bat. Badago joera irakasleen artean pentsatzeko ikasleek informazioa nola bilatzen duten behatzea ez dagoela beren zereginean, eta baita zalantzan jartzeko ere beraien esku-hartzerik behar ote den arlo horretan, informazioa bilatzearena ikasleek gelatik kanpo egiten duten jarduera delako.
Agerikoa da ere ikasleak konturatzen direla irakasleen behaketarik eta esku-hartzerik ez dela egoten informazio-bilaketen inguruan, eta horren ondorioa da, gorago aipatu den bezala, ikasleak gutxi saiatzen direla kalitatezko informazio fidagarria eta egokia bilatzen, aukeratzen eta lantzen.
# 4.9. **Ondorioa**
Irakasleen exijentzia-maila eskasa da ikasleek lan akademikoak egiteko erabiltzen duten informazioaren inguruan.
Ikasleen ustea da irakasleek ez dietela exijitzen ondo aukeratzea lan akademikoak egiteko informazio egokia, esanguratsua, fidagarria eta sinesgarria, hau da, irakasleek ez dutela hau kontuan izaten lanen notak jartzerakoan, eta honen ondorioz joera izaten dutela gutxi saiatzeko unibertsitateko lanetarako behar duten informazioa zorroztasunez bilatzen, aukeratzen eta ebaluatzen. Lehenago ere aipatu da ideia hau informazio-beharren testuinguruan.
Irakasleek dinamika hau alda dezakete beren klaseetan informazio-konpe ten tziak landuz eta agintzen dituzten lanen ebaluazioan kontuan hartuz informazio-konpetentzien inguruko irizpide argiak. Hau guztia errazago litzateke informazio-konpetentziak txertatuta egongo balira ikasketetan, curriculumetan eta erakunde bakoitzeko hezkuntza-proiektuan, zeren irakasleen gogoa eta formazioa ez baitira nahiko, Merchant eta Hepworth-ek (2002) eta British Library eta JICSek (2008) ondorioztatu zuten bezala; hau da, irakasleak informazioan konpetenteak izan arren, beraien ikasleak ez zituztela beti eskuratzen beren gaitasunak eta jarrerak informazioarekiko.
# 4.10. **Ondorioa**
Ikasleek aldaketa teknologikoen aurrean segurtasuna erakutsi duten bitartean, irakasleek garapen teknologikoak beren lanbidean izango duen eraginaz kezka erakutsi dute.
Nabarmena da ikasleek eta irakasleek garapen teknologikoa era ezberdinean hautematen dutela. Teknologiaren inguruan ikasleek apenas izan dute kezka edo beldurrik, eta agerikoa da egoera berrietara moldatuko diren ziurtasuna dutela British Library eta JICSek (2008) eta CICLEk (2009) eginiko ikerketetan ere ageri den bezala. Aldiz, irakasleek behin eta berriro plazaratu dute teknologiarekiko duten kezka, eta ez dute erakutsi ikasleek bezalako segurtasunik ingurune teknologiko berrietara moldatzerakoan.
# 5. **ETORKIZUNEKO IKERKETARAKO GOMENDIOAK**
Ikerketa gehiago behar da **Sare-gizartean irakasle izatearen** inguruan, irakasleak eta ikasleak arrakastaz egokitu daitezen Sare Gizartearen eraginez osatzen ari den hezkuntza-paradigma berrira. Beharrezkoa da gehiago ikertzea honako atal hauetan:
- Irakaslearen rol nagusia dagoeneko ez da ikasleei informazioa transmititzea, baina zein izan behar da, orduan, irakaslearen rola Sare Gizartean? Nola murgil daitezke irakasle guztiak rol berri horretan? Zein da hezkuntza-eragileen zeregina horri dagokionez? Garrantzitsua da honen guztiaren inguruan sakonago ikertzea.
- Komeni da irakasleek informazio-konpetentziak beren ikasgaietan txertatzeko estrategia egokienak identifikatzea. Zer egin dezakete irakasleek beren ikasgaietan ikasleak konpetenteago izan daitezen informazioa bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen? Nola txerta ditzakete informazio-konpetentziak beren ikaste-jardueretan? Zeintzuk dira irakasleek informazio-bilaketak eta informazioaren ebaluazioa gelan integratzerakoan dauzkaten zailtasunak? Zer egiten dute informazio-konpetentziak beren ikasgaietan asko lantzen dituzten irakasleek? Zein dira irakasleen praktika onak horri gagozkiola?
- Beharrezkoa da hau guztia egiteko irakasleek behar duten formazioaren inguruan ere gehiago ikertzea. Irakasleek zer formazio pedagogiko eta teknologiko behar dute gero beraiek konpetentzia horiek ikasleekin lantzeko? Irakasle guztiek formazio berdina behar dute edo materiak eragina du irakasleek behar duten formazioan?
Arestian aipatu den bezala, ikasle guztiak informazioa bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen konpetente izan daitezen beharrezkoa da informazio-konpetentziak integratzea fakultate edo ikastetxe bakoitzeko **hezkuntza-proiektuan**. Ikerketa gehiago behar da, ordea, honek guztiak daukan konplexutasunari aurre egiteko; adibidez, galdera eta zalantza hauek sakonago aztertuz:
— Nola integratu behar dira konpetentzia hauek hezkuntza-proiektuan? Zein izan behar da fakultatearen edo hezkuntza-erakundearen zere-
- gina graduatzen diren ikasle guztiak informazioan konpetente izan daitezen?
- Ikasketa eta Gradu bakoitzean nola diseinatu behar dira curriculuma eta ikaste-jarduerak ikasle guztiek izan ditzaten aukerak beren informazio-konpetentziak garatzeko? Nola egin behar da horren guztiaren sekuentzializazioa curriculumean zehar? Ikasketen baitan noiz komeni da konpetentzia hauek lantzea?
- Zer mekanismo erabil daiteke identifikatzeko ikasketa bakoitzeko soslai profesionalean beharrezkoak diren informazio-konpetentziak? Gradu eta ikasketa guztietan pisu espezifiko berdina izan behar dute? Edo badira ikasketa batzuk non informazio-konpetentziek garrantzi handiagoa izan behar duten ikasketa horren soslai profesionalak hala eskatzen duelako?
- Informazio-konpetentziak zeharkako eran lantzea komeni da, baina nola diseinatu behar da hori curriculumean? Zein ikasgai dira aproposenak konpetentzia hauek zeharka lantzeko? Nola identifika daitezke ikasgai bakoitzean lantzeko egokienak diren informazio-konpetentziak?
- Aurrez egindako gomendioan iradokitako moduan, nolakoa da informazio-konpetentzien eta zeharkako beste konpetentzien arteko harremana? Nola integratu behar dira curriculumean ikasten ikasteko konpetentziak, konpetentzia digitalak, ikerketarako konpetentziak eta informazio-konpetentziak?
- Ikasketa guztietan komeni da txertatzea ikasgai berezi bat informazio-konpetentzien inguruan? Nola uztartu behar dira zeharkako eran egiten diren jarduerak eta ikasgai espezifiko batean egiten direnak?
- Zein dira ikaste-irakaste metodologia egokienak informazio-konpetentziak lantzeko? Nola txertatu behar dira informazio-konpetentziak Arazoetan, Kasuetan eta Proiektuetan Oinarritutako ikaste-irakaste metodologietan? Eta Gradu Amaierako Proiektuetan?
- Nola uztar daitezke, batez ere digitala eta ludikoa den ikasleen unibertsoa, eta batez ere akademikoa eta paperezkoa den irakasleen unibertsoa?
Ikerketa gehiago behar da, halaber, **informazio-konpetentziak ebaluatzeko** tresnen inguruan, eta baita nazioartean sortzen diren ebaluaziotresnak eskuratzeko eta egokitzeko, bereziki iSkills eta Trails bezalako tresnak. Galdera hauek ikerketa horien inspirazio-iturri izan daitezke: zein ebaluazio-metodo dira egokienak konpetentzia hauek ebaluatzeko? Nola ebaluatu behar dira konpetentzia hauek zeharkako eran lantzen direnean? Ikasgai bakoitzean izan behar da atal berezi bat konpetentzia hauek ebaluatzeko edo ikasgai berezi batzuk aukeratu behar dira horretarako? Nola ebaluatu behar dira konpetentzia hauek ikasleek egiten dituzten lanetan eta proiektuetan?
Hobeto ezagutu behar dira jarduera akademikoetan ikasleei sortzen zaizkien **informazio-beharrak**. Zerk eragiten du ikasleen informaziobeharrak egiazkoak eta sendoak izatea? Zer egin dezake irakasleak ikasleen informazio-beharrak sendoak izateko eta ikaslea motibatuago senti dadin informazioa bilatzerakoan, ebaluatzerakoan eta aukeratzerakoan? Zein da irakaslearen rola horri gagozkiola?
*Jasotze-data: 2010/11/26 Onartze-data: 2011/05/25*
*Abstract*
*In an Information Society, a person must be able to recognize when information is needed and have the competence to locate, evaluate, and use information effectively. In this way, citizens become prepared for lifelong learning, because they can always find the information needed for any task or decision at hand. This study was intended to understand the role of the teacher and the university in the development of university students' information literacy. The study was carried out at Mondragon University (Basque Country) with students of the Degree in Audiovisual Communication and their teachers. Data was collected through five different focus groups. Findings suggest that teachers have difficulties to understand their role in helping students developing information competencies. Students think the role of the teacher is important in guiding them to become information literate.*
*Keywords: Information literacy. Digital literacy. University students. Teacher's role. Internet.*
*En la actual sociedad de la información, cualquier persona debería saber cuándo y por qué necesita información, dónde encontrarla, y cómo evaluarla, utilizarla y comunicarla. Dominar estas competencias en información es requisito indispensable para desarrollar un aprendizaje autónomo y así poder seguir aprendiendo a lo largo de la vida. Este estudio analiza el rol del profesor y la universidad en relación al desarrollo de las competencias en información de los alumnos universitarios. El estudio se realizó en Mondragón Unibertsitatea, donde participaron estudiantes de la licenciatura en Comunicación Audiovisual y sus profesores. Los datos se recogieron a través de cinco grupos de discusión. Los resultados muestran que los profesores tienen dificultad para entender cual es su rol a la hora de ayudar a que los alumnos sean competentes en información. Los estudiantes* *piensan que el rol de profesor es importante para poder ser competente en información.*
*Palabras clave: Alfabetización en información. Competencia en información. Competencia digital. Universidad. Rol del profesor.*
*Dans la société de l'information, telle qu'on la connaît à l'heure actuelle, toute personne devrait savoir quand et pourquoi elle a besoin d'information, où la trouver, comment l'évaluer, l'utiliser et la communiquer. Maîtriser ces compétences en termes d'informations est une condition indispensable au développement d'un apprentissage autonome et pour pouvoir continuer à apprendre tout au long de la vie. L'étude qui suit analyse le rôle du professeur et de l'université en lien avec le développement des compétences en termes d'informations des étudiants à l'Université. L'étude s'est déroulée à Mondragon Unibertsitatea, y ont participé des étudiants de Licence Communication Audiovisuelle ainsi que leurs professeurs. Les données ont été compilées au cours de cinq groupes de discussion. Les résultats montrent que les professeurs ont des difficultés à comprendre quel est leur rôle lorsqu'il s'agit d'aider les élèves à devenir compétents en information. Les étudiants estiment que le rôle du professeur est important pour devenir compétent en information.*
*Mots-clés: alphabétisation en information, compétence en information, compétence numérique, université, rôle du professeur*
#### **BIBLIOGRAFIA**
- ACRL [Association Of College And Research Library] (2000). *Information literacy competency standards for higher education*. http://www.ala.org/acrl/ ilcomstan.html.-2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- British Library; JICS (2008). *Information behaviour of the researcher of the future*. [Ikerketa-txostena]. www.bl.uk/news/pdf/googlegen.pdf 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Callejo, J. (2001). *El grupo de discusión: Introducción a una práctica de investigación.* Madrid: Ariel.
- Cannon, T. (2007). *Closing the digital divide: An assessment of urban graduate teacher education students' knowledge of information literacy and their readiness to integrate information literacy into their teaching*. [Doktorego-tesia.] AEB: University of San Francisco. http://ignacio.usfca.edu/search~S0?/. b1792103/.b1792103/1,1,1,B/l962~b1792103&FF = &1,0,,0,02-2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Chuang, J. (2003). *The relationships between junior high school teachers' information literacy and their integration of information technology into curriculum in Taiwan (China*). [Doktorego-tesia]. AEB: Spalding UniversityCICLE [Committee of Inquiry into the Changing Learner Experience] (2009). Higher Education in a Web 2.0 World*.* Bristol: JISC. http://www.jisc.ac.uk/media/ documents/publications/heweb20rptv1.pdf.-2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- CICLE [Committee of Inquiry into the Changing Learner Experience] (2009). *Higher Education in a Web 2.0 World.* Bristol: JISC.
- CILIP [Chartered Institute of Library and Information Professionals] (2004). *Information literacy: The skills*. [Ikerketa-txostena]. http://www.cilip.org.uk/ policyadvocacy/informationliteracy/definition/skills.htm. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Crawford, J.; Irving, C. (2007). Information literacy, the link between secondary and tertiary education project and its wider implications. *Journal of librarianship and information science, 39 (1), 21-30.*
- Darling-Hammond, L. (2000). Teacher quality and student achievement: a review of state policy evidence. *Educational Policy Analysis Archives*, *8(1).*
- Egaña, Txema (2008). «Informazioa bilatzen konpetenteak dira unibertsitateko ikasleak? Mondragon Unibertsitateko Irakasle Ikasketetako 1. mailako ikasleen kasua». *Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria, 40.*
- Egaña, Txema (2010). *Nola bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen dute informazioa unibertsitate-ikasleek?* [Doktore-tesia]**.** Eskoriatza: Mondragon Unibertsitatea.
- Eskola, E. (2004). *Information literacy of medical students studying in the problem-based and traditional curriculum.* [Doktorego-tesia]. Turku, Finlandia: Abo Akademi University.
- España. Real Decreto 1631/2006, de 29 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas correspondientes a la Educación Secundaria Obligatoria. 5 de enero de 2007. http://www.boe.es/boe/dias/2007/01/05/pdfs/A00677- 00773.pdf. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- ETS [Education Testing Service] (2008). *iSkills: Information and Communication Technology Literacy Test.*
- Euskadi. 2007ko. 175. dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa. http:// 213.96.129.186:82/Blog/Curriculuma2007/2007koCurriculumDekretua EHAAnArgitaratutakoa.pdf.2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Fernandez Muñoz, R. (2007). «Desafíos educativos en la Sociedad del Conocimiento». *Comunicación y pedagogía*, *218, 42-45*.
- Fuentes Agusti, M. (2006). *Estratègies de cerca i selecció d'informació a internet. Anàlisis de les modalitats de cerca i selecció d'informació a Internet dels estudiants de quart curs d'educació secundària obligatòria.* [Doktorego-tesia]. Barcelona: Universitat Autonoma de Barcelona.
- Geck, C. (2006). «The generation Z connection: teaching information literacy to the newest net generation». *Teacher Librarian 33(3), 19-23.*
- Hart, C.T. (2008). *Exploring the information-seeking behaviour of the staff and students of the Florida Virtual School: a case study.* [Doktorego-tesia]. Florida: Florida State University.
- ISEI [Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak] (2006). IKT-en integrazioa DBH-ko ikasteetxetan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
- http://www.isei-ivei.net/eusk/argital/INTEGRATICDBHeusk.pdf. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- ISTE [International Society for Technology in Education] (2007). *National Educational Technology Standards for Students (NETS.S).* http://www.iste.org/ Content/NavigationMenu/NETS/ForStudents/2007Standards/NETS\_for\_ Students\_2007.htm. 2011ko Otsailaren 10ean kontsultatua.
- Lareki, A. (2006). *El profesorado de la UPV/EHU ante la utilización educativa de Internet: analisis de la realidad y propuesta de intervención.* [Doktorego-tesia]. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Llopis Goig, R. (2005). *El grupo de discusión: manual de aplicación a la investigación social, comercial y comunicativa*. Barcelona: ESIC.
- McAdoo, M.L. (2008), *A Case Study of Faculty Perceptions of Information Literacy and Its Integration into the Curriculum*. [Doktorego-tesia]. Indiana, Pennsylvania: Indiana University of Pennsylvania,.
- Macklin, A.; Fosmire, M. (2004). «A blueprint of progress: collaborating with faculty to integrate information literacy into the curriculum at Perdue University». *Resource sharing and information networks, 17(1-2), 43-56.*
- Marcelo, C. (2007). «La formación docente en la sociedad del conocimiento y la información: avances y temas pendientes». *Comunicación y pedagogía, 218, 52-62.*
- Maureen, J. (2006). *Policy and practice in the development of 'A' level students' information literacy.* [Doktorego-tesia]. Newcastle, UK: University of Northumbria.
- McGuinness, C. (2006). «What faculty think-exploring the barriers to information literacy development in undergraduate education». *Journal of Academic Librarianship, 32(6), 573-582.*
- Merchant, L.; Hepworth, M. (2002). «Information literacy of teachers and pupils in secondary schools». *Journal of Librarianship and Information Science 34(2), 81.*
- Momino, J.M.; Meneses, J. (2006). «¿Una práctica pedagógica para la Sociedad Red? Un análisis de la acción docente en el ámbito educativo no universitario». *Teoría de la educación: educación y cultura en la sociedad de la información,* 7(1). http://www.usal.es/~teoriaeducacion/rev\_numero\_07/n7\_art\_ momino\_meneses.htm. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Monereo, C. (2005). *Internet y competencias básicas. Aprender a colaborar a comunicarse, a participar, a aprender*. Barcelona: Graó.
- Murillo, S.; Mena, L. (2006): *Detectives y camaleones: el grupo de discusión. Una propuesta para la investigación cualitativa.* Madrid. Talasa.
- Newell, T. (2006). *Rethinking information literacy learning environments: A study to examine the effectiveness of two learning approaches.* [Doktorego-tesia]. Madison, AEB: The University of Wisconsin.
- OCLC [Online Computer Library Center] (2005). *College Students' Perceptions of Libraries and Information Resources.* [Ikerketa-txostena]. www.oclc.org/ reports/perceptionscollege.htm. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Parlamento Europeo y Consejo de la Unión Europea (2006). «Recomendación del Parlamento Europeo y del Consejo, de 18 de diciembre de 2006, sobre
- las competencias clave para el aprendizaje permanente». *Diario Oficial de la Unión Europea,* pp. L 394/10-18 (30 de diciembre de 2006). http://eurlex. europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri = OJ:L:2006:394:0010:0018:ES: PDF. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Picardo Joao, O. (2002). «Pedagogía informacional: enseñar a aprender en la sociedad del conocimiento». *Revista Iberoamericana CTS+I de la OEI, 3*. http:// www.oei.es/revistactsi/numero3/art04.htm-2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Ruiz Puigbo, D.; Momino, J.M. (2005). «Formación del profesorado y uso de internet en las escuelas de Cataluña». *REICE: Revista Electrónica Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación*, *3(1), 874-879*.
- Sheehy, E.J. (2001). *Student teacher mentoring program: Teacher training for information literacy in the classroom.* [Doktorego-tesia]. AEB: State University of New York.
- Stock, L.A.H. (2008). *Exploring the development of information literacy concepts among community college students* [Doktorego-tesia]. AEB: Iowa State University.
- Stubbings, R.; Franklin, G. (2005). «More to life than Google: A journey for PhD students». *JeLit 2(2).*
- Suárez Ortega, M. (2005). *El grupo de discusión. Una herramienta para la investigación cualitativa.* Barcelona. Laertes.
- Sureda J.; Comas, R. (2006). *Internet como fuente de documentación academica entre estudiantes universitarios. Una aproximación a partir del alumnado de Educación Social de la Universitat de les Illes Balears (UIB).* Palma de Mallorca: Xarxa Segura IB. http://www.xarxasegura.net/descarga/Cerques%20a %20Internet-1.pdf. 2011ko Otsailaren 10ean kontsultatua.
- UNESCO (2003). *Informazioan alfabetatua den gizarterantz. Pragako adierazpena.* http://www.cobdc.org/grups/alfincat/documents.html. 2011ko otsailaren 10ean kontsultatua.
- Williams, D.; Coles, L. (2007). «Teachers' approaches to finding and using research evidence: an information literacy perspective». *Educational Research, 49:2, 185-206.*
- Williams, D.; Wavell, C. (2006). *Information literacy in the classroom: secondary school teachers conceptions*. Aberdeen: Rober Gordon University. |
aldizkariak.v1-0-305 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.30 _2016_6",
"issue": "Zk.30 _2016_",
"year": "2016",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | ## **CO2-aren bahiketa, klima-aldaketa arintzeko estrategia**
CO2 sequestration, a strategy for reducing climate change
*Ainara Ateka*\**, Javier Ereña*
Ingeniaritza Kimikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU)
*Irene Sierra*
Ingeniaritza Kimikoa Saila, Farmazia Fakultatea (UPV/EHU)
\* ainara.ateka@ehu.eus
DOI: 10.1387/ekaia.16204
Jasoa: 2016-04-06 Onartua: 2016-05-09
**Laburpena:** Gero eta arreta gehiago eskaintzen ari zaio klima-aldaketari. Gizakion jardueraren eraginez Lurraren tenperatura igotzen ari da. Berotegi-efektuko gasen artean karbono dioxidoa (CO2) ugariena da, eta energia-iturri fosilen errekuntzan du jatorri antropogeniko nagusia. CO2-ak denbora luzez irauten du atmosferan, eta ondorioz, beharrezkoa da haren isurketak murriztea. Helburu hori betetzeko, karbono dioxidoaren bahiketa- eta biltegiratze-teknologia (CCS teknologia) erabil daiteke. Horretan, lehenengo pausoa, ekoitzitako CO2-a bahitzea da, atmosferara isuri aurretik. Ondoren, garraiatu eta formazio geologikoetan (akuifero gazi sakonetan, edota petrolio- edo gasgordailuetan) biltegiratzen da. CCS teknologiak erregai fosilen erabilera jarraitua ahalbidetzen du, CO2-aren atmosferarako isurketak murrizten dituen bitartean. Hala ere, baditu zenbait arazo, hala nola, inbertsio ekonomiko eta energia-beharrizan handiak, epe luzerako biltegiratzea iraunkorra dela egiaztatu beharra, biztanleriaren erresistentzia, eta biltegiratzeko lekuen falta herrialde batzuetan.
**Hitz gakoak:** CO2, bahiketa, biltegiratzea, balorizazioa, klima-aldaketa, berotegi-efektu ko gasak, CCS.
**Abstract:** Climate change has aroused great interest in the last decades, since human activity is raising Earth's temperature. Among the greenhouse gases, carbon dioxide (CO2) is the most abundant, and has in the combustion of fossil energy sources its prevailing anthropogenic origin. CO2 lasts for long periods of time in the atmosphere, and therefore, limiting its emissions is a major objective. In light of this perspective, carbon dioxide capture and storage (CCS) technology can be used. For this purpose, the produced CO2 needs to be captured before dumping it to the atmosphere, and then transported and stored in geological formations (deep saline aquifers, depleted oil and gas reservoirs).
EKAIA, 30 (2016) 81
EKAIA 30.indd 81 KAIA 18/10/16 16:58:31 8/10/16
CCS technologies enable the continued use of fossil fuels while reducing $CO_2$ emissions into the atmosphere. However, this technology has some drawbacks such as: high investment costs and energy requirements, long term permanent storage needs to be verified, population's reluctance, and scarcity of storage sites in some countries.
**Keywords:** CO<sub>2</sub>, sequestration, storage, valorization, climate change, greenhouse gases, CCS.
#### 1. **SARRERA**
Gero eta arreta gehiago eskaintzen ari zaio klima-aldaketa deritzon fenomenoari. Lurraren klima etengabe aldatzen da, kausa naturalak direla medio. Horretaz gain, gizakion ekoizpen-jarduerak eta kontsumo-ohiturek klima aldatzea eragiten dute. Klima-aldaketa oso ondorio larriak izaten ari da (desertifikazioa, arazoak ur-horniketan, ekosistemen aldaketa, etab.), eta aurreikusten da haren intentsitatea gero eta handiagoa izango dela etorkizunean.
Gizakion jarduerak Lurraren tenperatura igotzea ekarri du (berotegiefektua). Fenomenoa ulertzeko Lurraren energia-fluxuei erreparatu behar zaie. Eguzkitik datorren erradiazioa Lurraren gainazalera iristen denean, zirkulazio atmosferiko eta ozeanikoek banatu egiten dute, eta geroago espaziora itzultzen da. Jasotako eta itzulitako erradiazioaren arteko orekak biziarentzat egokiak diren baldintzak mantentzen ditu. Berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa igotzen bada, aldiz, Lurrak espaziora irradiatzen duen energia kantitatea murriztu egiten da, eta horrek gehiago beroarazten du atmosfera.
Badira berotegi-efektuko gas ugari; horietatik sei araututa daude klimaaldaketari buruzko nazioarteko araudian (Kyotoko protokoloa): karbono dioxidoa (CO<sub>2</sub>), oxido nitrosoa (N<sub>2</sub>O), metanoa (CH<sub>4</sub>), hidrofluorokarbonoak (HFC), perfluorokarbonoak (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF<sub>6</sub>). Horien artean CO<sub>2</sub> da ugariena. Konposatu hori era naturalean sor daitekeen arren (jarduera bolkanikoan izan dezake jatorria, adibidez), karbonodun materialen erabilera antropogenikoaren ondorioz (energia-iturri fosilen errekuntzaz) bilakatu da klima-aldaketaren eragile nagusia.
Karbono dioxidoa konposatu ez-erreaktiboa da, eta ondorioz, atmosferan denbora luzez irauten du. Karbono dioxidoaren isuriak atmosferan metatzen dira, eta horregatik beharrezkoa da horiek murriztea. 2050. urterako batez besteko tenperatura-igoera 2 °C baino gehiago ez izateko, ezinbestekoa da CO<sub>2</sub>-isuriak gutxienez % 50 murriztea [1]. Helburu hori betetzeko hainbat estrategia proposatu dira. Aukera guztietan lehen pausua CO<sub>2</sub>-a bahitzea da, atmosferara isuri aurretik, eta ondoren, bi aukera daude (1. irudia): i) biltegiratzea (CCS ingelesez, *Carbon Capture and Storage*) [2, 3]; eta ii) berrerabiltzea (CCU ingelesez, *Carbon Capture and Utilization*).
82 EKAIA, 30 (2016)
EKAIA 30.indd 82 18/10/16 16:58:31

**1. irudia.** CCS eta CCU teknologiak, CO<sub>2</sub>-aren isurketak murrizteko.
CCS eta CCU teknologien funtsa CO<sub>2</sub>-aren atmosferarako isurketak saihestea da; horretarako, gas horren bahiketa egin behar da isurketen iturri diren energia-planta edo industria-prozesuetan [4]. Teknologia bien arteko desberdintasuna bahitutako CO<sub>2</sub>-aren azken erabileran datza: i) CCS teknologiaren bidez, bahitutako CO<sub>2</sub>-a iraupen luzeko biltegiratzea bermatuko duten guneetara bideratzen da [4-9]; ii) CCU teknologiarekin, aldiz, bahitutako CO<sub>2</sub>-a produktu komertzial bihurtzen da [4, 10]. Orokorrean, CCU teknologiak bi talde nagusitan sailka daitezke, CO<sub>2</sub>-ak aldaketarik jasaten duen ala ez kontuan hartuta. Alegia: i) CO<sub>2</sub>-a, inolako aldaketarik jasan gabe zuzenean erabil daiteke, petrolio edo gas naturalaren ustiapenaren etekina handitzeko; edo ii) CO<sub>2</sub>-a hondakin moduan hartu beharrean, lehengai modura erabil daiteke, produktu kimikoak, eraikuntzarako materialak, edo erregaiak produzitzeko.
Nahiz eta printzipioz CCU teknologiak soluzio ideala dirudien, teknologia bien artean komenigarriena zein den aukeratzeko, egoera zehatz bakoitzean teknologia biek duten kostu-errentagarritasuna eta ingurugiroarekiko eraginak era sakon batean aztertu behar dira, faktore bien arteko oreka egokia bermatzeko. Gainera, CCU teknologia ezin da CCS teknologiaren alternatiba moduan hartu, kudeatu dezakeen CO<sub>2</sub> kantitatea desberdina baita. Adibide moduan, kalkulatzen da produktu kimiko eta erregai sintetikoak ekoizteko bideek CO<sub>2</sub>-isurketen % 10 inguru kudea dezaketela [10]. Artikulu honen helburua CCS teknologiaren testuingurua aztertzea da, berrikuspen kritiko baten ikuspuntua hartuta.
# 2. CCS: KARBONO DIOXIDOAREN BAHIKETA ETA BILTEGIRATZEA
Karbono dioxidoaren bahiketa eta biltegiratze (CCS) teknologiaren definizioa honako hau da: energia-sektoreko iturri industrialetan jatorria duen
EKAIA, 30 (2016) 83
EKAIA 30.indd 83 18/10/16 16:58:31
CO<sub>2</sub>-aren bahiketa, garraioa eta formazio geologikoetan biltegiratzea. CO<sub>2</sub>-isuriak murrizteko testuinguruan, CCS teknologiaren aukera ekonomikoki eraginkortzat hartzen da.
Teorikoki, teknologia horrek erregai fosilen erabilera jarraitua ahalbidetzen du, CO<sub>2</sub>-aren atmosferarako isurketak murrizten dituen bitartean. Hala ere, azken urteetako ikerkuntza-proiektuen emaitzak kontuan hartuta, ezinbestekoa suertatzen da CCS teknologiarekin lotutako arazoak aintzat hartzea. Oro har, CO<sub>2</sub>-aren bahiketari inbertsio ekonomiko handiak egozten zaizkio, hala nola, hasierako inbertsioa, operazio-kostu aldagarriak eta kasu gehienetan, energia-beharrizan altuak. Beste alde batetik, biltegiratze geologikoak aurre egin behar dio epe luzerako biltegiratze iraunkorra lortzeko aukera dela egiaztatzearen erronkari, eta baita komunitateak inguruetan CCS teknologia ezartzearekiko erresistentziari ere. Kontzientziazio arazo horiez gain, zenbait herrialdek ez dute biltegiratzeko edukiera nahikorik, edo biltegiratzeko duten potentzial bakarra itsas eremuan kokatuta dago; azken kasu horretan, garraio eta biltegiratzearen kostu totalak handitu egiten dira [10].
#### 2.1. Karbono dioxidoaren bahiketa
CO<sub>2</sub>-a errekuntzan sortzen denez, errekuntza-prozesuak eragin zuzena du CO<sub>2</sub>-a bahitzeko prozesu egokiena aukeratzerakoan. Gaur egun, hainbat ikerketa- eta garapen-proiektu egiten ari dira, operazio-kostuak eta energia-kontsumoa murriztera bideratuta. CO<sub>2</sub>-a bahitzeko, errekuntza-prozesuare-kin lotutako hiru sistema nagusi desberdintzen dira: errekuntza aurrekoa, errekuntza ondorengoa eta oxy-fuel errekuntza (2. irudia).

**2. irudia.** Bahiketa-prozesuak.
84 EKAIA, 30 (2016)
EKAIA 30.indd 84 18/10/16 16:58:31
#### 2.1.1. Errekuntza ondorengo bahiketa
Prozesu honetan CO<sub>2</sub>-a errekuntza-gasetatik banatzen da errekuntza egin ondoren. Beraz, errekuntza ondorengo bahiketa aukera hoberena da gaur egun dauden energia-plantak berregokitzeko. Teknologia hori eskala txikian probatu da, eta berreskuratutako CO<sub>2</sub> mailak 800 t/egun gainditzen du [11]. Ordea, errekuntza ondorengo CO<sub>2</sub>-aren bahiketaren desabantaila handiena honako hau da: CO<sub>2</sub>-a garraiatu eta biltegiratzeko behar den kontzentrazio maila lortzeko (% 95,5 baino handiagoa) kostuak (energia-kostuak eta bestelakoak) handiak dira [12, 13], eta elektrizitatearen kontsumoaren % 70eko igoera estimatzen da [14].
#### 2.1.2. Errekuntza aurreko bahiketa
Prozesu honetan, erregaiak (normalean ikatza edo gas naturala) aurretratamendu bat jasaten du errekuntza egin baino lehen. Ikatzaren kasuan, aurretratamendua oxigeno maila baxua erabiliz egindako gasifikazioan datza (1. ekuazioa). Lortutako produktua sintesi-gasa da, gehienbat CO eta H<sub>2</sub>-z osatua, ia gas kutsatzailerik gabea. Sortutako sintesi-gasak lurrun/gastrukaketa (WGS) erreakzioa jasaten du; horretan ur-lurrunak H<sub>2</sub> gehiago sortzen du, eta CO, CO<sub>2</sub>-an bilakatzen da (2. ekuazioa).
$$\begin{array}{ccc} & & & & & & \\ & Gasification & & & & & \\ Coal & \Rightarrow & CO + H_2 & & & & \\ \end{array}$$
$$CO + H_2O \Rightarrow H_2 + CO_2$$
(2)
$\rm H_2/CO_2$ nahastearen $\rm CO_2$ kontzentrazio altuak (> % 20) $\rm CO_2$ -aren banaketa errazten du. Ondorengo urratsean, errekuntza egiten da. Horretarako, banatutako $\rm H_2$ airearekin erretzen da, eta $\rm N_2$ eta $\rm H_2O$ produktuak lortzen dira. Errekuntza aurreko bahiketa-teknologia aplikatu daiteke ikatza erregai gisa erabiltzen duten gasifikazio integratutako ziklo konbinatuko (IGCC) energia-zentraletan, baina horrek eraginkortasunaren % 7-8 bitarteko galera eragingo luke [11-17].
Gas naturalaren kasuan, gehienbat CH<sub>4</sub>-z osatuta dagoenez, sintesi-gasa (H<sub>2</sub>+CO) lortzeko erreformatu egin daiteke (3. ekuazioa). Ondoren, H<sub>2</sub>-aren edukia handitu daiteke lurrun/gas-trukaketaren erreakzioaren bitartez (2. ekuazioa), eta gainerako prozesua ikatzaren kasuan deskribatutakoaren antzekoa da [18]. Zenbait egilek, gas naturalarekin operatzen duten eta errekuntza aurreko CO<sub>2</sub>-a bahitzeko sistema duten ziklo konbinatuko zentralen etekin eta kostu analisiak egin dituzte, eta % 80-ko CO<sub>2</sub>-bahiketaren etekinak lortzea posible dela ondorioztatu dute, etekina gehiegi murriztu gabe [19].
$$CH_4 + H_2O \implies H_2 + CO$$
(3)
EKAIA, 30 (2016) 85
EKAIA 30.indd 85
#### 2.1.3. Oxy-fuel errekuntza
Oxy-fuel errekuntzan, airearen ordez oxigenoa erabiltzen da errekuntza egiteko. Horrela, errekuntza-gasen nitrogeno kantitatea murrizten da eta ondorengo banaketa-prozesua errazten da. Prozesu honek badu beste abantaila bat, tenperatura altuen ondorioz sortutako nitrogeno oxidoak (NO<sub>x</sub>) murriztea, hain zuzen ere [20]. Errekuntza egiteko oxigeno purua erabiltzen denez, errekuntza-gasen osagai nagusiak CO<sub>2</sub>-a, ura, partikulak eta SO<sub>2</sub>-a dira. Partikulak eta SO<sub>2</sub>-a ohiko metodoak erabiliz bana daitezke (partikulak prezipitagailu elektrostatikoa erabiliz, eta SO<sub>2</sub> errekuntza-gasen desulfurazio-metodoen bidez). Gainontzeko gasen CO<sub>2</sub>-kontzentrazioa altua da (% 80-98 bitartekoa, erabilitako erregaiaren arabera) [21], eta konprimitu, garraiatu eta biltegiratu daitezke. Prozesua teknikoki bideragarria da [20], baina oxigeno purua lortzeko energia-kontsumo altuko aire-bereizketako unitateak erabili behar dira. Ondorioz, energia-kontsumoa % 7 handiagoa izatera irits daiteke, teknologia hau aplikatzen ez duten plantekin alderatuta [17, 22].
#### 2.2. Garraioa
Behin CO<sub>2</sub>-a gainontzeko errekuntza-gasetatik banatuta, biltegiratze-guneetara garraiatu behar da. CO<sub>2</sub>-aren azken kokapena edozein izanda ere, garraio-sistema fidagarria, segurua eta ekonomikoki bideragarria izatea ezinbesteko ezaugarria da edozein CCS proiektuan. Erabilitako garraio-sistema CO<sub>2</sub>-aren bolumenaren araberakoa izango da.
Ipar itsasoan egindako ikerketa batek azpimarratu du CO<sub>2</sub>-a itsasontziz garraiatzea bideragarria eta ekonomikoki lehiakorra dela, LPGen (petrolioaren gas likidotuen) garraiotik eratorritako teknologia erabiliz [23].
Aldiz, lur gainean CO<sub>2</sub>-bolumen handiak distantzia luzeetan garraiatzeko, tutuerien bidezko garraio-metodoa hobesten da, baldin eta CO<sub>2</sub>-aren iturria bizitza luzeko (23 urte baino gehiagoko) energia-zentralak badira. Epe laburragoko biziraupena duten kasuetan, errepide edo trenbide bidezko garraioa lehiakorragoa da [24].
Masa/bolumen erlazioa optimizatzea helburu izaki, CO<sub>2</sub>-a dentsitate handiko fasean garraiatzen da, likido moduan edo egoera superkritikoan (hodien bidezko garraioa egiteko hobesten den egoera). Azken horretan, puntu kritikoari dagozkionak baino presio eta tenperatura altuagoak erabiltzen dira, eta gas eta likidoaren arteko portaera du CO<sub>2</sub>-ak. Horretarako, hoditeriaren tenperatura eta presioa, CO<sub>2</sub>-a egoera superkritikoan mantentzeko mugen barruan (32,1 °C eta 72,9 atm-ren gainetik) mantendu behar dira [25]. CO<sub>2</sub>-a garraiatzeko hoditeriaren ohiko presio- eta tenperatura-tarteak 85-150 bar eta 13-44 °C bitartean mantentzen dira, hurrenez hurren, fase bakarreko jario egonkorra bermatzeko hoditerian zehar [26].
86 EKAIA, 30 (2016)
EKAIA 30.indd 86 18/10/16 16:58:32
### 2.3. Biltegiratzea
CO<sub>2</sub>-aren bahiketa egin ondoren, hainbat motako formazio geologikoetan gorde edo biltegiratu daiteke, hala nola, beste erabilerarik ez duten akuifero gazi sakonetan, edota petrolio- edo gas-gordailuetan (3. irudia). Gaur egun, biltegiratze geologikoa CO<sub>2</sub> kantitate handiak biltegiratzeko aukera bideragarrientzat jotzen da, klima-aldaketaren murrizketa eraginkorra lortzeko [17, 27, 28].

**3. irudia.** Bahiketa- eta biltegiratze-prozesuak.
CO<sub>2</sub>-aren biltegiratze geologikorako guneak arretaz hautatu behar dira. Biltegiratze geologikorako guneek honako baldintza orokorrak bete behar dituzte: i) biltegia edo gordailua osatzen duen arrokaren porotasuna, lodiera eta iragazkortasuna egokiak izatea; ii) zigilatzeko gaitasun egokia duen arroka-geruza izatea; eta iii) inguru geologikoa egonkorra izatea [29]. Aipatutako baldintza orokorrez gain, bestelako eskakizunek biltegiratzeko gunearen bideragarritasuna muga dezakete: CO<sub>2</sub>-aren iturrirako distantzia, biltegiratzeko ahalmena, isurketa potentziala edo muga ekonomikoak [30].
#### 2.3.1. Ikatz-sail ustiaezinak
CO<sub>2</sub>-a ikatz-ohantze sakonetan injekta daiteke, ikatzaren egitura porotsuan harrapatuta dagoen metanoa berreskuratzeko. Prozesu horrek CO<sub>2</sub>-a biltegiratzeko aukera ematen du, harrapatuta zegoen metanoa kentzean sortutako hutsuneetan.
EKAIA, 30 (2016) 87
EKAIA 30.indd 87 18/10/16 16:58:32
### 2.3.2. Petrolio- eta ikatz-erreserba agortuak
Prozesu honetan CO<sub>2</sub>-a petrolio- edo gas-poltsak izan dituzten eta gaur egun agortuta dauden formazio geologikoetan injektatzen da. Ghorbani et al.-ek [31] ikerketa-lana egin zuten Iranen CO<sub>2</sub>-aren injekzioen inguruan. Lan honen arabera, mundu mailako sailkapenean, Iran bigarrena da gas naturalaren erreserba-edukietan eta hirugarrena petrolio-erreserben edukietan. Gainera, 2010. urtean egindako beste sailkapen baten arabera, munduko 9. herrialdea zen CO<sub>2</sub>-aren produkzioan. Datu hauekin, eta kontuan izanda $\mathrm{CO}_2$ -a ekoiztearen eragile diren energia-planten eta petrolio-erreserben arteko gertutasuna herrialde honetan, Ekialde Ertaineko herrialdeen artean Iran aukerarik onena litzateke CO<sub>2</sub>-a formazio geologiko natural hauetan injektatzeko. Bestalde, Li et al.-ek [32] Txinako eremuan egindako hainbat lanen datu-bilduma zabala jaso zuten. Azken hauen datuen arabera, aztertutako 41 petrolio-poltsa agortuetatik 23 egokiak lirateke CO<sub>2</sub>-aren biltegi moduan erabiltzeko [33]. Teknologia hau luzaroan erabili izan da, 1990eko hamarkadatik aurrera, eta aski ezaguna da. Gainera, CO<sub>2</sub>-a guztiz agortu gabeko petrolio- edo gas-poltsetan injektatuz gero, horien ustiatze-etekina hobetzen da; izan ere, eremuko presioa handitzean, petrolioa eta gasa ateratzea lortzen da (prozesuari EOR «enhanced oil recovery» esaten zaio).
#### 2.3.3. Itsas hondoan eta akuifero gazi sakonetan biltegiratzea
Lurraren gainazaletik 700-1.000 m-ko sakoneran kokatzen diren akuifero gazietan gatz maila altuko gatzunak egon ohi dira [34]. Akuifero gazi horiek balio komertzialik ez izan arren, CCS prozesuaren bidez bahitutako CO<sub>2</sub>-a injektatuz, hura biltegiratzeko gaitasuna dute. Akuifero gaziak gune zabaletan aurki daitezke, bai lur gainean bai itsas azpian, eta CO<sub>2</sub>-a biltegiratzeko ahalmen izugarria dutela uste da [35]. Hala ere, nahiz eta CO<sub>2</sub>-a gordetzeko gaitasun handia izan, ikatz- edo petrolio-erreserba moduko gune geologikoekin alderatuta, akuifero gazietan CO<sub>2</sub>-a biltegiratzeko ezaugarriei buruz dagoen ezagutza nabarmen murritzagoa da.
Azken hamarkadetan, hainbat ikerketa-lan egin dira zentzu horretan. Yang et al.-ek [36] berrikuspen zabala egin zuten akuifero gazietan egindako CO<sub>2</sub>-aren bahiketa gaitzat hartuta. Beste egile batzuk [37, 38] berrikuspen orokorragoak egin dituzte bahitutako CO<sub>2</sub>-aren biltegiratzearen inguruan, eta akuifero gazietan biltegiratzea bideragarria dela ondorioztatu dute, ingurugiroan inolako kalte edo kalte txikiak eragingo bailituzke. Nolanahi ere, lan horiek azpimarratzen dute biltegiratutako CO<sub>2</sub>-aren portaera kontrolatu eta egiaztatzearen garrantzia.
Sakonera handian egindako biltegiratze ozeanikoari dagokionez, 3 km baino sakonera handiagoetan CO<sub>2</sub>-a likidotu eta hondoratu egingo litzateke, haren dentsitatea inguruko itsas urarena baino handiagoa baita [30, 39]. Eredu matematikoek aurresaten dutenez, modu honetan injektatutako
88 EKAIA, 30 (2016)
EKAIA 30.indd 88 18/10/16 16:58:32
CO2-a ehunka urtetan mantendu liteke [40]. Sakonera handiagoetako itsas hondoetako sedimentuetan injektatzean, ordea, biltegiratze iraunkorra lortuko litzateke, nahiz eta perturbazio geomekaniko handiak izan [39].
Teknologia honen bidez 2008 urtera arte 20 Mt CO2 inguru injektatu ziren akuifero gazietan [17]. Gaur egun, injekzio-operazio bakarrean 25 Mt-ko bolumen totala biltegiratzea lortzen da [17]. Dena den, teknologia honetan ere badaude kontuan hartu beharreko ingurumen-ezaugarri batzuk, hala nola ozeanoaren azidifikazioa.
## 3. **LABURTUZ**
Klima-aldaketa arintzeko ezinbestekoa da CO2-aren isurketak murriztea. Helburu hori betetzeko, CCS teknologia (karbono dioxidoaren bahiketa eta biltegiratzea) aukera bideragarritzat hartzen da. Horretan, lehenengo pausua ekoitzitako CO2-a bahitzea da, atmosferara isuri aurretik. Ondoren, garraiatu egiten da, eta formazio geologikoetan biltegiratzen da. CCS teknologiak erregai fosilen erabilera jarraitua ahalbidetzen du, CO2-aren atmosferarako isurketak murrizten dituen bitartean. Hala ere, baditu zenbait arazo: inbertsio ekonomiko eta energia-beharrizan handiak, epe luzerako biltegiratzea iraunkorra dela egiaztatu beharra, biztanleriaren erresistentzia, eta biltegiratzeko lekuen falta herrialde batzuetan.
## 4. **ESKER ONAK**
Artikulu honek Eusko Jaurlaritzaren (IT748-13), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UFI 11/39) eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (CTQ2013-46173-R) diru laguntzak jaso ditu.
## 5. **BIBLIOGRAFIA**
- [1] IPCC. 2013.«Climate Change 2013: The Physical Science Basis, Intergovernmental Panel on climate change». Eskuragarri: http://www.ipcc.ch/ report/ ar5/wg1/. [2016, 04/05].
- [2] DECC. 2012.«CCS Roadmap Storage Strategy, Department of Energy and Climate Change». Eskuragarri: http://www.gov.uk/government/uploads/ system/uploads/ attachment\_data/file/48320/4904-ccs-roadmap--storagestrategy.pdf [2016, 04/05].
- [3] IEA. 2013.«Technology Roadmap Carbon Capture and Storage, organisation for Economic Development & International Energy Agency». Eskuragarri: http://www.iea.org/publications/freepublications/publication/Technology RoadmapCarbonCaptureandStorage.pdf. [2016, 04/05].
EKAIA, 30 (2016) 89
EKAIA 30.indd 89 KAIA 18/10/16 16:58:32 8/10/16
- [4] MARKEWITZ P., KUCKSHINRICHS W., LEITNER W., LINSSEN J., ZAPP P., BONGARTZ R., SCHREIBER A. eta MÜLLER T.E. 2012. «Worldwide innovations in the development of carbon capture technologies and the utilization of CO2». *Energy and Environmental Science,* **5,** 7281- 7305.
- [5] WEISSER D. 2007. «A guide to life-cycle greenhouse gas (GHG) emissions from electric supply technologies». *Energy,* **32,** 1543-1559.
- [6] HERTWICH E.G., AABERG M., SINGH B. eta STROMMAN A.H. 2008. «Life-cycle Assessment of Carbon Dioxide Capture for Enhanced Oil Recovery». *Chinese Journal of Chemical Engineering,* **16,** 343-353.
- [7] COOPER C. 2009. «A technical basis for carbon dioxide storage*» Energy Procedia,* **1**, 1727-1733.
- [8] NAGASHIMA S., MIYAGAWA T., MATSUMOTO M., SUZUKI S., KO-MAKI H., TAKAGI M. eta MURAI S. 2011. «Life cycle assessment performed on a CCS model case in Japan and evaluation of improvement facilitated by heat integration*». Energy Procedia,* **4**, 2457-2464.
- [9] ZAPP P., SCHREIBER A., MARX J., HAINES M., HAKE J.F. eta GALE J. 2012. «Overall environmental impacts of CCS technologies-A life cycle approach». *International Journal of Greenhouse Gas Control,* **8,** 12-21.
- [10] STYRING P., JANSEN D., DE CONINCK H., REITH H. eta ARM-STRONG K. 2011. *Carbon Capture and Utilisation in the Green Economy, Center for Low Carbon Futures*. The Centre of Low Carbon Futures, Birmingham.
- [11] WALL T.F. 2007. «Combustion processes for carbon capture». *Proceedings of the Combustion Institute,* **31 I,** 31-47.
- [12] DE VISSER E., HENDRIKS C., BARRIO M., MÃLNVIK M.J., DE KOEI-JER G., LILJEMARK S. eta LE GALLO Y. 2008. «Dynamis CO2 quality recommendations». *International Journal of Greenhouse Gas Control,* **2,** 478-484.
- [13] OLAJIRE A.A. 2010. «CO2 capture and separation technologies for end-ofpipe applications - a review». *Energy,* **35,** 2610-2628.
- [14] ELWELL L.C. eta GRANT W.S. 2006. «Technology options for capturing CO2». *Power,* **150,** 60-65.
- [15] KANNICHE M., GROS-BONNIVARD R., JAUD P., VALLE-MARCOS J., AMANN J.-M. eta BOUALLOU C. 2010. «Pre-combustion, post-combustion and oxy-combustion in thermal power plant for CO2 capture». *Applied Thermal Engineering,* **30,** 53-62.
- [16] ICF INTERNATIONAL. 2009. «Developing a pipeline infrastructure for CO2 capture and storage; issues and challenges. Technical report prepared for INGAA Foundation». Eskuragarri: http://www.ingaa.org/File. aspx?id=8228. [2016, 04/05].
- [17] LEUNG D.Y.C., CARAMANNA G. eta MAROTO-VALER M.M. 2014. «An overview of current status of carbon dioxide capture and storage technologies». *Renewable and Sustainable Energy Reviews,* **39,** 426-443.
90 EKAIA, 30 (2016)
EKAIA 30.indd 90 KAIA 18/10/16 16:58:32 8/10/16
- [18] NORD L.O., ANANTHARAMAN R. eta BOLLAND O. 2009. «Design and off-design analyses of a pre-combustion CO2 capture process in a natural gas combined cycle power plant». *International Journal of Greenhouse Gas Control,* **3,** 385-392.
- [19] HOFFMANN S., BARTLETT M., FINKENRATH M., EVULET A. eta URSIN T.P. 2009. «Performance and cost analysis of advanced gas turbine cycles with Precombustion CO2 capture». *Journal of Engineering for Gas Turbines and Power,* **131**, 021701-1-021701-7.
- [20] BUHRE B.J.P., ELLIOTT L.K., SHENG C.D., GUPTA R.P. eta WALL T.F. 2005. «Oxy-fuel combustion technology for coal-fired power generation». *Progress in Energy and Combustion Science,* **31,** 283-307.
- [21] ZERO, 2013. Zero Emissions Resource organization. Eskuragarri: http:// www.zeroco2.no. [2016, 04/05].
- [22] BURDYNY T. eta STRUCHTRUP H. 2010. «Hybrid membrane/cryogenic separation of oxygen from air for use in the oxy-fuel process». *Energy,* **35,** 1884-1897.
- [23] ASPELUND A., MOLNVIK M.J. eta DE KOEIJER G. 2006. «Ship transport of CO2: Technical solutions and analysis of costs, energy utilization, exergy efficiency and CO2 emissions». *Chemical Engineering Research and Design,* **84,** 847-855.
- [24] NORISOR M., BADEA A. eta DINCA C. 2012. «Economical and technical analysis of CO2 transport ways». *UPB Scientific Bulletin, Series C: Electrical Engineering,* **74,** 127-138.
- [25] JOHNSEN K., HELLE K., RONEID S. eta HOLT H. 2011. «DNV recommended practice: Design and operation of CO2 pipelines». *Energy Procedia,* **4,** 3032-3039.
- [26] FORBES S.M., VERMA P., CURRY T.E., FRIEDMANN S.J. eta WADE S.M. 2008. *CCS Guidelines: Guidelines for carbon dioxide capture, transport, and storage.* World Resources Institute (WRI), Washington.
- [27] CELIA M.A. eta NORDBOTTEN J.M. 2009. «Practical modeling approaches for geological storage of carbon dioxide». *Ground Water,* **47,** 627-638.
- [28] VAN DER ZWAAN B. eta SMEKENS K. 2009. «CO2 capture and storage with leakage in an energy-climate model». *Environmental Modeling and Assessment,* **14,** 135-148.
- [29] SOLOMON S., CARPENTER M. eta FLACH T.A. 2008. «Intermediate storage of carbon dioxide in geological formations: A technical perspective». *International Journal of Greenhouse Gas Control,* **2,** 502-510.
- [30] BACHU S. 2000. «Sequestration of CO2 in geological media: criteria and approach for site selection in response to climate change». *Energy Conversion and Management,* **41,** 953-970.
- [31] GHORBANI A., RAHIMPOUR H.R., GHASEMI Y., ZOUGHI S. eta R AHIMPOUR M.R. 2014. «A Review of Carbon Capture and Sequestration in Iran: Microalgal Biofixation Potential in Iran». *Renewable and Sustainable Energy Reviews,* **35,** 73-100.
EKAIA, 30 (2016) 91
EKAIA 30.indd 91 KAIA 18/10/16 16:58:32 8/10/16
- [32] LI L., ZHAO N., WEI W. eta SUN Y. 2013. «A review of research progress on CO2 capture, storage, and utilization in Chinese Academy of Sciences». *Fuel,* **108,** 112-130.
- [33] ZHANG L., WANG S., ZHANG L., REN S. eta GUO Q. 2009. «Assessment of CO2 EOR and its geo-storage potential in mature oil reservoirs, Shengli Oilfield, China». *Petroleum Exploration and Development,* **36,** 737- 742.
- [34] SINGH N. 2008. «Deep saline aquifers for sequestration of carbon dioxide*» Proceedings of the International Geological Congress*, Oslo.
- [35] IPCC 2005. *Special report on carbon dioxide capture and storage*. Cambridge University Press: New York.
- [36] YANG F., BAI B.J., TANG D.Z., DUNN-NORMAN S. eta WRONKIE-WICZ D. 2010. «Characteristics of CO2 sequestration in saline aquifers». *Petroleum Science,* **7,** 83-92.
- [37] WHITE C.M., STRAZISAR B.R., GRANITE E.J., HOFFMAN J.S. eta PENNLINE H.W. 2003. «Separation and capture of CO2 from large stationary sources and sequestration in geological formations - Coalbeds and deep saline aquifers». *Journal of the Air and Waste Management Association,* **53,** 645-715.
- [38] MICHAEL K., GOLAB A., SHULAKOVA V., ENNIS-KING J., ALLIN-SON G., SHARMA S. eta AIKEN T. 2010. «Geological storage of CO2 in saline aquifers - A review of the experience from existing storage operations». *International Journal of Greenhouse Gas Control,* **4,** 659-667.
- [39] HOUSE K.Z., SCHRAG D.P., HARVEY C.F. eta LACKNER K.S. 2006. «Permanent carbon dioxide storage in deep-sea sediments». *Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America,* **103,** 12291-12295.
- [40] ADAMS E.E. eta CALDEIRA K. 2008. «Ocean storage of CO2». *Elements,* **4,** 319-324.
92 EKAIA, 30 (2016)
EKAIA 30.indd 92 KAIA 18/10/16 16:58:32 8/10/16 |
aldizkariak.v1-3-71 | {
"domain": "osasun zientziak",
"id": "ikergazte_iii_osasun-zientziak_27",
"issue": null,
"year": "2019",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iii"
} | # **CRISPR/Cas9 metodologiaren optimizazioa geneen inaktibaziorako**
García-Santisteban, Iraia; Alcorta-Sevillano, Natividad eta Zubiaga, Ana María *Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) [iraia.garcia@ehu.eus](mailto:iraia.garcia@ehu.eus)*
# *Laburpena*
Gene baten funtzioa ezagutzeko, ikertzaileek lehenbizi bere adierazpena isildu ohi dute, ondoren isilarazpenaren ondorio funtzionalak zeintzuk diren aztertuz. Geneen adierazpena isiltzeko moduen artean, CRISPR/Cas9n oinarritutako teknologia berritzaileak abantaila ugari aurkezten ditu, gene jakin bat adierazten ez duten zelulak (zelula *knockout* edo KO direlakoak) modu azkar eta eraginkor batean sortzea baimentzen baitu. Lan honetan, *E2F2* genea eredu moduan hartuta, CRISPR/Cas9 bidez zelula KOak sortzeko protokoloa laborategian martxan jartzea lortu dugu.
Hitz gakoak: CRISPR/Cas9, *knockout*, *E2F2*, geneen inaktibazioa.
# *Abstract*
*To pinpoint the function of a gene, researchers first silence its expression, and then study the functional consequences of the silencing. Among the ways to silence gene expression, techniques based on CRISPR/Cas9 technology show multiple advantages, as they allow the generation of cell lines that do not express a certain gene (namely knockout or KO) in a fast and effective manner. In this work, using E2F2 gene as a proof-of-concept, we have successfully optimized a protocol to generate KO cell lines using CRISPR/Cas9 in a research laboratory.*
*Keywords: CRISPR/Cas9, knockout, E2F2, gene inactivation.*
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Osasun zientzien arloan, giza genomaren sekuentziazioa izan da egin den ekarpen garrantzitsuenetarikoa, 3.000 milioi base-pareko DNA sekuentziaren segida ezagutzea lortu izan zelarik (Liu et al., 2002; McPherson et al., 2001). Ia 20 urte geroago, zientzialariak oraindik ari dira milaka generen funtzioa zein den aurkitu nahian. Normalean, gene baten funtzioa ezagutzeko, lehendabizi bere adierazpena murriztu edo ezabatu egiten da, eta gero horren ondorio funtzionalak zeintzuk diren ikertu (Alberts et al., 2002).
Gene baten adierazpena murrizteko *RNAren interferentziaren bidezko isilarazpena (RNAi)* erabil daiteke: RNA molekula batek isilarazi nahi den geneak (itu-geneak) kodetzen duen mRNA molekula degradatzen du, bere adierazpenaren murrizpena sorraraziz (Fire et al., 1998). RNAi teknika oso erabilgarria den arren, zenbait muga aurkezten ditu: isilarazpena iragankorra da (egun batzuren buruan geneak bere ohiko adierazpen-maila berreskuratzen du), normalean ez da genearen isilarazpen osoa lortzen (RNA interferenteak ez dituelako zelulan dauden mRNA molekula guztiak degradatzen), eta maiz interesekoak ez diren geneak isilarazten dira (RNA interferentea ituaren antzekoak diren bestelako mRNA molekuletara lotu daitekeelako eta euren degradazioa bultzatu) (Sledz eta Williams, 2005).
Muga hauek gainditzeko asmoz, ikertzaileek geneen adierazpena guztiz ezabatzeko teknika berriak garatu dituzte, ezagunena *Clustered Regularly Interspaced Short Palindromic Repeats/CRISPR-Associated Protein-9 nuclease* (CRISPR/Cas9) izenekoa delarik. CRISPR/Cas9 sistemak arkeo eta bakterioek defentsarako duten immunitate-sistema adaptatiboan dauka bere jatorria, Francisco Mojicak deskribatu zuen moduan (Mojica et al., 2005). CRISPR/Cas9 sistemak genomak editatzeko duen ahalmen itzela frogatu zuten lehenak Emmanuelle Charpentier eta Jennifer Doudna izan ziren (Jinek et al., 2012). Prozesua bi etapatan banatzen da (1. irudia). Lehendabizi, RNA gidari bat (gRNA), itu-genearen eremu batekiko osagarria dena, Cas9 proteinarekin lotzen da (1A irudia); Cas9 proteinak, guraize batzuen moduan, DNA itua moztuko du gRNA lotu zaion lekuan bertan (1B irudia). Sortutako bi muturrak berriro lotzeko, zelulak berehala jarriko ditu martxan DNA konponketa mekanismo desberdinak. Kasu batzutan konponketa prozesua ez da guztiz zehatza izaten, mozketa lekuan *indel* bezala ezagutzen diren txertaketa edo delezio txikiak sortzen direlarik. *Indel*ak geneen eskualde kodetzailean agertzekotan, irakurketa araua aldatu eta STOP kodoi goiztiarren agerpena eman dezakete, ondorioz proteinaren ekoizpena etenda geratuko delarik (1C irudia). Ikus daitekenez, teknika hau oso baliagarria da *knockout* (KO) deituriko lerro zelularrak sortzeko, zeinean gene baten adierazpena guztiz desagertarazten den (Doetschman eta Georgieva, 2017).
> **1. irudia. CRISPR/Cas9 bidezko edizio genikoa. A. RNA gidari (gRNA) molekulak Cas9 proteina gidatutako du itu-genearen toki jakin batera (gRNArekiko osagarria dena, hain zuzen). B. Cas9 proteinak DNA moztuko du leku hartan DBSak edo harizpi bikoitzeko mozketak sortuz (ingeleseko** *Double Strand Break***), eta berehala zelulak konponketarako mekanismoak jarriko ditu martxan DNAren bi muturrak berriro elkartzeko. C. Kasu batzuetan konponketa ez da zehatza izango, txertaketa edo delezio txikiak (***indel***-ak) agertuko direlarik; hau eskualde kodetzailean gertatzen denean, genearen irakurtaraua alda daiteke STOP kodoi goiztiarrak sortuz (***nonsense* **hitzak zentzurik gabeko proteina esan nahi du), eta gene horren** *knockout***-a eratuz** (Behrmann et al., 2017)**-tik moldatuta.**

KOen sorrerarako CRISPR/Cas9an oinarritutako teknika munduko ikerkuntza-laborategi askotan erabiltzen bada ere, prozedura honek badauka bere konplexutasuna. Hori saiesteko, azken urteotan protokolo ugari garatu dira KOen sorrera ahalik eta modu errez eta sinpleenean burutu ahal izateko1 : gRNAk diseinatzeko programak, hauek klonatzeko bektore ugari, eta sortutako lerro zelularrak hautatu eta balioztatzeko teknika desberdinak, besteak beste sortu dira. Metodologia optimizatua egon arren, badira zenbait pauso zailak edota neketsuak direnak. Aipagarrienetakoa, KOak diren zelulak identifikatzea izaten da. Izan ere, edizio genikoa soilik gertatzen da zelulen proportzio batean, eta editaturiko zelulen bilaketa zehatza diseinatu behar izaten da. Prozesu honi balioztapen pausua deitzen zaio, eta normalean laborategiek asteak edota hilabeteak behar izaten dituzte benetako KOak diren zelulak identifikatzeko. Arazo hau saihesteko, duela urte gutxi, ikerketa laborategi batzuek KO diren lerro zelularrak kultiboan hautatzeko eta hauek balioztatzeko protokolo bereziak garatu dituzte, prozeduraren efizientzia handituz eta KOa lortzeko beharrezko denbora murriztuz (Blomen et al., 2015; Haarhuis et al., 2017; Lackner et al., 2015) Protokolo hauetako bat laborategian martxan jartzeak asko lagunduko luke edozein generako KO diren lerro zelularrak modu sinple eta eraginkor batean lortzen.
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Lan honen helburu nagusia CRISPR/Cas9 metodologian oinarritutako protokolo berri bat laborategian inplementatzea izan da, gene jakin baterako *KO* diren lerro zelularrak modu sinple eta azkar batean lortzeko. Horretarako, *E2F2* genea hartu da eredu moduan, gene honen adierazpena oztopatuta duen U2OS lerro zelularra sortzeko, Lackner eta kolaboratzaileek garatutako metodologian oinarrituta (Lackner et al., 2015).
# **3. Ikerketaren muina**
*E2F2* genea adierazten ez duen U2OS lerro zelularra sortzeko 2. irudian adierazitako lanfluxua jarraitu genuen.
#### **2. irudia. E2F2 genea adierazten ez duen lerro zelularra sortzeko jarraitutako prozedura orokorra.**

*E2F2*rako gRNA molekulen diseinua *Benchling* programa bioinformatikoarekin burutu zen. Diseinatutako gRNA 1. exoian kokatzen den sekuentzia batekiko osagarria da. Modu honetan, mozketa gertatuko den lekuan STOP kodoi goiztiarrak sortzen badira, proteinaren sekuentziaren lehenengo zatian gertatuko da, eta ondorioz ez da proteinarik itzuliko.
Diseinatutako gRNA pX330 plasmidoan (Addgene) sartu genuen BbsI murrizketa-lekuen artean, Ran eta kolaboratzaileek deskribatu zuten protokoloa jarraituz (Ran et al., 2013). Plasmido honek, gRNA kodetzeaz aparte, Cas9 ere adierazten du, sarreran esan bezala, DNA mozteko guraize batzuen moduan jarduten duen proteina delarik. Aipatu beharra dago, plasmido honek ez daukala zelula eukariotoetan hautespenik burutzeko erresistentzia-generik, eta horregatik, pDonorPuro plasmidoarekin batera sartu behar dela zeluletan. pDonorPuro plasmidoak puromizinarekiko erresistentzia-genea (PuroR) darama, bi *tia1l* ezagupen-eskualdez mugatuta (giza zeluletan agertzen ez diren sekuentzia batzuk dira); era berean, pDonorPuro plasmidoak *tia1l* sekuentzia hauek ezagutzen dituen gRNA ere kodetzen du (3. Irudia, goiko atala).
Plasmido bi hauek, hots, *E2F2*rako gRNA daraman pX330, eta pDonorPuro, U20S zeluletan sartu ziren. pX330 plasmidoak kodetzen duen Cas9 proteina U2OS zeluletan adierazten denean, bi gRNA desberdinekin lotu daiteke: *tia1l* gRNArekin lotzean, Cas9k pDonorPuro plasmidoko *tia1l* sekuentziak moztu eta puromizinarekiko erresistentzia-genea askatuko du; *E2F2*rako gRNArekin lotzean, bestalde, Cas9k *E2F2* genearen lehenengo exoia moztuko du. Zelulak, berehala, DNA konpontzeko mekanismoak jarriko ditu martxan, hiru ondorio posible egongo direlarik (3. irudia). Kasu batzutan DNAren bi muturrak berriro elkartuko dira, *E2F2* basatia berreskuratuz; beste kasu batzutan konponketa prozesuan *indel* txikiak agertuko dira, *E2F2* genearen irakurtaraua aldatuz, eta STOP kodoi goiztiarrak sorraraziz; azkenik, kasu gutxi batzutan, mozketa gertatu den lekuan pDonorPuro plasmidotik askatutako puromizinarekiko erresistentzia-genea txerta daiteke *E2F2* genean, zelulari antibiotiko horrekiko erresistentzia emanez. Gainera, PuroR genearen txertaketak beste eragin garrantzitsu bat ere badauka, *E2F2* genearen adierazpenaren inaktibazioa hain zuzen ere (3. irudia). Honi esker, zelulak puromizina antibiotikoarekin tratatzean, bakarrik biziraungo dute antibiotikoarekiko erresistenteak direnak eta aldi berean *E2F2* genea inaktibatuta daukatenak. Honek ondorengo balioztapen prozesua asko errazten du, badakigulako behintzat *E2F2* generako kopietako bat inaktibatuta dagoela biziraungo duten zeluletan.
**3. irudia. E2F2 genea adierazten ez duten zelulak lortzeko jarraitutako estrategia. U2OS zeluletan pX330-E2F2 gRNA (ezkerraldean) eta pDonorPuro (eskumaldean) plasmidoak sartu ziren. pX330 plasmidoak kodetutako Cas9 proteina E2F2 eta** *tia1l* **sekuentziak ezagutzen dituen gRNA molekulekin elkartu, eta zelularen genomako E2F2 geneko 1. exoia eta pDonorPuro plasmidoko** *tia1l* **sekuentziak moztuko ditu, hurrenez hurren. Azken kasu honetan puromizina erresistentzia kasetea (PuroR) askatuko da. Zelulak berehala konponketa mekanismoak aktibatuko ditu, hiru ondorio posiblerekin: berriro gene basatia berreskuratzea,** *indel* **baten agerpena ematea edo puromizina kasetearen txertaketa ematea.**

Prozedura hau jarraituz, zenbait lerro zelular lortu genituen puromizinarekiko erresistenteak zirenak. Ondoren, *E2F2* genea benetan eraldatuta zegoenaren egiaztapena DNA mailan egin zen. Erabilitako U2OS zelulak diploideak izanik, gene bakoitzerako bi alelo edo kopia dituztela kontutan hartu behar dugu. Honek esan nahi du balioztapenean bi aleloen genotipoak aztertu behar ditugula, bi anplifikazio edo PCR (polimerasaren erreakzio kateatua) analisi bidez hain zuzen ere. PCRtako batean (PCR Puro, 4A Irudia), aurreranzko hasle bat diseinatu zen E2F2 geneko 1. introia ezagutuko duena, eta atzeranzko hasle bat puromizina genearekiko osagarria. U2OS zelula basatien eta lortutako lerro zelular baten DNA genomikoa txantiloi moduan hartuta PCR bat burutu genuen aipatutako hasle bikotearekin. Espero genuen moduan, zelula basatietan ez genuen anplifikaziorik detektatu. Aldiz, CRISPR/Cas9 bidez eraldatutako zeluletan 500 base-pareko produktu (banda) bat ikusi genuen. Honek esan nahi du sortutako lerro zelularrak, kopietako batean behintzat, puromizina genea txertatuta daukala *E2F2* genearen baitan. Modu paraleloan beste PCR bat burutu genuen (PCR *E2F2*, 4B Irudia), lehen diseinatutako aurreranzko haslea, *E2F2* genearen 2. introia ezagutuko duen atzeranzko hasle batekin konbinatuz. Kasu honetan, U2OS zelula basatien DNA genomikoa anplifikatzean 700 base-pareko banda bat detektatu genuen, esperotako moduan. Eraldatutako lerro zelularrean, ordea, bi banda ikusi genituen, bakoitza *E2F2*rako kopia edo alelo batetatik eratorria. Seguruenik 1.500 base-pare inguruan agertzen dena lehen behatutako puromizina txertaketa daukan kopiari dagokio; alabaina, 700 base-pareko altueran dagoen bandaren kasuan ezin ditugu kopia basatia eta editatutakoa bereizi. Arrazoi honengatik, bi banda hauek eta basatia purifikatu, eta sekuentziatu genituen.
4C Irudian sekuentziazioaren emaitzak ageri dira. Lortutako sekuentzia basatia beste bi bandei zegozkien sekuentziekin konparatu genuen. Kopietako batean PuroR genearen txertaketa ikusi genuen, egiaztatuz PCRan ikusitakoa. Beste kopian, ordea, adenina nukleotidoaren txertaketa behatu genuen, genearen edizioa gertatu dela egiaztatuz. Nukleotido bakarraren txertaketa denez, honek irakurtarauaren aldaketa eta STOP kodoi goiztiar baten agerpena ekarriko du. Beraz, sortutako lerro zelularra *E2F2*rako KO homozigotoa dela ondoriozta dezakegu, kopietako batean PuroR genea eta bestean *indel*a aurkezten dituelarik (E2F2Puro/ Indel genotipoa).
4. irudia. E2F2 generako zelula KOen balioztapena DNA genomiko mailan. A. Puromizina kasetearen integrazioa gertatu dela egiaztatzeko E2F2rako aurreranzko (Fwd) eta puromizinarako atzeranzko (Rev) hasle bikote bat diseinatu (E2F2<sup>Fwd</sup>/Puro<sup>Rev</sup>), eta PCR erreakzio bat burutu zen zelula basatien (WT) eta balioztatu beharreko lerro zelularraren (E2F2 KO?) DNA genomikoarekin. WT zeluletan anplifikaziorik behatu ez zen bitartean, sortutako lerro zelularrean 500 base pareko (bp) banda ikusi zen, puromizinaren txertaketa egiaztatuz. B. DNA genomiko berberak hartuta, beste PCR bat burutu zen aurreranzko (Fwd) hasle berdina eta E2F2rako atzeranzko (Rev) hasle bat erabilita (E2F2<sup>Fwd</sup>/E2F2<sup>Rev</sup>). WT zeluletan 700 bp-ko produktua behatu zen bitartean, sortutako lerro zelularrean produktu honetaz aparte, 1500 bp inguruko beste bat ikusi genuen. C. Azkeneko bi PCR produktuen nukleotido segida ezagutzeko Sanger sekuentziazioa burutu genuen. WT zelulen DNArekin konparatuta, sortutako lerro zelularreko kopietako batean puromizinaren txertaketa (P2A-Puro-Cassette), eta bestean nukleotido bateko txertaketa (1 bp ins) gertatu direla ikus dezakegu.

# **4. Ondorioak**
Geneen funtzioak aztertzeko erabiltzen den metodo azkar eta erraz bat RNAi bidezko teknikan oinarritzen da. Teknika hau oso erabilgarria suertatu den arren, ez du geneen inaktibazio totala baimentzen. Aldiz CRISPR/Cas9 teknikan oinarritzen den edizio genikoak muga hauek gainditzen ditu, gene jakinen adierazpena guztiz deuseztatuta duten lerro zelularrak modu erraz eta eraginkor batean sortzea ahalbidetzen baitu. Lan honetan, CRIPSR/Cas9n oinarritutako metodo bat erabiliz, E2F2 generako zelula KOak modu oso efizientean sortzea lortu dugu. Gainera, CRISPR/Cas9 metodoaren bidez edizio genikoa burutzeko baldintzak optimizatu ditugu, hala nola, gRNA diseinatzeko programa bioinformatiko egokia bilatuz, zelula eraldatuen hautespena aurrera eramateko modu eraginkorra finkatuz eta sortutako lerro zelularra balioztatzeko tekniketako bat aurkeztuz. Optimizatutako protokoloarekin, laborategian edozein genetarako lerro zelular KOak CRISPR/Cas9 teknikaren bidez eratzeko estrategia martxan jartzea lortu dugu.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Ondorengo ikerketa baterako, DNA mailan ikusitako aldaketa, RNA eta proteina mailan balioztatzea gustatuko litzaiguke, PCR kuantitatiboa eta western plapaketa teknikak erabiliz. Behin balioztapena eginda, zelulen karakterizazioa burutzea gustatuko litzaiguke, DNA mailan burututako aldaketaren ondorio funtzionalak zeintzuk diren aztertzeko. Azkenik, E2F familiako transkripzio faktoreak ziklo zelularraren erregulazioan parte hartzen dutenez, familia bereko beste kide batzuen KOak sorraraztea erabilgarria izango litzateke.
# **6. Erreferentziak**
- Alberts B., Johnson A., Lewis J., Raff M., Roberts K., W. P. (2002). Studying Gene Expression and Function. In *Molecular Biology of the Cell* (p. 712). Garland Science.
- Behrmann, L., McComb, S., Aguadé-Gorgorió, J., Huang, Y., Hermann, M., Pelczar, P., … Bornhauser, B. (2017). Efficient Generation of Multi-gene Knockout Cell Lines and Patient-derived Xenografts Using Multi-colored Lenti-CRISPR-Cas9. *Bio-Protocol*, *7*(7).
- Blomen, V. A., Majek, P., Jae, L. T., Bigenzahn, J. W., Nieuwenhuis, J., Staring, J., … Brummelkamp, T. R. (2015). Gene essentiality and synthetic lethality in haploid human cells. *Science*, *350*(6264), 1092–1096.
- Doetschman, T., & Georgieva, T. (2017). Gene Editing with CRISPR/Cas9 RNA-Directed Nuclease. *Circulation Research*.
- Fire, A.; Xu, S.; Montgomery, M. K.; Kostas, S. A., Driver, S. E.; Mello, C. C. (1998). Potent and specific genetic interference by double-stranded RNA in Caenorhabditis elegans. *Nature Letters*, *391*, 806–811.
- Haarhuis, J. H. I., van der Weide, R. H., Blomen, V. A., Yáñez-Cuna, J. O., Amendola, M., van Ruiten, M. S., … Rowland, B. D. (2017). The Cohesin Release Factor WAPL Restricts Chromatin Loop Extension. *Cell*, *169*(4), 693–707.e14.
- Jinek, M., Chylinski, K., Fonfara, I., Hauer, M., Doudna, J. A., & Charpentier, E. (2012). A programmable dual-RNA-guided DNA endonuclease in adaptive bacterial immunity. *Science*, *337*(6096), 816–821.
- Lackner, D. H., Carré, A., Guzzardo, P. M., Banning, C., Mangena, R., Henley, T., … Bürckstümmer, T. (2015). A generic strategy for CRISPR-Cas9-mediated gene tagging. *Nature Communications*, *6*, 10237.
- Liu, X., Milshina, N., Glasser, K., Nelson, K., Hannenhalli, S., Chaturvedi, K., … Skupski, M. (2002). The Sequence of the Human Genome. *Science*, *291*(5507), 1304–1351.
- McPherson, J. D., Marra, M., Hillier, L., Waterston, R. H., Chinwalla, A., Wallis, J., … Lehrach, H. (2001). A physical map of the human genome. The International Human Genome Mapping Consortium. *Nature*, *409*(6822), 934–941.
- Mojica, F. J. M., Díez-Villaseñor, C., García-Martínez, J., & Soria, E. (2005). Intervening sequences of regularly spaced prokaryotic repeats derive from foreign genetic elements. *Journal of Molecular Evolution*, *60*(2), 174–182.
- Ran, F. A., Hsu, P. D., Wright, J., Agarwala, V., Scott, D. A., & Zhang, F. (2013). Genome engineering using the CRISPR-Cas9 system. *Nat Protoc*, *8*(11), 2281–2308.
- Sledz, C. A., & Williams, B. R. G. (2005). RNA interference in biology and disease. *Blood*.
# **7. Eskerrak eta oharrak**
Lan hau Espainiako Jaurlaritzako (Ministerio de Ciencia e Innovación) dirulaguntzari esker burutu da (SAF2015-67562-R). Iraia García-Santistebanek Eusko Jaurlaritzako diru laguntza postdoktorala eta EHUko PES15/44 proiektuari lotutako dirulaguntza jaso ditu. Natividad Alcorta-Sevillanok Eusko Jaurlaritzako Ikasiker dirulaguntza jaso du.
*Oharra*: lan hau Natividad Alcorta-Sevillanoren Gradu Amaierako Lanean oinarrituta dago.
<sup>1</sup><https://www.addgene.org/crispr/guide/> |
aldizkariak.v1-7-58 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 6 _1992_3",
"issue": "Zk. 6 _1992_",
"year": "1992",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **HEZKUNTZAREN EBALUAKETARAKO AURREBALDINTZAK**
## **Jaione Apalategi Begiristain**
Gai honen asmo orokorra bitan banatzen da, alde batetik: a) asko hitz egiten den, eta hitz egin beharko den, Hezkuntza/Ebaluaketaz sakondu, kontzeptu hauen inguruko berriak emanez, eta gure abiapuntua hezkuntzaren ebaluaketa kualitatiboaren ildoan kokatzea. Pedagogiaz, ihardutean, berriz, hezkuntzak zientzia izateko dituen arrazoiak zein baldintzak mugatu beharrak, haren epistemologiaz arduratzera eramango gaitu. Jarraian, hezkuntz sistemaren ebaluaketa egiteak zertaz hitz egitea esan nahi duen adierazten dugu, hots, kultura orokorra-askatasuna-kultura espezializatua. Azkenik, eskolaren erakuntz ezagumenduei esker, ikastetxearen ebaluaketaz ihardungo dugu. Beste alde batetik: b) hemen jasotzen den berrikuntza nabarmena hauxe da: "euskal irakaskuntza" eraikitzeko, aurrez bete behar diren baldintza eta urratsez hitz egiten dela.
## **Abiapuntua**
Lehen lehenik, Hezkuntza eta Ebaluaketa zer diren azalduz hasiko gara.
Orohar, Hezkuntza, era arruntenean adieraziz, gizakien berezko, nabarmen eta ikur nagusia den HIZKUNTZAren bidez, pentsamendua aberasteko, bizkortzeko eta sendotzeko egiten den nahitako asmoen ekinbidea dugu.
Hezkuntza, gizarte-ereduen arabera desberdindu egiten da; hezkuntzaz gauza bera uste eta ulertu arren, era askotara jorratzen da. Hezkuntza, lehen eta behin esan, ez da eskolaroari dagokion zerbait soilik. Bere ekintza, gizabanakoaren bizi guztian luzatzen da eta gizarteen edozein arlotan aurkitzen da. Hezkuntza, ikastetxeez kanpo (haurtzaindegi, ikastola, eskola, lizeo, lanbide-eskola, ...unibertsitateen) beste motako erakundeetan ere egiten da. Ikastetxeetan, ebaluaketa egiteak, arlo asko kontutan hartzea suposatzen du: ikastetxearen ebaluaketa, irakaslearena, ikaslearena, egitarauena, irakaskuntz-ikaskuntzarena, ihardukerena (eskola eta gurasoak, gizarte hurbila, errealitatea, legea, erakundeak,...) jarrerena, ... eta hezkuntz ikerketaren beraren ebaluaketa. Ebaluaketa egiterakoan Hezkuntzaren edozein mailatan, bi bide ditugu:
a) Gure "hezkuntz inguruan" arrunta den ebaluaketa kuantitatiboa= datua=epaia=zenbakia=onespena edo gaitzespena.
- b) Guk bideratu eta landu nahi dugun ebaluaketa kualitatiboak, zenbait baldintza bete beharrean aurkitzen da, hots: 1. Albiste "bideratuaren" eta "antolatuaren" ildotik abiatu.
- 1. Albiste "bideratuen" ildotik abiatu.
- 2. Datuen bilketa egin.
- 3. Epai unea igaro.
- 4. Erabaki kontsentsuatua erdietsi.
#### **Hezkuntz ebaluaketaren ildoa**
Hezkuntzaren eremuan, ebaluaketa egiteak, zenbait atal bereiztea suposatzen du. Ebaluaketaren hezurdura eta mamia, esanahi bereziko hitz batzuen ingurutik datorkigu, hots: hezkuntza, pedagogia, ikastetxea eta erakundea bereziki. Banaka adierazten saiatuko gara.
Giza zientzien barne, Hezkuntza, egoera korapilatsua adierazten digun esparrua dugu. Pedagogiak, hezkuntz zientziak eta epistemologia ditu bere izen-abizenak. Arrazoi hauexengatik, Hezkuntz ebaluaketari buruzko sailkapen logiko-estrukturala, zein araketa-lanak oso zailak izaten dira.
Beraz, gaia behar den zientzifikotasunarekin hartzeko, hezkuntz gertakizunen sailkapen pragmatiko- -sistemikoa erabil daiteke. Honetarako, "hezkuntz egitarau", "eskola erakuntza" eta "ekintza pedagogikoetara" hurbildu behar da.
Bestalde, Pedagogia eta bere ikerketaren esparrua teori eraikitzaileari jarraiki aztertzen badugu, bere epistemologiak1, oinarrizko hiru arazori aurre egitera bultzatzen gaitu:
**1. Pedagogiaren zientzizazioa:** orain, gure artean indarrean dabilen Pedagogia, ideologia zientifiko eta akademizistaz josirik dago; Bestalde, itxurazko argudio zientzizale eta legitimatzailetik urrun. Pedagogiaren ildoa, epistemologia deskribatzaile eta irizpidetsua lantzean legoke.
- **2. Pedagogia eta interdisziplinaritatea** eraiki, landu eta ebaluatu.
- **3. Pedagogiaren teoria eta praktikaren** arteko erlazioak sakondu eta hedatu.
Gure Pedagogi kontzepzioa, ebaluaketa bideratzeko balioko diguna, alde batetik: emaitza, kontrola, analisia; eta bestaldetik: praktiken bai hezkuntz ekintzen loturara eta hobekuntzara norabideturik legokeen ezagutza arloa izango litzateke.
Bide batez, hemen gogoratu, hezkuntz eraikitzaileak dioena eta egiten duena, ebaluaketa zientifikoa lantzerakoan;
- a)Heziketa teknikoa ahalik eta gehien zehaztu. Honetarako teknika, berezia, erabiltzen duelarik.
- b)Lankidetasuna bilakatu, abiapuntu eta erabakiak hartzeko unean.
- c)Aurrepauso eta ondorioei buruzko azterketa sakona bideratu.
Bereziki, erakundeetan jorratzen den Hezkuntza, goian aipatutako urrats horien araberakoa bada, ikastetxe bateko eraldakuntza orokorra (irakasle, ikasle, laguntzaile, aholkulari,..abar) desorekatzetik eta desnorabidetzetik, sakonki urrunduko da. Baina ikastetxeko hezkuntz eraldakuntzan, bada, zer esan handia duen osakinik: gizartea. Ikastetxea, hezkuntz erakunde bezala, kanpoko egoerari loturik dago, hezkuntz izatearen berezko gizatasunagatik, giza politikatik oso hurbil azaltzen zaigu. Politika egoeraren arrazoiak, gehienetan, ebaluaketa orduan arrazoi teknikoak izan beharrean, arrazoi "politiko" bihurtzen dira.
Gure inguruan behintzat, oraingoz, ez da Hezkuntz Ebaluaketa teknikorik egiten, aldiz nik "hezkuntz ebaluaketa ofiziala" deituko nukeenak irakaskuntzaren efikazia, kalitatea, hedapena, errentabilitatea, aukerak, antolakuntza, ereduak, kurrikuluna... eta etorkizuna bilatzen ditu. Non gelditzen da Hezkuntzaren Iker- -ebaluaketa estraofiziala?2
#### **Hezkuntz sistema eta ebaluaketa**
Gizarte bateko hezkuntz asmo orokorrak eta ekinbideak, "Hezkuntz Sistema"( H.S. ) deituriko proiektuan biltzen dira.
Hezkuntz Sistemek hezkuntza nazionala adierazten dute; hots, Ipar Ameriketako hezkuntz sistema, Noruegakoa h.s., Bretaina Handiako h.s., Luxenburgokoa, eta abar. Hezkuntz Sistema, hezkuntz proiektu soziala dugu. Beraz, gizartea oso- -osoan harturik, ondasun egokiagora eraman nahi duen proiektua hain zuzen ere.
Hezkuntza gizarteen araberakoa izaten da, hezkuntzaz gauza bera uste arren, era askotara jorra daiteke. Komenigarria deritzot, gure "hezkuntz" egoerarako, Parisko, CERAP3 erakundeari jarraiki, Hezkuntz Sistema bat eraikitzeak zer pauso eman beharra duen aztertzea.
**1. Kulturu orokorraren sustentoa aurkitu.** Maila honen helburu orokorra, gehiengoentzat, behar gutxien hedatuaz, gogoetaren kalitatea lantzea da. Helburu honen abiapuntu, hizkuntza litzateke. Nola molda daitezke Espainiako H.S., "berria izan arren, eta Frantziako H.S. gure hezkuntz helburu orokorrera? Atal honetan gogokoa zait J. Oteizak4 idatzitakoa aipatzea, gure "hezkuntz aurrebaldintza" bertan dugulako, hain zuzen ere:*"cuando hemos dejado perderlo todo es muy cómodo y muy fácil aparentar: el idioma lo es todo. Mi teoría es contraria, se invierte la relación: el problema no es devolver primero el idioma al hombre sino al idioma (el que nos queda) el hombre (no el que nos queda, si nos queda algo, sino el hombre entero que teníamos dentro del idioma). ...Este hombre que se recupera a sí mismo, sabrá como recuperar su idioma. ...es el hombre activo en su cultura, el de nuestro estilo cultural.*
*...Nuestra crisis todas son de política cultural de hombre, de reeducación de polítco en sensibilidad*
*contemporánea, de reimaginación en vasco de niño nuevo y si así no es acompañado, el euskera no se recuperará solo."*
**2 Askatasuna erakutsi.** Pentsatzeko zirrara eta kemena ekarriko duen tresneria litzateke. Honetarako ezagupen-multzo trinkoak bere bitarteko teknikoekin eskainiko dira. Pentsamendu askea, ez da bapatean edo bere kaxa sortzen den zerbait, baizik eta balorei loturik dator, eta hauek motibazioaren ardatza ditugu. Beraz honekin esan nahi dugu, H.S. batek ez diola bakarrik garrantzia eman behar pentsamenduari, baizik eta hau, sentimentu eta ekinari loturik landu behar dela, gizabanakoa bere ikasketaren eta bere biziaren arduraduna izan dadin. H.S. bateko eginkizun sendoena dugu berau. Norberarekiko eta besteenganako maitasuna eta begirunea sortzeko, ezinbestekoa. Gizarte eta gizaki "osansuntsua" eraikitzeko nahitaezko baldintza5 ...*"La educación está actualmente tan distorsionada y lo primero que hay que decir es que no es lo mismo que escolarización."* Euskal irakaskuntzari lekioken H.S., gizarte osasuntsua bideratzeko nahi genuke. Horrengatik, Txepetxek6 dioenarekin ados gaude: *'Por educación entendemos el esfuerzo que se ha de poner en marcha desde el Euskera y por parte de sus hablantes completos para integrar al individuo con la realidad, no con la sociedad. Es decir, para educar individuos (al tiempo que se les completa lingüísticamente) no para que se adapten al sistema social, sino para que sean capaces de cambiarlo en la dirección específica*
*del progreso humano. ..."Un sistema que dé no solo importancia al pensamiento, sino también al sentimiento y a la acción, que ponga la cooperación en lugar de la competitividad, y haga al sujeto protagonista de su aprendizaje y de su vida."*
**3.** H.S. baten hirugarren betebeharra, **kultura espezializatua** bideratzea da. Orohar, esan genezake, derrigorrezko ikasketak bukatu ondorengoari deitzen zaiola horrela. Pauso logikoa badirudi ere nahikoa bihurrikeria eta ustekabeak sortzen ditu atal honetako erabakiak. Zer esanik ez "gure hezkuntz" egoerari dagokionez!. Euskaratik ikusita egoera zaila dela esatea erraz ulertzen da, gure hizkuntzak dituen oztopoak ez dituzten hizkuntzak ere oso kezkatuta daudenean. Nire ustez, kezka hauek gizartearen kuantifikazio nahietatik datoz. Gizarte handi eta ezagunentzat kultura espezializatuaren ikuspegi kuantifikatua arriskutsua bada, nola gaur egun ona izan daiteke guretzat beste gizarteen konpetentziak arteko ditugularik?
Gu, gizarte bezala hedatzen ez garen bitartean, inola ere ezin izango dugu, gure ikuspegia landu, eta guretik abiatu behar litzatekeen kultura espezializatua eskaini. Zenbat eta gizarte osasuntsuagoa orduan eta H.S. orekatsuagoa. Hau esateak suposatzen du H.S. batek bi eratako helburuak jorratu behar dituela:
- a) helburu kualitatiboak, eta
- b) helburu kuantitatiboak.7
Eta H.S. bat hedatzea, HEZKUNTZAren lehen urratsetatik abiatzea da, hots, haurra hezkuntzari lotzetik, bere hizkuntza bizkortzetik eta sendotzetik hasten da, eta honela bide batez, pentsamendua aberasten da.8
Hezkuntz sistema baten ondorioak, eta bere ebaluaketa gizartean irakur daitezke. Guk "gizarte osasuntsua", aipatu dugunean "gizarte gaixori" kontrajartzen diogu, eta horretarako, gizarteetan ematen den zenbait egoera begiratu genezake:9
- 1. Mobilitate soziala.
- 2. Berdintasuna.
- 3. Eskola-diseinuak eta hedapen- -egarriak.
- 4. Langabezia.
- 5. Kultura desberdinari buruzko jarrera eta adorea.
- 6. Irakaslego eta funtzio publikoaren arteko oreka
#### **Ikastetxea eta ebaluaketa**
Ikastetxea, gizarteak sortutako eskola-erakunde bat dugu. Eskola erakuntzak10, gizartearen zati berezi bati buruz hitz egitea suposatzen du. Orohar, esan dezakegu erakuntz ezagumenduak, gaurko gizartean ematen diren korapiloak eta eguneroko aldaketak ulertzeko eta kontrolatzeko sortu direla. Gure ustez, eskola erakuntza sistema bat bezala harturik, eskolaren errealitatea ezagutzeko tresna egokia da. Gizartea bezalaxe, eskola mundua ere, oso errealitate bihurria eta latza da. Bere osotasunean, ahalik eta ondoen aztertzeko ikuspegi sistemikoa11 azaltzen saiatuko gara, eta honetarako bi atal bereiztuko ditugu:
- **4.1 Erakuntz ingurua.** Nola azter genitzake gizartearen eta eskolaren arteko harremanak? Hiru esparruren bitartez:
- a) Esparru burokratikoa. Aldagai honen bidez, gizarteek, antolaketa administratiboen eredutik abiatuz, hezkuntza arloan duten joera ikusten da. Beraz, zuzenean hezkuntz sistema eta sistema hau arautzen duen legeria da aztergai. Ebaluaketaren eremua goian azpimarratu duguna izango da.
- b) Esparru soziopolitikoa. Nahikoa zabala eta orokorra da. Hezkuntz sisteman eragina duten erakunde eta taldeen eragina ikusten da: irakasleen antolamendua, alderdi politikoen eragina, administrazioaren zein erakunde desberdinen hezkuntz politika eta gizartean agertzen diren hezkuntz kezka-mota guztiak (kalitatea, porrota, efikazia, eskola- -motak, hizkuntza/k, aukerak,...abar). Hemen, ageri dagoenez, ebaluaketaren eginkizuna ez da txantxetakoa!.
- d) Esparru berezia. Eskola eta bere inguruaren arteko harremanak aztertzen saiatzen da. Atal honetan, gurasoen elkarteak eta eskolordutik kanpoko ekintzak ikus daitezke. Ebaluaketak, orohar, herri edo hiria izango du langai, eta ondorioz batak eta besteak duten eragina eskolarekiko.
- **4.2 Azpisistemak**. Ikastetxeak inguruarekin duen harremana ezagutu ondoren, barnean gertatzen dena jakin
behar dugu. Eskola bera, sistema bat bezala ulertzen badugu, esan genezake lau azpisistemaz osaturik dagoela:
- 1)Egitura-azpisistema. Eskolan egitura formala osatzen dutenez arduratzen da; bere arloak hauetxek izanik: eraketa-motak, zuzendaritza, sail didaktikoak, ikaslegoaren antolaketa, eta gainerako zerbitzuak.
- 2) Azpisistema psikosoziala. Kontutan hartzen ditu, ikastetxeko lankideek, erakundearekiko dituzten jarrera eta joerak. Beraz, atal honetan ikastetxe batean dagoen harremana, pizgarritasuna (sentimendu, balore, pentsamoldea), erakundearen osasuna, komunikazioa, aitzindaritza, eta gatazkak izango dira aztergai.
- 3) Azpisistema teknikoa. Ikastetxeko irakasle partaideek duten prestaketa zientifiko eta ezagumendu teknikoen multzoaz arduratzen da. Hau da, irakaslegoaren etengabeko hezkuntzaz, egitarauez, metodologiaz eta, jokaera-moldaketaz ari da.
- 4) Azpisistema administratiboa. Orohar, baliabideen administrazio ekonomikoaz, eta eraketaz zein lerroketaz kezkatzen da. Eskola pribatuetan, erabaki hartzeaz ere arduratzen da.
Lau azpisistema hauek, eskolaren erakuntzaren errealitatera eramaten gaituzte. Beraien bidez, jakin dezakegu zerk eta nork osatzen duten azpisistema bakoitza eta nola bizi den erlazio hori ikastetxe bakoitzean.
Gainera ikastetxea, gizartearen zati berezia denez, azpisistema hauek ikastetxetik kanpo, gizartearekin dituzten zerikusi guztiak adieraziko dizkigute.
Ikastetxea ebaluatzea, irizpide egokiak topatzean legoke. Errealitateaz hitz egingo diguten urratsak bilatzean legoke. Beraz ikastetxeko partaide diren guztiak sartu behar dira eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren baitan legoke.
Nola eska diezaiokegu eskolari, egokitasun apartaz eta trebez –ebaluaketa-prozesua– hausnartzea eta gainera, gizarteari arrakasta eskaintzea:
-hezkuntzaren HELBURU eta HELMUGAK jartzen dituztenek ez badute eskolarekin kontatzen? Ikastetxe guztiek helburu eta helmuga batzuk lortu nahi dituzte. Nork jarri behar ditu hezkuntz helburuak? Herri administrazioaren erakunde gorenak, gizarteak, eskolak, irakasle bakoitzak, gurasoak? Azken funtsean eskolaren funtzioa dago eztabaidan.
-gure artean behintzat, gizartearen/ deformazio politiko-sozialagatik/ sasiordezkariek eskola-eremua euren esku hartzen bait dute.
-ikerketen berri, zuzenean, kezkarik eta ardurarik ez dutenean.
-pedagogiaren batazbesteko edo nazioarteko12 berri eta ikuspuntuak, zein ibilaldiak lantzen ez dituztenean.
Gaur egun, Ikastetxez hauxe ulertzen dugu: Hezkuntz Sistema batek hezkuntza hedatzeko erabiltzen duen erakundea. Eta hezkuntza egitean, ikaslea, irakaslea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, hezkuntz egitaraua, jarrera... eta ikerketa konbinatzen dira.
Ikuspegi sistemikoaren bidez, konturatu gaitezke eskolaren eremua, barne eta kanpoko errealitateekin loturik dagoela. Beraz, errealitate hori ezagutzeko eta aldatzeko dugun ezagumendua "Hezkuntz Ebaluaketa kualitatiboa"13 dugula aukera egokia esan behar da.
## **Oharrak**
- 1 LARROSA,J; *El trabajo epistemológiko en pedagogía*, PPU, Bartzelona, 1990.
- 2 W.B.DOCRRELL, D.HAMILTON; *Nuevas reflexiones sobre la investigación educativa*. Narcea, Madril. 1982
- 3 Centre d´Etude et de Reflexion pour l´Action politique. *Un project educatif por la France*. Presses Universitaires de France, 1. edit., 1989, Paris.
- 4 Oteiza, J; *Quosque Tandem*. Colec. Azkue de Auñamendi. 4ºedic., 1983, sin numerar.
- 5 SANCHEZ CARRION, J.M.; TXEPETX; *Hizkuntza /Hezkuntza*. EHU. Bilbo.1990.orr.44.
- 6 Ibidem.
- 7 J.P. GOETZ, M.D. LECOMPTE; *Etnografía y diseño cualitativo en investigación educativa*. Morata, Madril, 1988.
- 8 R.S. NIKERSON Y OTROS; *Enseñar a pensar*. Paidos / M.E.C. Bartzelona. 1990.
- 9 R. GIROD; *Política educativa, lo ilusorio y lo imposible*. Kapelusz. Buenos Aires,1984.
- 10 A. MUÑOZ/M.ROMAN; *Modelos de organización escolar*. Cincel, Madril, 1989.
- 11 A. COLOM; *Sociología de la educación y teoría general de sistemas*. Oikos Tau, Bartzelona, 1979.
- 12 F. FERRER, *Educación comparada: fundamentos teóricos, metodología y modelos*. PPU. Bartzelona. 1990.
- 13 JAIONE APALATEGI, ISILIK pedagogi aldizkaria. 13.zenb.; Hezkuntz ebaluaketa, 9.11. orr., 1991. |
aldizkariak.v1-2-24 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.6_ Zk.2 _2006_1",
"issue": "Libk.6_ Zk.2 _2006_",
"year": "2006",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | # **Soziologia garaikidearen krisia**
EGUZKI URTEAGA
Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea eguzki.urteaga@ehu.es
# **(The crisis of contemporary sociology)**
#### **Abstract**
*This paper claims that contemporary sociology is in crisis because there is a growing difference between reality and its intellectual representation. If this situation characterizes every scientific theory as long as it is a mere attempt to approach reality, it became problematical since the 1970's. The theories, concepts and methods proposed by sociology are not as useful as they were to understand society in its complexity. The reasons of this crisis —revealed by the absence of unity, the limits of a coherent vision of society, and the feebleness of its influence on society— must be searched in the partiality and the unidimensionality of sociological paradigms. Indeed, because of sociological, institutional and scientific mutations (society is changing, system and sub-systems are coming apart and the actor is coming back), contemporary sociology is disoriented. The theories built against classical sociology (in particular, symbolic interactionism and ethnometodology, methodological individualism and strategic analysis, actionalism and genetic structuralism) all make the same mistake. They make a choice between actor and system, change and permanence, a kind of social organization and another, or deduce one from another, without considering the relations amomg them and without searching their integration. Precisely, it is necessary to do the contrary in accordance with two principles : every paradigm proposes relevant theories, concepts and methods and there is more proximity amomg them than many researchers think. Therefore, it is necessary to elaborate a theory of complexity trying to integrate different views.*
*Keywords: sociology, contemporary, crisis*
## **Sarrera**
Soziologia garaikidea krisian dago, besteak beste, bere batasun ezak, gizartearen ikuspegi koherente urriak, gizartean duen eragin murritzak agerian uzten duten erara, eta krisi hori paradigma soziologikoen partzialtasun eta unidimentsionalitatean bilatu behar da. Izan ere, mutazio soziologiko (gizartea geroz eta mugikorragoa dela, azpi-sistemak zein logikak bereizten doazela, aktorearen itzulera) instituzional eta zientifikoen ondorioz, soziologia garaikidea batasun gabe gelditu da. Hain zuzen ere, soziologia klasikoaren aurka eraiki diren teoriak, hala nola, interakzionismoa eta etnometologia, indibidualismo metodologikoa eta analisi estragikoa, akzionalismoa eta estrukturalismo genetikoa, hutsegite horretan erori dira. Teoria horiek eragilea ala sistema, aldaketa ala egonkortasuna, antolaketa sozial mota bat ala bestea aukeratu dituzte, beraien arteko loturak pentsatu gabe eta beraien intergrazioa bilatu barik.
## **Soziologia garaikidea**
### **Interakzionismo sinbolikoa**
Teoria interakzionistak aktorearen eta sistemaren arteko integrazioa arbuiatzen du esanez ezin daitekeela eragileen jarrera ulertu sistematik abiatuz, bata bestearen ispilua balitz bezala. Dubetek dion erara, «gizarte eta gizabanako nozioak ez dira interakzionistentzako batere funtsezkoak, zeren errealitate sozialak interakzioen ekoizpenak dira». Izan ere, «ekintza soziala ez dute errolek, arauek edo baloreek erabakitzen, baizik eta aurrez aurreko harremanek. Aktoreek estratagemak eta gaitasunak erabiltzen dituzte beraien nortasunak finkatzeko eta besteenak gauzatzeko» (Dubet 1994, 82 or.). Zentzu horretan, egitura soziala ez da beharrezkoa gisa agertzen, Goffmanek (1967) berak onartu duen bezala: «ez naiz bizitza sozialaren egituraz arduratzen, baizik eta bizitza sozialaren esperientzia indibidualaz».
Ondorioz, eragilea ez da sozializazioaren, ezta egituren ekoizpena ere, zeren konprometitua dagoen interakzioek bere burua definitzen dute. Eragilearen funtsezko arazoa itxurarena da, norberaren eszenifikazioan, gizarteak berak eszena baten antza baitauka. Goffmanen gizabanakoak ez du mamirik, ezta motibaziorik ere. Interakzioak unean berean existitzen eta antolatzen dira eta aktorearen helburu bakarra bestearen ezagupena lortzea da. Hori dela eta, eragilea errol ezberdinekin jolasten da eta «errolen barneratzea benetakoa da, eta sinesgarritasunarentzako beharrezkoa, bestela eragileak gaizki jokatuko luke». Hobeki ulertzen da nola Goffmanen ikuspegia zinikotzat jo den, zeren «horra non gizartearen irudi bat dagoen, eszenekin baina intrigarik gabe. Halaber, soziologia horretan ez dago ez intrigarik ez istoriorik, ezta karaktererrik ere: pertsonaien ekintzek ez dute ezer aldatzen beraien bizitzan» (Goffman 1967).
Halaber, paradigma honentzako, gizartearen antolaketa *orden interakzional* batekin pareka daiteke, ez litzatekeelako berezko orden sozial bat egongo, komunitate, klase harreman, merkatu eta politikaren itxura edukiko lukeena. Egitura horiek existitzen dira soilik aktoreen ekintzen, praktiken eta batez ere interakzioen bitartez, gizartea interakzio berezi eta anitzen ondorioa izanik. Bi pertsonen arteko nortasuna zein jarrera beraien arteko interakzioaren emaitza da. Kazetari lanbidearen antolaketa, erredaktore eta erredaktoreburuen, kazetari eta teknikarien, kazetari eta publikoaren arteko harremanek eratzen dute. Gizartean ere gauza bera esan daiteke, interakzionistak maila makro-soziologikoari gutxi interesatu badira ere. Hain zuzen ere, gizartea, ekonomia, kultura, politika eta komunitatearen arteko interakzio gisa ikusia litzateke.
Ez dago zentraltasunik, ezta koordinaketarik ere. Interakzioa une eta testuinguru berean kokatzen da, eta ez dago aurretik finkaturik, ezta finkatzeko erarik ere. Zentzu horretan, merkatua eta komunitatearen arteko harremanak une historiko batean eta herri zehatz batean kokatzen dira, eta ez dago bien arteko lotura leiartzen duen eredu eta egituratik: estatua edo Europar Batasuna. Halaber, kazetari eta teknikari harremanak ez dira historiaz josiak, kultura batean kokatuak edo lanbide nortasunari itsatsiak. Bestalde, ez litzateke egitura erregulatzailerik izango zeren Estatuak ez luke ekonomia eta sozialaren arteko harremana arautuko, ez baitauka gaitasun zein helbururik. Gizarteko balore zein errol sozialek ez lukete gizabanakoen interakzioa egituratuko.
Baina ordena interakzionala ez da ez egonkorra ez finkatua, indeterminazioa eta aldaketak nagusi baitira. 1920ko hamarkadan, Chicagoko etorkinen etorrera laborategi bat izan da erakusteko nola taldeen arteko elkartzeak eta kulturen arteko ihardokitzeak berkonposaketa sozial egonkorraren oinarrian dauden. Hori dela eta, hobe litzateke prozesuez hitz egitea egiturez berba egitea baino. Glaser eta Straussek (1964) «prozesu estruktural» edo «prozesuan dauden egitura» kontzeptuak eratu dituzte, ikusiz nola pertsonak erietxean hiltzen diren eta zer modutan instituzioak hori kudeatzen duen. Autoreek dioten modura, «egiturak, nahiko malguak eta ezaugarri mugatu eta erabakiak bezala ikusteko ordez, hobe litzateke prozesuak bezala ikustea» (De Queiroz & Ziolkovski 1994, 68 or).
Huguesek (1958) lanbideen aldakortasuna agerian jarri du, *karrera* kontzeptuaren bidez. Denbora sartu du lehen sinkronia eta behin betirako finkatua zen egituraren tokian. Izan ere, lanbidean sartzeko igaro beharreko etapez gain, gaitasun teknikoak lortzeaz gain, erakusten du gaitasun soziala ikasten dela. Karreran sartzeak, aktorearen aldaketa eta berkonposaketa anitzak suposatzen dituenez, karrera kontzeptuak aldaketa objektibo zein subjektiboak ekartzen ditu, kikapen sozialari lotuak eta eragiten dituen aldaketa subjektiboei sustraituak. Beckerrek berak «karrera desbiatzaile» nozioa erabili du marihuana erretzaile eta dantza musikarien azterketan. Horrela, denboran zehar gizabanakoarengan eragina duten bi prozesu agertzen ditu: arau eraikuntza eta behartzea, batetik, eta sozializazioa zein nortasun eraikuntza, bestetik. Goffmanek *Eroetxea* liburuan aztertzen duen erien «ibilbide morala» baliokide kontzeptuala da.
### **Indibidualismo metodologikoa**
Bere izenak dioen bezala, paradigma honek indibidualismo erradikal baten apostua egiten du, non eragile-sistema bikoteak ez duen zentzu handirik. Determinismo soziologikoa erabiltzen duten korronteak kritikatzen ditu, «egitura sozialen despotismoa» eta «gizabanakoaren ikuspegi oso sozializatua» gaitzetsiz. «Eragile soziala maiz molda daitekeen pasta bat bezala ikusia da, eta honen gainean ingurugiroko datuak jarriko lirateke, azken hauek bere jarrera derrigortuko liokete egoera batean ala bestean». Padioleauk (1986) gauza bera dio. Ikuspegi holistetan, gizabanakoa, automata eta gizartearen dekalkomania bat bezala agertzeaz gain, sistemak manipulatzen du. Indibidualismo metodologikoarentzat, ordea, beharrezkoa da aukera eta ekintza indibidualetatik abiatzea.
Eragileen ekintza indibidualak interes arrazionalek gidatzen dituzte. Baina ez da erabateko utiliralismo bat, zeren gizabanakoek ez dituzte soilik interes ekonomikoak bilatzen, baizik eta «arrazoi onen» xerka dabiltza. Boudonek dioen erara, «eragileak bere buruari arrazoi onak emango lizkiokez pentsatzeko denbora balu eta interpretazio horretara iristeko gustua balu» (Boudon 1986, 25 or.). Baliabide material zein sinbolikoak mobilizatzen ditu bere helburu propioak lortzeko. Zentzu horretan, errealitate sozialaz duen ikuspegia funtsezkoa da, zeren berak du ekintza norabidetzen. Baina aktorearen arrazionaltasuna mugatua da. Simon eta Marchek erakutsi duten moduan, eragileek ez dituzte aukera guztiak ezagutzen, ez dute ikuspegi sinoptiko bat, ezin dituzte beraien ekintzen ondorio zehatzak ezagutu, eta abar.
Izan ere, pertsonak sistema batean kokatzen dira. Indibidualismo metodologikoarentzako sistema, ekintza indibidualen agreagazioaren ondorioa da. Adibidez, XVIII. mendean, Ingalaterrarekin alderatuta, Frantziako nekazaritza eta merkataritza azpiegituratuak ziren Frantziako lur jabeen erabaki indibidualen ondorioz, azken hauek nahiago zutelako hirietara etortzea handiki titulua lortzeko asmoz. Halaber, erosleek uste badute objektu baten prezioa igoko dela, horren erosketak emendatuko dira, prezioak gorantz ekarriz edo objektuaren eskasia eraginez. Hori da *konbinazio eragina, agerpen eragina* edo *agregazio eragina* deitzen duena. Boudonek dioen erara, «agreagazio eragina edo sortze eragina sistema batean diren agenteek bilatzen ez duten ondorio bat da, baita elkarmenpekotasun egoera baten emaitza ere» (Boudon 1979, 98 or.).
Boudonen sistema ekintza indibidualen arteko elkarmenpekotasunean oinarritua dago, gizarteak merkatu baten antza baitauka bere oztopo eta aukerekin. Adibidez, enpresari batentzat, estatua oztopo gisa agertzen da kargu sozialak edo langileak bidaltzeko legedia gogortzen badu, baina baliabide bat bilaka daiteke diru laguntzak eskaintzen badizkio edo inbertsiorako informazioa ematen badio. Estatuarentzat egia dena beste egiturentzat ere hala da; hots, eskola, enpresa, sindikatu eta alderdi politikoentzat. Pertsonen kasua antzekoa da, zeren familiak, lagunak, lankideak, ezagutzak, baliabideak bilaka daitezke bere helburu arrazionalen gauzaketan: diru laguntzaren bidez, pertsona boteretsu bat aurkeztuz, ikasketak bukatzera bultzatuz, etab. Horrek aktorea estrategiak eratzera darama bere errekurtsoetatik abiatuz, oztopo edota aukerak kontuan hartuz, bere helburuak bete nahian.
*Effets pervers et ordre social* liburuan, Boudonek dio gizartea mugikorra dela eta aldaketa ekintza indibidualen agregazioaren eragina dela. Aldaketa soziala interes ezberdinen arteko gatazka eta kontraesanei loturik dago, baita eragin txarrei ere. Azken modelo horren bidez azaltzen du nola eskolaren masifikazioa ez den aukeren berdintasun bilakatu. «Familia bakoitzak eskola eskakizun handiagoa edukitzeak (...) eragiten du bakoitzak bere estatus soziala lortzen duela kostu altuagoan. (...) Ondasun kolektiboak ekoiztu nahi dituen ekintza kolektiboaren logikak ordezkaritza egitura oligarkikoak eragiten ditu, denentzat ondorio ezkorrak ukanez» (Boudon 1977, 47 or.). Horrez gain, ezberdintasun sozialak ez murrizteaz gain, zilegiztatzen ditu, eragileek uste baitute eskolan gehiago inbertituz beraien estatus soziala aldatuko dela. Halaber, sistema unibertsitarioak eta lan munduak integra ezin ditzakeen pertsonak biderkatzen dira.
Bestalde, aldaketa soziala ez da soilik endogeneoa, marxistek (kapitalismoaren kontraesanen edo klase borrokaren eraginez) zein funtzionalistek (gatazken instituzionalizazio edo azpi kulturen ondorioz) idazten duten moduan, ala exogeneoa, Nisbetek (1984) aurreratzen duen gisara. Bata ala bestea izan daiteke, baita biak ere. Halaber, aldaketa sozial prozesuak gune ezberdinetan koka daitezke; hala nola, aurkako taldeen gatazkan, berrikuntza teknologikoan, taldeen *ethos*aren aldaketan, interesen aldaketan, enpresa baten sorreran ala desagerpenean, etab. Baina aldaketaren arrazoia ez da mekanismo orokorra, ezta besteak baino garrantzitsuagoa ere. Horren bidez, indibidualismo metodologikoa lege handietatik eta eboluzionismotik aldentzen da, ez baitu uste historiak zentzurik daukanik.
#### **Estrukturalismo genetikoa**
Estrukturalismo genetikoak aktorearen eta sistemaren arteko integrazioa aurreratzen du agentea sistematik ondorioztatuz. Zentzu horretan, teoria sistemikoa da, soziologia klasikotik ez aldenduz. *Le Métier de sociologue* liburuan esana den moduan, *determinismo metodologikoa* oinarri zientifikoa da eta teoria bakar batek ezin dezake ukatu bera ezeztatu gabe. Hori dela eta, soziologiaren helburua da, agenteen liluretatik eta usteetatik at joanez, beraien praktikak aztertzea erregulartasunak eta sistema ibilarazten duten mekanismo ezkutuak agertarazteko. Zentzu horretan, egituren garrantzia eta eragina aipatzeak estrukturalismo hutsetik hurbiltzen du, eta subjektuaren desager-
pena dakar. Jarrera indibidualak ulertzeko ezinbestekoa da egitura eta harreman objektiboetatik abiatzea eta ez subjektibismotik.
Kanpokotasunaren barneratzea ulertzeko, Bourdieuk *habitus* eta *ethos* kontzeptuak sortu ditu. *Habitus*a, harreman objektibo eta jarrera zein egitasmo indibidualen arteko bitartekaria da, baldintza objektiboen barneratzea markatzen baitu eta ikasketaren zein gogoan sarraraztearen ondorioa baita. Barneratze horrek disposizio (ikusteko, sentitzeko, pentsatzeko, egiteko joerak dira. Pertsona bakoitzak barneratzen ditu modu ez kontzientean. Bere bizi baldintza objektiboari eta ibilbideari lotuak dira sistema (zeren disposizioak beraien artean batuak dira) iraunkor (zeren disposizioak bizitzan zehar alda badaitezke ere, azkarki sustraituak eta egonkorrak dira) eta transposagarri (zeren haurtzaroan ikasitako disposizioak eraginak ditu lan munduan) bat sortu du. *Ethos*a *habitus* kolektibo bat da, klaseari edo azpi-klaseari lotua izanik. Disposizio horiek agenteen ikusmoldeak eta praktikak erabakitzen ditu, horrela, Bourdieuk praktika fotografikoa aipatzen du esanez «argazki bakar batek erakusten duela, agentearen asmoetatik at, talde bati amankomuna zaion ikuspegi, pentsakera eta apreziazio eskema sistema bat» (Bourdieu 1965, 24 or.).
Aktoreak espazio antolatu batean kokatzen dira. Bourdieuk (1980) zelai (Lahire 1999, 24-26 or.) kontzeptua sortu du egituraketa hori agertzeko. Izan ere, gizartea zelaiez (ekonomia, kultura, politika) eta azpi-zelaiez (literatura, zinema, musika, pintura) osaturik dago, eta eremu egituratuak dira beraien arau eta helburuekin. Baina egitura desberdindua da, esan nahi baita eragileek kokapen ezberdinak betetzen dituztela; ondorioz, agente menderatuak zein menderatzaileak daude eta estrategiak martxan jartzen dituzte zelaiko postu gorenak lortzeko. Horretarako beraien kapital ekonomiko, sozial, kultural eta sinbolikoak mobilizatzen dituzte estrategiak eratuz. Estrategia klasikoen artean aurki genezake *estatus quo*arena (dominanteena) ala iraultzarena (dominatuena) eta itxura asko har ditzake: moderno eta tradizionalen ala ortodoxo eta heterodoxoen artekoa.
Menderatze sistema horren helburua kapital motak eskuratzea da. Kapital kulturala diploma mailari lotua dago, baita klase kulturari ere. Kapital soziala eragileak dauzkan harreman eta ezagutzei josirik dago, jakinik, Bourdieuk dioenez, «agente berezi batek duen kapital soziala daukan harreman sarearen zabaltasunari eta mobilizatzeko gaitasunarekin ebaluatzen da», eta bere lorpenak jartze eta mantentze lan bat eskatzen du. Kapital ekonomikoak itxura asko har ditzake; hala nola, lur edo etxeen jabetza, dirua ukatea edo irabaztea, enpresa bateko burua izatea. Kapital sinbolikoa prestigioaren edo ohorearen pilatzeko estrategietan, kapital moten aldaketan, besteen ezagupena lortzeko eratutako estrategietan edo harreman ez legitimoak zilegiztatzean gauza daiteke.
Aldaketa sozialari dagokionez, estrukturalismo genetikoak sistemaren berrekoizpenean iharduten du. *La Reproduction* liburuan (1970) Bourdieu eta Passeronek (1964) aztertzen dute nola eskola sistemak gizartearen berrekoizpena laguntzen duen. Klase faboretuetako ikasleek unibertsitatean eta eskola handietan gehiengoa osatzen badute eta emaitza hoberenak lortzen badituzte, kultura unibertsitario eta kultura burgesa parekoak direlako da. Oinordeentzako (Bourdieu eta Passeron 1964) jarraikortasun bat dago familiaren eta eskolaren artean eta, aldiz, haustura bat besteentzat (akulturazioaren itxura hartzen duena). «Ideologia apologetiko batek eskola sistemaren lehen eragileak diren klase faboretuei aukera ematen die oinordeen arrakastan beraien dohain natural eta pertsonalen baieztapena ikusteko». Zentzu horretan, «dohainaren ideologiak eskolaren eta kulturaren aurrean daukagun itsukeria agertzen du, eta arrakasta unibertsitarioaren zein jatorri sozialaren deskribapen arruntak birtute kritikoa dauka».
Hala ere, aldaketa soziala ez da erabat alboratua. Bere ikerketa historikoetan erakusten du nola zelai eta azpi-zelai ezberdinak autonomizatu diren, Weber eta Durkheimen aztezketak jarraituz. «Botere zelai baten agerpena beste zelai nahiko autonomoen sorrerari lotua dago, eta mundu sozialaren desberdintze prozesu batean kokatzen da». Literatur zelaia (Viala 1999) aztertzean erakutsi du nola XIX. mendean beste zelaietatik aldendu zen; hala nola, zelai politiko, ekonomiko edo filosofikoetatik. Autonomia lortzearekin, bere kapital eta helburu propioak sortu zituen, baita moderno zein tradizionalen arteko lehia ere. Halaber, zelai kontzeptua ez da ez erabat itxia ez aldaezina, zeren beste zelaiekin dauzkan harremanek eraginak dauzkate bere izaeran. Horrela, zelai ekonomikoak komunikabide zelaian (Bourdieu 1996) eraginak ditu, bere logika derrigortuz ala onartaraziz.
# **Soziologia garaikidearen krisia**
#### **Eragilea edo sistema**
Aurkeztu ditugun paradigma ezberbinek aktorea edo sistema hobesten dute. Lehenik, kasu gehienetan, eragilearen edo sistemaren garrantzia eta eragina gutxiesten dituzte. Interakzionismoak eragilearen eta maila mikrosoziologiaren apostua egiten du, pentsatzen baitu sistemaren azterketak ez diola ezer ekartzen ekintza sozialaren ulermenari. Bere interesa gizabanekoen arteko interakzioan erdiratzen du, bere testuinguru zein unean, eta itxura litzateke aktoreen kezkarik handiena. Sozializazioaren garrantzia mugatua litzateke, zeren eragileak ez dira errolekin nahasten eta azken hauek erabiltzen dituzte beraien helburuen arabera. Egiturek ere ez lukete aktorearengan botere handirik, eroetxea bezalako *instituzio total* batean ere, antolaketa arauetatik at, gizabanakoek bigarren mailako egokipenak egiten dituztelako. Hala ere, sistemaren garrantzia mugatua da, uste baitute ukatu egin daitekela.
Etnometodologiak (Coulon 1987) interakzionismoaren oinarriak muturreraino eramaten ditu. «Arauak gutxi gorabeherakoak eta ezberdinak dira,
ekintzak adierazpen sinbolikoak eta errealitatearen eraikuntzak dira, eta gizartea errealitate horren adierazpen posibleetarikoa besterik ez da» (Dubet 1994, 84 or.). Zentzu honetan sistemaren izaera bera kolokan jartzen du, uste baitu sistemak ez daukala izaera objektiborik. Sistema soziologoek erabiltzen duten kontzeptu bat da, beste hainbaten tartean, ekintza deskribatzeko eta azaltzeko baliatzen dena. «Aktore-sistema bikotea arbuiatuz, norabide etnometodologikoak akzionalismo erradikal eta ekintzaren teoria ez determinista sortzen du, zeren ekintza sozialak besteei kontu ematea eskatzen baitu» (Dubet 1994, 85 or.). Arazoa da erlatibismo erradikalean erortzeko arriskua dagoela eta soziologia bildumen bilduma bilakatzen dela*.* Ondorioz, sistema kontzeptuak definizio asko badauzka ere, beharrezkoa da ekintza soziala ulertzeko.
Bigarrenik, sistema edo eragilea, bata bestetik ondorioztatzen dute. Indibidualimo metodologiakoaren ustez, gertakari makrosoziologiko guztiak ekintza indibidualen agregazioaren ondorioak dira. Eskolak, enpresak, alderdi politikoak, familiak ez daukate izaera propiorik osatzen duten eragileen ekintzez aparte. Errazegi ahazten du instituzioek daukaten egonkortasuna, baita ekintza indibidualak norabidetzeko ahalmena ere. Adibidez, hauteskunde batzuentzako botoa gizabanakoen aukeren agregazio gisa ikus daiteke. Ahaztea da bozkalariek kultura politiko bat daukatela, familia bateko kideak direla, enpresa-administrazio batean lan egiten dutela, komunikabideak irakurtzen-entzuten-ikusten dituztela edo alderdi politiko batzuekin identifikatzen direla. Halaber, hautesleak familian, eskolan, lagunekin edo elkarte batean sozializatuak dira, eta beraien ideia zein jarrera politikoak pixkanaka eraikiak dira. Hitz batean esanda, gizabanakoak, errealitate zehatz batean kokatzeaz gain, historia baten eramaleak dira.
Estrukturalismo genetikoak, aldiz, «agentea» kokatzen den egituretatik ondorioztatzen du. Hain zuzen ere, gizabanakoaren pentsatzeko erak, gustuak, ikusmoldeak, zelai sozialean betetzen duen posizioak erabakitzen ditu, zeren eragileak bere bizi osoan zehar *habitus* berezi bat barneratzen du eta hainbat disposizio dauzka. Disposizio horiek praktiketan gauzatzen dira eta nahikoa da praktikak begiratzea aktoreen *habitus*a ezagutzeko. Baina, eragileak ez dira sistemaren ekoizle gisa ikusiak, eta, jarduten dutelarik, sistemaren berrekoizpena laguntzen dute, eskolan agertzen den moduan. Zentzu horretan bourdieuk erabiltzen duen hiztegia esanguratsua da, zeren *agente* edo *praktika* konzeptuak erabiltzen ditu eta ez eragilearenak edo ekintzarenak. Azken urte hauetan bere teoriaren mekanizismotasuna leuntzen saihatu den arren, aktorea ez da kontzientea, ezta hausnarketa bat burutzeko gai ere, barneratuak dituen egiturek bere baitan ekiten baitute eta ez baitauka egituretatik aldentzeko aukerarik.
Aurreratzen dudan hipotesiaren arabera, eragilea zein sistema loturik daude eta bata ulertzeko beharrekoa da bestea kontuan hartzea, suertatu diren aldaketa soziologikoak ahaztu gabe. Izan ere, 1960ko hamarkadaz geroztik, eragile eta sistemaren arteko banaketa ukaezina da. Orain arte instituzioek eta klase sozialek bitartekari eginkizuna betetzen zuten, instituzioek (eskola, armada, eliza, familia) gaitasuna baitzeukaten baloreak arau zein errol bilakarazteko, eta azken hauek nortasun. Aktoreen ekintzak errol zein arauei egokitzen zitzaizkienez, gizartearen ibilmoldea arautua zen. Klase sozialek, sindikatu eta alderdi politikoen bidez, eginbehar bera betetzen zuten. Herritarren eskakizunak jaso, moldatu eta babesten zituzten legebiltzar edo senatuan, mobilizazio edo negoziazioetan. Baina instituzioak zein klase sozialak krisian daude, ez baitira gehiago lotura hori sortzeko gai.
Aldaketa horiek eramaten gaituzte aktorea eta sistemaren arteko harremana modu konplexuagoan aztertzera. Hain zuzen ere, eragileak testuinguru zehatzetan kokatuak dira. Erakunde formal (familia, eskola, lanbide, elkarte) eta informaletako (laguna talde) kideak izateaz gain, kategoria batzuetan kokatzen dira; hala nola, sexuan, jatorri sozialean edo adinean. Oro har, gizarte zehatz batean aurkitzen dira, bere ekonomia, kultura, politika eta komunitatearekin. Egitura horiek guztiak egituratzaileak dira, esan nahi baita gizabanakoen jarrerak eta ikusmoldeak moldatzen eta norabidetzen dituztela, baina, egituren eragina ahuldu denez, aktoreak bizi duen errealitatea eta ekiten dituen ekintzak ulertzeko gaitasuna du. Bere biziaren zentzua ez zaio erabat emana, baizik eta berak eraiki behar du eguneroko lan batean. Horrez gain, eragilea ez da bere errol ezberdinekin nahasten, zeren beraiekin urruntasuna hartzeko gaitasuna dauka, esan nahi baita bere praktika zein esperientzia, eta baita errealitatea ere, distantzian jar ditzakeela ikuspegi kritiko bat edukiz.
#### **Aldaketa edo egonkortasuna**
Aipatutako paradigmek, aldaketa edo egonkortasuna aukeratzen dute. Interakzionismoak, adibidez, errealitatearen mugikortasun iraunkorra aipatzen du. Maila mikro, meso eta makrosoziologikoan, aldaketa bizitza sozialaren funtsa da, zeren interakzioak ez dira lehenago finkatuak (historiaren bidez), ez dira norabidetuak (errolen bitartez) eta ez dira egituratuak (instituzioen medioz). Lanbideen barruan, aktoreen karrera eta bergaukotze iraunkorra aipatzen du. Baina lanbideak aldakorrak badira, egonkorrak ere badira. Hain zuzen ere, kategoria ezberdinen arteko mugak egonkorrak izateaz gain, historia (gatazka, mobilizazioa), interes (soldata, prestigioa) eta nortasun (profesionala, soziala) baten eramaleak dira. Halaber, gizon eta emakume, zahar eta gazte, diplomatu eta ez diplomatuen arteko harremanak iraunkorrak dira eta emakumeak, gazteak eta diploma gabekoak borrokatu behar dira arduradun karguetara iristeko ihardokitzeak gaindituz.
Halaber, indibidualismo metodologikoak aldaketetan ekiten du. Aldaketa soziala ekintza indibidualen agregazioaren ondorioa izango litzateke, izan dadila berrikuntza artistikoan, gune baten industrializazioan, gobernu
edo gehiengo politiko baten aldaketan. Aldaketen ondorioak ez lirateke helburu baten ondorioak, maiz konposaketa fenomeno baten emaitzak izanik, bere eragin kaltegarriekin. Egiturak ere ez lirateke eragileen ekintza eta interakzioetatik at ulertu behar. Gizartea merkatu bat bezain mugikorra izanik, zalantza nagusi litzateke. Teoria honek errazegi ahazten du egiturak denboran zehar mantentzen direla, instituzio politikoak adibide izanik. Hala ere, paradigma honek bultzatu dituen ikerketa batzuek, mugimendu sozialen azterketek adibidez, estatuaren egituraren egonkortasuna erakutsi dute. Bestalde, gizabanakoak sozializatuak dira, eta, ondorioz, erakundeak eta oro har gizarteak finkatu dituen arau eta errolak barneratzen ditu. Ondorioz, errol ezberdinen arabera dabiltza, beraiekin nahastu ez arren, zeren beraietatik aldentzeak zigor formal eta informalak dakartza.
Estrukturalismo genetikoak, aldiz, gizartearen egonkortasuna eta berrekoizpena azpimarratzen du. Izan ere, zelai ezberdinen helburua bere izaera ziurtatzea da, zeren zelaian menderatuak izan arren, agenteek interesa daukate zelaia ez dadin sobera aldatu. Zentzu horretan «hobenkidetasun objektibo» (Lahire 1999, 25 or.) bat dago. Halaber, zelaien osaketak autonomizazio prozesu bat suposatu badu XIX. eta XX. mendeetan, behin eraikita, aldaketak askoz ahulagoak izan dira. Horrela suertatzen da zelai zientifikoan, non paradigma handiak finkatu direnetik, zailagoa den paradigma berri bat sortzea eta biziaraztea. Halaber, zelaien arteko mugak ez badira behin betirako finkatuak, besteak beste, ekonomiaren eta sozialaren edo kazetaritzaren eta literaturaren artean, borroka bat dago muga horiek egonkorrak eta argiak izan daitezen. Hitz batean esanda, paradigma honek ez du aldaketa soziala funtsezko gisa ikusten eta soilik bere inguruan sartzen ahalegintzen da historia integratu nahian.
Hemen ere diogu errealitatea bere konplexutasunean jorratzea beharrezkoa dela aldaketa eta egonkortasuna integratuz, betiere aldaketa soziologikoak kontuan hartuz. Izan ere, XX. mendeko bigarren zatia arte, gizartea aldaketa txikikoa zen egitura sozialari dagokionez. Mugikortasun soziala urria zen eta jarraitutako ikasketak, egindako lanak edo aukeratutako emazte edo gizona jatorri sozialak erabakitzen zituen. Mugikortasun geografikoa ere murritza zen, eta lantokia, etxebizitza, elkartea, lagun taldea, herri berean zeuden. Baina, pixkanaka, gizartea aldatzen hasi da industrializazioarekin eta, ondoren, postindustrializazioarekin: bidea eta autoa, trenbideak eta tren berriak agertu dira. Trukaketa ekonomikoak ere bidertu dira komunikabideekin batera. Klase ertain baten sorrera igarri da kontsumoaren orokortzearekin eta klaseen arteko hesiak leuntzen joan dira. Ondorioz, pertsonen, salgaien eta informazioaren mugikortasuna handitu da. Gizarte garaikidea, aldaketek zeharkatzen dute, eta ezin daiteke gehiago mende hasieran bezala pentsatu.
Hori dela eta, gizartea egonkortasunez osaturik dago. Izan ere, politika egonkorra da bere instituzio, alderdi politiko, kultura politiko eta helburuekin. Gauza bera esan daiteke kultura arloan bere elkarte, kultura eta hizkuntza mugimenduekin. Egonkortasuna ageri da, baita ere, emaztearen baldintzan, zeren menderatu posizioan jarraitzen du, bai lan moduan (soldata txikiagoak, langabezia handiagoa, lan baldintza okerragoak), bai familia arloan ere (haurren eta etxeko lanen ardura). Baina, gizartea geroz eta mugikorragoa denez, aldaketak ere kontuan hartu behar dira. Maila makro, meso eta mikrosoziologikoan kokatzen dira, esan nahi baita gizabanako, erakunde edo gizarte mailan kokatzen direla, baita anitzak ere, hots, ekonomia, kultura, politika, sozialean suertatzen baitira. Azkenik, aldaketak aurkakoak izan daitezke, besteak beste, desberdintze-berdintze edo kontzentrazio-ez kontzentrazio prosesuak une berean edo bata bestearen atzetik agertzen direlako.
#### **Antolaketa mota bat ala bestea**
Paradigma ezberdinek, gizartearen antolaketa soziala, mota batera ala bestera mugatzen dute. Indibidualismo metodologikoak gizartea ekintza indibidualen elkarmenpekotasun sistema bat bezala ikusten du, jakinik sistema jarrera indibidualen konposaketatik datorrela eta egoerak sortzen dituela. Aktoreak gizabanako arrazionalak izango lirateke, interesak finkatutako helburuak lortu nahian, eta baliabideak edukiko lituzkete. Horiei esker merkatu batean sartuko lirateke beraien aukera eta oztopoekin, eta estrategiak gauzatuko lituzkete beraien helburuen lorpenerako. Baina ikuspegi honek ahazten du gizartea une berean sistema integratu bat dela. Kasu honetan, gizartea komunitate sozial baten antzerakoa da, eragileen integrazioa helburutzat izanik. Instituzioen bidez, gizartearen baloreak arau eta errol sozialak bilakatuak dira, eta azken hauek nortasunak; mekanismo garrantzitsuena sozializazioa da.
Estrukturalismoak, aldiz, gizartea indar harreman sistema gisa ikusten du. Zelai sozialean edo azpi-zelai bakoitzean, menderatzaileak eta menderatuak daude, zeren zelaia egitura desberdindua eta hierarkizatua da eta agenteek betetzen dituzten postuak dauzkaten kapitalari josiak dira. Horrez gain, egitura homologia bat dago azpi-zelaien artean, esan nahi baita politika zelaian zapalduak direnak ekonomia edo kultura zelaietan ere badirela. Ondorioz, borroka bat dago beraien artean zelaiaren kontrola lortzeko, bere mugak zehazteko eta kapitala berdefinitzeko. Hor ere, gizartea bere osagai bati mugatua zaio eta dena indar harreman eta dominazio ikuspegitik aztertua da. Horrez gain, gizartea kultura batez osaturik dago eta gizabanakoen helburua ez da interesak emendatzea, integratua izatea edo besteak menderatzea (edo zapalkuntzatik ihes egitea), baizik eta subjektu bezala existitzea; hau da, norberaren bizitzaren jabe bezala agertzea.
Bestalde, paradigma batzuentzat antolaketa sozialak ez dauka edukirik. Interakzionismoak gizartea interakzio sistema baten moduan aztertzen du. Bi pertsonen arteko harremana gizartearen funtsa denez, nahikoa izango litzateke eredu hori orokortzea gizarte osoaren antolaketa ulertzeko. Arazoa da ez da-
kigula zeren artean suertatzen diren interakzioak, ez bada aktore indibidualen artean. Suposatzen da erakundeetan kokatzen diren pertsonen artean direla; hala nola, lanbide baten kategoria ezberdinen artean edo azpi-sistemen artean. Horrez gain, interakzioek ez dute, motibaziorik ez baitute integrazioa, subjektibazioa, interesa eta dominazioa bilatzen. Beraien helburu bakarra itxura mantentzea izango litzateke, eta estrategiak osatuko lituzkete hori betetzeko asmoz. Halaber, interakzioak ez dira finkatuak, norabidetuak edo egituratuak, ez baitago gutxiengo erregulazio bat ekarri dezakeen historia edo egiturarik.
Hemen ere, gure hipotesia da beharrezkoa dela azpi-sistemak integratzea, betiere aldaketa soziologikoak kontuan hartuz. Hain zuzen ere, XIX. mendetik at batua zegoena bereizten doa, eta soziologo klasikoek mutazio hori ongi aztertu zuten. Durkheimen hitzetan, «batuak zeuden funtzio ezberdinak urruntzen joan dira, bizitza erlijiosoak adibidez, batzen zituen erritoa, morala, zuzenbidea, artea eta zientzia bereiztu dira» (Durkheim 1955, 191-193 or.). Izan ere, politika eta erlijioa (sekularizazioarekin), ekonomia eta soziala (liberalizazioarekin), kultura eta erlijioa (zientziaren garapenarekin) edo politika eta ekonomia (estatuaren ahultzearekin) banatzen doaz. Gauza bera suertatzen da azpi-sistema bakoitzean. Banatzen doaz ekonomian, merkataritza eta finantza; kulturan, zientzia eta artea; politikan, herritargoa eta alderdi politikoak; sozialean, langileak eta sindikatuak. Bakoitza bere autonomia lortzen joan da, bere logika propioaren arabera ibiliz.
Ondorioz, gizartea azpi-sistema autonomoz osaturik dago eta bakoitzak bere ibilmolde eta logika propioak dauzka. Ekonomia elkarmenpekotasun sistema bat da eta interes logikaren arabera dabil. Politika, indar harreman sistema bat da eta dominazio logikaren arabera jarduten du. Komunitatea integrazio sistema bat da eta integrazio logikaren arabera funtzionatzen du. Kultura sistema kultural bat da eta subjetibazioaren arabera dabil. Hala ere, azpi-sistemek sistema bat osatzen dute, hots, elkarrekin harremanak dituzte eta bataren aldaketak bestearengan eraginak ditu. Izan ere, ekonomiaren liberalizazioak batasun sozialean ondorioak dauzka lan baldintzen prekarizazioarekin eta politikoak martxan jartzen dituen politika publikoak, kultura arloan, eraginak ditu sorkuntza artistikoan. Bestalde, sistemak ez badauka zentraltasunik, atxikidura bat dauka, zeren instituzioak daude azpi-sistemen arteko harremanak arautzeko: udalak, diputazioak-departamenduak, komunitate autonomo erkidegoak-eskualdeak, estatuak, Europar Batasuna, ONU-OMC.
## **Konklusioa**
Erakutsi dugun moduan, soziologia garaikidea krisian dago ikuspegi unidimentsional eta partziala eskaintzen duelako. Izan ere, aktorea edo sistema, aldaketa edo egonkortasuna, antolaketa mota bat edo bestea aukeratzen ditu. Paradigma ezberdinak soziologia klasikoaren aurka sortu dira eta ona txarrarekin bota dute bereizketarik egin gabe. Gizartearen ikuspegi orokor eta batu batera iristea ezinezkotzat eta arriskutsutzat jo da, baina, batasunik ez duenez, krisi sentimendu bat agertu da soziologoen artean, baita publikoan ere, hor dago froga gisa gizarte zientzietako argitalaritzaren krisia. Egoera horretatik ateratzeko beharrezkoa da eragilea eta sistema, aldaketa eta egonkortasuna, baita antolaketa motak ere integratzea, ez atzera itzuliz, baizik eta azken harmakadetan suertatu diren mutazioak kontuan hartuz; hau da, eragilearen agerpena, aldaketaren bizkortzea eta azpi-sistemen autonomizazioa. Ondorioz, errealitate soziala geroz eta konplexuagoa denez, kontzeptu zein paradigma berri bat sortzea beharrezkoa da konplexutasun hori jorratzeko.
# **Bibliografia**
ANSART, P. (1990), *Les sociologies contemporaines.* Paris: Seuil.
BECKER, H. (1985), *Outsiders. Études de sociologie de la déviance.* Paris: Métaillé.
BLUMER, H. (1969), *Symbolic Interactionism.* Englewood Cliffs: Prentice Hall.
BOUDON, R. (1973), *L'inégalité des chances.* Paris: Armand Colin.
—, (1977), *Effets pervers et ordre social.* Paris: PUF.
—, (1979), *La logique du social.* Paris: Hachette.
—, (1986), *L'idéologie.* Paris: Fayard.
BOURDIEU, P. eta PASSERON, J.-C. (1964), *Les Héritiers.* Paris: Minuit.
—, (1970), *La reproduction.* Paris: Minuit.
BOURDIEU, P., *et al.* (1965), *Un art moyen. Les usages sociaux de la photographie.* Paris: Minuit.
BOURDIEU, P. (1980), «Le capital social». *Actes de la Recherche en Sciences Sociales* **31**, 1980.
—, (1980), *Questions de sociologie.* Paris: Minuit.
—, (1994), *Raisons pratiques.* Paris: Seuil.
CORCUFF, P. (1995), *Les nouvelles sociologies.* Paris: Nathan.
COULON, A. (1987), *L'ethnomethodologie.* Paris: PUF.
DE QUEIROZ, J.-M. eta ZIOLKOVSKI, M. (1994), *L'interactionnisme symbolique.* Rennes: PUR.
DUBET, F. (1994), *Sociologie de l'expérience.* Paris: Seuil.
DURKHEIM, E. (1955), *Pragmatisme et sociologie.* Paris: Armand Cuvilier.
GARFINKEL, H. (1967), *Studies in Ethnomethodology.* Englewood Cliffs: Prentice Hall.
GLASER, B., STRAUSS, A. (1964), «Awareness Contexts and Social Interaction». *American Sociological Review* **29**, 1964.
GOFFMAN, H. (1968), *Asiles. Étude sur la condition sociale des malades mentaux.* Paris: Minuit.
GOFFMAN, E. (1974), *Les rites d'interaction.* Paris: Minuit.
HUGUES, E. (1958), *Men and Their Work.* Glencoe: Free Press.
LAHIRE, B. (1999), *Le travail sociologique de Pierre Bourdieu.* Paris: La Découverte.
MARCH, J., SIMON, H. (1974), *Les organisations.* Paris: Dunod.
NISBET, R.A. (1984), *La tradition sociologique.* Paris: PUF.
PADIOLEAU, J.-G. (1986), *L'ordre social.* Paris: L'Harmattan.
SENNETT, R. (1979), *Les tyrannies de l'intimité.* Paris: Seuil.
URTEAGA, E. (2002), *Soziología modernoa eta garaikidea.* Zarauz: Dakit.
- —, (2002), «Por una sociología de la complejidad». *Revista Vasca de Ciencia Política y Sociología* **34**, 2002.
- —, (2005), *Sociología de la complejidad.* Paris: Mare et Martin. |
aldizkariak.v1-2-129 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.18_ Zk. _2018_9",
"issue": "Libk.18_ Zk. _2018_",
"year": "2018",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | # **Kardinalen potentziez eta Shelahren PCF aieruaz**
JUAN CARLOS MARTÍNEZ
Matematika eta Informatika Fakultatea (Universitat de Barcelona)
# **(On powers of cardinals and Shelah's PCF conjecture)**
Larraitz Zubeldiak ingelesetik itzulia.
DOI: 10.1387/gogoa.20365
### **Abstract**
*We describe some open problems related to PCF theory.*
*Keywords: powers of cardinals, PCF theory, compact scattered spaces.*
#### **Laburpena**
*PCF teoriarekin erlazionatuta argitzeke dauden arazo batzuk deskribatzen ditugu.*
*Gako-hitzak: kardinalen potentziak, PCF teoria, espazio trinko sakabanatuak.*
*Continuumaren Hipotesia* da 2<sup>ω</sup> = ω1 delako enuntziatua, zeinak esan nahi duen zenbaki naturalen azpimultzo guztien bildumaren kardinalitatea lehenbiziko kardinal zenbatezina dela. Continuumaren Hipotesia lehenbiziko problema zen Hilbertek, 1900ean, argitaratutako 23 problemako zerrenda ezagunean. Eta *Orokortutako Continuumaren Hipotesia* da κ kardinal infinitu ororentzat 2κ = κ+ delako enuntziatua (zeinak esan nahi duen κ-ren azpimultzo guztien bildumaren kardinalitatea κ-ren ondorengo kardinala dela). Gödelek frogatu zuen, Unibertso Eraikigarrian, betetzen dela Orokortutako Con-
GOGOA, 18: 185-191, 2018
tinuumaren Hipotesia. Ezaguna da, baita ere, κ kardinal infinitu ororentzat, $2^{\kappa} = \kappa^{+}$ den edo ez ZFCtik independentea dela. $\kappa$ kardinal infinitu batentzat $2^{\kappa} = \kappa^{+}$ ote den galderari buruzko informazio partziala Königen Teoremak ematen du, zeinak baiezten duen, κ kardinal infinitu ororentzat, 2κ-ren kofinalitatea κ<sup>+</sup> dela gutxienez. Hain zuzen, Königen Teorema da kardinal erregularrei buruz esan dezakegun guztia; izan ere, Eastoni zor zaion oinarrizko teoremaren arabera, V-k Orokortutako Continuumaren Hipotesia asetzen badu, orduan f: ORD $\rightarrow$ ORD funtzio monotono ororentzat, non $\alpha < f(\alpha)$ eta $\varkappa_{\alpha} < cof(\varkappa_{f(\alpha)})$ , $\alpha$ ordinal bakoitzarentzat V-ren kardinalari eusten dion estentsio generiko bat dagoen, non $2^{\kappa\alpha} = \varkappa_{f(\alpha)}$ den $\alpha$ ordinal ororentzat, non $\varkappa_{\alpha}$ erregularra den. Beraz, ageriko baldintza batzuk asetzen dituen ezein jokaera kardinal aritmetiko gauza daiteke kardinal erregularretako potentziafuntzioaren jokaera gisa. Hala ere, oinarrizko emaitza hori ezin heda daiteke kardinal singularren klasera, zeren 1980ko hamarkadaren amaieran Shelahk emaitzen sail bat frogatu zuen, eta kardinal borneak lortu zituen potentziafuntzioak kardinal singularretan duen jokaeran, delako kardinal singularraren azpiko kardinal erregularren emaitza mugatuak aztertuta. Horrek PCF esaten zaion teoriara (kofinalitate posibleen teoriara) eraman zuen, zeinak ondorio garrantzitsu eta espero gabeko asko dituen kardinalen aritmetikan eta zeinak, halaber, aplikazio interesgarriak izan zituen aljebran eta topologian (ikus [1], [2], [4], [13] eta [14]).
Gogoratu $\lambda$ kardinala *muga gogorreko kardinala* dela, baldin eta $2^{\varkappa} < \lambda$ bada $\varkappa < \lambda$ kardinal ororentzat. Eta gogoratu $\varkappa_{\alpha}$ kardinal infinitua ( $\varkappa$ funtzioaren) *puntu finkoa* dela, baldin eta $\varkappa_{\alpha} = \alpha$ . Orobat, $\alpha$ ordinal bat bada eta n $\epsilon$ $\omega$ , n > 1 izanik, $\alpha^+$ -ren bidez denotatzen dugu $\alpha$ -ren ondorengo kardinala eta $\alpha^{+n}$ -ren bidez denotatzen dugu $\alpha^{+\dots n\dots +}$ kardinala. Hortaz, honako emaitza esanguratsu hau frogatu zuen Shelahk [14]n:
1. teorema. Demagun $\lambda = \varkappa_{\alpha}$ puntu finkoa ez den kardinal singular bat dela. $\lambda$ muga gogorreko kardinal bat bada, orduan $2^{\lambda} < \varkappa_{\alpha+4}$ .
Kasu interesgarriena da 1. teoremako $\lambda$ kardinala $\varkappa_{\omega}$ kardinal gutxienik singularrena denean. Honako emaitza hau da, orduan, goiko teoremaren berehalako ondorioa.
**2. teorema.** $\varkappa_{\omega}$ muga gogorreko kardinala bada, orduan $2^{\varkappa_{\omega}} < \varkappa_{\omega 4}$ .
Shelahek, Gitikek, Magidorrek, Woodinek eta beste batzuek emaitza esanguratsuak lortu dituzten arren, inork ez daki goiko borneak hobetu daitezkeen.
PCF teorian, objektu nagusietako bat PCF eragilea da. Hasteko, ohartu A kardinalen multzo infinitua bada, D ultrairagazki bat bada A-n eta $\prod A$ -k A domeinua duen f funtzio guztien multzoa denotatzen badu, non f(a) $\epsilon$ a den a $\epsilon$ A guztientzat, orduan $\prod A$ linealki ordenatuta dago honako erlazio honen bidez: $f \leq_D g$ bsb $\{\delta \in A: f(\delta) \leq g(\delta)\} \in D$ . Beraz, linealki ordenatutako
multzo horrek ondo zehaztutako kofinalitatea du, zeina $cof(\Pi A/D)$ -ren bidez denotatuko den. Hala, A kardinal erregularren multzo infinitua bada, definitzen dugu
$PCF(A) = \{cof(\prod A/D): D \text{ ultrairagazki bat da } A-n\}.$
A multzo bat *kardinal erregularren tarte* bat dela esaten dugu, baldin eta A kardinalen tarte baten eta kardinal erregularren klasearen arteko ebakipuntua bada. Eta A *progresiboa* dela esaten dugu, baldin eta A infinitua bada eta $|A| < \min$ (A). Orduan, 1. teorema frogatzeko, Shelahk erakutsi zuen A kardinal erregularren tarte progresibo bat bada, orduan PCF(A) elementu maximoa duen kardinal erregularren tarte bat dela eta $|PCF(A)| < |A|^{+4}$ . Honako galdera hau da aritmetika kardinalean argitzeke dagoen arazo nagusietako bat.
**1. galdera.** Demagun A kardinal erregularren tarte progresiboa dela. Egia al da |PCF(A)| = |A|?
Kardinal erregularren ezein A tarte progresiborentzat |PCF(A)| = |A| delako enuntziatuari PCF Aierua esaten zaio. Aierua egiazkoa balitz, hobetu egingo genuke 1. teoremaren $2^{\lambda}$ -ko bornea $\varkappa_{\alpha^+}$ -ra, eta, hala, hobetu egingo genuke 2. teoremaren $2^{\varkappa \omega}$ -ko bornea $\varkappa_{\omega^1}$ -era. Borne hori hobeezina litzateke, Magidorri eta Shelahri zor zaizkien funtsezko emaitzei esker bai baitakigu, kardinal handiak badirela emantzat joz, multzo-teoriaren ereduak sor ditzakeela batek, non $\varkappa_{\omega}$ muga gogorreko kardinala den eta $2^{\varkappa \omega} = \varkappa_{\alpha+1}$ den $\alpha$ ordinal arbitrario infinitu zenbakarri batentzat (ikus [5]).
Halaber, [6] eta [11]ra igortzen dugu irakurlea PCF eragileak kardinal handiei dagokienez dituen emaitza eta aplikazio batzuk ikusteko.
Bestetik, gauza jakina da A kardinal erregularren tarte progresibo bat bada, PCF eragilea PCF(A)-ren azpimultzoetako itxitura-eragiketa bat dela, halako eran, non horri lotutako PCF(A) azpiko multzoaren espazio topologikoak ezaugarri garrantzitsu batzuk asetzen dituen, zeinak Shelahk erabili zituen $|PCF(A)| < |A|^{+4}$ dela frogatzeko. Gogoan izan X espazio topologiko bat sakabanatua dela, baldin eta X-ren azpiespazio ez-huts orok puntu isolatu bat badu. Orduan jakina da kardinal erregularren A tarte progresibo ororentzat PCF(A)-rekin erlazionatutako espazio topologikoa trinkoa, Hausdorff eta sakabanatua dela (ikus [2] eta [14]).
LCS espazioaren bidez adierazi nahi dugu lokalki trinkoa, Hausdorff eta sakabanatua den espazioa. X LCS espazio bat bada eta $\alpha$ ordinal bat bada, X-ren $\alpha$ th Cantor-Bendixson maila honako honen bidez definitzen da: $I_{\alpha}(X) = X \setminus U\{I_{\beta}(X): \beta < \alpha\}$ -ren puntu isolatuen multzoa. X-ren altuera definitzen dugu $ht(X) = \alpha$ gutxienik ordinalena gisa, non $I_{\alpha}(X)$ finitua den. Argi dago X LCS espazio ez-trinko baten puntu bateko trinkoketa Y espazio
trinko, Hausdorff eta sakabanatu bat dela, non ht(Y) = ht(X) eta $I_{\alpha}(Y) = I_{\alpha}(X)$ diren $\alpha <$ ht(X) ororentzat. X LCS espazio bat bada, < $I_{\alpha}(X)$ : $\alpha <$ ht(X)> segidari X-ren *segida kardinala* esaten zaio. [8] laburpen-artikuluan aurki dezake irakurleak LCS espazioentzako segida kardinalen emaitzen zerrenda zabala.
Honako nozio hau, zeinak ahalbidetzen digun LCS espazioak zuzenean ordena partzialetatik eraikitzea, tresna erabilgarria da PCF eragilea aztertzeko.
- **1. definizioa.** (a) Demagun T = U{T<sub>α</sub>: α < η} dela η ordinal ez-zeroren batentzat, non T<sub>α</sub> bakoitza multzo ez-huts bat den eta T<sub>α</sub> ∩ T<sub>β</sub> = Ø den α < β < η-rentzat. Izan bedi ≤\* ordena partzial bat T-n. t ∈ T ororentzat, b<sub>t</sub>-ren bidez denotatzen dugu {s ∈ T: s ≤\* t} multzoa. Orduan esaten dugu (T,≤\*) *LCS pomultzo* bat dela, baldintza hauek asetzen badira:
- (1) Baldin eta s <\* t, s $\in$ T<sub> $\alpha$ </sub> eta t $\in$ T<sub> $\beta$ </sub>, orduan $\alpha$ < $\beta$ .
- (2) Baldin eta t $\in T_{\beta}$ eta $\alpha < \beta,$ orduan {s $\in T_{\alpha}\!\!: s <^* t\}$ infinitua da.
- (3) s eta t T-ren elementu desberdinak baldin badira, $u_1$ , ..., $u_n \in T$ elementu asko daude finituki, non $b_s \cap b_t = b_{u1} \cup ... \cup b_{un}$ .
- (b) Baldin eta $(T, \leq^*)$ $T = U\{T_\alpha: \alpha < \eta\}$ -dun LCS pomultzo bat bada, honela definitzen dugu $(T, \leq^*)$ -rekin erlazionatutako espazioa. Bere azpiko multzoa T da. Eta s $\epsilon$ T ororentzat, s-ren oinarrizko ingurune bat $b_s \setminus (b_{u1} \ U \ ... \ U \ b_{un})$ formako multzo bat da, non $n < \omega$ eta $u_1, \ldots, u_n <^*$ s. Erraza da egiaztatzea sortzen den X espazio topologikoa espazio lokalki trinkoa, Hausdorf eta sakabanatua dela, non $I_\alpha(X) = T_\alpha$ den $\alpha < \eta$ ororentzat. Y T-ren azpimultzo bat bada, $\overline{Y}$ -ren bidez denotatzen dugu Y-ren itxitura X espazioan.
Orain, LCS pomultzo baten nozioaren fintzea aurkeztuko dugu, Magidor eta Foremani zor zaiena, zeinetan baldintza batzuk eransten diren PCF eragilearen oinarrizko propietateak islatzeko.
**2. definizioa.** Izan bedi κ kardinal erregular bat. κ-*PCF egitura* bat $(\theta + 1, \leq^*)$ LCS pomultzo bat da, non θ ordinal infinitu bat den, non honako baldintza hauek asetzen diren:
```
(PCF1) Baldin eta \mu <^* \xi, orduan \mu \in \xi.
```
- (PCF2) $\overline{\kappa} = \theta + 1$ .
- (PCF3) Baldin eta I $\theta$ + 1-en dagoen tarte bat bada, orduan $\bar{I}$ ere tarte bat da.
- (PCF4) $\xi \in \theta$ ororentzat, $\xi <^* \theta$ .
- (PCF5) Kofinalitate zenbatezinaren $\mu \in \theta$ bakoitzarentzat, bada $\mu$ -ren $C_\mu$ azpimultzo itxi bornegabe bat non $C_\mu \mu$ + 1-en dagoen.
[14]ko honako emaitza esanguratsu honetan, Shelahk frogatu zuen PCF axiomak egiazkoak direla.
3. teorema. Izan bedi $\kappa$ kardinal erregular bat. Izan bedi A $\kappa$ ordena motako kardinal erregularren tarte progresibo bat. Orduan ordena partzial bat dago PCF(A)-n, zeinak PCF(A) $\kappa$ -PCF egitura bat bihurtzen duen.
P κ-PCF egitura oro LCS pomultzo bat denez, bada X LCS espazio bat P-ri lotua 1 (b) definizioaren zentzuan. Eta (PCF4) baldintzaren arabera, X trin-koa da. Orduan A κ ordena motako kardinal erregularren tarte progresibo bat bada κ kardinal erregularrarentzat, eta $\leq$ \* PCF(A)-ko ordena partzial bat bada, 3. teoremak emandakoa, X(PCF(A))-ren bidez denotatzen dugu (PCF(A), $\leq$ \*)-ri lotutako espazio trinko, Hausdorff eta sakabanatua.
$\kappa$ kardinal erregular bat bada, esaten dugu X $\kappa$ -PCF espazio bat dela, baldin eta P $\kappa$ -PCF egitura bat bada non X P-ri lotutako espazio tipologiko bat den. Eta X PCF espazio bat da, baldin eta X $\kappa$ -PCF espazio bat bada $\kappa$ kardinal erregular batzuentzat. Hurrengo arazo orokorra PCF teorian argitzeke dagoen galdera nagusietako bat da.
- 2. galdera. Zein PCF espazio existitzen dira konsistenteki?
- 2. galderari dagokionez, Shelahk frogatu zuen κ kardinal erregular bat bada, orduan ez dela $\geq \kappa^{+4}$ tamainako κ-PCF espaziorik (ikus [2] eta [14]). Beraz, bereziki ez dago $\geq \omega_4$ tamainako ω-PCF espaziorik. Azken emaitza hori erabili zuen gero Shelahk $2^{\varkappa\omega}$ -ko $\varkappa_{\omega^4}$ bornea lortzeko, baldin eta $\varkappa_{\omega}$ muga gogorreko kardinala bada. Halaber, Ruylek frogatu zuen [12]n ZFCrekin konsistentea dela $\omega_2$ altuerako ω-PCF espazio bat izatea, eta, hala, ezin dugula espero Shelahren $2^{\varkappa\omega}$ -ko bornea $\varkappa_{\omega^2}$ -ra hobetzerik, Shelahk erabilitako metodoak erabilita behintzat. Ohartu $\omega_2$ altuerako ω-PCF espazio bat altuera bereko $\omega_1$ -PCF espazio bat ere badela, eta, hala, ezin dugu, ezta ere, espero Shelahren $2^{\varkappa\omega_1}$ -eko bornea $\varkappa_{\omega^2}$ -ra hobetzerik. Gainera, [12]n zehaztu zen kardinalen zein segida izan daitekeen $\omega_2$ altuerako $\omega$ -PCF espazio baten segida kardinala. Horrez gain, honako emaitza hau lortu zen [3]n: $\eta < \omega_3$ ordinal ororentzat ZFCrekin konsistentea da $\eta$ altuerako $\omega$ -PCF espazio bat izatea non espazioaren Cantor-Bendixson maila guztiak zenbakarriak diren. Hala ere, honako arazo hau argitzeke dago:
- 3. galdera. ZFCrekin konsistentea al da $\omega_3$ altuerako $\omega$ -PCF espazio bat izatea?
- 3. galderari dagokionez, jakin ere ez dakigu konsistentea ote den $\omega_3$ altuerako LCS espazio bat egotea, non espazioaren Cantor-Bendixson maila guztiak zenbakarriak diren. Froga bageneza ZFCn ez dela $\omega_3$ altuerako $\omega$ -PCF espaziorik, hobetu egingo genuke Sheilahren $2^{\varkappa\omega}$ -ko bornea $\varkappa_{\omega 3}$ -ra.
Halaber, badirudi honako arazo hau ere argitzeke dagoela:
4. galdera. ZFCrekin konsistentea al da $\omega_3$ altuerako $\omega_2$ -PCF espazio bat izatea?
4. galderari baietz erantzutea bageneuka, ezingo genuke espero 1. teoremako 2ϰω2-ko bornea ϰω3-ra hobetzerik, PCF teoria baliatuta behintzat. Bestetik, [7]ko emaitza nagusiaren ondorioz, daukagu ZFCrekin koherentea dela η < ω4 ordinal ororentzat η altuerako LCS espazio bat izatea, non espazioaren Cantor-Bendixson maila guztiek ω2 tamaina duten.
Argitzeke dagoen hurrengo arazoak PCF Aieruarekin du zerikusia. Lehenbizi, nozio topologiko batzuk aurkeztu beharra daukagu. X espazio bat bada eta Y X-ren azpimultzo bat bada, Y-k X-n duen *itxitura sekuentziala* honela definitzen da: lim(Y) = {x ϵ X: bada (yn)n segida bat Y-n non limn yn = x}. X *segida sekuentzial* bat dela esaten dugu, baldin eta, lim(Y) = Y-dun X-ren Y azpimultzo ororentzat, Y itxia bada. Todorcevicek erakutsi zuen ω-PCF espazio oro sekuentziala dela, eta teorema horren orokortzea Pereirak lortu zuen [10]en (2. atalean). Bereziki, baldin eta A = {ϰn+1: n ϵ ω}, X(PCF(A)) espazioa sekuentziala da. Orobat, X espazioa *Fréchet-Urysohn* dela diogu, baldin eta X-ren Y azpimultzo ororentzat lim(Y) = Y– . Argi dago Fréchet-Urysohn espazio oro sekuentziala dela. Eta [10]en (3. atalean) frogatu zen Continuumaren Hipotesiaren baitan Fréchet-Urysohn ez den ω-PCF espazio bat dagoela. Azken emaitza hori [9]n orokortu zen, non erakutsi zen Continuumaren Hipotesiaren azpian badaudela Fréchet-Urysohn ez diren ω2 binakako ω-PCF espazio ez-homeomorfikoak. Nolanahi ere, badirudi argitzeke dirauela Todorcevici zor zaion honako galdera honek.
**5. galdera.** Izan bedi A = {ϰn+1: n ϵ ω}. X(PCF(A)) espazioa Fréchet-Urysohn al da?
Erraza da ikustea A kardinal erregularren tarte progresibo zenbakarri bat bada, non PCF(A) ere zenbakarria den, orduan X(PCF(A)) espazioak oinarri zenbakarri bat duela, eta, beraz, Fréchet-Urysohn dela. Hortaz, baldin eta PCF({ϰn+1: n ϵ ω})-ri lotutako espazioa ez bada Fréchet-Urysohn, Shelahren PCF Aierua faltsua litzateke.
### **Erreferentzia bibliografikoak**
- [1] ABRAHAM, Uri & MAGIDOR, Menachem (2010), «Cardinal arithmetic». In Matthew Foreman & Akihiro Kanamori (arg.), *Handbook of Set Theory*, 2. alea. New York: Springer, 1149-1227.
- [2] BURKE, Maxim R. & MAGIDOR, Menachem (1990), «Shelah's pcf theory and its applications». *Annals of Pure and Applied Logic* 50 (3): 207-254.
- [3] ER-RHAIMINI, Karim & VELIčKOVIć, Boban (2010), «PCF structures of height less than ω3». *The Journal of Symbolic Logic* 75 (4): 1231-1248.
- [4] FOREMAN, Matthew (2005)*,* «Some problems in singular cardinals combinatorics». *Notre Dame Journal of Formal Logic* 46 (3): 309-322.
- [5] GITIK, Moti & MAGIDOR, Menachem (1992), «The singular cardinal hypothesis revisited». In Haim Judah, Winfried Just & Hugh Woodin (arg.), *Set Theory of the*
- *Continuum*. Mathematical Sciences Research Institute Publications, 26. liburukia. New York: Springer, 243-279.
- [6] GITIK, Moti & SHELAH, Saharon (2013), «Applications of pcf for mild large cardinals to elementary embeddings». *Annals of Pure and Applied Logic* 164 (9): 855- 865.
- [7] MARTÍNEZ, Juan C. (1999), «A forcing construction of thin-tall Boolean algebras». *Fundamenta Mathematicae* 159 (2): 99-113.
- [8] MARTÍNEZ, Juan C. (2014), «Cardinal sequences for superatomic Boolean algebras». In Stefan Geschke, Benedikt Löwe & Philipp Schlicht (arg.), *Infinity, Computability and Metamathematics*. Tributes Series, 23. liburukia. Milton Keynes: College Publications, 273-284.
- [9] MARTÍNEZ, Juan C. (argitaratzeko), «On PCF spaces which are not Fréchet-Urysohn». *Reports on Mathematical Logic.*
- [10] PEREIRA, Luís (2008), «Applications of the topological representation of the pcfstructure». *Archive for Mathematical Logic* 47 (5): 517-527.
- [11] PEREIRA, Luís (2008), «The PCF Conjecture and large cardinals». *The Journal of Symbolic Logic* 73 (2): 674-688.
- [12] RUYLE, Jonathan C. (1999), *Cardinal sequences of PCF structures*. Doktoretza-tesia, University of California, Riverside.
- [13] SHELAH, Saharon (1992), «*Cardinal arithmetic* for skeptics». *Bulletin of the American Mathematical Society (New Series)* 26 (2): 197-210.
- [14] SHELAH, Saharon (1994), *Cardinal arithmetic*. Oxford Logic Guides, 29. liburukia. Oxford University Press. |
aldizkariak.v1-0-318 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.31 _2017_6",
"issue": "Zk.31 _2017_",
"year": "2017",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Afasiaren azterketa hizkuntza ezberdinetan neurozientzia kognitiboaren ikuspegitik**
(Aphasia research in different languages from the perspective of cognitive neuroscience)
> *Marie Pourquié* Basque Center on Cognition, Brain and Language
m.pourquie@bcbl.eu
DOI: 10.1387/ekaia.16358
Jasoa: 16-05-14 Onartua: 16-11-17
**Laburpena:** Artikulu honen helburua da neurozientzia kognitiboaren ikuspegitik definitzea afasia zer den eta afasiologia zertan datzan. Horrez gain, afasia hizkuntza ezberdinetan aztertzearen ezinbestekotasuna erakustea du xedea, burmuinaren eta hizkuntzaren arteko eraginak hobeki ulertzeko. Gaixo agramatikoen aditz-prozesamenduaren azterketa hartzen dut adibidetzat. Bukatzeko, etorkizunari begira, euskal afasiologiari eta afasiadun eleaniztunen azterketari buruzko ikerketa-lerro batzuk aipatzen ditut.
**Hitz gakoak:** hizkuntza-aniztasuna, afasia, agramatismoa, neurozientzia kognitiboa, aditz- prozesamendua, euskarazko sintoma afasikoak.
**Abstract:** The goal of this paper is to define aphasia and aphasiology from the perspective of cognitive neuroscience. In addition, it emphasizes the need to study aphasia in different languages for a better understanding of brain and language relationships. For this purpose, I take the example of agrammatic verb processing assessment. Finally, I mention some future lines of research regarding Basque aphasiology and the assessment of multilingual people with aphasia.
**Keywords:** language diversity, aphasia, agrammatism, neurocognitive science, verb processing, Basque aphasic symptoms.
### 1. **AFASIA ETA AFASIOLOGIA**
«Afasia» hitza erabiltzen da burmuineko lesio baten ondorioz gertatzen diren hizkuntza-arazoak definitzeko. Hitzez hitz «mintzairarik gabekoa» adierazten badu ere (*a*- : gabe, *phasis* : mintzaira), ez du erran nahi afasian
EKAIA, 31 (2017) 157
EKAIA 31.indd 157 KAIA 13/1/17 13:09:46 3/1/17
hizkuntza-gaitasuna erabat galtzen dela baizik eta hizkuntza-arazoak agertzen direla. Arazo hauek mota ezberdinetakoak izan daitezke (fonetikoak, fonologikoak, morfosintaktikoak, semantikoak etab…), bumuineko lesioaren kokagunearen eta larritasunaren arabera.
19. mendeko neurologoek neurozientzia kognitiboaren historian urrats handi bat egin zuten, bi aurrerapen nagusi eginez. Adibidez, Brocaren [1] eta Wernickeren [2] lan klasikoei esker, burmuineko lesio batek hiz kun tzaarazoak eragiten zituela aurkituz, gizakiaren gaitasun kognitiboak (Adb. hizkuntza, memoria, ikusmena eta abar) burmuinean inplementatuak zirela ulertzen zen. Bestetik, lesioaren kokagunearen arabera, hizkuntza-arazoen mota ezberdinak ager zitezkeela ikusiz, hizkuntzaren burmuineko eremua zehazki antolatua zela ere ulertzen zen. Nahiz eta hastapenean, afasia medikuek aztertutako fenomenoa izan, 20. mendean, zientzia kognitiboaren iraultzak bultzaturik, beste ikuspegi batetik aztertzen hasi zen. Adibidez, Roman Jakobson hizkuntzalariak afasia « arazo linguistiko » modura aztertu behar zela zion [3]. Sistema baten disfuntzioa aztertzeko, sistema horren azterketan adituak direnen beharra ezinbestekoa zela aldarrikatzen zuen. Harrezkero, hizkuntzalarien parte-hartzea ikerketa afasiologikoan bidezkotzat bainoago beharrezkotzat ikusten da[4]. Gainera, 20. mende erditsutik, munduko hizkuntza-aniztasunean oinarrituz, hizkuntzalari batzuek giza hizkuntzaren izaeraren teoria eraikitzeko helburua zuten [5, 6, 7]. Horrek gaur egungo afasiologoei esparru teoriko bat eskaintzen die munduko edozein hizkuntzatan gerta daitekeen afasiaren sintomatologia aztertzeko. Gainera, afasiaren azterketak datu baliagarriak ekartzen dizkio teoriari [8, 9].
Bestalde, garai horretan, neuroirudi-tresnak gero eta hobeak izaten hasi ziren, eta horrek ondorio zuzena izan zuen ikerketa afasiologikoan. Izan ere, lehen, pazienteak bakarrik *post-mortem* azter zitezkeelarik, orain, bizi direno azter daitezke eta ez bakarrik gaixoak baizik eta pertsona osasuntsuak ere. Horrela, afasiadunen prozesamendua erka daiteke horien ezaugarri antzekoak dituzten lesiorik gabeko pertsonen prozesamenduarekin, lesioak dakarren aldaketa nagusia zertan datzan identifikatzeko eta hizkuntzazko gertaera jakin horretaz burmuineko zein esparru ardura daitekeen zehazteko. Aurrerapen horien guztien eraginez, gaur egungo afasiologia askotariko arloetako ikerketa-arloa dela erran genezake, hizkuntzalaritza, psikologia eta neurologia bateratzen dituena, galdera nagusi hauen inguruan: *zer, nola* eta *non* [10]. Adibidez, Brocaren afasian, hizkuntzaren ekoizpena kaltetua dela esatea orokorregia da, eta, hizkuntzalaritzari esker, aditz-flexioaren morfologia bereziki kaltetua dela zehaztu daiteke. Psikohizkuntzalaritzako eredu teorikoek [11] laguntzen dute afasian prozesamendu kognitiboak zein urratsetan kaltetuak diren zehazten, eta hizkuntza bakarrik kaltetua den edo beste sistema kognitiboak ere —hala nola, memoria, atentzioa— kaltetuak diren aztertzeko balio dute. Aipatzekoak dira ere azken
158 EKAIA, 31 (2017)
EKAIA 31.indd 158 KAIA 2/2/17 09:10:01 /2/17
hamarkadan garatu diren delako *on-line* tresnak (Adb. *Event Related Potentials*, *eye tracking*). Horiek, hizkuntzaren ohiko prozesamenduarekin erkatuz, afasiadunen hizkuntzaren prozesamenduaren urratsak noiz eta nola kaltetuak diren zehazteko erabiliak dira [12]. Bukatzeko, neurohizkuntzalaritzari dagokionez, azken urteetan ikuspegi lokalizazionista zalantzan jartzen bada ere [13], burmuineko lesio baten ondorioz, gramatikaren zein maila kaltetzen den aurkitzea eta lesioaren kokagunearekin lotzea da ikerketa afasiologikoaren beste helburu bat eta horretarako, sintomatologia hizkuntzaz hizkuntza errepikatzen den aztertzen da [14, 15].
Azpiko irudiak afasiologiaren diziplinartekotasuna irudikatzen du [15]. Afasia gertatzen denean, burmuineko lesio batek sistema kognitiboaren disfuntzio bat eragiten du. Horren azaleko adierazpenak hizkuntza-ekoizpen edo ulermenean eta ahozko, idatzizko edota keinu-hizkuntzan agertzen dira. Neuroirudiei esker, burmuina ikusgai dela erran genezake. Bestetik, hizkuntza-patologiak ere ikusgai direla erran genezake, hizkuntza-arazoak afasiadunen jokabidean entzuten edo ikusten direlako. Aldiz, azpiko arazo kognitiboa ikusezina da. Hala ere, ukigaia edo palpablea dela erran genezake, teoria psikolinguistiko eta linguistikoek eskaintzen dizkiguten tresnei esker.

**1. irudia.** Ikerketa afasiologikoaren diziplinartekotasuna.
Irudi horretan agertzen den marra bertikalak munduko hizkuntza-aniztasuna irudikatzen du. Afasiaren sintomatologia munduko hizkuntzen ezaugarri gramatikalen arabera aldakorra dela adierazi nahi du (ikus adibideak, 2.1. atalean). Hiru geziek burmuineko kalte jakin batek eleaniztunengan dituen ondorioak irudikatzen dituzte. Afasiaren sintomatologia gaixo eleaniz-
EKAIA, 31 (2017) 159
EKAIA 31.indd 159 KAIA 2/2/17 09:10:01 /2/17
tunen hizkuntza guzietan berdin agertzen den zehazteko, gaixo eleaniztuna bere hizkuntza guztietan aztertzea komeni da [16, 17, 18].
20. mende bukaeran, ikerketa afasiologikoa hizkuntza ezberdinetan eta eleaniztunengan garatu bazen ere [16, 19], gaur egungo ikerketa afasiologikoak ez ditu munduko hizkuntza- aniztasuna eta gizarte eleaniztunak irudikatzen. Izan ere, Beveridge-n eta Bak-en txosten baten arabera [20], 2000 eta 2009 urteen artean, afasiologiaren inguruko ikerketak argitaratzen dituzten lau aldizkari nagusienetan argitaratu ziren artikuluetarik % 89 hizkuntza indoeuroparrei buruzkoak ziren; % 10 baino gutxiago, hizkuntza ez indoeuroparrei buruzkoak ziren; % 3,7 elebidun eta eleaniztunei buruzkoak ziren; % 1,4 hizkuntzen arteko ikerketei buruzkoak ziren. Afasia hiztun guziek paira dezaketen gertaera dela ukaezina da, baina ikerketa afasiologikoan hizkuntza gutxi aztertzen dira. Gainera, nahiz munduko hiztun gehienak eleaniztun izan, ikerketa gehienak gaixo elebakarrei buruz egiten dira. Egoera horrek, txostenaren egileek dioten bezala, ondorio ezkorrak ditu neurozientzia kognitiboaren ikuspegitik, eredu teorikoak garatzeko data eskasa eragiten duelako.
## 2. **AGRAMATISMOAREN AZTERKETA HIZKUNTZA EZBERDINETAN**
«Agramatismo» hitzak ez ditu definitzen afasia-mota askotan aurkitzen diren huts gramatikalak baizik eta sintoma jakin batzuk bateratzen dituen sindrome berezia [21]. Agramatismoan, hitz funtzionalak kaltetuak dira, hitz lexikalak ongi ekoiztuak diren arren. Sintaxia kualitatiboki eta kuantitatiboki ahuldua da, hots, perpaus gutxi ekoiztuak dira, eta ekoiztuak badira, orduan konplexutasun-maila oso apala dute (Adb., adizki jokaturik gabeko perpausak, menpeko perpausik gabekoak). Hitz lexikalak gehienetan bata bestearen ondotik lerrokaturik erabiliak direnez, «estilo telegrafikoaren» etiketa eman ohi zaio sindrome agramatikoari. Hizkuntza-ekoizpena nagusiki kaltetua denez, Brocaren afasiari lotu ohi zaio. Hala ere, arazoak bai ekoizpenean bai ulermenean ager daitezke. Gainera, gerta daiteke Broca afasiadunek jokabide agramatikoa ez erakustea [22], edota Broca eremutik kanpoko lesio baten ondorioz, agramatismoa agertzea ere [23].
Kontuan hartzen badugu agramatismoan gramatika (eta ez lexikoa) kaltetua dela eta munduko hizkuntzek ezaugarri gramatikal ezberdinak dituztela, agramatismoa munduko hizkuntza ezberdinetan aztertu beharko litzateke. Hizkuntzen arteko azterketa konparatiboaren helburua da hizkuntzaz hizkuntza sintomatologia zenbateraino aldakorra ala iraunkorra izan daitekeen zehaztea, bai eta hizkuntza gutxiren azterketan oinarriturik garatu diren hipotesien balioa frogatzea ere [19]. Adibidez, ikertzaile batzuek proposatu dute agramatismoaren oinarrizko arazoa sintaktikoa dela [24], eta
160 EKAIA, 31 (2017)
EKAIA 31.indd 160 KAIA 2/2/17 09:10:02 /2/17
horren ondorioak ez dira berak izango hitz-ordena librea ala finkoa duten hizkuntzetan. Era berean, agramatismoaren sintoma nagusia hitz funtzionalen ezabaketa bada eta izenordainak hitz funtzionalak direla onartzen bada, izenordainen ezabaketa ez da berdin nabarmenduko *pro-drop* den ala ez den hizkuntza batean. Izan ere, *pro-drop* delako hizkuntzetan, ez da beharrezkoa izenordaina ekoiztea esaldia zuzena izateko (Adb., euskaraz eta gaztelaniaz ondoko esaldiak zuzenak dira, nahiz eta izenordaina —parentesien artean— ez ekoiztu : (hura) etorriko da bihar; (el) vendrá mañana.). Aldiz, frantsesez, ezinbestekoa da izenordaina ekoiztea (Il viendra demain./\*viendra demain.). Ondorioz, agramatismoaren sintomatologian, izenordainaren ezabaketa nabaria izango da frantsesez, baina ez euskaraz edo gaztelaniaz.
Bestalde, hizkuntza-aniztasuna ikerketa afasiologikoari lagungarri izan dakioke, hizkuntza batzuetan ikusezinak diren gertaerak beste hizkuntzetan azalerarazteko. Adibidez, ondoko galderei erantzuteko, inglesez bigarrenari erantzuteak ez lioke arazorik sortuko agramatismodunari, aditzik ez duelako inplikatzen; aldiz, lehenari erantzuteak, bai (ikus a eta b adibideak). Halere, euskaraz bigarrenari erantzuteak kasu ergatiboa erabiltzea inplikatzen du. Ondorioz, aurreikus liteke bigarren galderari erantzutea agramatismoa duten euskaldunentzat arazotsua izatea, nahiz eta aditzen ekoizpena ez inplikatu (ikus d adibidea).
- a) What did Peter do? He called the police.
- b) Who called the police? Peter.
- c) Zer egin zuen Peiok? Polizia deitu zuen.
- d) Nork deitu zuen polizia? Peiok./ \*Peio.
Adibide horiek erakusten duten bezala, afasiaren sintomatologia alda daiteke hizkuntzen ezaugarri gramatikalen arabera, eta azken puntu hau ulertzea afasiak sailkatzeko oso lagungarria izan da. Izan ere, pasa den mende erditsura arte, Broca afasiarekin lotu ohi den sindrome agramatikoa eta Wernicke afasiarekin lotu ohi den sindrome paragramatikoa bereizteko, morfemen ezabaketa eta ordezkapenetan oinarritzen ziren afasiologoak [25]. Baina 90. hamarkadan garatu ziren ikerketa konparatiboek erakutsi zuten agramatismoan morfemak ere ordezka zitezkeela hizkuntza batzuetan, non morfemen ezabaketa ezinezkoa baitzen. Adibidez, arabieraren morfologia ez-konkatenatiboak ezinezko egiten du flexio-morfologia ezabatzea, erro lexikala ezin ahoskatuzko bihurtzen delako. Ondorioz, arabieraz hitz egiten duten gaixo agramatikoek flexioa ordezkatu ohi dute [26]. Morfemen ordezkapenak gertatzen dira ere paradigma morfologikoa aberatsa duten hizkuntzetan, flexio-morfemak ezabatzeak existitzen ez den hitz bat sortuko bailuke, eta hori ez omen da gertatzen jokabide agramatikoan [27]. Beraz, hizkuntzen ezaugarri linguistikoak kontuan hartzea ezinbestekoa da afasien sindromeen sailkapena egiteko, sindrome afa-
EKAIA, 31 (2017) 161
EKAIA 31.indd 161 KAIA 13/1/17 13:09:46 3/1/17
sikoak ezin baitira ezabaketa/ordezkapen bereizketan bakarrik oinarritu. Ondoko taulako adibideek erakusten dute hizkuntzen ezaugarri gramatikalen eragina agramatismoaren sintomatologian.
**1. taula.** Hizkuntzen ezaugarri gramatikalen eragina sintomatologia agramatikoan (lodiz dena aditz erroa da).
| | Adibidea:<br>«lan egin zuen» | Flexioaren ezabaketaren<br>ondorioz | Agramatismoan azaleratzen den<br>sintoma |
|---|------------------------------|--------------------------------------------------------------|--------------------------------------------|
| 1 | Inglesez: he worked | work= existitzen den forma | *he work (ezabaketa) |
| 2 | Arabieraz: xadama | *xdm = ezin ahoskatuzko<br>forma | *yəxdəm (ordezkapena, orai<br>naldiarekin) |
| 3 | Italieraz: lavoró | *lavor- = ahoska daitekeen,<br>baina existitzen ez den forma | *lavora (ordezkapena, orainal<br>diarekin) |
Agramatikoek dituzten aditzak erabiltzeko arazoak nondik datozen jakiteko, hizkuntza ezberdinetan egiten diren behaketak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Adibidez, euskaldun eta frantses agramatikoen kasu-azterketa batek erakutsi zuenez, gaixo afasiko euskalduna aditz-kategoria ekoizteko gai zen, baina adizki jokatuen erabilera oso kaltetua zen [28]. Euskaraz, aditz gehienak forma perifrastikoan erabiliak dira: zati lexikal batez eta funtzional batez osatuak daude (Adb., idazten du). Euskaldun gaixo agramatiko horren azterketak erakutsi zuenez, esaldi-ekoizpenean aditzaren zati lexikala beti ekoiztua zen (20/20), baina aditz laguntzailea oso gutxitan ekoiztua zen (3/20). Eta ekintza-izendapenean, gehienetan, gaixoa aditz egokia ekoizteko gai izan zen (18/20). Euskarazko sintoma horiek erakusten zuten gaixo agramatikoak aditzak lexikotik berreskuratzeko arazorik ez zuela, bai, ordea, aditzak jokatzeko. Emaitza hauek euskal agramatismoari buruzko beste lanen ondorioekin bat zetozen [29, 30], hots, euskaraz, beste hizkuntzatan bezala, gehien kaltetua den alderdi gramatikala aditz-flexioa zela.
Gainera, euskaldun gaixo agramatikoa aditz-mota guzien zati lexikala ekoizteko gai zen ekintza-izendapenean eta esaldi-ekoizpenean. Aldiz, esaldi-ekoizpenean ekoiztu zituen hiru adizki jokatuen artean, Nor motako bi zeuden, eta Nor-Nork motako bat, baina Nor-Nori-Nork motako aditzik, bat ere ez. Argument Structure Complexity hipotesiak [31] dio egitura argumentalaren konplexutasunak aditzak lexikotik berreskuratzeko zailtasunak areagotzen dituela. Baina behaketa honetatik, euskarazko datu gutxi dauden arren, proposa liteke agramatismoan egitura argumentalaren konplexutasunak maila morfosintaktikoan duela eragina ez, maila lexikoan [28].
162 EKAIA, 31 (2017)
EKAIA 31.indd 162 KAIA 13/1/17 13:09:46 3/1/17
Adizki jokatuak ez ekoiztea arazo morfologiko batek eragindakoa delako hipotesia ere proposatu da, baina hizkuntza ezberdinetako datuek zalantzak sortzen dituzte [32]. Adibidez, ingeles gaixo agramatikoek progresiboa (*is writing*) orainaldia (*writes*) baino hobeki erabiltzen dute, nahiz progresiboaren morfologia orainaldiarena baino konplexuagoa izan [32]. Nederlanderaz, paziente agramatikoek orainaldiko pluraleko 3. pertsona aditz infinitiboa baino neke handiagoarekin ekoizten dute, nahiz bi forma horiek morfofonologikoki berdinak izan (Adb. *zij fietsen* 'bizikletaz ibiltzen dira'; *fietsen* 'bizikletaz ibili') [24]. Bukatzeko, agramatismoa hizkuntza guzietako hiztunek paira dezaketen gertaera da, baita morfologia espliziturik ez duten hizkuntzetan ere, txineran bezala [33]. Adibide hauek erakutsi nahi dute agramatismodunari hizkuntza ekoiztean sortzen zaion zailtasuna ez dela azaleko formaren konplexutasunari lotua.
Bestalde, arazo morfologikoak aditzetan bakarrik agertzen diren aztertzeko, euskaldun gaixo agramatikoa izen-deklinabidea ekoizten aztertu zen. Emaitzek erakutsi zutenez (ikus 2. taula), ez zuen arazorik izen-deklinabidea erabiltzeko (20/20 zuzen). Azpimarratzekoa da datiboa adierazteko gai zela izen-deklinabidearen bidez, baina aditz-flexioaren bidez, sekula ez (ikus 3.taula). Bestetik, frantsesdun gaixo agramatiko bat aztertu zen ariketa berean oinarrituz. Euskaraz posposizioak erabiltzen direlarik, frantsesez, preposizioak erabiltzen dira (Adb. *Etxean*, «**á** la maison»). Eta emaitzek erakusten dutenez (ikus 2. Taula), frantses gaixoak akats batzuk ekoiztu zituen (14/20 zuzen). Adibidez, euskaldunak kasu datibo zuzena ekoiztu zuelarik, frantsesdunak «á» preposizioa ezabatu zuen (ikus 2. taula).
**2. taula.** Izen-sintagmen ekoizpeneko adibideak, euskaraz eta frantsesezko agramatismoan.
| | Estimulu-galderak | Erantzun<br>zuzena | Agramatismodunen<br>erantzunak |
|---|------------------------------------------------------------------------------|---------------------------|---------------------------------------|
| 1 | Nori bota dio pilota haurrak? | zakurrari | zakurrari |
| 2 | Nondik erori da haurra? | bizikletatik | bizikletatik |
| 3 | Nongoa da emakume hau? | Parisekoa | Parisekoa |
| | 1' A qui l'enfant a-t-il lancé la balle ? «Nori<br>bota dio pilota haurrak?» | au chien<br>«txakurrari» | *le le le chien.<br>*«txakurra» |
| | 2' D'où est tombé l'enfant? «Nondik erori da<br>haurra?» | du vélo<br>«bizikletatik» | *en vélo non en vélo<br>*«bizikletaz» |
| | 3' D'où est cette femme? «Nongoa da ema<br>kume hau?» | de Paris<br>«Parisekoa» | *à Paris *«Parisen» |
EKAIA, 31 (2017) 163
EKAIA 31.indd 163 KAIA 13/1/17 13:09:46 3/1/17
**3. taula.** Nor-Nori-Nork formen ekoizpena agramatismoan subjektu kontrol batekin erkatuz (izartxoak aditz-laguntzailearen eskasa adierazten du eta azpimarratuak diren hitzak izen-sintagma datibodunak erakusten ditu).
| | Esaldi-ekoizpeneko estimulu-irudiek | Agramatismodunaren | Subjektu kontrolaren |
|---|-------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------|----------------------------------|
| | irudikatzen zutena | ekoizpena | ekoizpena |
| 1 | Haurrak zakurrari pilota botatzen | *gizonak tiratu | botatzen dako pilota |
| | dio. | zakurrari harria | zakurrari |
| 2 | Emazteak gizonari muxu ematen | *emazteak muxu | emazteak emaiten |
| | dio. | emaiten gizonari | dako potta gizonari |
| 3 | Gizonak neskari loreak eskain | gizonak eskaintzen du | eskaintzen dako lili |
| | tzen dizkio. | lorea emazteari | buketa emazte horri |
| 4 | Emazteek gizonari muxu ematen | *eta… potta gizonari | besarkatzen… |
| | diote. | emaiten | besarkatzen dute |
| 5 | Poliziek gizonari pasaporta eska<br>tzen diote. | *…Ah galdeten<br>paperrak, paperrak<br>galdeten emazte hori<br>jendarmek | kontrolatzen dute<br>gizon hori |
| 6 | Atsoek haurrari belarriak tiratzen | *Ama ta aita mutikoari | *sorginak, belarriak |
| | dizkiote. | tiratzen belarriak. | tiratzen haurrari |
| 7 | Amak haurreri istorioa kondatzen | *Errientsa leitzen ari | leitzen du liburia, |
| | die. | liburua | katixima, haurrer |
| 8 | Zerbitzariek gazteeri arnoa zerbi | Edaten, … edaten | *edaten emaiten bi |
| | tzatzen diete. | eman edo emaiten | haurrer edo neskatoer |
| 9 | Gazteek polizieri harriak botatzen<br>dizkiete. | *soldadoak manatzen<br>kapitainak botatzen<br>harria jendeeri | errabiatzen dituzte<br>jendarmak |
Datu hauetan oinarrituz, gutxi badaude ere, bi ohar interesgarri egin daitezke: batetik, euskarazko eta frantsesezko datuak erkatuz, preposizioak posposizioak baino kaltetuagoak zirela; bestetik, euskaldun gaixoaren jokabidean disoziazioa nabari zela aditz- flexioaren kaltearen eta izen deklinabidearen erabilera onaren artean. Datu hauek bakarrik bi gaixoen azterketatik bilduak izan direnez, afasiadun gehiagorengandik datu gehiago bildu beharko lirateke, ohar hauek baieztatzen diren ikusteko. Eta oraindik interesgarriagoa litzateke euskara-frantses edo euskara-gaztelania elebidun agramatismodunak aztertzea beren bi hizkuntzetan, izen sintagmak ekoizteko zailtasunak hizkuntza batetik bestera aldatzen diren aztertzeko. Hots, neuropsikologia-arloan ongi ezaguna den disoziazio kontzeptua, afasiaren sintomatologian bila daiteke hizkuntza bakar baten azterketaren bidez edota hizkuntza ezberdinen erkaketaren bidez ere [34].
164 EKAIA, 31 (2017)
EKAIA 31.indd 164 KAIA 13/1/17 13:09:46 3/1/17
## 3. **EUSKAL AFASIOLOGIA: ORAINGO EGOERA ETA ETORKIZUNA**
Euskarazko ikerketa afasiologikoa oso arlo gaztea da. Aipatzekoa da Lore Erriondoren tesi-lana [17] Paradisen *Elebidunentzako Afasia Testa* [16], euskarara egokitu zuena bai eta ondotik, Erriondok osatutako corpusean oinarrituz argitaratu ziren lanak ere [29, 30]. Mende honen hastapenean, euskarazko afasiaren sintomatologiari buruzko beste bi tesi-lan egin dira : agramatismoaren sintomatologiaren azterketa konparatiboa euskaraz eta frantsesez [34] eta euskara-gaztelania elebidun afasiadun kasu baten azterketa [35].
Asko dago ikertzeko afasiologian hizkuntzen erkaketan oinarrituz, eta euskal afasiologia oraindik garatzekoa da. Euskaldun afasiadunen azterketak balio handiko datuak ekar liezazkioke neurozientzia kognitiboaren arloari, hizkuntza isolatua izanik, euskararen azterketak datu berriak eskaintzen dituelako. Gainera, euskara-frantsesa edo euskara-gaztelania elebidunen aztertzeak aukera paregabea eskaintzen du familia ezberdinetako hizkuntzetan burmuineko kalte baten ondorioak aztertzeko. Bestetik, euskal gramatikaz eta frantsesaren eta gaztelaniaren arteko ezberdintasunez baliatuz (Adb. Hitz-hurrenkera ezberdinak*, pro-drop* ala ez *pro-drop* izatea, preposizio ala posposizioak erabiltzea, aditz-komunztaduraren paradigma ezberdinak izatea, zenbaki-sistema ezberdinak etab.), test-mota asko sor daitezke. Test estandarizatuak ere egin behar dira populazio zabalago batekin datu-bilketa aberasteko eta gaixo-kopuru handiago baten azterketan oinarrituz, afasien euskarazko sintomatologia definitzeko [36]. Bukatzeko, burmuineko kaltea jasan ondoren elebidunen hizkuntzak hein berean berreskuratzen diren aztertzeak argi asko eman lezake burmuinaren plastizitateaz eta hizkuntzen berreskuratze- prozesuez eleaniztunengan [18, 37]. Neurozientzia kognitiboaren ikuspegitik, datu baliotsuak ekartzeaz gain, halako ikerketek garrantzi handia izango dute, ikuspuntu terapeutikotik ere, gaixo afasiadun eleaniztunen ingurumen linguistikoari diagnosirako tresnak eta tratamenduak egokitzeko [36, 38].
### 4. **BIBLIOGRAFIA**
- [1] BROCA, P., 1861. «Remarques sur le siège de la faculté du langage articulé, suivies d'une observation d'aphémie (perte de la parole)». *Bulletin de la Société Anatomique,* **6**, 330-357.
- [2] WERNICKE, C., 1874. *Der aphasische Symptomenkomplex. Eine psychologische Studie auf anatomischer Basis*. Breslau: M. Cohn et Weigert.
- [3] JAKOBSON, R., 1963. *Essai de linguistique générale.* Tome I. Edition de Minuit, Paris.
EKAIA, 31 (2017) 165
EKAIA 31.indd 165 KAIA 13/1/17 13:09:47 3/1/17
- [4] POEPPEL, D. eta EMBICK , D. 2005. «Defining the Relation Between Linguistics and Neuroscience». *Twenty-First Century Psycholinguistics: Four Cornerstones*. Lawrence Erlbaum.
- [5] CHOMSKY, N., 1981. «Principles and Parameters in Syntactic Theory». *Explanation in Linguistics: The Logical Problem of Language Acquisition*, 32-75.
- [6] BOECKX, C. eta HORNSTEIN, N., 2007. «Les différents objectifs de la théorie linguistique». *Cahier de l'Herne,* **88***,* 61-77.
- [7] CINQUE, G. eta RIZZI, L., 2008. *The cartography of Syntactic Structures*. StIL **2**
- [8] DELL, G.S., SCHWARTZ, M.F., MARTIN, N., SAFFRAN, E.M., eta G AGNON, D.A., 1997. «Lexical access in aphasic and nonaphasic speakers». Psychological review, **104**, 801-939.
- [9] FRIEDMANN, N. eta GRODZINSKY, Y., 1997. «Tense and agreement in agrammatic production: Pruning the syntactic tree.» *Brain and Language,* **56**, 397-425.
- [10] NESPOULOUS, J-L., 1994. «Le langage : Introduction. Linguistique, Neurolinguistique et Neuropsycholinguistique. Un parcours en quatre étapes». *Neuropsychologie Humaine*, 317-319.
- [11] LEVELT, P., ROELOF, A. eta MEYER, A., 1999. «A theory of lexical access in speech production». *Behavioural and Brain Science,* 22, 1-75.
- [12] LAGANARO, M., PYTHON, G. eta TOEPEL, U., 2013. Dynamics of phonological-phonetic encoding in word production: Evidence from diverging ERPs between stroke patients and controls. *Brain and Language*, **126**, 123-132.
- [13] HAGOORT, P. eta POEPPEL, D., 2013. «The Infrastructure of the Language-Ready Brain». *Language, music, and the brain: A mysterious relationship*, 233-255.
- [14] BASTIAANSE, R., RISPENS J., RUIGENDIJK, E., RABADÁN, J. eta THOMPSON, C.K., 2002. «Verbs: Some properties and their consequences for agrammatic Broca's aphasia.» *Journal of Neurolinguistics*, **15**, 239-264.
- [15] POURQUIÉ, M., 2013. «La neuropsycholinguistique: 40 ans après l'apparition du terme.» *Revue de neuropsychologie*, **5**, 20-27.
- [16] PARADIS eta LIBBEN, 1987. *The evaluation of bilingual aphasia.* H illsdale, N.J.: Erlbaum.
- [17] ERRIONDO KOROSTOLA, L., 1995. *Afasiko Elebidunen hizkuntz trebetasunen azterketa*. EHUko argitalpen zerbitzua, Bilbo.
- [18] MUNARRIZ A., EZEIZABARRENA M.J. eta GUTIERREZ-MANGADO M.J., 2016. «Differential and selective morpho-syntactic impairment in Spanish-Basque bilingual aphasia». *Bilingualism: Language and Cognition*, **19**(4), 810-833.
- [19] MENN, L. eta OBLER, LK., 1990*. Agrammatic Aphasia, A cross-language narrative sourcebook*, Benjamins, Amsterdam.
- [20] BEVERIDGE, M. eta BAK, T., 2011. «The languages of aphasia research: Bias and diversity». *Aphasiology,* **2512,** 1451-1468.
- [21] CAPLAN, D., 1991. «Agrammatism is a theoretically coherent aphasic category ». *Brain and Language,* **40,** 274-281.
166 EKAIA, 31 (2017)
EKAIA 31.indd 166 KAIA 13/1/17 13:09:47 3/1/17
- [22] POURQUIÉ, M., 2011. *Approche neuropsycholinguistique du traitement des verbes dans l'aphasie agrammatique. Étude translinguistique de cas : Basque et Français*. Université Toulouse 2 Le Mirail.
- [23] NESPOULOUS, J-L, 1988. Agrammatism in sentence production without comprehension deficits: reduced availability of syntactic structures and/or of grammatical morphemes? A case study. *Brain and Language,* **33,** 273-295.
- [24] BASTIAANSE, R., 2008.« Production of verbs in base position by Dutch agrammatic speakers: Inflection versus finiteness». *Journal of Neurolinguistics,* **21,** 104-119.
- [25] NESPOULOUS, J-L, 1999. «Universal *vs* Language-Specific Constraints in Agrammatic Aphasia: Is Comparatism Back?» *Language Diversity and Cognitive Representations*, John Benjamins, France.
- [26] DIOUNY, S. 2010. *Some aspects of Moroccan Arabic agrammatism,* Cambridge Scholars Publishing, UK.
- [27] GRODZINSKY, Y., 2000. «The neurology of syntax: Language use without Broca's area». *Behavioral and Brain Sciences*, **23**, 1-2.
- [28] POURQUIÉ, M., 2013. «Verb processing in Basque and French agrammatic aphasia: A "post-lexical access" deficit». *Aphasiology*, **27**, 1472-51.
- [29] ERRIONDO KOROSTOLA, L. eta LAKA, I., 2001. «Aphasia manifestations in Basque». *Journal of Neurolinguistics,* **14**, 133-157.
- [30] LAKA, I., 2003. «Agramatismoaren sintomak euskaraz»*. Euskal Gramatikari eta literaturari buruzko Jardunaldiak XXI. mendearen atarian (I-II),* Euskaltzaindia, Euskal herria.
- [31] THOMPSON, C.K., 2003. «Unaccusative verb production in agrammatic aphasia: the argument structure complexity hypothesis». *Journal of Neurolinguistics*, **16,** 151-167.
- [32] LAPOINTE, S.G., 1985. «A theory of verb form use in the speech of agrammatic aphasics». *Brain and language*, **24,** 100-155.
- [33] PACKARD, J.L., 1993. *A linguistic investigation of aphasic Chinese speech*. Kluwer Academic Publishers,Springer Netherlands.
- [34] POURQUIÉ, M., 2016. «A cross-linguistic behavioral study of agrammatism in Basque and French». *Temas de Lingüística Clínica*, 174-188, Horsori Editorial, Barcelona.
- [35] MUNARRIZ, A., 2015. *Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa*. UPV/EHU.
- [36] http://www.aphasiatrials.org/index.php/assessment-and-outcomes-research, 2016-11-02an eguneratua.
- [37] ADROVER-ROIG, D., GALPARSORO-IZAGIRRE, N., MARCOTTE, K. P. FERRÉ, WILSON M.A., eta ANSALDO A.I., 2011. «Impaired L1 and executive control after left basal ganglia damage in a bilingual Basque-Spanish person with aphasia» *Clinical Linguistics and Phonetics,* **25**, 480-498.
- [38] SEGHIER, M.L., PATEL, E., PREJAWA, S., RAMSDEN, S., SELMER, A., LIM, L. eta PRICE, C.J. 2016. «The PLORAS Database: A data repository for Predicting Language Outcome and Recovery After Stroke.» *Neuroimage*, **124**, 1208-1212.
EKAIA, 31 (2017) 167
EKAIA 31.indd 167 KAIA 13/1/17 13:09:47 3/1/17 |
aldizkariak.v1-7-1105 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 126 _2023_4",
"issue": "Zk. 126 _2023_",
"year": "2023",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Gatazkak ebazteko bestelako bideak (***Alternative Dispute Resolution***) araudi prozesal zibilean, jurisdikzioaren galga ala akuilu?**
**Ixusko Ordeñana Gezuraga Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko irakaslea (UPV/EHU)**
Pandemia ondorengo garaian, eta haren ondorio larriak epaitegien funtzionamenduan gainditzeko asmoarekin, Espaniako legegileak «Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasun Prozesalari buruzko Lege Proiektua» aurkeztu du. Haren berrikuntza nagusia gatazkak ebazteko bide egokiak dira, arau orokor moduan, epaitegi zibiletara joan ahal izateko derrigorrezko baldintza bihurtu dituelarik. Gainera, prozesu zibila martxan dela ere haren erabilera suspertu egin da. Horien inguruko irakurketa kritikoa egingo dugu, batez ere, Botere Judizialarekin duten harremanean sakonduz. Zer dira, jurisdikzioaren galga ala akuilu?
GAKO-HITZAK: Teknika estrajudizialak · Gatazkak ebazteko bestelako bideak (*Alternative Dispute Resolution*) · Gatazkak ebazteko bide egokiak · Jurisdikzioa · Gatazkak ebazteko estatuaren sistema.
#### **Alternative Dispute Resolution techniques in civil procedure regulation, brake or revulsive of jurisdiction?**
After pandemic, and in order to to overcome its serious effects on functioning of courts, Spanish legislator has presented «Procedural efficiency of public justice service» bill. Its main novelty are the Adequate Techniques of Conflict Resolution, converted, as a rule, into a mandatory condition to enter to civil courts. They are also strengthened once the civil process has begun. The aim is to make a critical reading about them, delving, mainly, into their relationship with the Judiciary. What are they brake or revulsive of jurisdiction?
KEY WORDS: Extrajuditial tecnhiques · Alternative Dispute Resolution · Adequate Dispute Resolution · Jurisdiction · State system of conflicto resolution.
https://doi.org/10.26876/uztaro.126.2023.4 *Jasotze-data:* 2022-11-17 *Onartze-data:* 2022-12-21
# **1. Konponbide berria betiko arazoetarako? Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasun Prozesalari buruzko Lege Proiektuak** *gatazkak ebazteko bide egoki***en alde egindako apustua. Testuingurua eta gaia jorratzeko pausoak**
Jakina denez, prozesalistak urteak daramatzagu epaileen lana nola hobetu daitekeen aztertzen, nahiz eta osasun-pandemiak gaia berriro mahai gainean jarri duen. Agindutako alarma-egoera eta auzitegien derrigorrezko geldialdiaren ondoren, gobernuak egoerari aurka egiteko 3/2020 Legea, irailaren 18koa, Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko neurri prozesalena eta antolaketa-neurriena eman zuen1 . Lege horrek, bere hitzaurrean, Justizia Administrazioa egoera berrira moldatu beharra azpimarratu zuen, horretarako herritarrak erdigunean jarriz, haien eskubideak eta beharrak babestuz, haien epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidearen egikaritzan. Gainera, etorkizunean egongo zen auzi andana iragartzen zuen, Epai Botereak susperraldi ekonomikoan paper garrantzitsua jokatu behar zuela nabarmenduz. Horrela, bada, aipatutako legeak 2021eko maiatzean Espainiako Gobernuak, zehazki, Justiziako ministroak, aurkeztutako «2030 Justizia Plana»ren ideia nagusiak aurreratu zituen. Plan horrek 10 urterako lan-programa jasotzen du, eta, zuzenbide-estatua eta justiziarako sarbidea «herria transformatzeko palanka» bihurtzen dituen heinean, «Justizia Zerbitzu Publikoarentzako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana» zehazten du2 . Horrenbestez, justizia hobetzeko enegarren planaren aurrean gaude. Esan bezalaxe, prozesalistak urteak daramatzagu Espainiako justizia nola hobetu daitekeen bueltaka. Haren funtzionamendua egokiena ez dela argi egonda3 , erdibideko iritziak alde batera eginda, doktrina banatuta agertzen da. Batzuek mantentzen dute Epai Botereak edo jurisdikzioak baliabide gehiago behar dituela, horrela eraginkortasuna hobetuko duela ziurtatuz. Beste batzuek gatazken konponketa desjudizializatu behar dela defendatzen dute, horretarako *gatazkak ebazteko bestelako bideak* (aurrerantzean, GEBB) (ingelesez, *Alternative Dispute Resolution*) (aurrerantzean, ADR) erabili behar direla aldarrikatuz. Aspaldiko eztabaida sutsu honetan, egiaztatuko dugun moduan, gu bigarren iritzikoak gara, baina kontua da, oraingoan, legegileak berak egin duela GEBBen alde, «2030 Justizia Plana» garatuz, emandako Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasun
<sup>1.</sup> Lege honen nondik norakoak labur azaltzen ditu: Bujosa Vadell, Lorenzo Mateo (2021): «Ley 3/2020, de 18 de septiembre, de medidas procesales y organizativas para hacer frente al COVID-19 en el ámbito de la Administración de Justicia», *Ars Iuris Salmanticensis: revista europea e iberoamericana de pensamiento y análisis de derecho, ciencia política y criminología*, 1, 368-371.
<sup>2.</sup> Bi plan horien ezaugarriei eta edukiari so egiten diegu, Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2022): «Educación para la desjudicialización o una experiencia piloto de coordinación entre el equipo docente y la tutoría de un centro asociado dirigido a fomentar las competencias necesarias para la investigación jurídica mediante el empleo de metodologías activas», in Sonia Calaza, Ixusko Ordeñana (zuz.), *Externalización de la justicia civil, penal, contencioso-administrativa y laboral*, Tirant lo blanch, Valentzia, 145. or. eta hur.
<sup>3.</sup> Oso argi, gaztelaniaz «la justicia es un cachondeo» dio: Ramos Méndez, Francisco (1987): «¡La justicia es un cachondeo!», *Justicia: revista de derecho procesal*, 1. Berdin, Ramos Méndez, Francisco (1987): «Sigue el cachondeo», *Justicia: revista de derecho procesal*, 3. Autore berak espainiar justizia ustelduta dagoela esan zuen, Ramos Méndez, Francisco (1987): «Oigan todos: ¡La justicia está podrida!», *Justicia: revista de derecho procesal*, 1. Beste lan batean, espainiar justizia kinka larrian dagoela mantendu eta egiaztatu zuen. Horrela, Ramos Méndez, Francisco (1987): «Estado crítico de la justicia», *Proserpina: revista de la Universidad Nacional de Educación a Distancia*, 6.
Prozesalari buruzko Lege Proiektuan (aurrerantzean, JZPEPLP). Jarraian azalduko dugu Espainiako Ministro Kontseiluak 2022ko apirilaren 12an onartu eta 2022ko apirilaren 22an Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean publikatu ondoren, egun izapidetzan dagoen JZPEPLP horrek nola ulertzen dituen GEBBak. Aurretik baina, ADR teknika horiek zer diren, nola sortu eta eboluzionatu duten eta zer indar eta ahulezia duten azaldu behar dugu, horretarako beharrezkoa izanik aitzinetik jurisdikzioaren beraren ezaugarriei so egitea, bera baita haien jaiotzaren hazi. Horiek guztiak jorratuko ditugu ikerketa-lan honen lehen zatian. Bigarrenean, berriz, JZPEPLPk GEBBak *gatazkak ebazteko bide egoki* (aurrerantzean, GEBE) nola bihurtu dituen aztertuko dugu, legegileak aurreikusi dituen haien ezaugarri, oinarri eta funtzionamenduari erreparatuz. Bereziki ikuskatuko dugu lege-proiektuaren berrikuntzarik garrantzitsuena, hots, prozesu zibilean, demanda jarri ahal izateko, GEBEak derrigorrezko betekizun bihurtu izana. Aldi berean, behin prozesu zibileko auzibitartea sortu ondoren ere arras indartu direla frogatuko dugu. Horrenbestez, gure lanaren izenburuari erantzunez (gatazkak ebazteko bestelako bideak, araudi prozesal zibilean, jurisdikzioaren galga ala akuilu?), gaiaren irakurketa kritikosubjektiboari ekingo diogu. Horretarako, gure ustez, XXI. mendean herritarrei gatazkak ebazteko estatuak bermatu behar dien sistemak nolakoa izan behar duen azalduko dugu, JZPEPLPk nola mamitzen duen aztertuz. Gure formulazioa —zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatua deitzen dugunaren inguruan eraikia— eta araudi berria erkatu eta Epai Boterearen eta GEBE-en arteko ezkontza biribila izan daitekeela erakutsiko dugu, bigarrenak lehenengoaren, eta oro har, sistema osoaren eraginkortasunerako tresna egokia izan baitaitezke, aldi berean GEBE-ek beren funtzioa betetzeko —gatazka juridikoen konponbide baketsua, alegia— epaileen lana ezinbestekoa izanik. Are gehiago, gatazkak ebazteko estatuaren sistemaren erdigunean Epai Botereak behar duela egon egiaztatuko dugu.
#### **2. Jurisdikzioa: indarrak eta ahuleziak. Gatazkak ebazteko bestelako bideen iturria edo hazia**
#### **2.1. Jurisdikzioaren ezaugarriak**
Jurisdikzioa gatazka juridikoak konpontzeko estatuaren sistema da, Epai Boterearen inguruan antolatua eta Espainiako Konstituzioak (aurrerantzean, EK) bereziki aurreikusitakoa (VI tituluan, 117-127 artikuluak bitartean)4 . Sistema horren garrantziaren erakusgai, zuzenbidearen adar bat haren antolaketa eta funtzionamenduaren azterketaz arduratzen da. Usadioz zuzenbide prozesala deitua izan denaz eta guk, Montero Arocaren teoriari jarraikiz, zuzenbide jurisdikzionala deitzen dugunaz ari gara5 . Oro har, jakintzagai hori eta bereziki haren ikasketaren
<sup>4.</sup> Horregatik, gatazkak ebazteko sistema edo bide publikoaz mintza gara. Adibidez, Subijana Zunzunegui, Ignacio José (2002): «Apunte reflexivo sobre la justicia», *Jueces para la Democracia. Información y Debate*, 44.
<sup>5.</sup> Autore honek aspaldi esan zuen ordura arte Zuzenbide Prozesal bezala ezagutuak, prozesuaz aparte, jurisdikzioa eta akzioa zituela aztergai. Are gehiago, ikasgaiaren erdigunea Epai Botereak egikaritzen duen jurisdikzioa dela aldarrikatu zuen, azken horren bitartez epaile eta magistratuek EK-k agintzen dien funtzio jurisdikzionala egikaritzen baitute eta herritarrek, aldiz, EK-k berak aintzatesten dien epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea asetzen. Haren formulazioa azaltzen du:Montero Aroca, Juan (1984): «Del derecho procesal al derecho jurisdiccional», *Justicia*, 2 eta Montero Aroca, Juan (2000): *El derecho procesal en el siglo XX*, Tirant lo Blanch, Valentzia, 19-45 or.
objektua aditzeko, labur-labur bada ere, hura eratzen duten hiru elementuei erreparatu behar diegu, hots, jurisdikzioari, akzioari eta prozesuari.
Jurisdikzioa da zuzenbide jurisdikzionalaren eta estatuaren gatazkak ebazteko sistema publikoaren elementurik garrantzitsuena. Termino horrekin bi gauza izendatzen ditugu: bat, epai-organoen eta horiek osatzen dituzten epaile eta magistratuen taldea, eta, bi, aipatutako organoetan persona horiek betetzen duten funtzioa. Bi adieretan baina, jurisdikzioa bat eta bakarra da, bat eta bakarra delako Espainiako herritik eratortzen den Espainiaren subiranotasuna ere6 . Horregatik, bat eta bakarra da organo jurisdikzionalen antolaketa eta haietan diharduten epaileen kidegoa. Era berean, bat eta bakarra da jurisdikzio-ahala (epaileen agintzeko eta obedituak izateko gaitasuna) eta funtzio jurisdikzionala (legea kasu zehatzera nahitaez aplikatzeko ahalmena), nahiz eta, lurraldeari dagokionez, Espainia Autonomien Estatu bezala antolatuta egon7 .
Jurisdikzioa ulertzeko beharrezkoa da epaileen agintari-izaerari so egitea. Jurisdikzio-ahala duten heinean, estatuaren eta Espainiako herritar ororen izenean, gatazka juridikoak era loteslean —*supra partes* arituz— ebazten dituzte, indarrean dagoen zuzenbidea aplikatuz. Zehatzago, teknikoki haien funtzioa —funtzio jurisdikzionala deitua, alegia— zuzenbide objektiboa kasu zehatzari aplikatzean datza, epaituz eta epaitutakoa betearaziz —adierazpen eta exekuzio-tutoretza aplikatuz, hurrenez hurren (EKren 117.1 eta 9.1 art.)— eta bi horiek kautelazko babesaren bitartez bermatuz (1/2000, urtarrilaren 7ko, Prozedura Zibileko Legearen —aurrerantzean PZL— 5. art.). Bereziki azpimarratu behar da epaile eta magistratuek funtzio jurisdikzionalaren monopolioa daukatela (EKren 117.3 art.) aldi berean, egin dezaketen lan bakarra izanik (EKren 117.4 art.)8 . Funtzio hori era ezeztaezinean betetzen dute, bakarrik legearen menpe, beren independentziaren berme gisa, eta legeen izaera hertsatzailea babesteko9 .
- 6. Herri bakar eta subiranotasun bakar horretatik eratortzen da Espainiako Epai Botere bakarra eta bere funtzio jurisdikzionala (EKren 1.2 art.).
- 7. Izan ere, Autonomien Estatuan (EKren 2. eta 143. artikuluak), lurralde-antolaketaren gainetik, bat eta bakarra da Espainia osoan funtzio jurisdikzionalaren ardura duen Epai Boterea edo jurisdikzioa. EK-k berariaz jasotzen duen errealitate juridikoa da (117.5 art.), batasun jurisdikzionalaren printzipioa deitzen duguna, alegia. Sakontasunez azaltzen dute kontu hori: Ibarra Robles, Juan Luis, Da Silva Ochoa, Juan Carlos (2005): «El principio de unidad jurisdiccional en el Estado Autonómico», in Miguel Ángel, García Herrera, José María, Vidal Beltrán, Jordi Sevilla Segura, (koor.), *El estado autonómico: integración, solidaridad, diversidad*, 1 bol., Colex, Madril, 315-330.
- 8. Esklusibitate juriskdizionalaren printzipioa deitzen denaren bi aldeak dira, herritarentzat oinarrizko berme gisa eratzen dena. Epai-sistemaren eraketan haren garrantzia azpimarratzen du: Requejo Pages, Juan Luis (1989): *Jurisdicción e independencia judicial,* Centro de Estudios Constitucionales, Madril, 62. or. Era berean, herritarrei beren gatazka eman aurretik berori ezagutzeko beti epai-organo eskumendun bat dagoela bermatzen zaie (EKren 24.2 art.), guztiz debekatuta egonik haien *ex post facto* sortzea edo eratzea (EKren 117.6 art.). Azken ideia hori legezko epailearen edo legeak aurretiaz zehaztutako epailearen printzipio bezala ezagutzen duguna da. Horren ondoreak aztertzen ditu: Burgos Ladrón de Guevara, Juan (1980): *El juez ordinario predeterminado por la ley*, Civitas-Universidad de Córdoba, Madril eta De Diego Díez, Luis Alfredo (1998): *El derecho al juez ordinario predeterminado por la ley*, Tecnos, Madril.
- 9. Horregatik esaten da estatuaren funtzio jurisdikzionala (epaileek egikaritutakoa) beharrezkoa dela zuzenbidearen eraginkortasuna eta estatuaren iraupena bermatzeko. Horrela, askoren artean, Montoro Ballesteros, Alberto (1980): «Conflicto social, derecho y proceso», in *Derecho y proceso. Estudios jurídicos en honor al Profesor Antonio Martínez Berrocal*, Murtziako Unibertsitatea, Murtzia, 494. or.
Iragarri bezalaxe, zuzenbide jurisdikzionalaren bigarren ardatza akzioa da. Epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea arautzen duen EKren 24. artikuluan konstituzionalizatua, akzio edo akzio-eskubide deitzen diogu herritarrei epaileen aurrean aintzatesten zaizkien eskubideen multzoari. Horien artean lehena, Auzitegi Konstituzionalaren (aurrerantzean, AK) jurisprudentziak azpimarratu bezala, demandatzaileak prozesua martxan jartzeko eta demandatua horren ondoreetara meneratzeko daukan gaitasuna da10. Akzioaren parte dira, era berean, babesgabeziaren debekua, ebazpen baterako eskubidea, horren exekuziorako eskubidea, helegiteetarako eskubidea eta kautelazko babeserako eskubidea. Akzioak, gainera, beti, legearen errespetua eta hark prozesuan alderdiei aintzatesten dizkien bermeena galdatzen du11.
Azkenik, prozesua, aipatutako beste bi elementuen (jurisdikzioa eta akzioa) tresna da. Epaileek funtzio jurisdikzionala, legearekin bat, prozesuan eta prozesuaren bitartez gauzatzen dute. Aldiz, herritarrek prozesuan egikaritzen dituzte akzioak daramatzan eskubideak.
Jurisdikzioaren deskribapen labur hori burutzeko, bi kontu gehiago azpimarratu behar ditugu. Batetik, jurisdikzioaren espezializazioa. Bere batasunean, jurisdikzioa 4 ordena jurisdikzionaletan antolatzen da (ordena zibila, zigor-ordena, ordena administratiboa eta lan-ordena) (6/1985, Epai Boterearen uztailaren 1eko Lege Organikoaren (aurrerantzean, EBLO) 9. art.), eta horietako bakoitza dagokion zuzenbide materialari dagozkion gatazkez arduratzen da. Bestetik, hurrengo atalean aztertuko ditugun jurisdikzioaren ahuleziak edo gabeziak ahaztu gabe, ezin da ukatu Epai Boterea benetan sistema bat denik, koordinazio osoan, aipatutako hiru elementuen inguruan antolatua, haren osagai guztiak legeak arautu eta segurtasun juridikoz hornitzen ditu. Horri gehitu behar diogu, oinarri gisa, sistema honek estatuaren bermea daukala, haren botere baten inguruan antolatzen baita, eta, legearekin bat, haren xedea (gatazka juridikoak konpontzea) beti gauzatzen dela; izan ere, jurisdikzio-ahala utziezina izanik, herritarrek epaileei gatazka bat aurkeztean, epaileak ebaztera behartuta baitaude12. Jurisdikzioaren beste sendotasun batzuk dira: aipatutako ordena jurisdikzionalen araberako espezializazioa; elkarren osagarri diren hiru babes judizialak (adierazpenezkoa, exekutiboa eta kautelazkoa);
<sup>10.</sup> Horrela, AKren 65/1985, maiatzaren 23ko sententzia. Izan ere, eskubide hori akzioak biltzen dituen gainerako eskubideak egikaritzeko *prius logico*a da. Horrela, akzio-eskubidearen eraginkortasunerako duen garrantzia azpimarratuz: AKren 19/1981, ekainaren 8ko sententzia, AK 111/2000, maiatzaren 5ekoa eta AKren 11/2001, urtarrilaren 29ko sententzia.
<sup>11.</sup> EK-k berak, herritarrei, arlo jurisdikzionalean, beste berme batzuk aintzatesten dizkie, bere 24.2 artikuluan, hala nola legeak aurretiaz zehaztutako epaile arrunterako eskubidea, letratuaren defentsa eta laguntzarakoa, herritarrei beren kontra burututako akusazioaren gainean informazioa jasotzekoa, beharrezko atzerapenik gabeko eta berme guztiak dituen prozesu publiko baterakoa, norberaren defentsarako beharrezkoak diren frogabideak erabiltzekoa, norbere buruaren kontra ez deklaratzekoa eta errugabetasun-presuntziorakoa. Horietariko gehienak zigor-prozesurako aurreikusten dira, legegileak hartan aritzen diren herritarrak bereziki babestuz. Eskubide horiek guztiak jorratzen ditugu: Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2014): *El Estatuto jurídico de la víctima en el Derecho jurisdiccional penal español*, Instituto Vasco de Administración Pública, Oñati, 39-60 or.
<sup>12.</sup> Ezin ahatz daiteke Zigor Kodearen 10/1995, azaroaren 23ko Lege Organikoarekin bat (aurrerantzean, ZK) (448. art.), zigortu egiten direla (sei hilabetetik lau urte arteko enplegu edo kargu publikorako desgaikuntzarekin), legezko arrazoirik azaldu gabe edo legearen iluntasun, askiez edo isiltasunaren aitzakian, epaitzeari uko egiten dioten epaile eta magistratuak.
sententziak motibatzeko beharrizana (EKren 24 eta 120.3 art.); epai irmoen gauza epaituaren ondorea (PZLren 207. art.), eta, azkenik, legeak oro har eta akzioeskubideak bereziki herritarrei aintzatesten dieten berme-multzoa.
# **2.2.** *Gatazkak ebazteko bestelako bideak* **jurisdikzioaren hobekuntzarako tresna**
Aipatutako sendotasunez gain, hitzaurrean esan bezala, jurisdikzioak baditu bere ahuleziak. Horiek izan ziren AEBn sortu eta mundu guztian zehar hedatu den *Alternative Dispute Resolution* mugimeduaren hazi13. Zehazki, bere burua *Critical Legal Studies* autoizendatu eta errealismo juridikorako buelta aldarrikatu zuen Harvardeko Unibertsitateko autore talde baten jardueraren testuinguruan14, 1976an, Roscoe Poundek emandako hitzaldiaren hirurogeita hamargarren urteurrena ospatzeko jardunaldi batean, gizarteko agente juridiko garrantzitsuenak (epaileak barne) bildu ziren, herritarrek Justizia Administrazioarekin zuten atsekabea aztertzeko (*The causes of popular dissatisfaction with the Administration of Justice*). Han mahaigaineratu ziren estatuaren sistema jurisdikzionalaren akats guztiak: posizioen bikotasunaren eta aurkakotasun-izaeraren ondoreak (alderdiak arerio bihurtuz), urruntasuna herriarengandik, teknizismoa, ondorengo gatazka gehiagoren sortzea, geldotasuna, kolapsoa, garestitasuna… bereziki azpimarratu ziren herritarrei justiziarako sarbidea bermatzeko eta, ondorioz, haien eskubide eta beharrak asetzeko ezintasuna15. Horrenbestez, agerian geratu ziren jurisdikzioaren gaitz endemikoak, haien izaeraren ondorio zuzenak, eta orduan, lehen aldiz, aro garaikidean, Justizia Administrazioaren barneko eta inguruko legegileak gatazkak ebazteko teknika edo mekanismo pribatuak sortzeko eta erabiltzeko beharra aldarrikatu zuten. Prozedura horien elementu nagusiak azpimarratu ziren: epaitegietatik kanpo sortu eta erabiliak, alderdien borondatearen autonomian izan behar zuten oinarri (*consensus decision making*) eta erregela malgu eta informalekin garatu behar ziren, herritarrei justiziarako sarbidea bermatuz eta gatazkak alderdi bien onuran konponduz (*win-win*) 16.
<sup>13.</sup> Bi dira, bereziki, mugimendu honen sehaska AEB izatearen eragileak. Batetik, Ipar Amerikako Estatuen Federazioa munduko gizarterik gatazkatsuena da, bertan (gurean ez bezala) jurisdikzioa inoiz ez da izan gatazkak ebazteko biderik erabiliena. Bestetik, korronte hori etorkinen eta talde erlijiosoen sinesmen eta praktiketatik elikatzen bada ere, bertako merkataritza eta lan-usadioetan ere badu oinarri. Elementu horien inguruan: Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2009): *La conciliación y la mediación en cuanto instrumentos extrajurisdiccionales para solventar el conflicto laboral*, Comares, Granada, 79-89.
<sup>14.</sup> Bereziki aldarrikatu zuten gizarte-errealitatea Zuzenbidean txertatu beharra, gatazka juridikoetan eta horren ebazpenean indar eginez. Are gehiago, jurisdikzioaren akatsak salatuz, kritikoki eta formalismoaren kontra, gatazka juridikoak ebazteko epaitegitik kanpoko mekanismo eta teknikak indartzeko beharra aldarrikatu zuten. Testuinguru hori sakon aztertzen dugu: Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2009): *Análisis crítico del arbitraje laboral y su entorno en el ordenamiento jurídico español*, Civitas-Thomson Reuters, Iruña, 22-29 or.
<sup>15.</sup> Batzar-agiriak jasotzen dituzte: AAAA Levin-Wheller (ed) (1979): *The Pound Conference: Perspectives of Justice in future*, Minnesota, Saint Paul eta Sander, Frank E.A. (1976): *Conference on causes of popular dissatisfaction with the Administration of Justice*, National Center for State Courts, Washington.
UZTARO **126**, 91-119 96 Bilbo, 2023ko uztaila-iraila 16. Teknika horietaz gehien gustatzen zaigun definizioa, ondoregoek eman zuten: Lieberman, Jethro K., Henry, James F. (1986):«Lessons from the Alternative Dispute Resolution movement», *University Chicago Law Review*, 3: «ADR is a set of practices and techniques that aim to permit legal disputes to be resolved outside the courts for the benefit of all disputants; to reduce the cost of conventional
Bereziki nabarmendu behar dugu, ADR mugimenduaren barruan, orokorrean, eta aipatutako biltzarrean bereziki, ez dela sekula jurisdikzioaren ezinbestekotasuna zalantzatan jarri. Haratago, gatazkak ebazteko prozedurak dibersifikatzeko beharra adierazi zen, funtzio jurisdikzionala eta haren baliabide mugatuak haren parte-hartzea ezinbestekoa den kasuetarako gordez. Beraz, ADR teknikak, orain Espainiako legegileak egiten duen bezala, jurisdikzioa hobetzeko, hots, eraginkorrago egiteko, tresna gisa ulertu ziren.
Ordutik hona baina, ADR teknikek AEBn eboluzionatu egin dute, eta han *Courtannexed* edo *Court related* ADR direlakoei erreparatu behar diegu. Zer dira horiek? Gatazkak ebazteko mekanimo pribatuak jurisdikzioaren eremuan erabiltzea, justizia eraginkorragoa egiteko asmoarekin. Formulazio hori Pound Konferentzian bertan aurkeztu zen eta Sander Harvardeko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eratu zuen. Berak asmatu zuen ate anitzeko auzitegia (*multidoor court-house*), gatazkak ebazteko hainbat prozeduraz (ateak) osatua (jurisdikzioa bera eta ADR teknikak). Bertan, herritarrak gatazka bat aurkezten duenean, funtzionarioak gatazka konpontzeko prozedura egokienaz aholku ematen dio, hark kasuan kasuko, bere ingurumari eta beharrizanen arabera, egokiena iruditzan zaiona aukera dezan17. Guretzat guztiz inspiragarri den ideia horren bidean, egun, AEBn ohikoa da jurisdikzioaren eremuan ADR teknikak erabiltzea, bai alderdiek adosten dituztelako beren borondatearen autonomiaren egikaritzan18, bai legebiltzarren edo gobernuaren xedapen batek hala derrigortzen duelako19. Posible da baita ere epaile batek agintzea teknika horietakoren bat erabiltzea20. Argi gera bedi, azken bi kasuetan derrigorrezkoa dela akordio bat lortzen ahalegintzea, ez hura lortzea.
Deskribatutako egoeran, ordura arte gatazkak ebazteko bestelako bideek (GEBB, euskaraz; ADR, ingelesez), «bestelakoak» (Alternative, ingelesez) izateari utzi diote eta jurisdikzioaren «osagarri» bihurtu dira. Hala ere, hain famatuak egin diren ADR siglak mantentze aldera, orain hasierako «A», *Adequate*-rekin (egokiarekin, alegia)
litigation and the delays to which it is ordinarily subject; or to prevent legal disputes that would otherwise likely be brought in courts». (euskaraz: «ADR praktika eta tekniken multzo bat da, beraien helburua eragindako alderdi guztien onurako, gatazkak epaitegitik at konpontzea; prozesu judizialarekiko kostuak eta atzerapenak murriztea eta auzitegietara eramatera bideratuta leudekeen gatazka juridikoak ekidetzea izanik»). Definizioa xehatzen dugu, ADR tekniken elementu desberdinak eta existitzen diren mekanismoak azalduz, bereziki azpimarratuz beraien ezaugarria den malgutasuna, beren sortze eta egituraketara ere luza daitekela, Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2009): *Análisis crítico del arbitraje laboral y su entorno en el ordenamiento jurídico español,* op.cit., 29 or. eta hur.
<sup>17.</sup> Irakasle horrek ideia hori Pound Konferentzian emandako bere ponentzian («Varieties of Dispute Processing») defenditu zuen eta deskribatzen du: Sander, Frank E.A. (1995): «Alternative methods of dispute resolution: an overview», in Michael Freeman (ed.), *Alternative Dispute Resolution*, Darmouth, Sidney, 97. or. Beste lan batean, autoreak berak aitortu zuen, *multidoor courthouse* hori deskribatzeko ideia erraza baina inplementatzeko zaila dela. Horrela: Golberg, Stephen B., Green, Eric D., Sander, Frank E.A., *Dispute Resolution*, Little, Brown and Company, Boston, 515. or. Antzeko zerbait *mutatis mutandis* sortzen du, azalduko dugun bezala, JZPEPLPk, bere laugarren Xedapen Gehigarrian, Gatazkak Ebazteko Bide Egokien Zerbitzuak (aurrerantzean, GEBEZ) aurreikusten dituenean, Justizia Ministerioak eta erkidego-autonomoek eratuak, beren eskumenen eremuan, eta «egoki deritzen forman».
<sup>18</sup>*. Private contract ADR* edo *contractual ADR* direlakoak.
<sup>19</sup>*. Legislative or administrative mandated or imposed ADR* direlakoak.
<sup>20</sup>*. Court ordered ADR.*
identifikatzen da21. Hau da Espainiako legegileak JZPEPLPn erabili duen terminoa: gatazkak ebazteko bide egokiak (GEBE)22.
ADR tekniken azterketa bukatzeko, esan beharra dago baina, benetan jurisdikzioaren hobekuntzarako tresna bezala erabili nahi badira, haien indar edo sendotasuntzat jo diren ezaugarriak (gatazkan dauden alderdien adostasunean oinarritutako izaera pribatista eta indibidualista —nahierako justizia—; egituraketa eta garapenean malgutasuna; konfidentzialtasuna; azkartasuna…), aldi berean, desabantailatzat ere jo direla. Horrela, gatazka juridikoaren ikuskera edo ikusmolde pribatista eta indibidualistan oinarrituta, interes soziala babesten ez dutela esan da23; ez dutela, jurisdikzioak bezala, Zuzenbidearen garapenean laguntzen24; haien emaitzak sendoak ez direla25; ez dutela egia materiala bilatzen; ez dutela mota orotako gatazkak ebazteko balio26; ez dagoela irizpiderik jakiteko noiz jurisdikziora noiz ADR tekniketara joan27; ez dutela alderdien berdintasuna babesten; legerik eta bermerik gabeko justizia eskaintzen dutela28; hirugarrenaren inpartzialtasuna eta neutraltasunik eza; jurisdikzioaren antzeko haien formalizazio eta instituzionalizazio altua; jurisdikzioz kanpoko teknika desberdinen arteko koordinazio falta…29 Azken kritika horren inguruan, gehitu behar da ezen ADR teknikak alderdien askatasunean oinarritzen direnez eta beren jarduera ebatzi beharreko gatazka juridiko zehatzera moldatzen dutenez, ukaezina dela ez dagoela teknika desberdinen arteko antolaketa koordinatu, jarraitu eta sendorik, jurisdikzioan gertatzen den bezala30.
<sup>21.</sup> Izenean eman den aldaketa horretan indar egiten dute: AAAA in Dora Fried Schnitman (ed) (2000): *Nuevos paradigmas en la resolución de conflictos. Perspectivas y prácticas,* Granica, Bartzelona, 162. or. eta Schiffrin, Adriana (1996): «La mediación aspectos generales», in Julio Gottheil, Adriana Schiffrin (koor.), *Mediación: una transformación en la cultura,* Paidós, Buenos Aires, 39. or. Baita ere, Martín Nájera, María Teresa (2005): «La mediación intrajudicial», *Cuadernos de Derecho Judicial*, 5.
<sup>22.</sup> Gaztelaniaz, Medios Adecuados de Solución de Conflictos (MASC).
<sup>23.</sup> Bereziki gogor: Fiss, Owen M. (1984): «Against settlement», *Yale Law Journal*, 93,
<sup>24.</sup> Gatazka zehatza baino ez dutelako bide eta helburu.
<sup>25.</sup> Aurrekoaren ildotik, kasu zehatzerako bakarrik balio dutelako.
<sup>26.</sup> Xedaezineko gatazkak derrigorrez epaile aurrean konpondu behar direlako.
<sup>27.</sup> Kritika hori bereziki, Menkel-Meadow, Carrie (1995): «Whose dispute is anyway? A philosophical and democratic defense of settlement (in some cases)», *The Georgetown Law Journal*, 83.
<sup>28.</sup> Gogor, ildo horretatik: Fiss, Owen M. (1984): «Against settlement», op. cit. Espainian, antzeko iritziarekin, ADR teknikek Zuzenbide estatua arriskuan jartzen dutela mantenduz, Méndez, Héctor Óscar (2000): «La conciliación. Su revitalización como medio alternativo de resolución de conflictos», *Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje*, 1.
<sup>29.</sup> Gaitzespen horiek guztiak sakontasunez azaltzen ditugu; Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2009): *Análisis crítico del arbitraje laboral y su entorno en el ordenamiento jurídico español*, op.cit., 64. or. eta hur.
<sup>30.</sup> Honetan sakontzen dugu; Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2017): «Bienvenidos arbitraje comercial y de inversiones y resto de mecanismos extrajurisdiccionales al Derecho jurisdiccional diversificado, rama del Derecho que ordena la solución de los conflictos jurídicos», *Arbitraje: revista de arbitraje comercial y de inversiones*, 3.
# **3. Gatazkak ebazteko bestelako bideak gatazkak ebazteko bide egoki bihurtu dira**
## **3.1. Haren ezaugarri, oinarri eta funtzionamendua Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasun Prozesalari buruzko Lege Proiektuan**
JZPEPLPk gatazkak ebazteko bide egokiak (guretzat GEBE) definitzen ditu bere lehenengo artikuluan: «Edozein motatako jarduera negoziatzailea, lege honetan edo beste batzuetan tipifikatutakoa, zeinetara gatazka bateko alderdiek fede onez jotzen duten hari auzibidetik kanpoko konponbidea bilatzeko, dela beren kabuz, dela hirugarren baten esku-hartzearekin»31. Horrela, hurrenez hurren, definizio horrek honakoak aipatzen ditu: (1) auzibidetik kanpoko tekniken metodoa (jarduera negoziatzailea), (2) teknika zehatzak (JZPEPLPk eta beste lege batzuek aintzatetsitakoak), (3) galdatzen duten fede ona (ebazpen-metodoaren elementua), (4) helburua (gatazkaren auzibidetik kanpoko ebazpena) eta (5) elementu pertsonala, alderdiek zuzenean edo hirugarren baten laguntzarekin jardun dezakete. Jarraian zenbait ñabardura beharrezkoak dira.
Lehenik eta behin, gure ustez egokia da mekanismo estrajudizialen metodoa aipatzea. Jakin dakigunez, horiek negoziazioa dute ardatz, hots, alderdiek, beren bordondatearen autonomian oinarrituta, egiten duten transakzio-lagapena. Amerikarrek *consensus decision making* eta JZPEPLPn Zioen Azalpenak (aurrerantzean ZA) «adostasunezko bidea»32 deitzen dutena da. Horren harira bereziki azpimarratu behar da araudi berriak negoziazioa GEBE guztien metodo gisa aintzatesteaz gain, negoziazioa bera, hau da, alderdiek hirugarren baten laguntza gabe egindakoa, mekanismo autonomo gisa aintzatesten duela. Ildo horretatik, GEBE-etan hirugarren pertsonaren papera dela eta —azaltzen ari garen definizioaren azken elementua—, esan beharra dago doktrina nagusia dela —ez baina ahobatekoa— ADR teknikek hirugarren neutral (*third neutral*) baten partehartzea galdatzea, haren lana alderdiei beren gatazka konpontzeko burututako negoziazioan laguntzea izanik. Logika horrekin, negoziazio hutsa, gatazkako alderdiek berek burututakoa, hirugarrenen inolako laguntzarik gabe, ADR teknika bat ez delako usteari eusten diote33. Kontrako norabidean baina, eta Espainiako legegilearen alde, negoziazio hutsa edo alderdien elkarrizketa, hirugarrenen inolako laguntzarik gabe, ADRen formarik bakunena eta informalena dela uste dutenak ere
<sup>31.</sup> Gaztelaniaz: «Cualquier tipo de actividad negociadora, tipificada en esta u otras leyes, a las que las partes de un conflicto acuden de buena fe con el objeto de encontrar una solución extrajudicial al mismo, ya sea por si mismas o con la intervención de un tercero».
<sup>32.</sup> Gaztelaniaz, «vía consensual».
<sup>33.</sup> Horrela, Moore, W. Kenneth (1995): «Mini-trials in Alberta», *Alberta Law Review*, 1, Goldberg, Steven H. (1997): «Wait a minute. This is where I came in. A trial Lawyer´s search for Alternative Dispute Resolution», *Brigham Young University Law Review*, 653, Rolph, Elizabeth, Moller, Erik, Petersen, Laura (1996): «Escaping the courthouse: private Alternative Dispute Resolution in Los Angeles», *Journal of Dispute Resolution*, 2 eta Hardy, Stephen, Chapman, Chris, Gibson, Jerry (2003): *ADR in employment law*, Cavendish Publishing Limited, London, 2. or. Haien alde, ADRa arautzen zuen lege iparramerikarrak berak, 1998ko *Alternative Dispute Resolution Act* delakoak, epaibidez kanpoko mekanismoak «epailearen erabakia ez den prozesu oro, non hirugarren inpartzial edo neutral batek parte hartzen duen alderdiei gatazka ebazten laguntzeko» bezala definitu zituen (651. art.).
badira34. Gu azken iritzi horretakoak gara, beraz, Espainiako legegilearen erabakia txalotu egiten dugu.
Aztertzen ari garen definizioak GEBE teknikei egiten dien erreferentzia dela eta, legegileak *numerus apertus* bezala eratu nahi izan dituela uste dugu, nahiz eta hori adierazteko erabiltzen duen esamoldea («jarduera negoziatzailea, lege honetan edo beste batzuetan tipifikatutakoa») ez izan egokiena; izan ere, GEBEen existentzia berauek aurretik legegileak aintzatestearen menpe uzten baitu. Zuzenagoa da, gure irudiko, JZPEPLPn ZAetan egiten den baieztapena, legearen xede «lagundutako negoziazio-mekanismoen katalogo bat sartzea, beste edozein metodo eraginkorretara irekita» dela esaten denean. Horrek horrela behar du, ADRen garapenaren ezaugarria den malgutasuna bere sorrera eta eraketan ere agertzen delako. Horrenbestez, alderdiek, kasu zehatzean, behar duten teknika estrajudiziala sor dezakete, betiere, indarrean dagoen legedia errespetatuz, zuzenbide-estatuak galdatzen duen bezala (EKren 1 art.) eta gutxieneko berme batzuk jasota. Horren harira, gogora ekarri behar dugu ezen gure ordenamendu juridikoak gatazkak ebazteko indarraren erabilera debekatu egiten duela35 eta aitatutako bermeak, bereziki, epaileek ADR teknikei ematen dieten laguntza eta haiekiko egiten duten kontroletik eratortzen direla. Edozelan ere, JZPEPLPk honako GEBE zehatz hauei egiten die erreferentzia: negoziazioa, bitartekaritza, adiskidetze «publikoa»36 (honen barne notarioak, jabetza-erregistratzaileak eta Justiziaren Administrazioaren letratuak eginikoak desberdinduz)37, adiskidetze pribatua, eskaintza lotesle konfidentziala eta aditu independentearen iritzia. Era berean, ezin uka daiteke legegileak protagonismo berezia ematen diola bitartekaritzari, ADR tekniken ereduari alegia, ziur asko, gure ordenamenduan egun arte, bereziki araututako prozedura estrajudiziala bakarra delako38.
GEBE-en definizioan legeak jasotzen duen hirugarren elementua (fede ona) («… gatazka baten alderdiek fede onez hartara jotzen dutelarik….») haien metodoaren parte da, baita haren oinarri ere, nahiz eta azken horrekiko askatasunaren aipuaren falta sumatzen dugun; izan ere, berau da, esan bezalaxe, haren oinarri, ADR tekniken alfa eta omega. Egia da JZPEPLPk autonomia pribatuaren printzipioa aintzatesten duela GEBE-en garapenean («alderdiak askeak dira hitzarteko edo amore emateko,
- 34. Iritzi honetakoak dira, esaterako: Mose, Darek, Kleiner, Brian H. (1999): «The emergence of Alternative Dispute Resolution in Business today», *Equal Opportunities International*, 5-6 eta Wang, Margaret (2000): «Are alternative dispute resolution methods superior to litigation in resolving disputes in international commerce?», *Arbitration International,* 2.
- 35. ZK-k galarazten du (455. eta 172. artikuluak). Horregatik, ADR teknikei baita «gatazkak ebazteko bide paketsuak» ere deitzen zaie. Gatazka juridikoak ebazteko indarra erabiltzeak zuzenbide-estatua suntsitzen duela mantentzen du, Ramos Méndez, Francisco (1982): «La quiebra de la justicia», *Justicia: revista de derecho procesal,* 1.
- 36. Ez du legelariak horrela deitzen baina guk laguntza ematen duen hirugarrenaren izaera publikoa aintzat hartuta eta hark sortu duen teknika berritik (adiskidetze pribatua) desberdintzeko, horrela izendatzen dugu.
- 37. Zerrenda horretan bake-epaileak egindakoaren falta sumatzen dugu, 15/2015, Borondatezko Jurisdikzioaren, uztailaren 2ko legeak (aurrerantzean, BJL) arautua (bereziki, 140. art.).
- 38. 5/2012, uztailaren 6ko, kontu zibil eta merkataritzakoetan bitartekaritzaren legean (aurrerantzean, KZMBL). Horrela, JZPEPLPk lege horretara bidalketa egiten du, esaterako, mugaz haraindiko gatazkak definitzeko (2.1 art.) edo GEBE-en eremutik at geratzen direnak zehazteko (3.2 II art.). Gainera, araudian zehar askotan aipatzen da bitartekaritza, teknika estrajudizialen eredu gisa.
baliabide hauen bitartez, bere eskubide eta interesen gainean») (3.1 art.), baina aipamen mugatua da, askatasunak edozein mekanismo estrajudizialen hasiera, garapena eta bukaera baldintzatu behar baititu. Ziur gaude epaiketa zibilera sartu ahal izateko legegileak derrigorrezko betekizun bihurtu izanak (4., 6. eta 9. artikuluak) baldintzatu duela definizio hori, nahiz eta argi daukagun *lege ferenda* askatasuna, esandako terminoetan, epaitegitik kanpoko baliabideen kontzeptuan ezinbestean jaso behar dela. Era berean, JZPEPLPk fede ona GEBE-etara jotzeko betekizun gisa bakarrik aipatzen du berariaz. Egia da, bestalde, nahiz eta araudi berriak ez duen fede ona teknika estrajudizialen garapen osoan galdatzen, bai adierazten duela, bere kasuan, lortutako akordioa ezin dela fede onaren (eta legearen eta ordena publikoaren) kontrakoa izan (3.1). Ildo horretatik, eta definizioaren laugarren elementuan indar eginez, ezin ahatz dezakegu ADR tekniken xedea jurisdikzioaren akatsak gainditzea dela, herritar guztiei justiziara sarbidea bermatuz, gatazkak alderdi bien onurarako ebatziz39. Horretarako, alderdien askatasuna dute oinarri, jurisdikzioaren ezaugarri den espiritu adbersatiboa alde batera utzi eta fede onez burututako lankidetzan sakonduz, elkarrizketaren bidez, espazio informal, malgu eta konfidentzial batean beren gatazkarentzat konponbiderik onena bilatuz40. Azken hori, esan bezalaxe, adostasunaren eta bat etortzearen fruitua da. Horrela, jurisdikzioaren ezaugarri diren indar, hertsapen eta derrigortasunaren aurrean (oinarrietan, formetan, tokietan, denbora eta garapenean) alderdien artean ulermenerako toki baketsuak sortzearen aldeko apustua egiten da, gatazkaren konponbidearen protagonistek beren elementu guztiak (hirugarrena, tokia, denbora, formak…) kontrolatuz41, akordio sortzaileak eraikitzea erraztuz, deseberdintasunen kariak ezagutuz, harreman juridikoak mantenduz eta etorkizuneko gatazkak ekidinez. Azken finean, eta JZPEPLPren ZAetan esaten den moduan, lortzen den justizia herritarrak propiotzat du, hurbilagoa, eraginkorra eta azkarra da, sistema legitimazio sozialaz, efizientziaz eta sostengarritasunaz hornituz.
<sup>39.</sup> Zetzu horretan, gatazkak «era emankorrean» ebazteaz (*in a productive way*) hitz egiten da, mota orotako kostuak (ekonomikoak, denborari dagozkionak, psikikoak… ) murriztuz eta ebazpenen kalitatea hobetuz. Era berean, teknika hauen ezaugarria den *win-win* famatua aipatzen da.
<sup>40.</sup> Horretarako «alderdiak mahaian esertzen dituzte» («brings affected parties to the table») ondorengoen esanetan: Ehrmann, John R., Stinson, Barbara L. (1994): «Human Health Impact assessment (HHIA): the link with Alternative Dispute Resolution», *Environmental Impact Assessment Review*, 14. Jurisdikzioaren ezaugarri diren norgehiagoka, haserrea eta mendekua baztertuz, alderdiek beren komunikazioa hobetzearen alde egiten dute, gaizki ulertuak argituz. Bide horretatik, oso egoki: Six, Jean Francois (1997): *Dinámica de la mediación*, Paidós, Bartzelona, 12. or. ADR teknikak kultura liskartsu batetik komunikazio-kultura batera iraganbide bezala definitzen ditu. Oraindik, adierazkorrago; Berzon, Michael (1995): «Settlement disputes, without boxing gloves: Alternative Dispute Resolution offers a way to resolve conflict without wrecking business relationships», *American Shipper*, bol. 37, abendua, gatazkak «boxeoko eskularru gabe» ebazteaz mintzo da. Espainian, «justizia koexistentziala»-z berba egin zuen: Almagro Nosete, José (1988): «Alternativas al proceso jurisdiccional», *Boletín de Información del Ministerio de Justicia*, 1489. Zentzu horretan, JZPEPLP, bere ZAetan «banatutako espazioetan hitz egindako konponbideez» («soluciones dialogadas en espacios compartidos») ari da.
<sup>41.</sup> Gauzak horrela, Picker, Bennett G. (2001): «ADR. New challenges, new roles and new opportunities», *Dispute Resolution Journal*, otsaila-apirila, ADR-ren akronimoko A (*Alternative*), *Active*-gatik (*Dispute Resolution*) aldatzen du, bereziki azpimarratuz, jurisdikzioan alderdiek erakusten duten pasibitatearen aurrean, epaile bat baita bere etorkizunari buruz erabakitzen duena, teknika estrajudizialetan bere gatazkaren ebazpenaren egile direla.
JZPEPLPk GEBE-en inguruan ematen duen araudiari so eginez, mekanismo horiek alderdi bien eskariz erabiltzea aurreikusten da. Era berean, alderdiek prozedura horiek «epailearen deribazioz» erabiltzea arautzen da (3.2 art.); noski, auzibitartea existitzen dela, hau da, behin epaiketa zibila hasita izango da.
Araudi berriak teknika horien bitartez konpon daitezkeen gatazkak ere xedatzen ditu: kontu zibil eta merkataritzakoen gainekoak, baita mugakideak ere, betiere xedagarriak badira. Kontrako ildotik, lege hau ezingo zaie aplikatu lan-arloko, zigorarloko eta lehiaketen inguruko kontuei, ezta sektore publikoko erakunde bat alderdi denean ere, eragindako zuzenbidearen arloa edozein izanda. Horrek ez du esan nahi azken arlo horietan ADR teknikarik erabil ezin daitekeenik, baizik eta aztertzen ari garen araudiaren mugetatik kanpo egingo dela. Bereziki aipatzen dira, teknika estrajudizialen erabilera beraietan esanbidez baztertuz, Emakumearen kontrako Indarkeriaren arloko Epaitegiek ezagutzen dituzten materia zibilak (EBLOren 87 ter artikulua, 2 eta 3).
Mekanismo horien izapidetza, edo haren prozedura42, hirugarren baten (*third neutral*) laguntzarekin edo laguntza gabe, guztiz edo zati batzuetan, bitarteko telematikoak, bideokonferentzia edo ahotsa edo irudia transmititzeko antzeko beste batzuk erabiliz egin daiteke. Horretarako baina, araudi berriak galdatzen du alderdiek horrela adostu dezatela eta parte-hartzaileen nortasuna eta indarrean dagoen legediaren errespetua berma dadila. Gainera, diru-zenbatekoaren erreklamazioa 600 euro baino gutxiagokoa denean, bitarteko horien erabilera lehenesten da, alderdietako batek horietaz baliatzea ezinezkoa duenean izan ezik (7. art.).
GEBE-en ezaugarri nagusietako bat da negoziazio-prozeduraren eta erabilitako dokumentazioaren pribatutasuna, konfidentzialtasunak alderdiak negoziaziora joaten diren (edo ez) eta gatazkaren objektuari eragiten ez diolarik. Beste hitz batzuetan, konfidentzialtasunaren betebeharrak parte hartzen duten alderdiei eta hirugarren neutralari eragiten die, azken horrekiko, gainera, sekretu profesionalerako betebehar eta eskubidea aldarrikatuz, berau urratuz gero, legeak aurreikusten duen erantzukizuna sortuz. Horrenbestez, horiek guztiek debekatuta daukate epaile aurreko prozesu batean edo arbitraje-prozesu batean GEBE-en ingurukoak adieraztea edo/eta horietan erabilitako dokumentuak aurkeztea. Noski, salbuespenak egon badaude43 (8. art.). Guztiz lotuta, JZPEPLPk pertsona fisikoen datuak legearekin bat tratatzea galdatzen du (8.4 art.).
<sup>42.</sup> Legegilea, guztiz oker, «negoziazio prozesua»-z mintzo da, GEBE-etan agertzen ez dena, horietan ez baita azaltzen epaileen aurrean ematen den alderdien bikotasuna, azken finean, prozesuaren beharra justifikatzen duena. Esan dugun bezala, teknika estrajudizialetan alderdiek hizketarako, errespetuzko eta fede oneko espazio bat sortzen dute, beren gatazkari ebazpen egokiena emateko. Honi prozedura deitu behar zaio.
<sup>43.</sup> Berariaz aipatzen dira, honakoak: (1) berariaz eta idatziz alderdiek elkarri edo hirugarrenari horretarako baimena ematen diotenean; (2) kostuen tasazioa edo haien salbuespena helegiten diren kasuak eta bakarrik ondore horietarako; (3) zigor-ordenako epaile batek hala eskatzen duenean, motibatutako erabakiz, eta (4) ordena publikoko arrazoiengatik beharrezkoa denean. Azken supostu horretan legeak bereziki aipatzen ditu adingabekoaren interes nagusiak hala galdatzen duen edo pertsona baten osotasun fisiko edo psikikoan kalteak ekiditeko beharrezkoa den kasua.
Prozedura horietan letratuaren laguntza erabiltzeko aukera edo eskubidea aurreikusten da, kasu bakar batean derrigorrezkoa izanik: eskaintza loteslea erabiltzen denean, salbu eta gatazkaren zenbatekoa 2.000 euro baino gutxiagokoa denean edo lege sektorial batek abokatuaren parte-hartze hori ez duenean galdatzen eskaintza hori egiteko edo onartzeko. Era berean, eta alderdien desberdintasuna ekiditeko, letratuaren laguntza beharrezkoa izan gabe, alderdietako batek erabili nahi duenean, horren berri besteari emateko betebeharra jasotzen da (5. art.). Normala denez, alderdietako bakoitzak bere abokatuari dagozkion ordainsariak ordainduko ditu. Gainera, bien artean adostuko dute hirugarren neutralari nola ordaindu. Ildo horretatik, arau berezi bat jasotzen da GEBE baten parte hartzeko galdatuak alde bakarrez errekeritzaileak izendatutako hirugarren neutralaren partehartzea onartzen ez duen kasurako: bigarrenak ordura arte sortutako ordainsariak pagatu beharko ditu (10. art.).
#### **3.2. Prozesu zibilera sartu ahal izateko derrigorrezko betekizuna**
JZPEPLPk ekarri duen berrikuntza nagusia hau da: prozesu zibilera joan ahal izateko, arau orokor moduan, aurretik GEBE baten erabilera derrigorrezkoa izatea. Salbuespenez, ez da betekizun hori galdatzen honako kasu hauetan: (1) oinarrizko eskubideen babes judizial zibila; (2) adingabeak babesteko har daitezkeen neurri zibilak; (3) nahasmendu psikikoagatik nahitaez barneratzeko baimen-eskae-ra (PZLren763. art.); (4) gauza edo eskubide bat kendu zaionari edo haren gozamena asaldatu zaionari haren edukitzearen babes sumarioa; (5) auzitegiak, izaera sumarioarekin, obra, eraikina, zuhaitza, zutabea edo antzeko beste edozein objektu, aurri-egoeraneta demandatzaileari kalteak eragiteko mehatxupean, eraistea ebaztea eskatzen duen uzia; (6) jokabide-arazoak dituzten adingabeak, babes-zentro espezifikoetan sartzea, egoitzetan eta adingabeak babesteko neurriak nahitaez betearazteko edo adingabeak itzultzeko edo itzultzeko gainerako lekuetan sartzea, nazioarteko lapurretaren kasuetan, eta (7) borondatezko jurisdikzioko espedienteak hastea (4.2 eta 3. art.).
Ingurumari honetan, lehenengo eta behin, aurreikusten den arauketari erreparatuko diogu, ondoren haren balorazio subjektiboa egiteko.
Betekizun edo oinarri prozesal hori betetzeko44, legeak —bai JZPEPLPk berak, bai sektore-legeek— aintzatetsitako GEBE guztiek balio dute. Aipatutako eran, legegilearekin bat etorri gabe, gure ustez, legearekin bat *jarduten* duen edozein GEBEk balio du, eta alderdiek berek, kasuan-kasuan, mekanimo estrajudizial zehatza sortu —asmatu, ez esateagatik— dezakete. Edozein kasutan, antzekotasuna behar du egon teknika estrajudizialaren, negoziazio-objektuaren eta auziko objektuaren artean, «nahiz eta, bere kasuan, objektu horren gainean epaibidean egikaritu daitezkeen uziak alda daitezkeen» (4.1 art.). Legearen hitzez hitzekoa konplexua dela ukatu gabe, zuzenbide jurisdikzionaleko terminologia eta elementu propioak
<sup>44.</sup> Bereziki azpimarratu behar da legegileak «betekizun»-az mintzo dela, doktrinak «oinarri» erabiltzea egokiagotzat jotzen badu ere, ondorengo egintza prozesalaren (demandaren onarpena, alegia) eraginkortasunerako ezinbestekoa delakoan. Guztien izenean, Banacloche Palao, Julio (2021): «Las reformas en el proceso civil previstas en el Anteproyecto de Ley de Medidas de Eficiencia Procesal: ¿una vuelta al pasado?», *Diario la Ley*, 9814.
GEBE-etara zabaldu nahi direlako45, gatazkaren inguruko egitateek bi arloetan (prozedura estrajudizialean eta epaibidean) berdinak izan behar dutela, baina, *sensu contrario*, beren oinarri juridikoak edo haietatik eratortzen diren ondoreak desberdinak izan daitezkeela interpretatzen dugu.
Prozesu zibilera sartu ahal izateko betekizuna betetzeko teknika estrajudizialetara jo daiteke alderdietako batek edo biek, adostasunez, eskatuta. Jakin dakigunez, behin prozesu zibila hasita ere, GEBE batera jo daiteke, baina kasu horretan, hark ez du aipatutako betekizuna beteko. Azken aukera hori, ikusiko dugunez, epailearen edo Justizia Administrazioaren letratuaren deribazioz eman daiteke, betiere, alderdien adostasunarekin. Testuinguru horretan legegileak xedatzen du alderdiak GEBE batera joateko aukerarekin ados egonda, zeinetara ezin hitzartu dabiltzanean, denboran lehena proposatu zenera joan beharko dutela (4.4 II art.).
Era berean, gatazka juridikoak ebazteko estatuaren sistema berrian, jurisdikzioaren eta ADR mekanismoen harremanaren erakusgarri, alderdietako batek besteari teknika estrajudizial bat hasteko egindako eskaerak akzio judizialen preskripzioa eteten edo iraungipena esekitzen du. Ondore juridiko horien hasiera eta bukaera ere aurrikusten dira. Horrela, preskripzioa etengo edo iraungitasuna esekituko da eskaera horren komunikazioa, errekerituari, errekeritzaileak duen beraren helbide pertsonalean edo lantokian edo aurreko harremanetan alderdiek erabilitako komunikazio elektronikoaren bidez egin izanaren berri errekeritzaileak duenean. Etentze edo esekitzeak akordioaren sinadura arte iraungo du, edo, bere kasuan, negoziazioak itun gabe bukatu arte. Era berean, preskripzio- edo iraungipen-epe horiek 30 egun naturaleko epean berriro zenbatzen hastea xedatzen da, errekeritutako alderdiak proposamena jasotzen duenetik zenbatzen hasita, baldin eta akordio bat lortzeko lehen bilerak bere horretan jarraitzen ez badu edo idatzizko erantzunik jasotzen ez bada (6.1 art.).
Bestalde, GEBEaren porrotaren ondoren eta derrigorrezko baldintza beteta, demanda zibila jartzeko epea aurreikusten da: urtebete, errekeritutako alderdiak proposamena jaso zuenetik edo, bere kasuan, GEBEa akordio gabe bukatu zenetik zenbatuta (6.2.I art.). Ildo horretan, arau berezi bat jasotzen da GEBE batean akordioa ahalegintzen den bitartean epaileei kautelazko neurri bat eskatzen zaienerako: demanda zibila kautelazko neurria eskatu zaion organo judizial berberaren aurrean jarri beharko da 20 eguneko epean, epe hori GEBEa akordio gabe bukatu denetik edo errekerituak proposamena jaso zuenetik, hasierako proposamenak erantzunik ez badu, zenbatuta (6.2 II art.).
Gainera, legeak, segurtasun juridikoaren bila, jurisdikzioz kanpoko teknikak emaitza (akordio, alegia) gabe noiz bukatzen diren zehazteko, hiru kasu desberdintzen ditu (9.4 art.). Horrela, (1) alderdi errekerituak proposamena jasotzen duenetik 30 egun natural igaro ondoren, akordio bat lortzeko lehen bilera egiten ez denean, edo idatziz erantzunik jasotzen ez bada; (2) lehenengo bilera egin eta 3 hilabete igaro ondoren akordiorik lortu ez bada, betiere, epe horretatik aurrera
<sup>45.</sup> Gure alde, Castillejo Manzanares, Raquel (2021): «Los métodos adecuados de solución de conflictos según el Anteproyecto de Eficacia Procesal», in Raquel Castillejo Manzanares, Ana Rodríguez Álvarez (zuz.), *Debates jurídicos de Actualidad*, Thomson Reuters Aranzadi, Zizur Txikia 2021, 359. or.
alderdiek, ados jarrita, beren kabuz edo hirugarren neutral baten laguntzarekin, negoziatzen jarraitu ahal izango dutelarik, eta (3) alderdietako edozein besteari, idatziz, zuzentzen zaionean, negoziazio-prozedura bukatutzat emanez, hori jasota geratuz, hala nahi badute.
GEBEak fruiturik ematen ez duenerako, eta aztertzen ari garen baldintza betetzen dela frogatzeko, legeak hori nola egiaztatu arautzen du, negoziazio hutsa gainerako teknika estrajudizialetatik desberdinduz (9. art.). Bi kasuetan, dokumentuan jaso behar da ahalegina, nahiz eta hirugarren neutralik aritzen ez denean (negoziazio hutsaren kasua), alderdiek sinatutako edozein dokumentuk balio duen, haien nortasuna (bereziki, hasierako proposamena/k nork/nortzuek egin zuten/zituzten jasoz), data eta gatazkaren objektua jasoz. Gainerako mekanismoetan, alderdiak negoziazioan laguntzen aritu den hirugarrenak, haietako edozeinen eskariz, honakoak jasotzen dituen dokumentua eman behar du: (1) hirugarrenaren nortasuna, haren kualifikazioa, lanbide-elkargoa, kide den erakundea edo inskribatuta dagoen erregistroa, (2) alderdien identitatea, (3) eztabaidaren gaia, (4) izandako bileraren edo bileren data, eta (5) bi alderdiek prozeduran fede onez parte hartu dutela dioen adierazpen solemnea, dagokion agintaritza judizialaren aurrean ondorioak izan ditzan. Berariaz arautzen da errekeritutako alderdia agertzen ez denean edo GEBE batera jotzeko gonbiteari uko egiten dionean, zitazioa nola egin den, egin delako ziurtagiria eta haren jasotzearen data esanbidez jaso behar direla. Era berean, prozedura martxan jarri zuen alderdiaren asistentziarik eza ere espresuki jaso behar da.
GEBEak demanda zibila jarri ahal izateko legegileak derrigorrezko baldintza bihurtu izana baloratuz, hurrengoko puntuan azalduko dugun zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatuaren gure teoriarekin bat etorriz, txalotu besterik ezin dugu egin. Gure ustez, ADR tekniken aldeko benetako apustu bat erakusten du, jurisdikzioa hobetzeko tresna izanik, Justiziaren zerbitzu publikoa sozialki legitimatuz eta berau eraginkortasunez eta sostengarritasunez hornituz. Hala ere, gure jarrera edo iritzia sostengatzeko bi elementu nabarmendu behar dira. Batetik, ez direla herritarrak akordio batera heltzera behartzen, ahalegintzera (hitz egitera, alegia) baino. Beraz, haien askatasuna zati batean baino ez da mugatzen, gure ordenamendu juridikoan zehar gatazkak epaitegitik kanpo ebazteko kultura eta horren ondorio eta fruitu guztiak zabaltzeko ahaleginetan. Guztiz lotuta, beren funtzioa bete dezaten, ezinbestekoa da teknika estrajudizialak ondo erabiltzea aldarrikatzea. Horretarako, nahitaezkoa da alderdien elkarrizketak galdatzen duen «fede ona» sustatzea, teknika horiek —JZPEPLPren ZAen hitzetan— «ez daitezen degradatu ezta betekizun burokratiko hutsak bihurtu ere».
Gure iritziaren kontra baina, badaude beste uste batzuk, GEBEak epaibiderako sarrera-ate gisa erabiltzearen aldekoak ez direnak. Horretarako hainbat argudio ematen dituzte. Batetik, Espainiako historia prozesala gogoratzen dute, bereziki 1981eko PZL, non epai-organo beraren aurrean adiskidetze bat ezinbestekoa zen, gerora haren «emaitza ez oso onak» zirela-eta borondatezko bihurtzeko46. Aldi berean, gure ordenamendu juridikoaren ezaugarri den transakzio-kulturaren
<sup>46.</sup> Honetan indar egiten du: Fernández Pérez, Ana (2022): «Los métodos alternativos de resolución del litigio como requisito de Procedibilidad», *La Ley. Mediación y Arbitraje*, 10.
falta azpimarratzen da47. Baita ere epai bidezko babes eraginkorrerako oinarrizko eskubidea ahotan hartzen dute, epai-organoetara sarrera atzeratzen dutelako, askotan izapide burokratiko hutsa bihurtuz48. Beste batzuek kostua aipatzen dute, herritarrek, araudi berriarekin, hirugarren neutrala eta, bere kasuan, haren abokatuak ere ordaindu behar dituztelako49.
# **3.3. Prozesu zibilean zehar gatazkak ebazteko bide egokien sustapena**
Aurretik ere, prozesu zibilari transakzio-akordio batekin bukaera emateko aukera bazela ukatu gabe, hura xedapen-printzipioak informatzen baitu50, ezin uka daiteke JZPEPLPk GEBE-en bidez haren bukaera hitzartua sustatzen duela. Horretarako, PZLren 19. artikuluan aipatutako printzipioaren aintzatespen orokorrean aldaketak egiten ditu eta GEBE-etarako jotzeko aukerak gehitu, bai epaiketa arrunt bereziki arruntean, baita hitzezkoan ere. Ikusiko dugunez, kostuen inguruan egindako arauketa berria ere, zalantza gabe, espaniar ordenamendu juridikoan teknika estrajudizialak indartzera dator. Era berean, bigarren auzialdian, hots, apelaziohelegitea bitarteko, eta exekuzio- edo betearazpen-prozesuan ere teknika horien erabiltzea suspertzen da. Ikus dezagun.
Espainiako legegileak GEBE-ekiko egin duen apustu sendoaren islarik onena, xedapen-printzipioa arautzen duen PZLren 19. artikuluaren indartzea da, «gatazkak ebazteko beste edozein bide»-ri aipua eginez. Orain arte bitartekaritza eta arbitrajea baino ez ziren aipatzen. Gainera, ildo beretik, JZPEPLPren Bigarren Xedapen Gehigarriak egun PZLk bitartekaritzari egiten dizkion aipu guztiak edozein mekanismo estrajudiziali luzatzen dizkio. Bestalde, aipatutako xedapenak (19.5 art.), Justizia Administrazioaren letratuak, prozeduraren edozein momentutan, demandaren erantzunaren eta bista edo epaiketaren egintzaren artean, adierazpenezko epaiketetan edo betearazpen-agindu orokorraren ondoren, betearazpeneko prozesuetan, alderdiei GEBE batera jotzeko (deribatzeko) aukera aurkeztea aurreikusten du. Horretarako ebazpen motibatu bat galdatzen da akordio estrajudizial bat ahalbidetzen duten ingurumariak ematen direla justifikatuz.
Era berean, PZLren 415. artikulua aldatzen da, alderdiei, judizio aurreko entzunaldiaren aurretik, ADR teknika batera jotzea errazteko, horretarako PZLren 19.4 artikuluarekin bat, prozesuaren etetea eskatzeko aukera emanez. Negoziazioak porrot egiten badu, alderdietako edozeinek etetea altxatzea eta entzunaldiarekin jarraitzeko eskatu ahalko du.
<sup>47.</sup> Oso kritikoa, Buendía Cánovas, Alejandro (2021): «Los MASC: la última ocurrencia del legislador para desatascar la Administración de Justicia», *Economist & Jurist*, martxoak 8.
<sup>48.</sup> Argudio hori, bitartekaritzaren inguruan, baino edozein GEBEri aplikagarri, Martín Diz, Fernando (2019): «Nuevos escenarios para impulsar la mediación en derecho privado: ¿conviene que sea obligatoria?», *Práctica de Tribunales: revista de derecho procesal civil y mercantil*, 137.
<sup>49.</sup> Askok erakusten dute argudio hori, bereziki, Buendía Cánovas, Alejandro (2021): «Los MASC: la última ocurrencia del legislador para desatascar la Administración de Justicia», op. cit.
<sup>50.</sup> Printzipio honen isla, ondorengoak aipatu behar ditugu bereziki: BJLk arautzen duen aurretiazko adiskidetzea (139-148. artikuluak); prozesu zibila martxan dela alderdiei aintzatesten zaien xedapenerako eskubide orokorra, bitartekaritza edo arbitrajera jotzeko esanbidezko aipamenarekin (PZLren 19. art.); judizio aurreko entzunaldiaren hasieran aurreikusten den adiskidetze edo transakzio ahalegina (PZLren 415. art.); behin egitate liskartsuak finkatuta, judizio aurreko entzunaldian bertan, epaileak alderdiei gatazka akordio batekin bukatzeko egin diezaiekeen gonbidapena (PZLren 428.2 art.)…
Araudi berriak, judizio aurreko entzunaldiaren ondoren eta epaiketaren egintzaren aurretik, GEBE batera jotzeko aukera aurreikusten du, epaileari alderdiei teknika horietariko batera deribatzeko gaitasuna aintzatetsiz, oinarriz akordio bat lortzeko aukera badela uste duenean. Horretarako, alderdi bien adostasuna behar da, epaileak ahozkoa izan daitekeen probidentzia bat emanez. Bere kasuan, negoziazioa judizio aurreko entzunaldiaren bukaera eta judizioaren egintzaren hasiera tartean garatzea aurreikusten da. Are gehiago, epe horren luzatzea ere —bakarrik behin xedatzen da, aipatutako epea bukatu aurreko 15 egun arinago, alderdi guztiek horrela adosten badute, luzapen-epea bereziki adieraziz, eta egoera horretan Justizia Administrazioaren letratuak epaiketaren egintzarako data berri bat jarriko du. PZLren 429.2 artikulu berriak jasotzen duenez, baldin alderdiek akordio bat lortzen badute, auzitegiari jakinarazi behar diote, prozeduraren artxibatzea agindu dezan, aurretik haren homologazio judiziala eskatzeko aukera izanik.
Legegileak ADR teknikak hitzezko epaiketan bertan ere sendotzen ditu. Horren adierazle, bistaren arauketan (PZLren 443. art.) berori eteteko aukera aurreikusten da (PZLren 19.4 art.), GEBE batera jotzeko, zeina antzua den, alderdietako edozeinek etetea altxatzeko eta bistarekin jarraitzeko eska baitezake. Kontrako kasuan (hitzarmena lortuz gero), alderdiek epaitegiari horrela adierazi beharko diote prozeduraren artxiboa agindu dezan, aurretik haren homologazioa eskatzeko beren eskubidea salbu.
Hitzezko epaiketan bertan ere jasotzen da epaileak alderdiei GEBE batera jotzeko (deribatzeko) gonbita egiteko aukera, betiere, prozesuaren objektuari so eginez, frogaren praktikaren aurretik eta oinarriarekin akordio bat lortzea posible dela uste duenean eta Justizia Administrazioaren letratuak aurretik halako deribazio baten ahalegina egin ez badu. Alderdi guztiak deribazioarekin bat badatoz, prozesua eten egingo da, ahozkoa izan daitekeen probidentzia baten bitartez. Ataka honetan ere, epailea bera da negoziazioa gehienezko zein epetan luza daitekeen erabakiko duena. Horretarako kontuaren konplexutasunari eta ematen diren bestelako ingurumariei erreparatu beharko die. Prozedura arrunt bereziki arruntean gertatzen den bezala, eta termino berdinetan, epe honen luzapena aurreikusten da, baita alderdiek epai-organoari haren emaitzaren berri emateko beharra ere.
Iragarri dugun bezala, epaiketaren kostuen inguruan egiten den araudi berria, zalantza gabe, GEBE-en suspertze nabarmena dakar. Horrela, PZLren 245.5 artikulu berriak kostuak ordaintzera kondenatua den alderdiari haien salbuespena edo zenbatekoaren gutxitzea eskatzeko eskubidea aitortzen dio, kontrako alderdiari edozein GEBEren bitartez proposamen bat egin eta biak joanda, alderdi errekerituak hura onartu ez badu eta prozesu zibilari bukaera ematen dion ebazpen judiziala haren edukiarekin bat datorrenean. Ondore bera aurreikusten da hirugarren neutralak aurkeztutako proposamena ukatzen den kasurako, prozesu zibilean ematen den sententziaren edukia haren parekoa denean.
Judizioz kanpoko teknikak finkatzeko eta indartzeko xede bera erakusten du PZLren 394. artikulu berriak. Horrekin bat, berariaz edo egintza eztabaidaezinen bidez, eta arrazoi zuzenik gabe, GEBE batean parte hartzeari uko egiten dion alderdiaren alde kostuak ez erabakitzea xedatzen da, horretarako deitua izan bada, negoziazio-saiakera legez nahitaezkoa denean edo, alderdiak ados jarri ondoren, prozesu zibila martxan dela epaileak edo Justizia Administrazioaren letraduak erabaki dutenean (PZLren 394.1 art.). Are gehiago, egoera berberean (GEBE batean parte ez hartzea), kostuak ordaintzera kondenatzea aurreikusten da, nahiz eta demandaren onarpena zatikakoa izan51. Ildo beretik, ondorengo prozesu zibila ekiditea helburu duen GEBE batera gonbidatutako alderdiak horretan parte hartzeari uko egiten dionean, alderdi errekeritzailea kostuen kondenatik salbuesten da, Justiziaren zerbitzu publikoaren gehiegizko erabilera atzematen denean salbu (PZLren 394.4 art.).
Era berean, amore-emate kasuetan kostuen kondena arautzen duen PZLren 395. artikulu berriak, demandatuak demandari erantzun aurretik amore ematen duenean salbuestea xedatzen duenak, bere jardueran fede txarra edo Justiziaren zerbitzu publikoaren gehiegizko erabilera atzematen denean izan ezik, fede txarra dagoela ulertzen du epaiketaren aurretik edo behin hori martxan dela mekanismo estrajudizial batean parte hartzeari bizkarra eman bazaio.
Esan bezalaxe, gatazkak ebazteko judizioz kanpoko tresnak ez bakarrik lehen auzialdian, apelazioan ere bultzatzen dira. Horrela, PZLren 456.1 artikuluari bigarren paragrafo berri bat gehitzen zaio. Haren esanetan, apelazio-helegitearen izapidetzan zehar, epaitegiak alderdiak edozein ADR teknikatara igor (deribatu) ditzake, oinarriarekin oraindik akordio bat lortzea posible dela uste duenean. Aldarte horretan, alderdi orok bere adostasuna adierazten badu, idatziz edo xede horretarako deitutako agerraldi batean, etetea aginduko da, ahoz eman daitekeen probidentzia baten bidez, epe zehatz batera. Akordioa lortuz gero, osoa edo zatikakoa, dagokion homologazioa ematen dion autoa eman daiteke edo sententzian bertan jaso.
Zalantza gabe, GEBE-en indartze bezala irakurri behar dugu, hein berean, haien bidez lortutako akordioak betearazpen-titulutzat jotzea. Horretarako, PZLren 517. artikuluaren aldaketa aurreikusten da, haren bigarren atalean, bitartekaritzaren bidez lortutako akordioen eta arbitraje laudoen alboan, bestelako teknika estrajudizialen bidez lortutako akordioak aintzatesteko.
Exekuzio-prozesuan bertan, beraren etetea aurreikusten da, edozein momentutan, GEBE batera joateko. Horrela, PZLren 565.1 artikuluarekin bat, betearazpenprozesuan zehar egikaritutako teknika estrajudiziala akordio gabe bukatzen bada, alderdietako edozeinek eska dezake prozesuaren etetea altxatzea. Alderantziz, negoziazio-prozedura arrakastatsua bada, hau da, akordioarekin bukatuz gero, alderdi betearazleak horren berri eman behar dio epaitegiari, eta hark betearazpenprozesuaren artxibatzea agindu. Lortutako akordioa betetzen ez bada, edozein alderdik betearazpen-prozesua berriro martxan jar dadila eska dezake, azken horren objektua bete ez denera mugatuz.
Ezkontza eta adin txikikoen inguruko derrigorrezko betearazpenean ere, GEBEen erabilera aurreikusten da (PZLren 776. art.).
Zentzuzkoa denez, kautelazko prozesuan, beste prozesu baten (adierazpenezkoa zein betearazpenezkoa) osagarri den heinean, ez da GEBE batera jotzeko aukera
<sup>51.</sup> Beraz, kasu honetako arau orokorra (alderdi bakoitzak bere gastuak ordaintzea) salbuetsiz.
aurreikusten. Kontrakoa, aldiz, aurrerago ikusiko dugunez, posible da: alderdiek GEBE batera jotzea, eta bitartean, kautelazko neurri judizial bat eskatzea, teknikaren eta, bere kasuan, ondorengo prozesu zibil baten azken emaitza ziurtatzeko xedearekin.
#### **4. Araudi eta gatazkak ebazteko estatuaren sistema berriaren judizio kritikoa**
# **4.1. Abiapuntua: zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatuak arautzen duen gatazkak ebazteko estatuaren sistema. Gure teoria eta legegilearen eraikuntza**
### *4.1.1. Zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatuak arautzen duen gatazkak ebazteko estatuaren sistema*
Arestian aipatutako Sander-en *multidoor courthouse* delakoaren bidetik, duela urte batzuk orain arte «zuzenbide prozesala» deitu den zuzenbidearen arloa «zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatua» deitzea proposatu genuen, XXI. mendean gatazkak ebazteko estatuaren sistema ikasteaz arduratzen baita, haren barne-jurisdikzioa eta ADR teknikak jasoz52. Gure ustez, herritarrei edo gatazka juridikoaren alderdiei, askatasunez, beren gatazka ebazteko mekanismoa aukeratzen laga behar zaie —jurisdikzioa edo tresna estrajudizialak—, azken horren eremuan, eta haren ezaugarri nagusi den malgutasunaren egikaritzan, kasu konkreturako prozedura zehatza sortzea ere posible dutelarik, betiere legearen errespetupean. Testuinguru horretan, gatazkak ebazteko estatuaren sistemaren53 abal nagusia jurisdikzioa edo Epai Boterea da, oro har, zuzenbide-estatuan legea nagusitzen dela bermatzearen eta, zehazki, GEBEak laguntzearen eta kontrolatzearen arduradun. Horrela, bakarrik Epai Boterea erdigunean jarrita uler daiteke zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatua, gatazkak ebazteko estatu garatu baten sistema eraginkorra aztertzen duen zuzenbidearen adarra, zeinak, alderdien askatasuna54 oinarri hartuta, justizia55 bermatzen baitu. Eskema honetan jurisdikzioa eta teknika estrajudizialak osagarriak dira eta ez baztertzaileak, gatazkak ebazteko estatuaren sistema bakarraren barnean batak bestea hobetuz.
Gure formulazioarekin bat, jurisdikzioaren eta GEBE-en abantailak eta desabantailak ezagututa, alderdien askatasuna gailendu behar da, beren beharrizan eta nahien arabera kasu konkretuetarako egoki deritzen prozedura aukeratu ahal izateko. Gu jurisdikzioa haren parte-hartzea ezinbestekoa den kasuetan soilik erabiltzearen aldekoak gara, hau da, interes publikoa tarteko, gatazkak ebazteko bestelako bideen jarduera ezinezkoa denean56. Gainerako kasuetan baina, nahiz eta alderdiek askatasuna izan erabili nahi duten gatazkak ebazteko bidea aukeratzeko
<sup>52.</sup> Gure teoria sakon, Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2018): «Sobre la mejora de la justicia o su concepción en el marco del derecho jurisdiccional diversificado» in Manuel Jesús Cachón Cadenas, Justo Franco Arias (koor.), *Derecho y proceso: liber Amicorum del profesor Francisco Ramos Méndez*, 3 bol. Atelier, Bartzelona, 1771-1796 or.
<sup>53.</sup> Orain JZPEPLPk Justiziaren zerbitzu publikoa deitzen duena, eta bakarra dena, jurisdikzioak eta GEBE-ek osatutakoa.
<sup>54.</sup> Gure ordenamendu juridikoaren balio nagusia (EKren 1. art.).
<sup>55.</sup> Baita ere gure ordenamendu juridikoaren balio nagusia (EKren 1. art.).
<sup>56.</sup> Beraz, azken kasu honetan jurisdikzioak gatazka juridikoak ebazteko bere monopolio konstituzionala mantenduko du (EKren 117.3 art.).
—beti errespetatu beharrekoa, bestela EKren 24. artikulua urratzen baita57—, teknika estrajudizialen erabiltzea suspertzearen aldekoak gara, eraginkorragoak direlako58, Epai Boterearen parte-hartzea haiek laguntzera eta kontrolatzera mugatuz. Azken ideia horri lotuz, argi eta garbi esan behar da ez dugula orain arte ADR teknika deituen erabilera ulertzen aipatutako berme jurisdikzionala gabe59. Horregatik eta Sander irakasleak egituratutako *multidoor-courthouse*-aren bidetik, gatazkak ebazteko estatuaren sistema Justizia Auzitegien inguruan eratu beharko litzatekeela uste dugu60. Horretarako, noski, lehenago gurean gatazken konponketarako gehiegizko jurisdikzionalizazioa61 eta horrek ezinbestean dakartzan epai-ebazpenen atzerapena eta kalitate eskasa, bereziki, eta liskar-kultura dominantea, oro har, gainditu beharko lirateke, ezinbestean. Era berean, halabeharrezkoa da judizioz kanpoko mekanismoak EKn jasotzea, estatuak herritarrei gatazkak ebazteko eskaintzen dizkien teknikak baitira, betiere Epai Botereak lagundu eta kontrolatuak62. Horrela bakarrik era daiteke XXI. mendeko justizia-paradigma, jurisdikzioak eta beste teknika osagarriek osatua, guztiak zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatuaren barnean aztertzen direlarik.
#### *4.1.2. Legegileak Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasun prozesalari buruzko Lege Proiektuan sortutako sistema*
Aurretik egiaztatutako moduan, jurisdikzioa, bere ahuleziak ahulezi, benetako sistema bat da, helburu konkretu batera zuzendutako hainbat elementu osagarriz osatua baitago63. Ezin daiteke gauza bera esan teknika estrajudizialez, haietako
- 57. Beraz, baita zuzenean Epai Boterera joatekoa ere.
- 58. Planteamendu honekin bat, ADR teknikak estatu sozialaren isla direla, herritarrei justiziarako sarbidea bermatzen dien heinean, mantentzen du: Barona Vilar, Silvia (1999): *Solución extrajurisdiccional de conflictos. Alternative Dispute Resolution (ADR) y Derecho procesal*, Tirant lo Blanch, Valentzia, 45. or. Antzean, Magro Servet, Vicente (2012): «La incorporación al derecho español de la Directiva 2008/52/ CE por el Real Decreto-Ley 5/2012, de 5 de marzo, de mediación en asuntos civiles y mercantiles», *Diario La Ley*, 7852
- 59. Zentzu honetan, Esparza Leibar, Iñaki (2010): «El modelo clásico de Poder Judicial como elemento indispensable para la consecución de la justicia en la resolución de conflictos. La contribución de la RAC/ADR», in Katixa Etxebarria Estankona, Ixusko Ordeñana Gezuraga (zuz), *La resolución alternativa de conflictos*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo, 57. or. Baita ere, Ortiz Pradillo, Juan Carlos (2011): «Análisis de los principios informadores de la mediación en materia civil y mercantil», *Boletín del Ministerio de Justicia*, 2135.
- 60. Jarraian ikusiko dugunez, JZPEPLPk Gatazkak Ebazteko Bide Egokien Zerbitzuak (aurrerantzean, GEBEZ) martxan jartzea aurreikusten du, nahiz eta aipatutako gure ideiatik apur bat alderatzen diren.
- 61. Soleto Muñoz, Helena (2017): «La mediación, tutela adecuada en los conflictos civiles», in Ana Isabel Blanco García (ed.), *Tratado de mediación. Tomo I. Mediación en asuntos civiles y mercantiles,* Tirant lo Blanch, Valentzia 2017, 20. or. lanean, gehiegizko jurisdikzionalizazio horren arrazoitzat jotzen dira: herritarrentzat justiziaren doakotasuna; doako laguntza juridikorako eskubidearen aintzatespen zabala; epai bidezko babes eraginkorraren inflazioa, legegilearen eta epailearen eskutik («ziur asko diktaduraren sistemaren erreakzio gisa»); konponbide autokonpositiboen tradizio falta; abokatuen ordainsarien pribilegiozko betearazpena eta horien artean akordio kulturaren falta.
- 62. Horretarako proposamen zehatza aurkezten dugu: Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2021): «Contribuciones al debate sobre la necesidad de constitucionalizar las técnicas extrajurisdiccionales de conflictos en el ordenamiento jurídico español», in Sonia Calaza López, José Muinelo Cobo (zuz.), *El impacto de la oportunidad sobre los principios procesales clásicos: Estudios y diálogos*, Iustel, Madril, 343-374. or
- 63. Azaldu bezalaxe, jurisdikzioa edo Epai Boterea hiru oinarrizko elementuren inguruan (jurisdikzioa, akzioa eta prozesua) eratutako sistema da, bere helburua, gatazka juridikoak ebaztea delarik, legearen nagusitasuna bermatuz eta herritarren epai bidezko babes eraginkorreraren eskubidea (EKren 24. art.) asez.
bakoitza, definizioz, kasu konkretuan aplikatua, gatazka zehatzaren aurrean bere alderdiek aurkezten dituzten beharrizanei erantzuten dielako, horretarako bereziki moldatuz64. Hala ere, JZPEPLPk egiten duen eraikuntza berria benetako sistematzat jotzen dugu, elementu bakoitzak bere tokia duelako, eta denek helburu bakarra bilatzen dutelako. Tesi honek ondo merezi du bere osagaiak azaltzea hurrengoko lerroetan.
Gure ustez JZPEPLPk gatazkak ebazteko estatuaren sistema eratu du, edo beste hitz batzuetan, haiek konpontzeko mekanismoak dibertsifikatu ditu, herritarrei hainbat aukera emanez. Zentzu horretan, arau horren ZA mintzo da «gure ordenamendu juridikoan, jurisdikzioaren alboan, epaitegitik kanpo gatazkak ebazteko beste bide egoki batzuk txertatzea»-z, ezinbestekotzat jotzen dena «Justiziaren zerbitzu publiko sostengarri bat finkatzeko». Horrenbestez, gatazkak ebazteko estatuaren sistema eta Justiziaren zerbitzu publikoa parekatzen dira, azken hori «herritarrei beren arazoa kudeatzeko biderik egokiena emateko gai izan behar da. Zenbait kasutan esklusiboki bide judiziala izango da, baina beste askotan adostasunezko bidea izango da aukera hoberena eskaintzen duena». Era berean, legegileak aintzatesten du «gatazkak ebazteko biderik egokienaren aukeraketak Justiziari kalitatea ematen dio(la) eta herritarrei gogobetetzea». Ildo horretatik, jurisdikzio-ahala esklusiboki auzitegi eta epaitegiei dagokiela gogoratuz65, zera esaten da: «Justizia ez da bakarrik "Justizia liskartsuaren administrazioa". Sistema oso bat da zuzenbidearen filosofiak justizia deliberatiboa deitzen duen mugimenduan kokatzen dena eta gorputz judizialen eta abokatuen monopolio ez dena, baizik eta gizarte zibilarena». Ez gatoz bat, berriz, legegileak Ilustrazioaren eta prozesu kudeatzailearen esaerari so egiten duen baieztapenarekin («Justiziaren tenpluan sartu aurretik, adiskidetasunaren tenplutik pasa behar da»66); izan ere, GEBEak, zalantza gabe, elkarrizketan oinarritutako justizia egiteko edo lortzeko tresna dira, haien eraginkortasuna zuzenbide konparatuan sobera egiaztatuta egonik67. Beste gauza bat da, gure formulazioaren lerro nagusiaren ildotik, jurisdikzioz kanpoko teknikak Epai Botereak ematen dizkien bermeen mendeko izatea.
Ez da duda-mudarik sistemaren (GEBE + Epai Boterearen gehiketa) helburuaren gainean. Legegilearen beraren hitzekin, egungo konstituzionalismoari aipamena eginez: zilegitasun soziala eta eraginkortasuna68. Era berean —legegilearen ideiak laburbilduz—, gatazka juridikoak ebatzi behar dira, gizarte-bakea eta elkarbizitza bermatzeko, eta horretarako sistemak herritarrei «beren arazoa *kudeatzeko* biderik egokiena» eskaini behar die69.
<sup>64.</sup> Hortaz, mekanismo estrajudizial batek ez dauka bestearekin zerikusirik, teknika hibridoak ere badirela kontuan hartuta. Esaterako, med-arb.
<sup>65.</sup> Esklusibitate jurisdikzionalaren printzipioa deitu duguna.
<sup>66.</sup> Gaztelaniaz, «antes de entrar en el tempo de la Justicia, se ha de pasar por el tempo de la concordia».
<sup>67.</sup> JZPEPLPk bere ZAn, bide estrajudizialez, hitzez hitz dio: «Jada zuzenbide konparatuan finkatuak».
<sup>68.</sup> Luzean, hitzez hitz «zilegitasuna, gure herritarrentzat justizia-sistemak izan behar duen konfiantza eta sinesgarritasun-maila bezala; eta eraginkortasuna, erantzun efikaz eta efizienteak sortzeko sistemaren gaitasun gisa».
<sup>69.</sup> Gatazka juridikoen «kudeatzea»-z mintzo gara ADR teknikek ez dutelako bakarrik haien konponketa bilatzen, baizik eta baita ere etorkizunekoak ekiditea.
Sistema osatzen duten elementuei erreparatuz, GEBE-ei dagokie «partekatutako espazioetan hitz egindako konponbide» diren heinean, «konfrontazio- eta krispaziodinamika» apurtzea70, gatazkan dauden alderdiek propiotzat, hurbiltzat, eraginkortzat, ulergarritzat eta nahiko azkartzat jotzen duten justizia erraztuz71. Horrela, esan bezala, sistemaren zilegitasun, efizientzia eta sostengarritasunera laguntzen dute. Horregatik ulertzen dugu legegileak GEBEak prozesu zibilera jotzeko derrigorrezko baldintza bihurtu izana eta behin prozesu hori martxan dela haien erabilera sustatu izana.
Epai Botereari sistema berrian dagokion paperari so eginez, araudi berriak beraren garrantzia aldarrikatzen du («argi utziz eztabaida ezina dela Epaile eta Auzitegiek egiten duten jurisdikzio-ahalaren garrantzi konstituzionala»), nahiz eta guk *lege ferenda* baieztapen sendoagoa edo biribilagoa nahiago genukeen, «Justiziaren zerbitzu publikoa Epai Boterearen inguruan antolatzen da» edo «estatuaren gatazkak ebazteko sistema, Epai Botereak kasu orotan lagundu eta kontrolatua»-ren antzekoak. Hala ere, ezin uka daiteke, esanbidez ez bada aintzatesten ere, JZPEPLPk argi erakusten duela, gatazkak ebazteko estatuaren sisteman, Epai Boterearen zentralitatea. Horrela irakurri behar dira GEBEak epaiketa zibilera jotzeko derrigorrezko baldintza bihurtzea (zalantza gabe, teknika horiek epaitegietara sartzea edo behintzat hurbiltzea dakarrena72) edo haiek laguntzeko eta kontrolatzeko, epaileen babes deklaratibo, exekutibo eta kautelazkoaren aplikaziopean, aurreikusten dituen elementuak. Lehenengo kontua jorratu dugu jada, bigarrena berehala landu eta egiaztatuko dugu.
Azkenik, jada aipatu ditugun eta JZPEPLPk sortzen dituen (Laugarren Xedapen gehigarria) Gatazkak Ebazteko Bide Egokien Zerbitzuei (GEBEZ) heldu behar diegu. Zehazki, Justizia Ministerioak eta erkidego autonomoak sortzea aurreikusten da, bakoitza bere eskumenen egikaritzan eta «egoki deritzen eran». Legeak bere gutxiengo funtzioak arautzen ditu73: (1) GEBE-ei buruzko informazioa ematea herritarrei eta profesionalei; (2) dauden baliabideak administratzea; (3) lurralde horretarako GEBE-en profesionalen erregistroa kudeatzea eta kontrolatzea, dauden gainerako erregistroekin koordinatuta; (4) legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten hirugarren neutralen datuak herritarren esku jartzea; (5) organo judizialei GEBE-ei buruzko informazioa ematea eta deribazio judizialerako behar den laguntza ematea; (6) zerbitzu horren garapenaren kontrola, jarraipena eta estatistika egitea; (7) haien garapenean inplikatuta dauden kolektibo profesional, administrazio eta erakunde guztien jarduna koordinatzea, eta (8) GEBEak ezartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren lanak egitea.
Aztertzen ari garen arauak bere helburua («herritarren sarbide unibertsala justizia-sistemara bermatzea») eta bere jardueran legeari errespetua ere xedatzen ditu.
<sup>70.</sup> Dinamika hori, nahiz eta legegileak esanbidez ez aitortu, epaileen jarduerarekin lotu behar dugu, berau auzian alderdien bikotasun-printzipioan oinarritzen delako eta haiek gatazkak heteronomoki edo *supra parte*s (hau da, era loteslean) erabakitzen dituztelako.
<sup>71.</sup> Berriro, legegilearen hitzak erabilita.
<sup>72.</sup> AEBn *court-anexed ADR* edo *court-related ADR* deitzen denaren ildotik.
<sup>73.</sup> Beraz, beste batzuk ere izan ditzaketela uste dugu.
Zerbitzu horren baloraziori ekinez, argi-ilunak ikusten ditugu. Argien artean, Sander-en *multidoor-courthouse*-aren ereduari jarraikiz, gure ordenamendu juridikoan gatazkak ebazteko baliabideen dibertsifikazioa berma dezakeen elementu bezala ikusten dugu. Horrenbestez, GEBEak sustatzeko, kudeatzeko eta koordinatzeko haren funtzioak goraipatzen ditugu, baina, gure irudiko, haren arauketak ez du larregi indartzen epaile eta teknika estrajudizialen arteko zubi-lana. Oso mugatua ikusten dugu «organo judizialei GEBE-ei buruzko informazioa ematea eta deribazio judizialerako behar den laguntza ematea»-n datzan funtzioa. Ez da nahikoa. Gure ustez, GEBEZ horiek bulego judizialaren unitate bat beharko lukete izan, eta egoitza judizial bakoitzean gutxienez bat egon beharko luke. Gainera, zerbitzu horien ardura Justizia Administrazioaren letratu batek beharko luke izan. Gure ustez, bi elementu horiek ezinbestekoak dira herritarrek GEBEZ horiek justiziaren sistemaren benetako parte direla atzeman dezaten.
Bestelakoan, bere xedea txalotuz (justiziara sarbidea bermatzea herritar orori), bere aurreikuspen orokorrak («Justizia Ministerioak eta erkidego autonomoak sortzea, bakoitza bere eskumenen egikaritzan, egoki deritzen eran») arduratzen gaitu, estatuko justizia-sistemaren ardaztzat hartzen ditugulako, eta hori estatu osorako bat eta bakarra denez, erkidego autonomo guztietan era berdinean antolatu beharko litzatekeelako, bakoitzaren eskumenak (noski) salbu.
#### *4.1.3. Epai Boterearen eta gatazkak ebazteko bide egokien arteko ezkontza biribila*
Esan bezalaxe, gure irudiko, teknika estrajudizialak estatuaren gatazkak ebazteko sistema hobetzera, oro har, eta jurisdikzioa, bereziki, zuzenduta daude. GEBE-en funtzioa, lehenik eta behin, Epai Boterea eraginkorrago egitea da, eta ondorioz, justizia-sistema edo zerbitzu publiko osoa. Izan ere, teknika estrajudizialak erabilita konpontzen diren gatazkak, epai-organoen lana arintzeaz batera, horiei garrantzitsuagoak diren kontu eta liskarrak ebazteko denbora gehiago errazten diete. Bereziki azpimarratu behar dugu elkarrizketak eta fede onak, askatasunez, hirugarren laguntzarekin (edo gabe), desberdintasun juridikoak ebazteko metodo gisa, gizartea gatazkagabetzen laguntzen dutela, etorkizuneko gatazkak ekidinez eta gure ordenamenduan barna transakzio-kultura bakegilea zabalduz. Hori aintzatetsita baina, era malguago edo zorrotzagoan, justizia egitea denez helburu, hau da, gatazka juridikoak legearekin bat ebaztea, ezin da Epai Boterea ahaztu edo alde batera egin. Are gehiago, bakarrik ebatz daitezke gatazka juridikoak Epai Boterearen laguntzarekin (beharrezkoa denean) eta kontrolarekin (beti). Beraz, esan dezagun ozen eta garbi: Epai Boterea da herritarren eskubideen, elkarbizitzaren eta bake sozialaren azken bermatzailea, horregatik gatazkak ebazteko sistemaren erdian kokatu behar da, kasu zehatzean parte hartu zein ez. Beraren existentzia bakarra da, nahiz eta ez jardun, GEBE batera doan herritarraren berme nagusia. Jurisdikzioa da edozein GEBEk behar duen segurtasun juridikoaren iturria. Eta ez dago besterik. Horregatik uste dugu Epai Botere-GEBE ezkontza kasik perfektua dela, justizia balio utopikoa den heinean, beti delako guztiz egin edo lor ezina. Beste hitz batzuetan, lan honen izenburuari erantzunez, bata bestearen akuilu dira. Inoiz ez langa.
## **4.3. Epai Boterea gatazkak ebazteko estatuaren sistemaren erdigune eta gatazkak ebazteko bide egokien berme**
Jarraian, Epai Botereak GEBEak bermez nola hornitzen dituen aztertuko dugu, jurisdikzioak sistemako erdigune izan behar duela agerian utziz. Arinago gogora ekarri behar dugu epaileek, beren jurisdikzio-ahalaren egikaritzan, «epaituz eta epaitutakoa betearaziz» (EKren 117.3 art.), funtzioa jurisdikzionala gauzatuz, zuzenbide-estatuaren jadanekotasuna bermatzen dutela herritarren epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea (EKren 24 art.) asebetetzen duten bitartean. Zehazki, epaileek herritarren eskubideak asebetetzen dituzte adierazpenezko babesa, betearazpen-babesa eta kautelazko babesa egikarituz. Horrela egiten dute, baita ere, demanda zibila jarri aurretik, eta horretarako baldintza bezala, herritarrek GEBE bat erabiltzen dutenean.
Epaileen adierazpenezko babesak GEBE-ei ematen dizkien bermeen inguruan, lehenik eta behin, gogoratu behar dugu, zenbaitetan, gatazka juridikoak eskubide xedaezinen ingurukoak direnean, haiek ezin erabil daitezkeela74. Gainerako kasuetan, hau da, gatazka juridikoa eskubide xedagarrien ingurukoa denean, GEBE baten bidez akordio bat lortzen bada, eta alderdietakoren batek beronek legearen kontrako akats larri bat pairatzen duela uste badu, kontratuak deuseztatzen diren arrazoiengatik, epaileen aurrean deuseztasun-akzioa egikaritu ahal izango du. GEBE-ekiko Epai Botereak gauzatzen duen kontrol hori herritarrentzat ezinbesteko bermea da, aurretiaz baitakite, teknika estrajudizialaren garapenean legez kontrako zerbait egiten bada, epaile batek hura deuseztatuko duela.
Kontrako kasuan, hau da, prozesu estrajudiziala antzua suertatzen bada, demanda zibila jarri ahal izateko baldintza beteta egongo da, bide judizialerako atea irekita izanik. Zentzu horretan, eta benetako sistema baten aurrean gaudelako froga, gogoratu behar dugu alderdietako batek besteari teknika estrajudizial bat hasteko egindako eskaerak akzio judizialen preskripzioa eten edo iraungipena esekitzen duela. Azaldu bezala, preskripzioa etengo edo iraungitasuna esekiko da eskaera horren komunikazioa, errekerituari, errekeritzaileak duen beraren helbide pertsonalean edo lantokian edo aurreko harremanetan alderdiek erabilitako komunikazio elektronikoaren bidez egin izanaren berri errekeritzaileak duenean. Etete edo esekitzeak akordioa sinatu arte iraungo du, edo, bere kasuan, negoziazioak itun gabe bukatu arte. Era berean, preskripzio- edo iraungipen-epe horiek 30 egun naturaleko epean berriro zenbatzen hasiko dira, errekeritutako alderdiak proposamena jasotzen duenetik zenbatzen hasita, baldin eta akordio bat lortzeko lehen bilerak bere horretan jarraitzen ez badu edo idatzizko erantzunik jasotzen ez bada (6.1 art.). Edozein kasutan, GEBEaren porrotaren ondoren eta, derrigorrezko baldintza beteta, demanda zibila jartzeko epea urtebetekoa da, errekeritutako alderdiak proposamena jaso zuenetik edo, bere kasuan, prozedura estrajudiziala akordio gabe bukatu zenetik zenbatuta (6.2.I art.).
Kasu edo gatazka batean aurreko bi kasuak gertatzen badira (zatikako akordioa eta desakordioa, alegia), aipatutako bi ondoreak emango dira.
<sup>74.</sup> Horietan, beraz, jurisdikzioa izango da gatazka ebazteko bide bakarra.
Bestelakoan, azaldu bezala, zuzenbide-estatuan norberaren eskubidea gailenzeko indarraren erabilera debekatuta, epaileen babes exekutiboa ezinbestekoa izanik, bai epaileen euren sententziak, bai GEBE-en bidez lortutako akordioak —behartutakoek borondatez betetzen ez dituztenean—, indarrez gauzatzeko, oso garrantzitsua da mekanismo estrajudizialen fruitua den akordioa eskritura publikora igotzeko aukera aintzatestea (PZLren 517.2.3 art. eta JZPEPLPren 12.2 art.). Epaileek libreki GEBE batera jotzea erabakitzen duten gatazkako alderdiei ematen dieten beste berme garrantzitsu baten aurrean gaude: alderdietako batek adostutakoa betetzen ez badu, kaltetuak akordioaren betearazpena eska dezake ondorengo betearazpeneko prozesu zibil batean. Prozesu zibil betearazlearen arauketari jarraituz egingo da.
Orobat inportantea da Epai Botereak GEBE batera jotzen duten herritarrei kautelazko tutoretzaren bidez ematen dien babesa. Araudi berriak kautelazko neurri bat eskatzeko ahalmena aintzatesten dio, dagokion kautelazko prozesu judizialean, GEBE bat hasi duela frogatzen duenari edo horietako baten parte dela esaten duenari (PZLren 722. art.). Berme hori edozein judizioz kanpoko teknikari aplikatzen zaio, baita atzerrian egiten ari direnei ere, betiere kasuan kasuko nazioarteko tratatu edo Europar Batasuneko arauekin bat. Edozein kasutan, PZLren 721-747. artikuluen bitartean jasotzen den kautelazko prozesu zibilaren araudia aplikatu da, kautelazko babesa, orokorrean, eta kautelazko neurri zehatza, eskatzeko orduan. Eskaria kasuan-kasuan erabiltzen den GEBEan akordio bat lortuz gero, berorri exekutatzea dagokion tokiko epaitegiaren aurrean egin beharko da. Hori egin ezean, epaile eskuduna ezagutzeko beste irizpide subsidiario bat aplikatuko da: eskatutako kautelazko neurriek eragina duten tokikoa (PZLren 724. art.).
Azkenik, eta beste behin Espainiako legegileak justizia-sistema baten alde benetako apustua egin duela erakusgarri, alderdietako batek edo biek GEBE baten azken emaitza bermatzeko kautelazko neurri bat eskatzen badute, eta hura antzua suertatzen bada, ondorengo prozesu zibileko demanda, kautelazko neurria(k) eman zuen(zituen) epai-organoaren aurrean jarri beharko da, hura akordio gabe bukatu edo/eta alderdi errekerituak proposamena jaso eta erantzunik eman ez eta hurrengoko 20 egunetan.
#### **5. Gibel solasa**
COVID ondorengo errealitate berria, zalantza gabe, enegarren bidez, Espainiako Justizia Administrazioa hobetzen ahalegintzeko mementoa izan daiteke. Justizia balio utopikoa denez gero, beti borrokatu behar da beraren lorpenerako. Horretarako gure apustua argi azaldu dugu: ADR tekniken, orain GEBE tekniken, indartzea, gatazkak ebazteko estatuaren sistemaren elementu aktibo bihurtuz, betiere, Epai Boterearen laguntza eta kontrolarekin. Gatazken ebazpenerako mekanismoen dibertsifikazioa aldarrikatzen dugu, herritarrek, libreki, kasuan-kasuan, beren beharrizanei egokitzen zaiena aukeratzeko beta izan dezaten, betiere Epai Botereak legearen betetzea eta haien eskubide subjektiboen errespetua bermatzen duela jakinik. Eraikuntza honi, Ipar Amerikako errealitatetik eratorria, estatuko justizia-sistema deritzogu, edo JZPEPLPren hitzetan, «Justiziaren zerbitzu publikoa». Edozein kasutan, haren ikasketa zuzenbide jurisdikzional dibertsifikatua deritzon zuzenbidearen arloari dagokio.
Demostratu dugun moduan, JZPEPLP gatazkak ebazteko estatuaren sistema izan behar duen gure formulazio teorikora hurbiltzen da, nahiz eta desberdintasun batzuk ere erakutsi. Ikerketa honekin bukatzeko, bakarrik garrantzitsuenei erreparatuta, berriro azpimarratzen dugu ezen judizioz kanpoko teknikak ezin direla zerrendatu, ezta haien kopurua legeak aurreikusitakoetara mugatu ere. ADR teknika tipikoa den bitartekaritzatik eta beraren ezaugarrietatik abiatuta (adostasuna, hirugarrenaren aukeraketa, fede ona negoziazioan, prozeduran malgutasuna…), gatazkako alderdiek nahi duten prozedura eraiki dezakete, betiere haien beharrizan, ezaugarri eta gatazkarekin bat. Muga bakarra indarrean dagoen legearen errespetua da. Hala ere, eta gure formulazioa eta iritzia malgutuz, onar dezakegu Espainiako historia prozesaleko memento honetan, eta ADR teknikak normalizatzeko bidean, legegileak herritarrei mekanismo zehatzak aurkeztearen aldeko hautua egin izana. Edozein kasutan, herritarren borondate-autonomiaren errespetu osoan egin behar du, muga bakarra legea eta horren errespeturako epaileek egin beharreko lana (GEBE-en laguntza eta kontrola) izanik. Oinarrizko premisa da.
Bestalde, ezin uka daiteke GEBEak epaileetara jotzeko derrigorrezko baldintza bihurtzea teknika hauen ezaugarria den erabateko askatasunaren muga nabarmena dela. Hala ere, alderdiak fede onarekin hitz egitera soilik behartzen direla (inoiz ez akordio batera heltzera!) nabarmenduz, teknika hauen oinarriaren muga onar dezakegu, gure ordenamendu juridikoan, gatazken ebazpen baketsua zabaltze eta normalizatze aldera, betiere, tramite burokratiko hutsak bihurtzen ez direla zainduz. Gure ustez, egokiena bakarrik epe batean izatea litzateke, beranduago, teknika hauek normalizatzean, haien oinarria den askatasun osoa errespetatuz. Esan bezalaxe, askatasunak teknika hauen alfa eta omega behar du izan.
GEBEZen sorrera goraipatu dugu, nahiz eta gatazkak ebazteko sistemaren barnean izan beharko luketen rolak garrantzitsuagoa beharko lukeela mantendu. Horrez gain, gogoratu, *lege ferenda*, bulego judizialaren zati izan behar dutela defendatzen dugula, eta epaitegi bakoitzean bat egon beharko lukeela Justizia Administrazioaren letratuaren gidaritzapean. Gainera, estatu osoko GEBEZek berdin antolatuta egon eta funtzio berberak izan behar dituztela aldarrikatzen dugu, betiere estatuaren eta erkidego autonomoen eskumenak (noski) errespetatuz.
Bereziki txalotzen dugu PZL aldatzea ADR teknikak suspertzeko, bai lehen auzialdian, bai apelazioan, bai exekuzioan ere. GEBE-etara jotzen denean, haien emaitza epaileen kautelazko babesarekin zaintzea ere olagaratzen dugu.
Lana ixteko azken gogoeta bat, gure ikerketa zentratu duen JZPEPLPtik haratago: gatazka juridikoen epai bidez kanpoko ebazpena sustatu nahi bada, Espainiako jurisdikzioa hobetzeko tresna gisa, sistema zilegi, eraginkor eta sostengarri bat sortzeko asmotan, non Epai Boterea erdigunean kokatzen den, derrigorrezkoa da GEBEak osotoro arautzea, hau da, ordenamendu juridikoko arlo guztietarako (zibila, penala, administratiboa eta laborala), haien elementu amankomunak eta berezitasunak aintzatetsiz. Horretarako, ezinbestekoa da, aurretik, EKren 24. artikulua eta Epai Boterea arautzen duen EKren VI. titulua aldatzea, lehenengoak, estatuko babes eraginkorra, eta bigarrenak egitura berriaren (Epai Boterea erdigunean eta GEBEak osagarri moduan) gutxiengoak, arautzeko. Gainera, egungo
EBLOk izan beharko luke aipatutako biak errespetatuz, estatuko justizia-sistemaren lerro nagusiak garatu beharko lituzkeena. Horrela, Epai Boterearen Lege Organikoa estatuko justizia-sistemaren Lege Organikoa edo Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Lege Organikoa bihurtu beharko litzateke.
## **6. Bibliografia**
- AAAA in Levin-Wheller (ed) (1979): *The Pound Conference: Perspectives of Justice in future*, Minnesota, Saint Paul.
- AAAA in Dora Fried Schnitman (koor.) (2000): *Nuevos paradigmas en la resolución de conflictos. Perspectivas y prácticas,* Granica, Bartzelona.
- Almagro Nosete, José (1988): «Alternativas al proceso jurisdiccional», *Boletín de Información del Ministerio de Justicia*, 1489.
- Banacloche Palao, Julio (2021): «Las reformas en el proceso civil previstas en el Anteproyecto de Ley de Medidas de Eficiencia Procesal: ¿una vuelta al pasado?», *Diario la Ley*, 9814.
- Barona Vilar, Silvia (1999): *Solución extrajurisdiccional de conflictos.Alternative Dispute Resolution (ADR) y Derecho procesal*, Tirant lo Blanch, Valentzia.
- Berzon, Michael (1995): «Settlement disputes, without boxing gloves: Alternative Dispute Resolution offers a way to resolve conflict without wrecking business relationships », *American Shipper*, 37, abendua.
- Buendía Cánovas, Alejandro (2021): «Los MASC: la última ocurrencia del legislador para desatascar la Administración de Justicia», *Economist & Jurist*, martxoak 8.
- Bujosa Vadell, Lorenzo Mateo (2021): «Ley 3/2020, de 18 de septiembre, de medidas procesales y organizativas para hacer frente al COVID-19 en el ámbito de la Administración de Justicia», *Ars Iuris Salmanticensis: revista europea e iberoamericana de pensamiento y análisis de derecho, ciencia política y criminología*, 1.
- Burgos Ladrón de Guevara, Juan (1980): *El juez ordinario predeterminado por la ley*, Civitas-Universidad de Córdoba, Madril.
- Castillejo Manzanares, Raquel (2021): «Los métodos adecuados de solución de conflictos según el Anteproyecto de Eficacia Procesal», in Raquel Castillejo Manzanares, Ana Rodríguez Álvarez (zuz.), *Debates jurídicos de Actualidad*, Thomson Reuters Aranzadi, Zizur Txikia 2021.
- De Diego Díez, Luis Alfredo (1998): *El derecho al juez ordinario predeterminado por la ley*, Tecnos, Madril.
- Ehrmann, John R., Stinson, Barbara L. (1994): «Human Health Impact assessment (HHIA): the link with Alternative Dispute Resolution», *Environmental Impact Assessment Review*, 14.
- Esparza Leibar, Iñaki (2010): «El modelo clásico de Poder Judicial como elemento indispensable para la consecución de la justicia en la resolución de conflictos. La contribución de la RAC/ADR», in Katixa Etxebarria Estankona, Ixusko Ordeñana Gezuraga (zuz), *La resolución alternativa de conflictos*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.
- Fernández Pérez, Ana (2022): «Los métodos alternativos de resolución del litigio como requisito de Procedibilidad», *La Ley. Mediación y Arbitraje*, 10.
- Fiss, Owen M. (1984): «Against settlement», *Yale Law Journal*, 93.
- Goldberg, Steven H. (1997): «Wait a minute. This is where I came in. A trial Lawyer´s search for Alternative Dispute Resolution», *Brigham Young University Law Review*, 653.
- Hardy, Stephen, Chapman, Chris, Gibson, Jerry (2003): *ADR in employment law*, Cavendish Publishing Limited, London.
- Ibarra Robles, Juan Luis, Da Silva Ochoa, Juan Carlos (2005): «El principio de unidad jurisdiccional en el Estado Autonómico», in Miguel Ángel, García Herrera, José María, Vidal Beltrán, Jordi Sevilla Segura (koor.), *El estado autonómico: integración, solidaridad, diversidad*, 1 bol., Colex, Madril.
- Lieberman, Jethro K., Henry, James F. (1986): «Lessons from the Alternative Dispute Resolution movement», *University Chicago Law Review*, 3.
- Magro Servet, Vicente (2012): «La incorporación al derecho español de la Directiva 2008/52/ CE por el Real Decreto-Ley 5/2012, de 5 de marzo, de mediación en asuntos civiles y mercantiles», *Diario La Ley*, 7852.
- Martín Diz, Fernando (2019): «Nuevos escenarios para impulsar la mediación en derecho privado: ¿conviene que sea obligatoria?», *Práctica de Tribunales: revista de derecho procesal civil y mercantil*, 137.
- Martín Nájera, María Teresa (2005): «La mediación intrajudicial», *Cuadernos de Derecho Judicial*, 5.
- Méndez, Héctor Óscar (2000): «La conciliación. Su revitalización como medio alternativo de resolución de conflictos», *Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje*, 1.
- Menkel-Meadow, Carrie (1995): «Whose dispute is anyway? A philosophical and democratic defense of settlement (in some cases)», *The Georgetown Law Journal*, 83.
- Montero Aroca, Juan (1984): «Del derecho procesal al derecho jurisdiccional», *Justicia*, 2.
- Montero Aroca, Juan (2000): *El derecho procesal en el siglo XX*, Tirant lo Blanch, Valentzia.
- Montoro Ballesteros, Alberto (1980): «Conflicto social, derecho y proceso», in *Derecho y proceso. Estudios jurídicos en honor al Profesor Antonio Martínez Berrocal*, Murtziako Unibertsitatea, Murtzia.
- Moore, W. Kenneth (1995): «Mini-trials in Alberta», *Alberta Law Review*, 1.
- Mose, Darek, Kleiner, Brian H. (1999): «The emergence of Alternative Dispute Resolution in Business today», *Equal Opportunities International*, 5-6.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2009): *La conciliación y la mediación en cuanto instrumentos extrajurisdiccionales para solventar el conflicto laboral*, Comares, Granada.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2009): *Análisis crítico del arbitraje laboral y su entorno en el ordenamiento jurídico español*, Civitas-Thomson Reuters, Iruña.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2014): *El Estatuto jurídico de la víctima en el Derecho jurisdiccional penal español*, Instituto Vasco de Administración Pública, Oñati.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2017): «Bienvenidos arbitraje comercial y de inversiones y resto de mecanismos extrajurisdiccionales al Derecho jurisdiccional diversificado, rama del Derecho que ordena la solución de los conflictos jurídicos», *Arbitraje: revista de arbitraje comercial y de inversiones*, 3.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2018): «Sobre la mejora de la justicia o su concepción en el marco del derecho jurisdiccional diversificado» in Manuel Jesús Cachón Cadenas, Justo Franco Arias (koor.), *Derecho y proceso: liber Amicorum del profesor Francisco Ramos Méndez*, 3 bol. Atelier, Bartzelona.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2021): «Contribuciones al debate sobre la necesidad de constitucionalizar las técnicas extrajurisdiccionales de conflictos en el ordenamiento jurídico español», in Sonia Calaza López, José Muinelo Cobo (zuz.), *El impacto de la oportunidad sobre los principios procesales clásicos: Estudios y diálogos*, Iustel, Madril.
- Ordeñana Gezuraga, Ixusko (2022): «Educación para la desjudicialización o una experiencia piloto de coordinación entre el equipo docente y la tutoría de un centro asociado dirigido a fomentar las competencias necesarias para la investigación jurídica mediante el empleo de metodologías activas», in Sonia Calaza, Ixusko Ordeñana (zuz.), *Externalización de la justicia civil, penal, contencioso-administrativa y laboral*, Tirant lo blanch, Valentzia.
- Ortiz Pradillo, Juan Carlos (2011): «Análisis de los principios informadores de la mediación en materia civil y mercantil», *Boletín del Ministerio de Justicia*, 2135.
- Picker, Bennett G. (2001): «ADR. New challenges, new roles and new opportunities», *Dispute Resolution Journal*, otsaila-apirila.
- Ramos Méndez, Francisco (1982): «La quiebra de la justicia», *Justicia: revista de derecho procesal,* 1.
- Ramos Méndez, Francisco (1987): «¡La justicia es un cachondeo!», *Justicia: revista de derecho procesal*, 1.
- Ramos Méndez, Francisco (1987): «Sigue el cachondeo», *Justicia: revista de derecho procesal*, 3.
- Ramos Méndez, Francisco (1987): «Oigan todos: ¡La justicia está podrida!», *Justicia: revista de derecho procesal*, 1.
- Ramos Méndez, Francisco (1987): «Estado crítico de la justicia», *Proserpina: revista de la Universidad Nacional de Educación a Distancia*, 6.
- Requejo Pages, Juan Luis (1989): *Jurisdicción e independencia judicial,* Centro de Estudios Constitu-cionales, Madril.
- Rolph, Elizabeth, Moller, Erik, Petersen, Laura (1996): «Escaping the courthouse: private Alternative Dispute Resolution in Los Angeles», *Journal of Dispute Resolution*, 2.
- Sander, Frank E.A. (1976): *Conference on causes of popular dissatisfaction with the Administration of Justice*, National Center for State Courts, Washington.
- Sander, Frank E.A. (1995): «Alternative methods of dispute resolution: an overview», in Michael Freeman (ed.), *Alternative Dispute Resolution*, Darmouth, Sidney.
- Schiffrin, Adriana (1996): «La mediación aspectos generales», in (Coor. Julio Gottheil, Adriana Schiffrin), *Mediación: una transformación en la cultura,* Paidós, Buenos Aires.
- Six, Jean Francois (1997): *Dinámica de la mediación*, Paidós, Bartzelona.
- Soleto Muñoz, Helena (2017): «La mediación, tutela adecuada en los conflictos civiles», in Ana Isabel Blanco García (ed.), *Tratado de mediación. Tomo I. Mediación en asuntos civiles y mercantiles,* Tirant lo Blanch, Valentzia 2017.
- Subijana Zunzunegui, Ignacio José (2002): «Apunte reflexivo sobre la justicia», *Jueces para la Democracia. Información y Debate*, 44.
- Wang, Margaret (2000): «Are alternative dispute resolution methods superior to litigation in resolving disputes in international commerce? » , *Arbitration International,* 2. |
aldizkariak.v1-7-713 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 89 _2014_7",
"issue": "Zk. 89 _2014_",
"year": "2014",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza EAEn: zer-nolako arte-hezkuntza ahalbidetzen dute testuliburuen irudiek?**
# **Idoia Marcellán Baraze, Ainhoa Gómez Pintado Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak**
Ikerketa honetan Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan zer-nolako arte-hezkuntza jorratzen den aztertu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntzarako testuliburuen irudiei erreparatuz. Ondorio nagusia hau da: ikuspegi zaharkitu bat islatzen dute, jorratzen diren edukiengatik zein haiek lantzeko planteatzen diren jarduerengatik. Etorkizunerako proposamen batzuk aipatzen dira amaieran, kultura bisualaren eta estudio bisualen ikerketek sorturiko markoa oinarritzat hartuz.
GAKO-HITZAK: Arte bisualen hezkuntza · Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza · Kultura bisuala · Artea.
# **Plastic and Visual Education in Basque Country: Which kind of art education can be provided by images in textbooks?**
This investigation examines what kind of art education is developed in the schools of the Basque Country. To that end, the images present in the textbooks used in art education in Secondary education have been analyzed. The main conclusion is that art education is outdated there, according to the content addressed and to the proposed activities to work with them. Finally, some proposals for the future are outlined related to the framework suggested by the research comming from visual Studies and visual Culture.
KEY WORDS: Visual art education · Secondary school · Visual culture · Art.
| Jasotze-data: 2013-06-17. Onartze-data: 2014-01-09. | | |
|-----------------------------------------------------|--|--|
| | | |
## **1. Sarrera**
Herri anglosaxoietatik datozen arte-hezkuntzaren joera berriek aldaketak ekarri dituzte arlo honetara: esate baterako, arte-hezkuntza diziplinatan banatzea edo heziketa-programak bilatu nahi izatea gazteen ikus-gaitasuna alfabetizatzeko. Hori bai, proposamenik konplexuenak eta interesgarrienak mugimendu errekonstrukzionisten (Clark, 1996) eskutik heldu zaizkigu, arte bisualen hezkuntzaren oinarri teoriko, epistemologiko, diziplinazko eta didaktikoak berrikusteko aukera eskainiz (adibidez, Duncum, 1997, 2003; Efland, Freedman eta Stuhr, 2003). Izan ere, Marinek (2002) aipatu bezala, ikus-arteen hezkuntzan orain arte gertatu diren aldaketak ikuspegiari lotutakoak izan dira, eta ez edukiei lotutakoak: ikasi beharreko irudi motak eta haien aniztasuna handitzen saiatu arren, arte ederrak ziren arretaren erdigunea eta arte herrikoiak eta bestelako irudiak gainetik lantzen ziren. Kultura bisualaren (Mitchel, 1995; Mirzoeff, 1999) eta ikerketa bisualen iturrietatik edaten duten ikus-arteen hezkuntzaren ikuspegi hauek errotiko aldaketa bat proposatzen digute ordea. Alde batetik, ikasgaiaren objektuari buruzko aldaketa dakarte, eta bestetik, hura aztertzeko ikuspegia eraldatu dute. Jarraian bi auzi horiek laburki argudiatzen dira. Aipaturiko ikertzaileek planteatzen dituzten perspektiba horietatik Arte Hezkuntzan ondoko bi baldintzak betetzen dituzten gailuak aztertzea proposatzen da: batetik, gehienbat bisualak direnak (nahiz eta irudiekin batera, askotan eta ezinbestean, soinu-elementuak, ahozko elementuak, gorputzkeinuak eta lengoaiak, eta abar ageri diren); bestetik, jarrerak, balioak eta sinesmenak osatzea (Duncum, 1997; Hernández, 1997). Ondorioz, Arte Hezkuntza artetzat hartutako objektuez haraindi doa eta eremu ikaragarri handia barne hartzen du: hiri-altzariak, modako jantziak eta orrazkerak, etxeko apainketa, haurrentzako eta gazteentzako aldizkarien tipografia, autoak eta motorrak, marken logotipoak, etab. Arte-hezkuntzaren proposamen berriztatzaile hauek ikasgai bezala, beraz, egungo gizartean dugun askotariko ikonosfera kontuan hartzea proposatzen dute, artelanez zein bestelako adierazpen kulturalez osatuta dagoena. Irudi-aniztasun horri kultura bisual deritzo. Hortaz, lehenik eta behin arlo honetako ikasgaiaren mugak gainditzeko gonbitea luzatzen digute kultura bisuala osotasun honetatik kontuan hartzeko perspektiba hauek eta, horretaz gain, artelanez edo ikus-arteaz baino areago irudikapenez edo artefaktu bisualez hitz egiten dute.
Bainan kultura bisuala ez da soilik askotariko gailu edo irudi sorta bat, ikerketaperspektiba bat baizik, hainbat diziplinaren bat-egitetik sorturikoa: soziologia, semiotika, estudio kultural eta feminista, eta artearen historia kulturala besteak beste. Hori bai, kultura bisuala definitzerakoan, zenbait ñabardura daude, batzuk politikoagoak dira (Mirzoeff, 1999) eta beste batzuk, berriz, akademikoagoak (Walker eta Chaplin, 1997). Hernándezen aburuz, jakintza-alorrean egon diren aldaketek eragin dituzte kultura bisualaren ikuspegi zenbait, batez ere postestrukturalismoak artearen historian eta medioetako ikerketetan izan du eragina (Rampley, 2005b); eta beste ikuspegi zenbait errealitatearen irudikapen homogeneizatzaile berriei aurre egiteko praxia dira, herritarren erresistentzia sustatzeko bide (Moxey, 2005 in Hernández, 2007).
Edonola ere, gailuak edota irudiak aztertzeko perspektiba konplexuagoak eskaintzen dizkigute eta, horretan datza, hain zuzen ere, arte-hezkuntzaren berrikuntzarik handiena. Perspektiba horiek egun munduaren ezagutza irudien bidez egiten dela azpimarratzen dute, eta hartara, sarri entzuten edo irakurtzen duguna bezain garrantzitsua dela ikusten duguna diote, gainera artefaktu bisual horiek sortu diren gizartearen sinesmen, jarrera eta balioen bitartekariak direla diote. Bitartekaritza-lan hori arte-mundutik datozenak zein bestelako adierazpen kulturalak egiten ari dira. Horregatik, artistikoak diren zein artistikoak ez diren artefaktu bisualek gure egunerokotasunean eta gure nortasunaren eraikuntzan izugarrizko garrantzia dutenez (Hernández, 2007), haiek aztertzeko ez da nahikoa izanen bestelako arte-hezkuntzako proposamenetan hain ohikoak diren irizpide formalak soilik kontuan hartzea. Cabrerak (2012) aipatzen duen moduan, artefaktu kulturalek euren konstrukzio-printzipioak bestelako epistemeetan dituztenean, oso zaila da haien diskurtsoak konprenitzea teknika, kategoria estetiko tradizional edo berezitasun gestaltikoetan oinarrituz.
Askotariko artefaktu horiek manifestazio kultural batzuk balira bezala ulertzen badira, zeinek kultura horren sinesmen, jarrera eta balioak islatzen dituzten, haiek konprenitu ahal izateko euren testuinguru historiko, sozial eta politikoetan aztertu eta ulertu behar dira, honako galdera hauek planteatuz: zer baldintza sozialetan sortu eta barreiatu dira? Nola heldu dira guganaino? Eta zer eragin dute gure eguneroko bizitzan? Azken batean, interes nagusia ez dago artefaktu horietan, baizik eta kultura-balioen garraio gisa betetzen duten funtzioan. Ondorioz, artehezkuntzaren xede nagusia kultura bisual honen konprenitze kritikoa litzateke; besteak beste, arlo bisualari buruz gogoeta eginez edota artefaktu horien bitartez sortzen eta egituratzen diren botere-harremanei buruz gogoeta eginez.
XX. mendeko azken hamarkadetan, beraz, ikerkuntza-mailan eta teorian izugarrizko iraulia eta bultzada eman zaio ikus-arteen hezkuntzari mugimendu errekonstrukzionisten proposamenei esker —kultura bisual eta estudio bisualen ekarpenetan oinarritzen direnak—, eta esparru hau osatzen duten kontzeptu, material eta artefaktuak egiteko nahiz aztertzeko prozeduren aniztasuna eta kopurua etengabe hazi da. Irauliak XXI. mendean hasi berri dugun bigarren hamarkada honetan dirau eta etorkizunean irudiek, edo hobeto esanda artefaktu bisualek, gure bizitzetan duten garrantzia areagotuz joango denez jarraituko du.
Testuinguru hurbil batean, Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean EAE), Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntzaren curriculum-proposamena oso lerrokaturik agertzen da ideia berri hauekiko eta kokapen hau agertzen du:
Kontuan izan behar dugu gure ikasleak mota guztietako erreferentzia estetikoz iragazitako gizartean bizi direla, eta erreferentzia estetiko horiek oso garrantzitsuak direla; izan ere, erreferentzia horiek ageri dira prozesu hauetan guztietan: sozializazioprozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, eta bizi garen munduari buruz jasotzen dituzten ideiak egiteko prozesuetan.(…) Beraz, produktu estetikoen aukera zabal batekin lan egin behar da, ez arte-kultura jasoko aukerekin bakarrik gaur egun kultura horrek duen aberastasun eta bizitasun handia kontuan hartuz, baizik eta eguneroko bizitzan daudenak ere erabiliz, hasi jantzien modatik eta marken logotipoetaraino, haurrentzako aldizkariak eta publizitatea ere aintzat hartuz (EHAA, 2007: 544).
Aldi berean, irakasgai honetan arte-gertaerak ikuspegi globalago batetik landu behar direla aipatzen du, ez bakarrik balio formal eta estetikoak; izan ere, artelanak eta bestelako produktuak ez dira errealitatearen irudikapen hutsak eta pertsonen nortasunaren garapenean eragina dute, beraz, eskoletan jorratzeko proposatzen diren 3 bloke nagusietariko bat fenomeno hauen ulermena eta interpretazioa lantzea da.
Baina, zertan dira aipaturiko ideia berriztatzaile hauen guztien oihartzunak egungo eskoletako praktikan EAEn? Islarik ote Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Arte Hezkuntzako ikasgaietan? Horixe da hain zuzen ere jarraian aurkeztuko den ikerketaren muina.
## **2. Metodologia**
Askotariko kultura bisual baten isla ote dagoen eta zer-nolako harremana duten hura osatzen duten artefaktu bisualek, artelanek eta kultura mediatikoarenak alegia, aztertu nahian, ikus-arteen hezkuntzaren esparru oso zehatz bat jarri da jomugan: EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (aurrerantzean DBH) ikastetxeetan arloarekin zerikusia duten ikasgaietan erabiltzen diren testuliburuak. Esan beharra dago testuliburuei soilik erreparatuz ezin direla eskoletan gertatzen diren ikaskuntzaprozesuak bere osotasunean azaldu, zer-nolako irakas-ikas dinamikak suertatzen diren edota zer-nolako erlazioak sortzen diren ikasle, irakasle eta edukien artean, baina testuliburuek nola eta zer ikasi behar den adierazten dute (López eta Mora, 2001). Gainera, irakasleek ikasgai honetarako propio sortzen duten materialarekin batera, material didaktiko hauek dira erabilienak eta, zenbait kasutan, baita baliabide bakarra ere (Gonzalez eta Payés, 2005; Jiménez eta Perales 2001, 2002; Llorente, Andrieu, Montorio eta Lekue, 2002; Pro eta Pro, 2011). Hortaz, hezkuntzan orokorrean eta DBHko esparruan bereziki, honelako argitalpen espezializatuek garrantzia dute eskoletako egunerokotasuna aztertzeko (Rodriguez, 1999), jakintza-arlo baten ezagutzaren eraikuntzan duten eragina nabarmena delako. Zentzu horretan hezkuntza artistikoaren zer-nolako kontzepzioa ahalbidetzen duten argiztatzen dute. Estatu mailan bi lan dira arlo hau espresuki aztertu dutenak: Maesorena (1999), curriculum-materialei erreparatzen, eta beranduxeago testuliburuen kalitatearen inguruko azterlana, Maeso eta Roldán (2002) ikertzaileena.
Ikerketa honetan, berriz, interesgarritzat jo dugu Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntzako testuliburuetan agertzen diren irudien bidez zer-nolako arte eta bestelako adierazpen kulturalen ikuspegia eraikitzen ari den aztertzea eta, ondorioz, zer-nolako arte-hezkuntzaren ikuspegia darabilten. Azken batean, testuliburuak osatzen dituzten irudiak ez dira irudikapen hutsak eta sinesmen batzuk eraikitzen dituzte, kasu honetan arte-hezkuntzaren inguruan. Arestian aipatu denez, EAEko curriculum-proposamenak argi aholkatzen du irudi-aniztasun batekin lan egin behar dela eta irudiok lantzeko azterketa formaletatik harantzago joan behar dela. Baina, testuliburuetan horrelakorik bermatzen al da?
Beraz, ikerketa gauzatzeko, alde batetik, testuliburuen aukeraketa bat egin behar izan da, eta, bestetik, bertan agertzen diren irudien edota, termino egokiagoa erabiliz, artefaktu bisualen antolamendu eta azterketa, jarraian azaltzen denez.
### **2.1. Aztergaien aukeraketa**
EAEn arlo honetan gehienbat erabiltzen diren testuliburuak detektatu nahi izan dira eta horretarako 3 hiriburuetako DBHko ikastetxeetan zundaketa bat egin da, bertan batzen direlako erkidegoan dauden zentro gehienak: publiko, pribatu zein kontzertatuak. Bestalde, DBHko lehen hiru mailetara mugatu da galdeketa, maila horietan arte-hezkuntzarekin zerikusia duten ikasgaiek nolabaiteko derrigortasuna dutelako. Horretaz gain, ikasleen testuliburuen azterketara xedatu da ikerketa, azken finean ikasleen eta irakasleen liburuen arteko desberdintasunik nabarmenenak azalpenetan topatzen baititugu, baina ez irudietan. Zundaketa horretatik lortutako emaitzak honako hauek dira:
Erantzun duten zentroetatik % 53,9k testuliburua darabil eta beste % 46,51k, berriz, ez edo ez behintzat oinarrizko tresna bezala (zenbaitetan partzialki bai darabiltelako). Arte Hezkuntzaren irakaspenerako testuliburua darabilten zentroen artean honako hauek dira erabilienak (ikus 1. taula):
| Izenburua | Argitaletxea | Hizkuntza | Erabilera % |
|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------|---------------------------|-------------|
| Educación Plástica y Visual I y<br>II<br>Plastika eta Ikus-hezkuntza I<br>eta II | SM/ Editorial<br>Ikasmina-SM | Gaztelania<br>eta euskara | % 40 |
| Serie Galería. Propuestas para la<br>adquisición de la competencia de<br>Cultural y artística<br>1 y 2<br>Ikusmira saila. Giza eta arte<br>kulturarako gaitasuna lortzeko1 | Santillana Educación,<br>SL<br>Editorial Zubia<br>Santillana | Gaztelania<br>eta euskara | % 24 |
| Cuadernos de plástica | Anaya | Gaztelania | % 16 |
| Plastika koadernoa | Anaya-Haritza | Euskara | % 5 |
| Arts and Crafts | McGraw- Hill,<br>Interamericana de<br>España SL | Ingelera | % 5 |
| Educación Plástica y Visual | Donostiarra | Gaztelania | % 5 |
| Observar, interpretar, expresar.<br>Educación plástica visual | Sandoval | Gaztelania | % 5 |
**1. taula.**
Datu horiei erreparatuz, Espainiako estatu mailan lan egiten duten 3 editorialek argitaratzen dituzten testuliburuak izango dira aztergai: SM, Santillana eta Anaya. Argitaletxe horien euskarazko zein gaztelaniazko testuliburuak aztertuko dira, beraz, guztira 5 liburu 1. eta 2. mailei dagozkienak, hau da: Redal eta Santxo (2010), Rodríguez, Soler eta Basurko(2008; 2010), Alzu, Herrero eta Nuñez (2012) eta Alvarez eta Alvarez (2011). Beste testuliburuak, berriz, duten erabilera urriagatik, ez dira haintzat hartu izan.
### **2.2. Irudiak aztertzeko parametroak**
EAEko ikastetxeetan gehien erabiltzen diren testuliburuak identifikatu ondoren, bertan zer-nolako artefaktu bisualak erabiltzen dituzten aztertu da. Horretarako, aukeraturiko 5 testuliburuetan agertzen diren irudiak behatu eta antolatu ondoren, 3 mota ezberdinetan sailka daitezkeela ikusi da:
- **Artistikoak:** atal honek liburuetan bertan artelan izendatu direnak hartu ditu barne; pintura, eskultura, argazkilaritza, instalazioak, *land art* eta gisa horretako ikus-arteak agertu dira nagusiki gero azalduko denez.
- **Kultura mediatikoaren irudiak:** ikus-entzunezko medioek sorturiko irudiak hartu ditu atal honek; masiboki sortzen eta kontsumitzen diren irudiak, partekaturiko balioak islatzen dituztenak eta nolabaiteko giza erreferenteak eskaintzen dituztenak (telebista, publizitate edota pelikuletako irudiak, besteak beste).
- **Bestelakoak:** nahiz eta kultura bisualaren parte izan, kategoria honetan aurreko ataleko ezaugarriekin bat ez datozen irudiak kokatu dira, eta prozesuak azaltzeko baliagarriak diren irudiak ditugu (objektuak, animaliak, pertsonak edo paisaiak islatzen dituztenak).
Hauxe izan da, hain zuzen ere, egin den lehengo antolaketa, guztira 1.904 irudi erregistratu dira eta, horretaz gain, ikerketa honetan sakondu ahal izateko, artefaktu bakoitzaren fitxa bat egin da eta bestelako parametro batzuk aztertu dira, hala nola: nork egina den, emakumearen presentzia autoretzan, garaia, irudien abstrakzio-maila, lantzen duten gaia, gaztetxoekiko gertutasuna, ingurune kulturalarekiko gertutasuna, eta abar. Filemaker programa erabiliz datu-base bat diseinatu da datuak gurutzatu ahal izateko eta ikuspegi kuantitatiboa baino areago kualitatiboa burutu ahal izateko; izan ere, ikerketa honetan zenbakizko datuak baino esanguratsuagoak dira datu horiek argiztatzen dituzten arazo eta auziak, eta horien interpretazioan jarri da indar gehien.
Jarraian datu-base horren irakurketatik ateratako datu esanguratsuenetariko batzuk aurkezten dira:
### **3. Emaitzak**
Azterturiko bost liburuek, lehenengo hurbilpen orokor batean, egitura eta eduki oso antzekoak agertzen dituztela ikus daiteke; hein handi batean guztietan irudiak sortzeko edota produzitzeko unitateak dira nagusi. Besteak beste, testuliburuetan zehar ikusizko lengoaiaren elementuak (testura, lerroak, kolorea, bolumena, formak), errepresentaziorako moduak (erritmoa eta konposizioa, espazioren irudikapena) eta marrazketa geometriko eta teknikoaren kontzeptuak lantzen dituzten unitateak errepikatzen dira. Oro har, planteatzen dituzten jarduerak kopiazko ariketak dira; irudien interpretaziorako jarduerak, aldiz, oso eskasak dira eta daudenean egilearen jenioarekin, teknikekin edo materialekin, adierazpenarekin edo komunikazioarekin soilik erlazionatuta. Ez da topatu kultura bisualaren babespean planteatzen den nozio teorikorik bisualitate, edota bitartekaritzaren inguruan, ez proposamen metodologiko berririk (testuartekotasuna, dekonstrukzioa, edota diskurtsoaren azterketa planteatzen dutenik) ezta irudiak ekoizteko prozesuan testuinguruko gertakizun soziopolitikoek duten garrantzia azpimarratzen duen azalpenik ere. Adierazpen kulturalek, direla artistikoak direla kultura mediatikotik datozenak, munduaren eta geure buruaren ikusmoldeak nola bideratzen dituzten aztertzeko jarduerarik ez da planteatzen. Eta are gutxiago kultura bisuala osatzen duten artefaktuen arteko harremanik, kuestio formalengatik ez bada. Ez dira hainbat euskarri erabilita norberaren arazo sozial eta kulturalei buruz egon daitezkeen kontakizun bisualak bezala agertzen. Beraz, editorial ezberdinetako liburu hauetan produkziozko jarduerak dira nagusi, eta interpretazio, kritika edo irudien azterketarako jarduerak, ordea, oso urriak dira
Jarraian azalduko denez, erabateko ezberdintasuna egiten da adierazpen kultural guztien artean eta oso tratamendu ezberdina egiten zaie bakoitzetik eskaintzen diren datuak direla medio.
## **3.1. Arte-irudiak aztergai**
Azterturiko 5 liburuetan orotara 410 artelan topatu dira, irudi guztien % 21 osatuz. Atal honetako irudiek artearen «kartografia» tradizional bat osatzen dute, bai darabilten irudikapen-teknikagatik, bai agertzen diren autoreengatik edota lantzen dituzten gaiengatik.
Esate baterako, agertzen diren obra gehienak (% 60) XX. mendekoak badira ere, haiek burutzeko erabili diren irudikapen-teknikei erreparatuz gero, ikus daiteke tradizionalki artearen esparrukoak kontsideratuak izandakoak direla nagusi: obren erdiak baino gehiago (% 58) pinturak dira; % 13 arkitekturak; % 12 eskulturak; eta marrazki, diseinu eta argazkilaritzaren agerpena % 3 da, arlo bakoitzean; collage eta instalazioen agerpena % 2 da, arlo bakoitzean; eta oso ehuneko baxuetan land art, serigrafiak, grabatuak eta irudi digitalak agertzen dira.
Egileei eta obrei erreparatuta, Mendebaldeko artearen historiako artista eta artelan entzutetsuenak batzen dira testuliburu hauetan: Picasso, Miguel Angel, Miró, Kandisky, Vasarely, Van Gogh, Matisse, Sorolla edota Velázquez dira gehien errepikatzen diren artistak. Gehienak pintoreak, gizonezkoak eta hildakoak.
Esanguratsua ere bada bost liburuetatik hiru euskaraz badira ere, ez dutela ia euskal artisten berri ematen. Kopurua oso anekdotikoa da, zeren guztira 6 euskal artista baino ez baitira agertzen: Basterretxea, Txillida, Oteiza, Ibarrola, Anda eta Moneo nafar arkitektoa.
Irudietan agertzen diren motiboak oso «neutroak» dira, batez ere: erretratuak edo pertsonak (% 19), arkitekturako adibideak (% 13), paisaiak (% 12), gai erlijioso eta mitologikoak (% 11) eta bodegoiak (% 7) azalduz. Ehuneko oso baxuetan motibo geometriko, abstraktu edo animaliak agertzen dira. Beraz, lantzen dituzten gaiei erreparatuta, ez dago gai polemiko edo kritikorik, eta horregatik motibo neutroak direla diogu, ez eta ikasleengandik hurbil egon zitekeen gairik ere.
Bestalde, artelan gehienek hura azaltzeko lagungarri diren hainbat datu izan ohi dute: autoretza, data, erabilitako teknika, dimentsioak edo kokalekua. Datu horietaz gain, aspektu formalen deskripzio moduko bat dakarte zenbaitetan, baina inoiz ez artelanak sortu ziren testuinguru sozial edota politikoaren inguruko azalpenik. Deigarria ere bada artelanen %16k ez dakarrela inolako argibiderik.
### **3.2. Kultura mediatikoaren irudiak aztergai**
Azterturiko liburuetan artelanen irudiek baino lau aldiz presentzia txikiagoa dute kultura mediatikoaren irudiek , 91 irudi, hau da, klasifikaturiko irudien % 5 sartu da atal honetan. Gogoratu behar da ikus-entzunezko komunikabideek sorturikoak eta sozialki konpartituriko balioak, sinesmenak edota jarrerak islatzen dituzten irudiak sartu direla kategoria honetan. Xehetasunetan sartuta, ikusi da publizitatearen mundukoek % 23 osatzen dutela, % 18 trafikoarekin zerikusia duten piktogramek, % 13 zinema zein komikien munduko irudiek, % 7 lurraldeetako mapek eta diseinuzko hainbat objektuk ere, eta esangurarik gabeko ehuneko batzuetan musika, telebista edo dantzarekin zerikusia duten irudiak agertu dira.
Multzo honetan azpimarragarria da autoretza-falta ere; izan ere, komikietako adibide batzuk kenduta, beste irudietan, eta bereziki pelikuletako fotogrametan, ez da egilearen berririk ematen. Komikietako irudien egileak Ibañez, Quino, Uderzo eta Forges dira nagusi eta bakarrak.
Irudikaturik agertzen diren gaiei erreparatuz gero, esan beharra dago aniztasun handia dagoela eta oso zaila izan dela azpikategoriatan klasifikatzea. Adibide batzuk aipatzearren: zenbait produkturen kontsumoa sustatzen duten publizitatekartelak aurkitu dira, berdintasuna aldarrikatzen dutenak, animalien kontrako indarkeria edo drogen kontsumoa salatzen dutenak, mapa ugari, piktogramak eta hainbat logotipo, eta abar.
Bestalde, artelanekin ez bezala, holakoetan ia ez dago ekoizpen kultural horiek azaltzeko lagungarria izan daitekeen beste daturik. Irudiok osatzen duten multzotik % 85ean ez dago ekoizpen-datarik; % 15ean, berriz, 1920 eta 2004 urte bitartean egin direla zehazten da. Halere, kontuan izanda aztertutako liburuak XXI. mendeko gaztetxoek erabiltzen dituztela, esan beharra dago agertzen diren erreferente hauek ez datozela bat haien egungo testuinguruarekin; agertzen diren zenbait pelikula, komiki edo telesailen adibideak gaztetxo horiek oraindik jaio aurretiko garaikoak dira. Esate baterako, komikien adibideetan, klasiko bilakatu diren Asterix edo Mortadelo eta Filemon agertzen dira, eta telebista-programetako adibideak duela 20 urtekoak dira.
# **3.3. «Bestelako» irudiak aztergai**
Ikerketaren arreta irudi artistiko eta kultura mediatikoaren irudietan badago ere, atal honetan «bestelakoak» bezala katalogatu diren irudiei aipamen bat egingo zaie. Kultura bisualaren parte izan arren, atal honetan klasifikaturikoak ez dira masiboki kontsumitzen eta sortzen diren irudiak edota partekaturiko balioak islatzen dituztenak; irudi hauek, ordea, teknika edo prozesuak azaltzeko lan egiteko tresnak edo objektuak agertzen dituzte nagusiki eta horregatik beste atal batean kokatu dira. Azterturiko irudi guztien multzorik handiena osatzen dute, % 71, eta ondorengo azpiblokeetan sailkatu dira: gehiengo batean prozesu, teknika edo marrazkien adibideak ematen dituzten irudiak daude eta % 82 osatzen dute, objektuek % 8, paisaiek % 5, animaliek % 3 eta pertsonek % 2. Irudi hauetan ez da azalpen-daturik agertzen; ez egile, ez data, ez fitxa ez eta nolabait testuingurua ezartzeko lagungarri izan daitekeen bestelako informaziorik ere. Hori, bat dator irudi hauek betetzen duten funtzio adierazgarriarekin; izan ere, irudi hauek, aipatu bezala, gehienetan, teknika edo prozesuak azaltzen laguntzen dutelako. Azterturiko 5 testuliburuetan gehien sustatzen diren jarduerekin ere bat dator: ekoizpenekoak hain zuzen ere. Unitate didaktikoetan, sarri, ekoizpen horiek burutzeko aspektu formalak lantzeko adibide anitz agertzen dira: koloreak, ehundurak, bolumena, arazo geometrikoak eta horiek azaltzeko aipaturiko azpiblokeetako irudi motak erabili izan dira. Marrazketa teknikoa burutzeko adibideak eta azalpenak ere nagusi dira eta holako irudi motak atal honetan ere sartu izan dira. Irudi-bloke honetan agian kuestio azpimarragarriena ikasleengandik nolabaiteko gertutasuna dagoela izan liteke; zenbaitetan, irudiotan testuliburu hauen erabiltzaile izan daitezkeen gaztetxoak ageri direlako surf egiten, saskibaloian jolasten, irakurtzen… edonola ere horrelako adibideak bloke honetako irudien % 3 baino ez dira.
## **3.4. Emakumeen presentzia autoretzan**
Tarte berezi bat eskaini nahi izan zaie datuak nolabaiteko genero-ikuspegitik aztertzean lortutako emaitzei, oso esanguratsua baita XXI. mendeko hezkuntza formaleko testuliburuetan gertatzen dena. Sakontasunez landu zitekeen gaia izanik, ikerketa honetan testuliburuetan agertzen diren irudien autoretzan emakumeek zer-nolako presentzia duten aztertzeari ekin zaio, eta ez zaie erreparatu irudietan eraikitako genero-ereduei, horrek beste ikerketa oso baterako emango lukeelako.
Datuek erakutsi dute, oro har, emakumeen presentzia autore bezala oso eskasa dela. Azterturiko irudietako autoretza atalez atal behatuz, honakoa topatzen da:
- Artelanen atalari dagokionez, % 5 baino ez dira emakumeek egindako obrak: guztira 16 emakume. Hori bai 16 horiek ez dira proportzionalki agertzen 5 liburuetan. Liburuz liburu azterketa eginez gero ikusten da bi liburutan ez dela bat ere agertzen, hirugarren batean liburu osoan emakume bakarra agertzen dela, eta beste bietan autoreen % 9 eta % 4 direla emakumeak, hurrenez hurren.
- Obren teknika eta garaiari erreparatuta, gizonezkoenak baino garaikideagoak direla dirudi: Berthe Morisot, SophieTaueber-Arp eta Tamara de Lempickaren pinturak salbu, XIX. eta XX. mendearen hasierakoak direnak, gainerako artelanak XX. eta XXI. mendekoak dira. Teknikak direla-eta, Alicia Martinen instalazio bat agertzen da, Laurie Anderson, Cristina Garcia Rodero, Clara de Baeza, Clara Gangutia eta Ouka Leeleren argazkiak, Jessica Jorgensen eskultura bat eta gainontzeko guztiak pinturak dira. Pintura horien artean Carmen Laffon, Kristina Buch, Georgia O'Keeffe, Isabel Rodriguez, Isabel Gutierrez, eta Soledad Sevilla daude. Hainbeste izenen ostean datuek, xehetasunik gabe esanda, hauxe aurkezten digute: bost testuliburuetako 410 artelanen artean, 16 emakumek egindako 19 artelan baino ez daudela.
- Irudi mediatikoei erreparatuz gero, datuak ilunagoak dira; oro har, autoretza eskasagoa da irudi mota hauetan eta emakume egile bakarra baino ez da agertzen: Lyndsay Addario argazkilaria. Baina irudiaren azpian ez da haren izenik agertzen, beraz, nolabait ezkutaturik gelditzen da.
- Bestelako irudietan ez da egilerik agertzen, eta hortaz, ezin da begirada hau irudi multzo handi horretan aplikatu.
Aurkezturiko datuen arabera, erreferente hauek maneiatzen dituzten ikasleek ziurrenik artista hitza gizon, zuri eta hilda dagoen batekin erlazionatzeak ondorio logikoa dirudi. Baina ikerketa honetatik ateratzen diren ondorio nagusiak jarraian aurkezten dira.
# **4. Ondorioak**
Oraindik ere datuen azterketan sakontzen ari bada ere, aurretik aurkeztu direnek arte bisualen hezkuntzari buruzko argi-ilun batzuk agerian utzi dituzte:
## **4.1. Arte-hezkuntzaren ikuspegi murritza**
EAEn erabiltzen diren ikasmaterialei erreparatuta, lehengo eta behin, ondoriozta daiteke bizirik dirauela Wilsonek (in Bamford, 2009) ikus-arteen hezkuntzan topaturiko arazoetako batek: sormenaren eta abilidade batzuen garapenarekin soilik zerikusia duen arloa delako sinesmenak. Gehien erabiltzen diren bost liburuen edukiek hori erakutsi dute; bertan nagusi dira irudiak sortzeko teknika, baliabide eta arauak azaltzen dituzten unitateak. Liburuetan agertzen diren irudien funtzio nagusia, direla artelanak, direla ikus-entzunezkoen medioek sorturikoak edota beste esparru batetik etorritakoak, horixe izan da hein handi batean: zerbait sortzeko adibide lagungarriak, adibide formalak soilik eskaintzea. EAEko curriculum-proposamenean (EHAA, 2007), berriz, arlo honetan 3 eduki-bloke landu behar direla planteatzen da:
- 1. Arte-hizkuntzen baliabideak eta arauak.
- 2. Sorkuntza-prozesuak, teknikak eta eremuak.
- 3. Arteko eta ikusizkoen kulturako erreferente estetikoen ulermena eta interpretazioa.
Azterturiko liburuetan, ordea, oso eskasak dira 3. blokeari dagozkion edukiak jorratu ahal izateko jarduerak, eta hain zuzen ere, horixe da ikus-arteen hezkuntzako proposamen berritzaileek gehien azpimarratzen duten lan-ildoa. Planteamendu horren helburu nagusia da ikasleek bizi dituzten mundu sozialak konprenitu ahal izatea (Efland, Freedman eta Stuhr, 2003).
Aipaturikoaz gain, jarraian ikerketan klasifikaturiko irudi-multzoei dagozkien ondorio batzuk aurkezten dira.
### **4.2. Arte-ikuspegi murritza**
Azterturiko bost liburuek artearen adierazgarri bezala Mendebaldeko kanon estetiko bati erantzuten diotenak aukeratu dituzte, XX. mendera arte gizonezko, zuri eta europar batek eginiko adierazpen indibidual bat bezala aurkezten dute. Deigarria eta kezkagarria da horrelako estereotipoa indartzen jarraitzea eskolaesparruetan, are gehiago hezkidetza zaintzeko ahaleginak gero eta handiagoak direnean. Arte-munduan bereziki urte asko daramate artista emakumeek euren lekua aldarrikatzen. Izugarrizko lana egiten ari dira beren presentzia esparru honetan areagotzeko, horregatik eskola-liburu hauetan dagoen hutsunea ulertezina suertatzen da. Aldi berean, artelanek artearen ikuspegi oso klasikoa erakusten dute, bai nagusiki darabiltzaten irudikapen-teknikengatik (pintura, eskultura eta arkitektura) bai azaltzen dituzten gaiengatik (pertsonak, arkitekturak, paisaiak eta gai erlijioso eta mitologikoak). Beraz, testuliburu hauek, Eflandek (1990, in Agirre 2000: 277) aurretik eginiko ikerketa batean ondorioztatu zuen bezala, balio estetiko kontsakratuak ikusarazten dituzte eta ohikoak diren iraganeko lorpen kulturalak balioesten dituzte artearen adierazgarri bezala.
Artelanak gehienetan aspektu formalen adibide gisa baino ez dira agertzen eta agian ikuspegi motz horrengatik ez da aurkitu haiek azaltzeko eta ulertzeko hain lagungarri den testuingurua, hau da, artelan hori sortzeko zeuden faktore kultural eta politikoak. Artelanak nolabait isolaturik agertzen dira gizartearen gertakizunetatik kanpo egongo bailiran, beste adierazpen kulturalekin inolako erlaziorik gabe, forma hutsagatik ez bada, kasu batzuetan, errealitatearen errepresentazio gisa aurkeztuz eta, beste batzuetan, arazo formalen erantzun soilak bailiran (konposizio-jokoak, koloreen kontrastea, etab.). Inoiz ez dute azaltzen garaikide ditugun praktika artistiko batzuen lan-ildoa; egun artista batzuek istorio-kontalari, isildutako ahotsen salbatzaile, herri-kulturaren kronista eta memoriaren ispilu gisa azaltzea aukeratu dute, erabat nabarmenduz artea gizartean txertaturiko gai bat dela.
Azken batean, estilo eta korronteen ikaskuntza besterik ahalbidetzen ez duen arlo bezala aurkezten da, proposamen praktikoetan adierazpen kultural hauen analisia, interpretazioa edota konprenitzea saihestuz. Ikuspegi eskas hori ez dator bat, arestian aipaturiko eta ikus-arteen hezkuntza iraultzen ari diren proposamen errekonstrukzionistekin, gainera jardunbide artistikoak nahiz horien oinarriak aldatzen ari badira, egokia dirudi eskoletan erabiltzen den arteen ikuspegia eta irakaskuntza eraldatzeak.
### **4.3. Irudi mediatiko gutxi eta desfasatuak**
Ikusi denaren harira, liburu hauek ikasleengandik hurbilen dauden artefaktuen oso erabilera urria egiten dute. Azterturiko bost adibideetan askoz ere tarte handiagoa eskaintzen diete artelanei (% 21) ikus-entzunezko medioek sortzen dituzten irudiei baino (% 5). Detaileei erreparatuz, gainera, aipatu dugun moduan, agertzen diren medioetako irudi eskas horiek oso urrun daude haien eguneroko erreferentzietatik, ikusi den moduan komikien eta telebista-programen erreferentziak nahiko «zaharrak» baitira, besteak beste: *Mortadelo, Asterix, Tiempos modernos, La misión, Psicosis*… liburu hauek darabiltzaten ikasleak oraindik jaio ez zireneko adibideak beraz. Karteletan agertzen diren propagandek ere ez dute egungoekin inolako zerikusirik. Argi dago esparru honetan bizi diren aldaketak etengabekoak direla eta editorialek zail samar dutela edukiak eguneratu ahal izatea, baina arazo larriena irudi horiekin lan egiteko planteatzen duten ikuspegian dago. Irudi horiek osatzen dituzten parametro formalak lantzea baino ez dute proposatzen, direla haien koloreak, direla lerroak edota tipografiak. Atal honetako irudiei dagokienez, beraz, hutsune nabariena ikuspegian datza. Beharrezkoa litzateke bestelakoak erabiltzea, irudi hauek gizakien, eta bereziki gaztetxoen, subjektibotasunen eraikuntzan duten eragina eta ahalmena azpimarratzen dutenak. Halaxe azaltzen da EAEko curriculumean:
Lehen-lehenik kontuan izan behar dugu gure ikasleak mota guztietako erreferentzia estetikoz iragazitako gizartean bizi direla, eta erreferentzia estetiko horiek oso garrantzitsuak direla; izan ere, erreferentzia horiek ageri dira prozesu hauetan guztietan: sozializazio-prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, eta bizi garen munduari buruz jasotzen dituzte ideiak egiteko prozesuetan (EHAA, 2007: 553).
Horiexek dira hain zuzen ere kultura bisualeko hainbat teorikok (Mirzoeff, 1999; Mitchell, 1995; Walker eta Chaplin, 1997) aipatzen dituztenak, eta egungo ikusarteen hezkuntzan kontuan izateko gomendatzen dizkigutenak.
## **4.4. Kultura bisuala lantzeko ikuspegi eskasa**
Orain arte esandakoek argi erakusten dute egun EAEko eskola batzuetan darabiltzaten testuliburuak ez direla nahiko bizi dugun testuinguru bisual pluralaren konplexutasuna behar bezala landu ahal izateko. Nolabait hori paradoxikoa da azterturiko bost testuliburuetatik bik azpitituluan «kultura bisuala» aipatzen dutelako eta, aldi berean, aurretik esan bezala, proportzioan oso urriak diren kultura mediatikoaren irudiak (artistikoak baino 4 aldiz gutxiago) agertzen direlako eta haiek lantzeko ikuspegia oso sinplea delako. Bi horietan, zein besteetan ere, ez dituzte hedabideetako irudiak eta artistikoak adierazpen edo esperientzia estetikoen arazoen aurrean antzeko erantzunak ematen dituzten gailuak bailiran hartzen (Agirre, 2000). Hezkuntza-ikuspegi batetik, eta norberaren formakuntzarako, oso interesgarria litzateke horrela ulertzea eta irudien arteko zubiak eraikitzea, lantzen dituzten arazoei edota eraikitzen dituzten esanahiei erreparatuz. Irudi-aniztasun horrekin lan egiteko eta haien artean konexioak ezartzeko jada Marjory eta Brent Wilsonek (2000 eta 2003) gomendioa eman zuten; Chalmersek (1981), berriz, garai eta gizarte desberdinetan irudiek bete izan dituzten funtzioei erreparatzeko zioen (in Hernandez, 2007: 49). Azken ikuspegi horretatik bai komikiak bai telesailak bai pinturak narrazioen eraikitzaile gisa uler daitezke.
Azken batean horrelako ikuspegiek ikasleak tresna kritikoz hornitzen dituzte giza bisualitateaz ikertu ahal izateko, irudiek nola komunikatzen duten, arte eta kultura bisualeko bestelako gailuen arteko erlazioak nolakoak diren edota irudien funtzioa pertzepzio, fantasia edo inkontzientearekiko aztertu ahal izateko (Mitchell, 2000 in Hernández, 2007).
# **4.5. Aurrera begira**
Ikerketa honek argi utzi du aztertutako testuliburuak gazteak bizi diren mundutik oso urrundurik daudela. Baita EAEko curriculum-proposamenak gomendatzen duenetik ere. Beste arlo batzuetan ere gerta daiteke baina honetan bereziki gero eta handiagoa da eskola-pedagogiaren eta kultura-pedagogiaren arteko aldea (Steinberg eta Kincheloe, 1997). Azterturiko testuliburuek erakutsi duten moduan, ia esklusiboki arte-eredu klasikoen azterketara bideratuta badago, zaila izango da hain beharrezkoa den ikasleen arreta piztea haien kultura estetikoa arte-eredu horietatik oso urrun baitago.
Beraz, etorkizun hurbil bati begira eta arte bisualen hezkuntzak ikasgai bezala hezkuntza-sisteman eta gizartean jasaten duen balorazio eskasari buelta eman ahal izateko, arlo honek askotariko irudiak landu beharko ditu eta ez soilik artelantzat izendatu direnak. Kultura mediatikotik datozenak, bereziki: gazteen bizipenetatik gertuago daudelako eta haien nortasunaren garapenean askoz ere eraginkorragoak direlako izaerak, jarrerak, balioak eta sinesmenak bideratzen (Duncum, 1996; Freedman, 1997; Hernández 1997, in Marcellán 2010: 85). Horretaz gain artefaktu hauek guztiak lantzeko perspektibak ere aldatu beharko dira. Eta izendapena, «arte» eta «plastika» terminoek ezin dituztelako arlo honetan jorratzen diren artefaktu guztiak barne hartu eta murritza gelditzen da beraz.
Esan bezala, EAEko ikastetxeetan Espainiako estatu mailako 3 argitaletxe nagusietako testuliburuak erabiltzen dira, eta erkidego honetako argitaletxeekin batera ekoitzitako materialak izan arren, oso urrundurik agertzen dira erkidego honetako curriculumak markatzen dituen ikuspegietatik. Beraz, egungo testuliburuek ezin badute bermatu egungo gaztetxoek behar duten hezkuntza, eta jakina, curriculumak berak proposatzen duena, nolabaiteko erantzukizuna eskatu beharko litzaieke. Izan ere, gizarte garatuetan irudiekiko lotura gero eta gehiago areagotzen ari da, eta hortaz, kultura bisuala aztertzeko beharrizana etorkizunean ez da txikiagoa izango. Azken batean, pertsonei bizi diren mundu sozialak eta kulturalak konprenitzen eta irudien esanahi kulturalak aztertzen lagunduko dien hezkuntza baten premia jada hementxe dugu. Honek guztiak ikus-arteen hezkuntzan aritzen diren hezitzaileentzako erronka bat ekartzeaz gain, erantzukizun bat planteatzen du eta, ikerketa honetan ikusi denez, testuliburuen aukeraketan ere bai.
### **Bibliografia**
- Agirre, I. (2000): *Teorías y prácticas en educación artística,* Iruñea, Universidad Pública de Navarra, Octaedro, Bartzelona.
- Alzu, J. L.; Herrero, M. eta Nuñez, L. (2010): *Ikusmira. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna lortzeko 1*, Zubia Santillana, Etxebarri.
- Álvarez, J. M. eta Álvarez, S. (2011): *Cuaderno de plástica*, Anaya, Madril.
- Bamford. A. (2009): *El factor ¡Wuau! El papel de las artes en la educación,* Octaedro, Batzelona.
- Cabrera, R. (2012). "Cómo indagar cuando el ojo salta el muro", *Invisibilidades, revista de pesquisa em educaçao, cultura e artes,* **3,** 9-18.
- Clark, R. (1996): *Art Education: Issues in Postmodernism Pedagogy,* National Art education Association, Reston.
- Duncum, P. (1996): "From Seurat to Snapshots: What the Visual Arts Could Contribute to Education", *Australian Art Education,* 19. bol., **2**.
- –––––––––––––, *(*1997): "Art Education for New Times", *Studies in Art Education,* 38. bol., **2**.
- –––––––––––––, (2003): "La cultura visual como base para una educación en artes visuales", II Jornadas de Cultura Visual, Fundación La Caixa, Bartzelona (argitaratu gabea).
- Efland, A. (2003): *Arte y cognición: la integración de las artes en el currículum,* Octaedro, Bartzelona.
- Efland, E. A.; Freedman, K. eta Stuhr, P. (2003): *La educación en el arte posmoderno,* Paidós Ibérica, Batzelona.
- EHAA, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa saila (2007): Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculum dekretua 218. zenbakiaren gehigarria (hemendik jasoa:
- http://www.vc.ehu.es/araka/materiala/EHAA%20218%20eta%20gehig/0706182g .pdf) (2013-03-27).
- Gardner, H. (1973): *The arts and human development: A psichological study of the artistic process,* Wiley, New York.
- González, N. eta Pagès, J. (2005). "La presencia del patrimonio cultural en los libros de texto de ESO en Cataluña". *Investigación en la escuela*, **56,** 55-66.
- Hernández, F. (1997): *Cultura visual y educación,* MCEP, Sevilla.
- –––––––––––––, (2007): *Espigador@s de la cultura visual. Otra narrativa para la educación de las artes visuales,* Octaedro, Bartzelona.
- Llorente, E., Andrieu, A., Montorio, A. eta Lekue, P. (2001): "Plastika eta Ikus-Adierazpena: Lehen Hezkuntzarako euskaraz argitaratutako testu liburuen analisia", *Tantak*, **25,** 97-114.
- López, J.T. eta Mora, M.D. (2001): "Los materiales curriculares, un debate abierto", in F.J. Pozuelo eta G.Travé, *Entre pupitres. Razones e instrumentos para un nuevo marco educativo,* Publicaciones de las Universidad de Huelva, Huelva, 271-282.
- Maeso, F. (1999): "Cuestionarios para valorar los materiales curriculares del área de educación Plástica y Visual", *Revista de Educación Universidad de Granada*, 12. bol., 309-328.
- Maeso, F. eta Roldán, J. (2002): "Una investigación sobre los niveles de calidad de los libros de texto deeducación artística en Granada", *Arte, Individuo y Sociedad*, Anejo I, 269-277.
- Marcellán, I. (2010): "Consideraciones sobre las imágenes mediáticas en la Educación artística: Un referente para la Educomunicación", *Revista Iberoamericana de Educación*, **52,** 81-93
- Marin, R. (2002): "Todos los significados de todas las imágenes", *Cuadernos de pedagogía*, **312,** Wolters kluwer, Madril.
- Mirzoeff, N. (1999): *Una introducción a la cultura visual,* Paidós (2003), Bartzelona.
- Mitchell, W. J. T. (1995): "Interdisciplinary and Visual Culture", *The Art Bulletin,* 77. bol., **4**.
- Pro, C. eta Pro, A. (2011): "¿Qué estamos enseñando con los libros de texto? La electricidad y la electrónica de Tecnología en 3º ESO", *Revista Eureka sobre Enseñanza y Divulgación de las Ciencias,* **8 (2)**, 149-170.
- Redal, E.J. eta Santxo, J. (2010): *Ikusmira giza eta arte-kulturarako gaitasuna lortzeko*, Zubia Santillana, Etxebarri.
- Rodriguez, I.; Soler, I. eta Basurco, E. (2008): *Educación Plástica y Visual II*, Editorial SM, Madril.
- –––––––––––––, ––––––––––––– eta –––––––––––––, (2010): *Plastika eta Ikus-Hezkuntza I*, SM, Ikasmina, Madril.
- Steinberg, SH.R. eta Kincheloe, J.L. (1997): *Cultura infantil y multinacionales,* Morata (2000), Madril.
- Walker, J. Y. eta Chaplin, S. (1997): *Una introducción a la cultura visual*, Octaedro (2002), Bartzelona. |
aldizkariak.v1-0-426 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.37 _2020_16",
"issue": "Zk.37 _2020_",
"year": "2020",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # CO<sub>2</sub>-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten
(Towards a society powered by CO<sub>2</sub>: learning from plants)
Uxua Huizi-Rayo\*, Eider San Sebastian, Javier Cepeda Kimika Ez-organikoa, Donostiako Kimikako Fakultatea (UPV/EHU)
LABURPENA: Gaur egungo energia-beharra dela eta, energia-iturri fosilak agortu eta CO2-isuriak hazten ari dira. Horrek energia-iturri alternatiboekin bultzatutako gizartearen ideiari indarra ematen dio. CO2-emisioen papera klima-aldaketan aski ezaguna da. Horregatik, kutsatzaile horren birziklapenak energia-beharra eta klima-aldaketa erregula ditzakeela pentsatzen da. CO2 eraldatzeko prozesu bat baino gehiago badaude ere, gehienetan tenperatura eta boltaje oso altuak behar dira, erredukzio fotokatalitikoaren kasuan izan ezik. Horrek landareen fotosintesia simulatzen du, baina, prozesuari bere etekin guztia ateratzeko, fotokatalizatzaileak hobetu behar dira. MOFak metalak eta molekula organikoak koordinatuz osatutako material nanoporotsu mota bat dira, adsortzioaren bidez molekula txikiak harrapatu ditzaketen zulo edo kanalak dituztenak. MOFaren diseinu egokiarekin, metalak eta ligandoak ondo aukeraturik, material horiek CO2-aren erredukzio fotokatalitikoa burutzeko gai izan daitezke.
HITZ GAKOAK: karbono dioxidoa, fotokatalisia, MOF.
**ABSTRACT:** The current energy demand has led to a significant decrease in fossil fuels and to an increase in $CO_2$ emissions, so the idea of a society propelled by alternative energy forms has gained strength. The role of $CO_2$ in climate change is well known, so the recycling of this contaminant can regulate both the energetic requirement and the climate change. There are different processes that convert $CO_2$ , but they all need very high temperatures and voltages, except for the photocatalytic reduction. This process simulates photosynthesis, but the improvement of photocatalysts is necessary in order to get the full benefit of the process. MOFs are a type of nanoporous materials that are constituted by metals coordinated to organic ligands, forming materials with voids or extended channels in which small molecules can be trapped by adsorption. With the correct design of the MOF, choosing the right metals and ligands, these materials could be able to catalyze the photoreduction of $CO_2$ .
KEYWORDS: carbon dioxide, photocatalysis, MOF.
Nola aipatu / How to cite: Huizi-Rayo, Uxua; San Sebastian, Eider; Cepeda, Javier (2020). «CO<sub>2</sub>-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten»; Ekaia, 37, 2020, 189-209. (https://doi.org/10.1387/ekaia.20860).
Jasoa: 25 maiatza, 2019; Onartua: 27 abuztua, 2019.
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2020 UPV/EHU

<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Uxua Huizi-Rayo, Kimika Aplikatua Saila, Kimika Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Manuel Lardizabal Ibilbidea, 3, 20018, Donostia, Euskal Herria. – uxua.huizi@ehu.eus – https://orcid.org/0000-0002-2162-9516.
#### 1. **Sarrera**
Gaur egun irudika al dezake inork erregai edo elektrizitaterik gabeko mundu batean bizi den gizarte bat? Lan zaila, ezta? Azken urteetan teknologiaren iraultza izugarri bat gertatu da, bizitzaren erritmoa azkartu eta egoera erosoagoak eskaini dizkiguna. Mugikor eta ordenagailuen bidez konektatuta bizi gara, distantzia luzeagoak zeharkatzen ditugu modu azkarragoan garraiobide erosoagoak erabiliz, eta etxeko aparatu guztiak elektriko bilakatu ditugu. Baina bizimodu horren ondorioez kontzienteak gara? Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENA) 1990. eta 2016. urteen artean jasotako datuen arabera, azken hamarkadetan energia kontsumoak igoera handia izan du mundu mailan (1. irudiko (a) grafikoa) gizartearen garapen ekonomiko, teknologiko eta industrialak bultzatuta. 1. irudiko (b) grafikoak ere argi uzten du: gaur egun kontsumitzen dugun energia kantitatea oso altua da, eta kontsumo horren zatirik handiena mundu mailan potentziak diren edo garapen bidean dauden herrialdeek egiten dute.

**1. irudia. (a)** 1990. eta 2016. urteen artean mundu mailan gertatutako energiakontsumoaren bilakaera, energia-iturrien arabera banatuta. Datuak *ktoe* unitatean daude (mila tona petroliok sortzen duen energiaren baliokidea). **(b)** 2016. urtean herrialde bakoitzaren mundu mailako energia-kontsumoaren adierazpen grafikoa [1].
Aldaketa horrek inpaktu oso handia izan du ingurumenean, erregai fosilen kontsumoaren ondorio diren karbono dioxidoaren (CO2) emisioak handitzen ari baitira. Garapen prozesuaren ondorioz, xx. mendearen bukaeran karbonoaren emisioak nabarmen igo ziren mundu mailan, eta joera hori gaur egun arte mantendu da (2. irudia). Hala ere, ez da aldaketarik espero datozen urteetan, eta hurrengo hamar urteetan zehar energia-beharrak bikoiztuko direla aurreikusten da [1].

**2. irudia. (a)** 1990. eta 2016. urteen artean erregai-fosilen errekuntzaren ondorioz mundu mailan gertatutako CO2-emisioak. **(b)** 2016. urtean herrialde bakoitzak mundu mailako CO2-emisioetan zuen proportzioaren adierazpen grafikoa [1].
Datu horien aurrean, ENAk etorkizunean mundu mailan egon daitezkeen bi egoera energetiko planteatzen ditu: **erreferentziazkoa**, gobernuek aldaketarik egin ezean energiaren merkatuaren garapena nolakoa izango den adierazten duena, eta **450 egoera**, ekintza politikoen bidez CO2-aren kontzentrazioa atmosferan 450 ppm-ra mugatzean sortuko den egoera berria deskribatzen duena. Jarraian adierazitako 1. taulan egoera bakoitzaren ezaugarri nagusiak jaso dira.
**1. taula.** Erreferentziazko eta 450 egoeren datuen aurreikuspenak 2007. eta 2030. urteen artean
| Egoera | 2007 | 2030 | Bilakaera |
|-------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Erreferentziazkoa | Energia-beharra:<br>12.000 milioi tona petrolio. | Energia-beharra:<br>16.800 milioi tona petrolio. | % 40ko igoera |
| | Energia-iturriak:<br>Erregai fosilak, bereziki pe<br>trolioa. | Energia-iturriak:<br>Erregai fosilak, bereziki pe<br>trolioa. | Eskakizun-igoera: ikatza > gas<br>naturala > petrolioa. Petrolioaren<br>erabileraren proportzioa % 34tik<br>% 30era jaitsiko da. Ikatzaren eta<br>gas naturalaren erabileraren igoera<br>energia elektrikoaren beharraren<br>ondorio izango da. |
| | Petrolio-eskakizunak:<br>85 milioi kupel eguneko | Petrolio-eskakizunak:<br>105 milioi kupel eguneko | Urtero % 1eko igoera, bereziki ga<br>rraioaren sektorearen eraginez. |
| | Energia berriztagarriak elek<br>trizitatearen produkzioan:<br>Ez-hidraulikoak –% 2,5<br>Hidraulikoak –% 16 | Energia berriztagarriak elek<br>trizitatearen produkzioan:<br>Ez-hidraulikoak –% 8,6<br>Hidraulikoak –% 14 | Erabileran igoera egongo da ener<br>gia-beharrak ase ahal izateko. |
| | CO2-emisioak:<br>28,8 Gt | CO2-emisioak:<br>40,2 Gt | Urtero % 1,5eko igoera. Joera ho<br>rrek berotegi-efektuko gasen meta<br>keta eragingo du atmosferan. |
| 450 | Energia-beharra:<br>12.000 milioi tona petrolio. | Energia-beharra:<br>14.400 milioi tona petrolio. | % 20ko igoera. Eraikinen eta in<br>dustriaren efizientzia energetiko<br>hobeak energia-beharra murriz<br>tuko du. |
| | Energia-iturriak:<br>Erregai fosilak –% 81<br>Erregai ez-fosilak –% 19 | Energia-iturriak:<br>Erregai fosilak –% 68<br>Erregai ez-fosilak –% 32 | Erregaien eskakizunak igotzen ja<br>rraituko du, eta jatorri fosilekoak<br>izango dira nagusi. |
| | CO2-emisioak:<br>28,8 Gt | CO2-emisioak:<br>26,4 Gt | Erregai fosilen erabilera gutxi<br>tzean, energia-beharra murriztuko<br>duten efizientzia energetikorako<br>neurriekin batera, berotegi-efek<br>tuko gasen emisioak gutxituko di<br>tuzte (bereziki CO2). |
Datuak argi badaude ere eta neurrigabeko emisioen ondorioak pairatzen hasi bagara ere, gaur egungo gizartea erreferentziazko egoerara zuzenduta dago. Beraz, nahiz eta gure energia-beharrak asetzeko energia-iturri berriztagarrien erabilerak ere gorakada handia izango duen, energia-iturri nagusiek jatorri fosilekoak izaten jarraituko dute (petrolioa bereziki) [2]. Erregai fosilen errekuntzaren bidez energia kantitate handiak lortzen dira, baina iturri horien kontsumoa haien birsorkuntza baino azkarragoa da, eta agortzen ari dira, eta, gainera, haien errekuntza-prozesuak aldaketa klimatikoaren eragile den karbono dioxidoa isurtzen du atmosferara [3]. 2030era
bitartean, erreferentziazko egoeran aurreikusitako erregai fosilen kontsumoaren gorakadak, tenperatura 6 °C igo, eta berotegi-efektuko gasen emisioak areagotuko ditu, energia-iturri horiek modu itzulezinean agortuaz batera. Argi dago, baliabide naturalak agortzeaz gain, gure erritmoak aldaketa klimatiko larri eta itzulezinera eramango gaituela.
Klima-aldaketari dagokionez, gaian adituak direnak tenperaturaren igoera 2 °C-ra mugatu behar dela adostu dute. Beraz, helburu horretara iristeko, atmosferan berotegi-efektua eragiten duten gasen kontzentrazioa egonkortu behar da. Aurretik definitutako 450 egoerak helburu hori baliabide politikoen bidez nola lortu deskribatzen du [1], baina zientzialarien ikuspuntuaren arabera garrantzitsuagoa da aldi berean berotegi-efektua murriztea eta energia-beharrak ase ditzakeen energia-iturri berriztagarri bat aurkitzea, CO<sub>2</sub>-aren birziklapen-prozesua garatzea proposatuz [3].
### 2. CO<sub>2</sub>-a GIZARTEAREN BULTZATZAILE GISA
Karbono kantitatea gure planetan mugatua da. Molekula desberdinetan aurki daiteke, eta, prozesu desberdinez osatutako ziklo baten bitartez, karbono hori eraldatzen da. **Karbonoaren zikloa** deritzo horri, eta badira milioika urte gertatzen diharduela. Zikloaren prozesu batzuk denbora-tarte laburretan gertatzen dira; fotosintesia, arnasketa, airearen eta itsasoaren arteko CO<sub>2</sub>-trukaketa, eta humus-pilaketa lurrean, adibidez. Baina prozesu interesgarrienak epe luzekoak dira, milioika urte behar dituztenak; izan ere, karbono dioxidoaren eta oxigenoaren kontzentrazio atmosferikoak kontrolatzen dituzte. Azken horiek karbonoa arroken eta gainazaleko sistemen artean trukatzen dute (biosfera, atmosfera, itsasoa eta lurra) [4].
Karbonoaren zikloa 1. eskemako erreakzio orokorren bidez adieraz daiteke. Erreakzio horietan orekan dauden prozesu ugari laburtzen dira (3. irudia), jarraian adierazi den bezala azaldu daitezkeenak:
$$CO_2 + CaSiO_3 \Leftrightarrow CaCO_3 + SiO_2$$
(1)
$$CO_2 + H_2O \Leftrightarrow CH_2O + O_2$$
(2)
**1. eskema.** Karbonoaren zikloa osatzen duten erreakzio orokorrak.
#### 1. erreakzioa
a) *Oreka eskuinera lerratzean:* uraren bidez gertatzen den lurreko silikatoen higaduraren ondorioz, atmosferako CO<sub>2</sub>-a kontsumitzen da. Higadura-produktuak (Ca<sup>2+</sup>, Mg<sup>2+</sup> eta HCO<sub>3</sub><sup>-</sup>) itsasoan disolbatu
- eta silikatozko sedimentuen gainean kaltzio eta magnesio karbonato modura prezipitatzen dira.
- b) *Oreka ezkerrera lerratzean:* karbonatoen deskonposaketaren ondorioz, karbono dioxidoa askatzen da atmosfera eta ozeanoetara.
#### **2. erreakzioa**
- a) *Oreka eskuinera lerratzean:* fotosintesi globala adierazten du (arnasketa-prozesuak kontuan hartu gabe), sedimentuetan CH2O-a agertzea eragiten duena. Zati organiko hori, biotiko ere deitua, kerogeno gisa aurkitu ohi da, nahiz eta proportzio txiki bat olio, gas eta ikatz bihurtzen den.
- b) *Oreka ezkerrera lerratzean:* erosioaren ondorioa den zati biotikoaren higadura oxidatzailea adierazten du, atmosferako gasen oxidazioa eragiten duen biotaren deskonposaketa termikoarekin batera.

**3. irudia.** Epe luzeko karbonoaren zikloaren eskema. Ziklo orokorra bi azpiziklotan bana daiteke, bata zati biotikoarekin erlazionatutakoa (irudiaren ezkerreko aldean), eta bestea silikatoen (zati abiotikoa) higadurarekin eta karbonatoen deposizioarekin erlazionatutakoa (irudiaren eskuineko aldean) [4].
Erregai fosilen errekuntzak, higadura-prozesu naturalarekin alderatuta, zati biotikoaren oxidazioa areagotu du, karbonoaren zikloaren oreka apurtu, eta CO2-emisioak jasangaitzak bilakatzen ditu [4]. Karbono dioxidoaren emisioekin daukagun arazoari aurre egiteko hiru bide nagusi planteatzen dira:
- 1. Erregai fosilen kontsumoa murriztea emisioak saihesteko.
- 2. Gaur egun erabiltzen diren erregaiak garbiagoak eta jasangarriagoak diren beste batzuez ordezkatzea.
- 3. Sortutako CO<sub>2</sub>-a harrapatu, eta modu ezberdinetan erabiltzea. Horri *Carbon Capture and Storage* (CCS) teknologia deritzo.
Azken urteotan, CCS teknologiak garrantzia hartu du, karbono dioxidoa jaso eta berrerabiltzeko aukerei ateak zabaldu dizkielako. Ondoren azaltzen diren datuak CO<sub>2</sub> aprobetxatzeak eduki ditzakeen abantailen adierazle sendoak dira: gaur egun, urtero gutxienez 32.000 milioi tona CO<sub>2</sub> emititzen dira atmosferara, eta horietatik 200 milioi baino gutxiago aprobetxatzen dira. Horregatik, CCS teknologien garapenak gas horren aprobetxamendu optimoa ekarriko du, eta karbono dioxidoaren ziklo naturala berriro orekara eraman.
Behin $CO_2$ -a biltegiratuz gero bi modutan erabil daiteke: 1) bere horretan, su-itzalgailuekin egiten den bezala, edo 2) baliozko produktu bihurtuta (alkoholak eta hidrokarburoak, besteak beste) [5]. 4. irudian ikus daitekeen moduan, karbono dioxidoa transformatzeko prozesu ugari daude, baina $CO_2$ molekula apurtzeko tenperatura eta boltaje altuak aplikatu behar dira, eta horrek prozesuen kostua handitu, eta jasangarritasuna murrizten du.

**4. irudia.** Ezagunak diren CO<sub>2</sub>-aren eraldaketa-prozesuak bakoitzari dagozkion produktuekin [6].
Bitxia badirudi ere, guztiok ezagutzen dugu oso beharrezkoa den eta naturan gertatzen den karbono dioxidoaren transformazio prozesu bat: **landareen fotosintesia** (5. irudia). Landareek, entzimak katalizatzaile modura erabiliz eta Eguzkiaren argiarekin, atmosferako CO<sub>2</sub>-a hartu eta elikagai bihurtzen
dute; hau da, **erreakzio fotokatalitiko** bat egiten dute [6]. Energia-iturri ugaria, garbia eta jasangarria izanik, eguzki-energia erregai fosilak ordezkatzeko energia-iturri egokiena dela jotzen da. Beraz, Eguzkiaren erradiazioarekiko sentikorrak diren katalizatzaileak erabiliz, fotosintesiaren oinarri den CO2 aren eta uraren arteko erreakzioa modu artifizialean egin daiteke. Hau da, fotosintesi artifizialak berotegi-efektuko gasen arazoa erregula dezake, kontsumo energetiko gehigarririk eta ingurumenean kalterik eragin gabe [7].

**5. irudia.** Landareen fotosintesia: landareak lurretik ura eta gatzak hartzen ditu izerdi landugabea osatzeko. Izerdi hori hostoetaraino joaten da, eta, han, fotosintesiaren bidez, izerdi landu bihurtzen du atmosferatik hartutako karbono dioxidoarekin, eta oxigenoa bota [8].
#### 3. **Fotokatalisiaren oinarriak**
Fotokatalisiaren bidez, landareek naturalki egiten duten fotosintesi-prozesua simula daiteke material erdieroaleak erabiliz. Fotokatalisiak erreakzio ugari barneratzen ditu, eta, katalisi heterogeneo klasikoa bezala, bost urratsetan bana daiteke:
- 1. Erreaktiboen transferentzia isurkariaren fasetik fotokatalizatzailearen gainazalera.
- 2. Gutxienez erreaktibo baten adsortzioa gainazalean.
- 3. Erreakzioa adsorbatutako fasean.
- 4. Produktuen desortzioa.
- 5. Produktuak bitarteko fasetik kentzea.
Fotokatalisiaren eta katalisi heterogeneoaren arteko ezberdintasun bakarra katalizatzailearen aktibazioa da; izan ere, aktibazio fotonikoak aktibazio termikoa ordezkatzen du. Horrek 3. urratsean du eragina, han gertatzen baitira 6. irudian adierazitako prozesu fotoelektroniko guztiak:
- 3.1. Erradiazio-iturritik datozen fotoien absortzioa fotokatalizatzailean.
- 3.2. Erredox baliokideak diren elektroien (e–) eta hutsuneen (h+) sortzea. Horiek karga-eramaileak izango dira.
- 3.3. Karga-eramaileen banaketa eta garraioa fotokatalizatzailearen gainazalera.
- 3.4. Elektroi-transferentzian oinarritutako erreakzio kimikoak gainazaleko espezieen eta karga-eramaileen artean.
Fotokatalizatzaile erdieroaleen kasuan, fotokonbertsioa argiarekin kitzikatutako erredox erreakzio batekin hasten da, fotoien energia fotokatalizatzailearen banda debekatuaren berdina edo handiagoa denean. Elektroiak kitzikatu egiten dira, eta balentziazko bandatik (VB) eroapen bandara (CB) jauzi egiten dute (okupatuta dagoen energia altueneko bandatik hutsik dagoen energia baxueneko bandara), VBn hutsune positibo bat utziz eta CBn karga negatibo bat. Hala, karga-eramaileak diren e–-h+ pareak sortzen dira. Karga-eramaileak birkonbinazio prozesuan oinarritutako barne-trantsizioen bidez mugitzen dira, fotokatalizatzailearen gainazalera iritsi arte (6. irudia).
Erdieroalearen barruan jarduera fotokatalitikoa murrizten duten birkonbinazio prozesuak gerta daitezke, e– eta h+ konpentsa daitezkeelako materialaren gainazalera iritsi aurretik, eta energia fotoelektronikoa bero modura degradatu (2. eskema). Horregatik, garrantzitsua da karga-eramaileen banaketa efektibo bat gertatzea, e– gainazalera iritsi eta adsorbatutako espezieekin erreakzionatu ahal izateko.
$$e^- + h^+ \rightarrow N + E$$
N: puntu neutroa
E: bero moduan askatutako energia
**2. eskema.** Birkonbinazio prozesuan gertatzen diren erreakzioak.
Beste erredukzio metodoen aldera, fotoerredukzioak ez du argi-energia gehigarririk behar, materialaren erredukzio potentzialak definitzen duelako erreduzitzeko gaitasuna: CBren azpiko energia-mailak e–-en erredukzio gaitasuna zehazten du, eta VBren gaineko energia-mailak, aldiz, h+-en oxidazio-gaitasuna. Horren esanahia oso garrantzitsua da; izan ere, CO2 aren erredukzio fotokatalitikoa aurrera eramateko beharrezkoa da fotokatalizatzailearen CBren gutxieneko energia CO2-aren erredukzio potentzialaren gainetik egotea, eta erredox potentzialen mailak fotokatalizatzailearen banda debekatuaren barnean kokatzea (6. irudia).

**6. irudia.** Argiaren bidezko kitzikapenaren eta elektroi-transferentzia prozesuen eskema (egileen irudia).

**7. irudia.** CO2-aren erredukzio fotokatalitikoa uretan, erreakzio bakoitzari dagozkion erredox potentzialekin batera. Datuak V vs. NHE unitatetan daude: molekula jakin baten elektrodo batez eta hidrogenozko beste elektrodo estandar batez osatutako gelaxka baten potentzial diferentzia, prozesuan parte hartzen duten ioien kontzentrazio efektiboa 1 M, gasen presioa 1 atm eta tenperatura 298 K direnean (egileen irudia).
Azaldu berriak diren baldintzak errazago uler daitezke 7. irudiko adibidera jotzen bada. Karbono dioxidoa hidrokarburoetara erreduzitu ahal izateko, erdieroalean sortutako e–-en potentzialak oso negatiboa izan behar du CB erredox potentzialen gainetik kokatu ahal izateko; h+-en potentzialak, aldiz, askoz ere positiboagoa izan behar du uraren oxidazioa gerta dadin (7. irudiko *(3)* ekuazioa). Soilik horrela lortzen da erredox potentzial guztiak erdieroalearen banda debekatuaren barnean sartuta egotea [9].
#### 4. **Kanpo-faktoreen garrantzia CO2-aren fotoerredukzioan**
Esan bezala, material batek propietate fotokatalitikoak edukitzeko hainbat baldintza bete behar ditu; horien artean, energia egokiko e–-h+ pareak sortzea, sakabanatzea eta konposatuaren gainazalera garraiatzea. Baina badaude fotokatalisian eragiten duten beste bi faktore nagusi, karbono dioxidoaren aprobetxamenduan zuzenean eragiten dutenak.
#### 4.1. **Eguzki-argiaren absortzioa**
Aipatutako baldintzak betetzen dituzten materialak deskribatuta daude dagoeneko, guztien artean ezagunena titanio oxidoa (TiO2) izanik. Baina, propietate fotokatalitikoen aldetik material egokia bada ere, beraren erreakzioen errendimenduak oso baxua izaten jarraitzen du eguzki-erradiazioaren eraginez, argi ultramorearekin funtzionatzen duen fotokatalizatzailea baita.
Erradiazio ultramoreak eguzki-espektroaren % 4 baino gutxiago osatzen du, eta argi ikusgaiak % 43 inguru hartzen du. Horregatik, argi ikusgaia absorbatzen duen eta CB maila altua duen fotokatalizatzaile bat aurkitu nahi da, karbono dioxidoaren transformazio prozesua eraginkorrago bilakatzeko [3].
# 4.2. **CO2-aren adsortzio eta aktibazioa**
Nahiz eta azken urteetan ikerketak eguzki-argiaren absortzioa hobetzera bideratu diren, konbertsioaren errendimenduak eta selektibotasunak oso baxuak izaten jarraitzen dute, hainbat faktorek baldintzatzen dituztelako:
- —CO2-a geometria linealeko molekula oso egonkorra eta kimikoki inertea da. C=O lotura apurtzeak eta geometriaren flexioak energia oso altuak eta katalizatzaile egokiak eskatzen ditu.
- —Fotoerredukzioaren lehenengo urratsak potentzial oso negatiboa duen CO2 •– bitartekariaren sorrera eskatzen du. Beraz, karbono dioxidoaren aktibazioa termodinamikoki eragotzita dago.
- —Mekanismo batzuetan CO2 •– bitartekariaren sorrera prozesu elektroniko batzuen ondorioz gertatzen da, faktore zinetikoari garrantzia emanez eta produktuen selektibitatea murriztuz.
- Karbono dioxidoaren disolbagarritasuna uretan minimoa da.
CO2-aren aktibazioan adsortzio-prozesuek garrantzia handia dute, materialen gainazalarekin egon daitezkeen interakzioen bidez partzialki kargatutako CO2 δ•– espezieak sor daitezkeelako. Nahiz eta karbono dioxidoa dipolorik gabeko molekula lineala izan, oxigeno bakoitzak bi elektroi-pare aske ditu, adsortzioari esker Lewis azidoei eman diezazkiekeenak. Karbonoak, berriz, Lewis baseetatik elektroiak har ditzake eta karbonatoak osatu. Beraz, adsorbatutako CO2 molekulek elektroi-emaile eta elektroi-hartzaile gisa joka dezakete (8. irudia).

**8. irudia.** Katalizatzailearen gainazalean adsorbatutako CO2 δ•– espeziearen egitura posibleak [10].
Azaldutako prozesu elektronikoez baliatzeko, fotokatalizatzailean karbono dioxidoaren adsortzioa sustatu behar da, materialaren azalera espezifikoa handituz porositatearen bidez, erreaktibitatea areagotzen duten gainazaleko akatsak sortuz edo CO2 molekulekin elkarrekintza izango duten talde funtzional basikoak gehituz [10].
#### 5. **Nola izan landare? Kimikariok dugu erantzuna**
Fotokatalisian aplikagarriak diren material bat baino gehiago badaude ere, gaur egun oraindik ez da aurkitu baldintza guztiak betetzen dituen konposaturik. Horregatik, aurretik ezagunak diren materialak hobetu behar dira, edo aplikazio horretarako egokiak diren material berriak diseinatu, sintetizatu eta garatu. Eta hortxe hasten da kimikaren papera. Kimikariok, erreakzio kimikoak egiteaz gain, lortutako produktuen egitura, konposizioa eta propietateak ikertzeaz eta horien arteko erlazioak aurkitzeaz arduratzen gara. Horregatik, fotokatalisia burutu dezaketen materialak aukeratu, hobetu edo sortzeko gai gara.
Orain arte egindako ahalegin gehienek ezagunak diren fotokatalizatzaileen propietateak hobetzeari ekin diote, baina oraindik ez da emaitza gogobetegarririk lortu. Arrazoi nagusia konposatu bakar batek baldintza asko eta oso zehatzak bete behar dituela izan daiteke, horrek ikerketaren aurrerakuntza mantsotzen baitu.
Azken urteotan *metal-organic framework* (MOF) izeneko konposatu hibridoetan jarri da ikusmira. MOFak material kristalino mota berri bat dira funtzionaliza daitezkeenak, nodo metaliko eta molekula organikoak elkartuz sortuak, eta dimentsio bateko, biko edo hiruko koordinazio-sareak osa ditzaketenak (9. irudia). Haien izaera hibrido horretan dago gakoa: metalak eta ligandoak nahi bezala konbina daitezke, material berri eta ezberdinak sortzeko. Hori kimikarientzat abantaila handia da, MOFa propietate jakin batzuk lortzeko diseina dezakegulako, metalak eta ligandoak modu egokian aukeratuz. Hori dela eta, material berri horien aplikagarritasuna oso ugaria da.

**9. irudia.** MOFen osagaien eta osa dezaketen egituren eskema, zink eta azido tereftalikoaren adibideekin lagunduta (egileen irudia).


**10. irudia. (a)** MOF porotsu baten adibidea. Poroak solido horiarekin adierazita daude; metalak eta ligando organikoak, berriz, koloreztatutako lerroekin. **(b)** MOFen aplikazio esparruak (egileen irudiak).
Testu honetan garatzen ari diren ideien ildoari jarraituz, MOF interesgarrienak hiru dimentsiokoak dira, material horien egitura porotsuak fotosintesi artifizialarekin lotutako erreakzioak jasateko aproposagoak izan ohi direlako. Porositateak materialaren gainazal eskuragarria handitzen du, materialari poroen gainazalarekin erlazionatutako propietateak emateaz gainera. Gainera, porositatea egiturarekin alda daiteke, MOFaren egitura finkatuko duten nodo metaliko eta ligandoen arabera poroen tamaina eta forma alda daitezkeelako. Arrazoi horiek guztiak direla medio, 3D MOFek luminiszentzia, gasen banaketa eta adsortzioa, energiaren biltegiratze eta konbertsioa, eta beste propietate batzuk izan ditzakete, guztien artean interes gehien piztu duena katalisi heterogeneoa bada ere (10. irudia) [11].
Egitura porotsuari esker, MOFek fotosentsibilizatzaile eta katalizatzaileak barneratu ditzakete, eta zentro aktibo horiek nodo metalikoetan, ligandoetan edota poroetan kapsulatutako molekula ostalari modura immobilizatu. Kontuan hartzekoa da MOFen konposizioaren aniztasunari esker, eguzki-argiaren espektro ikuskorrean lan egiteko materialak diseina daitezkeela. Erreaktiboak errazago banatzen eta garraiatzen dira zentro katalitikoetara MOFen egitura porotsuetan; horregatik, beste sistema batzuetan gertatzen ez den bezala, prozesu katalitikoaren energia-transferentzia mekanismoak ikertzeko aukera ematen dute. Beren egonkortasun kimiko eta termikoak katalisirako material aproposak bihurtzen ditu, baldintza katalitikoetan egonkor mantentzeko gai baitira. Eta, azkenik, katalisi homogeneoaren aurrean, MOFak erreakzioaren sistematik erraz bana daitezke, eta berrerabiltzeko aukera ematen dute. Horrela, katalizatzailearen bizi-denbora luzatzen da, eta hondakin eta kutsatzaile kopurua murrizten.
Material hauen egitura eta propietateak aprobetxatuz, sistema fotokatalitikoetan hiru modutan erabil daitezke. Edozein kasutan, aipatuko direnen artean interesgarriena lehenengoa da, materiala bere osotasunean eskura dezakegulako:
- —*Fotokatalizatzaileak:* MOFak fotokatalizatzailearen papera jokatzen du.
- —*Eramaileak:* fotokatalizatzailea MOFaren gainazalari lotuta aurkitzen da.
- —*Prekurtsoreak:* MOFa transformatzen da intereseko fotokatalizatzailea lortzeko [7].
#### 5.1. **MOF fotokatalizatzaileak**
Duela gutxi MOFak eguzki-energia ekoizteko erabil daitezkeela frogatu zen, eta orain fotokatalizatzaile gisa indarra hartzen ari dira. MOF batean funtzionalizatutako osagai molekularrak, bereziki osagai fotoaktiboak, antolatzeko aukera edukitzeak fotosintesi artifiziala egiteko egokiak bihurtzen ditu. MOFen eta erdieroale ez-organikoen arteko antzekotasuna ere aztertu da; izan ere, MOFak ligando organiko hortzaniztunen bidez lotutako nodo metalikoez osatuta daude. Horien dimentsio nanometrikoak direla eta, nodoak erdieroaleen entitate kuantikotzat (QD) jo daitezke, ligandoei esker elkarrekin kontaktuan daudenak, eta ligando horiek QDak aktibatzen dituzten kanpo-estimulu kimiko, fotokimiko edo elektrokimikoen aurrean antena gisa jokatzen dute.
Ikerketetan ikusi da fotoinduzitutako elektroi-transferentzia fotokitzikatutako ligandotik nodo metalikorakoa dela ligando-metal karga transferentzien bidez (LMCT); hau da, ligandoak argia absorbatzen du eta hala QD sentsibilizatu. Emaitza horiek baieztatzen dute MOFak erdieroale ez-organikoen analogoak direla, baita hobeak izan daitezkeela aurreratu ere. Material berri horiek eguzki-argia modu eraginkorrean erabiltzeko aukera ematen dute, ioi metalikoak edo ligando organikoak egoki aukeratuz MOFaren egitura eta propietateak hobetu daitezkeelako [12]. Gainera, MOFen 3D egitura sendoek sistema homogeneoetan aurkitzen ez diren koordinazio-inguruneak errazten dituzte, eta, hala, poroetan zehar zentro aktibo gehiago eskuragarri utzi eta prozesu katalitikoa erraztu [13].
#### 5.2. **MOFak karbono dioxidoaren erredukzio fotokatalitikoan**
Fotosintesi artifiziala burutzeko fotokatalizatzaile berriak lortu behar dira, eta material horiek MOFak izan daitezke. Badakigu zein diren landare gisa jokatuko duten materialek bete beharreko baldintzak:
- 1. Eguzki-argia absorbatzea.
- 2. Karga-transferentzia ona izatea.
- 3. Karga-banaketaren errendimendu altua izatea.
- 4. Maila kitzikatuek bizi-denbora luzeak izatea.
- 5. CO2-a adsorbatzea.
- 6. Fotokatalisian zehar egitura egonkor mantentzea.
Kimikari garen aldetik, baldintza horiek betetzeko beharrezkoak diren propietateak aztertu eta, materialaren konposizio eta egituraren zein ezaugarrirekin lotuta dauden iker dezakegu. Horrela, MOFa osatuko duten metalak eta ligando organikoak propietate horiek lortzeko helburuarekin aukeratu ditzakegu. Jarraian laburki azaltzen dira bete beharreko baldintza hauek.
#### 1. *Eguzki-argia absorbatzea*
MOFek fotokatalizatzaile papera jokatzen dutenean gertatzen diren prozesuak azaltzean, ligandoan antena-efektua gertatzen dela aipatu da, hau da, fotokatalizatzailea aktibatzen duen erradiazioa absorbatzen dute. Horrek MOFaren absortzio-tartean zuzenean eragiten du, espektro ultramore-ikuskorrean aktiboak diren ligandoek MOFari propietate hori ematen diotelako.
#### 2. *Karga-transferentzia ona*
Karga-transferentziako prozesuek oso eraginkorrak izan behar dute karga-eramaileak fotokatalizatzailearen gainazalera iritsi eta fotoinduzitutako erreakzioak errendimendu altuan eman ahal izateko. Horregatik, molekula aromatikoz osatutako ligandoak oso egokiak dira MOF fotokatalizatzaileak osatzeko, egituraren erresonantziari esker elektroien transferentzia errazten delako eta hala LMCT transferentziak areagotu.
### 3. *Maila kitzikatuek bizi-denbora luzeak eta karga-banaketaren errendimendu altua izatea*
Bi baldintza horiek elkarri lotuta doaz; izan ere, maila kitzikatuek bizidenbora luzea badute, e– eta h+ karga-eramaileen birkonbinazioa saihesten da, eta hala karga-banaketaren errendimendua hobetzen. MOFak propietate hori lor dezan, bere banda debekatuaren energiak handia izan behar du; beraz, metal erdieroaleak edo erredox potentzial oso negatiboak dituztenak erabili behar dira MOFaren nodo metalikoak osatzeko.
## 4. *CO2-a adsorbatzea*
Aurretik aipatu den moduan, CO2 molekulak, apolar lineala bada ere, molekula elektroi-emaile (oxigenoen bidez) eta elektroi-hartzaile (karbonoen bidez) gisa joka dezake. Hori dela eta, talde funtzional polarrak dituzten ligando aromatikoek (–OH, –COOH edo –NH2) karbono dioxidoaren adsortzioa hobetu dezakete MOFaren eta gas molekularen arteko elkarrekintza areagotzen delako. Aipatutako talde funtzionalen artean egokiena amino taldea dela jo daiteke, karbono dioxidoak izaera azidoa baitu eta, aminak basikoak izanik, haien arteko elkarrekintza sendoagoa izango baita.
#### 5. *Fotokatalisian zehar egitura egonkor mantentzea*
Erreakzio katalitikoak, oro har, presioa edo tenperatura aplikatuz egiten dira, disolbatzaileak erabiliz, eta, fotokatalisiaren kasuan, erradiazio-iturri bat modu jarraituan aplikatuz. Baldintza horietan, zikloak burutzen diren heinean, fotokatalizatzailea degradatuz joaten da, edo ez du erreakzioa burutzeko beharrezko egonkortasuna mantentzen. Ligandoaren talde funtzionalek MOFaren egitura kristalinoaren egonkortasunean eragiten dute, aukera onena talde hidrofobikoak izanik. Horren arrazoia zera da: uraren adsortzioa eta horren ondorio den deskonposaketa saihesten dituztela. Horregatik, amino talde alkilatuak dituzten molekula aromatikoak ligando aproposak dira MOFak eraikitzeko.
Testu honetan oso labur azaldu bada ere, MOFen egiturak eta konposizioak beren propietate fotokatalitikoekin duten erlazioa ulertzeko ikerketa sakonak egin dira, eta ezagutza hori MOFen bidez egindako karbono dioxidoaren fotoerredukzioaren mekanismoa ulertzeko beharrezkoa izan da [13]. Aplikazio honetan gehien ikertu den MOFetako bat NH<sub>2</sub>-UiO-66 izan da, Osloko Unibertsitatean aurkitutako MOFa. Hortik datorkio UiO izena: *UiO = University of Oslo*. Material hori Zr<sub>6</sub>O<sub>32</sub> unitate hexamerikoak 2-aminotereftalato (ATA) molekula organikoaren bidez lotuta dituen MOF kubikoa da (11. irudia) [14]. Egitura osatzen duten ligandoari eta metalari erreparatuz gero, argi ikusten da fotokatalizatzaile gisa erabil daitekeen MOF bat dela:
- ATA argi ikusgaiaren tartean aktiboa den ligandoa da. Beraz, nodo metalikoa eguzki-argiarekin aktibatuko du – LEHENENGO BALDINTZA BETETA.
- ATA molekula aromatiko batez osatutako ligandoa denez, karga-transferentziako prozesuak errazten ditu – BIGARREN BALDINTZA BETETA.
- Zr<sup>IV</sup>/Zr<sup>III</sup> erredox potentziala oso negatiboa denez, egoera kitzikatuan karga-banaketa efektiboa ematen du HIRUGARREN ETA LAUGARREN BALDINTZAK BETETA.
- ATAk amino talde bat du bere egituran, CO<sub>2</sub> molekulekin interakzionatu eta adsortzioa hobetzen duena BOSGARREN BALDINTZA BETETA [13].
- $Zr^{IV}$ ioien tamaina handia eta izaera oxofilikoa dela eta, 12 koordinazio zenbakiko nodoak osatzen ditu sarearen erpinetan. Nodo horiek $Zr_6O_4(OH)_4$ formula betetzen dute, non $Zr_6$ -oktaedroa txandaka kokatutako $\mu_3$ -O eta $\mu_3$ -OH taldeen bidez estalita dagoen. Horregatik, sortutako $Zr_6$ nodoak inerte eta sendo mantentzen dira baldintza ezberdinetan, egiturari egonkortasuna emanez SEIGARREN BALDINTZA BETETA [13, 14].
Material honen aukerak ikusita eta propietate fotokatalitikoak aztertuta, karbono dioxidoaren erredukzio fotokatalitikoa egiteko gai dela frogatu da. Prozesuak 11. irudian adierazitako mekanismoari jarraitzen dio:
- CO<sub>2</sub>-a poroetatik difusioaren bidez pasatzean NH<sub>2</sub>-UiO-66ren gainazalean adsorbatzen da.
- 2. Fotokatalizatzailea argiarekin irradiatuz aktibatzen da
- 3. LMCT karga-transferentzien bidez, Zr<sub>6</sub>O<sub>32</sub> nodo metalikoa kitzikatzen da, eta hala Zr<sup>IV</sup> Zr<sup>III</sup>-ra erreduzitu.
- 4. Zr<sup>III</sup> berriro oxidatzen da, Zr<sup>IV</sup>-ra adsorbatutako CO<sub>2</sub> erreduzitzeko, eta, aldi berean, erreakzio-ingurunera gehitutako ura oxidatu egiten da, CO<sub>2</sub>-aren erredukzioaren produktuari hidrogenoak emateko. Elektroien transferentzia orekatzeko trietanolamina (TEOA) gehitzen da elektroi-emaile moduan.
- 5. Karbono dioxidoa erreduzitzean, azido formikoa askatuko litzateke bukaerako produktu modura [13].

**11. irudia.** Argi ikusgaiaren irradiazioaren bidezko CO<sub>2</sub>-aren erredukzio fotokatalitikorako proposatutako mekanismoa NH<sub>2</sub>-UiO-66(Zr) MOFa erabiliz (egileen irudia).
#### 6. ONDORIOAK
Gaur egungo gizartearen erritmoak egoera jasanezin batera darama gure planeta. Baliabide naturalak agortzen ari direla eta konponbiderik gabe klima-aldaketa baterantz goazela ikusita, fotosintesi artifizialaren bidezko CO<sub>2</sub>-aren birziklapena energia beharren eta emisioen konponbide gisa planteatzen da, gas hori hidrokarburo (edo baliozko beste produktu) bihurtuko litzatekeelako. Prozesu hori aurrera eramateko, material fotokatalizatzaile eraginkorrak bilatu behar dira, eta MOFak funtzio hori betetzeko aukera egokien gisa planteatzen dira, haien egitura propietate zehatzak lortzeko diseina daitekeelako.
Gure ikerketa taldean MOF berri horiek lortzeko lan egiten dugu, bereziki CO<sub>2</sub>-aren adsortzioa hobetu eta propietate fotokatalitikoak edukiko dituzten materialak diseinatu eta sintetizatuz. Horretarako, bereziki trantsizio metalekin egiten dugu lan, karboxilatoak dituzten ligando mota ezberdinekin koordinatzeko. Ikerkuntza hau oinarrizko zientzia da, prozesuak nola gertatzen diren ondo ulertu behar baita industria-eskalan produzitzen hasi
aurretik: sintesia egokia den eskalatzeko, erreakzioen errendimendua ona den, erabilitako erreaktibo eta disolbatzaileek ingurumena errespetatzen duten, etab. Argi dago gaur egun jasaten dugun arazo energetiko honen konponbidea zientzialarien eskuetan geratzen dela, nahiz eta aurrerakuntza garrantzitsuenak entitate politikoen babesarekin batera lortuko diren.
### 7. **Esker onak**
Eskerrak eman nahi dizkiot Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea Programaren barruan proiektu hau finantziatzen duen laguntza emateagatik (OF188/2017).
#### 8. **Bibliografia**
- [1] Energiaren Nazioarteko Agentziaren webgunea. 2018. https://www.iea.org/ statistics/ (2019/05/12).
- [2] JORGE CASTRO. 2011. «Perspectivas de la demanda energética global». *Petrotecnia*, **1**, 54-70.
- [3] KIMFUNG LI, XIAOQIANG AN, KYEONG HYEON PARK, MAJEDA KHRAISHEH, JUNWANG TANG. 2014. «A critical review of CO2 photoconversion: Catalysts and reactors». *Catalysis Today*, **224**, 3-12.
- [4] ROBERT A. BERNER. 2003. «The long-term carbon cycle, fossil fuels and atmospheric composition». *Nature*, **426**, 323-326.
- [5] MIGUEL A. ESTERUELAS, CRISTINA GARCÍA-YEBRA, JAIME MAR-TÍN, ENRIQUE OÑATE. 2018. «Dehydrogenation of formic acid promoted by a trihydridehydroxo-osmium(IV) complex: kinetics and mechanism». *ACS Catalysis*, **8**, 11314-11323.
- [6] SREEJON DAS, W. M. A. WAN DAUD. 2014. «A review on advances in photocatalysts towards CO2 conversion». *RSC Advances*, **4**, 20856-20893.
- [7] SHU-NA ZHAO, GUANGBO WANG, DIRK POELMAN, PASCAL VAN DER VOORT. 2018. «Metal organic frameworks based materials for heterogeneous photocatalysis». *Molecules*, **23**, 2947-2969.
- [8] Kontaizu. 2018. https://www.kontaizu.eus/node/1689. (2019/05/13).
- [9] JEAN-MARIE HERRMANN. 2005 . «Heterogeneous photocatalysis: state of the art and present applications». *Topics in Catalysis*, **34**, 49-65.
- [10] XIAOXIA CHANG, TUO WANG, JINLONG GONG. 2016. «CO2 photoreduction: insights into CO2 activation and reaction on surfaces of photocatalysts». *Energy & Environmental Science*, **9**, 2177-2196.
- [11] QI-LONG ZHU, QIANG XU. 2014. «Metal-organic framework composites». *Chemical Society Reviews*, **43**, 5468-5512.
- [12] DENGRONG SUN, YANGHE FU, WENJUN LIU, LIN YE, DENGKE WANG, LIN YANG, XIANZHI FU, ZHAOHUI LI. 2013. «Studies on pho-
- tocatalytic CO2 reduction over NH2-Uio-66(Zr) and its derivatives: towards a better understanding of photocatalysis on metal-organic frameworks». *Chemistry – A European Journal*, **19**, 14279-14285.
- [13] MATTHEW LOGAN. 2018. *Design, synthesis, stability, and photocatalytic studies of sustainable metal-organic frameworks*. Electronic Theses and Dissertations, University of Central Florida.
- [14] JASMINA HAFIZOVIC CAVKA, SØREN JAKOBSEN, UNNI OLSBYE, NATHALIE GUILLOU, CARLO LAMBERTI, SILVIA BORDIGA, KARL PETTER LILLERUD. 2008. «A new zirconium inorganic building brick forming metal organic frameworks with exceptional stability». *Journal of the American Chemical Society*, **130**, 13850-13851. |
aldizkariak.v1-7-436 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 54 _2005_10",
"issue": "Zk. 54 _2005_",
"year": "2005",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Kultura-kudeaketa Beran: eredu parte-hartzailea**
# **Jon Abril Olaetxea Kultura-kudeaketan aditua, Berako kultura-zinegotzia**
Beran (Nafarroa Garaia) 1979ko hauteskundeen ondotik udal partehartzailea eratzeko asmoa agertu zuten orduko agintariek, batzorde irekien bidez lan eginez, zinegotziek eta herritarrek zein bertzelako agente sozialek parte hartzen zuten udaleko batzordeetan. Baina hasierako ilusio hura eta herritarren parte-hartzea apalduz joan zen. Udalak berak ere ez zuen aparteko lanik egin hori sustatzeko. Dinamika hori laster desagertu zen, nahiz Kultura Batzordeak, nola edo hala, funtzionamendu-modu horri eutsi zion. Artean ez zen kultura-mugimendu handirik herrian, eta erakunde guti zegoen kulturgintzan lanean ziharduena. Halere, 99ko udal-hauteskundeetan Herriko Etxean aldaketa politiko nabarmena gertatu zen eta horrek ere gauzak erraztu zituen, kultura-arloari ere garrantzia handiagoa eman baitzitzaion. Beraz, herritarrek kultura sortzea, agente aktiboak izatea bilatzen da, zuzenean parte-hartzea, ikusle soila izatetik harago.
In Bera, Navarre, after the 1979 elections the authorities at that time came out in favour of coming up with a participation-based municipal government by working with publically open committees in which town counsellors, citizens, as well as members of grass-roots organizations could take part in municipal committee meetings. However, the heady feeling at the outset as well as participation of citizens gradually died down. The Town Council itself did little to foment such a policy. That initiative soon disappeared altogether although the Culture Commission somehow held on to such an arrangement. In the meantime, there was no big cultural movement in the town and there were few organizations concerned with cultural matters. Nevertheless, after the 1999 municipal elections, there was a pronounced political shift in the Town Council which facilitated things and which lent greater importance to cultural affairs. Thus, creation of culture by citizens is sought by activists through direct participation which goes beyond being a mere spectator.
## **1. Sarrera**
1979ko hauteskundeen ondotik udal parte-hartzailea eratzeko asmoa agertu zuten orduko agintariek, batzorde irekien bidez lan eginez, zinegotziek eta herritarrek zein bertzelako agente sozialek parte hartzen zuten udaleko batzordeetan. Baina hasierako ilusio hura eta herritarren parte-hartzea apalduz joan zen. Udalak berak ere ez zuen aparteko lanik egin hori sustatzeko. Dinamika hori laster desagertu zen, nahiz Kultura Batzordeak, nola edo hala, funtzionamendu-modu horri eutsi zion. Artean ez zen kultura-mugimendu handirik herrian, eta erakunde guti zegoen kulturgintzan lanean ziharduena.
Edonola ere, aparteko dinamikarik gabe ere, herriko kulturgintza guztia Kultura Batzordetik sortua zen, eta bertatik dinamizatzen zen herria. Udalak diruz laguntzen zituen ekitaldi hauek, eta taldeek egiten zuten lan. Taldeetan, halere, ez zegoen ez ikuspegi orokorrik, ez plangintza zehatzik. Urtean finko xamar ziren ekitaldiak egiten ziren, gehienbat data seinalatu batzuen inguruan, kultura-asteak eta antzekoak, gehienbat. 80ko hamarkadako dinamika, funtsean, hori izan zen. Zeuden talde bakanek ez zuten espezializaziorik, kultura orokorrean lantzen zuten. Baina 90eko hamarkadaren lehenbiziko erdian kultura-mugimenduan nolabaiteko bizkundea gertatu zen, eta talde ugari sortu zen herrian, bakoitza arlo batean espezializatuta kultura-eskaintzaren dibertsifikazioa ugarituz. Sasoi hartan bertan (1991ko udaberrian) kultur etxea zabaldu zen, pertsonalik gabe, eta inolako programazio eta erabilerarik gabe. Halere, herriko kultur taldeek behar zutenean erabil zezaketen, eta pixkanaka bere erabilera handitzen joan zen. Edonola ere, eskasa eta ezegokia izan zen lehenbiziko urteetako kudeaketa.
Baina kultura-ekitaldiak eta taldeak ugaritzearekin batera, deskoordinazioa handituz joan zen. Ekitaldiak egin egiten ziren, diru-laguntzak eman, baina ez zegoen inolako politika definiturik, ez diagnostikorik, ez ebaluaziorik, ez helburu eta norabiderik, ezta diru-laguntza publiko horien jarraipenik ere. "Egiteagatik egin" dinamikan guztiz sarturik zegoen kultura-dinamika, eta udalak berak ere ez zion aparteko garrantziarik ematen horri.
1997an hainbat talde (dinamikarik handiena zutenak) elkartu eta koordinazioaren zein plangintzaren beharra azpimarratu genuen. Kultura-politika baten diseinua gero eta beharrezkoagoa zen, eta hori guztia koordinatzeko beharrezko tresnak ezartzea eskatu genuen. Udalari egitasmo zehatz bat aurkeztu genion: kultura-dinamizatzaile bat kontratatu zezala, herriko kultura-talde guztiak koordinatuko zituena, politika jakin batzuei jarraiki dinamizazio-lan bat egin zezala, eta jarraipen zehatz bat egitea.
Udalak proposamena onartu zuen, baina ez zuen gauzatu. Kultura-eragileoi erreakzionatzea kostatu zitzaigun. Halere, lanean segitu genuen, eta planteamendu horien defentsa egin genuen. Egoera txartzen joan zen, dinamika eta ekitaldien ugaritzearekin deskoordinazioa gero eta handiagoa zelako, ekitaldiak egun berean egiten ziren, ez zegoelako inolako iparrik ez irizpiderik programazioaren diseinuan.
1998ko udazkenean, berriz ere udalari kultura-dinamizatzailearen beharra agerian jarri zitzaion. Taldeen arteko tentsioa eta desadostasunak (gehienbat norberak bere interesak defendatzen zituelako, baturarik ez zegoelako) ez zuen batere laguntzen. Edonola ere, udalak deialdia onartu zuen, eta 1999ko otsailaren hasierarekin kultura-dinamizatzaile bat aritu zen Berako Udalarentzat lanean.
Kultura-dinamizatzailea lanean hastearekin errotik aldatu zen egoera. Prozesu honetan guztian paper estrategikoa jokatu du kultura-dinamizatzaileak: politikak finkatzea, metodologia jakinak definitzea, estrategiak zehaztea, eta batez ere koordinazioa eta jarraipena. Horren ondorioz plangintzekin lan egiten hasi zen batzordea. Ezin aipatu gabe utzi, halere, 99ko udal-hauteskundeetan Herriko Etxean aldaketa politiko nabarmena gertatu zela, eta horrek ere gauzak erraztu zituela, kultura-arloari ere garrantzia handiagoa eman baizitzaion.
Politika horretan, parte-hartzea izan da ardatz nagusia. Plangintzaren diseinuan ez ezik, prozesu guztietan herritarren parte-hartzea lehenetsi da: diseinuan, ebaluazioan eta garapenean. Herritarrek parte hartzen duten ekitaldiek dute lehentasuna programazioa diseinatzerakoan. Hala, egungo gizartean gailendu den ikuskarien kultura eta kontsumo-kultura baino, sortzea bultzatzen da Berako Kultur Batzordean. Beraz, herritarrek kultura sortzea, agente aktiboak izatea bilatzen da, zuzenean parte-hartzea, ikusle soila izatetik harago.
Prozesu honetan guztian, berebiziko garrantzia izan zuten 2002ko ekainean antolatu genituen Gogoeta Jardunaldiek. Ia sei hilabeteko prozesua izan zen. Batzordetik, era boluntarioan, azpibatzorde bat osatu zen batzordearen egin beharrak, funtzionamendua, helburuak, eta politika, oro har, definitzeko. Oinarrizko dokumentazioa prestatu zen, herriko 60 agente baino gehiagori banatu zitzaien, ekarpenak egiteko epea eman zitzaien, eta ekarpen guztiak eztabaidatu ziren ekaineko bi larunbatetan egindako jardunaldietan. Jardunaldi horietan 35 pertsonak parte hartu zuten. Batzordearen beraren definiziorako ez ezik, bertako pertsonen eta taldeen arteko harremana sendotzeko ere guztiz baliagarria izan zen prozesua.
## **Batzordearen osaketa**
Kultura Batzordearen helburuetako bat herriko kultura-talde eta agente guztiak biltzea izan da. Herri-mugimendu guztia batzea lortu du, eta bertan daude ordezkaturik herriko kultura-talde guztiak, zein ikastetxeak eta euskaltegia. Politikoei dagokienez, udaleko talde politiko bakoitzetik ordezkari bana joaten da (azkeneko legegintzaldi guztietan hiru zinegotzi egon dira), eta horietako bat da batzordeburua. Erakundeetatik nahi hainbertze pertsona joan daiteke batzordera. Gainerako herritarrek ere parte har dezakete. Erabaki guztiak adostasunez hartzen ahalegintzen da, eta hori lortzen ez denean, botazio bidez egiten da. Erakunde bakoitzak boto bana du, eta alderdi politiko bakoitzak ere bana. Herritar gisa joaten direnek hitzerako eskubidea duten arren, ez dute botorik. Taldearen eragile eta bateratzaile lanetan aritzen da kultura-dinamizatzailea.
Honakoak dira Berako Kultura Batzordea osatzen duten talde eta erakundeak:
- Berako abesbatza.
- Uxua emakume-taldea.
- Ertz arte gunea: artista-kolektiboa, arte esperimentala jorratzen duena.
- Guraso elkarteak: ikastola, eskola publikoa eta Jesusen Bihotza ikastetxea.
- Gure Txokoa elkartea: kulturgintza orokorrean.
- Bidasoa Ikerketa Zentroa: historia bilketa (eskualde mailakoa).
- Lamixine BAT: antzerki-taldea.
- Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola.
- Berako Udaleko Euskara Batzordea.
- Espidobaita elkartea: kultura orokorrean.
- Pintura-taldea: marrazketa- eta pintura-ikastaroak eta erakusketak antolatzen dituen kolektiboa.
- Bortzirietako IKA euskaltegia.
### **Batzordearen egitekoak**
Batzordearen egitekoak dira herriko kultura-eskaintza egitea; dauden hutsuneak antzematea eta horiei irtenbideak planteatzea; kulturarako aurrekontua kudeatzea, eta egitasmo berriak aurrera eramatea.
Batzordeak bere egitasmoetarako honako helburuak finkatuak ditu:
- Herriko kultura-talde guztiek Kultura Batzordean parte har dezaten ahaleginak egitea.
- Kultura-programazioa orekatua edo askotarikoa sortzea: publiko guztiei eskainia eta arte-diziplina guztiak aintzat hartuta.
- Kulturarekiko gogoa piztea.
- Bide berriak irekitzea, Kultura Batzordetik egitasmo berriak sortuz, adibidez, erakundeen arteko egitasmoak suspertuz.
- Euskarazko kultura-produkzioa eta sormena bultzatzea.
- Euskararen erabilera bultzatzea kulturaren alorrean.
- Herriko taldeen sormen-lana bultzatzea.
- Herritarren parte-hartzean eragitea.
## **Lan-metodologia**
Kultura Batzordeak egoeraren diagnostiko bat egiten du (kultura-dinamizatzaileak eta -zinegotziak proposatua, eta taldeen ekarpenekin osatua eta eztabaidatua). Diagnostiko horretatik abiatuta, hurrengo urterako helburuak finkatzen dira, non eragin nahi den, antzemandako hutsuneak eta indarguneak zein diren haintzat hartzen da. Helburu horiek betetzeko plangintza diseinatzen da, eta diseinu horretan oinarrituta, talde bakoitzak bere proposamenak egiten ditu (berak antolatuko dituen ekitaldiak, zein Batzordeak edo bertze talderen batek antolatuko dituenak). Proposamen horiek guztiak biltzen dira, eztabaidatu eta zehazten dira. Horrekin guztiarekin urteko aurrekontua zehazten da, gero Udalaren aurrekontu orokorrean sartzeko.
# **Plangintza**
Arestian agertu bezala, plangintza diseinatzeko tenorean herriko taldeen zein artisten sormenak du lehentasuna, herritarren parte-hartze aktiboa bilatzen da, eta eskaintza hori ikuskariekin orekatzen da. Adin-tarte guztietara iristen eta kulturaarlo guztietan gutieneko batzuk osatzen ahalegintzen gara. Honakoak dira programaren ardatz nagusiak:
*Antzerkia:* interbentzioa hezkuntza arautuan eta hezkuntza araututik kanpo; eskola-antzerki jaialdia; helduen tailerrak; antzerki-talde profesionalen eta amateurren programazioa; kafe-antzerki beka eta kafe-antzerki zikloa.
*Literatura:* irakurzaletasuna bultzatzeko ekitaldiak (liburutegiarekin eta Euskal Idazle Elkartearekin batera); ipuin-lehiaketak; liburu-truke azoka...
*Musika*: estilo ezberdinen programazioa; ikastaroak; herriko musika-taldeei babesa (entseatzeko lokalak, kontzertuak...). Musika esperimentalak leku berezia du programazioan.
*Dantza:* ikastaroak (euskal dantzak, jazz dantzak, munduko dantzak...); Euskal Herriko zein munduko folklore-emanaldiak; Escena jaialdia (dantza garaikidea, klasikoa, flamenkoa...).
*Bertsolaritza:* bertso-saioak, bertso-eskola, bertso-paper lehiaketa...
*Erakusketak:* arte plastiko ezberdinen erakusketak programatu, sortzaileei aukerak eman, erakusketak sortu.
*Haur-programazioa:* haurrentzako ikuskizunak eta tailerrak.
*Ikastaroak eta hitzaldiak*
*Zinema:* zine-klubeko programazioa eta filme laburren lehiaketa.
*Ohiturak-bestak:* herriko besten antolakuntza (inauteriak, eguberriak, Sanesteban bestak...); Lurraren Eguna (artisautza eta bertako produktuen azoka).
## **Balorazioa**
Orain arteko ibilbide honetan badira hainbat alderdi nabarmentzekoak, zein hobetu beharrekoak. Esperientzia aberasgarria izan da guziz. Herriko kultura-talde guzien inplikazioa erabatekoa izan da prozesuan. Honekin guztiarekin herriko programazioaren eta eskaintzaren hobekuntza nabarmena izan da. Metodologia honekin etengabeko gogoeta eta ebaluazioa dira lan-tresna. Gainera, ikuspegi bakarra baino (teknikariarena edota zinegotziarena), kultura-arloko agente guztiena gailentzen da. Aldi berean, herri-mugimenduen sendotzea eta berrien sortzea ahalbidetzen duen eredua da honakoa, herritarren inplikazioa lortzearekin batera.
Lan-modu honek, edonola ere, ahalegin gehiago eskatzen du, nekezagoa da eta zailagoa da, bereziki teknikariarentzat eta politikariarentzat. Prozedimenduak mantsoagoak dira, eta zenbait talderen errezeloa eta beldurra ere eragiten du maiz (bereziki boterean dauden politikariekin identifikatzen direnak, edo hauekiko erabateko kontrako jarrera dutenak). Bertzalde, politikariak aldiro konbentzitu beharra dago (lau urterik behin aldaketak izaten dira), eta metodologiarekiko agertzen dituzten zalantzak argitu (botere guztia eurek edukitzera ohituta dauden politikarien ereduak...). Taldeentzat ziurtasuna eragiten duen neurrian, gehiegizko erosotasunean erortzeko arriskua dago, eta administrazioarekiko mendekotasuna handiegia da.
# **Esperientziaren hedatzea**
Kultura Batzordearen esperientziatik abiatuta, udaleko gainerako batzordeetara zabaldu da funtzionamendu-eredu hau legegintzaldi honetan. Batzorde guztiek (herritarrek, politikariek eta teknikariek osatuak) beren urteko plangintza eta aurrekontua prestatzen dute. Batzordez batzorde, zeregin hauek ditu batzordeetako bakoitzak. Batzordeburua nor den, funtzionamendua dinamikoagoa da:
*Hirigintza eta Herri-lanak:* herri-lanetako urteko inbertsio nagusiak zehaztu; obren kontrola eta jarraipena; araudi berrien sortzea (trafikoa, badoak...). Esperientzia puntualak egin izan dira orain arte (batik bat hirigintzaplanaren diseinuan...).
*Mendia-ingurumena:* mendiaren kudeaketa orokorra (plantazioak, entresakak, loteak...), ingurumen hezkuntza-programak landu...
*Kirola:* kirol-talde guztiekin batera urteko plangintza zehaztu, taldeen dirulaguntzak kudeatu, kirol-ikuskizunak antolatu... Aitzineko legegintzaldian urratsen bat eman zen, baina ez zen esperientzia sendotu.
*Ogasuna:* diru-kontuen jarraipena; kontu eta tasen berrikuspena...
*Nekazaritza, merkataritza, industria eta turismoa:* arloz arloko urteko plangintza, sustapen-neurriak... Sektoreko jendearen parte-hartzea (baserritarrak, landetxeetako arduradunak, merkatariak, nekazaritza ekologiko azoka...).
*Euskara:* urteko plangintza, Mankomunitatearekin harremana, Bai Euskarari planaren garapena... euskalgintzako erakunde guztiek parte hartzen dute. 90eko hamarkadaren hasieran, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen sorrerarekin sortu zen batzorde hau, eta eredu parte-hartzaileari jarraitu dio.
*Gizarte-gaiak:* urteko plangintza eta programak: emakumea (emakumetaldearekin elkarlanean); hezkuntza (guraso-elkarteekin); boluntariadoa (3. adinari zuzendua); gaztedia (droga-mendekotasun eta aisialdiko plana, guraso-elkarte, gazte-asanblada eta bertze hainbertze herritarrekin batera); etorkinak (sortzez beratarrak, etorkinak, paperik gabeak...). Arlo honetan lehenbiziko esperientzia izaten ari da, arrunt aberasgarria.
# **Zenbait datu**
Batzorde hauetan guzietan 120 herritar baino gehiago ari da lanean, 3.700 biztanleko populazioaren artean (% 3,25 inguru). Horietako anitzek, gainera, erakunde handiagoak ordezkatzen dituzte (bereziki kultura, kirola eta gizartegaietan).
## **Aitzinera begira**
Kultura Batzordean Kulturaren Agenda 21 herrian garatzea litzateke bidea (oraingo bidean sakonduz), eta herritarren parte-hartzea, zein publiko berriak lortzeko lanean jardutea. Garapen iraunkorraren ideia kultura-kudeaketara ekartzea da Kulturaren Agenda 21 delakoaren zentzua: demokrazia parte-hartzailearen ideian sakontzea, oreka bilatzea, bertakoa lehenestea, ekologismoa...
Udaleko gainerako sailetan batzorde parte-hartzaileen filosofia finkatzea, funtzionamendu egokia lortzea (batzorde guzietan), eta aurrekontu partehartzaileak diseinatzea litzateke helburua.
#### **Azken ondorioa**
Lan egiteko modu hau ez da gogoeta edo estrategia sakon batetik abiatu, naturalki sortua baizik, lan egiteko modurik logikoena herritarrekin elkarlanean aritzea guztiz zabalduta dagoen ikusmoldea baita. Bertze kontu bat da hori nola garatzen den eta zenbateraino. Hor dago alderdien arteko ezberdintasuna (gure udalean, bertze anitzetan, aldiz, pertsonen borondatean dago gakoa, ez hainbertze alderdi politiko jakin batzuetakoa izatean), baina ateak zabalik egon behar duela argi dago. Bistako emaitza bat utzi du honek guztiak: gatazken kudeaketa egokiagoa eta herriko giroa hobea, eta konfiantza handiagoa taldeen eta pertsonen artean.
## **Bibliografia**
Kaleidos.red Fundación (2003): Equipamientos municipales de proximidad. Plan estratégico y de participación, Trea, Gijón.
Equipo claves: Gestión participativa de las asociaciones (1998): Editorial Popular, Madril.
Puig, T. (1994): *La ciudad de las asociaciones. Dirigir, gestionar y animar las asociaciones,* Editorial Popular, Madril.
Hainbat egile (2000): *Cultura y poder local*, Diputació de Barcelona-Editorial Milenio, Bartzelona.
Hainbat egile (2001): *Cultura, Desarrollo y Territorio,* Xabide, Gasteiz.
Lopez de Aguileta, I. (2000): *Cultura y Ciudad. Manual de política cultural municipal,* Trea, Gijón.
Ander Egg, E. (1994): La práctica de la Animación Sociocultural y el Léxico del Animador, Ediciones Ciccus-Icsa, Buenos Aires. |
aldizkariak.v1-3-107 | {
"domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea",
"id": "ikergazte_ii_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_16",
"issue": null,
"year": "2017",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "ii"
} | # **Euskara eta boto abertzalearen inguruko azterketa ekologikoa: 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak**
Garmendia Haritz, Urteaga Eguzki, *Euskal Herriko Unibertsitatea [hgarmendia003@ehu.ikasle.eus](mailto:hgarmendia003@ehu.ikasle.eus)*
# *Laburpena*
Ikerketa honen helburua, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan euskara eta boto abertzalearen artean dagoen lotura aztertzea da. Horretarako, analisi ekologikoa hobesten da eta datu agregatuak erabiliz, udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren eta hautagai abertzaleek jasotako botoen arteko erlazioa kuantifikatzen da. Ondorio moduan, 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren ehunekoa igo ahala alderdi abertzaleei bozkatzeko joera ere handitu egiten dela frogatu da.
Hitz gakoak: euskara - boto abertzalea - korrelazioa
# *Abstract*
The aim of this research is to analyze the relationship between the Basque language and the nationalist vote, in the 2016 elections to the Basque Parliament. To quantify the relationship between the knowledge, transmission and use of the Basque language and the support received by nationalist parties in a village, I have prioritized its ecological analysis and used aggregate data. Thus far, it has been proven that as the percentage of Basque language's knowledge, transmission and use goes up, the tendency to vote for Basque nationalist parties also increases.
Key words: Basque language – nationalist vote – correlation
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Ikerketa honetan euskara eta boto abertzalearen arteko harremanaren inguruko azterketa ekologikoa burutzen da. Modu horretara, EAEko hautesleen portaera elektorala hobeto ezagutuz gai honen inguruan aurrez dagoen ezagutza osatu nahi da.
Hautesleen portaera elektorala aztertzen duten ikerketek interes akademiko handia dute. Interes horren erakusgarri da, ikerketa horiek mundu mailako aldizkari prestigiotsuenetan duten presentzia esanguratsua (Healy eta Lenz, 2014; Hersh eta Nall, 2016) . Dena dela, eskuartean dugun ikerketa honek badu bestelako motibazio bat.
XXI. mendearen bigarren hamarkada honetan, aldaketa soziopolitiko eta ekonomiko handiak eman dira Euskal Herrian. Aldaketa horiek, urte luzez hegemonikoak izan diren zenbait mundu ikuspegi kolokan jarri dituzte. Auzitan jarri den logika bat, mugimendu linguistikoaren eta mugimendu abertzalearen arteko harreman estua da. Eztabaida honen inguruan, luze eta zabal hitz egin da azken aldian eta hainbat galdera mahai gaineratu dira: nor da euskalduna? Zer da herria eta zer gizartea? Ze nolako euskalduntasuna eraiki behar dugu euskararen biziraupena eta normalizazioa ziurtatzeko?
Autore batzuek, euskal komunitate linguistikoak bere formulazio politikoa behar duela aldarrikatzen dute (Odriozola, 2015). Beste batzuek, berriz, politikoki potentzialtasun baxua ikusten diote formulazio horri, eta ikuspegi estrategiko batetik, indar korrelazio ezberdinak sortuko diren marko berri bat eraiki beharra aldarrikatzen dute, horretarako, erdal munduari erakargarriago egingo zaion euskaltasun bat formulatuz (Apaolaza, 2015; Goikoetxea, 2015). Euskaltasun berri horren aurrean, Iztuetaren (2016) proposamenarekin bat egiten duten autoreek, arestiko galderak herri subordinatu bezala irakurri beharra azpimarratzen dute eta *euskal* eta *vasco* kontzeptuak berdintzeak dakartzan arriskuez ohartarazten gaituzte. Ikusten den bezala, eztabaida oso oparoa da. Gure kasuan, eztabaida hori aberasteko euskarak alderdi abertzaleen emaitza elektoralarekin duen harremana kuantifikatu nahi da.
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
### **2.1 Arloko egoera**
Hautesleen portaera elektorala aztertzeaz arduratzen diren lehen ikerketak XX. mendearen hasieran sortu ziren, eta ordutik, garapen metodologiko eta teoriko handia eduki dute. Sonnleitnerrek (2013) dion moduan, portaera elektorala aztertzeko bi hurbilpen nagusi daude. Aurreneko hurbilpena, perspektiba indibidualista bezala ulertzen dena da, eta kasu horretan, analisi unitatea norbanakoa da. Bigarren hurbilpena, berriz, perspektiba agregatua da eta norbanakoaren ordez lurraldea hartzen da analisi unitate moduan (Le Bras, 2002).
Bigarren hurbilpen honi dagokionez, bi elementu azpimarratu behar dira: analisi unitatea eta lurraldedinamiken logikan aztertuko diren aldagaiak. Analisi unitate moduan udalerria, eskualdea edota probintzia hartu daiteke. Aldagaien kasuan, berriz, talde baten emaitza elektoralak eta eremu geografiko horretako aldagai estrukturalak erabiltzen dira (Trujillo & Ortega, 2015). Gure ikerketaren kasuan, analisi unitate bezala udalerria hartuko da eta hautesleen portaera elektorala aztertzeko kontutan izango ditugun aldagaiak udalerrietako alderdi abertzaleen emaitzak eta herritarren datu soziolinguistikoak dira.
Edonola ere, azterketa hori burutu nahi bada, ikergaia bere kontestuan ulertzea komeni da. Alde horretatik, Euskal kasua, Europa mendebaldeko Estatu gabeko nazioen testuinguruan kokatu behar da. Nazioartean egin diren hainbat ikerketek, talde etnolinguistikoak indartsuak diren eremuetan alderdi nazionalista periferikoek lortzen dituzten boto ehunekoak beste eremuetan baino handiagoak direla erakutsi dute. Espainiar Estatuan ere, Kataluniako edota Galiziako lurraldean egin diren zenbait ikerketek antzeko tesia defendatzen dute (Medeiros et. al., 2015; Puig eta Ginebra, 2015: Pérez Nievas eta Bonet, 2006).
Gurera etorrita, euskara eta boto abertzalearen arteko lotura sendoa dela ondorioztatu dute hainbat autorek (Llera, 2016). Dena dela, ikerketa horietako gehienak, perspektiba indibidualistatik burutu dira eta analisi ekologikoa erabiliko dutenak gutxiengoa dira (Albero, 2005; Garmendia, 2015). Gure ikerketaren bidez, perspektiba agregatua erabiliz 2016ko Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetan<sup>1</sup> , bi aldagaien arteko erlazio-lineala zenbatekoa den aztertu nahi da.
### **2.2 Ikerketaren helburuak**
Gure ikerketaren helburu nagusia, analisi unitate moduan udalerria erabiliz, euskara eta boto abertzalearen arteko lotura kuantifikatzea da. Alde horretatik, ikerketak honako helburu espezifikoak ditu:
- 1. HELBURUA: Udalerri bateko herritarren euskara ezagutzaren, erabileraren eta transmisioaren eta boto abertzalearen artean erlazio-lineala sendoa dagoela berrestea da.
- 2. HELBURUA: Udalerri bateko herritarren euskara ezagutzaren, erabileraren eta transmisioaren eta zentro-eskuineko alderdi abertzaleak (EAJ) jasotako babes elektoralaren artean dagoen erlazio-lineala kuantifikatzea.
<sup>1</sup> Euskara eta boto abertzalearen arteko lotura aztertzeko orduan, EAEko hauteskundeak hautatu ditugu. Azken batean, euskal abertzaletasunaren babes elektorala ulertzeko hauteskunde egokienak Eusko Jaurlaritzako hauteskundeak baitira. Gaian sakontzeko ikusi honako lan hau: Llera (2016).
3. HELBURUA: Udalerri bateko herritarren euskara ezagutzaren, erabileraren eta transmisioaren eta zentro-ezkerreko alderdi abertzaleek (EH Bildu, Libertate Nafarra) jasotako babes elektoralaren artean dagoen erlazio-lineala kuantifikatzea.
# **3. Ikerketaren muina**
Aurreko ataletan esan dugun bezala, ikerketa honek funtzio deskriptibo eta korrelatiboa du, eta helburu nagusia, euskara eta boto abertzalearen arteko erlazioa kuantifikatzea da. Horretarako, lehenbizi, hautesle kopurua udalerri bakoitzeko nola kontzentratua dagoen ikusiko da. Ondoren, udalerrietako hauteskundeetako emaitzak eta datu soziolinguistikoak deskribatuko ditugu. Bi horiek deskribatu ostean, bi aldagaien arteko erlazioa kuantifikatzeko irizpideak zehaztu eta prozedura horri jarraituz analisia burutuko da.
### **3.1 EAEko udalerriak hautesle erroldaren ikuspegitik**
2016ko datuei erreparatzen badiogu, Eusko Autonomia Erkidegoan 251 udalerri daude (Gipuzkoan, 88; Bizkaian, 112; Araban, 51). Bizkaiko kasuan, udalerri nagusiak Bilbo inguruetan kokatzen dira. Aldiz, biztanle gutxiena duten udalerriak Bizkaiko mendebaldean daude. Gipuzkoako kasuan, hautesle gehienak Donostia inguruan bizi diren arren, populazioaren banaketa homogeneoagoa da. Muturreko adibidea, Araba da. Izan ere, hautesle-erroldaren %75a Gasteizen pilatzen da eta beste udalerriek egiten duten ekarpen elektorala proportzionalki oso txikia da.

**1. irudia. Udalerri bakoitzeko hautesle-errolda**
Iturria: Eusko Jaurlaritza (guk moldatua)
### **3.2 Hauteskundeetako emaitzak**
Hauteskundeetako emaitzak deskribatzerakoan, <sup>2</sup> 2016ko Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetan alderdi abertzaleek<sup>3</sup> udalerri mailan lortzen dituzten emaitzetan zentratuko gara.Alde horretatik, EAEko udalerri gehienetan (%82an) alderdi abertzaleek botoen %60a baino gehiago jaso dutela ikusten da. EAEko 110 udalerritan (udalerrien ia %44a), esaterako, hautagaiek jasotako botoen %80a baino gehiago abertzalea da. Dena dela, udalerri horien batez besteko hautesle-errolda oso txikia da (1355 herritar) eta
<sup>2</sup> <http://www.euskadi.eus/elecciones/>
<sup>3</sup> Orotara 16 alderdi aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzarako 2016ko hauteskundeetara. Gure kasuan, alderdi abertzale moduan hartuko ditugun alderdiak, honako hauek dira: EAJ, EH Bildu eta Libertate Nafarra. EAJren kasuan, zentro-eskuineko alderdi bezala hartu dugu eta EH Bildu eta Libertate Nafarra zentro-ezkerreko alderdi moduan multzokatu ditugu.
udalerri horietan kontzentratzen den populazioa EAEko hautesle-erroldaren %9ra ez da iristen. Udalerri handienetan, alderdi abertzaleek, hautagaiek jasotako botoen %40 eta %60 bitartean jaso dute.
**1. taula. EAEko udalerriak, boto abertzalea %tan eta hautesle-errolda**
| Botoen<br>%koa | Udal<br>kopurua | %tan | Hautesle<br>errolda<br>Minimoa | Hautesle<br>errolda<br>Maximoa | Hautesle<br>errolda<br>Totala | Hautesle<br>errolda<br>%tan | Batez<br>besteko<br>errolda | Desb. Tip |
|----------------|-----------------|---------|--------------------------------|--------------------------------|-------------------------------|-----------------------------|-----------------------------|-----------|
| 80-100 | 110 | %43,82 | 89 | 13.259 | 149.065 | %8,70 | 1.355 | 2.358,07 |
| 60-80 | 95 | %37,85 | 112 | 24.026 | 433.066 | %25,26 | 4.559 | 5.046,85 |
| 40-60 | 42 | %16,73 | 149 | 273.513 | 1.115.972 | %65,10 | 26.571 | 53.847,35 |
| 20-40 | 4 | %1,59 | 799 | 12.831 | 16.157 | %0,94 | 4.039 | 5.137,55 |
| 0-20 | 0 | %0,00 | - | - | - | - | - | - |
| TOT | 251 | %100,00 | 89 | 273.513 | 1.714.260 | %100,00 | 6.830 | 24.043,72 |
Iturria: Eusko Jaurlaritza (guk moldatua)
Alabaina, alderdi abertzaleak, bi sail nagusitan banatzen dira: zentro-eskuineko alderdi abertzaleak (EAJ) eta zentro-ezkerreko alderdi abertzaleak (EH Bildu eta babes elektoral apalagoa lortzen duen LN). Hainbat lanek erakusten duten bezala (Llera, 2016), zentro-eskuineko alderdiek babes elektoral handiagoa edukitzeaz gain, babes hori, lurraldearen ikuspuntutik, modu homogeneoan banatuta dago. Ahulgune nagusiak, Gipuzkoako ekialdea eta Arabako hegoaldea dira eta indar gune nagusia, berriz, Bizkaiako mendebaldea da. Zentro-ezkerreko alderdien kasuan, babes elektoral apalagoa jaso dute eta lurraldearen ikuspuntutik, boto kontzentrazio altuenak Gipuzkoan eta Bizkaiko Ekialdean pilatzen dira.
**2. irudia. EAEko udalerrietan alderdi abertzaleek jasotako babes elektoralaren batura %tan**

Iturria: Eusko Jaurlaritza (guk moldatua)
### **3.3 Datu Soziolinguistikoak**
Datu soziolinguistikoen azterketa burutzeko, erakunde publikoek burutzen duten *Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsua 4* inkestan lortutako datuetan oinarritu gara. Datu horiek, gisa honetako azterketak burutzekoan gehien erabiltzen diren datuak dira (Eusko Jaurlaritza, 2009). Orotara, hiru aldagaien inguruko datuak biltzen dira: udalerri bateko euskara gaitasuna, euskara transmisioa eta etxeko euskararen erabilera. Gure kasuan, lan honetan 2011ko datuak erabili ditugu.
<sup>4</sup> [http://www.eustat.eus/estadisticas/opt\\_0/id\\_5/ti\\_Euskera\\_Cultura\\_y\\_Juventud/subArbol.html.](http://www.eustat.eus/estadisticas/opt_0/id_5/ti_Euskera_Cultura_y_Juventud/subArbol.html) Nafarroako kasuan, udalerri mailako azken datu soziolinguistikoak 2001koak direnez, ikerketatik kanpo uztea erabaki dugu.
Azpiko irudiari erreparatzen badiogu, EAEko udalerriek egoera soziolinguistiko heterogeneoa dutela ikusten da. EAEko iparraldeko udalerrietan, euskara ezagutza handia da, bereziki, Gipuzkoa erdialdean eta Bizkaia ekialdeko udalerrietan. Arabako eta Bizkaia mendebaldeko udalerrietan, berriz, euskara ezagutza apalagoa da. Euskara transmisioa eta etxean erabiltzen den hizkuntzaren kasuetan ere, antzeko datuak mantentzen dira (Eusko Jaurlaritza, 2009). Oro har, euskal komunitatea ipar aldean kontzentratua dagoela ikusten da, eta hegoaldean, euskara ezagutu, euskara transmititu eta euskaraz bizi den herritarren ehunekoa oso txikia da.
**3. irudia. EAEko udalerrietako herritarren euskara ezagutza, transmisioa eta etxeko erabilera %tan**.
Iturria: Eustat (guk moldatua)
Jarraian, EAEko udalerrietako datu soziolinguistiko eta elektoralak deskribatu ostean, bi aldagaien arteko lotura aztertzera igaroko gara.
## **3.4 Korrelazio koefizientea: teoria eta prozedura metodologikoa**
Azterketa elektoralak modu ezberdinetara planteatu daitezke. Aukeretako bat, hurbilpen ekologikoa burutzea da. Azken honen kasuan, ikerketaren helburuaren arabera teknika estatistiko ezberdinak erabiltzen dira. Gure kasuan, botoaren lurralde-dinamikak prozesu soziopolitiko batekin erlazionatu nahi ditugunez, korrelazio koefizientea erabiliko dugu (Sonnleitner, 2013).
Korrelazio-koefizienteak, aldagaien arteko erlazio-linealaren berri ematen digu. Beste modu batera esanda, aldagai bat handitu ahala besteak ere handitzeko joera ote duen aurreikusteko balio du. Analisia burutzerakoan, hiru aldagai hartu behar dira kontuan: sendotasuna, zeinua eta esangura (Etxeberria, 2011).
- Sendotasuna: Balio absolututan irakurri behar da. Koefizienteak 0tik 1rako balioak hartu ditzake eta 1etik zenbat eta gertuago orduan eta sendoagoa da bi aldagaien arteko erlazio-lineala.
- Zeinua: positiboa edo negatiboa izan daiteke. Aldagai askea igo ahala menpeko aldagaiak ere goranzko joera badu positiboa izango da eta alderantziz.
- Esangura (p): bi aldagaien arteko lotura 0 izateko probabilitatea. Balio hori, 0,05 baino txikiagoa bada, hipotesi nulua baztertzen da. Hots, bi aldagaien artean erlazioa dagoela onartzen da.
Behin oinarri teorikoa azalduta, jarraian, korrelazio koefizientea eskuratzeko jarraitu dugun prozedura zehaztuko dugu. Alde horretatik, datu bilketa aurrez aipatutako datu iturri ofizialetatik egin da eta SPSS da analisia burutzeko erabili dugun programa informatikoa. Proba estatistikoak aplikatu aurretik, datuek aurretiko batzuk betetzen dituzten aztertu dugu eta menpeko aldagaia modu normalean banatzen ez denez, teknika ez-parametrikoak erabili dira. Gure kasuan, Spermanen korrelaziokoefizientea erabili da. Jarraian, esandakoa praktikan jarriz, datuak nola interpretatu ditugun ulertzeko adibide bat proposatzen da.
Grafikoan ikusten den bezala, udalerri bateko euskara ezagutzaren eta boto abertzalearen arteko lotura oso estua da. Kasu honetan, goiko irudietan begi bistara pertzibitu daitekeena datu kuantitatibo bidez berretsi dugu. Alde horretatik, 2016ko hauteskundeetan udalerri bateko euskara ezagutza eta boto abertzalearen arteko korrelazioa rsperman=0.865koa da. Beraz, bi aldagaien arteko erlazio-lineala positiboa izateaz gain harremana oso sendoa dutela ikusten da. Ondorengo atalean, prozedura hau erabiliz, gainerako koefizienteak kalkulatuko ditugu.

**4. irudia. EAEko udalerriak euskara ezagutza eta boto abertzalearen arabera.**
Iturria: Guk egina
# **3.4 Emaitzak**
Jarraian emaitzak aurkeztuko ditugu. Alde horretatik, azalpena ulergarriagoa izateko emaitzak hiru tauletan banatu ditugu: euskara eta boto abertzalearen arteko erlazio-lineala, euskara eta zentroeskuineko botoaren artekoa, eta hirugarrena, euskara eta zentro-ezkerreko botoaren artekoa.
Euskara eta boto abertzaleari dagokionez, bi aldagaien arteko lotura oso sendoa dela ikusten da, bereziki, Gipuzkoan (+0.927 eta +0.917). Gainera aldagai soziolinguistiko batetik bestera korrelaziokoefizientea ez da askorik aldatzen. Lurraldeei dagokionez, euskara eta boto abertzalearen arteko lotura ahulena Araban gertatzen da (+0.526 eta +0.573).
| | GAITASUNA | TRANSMISIOA | ERABILERA |
|----------|-----------|-------------|-----------|
| EAE | 0.865** | 0.861** | 0.866** |
| Bizkaia | 0.889** | 0.899** | 0.894** |
| Gipuzkoa | 0.923** | 0.917** | 0.927** |
| Alava | 0.564** | 0.526** | 0.573** |
**2. taula. Korrelazio-koefizientea, euskara eta boto abertzalearen artekoa**
p < 0.01\*\*, p < 0.05\*.
Euskara eta zentro-eskuineko boto abertzaleari dagokionez, oro har, bi aldagaien arteko lotura oso ahula eta ez esanguratsua dela ikusten da. Arabako kasuan esaterako, euskaren transmisioaren eta zentro-eskuineko boto abertzalearen arteko erlazio-lineala negatiboa da (+0.001, -0.097 eta -0.023). EAE, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, bi aldagaien arteko lotura hutsala da.
| | GAITASUNA | TRANSMISIOA | ERABILERA |
|----------|-----------|-------------|-----------|
| EAE | 0.016 | 0.001 | 0.006 |
| Bizkaia | 0.131 | 0.137 | 0.126 |
| Gipuzkoa | 0.136 | 0.129 | 0.140 |
| Alava | 0.001 | -0.097 | -0.023 |
p < 0.01\*\*, p < 0.05\*.
Bestelakoa da, euskara eta zentro-ezkerreko boto abertzalearen arteko erlazioa. Kasu honetan, bi aldagaien arteko erlazioa sendoa dela ikusten da (≈ 0.7 eta 0.9 artean). Lurraldeei dagokionez, bi aldagaien arteko erlazio sendoena Bizkaian suertatzen da eta erlazio ahulena Gipuzkoa (+0.765, +0.768 eta +0.766) eta Araban (+0.712, +0.728 eta +0.806).
**4. taula. Korrelazio-koefizientea, euskara eta zentro-ezkerreko boto abertzalearen artekoa**
| | GAITASUNA | TRANSMISIOA | ERABILERA |
|----------|-----------|-------------|-----------|
| EAE | 0.854** | 0.857** | 0.865** |
| Bizkaia | 0.857** | 0.865** | 0.865** |
| Gipuzkoa | 0.765** | 0.768** | 0.766** |
| Alava | 0.712** | 0.728** | 0.806** |
p < 0.01\*\*, p < 0.05\*.
# **4. Ondorioak**
Lan honen helburua, udalerri bateko euskara ezagutza, transmisioa eta erabileraren eta alderdi abertzaleek jasotako botoen ehunekoaren arteko korrelazioa aztertzea da. Alde horretatik, erreferentzia markotzat lurralde ezberdinak hartuz (EAE, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), udalerri bateko euskararen ezagutza, transmisioa eta etxeko erabileraren ehunekoa igo ahala alderdi abertzaleek jasotako botoen ehunekoa igotzeko joera dagoela demostratu da. Erlazio-lineal sendoa dagoenez, lurgune euskaldunetako udalerrietan alderdi abertzaleek botoen ia ehuneko ehuna lortzen dute. Lurgune ez hain euskaldunetan, berriz, errealitatea konplexuagoa da eta euskarak duen gaitasun esplikatiboa lausoagoa da.
Hori dela eta, ikerketaren azpiatal bezala, erlazio hori hobeto ulertzeko asmoz, ezker/eskuin dimentsioa gehitu dugu. Ildo horretatik, euskararen ezagutza, transmisioa eta etxeko erabileraren ehunekoa igo ahala zentro-ezkerreko alderdi abertzaleek jasotako botoen ehunekoa igo egiten dela ikuaten da. Beste modu batera esanda, udalerri euskaldunetan babes elektoral sendoa lortu arren (Azpeitia), lurgune ez hain euskaldunetan kokatzen diren udalerri handietan zentro-ezkerreko alderdi abertzaleek emaitza apalak lortzen dituztela frogatu da (Barakaldo). Bestalde, zentro-eskuineko alderdi abertzalearen kasuan, bi aldagaien arteko erlazio-lineala nulua da. Izan ere, lurgune euskaldun eta ez euskaldunetan zentro-eskuineko alderdi abertzaleak, antzeko datuak elektoralak lortzen ditu (Bilbo eta Aian adibidez).
Paradoxa honek, honako ondorio honetara garamatza: euskara eta boto abertzalearen arteko lotura ulertu nahi bada, ezinbestean, bi plano bereizi behar dira. Bi plano horiek, *euskal komunitate linguistikoa* eta *euskal gizartea* dira. Alde horretatik, *euskal komunitate linguistikoa* hegemonikoa den udalerrietan, *gizarteak* abertzale bozkatzeko joera daukala frogatu da, eta portaera elektorala determinatzerakoan, ezker/eskuin ardatza bigarren mailako aldagaia da. Euskal komunitateak *gizartean* hegemoniko izateari uzten dion momentuan, ordea, euskara eta boto abertzalearen arteko erlazio lineala ere lausotu egiten da eta errealitate anitz sortzen dira. Errealitate anitz horiek ulertzeko, burutu berri dugun ikerketa, datu indibidualetan oinarritutako lekuan lekuko azterketekin osatzea ezinbestekoa da.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Ikerketa honek, 2016ko Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetako hautesleen portaera elektorala deskribatzeko balio izan digun arren, interesgarria litzateke, bi aldagaien arteko erlazio-lineala azaltzen duten mekanismoak ulertzea. Gauzak horrela, ikerketa honetatik, ikerlerro interesgarri bat zabaltzen dela iruditzen zaigu. Besteak beste honako galderak proposatzen dira; erlazio-lineal hori kasualitatez edo kausa-ondorio batengatik ematen da? Zen da hauteslearen aldagai sozio estruktural ezberdinek euskara eta bozka abertzalearen arteko loturan duten eragina?
Etorkizunera begira, ikerlerro berriari helduko zaio. Hala, euskara eta boto abertzalearen arteko loturaren mekanismoak ulertu nahi dira. Mekanismo horiek ulertzeko, subjektuek fenomeno horri ematen dioten zentzuan sakonduko da. Datu agregatuetatik portaera indibidualak aztertzea ezinezkoa denez (Robinson, 1950), ikerketarekin jarraitzeko abertzale bozkatzen duten euskaldunek lotura horri ematen dioten zentzua ulertu nahi da. Era berean hautesle baten ideologia, sorterria, bizitokia, hezkuntza maila edota adinak lotura horretan izan dezaken eragina aztertu nahi da.
# **6. Erreferentziak**
Albero,J. (2005): Abertzaletasun politikoaren eta hizkuntzaren arteko harremana Nafarroan, *Jakin*, 149, 11-25.
Apaolaza,U. (2015): Nazio hizkuntza izateari utzi estatu hizkuntza izan ahal izateko, *Jakin*, 208, 51-65.
Etxeberria, J. (2011): *Estatistika aplikatua: teoria eta praktika,* Elhuyar, Usurbil.
Eusko Jaurlaritza. (2009). *IV. Mapa Soziolinguistikoa,* Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, Gasteiz. Galfarsoro, I. (2015): Estatu gabeko naziotik naziorik gabeko Estatura, (arg.), *Independentzia Helburu*, Txalaparta, Tafalla, 259-336.
Garmendia, H. (2015), Euskara eta bozka abertzalearen arteko lotura, *Jakin*, 208, 25-40.
Goikoetxea, J. (2015): Euskal Estatugintza Feminista. *Independentzia Helburu*, Txalaparta, Tafalla, 185-258.
Healy, A. eta Lenz, G. (2014), Substituing the End for the Whole: Why Voters Respond Primarilly to the Election-Year Economy, American Journal of Political Science, 58(1), 31-47
Hersh, E., eta Nall, C. (2016), The Primacy of Race in the Geography of Income-Based Voting: New Evidence from Public Voting Records, *American Journal of Political Science*, 60(2), 289- 303.
Iztueta, I. (2016), Kultura autodeterminatuko balitz, *Jakin*, *216*, 11-29.
Le Bras, H. (2002): *Une autre France: votes, réseaux de relations et classes sociales,* Odile Jacob, Paris:
Llera, F. J. (2016): *Las elecciones autonómicas en el País Vasco,* Centro de Investigaciones Sociológicas. Madrid. Medeiros, M., et. al., (2015), Refining vote choice in an ethno-regionalist context: Three-dimensional ideological voting in Catalonia and Quebec. *Electoral Studies*, *40*, 14-22.
Odriozola, J. M. (2015). Formulazio politikoaren bila. *Jakin*, 208, 65-77.
Pérez Nievas, S., eta Bonet, E. (2006), Identidades regionales y reivindicación de autogobierno. El etnorregionalismo en el voto a partidos nacionalistas de Bélgica, España y Reino Unido, *Revista Española de Ciencia Política*, 15, 123-161.
Puig, X., eta Ginebra, J. (2015), Ecological Inference and Spatial Variation of Individual Behavior: National Divide and Elections in Catalonia, *Geographycal Analisys*, *47*, 262-283.
Robinson, W. S. (1950), Ecological correlations and the behavior of individuals, *American Sociological Review*, 15(3), 351-357.
Sonnleitner, W. (2013), Explorando las dimensiones territoriales del comportamiento político: reflexiones teóricometodológicas sobre la geogrefia electoral, la cartografía exploratoria y los enfoques espaciales del voto, *Estudios Sociológicos*, 31, 97-142.
Trujillo, J. M., & Ortega, C. (2015), Un estudio ecológico del voto socialista en el medio rural-urbano andaluz, 1999-2012, *Revista Española de Investigaciones Sociológicas*, *152*, 143-166.
# **7. Eskerrak eta oharrak**
Aurkeztu berri dugun ikerketa hau, EHUko "Gizartea, Politika eta Kultura" doktore programa barruan burutzen ari garen *Euskara eta boto abertzalearen arteko lotura* doktore tesiaren egokitzapen bat da. |
aldizkariak.v1-7-1046 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 120 _2022_13",
"issue": "Zk. 120 _2022_",
"year": "2022",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Frankismo berantiarra eta lehenengo estatu demokratikoa jarduera armatuaren aurka (1968-1979): jarraipenak eta aldaketak**
**Alexander Uriarte Cuadrado Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU**
Frankismoaren ondoren, demokratikotzat hartu ziren lehenengo hauteskundeak egin ziren 1977ko ekainean. Eratutako lehenengo estatu demokratikoak kudeatu behar izan zuen frankismoak herentzian utzitako jarduera armatuaren arazoa. Emandako erantzuna enfrentamenduarena izan zen; hain zuzen, erregimen diktatorialak emandako berdintsua. Lan honetan, gainetik bada ere, frankismo berantiarraren diktadurak zein geroko estatu demokratikoak erabili zituzten zenbait jardunbide eta diskurtso argituko dira, baita horietan izandako jarraipenak eta aldaketak ere trantsizioaren garai hartan.
GAKO-HITZAK: Frankismo berantiarra · Estatu demokratikoa · Jarduera armatua.
# **Late Francoism and the first democratic state against armed practice (1969-1979): continuities and changes.**
After the elections in June 1977, considered to be the first democratic elections in post-Francoist time, the first democratic state had to deal with the problem of armed practice, passed down from late-Francoist regime. The strategy used, just like the one used during the dictatorial regime, was confrontation. This work, even superficially, will shed light on some of the practices and discourses used by the late Francoism dictatorship and later democratic state, as well as the continuations and changes that took place in them during the transition period.
KEY WORDS: Late Francoism · Democratic state · Armed practice.
https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.4 *Jasotze-data:* 2021-04-19 *Onartze-data:* 2021-05-07
## **1. Sarrera**
Berdin du zein den eredua edo unea, edozein estatuk «lurralde-esparru jakin batean —eta lurralde bat izatea da hain zuzen ere haren ezaugarrietako bat legezko indarkeriaren monopolioa beretzat (arrakastaz) eskatzen du». (Weber, 2007: 58). Xede horrekin, estatuek jardunbide eta diskurtso zehatzak erabiltzen dituzte. Estatuaren izaeraren arabera, erabilitako jardunbideak leunagoak edo zorrotzagoak izan daitezke, eta ekintza horiek legitimatzen dituen diskurtsoari etengabe edo noizbehinka heldu ahal zaio. Batez ere, erregimen demokratikoei komeni zaie erabilitako indarkeria politikoaren legitimazioari arreta eskaintzea (Weber, d. g.; Vézina, 2014)1 , eta, are gehiago, erregimen hori trantsizio-prozesuan badago —erregimen diktatorialetik demokratikora—. Ángeles González-Fernández (2019: 136) egileak honela azaltzen du:
Aldaketa politikoan, [demokrazia baten] oinarrizko egituren —sistema judiziala, indar armatuak zein aparatu administratiboa (bere maila guztietan)— ohiko funtzionamenduak eta botere koertzitiboaren monopolioa mantentzeko ahalmenak zerikusi handia dute; ziurgabetasuna nagusi den ezohiko egoera batean, hutsune instituzionala izateko arriskua baztertzen dutelako eta prozesua ordenatua zein kontrolatua izaten laguntzen dutelako.
Neurri handi batez, Estatuaren indarkeria politikoa legitimatzen da Estatuarena ez den indarkeria politikoari zilegitasuna kentzen dion diskurtsoaren bidez —Europako testuinguruan, aipatutako azken indarkeria *terrorista* terminoari lotu zaio, gutxienez, 1977ko urtarrilaren 27tik, Europako estatu gehienek Estrasburgon Terrorismoaren Errepresiorako Hitzarmen Europarra sinatu zuten egunetik, hain zuzen ere2 —; beraz, diskurtso horretan sakontzeak erakusten digu: batetik, gizaki zein talde politikoen eraikuntza mentalean duen garrantzi berezia (Gadamer, 1994; Van Dijk, 2004); bestetik, estatuek —berdin du izaera demokratikoa izan nahiz ez izan— justifikatzen dutela beren indarkeria erantzun gisa —hau da, haien jarduera koertzitiboa indarkeria terroristaren ondorioa izango litzateke—. Historiografiaren alde handia bat dator aipatutako ikuspuntuarekin.
Kontuan izanik aurreko paragrafoan aipatutakoa eta egoera historiografikoa3 , lan honen helburua da arreta berezia eskaintzea Estatuaren indarkeria politikoari; horrela, frankismo berantiarraren diktadurak zein geroko estatu demokratikoak erabili zituzten jardunbideak eta diskurtsoa argituko ditugu, baita horietan izandako jarraipenak eta aldaketak ere trantsizioaren garaian. Hain zuzen, etorkizuneko demokrazien oinarriak eta joerak ezartzen diren garai garrantzitsu hartan.
Azkenik, lan hau, neurri handi batez, bigarren mailako iturrietan oinarritzen den arren, Gorte Nagusietako lehenengo mailako iturria ere kontuan hartu izan da
<sup>1.</sup> Ikusi emandako aipamen bibliografikoetan gaiari buruz esaten dutena Max Weber eta Pierre Bordieu egileek.
<sup>2.</sup> Ikusi: file:///C:/Users/Usuario/AppData/Local/Temp/RIE\_004\_002\_291.pdf
<sup>3.</sup> Historiografiak berebiziko arreta eskaini dio indarkeria politiko inkonformistari, bereziki, ETAren indarkeriari —aipatzekoa da erakunde horri eskaini zaion bibliografia handia—. Aldiz, ezer gutxi idatzi da Estatuaren indarkeria politikoari buruz. Neurri batez, iturriei heltzeko zailtasunek arrazoi dezakete hutsune historiografikoa —gogoratu beharra dago, egun, iturri gehienek desklasifikatu gabe jarraitzen dutela—.
demokraziaren garaiko atalean sakontzeko. Erakunde horretan, Gobernuko alderdiko zenbat kidek jarduera armatuaren4 gaiaren harira egindako hainbat adierazpen jaso dira. Legealdi Eratzailean zehar (1977-1979), Unión de Centro Democrático —UCD— alderdiaren ordezkariak luze aritu ziren aipatutako gaiari buruz oposizioko senatari zein diputatuekin izandako eztabaidetan. Horrela, iturri horrek balio handia dauka lan honetarako: batetik, UCDren gobernuko zenbait kide frankismoaren garaian ere goi-karguak izan zirelako (Angosto, 2017)5 eta, beraz, horrek Estatuko politikak jarduera armatuaren aurka izandako jarraipenak zein aldaketak zehazten lagunduko luke; bestetik, legebiltzarretan egindako diskurtsoek garrantzi berezia hartzen baitute —ezin da ukatu ganbara legegilean talde oso baten izenez esaten denak sinesgarritasun handia hartzen duela jendartean (Hymes, 1972)6 —.
## **2. Aurkaria akabatuz desagertu: erregimen frankista berantiarra jarduera armatuaren aurka**
Atal honen izenburuak aipamen berezia egiten dio Pau Casanellas historiagilearen hurrengo lanari: *Morir matando. El franquismo ante la práctica armada, 1968-1977* (2014). Jorratzen ari garen gairako, aipatutako lana erreferentziala izateaz gain, oso adierazgarria da, bere izenburuak aurreratzen baitu frankismo berantiarrak ezarritako politika. Hain zuzen, erregimenak jarduera armatuari aurre egiteko erabilitako estrategia guztiz gerrazalea izan zen, eta bi esparrutan garatu zen: jardunbideak eta diskurtsoa.
Aurreko paragrafoan aipatutakoaren adibidea da 1971n agertutako *Subertsioaren Liburu Gorria* —*Libro Rojo de la Subversión—* delakoa. Zerbitzu sekretuko agente batzuek idatzi eta Luis Carrero Blanco almiranteak zuzendutako erregimenaren barneko dokumentu horrek aurreikusi zuen: batetik, Euskal Herrian bizi zen egoera «gerra»koa zela; bestetik, ETA «gerrilla-armada txiki bat» zela (Casanellas, 2014: 98-99). Hizkuntzak bere mugak gainditu zituen, eta jardunbideen esparrua hartu zuen; ez zen harritzekoa izan, kontuan izanda makiaren errepresioan eskarmentua zuen erregimen bati buruz ari zela (Casanellas, 2014: 63). Indar polizialek ETAko adar ezberdinetako militanteei aurre egin zieten tiroka, ondorioz, 22 etakide hil zituzten 1972 eta 1977 bitartean (Casanellas, 2013: 46). Garai berean, ETAko adar ezberdinek 35 uniformedun hil zituzten —horien artean: José Díaz eta Eloy García udaltzainak; eta Luis Carrero almirantea eta Gobernuko presidentea (*ABC*, d. g.)—.
Dena den, indar polizialak ez ziren disidentzia armatu edo ez-armatuaren aurka egin zuten bakarrak. Lan horretan, erregimenak talde parapolizialak ere erabili zituen (frankismo berantiarraren garaian sortu ziren arren, trantsizioaren garaian ere protagonismo izan zuten), adibidez: Guerrilleros de Cristo Rey, Batallón Vasco Español —BVE—, Alianza Apostólica Anticomunista —AAA edo Tripe A—
<sup>4.</sup> Aipatutako Terrorismoaren Errepresiorako Hitzarmen Europarrean adostutako ildoari egokitu nahian, jarduera armatuari buruz baino terrorismoari buruz hitz egiten zuten hautetsiek, kontraesanetan erori ziren arren. Azken finean, zaila zen izaera politikoa zuen zerbaiti izaera hori ukatu nahi izatea.
<sup>5.</sup> Ikusi aipatutako aipamen bibliografikoa politikari horietako batzuen biografia politikoari buruz jakiteko.
<sup>6.</sup> Dell Hymes egileak agerian uzten du aipatutako lanean diskurtsoaren eta agertokiaren artean dagoen harreman garrantzitsua.
eta Antiterrorismo ETA —ATE—. Hasieratik, gertakari ugariek agerian utzi zuten muturreko talde frankista horien eta indar polizialen arteko harreman zuzena (Casanellas, 2014: 183-184). Franco hil eta demokratikotzat hartu ziren lehenengo hauteskundeak egin arte —1975 eta 1977 bitartean—, hain zuzen, bereziki gatazkatsua izan zen garai hartan —ohikoak ziren kaleko liskarrak manifestari ezkertiarren eta talde parapolizial zein indar polizialen artean—, elkarrekin aritu ziren manifestari ezkertiarren kaleko errepresioan. Esaten dugunaren adibideak dira Madrilen —garaiko indarkeriaren agertoki garrantzitsuena— izandako hurrengo gertakariak: batetik, 1976ko irailaren 27an, Guerrilleros de Cristo Rey talde parapolizialeko kideek Carlos González ikaslea hil zuten hiriburuaren erdialdean izandako amnistiaren eta 1975eko irailaren 27an fusilatutakoen aldeko manifestazioa erreprimitu zutenean poliziarekin batera (Wilhelmi, 2018: 136); bestetik, 1977ko urtarrilaren 23an, Triple A talde parapolizialaren komando batek Arturo Ruiz, 19 urteko gaztea eta Langile Komisioak sindikatuko kidea, hil zuen polizia manifestazio bat sakabanatzen ari zen bitartean. Azken gertakari horren egileek aitortu zuten «Polizia eta Guardia Zibilaren informazio-zerbitzuekin harremana zutela nahiz kolaboratzen zutela» (Wilhelmi, 2018: 142).
Nolanahi ere, frankismo berantiarraren garaian —1968 eta 1977 bitartean—, 100 bat pertsona hil ziren ekintza parapolizial zein polizialetan; hain zuzen, erakunde armatuetan militatzen ez ziren 70 bat pertsona hil ziren. Garai berean, erakunde armatuek 81 pertsona hil zituzten; gehienak uniformedunak —azpimarratzekoa da ETAren adar ezberdinei 59 hildako egozten zaizkiela, horietako 39 uniformedunak (*ABC,* d. g.; Casanellas, 2014: 45-46)7 . Agian, hori izan zen gatazka sozializatu izanaren ondorio makabroena, baina ez bakarra. Ikusitako arlo estrajudizialari judiziala gehitu behar zaio: 1968 eta 1977 bitartean, erregimen frankistak erakunde antifrankista armatuetako sei kide fusilatu edo garrotean hil zituen epaitu ondoren (Casanella, 2014: 290); horrez gain, 1956 eta 1975 bitartean, zortzi salbuespenegoera agindu zituen (Casanellas, 2014: 14-15). Baliabide juridiko horrek bereizi gabeko atxiloketak ekarri zituen. Kasu gehienetan, atxilotuek ez zuten harremanik erakunde armatuekin, eta, polizia-etxeetan zenbait ordu edo egun eman ondoren, askatu zituzten. Halere, atxilotu gehienek tratu txarrak pairatu zituzten (Casanellas, 2014: 187-188). Giza eskubideak sistematikoki eta bereizi gabe urratzeak zenbait ondorio ekarri zizkion erregimenari: batetik, Europatik errieta egin zioten —adibidez, Vatikanotik—; bestetik, barneko oposizioa handitu zen —azken finean, «arbitrarioki atxilotutako pertsona bakoitza frankismoaren aurkako militante bihur zitekeen» (Casanellas, 2014: 187)—.
Aipatutako ondorioak ekidin nahian-edo, erregimenak Europako zenbait herrialderen adibideari jarraitzea erabaki zuela dirudi, eta baliabide juridiko leunagoak erabiltzeari ekin zion. XX. mendearen 70eko hamarkadan, demokrazia europarrek jarduera armatuaren aurka egin zuten legealdi antiterrorista delakoaren bidez; beraz, hori izan liteke erregimenak hartutako bidea —horren adibide dira hurrengo legeak: «terrorismo eta bidelapurreriarako errepresioari buruzko» 1968ko abuztuaren 16ko Lege Dekretua; 36/1971, 42/1971, 44/1971 legeak; 1973an berritutako kode penala; edota 1975eko abuztuaren 26ko «terrorismoaren aurreikuspenerako» Legea—.
<sup>7.</sup> Egileak egindako zenbaketa kontuan izanda emandako bi aipamen bibliografikoetan agertutako datuak.
Diego López Garrido egilearen iritziz, aipatutako joeraren eraginez hainbat herrialde europarrek salbuespena egonkortu zuten «larrialdiko zuzenbidea» deritzonaren bidez; hau da, XX. mendearen bukaeran, Mendebaldeko demokraziek «estrategia juridiko-errepresiboa» lehenetsi zuten indarkeria protestariaren aurka egiteko (Baby, 2012: 321). Nolanahi ere, politika horren ondorioa izan zen erregimenak salbuespenegoera bakarra agindu zuela 1971 eta 1975 bitartean; zehazki, diktadorea hil zen urte berean izan zen. Halere, datu horrek ez du esan nahi legedi antiterroristak salbuespen-egoerek normalizatutako gehiegikeriekin bukatu zuenik; aitzitik, mekanismo juridiko horrek leunago zirudien arren, jarraitu zuen disidentzia politikoa erreprimitzen salbuespen-egoerek egiten zuten antzeko parametroen pean: bereizi gabeko atxiloketak (Casanellas, 2014: 264), gehiegikeria polizialak —adibide gordinena da erregimenak atxilotuen torturari heldu ziola sistematikoki (Casanellas, 2014: 188; Wilhelmi, 2018: 148)— , edota neurririk gabeko mehatxua —lanera joan ezean, legedi antiterrorista ezarriko zitzaiela mehatxu egin zien erregimenak 1975eko grebalariei (Casanellas, 2014: 204)—.
Arlo juridikoaren ikur bihurtu zen legedi antiterroristarekin batera, arlo dialektikokulturala ere antolatu zen. Azken hori berria ez zela —frankismo berantiarraren garai osoko zentsura ezarri zen martxoaren 18ko «prentsa eta inprenta»ren 14/1966 Legeari helduz— eta bere helburu nagusiari eusten ziola —jendarteari eragitea disidentzia apaltzeko— egia bada ere, une hartan, ezaugarri berriak bereganatu zituen. Hasieratik, erregimenak zentsurari eta kontrapropagandari heldu zien —adibidez, propaganda beltzaren bidez (Casanellas, 2014: 61)—, baina legedi antiterroristari esker, bide berri bat aurkitu zuen iritzi publikoa bideratzen saiatzeko. Esate baterako, erregimenak erabili zuen «terrorismoaren aurreikuspenerako» abuztuaren 26ko 10/1975 Lege Dekretua komunikabideetan ager zitekeen «legedi antiterroristaren edukiari buruzko edozein iritzi kritiko» zigortzeko (Casanellas, 2014: 204-205). Erregimena «militanteen guneak isolatu eta banatzearekin arduratuta zegoenez […] garrantzi berezia ematen zitzaien komunikabideei» (Casanellas, 2014: 60); azken finean, erregimenak 1969ko Udaberri Egitasmoan aipatu zuzenez, helburua zen «militanteen guneak zikindu eta banan litzakeen politika informatiboan sakontzea haien desagerpena lortzeko» (Casanellas, 2014: 62). Bestalde, legedi antiterrorista baliatuz, erregimenak ezker iraultzaileko militanteen bidegabeko atxiloketari ekin zion. 1977ko lehenengo hiru hilabeteetan, 4.733 atxilotu egon ziren; kasu gehienetan, atxiloketa horien arrazoiak izan ziren erakunde ezkertiarretako militante izatea edo lan propagandistikoak egitea (Wilhelmi, 2018: 358). Jarraitutako estrategia izan zen «ekintzaileak gaizkile arruntzat hartzea» oposizio inkonformista kriminalizatzeko (Casanellas, 2014: 61).
Ezbairik gabe, terrorismoaren gaia gero eta garrantzitsuagoa izan zen erregimenarentzat, eta horrek esparru diskurtsibo zein propagandistikoari eragin zien. Horren adierazle izan daiteke Francok egindako diskurtsoa 1974ko Gabonetan. Lehenengo aldiz, nazioko zein nazioarteko testuinguruei aipamena eginez, *Caudillo*ak terrorismoaren gaiari buruz hitz egin zuen8 . Gertakari horrek agerian uzten du diktadurak ez ziola bere indarkeria legitimatzeari uko egin, nazioko zein nazioarteko mailetako gero eta eremu zabalagoetan deslegitimatua zegoela ondo
<sup>8.</sup> Ikusi Francoren diskurtsoa hurrengo estekan: <http://www.generalisimofranco.com/Discursos/ mensajes/00023.htm> (Kontsulta: 2021-04-07).
zekien arren. Alferrik baina, bederatzi hilabete beranduago, erregimenak, beste behin, bere izaera gerrazalea erakutsi zuen: batetik, salbuespen-egoera agindu zuen Bizkaia eta Gipuzkoarentzat —aipatu den bezala, agindu zen bakarra 1971 eta 1975 bitartean—; bestetik, bost preso fusilatu zituen (ETApm-ko bi eta FRAPeko hiru).
Franco hil ondoren, eta diktaduraren amaiera arte, erregimenaren zenbait goikarguk terrorismoaren aurkako gurutzadari eutsi zioten diskurtso gerrazalearen bidez. Adibidez, 1975 eta 1977 bitarteko txostenetan, fiskal orokorrek «terrorismoak eragiten zuen arriskua» salatu zuten, eta «epidemia», «plaga» zein «infekzio» terminoak9 erabili zituzten gaiari buruz hitz egiteko (Baby, 2012: 297). Bestalde, 1976an, uneko Herrizaintzako ministroak, Rodolfo Martín Villak, «guk ez badugu ETA amaitzen, ETAk gu amaituko gaitu» adierazi zuen; eta aurreko kargudunak, Manuel Fraga Iribarnek, lau haizetara zabaldu zuen «edozein ondorio ekar zezakeen terrorismoaren aurkako gerra» egiteko asmoa zuela (Casanellas, 2014: 247).
#### **3. Lehenengo estatu demokratikoa: jarraipenak zein aldaketak**
1977ko ekainean, aukera politiko guztiak legalizatuak ez zeuden arren, frankismoaren ondoren demokratikotzat hartu ziren lehenengo hauteskundeak egin ziren. Bozka gehien jaso zuen aukerak gobernua osatu zuen, hau da, zentro-eskuineko UCD koalizioak. Kideen ezaugarriei erreparatuz, koalizioa plurala zen; besteak beste, monarkikoak, liberalak, sozialdemokratak, kristau-demokratak eta falangista erreformatzaileak elkartu ziren koalizioan (González, 2000: 231). Gainera, zenbait kide goi-karguak izan ziren diktaduraren garaian —adibidez, Rodolfo Martín Villa (Angosto, 2017: 273-275)—. Hauteskundeen beste ondorio bat izan zen Legealdi Eratzailearen (1977-1979) hasiera Gorte Nagusietan. Gobernukide eta oposizioko hautetsiak elkartu ziren legebiltzarrean, eta batzuek zein besteek iritzia eman zuten jarduera armatuari buruz.
Bitartean, kaleko egoera aldatu zen: 1975etik 1977ra, gatazkak muga jo zuen; 1977tik 1979ra, proiektu demokratikoa egonkortu ahala (Beorlegui, 2017)10 giza ondorioak baino areago ondorio materialak izan zituzten «intentsitate baxuko indarkeriak» txikitu ziren —trantsizioaren bukaeran ia desagertu ziren— (Baby, 2012: 166-167). Aldiz, 1977tik aurrera, «indarkerien espezializazioa» gertatu zen; hau da, Sophie Baby historiagilearen arabera, jarduera armatuak garrantzi handiago bereganatu zuen. Horrek hildako gehiago ekarri zituen: trantsizioaren garaiko urte odoltsuenetan —1978, 1979 eta 1980, hurrenez hurren— 453 hildako egon ziren —indar polizialek eragindako hildakoak kontuan hartu gabe—. Protagonisten harira, haien ahalmen hilgarria azpimarratzekoa da: ETAko adarrek hildakoen % 72ren ardura izan zuten; eskuin muturreko taldeek % 13rena; eta GRAPOk hildakoen % 10 bat eragin zuen (Baby, 2012: 162, 191-192).
Testuinguru horretan, Óscar Alzaga Villaamil UCDko diputatuak aldarrikatu zuen gobernuak «ekintza terrorista horien aurka egiteko obligazio morala» zuela
<sup>9.</sup> Erabilitako terminoengatik, terrorismoa errotik atera behar zela ohartarazi zuten fiskal orokorrek.
<sup>10.</sup> David Beorlegui historiagileak ondorioztatu zuen sistema demokratikoaren egonkortasunak —Moncloako Itunak, Konstituzioa…— handitu zuela diktadurarekin apurtzeko aldarrikatzen zutenen desengainua, eta horrek mobilizazioen jaitsiera ekarri zuen.
(Diario de Sesiones del Congreso —DSC—, 1978d: 5.353). Ildo beretik, Juana Arce Molina UCDko senatariak hurrengo hitzekin adierazi zuen Gobernuaren ikuspuntua: «demokraziak ez badu terrorismoarekin amaitzen, terrorismoak demokrazia amaituko du» (Diario de Sesiones del Senado —DSS—, 1978a: 1.523). Hain zuzen, demokraziaren lehenengo gobernuak frankismoaren herentzia zen ikuspuntu gerrazaleari heltzen jarraitu zuen, eta horrek ekarri zuen frankismoaren arlo berdinak erabiltzen jarraitzea eta lehentasun berarekin jarraitzea. Hori bai, dagoeneko helburua ez zen diktadura salbatzea, baizik eta demokrazia, eta horrek zenbait aldaketa ekarri zituen. Batetik, gatazkaren ikuspuntu dikotomikoa birplanteatu zen —hau da, *guk* demokratok eta *haiek* terroristek elkarren aurka— (Del Real, 2015)11, eta, horretan, oposizioaren alderdi nagusia ere bat zetorren Gobernuarekin —horrela utzi zuten agerian Enrique Múgica Herzog PSOEko diputatuaren hitzek: «Estatu demokratiko baten eta terrorismoaren arteko borrokak terrorismoaren amaiera dakar beti, baita estatu demokratikoaren garaipena ere» (DSC, 1978c: 5.319)—. Bestetik, termino gerrazaleak eta demokratikoak uztartzen zituen diskurtso berri bat agertu zen. Azken honen adibide dira Rodolfo Martín Villaren hitzak «talde armatuek egindako delituen aurkako neurriak» Lege-proiektuaren harira izandako eztabaidan: barneministroak aurkeztu zuen «Estatuaren, demokraziaren, herritarren askatasunaren, ordenamendu juridikoaren, bizitzarako eskubidearen, elkarbizitzaren eta herritarren bakearen babesa» helburutzat zuen legea «terrorismoaren aurka borrokatzeko disuasio-arma» gisa (DSC, 1978b: 4.688). Oposizioak ere horrelako diskurtsoak egin zituen; adibidez, Juan María Vidarte de Ugartek, Euskal Senatarien Talde Parlamentarioaren ordezkariak, «banda armatuek egindako delituen aurkako neurriak» eztabaidaren harira hurrengoa esan zuen:
Ez dut berriz esango delitu horien aurka egin behar denik, batez ere, desarme ideologikoaren bidez, kausen aurka eginez […]; desarme logistikoaren bidez, horien aurka egiten duen herrialdearen baino askoz handiagoa den lurralde maila baten arabera gaia planteatuz […], eta desarme taktiko baten bidez, gobernuari zein poliziari horien aurka egiteko baliabide egokiak eskainiz; eta, azken errekurtso gisa, giza eskubide zein askatasunak urratzen dituen desarme juridiko baten bidez (DSS, 1978b: 2.837-2.838).
Testuinguru horretan, komunikabideek ere hizkuntza gerrazalea bereganatu zuten; «Iparraldeko gerra»ri buruz —Euskal Herrian bizi zen egoerari aipamena eginez— orri asko idatzi eta telesaio asko egin zituzten (Baby, 2012: 314).
Bestalde, 1977 eta 1979 bitartean, indar polizialek 79 pertsona hil zituzten (Wilhelmi, 2018: 151) —gehienak zibilak (Baby, 2012: 349)—; aldiz, ETAren adarrek 175 eta GRAPOk 50 (Baby, 2012: 120, 147) —gehienak uniformedunak (Baby, 2012: 124, 154)—. Erregimenaz aldatu zen arren, agintari politikoek jarraitu zuten ordena publikoa (DSC, 1978a: 4.447-4.448)12 ikuspuntu autoritario batetik
<sup>11.</sup> Ikuspuntu dikotomiko horrek Carl Schmitten etsai-lagun dualtasunera eramaten gaitu.
<sup>12. 1977-1979</sup> bitartean, trantsizio politikoaren garaia izateaz gain, terminologiaren esparrurako ere trantsizio-garaia izan zen. Diputatu eta senatariek *ordena publikoa* edo *segurtasun publikoa* terminoak berdin-berdin erabili zituzten egindako diskurtsoetan. Lehenengo terminoa diktadura garaian erabili zen; aldiz, bigarrena, demokraziaren garairako egokiagoa izanda, pixkanaka-pixkanaka egonkortu zen lehenengoa baztertu arte. Antzeko gertatu zen *Ordena Publikoaren Indarrak* eta *(Estatuaren) Segurtasun Gorputzak (eta Indarrak)* terminoekin. Gertatu zen Rodolfo Martín Villa barne-ministroak aurreko lerroetan aipatutako termino guztiak nahastu zituela diskurtso berean —ikusi emandako aipamena—.
ulertzen, eta horrek baldintzatu zuen indar polizialen jokaera (Baby, 2012: 254). Aukera izanez gero, garaiko barne-ministroak indarkeria polizialen gehiegikeriak justifikatzen zituen. Horrela egin zuen 1978ko sanferminetan izandako istiluen ondorioz German Rodriguez manifestariaren hilketaren harira; telebista publikoan —Rtve-n— emandako prentsaurreko hartan, «azken finean, gurea akatsak izango dira; bestea krimenak dira» esan zuen13. 1978ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, German Rodriguez eta José Ignacio Barandiaranen14 hilketei buruz izandako eztabaidaren harira, berriz justifikatu zuen poliziaren jokaera; kasu hartan esan zuen indar polizialak «mehatxu edo erasoen biktimak zirela», eta, ondorioz, «soseguaren zerbitzari izan behar ziren horiek sosegua galtzen dutela» (DSC, 1978a: 4.445).
Garaiko agintariek ordena publikoari buruz zuten ikuspuntu autoritarioa agerian uzten duen beste nabaritasun bat da frankismo berantiarreko errepresioa zuzendu zuten agintari polizialek zein militarrek betekizun horretan jarraitu zutela trantsizioaren garaian. Demokraziaren aldekoa eta marjinala zen Poliziaren Batasun Sindikalak15 salatu zuen «UCDren gobernu demokratikoak izendatutako goi-kargu polizial gehienak diktaduraren Polizia Politikotik zetozela» eta Suárez presidentearen gobernuak «Brigada Politiko-sozialeko kide ohien —horien artean ultraeskuindarrak— sustapen pertsonalaren politika mantentzearen alde» egiten zuela (Wilhelmi, 2018: 242). Oposizioak ere errealitate hori salatu zuen; adibidez, Santiago Carrillok, garaiko Espainiako Alderdi Komunistaren16 buruzagiak, poliziaren gehiegikeriak frankismoaren herentzia zirela salatu zuen —adierazpen horiek 1978an egin zituen, aipatutako German Rodríguez eta José Ignacio Barandiaranen hilketen harira—. Carrillok esandakoari gehitu zion diktadurak «Ordena Publikoaren Indarrei emandako formakuntza sistema demokratiko berriarekin bateraezina» zela, eta, beraz, Gobernuari leporatu zion presio handiagorik ez egitea indar polizialek «demokraziaren oinarriak bereganatzeko eta sakonki barneratzeko» (DSC, 1978a: 4.453-4.454).
Frankismo berantiarraren garaian bezala, ultraeskuineko talde parapolizialen jarduera indar polizialenarekin uztartu zen 1977 eta 1979 bitartean. Aipatutako taldeek Gobernuarekin zein poliziarekin izan zuten harreman-maila bereiztea komenigarria den arren —Xavier Casals (2016: 369) historiagileak pentsatzen du ultraeskuineko indarkeriaren ezaugarri nagusia «bat-batekotasuna» izan zela eta «zaila dela bereiztea Estatuaren segurtasun-mailek egin zuten [ultraeskuineko] kideen behin-behineko erabilera»—, Gonzalo Wilhelmi (2018: 150) historiagileak proposatzen du talde parapolizial zein polizialen indarkeria batera aztertzea —berdin dio «Estatuaren terrorismoa» edo «ultraeskuineko terrorismoa» izan—; azken finean, «horiek guztiek Gobernuarena zen estrategiaren alde egiten zuten». Horrela erakutsiko luke 1977ko azaroan idatzitako eta Bartzelonako Polizia Buruzagitzari egotzitako dokumentu batek, horren arabera, «poliziek aktiboan zeuden eskuin
<sup>13.</sup> Ikusi prentsaurrekoaren pasartea hurrengo estekan: <https://www.youtube.com/ watch?v=pjWErMQbgSk>.
<sup>14. 1978</sup>ko uztailaren 11n, Donostian ere manifestaldi bat antolatu zen German Rodriguezen hilketa salatzeko. Manifestaldi horri lotutako istiluen harira, poliziak José Ignacio Barandiaran 18 urteko gaztea tiroz hil zuen.
<sup>15.</sup> Unión Sindical de Policía —USP—.
<sup>16.</sup> Partido Comunista de España —PCE—.
muturreko gune gehienak kontrolpean zeuzkaten» (Casanellas, 2014: 277). Izango dena izango dela, dagoeneko aipatutako frankismo berantiarraren garaiko talde parapolizialei hainbat siglaren pean agertutako beste batzuk gehitu zitzaizkien (Baby, 2012: 77). Horrela, 1977 eta 1979 bitartean, ATE, BVE, Triple A eta Fuerza Nueva —FN— taldeek 34 pertsona hil zituzten (Wilhelmi, 2018: 151) —gehienak zibilak (Wilhelmi, 2018: 86)—.
Bestalde, ez bakarrik indar polizialekin, esparru politikoarekin ere harremana izan zuten talde parapolizialek. Horrela utzi zuen agerian *El Papus* aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoak Bartzelonan. 1977ko irailaren 20an izandako eraso horrek hildako bat uzteaz gain —eraikinaren atezaina—, «argitara eman zuen ultraeskuineko guneen eta Lleidako Gobernu Zibilaren arteko ustezko harremana» (Casanellas, 2014: 275). Bestela, Legealdi Eratzaileko diputatu zein senatariek oso gutxitan egin zioten aipamenik ultraeskuinaren indarkeriari. Horrek agerian utzi zuen hautetsiek indarkeria politikoari buruz zuten ikuspuntua: egindako diskurtsoetan, indarkeria politikoari buruz askotan hitz egin zuten arren, gehienbat gune inkonformistekin lotu zuten17. Gobernuaren kasurako, Martín Villa barne-ministroak ordena publikoaren gaiaren harira legebiltzarrean izandako parte-hartzeak adierazgarriak izan ziren. 1978ko azaroaren 8 hartan, terrorismoaren gaiari buruz hitz egin zuen aldi guztietan ez zion inolako aipamenik egin indarkeria ultraeskuindarrari (DSC, 1978c: 5.270- 5.335).
Arlo juridikoari dagokionez, erregimen demokratiko berriak frankismo berantiarraren garaian hasitako ildoari eusten jarraitu zuen: batetik, legedi antiterrorista are gehiago garatu zelako —horren adibide dira «talde edo banda armatuek egindako delituen aurkako neurriei buruzko» ekainaren 30eko 21/1978 Errege Dekretua eta «terrorismoaren gairako Kode Penalaren aldaketari buruzko» abenduaren 28ko 82/1978 Legea—; bestetik, baztertu zirelako salbuespen-egoerak, irudi juridiko leunagoak lehenesteko —halere, 1978ko Konstituzioak 55. eta 116. artikuluetan salbuespen-egoera agintzeko, erabiltzeko eta mugatzeko aukerak zein mekanismoak aurreikusi zituen; eta, 1977tik 1978ra bitartean, epaiketa militarrek 272 zibil zigortu zituzten delitu politikoengatik (Casanellas, 2014: 259)—. Irudi juridiko hori hainbatetan erabili zuen erregimenarentzat ardurazko betekizunak izan zituen arren, 1978ko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran, Martín Villak azaldu zuen zergatik baztertzen zuen salbuespen-egoera une hartan. Barne-ministroaren iritziz, salbuespen-egoera mantentzeak adore ematen zion oposizioari bi arrazoi nagusirengatik: batetik, salbuespen-egoerak agindu izanak «terrorismoaren tokiko fenomenoa benetako iraultza armatua izango balitz bezala ulertzera eraman zuelako»; bestetik, salbuespen-egoerak ekarri zuelako neurri koertzitiboak «guztiz edo orokorki ezartzea» —hau da, jendarteari bereizi gabe ezartzea (DSC, 1978b: 4.687-4.688)—.
Legealdi antiterroristaren gaiarekin jarraituz, azpimarratu behar da prozesu legegileak eztabaida sortu zuela Gorte Nagusietan. Oposizioaren taldeek Gober-
<sup>17.</sup> Zenbait egilek —adibidez, Sophie Baby eta Gonzalo Wilhelmi— *erradikal*, *protestari, ihardukitzaile* edo *iraultzaile* terminoak baliatu dituzte indarkeria politikoa erabili zuten talde ezkertiarrak zehazteko. Aldiz, idazten duen egilearentzat aurreko kalifikatzaileak baino egokiagoa izango litzateke *inkonformista* terminoa, Espainiako Errege Akademiaren —RAE— hiztegiak eskaintzen duen esanahiagatik.
nuari galdetu zioten hartutako legediaren oinarriari buruz; adibidez, Euskadiko Ezkerra alderdiaren ordezkariak, Juan María Bandresek, leporatu zion hartzen ari zen legealdi antiterrorista «etengabeko eta estalitako salbuespen-egoera» zela, eta konponbide politikoak hartzera premiatu zuen —egun batzuk lehenago, Eusko Alderdi Jeltzalearen ordezkariak, Jose Ángel Cuerdak, berdina egin zuen (DSC, 1978b: 46.895)—, haren ustez, «banda armatuak ez direlako desagertzen errepresioaren bidez» (DSS, 1978a: 1.525). Baina sozialisten taldeko senatariaren parte-hartzea gordinagoa izan zen; Joaquín Navarroren iritziz, «hain hurbil diren aldi baterako lege berezi horien ondorioz, demokraziaren oinarrien eta babesen aurka egin genezake jakin gabe». Horrez gain, «terrorismoaren aurka borrokatzeko» legeak «jardunbide terroristengandik oso hurbil» zeudela esan zuen (DSS, 1978b: 2.853).
Aldiz, Martín Villaren iritzia oso kontrakoa zen. Barne-ministroak, legedi antiterroristaren pean aurreikusten ziren neurriei salbuespeneko zein ohiz kanpoko izaera onartzen zien arren, ukatu zuen «estalitako salbuespen-egoera» zenik, eta bere ezarpena babestu zuen, salbuespen-egoeraren pean ez bezala, bakarrik eragiten zielako «legean aurreikusitako delituei, jarrerei zein pertsonei» (DSC, 1978b: 4.687-4.688). Halere, legedi antiterrorista ezartzearen ondorioz, 1.500 ustezko terrorista baino gehiago atxilotu zituzten 1977 eta 1979 bitartean (Baby, 2012: 306). Epe horretarako datu gehiagorik ez dugun arren, legedia arinkeriaz ezarri zela suma daiteke —adibidez, legediak ez zielako bakarrik talde armatuetako kideei eragin—; aldiz, 1979 eta 1982 bitarteko datuek ez lukete zalantzarako aukerarik utziko. 1979ko azarotik 1982ko ekainera bitartean, 3.772 pertsona atxilotu zituzten —hain zuzen, hilero 124 atxilotu, urtero 1.484)—; horietako % 69 aske utzi zituzten haien aurka eginbide judizialak ireki baino lehen —giza eskubideen babeserako zenbait erakunderen arabera, eginbide judizialak ireki zitzaizkien atxilotuen kopurua ez zen % 10era ailegatu—. Edonola ere, atxilotutakoen %44ri atxiloaldia luzatu zitzaion legeak aurreikusten zuen 72 orduetatik harago; horrek polizia-etxeetan pairatutako tratu txarrak ekarri zituen (Albin, 2018)18. Euskal Herrian —garaiko indarkeria politikoaren erdigunean—, atxilotutakoen % 57k ez zuen harremanik ETAko adarrekin. Beraz, aurreko datu guztiek agerian uzten dute legedi antiterroristaren pean atxilotutako gehienak «besteak» direlakoak izan zirela; hain zuzen, erakunde terroristekin harreman zuzenik ez zuten pertsonak (Baby, 2012: 314-317). Nolabait, egoera horrek frankismoaren garaiko «errepresioaren sozializazioa» mantendu zuen jendea izutzeko eta, horrela, bere disidentzia-ahalmena deuseztatzeko (Casanellas, 2014: 127, 202).
Bestalde, frankismo berantiarraren garaian gertatu zen bezala, 1977 eta 1979 bitartean ezarritako legedi antiterroristak zentsura handiagoa ekarri zuen. Martxoaren 18ko «prentsa zein inprentari buruzko» 14/1966 Legeak zentsura arautu zuen «adierazpen-askatasunari buruzko» apirilaren 1eko 24/1977 Errege Dekretua agertu zen arte. Azken horrek adierazpen-askatasuna onartzen zuen arren, lan grafikoak
<sup>18.</sup> Agian, kasu ezagunena Joxe Arregi Izagirrerena da, guztiz ubeldua zegoen bere gorputzaren argazkiak argitara eman ziren-eta. Polizia Nazionalak ETA militarreko kide hori gogor torturatu zuen bederatzi egunez Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Orokorreko egoitzan. Tortura horien ondorioz, Joxe Arregi Carabanchelgo espetxeko ospitalean hil zen 1981eko otsailaren 13an. Ikusi emandako aipamen bibliografikoa.
edo soinudunak «bahitzeko» eskubidea ematen zion Administrazioari baldin eta lan horiek Espainiako batasunaren aurka egiten bazuten, Monarkiaren Instituzioari kalte egiten bazioten edo Indar Armatuen izenari eta errespetuari eraso egiten bazieten (Boletín Oficial del Estado —BOE—, 1977: 7.928). 1978ko Konstituzioak adierazpen-askatasunaren eskubidea jaso zuen 20. artikuluan, baina ez zituen deuseztatu 24/1977 Errege Dekretuak aurreikusten zituen salbuespenak. Ondorioz, «muturreko eskuinak armadarekin, poliziarekin zein epaileekin izandako harremana eta Estatuaren terrorismoa ikertu zituzten kazetari»en aurkako prozesuak hasi ziren (Wilhelmi, 2018: 346). Independenteak edo oposiziokoak ziren kazetari eta agerkariek bereziki pairatu zuten zentsura; 1977an, 434 prozesu hasi ziren horien aurka (Wilhelmi, 2018: 241). Barne-ministroak berak aipatutako jazarpena bultzatu zuen kongresuko tribunetatik, eta komunikabideei eskatu zien beren ardurapean har zitzaten adierazpen-askatasunaren eta informaziorako eskubidearen mugak:
Giza komunikabideei ere dagokie terrorismoaren aurkako borrokan duten ardura soziala onartzea. […] Terrorismoaren apologia ez egitea edota kasurik ez egitea, haren ekintzak zein komunikatuak zabaltzea jendartearentzat dituen ondorio txarrak zabaltzea baita. Une honetan, komunikatu terroristei «Isiltasun Paktu» bat ezartzea beharrezkoa izango litzateke, hori izango bailitzateke ezinbestekoa den informazioaren zerbitzu publikoak egin lezakeen ekarpen zintzoena (DSC, 1978b: 4.688-4.689).
## **4. Ondorioak**
Eratutako lehenengo estatu demokratikoak ahalik eta bitarteko gehien erabili zuen jarduera armatuaren aurka egiteko. Egia esan, frankismo berantiarraren garaiko joerarekin jarraitzea besterik ez zuen egin, bai jardunbideen aldetik —arlo juridikoa, poliziala eta parapoliziala—, bai jardunbideak legitimatzen zituen diskurtsoaren aldetik —edonola ere, azpimarratu behar da Gobernuaren diskurtsoak izandako berrikuntza; hain zuzen, egoera berrira egokitu zen diskurtso horrek hizkuntza gerrazalea eta demokratikoa uztartu zituen—. Santiago Carrillok, buruzagi komunistak, Euskal Herrian bizi zen egoeraren harira egindako adierazpen batzuek laburtzen dute esan nahi dena:
Euskal Herrian, ikusten ari garen indarkeriaren dialektika hori ez da berria; izan ere, aurreko erregimenaren herentzia da. Euskaldun askorentzat egoera ez da guztiz aldatu Euskal Herrian, eta ez da arraroa aspaldiko pentsaerak denboran luzatzea, herrian zenbait aldaketa erreal gertatu diren arren. Horretan, Gobernuak ardura zuzena dauka; ez da bereziki barne-ministroaren ardura, baizik eta, orokorrean, Gobernuarena da.
Itxuragatik, nik pentsatzen dut Gobernuak aurre egiten diola terrorismoari, Euskal Herrian dagoen indarkeriari, indarkeriaren bidez, eta ez egoera hori gainditzeko beharrezkoak egiten diren baliabide politikoen bidez (DSC, 1978a: 4.454).
Ez zen falta izan tribunetatik salatu zuena «Estatuaren maila guztietan sartuta» zegoen «indarkeriaren azpikultura» (DSC, 1978d: 5.350-5.351). Horren ondorio gordinena izan zen negoziatzeari uko egiten zion kultura nagusitu zela demokraziaren garaian ere. Horren adibide dira Gabriel Cisneros Laborda diputatuaren hitzak ordena publikoaren gaiari buruz izandako parte-hartzearen harira: UCDko ordezkariak esan zuen Gobernua tinko mantenduko zela, eta ez zuela «amore emango», «ezta itunik egingo ere hiltzaileekin» (DSC, 1978c: 5.322). Cisnerosen adierazpenek erantzun nahi izan zioten Manuel Fraga Iribarneri19: batetik, Alianza Popularreko buruzagiak leporatu ziolako Gobernuari dagoeneko «gerra zibil larbatua» zena galtzen ari zela; bestetik, gogoratu ziolako Gobernuari «irabazteko» zuen «funtsezko betebeharra» (DSC, 1978c: 5.279).
Bukatzeko, aurretik esandakoaren azalpen gisa, Pau Casanellas historiagileak proposatzen duen ondorioa azpimarratzekoa da; horren iritziz, «zorigaiztoko politika [gerrazale] hura bultzatu zuten arrazoien artean aipatzekoa da Caudillo hil ondoren herria gidatu zutenen borondate demokratizatzailea zalantzakoa izan zela» (Casanellas, 2014: 278).
#### **Fitxategiak**
Boletín Oficial del Estado (1977)*,* 87, 04-12.
Diario de Sesiones del Congreso de los Diputados (1978a), 114, 07-19.
- (1978b), 118, 07-27.
- (1978c), 133, 11-08.
- (1978d), 134, 11-09.
Diario de Sesiones del Senado (1978a), 38, 08-08.
— (1978b), 57, 09-22.
#### **Bibliografia**
- *ABC* (d. g.): «ETA, medio siglo de terror», <https://www.abc.es/especiales/eta/victimas/10. asp> (Kontsulta: 2021-04-07).
- Albin, Danilo (2018): «Los policías que torturaron hasta la muerte a Joxe Arregi nunca fueron apartados de sus cargos», *Público,* <https://www.publico.es /politica/diatorturapolicias-torturaron-muerte-joxe-arregiapartados-cargos.html> (Kontsulta: 2021- 04-07).
- Angosto, Pedro L. (2017): *Diccionario del franquismo. Protagonistas y cómplices (1936- 1978)*, Comares, Granada.
- Baby, Sophie (2012): *Le Mythe de la transition pacifique. Violence et politique en Espagne (1975-1982)*, Casa de Velázquez, Madril.
- Beorlegui, David (2017): *Transición y melancolía: la experiencia del desencanto en el País Vasco (1976-1986),* Postmetrópolis, Madril.
- Casals, Xavier (2016): *La transición española. El voto ignorado de las armas*, Pasado y Presente, Bartzelona.
- Casanellas, Pau (2013): «"Hasta el fin". Cultura revolucionaria y práctica armada en la crisis del franquismo», *Ayer*, 92:4, 21-46.
<sup>19.</sup> Frankismoaren ondorengo eskuin setatienaren liderra beti zegoen negoziazioaren aurkako kultura sustatzeko prest.
- ––––––––––, (2014): *Morir matando. El franquismo ante la práctica armada*, *1968-1977,* Catarata, Madril.
- Del Real, J. Alberto (2015): «La dualidad amigo-enemigo en el propio contexto de Carl Schmitt», *AFD,* 31, 173-202.
- Gadamer, Hans-Georg (1994): *Verdad y método II,* Sígueme, Salamanca.
- González, Pedro C, (2000): *Historia de las derechas españolas. De la ilustración a nuestros días*, Biblioteca Nueva, Madril.
- González-Fernández, Ángeles (2019): *Transiciones a la democracia en Portugal, Grecia y España*, Síntesis, Madril.
- Hymes, Dell H. (1972): «Models of the Interaction of Language and Social Life», in J.J. Gumperz eta Dell H. Hymes (ed.), *Directions in sociolinguistics. The ethnography of communication*, Basil Backwell, New York, 35-71.
- Hortonéda, Jeanine (2005): «Sécurité, territoire, population et Naissance de la biopolitique de Michel Foucault Contrechamp», *Empan,* 59:3, 61-70, <https://www.cairn.info/ revue-empan-2005-3-page-61.htm> (Kontsulta: 2021-04-07).
- Vand Dijk, Teun A. (2004): «Text and context of parliamentary debates», in Paul Bayley (ed.), *Cross-cultural perspectives on parliamentary discourse. Discourse approaches to politics, society and culture*, John Benjamins Publishing Company, 339-372.
- Vézina, Nadège (2014): «Sur l´État», *Sociologie*, 3, <http://journals.openedition.org/ sociologie/2345> (Kontsulta: 2021-04-07).
- Weber, Max (2007): *Politika, eta zientzia lanbide* (Pello Zabaleta, Itzul.), Klasikoak, Bilbo, <https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=93 > (Kontsulta: 2021-04-07).
- Wilhelmi, Gonzalo (2018): *La izquierda radical en la Transición española*, Siglo XXI, Madril. |
aldizkariak.v1-0-200 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.24 _2011_10",
"issue": "Zk.24 _2011_",
"year": "2011",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Ortografia-erroreak eta konpetentziaerroreak Webeko euskarazko testuetan**
*Izaskun Etxeberria, Iñaki Alegria* IXA taldea. Donostia (UPV/EHU)
> *Igor Leturia* Elhuyar Fundazioa. Usurbil
**Laburpena:** Lan honetan euskarazko ortografia-erroreen azterketa egin dugu webetik jasotako dokumentuekin osatutako hainbat corpusetan (testu-bildumetan), eta horrela corpus horien kalitatea estimatu dugu. Metodologia finkatzeko, ingeleserako eta alemanerako egin den antzeko lanean oinarritu gara (Ringlstetter et al., 2006), baina, euskararen ezaugarriak direla eta, ez dugu teknologia bera erabili erroreak identifikatzeko.
Euskarak morfologia aberatsa duenez, erroreak identifikatzeko berrerabili egin ditugu aurretik garatutako ortografia-zuzentzaileak. Bide horretatik, detekzioaren estaldura handiagoa da eta, gainera, prozesuaren garapena azkarragoa izan da berrerabilpena dela-eta. Horrekin batera, posible da ia automatikoki halako tresnak dituzten beste hizkuntzetan metodo bera erabiltzea. Analisiaren emaitzak balio dezake zuzentasunaren araberako testuen sailkapena egiteko, eta bide batez, aukera ematen du gutxieneko kalitate bat ez duten testuak baztertzeko.
**Abstract:** This work's aim is to analize the quality of corpora retrieved from the Basque Web. The main objective of the analysis is to detect documents containing errors over a given threshold. The second objective is to estimate how many errors are of each class. The metodology followed is similar to that used for English and Germany in Ringlstetter et al. (2006). The main difference lies in the fact we reuse spelling checkers for detecting errors. By this way, we obtain a higher error coverage and we can also develop the work faster because of reusing previous tools.
#### 1. **SARRERA, HELBURUAK ETA ERLAZIONATUTAKO LANAK**
Egun maiz osatzen dira testu-bildumak Internetetik jasotako hainbat dokumenturekin (*Web as a corpus*-*WAC*), Internetek aukera paregabea eskaintzen baitu corpus handiak eta egungoak osatzeko.
Corpus deritzen testu-bilduma horiek terminologia edo hitz-hurrenkera bezalako hitzkuntza-ezaugarriak analizatzeko erabiltzen dira, baina
hala osatutako corpusen kalitatea bermatzen ez bada, emaitzak desegokiak suerta daitezke.
Testu-bilketa handia eta automatikoa egiten denean, beti dago haien artean eragozpenak sortzen dituztenak, hainbat arrazoi direla-eta: formatua, transkripzioak, dialektoen erabilera, kaleko erregistroa, beste hizkuntzetan dauden atalen tartekatzea, hizkuntzaren identifikazio okerra eta abar. Arazo horietako batzuk identifikatzen dira Kilgarriff eta Grefenstette (2009) lanean.
Hemen aurkezten den lanaren testuingurua, beraz, hauxe da: weba erabili datu-bilduma handia eta egungoa lortzeko, gero datu horiekin euskarazko tresnak analizatu eta garatu ahal izateko. Beraz, web dokumentuak iragazteko tresna lortzea da aurkezten dugun lanaren helburu nagusia; tresna horren bitartez dokumentuen gutxieneko kalitate bat bermatuko dugu.
Bide batez, askotariko dokumentuak analizatuko direnez, errore mota bakoitzaren presentzia estimatu nahi da dokumentuetan.
Webeko dokumentuen bilaketa euskaraz egitea ez da erraza. Hori delaeta, lankidetzara jo dugu eta *Web as corpus* gaiaren inguruan Leturia et al. (2008) lanetan lortutako emaitzen azpimultzo bat erabili dugu gure corpusak osatzeko. Dokumentu horien zuzentasuna aztertu nahi dugu haien artean sailkapen bat egiteko; gainera, finkatuko dugu horietatik zeintzuek sor ditzaketen eragozpenak beste ikerketetan erabiliz gero.
Lanaren metodologia finkatzeko unean, Ringlstetter et al. (2006) lana hartu dugu erreferentziazko lan gisa. Lan horretan, ortografia-erroreen azterketa sakona egin dute ingeleserako eta alemanerako. Hainbat corpus analizatu eta gero, ondorioztatzen dute, beste gauzen artean, zer erroretasa tarteak erabil daitezkeen dokumentuak lau multzotan sailkatzeko (oso onak, onak, txarrak, baztertzekoak). Alde batetik, gaiaren arabera antolatzen dituzte corpusak: gai orokorreko corpusak eta gai espezifikoetako corpusak, eta beste alde batetik, dokumentuen jatorrizko formatuaren arabera antolatzen dituzte: HTML formatuko dokumentuen corpusak eta PDF formatuko dokumentuen corpusak. Era horretara, ikusi ahal izango dugu ezaugarri horiek eragina ote duten erroreen banaketan.
Erroreen tipologiari dagokionez, erreferentziazko lan horretan errore tipografikoak, ezagutzakoak, OCR erroreak zein kodeketa-erroreak analizatzen dituzte.
Bilaketa*-*sistema bat diseinatu ondoren, abian jartzen dute horrela hainbat testu mota lortzeko. Gero, testu horiek tokenizatu1 egiten dituzte eta baita «garbitu» ere; izan ere eragozpenak sortzen dituzten hainbat hitz baztertzen
<sup>1</sup> Tokenizatu: tetu bat hitzetan banatzeari esaten zaio.
dituzte analisirako: letra larriz hasten diren hitzak, oso motzak direnak, zenbakiak eta abar. Aldi berean, errore-hiztegiak sortzen dituzte modu erdiautomatikoan: hiztegi bat errore mota bakoitzerako, eta azkenik, dokumentu bakoitzaren errore kopurua zenbatzen dute, beti ere errore mota kontuan izanik. Datu horietatik abiatuta estatistikak egiten dituzte eta hortik ondorioztatzen dituzte dokumentu sail bakoitzaren ezaugarriak.
Metodologia hori oinarritzat hartuta, euskarazko webarekin lan egin nahi genuen eta helburu berberak dituen sistema bat diseinatu dugu. Hala ere, argi utzi behar dira hainbat ezberdintasun:
- Lan honetan ez dugu egin webeko dokumentuak eskuratzeko bilaketa prozesurik, aurreko lanetan (Leturia et al., 2008) lortutako informazioa baliatu baizik. Lan horietan lortutako corpusetan zorizko laginketa egin da analizatu nahi diren gaien eta formatuen arabera (ikus 3 atala).
- Ingelesez eta alemanez «errore-hiztegiak» sortzen dituzte gero horiekin erroreak detektatzeko baina euskararen kasuan planteamendu hori ezinezkoa da euskararen ezaugarriak direla eta. Hizkuntza eranskaria denez, errore-zerrendak prestatzea ez da metodo eraginkorra, eta horren ordez, gure analisirako hizkuntza eranskariekin erabili ohi den teknologia erabili dugu: egoera finituko teknologiaren bitartez sortutako morfologia-prozesadoreak edo transduktoreak. Horietako batzuk berrerabiliak dira eta beste batzuk lan honetarako propio sortu ditugu (ikus 2 atala).
- —Aztertu ditugun errore motak tipografia-erroreak, ezagutzakoak eta OCR erroreak izan dira. Egungo euskara idatzian azentu-markarik edo antzekorik erabiltzen ez denez, kodeketa-erroreak ez ditugu kontuan izan, ez baita arazorik antzeman alderdi horretatik.
Bestalde, euskarazko testuak analizatzeko unean, antzeman nahi genituzke euskara estandarra erabili beharrean, euskalkiak erabiliz idatziak izan diren testuak, edota testu diakronikoak direnak. Testu horiek guztiak estandarraren ikuspuntutik analizatuz gero, argi dago «errore» asko detektatuko direla. Dena den, une honetan lan honen esparrutik at geratzen da testu horiek identifikatzeko lana, eta etorkizuneko lanetarako planteatuta geratzen den erronka da hori.
Azkenik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi beste gai interesgarri bat hemen planteatzen dugunarekin nolabait lotuta: webaren erabilera erroreak detektatzeko eta baita zuzentzeko ere (Whitelaw et al., 2009). Lotura izan arren, gure lana ez doa bide beretik, baina oso interesgarria da erabilera hori ere.
Ondoren, 2. atalean, egoera finituko teknologiaren sarrera bat egingo dugu, eta teknologia horri zuzentzaileak sortzeko ematen zaion erabilera-
ren berri ere emango dugu. Gero, 3. atalean esperimentuak eta lortutako emaitzak deskribatuko ditugu eta, azkenik, 4. atalean lanaren ondorioak eta etorkizuneko lanak azalduko ditugu.
# 2. **EGOERA FINITUKO MORFOLOGIA ETA ZUZENTZAILEAK**
Atal honetan, erroreak detektatzeko eta identifikatzeko erabili ditugun tresnen ezaugarriak azaldu nahi ditugu, hots, erabilitako morfologia-prozesadoreen (transduktoreen) ezaugarriak. Horretarako, horien oinarrizko teknologiaren azalpen laburra egingo dugu, eta gero transduktoreak sortzeko erabili dugun tresna aurkeztuko dugu.
#### 2.1. **Teknologia**
Morfologia-prozesadoreak oinarrizko tresnak dira Hizkuntzaren Prozesamenduan (NLP, *Natural Language Process*). Euskara edo turkiera, finlandiera eta zuluera bezalako hizkuntza eranskarietan, morfologia ezin da deskribatu hitz zerrenda baten bitartez eta hitz horien analisiaren bitartez. Hizkuntza hauetan, egoera finituko teknologia (FST, *Finite State Tecnology*) erabili ohi da morfologia-prozesadoreak (morfologia-analizatzaile zein sortzaile) garatzeko. Horrelakoetan, hizkuntzaren morfologia bi fitxategien bitartez deskribatzen da (Beesley & Karttunen, 2003): (1) lexikoaren fitxategia, non morfemak eta haien ostean egon daitezkeen morfema multzoak edo paradigma multzoak deskribatzen diren (horri, morfemen morfotaktika deritzo); (2) erregela fonologikoen fitxategia, non morfemen kateatzearen ondorioz gerta daitezkeen aldaketak deskribatzen diren. Fitxategien konpilazioak transduktore bakar batean elkar daitezke; horri esker, posible da programa bat erabiliz hitzen analisia zein sorkuntza oso azkar egitea.
Erregela fonologikoak paraleloak zein sekuentzialak izan daitezke (Alegria et al., 2009). Erregela paraleloak erabiltzen badira, haien ordena ez da garrantzitsua eta gainera, testuko hitzen eta lexikoaren adierazpenaren artean ez dira tarteko lengoaiak definitu behar. Testuan ageri diren hitzek «azaleko maila» osatzen dute, horiek baitira irakurleak irakurtzen dituenak. Aldiz, hitz bakoitzaren analisi baten ondorioz lortzen den informazioari «sakoneko maila» deritzo, hor jasotzen baita morfologia-analisia.
Erregela paralelo horiek definitzeko unean, ordea, kontuan hartu behar da beste erregelek izan dezaketen eragina, eta hori, maiz, errore-iturri bihurtzen da. Sekuentziazko-erregelak erabiltzen badira, berriz, ordenak garrantzia du baina, oro har, erregela horien definizioa erosoagoa suertatzen da luzera begira.
Egoera finituko teknologia oinarritzat duten hainbat morfologia-prozesadore garatu dira finlandiera, turkiera, euskara, zuluera eta ingelesa bezalako hizkuntzetarako. Batez ere, morfologia aberatsa duten hizkuntzetan izan da teknologia hori arrakastatsua, aurretik erabiltzen ziren metodo bakunagoak ez baitziren egokiak.
Morfologia-prozesadore bat edukiz gero, erraza da ortografia-zuzentzaile bat lortzea; izan ere, hitz zuzenak lexikoa eta erregelen arabera analiza daitezkeenak dira (Kukich, 1992) (Alegria et al., 2002).
#### 2.2. **Tresnak**
Xerox etxeko tresna-bildumak (Beesley & Karttunen, 2003) hainbat aukera eskaintzen ditu transduktoreak eraikitzeko: erregela paraleloak definitzeko (*twolc*), sekuentziazko erregelak definitzeko (*xfst*) eta lexikoa deskribatzeko (*lexc*). Haien esperientzien arabera, sekunetziazko erregelen erabilera erosoagoa da luzera begira, eta hori berretsi egin da ondoren egin diren beste inplemetazioetan.
Xeroxeko tresnak kalitate handikoak dira eta oso transduktore trinkoak lortzen dituzte, baina eragozpen handi bat daukate: lizentzia oso mugatua da eta, salbuespenak salbuespen, ezin dira erabili merkatuko aplikazioetarako. Hori dela-eta, software askean garatu dira tresnak, Xeroxekoen ordez erabiltzeko. Bi aipatu nahi ditugu hemen: *hunspell* eta *foma*.
*Hunspell* tresnak ez ditu transduktoreak erabiltzen eta bere aurrekariak (*ispell*, *aspell* eta *myspell*) baino hobea da; izan ere, paradigma gehiago defini daitezke eta atzizkien kateatze bikoitza egin daiteke. Lexikotik kanpo ezin dira erregela paraleloak edo sekuentzialak definitu, aldaketak lexikoaren barruan definitu behar baitira. Tresna hau garrantzitsua da Open Officeko eta Mozillako aplikazioek onartzen dutelako eta hala, edozein hizkuntzaren deskribapena *hunspell* bitartez eginez gero, automatikoki lortzen da tresna horiekin erabilgarri den ortografia-zuzentzaile bat.
*Foma* tresna (Hulden, 2009), berriz, Xeroxeko *xfst* eta *lexc* tresnen baliokidea da, baina software askean: *fomak* inplementazio independentea du eta GPL lizentzia (http://foma.sourceforge.net/). Beraz, egokia da morfologiaren deskribapena egiteko egoera finituko teknologiaren bitartez, sekuentziako erregelak erabiliz. Tresnaren egileak dioenez, Xeroxerako egin diren deskribapenek zuzenean funtzionatzen dute *foman* eta konpilazioa eraginkorragoa da. Abantaila garrantzitsua da Xeroxeko *lexc* eta *xfst* aplikazioetarako eginak diren deskribapenak zuzenean konpilatu ahal izatea *fomarekin* (salbuespenak salbuespen, eta datuak Unicode formatuan egonik): aplikazio horien komando berberak eta sintaxi berbera erabiltzen ditu *fomak*. Hala, lehen aipatutako liburua (Beesley & Karttunen, 2003) *fomako* eskuliburu gisa erabil daiteke hein handi batean.
### 2.3. **Ortografiaren egiaztatzailea eta errore detektatzaileak/ zuzentzaileak**
Hitz zuzenak identifikatzeko eta errore mota bakoitza (tipografikoak, ezagutzakoak eta OCR motakoak) detektatzeko honako baliabideak erabili ditugu:
- 1. Euskara estandarraren transduktorea. Hitz zuzenak identifikatzeko erabiltzen da.
- 2. Ezagutza-erroreak detektatzen dituen transduktorea.
- 3. OCR motako erroreak detektatzeko transduktorea.
- 4. *fomako med* funtzioa transduktore estandarrari aplikatuta. Horrela errore tipografiko gehienak detektatzen dira: gehitzeak, ezabapenak eta ordezkapenak.
- 5. Transposizioak detektatzeko transduktorea.
Ikus ditzagun banan-banan2.
#### *Euskara estandarraren transduktorea*
Euskara estandarraren transduktorea aspalditik dago garatuta (Alegria et al., 2002), eta 2009 urtean zehar *foma* aplikaziora migratu da (Alegria et al., 2009).
Berrerabili dugun euskara estandarraren transduktorea sortzeko behar den lexikoaren fitxategia oso handia da: 90.000 lerro inguru ditu eta bertan biltzen dira sarrera lexiko guztiak (80.000 inguru), morfotaktika eta informazio morfologikoa. Aldaketa fonologikoak deskribatzeko 23 erregela paralelo konplexu erabili ziren (Alegria et al., 2002), gero 75 sekuentziazko erregela bakun bihurtu zirenak (Alegria et al., 2009). 2009ko artikuluan erregela paraleloak sekuentziazko erregelak bihurtzeko prozesua deskribatzen da.
#### *Ezagutza-erroreen transduktorea*
Aurrekoa bezala, ezagutza-erroreak edo ereduzko errore «tipikoak» detektatzen dituen transduktorea aspalditik dago garatuta. Ortografia-zuzentzailea garatzean landu zuten Eukal Herriko Unibertsitateko IXA taldean euskarazko ohiko erroreak detektatzeko transduktorea, funtsezkoa baita an-
<sup>2</sup> Transduktoreen eta tresnen inguruko xehetasun gehiago lortu nahi izanez gero, helbide honetara jo daiteke: http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/Hiztek%20proiektuak. Bertan HAP (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua) masterrean aurkeztutako tesia dago: «Errore ortografikoen azterketa web-eko dokumentuetan», Izaskun Etxeberriak aurkeztua.
tzemate hori zuzentzaileak zuzenketa egokiak proposatzeko. Errore horiek detektatzeko, bai lexiko-sarrerak bai erregela berriak gehitzen zaizkio estandarrari (Alegria et al., 2002), eta horrela transduktore berri bat sortzen da.
Adibide bat jarrita hobeto ulertuko dugu nolakoa den estandarrari gehitzen zaion informazioa. Transduktore estandarrak *etxetik* hitza analizatzean, *etxe* + *Etik3* adierazpena lortzen du. Aldiz, *etxetikan\** forma ematen bazaio analizatzeko, ez du analisi egokirik lortuko, forma hori ez baita estandarra. Gipuzkeraz, ordea, ohikoa da *etxetikan\** forma erabiltzea, eta euskara estandarraren ikuspuntutik zuzenketa egokia proposatzeko, interesgarria da aldaera hori antzematea. Aldaera hori detektatzeko, lexikoan gehikuntza bat egiten da *+Etikan* atzizkia *+Etik* ordez ager daitekeela zehaztuz; horrela, transduktore berria gai da *etxetikan\** forma analizatzeko, eta *etxetik* formarekin lotzeko.
Lexiko-sarreraz gain, erregela fonologiko berriak ere gehitzen dira. Adibidez:
$$h(\rightarrow) \quad 0 \quad | \quad | \quad |$$
Erregela horrek adierazten du lexikoko h letra gal daitekeela (galera hori aukerakoa dela adierazteko n eragilea parentesi artean jartzen da).
Aurreko bi gehikuntzak konbinatuta, posible da honako forma ezestandarrak ezagutza-errore gisa identifikatzea transduktore berriarekin: *zuhaitzetikan\*, zuaitzetik\** eta *zuaitzetikan\**.
Erregela berriak ere *fomara* migratu dira (Alegria et al., 2009) eta sekuentzialki konposatu dira erregela estandarrekin. Horrela ez zaie inolako aldaketarik egin behar estandarrei.
Transduktore berriarekin, ezagutza-erroreak detektatzeaz gain, posible da errore horiek haien forma estandarrarekin lotzea, eta nahi izanez gero, posible da lotura hori egiteko zein erregela aplikatu den jakitea (Alegria et al., 2009). Hori oso baliagarria izan daiteke konputagailuz lagunduriko irakaskuntza-sistemetan.
#### *OCR transduktorea*
OCR aplikazioek testua sortzen dute irudietatik abiatuta, baina emaitza ez bada errebisatzen erroreak gertatu ohi dira prozesu horretan. OCR erroreak identifikatzeko beste transduktore bat definitu dugu. Aurrekoaren ildotik, ideia sinplea da: transduktore estandarrari hautazko erregela batzuk
<sup>3</sup> E sinboloa morfofonema bat da eta atzizkia lotzean *e* karakterea sor daitekeela adierazteko erabiltzen da.
gehitu dizkiogu ohiko errore horiek detektatzeko. Erregelak idazteko, aurretik egindako esperimentu batzuk hartu ditugu kontuan eta baita erreferentziazko lanean ingeleserako eta alemanerako erabiltzen dituzten patroiak ere, OCR erroreak ez baitaude hizkuntzarekin berarekin lotuak, letren itxurarekin baizik: *1* eta *l* karaktereak nahastu, *o* eta *c* nahastu*...*
Hala, *c*/*e*, *n*/*ri*, *rn*/*m* eta antzeko aldaketak sortzen dituzten 24 erregela berri idatzi ditugu *fomarako*. Erregela horiek paraleloan eratu dira, horrela saihesten baita aldaketa bat beste batekin kateatzea. Adibidez, bi OCR aldaketa hauek posible dira: *d* letra *cl* bihurtzea eta *c* letra *e* bihurtzea; bi aldaketa horiek bata bestearen atzetik egiten badira, bukaeran ikusiko dugu *d* letra *el* bihurtu dela, eta hori ez da ohiko OCR errorea.
Azkenik, beraz, erregela horiek transduktore estandarrari gehitu dizkiogu transduktore berria lortzeko eta hala OCR erroreak detektatzeko edozein hitz estandarrean.
#### med *funtzioa*
Tipografia-erroreak identifikatu ahal izateko, aurreko prozesu bera egin daiteke: transduktore estandarrari erregela batzuk gehitu horien bitartez tipografia-erroreak detektatzeko. Ezabapenak, gehitzeak, ordezkapenak eta transposizioak dira tipografia-errore ohikoenak (Kukich, 1992). Ez da zaila errore horiek detektatzeko erregelak definitzea, baina erregela horiek izugarri zabaltzen dute automataren tamaina: edozein letra ezaba daiteke, edozein biren artean beste bat ager daiteke eta edozein letra ordez daiteke beste edozeinekin. *Foma* aplikazioak, ordea, beste aukera bat eskaintzen digu, askoz hobea, errore tipografiko gehienen identifikazioa egiteko: *med* komandoa (Hulden, 2009).
Komando horren bitartez posible da transduktoreari hitz bat ematea (zuzena ala ez) eta berak hitz horretatik gertuen dauden hitzak itzultzea (horiek bai zuzenak). Hitzen arteko distantzia kalkulatu ahal izateko, aldaketa posible bakoitzak zenbateko kostea duen adierazi behar zaio komandoari, eta guk adierazi dugu karaktere bat gehitzeak, ordezteak zein ezabatzeak 1 kostua duela. Hala, hitz batetik gertuen daudenak kalkulatzeko unean, *med*ek koste horiek hartuko ditu kontuan. Horrez gain, bilaketaren distantzia 1 balioan mugatu dugu, hau da, *med*i ematen diogun hitzaren eta berak itzultzen dituenen arteko distantzia, gehienez, 1 da. Adibidez, sarrerako hitza *zuhatzak\** bada, komandoak *zuhaitzak* eta *zehatzak* itzuliko ditu, biak baitira 1eko distantziara dauden hitz zuzenak. Bestalde, hitz batean dagoen errorea tipografikoa dela identifikatzeko, nahikoa da *med* komandoak hitz zuzen bakar bat aurkitzea. Hori dela eta, mugatu egin dugu kopuru hori, komandoak bilaketa gelditzeko hitz zuzen bat aurkitzean.
Beraz, *med* komandoarekin detektatu dezakegu karaktere bat gehitu dela, kendu dela edo ordeztu dela hitz batean. Errore tipografiko guztiak detektatzeko transposizioak detektatzea falta zaigu.
#### *Transposizioen transduktorea*
Zoritxarrez, *med* komandoarekin ezin ditugu transposizioak modu egokian identifikatu, horien distantzia 2koa baita. Izan ere, bi letren arteko transposizioa suertatzen da hitz batean, bi letren ordena aldatuta dagoenean: adibidez *kalbaaza\**, *kalabaza* hitzaren ordez.
Transposizioak tratatzeko erregela multzo berri bat definitu dugu *foman* eta transduktore estandarrari gehitu diogu, horrela hitz estandarretan gertatu ahal diren transposizioak detektatzeko.
Adibidez, *b* letraz hasten den bikote batean transposizioa gerta daitekeela adierazteko bi erregela hauek erabiliko ditugu:
```
«b» Alf (n) «1» ... «b» ;
«1» Alf n 0 ;
```
Lehendabiziko erregelak transposizioa markatzen du *1* sinboloaren bitartez eta *b* letra gehitzen du bikotearen eskuinean. Gero, bigarren erregelak *1* sinboloa eta atzetik datorren letra ezabatzen ditu. Bi erregela horiek elkartuta, posible da *ba* bikotea *1bab* bihurtzea lehen erregelarekin, eta gero *1bab* katea *ab* bihurtzea bigarren erregelarekin. Beraz, posible da *k albaaza\** errorea *kalabaza* hitzaren transposizioa dela identifikatzea.
Transposizioa alfabetoko edozein bi letraren artean gerta daitekeenez, aurrekoen antzeko 26 erregela definitu ditugu, letra bakoitzeko bat, eta horrela sortu dugu transposizioak detektatzen dituen transduktorea.
### 3. **ESPERIMENTUAK ETA EMAITZAK**
Sarrerako atalean esan dugunez, webetik lortutako euskarazko dokumentuetan erroreak aztertzea dugu helburu: zenbat errore eta zein motakoak ageri diren. Analisi horren bidez ikusi nahi dugu posible ote den webetik osatutako corpusen kalitatea bermatzeko iragazki bat diseinatzea.
#### 3.1. **Esperimentuen diseinua**
#### *Corpusa*
Corpusen kalitatearen lagin adierazgarri bat izateko, WAC alorrean euskaraz egin diren lanetan oinarritu gara eta, erreferentziatzat hartu dugun lanean bezala (Ringlstetter et al., 2006), bi corpus mota erabili ditugu gaiari dagokionez (orokorrak eta espezifikoak) eta bi dokumentu mota (HTML eta PDF). Horrela, 5 corpus osatu ditugu.
Corpus orokorra sortzeko euskarazko maiztasun handieneko 500 hitzeko zerrenda osatu zen eta zoriz lortutako hirukoteak eman zitzaizkien bilatzaileei, emaitzari gaiaren inguruko iragazkirik ezarri gabe; hala egiten du Sharoff-ek (2006). Horrela 71.500 dokumentuz (81 milioi hitz) osatutako corpusa lortu zen. Corpus horretatik zoriz aukeratu ziren HTML eta PDF formatuko hainbat dokumentu. Dokumentu kopurua finkatzeko, Ringlstetter et al. (2006) lanean erabilitako bera hartu dugu. 1. taulan ageri dira ezaugarri zehatzak.
**1. taula.** Corpus orokorreko laginaren tamaina
| Mota | Dokumentuak | Hitzak |
|------|-------------|--------|
| HTML | 2.000 | 3,2 M |
| PDF | 1.000 | 2,5 M |
Corpus espezifikoei dagokienez, esperimentuetan erabili ditugunak osatzeko lagin bat aukeratu da zoriz, hainbat dokumenturen artean. Leturia et al. (2008) lanean azaltzen den metodologiari jarraituz, hiru arloetako dokumentuak lortu zituzten: turismokoak, informatikakoak eta bioteknologiakoak. 2. taulan ageri dira haien tamainak.
**2. taula.** Corpus espezifikoen tamaina lagina hartu baino lehen
| Corpusa | Dokumentuak | Hitzak |
|---------------|-------------|--------|
| Turismoa | 1.238 | 1,5 M |
| Informatika | 1.672 | 2,5 M |
| Bioteknologia | 302 | 0,4 M |
**3. taula.** Corpus espezifikoen laginen tamaina
| Corpusa | Dokumentuak | Hitzak |
|---------------|-------------|--------|
| Turismoa | 500 | 0,6 M |
| Informatika | 500 | 0,7 M |
| Bioteknologia | 302 | 0,4 M |
Mota bakoitzeko dokumentuen artean zoriz aukeratu da lagin bat esperimentuetan erabiltzeko.
Ezaugarri zehatzak 3. taulan ageri dira eta aurrekoan bezala, dokumentu kopurua finkatzeko irizpidea berriro izan da Ringlstetter et al. (2006) lanekoa: 500 dokumentu corpuseko. Bioteknologiako corpusa salbuespena da, abiapuntuko corpusa txikia baitzen eta kasu horretan zegoen guztia erabili da.
#### *Prozesamendua*
Benetako erroreak ez diren hitz asko eta asko erroretzat ez hartzeko, tokenizazio prozesua egin ondoren, iragazki bat pasa diogu dokumentu bakoitzari hainbat hitz kontuan ez hartzeko: hala nola luzera minimoa ez duten hitzak eta letra larriak edo karaktere bereziak dituztenak. Irizpide horiek, berriro, Ringlstetter et al., (2006) lanean finkatutakoak dira.
Iragazkia erabili ondoren, transduktore estandarra erabiltzen da dokumentuko hitz bakoitzarekin eta ontzat ematen dira analisia duten hitz guztiak. Analisia ez dutenekin, ondorengo urratsak ematen dira:
- Ezagutza-erroreak identifikatzen dituen transduktorearekin analizatzen dira, eta horrela lortzen da errore mota hori izan ahal dutenen hitz zerrenda.
- Transduktore estandarraren eta *med* funtzioaren bitartez, aldaketa bateko distantziara (aldaketa bakar bat onartzen da) dauden hiru errore tipografiko identifikatzen dira: ezabapenak, gehitzeak eta ordezkapenak. Horrez gain, transposizioen transduktorearen bitartez, transposizio erroreak identifikatzen dira. Errore horiek guztiak zerrenda bakar batean biltzen dira; izan ere gerta daiteke errore bat transposizio moduan eta baita ordezkapen moduan ere identifikatzea, eta ez dugu errore hori bi aldiz kontatzerik nahi.
- OCR erroreak identifikatzen dituen transduktorearekin analizatzen dira, errore mota hori duten hitz zerrenda lortzeko.
Aurreko prozesua corpus batean egin eta gero, lehen emaitzak analizatu genituen prozesuaren funtzionamendu egokia egiaztatzeko. Esan dugunez, hiru errore motak identifikatzeko unean automatei eman diegun hasierako informazioa bera izan da kasu guztietan: jatorrizko dokumentuan token ezestandarrak direnen zerrenda, hau da, transduktore estandarrak errore gisa markatu dituenak. Bestalde, hiru errore mota ezberdinak identifikatzen ditugunean (ezagutzakoak, tipografikoak eta OCR erroreak), emaitzak ez dira zertan disjuntuak izan eta egon daitezke hitz ezestandarrak automata bat baino gehiagorekin identifikatzen direnak. Adibidez, *zuaitza\** hitza identifika daiteke ezagutza-errore gisa, *h* galtzea hala kontsideratuta dagoelako, baina posible da ere bai, errore tipografiko gisa identifikatzea, *h* letra (beste edozein bezala) ezabatua izan delako. Efektu hori agerian geratzen zen lehendabiziko estatistiketan dokumentu batzuen zerrenden kopuruak
aztertu genituenean: errore tipografikoak beti ziren gehiengoa, ezberdintasun nabarmena zegoela; izan ere, askotan, erroreen % 90 inguru errore tipografiko gisa identifika zitekeen. Efektu hori saihesteko, emaitzetako ebakidura horiek tratatu ditugu eta zerrenden artean banaketak egin ditugu; horrela argi ikusi dugu zenbat errore identifikatzen diren mota bakoitzeko. Hauxe izan da irizpidea hori egiteko: lehentasuna eman ezagutza-erroreen bitartez identifikatutakoari, hau da, hitz bera bi eratara identifikatzen bada, ezagutza-errore eta errore tipografiko gisa, edo ezagutza- eta OCR errore gisa, ezagutzakoa dela kontsideratuko dugu, hots, beste zerrendetatik kendu egingo dugu. Beste bi zerrenden artean, tipografikoen eta OCRkoen artean, ez dugu tratamendurik egin, datuetan ikusi genuelako OCR bitartez identifikatutakoa oso zerrenda motza zela beti.
Esan beharrekoa da errore gisa identifikatu diren hitz batzuk ez direla erroreak, eta hori gertatzen da batez ere errore tipografikoen zerrendan. Ez da bitxia lexikoan ez dagoen hitz zuzen baten eta bertan dagoen beste baten artean bateko distantzia egotea. Adibidez, *blogean* hitza ez da hitz zuzentzat jotzen, *blog* hitza ez dagoelako lexikoan, eta errore moduan identifikatzen saiatzean, *blokean* hitzaren errore tipografiko gisa identifikatzen da. Ringlstetter et al. (2006) lanean ere aipatzen da arazo hori. Egiaztatu dugun beste arazo bat euskaraz idatzita ez dauden hitzekin uztartuta dago. Testuetan zehar ageri dira beste hizkuntzetan zuzenak diren hitzak: batzuetan gaizki filtratutako HTML etiketak izan daitezke, baina beste batzuetan testuaren barnean dauden hitzak dira. Edozein kasutan, testuingurua analizatu gabe ezin da jakin hitz horiek beste hizkuntzetako hitzei dagozkien, edo euskaraz gaizki idatziak dauden hitzak diren.
Arazo hori tratatzeko, pentsa daiteke hasierako testuari ezartzen zaion iragazkia gehiago zehaztea, baina, bestalde, euskaraz kalitate minimoa duten corpusak osatzea da helburu, eta beraz badu bere logika kasu horiek erroretzat hartzeak.
Aurrekoarekin lotuta, garbi utzi behar da ez dela kontuan hartu ez *realword errors* deritzen arazoaren tratamendua (Kukich, 1992), ez eta errore tipografiko bat baino gehiago dituzten kasuak ere. Hizkuntzaren barruan egon badauden baina testuinguru jakin batean ezegokiak diren hitzak dira *real-word errors* horiek (*nahiz* k *naiz*, *esker* k *ezker*...).
### 3.2. **Emaitzak**
Corpus motaren eta dokumentu motaren arabera lortu ditugun emaitzak aurkeztuko ditugu atal honetan. Grafiko asko egin ditugu baina horietako batzuk besterik ez dugu aurkeztuko hemen gehiegi ez luzatzearren.
**Corpus orokorrei** dagokienez, bakoitzaren batez besteko errore-tasa kalkulatu dugu (analizatutako 100 hitzetatik zenbat diren erroreak), errore
mota kontuan hartu gabe. Hauek dira lortutako zenbakiak: HTML corpusean, errore-tasa 3,09 da batez beste eta PDF corpusean, berriz, 2,62 da. Dena den, batez besteko hori ez da oso adierazgarria, erroreak ez baitira uniformeki banatzen dokumentuetan; gainera, badira errore asko dituzten dokumentuak eta ia batere errorerik ez dutenak. Hori agerian geratzen da 1. eta 2. irudietan non bi corpus orokorren hiru errore moten banaketa egin den (ezagutzakoak, tipografikoak eta OCR erroreak).
Oro har, bi corpus horien emaitzak aztertuta, hauek dira erdietsi ditugun ondorioak:
- Dokumentuen erdiak baino gehiagok ia ez du errorerik, eta erroretasa altua duten dokumentuak corpusaren % 10 dira.
- Ezagutza-erroreek eta errore tipografikoek antzeko maiztasuna dute. Eskuz aztertu ditugu horien artean maizen gertatzen direnak eta ikusi ahal izan dugu askotan euskalkien erabilerari lot dakizkiokeen «erroreak» direla: *bainan*, *bezela*, *batetan*, *daben*, *bethi* eta abar.
- OCR erroreak oso gutxi gertatzen dira besteekin alderatuz gero. Gainera, errore hauen kopurua antzekoa da HTML eta PDF formatuetan, eta espero genuen PDF formatuan gehiago izatea. Hori dela-eta, ohartu gara webetik jaso diren dokumentuen artean ia ez dagoela errebisatu gabeko dokumentu eskaneaturik. Esperimentu erraz bat egin nahirik, webean bilatu ditugu maiztasun handiz hitzak OCR erroredun hitza eta emaitzek hipotesi bera baieztatu dute. Bestalde, azterketa sakonagoa egin beharko litzateke OCR aplikazioek sortutako dokumentuetan oinarrituta; horrela, neurtu eta doitu egingo lirateke OCR transduktorearen erregelak eta ziurtatu egingo litzateke detekzioaren zehaztasuna.
**Gai espezifikoen corpusei** dagokienez, batez besteko errore-tasak hauek dira: Informatikako corpusaren tasa 2,43 da, Turismoko corpusaren errore-tasa 1,88 eta Bioteknologiako corpusarena 1,48. Bioteknologiako corpusari dagokio beraz tasarik txikiena. Ez da ahaztu behar corpus hau txikiagoa dela, ez zelako dokumentu gehiagorik aurkitu gai honen inguruan. Gai berezituagoa denez, ez da erraza euskarazko dokumentu asko aurkitzea. Dena den, tasaren arabera, badirudi dokumentu horiek hobe idatzita daudela, besteak baino. Alderatzen badira errore-tasa hauek corpus orokorren tasekin, kasu guztietan txikiagoa da corpus espezifikoen errore-tasa.
Errore-mota bakoitzaren banaketari dagokionez, Informatikako corpusaren grafikoa besterik ez dugu aurkeztu 3. irudian, kasu guztietan banaketa antzekoa delako: ezagutza-erroreak zein errore tipografikoak maila berean daude corpus guztietan, eta OCR erroreak, berriz, oso gutxi dira beste bien aldean.
# Errore moten banaketa
#### HTML corpus orokorra

**1. irudia.** HTML dokumentuen errore-tasa, errore motaren arabera
# Errore moten banaketa
#### PDF corpus orokorra

**2. irudia.** PDF dokumentuen errore-tasa, errore motaren arabera
# Errore-moten banaketa
#### Informatikako corpus berezia

**3. irudia.** Informatikako dokumentuen errore-tasa, errore motaren arabera
Oro har, alderatzen badira analisi honetan aurkitutako errore-tasak eta Ringlstetter et al., (2006) erreferentziazko lanean ingeleserako eta alemanerako aurkezten dituztenak, euskarazko dokumentuen errore-tasa askoz handiagoa da. Egia da euskara hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa eta ingelesarena edo alemanarena oso desberdinak direla, eta balitekeela horrek diferentzia hori neurri handi batean bideratu izana, baina ez da hori desberdintasun bakarra ezta funtsezkoena. Hasieratik esan dugunez, erroreak detektatzeko erabiltzen dugun prozedimendua ez da bera bi lanetan. Haiek errore-zerrendak prestatzen dituzte erroreak detektatzeko, eta zerrenda horiek hainbat muga dituzte. Lortzen duten doitasuna handia da, baina estaldura, berriz, ez da hain ona. Gure lanean, aldiz, analizatzaile orokorrak erabiltzen ditugu erroreak detektatzeko, eta ondorioz, estaldura handiagoa lortzen dugu. Argi dago estaldura zabalagoa izateak eraman gaitzakeela errore gehiago detektatzera euskarazko testuetan.
#### 4. **ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANA**
Lan honetan euskarazko ortografia-erroreen azterketa egin dugu webetik lortutako hainbat corpusetan, corpus horien kalitatea estimatzeko. Horren bitartez ikusi dugu posible dela dokumentuak iragazteko tresna auto-
matiko bat lortu eta gutxieneko kalitateko web corpusak osatu ahal izatea. Gutxieneko kalitate bat bermatuta egonez gero, hala osaturiko corpusetatik lor daitekeen informazioa egokiagoa izango da kasu gehienetan, batez ere, informazio linguistikoaren bila ari bagara. Bide batez, erroreen tipologia estimatzen saiatu gara: zenbat errore dagoen mota bakoitzeko eta nola identifikatu mota bakoitza.
Esperimentuen bidez ikusi dugu posible dela errore asko dituzten testuak detektatzea, eta posible dela errore mota bakoitzaren estimazioa egitea ere. Egin dugun lanaren metodologia finkatzeko, 2006an *Computational Linguistics* aldizkarian argitaratutako lan sakon bat hartu dugu erreferente gisa: Ringlstetter *et al.* (2006) lana; horretan oinarrituta gure lanerako hainbat erabaki hartu eta ezaugarri finkatu ditugu: corpus kopurua, corpusen ezaugarriak (tamaina, formatua, gaia...). Metodologiaz gain, ortografia-erroreak analizatu ahal izateko, ezinbestekoa zen datuak edukitzea, hots, webetik hainbat euskarazko testu eskuratu behar genituen. Horretarako, lankidetza ezin hobea izan dugu Elhuyarreko Igor Leturiarekin. Igor aditua da *Web as corpus* gaian euskaraz, eta bere aurreko lanetan (Leturia et al., 2008) osatuak zituen euskarazko hainbat corpusen lagina hartu dugu.
Metodologia finkatuta eta datuak izanik, tresnak behar genituen ortografia-erroreen analisia egiteko eta tresna horiek transduktoreak izan dira. Erreferentziazko lanean errore-hiztegiak sortzen zituzten erroreak identifikatzeko, baina euskararen kasuan ezin zen lana horrela planteatu hizkuntzaren ezaugarriengatik. Hori dela-eta, gure analisian erabili ditugun tresnak transduktoreak izan dira, egoera finituko teknologiak lortzen dituen oinarrizko tresnak alegia. Aukera hori egokia da flexio aberatseko hizkuntzekin lan eginez gero. Transduktore batzuk landuak ziren aurretik eta beste batzuk analisi hau egiteko garatu ditugu; guztiak sortzeko *foma* tresna erabili dugu. Kode irekiko tresna da *foma*, Mans Huldenek 2009an argitaratua. Errore-hiztegien ordez transduktoreak erabiltzeak hainbat onura zituen: (1) azkarragoa zen, ez baitzen zerrenda luzerik prestatu behar; (2) aurretik egindako hainbat lan berrerabiltzeko aukera eskaintzen zuen; (3) garatu behar izan diren transduktoreak azkar garatu ahal izan dira aurreko esperientziari esker; (4) erroreen detekzioan estaldura handia lortu dugu, ez baitugu lan egin errore zerrenda mugatuekin.
Emaitzei begira, gure analisiaren emaitzak erreferentziazko lanekoekin alderatuz gero, ondorioztatu dugu dokumentu gehienek errore-tasa txikia dutela, baina batzuek askoz tasa altuagoa dutela. Dena den, tasa horren balioa aztertuz gero, ingelesaren balioa nabarmen txikiagoa da: alde batetik, gure metodoak errore gehiago identifikatzen ditu, eta bestetik, ingelesa eta euskararen egoera ez da konparagarria, euskararen estandarizatze prozesua abian baitago oraindik.
Bestalde, OCR erroreen inguruan lortutako emaitzen arabera, etorkizunerako OCR erroreen azterketa sakonagoa egin behar da; izan ere, zaila da une honetan ditugun erregelak ongi funtzionatzen dutela ziurtatzea, halako dokumentuetan lortu ditugun emaitzak analizatu ondoren.
Bukatzeko, lortutako emaitzetan eskuzko analisi batzuk egin ditugu eta horiek aurretik genituen susmoak berretsi dituzte. Euskalkien erabilera ageri da webeko testuetan, baina euskara estandarraren ikuspuntutik euskalkietako hitz asko erroretzat hartzen dira. Horrek beste galdera bat sortzen digu: euskarazko testuen bila ari bagara webean, euskarazkotzat hartuko al ditugu esaterako zuberotarrez idatzitakoak? Ezezkoan, datu asko galtzen ari gara. Oso lan interesgarria izango litzateke euskalkien identifikazioa egin ahal izatea euskalkien hitzak erroretzat ez hartzeko. Gure ustez, gainera, euskalkien identifikatze hori baliagarria izan liteke testuaren erregistroa identifikatzeko: erregistro zaindua, kaleko erregistroa... Ildo horiek irekita daude une honetan eta etorkizuneko lan interesgarritzat jotzen ditugu.
#### **ESKER ONAK**
Egileek bereziki eskertu nahi diogu Mans Huldeni, transduktoreak *fomarekin* eraikitzeko emandako laguntzagatik.
Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu ikerketa hau aurrera eramateko diru-laguntza eman diguten erakundeei eta ikerkuntza-proiektuei: Eusko Jaurlaritzari, Berbatek proiektua (IE09-262) eta Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioari, OpenMT2 proiektua (TIN2009-14675-C03-01).
# **BIBLIOGRAFIA**
- ALEGRIA, I., ARANZABE, M., EZEIZA, A., EZEIZA, N., URIZAR, R. (2002). Using Finite State Technology in Natural Language Processing of Basque. LNCS: Implementation and Application of Automata. (2002). Springer.
- ALEGRIA, I., ETXEBERRIA, I., HULDEN, H., MARITXALAR, M. (2009). Porting Basque Morphological Grammars to foma, an Open-Source Tool. FSMNLP2009. Pretoria. South Africa.
- BEESLEY, K.R. and KARTTUNEN, L. (2003). Finite State Morphology. CSLI Publications, Palo Alto, CA.
- HULDEN, M. (2009). Foma: a Finite-State Compiler and Library. EACL 2009. Demo session. pp 29-32.
- KILGARRIFF, A. and GREFENSTETTE, G. (2003). Introduction to the special issue on the web as corpus. Computational linguistics, 29(3): 333-347. MIT Press.
- KUKICH, K. (1992). Techniques for Automatically Correc-ting Words in Text. ACM Comput. Surv. 24(4): 377-439.
- LETURIA, I., SAN VICENTE, I., SARALEGI, X. and LOPEZ DE LACALLE, M. (2008). Collecting Basque specialized corpora from the web: language-specific performance tweaks and improving topic precision. Proc. of the 4th. Web as Corpus Workshop. LREC 2008.
- RINGLSTETTER, C., SCHULZ, K.U. and MIHOV, S. (2006). Orthographic errors in web pages: Toward cleaner web corpora. Computational Linguistics, 32(3): 295-340. MIT Press.
- SHAROFF, S. (2006). Creating General-Purpose Corpora Using Automated Search Engine Queries. WaCky! Working Papers on the Web as Corpus, 63-98. Ed. Marco Baroni and Silvia Bernardini. Bologna.
- WHITELAW, C., HUTCHINSON, B., CHUNG, G.Y. and ELLIS, G. (2009). Using the web for language independent spellchecking and autocorrection. Proceedings of the 2009 Conference on Empirical Methods in Natural Language Processing: Volume 2, 890-899. |
aldizkariak.v1-6-17 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.22_ Zk.1 _2010_4",
"issue": "Libk.22_ Zk.1 _2010_",
"year": "2010",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **Familia ereduak gaurko eskolan**
*Lucía Aguado Iribarren* laotsola@yahoo.es Lehen Hezkuntzako Irakaslea Atargi ikastetxea
**GAKO-HITZAK:** Familia ereduak. Eskola inklusiboa. Hezkuntza komunitatea. Ezkutuko kurrikuluma. Bizi-zikloa.
Familia ereduen aniztasunaren iraultza errealitate nabarmena izan arren, sarri askotan eguneroko bilakaeran ez dugu aipatzen, ezta kontuan hartzen ere.
Irakasleok ikasle talde berri batekin lanean hasten garenean, haien ezaugarri nagusiak ezagutzeko beharra izaten dugu hainbat arlotan, hots: arlo emozional-afektiboan, intelektualean, harremanak izateko eran, arlo akademikoan, eta abarretan. Baina hezkuntzaren eremuan beharrezkoa dugu testuinguru soziala ezagutzea, eta testuinguru horretan umearen eremu familiarra elementu garrantzitsuena da.
Jorratu nahi dugun gaiarekin hasi baino lehen, bi zutabetan oinarritzen garela garbi utzi nahi dugu: lehenengoa, familia hezkuntza eremu inportanteena izanik, eskolaren eta familiaren arteko elkar ezagutza, lankidetza eta konplizitatea ezinbestekoak dira. Bigarren oinarria bi instituzioen aldakortasunarekin lotuta dago, gaur egungo familia eta eskolaren ezaugarriak, beharrak eta elkar lanaren estrategiak etengabe berritzen ari dira eta.
Artikulu honen helburu nagusia gaur egungo familia ereduei buruzko hezitzaileen eta familien ezagutza, hausnarketa eta eztabaida bultzatzea da. Prozesu hauek eremu ezberdinetan landu beharko lirateke, eskolan batez ere, umeekin gaiaren garapen akademiko zehatza egin baino lehen.
Artikulu honetan idatzitako ondorioak, *Familia ereduak eta hezkuntza* (Aguado, 2008) ikerlanean sakontasun gehiagoz aztertu daitezke. Lan horretan hemen jorratutako gaiak eta beraiekin lotura duten beste batzuk daude.
# 1. **ALDAKETA SOZIOLOGIKOEN ERAGINA FAMILIA EREDUETAN**
Azken hamarkadetan Espainiar estatuan gertatutako aldaketa sozialek eragina izan dute gaur egungo familiaren ezaugarrietan eta bilakaeran, eta hauek familia ereduen aniztasunean ere argi eta garbi islatzen dira. 1978ko Konstituzioak eta 1981eko Kode Zibilak familien arteko harremanak ikaragarri aldatu zituzten, emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna islatuz. Alberdik (1999) azpimarratzen duen bezala, gaur egungo familiaren askatasunak eta ongizateak, lehenagoko familiaren biziraupena eta zentzua ordezkatu dituzte. Aldaketa nagusienen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:
1. Maitasuna eta bikote harreman berriak, non konpromiso emozionala eta malgutasuna beharrezkoak diren. Hori dela eta, ezkontza kopuruak beherakada izan du azken hogeita bost urteotan, gero eta bikote gehiago bizi delako elkarrekin ezkondu gabe (eskubideak mantenduz), eta sexu berekoen arteko harremanak gero eta gehiago onartzen direlako. Horretaz gain, dibortzioen kopurua handitu egin da; beraz, esan daiteke gaur egungo harremanak atseginagoak diren arren, zailagoa dela denboran irautea.

1. irudia **Familia hausturak: dibortzio eta bereizketa kopuruak**
- **2.** Balore jakin batzuk, hala nola patriarkatua, gizonaren autoritatea, emakumeen mendetasuna eta aitarekiko gazteen mendetasuna, aldatu egin dira pixkanaka, askatasuna, autonomia eta negoziazioaren aldeko filosofiaren truke. Horrekin lotuta, emakumeen lana etxetik kanpora zabaldu da eta etxeko lanen eta seme-alaben ardura bien artean banatzen ari da gero eta gehiago, nahiz eta aldaketa mantsoa izan.
- 3. Bizi itxaropenaren igoerak, jaiotza tasaren jaitsierak eta seme-alabak izateko adinaren atzerapenak familiaren harremanak baldintzatzen dituzte. Gero eta familia gehiago izan arren, txikiagoak izaten dira eta ezaugarri ezberdin eta anitzagoak dituzte. Azken hamarkadan gehien ugaldu den familia mota gurasobakarra izan da. Familia ugarien kopuruak, berriz, jaitsiera nabarmena izan dute, batez ere lau seme-alaba edo gehiago dituztenenak.
Espainiako *Instituto de Política Familiar* (2008) erakundeak aipatutako ezaugarriak islatu ditu grafikoki 2007ko familia garapenaren inguruko txostenean:

2. irudia **Familiaren osaera**

3. irudia **Ugalkortasunaren garapena. Espainia/ Europako Batasuna15 (1981-2006)**
4. Ongizate Estatua bere gain hartzen joan da familiak lehen zituen hezkuntza, osasun eta zainketa eginkizunak, gizarte erakundeen bidez.
Aldaketa eta joera horiek Europan gertatutakoen antzekoak dira. Cearen arabera (2007), herrialdeen arteko aldeak lau ezaugarritan oinarritzen dira: a) ondare historiko eta kulturala; b) sekularizazioaren garapena, familiaren planifikazioan, morfologian, dibortzioan eta abarrean eragin garbia duena; c) etxea eta lana uztartzen lagundu duten politika sozialak; d) mugimendu feministen indarra legedi aldaketa bultzatzerakoan.
# 2. **FAMILIAREN KONTZEPTUA GAUR EGUN**
Familiaz mintzatzen garenean gertuko eta eguneroko errealitateaz aritzen garenez, erraz aztertzeko errealitatea izango dela iruditzen zaigu. Baina hori ez da horrela. Familiaren izaera konplexua, anitza eta dinamikoa izateaz gain, balioz eta aurreiritziz josita egoten da. Hori dela eta, errealitate horren azterketak sakontasun handiagoa eskatzen du.
Aurkitu ditugun definizio anitzen artean, *Familia eta giza garapena* liburuak ematen duena aukeratu dugu:
> «(…) gure ustez honako hau izango litzateke kontzeptuaren muina: pertsona elkarketa. Hain zuzen pertsona horiek elkarrekiko bizitzaproiektu iraunkorra izatea nahi dute; kidetasun-sentimendu sendoak sortzen dira eta kideen arteko konpromiso pertsonala dago eta, intimitate, elkarrekikotasun-eta menpekotasun-harreman estuak sortzen dira» (Rodrigo eta Palacios, 2001).
Beraz, definizio horretan islatzen den kontzeptua zabala eta anitza da: ezkontza ez da lotura bakarra, bereizketak eta beste familia bat eratzea askotan gertatzen dira, bi guraso edo guraso bakarreko familiak osatzen dira, eta seme-alaben kopurua jaisteaz gain, bide ezberdinetatik etor daitezke: adopzioa, laguntza bidezko ugalketa, lehenagoko harremanak, eta abar. Bestalde, gaur egungo familiaren definizioan etxe berean bizi ez direnek familia osa dezakete, familia osatzeko prozesuan dibortzioak, bigarren ezkontzak egon daitezke, eta familia homoparentalek gero eta presentzia handiagoa izaten ari dira.
Familiak betetzen dituen eginkizunei dagokienez, Toriok (2003) honako hauek azpimarratu ditu: a) zainketa eguneroko bizitzan; b) eginkizun afektibo eta emozionala; c) hezkuntza funtzioa; d) sozializatzeko funtzioa; e) babespen funtzioa; f) sexu eta ugalketa funtzioak; g) aisialdi funtzioa; h) erlijio funtzioa.
Gaur egun, familiaren kontzeptualizazio berriak betetzen dituen funtzioekin zerikusi handia du. Horretaz gain, testuinguru kulturalaren eta bere bizitza-etaparen arabera ere, holako edo halako ezaugarriak nagusituko dira. Adibidez, askotan gaur egungo aitak seme-alabez gehiago arduratzen dira, etxeko lanetan parte hartzen dute, eta diru-sarrerak aitak eta amak, biek, lortzen dituzte. Horretaz gain, kontuan izan behar da babes-, hezkuntza-, osasun- eta gizarte-zerbitzuek familiaren funtzioak betetzen laguntzen dutela.
Gerardo Meil-ek (2006) «familia negoziatzaile» deitzen dio gaur egungo familiari, kontzeptualizazio berri bat eta eguneroko bizitzako elkarbizitza-arau malguak kontutan hartuz. Gizartean islatzen diren banakako autonomia, askatasuna eta garapena familian ere agertzen dira. Hori dela eta, adostasun, komunikazio eta elkarrekiko errespetua oinarrizko balioak dira familiaren proiektu komunean. Familia negoziatzaileak (demokratiko ere deituak) harreman estua du gaur egungo familia egiturekin, pertsonen askatasunarekin eta familiaren proiektu komunarekin lotuta baitago.
#### 3. **FAMILIA-EREDU MOTAK**
Orain arte familiaren inguruko aldaketa soziologikoak eta kontzeptualak aztertu ditugu. Gure hurrengo pausua familia mota horiei izena eta entitatea ematea izango da, bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak definituz. Zein helbururekin? Hezitzaileek eta gurasoek haien seme-alaben eta ikasleen errealitatea ulertzen laguntzeko, eta neurri eta tratamendu egokiagoak lortzeko.
Argitalpen honetan ezin izango dugu familia eredu horien aniztasuna zehaztu, ez konplexutasuna eta ezaugarri espezifikoak; baina zenbait alderdi kontutan hartuko ditugu hobeki ulertzeko eta lanean hasteko. Lehenengoa, kontuan hartzea familia mota horiek guztiek ez dutela zerikusi handirik urteetan zehar ezagutu izan dugun familia tradizionalarekin. Horretaz gain, familia jakin batek eredu horietakoren bateko ezaugarri bat edo gehiago izan ditzake (adibidez gurasobakarreko familia adopzioa edo intseminazioa bidez, edo dibortzioa bidez sortu daiteke). Aniztasun hori *bizitza zikloan* zehar gertatzen diren aldaketekin lotzen badugu, are gehiago zabaltzen da aukera-sorta. Bestalde, azpimarratzekoa da familia etorkinak aniztasun iturri nabarmena direla, haien ezaugarri sozial eta kulturalek batzuetan diferentzia handiak dituztelako harrerako kulturarekiko.
Premisa horiek kontuan harturik, gaur egungo familia ereduen sailkapen irekia aurkezten dugu.
## 1. *Familia hedatu edo konplexuak*
Familiaren barnean gune bat baino gehiago bereizten dira. Gero eta gutxiago diren arren, zenbait gunetan aurki daitezke gaur egun ere: etxerik gabeko bikote batzuek hasieran gurasoekin konpartitzen dute etxea; berezitu ondoren, bikotekide ohietako bat askotan gurasoen etxera bueltatzen da hasieran.
#### 2. *Familia nuklear funtzionala*
Gurasoek eta seme-alabek osatzen dute, biologikoak edota adoptatuak izan. Urte askotan eredu tradizionala izan da, baina bai kopurua, bai ezaugarriak ere aldatzen ari dira. Lehenago, familia tradizionalean, bikoteak ezkondua egon behar zuen, lotura iraunkor bihurtuz. Seme-alabak biologikoak ziren. Rolei dagokienez, aitak etxetik kanpo lan egiten zuen dirua lortzeko; amak, berriz, seme-alaben eta etxearen ardurak hartzen zituen.
Gaur egungo familia nuklearretan gurasoak askotan ez daude ezkonduta, eta erraz bereizten dira, familia berriak sortuz. Seme-alabak bide ezberdinetatik iristen dira (biologikoak, adoptatuak, aurreko harreman batekoak, eta abar). Eta rolen banaketa asko aldatu da, batez ere emakumeak etxetik kanpo lan egiteak harremanen konfigurazioa aldatu du.
#### 3. *Gurasobakarreko familiak*
Guraso batek eta bere seme-alabek osatzen dute familia mota hau. Familia hauek hedatzearekin batera, gero eta anitzagoak dira. Kasu honetan ere ondorengoak bide ezberdinetatik etor daitezke. Familia hauek betidanik izan dira, forma desberdinak hartuta, eta gehienetan gutxi errespetatuak: alarguntasunaren ondorioz, seme-alabak ezkontzatik kanpo izanik, bereizketen ondorioz, eta abar. Horiei «familia hautsi edo desegin» deitzen zitzaien, anomiarenpean bizi ez zirenean, izan ere izango ez balira bezala.
Gure inguruan familia nuklear asko gurasobakarrekoak ziren errealitatean, gurasoetako batek ardura osoa edo gehiena hartzen baitzuen: euskal bale arrantzaleak, Bardeetako artzainak, Nafarroako almadieroak, gudan zeudenen emazteak, eta abar. Gaur egun ere *izatezko familia nuklear* asko, eguneroko bizitzan gehienetan emakumeek ateratzen dituzte aurrera, batez ere umeen hezkuntzaz, zainketaz eta etxeko lanaz arduratzen direlako.
Normalean muga ekonomiko gehiago izaten dituzte, baino horrek ez du esan nahi arazo psikosozialik dakartenik. Gainera, familia horien funtzionamendua bestelako alderdietan oinarritzen da, besteak beste: guraso dibortziatuen arteko gatazka, haien oreka psikologikoa, gurasoekiko harremanak, umeen adina, lagunen edo familia hedatuaren laguntza, eta abar.
#### 4. *Izatezko bikoteak*
Azken urteotan ugaldu egin dira, eta horrekin batera balorazio sozial eta juridikoa irabazi dute.
Azken urteetan *LAT (Living-Apart-Together)* harremanak gora egin dute. Horien ezaugarri nagusia da etxe ezberdinetan bizi arren, bikotekideek bikote iraunkorra osatzen dutela.
#### 5. *Seme-alabarik gabeko guneak*
Gorantz doaz. Alde batetik pertsona askok seme-alabarik ez izatea erabakitzen du. Bestetik, gazteak gurasoen etxetik ateratzea erabakitzen dutenean, oraindik gazteak dira eta elkarrekin bizitzeko urte asko geratzen zaie.
#### 6. *Pertsona bakarreko guneak*
Atal honetan pertsona dibortziatuak, berezituak, ezkongabeak eta alargunak sartzen dira. Azpimarratzekoa da gehienetan bakardadea aukeratua izan dela. Carmen Alborch-ek (1999) dio bakarrik bizi izateko aukera gaur egun posiblea dela independentzia ekonomikoagatik, sexu harremanetan izandako aldaketengatik, eta pertsonen arteko harremanetako malgutasunari esker.
Kontuan hartu behar dugu gero eta adineko pertsona gehiago bizi dela bakarrik. Horien independentzia-maila handitu egin da nork bere pentsioa izatearen, eta laguntza mediku eta sozialen ondorioz.
# 7. *Familia berreraikiak*
Ezkonduak edo ezkongabeko bikoteak osatzen dituzte. Bikotekide batek, gutxienez, seme-alabaren bat izan zuen aldez aurretiko beste harremanen batean. Laburbilduz, familia-mota honetako partaideak aita, ama, anaiordeak, arrebaordeak edota anai-arrebak izan daitezke.
Familia mota hau gero eta ugariagoa izanik, gizonek emakumeek baino joera handiago dute osatzeko. Berezitu ondoren emakume gehienen joera gurasobakarreko familia osatzea izan ohi da, hau da, ama bere seme-alabekin.
Ezaugarri aipagarrienak dira partaideen harremanen arteko konplexutasuna, eta bakoitzaren bizipenen integrazioa familiaren dinamikan. Gune berri bat osatzen denean, bizitzeko ohiturak, aukerak eta mugak eztabaidatu eta adostu behar dira eguneroko elkarbizitza guztientzako atsegina izan dadin. Dena den, faktore horiek ez dute derrigorrez arazo psikologikorik edota jokabidezkorik eragiten, askotan pentsatzen den moduan. Arazo horiek izatekotan lotura handiagoa izaten dute egoera sozial zehatz batzuekin familia motarekin baino. Beraz, lotura genetikoa baino garrantzitsuagoak dira, besteak beste, umearen adina aldaketa gertatu zenean, gurasoen arteko harreman eta inplikazioak eta arazoei aurre egiteko erak. Holako eredu batean murgildu aurretik ezinbestekoa da bikotearen harremana sendoa izatea, noski, familia berriaren integrazio prozesuan arazoak sortzen badira, indar komunekin aurre egiteko.
Beste ezaugarri garrantzitsu bat partaide batzuen arteko harremanen «anomia» da. Adibidez, nola deitzen diote aita baten seme-alabek bere aitak orain duen emakume bikotekideari? Ildo horretatik segika, aipagarria da ume elebidun edo eremu elebidunetan bizi direnen nahastu gabe beste aita edo ama izendatzeko duten gaitasuna. Hots, eremu euskaldun/elebidun batean bizi den umeak gurasoei «aita», «ama» edota «papá», «mamá», deitzeko aukera dauka.
#### 8. *Adopzio-familiak*
Familia hauetan ere aniztasuna bide ezberdinetatik dator: alde batetik adoptatzaile eta adoptatuen ezaugarriak daude; bestetik, parte-hartzaileek dituzten motibazioak, horien guztien artean sortzen diren harremanak ahaztu gabe. Gurasoekiko lotura genetikorik ez dagoen arren, haurrak ekartzeko nahia handia izaten da, hamaika tramite administratibo gainditu ondoren eta, sarritan, urte luzez ugalketa tratamenduak pasa eta gero. Adopzio prozesuak oso luzeak izaten dira. Erabakia hartu ondoren, eta *egokitasun egiaztagiria* eman baino lehen, aztertu egiten da adoptatzailearen edo bikotearen egoera. Izapide burokratikoak eta itxaropen garaia pasatu ondoren, gurasoak umearen bila joaten dira. Orduan hasten da elkar ezagutu eta onartzeko garaia, familian eta etxean behar diren egokitzapenak eginez.
Palaciosek eta Morenok (2001) diotenaren arabera, une horretatik aurrera adopzio-familietan prozesu oso espezifikoak jartzen dira martxan: alde batetik, familia-kide izatearen zentzua, pertsona berri bat iristen denean. Bestetik, gurasoek gaia umearekin jorratzeko moldea: zer eta noiz kontatzen dioten bere aurreko bizitzaz. Informazio hori umearen garapena kontuan hartuz eman behar da, nerabezaroa garai berezia dela jakinaren gainean egonik. Eta beste prozesu garrantzitsu bat familiaren auto-pertzepzioarekin lotuta dago. Pertzepzio horrek ondorioak izan ditzake adoptatutako umearekiko harremanean, eguneroko bizitzan eta lotura sozialetan.
Zailtasunen sorrera gurasoentzako itxaropenen desegokien, egoera gatazkatsuei aurre egiteko arazoen, komunikazio ezaren, maitasuna azaltzeko mugen eta laguntza sozial eta profesional ezaren eskutik etortzen dira.
Bukatzeko, arazo psikologikoak sor ditzaketen baldintza batzuk aipatu nahi genituzke: a) umearen adina, adoptatua izan zenean eta unean unekoa; b) adopzioaren aurretik izandako esperientziak; c) instituzionalizazioaren iraupena; d) umearekin komunikatzeko era, bere historiaren berri ez emateak arazo larriak ekar diezazkiokeelako; eta e) bai gurasoek eta bai umeek ere krisialdi garaietan laguntza izateko aukerak.
### 9. *Harrera-familiak*
Familia hauek umeak bere gunean babesten dituzte, behin-behinekoz edo era iraunkorrean. Bitartean, Gizarte Zerbitzuek guraso biologikoek haien arazoak konpontzeko lanean aritzen dira. Horrela, abandonatuak, tratu txarrak izan dituzten umeak edo une puntualetan laguntza behar dutenak, familia orekatu batean bizi daitezke, instituzionalizazioa eta adopzioa planteatu gabe.
Egoeraren arabera, Espainiako legediak hainbat aukera eskaintzen ditu: harrera aurre-adoptiboak, familia zabalaren barnean (aitona-amonak, osaba-izebak, eta abar) edo beste batzuetan denborarekin guraso biologikoekin bueltatzeko aurreikuspena izaten da.
Familia biologikoetan nola-halako arazoak izaten ohi dira: hezkuntza maila oso baxua, langabezia, arazo psikologikoak, drogazaletasunak, tratu txarrak, eta abar. Harrera familiak mota ezberdinekoak dira, baina sarri askotan seme-alaba biologikoak dituzten bikoteak izaten dira. Familia horiek haurrak zaintzeko ardura eta hezitzeko gogoa eskaintzen dute. Umeei dagokienez, hasierako momentuetan arazo fisiko, psikologiko edota garapenekoak izaten dituzte. Baina denborarekin, beste familia batean bizi izateak gehienetan onurak ekartzen dizkie beren garapen fisiko, emozional, sozial, intelektualean, bai eta eskolako emaitzetan ere.
Aipagarriak dira gero eta gehiago zabaltzen ari diren *oporretako harrerak.* Beste herrialde batzuetako umeak (errusiarrak, ukrainarrak, Saharakoak, eta abar) uda eta eguberrietan guregana etortzen dira oporrak pasatzera. Batzuk umezurztegitik etortzen dira; beste batzuk, ordea, baliabide gutxiko familietatik edota herrialdetik. Gobernuz Kanpoko Erakundeek kontaktuak erraztu eta tramitazioa egiten du, bai eta umearen egonaldiaren jarraipena, haurraren eta familiaren egokitzapena baloratuz. Aztertzeke dago harrera mota horrek familiaren kideengan eta umearengan duen eragina.
# 10. *Familia homoparentalak, sexu bereko pertsonez osatua*
Pertsonen joera sexuala gero eta agerikoagoa bihurtzen ari da. Familia homoparentalak onartzeko bide luzean gizarteak oraindik asko ibili beharra duen arren, aurrerapauso garrantzitsuak ikusi ditugu, nola eguneroko bizitzan, hala legedian ere. Familia homosexualen seme-alabak bikote heterosexual batekin eman ditu sarri askotan bizitzako lehenengo urteak. Beste batzuetan, ezkongabeko emakumeek izan dituzte, edo seme-alabak izatea erabaki duen bikote homosexualek, hainbat bidetara jo dute: adopzioa, intseminazioa emaile batek lagunduta, autointseminazioa lagun baten esperma erabiliz edo gizonezkoekin sexu harremanak izanik.
Familia hauen aniztasuna ere oinarrizko ezaugarria da: nuklearrak, gurasobakarrekoak, berreraikiak edota zabalak izan daitezke.
Familia gune hauek oso egokiak izan daitezke, eta jende askoren ustearen kontra, umeak psikologikoki eta emozionalki primeran garatu daitezke. Benetan mingarria da gizartearen aurreiritziak eta familia horiekiko tolerantzia eza eta jarrerak. Aurreiritzi horiek inolako oinarri zientifikorik ez duten arren, eguneroko bizitzan, eskolan, administrazioan eta zenbait proiektu aurrera eramateko orduan (adopzioa adibidez), ikaragarrizko eragina izan dezakete.
Ildo honetatik, aipatzekoa da Sevillako Unibertsitatea eta Madrilgo Psikologen Elkargoa egiten ari diren ikerketa, Espainian aitzindaria, *Ume eta Nerabeak Familia Homoparentaletan* izenekoa (González, 2005). Ateratako emaitzen artean honako hauek nabarmentzen dira: a) familia hauek umearen hezkuntzarekin eta garapenarekin konprometituta daude; b) komunikazioa eta maitasun-transmisioa onak ohi dira; c) familia horien oinarrizko balioen artean aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia izaten dira; d) seme-alaben garapen sozial, akademiko eta emozionala orekatua da, eta e) gaur egun dauden eragile sozial anitzek, hots, lagunek, senideek, eskolak, telebistak eta abarrek, patroi eta eredu ezberdinak garatzeko aukera errazten dute.
# 11. *Ugalketa lagunduaren bidez jaiotako umeen familiak: intseminazioa, in vitro ernalketa*
Hasi baino lehen, nabarmendu behar da ohikoa eta gero eta arruntagoa den arren, izenik gabeko errealitatea dela. Normalean, gurasoetako batek ez du seme-alabarekin lotura genetikorik eta beste pertsona ezezaguna izaten da. Egoera hori sarri askotan ezkutuan gordetzen saiatzen da eta Golombok-ek (2006) ikertu duenaren arabera, ezkutukeria horrek komunikazio arazoak eta tentsioak ekar ditzake. Baliteke horrexek azaltzea horren ikerketa gutxi egin izatea gaiari buruz. Golombokek ateratako beste ondorio garrantzitsu batzuk hauexek dira: seme-alabak izateko nahia oso handia denean, lotura genetikoak ez du harremana kaltetzen; ume horiek ez dute arazo psikologiko espezifikorik eta, are gehiago, esan daiteke guraso horiek gehiago eragiten diotela askotan elkarri, beharbada asko itxaron ondoren inplikazioa nabarmenagoa delako.
Ikertzeko esparru zabala geratzen da, batez ere zortzi urte baino gehiago duten umeen, une horretan nerabeek dituzten identitate garapenaren eta gurasoekiko harremanen inguruan.
### 12. *Subrogazioaren bidez sortutako familiak*
Emakume batek beste pertsona batentzako seme-alabaren bat izaten duenean subrogazioz mintzatzen gara. Hiru motatakoa izan daiteke:
- a) Subrogazio partziala: eskaera egiten duen aitaren hazia eta ordezko amaren obulua erabiltzen dira.
- b) Osoko subrogazioa: bai obulua, bai hazia, eskaera egin duten gurasoenak dira.
- c) Emailearen bidez: emaileren bati sor zaio obulu edota hazia.
Gaur egun eredu horretan aurki daitekeen arazorik garrantzitsuena esplotazioa da, presioen bidez edo arrazoi ekonomikoengatik.
Ikerketa arloan ez dago emaitzarik jakiteko egoera horiek zer nolako eragina izan dezaketen seme-alabengan. Interesgarria litzateke aztertzea zer eragina duen umearen garapen orokorrean bere sorreraren berri izateak edota ordezko ama ezagutzeak.
#### 13. *Etorkinen familia aniztasuna*
Etorkinen kulturak, ohiturak, eta eskubide eta betebeharren banaketa harrigarriak izan daitezke harrerako kulturan. Adibidez, Afrikan arrunta den poligamiaren kontzeptua hemen oinarrizko eskubideen kontra egon daiteke.
Azken urteetako migrazio mugimenduek asko aldarazi dute familien konfigurazioa. Askotan gurasoak (biak edo horietako bat) bere herrialdetik atera dira bizimodu hobearen bila, seme-alabak familia zabalaren ardurapean utzita. Mugimendu horretan hasierako familia hautsi eta beste batzuk sortzen dira: gurasobakarrekoa, pertsona bakarrekoa… Horretaz gain, familia zabalak garrantzia har dezake aitona-amonak edota osaba-izebak bertan geratzen diren umeez arduratzen badira. Hori dela eta, partaideen rolak eta eginkizunak ikaragarri aldatu daitezke, behin behineko egoera izan arren. Rodríguez-ek (2008) *Educar desde el locutorio* liburuan azaltzen duen moduan, gurasoen migrazioak seme-alaben hezkuntza aldatzen du, familien partaideen arteko harremanak baldintzatuz.
Beraz, familia ereduak lotura estua dauka kultur identitatearekin.
## 4. **ONDORIOAK HEZKUNTZAN: ESKOLARAKO PROPOSAMENAK**
# 4.1. **Hasierako hausnarketa batzuk**
Familiarena gai unibertsala den arren, egunerokotasunean garatzen da, aldaketa soziokulturalekin batera. Baina erakundeei, hain zuzen eskolari, zaila egiten zaio familiaren eguneroko erronka berriei aurre egitea, gai konplexua eta ideologikoki anitza delako.
Familiaren gaia eskolan jorratzen den gehienetan, gune nuklearraren eredutik egin ohi da. Sarri askotan beste ereduak ez dira agertzen eta, aipatzen direnean, okerrak edota arazodunak bailiran tratatzen dira. Gaur egun gero eta ume gehiago familia mota ezberdinetako partaide direnez, garrantzitsua da haien garapen psikologikorako egoera anitz horiek normaltzat hartzea eta naturaltasunez horietaz mintzatzea. Familia-eredu ezberdinetan bizi izateak edota eredu horiek inguruan izateak eragina izaten duenez familia kontzeptuaren umeen eraikuntzan, eskolak hausnarketa egin behar du horren inguruan. Hausnartu, baina, zeri buruz? Hasteko, gaur egungo familiaren konfigurazioaz, baloreaz eta funtzioaz; ekonomiaren, lanaren eta denboraren antolaketaz; familia zabalarekiko harremanaz, eta abarrez. Gai horien inguruan hausnartzen eta eztabaidatzen ez bada, *ezkutuko curriculumean* jarraituko dute, eta erakutsiko ditugun ereduek ez diete erantzungo gaur egungo beharrei.
Bestalde, aldaketa horiek barneratzen joateko beharrezkoa da erakunde sozialekin elkarrizketarako oinarrizko esparruak izatea, bereziki eskolarekin. Sarri askotan eskolak badaki aldarazi egin behar duela familiaren kontzeptualizazio berriak, baino ez daki nola, nondik hasi, zein laguntza dituen edo perspektiba berriak nola sistematizatu. Hori dela-eta, eskolak bat-bateko erantzun sinpleak ematen ditu egoera konplexuen aurrean, ekintza sistematikoak eta egokituak garatu ordez.
Bukatzeko, familia eta eskola behar hauetaz kontziente egin ondoren, lan bateratua planteatu beharko lukete, haien funtzio sozial eta hezkuntzakoak batera eramateko, hezkuntza komunitatearen bidez. Beraz, egokiena familiaren eta eskolaren arteko *hezkuntza proiektu komuna* izatea litzateke. Horrela, hausnarketa elkarren eta batera egiteaz gain, hezkuntza erantzun adostuak emango lituzkete familia eredu berriak ulertzeko eta errespetatzeko.
#### 4.2. **Lanerako neurri zehatzak**
Familia ereduen aniztasuna eta aldaketen abiadura kontuan harturik, eskolaren erantzuteko premia begi bistan dago. Ezagutza eta eztabaida, onarpena eta errespetua lortzeko aurrerapausoak dira. Eskola inklusiboak ingurumen-aldagai ugari hartu behar ditu kontuan, antolaketan eta metodologian aldaketak egin baino lehen. *Beraz, ez dago eskola inklusiborik familia-aniztasunik gabe*. Eta gaia garatzeko Eskolako Hezkuntza Proiektuaren partaide guztiak onartuak eta aktiboak sentitu beharko dute.
Hurrengo lerroaldetan martxan jarri daitezken neurri zehatzak deskribatuko ditugu:
1. *Lanerako plan sistematizatuak eta prebentzio neurri batzuk sortu eta erabiltzea.* Horretarako oso garrantzitsuak dira *protokoloak eta lanerako gidak*, bai irakasleentzako, bai bestelako hezitzaileentzako. Gida horiek osatu eta argitaratzeak laguntza emango lieke familiei, eta ezagupen eta praktikarako jarraibideak irakasleei. Material horiek familiaren gaia ikuspuntu zabal batetik jorratzeko aukera emango lukete, bai eta une kritikoetan umeentzat prebentzio lagungarri gisa erabiltzekoa. Material horiek gero eta gehiago ari dira zabaltzen familia adoptatzaileen artean. Horren adibide da Agintzari kooperatibak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz argitaratutako *Adoptia Gida. Hezkuntza klabeak (2006).* Lan hori postadoptzioaren une zailean guraso, hezitzaile eta eragile sozialen arteko sentsibilizazioa, elkarrizketa eta orientazioa bultzatzeko oinarrizko helburuarekin jaio zen. Adoptatutako neska-mutikoek gizartean eta eskolan ere egunero dituzten zailtasunak behin diagnostikatuta, aurre egiteko hezkuntza klabe batzuk proposatzen ditu.
Material horiek lagungarri izanen lirateke familia mota ezezagun batzuentzat (berreraikiak, homoparentalak, subrogatuak, eta abar).
- 2. *Ume bakoitzaren garapenean, irakasleen lanak duen eragina baloratzea*. Umearen egoera ulertzeko eta lagundu ahal izateko ezinbestekoa da irakasleek familiaren oinarrizko funtzionamendua ezagutzea, batez ere tutoreak. Eskolaren testuinguruan eta familiarekin harremanak izanik, hona jarrian horren aniztasuna lantzeko neurri zehatz batzuk:
- a) Ikasle bakoitzaren familia-egoera ezagutu eta berarekin komunikazio arina izatea (informazioa trukatzeko, eskola garapenaren jarraipena egiteko, etxeko lanak burutzeko, laneko estrategia komunak adosteko eta abar).
- b) Familiaren aniztasuna eta bere historia errespetatzea, bazterketa jarrerak saihestuz.
- c) Familiari eta ikasleari krisi edota aldaketa garaietan laguntzea (bereizketa gertatzean, postadopzio garaian, eta abar).
- d) Umeei familiaren aniztasuna ezagutarazi eta berarekiko sentsibilizatzea, gaia espezifikoki eta zeharka landuz.
- e) Eskolan garapenerako inguru segurua eta orekatua eskaintzea, arau garbi eta esplizituak jarriz.
- f) Beharrezkoa balitz, hezkuntza premia iraunkor edo iragankorrei erantzuteko neurriak ezartzea.
- g) Egindako aurrerapenak gogoratzea, arrakastaren pedagogia sustatuz.
- h) Sozializazioa eta elkartasuna bultzatzea.
- i) Beharrezkoa denean gurasoak Administraziora bideratzea, Ongizate Zerbitzuetara, Osasun arlora, eta abarretara.
- j) Curriculamaren materiala egokitu eta dibertsifikatzea: testuliburuak, ipuinak, joko eta jostailuak, gelako dinamikak, artearekin lotutako adierazpenak (antzerkia, margoketa, eskulanak, eta abar) bisualizazioa eta gaiaren lanketa erraztu ditzatela.
- 3. *Familiaren eta eskolaren arteko lankidetza bultzatzea, bide ezberdinetatik*:
- a) Etxean eta eskolan gertatzen denaren inguruko informazioa trukatzea, batez ere aldaketa edota krisi garaietan.
- b) Enpatia bultzatzea, bakoitzak hezkuntza paper hartara hurbiltzeko egiten duena ulertuz. Komunikazioa, konfiantza eta elkarren arteko aintzat hartzea izan beharko lirateke harreman horren oinarriak.
- c) Helburu eta estrategia komunak finkatzea, bakoitzaren eginbeharrak ongi zehaztuz.
- d) Beharrezkoa balitz, hezkuntza baliabide espezializatuen erabilpena eskuran jartzea.
- 4. *Programazioaren unitate didaktiko eta zeharkako arloaren bidez, familia aniztasunarekin zerikusia duten edukietan sakondu.* Eduki horiek lantzeko oinarria errespetua da, beraz familia eredu ezberdinen inguruko errealitateaz mintzatuko ginateke, epaitu eta deskalifikatu gabe. Bereziki garrantzitsua da lotura biologikoak ez direla emozionalak baino esanguratsuagoak ulertaraztea. Horrekin lotuta, azpimarra dezagun familiak eratzeko eta antolatzeko molde ezberdinak eskolan islatzen direla, ume etorkin eta adoptatuen bidez.
Beste alde batetik, ezin dugu alde batera utzi *hezkidetzaren* curriculuma, bereziki materialetan, eta gurasoekiko eta instituzioekiko harremanetan hizkuntza sexista erabili gabe. Beraz, *afektibitatearekin eta sexualitatearekin* lotutako gaiek lotura sendoa izango dute familia aniztasuna lantzeko erabiltzen diren programazio eta unitate didaktikoekin.
Programazioak eta Unitate Didaktikoak aurrera eramateko «Familias diversas, familias felices» materialetan Bigarren Hezkuntzarako proposamen zehatzak agertzen dira.
Hori guztia lantzeko, ezinbestekoa dugu *denbora eta une zehatzak markatzea*: ikasleen eta gurasoen tutoretzan, zenbait arlotan, hots, Hiritartasunerako hezkuntzan, Ingurune arloan…
- 5*. Material anitzak sortu edota erabiltzea, gaia perspektiba teorikoetatik ludikoetara eramateko aukera izateko: testuliburuak, ipuinak, filmak, kantak, jostailuak, eta abar.* Azpimarratzekoa da *bisualizazioaren* beharra, umeek aniztasunaren errealitatea ikustea, testuliburutik, komunikabideetatik eta eskolako materialetatik hasita. Argitaletxeek gero eta hezkuntza-material gehiago proposatzen dituzte, eta hori laguntza ikaragarria izan daiteke gaur egungo familiaren inguruko ezagutza eta balioen transmisioan. Aipagarriak dira material batzuk familia ereduen gaia espezifikoki lantzen dituztelako:
- *A Fortiori* argitaletxeak «Familiaren aldeko ipuinak« bilduman (euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz eta katalanez) hainbat errealitate azaltzen ditu, umeak beraiekin identifikatuak sentitu daitezen.
- *La Galera* argitaletxeak Txina, Ukraina, Etiopia, Errusia, Kolonbia eta Nepaletik datozen umeentzako ipuinak eskaintzen dizkigu.
- *Ekilikuak* argitaletxeak ere zenbait material prestatu ditu, eta hauek ere lau hizkuntzetan: horma-irudiak, jokoak, puzzleak. Horien artean azpimarratzekoa da «Nor bizi da hemen?» maletatxoa; bertako jokoekin kulturartekotasuna, familia ereduak, rolak, elbarritasuna, eta abar landu daitezke.
- *Elkar* argitaletxeak jokoak, puzzleak, kantak, bideoak, plastikarako materialak, kartak, CDak, eta abar argitaratu ditu *Familiak Milakolore* proiektuaren baitan, paperean eta formatu digitalean. Proiektu hori aurrera eramateko Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat elkarterekin batera aritu da: harrera eta adopzio taldeekin, gay eta lesbiana taldeekin eta berezita dauden guraso elkarteekin.
Literatura oso lagungarria izan daiteke gaia beste modu batez jorratzeko, esate baterako, Lehen Hezkuntzako ikasleek ipuinak irakurriz, eta Bigarren Hezkuntzakoek bizitzaren kontakizunak. Literaturaren bidez lortu daitezkeen ikasketek errealitatearen eta fantasiaren bidezko zubiak eraiki ditzakete. Merkatuan gero eta eskaintza zabalagoa dago adin guztietarako.
Horretaz gain, egunetik egunera Curriculumaren eduki ugari familien errealitate ezberdinei egokitzeko beharra sentitzen dugu eskolan (zuhaitz genealogikoak, aniztasun kulturaleko adierazpenak, eta abar).
6. *Estrategia didaktikoak eta metodologia ezberdinak martxan jartzea, gaia aberastasunez landu ahal izateko:* talde-dinamikak, lankidetza-ikaskuntza, antzerkia, adierazpen plastikoa, teknologia berriak, eta abar. Hezkuntza ez formalaren bidez, bitarteko anitzak erabil daitezke: antzerkia, erakusketak, kanpaldiak, dokumentalak eta filmak, eztabaidak, eta abar.
Bitarteko dezente erabil daiteke hezkuntzaren antolaketan eta curriculak garatzerakoan. Beste batzuen artean, Tomellosoko CTROADIk (2009) argitaratutakoak baliabide ugari eskaintzen digu aniztasuna eta eskola inklusiboa aurrera eramateko. Horietako asko baliagarriak dira familien eredu-aniztasuna lantzeko.
- 7. *Gaiaren inguruko sentsibilizazioa, hausnarketa eta eztabaidak bultzatzea guraso eskola, tutoretza eta eskola-orientazioaren bidez.* Horrek seme-alaben eta ikasleen errealitatearen ezagutza hobetzeaz gain, behar psikologikoekin bat datozen portaerazko jarraibide egokiak ezartzea erraztuko luke.
- 8. *Baina irakasleak ezin dira bakarrik egon lan horren aurrean; eskolaren inguruak, hezkuntza administrazioek eta beste erakunde sozial batzuek beraiekin batera lan egin beharko lukete, posible balitz, sarean antolaturik.* Flaker-ek (2005) azpimarratzen duen moduan, familia-politikaren eremuan hartzen diren neurriek beste arlo sozial batzuetan ere —eskolakoa barne—, ondorio garrantzitsuak izaten dute.
Estrategia zenbaitek behar horiei aurre egiten lagunduko lukete:
- a) Hezkuntzako legeria eta horren garapenak. Bere baitan gaiaren garrantzia islatzearekin batera, eskolak beharko lituzkeen baliabideak agertuko lirateke. Beraz, familia-ereduen gaia Estatuaren curriculum ofizialetan, horien garapen autonomikoetan eta irakasleen lanean lagungarriak izan daitezke beste baliabide batzuetan: programazioetan, hezkuntza-estandarretan, curriculum-materialetan, eta abar.
- b) Gizarte-politikak martxan jartzea Administrazioarekin eta erakunde sozialekin batera (hezkuntzakoak, kulturalak, politikoak, judizialak, lanekoak, ludikoak, eta abar). Zein helbururekin? Alde batetik sentsibilizazioa eta eztabaida soziala bultzatzekoa; bestetik, familia mota guztientzat eskubide berdintasuna lortu ahal izatekoa. Laguntza fiskalak edota zuzenak, lanaldiaren murrizketak eta eszedentziak seme-alabak zaintzeko, BEZaren murrizketa gaixo, ume edota mendekotasuna dutenentzat, eta abar. Bukatzeko, beharrezkoak dira lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko politika eraginkorrak: lekuak haur eskoletan, eskoletan eta institutuetan; lanaldi trinkoak; eskola eta lan ordutegien egokitzapena, eta abar.
- c) Premiazkoa da eskolan diharduten hezkuntza-eragile eta -taldeek gaia jorratzea, zabaltzea eta orientabide zehatzak ematea, bai irakasleei, bai administrazioei, eta baita gurasoei ere. Erakunde horien artean aipatu beharrekoak dira, Estatuko eta Autonomia Erkidegoen Ikas-Kontseiluak, eta, noski Ikastetxeetakoak, haien lana ezinbestekoa baita sentsibilizazioan eta eztabaidan.
- d) Beste herrialde batzuetan jarraitutako prozesuak eta izandako emaitzak aztertu eta zabaltzea, gurean neurriak hartu aurretik beste leku batzuetako ondorioak ezagutu ahal izateko.
- e) Oso garrantzitsua da ikastetxeak beste erakunde sozialekin eta inguruan dauden baliabideekin sarean lan egitea: Administrazioarekin, gizarte zerbitzuekin, kirol erakundeekin, zentro ludikoekin, parrokiekin, komunikabideekin, eta noski, beste ikastetxeekin.
- f) Irakasleen hasierako prestakuntza eta prestakuntza iraunkorra. Horrekin batera, lagungarria litzateke aholkulari espezializatuen laguntza eskolan bertan izatea. Hasierako prestakuntzaz unibertsitate-ikasketak arduratuko lirateke: Psikologia, Hezkuntza Zientziak, Gizarte Langintza, eta abar. Prestakuntza iraunkorrari erantzuteko hainbat bide daude, baina hemen irakasleen baliabide- edota laguntza-zentroetan ematen dena azpimarratu nahi dugu. Bertan ikastaroak, mintegiak, lan taldeak eta gai konkretuei buruzko aholkularitza eskaintzea komeni litzateke.
- g) Eskolan, irakasle eta gurasoen artean, ikerketa bultzatu eta zabaltzea, prestakuntza eta argitalpenen bidez. *Jarduneko saiakuntzak* eskolako errealitatearen ezagutza errazten du. Beraz, guztiz beharrezkoa da aldaketa sozialek hezkuntzan eta beste errealitate batzuetan dituzten ondorioak ikertzea eta eguneko egoerak eta errealitateak aztertzea, beharrak detektatzeko eta horien arabera lan eta prebentzio planak sortzeko. Martínezek (2007) bere gida metodologikoaren arabera, hezkuntza aldaketa esanguratsuak eragiteko eta sortzen diren antolaketa beharrei aurre egiteko, ezinbestekoa da beharrak identifikatzea eta diagnosi sistematikoak egitea. Eskaintzen dizkigun baliabideak oso lagungarriak izan daitezke eskolan bertan ikerlana bultzatzeko.
Familia-ereduen aniztasunak eta hezkuntzan dituen ondorioak aztertu ondoren, ateratako ondoriorik inportanteenak azalduko ditugu.
- a) Familia-eredu ezberdinetan bizi diren ikasleen kopurua gero eta handiagoa da, eta beren konfigurazio eta funtzionatzeko moldeak aldakorrak eta anitzak dira.
- b) Horiek guztiek ez dute zertan familia nuklearraren ezaugarriak izan, eta sarri askotan aldaketa azkarrei egin behar izaten diete aurre.
- c) Ezaugarri horiek konplexutasun handiagoa ematen diete, baina inolaz ere ez dute baztergarri edo arazo sortzaile izan beharrik. Golombokek (2006) azpimarratu duenez, familiaren bizi-kalitateak dauka eragin-indarra, eta ez horrenbeste beraren egiturak.
- d) Hezitzaileok garbi izan behar dugu familia guztien zikloan une latzak izaten direla: harrera edo adopzioaren garaian, gurasoen bereizketan, etorkinen iritsi berriak egokitzeko garaian, eta abar. Kasu horietan gertatzen dena ebaluatu ondoren, zailtasunei aurre egiteko neurri prebentiboak edota terapeutikoak martxan jartzea komeni da.
- e) Familia mota ezberdinak zuzenean ezagutzeak eragina dauka beraiekiko errespetuan eta ezagutzan. Eskola eremuan, familian bertan edo lagunen artean, eredu ezberdinekin elkarrekin bizi izateak eragina du familiaren kontzeptuaren eraikuntzan, ezagupena, sentsibilizazioa eta aniztasunaren onarpena bultzatzen baititu.
- f) Komunikabideek eta teknologia berriek gizarte eta familien errealitateari buruzko begirada berritua eman beharko lukete, normaltasunaren ikuspuntutik eta egunerokotasunaren barnean. Lan horretan hasi baino lehen, esku artean dugun gaiarekin batera agertu ohi diren konnotazio ideologikoak hartuko ditugu kontuan, sarri askotan gaia lantzea oztopatzen baitute.
- g) Umearen garapena kontuan harturik, irakasleak ezinbestekoa du bere familiaren testuingurua ezagutzea, errespetatzea eta normaltasunez jorratzea eguneroko bizitzan eta eskolako dinamikaren barnean (curriculumaren arlo ezberdinetan, metodologia anitzekin, eskolako jardueren antolaketan, eta abar). Irakasle kontzientziatuek familiaren errealitateari erantzuten diote. Baina, hezkuntza-erakundeetatik hasita, ez da gehiegi egiten sistematikotasunez. Horretarako beharrezkoak dira, besteak beste, planifikazioa, prebentzioa eta lana erraztu ditzaketen protokoloak, erakundeen laguntza eta materialak.
- h) Familiaren aniztasunaren aurrean gurasoen eta hezitzaileen kontzientzia transmisioaren hasiera da. Hori dela eta, familiaren inguruan sentsibilizazioa, hausnarketa eta eztabaida bultzatzeko ezinbesteko organo eta jarduerak guraso eskolak, tutoretza eta eskolako orientazioa dira.
- i) Curriculumaren neurriei dagokienez, hauexek azpimarratuko genituzke: a) gaia zeharka lantzea, proiektuka edota arlo jakin bateko programazioaren baitan, betiere, curriculum proiekturen barne; b) material pedagogiko ugari erabiltzea: dokumentalak, ipuin eta testu literarioak, teknologia berriak, jokoak; eta abar; c) metodologia eta ekintza askotarikoak eskaintzea: hitzaldiak, eztabaidak, elkarrizketak, antzerkiak, lan taldeak, eta abar.
Beraz, umeen hezkuntzarekin konpromisoa dugun pertsona guztiok badugu zereginik familiaren aniztasunaren aurrean: batzuek zuzeneko irakaskuntzan edota gurasoei lagunduz, beste batzuek ezagutza eta errespetua bultzatzen duten prestakuntza eta neurri administratiboak abiaraziz. Betiere, gaur egungo familiaren errealitateari begirada berriarekin hurbilduz.
Jasotze-data: 2009/08/17 Onartze-data: 2009/12/10
*The revised bibliograghy on inclusive schools leads us to consider interculturality and the physical and intelectual diversity as bases of living together and learning. But on few ocassions, the different models of family are studied as a diversity factor which should be taken into consideration. The intention of the article is to make us to reflect on the transformations that have taken place in the family relations and structures, and their importance in the school environment. The social changes that have taken place in the last decades in Spain, related to the size and configuration of homes, the roles played by different family members, the new values and functions of the family, the legislative transformations and the contribution of the welfare state, have brought about the proliferation of the diversity of family models (monoparental family, adoptive family, homoparental family, reconstituted family, etc.). The school, as an essential education environment, needs to know and respond to the new needs of these families, starting from the basic attitude of respect and proposing concrete education measures of curricular, reflective and formative character, but, above all, creating a common education project with the diversity of the existing family structures.*
*Keywords: Family models. Included school. Educational community. Hidden curriculum. Life cycle.*
*La bibliografía revisada acerca de la escuela inclusiva, nos lleva a la consideración de la interculturalidad y la diversidad física e intelectual como bases de la convivencia y del aprendizaje. Pero en pocas ocasiones son estudiados los distintos modelos de familia como un factor de diversidad a tener en cuenta. El artículo pretende hacernos reflexionar sobre las transformaciones que se han dado en las relaciones y en las estructuras familiares y su trascendencia en el entorno escolar. Los cambios sociales de las últimas décadas en España relacionados con el tamaño y configuración de los hogares, los roles desempeñados por los distintos miembros, los nuevos valores y funciones de la familia, las transformaciones legislativas y la intervención del Estado de Bienestar, han tenido como consecuencia la proliferación de diversidad de modelos de familia (monoparentales, adoptivas, homoparentales, etc.). La escuela, como entorno educativo esencial precisa conocer y responder a las nuevas necesidades de estas familias, partiendo de una actitud básica de respeto y proponiendo medidas educativas concretas de carácter curricular, reflexivo, formativo, pero, sobre todo, creando un proyecto educativo común con la diversidad de estructuras familiares existentes.*
*Palabras clave: Modelos de familia. Escuela inclusiva. Comunidad educativa. Curriculum oculto. Ciclo vital.*
*La bibliographie révisée à propos de l'école inclusive nous conduit à prendre en considération le facteur interculturel et la diversité physique et intellectuelle comme les bases de la cohabitation et de l'apprentissage. En de rares occasions, les différents modèles de famille sont étudiés comme un facteur de diversité à prendre en ligne de compte. L'objectif de cet article est de nous faire réfléchir sur les transformations survenues sur les rapports et les structures familiales ainsi que sur leur transcendance dans l'environnement scolaire. Les changements sociaux survenus ces dernières décennies en Espagne et liés à la taille et à l'organisation des foyers, aux rôles joués par les différents membres, aux nouvelles valeurs et fonctions de la famille, les transformations législatives et l'intervention de l'État sur le bien-être ont eu pour conséquence le développement de la diversité des modèles de famille (monoparentales, adoptives, homoparentales, etc.). L'école en tant qu'environnement éducatif essentiel exige de connaître et de répondre aux nouveaux besoins de ces familles, en partant d'une attitude élémentaire de respect et en proposant des mesures éducatives concrètes à caractère curriculaire, réflexif, formatif mais surtout en créant un projet éducatif commun vis-à-vis de la diversité des structures familiales existantes.*
*Mots clés: Modèles of famille. École inclusive. Collectivité éducative. Curriculum oculte. Cycle de vie.*
#### **BIBLIOGRAFIA**
Agintzari (2006). *Adoptia 2. Adopzio ondorengo gidaliburua hezkuntza-arloko profesionalentzat eta gizarte-eragileentzat: Hezkuntza-gakoak* Vitoria-Gasteiz: Eusko-Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzua
Aguado, L. (2008). *Modelos de familia y educación.* Nafarroa: Psicología eta Pedagogía Saila. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. (Argitaragabe)
Alberdi, I. (1999*). La nueva familia española*. Madril: Taurus.
Artola, G. (2004). «Familia ereduak eta eskola». *Hik hasi* 84 (6),8-13
Cea, M. A. (2007). *La deriva del cambio familiar. Hacia formas de convivencia más abiertas y democráticas.* Madril: Centro de Investigaciones Sociológicas.
CTROADI Tomelloso (2009) *Medidas Organizativas y curriculares de atención a la diversidad desde una perspectiva inclusiva.* http://edu.jccm.es/cpr/valdepenas/ index.php 2010ko urtarrilaren 15an kontsultatua.
Flaker, L. (2005). *Las políticas sociales en una perspectiva comparada*. Bartzelona: «La Caixa» Fundazioa.
Golombok, S. (2006). *Modelos de familia: ¿Qué es lo que de verdad cuentan?* Bartzelona: Grao.
González M. M., Gutierrez B., Sánchez, Y. eta Acana Elkartea (1997) *Familias diversas, familias felices*. Sevilla: Instituto Andaluz de la Mujer.
González, M. M. *Nuevos modelos familiares*. www.felgtb.org/files/docs/44f51fe7a8ba. pdf*.* 2010ko urtarrilaren 15an kontsultatua.
- Instituto de Política Familiar (2008). Evolución de la familia en España 2007. www.ipfe.org/Informe\_Evolucion\_de\_la\_Familia\_en\_Espana\_2007\_def.pdf. 2010ko urtarrilaren 15an kontsultatua.
- Martinez, R. (2007). *La investigación en la práctica educativa: Guía metodológica de investigación para el diagnóstico y evaluación en los centros docentes.* Madril: Hezkuntza eta Zientziako Ministerioa.
- Meill, G. (2006). *Padres e hijos en la España actual.* Bartzelona: «La Caixa» Fundazioa.
- Rodrigo M. J. eta Palacios J. (2001) (Koordinatzaileak). *Familia eta giza garapena*. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
- Rodriguez, N. (2008) *Educar desde el locutorio*.Bartzelona: Plataforma Editorial.
- Torío, S. (2003). *Estudio socioeducativo de hábitos y tendencias de comportamiento en familias con niños de educación infantil y primaria de Asturias.* Oviedoko Unibertsitatea. |
aldizkariak.v1-6-109 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.29_ Zk.1 _2017_4",
"issue": "Libk.29_ Zk.1 _2017_",
"year": "2017",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **Ikaskuntza aktiboan oinarritutako eredu baten aplikazioa marketin arloan**
*Virginia Rincón Díez Unai Tamayo Orbegozo*
Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea) Saila Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
DOI: 10.1387/tantak.17863
**GAKO-HITZAK:** Ikaskuntza aktiboa, Diziplina anitzeko ikaskuntza, Goi mailako hezkuntza, Marketin arloa.
### **Sarrera**
Goi mailako Hezkuntzaren Europar Esparruaren eraketaren ondorioz hezkuntza unibertsitarioaren orientazioan aldaketak gertatu dira, besteak beste, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua ulertzeko erari eragiten diotenak. Ikuspegi berri honen arabera, ikaskuntza ez da soilik ikasleek ezagupenak jasotzeko eta metatzeko prozesua. Ikaskuntza gaitasunak eskuratzeko helburua kontuan izanda definitzen da eta irakasleen zeregin nagusia bideratzea, aholkatzea, orientatzea, ebaluatzea, laguntzea eta, azken finean, ikasten irakastea da. Zentzu honetan, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren benetako eragilea da eta ez hartzaile pasibo bat eta, beraz, irakaskuntza prozesua bere osagarria den ikaskuntzarekin batera adierazita egon behar du.
Gaur egun, oinarrizkoa da estrategia metodologikoak ikasleen ikaskuntza behar berrietara moldatu daitezen. Ildo honetan, ikasleengan arreta jartzen duten irakaskuntza metodoek ikaskuntza sakonago eta iraunkorrago bat sortzen dute eta ingurune heterogeneoagoetara egokitzea errazten dute (Fernández March, 2006). Ikasleen ikaskuntza autonomoa bultzatzen saiatzen diren metodoen artean kasuen azterketa, arazoetan oinarritutako ikaskuntza, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa edo ikaskuntza kontratua nabarmendu daitezke. Testuinguru faktore ezberdinek, hala nola, ikasle kopuruak, ikasleen ezaugarriek, ikasgaiak edo ikaskuntza helburuek metodo bat edo bestearen egokitasuna baldintzatzen dute.
Marketinaren irakaskuntzaren esparruan, Camarero, Rodríguez-Pinto eta San José-ren (2007) iritziz, esperientzian oinarritutako ikaskuntzaren abantaila nagusietako bat ikasleak beraien ikaskuntza prozesuan inplikatu daitezen bultzatzen duela da. Era berean, González-Gascón, De Juan, Parra, Sarabia eta Kanther (2010) egileek proiektu bideragarrien garapena aipatzen dute marketinaren irakaskuntzaren testuinguruan norberak araututako ikaskuntza sustatzeko metodo bezala. Bestalde, Blanquek eta Odriozolak (2010) negozio simulazio programen erabilpena planteatzen dute marketinaren ikaskuntzarako. Halaber, Sevillanok (2011) marketin arloari loturiko gaitasunen eskuraketarako proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren erabilgarritasuna nabarmentzen du.
Artikulu honetan marketin esparruan erabili ahal izateko ikaskuntza eredu bat planteatuko dugu. Eredu honen ardatz nagusia Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) da. Metodologia honen bidez prestakuntza jarduera guztiak ikasleek gauzatzen duten proiektu baten inguruan antolatzen dira. Proiektua burutzeak eginkizun ezberdinak inplikatzen ditu, besteak beste, ikaskuntza helburuak ondorioztatzea, proiektuaren garapena planifikatzea, aukera ezberdinen bideragarritasuna aztertzea edo lan taldearen funtzionamendua ebaluatzea. Irakaskuntza-ikaskuntza metodo honek ikasleak bere ikaskuntza prozesuan modu aktiboan parte hartu dezan eta baita irakaslearen jarraipen aktiboa ere eskatzen du.
Proposatuko dugun ikaskuntza aktiboko ereduan ikasleek marketin arloko irakasgai ezberdinen eduki eta gaitasunak modu koordinatuan landu ahal izango dituzte proiektu berdinaren inguruan. Eredu honek irakasgai ezberdinetako edukiak modu bateratuan egituratzeko eta enpresa errealitatera hurbiltzeko aukera eskaintzen du. Modu honetan, posible egiten du marketin jarduera ezberdinen arteko elkarmenpekotasuna onartzen duen marketinaren ikuspegi zabal eta integratu bat ematea. Honelako ereduek ikasgaien ikaskuntza sakonago bat eta ikasgai ezberdinen arteko elkarrekiko erlazioari buruzko kontzientzia handiago bat ematen dutela uste dugu.
Hurrengo atalean Euskal Herriko Unibertsitateko Marketineko graduan erabili dugun ikaskuntza aktiboko ereduaren ezaugarri nagusiak aurkeztuko ditugu. Ondoren, ereduaren diseinua eta inplementazioa azalduko ditugu. Ikasleek eredu berriari buruz dituzten pertzepzioak jasotzen dituen atal bat ere erantsi dugu. Azkeneko atalak lanaren ondorio nagusiak aurkezten ditu.
## **IKASKUNTZA AKTIBOA MARKETIN ARLOAN**
POI mundu errealeko edo praktika profesionaleko egoera bat abiapuntutzat hartzen duen irakaskuntza metodologia bat da. Hasierako egoera horretatik abiatuz ikasleek ikaskuntza beharrak identifikatzen dituzte, beharrezko informazioa bilatzen dute eta proiektuaren garapenerako edukiak integratzen dituzte.
Metodologia berri hau Ikaskuntza Kooperatiboan oinarritzen da. Ikaskuntza Kooperatiboak estrategia didaktikoen multzo bat jasotzen du non ikasleek talde txikietan lan egiten duten eta hauen ebaluazioa taldearen emaitzen menpe dagoen. Ikasleek beraien ikaskuntzaren eta beraien ikaskideen ikaskuntzaren ardura hartzen dute eta modu koordinatuan lan egiten dute taldearen helburuak eta pizgarriak lortzeko. Ikaskuntza Kooperatiboak taldeko ikasleen helburuak loturik daudela inplikatzen du eta ikasle bakoitzak bere helburuak besteek beraienak lortzen badituzte bakarrik lor ditzake. Rogerek eta Johnsonek (1994) metodologia kooperatiboaren eraginkortasunaren oinarri bezala, besteak beste, elkarmenpekotasun positiboa identifikatzen dute.
Lan honetan Marketineko graduko bi irakasgaien edukiak modu bateratuan garatzeko ikaskuntza aktiboko eredu bat planteatuko dugu. Ereduaren ardatza POI da eta irakasgaiak Merkataritza Banaketa (MB) eta Produktu eta Prezio Erabakiak (PPE). MB irakasgaiak enpresaren banaketa politikarekin lotutako edukiak garatzen ditu eta PPE irakasgaiak produktu eta prezio politikekin lotutakoak. Kasu honetan ikasleei aurkezten zaien abiapuntua hobby batean oinarrituz haien negozioa garatzekoa da. Beraz, proiektuaren oinarria negozio ideia bat bideragarritasun komertziala duen produktu erakargarri batean bihurtzea da. Zehazki, ikasleek produktu eta banaketa politikak modu koordinatuan definitu beharko dituzte, planteatutako enpresa proiektuaren esparruan.
Ikaskuntza eredu berri honen diseinua martxan jarri aurretik, hausnarketa prozesu bat burutu genuen. Hasiera batean, zentzuzkoa eta aberasgarria zirudien marketin arloko bi irakasgaitan proiektu bat modu bateratuan martxan jartzea. Marketin kudeaketak hainbat jarduera, hala nola, produktu, prezio, banaketa eta komunikazio politikekin lotutakoak, modu bateratuan kontuan har daitezen eskatzen du. Proiektuan inplikatutako irakasgaiek, MB eta PPE, bi irakasgai ezberdin izanda ere, modu koordinatu eta koherentean hartu beharreko erabakiak jasotzen dituzte. Zentzu honetan, planteatutako berrikuntza oso onuragarria izan zitekeela iruditu zitzaigun.
Proiektu honetan inplikatutako irakasleok bagenuen aurretiko esperientzia metodologia aktiboetan eta motibazioa altua zen, baina metodologia horien aplikazioa sistematizatzeko ezagupen teknikoen falta genuen. Hori dela eta, 2012/2013 eta 2013/2014 ikasturteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak irakasleak metodologia aktiboetan trebatzeko antolatzen duen ERAGIN izeneko programan parte hartu genuen. Programa honek hiru modalitate eskaintzen ditu (arazoetan oinarritutako ikaskuntza, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta kasuen analisiaren metodoa) eta unibertsitatean metodologia aktiboak zabaltzeko helburua du (Madinabeitia eta Fernandez-Fernandez, 2015).
Lehenengo eta behin, 2012/2013 ikasturtean, ikaskuntza eredu berria diseinatu genuen eta ondoren, 2013/2014 ikasturtean, diseinatutako eredua klasean inplementatu genuen. Honek burututako diseinua errealista zela egiaztatzeko aukera eman zigun, programatutakoa modu nahiko zehatzean gauzatzea posiblea izan baitzen.
Hala ere, talde eta irakasle bakoitzaren esperientzia bakarra izan zen, irakaskuntza testuinguru bakoitzean egokitzapenak ere egin behar izan baikenituen. Inplementazioa bukatzean burututako txostenek neurri zuzentzaileak proposatzeko eta hasierako diseinua hobetzeko aukera eman ziguten. Bai ereduaren diseinuan zehar, bai inplementazioan zehar, prestakuntza programari loturiko tutore baten laguntza izan genuen. Tutoreak prozesu osoan zehar gidatu gintuen. Hasierako diseinu etapan, bere iradokizunekin, eta inplementazioa bukatu arte, ibilbide osoan zehar, bere laguntza eskatu genuen guztietan lagundu gintuen.
#### **DISEINUA**
Hainbat egilek metodologia aktiboen abantailak goraipatzen dituzte (Panitz, 2004; Benito eta Cruz, 2005; Apodaca, 2006; Prieto, 2007; Vidic, 2010; Díaz-Véliz et al., 2011; Aliri, Lertxundi, Gorostiaga, Vozmediano, eta Vergara, 2016). Hala ere, abantaila horiek lortu ahal izateko funtsezkoa da ikaskuntza prozesuaren plangintza egoki bat burutzea. Hurrengo paragrafoetan gure ereduaren formulazio orokorra aurkeztuko dugu.
Lehenik eta behin, abiapuntutzat hartu genituen galdera eragilea eta hasierako egoera aurkeztuko ditugu. Era berean, ikasleak proiektuaren garapenean orientatzeko, proposatu genituen hainbat gida-galdera aipatuko ditugu. Galdera eragileari dagokionez, garrantzitsua da esatea erakargarria eta neurri batean probokatzailea izan behar duela. Hasiera batean planteatu genituen galderak, egokiak ziren arren, akademikoegiak ziren eta ez zuten behar bezalako eragina sortzen. Tutorearen iradokizunei esker eta negozioen etikari buruzko eztabaida piztu zezakeela kontuan izanda, hasierako egoerarekin batera aurkezten dugun, ondoko galdera eragilea proposatzen ausartu ginen.
# **GALDERA ERAGILEA**
*GURE HOBBYAREKIN ABERASTUKO GARA?*
#### **HASIERAKO EGOERA**
2016KO IRAILA. Graduko ikasketak bukaturik, zuen negozioa antolatzeko aukera planteatzen zaizue, zuen hobbyan oinarrituz zuen ibilbide profesionala eginez. Bi bazkide kapitalista negozioa errealitate bihurtzeko baliabide finantzarioak jartzeko prest daude, baina ideia merkataritza ikuspuntu batetik garatu beharra dago.
Ikasleak proiektua burutzerakoan orientatzeko asmoz jarraian aurkezten ditugun zenbait galdera planteatu genituen.
## **Gida-galderak**
Hobby batean oinarritutako «negozio ideia» bat duzue zuen eskuetan. Zer jakin behar duzue ideia hori merkataritza produktu batean bihurtzeko eta xede-merkatuari zuzendutako merkaturaketa zehazteko? Zer jakin behar duzue produktua forma, leku, momentu eta kantitate egokian xede-merkatuarentzako eskuragarri egon dadin lortzeko?
Abiapuntua definitu ondoren, ikasleek proiektua garatzeko eta ikaskuntza helburuak lortzeko burutu beharreko jardueren multzoa diseinatu genuen. Jarduera guztiak ikuspegi kooperatiboak ikasleen ikaskuntza prozesuan duen garrantzia kontuan izanda diseinatu genituen. Zentzu honetan, Kaganek (1994) ikasleen arteko elkarreragin kooperatiboa ikaskuntza prozesuaren oinarria dela adierazten du. Halaber, Zabalondo, Fernandez-Guerra, Alonso eta Pagadigorria (2016) autoreek ikasleek mundu profesionalean lankidetzan aritu beharko dutela adierazten dute, eta beraz, unibertsitateko ikasleak ikaskuntza kooperatiboan trebatzea funtsezkoa dela azpimarratzen dute.
Proiektuarekin lotutako jarduerak hiru multzotan sailka daitezke, proiektuaren fase ezberdinei dagozkienak. Lehengo jarduera taldea proiektuaren diseinu fasearekin loturik dago, bigarren taldea garapen fasearekin eta hirugarren taldea proiektuaren itxiera fasearekin. Diseinu eta itxiera faseei dagozkien jarduerak MB eta PPE irakasgaietan modu bateratuan garatzen dira eta garapen faseari dagozkion jarduerak, ordea, irakasgai bakoitzean modu independentean planteatzen dira.
Diseinu faserako hobbyen hurbiltasunaren araberako lan taldeak eratzeko eta proiektuak definitzeko jarduerak proposatu genituen. Halaber, hasierako fase honetan, ikasleek ikaskuntza beharrak ondoriozta ditzaten zenbait ekintza proposatu genuen. Proiektuaren garapen faserako, ordea, inplikatutako irakasgai bakoitzaren ikaskuntza helburu espezifikoekin lotutako jarduerak diseinatu genituen. Azkenik, itxiera faserako garapen fasean banaturik landutako kontzeptu eta jarduera ezberdinak dokumentu berean bateratzeko hainbat ekintza planteatu genuen. Azken fase honetan ikasleek Azken Txostena deituriko dokumentuan haien negozioaren marketin politikak zehaztu beharko dituzte ekintza ezberdinen arteko koherentzia eta osagarritasuna justifikatuz.
Proiektuan inplikatutako bi irakasgaien plangintza planteatu ondoren, metodologia aktiboetan trebatzeko ERAGIN programaren arduradunek proposatuta, programan parte hartzen zeuden beste irakasle batzuen proiektuaren ebaluazioa egin genuen. Era berean, haiek ere gurea aztertu zuten. Beste proposamen bat ebaluatu ahal izateak eta gure proposamena ebaluatu zuten irakasleengandik iradokizunak jasotzeak gure proiektua hobetzeko baliagarriak izan ziren ideiak biltzeko aukera eman ziguten.
Diseinu prozesuan zehar aurkitu genituen zailtasunen artean, galdera eragilea edo hasierako egoera bezalako terminoei buruzko zalantza kontzeptualekin lotutakoak aipa daitezke. Halaber, galdera eragilearen proposamenari buruzko akordio batera iristea ez zen zeregin erraza izan. Eztabaida luzea izan zen, hasiera batean hain informala zen galdera bat planteatzeak kezka sortzen baitzigun. Azkenik, probokatzailea izan zitekeela eta enpresa munduko etikari buruzko eztabaida estimula zezakeela pentsatu genuen eta barneratzea erabaki genuen.
# **INPLEMENTAZIOA**
Eredu berriaren inplementazioak Marketineko graduko bigarren mailako PPE eta MB irakasgaietako gaztelania eta euskara taldeen arteko koordinazioa eskatu zuen. Irakasgai bakoitza 6 kreditutakoa da eta saio guztiak, irakaskuntza modalitatea edozein izanda ere, ordu eta erdikoak dira eta, ondorioz, elkar trukatzeko errazak.
Ikasleen banaketari dagokionez, gaztelania taldean, PPE irakasgaian matrikulatutako ikasle kopurua 41 izan zen eta MB irakasgaian 50. Euskara taldean, PPE irakasgaian 14 ikasle egon ziren eta MB irakasgaian, taldeen arteko fusioaren ondorioz, Marketineko graduko 15 ikasle egon ziren eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko hirugarren mailako 22 ikasle. Beraz, irakasgai batean matrikulaturik zeuden baina bestean matrikulaturik ez zeuden ikasleak izan genituen. Jarraian agertzen den 1 Taulan ereduaren inplementazio testuingurua aurkezten dugu laburki.
1. taula **Inplementazioan inplikatutako irakasgaiak**
| Irakasgaia | Gaztelania | Euskara |
|-------------------------------------------|------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------|
| Produktu eta<br>Prezio Erabakiak<br>(PPE) | talde 1<br>41 ikasle<br>(Marketineko 2. maila) | talde 1<br>14 ikasle<br>(Marketineko 2. maila) |
| Merkataritza<br>Banaketa<br>(MB) | talde 1<br>50 ikasle<br>(Marketineko 2. maila) | fusionatutako talde 1<br>15 ikasle<br>(Marketineko 2. maila)<br>22 ikasle<br>(EAZko 3. maila) |
Ikaskuntza eredu berriaren gauzatzea 2014ko urtarrilean hasi zen eta 2014ko maiatzean, Azken Txostenaren entrega eta balorazioarekin, bukatu zen. Inplementazioa, hizkuntza bakoitzean, ikasle kopururik handiena zeukan taldean hasi genuen. Lehenik, ikaskuntza eredu berriaren aurkezpena egin genuen, bi irakasgaien testuinguruan kokatuz, metodologia eta ebaluazio sistema deskribatuz eta proiektuen garapenerako abiapuntua eskainiko zuten galdera eragilearen eta hasierako egoeraren planteamendua eginez. Ikaslearen gida eta lauhilekoan zehar, bai klasean, bai klasetik kanpo, burutu beharreko jarduera guztiak zehatz-mehatz jasotzen zituen egutegia ez genituen klaseko bigarren astearen amaiera arte entregatu, behin taldeak eraturik eta proiektuak bideraturik zeudenean. Taldeak hobbyen hurbiltasunaren arabera eratu ziren 3 eta 5 ikasle arteko tamainarekin. Ahal izan genuen guztietan, metodologia aktiboen aplikazioan oso erabilgarriak diren talde txikietan lan egiteko gelak erabili genituen.
Klase ordutegiek irakasgai bakoitzean burutu beharreko diseinu eta itxiera jardueren banaketa baldintzatu zuten, jarduera hauek modu sekuentzialean garatzeko diseinaturik baitzeuden. Ikasle kopuruari dagokionez bi irakasgaien artean zegoen desfasea ere kontuan hartu behar izan genuen diseinu eta itxiera jarduerak banatzerako orduan. Klase ordutegiek proiektuaren garapen faseari dagozkion jardueretan, ordea, ez zuten eraginik izan, jarduera hauek irakasgai bakoitzaren testuinguruan planteatu baitziren.
Ikaskuntza eredu berriaren abiaraztean, ikasleen talde-lana modu eraginkorrean antolatu eta ikasleen parte hartze aktiboa proiektuan sustatzeko beharrezkoa izan zen inplikatutako irakasleok neurriak hartzea, batez ere, inplementazioaren hasierako faseetan. Zentzu honetan, eta bi irakasgaien helburuak loturik daudela kontuan izanda, beharrezkoa izan zen malgutasunez jokatzea.
Galdera eragilearen aurkezpenarekin, negozioen etikari buruzko eztabaida bat irekiz hasi ginen, ikasleei ikuspegi ekonomiko batetik errentagarriak izan daitezkeen, baina, aldi berean, erantzukizun sozialeko elementuak errespetatu eta barneratzen dituzten proiektuetan parte hartzeko erronka planteatuz.
Inplementazioaren hasieran taldeen eraketan eta metodologiaren azalpenean jarri genuen arreta. Ikasleek jarraitu beharreko ebaluazio sistema berriari buruz ahalik eta ideiarik errealena izan zezaten zen helburua. Abiarazte fasean ikasleek hautemandako lehenengo sentsazioak kontraesankorrak gertatu ziren. Alde batetik, nahasturik zeuden, baina, beste alde batetik, proiektuaren planteamendua eta jarraitu beharreko metodologiak konbentzitu zituen. Lehenengo astean zehar proiektuan inplikatutako irakasleon arteko koordinazioa ezinbestekoa izan zen lan taldeen eraketan aurreratu ahal izateko.
Ikasleek haien hobbyetan oinarritutako negozio ideia batetik abiatuz produktuaren merkataritza garapenarekin eta ondorengo merkaturaketarekin loturiko galderentzako erantzunak aurkitu behar izan zituzten. Proiektuaren garapenean zehar identifikatuz joan ziren aukera ezberdinen artean erabaki behar izan zuten, honela, proiektuan aurrera eginez. Astez aste, ikasleak proposamenak egiten eta erantzunak ematen joan ziren neurrian, proiektuak edukiz eta nortasunez jabetuz joan ziren.
Hasieran nolabaiteko nahasketa sentsazioa egon zen arren, irakasleok planteatutako asteroko eta eguneroko antolaketa sistema interesgarria izan zen ikasleentzat eta, modu informalean, adierazi zuten, behin erritmoa hartzen zaionean, honela gehiago ikasten dela. Baieztapen hau, geroago, datu objektiboagoekin berretsi ahal izan genuen. Ikasturteak aurrera joan ahala, ikasleen inplikazioa areagotzen joan zen eta lanari modu sistematizatu, koordinatu eta antolatuan heltzen zioten. Bai ikasleek eta baita metodologia aktiboetan trebatzeko ERAGIN programako tutoreak ere, klasean egindako bisitaren ondoren, iritzi hori transmititu ziguten. Zehazki, tutoreak esperientzia modu oso egokian garatzen zegoela adierazi zigun, irakaskuntza-ikaskuntza eredu berean talde eta irakasgai ezberdinak koordinatzeak ekar ditzakeen zailtasunak kontuan izanda.
Ikasle gehienak klase guztietara etorri ziren eta haien parte hartzea erabatekoa izan zen. Hala ere, asteak aurrera joan ahala, klasean egindako behaketa soilarekin, erraza zen nabaritzea talde ezberdinetan lan erritmoak, proiektuarekiko konpromisoa eta, ondorioz, lortzen zituzten emaitzak ezberdinak zirela. Metodologia berriak freskura eta malgutasuna eskaintzen zuen arren, batzuetan, zaila suertatzen zitzaigun proposamen berberekin talde ezberdinak gidatzea. Zentzu honetan, egokia iruditu zitzaigun hasierako plangintzan aurreikusita ez zeuden zenbait jarduera barneratzea. Betiere, barneratutako aldaketak irakasle eta ikasleen artean adostuak izan ziren. Klasean burututako behaketa eta komunikazio zuzenaren bidez hautemandakoaren arabera, egindako aldaketak positiboak gertatu ziren proiektuaren garapenerako.
Ebaluazioari dagokionez, ikasleek zenbait proba egin behar izan zituzten eta planifikatutako jarduera ezberdinekin loturiko hainbat entregatzeko eta fitxa burutu behar izan zituzten. Lehenago esan dugunez, diseinu eta itxiera faseetako jarduerak bi irakasgaietan komunak izan ziren eta garapen faseko jarduerak irakasgai bakoitzean modu independentean burutu ziren. Kasu guztietan eta talde guztietan entregatzekoen eta fitxen emate epeak errespetatu ziren, bai bi irakasgaietan komunak zirenak, bai irakasgai bakoitzarentzat espezifikoak zirenak. Proiektuaren Azken Txostenaren ematea ere talde guztietan ezarritako epeen arabera burutu zen.
Lauhilekoan zehar jaso eta ebaluatu genituen jarduera ezberdinei loturiko entregatzekoak eta fitxak erabilgarriak izan ziren ikasleak Azken Txostenaren edukien osaketan orientatzeko. Honela, klaseak, ikasleak jardueraren batean lan egiten zeuden bitartean, proiektuei buruzko balorazioak, iradokizunak eta gomendioak egiteko erabili genituen, azken erabakia, dena den, taldeen esku uzten genuelarik. Aldizka, posta elektronikoa ere erabiltzen genuen talde bakoitzean izendatutako ordezkariarekin zuzenean komunikatzeko.
Prozesu guztian zehar, ikasleek burututako lanari buruzko atzera elikadura funtsezkoa izan zen proiektuaren garapenean hobekuntza estimulatzeko eta modu okerrean interpretatutako zenbait kontzeptu ulertzen laguntzeko. Tenaren (2010) arabera, ebaluazioak feedback egokia eskaini behar du ikasleek beren eboluzioari buruz kontzientzia har dezaten eta hobetzeko beharrezkoak diren ekintzak inplementatu ahal izateko.
Proiektuaren itxiera faseari dagokion ko-ebaluazio jarduera MB irakasgaian burutu genuen ikasle eta lan talde kopururik handiena biltzen zuena baitzen. Bestalde, produktu eta banaketa politikei dagokienez Azken Txostenak izan behar zuen koherentzia bi irakasgaietako irakasleok ebaluatu genuen eta ikasleei feedback zehatza eman genien Azken Txostenaren ebaluazio fitxen bitartez.
Azkenik, zenbait taldek beren proiektua aurkeztu zuten klasean. Gainerako taldeek irakasleok proposatutako beren proiektuaren gai zehatz bati buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egiteko aukera izan zuten. Bai klasean egindako aurkezpenak bai ikus-entzunezkoak maila oso onekoak izan ziren.
Ikaskuntza klasean bideratutako baina klasetik kanpo ere hedatu zen prozesu jarraitua izan zen. Lan egiteko modua irakasleok zuzendu genuen arren denbora guztian autonomoa izan zen. Prozesu osoan zehar, ikaskuntza indibidualak taldeko lanean eragina izan zuen, bakoitzak ikasitakoa taldearen eskura jarriz. Beraz, lan egiteko moduan beti nagusitu izan zen ikasleen inplikazio indibidualean eta ikasleek taldearentzat egindako ekarpen indibidualean oinarritutako ikaskuntza kolektiboa.
Unibertsitateko plataforma birtualaren erabilpena funtsezkoa izan zen proiektuaren garapen egokirako eta, klaseko saioekin batera, antolatzeko, edukiak jasotzeko eta gogorarazteko funtzioak bete zituen.
Taldeen jarrerari dagokionez, lan egiteko modua gehienetan arduratsua eta zorrotza izan zen baina, aldi berean, lasaia eta atsegina. Lanarekiko jarrera eta ikasleen arteko harreman ona Azken Txostenetan ere gauzatu egin zen. Horrez gain, proiektuak talde bakoitzeko ikasleen arteko harremanak hobetzeko balio izan zuen.
Lan giroa eta ikasleen lan metodologiarekiko jarrera oso positiboak izan ziren. Noizbait, ikasle eta irakaslearen arteko nolabaiteko hurbiltasun sentsazioak «gehiegizko lasaitasun» jarrera bat sortu ahal izan zuen arren, hau taldearen inertzia positiboaren bidez eta gaitasun indibiduala jasotzen zuen proba indibidual baten bidez ere zuzendua izan zen.
Orokorrean, emaitzek ikaskuntza hobe bat garatu zela jartzen dute agerian. Ikasleen gehiengoak, ikasturtean zehar izandako inplikazio altuari esker, irakasgaia lehengo deialdian gainditu zuen. Azken kalifikazioari dagokionez, emaitzak altuak izan zirela eta aurreko ikasturteetako emaitzekin alderatuz hobekuntza adierazgarri bat egon zela adierazi beharra dago.
# **Ikasleen pertzepzioak**
Lan honetan planteatu dugun ikaskuntza aktiboko ereduaren balorazioa osatu ahal izateko, inplementazioa bukatzean, ikasleei lan egiteko modu berriari buruz galdetu genien. Zentzu honetan, Alirik, Lertxundik, Gorostiagak, Vozmedianok, eta Vergarak (2016) ikasleek erabilitako metodologia berrien inguruan dituzten iritziak jasotzea interesgarria izan daitekeela diote. Zehazki, metodologia berriei esker ikasleek garatu dituzten gaitasunei buruz galdetzeak metodologia berri hauen ebaluazio integrala egitea ahalbidetu dezakeela adierazten dute.
Atal honetan ikaskuntza eredu berriaren aurrean ikasleen pertzepzioak nolakoak diren adierazten saiatuko gara. Ikasleei esperientzia berriaren balorazio globala egin zezaten eta metodologia tradizionalekin alderatuz haien iritzia eman zezaten eskatu genien. Horrez gain, metodologia berria gaitasun zehatzak garatzeko zein neurritan izan zen lagungarria ere galdetu genien. Horretarako, ERAGIN trebakuntza programak emandako galdesorta erabili genuen klasean.
Ondoko tauletan proiektuan inplikatutako irakasgai bakoitzarentzat lortutako erantzunak agertzen dira.
2. taula **Balorazio globala. PPE irakasgaia**
| Erabilitako metodologia berria | Batere ona | Ez oso ona | Ona | Oso ona | |
|---------------------------------------------------------------------------------------|------------|------------|---------|---------------|--|
| kontuan izanda nolakoa da espe<br>rientziaren zure BALORAZIO<br>GLOBALA? | | 6(%12) | 37(%74) | 7(%14) | |
| Metodologia berriak metodologia | Gutxiago | Berdin | Gehiago | Askoz gehiago | |
| tradizionalekin alderatuz zein<br>neurritan LAGUNDU DIZU<br>IKASTEN? | | 4(%8) | 40(%80) | 5(%10) | |
| Prozesuan zehar irakasleak | Gutxi | Nahiko | Dezente | Asko | |
| EMANDAKO ORIENTAZIOA<br>zure beharrak bete ditu? | 1(%2) | 15(%30) | 33(%66) | 1(%2) | |
| Datorren ikasturte, modulu | EZ | | BAI | | |
| edo lauhilekoan aukeratu ahal<br>izango bazenu, metodologia hau<br>AUKERATUKO ZENUKE? | 5(10%) | | 45(90%) | | |
3. taula **Gaitasunak. PPE irakasgaia**
| | Oso gutxi | Gutxi | Dezente | Asko | | |
|----------------------------------------------------------------------------|-----------|---------|---------|---------|--|--|
| Eduki teorikoak ulertzen | | 8(%16) | 35(%70) | 7(%14) | | |
| Teoria eta praktikaren arteko erla<br>zioa ulertzen | | 2(%4) | 27(%54) | 21(%42) | | |
| Irakasgaiaren edukiak lotzen eta<br>ikuspegi integratu bat eskuratzen | | 9(%18) | 34(%68) | 7(%14) | | |
| Irakasgaiarekiko interes eta moti<br>bazioa handitzen | | 12(%24) | 24(%48) | 14(%28) | | |
| Praktika profesionalaren egoerak<br>aztertzen | | 10(%20) | 27(%54) | 13(%26) | | |
| Planteatutako lanaren inguruan<br>zure kabuz ikertzen | 2(%4) | 7(%14) | 22(%44) | 18(%36) | | |
| Egoera erreal baten inguruan era<br>bakiak hartzen | 7(%14) | 5(%10) | 29(%58) | 9(%18) | | |
| Egoera errealen aurrean arazoak<br>konpontzen edo soluzioak eskain<br>tzen | 2(%4) | 7(%14) | 30(%60) | 9(%18) | | |
| Zure komunikazio gaitasunak gara<br>tzen (ahoz edo idatziz) | 1(%2) | 12(%24) | 29(%58) | 8(%16) | | |
| Ikasteko zure autonomia garatzen | 1(%2) | 7(%14) | 25(%50) | 17(%34) | | |
| Zure ikaskuntzaren aurrean jarrera<br>parte-hartzailea izaten | 1(%2) | 4(%8) | 26(%52) | 19(%38) | | |
| Zure talde lanerako gaitasunak ho<br>betzen | 1(%2) | 2(%4) | 23(%46) | 24(%48) | | |
| Praktika profesionalean beharrez<br>koak diren gaitasunak garatzen | 2(%4) | 16(%32) | 25(%50) | 7(%14) | | |
| Jarraitutako ebaluazio sistema me<br>todologia kontuan izanda egokia<br>da | 1(%2) | 7(%14) | 28(%56) | 14(%28) | | |
4. taula **Balorazio globala. MB irakasgaia**
| Erabilitako metodologia berria | Batere ona | Ez oso ona | Ona | Oso ona | |
|-----------------------------------------------------------------------------------|------------|------------|---------|---------------|--|
| kontuan izanda nolakoa da espe<br>rientziaren zure BALORAZIO<br>GLOBALA? | | 5(%7) | 52(%69) | 18(%24) | |
| Metodologia berriak metodo | Gutxiago | Berdin | Gehiago | Askoz gehiago | |
| logia tradizionalekin aldera<br>tuz zein neurritan LAGUNDU<br>DIZU IKASTEN? | 7(%9) | 9(%12) | 42(%56) | 14(%19) | |
| Prozesuan zehar irakasleak | Gutxi | Nahiko | Dezente | Asko | |
| EMANDAKO ORI<br>ENTA<br>ZIOA zure beharrak bete ditu? | | 13(%17) | 44(%59) | 18(%24) | |
| Datorren ikasturte, modulu edo | EZ | | BAI | | |
| lauhilekoan aukeratu ahal izango<br>bazenu, metodologia hau<br>AUKERATUKO ZENUKE? | | 6(%8) | 69(%92) | | |
5. taula **Gaitasunak. MB irakasgaia**
| Metodologia honek zein neurritan LAGUNDU DIZU ONDOKOAK LORTZEN: | | | | |
|------------------------------------------------------------------------|-----------|---------|---------|---------|
| | Oso gutxi | Gutxi | Dezente | Asko |
| Eduki teorikoak ulertzen | 1(%1) | 3(%4) | 53(%71) | 17(%23) |
| Teoria eta praktikaren arteko erlazioa<br>ulertzen | | 1(%1) | 41(%55) | 33(%44) |
| Irakasgaiaren edukiak lotzen eta ikus<br>pegi integratu bat eskuratzen | | 9(%12) | 38(%51) | 27(%36) |
| Irakasgaiarekiko interes eta motiba<br>zioa handitzen | | 12(%16) | 40(%53) | 22(%29) |
| Praktika profesionalaren egoerak az<br>tertzen | | 10(%13) | 42(%56) | 23(%31) |
| Planteatutako lanaren inguruan zure<br>kabuz ikertzen | 1(%1) | 11(%15) | 26(%35) | 37(%49) |
| Metodologia honek zein neurritan LAGUNDU DIZU ONDOKOAK LORTZEN: | | | | |
|-------------------------------------------------------------------------|-----------|---------|---------|---------|
| | Oso gutxi | Gutxi | Dezente | Asko |
| Egoera erreal baten inguruan eraba<br>kiak hartzen | 2(%3) | 6(%8) | 39(%52) | 28(%37) |
| Egoera errealen aurrean arazoak kon<br>pontzen edo soluzioak eskaintzen | 2(%3) | 15(%20) | 39(%52) | 19(%25) |
| Zure komunikazio gaitasunak gara<br>tzen (ahoz edo idatziz) | 2(%3) | 11(%15) | 41(%55) | 21(%28) |
| Ikasteko zure autonomia garatzen | | 9(%12) | 44(%59) | 22(%29) |
| Zure ikaskuntzaren aurrean jarrera<br>parte-hartzailea izaten | 1(%1) | 9(%12) | 33(%44) | 32(%43) |
| Zure talde lanerako gaitasunak hobe<br>tzen | 1(%1) | 2(%3) | 35(%47) | 37(%49) |
| Praktika profesionalean beharrezkoak<br>diren gaitasunak garatzen | 1(%1) | 14(%19) | 30(%40) | 30(%40) |
| Jarraitutako ebaluazio sistema meto<br>dologia kontuan izanda egokia da | 1(%1) | 7(%9) | 39(%52) | 28(%37) |
Orokorrean, inkesten bidez jasotako informazioak proiektuaren garapenean zehar kualitatiboki hauteman genuen sentsazioa berresten duela ikus daiteke. Metodologia berriak oso onarpen ona izan zuen ikasleen artean, bai PPE irakasgaian, bai MB irakasgaian.
Ikasleek oso balorazio positiboa egin zuten aurkeztutako ikaskuntza eredu berriaren inguruan eta gehienek hurrengo ikasturterako aukeratu ahal izango balute ikasteko modu berria aukeratuko luketela adierazi zuten. Horrez gain, gehiengoaren iritziz metodologia berriak metodologia tradizionalak baino gehiago laguntzen du ikasten eta orokorrean irakasleek emandako orientazioarekin nahiko pozik zeudela esan zuten.
Gaitasun zehatzei dagokienez, ikasleek esandakoaren arabera, metodologia berriak, besteak beste, teoria eta praktikaren arteko erlazioa ikusten, irakasgaien eduki integratu bat eskuratzen, ikasteko autonomia garatzen edo talde lanerako gaitasunak hobetzen laguntzen duela esan daiteke.
Jarraian aurkezten ditugun grafikoek adierazgarrienak iruditu zaizkigun aspektuei buruzko laburpena eskaintzen dute.

1. grafikoa **Metodologiaren balorazio globala**
Erabilitako metodologia berria kontuan izanda nolakoa da esperientziaren zure **BALORAZIO GLOBALA?**

2. grafikoa **Metodologia berriak ikasten laguntzen du**
Metodologia berriak metodologia tradizionalekin alderatuz zein neurritan **LAGUNDU DIZU IKASTEN?**

**Datorren ikasturterako metodologia aukeratu**
Datorren ikasturte, modulu edo lauhilekoan aukeratu ahal izango bazenu, **metodologia hau AUKERATUKO ZENUKE**?
Oro har, ikasleek ikaskuntza eredu berriari buruz adierazi zuten iritzia oso positiboa izan zen. Jasotako informazio guztia kontuan izanda, lan metodologia berria ikasleen motibazioa handitzeko aproposa dela esan daiteke. Horrez gain, planteatutako ereduak ikasleei autonomia handiagoa eta diziplina anitzeko ikaskuntza sakonagoa eta aplikatua eskaintzen diela uste dugu.
Hala ere, galdetutako aspektu guztiek balorazio oso positiboa jaso zuten arren, etorkizunean hobetzeko helburuz, merezi du aipatzea praktika profesionalarekin lotutako zenbait galderetan ikasleek balorazio zerbait baxuagoa egin zutela. Zehazki, egoera errealen aurrean arazoak konpontzeko eta praktika profesionalean beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko metodologia berriak duen baliagarritasunaren inguruan ikasleek puntuazio baxuagoak eman zituzten. Ondorioz, datozen ikasturteetarako, aproposa iruditzen zaigu enpresa munduarekin edo marketin graduatuen praktika profesionalarekin lotutako jarduera gehiago gehitzea planteatutako ereduari.
#### **Ondorioak**
Artikulu honetan Marketineko graduan inplementatutako eta ikaskuntza aktiboan oinarritutako eredu baten ezaugarri nagusiak aurkeztu ditugu. Eredu honek enpresa proiektu beraren inguruan irakasgai ezberdinen edukiak modu bateratuan antolatzeko aukera eskaintzen du. Sistema honen azalpenaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntza teknika berriek sortzen dituzten hainbat onura, hala nola, ikaskuntza autonomoagoa edo ikasteko motibazio handiagoa, agerian jartzen saiatu gara. Ereduaren diseinu eta inplementazio prozesu osoaren aurkezpenak marketin arloko beste irakasle taldeak metodologia aktiboak erabiltzera anima ditzake, honela, ikaskuntza enpresa errealitatera hurbilduz.
Aurkeztutako eredu berriaren bertute nagusietako bat erlazionaturik dauden ikasgaien edukiak konektatzeko ahalmena da. Erabilitako sistemari esker, ikasleek marketineko politika ezberdinekin loturiko erabakiak garatu dituzte hauen artean egon behar duen koherentzia kontuan izanda. Honela, eredu berriak ikaskuntza testuinguru erreal eta diziplina anitzeko batean kokatzea lortzen du, marketin erabaki ezberdinen arteko koherentziaren garrantzia modu aplikatuan nabarmenduz eta marketin funtzioaren ikuspegi zabalago bat eskainiz.
Zentzu honetan, komenigarria izango litzateke, etorkizunean, marketin arloko irakasgai kopuru handiago bat, hala nola, komunikazio politikarekin edo merkataritza ikerkuntzarekin loturikoak, barneratzen dituen irakaskuntza-ikaskuntza eredu zabalago bat egituratzea, titulazioaren ikasgai ezberdinen ikuspuntu integratu bat erraztuz horrela. Eredu mota hauek ikasleek praktika profesionalean aurkituko dituzten antzeko egoerei aurre egiteko eta diziplina anitzeko ikaskuntza eraikitzaile bat garatzeko aukera ematen dutela uste dugu.
Azkenik, testuinguru zabalago batean, funtsezkoa iruditzen zaigu hezkuntza unibertsitarioaren esparruan irakaskuntza-ikaskuntza ikuspegi berri hau sendotzea, bereziki, enpresa errealitateak eta ingurune sozialak zeharo baldintzatutako marketina bezalako jakintza arloetan.
*Jasotze-data: 2016/08/08 Onartze-data: 2016/11/08*
*Abstract*
*Active learning makes it possible to develop the content of several marketing subjects through work on the same project and places the learning process in a real context. This article presents the design and implementation of an active learning model. The model ensures that students develop the content and skills envisaged in different marketing subjects in a coordinated manner and take a multidisciplinary approach to problem-solving. On the one hand, we present the planning process of the subjects involved in the new active learning model. On the other hand, we also explain the implementation process, taking into account the most significant results and the students' perceptions. In conclusion, we underscore this model's capacity to integrate the content of different marketing subjects and develop a global perspective on marketing.*
*Keywords: Active learning, Multidisciplinary learning, Higher education, Marketing area.*
*El aprendizaje activo sitúa el proceso de aprendizaje en un contexto real y permite desarrollar los contenidos de distintas asignaturas de marketing en torno a un mismo proyecto. En este artículo presentamos el diseño e implementación de un modelo de aprendizaje activo. Mediante este modelo el alumnado desarrolla de manera coordinada los contenidos y habilidades de distintas asignaturas de marketing y afronta problemas de carácter multidisciplinar. Por un lado, presentamos el proceso de planificación de las asignaturas implicadas en el proyecto. Por otro lado, exponemos el proceso de implementación del modelo planteando los resultados más significativos así como las percepciones del alumnado. Como conclusión, subrayamos la capacidad* *de este modelo para la integración de los contenidos de las distintas asignaturas del área de marketing y para la adquisición de una perspectiva global de la función de marketing.*
*Palabras clave: Aprendizaje activo, Aprendizaje multidisciplinar, Educación superior, Área de marketing.*
*L'apprentissage actif met le processus d'apprentissage dans un contexte réel et permet l'élaboration du contenu des différents sujets de la commercialisation dans un même projet. Ce document présente la conception et la mise en œuvre d'un modèle d'apprentissage actif. En utilisant ce modèle, les élèves développent, de manière associée, le contenu et les compétences dans différentes disciplines de marketing. A la fois, il permet envisager des problèmes multidisciplinaires. D'une part, nous présentons le processus de planification des sujets impliqués dans le projet. D'autre part, nous dévoilons le modèle de processus et mise en œuvre qui envisage les résultats les plus importants, ainsi que les perceptions des élèves. En conclusion, nous soulignons la capacité de ce modèle pour l'intégration du contenu des différents sujets dans le domaine du marketing et de la prise d'une perspective globale de la fonction marketing.*
*Mots-clé: Apprentissage actif, Apprentissage multidisciplinaire, Enseignement supérieur, Marketing.*
# **Erreferentziak**
- Aliri, J., Lertxundi, N., Gorostiaga, A., Vozmediano, L. eta Vergara, A. I. (2016). Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) unibertsitatean: bere aplikazioa ikerketa metodologiako irakasgai batean. *Tantak*, 28(1), 87-101.
- Apodaca, P. (2006). *Estudio y trabajo en grupo: el aprendizaje cooperativo*. In M. de Miguel (zuz.), Metodologías de enseñanza y aprendizaje para el desarrollo de competencias. Madrid: Alianza.
- Benito, A. eta Cruz. B. (2005). *Nuevas claves para la docencia universitaria en el Espacio Europeo de Educación Superior*. Madrid: Narcea.
- Blanque, S. M. eta Odriozola, J. G. (2010). *Simuladores: herramienta de apoyo para el aprendizaje del marketing*. XXIV Encuentro de Docentes Universitarios de Comercialización de Argentina y América Latina (Educa-AL). Tandil, Argentina.
- Camarero, C., Rodríguez, J. eta San José, R. (2007). *Casos reales y proyectos viables como alternativas del aprendizaje basado en la experiencia*. [XIX En](http://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=481871)[cuentro de profesores universitarios de marketing](http://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=481871). Vigo, España.
- Díaz-Véliz, G., Mora, S., Bianchi, R., Gargiulo, P. A., Terán, C., Gorena, D., Lafuente Sánchez, J. V. eta Escanero Marcen, J. F. (2011). Percepción de los estudiantes de medicina del ambiente educativo en una facultad con currículo tradicional (UCH-Chile) y otra con currículo basado en problemas (UNC-Argentina). *Educación Médica*, 14(1), 27-34.
- Fernández-March, A. (2006). Metodologías activas para la formación de competencias. *Educatio siglo xxi*, 24, 35-56.
- González-Gascón, E., De Juan, M. D., Parra, J. F., Sarabia, F. J. eta Kanther, A. (2010). Aprendizaje auto-regulado: antecedentes y aplicación a la docencia universitaria de marketing. *Revista de Investigación Educativa*, 28(1), 171- 194.
- Kagan, S. (1994). *Cooperative Learning*. San Clemente, CA: Kagan Publishing.
- Madinabeitia, A. eta Fernandez-Fernandez I. (2015). Iraupen luzeko irakasleriaren garapenaren eraginkortasuna: irakasleriaren kontzepzioetan, hurbilketan eta kultura instituzionalean. *Tantak*, 27(1), 35-63.
- Panitz, T. (2004). The case for student centered instruction via collaborative learning paradigms. *The Journal of Student Centered Learning*, 2(1), 6-8.
- Prieto, L. (2007). *El aprendizaje cooperativo*. Madrid: PPC.
- Roger, T. eta Johnson, D. W. (1994). *An Overview of cooperative learning*. In J. Thousand, A. Villa eta A. Nevin (ed.), Creativity and Collaborative Learning. Baltimore, MD: Brookes Press.
- Sevillano, F. (2011). *Mejora del aprendizaje orientado a proyectos con alumnos de políticas de marketing mediante el fomento de la creatividad*. III Congreso Internacional UNIVEST. La autogestión del aprendizaje. Girona, España.
- Tena, M. (2010). Aprendizaje de la Competencia Creatividad e Innovación en el marco de una titulación adaptada al Espacio Europeo de Educación Superior. *Formación Universitaria*, 3(2), 11-20.
- Vidic, A. D. (2010). *The Impact of Problem-Based Learning on Statistical Thinking of Engineering and Technical High School Students*. 8th International Conference on Teaching Statistics. Ljubljana, Eslovenia.
- Zabalondo, B., Fernandez-Guerra, V., Alonso, E. eta Pagadigorria, A. (2016). Ikus-entzunezko teknikak (ist) irakastea: etorkizuneko ikus-entzunezkoetako profesionalen hezibidea. *Tantak*, 28(1), 9-29. |
aldizkariak.v1-7-726 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 90 _2014_9",
"issue": "Zk. 90 _2014_",
"year": "2014",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Bidankozeko gerraosteko euskaldunak**
## **Gorka Lekaroz Mazizior Euskal Filologian lizentziatua**
Lan honen helburua Nafarroako Bidankoze herrian bertako euskara gorde zuen XX. mende erdialdeko azken belaunaldiari buruzko albisteak ematea da. Ezaguna da euskararen desagerpenaren kronologia zehatza Erronkari iparraldean, 1950etik aurrera ikertzaile zenbaitek hondar hiztunen mintzoa jasotzeari ekin ziolako Izaban zein Uztarrozen; baina hegoalderago dauden herrien inguruko oso datu gutxi iritsi zaizkigu. Gaur egungo adineko bidankoztarren haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenetan oinarrituz, duela hainbat hamarkada ezagutu ahal izan zituzten euskaldunei dagozkien xehetasun batzuk bildu dira artikuluan.
GAKO-HITZAK: Erronkariera · Bidankoze · Galera · Azken hiztunak.
## **Basque speakers in Vidángoz (Navarre) during the 20th century.**
This article aims to provide a series of data on the last generation of Vidángoz Basque speakers that preserved the Roncal Valley Basque dialect in the mid-twentieth century. The chronology of the loss and disappearance of the Basque language in the northern towns of the Roncal Valley is well known, because different researchers collected data from the speakers themselves during the second half of the last century, but there is hardly any reference to the most southern villages. These pages bring some news from the testimony and recollections of the current elderly inhabitants of Vidángoz, who came to know the last speakers of the Basque language decades ago.
KEY WORDS: Roncal Valley Basque dialect · Vidángoz · Loss · Last speakers.
UZTARO **90**, 43-57 43 Bilbo, 2014ko uztaila-iraila *Jasotze-data: 2014-01-15. Onartze-data: 2014-03-12.*
## **1. Sarrera**
Dakigunez, Nafarroako lurralde askok galdu dute berezko euskal mintzoa gibelean utzi dugun XX. mendean zehar, beste hainbat eremutan XIX.ean eta are lehenago gertatu bezala. 1970eko hamarkadatik aurrera dialektologiarekin lotutako ikerketa eta landa-lanak ugaritu zirenetik eskualde batzuetako hizkeren desagerpena bertatik bertara ezagutu ahal izan dugu: Arakilen, edota Artzibar, Zaraitzu zein Erronkari ibarren iparraldean, besteak beste, azken hiztunen lekukotasun baliotsuak jasotzeko garaiz heldu dira ikertzaileak, eta haran horietako aldaerei zegozkien ezaugarri asko bildu eta aztertu ahal izan dituzte1.
Toki frankotan, haatik, ezin izan da horrelakorik egin. Eremu batzuetan (Eguesibarren edo Zaraitzuko Galoze inguruan, adibidez) aspaldi testu aipagarriak utzi zituen euskara hura inoren aipamenik gabe iraungi zen joan den mendean zehar, azken hiztunen arrastorik laga ezinik. Beste zenbait ibarretan —Antsoainen edota Urraulgoitin, esaterako— duela hamarkada gutxi galdutako mintzoen antzinako lekukotasun idatzi egokirik ere ez da agertu gaurdaino.
Hartara, lan hau euskara ia isil-gordeka galdu zuten leku horietan hizkuntzari eutsi zioten azken haien oroitzapen gogoak eragin du. Balio al du ezertarako haran edo herriren batean azkeneko euskaldun zaharrak zein izan ziren edota noiz bizi izan ziren jakiteak? Baietz uste dut. Batetik, gure aurrekoen izaera, ohitura edo jakintzak gogora ekartzea ondare ez-materiala aberasteko bidea delako beti; eta bestetik, harritzekoa delako zein azkar gal daitekeen hizkuntza bat sekula hitz egin izanaren kontzientzia, are duela hagitz urte gutxi arte erabili izan den lekuetan ere; eta on delako agerian jartzea Nafarroako eremu zabal askoan euskara ez dela aspaldiko gauza urrun hutsa, hori berma dezaketen lekukoak ditugun bitartean batik bat.
Horrelako ahalegina egiteko toki egokia da Bidankoze. Batetik, orain arteko albiste urritasunagatik beragatik: Erronkari iparraldeko herrietan hurbiletik aztertu ziren euskararen azken arrastoak, eta horrek ezagutarazi dizkigu 1991n hildako Fidela Bernat uztarroztarra2, Izabako Antonia Anaut (1976), Maria Ezker urzainkiarra (1974), eta beste hainbat hiztun; Bidankozeko aldaerari dagokionez, aldiz, gaur arte idatziz paratu diren albisterik berantiarrenak 1930eko hamarkadakoak dira, eta gerraostean eman ziren argitara *Euskera* aldizkariaren bidez (Irigarai, 1956: 42). Hainbat urte beranduago mintzo hura iraungitzat jo bitarteko hutsunea ongi bete gabe dago oraindik.
<sup>1.</sup> Koldo Artola izan da azken hamarkadetan datu-biltzaile nagusia Nafarroako euskararen hegomugan zehar. Artzibarri buruzko gaiak 2006 eta 2013 artean paratu ditu *Fontes Linguae Vasconum* aldizkarian (ik. laburpen gisa Artola, 2013), eta Zaraitzukoak ere lehendik bertan emana zen (2002- 2006; ik. besteak beste, Artola, 2005). Egile bera nabarmendu beharra dago Erronkari haranari dagokionez (1991 eta 2000). Arakil ingurua dela-eta, ik. Camino (2005). Arakildik Artzibarrera bitarteko muga-herriez, ik. Artola (1992).
<sup>2.</sup> Ik. Artola, 1991 eta 2000. Nafarroako Euskararen Mediateka ere balia daiteke gaur egun Fidela Bernat zenaren mintzoa sarean entzuteko <http://www.fonoteka.com/eu/euskalkiak/28#.UxcD1\_l5OSp>.
Bestetik, Bidankozeko lekukoen ugaritasun eta egokitasuna ere aipatu beharra dago. Tokian tokikoaren galeraren kronologia argitzeko zailtasun handi samarrak antzeman daitezke eskualde batzuetan; Iruñerri aldean, eskuarki. Azken hamarkadetako gizarte-aldaketa sakonekin eta haiek eragindako urbanizazio-prozesu azkarrarekin lotutako zailtasunak dira: hiriburuaren jarraipen eta hiriburu bazterretako bizileku bihurtu diren heinean, gaitzagoa izan ohi da eremu horietan sustrai sakonak dituzten adineko berriemaile egokiak topatzea. Egoera horren aldean, Bidankozek hobeto eutsi dio bere nortasunari, ez dago arazorik herrian aspaldi luzean errotutako familiak aurkitzeko, eta bere txikian behinolakoaz hitz egin dezaketen 70-90 urte bitarteko lekuko baliagarri ugari ditu oraino.
Hala ere, nahiz eta berriemaile egokiak izan, Bidankozen erronkarieraz mintza zitezkeen hondar hiztunak 1930eko hamarkadan hil balira nekez biziko zen gaur egun haien berri zuzenik emango zigunik. Eta ez da horrela gertatu. Badira oraindik euskaraz aritzeko gauza izan ziren azken auzoak gogoan dituzten Bidankozeko seme-alabak; eta ez da beranduegi, horrenbestez, euskaldun zahar haietako batzuen izena eta izana ezagutu eta oroitzapenari eusteko3.
Bidankozen jaiotako hamasei lagunengana jo dut herriko azken erronkarierahiztunak bilatzeko ahalegin honetan. Hamabik zuzen-zuzenean erantzun dute, eta senide gazteagoen bidez gainerakoek. Datu esanguratsu gehienak, dena den, hamabi horiek jakinarazi dizkidate. Gaur egun oso sakabanatuta dauden bidankoztarrak dira: baten bat herrian bertan bizi da, baina aspaldiko urte hauetan bizitokia sorlekutik kanpo dute askok, dela Otsagabian, Iruñerrian, Tuteran edo Zaragozan. Bidankozera uda partean-edo joan ohi dira batzuk, baina bada herria urteetan ikusi ez duenik ere4.
Hemendik aurrerakoa hiru zatitan banatuta dago. Lehenik eta behin, Bidankozeko euskararen galera-prozesuaren zenbait xehetasun ekarri dira gogora; ondoren, XX. mendeko bidankoztar euskaldunei buruz jasotako albisteak daude. Azkenik, gogoetaren bat bildu dut lanaren amaieran.
<sup>3.</sup> Bihotzez eman nahi dizkiet eskerrak Gotzon Pérez Artutx eta Dabid Lalana Salbotx bidankoztarrei, haien interes, bilaketa, ohar eta aholkuek hurbildu nautelako elkarrizketatu ahal izan ditudan berriemaileengana. Eta berriemaile horiei beraiei ere bai, erronkarierari eutsi zioten azken arbasoak gaur arte gogoan izateagatik eta zekitena nirekin elkarbanatzeko agertu duten borondate eta pazientziagatik. Bidankozeko euskararen katea erabat eten ez eta herriko euskaldun zaharrei buruzko orrialde hauek idazteko aukera egotea, haien meritua da.
<sup>4.</sup> Ondorengo zerrendan kontuan hartzeko moduko albisteak eman dizkidaten berriemaileak besterik ez ditut izendatu. Biren inizial hutsak ageri dira, haien izen osoa ematerik nahi izan ez dutelako: A.J.U. (1931); Alejandra Salvoch Jimeno (1927); Dolores Urzainqui Mainz (1944, D.U.); E.J.J. (1922); Engracia Mainz Pérez (1931); Evaristo Urzainqui Hualde (1931); Fermina Artuch Juanco (1921, F.A.); Marcelino Pasquel Ornat (1932); María Esther Sanz Iriarte (1941, M.S.); Porfirio Mainz Mainz (1923; arrebaren bidez); Severino Ornat Sanz (1931, S.O.); Teresa Hualde Pérez (1930).
# **2. Aurrekariak: Bidankozeko euskararen gainbehera Bidankoze, Garde eta Burgi.**

Iturria: Carte des sept provinces basques (1863). L.L. Bonaparte.
Garde eta Burgikoarekin batera, Erronkariko azpieuskalkiaren hegoaldeko aldaeran sailkatu zuen Luis Luziano Bonapartek Bidankozeko hizkera 1860ko hamarkadan (Bonaparte, 1863). Hizkuntzaren egoerari zegokionez bazen alderik, hala ere, hiru herrien artean.
Printzeak 1866an emandako xehetasunen arabera, gutxi batzuk baino ez ziren euskaraz mintzatzen Burgin; eta ez, inola ere, gazteak. Pentsa daiteke, beraz, XIX. mendearen lehen laurdenean zehar eten zela euskararen jarraipena herri hartan5, eta erronkariera galbidean jarri zuen haizea gizaldiarekin batera hasi zela astintzen haranaren hegoaldea.
Bonapartek bere mapa handia prestatu zuenean, euskarak indartsu zirauen eremuaren barrenean irudikatu zituen Bidankoze eta Garde. Sendotasun hura azalekoa baino ez zen, ordea. Bidankozen gehiengoa zen oraindik euskaldun 1860ko ingurumari hartan, baina ordura arteko biztanleek gurasoengandik (ia) salbuespenik gabe jasotako erronkarieraren katea kolokan egongo zen herriko etxe askotan.
Gertaera ugarik azkartu zuten XIX. mendearen azken laurdenetik aurrera ordurako abian zen Erronkariko euskararen gainbehera. Gerra urteek, irakasle erdaldunak iristeak eta haiek euskararekiko hartu zuten jarrerak6, harana zeharkatu behar zuen errepidearen eraikuntza-lanek… kanpotarren etorrera erraztu zuten gertakari haiek guztiek, eta ordurako gizonezko askok ikasitako gaztelania txoko guztietan sarrarazi eta nagusi bihurtzen lagundu zuten, zeinek bere neurrian.
<sup>5.</sup> Dena den, Bidankozen jasotako albisteak kontuan hartuz, mendearen bigarren laurdenean zehar jaiotako burgiar batzuek behinik behin euskarari eutsi ziotela susma daiteke.
<sup>6.</sup> Erronkariko euskararen gibelatze-prozesuan maisu-maistrek izandako eraginaz, ik. B. Estornes Lasa, 1983: 216 eta Sanz, 2010: 15. Bidankozeri dagokionez, 1890eko hamarkadan jaiotako birramona baten lekukotasunari esker, 1900 inguruan herrian eraztun beltza ezagutu zutela jakin zuen Gotzon Pérez Artutxek.
Bertakoa gutxietsirik, kanpotik zetorren eta inguru zabalean aski errotuta zegoen erdarak emango zuen hizkuntza baliagarri bakarra; argudio gutxi eskain zezakeen euskarak uste horri aurre egiteko, zenbait apaizen hizkuntzarekiko atxikimenduaz edo neska gazteek Maulera espartin egitera joatean ama-hizkuntza erabili ahal izateaz landara. Bidankozeri dagokionez, lagunduko ote zuen Zuberoan hilabete asko eman behar horrek —eta bidean uztarroztar edo izabar pittin bat euskaldunagoekin bat egiteak— beste puxka batean (1880ra arte-edo) hondar neskato belaunaldi euskaldun samar bati eusten?7
Seguru asko XIX. mendeko 70eko hamarkadan zehar eten zen herrian lehendik ere pitzatzen hasitako euskararen jarraipena. Hizkuntza etxean taxuz jaso zuten bidankoztarren arrastoa 1870 ingurura arte behintzat aurkitu dut; baina ordutik aurrera egoera oso azkar aldatu zen. *Fuertes* etxeko albisteak aldaketa horren isla argia dira: ezin da ziurtatu Maximina Fuertes Maizterra (1873-1947) euskaldun osoa zenik; ezagutu zuten guztiak bat ez datozen arren, euskaraz dena ulertu bai baina hizketan trinkili-trankala moldatzen zen erdaldunaren irudia da nagusi: *sabía vasco* (E.J.J.); *no sabía tanto* (S.O.); *no sabía tanto, entendía todo* (A.J.U.). Maximinaren ahizpa Vicenta (1883-1971) hamar urte beranduago jaio zen: hura ere askok dute gogoan. Aipatu azken bi lekukoen esanetan ahizpa zaharrenak baino are euskara gutxiago zekikeen gazteenak (*sabía menos que la hermana,* A.J.U.). Nolanahi ere, jakin bazekien zerbait (*sabía muchas palabras, canciones*8*,* adierazi dit María Esther Sanz bilobak), eta berriemaile horren arabera mezuak kodifikatu nahi zituztenean —Vicentaren semeak ez ulertzeko, adibidez— euskara erabiltzeko gauza ziren ahizpa biak (*usaba* [euskara, Vicentak] *con la hermana para que no entendiera mi padre,* M.S.). 1873an eta 1883an jaiotako bidankoztar haiek euskaraz aldez edo moldez baliatzeko gauza zirela erakusten duten lekukotasunak dira, nahiz eta ez dagoen haiek euskaldun betetzat jotzeko moduko adostasunik: *muga-hiztunak* lirateke, hiztun oso izan-ez izan bitarteko eremu labainkorrean geratutakoak; eta ordurako galtzen hasitako transmisioa hamar urteren buruan eskastu egin zela iradokiko luketenak. Baina *Fuertes* etxeko alabek eutsi egin zioten neurri batean bederen euskarari; argi dago hori. Ez zen hura belaunaldi
<sup>7.</sup> Bidankozeko (eta oro har, Erronkari ibar osoko) neska gazteak negu partean Maulerantz espartin-lanera abiatzeko ohitura XIX. mendearen azken laurdenean indartu zen eta XX.ean zehar iraun zuen, 1920ra arte-edo behintzat. Enarak joatearekin etxea utzi, eta haiek itzultzeko sasoian bueltatzen ziren herrira, udaberri partean. 1900 eta 1911 bitartean Bidankozeko 21 neskak egin zuten lan Maulen. Ez ziren joandako bakarrak: ugariago abiatzen ziren XX. mendearen hasieran Huesca aldetik Erronkaritik baino. Baliagarri zuketen erronkariarrek euskara Zuberoan moldatzeko, baina ez ezinbesteko; eta 1900az haraindiko espartingile bidankoztarrek (uztarroztarrek ez bezala, gutxirako bazen ere) nekez eramango zuten etxetik bortuez bestaldean moldatzeko adinako euskararik. Berandura arte eutsi zioten edonola ere Bidankozeko neskatoek Mauleko lanbideari: 1891n *Garro* etxean sortutako Donata Jimeno Ornat, esaterako, han ibili zen, eta *Ornat* etxean hamarkada berean jaiotakoren bat ere bai, Gotzon Pérez Artutxek jaso duenez. Zoritxarrez aspaldi joan zaizkigu emakume haien aurreko espartingile bidankoztarrek Maulen edo Maulerako bidean erabilitako hizkuntzaz hitz egin zezaketen lekukoak. Zuberoa aldean izan ohi zuten bizitzaz gehiago jakiteko, ik. Gorria, 1983. Erronkaritik abiatzen ziren *enaren* inguruko hainbat xehetasun dago eskura Interneten (<http://www.nora-aldizkaria.info/pdfak/2008/nora1.pdf> edota <http://www.lakukula.com/numeros/28.pdf>, esaterako).
<sup>8.</sup> *Arre, arre, manddoko / Biar Urrimiarako...* ['*Uruñarako*' desitxuratua?] jaso diot María Esther Sanzi. Biloba sanztar batek baino gehiagok du oraindik hasieratxo hori gogoan, Vicenta amonak zer kantatzen zien ez ulertuta ere.
hartako bidankoztar guztien egoera izan, Vicenta bezala 1880ko hamarkadan jaiotako Mariano Mendigatxaren bilobak ez baitziren euskaldun hazi. Alferrik saiatu zen hainbat urte beranduago aitona bera haiek euskarara hurbiltzen. Bilobek ez zioten beste inori entzuten hizkuntza hura; eta ez zuten ikasi nahi izan9.
Orain arteko guztia kontuan harturik pentsa liteke Bidankozeko euskararen belaunez belauneko transmisioaren erabateko etena ez zela ez une ez abiadura berean agitu herriko etxe guztietan, Bonaparteren bidaiez geroztikakoa dugula eta ez zela 1880 baino askoz lehenago gorpuztu. XX. mendea hasi zenerako, nolanahi ere, erdaldunak ziratekeen haur nahiz gazteak10, eta herriko karriketan euskara arras apalduta edo desagertzetik hurbil zegoen.
Arestian esan bezala (§ 1.), Aingeru Irigarairi zor diogu ikertzaile batek Bidankozeko euskararen iraupenari egindako azken erreferentzia; 1935eko datua da. Sendagile nafarraren ustez bere sailkapeneko VII. multzoa zegokion herriari, adineko gutxi batzuek besterik ez zekitelako euskaraz, eta adineko haiek ere ez zutelako erabiltzen. Kalean ez behintzat, ikusi dugun bezala dexente zaharragoa baita Bidankozeko euskararen desagerpen *publikoa*. Baina bazen euskal hiztunik, 1939 eta 1941 bitartean Igaritik Erronkarirako errepidea egitera bidalitako preso euskaldun batzuek, hainbat urte beranduago, Bidankozen inoiz edo behin euskaraz ere hitz egin izana zutelako gogoan11.
1960 ostera arte ez zen Bidankozeko egoeraren inguruko inolako albisterik bildu. *Yo ya no sé nada, antes ya se hablaba*, esan zuen herriko andere xahar batek 1964ko udan euskarari buruz galdetuta (M. Estornes Lasa, 1964). 1970eko hamarkadaren hasieran desagertutzat jo zuen Pedro Irizarrek (1973: 56) Bidankozeko aldaera, zegozkion hiru herrietan euskaldunik ez zela adieraziz. Urte haietan ikertzaileak Uztarroze eta Izabako hizkeren azken printzak jasotzen ari ziren bitartean, oihartzunik gabe isildua zen bidankoztarren euskal mintzoa. Hemendik aurrera datorrena desagerpen isil hura pittin bat argitzeko ahalegina da.
<sup>9.</sup> Ik. J. Estornes Lasa, 1984: 63 [1903-IV-25ean Mendigatxak bilobez ari dela Azkueri igorri eskutitza; *nola ezbaitey ñonere entzuten ele bat ezik nik erraiten dabeidanak, eztokey ikas ñolako gisan*]. Hizkuntza-aldaketa eta hizkuntzaren galera gurean nahiz munduan zehar luze-zabal jorratutako gaiak dira. Gertakari horiei buruzko hainbat kontzeptu eta adibide ezagutu nahi izanez gero, ik. Dressler (1981). Nafarroako euskarari dagokionez, ederki deskribatu zuen 70eko hamarkadako egoera Sánchez Carriónek (1972). Euskal Herritik kanpoko galera-prozesuen erakusgarri, ik. Peyró (2005). Ohiko desagerpen-joerari aurre eginik hainbat hizkuntzak haien egoera lehengoratzeko egindako ahaleginei buruz, ik. Fishman, 1991 eta 2000.
<sup>10.</sup> Egungo berriemaileek gogoan dutenez, 1890eko hamarkadan jaiotako bidankoztarrek bazekizkiten euskarazko gauza aunitz zahartzaroan, baina inola ere ez euskaraz ongi hitz egiteko beste.
<sup>11.</sup> Ik. Mendiola eta Beaumont, 2006: 281. Bidankozen bizi zen Dolores Goienetxe aipatzen da bertan: «*horrek ez daki gosea zer den»* esan zuen euskaraz bere errainari buruz ari zela, hari ez omen baitzitzaion gustatzen Doloresek presoei jaten ematea. Dolores Goienetxe, ordea, Bidankozeko *Diego* etxera ezkondutako otsagabiarra zen, Gotzon Pérez Artutxek jakinarazi didanez. Dena den, izan zen Bidankozen jaiotakorik ere presoekin euskaraz aritu zirenen artean, ikusiko dugun bezala. Hainbat argitalpen eragin du azken urteotan Igaritik Bidankozerako errepide-lan behartu hark. Interesa duenak Barajas (2007) edota Mendiola (2011) ere kontsulta ditzake.
## **3. Bidankoze eta euskara XX. mendean zehar**
## **3.1. Lehen mende erdia: euskara galbidean, baina ez erabat galduta**
Garbi dago Irigaraik bere ikerlana egin zuen garaian desagertzear zegoela Bidankozeko *uskara*; ikusezina izango zen azken hiztunekin harreman zuzena ez zuten herritarrendako. Erdararen nagusitasunak erabat zokoratuta, ia beti etxe barrenekoak ziren une jakinetan besterik ez zen agertuko, hilzorian dauden mintzoei gertatu ohi bezala. Hizkuntza jendaurreko funtzio guztietatik aspaldian erauzirik, lasai-lasai gerta zekiokeen urte haietako haur bati bere inguruan euskara bazegoenik ere ez sentitzea, edota gaur egun, hamarkada asko igaro ostean, halakorik ez gogoratzea, hizketak eta galderek oroimena bizitu bitartean gutxienez: berriemaileren batek duda izpirik gabe erantzun du hasieran bere gazte denboran ez zela Bidankozen euskaraz egiten. Gero, solasari helduta, xehetasun interesgarriren bat kontatzeko gauza izan da bera ere. Baina lekuko mota horrentzat*,* ustez behintzat, «euskara ez zen existitzen» bere haurtzaroko Bidankoze hartan, hizkuntzaren agerpena guztiz noizbehinkakoa eta ahula zen seinale12. Hori da egungo adineko gutxi batzuen artean nagusitu den pertzepzioa.
Bestelako bizipenek bultzatuta euskararen gainean oparoago mintzatu ahal izan direnak, azken euskaldun haiekin bizi izandakoak dira eskuarki, baten bat ondo-ondoan izan zutenak. Etxe barrenean ia beti, edo —oso lantzean behin kaleko unean uneko hartu-eman pribatuetan. Bidankozeko zenbait familiatan gutxienez bazen oraindik adineko erronkariera-hiztunik gerra bukatu ondoren, eta berriemaileei esker ezagututakoen zerrendatxoa emango dut jarraian, jaiotetxearen eta heriotza-dataren arabera antolaturik. Zuhurtasunez hartu beharreko zerrenda da noski, aspaldiko oroitzapenetan duelako oinarria, eta azken batean euskaldunak ez diren lekuko batzuek besteren euskalduntasunaz duten irudian oinarrituta dagoelako, baina gerraostean ere, urte mordoxka batez, Bidankozeko euskarak apal-apal bizirik jarraitu zuela ziurtatzeko adinakoa dela uste dut13.
### **3.2. Bidankozeko zenbait etxe euskaldun 1935az haratago**
### *3.2.1. Landarna*
Agirien arabera, 1646an nahiz 1677an Juan Landa izeneko jabea zuen Bidankozeko etxe honek. Aspaldikoak dira beraz abizena eta etxea14. Azken honetan bizi izan zen Petra Nicolasa Jimeno Sanz (1859-1939), Gerra Zibila amaitu zen urte berean zendutako andere bidankoztarra. Engracia Mainz bilobak eman du amonaren berri. Berriemaile horrek 8 urte besterik ez zituen Nicolasa hil zenean
<sup>12.</sup> Hondar hiztun horien hizkuntza-gaitasuna auzoentzat ikusezin izatearen ifrentzua, hiztun horiek beraiek jasan ohi duten bakardadea da, bai kate baten azken katebegi sentitzeagatik, baita batzuetan haiek ere ez jakiteagatik inguruan beste mintzakiderik baduten ala ez (ik., adibide gisa, Fernández, 2007). Erronkari ibarrean bertan, Izabako Antonia Anaut zenak herriko azken euskalduna zela uste zuen, erronkarieraz ederki zekien Sotera Ederra artean bizi zelarik (Lopez-Mugartza 2006: 171).
<sup>13.</sup> Honako bi baldintza hauek bete behar izan dituzte zerrendaratu ditudan bidankoztarrek: a) berriemaile batek edo gehiagok zalantzarik gabe euskalduntzat jotzea, eta b) hori berresteko daturik ez zutenek kontrako argudiorik ere ez izatea.
<sup>14.</sup> Gotzon Pérez Artutxek jakinarazi dit datu hori. Bidankozen *Landagoiena* eta *Landeta* lekuizenak daude gaur egun (Lopez-Mugartza, 2006: 397).
eta, zoritxarrez, ez du gogoan hura sekula euskaraz entzun izana. Ez da agertu herrian *Landarna*ko emakume hau aipatu didan beste inor, baina amonaren euskalduntasuna gauza ziurtzat du Engraciak, etxekoei behin eta berriz entzundako albistea baita. Hamarkada bereko euskaldun gehiago ezagututa15 eta Irigarairen 1935eko azalpenak kontuan harturik, datua egiazkotzat jotzeko modukoa dela ematen du, eta horregatik jaso dut hemen, eskuratutako argiena ez izanik ere.
## *3.2.2. Maisterra*
Maisterra abizena ere ez da atzo goizekoa Bidankozen: 1613ko dokumentu batean16 adibidez, ageri da. Laurehun urte igarota galdua da, baina izen bereko etxearen baitan iraun du. *Maisterra*k berandu samarrera arte eutsi zion gainera euskarari. Rosa Ramona Salvoch Hualde (1857-1940) da horren adierazgarri. Etxe bereko Casimiro Salvoch eta *Pelaire*ko María Cruz Hualde ziren Rosaren gurasoak. Beste bi alaba izan zituzten: urtebeterekin hildako Paula Estefanía, eta 1863an sorturiko Francisca Paula. Azken hori ere euskalduna izango zen noski, baina ez dut Bidankozen hartaz oroitzen den inor aurkitu. Herriko adineko zenbaitek *Tía Rosa* esaten zioten haren euskalduntasuna, aldiz, zalantzarik gabe ziurtatu dute bi bilobak: 1921ean jaiotako Fermina Artuchek, eta urtebete gazteago den E.J.J.-k, biek izan baitzuten amona euskaraz entzuteko aukera. Ferminak dioenez, halaxe aritzen zen ondoko herriren batetik Bidankozera iritsitako bizilagun batekin, baita Orontzen jaiotako Estefanía Hualderekin ere. Estefanía Rosa baino hamabost urte gazteagoa zen, aitarik gabe geratu omen zen umetan, eta Bidankozera eraman zuen Rosak ahizpatzat harturik. Bizitzaren hondarrean euskaraz aritzen zitzaien tarteka Rosa Salvoch ezer ulertu gabe entzuten zioten bilobei ere.
# *3.2.3. La Santa*
Etxe berri samarra da *La Santa*, 1907an eraikia. Indiano-etxea da gainera: Fidel Santiago Sanz bidankoztarrak Amerika aldera egin zuen eta baita joan baino aberatsago itzuli ere, 1905ean. Herriratu eta handik lasterrera etxea eraikitzeari ekin zion emaztearekin batera. Emaztea Severina Fuertes Larequi andere euskalduna zen (1865-1946), *Xapatero*ko Domingo Fuertesen eta *Elizalde*ko María Santos Larequiren alaba, *Elizalde* etxean bertan sortua eta hil, aldiz, aipatutako *La Santa*n hil zena.
Bilobetako bat izan dut emakume hari buruzko albiste-iturri nagusi; Severino Ornat, hain zuzen ere17. Gertukoei ere ihes egin die batzuetan, hondarrak behatz artean bezala, azken euskaldun haien oroitzapenak; eta aipatzekoa da Severinoren arrebak ez duela gogoan amonak euskaraz bazekien ala ez; arreba horren
<sup>15.</sup> Mariano Mendigatxaren alaba Ramona Inés, esaterako, 1933an hil zen. Mendigatxak Azkueri idatzitako eskutitzetan irakur daitekeenez euskal hiztuna zen (J. Estornes Lasa, 1984: 71). Ikusi dugun bezala (§ 2), alabarena izan zen etxe hartako azken belaunaldi euskalduna, Azkueren laguntzailearen bilobek ez baitzuten euskararik ikasi.
<sup>16.</sup> Nafarroako Artxibo Nagusiko agiria da, *COMPTOS-VALORACIÓN-Legajo 21* signatura duena. Digitalizatua dago. Miguel Mazterra (sic) izeneko bat aipatzen du agiri horrek.
<sup>17.</sup> Dena den, zorretan nago oraingoan ere Gotzon Pérez Artutxekin. Hari esker jakin nuen beste inork niri aipatu aurretik Fuertes anderearen berri, lehendik ere entzuna baitzien Gotzonek Severinaren ondorengoei hura euskalduna zela.
senarrak, aldiz, ez du dudarik egin eta bat etorri da koinatuarekin. Severinok ez du zalantzarik; amonak aise egiten zuen euskaraz. Ez hori bakarrik: andere hura izan zen Ornat jaunaren arabera Igari-Bidankoze-Erronkari errepidea egiten ari ziren presoekin euskaraz mintzatu zirenetako bat. Izango zuen horretarako aukerarik, preso haiek Bidankozen hutsik zeuden etxe batzuetan sartu baitzituzten, eta lantokira joateko plazatik pasatu behar zutelako, Severina Fuertesen etxe ondotik, alegia.
## *3.2.4. Paskel*
Marcelino Pasquel du izena aipatu berri dudan Severino Ornaten koinatuak. Balio handiko berriemailea izan da, baina ez Severina Fuertes zena euskalduntzat jotzeagatik bakarrik; *Paskel* etxearen inguruko xehetasunak emateagatik batik bat, etxeari buruzkoak nahiz bere amonari buruzkoak. Izan ere, Pasquel jauna Petra Atanasia Salvoch Elizalde (1856-1947) emakume euskaldunaren biloba da. Andere hori ez zen abizen bereko Rosa Salvochen senide hurbila, José Antonio Salvoch eta Francisca Elizalde bidankoztarren alaba baizik.
Petrak lau urterekin galdu zuen ama eta handik gutxira amona ere bai; aitona ezagutzera iritsi ere ez zen egin. Aita bigarren aldiz ezkondu zen alargundu ostean eta horrexegatik Felicia Garate burgiarra bihurtu zen Petraren amaorde. Felicia 1838an jaioa zen: datu interesgarria da, Burgin euskara Bidankozen baino lehenago galdu zela jakinda. Petrak orduko Bidankoze hartan euskarari eutsi bazion, etxean jaso zuelako izango zen ezinbestean, eta hizkuntzaren jarraipenean amak horren garrantzitsuak izanik, ez da samurra 1838an sortutako emakume burgiar hura besterik gabe erdalduntzat jotzea. José Antoniok eta Feliciak beste hiru seme-alaba izan zituzten; zoritxarrez ez dut haiei buruzko xehetasunik jaso.
Petra Salvoch heldutasunera iritsi aurreko bidean ilungune aipagarri bat dago: 10 urtetik 20ra bitartean ez omen zen *Paskel* etxean bizi izan (ez dago garbi neskame joanda edo zer dela-eta, ez eta Bidankozen bertan geldituta ala herritik kanpo). Bistan da dena den ez zuela ez haurtzaro ez gaztaro barerik izan, eta hainbat tokitan ibili zela harat-honat. Azkenean Bidankozeko emagin bihurtu zen eta urte asko eman zituen lanbide hartan, harik eta ardura Martina Ornatek hartu zuen arte. Herrikoek oso maite izan zuten Petra Salvoch emagina.
Euskaldun osotzat du Marcelino Pasquelek amona Petra, duda izpirik gabe (*Sabía muy bien*), eta haren euskalduntasunaren zenbait irudi gorde ditu gainera: Rosa Salvoch aurkezterakoan aipatu dudan Estefanía Hualde oronztarra eta amona Petra hainbat aldiz entzun zituen euskaraz; Marcelinori berari eta etxeko gainerako haurrei ere euskaraz hitz egiten zien haserretzen zenean errietan emateko (*para que no entendiéramos lo que decía*). Azkenik, Sakana aldeko zikiratzaile euskaldunak joaten zirelarik ibarrera zerri zikiratzera, haietako batekin amona euskaraz gustura asko aritzen zela du gogoan *Paskel* etxeko jaunak.
# *3.2.5. Ornat*
Lehenagotik ere Bidankozeko euskararen historia txikian tinko txertatutako izena da hori: *Ornat*en munduratu zen 1796an Mariano Mendigatxaren ama Melchora. Ez zen, ordea, ama-seme haiekin eten etxe hartako euskararen jarioa; lau berriemaile ezberdinek dute oraino gogoan hantxe sorturiko Juana Paula Ornat Pérez bidankoztarra (1864-1950, Francisco Ignacio Ornat eta María Ignacia Pérezen alaba) euskal hiztuna zela. María Ignacia Burgin jaioa zen (1833), Petra Salvochen amaorde Felicia Garde bezala. 1830eko hamarkadan zeharreko burgiar batzuk gutxienez euskaldunak izan zirela eta (Bidankoze euskaldunagoan behinik behin) euskara transmititu ere egin zutela susmatzeko arrazoirik badago.
Lau berriemaileetatik hiru Paula Ornaten bilobak dira (A.J.U., E.J.J. eta Alejandra Salvoch); laugarrena (Severino Ornat) Paularen anaia baten biloba. Laurek entzun ahal izan zuten euskaraz *Garro* etxera ezkondutako andere hura, eta denek jo dute inolako ezbairik gabe euskalduntzat (*aquella sabía bien,* A.J.U.). Alejandra Salvochek, adibidez, bere bi amonak ikusi ohi zituen etxean erronkarieraz hizketan: Paula bera, eta laster aipatuko dudan Alejandra Calderero. E.J.J.-k, bestalde, euskaraz kanta ziezaiela eskatu ohi zion amona Paulari gainerako bilobekin batera: *abuela, ¡cántenos en vasco!;* eta hark elizako kantak abesten zizkien. 80 urte beranduago, berriemaile horrek gorde du oraindik Paula Ornati entzundakotik Mendigatxak bildutako «*Gairon, Gairona*» ezagunaren arrasto xumeren bat:
*Gaiun, gaiun eliza, sortu Jesus… Nazareneko eliza, sortu gaiuna…*
Severino Ornaten ustez emakume hura izan zen 1939 eta 1941 bitartean errepide-lanetan zebiltzan presoekin euskaraz hitz egin zutenetako beste bat.
## *3.2.6. Calderero*
Bidankozeko *Calderero* etxean jaio zen 1859an arestian aurkeztutako Severina Fuertesen senarra, Fidel Santiago Sanz, Amerika aldera joan eta aberats bueltatu zen hura (§ 3.2.3.). Ez dago ziurtatzerik gizon hura emaztea bezala euskaraz aritzeko gai zen ala ez, baina garbi dago etxe hartan Fidel baino beranduago sortutako emakume bat behintzat euskaldun hazi zela: Josefa Alejandra Calderero Sanz (1869-1952). Aita, José, Salamancako herrixka batean jaiotako karabineroa zen, baina *Anxelmo* etxeko Agustina Sanz bidankoztar gaztearekin harremanetan ibili zen nonbait, eta ezkondu egin ziren azkenean Alejandra bera munduratzeko bi aste eskas falta zirenean. Ezkontza harekin batera *Calderero* izena hartu zuen ordura arte *Anxelmo* zenak.
Alejandra Salvoch bilobaren oroimenean gaur arte iraun dute bere amona zenak eta haren euskalduntasunak. Esan bezala (§ 3.2.5.), lekuko horren bidez jakin dut Alejandra Calderero eta Paula Ornat euskaraz aritzen zirela elkarrekin. Gazteek ulertzerik nahi ez zutenean ibiltzen ziren horrela bi emakume haiek. Oso begiko izan zuen Alejandra amonak izen bereko biloba, hainbat mutilen ostean jaiotako neska izateagatik agian. Hala, goxotasun bereziz hartu ohi zuen eta luze aritzen zitzaion honetaz eta hartaz kontu kontari. Gaztelaniazko kontuak izan ohi ziren haiek, bilobak ez baitzekien beste hizkuntzarik, baina haiekin batera, Alejandra Salvochek sei bat urte zituela, honek Gabon kanta luzetzat daukana irakatsi zion Alejandra Calderero amonak. 86 urteko bidankoztarrak ez du gaurdaino ahaztu duela zortzi hamarkada ikasitakoa edo horren isla bat bederen, eta behin eta berriz esateko gauza da, ia aldatu gabe:
*Belelen, Belelen, sortu Jesus Nazare. Nazareneko liza, en guriona kantate, ogi xuria ostiarako, ardaun ona kalitzeko, bertan bertan konbertite Iesukristu goretako. Txutxurubitate, Natiribitate. Gairon gairona, argizagia, mellallandia, zutan fiatze mundu guzia. Ollarrak ata txoria mundu guzuti. Goazen aingurieki, arkanxelireki, ga[u]r kantatzera, gore erregiak en Xinko semiarena adoratzera*18*.*
Gutxienez bi kanta-zati ezberdinen nahasketa ematen du Alejandra Salvochek gogoan duenak. Batetik, Eguberri bezpera arratsaldean ibarrean abestu ohi zen eta Paula Ornatez ari nintzela ahotan hartu dudan *Gairon, Gairona* izenekoaren hainbat atal antzeman daitezke. Bestetik, Alejandraren jardunaren amaierak Erronkarin ez ezik Zuberoan ere kantatutako *Goazen*ak dakartza gogora; haien hasierako ahapaldia hain justu ere, ezagunena. Juan San Martinen arabera, diru-eskean ibiltzeko erabili ohi ziren kanta hauek, baina *Goazen*ak helduek abesten zituzten, eta *Gairon Gairona*, aldiz, haurrek (San Martin, 1976: 14). Baliteke Bidankozen horrenbeste eman dezakeen beste lekukorik gelditzea, baina hala baldin bada nik ez dut aurkitu.
## *3.2.7. Salbotx*
Bidankoztar bat baino gehiago ikusi du herriak azken hamarkada hauetan ehun urte betetzen. Horietako bat, *Salbotx* etxeko Ciriaco Salvoch Juanco, —XX. mendearen hasieran jaio eta 103 urte zituela 2009an hildakoa— zeharkako lekuko ezin interesgarriagoa da, bere oroitzapenak ondorengoei kontatu zizkielako eta horri esker dutelako haiek gaur Martina Salvoch Salvoch (1870-1949) eta María Jacinta Salvoch Salvoch (1871-1952) ahizpa euskaldunen aditzea.
Ahizpa biak Ciriacoren izebak ziren, Gabriel Salvoch aitaren arrebak, alegia. Gabriel, Martina eta Jacintaz gain beste zazpi seme-alaba izan zituzten Froilán Salvoch eta Marcelina Salvoch gurasoek. Hamar guztira. Gabriel, adibidez, 1874an jaio zen, eta beste lau munduratu ziren ondoren. Berdin-berdin jasoko al zuten hamarrek gurasoen euskara muga-urte haietan? Litekeena da erantzuna ezezkoa izatea, eta *Fuertes* etxean gertatu omen zen bezala aldea egotea zaharrenetatik gazteenetara *Salbotx*enean ere.
Dena den, Ciriacoren izeba Martina eta Jacinta gutxienez iritsi ziren 1870eko hamarkadan euskara etxean berenganatzera. Horren lekuko izan zen urte luzez
<sup>18.</sup> Laugarren lerrotik aurrerako guztia behintzat neke handirik gabe lotu daiteke XX. mendean zehar Erronkari ibarrean jasotako materialekin, Salvoch anderearen bertsioan ulermen ezak eragindako deformazioa handixkoa izan arren. Erronkariko eite garbia dute edonola ere hark gogoan dituen askok: *goretako* 'guretzat', *Gairon gairona* 'Gabon, gabona', *aingurieki* 'aingeruekin', *arkanxelireki* 'goiaingeruekin' (Fidela Bernatek *arkanxalieki*)… Beste zenbait hitzetan nabarmenagoa da desitxuratzea, B. Estornes Lasak (1983: 220) 30eko hamarkadan Izaban jasotakoaren aldean [bikote bakoitzean izabarra doa bigarren]: *bertan bertan vs ketan* [ = haietan] *bietan* / *Txutxurubitate vs urterebitate / mellallandia vs mirall* [ = mirari] *andia / Ollarrak ata txoria mundu guzuti vs Oilarra txuri mundutik…*
ezagutu zituen iloba, eta hark kontatu zuen hainbat urte beranduago bi ahizpak euskaraz aritzen zirela elkarrekin. Horrela heldu da albistea Ciriaco Salvochen biloba den Dabid Lalana Salbotxengana.
## 3.2.8 Lengorna
Bidankozeko beste hainbat bezala (*Landarna, Hualderna...*), hau ere sinkoparen azpian -REN jatorri-atzizkia ageri duen -RNA amajeradun etxea da.
Herriko hondar euskaldunen zerrenda honetan orain arte agertutako guztiak emakumeak izan badira ere (Erronkarin ohi bezala)<sup>19</sup>, gizonezko bat aipatuko dut azkenik: Antonio Evaristo Urzainqui Salvoch, hain zuzen ere (1872-1959). Gizon izate hutsak albistea susmopean jar dezake, baina datua sinesgarria da eta ez dago aldez aurretik baztertzeko arrazoi sendorik. Bidankoztar hari buruz esan dezakedana, izen bereko Evaristo Urzainqui bilobak kontatu dit.
Egun 82 urte dituen Evaristo ez zen gurasoekin hazi, aiton-amonekin baizik; haiekin txiki-txikitandik bizitzeaz gain erreferentzia ezin gertuagoa izan ziren berarentzat. Aitona, esandako Antonio Evaristo zen. Amona ere aipatu dut orrialde hauetan zehar: Estefanía Hualde (1872-1949), *Maisterra*ko Rosa Salvochek ahizpa bailitzan Bidankozera eramandako oronztar euskalduna (§ 3.2.2.). Evaristo bilobak dioenez, 1930eko hamarkadan zehar, bera haurtxoa zelarik, euskaraz mintzatzen ziren aiton-amonak etxe barrenean haien jarduna etxeko gaztetxoek ulertzerik nahi ez bazuten. Urte batzuk beranduago berriemailea koskortu zenean hori egiteari utzi ziotela ematen du, edota bilobak gehiago entzun ez ziela gutxienez. Etxeko giroari guztiz lotutako euskararen erabilera izango zen horrenbestez aiton-amonen artekoa, eta hori dela-eta esplika liteke gainerako berriemaileek Evaristo zena ezagututa ere euskaraz bazekien ala ez ezin ziurtatu izana.
Heriotza-data berantiarrak auzitan jarraraz dezake *Lengorna* etxeko jaunaren euskalduntasuna. Are gehiago, arestian esan bezala, gizonezkoa izanik, eta emakumezkoak izan zirelarik oro har azken euskaldunak Erronkari osoan. Baina komunikazio-testuingurua —euskara etxe-girora mugaturik, gazteagoek ez ulertzearren— sinesgarria da eta hainbat berriemailek bermatu dute beste kasu batzuetan. Jaiotza-datari dagokionez, bestalde, *Salbotx* etxeko ahizpen edota Alejandra Caldereroren inguru-ingurukoa zen Evaristo. Azkenik, baliteke oronztar batekin ezkondu izanak zekienari hobeto eusten laguntzea, Orontzen euskara Bidankozen baino beranduagora arte gorde zelako eta ez litzatekeelako harritzekoa emaztea, haurtzaroan, senarra bera baino euskaldunagoa izatea. Guztia kontuan hartuta, ez dut Evaristo Urzainquiren euskaldun izatea ukatzeko pisuzko arrazoirik ikusten eta, zuhurtasun osoz bada ere, Bidankozeko hondar hiztunen zerrenda honetan tokirik baduela iruditzen zait.
<sup>19.</sup> Luze deskribatu zuen Sánchez Carriónek (1972) Nafarroan barrena antzeman zuen hizkuntzaaldaketa prozesuan emakumezkoek izandako eragina, gaztelaniari dotoreago irizteagatik, hiriko bizitza nahiago izateagatik, eta, azken batean, herritik kanpoko etorkizunaren bilaketan erdara baliagarriago sentitzeagatik —ik., besteak beste, Iturmendi, Ituren edota Etxalarri buruzko azalpenak—. Erronkarin, ordea, neguan Erribera aldera joan ohi ziren gizonezkoek eragin zuten hizkuntza-aldaketa eta andrazkoak izan ziren gordetzaile (1972: 180).
## **3.3. Bigarren mende erdia: Bidankozeko euskararen kondarrak**
Orain arte aipatu ditudan ustezko euskal hiztun guztiak desagertu ostean ere, berandura arte bizi izan dira euskara pixar handi samarrak gorde dituzten bidankoztarrak: Marcelino Pasquelen aita Félix Pasquel Salvochek (1891-1974) 1800 inguruko Martin Bixente Larranbe arbasoari buruzko bertsotxo bat kantatu ohi zien Marcelino eta haren anaia Crisantori. Félixek ez zuen seguru asko euskaraz ongi jakingo, baina semeei abesten zienaren esanahia esplikatzeko gauza zen. Marcelinok honela du gogoan bertso-zati desitxuratu samarra:
> *Martin Bixen Larranbe, noble persona, usande uri guti eta boruntate ona*20
Bere abizenaren etxeko Martina Ornatek ere (1896-1984) bazekien zer edo zer: *hablar corriente, no; pero entendería muchas cosas* (S.O.); sarri askotan entzuten zioten zahartzaroan *ixilikonai,* horrelako esapideek euskarak berak baino luzeago iraun izanaren erakusgarri. *Santxena* etxeko Constancia Pérez Sanzek (1905-1999) hamar arte behintzat bazekien zenbatzen, eta biloba euskara ikasten hasi zenean galdetu egiten zizkion amonak zenbakiak, ongi zekizkien ikusteko (D.U.). Interes berezikoak dira *Garro* etxeko Donata eta Fulgencia Jimeno Ornat ahizpei buruzko albisteak, Paula Ornat euskaldunaren alabak baitziren. *Largotena*ra ezkondutako Donatak (1891-1994) euskara oso ezezaguna ez zuela iduri du: *sabía contar* (F.A.); *sabía muchas cosas* (S.O.). Alejandra Salvoch berriemailearen ama Fulgencia, aldiz, aski anekdota deigarri baten protagonista izan zen 1970eko hamarkadan: udalekua Bidankozen zuten Donostiako haur euskaldun batzuk jolasean ari ziren herriko plazan eta Fulgencia ikusirik iseka egin zioten euskaraz. Andere bidankoztarrak haien trufak entzun, eta hizkuntza bera erabiliz egin omen zien aurre, eta errietan eman ere bai. Euskara zenbateraino edo nola baliatu zuen ez dakidan arren, kontatutakoa hala izatera, Fulgencia Jimeno zenak bazekikeen euskarazko pixarren bat baino gehixeago.
## **4. Ondorio gisa**
a) Berriemaile frankok adierazi dutenaren arabera ohikoa zen Bidankozeko azken euskaldun edadetu haiek gazte erdaldunik inguratzen ikusi orduko euskarazko hizketa etetea edota entzulea uxatzea. Gotzon Pérez Artutxek *ixilikonai* eta *aski duk* jaso ditu herrian: horixe zen egungo adinekoek ordukoengana gerturatzean entzuten zutena, haiek solasteari utzi edota gaztelaniara jo aurretik. *Aski duk* hori Marcelino Pasquelek gaur gogoan duela ziurtatu ahal izan dut nik. A.J.U.-k, bestalde, ez ditu ahaztu bera bezalako gaztetxoak heltzean elkarri *ixiládi* esanez mututzen ziren herriko zenbait amona. *Ixiládi* hori bera ez ezik, *naiko* ere gehitu dit herritik duela 55 urte atera zen Teresa Hualdek. *Los despachaban para que no oyeran*, Mariano Mendigatxaren birbiloba Porfirio Mainzen hitzetan esanda. Azken orduko hiztun haiengan lotsa, *uskara* erabiltzeko halako beldur zantzu bat edota mintzo zaharra ezkutukoari baino ez egokitzearen sentipena nahasten zirela pentsa liteke. Euskara gauza egokia ez izatearen pertzepzioa, antza.
<sup>20.</sup> *Pero ni sabíamos lo que era... —*dio Marcelinok berak— *mi padre nos solía decir que era una persona que tenía mucha voluntad pero dinero nada; éste era el tatarabuelo. Usande uri* horren amaieran *'diru'* dagoela ematen du beraz; baina iluna da gainerakoan hasiera.
b) Uztarrozen edo Izaban egin zen bezala azken euskaldun zahar bidankoztarren hizkuntza-ondarea biltzea ezinezkoa izan bada ere, eta gaur egun inguru osoko euskal mintzoak zeharo galduta egonagatik, Bidankozeko euskararen desagerpena ez da horren aspaldiko kontua21. Jasotako albisteen arabera, herriko euskara taxuz eman zezaketen lekukoak 50eko hamarkadara arte bizi izan ziren. 1950ean grabagailua hartuta Bidankozera joandako balizko ikertzaileak ez zukeen 1970ean Izabara edo Uztarrozera joandakoak baino askoz gutxiago bilduko, seguru asko. Ordura arte behintzat bizi izan zen Bidankozeko euskara; eta azken hiztun osoak desagertu ostean ere, hainbat urtez iraun dute ondorengoen oroimenean euskaldun zahar haiei entzundako hitz, kanta, bertso edota esaldiek. Bertako mintzoarenak egin zuen garaiko isiltasuna gainditurik, ordukoak baino egun hobeak ezagutzen ari da gaur euskara Bidankozen; ez zen zaila. Gauzak horrela, eta 1950 inguruko azken belaunaldi euskaldun hark utzitako arrasto apalari esker, XX. mendea hasi zenerako erronkariera kale-girotik eraitsia zuen herri honetan ez da euskararen katea zeharo etetera heldu, Nafarroako leku anitzetan, zoritxarrez, gertatu zen bezala.
### **Bibliografia**
- Artola, K. (1991): "Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (I)", *FLV,* **58**, 247-281. –––––––––––––, (1992): "Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-ta (hurbiltze-saiakera)",
- *FLV,* **60**, 187-227.
- –––––––––––––, (2000): "Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (eta II)", *FLV,* **85**, 487-512.
- –––––––––––––, (2005): "Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (9 Espartza: ahozko testuak)", *FLV,* **99**, 213-264.
- –––––––––––––, (2013):"Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (7 barnera begirako zenbait erkaketa)", *FLV,* **116**, 31-89.
- Barajas, J. (2007): *Batallones disciplinarios (Esclavos del franquismo), Associació per a la Memòria Històrica i Democràtica del Baix Llobregat.*
- Bonaparte, L.L. (1863): *Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l'euscara,* Londres.
- Camino, I. (2005): "Arakilgo euskara: kokagunearen auzia eta datuen fidagarritasuna", *FLV,* **99**, 265-286.
- Dressler, W.U. (1981): "Language shift and language death a Protean challenge for the linguist", *Folia Linguistica, 15,* 5-28.
- Estornes Lasa, B. (1983): "El dialecto roncalés en la muga de Aragón y Bearne", *IKER,* **2** *(Piarres Lafitteri omenaldia)*, 215-229.
- Estornes Lasa, J. (1984): "Mendigatxa'k Azkue'ri kartak 1902-1916", *FLV,* **43**, 55-128.
- Estornes Lasa, M. (1964): "Verano de 1964 en el Pirineo vasco, fichas breves", *Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País,* **XX***,* 465-471.
- Fernández, A. (2007): "Actitudes y representaciones entre los tehuelches o aonek'enk acerca de la extinción de su lengua y la pérdida de elementos culturales", in A. Medina eta A. Ochoa, *Etnografía de los confines. Andanzas de Anne Chapman,* UNAM, Mexiko hiria, 283-293.
- Fishman, J. (1991): *Reversing Language Shift: Theory and Practice of Assistance to Threatened Languages,* Multilingual Matters, Clevedon.
<sup>21.</sup> Ezta Gardekoa ere, seguru asko; baina datu gehiago bildu beharko lirateke herri horretako egoera hobeto ezagutzeko.
- –––––––––––––, (2000): *Can Threatened Languages Be Saved? Reversing Language Shift, Revisited: A 21th Century Perspective,* Multilingual Matters, Clevedon.
- Gorria, A.J. (1983): "Desplazamientos demográficos temporales desde el valle de Ansó al Pirineo francés", *Temas de antropología aragonesa,* **2***,* 40-50.
- Irigarai, A. (1956): "Noticia del estado lingüístico de Navarra en 1935", *Euskera,* **I**, 41-46.
- Irizar, P. (1973): "Los dialectos y variedades de la Lengua Vasca. Estudio lingüísticodemográfico", *BRSVAP,* **XXIX,** 4-78.
- Lopez-Mugartza, J.K. (2006): *Erronkari eta Ansoko toponimiaz,* Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, Iruñea eta Bilbo.
- Mendiola, F. (2011): "Lejanas montañas, recuerdos cercanos: Historia y Memoria del trabajo de prisioneros andaluces y extremeños en las carreteras del Pirineo navarro (1939-2010)", *Revista de Estudios Extremeños,* **LXVII, 2**.
- –––––––––––––, Beaumont, E. (2006): *Esclavos del franquismo en el Pirineo. La carretera Igal-Vidángoz-Roncal (1939-1941),* Txalaparta, Tafalla.
- Peyró, M. (2005): "La desaparición de las lenguas de la Patagonia", in L. Mameli eta E. Muntañola (ed.), *América latina: realidades diversas,* Universitat Autònoma de Barcelona, Bartzelona, 317-327.
- San Martin, J. (1976): "Fragmentos de canciones del "uskára" roncalés", *CEEN,* **22**, 5-18.
- Sánchez Carrión, J.M. (1972): *El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra (1970). Factores de regresión. Relaciones de bilingüismo,* Príncipe de Viana, Iruñea.
- Sanz, E. (2010): "La frontera, la casa y el valle: referentes de la sociedad pirenaica tradicional", *Sancho el Sabio,* **32**, 11-41. |
aldizkariak.v1-7-517 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 65 _2008_4",
"issue": "Zk. 65 _2008_",
"year": "2008",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **EUSKARAREN SILABA: EGITURA ETA HISTORIA**
**Tesiaren egilea:** Oroitz Jauregi Nazabal **Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea **Saila:** Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila
**Tesi-zuzendaria:** Miren Lourdes Oñederra katedraduna eta Joseba Lakarra katedraduna
**Tesiaren laburpena:**
Ikerlan honetan euskararen silaba-egituraren nolakotasuna eta sortze-lehentasunak azalduta, erakutsi da euskaraz gertatzen diren bilakabide fonologiko ugariren arrazoia silaba-egitura unitatetzat gordetzea dela. Silaba, egitura erritmikoan funtsezko elementu denez, erritmoa oinarritzat hartzen duen tipologia holistikoaren bidez euskara modernoaren hizkuntz tipoaren ezaugarriak erakutsi dira: hizkuntza silaba-aldikoa, eranslea, sistema fonologiko aski naturala duena, etab.
Ikerketa-lanean aipatu bezala, erritmoaren azterketaren bidez euskararen berreraiketa-proposamenei ekarpenak egin dakizkieke, eta kasu honetan hitz azentu aldaketaren bidez Lakarrak (2005, 2006, besteren artean) proposatutako hizkuntz tipo aldaketarako oinarriak eskaini dira.
Egungo eta berreraikitako euskararen azalpenen ondoan, euskararen silaba egituraren bi tresna bidezko azterketa burutu dira: bata akustikoa; egungo hizkera arduragabean oinarritutako azterketa honetan silaba-egiturak neurtu dira eta ondoren azterketa estatistikoak eskaini dira. Bestea informatikoa; testu idatzietan, diakronia ardatz hartuta, silaba-egituren maiztasunak neurtu dira.
Ikerketan, silabaren azterketak euskararen ezagutza sakondu eta hedatzea dakarren neurrian, silabak azterketa linguistikoan, eta batez ere, fonologikoan duen garrantzia azpimarratu da. |
aldizkariak.v1-7-44 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 5 _1992_2",
"issue": "Zk. 5 _1992_",
"year": "1992",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **PLANGINTZA ETA MERKATUA: KALECKI ETA KORNAI-REN IKUSPEGIAK**
## **Joseba Tobar Arbulu**
Michael Kalecki nahikoa ezaguna duke irakurleak. Haren obren artean 1971n eta 1972an argitaratutakoek arrakasta handia izan dute. Ezezagunago dateke 1986an argitaratu zena.
Kalecki *monoarkia* barnean, hau da, alderdi politiko bakarreko sistema barruan, plangintza zentraldua gehi bigarren mailako zenbait sektoretako merkatu-mekanismoaren aldekoa zen. (Monoarkia eta poliarkia kontzeptuen arteko bereizkuntza Brus-ek egin du, ezaguna den Dahl-en poliarkia kontzeptua kontutan izanik).
Agian Janos Kornai ezezaguna izan dakioke irakurleari. Hala ere, nahikoa ezaguna dugu Kornai gure Mendebalde honetan. Askotxo idatzi badu ere, hemen interesatzen zaiguna azken hamarkada honetan argitaratu dena da (1980, 1982, 1986 etab.ean).
Kornaik, monoarkia barruan, eskasiaren arazoa aztertu du. Eskasaldiaren arazoa aztertu du. Eskasaldiak direla kausa, Hungarian batez ere, erreforma ekonomikoak ezagutu dira 1980ko hamarkadan. Beroriei eutsiko diegu laster.
#### **Kaleckiren ekarpenak**
Kaleckiren fokapenak ondoko puntuok suposatzen ditu:
- I enpresarik garrantzitsuenak nazionaltzea (finatz enpresak, industri enpresak eta zerbitzu publikoak);
- II berorien ihardueraren koordinaketa, plangintza ekonomikorako erakunde batek egina;
- III kanporako merkataritza, banku eta finantz sistemaren gaineko kontrol publiko osoa; eta
- IV material eta produktu garrantzitsuenen esleipena ahal izanez gero.
Enpresa pribatuek oraindik paper garrantzitsua jokatzen dute bigarren mailako sektore industrialetan, kontsumo-ondasunen produkzioan eta banapen-zerbitzuetan.
Inbertsioaren plangintza zentralak lanindarraren enplegu osoa segurtatu beharko luke. Langile-kontseiluek –langile teknikari eta gestiogileez osaturik– plangintza ekonomikoaren aldeko izanik, beren enpresaren kontrola segurtatuko lukete.
Kaleckiren ereduan, zentralki plangintzatu sektore estatalaren ondoan, "liberalduriko" kooperatiba- -sektoreak, artisau pribatuak eta eskala txikiko produkzio estatalak aritzen dira, ondoko printzipioetan oinarriturik: plangintza "indikatiboa", industria estatalekiko kooperazioa eta banapen-area; kontrataturik ez dagoen outputen salmenta eta erosketa libreak merkatuan; mozkin-banaketa (teknikari eta gestiogileei zuzendua, ez langileei); autofinantziaturiko inbertsioa, enpresa txiki estataletan ezik, non inbertsioa tokian tokiko autoritateak finantzatzen bait dute; tokian tokiko kontrolak.
Enpresa handiei helburu zehatzak eman beharko zaizkie, enplegu osoari dagokionez, bai eta ahalmen berriekiko inbertsio handiagoei dagokienez ere. Halaber, produkzio-helburuak eman beharko zaizkie, inputen banapena, alokairuen fondoa; beraien erosketak eta salmentak prezio-kontrolaren pean egon behar dute.
Brusek dionez (1977), Kalecki ez zegoen merkatu-mekanismoa erabiltzearen kontra, baina ekonomiaren funtzionamenduan, zeinak lerro nagusietan zentralki plangintzaturik egon beharko lukeen, merkatu- -mekanismoa bigarren mailakotzat hartu zuen.
Nutiren ustez (1086), Kaleckiren ekonomia sozialistaren ereduak bi ereduren ezaugarriak gurutzatzen ditu, Ekialdeko Alemaniako sistemarenak (plangintza zentralduaren menpeko bertikalki industri-talde eratzeak, gehi "liberaldutako" sektore pribatua) eta Jugoslaviarenak (kooperatiba-sektorea, autogestioa), baina bion arteko merkatu, plan eta autogestiorako bitarteko errolak.
Nutiren ustez, *1986an*, hauxe da Gorvatxoven erreformek lort dezaketen gehiena, hau da, Sobietar Batasunean ailega daitekeeneko puntarik puntena.
Laburbilduz, Kaleckirentzat enpresa-mozkinen kontsiderazioek ez dituzte inbertsioak eta enplegua gidatzen. Plangintza zentrala errazago egiten dute elkarte sektorialez bertikalki osaturiko enpresek.
Keynes merkatuan sinesten zuen *tory*a zen bezalaxe, Kalecki, plangintzan sinesten zuen ezkertiar sozialista zen. Dena den, gaur egun postkeynesiar epe batean gauden bezalaxe postkaleckiarrean ere bagaude, dudarik gabe.
Brusek (1985) zera dio: Kaleckiren heriotzaren eguna baino aste batzu lehenago, 1970ean, Kalecki eta Kowalik-ek saio batean "erreforma fundamentalak" proposatu zituztela, hau da, zegoen sistemaren barnean aldaketa esanguratsuak. Kowalikek berak (argitaratzear dagoen *Fundamental Reform of Real Socialism* izeneko artikuluan) alderdi politiko bakarreko estatuaren barruan, nolabaiteko pluraltasun politikoa, alderdi komunista lider izanik, proposatzen du.
Errealitatea, *1989an*, haratago joan da, hala eta guztiz ere.
#### **Kornairen ekarpenak**
Kornaik *soft budget constraint* edo aurrekontu ahuleko baldintzapen delako kontzeptua 1979 eta 1980.ean plazaratu zuen. 1986.ean (Kornai, 1986) bere erreformulazioa agertu zuen.
Aurrekontu-baldintzapena aldagaien gaineko *ex-ante*ko baldintza da, lehendabizikoz eskariaren gainekoa. Aurrekontuaren ahultasuna gastuen eta irabazien arteko harreman hertsiak lasaitu egiten direnean agertzen da, zeren irabazien gaineko gastuok beste erakunde batek, Estatuak hain zuzen ere, estal ditzan espero bait da.
Azkenean, aurrekontu ahuleko baldintzapena bi joera soziopolitikok sortzen dute. Alde batetik, gizarteak Estatuari ongizatezkorako erantzunkizuna eskatzen dion joera; bestetik, burokratizaziorako auto-berrindartzekoa.
Kornairen ustez, eskasaldia ekonomia sozialistetan arazo sistemikoa da, hots, egitura ekonomikoari berari dagokion arazoa.
Kornaik dioenez, efikazia ekonomikoa eta segurtasun-elkartasuna ez datoz bat. Berarentzat hauxe da benetako arazo eta dilema. (Aurrekontu sendoko baldintzapenak, aldiz, konkurrentzia sortzen du; ahultasunak beldur hau zokoratzen duelarik).
Hori horrela delarik, 1980tik 1989ra zenbait erreforma proposatu eta burutu izan da Hungarian. Ikus Kornai 1980b, 1982, 1983, 1986c, 1988 eta *Acta Deconomica* izeneko aldizkaria.
Merkatu-mekanismoa eta mekanismo burokratikoa koordinatzean datza hungariar dilema (Kornai 1984). Estatu-sektoreari dagozkion enpresen gaineko merkatu-disziplina ezartzeak porrot egin du, merkatu indarrak mikrosartze burokratikoek baldintzatzen dituztelako (Kornai 1984, 1986c).
Kornairentzat (1986b) estatu sektoreko erreforma partzialak plangintza zentralak eta merkatu- -mekanismoak dakartzaten ondoriorik txarrenak sortzen ditu; beraz, eskasi- -ekonomiaren arazoak areagotzen ditu.
Berriro ere esan beharra dago errealitatea, 1989an, erreformek lekartzaten puntuetara baino harantzago joan dela. Izan ere, hamar urteko eztabaida ondoren, 1990ean hauteskundeak izan ziren Hungarian, zenbait alderdi politikok parte hartu zutelarik.
Pluraltasun politikoa ageri zaigu beraz. Ez bakarrik Hungarian beste aldetik.
Alderdi politiko bakar baten barruan erreforma ekonomikoak ezagutuz gero, eta berauei dagozkien eztabaida teorikoak edukiz gero, demokrazia formal batek ezagutzen dituen hauteskundeak egon dira. Monoarkia batetik poliarkiara iragan da. Baina zer-nolako eredu ekonomikoa ezagutzen du Hungariak, 1990ean?
Azken erreforma-garaian, hala teorian nola praktikan *eskasaldi ekonomikoa* monoarkian aritu den eredu ekonomiko konkretu bati dagokiola frogatu da. Argi gera bedi, beraz, ez bakarrik stalinismoak baizik leninismoak ere, ekonomian, porrot egin dutela. Gauza bera politikan ere.
Beraz hauxe da gure lehen tesia: Hala ekonomian nola politikan leninismoak porrot egin duela.
Bigarren tesia zera da: Oraingoz ez dakigula, argi eta garbi, zehatz-mehatz, zer-nolako ekonomi mota agertuko den Hungarian eta estatu haietan.
Badakigu, ongi jakin, ekonomilari desberdinak ari direla beraien ideiak bultzatu nahirik (Kornai 1986c):
- (a) batzuk lehengo ereduari atxikitzen diote (ortodoxia leninistako partaideak);
- (b) beste batzuk kaleckiar ereduari eutsi nahi diote (Szego 1987);
- (c) soxialdemokratak ere badaude;
- (d) halaber, Friedman eta merkatu- -mekanismo hutsa aipatzen dutenak ere badira;
- (e) Galbraith ere aipatu eta ikertu izan da.
Beraz, ia eskola guztietatik agertzen zaigu. Zer nolako etorkizun ekonomikoa ezagutuko duten estatu hauek oraingoz ikusteko da.
#### **Behin-behineko ondorioak**
Zenbait ondorio garbi agertzen zaigu. 1980ko hamarkadan Europako Ekialdean ezagutu diren erreforma ekonomikoak ikusiz:
- I monoarkia barruan, Brusen kontzeptua erabiliz, plangintza orokor eta erabat zentralista denak porrot egin duela:
- II monoarkiaren ordez, poliarkia agertu da nonahi, hau da, pluraltasun politikoa;
- III eztabaida teoriko eta praktiko baten aurrean gaude: plangintza eta merkatu-mekanismoa, biak batera,
nola elkar? noraino bata eta bestea? zein arlotan bata eta zein bestea?
IV ortodoxiaren porrota, bai Ekialdeko sozialismo errealarena, bai Mendebaldeko kapitalismoarena. Azken baieztapen hau, badaezpada ere, behin eta berriro aipatu behar da une honetan: langabezia, inflazioa, merkatal defizitak eta defizit publikoak, kanporako zorrak, ipar eta hegoaren arteko desberdintasunak, iparrean bertan agertzen diren pobrezi multzoak, eta abar luze bat ditugularik.
V zer-nolako ekonomi mota dugun orain aztergai; nola funtziona lezakeen plangintzak merkatu- -mekanismoarekin, zer-nolako ekonomia mistoaren aurrean gaude.
Bai teori mailan bai praktikan, ekonomia mistoa dugu aztergai gaur egun. Hauxe da, nire ustez, garrantzizko ondorioa.
#### **Ekonomia mistoa**
Ikus, beste batzuren artean, Nove (1983), Hodgson (1984), Hare (1985), Dahl(1986).
Autore hauek zera proposatzen dute, ekonomia baten eratzea, baliabide-esleipenerako plangintza eta merkatu-mekanismoa *nolabait* konbinatu behar direla baieztatuz. Arazoa zerean datza, *nolabait* hori zer-nolakoa izanen den, zein sektoretan aplikatuko den bata eta bestea, nola kontrola daitekeen ekonomia misto hori, eta abar luzea. (Diogun, aipaturiko ekonomia mistoak ez daukala ezer amankomunik Samuelson-ek proposatzen duenarekin).
Abalkin sobietar ekonomilarien ustez (1989), "...konfidantza daukagu merkatu-ekonomia sozialista factum bat izanen dela 2000. urtean. Argi dago Estatuak plangintzatuki erregulatu eta premia sozialek determinaturiko merkatua dela."
Bowles eta Gintis-i (1990) jarraituz, ez dut uste arazoa ohizko sektore estrategikoak sozialtzea denik (industria astuna, kasu), baizik eta esleipen- -inefikaziak ezbaturik dauden arloetan edo sektoreetan merkatu-mekanismoa erabiltzea. Walrasiar ereduko ondasuneta zerbitzu-arloetan, kasu, merkatu- -mekanismoa erabil daiteke.
### **Demokrazia ekonomiko baterako hitzaurrea**
Demokrazia politikoa kapitalismoak murriztu egiten du. Gakoa zera da, demokrazia politikoa murrizten ez duen baizik sakontzen duen demokrazia ekonomikoa lortzea.
Nire ustez, argi dago demokrazia ekonomikoak pluraltasun politikoan demokrazia partehartzailean eta ekonomia misto eta sozialistan oinarritu beharko duela. Kontua zera da, eredu orokor hori oraingoz ez dagoela erabat zehazturik.
Ekonomia misto sozialista horretan premia edo beharrizan sozialei, hots, hezkuntza, etxebizitza, osasun, garraio publiko eta abarrei, ezein merkatu-mekanismok ez lieke inolako erantzunik emanen.
Nahikoa argi dago, halaber, pluraltasun politikoa dela irtenbidea. Horretarako ez da behar determinista izan, zeren ekonomia mistoak "gainegituran" pluraltasun politikoa eskatzen bait du.
Pluraltasun formala ez da nahikoa, hala ere. Demokrazia formalak demokrazia partehartzailean oinarritu beharra dauka, hala gizartean nola enpresetan; hau da, autogestioa zentzu zabal eta sakonean da gaur egun ere gakoa.
Diodan bukatzeko, arazo guzti horiek behin eta berriro aztertu beharko genituzkeela, kapitalismoak eta "sozialismoak" izan eta izanen dituzketen aldaketak kontutan izanik. Ikerketa luze eta sakon baten aurrean gaude. Hala eta guztiz, gaurkoz esan daitekeena hauxe da, ekonomia mistoaren aurrean gaudela, zeinak, nahitaez, pluraltasun politikoa behar bait du.
Ekonomia demokratikoa deritzon ekonomia mistoa izan liteke aztertzeko eta eztabaidatzeko abiapuntu. Ekonomia demokratikoak hiru oinarri hauek ditu gidari: (I) lantegietako demokrazia; (II) ekonomiaren beraren plangintza demokratikoa, merkatu-mekanismoari leku utzirik; eta (III) komunitateak berak kapitala esku-ratzeko ahalmen demokratikoa.
Ikusten denez, hemen ez nator irtenbide errazak ematera. Aitzitik, ikaragarrizko arazoen aurrean gaude, non ezein ortodoxiak ohizko marxismo klasikoak zein keynesianismoak, ez luke ezertarako balioko.
#### **Bibliografia**
- ABALKIN, L.I., "A Paso de Tortuga, Entrevista con Leonid Abalkin", *Debats*, 2: 77-79. (1989)
- BOWLES, S. eta GINTIS, H.; "Contested Exchange: New Microfoundations for the Political Economy of Capitalism", *Politics an Society*, 18, : 165-222. (1990)
- BRUS, W., *The Market in a Socialist Society*, London: Routledge & Kegan Paul. (1972)
- BRUS, W., *Socialist Ownership and Political Systems*. London: Routlege and Kegan Paul. (1975)
- BRUS, W., "Kalecki´s Economics of Socialism", *Oxford Bulletin of Economics and Statistics*, 39(1): 57-67. (1977)
- BRUS, W., "Socialism-Feasible and Viable?" *Nw Left Review*, 153: 43-62 (1985)
- DAHL, R.A.; *A Preface to Economic Democracy*. Berkeley, CA: University of California Press. (1986)
- HARE, P.; *Planning the British Economy.* London: Macmillan, (1985)
- HODGSON, G.; *The democratic Economy. A New Look at Planning the British Economy*. Cambridge: Cambridge University Press, (1971)
- KALECKI, M.; *Selected Essays on the Dynamics of the Capitalist Economy*.Cambridge: Cambridge University Press, (1971)
- KALECKI, M.; *Selectec Essays on the Economic Growth of the Socialist and the Mixed Economy*. Cambridge: Cambridge university Press (1972)
- KALECKI, M.; *Selected Essays on Economic Planning*. Cambridge: Cambridge University Press, (1986).
- KORNAI, J.; "Resource-Donstrainek versus Demand-Constrainek Systems", *Econometrica,* 47: 801-820, (1979)
- KORNAI, J.; *Economics of Shortage*. 2 bol. Amsterdam: North-Holland, (1980a).
- KORNAI, J.; "The Dilemmas of a Socialist Economu", *Cambirdge Journal of Economics*, 4: 147-157, (1980b)
- KORNAI, J.(1982) *Growth, Shortage and Efficiency. A Macrodynamic Model of the Socialist Economy*. California: University of California Press.
- KORNAI, J.; "Comments on the Present State and the Prospects of the Hungarian Economic Reforms". *Journal of Comparative Economics*, 7: 225-252.
- KORNAI, J.; "(1984) Bureaucratic and Market Coordination", *Osteuropa Witschaft,* 29: 306-319, (1983)
- KORNAI, J.;"The Soft Budget Constraint", *Kyklos,* 39, (1): 3-30, (1986a).
- KORNAI, J.;"The Hungarian Reform Process", *Journal of Economic Literature*, 24 (4): 1687-1737, (1986 b).
- KORNAI, J.; *Contraditions and Dilemmas: Studies on Socialist Economy an Society.* Massachusetts: MIT Press, (1986c).
- KORNAI, J.;"Freedom and Reform of the Socialist Economy", *European Economic Review*, 32 (2-3), (1988).
- KOWALIK, T.; "Fundamental Reform of Real Socialism", *Viena Institute for Comparative Economic Studies*.
- NOVE,A.; *The Economics of Feasible Socialism.* London: Allan and Unwin, (1983).
- NUTI, D.M.; "Michal Kalecki´s Contribution to the Theory and Practice of Socialist Planing", *Cambridge Journal of Economics,* 10: 333-353, (1986).
- SZEGO, A.;"Reforms in a Shortage Economy: a Kaleckian Approach", paper presented at *Eastern Economic Association Meeting*, Washinton, D.C., (1987). |
aldizkariak.v1-7-438 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 55 _2005_2",
"issue": "Zk. 55 _2005_",
"year": "2005",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **'Irurac Bat' Konferentzien hezkuntza- eta kulturaproiektuak (1839-1868)**
**Jurgi Kintana Goiriena Historian lizentziatua eta UEUko kidea**
XIX. mendean zehar Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioetako ordezkariak Konferentzia izeneko batzarretan elkartzen ziren aldian-aldian, hiru probintzien politikak koordinatzeko asmoz. Artikulu honetan, Konferentzia haien aktak aztertuz, hezkuntza eta kulturaren arloan aurkeztu eta garatu zituzten ekimen bateratuak analizatzen dira, 1839-1868 arteko epeari dagokionez. Hola ondoriozta daiteke Konferentziak aski eraginkorrak izan zirela hiru probintzien eskumenak, hala nola hezkuntzaren arlokoa, Espainiako gobernuaren saio unitaristen aurrean defendatzeko. Baina, aldiz, batzar haiek eraginkortasun urria izan zuten, hitz eta asmo onetatik harago, hiruren artean hezkuntza- eta kultura-ekimen bateratuak gauzatzeko orduan.
During the 19th century, the representatives of the institutions of Araba, Bizkaia and Gipuzkoa used to meet periodically in assemblies called Conferences to coordinate their politics. This article, analyzing the minutes of those Conferences, investigates the educational and cultural projects proposed and developed together by the three provinces since 1839 to 1868. In this way it is infered that the Conferences were notably effective to defend the domains of action of those three provinces, such as the educational domains, in front of the unitarist efforts of the Spanish Government. But, on the other hand, those Conferences had little effectiviness, beyond good wishes and words, to put among three provinces common cultural and educational plans into practice.
#### **1. Sarrera**
# **1.1. Konferentziak**
Topikoa da euskal herrialdeen nortasun historiko berezitua aipatzea: azken mendeotan, ez omen da euskal erakunde komunik egon, baizik Araba mailakoak, Nafarroa mailakoak, Bizkaia mailakoak, Lapurdi mailakoak, etab. Bakoitza bere foru, Diputazio, biltzar eta arau bereziekin, bakoitza bere aldetik. Onartu izan da, bai, egon zela herrialde maila gainditzen zuen euskal identitate ideologiko-kultural zabalago bat (hizkuntzari lotua, edo kantabrismo-tubalismo moduko mitoekin erlazionatua) baina ez probintziaz gaindiko euskal erakunde komunik. Topiko horrek, ordea, ahantzi egiten du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari instituzionalak (aldika baita Nafarroakoak ere) Konferentzia izeneko bilkuretan elkartzen zirela politika bateratu bat adosteko. Joseba Agirreazkuenaga historialaria izan da bilkura horien garrantzia nabarmendu duena, eta Konferentzia horietako aktak argitaratu eta aztertu dituena (Agirreazkuenaga, 1995).
Konferentzien abiapuntu zuzena, aurrekariak zaharragoak badira ere, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean koka daiteke. Xabier Maria Munibe gipuzkoar jauntxo ilustratuak sortu zuen kultur elkarte hau 1764. urtean, "Irurac Bat" lelopean. Elkarteak ordura arte nagusi zen perspektiba probintziala gainditzea lortu zuen, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aristokrata eta agintariei (baita Nafarroako hainbati ere) sozializatzeko eta urtero elkarrekin biltzeko gune komun bat eskaini zien. Aisialdian elkarrekin biltzera ohitutakoan, ez zen jauzi handirik egin behar izan usadio hori erakundeen maila formalagora eramateko. Eta hola, 1775ean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-erakundeetako ordezkariek beren lehen Konferentzia egin zuten, hiru herrialdeen politika koordinatzeko asmoz. Konferentzia horiek aldika errepikatu ziren, 1793. urtetik aurrera periodikoak bihurtu arte. Hiru herrialdeek XIX. mendearen hasieran nafar erakundeetako ordezkariei ere luzatu zieten gonbita Konferentzietan parte hartzeko, baina horiek ez zuten nahi izan. Hola, bada, Konferentziak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeen koordinazio-organo gisa finkatu ziren XIX. mendean, *Conferencias bascongadas* edo *Conferencias Irurac Bat* izenpean. Konferentzia ez zen zehazki hiru probintziak gobernatzeko organo unitario bat, baizik eta hiru Diputazioen politika adosteko erakunde konfederal bat, nagusiki Madrilen aurrean batera jokatzeko biltzen zena. Batzarrak, batez beste, urtero egiten ziren (konparaziorako Bizkaiko Batzar Nagusien maiztasuna urriagoa zen, bi urterik behinekoa), eta Konferentziek ez zuten kokagune finko bat (ezta egoitza propiorik), baizik txandaka egiten ziren hiru probintzietan: Bergaran, Gasteizen, Bilbon, Tolosan… baita aldika Madrilen ere (euskal ordezkariak Espainiako Gobernuarekin bildu aurretxoan).1
Konferentzien aldirik oparoena gerra karlista bien artean (1839-1872) bizi izan zen, Foralitate Berria izeneko fenomenoarekin bat eginez. 1839ko Foru-Legeak Hegoaldeko euskal erakundeak berretsi zituen baina Espainiako Konstituzioaren barruan. Konstituziopeko foruen estatus anbiguo hori indarrean zegoen garaian administrazio-arlo guztiz berriak sortu eta garatu ziren espainiar estatuan (hezkuntza, estatistika, obra publikoak, polizia…). Bada, administrazioaren atal
<sup>1.</sup> Konferentzien nondikoaz ikus Agirreazkuenagak (1995) haien akten edizioan egiten duen sarrerazko ikerketa.
berri horiek euskal probintzietan aplikatu behar ziren bakoitzean, foru-erakundeek arlo horien kudeaketa beren gain hartzeko ahalegin guztiak egin zituzten, eta gehienetan baita lortu ere. Arrakasta horretan berebiziko garrantzia izan zuten Konferentziek, hiru probintziei elkarrekin koordinatzea eta Madrilen aurrean batera aritzea ahalbidetu baitzieten, bakoitzak zuen indarra areagotuz. Modu horretara antzinako erregimenean foru-erakundeek zituzten eskumenei arlo berriak erantsi zitzaizkien, eta euskal probintziak espainiar estatu baitako "barne-estatu" gisa aritu ziren, nahiz estatus berezi hori legez ez egon osotara finkaturik. 1839-1872 artean jazotako foru-erakundeen garapen politiko-administratibo horri deitzen zaio Foralitate Berria edo Foralitate Liberala2.
Bigarren gerra karlista amaitu ostean (1876) Espainiako gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruak abolitu zituen, autogobernu-esperientzia zabal bati akabera emanez. Hala ere, Kontzertu Ekonomikoen babespean autonomia-mota berri bat abiatu zen, ekonomiko-administratiboa oraingoan. Erregimen berri horren baitan ere, hiru probintzien artean Konferentziak egiten segitu zen, eta izatez epealdi hartan (1876-1936) Nafarroako ordezkariak maiz bildu ziren haietara. Alta, Konferentziek Espainiako Gerra Zibila hasi arte segitu arren, beren garrantzia murriztuz joan zen, eta ez zuten XIX. mendearen erdialdean besteko protagonismorik izan euskal politikaren koordinazioan.
#### **1.2. Auziaren egoera**
Artikulu honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak, Konferentzietan bildurik, aztertu eta burutu zituzten hezkuntza- eta kultura-ekimen bateratuak ikertuko ditugu. Landuko dugun epea 1839ko foru-legetik 1868ko espainiar iraultzara doa, hots, Isabel II.aren aginte garaia barne hartzen du. Izan ere, hura izan zen Foralitate Berria gehien garatu zen aldia, eta orduan izan zen hiru probintzien arteko elkarlana inoizko handiena. Beraz, uste izatekoa da hiru probintzien arteko hezkuntzaeta kultura-proiektu komunak epe hartan garatuko zirela inoiz baino gehiago. Hola, bada, artikulu hau elkarlan haren fruituak norainokoak izan ziren ikusteko baliagarria izango den ustean idatzi dugu.
Orain arte auzi konkretu honen inguruan Joseba Agirreazkuenagak gaia pausatzeko aurreratu dituen oharrak dauzkagu:
Las actas [Konferentzietakoak] de los años de 1860 contemplan un creciente interés por la defensa del euskera cuando se debatía la organización de una nueva administración de servicios. Así, el argumento aparecerá frente a la Ley de Instrucción Pública de Moyano, porque la realidad bilingüe del país debería ser reconocida de modo que los maestros fueran bilingües. Una preocupación similar se manifestó en el caso de los profesionales de la medicina en el ejercicio de la profesión de cirujanos. Desde la Administración foral se defendió que los nuevos servicios fueran ejercidos por personas capacitadas para desarrollarlos en ambas lenguas. En el plano cultural y científico se proyectó la celebración de concursos de narraciones que relatasen historias vascas e incluso se propugnó la rehabilitación de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. (Agirreazkuenaga, 1999:140).
<sup>2.</sup> Foralitate Liberal edo Foralitate Berri deitu denaz cf. Agirreazkuenaga (1987a), (1987b), (1993), (1999), Clavero (1985), (1986), (1990), Fernández (1985), Fernández-Albaladejo (1982), Martínez-Rueda (1995), Mina (1981), Monreal (1986), Portillo (1987), Portillo & Ortiz de Orruño (1990) edota Rubio (1996), (1997).
Pasarte horretan aipatzen diren kontuek Konferentzietan ukitu ziren kultura- eta hezkuntza-gaietara gerturatzen gaituzte, baina, jakina, hor ez dago auziaren inguruko ikerketa osorik, lehen hurbilpen sintetiko bat baino. Beraz gure artikuluan Konferentzietako proiektuak sistematikoki arakatu eta deskribatuko ditugu. Halaber Agirreazkuenagaren sintesian iradokitzen den ondorioa, hots, Konferentziak euskal kulturaren sustapenean aski aktibo aritu zirela, noraino izan zen hala zehazten saiatuko gara.
Gurea baino arlo zabalagoa hartzen du Coro Rubio-k berriki (2003. urtean) argitaratu duen *La identidad vasca en el siglo XIX* ikerlanak. Liburu horretan hemeretzigarren mendean eraiki zen euskal nortasuna aztertzen da, tartean kultura- eta hezkuntza-gaiak ukituz, hots, guk darabiltzagun berberak. Baina Rubio Konferentzietara mugatu beharrean garaiko agente sozial gehiagotara hedatzen da (politikoak, idazleak, Eliza, etab.). Beraz hein batez gure artikuluko gaiak jasotzen ditu, baina modu zabalagoan. Hala ere, ez die Konferentziei arreta berezirik eskaintzen. Aitzitik bestelako agente sozialen ekintzaren baitan (bereziki Diputazioek bultzaturiko ekimenen barruan) aipatzen ditu, eta ez modu sistematikoan3. Hola, bada, artikulu honen ikergaia oraindik ere jorratu gabe dagoelakoan heltzen diogu gaiari.
Galde liteke ea noraino duen zentzurik Konferentzien jarduera ikertzeak testuinguru zabalagoa landu gabe (Diputazio bakoitzaren ekimenak, etab.). Kontziente gara Konferentzia ez zela bere baitan bildutako erakunde bat, baizik Diputazioetatik sortzen zen bilkura bat, osoki aldundi bakoitzaren dinamika bereziei lotua. Hala ere, ikerketa hau Konferentzietan aurkezturiko proiektuetara mugatzeak lagunduko digu ikusten erakunde horrek berenez zer ematen zuen eta zer ez. Horrek ez du esan nahi gure artikuluan Konferentzietan landutako gaiak modu isolatuan ikusiko ditugunik, inguruan gertatzen zenari ezikusia eginez. Aitzitik Konferentzietan landutako gaien testuingurua azaltzen saiatuko gara, baita seinalatzen ere non aurki daitekeen auzi horiei buruzko informazio bibliografiko osagarria, baina argi edukiz gure ikerketa ezin heda daitekeela arlo guztietara.
Artikulu honetan segitzen den egiturari dagokionez, ikerketa bi parte nagusitan banaturik dago. Lehenean hezkuntza aztertzen da, bai eskumenen arloan gertatu ziren tentsioei dagokienez, bai irakaskuntza ertain eta goi-mailakoetan hiru
<sup>3.</sup> Adibide gisa aipa liteke Rubio-k ez diela segimendurik egiten Euskalerriaren Adiskideen Elkartea berpizteko egin ziren proposamenei, ezta literatur lehiaketa komun bat sortzeko asmoei ere, proiektu guztiok Konferentzietan aipatu baziren ere. Eta kuriosoa da zeren argitaratutako Konferentzien aktak ezagutu egiten ditu (Agirrezakuenagaren lana pasadan aipatzen du Rubio-k in 2003:39, 54), baina iturriak zuzenean kontsultatu beharrez (artxibo probintzialetara eta jotzen du Konferentzien eta bestelako erakundeen aktak aipatzeko), Rubio-k uko egin dio jada argitaratuta zegoen bilduma horri, eta, ondorioz, jada bilduta zeuden akta batzuk eskapatu zaizkio, agian aztertu dituen artxiboetan hutsuneak zeudelako. Izatez Rubio-ren lanak alde txarrik badu (egileak euskara ez jakitearen ondorioz bere lanean azaltzen diren gabeziez gain), nabarmendu beharrekoa da artxiboko iturriak gordingordinean aztertzeko duen joera, bestelako ikertzaileek iturri eta gai berberen gainean orain arte idatzi dutena maiz alde batera utziz. Ondorioa XIX. mendeko euskal kulturaz, hezkuntzaz edota politikaz jada esanda dauden hainbat gauza berresatea da, ekarpen berririk egin gabe, eta lehengo ikerketei zuzenketak edo ñabardurak egiteko aukera galduz. Horrek, jakina, ez dio kentzen Rubio-ren lanari bestelako bertuterik, dokumentazio oso zabala arakatu baitu (hainbat gaitan lehenago aztertu gabea), baina esan bezala, hutsuneekin *status questionis*-en arloan. Nolanahi ere, aztertzen duen gaiari dagokionez, erreferentziazko lana da Rubio-rena, eta datozen ikertzaileentzat abiapuntu ezinbestekoa.
probintziek aurkezturiko proposamenei dagokienez. Bigarren partean gainerako kultur proiektuak ikusiko ditugu: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea berpizteko saioak, euskal argitalpenak bultzatzeko asmoak, kultur txapelketen proiektuak, etab. Ondoren Konferentziek euskararekiko agertu zuten jarrera aztertuko da. Amaitzeko ondorio-laburpena dakargu.
Lan hau mamitzeko Agirreazkuenagak (1995) argitaraturiko Konferentzien akta-bilketa baliatu dugu. Bilketa horretan akta bakoitzari identifikazio-zenbaki konbentzional bat esleitzen zaio, eta geuk ere erreferentzia horien bidez (aktazenbakiak parentesi artean zehaztuz) aipatuko ditugu testuak (baita batzarra egin zen herriaren izena eta data ere, hala komeni denean).
#### **2. Hezkuntza**
### **2.1. Hezkuntza-eskumenen inguruko borrokak**
Antzinako erregimenean, foru-probintzietan, hezkuntzaz, batez ere oinarrizko hezkuntzaz, udalerriak arduratzen ziren: beraiek aukeratzen zuten irakaslea eta beraiek ordaintzen zioten. Lehen Gerra Karlista amaiturik, eta 1839-10-25eko Foru Legearen ondoren, erakunde tradizionalak balioztaturik geratu ziren, printzipioz behintzat. Baina estatu liberal espainiarra eraiki ahala eta bere eragin-esparrua handitu ahala arazoak agertuz joan ziren.
Hola, 1855eko desamortizazio zibil eta eklesiastikoaren legeak, zeharka, hezkuntza-eskumen tradizionalei eragin zien. Hiru probintzien Konferentziek arrazoi askorengatik kritikatu zuten lege hori (ikus 126-131 aktak). Arrazoietako bat hezkuntzaren arloan zekarren kaltea zen. Izan ere, desamortizazioak, besteak beste hezkuntza, benefizentzia eta Elizari eusteko erabiltzen ziren ondasun komunalak salgai bihurtzen zituen. Desjabetze behartu horrek euskarri ekonomikorik gabe utziko zituen, tradizionalki foru-lurraldeei zegozkien eskumenok (hezkuntza, benefizentzia eta eliza-sostengua), ondorioz eskumen foral horien existentzia bera ere arriskuan utziz. Horregatik tratatu eta salatu zen auzi hau 1856ko Bilboko Konferentzian (132). Bi urte geroago, Madrilgo Gobernuak desamortizazioak suspertzean, salaketa bera errepikatu beharra izan zuten hiru probintziek (138: Tolosa, 1859-1-12).
Estatu liberalaren eraikuntzak eragin zuzenagorik ere izan zuen. 1857an Espainiako aurreneko hezkuntza-legea onartu zen, Moyano Legea izenaz ezaguna. Handik bi hilabete eskasera Gasteizen egindako Konferentzian (133, 1857-11-6), hiru probintziek erreginari bidaliko zioten protesta-gutuna adostu zuten, hezkuntza beren eskumena zela argudiatuz. Kexuak ez ziren hor amaitu, eta urtebetera, hezkuntza, eta bereziki lehen hezkuntza, Diputazio eta udalei zegokiela berretsi zuten Konferentzia berri batean (139: Tolosa, 1859-1-13). Kontua protesta soilean geratu ez zedin, hurrengo Konferentziak Madrilera eraman zuen auzia (141.1, 1859-3-12).
Madrilen, hiru probintziek Moyano legea beren lurraldeei zegozkienean aldaketekin aplikatzeko proposamenak egin zituzten. Jatorrizko testuan, Moyano legearen arabera, "Junta Provincial de Instrucción Pública" bana sortu behar zen Espainiako probintzia bakoitzean, bertako eskolak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko. Juntak probintzia horietako gobernadore zibilek zuzenduko zituzten, eta Juntako gainerako kideak ere gobernadoreek proposatu eta Espainiako Gobernuak izendatuko zituen. Beraz hezkuntzaren kudeaketa osoki geratuko zen Espainiako Gobernuaren kontrolpean. Madrilgo Konferentzian, bada, hiru probintziek Moyano legearen artikulu batzuei zuzenketak egin zizkieten, batez ere Juntako kideen izendapena Diputazio foralen eskuetan jarriz, eta Madrilen kontrola nabarmen mugatuz. Halaber eskoletara bidali beharreko irakasleen zerrendak Diputazio foralek osatuko zituzten, haiei ordaindu beharreko diru-kopurua proposatuko zuten eta udalerrien iritzia entzun ostean baita kopuru hori ebatzi ere. Eskola-barrutien berrantolaketa ere Juntek gauzatuko zuten udalekin koordinazioan. Eta azkenik hiru probintziek irakasleeskola bateratua edo bana sortzeko aukera izango zuten, zuzenketa hauen arabera. Hiru hilabete geroago egindako Konferentzian, zuzenketok oraindik onartzeko zeudela esaten zaigu (143: Bilbo, 1859-6-21). Tartean euskal ordezkariak eskura zituzten presiobide guztiez baliatu ziren Espainiako Gobernua mugiarazteko. Azkenean, 1859ko uztailaren 4ko Erret Aginduak zuzenketa horietako gehienak onartu zituen, Moyano legea hiru probintzietan modu berezian aplikatzea ahalbidetuz foru-Diputazioen mesedetan4.
Hola, helburu nagusiak lortuta, nahiz ez guztiak, tentsioa baretu egin zen zenbait urtez. 1868an, ordea, auziak susperraldi berri bat izan zuen. Lehen abisua 1868ko otsailaren 7an Bergaran egindako Konferentzian gertatu zen, hiru probintziek honakoa eskatzean: «Se dirija a la Corona un respetuoso recurso solicitando la modificación de la Ley [de Instrucción] en lo que no convenga a este país, y no esté en consonancia con sus costumbres, con sus instituciones y con su administración». Baina polemika larriena urte horren erdialdean onarturiko lehen hezkuntzaren lege berriak (Severo Catalina legeak) ekarri zuen. Bergaran egindako beste Konferentzia batean (170, 1868-6-22) gai nagusia lege horren ingurukoa izan zen, hiru probintzien izaera berezia zela-eta ezin onartuzkoa baitzen zuzenketarik gabe. Hilabete bi geroago, iraultza demokratikoaren atarian, hiru probintziek hezkuntzalegearen zenbait artikulu suspentsioan utzi eta beren asmoa zilegitu nahi izan zuten, horretarako Sustapen ministroa Euskal Herrira bisitan etortzekoa zela aprobetxatuz (171: Bergara, 1868-8-7). Iraileko altxamenduak eta ondorengo erregimen aldaketak, ordea, (1868ko espainiar iraultza demokratikoak) auzi hau bazter utzi zuten.
Zelangura ere, hezkuntzaren arloan gertaturiko eskumen-borroka hau interesgarria da. Izan ere, Espainiako lege orokorrek hiru probintzietara nola egokitu behar zuten erakusten digu modu paradigmatikoan.
# **2.2. Erdi-mailako hezkuntza**
Aurreko puntuan ikusi dugu hiru probintziek hezkuntza-eskumenaren jabetzaren alde sarri egin zutela. Baina nola gauzatu zen praktikan hezkuntza-arloko forulurraldeen eskumen hori? Lehen mailako hezkuntza udalerri mailan gauzatzen zenez, ez zen maila horretan hiru probintzien artean elkarlanean aritu beharrik gertatu. Aldiz, erdi-mailako hezkuntza (institutua, lanbide-eskola...) eta goi-mailako hezkuntza (unibertsitatea, seminarioa, etab.) gastu handiagokoak izanik, aldika, hiru probintzien mailako hezkuntza-erakundeak sortzeko proposamenak egin ziren Konferentzietan.
<sup>4.</sup> Cf. 1859-07-04ko Erret Aginduaz cf. Dávila (1995:60), Zabaleta-Imaz (1998:110) edota Rubio (2003:352-353).
Gerra Karlista amaitu eta urte-pare batera, 1841eko urtarrilean, Bergaran egindako Konferentzian (79) bertako udalak Diputazioei jakinarazi zien Bergarako Mintegia berrezarri nahi zuela, iraganean emandako zerbitzu onak gogoraraziz. Halaber, Bizkaiko Diputazioak bere Batzar Nagusien erabakia jakinarazi zuen, "Sociedad e Instituto Vascongado" bat sortzeko, horretarako beste bi probintzien laguntza eskatuz. Arabak eta Gipuzkoak hitz onak izan zituzten, baina beraiek beren Batzar Nagusiei jakinarazi besterik ezin egin zezaketela agertu zuten.
Sei hilabete geroago hiri berean (82: Bergara, 1841-7-27) Gipuzkoako Diputazioak bere Batzar Nagusien erabakien berri eman eta laguntza eskatu zien beste biei Euskalerriaren Adiskideen Elkartea birsortu eta lehen eta bigarren mailako industria-eskolak eratzeko. Araba eta Bizkaia auzia kontsultatzekotan geratu ziren.
Sei urte geroago euskal institutu bateratuaren proposamena berragertu zen (105: Bergara, 1847-9-15): probintzia bakoitzeko institutuak ahul zeudenez, hirurentzat institutu bakarra sortzeko aukera azaldu zen Konferentzian. Hobeto orniturik egonik, «podría dar resultados ventajosos a la enseñanza y educación moral de la juventud». (424. or.). Institutu hori non kokatu eta gainerako auziak arreta handiagoaz ikertzeko hurrengorako utzi zituzten.
Baina ez bide ziren euskal institutu bateratuaren kontuan adostasunera heldu, zeren, hurrengo urtean bakoitza bere institutua garatzen aurkituko baitugu. Hala ere, ez zioten besteei laguntza eskatzeari uko egin, eta hola, Gipuzkoako Diputazioak Bergarako institutua sendotzeko zuen asmoa agertu zuen, zientziaeta industria-ikasgai berriak emateko bertan (111: Tolosa, 1848-10-19). Beste bi probintziek ekimena txalotu arren, beren proiektu propioekin ari ziren, eta ez zuten dirurik inori emateko. Zehazki Bizkaiko Diputazioa bere institutuaren eraikina ordaintzen ari zen Bilbon.
Urte batzuk geroago (143: Bilbo, 1859-6-21) gipuzkoar herritar batek bere Diputazioaren bidez, emakumeentzako "casa correccional" bat sortzeko proposamena helarazi zuen Konferentziara (ez zen, beraz, zehazki hezkuntza-zentro bat, baina ustez heziketa bat eman zezakeen heinean aipatu dugu). Hiru Diputazioak proposamena euren Batzar Nagusiei esateko geratu ziren.
1863ko Konferentzian (155), Ramon Ortiz de Zarate arabar diputatuak, hiru probintzien eta are Nafarroaren artean garatu zitezkeen proiektuen artean nekazaritza-eskolak sortzeko aukera azaldu zuen. Urte batzuk geroago nekazaritzaeskolen proposamenak berragertu egin ziren, eta berriro ere goi-mailako hezkuntza-proiektu "vasco-navarro" desberdinekin nahastuta. Horregatik, nekazaritzaeskolen proiektu berri horiek unibertsitatearen auziarekin batera ikusiko ditugu. Nolanahi ere aipatu beharrekoa da Ortiz de Zarateren interesa nafarrak inplikatzeko ez zela esangura gabeko gertaera isolatu bat izan, arabar diputatu hau aktiboki saiatu baitzen 1860ko hamarkadan lau probintzien arteko proiektu bateratuak bultzatzen. Eta, izan ere, hamarkada hartan hasi zen entzuten "laurak bat" leloa, nahiz ez zuen "irurac bat"-en adinako arrakastarik lortu.5
<sup>5. &</sup>quot;Irurac Bat" elkartasunetik "Laurak bat"-era igarotzeko 1860ko hamarkadan egin ziren saioez (batez ere nafar eta arabar politikoak tarteko izanik) oso azalpen zehatzak aurki daitezke in Martínez-Beloqui (1984) eta Nieva (1999: 25-45), baita halaber in Rubio (2003: 69-87), nahiz azken honek aurrekoen lana ezagutu eta baliatu gabe landu duen gaia.
#### **2.3. Goi-mailako hezkuntza**
Oñatiko Unibertsitatea 1841ean itxi zutenetik Euskal Herrian maila horretako hezkuntza-guneen gabezia nabarmena geratu zen. Horregatik, baldintza politikoek ahalbidetu zutenean (1841-1844 artean liberal moderatuen eta exaltatuen arteko gatazka larriek eten egin baitzuten ohiko jarduera politikoa) Gipuzkoako Diputazioak Oñatiko Unibertsitatea berrezartzeko proposamena aurkeztu zuen Konferentzian (100: Tolosa, 1846-7-2). Gipuzkoak beste bi probintziek eskariarekin bat egitea nahi zuen, horrela Madrilen elkarturik aurkezteko. Arabak eta Bizkaiak unibertsitatearen beharra eta interesa aitortu zuten baina Oñatiz gain beste herri batzuek ere unibertsitatearen gune izan nahi zutenez, auzia hobeto aztertu behar zela esanik, hurrengorako utzi zuten kontua.
Oñatiko Unibertsitatearen oroimenak, ordea, bizirik zirauen, horregatik, handik urte batzuetara bertan nolabaiteko goi-hezkuntzako zentroren bat sortzeko proposamen berriak egin ziren. Hola, 1862an, Bergaran egindako Konferentzian (152), Oñatiko Unibertsitatearen eraikinean seminario bat jartzeko aukera plazaratu zen. Printzipioz denak ados agertu ziren arren, proiektua hobeto aztertzeko utzi eta auzia hainbat urtetan luzatu zen. Nolanahi ere, seminario bat sortzeko asmo hura ez zen kasualitatez pausatu une hartan. Izan ere, 1862. urtean Gasteizko diozesi edo elizbarrutia sortu zen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintziak barne hartuz (ordura arte diozesi desberdinetan sakabanaturik zeudenak). Beraz, diozesi propioa izanik, bertako eliztarrei zegokien goi-hezkuntza lurralde berean jasotzeko beharraren haritik planteatu zen Oñatiko seminarioaren asmoa6.
Bilakaera seguruagoa izan zuen Gasteizen Zirujauen Elkargo bat sortzeko asmoak. Proposamena 1865eko Konferentzian egin zen (161). Bizkaiko Diputazioa, euskal herriak hornitzeko zegoen medikuen faltaz kexu zen, eta hiru probintzien artean Zirujauen Elkargo bateratua egin zitekeela iradoki zuen, goi-eskola hori Gasteizen kokatuz. Proposamen horrek arabar eta gipuzkoarren oniritzia lortu zuen eta laster Madrilera eraman zuten euskal komisionatuek. Bertan euskal komisionatu eta diputatuek egindako Konferentzian (m36: Madril, 1866-2-28) adierazi zutenez: «la petición sobre creación de enseñanza de cirujanos o ministrantes en Vitoria, ha pasado a informe del consejo de sanidad», horregatik «se ha dispuesto que cada uno de nosotros recomiende este asunto a los consejeros que conozca», horrela proiektuak definitiboki aurrera egin zezan. Hala ere, azken orduan, dudaren bat egon zen Gasteizko Zirujauen Elkargoa sortzeko: 1867ko otsailaren 22an Bergaran egindako Konferentzian (164) proiektua aurrera eramateko dirurik ote zegoen aztertzeko geratu ziren.
1867ko Konferentzia hartan bertan (164) unibertsitatearen gaia berragertu zen. Izan ere, aurreko urtean Nafarroako Diputazioak beste hiru probintziekin harremanak estutzeko zenbait proposamen egin zizkien. Proposamen horien artean, hiru probintzien arretarik handiena erakarri zuena eta, halaber, guri gehien interesatzen zaiguna, *Universidad Vasco-Navarra* sortzeko ideia da7. Proiektua printzipioz
<sup>6.</sup> Gasteizko diozesiaren sorreraz ikus Rubio (2003:395-411). Hala ere, bertan ez da aipatzen Oñatin seminarioa sortzeko proiektua.
<sup>7.</sup> Nafarrek 1866an bultzaturiko Hego Euskal Herrirako unibertsitate-proiektu bateratu honetaz ikus Martínez-Beloqui (1984), Nieva (1999: 27-32) eta Rubio (2003:363-365).
ontzat eman zuten Konferentzian, eta Nafarroako Diputazioari informazio gehiago eskatzekotan geratu ziren, egingarria ote zen aztertzeko.
Urte bereko Konferentzia berrietan (166: Bergara, 1867-10-5) auzia hola zekusaten:
(en) lo relativo a la creación de una Universidad para el país vasco-navarro, la conferencia teniendo en cuenta la conveniencia de la idea y lo que respecto de ella se había anteriormente tratado y estaba acordado por las respectivas Juntas generales, determinó continuar el estudio de este asunto bajo todos sus aspectos, especialmente bajo el económico, para poder en su día proponer al país una resolución que, compatible con sus intereses y recursos, llene los altos, patrióticos y dignos designios que conduazcan a la realización de tan importante proyecto.
Hilabete batzuk geroago Madrilgo Konferentzietara eraman zen proiektua (m45: Madril, 1868-1-29). Han esan zenagatik argi zegoen auzia interesatzen zitzaiela, eta Oñatiko Unibertsitatearekin loturan ikusten zutela. Izan ere, unibertsitatea edo beste nolabaiteko zentroa baina zerbait egin nahia bazegoen: «el establecimiento de una Escuela profesional de agricultura en Oñate, en el caso de no poder conseguirse una Universidad Vasco-Navarra o un Seminario Conciliar» (1679. or.).
Nolanahi ere, Hego Euskal Herriko unibertsitatearen proiektu handia, aurreko lerroetan ageri denez, unerik unera murriztuz zihoan eta haren lekuan gero eta gauza apalagoak proposatzen ziren: Oñatiko Unibertsitatea, edo seminario bat, edo nekazaritza-eskola bat. Ikusten denez auziari jada kutsu probintzianoa zerion. Gainera, gunea Oñatin geratzean, Gipuzkoaren interes bihurtu zen, eta beste probintziak elkarlanetik aldendu zituen. Hola, Madrilen hurrengo hilabetean egindako Konferentzian (m47, 1868-02-17), Bizkaiko Diputazioaren Gorteko ordezkariek, honakoa adierazi zioten Gipuzkoari: «en el asunto del Seminario Conciliar de Oñate, de la Universidad o de la Escuela profesional de agricultura, Vizcaya no se comprometía a ningún gasto o apoyo pecuniario». Gipuzkoar ordezkariek laguntza moralarekin konformatzen zirela adierazi zuten, Madrilen aurrean eskaria egiteko.
Hilabete gutxitan, lau probintzientzako unibertsitatea edo are Oñatiko Unibertsitate mugatuagoa sortzeko asmoa desagertu egingo zen. Oñatiko seminarioa bera ahaztu egin zen. Soilik nekazaritza-eskolaz hitz egingo zen, eta hori ere ziurtasun handirik gabe: «Se acordó [...] que se averigue el origen del expediente promovido sobre la ampliación de la Escuela profesional de agricultura de Oñate» (m50, 1868-4-2); «aunque se han reconocido los índices generales y varios negociados, no ha sido posible encontrar el origen y antecedentes relativos al proyecto de Escuela profesional de Oñate» (m51, 1868-5-10).
# **3. Bestelako kultur proiektuak**
#### **3.1. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea berpizteko saioak**
Xabier Maria Munibek 1764. urtean sortutako elkartea mende haren amaierako gerren artean desagertu zen. Hala ere, bere gomuta ez zen galdu. Hola, 1841eko Konferentzian (82: Bergara, 1841-7-27), Francisco Palacios Gipuzkoako Diputatu Nagusiak beste bi probintzietako ordezkariei Segurako Batzar Nagusietan hartutako erabakia jakinarazi zien, zeinaren arabera Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (*Sociedad Vascongada*) berrantolatu nahi zen (baita lehen eta bigarren mailako industria-eskolak jada aipatu dugunez). Gipuzkoarrek beste bi probintziei proiektua gomendatu eta horiek euren Batzar Nagusiei jakinarazteko geratu ziren.
Ez dugu auzi honen inguruko berri gehiagorik aurkituko Konferentzien aktetan hemezortzi urte igaro arte. Orduan, 1859ko urtarrilaren 14an Tolosan egindako Konferentzian (141) Arabako Diputazioko kideak izan ziren "Sociedad Vascongada" berpizteak hiru probintziei lekarkiekeen onura azaldu zutenak. Hiru Diputazioetako ordezkariak bat etorri ziren gaiaren interesa onartzerakoan eta «se acordó que las Diputaciones estudien el proyecto para que pueda tratarse de él en las primeras sesiones que vuelva a celebrar la conferencia o cuando más conveniente se juzgue».
Hurrengo okasio hori, ostera ere, dezente atzeratu zen. Bergaran 1863ko urrian (155), berriro arabarrak izan ziren "Sociedad Vascongada" berrezartzeko komenientziaz ohar egin zutenak. Ez hori bakarrik, hiru probintzien eta are Nafarroaren arteko harremanak estutzeko asmoz, Ramon Ortiz de Zarate arabar diputatu nagusiak proposamen gehiago ere egin zituen: nekazaritza, abelazkuntza eta industriaren gaineko erakusketak antolatu zitezela lau probintzietan txandaka, lau probintzientzako nekazaritza-eskolak sor zitezela, eta Hego Euskal Herriaren mapa bat egin zedila. Interes praktikoa zuten asmoak izateaz gain, proiektu hauen atzean euskal identitate komuna sendotzeko gogoa antzeman daiteke. Lau probintziak biltzen zituen maparen asmoa, adibidez, nabarmentzekoa da, errepresentazio topografiko komun batek, bandera batek edo armarri batek bezala, funtzio sinbolikoa hartzen baitu8. Oroitzekoa da urte berean, Luis Luziano Bonaparte printzeak euskalkien eremua jasotzen zuen zazpi probintzien mapa argitaratu zuela Londresen, gerora ospe handia lortuko zuena (nahiz une hartan oso ale gutxi zabaldu ziren).
Bergarako Konferentziara itzuliz, bilkura hark goian aipatu ditugun proposamen guztiak ontzat eman zituen. Baina abian jarri ahal izateko, proiektu hobetu zehaztuak aurkeztekotan gelditu ziren; probintzia bakoitzak bereak egingo zituen, salbu "Sociedad Vascongada"-ri zegokiona, hori Gipuzkoak jorratuko baitzuen, sortu ere bertan egin baitzen elkartea.
Urtebete iraganik, 1864ko irailaren 6ko Konferentzian (158: Bergara), Arabako Diputazioak, Ortiz de Zarateren ahotik, gogora ekarri zituen aurreko urteko proposamenak, hala nola nekazaritza, abelazkuntza eta industriako euskal produktuen erakusketak egitearena, eta "Sociedad Vascongada" berrezartzearena. Berriro ere hitz onak entzun ziren, baina argi geratu zen ekimen hura bultzatzeko ahaleginetan ari zen bakarra Arabako Diputazioa zela. Hain zuzen ere Ortiz de Zarateri enkargatu zioten (hau da, seguru asko berak aurkeztu zuen boluntario bere burua) «que para preparar los antecedentes necesarios al restablecimiento de tan importante institución se encargue el mismo Señor Diputado de Álava de averiguar donde
<sup>8.</sup> Ugartek (1995:273) dioen bezala «Los procesos de centralización y unificación de los Estados han contado con la difusión de versiones dibujadas del territorio propio, sensiblemente distinguidas de los colindantes, convirtiéndose así en verdaderos símbolos, en paridad con las banderas, los escudos, etc...». Euskal kartografiaren bilakaeraz xehetasun gehiago artikulu berean aurki daitezke.
paran los libros, papeles, monetario y colecciones científicas de la Sociedad mencionada, y recupere de tan preciosos objetos cuanto le sea posible».
Hurrengo urteetan ez dugu berriro Euskalerriaren Adiskideen Elkartea birsortzeko proposamenik aurkitzen Konferentzietan. Gaia beste foro batzuetan segitu zuen defenditzen Ortiz de Zarate arabarrak, adibidez *Semanario Católico Vasco-Navarro* aldizkariko artikuluetan, 1867. urtean9.
# **3.2. Argitalpenak, lehiaketak eta kultur subentzioak**
Orain arte aipatutako ekimenez gain, Konferentzietan bestelako kultur ekimenak ere proposatu zituzten, guztiak ere hiru probintzien (edo lauren) nortasun berezia nabarmentzeko xedeari lotuak. Hola, 1850eko Konferentzian (116: Gasteiz, 1850-1-25), 1829. urtean Pedro Novia de Salcedo-k —Juan Antonio Llorente-ren *Noticias históricas* obraren kontra— idatzitako *Defensa histórica* liburu foruzalea inprimatzeko aukeraz jardun ziren. Bizkaiko Diputazioa izan zen Araba eta Gipuzkoari (diru)laguntza eskatu ziena hirurentzat interesgarria zen obra horren argitalpenean kolaboratu zezaten. Azken bi probintziek obraren garrantzia eta argitaratzeko zegoen interesa nabarmendu arren, lan hori lehenago berrikusi beharra zutela adierazi zuten, bereziki euren probintziei zegokien atalean. Gainera jada urte batzuk iragan ziren Novia de Salcedo-k idatzi zuenetik, eta bazitekeen zertxobait zaharkitua eta zuzendu beharrean egotea. Hori izan zen behintzat Araba eta Gipuzkoako ordezkariek mementoz laguntza ez emateko agertu zuten arrazoi dotorea.
Nolanahi ere, Novia de Salcedo-ren lanaren haritik, euskal historia, erakunde eta ohiturak ezagutarazteko beharra agerian geratu zen batzar hartan. Hortik, honako proposamena irten zen:
Convencidos de que la causa foral ganaría inmensamente en crédito y popularidad el día en que aquellos antecedentes y costumbres fuesen bien conocidos por el resto de los españoles; y considerando que hoy más que nunca sería importante y provechosa la publicación de ellos [...] acordaron proponer a las respectivas Diputaciones de las mismas la concesión de un premio, equivalente al mérito del trabajo del autor o autores que mejor desempeñase los puntos siguiente:
- 1.º La historia de la última guerra civil en el país vasco-navarro, de manera que resalten debidamente la conducta, nobleza y valor de sus hijos en ambos campos contendientes.
- 2.º Una novela histórica, o de costumbres, de regulares proporciones, sobre el fondo de algún hecho o época gloriosa del país.
- 3.º Vidas de los más ilustres varones antiguos y modernos del solar vascongado de suerte que formen con el tiempo una especie de Plutarco, dedicado al estudio y que andando los tiempos pueda servir a la vez de ejemplo y estímulo a nuestra juventud.
<sup>9.</sup> Aldizkari horretan 1867an Ortiz de Zaratek egindako artikulua in Rubio (2003:76). Aipu horretatik kanpo ez dugu Rubio-ren liburuan Euskalerriaren Adiskideen Elkartea berpizteko saioei buruz erreferentzia gehiagorik aurkitu.
Badirudi, ordea, proposamen-sorta hori hutsean geratu zela. Izan ere, hurrengo Konferentziek auzi larri eta premiazkoagoak izan zituzten aztergaia (foru-konponketarako proposamenak, hain zuzen). Horrela literatur txapelketa gisako horren ideia ahazturik geratu zen, eta ondorengo urteetan ere ez zen berragertu. Alta, ideia bera aipagarria da kontuan izanik Diputazioen ardurapean kultur lehiaketa bat sortzea proposatzen zuela. Gogoratzekoa da hurrengo urtean, 1851n, Anton Abadia zuberotar jatorriko mezenas aberatsak euskal festak antolatu zituela Iparraldean, 1853tik literatur lehiaketak erantsi ziren haien egitarauan eta lore-joko gisa urtero antolatu ziren. Konferentzietako proposamena eta Abadiarena ez ziren osoki berdinak: lehena gehiago zen gaztelaniazko kultur sariketa bat, eta bigarrena aldiz, euskaraz izateaz gain, lotuago zegoen herriko festa-giroari eta ez zen hain eruditua. Baina kasu bietan euskal nortasuna indartzeko eta sozializatzeko kultur jarduerak proposatzen ziren. Esanguratsua da, halaber, Konferentzien asmoak segidarik izan ez zuela baieztatzea (Diputazioen babesa izanagatik), mezenas pribatu soil batek, aldiz, aurrera segitzea lortu zuen bitartean. Abadiaren lore-jokoek Hegoaldera heltzeko 1877 arte itxaron behar izan zuten, baina Konferentzietako proposamen honek erakusten digu gauzak bestela izan zitezkeela10.
Bitartean Novia de Salcedo-ren hiru tomoak, hau da, *Defensa histórica, Legislativa y Económica del Señorío de Vizcaya y Provincias de Álava y Guipúzcoa*, Bilbon Delmasen moldiztegian argitaratu ziren 1851 eta 1852 artean. Ezin baieztatu dezakegun arren, uste izatekoa da Bizkaiko Diputazioaren diru-laguntza soilaz.
Konferentzietan aipatzen den hurrengo argitalpen-proposamena hamazazpi urte geroago azaldu zen. Bergaran 1867ko otsailaren 22an egindako Konferentzian (164) hiru Diputazioak ados agertu ziren Amalio Marichalar (Montesako markesak) eta Cayetano Manrique-k idatzitako *Historia de la Legislación y recitaciones del derecho civil de España* obran euskal probintziei buruz azaltzen ziren atalak oso jakingarriak zirela esatean. Eta zentzu horretan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari zegozkien atalak berrargitaratu beharra ikusi zuten «teniendo en cuenta la autoridad e importancia de la [obra] citada y la utilidad de popularizarla para que sean más perfectamente conocidos los derechos inconcusos del país y sus gloriosos precedentes». Hola, argitaratzekotan geratu ziren, lehenago probintzia bakoitzak berari zegokion atalean egoki iritzitako zuzenketak eginez (baina horregatik lanari aitortza ofizialik egin gabe: besterik gabe dibulgazio-lana izango zen). Eta asmo hau hurrengo urtean burutu zuten, 1868an, izatez hiru probintziei buruzko atalez gain, Nafarroakoa ere barne hartuz11.
1867ko Konferentzia berean, hiru Diputazioek adostu zuten Aristides Artiñanok idatzitako Novia de Salcedo-ren *Biografía* liburuaren hainbat ale erostea, zehazki beren probintzietako udaletxe bakoitzeko bana. Halaber, Bizkaiko ordezkariek azaldu zutenez, Aristides Artiñanok Diputazio bakoitzak iradokitzen zizkion antzinako eta garaiko euskal pertsonaien biografiak idazteko asmoa zeukan. Konferentziak Aristides Artiñanoren asmoa goretsi eta laguntzea erabaki zuen,
<sup>10.</sup> Abadiaren lore-jokoei buruz artikulu-bilduma jakingarria in AA (1998).
<sup>11.</sup> Marichalar A. eta Manrique C. (1868): *Historia de la legislacion y recitaciones del derecho civil de España. Fueros de Navarra, Vizcaya, Guipúzcoa y Álava*, Madril. Publikazio honetan Nafarroa nola inplikatu zen ikusteko ohar batzuk aurki daitezke in Nieva (1999:27-28).
aterako zituen biografiak erosteko konpromisoa hartuz. Izan ere, Konferentziak biografia horiei buruz hauxe adierazi zuen: «Se contemplan útiles a conmemorar los hechos gloriosos de los vascos y estimular y mantener vivos el entusiasmo y la gratitud de los pueblos». Azken finean, Aristides Artiñanoren lanak, neurri batean, 1850eko Konferentzian aipatu zen txapelketa haren modalitate biografikoa gauzatu zuen12.
1867ko Bergarako Konferentzia hura (164) asmotan aberatsa gertatu zen, zeren Bizkaiko ordezkariek (Alejandro Urretxa Diputatu Nagusia, Manuel Urrutia Probintziako aita besteak beste, oraingoan nahiko aktibo kultur gauzetan ikusten denez) beste proposamen bat mahairatu zuten. Oraingoan Monumentu Artistiko eta Historikoen Komisioak bere ikerketetarako eskaturiko diru-laguntza erregua jakinarazi zien Araba eta Gipuzkoari. Diputazio bakoitzak zer egin bakoitzak erabaki zezala adostu zen.
# **3.3. Euskararen inguruko proiektuak**
Ezin esan daiteke euskara edo euskal literatura promozionatzeko egitasmo zehatzik planteatu zenik Konferentzietan. Euskara ez zen kultur balio gisa hartzen. Horrek ez du esan nahi euskararekiko interes falta zegoenik. Interesa egon bazegoen, baina interes praktikoa zen, euskaldun askok erdara ez jakiteari edo txarto jakiteari lotua. Izan ere, populazio horri zerbitzuak euskaraz eskaini behar zitzaizkion, ondo administratu nahi bazen behintzat. Eta horretan Diputazioek eta Konferentziek nolabaiteko arreta jarri zuten. Hortaz, egungo hitzekin "hizkuntz politika" dei dezakeguna egon bazegoen, ez hainbeste euskara kultur balio gisa estimatzen zelako, baizik ezinbestez kontuan hartzeko komunikazio-tresna zelako. Eta beraz, kontzienteki ez bazen ere, euskara hein batez bultzatu zuen politika aplikatu zen. Horregatik sartu dugu euskararen auzi hau kulturaren baitan. Ikus dezagun euskara lagundu zuen politika hori zertan gauzatu zen.
Jada aipatu dugu 1857an euskal Diputazioek Konferentzian bildurik (133) Moyano-ren hezkuntza-legea kritikatzen zuen gutuna idatzi ziotela erreginari. Bertan ematen ziren argudioen artean euskara jakitearen beharra azaldu zen:
Los profesores de la enseñanza primaria deben necesariamente en este país poseer el idioma vascongado, la ley [de Instrucción] es imposible, porque suprimida de la administración foral la preciosa atribución de nombrar los maestros, las escuelas se verán ocupadas por profesores extraños a la lengua y a las costumbres especiales de este país [...].
Arestian (2.1. epigrafean) ikusi dugunez, Diputazioek Moyano legea hiru probintzietan aldaketekin aplikatzea lortu zuten, bereziki irakasleen izendapenaren kontrola eskuratuz. Kontrol horren haritik ea euskara zekiten irakasleak bultzatu ote zituzten Diputazioek, ez dago behar adina ikertuta, baina badirudi hein batez baietz, nahiz ez osoki.13
<sup>12.</sup> Artiñanori buruz ikus Gracia (2002).
<sup>13.</sup> Irakasle euskaldunen auziaz garai hartan ikus Dávila (1995:180-204), eta, aurrekoaren lana ezagutu gabe auzi bera autonomoki (datu berriak ere eskainiz) landu duen Rubio (2003:371-386).
Urte bi geroago, Bergaran egindako Konferentzian (145, 1859), Marokoko gerraz zihardutela euskal tertzio berezituak sortu beharra azaldu zen, arrazoietako bat hizkuntza izanik:
Se procure por la diversidad del lenguaje como por los hábitos de estos naturales y demás circunstancias de este servicio tan especial y extraordinario en este país, conseguir del Gobierno de Su Majestad el que los jefes y oficiales sean naturales de la Provincia y se nombren a propuesta de sus respectivas Diputaciones.
Lortu ere egin zuten hiru probintziek bertoko semeek espainiar armadara joan beharrik ez izatea, horren lekuan euskal tertzioak eratuz Diputazioen kargura, espainiar soldaduena ez bezalako uniforme propioekin, "Irurac Bat" jartzen zuen banderarekin, eta dirudienez euskara zekiten ofizialek gidaturik14.
Handik hiru urtera, Gasteizko elizbarruti sortu berriaz ari zirela, Konferentziak apezpikutzara bidalitako gutunean (152: Bergara, 1862-10-10), apaizak izendatzeko orduan foru-lurraldeen berezitasunak kontuan hartzeko eskatzen zuen, tartean berezitasun linguistikoak:
Al dirigir al Prelado la excitación que se indica se haga esta extensiva a que en el arreglo del personal se digne apreciar las circunstancias especiales del país, sus condiciones topográficas, sus usos y costumbres, a que en la colocación de curatos y servicios se tenga en cuenta la necesidad de que los Ministros del altar sean del solar vascongado y posean el idioma del país sin lo que su ministerio vendría a ser completamente esteril e infecundo.
Urte bereko hurrengo Konferentzian berretsi egin ziren helburuak (153: Gasteiz, 1862-10-28).
Jada ikusi dugunez, 1865eko Konferentzia batean Bizkaiko Diputazioak Gasteizen euskal Zirujauen Elkargoa sortzea proposatu zuen (161). Izan ere, ordura arteko zerbitzu medikuek zituzten arazoen artean hizkuntzazkoak ere baziren:
"[...] los graves inconvenientes que están ocasionando a los pueblos de estas provincias las dificultades con que tropiezan para proporcionarse cirujanos [...] considerada por un lado la idea de las desiguales condiciones en que las poblaciones vascongadas se encuentran por su situación geográfica, organización, falta de recursos, costumbres, e idioma [...]".
Esplizituki esan ez arren, uste izatekoa da euskal Zirujauen Elkargo horri esker, behar bezalako zerbitzua, baita hizkuntzaren arloan ere, eskainiko zela hiru probintzietan.
# **4. Ondorioak**
Konferentziak foru-lurraldeen eskumenak defendatzeko organo nabarmena izan ziren. Zentzu horretan, haien bidez hiru probintziek beren hezkuntza-eskumenak arrakastaz errebindikatu zituzten. Konferentziak Madrilen aurrean batera jokatzeko aski eraginkorrak gertatu baziren ere, ezin esan daiteke hainbeste barneelkarlanari dagokionez: hiru probintzien mailako hezkuntza-zentroak sortzeko
<sup>14.</sup> Euskal tertzio edo *tercios vascongados* hauetaz ikus Rubio (2003:158-168).
saiakerak, dela institutuak, dela lanbide-eskolak, dela unibertsitateak, asmo soilean geratu ziren. Herrialde bakoitzaren interesek, eta ordaintzeko orduan zeuden desadostasunek, proiektu gehienak ezerezean utzi zituzten. Soilik proiektu bat, Gasteizko Zirujauen Elkargoarena, egon zen onartua izateko zorian.
Gainerako kultura-arloetan, jarduera ez zen oso emankorra gertatu. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea berpizteko proposamena aldika agertu zen Konferentzietan, baina beti herrialderen bateko pertsonalitate baten bultzadaz (hasieran gipuzkoarrak, geroago arabarrak). Horregatik, gainerako probintziek, hitz onak agertu arren, ez zuten ekimena egiazki sustatu eta, azkenean, aurrera egin ezinik geratu zen.
Hiru probintzien kultur nortasuna sendotzeko, eta euskal kontzientzia zein foruberezitasuna dibulgatzeko eta sozializatzeko egin ziren gainerako proposamenak ere (lore-joko gisako txapelketak sortzea, lau probintzietan erakusketak antolatzea, Hego Euskal Herriaren mapa egitea, euskaldun ospetsuen biografiak idaztea, euskal gaien inguruko obrak argitaratzea, etab.) ez ziren larregi izan, eta gauzatu zirenak are gutxiago. Ohar egitekoa da kultura-auzi horiek guztiak beti tratatzen zirela azkenik Konferentzietan. Auzi politikoek eta ekonomikoek (foruen babesa, obra publikoak, zergarik ez ordaintzea, etab.) lehentasun osoa zuten beti. Akaso foru-Diputazioek, eskumen handiak zituztenez, promozio sinbolikoa baino zeregin garrantzitsuagoak zituztela iritzi zioten, kultur jarduera iniziatiba pribatuaren eskuetan utziz.
Euskarari dagokionez, ez zen kultur balio gisa bultzatzeko eta zabaltzeko asmorik egon. Baina komunikazio-tresna praktiko gisa kontuan hartzen zen. Horrela, Konferentziek, euskaldunak inplikatzen zituen zerbitzu publikoez jardutean, euskaraz jakingo zuten bitartekarien beharra agertu zuten: irakaskuntzan, tertzioetan, Elizan zein medikuntzan. Hau dela eta, zeharka, euskararen promozioan lagundu zuten.
Laburbilduz, Konferentzietan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako (eta batzuetan baita Nafarroarako ere) kultura- eta hezkuntza-proiektu komun interesgarriak plazaratu ziren arren, organo horrek oso eraginkortasun urria izan zuen berauek gauzatzeko orduan.
#### **Bibliografia**
AA (1998): *Antoine d'Abbadie 1897-1997; Ezohiko kongresua, Hendaia-Sara, 1997*, Eusko Ikaskuntza - Euskaltzaindia, Bilbo-Donostia.
Agirreazkuenaga, J. (1987a): *Bizkaiko errepidegintza*, Giltz liburuak, Bilbo
Agirreazkuenaga, J. (1987b): *Vizcaya en el siglo XIX: las finanzas públicas de un Estado emergente*, UPV-EHU, Bilbo.
Agirreazkuenaga, J. (1993): *Gerra eta Bakea Euskal Herrian. Politikagintza lege zaharraren krisialdian*, Gaiak, Donostia.
–––––––––––––, (arg.) (1995): *La articulación político-institucional de Vasconia: Actas de las Conferencias firmadas por los representantes de Álava, Bizkaia, Gipuzkoa y eventualmente de Navarra (1775-1936)*, II. bol., Arabako Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilbo.
- –––––––––––––, (1999): "Las oportunidades de construcción del Estado liberal español: La 'España Foral'", *Ayer,* **35**, 121-146.
- Castells, L. (1985): "El sexenio democrático y su repercusión en Guipúzcoa", *Symboloe Ludovico Mitxelena Septuagenario oblatoe*, UPV-EHU, Gasteiz, 2. bol., 1271- 1289.
- Clavero, B. (1985): *Fueros vascos. Historia en tiempos de Constitución*, Ariel, Bartzelona.
- –––––––––––––, (1986): "Fuero en tiempos de Constitución: una suerte de federalismo", in AA, *Jornadas de Estudio sobre la actualización de los Derechos Históricos Vascos*, Bilbo, 238-253.
- –––––––––––––, (1990): "Entre Revolución y Tradición: Constitucionalismo y Fuerismo", *Historia Contemporánea,* **4**, 39-60.
- Dávila, P. (1995): *La política educativa y la enseñanza pública en el País Vasco (1860- 1930)*, Ibaeta Pedagogia, EHU, Donostia.
- Fernández, T. R. (1985): *Los derechos históricos de los territorios forales. Bases constitucionales y estatutarias de la administración foral vasca*, Civitas – Centro de Estudios Constitucionales, Madril.
- Fernández-Albaladejo, P. (1982): "Guipúzcoa, la recomposición de una sociedad" in J. C. Jimenez (koord.), *Estudios de Historia Contemporánea del País Vasco*, Haranburu, Donostia.
- Gracia, J. (2002): "Antes y después del nacionalismo. Arístides de Artiñano: una vida consagrada a través de su obra histórico-jurídico-política, a la "Santa causa foral" (1840-1911)", *Notitia Vasconiae,* **1**, 361-409.
- Martínez-Beloqui, M. S. (1984): "Las relaciones entre la Diputación de Navarra y las Provincias Vascongadas en 1866", AA *Noveno Congreso de Estudios Vascos*, Eusko Ikaskuntza, Bilbo, 463-480.
- Martínez-Rueda, F. (1995): *Los poderes locales en Vizcaya. Del Antiguo Régimen a la revolución liberal*, UPV-EHU, Bilbo.
- Mina, M. C. (1981): *Fueros y revolución liberal en Navarra*, Alianza, Madril.
- Monreal, G. (1986): "Entidad y problemas de la cuestión de los derechos históricos vascos" in AA, *Jornadas de Estudio sobre la actualización de los Derechos Históricos Vascos*, Bilbo, 59-82.
- Nieva, J. L. (1999): *La idea euskara de Navarra, 1864-1902*, Euskara Kultur Elkargoa Sabino Arana Fundazioa, Bilbo.
- Ortiz de Zarate, R. (1859): *Compendio foral de la provincia de Alava*, Bilbo.
- Portillo, J. M. (1987): *Los poderes locales en la formación del régimen foral, Guipúzcoa (1812-1850)*, UPV-EHU, Bilbo.
- –––––––––––––, eta Ortiz de Orruño, J. M. (1990): "La Foralidad y el Poder Provincial", *Historia Contemporánea*, 107-121.
- Rubio, C. (1996): *Revolución y tradición. El País Vasco ante la Revolución liberal y la construcción del Estado español, 1808-1868*, Siglo XXI de España, Madril.
- –––––––––––––, (1997): *Fueros y Constitución: lucha por el control del poder. País Vasco, 1808-1868*, UPV-EHU, Bilbo.
- –––––––––––––, (2003): *La identidad vasca en el siglo XIX. Discursos y agentes sociales*, Biblioteca Nueva, Madril.
- Ugarte (1995): "Cartografía histórica", J. Agirreazkuenaga (zuz), *Gran Atlas histórico de Euskal Herria. Nosotros los vascos*, Lur, Donostia, 273-288.
- Zabaleta-Imaz, I. (1998): *Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923)*, Doktorego tesiak saila, EHU, Bilbo. |
aldizkariak.v1-0-486 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.40 _2021_16",
"issue": "Zk.40 _2021_",
"year": "2021",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia
(CAR-T cell immunotherapy against cancer)
Patricia Garcia-Gallastegi\*1, Maite Mugica Basauri2, Olatz Crende Arruabarrena<sup>2</sup>
<sup>1</sup> Zelulen Biologia eta Histologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, (UPV/EHU) <sup>2</sup> Zelulen Biologia eta Histologia Saila, Farmazia Fakultatea (UPV/EHU)
LABURPENA: Azkenengo urteotan immunoterapia minbiziari aurre egiteko estrategia baliagarria bihurtu da. Terapia ezagunenetako bati CAR-T deritzo. Tratamendu honetan, gaixoaren T linfozitoak atera eta laborategian aldatu egiten dira tumorearen aurkako ekintza hobetzeko, «sentsore» mota bat jarrita haren gainazalean (CAR errezeptorea). Horrela, pazienteari berriro linfozito eraldatuak sartzen zaizkio, hauek tumore-zelulak bilatu, ezagutu eta erasotzeko. Berrikuspen honetan, CAR errezeptoreen egitura, sortzeko era eta terapiaren efektu desiragaitzak azalduko ditugu. Azkenik, CAR-T immunoterapia odoleko hainbat tumoretan eraginkorra dela frogatu da, bai eta tumore solido mota batzuetan ere.
HITZ GAKOAK: CAR-T, Minbizia, Immunoterapia.
**ABSTRACT:** The last years immunotherapy has become a useful strategy in the fight against cancer. One of the most popular therapies is called CAR-T. In this treatment, the patient's T lymphocytes are removed and modified in the laboratory to enhance the action against the tumour by placing a type of "sensor" on its surface (CAR receptor). Thus, the patient is re- introduced with the transformed lymphocytes, which search for, recognize, and attack tumour cells. In this review, we will explain the structure, mode of generation, and adverse effects of CAR receptors on therapy. Finally, CAR-T immunotherapy has been shown to be effective in several blood tumours, as well as in certain types of solid tumors.
KEYWORDS: CAR-T, Cancer, Immunotherapy.
Nola aipatu / How to cite: Garcia-Gallastegi, Patricia; Mugica Basauri, Maite; Crende Arruabarrena, Olatz (2021). «Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia». Ekaia, 40, 2021, 77-88. (https://doi.org/10.1387/ekaia.21946).
Jasotze-data: 2020, abuztuak 9; Onartze-data: 2021, urtarrilak 7.
ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2021 UPV/EHU

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Patricia Garcia-Gallastegi. Zelulen Biologia eta Histologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, UPV/EHU. Sarriena auzoa z/g, 48940, Leioa, Bizkaia. – patricia.garcia@ehu.eus – https://orcid.
## 1. **SARRERA**
Minbizian, zelulen kontrolik gabeko proliferazioa gertatzen da, eta askotan zelulak inguruko ehunak inbaditzeko gaitasuna daukate, metastasia sortuz. Gaur egun, minbiziaren tratamendu ohikoenak kimioterapia, erradioterapia eta ebakuntza dira, baina, hala ere, askotan hiru tratamendu horiek ez dira nahikoak minbiziari aurre egiteko. Horregatik, tratamendu-teknika berriak ikertzen ari dira, pertsona bakoitzarentzat espezifikoak izango direnak eta aldi berean eragin desiragaitz gutxiago sortuko dituenak. Azken urteotan CAR-T zelulak erabiliz, hau da laborategian eraldatutako pazienteen linfozito T infusioak erabiliz, terapia ugari martxan jarri dira tumore solido eta likidoen aurka, eta emaitza onak lortu dira.
Pertsona bakoitzaren sistema immunologikoa funtsezkoa izan daiteke minbiziari eraso egiteko, eta 2018ko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten Tasuku Honjo eta James P. Allison immunologoen terapiaren premisa honako hau izan zen: minbiziaren aurkako tratamendu pertsonalizatua gaixotasun honen etorkizuna da eta CAR terapia azkar garatu den terapia da. Hala ere, estrategia berri honetarako hainbat zalantza daude argitzeke; horregatik, entsegu kliniko anitz martxan daude. Entsegu gehienak tumore hematologikoak tratatzeko garatu dira (1 [2. taula]), baina badira tumore solidoen aurkakoak ere. Esaterako, CLDN6 CAR-T terapia, 1. eta 2. fasean dagoena, martxan dago barrabiletan, obulutegian, umetokian, biriketan eta kartzinoma primarioetan frogatzeko (https://www.clinicaltrialsregister.eu). Hala ere, badira bi inmunoterapia jada pazientekin erabiltzen direnak, Tisagenlecleucel (Kymriah ®) leuzemia linfoblastiko akutuan eta Axicabtagén ciloleucel (Yescarta®) zelula B handien linfomaren aurka.
#### 2. **CAR-T ZELULAK**
Ingelesetik ekarritako hitza da CAR-T (*Chimeric Antigen Receptors in T-cells).* Espezifikotasun handiagoa emateko diseinatuak izan diren CAR hartzaileek daramatzaten T linfozitoak dira, hots, antigorputzak ekoizten dituzten immunitate-sitemaren zelula bereziak.
#### 2.1. **Egitura eta mekanismoa**
CAR mota guztiek gutxienez hiru atal dituzte: antigenoa ezagutzen duen zelulaz kanpoko domeinua (antigorputz batetik eratorritako zati aldakorra izaten dena, scFv), mintz arteko domeinua eta zelula barneko domeinu koestimulatzailea, T zelula aktibatzeaz arduratzen dena (1. irudia).

**1. irudia.** CAR-T zelulen egitura orokorra. (Titov A. *et al.*, eraldatuta [8]).
Zelulaz kanpoko domeinuak antigeno tumorala ezagutzen du, eta beheranzko transdukzioa gertatzen da, seinalea mintz arteko domeinura eta domeinu koestimulatzailera bidaliz. Horrela, CAR-T zelulen aktibazioa gertatuko da, transkripzio faktoreen adierazpena hasi eta, horrekin batera, zelulen proliferazioa eta zitokinen (IL6 esaterako) askapena gertatuko dira, zitotoxikoak izanik [1]. Nahiz eta hipotetizatu izan den T zelulek zuzenean tumore-zelulak hiltzen dituztela, oraindik ez dago erabat argi zein zelula motak sortzen duen efektu antitumoral handiena.
Ektodomeinua edo zelulaz kanpoko domeinua CAR zelulen zati garrantzitsuena da; izan ere, hori da ituarekin lotzen den zatia, eta, beraz, terapiari espezifikotasuna emango diona. Zati horrek tumoreari lotutako antigenoa ezagutuko du: hain zuzen ere, tumore-zelularen mintzean adierazten den proteina konkretu bat. Proteina hau tumorearekiko espezifikoa izango da. Minbizi mota ezberdinek antigeno ezberdinak dituztenez, CAR bakoitza minbizi baten antigeno espezifikorako egina dago. Garrantzitsua izango da gaixotasun errefraktarioetan antigenoaren galerarik ez izatea eta ehun osasuntsuetako zeluletan antigenoa adierazita ez egotea. Gehien erabiltzen diren ektodomeinuak antigorputz monoklonalak izaten dira, scFv (1. irudia). Horrek kate arin bat eta kate astun bat du (oro har, B-zelulen antigorputz monoklonal bat izaten dena). scFV-a seinaleztapen-domeinu batera akoplatuta egoten da. scFV-a linfozitoaren (TCR-CD3) hartzaile konplexua, CD3 ζ molekularen (1. irudian) zelula-barneko domeinutik batera akoplatuta egoten da [2, 3, 4]. ScFVen ordez, NKG2D, CD16 edo Erb-B hartzaileak ere erabil daitezke.
Zelulaz kanpoko edozein antigenoren aurka zuzendutako CAR-T-ak? diseina daitezke, baina CD19 (CART-19) antigenoaren aurka zuzendutakoa da, B motako linfoma eta leuzemia linfoblastiko akutuetan (LLA) adierazten dena, oraingoz arrakasta kliniko handiena lortu duena. B zelulen espezifikoa den antigenoa (BCMA, B-Cell Maduration Antigen) da, zelula ama hematopoietikoetan adierazten ez dena eta B zelulen ezberdintzapen-prozesuan mantentzen dena. Hortaz, antigeno hau itu egokia da B zelulek sortutako neoplasietan. BCMA antigenoarekin ere hainbat ikerketa egin dira, batez ere mieloma anizkoitzaren tratamendurako. Antigeno hau plasma zelulen gainazalean aurkitu daiteke; aldiz, beste organoetako zeluletan, ez da ikusi zelula ama hematopoietikoetan eta zelula normaletan horren presentziarik; beraz, CAR-T zelulentzat oso erabilgarria izan daitekeela uste da [5].
Bisagra (hinge, spacer) IgG (IgG1 edo IgG4), IgD edo CD8aren domeinua izan daiteke, eta antigenoa ezagutzen duen zatia (scFv) mintz arteko domeinuarekin lotzea du helburu [2, 3, 4].
Haien egitura eta produkzioa kontuan hartuta, gaur egun CAR-T zelulak laugarren belaunaldiko eboluzioan daude. Lehenengo belaunaldikoak CD3 ζ molekula bakarrik adierazten zuen, eta ez zuen arrakastarik izan saiakuntza klinikoetan [6]. Bigarren eta hirugarren belaunaldikoak CD28, 4-1BB, OX40 edo CD27 bezalako molekula estimulatzaileak zeramatzan CD3ζ-rekin batera zitokinen sintesia eta linfozitoen proliferazioa indartzeko asmoz. CAR T-zelulen laugarren belaunaldia tumore-mikroinguruaren efektu inhibitzailea gainditzeko diseinatuta dago. IL-2 eta IL-12 bezalako zitokinak jariatzearen propietate gehigarria edukitzeak badirudi emaitza hobea duela tumore solidoetan [7].
## 2.2. **Sortzeko prozedura**
CAR-T zelulak ekoizteko, zenbait urrats egin behar dira, eta oso garrantzitsua izango da horien kalitate-kontrola egitea protokolo osoan zehar (2. irudia).
Lehenik, pazientearen leukozitoak jaso behar dira leukaferesi bidez. Emaile baten T zelulekin egindako adopziozko immunoterapia aztertzen ari dira minbizi mota batzuk tratatzeko. Ondoren, T zelulak beste zelula guztietatik isolatu behar dira; kopuru nahikoa lortzeko, elutriadorea erabiltzen da. Behin leukaferezia eginda, CAR-a kodifikatzen duen genea linfozitoaren genoman txertatu behar da. Hori burutu ahal izateko, bi metodo bereizten dira: metodo birala (erretrobirusak) eta ez-birala (transposon/transposasa sistema) [9]

**2. irudia.** CAR-T zelulen produkzioaren eskema orokorra. (1) Leukaferesi bidez tratatu nahi den pazienteari T zelulak kentzen zaizkio. (2) T zelulak aktibatu egiten dira eta CAR kodifikatzen duen genea gehitzen zaio. (3) CAR-T zelulak aberastu egiten dira. (4) Pazienteak kimioterapia hartzen du linfodeplezioa jasateko. (5) CAR-T zelulen infusioa jasotzen du paziente berak. (1,4 eta 5) pazieenteetan gertatzen da (2 eta 3) laborategian (Titov A. *et al.*, eraldatuta [8]).
Gehien erabiltzen den metodoa birala da, eta horren barruan gehien erabiltzen diren birusak, gammarretrobirusa eta lentibirusa dira. Bi bektore horiek RNA birusak dira eta, beraz, gai dira erretrotranskriptasa entzimaren bitartez DNA lortu eta DNA hori ostalariaren genoman txertatzeko. Bektore biral horiek laborategian eraldatzen dira beren patogenizitatea ahultzeko eta beharrezkoa den genea txertatzeko. Hala ere, bektore hauek alde txar bat dute: haien produkzioa zaila da eta toxikoak izan daitezke: mutagenesia gertatzeko arriskua dago [10].
Bektore biralek izan ditzaketen arazoak saihesteko asmoz, bektore ez-biralen ikerketak jarri ziren martxan, *Sleeping Beauty* transposon/transposasa sistema, hain zuzen ere. Transposoiek birusekin alderatuta abantaila batzuk dituzte. Alde batetik, haien produkzioa eta kalitate-kontrola errazagoa eta fidagarriagoa da. Bestetik, bektore biralek baino arrisku mutageniko gutxiago dute. *Sleeping Beauty* sistemak bi osagai ditu: transposoia (CAR kodifikatzen duen genea) eta transposasa entzima. Transposasa entzimak, transposoiaren alde bietan dauden errepikapenak ezagutzen ditu, DNA alde horretatik mozten du eta transposoia aske geratzen da T linfozitoen genoman txertatzeko [11, 12].
T zelulei CAR kodifikatzen duten genea txertatzean, zelulen hazkuntza martxan jartzen da beharrezkoa den zelula kopurua lortu arte. Oro har, dosi txikiak nahikoak izaten dira eraginkortasuna lortzeko, 1 × 105-1 × 106 T zelula/kg-ko nahikoak izan dira entseguetan emaitza esanguratsuak lortzeko. Dosi txikiak erabil daitezke da CAR-T zelulek *in vivo* aurkezten duten hedapen gaitasunari esker [13].
Pazienteek CAR-T zelulen infusioa jaso aurretik linfodeplezioa jasan behar dute kimioterapia bidez. Badirudi fludabarina edo/eta ziklofosfamidarekin burututako linfodeplezioan zitokina endogeno homeostatiko batzuen mailak (IL-7 esaterako) handitu egiten direla, eta horiek CAR-T zelulen infusiorako lagungarri izan daitezkeela [13]. Linfodeplezioa jasan ondoren, pazienteek CAR-T zelulen infusioa jasotzen dute hainbat egun ezberdinetan, 4 eta 6 aste bitartean, oro har. Behin infusioa jaso dela, pazienteak monitorizatu egin behar dira tratamenduaren erantzunak ebaluatzeko eta erreakzio desiragaitzak kontrolpean mantendu ahal izateko. Toxikotasuna infusioa sartzen den egunetik kontrolatzen hasten da, eta astero ebaluatzen dira, bi hilabete igaro arte, gutxi gorabehera. Emaitzen ebaluazioa hirugarren hilabetean hasten da, eta hiru hilabetean behin neurtzen dira emaitza berriak urte bat igaro arte. Hala ere, horren ondoren ere emaitzak ebaluatzen dira, baina denbora tarte handiagoarekin, gainerako tratamendu onkologikoetan bezala [14].
## 2.3. **Eragin desiragaitzak**
Terapia berri honek, espezifikotasun altua dela medio, eraginkortasun ona egiaztatu du minbizi ezberdinen aurka, baina, hala ere, entsegu klinikoetan larriak izan daitezkeen eragin zehaztu dira. Toxikotasuna maila ezberdinetan banatu daiteke: tumorearen barnean sortutakoa, tumoretik kanpo, neurotoxikotasuna eta beste toxikotasun mota batzuk.
Tumore-zelularekin CAR-T zelulek kontaktu zuzena izatean gertatzen den toxikotasuna, oro har, **akutua** izaten da. Alde batetik, CAR-T zelulen administrazioaren ondorioz, zitokinen askapen ugaria gertatzen da, eta horrek zitokinaren askapen-sindromea (CRS, *cytokine release syndrome*) ekar dezake. CRSaren sintomak arinak izan daitezke: sukarra, nekea, zefaleak, artralgia, mialgia…; edo larriak ere izan daitezke, sukar altuak, hipotentsioa, organo anitzen kaltetzea…[15].
Bestalde, tumore-zelulen bat-bateko suntsipenak tumore-lisiaren sindromea ekar dezake (TLS, *tumor lysis syndrome*) [16]. Tumore-zelulen suntsipenak potasioaren, fosfatoen eta azido nukleikoen askapen masiboa dakar, eta organismoaren mekanismo homeostatikoek horri aurre egin ezin diotenean sortzen da. Hiperfosfatemiak hipokaltzemia sekundarioa dakar berekin, eta, hortaz, min neuromuskularrak, bihotz-arritmiak eta konbultsioak izateko arriskua handitzen da. Aldi berean, kaltzio fosfato kristalak prezipita daitezke hainbat organotan, batez ere giltzurrunetan, eta giltzurrun-lesio akutuak sor ditzake. Azido urikoa (azido nukleikoen metabolismotik sortua), giltzurrun barneko kristalen prezipitazioaren, giltzurruneko odol-hodien uzkurketaren, odol-jarioaren gutxipenaren eta giltzurrunaren hanturaren eragilea da. Beraz, horrek ere handitzen du giltzurrun-lesio akutua sortzeko aukera [17].
**Tumoretik kanpo sortutako toxikotasuna** ere kontuan izatekoa da. Izan ere, ehun osasuntsu batzuek minbizi-zelulek duten antigeno bera dute beren gainazalean, eta, hortaz, CAR-T zelulek ehun horiek erasotzen dituzte, eta zelula osasuntsuen suntsipena gertatu ohi da. Toxikotasun mota hau asko gertatzen da B linfozitoek sortutako gaitzetan, CD19 antigenoa B zelula guztien gainazaletan agertzen delako, bai zelula osasuntsuetan bai minbizi-zeluletan. Beraz, CD19 CAR-T zelulekin egindako tratamendua hastean, denboran zehar iraun dezakeen B zelulen aplasia gerta daiteke [18, 19].
Kasu gehienetan CRS pairatu ondoren **neurotoxikotasuna** gertatzen da; hala ere, litekeena da CRS eman gabe pairatzea. Manifestazio kliniko nagusiak entzefalopatiak, apraxia, dardarak, konbultsioak eta edema zerebrala dira. Toxikotasun mota honen fisiopatologia ez da oraindik ondo ezagutzen, baina badirudi hesi hematoentzefalikoaren alterazio baten ondorioz izan daitekeela, zitokina maila altuek sortua. IL-2, IL-2R, IFN-γ, IL-6 eta IL-6R erlazionatu dira neurotoxikotasunaren sorrerarekin. Gainera, hesi? hematoentzefalikoaren alterazioaren ondorioz, neurotransmisoreen askapenaren erregulazioa kaltetuta ikus daiteke, glutamato eta azido kinolinikoarena, esaterako. Zitokinek mikrogliak, monozitoak eta makrofagoak aktibatzen dituzte, eta haiek azido kinolinikoa askatzen dute nerbio-sistema zentralaren erantzun inflamatorioan neurotoxikotasuna pairatzen duten pazienteetan. Azido kinolinikoak eta TNF-α-k, biak batera, glutamatoaren askapena bultzatzen dute, honen mailak igoz eta, hortaz, zitotoxikotasuna bultzatuz. Hala ere, ekintza-mekanismoa oraindik ez da guztiz ezagutzen eta ikerketa gehiago behar izango dira hori ondo ulertzeko [20, 21, 22].
**Beste toxikotasun mota batzuk** ere gertatzen dira. Berez, T zelulen administrazioa egin baino lehen, pazienteari tratamendu immunokentzaile bat egitea gomendatzen da, T zelulek egoera horretan tumorearen aurkako eraginkortasun handiagoa dutela ikusi baita. Hala ere, horrek desio ez ditugun eraginak izan ditzake; izan ere, linfodeplezioaren ondorioz, anemia, koagulopatiak edo sepsi neutropenikoa jasateko arriskua handitu egiten da [22].
Bestealde, terapia honetan erabiltzen diren antigorputzen gehiengoa saguetatik datozen antigorputz monoklonalak dira, erreakzio anafilaktikoak sortu dezaketenak. Gizakietatik datozen antigorputzak erabiltzea gomendatzen da toxikotasun mota hau neurri batean saihestu ahal izateko [23].
Bukatzeko, genotoxikotasuna dago. Erretrobirusak eta lentibirusak bektore moduan erabiltzea T zelulen espresioa errazteko pentsatuak izan ziren. Hala ere, bektore horiek erabiltzeak gertakizun onkogenikoen sorrera bultza dezake. Gaur egunera arte, ez da honelako toxikotasunik ikusi CAR-T zelulen erabilerarekin; kontuan hartu beharko den parametroa izango da minbiziak tratatzeko momentuan [10].
### 3. **APLIKAZIOA MINBIZI SOLIDOETAN**
Gaixotasun hematologikoetarako, leuzemia linfoblastiko akutua eta linfoma kasuetan bezala [24], CAR-T zelulen terapia ezarrita egon arren, tumore solidoetan dauden terapiaren erabilera eztabaidagarria da oraindik. Izan ere, immunoterapiatik ihes egin dezaketen tumore gehienak solidoak izan ohi dira, hau da, oro har tumore horiek populazio anitzez eta antigeno aldakorrak adierazten dituzten zelulez osatuta daude [25, 26]. Tumore zelulek immunitate sistemari ihes egiteko mekanismoen barietate handia daukate, ezagupena, antigenoaren mutagenesia edo galera, zitokina inmuno-inhibitzaileen jariapena, zelula immunogutxitzaileak erreklutatzea [27]. Gainera, tumore solidoetan, CAR-T terapia mugatua dago, tumorearen mikroinguruneak funtzio immunoezabatzailea sor dezakeelako zelulak erakarriz, hala nola T zelula erregulatzaileak, tumoreekin erlazionatutako makrofagoak eta mieloide jatorriko zelula ezabatzaileak. Guztiek parte har dezakete CAR-T zelulen inhibizioan, CAR-T zelulekin egindako terapien onurak mugatuz, tumorearen garapena bermatuz [28].
Hala ere, badaude CAR-T bidezko estrategia terapeutiko itxaropentsu ugari tumore solidoetan. Azken entseguek tumore solidoen zelulek adierazten duten gainazaleko proteinen arabera diseinatu dira. Tumore solidoetan CAR-T zeluletan oinarritutako estrategia terapeutiko itxaropentsu ugari daude. Azken saiakuntzak tumore solidoen zelulek mintzean adierazten duten proteinen arabera diseinatu dira: esaterako, giza gainazaleko proteinepidermisekoa hazkuntza-faktore 2aren hartzailea (HER2), digangliosidoa (GD2), antigeno karkarinoembrikoa kartzinoenbrionarioa (CEA), mesotelina eta fibroblastoak aktibatzeko proteina (FAP), besteak beste. Lehenengo bi antigenoekin (HER2 eta GD2) egindako entsegu klinikoek bakarrik eman dituzte emaitza positiboak [29]. Proba bakar batean lortu da neuroblastoma erabat murriztea GD2-CAR erabiliz [30]. HER2-CAR erabiliz sarkoman eta biriketako zelula ez txikiko minbizi aurreratuetan gaixotasunaren egonkortzea edo tratatutako pazienteen erantzun partziala erakutsi da [31, 32].
CAR-T terapia arrakastatsua izan da koloneko minbiziaren eredu aurreklinikoetan edo fase goiztiarreko saiakuntza klinikoetan. Itu izan daitekeen molekula ugari ikertzen ari dira [33]. Baina 1. faseko saiakuntza klinikoetan CART72 zelulak erabiltzen dira. Eraldatutako linfozito horiek tumoreari lotutako glikoproteina (Tag) -72ra zuzenduta daude, eta zeluletan CD3-zeta seinaleztapena pizten dute.
Immunoterapiak CAR-T zelulekin duen arazo nagusietako bat da erantzun iraunkorra koloneko minbizia duten pazienteen azpitalde txiki batentzat baino ez dagoela eskuragarri. Terapia egokia izango litzateke CAR-T zelulen terapia kontrol-inhibitzaile berriekin edo antigorputz monoklonalekin konbinatzea.
## 4. **ONDORIOAK**
T zelulen terapia azken urteotan garatu da. Metodo horrekin gaixotasun hematologikoak tratatzeko modua aldatuz doa, eta tumore solidoak tratatzeko aukerak ikusarazten dizkigu. Tumore solidoetarako CAR-T zelulen lehen saiakuntzek leuzemia-saiakuntzetan behatutako arrakasta bera erakutsi ez duten arren, tumore solidoetan behatutako oztopo ugariak hobeto ulertzeak aurrerapenak ekarriko ditu CAR ingeniaritzan eta saiakuntza klinikoen diseinuan.
Ikerketa traslazionalaren helburu nagusietako bat da leuzemiatik haragoko minbizietan erabiliko diren CAR-T zelulen espezifikotasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzea. Tumore-zelularen gainazaleko antigeno benetan espezifikoak identifikatu behar dira, eta erabakigarria da hilgarriak izan daitezkeen ustekabeko toxikotasunak arintzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea. Gainera, tumorearen heterogeneotasunarekin, tumorearen immunogutxitzearekin eta T zelulen zirkulazio eta iraunkortasun faltarekin lotutako arazoak konpontzea eta tumore solidoen terapiaren eraginkortasuna hobetzea lantzen ari dira.
Neoplasia hematologikoetan CAR terapiaren arrakasta sinesgarria eta melanoma-tumoreen linfozito infiltratzaileen infusioen arrakasta CAR terapiaren garapena bultzatzen ari dira, tumore solidoetan antzeko eraginkortasuna erakuts dezaketenak. CAR zelulak genetikoki manipulatzeko gaitasunak aldaketa eta hobekuntza gehigarrietarako aukera ia mugagabeak ematen ditu, eta, beraz, etorkizunean arrakasta izateko itxaropen handia ematen du.
Azken datuek erakusten dute CAR-T zelulen terapia erabilgarria izan daitekeela koloneko, pankreako, urdaileko minbizian edo minbizi hepatobiliarrean. Horrek azterketa gehiago egiteko atea ireki du, gainera beste terapia batzuekin batera probatzen ari da (CPB/check pint blockade agentekin batera esaterako anti-PD1, [34]). Nahiz eta lan asko egin behar den, minbiziaren aurkako immunoterapiak emaitza itxaropentsuak ekarriko ditu.
#### **BIBLIOGRAFIA**
- [1] MAUS MV, GRUPP SA, PORTER DL, JUNE CH. 2014 «Antibody-modified T cells: CARs take the front seat for hematologic malignancies». *Blood*. **123[17]**, 2625-2635.
- [2] ABATE-DAGA D, DAVILA ML. 2016 «CAR models: next-generation CAR modifications for enhanced T-cell function». *Molecular Therapy - Oncolytics*; **3[C]**, 16014.
- [3] GELDRES C, SAVOLDO B, DOTTI G. 2015 «Chimeric antigen receptorredirected T cells return to the bench». *Seminars in Immunology*. **28[1]**, 3-9.
- [4] JOHN S. BRIDGEMAN, ROBERT E. HAWKINS, ANDREAS A. HOM-BACH, HINRICH ABKEN, DAVID E. GILHAM. 2010. «Building Better Chimeric Antigen Receptors for Adoptive T Cell Therapy». *Current Gene Therapy*, **10[2**], 77-90.
- [5] ATRASH S, BANO K, HARRISON B, ABDALLAH A. 2020. «CAR-T treatment for hematological malignancies». *Journal of Investigative Medicine*, **68[5]**, 956-964.
- [6] SUN S, HAO H, YANG G, ZHANG Y, FU Y. 2018. «Immunotherapy with CAR- Modified T Cells: Toxicities and Overcoming Strategies». *Journal of Immunology Research,* **2018**, 1-10.
- [7] MAUDE S, BARRETT DM. 2016. «Current status of chimeric antigen receptor therapy for haematological malignancies». *British Journal of Haematology*, **172[1]**, 11-22.
- [8] TITOV A, VALIULLINA A, ZMIEVSKAYA E, ZAIKOVA E, PETUKHOV A, MIFTAKHOVA R, *et al.* 2020. «Advancing CAR T-Cell Therapy for Solid Tumors: Lessons Learned from Lymphoma Treatment». *Cancers,* **12[1]**, 125.
- [9] NAING A, HAJJAR J. 2020. *Immunotherapy. 3rd ed*. Springer Nature, Switzerland.
- [10] WANG X, RIVIÈRE I. 2016. «Clinical manufacturing of CAR T cells: foundation of a promising therapy». *Molecular Therapy – Oncolytics*, **3[C]**, 1-7.
- [11] PAHLE J, WALTHER W. 2016. «Vectors and strategies for nonviral cancer gene therapy». *Expert Opinion on Biological Therapy,* **16[4]**, 443-461.
- [12] HUDECEK M, IZSVÁK Z, JOHNEN S, RENNER M, THUMANN G, IVICS Z. 2017.«Going non-viral: the Sleeping Beauty transposon system breaks on through to the clinical side». *Critical Reviews in Biochemistry and Molecular Biology*, **52[4]**, 355-380.
- [13] ASCIERTO PA, STRONCEK DF, WANG E. 2015. *Developments in T Cell Based Cancer Immunotherapies. 1st ed*: Springer International Publishing, Switzerland.
- [14] GEE AP. 2018. «GMP CAR-T cell production». *Best Practice & Research Clinical Haematology*, **31[2]**, 126-134.
- [15] BRUDNO JN, KOCHENDERFER JN. 2019. «Recent advances in CAR Tcell toxicity: Mechanisms, manifestations and management». *Blood review*, **34**, 45-55.
- [16] HOWARD SC, JONES DP, PUI C. 2011. «The Tumor Lysis Syndrome». *The New England Journal of Medicine*, **364[19]**, 1844-1854.
- [17] NEELAPU S. 2019. «Managing the toxicities of CAR T-cell therapy». *Hematological Oncology,* **37[S1]**, 48-52.
- [18] BONIFANT L, JACKSON HJ, BRENTJENS RJ, CURRAN KJ. 2016. «Toxicity and management in CAR T-cell therapy». *Molecular Therapy - Oncolytics,* **3[C]**, 16011.
- [19] KALAITSIDU M, KUEBERUWA G, SCHÜTT A, GILHAM DE. 2015. «CAR T-cell therapy: toxicity and the relevance of preclinical models». *Immunotherapy*, **7[5**], 487-497.
- [20] RIVERA AM, MAY S, LEI M, QUALLS S, BUSHEY K, RUBIN DB. 2020. «CAR T-Cell-Associated Neurotoxicity: Current Management and Emerging Treatment Strategies». *Critical care nursing quarterly*, **43[2**], 191-204.
- [21] ATRASH S, BANO K, HARRISON B, ABDALLAH A. 2020. «CAR-T treatment for hematological malignancies». *Journal of Investigative Medicine,***68[5]**, 956-964.
- [22] YANG X, WANG G, ZHOU J. 2019. «CAR T Cell Therapy for Hematological Malignancies». *Current medical science*, **39[6]**, 874-882.
- [23] HALLAJ S, MESHKINI F, CHALESHTARI M, GHORBANI A, NAM-DAR A, SOLEIMANPOUR H. 2019. «Conjugated CAR T cell one step beyond conventional CAR T cell for a promising cancer immunotherapy». *Cellular Immunology, 345,* 1-14.
- [24] TOMULEAS C, FUJI S, BERCE C, ONACIU A, CHIRA S, PETRUSHEV B, MICU W.T, MOISOIU V, OSAN, C, CONSTANTINESCU C. 2018. «Chimeric Antigen Receptor T-Cells for the Treatment of B-Cell Acute Lymphoblastic Leukemia». *Frontiers in Immunology*, **9 [239]**, 1-14.
- [25] MCGRANAHAN N, SWANTON C. 2015. «Biological and therapeutic impact of intratumor heterogeneity in cancer evolution». *Cancer Cell,* **27**, 15-26.
- [26] O'ROURKE DM, NASRALLAH MP, DESAI A, MELENHORST JJ, MANSFIELD K, MORRISSETTE JJD, *et al.* 2017. «A single dose of peripherally infused EGFRvIIIdirected CAR T cells mediates antigen loss and induces adaptive resistance in patients with recurrent glioblastoma». *Science Translational Medicine,* **9**, 1-15.
- [27] DUNN GP, OLD LJ, SCHREIBER RD. 2004. «The three Es of cancer immunoediting». *Annual Review of Immunology*, **22**, 329-360.
- [28] ANDERSON KG, STROMNES IM, GREENBERG PD. 2017. «Obstacles posed by the tumor microenvironment to T cell activity: A case for synergistic therapies». *Cancer Cell*, **31**, 311-325.
- [29] GILL, S.; MAUS, M.V.; PORTER, D.L. 2016. «Chimeric antigen receptor T cell therapy: 25years in the making». *Blood*, **30**, 157-167.
- [30] LOUIS C.U, SAVOLDO B, DOTTI G, PULE M, YVON E, MYERS G.D, ROSSIG C, RUSSELL H.V, DIOUF O, LIU E, *et al.* 2011. «Antitumor ac-
- tivity and long-term fate of chimeric antigen receptor-positive T cells in patients with neuroblastoma». *Blood*, **118**, 6050-6056.
- [31] AHMED, N.; BRAWLEY, V.S.; HEGDE, M.; ROBERTSON, C.; GHAZI, A.; GERKEN, C.; LIU, E.; DAKHOVA, O.; ASHOORI, A.;CORDER, A.; *et al.* 2015. «Human Epidermal Growth Factor Receptor 2 [HER2] —Specific Chimeric Antigen Receptor— Modified T Cells for the Immunotherapy of HER2-Positive Sarcoma». *Journal of Clinical Oncology,* **33**, 1688-1696
- [32] FENG,K.; GUO, Y.; DAI, H.; WANG, Y.; LI, X.; JIA, H.; HAN, W. 2016. «Chimeric antigen receptor-modified T cells for the immunotherapy of patients with EGFR-expressing advanced relapsed/refractory non-small cell lung cancer». *Science China Life Sciences*, **59**, 468-479.
- [33] HEGE, K.M.; BERGSLAND, E.K.; FISHER, G.A.; NEMUNAITIS, J.J.; WARREN, R.S.; MCARTHUR, J.G.; LIN, A.A.; SCHLOM, J.; JUNE, C.H.; SHERWIN, S.A. 2017. «Safety, tumor tracking and immunogenicity of chimeric antigen receptor [CAR]-Tcells specific for TAG-72 in colorectal cancer». *Journal for Immunoherapy of Cancer,* **5**, 1-14.
- [34] GROSSER R., CHERKASSKY L, CHINTALA,S. ADUSUMILLI P. 2020. «Combination Immunotherapy with CAR T Cells and Checkpoint Blockade for the Treatment of Solid Tumors» *Cancer Cell*. **36[5]**, 471-482. |
aldizkariak.v1-6-8 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.21_ Zk.2 _2009_3",
"issue": "Libk.21_ Zk.2 _2009_",
"year": "2009",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | #### RUE, JOAN (2009)
*El aprendizaje autónomo en Educación Superior.* Madril: Narcea.
Liburu honek ikas prozesu autonomoen gaian jartzen du arreta. Irakurterraza da antolaketa garbiaren ondorioz.
Autoreak ikas prozesu autonomoetan jartzen du begia eta hainbat galderari erantzun nahi die:
- ikaskuntzaren sakontze mailan urratsak eman al ditzakegu ikasleen autonomia intelektuala kontutan hartu gabe?
- Zein bitarteko da egokiena ikasleen autonomia sustatzeko?
Horrela, liburuan zehar Joan Ruek galdera horiek praktikaren begiradapetik erantzun nahi ditu.
Autoreak ikas prozesuaren onurak agertzen dizkigu liburuaren lehen atalean. Idazketa finaren ondorioz, ondo asko kokatzen du ikas prozesu autonomoaren ezaugarriak gaur egungo gizartean baita Goi Mailako ikaskuntza prozesuetan ere. Zentzu horretan, azpimarragarria da testuan agertzen den lotura garbia konpetentzien eta ikas prozesu autonomoaren artean.
Kokapen horren ostean, liburuaren alderdi praktikoena den bigarren zatia datorkigu. Bertan ikas gela batean ikas prozesu autonomoa nola planifikatu daitekeen azaltzen du autoreak, baita nola erraz eta lagundu dezakegun ere. Zentzu horretan interesgarria da oso, hainbat ariketa eta testuinguru aintzat hartuz, ikasleek zein irakasleek egin behar dituzten jarduerak nola zehazten diren. Orrialde horietan guztietan ageri da liburu honen nahi eta asmo didaktikoa, zenbaitetan xehe-xehe azaltzen baita ikaslearen prozesu autonomoa bultzatzeko prozedura.
Ikuspegi hori osatze aldera hainbat tresna praktiko interesgarri ere garatzen ditu autoreak liburuan zehar. Horrela, talde handian zein txikian ikas prozesua nola landu daitekeen azaltzen da, zein baldintza diren egokienak eta nola sor daitezkeen, portafolioaren erabileraren onurak, IKTren erabileraren ahalmenak ikas prozesu autonomoa sustatzeko, eta, jakina, nola ebaluatu behar den ikas prozesua.
Zinez, ikuspegi osoa ematen du autoreak, non oso gauza gutxi uzten dituen bazterrean ikas prozesu autonomoaren gauzatze praktikoan.
Liburuaren hirugarren atalean curriculumaren inguruan aritzen da autorea. Seguru asko atalik ahulena da, modu behartuan sartu izan balu bezala, eta egiari zor, curriculumaren gaienean informazio berririk, osagarririk edo lehendik ez genekiena ez du sartzen. Aurreko atalak baino azalekoagoa da.
Nolanahi ere, laugarrengoan lehenego bietan izandako maila berreskuratzen du liburuak; izan ere, bost eranskinen bitartez ikas prozesu autonomoen gaineko teoria modu zehatz eta argi batez agertzen zaigu. Horrekin batera, hainbat irakas baliabideren berri ematen dizkigu autoreak; ikas prozesu autonomoa antolatzeko eta planifikatzeko tresna zehatzak esplikatu; ikasleen gogoeta bultzatzeko bitartekoak eskaini eta adibide baten berri eman ere.
Modu horretan, era argi batean borobiltzen du autoreak liburuan zehar aipatzen eta garatzen dituen hainbat ideia, baina horiek osatuz eta argituz, ez soilik errepikatuz. Benetan eskertzekoa da azken zati honetan Joan Ruek egiten duen ahalegina ideiak laburbiltzeko.
*Asier Huegun*
# FERNÁNDEZ GARMILLA, A. eta BELTRÁN URCELAY, J.M. (2009)
*Eskuekin mintza!* Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. CD-ROMa.
Libururik ez, euskarri informatikoko argitalpena da honako CD-ROMa Eusko Jaurlaritzaren eskutik argitaratu berri dena, formato honekin alderdi eraginkorrenera begira argitaratu ere. Angela Fernández eta Jose Manuel Beltrán-en ekarpen honetan lengoaian zein hizketan komunikazio arazoak dituzten ikasleei laguntzeko asmoz sortu dituzte honako informatika programak Heziketa Bereziko ikasle zein irakasleek, guraso zein interesatu orok eskertuko dutena. Eskaintzen diren materialak ikasleei begira eginda daude nagusiki, hizkuntza (zeinuena edo ahozkoa) ekintza atsegin eta ezberdinen bidez garatu ahal izan dezaten.
Entzumen ezgaitasunen edo bestelako garapen gaitzengatik sorturiko arazoen aurrean (hizkuntzan atzerapenak, adimen urrikoak, autismoak, etab.), programok bi xede nagusi hauek izan dituzte ikusmiran: adin goiztiarretan zeinuen irakaskuntza erraztea, batetik, eta Komunikazio arloko Laguntza Tekniko Areagotzaileen eta Alternatiboen erabilera bultzatzea eta normalkuntza prozesua ahalbidetzea, bestetik.
Ikasmateriala sortzeko eta egokitzeko erabilitako komunikazio-sistemak:
- 1. Irudien bidezko Komunikazio Sistema (Picture Comunication Symbols edo, gaztelaniaz, SPC). Haren lexikoak hiru mila zeinu grafiko baino gehiago ditu eguneroko komunikazioan azaltzen diren hitz eta kontzeptu hedatuenak adierazteko, eta, ondorioz, oso tresna aproposa da adin eta ezgaitasun ezberdineko ikasleentzat. Sistema honetako irudiak oso ulerterrazak dira solaskideentzat eta, euskarri iraunkor batean aurkeztean, oroimen gutxiago eskatzen dute informazioa prozesatzeko unean. Aldi berean, trebetasun motoriko gutxiago behar izaten dute hitzak eta kontzeptuak adierazterakoan. Komunikazioa errazteko, soinuak eta ahotsak erantsi zaizkio SPC delako honi.
- 2. Ohiko sistema ortografíko egokitua, berori baita arruntena eta normalduena hiztun gehienon artean.
- 3. Zeinu-hizkuntza. Entzuten ez dutenen zeinu-sistema. Berezko egitura, gramatika eta sintaxia dauzka. Modu naturalean garatu ohi dira zeinuak.
- 4. Sistema bimodala. Hizkuntza-adierazpena bi kode sistema bereziren bidez burutzen da: soinuaren bidez (entzumena) eta eskuen bidez (ikusmena). Erabiltzen diren zeinuak gorren komunikazio zeinuak dira oro har. Gramatika eta sintaxia, ordea, aho hizkuntzarenak dira.
Dena dela, ez da tartean falta irakasle, logopeda eta bestelako profesional eta gurasoak ikusmiran dituen materialik ere, hiztegi orokorra, hiztegi tematikoa (jantziak, frutak, zenbakiak, eguraldia…), alfabeto daktilologikoa, ipuinak.
*J.M.ª Osinaga*
## BLANCO, A. (koor.) (2009)
*Desarrollo y Evalución de Competencias en Educación Superior.* Madril: Narcea.
Inondik inora gaurkotasun handiko liburua Narcea argitaletxeak eskaintzen diguna, Madrilgo Autonomoa Unibertsitateko Ascensión Blanco psikologoak koordinatua. Liburuak europar eremuak eskatzen dituen beharretara egokitzeko laguntza ederra eskaini nahi du hamar ataletan gai nagusiak banatuz. Konpetentziaren definizioak, zer diren konpetentziak Goi Irakaskuntzan eta hauek nola txertatzen diren unibertsitateko curriculumean dira Magdalena Bonsón-ek lehenengo atalean jorratzen dituenak liburuaren testuinguru orokorra marraztuz.
Gainontzeko atalek *—*ñabarduraren bat edo beste— eskema berberari jarraitzen diote: a) Kontzeptua argitzea, b) Metodologia eta ebaluazioa, c) Konpetentziak garatzeko tresnak eta adierazleak, d) Aplikazio praktikoak eta e) Emaitzak, dagozkien gogoetak barne. Horrela eskemari eutsiz, *Lanaren Antolaketa eta Kudeaketa* izango da bigarren atala Enrique Castaño-k egina, *Ikasleen parte hartzea eta Talde Lana* hirugarrena (Ascensión Blancorena), *Pentsaera Kritikoa Unibertsitatean* laugarrena (Begoña Learretarena), *Ahozko Komunikazioa eta Ideien Aurkezpen Eraginkorra* bosgarrena (Eva Asensio eta Ascensión Blancorena), *Ardura Ikasketetan* seigarrena (M.ª J. Terrón, M.ª J. García eta Y. Archilla-k egina), *Kultur-aniztasuna eta Dibertsitatea Unibertsitateko Geletan* zazpigarrena (Heike Pintor-ena), *Sormena eta Berriztapena Unibertsitateko Geletan* zortzigarrena (Álvaro Merino-k egina), *Gatazken kudeaketa eta Negoziazioa Unibertsitateko Geletan* bederatzigarrena (A. Blancorena) eta hamargarrena TIC-ei zuzendua.
Modu orokorrean begiratuta, ikasketa prozesuaren erdigunean ikaslea kokatzea (behin eta berriz liburuan azpimarratuta) ezin nabarmendu baino; egileen kezkak *—*unibertsitateko irakasleentzat lagungarri suerta dakiokeena azalduz— agerikoak dira zentzu honetan. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi liburu honek dituen mugak, sarri egile askotarikoetan gertatzen den bezala: alde batetik egileek egun unibertsitateko irakasle gisa jarduten dute, zein bere eremuan, eta liburuan agertzen diren ekarpenak unibertsitateko geletan izandako esperientziak jasotzen dituzte; gauza interesgarriak aurkitzen dira, jakina, baina denak ez daude maila berean: oso ezagunak baitira batzuk edota oso testuinguru berezia eskatzen dute beste hainbatek, kasu bitxiak ere emanez; esate baterako, hirugarren atalean (*Ikasleen parte hartzea eta Talde Lana*) agertzen den «tormenta de ideas» deiturikoak zerikusi gutxi du zortzigarrenean (*Sormena eta Berriztapena Unibertsitateko Geletan*) agertzen denarekin.
Edozein modutan, hainbat irakaslek izandako esperientzia, gogoeta, proposamen… jasotzen du liburuak eta denak ez zaizkigula baliogarriak izango jakitun, gustura irakurtzen den liburua da hau eta gure eguneroko jarduerarako ideia interesgarri eta aukera ugari aurkituko ditugulakoan ziur egon gaitezke. Gainera, nahi edota beharren arabera zuzen dezakegu irakurketa: atalak saltoka irakurri daitezke, gure interesa gidari.
*K. Burgoa*
#### KNAPCZYK, D. (2008)
*Guía de Autodisciplina. Cómo transformar los problemas de conducta en objetivos de autodisciplina.* Madril: Narcea.
Hezkuntzako katedraduna eta Indianako Unibertsitateko Collaborative Teacher Education Programeko zuzendaria den Dennis Knapczykek ikasleen autodiziplina lantzeari buruzko liburu hau dakarkigu. Knapczyk hezkuntza bereziko maisua izan zen eta unibertsitateko irakaslea izateaz gain urteak eman ditu irakasleriaren prestakuntzan. Berarentzako autodiziplina denok ikasten dugun zerbait da eta, hala izanda, uste du diziplina gelan irakatsi behar dela, curriculumaren barnean, beste arlo batzuk irakasten diren modu berean. Diziplina, irakasleen bidezko ikasleen kontrolera bideratzen dutenen kontra, berak ikaslearen ikaskuntzan oinarritzen du.
Liburua autodiziplina kontzeptua definitzen hasten da: ardurak hartzeko eta norberaren jokabide kontrolatzeko gaitasuna, trebetasun zehatz batzuk eskatzen dituena, ikasleek egoera desberdinetan erabiltzen ikasi behar dituztenak. Ikaste hau lortzeko honako hauek planteatzen ditu: diziplina curriculumaren arlo bat izatea, arreta jartzea nahi dugun jokabidean eta ez arazoak sortzen dituztenetan eta diziplina ikasleekin burututako bide bat bihurtzea. Halaber, autodiziplina portaeraren hiru dimentsio lotzen ditu: ekintzak gauzatzea, motibazioa eta epaitzeko era, hirurak ondo kontrolatzea eta orekatzea funtsezkoa izanik eskolako edozein egoeratan arrakasta izateko.
Aurrekoa esanda, Knapczykek liburuaren zati handiena teorizatzen duena praktikara nola eramateari dedikatzen dio. Horretarako, autodiziplinari dagokion trebetasun eta abilezia bakoitza ikasleekin lantzeko moduak eta adibideak azaltzen ditu, gomendioak eta materialak eskainiz. Aipatu behar da ohiturei ematen dien garrantzia autodiziplina lortzeko, ikasleei jokabidea antolatzera eta ordenatzera eta autonomo eta independenteago izatera laguntzen dietelako.
Laburbilduz, gida erabilgarria Knapczykek eskaintzen diena ikasleen autodiziplinaz arduratuta egon eta hau lantzeko bide eta metodoen atzean dabiltzan irakasleentzat.
*Elena Herran Izagirre*
### LÓPEZ PASTOR, V. M. (2009)
*Evaluación Formativa y Comparativa en Educación Superior. Propuestas, técnicas, instrumentos y experiencias.* Madril: Narcea.
Miguel Ángel Zabalzak zuzentzen duen «Narcea universitaria» bilduman dugu kokatuta liburu hau, izenburuak berak aditzera ematen duen eran eta egile askoren ekarpenak biltzen ditu bere baitan: guztira, 15 unibertsitateko 25 irakaslek parte hartzen dute «Red Interuniversitaria de Evaluación Formativa en Docencia Universitaria» izeneko proiektuan integraturik.
Liburu mamitsua (270 or) eta biziki interesgarria ebaluazio prozesuaren inguruan interesaturik dagoenarentzat. Hiru zatitan dago banatuta: lehendabizikoan marko teorikoari zuzendua dago; bigarrena prestakuntzazko ebaluazio sisteman emandako esperientziak eta emaitzak aurkezten ditu; hirugarrenak halako ebaluazio sistema gauzatzeko kontutan hartzeko gaigakoak jorratzen ditu.
Hiru zatiek ez dute, hala ere, proportzio bera: lehenengo zatian sei atal sartzen dira, bigarrenean lau eta bakarrak osatzen du hirugarrena. Kontzeptuen errebisioa, ebaluazioaren egoerari errepasoa, teknika eta instrumentuak ebaluatzeko, ebaluatzeko proposamen orokorra, ikasleriak nola bizi egiten duen bere inplikazioa prozesu honetan eta ebaluazioa TIC delakoen bitartez nola gauza daitekeen dira lehenengo zatian sartzen diren atalak. Liburuaren bigarren zatiak, lehenengoan agertu diren arazoen aplikazio praktikoak aurkitzen dira, guztira hamabi esperientzien berri ematen. Azken zatian (eta atalean) arazoen gida modukoa eskaintzen da, unibertsitate testuinguruan ebaluazio sistema hau garatzeko gai-gakoak agerian jarriz; hain zuzen, izandako praktiketatik ateratakoak hamahiru gai-gako dira identifikatutakoak, bost kategoriatan banatuta eta gai-gako bakoitza hiru azpiatal hauekin: a) gogorapenak b) praktikan jartzeko sor daitezkeen arazoak eta c) ahalezko irtenbideak eta jarduteko estrategiak.
Beste aldetik eta liburuaren egiturari dagokionez, atal bakoitzean gaia egoki kokatzeko hasierako laburpen bat azaltzen da eta garapenaren ostean erne irakurtzeko ondorioak ere; bukaera aldean normalki halako laburpentaulak eskaintzea oso lagungarriak direla ukatzerik ez dago. Halaber galdera batzuk (autoebaluaketarako eta errepasoa egiteko) aurkitzen dira eta lagungarriak diren irakurketa gomendagarriak.
Liburua mamitsua eta erabilgarria da irakaskuntza prozesuan interesaturik dagoen unibertsitateko irakaslearentzat, bereziki prestakuntzazko ebaluazio sistemaren bitartez ikasleen ikasketa eta irakasgaien kalitate maila hobetu nahi duenarentzat.
*J.M. Mues*
#### MARCO STIEFEL, B. (2008)
*Competencias básicas. Hacia un nuevo paradigma educativo.* Madril: Narcea.
Ez da erraza aldatzea, are gehiago aldaketaren nondik norako zentzua argia ez dagoenean. Hori da liburu honek argitu nahi duena; zer da konpetentzia bat, zer da gaur egun etengabe eta nonahi erabiltzen den kontzeptu konplexu eta zentzu ezberdinez osatutako hori. Ez da erraza argitzeko baina egile hau praktikatik eta hortik eratorritako ikerketetatik eta hausnarketa teorikoetatik datozen erantzunetatik azaltzen saiatzen da.
Liburuak honako atal hauek bereizten ditu: Konpetentzia kontzeptuaren hurbilketa, Hezkuntzaren Lege Organikoaren gizarte testuingurua, Konpetentzia eta testuingurua, Ezagupenen mobilizazioa eta ikasitakoaren transferentzia, Hezkuntzaren Lege Organiko proposamenean dagoen curriculum koherentzia, Euskarriak eta baliabideak, Terminoen glosategia, Bibliografia eta Web-grafia.
Liburuan argi uzten da ez dela estatu espainolean ematen ari den aldaketa bat, mundu osoan eragiten ari den hezkuntza paradigma baten eragina baizik. Liburuak Hezkuntzaren Lege Organikotik (LOE, 2006) hasten du ibilbidea, azpimarratuz nola joan diren sortuz, osatuz eta gorpuztuz gaur ezagutzen ditugun zortzi oinarrizko gaitasunak. Sakondu egiten du gaitasun kontzeptuaren inguruan, eta arreta berezia jartzen du zortzi oinarrizko horien artean aurki daitezkeen elkarren arteko erlazioetan (*Hizkuntz komunikaziorako gaitasuna, matematiketarako gaitasuna, ezagutza eta mundu fisikoarekin elkar ekintzan egoteko gaitasuna, informazioaren trataera eta gaitasun digitala, gizarte eta hiritar gaitasuna, arte eta kulturarako gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna, eta autonomia eta iniziatiba pertsonalerako gaitasuna*). Oinarrizko gaitasun horiek erakusten digute nolako pertsona proiektatzen duen gizartera eskolak eta, aldi berean, eredu hori egokia ote den gizarteak irudikatzen dituen balio-hutsuneak betetzeko, alegia, hezkuntza gaitasun-terminoetan planteatzen dena. Liburua bat dator Philippe Perrenoud-ek ematen duen konpetentziarako definizioarekin. Honela definitzen du Perrenoud-ek konpetentzia: *mota guztietako ezagupenak mobilizatuz, egoera gatazkatsu batetik irteteko ahalmena*. Azken finean, azpimarratzen den ideia nagusia zera da: gaitasunaren eta testuinguruaren arteko etengabeko elkarrekintza, hots, testuinguru batetik bestera ikasitakoa transferitzen jakitea; eskolaren testuingurutik, bizitzara eta, bide batez, lan-testuingurura pasatzean ikasitakoa nola aplikatu ezagutzea, ulertzea eta abian jartzea. Hori guztia gauzatzeko ezinbestekoa da ikasketa-testuinguruak egoki diseinatzea, eta liburuan zeregin eta baliabide proposamen interesgarriak azaltzen zaizkigu.
Irakasleek aldaketa hori guztia teorian ulertzen badute ere, hezkuntza proiektuetan, curriculum proiektuetan eta etapako programazioetan aplikatu behar dute. Horretarako ere lagungarria gerta daiteke liburua, bertan ideia interesgarriak ematen baitira eredu didaktiko hau eskolako idatzizko agirietan islatzeko eta eguneroko jardueretan laguntzeko. Aipagarria da, amaitzeko, bertan jasotzen den web-grafia eta gaika antolatutako bibliografia gaurkotua eta komentatua.
*Itziar Rekalde*
# PERPIÑAN, S. (2009)
*Atención temprana y familia.* Madril: Narcea.
Sonsoles Perpiñan Guerrasek familian ahalmen urritasun bat duen kide bat dutenei laguntza profesionala emateko Esku-hartze Goiztiarraren eredu bat eskaintzen digu liburu xume, praktiko eta adibide ugariz hornitutako honetan, eta hurbilketa sistematikoa eta positiboa azpimarratzen ditu, beharrezkoak biak ere.
Liburuak hiru zati ditu: lehenengoan, egileak hurbilketa teoriko bat eskaintzen digu, eta Esku-hartze Goiztiarreko Programetan familiak betetzen duen funtzioa azpimarratzen du; bigarren zatian Ingurune Gaituen Eredua aurkezten digu, eta, hirugarren zatian, familiak esku hartzeko dituen estrategia metodologiko zehatzak proposatzen ditu.
Lan honen aberastasunetako bat ahalmen urritasuna duen haurraren inguru naturalei ematen dien garrantzia da; eta haur horren garapenean sortutako hezkuntza beharrei erantzuteko orduan, garrantzi berezia hartzen du inguru-kide horrek bere burua gai dela ikusteko beharrak.
Premisa horretatik abiatuta, Esku-hartze Goiztiarra prozesu global baten moduan ulertzen da, haurrari erantzuteaz gain, horren inguruari ere erantzun behar dion prozesu baten moduan. Prozesu horretan ahalmen urritasuna duen pertsonaren inguruko pertsona esanguratsuen konstruktu mentalak, jarrerak eta estrategiak lantzen eta esplizitu eta kontziente egiten dira, pertsona horren heziketan esku hartu ahal izateko.
Erantzunkidetasunaren kapituluari aipamen berezia egingo diogu; erantzunkidetasuna haurra mugitzen den esparruetan landu beharreko helburuak adostea da, bai eta igurikapenen inguruko lana ere, hala, igurikapen horiek ahalmen urritasuna duen haurraren garapen integralera egoki daitezen.
Ezin dugu ahaztu egileak Esku-hartze Goiztiarrean lan egiten duten profesionalek familiarekin izan behar duten harremanari ematen dion garrantzia, ez eta inplikatutako pertsonen funtzioak eta mugak zehazteko beharrari ematen diona ere. Gauza positiboak eta lorpenak azpimarratzeak duen garrantzia nabarmentzen du, erabakiak hartzeko eta informazioa trukatzeko prozesuak kontziente egiteak duen garrantzia, esku-hartzean ebaluazio sistemak ezartzeak duen garrantzia… Hori guztia, haurraren inguruko eragile esanguratsuen gaitasuna areagotzeko.
Laburbiltzeko, liburu honek esperientzia handia jartzen du irakurlearen esku, seme edo alaba baten ahalmen urritasuna diagnostikatzen den unean ematen den erantzunetik bertatik jokatzen hasteko, eta haurra gehiegi ez babesteko, ahalmen urritasuna ez ukatzeko edo antsietatea saihesteko prestatzen gaitu.
*Amaia Mendizabal* |
aldizkariak.v1-7-710 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 89 _2014_4",
"issue": "Zk. 89 _2014_",
"year": "2014",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Komunikazio-gardentasuna kooperatiban**
# **Ainhoa Larrañaga Elorza Mondragon Unibertsitateko irakaslea**
Gardetasuna indarra hartzen joan den kontzeptua da eta lotzen da sinesgarritasunarekin eta konfiantzarekin. Kontzeptu abstraktua definitzea eta neurtzea ezinbestekoa da gardentasunaren indarra eraginkorra izan dadin. Kooperatibetan berebiziko garrantzia hartzen du kolektiboaren parte-hartze eta inplikazioarekin harreman estua duelako. Ikerketa honen jomuga izan da Rawlins-en galdetegia erabiliz ikerketa burutu den kooperatibak komunikazio gardenerako egiten duen ahalegina neurtzea. Kooperatibako kolektiboak duen pertzepzioa neurtuko dugu, horrek, kolektiboak erakundean duen konfiantza-maila eskainiko digulako.
GAKO-HITZAK: Gardentasuna · Kooperatiba · Parte-hartzea · Konfiantza.
# **Communication transparency in cooperatives**
The concept of transparency has gained strength in recent years, and is related to the credibility and trust. You need to define and measure this abstract concept, in order to make effective the force of transparency. In cooperatives acquires a special significance as it is directly related to the participation and involvement of the collective. The objective of this research is to measure the effort of the cooperative, using the Rawlins questionaire. It will be measured the collective perception of transparent communication, and this will be the basis and level of confidence given that the group has with the cooperative.
KEY WORDS: Transparency · Cooperative · Participation · Confidence.
*Jasotze-data: 2013-07-17. Onartze-data: 2014-02-10.*
# **0. Sarrera**
Ikerketa honen helburua da aztertu dugun kooperatibak egiten duen gardentasun-ahalegina neurtzea. Gardentasunak indar handia hartu du azken urteetan eta dimentsio berezia dauka kooperatibetan. Kooperatibismoaren ardatzetako bat den izaera parte-hartzailea —bazkide eta langileen inplikazioa—, komunikazio garde-narekin erabat lotuta dago. Erakunde irekia izateak errazten eta indartzen du kolektibo osoaren inplikazioa. Erakunde gardenetan, kolektiboak arduradunekin konfiantza dauka eta hori ezinbestekoa da kolektibo inplikatu bat edukitzeko.
Hala ere, kontzeptu horrek eraginkortasuna izan dezan, beharrezkoa da neurtzea. Ikerketa honetan Rawlins-en (2009) galdetegia erabili da gardentasun-ahalegina neurtzeko. Galdetegi hori da une honetan gardentasuna neurtzeko dagoen tresna bakarra. Rawlinsen galdetegia erabiliz, neurtu dugu kooperatibako langileek eta bazkideek duten pertzepzioa, erakundeak egiten duen gardentasun-ahaleginari dagokionez. Rawlinsek garbi adierazten du gardentasuna neurtu behar dela jasotzaileen ikuspegitik eta ez informazioa ematen dutenen ikuspegitik, komunikaziozuzendaria edo kudeatzailea kasu.
Dokumentu honetan, beraz, literaturaren azterketa egiten da eta gardentasunaren kontzeptua osatzen duten elementuen identifikazioan sakonduko da. Dokumentuaren bigarren atalean, gardentasuna neurtzeko ezagutzen den tresna fidagarri bakarrarekin, kooperatiba batek gardentasunerako egiten duen ahalegina neurtuko da.
#### **1. Aurrekariak**
Gardentasuna azken urteotan indarra hartzen joan den kontzeptua da. Gardentasuna, estuki lotzen da sinesgarritasunarekin eta konfiantzarekin, baina orain arte, ez da ahaleginik egin kontzeptu abstraktu hori neurtzeko. Erakundeak gardenak izateko irizpideak badaude, baina Rawlinsek (2009) dioen moduan, interestaldeek gardentasuna nola bizi duten da ezagutu eta neurtu behar dena. Rawlinsen esanetan, gardentasunaren inguruan erakundeek duten ospea hiru ezaugarrirekin neurtzen da: osotasunarekin, hurkoarekiko errespetuarekin eta irekitasunarekin. Erakundeek gardentasuna lortzeko egiten duten ahalegina, berriz, honako aldagai hauekin neurtzen da: komunikazio-ahaleginak partaidetzazkoak direnean; komunikazio-ahaleginean funtsezko informazioa ematen denean; kontuak eskatzea ahalbidetzen denean eta komunikazio-ahalegina isil-gordean egiten denean.
Azken urteetan enpresa handien iruzur-praktikak ugaritu egin dira eta horrek gardentasun-beharra areagotu du. Enron, World-Com eta Tyco enpresen influentzia-trafikoko ekintzek eta bestelako ekintzek gizartearen haserrea azaleratu dute; ekintzok gizartearen sektore zabal batean frustrazioa eta eszeptizismoa sortu dute. Jendeak erakundeekin duen konfiantza neurtzeko hainbat neurgailu daude, besteak beste, Edelman Trust Barometer, Golin Harris Index eta Gallup-ek egindako inkestak. Inkesta horiek erakutsi dute jendeak enpresengan, gobernuengan eta hedabideengan inoiz baino konfiantza-maila baxuagoa duela. Inoizko konfiantza-maila baxuenak eman dira egindako neurketetan.
Rawlinsek (2009) bere artikuluan dio, Edelman Trust Barometer tresnaren bidez eginiko azken neurketen arabera, inkestatuak euren maila berean dauden pertsonez fidatzen direla, hau da, lagun edo lankideez. Aldiz, gero eta gutxiago fidatzen direla erakunde eta gobernuetako bozeramaileez.
Konfiantza- eta sinesgarritasun-galera horren aurrean, 2003an Ameriketako Estatu Batuetako komunikazio-arduradunen biltzar batean —Public Relations Coalition-ek— korporazioei dei bat luzatu zien printzipio etikoen sorta bat onar zezaten. Besteak beste, eskatu zitzaien, gardentasun-prozesuak martxan jartzeko esparru guztietan eta ez soilik finantzarioan.
Rawlinsek dio konfiantza-galeraren harira, eginiko ikerketetan langileek agerian utzi dutela konfiantza-faltaren aurkako antidoto eraginkorrena komunikazio zintzoa eta irekia dela. Behin baino gehiagotan berretsi da gardentasuna dela interestaldeen konfiantza sendotzeko bide eraginkorrena.
Aurrerapen teknologikoek erakunde gardenak lortzeko bidea erraztu dute eta gardentasuna errealago egin dute. Izan ere, Internetek erraztu du informazio-fluxuaren kudeaketa: irauli egin du bezeroen eta hornitzaileen arteko botereharremana. Erakundeko barne-dimentsioari dagokionez, langileak eurak ere izan daitezke informazioaren hedatzaileak modu erraz eta azkarrean. Internet bidez sarean erakundeari buruzko informazioa —iritziak tarteko— zabal daiteke azkar. Eta fokua kontsumitzaileengan jarriz gero, bilaketa azkar eta xehe batekin, unean jaso dezakete enpresen eta eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa, eta behin argitaratu denean, mundu osora zabaltzeko aukera dago, di-da batean (Meyer, 2003).
Internetek aukera eskaintzen du modu anonimoan langileek informazioa eta iritziak partekatzeko. World Wide Web-ez haratago zabaltzen da Interneten eragina, posta elektronikora, chat-era, weblogs-era baita telefono mugikorrera ere. Interneten informazioa berehala lortzen da eta norberak garatutako iritzia ere mundu osora zabaltzeko aukera dago. Gardentasunaren indarraz eta balioaz artikulu eta liburu ugari argitaratu dira eta badira hainbat irizpide finkatzen dutenak gardentasuna nola lor daitekeen, Global Reporting Initiative (GRI) delakoak (2002) argitaratutakoak kasu. Bertuteak ikusita, ez da harritzekoa hainbat erakundek euren burua erakunde garden gisa definitzea. Hala ere, gutxi balio dute gardentasunaren gainean egiten diren autoebaluazioek. Gardentasuna erlazionatu da konfiantzarekin, erantzukizun sozial korporatiboarekin eta etikarekin. Erakunde batzuk konturatu dira zintzoa, irekia eta gizartearekin arduratsua izateak erakundea indartu egiten duela; are gehiago, garden jokatzeak balantzean eragin positiboa izan dezakeela. Zintzo jokatuz gero —irekitasunez eta arduraz—, talde interesatuen (stakeholders) konfiantza eta leialtasuna irabazten da.
Gardentasunak konfiantza areagotzen laguntzen duelako, balio praktikoa dauka, baina eragina izan dezan, neurtu beharra dago. Gardentasunaren neurketa egin behar da interes-taldeen ikuspegitik eta ez erakundearen irudia kudeatzeko ardura dutenen begiratutik. Interes-taldeen —enpresaren jarduerak eragiten dienak— konfiantza dago jokoan. Rawlinsen esanetan, beraz, alderdi interesatuen konfiantza eta leialtasuna irabaztea da garrantzitsua: langileena, bezeroena eta inbertsiogileen konfiantza. Gaiari buruzko literaturak etengabe azpimarratzen du pertsonen arteko harremanetan konfiantzak eta irekitasunak duten garrantzia. Balkin-ek (1999) bereizten ditu hiru gardentasun mota: bata da elkarrekin lan egitea, bigarrena da informazioa partekatzea, eta hirugarrena, kontuak ematea. Hiru ezaugarriok bete behar ditu erakunde bateko gardentasunak. Esan berri dugun moduan, beharrezkoa da gardentasuna neurtzea, alderdien arteko konfiantza sortu eta berreraikitzeko. Alderdiek parte hartzeko behar duten informazioak egiazkoa, garrantzitsua eta erabilgarria izan behar du. Horretaz gain, erakundeak burutzen dituen jarduera eta politiken gaineko informazioak objektiboa eta orekatua behar du izan.
Diagnostikoak neurtzen du gardentasunerako erakundeak egiten duen ahalegina: enpresen erantzukizun sozialean, emaitzen kontuetan eta iraunkortasunpraktiken inguruko txostenetan. Adituak bultzatzen dituzte erakundeak erabakiak modu publikoagoan hartzera, eta era horretan lortzen da egindako hautu moralak arrazoitzea eta alderdi interesatuen erabaki-ahalmena handitzea.
Dokumentu honetan literaturaren azterketa egiten da eta gardentasunaren kontzeptua osatzen duten elementuen identifikazioan sakondu da. Dokumentuaren bigarren atalean, gardentasuna neurtzeko dagoen tresna fidagarri bakarrarekin kooperatiba batek gardentasunerako egiten duen ahalegina neurtuko da.
Era sinpleenean esanda, gardena da informazioa ezkutatzearen eta isilgordean edukitzearen kontrakoa edo antonimoa. Informazioa behar duen norbaiti, eta berau eskuratu, baliatu edo jakin ezin duenari, informazioa ezkutatzea eta isiltzea da ezkutuan jardutea.
Merrian-Webster1 Hiztegiak (2008ko edizioa) aipatzen ditu gardentasuna definitzen duten ezaugarriak: helbururik gabea; erraz detektatzen da sen errazaren bidez; eta, azkenik, enpresen gaineko informazioa eskura izateak eta ikusgarri izateak ere definitzen dute. Laburtuz, gardentasuna enpresen informazioa eskura eta ikusgarri izatearekin lotzen du.
Bok-ek (1989) *Sekretuak* izeneko liburuan, definitzen du sekretua, esanez dela, informazioa eta frogak nahita ezkutatzea. Eta sekretuak lortzen du ezagutza edo jakintza ekiditea. Informazioaren erabilera egiten da, bai ezkutatuz bai azalarazita. Isilekotasuna edo sekretua da berariaz burututako informazio-ezkutaketa eta galdera sinple batekin neur daiteke: *momentu honetan jardueraren bat, praktikaren bat ala politikaren bat ezkutatzen saiatzen nabil?*
Brookings Institutuko Florini-k (1998: 50) zera dio: sekretua da informazioa nahita ezkutatzea, eta gardentasuna, berriz, nahita azalaraztea. Autoreak ematen duen gardentasunaren definizioa orokorra da: aldiz; gardentasun-praktikei dagokienez, definizio zehatza ematen du.
<sup>1.</sup> MERRIAN-WEBSTER Webester Online Ditionary. Retrieved May 27, 2008, from http://www.merriamwebster.com 7dictionary/transparent. Characterized by visibility or accessibility of information especially concerning business practices. La transparencia: libre de pretensions, fácilmente detectado o visto a través del fácil entender y se caracteriza por la visibilidad de la accesibilidad de la información, especialmente relativa a las prácticas de negocios.
Erakunde gardenek honako ezaugarriak dituzte: eskura ipintzen dute legalki argitaragarria den informazio guztia —positiboa zein negatiboa—, zehatza, denbora egokian emandakoa, orekatua eta adiera bakarrekoa (Heise, 1985: 209). Gower-ek (2006) dio informazio-gardentasuna dela erakundeek egiten duten esfortzua beren ekintza eta erabakiak frogagarriak eta ulergarriak izan daitezen. Ematen den informazioaz gain, garrantzitsua da hartzaileek duten pertzepzioa ezagutzea eta neurtzea. Gowerren esanetan, ematen den informazioaz gain, kideek sinetsi eta bizi egin behar dute erakundea gardena dela. Emandako informazioarekin batera, partekatze hori egiteko modua zelan antzematen duten interes-taldeek neurtzea garrantzitsua da. Haiek bizi behar dute erakundea gardena dela.
Azpimarratzekoa da, bestalde, informazioa edukitzea ez dela nahikoa erakundea gardena izateko; informatzea, hutsean, dibulgazioa izan daiteke. Hala ere, dibulgazioak gardentasunaren helburuak lausotzea lor dezake. Izan ere, informazioa hornitze hutsa ez da gardentasuna eta, gainera, informazio-ugaritasunak ulermena bera oztopa dezake. Informazio larregi izateak nahastu dezake argitu beharrean. Infoxikazio2 hitzak egiten dio erreferentzia informatikak eragin duen informazio-gainkargari, baina gardentasunari dagokionez ere baliagarri zaigu. Sarritan, informazio-gainkargak nahastu eta despistatu egiten du eta batzuetan, arduradunek, berariaz egiten duten maniobra izaten da. Fenomeno horren barnean gerta daiteke auzi baten gainean norabide edo ikuspegi bateko informazioa ezkutatzea eta, aldiz, kontrako norabidean ematea informazio andana, era horretan, informazio pertinentea lortzeko denbora gabe utziz interesatua (Balkin, 1999). Gardentasuna soilik da erabilgarria, ulertzen laguntzen duenean; informaziofluxua areagotzea ez da nahikoa, eta seguruenik, ez da beharrezkoa ere. Informazio-fluxua areagotuta, alegatu daiteke legea betetzen ari dela edo legeak eskatzen duen informazioa eman dela, baina kasu horretan ere, helburua ez da gardena izatea edo ulermen-maila hobetzen laguntzea, baizik eta legea betetzea. Legalki jokatu arren, beraz, ez da gardentasun-helburua bete.
Strathern-ek ere (2000) ideia bera azpimarratzen du esanez, batzuetan informazio gehiago jasotzen den arren, horrek ez duela ulermenean laguntzen. Are gehiago, konfiantza gutxitzen du, mesfidantza sortuz. Gardentasuna erabilgarria da ulermen-maila hobetzen duenean eta ez soilik informazio-fluxua handitzen duenean.
Gardentasunaren helburua zera da, errealitatea egiazkotasunez komunikatzea (Martinson, 1996: 43). Pertsona bat izan daiteke egiazkoa informazio guztia eman gabe, eta informazioa izan daiteke sinesgarria informazio guztia errebelatu gabe. Baina, Klaidman eta Beauchamp-ek (1997) diotenez, egiazko informazioak arau bat bete behar du, funtsezko informazioa. Hori gertatzen da informazioaren ezaugarriek arrazoi-maila normala duen pertsonaren informazio-beharra asetzen
<sup>2.</sup> Wikipedia: Infoxikazio (informazio + intoxikazio) kontzeptua informatika bidezko komunikaziobideetan erabiltzen da, oro har, posta elektronikoa esate baterako. Erabaki bat hartu edo gai baten inguruan eguneratua mantentzeko garaian informazio gehiegi edukitzean sortzen den egoera da. Infoxikazioaren ondorioak honako hauek izan daitezke, besteak beste: aztertu beharreko informazio kopuru handiak, informazio gehiegi biltzea, iturri ezberdinen kontraesanak jasotzea edota datu garrantzitsuenak bereizteko arazoak izatea.
dutenean. Funtsezko informazioak egiten die erreferentzia hartzailearen beharrei eta ez igorlearen beharrei. Horregatik, funtsezko informazioan klabea da publikoak zer nahi duen jakitea.
Funtsezkoa eta esanguratsua izan behar da jakinarazten den hori, eta oso garrantzitsua da hartzaileari hori azaltzea. Beharrezkoa da bere mailan jartzea eta behar den moduan komunikatzen asmatzea. Stirton eta Lodge-k (2001) diote gardentasunak eskatzen duela ahotsa eta ordezkaritza batetik, eta, bestetik, produkzioa (aukeraketa eta informazioa). Bi autore horien esanetan, gardentasunak zentzurik zabalenean zera esanahi du, herritarrek izan dezatela zerbitzu publikoak eskaintzen diren moduaren gainean eragiteko aukera (kontrolatzeko aukera), euren iritzi eta lehentasunak oinarri hartuta. Eta ondoren, izan dezatela haien inguruan hartzen diren erabakien berri. Horri Coterrel-ek (2000) gardentasun-prozesu deritzo. Lehenengo, eragiteko aukera eduki, eta, gero, hartutako erabakien berri izan. Gardentasuna ulertu behar da prozesu gisa; ez da soilik informazioaren eskuragarritasuna, baizik eta parte-hartze aktiboa izatea ezagutzaren eskuratzean, banaketan eta sorkuntzan.
Ondorengo adibidean ikusiko den moduan, interesatuen parte-hartzea da gardentasunerako elementu garrantzitsua. Zeelanda Berriko elektrizitate-konpainia batek eginiko azterketa batek agerian utzi zuen enpresak egina zuen informazioerrebelazioa ez zela interesgarria eurek aztertu zuten interesguneentzat, eta, aldiz, haientzat interesgarria zena ez zela argitzen. Edo interesgarritzat jotzen zutenaren gaineko informaziorik ez zutela ematen. Erakundeek ezin dituzte interesatuen informazio-beharrak ase, ez badakite zer den jakin nahi edo behar dutena. Esan berri dugunaren haritik, beraz, beharrezkoa da gardentasuna eman dadin interesatuen parte-hartzea.
Interesatuek dakite zein den erabaki egokiak hartzeko behar duten informazioa, eta, ondorioz, eurak dira informazio hori identifikatu beharko dutenak. Horretaz gain, gardentasunak kontuak ematea ere eskatzen du. Kontuak ematea gardentasunez egitea ezinbestekoa da sinesgarritasun-arazoak dituzten erakundeentzat. Erakundeak konfiantza eta sinesgarritasuna galdu dituenean, beharrezkoa da gardentasuna baliatzea galdu duena berreraikitzeko. Erakunde gardenek kontuak ematen dituzte, ez soilik informazio esanguratsua eta ulergarria ematen dutelako, baizik eta informazioa jartzen dutelako eskuragarri, besteek ikus eta ebalua dezaten. Coterrelen aburuz (2000), kontuak garden ematea hau da: norbera inplikatuta dagoen egoerei buruz eta kontziente den egoerei buruz, azalpen pertinentea eta zehatza emateko borondatea eta erantzukizuna.
Eiffinger eta Hoeberichts-en (2002) esanetan, kontuak garden ematea oinarrizko ariketa da sinesgarritasun-arazoak dituzten erakundeentzat. Erakunde gardenek kontuak erantzukizunez ematen dituzte, ez soilik informazio esanguratsua eta ulergarria ematen dutelako, baizik eta informazio hori eskuragarri jartzen dutelako besteek ikus eta ebalua dezaten. Horrek ondorio moduan dakar gardenak diren erakundeetako behargin eta arduradunek euren erabaki eta jokaerak oso ongi neurtzea, jakin dakitelako egindakoa iritzi publikoaren aurrean arrazoitu beharko dutela; esposizio publikoak eta agerikotasunak eragiten du jendeak bere jokabideak neurtzea. Kontuak garden emateak agerian utziko ditu erakundearen ahulguneak edo hobetu beharreko esparruak. Erakundeak dituen ahulguneak ezkuta daitezke, baina estaltzeak ez ditu desagerrarazten; guztia ongi dagoela esateak ahultasuna eragin duten faktoreei eustea besterik ez dakar. Eta hori, erakundearentzat kaltegarria da. Gardentasunak, aldiz, erakundea deseroso sentiaraz dezake, baina aldi berean, motibazio-iturri izan daiteke. Zerbait oker dagoenean, komeni da argitara ateratzea, hori baita oker dagoena zuzentzeko modu bakarra. Estalita edo ez azalarazita, ez da konponduko.
Gardentasunak intimidatzeko indarra dauka eta hori da daukan ezaugarri nagusia; baina hobe da biluztea, afizionatua izatea baino (Tapscott eta Ticoll, 2003). Beste autore batek dio, dibulgazioa egitea, zaborraren azpian ezkutatzea dela (ezkutatzen da, norbera eta norbere argia). Eta berriro distira egingo badu, ekintza garbitu beharko da (Szwajkowiski, 2000). Kontuak garden ematea, hortaz, ona da gizartearentzat eta erakundearentzat. Gardentasunak azaleratzen ditu erakunde baten ahuleziak eta horrekin batera baita hobetzeko dauden esparruak ere. Ahuleziak eta hobetzeko dauden esparruak ezkutatzeak ez ditu desagerrarazten. Dena ondo dagoelako berrelikadura positiboak3, hori horrela ez denean, jokabide ahula indartu besterik ez du egiten.
Autore bakoitzak esan dituenak kontuan hartuta eta ikerkuntza-proiektu honen harira, honako hau da gardentasunaren definizioa: *Gardentasuna da legalki libera daitekeen informazioa jendearen eskura jartzea, izaera positiboa edo negatiboa duen informazioa. Informazioak zehatza, egokia, orekatua eta garbia izan beharko du eta hobetuko du publikoaren arrazoitzeko gaitasuna; arduraz jokatzen duen erakundearen praktikak, politikak eta ekintzak ezagutzen eta ulertzen lagunduko du.*
Ikertzaile akademikoek fokua jarri dute harreman publikoek lortu beharreko helburuan. Haien esanetan, harreman publikoek helburu izan behar dute onura komuna bilatzen duten harremanak eraikitzea, mantentzea eta elikatzea. Gero eta arreta gehiago eskaintzen zaie erakundearen eta publikoaren arteko konfiantzari, zabaltasunari, asebetetzeari eta konpromisoari.
Gardentasunak bi norabidetan hobetzen du erakundearen izatezko etika: batetik, erakundeak bere jardueraren gaineko jakinarazpen arduratsua egiten du eta informazio horren berri izatea merezi duten norbanakoekiko —informazio horrek eragin baitiezaieke— begirunea edo errespetua erakusten du. Bestetik, hartzailea errespetatua sentituko da eta horrek berak erakundearengan duen konfiantza areagotuko du. Gardena izateak, hortaz, elkarrekiko konfiantza du oinarri. Erakundeak konfiantza ematen duenean, trukean konfiantza jasotzen du. Neurri handi batean, herritarrei zor die horren justifikazio zintzoa eta eskuragarria. Justifikazio hori egiteko, arrazoi horiek publikoki ebaluagarriak eta erakusteko modukoak behar dute izan.
Eskubideen marko orokor batean eta gizabidezko jarduera bati dagokionez, pertsona orok beharko luke izan eskubidea eragiten dioten gaiei buruzko egiazko informazioa jasotzeko, eta modu berean, pertsona orok beharko luke izan esku-
<sup>3.</sup> Szwajkowski, 2000: «La retroalimentación positiva de que todo está bien, cuando no es así, solo refuerza el comportamiento debilitante. Claro, la transparencia puede hacer que una organización se sienta incomoda, pero también motivar a mejorar».
bidea eragiten dioten gaietan parte hartzeko. Informazioa behar dute herritarrek, erabakiak modu egokian hartu ahal izateko. Hala ere, esan beharra dago erakunde batean ez dagoela zertan dena jakinarazi. Sekretu batzuk justifikagarriak dira, baina informazio hori gordetzeko dauden arrazoiak zein diren azaldu beharra dago.
Fergunson-ek 1984an aldarrikatu zuen langileekin izan beharreko harremanen kudeaketa zaindu behar zela. Ledingham-ek eta Bruning-ek ere (2000) diote, langileekin izan beharreko harremanak asegarriak izateko, era simetrikoan kudeatutako harremanak izan behar dutela. Bi autore horien esanetan, komunikazioak izan behar du erakundeak erabili beharreko tresna barneko kolektiboarekin harreman produktiboak hasi, garatu eta osatzeko. OPR indikatzaileen arabera garbi geratu da kolektiboaren eta erakundearen artean leialtasuna eta konfiantza sortzen duten elementuak direla, esaterako, irekitasuna, parte-hartzea, inbertsioak eta konpromisoak sortzen duten inpaktua.
Jokabideak ikusgarriagoak egitea da, hainbat arrisku ekidin eta arazoak ezabatzeko bidea. Azterketa edo begiratu kritiko bat jasotzeko prest egonda komunikatzen duen erakundea da gardena (Fort, 1996). Ideia hori ez da berria, 1990eko hamarkadan izandako mugimendu aurrerakoitik dator. Garai hartan, «argitasunaren publizitatea» deitua izan zen, eta hipotesia honakoa zen: iruzurpraktikak ezabatzeko beharrezkoa da irregulartasunak agerian ipintzea (Stoker eta Ramos, 2005: 177).
Wilson-ek (1913: 111) ere honakoa dio*:* «Herriak ezagutzeko eskubidea daukan auzi guztietan, ateak ireki eta utzi argiari sartzen. Oker dagoen guztiarekin egin daitekeen gauzarik onena da, jendeak oker dagoela ikus dezakeen lekura eramatea eta, ondoren, oker dagoena zuzendu edo desagerrarazi». Erakunde gardena izateak —alde positiboak eta negatiboak erakusteak— konfiantza izatea eskatzen du eta denei ikusteko aukera ematea. Konfiantzak elkarrenganakoa izan behar du eta irekitzen den erakundeak hori frogatu behar du, nolabaiteko fede antzeko bat duela kolektiboarekin. Publikoaren edo kolektiboaren gaitasunean fedea eta sinesmena izan behar du erakundeak. Horrela jokatuz gero, erakundeak lortzen du eskaini duen konfiantza bueltan jasotzea. Emandakoa jasoko du.
Adituen iritziz, gardentasunak erakundearen etika hobetzen laguntzen duen bigarren modu bat ere badago. Herritarrak tratatu behar dira publiko zintzoa balira legez. Herritarrak boterea izan behar du eta ahaldunduta egon behar du, eta hartzen diren erabaki guztiek arrazoituta egon behar dute. Horrela sortu eta areagotuko dira konfiantza eta inplikazioa. Horrek berekin dakar erabaki oro egon beharko dela publikoki deklaratua eta ebaluatua.
Kant-en filosofia da aipatu berri dugunaren inspirazio-iturria. Hurkoa ezin dela tresna moduan tratatu, helburu moduan baizik, zioen Kantek. Sullivan-ek (1965: 428) norbanako aske eta arrazional orori dagozkien bi eskubide identifikatu zituen:
- Norbanakoak berari eragiten dioten gaien inguruko informazioa jasotzeko eskubidea dauka (informazioa jaso).
- Norbanakoak berari eragiten dioten gaietan parte hartzeko eskubidea dauka (parte hartzekoa).
Sullivanek bi horiek harreman publikoetarako elkarrekiko balio moduan izendatu zituen. Pearson-ek (1989: 57) gorago kokatu zituen gardentasunaren oinarria definitzen duten balioak, eta berebiziko garrantzia eman zion besteen ikuspegi, interes eta eskubideak kontuan hartzeari. Marko horretan kokatzen da, halaber, norbanakoak duen eskubidea hartutako erabakiak hobeto ulertzen eta arrazoitzen laguntzen dion informazioa jasotzeko.
Informazio garrantzitsua norberarentzat gordetzeak hurkoaren arrazoitzeko gaitasuna desaktibatzen du. Hori egiteko modu bat da informazio partziala ematea eta, horrela, eragindakoak edo eragina jasango dutenak, nahastea. Bok-ek (1989: 26) informazioa nahita ezkutatzeko ekintza, oinarrian, botere-ekintza moduan identifikatu zuen, boterea kontzentratzeko ekintza. Azken finean, sekretua gordetzen duenak eragotzi egiten du hautu arrazionalaren egikaritza. Eragotzi egiten du mehatxupean daudenek ulermen-maila egokia izatea. Eragotzi egiten zaie, orobat, bakoitzarengan izango diren ondorioen ebaluazio bat egin ostean, aukera pertinente argiak ikusteko aukera eta, horren arabera, baita lehentasunak markatzeko aukera ere.
Harreman publiko etikoen aldeko teoria baten alde lana egiten duten Fitzpatrick eta Gauthier-ek (2001) ere, Boken kontzeptua aplikatzen dute, eta horren harira diote komunikazio selektiboa beti dela susmagarria. Betiere, informazio hori erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazioa denean eta ezkutatzearen azpian engainu-asmoa dagoenean. Hala ere, azpimarratzen dute ez dagoela zertan publiko egin erakunde batean ezagutzen den guztia. Eta ondorioz, hainbat sekretu justifikatuta daudela diote. Bokek (1989) horren aurrean dio justifikazio horiek publiko egin behar direla. Horregatik, gardenak izan nahi duten erakundeak prest daude publikoari kontuak emateko eta autonomia mantenduz bakoitzaren arrazoimailak eskatzen duen informazioa partekatzeko. Arrazoi horregatik kontsidera daiteke gardenak diren erakundeetako kolektiboak ere balio etikoz osatutako kolektiboak direla.
Erakundeei gardentasunerako ahaleginean laguntzeko irizpideak badaude. Irizpideok, finantza-erantzukizunean, ingurumen-erantzukizunean eta erantzukizun sozialean irekiak izateko irizpideak finkatzen dituzte. Irizpide horiek badituzte hainbat elementu komun, baita praktika gardenak lortzeko hainbat arauzko gidalerro ere.
GRIk (Global Reporting Initiative) (2002) eginiko iraunkortasun-memoriak 11 printzipio gidatzaile identifikatzen ditu. Irizpide horien helburua da iraunkortasunaren gaineko txostenen kalitatea, zorroztasuna eta erabilgarritasuna fintzea.
#### **2. Ikerketaren metodologia**
Ondorengo atalean, Arrasateko kooperatiba batean aurrera eraman berri dugun ikerketa eta lortutako ondorioak azalduko ditugu. Kooperatibak komunikaziogardentasunean egiten duen ahalegina neurtzeko Rawlins (2009) ikertzailearen galdetegia erabili dugu. Galdetegiak, berez, 40 galdera ditu eta gardentasunean erakundeak duen ospea eta komunikazio gardena izateko enpresak egiten duen ahalegina neurtzen ditu. Gure helburua tresna edo galdetegia pilotatzea izan da eta erabaki zen soilik galdetegiaren zati bat pasatzea, gardentasun-ahaleginari zegokiona hain zuzen ere.
Ikerketa kuantitatiboa erabili da batetik, eta horretarako Rawlinsen galdetegia pasatu da, eta ikerketa kualitatiboa bestetik, eta horretarako eztabaida-taldeen edo *focus group*en metodologia erabili da.
Galdetegia bete duten langileen profila identifikatu ahal izateko, Zuzendaritza Kontseiluko edo Errektore Kontseiluko kide diren eta kooperatiban zenbat urte daramaten lanean galdetu zaie. Zuzendaritza-kide edo errektore izateak eragin dezake pertzepzioan, horiek baitira informazioa kudeatzen dutenak eta logikoa da gainerako kolektiboarekin alderatuz, beste pertzepzio bat izatea. Bestetik, kooperatiban daramaten urte kopuruak ere eragin dezake, urte gehien daramatenek ezagutza handiagoa izan dezaketelako.
Erakunde bakarrera bideratutako azterketa izanik, populazioa kooperatibako langile eta bazkide guztiak dira. Laginak, aldiz, populazioaren % 76,19 hartzen du4. Jarraitu den prozedurari dagokionez, esan behar da, galdetegiak 2013ko otsailaren 11tik 15era bitartean jaso zirela Arrasaten eginiko lau lankide-bileretan eta Andoainen eginiko lankide-bilera bakarrean. Ainhoa Larrañaga eta Onintza Belategi egon ziren bertan galdetegiaren inguruko azalpenak emateko eta zalantzak argitzeko.
Organoei dagokienez, Zuzendaritza Kontseiluko % 71,42k (5 kide) eta Errektore Kontseiluko % 80k5 (4 kidek) erantzun diote galdetegiari. Kooperatiban lanean daramatzaten urteei dagokienez, aldiz, galdetegiari erantzundako % 28,12k 6 urte baino gutxiago darama kooperatiban lanean. Gainerako % 71,87ak 6 urte baino gehiagoko antzinatasuna du kooperatiban.
Ikerketa kuantitatiboari laguntzeko ikerketa kualitatiboa ere egin da eta azterketa kualitatiborako *focus group*ak erabili dira. Eztabaida-taldeen bidez lortu nahi dena da subjektuek beren hitzez espresatzea ikerketa-objektuarekiko dituzten sentimendu, kezka eta esperientziak, hari buruz daukaten informazioa, betiere ikertzailearen eta taldeko beste kideen laguntzarekin.
Guztira bi eztabaida-talde sortu dira eta honako hau izan da parte-hartzaileen profila. 14 lagunek parte hartu dute, 6 mutilek eta 8 neskak.
| Urteak | Lagun kopurua |
|--------|---------------|
| 3 | 2 |
| 5 | 2 |
| 6 | 1 |
| 8 | 2 |
| 9 | 2 |
| 10 | 2 |
| 12 | 2 |
| 14 | 1 |
**0. taula. Antzinatasuna.**
<sup>4.</sup> Akats-tartea: +- 6,01 lagin osorako, % 89,5eko konfiantza-maila eta p=q=% 50,0 denerako.
<sup>5.</sup> Aipatu beharra dago ikerketa honetan Errektore Kontseiluko partaide bezala EMUNeko bazkide langileak bakarrik hartu direla kontuan, albo batera utziz Fagor eta Huheziko bazkide laguntzaileak.
#### **1. taula. Postuak.**
| Postua | Lagun kopurua |
|---------------------|---------------|
| Teknikaria | 10 |
| Proiektu-arduraduna | 2 |
| Zuzendariak | 1 |
| Errektoreak | 1 |
# **3. Ikerketaren emaitzak**
Atal honetan aurkeztuko dira, azpigaika antolatuta, kooperatiban pasatutako galdetegiaren emaitzak. Azpiatal hauek egituratzeko irizpide nagusia, galdetegiko galderak izango dira.
### **3.1. Komunikazio-ahaleginak partaidetzazkoak**
Gardentasuna neurtzeko erabiltzen den lehen irizpidea da ea komunikazioahaleginak partaidetzazkoak diren ala ez, eta hori sei item desberdinekin neurtzen du galdetegiak. Behean ikus daitekeen moduan, datu onak dira aldagai honi dagokionez.
**2. taula. Komunikazio-ahaleginak partaidetzazkoak.**
| Komunikazio-<br>ahaleginak | Lagin osoa | | Zuzendaritza<br>Kontseilua | | Errektore<br>Kontseilua | | 6 urte baino<br>gutxiago | | 6 urte baino<br>gehiago | |
|-----------------------------------------------------------------------------------------|------------|------|----------------------------|-----|-------------------------|------|--------------------------|------|-------------------------|------|
| partaidetzazkoak | N | | N | | N | | N | | N | |
| Informazio zehatza<br>ematen dio ni<br>bezalako jendeari | 64 | 4,04 | 5 | 4,6 | 4 | 4 | 18 | 3,77 | 46 | 4,15 |
| Informazioaren<br>nolakotasunaz<br>erreakzioa<br>eskatzen dio ni<br>bezalako jendeari | 64 | 3,40 | 5 | 3,4 | 4 | 4 | 18 | 3,27 | 46 | 3,45 |
| Nor garen / zer<br>behar dugun<br>ulertzeko astia<br>hartzen du | 63 | 3,74 | 5 | 3,8 | 4 | 4,25 | 18 | 3,94 | 45 | 3,66 |
| Erraztu ni bezalako<br>jendeak<br>informazioa<br>aurkitzea | 64 | 3,93 | 5 | 4,4 | 4 | 4,25 | 18 | 3,94 | 46 | 3,93 |
| Erabakiak hartu<br>aurretik ni bezalako<br>jendearen iritzia<br>eskatu | 64 | 3,46 | 5 | 4,2 | 4 | 4 | 18 | 3,33 | 46 | 3,52 |
| Informazioa<br>identifikatzen<br>laguntzeko ni<br>bezalako jendea<br>sartzen du tartean | 64 | 3,60 | 5 | 4,2 | 4 | 4,25 | 18 | 3,61 | 46 | 3,60 |
### **3.2. Komunikazio-ahaleginek funtsezko informazioa ematen dute**
Rawlinsek gardentasunari buruz hitz egitean erreferentzia egiten dio funtsezko informazioari ere. Informazioaren gardentasun-ahaleginean aintzat hartzen duen bigarren elementua da ea komunikazio-ahaleginean funtsezko informazioa ematen den. Azpian ikus daitezkeen aldagaiekin neurtzen du erakundeak ematen duen informazioa funtsezkoa den ala ez. Eta, kasu honetan ere, emaitzak onak dira.
| 3. taula. Komunikazio-ahaleginek funtsezko informazioa. | |
|---------------------------------------------------------|--|
|---------------------------------------------------------|--|
| Komunikazio-<br>ahaleginek | 3 | | Zuzendaritza<br>Kontseilua | | Errektore<br>Kontseilua | | 6 urte baino<br>gutxiago | | 6 urte baino<br>gehiago | |
|-------------------------------------------------|----|------|----------------------------|------|-------------------------|------|--------------------------|------|-------------------------|------|
| funtsezko<br>informazioa | N | | N | | N | | N | | N | |
| Zehatza | 64 | 3,85 | 5 | 4 | 4 | 4,25 | 18 | 3,77 | 46 | 3,89 |
| Une egokian | 64 | 3,73 | 5 | 3,6 | 4 | 3,75 | 18 | 4,05 | 46 | 3,60 |
| Osoa | 63 | 3,95 | 5 | 4 | 4 | 4,25 | 18 | 4,11 | 46 | 3,89 |
| Fidagarria | 64 | 4,32 | 5 | 4,4 | 4 | 4,25 | 18 | 4,5 | 46 | 4,26 |
| Aurreko jardunekin aldera daitekeen informazioa | 63 | 3,55 | 4 | 4,75 | 4 | 4 | 18 | 3,38 | 45 | 3,62 |
| Ulerterraza | 64 | 4,17 | 5 | 4,2 | 4 | 4,25 | 18 | 4,22 | 46 | 4,15 |
| Egokia | 64 | 4,04 | 5 | 4,4 | 4 | 4,5 | 18 | 4,11 | 46 | 4,02 |
# **3.3. Komunikazio-ahaleginek kontuak eskatzea ahalbidetzen dute**
Ondoren, kontuak ematea errazten duen neurtzen duen galdetegiko datuak aurkezten dizkizuegu. Kasu honetan ere beheko taulan ikus daitekeen moduan emaitzak onak dira, aurrekoetan baino baxuagoak izan arren, onak direla esan daiteke.
**4. taula. Komunikazio-ahaleginek kontuak eskatzea ahalbidetu.**
| Kontuak eskatzea<br>ahalbidetu | Lagin osoa | | Zuzendaritza<br>Kontseilua | | Errektore<br>Kontseilua | | 6 urte baino<br>gutxiago | | 6 urte baino<br>gehiago | |
|----------------------------------------------------------------------------------|------------|------|----------------------------|-----|-------------------------|------|--------------------------|------|-------------------------|------|
| anamuetu | N | | N | | N | | Z | | z | |
| Erreparorik gabe<br>onartzen ditu<br>akatsak | 63 | 3,33 | 5 | 3,8 | 4 | 3,5 | 17 | 3,22 | 46 | 3,37 |
| Gai<br>eztabaidatuetan<br>alderdi bat baino<br>gehiago aurkeztu | 64 | 3,37 | 5 | 3,2 | 4 | 4 | 18 | 3,5 | 46 | 3,32 |
| Aurreko jarduerekin alderatu daitekeena | 63 | 3,25 | 5 | 3,8 | 4 | 4 | 18 | 2,83 | 46 | 3,41 |
| Kritikak jasotzeko<br>prest | 64 | 3,60 | 5 | 3,8 | 4 | 4,25 | 18 | 4,05 | 46 | 3,43 |
| Erakundearentzat<br>kaltegarri izan<br>daitekeen<br>informazioa<br>emateko prest | 63 | 2,95 | 5 | 3 | 4 | 3,75 | 18 | 2,72 | 46 | 3,04 |
# **3.4. Komunikazio-ahalegina isil-gordean**
Hau da kontrako norabidean daukagun item-a. Elementu hauetan altu dagoen erakundeak gardentasun-ahaleginean emaitza baxuak emango ditu.
**5. taula. Komunikazio-ahalegina isil-gordean.**
| Komunikazio-<br>ahaleginak isil- | Lagin osoa | | Zuzendaritza<br>Kontseilua | | Errektore<br>Kontseilua | | 6 urte baino<br>gutxiago | | 6 urte baino<br>gehiago | |
|---------------------------------------------|------------|------|----------------------------|------|-------------------------|------|--------------------------|------|-------------------------|------|
| gordean | N | | N | | Ν | | z | | Ν | |
| Xehetasun<br>garrantzitsuak<br>kanpoan utzi | 64 | 3,35 | 5 | 3,75 | 4 | 3,75 | 18 | 3 | 46 | 3,5 |
| Errua kanpoan<br>egotzi | 63 | 2,3 | 5 | 2,4 | 4 | 2,25 | 18 | 1,94 | 45 | 2,44 |
| Ulergaitza den informazioa berariaz | 63 | 1,77 | 5 | 2 | 4 | 2,5 | 17 | 1,33 | 46 | 1,95 |
| Motela | 63 | 3,20 | 5 | 3,4 | 4 | 3,75 | 17 | 3,33 | 46 | 3,15 |
Era soltean jasotako bederatzi ekarpenak ondorengoak izan dira:
- 10., 11. eta 21. galderak ez ditut ulertu. 10. eta 11.ean adibide bat eskertuko nuke. 21.ean zer da sektore estandarra?
- Agerian argi geratu ez diren xehetasunak jakin nahi izan ditudanean zuzendaritza-organoetako kideei galdetu, eskatu izan diedanean, beti eman izan didate informazio gardena, arazorik gabe. Borondate ona ikusten dut enpresako organoetan.
- Azken orriko galdera hauek apur bat nahasgarriak dira (ezezkoan daudelako).
- Bai. Zuzendaritzak eta Kontseilu Errektoreak eurek mamitzen dute gaia, xehe. Gero guri aurkezten zaigunean erabakia hartzerakoan ez duzu irizpiderik erantzuna emateko, kontrastea egiteko denbora eta ezagutzarik ez duzulako. Ez dugu gaia ondo mamitua. Bestalde, dena ere ezin dugu jakin. Kritikak edo beste ikuspegiak onartzea, ikustea kosta egiten zaigu.
- Ezberdina da informazioa eta komunikazioa. Informazioa norantza bakarrekoa da eta benetan helburua enpresan komunikazioa gardena izatea da, bai enpresa eta baita pertsona ere. Mila esker!
- Gardentasunak bi norabideak beharko lituzke. Hemen organoek ematen duten informazioari buruz hitz egiten da eta uste dut bazkide bakoitzak bere erantzukizunetik gardena beharko lukeela eta nik horri buruzko galderak gehituko nituzke.
- Gaur eguneko kulturan, informazioaren berehalakotasunean bizi gara eta hori ere enpresan lortzea zaila da; nahiz eta hori nahi izan.
- Informazio kontzeptua abstraktua iruditzen zait. Ni Kontseilu Errektoreko kide naizen aldetik informazio oso xehetua dut eskura. Kolektibo guztiari ezin zaio beti informazio osoa eta xehetua eman.
- Informazioaren kontzeptua oso zabala dela, oreka topatu beharra dagoela, informazio zehatza eta baliagarria (xxx) behar dela, gutxi ematea bezain txarra (oztopatzailea) baita informazio gehiegi izatea.
Ondoren azterketa kualitatiboaren emaitzak aztertuko ditugu. Bi galdera izan ditu oinarri moduan *focus*ak, eta ondoren aipatuko ditugu taldeetan atera diren ondorio orokor nagusiak. Lehenengo taldean 12 lagunek hartu zuten parte eta ordu eta erdiko iraupena izan zuen saioak. Bigarren taldean, berriz, 11 lagunek hartu zuten parte eta iraupen berdina izan zuen. Parte-hartzaileak izendatu ziren prest zeudenen artean; borondatez euren burua aurkeztu zutenak izan ziren dinamiketako partehartzaileak. Galdera egiten zen eta hasiera batean ordenari jarraituz erantzuten zuten kideek, eta saioa aurrera joan ahala, modu naturalean erantzuten zuten.
Lehen galderari dagokioneanz, *«Uste duzu kolektiboaren parte-hartzea eta inplikazioa altua dela kooperatiban?»,* hauek izan ziren ondorio nagusiak:
Kolektiboaren parte-hartzea eta inplikazioa altuak direla uste du orokorrean jendeak. Eta hori horrela izan dadin ematen dituzten arrazoien artean, hona garrantzitsuenak:
- Kooperatibaren jarduera bera da motibazio-iturri nagusietako bat (lanmunduan euskara sustatzea). Kideetako batek honela dio: *«Orokorrean autonomia handiz lan egiten da eta proiektu gehienak ongi doaz eta hori nagusiki da, jendeak proiektuarekin inplikazio-maila altua daukalako».*
- Parte-hartze maila altuaren adibide dira, plan estrategikoaren eta arauen onarpen-prozesuak. Bien elaborazioan parte-hartze maila handia izaten da.
- Kontseilu Errektorearen arduretako bat parte-hartzea sustatzea izan dela uste dute eta muskulu hori sendo mantentzeko ahalegina egiten duela esatean ere, ados daude kide gehienak.
Parte-hartzeak dituen ahuldade eta hutsuneen inguruan, hona aipagarrienak:
- Batzar Orokorra —gainerako kooperatibetan legez— ez da parte-hartze maila altua duen foroa. Parte-hartze maila baxua da, aurretik jendeak parte hartzen duelako egiten diren batzar prestatzaileetan. Aurretik egiten diren batzar horiek foro txikiagoak dira eta askoz errazagoa izaten da bertan parte hartzea. Eta, ondorioz, Batzar Orokorrean parte hartzeak indarra galtzen du.
- Kanal ofizialetan ateratzen ez diren kexak eta kritikak badira. Adibide gisa aipatzen dira pertsonal-arloko zenbait kezka eta egonezin. Badira, halaber, funtzionamendu orokorraren gaineko kezkak, azaleratzen ez direnak. Esan daiteke, beraz, foro orokorretan azaleratzen ez diren kezkak badaudela eta, kritika egitearen beldurrak eraginda, ez direla azaleratzen.
- Bazkide batek aipatu du kooperatibako giroan eragina izan duen gertakari bat: «*Behin-behineko bazkideen gaian bozketek ezohiko emaitzak eman zituzten, eta Kontseilu Errektoreak ezohiko Batzar Orokor bat egitea erabaki zuen. Bazkideen iritzia ezagutzeko bazkide guztiak bildu zituzten baina horrek ez zuen izan inolako transzendentziarik. Ez zen ezer aldatu».* Gertakari horrek agerian uzten du oso inportantea dela bileren helburuak argi uztea. Esperantza faltsurik ez sortzeko, beharrezkoa da bileren hasieran helburuak argi lagatzea. Aipatu dugun kasuan, eragindakoek uste zuten bilera zerbait aldatzeko zela eta ez zen horrela izan, eta horrek frustrazioa eragin zuen.
Aipatutako ahuldadeen arrazoi moduan aipatzen da, batetik, kooperatibaren tamaina. Azken urteetan kooperatiba asko hazi da eta, ondorioz, zaila da kooperatibako gune guztietara modu berberean iristea. Bestalde, gaiaren arabera eta eztabaida-gunearen baitan ere alda daiteke parte-hartzea; konfiantza-maila altuko guneetan seguruenik errazago hartuko du parte jendeak.
Inplikazio eta parte-hartzeari dagokionez, beraz, esan daiteke, oro har balorazio positiboa egiten den arren, hobetzear dauden alderdiak ere azpimarratu direla.
Egindako bigarren galdera izan zen: *«Enpresako zuzendaritzarengan konfiantzarik baduzue?».*
- Bi plano bereizten dira, batetik, konfiantza Zuzendaritzako kideen gaitasun teknikoan, eta, bestetik, pentsatzen dutena askatasunez esateko konfiantza. Garrantzitsua da bi planoak bereiztea. Gai teknikoez hitz egiteko konfiantza eta askatasuna dagoelako uste orokorra dago, aldiz zailagoa da plano emozionalean hainbat kontu planteatzea. Kide batek honakoa aipatu du: *«Garrantzitsua da, lasai eta askatasunez nola gauden esatea, nola sentitzen garen eta horretarako beharrezkoa da adimen emozionala lantzea. Koope-ratiba bat garen neurrian, ezinbestekoa da alderdi hau lantzea. Uneren batean presionatuta sentitzen baldin bagara, komenigarria da gure arduradunari esatea».*
- Zuzendaritzari erreferentzia egitean bi plano bereizten dira, Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza Kontseilua; bata, bazkideek aukeratu dute eta legitimitate demokratiko handiagoa dauka, eta beste kideak, berriz (zuzendaritzakideak), izendatuak izan direnez, diagnostikoa desberdina da bientzat. Parte-hartzaileek uste dute bi organoen arteko harremana landu beharreko kontu bat dela. Baina, konponbidean jarri ahal izateko, beharrezkoa da gaia azaleratzea.
- Parte-hartzaileek nahi izan dute parte-hartzea eta inplikazioa bereiztea. Jendeak sarritan arazoak izaten ditu askatasun osoz inplikatzeko. Ustezko harmonia ez apurtzearren, jendea ez da inplikatzen eta ez du askatasun osoz hitz egiten. Horren ondorioz, jendearen kezkak bakoitzaren barruan geratzen dira, bola hazten joaten da eta kezkok ateratzen dira une eta erarik desegokienean.
#### **4. Ondorioak**
Ondorengo lerroetan ikerketa kuantitatiboak eta kualitatiboak emandako ondorio orokorrak azalduko ditugu:
- 1. Esan berri dugun moduan ikerketa kuantitatiboak emandako ondorioak positiboak izan dira, baina alderdi kualitatiboan ikusi ahal izan dugun moduan, badira hobetzeko beharra duten alderdiak ere.
- 2. Oro har, kolektiboaren pertzepzioa positiboa da, bai parte-hartzeari dagokionez baita inplikazioari dagokionez ere. Bat datoz parte-hartzaileak esatean, bai Zuzendaritza Kontseiluak bai Kontseilu Errektoreak, parte hartzeko dinamikak bultzatzen dituztela eta gai honekiko sentsibilitate berezia dutela.
- 3. Aurrez esan berri duguna kontuan hartu behar bada ere, beharrezkoa da bereiztea parte-hartzea eta inplikazioa. Inplikazioari dagokionez, egoera delikatuak sortzen dira eta jendeak zailtasunak izaten ditu askatasun osoz hitz egiteko. Batzuetan gertatzen da foro batean asistentzia altua dela baina inplikaziorik gabea. Eta hemen suma daiteke kritikak jasotzeko irekitasunik eza.
- 4. Sortu dira pertzepzio negatiboak, hainbat foro edo bileratan ez direlako bileren helburuak argi utzi. Bilera bakoitzean garbi uztea komeni da zein den bileraren helburua edo izaera, esperantza faltsurik sor ez dadin eta, horrela, frustrazioa eragin kideengan. Eta aurreko horrek eragin dezake konfiantza-galera.
- 5. Kooperatiban egiten diren asebetetze-inkestek emaitza positiboak ematen dituzte, baina hala ere, badira ustezko harmonia ez haustegatik egiten ez diren eta existitzen diren kezka orokorrak.
- 6. Zuzendaritzaren gaitasun teknikoarekin eta fede onarekin ez dago arazorik, baina hainbat kideren estilo eta egiteko moduekin kezka sumatzen da. Maila teknikoko kezkak eta zalantzak erakusteko konfiantza osoa dago, baina badaude, plano emozionaleko kezkak azaltzeko zailtasunak dituzten kideak ere.
#### **Bibliografia**
- Balkin, J. M. (1999): "How mass media simulate political transparency", *Cultural Values*, **3,** 393-413.
- Bok, S (1989): *Secrets: On the ethics of concealment and revelation,* Random House, New York.
- Coterrel, R. (2000): "Transparency, mass media, ideology and community" *Cultural Values*, **3,** 414-426.
- Eiffinger, S eta Hoeberichts, M. (2002): Central bank accountability and transparency: Theory and some evidence. *International Finance, 8, 73-96.*
- Ferguson, M. A. (1884): *Building theory in public relations: Interorganizational relationships,* paper presented at the annual convention of the Association for Educationin Journalism and Mass Communication, Gainesville, FL.
- Fitzpatrick, K. eta Gauthier, C. (2001): "Toward a professional responsibility theory of public relations ethics", *Journal of Mass Media Ethics,* **16,** 193-212.
- Florini, A. (1998): "The end of secrecy", *Foreing Policy*, 50-64.
- Fort, T. L. (1996): "Trust and law's faciliting role", *American Business Law Journal,* **34,** 205- 215.
- Gower, K. K (2006): "Truth and transparency", in K. Fitzpatricj eta C. Bronstein (ed.), *Ethics in public relations*, Sage, Thousand Oaks, CA, 89-105.
- Heise, J. A. (1985): "Toward closing the confidence gap: An alternative approach to communication between public and government", *Public Affairs Quaterly*, **9,** 196- 217.
- Klaidman, S. eta Beauchamp, T. L. (1987): *The Virtuous journalist*, Oxford University Press, New York.
- Martinson, D. L. (1996): "Truthulness" in communication is both a *reasonable* and *archivable* goal for public realtions practitioners. *Public Relations Quarterly,* **41(1),** 42-45.
- Merrian-Webster Webster Online Dictionary, 2008ko maiatzaren 27an berreskuratua, <http://www.merriamwebster.com/dictionary/transparent>.
- Meyer, P. D. (2003): *The truth about transparency. Executive Update,* 2004ko otsailaren 12an berreskuratua, <http://www.asacenter.org/Publications Resources/EUArticle.cfm?ItemNumber=11786>.
- Pearson, R. (1989): "Albert J. Sullivan's theory of public relations ethics", *Relations Review,* **15(2),** 852-62
- Rawlins, B. (2009): *Give the Emperor a Mirror: Toward Developing a Stakeholder Measurement of Organizational Transparency.*
- Stirton, L. eta Lodge, M. (2001): "Transparency mechanisms: Building publicness into public services", *Journal of Law and Society*, **28,** 471-489.
- Stoker, K. eta Rawlins, B. (2005): "The 'light' of publicity in the progresive era: From searchlight to flaslight", *Journalism History,* **30,** 177-188.
- Strathern, M. (2000): "The tyranny of transparency", *British Educational Research Journal,* **26,** 309-321.
- Sullivan, A. J. (1965): "Values in public relations", in O. Lerbinger eta A. Sullivan (ed.), *Information, influence, and commmunication: A reader in public relations*, Basic Books, New York, 412-443.
- Szwajkowski, E. (2000): "Simplifying the principiples of stakeholder management: The three most important principles", *Business and Society*, **39,** 379-396.
- Wilson, W. (1913): *The New Freedom,* Dobleday &Company, New York.
- Tapscott, D. eta Ticoll, D. (2003): *The naked corporation: Howthe age of transparency will revolutionize business,* Free Press, New York.
- Rawlins, B. (2009): "Give the Emperor a Mirror: Toward Developing a Stakeholder Measurement of Organizational Transparency", *Journal of Public Relations Research,* **21,** 71-99. |
aldizkariak.v1-7-42 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 4 _1992_9",
"issue": "Zk. 4 _1992_",
"year": "1992",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **ESTATU MODERNOAREN SORRERA: THOMAS HOBBES (1588-1679)**
# **Jokin Kabeilo Ibañez**
#### **Filosofian Lizentziatua**
Orrialde hauetan azalduko dizuedan gaia filosofia doktoregoan eginiko ikerketa lanaren sintesia (Jabetza Hobbesengan) eta nire tesia izango denaren irazkina edo aurrerapena duzue, 1991eko uztailaren 17an UEUn eman nuen hitzaldia, hain zuzen ere.
Estatu Modernoaren sorreraz arituko natzaizue, baina ez Estatuaren genealogia bat burutzekotan, Thomas Hobbesen teoria politikoak Estatu Modernoaren sorrera eta eraikuntzan izan zuen funtsezko garrantzia azpimarratzeko baizik.
## **Abagadune historikoa**
Thomas Hobbesen teoria politikoa hobeto uler dezagun, komenigarria deritzot sarrera historiko labur bat egiteari, alde batetik bere garaian zegoen ezegonkortasun politikoak haren teoria politikoan erabateko eragina izan zuelakoan bait nago, eta beste aldetik, garai hartan Estatu Modernoaren sorreran garrantzi handia izango zuten gertaera asko eman bait ziren.
Europa osoa etengabeko gerran zegoen murgildurik XVII. mendean; Hogeitamar Urteko Gerra (1618- 1648), Ingalaterrako Gerra Zibilak (1642;1648), Frantzia eta Espainiaren arteko Gerra (1635-1659), Ingalaterra eta Herbehereen arteko Guerra (1652), Austria eta Turkiaren arteko Gerra (1664), eta abar luze bat.1
Gizartea aldatzen ari zelako seinaleak nabariak ziren, botere politikoa inoiz baino eztabaidatuagoa zen. Izan ere, Elizak mendeetan zehar izandako botere politikoa gero eta ahulagoa zen, Luteroren Erreformak eragin handia izan zuen, hala merkantilismoak nola Erdi Aroaren bukaeran feudalismoaren beraren bukaera ekarri zuen hiribilduen finkapenak ere. Gertaera guzti hauek aintzat harturik XV. eta XVI. mendeetako Ernazimentuak eskakizun berriak sorterazi zituen gizakiarengan; gizakia modernitatearen atarian zegoen.
Baina, XVII. mendean murgildu aurretik, atzera jo dezagun ildo historikoari ongi heltzeko, gainbegirada batez bakarrik bada ere. Aurreko bi edo hobe esanda hiru mendeetan, XIV.etik hasita, botere feudala deuseztuz zihoan heinean monarkiena sendotuz eta zabalduz zihoan, monarkiek beren esparru politikoa berenganatzeko hiribildu gutunak (erdaraz "carta puebla" deituak) eman eta honela hauek haren babes eta subiranotasunpean geratzen ziren. Izan ere, nekazariek eta herritar xehe haiek jasaten zituzten gehiegizko zerga, bide-sari eta botere feudalaren bidegabekeriak har genitzake herritarren desadostasunaren zergatitzat. Gogora dezagun, esaterako, Gipuzkoan banderizoen borrokak ematen zireneko garaian, Nafarroako Erresumak eta, batez ere, Gaztelak hiribilduak sortu eta Erret bideak eraikitzeari ekin ziotela, poliki-poliki Gipuzkoako lurraldea Gaztelako Koroaren menean geratu zelarik. Beraz, botereari eusteko norgehiagoka honetan banderizoak galtzaile atera ziren bitartean, monarkia hiribilduak sortu eta bereganatzean garaile atera zen.
Azpimarratzekoa da, halaber, komunikabideen hobekuntzak izan zuen garrantzia, monarkiaren finkapenean eta Estatu Modernoaren eraikuntza eta garapenean funtsezko puntua izan bait zen.2 Erdi Aro osoan egin ziren bide-sareen konponketa eta hobekuntzak urriak izan ziren (Europa osoan zegoen bide-sarea erromatarren garaian zegoenarekin konparatuz ia ez zen handitu, ezta hobetu ere) eta honi gehitzen badizkiogu jauntxoei ordaindu behar zitzaizkien bide eta zubi-sariak, hala nola bizi zen segurtasunik eza, erasoak eta lapurretak zirela eta, erraz uler daiteke nekazari eta artzainak monarkiaren alde jartzea; azken finean, monarka bakarrari zergak ordaintzea hainbat eta hainbat jauntxori tokian tokiko bide- -saria ordaintzea baino errentagarriagoa zen. Bestalde, Koroak bere hiribilduetara migraturiko nekazariei babes handiagoa ematen zien eta Erret bideen eraikuntzarekin hiribildu horien merkataritza seguru eta aberatsago bihurtu zen.
Orduan, garai hartako zerga eta bide-sari anizkun haien zentralizazioak fiskoaren3 sorrera ekarriko zuen aurrerantzean, eta fisko horrek, hain zuzen ere, Estatu Modernoaren odola iratzarri eta bizkortuko zuen, eta horretaz ongi jabetu zen Hobbes:
"Los conductos y los caminos por los que el dinero llega a ser de uso público son de dos clases: una, la que lo lleva a las arcas públicas; la otra, la que lo saca otra vez de éstas para realizar pagos públicos. A la primera clase pertenecen los recaudadores, cobradores y tesoreros; a la segunda, nuevamente los tesoreros, y los funcionarios que han sido designados para pagar los varios ministros públicos o privados. También en esto el hombre artificial presenta una semejanza con el hombre natural, cuyas venas, recibiendo la sangre de las diversas partes del cuerpo, la llevan al corazón, donde, una vez hecha vital, el corazón vuelve de nuevo a enviarla por las arterias para vivificar y dar movimiento a todos los miembros".4
Baina, Estatu Modernoa, gorputz artifizial hori, ordura arte beste oztopo handi eta boteretsuago baten aurrean zegoen: Eliza. Hasiera batean Eliza ez bazen oztopo izan monarkien eraikuntzan, erregeen boterea Jainkoarengandik bait zetorren, eta ondorioz, Elizak, zeinaren boterea kinka larrian bait zegoen, monarkien aldeko jarrera aurkeztu zuen. Dena dela, Estatu Modernoaren sorrerako, eta bere guztizko subiranotasuna lortzeko botere erlijioso horrek haren menpe izan behar zuen. Hurrengo urrats hori, gehienbat, Erreforman eman zen, eta pentsamenduaren arloan Eliza eta Eskolastikaren porrota lehenago emana izan arren, Estatu Modernoaren sorrera eman zedin erabateko hausketa behar zen, zisma bat, alegia.
Erreforma garaian Estatu Modernoaren oinarriak finkatzen hasi ziren. Kalvino eta Luteroren erreformek eta Ernazimentuan gauzaturiko mundu, unibertso eta gizakiaren ikuspegi berriek emango zioten azken eraso gogorra Elizari, Europa osoa erlijio-gerran murgildu zelarik: ez jainko ez errege, artaldea zeharo matxinatua, aginte eza nonnahi:
"Además de la influencia específica de las guerras religiosas francesas y de la rebelión de los Países Bajos, convendría señalar el efecto más general de la teoría calvinista. En el pensamiento político protestante había una contradición no resuelta. La lógica ultima del sacerdocio de todos los creyentes de Lutero aplicado a la política era una anarquía individualista".5
Guzti honek Ingalaterran ere eragin zuzena izango zuen. Ikus dezagun, bada, zehatz-mehatz, Ingalaterrako egoera soziopolitikoa, Thomas Hobbesek bertatik edan bait zuen bere teoria politikoa burutzeko. XVI. mendean herrialde ingelesetan erlijio- -matxinadak gertatu ziren (1536, 1549, 1554 eta 1569). Hala ere, matxinada horien jatorria erlijioa bera bakarrik zela esatea, azalpen errazegia litzateke6, familia aristokratikoen indarra eta eragina ere aintzat hartzekoak ziren. Honela, XVI. mendean Tudor dinastiak eraturiko sistema politikoa Monarkia eta estamentu aristokratikoaren arteko sinbiosian oinarritua zegoen.7
Arestian esan dugunez, Ingalaterrako gizartean eta ondorioz monarkiaren sistema politikoan aldaketa nabarmenak izan ziren XVI eta XVII. mendeetan. Baina, nekazaritzan, batez ere, aldaketa sakon bat gertatu zen ekoizpenaren gehikuntza eta zabalkuntza sortuz. Lurjabeek beren soroak hesi zituzten, Ingalaterra zaharraren lur komunalen sistemarekin (openfields) hautsi zelarik. Honela, lur horiek pribatizatzean (enclosures) sistema ekonomikoa aldatuz joan zen; lur gabeko nekazariak hirietarantz migratzen hasi ziren, batipat Londreserantz, lan berrien bila. Bitartean, lurjabe horiek (land-lords) eskari berrrietara egokiturik, ekoizpen handiagora eta ardien hazkuntzara jo zuten, alde batetik manufakturen industrientzako artile gehiago sortzeko, eta bestalde hirietako biztanlego hazkorraren okel-eskaria asetzeko.
Kapitalak pilatuz joan ziren eta honela Bankak sortuko ziren –gogora dezagun Amsterdamgo Banka, lehendabizikoa, 1609an sortu zela–, industriak ere susperraldi izugarria izan zuen manufakturak zirela bide, eta Amerika aurkitu berria zenez merkataritzaren gorakada nabarmena bezain azkarra izan zen, prozesu ekonomiko honetan pisu handia izan zuelarik.
Bestalde, Tudorren ostean Estuardoen politika krisaldian amilduko zen, erregea eta Parlamentuaren arteko gatazka berehala piztu zelarik. Nobleziak eta "gentry"-k botere politiko handia zuten Lord eta Komunen ganbaran, eta dinastia berriko erregeek, jatorriz eskoziarrak zirenek (Jakobo I eta Karlos I), monarkia absolutistaren aldeko jarrera azaldu zutenez, egoera soziopolitikoa kinka larrian zegoen.
Jakobo I.arekin gauzak okerragora ez baziren joan egoera ekonomikoari esker izan zen. Karlos I.arekin, ordea, zerga berriak aduanetan ezezik estatu osoan ere ezarri ziren –garai hartan Ingalaterrako herrialde desberdinek autonomoak ez izan arren, eskualde bakoitzeko nobleziak eraturiko instituzio eta antolamendua zeukaten–, eta gainera, eskoziarrei erlijio anglikanoa derrigortu nahi izan zien, ondorioz gerra zibila hasi zelarik. Hala ere, honako eritzi hau erantsi beharra dago:
"La revindication égalitaire fut étandu de la religion à la politique dans le cours de ce que nous pouvons appeler la revolution anglaise (1640- -60). Tout particulièrement par ceux qu'on a appelés les Levellers ("niveleurs"). Il furent rapidement défaits, mais ils avaient eu le temps de tirer pleinement les conséquences politiques de la idée de l'égalité chrétiens". 8
Edinburgoko matxinadari aurre egiteko Karlos I.a erregeak laguntza eskatu behar izan zion Parlamentuari, baina Parlamentua zegoeneko haren aurka zegoen, eta Tudorren garaitik suspertu ziren boterearen inguruko eztabaida eta eskakizunek gerra zibila ekarri zuten. Karlos I.a hil zuten eta erregimen politiko berria ezarri zen, *Commonwealth* izenekoa (1948-59), monarkia, apezpiku eta *cavaliers*-ei (erregearen aldekoak) lurrak konfiskatu zitzaizkielarik. Horrela, noblezia txikiak, Parlamentuko ejerzitoaren ofizial eta soldaduek, merkatariek, industrariek, eta legegizonek eta medikuek, hots, goi-burgeseria eta aristokrazia txikiak, osatzen zuten *gentry*-ak probetxamendu handia atera zion.
Geroago, Errestaurazio Monarkikoarekin (1660) aipatu *gentry*-k bere boterea eta eragina handitu zituen, eta Karlos II.aren monarkiarekin adostasun batera iritsi zen. Baina, Jakobo II.a katolikoa zenez, ez zuen zorte berbera izan eta 1688an *Iraultza Loriotsua*ren bidez erregimen berri bat erditu zen: Parlamentuak kontrolaturiko monarkia. *Eskubideen Aitorpena* delakoarekin erregimen parlamentarioaren aurrerapena nabarmena izan zen, Estatu Modernoaren jaiotza antzeman zitekeelarik.
Hurrengo hamarkadetan (1670- 1700) Ingalaterrako politika finkatuz joan zen, eta bi joera politiko nagusi agertu ziren: *tories* erregearen zenbait botere onartzen zutenak, eta *whigs*, Parlamentuaren boterearen aldekoak.
Bestalde, eta sarrera historiko honekin amaitzeko, aipatu beharra dago Ingalaterraren zeregin internazionala. Beste Estatuen aurka egindako gerretan ezer onik atera ez bazuen ere, nazioarteko pakearen alde azaldu zen, batez ere, bere merkataritza hazkorrari komeni zitzaiolako. Honela, Cromwellen garaian azaltzen hasia zen inperialismo ingelesak, *Nabigazio-Aktak* atera zituen, hain zuzen, merkantilismoaren berme zuzena zirenak. Izan ere, garbiro ikus dezakegu Estatu Modernoak inperalismoarekin lotura estu-estuak zituela; eta horregatik itsas potentzia izan nahi zuen eta horretarako nederlandarren aurkako gerrak egingo zituen, beste potentzia handiekin bake-itunak sinatzen zituen bitartean, bere bideak irekiak izateko. Beraz, Ingalaterrak garai honetan bere etorkizuna eraiki zuen merkantilismoaren aurrerapen ekonomikoan oinarriturik. Gero Utrecht eta Rastadteko itunek (1713-14) Ingalaterrako egoera politikoaren egonkortasuna sendotu zuten, industri iraultzari bide hobezina aurkezten zitzaiolarik.
Laburtuz, Estatu Modernoaren eraikuntzarako beharrezkoak ziren pentsamoldeak eta abagadune soziopolitikoa garai honetan eman zirela esan genezake. Botere politikoa erlijioaren uztarpetik askatu zen, eta Ingalaterrako Parlamentuan klase politiko bat sortu zen Erregearen subiranotasun ahalguztidunari aurre egiteko, Erreformaren bidez aginte eta betebehar politikoen razionalizazioa burutu zelarik. Gizartean, bestalde, merkantilismoren hazkundea zela eta, aldaketa nabarmenak gertatu ziren, feudalismo zaharkituarekin hautsi ondoren antolamendu berri bati bideak ireki zitzaizkiolarik. Hala ere, Europan iraultza eta borroka horien ondorioz politika-eredu zabalagoak sortu baziren, Boterearen sistematizazio hori eman bazen, botere eta agintearen inguruko eztabaida benetan sakona eta emankorra sortu zelako izan zen. Ikus dezagun, bada, Pentsamenduaren arloan Thomas Hobbesek izan zuen garrantzia zertan zetzan.
# **Atropologia berria: gizaki eta gizartearen ikuspegi mekaniko- -materialista.**
Thomas Hobbes bizi izan zen mendean giza eredu zaharrarekin apurtu zen, alde batetik zientziak aurrerapausu ederrak eman zituelako (Koperniko, Galileo, Kepler, Harvey, Descartes, Pascal, besteak beste), eta bestalde ekonomi aldaketa kualitatibo eta kuantitatiboak gertatu zirelako, eta azkenik pentsamenduaren arloan Eskolastikaren menpekotasunarekin hautsi zelako. Erdi Aroko gizakia jadanik hila zegoen, menderik mende Elizaren izpiritualtasunak gatibu izan zuen gizakiak mundu errealaren lege fisikoak ezagutuz zihoan heinean libreago sentitzen zen, eta ondorioz bizitza honetan eta ez agindutako beste bizitza hartan bizitzeari ekin zion. Beraz, bere kulturan eta gizartean ikusten zituen akatsak eta bidegabekeriak ezin zituztela onartu, lehendabizi Elizaren botereari aurre egin zitzaion bezala, filosofia arloan Eskolastikaren metafisikari eraso ederra jaurtiki zioten (eraso honen aitzindaria Ockham-en sega izango genuke). Hein berean, Hobbesek bere zientzia politikoa eratzeko ahaleginez gizakiaren eta beronen jarrera ezelkarkoiaren kritika burutu zuen. Hobbesek politika eta erlijioa banandu zituen, zegozkien lekuetan ezarri zituelarik. Baina, haren teoria aintzat hartu zuten beste pentsalariek ez zituzten ahalegin horiek behar bezala baloratu:
"Les philosophes qui, au XVIII siècle, tels Harrington, Diderot ou d'Holbach, ont voué une admiration quasi inconditionelle à l'anthropologie élaborée par Hobbes ont négligé le contexte mécaniciste dans lequel se développe son étudie de l'Humaine nature. Pourtant, l'option délibérément mécaniciste du philosophe de Malmesbury est essentielle. En le situant épistémológiquemente aux cotés de Marsenne, de Gassendi, de Harvey, elle témoinge dúne double rupture: d'une part avec la conception métaphysique -philosophie vaine et fabuleuse- de l'être humaine, d'autre part -et ceci sera une conséquence de cela- avec l'idée d'une politique qui, asservie á la thèologie,..." 9
Hobbesen ikuspegi mekaniko- -materialistak mugimenduen legeen bidez azaltzen diren gizakien gizarte geometriko bat aurkeztu nahi zigun. Zuzenbidearen gauzatze razionalak gizakiaren jarrera eta ekintza politikoaren azterketa objektiboa lortu nahi zuen bere idazlanetan. Honela, gizakia mundu honetan inoiz baino finkatuagoa agertzen zen azterketa enpirista eta razionalista baten bidez. Izan ere, mundua ulertzeko balio izan zizkien legeak berari atxekituko zitzaizkion bere jarrera zientifikoki aztertzearren:
"Así nació la gran creación de la antropología de esta época: el establecimiento de las leyes que dominan la conexión causal de la vida anímica de tal modo que cada uno de los estados anímicos puede derivarse del principio supremo de la propia conservación de un ser psicofísico condicionado por el mundo exterior y que reacciona sobre él. Hobbes y Spinoza son, a base de Descartes, los representantes clásicos de esta antropología". 10
Gizakia ongi behatuz gero beste gizakiekin bizitzeko erregelak pragmatikoki ezar genitzake, zeren eta Hobbesek ematen zizkigun lege natural horien bidez garai hartan hain konfliktiboa zen gizartea hobetzeko bidea eskaintzen zitzaigun. Beraz, haren antropologiak lehendabizi zer nolako elementu beharko ziren gizadiaren egoera natural bat izateko azaldu zigun, hipotesi honen ondorioz espeziaren berezko mekanismoen eragin posibleak ematen zizkigun mugimenduaren erregela mekanikoen arabera. Balizko egoera honetan giza harremanak ezinezkoak izango liratekeenez, Estatua sortu beharra zegoela baieztatu zuen, bestela, gizakiak egoera natural horretan bertan behera utzia, inolako kontrolik gabe, besteen aurka borrokatzen hasiko bait litzateke, gizon orok bere zoriontasuna, bere ongizatea, alegia, bilatzen bait du: bonun sibi.
Askotan, Makiavelo eta Hobbes hipokresi paregabeaz kondenatu izan dira; dena dela, Joxe Azurmendik dioskunez:
"Baina, haiek ez zuten moralik irakasten, Gizonak zer egiten duen, esaten zuten. Zekusatena esanez, gizona otso bat dela esaten zuten. Atrebentzia horrengatik biak inmoralista bezala pasatu dira historiara". 11
Beraz, gizakia animalia bekaizti legez aurkeztu digu Hobbesek. Funtsean gizaki orok bere bizitzari iraupena ematen ahalegintzen da, lege naturaltzat bait du. Jadanik ez zaigu azaltzen aintzinako gizaki on hura, beste gizakiekin harremanetan sartzea gustokoa zuena:
"... l'ouvre de Hobbes est significative dans l'histoire de le pensée politique. D'un coté il y a rupture totale avec la religion et la philosophie traditionelle (L'homme n'est pas un animale sociopolitique), et par lá la spéculation sur l'état de nature et le Droit naturel est elevée à l'absolu et à une intensité sans précédent, tandis que la perspective machiavélienne est enrichie et systematisée. De l'autre coté, il y a le profond paradoxe d'une vie mécniste de l'animal humaine conduisant à la forte démostration de la nécessité de la souverainité et de la sujétion..." 12
Antropologia berri honekin gizakia, natura eta Estatua edota gizarte araupetu baten artean kokatzen da, eta hortik ez da aurrerantzean aterako, naturatik gero eta urrutiago eta Estatu horren menpean gero eta lotuago sentituko delarik, Leviathan, itsas mamutzar beldurgarri hori, artifizio erraldoi eta sofistikatu bihurtuko bait da.
Hobbesek azaltzen digun ikuspegi horren bidez irteerarik gabeko bidea aurkezten digu: zibilizazioan bizi edo bestela elkarren arteko gerran murgildu. Haren teoria politikoarekin, gizarte modernoaren oinarriak ezartzen dira eta gizakia bere errealitate sozialaren aurrean kokatzen da, nolabait, berak bere onerako erabaki bait du menpekotasun horretan bizitzea. Dirudienez, La Boétiek bere *Discours sur la servitude volontaire* delakoarekin ikuspegi bat ematen zigun, baina eritzi eta hipotesi desberdinekin, haren ustez gizartea egoera naturalean gizakiarekin bat zetorrelako, gizartearen zatiketa ez da gizartearen egitura ontologiko bat, alegia; *Estatu bera da gizatearen zatiketa eta gizakiaren menpekotasunaren sortzailea* diosku Pierres Clastresek La Boétieri buruzko artikuluan.13
Dena dela, gizakia, Hobbesek dioenez, menpeko bihurtzen da bildur delako, bere bizitza eta lorturiko ondasun guztiak galtzeko bildur bait da, eta bakea izateko gizarte kontraktual horretan sartu behar du, bere natura arrazoidunak berak eskatzen dio eta.
"las pasiones que inclinan a los hombres a buscar la paz son el miedo a la muerte, el deseo de obtener las cosas necesarias para vivir cómodamente, y la esperanza de que, con su trabajo, puedan conseguirlas. Y la razón sugiere convenientes normas de paz, basándose en las cuales los hombres pueden llegar a un acuerdo".14
Hobbesek giza natura ebakiko du taxidermista bat bailitzan, bere izaera eta jarrera animikoaren zioak zientifikoki aztertzearren. Giza gorputza beste ezein gorputz bat bezala aurkezten digu, lege fisiko berberen menean, baina gorputza ezezik prozesu fisiologiko eta psikologikoak ere mugimendu fisikoaren legeen bidez adieraziko dizkigu.
Baina, gizakiaren grinak mekanikoki azaltzearekin ez da gizartearen egitura geometriko eta subiranotasunaren batasun apurtezineraino bapatean iristen, aldez aurretik gizakiaren beste ezaugarri batzu ez baditugu aintzat hartzen, esate baterako, irudimena, lengoaia, arrazoia eta zientzia. Hobbesen teorian giza prozesu guztiak ongi azaldu eta loturik daude, eta katea kausal horren muturrik gorenean, Estatuaren beharra ipintzen da gizakiaren ongizate eta bakea zain ditzan.
"Giza-izandunak konplikazioz betetako makinak bezala ikusten zituen, zentzuek ekartzen dutenen bitartez jokatzen duten tresnak bezala. Filosofari honentzat gizona grinek zuzentzen dute. Grina hauek, pasio hauek, barne eragile batzuek dira. Grina hauek badute morroi leial bat: adimena. Hontan bereizten da gizona gainontzeko animaliengandik. Adimen hontatik sortzen dira hizkuntza, arrazoiketa eta zientzia".15
Bere *Elements of Law, moral and politic* horretan, eta zehazkiago, bere *Gizanatura* liburuan dagoeneko gizakiaren grinak aurkezten dizkigu hasiera batean, gero gorputz politiko baten beharra frogatzeko, giza ekintzak grinen eraginaz ematen direlako. Beraz, gizakiak beste gizaki guztiekin borrokan sar ez dadin bere eskubide naturala beste bati edo talde bati ematen dio, dena berea egiteko eskubidea ere ordezkatuz.
Giza naturaren ezaugarria bekaizkeria dugu, beraz, eta botere gero eta handiagoa eskuratzeko nahia, baina adimena du eta badaki beste edozeinek kalte egin diezaiokeela (honetan datza, hain zuzen ere, gizakien arteko berdintasuna, Hobbesen aburuz: edozein pertsonak beste edonor akatzeko adina baliabide baditu; eta ironikoena da hurrengo iraultza eta gerra burges eta liberaletan "berdintasun" horren izenean zenbat pertsona akatuak izan ziren, nolabait berdintasun horren definizioan Hobbesi arrazoia emanez), eta adimen horrek agintzen diona egin behar du, bakea bila dezala, alegia. Eta horretarako, arestian esana dugunez, ordezkatze edo itunen bidez ziurtatuko du gizarte baketsu hori.
Thomas Hobbesek politikaren bidez gizakia biluzik eta irteerarik gabe uzten du. Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen legeriaren beharra, legeen baliogarritasuna eztabaida daiteke arazo zehatzen aurrean, baina, misantroporik sutsuena ere, justiziaren ezpatapean eror daiteke, bestela gogora dezagun Kafkaren lana, berehala izango dugu gure begien aurrean Estatuaren irudi beldurgarri hori, Leviathan hori. Hala ere, Hobbesen garaian Agintearen inguruko eztabaida sakonean sarturik zeuden, gizakiak justizi eredu razional bat behar zuen, Erdi Aroko iusnaturalismoak ez bait zion konponbiderik ematen gizakiaren egoera soziopolitiko honi.
"La superioridad del iusnaturalismo moderno sobre el medieval se encuentra en el hecho de que el primero utiliza un nuevo concepto de la razón, más dúctil y adecuado a la nueva concepción del lugar del hombre en el cosmos y, en consecuencia, también una nueva idea de lo que es la naturaleza, que ya no es el orden universal dispuesto por Dios, sino única y sencillamente el conjunto de condiciones de hecho (ambientales, sociales, históricas) que el individuo ha de tener en cuenta para establecer las modalidades de su coexistencia con los demás".16
Gizakiaren ikuspegi antropologiko berri honek, zalantzarik gabe giza antolamendu berri bat dakar berarekin, eta Hobbesek honen sistematizazioari ekingo zion, hain zuzen ere. Azter dezagun bada, zehatz-mehatz, haren sistema filosofiko politikoaren ardatzak.
## *De corpore, de homine, de cive*
Thomas Hobbesek politika zientifikoa eraiki nahi zuen, eta bere filosofiari osotasun metodologiko bat emanez errealitate politikoa bere funtsean aztertu zuen. Honela, bere garaian fisikan eta medikuntzan emandako aurrerapenak aintzat harturik, gizakia beste edozein gorputz bat bezala aztertu zuen. Azterketa horretatik giza naturaren grinek eragiten zituzten mugimenduak ondorioztatu eta azkenik gizartean ematen ziren arazoei konponbidea eman nahi zien. Beste hitzekin esanda, giza gorputzak mekanikoki giza naturan eragiten zituen grinen ondorioz hiritarrek gizartean aurkezten zuten jarrera aztertu, eta ondorioz bere Estatu subiranoaren beharra deduzitu, bestela gizakia etengabeko borrokan aurkituko zelakoan.
Baina, ikus dezagun haren arrazonamenduaren ildoa urratsik urrats. Hasteko haren "egoera naturala"ren hipotesia aztertu beharra dago. Egoera natural hori, gizakiaren azterketan oinarritzen da, haren grinetan, haren borrokarako senan, alegia.
Lehendabizi, giza natura eta berari eragiten dizkioten printzipio fisikoen azterketa egiten du. Hauetan oinarriturik, katea kausal osoa ondorioztatuko du, bere filosofiari hiru atalez osaturiko korpusa emateko asmoz. Azterketa horrek giza natura nolakoa den azaltzen digu, nolabait, egoera naturalaren hipotesia sendotzeko. Egoera natural horrek, bere aldetik, giza naturak zer nolako ondorioak izango lituzkeen ilustratzen digu: elkarren aurkako borroka. Baina, lehen esan bezala, giza naturaren beste ezaugarria aintzat hartu beharra dago, adimena, hain zuzen ere. Giza arrazonamenduak konponbidea eman behar dio egoera honi, eta horretarako Hobbesek bere Leviathan-en XIV. eta XV. kapituluetan edo bere De Cive-n (E.W. II: II, 2, 16. or.) azaldutako hemeretzi lege naturalak ematen dizkigu.
Lege naturalik oinarrizkoena gizakiak bakea bilatu behar izatea da, baina egoera naturalean hori posible ez denez, gizaki orok bere burua babesteko eskubidea du. Bigarrena, bake hori nola lortzen den: bakoitzak dena bereganatzeko duen eskubidea baztertu beharko du gizakiak, norberak bere buruari utziko liokeen libertatea gainontzekoei utziz. Hauxe izango zen bigarren lege naturala, baina lehenago ikusi dugunez egoera naturalean ez dago elkarrenganako konfidantza hori. Beraz, puntu honetan sartzen digu Hobbesek bere kontratuaren teoriabakoitzak duen bere burua babesteko eta dena bereganatzeko eskubidea hirugarren bati transferitu behar dio, Estatuari, alegia. Honela Estatuaren legitimazioa gauzatzen da:
"Se puede decir que Hobbes, a diferencia del jurista moderno, se preocupó por los presupuestos de su investigación, hasta el punto de crear un sistema racional de leyes naturales que sirviesen como base válida para el ordenamiento positibo".17
Hala ere, giza naturaren azterketa ezkorrak ez du erabateko segurantzarik ematen. Gizakiak beti lege natural horiek bete beharrean bere senari jaramon handiago egin, eta besteek gauza bera egingo dutelako susmoak bultzaturik legeak hautsiko ditu, armarik gabe akordioak ustelak dira eta. Beraz, eta hemen arrazonamenduaren azken muturra genuke, gizakiaren gainetik, legeak bete eraziko dizkion aginte beldurgarri bat ezarri beharra dago: Estatu edo Leviathan hori.
Ikusten dugunez, Hobbesek aurkezten digun giza natura nahikoa ezkorra da. Berarentzat gizakia ez da animalia politikoa, bere izaera propioz ez du gizartean bizitzeko joerarik, Aristotelek zioen bezala. Gainera, Aristotelengandik datorkigun axioma hori, giza naturaren azalezko azterketa batetik atera da. Beraz, Hobbesek dioenez,"ondorioztatu behar da gizakia ez dela jaiotzen gizartean bizitzeko joerarekin, joera hori hezkuntzaz eskuratzen duela baizik".18
Baina, zer ikasten du gizakiak?, beste gizakiekin konpontzen eta elkar bizitzen, ala derrigorrez Aginte horren esana egiten?
"Hobbes percibe con toda claridad, igual que muchos filósofos políticos de la modernidad incipiente, que el problema del poder en la sociedad es también un problema de la obediencia, que no basta con fundamentar racionalmente la razón de ser del poder y de la soberanía mientras no se tipifique y, por así decirlo, se fundamente el deber de la obediencia". 19
Oraintsu arte, Hobbesen teoria politikoa ia beti absolutismoari itsatsia azaldu zaigu. Dena den, ene ustez haren teoria politikoa askoz zabal eta mamitsuagoa da, ezin dugu haren obra osoa kalifikatibo horrenpean ezarri. Izan ere, haren obra osoa irakurriz gero, berarentzat eredu politikorik onena monarkia zela, eta monarkaren subiranotasuna ezin zela zatitu edo ahuldu aurkitzen dugu, baina, badirudi jende guztiak ahaztu egiten duela bere Leviathan liburuaren bigarren zatiaren XXX. kapitulua edota De Cive, non zehazten bait da Ordezkari Subiranoaren betebeharra; beraz, bere testuinguruan kokatu beharra dago kritika hori, hots, berak ez du esaten monarkak despotikoa izan behar duenik, nolabait haren ustez monarkaren guztizko subiranotasuna ezin da deuseztatu, baina, baieztapen hori haren teoriaren barne ulertu beharra dago, bere metodologia deduktibo razionalistak horretara behartzen bait du: guztizko subiranotasun hori hausten bada bere lehendabiziko hipotesia aintzat harturik, ostera ere egoera naturalean aurkituko ginateke, eta elkarren aurkako borrokan aurkituko ginateke berriz, izan ere, haren ustez, subiranotasun hori zatiezina da bake-egoerak iraun dezan nahi izanez gero, behintzat.
Nere ustez, gizarte baketsu baten oinarriak ezarri nahi zituen, eta absolutistatzat hartua izan arren, liberal hutsa zela esango nuke, berak deskribatzen digun gizonak bere ongizate eta aurrerabideak ziurtatu baizik ez duelako egiten:
"De los principios lógicos del pacto se deriva cualquier forma de gobierno, y el proceso histórico del pensamiento político posterior demuestra que en la teoría hobbesiana del pacto estaba incoada la moderna teoría democrática". 20
Puntu honetara iritsi garelarik, komeni da Estatuaren eta beronen agintearen azterketa egitea. Izan ere, gizakia eta Estatua adimenaren eta lege naturalen aginduz uztarturik dauzkagu, eta Hobbesek berak ere agintearen azterketari ekingo dio, bere sistema politiko geometriko hori osatzeko orduan.
# **Jabetza eta Estatua**
Nire tesina burutzeko orduan Thomas Hobbesen teoria hain oparoa izanik, hartu nuen ikergunea "Jabetza Hobbesengan" izan zen. Izan ere, haren teoria politikoan garrantzi handia zuen.
Jabetza, Hobbesek dioskunez, Estadu subirano batek bakarrik legezta dezake, gizakiak bere egoera naturalean dena lortzeko eskubidea duenez gero, ezingo genioke gure jabetzari eutsi, beti besteen aurka borrokatzen ihardun beharko genukeelako eta edozein momentutan gal bait genezake. Ondorioz, Estatu batek bakea ziurtatuz, norberaren jabetza ere ziurtatuko luke, baina, azken finean jabetza oro Estatu subiranoaren arbitriopean legoke, berea izango litzateke, alegia. Hobbesen ustez justizia eta jabetza Estatua eratzen denean hasten dira. 21
Hobbesentzat bidezkoa eta ezbidezkoa hitzak gizakiei dagozkie gizartean daudenean bakarrik, eta ez bakardadean; bakardadean jabetzarik ere ez dago22. Nolabait esateko, jabetza Estatuaren materia da, hortik elikatzen da, eta subdituek bertatik jan badezakete, bakoitzak dagokion jabetza izanik, Estaduak bere justizia eta legeen bidez banatzen dituelako da.
"La distribución de los materiales que posibilitan esta nutrición es lo que constituye lo mío, lo tuyo y lo suyo, o, para decirlo con una palabra, la propiedad; y pertenece, en todo tipo de Estado, al soberano. (...) Y esto lo supieron bien los antiguos, los cuales dieron el nombre de "Nomos", es decir, distribución, a la que nosotros llamamos ley; y definieron la justicia diciendo que ésta consistía en distribuir a cada hombre lo suyo". 23
Hobbesen teoria politikoan, jabetzak garrantzi handia du eta ez badu inoiz ahazten Estatu subiranoaren eskutan dagoela, onartzen du subdituei, banaketa horren ondorioz, beren jabetza dagokiela. Bestalde, ez dugu ahaztu behar Hobbesen subirano edo Leviathan hori, gorputz artifiziala dela, denon gainetik eraikitako Estatu subiranoa, alegia. Ondorioz, jabetzak, bakar-bakarrik gorputz horretan hartzen du zentzua, eta hein berean jabetzak zentzua ematen dio gorputz artifizial horri, bere banaketaren bidez justizia lortzen delako.
Estatuaren beharra, askoz onartuagoa suertatzen da orain hiritarrentzat, pakea eta jabetza ziurtatzen dizkiolako. Gizakiak bere egoera naturalean zeukan dena eskuratzeko eskubidea Estatu subiranoari ematen dio, ordezkatze horren bidez bakea eta aurreratzeko posibilitateak ziurtatuko dituelakoan.
Estatu horrek, norberaren jabetza babestuko du bere legeen indarrez, azken finean bereak diren jabetza horiek banatzerakoan, bakea eta segurantza lortu nahi dituelako.
Hobbesek, jabetza merkantilismoaren zentzu liberalean finkatzen du, eta bere garai hartako merkataritza hazkorrak jabetzen pilaketa irrazionala lor ez zezan, Estatu subiranoaren esku utzi zuen. Estatuak jabetza eta merkatua kontrolatu behar ditu, bestela gizabanakoak bere izaera bekaiztiari jarraituz denaren jabe izatea nahiko luke, berriro etengabeko borrokan eroriz.
Sarreran esan dudanez, ez da nere asmoa Estatuaren genealogia bat egitea, ezta jabetzarena ere; dena dela, bertatik atera daitezkeen hainbat argibide oso baliogarriak izango zaizkigulakoan nago, beraz ez ditzagun alde batera utz.
Lurraren gaineko eskubidea, beharbada, Neolitikoan koka genezake, gizakiak kokapen geografiko zehatzak eta nekazaritza eta abelazkuntzaren aldaketa ekonomikoen ondorioz giza antolaketa berri bat suposatu zuelako. Jabetzak, garai hartan kutsu kolektiboa bazuen, giza talde batek lurralde bat berea egin zuelako zen, eta garai hartan guztiek parte hartzen zutenez kolektibo haren ekintzetan, giza taldearen osotasunak mugatzen zuen gizabanakoaren zeregina. Baina, noiz sortu zen gizabanakoaren jabetza?
"Pero cuando las tribus pastoriles se separaron del resto de los salvajes, encontramos enteramente formadas las condiciones necesarias para el cambio entre miembros de tribus diferentes y para el desarrollo y consolidación del cambio como una institución regular. Al principio, el cambio se hizo de tribu a tribu, por mediación de los jefes de las gens; pero cuando los rebaños enpezaron a ser propiedad particular el cambio entre individuos fué predominando más y más, y acabó por ser la forma única.".24
Engelsek ez digu zehazki esaten noiz pasa zen tribuaren jabetzatik gizabanakoaren jabetza izatera, baina bai, nola gerta zitekeen. Nekazaritzarekin emakumeak lehengo postu bat zeukan etxean, gizona ehiztaria zelako eta lan-banaketa hori kolektibitatearen barne eginda zegoenez, sexu bakoitzak bere eremuaren jabea zen: emakumea etxearena eta gizona oihanarena. Bestalde, bakoitzak egiten dituen produktu eta lanabesen jabea bera da: ehiza eta arrantzarako armak eta beste tresnak gizonarenak, eta etxekoak emakumearenak, eta denon artean egin eta erabiltzen direnak komunitatearenak dira. Baina, abelazkuntzarekin eta honek sortzen zuen produkzio aborokinarekin gizonak produkzio handiago baten jabe egin zen eta emakumearen produkzioa gizarte horretan garrantzi gutxikoa zenez, gizonaren menpe geratu zen.
Gizonak, bere lanindarrez ekoizpen handiagoa sortzen zuen, eta emakumea, etxean zuen primazia ere galduz joan zen. Familiatik kanpo sorturiko lan-banaketa berriak jabetzaren banaketa berria ekarri zuen berarekin eta honela gizonaren nagusigoa ezarri zen, ama-eskubideak aita-eskubideari paso emanez eta bestalde ezkontza sindiasmikotik monogamiara pasatuz. Antzinako "gens"-en ordena ere kolokan jarri zen, familia partikularrak indar handia hartuz.
Bestalde, produkzioaren arlo guztien aurrerapenarekin giza lan- -indarrak behar baino gehiago sortzen zuen, eta gens bakoitzeko partaideari zegokion lana ere handitu zen. Lan- -indar gehiago behar zen eta gerraren bidez lortu zen, esklabutzarekin, alegia. Honela, bi klase sortu ziren, jaun eta jabe zirenak eta esklabu edo morroiak, baina geroago aberats eta pobreen arteko desberdintasuna ere gertatu zen, familiaburu batzuek besteek baino ondasun gehiago lortu zutelako. Antzinako giza taldeen sistema kolektiboak apurtuz joan ziren, eta soroak familien artean banatu ziren. Lurren gaineko jabetza pribatua apurka-apurka sortuz joan zen eta honekin batera ezkontza sindiasmikotik monogamiara pasa zen; banakako familia gizartearen unitate ekonomiko bihurtzen hasi zen, eta beste giza taldeen erasoez babesteko familia horiek herrietan bildu ziren. Aintzinako tribu edo leinuen sistema gentilizioak, herrian edo gens horien baitan zeuzkan sustraiekin apurtu zuen, buruzagi militarrak beharrezko funtzionario bihurtu zirelako eta horien aita-eskubideak heredagarri egitean familia horien nagusigoa ezarri zelako; honela finkatu ziren noblezia eta monarkiaren oinarriak.
Engelsen teoriaren laburpen txikiegi honen bidez, ikus dezakegu jabetzaren sorrera ez dela Estatu subiranoan ematen, Hobbesek baieztatzen zuen bezala, baizik eta jabetza bat babestearren sortzen dela Estatu subirano hori.
Jabetza sortzen den momentutik, gizartean ekonomi sistemaren aldaketak ematen dira eta hasiera batean barne-egituraketa gertatuko da, kolektibitatearen osotasunaren zentzua ere aldatu egiten delako. Azken finean "giza komunitateak gauzen munduarekin duen lokarria jabetza bera da".25
Beraz, Hobbesen sistema politikoan jabetzak garrantzi handia du bere kontraktualismoaren funtsean inkoaturik bait dago. Jabetza bere gizarte merkatari eta burgesaren oinarria da; jabetza boterea da, domeinua. Estatu modernoaren ezaugarria azken finean horixe bera da, jabetzaren kontrola. Jabetzaren kontrol hori, sistema politikoaren baitan gauzatzen da legeriaren bidez, honela gizonak jabetza eta boterea lortzeko duen bidea zeharo arauturik azaltzen zaigu:
"...es preciso que los hombres distribuyan aquello de lo que pueden prescindir, y transfieran su derecho de propiedad sobre ello mediante intercambios y contratos mutuos, Y, por tanto, corresponde al Estado, es decir, al soberano, determinar el modo en que habrán de hacerse todos los tipos de contrato entre súbditos, contratos de compra, venta, trueque, préstamo, arrendamiento..."26
Estatuak ziurtatzen duena hauxe da: jabetzaren tratamendua eta diruaren bidez ekonomiaren mugimendu fisikoen susperraldia. Honela, Estatuaren funtsa zen jabetza diru higikor bihurtzean Estatu Modernoaren sistema ekonomikoaren ardatzaren aurrean aurkitzen gara. Esan beharra dago Hobbesek ondasun higiezinak eta higikorrak bereiztu zituela.
Beraz, Hobbesen sistema politikoan liberalismoa defenditzen da, Estaduaren materia ondasuna da, bere lana bera ere jabetza eta merkantzia delarik:
"La sociedad posesiva de mercado es el único de los tres modelos que satisface las exigencias de Hobbes. Y es difícil de imaginar otro modelo que lo haga. Solamente en una sociedad en la que la capacidad para trabajar de cada hombre es propiedad suya, y una propiedad alienable, y es además una mercancía, pueden estar todos los individuos en esta continua relación de poder competitiva".27
Hobbesek hasieratik ematen digun gizakien arteko berdintasun- -kontzeptura itzuli beharra daukagu, bertan ikus bait dezakegu Estatu Modernoaren oinarrian datzan etengabeko norgehiagoka. Bere egoera naturalean edonork dena eskuratzeko eskubideaz baliatuz besteen gauzez jabetu daiteke eta beste hiritarren bizitza ere arriskuan jar lezake. Izan ere, denok daukagu gogoan Estatu Batuak nola sortu ziren, bertako indigenen eskubideak ebatsiz eta beraiei lurra eta bizitza kenduz. Dena den, Amerikaren konkista, gure arazoaren erdigunean kokatzen da, garai hartan Mendebaldeko kulturak basatitzat hartzen zituen bertan kokaturiko herriak, agian ez zutelako berdintasunaren ideia hori, zibilizatuak ez zirelako, beharbada.
Berdintasun hori sistema ekonomiko liberalaren funtsean koka dezakegu, eta norgehiagoka horrekin lortzen dena gero eta desberdintasun handiagoak sortzea da. Giza naturaren azterketa eginez, norberaren burua behatuz gero denok daukagun boterea lortzeko grina neurrigabea antzeman dezakegu. Dena dela, Macphersonek dioen bezala, horrek ez du esan nahi beti horrela izan behar duenik. Gizakia Estadu subiranoaren legepean jarri nahi badugu, jar dezagun, Hobbesek nahi duen bezala, baina ezin dugu esan lege eta Estatu subirano horren beharra, beti gizakiaren jokabide oker eta borrokazaletik logikoki induzi daitekeenik:
"...Hobbes pasó de sus postulados fisiológicos originales a la conclusión de que todos los hombres tratan necesariamente de conseguir más poder sobre otros, al introducir supuestos que sólo son válidos para sociedades posesivas de mercado. Y sólamente después de haber fundamentado su conclusión de que todos los hombres que viven en sociedad tratan necesariamente de conseguir más poder sobre otros introdujo su hipotético estado de naturaleza, del que, a su vez, infirió la necesidad del estado soberano".28
Dena den, Hobbesentzat jabetza eta justizia ez dira posibleak Estatua eratzen den arte. Honela gizakien gainetik botere subiranoaren bortxazko agintea ezarriz, hiritarrak bere bizitza eta bere ondasunak ziurtatuko lituzke. Nolabait, jabetza ororen gain jartzen den botere subirano horrek segurantza ematen dio, eta ondasunak liberalitatearekin batera boterea. Beraz, elkarri eragiten diote Hobbesek sistematizatu nahi duen sistema liberalean kokatzen baditugu: Botere liberal horrek aberastasuna lekarke eta aberastasun horrek, modu liberal batez, boterea.
Estadu Moderno honek gizarte zibilaren segurantza eta hiritarren ondasunak babesteko, bortxazko agintea ziurtatu behar du. Honela gizakia lege razionalak betetzera eta gizarte zibila errespetatzera behartzen du. Botereak iusnaturalismoaren bidez bortxaren erabilpena legeztatzen du, Habermas-ek dioenez29, eta Hobbesek botere subirano absolutu hori defendatzen du, Leviathan horrek bere bortxa-agintea erakutsiz, beldurra sortuko lukeelako hiritarrengan, itunak eta legeak bete eraziz.
Beraz, Hobbesen teoria politikoa hipotesi kontraktualista baten gain eraikita dago, eta itun hori bete erazteko aginte errespetagarri eta beldurgarria ezarri beharko litzateke, haren Leviathan horrek ondo adierazten duen bezala. Ene ustez itun horrek bilatzen duena edo gizabereak bilatzen duena bere burua eta bere jabetza babestea da, gizarte baketsua sor dadin. Hala ere, giza natura aztertzen badugu bere baitan sen matxino hori aurkituko dugu, Hobbesek hainbeste gaitzetsi zuena; gizakiak beharbada ez du gizartean bizitzeko gaitasunik eta Estatuak hezkuntza egoki baten bidez horretarako prestatu beharko du, Hobbesek dioen bezala. Hala ere, gizakia bere burua proiektatzen duen izaki bakarra denez..., norantza zuzenduko ote ditu bere urratsak? Posiblea ote da bidezko aginte iraunkor eta era berean beldurgarria ezartzea?
Dena den, eta puntu honekin bukatzeko, Hobbesen teoria oso zabala denez, haren azterketa puntuz puntu egin beharko litzateke. Nere tesinan aztertu nituen garrantzi handiko puntuak aipatzeke leudeke lantxo honetan, esaterako: askatasuna, justizia, morala eta batipat boterea. Agintea zertan datzan eta nola sistematizatu behar den aztertzeko aurreko puntuak derrigorrez sartu behar dira, baina, luzeegia izango litzateke, eta astia izango da aurrerantzean filosofo oparo bezain interesgarri honi buruzko lanak plazaratzeko. Izan ere, nere tesia ildo honetatik doanez, hona hemen hurrengo lana izan daitekeenaren sinopsia.
## **Ene Tesiaren nondik-norakoak**
Gaur egun, Thomas Hobbesi buruzko tesia gauzatzea egia esan ez da lan makala, ez. Haren kutsu absolutista horrek historizismoan nolabait erdi ahazturik gelditzea ekarri du. Hala ere, eta berriro diot, nire ustez ez zen faxista, eta zorionez azken ikerketa filosofikoek bere ohorea eta duintasuna onartu egin diote.
Izan ere, boterearen ikerketa politikan eta soziologian interesik handiena duen gaia dugu, eta nire asmoak ere horretara daude bideratuak. Boterearen azterketa sakonak Hobbesen sistematizazioari behar adina aipamen eskaini beharko liokeelakoan nago.
Honela, Hobbesek egindako giza naturaren azterketari egun dauzkagun boterearen inguruko teoriak aplikatuz, haren teoria politikoa berraztertu eta nolabait hermeneutikaren laguntzaz haren politikaren ikuspegi liberalago hori argitu nahi dut.
Horretarako Michel Foucault-en lana erabiliko dut. Honela gizakiak eta gizartearen artean kokatzen den botere- -grina horri helduko diot, eta nire ikerketa nik espero dudan bezain emankorra suertatzen bada, espero dut urte batzuren buruan sistema hobbestiar berri horren argibideak plazaratzea. Nire ustez, Hobbesen asmoa burutu gabe dago, hau da, politika zientzien eremura eramatea, eta ez dut esango nire asmoa hori denik, ezta gutxiago ere, nire ustez politika inoiz ez bait da zientzia izango, baina egun bizi dugun teoria politikoaren gainbeherakadatik irtetzeko izan ditugun teoria politiko nagusien berrazterketa egiteari ezinbestekoa deritzot.
# **Oharrak**
- 1 Garai historiko honetan emandako iraultza eta matxinadei buruz ikus: PEREZ ZAGORIN; *Revueltas y Revoluciones en la Edad Moderna, II. Guerras Revolucionarias*, Cátedra, Madril, 1986; eta Ingalaterrako egoera politiko soziala eta ideologikoari buruz ikus: Hill, Christopher; *Los Orígenes Intelectuales de la Revolución Inglesa*, Crítica, Bartzelona, 1980.
- 2 Gipuzkoako bide-sareari buruzko ikerketa interesgarri bat burutu berria dugu: ELENA BARRENA OSORO-ren *Historia de las Vías de Comunicación en Gipuzkoa*, Gipuzkoako Diputazioak, Donostia, 1991. Eta bertan egiazta daitekeenez, gaurdaino iritsi zaizkigun dokumentuen artean hiribilduen fundazioetakoekin batera, segurtasun eza eta bide-sarien bidegabekerien inguruko auziak azaltzen zaizkigu. Ene ustez, sistema feudal zatikatu baten krisialdiaren froga zuzenak dira, hain zuzen ere. Bere garaian suposa zezakeenaren ideia izan dezagun, gaur egun ezein Estatuk komunikabideetan zenbat diru uzten duen ikusi besterik ez dago.
- 3 Fiskoak Estatu Modernoaren eraikuntzan izan zuen garrantziaz azalpen ederra aurki dezakezue GASTON LEVAL-en *El Estado en la Historia*, laugarren atala, Zero, Madril, 1978.
- 4 THOMAS HOBBES, *Leviatán*, CARLOS MELLIZOren itzulpena, Alianza Editorial, 206. or., Madril, 1989.
- 5 Erreformak izan zuen garrantziaz ez naiz luzatuko, benetan argigarria duzuelako CHRISTOPHER HILLen liburua. Ikus lehen oharra.
- 6 Ikus PEREZ ZAGORIN-en liburuaren 33. or.
- 7 Obra berbera, 165. or.
- 8 DUMONT, LOUIS; *Essais sur l'individualisme, Une perspective anthropologique sur l'idéologie moderne*, 88. or., Esprit/Seuil, Paris, 1983.
- 9 GOYARD-FABRE, SIMONNE; Les efets juridiques de la politique mecaniste de Hobbes, *Revue philosophique*, 2. zenb., 189. or., 1981.
- 10 DILTHEY, WILHELM; *Hombre y mundo en los siglos XVI y XVII*, 434. or.
- 11 LAZKANO MENDIZABAL (AZURMENDI, JOXE); *Gizona abere hutsa da*, Jakin, Oinati, 1975.
- 12 DUMONT, LOUIS; aipatu obran, 91. or.
- 13 PIERRES CLASTRES-en ustez (*La voluntad de ser siervo*, El Viejo Topo, 32. zenb., 58. or.) egoera naturalean bizi diren leinu askok morrontzakeria baztertzen dute, nahiz eta buruzagi bat onartu. Azken finean Estatua ez daukaten etnia horiek ez dute Estatua onartzen boterea eta buruzagiaren rola bereizten dutelako. Baina, agintea egoera naturalean berezko gauza da gizakiarengan, aginte nahi hori, hain zuzen ere, GASTON LEVAL-en *El Estado en la Historia* liburuaren lehen atalean aztertzen da, eta ondorio gisa Estatuaren eraketan garrantzia handia duela esaten digu, baina ez dela ahaztu behar gizakiarengan jarrera horiek badirela aldez aurretik.
- 14 HOBBES; *Leviatán*, 13. kapituluan, 109 or., Alianza Ed., Madril, 1989.
- 15 ARREGI, RIKARDO; *Politikaren atarian*, 128. or., Lur, Donostia, 1969.
- 16 BOBBIO, NOMBERTO; *Thomas Hobbes*, 209. or., Paradigma, Bartzelona, 1991.
- 17 Ibid., 199. or.
- 18 HOBBES; *De Cive*, (E. LYNCH-en itzulpena : Hobbes ,"La Libertad" kapituluan, 197. or. Peninsula, Bartzelona, 1987.)
- 19 LYNCH, E. Hobbes, 31. or.
- 20 TIERNO GALVAN, ENRIQUE; Thomas Hobbes, *Antología de Textos políticos*, (Sarrera, XVII); Tecnos, Madril, 1976.
- 21 HOBBES; *Leviatán*, 15. Kap, 121. or., Alianza, Madril, 1989.
- 22 Aipatu obran, 13. Kap., 109. or.
- 23 Aipatu obran, 24. Kap., 202 or.
- 24 ENGELS, F; *El origen de la familia, de la propiedad privada y del Estado*, IX, 160 or., Ayuso, Madril, 1975.
- 25 RUBEL, MAXIMILIEN; *Páginas escogidas de Marx para una ética socialista*, 220 or., Amorrortu Editores.
- 26 HOBBES; *Leviatán*, 24. kap, 205 or.
- 27 MACPHERSON, C.B.; *La Teoría política del individualismo posesivo*, 60. or., Fontanella, Bartzelona, 1979.
- 28 Aipatu obran, 67. or.
- 29 "El poder legitimado iusnaturalistamente, organiza la amenaza y la utilización de la violencia para la protección de la sociedad civil, precisamente con el fin se suprimen el miedo frente a los enemigos, frente al hombre y frente a la servidumbre." HABERMAS, J; *Teoria y Praxis*, 68. or, Tecnos, Madril, 1987.
#### **Bibliografia**
## THOMAS HOBBES-en obra osoa:
Sir WILLIAM MLESWORTH; *The English Works*, XI. liburukia, eta *Opera Latina*, V. liburukia, Londres, John Bohn, 1839-1845.
#### Erderazko itzulpenak:
- NEGRO PAVON (itzulpena eta hitzaurrea); *Elementos de Derecho*, Centro de Estudios Constitucionales, Madril, 1979.
- CARLOS MELLIZO (itzulpena eta hitzaurrea); *Leviatán*, Alianza Editorial, Madril, 1989.
BARTOMEU FORTEZA PUJOL (itzulpena eta hitzaurrea); *Libertad y Necesidad y otros Escritos*, Ed. Peninsula <<Nexos>>, Bartzelona, 1991.
Hobbesi buruzko bibliografia:
ANDERSON, P.; *El Estado Absolutista*, Siglo XXI, Madril, 1987.
ARREGI, R.; *Politikaren atarian,* Lur, Donostia, 1969.
BARNES, B.; *La naturaleza del Poder*, Pomares-corredor, Bartzelona, 1990.
BLOCH, E.; *Derecho y dignidad humana*, Aguilar, Madril, 1980.
BOBBIO, N.; *Sociedad y Estado en la Fª Moderna*, F.C.E. Doncel, México, 1986; Thomas Hobbes, Paradigma, Bartzelona 1991.
BOWLE, J.; *Hobbes and his Critics. A Study in Seventeenth Century Constitutionalism*, Jonathan Cape, Londres, 1951.
CAMPBELL, T.; *Siete Teorías de la Sociedad*, Ed. Cátedra, Madril, 1985.
DILTHEY, W.; *Hombre y mundo en los siglos XVI-XVII*, F.C.E., México, (1914), 1978 .
DUMONT, L.; *Essais sur l'individualisme, Une perspective anthropologique sur l'idéologie moderne*, Esprit/Seuil, Paris, 1983.
GALVAN, T.; *Antología de Textos Políticos*, Tecnos, Madril, 1976.
GARMENDIA, G.; *Thomas Hobbes y los orígenes del estado burgués*, Siglo XXI, Buenos Aires, 1973.
GONZALEZ GALLEGO, A.; *Hobbes o la razionalización del poder*, Ed. Universidad de Barcelona, Bartzelona, 1981.
GOYARD-FEBRE; Les droit et la loi dans la philosophie de Thomas Hobbes, Klincksieck, Paris, 1975.
HABBERMAS, J.; *Teoria y Praxis*, Tecnos, Madril, 1987.
LEVAL, G.; *El Estado en la Historia*, Zero, Madril, 1978.
LYNCH, E.; *Hobbes*, Peninsula, Bartzelona, 1987.
- MACPHERSON, C.B.; *La Teoría Política del Individualismo Posesivo*, Fontanella, Bartzelona 1979.
- MINTZ, S.; *The Hunting of Leviathan*, Clarendon Press, Oxford, 1969. (1962)
- OAKESHOTT, M.; *<<Sarrera>> Leviathan-i*, Oxford, 1946.
- POLIN, R.; *Politique et Philosophie chez Hobbes*, Vrin, Paris, 1977.
- SKINER, Q.; *Los fundamentos del pensamiento político moderno*, II. La Reforma, F.C.E., México, 1986.
- SCHMITT, C.; *Der Leviathan in der staatslehre des Thomas Hobbes*, Hanseatische Verlagsanstalt, Hamburg, 1938.
- STRAUSS, L.; *The Political Philosophy of Hobbes. Its basis and its genesis*, Clarendon Press, Oxford, 1963.
- TONNIES, F.; *Hobbes*, Alianza Editorial, Madril, 1988.
- TORT, P.; *Physique de létat. Examen du Corps Politique de Hobbes*, Vrin, Paris, 1978.
- VALLESPIN, F.; *Historia de la teoría Política* 2, V. atala, Alianza Editorial, Madril, 1990.
- WARRENDER, H.; *The Political Philosophy of Hobbes: His Theory of Obligation*, Clarendon Press, Oxford, 1957.
- WATKINS, J.W.N.; *Qué ha dicho verdaderamente Hobbes*, Doncel, Madril, 1972. |
aldizkariak.v1-3-368 | {
"domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea",
"id": "ikergazte_iv_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_19",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | # **IKTen, internet bidezko plataformen, sare sozialen eta telebistaren erabilera eta kontsumoa euskal nerabeen artean**
Laka, N.
*Sinatzaileak lan egiten duen ikerketa proiektuaren barruan landutako artikulua: "Applika+: ikus-entzunezkoen sorkuntza eta kontsumoa" izenarekin UPV/EHUko Unibertsitatea-Gizartea deialdiko proiektua (US20/21), EITB, Tabakalera eta Kulturaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean, 2020ko iraila-2021ko iraila.*
## *Laburpena*
Gaur egungo bizimodu digitalizatu honetan eta Covid-19aren ondorioz Komunikazio Teknologien erabilera eta ikus-entzunezkoen kontsumoa inoiz baino altuagoa den garai hauetan, baliabide hauekin hazi eta hezi diren natibo digitalak deritzegun gazteak dira hazkunde horren eragile esanguratsuak. Baina, nola kontsumitzen dituzte euskal gazteek Internet bidezko plataformetako eta sare sozialetako edukiak? Ze kanaletan ikusten dituzte telebista konbentzionaleko edukiak? Euskal Herriko 11 eta 18 urte bitarteko ikasleei egindako inkestaren arabera, datuek argi uzten dute telefono mugikorrak nagusitasun argia duela kontsumoan, edukiak ikusteko plataformarik bisitatuena Youtube izanik. Telebistari dagokionez, kanal konbentzionalak gero eta gutxiago ikusten direla bistakoa da.
Hitz gakoak: komunikazioa, ikus-entzunezkoak, audientzia, kontsumoa, gazteak
## *Abstract*
*In today's digitalized lifestyle and this era when the use of Information and Communication Technologies and the consumption of audiovisual content as a result of Covid-19 is higher than ever, digital natives who have grown with all these resources are a significant factor for this growth. But how does Basque youth consume audiovisual content on the Internet's platforms and social media? On which channels do they watch conventional TV content? According to this inquiry conducted to young students in the ages 11 to 18 in the Basque Country, the data shows that the cellphone has the dominance among the devices used for content consumption and YouTube being the most important platform for it. Data demonstrated that in television, conventional channels are less and less visible.*
*Keywords: communication, audiovisual content, audience, consumption, youth*
## **1. Sarrera eta uneko egoera**
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aldaketa garrantzitsuak eragiten ari dira komunikabideen zeregin eta erabileran. Digitalizazioan bete-betean sartutako garai hauetan jendeak ikus-entzunezko edukiak jasotzeko eta erabiltzeko modua etengabe aldatzen ari da. Eta joko honetan sartzen da baita herritarrek nola eta zertarako erabiltzen dituzten IKT-ak eta baita hauetan aukeratzen, ikusten eta partekatzen dituzten edukiak ere (Azpeitia, 2019).
Komunikabideekiko jarrera aldaketa hau, eta modu garbiagoan ohiko telebistarenganakoa, bereziki nabaritzen da pertsona gazteagoen artean (Tubella et al., 2008). Ikus-entzunezkoak edozein une eta lekutan ikusteko irekiago dagoen kolektiboa da, aparailu desberdinak erabiliz eta modu aktiboagoan arituz interesatzen zaizkion eduki orokor zein berezituetara iritsi arte. Bere garaian Livinsgtonek (2002) adierazi zuen bezala, nahi duten edukia eta nahi dutenean kontsumitzeko aukera izateak autonomia sentsazio handiagoa sortarazten die nerabeei
Informazioaren eta ikus-entzunezkoen esparruan gertatzen ari diren etengabeko aldatze joera honek, gizartearen erabilera eta kontsumoak aztertzea beharrezko egiten du, gazteak azterketarako sujetu interesgarri eta baliagarri bihurtzen dituelarik. Azken hamarkada honetan egindako ikerketek erabilera eta kontsumo horiei buruzko datu esanguratsuak erakusten dituzte.
2011n Courtois, Mechant, Paulussen eta De Marezek helburua nerabeek hedabideen kontsumoari lotzen dizkieten esanahiak aztertzea zuen metodologia anitzeko ikerketan, 12-18 urte bitarteko gazte flandriarrei egindako inkestek garai hartan nerabe horiek zuten IKTen eskuragarritasuna oso altua zela: % 99ak telebista bat eta ordenagailu bat zituen etxean eta % 98ak telefono mugikorra, bideokontsola ere hirutik bik zutela % 67 adierazita.
García, López de Ayala eta Catalinak 2013an 12-17 urte bitarteko gazte espainiarren on-line praktikak eta sare sozialen erabilera aztertzean ikusi zuten garai hartan sare sozialek posta elektronikoari eta bat-bateko mezularitzari lekua kendu ziotela, Tuenti eta Facebook izanik sare sozialik erabilienak txateatzeko, lagunen argazki eta bideoak ikusteko eta hauekin hitz egiteko.
Aurrerago, Ballesta, Cerezo eta Veasek 2014an IKTen erabilera eta kontsumoari buruz egindako ikerketan aipatzen duenez, Murtziako DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasleen artean % 86ak ekipamendu informatikoa zuen etxean testuinguru hartan, eta % 71,3ak sare sozialak erabiltzen zituen. Gainera, adin tarte horretan, generoaren arabera erabilera desberdina egiten zutela antzeman zuten.
Urte berean, Lópezek eta Gómezek 18-25 urte bitarteko gazteen telebista eta irrati kontsumo ohiturak aztertzerakoan, % 88ak telebista konbentzionala ikusten zuela jaso zuten, edukirik gustukoenak fikzioa eta *reality*-ak izanik.
Urte hartako Interneten kontsumoa telebistaren kontsumoarekin konparatuz, Arana, Sánchez Navarro eta Rocak 12-18 urte bitarteko gazteekin egindako eztabaida taldeetatik eta gurasoei egindako inkestetatik, gazteen kontsumoaren transformazioa ekarriko zuen ondorioa atera zuten: "…telebista ez da aisialdirako eta entretenimendurako tresna nagusitzat hartzen. Eskainitako denbora edozein izanda ere, Internet da lehentasunezko euskarria." Izan ere, "kontsumo digitalak, ikus-entzunezkoa, soziala zein kulturala, garatzeko espazio pribatu eta autonomoa ematen die nerabeei."
Horri gehitu behar zaio Ávila, Godoy eta Piñerok (2019) Almeriako 14-18 urte bitarteko gazteekin burututako inkestak erakutsi zuen inkestatuen % 31,6ak etengabe pentsatzen duela IKTak eta Internet erabiltzean, % 36,8ak hauek gutxiago erabiltzea helburu izanik ere lortzen ez duelarik. Honek erakusten du gazteen benetako dependentzia aparailu eta Internetarekiko.
Pandemia garaia aparteko eszenatokia izan da kontsumo eta erabilerak aztertzeko; izan ere, Arana, Mimenza eta Narbaizak 2020an adierazi bezala, itxialdia "IKTen erabilera masibo eta unibertsalizatuaren azeleratzaile izan da, eta komunikazio digitalizatua eta globalizatua ezaugarri dituen garaia da ordutik bizi duguna." Arana eta Narbaizak urte berean pandemia garaian unibertsitateko ikasleek komunikabideen erabilera eta kontsumoari buruz egindako ikerketan ondorioztatu zuten EHUko ikasleek entretenimendua, denbora-pasa eta lagunekin harremantzea azpimarratzen dituztela edukiak kontsumitzeko arrazoi nagusitzat, sare sozialik erabilienak Whatsappa, Youtube eta Instagram izanik.
## **2. Ikerketaren helburuak**
Ikerketa hau Euskal Herriko Unibertsitateko NOR Ikerketa Taldearen barnean sortuta Applika+ ikerketa proiektuaren parte da. Proiektu honek ikus-entzunezko sorkuntza eta erabileraren arteko zubia egitea du xede eta Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin, Kulturaren Euskal Behatokiarekin eta EITB-Euskal Irrati-Telebistarekin lankidetzan, ikus-entzunezko edukien kontsumoen ezagutza eta ebaluaketarako metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak diseinatu eta jartzen ditu praktikan.
Proiektu honek hiru lan-ildo ditu ardatz:
- 1) Ikusiker: ikus-entzunezkoen kontsumoaren azterketa
- 2) Ikustest: ikus-entzunezko produktuen testak eta eduki eta formatu berrien gaineko ikerketak
- 3) Ikusarea: nazioarteko euskaldunek osatutako sarearen bitartez, mundu mailan kontsumitzen diren ikus-entzunezkoen ezagutzarako ikerketak
Ikerketa hau Ikusikerren ildotik burutua izan da. Ikusiker 2019an jarri zen martxan eta UPV/EHUko ikasleek osatutako panelaren bitartez hainbat ikerketa egin dira gaur egunera arte. Ikerketa ildo horren harira, 2020ko abenduan proiektuak norabide paralelo berri bat hartu eta
UPV/EHUko panelari UPNAko ikasleak batzeaz gain, beste talde soziodemografiko batekin bigarren panel bat osatzea erabaki zuen Applika+ lantaldeak: Gazte Panela.
Gazte Panel honekin egindako lehen lana izan da ikerketa lan hau eta bere helburu nagusia Euskal Herriko 11-18 urte bitarteko gazteen komunikazio teknologien eskuragarritasuna eta Interneteko plataforma, sare sozial eta telebistako ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertzea izan da.
Ikerketa honi dagokionez, helburu zehatzak ondorengoak izan dira:
- 1) 11-18 urte bitarteko gazteek etxean eskura dituzten komunikazio teknologien presentzia ezagutzea.
- 2) 11-18 urte bitarteko gazteek Internet bidezko plataformetan eta sare sozialetan kontsumitutako edukiak zein toki, aparailu, plataforma eta hizkuntzatan kontsumitu dituzten ezagutzea.
- 3) 11-18 urte bitarteko gazteek telebista arruntean kontsumitutako edukiak zein kanal eta hizkuntzatan kontsumitu duten ezagutzea.
## **3. Ikerketaren muina**
Lehenago aipatu bezala, ikerketa hau Ikusiker lan-ildoaren barruan egin da eta lan-ildo honek metodologia argia du: panel baten osaera eta inkesta formako galdetegia. Metodologia kuantitatiboak Euskal Herriko gazteen komunikazio teknologien eta IKTen erabilerari buruzko eta ikus-entzunezko edukien kontsumo ohituren inguruko ikuspegi orokor eta zehatzagoa ematen ditu ohitura horien inguruko datu esanguratsuak ezagutzeko eta identifikatzeko.
Inkestaren estrukturari dagokionez, galdetegi bera burutu dute aipatutako ikastetxe guztietako ikasle guztiek. Komunikazio teknologiei buruz galdetzean, etxean eskura dituzten aparailuak zeintzuk diren aipatzeko eskatu zaie eta, bestalde, ikusitako ikus-entzunezkoei dagokionean, Interneteko plataforma eta sare sozialetan ikusi duten azken edukiari buruzko galderak zuzendu zaizkie: edukiaren izena, noiz eta non ikusi duten, ze aparailu bidez eta zein plataformatan ikusi duten, bakarrik edo konpainian ikusi badute eta baita ze hizkuntzatan ere. Azkenik, telebistan ikusitako azken edukiari buruz ere galdera berberak egin dira, ikusitako plataformen ordez telebista kanalak adieraziz.
Ikerketaren helburuak eta unibertsoa kontutan hartuz, Applika+ lantaldeko kideek landa-lan zabal bat egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeetan, bi erkidegoetako gazte kolektiboaren ordezkagarri izango den lagina osatzeko. Horretarako, landa-lan horren bitartez, 11-18 urte bitarteko 2147 ikasleko lagina edo panela osatu da ondorengo euskal ikastetxeek osatua: Bizkaian Mungiako Larramendi Ikastola eta Bilboko Solokoetxe BHI, Gipuzkoan Eibarko Eibar BHI, eta Nafarroan Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola eta Iruñeako Biurdana BHI. Ikastetxe hauek aukeratzeko arrazoia erkidegoetako biztanleria gaztearen proportzionala izatea lortu nahi izan da, Euskal Autonomia Erkidegotik hiru ikastetxe hartuz eta Nafarroako Foru Erkidegotik bi ikastetxe hartuz.
Landa-lan horretan, panel horri Komunikazio Teknologiei eta Interneteko plataforma, sare sozial eta telebistan egindako ikus-entzunezko edukien azken kontsumoari buruzko galdetegia zuzendu zaie, eta 2147 inkestetatik 1992 izan dira baliozkoak. Inkesta honen bitartez lortutako emaitzek datu esanguratsuak erakusten ditu euskal gazteen kontsumoaren inguruan.
Hasteko, etxean eskura dituzten aparailuei buruz galdetu zaie. Izan ere, gaur egun eskura izan ditzakegun aparailuak askotarikoak izan daitezke, eta ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko moduak anitzak. Euskal gazteen kasuan emaitzek argi uzten dute ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko telefono mugikorra dela aparailu nagusia % 95ak eskura duela adieraziz, ordenagailu eramangarria (% 83,1) eta Smart TV-a (% 79) ere gehiengoaren eskura daudelarik.
#### 1. Irudia. Gazteek eskura dituzten aparailuak.

Iturria: NOR Ikerketa Taldea, EHU/UPV (2020).
### 2. Irudia. Interneteko plataforma edo sare sozialetan ikusitako azken edukiak zein aparailutan jaso diren.

Iturria: NOR Ikerketa Taldea, EHU/UPV (2020).
Plataformei dagokienean, kontsumo horretan gazteek gehien erabili dutena Youtube da alde handiz, % 32,28ak berau aukeratuta. Hala ere, indar esanguratsua dute bai Netflixek (% 20,68) eta baita Instagramek (% 15,11) ere.
3. Irudia. Internet bidez ikusitako azken bideoa zein plataformatan ikusi den.

Iturria: NOR Ikerketa Taldea, EHU/UPV (2020).
Kontsumo birtualetik telebista arruntera igarota, aipagarria da heren batek baino gehiagok jarritako aukeretan ez beste kanal batean ikusi duela azken edukia,; hau da, konbentzionalak edo ohikoak ez diren kanaletan alegia. Gainerako bi herenak oso banatuak daude aukeren artean: kontsumo handiena FDF kanalak hartzen du % 11arekin, & 9ak ETB2 aukeratu duelarik eta Tele5, ETB1 eta Antena3 dira horien atzetik ikusienak bakoitza % 7arekin.
4. Irudia. Telebistako azken edukiak zein kanaletan ikusi duen.

Iturria: NOR Ikerketa Taldea, EHU/UPV (2020).
Kontsumo hauek egindako hizkuntzaren kasuan, aukeratu duten hizkuntza oso antzekoa da bai Interneteko edo sare sozialetako kontsumoan eta baita telebista arruntean egindako kontsumoan ere. Izan ere, hizkuntzaren kasuan ez dago gazteleraren kontsumo mailara hurbiltzen den beste hizkuntzarik, eta euskararen kontsumoa oso baxua dela agerikoa da.
5. Irudia. Internet bidez ikusitako azken bideoa zein hizkuntzatan ikusi den.

Iturria: NOR Ikerketa Taldea, EHU/UPV (2020).
6. Irudia. Telebistako azken programa zein hizkuntzatan ikusi duen.

Iturria: NOR Ikerketa Taldea, EHU/UPV (2020).
## **4. Ondorioak**
Oso adierazgarria da gaur egun gazteek bere etxeetan duten IKT aukera zabala. Inkestako datuen arabera, inkestatutako gazteen etxeen erdietan baino gehiagotan baitaude telefono mugikorra, ordenagailu eramangarria, Internetera konektatutako telebista edo smart TV-a, bideo-kontsola eta tableta. Pérez, Godoy eta Piñerok (2019) egiaztatu zutenez, "IKTekin lehenengo kontaktua batezbesteko 9,21 urterekin egin ohi da, batazbesteko 4,75 aparailu erabiliz" aztertutako adin horietan. Esanguratsua da ere, komunikazio tresna tradizionala den telebista arruntaren presentzia baxua. Honek argi adierazten du gaur egun IKT aukera zabala izateaz gain, aukera horiek denek edo ia denek Interneterako sarrera duten aparailuak izatea, gazteak etengabe sarera konektatuta daudenaren ideia are gehiago indartuz.
Hala ere, bada aparailu bat besteengandik nabarmentzen dena. Izan ere, telefono mugikorra eskura duten aparailu nagusia izateaz gain, edukiak ikusteko erabiliena izatea ez da kasualitatea. Beste aparailuekin alderatuta, irisgarriagoa izateak eta momentuoro aldean erabiltzeak errazago egiten du aparailu honen bitartezko kontsumoa. Interneteko edukietara sartzeko biderik errazena eta azkarrena da mugikorra.
Horri gehitzen zaio plataformarik ikusienak Youtube, Netflix eta Instagram izatea. Arana. Mimenza eta Narbaizak 2020an argitaratutako *Pandemia, consumo audiovisual y tendencias de futuro en comunicación* ikerketan EHUko gazteen sare sozial gogokoenak Instagram eta Youtube eta plataformarik direla eta plataformarik erabiliena Netflix zelan ikusi zuten, nerabeen eta unibertsitate ikasleen antzeko kontsumoak bistara ekarriz.
Telebistaren kontsumoari eta hizkuntzari erreparatuz gero, esanguratsua da euskal edukien kontsumoaren emaitza baxua. Gazteek oso gutxi ikusten dute ETB1, eta hau zuzenean lotuta doa euskaraz ikusitako edukien portzentaje oso baxua izatearekin, telebista mailan euskarazko edukien aukera oso mugatua baita.
## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Ikerketa hau Euskal Herriko gazteen kontsumo mota desberdinak aztertzeko abiapuntua izan da. Applika+ proiektuko lan-taldeak azterketa lan hau jarraian etorri diren eta etorriko diren azterlanen oinarritzat erabili da. Izan ere, ikerketa honetan sortutako euskal gazteen panelak proiektuan planteatu diren beste hainbat ikerketa egiteko baliatu da eta baliatuko da etorkizunean ere. Are gehiago, lantaldearen kaptazio lanari esker, panela haztea lortu da beste ikastetxe batzuk gehituak izan direlarik.
Azterketa hau oinarri hartuta, Applika+ lantaldeak komunikazio teknologien, IKTen eta sare sozialen erabilera eta kontsumo mota desberdinak aztertzen jarraitzen du Ikusiker lan ildoaren barruan, gazteen artean arrakasta duten plataformetan eta ikus-entzunezko eduki motak identifikatuz eta hauei buruzko ikerketa kuantitatiboak burutuz.
Perspektiba desberdinetako azterketak egiteaz gain eta gazteen kontsumoaren ikuspuntu desberdinak jaso eta ezagutzeaz gain, kontsumo horren jarraipen eta bilakaera behatzeko ere balioko dute Ikusikerren jasoko diren datu estatistikoek. Gaur egun gazteen kontsumo ohiturak etengabe aldatzen dira, eta epe laburreko etorkizunean gizartean izango diren kontsumo ohiturak markatzen dituzte, azterketa hauek tendentzia horiek identifikatu eta ezagutaraziko dituztelarik.
## **6. Erreferentziak**
- Arana, E. eta Narbaiza, B. (2020): Uso y consumo de medios de los universitarios durante la pandemia, Joaquín Sotelo eta Jorge Gallardo (konp.) *Comunicación espacializada: historia y realidad actual*. McGraw Hill/Interamericana de España S.L., Madril.
- Arana, E., Mimenza, L. Eta Narbaiza, B. (2020): Koronabirus pandemia eta *online* portaeren aldaketak (euskal) ekosistema mediatikoan, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 116, 67-103.
- Aranda, D., Roca, M. eta Sánchez-Navarro, J. (2013): Televisión e internet. El significado de uso de la re den el consumo audiovisual de los adolescentes, *Quaderns del CAC*, 39, 15-23.
- Azpeitia, I. (2019): *Beyond negativity on television entertainment perspectives and research on its contribution to public television*. Doktorego Tesia. UPV/EHU.
- Ballesta, J., Cerezo, M.C. eta Veas, A. (2014), Los jóvenes de educación secundaria ante el uso y consumo de las TIC, *Revista científica electrónica ded Educación y Comunicación en la Sociedad del Conocimiento*, 14, 22-40.
- Courtois, C., Mechant, P., Paulussen, S. eta De Marez, L. (2011): The triple articulation of media technologies in teenage media consumption, *New media % society*, 14, 401-420.
- García, A., López-de-Ayala, M.C. eta Catalina, B. (2013): Hábitos de uso en Internet y en las redes sociales de los adolescentes españoles, *Comunicar*, 41, 195-204.
- Livingstone, S. (2002): Young People and New Media. Londres: Sage.
- López, N. eta Gómez, L. (2014): Nuevos hábitos de los jóvenes españoles y tendencias de futuro en el consumo de radio y televisión, *Historia y Comunicación Social*, Esp. Febrero, 327-340.
- Pérez, T., Godoy, C. eta Piñero, E. (2019): Hábitos de consumo de las nuevas tecnologías en adolescentes ¿Uso o abuso?, *European Journal of Child Development, Education and Psychopathology*, 1, 47-57.
- Tubella I. et al (2008): Táctiques i estratègies en els nous camps de batalla de la comunicació: transformacions en l'ús, consum i producció de la informació a la societat xarxa, *Trípodos*, 23, 119-133. |
aldizkariak.v1-0-607 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.46 _2024_17",
"issue": "Zk.46 _2024_",
"year": "2024",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Oka estuarioko ur-kalitatearen hobekuntzaren lehen zantzuak saneamenduaren ondorioz
Early signs of improvement of the water quality of the Oka estuary, after sanitation
> Izaskun Zorita\*, Joana Larreta, Ainhize Uriarte, Oihana Solaun AZTI, Marine Research, Basque Research and Technology Alliance (BRTA)
LABURPENA: Euskal Herrian, hirietako hondakin-uren isurketek eutrofizazio arriskua eta bainua hartzeko debekua eragin dituzte, bereziki Okaren estuarioaren barrualdean. Horregatik, 2015ean, hondakin-urak tratatzeko Bermeon araztegi berri bat jarri zen martxan, edukiera handiagokoa, eta 2021ean Urdaibai eskualdeko hondakin-ur ia guztiak estolderia-sistemara lotu ziren. Lan honen helburua uraren kalitatearen espazio- eta denbora-joerak saneamenduaren fase ezberdinekin zehaztea izan zen. Horretarako, mantenugaien kontzentrazioak eta aldagai ozeanografiko nagusiak hiru hilean behin neurtu ziren estuarioan zehar kokatutako hiru laginketa-puntuetan, 1995 eta 2021 bitartean. Horrez gain, 2008-2021 bainu-denboraldian, bi astetik behin, bakterio fekalak aztertu ziren estuarioko lau hondartzetan. Estuarioaren barruko laginketa-puntutik kanpo laginketa-punturaino, gradiente bat ikusten da, mantenugai guztien kontzentrazioaren batez besteko balioetan, baita oxigenoaren eta klorofilaren balioetan ere. Bestalde, saneamenduak aurrera egin ahala, estuarioko uraren kalitate fisiko-kimikoa hobetu egin dela ikus daiteke, bereziki aztertutako azken urteetan. Bainatzeko urei dagokienez, barruko hondartzak zentsu ofizialetik kendu ziren 2016. urtean, azken lau urteetan kalitate nahikoa ez erakusteagatik; baina 2021ean, hondartza horietako bat berriro sartu zen bainatzeko guneen zerrendan. Lehenengo hobekuntza-seinale horiek adierazten dute neurri zuzentzaileak eraginkorrak izaten ari direla, bai mantenugaien sargaien kudeaketan, baita kostaldeko zerbitzuen lehengoratze eta babesean ere.
HITZ GAKOAK: hondakin-urak, araztegia, eutrofizazioa, bainatzeko urak, kudeaketa, Urdaibai.
ABSTRACT: In the Basque Country, urban wastewater discharges, especially in the inner part of the Oka estuary, have posed a risk in terms of eutrophication and bathing water uses. Thus, in 2015 a new wastewater treatment plant with higher capacity was implemented in Bermeo, and in 2021 almost all wastewater of the Urdaibai region were connected to the sewerage system. The aim of this study was to determine the spatial and temporal trends of water quality in relation to the implementation of the different phases of the sewerage system. Nutrient concentrations and main oceanographic variables were measured quarterly at three stations along the estuary from 1995 to 2021. Additionally, faecal coliforms were analysed fortnightly at four beaches during the bathing season from 2008 to 2021. A gradient from the innermost station to the outermost station has been found in the mean concentration values of all nutrients, as well as oxygen and chlorophyll. On the other hand, as the clean-up progressed, the improvement in the physico-chemical quality of the water throughout the estuary has been evidenced, especially in recent years. As for the bathing waters, the inner beaches were removed from the official census in 2016 for having been classified as 'poor' quality for the last four years, but in 2021 one of the beaches was reinstated on the list of bathing areas. These early signs of improvement indicate that remedial measures are proving effective in managing nutrient inputs and in restoring and protecting coastal services.
KEYWORDS: sewage, treatment plant, eutrophication, bathing waters, management, Urdaibai.
\* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Izaskun Zorita. AZTI, Marine Research, Basque Research and Technology Alliance (BRTA). Herrera Kaia, Portualdea z/g, 20110 Pasaia - Gipuzkoa, Spain. – izorita@azti.es – https://orcid. org/0000-0003-0718-8184
Nola aipatu / How to cite: Zorita, Izaskun; Larreta, Joana; Uriarte, Ainhize; Solaun, Oihana (2024). «Oka estuarioko ur-kalitatearen hobekuntzaren lehen zantzuak saneamenduaren ondorioz». Ekaia, 46, 2024, 129-150. (https://doi.org/10.1387/ekaia.24631).
Jasotze-data: 2023, martxoak 16; Onartze-data: 2023, abenduak 5.
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © UPV/EHU Press

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
### 1. **SARRERA**
Itsas ekosistemek giza osasunari eta ongizateari laguntzen dioten zerbitzu ekosistemiko ugari eskaintzen dituzte [1, 2], besteak beste, erabilera desberdinetarako ur-hornidura, mikroorganismoek eragindako kutsadura ezabatzea, lautada alubial naturalek eragindako uholdeen aurkako babesa eta aisialdiko jardueren aukera, hala nola igeriketa, arrantza, uretako kirolak, ibilaldiak eta turismoa [3]. Hala ere, giza jarduerek munduko itsas ekosistema eta zerbitzu asko mehatxatzen dituzte. Adibidez, hondakin-urak edota hiriko isurketak araztegietan tratamendu eraginkorrik gabe itsas ingurunera zuzenean isurtzen direnean, eutrofizazioa edo bainua hartzeko debekua eragin ditzakete.
Eutrofizazioa da hondakin-urek daramaten gehiegizko mantenugaien metaketaren ondorioz estuarioetan gertatzen den algen gehiegizko hazkundea. Prozesu horretan, uraren gainazalean argiaren sarrera oztopatzen duen geruza bat eratzen da, eta horrek uraren hondoan fotosintesia egitea galarazten du, oxigenoa kontsumitzen duten prozesu katabolikoak bultzatuz. Hori guztia dela eta, bakterio eta alga toxikoak baino ezin dira bizi han, eta, aldi berean, beste kutsatzaile eta substantzia toxiko batzuk askatzen dira. Ondorioz, uraren oxigeno-kontzentrazioa asko jaisten da, eta horrek bizidun askoren heriotza eragin dezake, eta, horrenbestez, biodibertsitatea murriztu [4] (1. irudia). Beraz, eutrofizazioak ur-ekosistemen degradazioa dakar, eta eragin ekologiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak ditu [5, 6].
Kostako uren kutsadura mikrobiologikoaren eragile nagusiak hondakin-uren isurketak dira, estolden gainezkatzeak, euri-uren isurketak, ur kutsatuen isurketak eta nekazaritza- eta hiri-isurketak barne [7, 8]. Hondakin-uretan aurki daitezkeen bakterio fekalak arrisku larria dira osasun publikoarentzat; izan ere, gaixotasun gastrointestinalak, begietakoak, entzumenekoak, azalekoak eta arnasbideetakoak sor ditzakete [9, 10], eta, ondorioz, urak ezin dira aisialdirako erabili [6]. Adibidez, hondartzetako uretan baimendutako bakterio fekalen maila gainditzen denean, ez bainatzeko gomendioa egin daiteke. Zerbitzu horiek gizartearentzat eta ekonomiarentzat garrantzitsuak direnez, ezinbestekoa da ingurumena egoera onean mantentzea.
Hori dela eta, kostaldeko baliabideak lehengoratzeko eta babesteko, ingurumen-kudeaketak hainbat kutsatzaileri arreta jarri behar die [11]. Gauzak horrela, mantenugaiak Europar Batasuneko legediaren adierazle garrantzitsutzat jotzen dira. Esaterako, Europako Uraren Esparru Zuzentarauak (UEZ; 2000/60/CE) zehazten duenez, egoera ekologiko onean egoteko, «mantenugaien kontzentrazioek ez dituzte ekosistemaren funtzionamendua bermatzeko ezarritako mailak gainditu behar». Europako Itsas Estrategiari buruzko Esparru Zuzentarauak (2008/56/CE), berriz, eutrofizazioa tratatzeko irizpideak ezartzen ditu, itsas uretan ingurumen-egoera ona lortzeko, eta Hirietako Hondakin Uren Tratamenduari buruzko Zuzentaraua (91/271/CE) Europar Batasuneko uraren funtsezko tresna politikoetako bat da, ur-ingurunea eta giza osasuna babesteko. Bestetik, uren kalitatea bainurako onargarria den ala ez jakiteko, 2006/7/CE Zuzentarauak eta 1341/2007 Errege Dekretuak bakterio fekalen mailak ezartzen dituzte. Horrela, araudi horien bidez, uraren kalitatea erabilera ezberdinetarako egokia dela bermatzen da.

**1. irudia.** Ekosistema osasuntsua eta ekosistema eutrofikoa alderatzen dituen kontzeptu-diagrama. Iturria: [4] artikulutik moldatua.
# 1.1. **Okaren itsasadarra**
Okaren estuarioa Euskal Herrian hidromorfologikoki ondo kontserbatuta dagoen estuarioa da. Paisaia bereziagatik eta giza jardueren eta naturaingurunearen arteko oreka ona direla eta, UNESCOk Urdaibai biosferaren erreserba izendatu zuen 1984an. Okaren arroak 17 km luze eta 220 km2-ko azalera ditu, hau da, Bizkaiko azaleraren %10 gutxi gorabehera, eta 22 udalerri hartzen ditu, osorik edo zati batean. Gaur egun, udalerri horietatik 16 bertako urez hornitzen dira (Gautegiz-Arteaga, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Ibarrangelu, Mendata, Murueta, Ajangiz, Muxika, Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Arratzu eta Bermeo). Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak 45.000 biztanle inguru ditu (udan eta jaiegunetan biztanlekopurua aise bikoizten da), eta % 80 baino gehiago hiriguneetan biltzen da.
Horien artean, eskualdeko jarduera ekonomikoa zentralizatzen duten bi hiriguneak aipa ditzakegu: Gernika, erdigune geografikoan kokatua, merkataritza- eta komunikazio-gunea; eta Bermeo, itsasoari betidanik lotua, eta gaur egun Kantauri itsasoko baxurako porturik garrantzitsuena. Lurraldearen gainerakoan, hainbat giza kokaleku daude, landa-eremukoak edota marinelak. Oso lurralde gizatiartua da, eta, oro har, Oka ibaiaren arroko jarduera sozioekonomiko nagusia zerbitzuetan oinarritzen da, baina lehen sektoreko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza ere aurki daitezke; baita hainbat industria-jarduera ere, hala nola industria metalurgikoa, ontziola, gainazalen tratamenduak, mahai-tresnen eta plastikoaren fabrikazioa, batez ere Gernika inguruan. Estuarioaren ahoan dauden hainbat hondartzatan kirol-jarduerak ere egiten dira; besteak beste, igeriketa, arrantza eta surfa (2. irudia).

**2. irudia.** Urdaibaiko Biosfera Erreserbako giza jardueren irudi eskematikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) Ur Agentziak (URAk) Europako UEZren eskaerei erantzuteko aztertzen dituen 12 estuarioetatik, Okaren estuarioa da azken urteotan mantenugaien mugak etengabe gainditu dituen estuarioetako bat [12, 13, 14]. Gernikako araztegiak ez du behar bezala funtzionatu urte askoan eta uraren kalitatearen degradazioa eta giza erabilerarako baliabideen urritasuna eragin ditu, batez ere barrualdean, araztegitik gertu (3. irudia). Adibidez, itsaski-bilketarako debekuak ezarri dira bertako muskuiluek edota ostrek giza kontsumorako onargarriak diren bakterio-mailak gainditu izan dituztelako. Horrez gain, Okaren estuarioaren barrualdea eutrofizazioarekiko gune sentikortzat hartu izan da [15, 16]. Mantenugaien karga handia daramaten hondakin-urek, estuariora heltzean, fitoplankton-loraldiak eragin izan dituzte udasasoian [17] bainurako arriskua areagotuz. Bestalde, mantenugaien gehiegizko isurketez gain, araztegiak disruptore endokrinoak ondo tratatu gabe isuri izan dituela ere ondorioztatu da; izan ere, Okaren estuarioko muskuiluetan eta korrokoietan agerturiko intersex eta feminizazio-zantzuak konposatu hauekin erlazionatu izan dira [18, 19]. Are gehiago, 2020. eta 2021. urteetan, Oka barrualdeko ur-masaren egoera ekologikoaren kalifikazioa txarra izan zen, fitoplanktonaren eta baldintza orokorren egoeragatik [13, 14]. Degradazio-egoera hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2008. urtetik egiten duen bainu-eremuetako osasun-jarraipenean ere islatu izan da. Izan ere, EAEko kostaldeko bainu-eremuak aztertuta, azken urteetan, Okaren estuarioaren barrualdean kokatzen diren hondartzetan bainua ez da gomendagarria izan uraren kutsadura mikrobiologikoagatik; eta horrek Europar Batasuneko bainatzeko urei buruzko zuzentarauaren nahitaezko arauak ez betetzea eragin du [20]. Ez da arraroa tokiko komunikabideetan, tarteka, bainuaren debekuari buruzko albisteak topatzea (3. irudia).

**3. irudia.** Okaren estuarioko ur-kalitatearen degradazioak eutrofizazioa eta bainatzeko debekua eragin ditu. a) Okaren estuarioko barrualdean, itsasbeheran, fitoplankton-loraldiak eragindako ur gorrixka; (b) itsasgoran, ohikoa den kolore marroixka, eta c) Okaren estuarioko barrualdeko hondartzen bainuaren debekua iragartzen duten berriak.
# 1.2. **Okaren estuarioko saneamendu-lanen eboluzioa**
Kutsaduraren ondorio kaltegarri batzuk murrizketa-neurrien bidez alda daitezke [21]. Modurik eraginkorrena araztegietan hondakin-urak tratatzea da, bai bakterio fekalen mailak behera egiteko, bai mantenugaien gehiegizko metaketa saihesteko. Urdaibaiko Saneamenduaren Plan Orokorra EAEko ingurumen-jarduera garrantzitsuenetako bat da. Plan horren helburua Urdaibaiko uraren egoera ekologiko ona babestea da, eta ingurumena errespetatzen duen saneamendu eraginkorra lortzea. Horregatik, nahiz eta Gernikako araztegiak lehen eta bigarren mailako tratamenduak izan, zaharkitua zegoela ikusirik, 2004an, Urdaibaiko Saneamenduaren Plan Orokorra onartu zen. Horrela, arroan sortutako etxeko eta industriako hondakin-uren bilketa eta tratamendua barne hartzen dituen saneamendu-plana jarri zen martxan. Saneamendua fase ezberdinetan osatuz joan da (4. irudia). Izan ere, lan nekeza izan da sakabanatutako hainbat baserri Gernikatik Bermeora doan kolektore nagusira lotzea, eta ibaiaren bi bazterren hondakin-urak bildu eta Bermeoko Lamiaran araztegira eramatea. 2007 eta 2014 urteen artean, kolektore nagusiaren tarte desberdinen lanak egin ziren. 2015ean, Bermeon, abian jarri zen Lamiaran, ahalmen handiagoko hondakin-urak tratatzeko araztegi berria. Araztegi horrek hondakin-ur araztuen isurketak 300 metroko luzera duen itsaspeko hustubide baten bidez, 25 metroko sakonerara isurtzen ditu. 2015. urtean, Bermeoko eta Mundakako hondakin-urak ere Lamiaranera lotzea lortu zen. 2018. urte amaieran, Sukarrietako eta Busturiko isurketak Lamiarango hondakin-uren araztegi berrira lotu ziren, eta 2021ean, Gernikako eta Busturiko saneamendu-kolektorea martxan jarri zenetik, arroko hondakin-ur ia guztiak arazketa-sistemara lotuta gelditu dira. Orain, saneamenduan sartuta daude Gernika, Forua, Murueta, Gautegiz-Artega eta Kortezubi udalerriak. Hala ere, Muxika-Gernika kolektore nagusiaren azken zatia egiteke dago, baina saneamendua laster osatzea espero da. Beste alde batetik, aipatu behar da, Lamiarango araztegiaz gain, beste sei araztegi daudela martxan Urdaibaiko, hondakin-urak arazteko, kolektore nagusitik urrun kokatzen diren udalerrietan (Ea, Elantxobe, Ibarrangelu).

**4. irudia.** Okaren estuarioko saneamendu lanen kronologia.
# 1.3. **Helburua**
Kutsaduraren jarraipen-programa egokiak burutzea ezinbestekoa da neurri zuzentzaileen eraginkortasuna aztertzeko [22]. Beraz, lan honen helburua da uraren kalitatearen espazio- eta denbora-joerek saneamendu berriarekin hoberantz egin duten zehaztea, baita neurri zuzentzaileek Okaren itsasadarreko hondartzen erabileran (edo bainuan) eragina duen aztertzea ere.
#### 2. **METODOLOGIA**
## 2.1. **Laginketa eta parametro fisiko-kimikoen azterketa**
Datu hidrografikoak URAk Europako UEZ aplikatzeko egiten duen «Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta kostaldeko uren egoera ekologikoaren jarraipen-sarea» lanetik atera dira [14]. Horretarako, estuarioan zehar kokatuta dauden 3 laginketa-puntuetan azaleko urak hiru hilean behin hartu ziren (neguan, udaberrian, udan eta udazkenean), itsasbeheran eta itsasgoran (5. irudia). Ikerketa honen iraupena 1995 eta 2021 artekoa da. Hau da, Gernikako araztegiko hondakin-urak estuariora isurtzeari utzi zitzaion arte, baina denbora-seriea aldatu egiten da laginketa-puntuaren arabera. Barrualdean kokatzen den laginketapuntua, E-OK5, oligohalinoa da (0-5 PSU gazitasun-unitate praktikoa), Gernikako araztegitik oso gertu dago, eta 2002-2021 tartean lagindu zen. Erdialdean kokatzen den laginketa-puntua, E-OK10, polihalinoa da (18-30 PSU), Muruetako ontziola parean dago eta 1995etik 2021era bitartean ebaluatu zen. Kanpoaldean kokatzen den laginketa-puntua, E-OK20, euhalinoa da (30-34 PSU), Txatxarramendi uhartetik gertu dago, eta 1997tik 2021era aztertu zen (5. irudia). Laginketa bakoitzean, aldagai ozeanografikoak (gazitasuna, tenperatura eta oxigeno-asetasuna) YSI sentsore bat erabiliz neurtu ziren, eta azaleko urak «a» klorofila eta mantenugai ez-organikoen kontzentrazioak zehazteko analizatu ziren. Horretarako, ura 4,7 cm-ko diametroa duen Whatman GF/C iragazkien bidez iragazi zen. Iragazki hori % 90eko azetonan erauzi zen 48 orduz, eta UV/VIS espektrofotometroan irakurri zen. Bestetik, amonioa, nitratoa eta fosfatoa fluxu segmentatuzko autoanalizatzaile baten bitartez (Bran + Luebbe autoanalizatzailea 3) neurtu ziren metodo kolorimetrikoak erabiliz [23].

**5 irudia.** Azterketa-eremuaren eta laginketa-puntuen mapa. Iturria: AZTI.
Beste alde batetik, bainatzeko uren kalitatea aztertzeko datuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Europar Batasunak bainatzeko urei buruzko zuzentaraua betetzeko egiten duen eta eskuragarri jartzen dituen bainuguneen zaintza sanitariotik lortu dira. Horretarako, estuarioaren ahoan dauden lau hondartzetan (Laida, Laidatxu, Toña eta San Antonio) laginketak burutu ziren (6. irudia). Bakterio fekalak (*Escherichia coli* eta hesteetako enterokokoak) astean behin edo bi astean behin aztertu ziren azaleko uretan, ekainetik irailera bitarteko bainu-denboraldian, 2008 eta 2021 artean. Bakterio fekalen neurketa Europar Batasunak bainatzeko urei buruzko zuzentarauan ezarritako metodologia estandarizatuari jarraituz egin zen. Horrela, bainu-guneen sailkapena urtero egiten da eta aztertutako azken lau urteetako analisien emaitzen arabera, epealdi horretan, bainu-guneetan egoera ezberdinak bereizten dira: Oso Ona, Ona, Nahikoa eta Ez-nahikoa. Urak behar besteko kalitaterik ez badu, ez bainatzea gomendatzen da.

**6 irudia.** Aztertutako hondartzen kokapena.
Lan honetarako aldagai horiek guztiak hautatu dira, hondakin-urekin lotutako kutsadura-adierazle gisa erabiltzen direlako. Adibidez, amonioeta fosfato-maila altuak behar bezala tratatu gabeko hiriko hondakin-uren isurketen adierazletzat hartzen dira [21]. Oxigenoa eta klorofila, berriz, eutrofizazioaren eraginaren adierazle gisa erabiltzen dira [16]; izan ere, oxigenazio-baldintzak ur-sistemen funtzionamendu normalarekin zerikusia duten faktore naturalen araberakoak dira (fotosintesia, arnasketa, nitrifikazioa, difusioa, etab.), baita faktore antropikoen araberakoak ere (adibidez: materia organiko askoko isurketak). Klorofila, aldiz, oso aldagai erabilgarria da biomasa fitoplanktonikora hurbiltzeko, eta fitoplanktonak itsas inguruneko nitrogenoa eta fosforoa aberasteari ematen dion erantzunaren gaineko informazioa ematen digu [24]. Bakterio fekalak, azkenik, ur-hondakinen kutsadura mikrobiologikoaren adierazle gisa erabiltzen dira [25, 26].
#### 3. **EMAITZAK ETA EZTABAIDA**
#### 3.1. **Aldagai fisiko-kimikoen aldakortasun espaziala**
Aldagai fisiko-kimikoen aldakortasun espaziala aztertzeko, denboraseriean lortutako datu guztiekin, laginketa-puntu bakoitzak itsasaldiarekiko duen aldagaien batezbestekoa kalkulatu da. Tenperatura nahiko antzekoa izan zen itsasbeheran eta itsasgoran laginketa-puntu guztietan (7. irudia).
Hala ere, gazitasun- eta oxigeno-balio handiagoak erregistratu ziren itsasgoran itsasbeheran baino. Bestalde, gero eta gradiente handiagoa ageri da aldagai ozeanografikoetan, barrualdetik kanpoalderantz.

**7. irudia.** Datu-serieko aldagai ozeanografikoen batez besteko balioak, itsasaldika eta laginketa-puntuka. Laginketa-puntu bakoitzean, kolore argia itsasbeherari dagokio, eta kolore iluna, berriz, itsasgorari.
Hiriko hondakin-uren isurketen adierazle diren mantenugaietan eta «a» klorofilan nabarmena da itsasaldiaren eragina, baina aldagai ozeanografikoen kontrako joera dute (8. irudia). Kasu horretan, mantenugai eta «a» klorofila kontzentrazio handiagoak aurkitu ziren itsasbeheran itsasgoran baino. Izan ere, itsasaldiek garrantzi handia dute euskal estuario gehienetan ura berritzeko [27]. Bestalde, mantenugaien kontzentrazioak handiak izan ziren estuarioaren barrualdean, baina, estuarioaren kanpoalderantz joan ahala, kontzentrazioa txikiagoa izan zen; horrek lurreko ekarpenen diluzio-gradientea gazitasun terminoetan islatzen dela adierazten du [28]. Diluzio efektu hori Okaren estuarioan aurretik egindako lan batean ere atzematen da [17, 29, 30, 31], baita beste hainbat estuariotan ere [13, 14, 29, 32], horixe baita gradiente naturala. Horrez gain, Okaren estuarioaren barrualdean kanpoaldean baino mantenugai kontzentrazio handiagoak izatearen beste arrazoi posible batzuk ere badaude. Arrazoietako bat izan daiteke estuarioen barruko eremuetan uraren erresidentzia-denborak luzeagoak direla kanpoaldean baino, batez ere ibaiaren fluxu txikiko aldietan, bereziki udan [33]. Beste arrazoietako bat da Gernikako araztegitik hurbil dauden sedimentuetan urteetan zehar metatutako gehiegizko mantenugaiak mugimenduarekin askatzeko aukera dagoela. Mantenugaien balioei dagokienez, ikerlan honetan topatutako mailak bat datoz aurretik Okaren estuarioan egindako lan batzuekin, zeinetan barrualdeko uren mantenugaien kontzentrazioak eremu eutrofikoetako maila tipikoetara iristen direla ondorioztatzen baita [17, 30, 31]. Horregatik, barrualdeko laginketa-puntuan zeuden mantenugaien maila altuak eta oxigeno-maila baxuak araztegitik hainbat urtetan zehar isuri izan diren hondakin-urekin erlaziona daitezke, eta horrek guztiak uraren kalitatea eta komunitate biologikoak hondatzea eragin dezake [31]. Are gehiago, emaitza horiek bat datoz Okaren itsasadarrean hainbat urtetan azaldu den egoera ekologikoaren sailkapenarekin. Izan ere, barrualdeko laginketa-puntua (E-OK5) egoera ekologiko eskasean edo txarrean sailkatu izan da urte askotan, batez ere fitoplanktonaren egoeragatik, hain zuzen ere, «a» klorofilaren, oxigenoaren eta mantenugaien mailarekin erlazio zuzena duen elementu biologikoaren egoeragatik [13, 14]. Kanpoaldeko laginketa-puntuan (E-OK20), berriz, uraren kalitate fisiko-kimikoa eta egoera ekologikoa ona izan da, batez ere azken urteetan, eta horrek araztegiaren eta giza jardueren eragina txikia dela adierazten du [14].

**8. irudia.** Datu-serieko mantenugaien eta «a» klorofilaren batez besteko balioak, itsasaldika eta laginketa-puntuka. Laginketa-puntu bakoitzean kolore argia itsasbeherari dagokio, eta kolore iluna, berriz, itsasgorari.
## 3.2. **Aldagai fisiko-kimikoen bilakaera 1995-2021 aldirako**
Urteko batez besteko mantenugaien kontzentrazioan diluzio-gradiente bat dago estuarioaren barrualdetik kanpoaldera, grafikoen eskalan ikus daitekeen bezala (9. irudia). Horrek adierazten du barrualdeko laginketa-puntuak urtetan zehar jaso izan dituela araztegian sortzen ziren jatorri antropikoko mantenugaitan aberatsak ziren urak. Bestalde, amonio- eta fosfato-kontzentrazioek kalitate-helburuak gainditu zituzten urte gehienetan, baina, saneamenduak aurrera egin ahala, mantenugai horien kontzentrazioak kalitate-helburuen azpitik geratu ziren, eta hobekuntza islatu zen, batez ere aztertutako azken urteetan. Saneamendua martxan jarri den beste estuario batzuetan ere (Ibaizabal eta Oiartzun) amonio eta fosfato kontzentrazioen beheranzko joera nabarmendu da denboran zehar [14, 32]. Nitratoa, berriz, kalitate-helburuaren azpitik dago, seguruenik mantenugai hau aldakortasun naturalekin lotuago dagoelako aldaketa antropikoekin baino, eta, beraz, ez da aldaketarik espero saneamendu-lanen ondorioz [31]. Izan ere, nitratoa EAEko estuarioetan arroen lixibiatutik dator nagusiki, eta euriak asko baldintzatzen du haren aldakortasuna [34].

**9. irudia.** Mantenugaien kontzentrazioen urteko batezbestekoaren bilakaera 1995-2021 eperako. Gazitasun-tarte bakoitzari dagokion kalitate-helburua lerro berde batez adierazten da. [35], eta kontuan hartu Y ardatzaren eskala ez dela beti berdina. Iturria: [14].
Oxigeno-asetasunari dagokionez, balio baxuagoak aurkitu ziren barrualdeko laginketa-puntuan, kanpokoan baino (10. irudia). Hala ere, oxigeno-asetasunaren goranzko joera ikus daiteke laginketa-puntu guztietan, bereziki aztertutako azken urteetan, deskargak estolderia-sistemara lotu zirenetik. Hobekuntza nabariagoa izan zen barrualdeko laginketapuntuetan (E-OK5 eta E-OK10), kanpokoan baino (E-OK20), azken horrek kalitate-helburuaren balioak bete baitzituen ia denbora-serie osoan. «a» klorofilaren kasuan, oxigeno-asetasunarekin alderatuz, kontzentrazio handiagoak hauteman ziren barrualdeko laginketa-puntuan kanpoko laginketa-puntuan baino (10. irudia). Horrek esan nahi du kanpoaldean eutrofizazio-arrisku txikiagoa dagoela, agian, itsasaldia berritzearen eraginez. Bestalde, «a» klorofila kontzentrazioan ez zen denbora-joera garbirik atzeman.

**10. irudia.** Oxigeno-asetasunaren eta «a» klorofilaren kontzentrazioen urteko batezbestekoaren bilakaera 1995-2021 eperako. Gazitasun-tarte bakoitzari dagokion kalitate-helburua lerro berde batez adierazten da [35], eta kontuan hartu Y ardatzaren eskala ez dela beti berdina. Iturria: [14].
Emaitzen arabera, Okaren estuarioa hobetzen ari da saneamenduaren ondorioz. Araztegi berria estuarioaren ahoan abian jarri zenetik, saneamenduan aurrera egin da, arroko herriak saneamendu-sarearekin pixkanaka lotuz eta isuriak murriztuz. Horrek urari lotutako adierazle fisiko-kimikoetan du isla, lehenik kanpoko zatian eta gero barrualdean. Joera hori finkatzen bada, epe ertainean egoera ekologikoan eta estuario-komunitateen egituran eta funtzioan islatzea espero da [14, 36], batez ere 2021etik aurrera, Gernikako araztegiak hondakin-urak isurtzen ez dituenetik. Izan ere, beste estuario batzuetan, hala nola Britainia Handiko Londresko Thames ibaian, Bilboko Ibaizabal ibaian, Txinako Shangaiko Huangpu ibaian edota Estatu Batuetako New York-eko Hudson ibaian, hondakin-urak tratatzeko lanak garatu zirenean, nabarmen murriztu ziren isuriak, eta hobetu egin zen uraren kalitatea [32, 37, 38, 39, 40].
### 3.3. **Bainatzeko uren kalitatearen bilakaera 2008-2021 aldirako**
Bainatzeko uren kalitatearen bilakaerari dagokionez, estuarioaren erdiko eremuan kokatzen diren San Antonio eta Toña hondartzetan 2008-2021 denboraldiko lehen urteetan, bakterio fekalen mailek etengabe gainditu zuten bainurako kalitate-helburua, bainua ez zela gomendagarria adieraziz (11. irudia). Bakterio fekalen maila altuak era eraginkorrean tratatu gabeko hondakin-uren adierazle dira. Laidatxuren kasuan, denbora-seriearen hasieran, bakterioek bainurako kalitate-helburua gainditu zuten, baina azken urteetan, hondakin-uren isurketen ezabatzearekin bat, ez-betetzeen maiztasuna murriztu egin zen eta uraren kalitatea hobetu. Laidaren kasuan, batez ere itsasotik gertu dagoen zonan, bakterio fekalek baimendutako maila noizbehinka gainditu bazuten ere, ia denboraldi osoan bakterio-mailak bainurako kalitate-helburuaren azpitik mantendu ziren ur-kalitatea bainurako egokia zela azalduz (11. irudia).

**11. irudia.** Bainatzeko uren bilakaera 2008-2021 aldirako. Lerro gorriak bainurako bakterio-maila onargarriak adierazten ditu (2006/7/CE Zuzentaraua). ZP: zenbakirik probableena.
1. taulan, 2008-2021 denboraldirako bainatzeko uren urteko kalitatea ageri da. Bainatzeko eremuak urtero sailkatzen dira azken lau urteetako emaitza analitikoen arabera. Saneamenduak aurrera egin ahala, bainatzeko uren kalitatea hobetu egin da. Adibidez, azterlanaren hasieran, barrualdeko hondartzetan (San Antonio eta Toña) bainatzeko urek kalitate nahikoa ez zutenez, bi hondartza horiek hondartzetako errolda ofizialetik kendu ziren. Hala ere, 2021ean, saneamendua amaitu ondoren, San Antonio hondartza berriro sartu zen erroldan kalitate nahikoa zuelako, eta, joera horrekin jarraituz gero, Toña hondartzako ur-kalitatea hobetzea eta erroldan sartzea espero da. Bakterio fekalen datu-serie luzeak erabili dituen beste lan batean kutsadura mikrobiologikoa duten tokiak sakonera gutxikoak eta ur-aldaketa gutxikoak direla ondorioztatu da [41]. Toki horietan, bakterio fekalak hondakin-uretatik etortzeaz gain, sedimentuen berresekiduratik ager daitezkeela uste da [42], eta biziraupen luzea izan dezakete uhertasun handiko baldintzatan [43]. Hala ere, badirudi Okaren estuarioko erdialdeko eremuaren egoera bestelakoa dela uren erresidentzia-denbora oso laburra delako [15]. Laidatxuko hondartzan uraren kalitatea hobetuz joan da, arroko herrietako deskargak estolderiasarera lotu ahala. Laidako hondartzan, ibaiaren zein itsasoaren aldean, denboraldi osoan zehar, bainatzeko uraren kalitatea ona edo oso ona izan zen, eta horren adierazle izan da hondartzako bisitari kopuru handia.
**1. taula.** Bainatzeko uren urteko kalitatea 2008-2021 aldirako. (Gakoak: Oso Ona (OO), O (Ona), Nahikoa (N), Ez-nahikoa (EZN), Daturik gabe (DG))
| Hondartza | | | | | 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 | | | | | | | | | |
|---------------|-----|-----|-----|-----|-----------------------------------------------------------------------|-----|-----|-----|------------------|----|----|----|----|----|
| Laida itsasoa | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO | OO |
| Laida ibaia | O | O | O | O | O | O | O | O | O | O | O | O | OO | O |
| Laidatxu | EZN | EZN | EZN | EZN | EZN | EZN | N | N | N | N | N | O | O | O |
| Toña | EZN | EZN | EZN | DG | EZN | EZN | EZN | EZN | Erroldatik kanpo | | | | | |
| San Antonio | EZN | EZN | EZN | EZN | EZN | EZN | EZN | EZN | Erroldatik kanpo | | | | | N |
Okaren estuarioko araztegian, kutsadura mikrobiologikoa murriztean, inguruko hondartzen kalitate bakteriologikoa hobetu ahal izan da. Horri esker, hainbat urtetan itxita egon diren hondartzak berriro ireki ahal izan dira saneamenduaren eraginkortasuna islatuz. Beste estuario batzuetan ere, saneamendu-lanen bitartez, hondakin-urak murriztu dira, eta kutsadura mikrobiologikoa jaistea lortu da, inguruko hondartzen bainu-guneen ur-kalitatea hobetuz [25, 32, 40]. Europan, tratatu gabeko hiri- eta industria-urak uretara zuzenean ez isurtzeko, urte askoan estolderia-sisteman hondakinurak hobeto tratatzeko inbertsioak egin dira. Hori dela eta, Europako bainatzeko urak orain dela 30 urte baino askoz garbiagoak dira [6].
#### 4. **ONDORIOAK**
Bermeoko Lamiaran araztegia martxan jarri aurretik, Okaren estuarioaren barrualdean, Gernikako araztegiko hondakin-uren isurketen ondorioz, mantenugaiak, «a» klorofila eta bakterio fekalen maila altuak oxigeno-maila baxuekin detektatu ziren, barrualdetik kanpoalderako gradiente natural bat islatuz (12. irudia). Horren ondorioz, estuario barrualdeko hondartzetan, eutrofizazio-arriskua eta hondartzen bainu-guneen kalitatean arazoak atzeman ziren. Estuarioaren kanpoaldean, berriz, itsasaldiek eragindako ur-fluxu berriaren efektuz, ur-kalitatea hobea zen. Hala ere, saneamenduak aurrera egin ahala, estuario osoko uraren kalitate fisiko-kimikoa eta mikrobiologikoa hobetu egin zen aztertutako azken urteetan. Hobetzeko joera hori sendotzen bada, epe ertainera fitoplanktonaren biomasan islatu daiteke, eta, ondorioz, egoera ekologikoan, eta baita bainatzeko uren egoeran ere (12. irudia). Lehenengo hobekuntza-seinale horiek adierazten dute neurri zuzentzaileak eraginkorrak izaten ari direla mantenugaien kudeaketan eta kostaldeko zerbitzuen lehengoratze eta babesean. Beraz, hondakinak kudeatzeko jardunbide egokien bidez mantenugaien kutsadura murrizteak osasun publikoa hobetzen lagunduko du, batez ere uraren kalitatean eragin positiboa izanik.

**12. irudia.** Okaren estuarioaren egoeraren ilustrazio eskematikoa a) Gernikako araztegiko hondakin-urak estuarioaren barrualdean isurtzen zirenean, eta b) Gernikako hondakin-urak Bermeoko Lamiaran araztegira desbideratu zirenean.
### 5. **ESKER ONAK**
Eskerrak eman nahi genizkioke URAri, datu hidrografikoak «Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta kostaldeko uren egoera ekologikoaren jarraipen-sarea» proiektutik hartzen uzteagatik, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, bainu-guneen zaintza sanitarioan lortzen dituen bakterio fekalen datuak eskuragarri jartzeagatik (https://www.euskadi.eus/ informazioa/euskal-autonomia-erkidegoko-hondartzen-osasun-egoera/ web01-a3playas/eu/). Hemen azaltzen diren irudi batzuk Maryland Unibertsitatetik hartuak izan dira: ian.umces.edu/imagelibrary/. Azkenik, ur-laginketetan eta laborategiko lanetan parte hartu duten AZTIko pertsona guztiei, euren lan handia eskertu nahi diegu, baita A. Garmendiari ere testua berrikusteagatik. Dokumentu hau AZTI BRTAren 1193 ekarpena da.
# **BIBLIOGRAFIA**
- [1] Barbier, E.B. 2012. «Progress and challenges in valuing coastal and marine ecosystem services». *Review of Environmental Economics and Policy*, **6**, 1-19.
- [2] Liquete, C., Piroddi, C., Drakou, E.G., Gurney, L., Katsanevakis, S., Charef, A. eta Egoh, B. 2013. «Current status and future prospects for the assessment of marine and coastal ecosystem services: a systematic review». *PLoS One,* **8**, e67737.
- [3] Stosch, K.C., Quilliam, R.S., Bunnefeld, N. eta Oliver, D.M. 2017. «Managing multiple catchment demands for sustainable water use and ecosystem service provision». *Water,* **9**, 677.
- [4] Bricker, S., Longstaff, B., Dennison, W., Jones, A., Boicourt, K., Wicks, C. eta Woerner, J. 2007. *Effects of Nutrient Enrichment In the Nation's Estuaries: A Decade of Change*. NOAA Coastal Ocean Program Decision Analysis Series No. 26. National Centers for Coastal Ocean Science, Silver Spring, MD. 328 pp.
- [5] Halpern, B.S., Mcleod, K.L., Rosenberg, A.A. eta Crowder, L.B. 2008. «Managing for cumulative impacts in ecosystem-based management through ocean zoning». *Ocean & Coastal Management*, **51**, 203-211.
- [6] EEA (European Environment Agency). 2012. European Waters-Assessment of status and pressures. EEA Report 8/2012. Copenhagen, European Environment Agency. 100 pp.
- [7] Eregno, F.E., Tryland, I., Tjomsland, T., Myrmel, M., Robertson, L., eta HEISTAD, A. 2016. «Quantitative microbial risk assessment combined with hydrodynamic modelling to estimate the public health risk associated with bathing after rainfall events». *Science of the Total Environment*, **548**, 270-279.
- [8] He, Y., He, Y., Sen, B., Li, H., Li, J., Zhang, Y., Jiang, S.C. eta Wang, G. 2019. «Storm runoff differentially influences the nutrient concentrations and
- microbial contamination at two distinct beaches in northern China». *Science of the Total Environment*, **663**, 400-407.
- [9] Haile, R.W., Witte, J.S., Gold, M., Cressey, R., Mcgee, C., Millikan, R.C., Glasser, A., Harawa, N., Ervin, C., Harmon, P., Harper, J., Dermand, J., Alamillo, J., Barrett, K., Nides, M. eta Wang, G. 1999. «The health effects of swimming in ocean water contaminated by storm drain runoff». *Epidemiology*, **10**, 355-363.
- [10] Wade, T.J., Pai, N., Eisenberg, J.N. eta Colford J.J.M. 2003. «Do U.S. Environmental Protection Agency water quality guidelines for recreational waters prevent gastrointestinal illness? A systematic review and meta-analysis». *Environmetal Health Perspectives*, **111**, 1102-1109.
- [11] Carvalho, L., Mackay, E.B., Cardoso, A.C., Baattrup-Pedersen, A., Birk, S., Blackstockf, K.L., Borics, G., Borja, A., Feld, C.K., Ferreira, M.T., Globevnik, L., Grizzetti, B., Hendry, S., Heringe, D., Kelly, M., Langaas, S., Meissner, K., Panagopoulos, Y., Penning, E., Rouillard, J., Sabater, S., Schmedtje, U., Spears, B.M., Venohr, M., Van de Bund, W. eta Solheimm, A.L. 2019. «Protecting and restoring Europe's waters: An analysis of the future development needs of the Water Framework Directive». *Science of the Total Environment*, **658**, 1228-1238.
- [12] Borja, A., Bald, J., Franco, J., Larreta, J., Menchaca, I., Muxika, I., Revilla, M., Rodríguez, J.G., Solaun, O., Uriarte, A., Valencia, V., Zorita, I., Adarraga, I., Aguirrezabalaga, F., Sola, J.C., Cruz, I., Marquiegui, M.A., Martínez, J., Ruiz, J.M., Cano, M., Laza-Martínez, A. eta Manzanos, A. 2017. Red de seguimiento del estado ecológico de las aguas de transición y costeras de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe de resultados. Campaña 2016. Elaborado por AZTI para URA, 414 pp.
- [13] Borja, A., Bald, J., Calvo Uyarra, M., Franco, J., Larreta, J., Menchaca, I., Muxika, I., Pouso, S., Garmendia, J.M., Lanzén, A., Revilla, M., Rodríguez, J.G., Sagarmínaga, Y., Solaun, O., Uriarte, A., Zorita, I., Adarraga, I., Aguirrezabalaga, F., Sola, J.C., Cruz, I., Marquiegui, M.A., Martínez, J., Ruiz, J.M., Cano, M., Laza-martínez, A. eta manzanos, A. 2021. Red de seguimiento del estado ecológico de las aguas de transición y costeras de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe de resultados. Campaña 2020. Elaborado por AZTI para URA, pp. 389.
- [14] Borja, A., Bald, J., Belzunce, M.J., Calvo Uyarra, M., Fontán, A:, Franco, J., Garmendia, J:M, Lanzen, A., Larreta, J., Menchaca, I., Muxika, I., Pouso, S., Revilla, M., Rodríguez, J.G., Sagarmínaga, Y., Solaun, O., Uriarte, A., Zorita, I., Adarraga, I., Aguirrezabalaga, F., Sola, J.C., Cruz, I., Marquiegui, M.A., Martínez, J., Ruiz, J.M., Cano, M., Laza-Martínez, A. eta Manzanos, A. 2022. Red de seguimiento del estado ecológico de las aguas de transición y costeras de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe de resultados. Campaña 2021. Elaborado por AZTI para URA, 375 pp.
- [15] Garmendia, M., Bricker, S., Revilla, M., Borja, A., Franco, J., Bald, J. eta Valencia, V. 2012. «Eutrophication assessment in Basque estuaries: comparing a North American and a European method». *Estuaries and Coasts*, **35**, 991-1006.
- [16] Revilla M., Solaun, O., Menchaca, I., Zorita, I., Franco, J., Borja, A., Valencia, V. eta Bald, J. 2017. Estudio de la sensibilidad a la eutrofización de los estuarios del País Vasco. Informe 2017. Elaborado por AZTI para URA, 95 pp.
- [17] Orive, E., Iriarte, A., de Madariaga, I. eta Revilla, M. 1997. «Phytoplankton blooms in the Urdaibai estuary during summer: physico-chemical conditions and taxa involved». *Oceanologia Acta*, **21**, 293-305.
- [18] Ortiz-Zarragoitia, M. eta Cajaraville, M.P. 2010. «Intersex and oocyte atresia in a mussel population from the Biosphere's Reserve of Urdaibai (Bay of Biscay)». *Ecotoxicology and Environmental Safety*, **73**, 693-701.
- [19] Puy-Azurmendi, E., Ortiz-Zarragoitia, M., Villagrasa, M., Kuster, M., Aragón, P., Atienza, J., Puchades, R., Maquieira, A., Domínguez, C., López de Alda, M., Fernandes, D., Porte, C., Bayona, J.M., Barceló, D. eta Cajaraville, M.P. 2013. «Endocrine disruption in thicklip grey mullet (*Chelon labrosus*) from the Urdaibai Biosphere Reserve (Bay of Biscay, Southwestern Europe)». *Science of the Total Environment*, **443**, 233-244.
- [20] Solaun, O., Garmendia, J.M., del Campo, A., González, M., Revilla, M. eta Franco, J. 2016. «Perfiles de las aguas de baño de la zona litoral de la Comunidad Autónoma del País Vasco». Revisión 2016. Informe elaborado por AZTI-Tecnalia para la Agencia Vasca del Agua, pp. 520.
- [21] Cloern, J.E. 2001. «Our evolving conceptual model of the coastal eutrophication problem». *Marine Ecology Progress Series*, **10**, 223-253.
- [22] Boesch, D.F. 2002. «Challenges and opportunities for science in reducing nutrient over-enrichment of coastal ecosystems». *Estuaries*, **25**, 886-900.
- [23] Grasshoff, K., Ehrhardt, M. eta Kremling, K. 1983. «Methods in seawater analysis». Weinheim, Verlag Chemie, Germany. 419 pp.
- [24] Harding, L. 1994. «Long term trends in the distribution of phytoplankton in Chesapeake Bay: roles of light, nutrients and streamflow». *Marine Ecology Progress Series*, **104**, 267-291.
- [25] Brosnan, T.M. eta O'shea, M.L. 1996. «Sewage abatement and coliform bacteria trends in the lower Hudson-Raritan estuary since passage of the clean water act». *Water Environmental Research*, **68**, 25-35.
- [26] Aslan-Yilmaz, A., Okuş, E. eta Övez, S. 2004. «Bacteriological indicators of antropogenic impact prior to and during the recovery of water quality in an extremely polluted estuary, Golden Horn, Turkey». *Marine Pollution Bulletin*, **49**, 951-958.
- [27] Valencia, V., Franco, J., Borja, A. eta Fontán, A. 2004. *Oceanography and marine environment of the Basque Country*, Amsterdam: Elsevier, 159-194 pp.
- [28] Bricker, S.B., Ferreira, J.G. eta Simas, T. 2003. «An integrated methodology for assessment of estuarine trophic status». *Ecological Modelling*, **169**, 39-60.
- [29] Villate, F., Aravena, G., Iriarte, A. eta Uriarte, I. 2008. «Axial variability in the relationship of chlorophyll a with climatic factors and the North Atlantic Oscillation in a Basque coast estuary, Bay of Biscay (1997-2006)». *Journal of Plankton Research*, **30**, 1041-1049.
- [30] Barroeta, Z., Villate, F., Uriarte, I. eta Iriarte, A. 2020. «Differences in the colonization success and impact of non-indigenous and other expanding copepod species on the zooplankton of two contrasting estuaries of the Bay of Biscay». *Biological Invasions*, **22**, 3239-3267.
- [31] Bilbao, J., Larreta, J., Franco, J. eta Seoane, S. 2022. «Immediate effect of sewerage improvement on the phytoplankton and physicochemical conditions in the Urdaibai estuary (southeastern Bay of Biscay)». *Regional Studies in Marine Science*, **56**, 102707.
- [32] García-Barcina, J.M., González-Oreja, J.A., eta de la Sota, A. 2006. «Assessing the improvement of the Bilbao estuary water quality in response to pollution abatement measures». *Water Research*, **40**, 951-960.
- [33] Revilla, M., Franco, J., Garmendia, M. eta Borja, A. 2010. «A new method for phytoplankton quality assessment in the Basque estuaries (northern Spain), within the European Water Framework Directive». *Revista de Investigación Marina*, **17**, 149-164.
- [34] Borja, A., Chust, G., Rodríguez, J.G., Bald, J., Belzunce-Segarra, M.J., Franco, J., Garmendia, J.M., Larreta, J., Menchaca, I., Muxika, I., Solaun, O., Revilla, M., Uriarte, A., Valencia, V. eta Zorita, I. 2016. «The past is the future of the present': Learning from long-time series of marine monitoring». *Science of the Total Environment*, **566-567**, 698-711.
- [35] CHC (Confederación Hidrográfica del Cantábrico), URA, 2021. Propuesta de Proyecto de Plan Hidrológico de la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental. Revisión para el tercer ciclo: 2022-2027. NORMATIVA.
- [36] Saiz-Salinas, J.I. eta González-Oreja, J.A. 2000. «Stress in estuarine communities: lessons from the highly impacted Bilbao estuary (Spain)». *Journal of Aquatic Ecosystem Stress Recovery*, **7**, 43-55.
- [37] Andrews, M.J. 1984. *Effects of pollutants at the ecosystem level*. SCOPE, Wiley, New York, pp. 195-227.
- [38] Gorostiaga, J.M., Borja, A., Díez, I., Francés, G., Pagola-Carte, S. eta Saiz-Salinas, J.I. 2004. *Oceanography and marine environment of the Basque Country*. Elsevier, Amsterdam, pp. 549-578.
- [39] Borja, A., Muxika, I. eta Franco, J. 2006. «Long-term recovery of softbottom benthos following urban and industrial sewage treatment in the Nervión estuary (southern Bay of Biscay)». *Marine Ecology Progress Series*, **313**, 43-55.
- [40] Wang, X., Wang, S., Peng, G., Katz, D.S.W. eta Ling, H. 2015. «Ecological restoration for river ecosystems: comparing the Huangpu River in Shanghai and the Hudson River in New York». *Ecosystem Health and Sustainability*, **1**, 23.
- [41] Buer, A.L., Gyraite, G., Wegener, P., Lange, X., Katarzyte, M., Hauk, G. eta Schernewski, G. 2018. «Long term development of Bathing Water Quality at the German Baltic coast: spatial patterns, problems and model simulations». *Marine Pollution Bulletin*, **135**, 1055-1066.
- [42] Craig, D.L., Fallowfield, H.J. eta Cromar, N.J. 2001. «The effects of temperature and sediment characteristics on survival of *Escherichia coli* in recreational coastal water and sediment». *Environmental Health*, **1**, 43-50.
- [43] Kataržytė, M., Mėžinė, J., Vaičiūtė, D., Liaugaudaitė, S., Mukauskaitė, K., Umgiesser, G. eta Schernewski, G. 2018. «Faecal contamination in shallow temperate estuarine lagoon: source of the pollution and environmental factors». *Marine Pollution Bulletin*, **133**, 762-772. |
aldizkariak.v1-2-88 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.11_ Zk.1 _2011_4",
"issue": "Libk.11_ Zk.1 _2011_",
"year": "2011",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | ## **Are we Free?: Psychology and Free Will**
JOHN BAER, JAMES C. KAUFMAN & ROY F. BAUMEISTER (arg.)
New York: Oxford University Press, 2008, 356 or.
Liburua osatzen duten 17 lanek, gehi argitaratzaileek idatzia den atariko kapituluak, aukeramena dute aztergai. Aukeramena, hau da, aukeratzeko ahalmena, inori aitortzekotan gizakiari aitortzen dioguna. Beste askorentzat bezala, edo hobeki esateko, beste gehienentzat bezala, «aukeramenaren jabe» zen gizakia Koldo Mitxelenarentzat (ikus *Mitxelenaren idazlan hautatuak*, 299. or.). Liburu honen sarrera kapituluaren lehenbiziko perpausetan esaten zaigunez ere, jendeak gehienean aukeramenaren jabe balitz bezala dihardu eta ez dauka bere burua, ezta besteak ere, automatatzat. Baina, jendeak uste duen hori ez ote da irudipen hutsa? Eta irudipen hutsa baino zerbait gehiago bada, zer-nolako aukeramena du jendeak? Eta aukeramenaren eragina jokabidean, eraginik baldin badu noski, nolakoa izan daiteke? Bestalde, zientziak zer, ba ote dauka parte hartzerik auzi honetan, ikerketak eginez eta filosofiak argitu ez duena beste bide batetik argitzen saiatuz? Hauek dira liburuan erantzun nahi zaien galderetako batzuk.
Luzaroko mendeetan filosofoen arloan izan dira aukeramenaren inguruko eztabaidak: aukeramena ala determinismoa, nola definitu bata eta nola bestea, bateragarriak diren ala bateraezinak (konpatibilismoa versus inkonpatibilismoa) eta abar. Gauzak, ordea, aldatzen hasi ziren Benjamin Libet neurofisiologoaren esperimentuen berri jakin zenean. Liburuan zehar maiz aipatzen dira esperimentu horiek eta aski luze hitz egiten da horietaz 207-210. eta 333-340. orrialdeetan; lan honetan berean ere, bestalde, heldu beharko diegu aurrerago, liburuan parte hartzen duten zenbait autorek horietaz duten iritzia azaltzeko. Horregatik, esperimentu horien zer-nolakoak azalduko ditut oraintxe bertan.
Subjektuen egitekoa mugimendu erraz bat egitea zen: hatz bat, edo eskumuturra, tolestea. Hori egiten zuten gogoak ematen zien bakoitzean. Baina Libetek jakin nahi zuen zer gertatzen zen subjektuen garunean mugimendua gauzatzen hasi baino lehen. Subjektuen buruko larruazalean elektrodoak jarri eta ikusterik izan zuen 550 bat ms lehenago prestasun-potentziala deritzan jarduera elektriko bat hasten zela garunean. Libeten jakin-mina, ordea,
ez zen hor amaitzen. Subjektua noiz hasten zen mugimendua abiatzeko desiraren jakitun izaten edo horren kontzientzia izaten: hori zen egiatan ikusi nahi zuena. Subjektuak kronometro baten aurrean jartzen zituen horretarako eta eskatzen zien esateko zein puntutan zegoen kronometroaren orratza mugimendua hasteko gogo kontzientea sentitu zutenean. Horrelako esperimentuetan lortu zen emaitza honako hau izan zen: parte-hartzaileen arabera, mugimendua gauzatzeko erabaki kontzientea hartzen zen unea mugimendua bera hasi baino 200 bat ms lehenago gertatzen zen. Beraz, prestasun-potentziala hasi eta handik 350 bat milisegundora.
Berehala dator galdera: zer esan nahi zuen horrek? Garunak bere kabuz hartu zuela erabakia, jendea horretaz ohartu baino lehenago? Horrela irakurri izan dituzte espezialista askok Libeten esperimentuak; ez, ordea, Libetek berak (ikus, bestela, Libet, 1999). Neurozientzialari askok honela argudiatzen dute: gure ekintzak garunean hasten dira eta garuna kausa-sistema determinista da, beraz aukeramena ezinezkoa da. Filosofoen, edo hobekiago esan filosofo batzuen, erantzuna da hor kategoria-nahaste bat dagoela: askatasuna buruko arrazoien eremuan bilatu behar dela, eta ez kausa fisikoen eremuan. Neurozientzialariek, noski, ez dute onartzen filosofoen argudioa, zeren, esaten dute, arrazoiak prozesu neurofisiologiko deterministen bidez bereizten baitira.
Eta psikologian zer? Nola daude gauzak aukeramenaren auzia dela eta? Hori baita azpititulua *Psychology and free will* duen liburuan erakutsi nahi dena. Azken aldi honetan, bada aurreko paragrafoan aipatu dugun nahaspilan sartu nahi izan duen psikologorik, Daniel M. Wegner, adibidez, liburuko 11. kapituluaren egilea eta 2002an *The illusion of conscious will* izeneko liburua argitara eman zuena. Dena dela, badirudi aukeramenaren auziak ez dituela gehiegi kezkatu psikologoak. Roediger, Goode eta Zorombek 10. kapituluaren hasieran esaten dutenez, APA edo American Psychological Association delakoak 2000. urtean atera zuen zortzi liburukiko *Encyclopedia of Psychology*k ez omen du sarrerarik «free will» (aukeramena) kontzeptuarentzat, ehunka asko sarrera dituen arren, eta aurkibidean ere ez omen da ageri kontzeptu hori, seinale zortzi liburukietan ez dela behin ere aipatzen; beste iturri garrantzitsu batzuk ere aztertu dituzte autore horiek eta emaitza beti antzekoa izan omen da1. Hala ere, *Are we free?* liburuaren argitaratzaileek 1. kapituluan diotenez, azken aldi honetan psikologo sail bat saiatu omen da aukeramenaren inguruko korapilo batzuk askatzen. Liburu hau horren frogagarri da, bertan parte hartzen duten hogeita lau autoreetatik hiru ez beste guztiak psikologoak baitira. Liburuaren akuilatzaileek helburu bikoitza izan dute: batetik, azken aldiko lan esperimental eta teorikoa, aukeramenarekin zerikusi zuzena
<sup>1</sup> Nik, neure aldetik, 2007ko *Thesaurus of psychological index terms*en begiratu dut ea sarrerarik ematen zaion hor «free will» kontzeptuari eta, bai, ematen zaio, baina ez letra lodian beste kontzeptuei bezala eta berehala eransten zaio ohar hau: «Use volition».
duena, aurkeztea eta, bestetik, erakustea nola ekiten dieten psikologoek aspalditik aukeramenarekin lotzen diren arazo filosofikoei, determinismoaren eta aukeramenaren arteko erlazioari adibidez.
Aukeramena ala determinismoa? Hori da galdera nagusia hemen: *Are we free?* dio liburuaren izenburuak. Hau da, libreak gara aukerak egiterakoan eta erabakiak hartzerakoan? Zer esan dezake horretaz psikologiak? Eskain al dezake bataren nahiz bestearen aldeko edo kontrako froga enpirikorik? Aukeramenaren eta determinismoaren arazoari dagokionez, liburuan elkarren ondoan egoki jarrita daude garunaren lana determinista dela eta aukeramena irudipena dela dioen ikuspegia, natura-zientzietan oro har eta biologia eboluzionistan eta neurozientzian bereziki nagusi dena eta hemen Dennett filosofoak (12. kap.) eta Wegner (11. kap.), Bargh (7. kap.) eta Pinker (17. kap.) psikologoek defendatzen dutena, eta aurreko horiekin bat ez datozenen ikuspegiak. Azken sail honetan sartzen direnek onartzen diote nolabaiteko aukeramena gizakiari, nahiz ez duten hori denek berdin ulertzen.
Nagusitzat jotzen den ikuspegi edo joerako ordezkari moduan aurkeztu ditugun lau autore horietatik, Dennett eta Pinkerren2 lanei buruz ez dugu hau besterik esango: argi utzi nahi izan dutela, batez ere Pinkerrek, aukeramena ukatzeak ez duela kentzen legearen aurreko erantzukizuna. Arreta gehixeago merezi dute beste biek, aukeramenaren kontrako froga enpirikoak eskaintzeko moduan daudela uste dutenez. Hauen lanen izenburuak ere oso adierazgarriak dira: «Free will is un-natural» Barghen lanarena eta «Self is magic» Wegnerren lanarena. Barghek esperimentu eta ikerketa sail luzea eskaintzen du, beraren ustez eragin inkontzienteen nagusitasuna frogatzen dutenak; bestela esateko, gure egiteen kausak inkontzienteak izango lirateke eta ez legoke berak «etereoa» (147. or.) deitzen duen aukeramenaren beharrik. Esperimentuetako batzuk berak burutuak dira, berak bere lankideekin; ez denak, ordea, beste batzuenak ere aintzat hartzen baititu, gorago ikusi ditugun Libetenak, adibidez, asmo edo gogo kontzientearen uneari buruzkoak, edo ondoren aipatuko ditugun Wegnerrenak. Barghen iritzian, esperimentu eta ikerketa horiek agerian ipini dituzte hainbat fenomeno oinarritzat aukeratze kontzientea eta aukeramena hartuz gero nekez esplika zitezkeenak eta orain, nagusitasuna indar inkontzienteei aitortuta, ulergarri direnak. Hona fenomeno horietako batzuk: jarrera automatikoak, hau da, aurkitzen ditugun objektu berriak bat-batean nahi gabe eta inkontzienteki ontzat edo txartzat hartzea; ebaluazio horrek berehala dakarren ontzat jotzen denera hurbiltzeko eta txartzat jotzen dena saihesteko joera; besteen jokabidea imitatzeko joera inkontzientea; helburu jakin bat lortzen ahalegintzea, ahaleginaren
<sup>2</sup> Hemen ematen den Pinkerren lana ez da liburu honetarako idatzia izan. Autore horrek 2002an plazaratutako *The blank slate* liburuko hamargarren kapitulua da.
zergatikoa azaltzeko gauza izan gabe, helburua amua botata kanpotik eragina izan delako; eboluzioaren historian hizkuntzaz azkar eta bat-batean jabetzea; aldi berean prozesatu behar diren informazioak ugari direnean inkontzienteki hartutako erabakiak hobeak izatea ohartuki hartuak baino, eta abar. Bere lanean berrikusi dituen frogak kontuan dituela, Barghek ondorioztatzen du jokabidea nondik sortzen den azaltzeko ez dagoela aukeramenaren beharrik; egiazkoa dela oso aukeramena dugulako sentimendua, baina sentimendu bizi hori irudipena dela.
Wegnerren esprimentuei dagokienez, horien xedea izan da bereiztea parte-hartzaileen uste edo sentimendua, ekintzaren egile direlako ustea, eta egiatan egile izatea. Jendeak, esperimentu horietan, kontrol-irudipena du, egoera berak kontrolatzen duelako irudipena alegia. Esperimentu batean, adibidez, parte-hartzaileek mediku sorginarena egin behar zuten osasunean faktore psikosomatikoek duten eragina aztertzeko omen zen estudio batean: budu madarikazio bat burutu behar zuten panpina batean orratzak sartuz biktimarena egiten zuen, eta ikertzailearekin elkar hartuta zegoen, beste parte-hartzaile baten aurrean. Honek, ondoren, buruko mina jarri zitzaiolako itxurak egiten zituen. Onartuko ote zuten parte-hartzaileek inolako erantzukizunik biktimaren buruko minean? Baietz dio Wegnerrek, askok —ez denek, nonbait, hala ere— onartu omen zuten berek egindakoak (panpinari orratzak sartzeak) eragin zuela buruko mina. Beste hainbat esperimentu ere aipatzen ditu autoreak, aurreko hori bezala «pentsamendu magikoari» buruzkoak deitzen dituenak. Denek erakusten dute, beraren ustez, oso erraza dela kontrol-irudipena sorraraztea. Hortik ondorioztatzen du borondate edo nahi kontzientearen ohiko ustea irudipena dela eta, nahiz jendeak uste izan bere jokabide asko asmo kontzienteek gidatzen dituztela, bai jokabidea bai asmoak egiatan buruko beste prozesu inkontziente batzuen emaitza direla. Bestalde, jendea nola iristen den nahi kontzientea sentitzera azaltzeko asmotan, teoria bat ere eratu du Wegnerrek, berak *buru-kausalitate itxurazkoa*ren teoria deitu duena (ingelesez, theory of *apparent mental causation*) eta Humeren filosofian oinarritua dagoena. Teoria horren arabera, buru-kausalitate itxurazkoaren pertzepzioa izateko, pentsamenduak bat etorri behar du ekintzarekin, ekintza baino lehenago gertatu behar du eta kanpoan utzi behar ditu beste kausa posible guztiak. Wegnerrek uste osoa du aukeramenari buruzko bere ikuspegian. Berak ez duen larritasuna sumatzen du filosofian eta psikologian aukeramenaren eta determinismoaren auzia dela eta. Psikologiak, zehazkiago, borrokan segitzen omen du enigma horrekin, liburuan berarekin «bat ez datozen ahotsen koruak» (243. or.) adierazten duenez.
Beno, bada, ikus dezagun zer dioten liburu honetako beste lankideetako batzuek Barghek eta Wegnerrek ematen dituzten frogei buruz. Froga eztabaidaezinak ote dira, ala interpretazio hutsak? Aurrena, Roy Baumeister (5. kap.) psikologo sozialaren ikuspegia ekarriko dugu hona. Hasteko, ho-
nako hau azpimarratzen du: aukeramena badela esateko ez dela beharrezko giza ekintza guztiak libreak izatea. Bat dator esaten dutenekin giza jarduerak neurri handi batean automatikoa edo determinatua dirudiela. Hala ere, jardueraren proportzio bat libreki aukeratua bada, badago aukeramenaren existentzia defendatzerik. Ez omen dio onik egiten, hala dio berak, esaten diotenean zientzialaria den aldetik debekatua daukala aukeramenean sinestea. Berak psikologian eta neurozientzian oso zabaldua ikusten duen aukeramenaren kontrako jarreraren oinarrian gorago ikusi ditugun Libet, Bargh eta Wegnerren esperimentuak eta horien tankerakoak omen daude, eta esperimentu horiek erakusten duten gauza bakarra omen da aukeramenak ez duela esku hartzen ekintza hutsal batzuetan, hatza edo eskumuturra tolesteko ekintzan adibidez. Libeten lana kritikagarria ikusten du metodologiaren aldetik eta gehiegizkotzat jotzen du eman zaion garrantzia. Hala ere, aintzat hartzen du Libeten «free won't» kontzeptuak adierazi nahi duena, hau da, nahi kontzienteak izango lukeela eragozterik inkontzienteki hasitako ekintza; bestela esateko, ekintzari betoa jartzeko ahala izango lukeela. Horren haritik, balegoke beharbada esaterik aukeramenak indargabetu egiten duela erantzun automatikoa. Dena dela, esanguratsutzat dauka Baumeisterrek honako hau: aukeramenaren kontrako literaturak esanahia epe laburrera baizik ez duten ekintza hutsalekiko esperimentuetan oinarritzen ditu bere frogak, baina deus gutxi esaten du epe luzerakoak eta estrategikoagoak diren erabakien izaeraz. Azkenik, Baumeister beraren ikerketek, batez ere *ego depletion*3 deitu duenari buruzkoek, iradokitzen dute gizakiak duen ekintza kontrolatzeko modu berri eta libreagoa biologikoki garestia dela eta beharbada horrek esplikatuko lukeela zergatik ez den aukeramena noizbehinka baizik erabiltzen.
Hemen ezinbestean kontuan hartu behar dugun liburuko beste lankide bat Albert Bandura da (6. kap.). Psikologo honi emankorragoa iruditzen zaio gizakiok gertaeretan eragina izateko dugun gaitasuna aztertzea, arreta aukeramenaren eta determinismoaren auzian jartzea baino. Bandurak aukeramenaren arazoa birformulatu egiten du gizakia agentea delako ideia bultzatuz. Berak beste lan batean dioenez (2001, 2. or.), «agente izatea gauzak nahita norberaren ekintzen bidez gertaraztea da», hau da, eragina izatea ingurumeneko gertaeren bilakaeran. Jendeak asmoak hartzen ditu zer eta nola egin erabakiz, baina gainera burutu ere egiten ditu asmo horiek. Ez hori bakarrik: gogoeta ere egiten du egin duenaz eta saiatzen da hori egokitzen geroko planei begira. Bere ikuspegia azaltzeaz gainera, zenbait lanen kritika ere egiten du Bandurak. Lan horietako bat Nisbett eta Wilsonek (1977) aspaldi argita-
<sup>3</sup> *Ego depletion* delakoak, «ego-akidura» bezala itzul dezakegunak, honako hau adierazi nahi du: norbere buruaren kontrola eta ahalegin kontziente kontzentratua eskatzen duten buruko beste prozesu batzuk ahitu egin daitekeen energia baten mende daudela; bestela esateko, norbere burua kontrolatzeko gaitasuna baliabide edo energia mugatua dela, agortu daitekeena.
ratu zutena da, non autoreek frogatu nahi zuten jendeak egiten duena prozesu kognitibo inkontzienteek eragina dela. Bandurak hemen egiten dien kritika metodologikoa da, haiek beren subjektuei ekintzak burutu ondoren galdetzen baitzieten zergatik jokatu zuten jokatu zuten bezala. Bandurak dio, kognizioak ekintzak eragiten dituen ala ez egiaztatzeko, ekintza gauzatu baino lehen aztertu behar direla pentsamenduak, eta ez ondoren; ondoren, subjektuek ez baitute espekulatu besterik egiten. Galderetako batzuek, bestalde, alderakarga omen zuten. Aukeramena Libeten esperimentuez baliatuz ezeztatu nahi izatea ere kritikatzen du Bandurak. Arazo metodologiko larriak aurkitzen ditu esperimentu horietan. Esate baterako, kontzientzia hartzen den uneari buruz galdetzean erabiltzen diren hitzek —«desire», «urge», «want»— adierazten dituzten afektuzko egoerak ez dira trukagarriak, ezta asmo edo intentzioak ere, artikuluetan eta ikerketen aipamenetan esaten den bezala. Nahitakoa omen zen egintza ere testuinguru oso hertsagarrian zegoen txertatua. Egin beharrekoa ez zen inkontzienteki erabakitzen, baizik kontzienteki aginduta zegoen. Kontziente egiteko unea neurtzeko arazoa dago gero. Izan ere, Banduraren arabera, gertaera baten kontzientzia hartzea ez da erabateko esperientzia zehatza, mailaz maila gertatzen den zerbait baizik. Azkenik, balioduntasun ekologikoaren arazoa aipatzen du Bandurak: ba ote dago elkarrekin konparatzerik epe luzeko plangintza bat, udako oporretarako asmoak adibidez, eta ez zergatik ez zertarako jakin gabe behin eta berriz egiten den mugimendutxo bat? Wegnerri ere kontra egiten dio Bandurak. Wegnerren ikuspegian, inguruneko input-ek aktibatzen dituzte ekintzen eragile diren nerbio-mekanismoak. Horrezaz gainera, ordea, modulu bat ere aktibatzen du, interpretazioan espezializatua dagoena baina zerikusirik ez duena ekintza eragiten duen sistemarekin. Bitxi aurkitzen du hori Bandurak kontuan izanik zein korapilatsuak diren garunean neuronen arteko loturak. Wegnerren modulu interpretatzaileak ekintza aukeramenak eragin duelako ilusioa sortzen du. Zertarako utzi ote zuen energia hori hor eboluzioak? Kausazko eraginik ez omen duen ilusio horrek, ekintza txar bat gauzatzen denean, geroko ekintzetan eragina duen errudun sentimendua sortzen omen du. Horrek harritu egiten du Bandura, zeren irudipenezkotzat jotzen den kontrol pertsonalaren usteak eragina baitu jokabide etikoan, baina ez bestelako jokabideetan.
Libeten esperimentuak hizpide hartzen dituzte Roediger eta honen ikerketa-lagunek (10. kap.) eta Mele filosofoak (18. kap.) ere; nahiko luze, egia esan, batez ere Melek. Azken honek egiten dituen gogoetetatik honako hau azpimarratuko nuke hemen: Meleren arabera, Libet estudiatzen ari dena aukeramena baldin bada, orduan hori hurbileko erabaki hartzearen arloan ari da estudiatzen; eremu horretan lortutako emaitzetan oinarrituz, oso bestelako egoeretan garrantzi handiko arazoei buruz hartu diren urruneko erabakiak azaldu nahi izatea: horretaz esan daitekeen gutxiena da erabat ausarta dela. Hori, dena dela, ez du Libet beraren kontra esaten, honek argi eta garbi
adierazi baitzuen gorago aipatu dugun 1999ko artikuluan bere esperimentuetako emaitzek ez zutela biderik ematen, ez ezeztatzeko, ez baieztatzeko aukeramena4. Wegnerrentzat ere badu esatekorik Melek. Wegnerrek frogatu duena da, dio Melek, jendeak, batzuetan, uste duela berak eginak direla egiaz eta benetan berak egin ez dituen gauzak eta, beste batzuetan, jendeak uste duela ez dituela berak egin egiatan egin dituen gauzak. Wegnerrek magiazkotzat daukan ideia, gogamen kontzienteak ez duela ezeren eragin kausalik hartzen eta bere ekintzetako batzuen kausa oso eta zuzenekoa delako ideia alegia, alde bat utzita ere, badago, Meleren arabera, hipotesi errealistago bat egiterik; honako hau, hain zuzen ere: «Asmo kontzienteek (edo horien korrelatu neuralek) kausazko ekarpena egiten diote jokabideren bati edo besteri» (341. or.). Bada, Melek irmoki esaten du Wegnerren aurkikuntzetatik ezin dela inola ere ondorioztatu hipotesi hori faltsua dela.
Beste galdera bat liburuan egiten dena eta bertan parte hartu dutenetako batzuek nolabait erantzun nahi izan diotena da ea zer eskain diezaiokeen psikologiak aukeramenaren eztabaidari. Hori da, hitzez hitz, Shaun Nichols filosofoaren kapituluaren gaia (2. kap.). Eztabaida horretan hiru alderdi edo dimentsio bereizten ditu berak: deskriptiboa, substantiboa eta preskriptiboa. Dimentsio deskriptiboari dagokionez, helburua da aztertzea nolako ikuspegiak dituzten ez-adituek aukeramenaz eta zein den ikuspegi horien jatorria. Dimentsio substantiboan, jakin nahi da zenbateraino atzematen duten ez-adituen ikuspegiek gauzen egiazko izaera. Eta, azkenik, dimentsio preskriptiboaren helburua da, aukeramenaren existentziari buruz jakin duguna kontuan dugula, nola jokatu beharko genukeen ikustea. Arlo horietan guztietan garrantzi handiko zeregina izango luke psikologiak, zeren, Nicholsen arabera, psikologiaren baliabideek asko lagun baitezakete lortzen filosofoek, berek bakarrik, lortu ez duten adostasuna. Nichols berak metodo esperimentala erabiltzera jo du hainbat galderari erantzun nahian: nolakoa den aukeratzeari buruzko herri-nozioa, zein ote den indeterminista dirudien herri-nozioaren jatorria, edo ea unibertso hipotesiz determinista batean jendea oraindik bere ekintzen erantzule izango litzatekeen. Izango da, beharbada, harrituko denik Nicholsek, filosofoa izanik, esperimentuak egiten dituelako, baina esan beharra dago filosofo hau filosofia esperimentala5 deritzanaren bultzatzaileetako bat dela.
<sup>4</sup> Ingelesez, honela dio Libetek (1999, 56. or.): «My conclusion about free will, one genuinely free in the non-determined sense, is then that its existence is at least as good, if not a better, scientific option than is its denial by determinist theory. Given the speculative nature of both determinist and non-determinist theories, why not adopt the view that we do have free will (until some contradictory evidence may appear, if it ever does)».
<sup>5</sup> Filosofia esperimentala arlo interdisziplinario berri bat da, ezaugarri hau duena: jeneralean psikologiarekin lotzen diren metodoak erabiltzen ditu jeneralean filosofiarekin lotzen diren arazoak aztertzeko (ikus Knobe *et al.*, 2011).
Dweck eta Molden (4. kap.) psikologoak hasten dira esanez psikologiari dagokiola galdera honi erantzutea: Jendeak zer uste du, baduela ala ez duela aukeramenik? Autore horiek estudiatu nahi izan dute norberari buruzko teoriek (giza nolakotasunak finkoak eta aldaezinak direla ala norberaren ahaleginari esker gara daitezkeela uste izateak) nola eragiten dioten aukeramenaren auziari eta ikusi dute kontuzko ondorioak dituztela aukeramenaz eta erantzukizun moralaz dituzten ikuspegi eta esperientzietan. Zera iradokitzen duten emaitzak ere aurkitu dituzte: aukeramenean uste sendoa izatea lagungarri gerta daitekeela jendearen lorpenerako eta ongizaterako.
Psikologiak aukeramenaren eztabaidari ekarpen baliotsua egin diezaiokeen beste arlo batek honako galdera honekin du zerikusia: aukeramenik ez balego, zer gertatuko litzaioke gure sistema moral, legal eta sozialari? Shariff, Schooler eta Vohsek (9. kap.) antolatutako esperimentu batzuek iradokitzen dute gauzak ez direla deterministek uste duten bezain baikorrak. Esperimentu horietan, determinismoa egia eta aukeramena irudipen hutsa dela sinetsarazi zitzaien parte-hartzaileen jokabidea ez zen besteena (esperimentatzaileek aurrez aukeramenaren alde, edo ez alde eta ez kontra, jarri zituztenena) bezain etikoa izan.
Ordu da iruzkin honi bukaera eman diezaiodan. Eta hori egingo dut esanez liburua interesgarria dela, ez bakarrik psikologo eta filosofoentzat, baizik baita aukeramenaren eztabaidak kezkatzen duen edonorentzat ere. Ikuspegi orekatua eskaintzen dio irakurleari giza kontzientziaren eta jokabidearen izaerara hurbiltzeko funtsezkoa den gaiari buruz. Beharbada liburuan hauxe da bereziki nabarmentzekoa: orain arte filosofoen arteko debatean nagusi izan diren eztabaidagai neurri batean teorikoei denbora gehiegi eman gabe, arreta batez ere psikologiaren ekarpena emankorra izan daitekeen gai zehatzago eta onuragarriago batzuetan jartzen duela.
## **Erreferentzia bibliografikoak**
BANDURA, A. (2001), «Social cognitive theory: An agentic perspective». *Annual Review of Psychology, 52*, 1-26.
KNOBE, J., BUCKWALTER, W., ROBBINS, P., NICHOLS, S., SARKISSIAN, H. & SOMMERS, T. (2011), «Experimental philosophy». *Annual Review of Psychology, 63*, 81-99.
LIBET, B. (1999), «Do we have free will?». *Journal of Consciousness Studies*, *6,* 47-57.
NISBETT, R. & WILSON, T.D. (1977), «Telling more than we can know: Verbal reports on mental processes». *Psychological Review, 84,* 231-259.
*Pello Huizi* |
aldizkariak.v1-7-57 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 6 _1992_2",
"issue": "Zk. 6 _1992_",
"year": "1992",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **NAHITAEZKO ESKURAPENA LANDA-AKURAPENETAN JABETZA ESKURATZEKO ESKUBIDEA**
**Mikel M. Karrera Egialde**
Euskal nekazal giroan, landa-errentamenduak nagusi izan dira lurra eduki eta lantzeko figura juridiko gisa. Hainbat eta hainbat maizter izan dira euskal lurra landu eta zaindu izan dutenak mendeetan zehar. Orain, lur horren jabetza eskuratzeko aukera eskaintzen zaie, lurraren edukitza eta jabetza lantzen duen baserritarraren esku egon dadin.
## **I.- Sarrera**
83/1980 Legeak, abenduaren 31koak, Landa-Akurapenei buruzkoak1 (aurrerantzean LAR), bere II. Tituluko IX. Kapituluko B sekzioan, eta *nahitaezko eskurapena* izenburupean, zenbait maizterri akurapenean dituzten lurrak erosteko eskubidea arrezagutzen die. Eskubide hau egikaritzeko ez du jabearen adostasunik behar, hau da, nahiz akuratzailea den jabearen borondatearen kontra, akurapenean dituen lursail horiek erosteko eskubidea du, lege honek ezartzen duen prezioan. Eskubide berbera arrezagutzen zaie Legeko Lehen Xedapen Iragankorreko 3. erregelarenpean sartzen diren maizterrei. Jabetza eskuratzeko eskubidea bezala ere ezagutzen da, eta aurreko legeriaren arabera hain epe luzean dirauten eta bereziki babesturik zeuden akurapenei irtenbidea emateko nahia nagusitzen da bertan. Gai honen kokapen hau (lege orokorraren barruan arautzea sistema berezi eta behin- -behinekoa) kritikagarria da, legegintzako teknika aldetik ez bait da egokia; bertan egoera iragankorra arautzen da, eta, horrela izanik, bere kokapen egokia Xedapen Iragankorretan zen; gaia, gainera, *lehentasunezko eskurapen eskubidea*rekin2 batera erregulatzen da, eta biek elkarren artean ez dute zer ikusirik.
Eskubide hori erregulatzen duten manamenduek, aipatu Lege hori aldarrikatu zenez geroztik, jada aldaketa bi jasan dituzte. Bata 1987. urtean; urte horretan, otsailaren 12ko 1/1.987 Legeak, Lehen Xedapen Iragankorreko 3. erregelarenpean sartzen ziren akurapenen luzamendu- -epea amaitzear zegoenez, beste bost urtez luzatzen ditu akurapen horiek, bitartean jabetza eskuratzeko eskubidea egikaritzeko aukera mantenduz; aukera bera arrezagutzen zaie 99. artikuluan erregulatutako akurapenei beren bigarren luzamendu- -epe legalean3. Bigarren aldaketa 1/92 Legearena da4; bertan garrantzi handiko zenbait berrikuntza aurrikusten dira, LARaren 98.1 eta 99. artikuluak derogatutzat jo eta eraentza berria ezartzen denez. Legeria berri honek Landa-Akurapen Historikoen kontzeptupean barnebiltzen ditu 1980ko Legeak jabetza eskuratzeko eskubidea arrezagutzen zien akurapenak, lehen falta zen sistema bateratu bat eratuz. Hona hemen bada lerroalde hauetan ukituko dugun gaia; zenbait maizterrek duten jabetza eskuratzeko eskubidea zertan den argitzen saiatuko gara.
Bestalde, kontutan izan behar da eraentza hori beste Lege batean jaso dela. Hau da, lehen jabetza eskuratzeko eskubidea Landa-Akurapenei buruzko Legearen manamenduetan sartzen zen, eta, aldiz, orain, Lege independente batek arautzen du. Beraz, Landa-Akurapenei buruzko Legera jo beharko da Akurapen Historikoei buruzko Legeak finkatzen ez dituen kontzeptuak argitzeko soilik. Dena den, subsidiariotasun honek arazo eta eztabaida ugari sortuko du.
#### **II.- Helburuak eta printzipioak**
Gai hau aztertzen hasteko, lehenbizi eskubide honen nondik norakoak azaldu behar dira. Eskubide honen helburua zein den finkatu eta bere egikaritzan nagusitu behar duten printzipioen berri eman behar da, arauen aplikazioan beraien espiritua, xedea eta ekitatea aintzakotzat hartu behar bait dira5.
Jakina da lege guztiek zenbait helburu lortzeko asmoz emanak direla, eta horretarako zenbait printzipio eta oinarritatik abiatzen dira, arrazoi- -azalpenean adierazten diren printzipio eta helburuak. Horregatik, lagungarri da arrazoi-azalpen horrek, zeinetan legegilearen nahia agertzen den, *nahitaezko eskurapena*ri buruz jaso ditzakeen ardatzak ikustea. Nahiz 1980ko Legeak arrazoi-azalpenik ez izan, legearen aurreproiektuak6 bazuen horrelakorik, eta beraz lehenik bertara jo beharko dugu eskubide horren espiritu eta xedea ezagu nahi badugu behintzat. Arrazoi-azalpenez aparte, Kongresuko7 eta Senatuko Batzordeek osatu zituzten txostenak ere lagungarri izango zaizkigu.
Honela dio, Proiektuaren arrazoi- -azalpen horrek, eskubide honi buruz: *Maizterrek finkaren jabetza eskuratzeko duten aukera arrezagutu eta arautzen da, lehenik erosteko lehentasun eta atzera eskuratzearen bidez, akuratzaileak lurra besterentzen duen kasuetan, eta bigarrenik iragandako denbora luzeak jabetza eta akurapen kontzeptuak ilundu dituen egoerei amaiera emateko. Honela*
*gertatzen da "akurapen historikoetan" (Kode zibilaren aurrekoak), eta egungo legeriaren arabera "bereziki babestutako" akurapenetan. Hala ere, jabetza eskuratzeko aukera arrezagutzea oro har ez da bidezko, legean araututako erakundearen izaeraren kontrakoa eta, batipat, akurapenaren efikaziaren kontrakoa bait da, (hain beharrezkoa lurraren ustiapen emankorra lortzeko). Nekazaritzak berez ez du inongo onurarik lortzen lurra eskuz aldatzearekin bakarrik; guztiz alderantziz, lurra hobetzen inberti daitezkeen kapitalak eskurapenaren prezioa amortizatzera bideratu beharko bait lirateke. Ez da ahaztu behar honi dagokionez, legearen ezarpenez maizterrei finkaren jabetza eskuratzeko ematen zaien eskubidea ez dela existitzen beste herrialdeetan, eta helburu nagusia ez dela jabetzan aldaketa lortzea, nekazal enpresaren iraunkortasuna baizik.*
Honela, jabetza eskuratzeko eskubide hau, honako gidabide hauetan zehar mugitzen da:
1) Espainia da era honetako araudia ematen duen lehen estatua. Ballarin Marcialek zioenez, *nik frogatu dezaket, nahitaezko eskurapen- -eskubidea, Europako nahiz Amerikako legerietan jaso gabeko eskubidea dela*8. Beraz, aparteko erabakia bezala hartu behar da eskubide horren arrezagutza, behin- -behineko egoera jakin bati erantzuten diona, zenbait maizterri jabetza eskuratzeko aukera emanaz, baina, beti ere, nekazaritzaren onuran.
2) Kontratuaren izaera apurtzen da, zeren, jakina denez, *landa-akurapena, funtsean eta bere izaera ez bada aldatu nahi, aldi batekoa da*9. Horregatik, zenbaitek begi txarrez ikusi du eskubide hau, Konstituzioak bere 9.3. artikuluan babesten duen segurtasun juridikoaren kontrakoa dela adieraziz; akuratzaileak aldi bateko izaera horren babespean ematen ditu lurrak jabetza galtzeko asmorik gabe, eta legeriaren magalpean, baina gero legeriak babesa kentzen dio, eta lur horiek berreskuratzeko inongo aukerarik ez dio ematen, nahiz jabea bera ere nekazari izan. Horregatik, Konstituzioak bere 33. artikuluan babesten duen jabetza pribatuaren kontrakoa dela pentsa daiteke; Auzitegi Gorenak esan duenez, hori ez da horrela, eskubide hori interes sozialagatik egiten diren desjabetzapenen antzekoa denez, eta jabetzaren funtzio sozialak horretarako bide ematen duenez10. Hori bai, balio justua kobratuz.
3) Helburua nekazal ustiapena da. Azken finean, lortu nahi dena nekazal lurren mugikortasuna da, lur horien ustiapenik emankorrena lortzeko. Hau da, bere interpretazioan oinarri nagusia Konstituzioak jabetzarentzat ezartzen duen funtzio soziala11 betetzea da. Helburua finkak behar bezala landuak eta zainduak izatea da, horretarako gai den pertsonaren esku jarriaz. Halaber nekazal erreformaren tresna bezala sortzen da, baina enpresa pribatuan oinarrituta eta nazioko arazo ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko asmoz.
Bestalde, 1/92 Legeak, bere arrazoi-azalpenean jasotzen duen printzipio bakarra honako hau da: jabetza eskuratzeko eskubidea *akurapenean dauden finkaren egungo baliora, era nabarmenez, zenbait belaunalditan zehar, eta beraien lurlantze bidez, maizterrak eta bere aurre ahaideek ekarpena egin duten printzipiotik abiatzen da*. Hau da, akurapen historikoei arrezagutzen zaien jabetza eskuratzeko eskubidea zilegi izan dadin, beharrezkoa da maizterrak lurren egungo baliora ekarpen nabarmen bat egin ahal izana.
Guzti honetatik ondoreztatzen dena da maizterrak, eskubide hori egikaritu ahal izateko, frogatu behar duela akurapenean dituen lurrak ustiapen arrunteko ekoizpena sortuaz dituela. Honek, noski, balore-judizio bat eskatzen du, eta horretarako honako irizpide honetara soilik jo dezakegu: lurraren errendimendu-ahalbidea. Finkak bere fruituak emateko duen gaitasuna kontuan hartu beharko da, gero maizterrak bertatik ateratzen dituen fruituekin alderatu ahal izateko, honela bakarrik jakin bait dezakegu zer nolako ekarpena egiten duen maizterrak finkaren baliora.
Beraz, helburua nekazaritzaren onura da, eta onartezina izango litzateke espekulazio hutsaren eskuetan uztea maizterraren aukera. Horrelakorik gerta ez dadin, berme guztiak kontutan hartu behar dira.
# **III.- 83/1980 Legeak jasotzen zituen suposamenduak**
Suposamendu hauek bere 98.1. eta 99. artikuluetan, eta Lehen Xedapen Iragankorreko 3. zenbakian jasoak datoz. Doktrinaren zati batek lau suposamendu desberdin jasotzen direla defendatzen du: lehenengoa 98. artikuluan, 99. artikuluan suposamendu bi, eta azkenekoa Lehen Xedapen Iragankorreko 3. zenbakian12. Beste batzuen aburuz, ordea, hiru besterik ez dira jasotzen, 99. artikuluan suposamendu bat bakarra ikusten bait dute13. Badirudi azken iritzi honen aldekoa dela 1/92 Legea14; egia esanda, gaur egun ez du garrantzirik arazo honi buruz eztabaidatzeak, azken lege honen arabera suposamendu guztiak bateratu egin bait dira, 98.1 eta 99. artikuluak derogatuaz.
Halere, LARak jasotzen dituen suposamenduak laburbilduz argitzea beharrezkoa da ondorengo bilakaera hori ulertu ahal izateko; beti ere, kontuan izan behar dira Legeak jartzen zituen mugak, jabetza eskuratzeko eskubidea lege horretan jasota bait zegoen. Honela, jasotzen ziren suposamenduak honako hauek ziren:
1) 98.1. artikulua: suposamendu honen arabera, jabetza eskuratzeko eskubidea egikaritu ahal izateko bete behar diren baldintzak honako hauek dira: akurapenak Kode zibilaren aurrekoa izan behar du15, maizterrak akurapen honen bidezko ondorengoa izan behar du, hau da, kontratu berberaren jarraitzailea, eta akuratzaileari eskuan eta dirutan ordaindu beharko zaio finkaren prezioa. Prezio hau bide zibilean zehaztuko da, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko16 (aurrerantzean LEF) balorazio-arauen arabera, hots, prozedura LARaren 131. artikulukoa izango da eta balorazio-arau horiek irizpide gisa soilik erabiliko dira; beti ere, noski, bi alderdien arteko adostasunik ezean. Eskubidea egikaritzeko epearentzat ez da mugarik aurrikusten; honek, kasu horietan dauden akurapenen segurtasunik gabeko egoera kolokan mantentzen zuen17; baina, noski, akurapena indarrean dagoen bitartean egikaritu beharko da eskubide hori.
2) 99. artikulua: sei puntu dituen artikulu luze hau ulertzeko, haren edukina laburbildu egingo dugu. Artikulu hau honako baldintza hauek betetzen dituzten akurapenei izango zaie aplikagarri: 1942ko abuztuaren 1a baino lehenago egina izatea kontratua, errenta 40 Qm. gainditzen ez duen gari-kantitatez erregulatua egotea, eta maizterrak berak18 finka lurlantzea. Kasu honetan, akuratzaileari ematen zaio lehen aukera finka berreskuratzeko; honela, kontratu horien lehen luzamendu legala amaitutakoan, akuratzaileak finkaren berreskurapena eska dezake, berak edo bere nahitaezko oinordekoren batek lur-lantzeko; asmo hau sei hilabetez aurretik jakin erazi beharko dio maizterrari, eta, behin berreskuratu eta gero, sei urtez lurlandu beharko du pertsonalki; finka hori berreskuratzeko akzioa egikaritzea beharrezkoa denean, luzamendua amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan egikaritu beharko da.
Akuratzaileak ez badu berreskurapen hori eskatzen, maizterrari arrezagutzen zaio finkaren jabetza eskuratzeko eskubidea, finkaren prezioa ordainduz19, eta gutxienez sei urtez lur-lantzeko obligazioaz. Akuratzaileak sei urtez lur-lantzeko obligazioa ez badu betetzen, maizterrak finkaren jabetza eskuratzeko eskubidea izango du. Aldiz, obligazio hori maizterrak ez badu betetzen bere kasuan, akuratzaileak finka berreskuratu egin dezake, akurapen-kontratua bukatutzat emanez.
Maizterrak bere eskubide hori egikaritzen ez badu, luzamenduak amaitu eta gero, kontratua legearen eraentza orokorrera menperaturik geratuko da. Akuratzaileak, praktikan, ez du inoiz aukera hori izan, legeak ezarri dituen luzamenduak ez bait dira oraindik amaitu; luzatuz joan dira.
3) Lehen Xedapen Iragankorreko 3. zenbakia: suposamendu hau honako baldintza hauek betetzen dituzten akurapenei izango zaie aplikagarri: 1935ko martxoaren 15eko Legearen aurretik eginak izatea, iraupen-epearen berri ez izatea galdu egin delako, eta maizterra lur-lantzaile pertsonala izatea. Hauei hiru urteko bi epealdiko luzamendua ematen zaie, bitartean jabetza eskuratzeko akzioa egikari dezakeelarik maizterrak, 98. artikuluak ezartzen duen eran.
Hiru suposamendu hauen luzamendu eta iraupenari buruz zenbait arazo ere sortu izan da20; halere, gaur egun, arazo hau argi araututa geratzen da epe finko eta bateratu hori onartu denez gero 1/1992 Legean.
# **IV.- 1/1992 Legeak ezartzen duen eraentza bateratua**
### **1) Eraentza bateratzea**
Landa-Akurapenei buruzko legeriaren arabera, finkaren jabetza eskuratu ahal izateko akzioa egikaritzeko epea amaitzear zegoenean, zenbait Komunitate Autonomok eta Nekazal Erakundek21 beren kezka agertu zuten arazo honi buruz. Nahiz 83/1980 Legea indarrean sartu eta hamaika urtez maizterrak jabetza eskuratzeko aukera izan, oraindik landa-akurapen historiko asko mantentzen dira Euskal Herriko bazterretan. Badirudi maizter askok ez dutela argi ikusten hainbat urtetan landu dituzten lurren jabetza eskuratzeko aukera historikoa eta bakarra. Honen arrazoiak desberdinak izan daitezke: desinformazioa, nekazal sektorearen krisia, finkaren balio amortizaezina, urteetan sartuta dauden maizterren arazoa, etab.
Horregatik, argi ikusten zen berriro ere, akurapen hauentzat, beste luzamendua emateak ez zuela arazoa konpontzen, aurreko legeriak konpondu ez zuen bezala. Beraz, eskubide hau behingoz egikaritu ahal izateko aukera zabal-zabala eskaini nahi izan da, eta legearen arrazoi- -azalpenean esaten den legez, azken epealdi bakarra ezartzen da eskubide honi heldu nahi dionarentzat.
Aldaketa aurreko legearen arabera, beraz, hiru suposamendu desberdin erregulatzen ziren, eta, nahiz mamian eskubide berbera arrezagutu eta prozedura berdina jarraitu behar hori egikaritzeko, bazituzten bereiztasunak. 1/1992 Legeak hiru suposamendu horiek kontzeptu batean biltzen ditu, "Akurapen historikoen" kontzeptupean sartu, eta eraentza bateratu bat ezartzen du.
Efektu honetarako 1/1992 Legeak 83/1980 Legeko 98.1 eta 99. artikuluak derogatu ditu. Halere, 83/1980 Legeko Lehen Xedapen Iragankorrak indarrean jarraitzen du, eta, beraz, manamendua hau ere kontutan hartu beharko da.
#### **2) Akurapen historikoak**
1/1992 Legea Landa-Akurapen Historikoei buruzkoa da. Eta akurapen historikoak zeintzuk diren jakiteko, Legearen lehenengo artikulura jo beharra dago, bertan finkatzen bait da haren aplikazio-eremua. Honela, lehenengo zenbakian Lege horren efektuetara landa-akurapen historikotzat honako hauek joko dira: a) Kode zibilaren aurrekoak, oraingo maizterra Gorputz legal hori argitaratu zenean maizterra zenaren jarraitzailea bada; b) 1935ko martxoaren 15eko Legea argitaratu aurretik itundutakoak, maizterra lur-lantzaile pertsonala baldin bada; c) 1942ko abuztuaren 1a baino lehenagokoak, beraien errenta 40 Qm. gainditzen ez duen gari- -kantitatean erregulatutakoa bada, eta finka maizterrak berak lur-lantzen badu.
Ikusten denez, 83/1980ko Legeak jabetza eskuratzeko eskubidea arrezagutzen zien akurapenetako maizter berberek izango dute, berriro ere, eskubide hori egikaritzeko aukera.
1.2. artikuluak berriz, kontratuaren nobazioaren arazoari eman nahi dio erantzun. Ez da harritzekoa izaten, hainbeste urtetako akurapenetan, kontratuko elementuak aldatzen joatea: errenta, kontratuaren baldintzak, elementu errealak. Honela, eta nobazioaren jurisprudentziari jarraituz, zenbait kasutan pentsa zitekeen kontratua, elementuak aldatu direlako, berritu egin dela, eta berritu den eran, berrikuntza horren data hartu behar dela erreferentziatzat akurapen hori historikotzat kalifikatzeko ala ez. Jurisprudentzia hori hertsiki aplikatuko balitz, kasu gehienetan frogatu ahal izango da kontratua berritu egin dela, eta beraz ezin dela akurapen historikotzat kalifikatu; hau ez litzateke zilegi izango hainbat eta hainbat maizterrentzat. Horregatik legegileak, zalantza guztiak apurtzeko, manamendu hau ezartzen du; nahiz alderdiek kontratu zaharraren errenta edo beste elementu zein baldintzak aldatu, aurrekoa den akurapen guztiaren edo zatiren baten gaineko akurapena mantentzen bada, ez dute akurapen historikoen izaera galduko. Izaera hau Zuzenbidean onartzen diren edozein froga-bidez egiazta daiteke.
# **3) Luzamendua. Jabetza eskuratzeko eskubidea: ukanbeharrak eta mugak.**
1. artikuluko aplikazio-eremuan sartzen diren akurapen historikoei luzamendu berri bat ematen zaie: 1997ko abenduaren 31rartekoa. Bitarte horretan, maizterrak jabetza eskuratzeko eskubidea egikaritu egin dezake. Manamendu honetan ere, eta aurreko legerian ere jadanik gertatu zen moduan, nekazal urtearen kontzeptu tradizionala apurtzen da; nekazal urtea, ohituraz, Mikel Donearen egunean (irailaren 29an) amaitzen da, eta, aldiz, 1/1992 Legeak urte naturalaren azken egunera eraman du22.
Badirudi luzamendu berezi hau azkenekoa izango dela, eta beste aukerarik ez zaiela emango maizterrei jabetza eskuratzeko epealdi honetan ez badute beren eskubidea egikaritzen; espero dezagun, segurtasun juridikoaren onean, beste hirugarren luzamendurik ez egotea, egoera normaliza dadin behingoz, alde batera edo bestera.
Maizterrari dagokio, jabetza eskuratu ahal izateko, Legeak galdatzen dituen ukanberrak betetzen dituela frogatzea. Beharrezkoa da eskaeran galdatutako ukanbehar guztiak inbokatzea eta frogatzea, akurapen-erlazioak eragina izan dezan23. Alderdi sustatzaileari dagokio bere afirmazioen egiaztatzea, Kode zibileko 1.214. artikuluaren eta behin eta berriz errepikatutako jurisprudentziaren arabera.
Beraz, frogatu beharko dituen ukanbeharrak honako hauek dira, horretarako, eta jadanik aitatu dugunez, Zuzenbideak eskaintzen dituen froga-bideak erabil daitezkeelarik:
a) Akurapen-kontratua dela, eta egin zeneko data: guztiz oinarrizkoa da puntu honen froga. Hau frogatzeko biderik egokienak kontratu idatzia edo errenta-erreziboak dira, bertan jasotzen bait da bai data zehatza, bai kontratuaren izaera, hots, akurapena dela eta ez komodatoa edo beste kontratu-mota bat.
Puntu honetan azaltzen zaigun arazoa, edukitza soila bakarrik frogatzen bada, nahiz data horiez geroztik akurapen-kontratu bat dagoela frogatu, hauxe da: ea akurapentzat jo dezakegun ala ez; hau da, norbaitek beste norbaiten lurrak edukitzan baldin baditu, eta edukitza hori soilik froga baldin badezake, hori akurapen bezala hartzen zen data horien aurretik ala ez. Gaur egun kostubide-presuntzioa ezartzen da jurisprudentzian24, hots, inork ez du ezer uzten beste zerbaiten truke ez bada. Baina, egungo presuntzio hau hiri-akurapenei buruz ezarritakoa da; hiri-finken jabeek, nahitaezko luzamenduei itzuri egiteko, errenta-erreziboak emateari utzi egin zioten, honela prekario egoera alegatu bait zezaketen maizterra edozein unetan kaleratzeko. Honek agerian uzten du presuntzio hori orain dela gutxikoa dela25. Baina landa-akurapenetan ez dago horrelako jokabiderik, eta prekarioaren izatea beste arrazoi sozial eta ekonomikoetan oinarritzen da. Ondarezko erlazio zibiletan baliokidetasunezko erlazio subjektiboa dago, hau da, alderdiek ezarritakoa; horregatik, printzipioz, ez da beharrezko prestazioen baliokidetasunik. Besterik gabe kostubidezko presuntzioa ezarriko balitz, ahoz egindako komodatoak26 eta prekarioak27 ez lukete zentzurik izango, eta Kodeak horrelako kasuak aurrikusten ditu. Nik beste norbaiti finka bat uzten badiot, honek ez du esan nahi zerbait zor didanik.
Bestalde, kontuan izan behar da jabeak ezin duela frogatu komodatoa edo prekarioa, eta aldiz gauzaren edukitzaileak akurapena dela esaten badu, errenta-erreziboen bidez froga dezake; ez da ahaztu behar ordainketaren froga egin duela esaten duenak frogatu egin behar duela ordainketa28. Gainera, eta jurisprudentzian onartzen denez29, presuntzio- -frogak ordeztaile izaera du, eta beraz, beste froga-bide eraginkorrik ez dagoenean soilik erabil daiteke.
Akurapena ahoz itun daiteke eta bere izatea frogatu egin behar da30. Beraz, edukitza soilak ez du esan nahi errenta bat ordaintzen ari denik; puntu hau akreditatu egin beharko da. Are gehiago; baliokidetasun subjektiboaren arabera, eta akurapen-titulu baten arabera errenta kontzeptuan ordainketa fedemaileki ez bada akreditatzen, komodatoa dela uste izango da, eta komodatoak iraupena komodato- -emailearen erabakimenaren esku baldin badu prekarioa da31. Komodato eta akurapen-kontratuen arteko bereizketa errenta kontzeptuan egiten diren ordainketen bidez egin behar da; batean ez dago errenta kontzeptuan egindako ordainketarik (nahiz beste zenbait kontzeptutan egindako ordainketa, adibidez gastu orokorren ordainketa, onartzen den), eta bestean errenta kontzeptuan egindako ordainketa dago. Ondorioz, beraz, akurapena dela frogatzen ez bada, errenta kontzeptuan egindako ordainketen akreditazio bidez, komodatu edo prekarioa dela uste izango da, eta prekarioa, akurapena ez denez, LARaren aplikazio-eremutik kanpo dago, eta 1/1992 Legetik ere bai.
- b) Prezioaren froga ere guztiz garrantzizkoa da: alde batetik, lehen argitu dugunez, akurapen-kontratu baten aurrean gaudela frogatzeko. Baina, baita Kode zibileko 1.546. artikuluaren efektuetarako ere; LARaren ordezko bezala aplikatzen da, eta bertan honako manamendu hau jasotzen da: *ahoz egindako akurapen- -kontratu baten exekuzioa hasi eta itundutako prezioaren froga falta bada, maizterrak akuratzaileari akuran emandako gauza itzuliko dio, berataz gozatu duen denboragatik erregulatutako prezioa ordainduz*.
- c) Nekazaritzako profesionala izatea32: nahitaezko ukanbeharra da landa-finketan maizter izateko. Ukanbehar hau Kode zibilaren aurreko akurapena duten maizterrei eskatuko zaie bere esanahirik hertsienean. Nahiz 1/1992 Legeko 1.1.a) artikuluak horrelakorik ez galdatu, aplikagarriak dira 83/1980 Legearen beste artikuluak 1/1992 Legeak jasotzen ez dituen kontzeptuak finkatzeko, eta hauen arabera maizter nekazari profesionalak bakarrik izan daitezke33.
1/1992 Legeko 1.1.b) eta c) suposamenduetan lur-lantzaile pertsonala izatea eskatzen da; figura honek izaera iragankorra du. Aurrekin legalak ikusi ondoren, lur-lantzaile pertsonala nekazaritzako profesional kualifikatua dela esan dezakegu, hau da, espezie bat nekazaritzako profesionalen generoaren barruan34. Gainera, inork ez du zalantzan jartzen Kode zibila baino lehenagoko akurapena duten maizterrei nekazaritzako profesional izaera hori galdatu behar zaiela, nahiz legeak ezer aipatu ez, hori lege berberaren helburutik eratortzen bait da, eta LAReko eraentzak berak eskatzen zuen eran; beraz, beste bi suposamenduei ere ukanbehar berbera galdatu behar zaie, baina legeak esanbidez ezartzen duen gehikuntza batekin, hots, nekazaritzako profesionala izateaz aparte, lur- -lantzaile pertsonala izatea eskatzen zaie. Beraz, lur-lantzaile pertsonalak nekazaritzako profesionalari galdatzen zaizkion ukanbeharrak bete beharko ditu, eta, gainera, beste ukanbehar espezifiko batzuk.
Nekazari profesionalaren ukanbeharrak honako hauek dira35: 1. Iharduteko gaitasuna izan behar du. 2. Nekazal izaerako ihardueretan dedikazio profesionala izan, hau da, nekazal izaerako iharduerak egin eta bertan lehentasunezko dedikazioa izan (honek ez du esan nahi beste iharduerak egitea debekatua dutenik). 3. Ustiapenaren okupazio zuzena eta efektiboa, hau da, nekazal enpresaren arrisku guztiak bere bizkar hartu behar ditu, sortutako gastuak ordainduz, eta ustiapenaren zuzendaritza emanez.
Lur-lantzaile pertsonalaren ukanbehar espezifikoak honako hauek dira: 1. Pertsona fisikoa izan behar du. 2. Berak36 lan egin behar du finkan, berarekin bizi diren sendikoek bakarrik37 lagundu egin diezaioketelarik. Beraz, datu nagusia, lana maizterra den berak egin behar duela da; berarekin bizi diren sendikoek laguntza eskaini diezaiokete, hau da, albo-iharduera gisa. Honela, lur- -lantzaile pertsonalak ustiapenaren arrisku ekonomikoa bere gain hartzen du, baina gainera berak egiten ditu nekazal lanak; honetan bereizten da nekazaritzako profesionalengandik, hauek lan horiek pertsonalki eta bere kondizio hori galdu gabe egiteko obligaziorik ez dutenez. Dena den, legeak baimentzen dio lan pertsonala utzi eta laguntza jasotzea gaixotuz gero edo beste bidezko kausagatik (zerbitzu militarra, aparteko bidaia, espetxeratzea, etab.). Kasu hauetan bat edo bi asalariatu har ditzake lanak egiteko; baina, bera gai denean lanak egiteko ez, bestela bere izaera hori galdu egingo du38.
Berarekin bizi ez den sendikoren batek lanak egiten laguntzea gerta daiteke; kasu hauetan sendiko laguntzaile hori asalariatu bezala hartuko da39, laguntza horren beharrean dagoela ez badu frogatzen, hau da, Legeak ezartzen dituen kausarik ez baldin badago. Halere, kontuan izan nahiz kasu hauetan maizterrak berak lanak pertsonalki egin ez, ustiapenaren zuzendaritza zuzena eta efektiboa eraman behar duela; bestela bere lur-lantzaile pertsonalaren izaera galduko luke.
Lur-lantzaile pertsonalaren kontzeptuak azaltzen zuen problema nagusiena hauxe zen: ea maizterrak jubilazioa40 hartu eta gero, bere lur- -lantzaile pertsonalaren izaerari eusten zion ala ez. Hasiera batean jurisprudentziak bi egoera horiek bateratzea ez zela posible esan zuen; hau artikuluaren interpretazio ireki batetik abiatuta egiten zen, hau da, kontzeptu hori osatu gabetzat hartu eta gainerako ordenamendu juridikoarekin betez; horrela, Gizarte-Segurantzari buruzko legeriaren arabera ezin zitezkeen bildu pertsona berberean lur- -lantzaile eta jubilatu egoerak. Gaur egun doktrina hori aldatu egin da, eta artikulu itxi bezala interpretatuz41, jubilatutako maizterrari lur-lantzaile pertsonala izateko aukera onartzen zaio, noski, kontzeptu honen baldintzak betetzen baditu. Hau da, jubilatzeagatik ez du lur-lantzaile pertsonalaren izaera galtzen, baina nekazal lanak egiteari uzten badio42, bidezko kausarik gabe, bai.
Dena den, jurisprudentziak onartzen duenez, jubilatuta egotea lur- -lantzaile pertsonalaren izaera galdu duela pentsa erazteko zantzu bat da43.
Bestalde, lur-lantzailea dela frogatzeko garrantzizkoa da lurren egoera ikustea ere. Kontuan izan behar da zer den lur-lantzea; jurisprudentziak dioenez horretarako "Real Academia de la Lengua"ko Hiztegira jo beharra dago, non lur-lantzailea lurra lantzen duena den, eta lurra lantzea lurrari eta landareei fruituak eman ahal izateko beharrezkoak dituzten lanak egitea den. Honela, maizterrak noraino lur- -lantzen duen finka jakiteko irizpide bat hartu beharra dago; irizpide hau lurrak duen emankortasuna izango da, eta finkaren deterioro-kausak (larrak, oteak, belar txarrak, sasiak, etab) ere bai.
Bete behar diren ukanbeharren berri eman ondoren, kontuan izan behar da badaudela eskubide honen egikaritza baldintzatzen duten mugak:
a) Hidalgoren iritziz44, LAReko 97. artikuluko mugak aplikagarri dira. Artikulu horren arabera, maizterra ureztapenezko hogei hektarearen edo lehor-lurreko berrehun hektarearen jabe bada, ezin izango du eskuratze- -eskubiderik egikaritu45. Dena den, iritzi hau eztabaidagarria da. Hitzez- -hitzeko interpretazioa soila eginez gero, 97. artikulua ez zaio aplikagarri nahitaez jabetza eskuratzeko eskubideari, ez LARek ezartzen zuen eraentzan, eta are gutxiago Lege berezi batean araututa geratu denez geroztik. Baina, halere, interpretazio sistematiko, historiko eta teleologikotik abiatuta, bada zilegi muga hori aplikatzea. Lursail horien jabe bada ezin du maizter izan, eta muga hau jabetza eskuratzeko eskubidera luzatzen da. Arazoa sortuko da maizterraren berezko jabetza muga horietaraino ez bada ailegatzen, baina, jabetza eskuratzeko eskubidea egikaritu eta gero, muga horiek gainditzen baditu.
b) Legearen aplikazio-eremua: Jabetza eskuratzeko eskubidea Lege propioan araututa dago, eta, beraz, printzipioz LAReko manamenduetara 1/1992 Legeak ezartzen dituen kontzeptuak finkatzera soilik jo beharko dugu. Badirudi jabetza eskuratzeko eskubidea, eta 1/1992 Legea landa-akurapenei buruz oro har ari denez, bai LARera menperatuta dauden akurapenei, bai Kode zibilari menperatuta daudenei, zaiela aplikagarri. Beraz, Legearen hitzez- -hitzeko interpretazioa eginez gero, LAReko 7. artikulua ez litzateke aplikagarri izango, aurreko puntuan ere esan dugunez; aldiz, interpretazio sistematikoa, historikoa eta teleologikoa egiten badugu, artikulu horren aplikazioa azaltzen ari garen eskubide horren aplikazio-eremuaren muga gisa defenda dezakegu. Horregatik, orain azalduko dugun hau, bigarren jarrera hori onartzen bada soilik izango da baliozko. Dena den, puntu hau ere argi ez dagoenez, auzitegien esku geratzen da erabakitzea zein interpretaziok duen lehentasuna.
LAReko 7.1. art.ak honela dio: *Halaber, lege honen arauak ez dira aplikatuko objektutzat, hasieratik edo ondoren, ondorengo inguruabarretakoren bat duen finken akurapenei: 1. legeria bereziaren arabera lurzoru urbanoa edo lurzoru urbanizagarri programatua izatea. 2. landatar helbururik ez duen eraikuntza edo ustiategiaren eranskinak izatea, beti ere horien errendimendua nabariki landatarrena baino handiagoa bada*.
Lehen puntuaren arabera, beraz, lurzoruaren izaera arautzen duten plangintzetara jo beharko da lurzoru urbanoa edo urbanizagarria den ikusi ahal izateko46. Plangintzarik ez duten udaletan lurzorua bitan sailkatzen da: lurzoru urbanoa eta lurzoru urbanizaezina; honetarako zenbait irizpide erreal ikusi behar dira (inguruabar erreala), eta Lurzoru Urbanoaren Mugapen- -Proiektu batean jaso (inguruabar formala). Halere, Mugapen-Proiekturik ere ez balego, irizpide errealari nagusitasuna eman behar zaio, formalaren gainetik, bestela Administrazioaren iharduera ezak administratua kaltetu egin bait dezake. Horregatik, Mugapen-Proiekturik ere ez dagoen udaletan, eta hori egonda ere, lurzoruaren izaera urbanoa erabakitzeko Lurzoruaren Legeak 81.2. art.an jasotzen dituen irizpide errealei begiratu beharko zaie47.
Lurzorua urbanoa baldin bada, akuratzaileak kontratuari bukaera emateko ahalmena eta aukera du, 7.2. eta 83. art.ek arautzen dutenaren arabera (*ahal izango du*). Bestalde, urbano-izaera finkaren zati batek bakarrik hartzen badu, maizterrak eskatu ahal izango du judizialki, 83.5. art.ri jarraituz, akura urbano-izaera hartu ez duten gainerako lurretara murriz dadin. Beraz, finka osoak edo zati batek urbano-izaera hartzen badu, landa-akurapeneko legeria berezitik kanpo geratzen da, eta Kode zibilaren manamenduak izango zaizkio aplikagarri; Kode zibileko 1.581. eta 1.577. art.en arabera, errenta urtekoa izaten denez normalean, urtebeteko iraupena duen akurapen bihurtzen da.
Bigarren puntuaren arabera eranskinak gauza nagusiari jarraitzen dio, jurisprudentzian onartuta dagoen printzipioa izanik48. Bestalde, kontutan izan akura-erlazioak unitate bat eratzen duela, objektu batekin eta errenta batekin, eta batipat Euskal Herrian baserriak (etxea eta lurrak) bat bezala hartzen dira, eta osotasun hori ezin daiteke apurtu49. Honela, bi printzipio horietatik abiatuz, eta aurreko puntuarekin lotuz, Euskal Herriko baserrien akurapenetan baserriaren zati batek izaera urbanoa badu, ikusi egin beharko da zein zati den eranskina eta zein zati nagusia. Horretarako zenbait irizpidetara jo beharko dugu: errendimendua, balioa, ordaintzen diren zerga eta kontribuzioak, etab.
Nahiz kasu hauetan Kode zibila izango den aplikagarri, 1.091. art.ren harira, LARera moldatzen diren kontratu-klausulek indarrean jarraituko dute, itun horiek balio izango dute; halere, legearen aginduzko arauak (luzamendu, hobekuntza, jabetzaren eskurapen, etab.i buruzkoak) kontratuan esanbidez itunduak baldin badaude soilik izango dira aplikagarri. Akurapenari amaiera emateko, zuzenbide zibil amankomunean aurrikusitako kausez gain, akuratzaileak 83. art.ak aurrikusitakoak erabili ahal izango ditu; era honetan, 2. apartatuan xedatutakoa errespetatzen da.
Guzti honen xedea argia da: akurapenei buruzko legea nekazal araua da, nekazal ustiapenei zuzendua eta nekazaritza bultzatzeko asmoz emana, eta horretarako erabili behar da. Horregatik, ez da zilegi jabetza eskuratzeko eskubidea urbano-izaera duen finkei ere ematea, nekazal funtziorik (beharrezkoa LAR eta Landa-Akurapen Historikoei buruzko Legea aplikatzeko) betetzen ez dutenez. Maizterrari eskubide hau nekazal ustiapena jarraitzeko ematen zaio, eta ez espekulazio-modura gero erabili ahal izateko50.
c) Landatar izaera galtzea: finkak, beste erabilera batzuetara bideratzen delako, nekazal ustiapenaren izaera gal dezake. Kasu hauetan, eta landa- -akurapentzat ezin har daitekeenez, ezin izango da jabetza eskuratzeko eskubidea egikaritu. Bestalde, kontuan izan behar da normalean finkari beste erabilera ematen bazaio, maizterrak bere nekazalari profesionalaren edo lur-lantzaile pertsonalaren izaera galdu egingo duela, eta beraz bere eskubidea ere galdu egingo du.
d) 1/1992 Legeko 2.1. artikuluan ezartzen denez, luzamendu-epean ezin izango da LAReko 73. artikuluak jasotzen duen subrogazio-eskubidea egikaritu. Honen asmoa lege-maulari itzuri egitea da: maizterrak berak bete behar ditu lur-lantzaile pertsonalaren ukanbeharrak (beharrezkoak eskubidea egikaritzeko); baina, maizter horrek ez baditu ukanbehar horiek betetzen, bete ditzakeen pertsonari subroga diezaioke maizter-izaera, gero honek eskubidea egikaritu ahal izateko. Une batean maizterrak bere lur-lantzaile izaera galtzen badu, jabetza lortzeko eskubidea ere galdu egiten du; horregatik, ez da onargarri eskubidea berpiztea subrogazioak eskaintzen duen bidea erabiliz; subrogazio hori bere lur-lantzaile pertsonalaren izaera galdu aurretik egin behar da.
## **4) Balorazioa: aurreko legerian eta oraingoan.**
83/1980 Legearen arabera, prezioa epaileak erabakitzen du, LEFeko arauterian jasotakoa kontuan hartuz. Honi buruz arazo asko planteatu dira Auzitegietan, eta Auzitegi Gorenak ere ez du doktrina bateratu bat plazaratu51. Praktikan eztabaida zein artikulu den aplikagarri erabakitzean datza: 39. art.52 edo 43. art.53. 39. art.ak formula zehatz bat ezartzen du, eta 43.ak irizpide errealak erabiltzeko aukera ematen du, merkatuko prezioa lortzeko. 39. art. aplikatuz gero, 43. art. kontutan izan gabe, ondasuna bere balio erreala baino askoz gutxiago baloratuko litzateke. Eta ez da hori LARak nahi duena; honek bere prezio justua eman nahi dio finkari, eta LEFaren helburua ere horixe bera da. Hau da, LEFeko 43. art.ak jasotzen dituen irizpideak, esanbidez zehaztu gabe daudenez, erabakimen judizialaren arabera geratzen dira ondasunen balio erreala lortu ahal izateko; irizpide horiek bidezkoak dira beste bideetatik lortutako balioa nabariki bere balio erreala baino txikiagoa bada. LEFeko 43. art.ko irizpideak aplikatzearen alde, LARak prezioa finkatzeko bertara bidaltzen duenean, LEFeko arrazoi-azalpeneko 4. apartatuan jasotakoa aipa daiteke, *balio justu*ari buruz azalpenak ematen dituenean.
8/1990 Legeak, uztailaren 25koa, Eraentza Urbanistikoaren erreforma eta Lurraren Balorazioari buruzkoak54, irizpide berri bat ezarri zuen. Lege honen 67. artikuluak isinbidezko igorpena egiten du 38/1988 Legearen 68. eta hurrengo artikuluetara (Hazienda Lokalei buruzkoa). Honek oinarrizko irizpide bakarra ezartzen du: nekazal emankortasuna, alegia. Honela, nekazal lurra baloratzeko, nekazaritzakoak ez diren elementuak kanpoan uzten dira.
Orain, 1/1992 Legeko 2.2. art.an jasotzen denez, prezioa katastroko balorazioaren eta salmentan eskualde horretan antzeko finkek duten balioaren arteko batezbeste aritmetikoa izango da. Formula berez oso sinplea da. Katastroko balorazioak ez du inongo eragozpenik sortzen. Arazoa merkatuko balio hori finkatzean datza; prezio hori finkatzeko, Legeak Arbitraje-Batzarrei ematen die ahalmena prezio hori finkatzeko. Beraz, Batzar hauetara jotzea beharrezkoa da, horretarako ezarrita dagoen prozedura jarraituz. Prezio hori ezartzeko irizpidea legeak berak ematen du, eta honen erabakia nahikoa finkotzat jo daiteke: epaileak ez du aldatuko honen erabakia, errakuntza- -kasu nabaria ez badago behintzat. Dena den, lehenik finka eskuratzeko eskubidea duen ala ez erabaki beharko da, eta horretarako, adostasun ezean, Auzitegietara jo beharko da. Honela, Epaitegira iristen ziren arazo gehienek azaltzen zuten problematika (prezioarena, alegia) konponduta gelditzen da. Baina, zein irizpide jarraitu behar da merkatuko balioa finkatzeko? Lege berriak, aurrekoak ez bezala, ez du Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legera inongo igorpenik egiten; horrela, batzuen ustetan 9/1990 Legeko emankortasunaren irizpidea aplikatu beharko da, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko legeria aplikatuz, baina, beste batzuentzat, merkatuko balioa erabakitzeko nekazaritzakoak ez diren kanpoko elementuak ere kontutan hartu beharko dira. Maizterraren eta jabearen tirabira horri jurisprudentziak eman beharko dio erantzuna.
Guzti hau, noski, alderdien arteko akordiorik ez baldin badago; honek lehentasuna izango du beti.
## **5) Prozedura. Errenten kontsignazioa.**
Jabetza eskuratzeko eskubide honi buruzko arazoak konpontzeko Epaitegietara jo behar baldin bada, kognizio-prozedurari jarraituz erabakiko da, LAReko 131. art.aren ariora.
Aipamen berezia merezi du errenten kontsignazioaren arazoak55. LAReko 136.3. art.ak ezartzen duenez, auzian zehar betetzen diren errenta- -epeek kontsignatuak izan behar dute, bestela maizterrari murtziloa edo helegitea utzitzat joko zaio. Jurisprudentzia ugariak obligazio hau Landa-Akurapenei buruzko Legeria bereziaren arabera izapidetzen diren auzi guztietan bete behar dela aipatu du, atzeraeskuratze kasuetan ezik56. Arrazoia erraza da argitzea: akurapenak indarrean jarraitzen du salmenta burutu eta prezioa ordaindu arte; une horretatik maizterra jabe bihurtzen da eta errenta ordaintzeko obligazioa desagertu egiten da; horregatik une hori iritsi arte beharrezkoa da, eta auzia izapidetzen den bitartean, errenta ordaintzea edo kontsignatzea, alderdien egoerak orekatuta mantendu behar bait dira. Ordainketa edo kontsignazio hori errenta normalean ordaintzen den egunean egin beharko da, zeren bestela ez bait da onargarria; okerrik gabe egin beharko da denboraz eta eraz57.
Obligazio hori auziaren hasieratik mantentzen da, *murtzilo* edo *helegite*az hitzegiten bait du legeak. Nahiz maizterra izan auzijartzailea (eta are gehiago demandatua bada) errenta kontsignatzeko obligazioa du. Obligazio horren epea auzian zehar betetzen bada, eta ez badu betetzen, nahitaez alderdi interesatuak salatu beharko du ez betetze hori. Baina, ukanbehar hori ofizioz aplikatu behar dute Auzitegiek helegitea onartzeko; helegitea onartu aurretik Auzitegiak ziurtatu beharko du errenta guztiak ordainduta dituela maizterrak; kasu hauetan helegitea tartekatzerakoan bete daiteke obligazio hori nahiz epez kanpokoa izan.
Bietan eragingo duen ondorioa maizterrari auzia utzitzat jotzea izango da. Honelako kasuan eta, batipat, maizterrak bere borondatez akzioa uzten badu, berriz egikari al dezake akzioa eskubide bera eskatuz? Hona hemen erabaki beharreko beste puntu bat, kontrako eta aldeko argudioak onartzen dituena.
#### **6) Ez-egikaritzaren ondorioak.**
Legeak, eta maizterrak jabetza ez badu eskuratu nahi edo eskuratzeko eskubidea ez bazaio arrezagutzen, izaera sozialeko zenbait erabaki hartzen ditu, maizterraren babesa areagotuz. Erabaki horiek 1/1992 Legeko 3. eta 4. artikuluan bilduak datoz, eta, batipat, adineko maizterrei zuzenduta daude, etxebizitzarik gabe gera ez daitezen.
Luzamenduaren azken nekazal urtean maizterrak finka uzten badu jabearen eskaeraz, edota nahitaezko desjabetzapena dela eta ustiategia kentzen badiote, finkak balio duen hirutik bat jasotzeko eskubidea izango du. Egia esan, jabeak balio hori ez ordaintzeko bidea argi dago; nahikoa du azken urte horretan finkaren itzulpena ez eskatzea, eta jadanik finka LARaren menpean jartzen denean, honek jabeari finka berreskuratzeko eskaintzen dizkion baliabideak erabiltzea.
Bestalde, maizterrak, eta 3. artikuluaren arabera, berrogeitamabost urte beteak balitu 1992ko otsailaren 11a baino lehen, jubilazio- edo baliaezintasun iraunkorreko pentsioa lortu arte luzatuko da akurapena; halere, gehienez hirurogeitamabost urte bete arte luzatuko zaio, eta, beti ere, lur-lantzaile izaten jarraitzen badu.
Azkenik, eta aurreko bi lerroaldetan esandakoaren kalterik gabe, landa- -akurapenean etxebizitza sartzen bada eta maizterra bertan bizi bada, honek eta bere ezkontideak bertan bizitzen jarraitzeko eskubidea izango dute bizi diren bitartean; horretaz aparte finka osoaren ehuneko hamarra (eta gehienez hektarea bateraino) ere akurapenean edukitzeko eskubidea izango dute. Beti ere, hori posible bada, hau da, nahitaezko desjabetzapenik ez bada egon. Legeak ezartzen duenez, errenta ordaindu beharra izango dute, akurapenak jarraitu egiten bait du, baina, kasu hauek, zein akurapen-mota dira?. Landa-akurapenei buruzko legeria ala Hiri-akurapenei buruzkoa aplikatu behar zaie? Galdera benetan garrantzi handikoa da, eta erantzuna eman beharko zaio, 1998. urtetik aurrera horrelako kasuak praktikan agertuko bait zaizkigu.
#### **V.- Ondorioak**
1/1992 Legea landa-akurapenen arazoa nekazal mundura egokitzeko asmoz egina da; sektore honen errealitate soziala hartzen du kontuan, hartzen dituen erabakiek adierazten dutenez. Hori, hasieratik egin behar zen zerbait da, hots, LARaren eraentzan konpondu beharreko gaia zen; baina honek eskaintzen zuen parada hori ez zen aprobetxatu. Honek frogatzen du, eta Euskal Herriko nekazal mundua erreferentziatzat hartuta, hasierako manamendu haiek ez zirela batere egokiak euskal nekazal arloarentzat.
Egun, iragankorra den eraentza LARetik ateratzen da, eta Lege berezian arautzen da nahitaez jabetza eskuratzeko eskubidea; lege hau denbora bat pasa ondoren iraungituko da, eta landa-akurapenezko erlazio argiak eta egokiak soilik geratuko dira indarrean, behingoz normalizazio batera iritsiz.
Halere, azken Lege honek bi puntu erabaki gabe utzi ditu: batetik, LAReko 98.2. art.ak soberan jarraitzen du; manamendu honek ez du zentzurik berez, erredundantzia soil bat besterik ez delako, doktrinak ikusi duen moduan. Eta bestetik, LAReko Xedapen Iragankorreko 1.3. puntuak indarrean jarraitzen du; badirudi legegilearen errakuntza besterik ez dela puntu hori derogatu ez izana, eta beraz derogatutzat har daiteke; indarrean jarraitzen dueneko postura hartuz gero, aterako litzatekeen ondorio bakarra maizterrak, bere eskubidea egikaritzeko orduan, manamendu hau (ahaztu gabe LARaren barnean dagoela), edo 1/1992 Legeak eskaintzen dion eraentza aukeratu ahal izango duela izango litzateke.
Legeria berria jabeari finka berreskuratzeko inongo aukerarik ez ematea kritika daiteke, berak nekazari profesionalaren edo lur-lantzaile pertsonalaren baldintzak betetzen baditu, beti ere zenbait muga jarriz: lurrak lantzeko betebeharra, maizterraren etxebizitzarako eskubidea arrezagutuz horren beharra baldin badu, etab.
Dena den, kontuan izan behar da beti nekazal asmoak nagusitu behar duela. Legeria honen helburua nekazal sektorearen garapena eta onura da, eta arauak interpretatzerakoan nekazaritzaren aldeko printzipioek nagusi izan behar dute. Azken finean, eraentza hau, nekazal egitura egokitzeko tresna eta lehen pausua besterik ez da. Azken helburua lurraren emankortasuna eta zaintza lortzea eta bultzatzea da, eta hori lortzeko lehen pausua nekazariari lantzen duen lurraren jabetza ematea da, jabeak maizterrak baino inbertsio gehiago egiteko eta errendimendu handiagoa lortzeko gogoa bait du.
Baina, arazo juridikoei begiratuz, eta aipatzen joan garenez, oraindik konpondu beharreko hutsune juridiko asko geratzen dira, doktrinak eta jurisprudentziak bete beharrekoak arauen interpretazio egokiena aukeratuz.
# **Oharrak**
- 1 1981ko urtarrilaren 30eko BOEan argitaratu eta handik hogei egunen buru indarrean sartu zena (otsailaren 19an).
- 2 Llombart Mª Desamparados, "Los derechos de adquisición preferente de fincas rústicas a favor de los arrendatarios", *Revista de Derecho Privado*, 1983ko apirila, 337.
- 3 1987ko otsailaren 13ko BOEa.
- 4 1/1992 Legea, otsailaren 10ekoa, Landa-Akurapen Historikoei buruzkoa; 1992ko otsailaren 11ko BOEa, argitaratze egunean indarrean sartu zena.
- 5 ikus Kode zibileko 3. eta 7. artikuluak.
- 6 Lege-Proiektua 1978ko urriaren 11an bidali zen Nekazaritza eta Justizi Batzorde Mixtora.
- 7 Lamo de Espinosa ministrariaren adierazpenak, 1980ko irailaren 9ko Gorteetako 106. Aldizkari Ofizialean jasoak.
- 8 Ballarín Marcial Jauna, Notario eta Nekazal Zuzenbideko irakasle; UCDren bozeramaile Landa-Akurapenari buruzko Lege-proiektua defendatzeko Senatuan; bertan esandako hitzak.
- 9 Lleidako Audientzia Probintziala, 1983ko ekainaren 17ko epaia. Ponentea: Pérez Lagasa Jauna (RJC, III-1.983, 20).
- 10 Zentzu honetan Auzitegi Goreneko Lehenengo Salaren 1991ko urtarrilaren 18ko epaia (RAJ 302) ikus daiteke.
- 11 ikus Konstituzioko 33. artikulua.
- 12 Navarro Delege Gabriel, "El derecho de adquisición forzosa de la ley de arrendamientos rústicos"*, Revista Jurídica de La Ley*, 1990-2, 1142.
- 13 Gil-Robles y Gil-Delgado, *Comentarios prácticos a la Ley de Arrendamientos Rústicos*, Civitas, Madril, 1982, 2ª Edición. Hidalgo Manuel, *Ley de arrendamientos rústicos*. *Comentario y formularios*, Tecnos, Madril, 1986.
- 14 Ikus lege honen 1. artikulua, bere aplikazio-eremuan hiru supostuak jasotzen ditu. Haren c) apartatuan argi geratzen da 83/1980 Legeko 99. artikuluan supostu bakar bat jasotzen zela, eta ez bi.
- 15 Data honek arazoak sor ditzake: 1888ko urriaren 8a (Calbacho Losada Fernando), edo 1889ko uztailaren 25a (Navarro Delage Gabriel).
- 16 1954eko abenduaren 17ko BOEa.
- 17 Hidalgo Manuel, *Ley de Arrendamientos Rústicos. Comentario y formularios*. Tecnos. Madril. 1986. 192.
- 18 Kontzeptu honen zehazpena aurreko legerian, Erregelamenduko 83.3. artikuluan egin zen, eta 83/1980 Legean 16. artikuluan egiten da.
- 19 kontuan izan 98. artikulua azaltzerakoan prezioari buruz esandakoa.
- 20 Landa-Akurapen ororen (kasu berezi hauek barne) luzamendu eta iraupenari buruz ikus: Vattier Fuenzalida Carlos, "Tipología, duración y prórroga del arrendamiento rústico", *La Ley* 1983-3, 981; "La duración y la renta de los arrendamientos rústicos", *Revista de Derecho Privado*, 1983ko Uztaila-Abuztua, 671. Ruiz de la Cuesta Cascajares, Rafael; *"*La interpretación del término año agrícola en la vigente Ley de Arrendamientos Rústicos", *Revista Crítica de Derecho Inmobiliario*, 1990ko Maiatza-Ekaina, 598. zk, 1.009 (ikus hemen 6. puntua: Ondorioak).
- 21 haien artean Euskal Herriko Nekazarien Elkartea.
- 22 honi buruz ikus De la Cuesta Cascajares Rafael,*"*La interpretación del término año agrícola en la vigente Ley de Arrendamientos Rústicos", *Revista de Derecho Inmobiliario*, 1990ko Maiatza/Ekaina, 598. zk., 1.009.
- 23 Zentzu honetan ikus daitezke, besteen artean, Auzitegi Goreneko Lehenengo Salaren honako epai hauek: 1986ko martxoaren 10ekoa (*La Ley* 1986-4, 643) eta 1989ko apirilaren 28koa (*La Ley* 1989-3, 672)
- 24 ikus gai honi buruz Entzutegi Probintzialetako hainbat eta hainbat epai jasotzen dituen "Monografía Jurisprudencial: Juicio de desahucio pro precario", *La Ley*, 1981-3, 713.
- 25 Kontuan izan epaien datak.
- 26 ikus Kode zibileko 1.740. eta hurrengo artikuluak, eta hauei buruzko doktrina.
- 27 Prekarioa eta bere eremuari buruz ikus Auzitegi Goreneko Lehen Sekzioaren honako epai hauek: 1964eko Urtarrilaren 10ekoa (RAJ 121), 1986ko urriaren 29koa (RAJ 6016), eta 1987ko urriaren 22koa (RAJ 7463).
- 28 Ikus Auzitegi Goreneko Lehenengo Salaren 1979ko apirilaren 18ko epaia (RAJ 1406). Baita Bilboko Entzutegi Probintzialaren 1985ko ekainaren 25ko epaia (*La Ley*, 1985-4, 312).
- 29 Ikus, besteak beste, 1947ko apirilaren 11ko (RAJ 464), 1964eko otsailaren 5eko (RAJ 612), eta 1990ko uztailaren 5eko (RAJ 5777) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak.
- 30 Zentzu honetan ikus Auzitegi Goreneko Lehen Sekzioaren 1964eko urtarrilaren 10eko epaia (RAJ 121).
- 31 Kode zibileko 1.750. artikuluaren arabera.
- 32 Sanz Viola Ana Mª, "El profesional de la agricultura y el cultivador personal en la Ley de Arrendamientos Rústicos: delimitación de conceptos y orientaciones jurisprudenciales"*, Actualidad Civil* 1988-2, 2.739. Marin Valverde Asunción, "El profesional de la agricultura en la vigente Ley de Arrendamientos Rústicos", *La Ley* 1985-4, 1.231.
- 33 ikus 83/1980 Legeko 14. artikulua.
- 34 Iritzi honetakoak dira De los Mozos José Luis, "La nueva Ley de Arrendamientos Rústicos. Comparación crítica con la legislación anterior", *Revista de Derecho Privado*, 1982ko otsaila, 99; Marin Velarde Asunción, "El
profesional de la agricultura en la vigente Ley de Arrendamientos Rústicos", *La Ley*, 1985-4, 1231; *"*La vigente Ley de Arrendamientos Rústicos", *La Ley*, 1985-4, 1231; Agundez Fernandez A., *Comentarios a la Ley de Arrendamientos Rústicos*, Comares, Granada, 1987; eta Fonseca Gonzalez Rafael, *"*El cultivador personal y su jubilación en la nueva Ley de Arrendamientos Rústicos", *Revista de Derecho Privado*, 1983ko Ekaina, 541. Aldiz, iritzi horren kontrakoak direla ematen du GilL-Robles eta Gil-Delgado, *Comentarios prácticos a la Ley de Arrendamientos Rústicos*, Civitas, Madril, 1982, 77 eta 83; eta Cobacho Gomez J.A., *Estudios sobre la Ley de Arrendamientos Rústicos*, Universidad de Murcia, 1986, 40. Dena den, jurisprudentzian oraindik ez dago argi arazo hau; ikus, esaterako, 1991ko abenduaren 23ko (*La Ley* 1992-1, 760) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaia, non lur-lantzailearen kontzeptua nekazaritzako profesional kontzeptuarekin, guztiz bat ez datorrela, nahiz erlazionatuta egon biak.
- 35 83/1980 Legeko 15. artikulua.
- 36 1985ko ekainaren 3ko (RAJ 3092), 1985ko abenduaren 19ko (RAJ 6601) eta 1991ko abenduaren 23ko (*La Ley* 1992-1, 760) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak.
- 37 1988ko Apirilaren 27ko (La Ley 1988-3, 650) eta 1985ko apirilaren 25ko (RAJ 1812) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak.
- 38 1982ko urriaren 19ko (RAJ 5561), 1987ko uztailaren 17ko (RAJ 5797) eta 1990ko uztailaren 18ko (La Ley 1990-4, 766) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak.
- 39 1988ko urtarrilaren 28ko Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaia (*La Ley* 1988-2, 224).
- 40 Fonseca Gonzalez Rafael, "El cultivador personal y su jubilación en la nueva Ley de Arendamientos Rústicos", *Revista de Derecho Privado*, 1983ko Ekaina, 541.
- 41 ikus 1989ko otsailaren 20ko epaia, eta honi buruzko komentarioak: De La Cuesta Saenz José Mª, *Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil*, 1989ko Urtarrila/Maiatza, 19. zk, 255.
- 42 1986ko maiatzaren 19ko (RAJ 2732) eta 1987ko abenduaren 11ko (*La Ley* 1988-1, 402) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak.
- 43 1986ko maiatzaren 19ko (RAJ 2732) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaia.
- 44 Hidaldo Manuel, *Ley de Arrendamientos Rústicos. Comentario y formularios*, Tecnos, Madril, 1986, 192.
- 45 Muga horiek gaindituz gero, ezin du maizter izan justiziazko arrazoiengatik, Auzitegi Goreneko Lehen Salak 1991ko urriaren 8ko epaian (*La Ley* 1991-4, 811) dioenez.
- 46 Cutillas Torns Jose Mª, "Reflexiones sobre el concepto de finca rústica", *La Ley* 1986-2, 1.212.
- 47 beste askoren artean ikus, esaterako, 1988ko urtarrilaren 29ko (RAJ 492), 1988ko apirilaren 20ko (RAJ 2669) eta 1987ko irailaren 18ko (RAJ 7726) Auzitegi Goreneko Laugarren Salaren epaiak.
- 48 beste askoren artean, 1987ko maiatzaren 18ko eta 1949ko maiatzaren 31ko Auzitegi Goreneko epaiak.
- 49 Gipuzkoari dagokionez, begiratu 1984eko uztailaren 12ko (RAJ 3944) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaia; ikus ere Garcia Cantero Gabriel, *Más sobre el derecho guipuzcoano "*(en torno a la sentencia del Tribunal Supremo de 12 de julio de 1984", in *Jornadas de Estudios sobre la actualización de los Derehcos Históricos Vascos*, Bilbo. Euskal Herriko Unibertsitatea, 1986.
- 50 Alderatu Legearen 84. art.rekin: honek maizterrari jabetza lortuz gero finka lurlantzeko obligazioa ezartzen dio nekazal izaerako lurrak izanda ere. Obligazio hau 1/1992 Legeko 2.4. art.an errepikatzen da.
- 51 Calbacho Losada Fernando, "La determinación del justo precio en los supuestos de acceso a la propiedad, regulados en la Ley de Arrendamientos Rústicos. Falta de unanimidad en la doctrina del Tribunal Supremo (Comentarios a la sentencia de 30 de abril de 1987)", *Anuario de Derecho Civil*, Tomo XLI, Fase II, 625.
- 52 1987ko apirilaren 30ko (RAJ 2876) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaia. Honi buruzko komentarioak: Torres Garcia Teodora F., *Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil*, 1.987.ho Apirila/Abuztua, 14. zk., 4611.
- 53 1988ko uztailaren 15ko (*La Ley* 1988-1, 97) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaia.
- 54 Uztailaren 27ko BOEa; zuzenketak, abuztuaren 4eko BOEan.
- 55 Garcia Rodriguez Manuel Horacio, "De la consignación de rentas para recurrir en los supuestos de adquisición forzosa de la propiedad que prevé la Ley de
Arrendamientos Rústicos de 31 de diciembre de 1980", *La Ley* 1990-2, 1.1.98, eta *Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje,* 2/1991 (Tomo III, Mayo 1991, cuaderno 2), 163.
- 56 besteen artean, 1984eko uztailaren 3ko (RAJ 3791) eta 1981ko urtarrilaren 27ko (RAJ 40) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak.
- 57 beste askoren artean, 1985eko urriaren 22ko (RAJ 4962), 1981ko azaroaren 2ko (RAJ 4413), 1985eko abenduaren 20ko (RAJ 6610) eta 1985eko abenduaren 30ko (RAJ 6619) Auzitegi Goreneko Lehen Salaren epaiak. |
aldizkariak.v1-7-776 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 96 _2016_8",
"issue": "Zk. 96 _2016_",
"year": "2016",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **PAISAIA-IKUSPEGIA ETA BERE LAU DIMENTSIOAK: METODO INTERPRETATZAILE KONSTRUKTIBISTA BATEN PROPOSAMENA BILBOALDEKO HIRI BAZTERREKO PAISAIA MENDITSUEN KASUAN APLIKATUA**
**Tesiaren egilea**: Maider Uriarte Idiazabal
**Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
**Saila**: Arkitektura
**Tesi-zuzendariak**: Marte Mujika Urteaga (UPV/EHU) eta Sören Schöbel-Rutschmann (TU
Munich)
**Tesiaren laburpena**:
Tesi hau hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinaketa bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintzarentzat eta paisaiak zaharberritzeko prozedurentzat paisaiok, behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, horrek dakarren erronka legoke. Hortaz, lanak hiri-bazterreko paisaien kudeaketarako onuragarria izan daitekeen ezaugarri kualitatiboen erabileraren bidezko paisaia-izaeraren definizioa bilatzen du. Horretarako, tesiak paisaion izaeraren definizio onargarri bat formulatzen du eta dokumentatutako gizarte-eraikuntzak interpretatzen ditu. Helburua berezko paisaiaegiturak eta paisaiaren garapenaren joerak bilatzea da, berariazko kudeaketa eta plangintza-irizpide zehatzak sortzeko onuragarriak izan daitezkeelakoan.
Ikerketari hasiera eman zitzaion hiri-bazterreko paisaien izaera ulertzeko proposamen batekin, honako hiru oinarri hauek dituena: bata, paisaia gizarteak eraiki duen geruza anitzeko kontzeptu gisa ulertzen duen teoria-ikuspegia; bigarrena, konstruktibismoa oinarri duen interpretazio-tresna baten egituraketa; azkena, hiribazterreko paisaien ikerketa-kasu konkretu baten erabilera. Tesi-proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du.
Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusi ematen dituen metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa osatu da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako Paisaia-Ikuspegia tresna ikerketa-kasuan aplikatu da. Aplikazio horrek bi pauso edo eszenari jarraitu die: landa-lana eta artxibo-lana, alegia. Horrela, hastapeneko paisaia-izaeraren formulazio espekulatibo bat osatu da begi-bistakoak diren lurraldeelementuak oinarri hartuta, eta segidan, formulazio hori sakonago aztertu da agiritegietako dokumentuak erabiliz. Hortaz, emaitzak bi motatakoak dira: lehenengo, paisaiaren ulerkera sortzaile gisa aintzat har daitekeen berreraikuntza bat; eta bigarren, paisaiaren bilakaera ulertzeko eta hura kudeatzeko egitura ikusezinak, joerak eta aukerak identifikatu dira, nolabait lehenengo paisaia-karakterizazioaren osagarri direnak.
Tesiak proposatzen duen Paisaia-Ikuspegia tresnaren ekarpena hiri-bazterreko paisaiak ulertzeko hurbilketa konstruktibista batekin egiten du. Halaber, hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake. |
aldizkariak.v1-0-274 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.27 _2014_22",
"issue": "Zk.27 _2014_",
"year": "2014",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Sistema serotonergikoaren eta gongoil basalen arteko elkarrekintza: inplikazio funtzionala eta terapiaren alderdia Parkinsonen gaixotasunean**
*Cristina Miguelez*\**, Teresa Morera-Herreras, Ainhoa Sagarduy, Cristina Bruzos-Cidon, Asier Aristieta, José Ángel Ruiz-Ortega, María Torrecilla, Irrintzi Fernandez-Aedo*
> Farmakologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. (UPV/EHU)
> > \* cristina.miguelez@ehu.es
Jasoa: 2014-05-28 Onartua: 2014-07-22
**Laburpena:** Serotonina neurotransmisoreak funtzio ezberdinak betetzen ditu informazio-prozesaketaren modulazioan hainbat familiatako hartzaileen aktibazioaren bidez. Hauen artean, erreten ionikoa den hartzaile bat (5-HT3) eta G proteinei lotutako (5-HT1, 5-HT2, 5-HT4-7) hartzaileak daude. Neurona serotonergiko gehienak mesentzefaloan kokatuta daude, rafe nukleoetan bereziki. Gongoil basaletara (GB) iristen diren proiekzioak, batez ere *dorsal raphe nucleus*etik (DRN) heltzen dira. GBak oso ondo antolatuta dauden nukleo subkortikalez eratutako sarea da, GB-etako nukleoak *striatum*a, *subthalamic nucleus*a (STN), *globus pallidusa* (barrukoa, GPi eta kanpokoa, GPe) eta *substantia nigra* (*pars compacta*, SNc, eta *pars reticulata*, SNr) direlarik. GBek kontrol motorrean, emozioan eta funtzio kognitiboan parte hartzen dute, eta oso garrantzitsuak dira Parkinsonen Gaixotasunean (PG). Berrikuspen honek serotoninak GBen modulazioan duen funtzioa laburbiltzen du. Bestalde, elkarrekintza honek PGaren tratamenduan eta L-DOPArekin tratamendu kronikoak eragindako asaldura motorretan duen garrantzia eztabaidatzen da.
**Hitz gakoak:** serotonina, gongoil basalak, elektrofisiologia, Parkinsonen gaixotasuna, L-DOPAk eragindako diskinesiak
**Abstract:** The neurotransmitter serotonin has a multifaceted function in the modulation of information processing through the activation of multiple receptor families, including G-protein-coupled receptor subtypes (5-HT1, 5-HT2, 5-HT4-7) and ligand-gated ion channels (5-HT3). The largest population of serotonergic neurons is located in the midbrain, specifically in the raphe nuclei. In the basal ganglia (BG) nuclei serotonergic innervations come mainly from the DRN. The BG are a highly organized network of
EKAIA, 27 (2014) 9
EKAIA 27.indd 9 KAIA 19/12/14 08:10:56 9/12/14
subcortical nuclei composed of the *striatum*, *subthalamic nucleus* (STN), internal and external *globus pallidus* (GPi and GPe) and *substantia nigra* (*pars compacta*, SNc, and *pars reticulata*, SNr). The BG play a role in many functions like motor control, emotion, and cognition and are critically involved in diseases such as Parkinson's disease (PD). This review provides an overview of serotonergic modulation of the BG at the functional level and a discussion of how this interaction may be relevant to treating PD and the motor complications induced by chronic treatment with L-DOPA.
**Keywords:** serotonin, basal ganglia, electrophysiology, Parkinson's disease, L-DOPA induced dyskinesia
Garunaren inerbazio serotonergikoa rafe nukleoetatik dator. Hala ere, gongoil basalek (GBek) jasotzen dituzten zuntz serotonergikoek *dorsal raphe nucleus*ean (DRNan) dute oinarria. GBetan, besteak beste badaude serotonina, honen metabolitoa [1-3], garraiatzailea (SERT) eta hartzaileak (5-HT<sub>1</sub>-etik 5-HT<sub>7</sub>-ra). Hartzaile serotonergiko hauen banaketa GBetan zehar irregularra da, espezieen artean ere ezberdina izanik. Lan honek aztertzen du egoera fisikologikoan zein egoera patologikoan sistema serotonergikoak GBei nola eragiten dien, bai oinarrizko ikuspuntu batetik, bai eta ikuspuntu klinikotik ere.
# 1. GONGOIL BASALETAKO MODULAZIO SEROTONERGIKO FISIOLOGIKOA
Serotoninak, hartzaile serotonergikoen aktibazioaren bidez, GBetako nukleoen aktibitate fisiologikoa modulatzen du, bere kokapen neuroanatomikoari esker (1. taulan).
#### 1.1. Striatuma
Striatumak GBetara iristen den informazioa bidaltzen du, eta beraz nukleo hau ezinbestekoa da funtzio motorrean. Badira serotoninak striatumeko funtzioari eragiten diola iradokitzen duten ikerketak; hain zuzen ere kontrako eragina ikusi izan da striatumean DRNaren estimulazio eta serotoninaren administrazio lokalaren ondorioz [33-36].
Gainera, 5-HT<sub>1A</sub> eta 5-HT<sub>1B</sub> sinapsi aurreko hartzaileen estimulazioak serotoninaren askapena inhibitzen du *striatum*ean [37,38]. Hartzaile hauek beste neurotransmisore batzuen askapena ere kontrolatzen dute. Izan ere, 5-HT<sub>1A</sub> hartzailearen aktibazioak, bukaera kortikoestriataletan gertatzen den glutamatoaren askapena murrizten du [39-41]. Bestalde, 5-HT<sub>1B</sub> hartzailearen aktibazioak, zeharkako mekanismo baten bitartez, *striatum*eko dopamina neurotransmisorearen mailak areagotzen ditu [37] eta 5-HT<sub>2</sub> har-
10 EKAIA, 27 (2014)
EKAIA 27.indd 10 19/12/14 08:10:56
*Sistema serotonergikoaren eta gongoil basalen arteko elkarrekintza: inplikazio funtzionala eta terapiaren alderdia Parkinsonen gaixotasunean*
**1. taula.** Gongoil basaletako hartzaile serotonergikoen kokapena eta adierazpenaren dentsitatea: karraskari, primate eta gizaki osasuntsuen garunean.
| | GPe/GPi | Striatuma | STN | SNc/SNr | Erreferentziak |
|--------|---------|-----------|------|---------|----------------|
| 5-HT1A | +k | +k | +k | +k | k [4] |
| | +p | ++p | +p | +p | p [5,6] |
| | +g | +g | | | g [7] |
| 5-HT1B | +++k | ++k | +++k | +++k | k [8] |
| | +++g | ++g | | +++g | g [9] |
| 5-HT2A | ++k | ++k | +g | +k | k [10] |
| | +p | +p | | +p | p [11] |
| | ++/+g | ++g | | ++/+g | g [9,12-14] |
| 5-HT2C | ++k | ++k | +++k | +++k | k [15-18] |
| | +++g | +++g | | +++g | g [14,19] |
| 5-HT3 | | +k | | +k | k [20,21] |
| | | +++g | | ++g | g [22] |
| 5-HT4 | +++k | +++k | | +++k | k,p [23] |
| | +++p | +++p | | +++p | k [24] |
| | +++g | +++g | | +++g | g [9,25,26] |
| 5-HT5A | +k | +k | ++k | +++k | k [27] |
| 5-HT6 | | +++k | | ++k | k [28] |
| | | +++g | | ++g | g [29] |
| 5-HT7 | +k | +k | +g | +k | k [30] |
| | | +g | | +g | k,g [31] |
| | | | | | g [32] |
+++, handia; ++, tartekoa; +, txikia / k:karraskariak; p:primateak; g:gizakiak. GPe, kanpoko *globus pallidus*a; GPi, barneko *globus pallidus*a; STN, *subthalamic nucleus*a; SNc, *substantia nigra pars compacta*; SNr, *substantia nigra pars reticulata*.
tzailearen familiak *striatum*ean ekintza inhibitzailea du [42,43]. Horrela, Rueterren taldeak 5-HT2C hartzaileen aktibazioak *striatum*eko neuronen mintzaren kitzikakortasuna tonikoki inhibitzen duela ikusi du egindako ikerketa batean [44]. Hala ere, farmako serotonergikoen efektuak ezberdinak dira *striatum*eko gunearen arabera.
## 1.2. *Subthalamic nucleus***a**
*Subthalamic nucleus*ean (STNan) serotoninaren eragina korapilatsua da. DRNaren lesioak zein serotonina ezak, neuronen maiztasun elektrikoa areagotzen dute *in vivo* egindako ikerketetan [45,46]. Hala eta guztiz ere, aktibatutako hartzaile serotonergikoen araberako neuronen kitzikakortasunaren areagotzea edo gutxitzea deskribatu izan da nukleo honetan [46-50].
EKAIA, 27 (2014) 11
### 1.3. Globus pallidusa
Globus pallidusak (GP) bi segmentu ditu, barnekoa (GPi) eta kanpokoa (GPe). GPe-an serotonina ezak aldaketa nabariak eragiten ditu neuronen maiztasun elektrikoan [51]. Serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboa (SSRI) den fluoxetinak, GPe-ko neurona gehienak kitzikatzen ditu [52-54]. Are gehiago, patch-clamp izeneko teknikaren erabileraren bidez, aipatutako serotoninaren eraginak baieztatu dira nukleo honetan [55]. Bestalde, serotoninak sinapsi aurreko neuronetan gertatzen den GABA eta glutamatoaren askapena murrizten ditu karraskarien GPe-an [52]. Halaber, Kita eta bere lankideen arabera [56], serotoninak primateen GP-eko aktibitate elektrikoa aldatzeko gaitasuna du. Nahiz eta GPi-an serotoninak eduki dezakeen eraginari buruzko informazioa urria izan, berriki argitaratu da nukleo honetan hartzaile serotonergikoen agonisten administrazioak aho-mugimenduak sortarazten dituela [57].
#### 1.4. Substantia nigra
Substantia nigra pars reticulata (SNr), GPi-rekin batera, funtsezkoa da mugimenduari hasiera emateko. Nukleo honetan, *in vivo* egindako ikerketetan, serotoninak gehienetan eragin inhibitzailea eta [58,59], serotonina ezak ere, SNr-ren neuronen maiztasun elektrikoa murrizten du [60]. *In vitro* egindako ikerketek jakitera eman dutenez, serotoninak eragindako efektu lokala 5-HT<sub>2C</sub> eta 5-HT<sub>1B</sub> hartzaileen aktibazioaren ondorioz gertatzen da, efektu hau SNr-eko neuronen kitzikapena delarik [48,60-62].
Oraindik ez dago ondo finkatuta *substantia nigra pars compacta* (SNc) nukleoa osatzen duten neurona dopaminergikoen modulazio serotonergikoa. Serotoninaren eragina inhibitzailea den bitartean [63,64], DRNaren lesioak ez du SNc-aren aktibitatea eraldatzen, eta gainera DRNaren kitzikapen elektrikoak neurona gutxi batzuen inhibizioa baino ez dakar [65]. Bestetik, SSRIren administrazioak ez du SNc-aren aktibitatea aldatzen [66], eta serotonina ezak ere ez dio eragiten kitzikakortasunari [38,40]. 5-HT<sub>2</sub> hartzaileen antagonista ez-selektiboek, SNc-aren neuronak kitzikatzen dituzten bitartean [67], 5-HT<sub>4</sub> hartzaileen aktibazioak haloperidolak eragindako kitzikakortasuna sahiesten du garuneko gune horretan [68].
# 2. SISTEMA SEROTONERGIKOAREN FUNTZIOA PARKINSONEN GAIXOTASUNEAN
Jakina da Parkinsonen Gaixotasunean (PG) neurotrasmisio dopaminergikoak behera egiten duela SNc-eko neuronen endekapenaren ondorioz. Sistema dopaminergikoarekin batera, PG pairatzen duten gaixoek, beste sistema batzuetan ere asaldurak nozitzen dituzte, sistema serotonergikoan, esate baterako [69,70]. *Postmortem* egindako ikerketek, erakutsi
12 EKAIA, 27 (2014)
EKAIA 27.indd 12 19/12/14 08:10:56
dute DRNko neurona serotonergikoen galera gertatzen dela gaixotasunak aurrera egin ahala. Horrez gain, GBek kontrol serotonergikoa ere galtzen dute. Hau da, serotonina eta bere metabolitoaren kontzentrazioak murriztu egiten dira eta SERTaren adierazpena ahuldu egiten da [70-77] garuneko nukleo hauetan. PGan hartzaile serotonergikoen adierazpena aldakorra da, hartzailearen kokapenaren eta motaren arabera (1. Taula). Neurotrasmisio serotonergikoaren eraldaketa hau depresioarekin harremanetan dago. Izan ere, PG duten gaixoen erdiak sintoma motorrak izateaz gain depresioa ere pairatzen du [78].
MPTP toxinarekin lesionatutako primateak edo 6-hidroxidopamina (6-OHDA) toxinarekin lesionatutako karraskariak dira PG ikertzeko animalia eredurik erabilienak. Toxina hauek SNc-eko neuronen galera eragiten dute eta ondorioz parkinsonen sintomak azaltzen dira animalietan. Ikertzaileek, animalia eredu hauek erabili dituzte eta emaitza kontraesankorrak argitaratu dituzte sistema serotonergikoan gertatzen diren aldaketen inguruan. Desadostasun hau desberdintasun metodologikoetan datza, besteak beste administratutako toxinaren kontzentrazioan, injekzioaren kokapenean edota animaliaren adinean. Ikerketa batzuetan, aurkitu da striatumean zuntz serotonergikoak areagotuta daudela [79-82], baina beste ikerketa batzuetan, aitzitik, zuntzen murrizketa [75,83] edo aldaketa eza [84] egiaztatu da. Gainera, serotoninaren mailak handituta [80,81,85,86], murriztuta [6,87,88] eta aldaketarik gabe mantentzen direla ere esan da [89,90]. 1. Irudian ikus dezakegun bezala, GBen hartzaile serotonergikoetan ere aldaketak gertatzen dira laborategiko PGaren animalia eredu ezberdinetan (1. Irudia).
Bestalde, DRNan eraldaketak gertatzen dira neuroendekapen dopaminergikoaren ondorioz; esate baterako, MPTP primateetan 5-HT<sub>1A</sub> hartzailearen adierazpena areagotuta dago [6], edota arratoietan 5-HT<sub>1A</sub> hartzailearen agonistek neuronen aktibitatean duten eragin inhibitzailea murriztuta dago [91]. Ikerketa elektrofisiologikoek, 6-OHDA lesio eredu ezberdinak erabilita, deskribatu dute neurona serotonergikoen aktibitate basala areagotuta dagoela parkinsonismo egoeran [84,91-93]; hala ere, beste ikerlan batzuek alderantzizkoa adierazi dute [94] edo aldaketarik ez dagoela proposatu dute [95].
Denetariko emaitzak daude, baina argi dago sistema serotonergikoa parkinsonismo egoeran kaltetuta dagoela. Ikerlan kliniko eta prekliniko gehiago egin beharko dira, animalia eredu eta lagin kopuru handiagoetan, sistema serotonergikoak PGaren estadio desberdinetan duen funtzioa argitzeko.
EKAIA, 27 (2014) 13
EKAIA 27.indd 13 19/12/14 08:10:56

**1. irudia.** Gongoil basaletako hartzaile serotonergikoen banaketa adierazten duen diagrama erraztua.
EKAIA 27.indd 14 KAIA 19/12/14 08:10:56 9/12/14
Serotoninaren hartzaile bakoitza kolore ezberdinez adierazita dago (ikus bedi irudia): Urdin ilunez bide inhibitzailea eta gorriz bide kitzikatzailea. Dopaminaren lotailu modulatzaileak urdin lazulitaz adierazita daude, eta berdez serotoninaren bide modulatzaileak. DRN, *dorsal raphe nucleus*a; GP, *globus pallidus*a; STN, *subthalamic nucleus*a; SNc, *substantia nigra pars compacta*; SNr, *substantia nigra pars reticulata*.
### 3. **SISTEMA SEROTONERGIKOAREN ZEREGINA L-DOPAK ERAGINDAKO DISKINESIETAN**
Dopaminaren aintzindaria den L-DOPA, PG tratatzeko aukera farmakologikorik eraginkorrena da; hala ere, ez du gaixotasunaren progresioa geldiarazten. Gainera, L-DOPAren administrazio kronikoak asaldura motorrak eragiten ditu, L-DOPAk eragindako diskinesiak (LED), hain zuzen ere. Eragin kaltegarri hauek, besteak beste, sistema serotonergikoan gertatzen diren aldaketekin harremanak dituzte. Esate baterako, lan batek elkarrekin erkatu ditu diskinesiak garatu dituzten gaixoak eta garatu ez dituztenak, eta ezagutzera eman du gaixo diskinetikoengan GPan eta *striatume*an inerbazio serotonergikoa areagotuta dagoela [75]. Gehiegizko inerbazio serotonergiko hau asaldura motorren larritasunarekin lotuta dago. Aitzitik, beste ikerlan batzuek aditzera eman dute agian ez dagoela gaixo diskinetiko eta ez diskinetikoen *postmortem striatum*eko serotonina eta SERT mailen arteko desberdintasunik [73,111], eta L-DOPArekin tratamendu kronikoak ez diola eragiten SERTen adierazpenari [112].
L-DOPArekin tratatutako PG duten gaixoengan egindako beste ikerketa batek, agerian utzi du kortexeko zenbait gunetan 5-HT1A hartzailearen adierazpena areagotuta dagoela; hala ere *striatum*, GP, SN edo talamoan ez da aldaketarik ikusi [7]. Gainera, gaixo hauen SNr-an 5-HT2C hartzailearen adierazpena ere areagotuta dagoela ikusi da [109].
Animalia ereduen erabilerak, LEDren mekanismo fisiopatologikoak hobeto ulertzeko baliagarriak gerta daitezkeen datuak ekarri ditu. Egun, jakina da kanpotik administraturiko L-DOPA bukaera serotonergikoetan pilatzen dela, dopaminara eraldatzen dela eta hainbat gunetara askatzen dela, besteak beste *striatumera*. Horrela, kitzikapen ez-fisiologikoa eragiten die sentsibilizatuta dauden hartzaile dopaminergikoei [113-117].
DRNaren lesioak, L-DOPAren administrazio akutuaren ostean, diskinesien garapena [114,118] eta dopaminaren askapena [115] gutxitxen ditu. Sistema serotonergiko eta dopaminergikoaren arteko elkarrekintza hau elkarkaria da. L-DOPAren administrazioaren ostean serotonina mailak jeisten direnez, efektu honi aurre egin diezaiokete farmako serotonergikoek [98,119-124]. Ikerketetan aditzera eman izan da animalia diskinetikoetan, batzuetan SERTen adierazpen mailak areagotuta daudela [75], baina
EKAIA, 27 (2014) 15
EKAIA 27.indd 15 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
beste batzuetan aldaketarik gabe edo murriztuta azaltzen direla [84,125]. L-DOPAren tratamenduak hartzaile serotonergikoen adierazpena modu ezberdinean eraldatzen du GBetan zehar (1. Irudia). Pentsa daiteke neurona dopaminergikoen bukaera mailan gertatzen direla sistema serotonergikoan jazotzen diren aldaketa nagusiak. Izan ere, arratoi diskinetikoen DRNko neurona kopuruan [75,126] edota serotonina edo dopaminaren mailetan ez da aldaketarik deskribatu [127].
## 4. **GARRANTZI KLINIKOA**
L-DOPAren tratamendu kronikoa hartzen duten gaixo gehienek asaldura motorrak pairatzen dituzte, baina oraindik ez dago LEDren agerpena saihesteko edo tratatzeko tresna farmakologiko eraginkorrik. Hori dela eta, 5-HT1A/1C hartzaileak zein dopaminaren askapenaren erregulazioan parte hartzen duten eragile zelularrak proposatu dira itu farmakologiko gisa. L-DOPArekin kronikoki tratatutako animalietan 5-HT1A/1C hartzaileen agonistek murriztu egiten dute LEDren adierazpena, L-DOPAk eragindako errendimendu motorraren hobekuntza kaltetu gabe [128-130]. Gainera, 5-HT1A hartzaileen agonista den 8-OH-DPATaren administrazioak, L-DOPAk sortutako zelula kanpoko dopaminaren mailaren igoera saihestea eragiten du [131]. Beste farmako batzuek, serotoninaren neurotransmisioa modulatzen dutelarik, LEDak tratatzeko eraginkortasuna erakutsi dute.
Honela, serotoninaren aitzindaria den 5-hidroxitriptofanoarekin egindako tratamenduak, LEDren agerpena murrizten du L-DOPArekin lehenengo aldiz tratatutako arratoietan [132]. 5-HT2A hartzaileen alderantzizko agonista den ACP-103-ren administrazioak dardara murrizten du karraskarietan eta LEDak MPTP primateetan [133]. SSRIen tratamendu akutu zein kronikoak, LEDen garapena eta larritasuna indargabetzen dituzte L-DOPArekin lehenengo aldiz tratatutako eta tratatu gabeko arratoietan hobekuntza motorra oztopatu gabe [127,134]. PG duten gaixoengan ordea, 5-HT1A hartzaileen agonista den buspironak, LEDak hobesten dituen bitartean [135,136], 5-HT1A hartzaileen beste agonista bat den sarizotanek, ez du LEDak murrizteko gaitasunik [137].
### 5. **ONDORIOAK**
GBen gaineko serotoninaren efektua, eragiten duen nukleo espezifikoaren eta bere hartzaileen banaketaren araberakoa da. *Striatum*ean, STNan eta SNr-an serotoninak neuronen inhibizioa eragiten du hartzaile serotonergikoen aktibazioaren bidez. GPe-an aldiz, serotoninaren efektua kitzikatzailea da. Beste nukleo batzuetan, GPi-an edo SNc-an adibidez, serotoninak duen eragina oraindik ez dago argi. GBak kaltetuta dauden egoera
16 EKAIA, 27 (2014)
EKAIA 27.indd 16 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
patologikoetan modulazio serotonergiko fisiologikoa eraldatuta egon daiteke. PGan gertatzen diren sistema serotonergikoaren aldaketak eta sistema dopaminergikoaren endekapenaren arteko harremanari buruzko desadostasun garrantzitsuak aipatu dira lan honetan. Badaude hainbat faktore, kontraesanak azal ditzaketenak: besteak beste, erabilitako animaliaren espeziea, gaixoek jarraitutako tratamendu farmakologikoa edo gaixotasunaren estadio ezberdinak.
Hau guztia kontuan hartuta, baiezta daiteke sistema serotonergikoak parte hartzen duela GBetako aktibitatearen modulazioan eta PG zein LEDren etiopatologian. Ikerketa preklinikoek, iradoki dute farmako serotonergikoak eraginkorrak direla LEDren tratamenduan, baina ikerketa klinikoek ez dute oraindik hori egiaztatu.
Beraz, LEDen tratamendurako farmako berrien garapenerako egokia den itu serotonergikoa aurkitzeko, beharrezkoa da PGan serotonina eta bere hartzaileek duten funtzioa definitzen duten ikerketa gehiago egitea.
### 6. **BIBLIOGRAFIA**
- [1] LAVOIE B., PARENT A. 1990. «Immunohistochemical study of the serotoninergic innervation of the basal ganglia in the squirrel monkey». *J Comp Neurol*, **299**, 1-16.
- [2] SAAVEDRA J.M. 1977. «Distribution of serotonin and synthesizing enzymes in discrete areas of the brain». *Fed Proc*, **36**, 2134-2141.
- [3] PALKOVITS M., BROWNSTEIN M., SAAVEDRA J.M. 1974. «Serotonin content of the brain stem nuclei in the rat». *Brain Res*, **80**, 237-249.
- [4] LANFUMEY L., HAMON M. 2000. «Central 5-HT(1A) receptors: regional distribution and functional characteristics». *Nucl Med Biol*, **27**, 429- 435.
- [5] HUOT P., JOHNSTON T.H., KOPRICH J.B., WINKELMOLEN L., FOX S.H. et al. 2012. «Regulation of cortical and striatal 5-HT1A receptors in the MPTP-lesioned macaque». *Neurobiol Aging*, **33**, 207 e209-219.
- [6] FRECHILLA D., COBREROS A., SALDISE L., MORATALLA R., IN-SAUSTI R. et al. 2001. «Serotonin 5-HT(1A) receptor expression is selectively enhanced in the striosomal compartment of chronic parkinsonian monkeys». *Synapse*, **39**, 288-296.
- [7] HUOT P., JOHNSTON T.H., VISANJI N.P., DARR T., PIRES D. et al. 2012. «Increased levels of 5-HT1A receptor binding in ventral visual pathways in Parkinson's disease». *Mov Disord*, **27**, 735-742.
- [8] BRUINVELS A.T., PALACIOS J.M., HOYER D. 1993. «Autoradiographic characterisation and localisation of 5-HT1D compared to 5-HT1B binding sites in rat brain». *Naunyn Schmiedebergs Arch Pharmacol*, **347**, 569-582.
EKAIA, 27 (2014) 17
EKAIA 27.indd 17 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [9] VARNAS K., HALLDIN C., HALL H. 2004. «Autoradiographic distribution of serotonin transporters and receptor subtypes in human brain». *Hum Brain Mapp*, **22**, 246-260.
- [10] PAZOS A., CORTES R., PALACIOS J.M. 1985. «Quantitative autoradiographic mapping of serotonin receptors in the rat brain. II. Serotonin-2 receptors». *Brain Res*, **346**, 231-249.
- [11] HUOT P., JOHNSTON T.H., WINKELMOLEN L., FOX S.H., BROTCHIE J.M. 2012. «5-HT2A receptor levels increase in MPTP-lesioned macaques treated chronically with L-DOPA». *Neurobiol Aging*, **33**, 194 e195-115.
- [12] HALL H., FARDE L., HALLDIN C., LUNDKVIST C., SEDVALL G. 2000. «Autoradiographic localization of 5-HT(2A) receptors in the human brain using [(3)H]M100907 and [(11)C]M100907». *Synapse*, **38**, 421-431.
- [13] HOYER D., PAZOS A., PROBST A., PALACIOS J.M. 1986. «Serotonin receptors in the human brain. II. Characterization and autoradiographic localization of 5-HT1C and 5-HT2 recognition sites». *Brain Res*, **376**, 97- 107.
- [14] PAZOS A., PROBST A., PALACIOS J.M. 1987. «Serotonin receptors in the human brain-IV. Autoradiographic mapping of serotonin-2 receptors». *Neuroscience*, **21**, 123-139.
- [15] ABRAMOWSKI D., RIGO M., DUC D., HOYER D., STAUFENBIEL M. 1995. «Localization of the 5-hydroxytryptamine2C receptor protein in human and rat brain using specific antisera». *Neuropharmacology*, **34**, 1635- 1645.
- [16] CLEMETT D.A., PUNHANI T., DUXON M.S., BLACKBURN T.P., FONE K.C. 2000. «Immunohistochemical localisation of the 5-HT2C receptor protein in the rat CNS». *Neuropharmacology*, **39**, 123-132.
- [17] MENGOD G., POMPEIANO M., MARTINEZ-MIR M.I., PALACIOS J.M. 1990. «Localization of the mRNA for the 5-HT2 receptor by in situ hybridization histochemistry. Correlation with the distribution of receptor sites». *Brain Res*, **524**, 139-143.
- [18] POMPEIANO M., PALACIOS J.M., MENGOD G. 1994. «Distribution of the serotonin 5-HT2 receptor family mRNAs: comparison between 5-HT2A and 5-HT2C receptors». *Brain Res Mol Brain Res*, **23**, 163-178.
- [19] LOPEZ-GIMENEZ J.F., MENGOD G., PALACIOS J.M., VILARO M.T. 2001. «Regional distribution and cellular localization of 5-HT2C receptor mRNA in monkey brain: comparison with [3H]mesulergine binding sites and choline acetyltransferase mRNA». *Synapse*, **42**, 12-26.
- [20] GEHLERT D.R., SCHOBER D.A., GACKENHEIMER S.L., MAIS D.E., LADOUCEUR G. et al. 1993. «Synthesis and evaluation of [125I]-(S)-iodozacopride, a high affinity radioligand for 5HT3 receptors». *Neurochem Int*, **23**, 373-383.
- [21] KILPATRICK G.J., JONES B.J., TYERS M.B. 1987. «Identification and distribution of 5-HT3 receptors in rat brain using radioligand binding». *Nature*, **330**, 746-748.
EKAIA 27.indd 18 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [22] BUFTON K.E., STEWARD L.J., BARBER P.C., BARNES N.M. 1993. «Distribution and characterization of the [3H]granisetron-labelled 5-HT3 receptor in the human forebrain». *Neuropharmacology*, **32**, 1325-1331.
- [23] JAKEMAN L.B., TO Z.P., EGLEN R.M., WONG E.H., BONHAUS D.W. 1994. «Quantitative autoradiography of 5-HT4 receptors in brains of three species using two structurally distinct radioligands, [3H]GR113808 and [3H]BIMU-1». *Neuropharmacology*, **33**, 1027-1038.
- [24] NIROGI R., KANDIKERE V., BHYRAPUNENI G., SARALAYA R., AJ-JALA D.R. et al. 2013. «In-vivo rat striatal 5-HT4 receptor occupancy using non-radiolabelled SB207145». *J Pharm Pharmacol*, **65**, 704-712.
- [25] BONAVENTURE P., HALL H., GOMMEREN W., CRAS P., LANGLOIS X. et al. 2000. «Mapping of serotonin 5-HT(4) receptor mRNA and ligand binding sites in the post-mortem human brain». *Synapse*, **36**, 35-46.
- [26] VARNAS K., HALLDIN C., PIKE V.W., HALL H. 2003. «Distribution of 5-HT4 receptors in the postmortem human brain--an autoradiographic study using [125I]SB 207710». *Eur Neuropsychopharmacol*, **13**, 228-234.
- [27] OLIVER K.R., KINSEY A.M., WAINWRIGHT A., SIRINATHSINGHJI D.J. 2000. «Localization of 5-ht(5A) receptor-like immunoreactivity in the rat brain». *Brain Res*, **867**, 131-142.
- [28] GERARD C., MARTRES M.P., LEFEVRE K., MIQUEL M.C., VERGE D., et al. 1997. «Immuno-localization of serotonin 5-HT6 receptor-like material in the rat central nervous system». *Brain Res*, **746**, 207-219.
- [29] KOHEN R., METCALF M.A., KHAN N., DRUCK T., HUEBNER K. et al. 1996. «Cloning, characterization, and chromosomal localization of a human 5-HT6 serotonin receptor». *J Neurochem*, **66**, 47-56.
- [30] HORISAWA T., ISHIYAMA T., ONO M., ISHIBASHI T., TAIJI M. 2013. «Binding of lurasidone, a novel antipsychotic, to rat 5-HT7 receptor: analysis by [3H]SB-269970 autoradiography». *Prog Neuropsychopharmacol Biol Psychiatry*, **40**, 132-137.
- [31] MARTIN-CORA F.J., PAZOS A. 2004. «Autoradiographic distribution of 5-HT7 receptors in the human brain using [3H]mesulergine: comparison to other mammalian species». *Br J Pharmacol*, **141**, 92-104.
- [32] VARNAS K., THOMAS D.R., TUPALA E., TIIHONEN J., HALL H. 2004. «Distribution of 5-HT7 receptors in the human brain: a preliminary autoradiographic study using [3H]SB-269970». *Neurosci Lett*, **367**, 313-316.
- [33] PARK M.R., GONZALES-VEGAS J.A., KITAI S.T. 1982. «Serotonergic excitation from dorsal raphe stimulation recorded intracellularly from rat caudate-putamen». *Brain Res*, **243**, 49-58.
- [34] STEFANI A., SURMEIER D.J., KITAI S.T. 1990. «Serotonin enhances excitability in neostriatal neurons by reducing voltage-dependent potassium currents». *Brain Res*, **529**, 354-357.
- [35] VANDERMAELEN C.P., BONDUKI A.C., KITAI S.T. 1979. «Excitation of caudate-putamen neurons following stimulation of the dorsal raphe nucleus in the rat». *Brain Res*, **175**, 356-361.
EKAIA 27.indd 19 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [36] WILMS K., VIERIG G., DAVIDOWA H. 2001. «Interactive effects of cholecystokinin-8S and various serotonin receptor agonists on the firing activity of neostriatal neuronesin rats». *Neuropeptides*, **35**, 257-270.
- [37] GERBER R., ALTAR C.A., LIEBMAN J.M. 1988. «Rotational behavior induced by 8-hydroxy-DPAT, a putative 5HT-1A agonist, in 6-hydroxydopamine-lesioned rats». *Psychopharmacology (Berl)*, **94**, 178-182.
- [38] KNOBELMAN D.A., KUNG H.F., LUCKI I. 2000. «Regulation of extracellular concentrations of 5-hydroxytryptamine (5-HT) in mouse striatum by 5-HT(1A) and 5-HT(1B) receptors». *J Pharmacol Exp Ther*, **292**, 1111-1117.
- [39] ANTONELLI T., FUXE K., TOMASINI M.C., BARTOSZYK G.D., SEY-FRIED C.A. et al. 2005. «Effects of sarizotan on the corticostriatal glutamate pathways». *Synapse*, **58**, 193-199.
- [40] MIGNON L., WOLF W.A. 2007. «Postsynaptic 5-HT1A receptor stimulation increases motor activity in the 6-hydroxydopamine-lesioned rat: implications for treating Parkinson's disease». *Psychopharmacology (Berl)*, **192**, 49-59.
- [41] MIGNON L.J., WOLF W.A. 2005. «8-hydroxy-2-(di-n-propylamino)tetralin reduces striatal glutamate in an animal model of Parkinson's disease». *Neuroreport*, **16**, 699-703.
- [42] EL MANSARI M., BLIER P. 1997. «In vivo electrophysiological characterization of 5-HT receptors in the guinea pig head of caudate nucleus and orbitofrontal cortex». *Neuropharmacology*, **36**, 577-588.
- [43] EL MANSARI M., RADJA F., FERRON A., READER T.A., MOLINA-HOLGADO E. et al. 1994. «Hypersensitivity to serotonin and its agonists in serotonin-hyperinnervated neostriatum after neonatal dopamine denervation». *Eur J Pharmacol*, **261**, 171-178.
- [44] RUETER L.E., TECOTT L.H., BLIER P. 2000. «In vivo electrophysiological examination of 5-HT2 responses in 5-HT2C receptor mutant mice». *Naunyn Schmiedebergs Arch Pharmacol*, **361**, 484-491.
- [45] LIU J., CHU Y.X., ZHANG Q.J., WANG S., FENG J. et al. 2007. «5,7-dihydroxytryptamine lesion of the dorsal raphe nucleus alters neuronal activity of the subthalamic nucleus in normal and 6-hydroxydopamine-lesioned rats». *Brain Res*, **1149**, 216-222.
- [46] ARISTIETA A., MORERA-HERRERAS T., RUIZ-ORTEGA J.A., MIGUELEZ C., VIDAURRAZAGA I. et al. 2013. «Modulation of the subthalamic nucleus activity by serotonergic agents and fluoxetine administration». *Psychopharmacology (Berl)*,
- [47] FLORES G., ROSALES M.G., HERNANDEZ S., SIERRA A., ACEVES J. 1995. «5-Hydroxytryptamine increases spontaneous activity of subthalamic neurons in the rat». *Neurosci Lett*, **192**, 17-20.
- [48] STANFORD I.M., KANTARIA M.A., CHAHAL H.S., LOUCIF K.C., WILSON C.L. 2005. «5-Hydroxytryptamine induced excitation and inhibition in the subthalamic nucleus: action at 5-HT(2C), 5-HT(4) and 5-HT(1A) receptors». *Neuropharmacology*, **49**, 1228-1234.
EKAIA 27.indd 20 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [49] XIANG Z., WANG L., KITAI S.T. 2005. «Modulation of spontaneous firing in rat subthalamic neurons by 5-HT receptor subtypes». *J Neurophysiol*, **93**, 1145-1157.
- [50] SHEN K.Z., KOZELL L.B., JOHNSON S.W. 2007. «Multiple conductances are modulated by 5-HT receptor subtypes in rat subthalamic nucleus neurons». *Neuroscience*, **148**, 996-1003.
- [51] DELAVILLE C., NAVAILLES S., BENAZZOUZ A. 2012. «Effects of noradrenaline and serotonin depletions on the neuronal activity of globus pallidus and substantia nigra pars reticulata in experimental parkinsonism». *Neuroscience*, **202**, 424-433.
- [52] QUEREJETA E., OVIEDO-CHAVEZ A., ARAUJO-ALVAREZ J.M., QUI-NONES-CARDENAS A.R., DELGADO A. 2005. «In vivo effects of local activation and blockade of 5-HT1B receptors on globus pallidus neuronal spiking». *Brain Res*, **1043**, 186-194.
- [53] WANG H., CHEN X.Y., CHEN W.F., XUE Y., WEI L. et al. 2013. «Anticataleptic effects of 5-HT1B receptors in the globus pallidus». *Neurosci Res*, **77**, 162-169.
- [54] ZHANG S.J., WANG H., XUE Y., YUNG W.H., CHEN L. 2010. «Behavioral and electrophysiological effects of 5-HT in globus pallidus of 6-hydroxydopamine lesioned rats». *J Neurosci Res*, **88**, 1549-1556.
- [55] CHEN L., YUNG K.K., CHAN Y.S., YUNG W.H. 2008. «5-HT excites globus pallidus neurons by multiple receptor mechanisms». *Neuroscience*, **151**, 439-451.
- [56] KITA H., CHIKEN S., TACHIBANA Y., NAMBU A. 2007. «Serotonin modulates pallidal neuronal activity in the awake monkey». *J Neurosci*, **27**, 75-83.
- [57] LAGIERE M., NAVAILLES S., BOSC M., GUTHRIE M., DEURWAERD-ERE P.D. 2013. «Serotonin2C Receptors and the Motor Control of Oral Activity». *Curr Neuropharmacol*, **11**, 160-170.
- [58] DRAY A., GONYE T.J., OAKLEY N.R. 1976. «Caudate stimulation and substantia nigra activity in the rat». *J Physiol*, **259**, 825-849.
- [59] COLLINGRIDGE G.L., DAVIES J. 1981. «The influence of striatal stimulation and putative neurotransmitters on identified neurones in the rat substantia nigra». *Brain Res*, **212**, 345-359.
- [60] DELAVILLE C., CHETRIT J., ABDALLAH K., MORIN S., CARDOIT L. et al. 2012. «Emerging dysfunctions consequent to combined monoaminergic depletions in Parkinsonism». *Neurobiol Dis*, **45**, 763-773.
- [61] RICK C.E., STANFORD I.M., LACEY M.G. 1995. «Excitation of rat substantia nigra pars reticulata neurons by 5-hydroxytryptamine in vitro: evidence for a direct action mediated by 5-hydroxytryptamine2C receptors». *Neuroscience*, **69**, 903-913.
- [62] STANFORD I.M., LACEY M.G. 1996. «Differential actions of serotonin, mediated by 5-HT1B and 5-HT2C receptors, on GABA-mediated synaptic input to rat substantia nigra pars reticulata neurons in vitro». *J Neurosci*, **16**, 7566-7573.
EKAIA 27.indd 21 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [63] SINTON C.M., FALLON S.L. 1988. «Electrophysiological evidence for a functional differentiation between subtypes of the 5-HT1 receptor». *Eur J Pharmacol*, **157**, 173-181.
- [64] ARBORELIUS L., CHERGUI K., MURASE S., NOMIKOS G.G., HOOK B.B. et al. 1993. «The 5-HT1A receptor selective ligands, (R)-8-OH-DPAT and (S)-UH-301, differentially affect the activity of midbrain dopamine neurons». *Naunyn Schmiedebergs Arch Pharmacol*, **347**, 353-362.
- [65] KELLAND M.D., FREEMAN A.S., CHIODO L.A. 1990. «Serotonergic afferent regulation of the basic physiology and pharmacological responsiveness of nigrostriatal dopamine neurons». *J Pharmacol Exp Ther*, **253**, 803-811.
- [66] PRISCO S., ESPOSITO E. 1995. «Differential effects of acute and chronic fluoxetine administration on the spontaneous activity of dopaminergic neurones in the ventral tegmental area». *Br J Pharmacol*, **116**, 1923- 1931.
- [67] UGEDO L., GRENHOFF J., SVENSSON T.H. 1989. «Ritanserin, a 5-HT2 receptor antagonist, activates midbrain dopamine neurons by blocking serotonergic inhibition». *Psychopharmacology (Berl)*, **98**, 45-50.
- [68] LUCAS G., DI MATTEO V., DE DEURWAERDERE P., PORRAS G., MARTIN-RUIZ R. et al. 2001. «Neurochemical and electrophysiological evidence that 5-HT4 receptors exert a state-dependent facilitatory control in vivo on nigrostriatal, but not mesoaccumbal, dopaminergic function». *Eur J Neurosci*, **13**, 889-898.
- [69] HAAPANIEMI T.H., AHONEN A., TORNIAINEN P., SOTANIEMI K.A., MYLLYLA V.V. 2001. «[123I]beta-CIT SPECT demonstrates decreased brain dopamine and serotonin transporter levels in untreated parkinsonian patients». *Mov Disord*, **16**, 124-130.
- [70] KERENYI L., RICAURTE G.A., SCHRETLEN D.J., MCCANN U., VARGA J. et al. 2003. «Positron emission tomography of striatal serotonin transporters in Parkinson disease». *Arch Neurol*, **60**, 1223-1229.
- [71] SCATTON B., JAVOY-AGID F., ROUQUIER L., DUBOIS B., AGID Y. 1983. «Reduction of cortical dopamine, noradrenaline, serotonin and their metabolites in Parkinson's disease». *Brain Res*, **275**, 321-328.
- [72] D'AMATO R.J., ZWEIG R.M., WHITEHOUSE P.J., WENK G.L., SINGER H.S. et al. 1987. «Aminergic systems in Alzheimer's disease and Parkinson's disease». *Ann Neurol*, **22**, 229-236.
- [73] KISH S.J., TONG J., HORNYKIEWICZ O., RAJPUT A., CHANG L.J. et al. 2008. «Preferential loss of serotonin markers in caudate versus putamen in Parkinson's disease». *Brain*, **131**, 120-131.
- [74] RAISMAN R., CASH R., AGID Y. 1986. «Parkinson's disease: decreased density of 3H-imipramine and 3H-paroxetine binding sites in putamen». *Neurology*, **36**, 556-560.
- [75] RYLANDER D., PARENT M., O'SULLIVAN S.S., DOVERO S., LEES A.J. et al. 2010. «Maladaptive plasticity of serotonin axon terminals in levodopa-induced dyskinesia». *Ann Neurol*, **68**, 619-628.
EKAIA 27.indd 22 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [76] CHINAGLIA G., LANDWEHRMEYER B., PROBST A., PALACIOS J.M. 1993. «Serotoninergic terminal transporters are differentially affected in Parkinson's disease and progressive supranuclear palsy: an autoradiographic study with [3H]citalopram». *Neuroscience*, **54**, 691-699.
- [77] GUTTMAN M., BOILEAU I., WARSH J., SAINT-CYR J.A., GINOVART N., et al. 2007. «Brain serotonin transporter binding in non-depressed patients with Parkinson's disease». *Eur J Neurol*, **14**, 523-528.
- [78] REIJNDERS J.S., EHRT U., WEBER W.E., AARSLAND D., LEENTJENS A.F. 2008. «A systematic review of prevalence studies of depression in Parkinson's disease». *Mov Disord*, **23**, 183-189; quiz 313.
- [79] MAEDA T., KANNARI K., SHEN H., ARAI A., TOMIYAMA M. et al. 2003. «Rapid induction of serotonergic hyperinnervation in the adult rat striatum with extensive dopaminergic denervation». *Neurosci Lett*, **343**, 17-20.
- [80] ZHOU F.C., BLEDSOE S., MURPHY J. 1991. «Serotonergic sprouting is induced by dopamine-lesion in substantia nigra of adult rat brain». *Brain Res*, **556**, 108-116.
- [81] BALCIOGLU A., ZHANG K., TARAZI F.I. 2003. «Dopamine depletion abolishes apomorphine- and amphetamine-induced increases in extracellular serotonin levels in the striatum of conscious rats: a microdialysis study». *Neuroscience*, **119**, 1045-1053.
- [82] ROZAS G., LISTE I., GUERRA M.J., LABANDEIRA-GARCIA J.L. 1998. «Sprouting of the serotonergic afferents into striatum after selective lesion of the dopaminergic system by MPTP in adult mice». *Neurosci Lett*, **245**, 151-154.
- [83] TAKEUCHI Y., SAWADA T., BLUNT S., JENNER P., MARSDEN C.D. 1991. «Effects of 6-hydroxydopamine lesions of the nigrostriatal pathway on striatal serotonin innervation in adult rats». *Brain Res*, **562**, 301-305.
- [84] PRINZ A., SELESNEW L.M., LISS B., ROEPER J., CARLSSON T. 2013. «Increased excitability in serotonin neurons in the dorsal raphe nucleus in the 6-OHDA mouse model of Parkinson's disease». *Exp Neurol*, **248C**, 236- 245.
- [85] COMMINS D.L., SHAUGHNESSY R.A., AXT K.J., VOSMER G., SEI-DEN L.S. 1989. «Variability among brain regions in the specificity of 6-hydroxydopamine (6-OHDA)-induced lesions». *J Neural Transm*, **77**, 197- 210.
- [86] KARSTAEDT P.J., KERASIDIS H., PINCUS J.H., MELONI R., GRA-HAM J. et al. 1994. «Unilateral destruction of dopamine pathways increases ipsilateral striatal serotonin turnover in rats». *Exp Neurol*, **126**, 25-30.
- [87] AGUIAR L.M., MACEDO D.S., VASCONCELOS S.M., OLIVEIRA A.A., DE SOUSA F.C. et al. 2008. «CSC, an adenosine A(2A) receptor antagonist and MAO B inhibitor, reverses behavior, monoamine neurotransmission, and amino acid alterations in the 6-OHDA-lesioned rats». *Brain Res*, **1191**, 192-199.
EKAIA 27.indd 23 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [88] AGUIAR L.M., NOBRE H.V., JR., MACEDO D.S., OLIVEIRA A.A., FREITAS R.M. et al. 2006. «Neuroprotective effects of caffeine in the model of 6-hydroxydopamine lesion in rats». *Pharmacol Biochem Behav*, **84**, 415-419.
- [89] BREESE G.R., BAUMEISTER A.A., MCCOWN T.J., EMERICK S.G., FRYE G.D. et al. 1984. «Behavioral differences between neonatal and adult 6-hydroxydopamine-treated rats to dopamine agonists: relevance to neurological symptoms in clinical syndromes with reduced brain dopamine». *J Pharmacol Exp Ther*, **231**, 343-354.
- [90] CARTA M., LINDGREN H.S., LUNDBLAD M., STANCAMPIANO R., FADDA F. et al. 2006. «Role of striatal L-DOPA in the production of dyskinesia in 6-hydroxydopamine lesioned rats». *J Neurochem*, **96**, 1718-1727.
- [91] WANG S., ZHANG Q.J., LIU J., WU Z.H., WANG T. et al. 2009. «Unilateral lesion of the nigrostriatal pathway induces an increase of neuronal firing of the midbrain raphe nuclei 5-HT neurons and a decrease of their response to 5-HT(1A) receptor stimulation in the rat». *Neuroscience*, **159**, 850-861.
- [92] KAYA A.H., VLAMINGS R., TAN S., LIM L.W., MAGILL P.J. et al. 2008. «Increased electrical and metabolic activity in the dorsal raphe nucleus of Parkinsonian rats». *Brain Res*, **1221**, 93-97.
- [93] ZHANG X., ANDREN P.E., SVENNINGSSON P. 2007. «Changes on 5-HT(2) receptor mRNAs in striatum and subthalamic nucleus in Parkinson's disease model». *Physiol Behav*,
- [94] GUIARD B.P., EL MANSARI M., MERALI Z., BLIER P. 2008. «Functional interactions between dopamine, serotonin and norepinephrine neurons: an in-vivo electrophysiological study in rats with monoaminergic lesions». *Int J Neuropsychopharmacol*, **11**, 625-639.
- [95] MIGUELEZ C., GRANDOSO L., UGEDO L. 2011. «Locus coeruleus and dorsal raphe neuron activity and response to acute antidepressant administration in a rat model of Parkinson's disease». *Int J Neuropsychopharmacol*, **14**, 187-200.
- [96] BALLANGER B., KLINGER H., ECHE J., LEROND J., VALLET A.E. et al. 2012. «Role of serotonergic 1A receptor dysfunction in depression associated with Parkinson's disease». *Mov Disord*, **27**, 84-89.
- [97] ZHANG X., ANDREN P.E., SVENNINGSSON P. 2007. «Changes on 5-HT2 receptor mRNAs in striatum and subthalamic nucleus in Parkinson's disease model». *Physiol Behav*, **92**, 29-33.
- [98] RIAHI G., MORISSETTE M., PARENT M., DI PAOLO T. 2011. «Brain 5-HT(2A) receptors in MPTP monkeys and levodopa-induced dyskinesias». *Eur J Neurosci*, **33**, 1823-1831.
- [99] RADJA F., DESCARRIES L., DEWAR K.M., READER T.A. 1993. «Serotonin 5-HT1 and 5-HT2 receptors in adult rat brain after neonatal destruction of nigrostriatal dopamine neurons: a quantitative autoradiographic study». *Brain Res*, **606**, 273-285.
EKAIA 27.indd 24 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [100] MO J., ZHANG H., YU L.P., SUN P.H., JIN G.Z. et al. 2010. «L-stepholidine reduced L-DOPA-induced dyskinesia in 6-OHDA-lesioned rat model of Parkinson's disease». *Neurobiol Aging*, **31**, 926-936.
- [101] RIAHI G., MORISSETTE M., SAMADI P., PARENT M., DI PAOLO T. 2013. «Basal ganglia serotonin 1B receptors in parkinsonian monkeys with L-DOPA-induced dyskinesia». *Biochem Pharmacol*, **86**, 970-978.
- [102] CASTRO M.E., PASCUAL J., ROMON T., BERCIANO J., FIGOLS J. et al. 1998. «5-HT1B receptor binding in degenerative movement disorders». *Brain Res*, **790**, 323-328.
- [103] STEWARD L.J., BUFTON K.E., HOPKINS P.C., DAVIES W.E., BARNES N.M. 1993. «Reduced levels of 5-HT3 receptor recognition sites in the putamen of patients with Huntington's disease». *Eur J Pharmacol*, **242**, 137-143.
- [104] PATEL S., ROBERTS J., MOORMAN J., REAVILL C. 1995. «Localization of serotonin-4 receptors in the striatonigral pathway in rat brain». *Neuroscience*, **69**, 1159-1167.
- [105] COMPAN V., DASZUTA A., SALIN P., SEBBEN M., BOCKAERT J. et al. 1996. «Lesion study of the distribution of serotonin 5-HT4 receptors in rat basal ganglia and hippocampus». *Eur J Neurosci*, **8**, 2591-2598.
- [106] REYNOLDS G.P., MASON S.L., MELDRUM A., DE KECZER S., PARNES H. et al. 1995. «5-Hydroxytryptamine (5-HT)4 receptors in post mortem human brain tissue: distribution, pharmacology and effects of neurodegenerative diseases». *Br J Pharmacol*, **114**, 993-998.
- [107] WONG E.H., REYNOLDS G.P., BONHAUS D.W., HSU S., EGLEN R.M. 1996. «Characterization of [3H]GR 113808 binding to 5-HT4 receptors in brain tissues from patients with neurodegenerative disorders». *Behav Brain Res*, **73**, 249-252.
- [108] RIAHI G., MORISSETTE M., LEVESQUE D., ROUILLARD C., SA-MADI P. et al. 2012. «Effect of chronic l-DOPA treatment on 5-HT(1A) receptors in parkinsonian monkey brain». *Neurochem Int*, **61**, 1160-1171.
- [109] FOX S.H., BROTCHIE J.M. 2000. «5-HT2C receptor binding is increased in the substantia nigra pars reticulata in Parkinson's disease». *Mov Disord*, **15**, 1064-1069.
- [110] ZHANG X., ANDREN P.E., GREENGARD P., SVENNINGSSON P. 2008. «Evidence for a role of the 5-HT1B receptor and its adaptor protein, p11, in L-DOPA treatment of an animal model of Parkinsonism». *Proc Natl Acad Sci U S A*, **105**, 2163-2168.
- [111] CALON F., MORISSETTE M., RAJPUT A.H., HORNYKIEWICZ O., BE-DARD P.J. et al. 2003. «Changes of GABA receptors and dopamine turnover in the postmortem brains of parkinsonians with levodopa-induced motor complications». *Mov Disord*, **18**, 241-253.
- [112] POLITIS M., WU K., LOANE C., KIFERLE L., MOLLOY S. et al. 2010. «Staging of serotonergic dysfunction in Parkinson's disease: an in vivo 11C-DASB PET study». *Neurobiol Dis*, **40**, 216-221.
EKAIA 27.indd 25 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [113] ARAI R., KARASAWA N., GEFFARD M., NAGATSU I. 1995. «L-DOPA is converted to dopamine in serotonergic fibers of the striatum of the rat: a double-labeling immunofluorescence study». *Neurosci Lett*, **195**, 195-198.
- [114] CARTA M., CARLSSON T., KIRIK D., BJORKLUND A. 2007. «Dopamine released from 5-HT terminals is the cause of L-DOPA-induced dyskinesia in parkinsonian rats». *Brain*, **130**, 1819-1833.
- [115] NAVAILLES S., BIOULAC B., GROSS C., DE DEURWAERDERE P. 2010. «Serotonergic neurons mediate ectopic release of dopamine induced by L-DOPA in a rat model of Parkinson's disease». *Neurobiol Dis*, **38**, 136-143.
- [116] YAMADA H., AIMI Y., NAGATSU I., TAKI K., KUDO M., et al. 2007. «Immunohistochemical detection of L-DOPA-derived dopamine within serotonergic fibers in the striatum and the substantia nigra pars reticulata in Parkinsonian model rats». *Neurosci Res*, **59**, 1-7.
- [117] NAVAILLES S., LAGIERE M., CONTINI A., DE DEURWAERDERE P. 2013. «Multisite intracerebral microdialysis to study the mechanism of L-DOPA induced dopamine and serotonin release in the parkinsonian brain». *ACS Chem Neurosci*, **4**, 680-692.
- [118] ESKOW K.L., DUPRE K.B., BARNUM C.J., DICKINSON S.O., PARK J.Y. et al. 2009. «The role of the dorsal raphe nucleus in the development, expression, and treatment of L-dopa-induced dyskinesia in hemiparkinsonian rats». *Synapse*, **63**, 610-620.
- [119] BARTHOLINI G., DA PRADA M., PLETSCHER A. 1968. «Decrease of cerebral 5-hydroxytryptamine by 3,4-dihydroxyphenylalanine after inhibition of extracerebral decarboxylase». *J Pharm Pharmacol*, **20**, 228-229.
- [120] COMMISSIONG J.W., SEDGWICK E.M. 1979. «Depletion of 5-HT by L-DOPA in spinal cord and brainstem of rat». *Life Sci*, **25**, 83-86.
- [121] EVERETT G.M., BORCHERDING J.W. 1970. «L-DOPA: effect on concentrations of dopamine, norepinephrine, and serotonin in brains of mice». *Science*, **168**, 847-850.
- [122] NAVAILLES S., BENAZZOUZ A., BIOULAC B., GROSS C., DE DEUR-WAERDERE P. 2010. «High-frequency stimulation of the subthalamic nucleus and L-3,4-dihydroxyphenylalanine inhibit in vivo serotonin release in the prefrontal cortex and hippocampus in a rat model of Parkinson's disease». *J Neurosci*, **30**, 2356-2364.
- [123] BORAH A., MOHANAKUMAR K.P. 2007. «Long-term L-DOPA treatment causes indiscriminate increase in dopamine levels at the cost of serotonin synthesis in discrete brain regions of rats». *Cell Mol Neurobiol*, **27**, 985-996.
- [124] MIGUELEZ C., BERROCOSO E., MICO J.A., UGEDO L. 2013. «l-DOPA modifies the antidepressant-like effects of reboxetine and fluoxetine in rats». *Neuropharmacology*, **67**, 349-358.
- [125] NEVALAINEN N., AF BJERKEN S., LUNDBLAD M., GERHARDT G.A., STROMBERG I. 2011. «Dopamine release from serotonergic nerve fibers is reduced in L-DOPA-induced dyskinesia». *J Neurochem*, **118**, 12-23.
EKAIA 27.indd 26 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
- [126] INDEN M., ABE M., MINAMINO H., TAKATA K., YOSHIMOTO K. et al. 2012. «Effect of selective serotonin reuptake inhibitors via 5-HT1A receptors on L-DOPA-induced rotational behavior in a hemiparkinsonian rat model». *J Pharmacol Sci*, **119**, 10-19.
- [127] BISHOP C., GEORGE J.A., BUCHTA W., GOLDENBERG A.A., MO-HAMED M. et al. 2012. «Serotonin transporter inhibition attenuates l-DOPA-induced dyskinesia without compromising l-DOPA efficacy in hemiparkinsonian rats». *Eur J Neurosci*, **36**, 2839-2848.
- [128] BA M., KONG M., MA G., YANG H., LU G. et al. 2007. «Cellular and behavioral effects of 5-HT1A receptor agonist 8-OH-DPAT in a rat model of levodopa-induced motor complications». *Brain Res*, **1127**, 177-184.
- [129] BIBBIANI F., OH J.D., CHASE T.N. 2001. «Serotonin 5-HT1A agonist improves motor complications in rodent and primate parkinsonian models». *Neurology*, **57**, 1829-1834.
- [130] DUPRE K.B., ESKOW K.L., NEGRON G., BISHOP C. 2007. «The differential effects of 5-HT(1A) receptor stimulation on dopamine receptor-mediated abnormal involuntary movements and rotations in the primed hemiparkinsonian rat». *Brain Res*, **1158**, 135-143.
- [131] NAHIMI A., HOLTZERMANN M., LANDAU A.M., SIMONSEN M., JA-KOBSEN S. et al. 2012. «Serotonergic modulation of receptor occupancy in rats treated with L-DOPA after unilateral 6-OHDA lesioning». *J Neurochem*, **120**, 806-817.
- [132] TRONCI E., LISCI C., STANCAMPIANO R., FIDALGO C., COLLU M. et al. 2013. «5-Hydroxy-tryptophan for the treatment of L-DOPA-induced dyskinesia in the rat Parkinson's disease model». *Neurobiol Dis*, **60**, 108-114.
- [133] VANOVER K.E., BETZ A.J., WEBER S.M., BIBBIANI F., KIELAITE A. et al. 2008. «A 5-HT2A receptor inverse agonist, ACP-103, reduces tremor in a rat model and levodopa-induced dyskinesias in a monkey model». *Pharmacol Biochem Behav*, **90**, 540-544.
- [134] CONTI M.M., OSTOCK C.Y., LINDENBACH D., GOLDENBERG A.A., KAMPTON E. et al. 2014. «Effects of prolonged selective serotonin reuptake inhibition on the development and expression of l-DOPA-induced dyskinesia in hemi-parkinsonian rats». *Neuropharmacology*, **77**, 1-8.
- [135] BONIFATI V., FABRIZIO E., CIPRIANI R., VANACORE N., MECO G. 1994. «Buspirone in levodopa-induced dyskinesias». *Clin Neuropharmacol*, **17**, 73-82.
- [136] KLEEDORFER B., LEES A.J., STERN G.M. 1991. «Buspirone in the treatment of levodopa induced dyskinesias». *J Neurol Neurosurg Psychiatry*, **54**, 376-377.
- [137] GOETZ C.G., DAMIER P., HICKING C., LASKA E., MULLER T. et al. 2007. «Sarizotan as a treatment for dyskinesias in Parkinson's disease: a double-blind placebo-controlled trial». *Mov Disord*, **22**, 179-186.
EKAIA 27.indd 27 KAIA 19/12/14 08:10:57 9/12/14
EKAIA 27.indd 28 19/12/14 08:10:57 |
aldizkariak.v1-0-707 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk. _2025_33",
"issue": "Zk. _2025_",
"year": "2025",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Menstruazio aurreko sintomak eta tratamendua gure inguruko emakumeengan
Premenstrual symptoms and treatment in women around us
Nerea Sáinz<sup>1</sup> , Guadalupe Rivero<sup>1</sup>
<sup>1</sup>Farmakologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Leioa
LABURPENA: Menstruazio aurreko sindromea (MAS) obulazioarekin batera ziklikoki agertzen diren sintoma somatiko eta afektiboen multzoari deritzo. Fisiopatologia guztiz ezaguna ez den arren, sexu-hormona eta serotoninaren garrantzia proposatu da. Sintoma arinak dituzten emakumeentzat psikoterapia eta neurri ezfarmakologikoak gomendatzen dira. Sintoma larriagoen tratamendua, serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak (SBIS) eta ahozko antisorgailu konbinatuak (AAK) dira. Gure inguruan MASaren prebalentzia eta sintoma hauei ematen zaien tratamenduaren inguruan datuak biltzeko burutu da ikerketa-lan hau. Galdetegi anonimo baten bidez, 118 emakumeren erantzunak lortu ziren. Laginaren erdia baino gehiagok (%61) egin zuen kontsulta medikuari menstruazio aurreko sintomak zirela eta, baina MAS diagnostikoa %8k izan zuen soilik. Laginaren %18k hartu zituen gogo-aldartea hobetzeko farmakoak, baina soilik hauen %5ean izan zen MAS hobetzeko helburuarekin. Ahozko antisorgailuen erabilera zabalagoa izan zen (emakume guztien %48a), nahiz eta soilik %33k hartu MAS hobetzeko. Menstruazio aurreko sintomei buruzko kontsulta egin zutenen artean, gogoaldartea hobetzeko farmako eta antisorgailuen erabilera %24 eta %60koa izan zen, hurrenez hurren. Sintomen hobekuntzari begira, gogo-aldartea hobetzeko farmakoak hartu zituztenen %24k eta antisorgailuak hartu zituztenen %58k bere sintomak hobetu zituen. Emaitzen arabera, emakume askok dituzte kezkak menstruazio aurreko sintomei dagokionez. Hala ere, diagnosi-tasa baxuak muga lezake tratamendu egokien eskuragarritasuna.SBISak MASaren tratamendurako lehen aukera diren arren, gure laginaren sintomen arintzerako ahozko antisorgailuen preskripzioa gailendu zen, eta pazienteek aurkezten zituzten sintomak hobetu zituzten gogo-aldartea hobetzeko farmakoek baino hobeto. Ikerketa-lan honek, bere mugak dituen arren, gure inguruko MASaren diagnostiko eta tratamenduari buruzko informazioa biltzen du. Interesgarria litzateke lehen arretako profesionalen MASaren inguruko ezagutza neurtzea eta diagnostiko eta tratamendu estandarizatuak dituzten ezagutzea.
HITZ GAKOAK: Menstruazio aurreko sindromea, Ahozko antisorgailu konbinatuak, Serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak.
1 \*Harremanetan jartzeko/ Corresponding author: Guadalupe Rivero, Farmakologia saila, Medikuntza eta Erizantza fakultatea, UPV/EHU, Leioa (Bizkaia). https://orcid.org/0000-0002-2537-4047, guadalupe.rivero@ehu.eus
Nola aipatu / How to cite: Sainz, Nerea; Rivero, Guadalupe (2025). <<Menstruazio aurreko sintomak eta tratamendua gure inguruko emakumeengan >>, Ekaia, 48, xx-xx. (https://doi.org/10.1387/ekaia.27128)
Jasoa: azaroak 27, 2025; Onartua: ekainak 13, 2025
ISSN 0214-9001-eISSN 2444-3225 / © 2025 UPV/EHU

EKAIA (2025), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.27128 Nerea Sáinz eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
ABSTRACT: Premenstrual syndrome (PMS) refers to the somatic and affective symptoms that appear cyclically with ovulation. Although not completely known, sex hormones and serotonin seem to play a role in its pathophysiology. Psychotherapy and non-pharmacological measures are recommended for mild symptoms. Tretament of more severe symptoms includes selective serotonin reuptake inhibitors (SSRIs) and combined oral contraceptives (COCs). This work investigated the prevalence of PMS in our area and the treatment given to these symptoms. 118 women answered an anonymous questionnaire. 61% of the sample had consulted a doctor because of premenstrual symptoms, but only 8% had a PMS diagnosis. 18% of the sample took mood enhancing drugs, but only 5% took them with the aim of improving PMS. The use of oral contraceptives was wider (48% of all women), although only 33% took them to improve PMS. Among those who had inquired about premenstrual symptoms, mood enhancing drug and contraceptive use were 24% and 60%, respectively. Symtoms improved in 24% and 58% of those who took mood enhancing drugs and contraceptives, respectively. Thus, many women are concerned about premenstrual symptoms, but few are diagnosed, which may prevent access to appropriate treatment. Although SSRI are considered first-line PMS treatment, prescription of oral contraceptives prevailed for the relief of symptoms in our sample, and improved symptoms better than mood enhancing drugs. Despite its limitations, this work gathers important information about PMS in our area. Future work should measure PMS knowledge, and the availability of standardized diagnosis and treatment among primary care professionals.
KEYWORDS: Premenstrual syndrome, Combined oral contraceptives, Selective serotonin reuptake inhibitors.
#### 1. SARRERA
## 1.1. Menstruazio aurreko sindromearen definizioa eta diagnostikoa
Menstruazio aurreko sindromea (MAS) obulazioarekin batera ziklikoki agertzen diren sintoma afektibo eta sintoma somatiko multzoari deritzo, disfuntzioa eragiten dutenak emakumearen eguneroko jardueran. Sintoma hauek menstruazio-zikloarekin erlazionatzeko obulazioaren ondoren hasi eta menstruazioa hasi eta egun batzuetara desagertu behar dira gutxienez bi ziklo jarraietan [1].
Sintomen espektrua oso zabala da, larritasunean aldakorra, ezberdina pertsona batetik bestera, eta espezialitate mediko anitzetan hedatzen dena, bizitzako alderdi guztietan eragina aurkeztuz [2]. Sintomen prebalentzia ikerketaren arabera aldatzen da. Hala ere, sintoma somatikoen partean, oro har maiztasun handiena erakutsi duena abdomeneko hantura eta mina da [3,4,5]. Oso prebalenteak dira ere bularretako sentikortasun handitua, buruko mina eta neke orokortua [3,4,6]. Sintoma afektiboen artean, antsietatea, suminkortasuna, interes galera eta sintoma depresiboak dira gehien agertzen direnak [3,4,5,6].
Orokorrean, sintoma arin eta neurrizkoak dituzten emakumeen artean sintoma somatikoak dira nagusi; sintoma larrienak dituztenen artean, ordea, gogo-aldartearen sintomak gailentzen dira. Gainera, arreta mantentzeko arazoak ere sor ditzake, ikasle eta langileengan egindako ikerketa baten arabera [3,7]. Adinari dagokionez, badirudi sintoma larrienak 25 eta 35 urteko emakumeek sufritzen dituztela [3,5]. MASak eguneroko bizitzan eragin negatiboa izan dezake, eguneroko bizitza eta harreman pertsonalak mugatuz.
Prebalentzia oso aldakorra da ikerketen artean; badaude %5,3ko prebalentzia erakutsi dutenak eta %62,5koa determinatu dutenak [8,9]. Ikerketen arteko lagin populazio heterogeneoak, estandarizatutako irizpide diagnostikoen falta eta atzera begirako galdeketen subjektibotasun handia izan daitezke honen erantzule [10].
Ameriketako Ginekologia eta Obstetrizia Eskolaren MASaren diagnotikorako irizpideen arabera, emakumeak menstruazio aurreko 5 egunetan gutxienez hauetako sintoma somatiko edota afektibo bat aurkeztu beharko luke, aurreko 3 zikloak atzera begira aztertuz gero.
- Sintoma afektiboak: Haserrealdiak, antsietatea, nahasmendua, depresioa, suminkortasuna eta sozializazio eza.
Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
- Sintoma somatikoak: Hantura abdominala, bular hantura edo tentsioa, buruko mina, muskulu eta giltzaduren mina, gorputz-adarren hantura, pisu handitzea.
Sintoma hauek ez lirateke zikloaren 13. eguna baino lehenago hasi behar eta desagertu beharko lirateke menstruazioa hasi eta 4 egunetara. Sintomen aurrera begirako erregistroa egin behar da hurrengo bi zikloetan zehar. Pazienteak disfuntzio nabaria izan behar du gizarte-mailan, eskolan edo lanean. Gainera, edozein farmako, hormona, droga edota alkoholaren kontsumoa baztertu behar da [1].
Ameriketako Psikiatria Elkarteak MASaren aldaera larria den Menstruazio Aurreko Desoreka Disforikoa (MADD) DSM (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders) liburuaren 5. edizioan sartzea erabaki du, depresio nahasteen barruan. Haren diagnostikorako DSM-V liburuan argitaratutako irizpideak bete behar dira [11]. MAS diagnostikorako sintoma afektiboak aurkeztea beharrezkoa ez den bitartean, MADD diagnostikoa egiteko, gaixotasun psikiatrikoa denez, ezinbestekoak dira.
MAS eta MADD, ondoeza psikologikoa, umore-nahasmenduak, eta bereziki desoreka depresibo eta depresioaren larriagotzearekin erlazionatuta daude. Hala ere, batzuetan MADD eta depresioaren arteko bereizketa ez da oso argia, eta sintoma batzuk, hala nola aldarte deprimitua, etsipenezko sentimendua, ohiko jarduerekiko interes murriztua, kontzentrazio-zailtasunak, eta energia eza bi desoreka horien diagnostiko irizpideen artean aurki ditzakegu. Depresioaren eta MAS/MADDaren arteko erlazioari buruzko ikerketa mugatua da eta, askotan emakume hauek ez dute tratamendu egokia jasotzen. Hortaz, honen inguruan aztertzea ezinbestekoa da haien bizi kalitatea hobetu dadin [11].
MAS zein MADD diagnostikatzeko biomarkatzailerik ez dagoenez, beharrezkoak dira sintomen sailkapenerako praktika klinikoan balioztatutako eskalak [12]. Galdeketa prospektiboak direla egokienak, hala nola The Daily record of Severity of Problems (DRSP), 'Eskala Bisual Analogikoak' (Visual analog scales, VAS) edo The Premenstrual Tension Syndrome Rating Scale tresnak [13].
## 1.2. MENSTRUAZIO AURREKO SINDROMEAREN JATORRIA
MASaren etiopatogenia guztiz ezaguna ez bada ere, badaude MASaren maiztasunari eta larritasunari eragiten dioten zenbait faktore. Antsietatea eta depresioaren diagnostikoa izatea MASarekin erlazionatuta dago [3,4,14]. Zenbait ikerketen arabera iraganeko edota oraingo nahasmendu psikiatrikoen prebalentziak, bereziki depresioa, esanguratsuki altuagoak dira MAS duten emakumeen artean [4,15]. Identifikatutako beste arrisku-faktoreak dismenorrea, hipermetrorragia eta hilekoaren
iraupen luzea (aste bat baino gehiagoko iraupena) [16] eta, gorputz-masa indize altua (>30) dira, besteak beste [3,14,17].
Hainbat hipotesi proposatu diren arren, MASaren zein MADDaren etiologia ez da guztiz ulertzen. Hipotesi ezagunena esteroide gonadal zirkulatzaileen fluktuazioan oinarritzen da. Ildo honi jarraituz, obulazioaren supresioak MASaren hobekuntza eragin dezakeela behatu da, hormonen kontzentrazio egonkorrak lortzeari esker [10,16,18, 19,20]. Hala ere, MAS pairatzen duten emakumeen odoleko progesterona eta estrogeno kontzentrazioak ez dira MAS pairatzen ez dutenen ezberdinak. Aldiz, MAS pairatzen duten emakumeek hormonen konzentrazioen aldaketa normalen aurrean sentikorragoak izan ahal direla proposatu da [16,18]. Hau azaltzeko, hormonen eta neurotransmisore ezberdinen arteko elkarrekintza MAS pairatzen duten emakumeengan ezberdina izan daitekeela proposatu da.
Errenina-angiotentsina sistema, beta-endorfina, azido gamma-aminobutirikoa (GABA) eta nerbiosistema autonomoaren parte-hartzeaz gain, gaur egungo ikerketek serotoninaren papera nabarmentzen dute MASaren patogenesian [18]. Izan ere, hainbat ikerketatan ikusi da MAS pairatzen duten emakumeek odoleko serotonina eta haren metabolitoen maila baxuagoak dituztela zikloaren fase luteoan; hots, obulazioa eta menstruazioaren arteko zikloaren fasean [18]. Gainera, serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak (SBIS), garuneko serotonina maila handitzen dutenak, MAS eta MADD tratatzeko farmako eraginkorrenetakoak dira [22].
# 1.3. TRATAMENDUA
MASaren tratamendua banan-banakakoa da eta sintomen ezaugarri eta emakumearengan duen eragin aldakorraren menpe dago [2]. Orokorrean, sintoma arinak dituzten edota farmakoterapia baztertzen duten pazienteentzat psikoterapia eta neurri ez-farmakologikoak gomendatzen dira. Sintoma larrien kasuan ordea, ebidentzia erakutsi duten farmakoak SBISak eta ahozko antisorgailu konbinatuak (AAK) dira [errebisio baterako, ikusi 10].
## 1.3.1. Serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak
Saio kliniko aleatorizatu ugaritan oinarritutako ebidentziak erakusten du SBISak eraginkorrak direla MAS eta MADDaren tratamenduan [10], bai modu jarraituan zein soilik hilekoaren zikloaren fase luteoan hartzen direnean. Beste farmako psikotropikoentzat, hala nola serotoninaren eta noradrenalinaren birxurgapenaren inhibitzaileak eta bentzodiazepinak, ebidentzia urriagoa litzateke.
SBISen MASerako erabilera terapeutikoa, antsietate eta depresioan eragiten duten mekanismo ezberdinetatik gertatzen dela iradokitu izan da. Izan ere, depresioa eta antsietatearen tratamenduan ez bezala, non eragin antidepresiboak gutxienez 4-6 asteko tratamendua behar duen, MASean sintomen
aurkako eragina azkarra da eta dosi nahiko baxuetan eragina lortzen da. Gainera, SBIS batzuk, adibidez
sertralina, eraginkortasuna frogatu dute modu jarraituan zein fase luteoan edota sintomen hasiera
gertatzen denean soilik hartzen direnean [12]. Zentzu honetan, SBISek progesteronaren metabolitoa den
alopregnanolonaren sintesia modulatu dezaketela proposatu da [10].
1.3.2. Ahozko antisorgailu konbinatuak
Ahozko antisorgailu konbinatuak (AAK) eraginkorrak dira hilekoaren zikloaren sintoma
somatikoak tratatzeko, hala nola, dismenorrea eta menorragia. Hala ere, AAKek hilekoaren aurreko
sintoma afektiboetan duten eraginari buruzko datuak ez dira sendoak [10]. Asoziazio-ikerketek AAKen
erabilera eta MASaren arteko koerlazio handia aurkitu dute. Hori jakinda ere, ezin da AAK MASaren
eragile ziren edo MASarekin erlazionatutako beste sintoma batzuk tratatzeko (dismenorrea besteak
beste) erabiltzen ziren ondorioztatu [16].
Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (Food and Drug Administration)
MADDaren tratamendurako AAK bakarra onartzen du; etinestradiolarekin konbinatutako drospirenona,
progesteronaren eratorria eta eragin antimineralokortikoide eta antiandrogenikoa duena. Ikerketek
frogatu dute etinilestradiol eta drospirenonaren konbinazioak, MADDaren sintomak, afektiboak barne,
hobetzen dituela [10]. Progesterona isolatuaren erabilera ere frogatu izan da. Ebidentziak hain sendoak
ez diren arren, progesteronaren formulazio zehatzek sintomak arintzearen aldeko emaitzak aurkeztu
dituzte [10].
1.4.4. Besteak
Psikoterapia, bereziki terapia kognitibo-konduktuala (CBT, ingelesezko sigletan), ariketa fisiko
erregularrak [14], dieta osasuntsua jarraitzeak [2,23,24], burdina, kaltzio eta D bitamina, magnesio eta
B6 bitamina gehigarriak [25,26], azido linoleikoan aberatsa den onagra olioa da (Oenothera biennis) eta
espironolaktona bezalako diuretikoak MASaren tratamendurako proposatu eta ikertu dira [10]. Neurri
kirurgikoak, hala nola, histerektomia azken aukera izango lirateke sintoma oso larri eta errefraktarioak
dituzten emakumeentzat [27].
2. HELBURUAK
6
MASaren prebalentzia oso aldakorra da ikerketaren eta ikertutako populazioaren arabera. Askotan infradiagnostikatuta dagoen entitatea da eta tratatu ezean disfuntzioa eragin ahal duen patologia da [16,28]. Burututako ikerketen arabera, emakume askok MASak tratamendurik behar ez duela pentsatzen dute [4] edota diagnostiko eta profesionalen laguntza gabe hartzen dituzte neurriak [2], beharbada, emakume askok dismenorrea eta umore aldaketak normaltzat jotzen baitituzte.
Gure inguruan menstruazioaren inguruan agertzen diren sintomen eta MASaren diagnostiko eta tratamenduaren inguruan datuak biltzeko burutu da lan hau.
- Lehen helburua UPV/EHUko langile eta ikasleen artean MASaren prebalentzia ezagutzea izan zen, literaturan zehaztu denarekin bat datorren jakiteko.
- Bigarren helburua MASarentzat gure inguruan zein tratamendu farmakologiko eta ezfarmakologiko preskribatzen den aztertzea eta emakume erabiltzaileen pertzepzioa haien efektuaren inguruan ezagutzea izan zen.
#### 3. METODOAK
## 3.1. Galdetegia eta partehartzaileak
Ikerketaren helburuen arabera 10 galdera planteatu ziren. Galdetegi guztiz anonimoa diseinatu zen Microsoft Forms plataforman; 5 minutu baino gutxiagotan betetzen zena eta euskeraz zein gazteleraz erantzun zitekeen. Galderak planteatzeko orduan, gai sentiberen inguruko galderak saihestu ziren. Adibidez, sintoma zehatzei buruz galdetzea saihestu zen eta, depresio edo antidepresibo hitzen ordez 'gogo aldartea hobetzeko farmakoak' erabili zen eta hauen adibideak eman. Ikerketa hau burutu ahal izateko UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordearen (GIEB) oniritzia eskatu zen, 'Inplikazio etiko ez garrantzitsuak dituzten AITak egiteko ziurtagiria' lortuz 'Inkesta/galdetegi anonimo' motakoa.
Errekrutatzeko mezua UPV/EHUko komunitatean hedatzeko EHU Taulan eskegi zen, baita UPV/EHUko zenbait WhatsApp taldetatik banatu zen ere. Inkesta 118 emakumek erantzun zuten; lehen emaitza 2023ko abenduaren 12an jaso zen eta azkena 2024ko otsailaren 6an.
#### Galdetegia
- 1. Adina
- 18-24 urte
- 25-35 urte
- >35 urte
- 2. Noizbait egin al duzu medikuan kontsultarik mentruazioarekin batera agertzen diren sintoma fisiko zein psikikoengatik?
- 3. Noizbait diagnostikatu al dizute menstruazio aurreko sindromea (MAS)?
- 4. Noizbait hartu al duzu gogo aldartea hobetzen duen medikaziorik (adibidez fluoxetina, zitalopram, sertralina, paroxetina, eszitalopram,...)?
- 5. eta 6. galderak erantzun bakarrik 4. galderaren erantzuna baiezkoa izan bada:
- 5. Zein medikazio hartu duzu?
- 6. Zein izan zen medikazio hau hartzeko arrazoia? Erantzun bat baino gehiago aukera daiteke:
- Medikuak agindu zidan menstruazio aurreko sintomak hobetzeko.
- Medikuak agindu zidan beste arrazoiengatik.
- Nire kabuz hartzea erabaki nuen.
- 7. Noizbait hartu al duzu aho bidezko antisorgailurik?
- 8. eta 9. galderak erantzun bakarrik 7. galderaren erantzuna baiezkoa izan bada:
- 8. Zein izan zen medikazio hau hartzeko arrazoia?
- Medikuak agindu zidan menstruazio aurreko sintomak hobetzeko.
- Medikuak agindu zidan beste arrazoiengatik.
- Nire kabuz hartzea erabaki nuen.
- 9. Menstruazio aurreko sintomak hobetzeko zein beste helbururekin aurretik aipatutako medikazioak hartu dituzunean, hobekuntzarik nabaritu al duzu menstruazio aurreko sintomei dagokienez?
- Bai, gogo aldarterako farmakoekin
- Bai, aho bidezko antisorgailuekin
- Bai, biekin
- Ez ziren hobetu
- Ez dut inoiz sintomarik izan
- Ez nuen tratamendua agindu zidaten moduan hartu
- 10. Menstruazioarekin batera agertzen diren sintomen edo menstruazio aurreko sintomen tratamendurako, hurrengoren bat agindu al dizute inoiz?
- Psikoterapia
- Ariketa fisikoa
- Dietoterapia (dieta bat jarraitu)
- Burdin gehigarriak Fitoterapia Onagra olioa Progesterona Kaltzio, magnesio edota vitamina B6 gehigarriak Espironolaktona
- Besterik
#### 3.2. Datuen interpretazioa
Microsoft Forms-en bidez egindako inkesten erantzunak Excel orri batean esportatu ziren. Maiztasunen kalkuluak (%) eta datuen irudikatzeko grafikoak (zirkularrak zein zutabeka) Excelekin egin ziren.
Gaiaren aspektu nagusiak ezagutu, galdetegiaren diseinu, eta datuen interpretaziorako bilaketa bibliografikoa burutu zen. Bilaketa egiteko PubMed datubasea, Cochrane liburutegia eta psikiatriako DSM-V liburua erabili ziren. Aukeratutako artikuluak ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako artikuluak izan ziren.
## 4. EMAITZAK
#### 4.1. Laginaren adin banaketa
Guztira 118 emakumek erantzun zuten. Galdetegian ezarritako adin tarteen banaketa 1. irudian ikus daiteke.

1. irudia. Adinaren araberako ikerketa-laginaren banaketa.
#### 4.2. MASaren prebalentzia gure laginean
Gure inkestaren arabera, laginaren erdia baino gehiagok (%61) egin zuen kontsulta medikuan menstruazio aurreko sintomak zirela eta (2.A irudia). Hala ere, MAS diagnostikoa laginaren zati txiki batek, %8k (9 emakumek), izan zuen soilik (2.B irudia). Menstruazio aurreko sintomei buruzko kontsultarik egin ez zutenen artean, batek ere ez zuen MAS diagnostikoa izan. Adin-tartearen araberako banaketa 1. Taulan ikus daiteke.


2. irudia. Ikerketa-lagineko emakumeen artean menstruazioarekin batera agertzen diren sintomengatik medikuan kontsulta egin duten emakumeen ehunekoa (A) eta MASaren diagnostikoa jaso duten emakumeen ehunekoa (B).
1. taula. Medikuarenean kontsulta egin eta MAS diagnostikoa jaso zuten emakumeen banaketa adinaren arabera.
| | Medikuarenean kontsulta egin<br>menstruazioarekin batera<br>agertzen diren sintoma fisiko<br>zein psikikoengatik | MAS diagnostikoa |
|------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------|
| 18-24 urte | %46 | %0 |
| 25-35 urte | %64 | %10 |
| >35 urte | %74 | %13 |
#### 4.3 Tratamendu farmakologikoaren erabilera
#### 4.3.1 Gogo-aldartea hobetzeko farmakoak
Gure inkestaren arabera, emakumeen %18k hartu zituen gogo-aldartea hobetzen dituzten farmakoak (3.A irudia). Farmakoak hartzeko arrazoia aztertzerakoan, gehiengoak (%86) 'Medikuak agindu zidan beste arrazoiengatik' erantzun zuen. Aldiz, soilik %9k hartu zituen medikuak aginduta MAS hobetzeko (3.B irudia).

3. irudia. (A) Ikerketa-lagineko emakumeen artean gogo-aldartea hobetzeko farmakoak hartu zituzten emakumeen ehunekoa. (B) Gogo-aldartea hobetzeko farmakoak hartzeko arrazoia.
Hartutako farmakoen artean kontsumituenak sertralina, ezitalopram, fluoxetina eta zitalopram (denak SBIS taldekoak) izan ziren, hurrenez hurren. Ondoren bentzodiazepinak, paroxetina (SBIS) eta desvenlafaxina (SNBI) gutxiago hartu zituzten (2. taula). Zenbait emakumek gogo-aldartea hobetzen dutenen artean sailkatzen ez diren farmakoak ere aipatu zuten, hala nola, antiinflamatorio ezesteroideoak (AIEE) eta opiazeoak.
2. taula. Inoiz gogo-aldartea hobetzeko farmakoak hartu dituzten emakumeek hartutako farmako zehatzak eta farmakoa hartu zuten emakume kopurua.
| Farmakoa | Emakume kopurua |
|-------------------------|-----------------|
| Sertralina | 6 |
| Eszitalopram | 5 |
| Fluoxetina | 4 |
| Zitalopram | 3 |
| AIEE* | 3 |
| Bentzodiazepinak** | 2 |
| Paroxetina | 1 |
| Opiazeoak (papaverina)* | 1 |
<sup>3</sup> emakumek farmako bat baino gehiago hartu zuten eta farmakoak independienteki gehitu dira dagokien lekuan: emakume batek eszitalopram eta sertralina hartu zituen eta 2 emakumek fluoxetina eta sertralina.\*AIEE, antiinflamatorio ez-esteroideoak eta opiazeoak ez dira gogo-aldartea hobetzen duten farmakoen artean sailkatzen. \*\*Bentzodiazepinak MADD kasu errefraktarioetan gomendatu daitezkeen arren, ez dira lehen lerroko farmakoak kontsideratzen.
## 4.3.2 Aho bidezko antisorgailuak
Egindako inkestaren arabera, emakumeen %48k, hau da, ia erdiak hartu ditu noizbait aho bidezko antisorgailuak (4.A irudia). Farmako hauek hartzeko arrazoia gehienbat medikuak beste arrazoiengatik agindua izan zen (%51) (4.B irudia).

4. irudia. (A) Ikerketa-lagineko emakumeen artean aho bidezko antisorgailuak hartu zituzten emakumeen ehunekoa. (B) Aho bidezko antisorgailuak hartzeko arrazoia.
Menstruazioarekin erlazionatutako sintomengatik kontsulta egin edota MAS diagnostikoa dutenen emakumeen azpipopulazioari begira, oro har gogo-aldartea hobetzeko farmakoen kontsumoa aho bidezko antisorgailuena baino baxuagoa izan zen (4. taula). Aho bidezko antisorgailuak hartu zituztenen artean, %44k MAS tratatzeko hartu zituzten, %33k beste arrazoiengatik eta %11k bere kabuz hartzea erabaki zuen
4. taula. Gogo-aldartea hobetzeko farmakoen eta aho bidezko antisorgailuen kontsumoa menstruazioarekin batera agertzen diren sintomengatik medikuarenean kontsulta egin eta MAS diagnostikoa duten emakumeen artean.
| | Medikuarenean kontsulta<br>menstruazioarekin batera<br>agertzen diren sintoma fisiko<br>zein psikikoengatik (n=72) | MAS diagnostikoa (n=9) |
|--------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------|
| Gogo-aldartea hobetzeko | %24 | %33 |
| farmakoak noizbait hartu | | |
| Ahozko antisorgailuak noizbait | %60 | %89 |
| hartu | | |
MAS diagnotikoa zuten 9 emakumeetatik, 2 emakumek sertralina hartu zuten eta emakume batek diazepam.
# 4.3.3 Sintomen hobekuntza gogo-aldartea hobetzeko farmako eta aho bidezko antisorgailuekin
Egindako ikerketako inkestan sintomen hobekuntzari buruz galdetzean, gehienbat aho bidezko antisorgailuekin lortu zen MASaren hobekuntza (33 emakume, aho bidezko antisorgailuak hartu zituzten emakumeen %58a). Gogo-aldarteko farmakoekin ordea emakume gutxiagok lortu zuen MASaren hobekuntza (soilik 5 emakumek erantzun zuten baietz). Bi emakumek esan zuten biekin
hobetu zirela eta 12 emakumek esan zuten ez zirela MAS hobetu ez antisorgailu, ez gogo-aldartea hobetzeko farmakoekin (5. irudia).

5. Irudia. Menstruazio aurreko sintomen hobekuntza farmako motaren arabera.
## 4.3.4 Beste tratamenduak
MAS diagnostikoa izan ala ez, menustruazio aurreko sintomak hobetzeko tratamendu ezfarmakologikoak (psikoterapia, ariketa fisikoa eta dieta) edota lehen lerrokoak ez diren beste tratamendu farmakologikoen inguruan galdetu zitzaien. Tratamendu hauek agindu zitzaizkiela erantzun zutenen emakume kopurua 6. irudian ikus daiteke.

6. irudia. Menstruazioarekin batera agertzen diren edo menstruazio aurreko sintomen hobekuntzarako tratamendu ezberdinak agindu zitzaien emakume kopurua.
#### 5. EZTABAIDA
Menstruazioarekin erlazionatutako sintomak ia emakumeen %80an agertzen direla estimatzen den arren, MASaren prebalentzia %5,3 eta %62,5 tartean estimatzen da [8,9]. Izan ere, MASaren prebalentzia zehazterako orduan, ikerketen arteko ezberdintasuna oso nabaria da. Alde batetik, aztertutako lagin populazioa oso ezberdina da; herrialde eta adin tarte ezberdinek eta etnia eta kultura arteko desberdintasunek MASei buruz berri ematerako orduan eragina dute. Bestetik, azterketa epidemiologikoak egiteko erabiltzen diren galdetegi eta metodoen arteko desberdintasunek are gehiago zailtzen dute MASaren prebalentzia zehatza lortzea [16]. Gainera, MASaren benetazko prebalentzia estimatzea zaila da emakume asko haien kabuz tratatzen direlako, leku askotan eta herrialdearen arabera mediku arreta lortzea zaila izan daitekeelako eta definizio eta diagnostikatzeko irizpide ezberdinak jarraitzen direlako [5] edota emakume askok MASak tratamendurik behar ez duela pentsatzen dutelako [4].
Gure inkestako datuen arabera, laginaren %8ari MAS diagnostikatu izan zaio noizbait. Gure emaitza hurbilago dago Frantzian eta Japonian egindako estimazioekin (%12,5 eta %5,3, hurrenez hurren) [16,28] Ekialde Hurbilean egindako ikerketekin baino (%35,6tik %62,5eraino doazenak) [3,8]. Hala ere, diagnostikoa izan zutenen emakumeen kopurua txikia izan arren, %61k noizbait egin zuen medikuan kontsulta menstruazioarekin batera agertzen diren sintoma fisiko zein psikikoengatik. Emakumeen sintomen inguruko pertzepzioa eta diagnostiko medikoaren arteko ezberdintasuna aipagarria da. Izan ere, Espainan burututako ikerketa berri batean [30], MASaren prebalentzia datuak altuagoak izan ziren, honen kalkulurako menstruazio aurreko sintoma fisiko eta emozionalen inguruko galdetegi bat erabili zenean. Ikerketa honetan, %93k sintoma fisikoak eta %56k sintoma emozionalak zituela adierazi zuen,
EKAIA (2025), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.27128 Nerea Sáinz eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
gure lanean behatutako MAS diagnostikoaren datuetatik urrun. Kezkatzekoa litzateke, gure lanean behatutako sintomek eragindako kontsulta eta diagnostikoaren arteko diferentzia lehen arretako medikuntzan dagoen gai honen inguruko informazio eskasiagatik gertatuko balitz. Aukera hau ez da alabaina gure inkestan aztertu.
SBISak lehen aukerazkoak kontsideratzen dira MAS eta MADDaren tratamenduan. Menstruazio aurreko sintoma larriak tratatzeko depresioaren tratamendurako baino dosi baxuagoak erabiltzen dira eta eragina azkarrago hasten da [10]. Hala ere, aztertutako populazioaren artean, MAS diagnostikoa izan zuten 9 emakumeetatik 2 emakumek soilik hartu zuten sertralina. Emakume batek diazepam hartzen zuela erantzun zuen. Hala ere, hirurek farmakoa hartzeko arrazoia 'medikuak beste arrazoiengatik agindua' izan zen, eta ez menstruazioarekin erlazionatutako sintomak tratatzeko.
Oro har, gogo-aldartea hobetzeko farmakoak hartzeko arrazoia kasuen %86an beste arrazoiak izan ziren. Soilik %9an agindu ziren MASaren hobekuntzarako, nahiz eta emakume hauek MAS diagnostikorik ez zutela erantzuten zuten. Diagnostiko eta preskripzio farmakologikoaren helburuaren arteko kontraesan honek, MAS diagnostikatzeko zailtasunekin erlazionatuta egon daiteke. Kasu gehienetan, gogo-aldartea hobetzeko farmakoak menstruazioarekin erlazionatutako sintomak hobetzeko ez beste arrazoi batengatik preskribatu ziren. Farmako hauen erabilera nagusia kontuan harturik, depresio eta antsietatearen tratamendurako preskribatu zirela iradoki daiteke. Gainera, soilik 5 emakumek adierazi zuten MASaren hobekuntza gogo-aldartea hobetzeko farmakoekin. Hala ere, gure populazioaren MASaren ezaugarriak ez-ezagunak izateak datu hauen interpretazia mugatzen du. Izan ere, gogo-aldartearen sintomak menstruazio aurreko sintoma larriak pairatzen dituztenen emakumeengan dira ageriagoak baina gure galdetegiak menstruazioarekin erlazionatutako sintoma fisiko edota psikikoen inguruan galdetzen zuen, larritasunari buruzko informaziorik gabe. Honen harira, psikofarmakoen inguruko pertzepzioa ikertu duen lan baten arabera, emakume askok antidepresiboak baztertzen dituzte farmako psikiatrikoek duten pertzepzio negatiboagatik, eta beste aukerak nahiago dituzte [7].
Orokorrean aho bidezko antisorgailuak hartu zituzten emakumeen artean (populazio osoaren %48), heren batek (%33) hartu zituen MAS hobetzeko eta erdiak gutxi gorabehera (%51) beste arrazoiengatik. Baina, MAS diagnostikoa zuten emakumeen artean %89k aho bidezko antisorgailuak hartu zituen inoiz. MASaren hobekuntzari buruz galdetzean, ordea, antisorgailuak hartu zituzten emakumeen artean %58k erantzun zuen antisorgailuekin hobetu zirela sintoma hauek. Datu hauen arabera, aho bidezko antisorgailuen erabilera handiagoa eta eraginkortasunarenganako pertzepzioa hobea izango litzateke
EKAIA (2025), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.27128 Nerea Sáinz eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
gogo-aldartea hobetzeko farmakoekin baino. Arestian aipatu den moduan, erabilera eta eraginkortasuna aho bidezko antisorgailuekin hobea izatea galdetutako emakumeen sintomen ezaugarriengatik dela iradoki daiteke.
Beste tratamenduei buruz galdetu zitzaienean, progesterona isolatuari buruz galdetzea erabaki zen nahiz eta progestagenoak aho bidezko antisorgailuen osagai diren. Inkestako 10 emakumek esan zuten noizbait hartu zutela progesterona, kopuru hau progesteronak MASean duen ebidentziagatik espero litekeena baino askoz altuagoa da. Erantzun hauen atzetik, emakume batzuek progesterona eta aho bidezko antisorgailuen artean bereiztu ez zutela pentsatuko genuke, eta galdera formulatzeko modua hobetu beharko litzateke. Gainera, ez zen administrazio bideari buruz galdetu eta ikerketek diote mihiazpiko progesterona mikronizatua erabilita lortzen direla eragin onuragarriak [10].
Beste tratamendu ez-farmakologikoen inguruan galdetzean, psikoterapia, dieta eta ariketa fisikoaren inguruan galdetzea erabaki zen. Psikoterapia eta dietoterapiaren garrantzia frogatuta dagoen [2,10,27] arren, gure populazioan ez ziren bi hauek hainbeste agindu. Ariketa fisikoa ordea, gehiago preskribatu zen eta gure lagineko 24 emakumeri (lagin osoaren %20) preskribatu diote noizbait. Hala ere, emakume kopuru hau noizbait menstruazioarekin batera agertzen diren sintomengatik kontsulta egin duten emakumeen kopuru osotik (%61) urrun dago. Tratamendu ez-farmakologikoen eraginkortasuna kontuan hartuta, hauek hainbeste ez erabiltzearen arrazoiak identifikatu beharko lirateke.
Fitoterapiaren preskripzioa zabalagoa zen; guztira fitoterapia eta onagra olioa batuz gero 17 emakumeri preskribatu zieten menstruazioarekin erlazionatutako sintomentzako tratamendu gisa (laginaren %14). Zenbait ikerketek, fitoterapia sintoma hauen tratamendurako neurri onargarri eta eraginkorra dela diote edota ohiko neurri terapeutikoen (antisorgailu konbinatuak edo SBIS) osagarri gisa [25,29]. Burdin gehigarriek MASean duten eragina ez da oso argia [25]. Hala ere, gure laginaren %15ak burdin gehigarriak hartu ditu noizbait menstruazioarekin batera agertzen diren sintomen tratamenduan. Haatik, baliteke emakume hauek burdina beste arrazoiengatik ere hartzea, adibidez menstruazioarekin batera gerta daitezkeen gehiegizko odoljarioengatik.
Galdetegi honen bidez, MAS eta menstruazio aurreko sintomen prebalentzia eta bere tratamendurako erabilitako farmakoen inguruko informazioa eskuratu genuen. Baina, emaitzak analizatzean lagin-tamaina txikia bai eta galdetegiaren limitazioak ere agerian gelditu ziren, datuen interpretazioa mugatzen dutenak. Sintomen ezaugarriak eta larritasuna ezagutzea, tratamendu farmakologiko edota fitoterapiaren deskribapen zehatzagoa baliogabeko erantzunak ez jasotzeko, edota beste tratamenduak (zink eta D bitamina, adibidez) kontuan hartzea komenigarria litzateke.
#### 6. ONDORIOAK
Lan honek, gure inguruko emakumeen menstruazio aurreko sintoma eta bere tratamenduari buruzko datuak eskaintzen ditu. Izan ere, gure inguruan burututako gai honi buruzko ikerketa lanak gutxi dira, gehienak Ekialde Hurbileko herrialdeetan egin baitira. Gure laginaren erantzunek argi uzten dute, gure inguruko emakumeen ehuneko handi batek menstruazio aureko sintomengatik kontsultatzen duela medikuarenean. Honen harira, interesgarria izango litzateke lehen arretako profesionalen MASaren inguruko ezagutza neurtzea bai eta diagnostikatzeko baliabide estandarizatuak dituzten ezagutzea.
Bestalde, nahiz eta SBISak literaturaren arabera lehen aukerakoak izan, gure laginaren emakumeen sintomen tratamendurako aho bidezko antisorgailuak dira gehien preskribatutako farmakoak eta haien inguruko pertzepzioa MAS hobetzerako orduan askoz hobea da SBISekin konparatuz gero. Dieta eta ariketa fisikoa bezalako neurri terapeutiko ez-farmakologikoek duten eraginkortasuna eta kostu baxua oinarritzat hartuta, interesgarria litzateke bere erabilera sustatzea. Datuen arabera, fitoterapiaren erabilera zabala da, pazienteen onargarritasuna iradokitzen duena. Hala ere, fitoterapiaren eraginak ondo karakterizatu beharko lirateke preskripzio segurua egin ahal izateko.
#### 7. ESKER ONAK
Artikulu hau Eusko Jaurlaritzako laguntzari esker (IT1512/22) burutu da.
## 8. BIBLIOGRAFIA
[1] HOFMEISTER, S., eta BODDEN, S. 2016. «Premenstrual Syndrome and Premenstrual Dysphoric Disorder». American Family Physician, 94, 236 – 40.
[2] SIMINIUC, R., eta TURCANU, D. 2023. «Impact of nutritional diet therapy on premenstrual syndrome». Frontiers in Nutrition, doi: 10.3389/fnut.2023.1079417
[3] HASSAN, M., ABD, M., MONEM AMR, E., SALEH, M., MOGHANNUM, A. et al. 2010. «The phenomenology of premenstrual syndrome in female medical students: a cross sectional study». Pan African Medical Journal, 5, 4.
- [4] ADIGÜZEL, H., TASKIN, E., eta DANAC, A. 2007. «The symptomatology and prevalence of symptoms of premenstrual syndrome in Manisa, Turkey». Turkish Journal of Psychiatry, 18, 215 – 22.
- [5] TOLOSSA, F.W., eta BEKELE, M.L. 2014. «Prevalence, impacts and medical managements of premenstrual syndrome among female students: Cross-sectional study in college of health sciences, Mekelle University, Mekelle, Northern Ethiopia». BMC Women's Health, 14, 52.
- [6] FATEMI, M., ALLAHDADIAN, M., eta BAHADORANI, M. 2019. «Comparison of serum level of some trace elements and vitamin D between patients with premenstrual syndrome and normal controls: A cross-sectional study». International Journal of Reproductive BioMedicine, doi. 10.18502/ijrm.v17i9.5100
- [7] LETE, I., eta LAPUENTE, O. 2016. «Contraceptive options for women with premenstrual dysphoric disorder: current insights and a narrative review». Open Access Journal of Contraception, 7, 117 – 125.
- [8] YÜCEL, U., BİLGE, A., ORAN, N., ERSOY, M., GENÇDOĞAN, B., eta ÖZVEREN, O. 2009. «The prevalence of premenstrual syndrome and its relationship with depression risk in adolescents». Anatolian Journal of Psychiatry, 10, 55 - 61.
- [9] TAKEDA, T., TASAKA, K., SAKATA, M. et al. 2006. «Prevalence of premenstrual syndrome and premenstrual dysphoric disorder in Japanese women». Archives of Women's Mental Health, 9, 209 - 212.
- [10] CARLINI, S.V., DI SCALEA, T-L-, MCNALLY, S., LESTER, J., eta DELIGIANNIDIS, K. 2022. «Management of premenstrual dysphoric disorder: A scoping review». International Journal of Women's Health, 14, 1783 – 1801.
- [11]. AMERICAN PSYCHIATRIC ASSOCIATION. 2013. Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders, 5th ed. American Psychiatric Association, Washington DC.
- [12] MARJORIBANKS, J., BROWN, J. O'BRIEN, P.M.S., eta WYATT, K. 2013. «Selective serotonin reuptake inhibitors for premenstrual syndrome». Cochrane Database of Systematic Reviews CD001396.
- [13] STEINER, M., PEER, M., MACDOUGALL, M., eta HASKETT, R. 2011. «The premenstrual tension syndrome rating scales: An updated version». Journal of Affective Disorders, 135, 82 – 88.
- [14] DÓZSA-JUHÁSZ, O., MAKAI, A., PRÉMUSZ, V., ÁCS, P., eta HOCK, M. 2023. «Investigation of premenstrual syndrome in connection with physical activity, perceived stress level, and mental status—a cross-sectional study». Frontiers in Public Health, 11, doi: 10.3389/fpubh.2023.1223787.
- [15] GEHLERT, S., CHANG, C.H., eta HARTLAGE, S. 1997. «Establishing the diagnostic validity of premenstrual dysphoric disorder using rasch analysis». Journal of Outcome Measurement, 1, 2 - 18.
- [16] POTTER, J., BOUYER, J., TRUSSELL, J., eta MOREAU, C. 2009. «Premenstrual syndrome prevalence and fluctuation over time: results from a French population-based survey». Journal of Women's Health, 18, 31 - 39.
- [17] HAGHIGHI, E.S., JAHROMI, M.K. eta DARYANO, O.F. 2015. «Relationship between cardiorespiratory fitness, habitual physical activity, body mass index and premenstrual symptoms in collegiate students». The Journal of Sports Medicine and Physical Fitness, 55, 663 - 667.
- [18] DILBAZ, B., eta AKSAN, A. 2021. «Premenstrual syndrome, a common but underrated entity: review of the clinical literature». Journal of the Turkish-German Gynecological Association, 22, 139 – 148.
- [19] HAMMARBÄCK, S., BÄCKSTRÖM, T., HOLST, J., VON SCHOULTZ, B., eta LYRENÄS, S. 1985. «Cyclical mood changes as in the premenstrual tension syndrome during sequential estrogenprogestagen postmenopausal replacement therapy». Acta Obstetricia et Gynecologica Scandinavica, 64, 393 - 397.
- [20] KUMAR, P., eta SHARMA, A. 2014. «Gonadotropin-releasing hormone analogs: understanding advantages and limitations». Journal of Human Reproductive Sciences, 7, 170 - 174.
- [21] MENKES, D.B., TAGHAVI, E., MASON, P.A., eta HOWARD, R.C. 1993. «Fluoxetine's spectrum of action in premenstrual syndrome». International Clinical Psychopharmacology, 8, 95 - 102.
- [22] ACIKGOZ, A., DAYI, A., eta BINBAY, T. 2017. «Prevalence of premenstrual syndrome and its relationship to depressive symptoms in first-year university students». Saudi Medical Journal, 38, 1125 – 1131.
- [23] HOUGHTON, S., MANSON, J., WHITCOMB, B., HANKINSON, S., TROY, L., BIGELOW, C. et al. 2017. «Intake of dietary fat and fat subtypes and risk of premenstrual syndrome in the Nurses' Health Study II». British Journal of Nutrition, 118, 849 – 857.
- [24] HOUGHTON, S., MANSON, J., WHITCOMB, B., HANKINSON, S., TROY, L., BIGELOW, C., et al. 2018. «Carbohydrate and fiber intake and the risk of premenstrual syndrome». European Journal of Clinical Nutrition, 72, 861 – 870.
- [25] CHOCANO-BEDOYA, P.O., MANSON, J.E., HANKINSON, S.E., JOHNSON, S.R., CHASAN-TABER, L., RONNENBERG, A.G., et al. 2013. «Intake of selected minerals and risk of premenstrual syndrome». American Journal of Epidemiology, 177, 1118 – 1127.
- [26] MCCABE, D., LISY, K., LOCKWOOD, C., eta COLBECK, M. 2017. «The impact of essential fatty acid, B vitamins, vitamin C, magnesium and zinc supplementation on stress levels in women: a systematic review». Joanna Briggs Institute Database of Systematic Reviews & Implementation Reports, 15, 402 – 453.
- [27] TAKEDA, T. 2022. «Premenstrual disorders: Premenstrual Syndrome and Premenstrual Dysphoric Disorder». Journal of Obstetrics and Gynaecology Research, 49, 510 - 518.
- [28] WITTCHEN, H.U., BECKER, E., LIEB, R., eta KRAUSE, P. 2002. «Prevalence, incidence and stability of premenstrual dysphoric disorder in the community». Psychological Medicine, 32, 119 - 132.
- [29] ALBACAR, G., SANS, T., MARTIN-SANTOS, R., et al. 2010. «An association between plasma ferritin concentrations measured 48 h after delivery and postpartum depression». Journal of Affective Disorders, 131, 136 – 142.
- [30] FRANCO-ANTONIO, C., SANTANO-MOGENA, E., CORDOVILLA-GUARDIA, S. 2025. «Dysmenorrhea, Premenstrual Syndrome, and Lifestyle Habits in Young University Students in Spain: A Cross-Sectional Study». Journal of Nursing Research, 33:p e374. |
aldizkariak.v1-6-207 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Zk.30 _2003_4",
"issue": "Zk.30 _2003_",
"year": "2003",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **Guztiontzako gizartea. Ezintasunak dituzten pertsonen Europako urtea dela eta**
*Amando Vega Fuente Pello Aramendi Jauregi*
Didaktika eta Hezkuntza Guneen Antolakuntza Saila Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
## **GAKO HITZAK:** Ezindua. Heziketa berezia. Integrazioa. Berdintasuna.
*Gure eskubideak aitortuko dizkigun gizartea dugu helburu, gainerako herritarren pareko balio onartuko digun gizartea, eta ez soilik besteren borondate onaren hartzailetzat hartuko gaituen gizartea.* Morris (1998).
2003. urtea, ziur aski, borondate onez eta esperantzaz blai bukatuko da; urtero bezala, igaroko da Eguberrietako elkartasun olatua. Badirudi mundu guztiak duela besteenganako ardura, mundu guztia harro dagoela norbere elkartasunezko izateaz, eta lau haizeetara zabaltzen duela ahulenei eskaini diena: dirua, denbora eta maitasuna: Baina, behin Eguberrietako *marea* igarota, gauza guztiek lehen bezala jarraituko dute. Hala, bakoitzak dagokion lekua hartuko du gizartean, bere gaitasunen arabera dagokiona. Baita *ezinduek* ere. Zer gehiago egin daiteke?
Gizarte finkatu eta zurrun honetan, gizatalde asko bazterrean geratzen dira, estereotipoz ezarritako aurreikuspenei erantzun ezinik. Ezaugarri fisikoen, psikikoen eta sozialen baitan taldekatutako jendea da, eta beren izatea aintzat hartzen zaie gizartean ezarritako ereduetara hurbiltzen diren neurrian; arrakasta lehenesten duten ereduetara, pertsonen arteko harremanak lehia-harreman bihurtu dituzten ereduetara.
Egoera hori pairatzen dute, adibidez, ezintasun fisikoak dituzten pertsonek, eta halaxe oroitarazten du Euskal Herriko Ezindu Fisikoen Koordinaziorako Elkarteak (s/f):
> *Gure baliorik eza gorputza aintzat hartuta neurtzen da, gizartean «normal» jokatzeko dugun ezintasuna aintzat hartuta. Arazoa zera da: «normal» deitzen dugun hori abstrakzio bat besterik ez dela, zehaztu ezin den abstrakzioa; kategoria finko bat da, eta hala den neurrian, kontraesanean dago gizarte-funtzioen aldakortasunarekin eta ugaritasunarekin; baita banakoek eta beren ingurukoek elkarrengana egokitzeko eta doitzeko duten malgutasunarekin ere.*
Mendebaldeko herrialdeetan, biztanleen %7k entzumen arazoren bat dutela uste da. Ehuneko hori kopurutan emanez gero, bi milioi lagunekoa da Espainiako Estatuan, eta kopuru hori handitzen joango da biztanleak zahartu ahala; izan ere, hirurogei, hirurogeita bost urtetik gora agertzen diren entzumen arazorik gehienak arrazoi naturalek eragiten dituzte. Kalkuluak eginda, ikusi da Mendebaldeko gizarteetako emakumeak bere bizitzako laurdena ezintasunen batekin igarotzera irits daitezkeela, eta gizonak, berriz, beren bizitzako bost zatitatik bat. Beraz, askotan, adinak eragiten du ezintasuna.
Baina badira beste arrazoi batzuk ere: trafiko istripuak, lan istripuak, kirol istripuak eta etxean gertatzen direnak. Etxea leku arriskutsua da, batik bat haurrentzat. Europan, urtero zortzi milioi haurrek izaten dute zauri edo kalteren bat etzeko istripuen ondorioz: Eta askori, ezintasunen bat eragiten diete. Beste arrazoi batzuen artean, honako hauek daude: ustekabeko erorikoak, gaixotasun batzuk, haurdunaldi garaian emakumeak har ditzakeen alkohol eta bestelako drogak, zenbait animaliarekin izaniko kontaktuak eta abar. Baina arrisku bat nabarmentzekotan, errepideetan izaten dena nabarmendu behar da: milaka lagun hiltzen dira, eta beste asko ezintasun fisikoren batekin geratzen dira, errepideko istripuek sortzen dituzten beste arazo mental eta sozialak ahaztu gabe.
Ezintasun arazoak uste izaten dugun baino ageriago daude gure bizitzan. Gizarteak bazter utzitako kontua da, eta horren eraginez, jendeak ez du hartzen gertakari horren kontzientziarik. Normaltzat jotzen ez den guztia ezkutatzeko premia dago.
Ezintasuna dituzten Pertsonen Europako Urtean, erakunde ofizialek ekimen batzuk antolatuko dituzte, *kaltetuen* erakundeek beren eskubideak aldarrikatuko dituzte, komunikabideek zerbait esango dute, eta legeren bat ere aldatuko dute; baina, ziurrenik, ez du izango eragin gehiagorik. Ez da gertatuko aldaketa handirik, gure gizartea bestelako bideetatik baitoa, globalizazioaren, lehiaren eraginkortasunaren banderei jarraiki. Ez da utopiarako eta aldaketa handietarako garaia. Hala da.
Nola lortu, orduan, herritar guztiak *mugida* honetan inplikatzea, ezintasunen bat duten pertsonek eskubideak dituztela ulertaraztea; azken batean, gu guztion eskubideez ari gara, guztiok baikaude ezindu izateko arriskuan, dela istripuen eta gaixotasunen eraginez, dela adinaren eraginez.
Hezkuntzak erantzukizun handia du alor honetan, bere eginkizun nagusia gure mugekin eta gizartearen mugekin bizitzen irakastea baita, baina baita aldaketa proiektuekin eta utopiekin ere, bizitza errespetuz eta duintasunez bizitzeko baita.
## 1. **Ezinduen aldeko mugimendua**
Zenbait pertsonak, gauza betengatik edo besteagatik, muga batzuk dituzte, eta hargatik, *ezindu* deitzen zaie, edo, pertsona horiek ez baztertzearren eta ez seinalatzearren, izendapen teknikoagoak erabiltzen dira, eta ezintasunen bat duten pertsonak deitzen zaie, nahiz eta, egiatan, gauzak ez diren asko aldatzen. Bakoitza den bezalakoa da.
Mendebaldeko gizartean, ezintasunaz, nagusiki, medikuntzaren ikuspegitik hitz egin izan da: Eta medikuntzaren ikuspegitik, pertsona bat ezindua da ezintasun fisiologiko edo kognitiboak dituelako. Horri erantzuteko, ezinduak sendatzen edo gai bihurtzen saiatzen dira. Laguntzen dutenen eta laguntza jasotzen dutenen arteko harremana honela azaltzen da: «Deus galdu izan ez balute, ez lukete behar izango laguntzarik; bestalde, laguntza ematen dugunean gizartearen ordezkari gisa egiten baitugu, gizarteak ezartzen ditu arauak».
Kontuz ibili behar da medikuen hizkera-moduarekin, eta beren metafora militarrekin —ezintasunaren eta gaixotasunaren aurkako borroka—; badirudi ezinduak etsaiak direla, «hankapean hartu behar diren arrotz gizajoak». Sendatzeko, «defentsak» aipatzen dituzte, eta esku-hartze «sendoak». Heziketa bereziak ere kalte egin die ezintasunak dituzten pertsonei, aukerak urrundu, ezkutatu eta ukatu baitizkie, argudiotzat honako hau erabilita: ezintasuna edo/eta jarrera okertua ez dagozkiela zerbitzu *normalei*, eta *espezialistek* erabaki behar dutela zein erantzun eman. Eta telebistak, ezinduentzat dirua biltzeko programak antolatzen dituenean, are nabarmenago irudikatzen ditu ezinduak biktima bezala, laguntza berezia behar duten biktima bezala; eta berezia bereizia da (inuxente halakoa!)
Pertsonen beharrizanei eman beharreko erantzuna despolitizatu nahi izan da, eta norbanakoen erantzukizun bihurtu da; formula politiko, estrategiko eta praktiko hori egokia da oso, gerora, defendatu ahal izateko norberak merezi duen arreta jasotzen duela, bere ahalegin eta merituen araberakoa.
Badira, ordea, beste planteamendu batzuk ere; adibidez, ezinduen aldeko mugimenduak proposatzen dituenak, zeinek ikusten baititu arazoak dituzten pertsonak zapalduak, pertsona eta herritar gisa dituzten eskubideei erantzuteko gai ez den gizarte batek zapalduak. Gogorarazi nahi digute, Nazio Batuen Biltzar Nagusiak 1948an onartu zuen Giza Eskubideen Deklarazioak lehen esaldian dioen bezala, gizaki guztiek oinarrizko eskubide eta askatasun berak dituztela. Horrela, bada, ezintasunen bat duten pertsonek eskubidea daukate beren komunitatean bizitzeko, osasun eta ongizate zerbitzuak edukitzeko, heziketa ona jasotzeko eta lan aukerak izateko.
Zalantzan jartzen dute medikuntzaren ikuspegia, eta proposatzen dute ezintasunaren interpretazioa soziala egiten duen diskurtsoa. Ikuspegi horretatik, pertsona batzuk *ezinduak* dira ez beren arazo fisiko edo mentalengatik, baizik eta gizartearen egituragatik beragatik; azken batean, ezintasunik ez duten pertsonek diseinaturiko egitura baita, ezintasunik ez duten pertsonentzat.
Ezintasuna ezin da hartu tragedia pertsonal bezala, gaixotasun bat, Jaungoikoaren zigorra edo naturaren akatsa balitz bezala, eta, horren ondorioz, zenbait pertsona besteak baino gutxiago balira bezala hartu. Egoera hori ulertu nahi bada, desberdintasun multzo handiagoa kontuan hartuta egin behar da, eta horiek identifikatzen, moldatzen eta ezabatzen ahalegindu. Eginahal horretan ari da ezinduen aldeko mugimendua, konpromiso osoz. Norbanakoen egoera aldatu nahian ari diren ekimenek tarte gutxi egiten diote politika-konpromisoei. Ezinduen aldeko mugimenduak, medikuntzaren eredua eta horren adar guztiak zalantzan jarrita, arauei egiten die aurre, balioei eta gizartean nagusi diren ikuspegiei.
Ezin da onartu, gehiago pentsatu gabe, ezintasuna giza patologia bat besterik ez dela, testuingururik ez duen zerbait. Etiketak oso erosoak dira gurasoentzat eta hezitzaileentzat, baina kale itsu batera garamatzate, mendetasunera eta bazterketara. Gure gizartean interes politiko, ekonomiko, ideologiko askok egiten dute topo —maiz kontrajarriak izaten dira, gainera—, eta beti ez dute izaten lehentasuna pertsonen eskubideek. Egoera honek eskatzen du ezintasunak dituzten pertsonen eskubideekin eta gizartean barneratzea zail egiten zaien pertsonen eskubideekin konpromiso argia hartu beharra dagoela.
Ezintasuna ez da bakarrik norbanakoaren eta familiaren gabezia, sortzen dizkien zailtasun guztiekin; gizartearen porrotaren ondorio da, pertsonen beharretara egokitu ezinaren ondorio, eta horrek sortzen ditu ez bakarrik mugak, baita ahanztura ere; zenbait pertsonak behar batzuk dituztela ahanzten zaigu. Gizartean ezintasun arazoak ageri dira ez garelako gai ezinduek pertsona eta herritar bezala dituzten beharrei erantzuteko.
Horregatik, heziketa-ekimenek, gizarte-kontrolera eta diru laguntzetara mugatzen diren neurrian, ez dute zentzurik, beren helburua baita ezintasuna duen norbanakoari eta bere familiari ongizatea eta laguntza ematea, justiziaren ikuspegitik. Heziketa-ekimenek, oinarrizko bi printzipio hauei erantzun behar diete:
- 1. Neurri guztiek abiatu behar dute pertsona ezinduaren eskubideak berariaz aitortzetik.
- 2. Onartu behar da pertsona guztiek balio bera dutela gizartean eta gizartearentzat.
Horrela ulertzen da Morrisonen aldarrikapena —Bartonek (1998) jasotzen du—:
> *Gure eskubideak aitortuko dizkigun gizartea dugu helburu, gainerako herritarren pareko balio onartuko digun gizartea, eta ez soilik besteren borondate onaren hartzailetzat hartuko gaituen gizartea.*
Denbora askoan, Salamancako Deklarazioak jasotzen duen bezala, pertsona ezinduen arazoak are gehiago handitu ditu gizartearen joera gutxiesgarriak, beren ezinari gehiago erreparatzen baitzion beren ahalmenari baino. Planteamendu honen ondorioz, integrazio-asmoa zuten neurri eta zerbitzu asko bazterketarako eta sailkapenerako bide bihurtu dira.
Ikuspegi sozialarentzat, berriz, oinarria ez da banako *ezindua*, baizik eta ezintasunak dituzten pertsonak bizi diren inguru sozialak, politikoak eta ekonomikoak ezartzen dizkien zapalkuntza-baldintzak. Giza jarduera *normal* deituen egitura inguru sozial eta ekonomiko orokorrak ezartzen du, ezintasunik ez duten pertsonen interesek —interes horientzat— sortutako egiturak. Gisa horretan, ezintasuna zapalkuntza-modu bezala definitzen da (Abberley, 1998). Eta, orduan, autore honek adierazten duen bezala, *ezintasunaren* kontua honela azaltzen da:
> *Modu jakinean egituratuta dauden kontzeptu eta jarduera multzo bat da, eta «fenomeno sozial oso*» *bat osatzen dute. Fenomeno hori denboraren joanean eraikiz joan da, baldintza multzo batek eta prozesu materiak eta sinboliko batzuek eragintza (ekonomikoak, kulturalak, politikoak, sozialak...). Eta, ildo horretan, ezintasuna da debeku sozial multzo bat, gizarte baztertzaile batek ezintasunak dituzten pertsonei ezarritako debeku sistema*.
Ezinduen aldeko mugimenduak oso argi zehazten ditu zein diren bere lau oinarriak:
- 1. giza bizitza orok du balioa;
- 2. guztiak dira aukera bat egiteko gai, daukaten ezintasuna daukatela ere,
- 3. gizarteak ezintasun fisikoen, intelektualen eta emozionalen aurrean agertzen duen erreakzioengatik mugak pairatzen dituzten pertsonek eskubidea dute beren bizitzak kontrolatzeko-
- 4. arazoak dituzten pertsonek eskubidea dute gizartean bete-betean parte hartzeko.
## 2. **Ezinduen Europako urtea**
2003. urtea Ezinduen Europako Urtea da. Horrela ezarri zuen Europako Batasuneko Kontseiluak 2001eko abenduaren 3an, aurten betetzen baitira hamar urte Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak onartu zituenetik Ezinduen Aukera Berdintasunerako Arauak. Aurtengoa, beraz, aukera ezin hobea da ezintasuna ulertzen saiatzeko, ezinduak beren iritzia ematera animatzeko, eta ekimen berriak hartzeko ezinduen bizitzak hobetze aldera.
Ezinduen Ordezkarien Espainiako Elkarteak (CERMI), gizatalde hori ordezkatzeko eta babesteko plataforma batuak, laguntza hutsean oinarritzen diren eskemak albo batera utzi behar direla defendatzen du, ezinduak subjektu pasibotzat hartzen baitituzte. Pertsonak eta beren eskubideak lehenetsiko dituen eredu baten alde egiten du CERMIk. Horretarako, legediak ez du mugatu behar eskubide zerrenda bat egitera; aitzitik, eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta guztiek errespetatu beharrekoak izateko, baliabide eraginkorrak jarri behar ditu ezinduen eta beren familien eskura (http://www.lineasocial.com/paginas/nacional/terceraedad/terceraedad2.htm)
CERMIk proposamen zehatzak egin ditu 2003. urterako, eta galdegin du politikarien gai zerrendetan neurri batzuei tarte egin diezaietela, hartara, ezinduek beren inguru sozialean parte hartu ahal izango dutela ziurtatu ahal izateko; halaber galdegin du gizartea sentsibilizatzeko programak landu ditzatela, gaur egun gai hauek inguruan dauden estereotipoak eta ikuspegi paternalista gainditu ahal izateko.
Gizarte integratzaile bat lortzeko, beharrezkoa da komunitateek eta gizarteak, oro har, konpromisoa har dezaten desberdintasunak aintzat hartzeko eta onartzeko, eta ezintasunak dituzten haur, gazte, heldu, gizon eta emakumeak bizitzako arlo guztietan kontuan hartzeko.
*Ezintasunak dituzten pertsonek* beren kabuz moldatzeko aukera eskatzen dute, gizabanako bezala dituzten ahalmenak garatu ahal izateko aukera, gizartean bete-betean parte hartu ahal izateko aukera,
Hori guztia lortu ahal izateko, Madrilgo Adierazpenak (2002) oinarrizko programa bat ezarri zuen, eta honako hauek eskatu:
- —Diskriminazioaren aurkako legedi bat aldarrikatzea, lehenbailehen.
- —Jendea sentsibilizatzeko neurriak hartzea, legeak dioena gizarterazteko helburuarekin.
- —Ezinduek parte hartzeko duten gaitasunaren alde eta bizitza independentea edukitzeko duten eskubidearen alde indar egingo duten zerbitzuak abian jartzea, eta beren familien lagungarri izatea, ezinduak hezten eta gizartean barneratzen funtsezko lana egiten baitute.
- —Ezindu taldeek jarduerak planifikatzeko modua izan behar dutela kontuan hartzea, eta ez mugatzea planifikazio ondorengo egokitze lanera.
- —Lan egiteko bideak jartzea, batik bat ohiko lan merkatuan, hori baita bazterketa sozialaren aurka egiteko modurik onena.
- —Eta, azkenik, jarduera hauek guztiak aurrera eramateko, ezinduekin eta hauen aldeko elkarteekin elkarlanean aritzea.
Gizarte honek, askatasunez eta autonomiaz moldatu ahal izateko, abiadura eroa ezartzen du, bai fisikoa eta bai mentala. Gizarte mota honetan, zein paper joka dezakete ezintasunak dituzten pertsonek? Bazterrean gera daitezke, beren bilakaera pertsonal eta sozialari gizarteak ezartzen dizkien mugak gainditu ezinik? Edo gizarteak ezarri duen injustiziazko egoerari aurre egin diezaiokete?
## 3. **Guztiok herritar izateko urtea eta ezintasunak dituzten pertsonei erantzukizun mota guztiak aitortzeko urtea**
Ezintasunen bat duten 37 milioi herritarrek oroitarazten eta eskatzen diete botere publikoei eta gizarte osoari neurri zorrotzak hartu beharra dagoela tratu-berdintasuna bermatu ahal izateko, pertsona guztiei aukera berak eman ahal izateko eta ezinduek jasaten dituzten diskriminazio mota guztiak amaitu ahal izateko.
CERMIren inguruan (2002) ezinduen alde bildu den mugimendu sozialak bere manifestuan azaltzen duenez, eta berriz demokrazia ezarri zenetik lorpen handiak egin diren arren:
> *Zenbait eremu garrantzitsutan, ezinduen diskriminazioa begi bistakoa da gaur egun ere; adibidez, hezkuntzan, formazioan, lan munduan, etxebizitza arloan, jendeari irekitako establezimenduetan, gizarte babesean, garraioan, komunikazioetan, astialdiko jardueretan, instituzionalizazioan, osasun zerbitzuetan, zerbitzu publikoetara eta komunikabide sozialetara iristeko orduan.*
Manifestu horrek berak argi uzten du ezintasunak dituzten pertsonek, etengabe, era bateko eta besteko diskriminazioei aurre egin behar izaten dietela: berariaz baztertzen dituzte; era guztietako hesi edo mugen ondorio diskriminatzaileak jasaten dituzte; mendetasuna areagotzen duten arau eta politikekin topo egiten dute, zeinak oztopo handi bihurtzen baitira eraikuntzetan eta ohitura finkatuetan aldaketak egiteko orduan; gaitasuna neurtzeko eredu baztertzaileak aurkitzen dituzte. Halaber, ikusten dute gutxietsi egiten dituztela, eta ez daukate modurik gainerako herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak, jarduerak, onurak, laguntzak, lanpostuak edo aukerak edukitzeko, apalagoak baizik.
Aski da gure inguruan begiratzea ikusteko pertsona horiek nola bizi diren, eta zenbait txosten eta ikerketak ere adierazten duten ezintasunak dituzten pertsonek, talde bezala, estatus apalagoa dutela gizartean, desabantailak baitituzte hainbat arlotan: ekonomian, lan munduan, hezkuntzan...
> *Ezintasunak dituzten pertsonek gutxiengo apal eta bakartua osatzen dute. Era guztietako murrizketei eta mugei aurre egin behar izaten diete, desberdin tratatu izan dituzte askotan eta askotan, eta, beren esku ez dauden baldintzek eraginda, ezintasun eta ahultasun politikora eraman dituzte, batzuetan, gainera, estereotipo eta aurreiritzi faltsuetatik abiatuta, gizartean parte-hartzeko eta eskaintzeko duten gaitasuna gutxietsita.*
Diskriminazio eta aukera falta are larriagoa pairatzen dute zenbaitek; batik bat, emakume ezinduek, ezintasunak gehien erasandako pertsonek eta beren kabuz baliatu ezin direnek.
Egoera honen ondorioz, CERMIk (2002) adierazten duen bezala, ezintasuna dituzten pertsonen familiek bakar-bakarrik eta behar adinako gizartebabesik gabe eraman behar izaten dute pertsona horiek zaintzeak dakarren ahalegin gehitua, batik bat pertsona horiek larri daudenean edo beren kabuz baliatzeko gai ez direnean. Eta familiaren barruan ere, ezinduak zaintzeko ardurak ez dira berdin banatzen; gehienetan emakumeei egokitzen zaie (amari, arrebari edo ahizpari, emazteari, bikotekideari...), eta horrek asko zailtzen du emakume horiek gizarte-bizitza oso bat egin ahal izatea.
Gauzak horrela izanik, CERMIren ustez, zainketa eta arreta lanetan agintzen duen eskema tradizionala gainditzeko ahalegina egin behar dute botere publikoek eta gizarteak, eta honako irizpide hauetan egin behar lukete indar:
- —Ezinduei laguntza ematera mugatzen den arreta-sistema baztertu behar da, eta ezinduak subjektu pasibotzat hartzen dituen ikuspegia ere bai, eta pertsonen eta beren eskubideetan oinarritzen den eredu berria sustatu; hori izan dadila ezarri behar den sistema integralaren ardatza eta muina.
- —Inor ez diskriminatzea (horrek esan nahi du mundu guztia hartu behar dela kontuan ondasunen eta gizarte-zerbitzuen diseinua egitean eta horietarako irispideak ezartzerakoan). Horrek laguntza handia emango lieke ezinduei eta hauen alde ari diren elkarteei gizarteko esparru guztietan parte hartzeko jartzen zaizkien oztopoak gainditu ahal izateko. Horregatik, premiazkoa da Europako Batasunak eta estatuek lege-bitartekoak jar ditzaten.
- —Ezintasun arazoei ez zaie erantzun behar gizarte-zerbitzuetatik soilik. Botere publikoek, administrazio guztiek beren jarduera politikoaren ardatz-oinarrietara ekarri behar dute ezintasunaren arazoa, eta politika orokorreko jardunean eta arlokako jardunean txertatu (justizian, hezkuntzan, azpiegituretan, osasungintzan, kontsumoan, teknologia berrietan...).
- —Ezinduen aldeko mugimenduari egitura bat eta batasun bat ematea funtsezkoa da egoera honi erantzun ahal izateko. Guztien arteko elkarrizketa-printzipio bat hartu behar da —demokrazian sakontzeko bidea hori dela ulertuta—, eta *guztia* deitzen dugun horretan ezinduak ere sartu behar dira, bestela, ezinduak eta beren aldeko elkarteak eragile bihurtu ezean, ez baita izango aurrerabiderik arlo honetan.
- —Gizartea sentsibilizatzeak berebiziko garrantzia du ezinduen bilakaeran; izan ere, badirudi komunikabideetan agertzen denak soilik merezi duela arreta eta kezka. Ezinduen egoera komunikabideetan agerrarazteko bide berriak bilatu behar dira, gaur egun estereotipoak agertzen baitira, agertzen direnean...
Aldarrikapen hauek lege eragingarriak eskatzen dituzte, eta CERMIk ere hala galdegin du (manifestuan ikus dezakezue). Baina beste neurri jakin batzuk bultza daitezke, bereziki, hezkuntzaren esparruan; ikastetxe bakoitzak, hezkuntza komunitate bakoitzak landu behar ditu neurri horiek bere eguneroko lanean. Azken batean, ezintasun arazoren bat duten pertsonak ez baztertzeko borrokan konpromisoa hartzea da kontua.
## 4. **Bazterketaren aurkako borroka**
Ez da ahaztu behar Europako Batasunak bazterketaren kontra zein konpromiso hartu duen, hau da, gabeziak ezabatzea edo, behintzat, gutxitzea (hori da hezkuntzaren helburuetako bat ere). Horretarako, Europako Batasunak gomendatzen du pertsonen autonomia bultzatzea, gizartean barneratzeko aukerak ugaritzea eta beren gaitasun profesionalak emendatzea. Europako Batasunak zera nahi du, hezkuntzaren eta prestakuntzaren Liburu Zurian eskatzen duenez (Europako Batasuna, 1995: 18):
> *Heziketa jasotzeko aukera berdintasuna bultzatzea eta ahalegina egitea desabantailan dauden taldeak (landa komunitateetakoak, adineko pertsonak, gutxiengo etnikoak eta etorkinak) ez daitezen bihur 2. mailako herritar teknologia berrietara eta ikasketetara irispidea izateko orduan.*
Europako Batasunak, ikuspegi honetatik, bazterketarik onartuko ez duen gizarte baten alde egiten du, eta politika soziala jartzen ditu «bidetzat, horrek bermatu behar baitu aurrerabide ekonomikoak eta Europako integrazioa guztien onerako izan daitezen. Guztion erronka da politika horiek berritzea eta modernizatzea, Europa sozialaren ereduak eskatzen dituen balio oinarrizkoei eutsi ahal izateko etorkizunean» (Europako Batasuna, 1998: 15). Helburu hori iristeko, besteak beste, gizarteratze-bideak sustatu behar dira, nahiz eta Europako eredu sozialak arrakasta izan duen, pobrezia eta gizartebazterketa arazo handi baitira oraindik ere Europako Batasunean.
Herritar guztientzat aukera-berdintasuna ezartzen duen printzipioa Europako Batasuneko «estatu guztien balioa da, ezin kenduzkoa», eta horrek eskatzen du diskriminazioa negatiboak ez egitea ezintasunak dituzten pertsonei, eta beren bizi-kalitatea hobetzea. Hortik aurrera, onartzen du pertsona horiek heziketa eta prestakuntza esparruetan barneratzea garrantzitsua izan daitekeela «bizitza ekonomiko eta sozialerako bidean arrakasta izateko» (Europako Batasuneko Kontseilua, 1996). Horregatik, Europako Batasuneko Kontseiluak (2001) adierazten duen bezala:
> *Hezkuntzak, gizabanako guztiei gizartean barneratzeko bide berak eskaini behar baitizkie, izaera guztietako pertsonak eta, gero eta gehiago, adin guztietakoak erakartzea eta horiei eustea ez da aski, zerbait gehiago egin behar du. Lehenik eta behin, ziurtatu beharra dago edukiak egoki ote diren talde guztien beharretarako; bigarrenik, bere ikasketa planek eta ikasmaterialek gizarteaz ematen duten irudiak izan behar du gizarteak berak desiratzen duen hori; adibidez, aukera-berdintasunaren alorrean, edo arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan.*
Aukera-berdintasuna bultzatzeko printzipioaren ikuspegitik, ezinduekin harremana duten talde-ekintzak abiatzeko orduan, oinarri hau hartu behar dugu kontuan: onartu behar diegu **talde-ekintzek beraiek ezartzen dituzten helburuak iristeko** orduan, ez daudela besteekin berdintasunean, eta diskriminazio egoera pairatzen dutela:
—Mugimendu-askatasunean eta astialdiko leku eta jardueretara iristeko ahalmenean.
- —Lanean, bai lan egiteko aukeretan, bai lan-baldintzetan.
- —Hezkuntzan, ezintasunik ez duten pertsonekin lehian jartzen dituen unetik, desabantailan baitaude (Bernal, 1998: 398-399).
Madrilgo Adierazpenak Europako Batasunean esparru kontzeptual berri bat landu ahal izateko oinarriak ezartzen ditu. Adierazpenaren atarikoan bertan ikus daitezke oinarri horiek, eta horixe ekarriko dugu hona, hitzez hitz, edukiak merezi baitu:
- 1. Ezintasunaz ari garenean, giza eskubideez ari gara. Ezintasunak dituzten pertsonak gainerako herritarren oinarrizko eskubide beren jabe dira. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko lehen artikuluak honela dio «Pertsona guztiak libreak eta berdinak dira duintasun eta eskubideetan». Helburu hori lortzeko asmoz, komunitate guztiek onartu behar dute beren aniztasuna, eta ziurtatu egin behar dute ezintasunak dituzten pertsonek eskubide guztiak izango dituztela: nazioarteko hainbat hitzarmenek, Europako Batasuneko Tratatuak eta herrialdeetako konstituzioek aitortzen dituzten eskubide zibilak, politikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak.
- 2. Ezinduek aukera-berdintasuna nahi dute, ez karitatea. Europako Batasunak, beste zenbait eskualdetako erakundeek bezala, bide luzea egin du azken hamarkadetan, eta ezinduen gaineko ikuspegi paternalista izatetik beren bizitzen erabakimena ezinduek beraiek dutela onartzera iritsi da.Ikuspegi zaharrak, errukian eta babesgabetasunean oinarrituak neurri handi batean, onartezin jotzen dira. Banakoaren gaitasunak indartzeari utzi eta ikuspegi global batera jauzi egiten ari gara; gizartea eraldatzeko egiten dugu indar, herritar guztien beharrak onartu eta horietara egokitzeko, baita ezinduenetara ere. Ezinduek eskatzen dute besteek bezalako aukerak izatea, besteek bezalako irispideak gizarte-baliabideetara; adibidez, lanera, heziketa integratzailera, teknologia berrietara, gizarte eta osasun zerbitzuetara, kirolera eta astialdiko jardueretara, eta kontsumoko produktu, ondasun eta zerbitzuetara.
- 3. Gizarteak ezartzen dituen mugek diskriminazioa eta bazterketa soziala sorrarazten dute. Gure gizarteak antolatzeko eragatik, ezinduak ez dira gai beren oinarrizko eskubide guztiak erabiltzeko, eta gizartetik baztertuta geratzen dira. Estatistika datuek erakusten dute ezinduei eskaintzen zaien heziketa eta lana arrunt maila apalekoak direla, onargarri ez izateraino. Ezindu asko, ezintasunik ez duten herritarrekin alderatuta, erabateko pobrezian bizi dira.
- 4. Ezinduak: herritar ikusezinak. Ezintasunak dituzten pertsonen aurkako diskriminazioa, maiz, gizarteak dituen aurreiritziek eragiten dute, baina are gehiagotan, ahanzturak eta ezaxolak; ondorioz, gizartean jarrera batzuk sortzen eta indartzen dira, jendea eremuen arabera mugatzen da, eta horrek eragozpen handia sortzen die ezinduei gizartean parte hartu ahal izateko.
- 5. Ezintasunak dituzten pertsonak askotarikoak dira. Gizarteko esparru guztietan bezala, ezinduen taldean ere era guztietako pertsonak daude. Aniztasun hori errespetatzen duten politikek soilik izango dute arrakasta. Zehazki, mendetasun-behar handiak dituzten pertsonek eta haien familiek eskatzen dute arreta bereziz joka dezagun guztiok, askotan, ezinduen artetik, beraiek ahanzten baititugu gehien. Era berean, ezintasunak dituzten emakumeek eta gutxiengo etnikoetako kide diren ezinduek diskriminazio askori aurre egin behar izaten diete, ezintasunari gehitzen baitzaizkio generoaren eta jatorri etnikoaren arazoak.
- 6. Diskriminaziorik eza + ekimen positiboa = gizartean barneratzea. Oinarrizko Eskubideen Europako Agiriak —orain gutxi onartu dute— aitortzen du, ezintasunak dituzten pertsonentzat berdintasuna lortzeko, diskriminaziorik ez jasateko eskubideari beste bat gehitu behar zaiola; alegia, gizarte-bizitzan bere independentzia, bere lekua eta bere parte-hartzea bermatuko dioten neurriez baliatzeko eskubidea.
## 5. **Ezinduen ahotsa entzun**
Gizarte-konpromiso hori hartzeko bidean, kaltetuen beraien eskabideak dira akuilu. Garcia Martinek (1996: 28) eskabide horien formulazioan gertatu diren aldaketa esanguratsuei erreparatzen die: «Aldaketa horien oinarrian daude talde-mugimenduen izaeran gertatu diren aldaketak; batetik, hedatzen ari dira, mantso baina etenik gabe, eta bestetik —eta batez ere—, federaziotan eta konfederaziotan egituratzen ari dira. Beren eskabideak, gero eta gehiago, taldean egingo dituzte, eta lobbi gisakoek egingo dituzte, jakitun baitira gero eta eragin handiagoa dutela: arras zatikatua egon den sektore bat izatetik, indarra hartzen ari den gizarte-mugimendu bat izateko bidean doa».
Baina eskabideak egiteko oinarriak ere aldatu dira, ez hainbeste gainerako herritarrek erakutsi duten borondate eta elkartasunaren ondorioz, baizik eta berdintasuna eskatzen dutelako, diskriminaziorik ez dadila gertatu ondasun eta zerbitzuetara irispidea izateko orduan.
Besteek diseinaturiko politiken eta programen hartzaile pasibo izateari utzi nahi diote ezintasunak dituzten pertsonek; diseinu horiek egiten parte hartu nahi dute, eta ondoren izango duten garapenean ere bai. Diru sariak eta osasun-laguntzak eskatzen dituzte, ohi bezala, baina ez hori bakarrik; prestakuntza gehiago izateko aukera ere eskatzen dute, lan egiteko laguntza gehiago, laguntza teknikoak, etxean laguntza jasotzeko zerbitzuak, familientzako laguntzak eta abar. Are gehiago; badirudi laguntza eta zerbitzu horiek nola jaso nahi dituzten zehazten ere ari direla: laguntza mota bat baino gehiago eskaintzea nahi dute, guztientzat izan daitezela, eta laguntza mota batzuk eta besteak aldi berean eskain diezazkietela, horrela lortuko baitute beren eta familien *bizi-kalitatea* hobetzea.
Ildo honetan, interesgarria da ezintasunak dituzten pertsonek eskaintzen duten ikuspegia entzutea. Alexandre Jollienek (2001), adibidea, ez du errukirik nahi. Bere iritziz, «ezintasunari ez zaio ihes egin behar». «Ni ez naiz sekula normala izango» baieztatzeak, haren iritziz, desberdintasunak duen zentzuaz galdetzera darama norbera. Autorea, bere esperientzia kontatzearekin batera —gogor eta mingarria, baina beti zirraragarria—, etengabe ari da normalaren eta anormalaren arteko bereizketa zalantzan jartzen eta jarrarazten. Ez du ematen irtenbide lasaigarri eta orekaturik; zalantza bat plazaratzen du, eta orain arte jakin uste genuen guztia apurtzen du, eta, maiz, uste horiek ezartzen dute desberdin, arrotz zaigunaren aurreko jokabidea.
Hor ulertzen da «ezintasun *biziaren* askapen pedagogia baten beharra». Ezinduaren nortasuna aldarrikatzeko, eta *bestelakotzat* jotzeko ideia baztertzeko. «Biderik emankorrena» (Peters, 1998: 236), matxinadatik harago edo agintzen duen gizataldera egokitzetik harago, gizabanakoaren garapenaukera onartzea da.
Ikuspegi honek erabat bere egiten ditu hezkuntza-jardueraren helburuak; izan ere, «pertsona osoki garatzea» da hezkuntzaren funtsezko helburua, horrek lagunduko baitio egungo gizartean bete-betean barneratzen. Horregatik, hezkuntzaren esparruan egun egiten dena aztertu beharra dago, etorkizun ezezagun bati begira ari baitira lanean, eta hori mesedegarri bezain arriskutsu izan daiteke bilakaera pertsonal eta sozialean arazoak dituztenentzat.
Eta, hasteko behintzat, ezintasunak dituzten pertsonek hitz egin behar dute, eta, ondorioz, hezitzaileentzat, ezinduen *ahotsa* entzuteak izan behar du heziketa-jardueraren oinarri. Erronka hori jartzen du Buruko Gaitzak dituzten Pertsonen Aldeko Elkarteen Nazioarteko Ligak:
> *Ahots berri bat sumatzen hasiak gara, eta entzun dezagun eskatzen digu. Buruko gaitzak dituzten pertsonen ahotsa da. Orain arte, bestek hitz egin izan du haien izenean, uste baitzuten ez zirela gai beren kabuz hitz egiteko. Orain, haiei entzutea da gure egitekoa, komunitateko bizitan besteen pare parte hartzen laguntzea, eta erabaki esanguratsuak hartzeko aukerak eskaintzea*.
Tokian tokiko komunitateko taldeetan eta bizitzan parte hartzeak, izan ere, indartu egiten du bakoitzak bere buruarengan duen estimua eta zerbaitetan partaide delako sentimendua, eta taldeak eta norbanakoak elkar errespeta dezaten eta elkar aintzat har dezaten laguntzen du. Parte hartzea banatzea da, hartzea eta ematea. Eta, ildo horretan, Buruko Gaitzak dituzten Pertsonen Aldeko Elkarteen Nazioarteko Ligak denbora asko darama esanez gogoeta egin behar dela parte-hartze horrek dituen ondorio guztiez.
Parte-hartze hori familiako bizitzan hasten da, jaio eta berehala, eta familiako jarduerak banatuz egiten da. Garapenean oso atzeratuak dauden haurrak, edo arazo fisikoak dituztenak, nahi gabe, familiako eguneroko bizitzatik baztertuta gera daitezke. Erabakiak hartzen ikastea da garrantzitsuena, nahiz eta haur batzuei besteei baino gehiago kosta eta astiroago joan; eta, gero ere, erabakiak hartzen jarraitu behar du bizitza osoan, eta bizitzako arlo guztietan.
Ezinduek gizartean parte hartzeko dituzten muga guztiak ezabatu behar dira, ez bakarrik *ezintasunak* dituzten pertsonenak, baita gizartearenak ere (horiek, batez ere). Muga horien artean, aintzat hartu beharko dira bai fisikoak; bai mentalak, kulturalak, ekonomikoak; bai gizartean bete-betean parte hartzeko traba diren oro.
Hain justu, heziketa bereziari egiten zaizkion kritikarik gehienak gizarte-justiziaren eta berdintasunaren ingurukoak dira, praktikan bereizketek bere horretan jarraitzen baitute, eta aukera berdintasuna, denen ahotan badabil ere, beti heltzeko baitago. Azken buruan, betikoek jarraitzen dute bazterrean, eta ez, hain zuzen, ezinduen erantzukizunagatik. Berriz jarri beharko da indarrean ez bakarrik zapalduaren eta itxaropenaren pedagogia, baita *haserrearen pedagogia* ere —Paulo Freire (2001)—, garai bateko amorru eta sumindura politikoarekin, sinetsita errealitatea eralda daitekeela eta geroko *gerotan gauzatzeko proiektuei* epea jarri behar zaiela.
Ezintasunak dituzten pertsonek aintzat har ditzatela eskatzen dute (eskubide bezala, inork ez baztertzeko eskubidea aitor dakiela, besteen borondate onaren menpe egon beharrik izan ez dezaten. Diren bezalaxe onar ditzaten nahi dute; ez dute nahi sendatzeko bidean jartzea, inoiz izango ez direna izatera behartzea: askok *normal izatea* deitzen duten hori. Ezintasuna horrela ulertzeak esan nahi du ezinduek, beren gaitasunak lantzeko behar dituzten zerbitzu guztiak galdegin arren, desberdin izaten jarraitu nahi dutela, eta eskatzen dutela ezinduak ez direnek desberdintasunak onar ditzatela eta, are gehiago, «desberdintasunak dohaintzat har ditzatela».
## 6. **Erronkak gizartearentzat eta herritarrentzat**
Erronka ugari dira, eta handiak. Ez dugu ahaztu behar gizarte lehiakor eta indibidualistan bizi garela; diruak balio du gehien, eta, ondorioz, ezer baino gehiago, errentagarritasuna eta eraginkortasuna bilatzen ditugu. *Postutopiaren* garaian bizi gara, ekonomia eta gizarte arloetan berdintasuna lortzeko idealak eman zituen bere onenak; ideal hori gaur egun ez da, duela zenbait hamarkada bezala, hainbat mugimenduren indar eragilea, eta, beraz, «badirudi, ongizate-estatuaren krisiak honako ideia honetara garamatzala: pertsona bakoitza edo herrialde bakoitza da bere bizitzan dituen arrakasten eta hutsegiteen erantzule, naturako eta gizarteko gertakizunek zeresanik ez balute bezala» (Cortina, 1997).
Onartzen badugu ezintasunak dituzten pertsonak herrikide ditugula, beste edozeinek dituen oinarrizko eskubide berak dituztela, ahalegina egin beharko dugu beste edozeinek dituen aukera berak izan ditzaten komunitateko bizitzan parte hartzeko. Ildo horretan, Brisendenek esaten du —Draken aipu batetik hartua da, (1998)— berari eta beste zenbait ezinduri zera gertatzen zaiela:
> *Gu onartzeko diseinaturik ez dauden eraikuntzetara iritsi ezinik geratzen gara, eta horrek beste hainbat ezintasun ekartzen ditu, heziketan, lana lortzeko ditugun aukeretan, gure gizarte-bizitzan eta abar. Hala ere, argudio horiek baztertu egiten dira, aintzat hartzeak esan nahiko bailuke onartzen dela gurea ez dela zorte txar kontua, baizik eta gure kontra den ingurune sozial batek zuzenean zaplatzen gaituela*.
Ulertu beharko da familiek zenbaterainoko zailtasunak izaten dituzten, egoera soziolaboralak eraginda askotan. Familia horien baliabide sozioekonomikoek eta seme-alaben ezintasun motak baldintzatzen dute gehienbat familien ongizatea. Hala dio Oliverrek (1998: 52):
> *Ezinduek beren ezintasunari ematen dizkioten erantzunak ezin dira ulertu traumari edo tragediari ematen dioten erantzun bezala, ezta beren burua gai sentiarazteko modu bezala ere. Hori ulertzeko, ikuspegi zabalagoa eduki behar da: pertsona horien bizi-historia hartu behar da kontuan, beren egoera materialak eta ezintasunak beraientzat duen zentzua, taldean egin baitute borroka bizi diren gizartean gai sentitzeko eta parte hartzeko*.
Ikuspegi sozialetik egiten den azterketak erakusten du ezintasunaren gaiak aukera ematen duela galdera larriak egiteko egungo gizartearen izaeraz eta nahi edo desiratzen dugun gizarteaz. Gizarte batek taldeak edo banakoak baztertzeko erabiltzen dituen arrazoi eta formek erakusten dute zer nolako mailakatzeak gertatu diren, eta banakoen zein alderdi goraipatzen diren eta zein ezaugarriri irizten zaien onartezin.
Arazoak ikuspegi sozialetik interpretatzea, baina, ez da ziaten atsegina. Interpretazio mota hauek agerian uzten dute pedagogian, curriculumean eta hezkuntzaren antolamenduan oinarrizko aldaketak egin behar direla, eta ez da erraza izaten horri aurre egitea. Hezitzaileak arduratuagoak daude eguneroko lanak dituen zailtasunei erantzuteaz, erantzun integralak bilatzeaz baino, eta nahiago izaten dute arazoei erantzun azkarrak ematea edo joandako garaiei pentsatzen egotea. Jarrerazko disfuntzioak edo disfuntzio emozionalak dituzten haurren patologiei erantzuteko, erakargarriagoak zaizkie teoria psikologikoak, esku-hartze terapeutikoa eskatzen duten horiek, eta ez hainbeste planteamendu sozialak, konpromiso gehiago eskatzen baitiote norberari eta gizarteari.
Arrazoi horregatik, sekula ez da ahaztu behar arazoak dituzten pertsonekin egiten dugun lana, beti, gure balioek baldintzatuko dutela. Beraz, funtsezkoa da gogoeta sakona egitea eta *ezintasuna* nola ulertzen dugun argitzea, horrek guztiz baldintzatuko baititu gure ikuspegiak eta ezintasunak dituzten pertsonekin hartu-emanak lantzeko modua.
Baina ez da erraza gizarte hau aldatzea; interes ekonomikoak jarri dira sozialen gainetik, eta Europako Batasuneko herrialdeen hezkuntza-politiketan ere sumatzen da hori (Unesco, 1994). Jarrerak eta jokabideak aldatu behar dira; hori beharrezkoa da ezintasunak dituzten pertsonek irispidea izan dezaten ikastetxeetara, lan mundura eta abar, eta Europako Batasuneko kide diren guztiei dagokie hori, hezkuntza-politika guztiei, ezintasunak dituzten pertsonen elkarte guztiei eta bizikidetzan ardura duten guztiei.
Hezkuntzak, beraz, ez du mugatu behar *heziketa behar bereziak* deitzen diren horiei erantzutera. Bere heziketa-jardunean kontuan hartu beharko ditu behar horiek baldintzatzen edo horiei eragiten dieten faktore sozial, ekonomiko eta politikoak, eta ezinduak gizartean barneratzeko oztopo diren heinean, horiek aurka egin beharko du, ahal duen neurrian. Edozein ezintasun mota duten pertsonek heziketa jasotzeko eskubidea dute, eta Hezkuntzak sekula ezin dio uko egin horren alde jarduteko duen konpromiso sozialari, azken batean, guztientzako heziketa lortzea baita bere erantzukizuna.
Jasotze-data: 2003-04-20 Onartze-data: 2003-11-10
*Abstract*
*The concept of «disability» and its implications both educational and social are analysed in this essay. The year 2003 is designated by the European Community as the year of disability, given that it is ten years since equal rights for the disabled were recognised by the UN. Today, in the 21st century, the disabled suffer from discrimination and lack of opportunities in many aspects of daily life (employment, social security, education, leisure...). Society alleviates these consequences by means of «aid» destined for people of «different status», without their integration and social insertion becoming a reality in the full sense. This article means to reflect and verify the manifold claims of people who also belong to this society, who live with us and who are categorised in a mysterious way as «different».*
*Keywords: Disabled. Special Education. Integration. Equality.*
*En el presente escrito analizamos el concepto de «discapacitado» y sus implicaciones tanto educativas como sociales. Esta año 2003 es considerado por la Comunidad Europea como el año de la discapacidad, ya que se cumplen diez años de la aprobación por parte de la ONU de la igualdad de derechos de los discapacitados. Hoy día, en* *pleno siglo XXI, las personas discapacitadas sufren la marginación y la falta de oportunidades en muchas de las facetas de la vida cotidiana (empleo, protección social, educación, ocio...). La sociedad palía estas consecuencias por medio de «ayudas» destinadas a personas con un «estatus diferente», sin que la integración y la inserción social sean una realidad en toda regla. Este artículo pretende reflejar y constatar las múltiples reivindicaciones de personas que también pertenecen a esta sociedad, que conviven con nosotros y que son catalogados sibilinamente como personas «diferentes».*
*Palabras-clave: Impedido. Educación Especial. Integración. Igualdad.*
*Dans ce document le concept de «handicapé» et ses implications autant éducatives que sociales sont analysés. La Communauté européenne considère l'année 2003 comme l'année du handicap, car cela fait dix ans que l'ONU a approuvé l'égalité en droits des handicapés. Aujourd'hui, en plein XXIe siècle, les personnes handicapées subissent la marginalisation et le manque d'opportunités dans beaucoup d'aspects de la vie quotidienne (emploi, protection sociale, éducation, loisirs...) La société compense ces conséquences moyennant des «aides» destinées à des personnes ayant un «statut différent», sans que l'intégration et l'insertion sociale ne soient une réalité en bonne et due règle. Cet article prétend refléter et constater les nombreuses revendications de personnes qui comme nous, font partie de cette société, qui vivent avec nous et qui sont classés prophétiquement comme étant des personnes «différentes».*
*Mots clé: Handicapé. Enseignement Especial. Integration. Égalité.*
## **Bibliografia**
ARRIBAS, F.J.; SORIA BREÑA, R.J. (2002): «La construcción social de la diferencia», *Nómadas. Revista crítica de ciencias sociales y jurídicas.* Enero-junio.
BARTON, L. (1998): *Discapacidad y sociedad.* Madril: Morata.
BARTON, L. (2000): «Análisis social de la discapacidad: ¿romanticismo o realismo?» *I Congreso Internacional de Necesidades Educativas Especiales*. Granada. Adhara, 85-97 orrialdeak.
BERNAL, M. (1998): «La política de la U.E. ante las personas con dicapacidad». *XV Jornadas Nacionales de Universidad y Educación Especial.* Oviedo, 397- 403 orrialdeak.
CERMI (2002, 2003): *Un año para la plena ciudadanía y la plena responsabilidad de las personas con discapacidad*. http://www.cermi.es/Texto/did2002.asp COMISIÓN DE LAS COMUNIDADES EUROPEAS (2001): *Informe de la Comisión. Futuros objetivos precisos de los sistema educativos*. Brusela. 31.01.2001 COM(2001).
- COMISIÓN EUROPEA (1996): *Libro Blanco sobre educación y formación*. Luxemburgo. Publ. Oficiales de las Comunidades Europeas.
- COMISIÓN EUROPEA (1998): *Programa de acción social 1998-2000*. Luxemburgo. C.E.
- COMISIÓN EUROPEA (2000): *Europe 2002-Una Sociedad de la Información para todos.* Documento preparado por el Consejo y la Comisión Europea para el Consejo Europeo de Feira. Brusela. Belgika.
- COORDINADORA DE DISMINUIDOS FÍSICOS DEL PAÍS VASCO (S/F): *Reivindicaciones sobre integración social del colectivo de personas con discapacidad física*. Donostia. Coordinadora de Disminuidos Físicos del País Vasco.
- CORTINA, A. (1997): *Ciudadanos del mundo. Hacia una teoría de la ciudadanía*. Madril: Alianza.
- FREIRE, P. (1975, 1978): *Pedagogía del oprimido.* México: Siglo XXI.
- FREIRE, P. (1993): *Pedagogía de la Esperanza.* Madril: Siglo XXI.
- FREIRE, P. (2001): *Pedagogía de la indignación.* Madril: Morata.
- JOLLIEN, A. (2001): *Elogio de la debilidad*. Barcelona: RBA.
- MINUSVAL (2002): «Globalización de la solidaridad». Conferencia. Europea: *La economía social como instrumento de integración y cohesión social*. *Minusval, 135,* 57 orrialdea.
- MINUSVAL (2002): «La integración a través del deporte». *Minusval, 135,* 5 orrialdea. MONTERO LLERANDI, J.M. (1998): *De la exclusión a la integración. Un ensayo sobre la situación de los minusválidos*. Madril: Escuela Libre argitaletxea.
- NACIONES UNIDAS (1988): *Programa de Acción Mundial para las personas con discapacidad.* Madril: Real patronato de Prevención y Atención a Personas con Minusvalía.
- PÉREZ DE LARA, N. (1998): *La capacidad de ser sujeto. Más allá de las técnicas de Educación Especial*. Barcelona: Laertes.
- TRIESCHMANN, R.B. (1995): *Envejecer con discapacidad*. Barcelona: Fundació Institut Guttmann, 1995, 148 orrildea.
- UNESCO (1994): *Conferencia mundial sobre necesidades educativas especiales: acceso y calidad. Declaración de Salamanca y Marco de Acción sobre necesidades educativas especiales*. Salamanca: MEC.
- VEGA, A. (2000): *La educación ante la discapacidad. Hacia una respuesta social de la escuela.* Valencia: Nau Llibres.
- VEGA, A. (2003): *La educación social ante la discapacidad*. Archidona (Málaga): Aljibe.
- VÍCTOR MARTÍN, A. (2000): «Diez visiones sobre la vejez: del enfoque deficitario y de deterioro al enfoque positivo». Pp. 161-182. *Revista de educación, 323.* |
aldizkariak.v1-3-207 | {
"domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak",
"id": "ikergazte_ii_zientzia-zehatzak-eta-natur-zientziak_9",
"issue": null,
"year": "2017",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "ii"
} | ### Metilselenokarbamatoen aktibitate antileishmaniala
Etxebeste-Mitxeltorena Mikel<sup>1,3</sup>, Romano B<sup>1</sup>, Jiménez-Ruiz A<sup>2</sup>, Plano D<sup>1</sup>, Nguewa P<sup>3</sup>.Sanmartín, C<sup>1</sup>.
metxebeste@alumni.unav.es
### Laburpena
Lan honetan, metilselenola barnean duten, 11 karbamato alifatiko, aromatiko eta heteroaromatikoren sintesia azaltzen da. Molekula hauek *Leishmania infantum* amastigote axenikoetan bahetu dira. Bestalde, THP-1 zelula linean ere testatu dira, selektibotasun indize bat ezartzearren. Lortutako datuak (IC<sub>50</sub>), erreferentziatzat erabiltzen diren farmakoen (edelfosina eta miltefosina) datuekin parekatu dira. Frogatutako hainbat molekulek erreferentziazko farmakoak baino IC<sub>50</sub> hobea dute, selektibitate antzeko edota hobeagoarekin.
#### Abstract
In this work, 11 aliphatic, aromatic, and heteroaromatic carbamate derivatives containing a metilselenol moiety have been synthesized. The new compounds have been evaluated in vitro for their cytotoxicity activity against Leishmania infantum axenic amastigotes. In order to establish their selectivity indexes (SI) the cytotoxic effect of each compound was also assayed in THP-1 cell line. Some of the compounds presented a better activity than the reference drugs Edelfosine or Miltefosine, and similar or better SI.
#### Sarrera eta motibazioa
Leishmaniasia, munduko osasun erakundeak klasifikatutako 17 ahaztutako gaixotasun tropikaletako bat, *Leishmania* generoko parasito protozoario batek eragiten du. Mundu mailako osasun arazo larri bat da gaur egun, bereziki baliabide urri eta pobrezia handiko herrialdeetan. 88 herrialdeetan endemikoa da 12 milioi pertsona kalteturik. Urtero bi milioi kasu berri estimatzen ditu MOEak.(5,15)
Leishmaniasiaren gaixotasunean hiru forma kliniko bereizten dira: Biszerala, larruazalekoa edo muko-kutaneoa. Gaixotasun forma hauek Trypasomatidae familiako *Leishmania* generako espezie infektibo ezberdinen baitan dago. 21 espezie ezberdinez kutsa daiteke gizakia, 30 flebotomoren ziztadaren eraginez. (4,6,8,25)
Txertorik ez denez existitzen, gaixotasuna kontrolpean edukitzeko modua bektorearen eta gaixoen kudeaketan datza, transmisioa murriztearren, edota gaixoen tratamenduan. Hala ere, gaur egun existitzen diren tratamendu edo sendagailak (Antimonial pentabalenteak, miltefosina, edelfosina, B anfoterizina, paramomizina, etab.) ondorio kaltegarri ugari sortzen dituzte. Hain zuzen ere arrazoi hauengatik behar beharrezkoa da, administratzeko errazak diren eta ondorio kaltegarri gutxi sortzen dituzte sendagai eraginkor berriak sortzea. (2,7,10,18,24)
Gure lan taldean sintetizatutako metilselenokarbamato ezberdinen ahalmen antitumorala ikusita, pentsatzekoa da droga hauek eraginkorrak izan daitezkeela Leishmanisiaren aurka, gaur egun erabiltzen diren hainbat sendagai (Miltefosina, Edelfosina) minbiziaren tratamenduan erabiltzen baitziren. Taldean, aurrez sintetizatutako imidoselenocarbamato batzuk ere aktibitate leishmanizida aurkeztu zuten. (9,11,12,13,17,19,21,22,27)
$<sup>^{1}</sup>$ Nafarroako Unibertsitatea, Kimika Organikoa eta Farmazeutikoa Saila
<sup>&</sup>lt;sup>2</sup>Alcala de henareseko Unibertsitatea, Biokimika eta Biologia Molekularra Saila
<sup>&</sup>lt;sup>3</sup>Nafarroako Unibertsitatea, ISTUN
Bestalde, organoseleno konposatu ezberdinak parasitemiaren murrizketa suertatzen dutela demostratua da. Are gehiago, arratoietan manifestazio klinikoak eta heriotza-tasa murrizten dute. Beraz, selenioaren erabilera estrategi berri eta eraginkora izan liteke gaixotasun honen tratamenduan. Jakina da gainera, tripanosomatidoek, ugaztunek ez bezala, estres oxidatiboari aurre egiteko mekanismo ezberdina daukatela, zeinetan selenoproteina propio ezberdinak hartzen duten parte, hala nola, Sel-Tryp izenekoa. (16)
# **Ikerketaren helburuak**
Alor honetako ikerkuntzaren egoera ikusita, ondorengo helburuak proposatu dira proiektu honetan:
- 11 metilselenocarbamato ezberdinen sintesia.
- Kimika organikoan ohikoak diren teknikak erabiliz (IR, RMN-<sup>1</sup>H, RMN-<sup>13</sup>C, analisi elementala, masa espektrometria eta fusio puntua) konposatu berriak karakterizatzea.
- Leishmania infantum amastigote axenikoetan konposatu berrien zitotoxititatea bahetzea eta selektibotasun indize bat lortzea THP-1 zeluletan duten eraginkortasunarekin alderatuta.
## **Ikerketaren muina eta ondorioak**
### 1) Kimika
Irudian ikus daitekeen bezala, selenokarmabatoak sintetizatzeko bidea sinple eta pauso gutxikoa da. Amaierako produktuen sintesia, aurrez sintetizatutako kloroformiatoen eta aurrez sintetizatutako *Se*metilselenourearen arteko erreakzioaren bidez burutzen da. Hainbat kasuetan, kloroformiatoak ere komertzialak izan daitezke. (12, 14, 26)
#### **1. irudia. I. serieko konposatuak**
A
$$CI_3C$$
$O$ $CI$ $+$ $R-OH$ $DMAP$ $R$ $O$ $CI$
B $Se$ $H_2N$ $NH_2$ $+$ $ICH_3$ $EtOH$ $Reflux, 2h$ $H_3C$ $Se$ $IH$ $NH_2$ $Reflux, 2h$ $R$ $O$ $R$ $O$ $R$ $O$ $R$ $O$ $R$ $O$ $R$ $O$ $O$ $O$ $O$ $O$ $O$ $O$ $O$ $O$ $O$
C Erreakzioa, 24-72 orduz agitazioan mantentzen da, 1:2 ratio molarra erabiliaz, kloroformo erreakzio ingurunean, piridinaren presentzian. Kasu batzuetan, DMAP (dimetilaminopiridina) erabiltzen da base katalizatzaile moduan. Erreakzioa gertatuta, urarekin garbitu eta diklorometanoaz erauzi. Disolbatzailea atmosfera negatiboan xurgatu eta hauspeakina eter etilikoaz garbitzen da. (23)
### 2) Biologia
*L. infantum* amastigote axenikoak, 10% FCS, 1g/L b-alanina, 100mg/L *L*-asparagina, 200 mg/L sakarosa, 50mg/L sodio pirubato, 320 mg/L azido maleiko, 40mg/L azido fumariko, 70mg/L azido sukziniko, 200mg/L azido zetoglutariko, 300mg/L azido zitriko, 1.1 g/L bikarbonato sodiko, 5g/L MES, 0.4 mg/L hemina, 10mg/L gentamizinaz osatutako M199 (Invitrogen, Leiden, The Netherlands) ingurunean hazi ziren 5.4 pHan, 37 °Ctan. THP-1 zelulak, Dr. Michelek hornituta, 10% FCS, 1nM HEPES antibiotiko, 2nM glutamina eta 1nM sodio pirubatoaz osatutako ingurunean hazi ziren, 7.2ko pHan, 37°Ctan eta %5eko CO2 atmosferan.
Sintetizatutako konposatuekin amastigote axenikoetan buruturiko tratamendua, parasitoen hazkunde fase logaritmikoan zehar egin zen, $10^6$ parasito/ml-ko kontzentrazioan 37°Ctan, 24 orduz. THP-1 monozito zelulen tratamendua berriz, hauen hazkunde fase logaritmikoan burutu zen $4x10^5$ zelula/ml-ko kontzentrazioan, 37°Ctan, %5-eko CO2 atmosferan, 24 orduz. 0.08, 0.4, 2.0, 10.0 and 50.0 $\mu$ M kontzentrazioak bahetu ziren.
Bizirik geratutako zelulen portzentajea iodopropidioaren (PI) esklusio metodoaz neurtu zen, fluxu zitometriaren bidez. Zelulen ebaluaketa mikroskopikorako parasitoen zuzeneko behaketa burutu zen 96 platertxoko plakatan, kontrastezko mikroskopio edo mikroskopia fluoreszente bidez. (1,3,20)
Esperimentua burutzean jasotako amastigoteetarako eta THP-1 zeluletarako $IC_{50}$ (zelulen hazkundearen %50a galarazten duen dosia) datuak 1. taulan ikus daitezke.
| Erreferentzia | R | IC <sub>50</sub> Amastigote ± errorea | IC <sub>50</sub> THP-1± errorea | SI |
|---------------|---------------|---------------------------------------|---------------------------------|------|
| 1 | Propil | 2.76±0.07 | >25 | >9 |
| 2 | Butil | 2.81±0.07 | 15.78±0.24 | 5.63 |
| 3 | Hexil | 2.79±0.11 | 5.54±0.76 | 1.99 |
| 4 | Isobutil | 4.12±0.15 | 21.49±0.89 | 5.21 |
| 5 | Alil | 2.58±0.16 | 11.8±1.04 | 4.57 |
| 6 | Fenil | $2.98 \pm 0.05$ | 8.02±0.38 | 2.69 |
| 7 | 4-metoxifenil | 2.98±0.11 | 11.27±1.09 | 3.79 |
| 8 | 4-klorofenil | $3.26 \pm 0.26$ | 3.7±0.14 | 1.13 |
| 9 | 4-fluorofenil | $2.98 \pm 0.04$ | 13.84±1.36 | 4.64 |
| 10 | Benzil | 11.3±0.41 | 8.93±0.38 | 0.79 |
| 11 | 4-nitrobenzil | 4.75±0.35 | 13.06±1.09 | 2.75 |
| Edelfosina | - | $0.82\pm0.13$ | 4.96±0.16 | 6 |
| Miltefosina | _ | 2 84+0 1 | 18 5+0 6 | 7 |
1.taula: Konposatuen IC<sub>50</sub> Amastigote eta THP-1 zeluletan
Taulan ikusgai den moduan, sintetizatutako 7 konposatuk 3tik beherako IC<sub>50</sub> dute, gaur egun erabiltzen den Miltefosina sendagailaren ordenan. Selektibotasun indizeak, orokorrean erreferentziatzat hartutako sendagailenak baino zertxobait baxuagoak dira, 1 konposatuaren kasuan izan ezik, non selektibotasuna 9tik gorakoa den.
Kate alifatikoak dituzten konposatuetan ikusi daiteke, katearen luzerak ez duela eraginkortasunean eraginik, baina hauen bolumenak bai, eragozpen esteriko handikoak (4. Konposatuak) eraginkortasun urriagoa du eta.
Bestalde, eraztun aromatikoak dituzten konposatuetan aurresan daiteke, erradikal elektroerakargarriak (NO<sub>2</sub>) eraginkortasuna murrizten dutela eta eraztun aromatikoa eta karbamatoaren artean bereizle (CH<sub>2</sub>) bat sartzeak ere eraginkortasuna nabarmenki gutxitzen duela.
Talde honetan aurrez egindako ikerketa batean, imidoselenokarbamato serie bat sintetizatu eta metodologia berdina erabiliaz *L. infantum* amastigoteetan bahetu ziren (15). Lan honen bidez egiaztatu da, karbamatoaren oxigeno atomo horren gehitzeak, eraginkortasunaren hobetzea dakarrela.
## **Etorkizunerako planteatutako norabidea**
- Konposatu guztiak, zepa ezberdinetako promastigote eta amastigoteetan bahetu.
- Konposatu liderrak, eraginkorrak eta selektiboak baldin badira, *in vivo* testatu leishmaniadun arratoietan.
- Konposatu liderren sufrezko analogoak sintetizatu eta testatu.
- Konposatuen formulazioa eraginkortasuna eta selektibitatea hobetzeko.
## **Erreferentziak**
- 1. Alzate JF, Álvarez-Barrientos A, González VM, Jiménez-Ruiz A. (2006) Heat-induced programmed cell death in Leishmania infantum is reverted by Bcl-X(L) expression *Apoptosis* 11:161-171.
- 2. Alzate JF, Arias A, Mollinedo F, Rico E, De la Iglesia-Vicente J, Jimenez-Ruiz A. (2008) Edelfosine induces an apoptotic process in *Leishmania infantum* that is regulated by the ectopic expression of Bcl-XL and Hrk. *Antimicrob Agents Chemother* 52:3779-3782.
- 3. Alzate JF, Arias A., Moreno-Mateos D, Alvarez-Barrientos A, Jiménez-Ruiz A. (2007) Mitochondrial superoxide mediates heat-induced apoptotic-like death in L. infantum. Mol. Biochem. *Parasitol*. 152:192- 202
- 4. Bates, P.A. (2007). "Transmission of Leishmania metacyclic promastigotes by phlebotomine sand flies". *Int J Parasitol* 37(10): 1097-1106.
- 5. Bern C, Maguire JH, Alvar J. (2008) Complexities of assessing the disease burden attributable to leishmaniasis. *PLoS Negl Trop Dis* 2:313.
- 6. Botero, D., Restrepo, M. Colombia (1992). "Parasitosis humanas". *Corporación para Investigaciones Biológicas*. Segunda edición.
- 7. Cabrera-Serra MG, Valladares B, Piñero JE. (2008) In vivo activity of perifosine against *Leishmania amanzonensis*. *Acta Trop* 108:20-25.
- 8. David CV, Craft N. (2009) Cutaneous and mucocutaneous leishmaniasis. *Dermatol Ther* 22:491-502.
- 9. Fernandez-Rubio C, Campbell D, Vacas A, Ibañez E, Moreno E, Espuelas S, Calvo A, Palop JA, Plano D, Sanmartin C, Nguewa P. (2015) Leishmanicidal activities of novel mmethylseleno-imidocarbamates. *ACC* 59:5705-5713.
- 10. Frézard F, Demicheli C, Ribeiro RR. (2009) Pentavalent antimonials: new perspectives for old drugs. *Molecules* 14:2317-2336.
- 11. Ibañez E, Agliano A, Prior C, Nguewa P, Redrado M, Gonzalez-Zubeldia I, Plano D, Palop JA, Sanmartin C, Calvo A. (2012) The Quinoline Imidoselenocarbamate EI201 Blocks the AKT/m TOR Pathway and targets cancer stem cells leading to a strong antitumor activity. *Current Medicinal Chemistry* 19:3031-3043.
- 12. Ibañez E, Plano D, Font M, Calvo A, Prior C, Palop JA, Sanmartin C. (2011) Synthesis and antiproliferative activity of novel symmetrical alkylthio- and alkylseleno-imidocarbamates. European *Journal of Medicinal Chemistry* 46:265-274.
- 13. Ibañez E, Stoedter M, Hofmann P, Plano D, Calvo A, Nguewa P, Palop JA, Sanmartin C, Schomburg L. (2010) Structure- and cell.specific effects of imidoselenocarbamates on selenoprotein expression and activity in liver cells in culture. *Metallomics* 4:1297-1307.
- 14. Iriepa I, Villasante FJ, Galvez E, Bellanato J, Martín A, Gomez-Sal P. (2004) Synthesis, spectroscopic and crustallographic study of some carbamates from an azabicyclic chloroformate and primary heterocyclic amines. *New J. Chem*. 28:618-624.
- 15. Lindoso JA, Lindoso AA. (2009) Neglected tropical diseases in Brazil. *Rev Inst Med Trop Sao Paulo* 51:247-253.
- 16. Lobanov AV, Gromer S, Salinas G, Gladyshev VN. (2006) Selenium metabolism in *Trypanosoma*: characterization of selenoproteomes and identification of Kinetoplastida-specific selenoproteins. *Nucleic Acids Res* 34:4012-4024.
- 17. Moreno D, Plano D, Baquedano Y, Jimenez-Ruiz A, Palop JA, Sanmartin C. (2010) Antileishmanial activity of imidothiocarbamates and imidoselenocarbamates. *Parasitol Res* 108:233-239.
- 18. Palumbo E. (2008) Oral miltefosine treatment in children with visceral leishmaniasis: a brief review. *Braz J Infect Dis* 12:2-4.
- 19. Plano D, Baquedano Y, Ibañez E, Jimenez I, Palop JA, Spallholz J, Sanmartin C. (2010) Antioxidantprooxidant properties of a New Organoselenium Compound Library. *Molecules* 15:7292-7312.
- 20. Plano D, Baquedano Y, Moreno-Mateos D, Font M, Jimenez-Ruiz A, Palop JA, Sanmartín C. (2011) Selenocyanates and diselenides: A new class of potent antileishmanial agents. *Eur J Med Chem* 46:3315- 3323.
- 21. Plano D, Ibañez I, Calvo A, Palop JA, Sanmartin C. (2001) Novel library of selenocompounds as Kinase Modulators. *Molecules* 16:6349-6364.
- 22. Plano D, Sanmartin C, Moreno E, Prior C, Calvo A, Palop JA. (2007) Novel potent organoselenium compounds as cytotoxic agents in prostate cancer cells. *Bioorganic & Medicinal Chemistry Letters* 17:6853- 6859.
- 23. Romano B, Font M, Encío I, Palop JA, Sanmartín C. (2014) Synthesis and antiproliferative activity of novel methylselenocarbamates. *Eur. J. Med. Chem*. 83:674-684.
- 24. Rosenthal E, Delaunay P, Jeandel PY, Haas H, Pomares-Estran C, Marty P. (2009) Liposomal amphotericin B as treatment for visceral Leishmaniasis in Eruope. *Med Mal Infect* 39:741-744.
- 25. Sharma U, Singh S. (2008) Insect vectors os *Leishmania*: distribution, physiology and their control. *J Vector Borne Dis* 45:255-272.
- 26. Terraza CA, Tagle LH, Leiva A, Vega JC. (2004) Synthesis and characterization of 4,4'- (dimethylsylene)bis(phenyl chloroformate) and 4,4'-(dimethylgermylene)bis(phenyl chloroformate) and their use in the synthesis of poly(urethanes). *Polym. Bull*. 52:101-107.
- 27. Zuazo A, Plano D, Ansó E, Lizarraga E, Font M, Martínez de Irujo J. (2012) Cytotoxic and proapoptotic activities of imidoselenocarbamate derivatives are dependent on the release of methylselenol. *Chem Res Toxicol* 25:2479-2489. |
aldizkariak.v1-7-982 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 115 _2020_11",
"issue": "Zk. 115 _2020_",
"year": "2020",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **DIASPORAK NAZIOARTEKO HARREMANETAN: KOMUNIKAZIO ETA HARREMAN TRANSNAZIONALAK EUSKAL HERRIAREN ETA ESTATU BATUETAN DIREN EUSKALDUNEN ARTEAN**
**Tesiaren egilea**: Maialen Goirizelaia Altuna
**Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) **Saila**: Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila
**Tesi-zuzendaria**: Leire Iturregi eta Leire Moure
**Tesiaren laburpena**:
XX. mendeko bigarren eta hirugarren hamarkadetan, hainbat lagun joan ziren Ameriketara, Europa atzean utzirik, etorkizun oparoago baten bila. Herrialde berri batera joan eta bertako biztanle sentitu arren, ez dituzte inoiz euren identitatea eta jatorria ahaztu, eta oraindik ere loturak mantentzen dituzte sorterriarekin. Emigratu zuten horien artean, bazeuden euskaldunak ere.
Tesi-lan honetan, Ameriketako Estatu Batuetara joandako euskaldunek Euskal Herriarekin mantentzen duten harremana eta komunikazioa aztertzen da. Hasteko, eta testuinguruan kokatzeko, azterketa orokor bat egiten da: gainbegiratu hori balearen edo bakailaoaren bila Ternua eta Red Bay-ra joan ziren euskaldunekin hasten da; oinordekotza-sistema dela eta, euren etorkizuna Ameriketan bilatu zuten horiekin eta Estatu Batuetako mendebaldera artzain edo lorezain joan zirenekin jarraitzen du; Florida, Rhode Island eta Connecticut estatuetara pilotari joan zirenetatik pasatzen da; eta, azkenik, egun etorkizun profesional eta ekonomiko hobe baten bila doazenekin amaitzen da.
Tesi-lana aurrera eramateko teknika kuantitatibo eta kualitatiboak erabili dira. 435 inkesta eta 83 sakoneko elkarrizketa egin ditugu, eta horietatik lortu ditugun erantzunetatik ikusi ahal izan dugu Estatu Batuetan bizi diren euskal diasporako kide gehienak Bizkaikoak eta bigarren belaunaldikoak direla. Oraindik ere, nahiz eta bigarren edota hirugarren belaunaldikoak izan, euskal identitatea mantentzen dute, eta horretarako euskal janaria, euskal dantzak, euskara eta euskal jaialdiak dira, euren ustez, osagai garrantzitsuenak edota gehien praktikatzen dituztenak.
Komunikazioari dagokionez, bai euskal instituzioetatik zein euskal diasporako kideen eskutik, beti egon izan da harreman bat mantentzeko beharra eta gogoa, eta hainbat proiektu jarri dira martxan alde bietatik. Horien artean daude, kasurako eta beste askoren artean, diasporako kideen eskutik sorturiko udalekuak, euskal etxeak edota jaialdiak; eta instituzioen aldetik, Gaztemundu Programa, truke-programak, Euskal Kolektibitateen Mundu Biltzarra edota EHU diaspora akademikoa. Harreman pertsonalagoei dagokienez, diasporako kideek familia eta lagunekin harremana dute, eta egunero komunikatzeko erabiltzen dituzten tresnen artean sare sozialak eta Whatsapp aplikazioa dira komunenak.
Bestalde, Estatu Batuetako euskaldunek Euskal Herriko egunerokotasuna eta albisteak jarraitzen dituzte eta horretarako bitarteko gisa sare sozialak, egunkari digitalak eta harreman interpertsonalak azpimarratzen dituzte.
Jaialdi euskal amerikarrak ere oso garrantzitsuak dira harremana eta komunikazioa indartzeko, identitatea mantentzeko era izateaz gain. Tesi-lan honetan, jaialdi horiek harreman publikoetako tresna bezala aurkezten eta ikertzen dira. Jaialdi horiek, gainera, inportanteak dira euskal amerikarrentzat, azken urteotan presente daude Euskal Herrian bizi diren euskaldunen agendetan ere. Asko dira jaialdi horietara gerturatzen direnak euskal diaspora ezagutzeko eta, bide batez, Estatu Batuetan zehar bidaia egiteko. Hasiera batean, jaialdi horiek komunitate bat sortu eta euskal kulturaz gozatu eta hau indartzeko kabi baziren ere, urteekin, beste era bateko helburuak ere lortu dituzte. Jaialdi hauei esker, Estatu Batuetan euskaldunen irudia indartu eta, askotan, hobetu egiten da; amerikar gizarteak euskal gizartea ezagutzeko aukera izango du, eta, zergatik ez, baita euskal produktuak, unibertsitateak eta enpresak ere. Horrek erakusten du ekimen kultural batetik abiaturik, beste mota bateko harremanak eta helburuak ere lor daitezkeela, hala nola ekonomikoak edota akademikoak, eta, ekimen horien bitartez, euskal diaspora diplomazia publikoko agente bihurtzen dela.
Amaitzeko, ikusi dugu, emigratzeko arrazoiaren eta garaiaren arabera, euskaldunek Estatu Batuetako leku desberdinak aukeratu dituztela, eta bi aldagai horiek eragina dutela jatorrizko herrialdearekin mantenduko duten komunikazioan, harremanean eta euskal identitatea sentitu eta materializatzeko eran ere. Ondorioz, euskal diasporari buruz ari garenean, diaspora bakar bati buruz hitz egin beharrean, diasporei buruz hitz egin beharko genuke; izan ere, nahiz eta jatorri bera izan, ezaugarri eta lehentasun desberdinak dituzten komunitateak sortu baitira. |
aldizkariak.v1-7-268 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 30 _1999_2",
"issue": "Zk. 30 _1999_",
"year": "1999",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Euskal etnogenesia, akulturazioa eta hizkuntzen arteko kontaktuen garrantzia**
**Harald Haarmann Mendebaldeko kulturen eta hizkuntzen ikerlaria. Helsinki (Finlandia) Itzultzaileak: Marcelo López de Arana Arrieta eta Iñaxio López de Arana Arrieta**
Euskal Herrian gertatutako bategite etnikoen eta hizkuntzen arteko harremanen prozesuak aztertzen dira ikuspegi diziplinarteko batetik. Giza genetikak Euskal Herriak oso aspaldidanik izan dituela biztanleak adierazten du. Euskara eta euskaldunak bategite etniko batetik sortuak dira; bategite horretan herri aurreindoeuropar batzuek hartu zuten parte, haien artean kaukasiar herriekin afiliazio genetikoa zuten batzuek. Antzinaro berantiarrean euskararen egitura lexikal batzuk eraldatu ziren latinaren –prestigio-hizkuntza– eraginez eta epe luzerako akulturazio-prozesuak gertatu ziren euskaldunengan. Harreman sozialak oso urriak ziren erromatarren garaian, baina oso handitu ziren ostean. Euskal ahaidetasun-terminologian euskararenak ez diren elementuen jatorri erromanikoa da horren guztiaren lekuko.
In an interdisciplinary approach, processes of ethnic fusion and of language contacts in the Basque country are investigated. Human genetics has confirmed the long continuity of settlement in the Basque country. The Basque people and their language have emerged out of an ethnic fusion in which several pre-Indo-European populations participated, among them groups affiliated to the Caucasian genetic stock. Processes of a long-term acculturation in Basque-speaking communities started in late antiquity when, via the influence of Latin as a language of prestige, the lexical structures of Basque were partly reshaped. Social contacts between Basques and non-Basques were minimal in the Roman era but intensified in post-Roman times. Evidence of this are the foreign elements in Basque kinship terminology which stem from Romance sources.
### **Aitzinsolasa\***
Menderik mende Euskal Herriaren eta euskararen sorrerak sekulako jakinmina piztu die gai horretan jakintsu zein ezjakin direnei. Euskara, ezbairik gabe, ez dago lotuta ez Europako, ez Europatik kanpoko hizkuntzaren bati ere, eta, hain zuzen ere, isolamendu horrexek erronka handia jo die hizkuntzalari- -belaunaldi askori, euskararen ahaidetasun-genetikoak azter ditzaten. Esan beharra dago orain arteko azterlanen emaitzak eztabaidagarriak izan direla eta, horren ondorioz, ikerlariak ondoko bi taldetan daude banaturik: batetik, "sinesdunak" eta, bestetik, "sinesgabeak". Baten batzuen ustez, euskararen eta hizkuntza berebereen, kaukasoarren eta paleo-siberiarren artean halako harreman urrun bat dagoelako hipotesia onargarria da. Sinesgabeen iritziz, euskara urruneko hizkuntzekin alderatzea espekulazio hutsa da (ikus Morvanek 1996an eta Traskek 1997an berriki argitaratutako azterlanak).
Luzaro euskaldunon artean arrakastarik handiena lortu duen autoidentifikazio-bereizgarrietako bat zera da: euskaldunak Europako herririk zaharrenetako bat –zaharrena ez bada– dira eta euren hizkuntza egun bizirik dirauten antzinako hizkuntzetan zaharrena da. Zahartasunak prestigioa ematen du munduko kultura askotan, eta baliteke horrek balio unibertsala izatea (Müller 1987: 54 hh.). Oraintsu arte, ikertzaile askok euskal kulturaren antzinatasun hori kultur estereotipotzat jo dute, inolako baliorik ez duelakoan antropologiaren edo hizkuntzalaritzaren arloko ikerlanik egiteko. Bitxia bada ere, euskal etnizitateari eta hizkuntzari buruzko estereotipo horri eutsi diote giza genetikan arestian egin diren aurkikundeek. Antzinatasun horren aldeko aldarrikapena bere osotasunean frogatu ez bada ere, argi dago euskal substratu etnikoaren osagaiak zahar-zaharrak direla.
Euskal etnizitatearen jatorria, bereizgarritasuna, nolabaiteko isolamendua eta urruneko herriekiko lotura genetikoak –hots, Kaukasoko herriekikoak– zertan diren zehaztu nahiak aukera berriak eskaini ditu diziplina humanistikoetan aditu direnek –hots, arkeologoek, antropologoek eta hizkuntzalariek– emandako datuak berriro ebaluatzeko eta giza genetikaren arloan egindako aurkikundeekin alderatzeko. Arlo desberdinetako datuak elkarrekin alderatuta, hipotesi zaharrenetako batzuen egiazkotasuna baietsi ahal da, bai eta bategite etniko eta linguistikoaren nondik norakoa berriro ebaluatzeko pizgarri berri bat aurkitu ere. Gero eztabaidatuko dira bateratasun horren ondorioz sortutako ikuspegi berrietako batzuk.
## **Euskal Herriko giza asentamenduaren iraupena**
Inork euskal etnogenesiaren misterioa argitu nahi badu, euskaldunen asentamenduaren iraupena oso kontuan hartu beharko du. Giza genetikak egiaztatu du Euskal Herri modernoan, hau da, Frantziako hegomendebaldeko eta Espainiako iparraldeko zenbait eskualdetan ezarritako asentamenduen antzinakotasuna. Iraupena kontzeptu erlatiboa da Europako herriei bagagozkie. Europan bizi izan diren espezie hominido guztiak –hots: *homo erectus*, lehengo *homo sapiens* = Neanderthal gizakia; *homo sapiens* modernoa = *homo sapiens sapiens*– kanpotik etorri ziren kontinentera. Horrek esan nahi du aztarnak eta
<sup>\*.</sup> Jatorrizko testua "Basque ethnogenesis, acculturation, and the role of language contacts" izenburuarekin argitaratu zen *Fontes Linguae Vasconum* aldizkarian (1998, urtarrila-apirila, LXXVII. zk, 25-42).
tresnak dokumentaturik dituzten espezie horietako bat ere Europatik ez datorrela. Aro Paleolitikoan, hominidoek Europarantz egin zuten, saldoka, ekialde-mendebalderantz eta hegoekialde-iparmendebalderantz batik bat. "Europako asentamendu paleolitikoa" izenekoa izan badela baieztatzeko behar adina arrazoi daude (Gamble 1986).
"Iraupen" hitza erabilgarria da gizakiek Europako euren lehenengo habitatak hartu ondorengo garaiak izendatzeko bada. Giza asentamenduek Euskal Herrian izan duten iraupenak gizaki modernoak eskualde horretan Goi Paleolitotik etengabe bizi izan direla esan nahi du. Lehenengo biztanleen eta substratu etniko guztiz euskalduna zuten biztanleen arteko harremana konplexua da. Europako talde etnikoei buruzko argibide genetikoen azterlan konparatzaile batek dioenez, euskaldunak halako "ernatze"1 bat dira eta euren soslai genomikoa eta gainerako etnizitateena oso desberdinak dira. «Litekeena da euskaldunak Europako aurreneko biztanle neanderthalondokoen ondorengorik zuzenenak izatea» (Cavalli-Sforza eta Piazza 1993: 11). Euskal etnizitatearen ezaugarri nabarmenetako bat O odol- -taldearen eta RH negatiboaren ugaritasuna da (Cavalli-Sforza eta beste 1994: 280).
Ezaugarri horiek soslai genomikoan duten antzinatasuna handia da. Ez dago ADN lagin zaharragorik ez Euskal Herrian, ez ondoko eskualdeetan. Denboran atzera eginez, O odol-taldeak beste odol-taldeen gainean duen nagusitasunak agerian uzten du halako mailaketa bat dagoela, Euskal Herria inguratzen duten eskualdeetatik euskal asentamenduaren gune modernora doana. Gradiente genetikoen kokapena euskal osagaiak dituzten toki-izenen zabalkundeari lotzerakoan, antzinatik egundainoko "ernatze" genetikoak eragindako geografi uzkurdura baten itxurari antzeman dakioke (ikus 1. mapa).
Zabalkunde handiena lortu zuenean, "ernatze"ak lehenengo, ez-indoeuroparrak –hots, iberiarrak– eta gero, indoeuroparrak –hots, zeltak– bizi ziren eremuaren zati handi bat hartu zuen (ikus 2. mapa). Hala ere, badira Espainiako hegoaldean eta ekialdean euskal jatorriko biztanle batzuen hizkuntz aztarren bakan batzuk. Iturri erromatarretan ondoko toki-izen hau agertzen da bi aldiz: *Iliberris* –\**ili berri*, "hiri berri" gaur egungo euskaran–. Izen hori Granadako eskualde batena –gaur egungo *Elvira*– eta Mediterraneo itsasoaren kostaldeko Roselló-rena da –gaur egungo *Elne*–. Antzinako beste izen bat *Iturrissa* da –hots, iberiar kostaldeko leku baten izena– eta izen horrek euskarazko "iturri"arekin zerikusia izan dezake. Ez nator bat Traskekin (1997: 39), berak esaten baitu euskal lurraldetik kanpoko izen horiek "kointzidentzia hutsak" izan daitezkeela.
Arriskutsua litzateke, haatik, "euskal" etnonimoa kartografia genetikoko prozesu urrunenetarako erabiltzea, aipatutako "ernatze" genetiko horren sorrerari dagokionez. Egokiago da pentsatzea euskal etnizitatea Paleolitoko soslai
<sup>1.</sup> Jatorrizko testuan *outlier* hitza erabiltzen du egileak. Haren adiera nagusia geologiari loturik dago; zehatz-mehatz, 'haitz multzo berrien sorrera isolatua' esan nahi du, bestelako haitzez inguraturik gertatzen den sorrera, alegia. Testu honetan hitz honek adiera berezia du; oraingoan *outlier* hitza soilik hizkuntzalaritzari eta etnologiari loturik dagoenez, haren esanahia arlo horretara lerratzen da. Beraz, ikuspegi horretatik, ondoko esanahia hartzen du: inguruko hizkuntzekin edo etniekin zerikusirik ez duen hizkuntza edo etnia baten sorrera isolatua. Ahaleginak eta bi egin ondoren, eta egokiagorik aurkitu ezean, guk *ernatze* hitza hautatu dugu horixe delakoan hizkuntza edo etnia baten sorrera isolatuaren ideia hori ondoen jasotzen duena. (I.O.).
genomiko horren ondorenik goiztiarrena dela. Paleolitoko soslai genomiko hori Europako zaharrenetako bat da. Beste soslai genomiko zahar batzuk Europako hegoaldeko eskualdeetan daude kokatuta; eskualde horietako batak Kaukasoan du epizentroa eta besteak, berriz, Sardinia uhartean (Cavalli–Sforza eta beste 1994: 273 hh., eta 294). Sardinian dauden giza aztarnarik zaharrenak K.a. 10. milurtekokoak dira. Antzinako hiru soslai genetikoak –euskalduna, sardiniarra eta kaukasoarra–, neurri batean behintzat, elkarri loturik daude eta, aldi berean, aro neolitikoan geroago gertatutako beste "ernatze" europar batzuetatik jare.
Genetika-ikerlariak saiatu dira aurkikunde genetikoak euskal "ernatze"aren kokalekua azaltzen duten hizkuntzalaritza-datuekin bateratzen. Euren ustez, kokaleku hori herri zahar-zahar baten aztarrena da; herri horrek Cro-Magnon motarekin zerikusia izan dezake eta, garai jakin batean, Europako ekialdetik mendebaldera emigratu zuen. Emigrazio paleolitiko horren abialekua Kaukasoko mendebaldea izan daiteke. Euskaldunon eta kaukasoarren arteko antzekotasun genetikoak (Piazza eta beste, 1988) baieztatzen du argudio hori. Horrek, neurri bateraino, euskaldunon jatorria Kaukason dagoela dioten zenbait aurretiazko espekulazio bultzatzen ditu. Europako hegosartaldean bizi zen mendebaldeko jendeak Kaukasoko bere sortaldeko jatorriarekin zuen lotura izotz-plakak azken aro glaziarrean hegoalderantz egindako aurrerakadak eragotzi edo zeharo eten bide zuen. Hori glaziazio handieneko aroan gertatu zen, hain zuzen ere, K.a. 20000. urtetik 18000. urtera bitartean.
Horren ondorioz, mendebaldeko "kaukasoarrek" euren asentamenduan jarraitu zuten –luzaro beste inmigrante batzuek ez zieten enbarazurik eragin–, eta gizarte-harreman endogamikoak nagusitu ziren. Glaziazio handienaren aurreko garaian Frantziako hegoaldeko eta Espainiako iparraldeko zenbait komunitatek gora egin zuten ekonomiaren zein kulturaren ikuspegitik (Reynolds 1990, Straus 1990). Pintura paleolitikoak dituzten kobazulo gehienak eskualde horretan daude (ikus 3. mapa). Zenbaiten iritziz, orduko gizakiak dezente moldatu ziren ingurunera eta, horren ondorioz, aurrerapen teknologikoak eta artistikoak gertatu ziren. «Goi Paleolito berantiarreko egokitzapenen artean, biziraupen-estrategia oso landuak, oso planifikatuak eta teknologi maila handikoak zeuden; garrantzi handiko osagai sozial eta zibernetikoak zituzten, arte mugikor eta errupestrea munduko alde horretan sortu izanaren islada nonbait» (Straus 1990: 297). Inondik ere, Paleolitoko arte errupestrearen sortzaileek halako ahaidetasun urruneko bat dute euskal etnizitatearen eramaleekin.
Horrek ez du esan nahi, ordea, euskaldunek aro paleolitikoan sortu zutenik arte errupestrea, zeren euskal etnizitatea eskualde horretako herri paleolitikoen geroko afiliazioa baita. Euskal soslai genomikoa –gaur egun ezagutzen dugun bezala– glaziarrondoko aroan sortu bide zen, Mesolitoan eta Neolitoan, eta garapen hori jendeak ordura arte hutsik zeuden eskualdeetara egindako zabalpenari loturik dago. Madeleine aldian –K.a. 17000. urtetik 11000. urtera bitartean, gutxi gora-behera– «jendeak bailara sakonetan barna egin zuen, morrenen gainetik eta mendietan kokatu ziren (...). Zabalpen handi hori mendikatean zehar ezezik, mendikatearen sakonguneetan ere gertatu zen» (Clottes 1976: 1221).
Paleolitoko kode genetikoaren ezaugarriek Euskal Herrian euren horretan irautea aski adierazgarria da berez. Lehenengo asentamenduen arkeologi aztarnek, denon harridurarako, argi uzten dute eskualdea oso jendetsua zela, ia-ia gaur egun bezain jendetsua. Horrenbestez, Euskal Herria Europa osoko eskualde jendetsuena zen. Lehenengo biztanleen kontzentrazio-maila handiak berean jarraitu du, ia-ia gorabeherarik gabe historian zehar, eta horrek erakusten du zergatik dirauten oraindik antzinako ezaugarri genetiko horiek gaur egungo belaunaldien ADNan.
# **Zenbait ikuspegi bategite etnikoari eta euskararen hizkuntz geruzapenari buruz**
Giza genetikak froga sendoak eman ditu: batetik, Euskal Herriko asentamenduak Paleolitotik etengabe iraun duela egiaztatzen du; eta, bestetik, lehen adierazitako datu genetikoek babestu dute euskaldunen eta kaukasoarren arteko ustezko lotura. Sinesgabeek dagoeneko ezin dituzte, besterik gabe, baztertu euskararen eta hizkuntza kaukasoarren arteko konparazio lexikalak –eta morfologikoak–, espekulazio hutsak direlakoan –Mitxelenak 1968ko bere azterlanean egin zuen bezala–, konparazio horiek aipatutako froga genetikoekin alderatzen baditugu, behintzat. Euskal azterlanen ibilian Hervás y Panduro (1784) lehena izan zen euskara Kaukasoko hizkuntzari –hots, georgierari– lotzen. XIX. mendean ere euskal-kaukasoar hipotesia lantzen jarraitu zuten. Hipotesi honen jarraitzaileen artean izen handiko ikerlariak aipatu behar dira, hala nola, G. W. Leibniz, J. Chr. Adelung, J. Klaproth, W. v. Humboldt, F. Müller, H. Schuchardt, N. J. Marr, G. Dumézil, C. C. Uhlenbeck, K. Bouda eta beste (ikus Morvan 1996: 54 hh., azterlan historiko bat eskuratu nahi bada).
Nolanahi ere, «alde horretako lan-kopurua euskal lotura genetikoei buruzko gainerako lan guztien bilduma baino handiagoa da» (Trask 1997: 392). Hipotesi horrek mende hasieran ordura arte baino arrakasta handiagoa lortu zuen eta, gero, Boudaren (1949, 1952) azterlanei esker, bere goreneko unera iritsi zen. Hala ere, Mitxelenak Boudaren lanari buruz egindako balorazio guztiz ezkorra (1953, 1964b) argitaratu ondoren, euskararen eta kaukasoar hizkuntzen arteko ustezko lotura sekula baino eztabaidagarriagoa izan da. Sobietar eta sobietarrondoko aldietako ikertzaileei –kaukasoar hizkuntzetan espezializatuak baitira– euskararekiko lotura oso interesgarria iruditu zaie betidanik (esaterako, ikus Chicobavak eta Sturuak 1981ean eta Cirikbak 1985ean argitaratutako azterlanak). Horra zergatik itzuli zen Lafonen lana errusierara (1976).
Euskararen eta kaukasoar hizkuntzen arteko antzekotasunei lotutako aurkikundeak oinarritzat harturik, itxaropen handiak daude aurrerantzean arlo honetan hizkuntz ikerlan gehiago egiteko. Horrek, ordea, ez die ikertzaileei kenduko etimologia zaharrenak kontu handiz aztertzeko eta alegiazko konparazioak baztertzeko lana. Uhlenbeckek, Boudak eta bestek landutako laurehun euskal- -kaukasoar etimologietatik ehun baino gutxiago izan daitezke gauza pentsaera kritikoa duen inoren arreta erakartzeko. Gaur egun, oraindik ere ez da alboratu lan konparatzailea (Braun 1994). Euskararen eta kaukasoar hizkuntzen arteko morfologi konparazioek gaur egun espekulaziozkoak dirudite, beharbada hizkuntzalaritza historikoak duen metodo-eskasia dela eta.
Ikerkuntza konparatzaileak taxuzko emaitzak lortzeko dituen oztopoak argitzen dituen beste azalpen bat dago, euskal gaietan aditua denak kontuan hartu beharrekoa: litekeena da euskal-kaukasoar lotura ia guztiz galdurik egotea hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, genetikaren arloan oso nabarmena den bitartean. Genetika-ikerlariek erabilitako terminologia berreraiketa historiko-linguistikoen bidez eskura daitekeena baino giza bilakaeraren eskala handiago bati dagokio. Genetika-ikerlariak Kaukasotik Europako mendebaldera gertatutako mugimendu migratzaileez ari direnean, desplazamendu genetikoa adierazi nahi dute. Paleolitoaz bezainbatean, pentsatzekoa da ez zela puntu urrunen arteko migrazio antolaturik gertatu. Desplazamendu genetikoaren atzean dagoena seguru asko jende haien hedapen-prozesu bat da, milaka urte behar izan zituena ikuspegi genetikotik kontuan hartzeko moduko joera bat emateko.
Azkenean Europako mendebaldean ezarri ziren kaukasoar jatorriko biztanle horien hizkuntzek aldaketa handiak jaso bide dituzte Europako hegoaldeko eta erdialdeko herri indoeuroparren aurreko beste herri batzuekin harremanetan jartzean. Lehenengo harremanek komunitate neanderthalekiko elkarreragina ere ekarri bide zuten. «Musteriense alditik Goi Paleolitora eta Neanderthaletik Cro- -Magnonera doan trantsizioak konplexuagoa dirudi, ez, ordea, sarri uste izaten den bezain zurruna; garai hartan, ez omen zen erabateko ordezkapenik gertatu; itxuraz, aldaketak eta aldaketon kontrako joerak suertatzen ziren txandaka; egoera horrek denboran, espazioan eta itxuran mosaikoa zirudien gehienbat, eta, batzuetan, oso mailakatua zen eta, beste batzuetan, berriz, inolako mailaketarik gabea» (Straus 1996: 212).
Euskararen eta paleoasiar eta uralar hizkuntzen arteko ustezko harremana kaukasoar jatorriko jendearen eta lehengo biztanleen arteko aurreneko harreman haien aztarrena izan daiteke (Morvan 1996: 34 hh., 139 hh.). Pentsatzekoa da, beraz, inork Kaukasotik alde egin baino lehen, zenbait giza taldek "euro-siberiar" hizkuntzen familiako aldaera batzuk erabiltzen zituztela hitz egiteko. Paleo-asiar hizkuntza modernoak antzinako superphylum horren erlikiatzat jo daitezke (Volodin 1997). Hizkuntza horien eta uralar hizkuntzen arteko behialako lotura linguistiko- -genetikoak yukaghir-aren eta uraleraren arteko senidetasuna frogatuz gauzatu dira (Ruhlen 1994: 209).
Seguru asko, indoeuroparren aurreko herri haiek ez ziren homogeneoak, ez etnian, ez hizkuntzan. Beste hizkuntza batzuetan aztarna bakan batzuk baino ezin dira aztertu, baldin eta substratu-elementu gisa agertzen badira hizkuntza historikoen hiztegian, bai eta Europako mendebaldeko eta ekialdeko toponimian eta hidronimian ere. Euskal lexikoaren substratuaren barruan dagoen indoeuroparren aurreko unitate lexikalen kopurua txiki xamarra da. Hubschmidek (1965) bere azken zerrendan proposatutako hamahiru substratu-elementuetatik batzuk oraindik eztabaidagarritzat jo daitezke, esaterako, *pentoka* eta *muga*.
Hitz hauetako batzuk beste hizkuntza batzuetako hitzen antzekoak dira; hitz hauexetarako ere indoeuroparren aurreko etimologiak proposatu dira. Aurkitu ere aurkitu da euskararen eta sardinieraren arteko antzekotasunik, bai eta euskararen eta balkandar penintsulako hizkuntza batzuen artekorik ere; albaniera da adierazle nagusia, dituen elementu autoktonoengatik (Morvan 1996: 60). Adibidez, aipagarria da *mal*- sustraia, indoeuroparren aurreko jatorria bide duena. Euskaraz bada sustrai hori duen hitzik, hala nola, *malda* eta *malkor*. Albanieraz, horren baliokidea *mal* "mendia" da, eta Grezian hizki hori duten leku-izenak daude (Villar 1991: 64).
Indoeuroparren aurreko substratu-elementuen geruzari dagokionez, euskararen eta Europako hegoekialdeko hizkuntzen arteko antzekotasunak oso interesgarriak dira, azterlan berri batzuek Balkanetan ezarri baitituzte indoeuroparren aurreko ezaugarri bereizgarriak. Europako talde etnikoen sare genetikoan, soslai genomiko grekoa halako "ernatze" bat dugu, euskal soslai genomikoa bezalaxe. Horrek esan nahi du grekoak –aldameneko herri eslaviarren bat barne– desberdinak direla Europako gainerako herrien aldean. "Ernatze" grekoa "mediterranear genotipo" izenez ere bada ezaguna.
Genetika-ikerlarien ikuspegitik, genotipo hau grekoek Antzinaroan Grezian, Asia Txikiko kostaldean eta Italiako hegoaldean zehar izandako hedapenaren islada da (Cavalli-Sforza eta beste 1994: 293). Hala ere, asentamendu greko baten aztarna arkeologikoak "mediterranear" genotipoak hartutako eremua baino askoz txikiagoa den lurralde batean daude. Bestela esanda, erdialdeko "mediterranear" genotipoa grekoak inoiz ezarri ez ziren eskualdeetara iritsi zen (Haarmann 1997).
Askoz ere litekeenagoa da soslai genomiko hau indoeuroparren aurrekoen islada izatea (Villar 1991: 57). Hain zuzen ere, indoeuroparren aurreko haiek izan ziren Europako Antzinako Zibilizazioa izenekoaren garraiatzaile; garai hura K. a. 5500. urtetik K. a. 3500. urtera bitartekoa da. Geroago, indoeuroparren aurreko haiek eskualde horretara joandako indoeuropar migrazioekin nahasi ziren (Gimbutas 1991). Argudio arkeolinguistikoei jarraiki, "mediterranear" genotipoa indoeuroparren aurreko ezaugarri genetikoen ordezkari izan zen. Osaera genetikoari dagokionez, "ernatze" grekoa europar soslaiaren berezko ezaugarrietatik dator.
Egin berri diren azterlanetan ahaleginak egin dira euskara indoeuropar jatorria omen duten ibai- eta leku-izenei lotzeko. Vennemannek dioenez (1993, 1994, 1995), bada Alpeetako iparraldeko eskualde zabal batean aurkitutako izenak euskararen behialako hizkeratzat hartzen den hizkuntza bati lotzea. Berak egindako konparazioak, ordea, ez dira batere fidagarriak, ez eta hizkuntz homogeneotasuna nagusi zelako ustea ere. Seguru asko, indoeuroparrak Europako erdialdean eta mendebaldean sartu ziren garaian, indoeuroparren aurreko hizkuntz familia batzuetako –euro-siberiera, antzinako kaukasoera eta beste– zenbait hizkuntza baziren. Orduko hizkuntz aniztasuna eta erromatarren aurreko garaian Pirineotako bi aldeetan zegoen hizkuntz egoera berdintsuak izango ziren.
Euskal Herriko herri paleolitikoak eta eurek Kaukasoko jendearekin zuten urruneko harremana hizpidera ekarrita, harreman honek ez du homogeneotasun etnikoa azpimarratzen. Garai historikoetan, ikuspegi etnikotik, mendebaldeko herriak ekialdekoak bezain heterogeneoak izan bide dira. Izan ere, euskal etnogenesia garatu zen ingurunea ez zen ez etnia ez kultura bakarrekoa izan. Aldiz, euskal etnizitateak betidanik izan duen ezaugarririk bereizgarriena etengabeko bategite- -prozesua da, gaur egun oraindik indarrean dirauena. "Ernatze" genetikoaren uzkurdura historikoak, giza genetikak agerian utziak, euskaldunak ahaidetuta dauden substratu etnikoaren indoeuropartze arian-arikoaren berri zehatza ematen digu. Bategite etnikoaren prozesu honetan, espainiar edo/eta frantses jatorriko geneekiko nahasketa faktore modernorik garrantzizkoena da.
Giza genetikak oraindik ez dio erantzunik eman euskal ezaugarriak dituen substratu etnikoaren oinegiturari buruzko galderari; oraindik ez dago datu genetikorik, historia aurreko aldietan bategite etnikoaren prozesuan parte hartu zuten talde etnikoei buruzko baieztapenik egiaztatzeko. Beraz, euskal "ernatze"aren soslai genetikoak ematen ditu eskualdeko funtsezko substratu etnikoaren indoeuroparren aurreko ezaugarriak; bategite lokalaren funtsezko faktoreak, ordea, oraindik zehaztu gabe daude. Ildo horretatik, euskaralarien egoera ez da aldatu giza genetikaren arloan gertatutako garapen izugarriaren ondoren ere; horrek esan nahi du bategite etnikoaren prozesuei buruzko auziak hizkuntzalaritza historikoaren arloko ikerketa konparatzailean oinarritu behar duela gehien bat.
Azterlan etnikoetatik ateratako ondorio orokor gisa esan daiteke onargarria dela bategite etnikoa gertatzen den lekuan, ezbairik gabe, horren hizkuntz aztarnak topatzea. Azkenean euskal "ernatze" genetikoa eragin zuen bategite etnikoaren kasuan, espero dugu bategite horretan parte hartu zuten hizkuntzetako elementuak euskararen baitan identifikatzea. Ikerketaren bidez batez ere hiztegia aztertu da, baina gramatika-azterlanak ere egin dira hizkuntz oinegitura alderdianitza nagusi den egoera batean. Izan ere, dudarik gabe, euskararen egitura lexikalak geruza askotan daude antolatuta, euskal "ernatze"a sortu zen eskualdeko beste hizkuntza lokal batzuekin izandako harremanen ondorioz.
Euskararako makina bat hizkuntz geruza proposatu dira. Hizkuntzen arteko historia aurreko edo aldi historikoko harremanen frogatzat eskaini nahi diren aztarna linguistiko asko ez dira oso argiak, gainera, material linguistikoarekin batera sortutako interpretazio-arazo handi bat gertatu zen. Galdera askok ez dute behin betiko erantzunik –oraindik–. Akitaniera "euskal hizkuntza garbi-garbia" da (Trask 1995: 35) eta gure egunetara iritsi diren aztarna bakanak erromatar garaikoak dira. Hizkuntza hori al da euskararen hizkuntza biki bat edo euskararen antzinako mintzamolde bat? Euskal lexikoaren iberiar elementua iberiarren eta talde protoeuskaldunen –hizkuntz amalgama bat– arteko bategite etnikoaren islada al da? Edo euskal hizkuntza guztiz garatu batek erromatarren aurreko garaietan zibilizazio iberiar hirikoarekiko harremanen ondorioz bereganatu zuen zeharkako eragina al da? (ikus Castro 1995: 312 hh., iberiar komunitateen "itxura greko-klasikoa"ri buruz).
## **Akulturazioaren nondik norakoa eta hizkuntz egituretan duen islada**
Hizkuntza bategite etnikoaren prozesu batean sartuta badago, akulturazioa, hots, kanpoko kultur ereduak hartzea, inplikazio horretako faktorerik garrantzitsuena da. Kontaktu-aldeetan zaila da akulturazioaren mugak argi zehaztea. Hortaz, errazagoa da kulturak etnien arteko harremanetan izandako jokabide arbitrarioa honela interpretatzea: akulturazioaren funtsa, hizkuntz interferentzia eragiten duen edozein harremanen osagaietako bat dena, bere eraginaren mailaketa-desberdintasunean datza. Beraz, ezaugarri akultural-sorta handi bat islada daiteke hizkuntz egituretan. Ezaugarri akultural horiek zernahitakoak izan daitezke, bizimodu modernoari lotutako puri-puriko hitzen hartzetik hasita eta harreman sozial eta intimoen inbentario lexikalaren berregituratzera bitartekoak. Lehenengoa azaleko akulturazio baten adierazpena da; bestea, berriz, kultur ingurunearen hizkuntz berreraikuntza sortarazten duen eragin bete-bete baten islada da.
Bere historia bitxian euskarak atzean utzi ditu teorian eragin akulturalen mailaketan bereiz daitezkeen etapa gehienak. Euskarak hizkuntz mehatxu larririk ez duenez, ez du hizkuntza gutxitu asko ia desagertzea eragin duen esperientzia soziolinguistikorik. Hona hemen galbidean dauden Europako hizkuntza batzuk: liboniera Letonian; botikoa eta izhoriera Estoniaren eta San Petersburgoren arteko Ingermanland izeneko eskualde historikoan; eta karaim hizkuntza Lituanian eta Polonian. Euren hizkuntz egiturak, neurri handi batean, birmoldatu egin dira, kontaktu-hizkuntza indartsuen eraginez. Eskuarki, hizkuntza horiexek bereganatzen dituzte hizkuntza gutxituak. Osoko bereganatzea guztizko akulturazio baten ondorioz gertatzen da eta prozesu hori kanpoaldeko euskal komunitate askok bizi izan zuten. Komunitate horietako kideak lehengo garaietan frantsesak eta espainierak bereganatu zituen. Gaur egun, Euskal Herriak horrelako akulturazio bat bizi du, baina 80ko hamarkadan kultur eta administrazio autonomia lortu ondoren moteldu egin da prozesu hori.
Argi dago antzinatik euskal lurraldean akulturazioa gertatzen ari dela, bai hizkuntz kontaktu izugarriarengatik, bai etnien arteko harreman ugariengatik. Akulturazio-prozesurik luzeenak eta ezagunenak latinetik abiatuta hizkuntza erromanikoak sortarazi zituztenak dira. Erromatarren eragina nabarmentzen hasi zen garaitik, eskualde horretan akulturazio-maila altua gertatzeko joera ikus daiteke. Latinetiko mailegu-kopurua ez da funtsezkoa akulturazio-maila zehazteko, eraginaren neurria jakiteko argibiderik ematen badu ere. Ezin da kopuru zehatzik doitu, zaila baita muga argirik ezartzea latinetik hizkuntza erromanikoetara bitarteko igaroan. Latinetiko mailegu mordo bat iturriaren arabera aldatzen da. Haarmannek 674 unitate lexikal aztertuen zerrenda egin zuen (1979: 35, 131 hh.).
Euskarak dituen latinetiko maileguen inbentarioaren ezaugarri bereizgarrien artean, 58 unitateko halako gune bat dago, hizkuntza erromanikoetan parekorik ez duena. Horrek esan nahi du hitz horiek euskalkietan esamolde arrunt gisa hartu izan direla; hizkuntza erromanikoetan, berriz, ez dute baliokiderik. Talde horretakoak ditugu latinetiko ondoko hitzak: ANIMU, AUREU, BURSA, COMPUTARIA, FAMA, VELAMENTUM, VINATA eta beste. Beste hitz batzuk herri-esamolde gisa geratu dira euskaraz, baina hizkuntza erromanikoetan hitz haien garapen fonetikoak mailegu jasoen berezko ezaugarriak erakusten ditu eta goi mailako kulturakotzat jotzen dira. Gisa horretakoak ditugu hauek: DISCIPLINA, FIGURA, GLORIA, INDUSTRIA, LIBRU, NATURA, OMEN, SANCTU, SPIRITU eta beste.
Ezaugarri akulturazionalez bezainbatean, maileguek arlo lexikalean duten banaketa da, eta ez bere kopurua, argibideak ematen dizkiguna kultur ereduen aldaketei lotutako eraginak sailkatzeko. Hizkuntz interferentzia maila sozialean etnien arteko harremanen ondorioz gertatzen da; kultur mailan, berriz, lehengo kultur jarraibideak aldatzeko joerek eraginda; eta, bukatzeko, maila linguistikoan, ordura arteko eredu lexikalen berrantolaketaren ondorioz. Aipatu hizkuntz interferentzia jaso dezaketen arloak ondokoak dituzue: numerologia, ahaidetasuna eta gorputz- -atalen terminologia eta sistema deiktikoaren elementuak –hots, juntagailuak, interjekzioak, partikulak, izenordainak, moduzko adberbioak–; (ikus Haarmann 1986: 160 hh. ideia orokor bat izateko). Beste arlo lexikal batzuetan ere gertatzen da akulturazioa, indar gutxiago badu ere, esaterako, neurrien eta denbora-harremanen terminologian eta mundu-ikuspegi erlijioso baten eta norabide-orientabideen terminologian (Haarmann 1991: 210 hh.).
Gramatika-funtzioen araberako hitz-banaketak hizkuntz kontaktuen indarra ezezik zeharka akulturazioaren kalitatea ere adierazten du. Terminologia teknikoa soilik mailegatzen bada, mailegu gehienak izenak izango dira. Zenbat eta handiagoa izan hizkuntz interferentziari lotzen zaion akulturazio-maila, orduan eta gehiago izango dira maileguen artean beste hitz mota batzuk sartzeko aukerak. Euskarak dituen latinetiko maileguen artean hiru hitz-mota daude: 551 izen (latinetiko mailegu guztietatik %81,8), 89 aditz (%13,2) eta 34 adjektibo (%5). Banaketa honen portzentaiak latinak bretoierari eman dizkion maileguen portzentaien antzekoak dira (Haarmann 1979: 38). Albanierak latinetiko mailegu-aniztasun handiagoa du euskarak baino, adberbioak, preposizioak, zenbakiak eta juntagailuak ere mailegatu dituelako.
Formaren eta gramatikaren arteko harremanen beste arlo batean atzerriko eraginak isladatzen du hizkuntza menperatzaile batek akulturazio-bide gisa gizarte-harremanetan eragiten duen presioa. Beste arlo hori morfologia sintaktikoaren sorkuntza-sistema da. Euskal gramatikan latindar jatorriko zenbait sorkuntza- -teknika daude, besteak beste, hauek: latina -ARIA > euskara -*era* (esaterako, COMPUTARIA > *kondera*), -ARIU > -*ari* –esaterako, \*MERCATARIU > *merkatari*), bai eta -ARIUM > -*airu* (esaterako, MORTARIUM > *mortairu*) etab. (Haarmann 1979: 17). Erromatar kultur ingurunearen mugan dauden beste hizkuntza batzuekin alderatuta, euskarak sorkuntza-elementu gutxiago hartu ditu galeserak, bretoierak, albanierak edo Bizantzioko grekoak baino.
Luzaro, akulturazioaren islada diren hizkuntz kontaktuak ez dira ondo ulertu, ezta interpretatu ere. Nahasketa hori hizkuntzalaritza historikoak ere eragin zuen, metodo glotokronologiko bidez. Glotokronologiak axioma batzuk ditu oinarritzat, besteak beste, "kultura aurreko" hiztegi bat ba omen zela. Ideia hori oso eztabaidagarria da, egitura lexikaletan bi sail daudela esaten baitu, batetik, oso aldaketa gutxi dituen errepertorio nagusi bat, eta, bestetik, beste errepertorio bat, "kulturazkoa", non maileguek eragin baitezakete, eta berregituratu daitekeena. Hiztegia "oinarrizko" –"historia aurreko"– egiten duena hauxe da: «Hitz-mota semantiko batzuk beste batzuk baino askoz ere zailago har daitezke mailegutzat» (Trask 1996: 23). Oraindik ez dago argi zer esan nahi duen "mailegutzat zailago hartzeak".
Elebitasunaren eta hizkuntz kontaktuen arloan, ikerketa konparatzaileak egitura lexikalen kultur finkapena gertatu dela egiaztatzen duten froga asko eman ditu. Ez dago "kultura aurreko" ezer inongo hizkuntza baten hiztegian. Hizkuntzak, adierazle nagusi modura, giza kulturaren sail guztiak hartzen ditu eta bere egitura lexikaletan isladatzen dira hiztunek euren kultur ingurunean ibiltzeko dituzten komunikazio-behar orokorrak. Maileguek ez diote lexikoari bakarrik eragiten, hizkuntzaren edozein sistema partziali eragin diezaiokete, hala nola, fonetikari, morfologiari eta sintaxiari (ikus Campbell 1993, azterlan modernorik eskuratu nahi bada).
Kontaktu-hizkuntza lokal baten baldintza berezien arabera, B Hizkuntzatik hartutako hitz batek A Hizkuntzaren ia edozein hitz ordeztu dezake (ikus Haarmann 1990, gaia landu nahi bada). Horrek arlo profesionaleko teknologia teknikorako –esaterako, japonierak automobilgintzan dituen ingelesezko hitzak– balio du, eta modaren hizkuntzarako –alemanierak emakumeentzako goi mailako joskintzan dituen frantsesezko hitzak– zein giza esperientziaren kontzepturik oinarrizkoenetarako: 'ama', 'eskua', 'txoria' edo 'gaua'. Terminologia glotokronologikoaren akatsen maiseaketa gogortu zen heinean, hizkuntzalari historikoek dei egin zuten «ahalegin handi bat egiteko oinarrizkotasun kontzeptua zehaztu eta mugatzeko» (Bynon 1977: 271), lexikoaren elementuei dagokienez.
Litekeena da helburu hori lortzeko orain arte egindako ahaleginek oraindik ere emaitzarik ez ematea, kultur harremanen araberakoak baitira edozein hizkuntz komunitateren egitura lexikalen oinarriaren zer-nolakoa eta neurria. Horrenbestez, balio unibertsala izango duen oinarrizko hitzen zerrenda bat osatzeko edozein ahalegin derrigorrez konposatu teoriko gisa agertzen zaigu, kontaktuan dauden egitura lexikalak aztertzeko ezer gutxi lagunduko duena. Esaterako, ausaz egindako 100 unitate lexikoko "oinarrizko" zerrenda batean, 59 mailegu daude –sumertar eta akaziar jatorrikoak– hititeran, eta kanboieran –Khmer–, 61 mailegu lexikal –sanskrito, pali edo tailandiar jatorrikoak–; (Haarmann 1991: 232 hh.). Jatorrizko hitzen eta hitz mailegatuen arteko portzentaiek erakusten dute nolakoa den hizkuntza lokalen arteko kontaktuen maila akulturazionala, baina zerrenda horrek ez du laguntza handirik ematen hititeraren eta kanboieraren arteko bereizketa kronologikoa zehazteko orduan, euren oinarri protolinguistikoari dagokionez.
Kronohizkuntzalariek erabili dituzten 100 edo 200 unitateko kontzeptu oinarrizkoen zerrendako elementu asko eragin akulturazionalak har ditzaketen arlo lexikaletakoak dira. Betidanik uste izan da kontzeptu bat "oinarrizkoa" dela hiztunaren berezko ingurunean ezaguna den gauza bat adierazten badu, esaterako, 'eguzkia', 'ura', 'animalia', 'anaia' edo 'zuhaitza'. Ikuspegi tradizionaletik, ez da mailegurik hartzen dagoeneko ezagunak diren kontzeptuak adierazteko. Mekanismo hau, berriz, ez da baliagarria, hizkuntzen arteko kontaktu sakonik gertatuz gero. Leku askotan ikusten da maileguak kontzeptu ezagunetarako berehala hartzen direla. Horrek esan nahi du maileguek jatorrizko hitzak ordezkatzen dituztela.
Egoera hau akulturazio-prozesu baten adierazlea da. Hain zuzen ere, akulturazio-prozesu hori hizkuntza indartsu bateko hiztunekin harremanetan hasten diren hiztunen jarraibide sozialetan gertatzen da. Esaterako, latinak, erromatarren bizimoduaren kultur adierazbidea zenez, euskaldunen komunitateko kideen jarraibide sozialetan eragina izan zuen. Akulturazioa dakarren hizkuntzak prestigioa izan ohi du. Iberiako latinaren funtzioak prestigiotsuak ziren; horren agerbide argia erromatarren hiri-kulturaren aniztasuna izan zen. Erromatarren kulturak K. a. I. mendetik Antzinaroaren bukaerako garaietara bitartean gora egin zuen (Keay 1997).
Euskarak dituen latinetiko maileguez bezainbatean, gaur egun oraindik ez dago batere argi zerk eragin zituen. Trasken ustez (1997: 259), mailegu batzuk "esperogarriak" dira, beste batzuen zergatia ez da hain "begien bistakoa" eta beste batzuk, berriz, "guztiz harritzekoak" dira. *Gorputz* euskal hitza latinezko CORPUSetik dator, *denbora* TEMPORAtik, *bago* FAGUtik, *golde* CULTERretik eta beste batzuk azken bi kategorietakoak dira. Glotokrolonogiaren aldetik, asko dira euskarak dituen latinetiko maileguen artean "begien bistako" zergatirik ez dutenak eta akulturazioa gertatzen den arlo batzuetan latindar jatorriko unitate lexikalak hartu dira.
Euskal terminologian dauden gorputz-atalei buruzko latinezko elementuen beheko zerrenda harritzekoa litzateke glotokronologiaren kontzeptu zaharkituei begiratuko bagenie soilik. Euskaldunen eta erromatarren arteko harreman sozial etengabeak kontuan hartuta, euskara-latina elebitasuna orokorra bazen ere, erromatar balioen prestigioa nagusitu zen. Harrigarria barik begien bistakoa da latindar oinarria duen terminologia euskararen erabileraren arlo pertsonalean eta partzialki intimoan badela.
| Euskal mailegua | Latinezko hitza |
|-------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------|
| berna | PERNA |
| bilo<br>(VILLU<br>hitzaren interferentzia tartean) | PILU |
| boronte | FRONTE(M) |
| eskurr 'guruina'<br>(Zub., Naf.) | (A)ESCULU |
| fuin, muin, (h)un | FUNE(M) |
| golko, kolko | *COL(A)CU,<br>COL(A)p(H)Uren ordez |
| gorputz | CORPUS |
| kaiku<br>'sudurluzea / sudur konkorra'<br>(Lap., Naf.) esaterako, sudurr kaiku | CAUCU |
| khoro<br>'bizkarrezurra' | CORONA |
| kikirista<br>'hegazti baten gandorra'<br>(Lap., Naf.) | CRISTA |
| kukulu<br>(Naf.), kukula (Gip.)<br>'oilarraren gandorra' | CUCULLU |
| magina<br>'bagina' (Naf.),<br>'himen' (Gip.) | VAGINA |
| makila, makhila<br>'hanka luze eta argala' (ironikoa) | BACILLA |
| mamul, manbul<br>'emakumearen<br>bularraldea' (euskarazko ugatz<br>hitzaren<br>sinonimoa) | MAMMULA |
| masaila, maxela, matraila | *MAXELLA<br>/ MAXILLA |
| maskulu<br>'puxika' | VASCULU |
<sup>2.</sup> Laburdurak: Gip.- gipuzkera, Lap.- lapurtera, Naf.- nafarrera, Zub.- zuberera.
*menatura* 'alua' (Okzitanieratik datorren euskal *eme* hitza + latinezko NATURA)
*mizpira* 'sudurzuloa' MESPILA (Lap., Naf.)
*musu, mosu* \*MUSU
*pantika, mandika* 'urdaila' \*PANTICA(M), PANTICE(M)en ordez
*puxika, bixika* VESSICA
*tekadi* 'hatzamarra' DIGITU
(*hatz, er(h)i* euskal hitzen sinonimoa)
Latinak fisiologi beharrizanei buruzko terminologian izandako eragina ere nabarmena da, esaterako, *gorotz, korotz* hitza < CROCEA. Bertako terminologiaren eta terminologia mailegatuaren kopuruak aztertzeko Traskek (1997: 283) egindako ebaluazioan, latinetik hizkuntza erromanikoetara arteko hizkuntzari ez dio garrantzi handirik ematen. «...gorputz-atalen izenak itxuraz antigoalekoak dira, nahiz eta hizkuntza erromanikoetatik hartutako mailegu bakan batzuk ere badiren, hala nola, 'berna' eta 'masaila'». Lehenago aipatutako latinetiko maileguak ezezik, hizkuntza erromanikoetatik hartutako mailegu batzuk ere badira gorputz-atalen terminologian, hogeita bat, guztira. Mailegu horien artean hitz arruntak daude, esaterako, ondoko euskal hitzak: *berga, hanka, kasko, nerbio, solomo* eta *zola*.
Euskara ez da Antzinaroko azken garaietan latinaren eragin akulturazionala jaso zuen hizkuntza bakarra. Gorputz-atalen terminologia berregituratu da orobat, latinaren eraginez, albanieran eta hizkuntza zeltetan, hala nola, galeseran eta bretoieran. Adierazgarria da hizkuntza horietan duten gorputz-atalen terminologiako latinetiko maileguak era askotakoak zirela. Horrek esan nahi du mailegu gutxi errepikatzen direla kontaktu-hizkuntzetan. Galeseran eta euskaran hitz hauek errepikatzen dira: CORPUS, CORONA eta PANTICE(M)/\*PANTICA(M). Albanieran eta euskaran errepikatzen diren hitzak CORPUS, CRISTA eta VESSICA dira. Horrenbestez, latinezko CORPUS hitza da hizkuntza hauetan guztietan errepikatzen den gorputz- -atal bakarra. Batetik, paralelismo-urritasuna eta, bestetik, mailegutzat banan- -banan hartutako terminoen ugaritasuna dira euskal lurraldeen akulturazioaren berezko baldintzen adierazle, Bretainia zeltako eta Iliriako baldintzekin alderatuta.
Akulturazioa ere berezia izan zen leku bakoitzean, etnien arteko ezkontzei dagokienez. Iliria-n –protoalbaniar kokalekua dagoen eskualdean– eta Bretainiako hegoaldeko eskualdeetan –zelten artean–, senidetasunari buruzko latinezko terminologiaren funtsezko termino batzuk hartu ziren mailegutzat. Hala ere, biztanle protoeuskaldunen eskualdean, latinezko terminoak ez dira gehiegi sartu senitarteko harremanetan. Latindar jatorriko maileguak gutxi dira, besteak beste, *mutila* –latinezko PUTILLUtik– eta *agurea* –AVULE(M)etik–. Latinetik hizkuntza erromanikoetara bitarteko igaroaldiaren eragin handiaren ondorioz, senidetasunari lotutako zenbait termino erromaniko sartu ziren euskararen baitan, hala nola, *tia, tio, komai* 'amabitxia' eta *konpai* 'aitabitxia'.
Laburbilduta, batetik, hizkuntz aztarna argiak daude euskaldunek nola eurenganatu zituzten erromatar bizimoduaren zenbait elementu eta nola erabili zuten terminologia berezia –esaterako, gorputz-atalen terminologia– adierazten digutenak. Bestetik, etnien arteko harremanetan ez zen nahasketa sozial handirik gertatu. Latinetik eta hizkuntza erromanikoetatik hartutako mailegu-kopuruetan dagoen aldeak erakusten duenez, harreman sozialak berandu xamar estutu ziren, ahozko latina hizkuntza erromanikoaren ezaugarri fonetikoak bereganatzeko behar bezain garaturik zegoen garaian. Hortaz, euskara-latina elebitasuna, edo hobeto esanda, aitzineuskara-latina elebitasuna dezente zabaldua zen, huraxe baitzen euskararen kasuan aurkitzen dugun eragin akulturazionala gauzatzeko aurrebaldintza. Hori gorabehera, argi dago etnien arteko ezkontzak garrantzi gutxiko faktore izan zirela Antzinaroko azken garaietan. Izan ere, senidetasunari buruzko euskal terminologia nagusiki jatorrizko elementuen erabileran egituratuta dago (Mitxelena 1969, Trask 1997: 268 hh.).
### **Bibliografia**
- Aertsen, H.; Jeffers, R.J., (arg.) (1993): *Historical linguistics 1989. Papers from the 9th international conference on historical linguistics (Rutgers University, 14-18 August 1989)*, Benjamins, Amsterdam eta Philadelphia.
- Aulestia, G., (1989): *Basque-English dictionary,* University of Nevada Press, Reno eta Las Vegas.
- Bernard, J.; Ruffié, J., (1976): "Hématologie et culture: le peuyplement de l«Europe deI»ouest", *Ann. Ecole Sci. Prat. Hautes Etud.* 4, 661-676.
- Bouda, K., (1984): "Baskisch und Kaukasisch", *Zeitschrift für Phonetik* 2, 182-202.
- –––––––––––, (1949): *Baskisch-kaukasische Etymologien*, Carl Winter, Heidelberg.
- –––––––––––, (1952): "Neue Baskisch-kaukasische Etymologien", *Acta Salmanticensia Filosofia y Letras* 5 (4), 3-16.
- Braun, J. (1994): *Nombres de los insectos en las lenguas kartvélicas y en el vasco*, in Orpustan 1994: 77-85.
- Bynon, T. (1977): *Historical linguistics,* Cambridge University Press, Cambridge.
- Campbell, L., (1993): "On proposed universals of grammatical borrowing", in Aertsen/Jeffers 1993: 91-109.
- Carbonell, E.; Vaquero, M. (arg.) (1996): *The last Neandertals, the first anatomically modern humans. Cultural change and human evolution: the crisis at 40 KA BP*, Universitat Rovira i Virgili, Tarragona.
- Castro, M.C.F., (1995): *Iberia in prehistory*, Blackwell, Massachusetts, Oxford eta Cambridge.
- Cavalli-Sforza, L.; Cavalli-Sforza, F., (1995): *The great human diasporas. The history of diversity and evolution*, Addison-Wesley Publishing Company, Reading, Massachusetts etc.
- Cavalli-Sforza, L.; Menozzi, P.; Piazza, A., (1994): *The history and geography of human genes*, Princeton University Press, Princeton, New Jersey.
- Cavalli-Sforza, L. L.; Piazza, A., (1993): "Human genomic diversity in Europe: A summary of recent research and prospects for the future", *European Journal of Human Genetics* 1, 3-18.
- Chicobava, A.; Sturua, N., (1980): "On Euscaro-Caucasian linguistic relations: Evidence of the system of languages and their history", in Euskaltzaindia (1981), 459-464.
- Cirikba, V. (1985): "Baskskij i severokavkazskie jazyki", in Piotrovskij 1985: 95-105.
- Clottes, J. (1976): "Les civilisations du Paléolithique supérieur dans les Pyrénées", in Lumley 1976: 1214-1231.
- Díaz-Andreu, M.; Keay, S. (arg.) (1997): *The archaeology of Iberia. The dynamics of change,* Routledge, Londres eta New York.
- Gamble, C., (1986): *The Palaeolithic settlement of Europe*, Cambridge University Press, Cambridge.
- García de Diego, V., (1968): *Diccionario etimológico español e hispánico*, Editorial S.A.E.T.A. (= 1955), Madril.
- Gimbutas, M., (1991): *The civilization of the goddess. THe World of Old Europe,* Harper, San Francisco.
- Haarmann, H., (1970): *Der lateinische Lehnwortschatz im Kymrischen* (doktore tesia). Univertsitätsverlag, Bonn.
- –––––––––––, (1979): *Der lateinische Einfluss in den Interferenzzonen am Rande der Romania. Vergleichende Studien zur Sprachkontaktforschung*, Helmut Buske, Hamburg.
- –––––––––––, (1986): *Language in ethnicity A view of basic ecological relations,* Mouton de Gruyter, Berlin eta New York.
- –––––––––––, (1990): "Basic vocabulary and language contact: The disillusions of glottochronology", *Indogermanische Forschungen* 95, 1-37.
- –––––––––––, (1991): *Basic aspects of language in human relations. Toward a general theoretical framework*, Mouton de Gruyter, Berlin eta New York.
- –––––––––––, (1995): "Europeanness, European identity and the role of language. Giving profile to an anthropological infrastructure", *¡Sociolinguistica* 9, 1-55.
- –––––––––––, (1997): On the problem of primary and secondary diffusion of Indo-Europeans and their languages, *Journal of Indo-European Studies*.
- Hervás y Panduro, L. (1784): *Catalogo delle lingue conosciute e notizia della loro affinità, e diversità,* Gregorio Biasini, Cesena.
- Hubschmid, J., (1965): *Thesaurus praeromanicus, vol. 2: Probleme der baskischen Lautlehre und baskisch-vorromanische Etymologien*, Francke, Bern.
- Keay, S., (1997): "Urban transformation and cultural change", in Díaz-Andreu/Keay 1997: 192-210.
- Lafon, R., (1976): *Baskskij jazyk i basksko-kavkazskaja gipoteza,* Tbilisi.
- Lumley, H. de (arg.), (1976): *La préhistoire française*, Centre National de la Recherche Scientifique, Paris.
- Martinet, A. (arg.), (1968): *La langage,* Editions Gallimard, Paris.
- Mellars, P. (arg.), (1990): *The emergence of modern humans. An archaeological perspective*, Edinburgh University Press, Edinburgh.
- Michelena, L, (1953): "Review of Bouda 1952", BRSVAP 9, 141-144.
- –––––––––––, (1964a): *Textos arcaicos vascos,* Ediciones Minotauro, Madril.
- –––––––––––, (1964b): *Sobre el pasado de la lengua vasca,* Auñamendi, Donostia.
- –––––––––––, (1968): "L'euskaro-caucasien", in:Martinet 1968: 1414-1437.
- –––––––––––, (1969): "Sobre algunos nombres vascos de parentesco", *FLV* 1, 113-132.
- –––––––––––, (1985): *Lengua e historia*, Paraninfo, Madril.
- Morvan, M., (1996): *Les origines linguistiques du basque,* Presses universitaires de Bordeaux, Bordele.
- Müller, Klaus E., (1987): *Das magische Universum der Identität Elementarformen sozialen Verhaltens. Ein ethnologischer Grundriss*, Campus, Frankfurt eta New York.
- Orpustan, J. B., (arg.) (1994): *La langue basque parmi les autres. Influences et comparaisons*, Editions Izpegi, Saint Etienne de Baigorry.
- Piotrovskij, B. B., (arg.) (1985): *Drevnjaja Anatolija*, Nauka, Moscow.
- Reynolds, T., (1990): "The Middle-Upper Palaeolithic transition in southwestern France: Interpreting the lithic evidence", in Mellars 1990: 262-275.
- Ruhlen, M., (1994): *On the origin of languages. Studies in linguistic taxonomy*, Stanford University Press, Stanford.
- Ruspoli, M., (1987): *The cave of Lascaux. The final photographic record*, Thames and Hudson, Londres.
- Straus, L. G., (1990): "The early Upper Palaeolithic of southwest Europe: Cro-Magnon adaptations in the Iberian peripheries, 40000 - 20000 BP", in Mellars 1990: 276-302.
- –––––––––––, (1996): "Continuity or rupture: convergence or invasion; adaptation or catastrophe; mosaic or monolith: Views on the Middle to Upper Paleolithic transition in Iberia", in Carbonell/Vaquero 1996: 203-218.
- Trask, R. L., (1996): *Historical linguistics,* Arnold, New York, Sydney, Londres.
- –––––––––––, (1997): *The history of Basque,* Routledge, Londres eta New York.
- Vennemann, T., (1993): "Zur Erklärung bayerischer Gewässer- und Siedlungsnamen", *Sprachwissenschaft* 18, 425-483.
- –––––––––––, (1994): "Linguistic reconstruction in the context of European prehistory", *Transactions of the Philological Society* 92, 215-284.
- –––––––––––, (1995): "Etymologische Beziehungen im alten Europa", *Der Gingko-Baum*: *Germanistisches Jahrbuch für Nordeuropa* 13, 39-115.
- Villar, F., (1991): *Los indoeuropeos y los orígenes de Europa. Lenguaje e historia,* Gredos, Madril.
- Volodin, A. P., (arg.) (1997): *Jazyki mira: Paleoaziatskie jazyki,* Indrik, Moscow.

**1. mapa:** Euskal sustrai lexikala duten toki-izenak eta O odol-taldearen banaketa (Bernard eta Ruffie 1976).

**2. mapa:** Euskal genotipoa eta bere mailaketa (Cavalli-Sforza eta Cavalli-Sforza 1995: 235).

**3. mapa:** Arte errupestre paleolitikoak Frantziako hegoaldean eta Espainiako iparraldean dituen kokalekuak (Ruspoli 1987: 302). |
aldizkariak.v1-7-648 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 81 _2012_6",
"issue": "Zk. 81 _2012_",
"year": "2012",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **SOZIO-INGURUMEN GATAZKAK ETA SOZIO-INGURUMEN DEMOKRAZIA. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA ETA KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKO IKUSPEGI KONPARATU BAT**
**Tesiaren egilea:** Jone Martínez Palacios **Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea **Saila:** Politika eta Administrazio Zientzia Saila **Tesi-zuzendaria:** Iñaki Barcena Hinojal
**Tesiaren laburpena:**
Doktore-tesi europar honek bi azterketa-objektu nagusi ditu: batetik, sozioingurumen gatazka lokalak, eta, bestetik, honi lotuta agertzen zaion sozio-ingurumen demokrazia. Horrela, aurkeztu dugun lan honek ingurumen gatazkakortasuna, sozio-ingurumen krisiaren *irteera positiboa* eta demokraziaren kalitatea harremanetan jartzen ditu parte-hartzearen izaera eta dinamiken sakontasunaren arabera. Beste hitz batzuetan esanda, lanak, sozio-ingurumen gatazkei ematen zaien erantzun (ez) parte-hartzailearen arabera sozio-ingurumen krisiaren irteera mota —hots, administrazioaren partetik, gatazka kudeatzeko modua, alegia, gatazkaren aurrean administrazioak hartzen duen jarrera— demokraziaren kalitatearen adierazle gisa hartuko du, bi aldagai horiek erlazionatzen dituzten zenbait lan teorikotan oinarrituta (Aguilera, 2006; Riechmann, 2009). Hots, tesiak, «hondamenaren kulturaren» adierazle diren sozio-ingurumen gatazken eszenatokitik abiatuta (Latouche, 2008), administrazioetatik eta gizarte zibiletik ematen den erantzunaren dinamika parte-hartzailea aztertzea bilatu du.
Horrenbestez, ikerlanaren hipotesien sorreran, bai helburuen identifikazioan, bai emaitzen ebaluazioan, galdera nagusi bat dago: ba al dira sozio-ingurumen gatazken garapenean, demokraziaren krisiaren eta sozio-ingurumen krisiaren irteera positiboan laguntzen duten ezaugarriak edo elementuak? Galdera hau da, hain zuzen ere, tesiaren lana bideratu duena.
Galdera horri erantzuteko, 2000. eta 2007. urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Kataluniako Autonomia Erkidegoan (KAE) garatu diren zortzi sozio-ingurumen gatazkaren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa egiten da. Denbora tarte horretan jasotako gatazka guztien inbentarioa egin ostean, hondakinen gestioaren eta garraio-azpiegituren sorreraren ondorioz sorburua aurkitzen duten sozio-ingurumen gatazkak izan ditugu aztergai. Hartara, ondoko hauek aztertu dira EAEn: Mutrikuko itsas portua handitzea, Urnietako hondakin errauskailua instalatzen saiatzea, Abiadura Handiko Trena (AHT) Atxondotik igarotzea eta Asparrenako Ecofuel fabrika. KAEn, berriz, Montcada-ko Ferreria errauskailua, Montcadako Asland-Lafarge fabrikaren errausketa proposamena, AHTa Bartzelonako Sagrada Familia auzotik igarotzea eta Castellolí-ko zabortegia aztertu dira. Ikerlan honek accesit saria jaso du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskaintzen duen euskal autonomiari buruzko Jesus Maria Leizaola ikerketa-sarian (2011). |
aldizkariak.v1-3-737 | {
"domain": "ingeniaritza eta arkitektura",
"id": "ikergazte_vi_ingeniaritza-eta-arkitektura_15",
"issue": null,
"year": "2025",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "vi"
} | # Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan
Xabier Irastortza Urbieta, Maite Oronoz Anchordoqui, Alicia Perez Ram ´ ´ırez
HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. M. Lardizabal 1. 20080 Donostia.
xabier.irastorza@ehu.eus
### Laburpena
Sare sozialak norbere esperientziak adierazteko tresna garrantzitsu bihurtu dira. Esperientzia negatiboak kontatzeko ihesbide ere badira, baita ere gaitz mentalak dituzten pertsonentzat. Lan honek, hain zuzen, sare sozialetan suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonak ditu jomuga, euren testuetan ezaugarri linguistiko bereizgarriak bilatzen aritu baikara, halako kasuen atzemate automatikoa errazte aldera. Hartarako, euren mezuak oinarritzat hartu eta sistema automatikoen bidez azterketa morfosintaktikoa eta sentimenduen analisia egin dugu. Lexikoa kuantitatiboki alderatu dugu ertz ugaritatik, tartean sistema adimendunak erabiliz. Suizidio-zantzuak adierazten dituzten pertsonek idazterakoan ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak dituztela berresteaz gain, erabiltzaile horiek sentimendu positibo zein negatiboak gai pertsonaletara bideratzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu dugu.
Hitz gakoak: Suizidio-ideiagintza, sare sozialak, hizkuntzaren analisia, hizkuntzaren prozesamendua
#### Abstract
*Social networks allow their users to share their concerns and emotions, including those related to mental illness. The aim of this work has been to determine which linguistic features are shown by people with potential suicidal ideation in social networks. For this purpose, we have used a dataset with Twitter messages, and we have analysed them morphosyntactically by means of automatic systems. We have also made several lexical analyses using intelligent systems. We concluded that people with potential suicidal ideation shape their linguistic features in order to express more precisely their inner perceptions and concerns.*
Keywords: *Suicidal ideation, social networks, language analysis, Natural Language Procesing*
# 1 Sarrera eta motibazioa
XXI. mendeko aldaketa sozialen hauspotzaile nabari izaten ari dira sare sozialak. Askotan aipatzen da pertsonen arteko komunikazioa biderkatu dutela edo uneoro nahi adina iturritatik informazioa eskuratzeko ahalmena eman digutela. Alabaina, tresna berritzaile hauei beste hainbat erabilera bilatu zaizkie, adibidez, ez dira pertsona gutxi sare sozialak euren sentimenduak eta hausnarketak azaleratzeko erabiltzen dituztenak, ziur aski, anonimotasunak babestuta edo ingurukoak ez diren pertsonen iritzien bila. Lan honetan erabiltzeko modu horiei heldu diegu, pertsonen barne-munduaren ispilu izan daitezkeelakoan. Horren harira, hainbat ikerlarik (Abd Rahman *et al.*, 2020), erakutsi dute Twitter (egun X deitua), Reddit edo Sina Weibo bezalako sare sozialetan badirela pertsonak euren egoera mentala irekitasunez adierazten dutenak, batzuetan gaixotasun mentalei, jarraitzen dabiltzan tratamenduei edo pairatzen dituzten sintomei erreferentzia eginez. Hortaz, euren aldarteari buruz seriotasunez mintzatzen diren pertsonak baldin badaude sare sozialetan, zergatik ez erabili ingurune hori osasun-erakundeei laguntza emateko? Adibidez, gaixotasun mentalen gorakadak garaiz atzematen identifikatzeko datuak biltzen lagun dezaketela aurreikusten dugu, nahiz eta oraindik bide luzea dagoen egiteko.
Lan honetan suizidio-ideiagintzan —norbere buruaz beste egiteko ideiak izatean— zentratu gara, haren zantzuak erakusten dituztela diruditen pertsonetan, gizartean kezka handia sortzen duten suizidio-kasuen lehen fasea baita. Arlo horretan, beharrezko baimen etikoak edukiz gero, sare sozialetako informazioa funtsezkoa izan daiteke suizidio-kasu indibidualak atzemateko orduan. Baina, noski, sare sozialetan testua soilik dago aztergai eta bertan, kasu gehienetan, pertsona batek ez du esplizituki adierazten suizidio-ideiagintza duela. Horra hor lan honen xede nagusia, suizidio-ideiagintza duen pertsona batek haren idazkeran baliatzen dituen ezaugarri linguistiko bereizgarriak atzeman eta deskribatzea.
### 2 Arloko egoera eta ikerketaren helburuak
#### 2.1 Aurrekariak
Ez gara ikerketa-lerro honetan murgiltzen garen lehenak, sare sozialen agerpenarekin batera, 2010eko hamarkadatik, ez dira gutxi izan ingurune horietan suizidio-ideiagintza eta baita ere depresioa bezalako gaixotasun mentalak atzematen lan egin duten ikerlariak. Horietako hainbatek erabiltzaileen metadatuetan jarri izan dute arreta, tartean, mezuen erantzun kopuruak, atsegite kopuruak edo egunero idatzitako mezu kopuruak neurtuz (Abd Rahman *et al.*, 2020). Bide beretik, erabiltzaileen idazte-orduak ere behatu izan dituzte, insomnioa bezalako sintomez oharturik. Hain zuzen, suizidio-ideiagintza duten erabiltzaileek sare sozialak goizaldean gehiago erabiltzen dituztela ondorioztatu zuten De Choudhury *et al.* autoreek (2013) lanean. Ildo beretik, Zogan *et al.* autoreek (2021) lanean erabiltzaileen harreman-sareak aztertu zituzten, besteak beste jarraitzaile kopuruak behatuz eta ondorioztatu zuten depresioa duten erabiltzaileak isolatuago egon ohi direla sare sozialetan.
Alabaina, lan honetan ezaugarri linguistikoetan jarri dugu fokua. Horiek ere aztertu izan dituzte aurrekariek. Ezaugarri linguistikoak topatzeko analizatzaile morfosintaktiko automatikoak erabili izan dira, tartean Spacy¹ edo UDPipe², zeintzuek testua tokenetan banatzen duten (hitz ortografikoekin eta puntuazio-markekin bat datozen testu-zatiak) eta token bakoitzeko ezaugarri morfosintaktikoak erauzten dituzten (Gracia Urzelai, 2023). Lexikoa aztertzeko, LIWC³ tresna ospetsua da ikerketa-lerro honetan, hitzen agerpen-maiztasunetik abiatuta ezaugarri psikolinguistikoak erauzteko gaitasuna duelako (Tausczik eta Pennebaker, 2010). Lexikoiak, ezaugarriren bat partekatzen duten hitzen zerrenda handiak, ere eratu izan dituzte aurrekariek hainbat fenomeno aztertzeko testuetan. Adibidez, Wikipedian oinarrituta, sendagai-izenen lexikoiak sortu izan dira testu-multzoetan lexiko mediko espezializatuaren erabilera neurtzeko (Oyong *et al.*, 2018). Hari beretik, gaixotasunen aipamenak Twitterreko mezuetan automatikoki atzemateko sistemen nazioarteko lehiaketak antolatu izan dira, SocialDisNER, kasurako (Sánchez *et al.*, 2022).
Emozioen analisia eta ezaugarri linguistikoena ezin dira elkarrengandik banandu. Lexikoi espezializatuak erabili izan dira emozioen azterketa zehatza egiteko, horiek osatzen dituzten hitzak emozio zehatzen adierazpenarekin eta beste faktore psikologikoekin hertsiki lotzen direlako. Arau afektiboei lotutako ANEW lexikoia ezaguna da (Bradley eta Lang, 1999). Hala ere, azterketa maila sinpleagoan egiteko, sentimendu-balentziaren edo oinarrizko sei emozioen mailan, ikaskuntza sakoneko ereduak dira erabilienak egun, batez ere Transformer arkitekturadun (Vaswani *et al.*, 2017) eredu espezializatuak (Pérez *et al.*, 2021). Azken urteetan Hizkuntza-eredu Handiak ere erabiltzen hasiak dira ataza horietarako (Hanafi *et al.*, 2024).
Aurrekariek ondorioztatu izan dute suizidio-ideiagintza duten pertsonek lehen pertsonako izenordainak maizago eta hirugarrenekoak urriago erabiltzen dituztela (De Choudhury *et al.*, 2013). Gainera, sendagaien izen gehiago aipatzen dituztela (Oyong *et al.*, 2018) eta sentimendu negatibo indartsuagoak erakusten dituztela ere aipatu izan dute (De Choudhury *et al.*, 2013). Euskal Herriko Unibertsitatean ere egin izan dira zenbait lan ikerketa-lerro honetan. Gracia Urzelai autoreak (2023) lanean lehen pertsonako izenordainen maiztasun handiagoa topatu zuen Reddit sare-sozialeko suizidio-zantzudun ingelesezko testuetan eta sailkatzaile automatikoak probatu zituen, Transformer arkitekturan eta LDA ereduetan oinarritutakoak, halako testuak automatikoki identifikatzea helburu izanda. Ostera, Oronoz *et al.* autoreak (2024) lanean gaztelaniazko testuak aztertuz ere ondorio berera heldu ziren.
#### 2.2 Ikerketaren helburuak
Ikerketa honetan suizidio-ideiagintzak testuetan zein adabaki gehitzen dituen, zein lorratz uzten dituen zehaztasunez deskribatzen saiatu gara, datu-bilduma handi bat eratu ondoren, bertako testuak sistema automatikoen bidez hizkuntzaren bi alderditan aztertuz:
- Maila morfosintaktikoa. Suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonen testuetan zein ezaugarri morfosintaktiko bereizgarri ageri diren aurkitzen eta haien bereizgarritasuna kuantifikatzen saiatu gara.
- Maila lexikoa. Suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonen ezaugarri lexiko bereizgarriak topatzen ere saiatu gara, hainbat eremu semantiko aztertuz, tartean, gaixotasun-izenak, sendagai-izenak eta lanbide-izenak. Mezuaren emozionaltasunaren eta kategoria gramatikalaren arabera ere egin dugu azterketa lexikoa.
<sup>1</sup>spaCy aztertzaile morfosintaktikoa: https://spacy.io/
<sup>&</sup>lt;sup>2</sup>UDPipe aztertzaile morfosintaktikoa: https://lindat.mff.cuni.cz/services/udpipe/
<sup>&</sup>lt;sup>3</sup>Ingelesezko sigletatik, *Linguistic Inquiry and Word Count*: https://www.liwc.app/
Azterketa horiek egiteko suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonen testuak eta halakorik erakusten ez dituztenenak alderatu ditugu etengabe. Gure datu-bilduma gaztelaniazko testuek osatzen dute eta ez, ikerketa-lerroan ohikoa den bezala, ingelesezkoek. Hori da lan honen ekarpenetako bat eta horrek ekarpen nagusia izan litekeena are gehiago handitzen du: sistema automatikoen sorkuntza alboratu eta ezaugarri linguistikoen analisi sistematikoan ardaztu den lana izatea, ikerketa-lerroan ohikoa denaren alderantzira.
### 3 Ikerketaren muina
Atal honetan, lehenengo, datuak nola eskuratu ditugun azalduko dugu eta ostera, egindako bi analisien (morfosintaktikoa eta lexikoa) metodologia azaldu eta emaitzak eztabaidatuko ditugu.
#### 3.1 Datuak
2023an Twitter sare sozialean suizidio-zantzuak erakusten dituzten erabiltzaileen mezu-bilduma bat sortzeko lanak egin genituen. Hartarako, 98 esaldi-gako eratu genituen (adibidez, euskarara itzulita, *nire bizitzak ez du zentzurik* edo *bizitza gorroto dut*), suizidio-ideiagintza duen pertsona batek noizbait esan litzakeen esaldi edo hitzak irudikatzen dituztenak. Twitter-ek eskainitako Aplikazioak Programatzeko Interfazea (API) baliatuta, azken hilabetean gutxienez esaldi-gako horietako bat idatzi zuten erabiltzaileak bilatu genituen sare sozialean barrena. Hala, 6.451 mezu topatu genituen eta ondoren, mezu horiek eskuz aztertzeari ekin genion, zalantzazko kasuetan erabiltzaileen profilak ere begiratzeraino, jakiteko ea mezu bakoitza idatzi zuen erabiltzaileak itxuraz suizidio-zantzuak erakusten ote zituen (edo, aitzitik, beste testuinguru batean idatzitako mezuak ziren). Erabaki horren arabera, bi erabiltzailemultzo sortu genituen: zantzuak erakusten zituzten erabiltzaileena (positiboak, 957 erabiltzaile) eta ez zituztenena (negatiboak, 2.950 erabiltzaile), alderaketak egin ahal izateko. Azkenerako, mezu horien egileen profiletatik ahalik eta mezu gehien jaitsi genituen eta horrela eratu zen lan honetan oinarritzat hartu dugun datu-bilduma, ia milioi bat mezuz osatua. Jasotako datu-sortaren ezaugarriak bildu ditugu 1. Taulan.
1. Taula: Datu-bildumaren dimentsioak. Hurrenez hurren, multzo bakoitzeko erabiltzaile kopurua, erabiltzaile bakoitzeko batez besteko mezu kopurua, mezuko batez besteko token kopurua eta multzo bakoitzeko guztizko mezu kopurua eta token kopurua. Normalean, token bakoitzak hitz ortografiko bat adierazten du.
| Erabiltzaile<br>multzoa | Erabiltzaile<br>kopurua | Mezuak<br>erabiltzaileko | Tokenak<br>mezuko | Mezu<br>kopurua | Token<br>kopurua |
|-------------------------|-------------------------|--------------------------|-------------------|-----------------|------------------|
| Positiboak | 957 | 169,53 | 10,29 | 162.238 | 1.669.764 |
| Negatiboak | 2.950 | 280,17 | 10,71 | 826.504 | 8.848.743 |
| Orotara | 3.907 | 253,07 | 10,64 | 988.742 | 10.518.507 |
Erabili dugun datu-bilduma desorekatuta dago bai erabiltzaile kopuruarekiko eta baita ere mezuko kopuruarekiko, handiagoa da bi kasuetan erabiltzaile-multzo negatiboa (ikus 1. Taula). Horregatik, lanean zehar emaitzak termino erlatiboetan aurkeztu dira. Lanean zehar egin diren analisi guztietan bi multzo horiek alderatu dira.
#### 3.2 Morfosintaxiaren azterketa
Suizidio-ideiagintzak pertsona batek idatzitako testuen morfosintaxian uzten dituen lorratzak ikertu ditugu atal honetan, lehenik baliatutako metodologia azalduz eta jarraian lortutako emaitzak eztabaidatuz.
#### 3.2.1 Metodologia
Aztarna morfosintaktikoak ikertzeko datu-bilduma osoan aztertzaile morfosintaktiko bat aplikatu dugu, testuak tokenetan banatu eta token bakoitzari dagozkion ezaugarri morfosintaktikoak erauzteko (hala nola, generoa, pertsona, denbora edo funtzio sintaktikoa). Spacy-UDPipe tresna erabili dugu, zeinak testua tokenizatzeko eta ondoren token bakoitzari analisi morfosintaktikoa egiteko prozesaketa-kate bat eskaintzen duen. Tresna horrek 227 ezaugarri morfosintaktiko ezberdin aztertzeko aukera ematen du token bakoitzeko eta ezaugarri horien guztien balioak kalkulatu dira lan honetan. Aurrekariek (Oronoz *et al.*, 2024) baliatu izanak eraman gaitu tresna aukeratzera.
Behin tokenen ezaugarriak jasota, horiek kuantifikatzea izan da ondorengo lana. Lehenik, testuak euren egileen arabera sailkatu ditugu, erabiltzaile bakoitzeko testu-multzo bat edukitzeko. Ondoren, testu-multzo horietan ezaugarri bakoitzaren agerpenak zenbatu ditugu eta noski, testu-multzo batzuk besteak baino handiagoak direnez, 1. Irudia: Ezkerreko taulan ezaugarri bakoitzaren agerpen-proportzioa ikusgai, erabiltzaile-multzoaren arabera. Hartarako, erabiltzaile bakoitzaren testuetako agerpen-proportzioa kalkulatu da lehenik, horien batez bestekoa egiteko gero (ikus 3.2.1 Atala). Eskuinean, erabiltzaile mailako agerpen-proportzioen banaketa, lau ezaugarritan.
(a) Ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak.
| Ezaugarriak | Bat. bez.<br>erab. pos. | Bat. bez.<br>erab. neg. |
|-----------------------------------------------------|-------------------------|-------------------------|
| Izenordain singularrak<br>Izenordainak 1 pertsonan | 0,73<br>0,39 | 0,67<br>0,33 |
| Laguntzaileak 3. pertsonan<br>Mugatzaile artikuluak | 0,50<br>0,56 | 0,55<br>0,60 |
| Aditzak 3. pertsonan | 0,39 | 0,43 |
| Aditzak pluralean<br>Izen kopurua | 0,10<br>0,20 | 0,13<br>0,21 |
| Aditz kopurua | 0,15 | 0,14 |
| Laguntzaileak orainaldian<br>Aditzak iraganean | 0,67<br>0,12 | 0,68<br>0,12 |
| Laguntzaileak iraganean | 0,05 | 0,05 |
(b) Ezaugarri morfosintaktikoen bereizgarritasuna.

alderaketa justuak egiteko, zenbaketak erlatibizatu ditugu. Hau da, erabiltzaile bakoitzak ezaugarri bakoitza zein maiztasun erlatiborekin baliatzen duen kalkulatu dugu. Jarraian, erabiltzaile bakoitzaren multzoa (positiboa edo negatiboa) aintzat hartuta, maiztasun erlatibo horien batez bestekoak kalkulatu ditugu, erabiltzaile-multzoen ordezkari. Azken maila honetan, erabiltzaile-multzo bakoitzeko 227 balio lortu ditugu, ezaugarri bakoitzeko bana eta balio horiek erabili ditugu multzoak elkarren artean alderatzeko.
#### 3.2.2 Emaitzak eta eztabaida
Emaitzak aurkezteko, ezaugarri morfosintaktikoen inguruan izan ditzakegun zenbait aurreiritzi eta usteetan ardaztuko dugu atal hau. Hasteko, zaila egin dakioke irakurleari sinistea pertsona baten hizkuntzaren egitura aldatu egin daitekeela egoera mentalak eraginda, kasu honetan suizidio-ideiagintzak. Ateratako emaitzek ikuspuntu horri indarra kendu eta eman egiten diote, aldi berean. Kendu, badirelako zenbait ezaugarri erabiltzaile positiboetan ugariagoak direnak erabiltzaile negatiboekin alderatuta (ikusi 1a Taula). Indarra eman, erabiltzaile-multzoen arteko desberdintasunak txikiak direlako eta estatistikoki esanguratsuak direla ezin delako esan (ikusi 1b Irudia). Hala ere, kontuan hartu behar da desberdintasun horiek estatistikoki esanguratsuak izan ez arren, koherentzia izan badutela eta aurrekariek beste datu-bildumetan aurkitutakoekin bat datozela (De Choudhury *et al.*, 2013; Gracia Urzelai, 2023). Ezberdintasun txiki horiek joera argi bat erakusten dute, esan bezala, 1a Taulan islatua. Taula hori errazago ulertzeko adibide bi: lehen errenkadak erakusten du erabiltzaile positiboek izenordainen % 73 singularrean idazten dituztela batez beste, negatiboek aldiz % 67; aditzen kasuan, positiboetan batez beste token guztien % 15 aditzak direla adierazten du taulak.
Ildo horri jarraikiz, logikoa egingo litzaiguke pentsatzea suizidio-ideiagintza duten pertsonak zentratuago egongo direla beraien barne munduan, beraien kezketan, ideiagintza horren sorburu baitira. Beraz, ez litzateke arraroa izango lehen pertsona gramatikala eta numero singularraren erabilera altuagoa izatea (nitasunaren presentzia) eta aldiz, norbera kide den taldeekiko erreferentzia gutxiago egitea (hirugarren pertsona singularraren erabilera baxuagoa) eta ziur aski, kanpoko taldeei ere aipamen gutxiago egitea (hirugarren pertsona plurala). Emaitzek argi erakusten dute hori (1a Taula).
Bestalde, pentsa dezakegu suizidio-ideiagintza duten pertsonek ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak izanda, denbora gramatikalak zeresana izango duela horietan. Zehazki, iraganeko aditzak ugariagoak izango direla etorkizunekoak baino, pertsona hauek haien iraganeko arazoetan zentratuago daudela esan ohi delako. Haatik, lortu ditugun emaitzek ez dute ebidentzia sendorik azaleratu zentzu horretan, desberdintasunak baztergarriak dira erabiltzaile-multzoen artean. Baliteke testu-motak (sare sozialetako mezu espontaneoak eta horien berehalakotasunak) eragina izatea edo, agian, ezaugarri honek hasiera batean pentsa daitekeen pisu handi hori ez izatea.
Bada beste hipotesi bat logikoa iruditu dakigukeena: suizidio-ideiagintza duten pertsonek ekintza gutxiago deskribatuko dituztela haien testuetan, egunerokotasunean aktibitate txikiagoa izatearen edo isolamendu sozialaren ondorioz. Hipotesia zuzena balitz, erabiltzaile positibo eta negatiboek erabilitako aditz kopuruan desberdintasunak iguriki beharko genituzke. Kasu honetan ere, emaitzek ezin izan dute hipotesi hori baieztatu, desberdintasunak baztergarriak direlako berriz ere. Aditz eta izen kopuru beretsua dute bi multzoetako erabiltzaileek. Azalpena aditz zein izenen aniztasun handian egon daiteke eta baliteke aniztasun horretan barneratu ahala desberdintasunak agertzea, adibidez, aditz abstraktu eta konkretu kopurua neurtuz gero. Bide horretatik sakondu dugu 3.3 atalean.
### 3.3 Lexikoaren azterketa
Suizidio-ideiagintza duten pertsonek lexiko bereizgarririk erabiltzen ote duten ere galdegin diogu gure buruari. Galdera horri erantzuteko hiru bide jorratu ditugu: lexiko espezializatuaren azterketa, sentimenduen araberako lexikoaren azterketa eta kategoria gramatikalen araberako lexikoaren azterketa.
### 3.3.1 Metodologia
Lexiko espezializatu gisa ulertu dugu psikologiarekin edo medikuntzarekin lotutako termino-sorta, adibidez, sendagaien izenak, arlo horiekin lotutako lanbideenak, gaixotasunen izenak edo sintomenak. Bi bide jarraitu ditugu termino horien erabilerari buruzko informazioa lortzeko: lexikoi baten eraketa eta sistema adimendun baten erabilera. Lexikoiaren bidez gaixotasunen izenen eta gaixotasunekin lotutako termino medikoen (sintomak, kausak, sendagaien izenak eta ondorioak) agerpen kopuruak kalkulatu ditugu. Hartarako Wikidata<sup>4</sup> erabili dugu, bertan termino horiek grafo moduan egituratuta egonik, errazagoa baita termino egokiak nahi den hizkuntzan eskuratzea. Datu-bilduma hori baliatuta 369 terminoz osatutako lexikoi bat eratu dugu, psikologia edo psikiatriarekin lotura duten gaixotasun-izenak ardatz hartuta eta grafoa baliatuz, horien sintoma, sendagai eta bestelako erlazionatutako terminoak ere eskuratuz. Termino horien adibide, besteak beste: *alprazolam*, *agomelatina*, *antsietatea*, *zefalea* eta *alopezia*. bezalako sintoma-izenak daude lexikoi horretan. Lexikoi horretako hitz bakoitza erabiltzaile-multzo bakoitzean zenbat aldiz ageri den kalkulatuz egin ditugu alderaketak.
Aldiz, lanbide-izenen agerpenak atzemateko beste hurbilpen bat erabili dugu. Carrasco eta Rosillo autoreek (2021) lanean ProfNER lehiaketarako sortutako sistema adimenduna erabiltzea erabaki dugu, zeinak, hitzbektoreak eta kosinu-antzekotasun prozedura bat konbinatzen dituen, eta era horretan, testu bat emanda automatikoki identifikatzen dituen lanbide-izenak, gu bila gabiltzan espezializatuak izan (psikiatria, psikologia edo medikuntza arlokoak) edo beste edozein. Tresnaren emaitza txukunek eta dokumentazio abegikorrak eraman gaitu hura erabiltzera. Modu honetan, aukera izan dugu edozein arlotako lanbide-izenekin alderaketak egiteko erabiltzaile positibo eta negatiboen artean. Guztira, 15.711 lanbide-izen erauztea lortu dugu datu-bilduma osoan. Kasu honetan ere lanbide-izenen agerpen kopuruak alderatu ditugu erabiltzaile-multzoen artean.
Lexikoaren erabilerak sentimenduekin zerikusia izan dezakeela suposatu dugunez, datu-bildumako mezu bakoitzean sentimenduen analisia egitea erabaki dugu. Hartarako, Perez ´ *et al.* autoreek (2021) lanean aurkeztutako *Pysentimiento* izeneko tresna baliatu dugu, zeina testu bat emanik bertan oinarrizko sei emozioetatik (alaitasuna, goibeltasuna, haserrea, beldurra, higuina eta harridura) zein nagusitzen den inferitzeko gai den. Hori lortzeko, BERT Transformer arkitekturan (Devlin, 2018) oinarritutako sistema adimendun bat baliatzen du, autoreek gaztelaniazko eta portugesezko testuekin entrenatuta. Hain zuzen, tresna gaztelaniazko testuekin entrenatuta egoteak eta haren eskuragarritasunak eraman gaitu hura baliatzera. Gailu honi esker mezuak haietan nagusitzen den emozioaren arabera sailkatzeko gai izan gara eta horrela, mezu-multzo horien artean lexikoa alderatzeko atea ireki zaigu. Esandakoagatik, analisi honetan 6 mezu-multzo sortu zaizkigu erabiltzaile-multzo bakoitzeko. Lexikoa alderatzerakoan, lema bakoitzaren agerpen-kopurua zenbatu dugu mezu-multzo bakoitzean eta hitz-hutsak (hizkuntza batean ohikoenak direnak) bahetu egin ditugu hasiera-hasieratik.
Azkenik, kategoria gramatikalaren arabera lexiko erabiliena zein den ere jakin nahi izan dugu. 3.2.2 atalean planteatutako zalantzak motibatuta, soilik izen eta aditzak hartu ditugu aintzat. Hartarako, 3.2.1 atalean egindako analisi morfosintaktikoa berrerabili dugu. Lemak izen edo aditz gisa sailkatu eta bakoitzaren agerpen-kopuruak zenbatzeari ekin diogu. Era horretan, erabiltzaile-multzo bakoitzeko aditz eta izen forma guztien zenbaketak lortu ditugu, horiekin alderaketak egiteko. Kasu guztietan, erabiltzaile-multzoen artean agerpen-kopuru desberdinena duten forma lexikoak aurkitzeko, lehenik baheketa bat egin dugu, aztertu nahi izan dugun baldintza (adibidez, tristura-mezuak izatea edo soilik aditzak kontuan hartzea) baten bidez, eta ondoren, aukeratutako testuak bi testumultzo kontrajarritan metatu ditugu (erabiltzaile positiboenak eta negatiboak). Testu-multzo horien artean egin dugu alderaketa, agerpen-kopuru ezberdinenak dituzten forma lexikoak bilatuz, beti ere termino erlatiboetan arituta (ikus 1. Taulako datu-desoreka).
<sup>4</sup>Bertako SPARQL kontsulta-zerbitzua, hain zuzen: https://query.wikidata.org/
### 3.3.2 Emaitzak eta eztabaida
Morfosintaxiarekin alderatuta, irakurleak pentsa dezake desberdintasun lexikoak ohikoagoak izan daitezkeela suizidio-ideiagintza duten pertsonen idazkeran, azken finean, euren sentimenduak adierazten badituzte, hitz jakin batzuen erabilera ezinbestekoa izango delako. Atal honetan uste hori datuen bidez baieztatzen saiatzeaz gain, ezaugarri lexiko horiek zehatzago deskribatzen saiatu gara.
2. Irudia: Aditz eta izenen analisia. Ezkerrean, aditz eta izen ugarienak erabiltzaile-multzo bakoitzean, hitz-hutsak kenduta. Eskuinean, aditz eta izen nabarienak, 3.3.1 atalean azaldutako prozedura jarraituz.

Hasteko, 3.2.2 atalean planteatu dugun zalantzari helduko diogu berriz. Atal horretan ikusi dugu erabiltzailemultzoen artean ez dagoela desberdintasun handirik aditz eta izenen maiztasunean, biak ere antzera erabiltzen dituzte erabiltzaile guztiek. Arestian planteatu dugu, ordea, aditz edo izen zehatzen maiztasunak aztertuz gero, agian, ezberdintasunak azaleratu litezkeela. Bide horretan, 2a Irudiak argi erakusten du aditz eta izen ohikoenak berdinak direla bi erabiltzaile-multzoetan, hala nola, *querer*, *tener* eta *gente*. Alabaina, erabiltzaile-multzoen artean maiztasun desberdinenak erakusten dituzten hitzak azaleratuz, irudi erabat desberdina lortu dugu (2b Irudia). Irudi horretan, barne egoerari eta ekintza pertsonalei erreferentzia egiteko izen eta aditzak dira nagusi erabiltzaile positiboetan (tartean *valgo* edo *ayuno*) eta aldiz, gai sozialagoei eta kanpo munduari lotutakoak erabiltzaile negatiboetan (adibide gisa *votar* edo *presidente*).
3. Irudia: Lexiko espezializatuaren analisia. Ezkerrean, medikuntza-termino mota bakoitzaren agerpenkopuruaren alderaketa bi erabiltzaile-multzoen artean, termino erlatiboetan. Termino-mota bakoitzaren agerpenen zein proportzio diren erabiltze positiboenak adierazten dute zenbakiek, multzo bakoitzeko testu-kopuruaren arabera normalizazioa egin ostean. Eskuinean, termino mediko eta lanbide-izen nabarmenenak erabiltzaile-multzo bakoitzean (ikus 3.3.1 atala).

Bestalde, aurrekariek aipatu izan dute medikuntza edo psikologiarekin lotutako hitz gehiago erabiltzen dituztela suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonek (Oyong *et al.*, 2018). Aztergai dugun datu-bilduman 3a Irudian ageri diren emaitzak atera ditugu eta ondorioztatu erabiltzaile positiboek lexiko medikoa ugariago erabiltzen dutela (bereziki sendagai-izenak), hala ere, erabiltzaile negatiboek ere erabiltzen dituzte eta ez eskaski. Baliteke, ordea, erabiltzaile-multzoen arteko desberdintasun esanguratsuena erabiltzen dituzten termino zehatzetan egotea, 3b Irudian ikusten den moduan. Bertan, erabiltzaile-negatiboetan egunerokotasunean ohikoagoak diren terminoak ageri dira nabarmenduta (*vitamina d*, *fobia*, *peligro*, etab.) eta positiboetan termino zehatzagoak dira gailentzen direnak (*quetiapina*, *venlafaxina* eta sendagai-izenak bereziki). Lanbide-izenetan ere joera bera ikusten da: psikologia eta medikuntzarekin lotutakoak dira nabarmenenak erabiltzaile positiboetan eta lanbide orokorrak negatiboetan.
4. Irudia: Emozioen analisiaren laburpena. Ezkerrean erabiltzaile-multzo bakoitzean emozio bakoitza mezuen zein ehunekotan den nagusi. Mezu gehienei ezin izan zaie inferitu gailentzen den emozioa. Eskuinean, alaitasuna edo tristura gailendu diren mezuetan nabarmentzen diren hitzen arteko alderaketa, erabiltzaile-multzoen artean.


Emozioak adierazteko erabiltzen den lexikoa aztertzeak gehiago argitu dezake esku-artean dugun gaia. Argiemaile dugu 4a Irudia. Bertan, erabiltzaile positibo eta negatiboek emozioak haien mezuetan antzeko maiztasunez adierazten dituztela ikusi daiteke, nahiz eta positiboek tristura zertxobait maizago (% 4,06 gehiago) eta alaitasuna apur bat gutxiago (% 2,12 gutxiago) adierazi. Edonola ere, esan behar da mezu gehienetan sistema ez dela gai izan emoziorik erauzteko (hurrenez hurren, mezuen % 58,4 eta % 60,7tan). Desberdintasun nabarmenenak, baina, emozioak adierazteko erabilitako lexikoan aurki daitezke, 4b Irudia lekuko. Bertan beha daiteke alaitasun eta haserre mezuetan erabiltzaile-multzo bakoitza nabarmentzen duten hitzak zeharo desberdinak direla. Patroi orokor gisa, esan daiteke positiboek idazterakoan emozio horiek beraien barne mundura edo arazo pertsonaletara bideratzeko joera dutela (besteak beste, *novio* edo *inseguridad* hitzek erakusten duten bezala) eta kontrakoa negatiboek, gizarte mailako gaietara bideratzen baitute euren adierazpena (horren erakusle *seleccion´* edo *empresa* hitzak).
## 4 Ondorioak
Lan honek suizidio-zantzuak erakusten dituzten erabiltzaileen testuek ezaugarri linguistiko bereizgarriak dituztela berretsi du, aurrekariek hasitako bidea jarraituz. Gure gaztelaniazko testuetan ingelesean aurkitu diren hainbat ezaugarri topatu dira: lehen pertsonako izenordainen maiztasun altuagoa, numero singularraren maiztasun handiagoa hainbat kategoria gramatikaletan, lexiko medikoaren erabilpen handiagoa, etab. Baina urrunago iristea ere lortu du, suizidio-zantzuak erakusten dituzten erabiltzaileek sare sozialetan parte-hartzeko era desberdina dutela azpimarratuz. Modu bereizgarri hori hainbat alderditan hezurmamitzen dela ondorioztatu da: egunerokotasuneko lexikotik urruntzen diren hitzen ugaritasunean (psikiatriarekin lotutako sendagai eta gaixotasun izen gehiago), psikologiarekin lotutako lanbide-izenen ugaritasunean, emozioak bideratzeko erabilitako lexiko desberdinean edo eremu semantiko jakinekin lotutako aditz eta izenen ugaritasunean. Funtsean, suizidio-zantzuak erakusten dituzten erabiltzaileek euren barne mundua edo esperientzia pertsonalak adierazteko baliabide linguistikoak joriago erabiltzen dituztela ematen du eta aitzitik, halako zantzurik erakusten ez duten erabiltzaileetan gizarte-gaiak edo esperientzia pertsonaletik urruntzen direnak adierazteko baliabide linguistikoak nabarmenagoak direla dirudi.
### 5 Etorkizunerako planteatzen den norabidea
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek lehenengo ingelesezko testuak aztertu zituzten, ondoren gaztelaniazkoekin hasi eta lan honen bidez horretan jarraitu dugu, baina bide-orri hau burutzeko euskarazko testuen analisia dago egiteke. Ikerketa-lerro honetan ingelesezko testuekin egin da lan gehienbat, ikerkuntza munduan hizkuntza horrek duen pisuak eraginda bereziki, baina baita ere hizkuntza horretan dagoen datu-ugaritasunak bultzatuta. Gaztelaniaz datu-faltarik nabaritu ez dugun arren, euskarazko testuetan datu-falta hori agerikoa izatea aurreikusten dugu eta ziur aski, hori izango da bide honi jarraipena emateko oztopo nagusia. Alabaina, hiru hizkuntza horietan analisia egiteko aukera balego, hizkuntza batetik bestera lan honetan zehar deskribatutako ezaugarriak aldatzen ote diren eta baiezkoan, nola aldatzen diren ikertzeko aukera legoke. Gainera, hiru hizkuntza horiek jatorri ezberdinekoak izanda, euskararen kasuan zeharo ezberdina, hizkuntza-arteko analisi hori bereziki erakargarria litzateke maila linguistikoan. Halaber, euskal hiztun elebidunek lan honetan aztertutako esperientziak nola adierazten dituzten ikertzea interesgarria litzateke, diglosiaren eragina agerrarazte aldera.
### Erreferentziak
- Abd Rahman, Rohizah, Khairuddin Omar, Shahrul Azman Mohd Noah, Mohd Shahrul Nizam Mohd Danuri, eta Mohammed Ali Al-Garadi. 2020. Application of machine learning methods in mental health detection: a systematic review. *IEEE Access* 8.183952–183964.
- Bradley, Margaret M, eta Peter J Lang. 1999. Affective norms for english words (anew): Technical manual and affective ratings. *The Center for Research in Psychophysiology, University of Florida* .
- Carrasco, Sergio Santamar´ıa, eta Roberto Cuervo Rosillo. 2021. Word embeddings, cosine similarity and deep learning for identification of professions & occupations in health-related social media. In *Sixth Social Media Mining for Health (# SMM4H) Workshop and Shared Task*, 74–76.
- De Choudhury, Munmun, Michael Gamon, Scott Counts, eta Eric Horvitz. 2013. Predicting depression via social media. In *International AAAI conference on web and social media*, volume 7, 128–137.
- Devlin, Jacob. 2018. Bert: Pre-training of deep bidirectional transformers for language understanding. *arXiv preprint arXiv:1810.04805* .
- Gracia Urzelai, Sara. 2023. Suizidio-ideiagintzaren identifikazioa sare sozialetan. *ADDI:* https://addi. ehu.es/handle/10810/63221 .
- Hanafi, Abdelrahman, Mohammed Saad, Noureldin Zahran, Radwa J Hanafy, eta Mohammed E Fouda. 2024. A comprehensive evaluation of large language models on mental illnesses. *arXiv preprint arXiv:2409.15687* .
- Oronoz, Maite, Sara Gracia, Jose Mari Gonzalez, eta Alicia P ´ erez. 2024. Suizidio-zantzuak sare sozialetan: ´ hizkuntza-ezaugarriak berdinak al dira ingelesez eta gaztelaniaz? *Ekaia* Hurrengo argitalpenak 2024.
- Oyong, Irwan, Ema Utami, eta Emha Taufiq Luthfi. 2018. Natural language processing and lexical approach for depression symptoms screening of indonesian twitter user. In *2018 10th International Conference on Information Technology and Electrical Engineering (ICITEE)*, 359–364. IEEE.
- Perez, Juan Manuel, Mariela Rajngewerc, Juan Carlos Giudici, Dami ´ an A Furman, Franco Luque, Laura Alonso ´ Alemany, eta Mar´ıa Vanina Mart´ınez. 2021. pysentimiento: a python toolkit for opinion mining and social NLP tasks. *arXiv preprint arXiv:2106.09462* .
- Sanchez, Luis Gasco, Darryl Estrada Zavala, Eul ´ alia Farr ` e-Maduell, Salvador Lima-L ´ opez, Antonio Miranda- ´ Escalada, eta Martin Krallinger. 2022. The socialdisner shared task on detection of disease mentions in healthrelevant content from social media: methods, evaluation, guidelines and corpora. In *The Seventh Workshop on Social Media Mining for Health Applications, Workshop & Shared Task*, 182–189.
- Tausczik, Yla R, eta James W Pennebaker. 2010. The psychological meaning of words: LIWC and computerized text analysis methods. *Journal of language and social psychology* 29.24–54.
- Vaswani, Ashish, Noam Shazeer, Niki Parmar, Jakob Uszkoreit, Llion Jones, AidanN. Gomez, Łukasz Kaiser, ˜ eta Illia Polosukhin. 2017. Attention is all you need. In *31st International Conference on Neural Information Processing Systems*, NIPS'17, p. 6000–6010, Red Hook, NY, USA. Curran Associates Inc.
- Zogan, Hamad, Imran Razzak, Shoaib Jameel, eta Guandong Xu. 2021. Depressionnet: A novel summarization boosted deep framework for depression detection on social media. *arXiv preprint arXiv:2105.10878* .
### 6 Eskerrak eta oharrak
Lan hau Eusko Jaurlaritzak (IXA IT-1570-22) eta LOTU ikerketa-proiektuaren (TED2021-130398B-C22) bidez MCIN/AEI Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzak eta Europar Batasunak diruz lagundu dute. |
aldizkariak.v1-7-552 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 69 _2009_7",
"issue": "Zk. 69 _2009_",
"year": "2009",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **ORTOGRAFIA GERRAK TXEKIAN**
**Linguistic authority, language ideology, and metaphor : the Czech orthography wars / by Neil Bermel. — Berlin ; New York : Mouton de Gruyter, 2007 XII, 369 orr. ; 24 cm. — (Language, power and social process ; 17)**
Zenbait girotan erran komuna da hizkuntza komunikazio-tresna hutsa dela eta, beraz, politikaren esparrutik erabat kanpo egon beharko lukeela. Baieztapen bera modu gordinagoan agertzen da batzuetan, alegia, hizkuntza berez *garbi* den artefaktua da eta, ondorioz, politikarien esku *zikinetatik* babestu beharra dago, *askatasunaren* eremuan kokatuz. Baina planteamendu horren aingerukeria inon baino nabarmenagoa da aldian-aldian hizkuntza guztietan pizten diren ortografia-gerretan. Adibidez, Txekian.
Aipagai dugun liburua Txekian berriki gertatuko gerra horietako baten kronika eta analisi zehatza da. Aski da aurkibideari begiratu azkar bat ematea hizkuntzaren gaineko kontuak oso kontu konplexuak direla konturatzeko, eragile asko inplikatzen dutenak: batetik filologo eta hizkuntzalariak, baina bestetik herri-aginteak eta, jakina, bien artean gure gizartean hain garrantzitsuak diren masa-hedabideak; beste eragile esanguratsu batzuk ere ezin ahaztu: eskola-komunitatea eta, honi estuki lotuta, argitalpen-mundua. Eta abar. Bestalde, multzo horietako bakoitza hainbat azpimultzo eta taldetan banatua egon ohi da, bakoitza bere programa propioaz *armatua* eta, sarri, elkarren arteko gerra gupidagabean sartuta, sarri baino sarriagotan hizkuntzaz kanpoko interesek piztu eta esplikatzen dituzten gerretan. Baina gertakari oro bizirik den gizarte batean gertatzen da, kasu honetan komunismoaren erorialdiaren ondorengo Txekian, eta hizkuntzak gizarte osoa zeharkatzen du, gertakari guztiak. Zinez gauza konplexua da hizkuntza.
Ildo honetan liburuaren hasiera esanguratsua da zinez:
On 17 July 1994, while his boss was on holiday, a junior minister in the Czech Ministry of Education announced that he was rescinding the approval certificate for the new *Rules of Czech Orthography.* At a stroke, all the textbooks that had been painstakingly reedited, re-typeset, and reissued over the last year were rendered invalid. Publishers threantened legal action, and schools that had been purchasing them and retraining their teachers cried foul. The Minister cut short his holiday and rushed back to Prague. For several weeks ito looked unclear whether pupils across the Czech Republic would have books to learn from that autum, and newspapers carried daily updates on the crisis. With chaos looming across the education sector, a compromise was hastily hammered out between the supporters and detractors of the Rules, and a revision was rushed into print, arriving at schools only days before the beginning ot term in September. (1. or.)
Gertakari hori krisialdiaren gailurra izan zen, baina liburuan zehar zehatzmehatz eta ñabardura ugariz dokumentatzen den bezala, funtsean txekieraren historia gorabeheratsuan episodio bat gehiago da, besterik ez.
Dohain asko ditu liburu honek. Besteak beste, ikerketa akademiko guztiz zehatz eta argia da baina, bestetik, uko egiten dio akademizismo antzu eta urrun batean babesteari; aitzitik, gertakarien deskribapenarekin batera iritzi garbiak eskaintzen ditu, beti ontzat eman ezin direnak, baina bai gehiengehienetan, iruzkingile apal honen ustez. Gainera, oso alor desberdinak jorratzen ditu. Adibidez, lehen kapitulua kontzeptuak eta terminologoa argitzeko ahalegin eskerga bat da, egindako aukerak azalduz eta hizkuntza ugari aipatzen den testuinguru batean kokatuz; berak bakarrik liburuaren irakurketa justifikatuko luke. Hurrengo hiru kapituluetan txekieraren historia sozial bat marrazten digu, biziki interesgarria euskaldunontzat; ez dezagun ahantz nazionalismo kulturala, Euskal Herrian edo Katalunia bezalako lekuetan gaur egun praktikatzen den gisan, funtsean txekiarren asmakizun bat izan zela (eta ez alemanena, normalki esaten den bezala) eta nazionalismo mota horretan hizkuntza elementu nagusia izateaz gain, politika-asmo horiek, gainera, eragin erabakigarria izan dutela eta dutela hizkuntzaren historian, besteak beste batasunaren eta honek dakarren kodifikazioaren (normatibizazioaren) afera gatazkatsuan. Ondoren, bosgarren kapituluan krisia bera aztertzen du, gertakarien segimendu zehatza eginez. Hurrengo hiru kapituluetan azterketa horrekin segitzen du, beste zenbait eremutatik abiatuta. Azken kapituluan ondorioak aurkezten dira.
Bada gai biziki zirraragarririk, adibidez, erregimen komunistarekin eta haren erorketarekin izandako harreman bihurria; halaber, bitxia eta jakingarria da ikustea erregimenaren ideologia ofizialak izan zuen eragina unibertsitarioen artean, bereziki hizkuntzalaritzaren esparruko zenbait teoria (*Pragako* *Eskolako Funtzionalismoa*) sustatzeko orduan, eta horien gainbehera komunismoa erori zenean; edo hizkuntzapurismoak txekiar gizartean lortu duen arrakasta izugarria, non eta esan daitekeen ia-ia bi estandar desberdin direla gizartean naturaltasun osoz erabiltzen direnak: bata informala, ahozkoa, aski zabarra; baina bestea, idaztekoa eta testuinguru formaletan erabiltzekoa, izugarri garbizalea; bien arteko aldea hain da handia ezen txekiar umeek ordu asko ematen omen duten eskolan ikasten eguneroko bizitzan esaten dituzten hainbat hitz gero ez direla idazten, haien kideko *garbiak* baizik (horretara goaz geu ere?). Bada kontu aipagarri gehiagorik, baina bego hemen.
Ematen duen informazioa eta ikuspuntuak ugariak eta desberdinak izan arren, bada sakoneko gai bat etengabe azaleratzen dena; izenburuan bertan ageri zaigu: nork du hizkuntza bat arautzeko autoritatea? Ez da erraz konpontzeko moduko kontua: gorago azpimarratu dugun legez, zinez ugariak dira jokoan sartzen diren faktoreak; arazo nagusia, hain juxtu ere, eragile horietako bat isolatu nahi izatea da, ardura nagusia (bakarra, sarri) hari egotziz; hurrengo pausoa eragile zehatz horren gainean (direla hizkuntzalariak, direla politikariak, direla kazetariak...) erruak pilatzea izaten da, hots, borrokak areagotzera baino ez daraman bidea. Zeren gezurra ematen du ikusteak txekiarrek beren ortografia eztabaidatzeko erabiltzen duten kar saindua... ikusiko ez bagenitu oso antzeko kasuak Espainian, Holandan, Frantzian, Norvegian, Azerbaijanen, Galizian edo Euskal Herrian bertan. Ez, auzoan ez dabiltza txakurrak zapatekin.
Pruden Gartzia |
aldizkariak.v1-3-21 | {
"domain": "giza zientziak eta artea",
"id": "ikergazte_iii_giza-zientziak-eta-artea_21",
"issue": null,
"year": "2019",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iii"
} | # **Mike Leigh zinegilearen sorkuntza metodoaren baliagarritasuna ikus-entzunezko ikasketetan aktoreen zuzendaritza ikasteko**
*Urraza Intxausti, Jon*
*UPV/EHUko Arte Ederretako "Ikerketa Arte Garaikidean" arloko doktoregaia urrazajon@gmail.com*
# *Laburpena*
Mike Leigh (Salford, Ingalaterra 1943) zinegileak, bere helburu artistikoak lortzen saiatzeko zinegintza metodo propioa sortu eta garatu zuen, metodo honek gidoiaren sorkuntza fasea eta aktoreen zuzendaritza faseak uztartzen ditu entseguetan. Nire ikerketaren hipotesia da, metodo hau zine eta ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen formakuntzan, pantailarako aktoreen zuzendaritza ikasgaiaren ikasketa garatzeko, oso baliagarria izan daitekeela.
Hitz gakoak: Mike Leigh, Aktoreen zuzendaritza, zinema, zinegintza, zine ikasketak.
# *Abstract*
Mike Leigh (Salford, England 1943) is a filmmaker who developed his own filmmaking method in order to accomplish his artistic goals, this method puts together the writing process and the acting direction process and combines them during the rehearsals. The hypothesis of my research is that this method could be very interesting for the learning process of film students in order to develop a learning on the acting direction for the screen issue.
Key-words: Mike Leigh, Acting direction, cinema, filmmaking, film schools.
# **1. Sarrera eta motibazioak**
Askotan helburu artistikoak erdiesteko, baita artistikoak ez direnak ere, egiteko moduak errepikatzen ditugu, doktrinak, arauak, ohiturak agintzen duen moduan egiten ditugu gauzak gure helburu partikular horiek gauzatzen saiatzeko, baina sarritan, ezarritako egiteko modu horiek ez dute balio izaten gure helburu propioak lortzeko. Horrela, antzerki eta zinemaren kasuan gauzak aldatu dituztenek, gehienetan, ez dituzte bakarrik emaitzak aldatu, prozesuak ere aldatu izan dituzte. Stanislavski-k bere garaiko antzerkian ikusten zituen emozio faltsu eta artifizialak deitoratzen zituen eta hori aldatzeko interpretazio sistema oso bat garatu zuen. Brecht-ek gizartea aldatu nahi zuen antzerkiaren bidez, eta helburu horretarako, Aristoteles-engandik zetorren heroiarekiko enpatia kaltegarria zela ulertu zuen, eta Verfremdung Effekt delakoa garatu zuen bere Antzerki Epikoan aplikatzeko. Mike Leigh-ek, pelikuletan benetako jende arrunta ikusi nahi zuen, benetako pertsonak bezain hiru dimentsiotakoak diren pertsonaiak ikusi nahi zituen, eta ez "filmetan ikusi ohi direnak bezalakoak" (Foundas, 2008), eta hori lortzeko, bere zinegintza metodo propioa garatu zuen, aktoreen zuzendaritzan oinarri zuena. Leigh-ek "dokumental izaerako asmoa duten" fikziozko filmak egin nahi zituen eta horretarako, nahitaezkoa zuen mundu errealaren "sendotasun maila daukan mundu bat sortzea, zerbait hain sendo eta hiru dimentsiotakoa, aizto batekin ebaki zenezakeena" -Mike Leigh (Watson, 2004: azala), eta gero, eraikitako fikziozko mundu "erreal" hori, nola erregistratu erabaki.
# **2. Arloaren egoera eta helburuak**
# **2.1. Arloaren egoera**
Zinemaren industriaren doktrina nagusiak, zinema egiteko prozesua nolakoa izan behar den agintzen du. Lehenengo eta behin gidoigileak gidoia bere mahaian jesarrita sortu behar du eta gero amaituta dagoenean ekoiztetxe bat saiatuko da hura film bihurtzen. Diru-laguntza publiko zein pribatua lortzeko pelikula bat aurrera ateratzeko, ia ezin bestekoa da aurretik idatzitako gidoia aurkeztea. Ondoren, zuzendariak, diseinatzaile artistikoak, argazki zuzendariak eta abarrek film guztia planifikatuko dute eta horren ostean, aktoreak deituko dituzte planifikatu dituzten pertsonaiak interpretatzeko. Gainera, industriaren modus operandi hau, eskarmentu handiko aktore profesionalekin lan egiteko pentsatuta dago, bere lana zuzenduak izan barik egiten dakitenak; izan ere, askotan, aktoreak paper berbera behin eta berriz egiteko deituak izaten dira; zenbat alditan ikusi izan dugu aktore berdina poliziarena egiten, edo mafiosoarena eta abar. Horrela, aktore horiek pantailan agertu eta berehala, ikusleak euren tipoarekin identifikatzen ditu, aurretik egindako lanengatik dakartzaten zama transtestualarengatik (Bordwell, 1996). Hau guztiagatik, aktoreei, zuzendariaren irudimenean aurretik finkatu den emaitza bat eskatuko zaie, hasiera hasieratik tipoa emateko eskatuko zaie, lehenengo egunetik pertsonaia osatua ekartzea eta ondorioz, "aktoreek, eskaini dieten pertsonai konkretua baino, oinarrizko tipo bat finkatzen dute" (Brecht, 2004: 272), eta horrela, aktoreen zuzendaritza (*'dirección'*), aktoreen zuzenketa (*'corrección'*) bilakatzen da.
Beste aldean aktoreak ditugu, tradizionalki arte dramatikoko formakuntzan aktorea interprete soila izateko hezia izan da, irakaslearen agindu hierarkikopean eskolan eta gero zuzendariaren agindupean lanean, eta nahiz eta onartu beharra dagoen EAE-ko arte dramatikoko goi ikasketak definitzen dituen Urriak 26-ko 1614/2009 errege Dekretuak, adierazten duela interpretazioko espezialitatean definitzen den aktorearen soslaia artista, interprete eta sortzailearena dela, eta denok ezagutu ditzakegun salbuespenak salbu, ikus-entzunezko industrian aktoreei interprete hutsaren rola egokitu ohi zaie zuzendari baten gidaritzapean. Horrela bada, nola elkartzen dira bi mundu hauek, denak batera film on bat egiten saiatzeko? Zer gertatzen da lan egiteko eredu honetan fitxatutako aktoreak ez duenean bilatzen dugun emaitza ematen? Nola konpontzen dugu? Edo, aurrera atera nahi dugun filmeko aktore taldearen lanak ez baldin badu interpretazioaren estetika koherente eta homogeneo bat ematen? Hau da, "nola lortzen da, bizitza esperientzia ezberdinak eta interpretazio teknika hain ezberdinak dituzten aktoreak, pantailan film berbera egiten ari direla iruditzea?" (Lumet, 2017: 78). Galdera hauen erantzuna, aktoreak zuzentzen izango litzateke, norabide batekin eta helmuga batetarantz abiapuntutik gidatzen; zuzentzeak, bideratzea eta laguntzea suposatzen baitu. Sidney Lumet-ek, Leigh-ek bezala, erantzuna, "entzuketa aktiboan" kokatzen du, aktoreek bata besteari benetan hitz egin, entzun eta aditzea, "hori da antzezpen estilo eta teknika guztien arteko elkargunea" (Lumet, 2017: 79).
# **2.2. Ikerketaren helburuak**
Ikerketa honen objektua Mike Leigh-en filmografia da, eta ikerketaren arrazoi eta helburu printzipala, Leigh-ek erabiltzen duen zinegintza metodoa, aktoreen zuzendaritzan oinarrituta dagoena. Eta ikerketa hau abiatzeko hipotesia, zinegintza metodo hau baliagarria izan daitekeela zine ikasleek aktoreak zuzentzen ikasteko eta arte dramatikoko ikasleak pantailarako interpretazioan trebatzeko, eta ondorioz, antzerkikoarekin dauzkan berariazko ezberdintasunak ulertu eta barneratzeko. Mike Leigh-ek, aktoreak hasieratik inplikatzen ditu bere film bakoitzeko sorkuntza prozesuan, gainera, inoiz ez die elkarrizketak idatzita dituen gidoi konbentzionalik ematen, eta horrexegatik, bai zuzendariak eta baita aktoreek ere, horrela lan egin ezkero, istorioaren azpi-testu osoa pausoz pauso sortu beharko dute, eta honek, film sorkuntza prozesuko fase guztietan ikertzeko eta ezagupena garatzeko aukerak bultzatuko ditu. Horrela lan eginez "inork ez du gidoirik behar, eta hau da benetako funtsa, pertsonaiek, motibazioak, helburuak, eta kontutan hartzen diren beste elementu guztiek eragiten dute aktorea hain ondo informatua egotea dena gogoratuko duela" –Mike Leigh" (Clements, 1983: 55). Horrela lan eginez, zuzendariak sorkuntzaren hasierako momentutik edizioa amaitu arte, aktoreak zuzendu behar ditu, eta horren bidez pelikula eraiki.
# **3. Ikerketaren muina: Mike Leighen zinegintza metodoa**
Mike Leigh-ek eguneroko errealitatea eta jende arruntaren ohiko bizitza islatu nahi zuen bere fikziozko filmetan, marrazkigile batek, aurrean daukan modeloa irudikatzen duenean bezala, eta horretarako, zalantzarik gabe, Leigh-en lanean "ez dago ezer abangoardiagokoagorik bere muturreko esperimentazio metodoarekiko daukan konpromiso sakona baino" (Watson 2004: 14). Horrela, Mike Leigh-ek, ez ditu berak aurretik irudikatutako pertsonai baten tipoari egokitzen zaizkion interprete hutsak bilatuko, berak aldiz, hasieratik inplikatzen ditu aktoreak euren pertsonaien sorkuntzan, eta ondorioz, film beraren sorkuntzan ere. Beraz, proiektu bat abian jarri nahi duenean, ezer ere sortu aurretik ematen duen lehenengo pausua, aktoreak hautatzea izaten da.
Leigh-en zinegintza metodoa bi fase nagusitan banatzen da, Aurre-entsegua (*'pre-rehearsal'*) eta egituraketa fasea (*'structuring'*). Aurre-entseguaren helburua "aktoreari ahalik eta errealena eta sinesgarriena den pertsonaia sortzen laguntzea da" (Clements, 1983: 44) eta fase honetan, Leigh-ek ez du izaten pelikula zertaz joango den definitua, baina argi utzi behar da bere metodoa ez dela sistema itxi eta lineal bat, baizik eta malgutasunez aplikatzen duen metodo zirkular bat, izan ere, "proiektua da inportanteena, dena zuzentzen duena" –Mike Leigh (Ho, 2014). Eta honexegatik, salbuespenak egon direla ikus dezakegu, adibidez *Mr. Turner* (Leigh, 2014) filmaren sorkuntzan, Leigh-ek argi zeukan Wiliam Turner artistari buruzko filma egin nahi zuela eta Timothy Spall aktoreari pintatzen ikastea proposatu zion (Ho, 2014), azkenean, entseatzen hasi orduko, Spall-ek bi urte zeramatzan astero pintura eskolara joaten. Eta *Vera Drake* (Leigh, 2004) filmaren kasuan adibidez, hasi aurretik, gerra osteko abortugileen gaiarekin lotutako zeozer kontatu nahi zuela adierazi zuen Leigh-ek, beste hainbat kasutan aldiz, huts-hutsetik, aurretik inolako ideiarik izan gabe abiatu ditu entseguak.
Behin aktoreak hautatuta, entseguetara indibidualki deituko ditu eta hauek pertsonaia ondo menperatuta eduki arte bakarkako lana egingo dute Leigh-ekin. Lehenengo egunerako, aktore bakoitzari, ezagutzen dituen bere adin tarte eta sexu bereko pertsonen zerrenda zabal bat idatzita ekartzeko eskatuko dio eta bakoitzarekin zerrenda guztiak eztabaidatu eta gero, Leigh-ek zerrenda ezberdinetako pertsonen arteko harreman aukerei buruz hausnarketa egin eta aktore bakoitzarentzako bere zerrendako pertsona bat aukeratuko du. Lehenik eta behin, aktoreak, pertsona horren biografia zabala garatuko du Leigh-en zuzendaritzapean, baina aktoreak jatorrizko pertsonari buruz daukan kontzeptu subjektiboa kontutan harturik, helburua ez delako pertsona horren erretratu zehatz bat egitea, baizik eta errealitatetik datorren erreferentzia iturri hori tranpolin gisa erabiltzea "kulturalki, sozialki eta ekonomikoki espezifikoa eta kokagarria den ingurune batetik datorren pertsonai bat garatzeko" (Clements 1983, 22) eta horregatik,
malgutasunez baina koherentziarekin ezagutzen ez diren detaileak asmatuko dituzte, eta lan honekin lortutako ezagutzan oinarrituko da karakterizazioa.
Hemendik aurrera, Leigh aktore bakoitzarekin bakarkako 'inprobisazio figuratiboak' lantzen hasiko da. Paul Clements-en arabera, aktoreak 15 egun inguru eramango ditu entseguetara etortzen eta hau izango da lehen aldia antzezteko eskatuko zaiona. Leigh-ek aurre-entseguan, erabateko garrantzia ematen dio ikerketari pertsonaien sorkuntzan eta honen kokapen lanean, ikerketaren bidez, aktorea entsegu gelatik ateratzen da eta bere pertsonaiaren jatorrizko mundu errealean barneratzen da, ondorioz, "ingurugiro konkretu baten behaketa fisiko eta sentsorial zuzena oinarri daukan ikerketak, aktoreari, interpretatzen duen pertsonaiaren atmosfera sozialean bere burua murgiltzea eskatzen dio. Horrela, aktoreak xurgatu dezake bere jokamolde eta kontzientziaren baitan bere pertsonaiaren klase, kultura, ekonomia, gizarte eta hezkuntzaren ezaugarriak" (Clements, 1983: 43). Logikoki honek, pertsonaiaren hizkera eta hizkuntzaren erabilerarekin lotutako ikerketa lana ekarriko du ere, eta ikerketa honi esker, aktoreek "errealitatearekin zerikusirik ez daukan kolokialismo eskolastikoan, klixeetan eta ustezko errealismo baten konbentzioen artifizialtasunean erortzeko arriskua uxatuko dute" (Brecht, 2004: 109).
Autentikotasun sentsazioa Leigh-en film guztien osagai garrantzitsua da, ikusleek benetan sinesten dute pertsonaien jatorria, eta entseguetan sortzen ari den errealitate horretan aktoreari sinesten laguntzeko, produkzioko errekurtsoak martxan jarriko dira eta altzariak eta arropak prestatuko dira. Gerta daiteke, fase honetan aktore profesionalak pentsatzea ezer gutxi egiten ari dela eta emaitzak transmititzeko joera izatea, baina Leigh-ek aktoreak "askatu egiten ditu, 'interesgarriak, dibertigarriak edo tristeak izateko beharretik', behar guztietatik askatzen ditu, 'errealak izateko beharretik izan ezik'" (Watson 2004, 29), eta aktorearen autokontzientzia hau desagerrarazteko, Leigh-ek batzuetan entsegu gelatik alde egingo du, tarte baterako aktorea inprobisatzen bakarrik utziz. Gero, aktoreak pertsonaia ondo eutsita duenean, kalera irteteko proposatuko dio ekintza arruntak egitera, erosketak egitera, taberna batean zeozer hartzera, paseatzera… horrela pertsonaiaren ohiko bizitza arruntaren bizipenak esperimentatzeko.
Aurre-entseguan, oinarrizko bi esparru landuko dira: 'narratiba' (*'narrative'*) hau da, pertsonaien edukia sortzeko, inprobisazioak, pertsonaien biografiak eta elkartu egiten ditugunean gertatzen diren istorioak, "euren arteko gatazkak eta harremanak, baita euren bizitzako gertakari errealak ere, orain aldikoak, iraganekoak eta oroimenean daudenak". Askotan, Leigh-en filmetan, *Another Year*(Leigh, 2010) filmean adibidez, pertsonaiek, filmeko argumentuan agertzen ez diren euren iraganeko pertsonei buruz egiten dute berba, baina nahiz eta pertsona hauek filmean ez agertu, bai agertuko dira aurre-entseguan sortu duten euren "biografian". Eta bestetik, pertsonaiaren 'portaera' edo 'jokamoldea' (*'behaviour'*), eta honen baitan, "pertsonaien ideiak, kultura, kontzientzia, ezaugarri fisikoak: euren ibilera, euren hitz egiteko modua; euren itxura, planta eta gorpuzkera, euren moduak eta manierismoak, eta gauza guzti hauen arteko elkar harreman posibleak sartuko dira" (Clements, 1983: 33). Sorkuntza lan hau produktiboa izateko, zenbait arau bete behar dira eta printzipalena da, aktoreek inprobisazioetatik kanpo ezin dutela euren pertsonaiei buruz hitz egin; horrela aktoreek bakarrik jakingo dute, bizitza errealean bezala, euren pertsonaiek dakitena. Honek zuzendariari, pertsonaien erreakzio inkontzienteen gaineko kontrola eskaintzen dio (Stanislavski) eta batez ere, apurka apurkako aurkikuntzaren bitartez, aktoreek estimulua jaso aurretik erreakzioak inorganikoki abiatzeko arriskua saihesten du. Leighek dio, era honetako hurbilketak "aktorearen sormena askatzen duela, ez duelako emaitzak berehala emateko presioa sentitzen, eskatzen zaion bakarra, bere pertsonaia momentu horretan
aurkitzen ari dena benetan esperimentatzea da, bizitza errealean gertatzen den bezala" (Cortés-Selva eta Carmona-Martínez, 2016: 115).
Erabakitzen duenean aktoreek euren pertsonaiak menperatzen dituztela, Leigh, bakarka sortutako pertsonaiak elkartzen hasiko da, lehenengo eta behin, bikoteka eta gero taldeka, 'inprobisazio figuratiboak' proposatuz pertsonai hauen arteko harremanak eraikitzen hasteko helburuarekin. Etapa honetan kronologikoki gobernatutako inprobisazio luzeak egingo dira pertsonai bakoitzaren harreman eta bagaje indibidualean bizipenak gehituko dituztenak, baina dramatikoki interesik izango ez dituztenak eta ziurrenik filmean agertuko ez direnak, aurreentsegua ez delako "ekintzak eta testua sortzeko, baizik eta motibazio eta azpi-testua ikertzeko" (Clements, 1983: 38). Horrela, pertsonaiak ezagutu ziren lehenengo egunak denbora errealean inprobisatuko dituzte, istorioaren orain aldira heldu arte, inprobisazio figuratibo hauek "gertakari erreal gisa planteatzen dira, denbora errealean eta hiru dimentsiotan gertatzen ari direnak, kanpotik ikusta benetan gertatzen ari direla sinistu ahal izateko" (Clements, 1983: 36).
Entseguetan, pertsonaien bizitzaren errealitate sentsazioaren alde egiteko ahal den guztia egiten da, baina inprobisazio figuratiboak ezin direnean egin, Leigh-ek 'inprobisazio eskematikoak' planteatuko ditu edukia sortzeko, adibidez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak lantzeko edo bikote baten harreman sexualak lantzeko eta abar. 'Inprobisazio eskematikoak' figuratiboen antzekoak dira baina ez dira denbora errealean egiten, eta normalean aktoreak ez dira %100 pertsonaian sartuko, hauetan, monitorizazio lan bat eskatzen zaio aktoreari informazioa bereganatzeko. Honez gain, beste erabilpen batzuk ere badituzte inprobisazio eskematikoek, adibidez, "erosoegia" bihurtu den harreman bati gatazka berri bat kanpotik gehitzeko. Gainera, prozesuaren atal guztietan izan daitezke baliagarriak, adibidez *Grown ups* (Leigh, 1980) filmean, Brenda Blethyn-en pertsonaiak, bukaeran erreakzio emozional oso intentsua eduki behar zuen, eta erreakzio organiko hura entseguetan ez "erretzeko", eskematikoki erabaki zuten eszenaren nondik norakoak, eta gero, horren arabera, kamera filmatzen zegoenean aktoreak inprobisatu zuen. Gainera, monitorizazio lan honek ere balio dio aktoreari bere bizitzako hainbat uneetan bere pertsonaiaren portaera imajinatzeko.
Beste egoera batzuetan Leigh-ek 'erritualak eta simulazioak' izeneko teknika erabiliko du, *Who's who* (Leigh, 1979) filmeko aktoreek broker batzuen bulegoko lana simulatzen zuten entseguetan, eta *Bleak Moments* (Leigh, 1971) filmean, Sylviaren lana oso aspergarria zen eta sentsazio hau barneratzeko bere lana erritualizatu egin zuten, horrela entseguetan, Leigh-ek, hainbat telefono-aurkibideen orriak atera zituen eta aktoreari ordenatzeko eskatu zion, hau egiten benetan aspertzeko. Eta azkenik, Leigh-ek proiektu guztietan erabiltzen duen teknika bat: 'Quiz Club'. Egun oso bateko ariketa da Quiz Club-a, aktore bakoitza aulki batean jesartzen da eta Leigh galderak botatzen doa, pertsonaiak isilean erantzuten joateko, ezarritako informaziotik abiatuko da (izena, bizilekua eta abar) eta bizitzaren esparru guztietara zabalduko da. Honen helburua, dagoena kontsolidatzea eta egon daitezkeen hutsuneak betetzea da. Quiz Club-a beraz, aurreentseguaren barruan, baina aktoreen erantzunak arbitrarioak izan ez daitezen, pertsonaiak ondo finkatuta dauzkatenean egingo da, baina gehiegi atzeratu gabe ere, horrela osteko inprobisazio figuratiboak galdeketan sortutako materialarekin aberastu ahal izateko, hemen sortutako datuak ez baitira erreal bilakatuko pertsonaiarentzako, fisikoki inprobisazioetan integratu arte, horrek "erreflexuak sortu eta kondizionatzen baititu bizitzako esperientzietatik ateratzen ditugunak bezalakoak" (Hethmon, 1965: 282). Horrela, apurka-apurka pertsonai bakoitzaren bagajea eta euren errealitate kolektiboa edukiez betetzen doa eta dentsitate handiko azpi-testua garatzen doa, gerora planteatuko den edozein egoera sinple berez konplexuago bilakatuko duena.
Filmatu aurretik, zuzendariak pertsonai guztiak estilistikoki orekatuak eta interpretazioaren estetika berdinaren baitan egotea lortu behar du, eta inprobisazio lana horrela planteatuz, aktoreari, gertakariei pertsonaiatik benetako bizitzaren espontaneotasunarekin erantzutea eskatzen zaio. Aktoreek inprobisazio figuratiboetan ez dakite ondoren zer gertatuko den eta momentu bakoitzean modu espontaneo eta organikoan erreakzionatzen dute, baina gero, argumentuaren egitura finkatuta dagoenean eta eszena bat filmatzera doazenean, aktoreek azkenik, badakite ondoren zer gertatuko den eta orduan funtsezkoa izango da, lehendabiziko aldian bezala, pertsonaiaren jokamolde espontaneoari eustea kamerak harrapatu ahal izateko, bestela egindako ikerketa eta sorkuntza lan sakon guztia alferrikakoa litzateke.
Aurre-entseguen amaieran, Leigh-ek gidoi tratamendu moduko bat idatziko du ('*scenario*'), Leigh-en hitzetan, "egitura labur bat idazten dut, hiru orrialdekoa edo" *Life is sweet* filmean dio, holakoa izan zela: "1. Eszena: Wendy dantza eskolan". 2. Eszena: Wendy etxera doa. Eta eszena bakoitza lokalizazioan eraikita, eztabaidatua eta zorroztasunez entseatuta izango da, prest egon arte, eta orduan filmatu egingo dugu" (Movshovitz, 2000: 31). Aurre entseguak ez du forma kontutan hartu, gidoia (*'scenario'*) aldiz formara orientatua dago, bertan deskribatzen den akzioa aurretik landutako gaien, ideien, eta batzuetan ere gertakari errealen, konpresio eta destilazioa da. Egitura hau aktore taldeari erakutsiko zaio eta inprobisazioei egitura aplikatzeko lana hasiko da.
Egituratze (*'structuring'*) prozesua, filmatuko den lokalizazioetan egingo da eta honetan ere, fase ezberdinak daude, lehenengo muntaia gordina deiturikoa garatzen da, bertan pertsonai bakoitzak jarraitu beharreko ildoa ezarriko da. Oraindik ez dago ezer itxita eta aktoreei eskatzen zaie inprobisazio hauetan ez edukitzeko kontutan egituratzen dabiltzala eta modu irekian inprobisatzeko gauzak aurkitzen jarraitzeko. Gero bigarren zirriborro bat egingo da eta fase honetan detaile guztiak aztertu eta kolokan jarriko dira. Eta azkenik, edizio, tenkatze eta argitze fasearekin bukatzen da. Leigh-ek lokalizazio errealak erabiltzen ditu beti, eta lokalizazioan egituratzea arriskuak ekarri ditzakeela onartzen du, baina era berean, "lokalizazioan entseatu eta egituratu beharra" dagoela esaten du, lokalizazioak "eragin zuzena duelako ekintzetan, elkarrizketetan eta gertakarien erritmoan" (Clements, 1983: 56). Lokalizazioan bertan inprobisatzen, ikertzen, sortzen eta egituratzen agertzen diren detailetxo aberasgarriak modu honetan aurkitu daitezke soilik, *Secrets & Lies* (Leigh, 1996) filmean adibidez, Monica-k bere etxe berria erakusten dio bere koinatari eta bainugela bakoitzeko atea zabaltzerakoan, bere senarrak komuneko estalkiak altxatuta laga dituela ikusiko du, eta Monica-k orduan, lotsatuta, arineketan jaitsiko ditu. Detailetxo hau lokalizazioetan agertu zen eta bikote horren harremana oso modu adierazgarrian deskribatzeko balio du; honexegatik dio Leigh-ek, sorkuntza fasea lokalizazioetan amaitzeak abantailak dakartzala "ezinezkoa delako zure etxeko mahaian jesarrita holako zerbait asmatzea" (Kagan, 2005: 48). Esan beharra dago, nahiz eta inprobisazioaz aritu denbora guztian, filmatzeko orduan, Leigh-ek eta aktoreek oso zehazki finkatuta izaten dituztela eszenak, detaile txikienak ere, baina esan bezala, bizitza errealeko espontaneotasuna galdu gabe. Gero zineman, dakigunez, konposizioaren azken doiketak edizioan egiten dira eta Leigh-en kasuan ikusi dugu prozesu guztia hasieratik amaiera arte gidatzen duena, pertsonaiak eta hauen arteko harremanak direla eta ondorioz, hau ere izango da edizioan jarraituko duen irizpidea, edozein aldaketa posible dela dio, baina beti ere "ikusleen ikuspegitik pertsonaiaren motibazioek koherentziari eusten badiote" (Clements, 1983: 56).
Ixteko esan, fase bakoitzaren iraupena ezberdina izan dela film bakoitzean, eta proiektuaren beharrizan eta aurrekontuaren araberako orekaren ondorioa izan daitekeela, dena den, Leigh-ek 1983an, Paul Clements-en arabera, gutxienez 8 asteko aurre-entseguak planifikatzen zituen filmatzen hasi aurretik, baina adibidez, "*Bleak Moments* antzezlana (gerora Leigh-en lehenengo filma izan zena 1971an) bi aste t'erditan entseatu zen" (Clements, 1983: 52), *Life is sweet* (Leigh, 1990) ekoizteko adibidez, Leigh-ek Peter Brunete kazetariari azaldu zion "hiru hilabete entsegu eta bederatzi asteko filmaketa izan zirela" (Movshovitz, 2000: VI introduction); *Naked* (Leigh, 1994) filmean, lau hilabete; eta *Another Year* (Leigh, 2010) filmean, hamazortzi hilabete dedikatu zizkion entsegu faseari. Orokorrean, hori bai, "filmaketaren iraupena bederatzi aste ingurukoa izan ohi da" (Movshovitz, 2000: 31).
# **4. Ondorioak**
Ikusi dugun bezala Mike Leigh ez da gidoi bat interpretatzen duen eszena zuzendari bat, baizik eta aktore zuzendari gisa dauzkan ezagutza, teknika eta abileziak aplikatzen dituen zine sortzaile bat, ondorioz, Leigh-ekin "gidoigintza eta produkzioa bananduak ez dauden prozesuak direla kontutan hartuta, interpretazioa testuaren oinarrizko parte bezala ulertzea funtsezkoa da" (Clements, 1983: 6), testua, aktoreekin bide guztia egitearen ondorioz modu organikoan sortzen baita pertsonaien ahoetatik. Honetarako, Leigh-ek, sortzaile bezala, materialaren kontrol osoa eduki nahi du, eta sortu nahi duena, emaitzan gauzatzeko edo behintzat, ahalik eta gehien hurbiltzeko, aktoreak hasiera hasieratik zuzendu behar zituela aspaldi ulertu zuen, horregatik, Leigh-ek, aktorea hasiera hasieratik gidatzen du pertsonaiaren sorkuntzan, badakielako bere helburu artistikoak lortzeko ezin duela bere lana aktoreak bere kabuz aurkeztuko zuen emaitzaren zuzenketetara murriztu. Eta hau da azken finean, aktoreen zuzendaritzaren gakoa, edo aktoreak hasieratik sorkuntza prozesu guztiaren zehar zuzendu eta gidatu, edo aktoreei gidoia bidali euren kabuz presta dezaten eta gero errodajean, hauek aurkeztutako emaitzari zuzenketak planteatu.
Leigh bezala lan eginez, zuzendari/ikaslea derrigortua dago bide guztia hasieratik amaieraraino aktoreak zuzentzen egitera, testua eskuan edukitzeak ematen duen segurtasun sarerik gabe. Horrela zuzendari/ikasleak, hizkuntza zinematografikoaren bidez esan nahi duten guztia ikasteaz gain, kontziente izango lirateke hori lortzeko aktoreak behar dituztela eta hauek zuzentzen bakarrik lortu ahal dituztela bilatutako helburu horiek; zuzendariek alegia, ulertu behar dute "aktoreekin elkarlana burutu behar dutela, eta hauen lan onaren menpe -teknika zinematografiko hutsetik haratago doana- dagoela, gainontzeko guztiaren arrakasta" (Catalá, 2001: 253). Pelikula baten sinesgarritasuna ez baitator bere teknika zinematografikotik, "baizik eta, pantailan agertuko den giza presentziaren sinesgarritasunetik" (Rabiger,1987: 329).
Horrexegatik da hain garrantzitsua Leigh-ek aktoreekin egindako lana eta horrexegatik ere, izan daiteke hain baliagarria zine zuzendarien formakuntzan, eta era berean aktoreen formakuntzan ere. Azken finean, helburua alor honetan aktore/interprete eta ikus entzunezko hizkuntzan soilik interesatua dagoen zuzendariaren rol bateragaitzak, sorkuntza prozesuaren bidez biltzea litzateke, eta honela hauen formakuntza eta baita gero lana ulertzeko modua ere aldatu, euren rolak hurbilduz eta elkar ulertaraziz. Zine sorkuntza prozesua horrela planteatuz, zuzendariarentzako aktoreak zuzentzen ikastea nahitaezkoa bilakatzen da, eta ez prozesutik at dagoen teknika multzo isolatu gisa ikasiz, baizik eta, zinegintza prozesu osoaren baitan hasieratik bukaeraraino ikertzen eta aplikatzen; eta gainera horrela lan eginez, ikasleak, interpretazioaren estetikari buruzko irizpide propioa garatuko du eta hura bilatzen ikasiko du. Eta ikasle/zuzendariak, bera bezala ikasten ari diren arte dramatikoko ikasleekin lan egiten badu, hauek ere bide horretan ulermen eta ikasketa baliagarria lortuko dute. Gainera, bai zuzendariari eta baita aktoreei ere, ikasitakoa, industriaren metodologia tradizionalaren baitan lan egiteko ere, oso baliagarria izango zaie.
# **5. Etorkizunerako planteatutako norabidea**
Etorkizun hurbilerako neure buruari planteatzen diodan norabidea, neure doktore tesia amaitzea da, ikerketa sakon baten ostean Leigh-eri buruzko tesia idatzi eta aurkeztea da nire asmoa, aurretik eta ikerketa lan hau borobiltzeko, Mike Leigh bera eta bere filmetan parte hartu duten aktore batzuk elkarrizketatzea inportantea litzateke dena den. Bestetik, interpretazio eskolak ematen jarraitu, ikertutakoa aplikatzen saiatuz, *Astelehena* (Jon Urraza, 2018) film laburra sortu eta zuzentzeko egin dudan bezala, nik zuzentzen nuen Sopelako udalak antolatutako antzerki tailerreko ikasleekin sortu baitut film laburra, ikertutako Leigh-en metodoa praktikan jarriz, honela aktore amateurrekin lan eginda ere, hauek hasieratik zuzentzen, sormenerako aukerak egituratuz, hutsetik abiatuz eta bilaketan eta ez emaitzan finkatuz, aktore lan bikainak eta homogeneoak lortu daitezkeela demostratzen saiatuz. Gisa horretako ikerketa performatiboa egiten jarraitzea gustatuko litzaidake, batetik, akademikoki ikertutakoa ulertzeko oso baliagarria izan zaidalako eta bestetik, sorkuntza prozesu honek asebete nauelako ere. Azkenik esan, masterrean egindako ikerketa, pantailarako aktore zuzendaritzari buruzkoa, eta ondorioz garatutako unitate didaktikoa, eta egun doktoregoan amaitzeko bidean nabilen Mike Leigh-eri buruzko ikerketa prozesu oso hau, ikasketa oso aberasgarria izaten ari dela niretzat eta honen ondorioz ikasitakoa, pantailarako aktoreen zuzendaritzan eta baita pantailarako aktore lanaren alorrean ere, irakaskuntzan aplikatzeko aukera izatea litzateke nire helburu/ametsik nagusiena, oso ekarpen interesgarria egin dezakedala uste baitut.
# **6. Erreferentziak**
# **Bibliografia**
Barr, T. 1997: *Actuando para la cámara*. Madrid: Plot S.A.
Barthes, Boons, Burgelin, Genette, Gritti, Kristeva, Metz, Morin y Todorov. 1970: *Lo Verosímil*. Buenos Aires: ETC Editorial Tiempo Contemporáneo S.R.L.
Bazin, A. 1966: *¿Qué es el cine?* Madrid: Ediciones Rialp S.A.
Boal, A. 2001: *Juegos para actores y no actores.* Barcelona: Alba Editorial S.L.U.
Bordwell, D. 1996: *La narración en el cine de ficción*. Barcelona: Paidós Ibérica S.A.
Bordwell, D. Thompson, K. 2010: *El arte cinematográfico*. Barcelona: Paidós Ibérica S.A.
Brecht, B. 2004: *Escritos sobre teatro*. Barcelona: Alba editorial.
Bresson, R. 1979: *Notas sobre el cinematógrafo*. México D.F. Ediciones ERA S.A.
Caine, M. 1990: *Actuando para el cine*. Madrid: Plot S.A. Applause Theatre Publishers.
Cardullo, B. 2010. *Loach and Leigh, Ltd.: The Cinema of Social Conscience.* Cambridge: Cambridge Scholars Publishing.
Carney, R. eta Cassavetes, J. 2001: *Cassavetes por Cassavetes*. Barcelona: Anagrama S.A.
Carney, R. eta Quart, L. 2000: *The films of Mike Leigh: Embracing the world*. Cambridge: Cambridge Univ. Press.
Catalá, J. M. 2001: *La puesta en imágenes*. *Conceptos de dirección cinematográfica*. Barcelona: Paidos Ib. S.A.
Clements, P., 1983. *The improvised play: The work of Mike Leigh.* Methuen London ltd.
Cortés Selva, L. 2012: *La influencia de la fotografía cinematográfica en el estilo visual. Análisis del estilo de Dick Pope en las obras cinematográficas del director Mike Leigh: Life is sweet, Naked, Secrets and lies, Career girls, Topsy-Turvy, All or nothing, Vera Drake y Happy-go-Lucky*. Doktore tesia, UCAM Universidad Católica San Antonio, Facultad de Comunicación, Murcia.
Coveney, M., 1996: *The world according to Mike Leigh*. Harper Collins.
Gaudreault, A. Jost, F. 1995: *El relato cinematográfico*. Barcelona: Paidós Ibérica S.A.
Hagen, U. 2002: *Un reto para el actor*. Barcelona: Alba Editorial.
Hethmon, R. H. 1965: *El Método del Actor´s Studio. Conversaciones con Lee Strasberg*. Madrid: Fundamentos.
Isaacs, B. 2006: *Film cool. Towards a new film aesthetics*. Ph.D Thesis University of Sydney.
Kagan, J. 2005: *La mirada del director. Entrevistas con directores de cine*. Madrid: Plot Eds. S.A.
Layton, W. 1990: *¿Por qué? Trampolín del actor*. Madrid: Fundamentos.
Meisner, S. eta Longwell, D. 1987: *Sanford Meisner on acting*. N.Y. A Vintage Original – Random House Inc.
Nacache, J. 2006: *El actor en el cine*. Barcelona, Paidós.
Movshovitz, H., 2000. Mike Leigh: interviews. University Press of Mississippi.
O'Sullivan, S., 2011. *Mike Leigh*. University of Illinois Press.
Rabiger, M. 1987: *Dirección de cine y video. Técnica y estética*. Madrid: IORTV. Butterword-Heinemann.
Ruiz, B. 2008: *El arte del actor en el siglo XX*. Bilbao: Artezblai S.L.
Stanislavski, K. 2003: *El trabajo del actor sobre sí mismo en el proceso creador de la vivencia*. Barcelona: Alba.
Swenson, L. C. 1980: *Teorías del aprendizaje*. Barcelona: Paidós Ibérica S. A. Psicologías del s. XX.
Trestle Jones, E. 2004. All or Nothing: The cinema of Mike Leigh. Peter Lang Publishing inc. N.Y.
Watson, G., 2004. *The cinema of Mike Leigh: a sense of the real.* Wallflower Press.
# **Mike Leigh-i buruzko dokumentalak**
Foundas, S. 2008: *Mike Leigh: Moments*. Regis dialogue with Scott Foundas. Walker Art Center.
Ho, J. 2014: *The one and only Mike Leigh*. Imagine: season 24, episode 5. BBC 1, Documentary.
# **Artikuloak**
Arrieta, A. 2017: *Fikzioa, ezagutza eta zentsura*. Campusa: Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria. Cathedra.
Cortés-Selva, L. eta Carmona-Martínez, M. M. 2016: El método de construcción del relato fílmico y el estilo cinematográfico de Mike Leigh: reflejo de una concepción ética y estética del mundo. Zer. Vol. 21 - Núm. 40 pp. 109- 123, 2016.
Font, A. (2003): *Una experiencia de autoevaluación y evaluación negociada en un contexto de aprendizaje basado en problemas (ABP)*. Revista de la red estatal de docencia universitaria. 3 (2) p. 100-112
Monterde, J. E. 2001: *Realidad, realismo y documental en el cine español*. Imagen, memoria y fascinación notas sobre el documental en España. Ed. Ocho y medio.
Zunzunegui Díez, S. eta Zumalde Arregi, I. 2014: *Guía para escépticos avatares de la doble lectura modélica del discurso documental*. UNED. Revista Signa 23, págs. 843-865.
# **Mike Leigh-en filmografia**
# **a) Film luzeak**
-1971 Bleak Moments. Autumn Productions / Memorial Enterprises / British Film Institute Production Board.
- -1988 High Hopes. British Screen Productions / Channel Four Films.
- -1990 Live is Sweet. Film Four International / British Screen / Thin Man Films.
- -1993 Naked. Thin Man Films / Fine Line Features / Film Four International / British Screen.
- -1996 Secrets and Lies. Thin Man Films / Channel Four Films / Ciby 2000.
- -1997 Career Girls. Thin Man Films / Channel Four Films.
- -1999 Topsy-Turvy. Thin Man Films / October Films / The Greenlight Fund / Newmarket Capital Group.
- -2002 All or Nothing. GB-Francia; Thin Man Films / Les Films Alain Sarde / StudioCanal.
- -2004 Vera Drake. Thin Man Films / Fine Line Features.
- -2008 Happy-Go-Lucky. Thin Man Films / Summit Entertainment / Ingenious Film P. / UK Film Council.
- -2010 Another Year. Film4 / Focus Features / Thin Man Films / UK Film Council.
- -2014 Mr. Turner. Focus Features International (FFI) / Film4 / Thin Man Films / Xofa Productions.
#### **b) Telebistarako filmak eta antzezlanak**
- -1973 A Mug´s Game? (Scene. TV series documentary). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1974 Nuts in May (play for today TV). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1975 The Permissive Society (second city first TV series). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1976 Knock for Knock (second city first TV series). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1977 The Kiss of Death (play for today TV). BBC Birmingham/British Broadcasting Corporation.
- -1977 Abigail´s Party (play for today TV). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1979 Who´s Who (play for today TV). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1980 Grown-Ups (TV). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1982 Home Sweet Home (play for today TV). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -1984 Meantime (TV). Central Production / Mostpoint / Channel 4 Television Corporation.
- -1985 Four days in July (TV). British Broadcasting Corporation (BBC).
#### **c) Film laburrak**
- -1982 Five Minute Films (TV series short). British Broadcasting Corporation (BBC).
- -Afternoon.
- -A Light Snack.
- -Probation.
- -Old Chums.
- -The Birth of the Goalie of the 2001 F.A. Cup Final.
- -1988 The short & Curlies. Channel 4 Television Corporation / Portman Productions.
- -1992 Two Mikes don´t make a Wright. (zuzendari askotarikoa: Leigh, M. Moore, M. Parisot, D. Wright, S.) USA-UK; Home Box Office (HBO) / Schooner Productions / Dog Eat Dog Films / Channel 4 Television Corporation / Thin Man Films.
- -1992 A Sense of History. Simon Channing Williams.
- -2012 A Running Jump. Thin Man Films / Film4 / BBC Films.
# **7. Eskerrak**
Aurkeztutako artikulua, nire doktorego tesirako ikerketaren lagin edo, zineaz ari garela, trailer bat izan daiteke. Eta ikerketa prozesu luze hau 2011-12 urtean hasi zen unibertsitatera itzuli nintzenean master bat egitera, bertan Eneko Lorente Doktorea ezagutu nuen, nire master bukaerako laneko tutorea izan zen, bikain bat jarri zidan eta gero doktoregoa egitea erabaki nuenean, nire tesi zuzendaria izatea onartu zuen. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiot Enekori noski, baina batez ere, aldatu zidalako nik ikasketaz nekarren kontzeptua, ikerketak norberarentzako ekar dezakeen aberasgarritasuna erakutsiz. |
aldizkariak.v1-3-6 | {
"domain": "giza zientziak eta artea",
"id": "ikergazte_iii_giza-zientziak-eta-artea_6",
"issue": null,
"year": "2019",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iii"
} | # **Izen eman: hitzak gizakia gizaki dagi**
Mentxakatorre Odriozola, Jon Madrilgo Unibertsitate Autonomoa *mentxaka\_71@hotmail.com*
# *Laburpena*
Heideggerrek azaldu zuen legez, poesiak egia era berezi eta berdingabean dio, opari gisa ematen den izakia hizkuntzan onartuz. Poesia, beraz, gizakiaren pentsamendu eta kulturaren oinarrian dago. Hizkuntzak erakusten duen esanahiaren historiari buruz esandakoagatik, Barfield-ek oinarri horretako poesiaren hitzaren gogo-jarduna adierazi zuen: antzinako poesiaren hizkeran, subjektu-objektu bereizketa egiten ez duen kontzientzia dago. Pentsalari bien ekarpenak azaldu ondoren, poesiaren hitza mito (mythos) dela baieztatzera eramango du Tolkien-en artelanaren azterketak. Ondorioz, hiru egileen ekarpenak elkar uztartuz, gizakia gizaki egiten duen poesiaren hizkuntza mitoak eratzen duela erakutsiko da; ipuinetan hedatzen den hitz, alegia.
Hitz gakoak: Heidegger – Barfield – Tolkien – Hizkuntza – Subkreazio – Mitopoeia
# *Abstract*
*As Heidegger explained, poetry expresses the truth in a unique and matchless way, homing the being that gives itself as a gift in language. Poetry is therefore the basis of human thinking and culture. According to the history of the meaning of language, Barfield explained how the poetic word works in the aforementioned basis: in the language of ancient poetry there is a consciousness that does not distinguish between subject-object. After presenting the contributions of both thinkers, the analysis of Tolkien's artwork will lead to confirm that the poetic word is a myth (*mythos*). As a result, the convergence of the contributions of the three authors will show that the poetic language that makes man being human is based on myth; the word that unfolds in a narration.*
*Keywords: Heidegger – Barfield – Tolkien – Language – Sub-creation – Mythopoeia*
# **1. Sarrera**
Hamman, Herder eta Humboldten ondotik, Heideggerrek arrazoimena, *λóγος*, mintzamen dela adierazi zuen: «Mintzamenak baino ez dio gizakiari, gizaki den heinean, izateko gaitasuna ematen» (2001: 187). Hitz eta gogoeta egitea bat dira Heideggerrentzat, baina amildegi handiz banatuta. Nola gainditu? Bata besteari nola lotu? Izen emanez, Heideggerren arabera, mintzamena, bere horretan, *izen esatea* delako. Baina izen emate hori, filosofoak (2001: 196) esan bezala, ez da sailkatze hutsa, izakia hizkuntzan osotasunean onartzea baino, izakiari hizkuntzan leku egitea. Izan ere, Heideggerrentzat, dei egitea honakoa da: hitzez iritzikoa eta honen zentzu-testuingurua ahotsetara ekartzea. Eta, pentsalariak itauntzen zuen legez, izen emate hori zer da? *Poiesis* da.
Poesiak errealitatearen izate eta esentzia hitzaz ezartzeak (Heidegger, 2002: 59) haren mailan erantzuteko gai dela esan nahi du; hau da, hizkuntza errealitateari toki egiteko gai dela, aterpe edo estalpe emateko gai dela –*aísthesis*, erabat–, errealitatea bera erakutsi eta argituz. Era horretara, hitza herri da: errealitateaz mundu dagi –izan daitezkeen munduen artean–, eta haren bitartez bizi da. Izen ematea, beraz, ez da ardura bako eginkizunik, zentzuzkoa, egokia, bat etorria, baizik. Gogoeta eta hausnar mintzamenaz, hizkuntzaz, egiten dira, baina beti mundua poesiaz esan ondoren, poesia izaki esateko gai den bakarra baita: izakiz haraindi egin eta mundu ikuspegi jakinari eusten dion zentzu-egituraren sorrera bere esku baino ez dagoelako. Hala ere, poesiaz izen emateak indar galdu eta ohiko edo teknika-hizkera bihurtzean, izakia itxuraren ostean ezkutatzen da, hura egiatan erakusten duten zentzu-harremanak galdu egin dituelako.
Poesiaren esana berriz eskuratzea ezinbestekoa da, ondorioz, eta lan honek horri ekarpena egin nahi dio. Izan ere, Heideggerrek eskatzen zuen metafisikarako bideari lagungarria emateaz gain, hizkuntzak beharrizan handi eta zehatza dauka gaur egun: pentsalari eta artegileri oinarri-oinarrian zertan datzan gogorarazi edo berriz erakutsi. Hots, komunikazio tresna edo identitate ikur izan baino lehen, hizkuntza zer den adierazi. Ikerketatxo honen pizgarria, beraz, hizkuntza funtsean artelantzat daukan filosofiari helduz, gizakiaren muinetik nola jokatzen duen aztertzeko gogoa da.
# **2. Arloa zertan datzan**
Gainerako izakien artean, gizakia ahotsagatik nabarmentzen da. Ahotan loratzen zaion hizkuntzak, errealitatearen gainean ezarritako zentzu-egituraren bidez, adierazle anitzen mundua eraikitzen du, eta horrek, belaunaldiz belaunaldi, aldaketak aldaketa, jakituria, tradizioa eta kultura bideratzen ditu. Hau da, hizkuntzak gizakia gizaki dagi. Testu honen helburua, hortaz, filosofiaren eremuan hori nola den azaltzea da, datozen lerrotan azalduko den bideari jarraituz.
Lehenik eta behin, J. R. R. Tolkien-en lagun zen Owen Barfield-ek antzinako hizkuntzari buruz emandako argibideak azalduko dira. Horiek lagungarri izanda, bigarrenez, Heideggerren filosofian hizkuntzak daukan egitekoa azalduko da: errealitatea bere aniztasunean esan eta egia esateko bidea eraiki. Izakiei eta munduari hitz ematen die Heideggerrek, eta haien esana, poetek emandako izenen bidez, giza-hizkuntzan onartuz, gizakiak pentsamendua eta kultura eratzen dituela azaldu zuen pentsalariak. Azkenik, Heidegger eta Barfield-en azalpenak J. R. R. Tolkien-en fikzioaren oinarrian dautzan pentsamendu eta praxiaren eskutik osatuko da. Izan ere, Mendebalean ezagun zaigun beste pentsalari edo artegilerik ez bezala, Oxfordeko Ingelera Zahar eta Ingelesezko Literatura katedradunak praktikara eraman zuen bai Heideggerrek, bai Barfield-ek aldarrikatzen zuten poetaren hizkuntzaerabilera, errealitateari sakontasunean izen emanez.
Lanaren helburua, beraz, Heidegger eta Barfield-en ikuspegiak Tolkien-en praktikarekin batera uztartuz, hizkuntzak gizakiari pentsamendua eta kultura bideratzeko oinarria nola ematen dion azaltzea da. Izan ere, *Sein und Zeit* (1927) lanaren ondoren, Heideggerrek toki berezia eskaini zion poesiari bere obran, 2.300 urtez metafisikak baztertutako izakiaren agerpen osoaz hitz egiteko bide bakartzat baitzeukan. Heideggerrengana jo barik ezin zaio gaiari oratu, eta berebiziko garrantzia dauka, sasoi berean, *Poetic Diction* (1928) argitaratu ondoren, Tolkien-ekin batera, Barfield urte luzez poesia eta mitoaren inguruan gogoeta egin izana. Teoria praktikara eramanez, izakia osotasunean dioen izen poetikotik artelana eratu zuelako –literaturaren historian ezagutzen den bakarra–, Tolkien-i esker, Heideggerrek aldarrikatzen zuen poetaren hitza mito (*mythos*) dela ondorioztatuko da: errealitatea sakonki izendatzen duen hitz eta jasotako zentzu ugariaren ipuin, kontakizun edo narrazio.
# **3. Izakiri izen eman**
**3.1. Antzinako izendapena**
Hiritan, bizitza telegrafo mugikorraz den tokitan, eguneroko hitzak iraganeko mundu zaharrekoak direla ahazten da; hots, betidaniko hitzak joandako garaitan eta ikuspegiz sortutakoak direla. Hizkuntza, alde orotan, mitoaren bizipen eta kontakizunen ortzi-mugatik dator beti. "Eguzkia etzan da" esapide iharretik "zizare zulo" edota "troleatu" erako kontzeptu eta hitz berrietara, zentzu ematera datozen hitzak mitoaren eremu zabalaren oihartzuna dakarten metafora legez agertzen dira<sup>1</sup> . Izan ere, hizkuntza-mugen barruan, zenbat eta antzinago, zenbat eta iraganago, hizkuntza orduan eta metaforatsuagoa da, honako zentzuan: aspaldiko hitzak ez dira inoiz ezer edo gertakizun fisiko hutsez bakarrik ari, ikusgai eta ikusezin, baitako eta ateko, batasunean dioten gogoeta eta hautemateaz baizik. Hori dela eta, *dies* latindarretik eratorritako *diurnal*, *diary*, *dial* eta *journal* hitzez jardutean, Barfield-ek honela esan zuen:
Aztarnari jarrai diezaiokegunagatik, *dyaus* sanskritar, *zeus* grekar (*dia* akusatibo) eta *tiu* teutoniarra *ortzi* [*sky*] hitza erabili beharreko testuingurutan zerabiltzaten, baina hitzok "Jainko", "Izaki Goren", "gainerako jainkoen Aita", ere esateko zerabiltzaten; *Dyaus pitar* sanskritar,
<sup>1</sup> Egia esan, giza-gogoeta mitoak oinarritutakoa baino haratago ez doa. Mundua, beraz, urrutiko izarren aurkikuntzaz ez da haziko, mitoak izen ematean baizik: errealitate berriari zentzua ematean. Poesiaren prosafosilizazioari buruz eta errealitatean sakontasunez jarduteko galderari buruz, ikus Gilson (1988), Havelock (1986), Lledó (1961: 12), MacDonald (1895), McLuhan (1998) eta Reale (2005). Gogora bedi filosofoak mitoan ez duela lanik egiten, mitoaren gain edo inguruan baino.
*Zeus pater* grekar, *Deipaturos* iliriar, *Jupiter* latindarra (*Diespiter* era zaharrez). Horren esanahia hobe uler dezakegu, *heaven* hitz ingeles eta *ciel* frantsesa egun ere antzeko helburu bikoitzerako daukaten erabilerei adituz gero, eta nola behin helburu bikoitzik inondik inora ez zegoela ulertuz gero. Oraindik ere bada zenbait ingeles eta frantses hiztun jainkozko zerua ikusgai den ortzi berberatzat daukana; eta gazteleraz bereizketarik egitea are gaitzagoa da. Baina hizkuntzaz epaitzekotan, gure antzinako arbasoek goi urdinari begiratzean leku hutsik ikusten ez zutela onartu behar dugu, jainkozko zein lurtar, Izaki bizidunaren balizko jantzia baino. Eta gertaera hau *diary* eta *divine* hitzen antzekotasunean oraindik indarrean da (2007: 88-89).
Barfield-en arabera, ezaguna zaigun antzinako hizkuntzak irudi eta hitzez-hitzezkoaren (literala) artean bereizketarik ez dagien kontzientzia erakusten du. Metafora eta kontzeptuen bereizketa gerokoa zatekeen, gizakiak munduaren batasunean jarduna aldatzean, mitoaren gogoetatik filosofiazientziarenera jauzi egitean. Ondorioz, kosmosean gizakiaren lekua-hautematearen bihurrerak honakoa argi uzten du: aroen hasieran, hizkuntza mito zen oro har<sup>2</sup> . Hitzek adiera ugari omen zeuzkaten era berean, edo beste era batera esanda, esanahi bakarra omen zeukaten, hainbat gertakariri egokituta aldi berean (banaketarik gabe), baitakoak zein atekoak, gogozkoak nahiz ekaiak. Hizkuntzaren joera gaur egun arte, Barfield-en iritziz, adierak zehaztu eta argitzea izan da: esanahi-batasuna epaiz banatu. Horregatik, esaterako, Müller-en<sup>3</sup> arabera *arnas*ek *hats* edo *bizi* esan nahiko zukeen, eta "bizitzaren iturri" kontzeptua adierazteko beharra ondoren zetorkeen arren, Barfield-ek honakoa dio:
Halako hipotesirik esanahiaren historiaren ikerketak aurkeztutako edozein argibideren aurkako da; ekai hutsezko "haize" esanahirik alde batetik, eta abstrakzio hutsezko "bizitzaren iturri gizaki edo piztiren baitan" bestetik, bi-biak, giza kontzientzian geroko atzemateak direla ziurtatzen digu. Haien abstrakzio maila eta sinpletasuna aro luzetako garapen intelektualaren erakusle dira. Beraz, *spiritus*en esanahi psikikoa, baten batek "bizitzaren iturri…" ideia abstraktua izan eta horretarako hitza nahi izatetik urrun, "bizitza iturri" ideia abstraktua bere horretan antzinako *arnas esanahi* zehatzaren *produktu* da, bere baitan geroko esanahi bien hazia zeukana. Hortaz, *spiritus* edo *πνεῦμα*k, edo hauek eratorriko lehenagoko hitzek, arnas, haize, hats, ezta horiek hirurak batera, esan nahi ez zuten garaian pentsa beharrean, haien antzinako esanahi bereziarena irudikatu behar dugu, ordutik, kontzientziaren garapenaren bidean, aipatutako hiru esanahi zehatzetan trinkotu dena; eta beste hainbaten, zalantza barik, Grezia eta Erromatar garaitik horietarako hitz bakunak aurkitu baitira (1973: 80-81).
Barfield-en iritziz, beraz, mintzamenaren lehen garaian subjektu eta munduaren, gogoeta egin eta atzematearen, arteko bereizketarik ez zegoen: munduaren presentziaren gaineko kontzientziaren aldaketak bizipen-puntu interpretatzaileak banatu egin ditu. Izen emateak, batasun aberatsean, bizipen estetiko-semantiko beteak jasotzen zituen, izakia opari osotzat hartzen baitzen: beste izakirekin harremanetara deitutako eta eskainitakoa. Hitzetan izakia eta haren konbergentzia puntuak jasoz, gizakia gizaki da hizkuntzan zentzu-munduak eraikitzen dituelako. Errealitatea sakontasun osoz esatean, poesia errealitatea oinarritzeko gai da ha aurkitzera doalako, hitzaren *alétheia*ren bidez ezkutuan dagoena argituz. Halako hitzak izakiren gainean ez du ideia edo teoria unibokorik inposatzen, beste izakirekiko batasun eta harremanean onartu baizik, zirrara eta begirunez, opari huts eta aberats legez atzeman egiten
Usener-en lanarekin elkarrizketan, Cassirer-ek dio (1944: 109-111; 1946: 74-75, 88) giza-gogoetatik bai *mythos*a, bai *logos*a hasieratik sortzen direla. Horregatik, gizakia eta haren hizkuntza –irudizkoa zein abstraktua– sortzaileak direla azpimarratzen du, *sinbolikoak* izateagatik (1944: 131), funtsean *poetikoak* direla nabarmendu gabe. Poesiaren izateak osagarritasun edo bidebanatzerik ezeztatzen ez du, ezta errotik lotutako gogoeta egin eta azaltzeko era bi, baina errealitatea agertzen den heinean izendatzeko gaitasuna gailentzen du.
<sup>3</sup> Darwinen eboluzioaren argudioa hizkuntzaren historiara eramanda, antzinakotik egungo gizakiarenganainoko gorputz eta adimen garapenaren testuinguruan, abstrakziorako gaitasuna geroko arotakoa dela ulertu da. XIX. mendeko filologoentzat, Max Müller buru, lehen hitzak materialak legez ziratekeen, erabilera zuzenekoak. Hots batez eta egokitasunez izendatuko zuketen, eta abstrakziorako maila handiagoa geroago zetorkeen, hitzak era berritzailean metaforaz lotuz.
baitu<sup>4</sup> . Poesiaren logosak mintzamena bete eta gizakiari zentzu-mundu berezirik ematen dioten ortzimugak eraikitzen ditu, gizarte, komunitate, egin dezan. Poesia, hortaz, izaki esan eta kosmos dagiena da; jadanik aurkeztuta, emanda, dagoena aurkitu eta era berdingabean jasotzen duena. Hizkuntza, kultura… poesiaren ondoren baino ez dira. Horregatik, izakia poesiaz esan denean, filo-sofia, hertsiki, filo-logia da. Izen ematea ezagutza gorena da<sup>5</sup> .
#### **3.2. Poesia eta bizitza**
Gadamerrek (1997: 73) Heideggerrengandik gogoratzen zuenez, latinezko *animal rationale* itzulpenetik gogoeta egiteak filosofia gizakia izaki arrazionaltzat hartzera bideratu du, Aristotelesen jatorrizko *zōon logon echon* greziarretik gogoeta egiteak, zuhurtasun handiagoz, gizakia hitzezko izakitzat hartzera daramanean: hizkuntzak gizakia gizaki dagi, gizakia hitzaz erakutsi eta gainerako(ar)ekin harremanetan sartzen baita. Horregatik, hizkuntza komunikazio sistema kodifikatutzat hartu aurretik, lehenagoko zerbait azaltzen da: hizkuntza arte eta elkartasun gisa, *poesiaren* hitza baita izakiri errealitatera deitzen diona eta gizakia harekin elkarrizketan jartzen duena (Heidegger, 2002: 45-46). Errealitatea bere egiatan aurkezteko, izaki artean hitzaz zentzu-sarea josiz, gizakiak mundu eraikitzen du. Heideggerren (2000: 60) hitzetan: "'Poesiaz bizitzea' jainkoen aurrean egon eta gauzen hurbileko muinaz ukitua izatea da. Bizitza oinarrian 'poesiazkoa' izateak, era berean, honakoa esan nahi du: ezarrita (oinarri hartuta) egotea inolako irabazirik ez dela, oparia baizik".
Hortaz, poesia errealitatearen emari ugariari mintzamenean erantzutean datza: zirrara eta begiespenaren emaitza da, errotiko oparitzat azaltzen den izakiaren hitzezko onarpena, bere horretan *esanda, deitua, ahoskatua*. Poetak, beraz, izakia eta haren zentzu harremanak hizkuntzan hartzen ditu, eta egiari era berdingabean azaltzeko bide ematen dio. Hau da, poetaren lana ateratzea, erauztea, da (*schöpfen*, Heidegger, 2002: 48). J. R. R. Tolkien-en hizkerara etorriz: *subkreatzea*.
Artegilearen lana ez da erabateko sorkuntza, oparitzat eman eta jasotakoaren garapena baizik. Eskaintzaren onarpena da, berriz gerta ezinezkoa, bizipen estetiko-semantiko aberatsari emandako erantzuntzat egiazko mundu osoa daukana (Heidegger, 2002: 47). Komunikazio ekintza hutsa, ondorioz, hizkuntzaren ekintza sortzailearen ondoren dator. Eta planteamendu hori Tolkien mito-poetaren eskutan praktikara eraman izana filosofiarentzat garrantzitsua da, egilearentzat "hasieran Hitza [bait]zegoen" (Jn 1,1), eta haren ezagutza, Artelan legez, *logoi*en aniztasuna izendatzean baitatza.
Tolkien beste artistengandik nabarmentzen duena hau da: Lurrerdia<sup>6</sup> osatzen duen ipuinen multzoa errealitatea bere aberastasun eta hitzaren edertasunean izendatzeko asmatutako hizkuntzei sinesgarritasuna emateko sortu zen<sup>7</sup> . Hau da, Tolkien-entzat lehenik eta behin izena da, eta haren baitako balizko munduen zabalkundea gero: haren narrazio bidezko egiaren erakusketa. Gaztetatik, hitzekiko maitasunak erakarririk, txanponeko alde biak legez, filologia eta poesiaren bideari ekin zion. Ipuinak ondoren etorri ziren. Tolkien-en literatura lana, beraz, hitzen indar semantikotik hazi zen, eta arte-
<sup>4</sup> Eagleton-en hitzetan (1995: 291): "Izakia, beraz, subjektu edo objektu ez den 'argigune' (*Lichtung*) edo aurkitzeko tokia, nolabait batetik besterako berezko erabilgarritasuna dena […] lehenik eta behin munduanden-izaki denez, ezinbestean beste gauza batzuekiko harremanetako izate era da, eta harreman horien bidez gauzak euren agerkundera daramatza".
<sup>5</sup> Bruno Schulz-ek errealitatearen esentzia zentzua dela azaldu zuen. Egilearentzat, antzina, izen ematea ez zen zentzu orokorretik zentzu jakina erauztea, deiturikoa bertan txertatzea baino. Hizkuntza mundua ezagutzeko bidea zen; ez, ordea, hartan zatiketak egiteko. Horregatik, hitza argi zen Schulz-entzat: "Hitza errealitatearen itzaltzat, islatzat, daukagu oro har. Aurkakoa esatea zilegiago litzateke. Errealitatea hitzaren itzal da. Filosofia, bere baitan, filologia da, hitzaren ikasketa sakon eta sortzaile" (1990: 117).
<sup>6</sup> *Middle-earth* (*Middangeard*) esateko, Agustin Otsoaren ondorengo *Erdialdeko Lur* itzulpenetik aldentzen gara. Izan ere, mito eta geografiaren testuinguruan, *lurpe*, *lurgoi* edota *urpe*, *urgoi* ditugu. Haiei jarraitzen diegu.
<sup>7</sup> Ikus 165., 257. eta 315. gutunak.
osotasuna munduaren polisemian islatutako egia esateko bilatzen du<sup>8</sup> . Horregatik, errealitate bat-beraz herri eta taldeek eduki ditzaketen atzemate ezberdin eta aberatsak aztertzeko, Tolkien-ek errealitatea sakontasun osoz izendatzen duten hainbat hizkuntza asmatu zituen. Ondorioz, haren *legendarium*ean hitz oro mundu estetiko berezia ernetzeko hazi da. Hori dela eta, 1954-55ean, *Eraztunen Jauna*ren argitalpenaren oste eta kritikaren ulertezintasunaren aurrean, honakoa esan zuen:
Inork ez nau sinesten nire liburu luzea nire estetikaren gogoko den hizkuntzaren itxura benetakoa iruditzeko mundurik sortzeko saiakera dela esatean. Baina egia da. Baten batek (askoren artean) Eraztunen Jauna zertan datzan galde egin zidan, eta ea "alegoria"-rik ote den. Eta ohiko agurrik *elen síla lúmenn' omentielmo* izateko egoera sortzeko ahalegina dela esan nuen, eta esaldi hori liburua baino askoz lehenagokoa zela (205. gutuna).
Hortaz, hizkuntza-asmakizunak asmakizun mitologikora *ezinbestean* eraman zuela esaten ari zatzaizkigu: izenak Tolkien ipuinera eraman zuela<sup>9</sup> . Horri dagokionez, *Silmarillion*eko Elfoen izartzeari (2013: 45) aditzea garrantzitsua da, isiltasunean, ikusi zuten lehena Cuivienen aintziraren ur-azalean izarren argia izan baitzen. Argia haien begitan betiko lotu zen: izen eman zioten lehena izan zen, eta haien izatea oso-osoan hartan oinarritu zuten<sup>10</sup>. Hizkuntza eta mitologiaren harremana une horretan eraikitzen da, kreazioa estalgabetu eta herriaren eraketaren oinarri izango den izakia onartzean. Haren izatea argi horretatik dator, eta mintzamenean elkarrizketa txikienera heltzen da: "elkar aurkitutakoan izarrik argi ematen ari zaigu" ohiko agurra da Elfoentzat (*FR*, I, iii, 83; 211. gutuna). Argia, hortaz, izate eta mintzamen da. Horregatik, Elfoek euren buruari *Quendi* deritzote, "hots hitzez egiten dutenak". Ondorioz, haien mitologia datzan edozer, gaizkiaren aurkako borroka, pekatu, zintzotasun zein arte, hitz jarri zuten izaki oro zaintzera zuzentzen da (Segura eta Peris, 2005: 33-34): izarren argia, ortzian Ilúvatar-en nahiaz Vardak piztua, Elfoek Elbereth iritzi eta estualdietan dei egiten diotena (Tolkien, 2013: 16-17). Hortaz, hizkuntzak izateko era eta alde mitikoa errotik sortzen ditu. Haien barne-barneko harremana horretan datza. Mitologiak bihotzetan erein eta ongarritzen duena beti arriskuan dagoena da: izate zein hizkuntzaren iturria. Horregatik, Tolkien-ek (2006: 122) honakoa esan zuen: "Gure munduan gogoa, hizkuntza eta ipuina adinkideak dira".
Tolkien-en ereduarekin bat, hortaz, honakoa esan daiteke: mitoak ez du bere baitan elementu jakina gordetzen, bizipen iturri oso-osoa baino: zabaltzera deitutako mundua. Horregatik, Tolkien-en fikzioa mundu honetako beste edozein kosmo-mitologia legez eraiki dela onar dezakegu: izakien gainean josi, eta hazkunde eta elkargune euskarri diren, zentzu-loturen egituraz, hitzak oinarrizko narrazioa sortzen du. Hizkuntzaren bidezko Tolkien-en subkreazioa mundu honetako kultura orok izatea oinarritu eta zabaltzeko era berera egiten da: aurkeztu, eman, egiten den izakiari izen ematen zaio, eta izaki horrek beste izakiekiko daukan harreman eta zentzu-koherentzia esaten da, munduaren egia era berezian azaltzen duen egitura eraikiz, izakiari irizteko hizkera berezia erabiliz. Hizkuntza orok kultura dagi irudimen berezia dakarrelako baitan; hots, munduaren bizipen (estetiko) berdingabea, izakiri argi eman eta haren izatea kontatzeko era ordezkaezina. Horregatik, *mythos*ak, zentzua narrazio egitean, ernamuinean duen mundu-bizipena lorarazten du.
# **4. Ondorioak**
Tolkien-en Elfoen izartzeak erakusten duenez, hizkuntza arte eta talde-sorkuntza da, esker onez presentzia eta opari den errealitatearen gainean eginiko fundazio den heinean. Esandakoarekin,
<sup>8</sup> Wittgensteinengandik haratago, ikus Gellner (1959) eta Sokolowski (1978). Bestalde, gogoan izan bedi, hitz subkreatzailearen gainean, Heidegger eta Tolkien-en ekarpenak batera uztartu zituen lehena Segura (2011) izan zela.
<sup>9</sup> Tolkien-ek berak hainbatean baiezta eta iruzkindu zuen; ikus 2006 (210-211) eta 180. gutuna.
<sup>10</sup> Tolkien-en isiltasun, aurkitutako aberastasunaren aurreko zirrararen indar, hatsa galdu eta hizkuntza ahalmentsuaren adibide on bi hemen aurki daitezke: *The Hobbit* (198) eta *The Lord of the Rings* (*FR*, II, vi, 358-360); Bilboren eskutik bata, Frodorenetik bestea.
subkreatzaile edo egileorde den poesiaren hitza, zentzuaren ortzi-mugak fundatzean gogoeta eta mintzamenaren arteko aldearen gainetik dagiena, *mythos* dela ondorioztatu behar dugu. Opari aberats eta liluragarri gisa nabaritu eta mintzamenera eramandako errealitateak bere sakontasun anitza batasunean batzen duen hitzaren beharra daukalako, eta halako hitzetatik bere potentzia semantikoak zentzu-koherentzia eta egia era berezian esateko behar dituen ipuin-egiturak zabaltzen dituelako. *Mythos*a, hortaz, munduaren opari-emanaren jardule, hitz eta ipuin da.
Poesiaren hitzak, munduaren bizipen anitzari oratzen dioenean, kontakizunaren zabalkuntza behar du: mitoa narrazio, talde-kontakizun, bihurtzen da<sup>11</sup>. Labur esanda, mitoa errealitatearekin elkarrizketan diharduen hitza da, lehenengo isiltasuna [*muthos*] delako, eta haren mailari dagokion erantzuna gero. Hau da, poesiaren hitza subkreatzailea da, munduaren aurreko isiltasun eta zirraran, bere presentzian oparitzat emandako izakia bildu egiten duelako, errealitatearen oinarriak jarri eta hedatzeko. Horregatik, poesiaren hitza *mythos* dela esan daiteke.
Ipuina hitzaren zentzu-edukitik sortzeak bere poesia-izaera nabarmentzen du: hitza muin-muinean sortzaile da, eta narrazio ekintza, narrazioa bera, sorkuntza, bere horretan. Mitoaren poetikak, hortaz, *mythos* oro oinarrian *poiesis* gai eta bide dela adierazten du: bizipen sakoneko hitz eta ipuin. Tolkienek, beraz, literatura-praxiz hizkuntza eta mitologiaren barne-barneko harremana opariaren aurreko zirraraz errealitateari izen ematean datzala erakusten digu. Hori dela eta, Heidegger eta Barfield filosofoen mintzamen eta poesiaren hitzari buruzko adierazpenek Tolkien-en lan mito-poetikoan saiakera aurkitzen dute. Hau da, XX. mende bete-betean, hitzak soinu eta esanahi arteko lotura bako hizki multzoa denean, gizakia mintzamen-izaki, hitz-izaki, denaren aurkezpen eta azalpena ditugu. *Mythos*a *Logos*aren egileorde eta hedatzaile gisa garatuz gizakiari eusten diona da. Ondorioz, komunikazio tresnatzat hartzean ere, gogoan izan behar dugu hitza, lehenik eta behin, *homo sapiens*ari gizaki izateko bide ematen dion zentzuaren oinarri eta eramaile dela.
# **5. Etorkizunerako iker-lerroak**
Lan honetatik abiatuta planteatzen diren erronkak eta bideak hainbat dira. Nagusienen artean, honako hiru aipatuko ditugu: 1) Izenaren teologian, izakiri emandako izenak gizakiari zenbat zor dion aztertzea. 2) Antropologia filosofikoan, hitzak mintzamena nola bete eta osatzen duen ikertzea. 3) Hizkuntzalaritzan, munduan ematen den erantzun berezi gisa, estetikak daukan tokia pentsatzea.
# **6. Erreferentziak**
Barfield, O. (1973). *Poetic Diction. A Study in Meaning*, Wesleyan University Press, Middletown.
––––––––––––– , (2007). *History in English Words*, Lindisfarne Books, Barrington.
Cassirer, E. (1944). *An Essay on Man. An Introduction to a Philosophy of Culture*. Yale University Press, New Haven eta London.
––––––––––––– , (1946). *Language and Myth*. Itz. Susanne K. Langer. Dover, New York.
Eagleton, T. (1995). *The Ideology of the Aesthetic*. Basil Blackwell, Cambridge eta Oxford.
Gadamer, H-G. (1997). *Mito y razón*. Itz. José Francisco Zúñiga García. Paidós, Bartzelona.
Gellner, E. (1959). *Words and Things: A Critical Account of Linguistic Philosophy and a Study in Ideology*. Gollancz, London.
Gilson, É. (1988). *Linguistics and Philosophy. An Essay on the Philosophical Constants of Language* . Itz. John Lyon. University of Notre Dame Press, Notre Dame.
Havelock, E. (1986). *The Muse Learns to Write. Reflections on Orality and Literacy from Antiquity to the Present*. Yale University Press, New Haven and London.
Heidegger, M. (2000). "Hölderlin and the Essence of Poetry", in *Elucidations of Hölderlin's Poetry*. Itz. K. Hoeller. Humanity Books, New York, 51-66.
––––––––––––– , (2001). "Language", in A. Hofstadter (itz. eta arg.), *Poetry, Language, Thought*, Perennial Classics, New York, 185-208.
<sup>11</sup> Gadamerrek (1997: 32-33) izakiren aberastasuna esateko erak mitoaren aldaeratan islatzen direla dio.
- ––––––––––––– , (2002). "The Origin of the Work of Art", in J. Young eta K. Haynes (itz. eta arg.), *Martin Heidegger: Off the Beaten Track*, Cambridge University Press, Cambridge, 1-54.
- Lledó, E. (1961). *El concepto poíesis en la filosofía griega: Heráclito-Sofistas-Platón*, CSIC, Madril.
- MacDonald, G. (1895). "The Imagination: Its Functions and its Culture", in *A Dish of Orts: Chiefly Papers on the Imagination, and on Shakspere*, Sampson Low Marston & Company, London, 1-42.
- McLuhan, M. (2002). *The Gutenberg Galaxy: The Making of Typographic Man*. University of Toronto Press, Toronto.
- Schulz, B. (1990). "The Mythologizing of Reality", in J. Ficowski (arg.), *Letters and Drawings of Bruno Schulz with Selected Prose*. Itz. W. Arndt eta V. Nelson, Fromm International Publishing, New York, 115-117.
- Segura, E. (2011). "*Verbum* y Mitopoeia: Palabra Poética e Invención del Ser en Tolkien y Heidegger", in M. Sanz, S. Álvarez eta S. Mars (arg.), *Premios Gandalf & Ælfwine 2009 y 2010*, Sociedad Tolkien Española, Madril, 357-375.
- Segura, E.; Peris, G. (2005). "Tolkien as Philo-Logist", in T. Honegger (arg.), *Reconsidering Tolkien*. Walking Tree Publishers, Zurich eta Jena, 31-43.
- Sokolowski, R. (1978). *Presence and Absence: A Philosophical Investigation of Language and Being*, Indiana University Press, Bloomington.
- Tolkien, J. R. R. (2000). *The Letters of J. R. R. Tolkien: A Selection*. Arg. Humphrey Carpenter. Lag. C. Tolkien. HarperCollins, London.
- ––––––––––––– , (2006). *The Monsters and the Critics and Other Essays*. Arg. C. Tolkien. HarperCollins, London.
- ––––––––––––– , (2011). *The Hobbit, or There and Back Again*. HarperCollins, London.
- ––––––––––––– , (2013). *The Silmarillion*. Arg. C. Tolkien, HarperCollins, London.
- ––––––––––––– , (2014). *The Lord of the Rings*. HarperCollins, London.
# **7. Esker ona**
Artikulu honetan aurkeztutakoa 2019ko udaberrian Madrilgo Unibertsitate Autonomoan babestuko den *La muerte como don: J. R. R. Tolkien. Hacia una metafísica del arte y la redención* tesian jasota, eta 2018ko irailaren 27an, Valladolideko Unibertsitatean, Antropologia Filosofikoari buruzko kongresuan, emandako *Palabra poética: la fundación del ser humano desde el lenguaje* hitzaldian oinarrituta dago. Aurkezpenaren harira izandako elkarrizketagatik, eskerrik asko bertako entzuleri. |
aldizkariak.v1-3-489 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_iv_zientziak-eta-natura-zientziak_22",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | # **Sentinel-2 irudiekin erretako eremuak detektatzeko algoritmoa eta produktua Saharaz hegoaldeko Afrikan**
Roteta, E., Bastarrika , A.
*Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Nieves Cano 12, 01006 Gasteiz ekhi.roteta@ehu.eus*
# *Laburpena*
Sentinel-2 datuetan eta MODIS sute aktiboetan oinarritutako algoritmo automatiko bat garatu da, erretako eremuak detektatzeko, Saharaz hegoaldeko Afrika osoa 2016ko urtarril eta abenduaren artean 20m-ko bereizmen espazialarekin prozesatzeko erabili zena. Landsat irudietatik eratorritako erreferentzia-datuekin konparatuz baliozkotu zen erretako eremuen produktu hau, antzeko komisioak lortuz baina aurrez bereizmen baxuko produktu globalekin baino omisio gutxiagorekin. Gure produktuak 4,9 M km<sup>2</sup> -ko azalera errea detektatu zuen guztira, inguru eta periodo berean produktu globalek detektatu zuten azalerarekiko %50 baino gehiagoko igoerarekin.
Hitz gakoak: suteak, erretako eremuak, Sentinel-2, Afrika
# *Abstract*
*An automatic algorithm for burned area detection based on Sentinel-2 data and MODIS active fires was developed, which was used to process the whole sub-Saharan Africa at 20 m of spatial resolution, from January to December 2016. The validation of the burned area product was carried out by comparing it with reference data generated from Landsat imagery, with similar commissions but much less omissions than those found for global products at low resolution. Our product detected a total BA of 4.9 M km<sup>2</sup> , which means an increase of more than 50% from the surface detected by global products in the same area and period.*
*Keywords: fires, burned area, Sentinel-2, Africa*
# **1. Sarrera, motibazioa eta momentuko egoera**
Suteek landaretza erre, lurzorua higatu, hainbat gas eta aerosol atmosferara igorri, eta gizakien bizimoduari eragiten die, bizitzak arriskuan jartzeaz gain. Historikoki, suteak naturaren klima-oszilazioekin erlazionatuta zeuden, tenperatura-igoerekin gertatzen baitziren latitude ertain eta altuetan, eta prezipitazio-aldaketekin ekuatore inguruan (Daniau et al., 2013; Marlon et al., 2013). Azken mendeetan, ordea, gizakion jarduerek eragin zuzena izan dute suteengan, eta hauen erregimenak eta patroiak aldatzen ari dira (Gilroy et al., 2014). Urtetik urtera azalera handiagoa erretzen da munduan klima-aldaketaren eraginez, eta biomasa gehiago erretzeak atmosferara berotegi-efektuko gas gehiago isuri eta klima-aldaketa areagotzen laguntzen du, aldi berean (Knorr et al., 2016).
Suteen eragin hauek guztiak direla eta, garrantzi handia eman zaio erretako eremuak (BA, ingelesezko *burned area*tik) zehaztasunez detektatzeari; hau teledetekzio bidez egin izan da gehienbat, hau da, sateliteetako irudiak aztertuz (Chuvieco et al., 2019). Lurraren behaketarako erabiltzen diren sateliteek hainbat banda izaten dituzte, espektro elektromagnetikoan zehar banatuta eta uhin-luzeraren arabera bereiziak. Banda horietako bakoitzak lurrazalak dagokion uhin-luzerako argiari edo energia elektromagnetikoari nola erantzuten dion adierazten du; beste modu batera esanda, eguzkitik jasotako energiaren zein portzentaje islatzen duen, erreflektibitatea deitua, erakusten du. Erreflektibitateen banda hauek 0.4 – 2.5 μm arteko uhinluzeren eremuan kokatzen dira normalean; banda termikoek, aldiz, 10 – 13 μm artean kokaturik, lurrazalaren tenperatura erakusten dute, gorputz orok energia jakin bat irradiatzen baitu duen tenperaturaren arabera. Lurrazaleko objektuek uhin-luzeraren arabera islatzen edota irradiatzen duten energia hau aztertuz hainbat gertakari natural detektatzean datza teledetekzioa.
Erretako eremuen (BA) hainbat produktu global (mundu mailakoak) garatu dituzte azken 20 urteetan, hau da, sateliteetako irudietan oinarrituz modu automatikoan detektatutako suteak identifikatzen dituzten mapak, non eta noiz erre diren adieraziz. Lehenak bereizmen espazial baxukoak ziren (1×1 km<sup>2</sup> -ko pixelak) eta hainbat errore zituzten, baina produktuak hobetuz joan dira sateliteetako sentsoreak eta algoritmoak hobetu ahala. Gaur egun bi BA produktu global nagusi daude, biak NASAren Aqua eta Terra sateliteetako MODIS sentsorearen eguneroko irudietan oinarrituta eta 2001etik aurrera prozesatuak: MCD64A1c6 500 m-ko bereizmen espazialarekin (Giglio et al., 2009) eta FireCCI51 250 m-koarekin (Lizundia-Loiola et al., 2020). Biek ala biek erreflektibitate-bandetan oinarrituta egoteaz gain sute aktiboen datuak erabiltzen dituzte, hau da, banda termikoetan normala baino tenperatura altuagoa erakusteagatik detektatutako suak, sentsoreak irudia hartu zuen momentuan erretzen ari zirenak. Bereizmen espazial ertaineko (< 100 m) produktu global bakarra dago oraingoz, GABAM, orain dela gutxi argitaratua (Long et al., 2018); Landsat irudietatik eratorrita dago, 30 m-ko pixelarekiko irudi bat izanik 16 egunean behin, baina ez du sutearen datari buruzko informaziorik eskaintzen.
# **2. Ikerketaren helburuak**
Aurreko atalean aipatu bezala, bereizmen espazial ertaineko BA produktuak oso urriak dira eta, beraz, algoritmo automatiko berri bat sortu genuen ikerketa honetan, Sentinel-2 (S2) satelitearen MSI sentsorearen datuetan oinarrituz. Satelite hau 2015ean jarri zuen abian Europako Espazio Agentziak (ESA, ingelesezko *European Space Agency*-tik), eta doako satelite-irudien artean orain arteko bereizmen espazial hoberena du: 10 edo 20 m, banda espektralaren arabera, 10 egunean behin irudi bat lortuz. Saharaz hegoaldeko Afrikan (SHA) aplikatu genuen algoritmoa, bertan baitago munduan erretako azalera osoaren % 70 inguru (Randerson et al., 2012), 2016 urtean erretako azalera guztiak detektatuz 20 m-ko zehaztasunarekin. Sortutako BA produktua FireCCISFD11 izenpean eman zen argitara (Roteta et al., 2019).
# **3. Ikerketaren muina**
#### **3.1. Algoritmoa eta BA produktua**
Erretako eremuak detektatzeko algoritmoa Afrikako ezaugarri espektraletara moldatuta dago eta zeharo automatikoa da. Bi datu-iturri erabiltzen ditu: batetik Sentinel-2 satelitearen erreflektibitate-irudiak, eta bestetik MODIS irudietatik eratorritako sute aktiboen MCD14ML produktua. Bi datatako irudi banaren artean aplikatzen da algoritmoa, bien arteko aldaketak aztertuz; bi irudi hauetan lehenari *pre* deituko zaio hemendik aurrera, eta bigarrenari *post*, detektatu beharreko suteen aurreko eta ondorengo egoerak erakusten baitituzte. S2 irudiak MGRS sare erregularraren arabera zatituta daude, 110×110 km<sup>2</sup> inguruko gelaxketan, eta gelaxka hauetako bat prozesatzen du algoritmoak aldiko.
Algoritmoa bera exekutatu aurretik irudiak prestatu egin behar dira, biei maskara bana aplikatuz lainoak, lainoen itzalak eta ur-masak analisitik kanpo gera daitezen. Gainera, bi indize espektral kalkulatzen dira irudi bakoitzean, banden arteko eragiketa bidez: MIRBI (Trigg and Flasse, 2001) eta NBR2 (García and Caselles, 1991). Gertuko infragorriko (NIR) erreflektibitateak eta bi indize hauek bakarrik erabiliko ditu ondoren algoritmoak. Hiru banda hauek erretako eremuak detektatzeko gaitasun handiena erakutsi zutelako aukeratu ziren, Afrikan zehar banatutako 52 ikerketa-eremutan egindako analisi espektral batean; banda bakoitzarentzat atalase finko bana ere neurtu zen analisi honetan, erretako eta erre gabeko eremuak bereizteko.
Lehenik erretako eremu batzuk identifikatzen ditu, baldintza batzuk definituz: bi irudien artean NIR, MIRBI eta NBR2 balioek atalase finko batek baino aldaketa handiagoa izan behar dute (aurreko analisi espektralean lortutako atalaseak), eta aldi berean identifikatutako eremuek MCD14ML produktuko sute aktibo baten inguruan egon behar dute. Baldintza hauek betetzen ez dituzten pixelak erre gabekotzat hartzen dira. Behin erretako eta erre gabeko pixelen bilduma bana izanik, hauek MIRBI eta NBR2 indize espektraletan dituzten balioak aztertu, eta balio hauetan oinarrituz irudiak sailkatzen ditu algoritmoak. Honela, probabilitate-irudi bat lortzen da, % 0 (erre gabe) eta % 100 (erreta) arteko balioekin.
Azkenik, bi faseko estrategia bat aplikatzen zaio probabilitateen irudi honi. Estrategia honek lehenik erretako seinale espektral oso sendoa duten pixel batzuk identifikatzen ditu, haziak deiturikoak, eta ondoren hazi hauen inguruan eremua zabalduz joaten da probabilitateen irudian atalase batetaraino iritsi arte; honela, erre izanaren probabilitate altua izan baina barnean hazi hauetako bakar bat bera ere ez duten eremuak erroretzat hartu eta baztertu egiten dira (Bastarrika et al., 2011). Kasu honetan, erretako pixelen bildumako seinale espektral erreena dutenak aukeratzen dira hazi bezala; honek benetan erre ez ziren azalera asko baztertu zituen, nekazaritza-soroak batez ere, uzta jaso osteko seinale espektrala erretakoaren oso antzekoa baitute.
Algoritmo hau BA produktu bat sortzeko erabili zen, FireCCISFD11 deiturikoa, ESAren Fire\_cci proiektuaren barnean. Saharaz hegoaldeko Afrikan (SHA) 2016ko irudi guztiak prozesatu ziren, urte horretan erretako eremu guztiak detektatuz 20 m-ko bereizmen espazialarekin (S2 irudien bereizmena); ez zegoen orain arte hain eremu zabala estaltzen zuen bereizmen honetako produkturik, GABAMek, produktu globala izan arren, 30m-ko bereizmena baitu.
#### **3.2. Baliozkotzea**
SHAko BA produktua baliozkotu ahal izateko hainbat erreferentzia-datu sortu ziren 45 gune ezberdinetan, bi datatako Landsat irudien artean erretako eremuak detektatzeko software baten bidez (Bastarrika et al., 2014). Erreferentzia datu hauek periodo jakin batean erretako eremuak erakusten dituzte zehaztasun handiarekin, eta BA produktua hauekin konparatu zen zein errore zituen ikusteko. Bi errore nagusi neurtzen dira kasu hauetan: komisioak, produktuak erretakotzat detektatu dituen pixelekiko berez erreta ez daudenen portzentajea; eta omisioak, guztira benetan erre direnekiko produktuak detektatu ez dituenen portzentajea. Hauez gain, Dice koefiziente edo DC ere neurtu zen, honakoa adierazten duelarik: produktuak edo erreferentziadatuek, bietakoren batek, pixel bat erretakotzat hartzen badu, besteak ere erreta detektatzeko dagoen probabilitatea. Gure produktuaz gain (FireCCISFD11) bereizmen baxuko bi produktu erabilienak ere, MCD64A1 eta FireCCI51, baliozkotu egin ditugu erreferentzia-datu berberekin. GABAM produktua, orain arteko bereizmen ertaineko produktu global bakarra, ez dute prozesatu oraindik 2016rako zoritxarrez eta ezin izan dugu baliozkotu.
Baliozkotze honen emaitzak 1. taulan ikus daitezke, eta gure produktuaren emaitzak nabarmen hobeak dira. Komisioak ez dira produktu globalenak baino askoz hobeak, baina omisioak asko jaitsi dira, lehengo % 50-60 arteko balioen erdiraino; DC indizea ere % 55 ingurutik % 77raino igo da. Emaitza hobe hauek bereizmen espazialari esker hobetu dira dudarik gabe, MCD64A1 eta FireCCI51 produktuek 500 eta 250 m-ko bereizmena baitute, oso baxuak gure FireCCISFD11en 20 metroen aldean.
**1. taula. BA produktuen baliozkotzearen emaitzak, gure produktua eta bere emaitzak letra lodiz adierazita daudelarik; unitate guztiak ehunekotan daude.**
| Produktua | Komisioak | Omisioak | DC |
|--------------|-----------|----------|------|
| FireCCISFD11 | 19,3 | 26,5 | 77,0 |
| MCD64A1 | 20,4 | 59,6 | 53,6 |
| FireCCI51 | 25,7 | 54,5 | 56,4 |
#### **3.3. Produktuaren emaitzak**
FireCCISFD11 produktuaren emaitza orokorrak 1. irudian ikus daitezke. Ekuatoreaz iparraldera lehenik urtarriletik martxora erre zen azalera handiena, eta ondoren urrian hasi eta abendura arte; hego hemisferioan, aldiz, maiatza eta urria artean erre zen gehien. Leku batzuetan lurrazalaren ia % 100 erre zen 2016an, eta ipar hemisferioko gune batzuetan gehiago ere bai; azken hauetan eremu batzuk bi aldiz erre ziren, lehenik urtarrilean edo otsailean eta gero azaro-abenduan, elkarren artean ia urtebeteko aldearekin.
**1. irudia. Gure BA produktuaren emaitzak SHAn; ezkerrean urteko zein garaitan erre den, eta eskuinean lurrazalaren erretako portzentajea.**

**2. irudia. Hainbat BA produktuk detektatutako azalera totalak, hemisferio bakoitzean hilabeteka, eta sute-tamainaren arabera. Unitateak kilometro karratuak (km<sup>2</sup> ) dira.**

Guztira 4,9 milioi km<sup>2</sup> izan zen gure produktuak detektatutako azalera errea; honek % 80 edo % 54 inguruko igoera esan nahi du MCD64A1 eta FireCCI51 produktu globalek eremu eta denbora-tarte berean detektatu zutenarekiko (2,7 eta 3,2 milioi km<sup>2</sup> , hurrenez hurren). Azalera hauek hilabeteka zatituta ikus daitezke 2. irudian, non urte osoan zehar antzeko banaketa izan baitute hiru produktuek, betiere FireCCISFD11ek azalera gehien detektatuz, eta MCD64A1ek gutxien. Aurrez 1. irudian ikusi bezala, ipar hemisferioan urtearen hasieran eta amaieran gertatzen dira sute guztiak, eta hego hemisferioan, aldiz, erdialdean. Gure produktuaren eta produktu globalen arteko aldea suteen tamainaren araberako konparaketan ikusten da ondo: sute
handienentzat (> 250 ha) antzeko azalera detektatu dute hirurek, 2,4-2,8 milioi km<sup>2</sup> artean, baina sute txikiagoak ez dituzte ia detektatu ere egin produktu globalek, 25 ha baino txikiagoak batez ere. Kontuan izan behar da produktu hauek bereizmen baxuak dituztela, 500 eta 250 mkoak hurrenez hurren, eta beraz 25 ha pixel bakar baten azalera dela MCD64A1en kasuan, eta 4 pixelena FireCCI51entzat.
# **4. Ondorioak**
Sentinel-2 irudietan eta MODIS sute aktiboetan oinarritutako algoritmo automatiko bat sortu dugu, Saharaz hegoaldeko Afrikan erretako eremuak detektatzeko, 20 m-ko bereizmen espazialeko produktu bat sortuz. Maila honetako lehen produktua izan da komunitate zientifikoan, aurrez zegoen produktu bakarrak (GABAM), globala izan arren, bereizmen baxuagoa baitzuen (30 m) eta ez zuen pixel bakoitza urteko zein garaitan erre zen erakusten, zientzialarientzat nahiko garrantzitsua den informazioa.
FireCCISFD11 produktuaren zehaztasuna baliozkotzearen emaitzek erakusten dute, produktu globalek baino askoz errore baxuagoekin. Gainera, baliteke erroreak berez hemen kalkulatutakoak baino baxuagoak izatea. Izan ere, erreferentzia-datuak baliozkotu beharreko produktua baino bereizmen altuagokoak izan behar lirateke, baina Sentinel-2 irudien 20 metroak baino pixel txikiagoko beste irudirik ez dago oraingoz, eta ondorioz bereizmen baxuagoko Landsat irudiak erabili ziren honetarako, 30 m-rekin. Halere, produktu globalekin konparatuz gero, omisioak erdiraino jaitsi dira.
Gure produktu honek komisioak ere izan ditu ordea, hau da, berez erre ez diren baina gure produktuan erreta azaltzen diren guneak. Bi jatorri nagusi dituzte. Batetik, algoritmoaren hasieran aplikatutako maskarak ez ditu laino eta lainoen itzal guztiak kendu, eta hauetako asko erreta baleude bezala detektatu ditu gero algoritmoak, berez erreta ez bazeuden ere. Bestetik, nekazaritza-soroetan uzta jaso berritan lurrazalak erretako eremuen oso antzeko seinale espektrala izaten du, eta hauek ere komisio bezala azaltzen dira gure produktuan; arazo hau ez da berria, beste BA algoritmo askok ere bai baitute.
**3. irudia. FireCCISFD11, MCD64A1 eta FireCCI51 BA produktuen arteko konparaketa, bi eremutan. Lehen ilara Senegalen dago kokatuta, eta bigarrena Zambian.**

Produktu globalekin konparatuta, FireCCISFD11ek benetan zehaztasun handiz detektatzen ditu suteak, 3. irudian ondo ikus daitekeen bezala. Hau bereizmen espazial altuak (20 m) ahalbidetzen du, 500 eta 250 m-ko produktuei (MCD64A1 eta FireCCI51) gehiago kostatzen baitzaie sute handien mugak ongi zehaztea, eta txikienak detektatu ere ez dituzte egiten; frogatuta geratu da beraz bereizmen espazialaren garrantzia. Badirudi bereizmen tenporal baxuagoa izatea ere konpondu egin duela pixelaren tamainak, Sentinel-2 sateliteak 10 egunean behin bakarrik lortzen baitu leku bereko irudi bat, MODISek irudi bat egunero eskaintzen duen bitartean. 4,9 milioi km<sup>2</sup> detektatuz, % 54 edo % 80ko igoera aurkitu da, konparatutako produktu globalaren arabera, Afrikan sute txikiekin % 32 inguru bakarrik igotzea espero bazen ere (Randerson et al., 2012). FireCCISFD11 produktu hau oso garrantzitsua izango da beraz igortzen diren berotegi-efektuko gasak hobeto estimatzeko, orain arte produktu globalak suteak nabarmen gutxiesten ari baitziren.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Ikerketa honetan SHAn urte bakarra (2016) prozesatu da oraingoz. Produktu globalekiko alde nabarmenak azaldu badira ere, berez urte gehiago prozesatu beharko lirateke erretako eremuak hainbeste gutxiesten ote diren egiaztatzeko, hemen ikusi bezala. Hain zuzen ere, ESAren Fire\_cci proiektua, FireCCISFD11 produktua sortu zuen berbera, bigarren urte bat prozesatzen ari da orain, algoritmo honexekin; 2019 urtea hain zuzen ere. Bigarren bertsio hau zehatzagoa izatea espero da, bi arrazoi nagusirengatik. Batetik, 2016an satelite bakar baten irudiak erabili ziren, Sentinel-2A-renak, eta hau 10 egunean behin pasatzen da lurreko eremu berberaren gainetik. 2017an, ordea, bigarren satelite bat jarri zuen ESAk orbitan, Sentinel-2B, ezaugarri berberekin, eta biak txandakatuz 5 egunean behin lor daiteke irudi bat. Maiztasuna areagotuta, erretako eremuak sarriago behatu eta hobeto detektatzea espero dugu. Eta bestetik, sute aktiboen produktu berri bat argitaratu dute ikerketa hau burutu ondoren, VIIRS sentsorearen datuetatik eratorria (Schroeder et al., 2014), espazialki MCD14ML produktua baino zehatzagoa dena (375 m-ko bereizmena du 500 m-ren ordez), eta honek ere erretako eremuak hobeto identifikatzen laguntzea espero dugu.
Hemen deskribatutako algoritmoa Afrikako ezaugarri espektraletarako egokituta diseinatu zen, baina baliteke hain ongi ez funtzionatzea munduko beste kontinente eta ekosistemetan. Erabilitako atalaseek balio finkoak dituzte, eta gainera banda edo indize espektral jakin batzuetan oinarrituta dago, baina MIRBI indizeak, adibidez, ez ditu hain ondo bereizten erretako eremuak beste lurralde batzuetan. Horrexegatik, ikerketa honen hurrengo pausua mundu osorako algoritmo global bat sortzea litzateke, eta honetan lanean ari gara jada. Landsat nahiz Sentinel-2 sateliteen irudietan oinarrituta, eta berriz ere MODIS sentsoretik eratorritako sute aktiboak erabiliz, algoritmo global bat sortu dugu, munduko hainbat eremu eta ekosistematan probatu eta emaitza txukunak eman dituena. Halere, algoritmoa fintzen ari gara oraindik, nekazaritza-eremuetan komisio handiak egiten baititu. Gainera, algoritmo hau hasieratik Google Earth Engine plataforman garatu dugu. Honako hau Googlek garatutako plataforma bat da, satelite garrantzitsuenen irudiak hodeian kargatuta dituena, erabiltzaileak edozein eragiketa egin dezan; prozesamendu guztia hodeian bertan egiten da, eta azken emaitza bakarrik deskargatzen da (Gorelick et al., 2017). Honek algoritmoa aplikatu eta irudiak prozesatzea ikaragarri erraztuko digu, baita algoritmoa komunitate zientifikoari eskuragarri jartzea ere, edonork nahi duen herrialdeko suteak monitorizatu ahal izateko.
# **6. Erreferentziak**
Bastarrika, A., Chuvieco, E. eta Martín, M.P. (2011): Mapping burned areas from Landsat TM/ETM+ data with a two-phase algorithm: Balancing omission and commission errors. *Remote Sensing of Environment*, 115, 1003-1012.
- Bastarrika, A., Alvarado, M., Artano, K., Martínez, M., Mesanza, A., Torre, L., Ramo, R. eta Chuvieco, E. (2014): BAMS: a tool for supervised burned area mapping using Landsat data. *Remote Sensing*, 6, 12360-12380.
- Chuvieco, E., Mouillot, F., van der Werf, G.R., San Miguel, J., Tanase, M., Koutsias, N., García, M., Yebra, M., Padilla, M., Gitas, I., Heil, A., Hawbaker, T.J. eta Giglio, L. (20 19): Historical background and current developments for mapping burned area from satellite Earth observation. *Remote Sensing of Environment*, 225, 45-64.
- Daniau, A.L., Goñi, M.F.S., Martínez, P., Urrego, D.H., Bout-Roumazeilles, V., Desprat, S. eta Marlon, J.R. (2013): Orbital-scale climate forcing of grassland burning in southern Africa. *Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America* , 110, 5069-5073.
- García, M.J.L. eta Caselles, V. (1991): Mapping burns and natural reforestation using thematic Mapper data. *Geocarto International*, 6, 31-37.
- Giglio, L., Loboda, T., Roy, D.P., Quayle, B. eta Justice, C.O. (2009): An active -fire based burned area mapping algorithm for the MODIS sensor. *Remote Sensing of Environment*, 113, 408-420.
- Gilroy, J.J., Woodcock, P., Edwards, F.A., Wheeler, C., Baptiste, B.L.G., Medina Uribe, C.A., Haugaasen, T. eta Edwards, D.P. (2014): Cheap carbon and biodiversity co-benefits from forest regeneration in a hotspot of endemism. *Natural Climate Change*, 4, 503-507.
- Gorelick, N., Hancher, M., Dixon, M., Ilyushchenko, S., Thau, D. eta Moore, R. (2017): Google Earth Engine: Planetary-scale geospatial analysis for everyone. *Remote Sensing of Environment*, 202, 18-27.
- Knorr, W., Jiang, L. eta Arneth, A. (2016): Climate, CO2 and human population impacts on global wildfire emissions. *Biogeosciences*, 13, 267-282.
- Lizundia-Loiola, J., Otón, G., Ramo, R. eta Chuvieco, E. (2020): A spatio-temporal active-fire clustering approach for global burned area mapping at 250 m from MODIS data. *Remote Sensing of Environment*, 236.
- Long, T., Zhang, Z., He, G., Jiao, W., Tang, C., Wu, B., Zhang, X., Wang, G. eta Yin, R. (2018): 30m resolution Global Annual Burned Area Mapping based on Landsat images and Google Earth Engine. *Remote Sensing*, 11, 489.
- Marlon, J.R., Bartlein, P.J., Daniau, A.L., Harrison, S.P., Maezumi, S.Y., Power, M.J., Tinner, W. Eta Vanniére, B. (2013): Global biomass burning: A synthesis and review of Holocene paleofire records and their controls. *Quaternary Science Reviews*, 65, 5-25.
- Randerson, J.T., Chen, Y., van der Werf, G.R., Rogers, B.M. eta Morton, D.C. (2012): Global burned area and biomass burning emissions from small fires. *Journal of Geophyisical Research: Biogeosciences*, 117.
- Roteta, E., Bastarrika, A., Padilla, M., Storm, T. eta Chuvieco, E. (2019): Development of a Sentinel-2 burned area algorithm: Generation of a small fire database for sub -Saharan Africa. *Remote Sensing of Environment*, 222, 1-17.
- Schroeder, W., Oliva, P., Giglio, L. eta Csiszar, I.A. (2014): The New VIIRS 375m active fire detection data product: Algorithm description and initial assessment. *Remote Sensing of Environment*, 143, 85-96.
- Trigg, S. eta Flasse, S. (2001): An evaluation of different bi-spectral spaces for discriminating burned shrub-savannah. *International Journal of Remote Sensing*, 22, 2641-2647.
# **7. Eskerrak eta oharrak**
Ikerketa hau ESAren Fire\_cci proiektuaren barnean burutu zen gehienbat, 4000115006/15/I-NB kontratupean. Proiektu honen helburua suteek ingurumenean duten eragina aztertzea da, klima-aldaketa hobeto ulertzeko. Aldi berean, ikerketaren amaiera aldera, EHUk ere diruz lagundu zuen doktoretza-beka baten bidez (PIF17/96 kontratu-zenbakia).
Ikerketa honen egile nagusiak Ekhi Roteta eta Aitor Bastarrika bagara ere, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, beste hainbatek ere hartu zuten parte: Thomas Stormek Sentinel -2 irudi guztiak deskargatu eta prozesatu zituen, azken produktua lortzeko; Marc Padillak erreferentzia - datuak sortu zituen 45 baliozkotze-eremutan, gero FireCCISFD11 produktua baliozkotuz; eta Emilio Chuviecok prozesu guztia gainbegiratu eta gidatu zuen. Ikerketa osoa artikulu zientifiko batean argitaratu zen (Roteta et al., 2019). |
aldizkariak.v1-3-769 | {
"domain": "osasun zientziak",
"id": "ikergazte_vi_osasun-zientziak_10",
"issue": null,
"year": "2025",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "vi"
} | #### Medikuek farmakokutsaduraz dakitena
<u>Izaro Palacio Gorrotxategi</u><sup>1</sup>, Jon Zarate Sesma<sup>1</sup>, Alexandra Crespo Cebrián<sup>1</sup>, Lidia Maeso Aragon<sup>1</sup>, Vladimir Akhrimenko Akhrimenko<sup>1</sup>, Saioa Domingo Echaburu<sup>2</sup>, Unax Lertxundi Etxebarria<sup>3</sup>, Gorka Orive Arroyo<sup>1</sup>
- 1. NanoBioCel Farmazia eta Farmazia Teknologia laborategiko ikerketa taldea, Farmazia Fakultatea (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz, Araba)
- 2. Osakidetza, Debagoieneko ESI, Farmazia Zerbitzua (Arrasate, Gipuzkoa)
- 3. Bioaraba Osasun Ikerketa Institututa, Osakidetza, Arabako Osasun Mentaleko farmazia zerbitzua (Vitoria-Gasteiz, Araba) jon.zarate@ehu.eus
#### Laburpena
Medikamentuen erabilerak gizakietan eta animalietan gora egin du, eta arduratzekoa da farmakoek eragindako kutsadura (farmakokutsadura), bereziki hondakin-urak jasotzen dituzten sistema urtarretan. Medikuak giltzarri dira medikamentuen erabilerari dagokionez, eta informazio gutxi dago farmakokutsadurari buruz duten ezagutza, jarrera eta praktikari buruz. Espainiako Medikuen Elkargoan berriki egindako ikerketa honek ondorioztatu du medikuen artean gaiarekiko ezezagutza handia dela eta formakuntza areagotu behar dela.
Hitz gakoak: farmakokutsadura, garapen jasangarrirako helburuak, uretako kutsatzaileak, ekopreskripzioa, ingurumen arriskuaren ebaluazioa.
#### Abstract
The use of medicines has increased in humans and animals and is responsible for drug contamination (pharmacopollution), especially in aquatic wastewater collection systems. Doctors are key in the use of medicines and there is little information about their knowledge, attitude and practice regarding pharmacopollution. This study, recently carried out by the College of Physicians of Spain, concludes that there is a great lack of knowledge on the subject among doctors and that training must be increased.
Keywords: Pharmacopollution, sustainable development goals, aquatic pollutants, eco prescription, environmental risk assessment (ERA)
#### 1. Sarrera eta motibazioa
Bai gizakietan eta baita animalietan ere medikamentuen erabilerak urtetik urtera gora egiten du; baita industria-ekoizpenak ere (https://diariofarma.com). Horren harira, medikamentu horien osagai diren farmakoak mundu osoko ingurumeneko ekosistema ezberdinetan kantitate kezkagarrian detektatu dira, eta eragiten duten kutsaduragatik (farmakokutsadura) substantzia kimiko artifizial kutsatzaile garrantzitsuak bilakatu dira. Kutsadura hori are larriagoa izaten da epidemietan eta pandemietan, eta horrek ondorio ekologiko larriak eragiten ditu hondakin-urak jasotzen dituzten sistema urtarretan (Orive et al., 2022). Farmakoek eta beren metabolitoek aktibitate biologiko indartsua dutenez, baita kontzentrazio txikienetan ere, esposizio luzeen ondorioz oso arriskutsuak dira ingurumenerako, ekologiarako eta giza osasunerako (Wang et al., 2020). Gainera, farmakoak erregulazio estandar gutxi duten kutsatzaileak dira. Alde batetik, uraren esparruan Europako direktibaren 4. Watch zerrendan monitorizatzea proposatzen diren kutsatzaile emergenteak azaltzen dira, horien artean hainbat farmako (adibidez, metformina eta propanola) (Gomez Cortes et al., 2022). Beste aldetik, pasa den urtean eguneratu zen hirietako ur-hondakinen tratamenduaren direktibak zera adierazten du: ur-hondakin tratemenduaren ostean karbamazepina, diklofenakoa eta isurtzen diren lehentasunezko medikamenturen %80 garbitu behar dela (http://data.europa.eu).
Farmakokutsadura-iturri nagusienetarikoa medikamentuen kontsumoaren osteko iraizketa da, eta, kasu batzuetan, industrian ekoitzitako farmakoak kontrolik gabe isurtzen dira eta hondakinuren tratamenduan ez dira ezabatzen. Farmakoak, bide batetik zein bestetik, hondakin-uren bidez
ur-ingurunera iristen dira, eta mehatxu handia dira ekosistementzat (Orive et al., 2022). Kalkulatzen da munduan sortzen diren hondakin-uren %48 tratamendurik gabe isurtzen dela ingurumenera (Jones et al., 2021). Hori dela eta, farmakoak kontzentrazio biologiko esanguratsuan aurkitu daitezke munduko hainbat ingurunetan, eta horrek ondorio ekologiko larriak izan ditzake. Ikerketa batzuek frogatu dutenez, uretako animaliek gizakiei gomendatutako dosi terapeutikoak gainditzen dituzten mailetan metatu ditzakete farmakoak biometaketaren eraginez. Horren adibide argia dira, nahiz eta kasu honetan kontzentrazioak oso txikiak izan, euskal kostaldeko izurdetan aurkitutako farmakoak (Alzola-Andres et al., 2024). Beste ondorio ekologiko kaltegarri baten adibidea da albaitaritzan erabiltzen den diklofenakoa. Izan ere, aziendetan asko erabiltzen den hanturaren aurkako botika ez-esteroideo (AINE) horren eraginagatik Asiako hainbat putre-espezieren desagerpena gertatu da. Horrez gain, aipagarriak dira antidepresibo eta antsiolitikoek arrainetan eragindako portaera aldaketak eta abereei emaniko ibermektina antimikrobianoak simaurretako kakalardoen aniztasuna suntsitu eta ekosistemaren funtzionamenduan sortutako kaltea (Crespo, 2024). Farmakoek gero eta kezka handiagoa sortzen dute, eta are eta beharrezkoagoak dira farmakokutsadurari eraginkortaunez erantzungo dioten estrategiak (Holm et al., 2013).
Farmakokutsaduraren arazoari aurre egiteko estrategia integralak planteatu behar dira. Medikamentuen bizi ziklo osoan inplikaturik dauden aldagai guztietan eragin behar da (1. irudia). Aldagai garrantzitsu bat medikamentuak merkaturatzeko baldintzak arautzen dituzten agentziak dira. Gaur egun, Europan (EMA: *European Medicines Agency*) eta Ipar Ameriketan (FDA: *Food and Drug Administration*) medikamentu bat merkaturatzeko ingurumen-arriskuaren ebaluazioa (ingelesez ERA bezala ezagutzen dena, *Environmental Risk Assessment*) aurkeztu behar da. ERAk ingurumen-arriskua ebaluatzen du, arrisku-zatidura baten bidez (PEC/PNEC), aurreikusitako ingurumen-kontzentrazioaren (PEC) eta ondoriorik gabeko aurreikusitako kontzentrazioaren (PNEC) arteko erlazioan oinarrituta. Arriskuaren zatidura bat baino handiagoa bada, proba osagarriak egin behar dira, eta, proba osagarrien ostean arriskuak bere horretan badirau, arriskuak kudeatzeko neurriak ezarri behar dira. ERAk neurri batean farmakokutsadurari aurre egiteko EMAren eta FDAren konpromisoa erakusten du, batez ere Europan, erregulazioa Ipar Ameriketan baino zorrotzagoa delako (Holm et al., 2013). Bigarren faktore garrantzitsua industria farmazeutikoa da. Industria farmazeutikoari dagokio medikamentu berdeagoak ekoiztea eta ingurumenarekin jasangarriagoak diren eragiketa teknologikoak diseinatzea. Era berean, oso onuragarria litzateke datuen gardentasuna hobetuko balute. Azkenik, medikamentuen preskripzioaz arduratzen diren medikuak ditugu. Medikuek asko egin dezakete farmakokutsadurari aurre egiteko. Besteak beste, botika gutxiago preskribatu dezakete, tratamendu ez farmakologikoak bideratu ditzakete edota preskripzio jasangarri ekozuzendua (EDSP: *Eco-Directed Sustainable Prescribing*) praktikatu dezakete. EDPS estrategia jarraituz medikuek ingurumenari kalte gutxien eragiten dion medikamentua aukeratuko lukete eta ekofarmakozaintza bultzatuko lukete. Ekofarmakozaintzak farmakokutsaduraren ondorio kaltegarriak detektatu, ebaluatu, ulertu eta prebenitzeko ekintzak barne hartzen ditu, gizakiengan zein beste animalia-espezieengan eragina dutenak. Hala ere, EDSP kontzeptua eta ekofarmakozaintza praktika klinikoan ezartzea erronka handia da, medikuen preskripzio konbentzionalaren portaera aldatzea ekarriko lukeelako (Parker eta Miller, 2024).
## **1. irudia. Ekoizleentzako, arautzaileentzako eta preskriptoreentzako ekintzak, kutsadura farmazeutikoari aurre egiteko (Parker eta Miller, 2024).**

Beste era batera esanda, farmakokutsadura murrizteko Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) eta Osasun Bakarra (*One Health*) estrategiaren helburuak lortu behar dira, bai eta neurriak ezarri ere, botika ekologikoagoen ekoizpenetik hasi eta hondakin-uren kudeaketa hobeagoa eta sendagaien erabilera arduratsuagoa sustatzeraino. Azken batean, funtsezkoa da osasunprofesionalek nahiz gizarteak, oro har, sendagaiek ingurumenean duten eraginaren berri izatea, onura terapeutikoen eta ingurunea kontserbatzearen arteko oreka egokia bermatzeko. Horregatik da horren garrantzitsua medikuen formazioa gai horietan.
### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak eta metodologia**
UPV/EHUk eta Osakidetzak farmakokutsaduraren ezagutzan sakontzeko eta farmazia jasangarriagoa sustatzeko proiektuan parte hartzen dute (BSP: *Basque Sustainable Pharmacy*). Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren babesa duen BSP proiektuak, botiken ingurumen-inpaktua minimizatzeko estrategiak garatuz, praktika farmazeutiko arduratsu eta jasangarriak sustatzea du helburu. Osasun arloko profesionalek farmakokutsadurari buruz duten ezagutza, praktika eta jarrerari buruzko informazioa urria da.
2017an Queensland eskualdeko (Australia) ospitaleetako farmazialarien eta farmaziateknikarien ezagutzari eta ulermenari buruzko ikerketa bat argitaratu zen, medikamentuek ingurumenean duten eraginari eta medikamentuen hondakinen kudeaketari buruzkoa. Ikerketa horretan azpimarratzen da garrantzitsua dela ulertzea zer faktorek bultzatzen dituzten ingurumenportaera egokiak ospitaleko farmazialarien praktiketan, osasun profesional horiek funtsezko zeregina izan baitezakete farmazia-jardunbideen ingurumen-inpaktua murrizteko (Singleton et al., 2018).
Egindako azterketak ez dira lanean dauden farmazialarietara soilik mugatzen; Farmazia graduko ikasleekin ere egin dira ikerketak. Horren adibide da 2021ean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) galdetegi bidez egindako zeharkako ikerketa deskriptiboa. Emaitzek erakutsi zuten gaiarekiko ezagutza nahiko eskasa dela eta farmakokutsadurarekin loturiko edukiak Farmazia graduko ikasketa-programan integratzea oso garrantzitsua dela. Azpimarragarria da ikerketa horretako parte-hartzaile gehienek erakutsitako jarrera positiboa farmakokutsadura sustatzeari buruz (Domingo-Echaburu et al., 2023).
Aipatu bezala, medikuek zeregin garrantzitsua dute sendagaiaren bizi-zikloan, berek preskriptoreak baitira. Esaterako, Hubei probintziako (Txina) gobernu-ospitaletan lan egiten duten medikuei eginiko galdeketan EDSPrekiko jarrera positiboa neurtu zen. Hala ere, medikuen artean ingurumen-kontzientziarik eza agerian gelditu zen, eta EDSP eta ekofarmakozaintzari buruzko hezkuntzaren premiazko beharra nabarmendu zen.
Beraz, ikerketa nagusien arabera, medikamentuek gizartean duten ingurumen-inpaktuari buruzko ezagutza osasun-profesional eta osasun-ikasleen artean oso mugatua da. Ildo horretan, medikuen jardun profesionalean eragiteak (bereziki preskripzioan eraginez) berebiziko garrantzia dauka farmakokutsadura murrizteko estrategian. Hori dela eta, galdetegi bidezko zeharkako ikerketa deskriptiboa egin zaie Espainiako mediku kolegiatuei.
#### **2.1 Helburuak**
Ikerketaren helburuak ondorengo hiru hauek izan dira:
- 1. Sendagaiek ingurumenean duten eraginari buruz medikuek duten ezagutza-maila aztertzea.
- 2. Sendagaiek eragindako ingurumen-kutsadurari aurre egiteko neurriekin lotuta medikuek duten jarrera aztertzea.
- 3. Sendagaiek eragindako ingurumen-kutsadurari aurre egiteko neurriekin lotuta medikuek duten jarduera aztertzea (praktika).
### **2.2 Metodologia**
Galdetegi bidezko zeharkako ikerketa deskriptibo honek hainbat etapa izan ditu. Lehenik eta behin, berrikuspen bibliografiko sakona egin da, gaiarekin zerikusia duten ikerketak identifikatzeko eta aztertzeko. Azterketa horren bidez gaiaren egungo egoera ulertu eta azterlanaren ikuspegia finkatu da. Ondoren, adituen aholkuarekin galdetegia diseinatu da. Garatutako galdetegian sendagaiek ingurumenean duten eraginaz medikuek duten ezagutzari, jarrerei eta praktika klinikoei buruzko galderak bildu dira. Azkenik, Espainiako Medikuen Elkargoko Kontseilu Nagusiaren laguntzarekin, galdetegia elkargokide guztiei online banatu zitzaien (302.386 kolegiatu), eta 2023ko urriaren 27tik abenduaren 2ra bitartean erantzuteko aukera eman zitzaien.
Galdetegia lau ataletan banatzen da: ezagutza, jarrera, praktika eta iritzia. Atal bakoitza medikamentuen preskripzioarekin eta ingurumen-inpaktuarekin lotutako alderdi espezifikoetan oinarritzen da. Guztira 32 galdera ditu: ezagutzaren atalak 16, jarreraren atalak 10, praktikaren atalak 2 eta iritziaren atalak 4.
Analisi estatistikoari dagokionez, estatistiko deskribatzaileak kalkulatu dira, aztergai den populazioaren ezaugarriak aztertzeko eta prebalentzia-tasak zenbatesteko. Horrez gain, χ² proba egin da jakiteko ea pneumologiako espezialisten proportzioa gainerakoena baino handiagoa den 15. galderari dagokionez (15. galdera: *Zer-nolako inhalagailuek dute karbono-aztarna handiagoa?*). Gainera, Fischer-en proba zehatza ere egin da, anestesiako espezialisten proportzioa gainerakoena baino handiagoa den jakiteko 16. galderan (Fischer-en proba erabili da 16. galderan 24 erantzun bakarrik egon direlako, eta lagin txikietarako proba hori da egokiena). Zehazki, desfluranoa ingurumen arrazoiengatik erretiratutako medikamentu gisa identifikatzeari dagokionez (16. galdera: *Ezagutzen dut ingurumen-arrazoiengatik erretiratutako gizakientzako sendagaien adibideren bat?*). Estatistikoki esanguratsuak diren aldeak kontsideratu dira p<0,05 emaitzentzat. GraphPad Prism 5.00 programa erabili da.
### **3. Ikerketaren muina**
#### **3.1 Laginaren deskribapena**
Azterketan 807 medikuk hartu dute parte, hau da, elkargokidetuen %0,27k bakarrik. Emakumeen parte-hartzea handiagoa izan da (%60). Nabarmentzekoa da parte-hartzaile gehienek 30 urte baino gehiagoko esperientzia dutela medikuntzan, eta gizonezkoak direla nagusi talde horretan. Hala ere, medikuntzan urte gutxiagoko esperientzia duten pertsonei erreparatzen zaienean, talde horietan emakumeen parte-hartzea askoz handiagoa dela nabaritzen da (2. irudia).

# **2. irudia. Parte-hartzearen histograma sexuaren eta lan-esperientziaren arabera.**
Horrez gain, parte hartu duten 807 medikuetatik erdiak baino gehiago hiru espezialitate hauetakoak izan dira: Familiako eta Komunitateko Medikuntza (323, %40), Medikuntza Orokorra (61, %7,6) eta Pediatria (50, %6,2). Kontuan izanik Familiako eta Komunitateko Medikuntzako profesionalen ehunekoa Espainian %25ekoa dela, azpimarragarria da galdetegia erantzun dutenen %40 arlo horretakoak direla, eta nahiz eta laginaren tamaina ez izan esanguratsua, baliteke alor horretako medikuek kontzientziazio handiagoa izatea. Hori horrela balitz, datu positiboa litzateke, izan ere kolektibo hori da preskripzioaren bolumenaren arduradun nagusia.
**1. taula. Parte-hartze handiena izan duten 10 espezialitateak.**
| Espezialitatea | Parte-hartzaileak | % | | | |
|------------------------------------|-------------------|-----|--|--|--|
| Famili medikuntza eta komunitarioa | 323 | 40 | | | |
| Medikuntza orokorra | 61 | 7,6 | | | |
| Pediatria eta alor espezifikoak | 50 | 6,2 | | | |
| Barne medikuntza | 31 | 3,8 | | | |
| Anestesiologia eta erreanimazioa | 26 | 3,2 | | | |
| Psikiatria | 23 | 2,8 | | | |
| Obstretizia eta ginekologia | 23 | 2,8 | | | |
| Laneko medikuntza | 19 | 2,3 | | | |
| Oftalmologia | 18 | 2,2 | | | |
| Barne medikuntza | 17 | 2,1 | | | |
#### **3.2 Medikamentuek ingurunean duten eraginari buruzko ezagutza**
Emaitzek agerian uzten dute inkestan parte hartu dutenek ez dituztela gaiari dagozkion oinarrizko kontzeptuak ondo ezagutzen. Gehienek ez dituzte termino garrantzitsuak ezagutzen, hala nola "interes berriko kutsatzaileak (kutsatzaile izendatu berriak, kutsatzaile emergenteak)", "ekofarmakozaintza", "Osasun Bakarra (*One Health*)" edo "ekopreskripzioa". Gehien ezagutzen duten terminoa "ekofarmakozaintza" da (%40), eta gutxien ekopreskripzioa (%28). Bestalde, espero zitekeen bezala, gehiengo batek ezagutzen du farmazia bulegoetako SIGRE puntua (%77), izan ere farmazia bulego guztietan dago eta hainbat dira berau ezagutzeko egiten diren kanpainak. Hala ere, ezagutarazteko esfortzuak eginda ere, oraindik galdetuen ia laurden batek ez du ezagutzen.
Zehazki 16. galderan galdetzen zitzaien ea ezagutzen zuten ingurumen arrazoiengatik erretiratutako gizakientzako sendagairen baten adibiderik. Galdera horri baiezkoa 24k (%3) eman diote. Emaitza interesgarri gisa aipatu beharra dago, desfluranoa adibide bezala jarri zuten anestesiako espezialisten proportzioa (2/26; % 7,6) nabarmen handiagoa izan zela inkestatutako gainerako medikuena baino (1/781; % 0,001) (p=0.0029). Era berean, logikoa da anestesiako espezialistek desfluranoa adibide gisa jartzea, izan ere farmako anestesikoa da.
Bestalde, galdeketan parte hartu dutenen %90ek ez daki sendagaien ingurumen-arriskua ebaluatzeko txostena zer den (ERA), eta, era berean, ez daki edo ez du uste ebaluazio hori Europan nahitaez egin behar denik medikamentuak merkaturatze-baimena lortzeko. Baina %76 (616) erabat ados dago farmakoek ingurumenean eragin kaltegarriak izan ditzaketela galdetzean, eta ia denak bat datoz ingurumeneko antibiotikoen hondakinek bakterioen erresistentzia areagotu dezakeela galdetzean.
Ezagutzan hutsune nabarmena ikusi da araztegiek hondakin-uretatik farmakoak ezabatzeko duten eraginkortasunaz galdetu zaienean, eta erdiek baino gutxiagok dakite Espainian 40 botika mota ere identifikatu direla iturriko uretan. Gehienek sare trofikoan sendagaiak biometatzeko arriskua onartzen badute ere, oraindik ere gabeziak daude fenomeno hori ulertzeko orduan. Era berean, %64 bat dator ondorengo baieztapenarekin: farmakokutsadurak eragina izan dezake Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) proposatutako 2030erako GIHak lorpenean.
Azkenik, emaitza esanguratsua izan da lautik hiru jakitun direla karbono aztarna gehien sortzen duten inhalagailuak presurizatuak direla. Eta galdera hori zehatzago aztertu ondoren, ikusi da presiopeko inhalagailuek karbono-aztarna gehien dutela identifikatu duten pneumologoen proportzioa (9/9, % 100) gainerako medikuena baino nabarmen handiagoa izan dela (511/798, % 64,03) (χ2=5.02; p= 0.0250).
#### **3.3 Medikamentuek ingurunean duten eraginari buruzko jarrera, praktika eta iritzia**
Pertzepzioei eta jarrerei dagokienez, emaitzek adierazten dute parte-hartzaile gehienek uste dutela sendagaien ingurumen-inpaktuari arreta berezia jarri behar zaiola ekosistemetan, giza osasunean eta medikuntzan izan dezakeen eragin negatiboagatik. Iritzi aniztasuna dagoen arren, gehienek onartzen dute farmakokutsadurak beren lanean duen garrantzia. Era berean, gehienen iritziz medikuek sendagaien isurketa murrizteko erantzukizun handia dute, eta ekopreskripzioa horretarako tresna eraginkorra izan daitekela uste dute (2. taula).
**2. taula. Jarrera ataleko galderei dagozkien erantzunen banaketa.**
| (0 = batere ados; 10 = erabat ados) | Batazbestekoa<br>(SD) |
|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------|
| Medikamentuen ingurumen-inpaktua gai garrantzitsua da, ekosistemei kalte egin baitiezaieke. | |
| Medikamentuen ingurumen-inpaktua gai garrantzitsua da, giza osasunari kalte egin baitie<br>zaioke. | 8,9 (1,8) |
| Farmakokutsadurari buruzko ezagutzak izateak, etorkizunean, mediku gisa, lagunduko dit. | 8,2 (2,5) |
| Medikamentuen ingurumen-inpaktua gai garrantzitsua da medikuntzan. | 8,2 (2,3) |
| Farmakutsadurari buruzko ezagutza eskuratzea oso positiboa da niretzat. | 8,2 (2,4) |
| Farmakokutsadura aztertzea lehentasuna izan beharko litzateke ingurumenaren arloko profe<br>sionalentzat (ingurumeneko teknikariak, kimikariak, biologoak) eta osasunaren arloko profe | 8,1 (2,2) |
| sionalentzat. | |
| Farmakoak ingurumenean agertzea garrantzi handiko kontua da. | 8,6 (1,9) |
| Farmakokutsadura medikuntzako lanaren zati garrantzitsua da. | 5,7 (3,2) |
| Preskriptore gisa, medikuon ardura da sendagaiak ingurumenera gutxiago askatzea. | |
| Uste dut ekopreskripzioa tresna eraginkorra dela farmakoen presentzia ingurunean kontrolatzeko. | 7,5 (2,5) |
Parte-hartzaileen praktikari dagokionez, gehienek eraginkortasuna eta segurtasuna lehenesten dituzte botikak preskribatzerakoan. Erdiek adierazi dute preskribatzerakoan kostuak eta egokitasunak eragiten diela, eta %18k kontuan hartzen du ingurumen-inpaktua (3. irudia). Frogatu ezin izan bada ere, gaiari buruz erakutsitako ezagutza baxua erabakiorra izan daiteke aurreko hautuan. Bestalde, azterketa honetan parte hartu duten medikuen gutxiengo batek (%20 inguru) gogorarazten diete pazienteei soberan edo iraungita dauden medikamentuak SIGRE puntura eraman behar direla.
## **3. irudia. Ondorengo galderan hautatutako erantzunen ehunekoa (%):** *gaur egun, medikamentuen preskripzioari eragiten dioten faktoreen artean daude...* **.**

Iritziarekin lotutako galderetako emaitzen arabera, parte-hartzaileek azpimarratzen dute ez dutela medikamentuen ingurumen-inpaktuari buruzko formaziorik (%65). Gainera, erdiak baino gehiagok uste du gaur egun dituen ezagutzak ez direla nahikoa, eta ezagutza horietan sakondu nahiko luke. Ehuneko txiki bati (%9,42) gaia oso gutxi edo batere ez zaio interesatzen. Azkenik, ekopreskripzioari dagokionez, kezka nagusia da praktika klinikoan mantso ezarriko dela, partehartzaileen %72,86k adierazi du kezka hori. Bestalde, %38,29 ekopreskripzioak eraginkortasun terapeutiko ideala lortuko ez duen beldur da, eta eztie kezkatzen ekopreskripzioagatik medikuaren eta pazientearen arteko harremana kaltetua izateak.
### **4. Ondorioak**
Honako hauek dira ikerketatik erauzi diren ondorio nagusiak:
- 1. Parte hartzea oso baxua izan da. Ondorioz, lortutako emaitzek ez dute erabat isladatzen Espainiako mediku kolegiatuen kolektiboak farmakokutsadurari buruz duen ezagutza, jarrera, praktika eta iritzia.
- 2. Parte-hartzaileen ehuneko handi batek (%60-75) ez ditu galdetu zaizkien kontzeptuak ezagutzen, eta ezezagutza handiagoa da profesional gazteenen artean.
- 3. Gehienek beren gain hartzen dute sendagaiak ingurumenera gutxiago askatzeko ardura, eta horrek gaiarekiko kontzientziazioa adierazten du.
- 4. Gehienek ekopreskripzioa farmakokutsadura murrizteko estrategia eraginkorra dela uste dute, eta horrek erakusten du sendagaiak preskribatzeko jardunbide jasangarriagoak adosteko aukera.
- 5. Gutxi dira preskribatzerako orduan medikamentuaren ingurumen-inpaktua kontutan izaten dutena. Beharbada gaiari buruz erakutsi duten ezagutza baxuagatik.
- 6. Gehienen iritziz praktika klinikoan ekopreskripzioa orokorki onartua izateko denbora asko beharko da.
- 7. Aurreko ondorioak kontuan izanda, esan daiteke medikuen artean farmakokutsadurarekin erlazionatutako formakuntza beharra dagoela.
### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Etorkizunerako erronka nagusi bi identifikatzen dira:
- 1. Azterketa hau osasun-arloko beste profesionalei eta unibertsitateko ikasleei zabaltzea.
- 2. Farmakokutsaduraren eta, orohar, Osasun Bakarraren gaia unibertsitateko graduetan eta profesionalen etengabeko prestakuntzan txertatzeko programa edo plan zehatzak lantzea.
### **6. Erreferentziak**
- Alzola-Andres, M., Cerveny, D., Domingo-Echaburu, S., Lekube, X., Ruiz-Sancho, L., Brodin, T., Orive, G., Lertxundi, U. (2024). Pharmaceutical residues in stranded dolphins in the Bay of Biscay. *Sci Total Environ*. *912*, 168570. doi: 10.1016/j.scitotenv.2023.168570.
- Crespo, A. (2024). Conciencia medioambiental en la práctica clínica: perspectiva desde el enfoque one health. *Trabajo Fin de Grado del gardo de Farmacia (UPV/EHU)*.
- Domingo-Echaburu S., Abajo Z., Sánchez-Pérez A., et al. Knowledge and attitude about drug pollution in pharmacy students: a questionnaire-based cross sectional study. Curr Pharm Teach Learn. 2023;15(5):461–467. https://doi.org/10.1016/j.cptl.2023.04.022
- Gomez Cortes, L., Marinov, D., Sanseverino, I., Navarro Cuenca, A., Niegowska Conforti, M., Porcel Rodriguez, E., Stefanelli, F. and Lettieri, T. (2022). Selection of substances for the 4th Watch List under the Water Framework Directive. *Publications Office of the European Union, Luxembourg*. doi:10.2760/01939
- Holm, G., Snape, JR., Murray-Smith, R., Talbot, J., Taylor, D., Sörme, P. (2013). Implementing ecopharmacovigilanc[e in practice: challenges](https://doi.org/10.1016/j.cptl.2023.04.022) and potential opportunities. *Drug Saf*, *36(7),* 533- 46. http://dx.doi.org/10.1007/s40264-013-0049-3
- Jones, ER., van Vliet, MTH., Qadir, M., Bierkens, MFP. (2021). Country-level and gridded estimates of wastewater production, collection, treatment and reuse. *Earth Syst Sci Data,13(2),* 237-54. http://dx.doi.org/10.5194/essd-13-237-2021
- Orive, G., Lertxundi, U., Brodin, T., Manning, P. (2022). Greening the pharmacy. *Science, 377(6603)*, 259-60. http://dx.doi.org/10.1126/science.abp9554
- Parker, G., [Miller, FA. \(2024\). Tackling Pharmaceutical Po](http://dx.doi.org/10.1007/s40264-013-0049-3)llution Along the Product Lifecycle: Roles and Responsibilities for Producers, *Regulators and Prescribers. Pharmacy*, *12(6)*, 173.
- Singleton, JA., Lau, ETL., Nissen, LM (2018). Waiter, there is a drug in my soup using Leximancer® to [explore antecedents to pro-environmental be](http://dx.doi.org/10.5194/essd-13-237-2021)haviours in the hospital pharmacy workplace. *Int J Pharm Pract*, *26(4)*, 341-50. http://dx.doi.org/10.1111/ijpp.12395
- Wang, J., Li, S., He, B. (20[20\). Chinese physicians' attitudes toward ec](http://dx.doi.org/10.1126/science.abp9554)o-directed sustainable prescribing from the perspective of ecopharmacovigilance: a cross-sectional study. *BMJ Open*, *10(6)*, e035502. http://dx.doi.org/10.1136/bmjopen-2019-035502
- https://diariofarma.com. Berreskuratua 2025(e)ko otsailaren 15a, -(e)tik https://diariofarma.com/2023/05/23/el-consumo-de-medicamentos-en-espana-un-128-sobre-losregistros-prepandemia
- https://es.statista.com. Ar[gitaratua 2023ko](http://dx.doi.org/10.1111/ijpp.12395) martxoan, -(e)tik https://es.statista.com/estadisticas/972724/facturacion-de-las-empresas-farmaceuticas-en-espana/
### **7. Eskerrak eta oharrak**
Egileek eskerrak eman nahi dizkiete Bizkaiako Mediku Elkargoari, ikerketa gauzatu ahal izateko Espainiako Medikuen Elkargoko Kontseilu Nagusiarekin harremanetan jartzeagatik, bai eta ikerketan parte hartu duten mediku guztiei ere, beren partehartzea ezinbestekoa izan delako.
Era berean, ikerketa lan hau Alexandra Cresporen gradua amaierako lanean oinarrituta dagoela aipatu beharra dago. |
aldizkariak.v1-7-925 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 110 _2019_2",
"issue": "Zk. 110 _2019_",
"year": "2019",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **EUSKARAZKO DENBORA-EGITUREN AZTERKETA ETA CORPUSAREN SORRERA /ANALYSIS OF BASQUE TEMPORAL CONSTRUCTIONS AND THE CREATION OF A CORPUS**
**Tesiaren egilea**: Begoña Altuna Díaz
**Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
**Saila**: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila
**Tesi-zuzendaria**: Arantza Díaz de Ilarraza eta María Jesús Aranzabe
**Tesiaren laburpena**:
Denbora-informazioak testuko informazioa ardatz kronologikoan kokatzen laguntzen du. Hau da, denbora-informazioak *zer noiz* gertatu den adierazten du. Gizakiok etengabe hitz egiten dugu gertatutakoaz edo etorkizuneko planez eta ekintzak eta egoerak —gertaerak— aise kokatzen ditugu denboran. Tresna automatikoentzat, ordea, ez da hain erraza gertaerak denboraren arabera antolatzea. Tesi-lan hau Hizkuntzaren Prozesamenduan (HP) kokatzen da eta helburu nagusitzat du euskarazko testuetako denbora-informazioaren ulermen automatikorako oinarriak ezartzea.
Euskarazko denbora-informazioa HPn erabiltzeko jarraitu behar diren urratsak deskribatu ditugu tesi-lanean. Urrats horiek definitzeko, denbora-informazioaren prozesamenduan egindako beste lanak aztertu ditugu eta euskararen prozesamendurako baliabide eta ildo egokienak aukeratu ditugu. Definitutako urratsak hauek dira:
- 1. Euskaraz denbora-informazioa zein elementuk adierazten duen aztertu dugu. Zehazki, gertaerek, denbora-adierazpenek eta horien arteko erlazioek (denbora-erlazioak, aspektu-erlazioak eta mendekotasun-erlazioak) zein forma hartzen duten aztertu dugu. Era berean, horietan denbora-informazioa zein ezaugarriren bidez adierazten den identifikatu dugu.
- 2. Euskarazko denbora-informazioa kodetzeko EusTimeML markaketalengoaia eta testuak etiketatzeko gidalerroak definitu ditugu. EusTimeMLren bidez, gertaerak, denbora-adierazpenak, erlazioak eta denbora-erlazioak esplizitu egiten dituzten seinaleak markatu ditugu testuetan, eta denborainformazioaren tratamendu automatikoan erabilgarri zaigun informazio linguistikoa kodetzeko balioak definitu ditugu. Era berean, gidalerro horien egokitasuna neurtu dugu etiketatzaileen lana ebaluatuz.
- 3. EusTimeBank corpuseko testuak etiketatu ditugu EusTimeML baliatuta. EusTimeBank corpusak 164 dokumentu ditu: euskarazko albisteak eta historia-narrazioak. Dokumentuak eskuz etiketatu ditugu eta horietako 60 euskarazko denbora-informazioa prozesatzeko tresnak (EusHeidelTime, bTime eta KroniXa) entrenatzeko eta ebaluatzeko erabili ditugu.
- 4. Denbora-adierazpenak automatikoki identifikatzeko, sailkatzeko eta normalizatzeko, EusHeidelTime tresna sortu dugu. EusHeidelTime erregeletan oinarritzen da eta denbora-adierazpenak identifikatzeaz gain, horiek kronologiako zein punturi egiten dioten erreferentzia adierazten du.
- 5. KroniXa tresnak euskarazko testuetatik denbora-lerroak sortzen ditu testuko gertaerak gertatzen diren uneen arabera antolatuta. Horretarako, EusHeidelTimek identifikatzen duen informazioa bTimek erauzten duenarekin (gertaeren eta denbora-erlazioen identifikazioa eta sailkapena) eta dependentzia sintaktikoetatik lortutakoarekin uztartuta denbora-lerroak sortzeko beharrezko informazioa lortu dugu.
Hala, urrats horiei jarraituta, euskarazko testuetako denbora-informazioa identifikatu, aztertu eta, hori baliatuta, denbora-lerroak sortzeko prozesua bete dugu. |
aldizkariak.v1-0-645 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk. _2020_15",
"issue": "Zk. _2020_",
"year": "2020",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea
(Analysis strategy design for the presence and impact of hydrophobic organic microcontaminants in marine environments)
Mireia Irazola Duñabeitia\*1,2, Oscar Posada Ureta<sup>1</sup>, Haizea Ziarrusta Intxaurtza<sup>1,2</sup>, Urtzi Izagirre Aramayona<sup>2,3</sup>, Leire Mijangos Treviño<sup>1,2</sup>, Maitane Olivares Zabalandicoechea<sup>1,2</sup>, Aresatz Usobiaga Epelde<sup>1,2</sup>, Ailette Prieto Sobrino<sup>1,2</sup>, Olatz Zuloaga Zubieta<sup>1,2</sup>, Iciar Martinez Galarza<sup>2,3</sup>, Kepa Castro Ortiz de Pinedo<sup>1</sup>, Nestor Etxebarria Loizate<sup>1,2</sup>
<sup>1</sup> Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa (IBeA-UPV/EHU, Leioa, Euskal Herria) <sup>2</sup> Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU, Plentzia, Euskal Herria) <sup>3</sup> Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologia (BCTA-UPV/EHU, Leioa, Euskal Herria)
> Kimika Analitikoa Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), P.O. Box 644, 48080, Bilbo, Euskal Herria
LABURPENA: Lan honetan, ingurumen analisirako metodologia planteamendu berri bat proposatu da. Horretarako, kimikariek eta biologoek baldintza kontrolatuetako esposizioa egiteko elkarlanean jardun genuen. Esperimentu honetan, muskuiluak eta lagin-biltze pasiboko tresnak hainbat mikrokutsatzaile hidrofoboren eraginpean jarri ziren. Batetik, kutsatzaileen kontzentrazioak neurtu ziren, lagin-biltze puntualen zein lagin-biltze pasiboen bitartez. Bestetik, muskuiluetan kutsatzaileen kontzentrazioak neurtu ziren. Biologoek, euren aldetik, muskuiluen azterketa histopatologikoa egin zuten. Azkenik, NMR-n oinarritutako metabolomika erabili zen muskuiluek kutsatzaileen aurrean ematen zuten erantzuna aztertzeko. Lau estrategien konbinazioarekin, kausa (kokteleko mikrokutsatzaileen kontzentrazioak eta muskuiluek metatutakoa) eta eragindako efektuak (histologia azterketetan behatutakoak) hobeto uler ditzakegu. Kutsatzaileek eragiten dituzten aldaketak ulertzeko eta ondorioak azaltzeko metabolomika baliabide erabilgarria dela ondorioztatu genuen. Kutsatzaileen koktelak errute goiztiarra eragin zien muskuiluei; izan ere, NMR metabolomika erabiliz, aldaketa metaboliko nabarienak errute-egunean ikusi ziren.
HITZ GAKOAK: ingurumen analisia, muskuilua, mikrokutsatzaile hidrofoboak, NMR metabolomika, GC-MS, histologia.
ABSTRACT: The efects of hydrophobic microcontaminants such as alkylphenols, organophosphorus compounds, organochloride pesticides, phthalates and musk fragances were studied in mussels. The proposed analytical strategy is based on the combination of passive sampling studies, bioconcentration measurements of micropollutants in mussels, environmental NMR metabolomics of two tissues (gonad, muscle) and hemolymph of mussels and histological analysis. By means of this work, it was verified the feasibility of this strategy in controlled conditions with intent to use it in future environmental studies. The micropollutants mixture was responsible of early spawning in mussels. In fact, the most significant metabolic changes were observed in the same day that spawning took place.
KEYWORDS: Environmental analysis, mussel, hydrophobic microcontaminants, NMR metabolomics, GC-MS, histology.
\* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Mireia Irazola Duñabeitia, Kimika Analitikoa Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), P.O. Box 644, 48080 Bilbo, Bizkaia. Euskal Herria. - mireia.irazola@ehu.eus - https://orcid.org/0000-0001-8321-5434.
Nola aipatu / How to cite: Irazola Duñabeitia, Mireia; Posada Ureta, Oscar; Ziarrusta Intxaurtza, Haizea; Izagirre Aramayona Urtzi, Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandicoechea, Maitane; Usobiaga Epelde, Aresatz; Prieto Šobrino, Ailette; Zuloaga Zubieta, Olatz; Martinez Galarza, Iciar; Castro Ortiz de Pinedo, Kepa, Etxebarria Loizate, Nestor (2020). «Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea»; Ekaia, ale berezia 2020, 189-219. (https://doi.org/10.1387/ekaia.21057).
Jasoa: 31 uztaila, 2019; Onartua: 3 martxoa, 2020
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2020 UPV/EHU

Obra hau *Creative Commons Atribución 4.0 Internacional-*en lizentziapean dago
### 1. **Sarrera**
Airea, ura, lurra eta biota bezalako ingurumen-konpartimentuetan, mota askotariko kutsatzaile organikoak metatzen dira. Kutsatzaile horiek jatorri antropogenikoa dute orokorrean: industriako prozesuak, jakien industria, farmakoak, kosmetikoak, eta abar. Hain zuzen ere, gizartearen neurri gabeko kontsumoak eta hondakinen kudeaketa desegokiak ingurumen arazo larri bat sortu dute. Kutsatzaile horiek, ingurumen-konpartimentuetan aztarna-mailan diren arren, ingurumenean, animalietan eta gizakietan eragin ditzaketen ondorioen inguruko kezka asko handitu da azken urteotan [1, 2]. Kutsatzaile organiko iraunkorrei buruzko (*Persistent Organic Pollutants*, POPs) Stockholmeko hitzarmena itun globala da, giza eta ingurumen-osasuna ingurumenean iraunkorrak diren eta munduan zehar hedatu, gantz-ehunetan metatu eta izakientzat zein ingurumenarentzat kaltegarriak diren kutsatzaileetatik babesteko. POP esposizioak osasun-arazo larriak eragin ditzake: minbizia, jaiotza-akatsak, ugalketa eta disfuntzio immunologikoa, gaixotasunekiko suszeptibilitatea eta nerbio-sistemako kalteak. Mundu-mailako arazo horren aurrean 2001. urtean onartu zen Stockholmeko hitzarmena, eta 2004. urtean jarri zen indarrean. Hasiera batean, Stockholmeko hitzarmenak hiru motatako 12 POPak aintzatetsi zituen (pestizidak, industriako kimikoak eta eratorriak). Denbora aurrera joan den heinean, gero eta konposatu gehiago aintzakotzat hartu dira, eta beste zenbait gainbegiratzeko zerrendan daude.
Arazoaren larritasunaren eta kezkaren erantzun gisa kutsatzaileen erregulaziorako araudiak sortu ziren Europako Batasunean, batez ere kutsatzaileen kontrolerako eta prebentziorako. *Europako ur-zuzentaraua* (*European Water Framework Directive*, WFD, 2013/39/EU) eta *Itsas estrategiaren zuzentaraua* (*Marine Strategy Directive*, MSD, 2008/56/ECC) araudi berrienek ingurumenerako kalitate estandarrak ezartzen dituzte. Azken bi hamarkadetan, kutsatzaile kimikoen azterketak kutsatzaile organiko iraunkorren (POPs) analisira mugatu dira [2-4]. POPen artean, pestizida organokloratuak, hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAH) eta bifenil polikloratuak (PCB) daude. WFDan ingurumenerako kalitate estandarrak betetzeko kutsatzaileen kontzentrazio-mailen mugak hainbat konpartimentutan adierazten dira. Gure gizartean, gero eta material eta konposatu berri gehiago sintetizatzen ditugu, industrian, kosmetikoetan, farmako berriak, hormonak, detergenteak, eta abar, eta ingurumenera isurtzen dira. Horren eraginez, analisirako eta erauzketarako teknikak berriak garatu behar izan ditugu gorabideko kutsatzaile organiko (*Emerging Organic Compounds*, EOCs) eta potentzialki arriskutsuak aztertzeko [5, 6]. EOC konposatu horien kontzentrazioak ng L–1 edo μg L–1 mailan aurkitzen dira. Lan honetan EOC hauetako zenbait konposatu organiko hidrofobikoren eraginak aztertu dira.
ii(i) **Alkilfenolak.** Alkilfenol etoxilatoak surfaktante ez-ionikoak dira, eta detergenteetan, plastifikatzaileen ekoizpenean edota
- agente sakabanatzaile bezala asko erabiltzen dira [7-8]. Araztegietan kutsatzaile horiek degradatzearen produktuak are kutsatzaileagoak dira. Konposatu horiek disruptore endokrinoak dira; hau da, gizakien zein animalien ugalketan eragin negatiboak izaten dituzte [9, 10].
- i(ii) **Konposatu organofosforatuak.** Nekazaritza munduan pestizida eta intsektizida moduan oso erabiliak izan dira. Uretan agertzen duten disolbagarritasun altuak ingurumen konpartimentuetan aurkitzeko aukerak handitzen ditu. Izan ere, ingurumenean egonkorrak dira, eta efektu neurotoxikoak eragiten dituztela uste da [11, 12].
- (iii) **Konposatu organokloratuak.** Hauek ere nekazaritza munduan erabiltzen diren pestizidak dira eta aspalditik ezagunak dira ingurumenean baita giza osasunean eragin ditzakeen kalteak [13]: kartzinogenesia, immunotoxikotasuna, neurotoxikotasuna, ugaltze-zikloaren gaineko eraginak, arnasketa-arazoak, eta abar [14]. POPen zerrendan azaltzen dira ingurumeneko konpartimenduetan duten eraginarengatik, metatzeko gaitasunarengatik, kate trofikoan duten biomagnikazioarengatik eta iraunkortasunarengatik [15].
- (iv) **Musketa poliziklikoak.** Zaintza pertsonalerako produktuen ekoizpenak gorakada amaigabe bat bizi du, eta musketa poliziklikoak produktu horien ohiko osagaiak izaten dira. Zenbait ikerkuntza lanetan, musketak ingurumenean iraunkorrak, biometaketa handikoak direla eta disruptore endokrino bezala jokatzen dutela uste da [16, 17].
- i(v) **Ftalatoak.** Ftalatoen aplikazioak nonahi agertzen dira: industrian, plastifikatzaile moduan, kosmetikan eta abar (ftalatoen % 87 PVCa ekoizteko). Beraz, ez da ezohikoa ftalatoen kontzentrazio altuak aurkitzea naturan. Zenbait ftalato, oktanol/ur partizio-koefiziente altua izanik, esekiduretan dauden materia partikulatuan kontzentratzen dira. Ftalatoek, sedimentuetan bizi diren organismoetan eragin kaltegarria izateaz gain, disruptore endokrino moduan ere jokatzen dute [18].
### 1.1. **Ingurumen-analisirako estrategia**
Ingurumen-arazoak aztertzeko eta horiei erantzuna emateko ikuspuntu holista bat erabili behar dugula defendatzen dugu lan honetan: hiru zientziak, hiru jakintza-arlok bat eginez, eta ez, inola ere ez, beste ikuspuntu sinplistago batetik. Gutxienez ikuspuntu kimikoa, biologikoa eta biokimikoa bat eginez arazoaren ulermen sakonago batera hel gaitezkeela defendatzen dugu.
#### 1.1.1. Lagin-biltze pasiboa
Lagin-biltze pasiboa monitorizazio-lanabes berritzaile bat da, bi helburu nagusi dituena: (i) denboran zeharreko kutsatzaileen kontzentrazioa neurtzea, eta (ii) zelatari-lana egitea, hau da, bioeskuragarri dagoen kontzentrazioaren erakusle izatea.
Lagin-biltze pasiboan, lagin-biltze pasiboko gailuak uretan dauden analitoak fluxu aske baten barruan jasotzen ditu. Prozesu horietan, lagin-biltze pasiboko materialaren ezaugarriek berebiziko funtzioa jokatuko dute. Metaketa zinetika-ekuazio honen bitartez azal daiteke:
$$C_S(t) = C_w \frac{k_1}{k_2} (1 - e^{-k_2 t}),$$
(1)
non Cs baita denbora jakin batean (t) lagin-biltze pasiborako materialak jaso duen analitoaren kontzentrazioa; $C_w$ , uraren kontzentrazioa momentu horretan, eta $k_1$ eta $k_2$ , metaketa- eta askapen-abiadura konstanteak, hurrenez hurren.
Lagin-biltze pasiboaren prozesuan, bi egoeratan lan egin daiteke. Hasieran, egoera zinetikoa dugu, eta amaieran, oreka egoera, laginketa pasiboko materiala edo fasea ase den puntua. Orekan dagoen puntuan abiadura-konstanteek bat egiten dute, eta haien zatiketa $K_{\rm D}$ partizio konstante izenez ezagutzen da.
$$C_{\rm S}(t) = C_{\rm w} K_{\rm D} \tag{2}$$
Eta jasotako masa bezala adierazi nahi baldin bada:
$$M_{\rm s}(t) = C_{\rm w} R_{\rm s} t \tag{3}$$
Ms-k denbora jakin baten ondoren lagin-biltze pasiborako fasean dagoen analitoaren masa adierazten du, eta $R_s$ (L day<sup>-1</sup>) lagin-biltzearen abiadura da. Azaldutakoarekin honela idatz dezakegu analitoaren xurgapena deskribatzen duen eredua:
$$M_s(t) = C_w V_s K_D \left( 1 - e^{\frac{R_s t}{K_D V_s}} \right). \tag{4}$$
V<sub>s</sub> da laginketa pasiboko fasearen bolumena.
Lagin-biltze pasiboa egiteko, hainbat medio edo hainbat fase mota erabiltzen dira gaur egun. Lan honetan, polidimetilsiloxanozko (PDMS) hagatxo birakaria (*stir-bar*, SB), mintzez estalita dagoen eta gainazal xurgatzailea duen hagatxo birakaria (MESCO/Stir-bar, M-SB) eta polietersulfonazko
(PES) tutuak erabili ziren. MESCOk dentsitate baxuko polietilenozko mintza erabiltzen du fase polimerikoa babesteko.
# 1.1.2. *Muskuiluak eta biokontzentrazioa*
Organismo urtarrak uraren kalitatearen berri emateko lekuko aproposak dira. Muskuiluak mundu osoan zehar dauden organismoak dira eta euren behatzaile-erabilera oso zabalduta dago munduan. Biotak berak dituen gantz-ehunei esker eta kutsatzaile hidrofobikoek gantzei dieten afinitateari esker, kutsatzaileak metatzen dira, eta haiek neurtzeko gai izaten gara. Horretarako, erauzketa-teknika eta neurketa-teknika egokiak erabili behar dira. Guk matrize solidoko fase dispertsioaren bidez egin genuen muskuiluen erauzketa, eta neurketarako, masa-espektrometro bati akoplatutako gas-kromatografia erabili genuen [20]. MSPD teknika 2000. urtetik erabiltzen da, eta haren prozedura erraza eta erabilgarria da. Izan ere, muskuiluetan hainbat kutsatzaileren erauzketan asko erabiltzen da [21-25].
### 1.1.3. *Metabolomika*
Metabolomikak, mintzaren, zelularen eta jariakin biologikoetako metabolitoen konposizioa neurtzeko prozedura analitiko osoa hartzen ditu bere gain. Analisi metabolomikoa teknologia omikoen parte da. Teknologia omikoak sistema biologikoen azterketan ezinbesteko baliabide bihurtu dira. Adibidez, genomikak geneak aztertzen ditu; transkriptomikak, RNA mezulariak; proteomikak, proteinak, eta metabolomikak, metabolitoak (lipidomikak metabolomikaren azpitalde bezala lipidoak aztertzen ditu, ikusi 1. irudia) [26].
Metabolitoak sistema biologikoetan diren pisu molekular baxuko (<1.500 Da) konposatu organikoak dira. Metabolitoak sistema biologikoetako bide metabolikoetako entzimen erreakzioetako substratuak, tarteko produktuak edota produktuak izan daitezke. Bi metabolito mota bereiz daitezke: endogenoak eta exogenoak. Endogenoak sistema biologiko naturalaren parte dira: geneek adierazitako entzimen substratuak edota produktuak. Exogenoak, ordea, konposatu xenobiotikoen eraldaketa-produktuak dira.
Metabolomikaren bidez hiru helburu bete daitezke gaur egun: alde batetik, profil metabolikoa biltzea; bestetik, hatz-marka metabolikoa zehaztea eta, azkenik, bide metabolikoa argitzea.
Metabolomikako analisietan lau teknika dira nagusi: NMR espektroskopia, erresoluzio altuko masa espektrometria (HRMS), likido- eta gaskromatografiari akoplatutako masa-espektrometria (LC-MS eta GC-MS). Profil metabolikoaren determinazioak aplikazio asko ditu gaur egun farmakoen garapenean edota ingurumeneko analisietan: osasun egoeraren diagnosia, elikadura arloko ikerketak, landareen mekanismoen azterketa.

**1. irudia.** Teknologia omikoen eskema, dagozkion analisi-helburu eta metodoekin.
NMR neurketa nukleo atomikoaren momentu magnetikoaren eta kanpo-eremu magnetiko baten arteko erresonantzian oinarritzen da. Nukleo atomikoak eta haren desplazamendu kimikoak nukleoak inguruan dituen atomoen eragin zuzena jasaten dute; horrek, analitoaren egituraren berri ematen du. NMRko datuen interpretazioak, metabolitoen kontzentrazioaz gain, egitura kimikoaren informazioa ematen du. Espektroko gailurren azalerak eta garaierak metabolitoen kuantifikazioan erabiltzen dira.
NMRn oinarritutako metabolomikako analisi bat egiterakoan, ehunka metabolito neur ditzakegu aldi berean eta modu ez-zuzenduan (*non-target*). Datuak eskuratutakoan beharrezkoa da osagai askotariko analisia egitea hiru helburu nagusi betetzeko: (i) klaseen arteko bereizketa eragiten duten aldagaiak bereiztea, (ii) klase bakoitzaren profila lortzea, eta (iii) klaseen sailkapena eta taldekatzeak behatzea.
Osagai askotarikoen analisien artean karratu txiki partzialen erregresioan oinarritutako diskriminazio-analisia (PLS-DA) aukeratu da. PLS-DA gainbegiratutako teknika kimiometrikoa da. PLS erregresio-teknikak X datu-matrizea Y erantzun-matrizearekin erlazionatzen du. PLS-DA, ordea, PLS erregresio teknikaren alternatiba bat da. PLS-Dan, osagai nagusien analisian (PCAren) gertatzen den modu bertsuan, datu-matrize originala jatorrizko aldagaien konbinazio linealak diren aldagai latenteekin azaltzen da (PCak edo LVak). PLS-DA PLS erregresio bat da, baina erantzuna aldagai kategorikoa da, lagin bakoitzaren klasea, guk aurrez adierazi dioguna. Ondorioz, neurtutako aldagaietatik lortuko diren PLSko osagaiek bi konpromiso bete behar dituzte: erantzunak (klaseak) iragartzeko gai izan behar dute, eta klase bakoitzeko laginen aldagai neurtu guztiak azaltzeko gai izan behar dute. Datu-matrizearen joera eta multzokatzeak aztertzeko, sortutako ereduko aldagai latenteen proiekzioak aztertzen dira (*scores* delakoak). Eta aldagaiek laginen banaketa horretan duten eragina edo pisua aztertzeko, *loadings* delakoak aztertzen dira.
Eredu sinplifikatuago bat lortzeko asmoz, OPLS-DA erabiltzen da; hau da, seinaleen zuzenketa ortogonala (*orthogonal signal correction*, OSC) aplikatzen da PLS-DA ereduaren eraikuntzan. Azken finean, OSC zuzenketan erantzunak edo klaseak azaltzeko balio ez duten aldagaiak baztertzen ditu eredua eraikitzean. OPLS-DA asko erabiltzen da NMR metabolomikan, adibidez adina, sexua, dieta eta gisako faktoreen eragina murrizteko.
PLS-DA analisietatik aldagai garrantzitsuenak (VIP delakoak. *Variables Importance on Partial Least Squares (PLS) projections*) eskuratzen dira. Izan ere, analisi horietako aldagai garrantzitsuenen proiekzioak dira. VIP balioak PLSko ereduan aldagaiek duten pisuaren eta azaltzen duten bariantzaren adierazpena dira. VIPak aztertzeko orduan, 1 baino balio altuagoa duten balioak hartzen dira kontuan.
Behin informazio hori jasota, webgune eta artikuluetako seinaleen desplazamenduetan oinarrituta, gure aldagaien identifikazioa egiten dugu. Behin metabolitoak identifikatu direnean, aztertzen da zein bide metaboliko dauden aldatuta. Jasotako informazioarekin gaixotasunen diagnosia, toxikologia-azterketa, nutrizio-egoera eta estresen efektuen eraginak ulertzeko gai izan gaitezke.
### 1.1.4. *Histologia*
Muskuiluak organismo zelatari moduan erabiltzen dira itsasoko kutsadura monitorizatzeko [27]. Baina, batzuetan, monitorizazio horietatik lortutako datu biologikoak eta kimikoak interpretatzea zaila izaten da; batez ere, kontrolpean ez dauden aldagai kopurua oso handia delako. Tenperaturak, gazitasunak, janariaren eskuragarritasunak, urtaroak, gonaden garapenak eta abarrek eragin zuzena dute faktore horiek guztiek neurtutako parametroen erantzunean [28]. Nahasgarriak izan daitezkeen faktoreak ezagutzea eta emaitzen interpretaziorako irizpide sendoak izatea erabakigarria da kutsaduraren eraginak identifikatu ahal izateko.
Ahalik eta faktore gehien kontrolpean izateko, laborategiko baldintza kontrolatuetan egindako esperimentua egin genuen, kutsatzaileen koktelaren eraginak ulertu ahal izateko. Ingurumeneko hainbat kutsatzailek (hala nola metalek, hidrokarburo aromatikoek, konposatu kloratuek, alkilfenolek, olioak, petrolioak, eta gure itsaso eta itsasbazterretan aurki ditzakegun haiek) muskuiluetan gaixotasunak eragiten dituzte [29]. Eraginaren garrantzia ehunen kalteberatasunaren mendekoa izango da, baina baita kutsatzailearen naturaren eta kontzentrazioaren araberakoa ere. Alterazio biokimikoak zelulen prozesuetan eta funtzioetan izaten dute eragina, eta denborarekin aldaketa fisiologiko eta morfologikoak azaltzen dituzte. Aldaketa fisiologiko eta morfologikoek gaixotasun jakin batzuk identifikatzeko balio dute. Beraz, aldaketa histopatologikoen kausak aldaketa metabolikoetan oinarritzen dira. Hanturako kalteak eta erantzun hiperplastikoak adibidez, organismoaren osasun eskasaren adierazgarri dira.
### 2. **Helburuak**
Oraindik ez dago ingurumen-monitorizaziorako estrategia bateraturik, eta jakintza arlo bakoitzean, bakoitzak beren ohiko analisiak egiten jarraitzen du. Guk, lan honetan, baldintza kontrolatuetan egindako esperimentuan, biologoen eta kimikoen elkarlana proposatzen dugu monitorizazio estrategia gisa. Estrategia horien erabilera frogatu nahi izan dugu lan honetan. Lau zatitan banatzen da gure estrategia:
- ii(i) Lagin-biltze pasiboa eta uraren analisi puntualak.
- i(ii) Muskuiluak organismo zelatari moduan biokontzentrazioaren neurketarako.
- (iii) Erresonantzia magnetiko nuklearrean oinarritutako metabolomikako analisiak muskuiluen hemolinfan, oinetan eta gonadetan.
- (iv) Histologiako analisiak.
### 3. **Materialak eta metodoak**
#### 3.1. **Kontrolatutako baldintzetan egindako esperimentuak**
Esperimentuak Euskal Herriko Unibertsitateko Plentziako itsas estazioan (PiE, UPV/EHU) egin ziren baldintza kontrolatuetan. PiEren abantaila nagusietako bat hau da: iragazitako itsas ur naturalaren emari jarraitua dugula da.
Bi esperimentu mota planteatu ziren. Lehen esperimentuan, bi egunik behin ur dopatuaren berritzea egin zen (10, 100 eta 1000 ng L–1-ko kutsatzaile hidrofoboen koktela erabiliz), eta bigarren motako esperimentuan, kutsatzaile hidrofoboen koktelaren fluxu-emari konstantean lan egin genuen. Fluxu-emari konstantean bi esperimentu egin genituen: batetik, kutsatzaile-kontzentrazio altua (100 ng L–1) eta nahaste zabala erabili genituen, eta bestetik, kutsatzaile-maila baxua (20 ng L–1) eta nahaste sinplea erabili genituen.
### (i) *Muskuiluen bilketa eta aklimatazioa*
Muskuiluak (*Mytilus galloprovincialis*) Mundakako itsasertzean batu ziren. Laginketa-puntua Bizkaiko kostaldeko erreferentziako puntu «garbia» da [30]. Laginak 2014ko otsailean eskuz jaso ziren. Batutako muskuiluak, luzeraz, 3,5-4,5 cm tartekoak ziren, eta adin-tarte bertsua zuten [31].
Aklimatazioa eta purga 1 m3-ko tanke batean egin zen, eta lehenengo 48 h-etan ez zitzaien janik eman. Denbora-tarte hori pasatu ostean, jan komertziala (Coraliquid, SERA) eman zitzaien astebeteko aklimatazioan.
## (ii) *1. esperimentua: bi egunik behin aldatutako ur dopatua*
Esperimentu horretan lau talde izan genituen: kontrol-taldea, kontzentrazio baxueneko taldea (10 ng L*–*1, L), tarteko kontzentraziokoa (100 ng L*–*1, ME) eta kontzentrazio altuenekoa (1.000 ng L*–*1, H). Tanke bakoitzean 30 L ur, 36 muskuilu eta airea etengabe pasarazten zen.
Ura bi egunik behin aldatzen zen, eta zegokion kutsatzaile-nahastea gehitzen zen. 14. egunean jaso ziren metabolomikarako laginak (hemolinfa bakarrik). Metabolomikako analisietarako talde bakoitzeko 5-10 muskuilu erabili genituen esperimentu guztietan.
Esperimentuan erabili zen kutsatzaile-koktela: (i) alkilfenolak —4-*tert*oktilfenola (4tOP), 4-*n*-nonilfenola (4nOP)— (ii) konposatu organofosforatua —klorpirifos (Clorp), Klorfenbinfos (Clor)—, (iii) konposatu organokloratuak —alfa-hexakloroziklohexanoa (*α*-HCH), *β* –HCH, *γ*-HCH, *δ*-HCH, 2,4'-dikloro difenil dikloroetanoa (2,4'-DDD), 4,4'- DDD, 4,4' dikloro difenil dikloroetilenoa (4,4'-DDE), 2,4'- dikloro difenil trikloroetanoa (2,4'-DDT), 4,4'-DDT, Triklosan— (iv) musketa poliziklikoak —galaxolidea (HHCB), tonalidea (AHTN), (v) Ftalatoak: butilbenzilftalatoa (BBP), Di(2-etilhexil)ftalatoa (DOP)—.
**Esperimentuko behaketa garrantzitsuena:** 13. egunean, 1.000 ng L*–*1 eko kutsatzaileen nahasteko tankeko muskuilu denen errutea gertatu zen (kontrolean ez).
- (iii) *2. esperimentua: 100 ng L–1 kutsatzaile hidrofoboren koktelaren fluxuemari konstantean*
- 2. irudian ikus dezakegun moduan, hiru tanke erabili ziren esperimentuan: (1) laginketa pasiborakoa, 50 L-koa; (2) ur kutsatutan muskuiluak jartzekoa, (1) tankeari konektatuta zegoena, 65 L-koa eta (3) kontrolerako muskuiluena, ur emari garbi independenteduna, 65 L-koa.
Muskuiluak 160ko talde bitan banatu ziren, kontrolak eta kutsatutakoak, eta dentsitate altuko polietilenozko 65 L-ko tanketan sartu ziren. Kutsatzaile-nahastea altzairu herdoilgaitzezko tankera gehitzen zen lehenbizi. Bertan, laginketa pasiborako karrusela jarri zen. 5 L h–1-eko ur-emari kontrolatua erabili zen (ponpekin kontrolatua), ura berritzeko eta kutsatzaileak 100 ng L–1-eko kontzentrazioan mantentzeko (1) eta (2) tankeetan.
Esperimentuan erabili zen kutsatzaile-koktela: (i) alkilfenolak —4tOP, 4nOP—; (ii) konposatu organofosforatuak —Clorp, Clor—; (iii) konposatu organokloratuak —*α*-HCH, *β* –HCH, *γ*-HCH, *δ*-HCH, 2,4'-DDD, 4,4'- DDD, 4,4'-DDE, 2,4'-DDT, 4,4'-DDT, Triklosana—; (iv) musketa poliziklikoak —HHCB, AHTN—; (v) ftalatoak —BBP, DOP—.
**Esperimentuko behaketa garrantzitsuena.** Esperimentu honetan, 0, 3., 5., 8., 10., 12. eta 14. egunetan laginak jasotzeko asmoa genuen, baina esperimentua hasi zen egun berean muskuiluen errute orokorra gertatu zen, eta 5 egunen buruan muskuilu denak hil ziren (kontrolean ez). Badirudi fluxu jarraituak eta kutsatzaileen kontzentrazioa konstante ziurtatzeak eragin zuzena duela esposizioan eta baita ondorioetan ere.
- (iv) *3. esperimentua: 20 ng L–1 kutsatzaile hidrofoboren koktelaren fluxuemari konstantean*
- 2. esperimentuko diseinu bera erabili zen 3. esperimentu honetan. Kasu honetan, ordea, kutsatzaile-nahastearen kontzentrazioa bost aldiz baxuagoa izan zen: 20 ng L–1. Gainera, kutsatzaile-nahaste sinpleagoa erabili zen koktelean.
Esperimentuan erabili zen kutsatzaile-koktela: (i) alkilfenolak, 4tOP; (ii) konposatu organofosforatuak, Clorp; (iii) konposatu organokloratuak —α-HCH, 2,4-DDD, 4,4'-DDD, 4,4'-DDE, Triklosana—; (iv) musketa poliziklikoak —HHCB, AHTN—; (v) ftalatoak —BBP, DOP—.
**Esperimentuko behaketa garrantzitsuena:** 3. egunean errutea hasi zen (kontrolean ez).


**2. irudia.** 2. esperimentuaren eskema eta diseinua, laginketa pasiboko karrusela eta muskuiluak.
### 3.2. **Lagin-biltze pasiboa eta laginketa puntualak**
Lagin-biltze pasiboari dagokion metodologia lantaldekook argitaratua dugun artikuluan aurki daiteke [32]. 3. irudian laburbildu ditugu metodologia horri dagozkion pausorik garrantzitsuenak. Lagin-biltze pasiboko hiru hurbilketa erabili ziren: SB, M-SB, MESCO eta PES tutuak. Hagatxo birakarien kasuan, zuzenean neurtu ziren Gerstelean desortzio termikoan (TD) oinarritutako erauzketari esker; PESak, ordea, kimikoki erauzi eta bolumen handiko GC-MS bidez neurtu ziren.
Lagin-biltze puntualean (*spot sampling*), SB hagatxo birakariekin egin zen erauzketa laborategian, eta hori ere TD-GC-MS bitartez neurtu zen zuzenean.

**3. irudia.** Lagin-biltze pasiboko eta lagin-biltze puntualeko prozeduraren eskema.
### 3.3. **Muskuiluak eta biokontzentrazioak**
Muskuiluak minutuero 30 mL ur iragazteko gai dira [33] jakiak eskuratzeko, eta ondorioz, ingurumeneko kutsatzaileak metatzen dituzte. Hori horrela izanik, muskuiluen biokontzentrazioa kalkulatzeko, MSPD erauzketan oinarritutako eta gure lantaldean optimizatutako metodoa erabili genuen (ikusi 4. irudia) [22]. Biokontzentrazio-faktorea (BCF), organismo batek ingurumenetik kutsatzaile jakin bat metatzeko duen gaitasuna da.

**4. irudia.** Muskuiluen biokontzentrazioa neurtzeko prozeduraren eskema, MSPD bidezko erauzketa.
# 3.4. **NMR metabolomika**
Metabolomikako analisietan laginaren tratamendua pauso kritikoa da. Batez ere, laginaren osotasuna bermatzeko kate-hotza ez apurtzea berebizikoa da.
Lan horretan muskuiluen jariakina eta 2 ehun aztertu ziren: hemolinfa, oina eta gonada. Hemolinfa, muskuilua bizi zegoelarik, muskulutik xiringa batekin jaso zen (150 µL-450 µL inguru jasotzeko gai izan ginen). Bestalde, 25-100 mg masa tarteko oin eta gonadak batu genituen eskalpeloaren eta artazien laguntzaz. Ahal bezain lasterren nitrogeno likidotan bat-batean izoztu genituen, eta ondoren, *–*80 ºC-an gorde ziren laginak.
Ehunen metabolito hidrofiliko eta hidrofoboen erauzketa konbinatua egin zen, kloroformo-, metanol- eta MilliQ ur-nahastea eta Precellys-cryolys homogeneizatzailea erabiliz. Prozeduratik eskuratutako fase polarrak (eta hemolinfak) liofilizatu egin ziren, eta erauziak neurketa-egunera arte –80 ºC-an gorde ziren. Lagin-tratamendua, mundu-mailan NMRko ingurumen metabolomikan erreferente den Mark Viant ikertzailearen taldekoek optimizatutako lanean oinarritu da [34, 35].
Liofilizatutako erauziak ur deuteratutan prestatutako pH 7,4ko tanpoiko 550 µL-tan berreratu ziren. NMRko neurketak SGIkerreko (UPV/ EHU)ko 500 MHz Bruker AVANCE 500 espektrometroan egin ziren. Behin NMRko datuak eskuratuta, espektroak Matlab-era inportatu ziren *RBNMR* funtzioa erabiliz, eta bi analisi mota egin ziren: PCA eta OPLS-DA. PCA analisia datuen distribuzio eta ezabatu beharreko lagin susmagarriak topatzeko erabili zen. OPLS-DA erabiltzeak, ordea, taldeen arteko bereizmena handitzea eta VIPak eskuratzea du helburu. Modu horretan lortutako informazioarekin, aldagai garrantzitsuenen seinaleen identifikazioa egin zen. Behin seinale (desplazamendu kimikoak) bereizgarriak zeintzuk diren ezagututa, metabolitoen seinaleen esleipena egiteko sarean aurkitutako data-baseetan [36-38] eta artikulu zientifikoetan oinarritu ginen [39-43, 43].
# 3.5. **Muskuiluen analisi histopatologikoa**
Biologoek egindako analisi histopatologikoaren bidez lortutako emaitzarik adierazgarrienak jaso ziren. Horretarako, laginak finkatu eta parafinatan prestatu ziren. Ondoren, 5 µm-ko ebakiak egin ziren mikrotomoan, eta, albumina erabiliz, beirazko portetan jarri ziren. 24 orduz lehortzen izan eta gero, 37 ºC-an hematoxilina- eta eosina-tindaketa egin zen. Mikroskopioaren bidez, digestio-glandulako zelula motak, epitelioa eta egituran izandako aldaketak behatu ziren. Era berean, zelula basofilikoen bolumena, gonaden garapen-puntua, etab. behatu ziren.
#### 4. **Emaitzak eta eztabaida**
Atal hau hiru zati nagusitan banatu da. Alde batetik, muskuiluetako eta biltze-pasiboko metaketari dagozkion emaitzak; bestetik, azterketa metabolikoari dagozkionak, eta, azkenik, histologia-azterketatik lortutako emaitza esanguratsuenak.
### 4.1. **Muskuiluen metaketa eta lagin-biltze pasiboaren bidezko jarraipena**
Lan esperimental honetan, aldi berean, bi eginkizun bete ziren: lagin biltze pasiboaren kalibrazioa SBa (hagatxo birakaria, *stir-bar*) erabiliz eta baldintza bereko muskuiluen esposizioa. Horrez gain, beste saiakera batean, muskuiluen esposizioa modu ez-jarraituan egin zen, eta horretan neurtutako metaketaren berri emango da. Lagin-biltze pasiboari dagokionez, SBei dagozkien biltze- edo xurgatze-abiadurak (Rs, *sampling rate*, L·egun*–*1) determinatu ziren bi gazitasun-mailatan (% 15 eta % 30), Posada-Ureta *et al.*ek (2016) [44] adierazi zuten bezala, eta lortutako Rs-en emaitzak. Aurretiaz publikatutako emaitzak beharrezkoak izan dira lan honetako emaitzak eskuratzeko.
Lehen eta hirugarren saiaketetan, esposizio ez-jarraituan (1. esperimentua) eta 20 ng L*–*1-eko esposizio jarraituan (3. esperimentuan) hain zuzen, kutsatzaile organikoen kontzentrazioak determinatu ziren muskuiluetan. Emaitza horiek 1. taulan laburbildu dira. Taulan ikus daitekeen bezala, muskuiluetan bildutako analitoen kontzentrazioak oso bestelakoak dira. Kontzentrazio-maila altuenak DDD, DDE eta DDTaren kasuetan neurtu ziren.
**1. taula.** 1. eta 3. esperimentuetako (e eguna izanik) muskuiluetan neurtutako kutsatzaileen kontzentrazioen laburpena (ng g–1), dagokien desbideratze estandarrarekin (esperimentala)
| Saiaketa | HHCB | AHTN | Clorp | 4,4-DDE | 2,4-DDD | 4,4-DDD | 4,4-DDT |
|-------------------|----------|-----------|----------|----------|-----------|----------|-----------|
| Cw, 1.000 ngL–1 | 49±70 | 42±80 | 31±44 | 499±440 | 539±490 | 713±600 | 7556±2546 |
| Cw, 100 ngL–1 | 11,2±0,5 | 6±3 | 28±50 | 64±50 | 71±10 | 99±11 | 603±660 |
| Cw, 10 ngL–1 | 9,2±0,4 | 2,29±0,07 | 15±60 | 8,4±0,2 | 5,91±0,08 | 7,6±0,3 | 47,9±0,60 |
| Cw, 20 ngL–1, 3e | 6±1 | 2,1±0,2 | 11,0±0,4 | 12,0±0,7 | 29±10 | 15±10 | 22±10 |
| Cw, 20 ngL–1, 7e | 8,8±0,4 | 2,7±0,2 | 23±20 | 15,5±0,8 | 41±10 | 17,4±0,9 | 30±20 |
| Cw, 20 ngL–1, 14e | 10±10 | 0,4±0,2 | 32±10 | 17,4±0,6 | 46±20 | 20±20 | 45±50 |
Lehen saiaketari dagokionez, emaitza guztiak 14 eguneko esposizioaren ondorengoak dira, eta lortutako kontzentrazioak ikusita, haien arteko erlazioak aztertu ziren. Izan ere, metaketa egoera iraunkorrean gertatuko balitz, hau da, denborarekiko joerarik gabe, eta uretako kontzentrazioa 10 aldiz handiagotu ostean, muskuiluetako kontzentrazioak ere modu berean egin beharko luke gora. Hori horrela balitz, kontzentrazio nominalak 10etik 100era edo 100etik 1.000ra igaro ondoren, hamar aldiko jauziak nabarmendu beharko genituzke muskuiluetan eta 10etik 1.000ra, aldiz, 100 aldiko jauzia. Erlazio esperimental guztiak 5. irudian irudikatu dira, eta, ikus daitekeen bezala, espero ziren jauziak soilik betetzen dira DDT eta haren eratorriekin. Musketekin eta klorpirifosekin, ordea, jauziak espero zirenak baino askoz apalagoak izan ziren.
Lortutako emaitzak azaltzeko hurbilketa bi aurkitu ditugu. Alde batetik, muskuiluen metaketa egoera iraunkorretik urrun izatea, eta, beraz, oraindik nolabait ase gabe izatea, eta, bestetik, uretako kontzentrazioa nominala baino baxuagoa izatea, hormetan eta hodietan eta abarretan atxiki ondoren.

**5. irudia.** 1. esperimentuko kontzentrazioen proportzioak, kontzentrazioa 10 aldiz eta 100 aldiz handiagotzean, dagokien desbideratze estandarrarekin.
Nolanahi ere, 2. taulan, honako balio hauek bildu dira: DDT eta haren eratorrien muskuiluetan neurtutako kontzentrazioen eta uretako kontzentrazio esperimentalen arteko erlazio logaritmikoak (log BCF), erreferentzietan muskuiluen kasurako aurkitutako balio esperimentalak [45] eta EPA Suite delakoaren bidez estimatutako balio teorikoak, ChemSpider-tik eskuragarriak [19]. Ikusten denez, balio esperimentalak, doiak izan arren, erreferentzietatik behera daude. Ziurrenik, kasu horietan ere, kontzentrazio nominala ez da izan benetakoa eta, saiaketa berak ere ura aldizka aldatu beharra zuenez, espero ziren balioetatik urrun aurkitu ziren kontzentrazioak. Kutsatzaile-esposizioaren metodologiak edo protokoloak, hau da, aldizkakoa edo jarraitua izateak, eragin argia du.
**2. taula.** 1. esperimentuko kutsatzaileen kontzentrazioaren eta uretako kontzentrazioaren arteko erlazio logaritmikoa (log BCF), dagokien desbideratze estandarrarekin.
| | 4,4-DDE | 2,4-DDD | 4,4-DDD | 4,4-DDT |
|----------------------|-------------|-------------|-------------|-------------|
| log BCF 1.000 ng L–1 | 2,71 ± 0,04 | 2,74 ± 0,04 | 2,86 ± 0,01 | 3,9 ± 0,1 |
| log BCF 100 ng L–1 | 2,81 ± 0,04 | 2.86 ± 0,06 | 3,01 ± 0,05 | 3,79 ± 0,05 |
| log BCF 10 ng L–1 | 2,94 ± 0,01 | 2.78 ± 0,01 | 2,89 ± 0,02 | 3,69 ± 0,01 |
| log BCFesp | 3,70-4,30 | 3,96-4,42 | 3,96-4,42 | 4,37 |
| log BCFteor | 4,31 | 3,82 | 3,93 | 4,62 |
Hala ere, BCF balio esperimentalen erkaketa egitea ez da horren zuzena, zeren, analitoaren ezaugarriez gain, matrize biologikoaren ezaugarriak ere behar baitira kontuan hartu. Asko aldatzen da proteina eta lipidoen proportzioa espeziaren, tamainaren, adinaren, jatorrizko tokiaren, ugalketa-mailaren eta baita urtaroaren edo garaiaren arabera. Izan ere, iragazte-ratioa, izandako elikadura eta aipatutako faktore horiek guztiak zuzenki erlazionatuta daude muskuiluek izaten dituzten BCF balioekin.
Hirugarren saiaketako emaitzek denboraren araberako neurriak zituzten, eta datu horietan oinarrituz BCF balio esperimentalak eta denborarekiko mendetasuna aztertu ziren. Kasu horretan nabarmendu zen 3. egunetik 14. egunerako bitartean balioak gero eta handiagoak egiten zirela modu lineal batera hurbiltzean; beraz, argi zegoen BCF balioak ez zirela egoera iraunkor batera egokitu zirenak. Hori zela eta, lagin-biltze pasiboan oinarritutako azterketa zinetiko bat egin zen.
Metaketari dagokion eredurik sinpleena atal bakarrekoa da, eta haren metaketaren adierazpena hauxe da:
$$C_{musk}(t) = C_w \frac{k_1}{k_2} (1 - e^{-k_2 t}),$$
(5)
non $C_{musk}$ eta $C_w$ baitira, hurrenez hurren, muskuiluetan eta uretan dauden kontzentrazioak; $k_1$ eta $k_2$ , metaketaren eta eliminazioaren abiadura konstanteak, hurrenez hurren, eta t, igarotako denbora. Muskuilua metaketa egoera iraunkorretik urrun bada, eliminazioa arbuiagarria da metaketarekiko; beraz, adierazpen hori honelaxe laburtu ahal da:
$$C_{musk} = C_w k_1 t. (6)$$
Azken ekuazio hori aplikatu zen SBen emaitzetan, non SB bakoitzak metatutako masa (ng-tan) determinatu zen esperimentalki eta SB bakoitzak zuen PDMSko bolumenetik eta haren dentsitatetik (47 $\mu L$ eta 965 kg·m³) SBtako kontzentrazioak ziren. Modu bertsuan muskuiluetako kontzentrazioak kalkulatu zirenez, bien erlazioa ( $C_{musk}$ eta $C_{SB}$ ) denborarekiko irudikatu zen 6. irudian 2,4-DDDren kasuan. Kasu bietan uretako kontzentrazioa ( $C_{\rm W}$ ) bera eta ezaguna izan zenez, irudi horietatik kalkulatu genituen metaketa konstantearen balioak ( $k_{\rm l}$ , malda) eta haien balioak 3. taulan bildu dira, doiketaren erregresio koefizienteekin batera.
Muskuiluen metaketa SBena baino askoz mantsoagoa izan arren, emaitzak ondo doitzen dira eredu sinple berera, eta beraz, batean hautematen diren ondorioak besteari egokitu ahal zaizkio.

**6. irudia.** Zinetikoki SBek eta muskuiluek zuten jokamoldearen erakusgarri 2,4- DDDren adibidea.
| 3. taula. | | | | | Zinetikaren azterketa: muskuiluen eta SBen konparaketa. |
|-----------|--|--|--|--|---------------------------------------------------------|
|-----------|--|--|--|--|---------------------------------------------------------|
| | HHCB | AHTN | Clorp | 4,4-DDE | 2,4-DDD | 4,4-DDD |
|-----------------------------|-------|-------|-------|---------|---------|---------|
| malda muskuilu (k1, egun–1) | 0,75 | 0,29 | 4,28 | 1,08 | 3,37 | 1,05 |
| R2 muskuilu | 1,00 | 0,95 | 1,00 | 1,00 | 0,98 | 0,99 |
| malda SB (k1, egun–1) | 58,43 | 62,84 | 62,84 | 22,05 | 48,51 | |
| R2 SB | 0,97 | 0,98 | 0,99 | 0,98 | 0,98 | |
#### 4.2. **NMR metabolomika**
NMRko analisiak hemolinfan, oinetan eta gonadetan egin ziren, eta emaitzen erakusgarri gisa 3. esperimentua aukeratu da. Behin metabolito hidrofilikoei dagozkien NMR espektroak jasota, kimiometria erabili zen emaitzak aztertzeko. Aldakortasun biologikoa oso handia agertzen dute muskuilu basatiek. Hori dela eta, OPLS-DA bezalako analisi-baliabideak beharrezkoak izan ziren faktore naturalen eragina murrizteko eta guk eragindako estres-faktorearen eragina azaleratzeko.
### 4.2.1. *3. esperimentuko emaitzak*
Jariakinaren eta ehunen analisi kimiometrikoa egin ostean, emaitzak bateratu, eta interpretazio bateratua ematen saiatu ginen. Behin metabolitoen seinaleen esleipena egiaztatuta, VIPen tauletan batu genituen zenbait metabolito interesgarri. Interpretazioa errazteko asmoz, kontrolarekiko adierazi genituen seinaleak eta metabolitoen joerak koloreen bitartez adierazi genituen beromapetan (*heatmap*).
#### (i) Hemolinfa
Hemolinfa-laginekin eraikitako OPLS-DA ereduan 3 osagai nagusi erabili ditugu x matrizearen % 45,55eko bariantza eta y matrizearen % 82,19ko bariantza azaltzeko.
7. irudiko *scores*-etan, lehen osagaiak 7. eguneko klasea kontroletik eta 3. eguneko klasetik bereizten ditu. Bigarren osagaiak, kontrola 3. eguneko datuetatik bereizten laguntzen du. 4. taulan adierazitako VIPek agerian uzten dituzte 7. eguneko klasean homarina eta betaina bezalako osmolitoen igoerak. 3. Egunean aipagarria da VIPetan adierazitako metabolito gehienen aldaketa nabarmena ageri zela.
**4. taula.** 20 ng L–1-eko esperimentuan jasotako hemolinfen klaseak ezaugarritzen dituzten VIPetako metabolito garrantzitsuenen aldaketak laburbiltzen dituen taula. Datuak kontrolarekiko adierazita daude eta euren joerak errazago interpretatzeko koloreztatuak daude (berdez balio txikiagoak eta gorriz altuagoak).
| Metabolitoa | ppm | E1_H_kontrola | E2_H_3egun | E3_H_7egun |
|------------------------|-------|---------------|------------|------------|
| leuzina/isoleuzina | 0,953 | 1,00 | 1,34 | 0,06 |
| metilmalonatoa | 1,248 | 1,00 | 0,49 | 1,48 |
| laktatoa | 1,335 | 1,00 | 1,42 | 0,23 |
| alanina | 1,485 | 1,00 | 1,65 | 0,12 |
| azetatoa/azetoazetatoa | 1,923 | 1,00 | 1,91 | 0,71 |
| ornitina | 1,935 | 1,00 | 2,73 | 0,25 |
| pirubatoa | 2,402 | 1,00 | 0,43 | 1,55 |
| sukzinatoa | 2,424 | 1,00 | 1,80 | 0,10 |
| aspartatoa | 2,849 | 1,00 | 1,70 | 0,06 |
| kolina | 3,204 | 1,00 | 0,82 | 1,11 |
| glizerofosfokolina | 3,222 | 1,00 | 1,35 | 0,92 |
| fosfokolina | 3,227 | 1,00 | 0,91 | 1,19 |
| betaina | 3,276 | 1,00 | 0,44 | 1,55 |
| glukosa | 3,424 | 1,00 | 0,42 | 1,54 |
| glizina | 3,557 | 1,00 | 2,03 | 0,23 |
| homarine | 4,364 | 1,00 | 0,44 | 1,56 |
| ATP/ADP | 8,542 | 1,00 | 2,18 | 0,11 |

**7. irudia.** 3. esperimentuko hemolinfa-datuekin eraikitako OPLS-DA ereduaren *scores-*ak (goikoa) eta *loadings-*ak (behekoa).
### (ii) Gonada
Gonadaren kasuan 3. eguneko zenbait lagin baztertu behar izan genituen arazo teknikoak direla kausa, eta 2 lagin bakarrik ditugu klase hau azaltzeko. OPLS-DA eredua, 8. irudian ikusten den bezala, kontrol-taldeak distortsionatzen du, kontrol-taldea gainerako taldeekin konparatuz oso ezberdina delako. 8. irudiko OPLS-DA ereduak x matrizearen % 54,32ko bariantza eta y matrizearen % 36,70eko bariantza azaltzen du.
5. taulan adierazi dira ereduaren VIPetatik eskuratutako metabolitorik esanguratsuenak. Aldaketarik nabariena 3. egunean dugu, hots, kreatina, αzetoglutarato, metilmalonato, fosfokreatina, serina eta hidroxibutirato metabolitoen igoera handienak. Guztiak estres-egoera horren erantzun gisa azaldu ahal dira.

**8. irudia.** 3. esperimentuko gonaden datuekin eraikitako OPLS-DA ereduaren *scores-*ak.
### (iii) Oina
Azkenik, oinaren eredua aipatuko dugu. OPLS-DA eredua eraikitzeko 2 PC erabili dira x matrizearen % 51,11ko bariantza eta y matrizearen % 49,83ko bariantza azaltzeko.
**5. taula.** 20 ng L–1-eko esperimentuan jasotako gonaden klaseak ezaugarritzen dituzten VIPetako metabolito garrantzitsuenen aldaketak laburbiltzen dituen taula. Datuak kontrolarekiko adierazita daude eta euren joerak errazago interpretatzeko koloreztatuta daude (berdez balio txikiagoak eta gorriz altuagoak).
| Metabolitoa | ppm | E1_G_kontrola | E2_G_3egun | E3_G_7egun | E4_G_14egun |
|------------------------|-------|---------------|------------|------------|-------------|
| leuzina/isoleuzina | 0,961 | 1,00 | 3,87 | 1,82 | 2,07 |
| balina | 0,980 | 1,00 | 1,79 | 1,23 | 1,30 |
| D-3-hidroxibutiratoa | 1,180 | 1,00 | 18,14 | 5,88 | 7,41 |
| laktatoa | 1,333 | 1,00 | 0,61 | 0,89 | 0,85 |
| alanina | 1,471 | 1,00 | 1,76 | 0,87 | 0,82 |
| azetatoa/azetoazetatoa | 1,915 | 1,00 | 13,88 | 4,66 | 5,82 |
| glutamatoa | 2,060 | 1,00 | 0,68 | 0,91 | 0,88 |
| pirubatoa | 2,400 | 1,00 | 5,58 | 2,30 | 2,71 |
| hipotaurina | 2,659 | 1,00 | 0,45 | 0,84 | 0,80 |
| aspartatoa | 2,824 | 1,00 | 2,63 | 1,46 | 1,61 |
| α-zetoglutaratoa | 3,010 | 1,00 | 31,55 | 9,69 | 12,43 |
| kreatinina | 3,023 | 1,00 | 30,90 | 9,51 | 12,18 |
| zisteina | 3,112 | 1,00 | 0,47 | 0,85 | 0,80 |
| metilmalonatoa | 3,177 | 1,00 | 6,41 | 2,54 | 3,02 |
| kolina | 3,203 | 1,00 | 0,58 | 0,88 | 0,84 |
| glizerofosfokolina | 3,226 | 1,00 | 0,79 | 0,94 | 0,92 |
| fosfokolina | 3,226 | 1,00 | 0,93 | 0,98 | 0,98 |
| betaina | 3,277 | 1,00 | 1,14 | 1,04 | 1,05 |
| taurina | 3,284 | 1,00 | 5,88 | 2,39 | 2,83 |
| glukosa | 3,423 | 1,00 | 0,38 | 0,82 | 0,77 |
| glizina | 3,567 | 1,00 | 3,97 | 1,84 | 2,11 |
| serina | 3,845 | 1,00 | 15,29 | 5,07 | 6,35 |
| fosfokreatina | 3,951 | 1,00 | 29,64 | 9,15 | 11,71 |
| ATP/ADP | 8,543 | 1,00 | 0,33 | 0,81 | 0,75 |
| ezezaguna | 8,700 | 1,00 | 28,29 | 8,76 | 11,21 |
- 9. irudian, lehen osagaiak bi talde nagusi banatzen dituela ikus dezakegu: kontrola eta 3. eguneko lagina, batetik, eta 7. eta 14. egunetako laginak, bestetik. Bigarren osagaiak, ordea, kontrola 3. eguneko laginetik, eta 7. egunekoa 14. egunekotik banatzen ditu.
- 6. taulan ikus daitekeen bezala, oinean aurkitutako aldaketa adierazgarrienak, hots, fosfokolina, taurina, aspartatoa eta azetato metabolitoen igoera handienak.

**9. irudia.** 3. esperimentuko oinen datuekin eraikitako OPLS-DA ereduaren *scores-*ak.
**6. taula.** 20ng L–1-eko esperimentuan jasotako oinen klaseak ezaugarritzen dituzten VIPetako metabolito garrantzitsuenen aldaketak laburbiltzen dituen taula. Datuak kontrolarekiko adieraziak daude eta euren joerak errazago interpretatzeko koloreztatuta daude (berdez balio txikiagoak eta gorriz altuagoak).
| Metabolitoa | ppm | E1_O_kontrola | E2_O_3egun | E3_O_7egun | E4_O_14egun |
|------------------------|-------|---------------|------------|------------|-------------|
| alanina | 1,478 | 1,00 | 0,63 | 0,84 | 0,60 |
| azetatoa/azetoazetatoa | 1,921 | 1,00 | 5,60 | 2,99 | 6,04 |
| ornitina | 1,935 | 1,00 | 0,48 | 0,77 | 0,43 |
| pirubatoa | 2,409 | 1,00 | 1,54 | 1,23 | 1,59 |
| zitratoa | 2,639 | 1,00 | 1,17 | 1,07 | 1,19 |
| hipotaurina | 2,667 | 1,00 | 0,50 | 0,78 | 0,45 |
| aspartatoa | 2,809 | 1,00 | 2,47 | 1,64 | 2,61 |
| asparagina | 2,928 | 1,00 | 0,97 | 0,99 | 0,97 |
| zisteina | 3,114 | 1,00 | 0,48 | 0,77 | 0,43 |
| histidina | 3,146 | 1,00 | 0,60 | 0,83 | 0,56 |
| metilmalonatoa | 3,192 | 1,00 | 2,72 | 1,75 | 2,89 |
| kolina | 3,208 | 1,00 | 1,07 | 1,03 | 1,08 |
| glizerofosfokolina | 3,224 | 1,00 | 0,58 | 0,82 | 0,53 |
| fosfokolina | 3,227 | 1,00 | 3,00 | 1,87 | 3,20 |
| betaina | 3,270 | 1,00 | 0,53 | 0,79 | 0,48 |
| taurina | 3,280 | 1,00 | 5,43 | 2,92 | 5,86 |
| glukosa | 3,415 | 1,00 | 0,47 | 0,77 | 0,42 |
| glizina | 3,564 | 1,00 | 1,29 | 1,13 | 1,32 |
| homarina | 4,371 | 1,00 | 0,53 | 0,80 | 0,49 |
| ATP/ADP | 8,548 | 1,00 | 0,51 | 0,79 | 0,46 |
Ondorioak ateratzeko orduan, lehentasuna eman diegu gonadekin eta oinekin lortutako emaitzei. Izan ere, hemolinfa hartzeko eskarmentu berezia izan behar zen, zeren eta arrisku handia baitzegoen ehunetako zelula asko (obozitoak, muskuluko zelulak, eta abar) jaso izana, eta horiek zorizko artefaktu asko sar zitzaketela uste dugu. Gainera, jasotako hemolinfa bolumenean zaila da errepikakorra izatea. Honetaz gain, 14. eguneko hemolinfa-laginekin arazoren bat izan genuen: VIPak aztertzerakoan 14. eguneko eta kontroleko VIPak oso antzekoak zirela ohartu ginen, nahiz eta laginen kudeaketan eta tratamenduan arazorik hauteman ez genuen; beraz, 14. eguneko taldea eredutik kentzea erabaki genuen.
Aldaketa handiena, 3. egunean ikusi genuen, oinean, gonadan zein hemolinfan. Aldaketa nabarmenena, hala ere, gonadan atzeman zen; ondoren oinean, eta azkenik hemolinfan. Aipatu beharra dugu 3. egunean errutea gertatu zela, eta gertaera horrek azal ditzake egun horretan bereziki hautemandako aldaketa metabolikoak.
Kontrolarekin konparatuta, kutsatzaileen eraginpean izandako laginek hidroxibutiratoaren, azetatoaren, taurinaren, kreatinaren eta *α*-zetoglutaratoaren mailetan igoera handiak agertu zituzten. Hidroxibutirato-, azetatoeta kreatina-mailen igoerak hantura orokorraren adierazle metabolikoak izaten dira. Aminoazidoen kontzentrazioek ere gora egin zuten, baina glutamatoaren, zisteinaren, glizinaren eta histidinaren mailak jaitsi egin ziren, oinean eta gonadan. Alaninaren eta aspartatoaren kasuan, ordea, oinean bakarrik hauteman zen metabolito hauen jaitsiera.
3. egunean ATP/ADPren mailan jaitsiera nabarmenena aurkitu genuen, gonadan bereziki. Ziur aski, energia-kontsumo hori errutearekin erlazionatuta dago. Energia-beharrizan hori agerian dago, glukosaren mailan ere hauteman baitugu jaitsiera.
Oro har, esposizioak aldaera nabariak ekarri ditu muskuiluetan. Alde batetik, kutsatzaileen metaketa garbia eta, bestetik, aldaketa metabolitko eta fisiologikoak.
#### 4.3. **Analisi histopatologikoa**
Analisi histopatologikoak nagusiki digestio-glandulan eta gonadan aztertu ziren. Digestio-glandularen behaketak hainbat gaitz azaleratu zituen koktelaren kontzentrazio altuenetan: digestio-epitelioaren atrofia/metaplasia, digestio-dibertikuluaren egitura orokorraren desegonkortzea, digestiozelulen bakuolizazioa, identifikatu gabeko gorputz eosinofiloen presentzia, digestio-tubuluen inguruko ehun konektiboetako infiltrazio hemozitikoa eta granulozitomak.
Hala ere, muskuiluetan hauteman zen ondoriorik larriena errute goiztiarra izan zen. Ugaltze-zikloan kutsatzaileen koktelak eragin zuzena izan zuela argi ikus daiteke 10. irudian. Muskuiluek, estres-egoera handian daudenean, errutea dute erantzun ohiko bat, egoera aktibo batetik pasiboago batera joateko bizirauteko asmo bakarrarekin.

**10. irudia.** Gonaden hematoxilina- eta eosina-tindaketaren ondoren lortutako irudiak; gonaden garapenean, errute goiztiarra da aldaketa nabarmena.
### 5. **Ondorioak**
Laginketa pasiboaren bitartez itsasadarretako kutsatzaileen kontzentrazioak neurtzeko metodologia taxutu da lan honetan. Horretarako, laginketa pasiboa oso egokia da, baina muskuiluak metatutakoarekin alderatuz gero, laginketa pasiboaren bitartez neurtutako kontzentrazioak ez datoz bat. Erraza da azaltzea azken gertaera hau. Laginketa aktiboan, kutsatzaileak milaka mekanismo eta bide metabolikoren mende daude organismoan, eta kutsatzaileek eraldaketak eta kanporatzeak jasan ditzakete. Muskuiluek, aktibo daudenean, 30 mL ur·min–1-eko iragazten dute; aitzitik, laginketa pasiboko tresneria inguruko urarekin izango du soilik kontaktua (laginketa pasiboko tresneriaren kontaktu hau handitzeko, karrusel birakarian kokatu dira). Bi neurketa mota horietatik, informazio osagarria eskuratzen dugu, laginketa pasiboak argi erakutsi baitu oso aproposa dela denboran zehar gertatutako kutsatzaileen kontzentrazioa neurtzeko. Gainera, ur oso kutsatua analizatu beharko bagenu, muskuiluek ez lukete ezertarako balio izango, hil egingo liratekeelako, eta kasu horietan, laginketa pasiboa oso interesgarria litzateke.
Muskuiluen analisiari dagokionez, 2,4-DDD konposatua aurkitu da kontzentrazio altuenean. Uretako kutsatzaile horren kontzentrazioa igotzean, proportzionalki igotzen da muskuiluko kontzentrazioa. Badirudi kutsatzaileen biokontzentrazioaren balioaren eta oktanol/ur partizio koefizientearen (log $K_{\rm ow}$ ) balioaren artean korrelazioa dagoela, zenbat eta log $K_{\rm ow}$ balio altuagoa izan kutsatzaileak, gehiago metatzen da muskuiluan.
Metabolomika oso lanabes erabilgarri eta interesgarria da, eta gure sistemaren «osasun-egoera»ren berri ematen digu. Gainera, histopatologiako emaitzekin alderatuta, informazio gehiago lortzeko gai izan gara. Erantzun biologiko garrantzitsuena errute goiztiarra izan da, eta, metabolomikako emaitzak ikusita, esan dezakegu eragindako aldaketa metabolomikoek ugalketa-zikloan eragin zuzena dutela.
Amaitzeko, gure ustetan, planteatutako estrategia erabilgarria da, eta etorkizunean gure estuario eta itsasertzetan aplikatu nahi dugu.
#### 6. ESKER ONAK
Egileok eskerrak eman behar dizkiegu Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzari doktoratu aurreko laguntzarengatik; UPV/EHUri doktoretza ondorengo laguntzarengatik; Ministerioari proiektu-laguntzarengatik (*Nuevas metodologías para evaluar el impacto de los contaminantes emergentes en ecosistemas marinos y el consumo de alimentos proiektua*, CTM2014-56628-C3-1-R), eta EJ-GVri «A motako ikerketa-talde kontsolidatua» laguntzarengatik (IBeA en medio ambiente físico, urbano construido, recursos naturales y salud, IT1213/19 eta IT-742-13). Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Isabel Collado doktoreari, (SGIker-UPV/EHU) NMRko neurketetan emandako laguntzarengatik.
#### 7. BIBLIOGRAFIA
- [1] SCHWARZENBACH, R.P., EGLI, T., HOFSTETTER, T.B., VON GUNTEN, U. eta WEHRLI, B. 2010. «Global water pollution and human health». *Annual Review of Environment and Resources*, **35**, 109-136.
- [2] RICHARDSON, S.D. eta KIMURA, S.Y. 2016. «Water analysis: Emerging contaminants and current issues». *Analytical Chemistry*, **88**, 546-582.
- [3] VRANA, B., PASCHKE, A. eta POPP, P. 2006. «Calibration and field performance of membrane- enclosed sorptive coating for integrative passive sampling of persistent organic pollutants in water». *Environmental Pollution.*, **144**, 296-307.
- [4] Rigét, F., Vorkamp, k., Bossi, r., Sonne, c., Letcher, R.J. eta Dietz, R. 2016. «Twenty years of monitoring of persistent organic pollutants in Greenland biota. A review». *Environmental Pollution.* **217**, 114-123.
- [5] Petrie, B., Barden, R. eta Kasprzyk-Hordern, B. 2015. «A review on emerging contaminants in wastewaters and the environment: Current knowledge, understudied areas and recommendations for future monitoring». *Water Research*, **72**, 3-27.
- [6] Geissen, V., Mol, H., Klumpp, E., Umlauf, G., Nadal, M., van der Ploeg, M., van de Zee, S.E.A.T.M. eta Ritsema, C.J. 2015. «Emerging pollutants in the environment: A challenge for water resource management». *International Soil and Water Conservation Research*, **3**, 57-65.
- [7] Soares, A., Guieysse, B., Jefferson, B., Cartmell, E. eta Lester, J.N. 2008. «Nonylphenol in the environment: a critical review on occurrence, fate, toxicity and treatment in wastewaters». *Environment International*, **34**, 1033-1049.
- [8] Devier, M.H., Le Menach, K., Viglino, L., Di Gioia, L., Lachassagne, P. eta Budzinski, H. 2013.«Ultra-trace analysis of hormones, pharmaceutical substances, alkylphenols and phthalates in two french natural mineral waters». *Science of the Total Environment*, **443**, 621- 632.
- [9] Ortiz-Zarragoitia, M., Bizarro, C., Rojo-Bartolome, I., Diaz de Cerio, O., Cajaraville, M. P., eta Cancio, I. 2014. «Mugilid fish are sentinels of exposure to endocrine disrupting compounds in coastal and estuarine environments». *Marine Drugs*, **12**, 4756-4782.
- [10] Salgueiro-Gonzalez, N., Turnes-Carou, I., Muniategui-Lorenzo, S., Lopez-Mahia, P. eta Prada-Rodriguez, D. 2013. «Membrane assisted solvent extraction coupled with liquid chromatography tandem mass spectrometry applied to the analysis of alkylphenols in water samples». *Journal of Chromatography A*, **1281**, 46-53.
- [11] Rivadeneira, P.R., Agrelo, M., Otero, S. eta Kristoff, G. 2013. «Different effects of subchronic exposure to low concentrations of the organophosphate insecticide chlorpyrifos in a freshwater gastropod». *Ecotoxicology and Environmental Safety.*, **90**, 82-88.
- [12] Jurado, A., VÁzquez-SunÉ, E., Carrera, J., López de Alda, M., Pujades, E. eta Barceló, D. 2012. «Emerging organic contaminants in groundwater in Spain: A review of sources, recent occurrence and fate in a european context». *Science of the Total Environment*, **440**, 82-94.
- [13] Turgut, C. 2003.«The contamination with organochlorine pesticides and heavy metals in surface water in Kucuk Menderes river in Turkey, 2000- 2002». *Environment International,* **29**, 29-32.
- [14] Guler, G.O., Cakmak, Y.S., Dagli, Z., Aktumsek, A. eta Ozparlak, H. 2010. «Organochlorine pesticide residues in wheat from Konya region, Turkey». *Food and Chemical Toxicology*, **48**, 1218-1221.
- [15] Kuranchie-Mensah, H., Manukure Atiemo, S., Maud, L., Palm, N., Blankson-Arthur, S., Osei Tutu, A. eta Fosu, P. 2012. «Determination of organochlorine pesticide residue in sediment and water from the Densu river basin, Ghana». *Chemosphere*, **86**, 286-292.
- [16] Díaz-Cruz, M.S. eta Barceló, D. 2015. *Personal care products in the aquatic environment*. Springer Publishing, Nueva York.
- [17] Posada-Ureta, O., Olivares, M., Navarro, P., Vallejo, A., Zuloaga, O. eta Etxebarria, N. 2012. «Membrane assisted solvent extraction coupled to large volume injection-gas chromatography-mass spectrometry for trace analysis of synthetic musks in environmental water samples». *Journal of Chromatography A*, **1227**, 38-47.
- [18] Ventrice, P., Ventrice, D., Russo, E. eta De Sarro, G. 2013. «Phthalates: European regulation, chemistry, pharmacokinetic and related toxicity». *Environmental Toxicology and Pharmacology*, **36**, 88-96.
- [19] ChemSpider. [http://www.chemspider.com](http://www.chemspider.com/) (azken bisita: 2019ko ekainean).
- [20] Fidalgo-Used, N., Blanco-Gonzalez, E. eta Sanz-Medel, A. 2007. «Sample handling strategies for the determination of persistent trace organic contaminants from biota samples». *Analytica Chimica Acta,* **590**, 1-16.
- [21] Iparraguirre, A., Rodil, R., Quintana, J.B., Bizkarguenaga, E., Prieto, A., Zuloaga, O., Cela, R. eta Fernandez, L.A. 2014. «Matrix solid-phase dispersion of polybrominated diphenyl ethers and their hydroxylated and methoxylated analogues in lettuce, carrot and soil». *Journal of Chromatography A*, 1360, 57-65.
- [22] Ziarrusta, H., Olivares, M., Delgado, A., Posada-Ureta, O., Zuloaga, O. eta Etxebarria, N. 2015. «Multiscreening determination of organic pollutants in molluscs using matrix solid phase dispersion». *Journal of Chromatography A*, **1391**, 18-30.
- [23] Barker, S.A. 2007. «Matrix solid phase dispersion (MSPD)». *Journal of Biochemical and Biophysical Methods*, **70**, 151-162.
- [24] Villaverde-de Saa, E., Benito Quintana, J., Rodil, R., Ferrero-Refojos, R., Rubi, E. eta Cela, R. 2012. «Determination of perfluorinated compounds in mollusks by matrix solid-phase dispersion and liquid chromatography-tandem mass spectrometry». *Analytical and Bioanalytical Chemistry,* 402, 509-518.
- [25] Munoz-Ortuno, M., Moliner-Martinez, Y., Cogollos-Costa, S., Herraez-Hernandez, R. eta Campins-Falco, P. 2012. «A miniaturized method for estimating di(2-ethylhexyl) phthalate in bivalves as bioindicators». *Journal of Chromatography A*, **1260**, 169-173.
- [26] Wu, R.Q., Zhao, X.F., Wang, Z.Y., Zhou, M. eta Chen, Q.M. 2011. «Novel molecular events in oral carcinogenesis via integrative approaches». *Journal of Dental Research*, **90**, 561-572.
- [27] Garmendia, L., Soto, M., Vicario, U., Kim, Y., Cajaraville, M.P. eta Marigomez, I. 2011. «Application of a battery of biomarkers in
- mussel digestive gland to assess long-term effects of the prestige oil spill in Galicia and bay of Biscay: tissue-level biomarkers and histopathology». *Journal of Environmental Monitoring*, **13**, 915-932.
- [28] Fisher, W.S., Oliver, L.M., Winstead, J.T. eta Long, E.R. 2000. «A survey of oysters crassostrea virginica from Tampa bay, Florida: associations of internal defense measurements with contaminant burdens». *Aquatic Toxicology*, **51**, 115-138.
- [29] Couch, J.A. *Chemically induced histopathology in aquatic invertebrates. En: Pathology of marine and estuarine organisms (pp. 359-391)*. 1992, CRC Press, Boca Ratón.
- [30] Marigomez, I., Cajaraville, M.P., Orbea, A. eta Garmendia, L. 2006. «Effects of the prestige oil spill on cellular biomarkers in intertidal mussels-results of first year of studies». *Marine Ecology Progress Series*, **306**, 177-189.
- [31] Izagirre, U., Garmendia, L., Soto, M., Etxebarria, N. eta Marigomez, I. 2014. «Health status assessment through an integrative biomarker approach in mussels of different ages with a different history of exposure to the prestige oil spill». *Science of the Total Environment*, **493**, 65-78.
- [32] Posada-Ureta, O., Olivares, M., Zatón, L., Delgado, A., Prieto, A., Vallejo, A., Paschke, A. eta Etxebarria, N. 2016. «Uptake calibration of polymer-based passive samplers for monitoring priority and emerging organic non-polar pollutants in WWTP effluents». *Analytical and Bioanalytical Chemistry,* **408**, 3165-3175.
- [33] Clausen, I. eta Riisgard, H.U. 1996. «Growth, filtration and respiration in the mussel Mytilus edulis: no evidence for physiological regulation of the filter-pump to nutritional needs». *Marine Ecology Progress Series,* **141**, 37-45.
- [34] Wu, H., Southam, A.D., Hines, A. eta Viant, M.R. 2008. «Highthroughput tissue extraction protocol for NMR- and MS-based metabolomics». *Analytical Biochemistry,* **372**, 204-212.
- [35] Viant, M.R. 2007. «Revealing the metabolome of animal tissues using 1H nuclear magnetic resonance spectroscopy». *Methods in Molecular Biology,* **358**, 229-246.
- [36] Madison-Qingdao Metabolomics Consortium Database. [http://mmcd.nmrfam.wisc.edu](http://mmcd.nmrfam.wisc.edu/) (azken bisita: 2016ko ekainean).
- [37] Biological Magnetic Resonance Data Bank. [http://www.](http://www.bmrb.wisc.edu/) [bmrb.wisc.edu](http://www.bmrb.wisc.edu/) (azken bisita: 2016ko ekainean).
- [38] The Human metabolome database. [http://www.hmdb.ca](http://www.hmdb.ca/) (azken bisita: 2016ko ekainean).
- [39] R.P. Ellis, J.I. Spicer, J.J. Byrne, U. Sommer, M.R. Viant, D.A. White eta S. Widdicombe. 2014. «1H NMR metabolomics reveals contrasting response by male and female mussels exposed to reduced seawater
- pH, increased temperature, and a pathogen». *Environmental Science & Technology*, **48**, 7044-7052.
- [40] Viant, M.V., Rosenblum, E.S. eta Tjeerdema, R.S. 2003. «NMRbased metabolomics: A powerful approach for characterizing the effects of environmental stressors on organism health». *Environmental Science & Technology*, **37**, 4982-4989.
- [41] Samuelsson, L.M, Forlin, L., Karlsson, G., Adolfsson-Erici, M. eta Joakim Lars-son, D.G. 2006. «Using NMR metabolomics to identify responses of an environmental estrogen in blood plasma of fish». *Aquatic Toxicology*, **78**, 341-349.
- [42] Tuffnail, W., Mills, G.A., Cary, P. eta Greenwood, R. 2009. «An environmental 1H NMR metabolomic study of the exposure of the marine mussel Mytilus edulis to atrazine, lindane, hypoxia and starvation». *Metabolomics*, **5**, 33-43.
- [43] Hines, A., Oladiran, G.S., Bignell, J.P, Stentiford, G.D eta Viant, M.R. 2007. «Direct sampling of organisms from the field and knowledge of their phenotype: key recommendations for environmental metabolomics». *Environmental Science & Technology*, **41**, 3375-3381. |
aldizkariak.v1-3-624 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_10",
"issue": null,
"year": "2023",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "v"
} | # Polimeroak sortzeko behar diren molekulen sintesia neurrira egindako biokatalizatzaileak erabiliz
<u>Ainhoa Maiz-Iginitz</u><sup>1</sup>, Elena Gabirondo<sup>1</sup>, Daniel Andres-Sanz<sup>2</sup>, Fernando Lopez-Gallego<sup>2</sup>, Haritz Sardon<sup>1</sup>
1 POLYMAT, Kimikako fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Manuel Lardizabal pasealekua 3, 20018, Donostia, Espainia
2 CIC biomaGUNE, "Center for Cooperative Research in Biomaterials", Miramon pasealekua 182, Donostia, Espainia
\*amaiz@cicbiomagune.es
## Laburpena
Polimeroen industria geldialdirik gabe hazi da azken hamarkadetan, funtsezkoa bihurtu baita gure bizitzan. Ditugun polimero moten artean, polihidroxialkanoatoak propietate bikainak erakutsi dituzte, eta gainera bio-oinarrituak eta biodegradagarriak dira. Polimero hori lortzeko, proiektu honetan bide sintetiko berri bat bilatzen ari gara, $\beta$ -zetoester batetik abiatua. Konposatu hori asimetrikoki erreduzitzen dute entzimek, $\beta$ -hidroxiesterra lortzeko. Konposatu honetatik polihidroxialkanoato motako materialak ekoizteko gai izango gara.
#### Abstract
Polymer industry has grown non-stop in the last decades, since it has become essential in our lives. Between the different types of polymers that we have, polyhydroxyalkanoate type polymers have shown excellent properties, and furthermore they are bio-based and biodegradable. In order to obtain this polymer, in this project we are trying a new synthetic path started from a $\beta$ -ketoester. This compound was asymmetrically reducted by enzymes to obtain $\beta$ -hydroxyesters. This $\beta$ -hydroxyesters will be able to produce polyhydroxyalkanoate type materials.
### 1. Sarrera eta motibazioa
Material ezberdinen ekoizpenak eta prozesaketak onura asko ekarri dizkio gaur egungo gizarteari, eta plastikoa material horietako bat da. Gaur egun hainbat aplikaziotan erabiltzen dira plastikoak, ezinbesteko bihurtu direlarik. Plastiko mota ezberdinak daude, eta lortu ditzakegun propietateak era askotarikoak dira. Orokorrean, plastiko hauek petrolioan oinarritutakoak dira, beraz, ez dira material berriztagarriak. Hori aldatzeko alternatibak bilatzen ari da zientzia, hain zuzen ere polimeroen alorra. Material berriztagarriak aztertzen ari da plastikoak sintetizatzeko. Iturri berriztagarritakoak izateaz gain, material hauek, bio-oinarrituak izan daitezke. Bio-oinarritutako materiala organismo bizidunetatik eratorritako substantziekin egindako materiala da. Bio-oinarritutako polimero bat PHB-a da, poli-3-hidroxibutiratoa. Polimero hau poliester termoplastiko bat da, polihidroxialkanoatoen (PHA) taldekoa. Maurice Lemoignek aurkitu zuen PHB-a 1925ean. (Gabirondo et al., 2020)
Polimero hau sintetizatzeko metodo nagusia mikroorganismoetatik da. Horretarako, bakterio mota batzuk ingurune kontrolatu batean jartzen dira, non nitrogeno, fosforo edo oxigeno kopurua mugatua den, baina karbono iturria gehiegizkoa. Hau gertatzean, bakterio hauek PHB polimeroa sintetizatzen dute, eta zelularen barruan metatzen dituzte granulo moduan. Baina lortutako polimeroaren pisu molekularra eta propietateak kontrolatzea zaila da. (McAdam et al., 2020)
Bestalde, PHB-a biodegradagarria da, biodegradagarriak diren materialak, mikroorganismoen jardueraren ondorioz degradazio jasaten dute molekula sinple edo bakunagoak bilakatuz. PHBaren kasuan 2 astetan pisuaren %60a galdu dezake. Propietate honek oso interesgarria bilakatzen du material hau. PHB-aren kasuan, polimeroa hidrolisi bidez depolimerizatu daiteke, ondorioz polimeroa bere eraikuntza-bloke molekularretan apurtzen da azido 3-hidroxibuturikoa lortuz. Horrez gain, polimero honek hesi propietate bikainak ditu, ondorioz ezaugarri hauek oso polimero interesgarrian bilakatzen dute PHB-a. Proiektu honetan, $\beta$ -hidroxi ester bat sintetizatuko
dugu, PHB polimeroa lortzeko. Horretarako, biokatalisia eta polimeroen zientzia nahastuko ditugu, polimero jasangarri bat lortzeko. (Suzuki et al., 2021)
## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Esan bezala, PHB polimeroaren unitate errepikakorra β-hidroxi azido bat da. Hauek sintetizatzeko prozedura desberdinak erabil daitezke, baina erreakzio hauen enantioselektibitatea nabarmen alda daiteke. Aplikazio batzuetarako enantiopurutasuna oso esanguratsua da, hala nola, elikagai-osagarrietarako, farmazia-produktuetarako, kosmetikoetarako, eta beste produktu kimiko fin batzuetarako. (Nakamura et al., 2003)
β-hidroxi azidoen sintesi kimikoa lan neketsua da, horretarako metal astunak erabiltzen dira katalizatzaile bezala, hauek toxikoak izanik. Erreakzioek baldintza gogorrak behar dituzte tenperatura altuekin. Gainera, urrats askoko prozesuak dira, bitartekari eta taldea babesleak erabiltzera behartzen dutenak. Ondorioz, azpiproduktu asko sortzen dira erreakzio hauetan. Horrez gain, erreakzio hauen enantioselektibitatea ez da oso handia. (Spengler et al., 2013)
Bestalde, β-hidroxi azidoak sintetizatzeko biokatalisian oinarritutako erreakzioak erabil daitezke. Honek abantaila handiak eskaintzen ditu sintesi kimikoarekin alderatuz. Biokatalisian, sistema bizidunak edo horien zatiak erabiltzen dira erreakzio kimikoak bizkortzeko, hau da katalizatzaile gisa erabiltzen dira. Entzimak oso erabiliak dira biokatalisian, beraien estrukturari esker konposatu organikoetan eraldaketa kimikoak egiteko gai direlako. Gainera, hainbat abantaila eskaintzen dizkigute; enantiopurutasun altuko produktuak lortzeko aukera ematen dute, gainera erreproduzigarriak dira eta erabili ondoren erraz deskonposa daitezke ingurunean. Horrez gain, entzimekin egindako erreakzioetan baldintza leunak erabiltzen dira eta erreaktibo arriskutsuak ez dira beharrezkoak.
Baina biokatalisiak bere alde txarrak dakartza, alde batetik eskalagarritasun zaila, kostuak altuak direla medio. Gainera, produktuen purifikazioa beharrezkoa da eta espazioa eta denboraren errendimenduak ez dira handiak. Erabiltzen diren erreaktiboen kontzentrazioak baxua izan behar du eta erreakzio-denbora luzeak behar dira. Honen arrazoia entzimaren egonkortasuna da. Entzimak ingurune zehatz batzuetan ondo funtzionatzen dute, baina baldintzak aldatzean, beraien aktibitatea galtzen hasten dira. Desabantaila hau gainditzeko, entzima hauek kimikaren bidez hobetzen dira. Horretarako, entzima hauek inmobilizatu egiten dira erreakzio kimikoak erabiliz edo tratamentu espezifikoren bat egiten zaio entzimen egitura egonkortzeko. (Schmid et al 2001)
Beraz, inmobilizatutako entzimak erabiliz gero, entzimen selektibitate bikainak posible egiten du monomero kiralen sintesia. Molekula kiralak interesgarriak dira polimeroen zientziarako, eman ditzazketen propietate bereziengatik. Proiektu honetan jada deskribatuta dagoen biokatalizatzaile bat erabiltzen da enantiopurua den hidroxi ester bat sintetizatzeko. Molekula hau polimeroen zientziarako aztertzen ari gara, polihidroxialkanoatoen taldeko polimeroak lortzeko.
# **3. Ikerketaren muina**
Sarreran esan bezala, interes handikoak dira hidroxi azido kiralak polimeroen zientzian. Hauen sinterirako, entzima batekin hasten gara, non β–zetoester bat erreduzitzen dugun β–hidroxiester bat lortzeko. Horretarako Tt27-HBDH entzima erabiltzen da, entzima hau thermus thermophilus taldekoa da, (S)-3-hydroxybutyryl-CoA deshidrogenasa bat. Entzima hau NAD(P)H mendekoa da, horrek esan nahi du, entzima mota honek erreakzioa egiteko NAD(PH) (nicotinamide adenine dinucleotide) molekula behar duela. Gainera, entzima honekin lortutako produktuen enantiopurutasuna oso altua da, %99 baino gehiagokoa.
Hala ere, lehen aipatu dugun bezala, entzima gehienen arazoa beraien egonkortasuna da. Hau hobetzeko, entzima immobilizatua erabiliko dugu. Entzima honentzat erabiliko dugun inmobilizazioprotokoloa poroak dituzten agarosa partikulekin da. Agarosa talde glioxilikoekin aktibatzen da, eta ondoren polietileniminaz estaltzen da guztia. Tratamentu honekin oraindik eta egonkortasun handiagoa lortzen da. (Orrego et al., 2021)
#### **1. irudia. β-zetoesterraren erredukzioa biokatalizatzailearekin**
Biokatalizatzaile honekin lortutako produktua etil-3-(S)-hidroxibutanoatoa da. Biokatalizatzailearen erabileraren ondorioz, produktua laborategiko eskalan lortzeko gaitasuna daukagu. Lortutako produktu honen kiralitatea ustiatu nahi dugu polimeroen kimikan. Horretarako hainbat erreakzio bide aztertu ditugu.
Lehenengo erreakzio bidean etil-3-(S)-hidroxibutanoatoa polimerizatzeko, lehenik hidrolizatu egin genuen, hidrolisi azidoaz, hidroxi azido bat lortuz. Ondoren, polimerizatzen saiatu gara polikondentsazioz, konposatu ezberdinak probatuz. Polikondentsazioan, kondentsazio bat gertatzen da molekulen artean, molekula txikiak askatuz, adibidez ura, metanola, azido klorhidrikoa edo bestelako konposatuak askatuz. Monomeroak edo oligomeroak elkarren artean erreakzionatzen joaten dira polimero kateak eratuz.
## **2. irudia. Polimerizazio erreakzioaren eskema**
$$\begin{array}{c|ccccccccccccccccccccccccccccccccccc$$
Hidrolisian sortutako hidroxi azidoa beta posizioan duenez alkohol taldea, konposatu ez-egonkorra da. Alkohol talde hau eliminatzean sortzen den lotura bikoitza konjokatua baitago azidoarekin. Horren ondorioz, sortzen den produktua eliminazioz oso egonkorra da. Beraz, hau ez gertatzeko polimerizazioan konposatu oso erreaktiboak erabili genituen, polimerizazioa erraztua egoteko. Probatutako konposatu guztiak kondizio berdinetan erabili genituen, 24 orduz, 50 ºC-tan eta x erreaktiboaren 1,2 ekibalente botaz. Hurrengo taulan agertzen dira aztertutako konposatuak eta lortutako etekinak H-RMN-a erabiliz.
| 1. taula. Aztertutako molekulak eta lortutako etekinak | |
|--------------------------------------------------------|--|
|--------------------------------------------------------|--|
| Molecule | Name | Yield<br>(%) |
|-----------------------|----------------------------------|--------------|
| O CI O | Ethyl chloroformate | 45,4 |
| O S CI | Benzenesulfonyl chloride | 83,5 |
| o s cl | Tosyl chloride | 82,1 |
| CI<br>S=0 | Thionyl chloride | 91,9 |
| H <sub>3</sub> C-S-CI | Methanesulfonyl chloride | 85,1 |
| | Hexacloroacetone | 24,2 |
| F F F F | Bis(pentafluorophenyl) carbonate | 18,2 |
| 0 0 0 | 1,1'-Carbonyldiimidazole | 36,3 |
Tionilo kloruro konposatuak ematen zituen polimeroaren sintesian etekin (yield) handienak, beraz bertan lortutako konposatua MALDI-TOF proba egiteko erabili genuen. Teknika honekin, molekulak ionizatzen dira matrize bat erabiliz, molekulen pisu molekularrak lortzeko. Tionilo kloruroarekin lortutako produktuarekin 700-900 g/mol tarteko pisu molekularrak lortu genituen. Beraz, 7-8 molekula lotzen dira elkarren artean kate bakoitzean.
Beste erreakzio bide bat ere aztertzen ari gara, non zuzenean etil-3-(S)-hidroxibutanoatoa polimerizatzen saiatzen garen polikondentsazioz. Bertan, konposatu hau ez dugu hidrolizatzen, eta hidroxi esterretik hasten gara. Lehenengo saiakeran, novozyme 435 biokatalizatzaile komertziala erabili dugu polimerizaziorako. Biokatalizatzaile honek *candida antartica*-tik lortutako lipasa b entzima dauka, poli metil metakrilatozko partikuletan inmobilizatuta.
#### **3. irudia. Polimerizazio erreakzioaren eskema**
Erreakzioa, 80 ºC-tan egin zen 24 orduz hutsunepean, disolbatzailerik gabe, eta biokatalizatzailea %10 gehitu zen, erreaktiboarekin alderatuz pisutan. Bertan lortutako produktua MALDI-TOF frogaz aztertu zen, eta 600-800 g/mol tarteko pisu molekularrak lortu ziren. Oraindik polimerizazio kondizio gehiago aztertu behar dira novozyme 435 biokatalizatzailearekin, baina etorkizun ona izan dezakeela dirudi. Horrez gain, beste katalizatzaile batzuk aztertzen ari gara gaur egun, novozyme 435 biokatalizatzailearekin alderatzeko. Horretarako, katalizatzaile oso ezberdinak probatzen ari gara, entzimatikoak, organikoak eta organometalikoak. Oraindik katalizatzaile ezberdinentzat kondizio egokienak bilatzen ari gara erreakziorako, ondoren beraien artean alderatzeko. Egin ditugun saiakeretan lortutako etekinak eta pisu molekularrak lehenengo erreakzio bidearen antzekoak dira. Lehenengo erreakzio bidean erabiltzen diren erreaktiboak arriskutsuagoak eta toxikoagoak dira, bigarren erreakzio bidearekin alderatuz. Beraz erreakzio hauek aztertzen jarraituko dugu.
# **4. Ondorioak**
Proiektu honetan, molekula kiral bat sintetizatu da, biokatalizatzaile bat erabiliz. Lortutako produktuak purutasun eta enantiopurutasun handia dauka, eta polimeroen zientzian erabiltzeko saiakerak egin dira.
Beraz, polikondentsatzen saiatu gara bi bide ezberdin erabiliz. Alde batetik, hidroxi esterra hidrolizatu eta lortutako hidroxi azidotik polimerizatzen saiatu gara. Horretarako hainbat konposatu aztertu genituen, non tionilo kloruroak eman zituen emaitzarik onenak. Erabilitako konposatuak toxikoak eta ez jasangarriak ziren.
Bestalde, hidroxi esterretik polimerizazioak aztertzen ari gara, katalizatzaile ezberdinak erabiliz. Egindako saikeretan ikusi dezakegu bi bideetatik lortutako etekina eta pisu molekularra alderagarriak direla. Beraz, bigarren erreakzio bide hau jasangarriagoa denez, katalizatzaile egokiena bilatzen saiatuko gara
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Etorkizunean, esan bezala katalizatzaile ezberdinak aztertzen jarraituko dugu. Horretarako mota ezberdinetako katalizatzaileak aukeratzen ari gara. Katalizatzaile hauetako batzuk entzimatikoak dira, beste batzuk organikoak, eta beste batzuk organometalikoak. Katalizatzaile mota bakoitzerako kondiziorik egokienak bilatzen ari gara erreakzio honetarako. Eta behin kondizioak izanda, katalizatzaileak beraien artean alderatuko ditugu.
## **6. Erreferentziak**
- Gabirondo, E., Sangroniz, A., Etxeberria, A., Torres-Giner, S. eta Sardon, H. (2020) Poly(hydroxy acids) derived from the self-condensation of hydroxy acids: From polymerization to endoflife options. Polym. Chem. 11, 4861–4874. https://doi.org/10.1039/D0PY00088D
- McAdam, B., Brennan Fournet, M., McDonald, P., eta Mojicevic, M. (2020). Production of Polyhydroxybutyrate (PHB) and Factors Impacting Its Chemical and Mechanical Characteristics. Polymers. 12(12), 2908. https://doi.org/10.3390/polym12122908
- Nakamura, K., Yamanaka, R., Matsuda, T. eta Harada, T. (2003) Recent developments in asymmetric reduction of ketones with biocatalysts. TETRAHEDRON: ASYMMETRY 14, 2659–2681. https://doi.org/10.1016/S0957-4166(03)00526-3
- Orrego, A. H. et al.(2021) Self-sufficient asymmetric reduction of β-ketoesters catalysed by a novel and robust thermophilic alcohol dehydrogenase co-immobilised with NADH. Catal. Sci. Technol. 11, 3217–3230. https://doi.org/10.1039/D1CY00268F
- Schmid, A. et al. (2001) Industrial biocatalysis today and tomorrow. Nature vol. 409 258–268. https://doi.org/10.1038/35051736
- Spengler, J,. eta Albericio, F,. (2013) Asymmetric Synthesis of α-Unsubstituted β-Hydroxy Acids. Advances in Organic Synthesis. 3-35 (33) https://doi.org/10.2174/9781608054756113040003
- Suzuki, M., Tachibana, Y., eta Kasuya, K. (2021) Biodegradability of poly(3-hydroxyalkanoate) and poly(ε-caprolactone) via biological carbon cycles in marine environments. Polym J. 53, 47–66. https://doi.org/10.1038/s41428-020-00396-5 |
aldizkariak.v1-7-838 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 102 _2017_2",
"issue": "Zk. 102 _2017_",
"year": "2017",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Euskal Herriko eta Akitaniako unibertsitateen arteko egilekidetza zientifikoa: hurbiltasun geografikoaren eragina eta ezagutza-trukeen analisia**
**Gaizka Garechana, Ernesto Cilleruelo, Xabier Gonzalez eta Patxi Elissalde EHUko Enpresa Antolakuntza Saileko eta ESTIA Goi Eskola Teknikoko irakasleak**
Erakundeen arteko elkarlana gauzatzeko orduan, hurbiltasun geografikoak, kultura- eta antolakuntza-sistemen antzekotasunak, hizkuntzak eta gobernuek martxan jartzen dituzten pizgarriek eta abarrek eragin zuzena dute. Artikulu honek Euskal Herriko eta Akitaniako unibertsitateen artean gauzatzen den elkarlan zientifikoa ezagutzea izan du helburu, artikulu zientifikoen egilekidetzaren analisian oinarrituz. Bildu ditugun elkarlan zientifikoari buruzko datuek argi erakutsi dute bi lurralde horien artean kidetasun fenomeno nabaria ageri dela, alde batetik, eta erakundeen arteko distantzia geografikoak eragin zuzena duela elkarlan horretan, bestetik. Horretaz gain, Euskal Herri eta Akitaniaren arteko ikerkuntza-lankidetzaren jakintza-arlo nagusiak zientzia zehatzak eta teknologia direla frogatu dugu.
GAKO-HITZAK: Akitania · Euskal Herria · Elkarlan zientifikoa · Ezagutza.
**Scientific co-authorship among the higher education institutions from the Basque Country and Aquitaine: An analysis of the effect of geographical distance and the characterization of the knowledge exchange**
The amount of collaboration between organizations depends on geographic proximity, cultural affinity, similarity of management systems, language and government interventions, among others. This paper studies the scientific collaboration between the Basque Country and Aquitaine's Higher Education (HE) institutions. Data show that collaboration between these territories is higher than objectively expected by their corresponding share in national scientific production, and that the geographical distance between HE institutions exerts direct influence on that collaboration. Apart from that, our analysis proves that science and technology are the main topics on which the Basque Country and Aquitaine do collaborate.
KEY WORDS: Aquitaine · Basque Country · Scientific collaboration · Knowledge.
## **1. Sarrera**
Ikerkuntza-elkarlana kontzeptu ulerterraz eta esanguratsua den arren, egiatan gauzatzen den ikerkuntza-elkarlana neurtzeak erronka nabarmen baten aurrean jartzen du fenomeno horren analisian diharduen ikertzailea. Mellin eta Personek (1996) adierazten dutenez, ezagutza eta trebetasunak elkarrekin banatzea eta informazioa elkarrekin trukatzea dira ikerkuntza-elkarlanaren muinean bertan dauden aldagaiak; hala ere, truke hori neurtzeko eskuragai dauden erremintak mugatuta daude giza harremanen konplexutasun guztia atzemateko orduan. Ikertzaileen artean mota askotako hartu-emanak sortzen dira, eta hartu-eman horiek oso ezaugarri desberdinak izan ditzakete ikerkuntzaren helburuen, erabiltzen diren metodoen edo lana egiten den testuinguruaren ezaugarrien arabera, bestelako aldagai demografikoek ere eragin nabaria dutelarik (Subramanyam, 1983).
«Elkarlan zientifiko»tzat zer har daitekeen ere ez dago finkatuta: arlo konkretu bateko aditu bati aholkua eskatzea, ekipamendu berezi bat duen unibertsitate bati esperimentu zehatz batzuk egiteko eskatzea, edo burututako lan batek sortu dituen datuak beste ikertzaile talde batekin partekatzea dira elkarlan zientifikotzat har daitezkeen elkarrekintzak. Jakintza-arloaren arabera ere aldaketa handiak gertatzen dira elkarlan zientifikoan: ikerkuntza multidiziplinar eta aplikatuan, esaterako, sarritan derrigorrezkoa izaten da arlo desberdinetako zientzialari askoren elkarlana. Oinarrizko ikerkuntza-proiektu handiek, orobat, elkarlan handia eskatzen dute (Abramo, D'Angelo, eta Di Costa, 2009; Katz eta Martin, 1997).
Argitalpen zientifikoen egilekidetza (hemendik aurrera «egilekidetza» esango diogu horri) da gaur egun elkarlan zientifikoa neurtzeko erreminta ez-intrusibo erabiliena. Informazio hori era bizkor eta ekonomikoan lor daiteke ikerkuntzaerakunde gehienek eskuragai dituzten datu-base zientifikoetatik abiatuta, eta nahiz eta neurketa-erreminta partzialtzat jotzen den, egilekidetza zientifikoaren ikerketak elkarlan zientifikoaren azterketa sakona ahalbidetzen du (Glänzel eta Schubert, 2004). Egilekidetza-datuen erabilerari akats nabari batzuk frogatu zaizkio aspalditik: sarritan egilekidetzak harreman sozial soila erakusten du, ez elkarlana, eta elkarlan zientifiko guztiak ez dira lan baten argitalpenean islatzen, argitalpena ez baita elkarlan zientifikoaren derrigorrezko helburu bat (Katz eta Martin, 1997), nahiz eta unibertsitateen kasuan berebiziko garrantzia duen helburu bat den argitalpen zientifikoetan parte hartzeak. Egilekidetzaren mugak begi-bistara geratu ziren Melin-en lanean (2000), elkarlana bilatzeko arrazoiei buruz egin zuen ikerketaren arabera, hauek dira zientzialariak elkarlan zientifikora bultzatzen dituzten arrazoiak: trebetasun berezi bat eskuratzea (% 41), beharrezko datu edo makineria lortzea (% 20), erlazio sozialaren eragina (% 16), ikasle-ikertzaile erlazioa (% 14) eta metodo berrien garapen eta frogatzea (% 9). Eszeptikotasun osasuntsu baten argitan ulertu beharko ditugu, beraz, egilekide datu bitartez aztertzen ditugun elkarlan fenomenoak.
Nazioarteko lankidetza zientifikoari dagokionez, ikerketa ugarik erakutsi dute egile asko duten argitalpenek, are gehiago egile horiek nazio desberdinetakoak badira, aipamen zientifiko gehiago jasotzen dituztela, eta ikertzaile emankorrenek elkarkidetzarako berezko joera dutela (Frenken, Hölzl eta Vor, 2005; Glänzel eta Schubert, 2004; He, Geng eta Campbell-Hunt, 2009; Persson, Glänzel eta Danell, 2004). Nazioarteko lankidetzaren joera argia da: ikerkuntza-lanetan gero eta nazioarteko egile gehiagok parte hartzen dute, esaterako 1990-2000 hamarkadan nazioarteko ikerkuntzak bikoiztu egin ziren (Zitt eta Bassecoulard, 2004), eta joera gorakorrak ez du agortzeko itxurarik, zientzia zehatz eta ingeniaritzaren arloetan behintzat (*Science and Engineering indicators. 2016 Digest*, 2016). Fenomeno horren arrazoi nagusietako bat zientziaren gero eta konplexutasun eta diziplinartekotasun handiagoan aurki dezakegu, baita gobernuen diru-laguntza politikek duten eraginean ere (Abramo *et al.,* 2009; Lee eta Bozeman, 2005).
Hala ere, nahiz eta elkarlan zientifikoan nazioen arteko mugek gero eta garrantzi gutxiago duten, hurbiltasun geografikoak berebiziko eragina du erlazio horiek gertatzeko probabilitatean (Katz, 1994). Distantziarekin batera bestelako aldagaiak ere hartu behar dira kontuan: erakunde akademikoen arteko elkarlanak, esaterako, menpekotasun gutxiago du distantzia geografikoarekiko unibertsitate eta enpresen arteko elkarlanak baino (Frenken *et al.,* 2009), eta, oro har, gauza bera gertatzen da testuinguru sozioekonomiko berdintsua duten erakundeen artean (Wilkof, Brown eta Selsky, 1995). Kultura, jokabide eta lan-ohitura bertsuek elkarlana nabarmen errazten dute, horregatik ahultzen da era nabarian distantziaren eragina, herrialde berberaren barnean diharduten erakundeen elkarlana aztertzen bada (Ponds, van Oort eta Frenken, 2007). Ikerketa batzuek Europan distantzia-efektu hori ahultzen ari den frogak aurkitu dituzte, eta herrialdeen arteko integrazioak muga politikoen eragina distantzia geografikoaren atzetik utzi duela diote (Hoekman, Frenken eta Tijssen, 2010).
Ikerketa honetan aztertu nahi dugun fenomenoa eremu zehatz batera mugatua dago: Euskal Herria eta Akitania lurraldeek osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdera hain zuzen. Euroeskualde hori 2011. urtean sortu zen bi eskualdeek partekatzen dituzten hainbat ezaugarritan oinarrituta, hala nola kultura, bizimodua… gertutasun geografikoaz gain. Erkidego horren sorrerarako lehenengo harria 1992an jarri zela esan genezake, orduan eratu baitzen bi lurraldeen arteko lankidetzarako lehenengo funtz amankomuna, zeina geroago 2004an Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoaren sorrerarekin osotua izango zen. Euroeskualdearen helburuen artean daude: lurraldeen arteko komunikabide- eta garraio-sistemen hobetzea, berrikuntzaahaleginen bateratzea eta ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatzea.
Testuinguru instituzional horretan diharduten unibertsitateen artean sortutako ikerkuntza-elkarlana aztertzea du helburu lan honek, artikulu zientifikoen egilekidetzadatutik abiatuta, eta elkarlan horretan hurbiltasun geografikoak duen eragina ezagutzea. Horretaz gain, lurralde horien elkarlanaren ezagutza-profila Frantzia eta Espainiarekin duten elkarlanarekin alderatuko dugu, lurralde bien arteko ezagutzatrukearen irudi konparatibo bat izateko.
#### **2. Metodologia**
Sarreran aipatu den bezala, argitalpen zientifikoen egilekidetza da elkarlan zientifikoaren ikerkuntzarako sarrien erabiltzen den adierazlea. Lehenik eta behin, Euskal Herriko eta Akitaniako unibertsitateen lagina definitu beharra dago, bi eskualdeen ekoizpen zientifikoa identifikatu nahi baldin bada. Euskal Herriko unibertsitate handiena Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) da, eta Euskal Herriko unibertsitate-ikerkuntzaren gehiengoa erakunde horri dagokio. Deustuko eta Mondragoneko unibertsitateekin batera, hiru erakunde horiek osatzen dute Euskal Herriko unibertsitate-sistema. Akitaniako unibertsitate-sistemak konzentrazio geografiko nabaria erakusten du Bordeleko lurraldean, bertan kokatzen baitira Bordeleko Unibertsitatea eta haren eskumendekoak. Paueko unibertsitatea da sistema horretako beste osagai nagusia, «Université de Pau et des pays de lAdour» izanik haren izendapen ofiziala. Bi sistema horien eskumendeko erakunde gehienek «Pau» edo «Bordeaux» izendapena mantentzen dute beren lan zientifikoak sinatzeko orduan. Akitaniako unibertsitate-lagina eratzeko, ESTIA (École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées) unibertsitate-eskola ere hartu dugu kontuan, haren ekoizpen zientifikoaren bolumena, duen garrantzi geografikoa eta nortasun propioa ikusita.
SCOPUS datu-basea da munduko argitalpen zientifikoen datu-baserik handiena, guztira *peer review* kalitate-bermea igaro duten 21.500 aldizkari zientifiko ditu indexatuak, 7,2 milioi hitzaldi-idazki eta 120.000 liburu. Datu-base horren tamaina eta ospea izan dira aukeraketa hau egiteko arrazoi nagusiak, nahiz eta egileak ohartzen diren SCOPUSetik at geratzen direla argitaletxe eta aldizkari txikienetan argitaratutako lan batzuk, batez ere euskaraz argitaratutakoak (ikus «ondorioak» atala). SCOPUSen tamaina dela medio, eta bertan (edo haren lehiakide den Web of Knowledge izenekoan) indexatutako aldizkarietan argitaratzeko ikertzaileek jasaten duten presioa kontuan hartuta, Akitania eta Euskal Herriaren artean gauzatzen den ikerketa-egilekidetzaren gehiengoa analizatu dugulakoan gaude.
Datu-iturri hori erabili dugu beraz, Euskal Herriaren eta Akitaniaren arteko elkarlan zientifikoa ikertzeko, eta 1. taulan adierazita dagoen bilaketa-estrategiari jarraitu diogu bi lurraldeen ikerketa-ekoizpena aurkitzeko. Bilaketa-estrategiaren sintaxia SCOPUSen «Advanced Search» interfazeari dagokiona da, eta honako arazo hauei aurre egiteko izan da diseinatua:
- Euskal Herriko unibertsitateen sinadura hiru hizkuntzatan aurki dezakegu: ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Akitaniako unibertsitateen sinadura frantsesez zein ingelesez ere egon daiteke. Bilaketa-estrategiak erregistro horiek guztiak izan behar ditu kontuan.
- Akronimoak («Unib.», «Univ.») sarri erabiltzen dira argitalpenen sinaduretan, beraz zernahitarako karaktereak «\*» erabili beharra dago akronimo eta deklinazio guztiak kontuan hartzeko.
- ESTIAren kasuan beste ikerkuntza-erakunde batzuk aurkitu dira akronimo berarekin, antzeko distortsio bat gertatu da Paueko unibertsitatearen eta Bartzelonako ikerkuntza-erakunde baten izenekin. Bilaketa-estrategia helburu dugun erakundera mugatu beharra dago.
Adierazitako argitalpen kopuruak 2016/12/14 egunean lortutakoak dira, SCOPUS datu-basea egunero eguneratzen da, beraz emaitzak aldakorrak dira bilaketa egiten den momentuaren arabera. Era berean, «argitalpen» diogunean era guztietako argitalpen zientifikoei egiten diegu aipamena, aldizkari-artikulu, hitzaldi-idazki eta literatura-errebisioak barne.
**1. taula. SCOPUS datu-basetik Euskal Herriko eta Akitaniako ekoizpen zientifikoa eskuratzeko erabili den bilaketa-estrategia.**
| Bilaketa<br>zenbakia | Bilaketa-sintaxia<br>(advanced search) | Argitalpen<br>kopurua<br>(2016/12/14) |
|----------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------|
| 1 | AFFIL ( ehu ) OR AFFIL ( univ* W/2 basque ) OR AFFIL ( univ*<br>W/2 vasco ) OR AFFIL ( unib* W/2 euskal ) | 36.066 |
| 2 | AFFIL ( univ* W/2 mondragon ) OR AFFIL ( unib* W/2<br>mondragon ) | 819 |
| 3 | AFFIL ( univ* W/2 deusto ) OR AFFIL ( unib* W/2 deusto ) | 1.915 |
| 4 | AFFIL ( univ* W/2 bordeaux ) | 57.110 |
| 5 | AFFIL ( univ* W/2 pau ) AND NOT AFFIL ("sant pau") | 5.877 |
| 6 | AFFIL ( estia AND NOT ( "ESTIA CENTER" OR "ESTIA<br>CENTRE" OR "ESTIA CTR" OR "ESTIA CONSULTING" OR<br>leon OR "HOSTEL ESTIA" OR "ESTIA TRAIN*" OR "ESTIA<br>SA" ) ) | 238 |
Elkarlan-datuak testuinguru geografiko batean kokatzeko orduan, «R» analisi estatistikorako erreminta (R Core Team, 2016) erabili dugu, zeinaren bitartez Google-ren mapa-zerbitzutik Akitania eta Euskal Herria lurraldeen satelite-ikuspegia deskargatu eta erakunde bakoitzaren koordenatu geografikoak erabili baititugu, haien ekoizpen zientifikoaren bolumena eta elkarrekin garatu duten elkarlanaren intentsitatea grafikoki irudikatzeko.
Behin elkarlanaren intentsitatea kalkulatuta, Euskal Herriaren eta Akitaniaren artean gauzatzen den ikerkuntza hartu-emanaren gai zientifikoak identifikatzea jarri dugu helburu. Argitalpen zientifiko baten gaia identifikatzeko orduan erreminta ugari erabil daitezke, baina gure kasuan, SCOPUS datu-baseko indexazio-zerbitzuen informazioan oinarritu gara. Datu-base horrek arlo zientifikoetan oinarritutako sailkapen-sistema bat erabiltzen du indexatzen dituen eduki guztiak jakintza-arlo zehatz batean sailkatzeko, eta informazio hori erabili dugu Euskal Herriaren eta Akitaniaren arteko elkarlanaren ezagutza-profila ikertzeko, eta, beraz, elkarlan horrek helburu dituen zientzia-jarduerak. Horretarako, lehenik eta behin, Euskal Herria-Akitania elkarlana zein arlo zientifikotan gauzatzen den ikertu dugu, ondoren profil hori Euskal Herria-Frantzia (Akitania kanpo) eta Akitania-Espainia (Euskal Herria kanpo) elkarlanen ezagutza-profilekin alderatzeko.
#### **3. Emaitzak eta eztabaida**
Euskal Herria-Akitania unibertsitate-elkarlanaren sareak bi protagonista azpimarragarri ditu: tamaina handieneko bi unibertsitateak, hau da, UPV/EHU eta Bordeleko unibertsitateak. Bi erakunde (edo hobeto esanda, erakunde bat eta fakultate multzo bat) horien ekoizpen zientifikoak txiki uzten du ikertutako beste erakundeena, horregatik ezinbestekoa da elkarlanaren datuak era normalizatuan ere ikertzea, ekoizpen totalaren % bezala alegia. 2. taulan eskaintzen dira Euskal Herria-Akitania elkarlanaren argitalpen kopuruaren datu gordinak.
**2. taula. Euskal Herriak eta Akitaniak elkarlanean egindako argitalpen zientifikoen kopurua (2016/12/14).**
| | UPV/EHU | Deustu | Mondragon | Bordele | ESTIA | Paue |
|-----------|---------|--------|-----------|---------|-------|-------|
| UPV/EHU | 36.066 | 142 | 63 | 201 | 49 | 66 |
| Deustu | 142 | 1.915 | 18 | 1 | 0 | 0 |
| Mondragon | 63 | 18 | 819 | 3 | 4 | 4 |
| Bordele | 201 | 1 | 3 | 57.110 | 56 | 234 |
| ESTIA | 49 | 0 | 4 | 56 | 238 | 4 |
| Pau | 66 | 0 | 4 | 234 | 4 | 5.877 |
Erakunde handienek gauzatu dute elkarlan gehien, nabaria izanik Bordeleko unibertsitate-sistemak UPV/EHUrekin duen harremana. Deustuko Unibertsitateak Akitaniako erakunde akademikoekin duen elkarlan urria ere deigarria da, nahiz eta gogoratu behar dugun lan hau artikulu zientifikoen egilekidetzan oinarritu dela erakundeen arteko elkarlana identifikatzeko.
Datuok era grafikoan eta testuinguru geografiko batean kokatuta iker daitezke 1. irudian. Irudiko nodoek erakunde bakoitzaren ekoizpen zientifikoaren tamaina islatzen dute, argitalpen kopuru gordinaren erro kubiko bezala adierazita, irudiaren interpretazioa hobetzeko. Nodotik nodora doazen lerroen zabalerak elkarlanean ateratako argitalpen kopuru gordina islatzen du.

**1. irudia. Euskal Herriaren eta Akitaniaren arteko elkarlan zientifikoaren sare-bisualizazio geografikoa. Deustuko Unibertsitatea kokatzeko haren Donostiako zentroaren koordenatuak erabili ditugu. Erabaki honek liskarrik ez sortzea espero dugu.**
1. irudiko lerroek elkarlanean ateratako argitalpen kopuru gordina islatzen dute eta datu hori erakundearen ekoizpen totalaren (eta beraz, tamainaren) menpekoa da, hortaz ez da harritzekoa unibertsitate handienak (UPV/EHU, Paue eta Bordeleko sistemak) izatea Euskal Herria-Akitania ikerkuntza-erlazioan eragin gehien dutenak. Erakunde bakoitzean Euskal Herria-Akitania elkarlanak duen indar erlatiboa aztertzeko, elkarlanaren datuak erakunde horren argitalpen zientifikoen kopuru gordinarekin normalizatu beharra dago, eta tratamendu horren emaitzak 3. taulan azaltzen dira
3. taula. Aztertutako erakunde bakoitzak Euskal Herriarekin edo Akitaniarekin duen elkarlanaren intentsitatea, ekoizpen zientifiko totalaren milakoetan emanda.
| | Elkarlana, argitalpen zientifikoen milakoetan (%) adierazia | | | | |
|-----------|-------------------------------------------------------------|-----------------------------------|-----------|-----------------------|-------------------------------------------|
| | Akitaniarekin | Frantziarekin<br>(Akitania kanpo) | Erakundea | Euskal<br>Herriarekin | Espainiarekin<br>(Euskal Herria<br>kanpo) |
| UPV/EHU | 8,4 | 57,9 | Bordele | 3,5 | 42,7 |
| Deustu | 0,5 | 14,0 | ESTIA | 214,2 | 46,2 |
| Mondragon | 13,4 | 50,0 | Pau | 11,7 | 56,4 |
Datu normalizatuei begiratzen badiegu, Euskal Herriko erakundeen artean deigarria da Mondragon Unibertsitateak Akitaniarekin duen hartu-emana, Frantziarekiko elkarlanean ere UPV/EHUren balio proportzional bertsuak ditu. UPV/EHU da Frantziarekin elkarlan-intentsitate altuena duena eta Deustuko Unibertsitatea da frantsesekin elkarlan gutxien izaten duena. Akitanian interesgarria da ESTIAren kasua, erakunde hori baita aztertutako guztietatik txikiena eta aldi berean Euskal Herriarekiko hurbiltasun geografiko gehien duena. ESTIAk elkarlanlotura sendoa du Euskal Herriarekin, Espainiarekin duen lotura aztertutako beste akitaniar erakundeen bertsua delarik. Bidarteko unibertsitate txiki hori Ipar Euskal Herrian dago kokatua, eta lotura ugari ditu hizkuntza eta kultura aldetik Hego Euskal Herriarekin, Lotura horien efektua ikerkuntza-elkarlanetik harantzago doazen aldagai ugaritan geratzen da erakusgai, hala nola ESTIAk UPV/EHUrekin dituen ikasleak eta irakasleak trukatzeko programetan, baita elkarrekin garatzen dituzten irakaskuntza-programetan ere (UPV/EHU, 2016). Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko antzekotasun kulturalak —nortasuna, hizkuntza, jokaera— duen eragina hurbiltasun geografikoaren eraginari (Katz, 1994) gehitu behar diogu, beraz, ondorioak ateratzeko orduan. Akitaniako beste erakundeek zehatz-mehatz betetzen dute literaturak hurbiltasun geografikoari ematen dion eragina. Euskal Herritik zenbat eta hurbilago, lurralde horrekin duten elkarlan zientifikoaren intentsitatea gero eta handiagoa da, eta gauza bera esan daiteke Espainiarekin duten elkarlanari buruz.
Ikerkuntza honen helburu diren bi lurraldeak aldamenekoak dira, eta hurbiltasun geografiko horren eragina lurralde-mailan aztertzeko, Euskal Herriaren eta Akitaniaren arteko elkarlana bi lurralde horiek Frantzia eta Espainiarekin duten elkarlanarekin alderatu beharra dago, hurrenez hurren. Horretarako, jakin behar dugu zer proportzio betetzen duten lurralde horiek nazio bakoitzaren ekoizpen zientifikoan, eta proportzio hori erabiliko dugu hurbiltasun- eta bestelako kidetasun-efekturik gabeko elkarlan-agertoki bat aurkezteko:
- Espainiaren ekoizpen zientifikoaren % 2,9 suposatzen du Euskal Herriak, gure datuen arabera. Akitaniak Espainia osoarekin 3.073 argitalpen zientifiko ditu elkarlanean, beraz Euskal Herriarekin 89,1 argitalpen zientifiko izango lituzkeela esan genezake, inolako kidetasun-efekturik ez balego bi lurraldeen artean.
- Frantziako ekoizpen zientifikoaren % 2,5 suposatzen du Akitaniak. Euskal Herriak Frantzia osoarekin 2.456 argitalpen zientifiko ditu elkarlanean, beraz Akitaniarekin 61,4 argitalpen zientifiko izango lituzkeela esan genezake, inolako kidetasun-efekturik ez balego bi lurraldeen artean.
- 2. irudiak kontrajartzen du agertoki honetan eta errealitatean Akitania eta Euskal Herriaren artean ematen den elkarlana (313 argitalpen ditu elkarlan horrek). Bi lurraldeen arteko kidetasunak eragin nabaria du Euskal Herriaren eta Akitaniaren arteko elkarlanean, batez ere Euskal Herriari dagokionez. Akitaniak Euskal Herriarekin duen elkarlan-maila 3,5 aldiz handiagoa da errealitatean gure agertokiak adierazten zuena baino, eta Euskal Herriak Akitaniarekin duena, aldiz, 5 aldiz handiagoa. Emaitza horrek garbi uzten du bestelako fenomeno batzuk ari direla lanean, zeinek bi lurraldeen arteko lankidego zientifikoan (artikulu-egilekidetzan oinarrituta) eragin zuzena duten. Faktore horien eragina zeharo nabaria dela esatea bidezkoa da, zeren, batez bestekoa eginez gero, eztabaidatu dugun agertoki hipotetikoa laukoiztu baino gehiago egiten baitu egilekidetza kopuruak.

**2. irudia. Kidetasunik gabeko agertokian agertuko litzatekeen elkarlana (urdinez) vs datu erreala (gorriz).**
Elkarlan horren eboluzio historikoa aztertzeak ahalbidetuko digu datuon joerari buruzko ondorioak ateratzea. Honako irudi hauetan (3. irudia eta 4. irudia) aurkezten da lurraldeen arteko elkarlanak izan duen eboluzio historikoa.
3. irudian ikus daitekeenez, 2014. urtetik aurrera Akitania eta Euskal Herriaren ekoizpen zientifikoak behera egin du. 2014. urtetik aurrera, bai Espainiako bai Frantziako ekoizpen zientifiko totalak behera egin du, SciMago taldeak argitaratzen
dituen txostenei begiratzen badiegu (SCImago, 2015). Fenomeno horren arrazoietako bat krisi ekonomikotik eratorritako ikerketa eta garapenaren (IG) eta, oro har, unibertsitateen aurrekontuen murrizketetan datzala aurreikusten dute lan honen egileek, nahiz eta gertaera horren azalpena beste ikerkuntza-lan batzuekin osatu behar den.

**3. irudia. Akitania eta Euskal Herria lurraldeen ekoizpen zientifikoaren eboluzio historikoa.**
Datu hori garrantzitsua da gero 4. irudian erakusten diren elkarlan-datuak testuinguruan kokatzeko.

**4. irudia. Lurraldeen arteko elkarlan zientifikoaren eboluzio historikoa.**
Aurreko irudian argi ikusten da lurraldeen arteko elkarlanak joera gorakorra erakusten duela, baita Frantzia eta Espainiarekin duten elkarlanean ere. Nahiz eta 2014. urtetik aurrera lurralde horien ekoizpen zientifikoak behera egin duen (ikus 3. irudia), elkarlanak gora egiten jarraitu du, Akitania-Espainia datuen salbuespenarekin. Akitania-Espainia elkarlanak joera irregularra aurkezten du 2008. urtetik aurrera, baina ditugun datuen argitan geldotzeko joera nahiko argia erakusten duela esan genezake. Salbuespen horren arrazoiak ezin ditzakegu jakin lan honetan erabili ditugun datuetatik abiatuta, beste ikerketa batzuen eskutan uzten dugu fenomeno hori argitzea. Euskal Herria-Akitania elkarlanak, aldiz, joera gorakor nabaria hartzen du 2012. urtetik aurrera.
Elkarlan zientifiko horrek zer gai jorratzen duen ikertzeko SCOPUS datu-basearen taxonomia-zerbitzura jo dugu, metodologia-arloan azaldu den bezala. Horrela lortu dugu jakitea zeintzuk diren Euskal Herria-Akitania elkarlanaren hamar ezagutzaarlo nagusiak, 4. taulan adierazten dira arlo horien izenak bai eta Euskal Herria-Akitania elkarlanean duten pisua ere, ekoizpen zientifikoaren % bezala. Datuok interpretatzeko orduan kontuan izan behar da ikerkuntza multidiziplinarrak sarritan arlo batean baino gehiagotan sailkatzen direla.
**4. taula. Euskal Herria-Akitania elkarlanaren hamar arlo zientifiko nagusiak.**
| Arlo zientifikoa (Subject area) | Euskal Herria – Akitania ikerkuntza<br>argitalpenen % |
|----------------------------------------------|-------------------------------------------------------|
| Kimika | % 13,87 |
| Materialen zientzia | % 13,69 |
| Fisika eta astronomia | % 13,69 |
| Ingeniaritza | % 9,01 |
| Biokimika, genetika eta biologia molekularra | % 6,85 |
| Energia | % 6,67 |
| Medikuntza | % 6,31 |
| Ordenagailuen zientzia | % 5,41 |
| Nekazaritza eta biologia-zientziak | % 4,14 |
| Ingurune-zientziak | % 4,14 |
Datuek argi erakusten dute Euskal Herria-Akitania ikerkuntza-elkarlanean gizarte-zientziek ez dutela errepresentazio handirik, eta zientzia zehatzek dutela pisu gehiena, ingeniaritzaren presentzia ohargarri batekin batera. Ondorengo grafikoak arlo horiek Euskal Herria-Frantzia eta Akitania-Espainia elkarlanean duten pisuarekin alderatzen ditu 4. taulan emandako datuak, Euskal Herria-Akitania elkarlanaren profil zientifikoaren berezitasunak atzemateko.

**5. irudia. Lurraldeen arteko elkarlanaren profil zientifikoen alderatzea.**
Datuek erakusten dutenez, Euskal Herriak Frantziako erakundeekin elkarlanean egiten duen energia-ikerkuntza ia bere osotasunean Akitaniako erakundeekin egiten du; horretaz gain, Akitaniak ez du ia energia-ikerkuntzarik egiten erakunde espainiarrekin. Medikuntza eta fisika-astronomian, ostera, hartu-eman gehiago du Euskal Herriak Akitaniatik kanpo dauden beste erakunde frantses batzuekin. Deigarria da, orobat, ingeniaritza eta materialen zientzia bezalako arloetan Euskal Herria akitaniar lurraldearen kide nagusia dela Espainian. Medikuntza eta fisika-astronomia arloetan egiten du batez ere lan akitaniar lurraldeak Espainiako erakundeekin. Emaitza hauek erakusten dutenez, Euskal Herriaren eta Akitaniaren arteko elkarlana zientzia eta ingeniaritzaren arloetan indartsu dago, nahiz eta Euskal Herriak zein Akitaniak orotariko fakultateak dituzten beren lurraldean. Espezializazio horren arrazoiak aztertzea lan honen irismenetik at dago. Hala ere, dugun datulagina kontuan hartuta (313 argitalpen), uste dugu hasiera-hasieratik elkarlanean ikerkuntza-proiektuak martxan jarri zituzten ikerkuntza-taldeek berebiziko eragina izan dutela zientzia ta ingeniaritzaren nagusitasunean. Urteak aurrera joan ahala eta elkarlanean egindako ikerkuntza-artikuluen kopurua igo ahala litekeena da espezializazio horren nabarmentasuna gutxitzea, nazioarteko ikerkuntzaelkarlanaren gorantzako joera dela-eta (*Science and Engineering indicators. 2016 Digest*, 2016).
# **4. Ondorioak**
Erakundeen arteko lankidetza aztertzeko orduan aldagai askoren eragina hartu behar da kontuan. Literaturan sarritan eztabaidatzen diren aldagaiak izaten dira, besteak beste, hurbiltasun geografikoa, antzekotasun kulturala, nazioen mugak, elkarlana bultzatzeko ekimen politikoak eta hizkuntza —azken hori batez ere multinazionalen kudeaketa munduan zabal ikertua (Feely eta Harzing, 2003; Klassen eta Whybark, 1994; Marschan, Welch eta Welch, 1997)— . Lan honetan ikertzen dugun elkarlana elkarren ondoan dauden bi lurralde bereziren artean sortzen da: alde batetik, muga politiko batek banatzen ditu, eta, nahiz eta Europar Batasunak nabarmen murriztu mugek ekarri ohi duten elkarlanerako oztopoa, muga politiko bat egoteak, edo egon izanak, ez dio mesede egiten erakundeen arteko elkarlanari. Aldi berean, muga politikoak muga geografikoarekin bat egiten du Pirinioetan, pertsona eta materialen mugimenduari oztopo eginez. Beste aldetik, Akitania eta Euskal Herriaren arteko elkarrekintzak bultzada politikoa jaso du Euroeskualdearen ekimenaren bitartez, eta bi lurraldeek istorio luze bat dute hartu-eman komertzialean, Bordeleko eta Bilboko portuen garrantzia dela medio.
Erakunde-mailan egin dugun analisiak espero genuen ondorio bat dakar argitara: elkarlanaren gehiengoa erakunde handienen menpe dago. Hala ere, datu normalizatuen arabera, Mondragon Unibertsitatea eta ESTIA dira proportzionalki Euskal Herria-Akitania elkarlanerako joera handiena duten erakundeak. ESTIA unibertsitateak joera nabarmena erakusten du Euskal Herriko erakundeekin elkarlanean aritzeko orduan, eta bi aldagaik izan dezaketen eragina azpimarratu nahiko genuke: alde batetik, Euskal Herritik geografikoki hurbilen dagoen erakundea da, eta, bestetik, Ipar Euskal Herriaren eremuan dago kokatua, Bidarten hain zuzen. Kulturaren antzekotasunak gogor baldintzatzen du erakundeen arteko elkarlanaren arrakasta-aukera, eta horrela baieztatu dute ikerkuntza ugarik (Fanjul Martín, 2010; Jensana Tanehashi, 2010; Weare, Lichterman eta Esparza, 2014); hala ere, gure ikerkuntzan erabili ditugun datuekin ezin daiteke atzeman zer aldagaik izan duen indar gehien.
Euskal Herriko erakundeen analisia egiterakoan, ez dugu uste zuzena denik haien arteko distantzia geografikoa erabiltzea Frantziarekiko elkarlan-fenomenoen intentsitatea azaltzeko, euskal erakundeak gertuegi baitaude bata bestearengandik. Akitaniako erakundeak, ordea, elkarrengandik distantzia handiagora daude kokatuta eta analisi hori egitea egokitzat jo dugu. Gure elkarlan-datuek argi erakusten dute akitaniar erakundeen elkarlan-intentsitatea jaitsiz doala distantzia handiagotu ahala, beste ikerkuntza batzuek diotena baieztatuz. Lurralde-mailako elkarlan-datuekin analisi normalizatu bat egin dugu, kalkulatu dugu Euskal Herriari eta Akitaniari proportzionalki zenbateko ikerkuntza-elkarlana legokiekeen Espainian eta Frantzian duten ikerkuntza-pisua kontutan hartuta, eta gero estimazio hori datu-baseetatik hartu dugun datu errealekin alderatu dugu. Emaitzen arabera, Euskal Herria-Akitania elkarlana lurralde horietako bakoitzari dagokion pisu nazionalaren oso gainetik kokatzen da, hurbiltasun geografikoaren eta aipatu diren beste aldagaien eragina frogatuz.
Ikertu dugunaren arabera, Euskal Herria-Akitania elkarlana indartzen ari da, batez ere 2012. urtetik aurrera. Euskal Herriaren eta Frantziaren (Akitania kanpo) arteko elkarlanak ere joera gorakorra erakusten du, nahiz eta Euskal Herriaren ekoizpen zientifiko totalak behera egin 2014tik aurrera. Jokaera horri kontrajarrita, Akitaniak Espainiarekiko (Euskal Herria kanpo) duen elkarlanak geldialdirako joera erakusten du, eta horrek Akitaniak 2014. urtetik aurrera jasan duen ekoizpen zientifikoaren jaitsierarekin harreman zuzena izan dezake. Eragin hori ez da igartzen Euskal Herria-Akitania elkarlanean, hala ere.
Jakintza-arloen analisiak ezusteko gutxi ekarri ditu. Euskal Herria-Akitania elkarlanak profil tekniko-zientifiko argia erakusten du, Euskal Herriko eredu industrial eta —hein handi batean— akademikoaren adierazgarri hain zuzen. Medikuntza, fisika eta astronomia bezalako arloetan Akitaniak lotura sendoagoa du beste erakunde espainiarrekin.
Lan honetan elkarlan zientifikoa kuantifikatzeko erabili ditugun tekniken mugak aitortu beharra dago: alde batetik, unibertsitateetara mugatu dugu analisia, eta, bestetik, artikulu zientifikoen egilekidetza erabili dugu adierazle gisa. Erakunde eta lurraldeen arteko elkarlana fenomeno zeharo multidimentsionala da, eta analisiak egiteko publiko diren datuetatik abiatuta zaila da elkarlan horren dimentsio guztiak atzematea. Beste alde batetik, unibertsitateak ez dira ikerkuntzan diharduten erakunde bakarrak; izan ere, enpresa, teknologia-zentro eta laborategiak ere kontuan hartu beharreko elementuak dira, nahiz eta unibertsitateak diren horien guztien artean egindako lana publiko egiteko —normalean argitalpen zientifikoen bitartez— pizgarri gehien duten erakundeak. Elkarlan zientifikoaren intentsitatean eragina duten aldagaiak identifikatu eta kuantifikatzea ere ez da erraza. Zalantzarik gabe, Akitaniako zona batzuen (Ipar Euskal Herria) eta Hego Euskal Herriaren artean dagoen kultura- eta hizkuntza-loturak eragina du lurralde bien arteko elkarlanean, eta gure lanak Euskal Herriarekin elkarlan-intentsitate altuena Ipar Euskal Herriko ESTIA erakundean aurkitu du. Literaturak, hala ere, hurbiltasun geografikoari berebiziko garrantzia ematen dio (Katz, 1994) elkarlan zientifikoaren sustapenerako, eta gure datuetatik abiatuta ezin genezake adierazi zein den aldagai erabakigarriena. Etorkizunerako ikerkuntza-ildo bezala, ikertzaile euskaldunen arteko hartu-emanen aparteko ikerketa zeharo interesgarria izan daiteke, eta horretarako Inguma datu-baseko informazioa inkesta bidez batutako beste aldagai batzuekin osa daiteke. Muga politikoak bananduta dauden ikertzaile euskaldunen komunitateen arteko elkarrekintzaren ezaugarri ugari azalera daitezke prozedura horrekin, eta galdetegien erantzute-tasa altua espero daiteke, komunitate horien konpromiso pertsonalaren maila altua dela-eta.
Gure lanak eragin horien esistentzia frogatu du Euskal Herria eta Akitania lurraldeetako unibertsitateen elkarlan zientifikoan, eta bildu ditugun datuek arrazoi ematen diete gaur egun ikerkuntza-arlo honetan indarrean dirauten hipotesi zientifikoei, nahiz eta ezin dugun kuantifikatu elkarlan horren intentsitatean eragina duten aldagai guztien indarra. Gure guraria da, hala ere, artikulu honen irakurleari gure inguruko ikerkuntza-erakundeen elkarlanari buruzko ikuspegi arrazoitua eta erakundeen arteko elkarlanean eragina duten aldagaien froga eta ulermena eskaintzea.
## **Erreferentziak**
- Abramo, G.; D'Angelo, C.A. eta Di Costa, F. (2009): «Research collaboration and productivity: is there correlation?», *Higher Education*, **57(2),** 155-171, <https://doi.org/10.1007/ s10734-008-9139-z>.
- Fanjul Martín, E. (2010): «Factores culturales e internacionalización de la empresa», *Información Comercial Española, ICE: Revista de economía*. Servicio de Publicaciones, <http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3324572&info=r esumen&idioma=SPA>.
- Feely, A.J. eta Harzing, A.-W. (2003): «Cross Cultural Management: An International Journal Language Management in Multinational Companies The Authors Introduction: The Trend to Global Co-ordination», *Cross Cultural Management: An International Journal Journal of Communication Management Iss Corporate Communications: An International Journal Iss*, **10(14),** 37–52, <http://dx.doi. org/10.1108/13527600310797586>.
- Frenken, K.; Hoekman, J.; Kok, S.; Ponds, R.; van Oort, F. eta van Vliet, J. (2009): *Death of Distance in Science? A Gravity Approach to Research Collaboration*, Springer Berlin Heidelberg, 43-57, <https://doi.org/10.1007/978-3-540-92267-4\_3>.
- Frenken, K.; Hölzl, W. eta Vor, F. de. (2005): «The citation impact of research collaborations: the case of European biotechnology and applied microbiology (1988–2002)», *Journal of Engineering and Technology Management*, **22(1),** 9-30, <https://doi.org/10.1016/j.jengtecman.2004.11.002>.
- Glänzel, W. eta Schubert, A. (2004): «Analysing Scientific Networks Through Co-Authorship», in *Handbook of Quantitative Science and Technology Research*, Kluwer Academic Publishers, Dordrecht, 257-276, <https://doi.org/10.1007/1- 4020-2755-9\_12>.
- He, Z.-L.; Geng, X.-S. eta Campbell-Hunt, C. (2009): «Research collaboration and research output: A longitudinal study of 65 biomedical scientists in a New Zealand university», *Research Policy*, **38(2),** 306-317, <https://doi.org/10.1016/j. respol.2008.11.011>.
- Hoekman, J.; Frenken, K. eta Tijssen, R.J.W. (2010): «Research collaboration at a distance: Changing spatial patterns of scientific collaboration within Europe», *Research Policy*, **39(5),** 662-673, <https://doi.org/10.1016/j.respol.2010.01.012>.
- Jensana Tanehashi, A. (2010): «Factores culturales y negocios en Japón», *Información Comercial Española, ICE: Revista de economía*. Servicio de Publicaciones, <http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3324591&info=resumen&idiom a=SPA>.
- Katz, J.S. (1994): «Geographical proximity and scientific collaboration», *Scientometrics*, **31(1),** 31-43, <https://doi.org/10.1007/BF02018100>.
- Katz, J.S. eta Martin, B.R. (1997): «What is research collaboration?», *Research Policy*, **26(1),** 1-18, <https://doi.org/10.1016/S0048-7333(96)00917-1>.
- Klassen, R.D. eta Whybark, D.C. (1994): «Barriers to the management of international operations», *Journal of Operations Management*, **11(4),** 385-396, <https://doi. org/10.1016/S0272-6963(97)90006-1>.
- Lee, S. eta Bozeman, B. (2005): «The Impact of Research Collaboration on Scientific Productivity», *Social Studies of Science*, **35(5),** 673-702, <https://doi. org/10.1177/0306312705052359>.
- Marschan, R.; Welch, D. eta Welch, L. (1997): «Language: The forgotten factor in multinational management», *European Management Journal*, **15(5),** 591-598, <https://doi.org/10.1016/S0263-2373(97)00038-8>.
- Melin, G. (2000): «Pragmatism and self-organization: Research collaboration on the individual level», *Research Policy*, **29(1),** 31-40, <https://doi.org/10.1016/S0048- 7333(99)00031-1>.
- Melin, G. eta Persson, O. (1996): «Studying research collaboration using co-authorships», *Scientometrics*, **36(3),** 363-377, <https://doi.org/10.1007/BF02129600>.
- Persson, O.; Glänzel, W. eta Danell, R. (2004): «Inflationary bibliometric values: The role of scientific collaboration and the need for relative indicators in evaluative studies», *Scientometrics*, **60(3),** 421-432, <https://doi.org/10.1023/ B:SCIE.0000034384.35498.7d>.
- Ponds, R.; van Oort, F. eta Frenken, K. (2007): «The geographical and institutional proximity of research collaboration», *Papers in Regional Science*, **86(3),** 423-443, <https:// doi.org/10.1111/j.1435-5957.2007.00126.x>.
- R Core Team. (2016): *R: A language and environment for statistical computing,* R Foundation for Statistical Computing, Vienna, Austria, <https://www.r-project. org/>.
- *Science and Engineering indicators. 2016 Digest* (2016): <https://www.nsf.gov/ statistics/2016/nsb20161/#/>.
- SCImago (2015): «Country Rank», <http://www.scimagojr.com/>.
- Subramanyam, K. (1983): «Bibliometric studies of research collaboration: A review», *Journal of Information Science*, **6(1),** 33-38, <https://doi.org/10.1177/016555158300600 105>.
- UPV/EHU, (2016): No Title. Retrieved from Master in Control in Smartgrids and Distributed Generation.
- Weare, C.; Lichterman, P. eta Esparza, N. (2014): «Collaboration and Culture: Organizational Culture and the Dynamics of Collaborative Policy Networks», *Policy Studies Journal*, **42(4),** 590-619, <https://doi.org/10.1111/psj.12077>.
- Wilkof, M.V.; Brown, D.W. eta Selsky, J.W. (1995): «When the Stories are Different: The Influence of Corporate Culture Mismatches on Interorganizational Relations», *The Journal of Applied Behavioral Science*, **31(3),** 373-388, <https://doi. org/10.1177/0021886395313008>.
- Zitt, M. eta Bassecoulard, E. (2004): «Internationalisation in Science in the Prism of Bibliometric Indicators», in *Handbook of Quantitative Science and Technology Research,* Kluwer Academic Publishers, Dordrecht, 407-436, <https://doi. org/10.1007/1-4020-2755-9\_19>. |
aldizkariak.v1-0-683 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk. _2025_9",
"issue": "Zk. _2025_",
"year": "2025",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | EKAIA (2025), artikulua prentsan/article in press. ISSN: 0214-9001 https://doi.org/10.1387/ekaia.27191 e-ISSN: 2444-3255

# Hidrogenoa, soluzioa ote da?
(Hydrogen, is it the solution?)
Leire Casas Camacho, Jose Miguel Campillo-Robles\*
Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU, Leioa)
LABURPENA: Azken urteetan, hidrogenoa nonahi azaltzen ari da. Erakunde publikoek eta enpresa pribatuek etengabe errepikatzen digute hidrogenoak trantsizio-energetikoa gauzatzeko zutaberik garrantzitsuena izango dela. Baina, benetan, hidrogenoa gure arazoen soluzioa izango ote da? Izatez, industria petrokimikoaren etorkizuneko apustua da hidrogenoa, gaur egungo azpiegitura erabiliz klimatikoki neutroa den erregaia merkaturatzeko aukera ematen dielako. Hidrogenoak abantaila batzuk eduki badauzka, eta ekonomiaren sektore batzuk deskarbonizatzeko aukera erraztuko du, baina erronka propioak ere baditu. Horregatik, hidrogenoa ez da mirarizko soluzioa izango. Trantsizio-energetikoa ezin da hidrogenoan soilik oinarritu, bestelako "eragile" batzuk ere tartean egon behar izango dira (bateriak, kondentsadoreak, energia termikoa, etabar). Hori dela eta, problematika energetikoari aurre egiteko soluzioen konbinazioa jarri beharko da indarrean. Dokumentu honetan, hidrogeno-ekonomiaren berrikuspen orokorra aurkezten da, ekoizpenaren, biltegiratzearen, garraioaren, aplikazioen eta oraingo ekonomiaren erronka nagusiak azalduz.
HITZ GAKOAK: Hidrogenoa, energia-bektorea, ekoizpena, biltegiratzea, garraioa, erabilera, ekonomia, erronkak.
ABSTRACT: In recent years, hydrogen has been appearing everywhere. Public institutions and private companies continuously tell us that hydrogen will be the most important pillar in achieving the energy transition. But will hydrogen truly be the solution to our problems? In fact, hydrogen is the future bet of the petrochemical industry, because it allows them to market a climatically neutral fuel using current infrastructure. Hydrogen has some advantages, and it will facilitate the decarbonisation of certain sectors of the economy, but it also has its own challenges. Therefore, hydrogen will not be a miraculous solution. The energy transition can not only rely on hydrogen; other "players" will also need to be involved (batteries, capacitors, thermal energy, etc.). For this reason, a combination of solutions will need to be implemented to tackle the energy challenge. This paper presents a general review of hydrogen economy, with the analysis of most important challenges in production, storage, transportation, applications and economics.
KEYWORDS: Hydrogen, energy vector, production, storage, transport, use, economy, challenges.
\*Harremanetan jartzeko/ Corresponding author: José Miguel Campillo-Robles, Fisika saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa. https://orcid.org/0000-0002-2565-6343, josemiguel.campillo@ehu.eus
Nola aipatu / How to cite: Casas-Camacho, Leire; Campillo-Robles, Jose Miguel (2025). << Hidrogenoa, soluzioa ote da?>>, Ekaia,48, xx-xx. (https://doi.org/10.1387/ekaia.27191)
Jasoa: abenduak 28, 2024; Onartua: martxoak 11, 2025
ISSN 0214-9001-eISSN 2444-3225 / © 2025 UPV/EHU

#### 1. SARRERA
Azken urteetako gerrek eta bestelako zoritxarreko gertakariek (COVID birusa, esaterako) erregai fosilen prezioaren hegakortasuna handitu dute, aspaldian ikusi ez bezala. Horretaz gain, eskuragarria den erregai fosilen kantitatea etengabe murrizten ari da, eta etorkizun ez oso urrunean agortuko dira (petrolioaren gailurra deituriko fenomenoa [1]). Gainera, erregai fosilek eragindako klima-aldaketaren hasierako efektuak nabaritzen hasiak gara jadanik. Hori guztia dela eta, munduko eredu energetikoa errotik aldatzeko premia inoiz baino handiagoa da. Gure gizartea deskarbonizatu egin behar da, espezie modura bizirauteko eta, aldi berean, planetaren ekosistemak salbatzeko.
Zoritxarrez, munduko energia-eskaerak etengabe handitzen jarraitzen du. 1950ean, adibidez, 28.564 TWh kontsumitu ziren munduan eta, 2023an, aldiz, 183.230 TWh; hau da, kontsumoa sei aldiz baino gehiago handitu zen [2]. Beraz, gizartearen deskarbonizazio-prozesuan, energiaren ekoizpena eta kudeaketa eraberritu behar dira handituz doan energia-eskaera asetzeko [3]. Bide horretan, hidrogenoa eragile garrantzitsua izan daitekeela iradokitzen digute hainbat erakundetatik [4, 5]. Horren ondorioz, zientzia, teknologia, industria eta ekonomiako eragile gehienek hidrogenoaren inguruko dinamikak abiatu dituzte. Izan ere, hidrogenoaren ekonomia martxan jartzeko diru asko bideratzen ari da, eta apustu horretan garaiz ez sartzeak lekuz kanpo utzi dezake bat baino gehiago.
Gauzak horrela, azken urte hauetan, hidrogenoaren aldeko diskurtsoa poliki poliki hedatzen joan da gure gizartean. Baina, aldekotasun hori, zenbateraino da behartutako jarrera diru publikoa jasotzeko? Benetan, hidrogenoa da bilatzen dugun mirarizko irtenbidea? Erantzuna ez da erraza, eta honez gero, ahots kritiko batzuk ere azaldu dira [6, 7]. Hori dela eta, hidrogenoaren aldeko apustu horren arrisku eta alde negatiboei buruz ere hitz egitea komeni dela uste dugu.
#### 2. HIDROGENOA
Henry Cavendish-ek (1731-1810), zientzialari ingelesak, aurkitu zuen hidrogenoa 1766an. Hala ere, hamarkada bat geroago konturatu ziren elementu kimiko berria zela. 1783an, Antoine Lavoisierek (1743-1794), kimikari frantsesak, grekerazko izena eman zion: hydro-gen (ur-sortzailea, bera erretzean ura sortzen delako).
Hidrogenoa elementu kimiko sinpleena eta arinena da (ikus 1. taula), unibertsoan ugariena. Lurrean ur modura ageri da gehien. Egoera puruan, hidrogeno diatomiko forman azaltzen da, H<sup>2</sup> alegia, eta gasa da giro-tenperaturan eta egurats-presioan. Hidrogeno gasa usaingabea, koloregabea,
sukoia eta ez-toxikoa da. Berez, hidrogenoa energia-bektorea da, ez energia-iturria. Hau da, energia metatu eta askatzeko gaitasuna duen substantzia edo gailua da energia-bektorea, hala nola, bateriak, kondentsadoreak edo urtegietan pilaturiko ura.
1. Taula. Hidrogenoaren ezaugarri garrantzitsuenak [8, 9].
| Zenbaki atomikoa | 1 |
|-------------------------------|-------------------------|
| Masa atomikoa | 1,00784 amu |
| Masa molekularra | 2,01568 amu |
| Dentsitatea (20 °C, 1 atm) | $0,0838 \text{ kg/m}^3$ |
| Lurruntze-tenperatura (1 atm) | −252,88 °C |
| Lurruntze-bero sorra | 447 kJ/kg |
| Fusio-tenperatura (1 atm) | −259,16 °C |
| Fusio-bero sorra | 58 kJ/kg |
| Puntu kritikoa | −240,2 °C / 12,7 atm |
| Puntu hirukoitza | −259,3 °C / 0,07 atm |
| Autosutze-tenperatura (1 atm) | 571 °C |
Hidrogenoaren erabilgarritasuna balioztatzeko, gaur egungo erregaiekin alderatu behar da (ikus 2. taula). Erregaien artean, hidrogenoak energia-dentsitate grabimetriko handiena dauka (143 MJ kg-1). Gure eguneroko bizitzako elementu batekin alderatu daiteke; adibidez, litio-ioi bateria batek 0,46-0,72 MJ kg-1-ko energia-dentsitatea dauka [10]. Hortaz, masaren ikuspegitik energia metatzeko aukerarik onena litzateke hidrogenoa), eta hori oso interesgarria egiten du luzera handiko garraiorako, abiaziorako eta sektore aeroespazialerako. Hala ere, bere energia-dentsitate bolumetrikoa txikia da. Egurats-presioan, esaterako, gas guztien artean energia-dentsitate bolumetriko txikiena dauka, eta horrek zaildu egiten du bere aplikazioa garraioan eta sistema konpaktuetan. Hidrogenoa likidotuz gero, energia-dentsitate bolumetrikoa handitu egiten da, baina ohiko erregai likidoena baino txikiagoa da oraindik ere (ikus 2. taula). Egurats presioan, hidrogenoaren likidotze-prozesua 252,88 ºC-tan gertatzen da. Baina giro-tenperaturan, 25 ºC-tan alegia, presioa handituz ezin dugu hidrogenoa likido bihurtu, puntu kritikoaren gainetik dagoelako (ikus 1. taula).
2. Taula. Ohiko erregaien energia-dentsitateak [11].
| | Energia-dentsitate<br>grabimetrikoa<br>(MJ kg <sup>-1</sup> ) | Energia-dentsitate<br>bolumetrikoa<br>(MJ m <sup>-3</sup> ) |
|----------------------|---------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------|
| Hidrogeno likidoa | 143 | 10.100 |
| Hidrogenoa (700 bar) | 143 | 5.600 |
| Hidrogenoa (1 atm) | 143 | 10,7 |
| Metanoa (1 atm) | 55,6 | 37,8 |
| Gas naturala (1 atm) | 53,6 | 36,4 |
| Gasolina | 46,4 | 34.200 |
| Diesela | 45,4 | 34.600 |
| Biodiesela | 42,2 | 33.000 |
Hidrogenoarekin loturiko erreakzio kimiko garrantzitsuenak elektrolisia eta konbustioa dira. Elektrolisian argindarra uretatik pasatzen da, eta horrek ur-molekularen banaketa eragiten du. Baldintza estandarretan (25 °C eta 1 atm), uraren mol bakoitzari 285,5 kJ-eko energia eman behar zaio oxigeno- eta hidrogeno-molekulak sortzeko. Berriz, hidrogenoaren konbustioan aurkako prozesua gertatzen da, eta ura sortzen da. Bi erreakzio kimiko horiek ekuazio bakarrean adierazi daitezke:
$$2H_2O(1) + 285.5 \frac{kJ}{mol} \leftrightarrow 2H_2(g) + O_2(g)$$
(1)
Hidrogenoa energia-bektore modura erabiltzean, ziklo itxia eratzen duten hiru urrats nagusi egon ohi dira [12, 13] (ikus 1. irudia): ekoizpena, biltegiratzea edota garraioa eta erabilera. Hidrogenoaren ekonomiarako funtsezkoak diren hiru urrats horiek aztertuko ditugu artikuluan, aldeko eta kontrako faktoreak kritikoki analizatuz.

1. irudia. Hidrogeno berdearen ziklo itxia (Egilea: C. E. Pineda).
#### 3. EKOIZPENA
Naturan, hidrogenoa ez da bereizitako lehengai gisa azaltzen, behintzat, erabiltzeko moduan. Adibidez, ikatzean harrapatutako gas naturalak hidrogeno kantitate txikiak eduki ditzake. 1888an, Mendeleiev-ek egin zuen horren aurkikuntza Donetsk-eko ikatz-meategi batean (Errusia) [14]. Baina, normalean, hidrogenoa beste elementu kimikoekin konbinatuta ageri ohi da, batez ere, oxigenoarekin (ura) edo karbonoarekin (hidrokarburoak). Hori dela eta, hidrogenoa lortzeko, elementu hauetatik bereizi egin behar da, molekularen araberako energia emanez (adibidez, ikus (1) ekuazioa uraren kasurako).
#### 3.1. Ekoizpen-metodoak
Hidrogenoa lortzeko metodo asko daude, eta garrantzitsuenak metodo termokimikoak, elektrokimikoak eta fotokimikoak dira [15]. Hidrogenoa industrialki ekoizteko, nagusiki, lau teknologia erabiltzen dira [15, 16]:
#### - Erreformatzea
Gaur egun, hidrogenoa sortzeko prozesurik erabiliena da erreformatzea (prozesu termokimikoa). Hidrokarburoak erabili ohi dira lehengai modura, eta horien artean gas naturala (metanoa) da ohikoena, baina biomasa ere erabil daiteke. Izatez, munduko hidrogeno-ekoizpenaren % 90-95 gas naturalaren ur-lurrun bidezko erreformatzetik dator [17]. Prozesuaren hasieran, gas naturala ur-lurrunarekin nahasten da (700-1.000 ºC, 3-25 bar) [17] eta, ondoren, nikelezko katalizatzailez osoturiko ohantzean zehar pasarazten da erreakzioak errazteko. Erreformatzearen ondorioz, sintesi-gas izeneko gas-nahasketa lortzen da eta, bertan, gehienbat hidrogenoa dago,baina, baita CO2 eta CO ere (proportzioak prozesuaren ezaugarrien araberakoak). Zoritxarrez, erreformatzea asko zabaldutako prozesu industriala izanik, CO2 kantitate handiak sortzen dira.
# - Elektrolisia
Hidrogenoa lortzeko prozesu elektrokimiko erabiliena, eraginkorrena eta garbiena da elektrolisia (ikus (1) ekuazioa). Aspalditik finkatutako metodo honek ez du karbonodun oinarriko lehengairik erabiltzen eta, gainera, energia berriztagarrien bitartez lortutako argindarra erabiliz gero, ez du negutegi-efektuko gasik isurtzen. Energia berriztagarrien argindarrak, erregai fosiletatik lortutakoarekin alderatuz, negutegi efektuko % 90-99 gas gutxiago askatzen du, eta kutsadura % 70-90 murrizten du [8].
#### - Gasifikazioa
Gasifikazioa prozesu termokimikoa da. Lehengaia karbonodun oinarriko material organikoa (biomasa, adibidez) edo fosila (ikatza, esaterako) izan ohi da. Gasifikazioan, lehengaia gasifikatzaile batekin nahasten da (ur-lurruna, oxigenoa, airea, CO2-a), tenperatura oso altuetan Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
deskonposatzeko (727-1.227 ºC eta 30 bar edo gehiago [18]), eta sintesi-gasa lortzen da. Prozesuan ez da konbustioa gertatzen eta, horren ondorioz, CO2–ren igorpena murriztea espero zitekeen. Hala ere, lehengaiaren arabera CO2 nahikoa sor daiteke.
#### - Pirolisia
Pirolisian karbonodun oinarriko materialen deskonposizio termikoa gertatzen da, tenperatura altuetan eta ingurune geldoan (oxigenorik gabekoa) [19]. Normalean, gas naturala izan ohi da lehengaia, baina ikatza edo biomasa ere erabili daitezke. Prozesu termokimiko honetan, karbono solido elementala (kokea), bio-olioa eta sintesi-gasa lortzen dira. Pirolisi erreakzioa endotermikoa da (metanoaren kasuan, 74,9 kJ/mol [16]). Normalean, nikelezko katalizatzaileak erabiltzen dira erreakzioa errazteko. Horrela eginez gero, 500 ºC inguruko tenperaturan metano guztia banatzen da, bestela 700 ºC-etan banatuko litzateke. CO2 igorpena lehengaiaren eta baldintzen araberakoa da.
#### 3.2. Hidrogeno-motak
Hidrogeno-ekoizpenaren alderdi teknikoak garrantzitsuak badira ere, alderdi ekonomikoei eta ekologikoei ere erreparatu behar zaie. Horrela, hidrogenoari kolorea esleitu ohi zaio ekoizpenprozesua, lehengaia eta eragindako igorpenen arabera [16, 20]. Oraindik, estandarrik ezarrita ez dagoenez, bibliografian kolore asko aurkitu ditzakegu (ikus 3. Taula).
3. Taula. Hidrogeno motak eta beraien ekoizpen-ezaugarriak [15, 21, 22]. (Eraginkortasuna = (ekoiztutako hidrogenoaren energia / prozesuari emandako energia guztia) 100).
| Hidrogeno | Lehengaia | Prozesua eta<br>eraginkortasuna | CO2-ren<br>igorpenak | Energia-<br>iturria | Kostua<br>(\$/kg) |
|-----------|-------------------------|---------------------------------|----------------------|---------------------|-------------------------|
| Zuria | | Berez Naturan | Ez | | |
| Berdea | H <sub>2</sub> O | Elektrolisia<br>(% 60-80) | Ez | Eguzkia<br>Haizea | 5,78-23,27<br>5,89-6,03 |
| Larrosa | H <sub>2</sub> O | Elektrolisia<br>(% 60-80) | Ez | Nuklearra | 4,15-7,00 |
| Turkesa | Gas naturala<br>Biomasa | Pirolisia<br>(% 35-50) | Ez | Berriztagarria | 1,59-1,70<br>1,25-2,20 |
| Urdina | Gas naturala | Erreformatzea (%74-85) | CO <sub>2</sub> | Gas naturala | 2,27 |
| Offind | Ikatza<br>Biomasa | Gasifikazioa<br>(% 30-40) | harrapaketa | Gas naturala | 1,34-1,63<br>1,77-2,05 |
| Grisa | Gas naturala | Erreformatzea (% 74-85) | Bai | Gas naturala | 2,08-2,27 |
Gaur egun, erregai fosilak dira hidrogenoa ekoizteko lehengai nagusiak (% 96 [23]), gehienbat erreformatzearen bitartez. Erreformatzean CO2 gasa igortzen denez, grisa deritzo hidrogeno honi (munduan ekoiztutakoaren % 92). Igorritako CO2-a harrapatuz gero, ekoiztutako hidrogenoa urdina litzateke. Aurreikuspenen arabera, hidrogeno urdinaren garapena ezinbestekoa izango da hidrogenomerkatu berria sortzeko. Horregatik, petrolio- eta gas-industriak hidrogeno urdina bultzatzen ari dira. Izan ere, erregai garbietarako bidea eskaintzen die, gaur egungo ekoizpen-, garraio- eta biltegiratzeinstalazioak erabiliz (negozio-eredua mantenduz). Hori dela eta, CO2-a harrapatzeko, biltegiratzeko eta balioztatzeko teknologiak garatzen ari dira [24, 25], eta jadanik planta petrokimiko batzuetan inplementatzen hasiak dira.
Hidrogeno turkesa hidrokarburoen pirolisitik lortzen da, eta hidrogeno berdea, aldiz, uraren elektrolisiaren bitartez. Bietan energia berriztagarriak erabili daitezke, eta ez da eguratsera CO2-a isurtzen. Hidrogeno turkesa etorkizunerako interesgarria izan daiteke, pirolisiak sortutako karbono solidoa era egokian kudeatzen bada. Berriz, hidrogeno berdeak ez du ingurumenean eragin negatibo
Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
nabarmenik. Zoritxarrez, hidrogeno turkesa eta berdearen gaur egungo ekoizpena oso txikia da (% 1 baino gutxiago [26]). Izan ere, ekoizpen-prozesu horien eraginkortasuna txikia da (ikus 3. taula).
2020an ekoiztutako hidrogenoaren batezbesteko kostua 2,52 €/kg izan zen, eta 2030erako 1,81 €/kg ingurura txikitzea espero da. 3. taulan, hidrogeno mota bakoitzaren ekoizpen-kostuak ageri dira. Balio hauetan gorabehera handiak daude energia-prezioen hegakortasunagatik. Are gehiago, ez dugu ahaztu behar karbonoaren gaineko zergek zuzenean eragiten dutela hidrogenoaren kostuan. Biomasaren pirolisia eta ikatzaren gasifikazioa prozesu merkeenak dira, energia-iturriak eta lehengaiak merkeak direlako. Erreformatzearen ekoizpen-kostuak pixka bat garestiagoak dira. Azkenik, nahiz eta energia-iturriak eta lehengaiak merkeak izan, hidrogeno berdearen ekoizpen-kostuak oso altuak dira (ikus 3. taula) [15].
Urtez urte hidrogenoaren munduko ekoizpena handituz doan arren, oraindik oso txikia da. Adibidez, 2020. urtean, hidrogeno-ekoizpena 110 Mt izan zen, baina 2050 urterako 530 Mt ekoiztea espero da [16]. 2020ko ekoizpen hori munduko energia-eskaria asetzera bideratuko bagenu, soilik % 8 inguru asetuko luke [22] (Egitan, ehuneko hori txikiago litzateke, ekoizpen kimikoak beste era batera gauzatu behar zirelako eta erabilerarako hidrogenoa metatu eta garraitu behar zelako).
# 4. HIDROGENOAREN BILTEGIRATZEA ETA GARRAIOA
Argindarraren energia eraginkorki biltegiratzea da elektrifikazioaren arazo handienetarikoa. Gaur egun, argindarra zuzenean biltegiratzea ez da bideragarria. Hori dela eta, argindarra energia hidrauliko edo energia fisiko-kimiko (bateriak eta kondentsadoreak) bihurtu ohi da. Horrela, beharra dagoenean, argindarra berreskuratu egin daiteke. Hidrogenoa da argindarra biltegiratzeko beste aukera interesgarria.

2. irudia. Hidrogenoaren ekoizpena lehengaiaren arabera (berdea: CO2-ren igorpenik gabe, eta grisa: CO2-ren igorpenarekin), garraioa eta biltegiratzea.
#### 4.1. Biltegiratzea
Orain arte, hidrogenoa biltegiratzeko behar handirik ez zegoen. Izan ere, industria kimikoak, hidrogenoaren ekoizle nagusiak, tokian bertan ekoiztu eta kontsumitzen baitzuen hidrogenoa. Halabaina, ekoizpena eta kontsumoa leku desberdinetan gertatzea ahalbidetu behar da hidrogenoaren ekonomia martxan jartzeko. Are gehiago, energia-iturri berriztagarrien bidezko ekoizpena aldizkakoa izan ohi denez, soberakinak hidrogeno modura biltegiratzeko gordailuak behar dira. Gainera, hidrogeno-gasa oso arina denez (baldintza normaletan, kilogramo bat hidrogenok 11 m<sup>3</sup> behar ditu), bere dentsitatea handitu egin behar da. Hortaz, hidrogenoa biltegiratzeko estrategia seguru, eraginkor eta merkeak garatzea funtsezkoa da [27].
#### 4.1.1. Biltegiratze fisikoa
Biltegiratze fisikoan, hidrogenoa molekula moduan gordetzen da, fluido eran (gas, likido edo fluido superkritiko). Horretarako, presioa edota tenperaturarekin jokatzen da (ikus 2. irudia).
#### - Gas-konprimaketa
Giro-tenperaturan, hidrogenoaren presioa handituz gero, bere dentsitatea handitzen da. Baina, puntu kritikoaren gainetik egoteagatik, ezinezkoa da presioa handituz hidrogenoa likido bihurtzea (ikus 1. taula). Hori dela eta, konprimaketaren bitartez lortu daitezkeen dentsitateak mugatuta
daude. Eskala txikian, hidrogenoa giro-tenperatuan eta presio altuan (1.000 bar-eraino heldu daitekeena) biltegiratzen da [28]. Adibidez, 700 bar-etan, 42 kg/m<sup>3</sup> -ko dentsitatea lortzen da. Hidrogeno kantitate handiak biltegiratzeko, lur azpiko biltegiak erabil daitezke presio baxuagoekin (50-200 bar) [29].
#### - Kriogenizazioa (likidoa)
Egurats-presioan, 252,88 ºC-ra jaitsi behar da hidrogenoa likidotzeko (ikus 1. taula). Hidrogenoak likido modura lortzen du dentsitate handiena (71 kg/m<sup>3</sup> ). Zoritxarrez, hidrogeno kriogenikoan metatutako energiaren % 40 galtzen da hozte- eta konpresio-prozesuan (hidrogeno konprimatuan, aldiz, % 10) [30]. Hidrogenoa biltegiratzeko teknikarik eraginkorrena, konplexuena eta garestiena da.
#### - Hidrogeno krio-konprimatua
Aurreko bi estrategiak bateratu daitezke, presioan eta tenperaturan aldi berean eraginez. Horrela, fluido superkritikoa lortu daiteke, dentsitate handienarekin (80 kg/m<sup>3</sup> ).
Biltegiratze fisikoa teknikarik garatuena da, baina energia asko kontsumitzen du, presioa eta tenperatura doitu behar direlako. Bestalde, presio handietan lan egitea arriskutsua izan daiteke. Izan ere, hidrogenoa oso sukoia da, eta leherketak eragin ditzake. Hidrogeno-gasa biltegitik ihes eginez gero, oso bizkor hedatzen da ingurunean. Gainera, likido egoeran isurtzen bada, epe labur batez airea baino astunagoa den hodei sukoia eratzen du.
#### 4.1.2. Materialetan oinarritutako biltegiratzea
Hidrogenoa hainbat solido eta likidotan biltegiratu daiteke xurgapen-askapen zikloak burutuz [31]. Horrelako materialak seguruagoak izaten dira eta, gainera, energia-dentsitate (grabimetriko eta bolumetriko) handiagoak lortzen dituzte. Material hauek honako ezaugarriak izan behar dituzte: itzulgarritasuna, zinetika azkarra, giro-baldintzetan lan egitea, merkeak izatea eta toxikoak ez izatea. Materialetan bi biltegiratze-mekanismo nagusi daude: adsortzio fisikoa eta absortzio kimikoa.
#### - Adsortzio fisikoa
Adsortzioan, hidrogeno molekulak solidoen gainazaletan pilatzen dira, van der Waals lotura ahulen ondorioz (4-10 kJ/mol). Horrek zinetika azkarra eta itzulgarria ahalbidetzen du [32]. Lau material porotsu erabili ohi dira:
- Karbono-egiturak: Material hauen karbonoek egitura hexagonalak izaten dituzte (grafenoa, karbono-nanohodiak, etab.) edo irregularrak (ikatz aktibatua, karbono-aparra, etab.). Karbonoegituretan, gehienez % 8ko hidrogeno-masa pilatu daiteke [30].
- Zeolitak: Hiru-dimentsiotan antolaturiko aluminosilikatozko egitura kristalinoak dira (adibidez, ZSM-5 eta Na-LEV). Egitura ordenatua daukate, poro-tamaina uniformea eta gainazalazalera espezifiko altua (1.000 m<sup>2</sup> /g-rainokoa). Masan gehienez pilatu dezaketen hidrogenoa % 9,2ra ailegatu daiteke [30].
- Egitura metal-organikoak (ingelesez, Metal Organic Frameworks, MOF): Material kristalinoak dira (adibidez, MOF-5 eta MOF-177). Hidrogenoa kristal-egituran zehar barreiatzen da eta, bertan, gehienez masan % 7,5a metatzen da [32].
- Polimero organikoak: Material kristalino hauek arinak dira, C, H, N eta O atomoez osaturik daudelako. Gainera, gainazal-azalera espezifiko altua daukate, eta oso egonkorrak eta merkeak dira (adibidez, COF eta PAF). Gehienez, masan % 10eko hidrogeno-kantitatea biltegiratu dezakete [32].
#### - Absortzio kimikoa
Hidrogenozko molekulak materialen gainazalera ailegatzean, atomo moduan disoziatzen dira, eta difusioaren bidez materialaren egituran hedatzen dira lotura kimikoak eratuz [32]. Lotura kimikoaren arabera, honako talde bi hauetan sailkatzen dira:
- Hidruro metalikoak: Hidrogenoa eta metalen arteko elkarketa bitarra eratzen da (esaterako, MgH2). Masan pilatu dezaketen hidrogenoa % 12,6raino ailegatu daiteke [30].
- Hidruro konplexuak: Li, B eta Al metal arinak eta hidrogenoaren arteko elkarketa tetraedrikoak dira (esaterako, LiBH4, NaAlH4 eta LiNH2). Hidruro hauek hiru taldetan sailkatzen dira [32]: borozko hidruroak (masan % 18), alanatoak (masan % 10,6) eta amidak (masan % 10,4).
- 4. Taula. Hidrogenoa biltegiratzeko metodoen ezaugarri nagusiak [33].
| Biltegiratzeko metodoa | Masa-<br>proportzioa<br>(%) | Biltegiratze-<br>/bihurketa-<br>tenperatura (°C) | Presioa<br>(Mpa) | Dentsitatea<br>(kg H <sub>2</sub> /m³) | Kostua<br>(\$/kg H <sub>2</sub> ) |
|---------------------------------------------|-----------------------------|--------------------------------------------------|------------------|----------------------------------------|-----------------------------------|
| Altzairuzko gordailua | < 1 | 20-40 | 15 | 10,9 | 0,19-0,24 |
| Metalezko eta konpositezko<br>gordailua | 5-7 | 20-40 | 35 | 23 | 0,22-0,27 |
| Konpositezko gordailua | 10,5-13,8 | 20-40 | 70 | 40 | - |
| Gordailu kriogenikoa<br>(hidrogeno likidoa) | < 7,1 | -252 | 0,1 | 70,8 | 1,67-2,04 |
| Hidruro organiko likidoak | < 7,2 | 20-40/180-280 | 0,1-1 | 70 | - |
| Hidruro metalikoak | 1,5-8 | 20-40/100-300 | 0,1-5 | 110 | - |
| Amoniako likidoa | 17 | 25/400-600 | 1 | 107 | 0,91-1,09 |
Ez dago biltegiratze egokienik aplikazio guztietarako [34]. Aitzitik, biltegiratze-sistema desberdinak garatzen ari dira aplikazioen berezitasunen arabera. 4. taulan, biltegiratze-mekanismo garrantzitsuenen ezaugarriak alderatzen dira. Hidrogeno likidoa eta gas-biltegiratzea dira teknologiarik helduenak epe laburreko biltegiratzerako. Baina, likidoak energia-eraginkortasun txikia du eta gasbiltegiratzeak, aldiz, bolumen handiak behar ditu dentsitate baxuagatik. Materialetan oinarritutako biltegiratze-aukerek dentsitate grabimetriko eta segurtasun handiagoak dituzte. Hori dela eta, epe luzerako biltegiratze-aukeratzat hartzen dira. Hala ere, oraindik garapen-fasean daude, eta denbora gehiago behar izango dute epe luzerako irtenbide bideragarriak direla frogatzeko. Munduan zehar lur azpiko biltegien proiektuak martxan daude, energia berriztagarrien ekoizpena sare elektrikoarekin era errazagoan lotzeko. Baina, teknologia merke hau garapen-prozesuan dago, eta etorkizun hurbilean ez da eskuragarri egongo [35].
#### 4.2. Garraioa
Etorkizuneko hidrogeno-kontsumitzaileak sakabanatuta egongo direnez, garraio-azpiegitura eraginkor eta seguruak diseinatu eta inplementatzeari ekin zaio. Hidrogenoaren garraio-teknologia garrantzitsuenak honako hauek dira [36]:
#### - Gurpilen bidezko garraioa
Gaur egun, hidrogeno gehiena kamioien, trailerren edo trenen bidez garraiatzen da. Horretarako, gordailu bereziak erabiltzen dira. Ohikoena, hidrogenoa gas- edo likido-egoeran eramatea da, baina materialetan ere garraiatu daiteke. Gurpilen bidezko garraioan, kantitate txikiak (~ 200- 1.000 kg) eraman ohi dira distantzia txikietan (100-500 km).
#### - Gasbidea
Hidrogeno-gasaren kantitate handiak gasbideen bitartez garraiatu daitezke presiopean, metanoa bezala. Zoritxarrez, gaur egungo hoditeriak ez daude prestatuta hidrogeno bezalako molekula txikia eta arina garraiatzeko. Gaur egungo metano-gasbideetan, hidrogenoa sartzeko saiakerak egin dira (metanotan % 20 gehienez), baina honek ihesak areagotu ditu [37]. Gasbideen bitartez, hidrogenoa distantzia handietan zehar garraia daiteke (gehienez 1.000 km). Horretarako gasbidea teknologia eraginkorra da, baina azpiegitura berriak eraiki behar dira espresuki hidrogenorako, eta hori oso garestia da.
#### - Itsasontzia
Itsasontzien bitartez ere hidrogeno kantitate handiak garraiatu daitezke (~ 2.000 tona), gas, likido edo materialetan. Normalean, kontinenteen arteko garraioa izaten da (1.000 km baino gehiago). Azpiegitura berririk ez denez behar, itsasontzien garraioa gasbideen bidezkoa baino merkeagoa izaten da.
Garraio-teknologia aukeratzean, gehienbat bi faktore hartu behar dira kontuan, hidrogenokantitatea eta distantzia (ikus 5. taula).
5. Taula. Hidrogenoa garraiatzeko teknologia nagusiak [38, 39, 40, 36].
| Egoera | Baldintzak | Distantzia<br>maximoa | Garraio-mota |
|--------------|--------------------|-----------------------|----------------------------------|
| Gasa | 27 °C, 150-300 bar | 500 km | Hoditeria eta trailerra |
| Likidoa | -253 °C, 248 bar | 1.000 km | Trena, trailerra eta itsasontzia |
| Materialetan | 25 °C, 1 bar | > 1.000 km | Trena, kamioia eta itsasontzia |
Hidrogenoaren ihesa arrisku-faktore handia da garraioan. Izan ere, hidrogenoaren sukoitasuntartea zabala da, airean % 4-75eko kontzentrazioa. Gainera, hidrogeno gasa oso arina denez, biltegiratze-/garraio-sistematik ingurunera oso erraz askatzen da. Eta, gas guztien artean, eroankortasun elektriko baxuenetarikoa izanik (~ 0 S/m), bere presentzia detektatzea oso zaila da. Segurtasun faltsuaren sentsazioa ekiditeko, garraio-sistemak segurtasun-neurri handiekin diseinatu behar dira [41].
### 5. HIDROGENOAREN APLIKAZIOAK
Hidrogenoaren erabilera bizitzako arlo guztietara zabaltzeko asmoak aspaldikoak dira [28]. Izan ere, hidrogenoaren bidez, energia asko biltegiratu daiteke epe luzean, bateriekin edo energia termikoarekin baino gehiago. Gainera, iturri berriztagarrietatik lortutako argindarrarekin ezin dira elikatu aplikazio guztiak (adibidez, energia-kontsumo handiko prozesu industrialak, fundizioak bezalakoak). Eremu horietan hidrogenoak etorkizun handi eduki dezake. Berez, hidrogenoaren erabilpen-arlo nagusiak hiru izan daitezke: industria, garraioa eta eraikinak (ikus 3. irudia).

3. irudia. Hidrogenorako aurreikusitako erabilerak [8].
#### - Industria
Industria kimikoan hidrogenoa aspalditik erabiltzen da, nagusiki erregai fosilei sufrea kentzeko, ongarriak ekoizteko eta metanola egiteko. Baina, purutasun handiko hidrogenoa (> % 99,999) industriako beste erabilera batzuetan ere beharrezkoa da, adibidez, industria farmazeutikoan, elikaduran eta elektronikan. Etorkizunean, gas naturala energia elektrikoarekin ordezkatu nahi da. Hori posiblea ez den jardueretan hidrogenoa erabiliko da gas naturalaren ordez, esaterako, siderurgian, beiragintzan, tutugintzan eta abar [39].
# - Garraioa
Hidrogenoa turbinetan eta barne-errekuntzako motorretan erre daiteke higidurarako potentzia lortzeko. Horrek kotxeak, itsasontziak eta hegazkinak mugiarazi ditzake. Esan dugun moduan, hidrogenoak energia-dentsitate grabimetriko handiena dauka (ikus 2. taula), eta hori oso egokia egiten du garraiorako, baina bere energia-dentsitate baxua oztopo bat da.
Gaur egun, ordea, erregai-pilak erabiltzen dira, hidrogenoa argindar bihurtzeko eta motor elektrikoak eragiteko. Zoritxarrez, erregai-pila darabilen kotxearen (ingelesez, Fuel Cell Electric Vehicle, FCEV) eraginkortasuna txikia da. Hau da, FCEV delakoak jatorrizko energia-iturritik % 33 baino ez du aprobetxatzen (baterien bidez dabilen kotxe baten kasuan, % 77 ingurukoa da)
[42]. Etorkizunean, garraio astuna hidrogenoarekin edota bateriekin elikatuko dela ematen du. Baina, oraindik ez dago argi "lehia" hau zeinek irabaziko duen (ikus 6. taula).
6. Taula. Hidrogenoa eta baterien arteko alderaketa garraio astunean.
| Parametroak | Hidrogenoa | Bateriak |
|-----------------------------------------------------------|------------|----------------------------------------|
| Ekipoaren kostua | Oso handia | Handia |
| Erregaiaren kostua | Garestia | Merkea |
| Egin daitezkeen kilometroak | Asko | Gutxiago |
| Kargatzeko denbora | Gutxi | Asko |
| Ekipoa eguneratzea | Ez | Bateria-multzoa<br>aldatu beharra dago |
| Eraginkortasun energetikoa<br>(elikatutako energiarekiko) | % 60-70 | % 85-90 |
| Igorpenak erabileran | Ura | Ez |
Barne-errekuntzako motorretan edo turbinetan hidrogenoa erretzean, NO eta NO2 gasak askatzen dira (NOx gasak deiturikoak) [43]. NO gasa erraz eratzen da, eta atmosferako oxigenoarekin kontaktuan jartzean, NO2 gasa sortu daiteke. NO2 gasak ozonoa eta PM2.5 partikula finak eratzen ditu, pertsonen osasunerako eta ingurunerako kaltegarria izanik [43]. Hortaz, hidrogenoteknologiak garatzeko, NOx gasen eraketa eta igorpena murrizteko estrategiak lantzen ari dira.
#### - Eraikinak
Eraikinetan energia asko kontsumitzen da klimatizazioan, uraren beroketan eta jakiak prestatzean [44]. Hidrogenoa eraikinetako behar horiek asetzeko ere erabili daitekeela uste da. Horretarako, gaur egun hainbat estrategia frogatzen ari da: hidrogeno-galdarak berokuntzarako, erregai-pilak beroa eta argindarra sortzeko, gas bidezko bero-ponpak klimatizaziorako, eta abar [45]. Gaur egungo azpiegiturak aldatu gabe, hidrogenoa gas naturalarekin nahastuta erabili daiteke (gehienez % 20ko proportzioan). Hala ere, kasu gehienetan, azpiegitura berriak behar dira, hidrogenorako bereziki prestatuak. Gauzak horrela, hidrogenoak eraikinetan izango duen garrantzia bere azken prezioaren araberakoa izango da.
Laburbilduz, deskarbonizatzeko estrategiaren barruan, badaude hainbat arlo elektrifikatu daitezkeenak (ikus 4. irudia) [46]. Hidrogenoa eraikin-berokuntzan, energia-biltegiratze laburrean edo hiri-ibilgailuetan erabili badaiteke ere, badirudi ekonomikoki ez dela interesgarria, bere eraginkortasun baxuagatik. Orduan, aplikazio horietan argindarra erabiliko dela uste da. Beste arlo batzuk, aldiz, ezin dira elektrifikatu, eta deskarbonizatu ahal izateko hidrogenoa behar izango da, esaterako, altzairugintza, itsasontzi handiak edo industria kimikoa [47]. Hala ere, hidrogenoa eta argindarra indiferenteki erabili ditzaketen aplikazio-eremu batzuk daude, adibidez, bidai luzeko kamioiak, itsasontzi txikiak edo tenperatura altuko berokuntza. Zalantzazko kasu hauetan denborak esango du zein estrategia nagusituko den.

4. irudia. Argindarra eta hidrogenoaren erabilera-esparruak [47] (Egilea: C. E. Pineda).
### 6. POLITIKA ETA EKONOMIA
Zalantzarik gabe, hidrogenoaren eredu ekonomiko-energetikoaren etorkizuneko bilakaera faktore askoren menpe dago, eta horien artean alderdi ekonomikoa oso garrantzitsua da. Hidrogenoaren ekonomiak ekoizpen-, biltegiratze-, garraio- eta erabilpen-kostuen menpekotasun handia izango du. Hasteko, hidrogenoa modu lehiakorrean ekoiztu behar da karbono-igorpenik gabe. Gauzak horrela, 3. taula begiratzea besterik ez dago hidrogeno berdearen ekoizpena gainerakoekin alderatuta oso garestia dela ikusteko. Hidrogenoaren erabilera handitzen den neurrian eta teknologiaren garapenarekin, 3. taulako ekoizpen-kostu horiek txikitzen joatea espero da. Aldi berean, biltegiratze-, garraio eta
EKAIA (2025), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.27191 Leire Casas-Camacho eta lankideak
Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
erabilpen-kostuen txikitzea ere gertatzea espero da. Baina ez dago ziurtatuta horrela gertatuko denik.
Gainera, ez dugu ahaztu behar eredu ekonomiko orekatua lortzeko sare-elektrikoa indartzea
funtsezkoa dela [8].
Politika eta erregulazioa eragile oso garrantzitsuak dela energia kontuetan. Europar Batasunak
hidrogeno berdearen aldeko apustua egin du, hemendik 2050. urterako karbono neutraltasuna helburu
duen Pariseko Itun Berdearen baitan [48]. Gauzak horrela, Next Generation diru-funtsen zati handia
hidrogeno berdea ekoizteko proiektuetarako bideratu da. Bestalde, gaur egungo egoera geopolitikoak
ere eragin handia dauka. Esaterako, REPowerEU planak helburu eta estrategia berriak garatu ditu,
Errusiako erregai fosilen menpekotasunetik aldentzeko xedearekin. Beraz, hurrengo urteetan
hidrogenoaren bideragarritasuna administrazioen laguntzei esker gertatuko da, instalazio eolikoekin
eta eguzki-energiarekin gertatu zen moduan. Etorkizunean, ikusteko dago ea hidrogenoak berak,
laguntza publikorik gabe, aurrera egin dezakeen ala ez.
Oraingoz, hidrogenoa nagusiki industrian erabiltzen da, erregai fosiletatik eratorrita, baina
hurrengo hamarkadetan garraioan eta eraikinetan erabiltzen hastea espero da [49]. Herrialde askok
hidrogenoaren ekonomiaren garapenerako bide-orriak eta plan nazionalak garatu dituzte [50], 2030etik
aurrera aplikatzekoak (adibidez, Hidrogenoaren Euskal Estrategia [4]). Hala ere, aurretik merkatua
prestatu behar da (eskaera handitu eta hiritarrei hidrogeno-azpiegiturak erabiltzeko erraztasunak
eman).
Amaitzeko, gizartearen premiak ere kontuan hartu behar dira. Dimentsio ekonomiko-energetikoaz
gain, ingurumenekoa eta soziala ere oso garrantzitsuak dira. Adibidez, hidrogenoaren aplikazio berriek
giza jardueretan eta kulturan eragingo dituzten aldaketak oso ondo aztertu behar dira aldez aurretik.
7. ONDORIOAK
Artikuluan zehar ikusi dugunez, hidrogenoaren teknologia garapen-prozesuan dago. Mota
askotako arazoak (teknikoak, ekonomikoak, sozialak, eta abar) gainditu behar izango dira indarrean
jartzeko. Aditu batzuen ustez, ikerketa eta diruaren bitartez arazo horiek gainditu ahal izango dira,
baina beste batzuk ez dira hain optimistak. Hurrengo puntuetan, ondorio nagusiak jasoko ditugu:
1. Gaur egun, energia-iturri kutsakorren erabateko ordezkapena ezinezkoa da. Momentu honetan,
hidrogenoaren erabilera-arloak mugatuak dira. Gauzak horrela, hidrogenoa merkea eta garbia
17
EKAIA (2025), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.27191 Leire Casas-Camacho eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan).
izatea ezinbestekoa da modu mailakatuan merkatuan sartzeko. Horretarako, hidrogenoarekin loturiko teknologiak gehiago garatu behar dira, eta azpiegitura energetikoak egokitu.
- 2. Gas naturalaren erreformatzea poliki poliki baztertu, eta garbiagoa den elektrolisiaren aldeko apustua egiten ari da. Elektrolisia ekoizpen-metodo garbia da, eta energia berriztagarrien aldizkakotasunaren arazoa konpon dezake. Izatez, hidrogenoa alternatiba interesgarria da eguzkitik eta haizetik lortutako argindarraren gehiegizko ekoizpena aprobetxatzeko, energiasistemetan malgutasun handiagoa ahalbidetuz. Gainera, elektrolisian oinarritutako eguzki- edo haize-sistemak sare-elektrikotik urrun dauden tokietan erabili daitezke energia-eskaerak asetzeko.
- 3. Gaur egun, hidrogenoa gas- eta likido-egoeran biltegiratzea ohikoa da. Etorkizunean, materialetan biltegiratzea estrategia nagusia izan daitekeela ematen du. Baina, horretarako, teknologia garapen-fasetik atera eta merkatura jauzi egin behar du, oztopo tekniko guztiak gaindituz.
- 4. Hidrogenoa garraiatzeko hainbat teknologia daude garapen-prozesuan. Teknologia hauen erabilera beraien aplikazioaren araberakoa da, baina eraginkortasuna, segurtasuna eta kostua ere faktore garrantzitsuak dira. Garraio-teknologiak hidrogenoaren ekonomiarekin batera garatu eta hobetu behar dira.
- 5. Hidrogeno-teknologiek jadanik aplikazio ugari dituzte hidrogenoa energia-iturri modura erabiltzeko. Teknologia horien artean honako hauek ditugu: erregai-pilak, hidrogenoaren errekuntza, prozesu industrialak eta energia-biltegiratzea sarearen orekarako. Aplikazioetan ere kostua eta eraginkortasuna faktore oso garrantzitsuak dira beraien hedapenerako.
- 6. Hidrogeno-teknologia guztiek energia-galerak eta hidrogeno-ihesak dituzte. Horien ebaluazio kuantitatiboa egitea zaila izaten da. Izan ere, kasuan kasuko galerak eta ihesak ageri dira, eta batzuetan teorikoki kalkulatutako balioetatik urruntzen dira. Gauzak horrela, hidrogenoaren etorkizuneko aplikaziorako galerak eta ihesak txikitzea funtsezko arazo teknikoa da.
- 7. Erakunde publikoen hidrogenoaren aldeko laguntza ekonomikoen eraginez (karbonoaren gaineko zergak), hurrengo urteetan hidrogenoaren erabilera sektore askotan areagotuko dela uste da. Horri esker, hidrogeno berdearen ekoizpena eta benetako erabilera abiatuko dela ematen du. Hidrogenoak hiru esparru nagusietan lehiakorra izateko aukera dauka. Alde batetik, sareelektrikoak berriztagarrien ekoizpena xurgatzen ez duenean, hidrogeno moduan gorde ahal izango
da. Beste aldetik, elektrifikatzeko sailak diren esparruak deskarbonizatzen lagundu ahal izango du. Azkenik, hidrogenoak erregai fosilak ordezka ditzake karbonorik gabeko lehengai modura
produktu kimikoak eta erregaiak ekoizteko.
8. Hidrogenoaren ekonomia benetan hedatzeko inbertsio handiak behar dira erakunde
publikoetatik eta eragile industrialetatik. Aldi berean, ikertzaile akademikoen, industria-eragileen
eta erakunde publikoen arteko lankidetza sinergikoa ezinbestekoa da dauden oztopoak
gainditzeko eta hidrogenoaren integrazio zabala ahalbidetzeko. Hala ere, horrek ez du ziurtatzen
oztopo guztiak gaindituko direla eta hidrogenoaren erabilera gizartean zabalduko dela.
9. Amaitzeko eztabaida garrantzitsua mahai gainean jarri behar dela uste dugu. Izatez, gaur
egungo gizartearen kontsumo-ohiturek baliabideen etengabeko hazkundea eskatzen dute.
Zoritxarrez, planeta finitu batean bizi gara, eta energia-kontsumo hazkunde etengabea ez da
inolaz ere jasangarria. Beraz, arazo energetikoa ez da soilik teknologikoa. Horregatik, erregai
fosilen ordezkatze hutsetik haratago, etorkizunerako desazkunde jasangarria proposatzen ari dira
ikertzaile batzuk [51]. Beste ikerlari batzuk jarrera baikorragoa daukate, eta fusioan energia-iturri
amaigabea izango dugula sinesten dute. Ikusteko dago zer gertatuko den.
Gauzak horrela, zaila egiten da etorkizun energetikoa aurreikustea. Ez du ematen teknologia
bakarra nagusituko dela. Orduan, aplikazio bakoitzean, ekonomikoki errentagarria eta ingurunearekiko
erasokorra ez den teknologia ezarriko da. Aplikazio batzuetan, teknologia bat baino gehiago batera
erabiltzea ez dugu baztertu behar. Hortaz, energia-teknologien pot-pourri bat izango dugula uste dugu.
OHARRA
Artikulu hau L. Casas-en Ingeniaritza Kimikoko Gradu Amaierako Lanean oinarritzen da.
3. BIBLIOGRAFIA
[1] GATES, J. E., TRAUGER, D. L. eta CZECH, B. (ed.). 2014. Peak oil, economic growth and
wildlife conservation. Springer, New York.
[2] RITCHIE, H., ROSADO, P. eta ROSER, M. 2024. «Energy Production and Consumption».
Our World in Data. Eskuragarri: https://ourworldindata.org/energy-production-consumption
(azken kontsulta: 2024-12-06).
[3] GANDÍA, L. M., ARZAMENDI, G. eta DIÉGUEZ, P. M. 2013. «Renewable Hydrogen
Energy: An Overview». Renewable Hydrogen Technologies, Elsevier, Amsterdam, 1-17.
19
- [4] EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA (EUSKO JAURLARITZA) eta ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. 2021. Hidrogenoaren Euskal Estrategia. Eskuragarri: https://www.eve.eus/conoce-la-energia/la-energia-eneuskadi/Estrategia-Hidrogeno.aspx (azken kontsulta: 2024-12-06).
- [5] EUROPAR KOMISIOA. 2020. A hydrogen strategy for a climate-neutral Europe. Eskuragarri: https://energy.ec.europa.eu/system/files/2020-07/hydrogen\_strategy\_0.pdf (azken kontsulta: 2024-12-06).
- [6] VAN RENSSEN, S. 2020. «The hydrogen solution?». Nat. Clim. Change, 10, 799-801.
- [7] VILLAMOR, E. eta ALBIZU, U. 2021. «Hidrogeno berdea: alde ala kontra?». Berria, 2021/04/14.
- [8] SHARMA, S., AGARWAL, S. eta JAIN, A. 2021. «Significance of Hydrogen as Economic and Environmentally Friendly Fuel». Energies, 14, 7389.
- [9] KEÇEBAŞA, A. eta KAYFECIB, M. 2019. «Hydrogen properties». Solar Hydrogen Production. Processes, Systems and Technologies. Academic Press, Londres, 3-29.
- [10] FANG, H. 2021. «Challenges with the ultimate energy density with Li-ion batteries». IOP Conf. Series: Earth and Environmental Science, 781, 042023.
- [11] MAZLOOMI, K. eta GOMES, C. 2012. «Hydrogen as an energy carrier: Prospects and challenges». Renew. Sust. Energ. Rev., 16, 3024-3033.
- [12] AYASTUY, J.L. 2008. «Hidrogeno energia-bektorea I. Iturriak eta ekoizpena». EKAIA, 21, 65-88.
- [13] AYASTUY, J.L. 2009. «Hidrogeno energia-bektorea II. Gordetzea eta energia-lorpena». EKAIA, 22, 40-55.
- [14] ZGONNIK, V. 2020. «The occurrence and geoscience of natural hydrogen: A comprehensive review». Earth-Sci. Rev., 203, 103140.
- [15] NIKOLAIDIS, P. eta POULLIKKAS, A. 2017. «A comparative overview of hydrogen production processes». Renew. Sust. Energ. Rev., 67, 597-611.
- [16] HERMESMANN, M. eta MÜLLER, T. 2022. «Green, Turquoise, Blue, or Grey? Environmentally friendly hydrogen production in transforming energy systems». Prog. Energy Combust. Sci., 90, 100996.
- [17] GONDRA, A., ARANETA, M. eta CAMPILLO-ROBLES, J. M. 2021. «Gaur egungo hidrogeno-ekoizpena: metanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea». EKAIA, 41, 253-273.
- [18] BREAULT, R. W. 2010. «Gasification processes old and new: A basic review of the major technologies». Energies, 3, 216-240.
- [19] SCHNEIDER, S., BAJOHR, S., GRAF, F. eta KOLB, T. 2020. «State of the art of hydrogen production via pyrolysis of natural gas». Chem. Bio. Eng. Rev., 7, 150-158.
- [20] AJANOVIC, A., SAYER, M. eta HAAS, R. 2022. «The economics and the environmental benignity of different colors of hydrogen». Int. J. Hydrog. Energy, 47, 24136-24154.
- [21] ZHANG, B., ZHANG, S.-X., YAO, R., WU, J.-S. eta WU, Y.-H. 2021. «Progress and prospects of hydrogen production: Opportunities and challenges». J. Electron. Sci. Technol., 19, 100-080.
- [22] AGYEKUM, E., NUTAKOR, C., AGWA, A. eta KAMEL, S. 2022. «A Critical Review of Renewable Hydrogen Production Methods: Factors Affecting Their Scale-Up and Its Role in Future Energy Generation». Membranes, 12, 173.
- [23] HOWARTH, R.W. eta JACOBSON, M. Z. 2021. «How green is blue hydrogen?». Energy Sci. Eng., 9, 1676-1687.
- [24] VOLDSUND, M., JORDAL, K. eta ANANTHARAMAN, R. 2016. «Hydrogen production with CO2 capture». Int. J. Hydrog. Energy, 41, 4969-4992.
- [25] KOVAČ, A., PARANOS, M. eta MARCIUŠ, D. 2021. «Hydrogen in energy transition: A review». Int. J. Hydrog. Energy, 46, 10016-10035.
- [26] IEA. 2022. World Energy Outlook 2022. Eskuragarri: https://www.iea.org/reports/hydrogen (azken kontsulta: 2024-12-06).
- [27] TARHAN, C. eta ÇIL, M. A. 2021. «A study on hydrogen, the clean energy of the future: Hydrogen storage methods». J. Energy Storage, 40, 102-676.
- [28] STOLTEN, D. eta EMONTS, B. 2016. Hydrogen Science and Engineering: Materials, Processes, Systems and Technology, bol. 1. Wiley-VCH, Germany.
- [29] MUHAMMED, N.S., HAQ, B., SHEHRI, D. A., AL-AHMED, A., RAHMAN, M.M. eta ZAMAN, E. 2022. «A review on underground hydrogen storage: Insight into geological sites, influencing factors and future outlook». Energy Reports, 8, 461-499.
- [30] MORADI, R. eta GROTH, K. M. 2019. «Hydrogen storage and delivery: Review of the state of the art technologies and risk and reliability analysis». Int. J. Hydrog. Energy, 44, 12254-12269.
- [31] GUPTA, R., BASILE, A. eta VEZIROGLU, T. 2016. Compendium of Hydrogen Energy: Hydrogen Storage, Distribution and Infrastructure, bol. 2. Elsevier, Cambridge.
- [32] AMIRTHAN, T. eta PERERA, M. 2022. «The role of storage systems in hydrogen economy: A review». J. Nat. Gas Sci. Eng., 104-843.
- [33] KINDRA, V., MAKSIMOV, I., OPARIN, M., ZLYVKO, O. eta ROGALEV, A. 2023. «Hydrogen Technologies: A Critical Review and Feasibility Study». Energies, 16, 5482.
- [34] HASSAN, I. A., HAITHAM, S. R., SALEH, M. A. eta DANIEL, H. 2021. «Hydrogen storage technologies for stationary and mobile applications: Review, analysis and perspectives». Renew. Sustain. Energy Rev., 27.
- [35] TARKOWSKI, R. 2019. «Underground hydrogen storage: Characteristics and prospects». Renew. Sustain. Energy Rev., 105, 86-94.
- [36] YANG, M.; HUNGER, R.; BERRETTONI, S.; SPRECHER, B. eta WANG, B. 2023. «A review of hydrogen storage and transport technologies». Clean Energy, 7, 190-216.
- [37] SÁNCHEZ-LAÍNEZ, J., CEREZO, A., STORCH, M., ARAGÓN, J., FERNÁNDEZ, E., MADINA, V. eta GIL, V. 2024. «Enabling the injection of hydrogen in high-pressure gas grids: Investigation of the impact on materials and equipment». Int. J. Hydrog. Energy, 52, 1007-1018.
- [38] VALVERDE, S. M. F. 2002. «Hydrogen as energy source to avoid environmental pollution». Geofísica Internacional, 41, 223-228.
- [39] ZHANG, L., JIA, C., BAI, F., WANG, W., AN, S., ZHAO, K., LI, J. eta SUN, H. 2024. «A comprehensive review of the promising clean energy carrier: Hydrogen production, transportation, storage, and utilization (HPTSU) technologies». Fuel, 355, 129455.
- [40] ACEVES, S., MARTINEZ, J., GARCIA, O. eta ESPISONAS, F. 2001. «Insulated Pressure Vessels for Vehicular Hydrogen Storage: Analysis and Performance Evaluation». American Society of Mechanical Engineers International Mechanical Engineering Congress and Exposition, 11-16.
- [41] DEPKEN, J., DYCK, A. eta ROß, R. 2022. «Safety Considerations of Hydrogen Application in Shipping in Comparison to LNG». Energies, 15, 3250.
- [42] ALBATAYNEH, A., JUAIDI, A., JARADAT, M. eta MANZANO-AGUGLIARO, F. 2023. «Future of Electric and Hydrogen Cars and Trucks: An Overview». Energies, 16, 3230.
- [43] ALASTAIR, C. 2021. «Optimising air quality co-benefits in a hydrogen economy: A case for hydrogen-specific standards for NOx emissions». Royal Society of Chemistry, 1, 201-207.
- [44] DODDS, P.E., STAFFELL, I., HAWKES, A. D., LI, F., GRÜNEWALD, P. eta MCDOWALL, P.E.W. 2015. «Hydrogen and fuel cell technologies for heating: A review». Int. J. Hydrog. Energy, 40, 2065-2083.
- [45] KNOSALA, K., LANGENBERG, L., PFLUGRADT, N., STENZEL, P., KOTZUR, L. eta STOLTEN, D. 2022. «The role of hydrogen in German residential buildings». Energy Build., 276, 112480.
- [46] ISHAQ I., DINCER, I. eta CRAWFORD, C. 2022. «A review on hydrogen production and utilization: Challenges and opportunities». Int. J. Hydrog. Energy, 47, 26238-26264.
- [47] IRENA. 2022. World energy transitions. Outlook 2022: 1.5 C pathway. Eskuragarri: https://www.irena.org/publications/2022/Mar/World-Energy-Transitions-Outlook-2022.
- [48] EUROPAKO KOMISIOA. Europako Itun Berdea. Eskuragarri: https://commission.europa.eu/strategy-and-policy/priorities-2019-2024/european-green-deal\_en (azken kontsulta: 2024-12-06).
- [49] ABEAB, J. O., POPOOLA, A. P. I., AJENIFUJA, E. eta POPOOLA, O. M. 2019. «Hydrogen energy, economy and storage: Review and recommendation». Int. J. Hydrog. Energy, 44, 15072-15086.
- [50] DE-LEÓN ALMARAZ, S., KOCSIS, T., AZZARO-PANTEL, C. eta SZÁNTÓ, Z. O. 2024. «Identifying social aspects related to the hydrogen economy: Review, synthesis, and research perspectives». Int. J. Hydrog. Energy, 49, 601-618.
- [51] FITZPATRICK, N., PARRIQUE, T. eta COSME, I. 2022. «Exploring degrowth policy proposals: A systematic mapping with thematic synthesis,» J.Clean. Prod., 365, 132-764. |
aldizkariak.v1-3-98 | {
"domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea",
"id": "ikergazte_ii_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_6",
"issue": null,
"year": "2017",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "ii"
} | # **Ebola Twiterren: Osasun izurriteei buruzko gizarte irudikapenak eraikiaz**
Nahia Idoiaga Mondragon eta Maitane Belasko Txertudi *UPV/EHU nahia.idoiaga@gmail.com*
# *Laburpena*
Lan honen bidez Ebolak Twitterren izandako oihartzunak izurrite hau ulertzeko eta beronen gizarte irudikapenak eraikitzeko izan duen garrantzia aztertu nahi da. Horretarako, Ebolari buruz idatzitako 28.760 txio aztertu ziren. Emaitzak Twitterren osasun krisietan informatzeko era aldatzen duela frogatu dute, komunikabide tradizionaletako komunikazioa transformatuz. Eraldatze horretan komunikabide tradizionalen diskurtso bakarrari kritikak eta gaia lantzeko ikuspuntu emozionalak garrantzi berezia hartu zuten. Bukatzeko emaitzen inplikazio sozialei buruz eta sare sozialen bidezko komunikazioak etorkizuneko osasun izurriteei aurre egiteko izango duen garrantziari buruz hausnartzen da.
Hitz gakoak: Arrisku komunikazioa - Ebola –Komunikabideak- Sare sozialak - Twitter
# *Abstract*
*This paper studies how Risk communication in Twitter during the 2014 Ebola outbreak has influenced the construction of social representations about this issue. For that 28,760 tweets about Ebola were analyzed. The results highlighted that Twitter changes the way to inform in health crisis, transforming the communication of the traditional mass media. In this transformation the unique discourse of the traditional media is criticized and the emotional perspective is underlined. Finally, the social implications of the results and the importance of social network communication in future health crises are discussed*
*Keywords: Risk communication- Ebola- Mass Media-Social Networks- Twitter*
# **1. Sarrera eta motibazioa (Formatu orokorra eta bibliografia)**
Osasun izurriteak gizarte fenomeno gisa ikara nabarmena sortzen dute, oso arin zabaltzen baitira eta pertsonentzako mehatxu fisiko (kasu batzuetan) zein sinbolikoa baitakarte. Osasun epidemiek sarri komunikabide tradizionaletan izugarrizko estaldura izan ohi dute, baita kutsaturik egon ez den herrialdeetan ere (Wallis eta Nerlich, 2005). Gainera aro digital berrian osasun izurriteetan internetek eta bere baitan bereziki sare sozialek duten garrantzia ere geroz eta nabarmenagoa da (Scanfeld, Scanfeld eta Larson, 2010). Artikulu honek 2014-2015eko Ebola izurritea sare sozialek nola landu zuten aztertuko du.
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak (Azpiatalak eta zerrendak)**
Ebola, sukar hemorragikoa sortzen duen gaixotasun infekzioso birikoa da. Lehenengoz 1976an antzeman zen Zaire eta Sudan-en eta bere ezaugarri nagusia hilkortasun tasa handia duela da. Bereziki Afrika erdialde eta mendebaldean antzeman izan da baina munduko beste hainbat herrialdetan ere kasuan antzeman dira. 2014an hasitako Ebola izurritea, birus honek sortutako agerraldi epidemiko handiena izan da.
#### **2.1 Ebola eta beste osasun izurriteen lanketa komunikabideetan**
80ko hamarkadatik hona osasun izurriteak agenda politiko eta mediatikoen parte izan dira, ondorioz imaginario kolektiboan lekua hartuz eta arriskuaren diskurtsoa nabarmenki puztuaz (Washer, 2010). Lan honetan oinarri teoriko nagusitzat erabiliko dugun Gizarte Irudikapenen oinarri teorikotik, gaixotasunen jakintza zientifikotik haratago jendeak gizarte irudikapenen bidez beraiei buruzko jakintza partekatzen dutela defendatzen da (Moscovici, 1984).
Krisi konkretu bati buruzko gizarte irudikapena gertaera historikoek eta sinbolo garaikideek determinatzen dute, horrela mehatxua ezagun bihurtu eta hobeto ulertu ahal izateko. Prozesu horretan, komunikazioa eta bereziki komunikabideak gako dira mehatxuari aurre egin ahal izateko (Wagner eta Hayes, 2005).
Aipaturiko oinarri teorikoa sustatuz, Joffek eta Haarhoffek (2002) Britainia Handiko prentsak eta biztanleriak 1995eko Zaireko (orain Kongoko Errepublika Demokratikoa) Ebola izurritea nola ulertu zuten aztertu zuen. Ikerlari honen ondorio nagusia, bai hedabideetan eta baita biztanleengan ere, Ebolaren irudi komun bat zegoela izan zen. Ebola gaixotasun afrikar gisa irudikatu zen, hau da, Afrikako ohiturekin lotua eta britainiarrekin zerikusi gutxi zuen zerbait bezala. Gainera, mendebaldeko gizartea, bere osasun sistema dela medio, Ebolarekiko iragazgaitz zela uste izan zuten.
Arazo nagusia gaixotasuna "gu" bezalako pertsonei ere eragiten hasten denean gertatzen da. Kasu horietan "besteak" soilik kutsatzeengatik ezin errua egotziaz, Ebolarekin gertatu zen bezala, beste erruduntasun prozesu batzuk abiatzen dira. Egungo osasun izurriteen aurrean bereziki, gobernuei, industriei (bereziki industria farmazeutikoa) eta komunikabideei errua egotzi izan zaie gaixotasunaren sorreraren aurrean egoera ondo ez kudeatzeagatik (Idoiaga, Gil de Montes, eta Valencia, 2016; Washer, 2006). Erruduntasun prozesu horren zabalkundea bultzatzea ere leporatu izan zaie ustelkeria eta arazoaren ezkutatzea medio.
### **2.2 Osasun izurriteak eta Twitter**
Twitter sare sozial eta mikro-blogging zerbitzu bat da, zeinek bere erabiltzaileei mezuak bidali eta irakurtzea ahalbidetzen dien. 500 milioi erabiltzaile dauzka eta egunean 65 milioi tweet plazaratzen ditu. Honenbesteaz, Twitter osasunari buruzko informazio formal zein informala partekatzeko oholtza aproposa ere bilakatu da, eta baita osasun krisien barreiaketarako ere (Scanfeld, Scanfeld eta Larson, 2010).
Sare sozialek azken urteetan jasandako zabalkunde masiboak era berean, beraietan lantzen edo zabaltzen den informazioari buruzko eztabaida ere plazaratu dute. Twitterren publikatutako informazioaren parte handi bat komunikabide tradizionaletatik datorren arren (Chew eta Eysebanch, 2010), informazioaren transformaziorako edota pentsamendu kontrakulturaletarako eremu ireki ere kontsideratzen da. Izan ere, komunikabide tradizionalekin konparatuaz sare sozialen komunikazioa dialogikoagoa, interaktiboagoa eta arinagoa da (Schultz eta Wehmeier, 2010), honenbestez komunikazio ikuspuntu berri bat sortuko dutelarik.
#### **2.3 Helburu eta hipotesiak**
Artikulu honen helburu 2014ko Ebola izurritearen gizarte irudikapenak aztertzea da. Horretarako, Twitterren krisi honi buruz eginiko jarraipena aztertuko da, epidemiaren irudi mediatikoa eraikitzeko instrumentu gisa.
Aipaturiko helburu nagusia ildotzeko bi lan esparru jorratuko ditugu. Lehenik eta behin Twitterren eduki analisia burutuko dugu, bertan Ebola nola irudikatzen den ikertzeko; eta bigarrenik, Twitterren komunikazio estiloa aztertuko dugu.
Lehenengo hipotesi gisa, eta Twitterren eduki analisiari dagokionez, Ebola oraindik Afrikar gisa irudikatzea espero dugu baina jasotako krisiaren garrantzia medio arrisku globalak geroz eta isla handiagoa izango duela ere, uste dugu. Gainera, bere zabalkundearekin lotuaz, bereziki mendebaldean gertatutako kutsatzeekin, arduradun politiko eta komunikabide tradizionalekiko erruduntasun prozesuak abiaraziko direla uste dugu krisiaren gestio okerra egitea leporatuaz.
Bigarrenik, komunikazio estiloa komunikabide tradizionaletako komunikazio monologikotik haratago joatea espero dugu, ideia aniztasuna, joera emozionalak, aldarri moralak eta abar islatuaz.
# **3. Ikerketaren muina**
# **3.1 Metodologia**
Twitterren analisia 2014ko Ebola krisiko momentu gordinenean burutu zen, 2014ko abuztuak 1etik azaroak 15 arte hain justu ere. Horretarako Twitter sare sozialean data horietan Espainiar estatuan argitaratutako eta Ebola hitz-gako edo *hastag*-a zuten txio guztiak aztertu ziren, 28.760 txio guztira. Txioak lokalizatzeko txio geolokalizatuak batu ziren koordenatuak erabiliaz.
Analisiak burutzeko, eta kasu hauetan ohiko diren fidagarritasun eta baliozkotasun arazoak ekidin nahian (Klein eta Licata, 2003; Reinert, 1996) Alceste softwarea (Reinert, 1996) erabili zen. Analisi lexikalerako software honen helburu nagusia testua kuantifikatzea da, bere estruktura garrantzitsuenak erauziz testu datuei datxekion informazio oinarrizkoena erabili nahian. Frogatua izan da (Reinert, 1996) estruktura hauek bereziki lotuak daudela testuan hitzek duten banaketarekin eta banaketa hau orokorki ez dela zorizkoa izaten. Alcesteren interes nagusiak testuak deskribatzea, klasifikatzea, parekatzea eta automatikoki laburtzea dira.
Softwareak egiten duen lehenengo gauza hiztegi bat osatzea da; horretarako "lanabes hitzak" baztertu (artikulu, izenorde, juntagailu) eta "hitz osoak" (izen, aditz, adjektibo, izenlagun) soilik edukitzen dira kontutan. "Hitz osoak" maiztasun minimo batekin errepikatzen badira (gutxienez lau aldiz lehenetsita dagoelarik) Alcestek erroetara laburtuko ditu. Analisiaren lehenengo urratsa corpusa Testuinguruko Oinarrizko Unitateetan (Elementary Contextual Units -ECU-) banatzea izan da, zeintzuek esaldi batez edo bitaz osatuak dauden (30-50 hitz inguru). ECU-ak eta hitz erroak gurutzatu egin dira kontingentzia taula bat sortzeko, zeinek hiztegiaren banaketa azalduko duen ECU-ekiko. Kontingentzia taula horretatik abiatuta distantzia karratuen matrize bat sortzen da, non, bi ECU hurbilekoak izango diren aztertutako hitzen bat partekatzen badute (Reinert 1996; Klein eta Licata, 2003).
Ondoren, *cluster* analisi hierarkiko beherakor bat burutzen du Alcesteak aipaturiko distantzia karratuen matrizearekin. Estrategia honen bidez, testuen interpretazioa errazten da, klaseak batera ematen diren hitzetatik ateratzen baititu. Klase bakoitzak gutxienez ECU-en %5-a izan behar du. Estrategia honek ikertzailea corpusean dauden unibertso lexikal garrantzitsuenak identifikatzen lagunduko du (Reinert 1996; Klein eta Licata, 2003).
Gure helburua den eduki analisia burutzeko, Alcesterekin burututako beste ikerketa batzuetan bezala (Vizeu eta Bousfield, 2009), klase bakoitzeko hitz garrantzitsuenak hiru irizpideren bidez sailkatu ziren: 1) Hitzaren errepikakortasun maiztasuna klasean bertan 5 baino handiagoa izatea; 2) Chi-karratu asoziazio frogaren balioa klasearekiko χ² ≥ 32.85; *df* = 1 baino handiagoa izatea; eta 3) hitz horren %50-a ego gehiago klase horri egoki izana.
Azkenik ikertzaileak zenbait klase eta hitz eta ECU tipikoz osatutako gako estatistiko lortzen ditu klaseak mundu lexikal gisara interpretatu ahal izateko. Alceste bidez eginiko operazioak eta estatistikoak, gardenak, eta berregingarriak dira, interpretazioaren azken momenturaino, non ikertzaileak hitz multzo bakoitzari label bat ezartzen dion, softwareak identifikatutako unibertso lexikala izendatzeko, ko-okurrentzia eta banaketa patroien bidez (Reinert 1996; Klein eta Licata, 2003).
# **3.2 Emaitzak**
Twitterren batutako korpusak 378.586 hitz izan zituen, horietan 183.360 hitz ezberdin egon zirelarik. Konkretuki kluster analisi hierarkiko beherakorrak korpusa 8.448 ECUtan banatu zuen, zeintzuetatik 6 klase eratorri ziren hitz esanguratsuenetan oinarriturik (ikus 1 irudia).

1. Irudia: Kluster analisi hierarkiko beherakorra klase bakoitzeko hitz esanguratsuenekin Iturria: norberak egina.
Analisiak bi kluster nagusi hauteman zituen. Lehenengo klusterrean, lehenengo klasea "Teresa Romeroren kasuaren gestio eta estaldura mediatiko txarrak" (%35,92ko pisuarekin) eta seigarrena "Ebolaren aurka borrokatzeko laguntza!" (%10,17) daude. Bigarren klusterrean berriz bigarren klasea "Epidemia globala" (%14,41), hirugarren klasea "Ebola Afrikan" (%14,01), laugarren klasea "Misiolari espainiarren aberriratzeak" (%14,65) eta bosgarrena "Espainiako Ebola kasu susmagarriak" (10,81%) daude.
Klaserik pisutsu edo indartsuena lehenengoa izan zen, "Teresa Romeroren kasuaren gestio eta estaldura mediatiko txarrak", zeinek Europan emandako lehenengo Ebola kutsatze kasua deskribatzen duen, hain zuzen ere Teresa Romero Madrileko erizainarena. Gogora dezagun Teresa Romero erizaina Sierra Leonatik aberriratua izan zen Manuel Garcia Viejo misiolaria zaintzen ari zela kutsatu zela Madrileko Carlos III ospitalean. Bai bere kutsatze eta baita bere gaixotasunaren gestioa oso polemikoak izan ziren, zenbait agintarik kutsatzearen errua berari bota nahi izan baitzioten, bera diagnostikatzean beharrezko protokoloak ez baitziren jarraitu, bere inguruan egondako jendeari ez baitzitzaion beharrezko informazioa pasa, bere txakurra jabeen baimen gabe sakrifikatua izan baitzen, etab. Izan ere, klase honetan bereziki Espainiar gobernuari zein komunikabideei egozten zaie errua osasun krisi hau era egokian maneiatzen ez jakiteagatik. Hasteko, eta gobernuari dagokionez klase honi lotutako txio esanguratsuenak gobernuari erantzukizunak eskatzen dizkiote "Rajoiri Romeroren kutsatzeagatik erantzukizunak eskatu behar zaizkio eta Ana Matok aurpegia eman dezala!" (ECU 7179; X 2 (1) = 63, *p* < 0,001), baita dimisioak ere "Ana Matok osasun ministra gisa Eboladun txakurra baino arriskutsuagoa da! Ana Mato dimititu!" (ECU5017; X 2 (1) = 59, *p* < 0,001) eta herriaren ezinegona bereziki azpimarratzen dute "Europa flipatzen ari da Espainiarekin! Ebola protokoloak hasieratik bukaerara arte huts egin du! Hau iruzurra da! (ECU 4345; X<sup>2</sup> (1) = 62, *p* < 0,001).
Kasu honek edukitako estaldura mediatikoa ere nahiko polemikoa izan zen, lehenengo klasean islatzen den bezala. Lehenik eta behin, beste txio esanguratsuenetan ikus dezakegunez, komunikabide tradizionalei arriskuaren eta jendearen beldurraren erabilera interesatua egitea leporatu zitzaien: "Informazioa Ebolataz? Hobe ez, horretarako badaukazu telebista, berdin da zein kate jartzen duzun guztiek berdina diote eta zu beldurtu eta izutu nahian!" (ECU 5447; X 2 (1) = 58, *p* < 0,001); "Ikaragarria da Ebolak sortutako kazetaritza paniko fasea" (ECU 1794; X 2 (1) = 57, *p* < 0,001). Gainera, mendebaldeko jendearen kutsatzeetan soilik erdiratzea ere leporatzen zaie: "Ebola sasoiko kazetaritza, gaixoaren jatorriaren arabera lerro-buruak infektatzen dituen birusa!" (ECU 1654; $X^2(1) = 55$ , p < 0,001). Bestalde, komunikabide tradizionalei haien interesak asetzeko informazioa zabaltzea edota gezurra esatea ere leporatzen zaiela ere ikusi genuen esanguratsutasun altuko ondorengo txioetan: "Zergatik albiste hauek ez dira komunikabideetan ateratzen?: Teresaren senarra: Auzitegietan frogatuko dut Espainian Ebolaren gestioa nolako lardaskeria izan den!" (ECU 6161; $X^2(1) = 73$ , p < 0,001); "Kazetari bat kondenatua izan da Senegalen benetakoak ez ziren bost Ebola kasuz informatzeagatik" (ECU 1466; $X^2(1) = 67$ , p < 0,001). Honenbestez, bai gai konkretuagatik eta baita orokorki ere Twitterren komunikabide tradizionalekiko kritikak anitzak izan ziren: "Kazetarien presak Ebolak baino gehiago hiltzen du!" (ECU 8257; $X^2(1) = 65$ , p < 0,001); "Ebolaren estalduran kazetaritzak guztiz huts egin du" (ECU 8001; $X^2(1) = 67$ , p < 0,001).
Lehenengo kluster hau osatzen duen beste klasea "Ebolaren aurka borrokatzeko laguntza!" da. Bereziko Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) gisako gobernuz kanpoko erakundeek Twitter erabili zuten Ebolaren aurrean laguntza zuzenean hiritarrei laguntza ekonomikoa eskatzeko txio esanguratsuenetan islatu zen gisara: "Lagun gaitzazu Ebolaren kontra borrokatzen! Lagundu Mugarik Gabeko Medikuak!" (ECU 8122; $X^2(1) = 20, p < 0.001$ ).
Bigarren klusterra bigarren eta hirugarren klaseekin hasten da, non egungo Ebola izurritearen zabalkunde, kokapen eta izateaz eztabaidatzen den. Hau da klusterreko adar honetan Ebola arazo afrikarra edo nazioarte mailako arazoa den eztabaidatzen da nolabait horretarako bi ikuspuntuak landuaz. Bigarren klaseak, "Epidemia globala", krisiaren nazioarte mailako ikuspuntua lantzen du. Bere diskurtso ildo nagusia, txio esanguratsuenetan ikus dezakegun bezala, nazioarteko herrialdeek, bereziki mendebaldekoak, Ebolarekiko erakutsitako ardura azpimarratzea da: "Ebolak nazioarteko potentziak alertan jarri ditu" (ECU 30; $X^2(1) = 33$ , p < 0.001). Klase honetan Osasun Mundu Erakundeari (OME) egiten zaizkion erreferentziak anitzak dira "OMEk dio Ebola izurritea berau geratzeko esfortzuak baino arinago zabaltzen ari dela" (ECU35; $X^2(1) = 32$ , p < 0.001).
Bestalde, hirugarren klaseak "Ebola Afrikan" krisi honek afrikar kontinentean, bereziki Afrika mendebaldean izandako eragin ikaragarriari datxekio ECU esanguratsuenetan ikus dezakegun bezala: "Milaka kasu berri mendebaldeko Afrikan baina Afrikar batasunak Ebolagatik itxitako mugak zabaltzeko eskatu du" (ECU3159; $X^2(1) = 43$ , p < 0,001); "Ebola pausu erraldoiz zabaltzen dabil Liberian" (ECU 2345; $X^2(1) = 43$ , p < 0,001).
Kluster honen barnean, aipaturiko lehenengo adarrari ondoren "Misiolari espainiarren aberriratzeak" deritzon laugarren lotzen zaio. Klase honek Manuel Garcia-Viejo eta Miguel Pajares bi misiolari espainiarren kasuak lantzen ditu: "Gobernuak Ebolaz kutsatutako erlijio gizon espainiarra aberriratuko du" (ECU2796; $X^2(1) = 55$ , p < 0,001). Klase honen baitan aberriratzeak beharrezkoak ziren edo ez eta nor aberriratu behar zen zalantzan jartzen zuten txioak ere esanguratsuki agertu ziren "Gobernuak ez du ogerlekorik eman Ebolaren sendagaia topatzeko baina Eboladun bi apaiz aberriratu ditu! Espainian pertsona infektatuak aberriratzen ditugu NANa duten bitartean!" (ECU2134; $X^2(1) = 55$ , p < 0,001).
Azkenik, bosgarren klasea, "Espainiako Ebola kasu susmagarriak" dugu bigarren kluster honen baitan baina beste adar batean. Klase honetan, Espainian egondako Ebola kasu susmagarriei buruz jasotako txioak ditugu. Kasu guztiak Afrikan aurreko egun edo asteetan egondako eta gaixotutako pertsonak izan ziren. Halere, kasu guztietan Ebola alarmagatiko protokolo medikua martxan jarri zen baina azkenean hauetariko bat bera ere ez zen egon Ebolaz gaixotua. Halere, protokolo aktibatze eta alarma ezberdinek Twitterreko erabiltzaileak aztoratu zituzten txio esanguratsuenetan ikus dezakegun bezala: "Ai Jauna! Nigeriar bat Mallorkako ospitale batean sartu dute Ebola omen duelakoan!" (ECU3371; $X^2(1) = 34$ , p < 0,001); "Ebola madarikatua! Bartzelonan kasu susmagarri bat isolatu dute (ECU2171; $X^2(1) = 35$ , p < 0,001); "Bilbon Ebola kasu bat!! Guztiok kutsatu eta hilko gara azkenean! Zelako beldurra!!!" (ECU 5674; $X^2(1) = 34$ , p < 0,001).
# **4. Ondorioak**
Gure ikerketan jasotako emaitzek Ebolaren irudikapen kolektiboaren eta berau eraikitzean komunikabideek, bereziki sare sozial berriek duten garrantziari buruzko zenbait ideia gako plazaratu dituzte. Goazen beraz berauek azaltzera, lehenik Ebolaren irudia nolako izan den behatuaz eta gero Twitterren erabilitako komunikazio estiloari buruz hausnartuaz.
Hasteko, gure bigarren Klasean "Epidemia Globala" aurreko Ebolari buruzko ikerketekin konparatuaz (Joffe eta Haarhoff, 2002), izurritearen ikuspuntu globalak indarra hartu duela beha dezakegu. Hau da, arrisku gunea Afrika hertsi-hertsian izatetik mundu mailako edozein herrialdetan kokatzera pasa da. Horren adierazle Twitterren nabarmenki Ebola norbere herriarekin lotzen zituzten gaiak nabarmendu izana lehenengo klasean "Teresa Romeroren kasuaren gestio eta estaldura mediatiko txarrak", laugarren klasean "Misiolari espainiarren aberriratzeak" eta bosgarren klasean "Espainiako Ebola kasu susmagarriak" ikus dezakegun bezala . Hau da, Afrika oraindik izurritearen epizentro kontsideratzen da eta baita jatorri ere, baina bere zabalkundea posible baino errealagotzat jotzen da. Ideia honek Beck-ek (1992) proposatutako Arriskuaren Gizartearen ideiarekin bat egiten du. Bertan globalizazioak eta bereziki komunikabideen globalizazio mediatikoak geroz eta ahulagoak diren mugak hautematera eramango gaituela eta ondorioz, momentu oro arrisku globalek mehatxatuko gaituztela sentitzera garamatzatela aurreikusten da.
Analisiak bi kluster nagusi hauteman zituen. Lehenengo klusterrean, lehenengo klasea "Teresa Romeroren kasuaren gestio eta estaldura mediatiko txarrak" (%35,92ko pisuarekin) eta seigarrena "Ebolaren aurka borrokatzeko laguntza!" (%10,17) daude. Bigarren klusterrean berriz bigarren klasea "Epidemia globala" (%14,41), hirugarren klasea "Ebola Afrikan" (%14,01), laugarren klasea "Misiolari espainiarren aberriratzeak" (%14,65) eta bosgarrena "Espainiako Ebola kasu susmagarriak" (10,81%) daude.
Gainera, bai Ebola kasu susmagarriek (bosgarren klasea) eta baita Teresa Romeroren kasuak ere (laugarren klasea) arrisku edo beldurra maila pertsonalera barreiatzen dute Twitterreko erabiltzaileen artean, gai hauek berebiziko garrantzia eta oihartzuna hartu zutelarik sare sozialea. Osasun izurriteei buruzko zenbait ikerlanetan (Washer, 2006), arriskuaren globalizazio hau albisteetan "Zu izan zintezkeen, ni izan nintekeen" ideia edo markoa erabiltzearekin lotu izan da. Ideia edo marko honen erabilerarekin kazetariek kaltetuak direnekiko enpatiaren bidez norberaren interesaren zein beldurraren loratzea bilatzen dute (Kitzinger eta Reilly, 1997). Baina tankera horretako tendentziekin kontuz ibili beharra dago zeren eta benetan arrisku maila handiegia suposatzen ez duten gaixotasunak era honetako alarmismo marko bidez plazaratzea kontraproduktibo izan daiteke. Izan ere, joera honek benetan larriak diren osasun krisien aurrean osasun erakunde publikoek hiritarrak mobilizatzeko duten gaitasuna gutxi dezake (Sherlaw eta Raude, 2013).
Bigarrenik, eta gure ikerketako emaitzek erakutsi duten bezala epidemiarekiko errua jada ez dela Afrikarrekin lotzen da, baizik eta gobernuarekin edota komunikabideekin, azken boladako ikerketen joera jarraituaz (Idoiaga, Gil de Montes, eta Valencia, 2016),. Izan ere bereziki lehenengo klasean eta bere txio tipikoetan ikusi ahal izan dugun bezala, Twitterreko erabiltzaileak bereziki suminduta daude politikarien gestioarekin, eta gaixotasunaren zabalkundea errazteaz errua egotzi diete (Idoiaga, Gil de Montes, eta Valencia, 2016; Washer, 2006), bere herrikideak babesteko gaitasun faltagatik. Bestalde, kritiken edo erruduntasun mezuen beste jomuga komunikabideak dira, arriskuaren eta jendearen beldurraren erabilera interesatua egitea, Afrikan gertatzen ari den sarraskia kontutan izan gabe, mendebaldeko infektatuetan soilik erdiratzea edota haien interesei begiratuz informatzea zein gezurra esatea egozten zaielarik. Azken finean, komunikabide tradizionalek Ebolaren inguruko diskurtso bakarra plazaratzen dutela aldarrikatzen da Twitterren eta komunikazio estilo hori kritikatzen da.
Hau da, eta gure iker-galderetako bigarren puntu den Twitterreko komunikazio estilora pasaz, egia da bai aurreko beste zenbait ikerketetan azpimarratutako gisara (Chew eta Eysebanch, 2010) Twitter eta komunikabide tradizionaletan gai antzekoak edo berberak lantzen direla eta Twitterren komunikabide tradizionaletan argitaratutako albisteak oihartzun handiz zabaltzen direla. Baina, horretaz gain, Twitterrek beste komunikazio estilo bat ere plazaratzen eta aldarrikatzen du. konkretuko istorio bakarretik haratago informazioa nahi duen komunikazioa (Ikus 1. Klaseko komunikabideei kritikak); emozioak erakutsarazten dituen komunikazioa, adibidez bosgarren klasean: "Ai Jauna! Nigeriar bat (…)"; "Ebola madarikatua!(…); "(…)zelako beldurra!" edo lehenengo klasean: "Hau iruzurra da!"; "Zein esanguratsu eta tristea (…)"; "Ikaragarria da (…)"; irakurleen edo Twitterreko beste erabiltzaileetatik erantzun zuzena bilatzen duen komunikazioa, adibidez 6. klasean "Lagun gaitzazu Ebolaren kontra borrokatzen! Lagundu Mugarik Gabeko Medikuak!" edota gaiaren alderdi moralak plazaratzen dituen komunikazioa laugarren klasean: "Gobernuak ez du ogerlekorik eman Ebolaren sendagaia topatzeko baina Eboladun bi apaiz aberriratu ditu! Españan pertsona infektatuak aberriratzen ditugu NANa duten bitartean!".
Beraz, Twitterrek osasun izurriteetan ez du komunikabide tradizionaletako edukiaren errepikapen huts bat eskaintzen, beronen transformazio plano hurbilago batera baizik; askoz ere komunikazio emozional, moral eta honenbestez pertsonalagoa landuaz. Twitterren alderdi emozionalak bereziki loratzen dira: komunikabide zein gobernuekiko haserrea, kasu susmagarriekiko beldurra, egoerak sortutako tristezia, Ebolarekiko ikara eta hauei mezu zuzenak eta istorioa ulertzeko era anitzak gehituz gero, egunerokotasuneko pentsamenduan Ebola bezalako gaixotasunak errazago txertatzen lagunduko digun komunikazioa estiloa dela argi geratzen zaigu. Komunikazioa Twitterren dialogikoa da eta honenbestez komunikabide tradizionaletako informazioa hautatu, prozesatu, transformatu eta berrestrukturatzen da gaiak, arazoak eta jakintzak egunerokotasuneko pentsamenduaren ikuspuntutik landuaz. Honenbestez edozein albistek, baina bereziki osasun krisiek Twitterren duten jarraipenaren eduki analisia potentzialki erabilgarria izango da eta zehatz-mehatz aztertu beharko litzateke pandemia bakoitzean, pertsonok osasun izurriteak nola ulertzen ditugun ikertzeko oinarrizkoa baita aro digitalaren baitan.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Aro digitaleko gizartean, pertsonok Ebolaren gisako osasun izurriteei eta beraien mehatxu fisiko zein sinbolikoari geroz eta maizago aurre egin beharko diegu. Honenbestez, komunikazio mediatikoak eta bereziki sare sozialek eskaintzen duten komunikazio digitalak izurriteek komunikazioan sortutako eraldaketari buruz eta honek berauen irudikapen sozialaren eraikuntzan duten garrantziaz hausnartzea ezinbestekoa da. Beraz, eta jorratutako guztiaren laburpen gisara, azpimarratu beharra dugu osasun izurriteetan sare sozialen komunikazioa gako izango dela, bederen, berauei era efikazago batean aurre egiteko eta osasun politika eta komunikazio egokiagoak bideratzeko.
# **6. Erreferentziak**
- Beck, U. (1992): *The risk society: towards a new modernity***,** Sage, Londres.
- Chew, C. eta Eysenbach G. (2010): Pandemics in the Age of Twitter: Content Analysis of Tweets during the 2009 H1N1 Outbreak. *Plos ONE*, 5.
- Idoiaga, N., Gil De Montes, L. eta Valencia, J.F. (2016): Understanding an Ebola outbreak: Social representations of emerging infectious diseases, *Jornal of Health Psychology*, 0, 1-10.
- Joffe H. eta Haarhoff, G. (2002): Representations of far-flung illnesses: The case of Ebola in Britain. Social Science and Medicine, 54, 955–969.
- Kitzinger, J. and Reilly, J. (1997): The rise and fall of risk reporting, *The European Journal of Communication,* 12(3), 319-350.
- Klein, O. eta Licata, L. (2003): When group representations serve social change: The speeches of Patrice Lumumba during the Congolese decolonization, British Journal of social Psychology, 42, 571-593.
- Moscovici, S. 1(984): The phenomenon of social representations in R. M. Farr eta S. Moscovici. (Ed..), *Social representations*, Cambridge University Press, Cambridge, 3–71.
- Reinert, M. (1996). *Alceste (Version 3.0)*, Images, Toulouse.
- Scanfeld, D.; Scanfeld, V. eta Larson, E. L. (2010): Dissemination of health information through social networks: Twitter and antibiotics, *American Journal of Infection Contro,.* 3(8), 182-188.
- Schultz, F. eta Wehmeier, S. (2010): Online Relations in W. Schweiger eta K. Beck (Ed.), *Handbuch Online-Kommunikation*, VS-Verlag. Wiesbaden, 409–433.
- Sherlaw, W. eta Raude, J. (2013): Why the French did not choose to panic: a dynamic analysis of the public response to the influenza pandemic, *Sociology of Health & Illness,* 35 (2), 332–344.
- Vizeu, B. eta Bousfield, A. B. (2009). Social representation, risk behaviours and AIDS. *The Spanish Journal of Psychology,12*(2), 565-575.
- Wagner, W. eta Hayes, N. (2005). *Everyday discourse and common sense: The theory of social representations,* Palgrave Macmillan, Basingstoke.
- Wallis, P. eta Nerlich, B. (2005): Disease metaphors in new epidemics: the UK media framing of the 2003 SARS epidemic, *Social Science & Medicine*, 60, 2629–2639.
- Washer, P. (2006): Representations of mad cow disease». *Social Science and Medicine,* 62(2), 457-466.
- Washer, P. (2010): *Emerging Infectious Diseases and Society*, Palgrave Macmillan. Basingstoke. |
aldizkariak.v1-3-138 | {
"domain": "giza zientziak eta artea",
"id": "ikergazte_ii_giza-zientziak-eta-artea_17",
"issue": null,
"year": "2017",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "ii"
} | # **Emakumearen mututasun soziala: feminitatearen eta maskulinitatearen estereotipoak Antzinako Grezian**
Quintano-Martínez, Paula *Universitat Jaume I [al321700@uji.es](mailto:al321700@uji.es)*
### *Laburpena*
Gaur egun oraindik bizirik dauden rol sozialak eta genero estereotipo nagusiak orduko Antzinako Grezian aurki zitezkeen. Komunikazio honetan Greziar pentsamendu sinbolikoa genero ikuspuntutik analizatuko dugu. Bai emakumezkoen bai gizonezkoen erantzukizun sozialak eta genero ezaugarri idealak argitu nahi ditugu, garai horretan greziar gizartean sexu-diferentzia nola eraiki zen hobeto ulertzeko helburuarekin.
Hitz gakoak: Antzinako Grezia, emakumezkoak, gizonezkoak, genero estereotipoak, rol sozialak
### *Abstract*
*Most of the main gender stereotypes that nowadays are still alive can already be discovered in Ancient Greece society. In this paper we will analyze Greek symbolic though using genderperspective. We want to unveil the social roles and the ideal characteristics associated to women and men, in order to understand how sex- difference was built by Greek society during that period.*
*Keywords: Ancient Greece, women, men, gender stereotypes, social roles*
### **1. Sarrera eta motibazioa**
Kultura klasikoek aztarna sakona utzi dute gure mendebaldeko gizarteetan eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko erlazioetan ere eragin handia izan dute.
Bestaldetik, gaur egungo gizartean oraindik bizirik dauden rol sozialak eta genero estereotipo nagusiak orduko Antzinako Grezian aurki zitekeen. Komunikazio honetan Greziar pentsamendu sinbolikoa genero ikuspuntutik analizatuko dugu. Bai emakumezkoen bai gizonezkoen erantzukizun sozialak eta genero ezaugarri idealak argitu nahi ditugu, garai horretan greziar gizartean sexu-diferentzia nola eraiki zen hobeto ulertzeko helburuarekin.
### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Ikerketa hau genero historia barruan kokatzen da bereziki. Generoa harreman sozialen eta botere-harremanen osagarri esanguratsua da (Scott, 1990: 44) eta historia ikertzeko ezinbesteko faktorea dela adierazi nahi dugu.
Sexu bakoitzari ematen zaizkion osagai kultural eta sozialak genero kontzeptuaren bidez adierazten dira. Baina emakumezko eta gizonezko kontzeptuak ez dira iraunkorrak izan, ezta bakarrak ere (Rose, 2012: 85). Gizarte ezberdinetan eta denboraren poderioz aldaketak bizi dira. Gainera, inoiz ez da emakume eta gizon izateko modu bakarra egon, emakumezkoak eta gizonezkoak pluralak izan direlako, bai iraganean bai gaur egun. Horregatik onartzen dugu generoarekiko guztiz erlazionatuta dauden beste faktoreak nagusitzen direla: klasea, egoera sozio-ekonomikoa, estatusa, adina, esklabotza edo askatasuna. Eragile horiek batera osatuko dute gure ikerketa historikoa, genero perspektiba aplikatuz.
#### **2.1 Helburuak**
Lan honek Antzinako Grezian emakumezko eta gizonezko izatearen esanahi nagusiak analizatzea du helburu. Gizarte grekoan ezarri ziren ezaugarri femenino eta maskulino idealak aztertzen saiatuko gara, eta, horrekin batera, garai horretan garatu ziren genero estereotipo esanguratsuak azaleratuko ditugu.
Bestaldetik, sexuen arteko erantzukizun banaketa eta emakumezko eta gizonezko estereotipo batzuen antzinatasuna azpimarratu nahi dugu.
#### **2.2 Iturriak**
Ikerketa egiteko oinarrizko iturriak idatzizko lanak izan dira: lan literarioak, filosofikoak eta testu historikoak. Hala ere, azterketa sakona egiteko beste aztarnekin ere lan egin dugu, batez ere iturri plastiko eta arkeologikoekin. Iturriak analizatzeko bi irizpide kontuan izan ditugu: alde batetik, iturrien egiletasuna eta intentzioa; bestaldetik, informazioaren protagonistak. Gizonezkoek idatzi eta sortu zituzten garai horretako iturri gehienek. Gizonezkoek kontatzen zituzten historiak, haien ikuspuntuak eta iritziak emanez. Emakumezkoen ikuspuntu propioa falta da, eta horrek ondorio nabarmenak ditu. Beraz, errealitatea genero-eragilearen iragazkitik pasatu behar dela kontuan hartzen dugu. Egia esan, iturri gehienek ez zuten errealitatea guztiz objektiboki kontatzen, eta eginkizun ezberdinak igarri zitezkeen. Sarritan audientzia konbentzitzeko ahalegina nabaria zen: ondo ikusita zegoena edo zilegi zena azaltzen zuten, eta, aldi berean, ezlegitimotzat hartzen zena gaitzetsi. Asmo pedagogikoa eta moralizatzailea nagusia zen gehienetan.
Gainera, iturriek ematen duten informazioa ez da gizarte osoari erraz egokitzen. Askotan hiritar aberatsenen eta maila altuko klase sozialen berri ematen zuten. Aitzitik, aukera gutxiko lagunei eta esklabotzan bizi zirenei buruz informazio falta igartzen da. Horregatik, erabateko analisia egiteko egoera sozio-ekonomikoa eta estatus faktorea derrigorrez izan behar dira kontuan.
### **3. Emakumezkoak greziar gizarte eta mentalitatean**
Antzinako Greziar mentalitatean munduko ikuspegi duala ezarri zen, aurkako bi eremutan banatuta: eremu horiek femenino eta maskulino kontzeptuekin uztartu ziren eta hedaduraz emakumezko eta gizonezkoekin lotu ziren[1](#page-1-0) . Eremu maskulinoan ondorengo ideiak erlazionatu zituzten: kanpokoa, publikoa, hiria (*polis*), aktibitatea, indarra, guda, berotasuna, eskuma, kultura, neurritasuna, perfekzioa. Eta kontzeptu horien aurrean eremu femeninoarekin uztartzen zirenak: barrukoa, pribatua, etxea (*oikos*), pasibotasuna, ahaltasuna, etzalekua, hotza, ezkerra, natura, kontrolik eza eta perfekziorik eza.
Bi eremu horien erlazioa ez zen simetrikoa, guztiz asimetrikoa baizik. Gizonezkoa, modelo bihurtuta, gizakien neurria zen. Berarekin konparatuz emakumezkoa ezegokia eta inperfektua zen, emakumezko izaera gabezia zela ulertzen zen, hura bera zen akatsa (Sissa, 1991: 94).
Greziar gizartean bikaintasunaren bilaketa goraipatzen zuten bi bertute pertsonal eta komunitarioen bidez: norberaren kontrola (*sofrosine*) eta gizontasuna (*andreía*). Baina biak gizonezkoekin zeuden lotuta. Logika, moderazio eta arrazionaltasun maskulinoen aurrean sentimendu, neurrigabekeri eta irrazionaltasun femeninoa (*hybris*) islatzen ziren. Beraz emakumezkoen bertutea ziurtatzeko apaltasuna eta lotsa ziren beharrezkoak. Emakumezkoek inor ohartu gabe eta zuhurtziaz jokatu behar zuten: anonimoak izanez bertutea bermatzen zuten, bai norberarena bai familia osoarena. Horregatik ez zituzten emakumeen izen-deiturak zuzen aipatzen eta gizonengan mendekotasun formulak erabili ohi ziren: gizon konkretu baten emaztea, alaba edo ama zirela baino ez zen aipatzen. (Loraux, 1996: 14)
Obedientzia, kastitatea, fideltasuna, umiltasuna eta isiltasuna ziren emakumezkoen *sofrosine* kontzeptuaren esanahiak. Baina horien aurrean estereotipo negatiboak ere zabalduta zeuden: akats nagusien artean amorrua, oihuka ibiltzeko joera, jakin-nahikeria eta koldarkeria aurpegiratzen zitzaizkien. Gehiegizko sexualitatea sentitzen zutela uste zen, eta horregatik haien gorputzak eta ekintzak kontrolatuak izan behar ziren. Emakumezkoak barbaroekin, atzerrikoekin eta animaliekin alderatzen ziren sarritan. "Basakeri egoera natural" batean bizi
<span id="page-1-0"></span><sup>1</sup> Atal honetarako greziar kulturari buruzko lan orokorrak erabili dira, baita emakumezkoen historia berreskuratzen dutenak ere: Vernant, 1992; Duby eta Perrot, 1991; Cantarella, 1991; García Gual, 1992; Madrid, 1999; Molas Font et al., 2006.
zirela uste zen: alde batetik emakumezkoak naturarekin konektatuta zeuden, bestaldetik gizonezkoak kulturarekin lotzen ziren. Printzipio femeninoa kaotikoa eta basatia zen. Aitzitik, printzipio maskulinoak ordena eta zibilizazioa suposatzen zituen.
Nahiz eta funtzio biologikoagatik erabateko puruak ez izan, mundu sakratuarekin erlazio misteriotsua zuten: jaiotza eta heriotza momentuak (printzipio positiboa eta negatiboa hurrenez hurren), fenomeno kontrolaezinak ziren, eta bietan hartzen zuten parte emakumeek (Bruit Zaitman, 1991: 410). Gainera biak ziren aktibitate femenino publiko bakarrak. Emakumezkoen eta printzipio femeninoaren anbibalentzia azpimarratzen zuten: beharrezkoa, baina aldi berean arazoa, ez zuten ezer onik ekartzen (Zaragoza Gras, 2006: 10).
## **3.1 Emakumezkoen estatusa eta mendekotasun politiko eta soziala**
Antzinako Grezian emakumezkoen mendekotasun legalaz eta politikoaz adostasuna da nagusia, baina estatus sozialaz berba egiterakoan ez dago erantzun bakarra (Pomeroy, 1987: 74). Emakumezkoen errealitatea testuinguruaren arabera aldatu zen, mundu grekoa osatzen zuten hiri-estatu burujabeek haien antolaketa eta hiritar-komunitatea era ezberdinetan pentsatu zutelako[2](#page-2-0) . Esparta, Gortina eta Atenaseko lege-corpusa aztertuz emakumezkoen egoera oso desberdinak aurkitzen dira. Kreta, Gortina eta Espartan emakumezkoek askoz autonomia handiagoa izan zuten Atenasen baino (Pomeroy, 2002, Fragkaki, 2016). Diferentzia handienetariko bat jabetza eskubidea izan zen: bai Espartan bai Gortinan emakumezkoek ondasunak jabetzan izateko eskubidea izan zuten, baina Atenasen ez zuten inoiz lortu. Hiri honetan, bereziki, emakumezkoak "betiko adingabekoak" izan ziren (Mosse, 1995): ekonomikoki, juridikoki eta politikoki gizon baten mende egoten behartuta, tutore legal baten menpean (*kyrios*) ematen zuten bizitza. Hala ere, emakumezkoen egoera ez zen beti berdina izan. Mendeetan zehar antolaketa politiko eta sozialean eman ziren aldaketek eragin handia izan zuten emakumezkoen estatusean.
Aro arkaikoan (K. a. VIII. m.-K. a. 500) elite barruko emakumeek estatus altua izan zuten. Garai horretan aberastasunak eta elite mailan egoteak estratifikazio soziala antolatzen zuten, eta aintzat hartzen zen emakumezkoek boterea transmititzeko zuten eginkizuna.
Arlo klasikoan (K. a. 500-K. a. 338) emakumezkoen balorazio sozialak behera egin zuen. Momentu horietan gizarte demokratikoa gizonezko hiritar inguruan antolatzen hasi zen. Hiritarrak haien artean berdinak ziren, eta, aldi berean, beste guztiak baino nagusiagoak: emakumezkoek, atzerritarrek eta esklaboek batera besteen taldea osatzen zuten, gizonezko hiritarren menpe (Pomeroy, 1987: 96). Sistema demokratikoa gailurrean zegoela emakumezkoen marjinazio soziala eta politikoa zabaldu zen. Ideologia zorrotzaren eraginagatik emakumezkoen eskubideak nahitaez gizonezkoen eskuetan utzi eta betiko adingabe bihurtu ziren.
Aro helenistikoan (K. a. 338- K. a. 168) emakumezkoek aukera berriak lortu zituzten. Haien egoera hobetu, eskubide berriak lortu eta pixkanaka askatasuna handiagoa irabazi zuten, batez ere klase sozial altuenetan. Aktibitate ekonomikoetan parte hartzeko gaitasun legala lortu zuten, eta zenbait zonaldetan tutore legalaren irudiaren ohitura galtzen hasi zen (Pomeroy, 1987: 147). Elite barruko emakumezko batzuk zeharbidez politikan sartu, eta lehenengoz erretratu artistikoetan emakumezkoak azaldu ziren. Hala ere, aldaketa hauek helenizatu berriak ziren aldeetan sakonagoak izan ziren, eta, ostera, Atenasen zenbait momentutan prozesu kontrakoa bizi izan zuten, emakumezkoen askatasuna murriztuz: hiri honetan oso esanguratsua izan daitezke portaera femeninoa kontrolatzeko ezarri zituzten zentsoreak*[3](#page-2-1)* (*gynaikomonoi)* (Calero, 2012). Baina orokorrean arlo klasikoaren ideologiak inposatzen zuen emakumezkoen kontrol zorrotza apurtzen hasi zela esan daiteke.
#### **3.2 Rol politiko eta sozialak: hiritartasuna eta erantzukizunen banaketa**
<span id="page-2-0"></span>Azpi-atal honeratako oinarritzat izan diren obrak: Pomeroy, 1987, 2002; Mosse, 1995; Pomeroy et al., 2001; Marín Torres, 2012.
<span id="page-2-1"></span><sup>3</sup> Emakumezkoek duintasun eta lotsa arauak ondo betetzen zituzten zelatatzen zuten zentsore horiek, baita emakumeen portaera ere. Demetrio de Falerok ezarritako legislazioan garatu zen (K. a. 317-307).
Greziar mentalitatean sexu araberako erantzukizunen banaketa garbia ezarri zen<sup>4</sup>. Atenasen gizonezkoek komunitatearen zuzendaritza politikoa, ekonomikoa eta soziala izan zuten. Bestaldetik, aberriaren babesaren ardura zuten. Komunitate honetan berdintasuneko premisak (*isonomia*) hiritar guztiei baldintzen berdintasuna ziurtatzen zien arren, arlo publikoan parte hartzeko eskubidea gizonezko hiritarrena baino ez zen (Vernant, 1992: 13). Beraz, politika eta guda ziren aktibitate maskulinoak. Emakumezko hiritarrak izate onartzea nahiko zaila izaten da. Nahiz eta hiritarren familiakoak izan eta hiritartasuna transmititu, emakumezkoak hiriko aktibitate nagusietatik kanpo egon ziren: gai publikoetatik baztertuta, eta botoa emateko eskubiderik gabe. Erantzukizunen banaketak espazioen zatiketa ekarri zuen: hiriko espazioa, hau da, kanpoaldeko mundua, gizonezkoentzat definituta zegoen, eta etxeko espazioa, barruko mundua, emakumezkoentzat. Horregatik emakumezkoek familiaz eta etxeaz (*oikos*<sup>5</sup>) arduratu behar zuten. Emakumezkoak espazio publikoetatik baztertuta bizi izan zirela uste ohi zen, etxeetan zokoratuta ea mugitu ezinik. Hala ere, espazioen polarizazioa ideala zela ez da ahaztu behar.
Nahiz eta erabat beharrezkoa izan, etxeko munduarekin zer ikusia zuten guztia mespretxuz ikusten zen. Pribatutasunarekin lotuta, emakumezkoen estatusa urritu egin zen arlo publikoaz urruntzen zirelarik. Gizarte mailan klan leinutik familia nuklearrera pasatu zenean aldaketak eragin ekonomiko, politiko eta sozialak ekarri zituen. Ezkontza sistema zabaldu zen, emakumeak kontrolatzeko ezinbesteko tresna bihurtuz.
Espartan, erregimenaren izaera totalitarioagatik, gizonezkoen ardura nagusia militarra izan zen. Bizitza publikoan parte izan arren, gobernu kontuak bi buruzagien (basilei) eskuetan uzten ziren. Gizon libreak borrokaren balioan hezita zeuden, eta emakumeak soldadu berriak erditzeko premian. Espartako mentalitatean gudarako adorea eta amatasuna elkartu ziren, horregatik emakumeen heriotza umeak izatean eta gizonezkoen heriotza gudan parte hartzean nolabait berdindu ziren.
Egia esateko, Grezia osoan emakumezkoen erantzukizun handiena amatasuna izan zen. Nahitaezko ardura eta egoera ideala, ama izatea funtsezkoa zen estatus femeninoan. Mutil bat demo erregistroan<sup>6</sup> izena eman ostean gizon bihurtzen zen, eta neska baten kasuan ezkontza ostean bihurtzen zen emakume (Loraux, 2004: 201). Ezkontzak emakumezkoen basakeri naturala mantsotzen zuen, eta emakumeak hezteko erabiltzen zen. Hiritar legitimoak eta soldadu leialak izateko bide arautua zen ezkontza, emakumezkoen "hiriko lana" (Iriarte, 2002: 133). Ezkontzak eta amatasunak emakumezkoen errealizazioa suposatzen zuten, erreprodukzio biologikoa izateaz gain balio publikoa eta onarpen soziala ere ekartzen zutelako.
Nahiz eta hiritartasun egoera legitimatu eta transmititu emakumezkoek ez zuten hiritartasun osoa inoiz lortu. Ezin zuten justizian edota politikoan parte hartu<sup>7</sup>. Baina emakumeak ez zeuden bizitza komunitariotik guztiz kanpo. Gizarteratzeko bide propioak erabili zituzten eta horien artean erlijioa nagusitu zen. Hiriko aktibitate erritualak eta erlijiosoak haien ardurapean egon ziren, eta, hain zuzen ere, horregatik aipatzen da emakumezkoak nolabait hiritarren rola disfrutatu zutela (Iriarte, 2002: 16).
#### 3.3 Emakumeen mututasun soziala
Mundu grekoan jakintzak eta hitza erabiltzeko gaitasunak definitu zuten gizonezkoaren izaera<sup>8</sup>. Gizonek gai komunitarioetan parte hartzeko idatzizko edo ahozko diskurtsoa erabiltzen zuten, baina, aitzitik, emakumezkoek mundu hauetatik kanpo geratu ziren. Isiltasunak eta ezjakintasunak definitu zituzten emakumezkoak, mututasun soziala moduko egoera baten
Ezinbesteko lanak: Pomeroy, 1987; Iriarte, 1990, 2002; Rodríguez Adrados, 1993; Loraux, 2004.
<span id="page-3-4"></span><span id="page-3-3"></span>Aristotelesek idatzi zuen *Politika*n justizia eta politika aktibitateen bidez definitu zen hiritar kontzeptua.
<span id="page-3-1"></span><span id="page-3-0"></span>Hitzak esanahi konplexua du, baina definizioa, María Dolores Miron ikerlariaren hitzetan (2004, 62-64), "produkzio eta erreprodukzio unitatea" zen.
<span id="page-3-2"></span>Hiriaren unitate administratiboa eta demokratikoa zen. *Demo* erregistroak gizonezkoen hiritartasuna bajeztatzen zuen
Atal honetarako oinarrizko bibliografia: Vernant, 1992, 1991; Molas Font et al. 2006; James eta Dillon, 2015
murgilduz. Horrekin batera zuhurtasuna, diskrezioa eta obedientzia gorde behar zuten. Aristotelesen hitzetan[9](#page-4-0) isiltasuna zen emakumezkoen apaingarri nagusia.
Demokrazia analizatzeko, arrazoitzeko eta argudiatzeko gaitasunetan zetzan, baina Grezian pertsona guztiek ez zituzten eskubide horiek izan. Hitza eta ahots publikoa gizonezko hiritarren eskubide esklusiboa izan ziren, eta besteek ez zuten inoiz pribilegio hori lortu.
Gainera emakumezko eta gizonezkoen arteko harremanak formula baten bidez laburtzen ziren: emakumeek ez zuten besteen aurrean berba egin behar, ezta besteen ahoetan ibili behar, ez onerako ez txarrerako[10.](#page-4-1) Horrek adierazteko ezgaitasuna eta entzunda izateko eskubide eza ekartzen zien. Isiltasun femeninoa bertute eta mendekotasunaren proba zela uste zen. Hala ere, kontzeptu ideal horrek ez zuen eguneroko eta benetako mututasuna suposatzen.
Emakumezkoek hitz egiten zuten, baina haien ahotsak eta gizonezkoenak oso bestelakoak zirela uste zen[11.](#page-4-2) Diskurtso maskulinoa *logos* edota arrazoibideekin lotuta zegoen bitartean, emakumezkoena anbiguetatearekin lotzen zen. Hitz femeninoak, irrazional eta ilogikotzat hartuta, zentzu negatiboa zuen: kontrolaezina eta sinesgaitza zela uste zen. Pandora pertsonaia mitiko femeninoarekin alderatuz[12](#page-4-3) emakumezko guztiek gezurraren arriskua adierazten zuten. Greziar mentalitatean emakumezkoen dialektoa edo "feminolektoa" existitzen zela zabaldu zen (Quintillá, 2005: 45). Eta horrekin batera estereotipo diskurtsiboak hedatu ziren: azkarregi, arrazoitu gabe eta ezjakintasunez hitz egiten zuten; kuxkuxeroak ziren, diskrezio eta lotsarik gabeko diskurtsoa erabiltzen zuten eta sekretuak gordetzeko ezgaiak ziren.
### **4. Ondorioak**
Komunikazio honen bidez Antzinako Grezian zabaldu ziren rol sozialen eta genero estereotipoen errepasoa egin nahi genuen. Ikerketa tradizionaletan dikotomia gogorraz hitz egin ohi zen. Arlo pribatua eta publikoa bananduta zeudela azpimarratzen zen, bai erantzukizun eremuan bai espazio fisikoen kontuetan, Atenaseko kasuan batez ere. Hala ere, azken hamarkadetan gizarte grekoa ulertzeko ikuspuntu tradizionala berrikusi da (Davidson, 2011; Nevett, 2011; Henry eta James, 2012). Gaur egungo genero ikerketa historikoek azpimarratzen dute muturreko bikoteen panoramak (*oikos*/*polis*, pribatua/publikoa, femeninoa/maskulinoa, natura/kultura) ez duela bizitza sozialaren konplexutasuna ondo islatzen. Idatzizko iturriak aztarna arkeologikoekin konparatzen badira, Greziar bizitzan egin arlo publiko eta pribatuen arteko banaketa uler daiteke ez zela erabatekoa, ezta eremu pertsonal, zibil eta sakratuen banaketa ere (Trumper, 2015: 291). Egia esateko, arlo ezberdinen artean familia izan zen giltzarria[13.](#page-4-4)
Hala ere, ideologikoki gizonezkoa eta eremu maskulinoa goraipatzen ziren. Aristotelesen hitzek garbi azaltzen dute gizartea antolatzen zuten asimetriak: "Izadiagatik gizonezkoa nagusia da eta emakumea mendekoa. Batek menderatzen du, bestea menpean dago" (*Política* I, 5). Emakumezkoak hitzarekin lotuta zeuden sozializazio forma guztietatik baztertuta egon ziren: plazatik (*agora*), justizia tribunaletik eta konfrontazio dialektikoetatik ere. Hain zuzen ere, Antzin Aroko garaian emakumezkoen hitzaren gabezia izan daiteke elementu esanguratsua (Martínez López, 1995: 19). Emakume agurgarrien ahotsak ez zituen zilegitasun sozialik, ezta baliorik ere.
<span id="page-4-0"></span><sup>9</sup>
<span id="page-4-1"></span>Aristoteles*. Polítika.* 1260A11. 10 Periklesek bota zuen esaera famatua hau eta Tucididesek hartu eta idatzita utzi zuen *Historia de la Guerra*
<span id="page-4-3"></span><span id="page-4-2"></span>
*del Peloponeso* izeneko obran (II, 45, 2), K. a. V. m. 11 Genero ikuspuntutik diskurtsoetan eta ahotsetan sakontzeko: McClure, 1999; Lardonois eta McClure, 2001. 12 Pandora pertsonaia mitikoa Hesiodok idatzitako *Lanak eta egunak* eta *Teogonía* obretan azaltzen da. Lehenengo emakumezkoa edo hobeto esanda emakumezkoen jatorria izan zela esan ohi da.
<span id="page-4-4"></span><sup>13</sup> Familiarekin lotuta arlo publikoan parte hartzeko aukerak sor zitezkeen: senideei egindako bisitak eta familia elizkizunak, ezkontza eta hiletak, e.a.. Etxeko eremua ez zen emakumezkoena soilik izan, gizonezkoentzat ere bilera sozialen jokalekua zen (*simposium*), eta estatus sinboloa adierazten zuen. Eta, bestaldetik emakumezko gehienak hiritik mugitzen ziren, bai zerbitzu publikoak erabiliz, bai merkatuko salerosketetan edota aktibitate erlijiosoetan.
Mututasuna sozialarekin batera amatasuna erabili zen emakumezkoak menperatzeko. Grezian amatasunaren kontrola oso handia izan zen, azken finean bertute femeninoak eragin handia baitzuen, bai familiaren eremu pribatuan, bai bizitza komunitarioan. Hiritartasun politika barruan amatasuna elementu nahitaezkoa zen, baina bestaldetik bizitza femeninoan esku-sartzea suposatzen zuen. Mundu femeninoa arazo sozial eta politikotzat hartu zen eta horregatik emakumezkoen kontrola guztiz beharrezkoa zen (Henry eta James, 2012: 88). Gizonezkoek emakumezkoek egiten zuten eta esaten zuten guztia agintepean izan behar zuten. Eta sistema demokratikoa garatu ahala emakumezkoen kontrola estutu zen. Amatasuna eta ezkontza une guztiz politizatuak izan ziren.
### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Ikerketa honen bidez genero esanahiaren aldakorra dela adierazi nahi genuen, eta bidetik funtsezko ideia batzuk berreskuratu ditugu. Guztien artean errespetagarritasun sozialaren garrantzia azpimarratu nahi genuke. Errespetagarria izateak eragin handia izan zuen gizarte mailan, baina genero roletarako bereziki inportantea izan zen. Gainera, Greziako historian emakumezkoen errespetagarritasunaren kontrola behin eta berriz adierazi zen, batez ere "emakumezkoen hiritarren" kontrola. Halabeharrez, talde femeninoan dikotomia morala ezarri zen eta emakumezkoak bi multzotan banandu ziren: errespetagarriak ziren andereak eta ez zirenak, eta diferentzia hau antolaketa sozialean ezinbesteko osagai bihurtu zen.
Etorkizunean errespetagarritasunaren ñabardurak ikertzea izan daiteke erronka interesgarria. Eta ideia honekin batera beste bi bide emankorrak antzeman ditugu. Alde batetik, emakumeen diskurtsoen azterketa, gaur egungo analisi historiko berriek hitzaren garrantzia agerian jarri dutelako. Eta bestaldetik, familiaren esanahia, emakumezkoen botere forma alternatibotzat hartuta.
### **6. Erreferentziak**
- Bruit Zaitman, Louise (1991): "Las hijas de Pandora. Rituales colectivos y practicas de mujeres", in George Duby eta Michelle Perrot (arg.), *Historia de las mujeres I.* La Antiguedad, Circulo de Lectores, Barcelona, 373-419.
- Davidson, James (2011): "Bodymaps: sexing space and zoning gender in ancient Athens", *Gender and History*, 23, (3), november, 597-614.
- Duby, George, eta Perrot, Michelle (arg.) (1991): *Historia de las mujeres I. La Antiguedad*, Circulo de Lectores, Barcelona
- Calero Secall, Inés (2012): "Los legisladores griegos y sus preceptos sobre las mujeres en los funerales", *Revista de estudios histórico-jurídicos*, 34, Ediciones Universidad de Valparaiso, Valparaiso, 37-51.
- Cantarella, Eva (1991): *La calamidad ambigua: condición e imagen de la mujer en la antigüedad griega y romana*, Clásicas, Madril.
- Fragkaki, Mary (2016): "La femme Spartiate et Cretoise: une co-interpretation", *Ágora. Estudos Clássicos em Debate,* 18, 59-79.
- García Gual, Carlos (1992): *Introducción a la mitología griega*, Alianza, Madril.
- Henry, Madeleine M. eta James, Sharon L. (2012): "Woman, city state: theories, ideologies, and concepts in the Archaic and Classical Periods", in Sharon L. James and Sheila Dillon (arg.), *A Companion to Women in the Ancient World*. Oxford: Wiley-Blackwell, 84-95.
- Iriarte, Ana (2002): *De amazonas a ciudadanos. Pretexto ginecocrático y patriarcado en la Grecia Antigua*, Akal, Madril.
- (1990): *Las redes del enigma. Voces femeninas en el pensamiento griego*, Taurus, Madril.
- James, Sharon L. eta Dillon, Sheila (arg.) (2015): *A Companion to Women in the Ancient World,* Wiley-Blackwell, Oxford.
- Lardinois, Andre eta McClure, Laura (arg.) (2001): *Making silence speak: women's voices in Greek literature and society,* Princeton University Press, Princeton, New Jersey.
- Loraux, Nicole (2004): *Las experiencias de Tiresias (lo masculino y lo femenino en el mundo griego),* Acantilado, Barcelona.
- (1996): "Notas sobre un imposible sujeto de la historia", *Enrahonar*, 26, Universidad Autonoma de Barcelona, Barcelona, 13-24.
- Madrid, Mercedes (1999): *La misoginia en Grecia,* Cátedra, Madril.
- Marín Torres, Joan M. (2012): "Ciudadanía y genero en Grecia. Fundamentos teoricos", in Rosalia Torrent eta Sonia Reverter (arg.), *Variaciones sobre género*. Acen, Castellon, 55-65.
- Martínez López, Cándida (1995): "Las mujeres y la ciudad en las sociedades mediterraneas clasicas", in Pilar Ballarín eta Cándida Martinez Lopez (arg.), *Del patio a la plaza*. *Las mujeres en las sociedades mediterráneas,* Universidad de Granada, Granada.
- McClure, Laura (1999): *Spoken like a woman. Speech and gender in Athenian drama*, Princeton University Press, Princeton, New Jersey.
- Mirón Pérez, María Dolores (2004): "Oikos y oikonomia: el análisis de las unidades domesticas de producción y reproducción en el estudio de la economía antigua", *Gerión*, 22, (1), Universidad Complutense, Madril, 62-64.
- Molas Font, María Dolors (arg.) (2002): *Vivir en femenino: estudios de mujeres en la antigüedad*, Edicions de la Universitat de Barcelona, Barcelona.
- Molas Font, María Dolors et al. (2006): *La violencia de género en la Antigüedad,* Instituto de la Mujer, Madril.
- Mosse, Claude (1995): *La mujer en la Grecia clásica*, Nerea, Madril.
- Nevett, Lisa C. (2011): "Towards a female topography of the Ancient Greek city", *Gender and History,* 23, (3), november, 576-596.
- Pomeroy, Sarah B. (1987): *Diosas, esposas, rameras y esclavas. Mujeres en la Antigüedad Clásica*, Akal, Madril.
- (2002): *Spartan women*, Oxford University Press, Oxford.
- Pomeroy**,** Sarah B**.** et al. (2001): *La Antigua Grecia. Historia, política, social y cultural*, Critica, Barcelona.
- Quintano Martínez, Paula (2016): *Género, discurso y transgresión en la Antigua Grecia: la figura de Clitemnestra*, Universitat Jaume I, Castellón.
- Quintillá Zanuy, Teresa (2005): "Los sexolectos o la caracterización del discurso femenino en el ámbito grecolatino", *Faventia*, 27, (1), Universidad Autónoma de Barcelona, Barcelona, 45-62.
- Rodríguez Adrados, Francisco (1993): *La democracia ateniense*, Alianza Editorial, Madril.
- Rose, Sonya O. (2012): *¿Qué es la historia de género?,* Alianza Editorial, Madril.
- Scott, J.W. (1990): "El género: una categoría útil para el análisis histórico, in J. S. Amelang eta N. Nash (arg.), *Historia y Género: las mujeres en la Europa Moderna y Contemporánea*, Alfons el Magnanim argitaletxea, Valentzia.
- Sissa, Giulia (1991): "Filosofías del género: Platón, Aristóteles y la diferencia sexual", in George Duby eta Michelle Perrot (arg.), *Historia de las mujeres I. La Antigüedad*, Círculo de Lectores, Barcelona, 73-111.
- Trümper, Monika (2015): "Gender and Space, "Public" and "Private", in Sharon L. James eta Sheila Dillon (arg.), *A Companion to Women in the Ancient World*. Wiley-Blackwell, Oxford, 288- 303.
- Vernant, Jean-Pierre (1992): *Los orígenes del pensamiento griego*, Paidós, Barcelona.
- Vernant, Jean-Pierre (arg.) (1991): *El hombre griego,* Alianza, Madril.
- Zaragoza Gras, Joana (2006): "La mujer como sujeto pasivo de la literatura griega", in María Dolors Molas Font et al. (arg.), *La violencia de género en la Antigüedad,* Instituto de la Mujer, Madril, 15-38.
### **7. Eskerrak eta oharrak**
Aurreko ikasturtean aurkeztu nuen Master Bukaerako Lana du oinarri komunikazio honek, hain zuzen ere, genero eta ikasketa feministak ikerketarako masterrean: Jaume I unibertsitateko *Master universitario de investigación aplicada en estudios feministas, de género y ciudadanía* izenekoa. Han genero ikerketa honekin hasteko aukera izan nuen. Bukatzeko, master zuzendaritzari eta talde osoari eskerrak eman nahi dizkiet, bereziki lan- zuzendari eta gaur egun tesi-zuzendari Joan M. Maríni. |
aldizkariak.v1-3-523 | {
"domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea",
"id": "ikergazte_v_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_12",
"issue": null,
"year": "2023",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "v"
} | # **Ideologia Elbira Zipitriaren pentsamendu eta praxi pedagogikoan. Euskal etxe-eskolako ikasleen lanen analisia**
Peio Manterola-Pavo, Irati Amunarriz-Iruretagoiena, Aintzane Rodríguez-Poza *UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoa, Manuel Lardizabal, 2, 20018 Donostia, Gipuzkoa [peio.manterola@ehu.eus](mailto:peio.manterola@ehu.eus)*
## *Laburpena*
Elbira Zipitriak frankismoan betean zabaldu zuen eskolaren berezitasun metodologikoak, euskararen erabilera zein euskaltzaletasunak beti eman izan du arreta. Alta, pedagogo euskaldunak finkatuta zituen ziamendu ideologikoak ere indartsuak ziren, eta hala islatu zuen eskola-ekimenean. Hori dela eta, Elbiraren hezkuntza-egitatetik abiatuta, bere ideal pedagogiko eta politikoetara hurbiltzea dugu xede. Horretarako, bere ikasleek osaturiko eskola-koadernoak aztertu, sustatu zituen jakintzen zein hizkuntzaren irakaskuntzaren kutsu ideologikoaz jabetu gara. Azkenik, Zipitriarentzat, hezkuntza bere ideologia osatzen zuten abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna helarazteko baliabide bat ere bazela ondorioztatu dugu.
Hitz gakoak: Hezkuntzaren Historia; Elbira Zipitria; ideologia; pentsamendu pedagogikoa
## *Abstract*
*The methodologies, the use of the Basque language and the Basqueism that were presented in the school that Elbira Zipitria opened in the midst of Franco's regime have always attracted attention. However, the strong ideological foundations of the Basque teacher were also reflected in her pedagogical activity. Consequently, the aim of this work is to approach Zipitria's pedagogical and political ideals based on the teacher's school activities. To this end, we have analysed the school exercise books produced by her pupils, taking note of the ideological nature of her teachings. Thus, we have concluded that for the educator in question, education was a tool for the transmission of Basque nationalism and Basque nationalism.*
*Keywords: History of Education; Elbira Zipitria; ideology; pedagogical thougt*
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Pasaden urtearen amaieran, Elbira Zipitria zendu zela 40 urte bete zirenean, urtemugaren aitzakiaz-edo, memoria historikoak tokitxo bat eskaini zion pedagogo euskaldunari, besteak beste, *Elbira* tituludun dokumentalarekin Donostiako Parte Zaharrean jardun zuen andereñoari egin zuen lanaren garrantzia berraitortu zitzaionean (González, 2022). Pedagogikoki eta ideologikoki zituen berezitasunak beti suertatu dira deigarri, izan ere, abertzalea, euskaltzale porrokatua, jeltzalea eta kristaua; ideologikoki tradizionalista, baina pedagogikoki zinez berritzailea zen andereñoa. Haatik, bere pentsaera frankismo hasieratik praktikan jartzeak eta hezkuntzan militanteki aritzeak ere definitu zuen Elbira, euskara galarazita zegoenean lehendabiziko euskal etxe-eskola sortu, haurrak, helduak zein irakasleak hezi eta, azkenik, 1968an, Orixe Ikastola zabaldu baitzuen. Baina, nola islatu zen hori guztia eskola-praktikan?
Azken galdekizun horri erantzute aldera, aipatu, ez direla gutxi izan azken hamarkadetan eskola praktikak ezagutzeko jomugaz hezkuntzaren historiaren ondare materiala eta, batik bat, eskola koadernoak abiapuntu hartuta burutu diren ikerkuntzak. Begi bistan eskola material didaktiko soil bat litzatekeen argitaletxe-produktu hau "eskolaren kutxa beltzaren" sailean ere barneratu da jada, beste gauza batzuen artean, ikasgeletan praktikan jarri ziren pedagogien, maisu-maistrek hartu zituzten erabakien edota hezkuntza-politikek praxian izan zuten eraginaren berri izateko eskaintzen duten informazioa dela-eta. Horrenbestez, ez da harritzekoa hezkuntzaren historialari ugarik eskola-kaierak lehen mailako iturri gisa erabili izana.
Eskola-koadernoen bildumak, oro har, hezkuntzaren museoetan kausitu ohi dira. Hori dela medio, UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoko *corpus*era jo dugu, non katalogaturiko1447 kaieretatik, Zipitriaren hezigaiek eratutako 68 blok eta maistrak berak idatziriko bat aurki baitaitezke. Hauek dira, hain zuzen ere, pedagogo euskaldunaren ideia eta praktikak hobekien ezagutzen eta interpretatzen lagun gaitzaketen iturria, ez baitzuen bere metodoa eta ekimena azaltzen zuen idatzirik utzi. Horrenbestez, ondorengo lerroetan, eskola-koadernoek ikerketa historiografikoei eskaini dietena laburki aipatu, Elbira Zipitriak egindako lana testuinguruan jarri eta, aipaturiko koadernoen lagina abiapuntu izaki, bere egitate pedagogikoaren tasun ideologikoak aztertzeari ekingo diogu.
## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Ikerketa honek dituen bi gakoei teorikoki eusteko baliatuko dugu atal hau, eta, behin kontzeptuak argi izanda, ikerketa honen jomugak zehazteko aukera izango dugu. Gauzak horrela, hiru epigrafetan multzokatuko dugu atala: lehenengoan, eskola-koadernoak ikerketa iturri gisa aurkeztu eta alor akademikoan izan duten zeresana nabarmenduko dugu; bigarrenean, Elbira Zipitriaren zein bere esku-hartzearen bueltan jardungo dugu; behin hori eginda, ikerketaren xedea eta helburuak zehaztuz amaituko dugu.
#### **2.1 Eskola-koadernoa: ikerketa iturri den material didaktikoa**
Eskola-kaiera, historikoki, ikasle masa handiak alfabetatzeko eta "guztiontzako eskola" delakoa bultzatzeko baitezpadako izatera iritsi den eskola- eta argitaletxe-produktua da (Castillo Gómez, 2010). Funtsean, bete barik dagoen eta kasik osoki ikasleak osatu behar duen erreminta denez, ikasle-talde handiak kasik irakaslearen ikuskapen barik maneiatzeko baliagarri suertatu izan da (Meda, 2010). Halaber, koadernoak, ikasgeletan burutzen ziren idazketen euskarri gisa funtzionatzen du, baina baita eskola ekoizpenen –hau da, lezioen, ariketen, marrazkien, eta abarren– edukiontzi modura ere (Montino, 2010). Baina bere erabilera haratago doa, zeren eta, koadernoak, propaganda ideologikorako tresna modura, jakintzen antolaketarako zein produkziorako baliabide tankeran, kontrolerako mekanismo zein produktu ala "merkantzia" gisa erabili izan baitira. Bada, maiz, funtzioaren, landu nahi diren ikasgaiaren edo jakintzen araberako forma dute edo ematen zaie koadernoei; hala, banakakoak eta kolektiboak, lan koadernoak, orriaren arabera ezberdindu daitezkeenak, etab. aurki ditzakegu.
Ziur aski, eskola-koadernoak denboraren igaroan ikasgelen barnean eta hezkuntza sistemaren zerbitzura izan duen funtzio zabal horrek sorrarazi dio gaur egun ikerketa historiografikoaren eremuan duen aberastasuna. Izan ere, eskolaren historiaz, hezkuntza-prozesuez, bultzatako praktikez eta eskola-kulturaz informatzen duten lehen mailako iturri bilakatu dira (Sani, 2010). Era berean, Sanchidrián Blanco-ren (2012) aburuz, koadernoak eta bertako edukiak eskolaren eta gizartearen erreprodukzioak direnen heinean, ikasgelen barne-historia islatzen dute –hots, bertako filosofiak, ikuspuntu pedagogikoak, eginkizunak, etab.–, eta, gainera, irakaslearen lanaren nolakotasun historikoak ezagutzeko nahiz hezkuntza-sistemek praktikan izan dituzten ondorioak identifikatzeko ere baliagarriak dira. Aitzitik, eskola-kaierek, garai eta egoera soziopedagogiko jakin batzuetan eratu zirenez gero, ez dute iturri neutro bat osatzen; hortaz, koadernoak eta beren edukiak ez dira garaian garaiko espiritua aintzat hartu gabe problematizatu behar (Gvirtz & Larrondo, 2010). Alegia, egoera soziala, hezkuntza-politikak, korronte pedagogikoak zein ideologikoak sikiera ezagutzea komenigarria ez ezik, funtsezkoa ere bada.
Azalduriko zentzuan burutu dira bai nazioarte, bai Euskal Herri mailan koadernoak iturri eta aztergai dituzten zenbait ikerkuntza. Esate baterako, oraindaino idatzi diren bi doktore-tesi azpimarragarriak direla iruditzen zaigu: bata, Silvina Gvirtz (1996) pedagogo argentinarrarena da, zeinak kaieren analisitik abiatuta bere herrialdeko hezkuntza-diskurtsoa aztertzen baitu; bestea, Parra Nieto (2019) espainiarrak defendatua, hezkuntza sistema nazional-katolikoak zehar emaniko genero irakaskuntza sexistaren tasunak aztertzen dituena. Aldiz, badira EHUko museoko koaderno bildumari eta, juxtuki, Zipitriaren koadernoei heldu eta errendimendua atera dietenak ere; besteak beste, kaieretako berezitasun identitarioei, ikonografikoei eta linguistikoei erreparatuz, andereño donostiarraren pedagogietara hurbildu baitira Dávila Balsera eta Naya Garmendia (2015a, 2015b) nahiz Dorronsoro Ziganda eta Rodriguez Poza (2018).
## **2.2 Elbira Zipitriaren ikuspegi pedagogikoa eta politikoa**
Elbira Zipitria, bere irakasle-ikasketak jorratu ostean, Miguel Muñoaren Donostiako ikastolan hasi zen lanean 1926. urtean, eta bertan jardun zuen 1936an gerra lehertu eta Sarara ihes egin behar izan zuen artean. Ikastetxe hark jada bazituen hizpide dugun andereñoak bere bizitza osoko laborean mantendu zituen ardatz batzuk: euskaraz irakasten zen, kristautasunari hertsiki loturiko baloreak sustatzen ziren eta pedagogikoki berritzailea zen. Horrela, gudu zibila amaitu eta gutxira (1942) asmo argi batekin itzuli zen Donostiara: frankismoak galarazi zuen euskara eta euskarazko hezkuntza bultzatzekoarekin, alajaina. Hala egin zuen. Bere ideologia politikoa, ezagutza pedagogikoekin zein erbestean bere kabuz jorratutako irakurketa eta ikaskuntzekin uztartu eta 1946an, 1945ko Lehen Hezkuntzako legeak norbere etxean eskolak sortzeko eskaintzen zion abagunea probestuz, Donostiako lehen euskal etxe-eskola zabaldu zuen. (Fernandez, 1994; Abasolo et al., 2004)
Aktibismo politikoa aspaldidanik zetorkion. Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) baitan zegoen Euskal Emakumeen Batzan (EAB) kide ezaguna zen eta, bertako militantziak tradiziozko euskal abertzaletasunetik emakumeei esleitu ohi zitzaien papera betetzea eskatzen zuen: haur euskaldunen zaintza, hezkuntza eta prestakuntza (Fernandez, 1994). Eremu teoriko eta dibulgatzaileari ere tokia eskaini zion, euskararen zein aberriaren aldeko hitzaldiak emanak zituen moduan, hainbat hedabideetan ere idatzi baitzuen (Abasolo et al, 2004). Alta, bere metodo pedagogikoez deus idatzi ez zuenez, bere ikasleek betetako kaierak dira bere irakasteegitatearen isla (Elustondo, 2022). Lehen mailako praxian oinarritu zen, beraz, eta martxan jarri zuen etxe-eskola euskaldun hark ere kutsu militante ukaezina izan zuen.
Azken batean, euskal maistrak garaiko ideologia jeltzalearen edukiez bustiriko pedagogiak erabili zituen bere praktiketan, Idoia Fernandez (1994) hitzetan, euskal nazionalismo tradizionala litzatekeena. Hori dela eta, maiz endari lotua ez ezik, euskaltzalea eta euskalduna izan arren, indarra euskararen iraupenean jartzen zuena eta ez hizkuntzaren zabalkundean. Gainera, ikasleak onartzeko "erabiltzen zuen irizpide nagusia ama eta aita euskaldunak izatea zen" (Abasolo et al, 2004, 74. orr.). Funtsean, Zipitria, bere garaiko emakume bat izaki, pilpilean zegoen eta eremu geografiko edo kultura bereizietan ezberdinki azaleratzen zen "patriotismo erlijioso" garaikideak beregan eragin zuen (Elustondo, 2022). Ez hori bakarrik. Elustondo beraren ustez, euskara batuarekiko jarrera ezkorra belaunaldi aldaketei atxikita iritsi ziren ikuspegi konfesionalki eta erlijiosoki berriei dagokie aspektu linguistiko soilei baino. Horrek ez du kentzen, noski, ikuspegi sabindarretik zetorkion eta bere irakaskuntzetan indartu zuen euskararen gaineko ikuspegi neologista bezain esentzialista, zeinaren bitartez, hitz berriak erabiliz eta sortuz, euskara erdarez ez "zikintzea" bilatzen baitzuen (Amundarain, 2006). Horri, gipuzkeraren erabilera eta dialektoek zuten esentzia gehitu behar zaio, izan ere, "Hauxe zihoen: 'Izpirituak bizitza dakar, letrak hil egiten du'" (Abasolo Gallastegi & Lopez de Muniain Martín de Balmaseda, 2006, 283. orr.).
Hezkuntza-eremuan maiz gertatu izan den moduan, euskara ardatz izan zuen esperientzia honek ere legearen exijentzia batzuetara egokitu behar izan zuen. Finean, etxe-eskoletako ikasleek, beste kolegioetakoek bezalatsu, 9-10 urterekin batxilergorako sarbide proba egin behar zutenez, frantsesa eta gaztelania gutxienez menperatu behar izaten zituzten. Ondorioz, bi lengoaiak irakasten zizkien eskolako neska-mutil koskortuenei. (Fernandez, 1994; Elustondo, 2022)
Elbirak ideologia guzti hori bere azio pedagogikoan barneratu zuen, baina lehen aurreratu bezala, irakasle hau ideologikoki euskal abertzaletasunaren tradizioan kokatzen bazen ere, hezkuntzaren eta didaktikaren munduan XX. mendeko abangoardiaren parte da. "Euskal Eskola Berriaren" bultzatzailetzat ere jo izan da, hala nola, Montessoriren metodo intuitiboa, Freineten eskola eredua zabaltzeko dohaina, Decrolyk bultzatutako irakurketa-idazketa ikasteko teknikak eta ikaskuntzetarako interesak planteatzearen ideia, Piageten logika eta garun-eskemen egituraketa, eta, funtsean –Pestalozzirekin bat eginda–, kanpo eta barne bizipenei ematen zien garrantzia bere egin eta testuinguru zehatz batera moldatu zituelako (Abasolo et al., 2004). Katixima irakasteko modu ilustratzailea Quinet pedagogo eta katekista frantsesetik jaso zuela kausitu zuten Dávila Balserak eta Naya Garmandiak (2015a) Elbiraren ikasleen koadernoak aztertu zituztenean.
Praktikan bezala, hezkuntza-materialaren hautaketan ere elementu bereizgarriak izan zituen Elbirak. Ezagunak dira bere eguneroko lanean matematikak lantzeko baliatu ohi zituen kanikak, gaztainak edota hostoak, idazten eta irakurtzen ikasteko zotzei atera zien probetxua, *Xabiertxo* eta *Martín Txilibitu* irakurliburuen erabilpena, marrazketa eta literatura ikasleei abertzaletasuna txertatzeko baliabide gisa erabili izana, irteerak eta komunitatea ezagutzeri ematen zion munta, nahitaezko eleaniztasuna, genero bereizketarik gabeko eskola, etab. (Abasolo et al, 2004; Elustondo, 2022). Bada autore guzti horiek koadernoak (blokak) ere aipatzen dituzte, baita hauengan zeuden edukiak ere. Gainontzekoan, adierazi, material eta praktika jakin horien hautaketa maiz premiak eta eskasiak eraginikoa izan zela.
Hori gutxi balitz, "haur bakoitzaren ahalmenen arabera egokitzen ziren lanak, finkatzen ziren lan-erritmoak eta banatzen ziren ardurak" (Urbe, 2019). Guztia hori esanda ere, Elbiraren berrikuntza nagusiena egoera soizio-politikoak eragindakoa izan zen, euskararen debekuaren aurrean euskararen bidezko instrukzioan oinarritzen zen eskola eredu bat bultzatu baitzuen eta, orobat, pedagogia aktiboak izan zituen transmisiorako bide (Fernandez, 2002). Etxe-eskolari dagokionean –hau da, eskola domestikotasunean kokatzearenari–, aldiz, ez dio zeinu eraberritzailea aitortzen azken adituak, funtsean, legera moldatzen zelako eta, garai hartan, euskaldunak ez ziren beste zenbait eskola ere etxeguneetan antolatu zirelako.
#### **2.3 Ikerketaren xedea eta helburuak**
Sarreran azaldu bezala, ikerketa honen xedea EHUko Hezkuntzaren Museoan aurkitzen diren eta Elbira Zipitriaren ikasleek eratu zituzten koadernoetako edukiak abiapuntu hartuta, andereñoaren ekintza pedagogikoetan zeuden osagai ideologikoak aztertzea da. Batik bat, ikasleei transmititzen zizkien ideiak eta pedagogiarekiko zuen kontzepzioa ulertzeko. Horretan hiru helburu zehatzek lagun gaitzakete:
- 1) Etxe-eskolako praktiken bidez, Elbira Zipitriak eremu ideologiko-pedagogikoan egin zuen lana helaraziz, bere pentsamendura hurbiltzea.
- 2) Ikasleen bloketako eduki esanguratsu batzuk ikusgai jartzea.
- 3) Eskola-koadernoetako edukiak eta eskola-praktikak iturri ezberdinekin uztartuz interpretatzea.
## **3. Ikerketaren muina**
Ikerkuntzaren alderdi enpirikoari heltze aldera, atal honetako lana bitan banatuko dugu: lehendabizikoan, sintetikoki bada ere, funts metodologikoa azalduko dugu; bigarrenean, ostera, Zipitriaren ikasleen bloketan ikusitako eduki ideologiko batzuk aurkeztu eta iruzkinduko ditugu.
#### **3.1 Arlo metodologikoa**
Izaera interpretatzaileak dituen azterketa hau osatzeko, metodologia kualitatiboa erabiliko da. Hain juxtu, usatuko den teknikari UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoko Elbira Zipitriaren ikasleen kaieren "analisi dokumental-deskribatzailea" deritzo. Halere, interpretazioan barneratzeko asmoa dugunez, teoria funtsatuari ere tarte bat egingo diogu analisian zehar. Hau da, koadernoen mamia deskribatzen eta erakusten goazen neurrian, ariketen berezitasunak gaia aztertu duten autore batzuen ideiekin txirikordatuko ditugu.
Lan horretan, lehenik, informazio ahalik eta baliagarrienarekin jotzeko asmoz, aztergai ditugun koadernoak orriz-orri behatu dira. Horrekin batera, aztertuko diren 25 koaderno aukeratu dira. Hautaketarako, irizpide nagusia zera izan da, Zipitriaren ekimen pedagogikoak zuen funts ideologikoa bertan islatzea. Finean, koadernoak aztertzerakoan suertatzen diren hainbat aukeraren artean, aspektu ideologikoak aztertzera goaz. Horregatik, elementu estetikoetan (irudiak, argazkiak, marrazkiak) eta eduki elementuetan (landutako gaiak, curriculuma, burutu diren ariketa motak, etab.) jarri dugu begia; zerrendaturiko helburuak direla-eta, elementu materialek eta ebaluaziozkoek baino informazio taxuzkoagoa eskainiko baitigute. Ondorioz, gizarte eta giza zientzien ikaskuntza-irakaskuntzan islatzen duten ariketak lehenetsiko ditugu, baita marrazketa ere. Horrekin ez dugu esan nahi matematiken lanketan ideologiarik aurkitzen ez denik –are gutxiago Zipitriaren metodoaz bagabiltza–, baina gaurdainoko koadernoen ikerketetan ikusi dugunez, jakintza sozialak eta humanoak (adib. historia, lengoaia eta literatura, geografia, "formación del espíritu nacional" zena etab.) izan ohi dira kutsu ideologikoa esplizituena jasotzen dutenak.
#### **3.2 Elbira Zipitriaren ekimen ideologiko eta pedagogikoa**
Zipitriaren koadernoak behatzen eta irakurtzen hasi garen unetik alor linguistikoek eragin digute ikusmira, izan ere, koaderno hauetan, bere esku-hartzearekin lotutako hiru bereizgarri har ditzakegu kontuan. Alderdi horiek, hein batean gutxienez, ideologia linguistikoaren inguruko pistak ematen dizkigute.
- 1) **Gipuzkeraren erabilera.** Euskara batuaren aurkako jarrera eta, neurri batean, pentsamendu purista zuen, bere hitzekin laburtzen dena: "Izpirituak bizitza dakar, letrak hil egiten du".
- 2) **Neologismoak**. Amundarainek (2006) aipatzen duen eta euskara erdara oroz babesteko xedea zuen "neologismo sabindarra" aurki daiteke.
3) **Frantsesaren zein gaztelaniaren erabilera.** Abasolok et al. (2004) ziurtatzen dutenez, Zipitriaren ustez hizkuntza denen aberastasuna suposatzen zuten, baina, Fernandez (1994) gaztelania eta frantsesaren erabilera ostean ikasleek batxilergora pasa ahal izateko ematen zen. Hala, nolabait, kanpoko ideologia linguistiko batek ere derrigortu zuen andereñoa ikasleei erdaraz irakastera.
Edonola ere, aipaturiko hiru alderdiak ondorengo lerroetan ikusgai jartzen joango garen adibideetan ikusi ahal izango dira. Esate baterako, gipuzkeraren erabilera eta garaiko euskararekiko ikuspuntu garbitzailea edo garbizalea ebidentzian geratzen dira uneoro.
Ikasgaiei dagokienean, literaturak, geografiak, marrazketak, inguruaren ezagutzak zein matematikek indar handia dute. Aldiz, harritzekoa da Gvirtz-ek (1996) aipatzen duen jakintzen hierarkiari horri dagokionez, historiak, eskola-jakintza modura hartzen duen espazio urria edo kasik hutsa. Horren arrazoietako bat izan daiteke, Pérez, Eskisabel eta Bilbaok (2008) dioten moduan, betidanik kontakizun historikoak estatu-nazio hegemonikoen menpe egon izana eta tradizioa berriz, nazio kolonialen ondare izatea. Badirudi, Zipitriak historia tradizioagatik trukatzen zituela, zeren eta, ugariak dira euskal tradizioa oinarri duten idazki eta irudiak, maiz literaturaren eta ikonografiaren bitartez islatzen direnak edota euskal ospakizunak gogoratuz burutzen zirenak. Gainera, gertuko jaiak oroitzearekin erdietsi nahi zena, haurrak inguruko gertaeren bitartez motibatzea zen. Hala, etsenplu gisa, Agate Deuna oroitzeko erabili ziren marrazkia eta kantuaren zati bat aurkez daitezke. Marrazkiak (*1. irudia*), gainera, badu bere zeresan ideologikoa: batetik, estetikaren bitartez euskaldunen atontzeko era helarazten da eta, horri lotuta, garaiko genero kontzepzioaren berri ematen da inplizituki, lehen gizonezkoak bakarrik irteten baitziren olesean. Gainerakoan, marrazkiaren alboko testuak laburtzen du euskalduntasunean ohiturak duen garrantzia: "Agate Deuna […] Euskaldunen oitura edeŕak / guk berpiztu nai ditugu / oŕegatik zuregana gatoz / aguŕik xamuŕena artu".
**1. irudia. Santa Agedaren errepresentazioa koaderno batean**

Garaiko ideologia koadernoetako literaturak ere ederto islatzen du, honi bukolismo zeinu argiak nabari baitzaizkio. Elorzak (1977) dioenez, euskal nazionalismoak bere hastapenetatik ekoitziriko literaturan euskal tradizioa landa eremuarekin zein inguru naturalekin uztartuz idealizatu izan da eta, bidenabar, mitoan oinarritzen den historiografia bat eratu. Are gehiago, Fernándezek (1993) dio, Orixeren eraginez-edo, Elbira ere "ideologikoki gizartearen irudikapen nekazal giroko eta erromantikoarekin loturik agertzen" (63 orr.) zaigula eta, hori, naturalen eta erlijioaren gaineko adierazpenetan azaleratzen da. Hala, ez da harritzekoa Lizardiren *Bultzi leiotik* edo Aranaren *Eguzkia Mendi Artetik*-en tankerako abestiekin topo egitea eta testuetako mezuan alboan marraztutako paisaia naturaletan ere hauteman ahal izatea.
Edonola ere, bukolismo zeinu hain argiak ez dituzten zenbait ekoizpen literariok ere jomuga ideologikoak dituztela azpimarratzea ere komeni da. Esate baterako, Aberri Egunaren harira Arana Goirik konposaturiko *Gora ta gora* kantua –EAJren ereserkia– idatzita ageri da, baina originalki bizkaitarrez den kantu hau, kaier donostiarrean gipuzkeraz idatzirik ageri da: "Gora ta Gora Euzkadi / aintza ta aintza / bere goiko Jaunari. /Aritz bat Bizkaian da. / Zar sendo zindo. / Bera ta bere lagialakua /aritz gainean degu /gurutza deuna / beti gure goi-buru /Abestu gora Euzkadi /aintza ta aintza / bere goiko Jaunari". Finean, kantu jeltzaleak, alderdiaren zein Zipitriaren ideia tradizional denak biltzen ditu: kristautasuna, Gernikako zuhaitza, gipuzkera (jatorrizko kantua bizkaitarrez da) eta "H"-ren erabilpen eza. Azkenik, *Euskadi*ren ikuspegi jakin bat transmititzeko, nola aberriaren hala lege zaharren sinbolo den haritzari kantuak.
Aberriarenganako ikuspegia lantzeko modu grafikoena eta haurrek begietatik modu errazenean sartzen zaiena, ordea, geografiaren lanketaren bitartekoa da. Andereño donostiarra testuz nahiz ilustrazioz bederen baliatu zela ikustarazten digute blokek. Zipitriak ez zuen aukerarik galtzen hezigaiei bere ikuspegia abertzalea helarazteko eta, ikusi ahal izan dugunez, gaztelania lantzeko erabilitako testu batean honako hau idatzarazi zien ikasleei: "Nosotros vivimos en una tierra llamada Euzkadi. Otros viven en las tierras de alrededor. Otros en otras tierras que están muy lejos y no se llaman como la nuestra". Beraz, legearen hizkuntzaeskaeretara doituta ere, bere lurraldearekiko kontzepzioa helarazten iaioa zen Zipitria.
Baina ikonografiaz ere balitu zen, ugariak baitira ikasleen koadernoetan dauden mapak, batez ere Euskal Herrikoak. Maistrak oso argi zuen *Euzkadi* zer-nolakoa zen: sei probintziaz eratutako aberri bat, hegoaldean *Españi*-rekin eta iparraldean *Parantze*-rekin mugatzen dena. Hori *Euzkadi`ko mugak eta zatiak* izeneko ariketan beha daiteke, zeina Dávila Balserak eta Naya Garmendiak (2015a) ikustarazten duten moduan, *Xabiertxo* eskuliburutik ateratakoa baita. Haatik, koadernoko kasuak (*2. irudia*) Lopez Mendizabalen (1932) liburuagandik bereizgarri esanguratsu batzuk ditu. Esaterako, "Euskaleŕia'ren zatiak" beharrean "Euzkadi" eta "mugak" terminoak aipatzen dira, eta kasu honi, izan ere, Euzkadi termino politiko sabindarraz jabetzeaz gain (eta ez du usatzen orduan kontzeptu linguistiko-kultural bezala erabiltzen zen *Euskaleŕia*), eskuliburuan ez bezala markatzen dira *Euzkadi* bi estatu edo herrialde ezberdinekiko aparte dagoela zehazten duten mugak. Gainera, Behe Nafarroa eta Nafarroa Garaia bat izatea eta Trebiñuko lerroak ez egotea ere argigarria da; modu horretan, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugek ez dutelako ez Euskal Herria ez Nafarroa ebakitzen, eta Euzkadik bere "zati" eta "muga" propioak ziurtatzen ditu.
**2. irudia. Euzkadi'ko mugak eta zatiak Xabiertxo-n eta koaderno batean**

Geografia lantzerako orduan, Iturriotzen (1932) *Lutelestia* testuliburuaren erabilera ere hautematen dela esango genuke. Abasolo et al. (2004) lanean ageri den Zipitriak zituen liburuen zerrendan liburu hau agertzen eta bertako ariketak koadernoko mapetako batekin alderatuz gero, beren antzekotasunaz gain, erabiltzen den terminologian dauden berdintasunak ikus daitezke. Terminoetatik, bietan ageri den *Luŕarteko ixasoa-*k sortu digu atentzioa, ez baita hiztegi askotan ageri eta gaztelaniazko hitzaren itzulpen literala da.
**3. irudia. Afrikako mapa koadernoan eta Lutelestia testu-liburuan**

Amaitzeko, esan, lehen nabarmendu dugun moduan, erlijioak ere presentzia handia duela ikonografian eta literaturan; beraz, esan gabe doa, hau ere elementu ideologiko-moral garrantzitsua zela: "euskaldun fededun" esan izan da. Bada, kaieretan katixima lantzeko marrazketez gain, gelako heriotzak jorratzeko otoitz eta marrazkiak ageri dira eta, bertsuki, euskalduntasunean nahiz euskal nazionalismoan irudikagarriak izan ziren pertsonei ere omenaldiak eskaintzen zaizkie beren heriotzaren urtemugan. Honakoa abendu batean San Frantziskozko Xabierri eskaintzen zaion esaldia: "Xabier zu zera euskaldun / gure odola zañetan / aita'gandik Jatsu'koa / amagandik Xabier'ko / zerura gaitezken artean lagun gaitzazu luŕean". Kurioski, azken eskaintzan Xabierren ahaideen jatorriaren geografiak, oinordekotzak, baldintzatzen du bere euskalduntasuna eta ez hizkuntzak. Bestalde, ziurra ez izan arren, hiletaeginkizun hauetan lanketa historikoaren zeinuren bat ikus daiteke; tamalez, tankera honetako lezioetan ez dakigu gelako ahozkotasuna noraino heldu zen.
## **4. Ondorioak**
Elbira Zipitriaren ikasleen edukietan kausitu ditugun osagai ideologikoak, oro har, euskarari eta euskaltzaletasunari atxikirik daude, baina pedagogia helarazpen ideologikorako erabiltzen zuen tresna bat zen heinean, badira zenbait elementu bereizgarri. Pedagogoaren ideologia, lehenik eta behin, eskola ofizialetatik eta hezkuntza nazional-katolikotik erabat aldentzen da eta, gero, korronte abertzale berriengandik ezberdintzen; azken hau, gehienbat euskararen erabileraren bitartez aurkeztu zuen irakasleak. Hezkuntza espainoletik eta garaian sustatzen zen hispanitatetik bereizteko, aldiz, euskararen erabilera ez ezik, geografia, literatura, kantua eta olerkaritza, ikonografia, etab. erabili zituen. Baita erlijioa eta metodo pedagogikoa bera ere.
Bereizketa horretarako erabili zituen osagaien artean, ideologia linguistikoaz gain gehien nabarmentzen direnak, lurraldearen gaineko kontzepzioa, tradizioa eta erlijioa dira, gure iritziz. Alde batetik, beren aberria zein den, non kokatzen den eta zer-nolakoa den adieraziz, lurraldetasuna gardenki transmititzen zien ikasleei; bestetik, erdarazko testu batean ikusi dugun eran, *Euzkadi* izeneko lurraldea beren herria zela eta beste lurraldeak ingurukoak ala urrunekoak zirela adierazten zien umeei. Olerkietan nahiz marrazkietan islatzen den euskal tradizioak, aldiz, Euskal Herriaren aitzinako existentzia justifika dezake eta, hala, historian duen hutsunea estaltzen du; horregatik egiten zaie aipamena landa eremuei, jai tradizionalei, Xabierko Frantzisko eta Loiolako Iñigo bezalako euskaldunei, etab. Bada berdintsua gertatzen da euskal nazionalismoaren tradizioak barnebiltzen duen poesian ageri diren zeinu bukolikoekin. Baina tradizioari hertsiki lotuta erlijioa ageri zaigu, poesian zein katekesiaren berariazko lanketan ez ezik, heriotzen jazopenen ala urteurrenen oroitzan ere aurki dezakegu hau, non, sarritan, euskal pertsonaia "mitikoak" oroitzen baitiren. Kurioski, Zipitriak ikasleekin landuriko ariketetan, jakintzak elkarren menpeko gisa ere azaltzen ditu, eta horretarako literatura, kantuak nahiz olerkiak baliabide aparta gertatu zitzaizkion.
Beraz, ezin da ukatu Zipitriak bultzatako hezkuntza praktiketan ideologia nazionalista eta jeltzalea esplizituki agertzen ez denik. Halere, egitate pedagogiko oro da ideologikoa eta, Altusser-en (1974) terminoetan egiten badugu berba, Zipitriak "eskola-aparatu ideologikoa" probestu zuen eta garai zail batean euskal nortasunarekiko eta euskararekiko zuen ikuspegia defendatu zuen. Hori bai, garaikideak ziren eskola ofizialek ez bezala, etxe-eskolek orokorrean ez zuen Estatuaren Aparatu Ideologiko gisa funtzionatu, alderdi legal batzuk betetzera beharturik egon baziren ere, sistema nazional-katolikoaren aurka erreakzio bat eratu zuten eta, euskal kulturak zein pedagogia aurrerakoiek jasan zuten zapalkuntza politikoaren aurrean, eduki euskaldunak eta metodo eskolanobistak jarri ziren martxan bertan.
## **5. Etorkizunera begira**
Elbira Zipitriaren ikasleen koadernoen erakusketa moduko honekin, xumeki bada ere, tesia eratzeko bide malkartsu honetan beste oinatz bat eman dugu. Abiapuntu bat besterik ez da, jakina, oraindik aztertzeke dauden eduki ugari baitauzkagu eskuetan. Horien artean, Euskal Herrian eta Estatuko beste zenbait kolegio eta lizeoetan eratutako eskola nazional-katolikoetako koadernoak edota ikastolen mugimenduaren baitan osatu ziren eskola -praktikak. Beraz, interesgarria iruditzen zaigu frankismoan zehar Euskal Herrian eman ziren zenbait hezkuntza esperientzien arteko konparaketak egitea: bai alor ideologikoan, baina baita pedagogikoan ere. Azken batean, tesiaren inguruan aurreratu dugunetik hala irtenda, esan dezakegu, koadernoetan topatu nahian gabiltzan transmisio edo txertaketa ideologikoak adar asko dituela eta ez dela beti artikulu honetan azaldu duguna bezain agerikoa izaten. Alegia: kaieren bitartez pentsaera bat helarazi daiteke joera propagandistikoaren bitartez, neurri pedagogiko jakin batzuk erabilita, koadernoen orrien nolakotasunak baldintzatuta, jakintza konkretu batzuk beste batzuen gainetik sustatuta, atzean dagoen pentsamendu pedagogikoaren bidez, etab. Horrenbestez, koadernoak hizpide izanda, alor guzti horiek lantzea eta, hortik abiatuta frankismoko eskola-esperientzia ezberdinak alderatzea izango da gure epe erdi-luzerako zeregina.
## **6. Erreferentziak**
Abasolo Gallastegi, R., & Lopez de Muniain Martín de Balmaseda, J. (2006). Elbira Zipitria Irastorza. *Vasconia*, (35), 271-285.
Abasolo, R., Lopez de Munain, J. & Urbe Irazusta, A. (2004). *Ilunetik argira. Elbira Zipitria.* Hik Hasi.
Althusser, L. (1974). *Ideología y aparatos ideológicos del Estado: notas para una investigación* [2.argitalpena]*.* Editorial la Oveja Negra.
- Amundarain, D. (2006). Elbira Zipitria gogoan. In J.M. Larrazabal (Arg.). *Elbira Zipitria gogoan. Piageten argitan* (orr. 19-36). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Castillo Gómez, A. (2010). Los cuadernos escolares a la luz de la Historia de la cultura escrita. In J. Meda, D. Montino & R. Sani (Arg.), *School Exercise Books. A complex Source for a History of the Approach to Schooling and Education in the 19th and 20th Centuries* (orr. 3-10). Polistampa.
- Dávila Balsera, P., & Naya Garmendia, L. M. (2015a). Iconografía y representación nacionalista en los cuadernos escolares de la primera Ikastola (década de los sesenta del siglo XX). In N. Pardos, E. Colledemont & J. Soler (Arg.), *Actas del XVIII Coloquio de Historia de la Educación: arte, literatura y educación* (orr. 118-131). Universitat de Vic - Universitat Central de Catalunya.
- Dávila Balsera, P., & Naya Garmendia, L. M. (2015b). La construcción de la identidad nacional a través de los cuadernos escolares en el franquismo en el País Vasco. *RIDPHE,* 1(1), 7-21.
- Dorronsoro Ziganda, L., & Rodríguez Poza, A. (2018). In La presencia del euskera en los cuadernos escolares de Elbira Zipitria. L. Naya Garmendia, M. A. Chateaureynaud & P. Dávia Balsera (Arg.), *Hizkuntzak, Ondarea eta Identitateak* (orr. 239-248). Delta.
- Elustondo, M. A. (2022). Elbira Zipitria Irastorza (1906-1982). Precursora de la innovación pedagógica en euskera. In A. Costa. *Mujeres imprescindibles. Educadoras en la vanguardia del siglo XX-*en (orr. 155-173) *.* Kalandraka.
- Fernández, I. (1993). Gerraondoaren historia luzea: euskal eskolangintza. *Uztaro*, (9), 59-88.
- Fernandez, I. (1994). *Oroimenaren hitza. Ikastolen historia 1960-1975*. Udako Euskal Unibertsitatea.
- Fernandez, I. (2002). Elbira Zipitria, euskal eskolaren izen mitikoa. *Hik Hasi,* (72), 40-42.
- Gozález, I. (2022). Elbira [dokumentala]. *Baleuko*. <https://www.eitb.eus/eu/nahieran/programa/elbira/5619/>
- Gvirtz, S. (1996). *El discurso escolar a través de los cuadernos de clase: Argentina 1930-1970* [doktore tesia]. Universidad de Buenos Aires.
- Gvirtz, S. & Larrondo (2010). El cuaderno de clase como fuente primaria de investigación: alcances y límites teóricos y metodológicos para su abordaje. In J. Meda, D. Montino & R. Sani (Arg.), *School Exercise Books. A Complex Source for a History of the Aproach to Schooling and Education in the 19th and 20th Centuries* (orr. 11-22), Polistampa.
- Ituriotz, P. (1932). *Lutelestia 1.go Mala.* Imprimatur.
- Lopez Mendizabal, I. (1925) *Xabiertxo. umiei euskeraz irakurtzen erakusteko idaztia.* Lopez'tar E.'ren etxea.
- Meda, J. (2010). The Exercise Book as a Material Object. In J. Meda, D. Montino & R. Sani (Arg.), *School Exercise Books. A Complex Source for a History of the Aproach to Schooling and Education in the 19th and 20th Centuries* (orr. XXV-XXVIII). Polistampa.
- Montino, D. (2010). The Exercise Book as a Formal Object. In J. Meda, D. Montino & R. Sani (Arg.), School Exercise Books. *A Complex Source for a History of the Aproach to Schooling and Education in the 19th and 20th Centuries* (orr. XXIX-XXXIII). Polistampa.
- Parra Nieto, G. (2019). *La educación femenina durante el nacionalcatolicismo y su reflejo en los cuadernos escolares* [doktore tesiaren laburpena]. Universidad de Salamanca.
- Sanchidrián, C. (2012). Los cuadernos escolares como recurso didáctico en la enseñanza de la historia de la escuela. *Revista De Ciencias De La Educación,* (231), 435-449.
- Sani, R, (2010). A Complex Source for History of the Approach to Schooling and Education. J. Meda; D. Montino & R. Sani. School exercise books. *A Complex Source for History of the Approach to* Schooling and Education in the 19th and 20th Centuries-en (orr. XV-XXIV.), Polistampa
- Urbe, A. (2019ko otsailak 12). *Pedagogo sortzaileak: Elbira Zipitria.* Hik Hasi. [http://hikhasi.eus/Albistegia/20190212/Pedagogo\\_sortzaileak:\\_ELBIRA\\_ZIPITRIA](http://hikhasi.eus/Albistegia/20190212/Pedagogo_sortzaileak:_ELBIRA_ZIPITRIA)
## **7. Esker onak eta aipamenak**
Eskerrak, bihotzez Udako Euskal Unibertsitateari eta, bereziki, Iker Gazteko lan-taldeari euskarazko dibulgazio zientifikoagatik egiten duten lanagatik. Bestalde idatzi honetan hizpide izan dugun pedagogoari, euskarazko hezkuntzari eman dion guztiagatik. UPV/EHUko Hezkuntzaren Museko eta IkasGaraia ikertaldeko kideei ere bai, ondare historikoa jaso eta honako ikerkuntzak hau burutu eta argitaratzeko aukera eskaintzearren. Eusko Jaurlaritzari, pasioz betetako ikerketa-lanak ekonomikoki laguntzearren. Azkenik, egunerokoan doktore-tesia den labirinto honetan mapa eta iparrorratz zaretenoi, laguntzeko prest azaldu zaretenoi eta, noizean behin, solasean kafetxo bat hartuz, eguneko notiziak, pozak, penak zein hanka-sartzeak aditzeko prest zaudetenoi. |
aldizkariak.v1-7-63 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 6 _1992_8",
"issue": "Zk. 6 _1992_",
"year": "1992",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **BIRAKETA PRAGMATIKOA BIRAKETA LINGUISTIKOAN**
## **Fernando Garcia Murga**
Logika klasikoak mende honetako biraketa linguistikoan izandako eragina aipatuko dugu lan honetan. Dena den, logika klasikoan oinarritzen den semantikak dituen arazoak erakusten saiatuko gara. Problema hauek testuinguru, hiztunaren jakintza ez-linguistiko edota esaldien situazioek esanahian duten eraginetik datoz.
Beraz, hizkuntza naturalaren azterketa aurrera joan ahala, teoria pragmatikoaren sorreraren beharrean gaudela azaldu da. Adibidez, alde batetik Frice-ren teoriak duen aspektu garrantzitsuenetariko bat hiztunak esandako esaldiaren interpretazioa hizpidearen printzipio orokorren medio inferitzea da da. Beste aldetik, Sperber eta Wilson-en "pertinentzi teoria", hizkuntzaren ulermenerako egiten den inferentzia, bi zutabetan oinarritzen da: logika klasikoan (murriztua izan arren) eta mekanismo psikologiko batean: "pertinentzi printzipioa".
Hala ere, aipaturiko bi zutabeak ez daude behar den bezala finkatuak, lan honetan azaltzen denez, arazo ugari planteatzen dituztelako. Beraz, gaur egun ez daude pragmatikak osatutako kontzeptuak zehatz-mehatz definiturik. Hori dela eta, pragmatika semantikak azaldu ezin dituen fenomenoen "paperontzi" bihurtu da. Hau dela eta, aurrerantzean daukagun lana, arlo pragmatikoa antolatzea da.
#### **Sarrera**
Filosofiak duen helbururik inportanteenetariko bat, gizakiaren jokabidearen oinarriak azaltzen saiatzea da. Seguraski, gizakien iharduerarik berezkoena hitz egitea da. Hizkuntzari esker, azkar eta esfortzu handirik gabe, mezu egin daitezke pentsamenduak, itxaropenak, hunkipenak, eta, mundu honetako, nahiz imajinatutako munduko aspektu berriak ikas daitezke.
Horrela, ez da batere harritzekoa, gizakiak jakinduria lortu nahi izan duenetik, hizkuntza gai garrantzitsu bat izatea. Hala eta guztiz ere, mende honen hasieratik, hizkuntz filosofiak izandako bultzakada dela eta, XX. mendeko filosofia deskribatzeko biraketa linguistiko izenekoa aipatzeko beharra daukagu.
Biraketek, filosofi arloan, Kuhnen iraultza zientifikoen funtzio berbera betetzen dute; hau da, ikerlari- -komunitateak onartzen duen paradigma baztertuz, ikerketak paradigma erabat berri batekin hastea. Beraz, filosofiak bira egiten du, filosofi komunitatean menperatutako sistemak jasatzen dituzten hipotesiak, metodoa eta filosofiaren definizioa ere, eztabaidan jartzen direnean.
Dena dela, biraketak ez dira ausaz gertatzen, irabazleak suertatzen direnak bederen. Biraketa batek arrakasta izan dezan, baldintza batzuk bete behar dira, menperatutako sistema ahultzea eta, aldiberean, paradigma berri bat osatzea inportanteenak direlarik.
Mende honetan arrakasta izandako biraketa linguistikoak, XIX. mendeko metafisikari gogor eraso zion. Metafisika bidegabeko filosofia dela jakinerazi ondoren, hizkuntzalaritzako marko bat proposatu zen; filosofia, metodo logiko baten bidez, hizkuntzaren azterketan datza, alegia.
Horrela, biraketa linguistiko izenekoaren ideia orokorrak aipatuko ditugu eta hizkuntza aztertzeko logikaren erabileraren zergatiak ikusiko ditugu. Aldiberean, biraketa horretatik ezin dela hizkuntza naturalaren funtzionamendua adierazi erakusten saiatuko gara. (Dena den, biraketa linguistikoa onartu zuten filosofoen helburua ez zen hizkuntza naturalaren funtzionamendua azaltzea; nola nahi ere, gure helburua hori izango balitz, aipatuko ditugun exenpluak kontutan hartu beharko genituzke).
Hori dela eta, beharrezkoa da, gure ustez, hizkuntzaren teoria pragmatikoa garatzea (ohartu behar dugu gaur egun ezin dugula esan teoria pragmatikoak ez dituenik logikatik harturiko kontzeptuak erabili behar). Hala ere, egungo teoria pragmatikoetan arazo ugari aurki ditzakegu. Beraz, etorkizunerantz begira, lan honek erakutsi nahi du, biraketa pragmatikoa beharrezkoa izanik, oraindik antolatu beharra daukagula.
#### **Biraketa linguistikoa**
Wittgenstein-ek 1918 inguruan idatzitako *Tractatus* liburuko sarreran hitz hauek irakur daitezke:
"Liburu hau arazo filosofikoari buruzkoa da, eta arazo honen planteamendua, nere ustez, gure hizkuntz logikaren ulerpen ezan datzala erakusten du."
Hitz hauen arabera, ordurarte filosofoek izandako arazoak, hizkuntz nahasketak besterik ez ziren, biraketa linguistikoa gidatzen duten filosofoen ustez, aurreko filosofoek erabiltzen dituzten perpausak zentzugabekoak direlako. Adibidez:
(1) Edozein substantziak, bere barneko errealitatea aipatzen duten determinazio eta barruko indarrak eduki behar ditu. (Kant)
Ezin dugu esan (1) egia ala faltsua den, "substantzia", "barruko indarra" eta "barneko errealitatea" zer aipatzen duten ez bait dakigu.
Beraz, filosofian erabilitako perpaus gehienak ez dira, ez egiak ez faltsuak, ez bait datoz bat errealitatearekin. Hau da, perpausa filosofikoek ez dute ezer esaten. Beraz, paradigma filosofiko berriak duen helburua ez da arazo filosofiko klasikoak konpontzea, disolbatzea baizik.
Beraz, hemendik aurrera, metafisika baztertuz, biraketa linguistikoa medio, filosofia, hizkuntzalaritzaren azterketa-lana izango da. Lan honetan Frege, Russell eta Wittgenstein izango ditugu besteak beste.
Aldiberean, kontutan hartu behar dugu logikak sekulako aurrerakada jasan zuela XIX. mendean. Honela, ez da harritzekoa filosofo askok logikaren metodoa egokitzat hartzea.
Gogora dezagun logikak ondorioaren erlazioa azaldu behar duela, ez ordea gizabanakoak psikologikoki nola arrazoitzen duen. Beraz, teoria logikoari interesatzen zaiona enuntziatuen egiaren teoria eraikitzea da.
Teoria logiko batentzat baliogarria den bakarra, enuntziatuak dira: hau da, egiak ala faltsuak diren perpausak. Honez gero, eta Wittgenstein-ek dioenaren arabera, hizkuntzari "zentzugabeko" perpausak debekatzea galdatu behar zaio. Honela bada, eta hizkuntz naturalaren gramatikak, begi bistan, "zentzugabeko" perpausak onartzen dituela kontutan hartuz, hizkuntza naturalak ez-zuzentzat hartuz amaitu zen.
Beraz, biraketa linguistikoa bultzatu zuten filosofoek, hizkuntza berri bat –edo hizkuntza naturalaren berreraiketa– hasi ziren eraikitzen, hizkuntza hobezinera iristeko. Helburu hau lortzeko, hizkuntz filosofo hauek logikaren estensionalitate printzipioa jarraitu zuten.
Printzipio honek dioenez, definitutako elementu bakunenetatik, adierazpen ondo formatu guztiak eraikitzen dira. Edo, alderantziz ikusita, edozein adierazpen zuzen, osatzen duten elementu bakunetan deskonposa daiteke.
Beraz, biraketa linguistikoz filosofoek eraiki nahi duten hizkuntza –hizkuntza hobezina– hizkuntza formalak bezala, arauen multzo finito batean oinarrituko da.
Holako hizkuntz teoria gehienak, semantika definitzeko, erreferentziazko egi teoriaz baliatzen dira:
(2) "Liburua mahai gainean dago" egia da baldin eta bakarrik baldin liburua mahai gainean badago.
Hizkuntzaren elementu bakunek, munduaren objektuak aipatzen dituzte -zeintzuk ote ziren hizkuntzaren elementu bakunenak eta munduaren objektuak Wittgenstein-en kezkarik handienetarikoak ziren *Tractatus* idatzi ondoren.
Enuntziatuen esanahia egiaztapen- -printzipioaren bidez finkatzen da, hau da, enuntziatuak ulertzen dira, egiak badira, kasua zein den dakigunean. Honela ailegatu gara semantikak duen ezaugarri garrantzitsu batera: edozein enuntziaturen esanahia, item lexiko eta egitura sintaktikoaren arteko erlazio sistematikoaz oinarritzen da.
Ikus ditzagun datozen adibideak:
- (3) Donostia Gasteiztik 110 kilometrora dago.
- (4) Donostia Gasteiztik 111, 826 kilometrora dago.
- (5) Donostia Gasteiztik 80 kilometrora dago.
Alde batetik, auto baten barruan dagoen pertsona batek Gasteiz eta Donostiaren artean zenbat kilometro dauden galdetzen badigu, (3) erantzungo diogu, gutxi gorabehera aipatutako distantzia errepide zuzenenarena bait da. Beste situazioetan, berriz, (4) edo (5) erantzunak zuzenagoak izango lirateke (3) baino. Beraz, (3), (4) eta (5) erantzunak egokitzat -egitzat- har daitezke testuinguru desberdinen arabera.
Logika klasikoan oinarritzen den semantikak, arazoak izango ditu datozen adibideak azaltzeko:
- (6) Gaixorik, *gogoratzen naiz*, dago.
- (7) *Argiro*, ez zait batere gustatzen.
- (8) Joxek *ere* esamina gainditu du.
Azpimarratuak dauden hitzek ez dute funtziorik jokatzen enuntziatuen egi balioa zehazteko. Hala eta guztiz ere, inportanteak dira perpausak ulertzeko.
Biraketa linguistikoa hasi zenetik, beste zenbait arazo gainditzeko beharra ere azaldu zen:
- (9) Frantziako erregea burusoila da.
- (10)Frantziako erregea ez da burusoila.
- (11)Frantziako erregea gaur bisitatu dut.
- (12)Frantziako erregea esistitu egiten da.
Hamabigarren enuntziatua faltsua bada, (9) enuntziatua ezin da egia izan. Orduan, balio biko logikaren arabera, (9) faltsua izango litzateke eta, aldiberean, (10)-ak egia izan beharko luke (exenplu hauek eztabaida luzea sortarazi zuten Russell eta Strawsonen artean).
Baliteke (9) nahiz (10), (12) faltsua izanez, egi balioa ez izatea, errealitatearekin ez bait datoz bat. Baina horrela bada, (11) faltsua dela pentsatzen badugu ere, baliogabekoa izan beharko luke.
(9), (10) eta (11) enuntziatuek (12) aurresuposatzen dute. Tradizionalki, aurresuposizioa definitzeko erabilitako irizpidea hauxe izan da: "p" perpausa batek "q" aurresuposatzen badu, orduan "p" nahiz "p"-ren ukazioak "q" baldintzatzen du (honek esan nahi du "q" egia izan behar dela "p" enuntziatuak egi balio klasiko bat izan dezan).
Perpausa batek aurresuposatzen duena ez da esaten, hiztunak jakinda ematen duelako. Honek ez du esan nahi aurre suposizio guztiak egiak direnik, ezta aurresuposizio guztiak, esaldia ahoskatu aurretik, hiztunak eta entzuleak ezagutzen dituztenik ere. Alde batetik, hiztuna nahastu egin daiteke eta, adibidez, Frantziako erregea esistitzen dela pentsa dezake. Beste aldetik, elkarrizketan "jausi eta lasterbide" izan daitezke. Aurresuposizioaren funtzioa oso erabakiorra da, berari esker, entzulea elkarrizketan kokatzen delako.
Ikus ditzagun datozen adibideak:
- (13)Jonek etxe bat dauka eta oso garestia da.
- (14)? Jonen etxea oso garestia da eta Jonek etxe bat dauka.
- (13) enuntziatuaren ahoskatzea egokia da; (14), berriz, ez, (13) eta (14) logikoki baliokideak izan arren. (14) erabat desegokia da, hizlariak aurre suposatuta dagoen zerbait esaten duelako (Jonek etxe bat daukala, alegia).
- (15)Jon zalditik erori zen eta hanka apurtu zitzaion.
- (16)Joni hanka apurtu zitzaion eta zalditik erori zen.
Kasu honetan, ikusi dugun aurreko adibidean bezala, (15) eta (16) logikoki baliokideak dira. Hala eta guztiz ere, hizkuntza naturaleko "eta" konjunkzioak denborazko jarraipena adierazten duenez gero, gertakizun desberdinak deskribatzen dute.
"Baina" konjuntzioak, berriz, beste zentzu bat emango luke:
- (17) ? Jon zalditik erori zen, baina hanka apurtu zitzaion.
- (18) Jon zalditik erori zen, baina ez zaitzaion hanka apurtu.
- (17) enuntziatuaren ahoskatzea egokia ez dela dirudi, guk dakigunez, zalditik erortzen den norbaiti, askotan, hanka apurtzen bait zaio.
- (15)-tik (17)-ra egi baldintza berberak izanez, enuntziatu logikoki baliokideak baditugu ere, esanahi desberdinak dituzte. Beraz, lehen mailako logika klasikoaren bitartez, ezin ditugu enuntziatu desegokiak bereiztu, ezta perpausen esanahi osoa harrapatu ere.
Enuntziatu bakunen aurresuposizioak jakinda ere, aurresuposizioen konportamendu "proiektiboa" zail xamarra da metodo logiko huts baten bitartez argitzeko.
Adi datorren egoeraz: hiztunak uste zuen Josune mormoia zela eta bazekien mormoi guztiek azpigona jazten dutela. Egun batean, hiztuna Josunek azpigonarik ez zuela jazten konturatu zen. Orduan, hiztunak (19) esan zuen:
- (19) Josune mormoia bada, azpigona jazteari utzi dio.
- (20) Josunek azpigona jazten zuen.
- (19) enuntziatuak ez du aurresuposatzen Josunek azpigona jantzi zuenik, (19)-aren ondorioak, hori aurre suposatu arren. Jokabide hau azaltzeko, jakintza ez-linguistikoa kontutan hartu behar da. Guk "munduaz" dakigunari esker, (19) enuntziatuaren antezedentetik (Josune mormoia dela, alegia), ondorio dezakegu Josunek, mormoia izanik, azpigona jantzi zuela. Horregatik ondorioak aurresuposatzen duena ezabatu egiten da, datorren adibidean bezala:
- (21) Korok seme-alabak baditu, Kororen seme-alaba guztiak azkarrak dira.
- (22) Korok seme-alabak ditu.
(Norbaitek pentsa dezake munduaz dakiguna premisa multzoan sartuz gero, sistema logikoa mantendu daitekeela. Baina orduan, sistema osoa trataezina bihurtuko litzateke ala premisa aukeratzeko mekanismo psikologiko bat gehitu beharko genuke, laster ikusiko dugunez).
Ikusi ditugun holako adibideen medioz, hizkuntzalaritzako aurre suposizio-fenomenoak oso garrantzi handia izan du pragmatika sortarazitako prozesuan.
## **Biraketa pragmatikoa**
Lehenengo hurbilketan, teoria pragmatikoek hizkuntzaren erabilera aztertzen dutela esan daiteke. Hizkuntza erabiltzen dutenek esaldien ulermena lortzen dute eraiketa baten bidez. Eraiketa hori ekiteko testuingurua behar beharrezko elementua izango da.
Daukagun egoera hau da: entzuleak esaldi bat ("p"), testuinguru baten barruan entzun duelarik, hiztunak ("q") mezua egitea nahi duela ulertzen du.
Edozein teoria pragmatikok "p" eta "q"-ren artean zer nolako lotura dagoen aztertu behar du. Dakiguna da loturak razionala izan behar duela elkar ulertu nahi badugu.
Razionalitatea zehazteko, Grice-k hizpidearen printzipio orokorrak planteatu zituen, bere hizkuntz teoria pragmatikoa barne. Ikus dezagun adibide bat:
- (23) E- Maddi Gasteizera ailegatu al da?
- H- Ford Fiesta bat ikusi dut bere etxe ondoan. ("p")
[Bai, seguraski Maddi Gasteizera ailegatu dela ("q")]
H-ren erantzunak ez du, dirudienez, zer ikusirik E-k galdetu duenarekin. H-k duen hizkuntz jokabidea honela azaltzen du Grice-ren teoria pragmatikoak:
- 1. H-ek "p" esan du.
- 2. Ez dago arrazoirik suposatzeko
H-ek maximak edota kooperazio- -printzipioa ez dela jarraitzen ari.
- 3. H-ek "q" pentsatu ezean, ez luke "p" esango.
- 4. H-ek badaki (eta badaki E-k dakiela H-ek dakiela) E-k suposatzen duela H-ek "q" pentsatzearen beharra duela.
- 5. H-ek ez du ezer egin E gauza izan ez dadin "q" pentsatzeko.
- 6. H-ek E-k "q" pentsatzea nahi du.
- 7 H-ek "q" inplikatu du.
("Inplikatu" Grice-k erabilitako "implicate" neologismoaren itzulpena da).
Grice-ren eskemak hutsune franko ditu eta honez gero, hizpidearen printzipioak eztabaidatzeko, literatura asko sortu da pragmatika arloan.
Dena dela, oraingoz interesatzen zaigun arazoa hauxe da: "p"-tik "q" nola inferitzen den. Grice-ren eskemaren hirugarren pausuan "q" sartzen da bapatean, nondik eratorri den jakin gabe.
Hala eta guztiz ere, Grice-ren eskeman, jadanik aipatutako bi ideia nabarmen aurki ditzakegu:
Alde batetik, hizkuntza erabiltzen dutenek, nola edo hala, ulermen- -prozesuan parte hartu behar dute, esandako esaldia eta testuingurua bat egiteko. Baina honela bada, eta logikak ez duela prozesu psikologikorik aztertzen kontutan hartuz, hizkuntz fenomenoak ez dira logikan amaitzen.
Beste aldetik, berriz, hiztuna eta entzulearen hizkuntz jokabideak razionala izan behar du elkar ulertzeko. Baina askotan, razionalitatea logikotzat hartzen da.
Honela, gaur egun inportantzia handiko teoria pragmatikoa, Sperber eta Wilson-en "pertinentzi teoria", hizkuntzaren ulermenerako egiten den "eraiketa" edo inferentzia, logika klasikoan oinarritzen da.
Lan honetan ez dugu "pertinentzi teoria" zehatz-mehatz aztertuko. Bideratzeko moduan, Sperber eta Wilson-ek honako hau uste dutela esan dezakegu: hizkuntzaren funtzio bakarra, informazioa besteenganatzea da eta giza ezagutzaren joera, ahal den informazio gehiena, ahal den kostu gutxien prozesuaren truke lortzea da.
Hizkuntza naturala azaltzeko baliogarria den edozein logika, bakarrik "forma logiko osoan" aplika daiteke; bestela, sistema inferentziala trataezina izango bait litzateke. Esaldi gehienek, berriz, forma oso hori ez dute. Adibidez,
(24) Hor ez zegoen.
Sperber eta Wilson-i jarraituz, forma logika osoa lortzeko prozesua horrelakoa izango litzateke:
- (25) -------- hor ez zegoen (--------)
- (26) Jon zineman ez zegoen (atzo).
- (24) esaldiak ez du egi-baliorik, eta hizkuntza naturaleko esaldi gehienak, egi baliozko determinazio gabekoak dira. Hizkuntz dekodifikazio-prozesu baten bidez, esaldiak forma logiko
bihurtzen dira; forma honek dituen "hutsak" betetakoan, proposiziozko forma osoak izango ditugu.
Prozesu honetan zehar, hizkuntza erabiltzen dutenek, testuingurutik informazioa atera behar dute. Azken emaitzek, (26), egi baliozkoak izan behar dute.
Gizabanako batek duen proposiziozko forma osoaren multzoak, bere "enziklopedi jakintza" osatzen du. Ikusi dugun hizkuntz dekodifikazio- -prozesu honen azken emaitza, proposiziozko forma osoa, esaldia ulertzeko inferentziaren premisa bat izango da. Beste premisak, gizabanakoak bere enziklopedi jakintzatik lortuko ditu.
Hizkuntzaren interpretazioa oso prozesu azkarra, ia berezkoa, da. Hau dela eta, gizabanakoak, enziklopedi osoa birpasatzeko premisa egokienak aukeratzeko, ez du denborarik izango. Beraz, automatikoki premisa egokienak aukeratzeko mekanismo psikologikoren bat definitu beharra daukagu.
Aipaturiko mekanismoak sistema logikoek duten errealitate psikologiko eza beteko luke. (Beraz, hizkuntzaren teoriak bi zutabetan oinarrituko lituzke: sistema logikoa gehi mekanismo psikologikoa). Horrelako mekanismoa Sperber eta Wilsonen "pertinentzi printzipioa" da.
Gogora dezagun pertinentzi printzipioak dioena: lor ezazu ahal den informazio gehiena, ahal den prozesamendu-kostu txikienaz.
Horrelako prinzipio bat jarraitzen badugu, beti aukeratutako lehen premisa-multzoa pertinenteena izango da, zeren, aukeratutako lehen premisak baztertzen baditugu informazio gutxi ematen digutelako, hautatutako bigarren premisak ere ez bait dira pertinenteenak izango, prozesuaren kostua, bi prozesu desberdin izan ditugunez gero, oso handia izango litzatekeelako. Honen ondorioz, pertinentzi printzipioa aplikaezina dela esan dezakegu, edota horrelako printzipioak ez duela ezer argitzen.
Beste aldetik, berriro prozesurako denbora gutxi dugulako, eta kalkulu logikoak amaigabekoak direnez gero, erregela logikoaren multzoa murriztu behar dugu, aplikazio mugagabeko erregelak –konjunkzio eta disjunkzioaren sartze-erregelak adibidez– debekatzeko.
Murrizketa honek zenbait arazo sorterazten dizkigu. Garrantzitsuena hauxe da: konjunkzioaren sartze- -erregela debekatzen badugu, ezin izango dugu proposiziozko formak elkar konparatu, jakiteko, adibidez kontraesanen bat dagoen enziklopedi jakintzan.
Bestaldetik gizabanakoak daukan entziklopedi-jakintza ezosoa denez gero, eskuratzen duen informazio berriak, entziklopedia alda dezake. Hau dela eta, aztertzen ari garen inferentziak, jokabide ez-monotonoa darrai. Beraz, gizabanakoak usteen multzoa etengabe berrikusi behar du.
Usteak berrikusteak, denbora eskas eta esfortzu handia behar dutenez, arazo ugari planteatzen ditu, zeren berrikuspena ezin bait da entziklopedi jakintza osora hedatu. Gilbert Harman-ek zioenez, gizabanakoak usteak kontserbatzeko printzipio psikologikoren bat izan behar du. Honek esan nahi du, gizabanakook ahal den uste gehienak mantentzen saiatzen garela, kontrakoadibideak ageri arren.
Esandakoa kontutan hartuz, berrikuspena murrizten ez bada, ezin izango dugu usteen berrikuspena logikoki tratatu. Baina, berrikuspena murrizten badugu, entziklopedi jakintzan, noizbehinka, kontraesanak agertuko dira. Noski, kontraesanekin sistema logikoek ezin dute funtzionatu.
### **Ondorioak**
Lan honetan zehar esandakoa kontutan harturik, ez da posible hizkuntza naturaleen perpausak interpretatzea, perpausak agertzen diren testuinguruak kontutan hartu gabe.
Hau dela eta, logikak (logika klasikoak behintzat), berez, ezin du hizkuntza naturaleko funtzionamendua argitu; beraz, gure ustez, biraketa linguistikoaren asmoa betezinatzat jo dezakegu. Horrela bada, paradigma honetatik planteatzen diren hizkuntz teoria guztiek porrot egingo dute. Beraz, biraketa linguistikoa bukatutzat jo denez gero, biraketa berri bat, biraketa pragmatikoa alegia, proposatu behar da.
Dena dela, pragmatika arlotik agertu den pertinentzi teoriak, logika klasikoari paper garrantzitsua gorde dio. Berriro, aztertu dugunez, bai sistema logikoan bai mekanismo psikologikoan arazo ugari sortu dira. Orduan, galdetu behar duguna hauxe da: zein da hizkuntz filosofian logikak betetzen duen funtzioa?
Bestaldetik, seguraski, pragmatika oraindik ez dago prest arrakasta filosofikoa izateko. Aurrerantzean daukagun lana, pragmatika antolatzea da biraketa pragmatikoak biraketa linguistikoan irabazlea suerta dezan.
## **Bibliografia**
- AYER, A.J.; *El positivismo lógico*. FCE, Madril, 1981.
- CHERNIAK, C.; *Minimal Rationality*. MIT Press. Cambridge, 1986.
- GRICE, H.P.; *Logic and Conversation*, 1967, Berrargitaratuta Grice-n (1989)
- GRICE, H.P.; *Studies in the Way of Words*. Harvard Univ. Press, Cambirdge, 1989.
- HARMAN, g.; "Logic and Reasoning", *Synthese* 60, 1984.
- KARTTUNEN, L.; "Presuppositions of Compound Sentences", *Linguistic Inquiry* IV. Udaberria, 1973.
- KEMPSON, R.; *Presupposition and the delimitation of semantics*, Cambridge Univ. Press., Cambridge, 1975.
- LEVINSON, S., *Pragmatics*, Cambridge Univ. Press., Cambridge, 1983.
- SPERBER, D. & Wilson, D., *Relevance; Communication and Cognition*, Balckwell, Oxford, 1986.
- VALDES VILLANUEVA, L. Ml. (ed.); *La búsqueda del significado*. Techos. Madril, 1991.
- WITTGENSTEIN, L.; *Tractatus Logico-Philosophicus*, Alianza Universidad, Madril, 1987. |
aldizkariak.v1-0-284 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.28 _2015_7",
"issue": "Zk.28 _2015_",
"year": "2015",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Cristóbal Balenciaga Museoko bildumaren ikerketa**
# XX. mendeko jantzi bildumetako materialen identifikazioa eta kontserbazioa
*Alazne Porcel Ziarsolo*\**, Enara Artetxe Sánchez* Zaharberritze Atala (Pintura Saila). Arte Ederretako Fakultatea (UPV/EHU) \* alazne.porcel@ehu.eus
DOI: 10.1387/ekaia.13963
Jasoa: 2015-02-11 Onartua: 2015-05-12
**Laburpena:** xx. mendeko moda-mundua pixkanaka gero eta leku nabariagoa lortzen joan da museoetan eta arte-erakundeetan. Modak eta jantzien munduak kultur ondare eta museo-ondasun gisa lortu duen gizarte-balorazioak, ahalbidetu du tankera honetako lanei zuzenduriko ikerketa espezifikoak bideratzea. xx. mendean zehar moda bezalako arte-diziplinetara sartuz joan ziren elementu eta material berriak erronka handia suertatu dira gaur egun kontserbatzaile eta zaharberritzaileentzat. Hortaz, ikerketa bideak egokitu egin beharko dira jantzi bilduma garaikide hauetan gertatzen hasi diren arazo berriei aurre egiteko. Hurrengo ikerketak aztergai modura hartuko ditu Getarian dagoen Cristóbal Balenciaga Fundazio Museoko moda bildumako piezak.
Diseinatzaile ospetsu honen lanetan dauden materialak identifikatu nahi izan dira. Aztergai hartu dira era berean materialetarako kaltegarri gerta daitezkeen narriaduraeragileak. Azkenik, lanen kontserbazio-egoera aztertu da, bere etorkizunerako biziraupena bermatzeko.
Honetarako, hainbat analisi teknikaren beharra izan dugu zuntzak eta aztergai nagusi bezala hartu ditugun plastikoak identifikatzerako orduan: besteak beste, Raman mikroskopia elektronikoa edo ekortze-mikroskopia elektronikoa.
**Hitz-gakoak:** Balenciaga, jantziak, xx. mendea, materialak, identifikazioa, analisi teknikak, Raman espektroskopia, SEM, kontserbazioa.
**Abstract:** The 20th century fashion has recently started to have a relevant presence in museums and artistic institutions. The increasing significance as a cultural property that costume and fashion have acquired lately, have enabled new research lines directed specifically to this kind of work. Materials and elements introduced during the 20th century to every artistic discipline, including fashion, set out a big challenge for their conservation and restoration nowadays. It is noticeable the need for conservation and restoration research adapted to the new problems emerging from these costume
EKAIA, 28 (2015) 125
EKAIA 28.indd 125 KAIA 24/11/15 08:54:15 4/11/15
collections, closely related to the century they belong to. Through the study of a 20th Century costume collection, Cristóbal Balenciaga Basque designer's collection precisely, we have pretended to characterize the wide diversity of materials and study the factors that can affect them in order to preserve them. To overcome the identification of textile fibers and plastic polymers, main topic of the research, several analytical techniques have been required, such as Raman spectroscopy or Scanning Electronic Microscopy (SEM).
**Keywords:** Balenciaga, costume, 20th century, materials, identification, analytical techniques, Raman spectroscopy, SEM, conservation.
# 1. **SARRERA**
Euskal Herriko Unibertsitateko Zaharberritzeko atalak (Pintura Saila, Arte Ederretako Fakultatea) Cristóbal Balenciaga Fundazioko Museoarekin batera bideratu duen ikerketa honek, helburu nagusi gisa hartu du Cristóbal Balenciaga (Getaria, 1895-Javea 1972) goi mailako joskintzako maisu eta diseinatzailearen bildumako zenbait lanen azterketa. Hauek Getarian dagoen Cristóbal Balenciaga Fundazioaren Museoko bildumaren barruan daude. Fundazioak, besteak beste joskintzaren jenio honen izena hartu duen museoa ireki zuen 2010 urtean, Balenciagaren lana zabaltzeko eta bere sorkuntzen kontserbazioa bermatzeko.
Ikerketa honen bitartez bildumako zenbait piezetako materialak identifikatu nahi izan ditugu, ondoren haien kontserbaziorako kaltegarriak izan daitezkeen narriadura-eragileak aztertu ahal izateko eta bildumari zuzenduriko kontserbazio eta zaharberritze metodologia egokia abian jartzeko. Etorkizunean pieza hauen zaintza eta erakusketa egokia bideratzea da amaierako helburua. Hurrengo testuak ikerketa-egitasmo handiago baten emaitza garrantzitsu batzuk azalduko ditu.
Cristóbal Balenciaga Museoko bildumak XX. mendeko hainbat jantzi eta osagarri gordetzen ditu. 50. hamarkadatik aurrera mundu maila ospea lortu zuen jostun eta moda-diseinatzaile gipuzkoar honen lanak, izugarri nabarmendu dira bai bere forma berritzaile eta originalengatik bai erabilitako material anitzengatik (1. irudia). Sorkuntza hauetan honakoak topa daitezke: zuntz natural edo sintetikoz eginiko oihalak, larrua, ilea edo lumak bezalako materia proteikoak edo dekoraziorako plastikozko polimero elementuak (aleak, ezkatak, imitaziozko harribitxiak eta bestelako apaindura-osagaiak) eta botoiak.
Egun, ondarea babesteaz arduratzen diren museo eta erakundeetarako erronka handia da XX. mendean zehar moda eta bestelako diziplina artistikoei [1, 2] gehitzen joan ziren elementu eta material berrien kontserbazioari eta zaharberritzeari aurre egitea.
126 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 126 KAIA 24/11/15 08:54:15 4/11/15

**1. irudia.** Balenciagaren jantzi batean aurkitutako materialen zehaztapenak: lore-motiboak osatzen dituzten pasta-plakak, chenillezko hariak eta azetato bezala katalogatutako ezkata karratuak. *Zeta beltzeko Napoliko grosez egindako koktel soinekoa* (Erreferentzia: Cristóbal Balenciaga Museoa-CBM 2007.83).
Arestian aipaturiko material asko (zuntza naturalak, lumak, ileak, etab.) bestelako ikuspegietatik aztertu dira: besteak beste historia naturaleko museoetan edo bilduma etnografikoetan. Beste batzuk, plastikoak bereziki, berriegiak dira oraindik bere portaera eta narriadura prozesuak guztiz ezagutzeko, eta ondorioz denboran zehar izango duten bilakaera aurreikusteko. Hauek dira gainera, XX. mendeko bildumetan arazo larrienak sortzen dituztenak, narriadura kaltegarriak eta ez-atzeragarriak pairatzen baitituzte, kontserbazio neurri egokiak ez badira hartzen. Hala gertatu da mende hasierako zelulosa nitratoen edo zelulosa azetatozko elementuen kasuan.
Material hauen identifikazioa eta azterketa ezinbestekoak dira mota honetako bildumen kontserbazio eta iraupenerako.
# 2. **TESTUINGURU HISTORIKOA**
Ikerketa-gaia kokatuta dagoen denbora epeari buruz, argi dugu moda bere garaiko aldaketa soziologikoen ondorio bat dela eta hortaz beti dagoela harremanetan testuinguru historiko jakin batekin (gudak, gizarte ohituren aldaketa, e.a.). Era honetan, ikus daiteke era paraleloan gertatzen direla modaren garapena eta gertakizun historiko edo teknologia industrien bilakaera.
Jantzi bildumei dagokienez, esan beharrekoa da XIX. mendetik aurrera gertatu zela ehun eta zuntzen industriaren garapena [3]. Hala gertatu
EKAIA, 28 (2015) 127
EKAIA 28.indd 127 KAIA 24/11/15 08:54:15 4/11/15
da besteak beste kotoia edo artilea bezalako zuntz naturaletan, agertzen joan ziren zuntz artifizialetan (*Chardonnet zeta, rayon zuntzak*, e.a.) eta XX. mendean lortu diren zuntz sintetikoetan (*nylon* (2. irudia), *poliesterrak*, *zuntz akrilikoak*, e.a.).

**2. irudia.** DuPont enpresa kimikoak 1939an aurkeztu zituen lehenengo ehun sintetikoaz egindako galtzerdiak. Bigarren Mundu Gerraren eraginez *nylonezko galtzerdien* ekoizpena alde batera utzi zen, material hau, besteak beste, paraxutak egiteko erabili zelako. 1945ean, gerra bukatuta, arrakasta handiz material berria itzuli zen Europako merkatuetara [4]. irudietan ikus daiteke DuPont etxeko iragarki bat eta emakume amerikar bat nylon-bilketan parte hartzen. http://exordio.com/1939 -1945/civilis/vdomestica/moda.otros.html.
Polimero plastikoek ere garapen paraleloa izan zuten garai horretan. XIX. mendean proteina edo zelulosa bezalako material naturaletatik abiatuta lortutako lehenengo plastiko birsortuek (*kaseina, zelulosa nitrato eta zelulosa azetatoa* eta abarrekoek, [5,6]), ahalbidetu zuten modernitatearen ikur bihurtuko ziren dozenaka polimeroren sortzea: *bakelita*, *polimetilmetakrilatoa, binil polikloruroa (PVC),*e.a [7].
Jantzi bilduma batean plastikoei buruz hitz egiterakoan, kontuan izan behar dira larrua edo ilajea imitatzeko merkatuan agertzen joan ziren material sintetikoak (*synderme* edo *leatherette (PVC)* merkaturako izen bereziekin kaleratu ziren larru sintetikoak*, furleen* eta bestelako zuntz modakrilikoak ile artifiziala imitatuz, e.a [8]).
128 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 128 KAIA 24/11/15 08:54:15 4/11/15
Material-aniztasun honetaz gain, bada terminologia kontu bat, jantzi bildumetan kontserbaziorako eragozpenak eragiten dituenak.
Izan ere, marfila, atxabitxia edo perlak bezalako material «nobleak» imitatzea zen material plastiko horren hasierako funtzioa. Oraindik museo askotan izen berberekin izendatzen eta katalogatzen jarraitzen dira [9,10,11] bere kontserbazio beharrak ez direlarik guztiz era egokian betetzen.
Hortaz, uste dugu oso garrantzitsua dela material bakoitza zein garaitan eta zein prozesuren pean sortu den, baina hala ere, berdin pentsatzen dugu, materiaren eta bere konposaketaren identifikazio zehatzago bat behar dela, bilduman elementu bakoitza katalogatzerako orduan. Izan ere, kontserbazio beharrak egokitasunez bideratu beharko dira eta material bakoitzari dagozkion neurriak egokitu beharko zaizkio.
# 3. **MATERIALEN IDENTIFIKAZIOA**
Balenciagaren lan eta bildumetan oso ohikoak dira aipatutako materialak (zuntz artifizialak eta sintetikoak edo atxabitxia ale beltzen kasuan), edo azetato modura sailkatutako apaingarriak (plastikoa den edozein osagairen kasuan). Hauek guztiak bere interes materialagatik hautatutako zenbait jantzi eta osagarrietan aztertu dira.
Atarian aipatutako arazoen eredu diren zenbait pieza aukeratu ditugu eta Cristóbal Balenciaga Fundazioko Museoak eskainitako zenbait lagin aztertu ditugu artelanen identifikaziorako erabili ohi diren analisi teknika desberdinak erabiliz.

**3. irudia.** *Satin beltzezko pill boxa luma zuriekin.* (Erreferentzia: Cristóbal Balenciaga Museoa-CBM 2000.213). Pieza hau osatzen duten ehunen zuntz desberdinak aztertu dira.
EKAIA, 28 (2015) 129
EKAIA 28.indd 129 KAIA 24/11/15 08:54:16 4/11/15
Hemen aztertutako hiru piezen (3., 4. eta 5. irudiak) analisien emaitza eredugarri batzuk azaldu nahi izan ditugu analisi teknikoen eraginkortasuna erakusteko, lan mota hauen material desberdinen identifikazioa egiteko edota material jakin batzuk ez daudela egiaztatzeko orduan.

**4. irudia.** *Satinezko bonetea, atxabitxizko dekorazioekin.* (Erreferentzia: Cristóbal Balenciaga Museoa-CBM 2004.02.). Atxabitxi bezala katalogatuta dauden ale desberdinak analizatu dira pieza honetan. Elementu dekoratibo hauek bere jatorrizko lekura itzuli behar dira analisia egin ondoren.

**5. irudia.** *Ostruka luma berdez eta azetato-zintaz apaindutako boleroa* (Erreferentzia: Cristobal Balenciaga Museoa-CBM 01.1998). Museoko fitxategietan *azetato* bezala katalogatutako zinta apaingarriak analizatu dira pieza honetan.
Ekortze-mikroskopia elektronikoaren bidez, nahiko erraz identifika daitezke bai zuntz naturalak, bai eta zuntz sintetikoen alde handi bat [12,13].
130 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 130 KAIA 24/11/15 08:54:16 4/11/15
Teknika honen protokoloek laginaren suntsiketa dakarte, zuntzak analisia egiterakoan galdu egiten direlako. Ehunak aztertzerako orduan, hari edo zuntz batek ez dio galera handirik eragingo jantziari, baina osagai apaingarrietan edo lepoko aleak, harribitxiak edo apaingarriak bezalako ale handiagoetan, identifikaziorako analisia egin ostean bere jatorrizko lekuan berriz josi behar ditugu.
Hortaz, jantzien kontserbazio beharrak asetzeko, ezinbestekoa zen plastikoak edo material ezorganikoak identifikatzeko eraginkorra den analisi teknika ez-suntsikor bat aurkitzea.
Raman espektroskopia maiz erabili izan da arte-lanen analisian pigmentuak, polimeroak eta emultsioak identifikatzeko [14,15] eta aipatutako behar hauek guztiak egokitasunez betetzen dituen analisi teknika suertatu da.
Identifikazio lan hau Euskal Herriko Unibertsitateak dauzkan Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretan (SGIker) egin da. Zehazki, polimero plastikoen analisia Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezian (LASPEA) egin da. Bestetik, ehun-zuntzak Biomedikuntzako Bereizmen Handiko Mikroskopia Analitikorako Zerbitzu Orokorrean aztertu dira ekortze-mikroskopia elektronikoaren bitartez.
# 4. **EMAITZAK ETA EZTABAIDA**
Jantzi bilduma batean oinarri-oinarrizkoak diren ehunen identifikazioa ekortze-mikroskopia elektronikoaren bidez egin da, eta baieztatu izan da zuntz naturalak zein artifizialak daudela bertan (6. irudia).

**6. irudia.** CBM 2000.213 pieza osatzen duten ehunen zuntzen identifikazioa ekortze-mikroskopia elektronikoaren bidez burutu da. Lortutako zuntz desberdinen makro-irudiak.
EKAIA, 28 (2015) 131
EKAIA 28.indd 131 KAIA 24/11/15 08:54:16 4/11/15

**7. irudia.** CBM 2004.02. piezatik hartutako ale (1. Alea) baten analisiaren Raman espektroa. Raman espektroskopia teknika. Laser: berdea 514 nm / Esposizioa: 20 s × 5 akumulazio/Potentzia: 10 % Espektro tartea: 130-3.500 cm1 Objektiboa: 50X.

**8. irudia.** CBM 2004.02. piezatik hartutako ale (2. Alea) baten analisiaren Raman espektroa. Raman espektroskopia teknika. Laser: NIR 514 nm / Esposizioa: 15 s × 10 akumulazio/Potentzia: 10 % Espektro tartea: 100-3.500 cm–1 Objektiboa: 50X.
132 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 132 KAIA 24/11/15 08:54:16 4/11/15
Bestetik, Raman espektroskopiak CBM 2004.02 piezatik analizatutako aleei egindako analisiek hainbat polimero detektatu dituzte, baina ezin da identifikazio zehatzik egin (7. eta 8. irudiak). Hala ere, lortutako informazioa esanguratsua da eta materialen karakterizazio berria egin ahal izateko, beharrezkoa gertatuko da orain arteko katalogazio-izenak (atxabitxia edo azetatoa) aldatzea.
Analisiek aukera eman digute osagaiek polimero izaera dutela baieztatzeko, eta horretaz gain, pieza hauen kontserbazioak funtsezkoak izango diren beste hainbat eragile ikusi izan dira.
CBM 2004.02 piezaren aleen analisi prozesuan zehar, Raman mikroskopiaren bidez lortutako mikroargazkiei esker, aleen gainazalean puntu zuri batzuk detektatu eta analisi berri bat egin ahal izan genuen. Lehenengo begirada batean, uste izan genuen ikusitako zerbait hautsa izango zela, baina bigarren analisi batek agerian utzi zuen *barita* (BaSO4) zela material hori (8. eta 9. irudiak).

**9. irudia.** CBM 2004.02. piezatik hartutako 2. alean egindako analisiaren Raman espektroa. Identifikaziorako analisia alearen gainazalean agertzen ziren depositu mikroskopikoetan egin da (argazkian ikus daitekeen moduan). CBM 2004. 02 piezako zenbait aletan ikusitako puntu zurietan egindako analisiak agerian utzi du sulfato mota bat (BaSO4 barita) zegoela. Raman espektroskopia teknika. Laser: NIR 785 nm / Esposizioa: 10 s × 10 akumulazio/Potentzia: 5 % Espektro tartea: 100-3.500 cm1 Objektiboa: 50X.
Behin zehaztapen hauek izanda, aukera izan dugu hasierako kontserbazio-ebaluazioan detektatu eta hipotesi moduan azaldu genuen narriadura bat baieztatzeko.
EKAIA, 28 (2015) 133
EKAIA 28.indd 133 KAIA 24/11/15 08:54:17 4/11/15
Bario Sulfatoa minerala naturan dago, baina XIX. mendetik aurrera kimikoki sintetizatzen da, *Blanc Fix* izenarekin ezagututako pigmentua lortzeko. Pigmentu geldo eta garden hau plastiko-industrian sarritan erabili da polimeroen gogortasuna areagotzeko, materialari opakotasuna emateko edo karga moduan, ekoizpen-kosteak jaisteko [16,17].
Produktu hau plastikoaren barne narriadura prozesu baten seinalea izaten da. Agertzen duen hauts edo klarion gainazal itxura hori barita polimerotik banatzen denean gertatzen da, ingelesezko «chalking» terminoarekin ezagutzen den fenomenoa [18].
Raman espektroskopia teknika ere lagungarria izan da bildumako beste pieza (CBM 01.1998) baten lagina analizatzerako orduan. Urteetan zehar museoko fitxetan «*azetato*» bezala katalogaturik egon den material bat aztertu da: turkesa koloreko luma eta plastikozko zinta apaingarriak zituen bolero baten parteak. Kasu honetan, analisiak aditzera eman du *polietileno tereftalatoa* dagoela (10. irudia), PET bezala ezagutzen den plastikoa. Analisian, polimeroaz gain, *Ftalocianina Berdea* bezala identifikatu den beste osagai bat agertu da, 10. irudiko Raman espektroan ikus daitekeen bezala.

**10. irudia.** CBM 01.1998 piezan analizatutako plastiko laginaren Raman espektroa (gorria) , PET lagin patroi batekin (urdina) eta ftalozianina berde lagin baten espektroarekin (berdea) alderatuta. *Espektroa (CBM 01.1998 lagina):* RA-MAN ESPEKTROSKOPIA TEKNIKA. Laser: NIR 785 nm /Esposizioa: 15 s × 10 akumulazio/Potentzia: 5 % Espektro tartea: 130-3.500 cm1 Objektiboa: 50X. *Espektroa (PET lagina):* RAMAN ESPEKTROSKOPIA TEKNIKA. Laser: NIR 785 nm / Esposizioa: 10 s × 5 akumulazio/Potentzia: 50 % Espektro tartea: 100-3.200 cm1 Objektiboa: 50X. *Espektroa (Ftalozianina berdea):* RAMAN ESPEKTROSKOPIA TEKNIKA. Laser: NIR 785 nm / Esposizioa: 10s × 5 akumulazio/Potentzia: 10 % Espektro tartea: 100-3.200 cm1 Objektiboa: 50X.
134 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 134 KAIA 24/11/15 08:54:17 4/11/15
Kontserbazioaren ikuspuntutik, garrantzizkoa da CBM 01.1998 bolero turkesaren analisian identifikatutako materialei buruzko informazioa ere. PET polimeroa, 1941. urtean patentatu zen poliester asetu bat da. Sarritan material honetan egindako tirak narriadura oso esanguratsu bat izaten dute bere baitan tolesten doazelarik apurtu arte [19]. Narriadura hau aztertutako jantziaren tira askotan ageri da eta orain bere jatorria ulertu eta baiezta daiteke.
Halaber, Balenciagaren jantzi eta pieza askotan aurki daitezke material honen eredu desberdinak termino desberdinekin katalogatuak (azetatoak, hari metalikoak, e.a). Izatez, 60. hamarkadan Lurex® moda-etxeak poliester mota hau hari metalizatu formapean kaleratu zuen [20,21] eta asko erabili izan da XX. mendeko moda-sorkuntzetan.
Amaitzeko, aipatzekoa da beste datu bat CBM 01.1998 piezari burututako analisian: *Ftalocianina Berdea*ren identifikazioa, hain zuzen. Jantziak tindagai honekin harremana duen narriadura orokortu bat aurkezten du; hau, zonalde askotan desagertu eta azpiko zilar kolorea bistan utzi du. Lortutako informazio hau lagungarria izan daiteke etorkizunean zaharberritze prozesu bati begira.
# 5. **ONDORIOAK**
Esan dezakegu eraginkorra suertatu dela, materialen identifikazioa egiteko proposatutako eta bideratutako metodologia. Izan ere, uste dugu XX. mendeko jantzi bildumetako materialak aztertzen jarraitzeko baliabide lagungarria izan daitekeela, bai ekortze-mikroskopia elektronikoa zuntzak identifikatzerako orduan, bai Raman Espektroskopia konposatu plastikoak detektatzerako orduan.
Pieza hauen katalogazioaren ikuspuntutik, terminologia arazoa argitu dugu materialen naturaren identifikazioaren bidez, orain arte erabilitako terminoak erraturik daudela ikusita. Materialen karakterizazioa egiteko, beharrezkoa gertatuko da orain arteko katalogazio-izenak aldatzea: atxabitxia CBM 2004.02. piezaren kasuan edo azetatoa CBM 01.1998 piezaren kasuan.
Kontserbazioaren ikuspuntutik, analisi teknika hauen bitartez lortutako emaitzei esker, materialak identifikatzea lortu dugu. Modu honetan, haiei zuzenduriko kontserbazio-irizpideak aztertu eta ebaluatu ahalko ditugu erarik egokienean. Material bakoitzak bere naturaren araberako kon tser ba zioeskakizun desberdinak izaten ditu. Adibidez, argiztapen, hezetasun maila edo biltegiratze neurriak, besteak beste, asko aldatzen dira zuntzak edo plastikoak bezalako material organikoak edo harriak edo beira bezalako materia ezorganikoen artean.
EKAIA, 28 (2015) 135
EKAIA 28.indd 135 KAIA 24/11/15 08:54:17 4/11/15
Aztertutako kasuetan narriadura maila desberdinak aurkitu dira, bai materialaren egiturari dagozkionak (polimeroaren eta karga gehigarrien banaketa), bai bestelako arrazoiengatik agertu direnak, hala nola, erabiltze eta manipulazio desegoki batengatik edo aurretik pairatutako zaharberritze tratamendu okerrengatik.
Esan bezala, material espezifiko hauei buruzko informazioak eta bereziki bere narriadurei buruzkoak, ahalbidetu digu zenbait kalte gertatu direla baieztatzea. Kalte horiek piezaren barne eta kanpo egiturari eragin diote.
Arazo hauen aurrean, argi dago beharrezkoa dela prebentziozko kontserbazioan oinarrituta berehalako eta epe luzerako neurriak hartzea.
Tradizioz, ehunen kontserbazioa eta zaharberritzea irizpide eta prozedura orokorrak jarraituz eta era sistematikoan egin da, jantzi garaikide bildumek aurkezten dituzten berezitasunak eta ezaugarri materialak kontutan izan gabe.
Mota honetako bildumetan gertatzen diren material eta forma-anizkoiztasunak dira hain zuzen bere kontserbaziorako neurri orokor batzuk ezartzea zailtzen dutenak. Honekin guztiarekin, bilduma hauetan erabili ohi diren kontserbazio-irizpideen errebisio eta berriztapen baten beharra ikusten dugu.
Bilduma garaikide hauen inguruko kontserbazioari buruz kontzientziazio bat sortzeko eta neurri eta irizpide egokiak xedatzeko, kontuan hartu beharko da jantzi bilduma hauetan narriadura prozesuak pairatzen dituzten plastikoak eta bestelako materialak aurki daitezkeela, ohikoagoak zaizkigun oihal eta ehunekin batera.
Esan bezala, kontserbazio eta zaharberritze baldintzak material hauen beharretara moldatu beharko dira, bakoitzaren premia espezifikoak errespetatuz argia, tenperatura edo hezetasun erlatiboari bezalako neurriak ezartzean.
Lan hauen osotasun fisikoa ziurtatzeaz gain, narriatzearen ondorioz gertatzen den itxura-galera konpondu behar da lan hauen berreraikitze kontzeptuala gauzatu ahal izateko, eta hortik, bere erakusketa egokia lortu ahal izateko.
Cristobal Balenciagaren jantzi eta osagarriak, gure gizartearen kultur ondare garrantzitsua dira materialen zein kontzeptuen aldetik. Hori dela eta, identifikaziorako analisi teknikak egokiak gertatu dira gizarteari artelan hauen irakurketa argigarria emateko.
# 6. **ESKERRAK**
Egileek Euskal Herriko Unibertsitateari eskerrak eman nahi dizkiote ikerketa hau bideratu duen egitasmoagatik (*Estudio de la colección Cristó-*
136 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 136 KAIA 24/11/15 08:54:17 4/11/15
*bal Balenciaga. Identificación de materiales, conservación y restauración* EHU 10/26). Halaber, proiektuari emandako laguntzagatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Cristóbal Balenciaga Fundazioko Museoari eta bereziki, Igor Uria Zubizarreta, bertako zaharberritzaileari. Eskerrak baita Euskal Herriko Unibertsitateko SGIker analisi-zerbitzuei ere.
# 7. **BIBLIOGRAFIA**
- [1] GARCÍA FERNÁNDEZ-VILLA, Silvia & SÁN ANDRÉS MOYA, Margarita. 2002. «Los materiales plásticos de moldeo en las colecciones etnográficas, históricas y artísticas: problemática de su conservación», *Actas del Congreso del GEIIC. Conservación del Patrimonio: Evolución y nuevas perspectivas* (Palacio de Congresos de la ciudad de Valencia, 25, 26 y 27 de noviembre de 2002).
- [2] ESPINOZA, Fanny & ARAYA, Carolina. 2006. «Materiales modernos en la colección textil del Museo Histórico Nacional de Chile». *Revista Conserva,* 10: 55-70.
- [3] GORDON COOK, James. 1993*.* Handbook of Textile Fibres*.*Vol II. *Man-Made Fibres*. Ed. Merrow Publishing CO.LTD*.* 1993:5-6.
- [4] VEILLON, Dominique. 2002. *Fashion Under the Occupation*. Editorial Berg Publishers (1.st ed. Payont, 1990, París). Reino Unido. 2002: 73.
- [5] MOSSMAN, Susan. 1997. *Early Plastics. Perspectives 1850-1950*. Ed. Leicester University Press & Science Museum. London.
- [6] ESPINOZA, Fanny & ARAYA, Carolina, 2006. «Materiales modernos en la colección textil del Museo Histórico Nacional de Chile». *Revista Conserva,* 10: 61-63.
- [7] SHASOUA, Yvonne. 2008. *Conservation of Plastics. Materials Science, Degradation and Preservation*. Oxford. Butterworth-Heinemann: 21.
- [8] VEILLON, Dominique. 2002. *Fashion Under the Occupation*. Editorial Berg Publishers (1.st ed. Payont, 1990, París). Reino Unido: 781.
- [9] QUYE, Anita. eta WILLIAMSON, Collin. 1999. *Plastics, Collecting and Conservating*. Edimburgo: Ed. NMS:2.
- [10] HUFNAGL, Florian. 1998. *Plastics + Design.* Ed. Sttutgard, Alemania en: GARCÍA FERNANDEZ-VILLA, Silvia & SÁN ANDRÉS MOYA, Margarita. 2002.
- [11] GARCÍA FERNÁNDEZ-VILLA, Silvia. 2010. *Los plásticos en el Arte y el diseño hasta 1945.* Doktorego tesia. Universidad Complutense de Madrid:201-211.
- [12] GOODWAY, Martha. 1987. «Fiber Identification in Practice». *Journal of the American Institute for Conservation online. JAIC* 1987, Vol. 26, N.° 1, Article 3:.27-44.
- [13] BARNETT, Jennifer. 2004. «Identification of Textile Fibres». *Papers from Workshop* 18-20 de noviembre de 2004. Ed. Balaam. Barcelona:29.
EKAIA, 28 (2015) 137
EKAIA 28.indd 137 KAIA 24/11/15 08:54:18 4/11/15
- [14] FORREST, Martin James. 2002. «Analysis of Plastics». *Rapra Review Report,* 13(5). Rapra Technology Ltd. Shawsbury.
- [15] PÉREZ PUEYO, Rosanna. 2005. *Procesado y optimización de espectros Raman mediante técnicas de lógica difusa: Aplicación a la identificación de materiales pictóricos.* Doktorego Tesia. Universitat Politècnica de Catalunya.
- [16] DERRICK, Michele; STULIK, Dusan & LANDRY, James. 1999. *Infrared spectroscopy in conservation science.* Getty Conservation Institute. Los Angeles:196.
- [17] SHASOUA, Yvonne. 2008. *Conservation of Plastics. Materials Science, Degradation and Preservation.* Oxford. Butterworth-Heinemann: 58.
- [18] SHASOUA, Yvonne. 2008. *Conservation of Plastics. Materials Science, Degradation and Preservation.* Oxford. Butterworth-Heinemann: 272.
- [19] SHASOUA, Yvonne. 2008. *Conservation of Plastics. Materials Science, Degradation and Preservation.* Oxford. Butterworth-Heinemann: 116.
- [20] O'HARA CALLAN, Georgina. 1999. *Diccionario de la moda y los diseñadores*. Editorial Thames & Hudson. El Mundo del Arte. Ediciones Destino S.A. Barcelona:156.
- [21] THE TEXTILE INSTITUTE. 1985. *Identification of Textile Materials* (1.ª ed. 1951. 7.ª ed. 1975). Ed. The Textile Institute, Manchester:45.
138 EKAIA, 28 (2015)
EKAIA 28.indd 138 KAIA 24/11/15 08:54:18 4/11/15 |
aldizkariak.v1-2-173 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.25_ Zk. _2024_1",
"issue": "Libk.25_ Zk. _2024_",
"year": "2024",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | # **Objektibotasun zientifikoaren esanahi orokorraren auzia: ikuskera negatiboaren eta positiboaren batasuna**
*The question of the unique meaning of scientific objectivity: unity of a negative and a positive account*
> 1Iñaki Requejo Aramendi\* UPV/EHU
**Laburpena.** Egun objektibotasun zientifikoaz hitz egitea horrek dituen hainbat ulerkeraz jardutea da. Adostasun zabala dago zientziaren filosofoen artean objektibotasun-balorazioak hainbat modutan egiten direla testuinguruaren arabera. Testu honek argudiatu nahi du ulerkera horiek ideia orokor komun bat dutela. Horretarako, gaiaren inguruko egungo hainbat ideia deskribatzen dira, besteak beste, arrisku epistemikoaren edo ulerkera negatiboaren ideia (Koskinen 2018). Horren harira, argitzen da arriskuan oinarritzen den ulerkera ez dela nahikoa, esanahi orokor bat eratu nahi badugu. Hau da, arriskuan oinarritzen den ikuskera negatiboa txanponaren alde bakarra da, beste aldean ikuskera positiboa du: ez da soilik arrisku epistemikoak identifikatzeko, ekiditeko edo leuntzeko prozesuak gehitzea, baizik eta balio ez-epistemiko legitimoak onartzeko prozesuak gehitzea ere bada. Eta azken horrek egun garatzen hasi den zedarritze-irizpide berriarekin du erlazioa. Hori islatzeko, kasu praktiko bat lantzen da: ekologian gertatu diren ebidentzien aukeraketa selektiboa.
Gako-hitzak: objektibotasun zientifikoa; pluraltasuna; balioetatik askea den ideala; arrisku epistemikoa; ikuskera negatiboa; ikuskera positiboa.
Jasoa: 2023-VII-03. Onartua: 2024-V-20. Aurrena online argitaratua: 2024-VI-18.
ISSN 1577-9424 - eISSN 2444-3573 / © UPV/EHU Press

<sup>\*</sup> Eskerrak eman nahi dizkiet *Gogoako* ebaluatzaile anonimoei, eta Kepa Korta zuzendariari eta *Gogoa*ko lantalde osoari, artikulua atontzen asko lagundu baitidate. Eta, nola ez, nire tesi zuzendaria den Agustin Arrieta Urtizbereari, erakutsitako pazientziagatik eta uneoro laguntza eskaintzeagatik, eta Ane nire bikotekideari, prozesu honetan sostengu izateagatik.
<sup>\*</sup> *Harremanetan jartzeko / Corresponding author:* Iñaki Requejo Aramendi. Ametzagaña, 9-5B (20012 Donostia). – [inaki.](mailto:inaki.requejo@outlook.com) [requejo@outlook.com](mailto:inaki.requejo@outlook.com)
*Nola aipatu / How to cite:* Requejo Aramendi, Iñaki (2024). "Objektibotasun zientifikoaren esanahi orokorraren auzia: ikuskera negatiboaren eta positiboaren batasuna", *Gogoa*, 25, 1-37. (https://doi.org/10.1387/gogoa.25855).
*Abstract. To talk about scientific objectivity is to talk about its multiple senses. There is a broad consensus among philosophers of science that objectivity assessments are done in different ways in different contexts. The aim of this article is to argue that these conceptions share a general idea. To do that, I describe current ideas on the subject, such as the idea of epistemic risk or the negative account (Koskinen 2018). It is clarified that the approach based on the epistemic risk is not sufficient to constitute a general meaning. In other words, the negative account based on epistemic risk is just one side of the coin, on the other side we will find a positive account. It is not only about adding processes to identify, avoid or mitigate epistemic risk, but also to incorporate processes that allow legitimate non-epistemic values. The latter relates to the new demarcation problem currently being developed. To reflect this, I describe a real case: selective reporting of evidence in ecology.*
*Keywords: scientific objectivity; plurality; value-free ideal; epistemic risk; negative account; positive account.*
### **1. Sarrera**
Lan honetan, *objektibotasun zientifiko* (hemendik aurrera *objektibotasun*) adierazpenaren esanahi orokor bat aurkeztuko da. Argudiatuko da arrisku epistemikoan oinarritzen den objektibotasunaren gaineko ulerkera negatiboaz gain, balio ez-epistemiko legitimoen erabileran edo onarpenean oinarritzen den ulerkera positiboa ere beharrezkoa dela. Horretarako, objektibotasunaren gaineko ulerkeren ugaritzearen zergatiak deskribatzearekin batera, egun esanahi orokor bat garatzeko aurkeztu diren ideiak batzea da helburua, horien mugak eta hobekuntzak adieraziz. Aurkeztuko den esanahia deskriptiboa da. Hala ere, beharrezkoa izango da alderdi arauemailea ere lantzea. Bide horretan, modu laburrean bada ere, hainbat hari-mutur aurkeztuko dira etorkizunean arau horiek eratzeko intentzioz.
Esan ohi da, egiarekin batera, objektibotasuna zientziak12amesten edo jarraitzen duen ideal preziatuena eta baliotsuena dela. Zientziaren autoritate epistemikoak justifikazio zientifikoen objektibotasuna hartzen du oinarri, edo zientziaren egokitasunaren neurgailu gisa jokatzen du. Hortik, *objektibotasun*a erreferentziazko balio bilakatu da zientzian. Alabaina, bada *objektibotasun*aren erabilgarritasuna, desiragarritasuna eta eskuragarritasuna ezbaian jarri dituenik ere, berau deuseztatzeraino (Feyerabend 1975, Brown 2019). Azken horiek albo batera utziko dira. Testuan *objektibotasun*az hitz egitea zentzuzkoa dela argudiatuko da.
*Objektibotasun* kontzeptua zientziaren gaineko gogoetan gai garrantzitsua bilakatu da: zientziaren filosofiak jorratzen dituen afera askotan agertzen da
<sup>1</sup> Zientzien artean formalak eta enpirikoak daude; lehenari lotuta Logika eta Matematika daude, bigarrenari lotuta, naturalak (Fisika, Kimika eta Biologia) eta sozialak (Psikologia, Ekonomia, Soziologia, Historia eta Antropologia). Enpirikoen artean, esaterako, biosozialak ere badaude; naturalen eta sozialen nahasketa. Zientzia modu zabalean ulertzen da testu honetan.
zuzenean edo zeharka (Reiss eta Sprenger 2020: 2). Areago, kontzeptu horren erabilera oso zabala da, eta zera ezaugarritzen du: ezagutzak, metodoak, irizpideak, neurketak, ebaluazioak, jarrerak, prozesuak, prozedimenduak edo komunikazioak, besteak beste (Douglas 2009b: 115, 2004: 3). Objektibotasunak zientzian duen presentzia integrala denez, berau ulertzeko ikerketa konplexua dela esan daiteke. Are gehiago, konplexutasunaren eragile moduan, aipatutakoaz gain, beste hainbat faktore identifika daitezke (Tsou *et al*. 2015: 2). Batetik, epistemologia historikoa. Zientziaren historialariek erakutsi dute garai zehatzetan eta ideal zientifiko partikularren baitan *objektibotasun*aren esanahia aldakorra dela (Proctor 1991, Porter 1995, Daston eta Galison 2007). Bestetik, *objektibotasun*a ulertzeko bi ikuskera klasikoak zalantzazkoak dira: ikuskera metafisikoa eta epistemikoa. Azkenik, testuinguruak eragina du kontzeptuaren eraketan (Cartwright *et al*. 2022, 3. kapitulua). Atal honetan, ezer baino lehen, ikuskera metafisikoaren eta epistemikoaren inguruan iruzkin eta balorazio labur bat egin nahi dut.
Batetik, ulerkera metafisikoaren arabera, uste bat edo baieztapen bat objektiboa izango da munduko ezaugarriak benetan diren bezala errepresentatzen baldin baditu (John 2021: 5), edo zientzia objektiboa da bere produktuak, esate baterako, teoriak edo modeloak, kanpo-munduaren zenbait ezaugarri fideltasunez irudikatzen baldin baditu (Reiss eta Sprenger 2020: 4), edo teoria objektiboa da behatzailearengandik independentea den mundua ezaugarritzen baldin badu: behatua izan den fenomenoaren atzeko errealitatea (Fine 1998: 10, Axtell 2016: 2), edo munduko alderdiren bat modu egokian deskribatzen baldin badu (Cupani 2011: 501-2), edo, azkenik, zera: subjektuak desitxuratu gabeko objektu garbi-garbia errepresentatzen baldin badu (Koskinen 2018: 3). Oro har, ikuskera honek ikerketa-prozesuek edo -produktuek errealitatearekin duten erlazioa ezaugarritzen du. Oinarri-oinarrian, munduko ikuskera bat deskribatzen edo ezaugarritzen duen ideia dago, hau da, egitateen mundu bat dago zeina gure ikerketa-estrategietatik independentea den eta bere osotasunean eta modu gardenean hautemangarria den (Axtell 2016: 2-3).
Hainbat ideia garatu dira aipatutako ikuskera metafisikoa zalantzan jarri dutenak: (1) zama teorikoaren ideia edo perspektibismoa (errealismo moderatua), (2) azpideterminazioaren tesia eta (3) zientziaren filosofia feminista. Horiek gorabehera (ez dira azalduko), aipaturiko definizioetan oinarritzen den alderdi metafisikoa baztertzeak *objektibotasun*a deskribatzeko (ezaugarritzeko edo definitzeko) beharrezkoak ditugun ideiak leunduko eta eraldatuko ditu, hori da interesatzen zaidana testu honetarako. Esate baterako, egun garatu diren objektibotasunaren gaineko ikuskerek hiru ideia dituzte komun. (1) Ikerketa objektiboak ez du zertan ezagutza ziurra bermatu, hori hutseginkorra izan daiteke. (2) Perspektibismoaren edo zama teorikoaren tesiaren hainbat ideia barneratu behar dira: ezagutza objektiboak ez du inplikatzen objektu garbiaren ideia. (3) Objektibotasuna graduala edo mailaz mailakoa da.
Lan honetan ikuskera metafisikoa ez da landuko (beste ikerketa bat izan daiteke, nire ikerketaren osagarria), gaur egun objektibotasunaz esan denaren zati oso handiak maila epistemikoan kokatzen den *balioetatik (balio ezepistemikoetatik) askea den zientzia* aldezten duen idealarekin (hemendik aurrera BAI siglen bidez adieraziko dut, ingelesez VFI: *value-free ideal*) lotura duelako (Koskinen 2018). Kontuak kontu, deskribaturiko ikuskera metafisikoa ez badugu onartzen, errealitatearen hautemate garbian oinarritzen zen objektibotasunaren ideia jada ez da esanahi bakarraren bermea; ez da helduleku deskriptiboa: "Badirudi *objektibotasun* kontzeptuaren alderdi ontologikoa (metafisikoa) baztertzen baldin badugu, kontzeptuak kohesio-elementu garrantzitsu bat galtzen duela, eta objektibotasunaren gaineko ulerkera askotarikoen nahasmena sortzen da" (Koskinen 2021: 214).23Hots, objektu garbi-garbiaren ideiaren mitoa zalantzazkoa da; hortik, *objektibotasun*a modu metafisikoan ulertzeko bide jakin bat kolokan dago. Beste bide bat jorratzea tokatzen zait.
Bestetik, ulerkera epistemikoa arau multzo gisa uler daiteke, zeinak pertsonak edo pertsona-taldeak behartzen dituen beren ikerketa eta hausnarketa bidean arrazoitzeko modu inpertsonalak erabiltzera eta aplikatzera; edo, bestela esanda, arauez osatutako edo arauek gidatutako ekintza bat da, zeina gutxi gorabehera banakoen eta taldeen ezaugarrietatik *askea* den. Ulerkera hau BAIarekin lotzen da, eta balio ez-epistemikoek zientzian zuzenean ez eragitearekin du erlazioa. Hortik, objektibotasuna ikerketa-prozesuen ezaugarria da eta, ondorioz, ikerketa horien produktuarena. Xeheago esateko, objektibotasuna, eskuarki, mundua ikertzeko bideen edo prozesuen ezaugarria da. Lan hau alderdi honetan kokatuko da: BAIa zalantzazkoa izateagatik ulerkera epistemikoan sortutako ildo berriak ikertuko dira. Egun, BAIa baztertu den arren, auzi garrantzitsua da objektibotasunaren eztabaidan balio ez-epistemikoen funtzioa eta presentzia nolakoa den edo izan behar duen neurtzea eta kokatzea, zertxobait zehaztea nolakoa den eragin hori. Testuak erakutsiko du *objektibotasun*a ulertzeko gakoa ideia horretan dagoela, besteak beste.
Horren aurrean, aipatu den epistemologia historikoagatik, bi ikuskera klasikoak zalantzazkoak izateagatik eta testuinguruaren aniztasunagatik, badirudi ez dagoela *objektibotasun*aren izaera bakar bat (Megill 1994: 1); edo, bestela esanda, *objektibotasun*aren ideia nahaste bat da (Fine 1998: 14); arazo pila agertzen dira *objektibotasun*aren definizio bat aurkezteko orduan: azken buruan, *objektibotasun*a era askotara ulertzen baita (Gaukroger 2012: 3). Are gehiago, esanahiak guztiz ezberdinak izan daitezke, alderaketa edo batasun semantikoa ezinezko bihurtu arte (Douglas 2009b, 6. kapitulua; 2004: 17-20). Ez hori bakarrik, badirudi esanahiak ezin direla batu, konpromiso
<sup>2</sup> [So, it seems that if we give up the ontological aspect of objectivity, the notion loses an important cohesive element, and we end up with a plethora of different senses of objectivity.]
edo baldintza metafisiko (objektu garbi-garbiaren ideia) edo epistemiko (BAI) gogorrik ez baldin badago, bederen (Douglas 2004: 465).
Egoera horren aurrean, ohikoa da azken urteotan *objektibotasun* hitza ulertzeko eta, ondorioz, definitzeko saiakerak horren ulerkera pluralean oinarritzea (Megill 1994; Douglas 2004, 2009b; Gaukroger 2012; Axtell 2016; Arrieta 2017; Reiss eta Sprenger 2020; John 2021). Nire helburua ulerkera pluralen auzian batasun bat eskaintzea da, esanahi bat garatzea, etorkizunean alderdi arauemailea garatzeko oinarri deskriptiboa izango dena. Hori lortzeko, lehenik hainbat auzi aurkeztuko ditut, hala nola BAIak *objektibotasun* kontzeptuan duen eragina eta egun garatu diren ulerkerak. Pluraltasunaren auzia aurkeztu ondotik, egun garatu diren ideiak eztabaidatuko ditut. Testuak eztabaidatu nahi duen ideia nagusia da Inkeri Koskinenek (2018) aurkeztutako eta arriskuan oinarritzen den *objektibotasun* kontzeptuaren ulerkera komun negatiboa. Alboratuko da ez okerra delako, baizik eta nahikoa ez delako, ez du *objektibotasun* kontzeptuaren errealitate osoa *harrapatzen*.
Ikusiko da Koskinenen ideia ez dela nahiko esanahi komun bat garatzeko. Hori erakusteko, argudiatuko dut objektibotasuna ez dela arrisku epistemikoan soilik oinarritzen, balio ez-epistemiko legitimoen identifikazio eta erabilera aktiboa ere beharrezkoa da (ikuskera positiboa). Gauzak horrela, estrategiak ez dira negatiboak bakarrik izango. Alegia, balio ez-epistemiko legitimoak barneratu direlako usteak ere objektibotasun maila areagotuko du. Dena ez da arriskua, azken horrek garrantzi oso handia duen arren.
## **2. Egungo objektibotasun-ulerkerak. Jatorria, sailkapenak eta esanahiaren auzia**
Aurreko puntuan argitu bezala, BAIa, balioetatik (balio ez-epistemikoetatik) askea den zientzia aldezten duen ideala, plano epistemikoan kokatzen da. BAIak historia zabala du eta xx. mendean hainbat modutan definitua izan da (Douglas 2007, 2009b: 3. kapitulua, 2016: 2-3; Elliot 2022: 3-17). BAIak Robert K. Mertonek 40ko hamarkadan proposatutako *ethos* (zientziaren arau edo helburu instituzional orokorrak) du oinarria. Modu esplizituan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi zen garatzen (Diéguez 2024). Nolanahi ere, zientziaren filosofo eta historialarien arabera, definizio eguneratua honako hau litzateke: balio ez-epistemikoek ez dute eragin zuzenik barnezientzian34(epistemikoek bai), hau da, esaterako, ez dute eraginik ebidentzia-
<sup>3</sup> Zientzia, zenbaitetan, bi zatitan banatu izan da: kanpo- eta barne-zientzian (Douglas 2007: 2-3). Kanpo-zientzian ikerketa lerroen eta metodologia egokien aukeraketa kokatzen da eta jarduera zientifikoaren emaitzek gizartean zer ondorio ekartzen duten eztabaidatzen da, aukera praktikoak aztertuz eta aukeratuz (Arrieta 2017: 36-37). Zati horretan, balio ez-epistemikoek eragina dutela onartua dago. Aldiz, barne-zientzian, oro har hitz eginez, hipotesien eta teorien jus-
jasoeran, horien interpretazioan eta ebidentzien arabera finkatzen edo berresten diren teorietan, modeloetan eta hipotesietan.
Balio epistemikoak eta ez-epistemikoak ulertze aldera; batetik, balio epistemikoak *ezagutza* kontzeptua ulertzeko eta azaltzeko ahalmena duten balioak dira, eta ebidentzien eta hipotesien edo teorien arteko erlazioan aurkitu daitezke; besteak beste, objektibotasuna, azalpen-indarra, justifikazioa, koherentzia, batasun-ahalmena, babes enpirikoa, alderatzeko ahalmena, sinpletasuna, zehaztasuna, erreprodukzio-ahalmena, errepikagarritasuna, aurresateko ahalmena eta abar. Horiek egia izan dezakete helburu edo egiaren inguruan zehaztu daitezke, desiragarriak dira egiarentzat. Bestetik, balio ezepistemikoak �), besteak beste, ideologikoak, ekonomikoak eta politikoak izan daitezke (Dorato 2004: 52). Zabalago, eremu hauetan dute presentzia: erabilgarritasun teknologikoan, osasun publikoaren sustapenean, gizadiaren beharren asetzean, erabilgarritasun ekonomikoan, ingurumenaren eta biodibertsitatearen errespetuan, justizia eta berdintasunean, ikerketa eta argitalpen zientifikoen zintzotasunean eta errespetuan, emaitzen eskuragarritasunean, modelo edo teorien edertasunean... Pentsatu izan da balio ez-epistemikoak beti negatiboak direla, ez direla mesedegarriak epistemikoki ez dutelako egia helburu. Hala ere, badirudi, azken urteotan, balio ez-epistemikoen artean positiboak eta negatiboak identifika daitezkeela. Lehenek eragin positiboa izango dute zientzian eta gizartean. Hau da, balio sozial oro ez da balio ez-epistemiko negatiboa eta balio epistemikoak indartu ditzake edo, bestela esanda, ikerketarako lagungarria izan daiteke, epistemikoki mesedegarria izan daiteke. Hori islatzeko, honako adibide hau. Elizabeth Andersonek (2004) dibortzioaren fenomenoa ikertu du. Bere ustez, aurreko ikerketak kontuan hartuta, historikoki dibortzioa negatibotzat hartu izan da. Baina azken hamarkadetan, ikerketa feministari esker, dibortzioaren alderdi positiboak zein negatiboak azpimarratu dira, eta fenomenoaren ulermena zabaldu eta aberastu da (leiho epistemikoa zabaldu egin da). Bide horretan, Andersonek erakutsi du fenomeno edo gertaera bat ulertzeko moduak ikerketaren ondorioak alda ditzakeela, eta ulertzeko modu horiek aurrez balio ez-epistemikoz osatuak daudela (zati batean, bederen).
tifikazio eremuan murgiltzen gara; zientzia "egiten" da (*ibid.*: 37). Behaketak, esperimentazioak, hipotesien egiaztatzeak edo esplorazio-ikerketak egiteak (metodo zientifiko klasikoa) eta metodo estatistiko informatizatuak (metodo zientifiko sofistikatuan kokatzen da, klasikoarekin nahastuta, eta ikerketa zehatzagoak eta zabalagoak ahalbidetzen ditu) osatzen dute barne-zientzia. Azken hori interesatzen zait niri. Bertan balio ez-epistemikoek egin baititzakete izugarrizko triskantzak, maila epistemikoan, behinik behin. Jakina da balio ez-epistemikoen eragina zientzia ezberdinetan ez dela berdina. Esaterako, zientzia sozialek naturalek baino eragin gehiago jasan izan ohi dute; zer esanik ez, zientzia aplikatuek edo tekno-zientziek. Auzia oso zabala da, ertz askotakoa, zientzia bateratua ez baita existitzen, ez metodologiari dagokionez, ez helburuei dagokienez. Hala ere, ikerketa honetarako, barne- eta kanpo-zientzia banaketa nahikoa izango da.
BAIa aipaturiko moduan ulertuta, *objektibotasun*a zentzu negatiboan ulertzen da eta balio ez-epistemikoen eragiterik ezari lotzen zaio; prozesua ez-objektibo egiten duten faktoreak deuseztatzeari, edo objektibotasunaren arriskuez edo etsaiez pentsatzeari, horiek indargabetzeari. Horiek horrela, zerbait objektiboa izango da hainbat faktore zuzentzen, gutxitzen edo baztertzen baldin badira. Alegia, aipaturiko eraginetatik zenbat eta gehiago babestu, orduan eta objektiboagoa izango da prozesua. Eta BAIa defendatzen dutenen aburuz, hori modu absolutuan lortu daiteke (Lacey 1999, 2005). Hauek izan daitezke faktoreak edo balio ez-epistemikoak: aurreiritziak, interesak, isuri kognitiboak edo balio etiko, ekonomiko, kultural eta politikoak (John 2021: 14). Kontuak kontu, BAIa era askotara izan da kritikatua azken hamarkadetan (Churchman 1948; Rudner 1953; Leach 1968; Scriven 1974; Gaa 1977; Hempel 1981, 1965; Longino 1990, 1995; Lloyd 1995; Martin 1996; Kitcher 2001; Douglas 2000, 2016; Solomon 2007; Steel 2010; Brown 2013; Biddle 2013; Arrieta 2017; Harvard eta Brown 2017; Biddle eta Kukla 2017; Harvard eta Winsberg 2021; Elliot 2022). Hori horrela, BAIa, bederen, zalantzazkoa da. Hainbat ideia garatu dira ideala kritikatzeko, eta honako hauek dira nagusiak: *kezka epistemikoa* edo *jauziaren argumentua*, *akatsaren argudioa*, *argudio kontzeptuala* eta *helburuen argudioa* (Douglas 2007: 3-8, Brown 2013: 830-34, Elliot 2022: 19-34). Lehenengo biak deskribatuko dira modu laburrean (azken biak are laburrago azken paragrafoan, testuaren luzera dela eta), BAIak zailtasunak dituela argitzeko nahikoa delakoan. Deskribatuko diren zailtasunetan gehiago ikertzeko edo azaldu ez direnak lantzeko, ikus Elliot (2022, 3. kapitulua).
#### **2.1. BAIak dituen zailtasunak modu zabalean**
Lehenik, kezka epistemikoaren edo jauziaren edo hutsunearen argumentuaren (*gap argument*) arabera, ezin da bermatu zama teorikoa baliorik (ezepistemikoak barne) gabea denik (Keller 1985, Harding 1986, Haraway 1989, Longino 1990, Martin 1996). Hots, hainbatek diote BAIa ez betetzearen arrazoia metodologia eskasen ondorioa dela, baina langai dudan ikuskeraren arabera hori ez da nahikoa. Horrez gain, gerta daiteke azalpen edo teoria alternatiboen gabezia (adibidez, ikuskera antikolonialistak Amerikaren "aurkikuntzan") edo hondoko usteen (esaterako, aurreiritziak: gogoratu Anderson eta dibortzioaren kasua) ikerketa falta egotea, prozesua bera balioz bustita egotea. Ez hori bakarrik, balio ez-epistemikoen eragina nahigabekoa izan daiteke, ikerlaria ez da konturatzen bere emaitzak edo bideak (esate baterako, teoriak, produktuak, ebidentzien bilketa edo ebidentziak) distortsionatzen edo kutsatzen ari denik (Longino 1990, 2.-3. kapituluak). Bide horretan, filosofia feministak argitara ekarri du "zientzia ona" ere balioz zamatuta egon daitekeela (Fausto-Sterling 1985, Nelson 1990, Keller eta Longino 1996). Ikerketa horiek erakutsi dute, zenbait diziplinatan ikerketa-bideak (metodologia) ustez zehatzak eta egokiak izan diren arren, lortu diren emaitzak sexistak izan direla (beste kasuetan, arrazista, klasista edo kapatizistak). Hau da, aurreiritzi sexistek zientzia mugatu dute fenomenoen azalpen alternatiboak sortzeko aukera mugatuz eta, ondorioz, desegokiak izan diren bideak onartzera bultzatu izan du zientzia-komunitatea (Douglas 2016).
Adibide garbiak primatologian (Haraway 1989) edo giza eboluzioaren antropologian (Longino 1990) gertatu dira. Esaterako, primatologian aldaketa sakona gertatu zen ikerketa arloan emakumezkoak nagusi izatera igaro zirenean: besteak beste, Jane Goodall, Dian Fossey, Alison Jolly, Sherwood Washburn eta Janne Altmann. Izan ere, XX. mendeko 70eko hamarkada baino lehenagoko ikerkuntzan ondorio batzuk finkatu ziren primate sozialei dagokienez. Ondorio horiek (besteak beste, alfa-arraren erabateko nagusitasunari buruzkoak) ebidentzietan oinarritzen ziren, baina bertan behera edo ahul samar geratu ziren emakumezko ikertzaileak iritsi zirenean. Ebidentzia-bilketaren moduak eta ebidentziaren interpretazioa aldatu ziren, hipotesien kopuruarekin batera (leiho epistemikoa zabaldu zen): garbi geratu zen taldeko beste arren eta emakumeen arteko harremana eta talde barruko bizimodua uste baino konplexuagoak zirela. Hortaz, kontua da balio ez-epistemikoen eragin negatiboa eta positiboa identifikatzea, ez horiek modu indiskriminatuan kanporatzea; areago, positiboek ezagutza-bide berriak zabaldu ditzakete.
Arestian aipatu dudan auziak edo argudioak, batetik, azpideterminazio iragankorraren auziarekin du erlazioa (Biddle 2013, Brown 2013, Intemann 2015). Askotan ebidentzia ez da nahikoa esku artean dagoen teoria berresteko (eta onartzeko edo baztertzeko ere); beraz, ebidentzien eta teorien edo hipotesi zientifikoen artean jauzi edo hutsune induktibo bat dago. Datuen eta ebidentzien artean ere gerta daiteke. Hala teoriaren eta ebidentziaren nola datuen eta ebidentziaren arteko tartearen (jauzi induktiboaren) aitortzak, eta tarte edo hutsune hori balio ez-epistemikoez betetzeko posibilitateak, zientziaren gaineko gogoeta berriak bultzatu ditu. Horien artean, kritika feministatik etorritakoak; izan ere, feminismotik salatu da *gap* edo hutsune hori askotan bete dela balio ez-epistemiko desegokiekin, kontzienteki edo ez (Douglas 2007: 4). Adibidez, xx. mende erdian, arkeologo askok uste zuten ehizak (gizonek egindakoa) eginkizun erabakigarria izan zuela giza garapenean, ekintza horrek ahalmen kognitiboen hobekuntza ekarri zuelako. 70eko hamarkadatik aurrera, arkeologia feministak erakutsi zuen giza garapenaren jatorrian emakume biltzailearen eragina ere nabarmena zela. Hortaz, giza garapenaren teorien aukeraketan (gizon ehiztariak edo emakume biltzaileak), datu edo ebidentziez gain, hondoko usteek izugarrizko garrantzia dute, garapen horren arduradunak nortzuk ziren erabakitzeko orduan, salto induktiboa balio ez-epistemikoz betetzeko orduan (Elliot 2017). Berriz ere, guri dagokigu balio ez-epistemiko positiboak edo legitimoak zeintzuk diren zehaztea.
Bestetik, kezka epistemikoaren argudioaren barruan, balio epistemikoen eta ez-epistemikoen arteko mugaketa zurrunaren inguruko kezkak garatu dira (Longino 1996, Rooney 1992, Machamer eta Douglas 1999). Antza denez, balioen (epistemiko eta ez-epistemikoen) arteko banaketa ez da horren argia; ondorioz, BAIa ere ez. Esate baterako, balio epistemikoak zeintzuk eta nolakoak diren zehazteko irizpideak balio ez-epistemikoetan oinarritu daitezke. Hau da, balio epistemikoak definitzeko edo aukeratzeko balio ez-epistemikoak erabiltzen dira eta kasu askotan korapilatuak daude. Esaterako, Longinok (1995, 1996) argitu zuen Kuhnek (1977) proposatu zuen balio epistemikoen zerrenda guztiz arbitrarioa zela eta bestelako balioak ere egokiak izan zitezkeela teorien aukeraketarako. Horren aurrean, Longinok bestelako zerrenda proposatu zuen sailkapen tradizionalaren (esaterako, sinpletasuna, irismena, emankortasuna edo koherentzia biltzen dituenaren) aurrean, hala nola berritasuna (*novelty*) edo heterogeneotasun ontologikoa (*ontological heterogeneity*) zerrendatuta. Emakumezko zientzialariek *berritasun* balioa ordezkatzen zuten orain arteko zientzian teoria tradizional asko sexistak zirelako; edo heterogeneotasun ontologikoa ordezkatzen zuten eta, ondorioz, banakoa edo ikerketa-eremua aniztasun zabalagoan ulertzen zuten (Longino 1996: 45-47). Azkenarekin lotua Prescod-Weinstein astrofisikariak enpirismo "txuria" deskribatzen du, zeinaren arabera gizon txuriek aldarrikatutako teorien eta datuen balorazioak lehenesten diren (dituzten), esaterako, zientzialari arrazializatuak baztertuz. Bide horretan, ikerketa-eremua murrizten da eta eremu ontologikoa txikitzen (Prescod-Weinstein 2021). Hortik, adibidez, balio epistemikoen aniztasunaren beharra, leiho epistemikoa zabaltzeko.
Bigarrenik, BAIaren aurkako *akatsaren argudioak* (*the error argument*) arrisku epistemikoa du oinarrian eta bi azpiatal ditu. Batetik, inferentzia induktiboan sortzen diren arriskuetan oinarritzen da, zehazki *arrisku induktiboan* (ondorio jakin bat osatzeko ebidentzia kopurua nahikoa ez denean, horrek ziurgabetasun egoera sortzen du aukeraketan). Hau da, zientzialariek arrisku induktiboari aurre egin diotenean, arrisku hori kudeatzeko balio ez-epistemikoak kontuan hartu behar dituzte, positibo eta negatibo faltsuek kostu etiko eta ekonomiko handia izan dezaketelako. Adibidez, arrisku induktiboagatik hipotesiak onartzeko edo baztertzeko beharrezkoa den ebidentzia kopuruaren nahikotasuna neurtzeko, zientzialariek balio ez-epistemikoak barneratu behar dituzte (Rudner 1953; Hempel 1965, 1981; Douglas 2000, 2007). Douglasek argitzen du zientzialarien ziurgabetasuna hainbat eremutan agertzen dela: ondorioak osatzen dira ebidentzia kopurua nahikoa ez denean, metodologien aukeraketan, datuak ezaugarritzean edo emaitzen interpretazioetan (Douglas 2000). Adibide interesgarria Douglasek (*ibid.*) garatzen du, dioxina bezalako kimiko baten ikerketa toxikologikoan. Kontuan izan kimiko hori kantzerigenoa dela. Dioxinaren eragina neurtzeko, zientzialariek arratoiak edo bestelako animaliak erabiltzen dituzte; proba horietan erabilitako dosiak nahiko txikiak dira, eragin horiek benetan gizakiarentzat kaltegarriak diren zehazteko. Ildo horretatik, zientzialariek erabaki behar dute: hau da, ondoriozta dezakete kaltegarria dela kopuru zehatz bat, kaltegarria ez denean. Eta, alderantziz, ez dela kaltegarria esan dezakete, kaltegarria denean. Horregatik, Douglasen ustez, hausnarketa etikoa ezinbestekoa da, enpresa farmazeutikoek izango luketen kostua handia delako bi kasuetan: kaltegarria dela faltsuki ondorioztatzean edo kaltegarria ez dela faltsuki ondorioztatzean.
Bestetik, arrisku epistemikoa zabalagoa delako ikuspegia dago, alegia, akatsaren argudioa arrisku induktiboa ez den bestelako arrisku epistemikoekin lot daiteke (Biddle eta Kukla 2017, Harvard eta Winsberg 2021). Arrisku induktiboak indar handia duen arren, arrisku epistemikoa ez da soilik arrisku induktibora murrizten. Arrisku motak hauek dira: uste faltsuak edo arrazoitze-erroreak kontzeptuen eraketan, modeloen aukeraketan edo operazionalizazioan. Baina, orokorrean, ikerlariaren (edo komunitatearen) akatsak dira objektibotasunarekin zerikusia dutenak. Aipaturiko arriskuak hainbat garaitan nola gertatu diren modu zehatzagoan ulertzeko, ikus Daston eta Galison (2007, 2-6. kapituluak). Adibidez, operazionalizatzea da zuzenean neur ezin daitekeen fenomeno baten neurketa-prozesua. Prozesuak nahasia eta lausoa den fenomeno bat zehatz eta argi definitu nahi du, esaterako, behaketa esperimentalaren bitartez. Kasuak: erlatibitate orokorraren teorian *masa* kontzeptua; Newtonen mugimenduaren bigarren legean *grabitate*aren adierazpena, geometrian *luzera* adierazpena edo psikologian *haserrea*.
Esate baterako, ikertzaile batek *haserrea* kontzeptua neurtu nahi izan dezake. Haren presentzia eta emozioaren sakonera ezin ditu zuzenean neurtu kanpoko behatzaile batek, haserrea ukiezina baita. Aitzitik, kanpoko behatzaileek beste neurri batzuk erabiltzen dituzte, hala nola aurpegiaren adierazpena, hiztegiaren aukeraketa, bolumena eta ahots-tonua. Ikertzaile batek pertsona batzuen haserrearen sakonera neurtu nahi badu, biderik zuzenena galdera bat egitea izango litzateke: «Haserre zaude?» edo «Hain haserre zaude?». Eragiketa hori, ordea, problematikoa da, gizabanakoaren definizioaren araberakoa baita. Pertsona batzuek eragozpen txiki bat izan dezakete eta pixka bat itsutu egin daitezke, beren burua «oso haserre» gisa deskribatzen baitute; beste batzuek, berriz, probokazio larria jasan dezakete, eta asko okertu daitezke, beren burua «pixka bat haserre» gisa deskribatzen baitute. Gainera, egoera askotan ez da praktikoa subjektuei galdetzea ea haserre dauden. Kontuak kontu, erabaki asko hartu behar dira haserrearen kontzeptua argi eta zehatz definitzeko. Eta bide horretan, badute zerizana balio ez-epistemikoek, arriskua bertan dago. Komeni da balio ez-epistemiko positiboak erabiltzea.
Azkenik, alde batetik, *argudio kontzeptualak* zera dio: balio ez-epistemikoak garrantzitsuak dira balio ez-epistemikoz zamatuak dauden kontzeptuak barneratzen dituzten hipotesi zientifikoak ebaluatzeko (Alexandrova 2018).
Adibidez, arraza-kategoriaren erabilera medikuntzan auzi oso konplexua da (Elliot 2017). Batetik, arraza-kontzeptuaren edo -kategoriaren erabilera arriskutsua izan daiteke, objektibotasun-galera dakarrelako. Bestetik, ordea, erabilera positiboa izan daiteke, adibidez, kausa sozialengatik (arrazagatiko bazterketa edo pobreziarengatik) sortzen diren gaixotasunak identifikatzeko. Beste aldetik, *helburuen argudioa*ren arabera, zientzian helburu ez-epistemikoak lortzeagatik, zientzialariek balio ez-epistemikoak hartu behar dituzte kontuan, esaterako, modeloen, teorien edo hipotesien kalitatea ebaluatzeko orduan (Intemman 2015). Adibidez, klima-aldaketa ikertzen duten zientzialariek erabaki konplexuak hartu behar dituzte modeloak nola optimizatu erabakitzeko orduan. Hau da, modeloekin zer lortu nahi dute? Zer datuk dute lehentasuna gizartearentzat? (*ibid.*).
#### **2.2. Objektibotasun-ulerkeren aniztasuna**
Horiek horrela, azken hamarkadetan *objektibotasun*az esan den ia guztiak BAIaren inguruan sortu diren eztabaidekin lotura zuzena du, BAIa gero eta ahulagoa agertzen den testuinguruarekin. Hori dela eta, zientziaren filosofo askok objektibotasunaren gaineko askotariko ulerkerak garatu dituzte; jada BAIa ez dago objektibotasun idealaren oinarrian. Ez hori bakarrik, objektibotasuna identifikatzeko eta ebaluatzeko moduak testuinguruaren arabera aldatu daitezkeelako ideiak garatu dira (Wright 2018, Cartwright *et al*. 2022). Hortaz, *objektibotasun* hitzaren zentzuen kopurua handitzen doa. Egoera horren aurrean, azken urteetan, ohikoa da *objektibotasun* hitza ulertzeko eta, ondorioz, hori definitzeko saiakerak askotarikoak izatea. Nagusiki bi estrategia-bidetan banatu daitezke saiakera horiek (Montuschi 2021): *zerrendaren estrategia* eta *esanahiaren estrategia.* Bigarrena atal honen amaieran argituko da (2.3 atalean). Eskuarki, zerrendaren estrategiak argitara ekartzen ditu hainbat ezaugarri zeinek ingurumariaren (historikoa edo espaziala) eta diziplinaren arabera sortzen diren zenbait ulerkera islatzen dituzten. Zerrendan aurkitzen diren objektibotasunaren gaineko ulerkerek hainbat maila ezaugarritzen dituzte: prozesuak, pertsonak, taldeak, baieztapenak eta abar (Crasnow 2021).
Adibidez, (1) Marianne Janackek *objektibotasun*a hamahiru azpimailatan edo ulerkeratan banatzen du (Janack 2002: 275). (2) Gaukrogerrek *Objectivity* lanean (2012: 4-9) objektibotasuna ulertzeko lau ulerkera bereizten ditu. (3) Julian Reissenek eta Jan Sprengerrek *Scientific objectivity* (2020) testuan lau ulerkera aurkezten dituzte. (4) Burch eta Furmanek (2019) lau ulerkera. (5) Douglasek (2004, 2009b) gutxienez zortzi zentzu garatzen ditu. Aipatutako ildo guztiak ezin ditut deskribatu, ez da tokia. Hala ere, Douglasen sailkapena deskribatuko dut modu laburrean, ilustrazio moduan eta hurrengo ataletarako baliagarria izango delako.
Douglasek hainbat *operazio* —gure kasuan prozesu— identifikatzen ditu, alegia, zientzialariek bizi dituzten prozesuak sailkatzen ditu. Prozesuen barruan era askotakoak diren objektibotasun-ulerkerak sailkatzen ditu. Prozesu hauek deskribatzen ditu (Douglas 2004: 5-17). (1) Lehen prozesuak ikerlariaren eta ikerketa-objektuaren edo -eremuaren (oro har, errealitatearen) arteko erlazioak gertatzen diren testuinguruak ezaugarritzen ditu. Esate baterako, bertan esperimentuak egiten dira eta emaitzak jasotzen dira. Prozesu honen baitan, Douglasek *objektibotasun*aren bi ulerkera deskribatzen ditu. Alde batetik, errealitatearen *manipulazioa* eta, bestetik, *konbergentzia*. Lehenak fenomenoen ezaugarrien eta existentziaren inguruko informazio baliagarria eskaintzen du. Hau da, manipulatuak izan diren errealitate "zati" horien inguruko baieztapenak objektiboagoak izango dira, manipulagarriak direlako. Bigarrenaren arabera, hainbat bidetatik (esperimentu edo datu-jasoera desberdinen kasuan), edo baita ikerlariak ordezkatuz ere, emaitza berdinetara iristeak (errepikagarritasunak, esate baterako) emaitzen sinesgarritasuna edo fidagarritasuna areagotzen du; hortaz, baita objektibotasun maila ere.
(2) Bigarren prozesua norbanakoaren argudio-bideetan kokatzen da, argudiaketa zientifikoarekin eta, noski, argudiaketa-bide pertsonalekin du lotura; esaterako, indukzioarekin, abdukzioarekin eta dedukzioarekin. Bigarren prozesuaren baitan honako hauek dira ulerkerak: *inpartzialtasun*a (ikerketa-objektuarekiko distantzia); BAIa eta *balio-neutralitatearen* ideia. Guztiak balio ez-epistemikoaren arteko tirabiretan gertatzen dira, hau da, *objektibotasuna*k zentzu negatiboa du, balio ez-epistemikoen kontrolarekin edo ezabatzearekin du zerikusia.
Amaitzeko, (3) hirugarren prozesua ezagutza bermatzeko eta ahalbidetzeko gertatzen diren erlazio sozialetan edo komunitatean kokatzen da, hots, ezagutzaren garapen sozialean eta talde-adostasunean oinarritutako prozesu zientifikoetan. Azken operazioaren barruan, aurki daitezke *objektibotasun prozesuala*, *bat-etortzearen objektibotasuna* eta *interakzio-objektibotasuna*. Lehenak prozesuen uniformetasunarekin, estandarizazioarekin eta kuantifikazioarekin du zerikusia. Lehen ulerkeraren helburua da aurreko bi prozesuetan zientzialari bakoitzak jasan behar dituen arrisku edo oztopo indibidualak murriztea; esaterako, joera edo isuri kognitibo pertsonalak ikerketan barneratzeko zirrikituak murriztea eta kontrolatzea. Bigarrena guztien arteko adostasunari dagokio: zenbat eta iritzi "berdin" gehiago, orduan eta objektiboagoa izango da prozesua, hortaz, baita teoria edo produktua ere. Azkenik, komunitatean gertatzen diren prozesuetan parte-hartzaileen arteko eztabaida irekiek, hots, kideen arteko interakzio demokratiko, ireki eta eraldatzaileek objektibotasuna areagotuko dute. Horretarako erakundeak eta prozesuak eratu beharko dira.
#### **2.3. Aniztasunean garatu daiteke esanahi bat? Esanahiaren estrategia**
Hortaz, arestian aipatutakoagatik, *objektibotasun*a goi-termino polisemikoa dela ondoriozta daiteke (Janack 2002, Gaukroger 2012, Douglas 2004,
Daston eta Galison 2007, Tsou *et al*. 2015, Axtell 2016, Koskinen 2018, John 2021). Gauzak horrela, ikuskera garaikidearen aburuz, zerbait objektiboa dela esatea *objektibotasun*aren ulerkerez, aldaerez edo zentzuez hitz egitea izango da. Hori dela eta, zentzuzkoa da ulerkera bakar batez hitz egitea? Adibidez, batetik, Janacken ustez, ulerkerak bestelako diziplinetan modu nahasian zabaltzen direnez, *objektibotasun* terminoa diziplina eta diskurtso zientifiko sozial bakoitzean kontsistentea dela pentsatzea errore bat da (Janack 2002: 276). Bestetik, Douglasen (2004, 2009b) aburuz, *objektibotasun* kontzeptua sinplifikaezina eta berez konplexua da. Horiek horrela, objektibotasun-ulerkerak mugikorrak eta polisemikoak dira, oso konplexua da *objektibotasun*aren ulerkera bakar bat garatzea. Hala eta guztiz ere, aipatutakoaren ondotik, badira batasunaz diharduten pentsalariak. Testuaren helburua hari-mutur horiei heldu eta esanahiaren korapiloa askatzea da. Zer esan da horren inguruan?
Montuschik (2021) proposatutako esanahiaren estrategiaz balia gaitezke. Gogoratu zerrendaren estrategiak barneratzen dituela ingurumariaren (historikoaren edo espazialaren) eta diziplinaren arabera sortzen diren hainbat ezaugarri. Honen aurrean, esanahiaren estrategiak, orokorrean, definizio global bat eskaini nahi du. Hots, izan daiteke definizio bat baliagarria dena edozein testuingurutarako (definizio aldagaitza) edo izan daiteke definizio bat zeina ingurumariaren arabera moldagarria izango den, kasuan kasuko beharrak eta arazoak *harrapatzeko* edo *islatzeko* (*ibid.*). Esanak esan, estrategia horren arabera, *objektibotasun*a hitzaren erabileraren azpian badago ideia edo kontzeptu "zehatz" bat zerrendaren estrategian ez dagoena.
Definizio aldagaitzaren adibide klasikoa Thomas Nagelek (1986) aurkezten zuen *inongo eta inoren ikuspuntua*n (ulerkera metafisikoarekin lotura duena) edo Robert Nozickek deskribatzen duen *aldakortasunik eza*ren ideian aurkitu daiteke. Egun, adibidez, Koskinenek (2018) garatu duen arrisku epistemikoa ekiditearen ideia da interesgarria. Eskuarki, ideia hau da: "X objektiboa da" esatean zera esan nahi da: subjektu epistemiko inperfektuaren izaeratik eratorria izan den arriskua ekidin edo murriztu dugula uste izatea (Koskinen 2018). Ideia horrek definizio aldagaitzarekin baino gehiago definizio moldagarriarekin du zerikusia. Zergatik? Koskinenen definizio moldagarriak, hein batean, aldaketa historikoak kontuan hartzen ditu, eta esanahiaren ideia orokorra *malguago* egiten du; testuinguruak eragina du esanahiaren eraketan, zati batean. Esaterako, zientzialariak garai ezberdinetan hainbat arrisku epistemikori (*biziori*) aurre egin behar izan diote, hortik, objektibotasun-irizpideak ere aldatu dira, baina ideia nagusia arriskuarena da, nahiz eta arriskuaren izaera historikoki aldatu izan den (Daston eta Galison 2007). Hori guztia kontuan hartuta, niri Koskinenen ideia interesatzen zait, batetik, esanahi malgua proposatzen duelako eta, bestetik, lotura zuzena duelako BAIaren gainbeherarekin (areago, maila epistemikoan kokatzen da). Laugarren atalean ideia hori garatuko da, indarguneak eta ahulguneak azpimarratuz.
Kontuak kontu, esanahi orokor bat garatzen hasi aurretik, beharrezkoa izango da, hirugarren atalean, esanahi edo definizio horren izaera deskribatzea eta horren garrantzia edo pertinentzia justifikatzea. Nolakoa da esanahia? Beharrezkoa dugu esanahi orokor bat?
# **3.** *Objektibotasun* **kontzeptuaren esanahiaz, izaeraz eta garrantziaz**
Argitu beharra dago *esanahi* hitza nahitako aukera dela, *definizio* hitza ez da erabiltzen. Testu honetan *definizio* hitza modu honetan ulertzen da: enuntziatu bat (edo enuntziatu kopurua) zeinak argitzen edo zehazten dituen zerbait osatzen duten ezaugarriak. Aldiz, *esanahia*k kutsu *irekia* du, azpian definizio bat egon arren, testuinguru ezberdinetan hainbat modutan uler daiteke. Hau da, igorleak eta hartzaileak eragina izan dezakete eraikuntza semantikoan. Azken ideia horrek ahalbidetuko du *objektibotasun* kontzeptua erabilgarria izatea testuinguru askotan.
### **3.1. Izaera iheskorra.** *Objektibotasun* **kontzeptua** *harrapatzeko* **zailtasunak**
Zer esanahi mota da egokia? Edo nolakoa da esanahiaren izaera? Beharrezkoak eta nahikoak diren ezaugarriak zehaztea zaila da benetan objektibotasunaren kasuan. Horren aurrean, esanahi leunago bat garatzeko intentzioz, honako bi ildo hauek interesgarriak izan daitezke: Wittgensteinek (1999 [1953]) garatu zuen familia-antzen ideia edo Otto Neurathek (1973 [1921]) garatu zuen *Ballung* (aglomerazioa) kontzeptu mota; zehazki, erabilgarria da *Ballungsgebiet* (metropoli-eremua) kontzeptua (Cartwright *et al*. 2022). Ez naiz luzatuko, baina bi ideiak erabili nahi ditut ideia bat justifikatzeko: *objektibotasun* hitzaren esanahia ahula da, baina, aldi berean, edukiz betea.
Batetik, familia-antzen ideia interesgarria da aurreko atalean aipaturiko esanahi malguaren ideia jasotzen duelako. Wittgenstein, *Ikerketa filosofikoa* lanean, *joko* hitzaz ari da. Joko horietako batzuk (musa, futbola, bakar-jokoa, pilota bat airera botatzea eta jasotzea, xakea, korro-jokoak eta abar) aintzat hartuz gero, haien artean antzekotasun-sare bat ikus daiteke; antzekotasun hori graduala da. Wittgensteinen arabera, antzekotasunaren azpian ez dago ezer funtsezkorik, ez dago baldintza nahiko eta beharrezkorik.
Horregatik, ezin da *joko* hitzaren esanahia azaldu funtsezko esanahia emanez eta, normalean, hitz horren erabilera azalduko genuke adibide paradigmatiko (gogoratu zerrendaren estrategia) batzuk emanez. Bide horretatik *joko* deitzen ditugun jarduerek *familia-airea* baino ez dute partekatzen. Horrek ez du esan nahi *joko* hitzaren erabilera hutsa denik, funtsik ez duenik.
Bide beretik, antzekoa gerta dakioke objektibotasunari: objektibotasunaren gaineko ulerkerak antzekoak izan daitezke, baina antzekotasun horren azpian ez dago ezer "esentzialik"; batasun ahula dugu.
Bestetik, *Ballungsgebiet* alemaneko hitzak zera dio: aglomerazio bat da (metropoli-eremua), dentsoa, kontrolagaitza, testuinguruaren araberakoa; biztanle (eta hiriko elementu) asko daude bertan. Askotan ez dago erdiko gunerik, elementu batek bakarrik ez duelako *erdigune* etiketa merezi; ezaugarritalde desberdinek erabilera edo funtzio ezberdina dute. Badirudi ez dagoela legerik mugatzeko testuinguruko zein ezaugarri den beharrezkoa kontzeptua (metropolia) zedarritzeko, ez dago lasterbiderik edo maparik zehazteko testuinguruan zein ezaugarrik balio duen gehien (Cartwright *et al*. 2022). Gauza bera gerta dakioke *objektibotasun* kontzeptuari: objektibotasunaren gaineko ulerkerek badute zerikusia egoera jakinekin, eta denok erabiltzen dugun hitz bat da, baina zaila egiten da ezaugarri edo esanahi bakar bat osatzea, metropoliaren kasuan bezala.
#### **3.2. Osa daiteke** *objektibotasun***aren esanahia? Kontrako ikuspegiak**
Aurreko atalean aipatu bezala, *objektibotasun*aren esanahia osatzeko zailtasunak handiak dira. Badirudi ertz edo alderdi asko dituela, zentzu asko. Areago, testuinguruak ere eragina du berau eratzerakoan. Zer egin? Esanahi orokorraren *utopia* alde batera utzi, kontzeptua ez erabili (beste batez ordeztu) edo esanahi (esan dezagun) ahul bat garatu? Lan honek esanahi ahularen aukera hauspotzeko zimenduak aurkezten ditu modu laburrean. Aurretik, kontrakoa argudiatzen duten bi ildo ezbaian jarriko dira, nire ideia indartze aldera.
Batetik, Ian Hackingen (2015) ustez, esanahi orokor baten ideia baztertu beharko genuke. Hau da, kasuan kasuko edo ingurumariaren araberako ulerkerarekin konformatu beharko genuke. Berak dio bigarren mailako galderak egiteaz (ideia unibertsalez galdetzeaz, esaterako) ahaztu behar dugula eta lokatzetara jaitsi (kasu partikularretara), bertan baitago benetako esanahia, aldakorra bada ere. Hau da, erabil ditzakegula hainbat galdera prozesu bat ebaluatzeko, baina *objektibotasun* hitzaz edo ideiaz baliatu gabe; besterik gabe, ondorio egokietara iritsi garen zehaztea nahiko da. Beraz, etiketa edo label moduko bat soilik da objektibotasuna. Adibidez, ikertu behar da ea ikerlariak edo zientzia-komunitateak bizio epistemikorik duen edo ez. Hortaz, objektibotasuna ez da bertutea, egoera zehatzetan bizio edo zerbaiten falta baino. Hori nahikoa da, erabilgarria delako, Hackingen ustez.
Hala eta guztiz ere, ikuskera horrek arazo bat du: adibidez, "zerbait ezobjektiboa da" esateak tokiren batera eramaten gaitu, nolabaiteko hitzaren ulerkerara; izan daiteke, adibide paradigmatiko batzuetara, bizioen genealogia batera, horiek ekiditeko estrategietara edo horietaz pentsatzeko bideetara; finean, errealitatea ulertzeko saiakera batera. Ondorioz, Hackingen planteamenduan *objektibotasun*aren ulerkera orokor nimiñoa ageri da, nahiz eta berak kontrakoa esaten duen. Hala ere, hurrengo puntuan argituko den moduan, Hackingen estrategia arriskutsua da; ezin dugu onartu *objektibotasun* hitza deuseztatzea infinitu testuinguru daudelako. Zergatik? Badaude hainbat kontzeptu, objektibotasuna kasu, gure mundua eratzeko eta zuzentzeko gaitasuna dutenak, eta, horiek ezabatuz gero, *biluzik* gera gaitezke mundua ulertzeko eta zuzentzeko orduan. Aipatutakoa, 3.3 puntuan aurkeztuko dut.
Bestetik, Brownen (2019) ikuspegiaren arabera, objektibotasuna eta BAIa ez badoaz bat (ulerkera epistemiko klasikoa okerra bada), objektibotasunaz ezin da hitz egin. Brownek berak BAIa ukatzen du, argudioak eskaintzen ditu zientzia balio ez-epistemikoz zamatua dagoela erakusteko. Hala eta guztiz ere, aditzera ematen du objektibotasunak *contrast class* bat izan duela, eta hori BAIa dela. Eta BAIa ezinezkoa bada, *objektibotasun* kontzeptuak jada ez duela zentzurik, ez duelako *contrast class*ik. Bide horretatik, beste kontzeptu bat garatzen du: *zientziaren integritatea*. Ez da nire intentzioa kontzeptu hori garatzea, ez eta eztabaidatzea ere; mahai gainean dagoen eta garrantzitsua den beste kontzeptu bat da, besterik ez, objektibotasunarekin erlazioa duena. Baina ezin du ordezkatu objektibotasuna. Argitu behar da egunerokoan erabiltzen diren hitzak bat-batean gure kosmobisiotik ezabatzea arriskutsua izan daitekeela, mundua ezagutzeko eta moldatzeko baliabideak ezabatzen ditugulako, zientziaren kasuan, ebaluaziorako ezinbesteko tresna bat. Ez hori bakarrik, iruditzen zait aurkeztutako *contrast class* edo baliokidetasun jakin horren indarra ez dela uste bezain garrantzitsua, hau da, BAIa alboratu ostean ere objektibotasunaz hitz egin daitekeela uste dut.
## **3.3. Kontzeptuaren garrantzia, izaera bikoitza: mundu-gida (deskribatu) eta ekintza-gida (arautu)**
Hurrengo atalean ideia bat aurkeztuko dut; ideia horrek aipaturiko esanahi leunen edo ahulen beharrezkotasuna justifikatzea du helburu. Aipatu bezala, *objektibotasun*a egunerokoan erabiltzen ditugun bigarren mailako kontzeptuetako bat da. Bernard Williamsek (1986) mota honetako kontzeptuak, aldi berean, *mundu-gida* eta *ekintza-gida* gisa sailkatzen ditu. Lehenak errealitateko egitateekin du lotura, ekintzarako oinarriak zehazten ditu. Bigarrenak, berriz, ekintzekin edo horien zergatiekin eta norantzarekin du zerikusia. Argudiatzen du kontzeptu potolo horiek gehiegi zehazten edo teknikoegiak bihurtzen baldin baditugu, arriskua egon daitekeela aipaturiko izaera bikoitza galtzeko; eta hori, ikuspegi soziologiko batetik, arriskutsua da, hizkuntz tresna garrantzitsuak baztertzen ditugulako. Berreskuratu dezagun Hackingen argudioa. Hackingek dio objektibotasuna, kasurik onenean,
egoera pluralen baitan diluitzen dela, ezin dela esanahi orokor bat garatu. Williamsen ustez ideia hori ez da egokia.
Hori islatzeko, adibidez, *herritar ona* ideia ekar dezagun eztabaidara. Herritar ona izateko bide asko ditugu; ez hori bakarrik, testuinguru bakoitzean horiek molda edo alda daitezke. Ez dago zerrenda zurrun eta itxi bat, zeinak herritarra zuzentzen duen kasu guztietan ongi jokatzera. Susmoa dut, gainera, zerrenda tekniko eta hertsi bat garatuz gero, agian, egoera jakin batzuetarako tresnarik ez genukeela edukiko, edo egoera berrien aurrean imajinazio moral (egoera berrien aurrean zer egin jakiteko tresna moral) murritza izango genukeela. Areago, zerrenda hori edukiko bagenu ere, ziur aski ez genuke lortuko kasu guztietarako aplikagarria izatea. Hortaz, ez ditugu modu itxian zehaztuak herritar ona izateko arauak edo bideak, baina hiritar denek dakite edo susmoa dute nola izan herritar ona (printzipioz). Azkenik, badirudi aipaturiko ideia edo kontzeptua (*herritar ona*) bikoitza dela: badu *indar deskriptiboa* (errealitatea edo herritar ona zer den ezaugarritzeko ahalmena du), baina, aldi berean, baita herritarra zuzentzeko beharrezko araudiak ere, edo, beste era batean esanda, *ekintzak zuzentzeko* gai da, modu partzialean bada ere.
Horrenbestez, *herritar ona* edo *objektibotasun* kontzeptuak, aldi berean, arauemaileak eta deskriptiboak direla uste dut. Hori argitze aldera, etikan erabiltzen den *hitz trinkoen* eta *ez-trinkoen* arteko bereizketa ekarriko dut hona. Hitz trinkoak (*ausarta* edo *adoretsua*, esaterako) deskriptiboak izateaz gain, arauemaileak (ebaluatzeko gaitasuna dutenak) dira. Adibidez, Anek "Maddi ausarta edo adoretsua da" esaten duenean, bi gauza ari da esaten. Batetik, Maddik duen ezaugarri bat adierazten du, hau da, Maddik egoera batzuen aurrean nola erantzuten duen adierazten du. Bestetik, Maddik duen erantzuteko modu hori positiboki ebaluatzen du, alegia, Maddiren portaera eredu gisa aurkezten du, jarraitzeko modukoa dela adieraziz. Hortik, nire tesia da *objektibotasun* kontzeptuak adierazpen trinkoen izaeraren antza duela, hau da, "X objektiboa da" esaten dugunean, bi gauza esaten ditugu. Alde batetik, ikerketa-prozesuen ezaugarri batzuk (esanahiarekin zerikusia dutenak) ekartzen ditugu gogora. Beste aldetik, ezaugarri horien aldeko apustua adierazten ari gara (ikerketa-modua positiboki ebaluatzen ari gara, etorkizunean errepikatzeko intentzioz). Bide horretan, esanahi bateratua eta arauak batera doaz, beharrezkoa dugu esanahi bat (ahula bada ere). Hackingen ideiaren aurka, erabilgarria izatea ez da nahikoa, mamia behar dugu.
## **4. Arriskuan oinarritzen den** *objektibotasun* **kontzeptuaren esanahi negatiboa. Deskribapena eta mugak**
Koskinenen aburuz (2018), bigarren atalean argitutako Douglasen ulerkeren azpian (baita bestelako ulerkeren baitan ere, 2.2 atalean), "kasu bakoitzak adierazten du edo ulertarazi nahi du existitzen direla hainbat mehatxu eta horiek ekidin edo leundu direla (…) Izaera epistemiko inperfektutik eratorriak diren hainbat arrisku epistemiko identifikatzen dituzte edo/eta horiek leuntzeko estrategiak" (*ibid.*: 8).4 Hau da, ulerkera guztiek argitara ekartzen dutena da hainbat arrisku ekidin edo leundu direla zenbait estrategia erabili ostean. Hortik, Koskinenen arabera, eskuarki "X objektiboa da" esatean zera esan nahi da: "subjektu epistemiko inperfektuaren izaeratik eratorria izan den arriskua ekidin edo murriztu dugula uste izatea" (*ibid.*: 9).5 Hots, objektibotasunaren esanahia arrisku epistemikoan sostengatzen da, eta subjektu epistemiko inperfektuak garelako sortzen da. Badirudi, ahal den heinean, hainbat testuingurutan arrisku horiek identifikatzeko, ekiditeko edo ezabatzeko prozesuak objektibotasunarekin lotzen direla.
Nola azaldu daiteke arrisku hori? Zein da jatorria? Horretarako, Daston eta Galisonen (2007) ideiaz baliatzen da Koskinen. Ideia honako hau izan daiteke: objektibotasunaren gaineko ulerkeren azpian subjektibitate zientifikoa eta horren inguruan sortu diren ardurak edo kezka epistemikoak kokatzen dira. Bide horretatik, historikoki, objektibotasunaren joera arauemailea subjektibotasuna ekiditeko nahiak edo beharrak sortu du. Objektibotasuna, beraz, akats subjektiboetatik eratorritako kezken ondorioa eta arau-eraketa da. Esan daiteke objektibotasunaren gaineko ulerkeren azpian hainbat bizio epistemiko gainditzeko ideia dagoela, Daston eta Galisonen aburuz. Bizio epistemiko horiek kaltegarriak dira zientziarentzat eta gizartearentzat. Hortik, bi galdera sortzen dira. Batetik, bizio epistemikoak subjektuak soilik sortzen edo pairatzen ditu? Bigarren galdera aurkeztu aurretik, ideia bat ekarri nahi dut hona. Egungo eztabaidetan, bizio epistemikoak edo arriskuak balio ez-epistemikoekin lotzen dira. Badirudi horiek direla objektibotasunaren presentzia edo faltaren seinaleak. Beraz, bigarren galdera hau litzateke: balio ezepistemiko oro arriskutsua da?
Lehenengo galderari dagokionez, arriskua subjektiboa ez ezik kolektiboa izan daiteke (Longino 1990, 2002). Hortaz, objektibotasuna ezin da subjektibotasunarekin soilik lotu. Arriskua zabalagoa da, banakoa eta taldea hartzen ditu kontuan. Har dezagun, adibidez, Lysenko kasua. Lysenko edo Stalinek, esaterako, genetika mendeliarra baztertu zuten doktrina marxistarekin bat ez zetorrelako (talde ideologia totalitarioa). Bigarren galderari dagokionez, berriz, sarrera atalean argudiatu da balio ez-epistemiko oro ez dela negatiboa, hots, balio ez-epistemikoek eginkizun legitimoa izan dezaketela eta
<sup>4</sup> [Each case indicates or wants to imply that there are several threats and that they have been avoided or mitigated (…) They identify a series of epistemic risks due to the imperfect epistemic character and/or strategies to mitigate them.]
<sup>5</sup> [Consider that the risk from imperfect epistemic subject condition has been avoided or reduced.]
epistemikoki mesedegarriak izan daitezkeela (Douglas 2004, 2007, 2009b). Aipatutako azkena islatzeko bi adibide gehiago. Batetik, Greg Luskek (2020) erakutsi du aldaketa klimatikoaren erakundeek, tokiko komunitate txikien etorkizuna aurreikusteko modeloak erabiltzeko orduan, balio ez-epistemikoetan oinarritutako judizioak egiten dituztela, modeloen bitartez lortzen dituzten informazio-konbinazioak nola erabili zehazteko. Erabakiek etorkizun ilunagoa (katastrofe klimatikoen areagotzea) edo argiagoa (klimaren egonkortasuna) aurresan dezakete; ez hori bakarrik, sortutako etorkizuneko egoerak balio ez-epistemiko ezberdinen arabera ere mamitzen dira. Adibidez, interes ekonomikoengatik klimaren egonkortasuna errazten duten modeloak edo konbinazioak erabil daitezke, tokiko komunitate txikiak bigarren maila batean utziz (kontsideratu aurreikuspenak ez direla oso positiboak, baina petrolio-enpresek, hori estaltzeko, modelo optimistenak aukeratzen dituztela). Baina hori da errealitate osoa? Guztion interesak, modeloen aniztasunaren aurrean dugun zintzotasunak, ez dakar ikerketa-eremuaren zabaltzea? Bestetik, ekonomialariek langabezia bezalako arazo mardul bati garrantzi gehiago edo gutxiago eman diezaiokete ikerlariek kontzeptua mugatuz edo zabalduz (Schroeder 2019). Kontzeptuaren ezaugarritzearen arabera izango dugun leiho epistemikoa zabalagoa edo estuagoa izango da, eta hori erabaki ezepistemikoa ere izan daiteke. Bi kasuek erakusten dute balio ez-epistemikoek izan dezaketela jarduera edo erabilera positiboa, eta, ondorioz, abantaila epistemikoa ekarri.
Bide horretatik, Koskinenek (2018) subjektibitateaz edo bizio epistemikoez baino gehiago balio ez-epistemiko negatiboez hitz egiten du. Batetik, arriskua subjektiboa eta kolektiboa delako eta, bestetik, balio ez-epistemiko oro ez delako negatiboa edo arriskutsua, baldin eta erabilera legitimoa baldin badu. Eta hori guztia batzeko, arrisku epistemikoaren ideiaz baliatzen da (Biddle eta Kukla 2017). Horrenbestez, objektibotasunaren nozioa negatiboa da, arrisku epistemikoa leuntzeari edo ekiditeari lotzen zaiolako.
Arrisku horiek ikerketetatik eratorriak diren arriskuak dira, direnak direla ere. Hala nola ilusioak, idiosinkrasia, subjektibitatea, hainbat isuri kognitibo mota, balio ez-epistemikoen erabilera kolektibo negatiboa, aurreiritziak, interesak… Joera horiek guztiek hainbat modutan eragiten dute ikerketa-prozesuetan, praktika zientifikoan edonon agertzen dira (*ibid.*). Alabaina, Koskinenek ez ditu arrisku epistemiko guztiak kontuan hartzen: "… behaketarekin lotutako arrisku epistemikoetatik behatzaile gisa ditugun urritasunetik eta akatsetatik eratorriak soilik kontsideratzen dira" (Koskinen 2018: 9).6 Esaterako, ez du kontuan hartzen eskasa den tresneria baten funtzionamendua, ez dagokio objektibotasunari. Tresneriaren egokitasunaren inguruko eztabaida auzi tekniko soila litzateke. Horrela, bada, Koskinenek deskribatzen duen
<sup>6</sup> [The epistemic risks associated with observation are considered only.]
akatsa ez dago arlo teknikoari lotua, ezagutza-prozesu zehatzekin du lotura; esaterako, alderdikeriarekin edo aurreiritzi pertsonalekin edo kolektiboekin, zuzenean eragiten duten balio ez-epistemikoekin, edo modu desegokian zehaztu eta definitu diren balio epistemikoekin.
Ildo horretan, era askotako estrategiak garatu eta erabiltzen dira arrisku epistemikoa "kontrolatzeko", ikerketa objektiboagoa izateko. Arriskuaren nozioak barneratzen dituen ulerkerak ikerketa-prozesuak, komunitatea, metodoak edo ezagutza-baieztapenak fidagarri7 egiten ditu. Hau da, Fineren (1998), Schemanen (2001) eta Douglasen (2004, 2009b) ustez, objektibotasunaren gaineko hainbat ulerkeraren azpian fidagarritasunaren ideia aurkitzen da, oso modu leunean batasun nimiño bat bermatzen duena: "fidatzen naiz, eta zuk ere beharko zenuke" (Douglas 2009b: 123).8 Fineren aburuz:
Kasu guztietan kontua da ea objektibotzat jotzen diren prozesuek produktuaren fidagarritasuna areagotzen duten. (…) Objektibotasunaren ulerkera guztiek objektibotasuna esaten zaion horretan duten fidagarritasunaren ideia gogorra dute komun. Ikerlari, prozedura edo aurkikuntza bat objektiboa dela esatea da aipaturiko zera horietako bakoitza fidagarria dela era ahaltsuenean. (Fine 1998: 19)9
Bide beretik, Douglas ere fidagarritasunaz ari da; objektibotasunaren gaineko ulerkerek funtzio limurtzaile bat dute komun:
*Objektibotasun*a baieztapen baten fidagarritasun oinarri konpartituari erreferentziatzia egitea bezala ulertzen badugu, modu edo bide asko ditugu baieztapenari objektibotasuna esleintzeko. (…) Objektibotasunaren konplexutasuna ez da ahultasun bat, sendotasun seinalea baizik; izan ere, objektibotasunaren gaineko ulerkerak nahasteak teoria jakin baten fidagarritasuna areagotu dezake. (…) Objektibotasunaren aldaera guztiek komun dituzte fidagarritasun inperatibo gogorra eta limurtzeko aholkua: baieztapen (pertsona) honetaz fidatzen naiz eta zuk ere fidatu beharko
<sup>7</sup> Koskinenek bi fidagarritasun mota bereizten ditu: *trust* eta *reliance*. Lehenaren erabilera Finek (1998), Douglasek (2004, 2009b) eta Schemanek (2001) egiten dute. Bigarrenarena, aldiz, Koskinenek (2018). Lehenaren kasuan, pertsonez edo komunitateez fidatzen gara, ez prozesuez edo emaitzez. Fidagarritasun mota hori (*trust*) zintzotasunarekin edo plano emozionalarekin lotuta dago, hortaz, traiziona daiteke. Bigarren fidagarritasun mota (*reliance*) dependentzian oinarritzen da, teknologiaz edo kolaboratzaileez fidatzen gara; fidagarritasun hori egiaztapen edo test askoren ostean garatzen da. Hortaz, desengaina gaitezke. Testuan erabiltzen den *fidagarritasun* hitza gertuago dago bigarren definiziotik.
<sup>8</sup> [This claim of I trust this, and you should.]
<sup>9</sup> [In every case the question is whether a process marked out as objective mask for trust in the product. (…) What holds all these aspects of objectivity together is the strong sense of trust in what is called objective. To say researcher, a procedure, or a finding is objective is to say that each of these things is trustworthy in a most potent form.]
zenuke. Hori da objektibotasunaren erabilera guztiek komun dutena. (Douglas 2009b: 123)10
Naomi Scheman (2001) ere bide beretik doa. Haren arabera, baieztapen bat objektiboa dela aitortzen dugunean, baieztapenak autoritate zientifikoa duela adierazten dugu eta, aldi berean, besteek ideia hori onartu beharko luketela adierazten. Izan ere, batetik, gehiengoak baieztapen zientifikoak ezin ditu modu independentean egiaztatu; bestetik, askok zentzuzko edo arrazoizko argudioak dituzte zientziaz ez fidatzeko. Horregatik, zientzia-komunitateak baliabideak bermatu behar ditu publiko orokorrak zientziaren fidagarritasunaz hausnartu dezan. *Dependentzia epistemikoa* (pertsona batek dena ezin ezagutzea) gainditzeko, konfiantza epistemikoa eratu behar da; arrazoi onak eraiki behar dira horretarako (publiko orokorrarentzat eta adituentzat, bestelako zientzialarientzat). Arrazoi on bat objektibotasunaren ulerkera negatiboarena da, hots, arriskua kontrolatzearena. Hori da erdigunean kokatu behar dena, Koskinenen aburuz. Fidagarritasunaren ideiaren azpian, arriskuaren identifikazioa eta kudeaketa dago, hortik, Koskinenek fidagarritasunaren ideia bigarren planoan kokatzearena.
Edozein modutan ere, arazoak daude fidagarritasunaren ideiarekin (Koskinen 2018, Reiss eta Sprenger 2020). Kasua: objektibotasuna ez doa beti fidagarritasunarekin bat, fidatzea "okerra" izan daitekeelako. Fida gaitezke pertsonez, baieztapenez, teoriez edo prozesuez, baina, aldi berean, epistemikoki susmagarria izan daiteke ekintza hori, fidagarritasunaren arrazoiak eskasak edo partzialak izan baitaitezke. Adibidez, batetik, kraniometria eta arrazakeria justifikatzeko eginiko saiakera zientifikoak. Ezagunak dira, baita ere, tabakoaren eta biriketako kantzerraren arteko lotura kausalaren ikerketen aurkako ikerketak; ikus Naomi Oreskesen eta Erik M. Conwayen lana (2011, 2. kapitulua). Bestetik, hainbat testuingurutan emakume adituez ez da fidatu gizartea, errezeloz begiratu izan ditu (Koskinen 2018: 9). Azkena zientziaren filosofian langai den injustizia epistemikoarekin lot daiteke (ikus Fricker 2007). Horregatik, fidagarritasuna ez da beti edo modu absolutuan ikerketa zientifikoaren objektibotasunaren adierazgarri. Hori irudikatzeko, bi bide banatu ditzakegu. Bat, arrazoi onak izan ditzakegu fidagarritasun kalitatea edo maila indartzeko edo bi, arrazoi eskasak izan ditzakegu. Zalantzarik gabe lehenak du zerikusia objektibotasun maila altuarekin. Edonola ere, arrazoi onek badute zerbait komun? Koskinenen ustez, bai. Arrazoi on horiek erlazio estua izango dute arrisku epistemikoak identifikatzearekin, leuntzearekin
<sup>10</sup> [If we understand objectivity as indicating a shared basis of trust claim, we have multiples bases on which to draw in our ascription of objectivity to the claim. (…) The complexity of objectivity is not a weakness, but a strength, for the aspects of objectivity can work together to reinforce our sense of trustworthiness of a claim. (…) Common to all the uses of objectivity is this sense of strong trust and persuasive endorsement, this claim of I trust this, and you should too. It is this commonality that underlies the usage of objectivity in its various guises.]
edo ekiditearekin; estrategiak eratzearekin. Hots, objektibotasuna modu negatiboan ulertzearekin. Horrenbestez, "X objektiboa da" baieztapenak fidagarritasun kalitatea handitzen du, arrazoi onak ditugulako pentsatzeko arrisku horiek kudeatu direla. Horrela, fidagarritasun-ulerkera positiboaren (sinesgarritasun inperatiboaren) atzean objektibotasunaren ulerkera negatiboa dago, arriskuen kudeaketarena. Hor esanahiaren arazoari emandako irtenbide posible bat.
Dena dela, Koskinenek aurkezten duen eta arriskuan oinarritzen den ulerkera negatiboa nahikoa da zentzu guztiak deskriptiboki batzeko? Nolakoak dira arrazoi on horiek? Arrisku epistemikoak identifikatu edo horiek leuntzeko estrategiak garatu diren ustean soilik oinarritzen al dira? Lan honetan erantzuna ezezkoa dela argudiatuko dut, fidatzeko arrazoiak, ikuskera negatiboan ez ezik, positiboan ere eraikitzen direla argituz. Hau da, balio ezepistemiko legitimoak identifikatzean eta horiek barneratzeko estrategiak garatzeko orduan ere arrazoi onak ditugu baieztapen zientifikoez fidatzeko. Horren aurrean, batek esan dezake balio ez-epistemikoen erabilera egokia sustatzeko arrazoia arrisku epistemikoa ekiditea dela, horiek leuntzeko beste bide bat besterik ez dela balio ez-epistemiko legitimoen erabilera positiboa edo aktiboa. Ideia hori, zati batean, egokia da. Egia da arriskua ekiditeko estrategiak balio ez-epistemiko (edo epistemiko) positiboen erabilera legitimoan oinarritu daitezkeela. Koskinenek berak (2021, 2023) ere lantzen du alderdi hori; esaterako, zientziak partaidetza sozialetan (balio ez-epistemikoen erabilera egokian, besteak beste) oinarritu behar duen ideia babesten du. Partaidetza hori izan daiteke objektibotasuna areagotzeko edo berau arriskuan jartzeko (balio ez-epistemikoen egokitasunaren arabera). Kontuak kontu, ni haratago noa. Nik esan nahi dudana zera da, estrategiak eta esanahia batera joan daitezkeen arren, objektibotasuna ez dela soilik arriskua ekiditea, zientzia positiboki eraikitzea ere bada. Balio ez-epistemiko positiboak izan daitezke tresna "epistemiko" bat. Hau da, *objektibotasun*aren esanahiak ez du soilik ihesaldi bat irudikatzen, ekarpen positibo bat ere bai gure ikerkuntzarako. Balio ez-epistemikoak positiboak diren heinean, baliagarriak dira (berez), beraz, inolako arriskurik gabe barneratu behar ditugu (legitimoak baldin badira). Hori da gure ikerketaren izaera, ez dago besterik. Balio ez-epistemikoak gure bidelagunak dira (edo ez), beraien mugekin eta arriskuekin, beste tresna bat gure mundua ulertzeko eta ezagutzeko (zientzian balio epistemikoek lehentasuna duten arren). Horien legitimitatea da auzi konplexua, baina ikertu beharrekoa objektibotasunaren esanahi osoa ulertu nahi baldin badugu.
Horregatik, balio ez-epistemikoen izaerari erreparatu behar diogu, izaera bikoitza azpimarratuz: negatiboa eta positiboa. Balio ez-epistemikoak ez ditugu kudeatzen arriskutsuak izan daitezkeelako soilik, baizik baita epistemikoki mesedegarriak izan daitezkeelako ere; berez izan daitezke onak ikerketarako. Esaterako, argi dago eztabaida irekiak eta demokratikoak ahalbidetzen
baldin badira, zientzia epistemikoki aberastu egingo dela (kasuan kasu). Baina zergatik sustatu eztabaida irekiak eta demokratikoak? Eztabaida dogmatikoen eta itxien (arriskuen) aurrean gardentasuna eta irekitasuna sustatzeko ala benetan horrelako eztabaida-ereduak epistemikoki eta etikoki mesedegarriak direlako? Lehena gerta daiteke; aldiz, bigarrena ofizioz sustatu beharko luke zientzia-komunitateak, baldin eta zientzia bertutetsua nahi badugu. Hori horrela, "zientzia ona" balio ez-epistemiko legitimoez edo positiboez zamatua egon daiteke, horiek izan daitezke arrazoi onak zientziaz fidatzeko, zientzia osatzeko. Hori da objektibotasuna.
Horrenbestez, zientzia objektiboa izango da arriskuak ekiditen baldin baditu eta, aldi berean, zuzenean, hainbat bertute edo ezaugarri on sustatzen baldin baditu. Hau da, ikuskera negatiboaz gain, zientzia epistemikoki egiteko hainbat ezaugarri kuantitatibo eta kualitatibo positibo daude (behar ditugu), horietako bat balio ez-epistemiko legitimoen erabilerari dagokio. Nolakoa litzateke, bada, objetibotasunaren esanahi posiblea? Objektibotasunaren esanahia balio ez-epistemikoen kudeaketa positiboan eta negatiboan sostengatzen da, hainbat testuingurutan balio ez-epistemiko negatiboak leuntzeko eta ez-epistemiko positiboak barneratzeko estrategia eta bideak lotzen dira objektibotasunarekin. Hurrengo ataletan (5 eta 6) ikuskera positiboaren garrantziaz arituko naiz; zehazki, balio ez-epistemiko positiboez jardungo dut, zati batean.
# **5. Ikuskera positiboan sakontzen**
Eguneratzeko. Ulerkera negatiboa prozesuan gerta daitezkeen eta epistemikoki kaltegarriak diren elementuen leuntzeaz edo ekiditeaz aritzen da. Aldiz, ulerkera positiboak adierazten du prozesua objektibo egiten duten hainbat abantaila, elementu eta estrategia epistemiko, aurreko atalean aipatu moduan, hainbat bertute edo ezaugarri on sustatu direla. Atal honetan, erakutsi nahi dut, edo indartu nahi dudan ideia da, biak ala biak direla beharrezkoak objektibotasunaren esanahi orokor bat eratzeko, teoria eta azalpen zientifikoez fidatzeko arrazoi onak eraikitzeko. Horretaz gain, balio ez-epistemiko positiboen legitimitateaz pentsatzeko hiru bide zabalduko ditut. Horretarako, Douglasek (2004, 2009b) aurkezten dituen objektibotasunaren gaineko ulerkeren ikerketa labur bat egingo dut (bost landuko ditut; 2.2 puntuan ere aipatu ditut laburki), bertan izaera bikoitzaren aztarnak topatzeko intentzioz.
Koskinenen (2018) aburuz, ulerkera horiek komun duten ideia arrisku epistemikoarena da. Horren aurrean, hemen deskribatuko dut hori ez dela objektibotasunaren gaineko ulerkeren argazki osoa. Argudiatuko dut objektibotasunaren gaineko ulerkerek balio ez-epistemiko positiboen erabilera aktiboa ere komun dutela. Balio ez-epistemikoen bost erabilera positibo horiek zientzia epistemikoki egiteko hainbat ezaugarri kuantitatibo eta kualitatibo eskainiko dituzte. Guri dagokigu legitimazioaren estrategiak ongi argitzea, horiek ongi azaltzea eta zedarritzea. Hurrengo puntuetan, batez ere, alderdi positiboan zentratuko naiz. Alderdi negatiboari edo arriskuei dagokienez, hainbat ildo aurkeztu ditut hirugarren eta laugarren ataletan (adibideak ere deskribatu ditut). Informazio gehiagorako ikus, esaterako, Biddle eta Kukla (2017) eta Elliot (2022), edo arriskuan oinarritutako objektibotasunaren gaineko ulerkeren hainbat aurkezpen, adibidez, Janack (2002), Daston eta Galison (2007), Gaukroger (2012), Burch eta Furman (2019) eta Reiss eta Sprenger (2020). Guztiek, orokorrean, nahiz eta balio ez-epistemiko positiboen erabileran zantzuren bat ager daitekeen, balio ez-epistemiko negatiboak leuntzearekin lotzen dituzte objektibotasunaren gaineko ulerkerak.
### **5.1. Zergatik ez da nahikoa ikuskera negatiboa? Ulerkera positiboaren aztarnak**
Ezin uka daiteke Koskinenek Douglas interpretatzeko modua, aurretik esan den moduan, alde batetik, egokia dela. Koskinenek (2018) adierazten du Douglasek (2004, 2009b) aurkezten dituen ulerkerek arriskuaren ideia dutela komun. Hala eta guztiz ere, ideia horrek ez du argazki osoa eskaintzen, nire aburuz. Douglasek, aurkezten dituen ulerkera bakoitzaren segidan, hainbat hausnarketa egiten ditu, interesgarriak izan daitezkeenak objektibotasunaren alderdi positiboa lantzeko, hots, balio ez-epistemikoen legitimazioaz jarduteko; edo arriskuan oinarritzen den ulerkeraren mugak argitara ekartzeko. Hurrengo lerroetan zuzenean Douglasek aurkeztutako ulerkerak ikertuko ditut.
(1) Batetik, inpartzialtasunaren (*detached objectivity*) eta BAIaren (*valuefree ideal,* VFI) inguruko hausnarketa. Lehenaren arabera, ikerlariak ikerketa-objektuarekiko edo -eremuarekiko distantzia hartzeak (balio ez-epistemikoek ezin dute ebidentzia ordezkatu) prozesua objektiboagoa egiten du. Bigarrenaren arabera, balio ez-epistemiko oro prozesuetatik (barne-zientziatik) kanporatu behar da. Bi kasuetan helburua balio ez-epistemikoak leuntzea da; objektibotasuna zerbaiten falta da, izaera negatiboa du. Horren aurrean, Douglasek argi uzten du, adibidez, BAIa akats bat dela; ez dira zertan balio ez-epistemikoak kanporatu (noski, negatiboak bai), desiragarriak eta mesedegarriak izan daitezkeelako (Douglas 2003). Hortaz, objektibotasunaren ideia ez da soilik balio ez-epistemikoen leuntzean edo ezabatzean sostengatzen, baita horien erabilera onartzean ere. Kezka sortzen da balio epistemikoen eginkizun legitimoa definitzeko orduan. Bide horretan, Douglasek ideia bat aurkezten du: balio ez-epistemikoek ezin dute ebidentzia ordezkatu, zaindu egin behar da balio ez-epistemikoen eginkizuna: "Irrazionala da ebidentzia aintzakotzat ez hartzea, baina ez da irrazionala, adibidez, zenbait
akatsi garrantzi gehiago ematea (eta, ondorioz, ardura handiagoz saihestea) edo ikerketa-bide jakin bat hautatzea norberaren interesengatik" (Douglas 2004: 10).11 Areago:
Zientzialariek ikasi behar dute negoziatzen bakoitzaren arrazoibideak kaltetzeko balioak onartzearen (adibidez, proba garrantzitsuak alboratzea, desiragarria den ebidentzia soilik onartuz) eta erabaki garrantzitsuetan balioak modu egokian erabiltzearen (besteak beste, ziurgabetasunaren garrantzia kontuan hartzearen) arteko marra lausoa bezain garrantzitsua. (*Ibid.*: 9-10)12
Badirudi balio-judizioen izaera eta legitimitatea ongi argitu behar dela, baldin eta erabilera positiboa mesedegarria izatea nahi baldin badugu. Horrenbestez, arriskua ekiditeaz gain, balio ez-epistemikoen erabileraren inguru-hautuak eta -erabakiak egokiak izan daitezen bermatu behar da. Hau da, balio ez-epistemikoen *eginkizuna* ongi definitu behar da. Auzia eginkizuna nolakoa den, edo izan behar duen, definitzea litzateke. Hori izan daiteke lehen irizpidea balio ez-epistemikoen legitimotasuna ebaluatzeko, balio ezepistemikoen eginkizuna ikertzea.
(2) Bigarrenik, balio-neutralitateaz (*value-neutrality*) ari da Douglas. Neutralitatea honela ulertu izan dela aitortzen du: hainbat balio ez-epistemiko jokoan daudenean, edozein motatako balio ez-epistemikorekiko eraginetatik aske egotea, alde batera uztea aukera guztiak. Kasu honetan ere, objektibotasunaren gaineko ulerkera negatiboa aurkezten du, zerbaiten (balio ezepistemikoen) falta moduan. Baina ikuskera hori posible edo desiragarria al da? Douglasen aburuz, ez. Esaterako: "Hainbat kasutan balio-neutralitatearen posizioa gaitzesgarria izan daiteke" (*ibid.*: 11).13 Hortaz, jarrera zentrista edo orekatua ez da beti onena edo onargarria. Adibidez, balio arrazisten edo sexisten aurrean, balio-neutralitatea ez da ideia ona. Ez hori bakarrik, esan bezala, zientzia onak beharrezkoak ditu berezko hainbat ezaugarri edo bertute etiko, epistemikoki mesedegarriak izan daitezkeelako. Aktiboki balio ezepistemiko positiboak sustatu eta lehenetsi behar dira zientzia-komunitatean, zientziak desira eta behar dituelako ezaugarri positiboak. Horrenbestez, ezinbestekoa da balio ez-epistemikoen egokitasun morala ere auzitan jartzea; arrazoi moral onak osatu behar ditu zientzialariak, hortaz, hausnarketa *axio-*
<sup>11</sup> [It is irrational to simply ignore evidence, but it is not irrational, for example, to consider some errors more serious than others (and thus to be more assiduously avoided) or to choose a particular avenue of investigation because of one's interests.]
<sup>12</sup> [(…) Scientists must learn to negotiate the fine but important line between allowing values to damage one's reasoning (e.g., Blotting out important evidence, focusing only desired evidence, etc.) and using values appropriately to make important decisions (e.g., to weigh the importance uncertainties).]
<sup>13</sup> [Sometimes a value-neutral position is unacceptable.]
*logikoa* beharrezkoa izango da. Hausnarketa hori noren esku dagoen edo nola garatu behar den ikertzea litzateke auzia. Hau izan daiteke bigarren irizpidea balio ez-epistemikoen legitimotasuna ebaluatzeko, balio ez-epistemikoen egokitasuna neurtzeko hausnarketa axiologikoa egitea.
(3) Hirugarrenik, Douglas *prozesu objektiboez* (*procedural objectivity*) ari da, nahi bada, prozesu sozielez. Hau da, hainbat prozesuk edo prozedurak uniformetasuna eta homogeneotasuna bilatzen dute; adibidez, estandarizazioak, normalizazioak, kuantifikazioak, errepikagarritasunak edo prozedura automatikoek. Dirudienez, uniformetasunak edo homogeneotasunak prozesuan azal daitezkeen balio-judizioak edo banakoen idiosinkrasia leuntzen dute, hortaz, objektibotasuna areagotzen dute. Hemen ere, ikuskera negatiboa da, zenbait arrisku ekidin behar dira ikerketa objektiboa izateko. Hala ere, Douglasen aburuz, nahiz eta uniformetasun- eta homogeneotasun-nahiak balio ez-epistemiko pertsonalak leuntzeko gaitasun handia duen (beti egongo dira hutsuneak), ez du balio ez-epistemikoen presentzia uxatzeko gaitasun absoluturik. Berriz ere, balio ez-epistemikoen kudeaketa zabalagoa behar dugu. "Idiosinkrasia ekiditeak, konfiantza publikoa ahalbidetzearekin batera, ez du bermatzen balio ez-epistemikoak ezabatzea. Banakoen balioen ordez, balioak prozesuetan bertan kodetuta daude" (*ibid.*: 13).14 Hau da, esaterako, prozedura bera egon daiteke taldean sortzen diren balio ez-epistemikoz bustita (Douglas 2004: 12-13).
Beraz, uniformetasun- eta homogeneotasun-arauek balio zehatzak islatu ditzakete. Horrek bultza gaitzake, adibidez, beste kasuren batean baztertuko ez genituzkeen ebidentziak baztertzera, aipatu prozesuengatik, talde presioagatik. Hori dela eta, *modu sistematikoan* eta *koordinatuan*, aipatu prozesu objektiboetan balio ez-epistemiko positiboak modu kritikoan eratu eta sustatu behar ditugu; horrek ikerketa objektiboagoa egingo du eta, aldi berean, zientzia ona egiteko ezaugarri edo bertute jakin batzuk bermatuko ditu. Jokoan dagoena da ustezko uniformetasun- eta homogeneotasun-prozesuak hainbat interes negatiboren menpe ez egotea edo horiek balio ez-epistemikoen zama positiboa izatea.
(4) Laugarrenik, erabaki eta emaitzen inguruko batasunak ere objektibotasuna areagotzen duen ideiaz ari da Douglas: *subjektuartekotasuna* edo batetortzearen objektibotasuna (*concordant objectivity*). Quinek (1992) ere argitu zuen: ikerketa objektiboa subjektuartekotasun-irizpideak eratzen du. Ideia horren muinean zera dago, banakoen balio-judizioak zuzenean leundu edo ekiditea baino gehiago (izan daiteke helburua ekiditea eta leuntzea ere), ikerlarien arteko adostasunak eratzea da objektibotasun-bermea; kutsu positi-
<sup>14</sup> [The elimination of idiosyncrasies, while enabling public trust, does not ensure the elimination of values, however. Instead of individual values, the values are encoded in the processes themselves.]
boa du. Zenbat eta adostasun zabalagoa, ikerketa objektiboagoa izango da. Ideia interesgarria den arren, hainbat arazo ditu. Kontsentsuaren falazian ez erortzeko eta adostasuna benetan nabarmena edo aipagarria dela ziurtatzeko, batetik, zer-nolako baldintzetan gertatzen da adostasuna? Esate baterako, bermatu dira egitura demokratikoak erabakiak hartzeko orduan? Bestetik, adostasunak ez du zertan erreala izan, talde-ilusioak izan daitezke horren kausa eta, "behatzaileek gertaera epistemikoari dagokionez garrantzitsuak ez diren hainbat balio ez-epistemiko parteka ditzakete" (Douglas 2004: 14).15
Antza denez, zaila egiten da balio ez-epistemikoek taldeko erabakietan eragin (positiboa edo negatiboa) izan dutela ohartzea eta egiaztatzea. Gerta daiteke erabakietan parte hartzen duten aktoreek hainbat balio ez-epistemiko negatibo bultzatzea, eta erabaki intersubjektiboek arazoak sortzea. Horregatik, bat-etortzearen objektibotasunean ere balio ez-epistemikoen kudeaketa positiboa beharrezkoa da, arriskuez haratago, ikerketa egokia izan dadin, balio ez-epistemiko egokiak barneratzea abantaila izan daitekeelako. Hori guztia aurrez zehaztu beharko litzateke, ikerketa-praktika egokien oinarria izan beharko luke; modu horretan, zientziak *ofizioz* ezaugarri positiboak sustatuko lituzke, eta ikerketaren objektibotasun maila areagotuko luke.
(5) Bosgarrenik, fokua adostasunean baino gehiago parte-hartzaileen arteko eztabaida irekietan kokatzen da. Kasu honetan, Douglas *interakzio-objektibotasuna*z (*interactive objectivity*) ari da. Hemen ere, arazoak gerta daitezke. Aurreko paragrafoetan aipatu bezala, nork hartzen du parte eztabaida horietan? Zer-nolako baldintzak zehaztu behar dira interakzio egokiak ahalbidetzeko? Zer garrantzi du lekukotasunak egoera honetan? Galdera horien erantzunaren zati handi batek balio ez-epistemikoen legitimazio positiboarekin du zerikusia. Bide horretan, balio ez-epistemikoekiko *ikuspegi sistemikoa* ezinbestekoa da, hau da, estrategiak garatu behar dira modu sistematikoan, prozesu zientifikoak antolatzeko eta zuzentzeko. Bide bat balio ez-epistemiko legitimoak barneratzeko estrategia-bideen diseinuan eta aplikazioan dago. Esaterako, eztabaida demokratikoak eta irekiak bermatzea, ikerketa objektiboagoa eginez. Bide batez, aipatu behar da ez dela nahikoa zientzian aniztasuna ahalbidetzea, esaterako, emakume edo trans zientzialari gehiagori ateak irekiz (ere), baizik eta emakume- edo trans-identitateak gizartean eta zientzian oztopo edo traba izan ez daitezen (ez direlako) lan egin behar dugu.
Hala ere, arazoak gehitzen dira. Adibidez, parte-hartzaileen ezaugarriak nola neurtuko dira? Konpetentzia mailak zehaztuko du? Ez lukete gehiegizko estandar uniformeek parte-hartzaileen aniztasuna mugatuko? Badirudi aniztasun maila baxuak emaitza desegokiak garatu ditzakeela, parte-hartzaileen balio ez-epistemikoen amalgama ere baxua delako. Hortaz, dibertsitate baxuak aurreiritzi zehatzak sortu ditzake. Horren aurrean, eztabaida-testuingu-
<sup>15</sup> [Observers may share non-epistemic values that are not relevant to the epistemic fact.]
ruak sortzeko estrategiak eta bideak eratu behar dira, horien izaera ez-epistemikoa (eta epistemikoa) eratzeko. Hau da, Douglasen aburuz, "hemen puntu nagusia da interakzio-objektibotasunerako funtsezkoak direla ikerlarien arteko elkarrekintzaren kalitatea eta elkarrekintza horietarako baldintzak" (*ibid.*: 15).16 Gehituko nioke zientzialarien estatus osoa, hau da, talde baztertuek arazo gehiago dituzte eguneroko lan zientifikoa egiteko; adibidez, instituzio arrazistei eta matxistei aurre egiteko. Aipaturiko tentsioagatik, bat-etortze eta interakzio-objektibotasunak ezin du bermatu balio ez-epistemikoak guztiz garbituko direnik zientzian. Ez hori bakarrik, horien erabilera positiboa (eta legitimoa) lehen planoan kokatu behar da.
Horregatik, hirugarren irizpide bat behar dugu hirugarren, laugarren eta bosgarren ulerkerak barneratzen dituena. Lotura zuzena du balio ez-epistemiko positiboen ebaluazio sistemikoarekin. Adibidez, estandarizazioa edo normalizazioa talde-aurreiritziez kutsatuak egon ez daitezen, balio ez-epistemiko egokiak taldean adostearekin (hirugarren ulerkera); adostasuna nabarmena eta esanguratsua izan dadin, parte hartzera deituak dauden partaideek dakartzaten balio ez-epistemikoak hausnartzearekin (laugarren ulerkera); zientzialarien elkarrekintzak edo eztabaida-guneak osatzearekin eta ebaluatzearekin (bosgarren ulerkera). Egitura zientifikoak balio ez-epistemikoen ebaluazioa sistematikoki eta taldean zein baldintzatan egingo duen ikertu behar da.
Arestian aipatutakoagatik, prozesuen baitan arriskuen aurkako estrategiak eta identifikazioak gauzatzea ez ezik, balio ez-epistemikoen legitimazioaren inguruko hausnarketa ere ezinbestekoa da. Saiatu naiz, Douglasen lanaz baliatuz, bost bide aurkezten, aipatutakoa justifikatzeko. Egia da Koskinenek (2023) hainbat irizpide garatzen dituela arriskua ekiditeko; horien artean, balio ez-epistemiko legitimoen kudeaketaren alde dago. Koskinen saiatzen da balio ez-epistemikoen taldekako erabilera negatiboa zuzentzen. Hori onartuta, Koskinenen planteamenduan dagoen muga ez da balio ez-epistemikoen legitimazioarena, baizik objektibotasunaren izaera negatiboa soilik azpimarratzen duela hori definitzeko orduan. Horren aurrean, alderdi positiborako hainbat hari-mutur jarri ditut mahai gainean, Koskinenen planteamenduaren osagarri gisa. Esan bezala, aipaturiko balio ez-epistemikoen bost erabilera positiboak hiru familia handitan kokatuko ditut (aipatu ditut zeharka aurreko paragrafoetan); dei diezaieket *estrategia positiboen zutabeak*, zeinak balio ez-epistemiko positiboen erabilerarekin zientzia modu positiboan ezaugarrituko duen, abantaila epistemikoa bermatzeko. Modu horretan, objektibotasunaren alderdi positiboa egituratuko nuke. Nahiz eta aipatutakoa hurrengo ikerketa baterako utziko dudan, modu laburrean ekarriko dut.
<sup>16</sup> [(…) the key point here is that the quality of interaction among investigators and the conditions for those interactions are crucial for interactive objectivity.]
Estrategia positibo horiek hainbat modutan eratu daitezke, testu honetan hiru aipatuko dira (atal honetan zeharka agertu dira) eta erlazioa dute egun garatu den *zedarritze-irizpidearekin* (Holman eta Wilhot 2022). Auzia da balio ez-epistemiko legitimoen eta ez-legitimoen arteko banaketa garatzea edo aipaturiko balio ez-epistemikoen erabilera positiboa kudeatzea. Legitimitate maila hori zuzenean lotuta egongo da objektibotasun mailarekin. Estrategiak hiru taldetan banatzen dira: bide *axiologikoa*, *funtzionala* eta *sistemikoa*. Laburki, lehenaren arabera, balio ez-epistemikoen eragina legitimoa izango da balio ez-epistemiko *ona*k sustatzen baldin baditu (Kitcher 2001, Kourany 2010, Brown 2013); balio-neutralitatearekin eta BAIarekin lot daiteke. Bigarrenaren arabera, balio ez-epistemikoen eragina legitimoa izango da horiek *eginkizun egokia* baldin badute (Douglas 2000, 2007, 2009b). Inpartzialtasunarekin eta BAIarekin lot daiteke. Hirugarrenaren arabera, balio ezepistemikoen eragina legitimoa izango da baldin eta komunitate zientifikoak hau bermatzen badu: koordinazioa, eztabaida irekiak, egitura kritikoa, eraldatzailea (Longino 1990, 2002) eta adostasunerako testuingurua eta egitura. Azken hori, prozesu sozialekin, bat-etortzearekin eta interakzio-objektibotasunarekin lot daiteke. Hiru zutabeak baliagarriak izango dira balio ez-epistemiko positiboak eta horiek aplikatzeko estrategiak nolakoak diren zehazteko; hortaz, objektibotasun maila areagotzeko. Izan daiteke arrisku epistemikoa ekiditeko edo zientzia ona ezaugarritzeko edo osatzeko zenbait ezaugarri positibo eratzeko. Hau da, ikuskera negatiboa eta positiboa uztartzeko.
Hurrengo paragrafoan, balio ez-epistemiko positiboen erabileraren kasu bat deskribatuko dut. Bertan azpimarratu nahi dut egun ikerketa-prozesuen kalitatea areagotzeko edo zientziaz fidatzeko arrazoi onak (objektibotasuna) osatzeko helburuarekin balio ez-epistemiko legitimoak erabiltzen direla modu positiboan, *ofizioz*.
## **6. Kasu praktikoa**
Atal honetan *Nature Ecology and Evolution* aldizkariko "Empirical evidence of widespread exaggeration bias and selective reporting in ecology" (Kimmel *et al.*: 2023) artikuluko zenbait ideia landuko ditut. Helburua da erakustea balio ez-epistemikoen erabilera positiboa eta, aldi berean, horiek zientzia ona ezaugarritzeko edo osatzeko erabiltzen direla; hots, deskribatzea objektibotasun maila altuak lortzeko estrategia positibo egokiak direla. Aipaturiko artikuluak 2018 eta 2020 urteen arteko 350 argitalpen ikertzen ditu eta horietan, batetik, argitaratzen diren ikerketen bidez lortu nahi diren ondorioak puzteko (emaitzak moldatzea ebidentziari indar gehiago emateko) eta, bestetik, estatistikoki soilik esanguratsuak diren emaitzak plazaratzeko joerei erreparatzen zaie (hipotesi jakin bat berresteko interesgarriak diren datuak hartu eta besteak baztertu, esaterako). Aipatutako praktika eztabaidagarriak ikertzeko asmoz, artikuluaren autoreek 494 ekologista eta 313 biologo ebolutibo galdekatu dituzte. Bertan, galdekatuak izan diren ikerlarien bi herenek onartu dute inoiz plazaratu dutela emaitza edo ondorio selektiborik, eta erdiak baino gehiagok onartu du inoiz ikerketa bukatu aurretik ondorioak onartu dituela. Aipaturiko ondorioek argitara ekarri dute ekologia-aldizkariekin erlazioa duten argitalpenetan neurtu nahi diren gertakariak eta ikerlarien arteko desiren edo helburuen arteko gehiegizko erlazioa. Lau dira aipatu artikuluan ikertu diren praktika desegokiak, ikerketa ekologikoaren fidagarritasuna edo sinesgarritasuna (objektibotasun maila baxua) ahuldu dutenak: (1) gaitasun edo indar gutxiko diseinuen erabilera; (2) puztea edo handitzea bezalako balio ez-epistemikoen erabilera desegokia; (3) ondorioen edo emaitzen informazio selektiboa eta (4) askotariko hipotesien testak edo nola hainbat hipotesiren aurrean datu selektiboak lehenetsi diren.
Testuaren arabera, antza denez, zientzialariek, zenbait kasutan, ez dituzte pizgarri egokiak enpirikoki sinesgarriak diren ebidentziak eratzeko; adibidez, argitaratzeko edo emaitza esanguratsuak edo originalak sortzeko duten gehiegizko beharragatik edo presioagatik. Horren aurrean, ikerketa ekologikoaren sinesgarritasuna edo fidagarritasuna areagotzeko helburuarekin, ekologistek (komunitateak orokorrean) beregain hartu beharreko hainbat ekintza deskribatzen eta gomendatzen dituzte testuan (*ibid*.: 1530). Bertan, besteak beste, kalitate altuko ekologia nolakoa den zehazten duten arauak edo koordenatuak proposatzen dira. Hau da, ekologia bertutetsua osatu nahi dute hori fidagarria izan dadin. Hainbat ezaugarri positibo eraiki nahi dira zientzia ona ezaugarritzeko kuantitatiboki eta kualitatiboki. Horrek erlazio zuzena du objektibotasun graduekin. Hainbat praktika edo arau garatzen dira testuan ikerketa ekologikoaren fidagarritasuna edo objektibotasun maila areagotzeko.
Horretarako, esaterako, balio pertsonalak alboratuz, kalitatea neurtuko eta ahalbidetuko duten normalizazio- edo homogeneizazio-estrategiak garatu nahi dituzte; gogoratu aurreko gaiko bost erabilera positiboak. Ikerketa arrisku jakin batetik abiatzen da; hala ere, autoreen nahia ekologia-ikerketa positiboki ezaugarritzea da, hainbat praktika on eta bertutetsu eraikitzea kalitatezko ekologia sortzeko. Ondorengo lerroetan autoreek landutako zenbait estrategia edo arau (ez guztiak) deskribatuko ditut aipatutakoa erakusteko. Saiatuko naiz justifikatzen ekologia-ikerketa ona ezaugarritzeko estrategiak balio ez-epistemikoen erabilera positiboan ere oinarritzen direla.
(1) Batetik, estrategien bidez ziurtatu nahi dute ikerlariek nahikoa informazio aurkezten dutela zuzentzaileek ikerketa ebaluatzeko (ez daitezen izan selektiboak interesen arabera). Adibidez, ikertzailearen eta ikerketaren motibazioak argi utzi behar dira argitalpenen bidalketan; edo autoreak eta zuzentzaileak praktika onetan hezi behar dira. Baina nola zehaztuko dugu informazioa nahikoa den edo ez? Nolakoak dira hezkuntza-praktika on horiek? Nork erabakitzen du praktika on horiek zeintzuk diren? Noiz esan de-
zakegu autorearen motibazioek eragina izan dutela ikerketan? (2) Bigarrenik, ikerketen gardentasuna aipatzen dute, hau da, komunitateak autoreei lagundu behar die beraien ikerketak gardenak izan daitezen. Zer da gardentasuna? Nolako balioa da? Laguntza hori nola sortu daiteke? (3) Hirugarrenik, emaitzen hautaketa selektiboa ekiditeko, emaitzak alde batera uztea proposatzen dute, behintzat ebaluaketako lehen fasean. Alegia, ikerketak ebaluatzeko orduan ikerketak aurkezten dituen galderak ebaluatuko dira eta ondoren ikerketaren kalitatea: esaterako, metodologian zehaztutakoaren eta egindakoaren arteko erlazioa nolakoa den, ea bete den aurrez zehaztutakoa. Nolakoak dira irizpide horiek? Ikerketa-galderak nola ebaluatuko dira? Nork zehazten du galdera bat kalitatezkoa den ala ez, eta nola? Ikerketaren kalitatearen irizpide algoritmikoak zehaztu daitezke? Nola neur daiteke ikerketa baten kalitatea?
(4) Laugarrenik, proposatzen dute emaitza onak lortzeko pizgarriak sustatzetik praktika onak sortzeko pizgarriak eratzera igaro behar duela zientzialariak eta, ondorioz, zientzia-komunitateak; praktiken kalitatea lehenetsi emaitzen ordez. Hau da, zientzialarien balioak alienatu behar dira zientzia fidagarria, kalitatezkoa eta bertutetsua egiteko. Esate baterako, zer prozesu jarraitu edo horiek nola errepikatu ongi zehaztea edo zientzia ona zer den definitzea. Baina zer da zientzia ona? Nola defini daiteke? Eta nola ulertu behar dugu zientzialarien balioak alienatzea? Eta zer-nolako balioak lehenetsi behar dira zientzia ona eta fidagarria osatzeko? Nork erabakitzen du balioak nolakoak diren edo zein taldetan hartzen dira erabaki horiek? Zientzia ona eraiki behar bada, parte-hartzeak demokratikoa eta irekia izan behar du, zientziaren sinesgarritasuna areagotzeko bide bakarra eztabaida irekiak eta eraldatzaileak direlako, interakzio-objektibotasunean argitu bezala. Edo aipaturiko balioen alienazioak edo aurretik zehaztutako adostasun askok erabaki zabalak behar dituzte, subjektuartekotasunean oinarrituz; bat-etortze objektibotasuna. Edo balio ez-epistemiko horiek nolakoak diren zehazteko hausnarketa axiologikoa beharrezkoa da. Edo balio ez-epistemikoek estrategien eraketan zein eginkizun duten ere hausnartu behar da.
Nolanahi ere, autoreek deskribatzen dituzten arau, gomendio edo helburuek balio ez-epistemikoen erabilera aktiboarekin lotura zuzena dute, baina horrek ez du esan nahi denak balio ez-epistemikoekin lotura duenik. Nik azpimarratu nahi dut, zientzia bertutetsua ezaugarritzeko orduan, zer-nolako presentzia aktiboa duten balio ez-epistemikoek barne-zientzian garatzen diren hainbat prozeduraren kalitatea, fidagarritasuna edo objektibotasuna areagotzeko estrategien garapenean eta aplikazioan, aurrez aipatu diren arrazoi on horien eraketan. Horrek nire tesia indartuko duelakoan nago, hots, objektibotasunaren gaineko hainbat ulerkerak zentzu negatiboa eta positiboa dituzte komun. Azken bi ataletan (5 eta 6) saiatu naiz ildo positiboa modu teorikoan eta praktikoan deskribatzen, balio ez-epistemikoen legitimotasuna ebaluatzeko hainbat irizpide edo estrategiarekin batera.
Bukatzeko, bide batez, aipaturiko adibidetik hiru irakaspen jaso behar dira. Batetik, zientziak, zehazki barne-zientziak, ezin du BAIa lortu, are gutxiago kanpo-zientziak. Testuak argi uzten du 350 ikerketa-argitalpen zientifiko ikertu ondotik, ebidentzia enpirikoa eta hortik eratorriak diren ondorioak eta tesiak balio ez-epistemikoz bustita egon daitezkeela; guri dagokigu horiek identifikatzea eta kudeatzea. Bigarrenik, balio ez-epistemikoen erabilera ongi neurtu eta zehaztu behar da. Ekologismoa bezalako balio ez-epistemikoa desiragarria izan daiteke zientzia-komunitatean eta gizartean, are gehiago, abantailak ekar ditzake zientziaren praktika onak definitzeko orduan. Hala eta guztiz ere, balio ez-epistemikoen legitimazio-arauek zurrunak eta argiak izan behar dute Kasu honetan, ekologia-balioak onak dira modu axiologikoan, gizartearentzat onuragarriak dira; nahikoa ebidentzia dago mahai gainean hori pentsatzeko. Dena den, balio ez-epistemiko jakin honek argitaratu diren ikerketa zientifikoetan izan duen funtzioa edo eginkizuna ez da egokia izan, zuzenean eragin baitio barne-zientzian kokatzen diren ebidentziaren jasoerari eta interpretazioari (ekologiaren aldeko emaitzak publikatzeko gehiegizko nahia edo beharra, esate baterako, aldaketa klimatikoaren arazoa larria delako). Hortaz, estrategia edo irizpide konbinatuak beharrezkoak izango dira balio ez-epistemikoen legitimazioa justifikatzeko eta argitzeko. Adibidez, ongi definitu behar da balio ez-epistemikoen eginkizuna, balioen egokitasun axiologikoa taldean sistemikoki onartu den arren.
Hirugarrenik eta azkenik, ikusi da zientziaren, kasu honetan ekologia zientifikoaren, fidagarritasuna, kalitatea edo objektibotasuna areagotzeko, balio ez-epistemiko legitimoak modu aktiboan barneratu behar direla. Kasuak sortu daitezkeelako zeinetan balio epistemikoak nahikoak ez diren. Testuak argi uzten duen moduan, "aipaturiko estrategiek ezagutza estatistiko hobea moldeatzeko itxaropena pizten duten arren, ezagutza bakarrik ez da nahikoa izango" (*ibid.*: 1530).17 Zer ulertu behar dugu esaldi horretatik? Dirudienez bestelako baliabideak behar ditugu objektibotasun maila areagotzeko; adibidez, balio ez-epistemiko legitimoen presentzia eta erabilera aktiboa. Guri dagokigu legitimazioaren estrategiak garatzea.
## **7. Ondorioa**
Nire helburua *objektibotasun* kontzeptuaren esanahi bat eta hori ebaluatzeko hainbat irizpide osatzea izan da. Horretarako, garatu diren eta deskripzio bakarrean oinarritzen diren definizioen mugak adierazi eta bide berriak zabaldu ditut, egungo hainbat auzi garatuta.
<sup>17</sup> [While these expectations can be shaped through better statistical knowledge, knowledge alone will be insufficient.]
Lehenik, objektibotasunaren garrantzia eta horren ikerketak dituen konplexutasunak argitara ekartzeaz gain, ikuskera metafisikoaren eta epistemikoaren arteko alderaketa landu dut. Nire burua maila epistemikoan kokatu dut. Ildo horretatik, eta BAIaren bazterketaren arrazoiak justifikatuz, objektibotasunaren gaineko ulerkeren pluraltasunaren arrazoiak ongi adierazten saiatu naiz. Ez hori bakarrik, egun garatu diren hainbat sailkapen edo taxonomia deskribatu ditut. Horren ondotik, esanahiaren auzia landu dut, aurretik esanahiaren (kontzeptuaren) zerizanaz eta garrantziaz hausnartu ostean. Horretarako, Koskinenek (2018) garatu duen eta arriskuaren nozioan oinarritzen den ikuskera deskribatu dut. Koskinenen arabera, eskuarki "X objektiboa da" esatean zera esan nahi da: "subjektu epistemiko inperfektuaren izaeratik eratorria izan den arriskua ekidin edo murriztu dugula uste izatea" (*ibid.*: 18).18
Bukatzeko, azken bi ataletan argudiatu dut Koskinenen *arrisku* nozioa ez dela nahikoa, ulerkera negatiboaz gain, positiboa beharrezkoa dela. Hau da, baieztapen zientifikoez fidatzeko arrazoi onak, negatiboak ez ezik, positiboak direla; xeheago esateko, arriskuan (balio ez-epistemikoak leundu eta ekiditean) ez ezik, balio ez-epistemikoen erabilera positibo legitimoan oinarritzen dira arrazoi on horiek eta, beraz, objektibotasunaren gaineko ulerkerek komun duten esanahia. Horretarako, Douglasen (2004, 2009b) lanaz baliatu naiz. Bertakoak deskribatuz nire tesia argudiatzen eta justifikatzen saiatu naiz, hainbat irizpide eskainiz balio ez-epistemikoen legitimazioaz hausnartzeko. Hori guztia kontuan hartuta, *objektibotasun* kontzeptuaren esanahi orokorrak bi alderdi ditu: positiboa eta negatiboa, Koskinenen ideiaren osagarri. Bide batez, alderdi positiboa osatzeko hainbat estrategia edo irizpide identifikatu eta aipatu ditut modu laburrean. Azkenik, ekologian gertatu den kasu praktiko bat ikertu dut, zeinak erakusten duen kasu bat zeinetan balio ez-epistemikoak modu positiboan erabiltzen diren zientziaz fidatzeko eta berau osatzeko arrazoi edo argudioen eraketan; horrek nire tesia indartzen du.
#### **Erreferentziak**
Alexandrova, Anna. 2018. "Can the science of well-being be objective?". *Hypatia* 19: 1-24.
Anderson, Elizabeth. 2004. "Uses of values judgements in science: a general argument, with lessons from case study of feminist research on divorce". *Hypatia* 19: 1-24.
Arrieta Urtizberea, Agustin. 2017. *Zientziaren argi-itzalak*. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
Axtell, Guy. 2016. *Objectivity*. Cambridge: Polity.
<sup>18</sup> [Consider that the risk from imperfect epistemic subject condition has been avoided or reduced.]
- Biddle, Justin. 2013. "State of field: transient underdetermination and values in science". *Studies in History and Philosophy of Science* 44: 124-33.
- Biddle, Justin eta Rebecca Kukla. 2017. "The geography of epistemic risk". In K. Elliot eta T. Richardson (arg.), *Exploring inductive risk: case studies of values in science*. New York: Oxford University, 215-38.
- Brown, Matthew J. 2013. "Values in science beyond underdetermination and inductive risk". *Philosophy of Science* 80 (5): 829-39.
- Brown, Matthew J. 2019. "Is science really value free and objective? From objectivity to scientific integrity". In K. McKain eta K. Kampouaris (arg.), *What is scientific knowledge? An introduction to contemporary epistemology of science* 15. Londres: Routledge, 219-35.
- Burch, Matthew eta Katherine Furman. 2019. "Objectivity in science and law: a shared rescue strategy". *International Journal of Law and Psychiatry* 64: 60-70.
- Cartwright, Nancy, Jeremy Hardie, Eleonora Montuschi, Mathew Soleiman eta Anne Thresher. 2022. *Objectivity the tangle of science: reliability beyond method, rigor, and objectivity*. New York: Oxford University Press.
- Churchman, C. West. 1948. "Statics, pragmatics, induction". *Philosophy of Science* 15: 249-68.
- Crasnow, Sharon. 2021. "Coherence objectivity and measurement: the example of democracy". *Synthese* 199: 1207-29.
- Cupani, Alberto. 2011. "Acerca de la vigencia del ideal de objetividad". *Scientiae Studia* 9(3): 501-25.
- Daston, Lorrain eta Peter Galison. 2007. *Objectivity*. New York: Zone Books.
- Diéguez, Antonio. 2024. *La ciencia en cuestión. Disenso, negación y objetividad*. Bartzelona: Herder.
- Dorato, Mauro. 2004. "Epistemic and non-epistemic values in science". In Peter K. Machamer eta Gereon Wolters (arg.), *Science, values, and objectivity*. Pittsburgh: University of Pittsburgh Press, 52-77.
- Douglas, Heather. 2000. "Inductive risk and values in science". *Philosophy of Science* 67 (4): 559-79.
- Douglas, Heather. 2003. "The moral responsibilities of scientists: tension between autonomy and responsibility". *American Philosophical Quarterly* 40: 59-68.
- Douglas, Heather. 2004. "The irreducible complexity of objectivity". *Synthese* 138 (3): 453-73.
- Douglas, Heather. 2007. "Rejecting the ideal of value-free science". In H. Kincaid, J. Dupre eta A. Wylie (arg.), *Value-free science? Ideals and illusions*. New York: Oxford University press, 120-39.
- Douglas, Heather. 2009b. *Science, policy, and the value-free ideal*. Pittsburgh: University of Pittsburgh Press.
- Douglas, Heather. 2016. "Values in social science". In N. Cartwright eta E. Montuschi (arg.), *Philosophy of social science: a new introduction*. Oxford, UK: Oxford University Press, 162-82.
- Elliot, Kevin. 2017. *A tapestry of values: an introduction to values in science*. New York: Oxford University Press.
- Elliot, Kevin. 2022. *Values in science*. Cambridge: Cambridge Elements.
- Fausto-Sterling, Anne. 1985. *Myths of gender: Biological theories about women and men*. New York. NY: Basic Books.
- Feyerabend, Paul K. 1975. *Against method*. Londres: Verso. [Gaztelaniazko itzulpena: 1981. *Tratado contra el método*. Madril: Tecnos. Itzultzailea: Diego Ribes].
- Fine, Arthur. 1998. "The viewpoint of no-one in particular". *Proceedings and Addresses of the APA* 72: 9-20.
- Fricker, Miranda. 2007. *Epistemic injustice. Power and the etics of knowing*. Oxford: Oxford University Press.
- Gaa, James. 1977. "Moral autonomy and the rationality of science". *Philosophy of Science* 44: 513-41.
- Gaukroger, Stephen. 2012. *Objectivity*. Oxford: Oxford University Press.
- Hacking, Ian. 2015. "Let's not talk about objectivity". In F. Padovani, A. Richardson eta J. Tsou (arg.), *Objectivity in science*. Cham: Boston Studies in the Philosophy and History of Science 310: Springer, 19-33.
- Haraway, Donna J. 1989. *Primate visions: gender, race, and nature in the world of modern science*. New York eta Londres: Routledge.
- Harding, Sandra G. 1986. *The science question in feminism*. Ithaca, NY: Cornell University Press.
- Harvard, Stephanie eta Matthew J. Brown. 2017. "Inductive risk, deferred decisions, and climate science advising". *Canadian Journal of Philosophy*. [http://doi.org](http://doi.org/10.1017/can.2021.15) [/10.1017/can.2021.15](http://doi.org/10.1017/can.2021.15)
- Harvard, Stephanie eta Eric Winsberg. 2021. "The epistemic risk in representation". *Kennedy Institute of Ethics Journal* 32: 1-31.
- Hempel, Carl G. 1965. "Science and human values". In *Aspects of Scientific Explanation*. New York: The Free Press, 81-96.
- Hempel, Carl G. 1981. "Turns in the evolution of the problem of induction". *Synthese* 46. Berrargitaratua in James H. Fetzer (arg.), 2001, *The philosophy of Carl G. Hempel: Studies in science, explanation, and rationality*. New York: Oxford University Press, 344-56.
- Holman, Bennet eta Torsten Wilholt. 2023. "The new demarcation problem". *Studies in History and Philosophy of Science* 91: 211-20*.*
- Intemann, Kristen. 2015. "Feminism, values and the bias paradox". In K. C. Elliot eta D. Steel (arg.), *Current controversies in values and science.* New York: Routledge: 130-44.
- Janack, Marianne. 2002. "Dilemmas of objectivity". *Social Epistemology* 16 (3): 267-81.
- John, Stephen. 2021. *Objectivity in science*. Cambridge: Cambridge University Printing House.
- Kaitlin Kimmek, Meghan L. Avolio eta Paul L. Ferraro. 2023. "Empirical evidence of widespread exaggeration bias and selective reporting in ecology". *Nature Ecology and Evolution* 7: 1525-36.
- Keller, Evelyn F. eta Helen E. Longino. 1996. *Feminism and science*. Oxford, UK: Oxford University Press.
- Keller, Evelyn F. 1985. *Reflections on gender and science*. New Haven, CT: Yale University Press.
- Kimmel, Kaitlin, Megan L. Avolio eta Paul J. Ferraro. 2023. "Empirical evidence of widespread exaggeration bias and selective reporting in ecology". *Nature Ecology and Evolution* 7: 1525-36.
- Kitcher, Philip. 2001. *Science, truth, and democracy*. Oxford: Oxford University Press.
- Koskinen, Inkeri. 2018. "Defending a risk account of scientific objectivity". *The British Journal for the Philosophy of Science* 71: 1187-207.
- Koskinen, Inkeri. 2021. "Objectivity in context: withholding epistemic judgement as a strategy for mitigating collective bias". *Synthese* 199: 211-25.
- Koskinen, Inkeri. 2023. "Participation and objectivity". *Philosophy of Science* 90 (2): 413-32.
- Kourany, Janet, A. 2010. *Philosophy of science after feminism*. Oxford: Oxford University Press.
- Kuhn, Thomas. S. 1977. "Objectivity, value judgment, and theory choice". In T. S. Kuhn (arg.), *The essential tension-selected studies in scientific tradition and change.* Chicago: The University of Chicago Press.
- Lacey, Hugh. 1999. *Is science value-free? Values and scientific understanding*. New York eta Londres: Routledge.
- Lacey, Hugh. 2005. *Is science value-free?* London: Routledge.
- Leach, James. 1968. "Explanation and value neutrality". *British Journal of Philosophy of Science* 19: 93-108.
- Lloyd, Elizabeth. 1995. "Objectivity and the double standard for feminist epistemologies". *Synthese* 104 (3): 351-81.
- Longino, Helen E. 1990. *Science as social knowledge: values and objectivity in scientific inquiry*. Princeton, N.J.: Princeton University Press.
- Longino, Helen E. 1995. "Gender, politics, and the theoretical virtues". *Synthese* 104 (3): 383-97.
- Longino, Helen E. 1996. "Cognitive and non-cognitive values in science: Rethinking the dichotomy". In Lynn Hankinson Nelson eta Jack Nelson (arg.), *Feminism, science, and the philosophy of science*. Dordrecht: Kluwer Academic Publishers: 39-58.
- Longino, Helen E. 2002. *The fate of knowledge*. Princeton, NJ: Princeton University Press.
- Lusk, Greg. 2020. "Political legitimacy in the democratic view: the case of climate services". *Philosophy of Science* 87: 991-1002.
- Machamer, Peter eta Heather E. Douglas. 1999. "Cognitive and social values". *Science and Education* 8: 45-54.
- Martin, Emily. 1996. "The egg and the sperm: How science has constructed a romance based on stereotypical male-female roles". In E. F. Keller eta H. Longino (arg.), *Feminism and science*. Oxford, UK: Oxford University Press, 103-17.
- Megill, Alan. 1994. "Introduction: four senses of objectivity". In Alan Megill (arg.), *Rethinking objectivity*. Durham, NC: Duke University Press, 1-20.
- Montuschi, Eleonora. 2021. "Finding a context for objectivity". *Synthese* 199: 4061-76.
- Nagel, Thomas. 1986. *The view from nowhere*. New York: Oxford University Press.
- Nelson, Lynn. 1990. *Who knows: From Quine to a feminist empiricism*. Philadelphia. PA: Temple University Press.
- Neurath, Otto. 1973 [1921]. "Anti-Spengler". M. Neurath eta R. S. Cohen (arg.), *Empiricism and sociology*. Vienna Circle Collection 1. Springer, Dordrecht: 158-213.
- Oreskes, Naomi eta Erik M. Conway. 2011. *Merchants of doubt: How a handful of scientists obscured the truth on issues from tobacco smoke to global warming.* Londres: Bloomsbury Publishing PLC. [Gaztelaniazko itzulpena: 2011. *Mercaderes de la duda. Cómo un puñado de científicos ocultaron la verdad sobre el calentamiento global*. Madril: Capitan Swing. Itzultzailea: José Manuel Álvarez-Flórez.]
- Porter, Theodore. 1995. *Trust in numbers: The pursuit of objectivity in science and public life*. Princeton, NJ: Princeton University Press.
- Prescod-Weinstein, Chanda. 2021. *The disordered cosmos: A journey into dark matter, spacetime, and dreams deferred*. New York: Bold Type Books. [Gaztelaniazko itzul-
- pena: 2021. *El cosmos desordenado: Un viaje a la materia oscura, espacio-tiempo y los sueños postergados*. Madril: Capitan Swing. Itzultzailea: Inga Pellisa].
- Proctor, Robert. 1991. *Value-free science? Purity and power in modern knowledge*. Cambridge, MA: Harvard University Press.
- Quine, Willard. V. O. 1992. *The pursuit of truth*. Cambridge: Harvard University Press.
- Reiss, Julian eta Jan Sprenger. 2020. "Scientific objectivity". In N. Edward Zalta (arg.), *The Stanford Encyclopedia of Philosophy*. https://plato.stanford.edu/entries/scientific-objectivity/
- Rooney, Paul. 1992. "On values in science: Is the epistemic/non-epistemic distinction useful?". In D. Hull, M. Forbes eta K. Okruhilk (arg.), *Proceeding of the 1992 Biennial Meeting of the Philosophy of Science Association,* 1. bol. East Lansing, MI: Philosophy of Science Association, 13-22.
- Rudner, Richard. 1953. "The scientist qua scientist makes value judgements". *Philosophy of science* 20: 1-6.
- Scheman, Naomi. 2001. "Epistemology resuscitated: objectivity as trustworthiness". In Nancy Tuana eta Sandra Morgen (arg.), *Engendering rationalities*. Albany, NY: State University of New York Press, 23-52.
- Schroeder, Andrew S. 2019. "Which values should be built into economic measures?". *Economics and Philosophy* 35: 521-36.
- Scriven, Michael. 1974. "The exact role of value judgement in science". In F. Kenneth eta Robert S. Cohen (arg.), *PSA 1972: Proceedings of the 1972 biennial meeting of the Philosophy of Science Association*. Dordrecht: Reidel, 219-47.
- Solomon, Miriam. 2007. *Social empiricism*. Oxford: Oxford University Press.
- Steel, Daniel. 2010. "Epistemic values and the argument from inductive risk". *Philosophy of Science* 77 (1): 14-34.
- Tsou, Jonathan Y., Alan Richardson eta Flavia Padovani. 2015. "Introduction: objectivity in science". In F. Padovani, A. Richardson eta J. Y. Tsou (arg.), *Objectivity in science: New perspectives from science and technology studies*. Cham: Springer, 1-15.
- Williams, Bernard. 1986. *Ethics and the limits of philosophy*. Londres: Fontana Press.
- Wittgenstein, Ludwig. 1953. *Philosophical investigations*. Londres: Basil Blackwell. [Gaztelaniazko itzulpena: 1999. *Investigaciones filosóficas*. Bartzelona: Ediciones Altaya. Itzultzaileak: Alfonso García Suárez eta Ulises Moulines].
- Wright, Jack. 2018. "Rescuing objectivity: a contextualist proposal". *Philosophy of the Social Sciences* 48 (4): 385-406. |
aldizkariak.v1-0-76 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.12 _2000_4",
"issue": "Zk.12 _2000_",
"year": "2000",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Telegarraio Kuantikoa
I.L. Egusquiza
J. Urrestilla
Fisika Teorikoaren Saila Euskal Herriko Unibertsitatea / Zientzi Fakultatea 644 P.K., 48080 BILBO
Laburpena: Telegarraioa zientzia fikziozko ideia hutsa dela uste izan dugu beti, baina benetan hala ote? Mekanika kuantikoak telegarraioaren ateak ireki dizkigu. Artikulu honetan, telegarraioa definitzean egon daitezkeen arazoak zehazten saiatu gara; orobat saiatu gara adibide erraz baten bidez gaur egun egiten saiatzen ari diren esperimentuak azaltzen. Agian luze itxaron beharko dugu telegarraioaren erabilpen praktikoa edukitzeko, baina mekanika kuantikoaren bitxikerietan murgiltzen laguntzen digu.
### **SARRERA**
Imagina ezazu Donostiatik Bilbora liburu bat bidali nahi duzula. Gaur egun, postaz egingo zenuke. Baina - irudimena dohainik dela eta - beharbada mila urte barru beste aukera bat egongo da: liburua ordenagailuaren ondoan egongo litzatekeen kutxa batean sartuko zenuke, ordenagailuaren pantailan agertuko liratekeen zenbaki batzuk e-postaz zure Bilboko lagunari bidali, eta berak, berehala, liburua bere ordenagailuaren ondoko kutxatik hartuko luke.
Hori gertatzeari «telegarraioa» deritzogu, eta zientzia fikziozko ametsetan baino ez dugu inoiz ikusiko. Edo beharbada bai? Orain dela urte batzuk IBM-ko eta beste instituzioetako ikertzaile talde handi batek neurri batean sistema kuantikoen ezaugarri bereziak erabiliz posible izango zela proposatu zuen (Bennet et al. 1993): «telegarraio kuantikoa», hain zuzen ere.
«Kuantiko» izenondoa zergatik agertzen den argitzeko, zehaztasun batzuk aipatu behar ditugu. Hasteko, liburua bera edo liburuari dagokion informazio guztia garraiatzea gauza bera da: liburuari dagokion informazio guztia izanez gero, hasierako liburuaren kopia berdin-berdina egitea posible litzateke. Beraz, gaur egun telegarraioa jadanik badugu: zer ote da bada
fotokopiak ateratzea, edo faxak bidaltzea? Benetako telegarraioa osatzen ez dutela esateko bi arrazoi nagusi dauzkagu: lehenengoa, liburuaren informazio **guztia** lortu ez dugula; eta, bigarrena, hasieran geneukan liburua berreskuratu dugula.
Has gaitezen lehenengo arrazoia ikertzen: pentsa genezake liburuaren informazio guztia ezagutuko genukeela, liburuan agertzen diren hitz guztiak (eta euren ordena!) jakinez gero. Izatez, hori izango litzateke liburuak dakarren liburuaren gaiari buruzko informazio guztia, baina ez liburuari berari dagokion informazio guztia: zerez egina den, zein koloretakoa den ez dakigu. Ikusten den moduan, ez da erraza liburuaren informazio guztia zein den ondo zehaztea: orrialde bakoitzaren kolorea jakin behar dugu, edo beharbada paperaren ehundura? Fisikarion lehenengo erantzuna ondokoa da: liburua osatzen duten partikula guztien posizio eta abiadura une batean, eta partikulen arteko elkarrekintza deskribatzen duen potentziala jakinez gero, liburuari dagokion informazio guztia izango genuke. Argi utzi behar dugu hainbeste informazio lortzea ezinezkoa dela. Printzipioz, mekanika klasikoak ez digu oztoporik jartzen ezagutze hori eskuratzeko, baina bi motatako mugak agertzen zaizkigu: tenperatura, alde batetik, eta ziurgabetasunaren printzipio kuantikoa, beste aldetik.
### **EZAGUTZE AKASTUNA**
Ziurgabetasunaren printzipioak diosku ezin dugula partikula baten posizioa eta abiadura aldi berean zehaztu. Posizioa neurtzean sorturiko errorea $\Delta x$ izanik, eta momentuari dagokiona $\Delta p$ (momentua masa bider abiadura da), ziurgabetasunaren printzipioaren adierazpen matematikoa ondokoa da: $\Delta x$ $\Delta p \geq h/4\pi$ , non h Planck-en konstantea den. Demagun atomo baten posizioaren errorea atomoaren neurria baino txikiagoa izatea nahi dugula. Horrek esan nahi du abiaduran neurturiko erroreak 300 metro segunduko (~1000 km/h) baino handiagoa izan beharko duela.
Nahiz eta errore honek handia iruditu, izatez, tenperaturagatik sorturiko errore estatistikoa bestea baino askoz handiagoa da. Tenperatura kontzeptua nahiko zaila da; nolabait esateko, ingurune eta sistemaren arteko elkarrekintza estaltzen du tenperaturak. Gorputz baten tenperatura 27°C dela esatean, gorputzak ingurunearekin elkaraldatzen duen energiari buruzko informazioa ematen ari gara.
Izatez, gorputz bat oso beroa dela esaten dugunean, azpian dagoen ideia hau da: bere osagaiak diren partikulen abiadurak oso handiak dira, eta partikulen arteko, eta inguruneko partikulekin suertatzen diren talkak eta elkarrekintzak une guztietan gertatzen dira. Ondorioz, zehaztasun osoz partikulak non dauden jakitea ezinezkoa da.
Beraz, oztopo handiak daude sistema konplexu baten partikula guztien posizioak eta abiadurak ondo zehazteko, tenperaturagatik edo ziurgabetasun kuantikoagatik.
Beharbada hori, partikula guztien posizioak eta abiadurak zehaztea, ez da guztiz beharrezkoa: apalategian daukagun liburuaren egoera fisiko zehatza ez da berdina orain, zuk hau irakurtzen duzun momentuan, eta guk lerro hau idatzi dugun unean, baina ez genuke esango liburua aldatu denik. Hots, agian ez dugu lehen aipatutako informazio guzti hori behar liburuaren kopia sortzeko. Baina, edozein kasutan, sistema konplexu bat kopiatzeko edo berreskuratzeko behar izango dugun informazioa gehiegi izango litzateke guk erabiltzeko: Estatu Batuetako «National Institutes of Health» delakoak pertsona bati buruzko informazio guztia lortu nahi du, milimetro bateko bereizmenez, eta projektu hori osatzeko 15 Gigabyte behar izango dituzte, hau da, 15 CD ROM behar izango dituzte informazio hori gordetzeko (Ikus ezazu http://www.nlm.nih.gov/research/visible/visible\_human.html). Eta eskaturiko bereizmena nahiko murriztua da: ile bakoitzaren kokapena, esate baterako, guztiz okerra izango da.
Eztabaida honek frogatu nahi izan duenez, hiru motatako oztopoak ditugu telegarraioa lortzeko:
- 1. igorri nahi dugun gauzari buruzko informazio beharrezkoa zehaztea;
- 2. oztopo teknikoak: informazio kopurua handiegia izatea;
- 3. funtsezko arrazoiak:
- i) tenperatura nulua ez izatea;
- ii) ziurgabetasunaren printzipioa.
## SISTEMA ERRAZ BAT
Lehenengo oztopo motarekin lotuta dago aurrerago aipatutako telegarraioa lortu ez dugula esateko arrazoia: hasieran geneukan liburua berreskuratuko genukeelako. Esango genuke garraiorik izan ez dela, leku berean hasierako objetua geratu delako. Baina hori esateko nolabait liburu horren izaera finkatu edo zehaztu dugula suposatzen dugu.
Ikusten den moduan, oso filosofiko bihur daiteke gai honi buruzko eztabaida. Horrexegatik, komenigarri gertatuko zaigu sistema oso erraz bat aztertzea: bi egoera posible dituen sistema bat. Hau da, piztua eta amatatua, beterik eta hutsik, edo gora eta behera. Lehenengo egoera |0> ikurraz izendatuko dugu, eta bigarrena |1> ikurraz. Sistema klasikoa bada, egoera posible bakarrak horiek dira, |0> eta |1>. Beraz, lehenengo eta bigarren motetako oztopoak alboratzen ditugu: sistemaren egoera zehazteko bit bat bakarrik behar dugu, hau da, soilik 0 edo 1 aukeren artean bereizi behar
dugu. Informazio hori ez da gehiegi garraiatzeko eta identifikatzeko. Zer gertatzen ote da 3. motako oztopoekin?
- 3 i) oztopoa ez dugu aurkituko sistema isolatua baldin bada. Lehenago esan dugun bezala, tenperatura nolabait sistemaren eta ingurunearen elkarrekintzaren ondorioa da. Beraz, ikertu nahi dugun sistema benetan isolaturik dagoela jorik, ez dugu tenperatura kontuan hartzen. Beste modu batean esanez, egoera bien arteko energia diferentzia ingurunearen tenperaturari dagokion energia neurria baino askoz handiagoa bada, ez dugu tenperatura kontuan hartu behar (T tenperaturari dagokion energia neurria kT da, non k Boltzmann-en konstantea den, k = 1,38066 10^(-23) J/K; beraz, 300 K tenperaturari 4 10^(-21) J dagokio).
- 3 ii), antzera, ez dugu kontuan hartu behar, sistema klasikoa denean. Berriro ere, eskalak konparatu behar ditugu. Orain, energiaz gain, sistemaren denbora eskala ezaugarriena kontuan hartu behar dugu. Denbora eskala hori bider egoera bien arteko energia diferentzia Planck-en konstantea baino askoz handiagoa bada, ahantz dezakegu ikuspuntu kuantikoa.
Beraz, sistema erraz honetan, klasikoki ikusita, dena ondo apaindurik daukagu informazioa garraiatzeko: sistemaren egoera neurtuz gero, gure lagunari irrati seinale bat bidaliko genioke (seinale luzea, |1> egoerari legokioke, eta seinale laburra |0> egoerari, adibidez), eta gure lagunak alboan prest zukeen sistema gure sistemaren egoera hartzera behartuko luke. Hori egin ondoren, ez legoke modurik hasierako sistema eta kopia desberdintzeko, hasierako sistemaren egoera neurtzean sistema bera aldatu ez badugu behintzat.
# SISTEMA KUANTIKOA
Alderdi kuantikoak kontuan harturik, bestalde, ezin dugu prozedura hau jarraitu, neurketak eta egoerak bat ez datozelako. Mekanika klasikoan neurketak egoera zehazten du: 0 neurketa egin ondoren, badakigu sistemaren egoera |0> zela. Sistema erabili dugun moduan berriro prestatuz gero, neurketa, inolako zalantzarik gabe, berriro 0 izango da.
Sistema kuantikoetan, beste aldetik, neurketak ez du egoera zehazten: demagun sistema bat prestatu dugula, modu batean, eta neurketa egin ondoren, emaitza 0 dela. Demagun orain berriro prestatzen dugula, prestakuntzan ezer aldatu barik, eta berriro neurtzen dugula: emaitzak ez du (orokorrean) berriro 0 izan behar.
Baina **egoera** aipatzen dugunean, fisikariok pentsatzen dugu sisteman egin daitezkeen neurketa guztiak egoerak zehaztu behar dituela.
Nola esan dezakegu bada egoerak neurketa zehazten duela? Mekanika kuantikoaren erantzuna hau da: egoerak neurketaren emaitzen **probabilita**-
teak zehazten ditu, eta ez neurketa indibidualak. Egoera zehazteko, neurketa kopuru infinitu egin behar dugu, neurketa batek edo zenbaki finitu batek ez dute egoera zehazten.
Horrexegatik, egoerak ez du $|0\rangle$ edo $|1\rangle$ bakarrik izan behar: $|f\rangle = a$ $|0\rangle + b$ $|1\rangle$ gainezarmena (batura) ere posible da fisika kuantikoan, non a eta b zenbaki konplexuak diren, eta $|a|^2 + |b|^2 = 1$ baldintza betetzen den. $|f\rangle$ egoera aztertzean, $|f\rangle$ emaitza lortzeko probabilitatea $|a|^2$ da, eta $|f\rangle$ lortzeko $|f\rangle$ . Hots, sistema kuantiko honen egoera deskribatzeko, bit bat ez da aski: bi zenbaki erreal behar ditugu $|f\rangle$ eta $|f\rangle$ eta $|f\rangle$ zenbakiak probabilitateak direnez, neurketa kopuru infinitua egin behar dugu egoera guztiz zehazteko, eta egoera berreskuratzeko bi zenbaki erreal horiek bidali behar izango genituzke.
## ADIBIDE FISIKO ERRAZA
Kontzeptu hauek zailak direnez, saiatuko gara pixkat gehiago argitzen. Kontsidera itzazue hiru iragazki polarizatzaile; esate baterako, eguzkirako betaurrekoetan daudenen antzekoak. Polarizatzaile bat argi iturri arrunt baten aurrean jartzen dugu. Nabaria da argi guztia pasatzen ez dela, izatez, erdia bakarrik pasatzen da (horrexegatik hain zuzen ere erabiltzen ditugu polarizatzaileak elurrean edo hondartzan). Imagina dezagun orain beste polarizatzaile bat bestearen atzean jartzen dugula, lehenengoarekiko gurutzatua: argirik ez da pasatzen. Sar dezagun orain hirugarren polarizatzailea beste bien artean, 45° angeluaz besteekiko. Argia pasatzen da sistema honetatik! Zergatik ote? Sistema kuantikoa delako. Aukera dezagun norabide bat, gorakoa, adibidez. Norabide horri |0> egoera dagokio, eta norabide horizontalari |1> egoera. Argia fotoiek osatzen dute, argiaren partikulak direnak, eta fotoi bakoitzaren egoera a |0> + b|1> formakoa da, hau da, polarizazio bertikalaren eta horizontalaren gainezarmena. Lehenengo iragazki polarizatzaileak |0> egoerari dagokion zatiari bakarrik uzten dio pasatzen, eta honekiko perpendikularra dena |1> egoera bakarrik. Beraz, bi iragazki horiek daudenean fotoiek ez dute pasatzerik. Zer gertatu da hirugarren iragazkia tartean sartzean? Hirugarren iragazkiak onartzen duen egoera $(|0\rangle + |1\rangle)/\sqrt{2}$ da. Lehenengo iragazkitik pasatu diren fotoien egoera $|0\rangle$ da. Horrek esan nahi du 1/2 probabilitatea duela fotoi bakoitzak 45° polaritzatzailea pasatzeko, eta gero ( $|0\rangle + |1\rangle)/\sqrt{2}$ egoeran geratuko dela. Azken egoera honetan dagoen fotoi batek 1/2 probabilitateaz pasatuko du |1> egoerari dagokion polarizatzailea. Beraz, lehenengo polarizatzailea gainditu
<sup>&</sup>lt;sup>1</sup> Fase orokorrak garrantzirik ez duenez, a zenbakia beti erreala aukera dezakegu, positiboa edo nulua, eta bat baino txiakiagoa; b zenbakiaren modulua a zenbakiak finkatzen du, eta, ondorioz, b zenbakiaren fasea behar dugu egoera guztiz zehazteko.
duen fotoi bakoitzak 1/4 probabilitatea du beste biak gainditzeko, eta, horrexegaitik, argia ikusten dugu pasatzen: iragazki polarizatzaileak ez dira iragazki klasikoak, eta egoeren gainezarmena benetan gertatzen den zerbait dela ikusten dugu.
# NAHASKETA KUANTIKOA
Bi egoeren gainezarmenaren bidez deskriba dezakegun sistema bati, sistema kuantiko erraz horri, «qubit» («quantum bit») deritzogu. Qubit baten egoera garraiatzea posible ote da? Badirudi ezinezkoa dela, arestian esandakoaren arabera, baina mekanika kuantikoan agertzen den beste propietate berezi bat erabiliz, «entanglement» edo nahasketa izenekoa, posiblea badela frogatu zuten Bennet-ek eta bere lagunek.
Nahasketa miresgarriaren ondorioek batzuetan intuizioaren aurkakoak diruditela Einstein-ek seinalatu zuen, EPR experimentu mentala («Gedanken Experiment») proposatzean. Demagun bi partikula ditugula, biak berdinak, biak qubit-ak. Partikula klasikoak izango balira, bi partikulen sistemaren egoera posibleak lau izango lirateke bakarrik: |0>|0>, |0>|1>, |1>|0>, eta 1>1>, non lehenengo zenbakia partikula bati dagokion, eta bigarrena besteari. Partikula kuantikoen kasuan, bestalde, gauza bitxiak gertatzen dira: egoera puruak ez dira bakarrik |f>|g> formakoak, baizik eta horien gainezarmena ere. Adibidez, (|0>|1>-|1>|0>)/\darksquare 2 egoera. Egoera honetan, lehenengo partikula neurtzerakoan 0 emaitza lortzeko probabilitatea 1/2 da, eta gauza bera I emaitza lortzeko. Baina demagun lehenengo partikula neurtzean 0 emaitza lortu dugula. Orduan, ziurtasun osoz badakigu bigarren partikularen egoera |1> dela, eta bigarren partikula hori orain neurtzerakoan 1 lortuko dugula. Hau da, partikula bi hauen egoera guztiz korrelazionatuta edo elkarlotuta dago, nahiz eta beharbada oso urrun egon. Einstein-en iritziz ezinezkoa zen hemen neurketa bat eginez gero, aldi berean oso urrun partikula baten egoera jakitea.
Kontua ez da bakarrik kausalitatea eta korrelazioa berdinak ez izatea, hori mekanika klasikoan ere gertatzen da: demagun Donostiako epaile batek dibortzio epaia eman duela, gizona Marten dagoela, eta emakumea Donostian. Nahiz eta oso urrun egon, Marteko gizona dibortziatua da epaiaren momentu berean (hau da korrelazioa). Baina Marteko udaletxean ez luke berriro ezkondu ahal izango epaia hara heldu arte (kausalitatea), erregistro guztietan ezkondua bezala agertuko bailitzateke.
John Bell-ek frogatu zuen, bestalde, mekanika kuantikoan sortzen diren korrelazioen eta klasikoki sortzen direnen artean desberditasuna dagoela, eta, neurri handi batean, fisikari esperimentalek frogatu dute benetan gertatzen direnak kuantikoak direla. Ondorioz, gaur egun fisikariok pentsatzen dugu nahasketa kuantikoa benetako fenomeno fisikoa dela.
# TELEGARRAIO KUANTIKOA
Hala izanik, nahasketa kuantikoa erabiliko dugu egoera bat garraiatzeko. Gainetik deskribaturik, imagina itzazu hiru pertsonaia, Alizia, Beñat, eta Carolina, eta bakoitzak partikula bat duela. Hiru partikulak berdinak dira, eta Beñaten eta Carolinaren partikulak lehenago aipatu dugun moduan nahastuak dira. Jo dezagun orain Aliziak bere partikula egoera zehatz batean prestatu duela, eta Beñati eman diola. Beñatek partikula hori bere partikulagaz nahastuko du, eta hori egin ondoren bikotearen neurketa jakin bat egingo du. Neurketa horren emaitza (bi bit-ekoa izango dena) Carolinari bide klasiko bat erabiliz bidaliko dio. Emaitza hori ikusirik, Carolinak botoi bat sakatuko du, eta momentu hartan Carolinak badaki, ziurtasun osoz, bere partikula Aliziak prestaturiko egoeran dagoela, Azpimarratu behar da i) Carolinak egoera hori lortzeko Beñatek ez dituela neurketa infinituak egin behar; ii) izatez, Beñatek ez duela inongo informaziorik Alizia prestaturiko egoerari buruz; eta iii) Aliziak hasieran zeukan partikula ez dela Carolinak azken puntuan duena. Prozedura irudian ikusten da eskematikoki.

Has gaitezen berriro, xehetasun gehiago emanez. Aliziak partikula bat $|f\rangle_A = a|0\rangle_A + b|1\rangle_A$ egoeran prestatu du. Beñatek eta Carolinak lehenago
bikote nahastua prestatu dute $(|0>_B|1>_C - |1>_B|0>_C)/\sqrt{2}$ egoeran. Bikote honen partikula bat Beñatek gorde du, eta bestea Carolinak. Aliziak bere partikula Beñati eman dio; beraz, Beñatek bi partikula ditu, eta berak ez daki zein egoeratan dauden.
Hiru partikulek sistema bat osatzen dute, eta hiru partikulen sistemaren egoera ondokoa daukagu:
$$\begin{split} |\mathrm{f}>_{\mathrm{A}} (|0>_{\mathrm{B}}|1>_{\mathrm{C}} - |1>_{\mathrm{B}}|0>_{\mathrm{C}})/\sqrt{2} &= (|\mathrm{f}>_{\mathrm{A}}|0>_{\mathrm{B}}|1>_{\mathrm{C}} - |\mathrm{f}>_{\mathrm{A}}|1>_{\mathrm{B}}|0>_{\mathrm{C}})/\sqrt{2} = \\ &= (\mathrm{a}/\sqrt{2})(|0>_{\mathrm{A}}|0>_{\mathrm{B}}|1>_{\mathrm{C}} - |0>_{\mathrm{A}}|1>_{\mathrm{B}}|0>_{\mathrm{C}}) + \\ &+ (\mathrm{b}/\sqrt{2})(|1>_{\mathrm{A}}|0>_{\mathrm{B}}|1>_{\mathrm{C}} - |1>_{\mathrm{A}}|1>_{\mathrm{B}}|0>_{\mathrm{C}}). \end{split}$$
Bi partikulen sistemak ondo aztertzeko, John Bell-ek lau egoera bereziak proposatu zituen, euren bidez edozein bi partikulatako egoera idaztea posible delarik. Hauexek dira Bell-en egoerak:
$$|f\pm\rangle_{AB} = -((|0\rangle_A|1\rangle_B\pm|1\rangle_A|0\rangle_B)/\sqrt{2};$$
eta
$$|g\pm\rangle_{AB} = ((|0\rangle_A|0\rangle_B\pm|1\rangle_A|1\rangle_B)/\sqrt{2}.$$
Beraz, hiru partikulen egoera Bell-en egoerak erabiliz idatz dezakegu:
$$|f+\rangle_{AB} (a|0\rangle_{C} + b|1\rangle_{C})/2 +$$
$$+ |f-\rangle_{AB} (a|0\rangle_{C} - b|1\rangle_{C})/2 +$$
$$+ |g+\rangle_{AB} (b|0\rangle_{C} + a|1\rangle_{C})/2 +$$
$$+ |g-\rangle_{AB} (-b|0\rangle_{C} + a|1\rangle_{C})/2.$$
Beñatek ez daki berak dituen bi partikulen egoera zein den, Aliziak emandakoa zein egoeratan dagoen ez dakielako, lehenengoz, eta, bigarrenez, nahiz eta bikote nahasiarena ezagutu, hartu duen bikotearen partikularen egoera zehatza ez dakielako. Era berean, momentu honetan Carolinak ez daki berak alboan daukan partikularen egoera, bakarrik hasierako bikotearen osagaia dela daki.
Orain Beñatek neurketa bat egingo du. Lehenago aipatu dugu qubit bat neurtzean 0 edo 1 lortzen dugula. Era berean, bikote baten kasuan, neurtzen dugunean (00), (01), (10) edo (11) neurtuko dugu, edo, beste esperimentu mota batean, John Bell-ek proposatutako lau egoerak, Bell-en egoera bakoitza emaitza esperimental bati dagokiolarik. Beraz, Beñaten neurketaren emaitza hauetariko bat izango da: f+, f-, g+, edo g-.
Demagun Beñaten neurketan f+ agertu dela. Carolinak ez daki Beñatek f+ neurtu duela, eta, ondorioz, ez daki Aliziak prestaturiko egoera berreskuratu ote duen. Beste hiru aukera baditu.
Beñatek, bada, bere neurketaren emaitza Carolinari bidaliko dio. Horretarako bi bit bakarrik behar ditu, eta informazio hori bide klasiko bat erabiliz bidalio dio. Horrek esan nahi du informazioaren abiadura argiarena baino txikiagoa dela! Carolinak bi bit horiek jasoz gero, informazio guztia du Aliziaren egoera berreskuratzeko: informazio horren arabera, operazio txiki bat egingo du daukan partikularen egoera aldatzeko, errotazio baten bidez, edo antzeko zerbait (qubit horren azpian dagoen fenomeno fisikoaren arabera: espina denean, errotazioa; argiaren polarizazioa, polarizatzaile bat sartu behar du, etab.). Erabili behar duen errotazioa Beñatek bidalitako informazioaren arabera hautatuko du. Adibidez, Beñatek bidalitako seinalea f+ bada, Carolinak ez du ezer egin behar: badaki bere partikula Aliziak prestaturiko egoeran dagoela. Telegarraioa lortu dugu!
Azpimarratu egin behar ditugu telegarraio honen ezaugarri batzuk, Guillermo García Alcaine-k aurkeztu dituen bezala (García Alcaine, 1998):
- 1) Guztiz beharrezkoa dela Beñatek informazio klasikoa (bi bit) Carolinari bidaltzea.
- 2) Beñatek bidalitako informazioa klasikoa dela, argiaren abiadura baino txikiagoa dela informazio klasiko honena.
- 3) Beñatek ez duela inongo informaziorik Aliziak prestaturiko egoerari buruz: berak egindako neurketa bi partikulen sistemari buruzkoa izan delako, eta ezin du zehaztu Aliziarena zein den. Beraz, ez daki ezer Aliziak prestaturiko egoerari buruz. Beste modu batean esanda, Aliziak prestaturiko egoera desagertu da hasierako puntutik: partikula geratzen da, baina bere egoerak ez du zerikusirik hasierako egoerarekin.
- 4) Carolinaren posizioak ez du garrantzirik; informazio klasikoa har dezan bakarrik jakin behar izango genuke bera non dagoen.
- 5) Aliziak ez diola ezer Carolinari bidali, ez partikularik, ezta informazio klasikorik ere.
Arestian kontatutakoa Bennett-ek eta bere laguntzaileek proposatu zuten 1993. urtean. Nahiz eta prozedura erraza iruditu, esperimentalki gauzatzea ez da berehalakoa izan, eta 1997 eta 1998. urteetara arte ez da posible izan. Momentu hartan Innsbruck-en eta Erroman bi talde esperimentalek lortu zuten telegarraio partziala. Orain arte konpondu gabe geratzen den zailtasunik nagusiena Bell-en egoerak neurtzean datza. Kontuan hartu behar da esperimentu hauek oso finak eta korapilatsuak direla: nahasketa lortzea eta (askoz zailagoa) mantentzea, Bell-en neurketak egitea eta, azkenez, hasierako egoera berreskuratzen dela konprobatzea problema oso larriak dira, eta esperimentu korapilatsu hauetan guztiak agertzen dira aldi
berean. Hots, lorturiko emaitza esperimentalak bat datoz proposamen teorikoarekin, nahiz eta ziurtasun osoz ez frogatu.
# ETA BIHARKO, ZER?
Telegarraio kuantikoaren erabilpen praktikoa ez da biharko garapena izango. Hobeto esanda, fisikari gehienok ez dugu uste berehalako erabilpen praktikorik egongo denik. Hori bai, mekanika kuantikoa gehienetan natura deskribatzeko tresnarik egokiena dela berriro frogatu du, eta oraindino mekanika kuantikoaren ondorio asko ulertu gabe dugula.
### **BIBLIOGRAFIA**
- BENNETT, C.H., BRASSARD, G., CREPEAU, C., JOSZA, R., PERES, A. and WOOTTERS, W. (1993): «Teleporting an Unknown Quantum State via Dual Classical and EPR Channels», *Phys. Rev. Lett.* **60**, 1895-1899.
- Boschi, D., Branca, S., De Martini, F., Hardy, L., and Popescu, S. (1998): «Experimental Realization of Teleporting an Unknown Pure Quantum State via Dual Classical and Einstein-Podolsky-Rosen Channels», *Phys. Rev. Lett.* **80**, 1121-1125.
- BOUWMEESTER, D., PAN, J.-W., MATTLE, K., EIBL, M., WEINFURTER, H., and ZEILINGER, A. (1997): «Experimental Quantum Teleportation», *Nature* **390**, 575-579.
- CAVES, C.M. (1998): «A Tale of Two Cities», Science 282,637-638.
- Collins, G.P. (1998): «Quantum Teleportation Channels Opened in Rome and Innsbruck», *Physics Today* (**Feb**. 1998) 18-21
- EINSTEIN, A., PODOLSKY, B. and ROSEN, N. (1935): «Can Quantum-Mechanical Description of Physical Reality Be Considered Complete?», *Phys. Rev.* 47, 777-780.
- GARCÍA ALCAINE, G. (1998): «Teleportación: realidad y ficción», Revista Española de Física 12, 6-9.
# Informazio gehiago:
http://www.research.ibm.com/quantuminfo/teleportation/ http://www.research.ibm.com/quantuminfo/teleportation/braunstein.html |
aldizkariak.v1-3-800 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_vi_zientziak-eta-natura-zientziak_12",
"issue": null,
"year": "2025",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "vi"
} | ## **Glifosatoarekiko erresistentzia duten** *Amaranthus palmeri* **populazioen fisiologia: glifosatoaren garraioa, metabolizazioa eta oxidazio-estresa**
Eneko Trebol Aizpurua, Mikel V. Eceiza, Ana Zabalza, Mercedes Royuela, Miriam Gil-Monreal *Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Zientziak Saila, IMAB (Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology)*
*[trebol.132420@e.unavarra.es](mailto:trebol.132420@e.unavarra.es)*
### *Laburpena*
Glifosatoarekiko erresistenteak diren *Amaranthus* S. Watson *palmeri* belar txar inbaditzaile populazioak ezagutzen dira. Bi esperimentu prestatu dira, bata hidroponikoan eta bestea hosto-disken inkubazioa oinarritutakoa. Lehenengoan, erreferentziazko populazio sentikorretan (NCS) eta glifosatoarekiko erresistenteak diren populazioetan (NCR), glifosatoaren mugimendua eta metabolizazioa baloratu da, glifosatoaren eta honen degradazio-metabolitoaren (AMPA) edukia neurtuz eta degradazioan parte hartzen duen AKR entzimaren jarduera aztertuta. Bigarren esperimentuan, NCS eta Aragoiko bi populaziotan (PS, potentzial sentikorra, eta PR, potentzial erresistentea) glifosatoak oxidazio-egoeran duen eragina aztertu da, oxigeno-espezie erreaktiboen edukia, lipidoen peroxidazioa eta proteinen karbonilazioa baloratuz.
**Hitz** gakoak**:** *Amaranthus palmeri,* AMPA, herbiziden degradazioa, glifosato, oxidazio-estresa.
### *Abstract*
*Amaranthus S. Watson palmeri, resistant to glyphosate, is known to have invading weed populations. Two experiments have been prepared, one on hydroponics and the other on the incubation of leaf discs. In the first, in reference sensitive populations (NCS) and glyphosate-resistant populations (NCR), the movement and metabolization of glyphosate has been assessed, measuring the content of glyphosate and its degradation metabolite (AMPA) and analysing the activity of the AKR enzyme involved in degradation. In the second experiment, the effect of glyphosate on the oxidation state of two populations of NCS and Aragon (PS, sensitive potential, and PR, resistant potential) has been studied, assessing the contents of reactive oxygen species, lipids peroxidation, and protein carbonization.*
*Keywords: Amaranthus palmeri, AMPA, glyphosate, herbicide metabolism, oxidative stress.*
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Belar txarrak, gizakiaren funtzio, helburu eta lana oztopatzen duten landareak dira eta orokorrean nekazaritzan-arloan inpaktu gehien duten landareak dira. Haien kontrolerako hainbat metodo eta maneiu existitzen dira, nagusiena eta erabiliena kontrol kimikoa, herbiziden erabilera, da. Herbizidek landarearen funtzionaltasunean arazoak eragiten dituzte, organismoaren hazkuntza mugatuz edo ekidinez [\(Cobb &](https://www.zotero.org/google-docs/?Kmi9nX) [Reade, 2010\)](https://www.zotero.org/google-docs/?Kmi9nX). Herbizid-talde bakoitzak prozesu biokimiko jakin batean eragiten du, ekintza-mekanismoa deritzona, eta bertatik landarearen heriotzaraino gauzatutako erantzun fisiologiko guztiak herbizidaren ekintza-modua osatzen dute.
Glifosatoa, munduko herbizidarik erabiliena (Duke & Powels, 2008), 5-enolpirubilsikimato-3-fosfato sintasaren (EPSPS) inhibitzailea da, aminoazido aromatikoak ekoizteko bide metabolikoaren funtsezko entzima. Herbizidak entzima horren substratuarekin, sikimatoarekin lehiatzen du, eta EPSPSa inhibitzean sikimatoaren pilaketa gertatzen da (Steinrücken & Amrhein, 1980). Ondorioz, ibilbideko aminoazido aromatikoen ekoizpena inhibitzen da. Orokorrean, landareek glifosatoa degradatzeko gaitasun murriztua dute, eta aminometilfosfoniko azidoa (AMPA), glifosatoaren degradazio-metabolitoa, sortzen dute, baita beste hainbat metabolito batzuk ere (Jugulam & Shyam, 2019). Prozesu honetan hainbat entzima metabolizatzailek parte hartzen dute, horietatik aipagarriena Aldo-keto erreduktasa (AKR) entzima delarik, Zhou *et al.* (2022) lanean *Lolium* landareetan ikertu zuten bezala.
Landare-espezie ezberdinetan herbizideekiko erresistenteak diren populazioak topatu dira eta hauen kontrola nekazaritza modernoaren erronka handienetako bat da. Erresistentzia, landare batek herbizida bidezko tratamendu baten ondoren bizirauteko eta ugaltzeko duen gaitasuna da, zeina baldintza normaletan kontrolatua izango bailitzateke. Erresistentzia hori mota ezberdinekoa izan daiteke: dianarekin erlazionatutakoa (*Target site, TS*), edota dianarekin erlazionatu gabekoa (*Non-Target site, NTS*). Glifosatoaren erabilera masiboak eta ondoriozko hautespen-presioak herbizida horrekiko erresistenteak diren belar txarren populazioak garatzea eragin du (Heap & Duke, 2018; Székács & Darvas, 2012). Guztira, glifosatoarekiko erresistenteak diren 60 espezieen populazioak deskribatu dira, 28 monokotiledoneo eta 32 dikotiledoneo (Heap, 2025).
*Amaranthus palmeri*, lan honetan aztergai dugun landarea, C4 motako fotosintesia duen landare dioikoa da eta hazkuntza azkarrekoa eta ugalkortasun altukoa da (Vélez-Gavilán, 2019). Aldakortasun genetiko handiko landarea da, eta horrek, glifosatoarekiko eta beste herbizidekiko erresistenteak diren populazioen garapena bultzatzen du. Glifosatoaren kasuan, bi erresistentzia-mekanismo ezberdineko populazioak identifikatu dira: TS eta NTS erresistentziadunak (Heap & Duke, 2018; Jugulam & Shyam, 2019).
Oxidazio-estresari dagokionez, estres biotiko edota abiotiko gehienekin lotutako fenomeno kimiko eta fisiologikoa da, eta landareetan gertatzen da oxigeno-espezie erreaktibo (ROS) ezberdinen gainekoizpenagatik eta pilaketagatik (Demidchik, 2015). Oxigeno-espezie erreaktibo ezagunenak superoxidoa (O<sup>2</sup> ●–) eta hidrogeno peroxidoa (H2O2) dira, lehenengoak azkenekoa ematen duelarik superoxido dismutasa (SOD) bitartez (Traxler *et al.*, 2023). Bestalde, lipidoen peroxidazioa eta proteinen karbonilazioa oxidazio-estresaren ondorioak direnez, honen markatzaileak dira (Ciacka *et al.*, 2020).
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Lan honen helburu orokorra *Amaranthus palmeri* **espeziaren populazio sentikor eta erresistente desberdinek glifosatoaren aurrean duten erantzun fisiologikoa aztertzean** datza.
Helburu orokorra, bi helburu zehatzetan banatu da, eta hauek lortzeko, bi diseinu esperimental erabili ziren:
- **Glifosatoaren garraioa eta metabolizazioa aztertzea**. Aireztatutako ur-ontzietan (kultibo hidroponikoan) erreferentziazko populazio sentikorrak (NCS) eta glifosatoarekiko erresistenteak diren erreferentziazko populazioak (NCR) hazi ziren. Glifosatoa hostoei aplikatu zitzaien eta bi populazioen organo ezberdinetan glifosato eta AMPA kantitatea, eta AKR entzimaren jarduera neurtu ziren.
- **Glifosatoak landarearen oxidazio-egoeran zer eragin duen aztertzea.** *A. palmeri* populazio potentzial sentikor (PS populazioa), potentzial erresistente (PR populazioa) eta erreferentziazko populazio sentikorraren (NCS) landareen hosto diskei, azido sikimikoa eta glifosato kontzentrazio gorakorrak aplikatu zitzaizkien. Populazioek tratamenduen aurrean oxidazio-estresarekiko duten erantzuna aztertu zen, ROS kantitatea, lipidoen peroxidazioa eta proteinen karbonilazioa neurtuz.
# **3. Ikerketaren muina**
### **3.1. Material eta metodoak**
### *3.1.1. Landare materiala*
Hainbat *A. palmeri* populazio ezberdinekin lan egin da. Lehenik, Ipar Karolinan jatorria duten populazio sentikorra, *North Carolina Sensitive* (NCS), eta populazio erresistentea, *North Carolina Resistant* (NCR), Gaines Doktoreak (Colorado State University, Fort Collins, CO, Estatu Batuak) eskainiak. Bestalde, Aragoi erkidegoan topatutako bi *A. palmeri* populazio ezberdinak erabili dira: potentzialki sentikorra den PS populazioa (Baños de Ebro), eta potentzialki erresistentea den PR populazioa (Altorricon), Marí doktoreak (CITA, Aragoi, Espainia) eskainiak.
### *3.1.2. A. palmeri kultibo hidroponikoan*
Landareak Eceiza *et al.* (2022) lanetako metodoari jarraituta hazi ziren. Ameriketako *A. palmeri* populazioak aztertu ziren, NCS eta NCR, sentikorra eta erresistentea, hurrenez hurren. Landareak 2,52
#### **IkerGazte 2025**
kg/ha glifosato-dosi gomendagarriarekin tratatu ziren, Fortin Green® herbizida komertziala erabili zen eta ihinztatuz aplikatu zen. 0. Egunean, herbizida aplikazioa eman aurretik, soluzio nutriboa, hosto zaharrak (momentu horretan bazeudenak) eta sustraiak lagindu ziren. Jarraian, glifosato aplikatu zen, eta 3,4, 5 eta 7 egunetan, soluzio nutritiboa eta landareen hosto berriak (tratamendua aplikatu ondoren ateratakoak), hosto zaharrak (tratamendua aplikatu zenean bazeudenak) eta sustraiak lagindu ziren. Glifosato eta AMPA edukierak elektroforesi kapilarraren bidez neurtu ziren. Horrez gain, hosto-laginetan AKR entzimaren jarduera neurtu zen. Horretarako, laginetako proteina erauzketa egin, gatzgabetu eta NADPH-aren oxidazioa 340 nm-tan neurtu zen.
### *3.1.3. Hosto-disken esperimentua*
Esperimentu honetan hiru populazio ezberdinekin lan egin zen: NCS, eta Aragoiko B eta R populazioak. Landareak kultibo hidroponikoan hazi ziren 3.1.2. puntuan adierazitakoa jarraituz eta populazio bakoitzetik 1 zm diametroko hosto-diskak (3-4 diska/tratamendu) atera ziren. Diskak mikroplaka batean ondoko tratamentuekin 24 orduz inkubatu ziren: tratatu gabekoa, sikimatoa (3,5 mg/mL), glifosato 1x (2,4 mg/mL) eta glifosatoa 2x (4,8 mg/mL). Superoxido eta hidrogeno peroxido kantitatea neurtu zen Matzrafi *et al.* (2017) eta Terrón-Camero *et al.* (2018) lanetako metodoetan oinarrituz. Lipidoen peroxidazioa neurtzeko, MDA kantitatea neurtu zen Iturbe-Ormaetxea *et al.* (1998) laneko prozesua jarraikirik. Proteinen karbonilazioa Tola & Missihoun (2023) lanaren arabera neurtu zen.
### *3.1.4. Analisi estatistikoa*
Bariantzen analisia egiteko bide bateko ANOVA egin zen eta batazbestekoen alderaketa egiteko Tukey HSD eta T3 Dunnett frogak erabili ziren, bariantzen homogeneotasun eta ez homogeneotasunaren arabera, hurrenez hurren.
### **3.2. Emaitzak eta eztabaida**
Esperimentu hidroponikoan, NCS populazio sentikorrean, glifosatoaren kontzentrazioa eta edukia areagotu zen 3. egunera arte hosto zahar eta sustraietan eta 4. egunera arte hosto berrietan, eta horren ostean maila murriztu zen (1. Irudia), landare sentikorrak glifosatoaren eraginez oso kaltetuta zeudelako. AMPA metabolitoak antzeko joera izan zuen, baina honen kasuan sustraietan gehiago topatu zen, eta honekin lotuta soluzio nutritiboan AMPA eduki altuak lortu ziren (1. Taula). Reddy *et al.* (2004) eta Gomes *et al.* (2014) lanetan adierazita dagoen bezala, metabolito hau, glifosatoaren antzera, landarearen organismoan zehar garraiatu daiteke. Sustraietan topatutako AMPA kontzentrazio eta eduki altuak metabolitoaren garraioaren ondorio izan liteke, glifosatoa metabolito ezberdinetan degradatu daitekeelako (Reddy *et al.*, 2008). NCR populazio erresistentean, glifosato baloreak 7. egunera arte areagotu ziren, bainan, orokorrean, NCS populazioa baino baxuagoak izan ziren (2. Irudia). Nandula *et al.* (2012), Dominguez-Valenzuela *et al.* (2017) eta Kubis *et al.*-ek (2023) deskribatu zutenaren antzera, AMPA eduki altuagoak aurkitu ziren populazio erresistentean, sentikorran baino (2. Irudia). Glifosatoaren metabolizazioa aztertzeko, AKR entzimaren jarduera aztertu zen. Populazio sentikorrean, glifosatoa aplikatu ostean, AKR aktibitatea areagotu zen, aldiz, NCR populazioan AKR aktibitate-maila konstante mantendu zen. (3. Irudia). Gainera, bi populazioen kontrolak alderatzean ezberdintasunak ikusi ziren (3. Irudia), NCR-n aktibitate altuagoa izanik, eta glifosatoa degradatzeko gaitasun nabarmenagoarekin erlazionatu zen.
**1.Taula. Glifosato eta AMPA kontzentrazio (nmol/mL) eta edukia (nmol) populazio sentikorreko (NCS) soluzio nutritiboan. Batazbeste ± EE (n=3-6). ANOVA, HSD Tukey edo T3 Dunnet; p ≤ 0,05.**
| Denbora (eguna) | 0 | 3 | 4 | 5 |
|-----------------|-----------------|---------------------|---------------------|-------------------|
| [Glif.] | $0,00 \pm 0,00$ | $0,13 \pm 0,08$ | $0,12 \pm 0,07$ | 0,07 ± 0,07 |
| Glif. edukia | $0,00 \pm 0,00$ | 522,75 ± 335,1 | 462,60 ± 231,51 | 276,13 ± 276,13 |
| [AMPA] | $0,00 \pm 0,00$ | $0,76 \pm 0,25$ | $0,99 \pm 0,5$ | 0,29 ± 0,29 |
| AMPA edukia | $0,00 \pm 0,00$ | 2.121,94 ± 1.231,22 | 3.765,30 ± 1.896,45 | 1.125,8 ± 1.125,8 |

**1. Irudia.** *Amaranthus palmeri***-ren populazio sentikorreko (NCS) sustrai, hosto berri eta zaharretan denboran zehar neurtu den glifosato-kontzentrazioa nmol/g pisu fresko (PF) (A, goian ezkerrean), glifosato edukia organo osoan (B, goian eskuinean), AMPA kontzentrazioa nmol/g pisu fresko (PF) (C, behean ezkerrean), eta AMPA edukia organo osoan (D, behean eskuinean). Batazbeste ± EE (n=3-6). Letra desberdinek parametro bakoitzeko denbora-momentuen artean desberdintasun estatistiko esanguratsuak adierazten dituzte (ANOVA, HSD Tukey edo T3 Dunnet; p ≤ 0,05).**
**2.Taula. Glifosato eta AMPA kontzentrazioa (nmol/mL) eta edukia (nmol) populazio erresistenteko (NCR) soluzio nutritiboan. Batazbeste ± EE (n=3-6). ANOVA, HSD Tukey edo T3 Dunnet; p ≤ 0,05.**
| Denbora (eguna) | 0 | 3 | 5 | 7 |
|-----------------|-----------------|-------------------|-------------------|---------------------|
| [Glif.] | $0.00 \pm 0.00$ | $0.00 \pm 0.00$ | $0.00 \pm 0.00$ | $0.00 \pm 0.00$ |
| Glif. edukia | $0.00 \pm 0.00$ | $0.00 \pm 0.00$ | $0.00 \pm 0.00$ | $0.00 \pm 0.00$ |
| [AMPA] | $0.00 \pm 0.00$ | $0,58 \pm 0,22$ | $0,73 \pm 0,03$ | $0,66 \pm 0,34$ |
| AMPA edukia | $0,00 \pm 0,00$ | 2.207,92 ± 865,69 | 2.669,97 ± 186,54 | 2.330,83 ± 1.213,77 |

**2. Irudia.** *Amaranthus palmeri-***ren populazio erresistenteko (NCR) sustrai, hosto berri eta zaharretan denboran zehar neurtu den glifosato-kontzentrazioa nmol/g pisu fresko (PF) (A, goian ezkerrean), glifosato edukia organo osoan (B, goian eskuinean), AMPA kontzentrazioa nmol/g pisu fresko (PF) (C, behean ezkerrean), eta AMPA edukia organo osoan (D, behean eskuinean). Batazbeste ± EE (n=3-6). Letra desberdinek parametro bakoitzeko denbora-momentuen artean desberdintasun estatistiko esanguratsuak adierazten dituzte (ANOVA, HSD Tukey edo T3 Dunnet; p ≤ 0,05).**

**3. Irudia.** *Amaranthus palmeri-***ren bi populazioetako (NCS, sentikorra, urdinez koloreztatuta; NCR, erresistentea, laranjez koloreztatuta) aldo-keto erreduktasaren (AKR) jarduera. Batazbeste ± EE (n=3-4). Letra desberdinek parametro bakoitzeko denbora-momentuen artean desberdintasun estatistiko esanguratsuak adierazten dituzte, eta \* bidez bi populazioen arteko kontrolen (t=0 eguna) artean ezberdintasun esanguratsuak iradokitzen da (ANOVA, HSD Tukey, T3 Dunnett; p ≤ 0,05).**
Hosto-disketako oxidazio-estresa aztertzean, NCS populazioan superoxido eta hidrogeno peroxido edukietan glifosato tratamenduetan gorakada nabaritu zen (4. Irudia), fisiologia sentikor batean bezala. PS populazioan, superoxido-maila areagotu zen (4. Irudia), sentikortasun joera erakutsirik. Glifosatoaren ondorioz superoxidoaren igoera eman zen (Meloni & Bolzón, 2021; Eceiza *et al.*, 2022), eta NCS populazio sentikorrean erradikal honen maila altuenak lortu ziren, Eceiza *et al.* (2022) lanean ageri den bezala. Izan ere, hidrogeno peroxidoan ez ziren ezberdintasunik ikusi (4. Irudia). PR populazioari dagokionez, superoxido eta hidrogeno peroxido edukietan ez ziren ezberdintasunak antzeman (4. Irudia), bere izaera erresistentea erakutsiz. Bestalde, sikimato tratamenduak oxigeno-espezie erreaktiboen ekoizpenean zertxobait eragin zuela ikusi zen (4. Irudia). Lipidoen peroxidazioan (MDA), populazio sentikor batean, glifosatoaren ondorioz MDA edukia areagotzeko joera izan ohi da, eta NCS disketan joera hori antzeman zen (4. Irudia), Eceiza et al. (2022) lanean ikusi zen bezala. PR populazio erresistentean, glifosatoak ez zuen MDA edukian eraginik izan (4. Irudia), beste populazio erresistente batean ikusi zen bezala (Eceiza et al., 2022). Azkenik, proteinen karbonilazioa aztertu zen. NCS populazioan, proteinen karbonilazioan gorakada bat nabaritu zen, baina emaitza adierazgarrienak PS populazioan jaso ziren, sikimato eta glifosato tratamenduek eragin berdina izan baitzuten (4. Irudia). R populazioan, aldiz, ez ziren tratamendu artean emaitza adierazgarriak ikusi (4. Irudia). Eceiza et al. (2022) lanaren arabera, populazio erresistentean, glifosatoak eragin oxidazio-estresak ez zuen kalte oxidatzailerik egin, lan honetan lortu ziren emaitzen antzera.

4. Irudia. NCS (erreferentziazko sentikorra), PS (potentzial sentikorra) eta PR (potentzial erresistentean) populazioetako hosto-disketan neurtu diren superoxido $(O_2^{\bullet-})$ , hidrogeno peroxido $(H_2O_2)$ , MDA edukiak, eta proteinen karbonilazioa. Letra desberdinek tratamenduen arteako desberdintasun esanguratsuak adierazten dituzte. Batazbeste $\pm$ EE (n=3-4). ANOVA, HSD Tukey, T3 Dunnett; p $\leq$ 0,05.
# **4. Ondorioak**
Kultibo hidroponikoan, populazioen artean alderdi bisual ezberdintasun nabarmena antzeman zen, NCS populazioa (sentikorra) kaltetua ikusi baizen, NCR ordea ez.
NCR populazioak glifosato-maila lausoagoak eta AMPA eduki altuagoak izateak populazioaren fisiologia erresistentearekin lotu zen. NCS eta NCR populazioetan, sustraietan eta soluzio nutritiboan AMPA eduki altuak topatu izana herbizidaren aurrean defendatzeko joera bezala interpretatu zen. AKR entzimaren jarduera ikertzean, landare sentikorretan aktibitatea areagotu zen glifosatoaren eraginez, baina NCR landareetan, jatorriz, kontrol landareetan, AKR aktibitatea altuagoa zen, populazio honek glifosatoa degradatzeko gaitasuna adieraziz.
Hosto-disken esperimentuan, PS populazioan glifosatoaren efektua NCS populazio sentikorran izandako efektuaren antzekoa izan zen, superoxido ekoizpena eta proteinen karbonilazio altua eraginik. Honek, PS populazioaren fisiologia sentikorra adierazi zuen. PR populazioan, superoxido, hidrogeno peroxido eta MDA edukian eta proteina karbonilazioan ez ziren ezberdintasunik topatu tratamenduen artean, populazioaren erresistentzia erakutsiz. Bere fisiologia erresistentean sakontzeko, etorkizunean superoxido dismutasa (SOD) aztertzea interesgarria izan liteke, superoxido erradikalaren degradazioan parte hartzen duelako. Oxidazio estresa ikertzean, sikimatoak glifosatoaren zenbait efektu fisiologiko antzeko eragin zituen, glifosatoaren eragin parekoa izan zuen. Beraz, PS populazioak glifosato zein sikimatoaren aurrean sentikortasuna adierazi zuen, eta PR populazioaren erresistentzia egiaztatu zen.
# **5. Etorkizunerako norabidea**
Ikerketa-esparru honetan, belar txarren fisiologia eta erresistentzia-mekanismoak ezagutzea funtsezkoa da, nekazaritza munduan haien kudeaketa ulertzeko eta laboreen maneiua optimizatzeko. Glifosatoak eta gainerako herbizidek belar txarren hazkuntza nola oztopatzen duten ezagutzea, ekintza-mekanismo berriak dituzten herbizidak garatzeko lagungarri izango da. Hauen erabilerak hautespen-presioa murrizten lagunduko du eta, ondorioz, erresistentzien garapena motelduko da. Hala ere, herbizidak oso erabilgarriak badira ere, bere erabilera masiboa ez da jasangarria eta kontrol integral batera joatea ezinbestekoa da.
# **6. Erreferentziak**
- Cobb, A. H., & Reade, J. P. H. (2010). Herbicides and Plant Physiology, Second Edition. Wiley- Blackwell, Hoboken, 1-296. <https://doi.org/10.1002/9781444327793>
- Ciacka, K., Tymiński, M., Gniazdowska, A., & Krasuska, U. (2020). Carbonylation of proteins-an element of plant ageing. Planta, 252(1), 12. <https://doi.org/10.1007/s00425-020-03414-1>
- Demidchik, V. (2015). Mechanisms of oxidative stress in plants: From classical chemistry to cell biology, Environmental and Experimental Botany, Volume 109, 212-228. <https://doi.org/10.1016/j.envexpbot.2014.06.021>.
- Dominguez-Valenzuela, J. A., Gherekhloo, J., Fernández-Moreno, P. T., Cruz-Hipolito, H. E., Alcántara-de la Cruz, R., Sánchez-González, E., & De Prado, R. (2017). First confirmation and characterization of target and non-target site resistance to glyphosate in Palmer amaranth (Amaranthus palmeri) from Mexico. Plant physiology and biochemistry : PPB, 115, 212–218. <https://doi.org/10.1016/j.plaphy.2017.03.022>
- Duke, S. O., & Powles, S. B. (2008). Glyphosate: a once-in-a-century herbicide. Pest Management Science, 64(4), 319–325. <https://doi.org/10.1002/ps.1518>
- Eceiza, M. V., Gil-Monreal, M., Barco-Antoñanzas, M., Zabalza, A., & Royuela, M. (2022). The moderate oxidative stress induced by glyphosate is not detected in Amaranthus palmeri plants overexpressing EPSPS. Journal of Plant Physiology, 274(May), 153720. <https://doi.org/10.1016/j.jplph.2022.153720>
- Gomes, M. P., Smedbol, E., Chalifour, A., Hénault-Ethier, L., Labrecque, M., Lepage, L., Lucotte, M., & Juneau, P. (2014). Alteration of plant physiology by glyphosate and its by-product aminomethylphosphonic acid: an overview. Journal of Experimental Botany, 65(17), 4691–4703. https://doi.org/10.1093/jxb/eru269
- Heap, I. (2025). The International Survey of Herbicide Resistant Weeds. Online. Internet. http://www.weedscience.com/Home.aspx
- Heap, I., & Duke, S. O. (2018). Overview of glyphosate-resistant weeds worldwide. Pest Management Science, 74(5), 1040–1049. https://doi.org/10.1002/ps.4760
- Iturbe-Ormaetxe, I., Escuredo, P. R., Arrese-Igor, C., & Becana, M. (1998). Oxidative Damage in Pea Plants Exposed to Water Deficit or Paraquat. Plant Physiology, 116(1), 173–181.
- Jugulam, M., & Shyam, C. (2019). Non-Target-Site Resistance to Herbicides: Recent Developments. Plants (Basel, Switzerland), 8(10), 417.<https://doi.org/10.3390/plants8100417>
- Kubis, G.C.; Marques, R.Z.; Kitamura, R.S.A.; Barroso, A.A.M.; Juneau, P.; Gomes, M.P. (2023).Antioxidant Enzyme and Cytochrome P450 Activities Are Involved in Horseweed (Conyza Sumatrensis) Resistance to Glyphosate. Stresses, 3, 47-57. https://doi.org/10.3390/stresses3010005
- Matzrafi, M., Shaar-Moshe, L., Rubin, B., & Peleg, Z. (2017). Unraveling the Transcriptional Basis of Temperature-Dependent Pinoxaden Resistance in Brachypodium hybridum. Frontiers in Plant Science, 8, 1064. <https://doi.org/10.3389/fpls.2017.01064>
- Meloni, D. & Bolzón, G. (2021). Hydrogen peroxide, superoxide, lipid peroxidation and membrane damage in leaves of the tree Prosopis nigra (Fabaceae) under simulated glyphosate drift. UNED Research Journal. 13. e3170. [10.22458/urj.v13i1.3170.](https://doi.org/10.22458/urj.v13i1.3170)
- Nandula, V. K., Reddy, K. N., Koger, C. H., Poston, D. H., Rimando, A. M., Duke, S. O., … Ribeiro, D. N. (2012). Multiple Resistance to Glyphosate and Pyrithiobac in Palmer Amaranth (Amaranthus palmeri) from Mississippi and Response to Flumiclorac. Weed Science, 60(2), 179–188. doi:10.1614/WS-D-11-00157.1
- Reddy, K. N., Rimando, A. M., & Duke, S. O. (2004). Aminomethylphosphonic acid, a metabolite of glyphosate, causes injury in glyphosate-treated, glyphosate-resistant soybean. Journal of Agricultural and Food Chemistry, 52(16), 5139–5143. https://doi.org/10.1021/jf049605
- Reddy, K. N., Rimando, A. M., Duke, S. O., & Nandula, V. K. (2008). Aminomethylphosphonic acid accumulation in plant species treated with glyphosate. Journal of Agricultural and Food Chemistry, 56(6), 2125–2130. <https://doi.org/10.1021/jf072954f>
- Steinrücken, H.C. and Amrhein, N. (1980) The Herbicide Glyphosate Is a Potent Inhibitor of 5-Enolpyruvylshikimic Acid-3-Phosphate Synthase. Biochemical and Biophysical Research Communications, 94, 1207-1212. [https://doi.org/10](https://doi.org/10.1016/0006-291X(80)90547-1).1016/0006-291X(80)90547-1
- Szekacs, A., & Darvas, B. (2012). Forty Years with Glyphosate. Herbicides-Properties, Synthesis and Control of Weeds, ISBN: 978-953-307-803-8. DOI: 10.5772/32491
- Terrón-Camero, L.C., Molina-Moya, E., Sanz-Fernández, M., Sandalio, L.M., Romero-Puertas, M.C. (2018). Detection of Reactive Oxygen and Nitrogen Species (ROS/RNS) During Hypersensitive Cell Death. In: De Gara, L., Locato, V. (eds) Plant Programmed Cell Death. Methods in Molecular Biology, vol 1743. Humana Press, New York, NY. [https://doi.org/10.1007/978-1-4939-7668-3\\_9](https://doi.org/10.1007/978-1-4939-7668-3_9)
- Tola, A. J., & Missihoun, T. D. (2023). Iron Availability Influences Protein Carbonylation in Arabidopsis thaliana Plants. International Journal of Molecular Sciences, 24(11), 9732.<https://doi.org/10.3390/ijms24119732>
- Traxler, C., Gaines, T. A., Küpper, A., Luemmen, P., & Dayan, F. E. (2023). The nexus between reactive oxygen species and the mechanism of action of herbicides. The Journal of Biological Chemistry, 299(11), 105267. <https://doi.org/10.1016/j.jbc.2023.105267>
- Vélez-Gavilán, J. (2019). Amaranthus palmeri (Palmer amaranth). Invasive Species Compendium (CABI). https://doi.org/10.1079/ISC.4649.20203482869
- Zhou, F. Y., Han, H., Han, Y. J., Nyporko, A., Yu, Q., Beckie, H. J., & Powles, S. B. (2022). Aldo-keto reductase may contribute to glyphosate resistance in Lolium rigidum. Pest Management Science, 79(4), 1528–1537. <https://doi.org/10.1002/ps.7325>
# **7. Eskerrak eta oharrak**
- Artikulu hau Master Amaierako Lan baten laburpen bat da.
- Lan hau gauzatzean lagundu duten guztiei izugarri eskertzen zaie: Mikel, Gustavo, Miriam, Clara, eta laborategiko beste kideei ere bai.
- Masterreko lana egin bitartean bi laguntza ekonomiko jaso ziren: UPNAk eskainitako Master Amaierako Lanerako ikerkuntza-hastapenerako beka, eta UPNAk eskainitako kolaborazio-beka |
aldizkariak.v1-0-432 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.38 _2020_2",
"issue": "Zk.38 _2020_",
"year": "2020",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Fabrikazio gehigarria ezinbesteko teknologia osasunean eta industrian: Euskadi eta Katalunia
(Additive Manufacturing as an essential technology in health and industry: Basque Country and Catalonia)
Aitor Tejo-Otero\*1, Felip Fenollosa-Artés<sup>1,2</sup>, Irene Buj-Corral<sup>2</sup>
<sup>1</sup> CIM UPC, Bartzelona
<sup>2</sup> TECNOFAB, Ingeniaritza Departamentua, ETSEIB, UPC, Bartzelona
LABURPENA: Azken urteetan, fabrikazio gehigarria (FG) oso azkar garatu da hainbat sektoretan: osasuna, automobilgintza, aeronautika, etab. Aipatutako lehen sektorean, aplikazio anitzetan erabili da: prototipo eta gida kirurgikoak, scaffoldsak, inplanteak. Hobekuntza horiek gaixotasun berriei hobeto aurre egitea ahalbidetuko dute. Industriari dagokionez, fabrikazio gehigarriak aukera ematen die industria-enpresei produktuak prozesu berri ordezko batzuen bidez fabrikatzeko (produktu eta tresna arinagoak, pertsonalizatuak, etab.), hala nola automobilgintzan edo aeronautikan. Gainera, lehen pieza horien fabrikazio-prozesuaren denbora murrizten da. Artikulu honetan, bi eskualdek (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia), medikuntza eta industria arloetan, fabrikazio gehigarriari lotutako aktibitatea berrikusi egingo da. Osasun-aplikazioei dagokienez, bai Euskadin, bai Katalunian, FGak eragin ekonomiko bera dauka bietan; industriari dagokionez, ordea, Euskadiko ekonomian eragin handiagoa dauka Kataluniarekin alderatuta.
HITZ GAKOAK: fabrikazio gehigarria, osasuna, industria, Euskadi, Katalunia.
ABSTRACT: During the last years, Additive Manufacturing (AM) has rapidly developed in several sectors: health, automotive, aeronautics, etc. In the first sector mentioned, it has been applied in different applications: manufacturing surgical planning prototypes and guides, the use of scaffolds 3D printed, implants, etc. These improvements in the medical field will allow to have more tools to deal with new diseases, and consequently, the life expectancy will be higher. Regarding the industry, 3D printing allows the industrial companies to manufacture better products (lightweight, personalised, etc) in automation or aeronautics, for example. Additionally, there is a decrease in the process time. In present study, two different regions have been reviewed (Basque Country and Catalonia) in the medical and industrial sectors. It has been seen that in both areas AM applied to health applications has more or less the same impact in their systems. However, in terms of the industry, the Basque industry has bigger impact in the economy of the Basque Country.
KEYWORDS: Additive manufacturing, health, industry, Basque Country, Catalonia.
Nola aipatu / How to cite: Tejo-Otero, Aitor; Fenollosa-Artés, Felip; Buj-Corral, Irene (2020). «Fabrikazio gehigarria ezinbesteko teknologia osasunean eta industrian: Euskadi eta Katalunia»; Ekaia, 38, 2020, 315-326. (https://doi.org/10.1387/ekaia.21640).
Jasoa: 08 apirila , 2020; Onartua: 18 maiatza , 2020.
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2020 UPV/EHU

<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Aitor Tejo-Otero. CIM UPC, Llores i Artigas kalea, 12 (08028 Bartzelona). – atejo@cimupc.org – https://orcid.org/0000-0003-2693-3696.
#### 1. **Sarrera**
Fabrikazio gehigarria (*Additive Manufacturing* izenez ezagutzen da nazioartean: AM) piezak eta produktuak ekoizteko eredua da. Arlo horren lehenengo urratsak 70eko hamarkadan eman baziren ere, garapenik nabarmena 2009. urtera arte ez zen gertatu: FDM (*Fused Deposition Modelling*) izeneko patentea amaitu zenean, hain zuzen ere. Gertaera horrek 3D inprimagailuen prezioen jaitsiera ahalbidetu zuen, eta eskuragarriago egin ziren ordenagailu horiek kontsumitzaile ugariren artean.
Fabrikazio gehigarriaren prozesuak honako pausoak ditu (1. irudia):
- 1. Produktuaren edo piezaren ideia.
- 2. CAD (*Computed Aided Design*) modeloa diseinatzea.
- 3. Modeloa STL (*Standard Triangle Language*) fitxategira bihurtzea.
- 4. STL fitxategia Cura programan edo bestelakoan sartu eta G kodea sortzea.
- 5. G kodea 3D inprimagailu batera bidali eta inprimaketa hastea.
- 6. Produktuaren postprozesua.

**1. irudia.** Fabrikazio gehigarriaren prozesua.
Fabrikazio gehigarriaren teknologia-prozesuei dagokienez, hainbat mota daude [1], eta bakoitzak bere aplikazio-eremua dauka; izan ere, ez daitezke material mota ezberdin guztiak teknika guztiekin erabil. Ezagunenak, eta industria- eta osasun-arloetan gehien erabiltzen direnak, hauek dira, ISO/ASTM 2900:2017 terminologia erabilita [1]:
- —«VAT Polimerizazioa» (*Stereolithography* izenez ezagutzen da nazioartean: SLA): erretxin fotosentikor bat UV (laserra) argi-izpi batekin polimerizatzen da. Materiala likido-egoeran dago.
- —«Material-estrusioa»: kostu baxuko prototipoak egiteko teknologia da; horretan, polimero bat bere trantsiziozko tenperaturatik gora berotzen da, eta, ilehodi batetik pasatu ostean, ohe baten gainean aplikatzen da, eta berriz solidotzen da. Oro har, erabiltzen den materiala harizko bobina batean dago.
- —«Material-estrusioa» (*Direct Ink Writing* izenez ere ezagutzen da: DIW) deitutako prozesua estrusioan oinarritutako fabrikazio gehiga-
rrian oinarritzen da. DIWn, fase likidoan dagoen 'tinta' inprimatzen da fluxua kontrolatuta. Mota ugaritako materialak erabil daitezke: bai plastikoak (hidrogelak kontuan hartuta), bai metalak, bai zeramikak.
- —«Powder Bed Fusion» (SLM siglaz ezagutzen da nazioartean) prozesuak potentzia handiko laser bat erabiltzen du materialen partikulak urtzeko. Normalean, hauts metalikoa erabiltzen da.
- —«Powder Bed Fusion» (SLS siglaz ezagutzen da nazioartean) prozesuak plastiko- edo zeramika-hautsaren materiala urtzen du laser baten bidez. Teknologia honek, FDM prozesua baino garestiagoa izan arren, pieza funtzionalak eta kalitatekoak ekoizten ditu. Baina ezin daitezke erabil FDMan erabiltzen diren material guztiak; izan ere, materialek hauts-formatu estandarizatu batean behar dute egon, eta ezaugarri termiko zehatz batzuk izan behar dituzte, hala nola urtzetrantsizio estua.
- —Injekzioak (*material jetting*) erretxina fotorreaktiboa erabiltzen du piezak ekoizteko.
Artikulu honen helburua fabrikazio gehigarriak osasunean eta industrian dituen eraginak azaltzea da, bai Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bai Katalunian. Lehenik, EAEko eta Kataluniako fabrikazio gehigarriaren sektoreko analisia egingo da. Bigarrenik, fabrikazio gehigarriaren bidez osasun- eta industria-sektoreetan egin daitezkeen jarduerak aurkeztuko dira. Eta, azkenik, bi adibideen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak eztabaidatuko dira.
#### 2. **Fabrikazioa gehigarriaren analisia**
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako eskualdeak Hego Europako alde garatuak dira fabrikazio gehigarriaren sektorean: bai unibertsitateetan edo zentro teknologikoetan, bai enpresetan (besteak beste, industrian, osasunean, etab.).
#### 2.1. **Euskal Autonomia Erkidegoa**
Urteak joan ahala, Euskal Autonomia Erkidegoa beti nabarmendu izan da bere ingeniaritza-arloagatik; izan ere, industriako lehenengo urratsak siderurgian egin ziren. Gero, ontzigintzak hartu zuen garrantzirik handiena, eta, azken hamarkadetan, honako arloek: automobilgintzak, ehungintzak eta papergintzak. Egun, ordea, fabrikazio gehigarria agertu da merkatura fabrikazio-teknologia alternatibo gisa, eta badirudi gurekin egongo dela denboraldi luze batean. Hori dela eta, ez da harritzekoa hainbat lantegik, zentro teknologikok eta abarrek teknologia hauetan inbertitu eta sakondu izana. Irudian (2. irudia), Euskadin FGa erabiltzen duten enpresak/zentroak
agertzen dira, beste askoren artean. Gainera, Espainiako fabrikazio-elkartearen egoitza (ADDIMAT) EAEn dago.

**2. irudia.** Euskadiko Fabrikazio Gehigarriaren taldea.
Fabrikazio gehigarria ez dago bakarrik industrian edo osasunean, baita beste arlo batzuetan ere. Adibidez, zentro teknologiko askotan, fabrikazio gehigarria erabiltzen da ikerketa egiteko. Era berean, Euskadin finkatuta dauden hiru unibertsitateek fabrikazio gehigarria irakasten dute beren ingeniaritza-eskoletan. Horrela, haietako ikasleak murgil daitezke mundu horretan. Adibidez, badira bost urte Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA) sortu zuela. Beste aldetik, enpresa handi askoren presentzia nabarmendu beharra dago, hala nola CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles), edo lantegi txiki batzuk ere bai: esate baterako, Optimus 3D.
## 2.2. **Katalunia**
Kataluniaren pausoak Euskal Autonomia Erkidegoarenak bezalakoak izan ziren, hartan ere garapen teknologikoa izan baitzen. Hala ere, Katalunian enpresa handiagoen presentzia dago, batez ere Bartzelonako hirian; izan ere, gune estrategikotzat jotzen da Mediterraneo eskualdean. Irudian (3. irudia), Katalunian FGa erabiltzen duten enpresak/zentroak agertzen dira, beste askoren artean.

**3. irudia.** Kataluniako Fabrikazio Gehigarriaren taldea
Euskadin gertatzen den bezala, Katalunian fabrikazio gehigarria ez dago bakarrik industrian edo osasunean, baita beste arlo batzuetan ere. Adibidez, zentro teknologiko askotan, fabrikazio gehigarria erabiltzen da ikerketak egiteko, hala nola CIM UPC, Eurecat edo Leitat. Era berean, Katalunian finkatuta dagoen unibertsitate batek (UPC: Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa) fabrikazio gehigarria irakasten du bere ingeniaritza-eskoletan, eta eskola horretako ikasleak mundu honetan murgil daitezke. Beste aldetik, enpresa handi askoren presentzia nabarmendu beharra dago: esate baterako, HP, Ricoh edo Renishaw; edo lantegi txiki batzuk ere bai: adibidez, Bcn3D Technologies.
#### 3. **Osasuna**
Gaur egun, fabrikazio gehigarria osasun-sektoreko hainbat aplikaziotarako erabiltzen da: gida kirurgikoak, prototipo kirurgikoak, *scaffolds*ak*,* inplanteak, etab. Esate baterako, gida kirurgikoak erabiltzen dira zehaztasun handiagoa lortzeko ebakuntzetan. Era berean, prototipo kirurgikoaren xedea medikuen trebetasuna ebakuntzetan hobetzea da; izan ere, medikuek jarduera konplexuak egin behar dituzte ebakuntzan zehar, eta prototipo horiek ebakuntza hobeak egiten laguntzen diete. Horrela, ebakuntzaren denbora murriztea lortzen da, eta, hori dela bitarteko, ager daitezkeen zailtasunak murriztea. Bestalde, *scaffolds* deiturikoak ehun-ingeniaritzan erabiltzen dira, eta zelulek erabiltzen dituzte, aldi baterako egitura bezala: bertan hazi, eta, gerora, gorputzeko ataletara txertatzen dira. Modu horretan, ehunen birsorkuntza lortzen da. Teknika hori inplante mota batzuekin ere erabiltzen da, hala nola belaunekoa edo aldakakoa.
Baina, zertarako erabiliko da fabrikazio gehigarria urteak joan ahala? (Begiratu 1. taula).
| Epe ertainera (5 urte) | Epe luzera (10 urte) |
|------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Sendagai pertsonalizatuak inprimatzea | Neurrira egindako betaurrekoak eskaneatu<br>eta handik ordu batera 3D inprimagailu<br>baten bidez betaurrekoak inprimatzea |
| Ehun eta odol hodien inprimaketa | Organo eta ehun konplexuen inprimaketa |
| 3D inprimagailuak ospitale eta farmazia<br>guztietan | GC-MS |
**1. taula.** Fabrikazio gehigarriaren erabilerak osasunean epe ertainera eta luzera.
#### 3.1. **Euskal Autonomia Erkidegoa**
#### 3.1.1. *Gida Kirurgikoak*
Adibidez, UPV/EHUk eta BioCruces Osasun Ikerketako Institutuak masailezurrerako gida kirurgikoak ekoitzi zituzten [2]. Horretarako, erretxin fotosentikor biobateragarria erabili zen, giza gorputzarekiko kontaktuan egongo baita.
## 3.1.2. *Prototipo Kirurgikoak*
Prototipo kirurgikoei dagokienez, haien erabilera ugaritu egin da aske urteotan. Esate baterako, Zabaleta eta besteren [3] ikerketan, azken urtean izandako esperientzien berri ematen dute autoreek. Horretarako, Bertan, gaixotasun ezberdinetarako prototipoak ekoitzi ziren: biriketako transplantea, bularreko tumoreak, etab. Kasu guztietan ez zen 3D modeloa erabil behar izan; DICOM (Digital Imaging and Communication On Medicine izenez ezagutzen da nazioartean) irudiekin nahikoa zelako. Baina prototipo horiek erabiltzea onuragarria dela adierazten da artikuluan. Prototipoak ekoizteko, hiru 3D inprimagailu erabili ziren: SLA, Formlabs Form 2 inprimagailu erabilita; FDMa, Stratasys Fortus 450 inprimagailua erabilita; eta azkenik, material jetting Stratasys J750 erabilita.
#### 3.1.3. *Scaffolds-ak*
Sabada Larraona eta besteren [4] ikerketan, adierazi zen egoera solidoan propietate onak dituzten poliaktida/bario sulfatozko sistema konposatuak 3D bidez inprima daitezkeela. Material konposatu horiek ehuningeniaritzan erabiltzen dira gehienbat, haien propietateak bikainak dira eta. Gainera, erabili den 3D inprimagailua bioploter bat da; hau da, FDM teknologian oinarrituta dago, baina ore formako materialekin lan egiten du.
## 3.1.4. *Inplanteak*
Mizar Additive Manufacturing lantegiak inplante pertsonalizatuak ekoizten ditu, gaixoaren araberakoak; izan ere, gaixo bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu. Gainera, Osteophoenix enpresak garezurreko inplanteak ekoizten ditu traumek, tumoreek eta abarrek eragindako osasun-arazoak. Hortzetako inplanteei dagokienez, probak egiten ari dira; hala ere, oraindik betiko teknologiak erabiltzen dira.
#### 3.2. **Katalunia**
#### 3.2.1. *Gida Kirurgikoak*
De Vez eta besteren [5] ikerketaren helburua errinoplastian pazienteekiko espezifikoa zen eredua sartzea zen, inprimatutako gida kirurgikoa aurkeztuta eta banakako modu batean egokituta. Gida kirurgiko horiek ebakuntzaren denbora murriztu zuten, prototipo kirurgikoek bezala. Izan ere, osteotomian pauso bat egiten da, asko egin ordez.
#### 3.2.2. *Prototipo Kirurgikoak*
Aplikazio honetan, bi zentro nabarmendu ziren beste guztien gainetik: CIM UPC eta San Juan de Dios Ospitalea. Erreferenteak dira Katalunian, baita Espainiako Estatuan ere. Zenbait artikulu argitaratu dituzte gai honen inguruan [6-10]. Halaber, hainbat teknika erabili dituzte prototipoak egiteko: SLSa, injekzioa (*material jetting*) eta FDMa; azken hau, *moulding* teknika baliatuz, zeinean PLA molde bat ekoizten den organoaren negatiboarekin (4. irudia).

**4. irudia.** *Moulding* teknika erabilita ekoizten diren moldeak prototipo kirurgikoak egiteko.
Hala ere, aplikazio honetan, garrantzitsuena falta da oraindik: organoen eta materialen arteko lotura lortzea, hau da, organoetako propietateak kopiatzeko materialak aurkitzea. Normalean, material gogorrak erabili dira, eta horiek ezin izan dute organoen portaera imitatu. Horregatik, azken urteotan, CIM UPCk eta IQSk organoak imitatzeko materialak ekoizten dihardute: bai hidrogelak, bai silikonak.
#### 3.2.3. Scaffolds*ak*
Polonio-Alcalá *et al.*-ek [11,12], beren ikerketetan, PLAz eginiko *scaffolds*eko hainbat diseinu inprimatu zituzten FFFko 3D inprimagailu batekin (BCN3D Technologies, Barcelona, Spain). Behin diseinuak inprimatuta, MDA-MB-231 bularreko kartzinomaren zelulen negatiboak landu ziren *scaffolds*etan, eta zelulen ugaritze-saiakuntza egin zen. Datuen arabera, porotsuak ziren aukerarik erabilgarriena zelulak hazteko eta ugaltzeko. Horrela, ikusi zen horrelako teknikak erabil daitezkeela minbizia ikertzeko lanak egiteko.
#### 3.2.4. *Inplanteak*
UPCeko unibertsitatean hainbat ikerketa egin ziren aplikazio honen inguruan. Esate baterako, octet-truss 3D egiturak inprimatzea onuragarria izan daiteke ehun-ingeniaritzan erabiltzeko, edo inplanteetan [13,14].

**5. irudia.** Industriaren BPGa Euskadiko eta Kataluniako ekonomietan.
#### 4. **Industria**
Gaur egun, industriak garrantzi handia dauka mendebaldeko eskualdeetan; izan ere, horietan, hura garatu da gehien azken mendeetan zehar. Industrian, sektore ugaritan erabiltzen da fabrikazio gehigarria, hala nola automobilgintzan edo aeronautikan. Aurreko mendeetan, sektore horietako piezak mekanizazioz egiten ziren, eta material asko xahutzen zen.
#### 4.1. **Euskal Autonomia Erkidegoa**
Euskal Autonomia Erkidegoko industriak inpaktu handia dauka EAEko jarduera ekonomian; izan ere, Euskadiko barne-produktu gordinaren (BPG) % 22-24 izan da azken urteotan (5. irudia). Gainera, industrian, 200.000 pertsonak lan egiten dute. Nahiz eta ekonomian garrantzi handia izan, fabrikazio gehigarrian ikusten da industriaren garapena posiblea dela; izan ere, urte batzuetara industria BPGaren % 25 izatea lortu daiteke, eta Europako beste herrialdeen parera iristea.
Euskadin, industria metalurgikoa nabarmendu da gehienbat, eta, horregatik, gehien ekoizten den materiala metala da. Automobilgintzan, adibidez, Optimus 3D-k tresna pertsonalizatuak diseinatzen eta ekoizten ditu, molderik erabili barik; baita aeronautikan ere. Aeronautikan, ULTEM eta Ti-n erabiltzen dira piezak inprimatzeko.
Era berean, hainbat zentro teknologiko (IDEKO, Lortek, Leartiker, Tekniker, etab.) ikerketa-lanetan aritzen dira. Adibidez, bai IK4-Lortek-ek bai Tecnalia-k parte hartzen duten ikerketa batean, honako hau adierazi da: Alanbre-arku bidezko fabrikazio gehigarria (*Wire-Arc Additive Manufacturing* —WAAM— siglaz ezagutzen da nazioartean) teknikak deposizio-tasak eta kalitate altuak eskaintzen dituela. Horregatik, alternatiba ona bihurtzen da tamaina ertaineko piezak ekoizteko fabrikazio gehigarria erabiltzea: esaterako, industria aeronautikoan, egiturazko piezak.
Aeronautikan, halaber, Ruiz-Salas-ek eta bestek [15] *Laser Melting Deposition* (LMD siglaz ezagutzen da nazioartean) teknologia erabili zuten turbomakina-elementuak konpontzeko. Horrela, hainbat esperimentu dira erreferentzia eta abiapuntu gisa.
#### 4.2. **Katalunia**
Katalunian ere inpaktu handia dauka industriak jarduera ekonomian; izan ere, Kataluniako barne-produktu gordinaren (BPG) % 20 izan da industria azken urteotan (5. irudia); Euskadikoa baino baxuagoa. Gainera, industrian 500.000 pertsonak lan egiten dute. Euskadirekin konparatuta, langile gehiago daude industrian, baina, proportzionalki, gutxiago dira. Bestalde, industriak ekonomian garrantzi handia badu ere, fabrikazio gehigarrian ikusten da industriaren garapena posiblea dela; izan ere, urte batzuetara industria BPGaren % 25 izatea lortu daiteke, eta Europako beste herrialdeen parera iristea.
Esate baterako*, BCN3D Technologies* enpresak, CIM UPCen sortu zen *spin-off* batek, bi buruko 3D inprimagailuak ekoizten ditu. Material anitzeko piezak ekoitz daitezke, eta propietate ezberdinetako materialak batu: (1) bi koloreko materialak erabil daitezke; eta (2) bi material erabil daitezke, hala nola PLA (*PolyLactic Acid* izenez ezagutzen da nazioartean) edo ABS (*Acrylonitrile Butadiene Styrene* izenez ezagutzen da nazioartean). Horrela, material anitzezko piezak ekoitz daitezke, eta propietate ezberdinetako materialak batu.
Halaber, badira urte batzuk HPk *multi jet fusion* deituriko teknologia berri bat asmatu zuela, eta Leitat zentro teknologikoan, teknologia horretako hainbat 3D inprimagailu dituzte industrian erabiltzeko. *Multi jet fusion* prozesuak hautsaren materiala urtzen du, baina ez du laserra erabiltzen.
Renishaw enpresa metal-fabrikazio gehigarrian aditua da, hau da, SLMa erabiliz, eta industriako hainbat sektoretan dago murgilduta. Alde batetik, automobilgintzan: Renishaw lantegiak neurrira egindako produzitzen ditu (adibidez, hozte-hodiak); gainera, lantegian, metalezko pieza funtzionalak azkar ekoitzi ez ezik, haien errendimendua ere probatu daiteke.
Eta beste aldetik, aeronautikan: hegazkinen motorrak eta erregai-sistemak fabrikazio gehigarria erabiliz ekoizten dira; hori dela eta, piezak optimizatuta daude: adibidez, pisua murrizten da, eta, horrela, hegazkinak arinagoak dira eta horrek erregaien kontsumoa murrizten lagundu dezake.
# 5. **Ondorioak**
Bukatzeko, orain arte esandako guztia aintzat hartuta, ikus daiteke fabrikazio gehigarria tresna baliagarria dela bai osasunean, bai industrian erabiltzeko. Gainera, Euskadin zein Katalunian fabrikazio gehigarria erabiltzea arrunta bihurtu da, baina ezberdintasunak nabarmenak dira. Esate baterako, Euskadin, gehienbat, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta lantegi txikiek erabiltzen dute fabrikazio gehigarria. Katalunian, berriz, enpresa handiek; Bartzelonari esker, bereziki: Europako hegoaldeko leku estrategikoa da teknologiako eta ekonomia handiko enpresentzat.
#### 6. **Esker onak**
Artikulu honetan azaldutako ikerketa, QuiforAM (Exp. COMRDI16-1- 0011) izeneko proiektuaren bidez finantzatu dute, partzialki, Kataluniako gobernuak eta EBko FEDERek.
## 7. **Bibliografia**
- [1] ASTM International, ISO. 2017. «INTERNATIONAL STANDARD ISO / ASTM Additive manufacturing — General principles — Requirements for purchased AM parts»., **2016**.
- [2] Brunso, J., Franco, M., Constantinescu, T., Barbier, L., Santamaría, J. A., Alvarez, J. 2016. «Custom-Machined Miniplates and Bone-Supported Guides for Orthognathic Surgery: A New Surgical Procedure». *Journal of Oral and Maxillofacial Surgery*, **74**, 1061.e1-1061.e12.
- [3] Zabaleta, J., Aguinagalde, B., López, I., Laguna, S. M., Mendoza, M., Galardi, A., Matey, L., Larrañaga, A., Baqueriza, G., Izeta, A. 2019. «Creation of a multidisciplinary and multicenter study group for the use of 3D printing in general thoracic surgery: Lessons learned in our first year experience». *Medical Devices: Evidence and Research*, **12**, 143-149.
- [4] Larraona, N. S., Fernandez, M., Martin, S., Calafell Martinez, I., Sarasua Oiz, J. R., Muñoz Ugartemendia, J., Zuza Hernández, E. 2017. «Radiopaque Material for 3D Printing Scaffolds»., **454**, 451-454.
- [5] Herrero Antón de Vez, H., Herrero Jover, J., Silva-Vergara, C. 2018. «Personalized 3d printed surgical tool for guiding the chisel during hump re-
- duction in rhinoplasty». *Plastic and Reconstructive Surgery Global Open*, **6**, 3-6.
- [6] Krauel, L., Fenollosa, F., Riaza, L., Pérez, M., Tarrado, X., Morales, A., Gomà, J., Mora, J. 2016. «Use of 3D Prototypes for Complex Surgical Oncologic Cases». *World Journal of Surgery*, **40**, 889-894.
- [7] Muguruza Blanco, A., Krauel, L., Fenollosa Artés, F. 2019. «Development of a patients-specific 3D-printed preoperative planning and training tool, with functionalized internal surfaces, for complex oncologic cases». *Rapid Prototyping Journal*, **25**, 363-377.
- [8] Tejo-Otero, A., Buj-Corral, I., Fenollosa-Artés, F. 2020. «3D Printing in Medicine for Preoperative Surgical Planning: A Review». *Annals of Biomedical Engineering*, **48**, 536-555.
- [9] Fenollosa, F., Gomà, J. R., Buj-Corral, I., Otero, A. T., Minguella-Canela, J., Uceda, R., Valls, A., Ayats, M. 2019. «Foreseeing new multimaterial FFF-Additive Manufacturing concepts meeting mimicking requirements with living tissues». *Procedia Manufacturing*, **41**, 1063-1070.
- [10] Tejo-Otero, A., Lustig-gainza, P., Fenollosa-Artés, F., Valls, A., Krauel, L., Buj-Corral, I. 2020. «3D printed soft surgical planning prototype for a biliary tract rhabdomyosarcoma». *Journal of the Mechanical Behavior of Biomedical Materials*, **109**, 1-11.
- [11] Polonio-Alcalá, E., Rabionet, M., Guerra, A. J., Yeste, M., Ciurana, J., Puig, T. 2018. «Screening of additive manufactured scaffolds designs for triple negative breast cancer 3D cell culture and stem-like expansion». *International Journal of Molecular Sciences*, **19**, DOI: 10.3390/ijms19103148.
- [12] Polonio-Alcalá, E., Rabionet, M., Gallardo, X., Angelats, D., Ciurana, J., Ruiz-Martínez, S., Puig, T. 2019. «PLA electrospun scaffolds for three-dimensional triple-negative breast cancer cell culture». *Polymers*, **11**, DOI: 10.3390/polym11050916.
- [13] Buj-Corral, I., Bagheri, A., Petit-Rojo, O. 2018. «3D printing of porous scaffolds with controlled porosity and pore size values». *Materials*, **11**, 1-18.
- [14] Bagheri, A., Buj-Corral, I., Ferrer, M., Pastor, M. M., Roure, F. 2018. «Determination of the elasticity modulus of 3D printed octet-truss structures for use in porous prosthesis implants». *Materials*, **11**, DOI: 10.3390/ ma11122420.
- [15] Ruiz-Salas, E., González-Barrio, H., Calleja-Ochoa, A., Ukar-Arrien, E., Lamikiz-Mentxaka, A. 2018. «Turbo engine components repair methodology by Laser Material deposition». *Dyna (Spain)*, **93**, 643-649. |
aldizkariak.v1-7-763 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 95 _2015_2",
"issue": "Zk. 95 _2015_",
"year": "2015",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Jarduera fisikoaren rola emakume presoen bizi-kalitatean**
# **Euskal Autonomia Erkidegoko bost preso ohien espetxeratze-aldiko ongizatearen inguruko bizipenak**
**Nagore Martinez-Merino, Nerian Martín-González, Oidui Usabiaga Arruabarrena\*, Daniel Martos-Garcia\*\***
**Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Unibertsitate Masterra, UPV/EHU, \* Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, \*\* Valentziako Unibertsitatea**
Ikerketa honen helburua da aztertzea zer esanahi duen emakumezkoentzat espetxean jarduera fisikoa egiteak eta zer eragin duen bizi-kalitatean. Elkarrekintza sinbolikoa metodologiaren ardatza izan da, eta elkarrizketa sakonaren bidez, 2014an Gipuzkoako eta Arabako bost emakume preso ohien bizipenak jaso eta aztertu dira. Datuek adierazi dute jarduera fisikoa egitea garrantzitsua dela emakume presoentzat, eta maila ezberdinetan zeresan esanguratsua izan du. Besteak beste, denbora zereginez betetzearen rola, burdina artean bizi izandako egunerokotasunetik ihes egiteko aukera edo euskarri-funtzioa bete zuen jarduera fisikoak elkarrizketatutako emakumeentzat.
GAKO-HITZAK: Espetxea · Emakumea · Ariketa fisikoa · Ongizatea.
#### **The role of Physical Activity on imprisoned women's life quality**
The purpose of this inquiry was to examine the meaning and the effects of physical activity on imprisoned women. Symbolic interaction has been the core idea of the methodology and the experiences of five ex-convict women from Gipuzkoa and Araba in 2014, have been gathered and analyzed by using the data they provided in a thorough interview. The output of this inquiry shows that practicing physical activity is important for incarcerated women and that it significantly affects many different levels; for instance, physical activity helped these women fill the time with tasks, flee from the routine of prison or it meant a support to go on.
KEY WORDS: Prison · Woman · Physical exercise · Wellbeing
*Jasotze data:* 2014-11-10 *Onartze data:* 2015-01-12
# **1. Sarrera**<sup>1</sup>
Espainiako Barne Ministerioak2 argitaratutako datuen arabera, 2014ko otsailean Espainiako Estatuan 66.881 pertsona zeuden espetxeratuak, horietatik 4.278 ziren emakumezkoak, hau da % 6,39. Frantziako Estatuan3 , aldiz, 81.053 pertsona zeuden preso 2014ko maiatzean, emakumezkoak 2.851 zirelarik, hots % 3,5. Euskal Herrian dauden espetxeetan ere emakumezkoen kopurua antzekoa da (% 6,4). 2014ko otsailean, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.374 pertsona zeuden preso, 159 ziren emakumezkoak (% 11,6), eta Nafarroan, berriz, 317, horietatik 24 emakumezkoak zirelarik (% 7,6). Baionako espetxean 75 gizon zeuden 2014ko maiatzean, emakumezko bakar bat ere ez. Datuek islatzen duten bezala, emakumearen presentzia espetxean urria da, eta gutxiengoa izatea onuragarria izan beharrean beraien aurkakoa izan ohi da espetxean (Alvarado, 2012).
Presoak askatasunik gabe bizi diren pertsonak dira, delitu edo falta baten ondorioz espetxeratuak izan direnak (Garcia, Vazquez eta Ramirez, 2011). Delitua sozialki eraikia da, zenbait jarrera delitu bezala tipifikatzen diren bitartean, beste zenbait ez direlako modu berean izendatzen (De Miguel, 2012). Delitua gizartearen ikuspegi osotik aztertu behar da, haren zatia baita. Gizartea harmonian mantentzeko legeak sortzen dira, zeinek jarrera zuzen eta okerrak bereiziko dituzten. Jarrera zuzen estereotipatuak mantentzeko, zenbait instituziok, hala nola familiak, eskolak zein elizak, erakusten diete emakume eta gizonei zer rol zalantzan ezin ipin daitezkeen eta zer lekutan burutu behar dituzten (Ramirez eta Gonzalez, 2007).
Lege-urraketa ez da berdin antzematen gizon eta emakumeen aldean; izan ere, emakumeen delituak inplizituki bekatu gisa antzematen baitira (Juliano, 2009). Sozialki eraikitako jarrera baten urraketaren aurrean zigortzen dituzte, beraz, presoak, haien askatasuna kenduz. Isaiah Berlinek (2001) askatasuna definitzean bi zentzu azaleratu zituen, positiboa eta negatiboa. Askatasunaren kontzeptu negatiboa oztopo, traba zein debekurik eza izango litzateke. Positiboa, aldiz, norbere bizitzaren kontrola hartu eta norbere funtsezko helburuak burutzean ekiteko —edo ekite hutsarentzat— dagoen ahalbidea da. Presoei dagokienez, askatasunaren bi zentzuak kendu zaizkie. Marcela Lagardek (2005) dioen moduan, preso egoteak muga material eta subjektibo multzo bati egiten dio erreferentzia, mendekotasunean ezarritako betebehar, tabu zein debekuekin hain zuzen. Egun emakumeekiko zapalkuntza gertatzen bada, espetxean errealitate hori oraindik ere bortitzagoa, ezezagunagoa eta isilpekoagoa da. Ruth Alvaradoren (2012) esanetan, emakume izateagatik eta preso izateagatik diskriminatuak baitira. Emakume presoa gizartean munstro baten gisara hautematen da; ez-emakumea da, legeak eta bere
<sup>1.</sup> Eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari Nagore Martinez Merino ikertzaileak prestatzeko doktorego aurreko programaren onuradun egin izanagatik.
<sup>2.</sup> Espainiako espetxeko funtzionarioen sindikatuak, ACAIP (Agrupación de los cuerpos de administración de instituciones penitenciarias), emandako Espaniako Barne Ministerioaren datuak, ikusi online: <https://www.acaip.es/es/areas/informacion-general/estadisticas/4933-estadistica-de-datospenitencirios-febrero-2014>.
<sup>3</sup>*. Ministère de la Justice,* Frantziako Justizia Ministerioaren webguneko datuak, hilabetero berrituak, ikusi online: <http://www.justice.gouv.fr/prison-et-reinsertion-10036/les-chiffres-clefs-10041/statistiquesmensuelles-de-la-population-detenue-et-ecrouee-24982.html>.
generoaren araberako rolaren uste sozialak urratu baititu (De Miguel, 2012). Horren guztiaren ondorioa da Espainiako espetxeko politikaren tratamenduak emakumeen etxekotasuna, feminizazioa eta infantilismoa bultzatzea (Almeda, 2003).
Patricia Herreroren (2013) arabera, espetxeen funtzioen aldaketa baten paradigmaren aurrean gaude. Zigorra, pertsonak giltzapean edukitzeaz haratago, birgizarteratzera bideratutako hezkuntza-praktika batera zuzendua dago. Aldaketa horren aurrean sortzen da espetxeko tratamendua. Ekainaren 30eko Espainiako Estatuko 6/2003ko Lege Organikoaren 62. eta 33. artikuluek honela diote: «Espetxeko tratamendua borondatezkoa izango da, berezitua, konplexua (arlo ezberdinak barneratzen dituena), programatua, jarraitua eta dinamikoa, kulturan eta lanean oinarritua (kirol eta jarduera soziokulturalak eginez), kanpoaldearekin zein inguru sozialarekin harremana erraztuz»4 .
Espetxeko errealitateaz jardutean, presoen bizi-kalitateaz mintzatzea ohikoa da. Bizi-kalitatea, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, norbanakoak bere inguru kultural zein balio-sisteman betetzen duen tokiaren hautematean datza, bere helburu, irizpide eta aukeren arabera. Betiere, osasun fisikoa, egoera psikologikoa, independentzia-maila, harreman sozialak, ingurumen-faktoreak eta sinesmen pertsonalak kontuan izanik (Bonicatto eta Soriak aipatua, 1998). Bestalde, Alicia Bassaniren arabera (2013), bizi-kalitateak faktore multzo bati egiten dio erreferentzia, bizi hori duina, erosoa, atsegina eta egokia dela baldintzatzen duena.
Bizi-kalitatearen definizio bateratua aurkitzea zaila da gaur egun, kontzeptu beraren izaera askotarikoa kontuan hartuz gero (Urzua eta Caqueo-Urizar, 2012). Bizi-kalitateari buruz jardutean osasunaren ikuspegi zabalago bati egiten diogu erreferentzia, bien arteko harremanen inguruan, batak bestearen maila baldintzatzen duelarik (Schwartzmann, 2003). Osasunaren Mundu Erakundeak (World Health Organization, WHO, 1948) osasuna ongizate fisiko, mental eta soziala barneratzen duen egoera bezala definitu zuen, gaixotasunik eza soilik ez zela argituz. Garai hartarako osasunaren definizio berritzailea eman baldin bazuen ere, gaur egun osasunaz gain norberaren bizitzan eragiten duten hainbat elementu kontuan hartu behar ditugu ongizateaz hitz egitean.
Rocio Fernandez Ballesteros eta Araceli Maciaren arabera (1993), honako faktore hauek eragiten dute bizi-kalitatean: osasuna, gaitasun funtzionalak, norbere burua zaintzeko gaitasuna, egoera ekonomikoa, harreman sozialak, osasun eta zerbitzu sozialetarako aukera, bizitokiaren kalitatea, eta, testuinguru hurbilean, bizitzarekin pozik sentitzeko aukera, hezkuntza- eta kultura-aukeretarako sarbidea izatea eta gauza berriak ikasteko aukera izatea.
Zerrenda horri jarduera fisikoa egiteko aukera izatea gehitu dakioke. Izan ere, jarduera fisikoa egiteak osasunean eragin zuzena duela baieztatu dute hainbat ikerlanek, aldi berean bizi-kalitatean duen eragin positiboa azaleratuz (Bassani, 2013; Chirivella, 2001; Pierón, 2003). Kalitate eta kantitatearen aurkako borroka honetan, Cooperek jarduera fisikoa urteei bizitza gehiago eta bizitzari urte gehiago
<sup>4.</sup> Ikus online Boletin Oficial del Estado (BOE): <https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2003-13021#analisis>.
ipintzeko metodo gisa definitu zuen (Palacios eta Serratosek aipatua, 2000). Halaber, espetxean jarduera fisikoa egiteak eragin positiboa duela ere baieztatu dute hainbat tokitan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Filadelfia, Bristol) gauzatutako zenbait ikerlanek (Castillo, 2005 eta 2006; Chamarro, Blasco eta Palenzuela, 1998; Courtenay eta Sabo, 2001; Fornons, 2008; Hagan 1989; Martos-Garcia, Devis-Devis eta Sparkes, 2009), horrez gain kartzelako eragileen bizi-kalitatea hobetzen duelarik (Hagan, 1989; Negro, 1995). Ikerlan horietan emakumeen presentzia urria da, espetxean jarduera fisikoaren eragina aztertzean gizonezkoek hartu baitute ikerketaren protagonismoa, laginaren gehiengoa izanik.
Espetxeratuta dauden pertsonen osasun-arazoak aztertzea ikerketa-lerro bat bilakatu da gaur egun (Elger, 2009). Espetxeratua izateak ondorio fisiko, psikiko eta sozial garrantzitsuak ditu (Courtenay *et al.,* 2001; Elger, 2009). Gailentzen diren osasun-arazoak hiesa, C hepatitisa, lo-ezintasuna, estresa eta drogamendekotasuna dira (Rutherford eta Duggan, 2009). Espetxeratuek kartzelako bizitza estresagarria dela diote eta, hargatik, lo egin ezinaren aurkako botikak eta lasaigarriak normaltasun osoz erabiltzen dira (Elger, 2009).
Espetxeko bizi-kalitatean eragiten duen beste aldagai garrantzitsu bat denbora da. Denborak esanahi berezia hartzen baitu espetxean; izan ere, kondenak denboratarte kopuru bat baino ez dira (Matthews, 2003). Espetxeratua den pertsona orok etenaldi bat bizi ohi du, erlojuaren orratzak gelditu egin ohi dira beraien ordularietan eta mundu zein kultura berri batera egokitu behar dute. Denbora azkar pasatzea lehentasun bilakatzen da kartzelan. Kirola aldi zehatz batean egiten denez, tratamenduaren barnean kokaturiko kirol-jarduerak pribilegio bihurtzen dira, presoek euren denbora bete ahal izateko duten aukera gutxi horietako bat baitira (Martos-Garcia *et al.,* 2009). Izan ere, espetxealdia egunen aurkako borroka bihurtzen da, egunerokotasuna apurtzen duen ekintza oro ongietorria delarik. John Grayzelek (1978) presoentzako zigorrik okerrena aspertzea dela dio, baita elkarbizitzaren arazoiturri ere. Horren aurrean, ariketa fisikoa denboraren aurkako estrategia bihurtzen da, kirola egitean denbora azkarrago pasatzen baitzaie presoei (Martos-Garcia *et al.,* 2009). Baina zer diote emakume preso ohiek espetxean egindako jarduera fisikoaren inguruan? Zein eragin du haiengan kartzelan egindako jarduera fisikoak? Zergatik parte hartzen dute horrelako jardueretan? Ba al dago ezberdintasunik gizonezko eta emakumezkoei kartzelan eskainitako kirol-praktiken artean?
Jarduera fisikoak gizonezko presoen bizi-kalitatean duen eragin positiboa kontuan izanda, ikerlan honek emakumeen kasuan dituen rola eta esanahia aztertu nahi izan ditu. Hots, espetxean praktika fisikoetan parte hartzeak emakumeen maila psikologikoan, fisikoan, sozialean zein afektiboan duen eragina aztertuz, bizi-kalitatea ardatz izanik. Ikerlan honen bidez kartzelako gorputz-heziketako egitarauen eraginkortasunerako gakoak aurkitu nahi dira, betiere emakume preso ohien bizipenen oroitzapenak abiapuntutzat hartuta. Haien nahi eta beharretatik abiatuta, emakume presoen bizi-kalitateari zein espetxeko giroari ekarpen positiboa egin eta etorkizuneko bizipenetan eragiteko asmoz.
#### **2. Metodologia**
Emakume preso ohiak izan dira ikerlan honen erdigunea, eta tratamenduaren barruko praktika fisikoak zein tratamenduz gaindikoak haien ongizatean izan zuten eragina aztertu da. Ikerketa hau aurrera eramateko hautatutako metodologia kualitatiboa izan da, zeren lan honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko bost emakume preso ohik espetxean egindako jarduera fisikoaren inguruko bizipenen oroitzapenak jasotzea eta horiei esanahiak bilatzea izan baita. Esanahietatik abiatuta, jarduera fisikoa egiteak espetxeko haien bizi-kalitatean zuen eragina aztertu nahi zen. Anguerak (1986) metodologia kualitatiboa testuinguru bateko ekimen, jarrera zein egoera baten deskribapen zaindu eta aberats gisa definitu zuen, haren xedea errealitatearen hurbilpen- eta ulermen-maila gorena izanik. Halaber, Luz Maria Guerrerok (2001) esanahiei erraiak ateratzeko operazio gisa ulertzen du, errealitateen zeinuak jaso eta haien esanahiak bilduz.
Ikerketa hau elkarrekintza sinbolikoaren ikuspegitik egin da. Herbert Blumerren (1986) esanetan, pertsonen portaerak gauzen esanahiekin lotura baldin badu, pertsonentzat gauzek duten esanahia inguruarekin duten harremanaren araberakoa izango da. Elkarrekintza sinbolikoaren bidez, pertsonen jarrerek zein egoerek esanahia hartzen dute eta pertsonak definitzen dituzte (Pons, 2010). Espetxe barneko jarduera fisikoaren inguruan diren portaeren esanahia kausitzeko, espetxearen eta testuinguru horretako alderdien elkarrekintza kontuan izan du ikerlan honek.
Ikerketako datuak eskuratzeko hautatutako teknika elkarrizketa sakona izan zen, esanahien unibertsorako bideak irekitzen dizkigun tresna hain zuzen (Guerrero, 2001). Steven J. Taylor eta Robert Bogdanen (2000) arabera, teknikaren aukeraketa ikerketaren interes, agertokiaren baldintza eta ikertzailearen muga praktikoen araberakoa izango da. Aipatu teknika hautatzeko funtsezko bi arrazoi hartu ziren kontuan: batetik, hiru momenturen bizipenak dituzten pertsonak elkarrizketatu nahi zirela, hau da, espetxeratu aurretik, espetxean eta ondoren bizitakoa alderatzeko eta kontatzeko moduan diren pertsonak. Bestetik, emakume horiek jada askatasunegoeran egonik, teknika horren bidez informazio esanguratsuagoa, fidagarriagoa zein bortxa-egoeratik kanpokoa emateko aukera zutela.
Laginari dagokionez, elkarrizketatuekin harremanetan jartzeko preso ohiekin lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteetara jo zen5 . Euskal Autonomia Erkidegoan dauden bi espetxe handienak Zaballa eta Martutene izanik, eta horrez gain emakume preso gehien bertan daudela jakinda, hurbilpen geografikoaren irizpidea izan zen bi probintzia horietako elkarteetara mugatzearen arrazoi nagusia. Lehenengo Arrats6 eta Harrera7 elkarteetara jo zen. Ondoren, elkarte berriekin harremanetan jartzeko «elur-bola»ren teknika erabili zen, lehen bi
<sup>5.</sup> Ikerketa hau lau pertsonak osaturiko lantalde batek gauzatu du. Lau horietatik bik elkarrizketatuak lortzen egin zuten lan, eta horietatik batek egin zituen artikulu honetan erabilitako elkarrizketa guztiak. Lau ikertzaileen artean elkarrizketen azterketa eta erredakzioa osatu zen.
<sup>6.</sup> Arrats 1999an sortu zen eta preso zein preso ohiekin lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Haiei baliabide juridiko soziala eskaintzen die eta Donostian du egoitza nagusia.
<sup>7.</sup> Harrera elkarteak espetxetik edo erbestetik itzultzen diren euskal gizon eta emakumeei jendartean egokitu eta bizitza berria duintasunez eraikitzeko ahalik eta laguntza handiena ematea da xede, horretarako, pertsona horiei zerbitzu juridiko-administratiboa, medikoa eta ekonomikoa eskainiz.
elkarteek hurrengoen izenak zein harreman-bideak eman zituztelarik, irismen-maila erraztuz. Hala nola ADAP8 , Salhaketa9 , Loiola Etxea10 eta Hegaldirekin11 jarri zuten harremanetan ikertzaile taldea. Elkarteei elkarrizketatuak hautatzeko orduan, hiru baldintza betetzen zituzten pertsonak bilatzea eskatu zitzaien: emakumea izatea, gutxienez urtebete espetxean egon izana eta bertan praktika fisikoren batean parte hartu izana. Hiru bald intza horiek bete eta elkarrizketatuak izan nahi zuten pertsonekin harremanetan ipini ondoren, hitzordua zehaztu zen haiek hautatutako toki eta ordutegien arabera.
Ikerlanaren muga handiena elkarrizketatuak lortzeko baldintzak betetzen zituzten emakumeak aurkitzea izan zen eta, ondorioz, lagin txiki batez (5 elkarrizketatu) osatu zen ikerketa. Lehen bi emakume preso ohiak Harreraren bidez eskuratu ziren eta gainontzeko hirurak, ADAPen bidez. Gainerako elkarteek ez zuten lortu elkarrizketatuak izateko baldintzak betetzen zituen pertsonarik, kartzelan jarduera fisikoetan parte hartu ohi duten emakumeak gutxiengoa direla argudiatuz, besteak beste. Elkarrizketatuek 27, 28, 36, 43 eta 53 urte zituzten eta 2 eta 18 urte bitarte eman zituzten espetxean. Elkarrizketatuetatik bi preso politiko ohiak ziren, eta gainontzeko hiruak osasun publikoaren aurka aritzearen salaketapean izan ziren zigortuak. Batek izan ezik, gainontzeko laurek espetxe-aldaketak bizi izan zituzten, preso politikoak izanik aldaketa gehien jasan zutenak. Elkarrizketatutako lau emakumeek Espainiako Barne Ministerioak kudeatzen zituen espetxeetan bete zuten euren kondena (Martutene, Zaballa, Nanclares, Caravanchel, Salto Negro, Bonxe, Avila, Soto del Real eta Alcala de Henares). Elkarrizketatutako emakume bat, berriz, Frantziako espetxeetan egon zen (Fresnes, Gradignan Bordeaux eta Joux La Ville). Bostetik bi Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, gainontzeko hiruak Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikakoak ziren. Hiru horietatik bat Euskal Herrian bizi zen haurtzarotik. Laurek goi-mailako ikasketak egin zituzten, batek ezin izan zituen bukatu espetxe-politikak galarazita, eta bosgarrenak oinarrizko hezkuntza jaso zuen. Elkarrizketatutako unean bi langabezian zeuden eta beste hirurek zerbitzuen sektorean egiten zuten lan. Espetxean zeudenean elkarrizketatuek honako praktika motor hauek burutu zituzten: futbola, dantza, boleibola, korrika, *funky*a, saskibaloia, frontenisa eta gimnasioko praktikak. Elkarrizketatuen anonimotasuna bermatzeko ezizenak erabili dira ikerlanean. Lehen bi emakumeak aldi berean izan ziren galdekatuak, beraiek hala eskatua, taberna batean egindako elkarrizketan. Gainontzeko hirurekin bakarka gauzatu zen elkarrizketa, lehenengo biekin beraien etxean eta azkenarekin Donostiako Emakumeen Etxean.
<sup>8.</sup> ADAP: 1991tik Gasteizen preso eta preso ohiei laguntza ematen dien elkartea da. Pisu bat kudeatzen dute eta birgirzarteratzea xamurragoa izan dadin lan egiten dute, baita kartzela barruan presoei baliabideak eskainiaz.
<sup>9.</sup> Salhaketa: 1982an sorturiko mugimendua da, atxilotuta dauden pertsonei eta haien familiei laguntza eskaini eta haien duintasun-aldarrikapenaren alde lan egiten duena. Espetxeetako bizi-baldintzen egoera ezagutzera eman eta salatzen dute, aholkularitza-zerbitzua, zuzenbide eta giza laguntzetan baliabide erabilgarriak bultzatu eta antolatzen egiten dute lan. Gasteizen dago.
<sup>10.</sup> Loiola Etxea: Jesusen konpainiaren sektore sozialaren barnean kokatzen da elkarte hau. Etxebizitza bat da eta hori da haren izaera eta eginkizun nagusia, elkarbizitza familiar bat sustatzea pertsona ezberdinen artean, integrazio soziala bultzatuaz.
<sup>11.</sup> Hegaldi: 1991tik Martuteneko emakume presoekin era boluntarioan lan egiten duen elkartea da, Gipuzkoan kokatua. Martutenen bertan zein espetxea atzean utzi ondoren jarraipena egiten diete emakumeen beharrei erantzuteko asmoz, haien birgirzarteratzea sustatuaz.
Elkarrizketak erdi egituratuak izan ziren, malgutasuna eta dinamikotasuna kontuan hartuz (Taylor eta Bogdan, 2000). Informazioa lortzea ipar izanik, jorratu nahi ziren puntuetara zuzendu zen elkarrizketa, baina aldi berean malgutasun gehiagorekin jokatu zen elkarrizketatuak aurreikusi gabeko informazioa eman ahal izateko. Era horretara elkarrizketatuak askatasun handiagoa izan zuen eta elkarrizketatzailearen parte-hartzea ahalik eta txikiena izan zen. Horretarako, ikertzaile nagusiak gidoi bat erabili zuen; bertan, espetxeko bizitzaren, egindako jarduera fisikoaren zein horrek sortutako eraginen eta «kirol» monitoreen jardueraren inguruko galderak gaineratu zituen. Gidoia, galdera irekiez osatu eta elkarrizketatuari erantzuteko aukera zabalagoa eskaini zitzaion, betiere gaien eremutik gehiegi aldendu gabe.
Fortina Velo Peoni (2004) jarraiki, elkarrizketarekin hasi aurretik, ikerketaren helburu nagusiak eta argibideak eman zitzaizkien elkarrizketatuei, beraien onespena beharrezkoa baitzen aurrera egiteko. Elkarrizketatuek orria sinatu ostean, grabagailua martxan ipini zen, elkarrizketari bide emanez. Elkarrizketatuarekin *rapport*-a lortzea ikerlanaren gako nagusia izan zen, gaiaren konplexutasuna delaeta. Horretarako, elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea aurrez aurre eta maila berean ipini ziren, muga zein estigma sozialak alboratuz. Elkarrizketatuak epaitu gabe galdekatu zituen, haiek emandako informazioa oso garrantzitsua zela berretsiz eta interesa erakutsiz aldi oro. Elkarrizketak transkribatu ostean, elkarrizketatuekin bigarren saioa egin zen, esandakoen inguruko zalantzak argitu eta baieztatu ahal izateko, sinesgarritasun-irizpidea indartzeko asmoz.
Analisi-prozesuaren helburua aztergaiaren gaineko azalpen ulergarri, koherente eta baliagarria lortzea izan zen, datuak jasoriko testuinguruan ulertu ahal izateko (Dey, 1993; Taylor eta Bogdan, 2000). Erabilitako ikuspuntua behetik gorakoa izan zen, induktiboa. Lehenengo aldian, deskubritzearen aldian, suspertzen diren gaiak identifikatu eta kontzeptu eta proposamenak sortu ziren, transkripzioak behin eta berriz irakurriz. Bigarren fasean, datuen kodifikazioa eta ikergaiaren ulermena findu ziren, kategorizazioaren bidez. Kodifikazioa osatzeko bi gai nagusi hautatu ziren: espetxeko egunerokotasunaren zertzeladak eta jarduera fisikoaren esanahiak eta eraginak. Datuak sailkatu ahala, gaietan azpigaiak sortuz eta kodifikatuz, sailkapen batera iritsi zen. Bigarren pauso horretan ideien arteko loturak argiago ikusi eta ordenatu ziren hirugarren faseari bide emateko. Azken eta hirugarren fasean, ideien arteko loturak gauzatu eta kontzeptu berrien sorrerari ekin zitzaion, aurkikuntzei azalpen eta esanahia emanez eta literatura zientifikoarekin alderatuz.
#### **3. Emaitzak**
Ikerlan honek abiapuntu izan ditu emakumeek espetxean burututako praktika motorretan bizi izandakoaren inguruko esanahiak. Elkarrizketatuek nabarmendu dutenez, espetxean jarduera fisikoa egiteak beren bizi-kalitatea hobetzen lagundu zien. Aldi berean, jarduera fisikoaren eraginak askotarikoak direla azpimarratu dute, maila psikologikoaren, fisikoaren, sozialaren zein afektiboaren alderdi ezberdinetan duten zeresana agerian utziz. Finean, jarduera fisikoak espetxean gutxienez hiru rol betetzen zituela azaleratu zuten elkarrizketatutako emakumeek: denbora zereginez betetzea, espetxeko egunerokotasunetik ihes egitea eta aurrera egiteko euskarri izatea.
# **3.1. Jarduera fisikoa, denboraren aurkako estrategia bikaina**
«Badakizu urtiak egon behar zerala eta ahal dezun ondoen irten behar dezula» (Ekhiñe). Halaxe adierazi zuen Ekhiñek, kondenarekiko kontzientzia irmoa erakutsiz eta espetxean igaro beharreko aldia ahalik eta era osasuntsuenean eramaten saiatu behar zela azpimarratuz. Finean kondena, hots, espetxean igaro beharreko aldia, denbora baino ez baita; egunak, asteak, hilabeteak zein urteak, presoak zenbatzera irits daitezke bertan igaro beharreko minutu bakoitzaren segundoak. Elkarrizketatutako emakumeek kartzelan sartzeko hasiera-data izan zuten moduan, iraungitze-data ere ipinia zuten, egun horren etorrera zutelarik bizi-arnas.
Denbora suspertu den gaia izan da elkarrizketetan, preso egonda denborak garrantzi berezia eta ezberdina duela adierazi digute elkarrizketatuek. Izan ere, askatasunean eta askatasunik gabe denborak beste esanahi bat duela azaleratu dute emakumeek. Espetxean igarotako aldiak denbora galduaren esanahia hartzen du preso ohi hauentzat. Denbora bizi baino, desagerrarazi nahiko balute bezala; erre, deuseztatu, ezabatu eta ahaztu. Espetxean emandako denbora guztia galdutzat ematen da, ezer onik emango ez dietelakoan, euren bizitzako urte batzuk giltzapean pasatzera behartuta dauden heinean. Beste batzuek, aldiz, denbora galdu horren kontzientzia izan arren, denbora hori zerbait ona egiteko erabil daitekeela uste dute. Oztopoak tarteko, ahal dutena egiten saiatzen dira denbora-tarte horretan egindakoa ahalik eta probetxuzkoena izan dadin. Denboraren aurkako borroka horretan, jarduera fisikoa egitea denboraren aurkako estrategia eraginkor bat zen elkarrizketatuentzat, espetxeko egonaldiak iraun artean. Ariketa fisikoa egitean, hasiera eta amaiera zehaztua dituenez, denbora azkarrago pasatu ohi da, oharkabean. Ondorengo aipu honetan antzeman daiteke denbora azkar pasatzearen sentimendua:
Lo que más me gustaba de verdad era, el ¿sabes?, el quemar, el moverte, porque estás en el módulo, y estás como sentada, apalancada (…) y es que (…) las horas no se te pasan. Entonces yo iba ahí y yo quería seguir toda la tarde, porque las horas (…) tú entrabas y de repente piiiiiii se había terminado. Y decías joe, ya me gustaría estar todo el día así para que se te pasara rápido la hora. Y ya sabías que después de terminar de entrenar simplemente ibas a cenar y pa dentro. Y mañana otro día, y menos tiempo. (Mariana)
Marianaren aipuan ikus daitekeen moduan, denbora azkar pasatzeak eragin zuzena zuen haien denboraren aurkako borroka pertsonal horretan zein egoera psikologikoan. Espetxean, zenbat eta egunak luzeagoak egin, gero eta gogorragoa izango da bertan igaro beharreko denboran bizi izandakoa, norbanakoari frustrazioeta antsietate-maila altuagoak sorraraziz. Bihar beste egun bat izango da, eta denbora gutxiago, hori da buruan duten ideia nagusia, denbora gutxiago kalera irteteko, askatasuna usaintzeko, askatasunaz gozatzeko. Jarduera fisikoa egitean denborak beste dimentsio bat hartzen du, denbora orokorraren barruan kokatzen den tarte bat baita. Kirola egitera doazenean, tratamendu barruko eskaintzan zein eskaintzatik kanpo, kirol-jarduerek eguneko jarduna betetzen laguntzen diete. Modu horretan eguna motzagoa egiten zaie. Halaber, aspertzearekin, sedentario izatearekin eta motibaziorik ezarekin ere erlazionatua dago egitekorik ez izatea, eta, beraz, denbora pasatzen ez delako sentsazioa izatea. Elkarrizketaturiko emakume presoen esanetan, jarduera fisikoa egitea lagungarria zen egunen aurkako borrokan. Aldi berean, ondorio zuzena eta positiboa zuen haien egoera psikologikoan, eta, beraz, baita haien bizi-kalitatean ere.
#### **3.2. Harresiak apurtzen, kirola ihesbide**
Emakume preso ohien esanetan, espetxean praktika fisikoak egiteak askatasunsentsazioa zein ihesbiderako aukera ematen zien. Jarduera fisikoaren bitartez espetxean zeudela ahaztu eta, preso egonik ere, aske sentitzen ziren lipar batzuetan.
Me sentía libre. Porque te olvidas totalmente de todo, te da igual la persona que tengas a tu lado, o dónde estás metida. Te da igual todo, simplemente te dedicas a jugar. Y la emoción que se vive, nunca la he vivido ni en la calle. Nunca. (…) Te sientes totalmente libre. Es que te olvidas por completo de dónde estás. (…) Porque te sientes libre, tú corres, y nadie te detiene. Eso sí, es algo infinito… porque es un círculo lo que vas a hacer, pero (…) es diferente. Te sientes libre por un momento, corres. Solamente te dedicas a correr. Simplemente con el hecho de ver ese campo, piensas que estás como que (…) saliendo a la libertad. (Nadia)
Preso egonik, muturreko mendekotasun-egoeran, askatasun-printza txiki horiek pertsona bizidunak zirela gogorarazteko balio zietela adierazi zuten, espetxeko harresiak apurtu eta askatasunean bizi zireneko sentsazioak piztuz. Bestalde, Nadiak dioen moduan, kaleko bizitzako ariketa fisikoarekin alderatzean, emozio ezberdinak bizi zituzten. Kalean eta espetxean jarduera fisikoak esanahi ezberdina hartzen duela dirudi, espetxean jarduera fisikoa askatasuna irudikatzen duen oihalez janzten baita. Espetxean daudela ahaztu eta jolastu baino ez dute egiten, gainontzeko guztia alde batera utzita. Berdin zaie hiltzaile, lapur edo trafikoarengatik kondenaturik dauden pertsonekin aritzea, jokatzea baitute helburu. Kalean egingo lituzketen epaiketa horiek guztiak alboratu eta askotariko harreman-sareak sortzen dituzte. Jokatzen daudenean, ez ditu inork gelditzen, ez funtzionarioek, ezta harresiek ere. Mugatuta daude hala ere, espazioa delarik askotan mugarik handiena, haatik, korrika-saioak egitea eremu berberean birak ematea baino ez da, nekea edo *recuento*aren abisua agertu arte. Patioa edo kiroldegia, aske-gune bihurtzen da, nahiz eta, halabeharrez, beraien askatasuna itxitura batek mugatu.
Askatasun-sentsazioaz gain, ihesbide gisa agertu da jarduera fisikoa elkarrizketetan. Jarduera fisikoa ezberdin bizi dute, momentuan aske sentitzeko tartea da, eta barruan dituzten tentsio, amorru zein frustrazioei irteera bat ahalbidetzen die.
Toda esa libertad que tú tienes fuera, y toda esa cosa con bienestar, con salud, con buen vivir, en la cárcel es mal vivir, mal rugir (…) y no sé, es distinto. Hasta cómo tú pateas la pelota es distinto. Fuera, es (…) un ejemplo, fuera es arte, patear una pelota**,** ¿no? Pasar, cabecear (…) un movimiento de cuerpo (…) dentro (…) es (…) es desesperación. Sí. Es un movimiento brusco, tú busca una salida, no es la misma cosa. A veces en un partido tú sabes que si tú das con más delicadeza la pelota, tú sabes que va a entrar, y va a ser bonito, y si tú estás fuera tú haces esto tranquilamente, tú tienes ese determinamiento para pensar y dar ese toque suave. Ahí no. Por más suave que tú tocas la pelota, es un toque brusco. (Simone)
Simoneren hitzek adierazten dute jarduera fisikoaren bidez deskargatu egiten direla, aterabide bat bilatzen dutela. Futbolaren kasuan, adibidez, amorrua ostikadetan askatzen da, maiz kontrolaezin bihurtzen zaizkien tentsio horiek guztiek praktika motorrean zuzenean eragiten dutelarik. Simonen hitzetan ostikadak bortitzak dira, gogorrak, indartsuak, barruan duten ernegazio guztia askatzeko adinakoak. Beraiek nahi ez duten arren, indartsu ateratzen da baloia, kolpe leunak egiteko gai ez balira bezala. Mugimenduaren kontrola galduta, gorputzean giltzaperatua egotearen ondorioz sorturiko emozioek agintzen dutela dirudi. Simonek alderaketa argia ikusten du espetxe kanpoan zein barruan egindako kirolaren inguruan, kanpokoa arte bezala definitzen du, ederra; barrukoa, berriz, etsipen hitzez definitzen du. Espetxeko bizitzarekin lotzen du, kanpoan duzun ongizate horrek guztiak okerrera jotzen duela arrazoituz. Askatutako emozio horiek guztiek era berean erlaxatu egiten dituztela adierazi zuten emakume preso ohiek. Espetxeko giroa lasaiagoa eta emakume presoentzat onuragarriagoa bihurtzeak haien arteko zein funtzionarioekiko gatazkak gutxitzea dakar. Izan ere, emakumeen hitzetan antzeman daitekeen moduan, jarduera fisikorik ez balego, giroa askoz ere gogorragoa izango zelako ustea nagusitzen da:
Buf… buf… no quiero ni imaginar porque… buf… sería… buf… sería lo peor, la peor condena, estamos condenados, peor (…) y así fatal, y así fatal. ¿Si no puedes practicar nada? ¿Ni un gimnasio ni nada? (…) buf… peor que de lo que es ¿e? Mucho peor, mucho peor. Yo creo que las tensiones serían mayores, las personas se explotarían con más frecuencia, no que no exploten, pero (…) cualquier cosa creo que desquiciaría a uno (…) si no tuviera esos escapes, jugar un partido de fútbol (…) e (…) no sé, vaya al gimnasio, se descarga allí (…) hacer una actividad de danza (…) yo creo que sería bastante peor. (Simone)
Ihesbiderako tarte horiek kenduz gero, jarduera fisikoan askatzen duten tentsioa presoei barruan geldituko litzaiekeela uste dute elkarrizketatuek, eta haien umorean zein egoera psikologikoan eragingo luke. Praktika motor ezberdinetan tentsioak askatu egiten direla adierazi zuen Simonek, futbolean edota dantzan jardutean, espetxetik kanpo sentitzeko abagune txiki guztiez baliatzen zirelarik. Kondena zigor gogor bat baldin bada, jarduera fisikorik gabe pertsonari jar dakiokeen kondenarik gaitzena izango litzatekeela adierazi zuen Simonek, jarduera fisikoaren onurak azpimarratuz. Horrek espetxeko giroan ere eragin zuzena izango luke preso ohien esanetan, zeren giroa oraindik ere gogorragoa zein estresagarriagoa izatea ekarriko bailuke.
### **3.3. Kirola, espetxean bidelagun**
Kirola *bidelagun* bezala definitu zuen Haizeak. Jarduera fisikoetan parte hartzeak emakume presoari dakarzkion onurek elkarrizketa guztietan izan zuten presentzia esanguratsua, kartzelako praktika motorren garrantzia berretsiz.
Kirola? Bai, bai, gauza askotarako balio du. Ondo egoteko, psikologikoki ondo egoteko nik uste det behintzat asko egiten duela (...) ni behintzat, nik uste hori ez banu eduki, ez dakit non sartuko nintzan, ze depresioan edo (...) ze nere haurrarekin banaketa oso gogorra izan zan eta neri horrek lagundu egin dit aurrea eramaten, nik hori ez banu eduki, ez dakit (...) eske ez dakit... (Ekhiñe)
Ekhiñe bere haurrarengandik banatu zuten espetxean sartzean. Kartzelako sarrera ia beti bakardadean izan ohi da, eta familia, bikote edota lagunengandik banatzea oso gogorra suertatzen zaie presoei. Haien inguru sozial-afektiboa desagertzen da, gutun, telefono-dei zein bisiten antolaketara makurtu eta espetxearen asmoen arabera baldintzatzen dira. Banaketa horren ondorio larriei jarduera fisikoaren bidez buelta eman ahal izan ziela jakinarazi zuen Ekhiñek, mota horretako ekintzetan parte hartzerik eduki izan ez balu, askoz ere okerrago egongo zela adieraziz. Jarduera fisikoa euskarri bihurtu zen harentzat, ondo sentitzen lagundu eta depresioa bezalako gaitzei aurre hartzea ahalbidetu ziolako. «Beraiek ez dine zainduko, heuk zaindu behar den» (Ekhiñe). Nork bere burua aurrera ateratzea norberaren esku dagoela zioen Ekhiñek, espetxe-politikak zein funtzionarioak presoen osasunaz kezkatzen ez zirela ziurtatuz. Arazo anitzei irtenbidea emateko gako gisa aurkeztu da kirola elkarrizketetan. Kezkei, arazo psikologikoei zein lo egin ezinari aurre egiteko baliagarri izan zaio Haizeari, ondorengo aipuan adierazten duen bezala:
Neke fisiko horrek laguntzen din, psikologikoki laguntzen din, azkenean espetxean kirola egiteko helburua hori da, nekatzea. Nekatzea fisikoki gero ondo lo egiteko. Kezkak baldin badauzkan edo ez bahago erlaxatua, azkenen… bueltak ematen dizkion buruari. (Haizea)
Nekatzea dute helburu, nekeak lo egitea errazten dielakoan. Kezkek gauetan erasoz gero, loa lapurtu eta deskantsua galarazten diete. Haatik, bizi-kalitate mailak beheranzko joera hartu ohi du. Espetxean, lo egiteko ordutegia ere mugatua dago. Gauean lo egin ezean, goizean berdin-berdin jaiki eta zenbaketarako prest egon behar dute eta espetxeak egunari ezarritako ordutegia ere errespetatu beharko dute, nola edo ahala. Hori horrela izanik, lo egiteko ordutegian lo egitea garrantzitsua da presoentzat, deskantsatu ezean hurrengo egunak are eta gogorragoak suertatu ahal baitzaizkie, gaixo erortzeko arriskua handitzen delarik. Praktika motorren bidez, gorputza mugitzean neke fisikoa sortu eta erlaxatu egin ohi dira. Hori horrela izanik, jarduera fisikoa egiteko arrazoietako bat da nekea elkarrizketetan, lo egitea errazten ziela argudiatuz, egunerokotasunean lagungarri izanik.
Jarduera fisikoak hainbat arlotan sortutako onurak behin eta berriz ageri dira elkarrizketetan, aldi berean emakumeentzako kirol-eskaintza urria salatu zein praktikatzeko dituzten oztopoak ere agertu ziren. Haizeari pasarte hau etorri zitzaion gogora emakumeen espetxeko kirolaz mintzatzean:
Eta ni oroitzen naiz, zera, Badajozera joan zan neska bat, ba hor hitz egiten eta esaten zigun, frontoi bat zegoela patioan, pareta, eta nik nahi nuke pala bat. Pala bat, pilota bat, jolasteko. Eta esaten ziola zuzendariak, zuk zertako? Jolasteko, kirol pixka bat egiteko. Ta esaten ziola, moduluan badaukazu josteko makina bat. Eta ez tira, nik ez dut nahi josi, nik nahi dut kirola egin (…) ez zuen lortu. Bai egiten zuen korrika, baino (…) bere, zera, planteamendua zan: zuk zertako behar duzu kirola egin, zuk badaukazu josteko makina. (Haizea)
Haizearen kideari emandako erantzunaren arabera, badirudi espetxeko zuzendariarentzat emakumeentzat josteko makina egokiagoa zela kirolean aritzea baino. Kirola egin behar ez zutela argudiatuz, josteko makinarekin bere beharrak aseko zituelakoan. Espetxeko gizonezkoen aldean josteko makinarik ez dagoen bezala, emakumezkoen gunean futbolean jarduteko baloiak ikustea ere zaila izaten da. Jarduera fisikoa egiteko orduan beren kaxara moldatzen zirela adierazi du Haizeak, espetxeko politikak eskainitako emakumeentzako kirol-aukera eskasaren aurrean. Espetxeko zuzendari zein funtzionarioek lagundu baino oztopoak ipintzen zituztela zioen. Izan ere, tratamendua erakunde nagusi batek bidali arren, gauzatu behar dutenak espetxeko langileak direnez, aldaketa gutxi gauzatzen dira espetxearen errealitatean. «Ez da kuestioa eskatzea edo… aldatu behar dira buruak» (Haizea). Langileen pentsaeran eragin ezean, zail ikusten da benetako aldaketa bat ematea espetxeko tratamendu zein egunerokotasunean.
#### **4. Eztabaida**
Elkarrizketaturiko bost emakume preso ohien bizipenen oroitzapenetan oinarrituz, jarduera fisikoaren rola aztertu nahi izan da ikerlan honetan, betiere beraien bizikalitatearekin erlazionatuta. Emaitzetan aurkeztutako aurkikuntzek erakutsi dutenez, emakume horientzat espetxean gauzatutako jarduera fisikoak eragin positiboa zuen eta hori beste hainbat ikerlanen ekarpenekin bat dator (Castillo, 2005 eta 2006; Chamarro *et al.,* 1998; Courtenay *et al.,* 2001; Hagan 1989; Martos-Garcia *et al.,* 2009). Era berean, jarduera fisikoaren bidez espetxean bizi-kalitate maila hobetzen zela ere adierazi zuten (Hagan, 1989; Negro, 1995). Espetxean jarduera fisikoa egiteak eragin positiboa zuela ondorioztatu zuten Fernandez Ballesteros eta Macíak (1993), bizi-kalitatean eragina duten faktoreei erreparatuz, hala nola osasunean, gaitasun funtzionaletan, norbere burua zaintzeko gaitasunean eta norbere bizitzarekin pozik sentitzeko aukeretan. Bost emakume horien esanetan, faktore multzo horri erreparatuz gero, jarduera fisikoaren bidez emakume presoen bizikalitate maila hobeagoa lor daitekeela dirudi. Aipatu alderdiok, era berean, kanpofaktore batzuen menpe daude, presoen baliabideetatik zein aukeretatik at. Besteak beste, bizitokiaren kalitatea, hezkuntza edo kultur eskaintzaren aukera edo kirola praktikatzeko eskaintza espetxearen esku baitaude. Emakume presoen bizi-kalitate maila hobea eskuratzeko bi eragilek dute zeresana: espetxe-politikak (zuzendaritzak eta langileek) batetik, kanpo-faktoreak ebaluatuz zein hobetuz, eta presoek beraiek, bestetik, euren egunerokotasunak ahalbidetzen dizkien aukerak baliatuz.
Denboraz mintzatu dira elkarrizketatuak, praktika motorrei eskainitako tarte horiek euren eguna laburtzen zietela argudiatuta. Ikerlan honek bat egiten du, beraz, askatasunik gabe bizi diren pertsonei jarduera fisiko bidez denbora azkarrago pasatu ohi zaiela dioten ekarpenekin (Martos-Garcia *et al.,* 2009). Espetxean eta espetxetik kanpo denborak esanahi ezberdina hartzen duela azaldu dute. Askatasunean, denboraren erabileraren inguruko filosofia hegemonikoa, *Carpe Diem*arena dela esan daiteke. Horazio12 poeta erromatarrak «egunak bizi eta orainaz gozatu» mezua ospetsu egin zuen, adierazpen horrek mendeak iraun du, baita euskal literaturara etorrita ere. Sarrionandiak13 zioen moduan, pospoloak legez egunak behin bakarrik erretzen direlako. Espetxean, ostera, egunak bizkor erre nahi dituzte, pospolo kaxa ahalik eta azkarren xahutuz kondenari amaiera eman eta aske izango diren egunarekin amesten duten heinean. Horrek emakume presoen kasuan garrantzi berezia du, kondenaturik dauden emakumeen zigor-denbora gizonezkoena baino luzeagoa izan ohi baita (Gallego, Cabrera, Rios eta Segovia, 2010). Kirola denbora erretzeko erreminta eraginkorra dela adierazi dute elkarrizketatuek, aldi berean euren bizi-kalitatean modu positiboan eragiten duelarik. Espetxean igaro beharreko aldia leunagoa suertatu ahal zaie egunak azkarrago pasatuz gero, psikologikoki hobeto egoten lagunduz.
Espetxeko hormetatik ihes egiteko aukera dela adierazi dute elkarrizketatuek, ariketa fisikoetan parte hartuz aske sentitzera iristen baitziren. Presoei askatasuna lapurtu diete, beren bizitzaren kontrola beren eskuetatik at dago kartzelako atea zeharkatzen dutenean. Preso daude, kontziente dira hortaz eta zaila egiten zaie hori ahaztea, baita behin espetxea atzean utzi ondoren ere. Preso egonda aske sentitzeko espazio gisa agertu dira kirol-espazioak, patioa zein kiroldegia, espetxean daudela ahaztea laguntzen dietelarik (Fornons, 2008). Preso egonik, muturreko mendekotasun-egoeran askatasuna dastatzea garrantzitsua dela dirudi. Berlinek (2001) askatasunari emandako zentzu positibo eta negatiboa indartzen dela ikusi da emaitzetan, ariketa fisikoa egiten ari direnean beren buruari ipinitako helburuak bete eta euren egunerokotasuna mugatzen duten harresiak urrunago sumatzen zituzten. Askatasuna vs askatasunik eza dikotomia leuntzen laguntzen duela dirudi. Presoak gizartetik aldentzen dituzte, gizarteari egin dioten kaltea ordainaraztearren. Askatasunik gabe, askatasunerako, bizitzarako, prestatuko dituztelakoan, espetxeak pertsona jakin batzuk (eta beste batzuk ez) giltzaperatzea ahalbidetzen du (Gallego *et al.,* 2010). Askatasunik ezaren eta askatasunaren banaketa bortizki bizi dute, eta jarduera fisikoan aritzean harresiez gaindiko libertate-sentsazioa hartzen dute presoen esanetan. Era horretara, espetxeen zeregina birgizarteratzera zuzendua bada, aske sentitzen diren lipar horiek indartu behar lituzke espetxe-politikak, benetan kalea hartzen duten egun hori xamurragoa izan dakien. Jarduera fisikoa egiteko aukera kenduko baliete, espetxeko giroak okerrera egingo lukeela uste dute ikerlan honetako elkarrizketatuek, bat eginik beste ikerketa batzuen emaitzekin (Fornons, 2009, Martos-Garcia *et al.,* 2009). Gizonezko zein emakumezkoen kasuan antzeman da ariketa fisikorik egongo ez balitz, giro estresagarriagoa eta bortitzagoa nagusituko litzatekeela. Jarduera fisikoak espetxeko egunerokotasunean eragin positiboa du, maila ezberdinetan zeresan esanguratsua izan duela erakutsiz. Bidelagun bezala definitzean, espetxean eman beharreko denbora-tarte guztian laguntza-euskarri baten pare ipini dute. Kezkei aurre egiteko zein lo egiteko ezintasunaren aurkako tresna eraginkorra da emakume preso ohien esanetan. Espetxean dauden osasun-arazo handienetariko bi lo egin ezina eta estresa izanik (Rutherford *et al.,* 2009), jarduera fisikoaren bidez gaitz horiei aurre egin eta euren osasun-maila hobetzen lagun dakieke. Beren buruaren zainketaren protagonista eta
<sup>12.</sup> Horacio, *Odas, I* (K.a. 13).
<sup>13.</sup> Sarrionandia, J. (2004): *Akordatzen.*
eragile nagusiak beraiek direla jakinik, egunerokotasunari aurre egiten lagundu die espetxean jarduera fisikoa egiteak.
Izan ere, emakume presoek preso zein emakume izategatik bizi duten diskriminazioa bikoitza da (Alvarado, 2012). Espetxearen inguruko estigma sozial negatiboei aurre egin behar diete, bai espetxera sartzean bai behin kalera irtendakoan. Preso dauden emakumeei gainera, gizarte patriarkalaren genero-arauak apurtzen dituztela gehitu behar zaie. Generoak inposatutako rolaren arabera, emakume zintzoak, legea betetzen dutenak eta arazoetan sartzen ez direnak izan behar baitute (Ramirez eta Gonzalez, 2007). De Migueli jarraiki (2014), ez-emakumearen definizioan kirolari hitza gehituaz, diskriminazio estereotipatua indartzen duela antzematen da. Almedak (2003) adierazi zuen moduan, espetxe-politikaren tratamenduak generoak inposaturiko rola betetzen duen emakume-eredua bultzatzen baldin bazuen, gaur egun historikoki jorraturiko eredu estereotipatu, femenino eta moralizatua izaten jarraitzen du. Tratamenduan aldaketak egin badira ere, horren gauzatzearen erantzule nagusiak espetxeko langile zein zuzendariak dira. Haien pentsaera aldatu ezean, espetxearen errealitatea iraultzea zaila ikusten da.
Jarduera fisikoa egitea presoen osasunarentzat onuragarria izan dela baieztatu den arren, programa hauekiko atxikimendua arazo handi bat bezala aurkeztu da (Perez, 2012). Arazo horren gakoa haien nahiak ez ezagutzean edo ez errespetatzean dagoela ikus daiteke, emakumezkoen kasuan kirola egiteko aukera urriak salatu baitira. Atxikimendua lortzeko orduan, lehenik haien ahotsa entzun behar da, haien nahi eta beharrak identifikatu eta jarraian formazio egokia duen pertsona batek aurrera eramango duen kirol-programa diseinatu zein gauzatu.
Emaitzek erakutsi dute elkarrizketatutako preso politikoek genero-diskriminazioa argi ikusten zutela, eta preso sozialek, ideia lausotuagoa baldin bazuten ere, ikuspuntu horrekin bat egiten zutela. Batzuen aldetik konformismoa antzematen zen kirol-eskaintzaren urritasunaren aurrean, normaltzat hartuz, gizonezkoak gehiago zirela argudiatuz. «Politiko»ek, berriz, salatu eta eurentzako aukera berdinak aldarrikatzen zituzten. Emakume preso orok kartzelan emakume eta kirolari izateak zenbait ondorio zituela antzematen zuten, baina kasu guztietan modu positiboan ikusten zuten, zerbait ona egingo balute bezala, probetxuzkoa.
#### **5. Ondorioak**
Ikerlan honetan jorraturiko informazioa aintzat hartuz ondoriozta genezake elkarrizketaturiko emakume preso ohientzat espetxean praktika motorrek zeresan handia izan zutela. Ariketa fisikoak presoen bizi-kalitatearen zenbait alderditan sortzen zituen onuren hautematea agerikoa da, batez ere arlo pertsonalean jorraturiko bizikalitateari dagozkion faktoreen pertzepzioan. Jarduera fisikoak, besteak beste, hiru rol bete ditu emakume presoen esanetan: denbora azkarrago pasatzeko erreminta, askatasun- zein ihesbide-iturria eta beharrezko bidelaguna izatea. Beraz, praktika motorretan parte hartzeak eragin ugari eta askotarikoak dituela ondoriozta daiteke, kasu guztietan onura edo eragin positibo legez definitzen dituztelarik.
Emakume presoak euren genero-arauak hautsiz preso erortzean, generoarauei arrakalak egiten jarraitzen dute espetxean kirola eginez. Espetxeak androzentrismotik izan dira eraikiak, gizonek eraikiak, gizonezkoentzat eraikiak. Emakumezkoak arrotzak dira espetxean, estereotipoetan oinarritutako aisiaeskaintza urria dutelarik, kirola egiteko aukerak zein hari loturiko «pribilegio» batzuk ere gizonezkoei zuzenduta baitaude, gehienbat. Emakumezkoen aisia-guneetan, adibidez, josteko makina ipini eta kirola egiteko material-baliabideak bigarren aukera batean utziz. Ikerlan honen emaitzek mahai gainean ipini dute emakume preso ohiek izandako kirol-eskaintza motz gelditzen zaiela, sortzen zizkien onuren aldean. Baina, alderdi hori sakonago aztertu beharreko ikergaia izan daiteke, idatzi honetan ez baitugu nahikoa datu aurkeztu. Haatik, espetxeko politikan emakumeei zuzendutako kirol-eskaintza handitzea proposatzen da, elkarrizketetako datuetatik ateratako informazioen bidez osaturiko irizpideak kontuan hartuz:
- Taldeko zein banakako kirol-jardueren entrenamendua eskaintzea, edota eskaintza handitzea, gorputz-heziketako monitore baten gidaritzapean.
- Kirol-eskaintzen gainzama kontuan izanik, bi talde osatzea, hastapen-maila eta errendimendu-maila bereiziz.
- Espetxe barruan lehiaketa txikiak antolatzea, kiroletan parte hartzen ez duten emakumezkoei ikusle izateko aukera luzatzeko.
- Kirol-espazioak mistoak izatea, gizonezko zein emakumezkoek espazio berdinetan aritzeko aukera berdinak bermatzeko.
- Espazio zabaletan jarduera fisikoen praktika sustatzea.
- Programatutako eta programatu gabeko jardueretan gorputz-heziketako monitore baten presentzia patio edo kiroldegiko orduetan.
- Espetxean emakume presoekin jarduera fisikoa landu behar duen hezitzailearen formazioa hobetzea
Ikerlan hau gauzatzean hainbat muga edo zailtasunekin egin dugu topo. Nabarmentzekoa da elkarrizketatutakoek osatzen duten lagina txikia dela. Ikusitakoak ikusita eta elkarteetako arduradunen esanetan, ez da batere erraza espetxean jarduera fisikoa egin duten emakumezko preso ohiak aurkitzea. Emakume preso ohiek kartzelan egindako kirolarekiko duten ikuspuntu sakonagoa eskuratzeko, eta emaitzen saturazioa eskuratzeko asmoz, beharrezkoa litzateke emakume gehiago elkarrizketatzea. Ikerketaren ondorioak indartzeko asmoz, interesgarria litzateke etorkizuneko beste hainbat ikerketa-ildo proposatzea. Besteak beste, espetxeko langileak (bereziki zuzendaria eta kirol-monitorea) galdekatzeak aukera eskainiko luke emakume preso ohiek esandakoekin alderatu eta bat egiten duten ala ez ikusteko. Halaber, espetxearen errealitateaz mintzatzean bertan sartzea garrantzitsua litzateke, elkarrizketatuek nabarmendu bezala bertan egon arte batek barruko jardunaz egin dezakeen ideia lausoa baita. Hau da, etnografia bat gauzatzea oso lagungarria litzateke. Ikerlan honetan jarduera fisikoak betetzen dituen hiru rol nabarmendu badira ere, haren eragin-esparrua zabalagoa dela antzeman da, etorkizuneko ikerlanetan sakondu beharrekoa hain zuzen.
# **6. Bibliografia**
- Alvarado, R. (2012): *Perspectiva histórica y problemas actuales de la institución penitenciaria en España: Las mujeres encarceladas toman la palabra,* Ediciones Universidad de Salamanca, Salamanca.
- Almeda, E. (2003): *Mujeres Encarceladas,* Ariel, Bartzelona.
- Anguera Argilaga, M.T. (1986): «La investigación cualitativa», *Educar,* **10**, 23-50.
- Bassani, A.D.R. (2013): «Actividad física y calidad de vida», in *IV Jornada del Programa de Investigacion de Calidad de Vida,* Lomas de Zamora, Buenos Aires, Argentina.
- Berlin, I. (2001): *Dos conceptos de libertad y otros escritos,* Alianza Editorial, Madril.
- Blumer, H. (1986): *Symbolic interactionism: Perspective and method,* University of California Press, Kalifornia.
- Bonicatto, S. eta Soria, J. (1998): *Los instrumentos de calidad de vida de la Organización Mundial de la Salud,* World Health Organization Quality Of Life, La Plata.
- De Miguel Calvo, E. (2014): *Relaciones amorosas de pareja en las trayectorias vitales de las mujeres encarceladas*, doktorego-tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU.
- Dey, I. (1993): *Qualitative data analysis: A user friendly guide for social scientists,* Routledge, Londres.
- Chirivella, E. C. (2001): «Deporte, salud, bienestar y calidad de vida», *Cuadernos de psicología del deporte*, **1**, 27-38.
- Castillo, J. (2005): *Deporte y reinserción penitenciaria*, Consejo Superior de Deportes, Madril. ––––––––––, (2006): «Valores sociales del deporte en el ámbito penitenciario», in X. Pujadas, A. Fraile,V. Gambau, F. X. Medina eta J. Bantulà, *Culturas deportivas y valores sociales (VIII Congreso AEISAD)*, Librerías Deportivas Esteban Sanz, Madril, 121-129.
- Chamarro, A.; Blasco, T. eta Palenzuela, D. (1998): «La práctica de ejercicio en las prisiones: factores asociados a la iniciación y el mantenimiento», *Revista de Psicología del Deporte*, **13**, 69-91.
- Courtenay, W. H. eta Sabo, D. (2001): «Preventive health strategies for men in prison», in D. Sabo, T. A. Kupers eta W. London, *Prison Masculinities*, Temple University Press, Filadelfia, 157-172.
- Elger, B.S. (2009): «Prison life: television, sports, work, stress and insomnia in a remand prison», *International Journal of Law and Psychiatry*, **32**(2), 74-83.
- Fernández Ballesteros, R. eta Macía, A. (1993): «Calidad de vida en la vejez», *Intervención social*, **2**(5), 77-94.
- Foucault, M. (1983): *Vigilar y castigar: nacimiento de la prisión,* Siglo XXI.
- Fornons, D. (2008): «La práctica deportiva en la prision: rehabilitacion o evasión», *Actualidad en el Deporte: Investigacion y Aplicación,* **1**, 215-277.
- Gallego, M.; Cabrera, P.; Ríos, J. eta Segovia, J.L. (2010): *Andar 1 km en línea recta. La cárcel del siglo XXI que vive el preso,* Publicaciones de la Universidad Pontificia de Comillas, Madril.
- García, N.C.; Vázquez, E.M. eta Ramírez, L.E.R. (2011): «Mujeres en prisión: una experiencia de sentido y de significado», *Itzalpalapa Revista de Ciencias Sociales y Humanidades*, **69**, 67-85.
- Grayzel, J. (1978): «The Functions of Play and the Play Motif at a State Penitenciary», in M. Salter (arg.), *Play Anthropological Perspectives,* Leissure Press, New York, 94- 103.
- Guerrero, L.M. (2001): «La entrevista en el método cualitativo», Facultad de Ciencias Sociales, Universidad de Chile, <http://rehue.csociales.uchile.cl/investigacion/ genetica/cg04> (2014-05-19an kontsultatua).
- Hagan, J. (1989): «Role and significance of sport/recreation in the penal system», *Prison Service Journal,* **75**, 9-11.
- Herrero Pereña, P. (2013): «No estamos todas, faltan las presas: análisis e intervención socioeducativa con mujeres privadas de libertad», Máster Universitario en Genero y Diversidad, Trabajo fin de Máster, Oviedo.
- Juliano, D. (2009): «Delito y pecado. La transgresión en femenino», *Política y Sociedad*, **46**(1), 79-95.
- Lagarde, M. (2005): «Presas», in E. Blas (arg.), *Los cautiverios de las mujeres: madresposas, monjas, putas, presas y locas,* Universidad Nacional Autónoma de México, Mexiko, 641-686.
- Manzanos, C. (1992): *Cárcel y marginación social,* Gakoa, Donostia.
- Martos-Garcia, D.; Devis-Devis, J. eta C. Sparkes, A. (2009): «Deporte "Entre rejas" ¿Algo más que control social?», *Revista Internacional de Sociología (RIS)*, **67**(2), 391- 412.
- Matthews, R. (2003): *Pagando tiempo. Una introducción a la sociología del encarcelamiento*, Edicions Bellaterra, Bartzelona.
- Negro, C. (1995): «Actividades en los centros penitenciarios», in P. Rodriguez eta J.A. Moreno (arg.), *Perspectivas de actuación en Educación Física*, Universidad de Murcia, Murtzia, 229-245.
- Palacios N. eta Serratosa L. (2000): *Beneficios de la actividad física,* Centro de Medicina del Deporte*,* Madril.
- Peón, F.V. (2004): «Un acto metodológico básico de la investigación social: la entrevista cualitativa», in M.L Tarres (ed), *Observar, escuchar y comprender sobre la tradición cualitativa en la investigación social,* FLACSO, Mexiko Hiria, 63-95.
- Pérez, F. (2012): «Programa de adherencia al ejercicio físico, dirigido a usuarios de Programas de Mantenimiento con Metadona (PMM)», *Revista Española de Sanidad Penitenciaria*, **4**(3), 114-117.
- Pierón, M. (2003): «Estilo de vida, práctica de actividades físicas y deportivas, calidad de vida», in *Deporte y Calidad de Vida. Libro de ponencias del II Congreso Mundial deficiencias de la actividad física y el deporte,* 328-342.
- Pons Diez, X. (2010): «La aportación a la psicología social del interaccionismo simbólico: una revisión histórica», *EduPsykhé*, **9**(1), 23-41.
- Ramírez, M. eta González, M. (2007): «Una voz en silencio: Condición social de las mujeres en prisión», in P. Salazar eta O. Picardo Joao (ed), *Nuevas y viejas formas de la penalidad en América Latina,* Buenos Aires, 85-113,
- Rutherford, M. eta Duggan, S. (2009): «Meeting complex health needs in prisons», *Public Health*, *123*(**6**), 415-8.
- Taylor, S.J. eta Bogdan, R. (2000): *Introducción a los métodos cualitativos de investigación,* Paidós, Bartzelona.
- Urzúa, A. eta Caqueo-Urízar, A. (2012): «Calidad de vida: una revisión teórica del concepto», *Terapia psicológica*, **30**(1), 61-71.
- Valverde, J. (1991): *La cárcel y sus consecuencias,* Madrid, Ed. Popular.
- WHO (1948): *Constitution of the World Health Organization,* World Health Organization, New York.
- Schwartzmann, L. (2003): «Calidad de vida relacionada con la salud: aspectos conceptuales», *Ciencia y enfermería*, **9**(2), 09-21 |
aldizkariak.v1-3-686 | {
"domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea",
"id": "ikergazte_vi_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_18",
"issue": null,
"year": "2025",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "vi"
} | # **Futboleko partiduaren hasiera orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina**
Eñaut Ozaeta-Beaskoetxea<sup>1</sup> , Jon Mikel Picabea1,2,3 Ibai Errekagorri1,2, Aitor Pinedo-Jauregi1,2,3,4 .
*<sup>1</sup>Heziketa Fisikoa eta Kirol saila, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, 01007, Vitoria-Gasteiz, Espainia*
*<sup>2</sup>Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldea (GIKAFIT), Heziketa Fisikoa eta Kirol saila, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, 01007, Vitoria-Gasteiz, Espainia*
*<sup>3</sup>Bioaraba, Jarduera Fisikoa, Ariketa Fisiko eta Osasun Taldea. Vitoria-Gasteiz, Espainia. <sup>4</sup>AKTIBOKi ikerketa taldea, Gizartea, Heziketa Fisikoa eta Kirol Saila, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Vitoria-Gasteiz, Espainia*
*Kontakturako e-posta: [enaut.ozaeta@ehu.eus](mailto:enaut.ozaeta@ehu.eus)*
## *Laburpena*
Ikerketa honek futbol partiduaren orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina aztertu du. Guztira 23 futbol partidu aztertu ondoren, goizean epaitzeak esfortzu handiagoa eragiten duela ondorioztatu da, bai partiduko bi zatietan bai partidu osoan. Hala ere, ez da ikusi partiduaren orduak epaileen ongizate psikofisikoan eraginik duenik. Ondorioz, goizeko partiduetan karga fisikoa handiagoa izan daitekeela kontuan hartuta, garrantzitsua litzateke partiduaren orduak epaileen karga fisikoan duen eragina aztertzea aldagai objektiboen bitartez, hala nola bihotz-maiztasuna edo GPS bidezko karga. Ikerketa honek epaileen entrenamendu-estrategiak optimizatzeko baliagarri izan daitezkeen datuak eskaintzen ditu.
Hitz gakoak: Futbol epaileak, hautemandako esfortzua, RPE, partiduaren ordua, ongizate psikofisikoa.
## *Abstract*
*This study examines the impact of soccer match start time on referees' perceived exertion. Analyzing 23 football matches, results show that officiating in the morning leads to a higher perceived effort in both halves and throughout the entire match. However, the match's start time had no significant impact on referees' psychophysical well-being. Considering that morning matches may involve a higher physical load, it would be interesting to analyze the influence of match start time in physical load using objective variables such as heart rate or GPS-based physical variables. This research provides valuable insights for optimizing referees' training strategies.*
*Keywords: Football referees, perceived exertion, RPE, match time, well-being.*
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Futboleko epaileek berebiziko funtzioa betetzen dute futbol partidu baten garapen onerako (Muñoz-Arjona et al., 2021; Slack et al., 2013). Epaileek bete behar dituzten funtzioak eskakizun fisiko eta mental handien menpean egotea ekartzen du (Di Salvo et al., 2011). Bestalde, epaileek jasaten dituzten eskakizun fisikoen eta hautemandako esfortzuaren berri izatea oso garrantzitsua da entrenamendu-kargak aldizkatzeko, errekuperazio-estrategiak agintzeko, errendimendu fisikoa optimizatzeko eta lesio-arriskua murrizteko (Mujika, 2013).
Munduan 840.000 epaile daudela kontuan izanda eta horietatik gehienak epaile amateurrak direla jakinda (FIFA, 2007), epaile amateurren inguruko ikerketak oso urriak dira. Epaile profesionalek goi-mailako partiduak zuzentzen dituzte, kalitate tekniko handiko jokalariekin eta presio mediatiko eta ikusleen presio askoz handiagoarekin (Webb, 2016); epaile amateurrek, berriz, tokiko edo eskualdeko lehiaketetan jarduten dute, non exijentzia-maila fisiko-fisiologikoa txikiagoa da (Ozaeta, Fernández-Lasa, et al., 2022). Gainera, epaile profesionalek 2020tik aurrera lanaldi osoan lan egiten dute (RFEF, 2020); aldiz, epaile amateur gehienek bigarren mailako jarduera gisa jarduten dute, askoz eta konpentsazio ekonomiko txikiagoak jasoz. Laburbilduz, nahiz eta biek funtzio bera betetzen duten joko-eremuan, oso desberdinak dira futbol amateurreko epaileen eta epaile profesionalen baldintzak, prestakuntza eta ingurunea, eta horrek eragina du epaileen jardunaren kalitatean (Ozaeta, Fernández-Lasa, et al., 2022; Webb, 2016).
## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Futbol amateurreko milaka partidu jokatzen dira astero mundu osoan. Ikuspegi fisiko eta fisiologiko batetik, futbol partidu bat epaitzea jarduera intermitente bat da, energia gehien bat bide oxidatiboen bidez eskuratzen dena nagusiki, nahiz eta energia bide glukolitiko zein fosfagenoetatik ere eskuratzen den, intentsitate handiko aldiekin tartekatzen delako (Castillo, Cámara, et al., 2017; Castillo et al., 2016; Ozaeta, Fernández-Lasa, et al., 2022). Ikerketa gehienek epaileen partiduko karga aldagai objektiboen (adib. bihotz maiztasuna, distantzia, etab.) bitartez ikertu dituzten arren (Castagna et al., 2004; Castillo, Yanci, et al., 2018; Ozaeta, Fernández-Lasa, et al., 2022), epaileen partiduko barne-karga zehazteko metodo subjektiboak erabili izan dira, hala nola, hautemandako esfortzu subjektiboa (RPE) (Weston et al., 2006). Izan ere, RPEaren eta erantzun fisiko-fisiologikoen arteko erlazio estua askotan zehaztu izan da futbolean (Costa et al., 2013; Ezquerro et al., 2023). Futbol epaileetan, hautemandako esfortzu subjektibo bereizia (dRPE) ere erabili izan da, hautemandako gihar esfortzua (RPEmus) eta hautemandako arnas esfortzua (RPEres) bereizten dituena (Castillo, Weston, et al., 2017; Ozaeta Beaskoetxea et al., 2018) hain zuzen. Epaile amateurren RPEres-a aztertzerakoan ikusi izan da lehen zatian bataz-beste 4,26 ± 1,66 unitate arbitrario (AU) aitortzen dituztela, bigarren zatian 5,44 ± 2,05 AU eta partiduaren guztizkoa kontuan hartzean 5,47 ± 2,04 AU aitortzen dituztela (Ozaeta Beaskoetxea et al., 2018). RPEmus-ari dagokionez epaile amateurrek aitortzen dituzten baloreak lehen zatian, bigarren zatian eta partidu osoan 4,53 ± 1,69 AU; 6,13 ± 1,92 AU eta 6,19 ± 1,99 dira, hurrenez hurren (Ozaeta Beaskoetxea et al., 2018). Horrela, dRPE-a epaileen partiduetako intentsitatea aztertzeko baliabide merke eta erabilgarria dela ikusi da , aldagai fisikofisiologikoekin estu erlazionaturik dagoelako (Costa et al., 2013; Ezquerro et al., 2023).
Epaile amateur baten helburuetako bat partidu bakoitzera egoera fisiko eta mental egokian iristea da, gainera, askotan astean partidu bat baino gehiago epaitu behar izaten baitute. Lehenago egindako ikerketek epaileen partidu aurreko egoera psikofisikoa (adib. estresa, antsietatea, loaren kalitatea, etab.) aztertu izan dute (Muñoz-Arjona et al., 2021; Ozaeta et al., 2021). Muñoz-Arjona et al. (2021) ikerketan esperientzia handieneko epaileek partiduetara baldintza psikofisiko hobeetan aurkeztu ohi direla ikusi izan da. Bestalde, Hooper eskala erabilita (Hooper et al., 1995), partidua hasi aurretiko egoera psikofisikoak, epaile amateurren partiduko karga fisikoan eraginik ez duela ikusi da (Ozaeta et al., 2021). Beraz, interesgarria izango litzateke testuinguru aldagaiek, hala nola, partiduaren hasiera orduak epaileen partidua hasi aurretiko egoera psikofisikoan eragina duen aztertzea.
Aurrekoaren harira, testuinguru aldagaiak aldez aurretik aztertuak izan dira futbol epaileetan (Castillo, Castagna, et al., 2018; Di Salvo et al., 2011; Ozaeta, Yanci, et al., 2022; Weston et al., 2010). Epaileekin egindako ikerketetan adinak, esperientziak eta epaileen mailak, hautemandako esfortzuan duten eragina aztertu izan da. Adin eta esperientzia handiko epaileek hautemandako esfortzu handiagoa erregistratzen dutela (Weston et al., 2010) eta maila nagusiko epaileek erantzun fisiko-fisiologiko handiagoak erregistratzen dituztela ikusi izan da (Di Salvo et al., 2011). Azterlan bakar batek aztertu izan du taldeen sailkapenak nola eragiten duen epaileen hautemandako esfortzuan (Castillo, Castagna, et al., 2018). Bertan, sailkapenean goian dauden taldeak behean dauden taldeen aurka lehiatzean epaileek dRPE handiagoa erregistrat zen dutela aztertu zuten (Castillo, Castagna, et al., 2018). Hala ere, ez da partiduaren orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina aztertzen duen ikerketarik egin, literatura zientifikoaren hutsune bat delarik.
Beraz, oraindik ez da eguneko une ezberdinetan (goizez edo arratsaldez) epaitzeak epaileen egoera psikofisikoan edo hautemandako esfortzuan eragina duen aztertzen duen ikerketarik egin. Horregatik, hutsune zientifiko honetara hurrenkera bat egiteko asmoarekin ikerketa honen helburua bikoitza da: eguneko une ezberdinetan (goizean edo arratsaldean) epaileen egoera psikofisikoa ezberdina den aztertzea; eta futboleko partidua goizez edo arratsaldez epaitzeak, epaileen gihar zein arnas esfortzu subjektiboan eragina duen aztertzea.
## **3. Ikerketaren muina**
#### **3.1. Metodoa**
Diseinu deskriptibo-konparatiboa erabili izan da zelai-futboleko epaileek goizean izandako partiduen eta arratsaldean izandako partiduen arteko konparaketa egiteko, goizean zein arratsaldean jokatutako partiduetan jasandako arnas eta gihar esfortzu subjektiboaren azterketa eginez. Guztira, Bizkaiko Ohorezko Mailako 2019-2020 denboraldiko 23 partidu ofizial aztertu ziren (azarotik martxora). Partidua hasi aurretik Hooper eskalako (Hooper et al., 1995) balioak aitortzea eskatu zitzaien partidu aurreko loaren kalitatea, nekea, estresa eta min muskularra ezagutzeko. Horrez gain, hautemandako esfortzu subjektiboa adierazteko eskatu zitzaien epaile guztiei, bai lehen zatiaren amaieran bai bigarren zatiaren amaieran. Lehen zatiaren amaieran, lehenengo zatiko RPEres eta RPEmus-a adierazi zuten eta bigarren zatiaren amaieran bigarren zatiko zein partidu osoaren RPEres eta RPEmus-a adierazi zuten (Ozaeta Beaskoetxea et al., 2018). Partiduaren aurretik, epaile guztiek antzeko beroketa egin zuten, ikertzaileek zuzenduta: 5-7 minutuko lasterketa jarraitua, giltzaduren mugikortasuneko ariketak, 3-4 azelerazio progresibo eta 3-4 azelerazio norabide-aldaketekin. Adierazitako dRPE-ak bi taldetan banatu ziren, goizez (10:00-12:30) epaitutako 13 partidu eta arratsaldez (16:00-18:30) epaitutako 10 partiduen arteko konparaketa egin ahal izateko.
Hogeita hiru zelai-epaile (adina: 25,65 ± 3,30 urte; altuera: 173,4 ± 3,8 cm; gorputz-masa: 64,86 ± 5,82 kg; gorputz-masa indizea, BMI: 21,56 ± 1,67 kg·m⁻²), Bizkaiko Ohorezko Mailan (Espainia) futbol-partiduak zuzendu zituztenak, parte hartu zuten ikerketa honetan. Epaileek gutxienez hiru urteko esperientzia zuten kategoria horretan. Parte-hartzaile guztiek kategoria horretako partiduak epaitzen zituzten hilean bitan. Parte-hartzaileei ikerketan parte hartzearen prozedurak, metodoak, onurak eta balizko arriskuak azaldu zitzaizkien, idatzizko baimena sinatu aurretik. Ikerketa hau Helsinkiko Adierazpenaren arabera egin da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Etika Batzordearen onespenarekin (Kodea: M10/2018/289).
Datuen batezbestekoa eta desbideratze estandarra kalkulatu izan da. Datuen banaketaren normalitatea eta homozedastikotasuna Shapiro-Wilk eta Levene proben bidez egiaztatu zen. Goizez epaitutako partiduen eta arratsaldez epaitutako partiduen batezbestekoen desberdintasunak ebaluatzeko, Student-en T-proba (lagin askeentzako) edo U Mann-Whitney proba erabili ziren, datuen normaltasunaren arabera. Aldagai parametrikoen efektuaren tamaina Cohen-en d (Cohen, 1988) indizearen bidez neurtu zen, 0,8 baino handiagoak efektu handia, 0,8 eta 0, bitartekoak efektu ertaina, 0,5 eta 0,2 bitartekoak efektu txikia, eta 0,2 baino txikiagoak efektu hutsala bezala interpretatu ziren. Aldagai ez-parametrikoen garrantzi praktikoa, berriz, maila biserialeko korrelazioa (rb) indizearen bidez ebaluatu zen; 0,5 baino handiagoak handitzat hartu ziren, 0,3 eta 0,49 bitartekoak ertaintzat, 0,1 eta 0,29 bitartekoak txikitzat, eta 0,1 baino txikiagoak hutsaltzat hartu ziren (López Martín & Ardura Martínez, 2023).
#### **3.2. Emaitzak eta eztabaida**
Partiduak hasi aurretik epaileek aitortutako ongizatearen inguruko aldagaien bataz -bestekoa eta desbideratze estandarra 1. taulan daude ikusgai. Epaileek, goizeko partiduetan arratsaldeko partiduekin alderatuta, bataz-beste loaren kalitate txarragoa, neke eta estres maila handiagoa eta
min muskular txikiagoa aitortu arren, hauen arteko desberdintasunak ez dira estatistikoki esanguratsuak. Beraz, goizeko partiduak zein arratsaldeko partiduak antzeko ongizate egoeratan epaitzen dituzte futboleko epaileek. Lehen aipatu bezala, ez dago epaileen egoera psikofisikoan eragina izan ditzakeen aldagaiak aztertzen dituen ikerketarik, baina emaitza hauek bat etor daitezke Ozaeta et al. (2021) ikerketako emaitzekin, non ez zuten Hooper eskalako aldagaien eta partiduko aldagaien arteko erlaziorik aurkitu. Bestalde, Muñoz-Arjona et al.-ek (2021) egindako ikerketan esperientzia handiko epaileek partiduak egoera psikofisiko hobean hasten dituztela aztertu zuten, lan honetan ez da epaileen inguruko aldagairik aztertu testuinguru-aldagai bat baizik. Horregatik, epaileen egoera psikofisikoa epaileen inguruko aldagaien menpe dagoela ematen du eta ez testuinguru aldagaien (partiduaren ordua) menpe.
**1. taula. Futboleko epaileen partidua hasi aurretiko ongizatea goizean eta arratsaldean epaitutako partiduetan.**
| | | Arratsaldez | d/rb |
|------------------|-------------|-------------|-------|
| | Goizez | | |
| Loaren kalitatea | 3,10 ± 1,45 | 2,69 ± 1.03 | 0,33 |
| Nekea | 3,30 ± 1,45 | 2,62 ± 1,04 | 0,63 |
| Estres | 3,20 ± 1,81 | 2,46 ± 1,33 | 0,26 |
| Min muskularra | 2,50 ± 0,97 | 2,85 ± 0,42 | -0,26 |
*Oharra:* d = Cohenen d; **rb = maila biserialeko korrelazioa**
Goizean edo arratsaldean epaitzeak, epaileen dRPEan eragina duela ikusi da. Lehenengo zatiari dagokionez, goizez arratsaldez baino RPEres (3,60 ± 1,17 vs 2,62 ± 1,19 AU; p < 0,05; r<sup>b</sup> = 0,55; handia) eta RPEmus (4,60 ± 1,27 vs 3,46 ± 1,27 AU; p < 0,05; d = 0,90; handia) balio handiagoak aitortu dituzte futboleko epaileek. Erritmo zirkadianoek errendimenduan eragina dutela aztertu izan da, errendimendu gorena arratsaldean ematen delarik (Nobari et al., 2023), futbolean ordea, goizean edo arratsaldean jokatzeak karga fisikoan eraginik ez duela ikusi izan da (Gutierrez et al., 2018). Ikerketa honetako lehen zatiko epaileen RPEres eta RPEmus-a aztertuta, erritmo zirkadianoen eragina epaileen hautemandako esfortzuan partiduaren lehen minutuetan argia dela ikusten da. Hala ere, aipatu beharra dago aztertutako aldagaiak, RPEres eta RPEmus osagai psikologiko bat dutela (Gómez-Díaz et al., 2013; Laurent et al., 2011), eta goizeko partiduetako, lehen zatiko datuak eguneko lehen jarduera fisikoa suposatzen dutela, beraz, aspektu honen karga psikologikoa aztertzea interesgarria litzateke. Horrez gain, aldagai fisiko-fisiologikoak aztertzen dituen ikerketak egitea berebizikoa litzateke goizean epaitutako partiduetako lehen zatian karga fisiko-fisiologikoa handiago den ziurtatzeko edo Gutierrez et al. (2018) ikerketan futbolariekin ikusi zuten bezala, eguneko orduak futboleko epaileen karga fisikoan eraginik ez duela berresteko.
#### **1. irudia. Futboleko epaileen hautemandako gihar eta arnas esfortzua lehen zatian goizez eta arratsaldez epaitutako partiduetan.**

Bigarren zatiari dagokionez, lehen zatian ikusi den bezala, goizez arratsaldez baino RPEres (5,10 ± 1,29 vs 3,46 ± 1,33 AU; p < 0,05; r<sup>b</sup> = 0,68; handia) eta RPEmus (6,60 ± 1,08 vs 4,39 ± 1,61 AU; p < 0,05; d = 1,58; handia) balio handiagoak ikusi dira futboleko epaileetan. Berriro ere 2. zatiko RPEres eta RPEmus-a erritmo zirkadianoen menpe dagoela ikusten da, Nobari et al. (2023) ikerketarekin bat etorriz. Epaileen dRPE-a partiduko bi zatietan aztertu denean, 2. zatiko dRPE-a 1. zatiko dRPE-a baino altuago dela ikusi izan da (Castillo, Weston, et al., 2017; Ozaeta Beaskoetxea et al., 2018). Beraz, 2. zatiko dRPE-a, 1. zatiko dRPE-arekin erlazionatuta dagoenez; esperotako emaitza bat zen 2. zatian ere, goizean epaitutako partiduetan dRPE handiago aitortzea epaileek. Berriro ere, emaitza hauek ez datoz bat Gutierrez et al.-en (2018) ikerketarekin, non partiduaren hasiera orduak futboleko jokalarien karga fisikoan eraginik ez duela aztertu den. Berriro ere, literaturan aurkitutako ezberdintasun hauek, epaileen karga fisikoaren azterketa sakonago bat egiteko beharra erakusten dute, partiduaren hasiera orduak epaileen karga fisikoan eragina duen ziurtatzeko.
#### **2. irudia. Futboleko epaileen hautemandako gihar eta arnas esfortzua bigarren zatian goizez eta arratsaldez epaitutako partiduetan.**

Azkenik, partidu osoaren dRPE aztertzen denean epaileek bai RPEres (4,90 ± 1,37 vs 3,15 ± 1,33 AU; p < 0,05; d = 1,30; handia) bai RPEmus (6,40 ± 1,35 vs 4,27 ± 172 AU; p < 0,05; d = 1,36; handia) balio handiagoak aitortu izan dituzte goizeko partiduetan arratsaldekoetan baino. Esan bezala ez dago partiduaren orduak epaileen erantzun fisiko-fisiologiko edo hautemandako esfortzuan eragina duen aztertzen duen ikerketarik, beraz, emaitza hauek informazio berria aurkezten dute. Hala ere, aipatu beharra dago testuinguru aldagaiak aurretik ikertuak izan direla eta hauen eragina epaileen partiduko kargan aztertuak eta baieztatuak izan direla (Castillo, Castagna, et al., 2018; Ozaeta, Yanci, et al., 2022). Ikerketa honetako emaitzak aztertu ondoren, ikus daiteke goizean epaitzeak hautemandako esfortzu handiago bat suposatzen duela, hau da, epaileak goizez epaitzen dutenean partiduak nekatuago amaitzen dutenaren sentsazioa dute. Kontuan izanda RPEa eta karga fisikoa elkar erlazionatuta daudela futbolean (Ezquerro et al., 2023), interesgarria litzateke partiduaren hasiera orduak partiduko karga fisiko-fisiologikoarekin erlazionatuta dagoen baieztatzea edo Gutierrez et al.-en (2018) ikerketan ikusi zen bezala hipotesi hori deuseztatzea.
#### **3. irudia. Futboleko epaileen hautemandako gihar eta arnas esfortzua partidu osoan goizez eta arratsaldez epaitutako partiduetan.**

Lan honek ere muga batzuk ditu. Aipatzekoa da ikerketa honetan erabilitako lagina txikia dela eta Bizkaiko lurralde historikora mugatua dagoela. Gainera, beste testuinguru aldagaiak ez dira kontuan izan, hala nola, taldeen sailkapena, denboraldiaren unea edo giro tenperatura.
## **4. Ondorioak**
Ikerketa honen emaitzek erakusten dute partiduaren hasiera orduak ez duela eraginik epaileen ongizate psikofisikoan. Alderantziz, aldagai pertsonalek, hala nola adinak eta esperientziak, dute eragin handiena alderdi horretan. Hala ere, goizean epaitzeak eragin nabarmena du epaileek hautemandako esfortzuan, bai partiduko bi zatietan, bai partidu osoan, esfortzu handiagoa hautematen dutelarik goizez epaitzean. Lan honetako emaitzak kontuan hartuta, gomendagarria litzateke prestatzaile fisikoek partiduaren ordua aintzat hartzea epaileen asteko entrenamendu karga planifikatzerakoan, entrenamenduaren intentsitatea behar bezala doitzeko.
## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Ikerketa honek partiduaren orduak epaileen hautemandako esfortzuan eragina duela erakutsi du, goizeko partiduetan esfortzu handiagoa aitortzen dutelarik. Hala ere, hautemandako esfortzua faktore subjektiboa da, eta ez dakar nahitaez aldaketa fisiologikorik. Horregatik, etorkizuneko ikerketek partiduaren orduak erantzun fisiko eta fisiologikoetan ere eragina duen aztertu beharko lukete. Horretarako, beharrezkoa litzateke parametro objektiboak neurtzea, hala nola bihotz maiztasuna edo GPS bidezko karga fisikoa, partiduak goizean epaitzeak karga fisiko-fisiologiko handiago bat izatea suposatzen duela ziurtatzeko.
# **6. Erreferentziak**
- Castagna, C., Abt, G., & D'Ottavio, S. (2004). Activity profile of international-level soccer referees during competitive matches. *Journal of Strength and Conditioning Research*, *18*(3), 486–490.
- Castillo, D., Cámara, J., Sedano, S., & Yanci, J. (2017). Impact of official matches on soccer referees' horizontal-jump performance. *Science and Medicine in Football*, *1*(2), 145–150. https://doi.org/10.1080/24733938.2017.1330549
- Castillo, D., Cámara, J., & Yanci, J. (2016). Análisis de las respuestas físicas y fisiológicas de árbitros y árbitros asistentes de fútbol durante partidos oficiales de Tercera División de España. *RICYDE: Revista Internacional de Ciencias Del Deporte*, *12*(45), 250–261. https://doi.org/10.5232/ricyde2016.04503
- Castillo, D., Castagna, C., Cámara, J., Iturricastillo, A., & Yanci, J. (2018). Influence of team's rank on soccer referees' external and internal match loads during official matches. *Journal of Strength and Conditioning Research*, *32*(6), 1715–1722. https://doi.org/10.1519/jsc.0000000000002040
- Castillo, D., Weston, M., McLaren, S. J., Cámara, J., & Yanci, J. (2017). Relationships between internal and external match-load indicators in soccer match officials. *International Journal of Sports Physiology and Performance*, *12*(7), 922–927. https://doi.org/10.1123/ijspp.2016-0392
- Castillo, D., Yanci, J., & Cámara, J. (2018). Impact of Official Matches on Soccer Referees' Power Performance. *Journal of Human Kinetics*, *61*(1), 131–140. https://doi.org/10.1515/hukin-2017- 0116
- Cohen, J. (1988). *Statistical Power Analysis for the Behavioral Sciences* (2nd edition). Lawrence Erlbaum Associates.
- Costa, E. C., Vieira, C. M. A., Moreira, A., Ugrinowitsch, C., Castagna, C., & Aoki, M. S. (2013). Monitoring external and internal loads of Brazilian soccer referees during official matches. *Journal of Sports Science and Medicine*, *12*, 559–564.
- Di Salvo, V., Carmont, M. R., & Maffulli, N. (2011). Football officials activities during matches: a comparison of activity of referees and linesmen in European, Premiership and Championship matches. *Muscles, Ligaments and Tendons Journal*, *1*(3), 106–111.
- Ezquerro, C., Pinedo, A., & Picabea, J. M. (2023). Vista de Relación entre la carga interna y externa en un equipo de fútbol de alto nivel femenino durante un microciclo competitivo. *Revista Iberoamericana de Ciencias de La Actividad Física y El Deporte*, *12*(1). https://doi.org/https://doi.org/10.24310/riccafd.2023.v12i1.15854
- FIFA. (2007). FIFA Big Count 2006: 270 million people active in football. *FIFA Communications Division, Information Services*, *31*, 1–12.
- Gómez-Díaz, A. J., Bradley, P. S., Díaz, A., & Pallarés, J. G. (2013). Percepción subjetiva del esfuerzo en fútbol profesional: relevancia de los indicadores físicos y psicológicos en el entrenamiento y la competición. *Anales de Psicología*, *29*(3), 656–661. https://doi.org/10.6018/ANALESPS.29.3.175791
- Gutierrez, J., Castellano, J., Casamichana, D., & Sánchez-Sánchez, J. (2018). Influencia del tamaño del campo y horario del partido en la respuesta física de equipos de la Segunda División Española de Fútbol. *Retos*, *33*, 213–216.
- https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6367756&info=resumen&idioma=ENG Hooper, S. L., Mackinnon, L. T., Howard, A., Gordon, R. D., & Bachman, A. W. (1995). Markers for monitoring overtraining and recovery. *Medicine & Science in Sports & Exercise*, *27*(1), 106–112.
- Laurent, C. M., Green, J. M., Bishop, P. A., Sjökvist, J., Schumacker, R. E., Richardson, M. T., & Curtner-Smith, M. (2011). A practical approach to monitoring recovery: Development of a
- perceived recovery status scale. *Journal of Strength and Conditioning Research*, *25*(3), 620–628. https://doi.org/10.1519/JSC.0B013E3181C69EC6
- López Martín, E., & Ardura Martínez, D. (2023). El tamaño del efecto en la publicación científica. *Educación XX1*, *26*(1), 9–17. https://doi.org/10.5944/EDUCXX1.36276
- Mujika, I. (2013). The alphabet of sport science research starts with Q. *International Journal of Sports Physiology and Performance*, *8*(5), 465–466. https://doi.org/10.1123/ijspp.8.5.465
- Muñoz-Arjona, C., Fernandes, B. R., Dos Santos, T. D., Onetti-Onetti, W., & Castillo-Rodríguez, A. (2021). Efecto de la experiencia del árbitro de fútbol en la competición deportiva. *Cultura, Ciencia y Deporte*, *17*(51), 39–49. https://doi.org/10.12800/ccd.v17i51.1562
- Nobari, H., Azarian, S., Saedmocheshi, S., Valdés-Badilla, P., & García Calvo, T. (2023). Narrative review: The role of circadian rhythm on sports performance, hormonal regulation, immune system function, and injury prevention in athletes. *Heliyon*, *9*, e19636. https://doi.org/10.1016/j.heliyon.2023.e19636
- Ozaeta Beaskoetxea, E., Castillo Alvira, D., Cámara Tobalina, J., & Yanci Irigoyen, J. (2018). Esfuerzo percibido diferenciado en árbitros y asistentes de fútbol de tercera división durante partidos oficiales. *Revista Española de Educación Física y Deportes*, *422*, 35–50.
- Ozaeta, E., Fernández-Lasa, U., Martínez-Aldama, I., Cayero, R., & Castillo, D. (2022). Match Physical and Physiological Response of Amateur Soccer Referees: A Comparison between Halves and Match Periods. *International Journal of Environmental Research and Public Health*, *19*(3). https://doi.org/10.3390/ijerph19031306
- Ozaeta, E., Yanci, J., Castagna, C., Romaratezabala, E., & Castillo, D. (2021). Associations between well-being state and match external and internal load in amateur referees. *International Journal of Environmental Research and Public Health*, *18*(6). https://doi.org/10.3390/ijerph18063322
- Ozaeta, E., Yanci, J., Raya-González, J., Fernández, U., & Castillo, D. (2022). The influence of contextual variables on physical and physiological match demands in soccer referees. *Archivos de Medicina Del Deporte*, *39*(6), 325–333. https://doi.org/10.18176/archmeddeporte.00111
- RFEF. (2020, September 1). *Día histórico para el colectivo arbitral: Laboralidad y Seguridad Social*. https://rfef.es/es/noticias/dia-historico-colectivo-arbitral-laboralidad-y-seguridad-social
- Slack, L. A., Maynard, I. W., Butt, J., & Olusoga, P. (2013). Factors Underpinning Football Officiating Excellence: Perceptions of English Premier League Referees. *Journal of Applied Sport Psychology*, *25*(3), 298–315. https://doi.org/10.1080/10413200.2012.726935
- Webb, T. (2016). 'Knight of the Whistle': W.P. Harper and the Impact of the Media on an Association Football Referee. *International Journal of the History of Sport*, *33*(3), 306–324. https://doi.org/10.1080/09523367.2016.1151004
- Weston, M., Bird, S., Helsen, W., Nevill, A. M., & Castagna, C. (2006). The effect of match standard and referee experience upon the objective and subjective match workload of English Premier League referees. *Journal of Science and Medicine in Sport*, *9*(3), 256–262.
- Weston, M., Castagna, C., Impellizzeri, F. M., Rampinini, E., & Breivik, S. (2010). Ageing and physical match performance in English Premier League soccer referees. *Journal of Science and Medicine in Sport*, *13*(1), 96–100. https://doi.org/10.1016/j.jsams.2008.07.009
## **7. Eskerrak eta oharrak**
Ikerketa honetako egileek eskerrak eman nahi dizkie Bizkaiko Ohorezko Mailako epaile guztiei, ikerketan parte hartzeagatik eta Bizkaiko epaileen batzordeari ikerketa hau aurrera eramatea ahalbidetzeagatik. Baita ere, aipatu beharra dago lan honetako datuak Eñaut Ozaeta Beaskoetxearen tesirako egindako esku-hartzetik lortutako datuak direla, beraz, ekarpen hori eskertu behar da. |
aldizkariak.v1-0-673 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk. _2022_9",
"issue": "Zk. _2022_",
"year": "2022",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak
(Safeguarding Historic Urban Areas from Climate Change: Risk Assessment Methodologies)
Laura Quesada-Ganuza<sup>1\*</sup>, Leire Garmendia<sup>1</sup>, Irantzu Álvarez<sup>2</sup>, Estibaliz Briz<sup>1</sup>, Ane Villaverde<sup>1</sup>
> <sup>1</sup> Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bilboko Ingeniaritza Eskola, Ingeniaritza Mekanikoko Saila
> <sup>2</sup> Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bilboko Ingeniaritza Eskola, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuen Saila
LABURPENA: Artikulu honetan, hirigune historikoetarako klima-aldaketarekin erlazionatutako arriskuen ebaluaziorako metodologiei buruzko egungo literaturaren berrikuspen sistematiko eta kritikoa egiten da. Horretarako, gaur egungo literaturaren azterketa sakona egin da Web of Science eta Scopus datu-baseetan, klima-aldaketaren eta ondoriozko muturreko gertaeren eraginpean dagoen kultura-ondarearen kalteberatasun eta arrisku ebaluazio-metodologiak identifikatu eta ezaugarritzeko. Etorkizunean zuzendu beharreko metodologien ezaugarriak eta ezagutza-hutsune nagusiak identifikatu dira, hirigune historikoetan bero-boladak izateko arriskua ebaluatzeko metodologia holistikorik eza barne. Aztertu egin dira berrikuspenaren emaitzak, ondoren arriskuak ebaluatzeko etorkizuneko metodologietarako adierazleak identifikatu eta garatzeko. Metodologia horiek sistema bakar gisa landuko dituzte hirigune historikoetako elementuak, eta bero-bolada luzeek izan dezaketen inpaktu potentziala landuko dute, muturreko gertaera klimatiko horien probabilitate handiagoa kontsideratuz.
HITZ GAKOAK: hirigune historikoa, klima-aldaketa, arriskuen ebaluazioa, kalteberatasunaren ebaluazioa, adierazleak.
ABSTRACT: This article presents a systematic and critical review of the existing literature on climatechange risk assessment methodologies for historic urban areas. For this, a systematic search of the existing literature on Web of Science and Scopus was carried out, with the aim of identifying and characterizing the existing methodologies on vulnerability and risk assessment for cultural heritage exposed to the effects of climate change and the resulting extreme events. The main characteristics of the methodologies that need to be addressed in the near future and the key knowledge gaps were identified, including the lack of holistic heat wave risk assessment methodologies for historic urban areas. The results of the review are analyzed to identify and develop key performance indicators for use in future risk assessment methodologies that address both the elements of historic urban areas as a system and the potential impact of prolonged heat waves in light of increasing probability of this extreme weather events.
KEYWORDS: historic urban areas, climate change, risk assessment, vulnerability assessment, key performance indicators.
\* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Laura Quesada-Ganuza, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bilboko Ingeniaritza Eskola, Ingeniaritza Mekanikoko Saila. Plaza Ingeniero Torres Quevedo, s/n (48013 Bilbo). laura.quesada@ehu.eus - https://orcid.org/0000-0001-8225-575X.
Nola aipatu / How to cite: Quesada-Ganuza, Laura; Garmendia, Leire; Álvarez, Irantzu; Briz, Estibaliz; Villaverde, Ane (2022). «Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak»; Ekaia, ale berezia 2022, 15-30. (https://doi.org/10.1387/ekaia.23076).
Jasotze-data: 2021, irailak 23; Onartze-data: 2021, azaroak 30
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2022 UPV/EHU

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
### 1. **Sarrera**
Azken hamarkadetako muturreko gertaera klimatikoen kopurua gero eta handiagoa dela ikusita, komunitate zientifikoan bizitu egin da klimaaldaketaren inguruko eztabaida. Beroketa globala areagotu egin da azken lau hamarkadetan, xxi. mendea orain artekoetan beroena izateraino, Munduko Meteorologia Erakundearen (WMO, ingelesezko siglak) txostenen arabera [1]. Batez besteko tenperatura globalaren igoera horrek, batez ere jarduera antropogenikoaren ondorioz, areagotu egiten du muturreko fenomenoak izateko arriskua, hala nola eurite handiak, bero-boladak eta uholdeak [2].
Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hiriguneetan bizi da gaur egun [3], eta tenperatura-igoera handienak hirigune horietan eta beraien eragin-eremuetan gertatzen dira [2], biztanleriaren gehiengoa eremu horietara joaten baita. Klima Aldaketarako Gobernuarteko Panelak (IPCC, ingelesezko siglak) egindako txostenak (bosgarrena, AR5) argi eta garbi adierazten du hiriguneak eta hiri-azpiegiturak, besteak beste, eraldaketa handia behar duten sistemak direla, etorkizun erresiliente bat bermatzeko. Berotze globalaren ondorio negatiboek eta muturreko gertaera meteorologikoen ondorioek nabarmen eragiten dute bertako biztanleen osasunean, ondasunetan, ongizatean eta bizigaitasunean [2, 4].
Hiriek inguruko eremuen baldintza klimatiko berberak badituzte ere, hiri-diseinuek mikroklimak eta bero-uharteak sortzen dituzte. Lurzoruaren iragazkortasun baxuak, dentsitate altuko eremuek, jarduera produktiboen kontzentrazio altuagoek eta hirigintza-plangintzak hiriguneak definitzen dituzte, eta horrek, klima-aldaketaren aurrean, erantzun desberdinak eragiten ditu. Hiriguneak, beraz, sistema konplexuak dira, elkarren artean erlazionaturiko geruza ezberdinez osatuak, eta ikuspegi espezifikoak behar dituzte klima-aldaketarekiko esposizioa ebaluatzeko. Nahiz eta sarritan ez den aztertzen, kultura-ondarea berezko geruza bat da hirien barruan. Hirigune historikoen ezaugarri bereziek garrantzi handia dute, hiri-nortasunaren iturri direlako eta ekonomiaren aktibo garrantzitsuak direlako. Gune historikoek eguraldi-ereduen aldaketen aurrean dituzten ahuleziak [5] ez dira eraikinen egituretan duten eragin fisikoengatik bakarrik; kultura-paisaiarentzat oso garrantzitsuak diren beste ondorio batzuengatik ere badituzte, hala nola biztanleria-ereduen aldaketarengatik, turismoaren eraginagatik eta jarduera sozioekonomikoak eteteagatik.
Azken hamarkadan, kultura-ondarea babesteko lan egiten duten erakunde esanguratsuenen arretagune bihurtu da klima-aldaketa, hala nola ICOMOSena eta UNESCOrena [6, 7]. Era berean, Europar Batasunak tinko mantentzen du bere agendan kultura-ondarearen arriskuaren ebaluazioa eta prebentzioa, batez ere EB Work Plan for Culture 2019-2022 planaren bidez, klima-aldaketara egokitzeko gai bat barne hartuta [8, 9]. Nazio Batuen
Hondamendi Laguntza Koordinatzailearen Bulegoak «balioa galtzeko probabilitate» gisa definitu zuen arriskua, eta kalteberatasun-indize baten bidez definitu zuen arrisku-maila (kalterik eza: 0; galera totala: 1) [10]. Beraz, hirigune historikoek klima-aldaketaren aurrean duten arriskua ebaluatzea eztabaida politikoaren erdigunean dago, eta ikerketa-eremu garrantzitsua da hirien etorkizuneko erresilientzia nola handitu daitekeen ulertzeko. Beraz, hiriguneen azterketa egiteko, kultura-ondarearen geruza eta hirigune historikoaren ezaugarri espezifikoak hartu behar dira kontuan.
Artikulu honen helburua bikoitza da. Lehenengoa hirigune historikoetarako klima-aldaketaren arriskuak ebaluatzeko metodologien egungo egoeraren berrikuspen kritikoa egitea da. Bigarren helburua arlo honetan identifikatu den ikerketa-hutsuneari erantzutea da, arrisku-ebaluaziorako metodologietan sartu beharko liratekeen funtsezko adierazleak proposatuz, bero-boladen eraginpean dauden eremu historikoen arriskuak ebaluatzeko ikuspegi holistikoa garatzeko.
### 2. **Klima-aldaketaren arriskuak ebaluatzeko metodologien berrikuspen kritikoa**
Atal honetan, literaturaren azterketa sistematikoaren emaitzak aurkezten dira, eremu historikoetarako klima-aldaketaren arriskuak ebaluatzeko metodologien berrikuspen kritikoa egiteko [11] eta ezagutzan dauden hutsune esanguratsuenak zehazteko. Beraz, ikerketaren galdera honako hau litzateke [12]: arriskua edo kalteberatasuna neurtzeko zein metodologia daude erlazionatuta klima-aldaketak hirigune historikoetan dituen ondorioekin? Metodologia horien berrikuspen kritikoak horien ezaugarri nagusiak ebaluatuko ditu [13]; batez ere, aztertzen diren mehatxuak eta kontuan hartzen diren arrisku-elementuak (arriskua, esposizioa, kalteberatasuna), ebaluatzen duten hiri-sistemaren alderdia barne, gure helburuetarako hirisistema hirigune historikoa dela kontuan hartuta.
Analisiaren arrisku-elementuak IPCCk eskainitako ikuspegian oinarritu dira, hori baita gehien erabiltzen den esparrua [2]. Arriskua honela definitzen da: «Gertaera arriskutsuak gertatzeko probabilitatea inpaktuekin biderkatuta, gertakari horiek gertatzen badira». Gainera, inpaktu terminoa honela definitzen da: «Muturreko fenomeno meteorologikoek eta klima-aldaketak naturan eta giza sistemetan dituzten eraginak. Inpaktuak, oro har, denbora-tarte jakin batean gertatzen diren klima-aldaketek edo fenomeno klimatiko arriskutsuek bizitzetan, biziraupen-bitartekoetan, osasunean, ekosistemetan, ekonomian, gizartean, kulturan, zerbitzuetan eta azpiegituretan dituzten ondorioei buruzkoak dira, bai eta aldaketa horien eraginpean dauden gizarteen edo sistemen kalteberatasunari buruzkoak ere» [2]. Beraz, definizio horietatik ondoriozta dezakegu arriskua mehatxuaren, kalteberatasunaren (aktibo batek duen sentikortasuna mehatxuarekiko eta horrek bere aurkako efektuei aurre egiteko duen gaitasun-ezaren konbinazioa) eta esposizioaren (aktiboaren kokapenarekin erlazionatuta) arteko elkarrekintzaren emaitza dela. Beraz, ezinbestekoa da kontuan hartzea aktibo bat mehatxu baten eraginpean egon daitekeela (esposizioa), kaltebera izan barik; aldiz, aktiboa, kaltebera izateko, mehatxuaren eraginpean egon behar da.
Hurbilketa horri jarraituz, galdera hauei erantzun beharko diegu klima-aldaketaren arriskua behar bezala ebaluatzeko: zer da mehatxua? Zer da esposizioa? Nola definituko dugu kalteberatasuna? Galdera horien erantzuna IPCCren esparruan aurki daiteke.
Esposizioari eta kalteberatasunari dagokienez, IPCCk honela definitzen du esposizioa terminoen glosarioan: «Pertsonak, bizitegi-guneak, espezie edo ekosistemak, ingurumen-funtzio, zerbitzu eta baliabideak, azpiegiturak, edo aktibo ekonomiko, sozial edo kulturalak egotea bortizki erasoak izan daitezkeen lekuetan». Esposizioa, beraz, mehatxuaren eraginpeko eremuetan dagoen elementua izan daiteke. Kalteberatasuna da arriskuaren karakterizazioaren gakoa, eta bere ebaluazioak, diziplinaren arabera, beste modu batean definitzen diren ezaugarriak eta prozesuak hartzen ditu barnean [8, 9]. IPCCk bere bosgarren txostenean [2] onartu zuen definizioari jarraituko diogu kalteberatasuna zehazteko: «Muturreko gertakarien (hau da, klima-aldaketaren gertaeren) eraginpean dagoen elementu batek eragin negatiboa izateko duen joera». Definizio horrek mehatxu baten aurrean aktibo baten sentiberatasunaren eta bere efektu kontrajarriei aurre egiteko gaitasunik ezaren konbinazio bezala azaltzen du kalteberatasuna.
IPCCren bosgarren ebaluazio-txostenean oinarrituz (AR5) [2], honako hauek dira hiri-eskualdeei eragin diezaieketen gertaerak: muturreko tenperatura-gertaerak; hotz- eta bero-boladak (bero-boladen ondoriozko baso-suteak barne); uholdeak, ekaitzak eta itsas mailaren igoera prezipitazio handien ondorioz; eta, klima-aldaketa bere osotasunean hartuz, tenperaturaren igoera eta ondoriozko klimaren aldaketa. Beraz, horiek izango dira azterketan identifikatuko diren mehatxuak.
Bilaketarako gako-hitzak zehazteko, IPCCk identifikatutako mehatxu nagusiak eta ikerketa-galderak hartu dira kontuan. Gako-hitzek, mehatxu bakoitzarentzat, «kalteberatasuna/arriskuaren ebaluazioa» eta «eremu historikoaren» sinonimoak konbinatzen zituzten, gako-hitz bakoitzaren erroa eta litezkeen aldaerak zehaztuz. Web of Science eta Scopus datu-baseen webgunean bilaketak egiteko, izenburua, gako-hitza eta laburpena aukera daitezke. Guztira 616 emaitza lortu ziren bi plataformetan gako-hitzen konbinazio guztiekin. Lehenengo filtroa izenburua izan zen, eta gaiarekin erlazionatutako artikuluak aukeratu ziren. Urrats hori bilaketa bakoitzean eta webgune bietan jarraitu zen, bikoiztutako artikuluak ezabatuz. Bigarren
urratsean, artikulu guztien laburpenak irakurri ziren, arrisku-ebaluaziorako metodologiaren bat edo klima-aldaketarekin lotutako mehatxuren batek hirigune historikoan duen eragina aztertzen zuten egiaztatzeko. Baheketa horren ondoren, 34 artikulu posible gelditu ziren; azken artikulu horien testuanalisi osoa egin zen, eta batzuk baztertu egin ziren. Guztira, 29 artikulu identifikatu eta aztertu ziren (1. irudia). Hautaturiko artikuluak osorik berrikusi eta sailkatu ziren, landutako mehatxuaren eta lotutako arriskuen arabera (mehatxua, esposizioa, kalteberatasuna).

**1. irudia.** Literatura-bilaketa eta ebaluazioa, azterketa kritikoan egokiak diren artikuluan sartzeko ([12]-tik egokitua).
#### 2.1. **Arriskuaren alderdiak eta dimentsioak aztertutako metodologietan**
Hogeita bederatzi artikuluen berrikuspena baliagarria izan zen arriskuaren alderdiak identifikatzeko (mehatxua, esposizioa, kalteberatasuna) eta horren dimentsio guztiak kontsideratzeko, hots, sozialak, ekonomikoak, kulturalak, gobernantzakoak (zerbitzuak eta baliabideak) eta fisikoak (azpiegitura, elementu eta eraikin guztien ezaugarri ukigarriak). Kontuan izan behar da arriskua azterketa-faseetan ebaluatzen dela, mehatxua karakterizatua izan behar dela esposizioaren analisia egiteko, eta biak, mehatxua eta esposizioa, ebaluatu behar direla sistema baten kalteberatasuna aztertzeko. Horregatik, emaitzak honela sailka daitezke: (i) mehatxu-probabilitatea eta larritasuna bakarrik ezaugarritzen dituzten metodologiak; (ii) esposizioa ere kontuan hartzen duten metodologiak; eta (iii) kalteberatasuna ebaluatzen jarraitzen duten metodologiak, sentikortasunaren eta ondorioei aurre egiteko ahalmenaren artean bereizten dutenak [2].
2. irudian ikus daitekeen bezala, mehatxuaren probabilitatea eta larritasuna hogeita bederatzi metodologietako zazpitan baino ez ziren aztertu, eta elementuen esposizioa bakarrean ebaluatu zen.
Kalteberatasuna hogeita bat artikulutan aipatzen zen, eta aztertu egin ziren, ikusteko sentsibilitate-adierazleak eta/edo ondorioei aurre egiteko ahalmen-adierazleak ere aipatzen zituzten. Sentsibilitatea artikuluen ia erdietan kontsideratzen zen, nahiz eta ikerketa gutxi batzuetan baino ez zen halakotzat hartzen, eta besteetan kalteberatasun izendatzen zen. Aurretik aipatutako kategoriak kontuan hartuta, eta kalteberatasun-alderdiei dagokienez, hemeretzi artikulutan sentsibilitate fisikoa aztertzen zen, eta horietatik zortzik bakarrik hartzen zituzten kontuan beste alderdi batzuk. Kalteberatasun fisikoa ardatz zuten metodologien artean, eraikinek uholdeekiko duten kalteberatasuna zortzitan hartu zen kontuan, eta aktiboek oro har klima-aldaketarekiko duten kalteberatasun fisikoa lautan. Gainerako bi metodologiek kalteberatasun fisikoa kontuan hartu gabe baloratzen zuten kalteberatasuna, eta gobernatzearen kalteberatasun eta egokitzapen-gaitasunean [14] eta egokitzapen sozialaren gaitasunean jartzen zuten arreta [15]. Metodologia batzuetan, kontuan hartzen zen kalteberatasun sozioekonomikoa ere, biztanleek mehatxuari aurre egiteko duten gaitasuna aztertuz. Balio kulturala Gandini *et al*.-ek bakarrik aztertu zuten hainbat ikerlanetan [16, 17, 18], eta artikulu bakar batean [19] lantzen ziren uholdeei buruzko guztiak.

**2. irudia.** Azterketaren emaitzen laburpena.
### 2.2. **Mehatxuak**
3. irudiak mehatxuen araberako berrikuspen kritikoaren emaitzak aurkezten ditu. Literaturan, prezipitazioen edo itsas mailaren igoeraren ondorioz gertatzen diren uholdeak dira gehien aztertzen den mehatxua (hogeita bederatzi artikuluetatik hogeita bitan). Uholdeak, beste mehatxuekin batera, mehatxu anitzeko hiru artikulutan hartzen ziren kontuan [20, 21, 22], eta gainerako hemeretzi metodologietan uholdeak bakarrik aztertzen ziren. Klima-aldaketak eragindako klima-aldaketa orokorra beste zortzi artikulutan kontsideratzen zen mehatxu. Baso-suteak artikulu bakar batean hartzen ziren mehatxutzat [23]. Hotz- eta bero-boladak, aldiz, ez ziren mehatxutzat hartu arrisku anitzeko artikulu batean ere.

**3. irudia.** Arriskua aztertzen duten artikuluak, mehatxuen arabera sailkatuta.
#### 2.3. **Azterketa kritikoaren emaitzak**
Klima-aldaketarekin lotutako mehatxuetatik eta muturretako gertakizunetatik abiatuz, ondorioak argiak izan ziren: bibliografiaren zati handi batek itsas mailaren igoerak edo ekaitzek eragindako uholdeak bakarrik aztertzen zituen, eta azterlan askok baldintza klimatikoen aldaketa orokorrari buruzko ikerketak egin zituzten. Aldiz, hotz- eta bero-boladak ez ziren aipatzen aztertutako artikuluetan.
Sarreran azaldu den bezala, bibliografian, askotan, hiriguneen kalteberatasuna haien baldintza sozioekonomiko eta fisikoekin lotzen da, hala nola kokapen geografikoarekin, materialarekin, hiri-bilbearekin eta -morfologiarekin, aberastasunarekin, gobernantza-sistemarekin, etab. [24]. Ezaugarri horiek baldintzatuko dute inpaktuen gogortasuna, klima-aldaketa eta horrekin lotutako muturreko gertaerak kontuan hartzen direnean. Hirigune historikoen kasuan, azterketak agerian utzi zuen kontzentrazio handia zegoela eraikitako ingurunearen kalteberatasun fisikoan, eta sistemaren beste alderdi batzuen ahultasunak ez zirela kontuan hartu. Beste toki batzuetan dokumentatu dira klima-aldaketaren ondorioak aniztasun kulturalean eta elkarrekintza soziokulturalean, komunitate-sentimenduaren galeraren, ezagutza tradizionalaren, identitate kulturalaren eta sistema natural eta sozioekonomikoen gaineko inpaktuak [2, 6, 25], baina azterlan gutxik hartu dituzte aintzat klima-inpaktuak kultura-ondarean, ikuspegi holistiko baten bidez [26].
Gaur egungo iragarpenen arabera, mende honen amaieran iraupen eta intentsitate handiagoko bero-boladak egongo dira, gutxienez urtean behin [27]. Bero-boladetan izaten diren tenperatura altuak, sarritan, areagotu egiten dira hirietako bero-uhartearen efektuaren ondorioz (UHI, Urban Heat Island) [28], eta hiriguneetan inguruetako landa-eremuetan baino tenperatu altuagoak izaten dira. Bero-boladen efektuen artean, aipatzekoak dira giza osasunean eta hilkortasunean dituzten ondorioak, ingurumen-inpaktuak eta inpaktu ekonomikoak [29]. Inpaktu horiek nabarmenagoak dira populazio-dentsitate handiko hiriguneetan, hala nola hirigune historikoetan; beraz, halakoak oso kalteberak izango dira muturreko tenperatura altuko gertakarietan. Hori guztia dela eta, funtsezkoa da gertaera hau ikertzea, eta, azterketa honetan ikusi denez, bero-boladak kontuan hartzen dituzten arriskuak ebaluatzeko metodologiak behar dira eremu historikoetarako.
#### 3. **Funtsezko adierazleetarako aurretiazko proposamena**
Frogatu den bezala, arriskuen ebaluaziorako metodologiak holistikoak izan behar dira, eremu historikoak bero-boladen aurrean babesteko. Testuinguru holistikoetan, dimentsio fisikoekin batera, kontuan hartu behar dira gizarte-, ekonomia-, kultura-eta gobernantza-dimentsioak ere, eta parametro edo adierazle espezifikoak zehaztu behar dira bakoitzaren arriskua ebaluatzeko. Adierazle indibidualak eta konposatuak kalteberatasunaren eta arrisku-ebaluazioaren oinarriak dira, eta tresna arruntenen artean daude. Neurgarriak ez diren baldintzei buruzko informazioa sortzeko eta modu ezberdinean neurtutako datuak alderatzeko erabiltzen dira, neurketa konplexuak zenbaki bakar batean sintetizatuz [30].
Kalteberatasuna eta arriskua ebaluatzeko, hainbat ikuspegi eta metodologia daude. Egokiena aukeratzeko, helburua, ebaluatuko den sistema, denbora eta baliabideak hartu beharko dira kontuan. Ebaluazioaren hasieran, hainbat alderdi zehaztu beharko dira: helburuak (zergatik), aztertzen den sistema (nor/zer; kasu honetan, hirigune historikoa), estres-faktoreak
(zertarako; guretzat, bero-bolada) eta denbora-tartea (noiz) [10, 11]. Bibliografian bi ebaluazio mota bereizi dira, analisi-eskalaren arabera: goitik beherako eta behetik gorako ebaluazioak [11]. Bereizketa hori kalteberatasunaren kontzeptualizazioari dago lotuta, emaitza edo helmuga gisa edo testuinguru edo abiapuntu gisa hartzen den, eta konbinatu egin daitezke.
Nahiz eta bero-boladak modu desberdinean definitzen diren eskualdeko klimaren arabera, WMOk bero-larrialdiei buruz dituen orientazioak (WMO-No.1142) honela definitzen ditu bero-boladak: ezohiko bero lehorrak edo bero hezeak, gutxienez bizpahiru egun iraun dezaketenak eta giza jardueretan eragin nabarmena izan dezaketenak [31]. Bero-boladak karakterizatzeko adierazle nagusiak, beraz, tenperatura eta hezetasun erlatiboa dira, horrek definituko baitu bero-bolada lehorra edo hezea den [32]. Ondorioz, esposizioaren eta kalteberatasunaren adierazleek bero handiaren, hezetasun erlatibo baxu edo altuaren eta hirigune historiko baten sistema osatzen duten elementuen arteko kausa-efektuko erlaziotik eratorri behar dira, esposizio-aldagai gehigarriak barne.
UHIren ondorioei buruzko azterlanek erakusten dute bere intentsitatean eragina duten faktore nagusiak hiriguneetako banaketa morfologikoa —eragina baitu itzaletan eta aireztapenean—, hiri-elementuen ezaugarri teknikoak, eta mota eta eremu berdeen banaketa direla [33]. Hirien geometriak eta materialek eragina duten haizearen fluxuan, energia-xurgapenean eta gainazaleko islapen-propietateetan —uhin-erradiazio luzea atmosferara itzultzen dute— [28], eta horrek, aldi berean, UHI efektua baldintzatzen du.

**4. irudia.** Adierazleen garapena ([34]-tik egokitua).
Hirigune historikoak osatzen dituzten elementuak definitzeko, bi ikuspegitatik heldu behar zaio sistemari: hiri-sistema gisa eta multzo historiko gisa. Adierazleak funtsezko dokumentuak berrikusiz bildu dira, hiri-ikuspegitik, herritarren ongizatearen ikuspegitik eta material historikoen higaduraren ikuspegitik. Adierazleak identifikatzeko, 4. irudiko eskemari jarraitu diogu. Hirigune historikoa hiri-sistema baten [35] eta hiri-paisaia historikoetan esanahi-eramaileak gehitzearen [36] arteko konbinaziotzat hartzen da, eramaile bakoitza hiri-sistema osagaiarekin parekatuz. Ikuspegi holistikoa emateko, sistemaren dimentsio bakoitza ebaluatu behar da, bibliografiaren berrikuspenean ikusi den bezala, alderdi sozialak eta ekonomikoak, kulturalak, gobernantzakoak eta fisikoak bereiziz.
**5. irudia.** Hirigune historikoen analisia adierazleen garapenerako ([12, 13]-an oinarrituz).
Adierazleak, beraz, bero-boladen eta eremu historikoaren elementuetan eta haien alderdi desberdinetan ezaugarritu diren bero-boladek eta UHIk izan ditzaketen inpaktuen emaitza dira. Adierazleak hurbilketa honen bidez garatu ahal izango dira IPCCren AR5 esparruarekin konbinatuz. Beraz, proposatutako adierazleek ordena horri jarraitzen diote: mehatxuaren karakterizazioa, esposizioa eta kalteberatasuna, sentikortasunaren eta aurre egiteko gaitasunaren artean banatuta. 5. irudiak adierazleen analisirako erabilitako prozedura laburbiltzen du.
Mehatxuen adierazleei dagokienez, aipaturiko bero-boladen karakterizazioa honako faktore nagusi hauetan oinarritzen da: tenperatura, hezetasuna, eguzkiarekiko esposizioa eta haizea. Hezetasun-aldaketek material tradizionaletan izan ditzaketen eragin ezberdinak direla eta, adierazle gehigarri modura hezetasun-zikloak eta kolpeak identifikatu dira [37].
Esposizioa hiri-eremuen oinarrizko bi elementu fisikotan banatzen da: eraikinak eta espazio irekiak. Eraikin baten esposizioa eguzkiaren argiarekiko esposizioaren arabera definitzen da, fatxadaren eguzki-erradiazioaren esposizio-denboraren arabera kalkulatuz, eraikinaren orientazioaren arabera, eta fatxadaren esposizio-angeluak eta inguruko eraikinetatik sor daitezkeen itzalak kontuan hartuz. Bestalde, espazio irekiek UHI adierazleak gehitzea eskatzen dute, hala nola Sky View faktorea, zeinak beroa biltegiratzeko gaitasuna duen hiri-espazio baten proportzioa zehazten duen [38] eta Urban Canyon efektuan eragina izan dezakeen [28]. Espazio irekietarako beste adierazle garrantzitsu bat elementu berdeen presentziarekin dago lotuta, eta Normalized Difference Vegetation Index (NDVI) deituriko indizearen bidez egin daiteke, zeina landaretzaren kuantifikazioan oinarritzen den, sateliteko irudien analisiaren bidez. Beroarekin erlazionatzen diren beste hiri-ezaugarri batzuk ozono troposferikoaren (O3) maila eta kutsadura akustikoa dira. Ikerketa ugari dago frogatzen dutenak ozono-mailak areagotu egin daitezkeela baldintza meteorologiko zehatzetan, hala nola tenperatura altuetan, eguzki-erradiazio bortitzetan eta eguzki-ordu luzeetan; bero-boladen ezaugarri dira horiek guztiak [39], eta ondorioak izan ditzakete hirietako populazioaren osasunean [40]. Kutsadura akustikoari dagokionez, ikerketek erakutsi dute zarata-maila handia duten eremuetan bizi direnek euren etxea gutxiago aireztatzeko joera dutela, eta horrek bero-biltegiratzea areagotzen du eraikinaren barruan [41].
Sentsibilitate-adierazleek hiru osagai dituzte: gizarte-sentsibilitatea, eraikinak eta espazio irekiak. Azken biek dimentsio fisikoa, ekonomikoa eta kulturala hartzen dituzte kontuan. Gizarte-sentsibilitatea biztanleriaren ezaugarrien araberakoa da, bai adin-taldeen eta datu sozioekonomikoen arabera, eta bai biztanleria-dentsitatearen arabera ere. Eraikinen sentsibilitate-adierazleak hiru dimentsio nagusitan banatzen dira: fisikoa, ekonomikoa eta kulturala. Sentsibilitate fisikoa bero-boladen baldintzetan material tradizional sentikorren higaduran oinarritzen da batez ere [37], baita materialen ezaugarri termikoetan ere, hala nola haien albedo eta difusio termikoaren tasetan. Alderdi ekonomikoak eraikin baten erabileran oinarritzen dira, ekoizpenerako edo etxebizitza gisa edota bere balio turistikoagatik. Kultura-sentsibilitatearen adierazle nagusiak oroimen kolektiboen, erritualen edo tradizioen sinbolismoa dira. Espazio publikoetako eraikinen sentsibilitateari dagokionez, adierazleak lehen aipatu ditugun hiru kategoria nagusietan banatzen dira, baita materialen eguzki-islapena ere, bere sentsibilitate fisikoaren arabera.
Sentsibilitate-adierazleen kasuan bezala, ondorioei aurre egiteko gaitasunaren dimentsioak sozialak eta fisikoak dira, eraikinak eta espazio irekiak kontuan hartuta. Gizartearen aurre egiteko gaitasuna aztertzean, bi adierazle nagusiak hauek dira: osasun-zerbitzuaren eskuragarritasuna (ospitalerako distantzia eta ospitaleko oheen eskuragarritasuna) eta herritarren mehatxuarekiko kontzientzia, hala nola larrialdi-planen existentzia. Eraikinen eta espazio irekien kasuan, bi elementuak antzeko ezaugarrietan oinarritzen dira: irisgarritasuna eta igogailuak, eta anbulatorioetarako eta suhiltzaileentzako irisgarritasuna, hurrenez hurren.
### 4. **Ondorioak**
Lan honetan, arriskua ebaluatzeko adierazle batzuk proposatu dira lehen zatian identifikatu diren ezagutza-hutsuneei heltzeko, hau da, hirigune historikoetan bero-boladen mehatxuaren ebaluaziorako metodologien urritasunari. Geruza historikoa duen hiri-sistema edo eremuaren analisia malgua da eta beste edozein eremutara molda daiteke. Datuen eskuragarritasuna kontuan hartuta garatu dira, errepikagarritasuna eta emaitzen konparazio erraza bermatuz.
Azterketa honen etorkizuneko helburu bat hiri-eremu historikoetarako arriskuak ebaluatzeko metodologia oso bat sortzea izango da, geografia-informaziorako sistemetan (GIS) oinarritua, eskuragarria eta errepikatzeko erraza.
## **Esker onak**
Autoreek Europako Batzordearen finantzaketa eskertu nahi dute, SHELTER proiektuaren bidez (GA 821282), baita Eusko Jaurlaritzako IT1314-19 eta UPV/EHUko GIU19/029 ikerketa-taldeek emandako laguntza ere. Azkenik, egileek SAREN ikerketa-taldearen bidez jasotako laguntza ere eskertu nahi dute.
#### **Bibliografia**
- [1] WMO. 2013. WMO Statement on the Status of the Global Climate in 2012. http://www.wmo.int/pages/mediacentre/press\_releases/documents/ WMO\_1108\_EN\_web\_000.pdf
- [2] IPCC. 2014. Climate Change 2014: Synthesis Report. Contribution of Working Groups I, II and III to the Fifth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change [Core Writing Team, R.K. Pachauri and L.A. Meyer (eds.)]. IPCC, Geneva, Switzerland, 151 pp.
- [3] UN-Habitat. 2016. World Cities Report 2016: Urbanization and Development - Emerging Futures. https://unhabitat.org/world-cities-report
- [4] EEA. 2017. Climate Change, Impacts and Vulnerability in Europe. 2016: An Indicator-Based Report. https://doi.org/10.2800/534806
- [5] Sabbioni, C., Brimblecombe, P., Cassar, M., eta Noah's Ark. 2010 (Project). «The atlas of climate change impact on European cultural heritage: scientific analysis and management strategies». EC cultural heritage research series , 19, London.
- [6] Cassar, M., Young, C., Weighell, T., Iccrom, Icomos, Sheppard, D., Bomhard, B., Rosabal, P., eta UNESCO. 2007. «Climate Change and
- World Heritage». Report on Predicting and Managing the Impacts of Climate Change on World Heritage and Strategy to Assist States Parties to Implement Appropriate Management Responses. Edited by Augustin Colette.
- [7] Markham, A., Brabec, E., Burke, S., Cox, P., Daly, C., Diop, A., Downes, J. *et al.* 2019 (Project) The Future of Our Pasts: Engaging Cultural Heritage in Climate Action - Outline of Climate Change and Cultural Heritage.
- [8] Bonazza, A., Maxwell, I., Drdácký, M., Vintzileou, E., eta Hanus, C. Safeguarding. 2018. «Cultural Heritage from Natural and Man-Made Disasters: A Comparative Analysis of Risk Management in the EU». Luxembourg: Publications Office of the European Union.
- [9] Council of Europe. 2018. «Recommendation CM/Rec (2018)3 of the Committee of Ministers to Member States on Cultural Heritage Facing Climate Change: Increasing Resilience and Promoting Adaptation ».
- [10] UNDRO. 1980. «Natural Disasters and Vulnerability Analysis : Report of Expert Group Meeting, 9-12 July 1979». Geneva: Office of the United Nations Disaster Relief Coordinator.
- [11] Berrang-Ford, L., Pearce, T., eta Ford, J. D. 2015. «Systematic Review Approaches for Climate Change Adaptation Research». Regional Environmental Change 15, 5, 755-69. https://doi.org/10.1007/s10113-014-0708-7
- [12] Xiao, Y., eta Watson, M. 2017. «Guidance on Conducting a Systematic Literature Review». Journal of Planning Education and Research, 39, 1: 93- 112. https://doi.org/10.1177/0739456X17723971
- [13] Grant, M. J., eta Booth, A. 2009. «A Typology of Reviews: An Analysis of 14 Review Types and Associated Methodologies». Health Information and Libraries Journal, 26, no. 2: 91-108. https://doi.org/10.1111/j.1471-1842- .2009.00848.x
- [14] Sesana, E., Gagnon, A. S., Bertolin, C., eta Hughes, J. 2018. «Adapting Cultural Heritage to Climate Change Risks: Perspectives of Cultural Heritage Experts in Europe». Geosciences (Switzerland) 8, no. 8: 1-23. https:// doi.org/10.3390/geosciences8080305
- [15] Bernardini, G., Postacchini, M., Quagliarini, E., D'orazio, M., eta Brocchini, M. 2019. «Flooding Pedestrians' Evacuation in Historical Urban Scenario: A Tool for Risk Assessment Including Human Behaviors». RILEM Bookseries 18: 1152-61. https://doi.org/10.1007/978-3-319-99441- 3\_124
- [16] Gandini, A., Garmendia, L., Prieto, I., Álvarez, I., eta San-José, J.-T. 2020. «A Holistic and Multi-Stakeholder Methodology for Vulnerability Assessment of Cities to Flooding and Extreme Precipitation Events». Sustainable Cities and Society 63. https://doi.org/10.1016/j.scs.2020.102437
- [17] Gandini, A., Prieto, I., Garmendia, L., San-José, J.-T., eta Egusquiza, A. 2018. «Adaptation to Flooding Events through Vulnerability Mapping in Historic Urban Areas». The International Archives of the Photogrammetry, Remote Sensing and Spatial Information Sciences - ISPRS Archives, 42:221-26. https://doi.org/10.5194/isprs-archives-XLII-3-W4-221-2018
- [18] Gandini, A., Garmendia, L., eta San Mateos, R. 2017. «Towards Sustainable Historic Cities: Adaptation to Climate Change Risks». Entrepreneurship and Sustainability Issues 4, no. 3: 319-27. https://doi.org/10.9770/ jesi.2017.4.3S(7)
- [19] Vojinovic, Z., Hammond, M., Golub, D., Hirunsalee, S., Weesakul, S., Vorawit Meesuk, Medina, N., Sanchez, A., Kumara, S., eta Abbott, M. 2016. «Holistic Approach to Flood Risk Assessment in Areas with Cultural Heritage: A Practical Application in Ayutthaya, Thailand». Natural Hazards 81, no. 1: 589-616. https://doi.org/10.1007/s11069-015-2098-7
- [20] Forino, G., Mackee, J., eta Von Meding, J. 2016. «A Proposed Assessment Index for Climate Change-Related Risk for Cultural Heritage Protection in Newcastle (Australia)». International Journal of Disaster Risk Reduction 19: 235-48. https://doi.org/10.1016/j.ijdrr.2016.09.003
- [21] Kotova, L., Jacob, D., Leissner, J., Mathis, M., eta Mikolajewicz, U. 2019. «Climate Information for the Preservation of Cultural Heritage: Needs and Challenges». Communications in Computer and Information Science 961: 353-59. https://doi.org/10.1007/978-3-030-12957-6\_25
- [22] Ravankhah, M., Chmutina, K., Schmidt, M., eta Bosher, L. 2017. «Integration of Cultural Heritage into Disaster Risk Management: Challenges and Opportunities for Increased Disaster Resilience». Going Beyond. Heritage Studies 2, edited by M.-T. Albert *et al.* (eds.), 307-21. Springer International Publishing AG. https://doi.org/10.1007/978-3-319-57165-2
- [23] Mallinis, G., Mitsopoulos, I., Beltran, E., eta Goldammer, J. G. 2016. «Assessing Wildfire Risk in Cultural Heritage Properties Using High Spatial and Temporal Resolution Satellite Imagery and Spatially Explicit Fire Simulations: The Case of Holy Mount Athos, Greece». FORESTS 7, no. 2. https://doi.org/10.3390/f7020046
- [24] Georgi, B., Swart, R., Marinova, N., Hove, B., Jacobs, C., Klostermann, J., *et al.* 2012. «Urban Adaptation to Climate Change in Europe Challenges and Opportunities for Cities Together with Supportive National and European Policies», Rep. No. 2/2012. https://doi.org/10.2800/41895
- [25] Adger, W. N., Barnett, J., Brown, K., Marshall, N., eta O'Brien, K. 2013. «Cultural Dimensions of Climate Change Impacts and Adaptation». Nature Climate Change 3, no. 2: 112-17. https://doi.org/10.1038/ nclimate1666
- [26] Gandini, A., Egusquiza, A., Garmendia, L., eta San-Jose, J.-T. 2018. «Vulnerability Assessment of Cultural Heritage Sites towards Flooding Events». Florence Heri-Tech - The Future Of Heritage Science And Technologies, Vol. 364. IOP Conference Series-Materials Science and Engineering. Dirac House, Temple Back, Bristol Bs1 6be, England: Iop Publishing Ltd. https://doi.org/10.1088/1757-899X/364/1/012028
- [27] Lemonsu, A., Viguié V., Daniel M., eta Masson V. 2015. «Vulnerability to Heat Waves: Impact of Urban Expansion Scenarios on Urban Heat Island
- and Heat Stress in Paris (France)». Urban Climate 14: 586-605. https://doi. org/10.1016/j.uclim.2015.10.007
- [28] Gartland, L. 2010. «Heat islands: understanding and mitigating heat in urban areas». London SE - xiii, 192 p.: il.: Earthscan.
- [29] Zuo, J., Pullen S., Palmer, J., Bennetts, H., Chileshe, N., eta Ma, T. 2015. «Impacts of Heat Waves and Corresponding Measures: A Review». Journal of Cleaner Production 92: 1-12. https://doi.org/10.1016/j. jclepro.2014.12.078
- [30] Kalisch, A., Y Satapath S., Porsché I., R Rolke D., Bhatt S., Tomar S., eta Nair S. 2014. «A Framework for Climate Change Vulnerability Assessments». CCARDESA.
- [31] World Meteorological Organization. 2018. Guidelines on the Defintion and Monitoring of Extreme Weather and Climate Events. https://doi. org/10.1109/CSCI.2015.171
- [32] Chen, X., Li, N., Liu J., Zhang, Z., eta Liu, Y. 2019. «Global Heat Wave Hazard Considering Humidity Effects during the 21st Century». International Journal of Environmental Research and Public Health 16, no. 9. https:// doi.org/10.3390/ijerph16091513
- [33] Li, D., eta Bou-Zeid, E. 2013. «Synergistic Interactions between Urban Heat Islands and Heat Waves: The Impact in Cities Is Larger than the Sum of Its Parts». Journal of Applied Meteorology and Climatology 52, no. 9: 2051-64. https://doi.org/10.1175/JAMC-D-13-02.1
- [34] UNESCO. 2010. Managing Disaster Risks for World Heritage. Paris: UNESCO World Heritage Center. https://whc.unesco.org/en/managingdisaster-risks/
- [35] Rus, K., Kilar, V., eta Koren, D. 2018. «Resilience Assessment of Complex Urban Systems to Natural Disasters: A New Literature Review». International Journal of Disaster Risk Reduction 31, no. March: 311-30. https:// doi.org/10.1016/j.ijdrr.2018.05.015
- [36] Araoz, G. F. 2008. «World-Heritage and Defining Historic Protecting Urban Landscapes: Authenticity». APT Bulletin: Journal of Preservation Technology 2-3, no. 39: 33-37.
- [37] Brimblecombe, P., Grossi C. M., eta Harris I. 2011. «Climate Change Critical to Cultural Heritage». Survival and Sustainability, 195-205. https://doi. org/10.1007/978-3-540-95991-5
- [38] Dirksen, M., Ronda, R. J., Theeuwes, N. E., eta Pagani, G. A. 2019. «Sky View Factor Calculations and Its Application in Urban Heat Island Studies». Urban Climate 30: 100498. https://doi.org/10.1016/j.uclim.2019.100498
- [39] Pyrgou, A., Hadjinicolaou, P., eta Santamouris, M. 2018. «Enhanced Near-Surface Ozone under Heatwave Conditions in a Mediterranean Island». Scientific Reports 8, no. 1: 9191. https://doi.org/10.1038/s41598-018- 27590-z
- [40] Stedman, J. R. 2004. «The Predicted Number of Air Pollution Related Deaths in the UK during the August 2003 Heatwave». Atmospheric Environment 38, no. 8: 1087-90. https://doi.org/10.1016/j.atmosenv.2003.11.011
- [41] Núñez Peiró, M., Sánchez, C., Sanz-Fernández, A., Heredia, M., López-Bueno, J., Neila, J., C. Linares, Díaz, J., eta Muñoz, G. 2020. «Exposure and Vulnerability towards Summer Energy Poverty in the City of Madrid: A Gender Perspective», In Press. |
aldizkariak.v1-7-728 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 91 _2014_1",
"issue": "Zk. 91 _2014_",
"year": "2014",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | ## **ALEMANETIK EUSKARATUTAKO HAUR- ETA GAZTE-LITERATURA: ZUZENEKO NAHIZ ZEHARKAKO ITZULPENEN AZTERKETA CORPUS BATEN BIDEZ**
**Tesiaren egilea:** Naroa Zubillaga Gomez
**Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
**Saila:** Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila
**Tesi-zuzendaria:** Ibon Uribarri Zenekorta
**Tesiaren laburpena:**
Lan honek alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura (HGL) du aztergai; bi ikergai batzen ditu, beraz: HGLaren generoa, batetik, eta alemana/euskara hizkuntza-konbinazioa, bestetik. Arreta berezia eskaini zaio zuzeneko itzulpenen eta zeharkakoen artean egon daitekeen aldea aztertzeari. Izan ere, euskararako itzulpenak zeharka egin izan dira askotan, hau da, gaztelania zubi-hizkuntza gisa erabilita. Lanaren egitura orokorra laburtzearren, hona, oro har, atalez atal landutakoa.
Aurreneko atalean, itzulpen-ikasketen bilakaerari erreparatu diogu, itzulpenikasketa deskribatzaileei arreta berezia eskainiz, horiek izan baititugu helduleku gure lanean. Bigarren atalean, HGLaren generoa eta haren ezaugarriak aztertu ditugu. Ondoren, hirugarren atalean, xede-sistema eta sorburu-sistema deskribatu ditugu ahalik eta xeheen, hau da, HGL alemana eta euskal HGLa. Laugarren atalean, aurreko ataletan landutakoa uztartu dugu, eta, hala, HGLaren itzulpenaren inguruko teoria nagusiak aurkeztu ditugu. Ondoren, bosgarren atalean, lan hau egiteko erabilitako metodologia aurkeztu dugu, eta, hurrengo ataletan, alderdi praktikoagoei ekin diegu.
Izan ere, lana egiteko, katalogo bat osatu dugu, alemanetik euskaratu diren haur- eta gazte-literaturako lanak bildu nahian, eta katalogo horretatik eta betiere irizpide jakin batzuen arabera, corpus bat aukeratu dugu. 33 lanen itzulpenak kontuan hartzen dituen corpus digitala osatu dugu, hiru bertsio kontuan hartzen dituena (zuzeneko itzulpenen kasuan, alemanezko eta euskarazko bertsioak kontuan hartuz, eta, zeharkako itzulpenen kasuan, alemanezko, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak kontuan hartuz). Corpusaren eta hari lotutako bilatzailearen bidez, azterketa zehatza egin ahal izan dugu, zuzenean eta zeharka egindako itzulpenen arteko aldea aztertzeko.
Seigarren atalean egin dugu katalogoaren eta hartatik ateratako ondorioen deskribapena, eta, zazpigarren atalean, corpusaren osaera azaldu dugu.
Zortzigarren atalean, corpuseko lanetako paratestuen eta makrotestuaren azterketa egin dugu. Ondoren, bederatzigarren atalean, corpusaren mikrotestuaren azterketa egin dugu: iseken eta madarikazioen itzulpena eta *ja* nahiz *eben/halt* moduzko partikula alemanen itzulpena. Ezaugarri horiek aztertuta, euskal HGL itzuliaren elkarrizketa fikzionatua ikertzeko saiakera bat egin dugu.
Ikerketa honek erakutsi digunez, zuzeneko eta zeharkako itzulpenen arteko muga lausoa da askotan, euskal itzultzaileak maiz jotzen duelako zeharkakotasunera, baita ustez zuzenean itzultzen ari denean ere. Bestalde, HGLaren erregistro ez-formalari dagozkion elementuak itzultzeak hainbat arazo sortzen dituela ikusi dugu, bereziki, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batera egindako itzulpenen kasuan. |
aldizkariak.v1-0-331 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.32 _2017_7",
"issue": "Zk.32 _2017_",
"year": "2017",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # **Hormigoi armatuaren eboluzioa linealki irakurtzeko ezintasuna. Espainiaren kasua (1896-1973)**
(The impossibility of the linear reading of the evolution of reinforced concrete. The case of Spain (1896-1973))
> *Maialen Sagarna*1\**, Lauren Etxepare*<sup>1</sup>*, Iñigo Lizundia*<sup>1</sup>*, Eneko Jokin Uranga*<sup>2</sup>
1 Arkitekturan doktore eta irakasle UPV/EHUn, Donostian 2 Arkitekto eta Irakasle UPV/EHUn, Donostian
\* maialen.sagarna@ehu.eus
DOI: 10.1387/ekaia.17746
Jasoa: 2017-04-10 Onartua: 2017-06-27
**Laburpena:** Material artifizial baten kalitateak garaiz garai duen bilakaerak ez luke atzerakadarik izan behar. Garapen teknologikoak eta erabileraren jarraipenak bermatu beharko lukete kalitatearen hobekuntza, baldin eta egia balitz teknologiak eta zientziak, bide beretik, norabide berean eta abiadura berarekin egiten dutela beti aurrera. Alabaina, gertaera sozioekonomiko eta politikoek baldintzatu dezakete bilakaera hori, material baten teknologiaren eta ezaugarrien eboluzioa linealki irakurtzea ezinezko bihurtuz. Horren adibide garbia da Espainian hormigoi armatuak izan duen bilakaera. Artikulu honek hori azaltzea du helburu, Euskal Herrian aspaldian eraikitako hainbat egitura historikotan eskuraturiko datuak elkarren parean jarriz eta kronologikoki aztertuz.
**Hitz gakoak:** hormigoi armatua, historia, kalitatea, patenteak, araudia, murriztapenak.
**Abstract:** The evolution of the quality of an artificial material in subsequent periods should not present setbacks. Technological development and monitoring the execution should ensure a favourable outcome in quality. However, socioeconomic and political forces can distort the course of this evolution, making it impossible for a linear reading; serving as an example of this is the history of reinforced concrete in Spain. The purpose of this article is to explain this evolution, comparing and analyzing chronologically the data obtained from a series of structures built in the Basque Country in the past.
**Keywords:** concrete, history, quality, patents, regulations, restrictions.
EKAIA, 32 (2017) 167
EKAIA 32.indd 167 KAIA 13/10/17 11:37:32 3/10/17
## 1. **SARRERA**
XX. mendeko arkitekturan berrikuntza handiena ekarri zuen materiala da hormigoi armatua. Egurrak, harriak eta altzairuak ez dituzten propietateak eskaintzen ditu eta horrek arkitektura egiteko modu berriak ekarri zituen. Gaur egun eraikuntzan gehien erabiltzen den materiala da, baina, beste edozein materialek bezala, deboran zehar higadura jasaten du, eta beraz, zaharberritze-lanak ezinbestekoak dira bere funtzionaltasuna eta osotasuna bermatzeko.
Zaharberritzerako nahitaezkoa da materialaren nondik norakoak ezagutzea. Izan ere, jasango dituen kalteak garaian garaiko materialaren propietateekin, eta beraz, kalitatearekin lotura zuzena baitute.
Berez, material artifizial baten kalitateak garaiz garai duen bilakaerak ez luke atzerakadarik izan behar. Garapen teknologikoak eta erabileraren jarraipenak bermatu beharko lukete kalitatearen hobekuntza, baldin eta egia balitz teknologiak eta zientziak, bide beretik, norabide berean eta abiadura berarekin egiten dutela beti aurrera. Alabaina, gertaera sozioekonomiko eta politikoek baldintzatu dezakete bilakaera hori, material baten teknologiaren eta ezaugarrien eboluzioa linealki irakurtzea ezinezko bihurtuz. Horren adibide garbia da Espainian hormigoi armatuak izan duen bilakaera. Artikulu honek hori azaltzea du helburu, Euskal Herrian aspaldian eraikitako hainbat egitura historikotan eskuraturiko datuak [1] elkarren parean jarriz eta kronologikoki aztertuz. Eraikinak aukeratzeko irizpide nagusia eraikitze-data izan da.
## 2. **HORMIGOI ARMATUAREN SARRERA ESPAINIAN (1893-1939)**
Antzinako zibilizazioen garaietatik erabiltzen dira harri-zatikiak aglomeratzaile baten bidez batuz eraturiko materialak, baina gaur egun ezagutzen dugun hormigoi armatuaren erabilera normalizatua Portland zementua deritzon zementu artifizialaren ekoizpen industrialarekin etorri zen.
JosephAspdin-ek 1824an patentatu zuen artifizialki ekoitzitako zementu hori, baina Espainian ez zen produkzio industrialik izan XIX. mendearen bukaera aldera arte: TudelaVeguin Asturiasen (1898), Cementos Rezola Gipuzkoan (1900), Compañía General de Asfaltos y Portland Asland, S.A. Katalunian (1901) izan ziren ekoizten lehenak.
Garai horretantxe hasi ziren konglomeratua eta burdina konbinatzen, edozein motatako eraikuntzen trakzio-esfortzuei erantzuteko erresistentzia lortzeko. Material horren erabilera mundu osoan zehar zabalduz joan zen «isilpeko» patenteen bitartez. Lehen bi patente garrantzitsuenak (Monier eta Hennebique, ikus 1. irudia) 1893an FrancescMaciàren (Monier-en pa-
168 EKAIA, 32 (2017)
EKAIA 32.indd 168 KAIA 13/10/17 11:37:32 3/10/17
tentearen kontzesionarioa) eta 1898an José Antonio Riberaren (Hennebiqueren patentearen kontzesionarioa) eskutik etorri ziren.

**1. irudia.** Hennebiqueren patentea. Iturria: L'invention du bétonarmé : Hennebique 1890-1914 / par GwenaëlDelhumeau.
Hala ere, artean, ez zuten benetan ezagutzen material horren funtzionamendua, eta, batez ere, lan intuitiboak eta esperimentalak ziren. Hortaz, material berriarekin egin ziren lehen obrak kalkulurik, diseinurik edo exekuzioa gidatzeko araudirik gabe egin ziren.
Konfiantza itsu-itsua zuten material berrian, eta asko estimatzen zituzten suaren kontrako jarkikortasuna (abantaila handia baitzuen ordura arte, oro har, erabili ziren altzairuzko egituren aldean), irazgaiztasuna, ekonomia eta higienea. XX. mendearen lehen hamar urteetan, Espainian, materiala, batez ere, herri-lanetan, ekipamenduetan eta fabriketan erabili zuten. Materiala «errezeta» horietan oinarrituta erabiltzen jarraitu zuten XX. mendearen lehen herenean.
Kalitate-kontrolari dagokionez, garai hartan, hormigoiaren kalitatea begiz jota eta erabilerak eman zien eskarmentuaz baliatuz neurtzen zen. Hormigoiarentzako berariazko saiakuntza-ekipamendurik ez zegoen ia.
1936an, Gerrate Zibilarekin, eraikuntza-industriak geldialdia izan zuen; 1936 eta 1938 bitartean eraikin askoren eraikuntza gelditu egin zen.
Gerraosteko sistema ekonomikoa gero eta interbentzionismo ekonomiko handiagoan oinarritu zen, berrarmatzea beste helbururik gabe (estatu
EKAIA, 32 (2017) 169
EKAIA 32.indd 169 KAIA 13/10/17 11:37:32 3/10/17
totalitarioei, hau da, Italiari eta Alemaniari laguntzeko), hiriak berreraikitzea bezalako beste edozein eginkizunen kaltetan.
José María de Areilzak, Francoren administrazioan goi-mailako karguak izan zituenak, honako hitzaldi hau [2] eman zuen 1940an:
> «En el desarrollo de una política autárquica (...) reside la clave del porvenir económico de España. No hay en rigor otro plan auténtico de reconstrucción nacional, sino éste: el que mira hacia fuera. Y sería lamentable equivocación suponer que la gran empresa reconstructora de la postguerra, se limite a la reedificación urbana de unas cuantas poblaciones destruidas por la metralla, o a la restauración de obras públicas voladas por la dinamita roja. Ello es necesario y es indispensable (...) pero en fin de cuentas, lo que importa, sobre todo, es nuestra autarquía, es decir, la base de una total libertad exterior de España ante el mundo.»
Hormigoi armatuz garai horretan eraikitako zenbait eraikin aztertu dira [3]. Egin diren konpresio-erresistentziaren saiakuntzen emaitzak 1. taulan ikus daitezke.

**2. irudia.** Getxoko Punta Begoñako galerien ipar-mendebaldeko fatxada. Gaur egungo egoera. 1919an Eraikia Ricardo Bastida Arkitektoaren zuzendaritzarekin.
170 EKAIA, 32 (2017)
EKAIA 32.indd 170 KAIA 13/10/17 11:37:32 3/10/17
**1. taula.** Batez besteko erresistentzia eta erresistentzia bereizgarria konpresioarenaren aurrean. 1901 eta 1934 bitartean eraikitako eraikinak.
| Erresistentzia<br>bereizgarria<br>N/mm2 | Batez besteko<br>erresistentzia<br>N/mm2 | Eraikina | Txostenaren<br>jatorria [1] |
|-----------------------------------------|------------------------------------------|-------------------------------------------------------|--------------------------------|
| 16,56 | 12,25 | La Ceres irin-fabrika<br>(Bilbo) | Aurrekoetxea et al.,<br>GIKESA |
| 15,09 | 9,31 | Zarauzko merkatua<br>(Zarautz) | Santamaria et al.,<br>GIKESA |
| 17,44 | 12,05 | Bilboko alondegia<br>(Bilbo) | Suarez et al.,<br>LABEIN |
| 23,91 | 25,48 | Victoria Erregina Mi<br>serikordi etxea<br>(Donostia) | Aurrekoetxea et al.,<br>GIKESA |
| 18,33 | 9,41 | Etxebizitza eraikina<br>(Donostia) | Aurrekoetxea et al.,<br>GIKESA |
| 26,56 | 20,29 | Zankoeta desinfek<br>zioa zentroa<br>(Bilbo) | Ezquerro et al.,<br>LABEIN |
| 22,54 | 9,51 | Punta Begoña gale<br>riak<br>(Getxo) (2. irudia) | San Mateos et al.,<br>LABEIN |
| 22,83 | 18,62 | VillaDucourau<br>(Irun) | Marcos et al,<br>LABEIN |
| 24,40 | 23,03 | Etxebizitza eraikina<br>(Santurtzi) | Fernandez et al.,<br>LABEIN |
| 27,44 | 17,25 | Erriberako merkatua<br>(Bilbo) | Lasarte et al.,<br>LABEIN |
| 30,58 | 14,80 | Etxebizitza eraikina<br>(Bilbo) | Lasarte et al.,<br>LABEIN |
| | | | |
### 3. **GERRAOSTEA (1939-1960)**
Gerraostearekin patenteen gainbehera iritsi zen. Europa osoan zehar, hormigoi armatuaren erabilerari buruzko tratatuak eta arauak agertuz joan ziren.
EKAIA, 32 (2017) 171
EKAIA 32.indd 171 KAIA 13/10/17 11:37:34 3/10/17
Izan ere, ingeniari batzuek oinarri zientifikoa zuten teoriak garatu zituzten, isilpeko patenteak baztertzen hasi ziren, eta hormigoi armatuzko elementuei buruzko tratatu zientifikoetan oinarritzen hasi. Araudi baten beharra argi geratu zen, ikusi zutenean garatzen hasiak ziren kalkuluek lege batzuk bete behar zituztela. Tratatuak eta araudiak argitaratu ahala, patenteak desagertzen joan ziren.
Hormigoi armatua produktu bat izatetik ingeniariek, arkitektoek eta eraikitzaileek eskura zuten teknika bat izatera pasatu zen.
Alabaina, XX. mendearen hasieran bertan, Frantziak (1906) eta Alemaniak (1904) hormigoi armatuari buruzko araudiak argitaratu zituzten arren, Espainian 1939 arte ez zen argitara eman material berriaren erabilera erregulatuko zuen lehen araua: «Instrucción para el proyecto y ejecución de obras de hormigón».
Aldi berean, herrialdeak gerraostean zuen egoera larriak Estatua eraikuntza-industrian eragin zuzena izango zuten neurri arauemaileak hartzera behartu zuen. Testuinguru horretan jarri zen abian Berreraikitze-plan Nazionala, material batzuen erabilera mugatzen zuena, eta interes nazionaleko beste industria batzuetan erabiltzeari lehentasuna ematen ziona. 1941ean burdina erabiltzeari mugak ezartzen zizkion lehen dekretua atera zuten [4], urte berean garatu zutena zegokion erregelamenduarekin, eraikuntzan kontuan izan beharreko baldintzak zehazten zituena.
1943an bi agindu gehitu zituzten eraikinen eraikuntzan burdina erabiltzeari [5] eta zementuz hornitzeko lehentasunari buruzkoak, ahalik eta materialen kopururik txikienak erabiltzeko eta aurrezkirik handienak lortzeko helburuarekin. Horrek merkatu beltza agertzea eragin zuen, materialen kuota handiagoak lortzeko garestiago ordainduz.
Erregelamendu eta agindu horiek guztiek eraikitako obren kalitatea gutxitu zuten, obren iraunkortasunaren kaltetan. Gainera [6], une hartako industriaren baldintzek ez zuten aukerarik ematen materialen ekoizpen-prozesuen kalitate-kontrolak egiteko, eta kalkuluak justu-justukoak ziren. Horren eraginez, neurri horiek indarrean egon ziren 20 urteetan eraikitako eraikinak oso kalitate txarraz eraikiak eraiki ziren, eta oso laster zaharkiturik geratu ziren.
Garai hartan ezarritako produkzio-sistemaren errealitate ekonomikoak produkzio industrialaren kalitatean eraikuntza-sektorearentzat izan zituen ondorio tamalgarrien lekukotasuna eskaintzen digu Eraikuntzaren eta Zementuaren Institutu Teknikoaren zuzendari zen Jaime Nadalek gogorarazi zuenak 1959an. [7]:
> «(…) lo que hasta entonces era evolución, se convirtió en carrera, en carrera de precios, de oportunidades, de velocidad de circulación dineraria,
172 EKAIA, 32 (2017)
EKAIA 32.indd 172 KAIA 13/10/17 11:37:34 3/10/17
de acumulación de materiales, y en suma, también, en una carrera de producción sin calidad, porque la velocidad era tal, que la calidad encarecía y aquel que pretendí aobtenerla corría el peligro de sucumbir por la competencia de alguno que vendía lo mismo, pero más barato, aunque fuese peor.» «La calidad media bajó en todo o en casi todo, mientras que en Europa subía lentamente, pero subía. (...) la realidad es que las diferencias se acentuaban.»
Estatuaren azken helburua zen altzairuaren erabilera saihestea eraikuntzan [8], eta hormigoi armatuaren erabilera sustatzea, baina mugetaraino eramandako hormigoi batena, oso kalitate txarrekoa, fabrikazioan nahiz obran jartzean.
Espainiako teknikariek 1947az geroztik industriak landutako artikuluen kalitatea hobetzeko eskatzen zuten. 1952an irailaren 26ko Dekretua agertu zen, kalitate industrialeko arauak ezartzen zituena.
Zementuaren ekoizpena asko handitu zen 1940ko hamarkadaren bukaera aldera, eta altzairuarena 1950eko hamarkadaren erdialdera, eraikuntzak hartu zuen martxa azkarraren ondorioz.
Hala ere, artean, altzairua eraikuntzan erabiltzea mugatzen zuen Dekretua [9] indarrean zegoen, eta horrek, zementuaren hornikuntza areagotzearekin batera, hormigoi armatuzko argi txiki eta ertaineko egituren garapenaren alde jokatu zuen.
Eraikuntzako materialen merkatu beltza indarra galduz joan zen, oinarrizko materialen eskaintza handitu eta eskuartze-organismoen eskumenak gutxitu ahala.
Garai horretan hormigoi armatuz eraikitako eraikin batzuk aztertu dira. Egin diren konpresio-erresistentziaren saiakuntzak 2. taulan ikus daitezke.
EKAIA, 32 (2017) 173
EKAIA 32.indd 173 KAIA 13/10/17 11:37:34 3/10/17
**2. taula.** Konpresioaren kontrako batez besteko erresistentzia eta erresistentzia bereizgarria. 1946-1958 bitartean eraikitako eraikinak.
| Eraikitako<br>urtea | Erresistentzia<br>bereizgarria<br>N/mm2 | Batez besteko<br>erresistentzia<br>N/mm2 | Eraikina | Txostenaren<br>jatorria [1] |
|---------------------|-----------------------------------------|------------------------------------------|--------------------------------------------------|-------------------------------|
| 1946 | 19,15 | 20,11 | Etxebizitza eraikina<br>(Donostia) | Santamaria et al.,<br>GIKESA |
| 1950 | 10,88 | 16,48 | Guardia Zibilaren kuar<br>tela<br>(Aretxabaleta) | Araquistain et al.,<br>GIKESA |
| 1951 | 14,49 | 19,48 | Berazubi estadioa<br>(Tolosa) | Santamaria et al.,<br>GIKESA |
| 1955 | 7,30 | 7,30 | Etxebizitza eraikina<br>(Trintxerpe) | Santamaria et al.,<br>GIKESA |
| 1958 | 11,24 | 21,01 | Vista Alegre dorrea<br>(Zarautz) (3. irudia) | Losañez et al.,<br>GIKESA |

**3. irudia.** Zarauzko Vista Alegre eraikina. Gaur egungo egoera. 1958an Luis Peña Ganchegui arkitektoak eraikia.
174 EKAIA, 32 (2017)
EKAIA 32.indd 174 KAIA 13/10/17 11:37:34 3/10/17
#### 4. MURRIZTAPENAK GAINDITZEA (1960-1973)
Geroago, 1960ko hamarkadan, behin murriztapenak gainditu eta gero, materialen kalitatea hobetzen hasi zen. 1961ean Eraikuntzako Eduardo Torroja Institutuak H.A. 61 araua, hormigoi armatuzko egituretarako berezia, argitaratu zuen, 130 kp/cm²-ko gutxieneko erresistentzia bereizgarria gomendatzen zuena. Garai hartako kalkulugileek arau hori jarraitu zuten arren, testuak ez zuen legezko balio ofizialik.
Hortik aurrera, zenbait dekretu eta agindu argitaratu ziren, materialen eta eraikuntza-prozesuen kalitatea arautzeko [10]
- 1964: konglomeratzaile hidraulikoak; horien produkzioa normalizatzea eta kalitatea bermatzea sustatzeko neurriak. Industria Ministerioaren 1964/06/24ko Agindua (1966an agertu zen agindu hori aplikatzeko Instrukzioa)
- 1968: Masako hormigoia edo armatua erabiliko diren obren proiekturako eta haien exekuziorako Instrukzioa. Bi urteko probarako instrukzio gisa agertu zen, baina benetan 1973 arte luzatu zen.
- Azken araudi horrek konpresio-erresistentzia bereizgarriaren gutxieneko balioa 120 kp/cm²-tan jarri zuen eta ohikoagoa izango zen hormigoiarentzako konpresioaren kontrako erresistentzia bereizgarriarentzat 180 kp/cm²-ko balioa ezarri zuen.
Saiakuntzak egin diren eraikinetan, konpresio-erresistentzien emaitzak 3. taulakoak izan dira.
**3. taula.** Konpresioaren kontrako batez besteko erresistentzia eta erresistentzia bereizgarria. 1961-1967 bitartean eraikitako eraikinak.
| Eraikitako<br>urtea | Erresistentzia<br>bereizgarria<br>N/mm² | Batez besteko<br>N/mm² | Eraikina | Txostenaren<br>jatorria [1] |
|---------------------|-----------------------------------------|------------------------|------------------------------------|-------------------------------|
| 1961 | 13,00 | 14,54 | Etxebizitza eraikina (Arrasate) | Santamaria et al.,<br>GIKESA |
| 1962 | 14,10 | 15,66 | Jakintza Ikastola<br>(Donostia) | Losañez et al.,<br>GIKESA |
| 1963 | 14,21 | 17,00 | Etxebizitza eraikina<br>(Elgoibar) | Losañez et al.,<br>GIKESA |
| 1965 | 15,52 | 19,25 | Etxebizitza eraikina (Donostia) | Araquistain et al.,<br>GIKESA |
| 1967 | 14,85 | 20,27 | Etxebizitza eraikina (Donostia) | Araquistain et al.,<br>GIKESA |
| 1967 | 15,55 | 18,65 | Basanoaga Dorrea<br>(Errenteria) | Losañez et al.,<br>GIKESA |
| | | | | |
EKAIA, 32 (2017) 175
EKAIA 32.indd 175 13/10/17 11:37:34
# 5. **KALITATE-KONTROLAREN ERREGULAZIOA (EH-73)**
1973an, masako hormigoia edo armatua erabiliko ziren obren proiekturako eta horiek gauzatzeko instrukzioak jaso zituen, bere artikuluen artean, aginduzko balioarekin, hormigoiaren, honen osagaien, altzairuaren eta obra gauzatzearen kalitate-kontrola [11].
Konpresio-erresistentzia bereizgarriaren gutxieneko balioarentzat ezarri zuen balioa 175 kp/cm²-koa izan zen eta gomendatu zuen 250 kp/cm²-koa izan zedila eraikuntzako egituretako hormigoiarentzat.
Ordutik aurrera, gero eta kontrol zorrotzagoak materialaren kalitate kontrastatua eta gaur arteko hobekuntza etengabea bermatu zituen. Horixe frogatzen dute aldi horretan eraikitako eraikinei egindako saiakuntza batzuetan lortutako emaitzek (4. taulan ikus daitezke).
**4. taula.** Konpresioaren kontrako batez besteko erresistentzia eta erresistentzia bereizgarria. 1973-1978 bitartean eraikitako eraikinak.
| Eraikitako<br>urtea | Erresistentzia<br>bereizgarria<br>N/mm2 | Batez besteko<br>erresistentzia<br>N/mm2 | Eraikina | Txostenaren<br>jatorria [1] |
|---------------------|-----------------------------------------|------------------------------------------|---------------------------------------|-------------------------------|
| 1973 | 25,00 | 26,15 | Etxebizitza eraikina<br>(Getaria) | Araquistain et al.,<br>GIKESA |
| 1976 | 25,65 | 27,22 | Astigarraga Ikastola<br>(Astigarraga) | Araquistain et al.,<br>GIKESA |
| 1978 | 25,84 | 26,73 | Etxebizitza eraikina<br>(Tolosa) | Losañez et al.,<br>GIKESA |
# 6. **ONDORIOAK**
Hormigoi armatuz Euskal Herrian XX. mende osoan eraikitako egitura batzuetan egindako saiakuntzen emaitzek frogatzen dute XX. mendeko 50eko hamarkadaren inguruan erabili ziren hormigoiek akats nabarmenak zituztela, eta atzerapauso nabarmena ekarri zutela, aurreko hormigoiekiko, 4. irudiak erakusten duen bezala.
Hormigoiaren kalitatea aldakorra izan da aldien arabera. Lehenbiziko hormigoi armatuek (1901-1939) konpresio-erresistentzia gero eta handiagoa izateko joera zuten. Izan ere, patenteen eskutik ez ezik, obrako prozedura zorrotz zaintzera zetozen teknikarien begipean egindakoak ziren. Erosiriko sistema bat zen, ardura teknologiko eta zibilarekin.
176 EKAIA, 32 (2017)
EKAIA 32.indd 176 KAIA 13/10/17 11:37:35 3/10/17

**4. irudia.** Azterturiko laginen erresistentzia bereizgarria N/mm2.
Gerraosteko murriztapenen aldian, aldiz, (1939-1960), hormigoiaren kalitateak oso behera egin zuen, erresistentziaren ikuspegitik ez ezik, baita homogeneotasunari, trinkotasunari eta hondamen-koadroei zegokienez ere.
Behin murriztapenen aldia igaro eta gero, eta EH-73 araudia indarrean jarri ostean, konpresio-erresistentzia horren balioa gorantz egiten hasi zen, eta 70eko hamarkadaren erdira iristerako, berreskuratuak zituen hormigoiak gerra aurretik erakutsitako erresistentzia-balioak.
Nolanahi ere, bai hastapeneko sistemetan eta patenteetan, bai gerraostean eta bai 70eko hastapen-urteetan, erresistentzia bereizgarrien arteko aldeak, garai bereko eta inguru geografiko bertsuko hormigoietan ere, handiak eta gorabeheratsuak ziren,.
Izan ere, materialaren kalitatea kontrolatzen hasi zen garaia iritsi arte, ez zen hormigoiaren kalitatearen hobekuntza egonkortzen hasiko, ez eta erresistentziari buruzko datuak antzekoak izaten hasiko; hala erakusten dute kontsultaturiko saiakuntza-datuek: EH-73 Araudia indarrean jarri zenez geroztik, konpresio-erresistentzia guztiz egonkortu zela.
Hortaz, emaitza horiek frogatzen dute ezinezkoa dela materialaren bilakaera linealki irakurtzea eta paradoxa honetara iritsi gara: duela 100 urteko hormigoi baten erresistentzia eta gaur egun duen egoera izan daitezkeela duela 60 urteko hormigoi batenak baino askoz hobeak.
EKAIA, 32 (2017) 177
EKAIA 32.indd 177 KAIA 13/10/17 11:37:35 3/10/17
# 7. **BIBLIOGRAFIA**
- [1] Aztertutako eraikinei buruz eskuratutako datuak GIKESA eta LABEIN, entsegu laborategien laguntzari esker lortu dira.
- [2] AREILZA, J. M. de. 1940. *Directrices de la nueva ordenación económica, Problemastécnicos de importancia económica en la nueva organización de España.* Bartzelonako Unibertsitatea, Bartzelona. 475-503.
- [3] MARCOS, I.. 2014. *Características constructivas de estructuras de hormigón armado prenormativo. Aprendizaje y metodología de estudio orientadas a su rehabilitación*. Doktorego tesi argitaragabea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.
- [4] GOBERNUKO PRESIDENTZIA, Espainiako Estatua. 1941. «Reglamento sobre las restricciones del uso del hierro en edificación». *BOE (1941/03/12)*. **71**. 1766-1767
- [5] 1943ko uztailaren 8ko AGINDUA eraikinen eraikuntzan burdinazko materialak erabiltzeari buruzkoa.*BOE (1943/07/10).***191.** 6651-6652
- [6] AZPILICUETA, E.. 2004. *La construcción de la arquitectura de posguerraen España (1939-1962).* Doktorego tesi argitaragabea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Madril.
- [7] NADAL, J. 1959. «Servicios del Instituto en relación con las condiciones técnicas de la construcciónen el momento actual», *Informes de la Construcción*. **116**. 65-72. 1943ko urtarrilan argitaratua: «Circular por la queseseñalannormas sobre la
distribución del cemento para el año 1943». DGA buletina. **41-42.**
- [8] 1941eko martxoaren 12ko dekretuaren ondorioz, legez ezinezkoa izan zen, ia kasu guztietan, metalezko egiturekin eraikitzea: eraikineko metro kuboko zazpi eta hamar kilo burdinara mugatu beharrak, obra ofizialetan eta partikularretan hurrenez hurren, nahikoa ziren baztertuak izateko eta haien ordez hormigoi armatuzko egituretara jotzea.
- [9] 1956/01/19ko Dekretua, altzairuaren erabilerari 1941/03/11ko Dekretuak ezarritako murriztapenak kentzen zituena. BOE (1956/01/22). **22**. 531.
- [10] GOMEZ HERMOSO, J. 1997. *Análisis técnico-económico de la influencia que presenta el empleo de diferentes materiales y tipologías estructurales en el proyecto de estructuras de edificios*. Doktorego tesi argitaragabea. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa. Madril.
- [11] GOBERNUKO PRESIDENTZIA, Espainiako Estatua. 1968. «Instrucción para el proyecto y la ejecución de obras de hormigón en masa o armado». *BOE (1968/12/03)*. **290**. 17257-17291.
178 EKAIA, 32 (2017)
EKAIA 32.indd 178 KAIA 13/10/17 11:37:35 3/10/17 |
aldizkariak.v1-3-461 | {
"domain": "osasun zientziak",
"id": "ikergazte_iv_osasun-zientziak_26",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | # **Garun traumatismoen epe luzeko eragina hipokanpoko CB1 hartzailean**
Bonilla-Del Río, I.1,2, Egaña-Huguet, J.1,2, Achicallende, S.1,2, Soria-Gomez, E. 1,2,3 , Ramos, A. 1,2, Terradillos, I. 1,2, Mimenza, A. 1,2, Serrano, M. 1,2, Lekunberri, L. 1,2, Anaut-Lusar, I.<sup>1</sup> , Buceta, I. 1,2, Rico-Barrio, I. 1,2, Gerrikagoitia, I. 1,2, Neale, K.J.<sup>4</sup> , Pinar, C. 4 , Triviño-Paredes, J.<sup>4</sup> , Nahirney, P.C . 4 , Christie, B.R. 4 , Puente, N. 1,2 , Elezgarai, I. 1,2, Grandes, P . 1,2
*<sup>1</sup>Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU), Leioa, Bizkaia, <sup>2</sup>Achucarro Basque Center for Neuroscience, UPV/EHUko Zientzia Parkea (UPV/EHU), Leioa, Bizkaia, 3 IKERBASQUE, Basque Foundation for Science, <sup>4</sup>Division of Medical Sciences, University of Victoria, Victoria, British Columbia, Canada*
> *[jon.egana@ehu.eus](mailto:jon.egana@ehu.eus) Laburpena*
Gaur egun, garuneko traumatismo (GT) arinak osasun arazo garrantzitsua bilakatu dira duten intzidentzia altua dela eta. GT arinaren ezaugarri nabarmenetako bat asaldura kognitiboak dira. Garuneko lesio errepikakor arinak asaldura neurokognitibo larriagoekin lotu daitezke, nahiz eta egiturazko patologiarik ez egon. Halaber, GT arin baten ondoren, beste hainbat patologietan deskribatu den moduan, sistema endokannabinoidean aldaketak gertatzen direla frogatu da. Hortaz, ikerketa honen helburua GT arin batek ikaskuntzarekin eta oroimenarekin erlazionatutako garuneko hipokanpo eremuko CB<sup>1</sup> hartzailearen banaketan eragin ditzakeen aldaketak zehaztea izan da.
Hitz gakoak: Garuneko traumatismoa; endokannabinoide-sistema; CB<sup>1</sup> hartzailea; mikroskopia elektronikoa
# *Abstract*
*Mild Traumatic Brain Injury (mTBI) is a significant health issue due to its high prevalence in the youth. Cognitive impairments are some of the most prominent features and repeated mTBI (r-mTBI) can be associated with neurocognitive deficits even without overt structural damage. Changes in the endocannabinoid system have been shown to occur after mTBI. Thus, the aim of this investigation was to study the effect of r-mTBI (awake closed-head injury model) on CB<sup>1</sup> receptor distribution in the rat hippocampus, brain structure involved in learning and memory processing.*
*Key words: Traumatic brain injury; Endocannabinoid system; CB<sup>1</sup> receptor, Electron microscopy*
### **1. Sarrera eta motibazioa**
Garuneko traumatismoa (GT), kanpo indar mekaniko batek igorritako indarraren ondorioz entzefaloan eragiten den lesioari deritzo (Frieden et al., 2015). Gaur egun, traumatismo mota hau, mundu mailako kezka sanitario eta sozioekonomiko nagusietako bat da, 45 urte edo gutxiagoko pertsonen artean heriotzakausa nagusietakoa izanik (Cole, 2004). Mundu osoan, 57 milioi pertsonek gaixotasun honen aurrekariak dituztela kontutan izanik, urtero 10 milioi ospitaleratze eta/edo heriotza dira GT-aren ondorio zuzenak (Langlois et al., 2006). Lesio hauen eragile nagusiak ibilgailu motordunen erorketak eta istripuak badira ere, kontaktu-kiroletan gertatutako kolpeek bere garrantzia dutela ikusi da (Frieden et al., 2015). Kolpe hauen ondorioz, kalte estruktural eta funtzional iraunkorrak eragiten dira garunean. Aldaketa horiek gizabanakoaren portaeran eragina izan dezakete, hala nola ikaskuntzan eta oroimenean, antsietatean edo/eta erabakiak hartzeko zailtasunean. GT-ak, lesio sarkor edo buruko lesio itxi moduan sailka daitezke. Sarkorrak direnean, garezurrean, duramaterrean eta garuneko parenkiman agertzen dira lesioak; aldiz, GT itxi batean, normalean, garezurrak eta garuneko beste egitura horiek bere horretan jarraitzen dute edo ez dute ageriko aldaketarik erakusten (Cassidy et al., 2004). Lesioaren larritasuna honako hauen arabera zehazten da: kontzientzia-maila (iraupena eta larritasuna, konortea galduz gero), oroimen-galerak eta asaldura neurologikoak. GT motarik ohikoena GT arina da, "konmozioa" ere esaten zaiona. Besteak beste, GT-aren sintoma klinikoak honako hauek izan daitezke: buruko mina, nahasmena, goragalea, orekaarazoak, arreta-gabeziak, loaren asaldurak, ikasteko eta oroitzeko arazoak eta asaldura emozionalak (Caine et al., 2014). Sintomak iraupen laburrekoak izan ohi dira, eta berez, egun edo aste batzuen buruan desagertu egiten dira. Hala ere, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, gizabanako batzuetan, GTaren sintomek urtebete baino gehiago iraun dezakete (Hall et al., 2005a). GT bakar batek agerikoak ez diren, eta izaera iraunkorra izan dezaketen egiturazko edo funtzionaltasuneko defizitak eragin ditzake ere, eta gainera, garuna ondorengo lesioekiko kaltebera izatea, eta sentikortasun-leiho bat sortzea, non konmozio-gertaera arin ugari pilatzeak metatze-kalte larriagoa eta epe luzeko disfuntzio kognitiboa eragin dezaketen (Fehily eta Fitzgerald, 2017). GT arinak buruko lesio guztien % 80 dira (Frieden et al., 2015), horrela, lesio horiek oinarri hartuta, mundu osoan GT-en intzidentzia 100-300 pertsonakoa 100.000 biztanleko dela baieztatu daiteke (Cassidy et al., 2004). Hala ere, GT ez da oso ezaguna, pairatzen duten pertsona askok ez baitute arreta medikorik bilatzen.
Kanpo indarren energia mekanikoa garunera nola transferitzen den eta estimulu fisiko horiek ehun bizian eta sare neural/glialean dituzten ondorioak ulertzea funtsezkoa da garuneko konmozioek eragindako lesioak ulertzeko. Garezurrak eta likido zefalorrakideoak ematen duten babesaren arabera, buruko lesioek, garezurraren haustura gabekoek ere, burmuin-ehuna kaltetu dezakete azelerazio- eta desazelerazioindarren ondorioz, izan ere, ezaugarri fisikoak direla eta, burmuin-ehunak portaera ez-lineala erakusten du aplikatutako indarrei erantzunez (Prange-Kiel et al., 2003), hau da, indar ezberdinen aurrean burmuinak ez du era proportzionalean erantzuten. Erresonantzia magnetikoko irudiak erabiltzen dituzten azterketa klinikoek jakinarazi dutenez, GT moderatu edo larri baten ondoren kaltetutako garun egituren artean, hipokanpoa da sentikorrena (Serra-Grabulosa et al., 2005).
GT-aren indar biomekanikoek garezur barruan presio-gradienteak sortzen dituzte, neuronak, glia zelulak eta garuneko odol-hodiak kaltetzen dituztenak (Blennow et al., 2012). Beraz, GT-an gertatzen diren indar mekanikoek eragindako axoi-zuntzen kalteek, transmisio sinaptikoaren asaldurak eta zirkuitu neuronalaren disfuntzioa eragin ditzakete. Gainera, odol-hodiak indar hauen aurrean sentiberak diren egiturak dira, izan ere, oso ohikoak izaten dira axoi lesio hauekin batera mikro odol-ateratzeak (Pittella eta Gusmão, 2003). Hainbat kapilarren hausturari, petekia hemorragia fenomenoa deritzo, eta hauek, larritasun desberdineko GT pazienteetan behatzen direla deskribatu da (Mckee eta Daneshvar, 2015). Odol-fluxuaren etenaldi horiek, gertaera hipoxikoak sortarazten dituzte eta traumatismoaren osteko berehalako disfuntzioak eragin ditzakete. Gainera, GT baten ondoren, garuneko odol-hodietako erreaktibotasuna (garunak odol-fluxua oinarri-lerrotik gora eramateko duen ahalmena) galzorian jar lezake (Adams et al., 2018). Horren arabera, burmuinak jarduera neuronalak eragindako eskaera metabolikoa modulatzeko duen gaitasuna eta burmuinaren funtzionamendu normala kaltetuta egon daitezkeela ondorioztatu da. Horrek, besteak beste, disfuntzio mitokondriala eragiten du, eta ATP-aren ekoizpena murriztea dakar, ondorioz, egoera energetikoa okertu egiten delarik (Vagnozzi et al., 2007). Uste denez, hasierako lesioen ondorengo gertaera horiek guztiak, ondorengo defizit akutuen kausa dira (Barkhoudarian et al., 2016) eta, epe luzera, alterazio iraunkorrak eragin ditzakete inguruko zeluletan eta burmuineko gainerako sistemetan, hala nola, sistema endokannabinoidean (eKBS).
eKBS kannabinoide-hartzaileek eta horiekin elkar eragiten duten molekulek osatzen dute. Horien artean, ezagunena, 1. motako hartzaile kannabinoidea (CB1) da, eta berari eragiten dioten ligando endogenoak, endokannabinoideak (eKBak), 2-arakidonoil glizerola (2AG) eta N-arakidonoiletanolamida (AEA) dira. Horrez gain, sistemaren barne eKBak sintetizatzeko eta degradatzeko entzimak dauzkagu (Howlet et al., 1990). CB<sup>1</sup> hartzaileak hainbat zelula motetan aurki daitezke, astrozitoetan, neuronetan edota mikroglian adibidez, eta zelula barneko konpartimentuetan ere kokatzen dira, hala nola, mitokondrietan. Azken urteetan egin diren hainbat teknika histologiko funtsezkoak izan dira CB<sup>1</sup> hartzailearen zelula-mailako adierazpena eta kokapena definitzeko. Hala ere, zelula horietan duten adierazpen maila txikia dela eta, oso zaila da CB<sup>1</sup> hartzaileen banaketa azpi zelularra zelula mota batzuetan (adibidez, astrozitoetan) identifikatzea. Garunean, eKBS transmisio sinaptikoaren eta plastikotasunaren funtsezko modulatzailea da eta hainbat prozesu fisiopatologikoetan parte hartzen eta erregulatzen dituela jakina da (Araque et al., 2017). Horregatik, GT bezalako egoera patologikoetan CB<sup>1</sup> hartzailearen adierazpena eta banaketa azpi zelularra ezagutzea funtsezko gaia da.
### **2. Ikerketaren Helburuak**
Arestian aipatu bezala, GT eta garuneko konmozioak (edo GT arina) mundu mailako kezka soziosanitario nagusietako bat dira. Gazteen populazioan GT arin errepikakorrek, kontaktu kiroletan edota auto istripuetan gertatzen direnak adibidez, neuropatologiak eta ikaskuntza- eta oroimen-gabeziak eragin ditzakete helduaroan. Hala ere, gabezia horien irismena erakusten duten datu aurre kliniko gutxi daude. Honez gain, aurretiaz ikusi da antzeko gabeziak eragiten dituzten beste patologietan eKBS-an aldaketak gertatzen direla, nerabezaroko alkohol kontsumoan eragindako oroimen-asaldurak kasu (Peñasco et al., 2020).
Hori guztia kontutan izanik, ikerketa lan honetan arratoi gazteen GT arinaren ereduan CB<sup>1</sup> hartzailearen kokapenak pairatutako aldaketak aztertu dira, traumatismoa jasan eta 40 egunetara. Azterketa hori hipokanpoko bihurgune horzduneko geruza molekularreko (BHGM) neurona, astrozito eta konpartimentu azpi zelularretan egin da. Hartzaile honen adierazpena bukaera sinaptikoetan nagusi bada ere, azken urteetan deskribatu denez, aipatu bezala CB<sup>1</sup> hartzaileak astrozito eta mitokondrietan ere adierazten dira, non ezinbesteko funtzioak betetzen dituzten, besteak beste, transmisio sinaptikoan (Jimenez-Blasco et al., 2020). Azterketa honen bidez, garun konmozio arinak, epe luzera, eragiten dituen asaldura kognitiboen bilakaeran parte har dezaketen mekanismoen ezagutzan sakondu nahi da.
### **3. Ikerketaren muina**
#### **Garun traumatismo (GT) arinaren eredua:**
Dagoeneko ezarria dagoen "Esna eginiko garun-lesio itxia" metodoa erabili zen "Awake closed head injury" ingelesez (ACHI) (Meconi et al., 2018; Pinar et al., 2019) GT eredu gisa. Eredu hori arratoi gazteetan buruko lesio arin bat sortzeko bereziki diseinatu zen eta hainbat kiroletan (boxeoan, errugbian, hockey-ean) gertatzen diren GT arin errepikakorren eredu gisa erabiltzen da.
Charles River laborategitik (St. Constant, Kanada) eratorritako Long-Evans arratoi gazteak (3-4 aste) erabili ziren. Hauek 2-3 animaliako taldeetan kaiolatu ziren, sexuaren arabera, eta 22 °C-tan mantentzen zen gela baten sartu ziren 12h:12h-ko argi eta iluntasun zikloetan, argiak goizeko 9-etan pizten zirelarik. Janaria eta ura *ad libitum* izan zuten une oro. Lesioa eragiteko, lehenik eta behin arratoiak immobilizatzen dira. Horretarako, aireztapen egokia ahalbidetzeko sudur zuloentzako irekidura bat duen plastikozko atxikitze-kono bigun bat erabili da (DC-200 eredua, Braintree Materials and methods 48 Scientific, Braintree, MA). Arratoiak ondo immobilizatuta daudenean, buruan 3D inprimatzaile baten bidez sortutako kasko bat jartzen zaie. Kono barruan, jarrera egokian kokatzeko eta burua behar zen tokian mantentzeko, gomazko banda elastiko bat eta bi aurpegiko zinta itsasgarri erabiltzen da, mugimendua ahalik eta gehien murrizteko. Jarraian, animaliak apar-sintetiko plataforma bigun batean jartzen dira (7.6 cm lodierako poliuretanozko xafla, McMaster-Carr, OH) eta lesio-aparatuaren azpialdean kokatzen dira. Kaskoaren goialdean kokaturiko disko biribil lau batek, talka, ezkerreko pareta kortexera desbideratzen du.
**1. irudia: "Esna eginiko garun-lesio itxia" eragiteko eredua.** (a) Inpaktuaren tokia ezkerreko pareta kortexaren eremura mugatzen da. Arratoiaren garezurreko diagrama (Paxinos eta Watson, 2005). (b) Jaio eta 25. egunetik aurrera, arratoiek 4 inpaktu jaso zituzten egunean, 4 egunez eta 40 eguneko biziraupena utzi zitzaien. Kontrol animalietan prozedura bera aplikatu zen, kolpea jaso gabe. Aurretik erabilitako metodo frogatua da

Lesioa eragiteko, animalia estereotaxi-marko batean kokatzen da "kontrolatutako kortex inpaktua" eragiteko erabiltzen den eraldatutako gailuaren azpian (Impact One, Leica Biosystems Inc., ON, Kanada). Talkarako punta ere eraldatzen da, 7 mm-ko diametroa duen goma zapal bat gehituta. Jarraian talka-punta kaskoarekin bertikalki lerrokatzen da, kolpea aukeratutako eremura bideratzeko. Lesioa eragiteko parametroak ondorengoak dira: 6 m/s-ko abiadura, 10 mm-ko sakonera eta 0.1 s-ko latentzia. Behin arratoia geldi dagoelarik, eta kaskoa eta talka-punta zuzen lerrokatuta daudenean, kolpea kontrol-kaxaren bidez eragiten da. Bukatzeko animaliak immobilizazio poltsatik atera eta 40 egunez bizirik mantentzen dira.
Arratoiak ausaz esleitu ziren bi multzoetako bati: lesiorik gabekoa (kontrola) edo lesioekin (kolpatua). Esperimentu guztietan bi sexuak sartu ziren. Jaio eta 25. eta 28. egunen artean, hauek barne, lesionatutako taldeko animaliek 4 inpaktu jaso zituzten egunean (4 egunez, 16 guztira). Kontrol arratoiak lesionatutako animalien prozedura bera jarraitu zuten, immobilizazio-poltsan eta lesio-plataforman jarriz, kaskoa jarriz eta pistoiaren soinua entzunez, baina kolpea jaso gabe. Animaliak lesioa jaso eta 40. egunean anestesiapeko bihotzean zeharreko perfusioari ekin zitzaion eta nerbio ehuna mikroskopio elektronikorako prestatu zen. Brian R. Christie doktorearen eta Patrick Nahirney doktorearen laborategiak (Medikuntza Zientzien Dibisioa, Victoriako Unibertsitatea, Victoria, BC, Kanada) burutu zuten GT arinak eragiteko protokolo hau eta baita perfusioa ere. Arratoi hauen garunak immunohistokimikarako prestatu ziren eta hauetan erretxinan murgildu-aurreko urre eta peroxidasa bidezko immunomarkaketa konbinatua aplikatu zen. Honen bidez, CB<sup>1</sup> hartzailearen topografia eta adierazpena, mikroskopio elektronikoan behatu eta aztertu zen. Hartzailea, bai arratoi-kontroletan (2a eta 2d irudiak) zein kolpatutako arratoietan, hots, GT-a pairatutako arratoietan (2b eta 2e irudiak) aurkitu zen garuneko zelula eta konpartimentu azpi-zelular garrantzitsuenetan.
**2. irudia: Erretxinan murgildu-aurreko urre eta peroxidasa metodo konbinatua mikroskopio elektronikorako.** Bihurgune horzduneko geruza molekularreko argazkiak. (a, d) Egoera kontrolean, CB<sup>1</sup> hartzailearen markaketa bukaera sinaptiko kitzikatzaileetan (ter, gezi berdeak) zein inhibitzaileetan (ter, gezi gorriak), astrozitoetan (as, gezi laranjak) eta mitokondrietan (m, gezi moreak) behatu daiteke. (b, d) Garun traumatismoan, CB<sup>1</sup> hartzaileak astrozitoetan (as, gezi laranjak) eta mitokondrietan (m, gezi moreak) daude, baina ez dira hain ugariak bukaera sinaptiko kitzikatzaileetan (ter, gezi berdeak) eta inhibitzaileetan. Eskala barrak: 1 µm.

#### **Emaitzak:**
"Esna eginiko garun-lesio itxia" GT ereduan egitura aldaketak astrozito, neurona eta mitokondrien morfologian aztertzeaz gain, konpartimentu horietan CB<sup>1</sup> hartzailearen banaketa ere aztertu zen, lesioa izan eta 40 egunetara. Zehazki, ultra-egitura mailan, buruan jasotako kolpeek eragin ditzaketen moldaketa morfologikoak argitzeko, aipatutako konpartimentu zelularrek betetako azalera neurtu zen eta CB<sup>1</sup> hartzailearen adierazpenarekin erlazionatuta, hainbat konpartimentutan, hartzaile honekiko positiboak ziren bukaera sinaptikoen ehunekoa eta hauen dentsitatea aztertu ziren. Mitokondriei dagokienez, kanpo mintzean CB<sup>1</sup> hartzailea erakusten zuten ehunekoa zenbatu zen. Gainera, CB<sup>1</sup> hartzaile astrozitikoen urre partikulen eta sinapsi hurbilenaren arteko distantzia ere aztertu zen. Horiek guztiak FIJI sofwerra baliatuz eskuz zenbatu ziren.
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, bukaera sinaptiko kitzikatzaileen, inhibitzaileen, prozesu astrozitikoen eta mitokondrien tamaina ez zela nabarmen aldatu garun traumatismo arinen ondorioz. Horrela, konpartimentu hauetarako ondorengo azalerak neurtu ziren argazkiko (azalera osoa argazkiko 290 µm<sup>2</sup> ): bukaera sinaptiko kitzikatzaileak, arratoi kontroletan: 0.27 ± 0.02 µm<sup>2</sup> betetzen zuten eta kolpatutakoetan berriz: 0.33 ± 0.03 µm<sup>2</sup> . Bukaera sinaptiko inhibitzaileei dagokionez, kontrol arratoietan: 0.38 ± 0.05 µm<sup>2</sup> betetzen zuten eta kolpatutakoetan: 0.40 ± 0.04 µm<sup>2</sup> . Prozesu astrozitikoei dagokionez, kontroletan: 0.40 ± 0.07 µm<sup>2</sup> betetzen zuten eta kolpatutakoetan: 0.30 ± 0.05 µm<sup>2</sup> . Azkenik mitokondriek, kontrol arratoietan: 0.10 ± 0.01 µm<sup>2</sup> betetzen zuten eta kolpatutakoetan: 0.08 ± 0.01 µm<sup>2</sup> (p > 0.05) (3a irudia).
CB<sup>1</sup> hartzailearen banaketaren azterketak berriz, hartzailearekin markatutako bukaera sinaptiko kitzikatzaileen (Kontrolak: % 39.80 ± 5.05 ; Kolpatutakoak: % 15.97 ± 3.93) zein inhibitzaileen proportzioak (Kontrolak: % 91.94 ± 3.40; Kolpatutakoak: % 64.56 ± 5.79) (\*\* p < 0.01) nabarmen murriztu zirela agerian utzi zuen 16 kolpe jaso zuten animalietan. Hala ere, CB<sup>1</sup> hartzailerako positibo diren bai prozesu astrozitikoen zein mitokondrien ehunekoak ez ziren nabarmen aldatu kolpeak jaso eta 40 egunetara. Horrela, prozesu astrozitikoen ehunekoari dagokionez, kontrol arratoietan % 18.13 ± 2.171 positiboa zen bitartean, kolpatutako arratoietan % 17.44 ± 3.13-koa zen (p > 0.05). Mitokondria CB<sup>1</sup> positiboei dagokionez, neuronetan eta astrozitoetan kokatutako mitokondrien artean bereiztu zen, eremu azpi zelular hauen artean ezberdintasunik zegoen edo ez argitzeko. Horrela bada, animalia kontroletan, mitokondria neuronalen % 12.06 ± 0.43 CB<sup>1</sup> hartzailerako positibo ziren eta kolpatutakoen artean % 6.44 ± 1.58 (p > 0.05). Astrozitoetan kokaturiko mitokondriei dagokionez, kontrol-arratoietan % 6.00 ± 6.00 CB<sup>1</sup> hartzailerako positibo ziren bitartean, kolpatutako arratoietan % 4.167 ± 4.167 ziren positibo (p > 0.05) (3b irudia).
**3. irudia: 40 egunetara bihurgune horzduneko geruza molekularraren burututako azterketa estatistikoa kolpatutako zein kolpatu gabeko kontrol arratoietan.** (a) Bataz besteko konpartimentuen azalera (µm<sup>2</sup> ). (b) CB<sup>1</sup> positiboak diren konpartimentuen ehunekoa. Datuak batezbestekoa ± SEM adierazten dira. p > 0.05; \*\* p < 0.01. Proba ez-parametrikoen bidez aztertu ziren (Mann-Whitney proba).

Gainera, CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitatean ere aldaketak behatu ziren. Dentsitateak, bukaera sinaptiko inhibitzaileetan nabarmen egin zuen behera kolpatutako animalietan, non kontrolek 6.58 ± 0.42 partikula/μm agertzen zituzten euren mintzean eta kolpatutakoek berriz 4.66 ± 0.32 partikula/μm (\*\* p <
0.01). Gainerako konpartimentu zelularretan ez zen aldaketa nabarmenik aurkitu. Horrela, bukaera sinaptiko kitzikatzaileetan CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitatea kontrol-arratoietan 0.480 ± 0.027 partikula/μm zen bitartean, kolpatutakoetan 0.455 ± 0.052 partikula/μm izan zen (p > 0.05). Astrozitoetan CB<sup>1</sup> hartzaileen dentsitatea berriz kontrol-arratoietan 0.37 ± 0.068 partikula/μm zen eta kolpatutakoetan 0.217 ± 0.073 partikula/μm (p > 0.05) (4a irudia).
Horrez gain, CB<sup>1</sup> hartzaile astrozitikoen kokapenaren eta sinapsi hurbilenaren arteko distantzia ez zen nabarmen aldatu kolpeak jaso eta 40 egunetara. Horrela, kontrol arratoietan, aztertutako sinapsien (n = 70) % 15.60 ± 4.26 CB<sup>1</sup> hartzailetik 0-400 nm-ra zeuden; % 42.09 ± 2.23 CB<sup>1</sup> hartzailetik 400-800 nm-ra zeuden; % 23.72 ± 4.48 800-1.200 nm-ra; eta % 18.59 ± 3.21 1.200 nm baino gehiagoko distantziara zeuden. Kolpatutako arratoietan berriz, sinapsi guztien (n = 70) % 21.01 ± 4.20 hartzailetik 400 nm baino gutxiagora zeuden; % 40.18 ± 6.50 400-800 nm bitartean; % 26.81 ± 6.81 800-1.200 nm-ra; eta % 11.99 ± 1.65 1.200 nm-tik haratago kokaturik ageri ziren. Balio horien azterketa estatistikoak agerian utzi zuen ez zegoela alderik astrozitoetan CB<sup>1</sup> hartzailearen banaketan, kolpatu gabeko zein lesionatutako arratoien artean (p > 0.05) (4b irudia).
**4. irudia: 40 egunetara bihurgune horzduneko geruza molekularraren burututako azterketa estatistikoa kolpatutako zein kolpatu gabeko kontrol arratoietan.** (a) CB<sup>1</sup> hartzaileen dentsitatea (partikulak/µm). (b) CB<sup>1</sup> partikula astrozitikoetatik distantzia ezberdinetara dauden sinapsi hurbilenaren ehunekoa. Datuak batezbestekoa ± SEM adierazten dira. p > 0.05; \*\* p < 0.01. Proba ez-parametrikoen bidez aztertu ziren (Mann-Whitney proba).

# **4. Ondorioak**
Emaitzen atalean xehetasunez deskribatzen den bezala, arratoi gazteengan, ezkerreko kortexean jasotako garun traumatismo arinek (16 kolpe), CB<sup>1</sup> hartzailearen adierazpenean aldaketak eragiten dituzte hipokanpo helduan. 40 egun igaro ondoren aldaketa esanguratsuak azaleratu ziren CB<sup>1</sup> hartzaileen banaketan, izan ere, CB<sup>1</sup> hartzaileekin markatutako bukaera sinaptiko kitzikatzaile zein inhibitzaileen proportzioa txikiagoa izan zen kolpeen ondorioz eta hartzailearen partikulen dentsitatea nabarmen murriztu zen bukaera sinaptiko inhibitzaileetan.
Aurretiaz, traumatismoak eragiteko beste eredu bat erabiliz, "pisu-jauste" moduan ezaguna, frogatu da kolpeak jaso eta 24 h-ra eta 72 h-ra, CB<sup>1</sup> hartzailearen ARNm-aren eta proteinaren adierazpena nabarmen murrizten direla garun traumatismo itxi baten ondoren, nahiz eta 2 aste geroago maila fisiologikoak berreskuratzen diren (López-Rodríguez et al., 2015). Halaber, CB<sup>1</sup> hartzaileen adierazpenean gertatzen diren aldaketa horiek, korrelazio negatiboa adierazi dute edema eraketarekin eta jokabide-asaldurekin (López-Rodríguez et al., 2015). Horrez gain, eredu horretan, inpaktuaren ondorengo lehen 5 minutuetan, kolpearen ondorioz gabezia funtzionalak eta hilkortasuna (% 5-15) eragin daitezkeela ikusi da, lesio mota horrek hainbat asaldura ezberdin eragin ditzakela berretsiz.
Garun traumatismoak aztertzeko eredu asko existitzen badira ere, gaur egun gehiago erabiltzen dira inpaktu mekaniko ez sarkorrak eragiten dituztenak. Ikerketa honetan erabilitako ereduaren antzera, kalte fokalak erabili ordez, indar lineal eta birakariak erabiltzen dituztenak (Shultz et al., 2017). Ohikoa bihurtzen ari da GT arin baten ondoren garezurreko hausturarik, barne hemorragiarik eta heriotza zelular esanguratsurik agertzen ez dituzten ereduak erabiltzea (Shultz et al., 2017; Meconi et al., 2018). Brian R. Christie doktorearen laborategiak duela gutxi sartu du ACHI eredua GT arinen ikerketetarako eredu gisa, lan hau, eredu horretan egon daitezkeen ultra-egitura mailako aldaketak deskribatzen lehenetarikoa delarik. Eredu horrek indar lineal eta birakariak sortzen ditu, eta garun traumatismo arinak modu fidagarrian ekoizteko gaitasuna frogatu du (Meconi et al., 2018).
Emaitza hauek argi eta garbi erakusten dute CB<sup>1</sup> hartzaileak aldaketa nabarmenak pairatzen dituela GT arinak pairatu eta 40 egunetara, bai bukaera sinaptiko kitzikatzaile zein inhibitzaileen ehunekoa nabarmen jaisten delako eta baita ere hartzaile dentsitatea nabarmen jaisten delako bukaera inhibitzaileetan. Beste faktoreen artean, aldaketa horiek garun osoko mikro odoleztatze txikiekin lotzen dira, eta ez hori bakarrik, berriki egindako ikerketetan mikrogliarekin duten lotura ere aztertzen hasia da, hain zuzen ere, sukar mekanismoek abiarazitako prozesuen partaidetzan duten garrantzian zentratu dira (Triviño-Paredes JS, argitaratu gabeko behaketak). Ez da aztertu CB<sup>1</sup> hartzailearen adierazpena mikroglian, baina baditugu zenbait ultra egitura mailako ebidentzia non CB<sup>1</sup> hartzaileak zelula horietan, baldintza normaletan, oso maila baxuetan adieraz daitezkeela erakusten dutenak. Horrela, prozesu mikroglialen % 9 inguruk CB<sup>1</sup> hartzailea adierazten dutela ikusi dugu.
Bihurgune horzduneko geruza molekularrean, CB<sup>1</sup> hartzailearen epe luzeko aldaketak, plastikotasun sinaptikoaren aldaketen oinarria izan daitezkeela deskribatu da (Peñasco et al., 2019; Castillo et al., 2012). Hipokanpoan plastikotasun hori ikaskuntzaren eta oroimenaren oinarrian dagoela jakina da (Monday et al., 2018). Horrekin loturik, Brian R. Christie doktorearen laborategian aldez aurretik frogatu dute GT arin bakar batek epe luzeko plastikotasunaren indartzean (ingelesez log-term potentiation edo LTP moduan ezaguna) eragin esanguratsua duela hipokanpoko eremu horretan (White et al., 2017), eta horrez gain behatu dute, GT arin batek kalte egin diezaiokeela epe luzeko depresioaren (ingelesez log-term depresion edo LTD moduan ezaguna) indukzioari (900 pultsu @ 1 Hz), lesioa izan eta 7 egunetara (Pinar et al., 2020).
CB<sup>1</sup> hartzailea BHGMko bukaera sinaptiko kitzikatzaileetan murrizteak, eKB-ek bideratutako plastikotasun sinaptikoan aldaketak eragin ditzkeela iradokitzen du. Aurretiaz, eremu horretan nerabezaroan alkohol kontsumoak eragindako CB<sup>1</sup> hartzailearen galerak, plastikotasunaren desagerpenarekin lotura duela ere frogatu da (Peñasco et al., 2020). Ikerketa horretan, CB<sup>1</sup> hartzaileak eragindako transmisio kitzikatzailearen etena eta eKB-LTD plastikotasun sinaptikoa desagertu egiten dira nerabezaroan alkohol-betekaden ereduan eta galera horiek helduaroko ezagutza-oroimenaren asaldurarekin lotura zutela deskribatu zen. Horrela, oraindik frogatu gabe badago ere, gure emaitzek GT arinen ostean behatutako CB<sup>1</sup> hartzailearen aldaketek plastikotasun sinaptikoaren moldaketak eta asaldura kognitiboak eragin ditzaketela iradokitzen dute.
# **5. Etorkizunerako norabidea**
Aipatu bezala, CB<sup>1</sup> hartzaileak GT arinen ostean pairatutako aldaketak deskribatu dira lan honetan. Etorkizunerako helburuetako bat aldaketa horiek arratoien portaeran zer nolako eragina duten deskribatzea da, bai oroimena, ikaskuntza eta antsietate-mailak ebaluatuz. Honez gain, zelula mikroglialetan CB<sup>1</sup> hartzaileek pairatutako aldaketak aztertzea interesgarria dela deritzogu, egoera patologikoetan erakutsi duten partaidetza aktiboa kontutan izanik. Horrekin batera, kolpatutako arratoietan hantura erantzuna aztertuko da, inplikaturiko molekula pro eta anti inflamatorien mailak aztertuz, epe luzera egon daitezkeen aldaketetan hauen partaidetza berresteko.
# **6. Erreferentziak**
- Adams, C., Bazzigaluppi, P., Beckett, T. L., Bishay, J., Weisspapir, I., Dorr, A., ... eta Stefanovic, B. (2018), Neurogliovascular dysfunction in a model of repeated traumatic brain injury. *Theranostics* 8, 4824–4836.
- Araque, A., Castillo, P. E., Manzoni, O. J. eta Tonini, R. (2017), Synaptic functions of endocannabinoid signaling in health and disease. *Neuropharmacology*, 124, 13-24.
- Barkhoudarian, G., Hovda, D. A. eta Giza, C. C. (2016), The Molecular Pathophysiology of Concussive Brain Injury an Update. *Physical Medicine and Rehabilitation Clinics of North America*, 27, 373–393.
- Blennow, K., Hardy, J. eta Zetterberg, H. (2012), The Neuropathology and Neurobiology of Traumatic Brain Injury. *Neuron* 76, 886–899.
- Caine, D., Purcell, L. eta Maffulli, N. (2014), The child and adolescent athlete: a review of three potentially serious injuries. *Sports Science, Medicine and Rehabilitation*, 6, 22.
- Cassidy, J. D., Carroll, L., Peloso, P., Borg, J., Von Holst, H., Holm, L., ... eta Coronado, V. (2004), Incidence, risk factors and prevention of mild traumatic brain injury: results of the WHO Collaborating Centre Task Force on Mild Traumatic Brain Injury. *Journal of Rehabilitation Medicine*, 28–60.
- Castillo, P. E., Younts, T. J., Chávez, A. E. eta Hashimotodani, Y. (2012), Endocannabinoid signaling and synaptic function. *Neuron*, 76(1), 70-81.
- Christie, B. R., Triviño‐Paredes, J., Pinar, C., Neale, K. J., Meconi, A., Reid, H. eta Hutton, C. P. (2019), A Rapid Neurological Assessment Protocol for Repeated Mild Traumatic Brain Injury in Awake Rats. *Current protocols in neuroscience*, 89(1).
- Cole, T. B. (2004), Global Road Safety Crisis Remedy Sought. *Journal of the American Medical Association*, 291, 2531.
- Fehily, B. eta Fitzgerald, M. (2017), Repeated mild traumatic brain injury: potential mechanisms of damage. *Cell transplantation*, 26(7), 1131-1155.
- Frieden, R. T., Houry, D. eta Baldwin, G. (2015), The Report to Congress on Traumatic Brain Injury in the United States: Epidemiology and Rehabilitation is a publication of the Centers for Disease Control and Prevention (CDC), in collaboration with the National Institutes of Health (NIH). Atlanta, GA: CDC.
- Hall, R. C. W., Hall, R. C. W. eta Chapman, M. J. (2005a), Definition, Diagnosis, and Forensic Implications of Postconcussional Syndrome. *Psychosomatics,* 46, 195–202.
- Howlett, A. C., Bidaut-Russell, M., Devane, W. A., Melvin, L. S., Johnson, M. R. eta Herkenham, M. (1990), The cannabinoid receptor: biochemical, anatomical and behavioral characterization. *Trends in neurosciences*, 13(10), 420-423.
- Jimenez-Blasco, D., Busquets-Garcia, A., Hebert-Chatelain, E., Serrat, R., Vicente-Gutierrez, C., ... eta Marsicano G (2020). Glucose metabolism links astroglial mitochondria to cannabinoid effects. Nature 583, 603–608.
- Langlois, J. A., Rutland-Brown, W. eta Wald, M. M. (2006), The Epidemiology and Impact of Traumatic Brain Injury A Brief Overview. *Journal of Head Trauma Rehabilitation,* 21, 375–378.
- López-Rodríguez, A. B., Acaz-Fonseca, E., Viveros, M. P. eta Garcia-Segura, L. M. (2015), Changes in cannabinoid receptors, aquaporin 4 and vimentin expression after traumatic brain injury in adolescent male mice. Association with edema and neurological deficit. *PloS one*, 10(6), e0128782.
- Mckee, A. C. eta Daneshvar, D. H. (2015), "The neuropathology of traumatic brain injury," in *Handbook of clinical neurology*, 45–66.
- Meconi, A., Wortman, R. C., Wright, D. K., Neale, K. J., Clarkson, M., Shultz, S. R. eta Christie, B. R. (2018), Repeated mild traumatic brain injury can cause acute neurologic impairment without overt structural damage in juvenile rats. *PLoS One 13*, e0197187.
- Monday, H. R., Younts, T. J. eta Castillo, P. E. (2018), Long-term plasticity of neurotransmitter release: emerging mechanisms and contributions to brain function and disease. *Annual review of neuroscience*, 41, 299-322.
- Paxinos, G. eta Watson, C. (2005) The rat brain in stereotaxic coordinates, 5th ed., Academic Press. New York.
- Peñasco, S., Rico-Barrio, I., Puente, N., Gómez-Urquijo, S. M., Fontaine, C. J., Egaña-Huguet, J., ... eta Grandes, P. (2019), Endocannabinoid long-term depression revealed at medial perforant path excitatory synapses in the dentate gyrus. *Neuropharmacology*, 153, 32-40.
- Peñasco, S., Rico-Barrio, I., Puente, N., Fontaine, C. J., Ramos, A., Reguero, L., ... eta Grandes, P. (2020), Intermittent ethanol exposure during adolescence impairs cannabinoid type 1 receptor-dependent long-term depression and recognition memory in adult mice. *Neuropsychopharmacology*, 45(2), 309-318.
- Pinar, C., Trivino-Paredes, J., Perreault, S. T., eta Christie, B. R. (2020), Hippocampal cognitive impairment in juvenile rats after repeated mild traumatic brain injury. *Behavioural brain research,* 387, 112585.
- Pittella, J. E. eta Gusmao, S. N. (2003), Diffuse vascular injury in fatal road traffic accident victims: its relationship to diffuse axonal injury. *Journal of forensic sciences*, 48(3), 626-630.
- Prange-Kiel, J., Wehrenberg, U., Jarry, H. eta Rune, G. M. (2003), Para/autocrine regulation of estrogen receptors in hippocampal neurons. *Hippocampus,* 13, 226-234.
- Serra-Grabulosa, J. M., Junque, C., Verger, K., Salgado-Pineda, P., Maneru, C., eta Mercader, J. M. (2005), Cerebral correlates of declarative memory dysfunctions in early traumatic brain injury. *Journal of Neurology, Neurosurgery & Psychiatry*, 76(1), 129-131.
- Shultz, S. R., McDonald, S. J., Haar, C. V., Meconi, A., Vink, R., van Donkelaar, P., ... eta Christie, B. R. (2017), The potential for animal models to provide insight into mild traumatic brain injury: translational challenges and strategies. *Neuroscience & Biobehavioral Reviews*, 76, 396-414.
- Vagnozzi, R., Tavazzi, B., Signoretti, S., Amorini, A. M., Belli, A., Cimatti, M., ... eta Lazzarino, G. (2007), Temporal window of metabolic brain vulnerability to concussions. *Neurosurgery,* 61, 379–389.
- White, E. R., Pinar, C., Bostrom, C. A., Meconi, A. eta Christie, B. R. (2017), Mild traumatic brain injury produces long-lasting deficits in synaptic plasticity in the female juvenile hippocampus. *Journal of neurotrauma*, 34(5), 1111-1123.
### **7. Eskerrak eta aipamenak**:
Lan honek hainbat erakunderen diru laguntza izan du: Eusko Jaurlaritza (IT1230-19); Red de Trastornos Adictivos, Instituto de Salud Carlos III (ISC-III) eta Europar Batasunaren Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (ERDF-EU; RD16/0017/0012); MINECO/FEDER, UE (SAF2015-65034-R); Ministerio de Ciencia e Innovación (PID2019- 107548RB-I00); JEH doktorearen kontratua (PIC 280/20), eta IBDR doktorearena (BES-2016-076766); ESG doktoreak Ikerbasque eta MINECO funtsa (MICIU/AEI/FEDER-EU; PGC2018-093990-A-I00); MS, LL, IT eta SAren Euskal Herriko Unibertsitateko doktoratu aurreko ikertzaileen kontratuak (PIF 19/164; PIF 18/315; PIF 17/292 eta PIF 16/251) eta AM-ren Eusko Jaurlaritzako doktoratu aurreko ikertzaile kontratua. |
aldizkariak.v1-3-759 | {
"domain": "ingeniaritza eta arkitektura",
"id": "ikergazte_vi_ingeniaritza-eta-arkitektura_37",
"issue": null,
"year": "2025",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "vi"
} | # **Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat off-road ibilgailu baten analisi dinamikoa**
Aimar Bermejo Ugarte, Pablo Barroso Ledesma, Igor Ansoategui Belategui *[Abermejo027@ikasle.ehu.eus](mailto:Abermejo027@ikasle.ehu.eus)*
*Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Ingeniaritza Mekanikoa Saila*
# *Laburpena*
Ikerketaren helburua mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzat asfaltatu gabeko bideetatik mugitzeko ahalmena duen ibilgailu bat diseinatzea eta bere bideragarritasuna aztertzea izan da. Proiektuaren garapena Caminus erakunde arabarrarekin batera egin da, erakunde horren xedea gaixotasun ezezagunei ikusgarritasuna ematea izanik. Ikerketaren zati nagusia txasisaren analisi dinamikoan zentratu da. Hori aurrera eramateko 3 metodo desberdin erabili dira: metodo analitikoa, Elementu Finitoen Metodoa (EFM) eta Analisi Modal Experimentala (AME). Hiru metodoak batera garatu dira egituraren bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak zehazteko asmoarekin. Horrela, emaitza analitikoak emaitza esperimentalekin eta simulazioekin alderatu ahal izan dira.
**Hitz gakoak:** Analisi dinamikoa, Ibilgailua, Mugikortasun murriztua, Off-road
# *Abstract*
*The aim of the research was to design a vehicle capable of moving on unpaved roads for people with reduced mobility and to analyze its feasibility. The development of the project has been carried out together with the organization Caminus. The purpose of this organization is to give visibility to unknown diseases. The main part of the research has focused on the dynamic analysis of the chasis. To carry this out, 3 different methods have been used: The analytical method, the Finite Element Method (FEM) and the Experimental Modal Analysis (EMA). The three methods have been developed together with the intention of determining the vibration modes and natural frequencies of the structure. With this it was possible to compare the analytical results with experimental results and simulations.*
*Keywords: Dynamic analysis, Vehicle, Reduced mobility, Off-road*
# **1. Sarrera eta motibazioa**
Artikuluan aurretik egin den ikerketa baten garapena eta emaitzak azalduko dira, mugimendu murriztua daukaten pertsonentzat diseinatu den off-road ibilgailu baten analisi dinamikoa zehazki.
Analisi dinamikoaren gai nagusia ibilgailuaren txasisaren bibrazioak aztertzea izan da. Analisiak egituraren integritatea eta bizitza erabilgarria ezagutzea ahalbidetzen du. Horrez gain garrantzitsua da ibilgailua erabiltzean honek izango duen erantzuna aurreikustea, baita ingurumenean dauden oztopoek izango duten eragina ere, ibilgailuan zein gidarian.
Bibrazioen barruan, zehazki, maiztasun naturalak eta bibrazio-moduak aztertu dira, txasisaren bibrazioen ezaugarriak ezagutzeko asmoarekin. Horretarako hiru metodo erabili dira. Metodoen erabilpena eta garapena ulertzeko Poppek eta Schieldenek (2010) egin zuten artikulua aztertu da, analisi modal baten faseak aztertzen dituena. Lehenik, metodo analitikoa, txasisaren ezaugarri dinamikoak ezagutzeko eredu analitiko bat garatzean datza. Metodo horretan lagungarri izan diren artikuluak dira Harrisek eta Piersolek (2002) garatutakoa, eredu matematikoak hiru dimentsiotan aztertuz, eta Dresselek eta Sadauckasek (2020) egindakoa, hainbat elementuren zurruntasunak kalkulatzeko. Bigarrenik, metodo esperimentala (AME) garatu da. Garapenerako (Au, 2017) artikuluan azaltzen den AME metodoaren funtzionamendua hartu da. AME metodoak kanpo hardware baten, karga zelula mailu baten eta azelerometroen erabilera behar du. Hirugarrenik, elementu finituen metodoa (EFM) erabili da. EFM metodoa CAD modelo batetik abiatuta simulazio software baten bidez egiten da. Azken biak aipatu den lehen metodoan egin den ikerketa beste bi era desberdinetan errepikatzeko eta atera diren erantzunak baliagarriak diren jakiteko erabili dira.
Ikerketaren izateko arrazoia Caminus erakundeak planteatu zuen erronkari erantzuna ematea da. Erakundeak gaixotasun ezezagunei ikusgarritasuna ematea du helburu, zehazki mugikortasunean eragina daukaten gaixotasunei. Haien helburua lortzeko kirol ekintzak antolatzen dituzte, mendira era autonomoan ibilgailu batekin igotzea da helburua. Beraz, beraiek lortu nahi duten erronkari bideragarritasuna ematea eta proiektuan jarri duten erronka aurrera eramatea da taldean dauden pertsona guztien motibazioa.

**1.Irudia. Caminus erakundea**
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Ikerketaren helburu nagusia 3 gurpileko off-road ibilgailu baten eredu analitiko bat garatzea da eta ereduaren bitartez fabrikatzen ari den prototipoaren bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak determinatzea. Bestalde, ingeniaritza arloan, eredu analitikoa 3 gurpiletako edozein ibilgailuan erreminta bezala erabili daiteke diseinuan hobekuntzak inplementatzeko eta bibrazio ezaugarriak ezagutuz jarrera dinamikoa kontrolatzeko.
Helburu teknikoez aparte, mugikortasun murrizpenak dituzten pertsonentzat ekonomikoki eskuragarriagoa den aukera berri bat eskaini nahi da.
# **2.1 Ikerketaren helburuak**
Helburu nagusia lortzeko, hurrengo helburu espezifikoak ezarri dira:
- Berrikuste bibliografikoa: Hainbat iturri bibliografikoen berrikuste bibliografikoa garatzea ahalik eta ezagutza gehien bereganatzeko helburuarekin, ikerketa aurrera eramateko momentuan era egokienean jokatzeko.
- Eredu analitikoa: Bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak kalkulatzeko gai den eredu matematiko bat sortzea.
- Txasisaren CAD (Computer-Aided Design) diseinua: Existitzen den txasis baten CAD eredua garatzea alderantzizko ingeniaritza erabiliz.
- Elementu finitoen bidezko analisia: Simulazio bat egitea elementu finitoen metodoa erabiliz.
- Diseinuaren optimizazioa: Diseinuan hobekuntza posibleak identifikatzea eta aldaketak garatzea erabilera eta gidariaren erosotasuna hobetzeko.
- Ondorioen azterketa: Hiru metodoen bitartez lortu diren emaitzen ulerpena eta metodoen arteko konparaketa emaitzen baliagarritasuna ziurtatzeko.
# **3. Ikerketaren muina**
Off-road ibilgailuaren ikerketa lau fase desberdinetan banatu da, banaka garatuak baina beraien artean menpekoak direnak. Lehenik, txasisaren diseinua egin da CAD eredua lortzeko asmoarekin. Behin CAD eredua edukita hurrengo hiru faseak aurrera eraman dira. Ikerketaren
helburua eredu analitikoa garatzea izan denez, simulazioak eta froga esperimentalak egin aurretik eredu analitikoa garatu da, hori bigarren fasea izanik. Hirugarren eta laugarren faseak Elementu Finitoen bidezko Analisia (EFA) eta metodo esperimentala izan dira. EFM metodoan lehen fasean lortu den CAD eredua erabili da simulazioak egiteko.
### **3.1 Txasisaren diseinua**
Txasisaren diseinua CAD ereduaren sorreran oinarritu da. Txasisa fisikoki dagoenez CAD eredua lortu ahal izateko alderantzizko ingeniaritza prozesu bat egin da. Alderantzizko ingeniaritza prozesua txasisaren konponente guztien banaketarekin hasi da, elementu bakoitzaren erregistro bat eginez aurrerago arazorik gabe berriz muntatzeko. Banaketa egin ondoren hiru konponente desberdin lortu dira:
- Txasis nagusia: Konponentearen funtzioa ibilgailuari zurruntasun estrukturala ematea da. Txasis nagusiaren bitartez ibilgailuaren konponente guztiak lotzen dira, horren bizkarrezurra delarik. Geometriari erreparatuz, aluminiozko hodiz eraikita dago.
- Atzeko esekitze baskulagarria: Elementuak bi funtzio nagusi ditu. Bata txasis nagusia atzeko gurpil multzoarekin batzea eta bestea motelgailuaren ibilbidea eta jarduketa ahalbidetzea da. Haren konfigurazioa beso bikoitzeko baskulagarri batena da.
- Aurreko esekitze besoak: Atzeko baskulagarriaren funtzio bera betetzen dute, baina konfigurazio desberdin batekin txasis nagusia aurreko gurpil gidariekin lotu behar delako. Gurpilak txasisaren alboetan kokatuta daude horrela ibilgailuaren egonkortasuna ziurtatuz. Motelgailuen ibilbidea ahalbidetzen dute ere. Esekitze besoen konfigurazioa paralelogramo deformagarriez osatuta dago.
Behin aipatutako hiru elementuak identifikatu eta banandu direnean neurriak hartu dira eta elementu desberdinak akotatu dira. Balio horiek finkatu direnean konponente bakoitzaren CAD eredu independentea burutzen hasi da, CAD modelaketa hain zuzen ere. Ikerketan CAD modelaketa Siemens etxeko NX programaren bitartez egin da.
Konponente bakoitzaren modelaketa prozesua hurrengo fasetan banandu daiteke:
- 1) Kotak krokis batera garraiatzea: Krokis bat burutzen da neurriak konponente bakoitzaren geometrian jarri ahal izateko. Marrazkien kalitatea ez da zertan oso altua izan behar, helburua begirada azkar batean neurrien ulerpena erraztea delako.
- 2) Krokisaren ulerpena eta CAD eredua sortzea: Krokisa eginda dagoenean CAD eredua sortzen da NX programaren bitartez.
- 3) 3D ereduaren eta benetako konponentearen arteko konparaketa: CAD eredua bukatuta dagoenean fisikoki dagoen modeloarekin konparatzen da. Ikerketarako CAD eredua elementu finituen bidezko analisia egiteko erabiliko denez eta ez denez fabrikatuko, akats maila bat onartzen da. Geometria eta masa antzekoa gordetzen badu nahikoa izango da.
- 4) Ereduaren klasifikazioa: Nahiz eta akats-maila bat onartu, ereduan gehiegizko desberdintasuna egotea eta konponenteak ondo irudikatuak ez egotea gertatu daiteke. Hori gertatzen bada prozesua berriz hasi beharko da. Prozesua iteratiboa da lortutako eredua onargarria izan arte.
Bukatzeko, konponenteen CAD eredua eginda eta onartua dagoenean konponente guztiak lotuko dira, benetako txasisaren geometria lortuz (ikusi 2.Irudia).
#### **2. Irudia. Ezk.) Txasisaren benetako eredua. Esk.) Txasisaren CAD geometria**


Behin geometria guztiz osatu denean, NX programak errealitatean txasisa eraikitzeko erabili den materiala ezartzea ahalbidetu du. Aurrerago garatu den eredu analitikorako behar izan diren hainbat parametro lortuz. 3.Irudian agertzen diren parametroak erabilgarriak izan dira:
#### **3. Irudia. NX programak emandako parametroak**

### **3.2 Analisi modal analitikoa**
Analisi modal analitikoari erreparatuz, eredu matematiko teorikoaren garapenerako txasisaren egituraren diskretizazioa egin da. 4.Irudian ikus daiteke erabili den eredu diskretua:
# **4. Irudia. Eredu diskretua**

Diskretizazioa garatzean kontuan hartu da ibilgailuak hiru ardatz kartesiarretan desplazamendua duela, beraz, sei askatasun graduko sistema bat da. Eredu diskretutik abiatuz eredu matematikoa garatzen has daiteke. Ibilgailuaren 6 askatasun graduak, hiru ardatz kartesiarrak eta bakoitzaren errotazio ardatzak, kontuan hartuz hurrengo mugimenduaren ekuazioak lortu dira:
$$(1.) \ m\ddot{X} + 3k_x X - 3k_x a_z \beta + k_x (2a_{y_1} - a_{y_3}) \gamma = \emptyset$$
$$(2.) I_x \stackrel{\sim}{\approx} + 3k_y a_z Y + k_z (2a_{y_1} - a_{y_3}) Z + (3k_y a_z^2 + k_z (2a_{y_1}^2 + a_{y_3}^2)) \stackrel{\sim}{=} \emptyset$$
$$(3.) \ m\ddot{Y} + 3k_yY + 3k_ya_z \ll \emptyset$$
$$(4.) I_Y \ddot{\beta} - 3k_x a_z X + (3k_x a_z^2 + 2k_z a_x^2)\beta + k_X a_z (2a_{y_1} - a_{y_3})\gamma = \emptyset$$
(5.)
$$m\ddot{Z} + 3k_z Z + k_z (2a_{y_1} - a_{y_3}) \propto = \emptyset$$
(6.)
$$I\ddot{\gamma} - k_x (2a_{y_1} - a_{y_3})X + k_x (2a_{y_1} - a_{y_3})a_z\beta + k_x (2a_{y_1}^2 + a_{y_3}^2)\gamma = \emptyset$$
Ekuazioetatik abiatuz bi matrize sortu dira. Alde batetik, masa matrizea sortu da eta bestetik, zurruntasun matrizea, ekuazio diferentzialen konponenteak osatuko dutenak (6.Irudia).
### **6. Irudia. Masa eta zurruntasun matrizeak**
$$[\mathbf{M}] = \begin{pmatrix} m & 0 & 0 & 0 & 0 & 0 \\ 0 & m & 0 & 0 & 0 & 0 \\ 0 & 0 & m & 0 & 0 & 0 \\ 0 & 0 & 0 & J_x & 0 & 0 \\ 0 & 0 & 0 & 0 & J_y & 0 \\ 0 & 0 & 0 & 0 & 0 & J_z \end{pmatrix}$$
$$[K] = \begin{pmatrix} 3k_x & 0 & 0 & 0 & -3k_xa_z & k_x(2a_{y1} - a_{y3}) \\ 0 & 3k_y & 0 & 3k_ya_z & 0 & 0 \\ 0 & 0 & 3k_z & k_z(2a_{y1} - a_{y3}) & 0 & 0 \\ 0 & 3k_ya_z & k_z(2a_{y1} - a_{y3}) & 3k_ya_z^2 + k_z(2a_{y1}^2 + a_{y3}^2) & 0 & 0 \\ -3k_xa_z & 0 & 0 & 0 & 3k_xa_z^2 + 2k_za_x^2 & k_xa_z(2a_{y1} - a_{y3}) \\ -k_x(2a_{y1} - a_{y3}) & 0 & 0 & 0 & k_xa_z(2a_{y1} - a_{y3}) & k_x(2a_{y1}^2 + a_{y3}^2) \end{pmatrix}$$
Matrizeak izango dira bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak kalkulatzeko erabiliko diren erremintak.
Matrizeen erabilpenerako garrantzitsua da parametro bakoitzaren identifikazioa, 1.taulan adierazten dira:
### **1.Taula. Parametroen azalpena**
| Parametroa | Deskribapena |
|---------------|---------------------------------------------------|
| m | Masa |
| Jx, Jy, Jz | Ardatz bakoitzaren inertzia momentua |
| kx, ky, kz | Ardatz bakoitzaren zurruntasuna |
| α, β, γ | Koordenatu naturalen posizio angeluarra |
| ay1, ay2, ay3 | Masa zentroari dagokion luzetarako desplazamendua |
| az | Masa zentroaren desplazamendu bertikala |
| ax | Masa zentroaren alboko desplazamendua |
### **3.3 Elementu finitoen metodoa**
Elementu finitoen bidezko analisia egiteko MSC Apex programa erabili da. Analisi an lehenago diseinatu den CAD eredua erabili da.
Hasteko, CAD ereduan sareta sortzen da. Saretak egitura geometria jakin bateko zati finituetan banatzen du. Zati bakoitzak egoera jakin baten aurrean izango duen erantzuna banaka aztertzen da. Sareta-tamaina eta saretaren geometria parametro garrantzitsuak dira analisirako (ikusi 2.Taula).
#### **2.Taula. Saretaren ezaugarriak**
| Parametroa | Balioa |
|-------------------------------------|---------|
| Sareta-tamaina | 8 mm |
| Elementuen luzera globalaren ratioa | 0,20 |
| Geometriaren desbiderapen ratioa | 0,10 |
| Barne handipen faktorea | % 10.00 |
| Elementu kopurua | 55337 |
Ondorengo pausua egituraren materiala ezartzea da, oraingo kasuan Al 6082 erreferentziadun aluminioa delarik.
Analisiaren ezaugarriekin bukatzeko, ingurumen baldintzak ezarri behar dira. Aurrerago analisi esperimental bat garatu denez, simulazioan laborategian lortuko diren baldintza antzekoak jarri dira. Esperimentuan txasisa zintzilikatuta egon denez, simulazioan ez da murrizpenik ezarri.
### **3.4 Metodo esperimentala**
Analisi dinamikoarekin bukatzeko bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak esperimentalki lortu dira.
### **3.4.1 Erabilitako hardware-a**
- Datuak lortzeko txartela: Datuak jasotzeko, aztertzeko eta ordenagailura bidaltzeko erabiltzen da.
- Ordenagailua: Txarteletik ailegatzen diren datuak bistaratzeaz arduratzen da. Aurretik instalatutako software baten bidez bibrazioen uhinak grafiko batean irudikatzen dira.
- Kolpekatze mailua: Txasisa eszitatzeko erabiltzen den erreminta. Kolpe batekin aztertu nahi den egitura eszitatzen da aurkezten dituen bibrazioak jasotzeko.
- Azelerometroa: Mailuak eragindako bibrazioak inpultsu elektrikoetan bihurtzeaz arduratzen den erreminta piezoelektrikoa da, geroago ordenagailura bidalt zen diren uhinak, hain zuzen ere.
### **3.4.2 Esperimentuaren exekuzioa**
Entseguak bi era desberdinetan garatu dira:
- Egitura esekiduran: Txasisa lurretik altuera batera eskegi da froga garatzeko orduan ingurumenetik jaso daitezkeen hondar uhinak ahalik eta eragin txikien izateko asmoarekin. Azelerometroa masa zentroan (M.Z.) kokatzen da eta dena prest dagoenean mailuarekin txasisa kolpekatzen da.
- Egitura apar sintetiko ("foam") baten gainean jarrita: Aurretik aipatu diren hondar uhinak xurgatzeko eta txasisetik baztertzeko asmoarekin "foam" izeneko materiala erabiltzen da. Prozedura berdina jarraituz azelerometroa masa zentroan kokatzen da eta mailuarekin txasisa kolpatzen da.
# **4. Erantzunak eta ondorioak**
Behin analisiak bukatuta eta emaitzen fidagarritasuna aztertu aurretik, geometriaren baliagarritasuna ziurtatu behar da. Ziurtapenean garrantzia daukaten parametroak txasisaren luzera, ardatzen arteko distantzia, bitarteko zabalera, masa eta masa zentroaren kokapena dira. CAD ereduaren eta benetako ereduaren parametroen artean konparaketa egin da, 3.Taulan adierazi diren emaitzak lortuz:
#### **3. Taula. Neurrien konparaketa**
| Parametroak | Txasisaren batez | CAD ereduaren | Akats erlatiboa |
|------------------|------------------|---------------|-----------------|
| | besteko balioa | emaitzak | |
| Luzera | 1.630 m | 1.618 m | % 0.007 |
| Ardatzen arteko | 1.489 m | 1.480 m | % 0.006 |
| distantzia | | | |
| Tarteko zabalera | 0.980 m | 0.815 m | % 0.170 |
| Masa | 12.500 kg | 11.680 kg | % 0.066 |
| Masa zentroa | 0.913 m | 0.985 m | % 0.080 |
<sup>3.</sup> Taulan ikusten den moduan, bi ereduen arteko batez besteko errore erlatiboa oso txikia denez, CAD eredua baliagarria izango da elementu finituen bidezko analisia egiteko.
# **4.1 Analisi teorikoa**
Analisi teorikotik 4.Taulan eta 7.Irudian batu diren maiztasun naturalak eta moduen matrizeak lortu dira:
#### **4.Taula. Txasisaren maiztasun naturalak**
| Maiztasun naturalak | | |
|---------------------|-------------|--|
| 0.731964 Hz | 1.508900 Hz | |
| 0.740426 Hz | 1.546490 Hz | |
| 0.743630 Hz | 3.214430 Hz | |
#### **7. Irudia. Moduen matrizea**
$$B = \begin{pmatrix} 1.6679 \times 10^{-16} & 1.2571 \times 10^{-16} & 1.6679 \times 10^{-16} & 1. & 0.0414 & 2.4332 \times 10^{-17} \\ 1. & -1.8568 \times 10^{-15} & 1. & 7.1334 \times 10^{-14} & 4.1235 \times 10^{-17} & 1. \\ 2.0539 \times 10^{-15} & 1. & 2.0539 \times 10^{-15} & -1.5307 \times 10^{-16} & 2.2223 \times 10^{-16} & 0.3883 \\ 1.2150 \times 10^{-19} & -1.9721 \times 10^{-31} & 1.2150 \times 10^{-19} & -7.6539 \times 10^{-17} & 1.2500 \times 10^{-16} & -37.8698 \\ -6.6564 \times 10^{-17} & 2.9476 \times 10^{-21} & -6.6564 \times 10^{-17} & -0.0037 & -0.0039 & -5.2608 \times 10^{-16} \\ 1.7140 \times 10^{-16} & -7.5903 \times 10^{-21} & 1.7140 \times 10^{-16} & 0.9492 & 1. & 3.7274 \times 10^{-15} \end{pmatrix}$$
Lortutako maiztasun naturalei eta moduen matrizeari erreparatuz antzeman daiteke balioak nahiko txikiak direla, gehienak bat baino txikiagoak. Beraz, maiztasun moduak zurrunak direla ondorioztatu da.
### **4.2 Elementu Finitoen bidezko Analisia (EFA) eta Metodo Esperimentala (AME)**
Elementu finitoen bidezko analisian, txasisa egoera libre batean jarrita, lortu diren maiz tasun naturalak 5.Taulan adierazi direnak dira.
# **5. Taula. Maiztasun naturalak EFM metodoarekin lortuta**
| Maiztasunak | | |
|--------------|--------------|--|
| 9.46*10-4 Hz | 2.67*10-3 Hz | |
| 8.05*10-4 Hz | 196 Hz | |
| 1.21*10-3 Hz | 229 Hz | |
| 1.65*10-3 Hz | 312 Hz | |
| 1.94*10-3 Hz | 449 Hz | |
Metodo esperimentalean "foam" materiala erabili den kasuko erantzunak hartu dira, txasisa zintzilik dagoenean lortutako erantzunetan hondar uhinak detektatu direlako. "Foam" erabili
denean ez dira guztiz hondar uhinak saihestu, baina bi erantzun baliagarri lortu dira: 230.62 Hz– etan gailur bat eta 312.56 Hz–etan beste bat.
Bi metodoen erantzunen konparaketa egin ondoren, azkenekoan lortutako bi maiztasun naturalak elementu finitoekin lortutako beste bi maiztasunen antzekoak direla antzeman da, 6.Taulan ikus daitekeen moduan:
**6.Taula. Bi metodoen erantzunen arteko konparaketa**
| EFM metodoaren bitartez | AME metodoaren bitartez | Akats erlatiboa |
|-------------------------|-------------------------|-----------------|
| maiztasunak | lortutako maiztasunak | |
| 229 Hz | 230.62 Hz | % 0.0071 |
| 312 Hz | 312.56 Hz | % 0.0018 |
6. taulan ikusten den bezala erantzunen arteko akats erlatiboa oso txikia denez, erantzun baliagarriak lortu dira. Emaitza erabilgarri gehiago ez lortzearen arrazoia metodo esperimentalean erreminten zehaztasun eza eta laborategiko hondar uhinak izan daitezke.
# **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Artikuluan aipatzen den ikerketak etorkizunari begira bideak ireki ditu. Proiektua ez da oraindik bukatu, ezta ibilgailuaren diseinua ere. Ibilgailuak hiru gurpil eduki ordez lau gurpileko ibilgailu batean bihurtu nahi da. Gainera, ibilgailuaren diseinua eskatu duen erakundearen nahiei erreparatuz ibilgailuaren segurtasuna hobetu behar da, txasisetik hasita ibilgailuaren osagai guztiak egokituz.
Etorkizunean fabrikatuko diren prototipoei analisi berdina egingo zaie, oraingo prototipoan ezarri diren eredu matematikoak eta analisi metodoak erabiliz.
# **6. Erreferentziak**
Popp K., Schiehlen W. (2010). *Ground Vehicle Dynamics*. (1 ed.). Springer Berlin Heidelberg. DOI: 10.1007/978-3-540-68553-1.
Harris C.M., Piersol A.G. (5 ed.). (2002). *Harris' shock and vibration handbook* (5 ed.). Mcgraw-hill.
Erviti L.M., Giménez J.G., Alonso A. (2017). Error analysis of the application of combined subspace identification to the modal analysis of railway vehicles. *Journal of Sound and [Vibration](https://www.sciencedirect.com/journal/journal-of-sound-and-vibration)*, 407, 144-169. DOI: 10.1016/j.jsv.2017.06.038
AU S.K. (2017). *Operational Modal Analysis*. (1 ed.). Springer Singapore. DOI: 10.1007/978-981-10- 4118-1.
Dressel A., Sadauckas J. (2020). Characterization and Modelling of Various Sized Mountain Bike Tires and the Effects of Tire Tread Knobs and Inflation Pressure. *Applied Sciences*, 10 (9), 3156. DOI: 10.3390/app10093156.
# **7. Eskerrak eta oharrak**
Lehenik, eskerrak eman nahi zaizkio Pablo Barroso-ri, lanaren gapenaz arduratu delako eta ikerketa aurrera atera izanaren merezimendua duelako.
Bigarrenik, Igor Ansoategui-ri ikerketaren zuzendari bezala, jarraitu den bidea ezarri duelako.
Hirugarrenik, Caminus erakundeari eta beraiekin batera Vital Fundazioari. Proiektuaren sorrera bultzatu izanagatik, proiektuan konfiantza jartzeagatik eta diru laguntzagatik.
Azkenik, K-minus unibertsitatearen taldeari, proiektuan jarri duten gogoagatik. Hasieran ezinezkoa zirudien idea bat errealitatera eramatea lortu duelako. |
aldizkariak.v1-7-275 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 31 _1999_2",
"issue": "Zk. 31 _1999_",
"year": "1999",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Ná-De-Ná**
## **Joseba Lakarra EHUko irakaslea**
Alfontso Martinez Lizarduikoak argitara emandako Euskal zibilizazioa (Gure Herriaren sustraien bila) liburua hizkuntzalaritzaren ikuspegitik iruzkintzeko eskatu zion aldizkariak artikulu honen egileari. Liburu aipamenaren egitura izan arren hala neurriak nola edukiak artikulu gisa argitaratzea ekarri dute, zenbait ikerketa alorren egoerari buruzko gogoeta xehea eskaintzen baita: hizkuntzen historia eta historiaurrea —bereziki euskararena—, hizkuntzalaritza historikoa eta metodo konparatua, hizkuntz familiak, Na-dene familia eta euskararen kokapena hizkuntz familien artean...
The journal editors asked the author of the present paper to write a review for the book Euskal Zibilizazioa (Gure Herriaren sustraien bila) [Basque Civilization –In Search of Our Roots] by Alfontso Martinez Lizarduikoa. Nevertheless it was decided to publish the requested review as an article due to its length and contents even though it follows the structure of a book review. Lakarra provides a thorough reflection on several areas of linguistic research: language history and pre-history –with particular attention to Basque–, historical linguistics and the comparative method, language families, the Na-dene family and the situation of Basque amongst the world's language families.
So my main point is this: to be responsible historical linguists, we will sometimes have to say that we don't know and can't guess what happened in some particular historical situation. My subtext is that it is a mistake to believe (as a considerable number of historical linguists apparently do) that a weaklysupported explanation is always better than no explanation at all (Thomason 1993: 485-486).
El número de personas que combinan el rigor intelectual con una dosis, por mínima que sea de radicalismo político es despreciable. Lo cual, en un país que tiene a Georges Bush de presidente y a Danforth Quayle esperando turno para 1996, no es divertido que digamos (Alan Ryan apud Sokal & Bricmont 1999: 293).1
**1.1.** Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak (1998- 6-26) emandako onespena eta guzti argitaratu zen iaz —eta dagoeneko hirugarreneko ateraldian omen da— gure artean gutxik bezalako oihartzuna erdietsi duen liburu hau.2 163 orrialdetan, hogeita hamazortzi lerro orrialdeko eta hirurogeita hamar bat hizki lerroko, balirudike zer irakur badukeela horretara emanak; haatik, ukitzen dituen arazo arazotsuek sor lezaketen nekea arintzeko edo, hainbat orrialdetan mapa, fotografia, marrazki eta beste dator bertan.3
Liburuaren egitura orokorra ondokoa litzateke:
1. Euskara eta euskaldunak mitologiaren laino artean (9): "Euskara eta euskaldunak, ikergai zientifiko" (9), "Azterketa analitikoa ala azterketa sintetikoa?" (11), "Bertako ikerkuntza historikoaren alde" (12), "Besteri ere, esker onez" (14).
Eman diren zifron arabera, 63 bat orrialdetan figura, dibujo, fotografia, taula eta beste ditugu, ia guztiaren % 40a osatzen dutelarik. Gehienak ez dira egileak berak sortuak ez landuak eta ez bide da sobera arduratu beharrezko izan zitekeen moldaketa txikiren bat —hizkuntzazkoa, epigrafe urriak euskaratuaz, demagun— egiten ere. Ondorio bezala, hor dira jatorri diferente, eta usu aitortugabeko erdara garbietan Euskal Herriari edo atzerriko nahiz mundu osoko kontuei dagozkien mapak (18. or., 20-21. or., 54. or., 55. or., 74. or., etab.), 78.eko letra beltz itsusiak ahantzi gabe.
<sup>1.</sup> Sokal eta Bricmont-ek honela jarraitzen dute: «Cuatro años más tarde, con Bill Clinton instalado como nuestro presidente supuestamente "progresista" y Newt Gingrich preparándose ya para el nuevo milenio, la situación sigue siendo poco divertida». Bidenabar, hori da liburuko azken ahapaldia.
<sup>2.</sup> Alfontso Martinez Lizarduikoa, Euskal zibilizazioa (Gure Herriaren sustraien bila), Gaiak Argitaldaria, Donostia (= AM).
<sup>3.</sup> Horrelakoak dira 8.ean, 10.ean, 13.ean, 14.ean, 16.ean, 18.ean, 20-21.etan [osorik], 22.ean, 23.ean, 25.ean, 26.ean, 28.ean, 29.ean, 30.ean, 31.ean —70.ean errepikatua—, 33.ean [osorik], 34.ean, 36.ean [osorik], 38.ean, 39.ean, 40.ean [erdia], 41.ean, 42.ean, 43.ean [erdia], 48.ean, 49.ean, 52.ean, [osorik], 54.ean, 55.ean, 56.ean, 57.ean, 59.ean [osorik], 63.ean [erdia], 64.ean [erdia], 66.ean [osorik], 68.ean [osorik], 70.ean [erdia] —31.ean lehenago emana—, 72.ean [ia osorik], 73.ean [erdia], 74.ean [erdia], 77.ean, 78.ean [erdia], 80.ean, 81.ean, 82.ean, 83.ean [ia erdia], 84.ean, 86.ean [erdia], 88.ean, 90.ean [erdia], 92.ean [erdia], 93.ean [erdia], 94.ean [ia osoa], 95.ean [ia erdia], 96.ean [ia osoa], 100.ean [erdia], 102.ean [ia erdia], 103.ean [ia erdia], 104.ean [ia erdia], 105.ean, 108.ean [ia erdia], 109.ean [ia erdia], 112.ean [osorik], 118.ean [erdia], 121.ean [ia erdia], 124.ean [ia erdia], 126.ean, 128.ean [erdia], 130.ean [erdia], 131.ean [erdia], 133.ean [osoa], 136.ean [osoa], 139.ean [ia erdia], 142.ean [ia osoa], 144.ean [erdia], 146.ean [erdia], 148.ean [erdia], 149.ean [ia erdia], 152.ean, 154.ean [erdia], 155.ean [erdia]; 157.a ia erdi txuria eta 158.a erabat.
- 2. Euskaldunen aberria: euskal-akitaniar gunea (17): "Euskara" (17), "Nondik datorkigu euskara" (18), "Gizakiaren jatorria (hominizazioa)" (24), "Cro-Magnon gizakiaren aberria" (26), "Informazio kulturalik eman al diezaguke genetikak?" (28), "Europaren disekzio genetikoa" (29), "Euskal-Akitaniar gunea" (32).
- 3. Arkeologia, hizkuntzalaritza eta genetika, euskal zibilizazioaren bila (I) (35): "Nola bizi eta garatu zen euskal-akitaniar gizadia" (35), "Lotura iberiar- -afrikarra" (38), "Euskal-akitaniar gunea: migrazioen abiagune ala bideburu?" (43), "Paleoantropologia eta Cromagnonen banakuntza" (44), "Euskararen ahaideak" (45), "Akitaniera eta iberiarekiko lotura" (47), "Izan al zen behin euskara-akitanieraren hizkuntz hedapenik?" (49).
- 4. Arkeologia, hizkuntzalaritza eta genetika, euskal zibilizazioaren bila (II) (53): "Euskara-kaukasiera, desagerturiko kontinentearen hondakin biziak" (53), "Euskara eta berbere hizkuntzak senide?" (56), "Krutwig eta guantxeak" (58), "Zer gertatu zen Europan paleolitoaren azken uneetan?" (61), "Genetika, arkeologiaren eta hizkuntzalaritzaren laguntzaile" (64).
- 5. Europar neolitoaren originaltasuna: Antzinako Europa (67): "Epipaleolitoa Europan. Inbasio neolitikoak" (67), "Indoeuropar inbasioen zantzu genetikoak" (69), "Indoeuropar hizkuntzen berreraikuntzak ez garamatza Europara, Asiara baizik" (71), "Biziraun zuten Europako hizkuntza ez-indoeuropar bakanak" (73), "Neolitiko europarraren berezko saiakuntza: Antzinako Europa" (76), "Antzinako Europaren suntsiketa" (79), "Antzinako Europaren azken zibilizazioa: Kreta eta Kikladeak" (81), "Minostar unibertso kulturala eta euskaldunak" (84).
- 6. Euskal Herria eta Antzinako Europaren kolapsoa: grekoen eta zelten inbasioak (87): "Greziaren sorrera" (87), "Greziako mitologiaren alderanzketa sinbolikoa" (89), "Europako kolonizazioa" (91), "Europako jatorrizko biztanleria" (95), "Euskal neolitoa" (98), "Euskal-akitaniar munduaren krisi handia: iberiar eta zelten inbasioak" (101), "Zeltak eta euskaldunak: bi zibilizazioen ukimena" (104).
- 7. Euskal Herria eta Erromako inperialismoa (107): "Euskal Herria, erromatarrak iristean" (107), "Erromatarrak Euskal Herrian: gorabehera militarrak" (110), "Menperatze ekonomiko eta kulturala (115), "Hiriak eta galtzadak: asimilazio-bidean barrena, estrategia urbanistikoa" (117), "Kristautasuna Euskal Herrian barrena" (119), "Teknologia berriak eta ohituren erromanizazioa" (122), "Erromanizazioa eta euskararen hilzoria" (123).
- 8. Iraganalditik etorkizunera: Euskal Herria bere berezko baloreen bila (I) (125): "Euskal Herria bere berezko baloreen bila: substratuen integrazioa eta integrazio dialektikoa" (125), "Euskal zibilizazioa eta europar inkontzientea" (127), "Lehenengo egitura ikustezina: euskal hirien sarea paleolitikoan jadanik?" (129), "Bigarren egitura ikustezina: hizkuntza, lurralde" (132), "Hirugarren egitura ikustezina: tenplurik eta jainkorik gabeko erlijioa" (135), "Laugarren egitura ikustezina: mitoen liburu sakratua" (137), "Tartalo-Polifemo: grekoa ala euskalduna?" (140).
9. Iraganalditik etorkizunera: Euskal Herria bere berezko baloreen bila (II) (143): "Familia, demokrazia, emakumea (143), "Auzolana: igualitarismo primitiboaren aztarna, apika?" (145), "Dionisioren munduan: jaia eta kirolak" (147), "Euskal Herria, herri indigena" (151), "Euskal Zibilizazioa: errealitate ala lan-hipotesia?" (153).
[10]. Bibliografia 159-163.
**1.2.** Irakurlea egilearen abiapuntuaz hobeki jabe dadin in extenso aipatuko dut 153-154. orrialdeetan (liburuaren eta lanaren akaburantz) "Euskal Zibilizazioa: errealitate ala lan-hipotesia?" ataleko lehen ahapaldian ezarria:
Liburu honen funtsa den ikerlanean duela hiru urte hasi nintzelarik, intuizio eta datu lotugaberen bat besterik ez nuen izan abiapuntu. Denbora pasa ahala, bilaketa (ia detektibeskoak, landu behar izan nuen material gehientsua katalogatu gaberik zegoela kontuan izanda) ugariren ondotik, hasierako intuizioan ongi egokitzen ziren piezak aurkitu izan nituen. Puzzle-zaleek ongi ulertuko didatenez, azken urte honetako ikerkuntza askoz azkarrago bilakatu da piezak egunean baino egunean zehazkiago egokitzen zirelako elkarrekin eta horrek, hasierako ideia lauso hura geroz eta errealago bilakatzen ari zela adierazten zigun, eta gauzak honela izateak, bere aldetik, piezak errazago eta garbiago egokitzea zekarren, etab., etab. Azkenean, Euskal Zibilizazio handiaz, euskaraz eta gure herriaz irakurleari eskaintzen diodan ikuspegi sintetiko eta orokorrari original, ezezagun eta harrigarria deritzot.
AM-k bere liburuaren azken helburutzat dituenak eta aldarrikapen nagusiak (156-157. orr.) ezarriko ditut segidan:
Duela ia hogeita hamar urte gure herriak nozitzen duen impasse-tik irten ahal gaitezen, euskaldun intelektualen hurrengo belaunaldiak jorratu beharko dituen ikerketa berrien norabidea zein izan litekeen adierazi besterik ez du egin nahi zirriborro azkar xehe honek.4
Gaizki interpretaturik ez izateko hemen ere ondokoa aldarrikatzen dut: Euskal Zibilizazioari buruzko hipotesiarekin eta honek, herri garen aldetik, jasaten duen minorizazioaren aurkako borrokari eskain diezazkiokeen argudioak gorabehera, ez dut hemen beste inperialismo kulturalik erreibindikatzeko asmorik, ezta hurrik eman ere.5
<sup>4. &</sup>quot;Etxerako lanak" ere jartzen zaizkigu hainbat ikersailetako partaideoi: pintura eta arte eramangarriaren azterketa eta datazioa, Levante eta Afrikakoekin duten edo izan dezaketen lotura aztertzeko, datu horiek Iberiar Penintsulako eta ipar Afrikako paleoantropologiarekin koerlazionatuaz, euskararen ahaideei buruzko ikerketa osoagoak egin beharko lirateke, gureak eta berber hizkuntzek izan dituzten harremanetan sakonduz eta Iberiar Penintsulan toponimiari buruzko ikerketa sakonzehatzak eginez, gure arbasoek seguru aski Afrikaraino joateko erabili zituzten komunikabideak aurkitzeko, populazioen genetikak eskualde osoko azterketa sistematikoa egin beharko luke... Eta Europa mailan antzera: «Paleoantropologia, genetika eta hizkuntzalaritza xehekapenez aplikatu beharko dira gurearekin aldez edo moldez erlazionaturik omen dauden herrietan. Piktoen, etruriarren, Alpeetako herrien, bretoien, korsikarren, kretarren eta antzeko herrien sustraiak ikertzea arrunt interesgarria litzaiguke. Europari dagokionez, gainera, aurreko hirurei mitologia konparatua erantsi behar zaio, baina ez indoeuroparrek euskal mitologiari egin omen dituzten (sic) maileguak abiagune harturik, alderantzizko norabidean baizik, jatorri aurreindoeuroparreko mitologiatik hasita, alegia. Azterlan hauek osatu beharko lirateke Antzinako Europari —kultura zikladiarrari, zehazkiago— buruzko berarizko ikerketa batekin. Eta, nola ez, Kaukasoko kulturari buruzkoarekin». Ez naiz seguru AM-ren itxaropenak bete ahalko ditugun.
<sup>5.</sup> Excusatio honek ba ote Krutwigen hurrengo pasartearen oihartzunen bat?: «Por su parte, las teorías indoeuropeizantes (que entre los alemanes se llaman consecuentemente "indogermanisch")
Baina gurea bezain iraganaldi urrun eta lausoan —gertu eta bizian, aldi berean oinarrituriko erreibindikazioak eta era guztietako inperialismo kulturalak arbuiatzen ditudan bezainbesteko indarrez, edozein herriri —gureari bereziki— bere lehenaldia ahalik eta zorroztasun zientifikorik handienaz ezagu-tzeko zor zaion eskubidea ere erreibindikatzen dut. Hortik abiaturik, herri horrek bere izaeraren bereizgarriak onartzeko eskubidea izango du eta horienganako errespetua erakutsi beharko du bere burua demokratatzat jo nahi duen edonork. Bereizgarri horiek, gainera, beste erronka batzuei aurre egiteko baliabide izango ditu bere iraganaldiaz kontzientzia duen herriak, bere etorkizuna ulertu eta antolatzeko aukerarik hoberena eskaintzen diotelako.
Bere egitekoak betetzeko arkeologia, antropologia, genetika, mitologia eta beste hainbat ezagutzarekin osatu nahi izan du AM-k errumes dakusan hizkuntzalaritza historikoa:
Euskara milurteko askotan zehar hausturarik gabe lurralde berean dirauen giza talde bati atxikita egoteari esker, hizkuntz ikerkuntzak besoak zabaldu eta mugak gaindi ditzake, giza talde hori aztertzen duten bestelako zientzia alorrek eskainitako informazioaren bitartez; horrela bakarrik sartu ahal izango da hizkuntzalaria hain nekezak dituen garai primitibo horietan. Informazioari dagokionez, azken bi hamarkada hauetan, populazioen genetika, arkeologia eta paleoantropologiaren bidez oso informazio baliotsuak erdietsi dira6 eta, hauei esker, historia osoan lehenengo aldiz, euskaldunen unibertso primitiboa izan zitekeenaz halako puzzle koherentea eratu da. Horren kontakizuna ezin liluragarriagoa da, eta horixe da liburu honetan azaldu nahi dudana, hain zuzen (11).
**1.3.** Zorigaitzez, iruzkintzaile honen gaitasunetik at dira, ez dut zer frogaturik, jakintza horiek eta baita politologiaz7 nahiz herrigintzaz liburuxkan aurki litezkeenak oro ere. Aldiz, hizkuntzari buruzkoez zerbait esan nezakeela begitandurik, agian oker, horiek baino ez ditut ukituko ondoko lerroetan sakontasunen batekin.8 Ez deritzot erabat itsuturik nagoenik, bestalde, uste dudalarik alderdi hau dela Euskal Zibilizazioaren eta Euskal Herriaren iraganari buruzko edozein eraikuntzaren oinarri eta giltza:
tienen por base demostrar que del norte del (sic) Alemania partieron todas las emigraciones "que llevaban igualmente la cultura nórdica". En la práctica, en cambio, se demuestra que son justamente los pueblos germánicos los menos indoeuropeos de todos [...] y que la patria original de los indoeuropeos no se encontraba en el Norte de Alemania, por lo tanto que los hombres de raza nórdica, originariamente, no son indoeuropeos, sino "alógenos indoeuropeizados" [...] Frente a estas teorías imperialístico-científicas...» (1978: 86-87).
<sup>6.</sup> Baina atzerrian, ez Euskal Herrian!; ikus lan honen azken atalean.
<sup>7.</sup> Ezaguna da Chomskyk Mitsou Ronati eta besteri kontatua: matematiketan autodidakta izan arren eta alorra zientzia "gogorra" aspaldidanik, matematikarien biltzarretan inoiz paperik ez omen diote eskatu eta bai arretaz entzun berritzat edota interesgarritzat esateko zuena; politologoek, aldiz, beti isilarazi nahi izan dute eta gogoko ez zuten zerbait zioenean beharrezko begitantzen zitzaien beren alor zientziatik urrunekon zituen ikasketen agiriak eskatzea.
<sup>8.</sup> Jurgi Kintanak Egunkaria-n (1998-azaroak 17) AM-en eraikuntzaren beste alderdi horietako zenbaitez —arkeologiaz bereziki— kritika gogor bezain zuzenak egin zituen, nik bide horretatik berriz ibili beharrik ez dudalarik; hizkuntzalaritzaz bertan esaten dituenak ere oso egokiak dira, Mallory-ren 1994ko liburuaz eta Gimbutasen indoeuroparren aitzinaberriaz Kitsonek (1997) kritikaren bat edo beste eginagatik (cf. 54. oh.ean). Ostiela aldizkarian (cf. "Euskal imajinario indigenaren asmakuntza (I)", 14. zb., 30-31) egindako ideologia abertzalearen historiarekin eta horren barnean AM-i emandako kokagunearekin ere bat etor gintezkeela deritzot; alabaina guzti honek zerikusi txikia du ene lanaren gunearekin.
Estornes-ek egokiro adierazten zuen bezala, arraza eta herri diren aldetik euskaldunok —kopuruz, lagun gutxi baikara— oharkabe pasatuko ginatekeen eta inguruko herriek beren aldakin gisa joko gintuzketen, hizkuntzari esker izan ez balitz. Hizkuntzalariek aurrean duten buruhauste hori, Menéndez Pidal-en iritziz. «Lurralde horretan iraun duen dokumentu historikorik ohoragarriena da, egungo klima eta aldi geologikoa baino lehenagokoa, agian» (9. orr.; Estornesena 1980-81: III, 203an dator eta hurrengo orrialdean Pidal-en aipua, hor ere jatorri zuzenik gabe).9
**2.** Iruzkina itxuraz atzekoz aurrera, akabutik hasirik, bibliografiatik, hain zuzen, hor aurki dezakeguna ez da «oinarri zientifiko estriktoen gainean»10 eraikitako pentsamendua edo liburua dela baieztatzeko arrazoirik emateko modukoa: letra larrian eta zabal-zabal, txuriune handiekin, bertan zer bildu handirik ez dela dirudi. Sarrera gehienak liburuak dira, zaharrak eta txarrak (aspaldi gaindituak, alegia) asko, eta —larriago dena— aldizkari (berezitutako) artikulurik ez delarik; badaezpada ere, Muy Interesante, Saioak, Mundo Científico, Investigación y Ciencia eta antzekoak ez dira inoiz, inon, inola eta ezertarako zeinnahi ofiziotako inork bere jardunean (denbora-pasa, bai, agian, nork bere etika eta estetikaren arabera) darabiltzan —irakurtzeko zein bertan argitaratzeko aldizkariak. Ez da hor, aldiz, Language, Transactions of Philological Society, International Journal of American Linguistics, Diachronica, Journal of Indo-European Studies, Oceanic Linguistics, Aion, Anthropological Linguistics, Bulletin de la Société de Linguistique de Paris, Journal of Chinese Linguistics, Central Asiatic Journal, Revue d'Etudes Georgiennes et Caucasiques, International Journal of Dravidian Linguistics, American Anthropologist, Current Anthropology, Antiquity eta beste hainbat eta hainbaten arrastorik...; txaubinismorik ez agertzearren, agian, ezta ASJU, Euskera, FLV, Lapurdum ez besteren aipuruk. Alabaina, horietan eta egileak aipatzen edo ezagutzen ez dituen beste hainbat liburu eta era ezberdinetako bildumatan11 gauzatu da —berezilarien artean beheraka ote doan nago— hizkuntzalaritza eta beste zenbait jakintzaren (bereziki arkeologia eta genetikaren) arteko elkarlanean mundu osoko azken milaka urtetako iraganaren berreraiketa saio zenbaiten inguruko eztabaida.
Guztira 39 bibliografia-sarrera dira aurkitu ditudanak AM-ren zerrendan; ezin esan asko ez aski denik aipatu ikerketa eta eztabaidaren tamaina gogoan izanik; usu hizkuntzalari eta filologoen artean dozena bat edo dozena t'erdi orrialdetako
<sup>9.</sup> Hortik atera litekeen ondorioak De Hozek indoeuropar hizkuntzez esandakotik aski hurbil behar lukeela dirudi: «Indoeuropeización significa ante todo adquisición de una lengua indoeuropea, se trata por lo tanto de un proceso lingüístico y que debe ser estudiado en primer lugar a través de la lingüística» (1999b: 4; cf. hemen 33. oh.) nahiz eta, ondoren, «tema de estudio claramente sociolingüístico e implica inevitablemente la consideración de las relaciones que existen entre lengua y hablantes» ere gehitu. Cf. 52. oharrari dagokion testuko aipuan Gorrochateguik Renfrewz esanak.
<sup>10.</sup> Cf. «(...) autoreek [hemen aztergai izango dugun Martínez Lizarduikoaren liburuaz landa J. Naberanen Sugearen iraultza du aipagai] duda izpirik ez dute uzten, oinarri zientifiko estriktoen gainean nahi dutela beren gogoeta garatu. Berak ez antropologoak, linguistak edo genetistak dira, baina hori direnen ikerketa berrienetan oinarritzen dira. Egiten dutena da, horien ekarpenak eskuan dituztela, gure iragana birgogoetatu —eta, zeharka, oraina jorratu, alternatiba errotik berri baten bila—» (J. Azurmendi (Filosofoa), "Euskal zibilizazioa: sugearen iraultza", Egunkaria 1999ko apirilak 13, 5. orr.).
<sup>11.</sup> Ohar orokor bezala, AM-k —irakurleei eta iruzkintzaile honi gauzak erraztearren edo— ez du bere iturrietako orrialde eta erreferentzia zehatzik ematen, ezta hitzez hitzeko aipurik ere gehienetan, nahiz eta inoiz komatxoak eta letra etzana erabili.
lantxo batean edota edozein artikulu nahiz oharretan ikus ditzakezu horrenbeste.12 Alabaina, AM-k salatu duen12b lankideon «ezerezi buruz dena jakin» nahi izateko grinaren ondorio izan bide liteke... Aldiz, Arnold-en liburua (El misterio vasco desvelado) edo Oteizaren edozer gauza idatzizko bertan aurkitzea oso bitxi egin dakizkioke norbaiti, okaztagarri begitantzen ez zaizkion bitartean, jakina.13 Swadesh-en artikulua (edo liburua, aipatzeko modu orokorragatik ez da garbi jakiteko modurik) ez da egilearen ezagunena eta testuinguru honetan bazen anitz aipagarririk —Estornés AM-ren iturriak ezagutzen zuen bat edo beste—, Beringeko bi aldeen hizkuntz loturez (Swadesh 1962) edota bestelakoez, glotokronologiaren oinarriei buruzkokoak ahazteke. Halere, euri asko egin du geroztik eta Berman (1992), Bright (1984), Campbell (1988, 1997 eta beste hainbat), Campbell & Mithun (1979a, b), Chafe (1959), De Meo (1992), Goddard (1990 eta beste anitz), Hamp (1987), Kimball 1992), Krauss (1979), Mithun-en ugari, Munro (1994), Newman (1991), Nichols (1990), Poser (1992), Rankin (1992), Rodrigues & Dietrich (1995), etab. —Mary Haasen guztiak tartean, jakina— nahita nahiezko ditu Ipar-Ameriketako antzinako hizkuntz egoerari buruzko edozein lanek —edota han ikasi ustekoak beste alor batera hedatu nahi dituenak—, are edozein saiok, eta ezin Ruhlen-en sasi-oihartzunetan fidatu. Euskal alorretik atera gabe, Trasken The History of Basque (1997) agian beranduegi argitara zitekeenez AM-ek eskuragarri izateko, baziren egile beraren "Basque: the search for relatives", "Origins and relatives of the Basque language: Review of the evidence" eta "Basque and Dene-Caucasian: A critique from the Basque side", non AM-ek premiazko izan zitzakeen teoria, datu, hipotesi eta argudio guztien azterketa pareka ezina eriden zezakeen.
Bestalde, ez Ameriketako ez Eurasiako, ez Afrikako ez Ozeaniako, ezta Euskal Herriko hizkuntz histori(aurre)aren inguruko arazo korapilatsu zein errazenak aska litezke teoria orokorr(ar)en berriren bat izan gabe: Bynon (1977), Campbell (1998), Crowley (1992), Haas (1969), Hock (1986), Hock & Joseph (1996) eta Trask (1996) eskuliburu eskuragarri eta argiak dira —argiegiak aukeran?— hizkuntzalaritza historikoan metodo konparatuaz aritzean, haren muga eta botereaz, jokoaren arauez azken finean, zer ulertzen den jakin nahia edo beharra duenarentzat.
Azkenik, AM-k uste duenaren aurka, Greenberg eta bere zabaltzaile edo bozeramaile Ruhlenen metodologiak eta ondorioak ez direnez inondik inora alorrean nagusi, goraipatu, estimatu ez onartuak, konpli zen Baldi (1990, osorik), Campbell (1988), Matisoff (1990), McMahon & McMahon (1995), Morpurgo-Davies (1988),
<sup>12.</sup> Beharbada, hau umekeria edo txikikeriaren bat izan liteke baina... agertzen diren guztiak irakurriak ote? Greenbergen Indo-European and its closest relatives, azken dozena bat urtean argitaratzeko iragarria ere bai? Mitxelenaren Sobre historia de la lengua vasca ere bai nahiz eta haren emaitzak ez eztabaidatu eta haren metodologi hatsarrietarik ezer gutxi ikasi? Ez dakit —testukritikan aritua naizen aldetik susmoren bat badut ere— zer dela eta «Martinet "L'euskaro-caucasien..."» datorren Mitxelenarenaren ondotik AM-ren bibliografian; ez da zer esan beharrik azken artikulu hau Lengua e historia-n (ikus akabuko ene bibliografian) bildua izan zela eta han edozeinek erraxkiago aurki eta irakur lezakeela.
<sup>12</sup>b. Cf. AM 11-12. or. eta hemen 121. oharrari dagokion testuko aipua.
<sup>13.</sup> Damurik ez du egile horren «El no se qué de nuestro indoeuropeo»-ren aipurik ez iruzkinik.
Nichols (1996), Poser & Campbell (1992), Ross & Durie (1996), Sims-Williams (1998a), Watkins (1990) eta beste hainbat gogotan izatea edota irakurleari ez ezkutatzea, bederen.14
**3.** Egileak hizkuntzaren historiaren eta historiaurrearen ikerketaz eta horren historiografiaz (cf. Gómez 1997, 1997b) duen ikuspegia ez dakit estandarra den; esaten zaigunez «euskararen balizko ahaideei buruzko ikerkuntzak, tradizioz, harrera ona izan du euskal ikaskuntzetan, gure hizkuntzaren ikerketa sistematiko eta zientifikoa sortu zenez geroztik. Gero Uhlenbeck, Lafon, Tovar, Bouda, Caro Baroja, Krutwig eta beste hainbat ikertzailek garatu zuten "hizkuntz historia" izenekoa W. Humboldtek lehenengo aldiz oinarriak jarri ondoren» (46), hurrengo ahapaldian «aurrehistoria, zehaztu beharko genuke» gogoratzen duelarik. Eta «beste inongo hizkuntzarekin ezin baita konparatu» hortik jotzea ondoren ikusiko ditugun beste "metodo" batzuetara.
Aipatzen diren izenen artean era askotako diferentziak nabarmenak dira: oker ez banaiz Caro Barojak (1942-43) ahaidetasun hipotesi baten (euskaraiberikoaren) historiografia egin zuen funtsean —latinetiko altxorrak historiaurrearen ikerketan eman zezakeen laguntza gogoratzeaz landa (1945)—; Lafonek historia —XVI. mendeko aditza eta bizkaieraren deklinabidea gehi ekialdeko euskalkiak aztertuaz, esaterako— zein ustezko jatorriei (euskara-kaukasiera) buruzko historiaurrea egin zigun; Krutwigek ez du inongo historiarik egin eta historiaurreaz jaulkitako zenbaiten pisua ikusiko dugu beherago (§ 8); Uhlenbeckek historia ez egiteaz landa baieztapen antihistoriko larriak15 ere bota zituen...
Harrigarriena, ordea, akitanieraren egitura (1954a), latinetiko altxorraren azalpen boterea (1957b, 1967b, 1974, etab.), erdiaroko onomastika (1969, 1971), testurik zaharrenetako —eta beraz, emankorrenetako— hizkera (1954b, 1958), dialekto zahar eta berrien (1953, 1968, 1972) berreraiketarako pisua eta aitzineuskararen oinarriak (1957a, 1961/1977, 1981) miatu zituen Mitxelenaren
<sup>14.</sup> Matisoffen lanari ondoko aitzin-oharra ezarri zion Language-ko argitaratzaileak; «[Editor's note: Because of the importance to historical linguistics of the issues raised by Joseph Greenberg, his supporters, and his critics, the editor decided to solicit a discussion of these issues by a scholar whose qualifications include extensive experience in comparative linguistic research and a presumed lack of prior bias either for or against Greenberg's view. The following essay is the result]» (Language 1990, 106). Matisoffen lehen ahapalditik bertatik (titulutik, hobe) dakusagu iruzkin osoari darion ironia: «There is no denying that G's central thesis [...] has a certain romantic sweep to it. Such a far-reaching claim would seem to require pretty convincing evidence to back it up» (1990: 106). Gero ere «The consensus among professional Amerindianists seem to be that G has NOT in fact "exerciced great care" in the selection or utilization of his materials, and that he has ignored the results of the best recent research on many topics» (107) edo «G seems to scorn those who work at sub-megalo levels of classification as focusing "on a limited group determined by accidents of expertise (4). He has no taste for tiny details» (108) eta beste hainbat eta hainbat eransten ditu. Hara Dixon ere: «There is no reputable historical linguist, anywhere in the world, who accepts the claims of Greenberg and the Nostraticists» eta oharrean «Lest this be thought circular, let me provide a criterion for recognising a large group of reputable historical linguists: anyone who teaches the subject at a leading university in the USA or in an EEC nation» (1997: 44). Halere, bada (cf. Baldi 1991 eta Salmons & Joseph 1998 arg.) nostratistak (horietako zenbait, hobe) begikoago dituenik.
<sup>15.</sup> Lakarra 1986-n (eta Mitxelena 1964-n lehenago) erakutsi zenez, ezin esan liteke hark egin legez (cf. Uhlenbeck 1947) bizkaiera eta gipuzkera XVI. mendetik hona hurbilduaz eta beren arteko ezberdintasunak urrituaz joan direnik.
izenik ere ez agertzea begitantzen zait. Ez bakarrik lan horiengatik, jakina: haren Lenguas y protolenguas (1963) irakurtzea ere ez bide litzateke egiteko alperra AM-rentzat eta hizkuntzaren iraganaren berreraiketaz arduratuarentzat.16
Liburuaren hasieran bertan metodoen ingurukoa argitu beharra ikusten du AM-ek:
Euskararen hizkuntz azterketak, halaz ere, nekez gainditzen den oztopoa eriden du bidean. Hizkuntzen bilakabidea, aldakuntza eta hizkuntzen arteko harremanen ikerketa da hizkuntzalaritza historikoaren funtsa. Ikerlanean jardun ahal izateko, hizkuntzalaritza historikoak testu idatzien premia du eta, euskarari dagokionez, horrelako testurik ez dago. Beste alde batetik, euskararen historian —geroxeago ikusiko dugun bezala— milaka urte asko egin dezakegu atzera, nahiz eta distantzia hauetan hizkuntzalaritzak metodologia egokirik ez duen. Euskararaen kasuan, beraz, hizkuntzaren historia egin ordez, hizkuntzaren aurrehistoria egin beharko dugu; eta horretarako zientziaren beste adar batzuk izango ditugu lagungarri (11).17
Zerekin erka ez izaki euskararen kasuan HISTORIArik egiterik ez dela esan dutenen artean izen handiko konparatistak (Saussure, Meillet) izan direla ezin uka. Edozein hizkuntzalarik onartuko du, gainera, bestelako ikersailetatik letorkiokeen laguntza; alabaina, ez dirudi egoki denik behar baino lehenago historiaz "paso" egitea. Euskararen lekukotasunen corpusa ez da nahi genukeeen bezain zabal, oso eta sakona, are paleolitikoa baino askozaz garai modernoagoetara iritsi nahi dugunontzat. Okerragoa dena, ez da behar lukeen bezain ikertu eta ezaguna (cf. Lakarra 1997a). Nolanahi ere, bada tarterik paleolitikoko testu idatziak (ez) erabiltzetik soilik gaur egungo hizkuntzatiko datuak erabiltzera bitartean. Ezer baino lehen esan dezagun hizkuntza indoeuroparretan ere lekukotasunik zaharrenak k.a. bigarren milurtekoaren hasiera edo erdialdekoak direla (hitita, sanskritoa, mizenikoa). Halaz guztiz, bizpahiru mila urte lehenagoko aitzinindoeuropera berreraiki ohi da (eta hortik familiako hizkuntza bakoitzaren
<sup>16.</sup> Hara ondoko pasartea: «Arkeologiak ondorioztaturiko datu batzuk ditugu, gure bilaketa linguistikoan norabidea adieraz diezaguketenak. Aurreko atalean, euskal matrizeko kontinente zabal bat bazela hartu dugu abiaguneko hipotesitzat. Kontinente hura hizkuntzaz konektaturik egon bazen eta, beste aldetik, hedapen-gunea lurralde euskal-akitaniar hizkuntzarekin edo hizkuntzekin ahaidetasunezko loturarik izango zuten, noski. Badakigu euskal-akitaniar matrizean mintzatu z(ir)en hizkuntza(k) protoeuskara(k) izan z(ir)ela, haietako zenbait seguru aski, egungo euskaratik ez oso urrunekoak, gainera. Badakigu, era berean, paleolitoko hizkuntza euskal-akitaniar haietakoren bat hauxe da, izan, historia kitzikagarri honetako egiazko alderdi miragarrizkoena— hogeita hamar mila urte geroago, Europan oraindik mintzatzen dela, garai hartan baino, hori bai, askozaz ere eskualde urriago batean. Badugu, beraz, lekuko bat bizi-bizirik: egungo euskara» (45).
Aitzineuskara edo aitzinhizkuntza zer den AM-k ez dakienez edota hitz horren erabilera ezestandarren baten aurrean garenez (cf. Crowley 1992, Fox 1995, Trask 1996, Campbell 1998 eta eskuliburu horietan aurki litekeen bibliografia), zer da "egungo euskara"? 20. mende akabuko hau? (Horrela balitz duela 20 edo 40 mendetako egoeraren ordezkaritzat erabiltzea ez litzateke zilegi). Hori gehi aurreko mendeetako hizkera guztien bilketa pankroniko eta ukronikoa? Datu horietarik abiaturik berreraikitako aitzinhizkuntza? Bestalde, ze eratako "konexioa" du buruan kontinente horrentzat? Sprachbund tipokoa, familia gisakoa...? Eta batera zein bestera, ba ote asmorik hori frogatzeko ahaleginen bat egiteko? Badirudi sinestunak duela frogaren zorra, ez agnostikoak (cf. Hamp 1998, etab.).
<sup>17.</sup> Populazioen genetika, arkeologia eta paleoantropologiaz ari da, cf. § 1.2.ren akabuko aipua, hemengoaren ondo-ondokoa dena.
bilakabidea), aski ongi gehienen ustez;18 gogora bakar-bakarrik Saussure hil ondoren eta hark bere hogeita bat urtetan ezagut ezin zitzakeen lekukotasunetan eriden zituela Kurylowicz-ek laringal gero famatuak.19 Horrelatsu jazotzen da familia semitikoan eta baita askozaz beranduagoko lekukotasunak baino ez dituzten algonkinarrean (cf. Goddard 1973, 1990, 1996b, Campbell 1997), austronesioan (Dahl 1976, Blust 1990) edo bantuan.
Baina badira urteak (cf. Mitxelena 1963) argi asko markatu zela euskararen diakroniaren ikerketa 1545 baino lehenago, X-XI. mendeetako izenak baino lehenago hasterik bazela; izan ere, euskara ez da AM-ek eta enparatuk uste duen bezain isolaturik. Bestela esan, hainbat euskal morfemak badu zerekin erka, are erkaketa horren bitartez bere iragan hurbil eta urrutikoaren zertzelada nagusiak eskuratzea ere. Mailegaketaren azterketaren bitartez —horretaz ari baikara, noski— atera liteke (eta hortik atera da neurri on batean) euskal hots aldaketen ikuspegi zabal beharrezkoa: arno, ardâo eta ardandegi-tik ez bide zen zailegi \*ardano-ra iristea, baina are errazago ballena > balea eta catena > gatea aldamenean izaki. Bestalde, hona heldurik (eta Sembe eta Senico- gabe ere sehi, segi eta sein-etik \*seni-ra iritsi arren) zailxeago zen zalantzarik gabe anaia modernoko sudurkariarekin zer egin erabakitzea... anoa-n (< annona) demagun, ikusi ezean jatorriko bi ene mota diferenteek euskal maileguetan bi emaitza diferente izan ohi dituztela: ez zen, beraz, oinarrigabea bigarren /n/ bat (/N/ "bortitza", alegia, cf. Mitxelena 1957a) proposatzea euskal fonologia zaharrerako ere.20
Euskaran beste gutxitan adinako garrantzia duen mailegaketa eta ahaztu nahi ez ditudan lekukotasun akitaniarrak alde batera utzirik ere, badugu atzerantz jotzerik. Metodo konparatua ez da hertsi-hertsian hizkuntzen historiaurrea egiteko bakarra, erabiliena, boteretsuena edo ezagunena bada ere. Isolaturik diren hizkuntzetan batez ere, baina baita beren lehen lekukotasunetarik familiaren aitzinhizkuntzarako bidai luze edo laburra egin nahi duten gainerakoetan eta are historia barneko lekukotasun gabeko garaietarako21 ere, barneberreraiketa ezinbaztertuko lanabesa dugu. Erkatzen diren hizkuntzetan, bestalde, barneberre-
<sup>18.</sup> Cf. «Anyone who has spent at least five minutes thinking about history realizes that a major problem with historical analysis is that there are gaps in any historical record. Historical linguists, like other historians, spend much of their time trying to fill in those gaps with educated guesses. This is most obvious when the task is reconstructing one historical linguistic state, which by definition predate all documentation for a given family, but it's also true of most of the other historical analyses that we carry out. Even with a well-documented language like English there are historical puzzles that we argue about because we have only partial information about what changes to what, and when. Whether or not a language's history is well-documented, our basic research strategy is to keep working with the data until we have solved the historical mysteries; the success of this strategy can be seen in the large number of historical linguistic mysteries that have been solved» (Thomason 1993: 485). Eta hor bertan «[...] and these limits also result from the fact that our information is inevitably far from complete». Etzanean emandakoak guztiek ezagutzen dituzte betidanik eta hala ere alorrean dihardutenez gero...
<sup>19.</sup> Badaezpada ere, Saussureren berreraiketa ez da berreraiketa konparatuaren baizik eta barne berreraiketaren adibidetzat eman ohi; cf. Fox 1995, Trask 1996.
<sup>20.</sup> Honetaz mintzatu naiz Lakarra 1999an. Bestalde, bibliografian errazago aurkitu ahal da mailegaketa prozesuetan hartzailearen bitartezko emailearen berreraiketazko saiorik ezen ez alderantzizkorik; hortik Mitxelenaren eta haren eredu Jacksonen.
<sup>21.</sup> Zer egin, esaterako 1545az geroz urtetan lekukotasun haboro ez duen ekialdeko baxenafarrerarekin? Edota Amilletaren dotrinatik (1678) 1825ekora bitartean lekukotasunik ez duen Antzuolako hizkerarekin?
raiketa nahiz konparaketaren aurretik nahiz ondoren egin ahal da,22 sakontasun handiagoa ematen ahal zaielarik.
Euskaraz, esaterako, orbel, goibel, harbel, etab., ikusirik —eta hor bertan goxo gelditu beharrean— nola ez ohartu guztietan \*-bel morfema bat dugula kolorearen esanahia gehitzen diona kasuan kasuko lehen osagaiari? Alabaina, euskara historikoan kolorearen izena ez da \*bel, beltz baizik. Hortaz, noizbait \*bel izanik gero -tz hartu zuela pentsa genezake. Bestalde, hor "zakur handia" eta hortz-en artean ere ez ote aztertzen ari garen beste bi formen arteko erlazio berbera23 edota sabel eta gibel ez ote goiko \*-bel horren paradigmakoak24? Arrazoi du Watkinsek (1990) etimologilari baten —orobat barne-berreraikitzailearen meriturik handiena noiz gelditu jakitea dela esatean; alabaina, AM-en metodoak hobeak ote? Historiaren barneko aldaketan ikerketa eta barneberreraiketa liburutik erabat ezabatzeko eta aipatu ere ez egiteko bezain on?
Euskararen ahaideak ikertu nahian glotokronologiaz gain joskera-ahaidetasuna, semantika eta toponimia aurkezten dizkigu lantresna gisa, metodo estandarrez etsita edo:
Beste lan-alorretako bat dugu joskera-ahaidetasunaren ikerketa. Azterketa honek garrantzi handiagoa du, perpausen baitan hitzek betetzen duten ordena eta funtzioari dagokiona delako. Informazio hau hizkuntzaren gogo edo espirituari dagokionez askoz ere fidagarriagoa da. Hitz soilak maileguen bitartez txertatu edo sartu diren bitartean, sintaxiak irauten badu hizkuntzak ere irauten duela esan daiteke. Sintaxia desagertzen denean, ordea, hizkuntza suntsitu egin dela esan dezakegu. Azterketa sintaktikoak dezente korapilatsuagoak dira, hizkuntzen arteako ahaidetasuna hurkoa denean bakarrik egiten direlako (47).
Semantika da hizkuntz azterketaren beste alor interesgarri bat: metodoa, antzeko ahoskera duten hitzak hartu eta edukiak elkarrekin alderatzean datza, haien arteko koerlazio-maila nola edo hala neurtuz eta, hemendik abiaturik, haien garapen ebolutiboa eta denak enbor bereko osagai inoiz izan ziren zehazteko (47).
Bitxi litzateke, beharbada, sintaxiaren iraupenaren eta hizkuntzarenaren arteko loturaz egilea eta Etxeberri Sarakoa (eta bere iturri zuzen eta zeharkakoak, greziar eta erromatarrak azken finean) erkatzea. Alabaina, ohartu ote AM hizkuntza zeltikoen edota hebreeraren hitz ordena aldaketa ezagunak bere ikuspuntuan hizkuntza horien familia erlazioez —hizkuntzon "gogo eta espirituez" landa dakarrenaz?25 Ez dut uste semantikaren definizio hau edo antzeko ezer ere eskuliburuetan erraz aurkitu ahalko denik; zer da, bestalde "garapen ebolutiboa"? Me-
<sup>22.</sup> Ikus Fox 1995; orobat Campbell 1998 barneberreraiketa eta berreraiketa konparatuaren ezarketa ordenaren eraginazko finougriozko adibide interesgarri baterako.
<sup>23.</sup> Konpara gazteleraz can "hor" eta canino "hortz"; batean eta bestean atzizkiek izenetarik hasiera batean adjektiboak ziren hitzak sortzeko balioa dukete.
<sup>24.</sup> Horretarako \*gi- eta \*sa- morfemen kasu gehiago beharko genuke: gi-harre, gi-zen (cf. ze-zen) eta sa-min (beharbada sa-kon) bederen aipatu ahalko lirateke (cf. Lakarra 1995).
<sup>25.</sup> Aurrerago «koerlazio lexikografiko honek, aldi berean, sintaxi edo joskeraren bermea dauka. Koerlazio lexikografikoa adierazle garrantzitsua izaki ere, are eta garrantzi larriagoa du perpausean elementuek agertzen duten ordenak. Euskararena subjektu-objektu-aditza da, eta avaiera (sic) eta georgierarenak ordena berbera dute» (54-55) botatzen digu; horrela dirudi, bai euskara modernoarekin (cf., halere, Hidalgoren lanak) ez nahita nahiez aitzineuskararekin (cf. Gómez 1994). Bestalde, SOV
todo konparatuak, aldiz, bai eskatzen du forma eta esanahi koerlazioak aztertzea eta horiek erabiltzea morfema eta hizkuntzen ahaidetasun frogak bilatzeko;26 hortik ez da jarraitzen, noski, koerlazioan diren ahoskerak materialki "antzekoak" izatea.27 "Antzekotasunen" bilketan ez dago aspalditik hizkuntzalaritza linguistiko zientifikoaren bidea: Watkinsek (1990), Hamp-ek (1998) eta bestek Meilleten bidetik erakutsi dutenez, askozaz froga sendoagoak dira antz itxurarik ez duten koerlazio sistematikoetarik datozenak.
**4.** Behin baino gehiagotan (cf. § 1.ean liburuaren egitura) dakar AM-ek arraza, odola eta genetika bere ondorioen lagungarritzat. 45. orrialdean arkeologia eta genetikatik abiatzen da "euskararen ahaideak" bilatzera: izan ere hizkuntzazko frogak ahulak iruditzen baitzaizkio:
Lehen aztertu dugun lurralde handia biologikoki eta kulturalki konektaturiko kontinente bat izan baldin bazen, matrize euskal-akitaniarrekoa gainera, bertako osakideen (osakide guztien edo haietako batzuen) artean nola edo halako hizkuntz loturarik ere egon beharko litzateke, dudarik gabe. Informazio hori eskura bageneza, arkeologian eta paleoantropologian oinarriturik dagoen gure hipotesi hau berretsi edo auzitan jar liteke. Molde honetako hizkuntzalaritzazko ikerlana egiteak berealdiko garrantzia izango luke. Baina arazo larria topatu dugu bidean. Hondakin arkeologikoek denboran barrena iraun eta gure egunetaraino irits daitezkeen arren, hizkuntzen biziraupena askozaz ere aldrebesagoa, hizkuntza berez etengabe bilakatzen eta aldatzen ari delako eta behin betikoz desagertzean ez du bat ere aztarna materialik uzten. Ikusi batera egoera hau etsigarria den arren karga arinduko zaigu, behar bezalako metodologia erabiltzen asmatzen badugu (cf. § 1.3.ko aipua hizkuntz frogen indarraz).
29. orrialdean esaten zaigunez, Cavalli-Sforzak deriba genetikoak planeta osoan —eta Europan zehazkiago— miatu eta, horietan oinarriturik, herri eta arrazen aldakortasunak azaltzen dituzten arbolak eratu omen ditu:
Eta ustekabez ("espero zenez" esan beharko genuke) lotura hertsi-hertsia aurkitu du bere arbola genetikoen eta hizkuntzalariek —zeharo bestelako bide eta metodologiez— egiten dituztenen artean. Horren eraginez ondorioztatu du aldakuntza kulturalak (hizkuntzen bilakaera, adibidez) inbasio fisikoek eragin edo beharturik ugaldu direla, funtsez.
Metodo honen zilegizkotasuna Europaren kasuari aplikatu zaio eta hemen Cavalli-Sforzaren ustekabea areagotu egin da, Euskal Herritik zein euskararik subjektu historikotzat ezagutzen ez zituelarik, ikerlan horietantxe agertu baitzaio Euskal Herria berezko nortasun nabarmen eta sendoarekin.
Munduko herrien banakuntza genetikoari buruzko ustezko taula jarraiki, hara nola laburtzen diren 65.ean euskaldunen arrazari buruzkoak:
dira baita turkiera, japoniera... eta ez dakit hortik beren jatorriaren inguruan edo beren arteko kontaktu historikoei buruz ezer atera genezakeen. Irlandera eta arabiera biak dira V- eta hortik bien arteko loturarik jarraitzen ote?
<sup>26.</sup> Eta horiek ere ez dira aski; cf. oinarrizko morfologiari buruzko eztabaidaz Lakarra 1997b: §4.
<sup>27.</sup> Cf. § 6 akabuan erku / duo indoeuropar adibide ezagunari buruz eta gogora (cf. FHV) enara / elai <\*eNala / \*eLana.
Abakoa sei aldetan banatzen bada ikusiko dugu I eta II aldeak europar herriei dagozkiela, tartean euskaldunak azaltzen ez direlarik. Euskaldunak VI aldean daude (aztertzen ari garen arazora begira, honek berebiziko garrantzia dauka) kaukasiar eta berbereekin batera. Garai batean kontraesanezkoa zirudien honek, abakoko alde horretan koerlazionaturik agertzen ziren herriak geografikoki elkarrengandik oso urruti zeudelako (are eta kontinente desberdinetan ere). Horregatik zientzialariak ez ziren gauza izan lotura horren arrazoia azaltzeko. Lan honetan orain arte ikusi eta iruzkiniko azterketa arkeologiko eta linguistikoak eginik, ordea, Streng-en taulako datuek, Mediterraneoko euskal-akitaniar zibilizazio eskerga egiaz bizi izan zela zientifikoki eta independentziaz bermatzen dute.28
Alabaina, ez dirudi —hizkuntzalarien artean bederen— arrazaren eta hizkuntzaren bilakabidea bereizteko (edota lotugabe mantentzeko) aspaldiko joera gainditzeko arrazoi aski denik kasu honetan ere. Bataren eta bestearen etorkia eta tempoa aski diferenteak izan ohi dira eta litekeena da "euskal-akitaniar guneko" batasun arkeologiko, linguistiko eta genetikoa (32. or.) berankorra izatea: euskaldunok cromagnondarren ondoko zuzen —«gizadirik zaharrenaren erlikia bizia» (34. or.)— bagina ere, AM-ek hainbateko estimutan duen "hizkuntz arkeologiak" ez du ahalmenik ez duela 30 mila urte (34. or.), ezta 15 eta are 10 mila urte ere euskara hitz egiten zela frogatzeko. Bestela esan, nominalismo inozoetan ez erortzeko —"euskara" orain, "euskara" duela 2000 urte, "euskara" duela...—, aitzineuskararen berreraiketaren bertsio estandarrak (Mitxelena 1957, 1977) latinarekin kontaktuan sartu baino lehentxeagoko (-300, -500?) egoerara baino ez garamatza.29 «Euskara milurteko askotan zehar hausturarik gabe lurralde berean dirauen giza talde bati atxikita» egon dela diosku AM-ek (11. or.) eta ezingo diogu ukatu azkenengo bi milaurtekoez ari bada eta ezta, agian —baina bestelako eszenariorik era liteke—, indoeuropar inbasioen garaian bizpahiru lehenago.30
<sup>28.</sup> Eta «Kaukasiar, berbere eta kanariarren azterketa serologikoa burutzeko xedearekin martxan jarritako lanek berresten omen dute euskal-akitaniar zibilizazio eskergaren hipotesia...» jarraituaz.
<sup>29.</sup> Traskek (1997: 179) Lakarra 1995eko sistema «askozaz zaharragoa» dela dio zehaztasun gehiago gabe; zuzenkizun eta gehiketa anitzekin ere ez zait iruditzen ene bigarren graduko berreraiketa honek Mitxelenarenak baino askozaz urrutiago eramango gintuzkeenik, ez behintzat k.a. 3.500-4.500 aldera indoeuroparrak Europan hedatzen diren garaira. Akitanierazko lekukotasunetara iritsi arteko 30.000 urteko eten horren %90az behintzat hizkuntzalaritzak zeresan gutxi du. Optimistenek duela 8 bat mila urtetako aitzinhizkuntzak berreraiki uste dituzte (afroasiatikoa) gehienez ere metodo konparatuaren bitartez eta bizpahiru gehiagotan fetxatu glotokronologikoki beste zenbait (na-denea Greenbergek).
<sup>30.</sup> AM-ek sasihizkuntzalaritzarekiko begirune handiegia eta hizkuntzalaritza historikoaren lanarekiko ezaxola handiegitxoa erakusten du behin baino gehiagotan eta ez gutxienik honelakoak idaztean: «[...] Cro-Magnon gizakiak erabili zuen hizkuntza protoeuskararen antzeko zerbait edo, nolanahi ere, zeharo garaturiko hizkuntza bat izan zitekeela uste dute egungo hizkuntzalari (?) eta arkeologoek (?!), genetistak ere bat datozela, beherago ikusiko dugun bezala. Cromagnongo eztandari maila goreneko abstrakzio-ahalmena erantsiko lioke honek (edo, agian, haren zergatia izan zatekeen), ikertzaileen aburuz, protoeuskara hura eta egungo euskara hau ez bailirateke oso desberdinak funtsez. Ederki dakigunez, euskara gai da egungo zeinahi hausnarketaz aritzeko, fisika kuantikotik hasita kosmologia erlatibistaraino» (26-27), «Hizkuntza eta gizakia, hortaz, denbora eta toki berean bizi izan ziren. Honenbestez, aski zentzuzkoa dirudi cro-magnonen hizkuntza euskara izan zelako hipotesia hartzeak, hizkuntza hori egitura aldakuntza handirik gabe gureganaino iritsi delarik» (34, etzanak neureak dira) eta «Badakigu euskal-akitaniar matrizean mintzatu z(ir)en hizkuntza(k) protoeuskara(k) izan z(ir)ela, haietako zenbait seguru aski, egungo euskaratik ez oso urrunekoak, gainera. Badakigu, era berean, paleolitoko hizkuntza euskal-akitaniar haietakoren bat —hauxe da, izan, historia kitzikagarri
«Kontinente zabal hau [Europa] kulturalki loturik egon bazen, biologiaz eta hizkuntzaz ere loturik egon beharko zukeen, hori da atera daitekeen ondorio garrantzitsua» AM-en ustez (44) eta nahita edozeinek non sequitur esango lukeen arren, hor dugu labar-pinturen atzetik Levanten nahiz Afrikan:
Hego Afrikan ere makinabat labar-pintura aurkitu dira. Artelanok K.a. bost mila urte baino zaharragoak ez direnez, ikertzaile batzuek bidezko hipotesi hau eratu dute: korronte artistiko eta espiritual batek Afrika osoa alderik alde zeharkatu zuen, ipar muturretik hasi eta hego-hegoalderaino heldu. Afrikako iparraldeko artea eta Levantekoa loturik egon baziren, azken finean, mugimendu eskerga haren muineko sorburua euskal-akitaniar gunean zegokeen, apika (42).31
Hori bai, inoiz edo behin neurria (?) gorde nahian agertzen zaigu:
Honelako migrazio kulturala (eta fisikoa, beharba) azken ondorioetaraino eramatea, agian, ez dakiguke zilegi. Hortaz, testuingurua bortxatzeke, emaitzak sor ditzakeen euskal-akitaniar/levantetar/saharar lotura bakar-bakarrik hartuko dugu kontuan, lan-hipotesitzat (42).
Gaitz erdi? Ez da, bada, izango Estornes maisuarengan (ikus 41. oharra) beltz eta horien hizkuntzetarik euskarak urruti izan behar zuela ikasi duelako edo?32 Bidenabar, hizkuntzalaritza eta biologia bat badoaz, ez dakit ez ote diodan kontraesantxoren bat aurkitu egileari; kontraesan handitxoa, beharbada, bi alorretako bi ardatz nagusien kronologien artean ematen baita: 15. orrialdean familiakotzat ematen zaizkigun hizkuntza na-dene-kaukasiarren jatorburua duela «40.000» urte kokatzen zaigu eta orrialde berean «euskararen sorburua Cro-Magnon gizakiarengandik gertu finkatzen» dela esaten. Alabaina, Cromagnon gizakiaren kulturak K.a. 30.000etik 10.000era iraun zuela esaten zaigu 26. orrialdean eta, niketz, 10.000 urteko jauzia askotxo genuke, beste alderdi batzuetan 1.000-2.000 urteko jauzirik ere onartzen ez dugunean. Alabaina, ez dakit euskara eta cromagnondarren zibilizazioa askatzen baditugu —euskara "humanizatu" eta "hominizatu" gabeko zeren (?) hizkuntza izaki— "gune euskalakitaniarrak" bete ahalko zukeen AM-ek ikusi dion misio historikoa:
honetako egiazko alderdi miragarrizkoena— hogeita hamar mila urte geroago, Europan oraindik mintzatzen dela, garai hartan baino, hori bai, askozaz ere eskualde urriago batean. Badugu, beraz, lekuko bat bizi-bizirik: egungo euskara» (AM 45).
Eta ze iratxok eman dio AM-i berdintasun horren berri? Nondik daki euskarak azken milurtekoetan (bi milurtekoetan, esaterako) izan duen aldaketa bakarra eremuz urritzea dela? Hizkuntzalariok jakintza eta konfidantza gutxixeagorekin (Mitxelenaren aitzineuskararen morfologiaren eta sintaxiaren berri noizbait izatearekin, demagun) pozik ginateke. Esan nahi dena zera bada, "hizkuntzatasunean" ez dela aldaketarik izan azken 30.000 urtetan, hori ez da berrikuntza handiegia; gehienentzat gizakien hizkuntz ahalmenak eta giza-hizkuntzek —ez soilik euskarak edo honen leinuak— badituzte 100.000 eta beharbada gehiago ere; cf. Dixon 1977: 67.
<sup>31.</sup> Hala biz. Dena den, AM-ek kontuan izatekoa duke, apika, De Hoz-en ondoko gaztigua: «Más interés tiene la posible reconstrucción de una cultura ideológica, relativa a instituciones, religión, conceptos morales y sociales, trasmitida a la vez que y por medio del lenguaje. No hay que perder de vista sin embargo que en este terreno se ha construido demasiado a menudo sobre arena, y que la distancia temporal entre la supuesta protocultura común y las culturas históricas es extremadamente amplia como para poder esperar continuidades significativas incluso en terrenos tan conservadores como el de la religión» (1999b: 9). Gogora bedi De Hozek indoeuropera eta indoeuropar familia dituela gogoan, zalantza izpirik gabe eta urrutitik gainera, munduan diren ikertu eta ezagunenak.
<sup>32.</sup> Alabaina, dene-kaukasiar familia ere ez bide litzateke Estornesen oso gustuko: horiak eta gorriak aspalditik, kobrizoak eta bestelakoak ere gehiturik orain...; ik. beherago 41. oharrean.
Sapiens sapiens afrikarraren inbasiak Europan berari-berariazko izakia sortarazi zuen: Cro-Magnon gizakia, alegia. Arras berezia gertatu zen, Lurrean kultura sortu zuen lehena izanda, gure planetako hominizazioaren ardatz bilakatu baitzen (25).
Euskal-akitaniar gunea enborra izan omen zen, hemendik abiatuta, Europa osoan barrena Asia Txikiraino, batetik, eta iberiar penintsula eta Ipar Afrikaraino, bestetik zabaldu zena. Humanizazio-prozesua Europan euskal-akitaniar zibilizazioarekin gertatu zela gogoan badugu, gizadiaren aurrehistorian —bai espazioari, bai denborari dagokiela ere— behin izan den gertakari nagusia dugu aztertzen ari garen migrazio-mugimendu hauxe (43-44).33
Euskararen edo horren leinuaren fetxaketa peitu izateaz landa,34 badira genetika eta hizkuntzaren garapen ezberdinen eta lotura zuzenaren faltaren adibideak AM-ek berak ematen dizkigun datuetarik atera gabe. Esaterako, zergatik ez da kolore beltz [=«inbasio neolitikoek menperatu ez (biologikoki zurgatu ez) zuten populazio aurreindoeuroparra» (31)] haboro eta abondo Europako mapan Euskal Herritik landa? 64. orrialdeko abako genetikoaren alderdi berean (VI.ean) "basques, berbères eta gèorgiennes" izateak egoki dirudi AM-en (eta haren iturri Estornesen) ikuspegian; orain are gehiago "australien" delakoak ere hor aurkitzea —eta "indiens"ak ere gertu-gertu V.a eta VI.aren artean— (beharbada norbaiti hau ere arraza kaxkarra begitanduko litzaiokeen arren) na-denea horiengana ere hedatu delarik. Baina bada hor beste zer begiraturik: zergatik dira hawaiarrak I. alderdian eta melanesiarrak V.ean eta javarrak IV.ean guztiek familia austronesioko hizkuntzak mintzatzen dituztelarik?; orobat, zergatik suomiarrak II.ean eta ainuak IV.ean uralikoz mintzo direlarik edo egiptoarrak III.ean, berebereak VI.ean eta tuniziarrak V.ean guztiek noizbait hizkuntza hamitikoak edota hamito- -semitikoak, bederen, mintzatu zituztelarik?
Ameriketako hizkuntzen sailkapena eta lurralde haien populaketa dela bide eman da, zalantzarik gabe, azken dozena bat urteotan izan den eztabaida bero eta interesgarriena arkeologia, genetika eta hizkuntzalaritzaren arteko elkarlanaz
<sup>33.</sup> Eta berriro 128-129.ean: «Kultur hedakuntza honek euskal-akitaniar gunea hartu du abiapuntu, bertan —gogora dezagun— hominidoen humanizazioa, hots, giza historiaren urrats behinenetako bat eman zelarik. Euskal lurraldeetan —eta, seguruenik, euskaraz— egin zen jauzi koalitatibo hau atzera gabeko gertakaria izan zen, aurrerantzean gizadiak eboluzio-lasterketa azkarragoari ekingo zion. Hizkuntzak, arteak erlijioak, taldeko bizitzak, musikak eta beste edozerk adierazten dizkigute iraultza haren izaera eta jatorrizko sustraiak. Iraultza kulturala izan zen, funtsez, giza historiaren orrialderik ederren eta originaletako bat, noski». Eta kritiko maltzurren bat saihesteko, aurretiaz gaztigatzen digu: «Hau guztia, kulturari dagokionez, behintzat, zibilizazio baten hedakuntzaren froga da. Ez liteke bidezkoa, beraz, —geroago, indoeuroparren inbasioak direla eta, arituko garen bezala— konkistaz edo inperialismoaz aritzea; menperakuntza hiztegiko kontzeptu ikaragarri hauek, tamalez, gizadiaren "aurrerakuntzari" buruzko kontakizunetan ohikoak izango badira ere» (128). Ez dakit guztiok garen hain moko fineko "inperialismoaren" eta "zibilizazio hedakundearen" artean bereizteko.
<sup>34. «</sup>Gentes indoeuropeas son gentes que hablan una lengua indoeuropea y los indoeuropeos son los hablantes de indoeuropeo común. El concepto de indoeuropeo es puramente lingüístico y sólo puede ser referido a una lengua o a seres humanos en tanto que capaces de hablar y en tanto que hablantes nativos de lenguas indoeuropeas» (De Hoz 1999b: 5). Euskal Herrian ere gauzak historikoki antzera batean izan direla dirudi, orain euskaraz ez dakien "euskaldunik" aurkitzen dugun arren hor zehar. Alabaina, indoeuroparrak Europa mendebaldera iritsi aurretik han ziren guztiak euskaldunak zirela onartzen ez bada, eta Matisoffen "heliopartenogesi" hertsiren bat (cf. 41. oharra) gogoko ez badugu, badirudi zehaztasun gehixeago bilatu behar litzatekeela kontu hauetan. Nolanahi ere, ikus 85. oharraren akabuan Mitxelenak "euskara batu zaharrari" (De Hozen "indoeuropera batua"rekin pareka daitekeen eraikuntzari, alegia) emandako fetxaketa.
eta beren metodoen paralelismoaz zein lekukotasunen askatasunaz. Pena da horri buruzko AM-en berriak horren urri izatea. Greenbergek eta haren lankide zenbaitek hiru giza-olatu ikusi nahi izan ditu Bering-eko pasabidean zehar, gero Kontinente Berrian aurkituko omen ditugun aipatu hiru hizkuntz familiekin eta hauen aitzinhizkuntzentzat Greenbergek emandako datekin bat egingo luketenak, hain zuzen.
Zorigaitzez, eszenario linguistikoak bere aldetik dituen arazo larri gaindiezinez landa, azken urteotan (cf. Beteman et alii 1990, MacMahon & MacMahon 1995, Sims-Williams 1998) genetikatik eta hortzen analisitik eskuratu uste zen laguntza eta birrespena ezerezean gelditu da: informazio genetikoa —ezertarako argi denean— ez doa bat hizkuntz-mapekin35 eta orobatsu hortzen azterketatikoa; hau, bestalde, ez delarik askea genetikoarekiko. Kronologiari dagokionez, Clovis kultura [-15.000] eta ondoko populaketak —Greenbergen urte horien inguruko eta beranduagoko aitzinhizkuntzekin horren ongi zetozenak—36 ez dira bakarrak ez lehenak: -50.000eko lekukotasunik izan liteke eta 35.000 urte bederen beharrezko jotzen dituzte hizkuntzalariek (cf. Gruhn 1988 eta Nichols 1990) kontinenteko aniztasun eta ñabardura azaldu ahal izateko, Greenberg eta bere aldeko hizkuntzalari urriek ez genetikan edo arkeologian baizik eta beste nonbait bilatu beharko dutelarik, ahal badute, hizkuntzalaritzazkoak sendotzeko kanpoko laguntza askerik.37
Patrick Sims-Williamsek honela laburtu du arazoa bere arestiko lan berebizikoan:
To be credible, geneticists —and archaelogists and linguists— need to admit the uncertainty of our knowledge about the prehistory of even so well-known a linguistic family as Indo-European, and to detach themselves from the "Neanderthal Loan-words in Proto-World" school of philology. Geneticists need to be beware of using linguistic and archaelogical data as surrogates for ethnic data, and to throw off Primitivist assumptions about the relative simplicity of the past. The chronological ambiguity of gene-frequency maps needs to be reiterated, and apparent correlations of genetic and linguistic data need to be subjected to more stringent tests. Finally, the comparisons which have been made between linguistic an genetic trees should be recognized as flawed in principle and in practice. A convincing synthesis of genetics, linguistics and prehistoric archaeology is still some way off (1998: 525).38
<sup>35.</sup> Batez ere na-deneari legokiokeen hortz eta gene mapa, cf. Campbell 1986 Laughlin 1986, Szatmary 1986 eta Gruhn 1987, Hamp 1987222. Hiru migrazioak, amerindierarena, na-denearena eta aleuto-eskimoarena, hurrenez hurren, ez dira batere garbi, gutxiago (batzuek, Laughlinek esaterako, bakarra aski dute) zein gehiago suposa litezke eta, gainera, na-denea eta aleuto-eskimoa beren artean gainerako edozerekin baino hurbilago dira, beharbada diferentzia genetiko erabatekorik ez delarik. Gogora bedi na-deneak gutxienez txinerarekin eta kaukasierarekin joan behar lukeela (urrutitxo gelditzen diren euskaldunak ahaztu gabe!) eta eskimoaleutiarra indoeuroperarekin Greenbergen eurasiar hizkuntz familiaren barnean.
<sup>36.</sup> AM-ek —lehenago Ruhlenek bezala— txintxo-txintxo «-13.000» jartzen du 25. orrialdeko mapan. Hor bertan «Aipatutako migrazio horiek erabat egiaztatu dituzte paleoantropologiak, arkeologiak eta populazioen genetikak» badiosku ere, ikusi ahalko dugu segidan Ameriketako kasu garrantzitsuan (garrantzitsuagoa AM-entzat beste inorentzat baino) ez dela horrela.
<sup>37.</sup> Batez ere 1999ko udaran prentsan agertu den Brasilgo -50.000 inguruko giza-hondakin batzuei buruzko berriak zuzenak izatera; are gehiago genetikoki polinesioetarik gertuago bailirateke Bering ingurukoetarik baino.
<sup>38.</sup> Bateman et alii-k (1990b: 180) esperantza gutxi uzten digute: «Even if evolutionary rates were constant, this would not allow reconciliation of genetic and linguistic histories unless genetic and
**5.** 49-51. orrialdeetan euskara-akitanieraren "hizkuntz hedapenak" aztertzen edo dira Estornesen paleolito garaiko ibai, mendi eta harriei buruzko lexikoaren bitartez: emaitza ezin hobeak dirudite. Levantetik Afrikara batetik, Asturiastik Galiziara bestetik, Erdialdeko Mendigunetik eta Rodanotik Italiara hirugarrenik, eta are Jugoslavia eta Greziaraino iristen dira hedapen lerroak, Estornesekin batera «aurrehistoriako latina euskara izan zen» (51. or. eta 141.ean errepikatua) esatera iritsiaz.
Ikerlan honetako hizkuntzalaritza eta arkeologiaren arteko koerlazioak europar kontinentearen sorburuez bestelako ikuspegi baten aurrean ipintzen gaitu; euskaltasuna europartasunaren jatorrizkotzat eta euskaldunak kontinenteko substratu indigenatzat (hitzaren adiera sakonenean, hots: biologia-, hizkuntza- eta kulturaalorrean) balioesten ditu ikuskera horrek.
Estornesek zirriborratu hizkuntz kontinente hori noraino zabaldu zen jakin nahian euskarak dauzkakeen ahaide hurkoenetako batzuk —"kaukasiar hizkuntzak" zehatzago— aztertzea iruditzen zaio AM-ri bide zuzenena; lanaren alderdi horri heldu aurretik bada gogoetaren bat edo beste egin beharrik.
Damurik, Estornesen azterketa linguistikoak arkeologo eta hizkuntzalarien artean ez dira famatuak ez famagarriak: Asturiasko Cubia ibaiaren izena eusk. zubi-rekin edota Orense-ko Deva Euskal Herrikoarekin erkatzeak (Estornes 1980- 81: III, 219) ez dakit nora garamatzan eta ezta gainerako —itxuraz itxura hobeko lekukotasun eta historia ezagunik gabeak.39 Bere ondorioak, dela Penintsula Iberikoan, dela handik kanpo, nekez onar litezke inoiz, borondate oneko afizionatu gisa, Estornesek aurretiaz arkeologo eta hizkuntzalariek esandakoaren oihartzunak jaso arren, inongo irizpiderik gabe, hori bai:
- 8. Los elementos vascos en el pre-bereber se deberían a contactos de los vasquitanos de levante, y aun a irrupciones de nuestros cazadores en el norte africano. Habrían ocurrido en las postrimerías del paleolítico superior en consonancia con la fecha dada por Swadesh y los testimonios de la arqueología (pinturas rupestres de Parpalló). El bereber los habría heredado de su antecesor el mauritano.
- 9. El contacto con los caucásicos y en particular con el georgiano y circasiano sería mucho más antiguo que el bereber y se debería a la irrupción de los vasquitanos paleolíticos por el centro europeo hacia el medio oriente. El resultado de las tablas de Swadesh parece confirmar este contacto pero lindando a lo puramente fortuito.
- 10. La situación central del vasquitano paleolítico expansionándose por toda Europa explica las relaciones distintas y sucesivas con pueblos tan distantes como los caucásicos y los bereberes. El vasquitano, antepasado del vasco actual, sería un
linguistic divergence commenced simultaneously [i.e., at the same basal node for all human "populations"]. If genetic divergence predated linguistic divergence, languages are, by definition, polyphyletic [...] There cannot be a single global linguistic phylogeny, and congruence with human phylogeny cannot be fully established, each separately evolved lineaged must be considered in isolation». Wiss & Woolford-ek 3 multzo genetiko balira ere hortik 3 ustezko hizkuntz familiekin bat joatea edota bakoitza migrazio berezi baten ondorio izatea ez litzatekeela frogatua besterik gabe gaztigatzen dute.
<sup>39.</sup> Cf. Irigoyen 1977. Adierazgarria izan liteke Estornesen (1967: 237) oharra: «Sobre el desarrollo del flexionario vasco publicó P. Irizar un trabajo (...) Ahí se reseñan las diversas teorías que sobre este punto concreto han sostenido conocidos lingüistas. Como puede verse no coincidimos con ninguna de ellas».
núcleo de irradiación lingüístico-cultural en lugar de un receptáculo como lo es el vasco moderno (Estornes 1968: 269).
«Berak erdietsitako informazioa ugari-ugaria izaki, nondik-norako zehatz eta garbiak egituratzen ez zuen asmatuko, beharbada» aitortzen du AM-k Estornesen Orígenes de los vascos-ekin duen zorra aipatu ondoren, eta zehaztasun eta egokitasun falta honetan arrazoia eman behar diogu.40 Alabaina, datu guztiak onak balira eta egilearen naiftasunak ezer onik erdietsiko balu ere, halabehar hutsez litzateke; hara Estornesen jokamoldearen bizpahiru adibide ekar litezkeen dozenen artean:
Euskera, euskara, eskuera, se analizan hoy, eusk-era (modo o lenguaje del vasco) pero originariamente parece una de tantas variante (sic) de vocablos para designar al "lenguaje". Una de éstas, izk-era, se acerca mucho a esk-ara (AN), "vascuence". De comprobarse esto habría significado primeramente "lenguaje" contra "baboseo" u otra idea despectiva relativa a erd-ara (22).
Cuando dos palabras de la lengua, no relacionadas formalmente, signifiquen la misma idea, optaremos por la que se explique en el seno del sistema léxico y ofrezca componentes de valor más primitivo. Esteka-tu y josi "coser" no ofrecen duda. La primera puede ser coser con "intestino" este, "prieto" estu y la segunda ofrece una sospechosa semejanza al español coser (24).
El euskera se intensifica y densifica a costa de la diferenciación dialectal que se acentúa. Pero, diferenciación, es siempre signo de progreso y de integración a pesar de parecer a las mentes miopes todo lo contrario, las fuerzas vivas son siempre diferenciales, las fuerzas de la inercia conducen siempre a la disgregación que se hace visible en lo uniforme y promiscue (sic). El dialecto, mientras cumple con su función, es un vivero de sinonimia y de distinción semántica. Y distinción mental, es tanto como clarificación, afinamiento de la percepción, engamado de puntos distintos de vista. Los dialectos vascos parecen ser anteriores a las invasiones arias (249).41
<sup>40.</sup> Cf. «Greenberg (1989: 112) stated 'althoug I have exercised great care, it would be miraculous if, handling such a vast amount of material, there were no errors of fact or interpretation'. Adelaar (1989: 253), a specialist on Quechua, responded: 'if one looks at the quality of the data Greenberg presents... the number of erroneous forms probably exceeds that of the correct forms'» (Dixon 1997: 34, 2. oh.).
<sup>41.</sup> Oharrerako uzten dut ondokoa: «Se ha comparado al vasco con todas o casi todas las lenguas del mundo con resultados más o menos positivos según el grado de entusiasmo de cada autor por sus tesis respectiva. En realidad, casi todas las afinidades enunciadas hasta hoy, tienen bases endebles o injustificadas. No obstante, hay dos cosas que retener:
<sup>1)</sup> El Vasco es de tipo fuertemente sintético, lo que quiere además decir, que muchos rasgos de otras lenguas se hallan en él embrionariamente pero, casi siempre, desarrollados. Calificaríamos por este solo hecho al vasco como una lengua troncal. De ahí muchas de las afinidades reales o supuestas.
<sup>2)</sup> El Vasco se aleja, en su lógica lingüística, en su modo de denominar y concebir las cosas, de las lenguas de amarillos y negros, tanto como se acerca a las lenguas de la raza blanca. Es, indudablemente, una lengua occidental, aunque su infancia haya podido transcurrir en tierras del otro lado de los Urales pero fuera, al parecer, del mundo chino-mongólico-japonés.
Con esta pequeña introducción nos parece que podemos ya entrar en materia tratando de descubrir los secretos que celosamente nos guarda atesorados el Euskera. Huiremos, tanto del excesivo aparato científico, como de la terminología que solamente la comprenden los que están habituados a los análisis lingüísticos. Al fin y al cabo, nuestra actitud, más de historiador que de otra cosa, nos obliga a ello» (15; badaezpada ere, letra etzana Estornesena da).
Gero bere ikasleak legez, Estornesek artearen sorrera eta hizkuntzarena lotzen zituen:
El gran desarrollo del euskera no ha podido lograrse sino en una época de esplendor[,] ocasión que después no se presenta jamás. Si las pinturas maravillosas de Altamira y sus similares no se hubieran conservado, nunca el hombre hubiera sospechado su posible existencia. Con la lengua debió de ocurrir lo mismo. El que pueblos primitivos actuales sean portadores de lenguas rudimentarias no dice nada. El pueblo creador de la pintura y el grabado pudo y debió crear una lengua preciosa (1980-81: III, 103).41b
Datazioari buruz ere zalantza gutxi zuen: «El euskera es lengua paleolítica» (1980-81: III, 102), hortara baitzeramaten haitz-en eratorriak, ez bakarrik euskarazkoak, gazt. hacha, arag. estral, fr. hache, ing. adze, alem. axen eta beren aldaeretan ere euskal erroa baitzekusan. Alabaina, argudio hori onargarria balitz, berdintsu esan ahalko litzateke zenbait hizkuntza indoeuroparretako formekin Gorrochateguik (1999: 21) erakutsi duenez.42
17. orrialdean Tovarri jarraiki43 K.a. V. menderako (edo beste garairen baterako) euskararen "mendebaldeko ertza" Galiziaraino darama AM-ek, beharbada oinarri handiegirik gabe. Egia da Tovar 1951an «elementos toponímicos vascos acreditan que hace tres mil años esta lengua u otra afín se extendía por los montes y valles de Santander y Asturias» esatera iritsi zela (1959: 93), nahiz eta Güeñes izenaren mendebalderagoko kidetasun hutsetan oinarritu. Dagoeneko 1981erako, aspaldiko sukarrak igarota edo, hara zer zioen:
Estudios de la toponimia hechos con mayor rigor presentan formas que posiblemente se pueden relacionar con el vasco en territorios situados al oeste del actual territorio euskaldun. Yo intenté encontrar algunas formas en el país de los cántabros y de los astures, y más recientemente Mª Lourdes Albertos ha llamado la atención hacia nombres personales que parecen típicamente vascos, como un Ibarra en una inscripción romana de Portugal. Pero se puede afirmar que quizá ya al Oeste mismo de la Ría de Bilbao el establecimiento de pueblos de habla indoeuropea cambió la lengua del país quizá desde comienzos del milenio I a. C. Quedan hacia el Oeste restos de tipo vasco, y sin duda no todos reductibles a las colonizaciones que hubo con vascos en la reconquista cristiana, pero estos restos no son numerosos ni muchas veces muy seguros. En cambio hacia el Este, todo a lo largo de los Pirineos, sí tenemos toponimia vasca claramente tal, lo cual se debe a que la lengua resistió más en este parte (1981b: 9).44
<sup>41</sup>b. Definizioak eta neurriak ez dira ugari ez hemen eta ez Estornesen beste pasarte anitzetan; ikus 30. oharrean AM-ek Estornesengandik hartutako ideia hauei emandako moldaketarako. Bistan da "urrearoaren" ideia amateur hedatuari nola lotzen zaizkion hizkuntzarekiko ardura garaikideak.
<sup>42.</sup> Matisoffek dioenez (1990: 114-115) gutxienez zazpi teoria diferente aurkeztu dira japonieraren jatorriaz; horietarik lehenak ez ote "paleolitiko euskara"renarekin antz poxiño bat?: «1. Helioparthenogenesis. The Japanese people descend from the Sun Goddess and were dropped down onto the Japanese islands along with their language at the beginning of time».
<sup>43.</sup> Tovarren lan zaharrenei, hobe, segidan ikusiko dugunez; AM-ek —beti bezala— ez du erreferentzia zehatzik ematen.
<sup>44. «</sup>El país de lengua vasca tenía casi los mismos límites que el actual, por el oeste (?), el norte y el sur, ya en época romana, extendiéndose hacia el este más que ahora, hasta la provincia de Lérida. La toponimia o estudio de los nombres de lugar confirma estas conclusiones y relega al terreno de la
Santanderretik mendebalderantz (eta ekialderagotik, esaterik bada) euskal arrasto gutxi izateaz landa, bertako erromatar aurreko hizkuntz lekukotasun urriek hizkuntza indoeuroparren bat hitz egiten zela baitioskute berezilarien ustez:
Volviendo al problema de los cántabros, ya hemos dicho que su onomástica es la misma que la de otros pueblos de la Península de los que tenemos datos que nos permiten asegurar que hablaban lenguas indoeuropeas, pero cuyos nombres tienen orígenes diversos y constituyen un patrimonio común interlingüístico. No podemos por lo tanto sacar de aquí ninguna conclusión segura sobre lo que los cántabros hablaban, y las afirmaciones generales de los historiadores antiguos apuntan más a una clasificación etnológica que lingüística. De ahí que las opiniones de los investigadores modernos sean contradictorias. Personalmente creo que la total preponderancia de los nombres indoeuropeos, que aparecen además sin modificaciones ni adaptaciones a diferencia de lo que ocurre con los pocos elementos supuestamente indoeuropeos en el área ibérica, aconseja considerar a los cántabros como hablantes de una lengua indoeuropea, siendo imposible precisar si ésta era céltica o no (De Hoz 1981: 35).45
Hurbilagoetarako Gorrochategui (1984 eta ondoko lanak) zuen iturri seguruagoa, Luchairek joan den mendean hasi eta oraingoan Corominasek zabaldu ikerketekin batera;46 ez batak ez besteak ez du arrastorik utzi AM-ren bibliografian ez testuan, ordea.
18. orrian «euskara inguruko hizkuntzez arrunt bestelakoa» dela diosku; alabaina, horren "bestelakoa" ote zen iberiera? (cf. Lakarra 1996 eta, batez ere, De Hoz 1999). Ba ote, gainera, AM-k beharrezko lukeen "bestelakotasun"-aren neurririk? Ohar bedi, izatekotan, lehen glotokronologian "berdintasun" neurriaz kausitu bezala, hemen ere ez okulista frogak baizik eta hizkuntzalaritzatik datozen frogak beharko liratekeela... eta segur naiz hizkuntzalarientzat ustekabe ederra liratekeela "desberdintasun frogak". Nolanahi ere, ez ditzagun nahas hipotesi genetikoak deuseztatzea (euskara eta iberikoaren artekoa, demagun) eta familia
hipótesis no muy bien fundada la teoría de la gran extensión del vasco en la España primitiva (Humboldt), o no ofrece sólida base a la teoría —por otra parte muy atractiva— de que el vasco pertenezca al sustrato más viejo de toda la Europa atlántica (E. Lewy)» zioen 1954an (La lengua vasca, Donostia, 2. arg., 10. orr.). Bere azkenengo lanetarik batean «Galicia es una de las tres zonas peninsulares, con Celtiberia y con la extensión de los celtíberos al Sur de Portugal y a la Beturia, donde hallamos atestiguados históricamente celtas [...] El estudio de la toponimia gallega, el de los nombres de dioses, y ciertas etimologías, a veces muy diferentes, pero en conjunto impresionantes, confirman la importancia del elemento céltico. [...] La lengua euskera se extendía también hacia el Oeste, y si es cierto que como ocurre con los vascones, en las partes meridionales del territorio de estas otras tribus (várdulos, caristios, autrigones), las inscripciones romanas ofrecen nombres indoeuropeos, no se puede dudar de que el vasco se extendía por la costa y por las montañas hasta el Nervión, y antes, más allá» dio (1987: 21 eta 24), "antes" eta "más allá" gehiago zehaztu gabe.
<sup>45. «</sup>es no sólo posible sino probable que hablantes de una forma antigua de indoeuropeo, aterior al estadio del que toman sus raíces las lenguas indoeuropea históricamente atestiguadas, hayan penetrado en Europa sudoriental en fechas remotas» eta «es significativo que en muchos de estos casos la expansión de la lengua o lenguas indoeuropeas en cuestión se haya realizado a costa de otras lenguas igualmente indoeuropeas» irakur liteke De Hoz 1999b-n, (10) eta (25), hurrenez hurren. Cf. Kitson 1996, eta Villar 1991 eta geroztiko lanak "europera zaharraz"; zorigaitzez AM-ek ez du hizkuntz estrato honetaz inongo gogoetarik.
<sup>46.</sup> Komeni da ez ahaztea, halere, Untermannek (1999) Corominasen obra onomastikoaz egindako ohar kritikoez.
diferenteko partaidetzaren frogak onartzea (euskara-na-denearena edota iberohamitikoarena, esaterako).
47-48. orrialdeetan akitaniera eta iberieraren artean lehena hautatzen da euskararen ahaidetzat 100-200 hitzetatik 30 edo berdinak omen direlako; euskaraiberiko hipotesia ideologikotzat jotzen delarik, EH Espainian integratzeko asmoaren hondar, azken-finean. Alabaina, ez da zehazki hori akitaniera euskararekin lotzeko hizkuntzalariek duten arrazoi bakarra, ezta nagusia ere. Konturatu ote da AM Mitxelenak eta Gorrochateguik —joan den mendean Luchairek ireki bidetik— erakutsi dituzten akitaniera eta beranduagoko euskararen arteko -N- > -n-, -n- > -ø-, edota V1 > V1 erregelez? Konturatu ote da, orobat, euskara historikoan dokumentatzen ez den morfemaren baten aurrean ere izenen bat (Abisunhari, demagun) eusko-akitanierarena47 den edo ez erabaki ahal dela, ez soilik batean eta bestean (aldaketa handiegirik gabe, gainera) errepikatzen direnen (Cison, Nescato, Sembe...) kasuan? Ez gara, bada, "antzekotasun" amorfo ugari edo urriaz ari, homologia hertsiez baizik.48
#### Ez da pasarte oso garbia ondoko hau:
Euskara-akitanieraren arteko lotura, aldiz, genetikoa da, hots, (egungo Euskal Herrian oraindik ere bere hartan dirauen) euskal substratuaren gainetik jardun zuten elementu zelten inbasioaren ondorio litzateke akitaniera. Mundu zeltarekin harremanetan sartu aurretik, akitaniar biztanleria euskalduna izan zen, beraz; horregatik ari gara paleolitoz geroztik bizi izan zen mundu euskal-akitaniarraz hitz egiten (AM 49).
"Aurretik", eta ondoren ez ala? Euskara eta zeltaren arteko hibridazio prozesuren bat ote du egileak buruan? Eta are "garbiago":
Ibai huraxe [Garona] izango zen aurrerantzean euskaldun eta galiarren arteko bereizketa eta Euskal Herriaren muga berria, horrenbestez. Konkistan harturiko lurraldeetako hizkuntza —akitaniera— zelteraren eta euskararen hibridoa izango da, eta haren arrastoak gaur egun ere hauteman daitezke (AM 102).49
Akitaniera, edozein hizkuntzalarirentzako (eta gai honetan horiek agintzen dute) ez da Garona, ozeanoa eta Auñamendi bitartean Zesarren garaian hitz egiten zen hizkuntza ez-indoeuropar euskararekin genetikoki lotua baizik. Horren corpuseko (izenetan!) izan litezkeen morfema zeltek (eta latinetikoek edota iberikoek, cf. Gorrochategui 1984) —Attaio-rigis, Condann-ossi nahiz Andossius, Bambiolus, etab.— ez dute hizkuntzaren nortasuna aldatzen.
<sup>47.</sup> Izena De Hozek (1999b: 3) eta bestek azken urteotan zabaldua da, agian justifikazio gehixeago beharko lukeelarik.
<sup>48.</sup> Honek ez du kentzen hizkuntzalarientzat antzik gabeko erregulartasunak froga haboro ematea 27. oharrean erakusten den bezala.
<sup>49.</sup> Pasarte honen aurretik (101) datorrenak "usaintxoa" du: «Iberiarrek —Ia Iberiar Penintsula osoa okupatu zutelarik— iparraldetik etorritako zeltekin bat eginik, (frankismo garaiko eskola-entziklopedietako usai garbia, alegia) "zeltiberiar herri" izenez ezagutzen den mestizaia (!!) moldatu zuten. Herri hau, ordura arte euskal-akitaniar omen ziren Galiziaz eta Asturias-Kantabriaz jabetu zen»; agian parra egiteko, testukoaren ondotik datorrena ere ez da txarra: «Makina bat herri harrapatu eta suntsitu zituen erasoaldiaren gordina gorabehera, Euskal Herriak buru eginik, zutik eta bat iraun du [...]» (102).
Bestalde, euskara-iberiarra ez ote zen lehenago "Antigua Lengua de las Españas" eta "De la Universalidad y Antigüedad de la Lengua Vasca" legez aurkeztu? Hots, kantabrismoarekin eta beste zenbait mito gehiagorekin euskaldunen —euskaldun batzuen— lehentasuna Erreinu barruan sendotzera zetorrena. Ez ote ginen, bada, gu geu benetako espainiar bakarrak, enparatuak erromatar, goto, mauru, judu eta bestelako kasta eskasagoekin nahasiak zirelarik, Larramendik Corografia-n gipuzkoar ezkongaien gurasoei gogoratzen zien legez? 20. mendean sabindar mitologia hedatzerakoan aurreko honek abertzaleen artean lekurik ez izateak ez dakar Humboldt, Schuchardt, Menéndez Pidal eta beste zenbait "espainolistak" asmatutzat —eta Vinson bezalako txobinistek gaizki ikusitzat jotzea. Oraingo Del Cerro, Alonso eta beste argitu batzuek ere hizkuntzazkoak ez bide dituzte aldatuko: ez alde batera eta ez bestera, prentsaren zati jakin batek uneren batean eman laguntza gora behera.50
AM-k lagun hartu dituen Renfrew eta Gimbutasek indoeuroparren aitzinaberriaz eta herri horien oldeen kronologiaz dituzten uste aski kontrajarriak (Anatoliatik Balkanetan zehar 6.000-4.000 bitartean batarentzat, Ukrania aldetik 3.400- 2.900 aldera bestearentzat) ez dira arazorik gabeak beren eskema arkeologikoak hizkuntzalaritzarekin bateratu nahi direnean azken urteotan argiro ageri den bezala. Gure artean Gorrochateguik Renfrew-ri egindako iruzkinean (1993) erakutsi zuenez, indoeuropartzea hark nahi legez neolitizazioarekin bat bazihoan, zergatik ez zen indoeuropar bilakatu Finlandia, Ertasia edo Kaukasoa? Edota indoeuropartze goiztiarreko Europaren hegoaldean zergatik iraun zuten etruskerak, retikoak, iberierak, tartesierak, euskarak eta ligurrak, gutxienez, eta ia indoeuropa-rrik gabeko iparraldean soilik dugu Eskoziako pikteraren aditzea? Bestalde, -6.500 aldera indoeuropar bilakatu omen zen Grezia aldeko toponimia ez-indoeuroparrak ere ez du batere laguntzen Renfrewren teoria. Orobat, nola izan liteke mendebal-deko grezieran eta ekialdeko indoiranieran eta armenieran berrikuntza berberak izatea eta ez, aldiz, haien tartean ageri diren hizkuntza anatolikoetan? Soilik hizkuntza hauek enparauetarik lehenago bereizi balira aitzinhizkuntzaren jatorrizko kokagunetik historikoki aurkitzen ditugun lurralderantz mugituaz.51
Kitsonek (1996b) Gimbutasek Pontiko aldeko estepako Kurganen alde egindako proposamenaren aurka bildu dituen hizkuntz argudioak ere kontuan izatekoak dira hizkuntzalaritzan oinarria duen "indoeuropar arazoan". Gorrochateguik Renfrewren liburuaz dioenez (1993: 1019)
El libro pretende dar una solución arqueológica (...) a un problema eminentemente lingüístico, cual es la extensión geográfica considerable de las lenguas indoeuropeas históricas a partir de un núcleo originario mucho más reducido (en el que debió de hablarse la lengua común, llamada indoeuropeo, de la que derivan las que encontramos en registros escritos desde el ca. 1600 a.C. hasta nuestros días). Digo que el problema es eminentemente lingüístico, porque a la lingüística compete establecer las relaciones de parentesco entre determinadas lenguas (...) así como
<sup>50.</sup> Prentsa "herrikoiak" edo sentsazionalistak Greenbergen eta jarraitzaileen ideiei egindako oihartzunaz ikus Dixon 1997: 43-44 eta Campbell 1998: 311.
<sup>51.</sup> Ikus Gorrochateguiren lana Renfrewren teoriek hizkuntzazko argumentazioaren aldetik dituen hutsune larrien kritika argi baterako.
emitir hipótesis acerca del aspecto del indoeuropeo: lengua originaria común de la que proceden las lenguas históricas, que no está registrada por escrito, pero cuyas características estructurales más notables pueden ser reconstruidas por medio de unos métodos muy precisos a partir de la valoración de las relaciones lingüísticas existentes en las lenguas históricas, a cuyo constructo se le denomina "protolengua".52
Badira zenbait animalia-izen indoeuroperazkotzat jo litezkeenak eta estepan nekez espero litezkeenak; alderantziz, badira ezinbestean estepako kultura batean itxadon ditzakegunak eta aitzin-indoeuroperarako ezin berreraiki ditzakegunak. Antzera aspalditik aztertu diren zuhaitz-izenekin ere. Gainera, Krahe jarraituaz "europera zaharra" deitu ohi den ibai-izenen azterketak ere ez du estepa laguntzen jatorritzat: Rin-etik Don-era eta Alpeen eta Karpatoen iparraldeko hidronimoak egitura jakin batekoak dira eta ez da zalantzarik inguru horietan historikoki aurkitzen ditugun hizkuntzak baino zaharragoetarik —haien eta indoeuropar batuaren artekoetarik edota hartatik bertatik— sortuak direla esateko.53 Hots, indoiranioan eta hititan ere aurkitu izan da hidronimia honen oihartzunik edota mendebalderagokoaren puntu ilunen azalpenik, eta ez da pentsatzekoa, Gimbutasi komeniko litzaiokeen arren, Erteuroparantz dagoeneko bereizitako hizkuntza eta tribuen beranduko berrikuntza denik; aldiz, badirudi datu hauek eta beste zenbaitek —lehen aipatu animalia eta zuhaitz-izenez landa uralikoan diren mailegu indoiranioek, esaterako— indoeuroparren aitzin-aberria Europan bertan (Alemania-Polonian) kokatzea laguntzen dutela.54
Eta indoeuroparrak Asiatik baletoz ere, soilik azken finean letozke handik, mendebalera iritsi aurretik Europa ekialdean pausaleku zenbait zituztelarik, jakina. Indoeuropartze fenomenoan larriena AM-en eta bere iturrien pentsamenduan ez da soilik herri horren batasun eta homogeneotasun genetiko eta linguistiko ordurako aski pitzatua,55 baizik eta haiek aurkitu omen zutenaren batasun eta homogeneotasuna. Izan ere Kalifornian edo Ginea Berrian garai modernoetan aurkitutako aniztasuna ez ote sinesgarriago?
<sup>52.</sup> Gure alorrean "euskaro-akitanoa" eta "aitzineuskara" horko "indoeuropeo" eta "protolengua"-ren ordez irakurri beharko genuke, gainerakoak (corpusaren fetxa izan ezik, zorigaitzez) bere balio osoa gordetzen duelarik.
<sup>53.</sup> Azalpen estandar hori onartu beharrean Vennemannek (cf. 1994, 1997 eta 1998) hidronimia horretako hizkera ez indoeuropera baizik eta "Vasconic" delakoa, hots, euskararen eta beste hainbat kide galduren jatorri litzatekeen izozte ondoko (-10.000) hizkuntzaren hondartzat du. Damurik, iruzur eta asmaketa gehiegi egin beharra du Vennemannek ondorio harrigarri horietara iristeko, nahiz indoeuroperaren aldetik (ikus Villar 1991/96 eta, batez ere, Kitson 1996a) nahiz euskararenetik (cf. Lakarra 1996). Itxura batean AM-ri teoria hau komenigarri gertatuko litzaiokeen arren, berak ikusiko, ez dakit euskara eta iberikoaren arteko lotura genetikoa "null hypothesis"tzat jotzea gustatuko litzaiokeen (cf. Lakarra 1996).
<sup>54.</sup> Lehen 8. oharrean esandakoa osatzeko, interesgarri begitantzen zait ondoko pasartea: «Most American linguists seem to have believed Gimbutas. Her Model is taken for granted in assumptions about west European substrates [...] A scholar on the British side of the water has contemplated this over the last twenty years with increasing incredulity; for almost all the assertions quoted in the last paragraph are disbelieved by almost all British archaeologists over the same period» (Kitson 1997: 199) eta baita ondoko oharra ere: «Perhaps I may be permited to quoted an obiter dictum of Professor Gamkrelidze at Rydzyna, that he does not think a single Russian archaeologist believes in Gimbutas's theories. Diakonov (1990: 58) voices a similar thought more restrainedly» (1990: 224, 62. oh.).
<sup>55.</sup> Cf. «Es obvio que quienes indoeuropeizaron Europa no eran gentes ni racialmente homogéneas ni que eliminasen a otras razas anteriores» (De Hoz 1999b: 25).
**6.** Ikusi dugunez (§ 3 akabuan), hizkuntzalaritza historiko estandarraz etsirik AM-ek «metodo lexiko-estatistiko edo glotokronologikoa» jartzen digu mahai gainean (53 hh), hala-holako definizioa emanaz eta euskararen ahaidetasunak argitzeko asmotan egin zen aplikazioa gogoratuaz.
Nola bilatu, ordea [euskararekin lotura izan zezaketen beste hizkuntza batzu]? Elkarren ondoan konparatzeko hizkuntza bat baino gehiago bagenitu, hiztegiak konpara genitzake: hiztegien alderdi jakin batzuk, zehazkiago, arrunt iraunkorrak direnak, denborak joan ahala bere hartan aldatzeke jarraitzen dutelako; hala nola zenbakiak, pertsona-izenordainak, naturaren gorabeherak adierazten dituzten hitzak, etab. Honek guztiak, hizkuntzen arteko ahaidetasunari buruzko informazioa eman ez ezik, denbora iragan ahala ahaidetasun horrek nolako bilakaera nozitu duen ere jakinaraziko liguke. Elementu hauekin diharduen hizkuntz metodologia, glotokronologia da (46).56
Swadesh eta gainerakoen "oinarrizko lexikoa" osatzeko aipatzen diren kategoria lexikoen artean badira zenbait zehaztu beharko liratekeenak —zenbakietan soilik txikiak, demagun— eta beste zenbait gehitu beharko genituzkeenak —ekintza ohiko eta arruntei buruzko aditzak, kontzeptu kulturalak adierazten ez dituzten izen eta adjektiboak, etab.— (cf., halere, Haarman 1990 eta Campbell 1998 horren balioaz). Bestalde, nola hartu behar da "ahaidetasun bilakaera" delakoa? Gutxitu edo gehitu —edota bere izaera aldatu— egiten dela uste ote? Esango nuke glotokronologiazko bibliografian honako hau berrikuntza bat dela eta AM-k gehixeago azaldu eta arrazoitu behar zukeela aitzinamendu garrantzitsutzat jo genezan.
1961ean Tovarrek (Bouda, Lafon, Mitxelena, Vycichl eta Swadesh-en ohar eta laguntzarekin) argitara eman zuen euskararen konparaketa ikerketetan eragin larria izan duen lana: "El método léxico-estadístico y su aplicación a las relaciones del vascuence", BAP 17, 249-281. Bertan, Swadesh eta beste zenbait hizkuntzalarik II. Mundu Gerra ondoren metodo historiko-konparatuarekin umezurtz gelditzen ziren hizkuntzentzat prestatua egokitzen zitzaion euskarari, «no por simple afán de novedades, sino con el deseo de experimentar en un campo más el método, y de contribuir con ello al problema de la situación lingüística del vasco» egileak zioenez (Tovar 1961: 250). Ameriketako hizkuntzen historiaurre luzeetan (gero baita Ozeania, Afrika eta Asiakoetan) testu zaharrik gabe —inoiz ez leku-kotasun zaharrik eta ez berriagorik— barneratu eta haien arteko hausturaren kronologia absolutua lortu nahiean prestatua dugu glotokronologia. Tovarrek bi aldetatik ikusten zuen metodo berriaren garaipena ohiko metodo konparatuaren gainetik:
<sup>56.</sup> Ross-ek eta Durie-k (1996: 4 hh) metodo konparatuarekin nahasi diren zenbait ideia oker aipatzen eta iruzkintzen dituzte, horietarik bigarrena glotokronologia delarik: «The second misunderstanding confuses the comparative method with the techniques of lexicostatistics and glottochronology. Lexicostatistics is the use of the percentages of assumed cognates (that is, items in related languages which are directly inherited from a common ancestor) shared by pairs of languages on a standard word list to arrive at a 'family tree' of those languages [...] the lexicostatistical method is different in both practice and principle from the comparative method (despite occasional claims by lexicostatisticians that they are practising the comparative method [...]». Atal honetarako ikus Lakarra 1997b, eta metodo konparatuarekin egindako beste nahasketa batzuetarako zehazki ikus lan horretako 13. oh.
Las limitaciones del método histórico-comparativo se hacen sentir en dos direcciones: en primer lugar porque es incapaz de darnos una cronología absoluta, y en segundo, porque sólo sobre la base de una fonética histórica bien elaborada cabe establecer comparaciones. Por otro lado, el método histórico tiende a representar la etapa "primitiva" o "común" como algo fijado y estático casi "anterior a la historia" (Tovar 1961: 251).
Glotokronologiaren oinarrian hizkuntzek bereizko duten aldaketa genuke; hots, aldaketa horren erritmoa garai eta hizkuntz tradizio diferenteetan berdintsua litzateke 100 edo 200 hitzetako oinarrizko lexikoan (%20tsu milurtekoan) eta, hortaz, hori erabiliaz hizkuntzen etena fetxatu ahalko. Tovarrek berak aitortu bezala, "konparaziogaia" erabat aldatzen da: «El término "comparación" adquiere así un valor completamente nuevo y distinto del que tiene en el método histórico basado en la aplicación de las leyes fonéticas» (1961: 254). Tauletan %4ean edo kalkulatutako halabeharra baztertzeko, CVC baino antzekotasun txikiagoak —erakusleetan salbu— kontuan hartu gabe ere, ondoko formulak bihurtzen du fetxatan ikusitako antzekotasunen kopurua (Tovar 1961: 254-5):
$$t = \frac{\log C}{2 \log r}$$
Irizpideok euskarari ezarri aurretik beren mugak aitortzen ditu Tovarrek:
Las limitaciones en la aplicación del método léxico-estadístico son grandes. El método histórico-comparativo puede asegurarnos de parentescos allí donde el método léxico-estadístico sería mudo. Ejemplos brillantes son las equivalencias etimológicas ciertas, pero invisibles, entre al. kommen y port. vir, al. voll y port. cheio. Y por otro lado el método estadístico, en lenguas de historia fonética desconocida, no es capaz de eliminar semejanzas aparentes pero demostradamente falsas, como al. haben y lat. habere, fr. feu y al. Feuer, ing. much y esp. mucho (1961: 257-8).
Egindako kritiken artean aldaketa erritmoaren iraunkortasunari buruzkoak eta antzekotasunen artean jatorri bera izateari eta halabeharrari zor zaizkionak ezinbereizia iruditzen zaizkio garrantzitsuen; azken hauei dagokienez, Europa aldean aurkitzen diren antzekotasunak ez antzinako jatorri bakarrari baizik eta bi hizkuntzak (euskarak eta bereberak, demagun) hondar amankomun batetik jasoak. Bestalde, bere ideia kutun bati jarraiki, hizkuntza guztiak mixtoak izaki (hitzez hitz esaten du hauxe 261.ean)57 metodoaren egokitasun kronologikoa hondatu arren ez du uste hainbeste gertatzen denik ahaidetasunarekin. Hara emaitzak:58
<sup>57.</sup> Cf. «Hipotéticamente, cabe suponer que el bereber sea, en este ejemplo, una lengua mixta de elementos orientales camíticos y de elementos euroafricanos occidentales que podrían hallarse en el vascuence. A su vez la lengua vasca, podría ser una lengua mixta de elementos africanos, que tiene en común con el bereber, y de elementos euroasiáticos, que pueden pervivir en lenguas caucásicas u otras. Ello compromete sin duda la validez cronológica del método, pero no la medición estadística de los parentescos» (Tovar 1961: 258).
<sup>58.</sup> Bakarrik euskara biltzen duten pareei dagozkienak ezartzen ditut labur beharrez; gainerako hizkuntzen konbinaketei dagozkienetarako jo bedi Tovarren laneko 259-260 orrialdeetara. Zenbakiak Swadeshen tauletako kognadoei dagozkie (izartxodunak taula laburrekoei, besteak zabalekoari) eta zalantza marka dutenak ez dira portzentaiak eta bestelako ondorioak ateratzerakoan erabili (Tovar 1961: 259, 22. oh.).
| Hizkuntz bikoteak | Antzeko hitzak. Zerrendak | Antzekotasun % |
|-------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------|
| eusktxuktxiera | 18, 32, 57, 68, 72?, 90?, 123*, 131*?, 144* | 2'08 edo 2'17* |
| euskzirkasiera | 9*, 20, 22, 24*?, 27*, 58, 76*, 83?, 89*, 100*,<br>104*, 137*, 149*, 173, 185, 190?, 191?, 197 | 6'62 edo 7'52* |
| euskavarera | 9*, 17, 24*, 27*?, 32, 89*, 94*, 111?, 185, 209* 3'8 edo 5'37* | |
| euskgeorgiera | 12?, 24*, 27*?, 39*?, 54*, 76*, 89*?, 93*, 103,<br>115*, 121*, 146*, 187, 206, 215* | 4'73 edo 7'52* |
| euskbereb.(Rif) | 1*, 12?, 24*, 34, 39*, 81*, 119*, 121*, 141*,<br>159?, 165, 168*, 172*, 173, 191?, 195?, 207* | 6 edo 9'67* |
| | euskbereb.(Sus) 1*, 2*, 4*, 12?, 24*, 34?, 61?, 64?, 81*, 119*,<br>120, 121*, 172*, 173, 174*, 191, 195, 207* | 7'38 edo 10'86* |
| euskegipziera | 1*, 61, 74, 97, 207*, 213 | 3'35 edo 2'29 |
| euskkoptoa | 1*, 7*, 22, 55*, 60, 61, 130*, 176*, 191, 207* | 5'18 edo 6'59* |
| euskarabiera | 1*, 18, 60, 61, 72, 146*, 160, 163, 191 | 4'9 edo 3'26 |
Hauek eta gainerakoak «hurbileko ahaidetasuna», «aski hurbilekoa», «urrutikoa», «litekeena» eta «egiantz gutxikoa» multzoetan sailkatzen ditu; soilik Rifeko eta Suseko berebereak dira lehendabizikoan eta hizkuntza hamito-semitikoak batetik eta Kaukasoko zenbair bestetik, bigarrenean. Euskararekikoak oro «urrutiko» (eusk.-zirkasiera, eusk.-georgiera, eusk.-berebera, eusk.-koptoa), «litezkeenak» (eusk.-avarera, eusk.-arabiera) edo «egiantz urrikoak» (eusk.-txuktxiera, eusk.-egipziera) dira.
Hara Swadesh-Tovarren taulak (1961: 255) goiko portzentai horiek kronologia absolutuetan bihurtu ahal izateko:
| Mendeak | Gordetako % | Mendeak | Gordetako % | Mendeak | Gordetako % |
|---------|-------------|---------|-------------|---------|-------------|
| 5 | 86 | 65 | 14 | 125 | 2 |
| 10 | 74 | 70 | 12 | 130 | 2 |
| 15 | 64 | 75 | 10 | 135 | 2 |
| 20 | 55 | 80 | 9 | 140 | 1 |
| 25 | 47 | 85 | 8 | 145 | 1 |
| 30 | 40 | 90 | 7 | 150 | 1 |
| 35 | 35 | 95 | 6 | 200 | 0'2 |
| 40 | 30 | 100 | 5 | 250 | 0'05 |
| 45 | 26 | 105 | 4 | 300 | |
| 50 | 22 | 110 | 3,6 | 350 | |
| 55 | 19 | 115 | 3 | | |
| 60 | 16 | 120 | 3 | | |
| | | | | | |
#### Beste era batera:
| % | erlazioa | mende banaketa | sailkapena |
|--------|---------------------------------|----------------|-------------------------|
| 100-81 | elkar ulertu (dialektoa) | 0-5 | hizkuntza |
| 81-36 | argia, berezilari izan ez arren | 5-25 | familia (errom., germ.) |
| 36-12 | konparatistak ikustekoa | 25-50 | enborra (IE, semit.) |
| 12-4 | antzekotasun urriak | 50-75 | mycrophylum |
| 4-1 | antzekotasun oso urriak | 75-100 | macrophylum |
Alabaina, zenbaterainoko fedea jar liteke Tovarren ondorioetan? Euskarari bilatutako kognado guztiak eta horien ondorioak hizkuntzaren erlazio genetikoetarako beste lan baterako utziaz, Lakarra 1997b-n bereberarekikoez ohar zenbait egin dut, izan ere bera aurkezten baitu Tovarrek euskaratik hurbilen. Hara segidan S(useko) eta R(ifeko) bereberarekin euskarak izandako ustezko kognadoak (soilik Tovarrek goiko zerrenda numerikoan segurutzat emanak ezartzen ditut, kalkuluak ere horien gainean egin baitira).
| | Eusk. | Berebera | |
|------|------------|----------------------|--------------------------------|
| 1. | ni | S. nekk(i), nekki:n; | R. nes, nis |
| 2. | i | S. kiyin, kiy | |
| 4. | gu | S. nekn: f. nkwenti | |
| 24. | au | S. γuad; | R. wa |
| 34. | itzuli | | R. emγulii |
| 39. | etzan | | R. zen |
| 81. | izar | S. aγris | R. izri |
| 119. | emakume | S. tamγart | R. tamγart, tamettut, tisedent |
| 120. | aur | S. arrau | |
| 121. | gizon | S. argäz | R. argaz |
| 165. | negar egin | | R. seγoi |
| 168. | beltz | | R. abersan |
| 172. | ori | S. aurag | R. awereγ |
| 173. | zaar | S. asser | R. awessar |
| 174. | legor | S. γar | |
| 191. | ama | S. γimmi | |
| 195. | soka | S. iziker, asγun | |
| 207. | izen | S. isem | R. isem |
| | | | |
Iruzkina.
- (1) Oso ahula da: -i dugularik 2. pertsonan ere (eta -u pluraleko lehen bietan) n- hutsa gelditzen zaigu; VC genuke \*en- batekin arituaz (cf. ene, eni).
- (2) Ezerezean gelditzen da (1)en iruzkinaren ondoren: \*khi batetik abiatuaz ere soilik C- genuke.
- (4) Kognado segurutzat izatea harrigarria da; aurreko sarreretan esandakoaz gainera, nabarmena da bereberez singularraren gainean eratua dela.
- (24)-an haur-etik (< Kaur) abiatu behar dugu, honela CVV edo genukeelarik. Alabaina -ur amaiera bereizi ahalko bagenu CV baino gutxiago geldituko litzaiguke.
- (34) Itxuraz hobetu egiten da \*e- batetik abiatuaz, baina hori aurrizki bat dugu; VC (-ul) baino ez zaigu erroan gelditzen.
- (39)an CC garbi-garbia genuke euskarazkoaren bigarren silabako bokalismoak (-in, -un) forma luzeagoa eskatuko ez balu.
- (89) CC (txist.-dardark.) itxuraz.
- (119)-an euskarazkoa konposatua izateaz landa, eme- mailegua dugu.
- (120)-an VVC dugu; haur-etik abiatuaz ez da ulertzen bereberez zergatik galduko zen hasierako leherkaria edo hasperena.
- (121) CC (leherk.-txist.) itxuraz.
- (165)ean VC genuke bereberez bokalak kontuan hartu ahal balira ere.
- (168) Ia CCC (b-l/r-txist.) dirudien arren euskarazko txistukaria atzizkia delarik, CV baino ez da hertsi-hertsian.
- (172) C edo ia VC baino ez da gehienez ere; kontua da kognadoa desagertuko litzatekeela euskarazkoa ezingo balitz hor-etik bereizi.
- (173)-an zahar-etik abiatuaz gauzak zaildu egingo bide lirateke (cf. 120), batez ere \*zanar < \*zan-or edo balitz (cf. azkar < haz(i)-gor).
- (174) Oso ahula da; euskarazkoan bokalarteko herskaria berankorra baita.
- (191) Ez dirudi oso erabilgarri inongo konparaketatarako eta are gutxiago euskaraz bere -m horrekin; bidenabar C bakarra dugu eta bokalismoak ere ez dirudi egokiegi.
- (195) Mailegua da, euskaraz bederen.59
- (207) Orain bereberez da mailegu argi; euskaraz, bestalde, bada uzen ere.
<sup>59.</sup> Honetan eta aurrekoan ez da ikusten zergatik ez den ematen, hainbatetik hainbatean, Rifeko berebereko forma.
Azken finean, dozena t'erdi ustezko kognado hauetarik gutxiena da (89 eta 121.ak ?) azterketa zehatzago baten ondoren irauten duena. Halabehar hutsa genuke, beraz, ez % 6tik 11ra bitartean (7.500-10.000 urtetako etena) baizik eta %1en inguruan baino (14.000 urte); VC edo CV onar bageneza 9 kognadotzakok igaroko lukete gure baheketa, Tovarren erdiek, eta % 3-6 liratekeelarik, gutxienezko 10.000-12.000 urtetako etena suposatuko lukete.
Tovarrek eta bere lagunek60 metodoaren sorlekuan bertan (EEBBetan) hizkuntzalari zientifikoen artean eta modu estandarrean antolaturiko hizkuntz familietan eztabaidatzen hasia zenean, 1961ean Euskal Herrira inportaturiko ustezko alternatiba horrek ez du inoiz lortu metodo konparatu klasikoa gainditzea, eta metodo onargarrien zerrendan ia mende erdi honetan sartzea ere lortu duenik ezin esan:61 aspaldi ahaztuxea eta baztertua dugu ofiziokoen artean.62
Ene iduriko, hizkuntzalari historiko gutxik onartuko du ondokoa:
Metodo lexiko-estatistikoak bi hizkuntzen artean gaur egun dagoen lotura erakutsi ez ezik, substratu baten osakide inoiz izan ziren ere kalkulatzeko balio du. Lorturiko koerlazio-zifreei (sic) esker jakin dezakegu hizkuntza horien arteko ukipena K.a. 10.000 urte gauzatu izan zela. Zenbaki horrek garrantzi handia dauka, paleolitiko —magdalenienseko, zehazkiago— Europan jartzen gaituelako; artean, gailurgailurrean zebilen (eta hedatzen ari zen) euskal-akitaniar zibilizazioa. Estornesen arabera, kaukasierarekin izaniko ukipen edo harreman hori, paleolitoko euskalakitaniarrak Erdialdeko Europa eta Ekialde Ertainera jalgi zirelako da.
Arestian eginiko ikerlanek —berretsi gabe ditugun arren— frogatu dutenez, euskal toponimiako eskualdea Armeniaraino zabaltzen dute (euskal armenierazko 2.000 hizkuntz ekuazio baino gehiago omen dira, Vahan Sarkisian ikertzaile armeniarraren iritziz). (55).
Nahi genuke metodo lexiko-estatistikoak horrelako botererik balu! Ez dakit AM benetan ohartu den, begibistakoa den arren, metodo hori zenbait asmakizunen gainean eraiki zela: oinarrizko lexikoaren kontzeptua eta bere partaideen
<sup>60.</sup> Halere, ez da segurua Tovarrez gainerakoek zenbateko sinestea zuten metodoan; Mitxelenak egiten dituen oharretarik (ezta 1963: 83koetarik) ez dirudi handiegia zenik.
<sup>61.</sup> Ikus Coseriu 1965, Haarman (1990) eta bestek emandako bibliografia eta frogak; Blustek bere iruzkinean garrantzi handia ematen dio Lehman-en eskuliburuaren edizio berria gaitzesteko honetan egilea glotokronologiaz lehendabizikoan baino biguñago agertzeari. Gure artean bada (cf. Gorrochategui 1986b, Trask 1997) Echeniquek (1984) ustezko erlazio euskara-uralikoan ikerketa glotokronologiko gehiago beharko liratekeela suposatuaz ez ote dion abegi gehiegizkoa egiten pentsatzen duenik. Bidenabar, Décsy-ren aitzinuralikoaren berreraiketan ez da inongo hurbilketa ez erreferentziarik euskarak guzti hartan izan zezakeen inongo egitekoaz.
<sup>62.</sup> Cf. «Lexicostatistics and glottochronology are still practised in a few odd corners of the world (including Russia, where these methods were introduced in the 1980s, twenty years after being discarded by serious linguists in the West). I am sorry to have to report that one of these corners is in Australia» (Dixon 1997: 36, 5. oh.). Halere, amatteurrek eta atzeratuek baino ez darabilte han ere. Bidenabar, barregarri xamarra da Txillardegiren 1977ko lanaren akabuan agertzen den presa "gure Kaukasoko anaiei" glotokronologiaren berri ona(k) helarazteko; Mitxelena 1979b-n adierazten den bezala, ez da bertan Tovar eta gainerakoen 1961eko lanarekiko aitzinamendu funtsezkorik, ezta aurreko bi hamarkadetako uholdeen berririk ere.
iraunkortasuna onartzean batetik eta hizkuntzen aldakortasun-indizea unibertsal eta iraunkortzat ematean, bestetik (cf. Campbell 1998, beste hainbaten artean). Are gehiago, nabarmena da glotokronologiak ez duela inongo ahaidetasun genetiko berririk erakusten; izan ere, ez da horretarako diseinatua:63 gehienez ere lehendik norbaiten sinismenean zen bat neurtzeko asmatua dugu. Hots, "lotura" hori eta beste hainbat gauza aurretiaz onartuaz, zenbakien bitartez frogatu nahi luke.
Bada, ez da soilik bere "oinarrizko lexikoa" uste baino askozaz aldakorrago izatea —mailegaketaren aurkako txertakuntza ahulekin— edota aldaketa erritmoa ez dela bera (% 1,4koa edo) mende, garai eta lurralde guztietan.64 Bi horien ahulezia aski izan arren glotokronologiaren oinarri eta asmo eta asmakeriak oro deuseztatzeko, bada oraindik larriagorik. Zerk eragin lezake ondoko hirukotean "antzekotasunetan" abiaturik gure erantzuna zuzena izan dadin?65
(house) etxe [ece] chez [se] casa [kasa]
Itxura hutsak erdiko biak lotzera garamatza zalantzarik gabe, ez azken biak; egia historikoa, ordea, kontrakoa da, hain justu. Frantsesaren eta euskararen forma modernoetako berdintasuna halabehar hutstzat salatzen dute beren historia ezagunek:66 frantsesezko morfemaren kasuan badakigu noizbait bokal gehiago eta irekiak zituela eta sabaikari belarea zela; euskarazkoarenean, gutxienez, sabaikaria ez dela betidanikoa, bestela bizkaieraz ez bailitzateke /ece/ gertatuko. Baina, eta historia ezagunik ez duten hizkuntzetan edota historia ezagunekoen historiaurrean: zerk saihestuko ditu glotokronologia itsuaren halabeharreko hutsak?
Alderantzizko bidetik, edozein hizkuntzalari historikok —edota hizkuntzaren eboluzioaz artatuk— badakike Meilleten adibide klasikoaren berri: "bi"-arentzako latineko duo (eta hizkuntz familiako gainerako kideetakoak) eta armenierazko erku
<sup>63.</sup> Ezta "ukipenak" miatzeko ere; ustezko kognadoen artean zeintzuek salatzen duten jatorrizko lotura eta zeintzuek mailegaketa ez bereiztea da, hain zuzen, metodo honen akatsik larrienetakoa. Beste kontu bat da oinarrizko lexikoa erabiltzea jatorri eta erlazio ezaguneko morfema eta hizkuntzen artean mailegaketa neurtzeko corpus gisa, Chaker-ek (1984b) bereberaren zenbait dialektorekin egin legez. AM-ek ongi ezagutu beharko lukeen Tovar et alii (1961: 258, 21. oh.)-en argi irakur liteke: «Swadesh Perpectives 194 examina con cuidado el problema de la eliminación de los préstamos en la aplicación del método. Pero sólo la historia conocida de la palabra es la que puede darnos seguridad, y la aplicación principal del método, y donde tiene sus plenos valores, es allí donde no sabemos la historia». "Mass comparison" delakoarekin berdintsu: «Without demostration that the etymologies are based on cognates rather than borrowings, his conclusions are unsupported» markatzen du E. J. W. Szathmary-k Greenberg, Turner & Zegura-ri egindako iruzkinean (1986: 490).
<sup>64.</sup> Euskal testuek, beren urritasunean, 16. mendetik 17.era bitartean gertatu zen aldaketa —aditzaren egituran, demagun— 18.etik 19.era bitartean adinakoa izan zela ote dioskute?
<sup>65.</sup> Gogora 10. oharreko «supposed cognates»; egia esan, «supposed» dira baita hango beste zenbait gai, genetikoki lotutako hizkuntzak, esaterako.
<sup>66.</sup> Euskarazko hogei eta bere ustezko ordain zeltekin jazotakoa ere ez da ahaztekoa: Tovar eta "eskuzabal" zenbaitek horien antzean (eta herri zeltek hedatu omen duten hogeinakako kontaketan) oinarriturik euskal hitza mailegutzat jo zuten; arazoa da hogei-rekin antzen bat duten formak oso berriak direla (Erdiarokoak), berriegiak 1.000 edota 1.500 urte lehenago euskarak aitzinzeltikotik har zitzakeenean horrelatsu izateko eta ez latinezko uiginti-ren oso antzeko: zorigaitzez, antzekotasunak behar ez direnean eta diferentziak haiek beharko liratekenean gertatzen dira. Ikus Mitxelena 1964: 49 (eta gero De Hoz 1981 eta Gorrochategui 1987) zelta hizkuntzetako formek, euskararekin edozein kontakturen ondoren, pairatutako aldaketa ugari ezagunetarako.
jatorri bereko dira, antzekotasun material arrastorik izan ez arren; Matissoffek (1990) eta Puylleblanck-ek (1992) erakutsi dute, aldiz, mandarineraz badela er "bi", ez batarekin ez bestearekin inola ere "lotua",67 lotura hitzak linguistika genetikoan izan dezakeen adiera hertsi eta, beraz, interesgarrian (cf. Meillet 1925): halabehar hutsaren ondorena dugu, euskarazko alkar eta holandesezko alkaar bezala (cf. Mitxelena 1964).
Behin eta berriz lege fonetikoen eta egokitasun semantikoaren beharra ikusi da glotokronologia edota beste edozein metodo ezertarako izango bada; gogoratzen ote Bender (1969) eta beste hainbat hizkuntzalarik konparaketa lexikoa okulista eskuzabalaren azterketaren antzeko izan beharrean segurtasun minimo batekin aritzeko egindako saioak?68 Alabaina, bide horretatik aitzinatuaz —halabeharra mugatuaz eta morfologiaren eta korrespondentzia fonetikoen egitekoa onartuaz, alegia—, eta glotokronologiazko ikerketek har zezaketen hoberena dela begibistakoa da aspaldidanik, zein litzateke metodo konparatuarekiko funtsezko diferentzia edota funtsezko aurrerapena? Bestela esan, hoberenean ere, glotokronologiaren formalizaziorik hertsiena ere ez da iristen (baldintzetan zein horien ezarpenetik ateratako emaitzetan) metodo konparatuaren ariketa arinenaren pare izatera.69
En conclusion, la glottochronologie nous paraît être une technique mal fondée, fause et même théoriquement absurde. Et de par sa facilité même —et superficialité— elle nous paraît représenter un danger pour la linguistique contemporaine. Un danger encore plus grave que ne l'est la glottochronologie en elle-même: c'est celui qu'implique la quantification de ce qui n'est pas quantifiable, la prétention de remplacer la méthode comparative et l'histoire par les mathématiques et le calcul. On a souvent l'impression qu'en employant des symboles et des chiffres, l'on est exact et cohérent. Mais l'exactitude réside en réalité dans la pensée et dans sa correspon-
Beraiek aitortzen dutenez, bestek bestela laburtu arren guztiek antzera batean burutzen duten ariketa; lehendabiziko puntutik diferentzia larriak dira glotokronologiarekin, (3)-ko lege fonetiko zehatzen beharrari buruz duten portaera bateraezinera iritsi aurretik ere. (4)-ko berreraiketa eskakizuna (glotokronologian zein mass-comparison delakoan agertzen ez dena) diferentzia garrantzitsua da eta azken urteetan Greenberg eta bere taldekideen aurkako eztabaidan sarri agertu dena; gainerako puntuetan ere edozeinek dakus metodo konparatuak enparatuei egiteko horietan hartzen dien aldea.
<sup>67.</sup> Ezta, gehi genezake, euskarazko \*her ere (hirur < \*her-ur; cf. her-en eta \*la(C)-ur).
<sup>68.</sup> Bender-ek CVC formula aurkeztu zuen gutxienekotzat; badira, halere, bokalak eta kontsonante pareetarik bat berbera izanik eta beste pareak soilik ezaugarri bateko ezberdintasuna badu edota bokalak albo batera utziaz kontsonanteak berberak erkaketa onargarritzat ematen dutenak; Campbellek (1973) CVC osoa ere ez dela aski hertsia erakutsi zuen.
<sup>69.</sup> Rossek eta Duriek (1996: 6-7) honela formalizatzen dute metodo konparatua: «1. Determine on the strenght of diagnostic evidence that a set of languages are genetically related, that is, that they constitute a 'family'; 2. Collect putative cognate sets for the family (both morphological paradigms and lexical items); 3. Work out the sound correspondences from the cognate sets, putting 'irregular' cognate sets on one side; 4. Reconstruct the protolanguage of the family as follows: a. Reconstruct the protophonology from the sound correspondences worked in (3), using conventional wisdom regarding the directions of sound changes, b. Reconstruct protomorphemes (both morphological paradigms and lexical items) from the cognate sets collected in (2), using the protophonology reconstructed in (4a); 5. Establish innovations (phonological, lexical, semantic, morphological, morphosyntactic) shared by groups of languages within the family relative to the reconstructed protolanguage; 6. Tabulate the innovations established in (5) to arrive at an internal classification of the family, a 'family tree'; 7. Construct an etymological dictionary, tracing borrowings, semantic change, and so forth, for the lexicon of the family (or of one language of the family)».
dance aux faits, et non pas dans les symboles et les chiffres, qui sont de simples instruments, parfois commodes, pour l'expression de la pensée. Si la pensée est fausse ou absurde, les symboles et les chiffres ne nous permettent pas de la rendre exacte et cohérente en elle-même: ils nous permettent seulement d'être d'une fausseté et d'une absurdité mathématiquement parfaites (Coseriu 1972 [1965]: 452).
**7.** Izenetik bertatik aitzina ("Euskara-kaukasiera, desagerturiko kontinentearen hondakin batzuk") esanguratsua gerta bide daiteke 53. orrialdean hasten den buruaren azterketa. Bertan gogoratzen zaigu Kaukasoko mendiak hizkuntzen altxor direla, eta horiek eta euskararen arteko loturak bilatzen jardun dutela hizkuntzalariek:
Kaukasoko mendiak, Pirinioen antzera, hizkuntza aurreindoeuroparrak babestea erdietsi duten altzo bakarrak dira. Kokaera geografikoa, argi dago, lehen mailako babespena [sic] izan da. Kaukasoko mendiak hizkuntzen altxor dira: georgiera, azerbaijanera, armeniera, abiazera, abjasiera, adigera, agulera, avarera, txetxeniera, zirkasiarrera, darginera, ingushioera, kabardinera, lakera, lezginera, osetiera, rutulera, tabasanera, tsakhurrera eta udiera magaltzen dira bertan. Hizkuntza hauetariko batzuk eta euskararen arteko parekotasunen bila jardun dute hizkuntzalariek, eta hizkuntza hauekin izango luke euskarak lokarririk sendoena (berbereez kanpo), egun dakigunez (53).
Alabaina, nork daki hori? Jakin aditzaren erabilera xelebrea begitantzen zait hau; zerbait badakigu honako hau litzateke: inork ez duela egundaino eman hizkuntzalariek onargarritzat jo dezaketen frogarik euskara eta hango hizkuntza edo hizkuntz familiaren bat genetikoki "loturik" dela baieztatzeko.70 Aldiz, arrazoi asko eman da horrelako saioak oinarri gabeak eta amarru hutsak zirela (cf. Mitxelena 1950, 1964, 1968 edo Trask 1995, 1997) aldarrikatzeko. Areago dena, bada ziorik segurtasun pitin batez etorkizunean egoera ez dela hobetuko pentsatzeko ere: hori iruditzen zait, niri behintzat, euskararen eta kartvelieraren erroaren azterketa konparatu baten emaitzarik seguruenetarik (cf. Lakarra 1998a eta 1998b).71
Kaukaso aldeko hizkuntz-sailkapenean berezilari izan gabe ere, begibistako gertakari larri batez ohar gaitezke (cf. Mitxelena 1964): AM-k ematen digun hango hizkuntzen definizioa ez da ez extensionala ez intensionala; bestela esan, zerbait "Kaukasoko hizkuntza" da bestela ezin sailka daitekeen bitartean.72 Halere, Benvenistek ikertu osetiera (iranieraren familiakoa) edota hor ere mintzatzen den armeniera aspaldi ezabatuak dira zerrenda horretatik; bestalde, zentzu guztietan ezagunena den familia (kartveliera) osatzera iristeko georgieraren anaiarrebak falta zaizkio AM-ri: svanoa, lazoa eta mingreliera.73
<sup>70.</sup> Hertsi-hertsian nabarmena da Lafonek ere (1951-52) horrenbeste ikusten zuela.
<sup>71.</sup> Gogora bedi ezezkoaren frogarik ez dela eta pisu guztia sinestunaren aldera doala (cf. Hamp 1998, betiko ortodoxia modu arin, egoki eta atsegin batez laburtuaz).
<sup>72.</sup> Catford-en hitzez esateko: «By Caucasian languages we mean those languages spoken in the Caucasus Mountain region of the USRR between the Black Sea and the Caspian Sea that (unlike other languages of the region) are neither Indo-European, Turkic, Mongolic, or Semitic» (1991: 232). Bidebatez, Catforden ustez iparraldeko hizkuntzen jatorrizko batasuna segurua litzateke eta litekeena horien eta kartvelieraren artekoa; euskara eta hizkuntza horien arteko loturaren hipotesia aipatzen du —garatzen ez badu ere— kontran agertu gabe. Liburu osoa bezala, makrokonparaketaren alde agertzen zaigu baina beherago ikusiko ditugun estandarrak gainditzea lortu gabe.
<sup>73.</sup> Asti apur batekin —eta izan da honetan saiatu denik ere— Europako hizkuntza guztientzat (euskara barne) amankomuneko ezaugarriak ere eman ahalko lirateke, finougrioak, indoeuroparrak, iberiera nahiz etruskera gogoan izan; alabaina, hortik jarraituko ote litzateke beren jatorri bakarra?
Guztiarekin ere, AM-ren zerrenda horretan okerrena ez da hizkuntza asko faltatzea (berrogehitsu Ekialdeko Ipar Kaukasieran bertan dira) baizik eta "benetako hizkuntza kaukasiarren" barneko hierarkia eta sailkapenaz aspalditik dakigunaren berri ez ematea: hots, ez da frogatu (pankaukasistek nahi balute ere) guztiak familia bereko direnik, gehienez ere hegoaldeko laurak; gainerako iparraldekoez74 hiru talde (mendebaldekoa, erdialdekoa, ekialdekoa) aitortu ohi dira, eta nahiz eta lehen bi azpitaldeen barneko batasuna onartu, hirugarrenarena ez, eta are gutxiago iparreko guztiena edota haiena hegoaldekoekin.75 Hemendik jarraitzen da Mitxelenak duela ia mende erdi zioen legez, euskara "Kaukasoko hizkuntzekin" erkatzera doanak garbi asko jakitea alderdi batean (euskararenean) zer jarri, baina ezta urrunetik ere bestean zer espero litekeen: hegoaldeko taldearekin erkatzea zilegi litzateke eta baita iparraldeko bakoitzarekin; ez, aldiz, guztiekin batera edota lauren arteko konbinaketaren batekin; askozaz gutxiago orain bateko, gero besteko zeinahi hizkuntzatako formekin, aitzin honetako berrikuntzaren batekin, ondoren beste hartako arkaismo edo forma suposatu zenbaitekin (bateko eta besteko maileguak barne, saltsakaria loditzeko) Boudak (1950) eta bestek, beren komenientzien arabera, egin bezala. Tovarren 1961eko saioan ere familia diferenteetako hizkuntza kaukasiarrak (eta kamito-semitikoak) euskararekin erkatzean, metodoa berez ahula bazen ikusiko dugunez, honenbestez ez du indartzen, jakina.
Kontu honekin amaitzeko, gaiztakeria edo meditazio-gai txiki batzuk: zergatik ote aitzinkartveliera ezagunago denetik familia hori besteren batekin erkatzen duten hizkuntzalari optimistenak76 euskararekikoak ahaztu eta beste hautagai baten bila aritzea (nostratiko-peko indoeuropera eta gainerakoak, esaterako)? Zergatik ote, orobat, Greenbergen eurasieran ere alde batetik joatea euskara eta bestetik kartveliera, kontsolazio gisa edo iparraldeko ezezagunagoak utziaz gurearen kidetzat?77 Ez ote euskararen (eta besteren) "lotura" hauek ezaugarri tipologiko bitxi batzuk alde —eta beste larri zenbait aurka— izateaz landa, ezjakintasun hutsak eta metodoaren garapen eskasa ikusi uste zituela eta orain, batzuk eta besteak ezagunago direnean, eta hizkuntzalaritza historikoaren estandar orokorren aurka-ko kontrabando eta korsario lanak zaildu direnean —herritar askori arbasoenganik datorkion ohitura ekandutuak badira ere—, Eldorado eta Kalifornia berriak aurkitu beharra dutela azken ameslariek?74b
Eta zergatik goragoko "berbereez kanpo"?78 Euskarak hizkuntza berebereekin (bide batez, zenbat dira?, nolakoa zen aitzinbereberea?) izan litzakeen lokarriez idatzi idatzi izan da —bidenabar, AM-k ez du Mukarovsky ez
<sup>74.</sup> Eta hauek eta hegoaldekoez bai esan daitekeela arras diferenteak direla tipologikoki, AMrentzat euskara eta iberiera (cf. § 9 akabuan) izan litezkeen adina gutxienez, eta beharbada arrazoi sendoagoz.
<sup>75.</sup> Bidenabar, Tovari honetan eta bestetan hizkuntz familien arteko propietate trantsitiboak ez zion burukomin handirik eman, itxuraz bederen.
<sup>76.</sup> Berezilari gehienak eszeptikoak dira adabegi horretatik gora Klimov (1991) eta Schmidt-ek (1989) diotenez.
<sup>77.</sup> Historiografikoki, bitxia da Colarusso-k (cf. 1997 eta aurreko lanak) ipar-mendebaldeko kaukasiera indoeuroperarekin lotu nahia eta ez euskararekin.
<sup>74</sup>b. Cf. Mithun 1990/92 Ameriketan ere izan diren argudio genetiko eta tipologikoen nahasketez.
<sup>78.</sup> AM-ek ez du argitzen poligenetismo eraren baten aldeko den ala mailegaketaz ari den Estornes bezala, baina hala dirudi bere arrazoibidea jarraituaz: cf. «8. Los elementos vascos en el pre-bereber se deberían a contactos de los vasquitanos de levante y aun a irrupciones de nuestros cazadores en el
Schuchardten (ezta, noski, Zylharzen) berririk— baina eltze horretatik baba gutxi: berbak berbekin begiz nahiz belarriz erkatzea ez da lizentzi aspaldidanik (neogramatikoetarik eta are lehenagotik ere) eta hizkuntza baten eta bestearen morfologiak ez du inongo laguntzarik eskaintzen hizkuntzon artean loturaren bat susmatzeko ere. Irakurleren batek barneko flexioaz (kitab / kitub, etab., arabieraz, demagun) inoiz ezer aditu badu euskararekikoek alde horretatik esperantza handirik ezin izan dezaketela be-rehalakoan antzemango du.79 Bährek (1934) aspaldi zabaldu zuen Schuchardten euskara-kamitoari Zylharzek emandako jipoi erabatekoa; ez soilik euskararen egitura zein hiztegiarekin antzekotasun urriak agertzen zirelako baizik eta, larriagoa dena, Schuchardten metodoekin koptoaren eta alemanieraren artean antzekotasun haboro bila zitezkeela erakutsiaz.
Gainera, historiografikoki ere, ez ote interesgarri markatzea euskara-berebera edo euskara-kamitikoa ez dela lehen graduko —hots, datuetarik zuzen zuzenean sortutako— hipotesia?
La hipótesis de una relación genética entre el vascuence y las lenguas hamitosemíticas tiene algún fundamento objetivo, pero es —o era, cuando gozaba de cierto favor— más que nada el corolario que difícilmente puede ser cierto de premisas que nacieron del error y de la confusión. H. Schuchardt, poniendo el carro delante de los bueyes como dice el refrán vasco, intentó demostrar en Die iberische Deklination (1908) que vasco e ibérico coincidían sustancialmente en algo tan central en una lengua como es la declinación. Como el ibérico a su vez, según la idea tradicional, tiene sus raíces en el norte de Africa, era obvio buscar allí los parientes antiguos y modernos de la lengua vasca (Mitxelena 1964: 61).80
norte africano. Habrían ocurrido en las postrimerías del paleolítico superior en consonancia con la fecha dada por Swadesh y los testimonios de la arqueología (pinturas rupestres de Parpalló). El bereber lo habría heredado de su antecesor el mauritano. 9. El contacto con los caucásicos y en particular con el georgiano y circasiano sería mucho más antiguo que el bereber y se debería a la irrupción de los vasquitanos paleolíticos por el centro europeo hacia el medio oriente. El resultado de las tablas de Swadesh parece confirmar este contacto pero lindando a lo puramente fortuito» (Estornes 1967: 269). Aurreko orrian dioenez «No compartimos ni el optimismo exagerado de Swadesh ni el pesimismo de nuestro Michelena en cuanto a la cosecha que pueda darnos el euskera como instrumento de investigación prehistórica e histórica»; pena bere neurri eta irizpideek oinarri horren ahulak izatea: "mauritanoaz", esaterako, ez dakigu ezer.
<sup>79.</sup> Gogora, aldiz, Mitxelenarekin (1964), hitita ia deszifratugabea latineko eta gainerako hizkuntza indoeuroparretako deklinabide erregulartasun eta bitxikeriekin bat etortzeak ekarri zuen segurantza haren sailkapenerako. Campbell eta Poser-ek (1992) ere aztertzen dute hititaren kasua erakusteko, Greenbergen aurka, indoeuropar hizkuntzalaritzan jatorrizko batasuna ezagutzeko lexikoaren erkaketa baino funtsezkoago izan direla paradigma morfologikoen eta irregularitate amankomunen aurkikuntza.
<sup>80.</sup> Erorketa katearen oinarri-oinarrizko begi bat haustean gertatu zen: «La hipótesis vasco-iberista de Schuchardt se derrumbó por estar edificada sobre arena: la había fundado en la totalidad de los textos en escritura ibérica, leídos, además, según entonces se estilaba, de una manera muy deficiente. Cuando se pudieron leer, se vio que la misma escritura había servido para transcribir dos lenguas muy diversas, una de las cuales —la que hoy llamamos celtibérico— era inconfundiblemente indoeuropea. Una buena parte de las desinencias ibéricas resultó así no ser ibérica y otras, ibéricas éstas, resultó que tenían una lectura muy distinta de la que Schuchardt les atribuía» (Mitxelena 1964: 61). Gainerako katenbegiez ere zeresanik bada testuan erakusten denez; ikus, gainera, ondoko oharra eta testua iberieraren ustezko afrikar jatorriaz.
Eta zergatik bilatu behar dira iberieraren hizkuntz loturak Afrikan AM-ek nahi bezala?81 Norbaitek hango iparraldean antzeko kulturaren bat aurkitu uste duelako edo zuelako?
A pesar de todo, hay algo de las concepciones ya caducadas de Schuchardt que sigue pesando sobre la investigación actual, y es la idea de que el ibérico, tal como ahora lo conocemos, está relacionado con el norte de Africa. Ahora bien, un parentesco lingüístico sólo puede ser demostrado por argumentos lingüísticos, y nada hay en ibérico, a nuestro entender, que lo relacione con lenguas norteafricanas, al menos si por norteafricano no entendemos una lengua o lenguas prelíbicas o prebereberes. Pero de éstas nada sabemos prácticamente y sería absurdo indagar las relaciones de parentesco de unos entes de razón (Mitxelena 1964: 61).
Jakin bedi, ordea, hizkuntzazko froga eskas eta aukera gutxi duen ideia dela: Mitxelenak segidan markatu legez, hizkuntza hamito-semitiko orotako goian aipatu barneko flexioaren arrastorik ez da aurkitu iberikoan, esaterako, eta —gehi genezake— sistema fonologikoek ere zerikusi gutxi dute.82
Cohen eta eskola frantsesak ere aspaldi ikusi zuen erroaren egitura zela arrazoirik garrantzitsuena —baina ez bakarra, hor baita fonetika konparatua ere bereberak, libiera zaharrak, egipziera zaharrak (hots, hizkuntza kamitikoek) eta akadierak, arameoak, arabierak, hebreerak eta bestek (hizkuntza semitikoek, alegia) familia kamito-semitikoa osatzen zutela onartzeko.83 Oraintsuago, Chakeren edo besteren lanetan —bereberaren historiaz eta egoeraz, haren berreraiketaz eta mailegaketaz, libiera zaharraz...— ikus lezake nahi duenak euskalaritzarako gauza jakingarririk, euskararentzat anaia edo arreba berririk aurkitzeko esperantza uxa baledi ere;84 ala berri "onak" ote berri jakingarri bakarrak?
<sup>81.</sup> Cf. «Iberiar mundua ez zen euskal mundurik izan; iberiarraren lotura genetikoak, seguru aski, Afrikan bilatu beharko lirateke» (49); «Afrikatik abiatu eta iberiar penintsulako ekialdea Almeriatik [...] menperatuz, geroago iberiar deituko ziren tribuek iparraldera jo-eta-su dihardute erasoan, Ebro aldean baskoiekin topatu arte» (101).
<sup>82.</sup> Cf. orain De Hozek 1999a-n aurkeztutako iberikoaren tipologiaren inguruko saio interesgarria; hamitistei (ikus Chaker 1984, 1995 edo Lipinski 1997 eta hor aipatu iturriak) ez zaie bururatu —nik dakidanez— iberierazkoak beren arazoetan sartzea.
<sup>83.</sup> Eta horrela aitortu zuen Lafonek berak ere (1950), bere saioak gora behera antzeko ezer aurkitzen ez zuelarik euskara eta Kaukasoko hizkuntzen artean; ikus orain Lakarra 1998b puntu honetaz. Ez naiz hemen sartuko beranduago ("afrasiera", "afroasiatikoa" eta beste zenbait izen dituen hizkuntz makrofamiliaren barnean) erantsi zaizion kuxitiko, omotiko eta gainerakoez; hauen ezagutza, beren aitzinhizkuntzen berreraiketa eta horien erlazioa kamitosemitiko berreraikiarekin ez da garbia hizkuntzalari askorentzat; ikus Lipinski 1997 edo Moscati 1964.
<sup>84.</sup> Cf. «L'hypothèse [d'une parenté basque-berbère] est donc loin de soulever l'enthousiasme des linguistes, notamment chamito-sémitisants» (Chaker 1975: 241). Horren aurrekoa ere ez da ahaztekoa: «L'hypothèse d'une parenté basque-berbère est donc déjà ancienne [...] Elle a été reprise récemment par Mukarovsky [...]» eta bereziki, «Lorsque l'hypothèse a été formulé, le rattachement du berbère à une grande famille chamito-sémitique n'est pas encore reconnu. Mais désormais, on peut considérer l'apparentement du berbère à la famille chamito-sémitique comme une certitude. Il s'ensuit que tout rapprochement du basque avec le berbère doit être compatible avec l'ensemble du chamito-sémitique: en d'autres termes, s'il y a parenté basque-berbère, cela ne peut être que das le cadre d'une relation basque-semitique (c'est d'ailleurs la direction dans laquelle travaille Mukarovsky qui envisage un immense ensemble linguistique "euro-saharien". Quant aux données sur lesquelles s'appuient le rapprochement, elles sont très fragiles et fortement contestées par les spécialistes (Mukarovsky utilise des données linguistiques souvent approximatives, voire même tout à fait erronées)» (ibid).
**8.** 56. orrialdean «Euskara eta berbere hizkuntzak senide?» galdetu ondoren (erantzuna, jakina, baiezkoa da arrazoi sendo ez ahulik horretarako eman gabe) "Krutwig eta guantxeak" burua dakusagu 58-60 orrietan. Berebereak eta (ondorioz edo) guantxeak cromagnon-en migrazio ote ziren eta konkista garaietan guantxeak "euskaraz ari zirela" esaten zutela lekukoek aurreratu ondoren, hara zer dioskun AM-ek:
Antzinako 37 testu azterturik, eduki semantikoari dagokionez, euskararekin lotura duten guantxerazko 200 hitz hustu zituen Krutwigek; ehunetik gora, bere korrespondentzia lexikal eta guzti (izugarri ugariak, inondik inora). Harrigarriena, ordea, aditz laguntzaileetan oinarriturik, guantxearen aditz-egitura berregin ahal izan zuen. Guantxerazko aditzaren egitura eta euskarazkoarena —bizkaierazkoarena, zehazkiago—, ia-ia berdinak zirela egiaztatu zuenean, huraxe ustekabe ederra! Euskararen historia (aurrehistoria) eta bilakaera ulertzeko ikerketa hark izan dezakeen garrantzia egundokoa da. Horregatik sinesgaitz gertatzen zaigu ikerketa horiek hogei urtez geldirik egon izana (60. orr.).85
Arrazoi luke AM-ek Krutwigek burututako aditz laguntzailearen berreraiketa harrigarritzat jotzean —familia ezagunagoen aitzinhizkuntzetarako ez da beti hainbat lortu—... eraikuntza horrek egiarik ez eze sinesgarritasun apurren bat balu.86 158. orrialdean ondoko paradigma ateratzen zaio izan- aditzaren nor-norirentzat bizkaierazkoa jarraituaz:
| natgwai | | k,n | o | | zu | e |
|---------|---|-----|---|----|----|---|
| hatgwai | t | | o | gu | | e |
| gwai | t | k,n | o | gu | zu | e |
| gatgwai | | k,n | o | | zu | e |
| zatgwai | t | | o | gu | | e |
| gwai | t | k,n | o | gu | zu | e |
164.ean beste hau dagokio guantxeraz eroan-i:
| na | | raíz verbal | | | k, n | ø | | zu | te | |
|----|---|-------------|-------|---|------|---|----|----|----|-----|
| ha | " | " | | t | k, n | ø | gu | | te | |
| da | " | " | | t | k, n | ø | gu | zu | te | |
| ga | " | " | (tza) | t | k, n | ø | | | te | (z) |
| za | " | " | (tza) | t | k, n | ø | gu | | te | (z) |
| da | " | " | (tza) | t | k, n | ø | gu | zu | te | (z) |
Krutwigek «parece que las formas canarias se asemejan más a las vizcaínas [haien gainean ez ote dira berreraiki bada?], por lo que en vez de poner el pluralizador delante del dativo, se debería colocarlo detrás» diosku 158-159. orrialdeetan
<sup>85.</sup> AM-entzat guantxeen hizkuntza eta kulturaren azterketak berebiziko garrantzia du bere "Euskal Zibilizazio Handiaren" hipotesia berresteko egitekoen artean: «Ikerlan hauek guztiak Kanariar herriari dagokiola zehaztu beharko lirateke bereziki, hauxe bailiteke, agian, gure herriaren aurrehistoriako altxorra: seguruenik euskal errotik abiatuta eta kanpo aldetik eragin handiegirik nozitzeke, isolamenduan eboluzionatuko zukeen milurteko batzuetan kanariar herriak» (156).
<sup>86.</sup> Ederra litzateke izan ere, indoeuropar hizkuntzetan ere —hizkuntza anitz, lekukotasun zahar eta arkaikoak, ehundaka ikertzaile zorrotz— ez baita horrenbestekorik lortu... Adizki jokatuen berreraiketarako irakurleak badu Gómez & Sainz 1995; aditz jokatugabeez ikus Trask 1995.
eta antzeko zerbait gehi «este esquema verbal en vasco en caso de que las formas reclamen dativo, reciben [sic] una indicación de dativo que coincide con la del ergativo, a la excepción que llevan un indicador delante de dicho pronombre (-ki-) y que en la tercera persona es la vocal o en singular y la vocal e en plural, en vez de cero y -te» 164.ean.
Benetan eskura diren lekukotasunek ezertarako oinarri gutxiegi ematen dute, noski; hemen ere arazo nagusienak, ordea, bestelakoak dira: berreraiketaren eredutzat hartu denak ez du hainbat puntu larritan aukera handirik aitzineuskara edota euskara zaharreko izateko eta, beraz, askozaz gutxiago \*\*aitzin-euskara-guantxerako (edota \*\*aitzin-bizkaiera-guantxerako). Adibidez, garbi ote nor aditzetan pluralgilea betidanikoa dela? Gogora gatoz erregularra vs. gaitean edota ditean irregularrak87 (eta hau euskalki guztietan, garbienik bizkaiera zaharrean bertan). "Konparaketaren" alderdi honekin amaitzeko, nork-nori-zer delakoetan, -ki- hori ote betidaniko marka? Eta erro aitzineko bokal aldaketak (-a-/-e-) ez ote du zereginik? Hara bizkaiera zaharrean bertan deroat "te llevo una cosa" vs. daroat "llevo una cosa".88
Bestalde, "egundokoak" ote dira —hitzaren zentzurik hoberenean, esan nahi dut— Krutwigen ondoko "korrespondentzia" hauek? (cf. haren "Vocabulario guanche", 149 hh):89
- 1. abe 'pariente' : abe 'antepasado'.
- 2. abett 'él lo tuvo' : eban (B) 'id'.
- 3. aben 'aquí' : hemen, heben 'id'.
- 4. gen 'alto, superficie' : gane.
- 5. haru 'deseo' : gura.
- 6. hirgwan, compuesto de hir, ir, iru 'lana'; en vasco hiru 'hilo', phiru 'hilacha'.
- 7. punapal 'hijo del primer matrimonio'. En esta palabra parece que tenemos la palabra circasiana po 'hijo'... y la vasca aphal 'bajo, inferior'.
- 8. tahuian 'falda' : gona 'id', ubykh huian 'id'.
- 9. zakha, zakhon 'hueso, tibia' : za(n)kho 'pierna'.
- 10. zauz 'estad' (...) «[En vascuence] Las formas en -au- son consideradas vulgares».
<sup>87.</sup> Meilleten lanen ondoren, behintzat, ezaguna da irregulartasunek (bestelako frogaren laguntzarik gabe ere) dutela aukera gehien zaharrenak izateko; honako honetan testuen kronologiak ere bat egiten du hatsarri horrekin (cf. bi irizpideoi buruz Mitxelena 1963).
<sup>88.</sup> Mitxelenak 1954b-n erakutsi zuen bereizkuntza ekialdean ere inoiz ezagun izan zela (Oihenarten errefrauak lekuko).
<sup>89.</sup> Ezin utzi aipatzeke, nolanahi ere, 143an hasten den «frases canarias seleccionadas entre las variantes y sus correspondientes traducciones vascas»; «traducciones»-ek ez du "itzulpen huts" esan nahi, jakina. Bertan ikus genezake -kebe atzizkiari euskarazko -gabe dagokiola (pena metatesia modernoa izatea eta forma zaharra ere erraz zatika litekeena; bide batez, gabe iberikoz ere ikusi nahi izan da, cf. De Hoz 1981 eta Lakarra 1996) edota Jaungoikoa-k «sintaxis religiosa» duela (Jinko zaharragoarena agnostikoa ote?) edota euskararen batean ahal handikien abeen baku zelhaia "el lugar de la reunión de los poderosos" dela. Ezin utz zitekeen, noski, datu urri edo oker batzuek teoria polit bat —edo idazkera bitxi bat— hondatzen; baina, gauzak horrela, ba ote diferentziarik Krutwigen liburu honen eta Mikelditarrak-en edo bere sagakoen artean?
- (1) abe ez da benetako euskal morfema askea, azken batean Sabino Aranak eta bere jarraitzaileek osaba, izeba, neba eta beste ahaidetasun berbetarik berreraikia baino. Ezin erabil liteke, beraz, erkaketa honetan ez bestetan. Antzekotasunak begiz edo belarriz bilatzen jarrita, gainera, ez ote ditu haboro beste hizkuntzaren batean?
- (2) Euskaraz (bizkaieraz nahiz ekialdean) -b- modernoa da eta -d- eta zzaharrak: zein da, beraz, korrespondentzia?
- (3) Euskaraz kontsonante zaharra -b- da, baina haur + (e)n-etik datorrelarik...
- (4) Bizkaierazko -e bigarren berrikuntza bat da edozeinek dakusanez (gogora -ain > -an); cf. Paris-e, atz-e, aurr-e, etab., leku kasuetako formen mozketa berri batez oinarria luzatuaz.
- (5)-en metatesia eta hasperenketa azaltzeke izateaz landa, asekaberen batek euskarazkoa lat. gula-tik datorrela usteko luke.
- (6) Oso polita, eta baita ondoko (h)iruene "perro lanudo" vs. tebiz-ene "perro de caza"; alabaina, euskarazkoek ez ote zerikusirik lat. filu(m)-ekin?
- (7) Ez dakit zirkasierak zer egin lezakeen saltsa honetan; nahita edo nahi gabe latina edota erromantze zaharra ahaztu zaio Krutwigi: ap(h)al < ad vallem (cf. Mitxelena 1957).
- (8) Guantxearen fonetikaren —eta beharbada morfologiaren— aldetik bada zer azaldurik, eta baliteke markagarria begitantzea norbaiti gona mailegu zeltikoa dela (cf. Gorrochategui 1987), honetan Krutwigek italierazko kideak aurkitzeak kontuak aldatzen ez dituelarik.
- (9) Dirudienez, zanko-ri eta bere aldaerei erkagaiak sortzen zaizkio nonnahi: Boudak bere ohiturak jarraituaz, zenbait mozketa "aproposen" ondoren Kaukasoko hizkuntzaren batean ikusten zion kideren bat (cf. Mitxelena 1950) eta arestian Vennemannek germanikoan gorde omen den "Vasconic" zaharraren sustratotzat eman digu (cf. Lakarra 1996: postscriptum). Alabaina, Corominas-Pascual-en hiztegian s.u. zanca begiratuz geroz baliteke azalpen sinesgarriagorik aurkitzea.
- (10) "Arruntak" edo "herrikoiak" izateaz landa, -au- forma horiek "aitzinguantxe-euskaratik" edo "aitzin-guantxe-bizkaieratik" zuzen-zuzenean etor litezke? Esango nuke mundu guztiak dakiela -gon- erroa (cf. -bil-, -kar-, -tor-, etab.) arkaikoagoa dela eta -ago- adizkiak testu zaharretan (hots, atzo goizera arteko guztietan) inongo konspiraziorik gabe agertzen diren bakarrak.
Labur esanda, borondaterik hoberenarekin ere "korrespondentziatzat" ezer gutxi aitor liteke bertan eta bai amatteurismo edo adarjotze gehiegitxo.90 Halere, beharbada, zorrotzegi ari naiz eta guantxea XIX. mendean edo Izaroko uhartetik
<sup>90.</sup> Irakurlearen pazientzia eta aldizkariaren tamaina agortu beharko nuke gainerako "korrespondentzien" hustasuna erakusteko laburren arituta ere. Hankasartze eta tranpen katalogoaren zati baten berri eman dudalarik (Trask 1997-n ez baita Krutwigen eta ustezko guantxeen hizkuntz- -ahaidetasunari buruzko erreferentziarik), edozein irakurlek zabal dezake nire lana; irazkinerako langairik behar izanez geroz, aski dirateke Sobre el pasado de la lengua vasca, Fonética histórica vasca eta filosoforen batek eskastzat zuen zentzu pixkatekin.
agian, Kanarietara joandako mendebaldeko hizkera dukegu; horrela azalduko lirateke bere mailegu eta berrikuntza bereziak batetik, eta bizkaierarekin gainerako euskalkiekin baino antz (?) handiagoa izatea,91 bestetik, Krutwigek nahi bezala. (Alderantziz, Tenerifetik etor zitezkeen hango beroez nazkaturik mendebaleko euskaldunak, Godoy-k lagundurik segurki). Damurik, ordurako ez omen zen inor mintzatzen guantxez... Guantxe gaixoen lepotik aitzineuskara irakatsi nahi badugu agian komeni zaigu jakitea, gutxienez, ez aitzineuskaraz mintzatzen baina bai zer den zilegi suposatzea eta zer ez hizkuntzaren garai horretarako.92
**9.** AM-ek Ruhlen-Greenbergen lanaz esaten diguna edo 22.ean aipatzen zaigun «alderdi anitzeko hurbilketa ("mass comparison")» nekez eman liteke hizkuntzalaritza historikoaren egungo egoeraren deskribapen bezala. Izan ere, Campbellek Language-n argitaratutako bere iruzkin famatuaren hasieran bertan «Greenberg's Language in the Americas has a detrimental impact on the field; its classification should not be accepted; the record should be set straight» zioen (1988: 591);93 horrezaz gain ez zuen hain berritzat aurkitzen (ibid), akritikoa (593), konparaketa lexiko huts ahulean oinarritua (595), bera bezain ahul den glotokronologiaren lagun (596), maileguak ezagutzeko edo kognadoen zehaztasun semantikoaren axola handirik gabe (598-600), azterketa morfologiko okerrekin (605) eta sasiko forma anitzekin (606) hornitua zela erakutsi zuen argiro. Azkenik, Greenbergek ez zekiela beti hizkuntzak zein diren ere markatzen zuen, horiek bailiran hartu izan zituelarik dialekto eta are ikertzaileen izenak ere.
Ross eta Durie ere (1996: 4-9) ez dira arestian goxoago izan:
The third misunderstanding94 is a more dangerous one. It confuses the comparative method with the technique of 'multilateral comparison', sometimes known as 'mass comparison', used for example, by Greenberg (1987) in his work on
<sup>91.</sup> Cf. «Estas relaciones sobre los diversos dialectos indoeuropeos constituyen un dato básico para la determinación de la zona original y la época en que se habló el indoeuropeo común, lo que a su vez está estrechamente relacionado con el problema general de la cultura y modo de vida de los indoeuropeos. El problema fundamental, común a todas estas cuestiones, estriba en que antes de la aparición de los primeros textos escritos, a partir de datos lingüísticos sólo es posible plantearse una cronología relativa, es decir un rasgo es más antiguo que otro, un dialecto A parece haberse separado del núcleo central antes que otro B, y una localización igualmente relativa: originalmente el dialecto A debía estar más próximo al dialecto B que al C» (De Hoz 1999b). Bizkaiera gainerako euskalkiekin sinkronikoki nahiz diakronikoki kontrajartzen duten teorietarako (Lacombe, Uhlenbeck) ikus Mitxelena 1964 eta Lakarra 1986; bidenabar, Mitxelenak (1981) K. ondoko V-VI. mendeetan kokatzen du "euskara batu (zaharra)", hots, geroztik lekukotu diren euskalki guztien jatorria; pena da, baina ez dugu paleolitikoan edo neolitikoan sortutako euskalkiren arrastorik.
<sup>92.</sup> AM-entzat (60. or.) «sinesgaitz» gertatzen da Krutwigen [euskara eta guantxearen inguruko] ikerketak «hogei urtez geldirik egon izana». Ez dakit zergatik hizkuntzalaritza diakronikoaren ikerketen bilakabideak barneko logikaren bat badu, behintzat, eta ez ez bada unean uneko "ikertzaileen" apeten menpeko soil. Zergatik ez hedatu "sineskaiztasun" hori Guiteren eta Krutwigen euskaro-piktoari (cf. Trask 1997: azken atala) edota R. Frank-en ikerketei? Beste maila batean: "sinesgaitza" ote flogistoaz ez arduratzea bereziki azken hamarkadetako fisika?
<sup>93. «</sup>This is a strongly negative evaluation, but necessary. G's well-deserved eminence draws unwarranted attention to L[anguage] I[n the] A[mericas], as evidenced by frequent positive reports of it in the popular press» gehituaz.
<sup>94.</sup> Bigarren erruaz (glotokronologiaz) ikus gorago (§ 6); 1.ko errua metodoa hizkuntzalaritza indoeuroparrean egindako ariketarekin nahastea litzateke (Szemerènyi-ren adibide ezagunarekin). Tipologiatik eta gainerako alorrekiko harremanetarik letozkeen hutsak ere gogoratzen dituzte.
the linguistic prehistory of the America [...] The attraction of multilateral comparison and other tecniques of 'long-range comparison' is that they claim to reach much further back into time than the comparative method has been able to do. However, if they do not provide evidence of relatedness which could not have arisen by chances, the 'families' they establish must be treated with skepticism.95
Zylharzek behinola Schuchardtekin egin bezala (ikus Baehr 1934), Campbellek (1988) ere Greenbergen kognadoei parra egiten die beste suomierazko batzuekin96 eta dagoeneko bibliografian Greenberg eta jarraitzaileen reductio ad absurdum mota klasiko bat agertu da. Hots, haien hatsarri eta metodoak (hobe, horien falta) indoeuropar familiako edo semitiko zein uralikoko historia ezaguneko hizkuntzei ezartzen zaizkie, lehen glotokronologia modan zenean haren ahulezia nabarmentzeko egin zen legetxez. Reductio klasiko hau da, demagun, Peter-ena (1992), batetik ingelesa eta suomiera eta bestetik hindia eta suomiera à la Greenberg aztertzen, hindia eta ingelesa taldekidetzat sailkatzeak bertan suomiera eta ingelesa egiteak baino arrazoi gehiago ez duela ondorioztatuz:
After using mass comparision, followed by the comparative method, I arrived at different percentages for the various groupings. Of the 8,3 % correspondence between English and Finnish uncovered by mass comparison, none was due to actual genetic relationship, 28,6 % were attributable to borrowings. Thus, 71,4 % of the items scored as (possible) cognates were due to pure chance. An initial percentage of 19,1 % were uncovered for Hindi and Finnish. None of this 19,1 % was attributable to actual genetic relationship, 12,5% were due to borrowing, and 6,3 % each were due to onomatopeia and nursery language. In the end, a full 75 % of the 19,1 % were due to the chance (Peter 1992: 339).
95. Campbellek (1998: 312-313) ondokoak zerrendatzen ditu: «Afroasiatic, Altaic, Amerind, Athabaskan (or Na-Dene) plus Sino-Tibetan, Austric (Austro-Asiatic with Austronesian), Austro.Tai (Japanese-Austro-Thai), Basque-Caucasian, Basque-Sino-Tibetan-Na-Dene, Dravidian-Uralic, Dravidian-Japanese, Elamite-Dravidian, Eskimo and Indo-European, Eskimo-Uralic, Eurasiatic, Hokan Indo-European and Afro-Asiatic, Indo-European and Semitic, Indo-Pacific, Indo-Uralic (Indo-European and Uralic), Japanese-Altaic, Japanese-Austronesian, Khoisan, Macro-Siouan (Siouan, Iroquian, Caddoan, sometimes Yuchi), Maya-Chipayan (Mayan, Uru-Chipayan of Bolivia), Na-Dene, Niger-Kordofanian (including the very large Bantu family), Nilo-Saharan, Nostratic, Penutian, Proto-Australian (all twenty-six or so of the Australian families), Proto-Wrold, Ural-Altaic, Ural-Altaic and Eskimo-Aleut, Yukagir-Uralic».
Aurkezpenean zera dio: «In order to give an idea of what is at issue, the following is a list of some of the better-known hypotheses which would group together languages which are not yet known to be related. None of the proposed genetic relationships in this list has been demonstrated yet, even though some are repeated frequently, for example in encyclopaedias and text-books. Many other unconfirmed proposals of distant genetic relationship (not listed here) have also been made».
96. Cf. «Many scholars have attempted reductiones ad absurdum of megalocomparison by taking any two languages at random and finding large numbers of "cognates" between them, often to very amusing effect» (Matisoff 1990: 112). Berak ere sinotibetera eta amerindierazko zerrenda bat egin omen zuen, «List furnished upon request to adults 18 years old or over», alegia; Traskek (1997: azken atala) ematen digu euskara-hungariera zerrenda ederra ere, hungarieraz —"zorionez"— ezer jakin gabe eta hizkuntza horren ingelesezko hiztegi on bat izanik lauzpabost ordutan etxean egina. Traskek zuzen dioenez beste hainbat konparazio ez dira sendoagoak ez oinarrituagoak.
Sinestezina badirudi ere, izan dira reductio ad absurdum hauek horrela hartu ez dituztenak, "erkatutako" hizkuntzen arteko lotura genetikoaren froga legez baizik: «[...] With a correct understanding of macrofamilies and the principle of external comparison, however, Finnish may indeed be "seriously taken" to be related to many American Indians languages, and its exact correspondence with the reconstructed grammatical forms of Amerind only supports the Amerind hypothesis» (Shevoroshkin apud Campbell 1998: 145). Ez dirudi honek iruzkin handiren beharrik duenik.
Peterrek berak (1992: 340) markatu legez, hoberenean ere emaitza (ezagun!) zuzena lortzeko % 50eko ahalmena duen metodo batek laguntza urria eman liezaiguke munduko hizkuntzak sailkatzeko. Hemen ere —lehen glotokronologian eriden bezala— arazo nagusia oinarrian bertan dugu, kognadoen hautaketan, alegia:
2.1. Selecting affinities. The putative correspondences were established by scanning the list of the English glosses of 84 core concepts taken from Greenberg 1987, and comparing these to Hindi and Finnish equivalents. Selection was made on the basis of rough similarities encountered while visually scanning the list. To the best of my ability, I have tried not to let prior knowledge of cognates affect my judgment. There were, to be sure, difficulties in selecting the groups (pairs or triplets) that should be regarded as "bespeaking a common origin". The question that arises is: how close do words have to be in order to be scored as similar? Are English saliva and Finnish sylki sufficiently close, if they are, are Hindi pissu "flea" and Finnish kirppu "flea"? I have found nowhere in Greenberg's work explicitly stated criteria by which to make this judgment (1992: 335).
Izan ere, Greenbergen «alderdi anitzeko hurbilketa» (AM 15) —euskarazko itzulpen honek besterik pentsaraziko balio ere norbaiti— ez da item lexikoen miaketaren bitarteko hurbilketa ezagunena baizik. Greenbergek berak dioenez hizkuntza askotako hitz gutxi batzuk aztertzen dira metodo konparatu estandarreko hizkuntza gutxi batzuetako hitz anitz aztertzeko ohituraren aurka. Bestalde, azaleko (begizko) miaketaz aurkitutako antzekotasun lexikoak dira erlazio genetikoak onartzeko oinarri. Ez da harritzeko Campbellek (1998: 315) metodo honen egitekoa besteak hasten diren punttuan amaitzen dela esatea:
This inspectional resemblances must be investigated to determine why they are similar, whether the similarity is due to inheritance from a common ancestor (the result of a distant genetic relationship) or to borrowing, accident, onomatopoeia, sound symbolism, nursery formations and the various things which we will consider in this chapter.97 Since multilateral comparison does not do this, its results are controversial and rejected by most mainstream historical linguists.
Campbell, azken finean, Meilletek98 aspaldi aldarrikatuari jarraikitzen zaio:99
<sup>97.</sup> Matisoffek (1990: 113) berariaz markatzen du Greenberg eta bere jarraitzaileen metodoak ez duela hizkuntz-elkarte (Sprachbund) fenomenorik edo faktore tipologikorik baztertu ahal ere.
<sup>98.</sup> Poser & Campbell (1992: 217)-n erakusten da Sapir ere azken finean iritzi bereko zela eta baita hizkuntzalaritza indoeuroparrean lehentasuna izan zuela morfologia sistemen antzekotasunak lexikoaren azterketaren gainetik. Oso jakingarriak dira Sir William Jones-ek berak egindako sailkapenhutsak (zenbait hizkuntza iraniar edo malayera semitikotzat, eta zenbait hizkuntza austronesio indoeuropartzat jo zituen) lexikoari gramatikari baino garrantzia handiagoa ematean.
<sup>99.</sup> Hara Campbellen liburuko urrutiko ahaidetasunen ikerketari buruzko atalaren amaiera: «Given the confussion that certain claims regarding proposed distant genetic relationships have caused, the methodological principles and procedures involved in the investigation of possible distant genetic relationships are extremely important. Principal among these are reliance on regular sound correspondences in basic vocabulary and patterned grammatical (morphological) evidence involving 'shared aberrancy' or 'submerged features', with careful attention to eliminating other possible explanations for similarities noted in compared material [...]. Research on possible distant genetic relationship which does not heed the methodological recommendations and cautions of this chapter will probably remain inconclusive. On the other hand, investigations informed and guided by the principles and criteria surveyed here stand a good chance of advancing understanding, by either further supporting or denying proposed family connections» (1998: 326).
Les concordances grammaticales prouvent, et elles seules prouvent rigoureusement, mais à condition qu'on se serve du détail matériel des formes et qu'on établisse que certaines formes grammaticales particulières employées dans les langues considérées remontent à une origine commune. Les concordances de vocabulaire ne prouvent jamais d'une manière absolue, parce qu'on ne peut jamais affirmer qu'elles ne s'expliquent pas par des emprunts ([1914], apud Poser & Campbell 1992: 215)
Plus sont singuliers les faits dont on constate entre deux langues la concordance, et plus grand est la force probante de la concordance. Les formes anomales sont donc celles qui sont les plus propres à ètablir une "langue commune" ([1925], apud Poser & Campbell 1992: 215)
Greenbergek, aldiz, korrespondentzia fonologikoak ezartzen ez saiatzeaz landa, ez du bere "grammatical evidence" delakoan gainerako ikertzaileek hizkuntzen arteko lotura genetikoa onartzeko eskatu sakoneko korrespondentzia morfologikorik edota irregulartasun amankomunik bilatzen. Azaleko antzekotasunak dira hor ere: aspalditik (Meilletek berak, demagun, gehienetan duten tamaina laburragatik) lekukotasun ahultzat jo ohi diren izenordainak, hitz askeak, morfema solteak (ez ablaut sistemak edo paradigmak)... Eta morfologian ere lexikoan egileak hartu ohi dituen "askatasuntxoak" ahaztu gabe, jakina: erlazio semantiko zalantzazkoa, antzekotasun fonologiko eztabaidagarriak edota segmentu bakarrekoak, morfologi-analisi oker eta interesatuak...100 Azkenik, Greenbergek ez du frogetarik frogena ere onartzen:
If we want to say, with Greenberg, that demostrating genetic relationship does not require any kind of reconstruction, then I think it's appropriate to ask what the purpose of our genetic classification is. I believe that most historical linguists value the classifications because thay help us find out about the histories of the languages in a family. We reconstruct parts of their common protolanguage and then use those reconstructions to study and compare the changes that hace occurred in the various daughter languages. In other words, to be useful to a historical linguist, a hypothesis of genetic relationship must be fruitful: a valid genetic grouping will permit reconstruction and thus lead to be a better understanding of the member languages and their histories. If a genetic hypothesis does not lead to new insights of these kinds, thein it is sterile and, within linguistics, useless (Thomason 1993: 494; esan gabe doa hizkuntza isolatuetan ere argudiaketa berbera litzatekeela).
Greenbergen liburu honen iruzkin ugari izan da mundu osoko aldizkari garrantzitsuenetan eta, espero zitekeen bezala, International Journal of American Linguistics-en: haien artean ez dut bat ere ezagutzen G-en metodologiaren eta ustezko emaitza orokorren aldekorik eta azkenen artean "Greenberg eta X hizkuntz familia" sail edo eraso-estilo zabaldua aurki liteke. Ez da bakar bat ere delako (iruzkintzaileak ezagunen duen) familia horri dagokionean G-en oinarri eta sailkapenak gezurtatzen ez dituenik, ezjakintasuna, utzikeria eta faltsifikazio gradu ezberdinak agerian utziaz. Hara zenbait adibide:
When I first saw Greenberg's Language in the Americas I turned to the cognate sets which included Yurok and Kalapuya, both of which I have worked on, to see how
<sup>100.</sup> Bati baino gehiagori ekar bide liezaioke honek guztiak Boudak konparaketa euskaro- -kaukasikoan egindakoaren oroitzapenik; cf. Mitxelena 1950, Lakarra 1996.
Greenberg had treated them. The results were disappointing. Nearly every form required some sort of emendation [...] Obviously Greenberg should have gotten the aid of specialists in the various languages. The reader should be warned not to use the forms in Language in the Americas without first checking to be sure that they are correct. One wonders whether the low standard of accuracy seen in the Yurok and Kalapuya data is representative of the entire book (Berman 1992: 230, 233).
[...] Unfortunately, it is marred by errors in both methodology and data, which make it essentially useless for its intended purpose. I have experience in only one language family, the Muskogean, and feel qualified therefore to criticize the material in Language in the Americas pertaining only to that family [...] This survey of the Muskogean, "Gulf" and Yukian material in Language in the Americas has shown that a high percentage of the items quoted contain errors, from the trifling to the severe. Althoug my experience with other American Indian linguistic families is limited, I would expect that a similar percentage of errors would be uncovered by linguists familiar with those families [...] It is distressing that a work of this nature should be so untrustworthy; no linguistic item can be taken from its pages without cheking woth a reliable modern source. The saddest fact in that Language in the Americas is not necessarily wrong in its insights into the deeper relations of American Indian language families to one another, but without the rigorous application of the rules of comparative linguistics, and the use of accurate and verifiable data, a work such as this cannot be trusted, and should not be used (Kimball 1992: 447, 489).
Kimballek zortzi eratako hutsak aurkitzen ditu:
- (1) Datuen iturriak ez dira ematen (Kimball 1992: 447).
- (2) Datuok zaharkituak dira (448).
- (3) Datuak gaizki transkribatzen dira, hiztegi eta gramatiketarik arin batean hartuaz inongo ezagutza filologikorik gabe (448).
- (4) Hizkuntza bateko eta besteko datuak nahasten dira (448).
- (5) Hizkuntzen arteko konparaketak ez dira explizitoki egiten, zerrenda hutsetarik irakurleak antzeman behar duelarik (449).
- (6) Aitzinhizkuntzak ez dira erabiltzen eskura direnean ere (449).
- (7) Kognadoak ez diren formak erkatzen dira (449).
- (8) Item bera kognado sare diferenteetan erabiltzen da (449).
Eta ez pentsa hutsak txikikeria batzuk direla:
Thus, out of a total of 268 Penutian sets containing Muskogean, "Gulf", and Yukian material in Language in the Americas, 185, or approximately 69%, had errors severe enough to require correction; 106, or approximately 39%, were of such a severity that the Penutian set was weakened or eliminated. The situation is much worse for the proposed relationship of the Yukian languages and the "Gulf" languages. Of the 40 Yuki-Gulf sets published in Language in the Americas, only 9 can be considered to have any validity. The number is so small that these resemblances seem to be due entirely to chance, and not to result from genetic origin (Kimball 1992: 488).
Greenbergek bere alde ekarri ohi du Ameriketako jipoia goxatu nahian Afrikan mende laurden lehenago lortutako garaipen ustez zalantza eta ikamika gabea: hark proposatu (1963 eta lehenagoko lanak) Afrikako hizkuntzen sailkapen laukoitza (Afroasiatikoa, Nilo-Sahararra, Kongo-Kordofaniarra, Khoisana) ikertzaile orok ezagutu omen du zuzentzat eta erabili estandartzat bere lanetan geroztik, ordezkorik inork aurkeztu ez omen duelarik.
Alabaina kontakizun eta kontaera honi ohar eta zuzenkizun garrantzitsu anitz egin ahal zaizkio. Hasteko, kontinente batean gauzak ongi ateratzeak ez dakar nahita nahi ez aldamenekoan ere horrela izan beharra: hots, litekeena da Greenbergi Afrikan bere metodoaz atetiko zioengatik arrazoia eman izana edota ozenki ez ihardetsia, bederen. Kontinente batean gutxi kritikatzeak ez lekarke bestetan ere nahita nahiez egokia izatea edota metodo onartezina justifikatzea. Izan ere, bat baino gehiago izan zen Greenbergen sailkapenean metodo konparatuaren aurkako berririk ikusi ez zuena eta soilik berrikuntza horietaz ohartzean Greenbergen hatsarriez eta sailkapenaren oinarri eta segurtasunari buruzko zalantzak agertu zituena; Ameriketan, aldiz, metodoarekiko eztabaidak lehen momentutik abiatu dira, Greenbergi batere laguntzen ez ziotelarik.
Areago dena, Afrikan Greenbergek ez zuen ekarri Ameriketan adinako aldaketarik 150 hizkuntz familiatik edo 3tara igaroaz eta, erantsiko nuke, inork ez bide zuen behatz muturraz ukitu uste Amerikan bezala kontinente horretako lehen gizakiaren sarrera; hemen lilura horiek aspaldi atzenduak ziren. Sailkapen laukoitz hartan afroasiatikoaren oinarriak lehenagokoak dira (horri txadikoa erantsi badio ere), khoisan taldea ere lehenagokoa dugu eta Nilo-Sahararra ez da funtsean aspaldiko "Sudanikoa" ken kamitosemitikoari erantsiak. Aldaketa gehien "Kongo- -Kordofaniarrean" izan zen, batez ere bantu hizkuntzak ez talde beregaina baizik eta erraldoi horren adar apala bilakatzean. Sailkapenaren estatusa ere behin- -behinekotzat hartu zen, inork ez baitzuen frogatutzat ematen bertako beheko edo goragoko adar askoren familiatasuna,97b klik famatuek eta beste zenbait ezaugarri tipologiko agian berrik elkartzen zituzten hegoaldeko hizkuntzena (khoisan), esaterako, baina ezta seguruena edo aipatuena den afroasiatikoa bera ere (cf. Fodor 1966, Dixon 1997,101 Campbell 1998).98b
<sup>97</sup>b. Dixonek dioenez (1997: 32) inork ez du indoeuroperarekin, semitikoarekin, algonkinoarekin edo uralikoarekin erlazio genetikoak finkatzeko erabiltzen den metodologian onargarritzat jo litekeen frogarik aurkeztu, ezta maila diferentetako aitzinhizkuntzak berreraikitzeko saiorik burutu; antzekotasunak azaltzeko hizkuntzen arteko ahaidetasunaz landako azalpenak direla gogoratzen duenarentzat nekez esan liteke hizkuntzalaritza historikoak Afrikan Greenbergekin aitzinamendu nabarmenik izan zuela.
<sup>101.</sup> Cf. «There is no reputable historical linguist, anywhere in the world, who accepts the claims of Greenberg and the Nostraticists» eta oharrean: «Lest this be thought circular, let me provide a criterion for recognising a large group of reputable historical linguists: anyone who teaches the subject at a leading university in the USA or in an EEC nation» (Dixon 1997: 44).
<sup>98</sup>b. Hara zer dioskun futnsean Greenbergen aldeko zen Winston-ek: «[...] Greenberg's findings have constituted a major advance in this field; and that they now require considerable refinement, both in specific points of the classification, and in the underlying conceptual scheme» (1966: 160).
Afrikako hizkuntzen sailkapenari iruzkin labur bezain argia eman ondoren (1997: 32-35), Dixonek zera diosku Greenbergen beste sailkapen proposamen batez: «There is also Greenberg's 'Indo-Pacific hypothesis' (1971) purporting to show that the 60-odd Papuan families from New Guinea, the extinct languages of Tasmania, and the various languages spoken in the Andaman Islands are
Ondoren (23. orr.) AM-ek zirrara izan zuela aitortzen du nostratikoaren eta eurasiarraren102 mapak gainjartzean, oraindik euskara isolaturik kausitzean; alabaina, egileak —pozik edo?— gaztigatzen du gauzak atzerago eramanaz (30.000 bat mila urte) euskararen askaziak (na-dene hizkuntzak) lor ditzakegula:
Mapa horretan zirrara latzena eragiten diguna, ordea, berebiziko denboratarteak egin ditugun arren, esandako hizkuntz superfamilia horretan oraindik ere ezin txertatuzko hizkuntza isolatuak hautematea izan da, hauen sustraiak (denboran) sakontasun handiagoko substratuetan leudeke eta. Horietako bat dugu euskara.
Atzeratze-prozesu horretan beste zerbait ere formulatu izan da, hots, aintzinagoko garaietan —duela hogeita hamar bat mila urte—, baliteke halako hizkuntz familia eskerga ("dené-kaukasiar" [sic] izenekoa) izatea, planetaren ipar-hemisferio osoa beteko zukeena. Greenberg eta hizkuntzalari errusiarren familia nostratikoeurasiarra103 baino lehenagokoa. Jatorrizko superfamilia hura desagertu omen zen, nostratiko-eurasiarraren inbasioa pairatzearen ondorioz. Jatorrizko hizkuntza haren lekuko geratuko ziren euskara, Kaukasoko hizkuntzak, sino-tibetarra eta Ipar Amerikako indioen na-dené deritzona. Hau baieztatuko balitz, euskara loturik agertuko litzateke gure planetako beste hizkuntzekin, eta irla-hizkuntzazko egoera gaindituko luke, azkenean.
Lehenagoko denbora-koordenatuetan euskara kokatzean, paleoantropolo-giak, bere aldetik, argi-izpi berririk erakuts diezaguke. Gaur egun ere harritzen gaituen zeinu-sistema biziki konplexu hura asmatu zutenak nor izan zitezkeen argituko digute datu horiek, agian (23-24).
Aipua luzexka bada ere, interesik baduela esango nuke egilearen hatsarriak zein diren eta horien sendotasuna ikuskatzeko.104 Ezer baino lehen, beldur naiz
genetically related (...) This idea lacks any substance, and is perhaps even more fanciful than Greenberg's American Indian work» (ibid., 3. oh.). Campbellek ere ez du ahazten Greenbergen beste hipotesi honi buruzkoa The African fallacy deitutako bere 1997ko liburuan (254-57) eta Fodor 1966ko [laugarren edizioko] hitzaurrea argigarria da Greenbergek bere arerioen kritikak saihesteko zuen trebeziaz.
Azkenik, Greenbergek 50etan ukitu zuen Australiako hizkuntzen sailkapenaz hara zer irakur litekeen berezilaririk handiena bide den Dixonengan: «It is possible to establish low-level subgroups in Australia —groups of from two to adozen or so languages that appear to have a close genetic relationship. With two exceptions, all of these are geographically contiguous. No higher-level family tree can be justified linking the low-level soubgroups» (1997: 92).
102. Eurasiarraz ez da Greenbergek 1987ko liburuan suposatutako batasuna baizik; frogak oro peitu ditu eta ikertzaileen esperantzak, nolazpait esan, urriak dira. Cf. Matisoffen ondoko pasartea: «Leaving aside (1) for the moment, we may apply G's 'principle of transitivity' to the above theories, removing any apparent contradiccions among them by assuming they are ALL valid —i.e. that Dravidian, Sino-Tibetan/Tibeto-Burman, Altaic, Ainu, Austro-Tai and Indo-European are all related to Japanese and to one another. We can be sure that it is by such leaps of transitivity that G will progress toward his ultimate goal of linking up all human languages into the Sapiens family» (1990: 115).
103. Watkins-ek zioen legez (1990: 295), komeni da AM-en 22. orrialdeko mapan egin baino zehaztasun gehiagorekin bereiztea bataren eta bestearen artean: «A compararison of the language groups in Greenberg's 'Eurasiatic' family... with those in Illic-Svityc and others' 'Nostratic' family shows, if nothing else, the perceptual variability —and consequent fragility— of such inspections. Thus, 'Eurasiatic' includes not only Korean and Japanese, but also Ainu, Gilyak, Chukotian, and Eskimo-Aleut; 'Nostratic' excludes some of these, but includes Khartvelian, Dravidian, and at least the 'Semito-Hamitic' component of Afro-Asiatic, which for Greenberg (and for me) are separate families» (apud Ruhlen 1994: 133).
104. AM baino apalagoak bide dira hizkuntzalariak: munduan oraindik diren milaka hizkuntzen artean (areago arrasto ugari edo eskas utziaz betiko joan direnak emendatuz geroz) beren metodoen arabera ez bat edo beste baizik eta dozenaka dira isolaturik gelditzen direnak, tranparik egin ezean, bederen.
ez dela optimismo orokor horretarako inongo arrazoirik. Hots, familia eurasiarra edota nostratikoa ez dira "familia" ezagun eta erabatekoak erromanikoa, finougrioa, maya, austronesioa, semitikoa, bantua edota algonkinoa izan daitezkeen moduan.105 Hau da, ez da batasunik hizkuntzalarien artean horien familiatasunaz, edota, hobe esan, iritzirik duten hizkuntzalari gehienek (% 100etik gertuago % 51tik baino) ez dute horrelakorik onartzen eta alde diren gutxiei sineskeria eta amarru zenbait aurpegiratu izan zaie lehen eta orain (cf. 92. eta 106. oharrak).
Hara Johanna Nicholsek (1996: 39) dioskuna bere artikulu garrantzitsu baten hasiera-hasieran:
Nonlinguists are not always able to distinguish easily between genetic groupings established by the comparative method and those proposed on other grounds. A much-publicized recent example is Cavalli-Sforza et al. (1988), where the very deep macrogroupings the authors assume for languages of the Pacific and New World are treated as the same kind of groupings as Indo-European or Uralic. Another example is Renfrew 1991 [...] Comparative linguists distinguish between genetic groupings established on the basis of the standard comparative method and those not so established, which they generally view as probabilistic or especulative or even fanciful.
Na-dene familiaren kontuak merezi du aipu berezirik. Azken hamarkadetan "biltzaileen" (lumpers) eta "zatitzaileen" (spliters) artean den eztabaidan Greenbergek (1987) Amerika osorako proposatu hiru familietarik batek lortu du guztien adostasun orokorra: aleuto-eskimoak, alegia. Alabaina, familia horren proposamena ez zaio Greenbergi zor, joan den mendetik ere aitortua baitzen Siberia iparraldetik Groenlandiara bitartean diren dozenerdi hizkuntzen batasun hori.
Na-Dene delakoa dugu Greenbergen bigarren familia Ameriketan, Alaska eta Kanada mendebaldeko zenbait hizkuntza eta askozaz hegoalderagoko navajoa
Bestalde, euskara inongo koordenadatan kokatzeak ez bide luke paleoantropologiaren aldetiko aitzinamendu berezirik: nolanahi ere, nago «zeinu sistema konplexu hori asmatu zutenak» nor izan ziren aurkitzea ez dugula bihar bertan eskura izango, esperientzia mistikoren batez edo ez bada, behintzat; izan ere 30 eta are 60 mila urte baino gehiago ere igaro bide dira geroztik, eta ezagutu ditugun eta ezagut ditzakegun hizkuntza guztiak (euskara barne) ez dira beste lehenagoko batzuen aldaketa baizen, "euskal hominizazioa" ezinezko ez eze barregarri gertatzen delarik. Egileak ba ote daki Parisko Hizkuntzalari Elkarteak bere sorreratik lan glotogonikorik ez onartzea erabaki zuela? Izan ere, bai lehen eta bai orain (cf. Trask 1996 "Proto-World" delakoaz) amateurrak eta hizkuntzalaritzaren ikergune nagusitik urruti zebiltzanak (Trombetti eta) eta dabiltzanak (izan) dira hizkuntz-unigenesia, —gehienez ere norberaren sinismen isileko huts izatetik—, teoria edota lan hipotesi bihurtzera abiatu diren bakarrak.
<sup>105.</sup> Nostratikoaz bibliografian aipatzen diren zehatzagoez (Bomhardenak alde, Campbell 1998, Doerfer 1995, Ringe 1995 aurka) landa, hara Dixonen ondoko pasarte hau: «During recent years this term has been revived by a group of mainly Russian scholars (and modified to 'Nostratic') to cover a putative linkage of language families—IE, Uralic, Turkic, Mongolian, Tungusic, Dravidian, South Caucasian (Kartvelian) and perhaps Afroasiatic (...) they achieve their results only by allowing excessive phonological and semantic leeway (...) It is relevant to enquire how this Nostratic idea came to be accepted as an orthodoxy in a country like Russia which has such high standards in other scientific fields (physics and mathematics, for example). The Nostratic idea took root at a time when Russian intellectuals were cut off from close contact with the rest of the world, in a sort of Lord-of-the-Flies situation; there was no peer group available that would have employed proper standards of scientific assessment and demonstrated the unsound basis of the idea» (1997: 38-39). Ez dezagun guk ere moda irrigarriren bat Jainkoaren hitza bilaka herri hautatu honetan.
(hortik na- hori) besarkatzen dituelarik haren ustez.106 Egia esan, familia hau ere —familia proposamen hau, hobeto— Greenberg baino lehenagotik ezagun zen, mende hasierako lanak eurak lekuko.107 Areago dena, Greenberg baino lehenagokoak dira, orobat, na-denea Ameriketatik atera eta hedadura handiagoa eman nahi izan ziotenak: hau izan zen —na-denea eta txino-tibeteraren arteko lotura, zehazki— Sapirrek (tonua, isolamendua eta antzeko arrazoi tipologikoengatik) burutan izan zuen eta gainerako hizkuntzalariek onartzea lortu ez zuen sailkapen- -proposamen famatuenetarik.108 Haren ikasle Swadeshek eta bestek hipotesi honen alde egin izan zuten arren berrogeitahamar-hirurogeitahamarretan eta Shevoroshkin eta enparatuek familia hori hedatu guri hurbilago egingo bide litzaizkigukeen buruhaskira, Kaukasoko hizkuntzetara eta bestetara,109 nekez esan liteke na-dene familia lehen aipatu den adiera hertsienetik kanpo onartu izan denik ofizioko hizkuntzalarien artean.
**10.** Bada, hara non etorri den euskal zientzia, hots, Euskal Herrian argitaratzen dena, ideia hauek aldatzera eta suntsitzera guztien harridurarako, "bertako ikerketen alde" agertzen den AM (12 hh) horretaz ohartu ez arren. Joan den hamarkadaren akabuan eta hamarkada honetan Fontes Linguae Vasconum-en argitaratutako zenbait lanetan110 Schumacher-ek eta Seto-k erakutsi nahi izan digute na-denea, ez bakarrik txinera eta kaukasierarekin, buruhaskia eta hizkuntza paleosiberiarren batekin, baizik eta euskararekin, Himalayako hizkuntzekin eta are austronesioarekin ere lotua dela; azkenik (oraingoz?) euskara eta kikuyua (500 edo gehiagotariko hizkuntza bantu bat) ere askazi omen.111 Austronesioarekin
<sup>106.</sup> Hirugarren familia, amerindiarra, litzateke hortik eta Tierra de Fuego bitarteko hizkuntza guztiak bilduko omen lituzkeena; eraikuntza honek ez du berezilarien adostasunik lortu eta bai xehetasunei eta oinarriei buruzko kritika gogorrak jaso. Honetan ere Greenbergek aitzindaririk izan zuen, ortodoxoek ezagutzen dituzten 150 bat familiak Sapirrek dozenerdi phylatara eraman nahi izan baitzituen (nahiz eta ez frogatutzat baizik eta behinbehinekotzat eman). Hortik aurrera egiten du, bada, Greenbergek, teilatugintzan ari bailitzan, oinarriak basaren gainean izan arren, lehen eta orain ezagun den bezala.
<sup>107.</sup> Cf. «Although there are some antecedents (...) the Na-Dene hypothesis is usually attributed to Sapir (1915), who proposed a relationship between Haida, Tlingit and Athabaskan. (Eyak was rediscovered by American linguists in the 1930s)» (Campbell 1997: 284).
<sup>108.</sup> Oregon eta Kalifornia aldeko hizkuntzak bilduko omen lituzkeen penutierarekin batean, esaterako; ideia honen aldeko izan ziren Sapir, Kroeber eta beste hainbat (Uhlenbeck gure artean) baina ez da frogatutzat eman ahal —are gutxiago berreraikitzat aitzin-penutiera— ezaugarri amankomunak (tipologikoak edota hizkuntz-batasunekoak) beren artean aipatu arren.
<sup>109. «</sup>The more extreme proposals of distant linguistic kinship involving so-called Na-Dene languages —such proposed groupings as Athabaskan - Sino - Tibetan, Na - Dene - Basque (- North-Caucasian) should be discounted, given the extremely poor quality of current evidence» (Campbell 1997: 286).
<sup>110.</sup> Baliteke aldizkaria horrelako lanak argitaratuaz euskalaritza eta hizkuntzalaritza konparatuaren alde lanean ari dela pentsatzea. Komeni da ohartzea, ordea, Euskal Herrian beren zintzotasun eta trebeziaz zalantzaren bat izan dugunontzat, hemendik kanpo ere ofiziokoek ez dietela abegi onik egin. 1984 aldera Mitxelenak lortu zuen —berak zekikeen nola— "kaukasistek" ASJU-ra beren lanik gehiago bidal ez zezaten; Euskera eta FLV-en ez dirudi —argitaratuaren arabera bederen— horrelako saiorik egin denik, adierazpen askatasunaren zaleago zirelako edo.
<sup>111.</sup> AM-ek aipatzen duen armeniar ikertzaileak (?!) ere badu esankizunik, aldizkari berean jakina, armeniera eta euskararen arteko loturez; mitologia, kultura eta antzekoak antropologo adiskideei utziaz, esan dezadan mundu osoarentzat (salbu eta FLV-rentzat) armenierak eta euskarak inongo hizkuntz lotura historikorik ez dutela izan (zer ote beren arteko 2000 paralelismoen kontua?), eta hori garbi dago armeniera 1887an behinbetikoz indoeuropar hizkuntzatzat ezagutu zenetik. Armenieraren historia eta filologia ez ezagutzea (Meillet eta ondokoen berririk ba ote?) eta euskararena ingelesezko adieran "ignoratzeak" (edota Hegoamerikakoan "ninguneatzeak") ez lioke inongo sasihizkuntzalari ez giza-espirituko jakintsuri berariazko inpunitaterik eman behar.
egia esan, jai dute, aspalditik —joan den mendearen akabutik— garatua baita hizkuntz familien azterketa konparatuaren barnean; kikuyuaz, hainbeste: bantu hizkuntzetarik da eta familia horren sailkapen eta berreraiketa aitzinatua da metodo ortodoxoen barnean.112 Zilegia begitantzen zait irakurleari gogoraraztea hizkuntzalaritzan ere multzo teoriaren propietate trantsitiboak indarrean dirauela.113
Ezjakintasun, ausardia eta amarruen adibidetzat har bitez gutxi batzuk (k. = kikuyu, e. = euskara):
| 1. k. | ithoni (=source, spring) | : | e. iturri (id) |
|--------|--------------------------|---|------------------------|
| 2. k. | iria (=lake) | : | e. ura (=water) |
| 3. k. | -andûku (=large) | : | e. andi |
| 4. k. | -nini (=small) | : | e. ñimiño (id) |
| 5. k. | guoko (=hand) | : | e. (esku-)xoko (=palm) |
| 6. k. | mbegû (=seed) | : | e. bikor (=grain) |
| 7. k. | aria (=to speak) | : | e. erasi (id) |
| 8. k. | aka (=to build) | : | e. egin (id) |
| 9. k. | ura (=to rain) | : | e. uri (=rain) |
| 10. k. | -kuî (=short) | : | e. gutxi (id)114 |
| | | | |
- (1)-ek okulistaren froga agian gaindituko du —eskuzabala edo itsua balitz harako hura— baina bestetan sartu aurretik jakin beharko genuke euskaraz zergatik (4)-n ere ez den -r- (edota honetan -n-).
- (2)-n euskarazkoaren 3. fonema artikulua delarik ezin kontatu; bestalde, zergatik hemen i- : u- aurrekoan i- : i- genuelarik?
- (3) Orain ere -u- : -i(-) dugu; alabaina, euskarazkoan h- segurua izateaz landa, amaiera ez ote atzizki ezagunen bat? (cf. Lakarra 1996).
- (4) Forma hipokoristikoek eta onomatopeiek ez dute konparaketan balio; are gutxiago -m- duen euskarazkoak. Cf. Trask (1996, 1997) fonema honek euskararen berreraiketan (ez) duen egitekoaz.
- (5)-eko euskarazkoaren semantika aski urruti gelditzeaz kanpo, kikuyua hor joatekotan ere erromantzearekin eta arabierarekin lihoake bat.
<sup>112.</sup> Besterik da bantua onartzea edo ez azpifamiliatzat "Niger-Congo" delakoaren barnean, Greenberg 1963 jarraituaz; cf. aurreko ataleko oharrak Afrikako hizkuntzen sailkapenari buruzko eztabaidetarako.
<sup>113.</sup> Eta Greenbergek berak ere onartzen duela; cf. Matisoff 96. oharrean.
<sup>114.</sup> Schuhmacher & Seto 1994: 435-436ko lehen hamar adibideak dira (guztira 42 dira, gainerakoak ez nik iruzkinduak baino nabarmenki hobeak); bidenabar, hiru orrialde eskasetako "lanaren" azpi-izenburuan honela datza idatzia: «Examples for grammatical and lexical parallels of the basic vocabulary between the Bantu Kikuyu language and Pyrinean Basque, dating from the beginning of the ancient Egyptian "Dynastic" period» (435).
- (6)-ren hasierako "antzekotasuna" oso polita litzateke Martineten (1950) aitzineuskarazko kontsonanteen teoriarako; damurik, kognadoen "antza" urria izateaz landa, euskarazkoan konposaketa garbia dugu.
- (7) eta (8)-n ohar gutxi egin behar zaio euskal morfologiaz zerbait dakienari: morfema bat baino gehiago denez, ba ote bertan "grammatical parallel"ik bi hizkuntzetako formen artean? (8)-n, bidenabar, "antza" ere zalantzan jar liteke; bokal korrespondentziez hobe ezer ez esan.
- (9)-n uri-k ez du "Egyptian Dynastic period"eko aitzineuskaran izateko aukera handirik; bestalde, ez ote horren morfologiazko analisi sakonagorik?
- (10)-eko gutxi-k badu beste aldaerarik eta guti-k, demagun, zaharragotzat jotzeko eskubide gehiago izateaz landa, bere -ti horrek ez ote digu urrutiago jotzeko eskurik ematen?; cf. (3).
Laburtuaz, maileguak, onomatopeiak, esanahi okerrak, analisi morfologiko gaiztoagoak, forma dialektalak eta berriegiak, gutxi-gora-beherako inspekzio- (okulista- / otorrino-) irazkinak, lege fonetikoak eraikitzeko edozein saioren falta... Honela ez goaz inora, jakina, erreka jotzera ez bada. Hori bai, norbaitentzat à la page egoteko forma bat bada, bejondeiola...115
**11.** Peredika arrunt luzatu denez, ahal bezain laburki amai dezadan. Honaino jarraiki zaidan irakurlea ohartu bide da dagoeneko liburua ez zaidala gustatu, ez bere helburu handinahiengatik edota horien atzean (zein aurrean) diren asmo politiko nabarmen bezain errespetagarriengatik,116 baizik eta bertan ikusten dudan jakitatea neurriren batean aitzinatzeko bide desbideratuagatik. Dibulgazioa zein oinarrizko ikerketa egin nahi bada —batean eta bestean badateke premiarik baina ez gizabanakoarentzako obligaziorik— betebeharreko gutxieneko batzuk badira eta ikusi dugunez, AM-ren pasarte askotan ez da horrelakorik nabari.117
AM-k honela ez baleritzo ere, hizkuntzalaritza historikoa ez da egungo egunean —eta badira bi mende— literatur kritika, metafisika edo ekonomiaren zenbait alderdiren kidetasun eder bezain agorrean. Alorrak oinarri orokor eta orotariko batzuk ditu (metodo konparatua, demagun) hamarkada luzeetan langile
<sup>115.</sup> Metodo orokorrarekin eta amerindieran egindako aplikazioarekin bigun agertu arren ene aburuz (cf. Trask 1996), euskara eta ustezko familia horren arteko lotura erakustera zetozen lanei Traskek (1997: azken atala eta aurreko lanetan) egindako kritika zorrotza eta zuzena da oso.
<sup>116.</sup> Sokalek eta Bricmontek (1998: 17) «nuestro objetivo no es criticar a la izquierda, sino ayudarla a defenderse de un sector de ella misma que se deja arrastrar por la moda» diote eta ez bide da zaila jakiten hemen "izquierda"-ri zer dagokion; Michel Albert-engandik hartuaz toki berean haiek dioten ondokoa ere aldaketa handirik gabe sina genezake: «No hay nada veraz, sabio, humano ni estratégico en confundir la hostilidad a la injusticia y a la opresión, que es de izquierdas, con la hostilidad a la ciencia y a la racionalidad, que es un sinsentido».
<sup>117.</sup> Iruzkin hau prestatzerakoan berriz —gaztelaniaz oraingoan— irakurri dudalako edo (lehendabizikoz frantsesezko edizio ateraberria Beñat Oihartzabal adiskideak oparitu zidan), AM-en liburua Sokal eta Bricmonten liburuaren edota Sokalen artikulu parodiko famatuaren, hobe, euskal oihartzuna ote genuen ere begitandu zitzaidan; izan ere han salatzen diren sasizko zientziaren hainbat ezaugarri (ez guztiak, halere) betetzen baitira honetan: informazio falta, irakurle ezjakina beldurtzeko azaleko erudizioa, eskuartean darabilen argudio, teoria eta kontzeptuen balioaz eta egitekoez hutsune larriak, autoritate argudioak, zehaztasun falta, erlatibismo kognitiboa... Alabaina, badirudi AM-ek guztiz seriotan eta txantxetarako gogorik gabe idatzi duela bere liburua.
trebe samaldek tamaina, egoera, kokapen eta zailtasun diferentetako hainbat hizkuntza eta hizkuntz familiatan mundu osoan zehar ezarri eta findu dituztenak, hititaren laringalak eta beste lekukotasun ezezagunagoak hatsarrien funtsezko egokitasunaz behin eta berriz ozenki mintzo direlarik. Jardun luze honek alorrari autonomia eta begirune txiki bat (Euskal Herritik at, behintzat) ekarri dio; metodo ezegokiak —usuenik presaturen batek zeharbide gisa bilatuak— edota metodo ezegoki zenbait bederen, baztertzea ere ekarri du: horrela glotokronologiarekin edota "mass comparison" delakoarekin, esaterako.
Beste edozein zientzi-alorrek legez, hizkuntzalaritza historikoak nahiago du ezagutzaren kalitatea kantitatea edo tamainaren zalaparta baino; hots, ez du inongo beldurrik hipotesiak luzatzeko eta berehalakoan azterkatzen eta —behar izanez geroz, eta beti behar izan ohi da— deuseztatzen aritzeko. Alabaina, zer den froga litekeena, zer gezurtaturik gelditu den, zerk duen egiantza hutsa eta zerk bere aldeko froga aske aski... horrelako galderak eta gogoetak eriden ohi dira hizkuntzalaritza historikoko argitalpen estandarretan. Nekez, aldiz, ustea ustearen gainean eta ametsa (edo komenientzia)118 ametsaren gainean pilaturik, beren buruak gazteriaren edota nazio-konzientziaren pizgarri izan nahi luketela esanaz (ikus beherago) zuritu nahi luketen idazkiak. Konpli da bereiztea jakin dakiguna —hau da, hizkuntzalaritza historikoaz diren munduko zaletu guztiek dakitena edota jakin behar dutena barregarri ez gelditzeko edo geldiarazteko— eta jakin nahi genukeena, jakitea on litzatekeena, jakin gogo duguna119 eta beharbada inoiz ez dakikeguna120 edota orain arte eskura ditugun datu eta metodo estandarren bitartez (iruzurrik egin gabe, alegia) frogatu edo erabaki ezingo ditugunak: esaterako, paleolitoko hizkuntz egoerari buruzko guztia, gutxienez.
§ 1.2.en atalean AM-k «azkenean Euskal Zibilizazio handiaz, euskaraz eta gure herriaz irakurleari eskaintzen diodan ikuspegi sintetiko eta orokorrari original, ezezagun eta harrigarria deritzot» zioen bere lanaz. Sokal eta Bricmontek (1999: 203) diotenez —eta edozeinek dakikeenez— ikerketen ustezko asmoen eta emaitzen artean bereizi behar da eta iruzkin honetan zehar AM-en "Euskal Zibilizazio Handia"ren eraikuntza horretan, hizkuntzak eta hizkuntzalaritzak zeresanik izan lezaketen neurrian, bederen, konfidantzarik izateko zio guti dela erakutsi uste dugu. «Ni que decir tiene que no somos competentes para juzgar los aspectos no científicos de la obra de esos autores. Somos perfectamente conscientes de que
<sup>118.</sup> Cf. «In fact, however, sober-minded scholars have shrunk from megalocamparisons not because they are so difficult, but because they are so eassy. When the number of languages being considered is large, when their relationship (if any) is remote, and the criteria for sound correspondences are lax, it is not very hard to find "phonosemantic lookalikes"» (Matisoff 1990: 110).
<sup>119.</sup> Cf. «Llegará el día en que, mediante un estudio de varios siglos, las cosas que actualmente están ocultas aparecerán con toda claridad, y la posteridad se asombrará de que se nos hayan escapado verdades tan manifiestas» (Seneka, kometen mugimenduaz mintzo; Laplace-k aipatua, apud Sokal & Bricmont 1999: 139). Bitartean Thomason-en helburuekin bat nator: «My goal in this paper is to show that we need to have some explicit criteria for deciding when we have reached the limits of our historical methodology, so that we don't step over the boundary that separates scientifically respectable research from idle speculation» (1993: 485).
<sup>120.</sup> Hara milaren artean (batez ere proposamen genetiko berrien iruzkinetarik atera ahalko liratekeenen artean): «[...] lack of sufficient information certainly does not mean that there was no substratum interference; it merely means that we have no way of finding out whether or not there was any» (Thomason 1993: 492).
sus "intervenciones" en las ciencias naturales no constituyen el núcleo esencial de sus trabajos» diote Sokalek eta Bricmontek (1999: 25) "zientzia posmodernoaren" zenbait aitzindari kutunen lanak aztertzerakoan.121 Guk "hizkuntzalaritza" aldatu behar genuke "zientzia naturalen" ordez; alabaina, AM-en honako ariketa honetan alor hori ez da inolaz ere baztergarria funtsezkoena baizik.122
Jose Azurmendik «oinarri zientifiko estriktoen gainean» eraikia dela (ik. 10. oh. eta hango testua) esan izan digu AM-ren (eta hemen aipatu ez dudan Naberanen!) gogoeta; ez dakit, ordea, Azurmendik hitz horien definizio apartekoren batekin lan egiten duen ala eta nik ezagutzen ez dudan zientifikotasunaren neurri bereziren baten jabe den. Bat nator Azurmendirekin dioenean «berak [AM eta Naberan] ez antropologoak, linguistak edo genetistak dira», ez hainbat «baina hori direnen ikerketa berrienetan oinarritzen dira. Egiten dutena da, horien ekarpenak eskuan dituztela, gure iragana birgogoetatu —eta, zeharka, oraina jorratu, alternatiba errotik berri baten bila—» gehitzen duenean: AM-ek ez du bertan agertzen euskararen eta gainerako hizkuntzen inguruko gutxieneko ezagutzarik, dela horien iraganari eta bilakabideei buruzko analisi berri zuzenagoak edo sakonagoak proposatuaz, dela bestek azken hamabost zein berrogeita bost urteotan egindakoa miatuaz, pisatuaz, lotuaz eta gaindituaz.123
AM-ek arrazoi izan lezake unibertsitate-giroko ikerketa —hots, egiatan egiten den ia bakarra— Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere hobe litekeela pentsatzean:
Hemen azalduko dudana, beraz, informazio zientifikoan eta historia sintetikoan dago oinarriturik. Hauxe bera bestelako hitzekin esango dut: euskal ikaskuntzek ez ezik, gaur egun unibertsitate-mailan egiten diren ikaskuntza gehientsuek ezin sendatuzko gaitza dute: azterketa entziklopediko deskontrolatua, alegia. Egun egiten diren tesi doktoral edo ikerketa-proiektu gehienak, arazoak orokorki ulertzeko unean inongo garrantzirik ez luketen alderdiei buruzko aipamenez josiak daudela konturatuko zinen honezkero, onerako nahiz txarrerako, unibertsitate-giro horretan bizi bazara, neu bezala. Zerbait originala kontatu ahal izateko ikerlan akademikoak arras espezifikoak direnez, "ezerezi buruz den-dena jakitea lortzen dutela" umorez
<sup>121. «</sup>Sin embargo, cuando se descubre una deshonestidad intelectual (o una manifiesta incompetencia) en una parte, aunque sea marginal, de los escritos de un autor o autora, es natural querer examinar más críticamente el resto de su obra. No queremos prejuzgar los resultados de dicho análisis, sino simplemente disipar el aura de profundidad que ha disuadido en ocasiones a estudiantes —y profesores— de llevarlo a cabo» erantsiaz.
<sup>122. «</sup>The all too visible symbol of Basqueness is the language» zioen Wilbur-ek (1980: 5). Ikus § 1.3.ean antzeko argudio gehiago, egilearen beraren onespena tartean.
<sup>123.</sup> Aldaketa txiki batzuekin (hizkuntzalaritza matematikaren ordez edo) Russell-ek Bergson-i buruz esana ezar dakioke AM-en saioari: «Uno de los efectos negativos de una filosofía antiintelectualista como la de Bergson consiste en que prospera a merced de los errores y confusiones del intelecto. En consecuencia, tiende a preferir los malos razonamientos a los buenos, a declarar irresolubles las dificultades momentáneas y a considerar cualquier error tonto como una revelación del fracaso del intelecto y del triunfo de la intuición. En los trabajos de Bergson se encuentran numerosas alusiones a las matemáticas y a la ciencia, y, a los ojos de un lector desprevenido, esas alusiones parecen reforzar considerablemente su filosofía. En ciencia, sobre todo en biología y fisiología, no soy lo bastante competente como para criticar sus interpretaciones, pero en lo que se refiere a las matemáticas, el autor ha preferido deliberadamente los errores tradicionales de interpretación a las visiones más modernas que han predominado entre los matemáticos durante los últimos ochenta años» (Bertrand Russell, History of Western Philosophy, apud Sokal & Bricmont 1999: 181).
esaten da. Horren gauza berezi-berezi-berezien (eta, azken batean, horren txiki-txikitxikien) azterketa, sakoneko ikerkuntza zientifikoa izan behar lukeenaren ordezkoaren inoperantzia mozorrotzeko aitzakia da.124 Hau da, azterketa, bai, baina bere testuinguruan; alegia, sintesiak burutuz. Testuinguru hauxe izango da liburu honetako helburu behinena. Euskaldun izatea ulertzera gertura gaitezen nahi dut, eta horretarako azterketak sintetikoa izan behar du, orokorra, osotasunezkoa. Orotasun horretatik bakarrik izango dira interesgarriak, gerora, zehazpenezko lan analitikoagoak (11-12).
Alabaina populismo errazek ez dute aitzinatuko euskal ikerketa eta Euskal Herria ere;125 "euskal gauzak", euskararen egituraren eta historiaren ikerketa, zehatzago, ez dira euskaltzale ez euskaldun soilen erantzukizun ez ehiza-txoko; zorionez, mundu osoko hizkuntzalaritzaren ardura da, gaiak bere apaltasunean jende gehiegi estresatzen ez badu ere gutariko batzuen ustez. Ez gaitezen engaina, ordea, sailaren aitzinamendu orokorraren bitartez baino ez gara aitzinatuko honetan ere; zertara datoz eskandala eta auhen horiek Euskal Herritik landa berton baino aitzinatuagorik ikusterakoan?:
Alderdi sintetiko eta osokoetan sartzeko —egotziko dit norbaitek— aurretiaz ikerkuntza analitikoa egin beharra dago, ondoren hipotesi globalagoak xedatu ahal izateko. Egia da, halaxe da hori. Baina gure kasuan, euskal zibilizazioaren kasuan, geroagoko ikertzaileen norabideak adieraziko dituen hipotesi orokorra eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko azterketa horiek eginda daude dagoeneko, —hau lotsa!— atzerrian gehientsuak. Panorama honetan, ene betekizuna izan da lan sakabanatuak bildu, aztertu, elkarrekin lotu eta, azkenean, jokaleku berri bat (sintesi
<sup>124.</sup> Krutwig maisuarengan pasarte polit aipagarririk bazuen AM-ek: «Por otra parte, bien es sabido que lo que se llama en la investigación un "Fachmann", es decir, un erudito en la materia, no tienen mayormente más cerebro imaginativo y creador que un simple "robot"... y no hacen todos ellos otra cosa que seguir las líneas de fuerza que les imponen otros hombres. Si de los periodistas se puede decir que son "hombres que hablan de todo y no saben nada de nada", de un Fachmann se puede decir que es "un hombre que habla de una sola materia, que conoce una sola materia y que se supone que todo en el mundo es la materia que él en su limitación conoce". Si los unos pueden ser peligrosos por su chabacanería, los otros son redutables por su arrogancia» (1979: 81). Segur naiz ondoko hau ere gustukoa dukeela: «Este tipo de investigación tan poco seguro es el que mayormente suelen manejar los "investigadores universitarios", quienes siempre suelen estar tan contentos de la logicidad y de la forma en que se desarrollan matemáticamente sus teorías, que se desarrollan de una forma tan bonita y sin estorbos porque son productos de una imaginación calenturienta, sin otra base que la acumulación de tecnologías» (1978: 101). Eta zer esan azken bitxi honetaz: «Por ello, tendremos en la práctica siempre que mirar con mucho recelo a aquellas teorías llamadas científicas en las que se encierran otros intereses que los científicos. Así veremos que en lo general, cuando se defienden a capa y espada ciertas teorías contra toda la evidencia de la práctica, como se registran ejemplos en la actualidad, como es el caso con lo que dio por llamar la ciencia proletaria, que se inventaron ciertos soviéticos y que con tanto ardor han defendido algunos papanatas occidentales» (1978: 102; etzanak Krutwigenak dira). Ez dakit inori begitandu ahal zaion "ciencia proletaria"-k eta "ciertos soviéticos"-ek oraintsuago bestelako ordainik har zezakeen; nik neuk ez daukat zeresanik "mendebaleko artaberoez".
<sup>125.</sup> Cf. «Si los intelectuales, y especialmente los que se sitúan a la izquierda, quieren hacer una contribución positiva a la evolución de la sociedad, lo mejor que pueden hacer es clarificar las ideas predominantes y desmitificar los discursos dominantes, no añadir a estos sus propias mistificaciones. Un pensamiento no se convierte en "crítico" por el mero hecho de ponerse esa etiqueta, sino en virtud de su contenido» (Sokal & Bricmont 1999: 226-227). Bat nator beren ametsarekin ere: «Nuestras esperanzas, sin embargo, van en otra dirección, a saber: la aparición de una cultura intelectual racionalista pero no dogmática, con mentalidad científica pero no cientifista, amplia de miras pero no frívola, políticamente progresista pero no sectaria. Pero esto, por supuesto, es sólo una esperanza y, quizá, sólo un sueño» (229).
berri bat) bilatu eta aurkitzea; etorkizunean, ene ustez, euskal ikaskuntzen ikerketa testuinguru honetan bertan garatu beharko litzatekeelarik (12. orr.; etzana neurea).
Zer bada, hizkuntzalaritza historikoan ote da bakarrik, oso bestela agitzen delarik gure logikan edo fisikan? Ba ote jakintzarik gure artean —bertsolaritza eta ingeniaritza edo kenduta, jakina— kanpoko kideak baino aitzinatuago, gutarrek besteena irakurri ez aditu ere egin behar ez dutelarik, urtero zein astero "Euskal Mundu Biltzarrak" egiteko prest garelarik?
Bat nator AM-ekin herri honek bere iragana sakon eta zehatz aztertzeko eskubidea duela dioenean; espero dut irakurlea ere ados izatea nirekin herri horrek ume bezala ez baizik eta pertsona larri gisa tratatua izateko eskubidea ere baduela aldarrikatzean.
Ulertzen dut, ongi ulertu ere, herri minorizatu eta zapaldu honetan herritar askok bere jatorriaren kontzientzia eta, horrenbestez, euskaldun sentitzeko autoestimazioa galdua duelarik, liburu hau sinistezin eta areago, gogaikarri gerta dakiokela norbaiti. Horrek ez nau asko kezkatzen. Oraindik ere nazio-kontzientzia dutela, herria aske eta soberano izan dadin borrokan dihardutenentzat egin dugu liburu hau. Gazteriarentzat, bereziki, bere kultura transmititzeko beste inolako azpiegiturarik ez duten herri indigena guztien esperantza nagusia gazteria baita (154).
Hori diosku AM-ek bere burua zuritzeko paternalismo eta chauvinismo benetan gogaikarria agertuaz. Pozik bera bere autoestiman liburu honen egiletasuna ere sartu ahal badu! Ez ote, ordea, inor euskaldun- eta are homo sapiens-duintasunagatik beragatik liburua arbuiagarri gerta dakiokeenik? Bat bai, bederen.
Ez dakigunean horrela argiro aitortzea126 eta ez lilura funtsikabeak josten aritzea iruditzen zait ezagutza aitzinatzeko bide bakarra; nork daki inoiz edo behin hizkuntz historialari gaixoren batek —eta ugari omen ditugu gure artean (cf. Trask 1997: 69-70)— gure hizkuntzaren benetako iraganarekiko egarria asetzen lagun gaitzakeen? Nolanahi ere, bitartean AM-en liburu honek hizkuntzalaritza historikoaren oinarriak, metodoak eta helburuak ulertzen lagunduko ahal du... malgré lui bada ere.127
<sup>126.</sup> Cf. «Historical linguists are understanably reluctant to confess ignorance in print; that's why I think it is important to show that saying "I don't know" is sometimes the only respectable position to take» (Thomason 1993: 490) eta ikus nire (eta bere) lanaren hasierako aipua.
<sup>127.</sup> Zergatik ez pentsa Thomasonek Greenbergez esana AM-i ere egoki datorkiola: «I should emphasize that I am not claiming that all of Greenberg's hypotheses are sterile. Some of them, including some of the ones that are original with him, may turn out to be valid and fruitful. My point, rather, is that demostrating their validity requires showing them to be useful in elucidating language history; and the proof of that pudding is in [linguistic] reconstruction» (1993: 495); parentesikoa neuk aldatu dut Thomasonen «comparative»-ren ordez.
### **Bibliografia**
- Agud, M., & Tovar, M., (1988-): Materiales para un diccionario etimológico de la lengua vasca. ASJU-ren Gehigarriak, Donostia.
- Alonso, J., (1996): Desciframiento de la lengua ibérico-tartésica. Bartzelona: Fundación Tartesos.
- –––––––––––––, s.a. (¿1997?): Desciframiento de la lengua etrusca. Toki ez argitaletxeren izenik gabe.
- –––––––––––––, (1998, Traducción Nuevos Textos Ibéricos. Argitaletxearen izenik gabe: Madril-Granada.
- Anderson, J. M., (1977): Aspectos estructurales del cambio lingüístico, Madril.
- –––––––––––––, (1988): Ancient Languages of the Hispanic Peninsula. Lanham, MD University Press of America.
- –––––––––––––, (1993): "Iberian and Basque linguistic similarities" in Untermann & Villar (arg.), 487-498.
- –––––––––––––, & Ch. Jones, (arg.), (1974): Historical linguistics. Nort-Holland, Amsterdam. 2 lib.
- Arnaiz, A. & J. Alonso, (1998): El origen de los vascos y otros pueblos mediterráneos. Madril: Ed. Complutense.
- Arndt, W., (1959): "The performance of glottochronology in Germanic", Language 35, 180- 192.
- Austerlitz, R., (1990): "Typology in the service of internal reconstruction: Saxalin Nivx", in Lehmann (arg.), 17-34.
- Baehr, G., (1934): "El vasco y el camítico (E. Zylharz, Zur angeblichen Verwandtschaft des Baskischen mit afrikanischen Sprachen-en iruzkina)", RIEV 25, 240-244.
- Baldi, Ph., (1990): (arg.), Linguistic change and reconstruction methodology. Mouton de Gruyter, Berlin-NY.
- Banus y Aguirre, J. L., (1990): "La supervivencia de los vascuences várdulo y caristio en Guipúzcoa y en Vizcaya", BAP 46, 322-
- Barandiaran, J. M., (1934): El hombre primitivo en el País Vasco. Donostia,
- Bellwood, P., (1994): "An archaeologist's view of language macrofamily relationships", Oceanic Linguistics 33: 2, 391-406.
- Bender, M. L., (1969): "Chance CVC correspondences in unrelated languages", Language 45: 3, 519-531.
- Bengtson, J., (1991a): "Notes on Sino-Caucasian" in Shevoroshkin (arg.), 67-129.
- –––––––––––––, (1991b): "Some Macro-Caucasian etymologies" in Shevoroshkin (arg.), 130- 141.
- –––––––––––––, (1991c): "Macro-Caucasian phonology" in Shevoroshkin (arg.), 142-161.
- –––––––––––––, (1991d): "Macro-Caucasian: a hystorical linguistic hypothesis" in Shevoro-shkin (arg.), 162-170.
- –––––––––––––, (1991e): "Some Sino-Caucasian etymologies" in Shevoroshkin (arg.), 172. or.
- –––––––––––––, (1991f): "Macro-Caucasian again", Mother Tongue 13, 19-26.
- –––––––––––––, (1992a): "The Dene-Caucasian Macrophylum", in Shevoroshkin (arg.), 334- 341.
- –––––––––––––, (1992b): "Macro-Caucasian Phonology (revised version)", in Shevoroshkin (arg.), 342-352.
- –––––––––––––, (1995): "Is Basque isolated?", Dhumbadji! 2, 2.
- –––––––––––––, & M. Ruhlen, (1994): "Global etymologies" in Ruhlen (arg.), 277-336.
- Benveniste, É., (1954): "La classification des langues". Berrarg. in 1974, 99-117.
- –––––––––––––, (1969): Le vocabulaire des institutions indo-européennes.
- –––––––––––––, (1974): Problemas de lingüística general, Siglo XXI, Mexiko. Frantses jatorrizkoa 1966an.
- Berman, H., (1992): "A comment on the Yukok and Kalapuya data in Greenberg's Language in the Americas", International Journal of American Linguistics 58: 2, 230-233.
- Bertoldi, V., (1931): "Problèmes de substrat. Essai de méthodologie dans le domaine de la toponymie et du vocabulaire", Bulletin de la Société de Linguistique de Paris 32, 93-184.
- –––––––––––––, (1937): "Contatti e conflitti di lingue nell'antico Mediterraneo" in Fetschrift Karl Jarberg, Max Niemeyer, Halle, 137-169.
- Birnbaum, H., (1977): Linguistic reconstruction: its potentials and limitations in new perspective. Washington DC, Journal of Indo-European Studies.
- Blazek, V., (1991): "Basque and North Caucasian or Afroasiatic?", Mother Tongue 14.
- Blust, R. A., (1990): "Summary report: linguistic change and reconstruction methodology in the Austronesian language familiy" in Baldi (arg.), 133-154.
- –––––––––––––, (1995): "An austronesianist loks at Sino-Austronesian" in Wang (arg.), 283-298.
- Bomhard, A. R., (1984): Toward Proto-Nostratic: a new approach in the comparison of Proto-Indo-European and Proto-Afroasiatic. Amsterdam, John Benjamins.
- –––––––––––––, (1990): "A survey of the comparative phonology of the so-called "Nostratic" languages" in Baldi (arg.), 331-358.
- –––––––––––––, (1991): "Lexical paralles between Proto-Indo-European and other languages" in L. Isebaert (arg.), Studia etymologica indoeuropaea. Memoriae A. J. van Windekens (1915-1989) dicata, Lovaina, 47-106.
- Boretzky, N., (1984): "The Indo-Europeanist model of sound change and genetic affinity and its application to exotic languages", Diachronica 1, 1-51.
- Bouda, Ch., (1950): "L'euskaro caucasique", Homenaje a don Julio de Urquijo, Donostia, 3, 207-232.
- Bright, W., (1984): "The classification of North American and Meso-American Indian languages", American Indian linguistics and literature. Berlin, Mouton de Gruyter, 3-30.
- Campanile, E., (1993): "Antigüedades indoeuropeas" in Ramat & Ramat (arg.), 27-56.
- Campbell, L., (1973): "Distant genetic relationship and the Maya-Chipaya hypothesis", Anthropological Linguistics 15, 113-135. Berrarg. aldizkari berean, 35 (1993), 66-89.
- –––––––––––––, (1977): Quichean linguistic prehistory. Univ. of California Public. in Linguistics 81. Berkeley-Los Angeles.
- –––––––––––––, (1985): "Areal linguistics and its implications for historical linguistic theory" in J. Fisiak (arg.), Proceedings of the 6th International Conference of Historical Linguistics. Amsterdam, Benjamins, 25-56.
- –––––––––––––, (1986): "Comments [to Greenberg et alli]", Current Anthropology 27, 488.
- –––––––––––––, (1988): "(Iruzkina) Language in the Americas by Joseph H. Greenberg", Language 64: 591-615.
- –––––––––––––, (1990a): "The Mayan languages and linguistic change" in Baldi (arg.), 115-130.
- –––––––––––––, (1990b): "The philological documentation of changes in Mayan languages" in J. Fisak (arg.), 87-105.
- –––––––––––––, (1990c): "Syntactic reconstruction and Finno-Ugric", in H. Andersen & K. Koerner (arg.), Historical linguistics 1987. Amsterdam: John Benjamins, 51-94.
- –––––––––––––, (1993): "On proposed universals of grammatical borrowing" in H. Aertsen & R. Jeffers (arg.), Historical Linguistics 1989. Amsterdam: John Benjamins, 91-108.
- –––––––––––––, (1995): "The Quechumaran hypothesis and lessons for distant genetic comparison", Diachronica 12, 157-200.
- –––––––––––––, (1996): "On sound change and challenges to regularity" in Durie & Ross (arg.), 72-89.
- –––––––––––––, (1997a): American Indian languages. Oxford Univ. Press, New York-Oxford.
| –––––––––––––, (1997b): "Typological and areal issues in reconstruction" in Fisiak (arg.), 49-72.<br>–––––––––––––, (1997c): "On the linguistic prehistory of Finno-Ugric" in Hickey & Puppel (arg.), |
|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| 829-861. |
| –––––––––––––, (1998a): "Nostratic: A personal assessment" in Salmons & Joseph (arg.), 107-<br>152. |
| –––––––––––––, (1998b): Historical linguistics. An introduction. Edinburgh University Press. |
| –––––––––––––, & Goddard, I., (1990): "American Indian languages and principles of language |
| change" in Baldi (arg.), 17-32. |
| –––––––––––––, & Kaufmann, T., (1983): "Mesoamerican historical linguistics and distant |
| genetic relationship: getting it straight", American Anthropologist 85, 362-372.<br>–––––––––––––, –––––––––––––, & Th. C. Smith-Stark, (1986): "Meso-America as a linguistic |
| area", Language 62, 530-570. |
| –––––––––––––, & Mithun, M., (1979a): (arg.), The languages of native America: a historical |
| and comparative assessment. University of Texas Press. Austin & London.<br>–––––––––––––, & –––––––––––––, (1979b): "North American Indian historical linguistics in current |
| perspective" in id., 1979a, 3-69. |
| Caro Baroja, J., (1942-43): "Sobre la hipótesis del vascoiberismo", Emerita 10: 2. 236-286;<br>11: 1. 1-59. |
| –––––––––––––, (1943): Los pueblos del norte de la Península Ibérica. |
| –––––––––––––, (1945): Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la |
| latina. 2. arg. Txertoa. Donostia, 1990. |
| Castaños, F., (1979): El euzkera y otras lenguas, Bilbao 1984. |
| Catford, J. C., (1992): "The classification of Caucasian languages" in Lamb & Mitchell (arg.), |
| 232-267. |
| Cavalli-Sforza, L. L., (1988): "The Basque population and ancient migrations in Europe", |
| Munibe (Antropología y Arqueología). 6. gehigarria, 129-137. |
| , & F. Cavalli-Sforza, (1994): Quienes somos. Historia de la diversidad humana. Crítica |
| Mondadori, Bartzelona. |
| , A. Piazza & P. Menozzi, (1994): History and geography of human genes. Princeton, |
| N.J. |
| Chafe, W. et alii, (1987): "Language in the Americas [iruzkina]", Current Anthropology 28,<br>647-667. |
| Chaker, S., (1975): "L'apparentement de la langue berbère". Berrarg. in Chaker 1984a, 232- |
| 245. |
| –––––––––––––, (1978-79): "Données générales sur le libyque". Berrarg. in Chaker 1984a, |
| 247-263. |
| –––––––––––––, (1981): "La langue berbère à travers les textes anciens: La Description de |
| l'Afrique Septebtrionale d'Abou Obeid El-Bekri". Berrarg. in Chaker 1995, 135- |
| 150. |
| –––––––––––––, (1983a): "Onomastique berbère ancienne: rupture et continuité". Berrarg. in |
| Chaker 1984a, 264-282. |
| –––––––––––––, (1983b): "Le berbère à travers l'onomastique médiévale: El-Bekri". Berrarg. in |
| Chaker 1995, 151-169. |
| –––––––––––––, (1984a): Textes en linguistique berbère. CNRS, Paris. |
| –––––––––––––, (1984b): "Les emprunts arabes dans quelques dialectes berbères (kabyle, |
| chleuh, touareg)" in Chaker 1984a, 216-229. |
| –––––––––––––, (1990a): "Comparatisme et reconstruction dans le domaine chamito-sémitique: |
| problèmes de méthodes et de limites" in Touratier (arg.), 161-186. Berrarg. |
| aldaketekin in Chaker 1995. |
| –––––––––––––, (1990b): "La parenté chamito-sémitique du berbère: un faisceau d'indices |
| |
convergents". Berrarg. in Chaker 1995, 219-250.
- –––––––––––––, (1995): Linguistique berbére. Études de syntaxe et de diachronie. Peeters, Paris-Louvain.
- Charachidze, G., (1986-87): "Gamkrelidze-Ivanov. Les indo-européens et le Caucase", Revue d'Etudes Georgiennes et Caucasiques 2, 211-222; 3, 159-172.
- –––––––––––––, (1990-91): "Emprunts lexicaux en oubykh", Revue d'Etudes Georgiennes et Caucasiques 6-7, 217-235.
- Chicobava, A. & N. Sturua, (1980): "On Euscaro-Caucasian linguistic relations: evidence of the system of languages and their history", Iker 1, 459-464.
- Colarusso, J., (1997): "Proto-Pontic: Phyletic links between Proto-Indo-European and Proto-Northwest Caucasian", Journal of Indo-European Studies 25: 1-2, 119-151.
- Coseriu, E., (1965): "Critique de la glottochronologie appliquée aux langues romanes". Berrarg. in J. M. Anderson & & J. A. Creore, 1972, (arg.), Readings in Romance linguistics, La Haya, Mouton: 445-454.
- Crowley, T., (1992): An introduction to historical linguistics. 2th ed. Oxford U.P., Oxford, etab.
- Dahl, O, (1976): Proto-Austronesian. Scandinavian Institute of Asian Studies Monogr. 15, Lund. 2. arg. hobetua.
- Dalby, D., (1966): "Levels of relationship in the comparative study of African languages", African Language Studies 7, 171-9.
- –––––––––––––, (1970): "Reflections on the classification of African languages", African Language Studies 11, 147-171.
- Darricarrère, J. B., (1912): "La langue basque est une langue indo-européenne", Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne 33, 116-129.
- Davis, G. W. & G. K. Iverson, (arg.), (1992): Explanation in historical linguistics. John Benjamins, Amsterdam.
- De Meo, A., (1992): "La posizione linguistica delle lingue amerindiane: rapporti esterni al continente americano", Aion 14, 297-323.
- Décsy, G., (1990): The Uralic protolanguage: A comprehensive reconstruction. Eurolingua, Indiana.
- Diakonoff, I. M., (1970): "Problems of root structure in Proto-Semitic", Archiv Orientálni 38, 453-80.
- –––––––––––––, (1975): "On root structure in Proto-Semitic" in J. & Th. Bynon (arg.), Hamito-Semitica. The Hague, Mouton, 133-153.
- –––––––––––––, (1985): "On the original home of the speakers of Indo-European", Journal of Indo-European Studies 13, 92-174.
- Diebold, A. R., (1960): "Determining the centers of dispersal of language groups", International Journal of American Linguistics 26, 1-10.
- –––––––––––––, (1964): "A control case for glottochronology", American Anthropologist 66, 987-1006.
- –––––––––––––, (1987): "Linguistic ways to prehistory" in Skomal & Polomé (arg.), 19-71.
- –––––––––––––, (1992): "The traditional view of the Indo-European paleoeconomy: contradictory evidence from anthropology and linguistics" in Polomé & Winter (arg.), 317- 368.
- Dixon, R. M. W., (1980): The languages of Australia. Cambridge U.P.
- –––––––––––––, (1990): "Linguistic change and reconstruction in the Australian language family" in Baldi (arg.), 393-402.
- –––––––––––––, (1997): The rise and fall of languages. Cambridge University Press, Cambridge.
- Doerfer, G., (1995): "The recent development of nostratism", Indogermanische Forschungen 100, 252-267.
- Durie, M. & Ross, M., (1996a): (arg.), The comparative method revisited. Regularity and irregularity in language change. Oxford, U.P.
| ––––––––––––– & –––––––––––––, (1996b): "Introduction" in Durie & Ross (arg.), 3-38. |
|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Echenique, Mª T., (1983): Historia lingüística vasco-románica. 2. arg., Madril 1987.<br>–––––––––––––, (1997): Estudios lingüísticos vasco-románicos. Istmo, Madril. |
| Estornes, B., (1967): Sobre historia y orígenes de la lengua vasca. Donostia, Auñamendi. |
| –––––––––––––, (1980-81): Orígenes de los vascos: I. Civilizaciones primitivas, albores históri |
| cos (3ª edición corregida, ampliada y puesta al día); II. Romanización, Testimonio |
| y orígenes de la lengua vasca (3ª edición); III. El nombre étnico, Las huellas de |
| los vascos primitivos por el mundo (2ª edición); IV. Mensajes orales de las |
| generaciones pasadas, Conclusiones particulares y generales (2ª edición). Ed.<br>Auñamendi, Donostia (4 lib.) |
| Fisiak, J., (1990): (arg.), Historical Linguistic and Philology. Mouton de Gruyter, Berlin-New<br>York. |
| –––––––––––––, (1997, (arg.), Linguistic reconstruction and typology. Mouton de Gruyter, Berlin- |
| -New York. |
| Fodor, I., (1966): A fallacy of contemporary linguistics. J. H. Greenberg's Classification of |
| the African languages and his "Comparative method". Helmut Buske Verlag, |
| Hamburg. 4. arg. 1982. |
| Fox, A., (1995): Linguistic reconstruction. An introduction to theory and method. Oxford UP. |
| Frank, R. M., (1980): En torno a un mito: el euskara y el indoeuropeo. Donostia, Hordago. |
| –––––––––––––, (1985): "De los orígenes del euskera: fábulas integristas y separatistas", Jour |
| nal of Basque Studies in America 6. 45-82. |
| Gamkrelidze, T. V., (1966): "A typology of Common Kartvelian", Language 42, 69-83. |
| –––––––––––––, (1967): "Kartvelian and Indo-European: a typological comparison of recons |
| tructed linguistic systems" in To honor Roman Jakobson. The Hague, Mouton, I,<br>707-717. |
| –––––––––––––, (1976): "Linguistic typology and Indo-European reconstruction" in Juilland et |
| alii (arg.), Linguistic studies offered to Joseph Greenberg on the occasion of his |
| sixtieth birthday. 3 lib., Saratoga, Anma Libri., 399-406. |
| –––––––––––––, (1990): "On the problem of an Asiatic homeland of the proto-indoeuropeans", |
| in Markey & Greppin (arg.), 5-14. |
| ––––––––––––– & Ivanov, V. V., (1985a): "The ancient Near East and the Indo-European |
| question: temporal and territorial characteristics of Proto-Indo-European based |
| on linguistic and historico-cultural date", Journal of Indo-European Studies 13, 3- |
| 48. |
| ––––––––––––– & –––––––––––––, (1985b): "The migration of tribes speaking the Indo-European |
| dialects from their original homeland in the Near East to their historical |
| habitations in Eurasia", Journal of Indo-European Studies13, 49-91.<br>––––––––––––– & –––––––––––––, (1985c): "The problem of the original Homeland of the speakers |
| of Indo-European languages. (In response to I. M. Diakonoff's articles)", Journal |
| of Indo-European Studies13, 175-184. |
| ––––––––––––– & –––––––––––––, (1995): Indo-European and the Indo-Europeans. Mouton de |
| Gruyter, Berlin & New York. |
| Gimbutas, M., (1997): The Kurgan Culture and the Indo-Europeization of Europe. Ed. by M. |
| R. Dexter & K. Jones-Bley, Journal of Indo-European Studies Monogr. 18, |
| Institute for the Study of Man, Washington. |
| Goddard, I., (1979): "Comparative Algonquian" in Campbell & Mithun (arg.), 70-132. |
| –––––––––––––, (1990): "Algonquian linguistic change and reconstruction" in Baldi (arg.), 99- |
| 114. |
| –––––––––––––, (1996a): "The description of the Native Languages of North America before<br>Boas" in Goddard (arg.), 17-42. |
| –––––––––––––, (1996b): "The classification of the Native Languages of North America" in |
| |
Goddard (arg.), 290-323.
| –––––––––––––, (1996c): arg., Handbook of North American Indians: vol. 17. Languages. Smith |
|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| sonian Institution, Washington.<br>Gómez, R., (1994): "Euskal aditz morfologia eta hitzordena: VSO-tik SOV-ra" in Orpustan |
| (arg.), 93-114. |
| –––––––––––––, & K. Sainz, (1995): "On the Origin of the Finite Forms of the Basque Verb", in<br>Hualde, Lakarra & Trask (arg.), 235-274. |
| –––––––––––––, (1997a): "Euskalaritzaren historia eta historiografia: ikerketa-arloaren egoera". |
| Inprimatzen ASJU 31: 2.ean. |
| –––––––––––––, (1997b): "Euskalaritzaren historiaren ikerketa-norabideak; zenbait proposa<br>mendu". Inprimatzen ASJU 31: 2.ean. |
| Gorrochategui, J., (1984): Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania, Bilbo, EHU. |
| –––––––––––––, (1985a): "Historia de las ideas acerca de los límites geográficos del vasco |
| antiguo", ASJU 19: 2, 571-594. |
| –––––––––––––, (1985b): "Lengua aquitana y lengua gala en la Aquitania etnográfica" in Melena |
| (arg.), 613-628. |
| –––––––––––––, (1987a): "Vasco-céltica", ASJU 21: 3, 951-959.<br>–––––––––––––, (1986a): "Sobre Lengua e Historia: comentarios de lingüística diacrónica, vas |
| ca y paleohispánica", ASJU 20: 2, 507-532. |
| –––––––––––––, (1986b): "Mª Teresa Echenique, Historia lingüística vasco-románica. Intento<br>de aproximación (Iruzkina)", ASJU 20: 2, 600-604. |
| –––––––––––––, (1987b): "Situación lingüística de Navarra y aledaños en la antigüedad a partir |
| de fuentes epigráficas", 1. Congreso General de Historia de Navarra II [Príncipe |
| de Viana, Anejo 7], Iruña, 435-445. |
| –––––––––––––, (1989): "James M. Anderson: Ancient languages of the Hispanic Peninsula |
| (iruzkina)", Veleia 6, 306-308. |
| –––––––––––––, (1992): "Colin Renfrew, Arqueología y lenguaje. La cuestión de los orígenes |
| indoeuropeos (iruzkina)", ASJU 26: 3, 1017-1026. |
| –––––––––––––, (1993): "La onomástica aquitana y su relación con la ibérica", in Untermann & |
| Villar (arg.), 609-634. |
| –––––––––––––, (1995): "The Basque language and its neighbors in Antiquity" in Hualde, |
| Lakarra & Trask (arg.), 31-64. |
| –––––––––––––, (1998): "Algunas reflexiones sobre la prehistoria de la lengua vasca". Lección |
| Inaugural del Curso Académico 1998-1999 de la UPV / EHU. Vitoria. |
| ––––––––––––– & Lakarra, J. A., (1996): "Nuevas aportaciones a la reconstrucción del proto |
| vasco" in Villar & D'Encarnaçâo (arg.), 101-145. |
| ––––––––––––– & –––––––––––––, (1999): "Comparación lingüística, filología y reconstrucción del |
| protovasco", VIII Coloquio sobre Lenguas y Culturas Prerromanas de la |
| Península Ibérica (Salamanca, mayo de 1999)-n emandako txostena. |
| Inprimategian. |
| –––––––––––––, J. L. Melena & J. Santos, (eds.), (1987): Studia palaeohispanica. Actas del IV |
| Coloquio sobre Lenguas y Culturas paleohispánicas (Vitoria - Gasteiz, 6-10 |
| mayo 1985), [= Veleia<br>2-3]: Vitoria-Gasteiz: UPV. |
| Greenberg, J., (1963a): Languages of Africa. Indiana University Press. |
| –––––––––––––, (1963b): "Some universals of grammar with particular reference to the order of |
| meaningful elements" Orain in Greenberg 1990, 40-70. |
| –––––––––––––, (1971): "The Indo-Pacific hypothesis" in Sebeok (arg.), 807-871. |
| –––––––––––––, (1972): "Linguistic evidence regarding Bantu origins". Orain in Greenberg 1990, |
| 446-475. |
| –––––––––––––, (1987): Language in the Americas. Stanford, California, Stanford U.P. |
| –––––––––––––, (1989): "Classification of American Indian languages: a reply to Campbell", |
Language 65: 1, 107-114.
- –––––––––––––, (1990a): On language: selected writtings of J. H. Greenberg. Stanford, California, Stanford University Press. –––––––––––––, (1990b): "Relative pronouns and P.I.E. word order type in the context of the Eurasiatic Hypothesis" in Lehmann (arg.), 123-138. –––––––––––––, (1998): "The convergence of Eurasiatic and Nostratic" in Salmons & Joseph (arg.), 51-60. –––––––––––––, et alii, (1978): (arg.), Universals of human language. Stanford, Stanford University Press. –––––––––––––, C. G. Turner & S. L. Zegura, (1986): "The settlement of the Americas: a comparison of linguistic, dental and genetic evidence", Current Anthropology 27, 477-488. –––––––––––––, ––––––––––––– & –––––––––––––, (1986b): "Reply [to "Comments to Greenberg et alii 1986a"]", Current Anthropology 27, 492-497. Gruhn, R., (1987): "On the Settlement of the Americas: South American evidence for an expanded time frame", Current Anthropology 28, 363-364. Guiter, H., (1968): "La langue des Pictes", BAP 24, 281-321. –––––––––––––, (1984): "Datation de divergences romanes", Revue de Linguistique Romaine 48, 269-279. –––––––––––––, (1989): "Elementos de cronología fonética del vascuence", ASJU 23: 3, 797- 800. Gutierrez Cuadrado, J., & J. A. Pascual, (1991): "Observacions des del sentit comú a algunes idees usuals sobre la història de la llengua" in S. Martí & F. Feliu (arg.), Problemes i mètodes de la Història de la llengua, Estudi General de Girona, 129-167. Haarmann, H., (1990): "Basic vocabulary and language contacts: the disillusion of glottochronology", Indogermanische Forschungen 95, 1-37. –––––––––––––, (1991): "Pre-Indo-European writing in Old Europe as a challenge to the Indo-European intruders", Indogermanische Forschungen 96, 1-8. –––––––––––––, (1994): "Contact linguistics, archaeology and ethnogenetics: an interdisciplinary approach to the Indo-European homeland problem", Journal of Indo-European Studies 22: 3-4, 265-288. –––––––––––––, (1998): "Basque ethnogenesis, acculturation, and the role of language contacts", FLV 30, 25-42. Haas, M., (1969): The prehistory of languages. Mouton. Hajdu, P., (1992): Introduzione alle lingue uraliche Torino, Rosenberg & Sellier; hungarierazko orijinala 1981ekoa. Hamp, E. P., (1974): "The major focus in reconstruction and change" in Anderson & Jones (arg.), II, 141-167. –––––––––––––, (1987): "On the settlement of the Americas: the linguistic evidence", American Anthrologist 28: 1, 101. –––––––––––––, (1992): "On misusing similarity" in Davis & Iverson, (arg.), 95-103. –––––––––––––, (1998): "Some draft principles for classification" in Salmons & Joseph (arg.), 13-15.
- Harris, A. C., (1990): "Kartvelian contacts with Indo-European" in Markey & Greppin (arg.), 67-100.
- ––––––––––––– & Campbell, L., (1995): Historical syntax in cross-linguistic perspective. Cambridge U.P.
- Hawkes, C., (1987): "Archaeologists and Indo-Europeanists: can they mate? Hindrances and hopes" in Skomal & Polomé (arg.), 203-215.
- Heine, B., (1976): A typology of African languages. Berlin, Reimer.
- Hickey, R. & S. Puppel, (arg.), (1997): Language History and Linguistic Modelling. A Fetschrift for Jacek Fisiak on his 60th Birthday. Berlin, etab.: Mouton de Gruyter.
- Hock, H. H., (1986): Principles of Historical Linguistics, 2nd ed. revised and updated, 1991. Mouton de Gruyter. Berlin-New York. 2. arg. 1991.
- –––––––––––––, (1992): "Swallow tales: chance and the "world etymology" maliq'a "swallow, throat"" in Davis & Iverson (arg.), 215-238.
- –––––––––––––, & B. D. Joseph, (1996): Language history, language change and language relationship. An introduction to historical and comparative linguistics. Mouton de Gruyter. Berlin-New York.
- Hoenisgswald, H. M., (1960): Language change and linguistic reconstruction, Chicago U.P. –––––––––––––, (1992): "Comparative method, internal reconstruction, typology" in Polomé & Winter (arg.), 23-34.
- Hoz, J. de, (1963): "Hidronimia antigua europea en la Península Ibérica", Emérita 31, 227- 242.
- –––––––––––––, (1981): "El euskera y las lenguas vecinas antes de la romanización", in ZZEE, Euskal linguistika eta literatura: bide berriak, Bilbao: Deustuko Unibertsitatea, 27-56.
- –––––––––––––, (1993): "La lengua y la escritura ibéricas, y las lenguas de los iberos", in Untermann & Villar (arg.), 635-66.
- –––––––––––––, (1999a): "Tipología del ibérico". VIII Coloquio sobre Lenguas y Culturas Prerromanas de la Península Ibérica (Salamanca, mayo de 1999)-n emandako txostena. Inprimategian.
- –––––––––––––, (1999b): "Los orígenes lingüísticos de Europa", El Campo de las ciencias y las artes 11, 1-27.
- Hualde, J. I., J. A. Lakarra & R. L. Trask, (1995): (arg.), Towards a history of Basque. Amsterdam: Benjamins.
- Hubschmid, J., (1960): "Toponimia prerromana" in M. Alvar et alii (eds.), Enciclopedia Lingüística Hispánica, CSIC, Madril, 445-493.
- Huld, M. E., (1990): "The linguistic typology of the Old European substrata in North Central Europe", Journal of Indo-European Studies 18, 389-423.
- Hymes, D., (1964): (arg.), Language in culture and society: a reader in linguistics and anthropology. New York, Harper and Row.
- Igartua, I., (1996): "Sobre el factor de la casualidad en la comparación lingüística", ASJU 30: 1.
- Irigoyen, A., (1977): "Gure hizkuntzari euskaldunok deritzagun izenez". Euskera 22: 513- 538.
- Jones, A. I., (1992): "Language and archaeology: evaluating competing explanations of the origins of the Indo-European languages", Journal of Indo-European Studies 20: 1-2, 31-44.
- Katicic, R., (1970): A contribution to the general theory of comparative linguistics. Mouton.
- Kimball, G., (1992): "A critique of Muskogean, "Gulf" and Yukian material in Language in the Americas), International Journal of American Linguistics 58: 4, 447-501.
- Kitson, P. R., (1996): "British and European river-names), Transactions of the Philological Society 94: 2, 73-118.
- –––––––––––––, (1997): "Reconstruction, typology, and the "original homeland" of the Indo-Europeans) in Fisiak (arg.), 183-239.
- Klimov, G. A., (1991): "Some thoughts on Indo-European-Kartvelian relations", Journal of Indo-European Studies 19: 3-4, 325-341.
- Krauss, M., (1979): "Na-Dene amd Eskimo-Aleut" in Campbell & Mithun (arg.), 803-901.
- Krutwig, F., (1978): Garaldea: sobre el origen de los vascos y su relación con los Guanches. Ed. Txertoa. Donostia.
- Lafon, R., (1929): "Quelques rapprochements entre les langues caucasiques septentrionales et les langues kartveles", Bulletin de la Société de Linguistique de Paris 29, 138-152.
| –––––––––––––, (1933): "Basque et langues kartvèles: à propos des postpositions basques |
|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| formées au moyen de -gan", RIEB 24, 150-172.<br>–––––––––––––, (1947a): "L'état actuel du problème des origines de la langue basque", Eusko |
| Jakintza I, 35-47, 151-163, 505-524. |
| –––––––––––––, (1947b): "Sur un suffixe nominal commun au basque et à quelques langues |
| caucasiques", Bulletin de la Société de Linguistique de Paris XLIV. |
| –––––––––––––, (1948b): "Correspondances basques-caucasiques", Eusko-Jakintza 2, 359-370. |
| –––––––––––––, (1950): "Remarques sur le racine en basque". BAP 6: 4, 303-308. |
| –––––––––––––, (1951-52): "Concordances morphologiques entre le basque et les langues |
| caucasiques (part 1)",Word 7, 227-244; (suite et fin), Word 8, 80-94. |
| –––––––––––––, (1952): Études basques et caucasiques, Acta Salmanticensia, Salamanca. |
| –––––––––––––, (1953): "Le basque dans la nouvelle édition des Langues du Monde", BAP 9. |
| –––––––––––––, (1973): "La langue basque", Bulletin du Musée Basque de Bayonne, 58-116 |
| Lahovary, N., (1951-52); "Affinités linguistiques basco-caucasiques et balkaniques", Eusko<br>Jakintza 5, 223-230 eta 6, 37-38. |
| –––––––––––––, (1955): "Basque, dravidien et caucasique", BAP 11, 250-254. |
| |
| –––––––––––––, (1957): La diffusion des langues anciennes du Proche-Orient. Bern, Francke. |
| –––––––––––––, (1958): "Le basque et les élements préindoeuropéens de l'albanais", BAP 24, |
| 227-257. |
| Lakarra, J. A., (1986): "Bizkaiera zaharra euskalkien artean", ASJU 20: 3, 639-682. |
| –––––––––––––, (1991): "(Iruzkina) Roman del Cerro, El desciframiento de la lengua ibérica en |
| 'La ofrenda de los Pueblos'", ASJU 25: 3, 1001-4. |
| –––––––––––––, (1995): "Reconstructing the root in Pre-Proto-Basque" in Hualde, Lakarra & |
| Trask (arg.). |
| –––––––––––––, (1996a): "Sobre el europeo antiguo y la reconstrucción del protovasco", ASJU |
| 30: 1, 1-70. |
| –––––––––––––, (1996b): "Latina eta euskara". UEU-ko hitzaldia. G. Bilbaok zuzendutako |
| Aktetan agertuko da bertsio berritu eta zabaldua.<br>–––––––––––––, (1997a): "Euskararen historia eta filologia XX. mendearen akaburantz", ASJU |
| 31: 2. |
| –––––––––––––, (1997b: "Aitzineuskara: konparaketa eta birreraiketa", ASJU 31: 2. |
| –––––––––––––, (1998a): "Hizkuntzalaritza konparatua eta aitzineuskararen erroa", Uztaro 25, |
| 47-110. |
| –––––––––––––, (1998b): "Gure izterlehengusuek eta guk erro bera?: Gogoetak erroaz aitzin |
| kartvelikoz eta aitzineuskaraz", In I. Turrez, A. Arejita & C. Isasi (arg.), Studia |
| Philologica in Honorem Alfonso Irigoien. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo: 125- |
| 150. |
| –––––––––––––, prestatzen-a, "Euskara, uraloaltaikoa eta kaukasikoa (Morvan eta Braun-en |
| liburuen inguruan)". |
| –––––––––––––, prestatzen-b, "Trask eta euskararen historia". |
| Lamb, S. M. & E. D. Mitchell, (1991): (arg.), Spring for some common source: investigations |
| into the prehistory of languages. Stanford, Stanford University Press. |
| Lass, R., (1997): Historical linguistics and language change. Cambridge, Cambridge U.P.<br>Laughlin, W. S., (1986): "Comments [to Greenberg et alii]", Current Anthropology 27, 489- |
| 90. |
| Lehmann, W. P., (1968): "The system of sonants and ablaut in Kartvelian languages: a |
| typology of common Kartvelian structure (Gamkrelidze-Machavariani-ren |
| iruzkina)", Language 44: 2, 404-7. |
| –––––––––––––, (arg.), (1990): Language typology 1987. Systematic balance in language. John |
Benjamins, Amsterdam.
- Li, P. J., (1995): "Is Chinese genetically related to Austronesian?" in Wang (earg.), 93-112.
- Lipinski, E., (1997): Semitic languages. Outline of a comparative grammar. "Orientalia Lovaniensia Analecta" 80. Peeters, Leuven.
- Magni, E., (1998): "Roger Lass, Historical linguistics and language change (reseña)", Archivio glottologico italiano 73, 96-110.
- Mallory, J. P., (1973): "A short history of the Indo-European problem", Journal of Indo-European Studies 1, 21-65.
- Markey, T. L., & J. A. C. Greppin (arg.), (1990): When worlds collide. Indo-Europeans and Pre-Indo-Europeans. Ann Arbor. Karoma publ.
- Martinet, A., (1950): "La reconstrucción estructural: las oclusivas del vasco". Gazt. itzulpena aldaketekin bere Economía de los cambios fonéticos-en, Madril: Gredos 1974.
- Matisoff, J., (1990): "On megalocomparison", Language 66, 106-120.
- McMahon, A. M. S. & McMahon, R., (1995): "Linguistics, genetics and archaeology: internal and external evidence in the Amerind controversy", Transactions of Philological Society 93: 2,125-225.
- Meillet, A., (1918-19): "Les parentés de langues", Bulletin de la Société de Linguistiue de Paris 21, 9-15.
- –––––––––––––, (1921-36): Linguistique historique et linguistique générale. 2 lib. Klincksieck, Paris.
- –––––––––––––, (1925): La méthode comparative en linguistique historique, Paris. Berrarg. 1970.
- –––––––––––––, (1937): Introduction à l'étude comparative des langues indo-européennes. Berrarg. Alabama Press 1964.
- Melena, J. L., (arg.), Symbolae Ludovico Mitxelena Septvagenario Oblatae. Vitoria-Gasteiz, EHU/UPV, 2 lib.
- Menéndez Pidal, R., (1942): Toponimia prerrománica hispánica. Madril.
- Mithun, M., (1979): "Iroquian" in Campbell & Mithun (arg.), 133-212.
- –––––––––––––, (1990): "The role of typology in American Indian historical linguistics". In Baldi (arg.), 33-56.
- –––––––––––––, (1992): "Typology and deep genetic relations in North America" in Polomé & Winter (arg.), 91-108.
- –––––––––––––, (1996): "The description of the Native Languages of North America: Boas and after" in Goddard (arg.), 43-63.
- Mitxelena, K., (1950a): "De etimología vasca". Orain SHLV-n, 439-444.
- –––––––––––––, (1950b): "(Iruzkina) Scott, dr. W. J. E., Where East meets West. The Indo-Chinese theory of Basque origins". Orain SHLV-n, 95-96.
- –––––––––––––, (1950c): "(Iruzkina) Lahovary, Nicolas, Les peuples européens...". Orain SHLV-n, 97-98.
- –––––––––––––, (1952): Iruzkina Tovar 1949-ri. Orain SHLV-n, 85-90.
- –––––––––––––, (1953a): "Sardische Studien. Das Mediterrane Substrat des Sardischen, seine Beziehungen zum Berberischen sowie zum Eurafrikanischen und Hispano-Kaukasischen Substrat der Romanischen Schprachen (J. Hubschmid-en iruzkina)" BAP 9, 479-483.
- –––––––––––––, (1953b): "Pyrenaenwoerter Vorromanischen Ursprungs und das Vorromanische Substrat der Alpen (J. Hubschmid-en iruzkina)", BAP 10, 565-570.
- –––––––––––––, (1954a): "De onomastica aquitana". Orain LH-n, 409-445.
- –––––––––––––, (1954b): "Nota sobre algunos pasajes de Refranes y Sentencias". Orain SHLVn, 792-798.
- –––––––––––––, (1956): "Sobre Jungemann, F.: La teoría del sustrato y los dialectos hispanoromances y gascones ". Orain LH-n, 310-320.
- –––––––––––––, (1957a): "Las antiguas consonantes vascas". Orain SHLV-n, 166-189.
- –––––––––––––, (1957b): "Basque et roman". Orain SHLV-n, 107-115.
| –––––––––––––, (1958): "Introducción [Landucci-ren hiztegiari]". Orain SHLV-n, II, 762-82.<br>–––––––––––––, (1962-63): "Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga |
|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| (Navarra)". Orain LH-n, 446-457. |
| –––––––––––––, (1963): Lenguas y protolenguas. Berrarg. ASJU-ren Gehigarriak 20, Donostia<br>1990. |
| –––––––––––––, (1964a): Textos Arcaicos Vascos. Berrarg. ASJU-ren Gehigarriak 11, Donos |
| tia, 1989. |
| –––––––––––––, (1964b): Sobre el pasado de la lengua vasca, San Sebastián, Ed. Auñamendi. |
| [= SHLV, 1-73]. |
| –––––––––––––, (1966): "La lengua vasca y la prehistoria". Orain SHLV-n, 74-84.<br>–––––––––––––, (1967): "Thesaurus Praeromanicus II (Iruzkina Hubschmid 1965-i)". Orain LH-n, |
| 321-328. |
| –––––––––––––, (1968): "L'euskaro-caucasien". Orain LH-n, 458-475. |
| –––––––––––––, (1971): "Toponimia, léxico y gramática". Orain PT-en, 141-167. |
| –––––––––––––, (1974): "El elemento latino-románico en la lengua vasca". Orain PT-en, 195-219. |
| –––––––––––––, (1977): Fonética Histórica Vasca, 2ª ed. "Anejos del ASJU 4", Donostia. |
| –––––––––––––, (1979a): "La langue ibère". Orain LH-n, 341-356. |
| –––––––––––––, (1979b): "Euskararen izterlengusuak direla eta". Orain PT-en, 57-58. |
| –––––––––––––, (1980): "Mitología e ideología sobre la lengua vasca (Tovar 1980ren iruz<br>kina)". Orain SHLV II, 920-926. |
| –––––––––––––, (1981a): "Lengua común y dialectos vascos". Orain PT-n, 35-55. |
| –––––––––––––, (1981b): "Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia". Orain SHLV-n, |
| 1000-1010. |
| –––––––––––––, (1985): Lengua e Historia, [=LH ], Paraninfo, Madril. |
| –––––––––––––, (1987a): Palabras y Textos, [=PT], J. Gorrochategui (arg.), EHU, Bilbo. |
| –––––––––––––, (1987b): OEH= Orotariko Euskal Hiztegia- Diccionario general vasco. Bilbao, |
| 1987-, Euskaltzaindia, etc. |
| –––––––––––––, (1988a): Sobre historia de la lengua vasca, [=SHLV ], J. A. Lakarra (arg.),<br>ASJU-ren Gehigarriak 10, Donostia, 2 lib. |
| –––––––––––––, (1988b): Mitxelenaren Euskal Idazlan Guztiak, P. Altuna, B. Urgell, J. A. Lakarra |
| eta I. Sarasola arg., Donostia. |
| Montella, C., Monti, J. & Raucci, A., (1989): "La posizione linguistica delle lingue |
| caucasiche", Aion 11, 263-298. |
| Morpurgo-Davies, A., (1988): "Il metodo comparativo, passato e presente", Aion 10, 27-48. |
| Morvan, M., (1990): "La question du prefixe nomino-participial m- en kartvele et en basque", |
| Euskera 35, 167-170.<br>–––––––––––––, (1991a): "La notion d'âge dans le terme ami en basque et en tcherkesse", |
| Euskera 36, 993-995. |
| –––––––––––––, (1991b): "À propos d'un ancien nom du vaurien en japonais", Euskera 36, |
| 997-1000. |
| –––––––––––––, (1992): "Remarques au sujet des comparaisons macro-caucasiques de John |
| D. Bengtson", Bulletin de la Société de Linguistique de Paris 87: 2, 357-365. |
| –––––––––––––, (1994): "Le basque et ses origines" in Orpustan (arg.), 71-76. |
| –––––––––––––, (1996): Les origines linguistiques du basque. Presses Universitaires de Bor |
| deaux.<br>–––––––––––––, (1997): "Problemes de substrat (suite)", Lapurdum 2, 23-27. |
| Moscati, S., (1964): An introduction to the Comparative Grammar of the Semitic languages: |
| Phonology and Morphology, Wiesbadem, Ed. Otto Harrassowitz. |
| Mukarovsky, H. G., (1972): "El vascuence y el bereber", Euskera 17. |
| –––––––––––––, (1981a): "Common Hamito-Semitic and Basque with examples for a protopho |
| neme /+B/", Iker-1, Bilbo. |
- –––––––––––––, (1982b): "Outline of a lexicostatiscal study of Basque and the Mande languages with a note on Fula", ibid.
- Munro, P., (1994): "Gulf and Yuki-Gulf", Anthropological Linguistics 36, 125-222.
- Newman, P., (1991): "Greenberg's American Indian classification: a report on the controversy" in J. van Marle (arg.), Historical linguistics 1991, Benjamins, 229- 242.
- Nichols, J., (1990): "Linguistic diversity and the first sttlement of the New World", Language 66: 3, 475-521.
- –––––––––––––, (1992): Linguistic diversity in space and time. Chicago U.P., Chicago.
- –––––––––––––, (1996): "The comparative method as a heuristic" in Durie & Ross (arg.), 39-71.
- Oroz, F., (1981): "La relación entre el vasco y el ibérico desde el punto de vista de la teoría del sustrato"Iker-1, Bilbo, 241-256.
- Orpustan, J. B., (1987): "Les vestiges basco-aquitaines en toponymie occitane selon J. Corominas à la lumière de la toponymie médievale du Pays Basque", Bulletin du Musée Basque de Bayonne 118, 125-150.
- –––––––––––––, (1990): Toponymie basque. Bordele.
- –––––––––––––, (1994): La langue basque parmi les autres. Influences et comparaisons. Izpegi, Baigorri.
- –––––––––––––, (1999): La langue basque au moyen age (IXe-XVe siècles), Izpegi, Baigorri.
- Paliga, S., (1989): "Proto-Indo-European, Pre-Indo-European, Old European: Archeological evidence and linguistic investigation", Journal of Indo-European Studies 17, 309- 334.
- Pannain, R., (1987): "La posizione linguistica del sino-tibetano", Aion 9, 171-189.
- Peter, S., (1992): "All in the family: Greenberg's method of mass comparison and the genetic classification of languages". In G. W. Davis & G. K. Iverson (arg.), 329- 342.
- Polomé, E. C. & Winter, W., (1992): (arg.), Reconstruting languages and cultures. Gruyter, Berlin & NY.
- Poser, W. J., (1992): "The Salian and Yurumanguí data in Language in the Americas", International Journal of American Linguistics 58: 2, 202-229.
- ––––––––––––– & Campbell, L., (1992): "Indo-European practice and historical methodology" in Proceedings of the 18th Annual Meeting of the Berkeley Linguistic Society, 214- 236.
- Pulleyblank, E. G., (1992): "How do we reconstruct Old Chinese?", Journal of American Oriental Society 112: 3, 365-382.
- –––––––––––––, (1993a): "The typology of Indo-European", Journal of Indo-European Studies 21: 1-2, 63-118
- –––––––––––––, (1993b): "Reply to the comments of Professors Lehmann and Schmidt", Journal of Indo-European Studies 21, 135-41.
- Quintanilla, A., (1998): Estudios de fonología ibérica. Vitoria-Gasteiz: EHU/UPV.
- Ramat, A. G. & Ramat, P., (arg.), (1993): Le lingue indoeuropee. Gaztel. itzulpena, Cátedra, Madril 1995.
- Rankin, R. L., (1992): "Greenberg's Language in the Americas by Joseph H. Greenberg (iruzkina)", International Journal of American Linguistics 58: 2, 324-353.
- Renfrew, C., (1987): Archaeology and language: the puzzle of Indo-European origins. Gaztelaniaz, Crítica, Bartzelona 1990.
- –––––––––––––, (1992): "Archeology, genetics and linguistic diversity", Man 27, 445-478.
- Ringe, D. A., (1995): "Nostratic and the factor of chance", Diachronica 12: 1, 55-74.
- –––––––––––––, (1996): "The mathematics of Amerind", Diachronica 13: 2, 135-154
- –––––––––––––, (1998): "Probabilistic evidence for Indo-Uralic" in Salmons & Joseph (arg.), 153-197.
Roman del Cerro, J. L., (1990): El desciframiento de la lengua ibérica en 'La ofrenda de os Pueblos', Alacant, Aguaclara. –––––––––––––, (1993): El origen ibérico de la lengua vasca. Alacant, Aguaclara. Ruhlen, M., (1977): "The geographical and genetic distribution of linguistic features" in Linguistic studies offered to Joseph Greenberg on the occasion of his sixtieth birthday. Saratoga, Anma Libri, 137-160. –––––––––––––, (1991): A guide to the world' s languages. 2. arg., Londres, E. Arnold. –––––––––––––, (1992): "An overview of genetic classification". In J. Hawkins & M. Gell-Mann (arg.), The evolution of human language, Redwood City, CA, Addison-Wesley, 159-189. (= Ruhlen 1994a, 9-38). –––––––––––––, (1994a): (arg.), On the origin of languages: studies in linguistic taxonomy. Stanford, Stanford U.P.. –––––––––––––, (1994b): The origin of language: stracing the evolution of the mother tongue Stanford, Stanford U.P.. ––––––––––––– & Bengtson, J., (1994): "Global etymologies" in Ruhlen (arg.), 277-336. Sa Nogueira, R. de, (1954): "Não virão de un mesmo tronco as linguas bantas e as indoeuropeais?", Estudios Coloniais, Lisboa, 4, 5-76 (non vidi). Sagart, L., (1993): "Chinese and Austronesian: evidence for a genetic relationship", Journal of Chinese Linguistics 21, 1-62. –––––––––––––, (1994): "Proto-Austronesian and Old Chinese evidence for Sino-Austronesian", Oceanic Linguistics 33: 2, 271-308. –––––––––––––, (1995): "Some remarks on the ancestry of Chinese" in Wang (arg.), 195-223. Salmons, J. C., (1992): "Northwest Indo-European vocabulary and substrate phonology" in Perspectives on Indo-European language, culture and religion. Studies in honor of Edgard C. Polome. JIES Monograph, Virginia, II, 265-279. ––––––––––––– & B. D. Joseph, (1998): (arg.), Nostratic. Sifting the evidence. John Benjamins: Amsterdam, Philadelphia. Sasia, J. M., (1966): Toponimia euskérica en las Encartaciones de Vizcaya. Bilbo, Enbor. Schmid, W. P., (1987): "Indo-European - Old European (On the reexamination of two linguistic terms)" in Skomal & Polomé (arg.), 322-338. Schmidt, K. H., (1987): "The two Ancient Iberias from the Linguistic Point of View", in Gorrochategui et alii (arg.), 105-121. –––––––––––––, (1989): "Principios y problemas de etimología kartvélica", ASJU 23: 3, 757-768. –––––––––––––, (1993): "Comments on Pulleyblanck "The typology of Indo-European"", Journal of Indo-European Studies 21, 123-33. Schuhmacher, W. W., (1989): "Linguistic notes", FLV 53, 49-54. –––––––––––––, (19\_\_): "Towards Dene-Basque", FLV 23-25. –––––––––––––, & Seto, F., (1993): "Austronesian and Dene-Basque (Dene-Caucasian)", FLV 62, 345-376. Sebeok, T. A., (1973): (arg.), Diachronic, areal and typological linguistics, (CTL, 12), Mouton, The Hague. Shevoroshkin, V., (1989a): (arg.), Reconstructing languages and cultures. Bochum, Brockmeyer. –––––––––––––, (1989b): "Methods in Interphyletic comparisons", Ural-Altaische Jahrbücher 61, 1-26. –––––––––––––, (1990a): (arg.), Explorations in language macrofamilies. Bochum, Brockmeyer. –––––––––––––, (1990b): (arg.), Proto-languages and proto-cultures. Bochum, Brockmeyer. –––––––––––––, (1991): (arg.), Dene-Sino-Caucasian languages. Bochum, Brockmeyer. –––––––––––––, (1992): (arg.), Nostratic, Dene-Caucasian, Austric and Amerind, Bochum, Brockmeyer. –––––––––––––, & Markey, T. L, (1986): (arg.), Typology relationship and time. Ann Arbor,
Karoma.
- Sims-Williams, P., (1990): "Dating the Transition to Neo-Brittonic: Phonology and history, 400-600" in Bammesberger & Wollmann (arg.), 217-261.
- –––––––––––––, (1998): "Celtomanía and Celtoscepticism", Cambrian Medieval Celtic Studies 36, 1-35.
- Skomal, S. N., & E. C. Polomé (arg.), (1987): Proto-Indo-European: the archaeology of a linguistic problem. Studies in honor of Marija Gimbutas. Washington DC, Institute for the Study of Man.
- Sokal, A. & Bricmont, J., (1999): Imposturas intelectuales. Paidós, Barcelona, etab. 1. arg. frantsesez 1997an eta 2.a ingelesez 1998an.
- Stevens, C. M., (1992): "The use and abuse of typology in comparative linguistics: An update on the controversy", Journal of Indo-European Studies 20: 1-2, 45-58.
- Swadesh, M., (1950): "Salish internal relationship", International Journal of American Linguistics 16, 157-167.
- –––––––––––––, (1954a): "Time dephts of American linguistic groupings", American Anthropologists 56, 361-377.
- –––––––––––––, (1954): "Perspectives and problems of Amerindian comparative linguistics", Word 10, 306-332.
- –––––––––––––, (1956): "Problems of long-range comparison in Penutian", Language 32: 1, 17-41.
- –––––––––––––, (1955): "Towards greater accuracy in lexicostatistic dating", International Journal of American Linguistics 21, 121-137.
- –––––––––––––, (1959): "The mesh principle in comparative linguistics", Anthropological Linguistics 1: 2, 7-14 eta aldizkari berean berrarg. 35 (1993): 1-4, 38-45.
- –––––––––––––, (1962): "Linguistic relations across Bering strait", American Anthropologist 64, 1262-1291.
- –––––––––––––, (1964a): "Linguistic as a instrument of Prehistory". Berrarg. in Hymes, (arg.), 575-584.
- –––––––––––––, (1964b): "Diffusional cumulation and archaic residue as historical explanation". Berrarg. in Hymes, (arg.), 624-635.
- Szathmary, E. J. E., (1986): "Comments [to Greenberg et alii]", Current Anthropology 27, 490-91.
- Szemerényi, O., (1962a): "Trends and tasks in comparative philology". Berrarg. in Szemerényi 1987, 21-39.
- –––––––––––––, (1962b): "Principles of etymological research in the Indo-European languages". Berrarg. in Szemerényi 1987, 40-77.
- –––––––––––––, (1967): "The new look of Indo-European: reconstruction and typology". Berrarg. in Szemerényi 1987, 123-157.
- –––––––––––––, (1970): Introducción a la lingüística comparativa. Alem. orijinalaren itzulpena, 1978 Madril: Gredos.
- –––––––––––––, (1985): "Recent developments in Indo-European linguistics". Berrarg. in Szemerényi 1987, 396-466.
- –––––––––––––, (1987): Scripta Minora. J. P. Considine & J. T. Hooker (arg.), Innsbruck.
- Tailleur, O. G., (1958): "Un ilôt basco-caucasien en Sibérie: les langues iénisséiennes" Orbis 7, 415-417.
- –––––––––––––, (1959): "Plaidoyer pour le youkaghir, branche orientale de la famille ouralienne", Lingua 8, 403-423.
- –––––––––––––, (1960): "La place du ghiliak parmi les langues paléosiberiennes", Lingua 9, 113-147.
- –––––––––––––, (1961): "Sur une explication de l'aïnou par l'indo-européen", Kuhns Zeitschrift 77, 1-30.
- –––––––––––––, (1989): "Traits plaléo-eurasiens de la morphologie iénisséienne", Études finnoougriennes 26, 35-55.
Thomas, H. L., (1992a): "Archeology and Indo-European comparative linguistics" in Polomé & Winter (arg.), 285-316. –––––––––––––, (1992b): "The Indo-European problem: complexities of the archaeological evidence", Journal of Indo-European Studies 20: 1-2, 1-29. Thomason, S. G., (1980): "Continuity of transmission and genetic relationship" in Traugott, E. C., R. La Brum & S. Shepherd (arg.), Papers from the 4th International Conference on Historical Linguistics. Amsterdam: Benjamins, 27-35. –––––––––––––, (1993): "Coping with partial information in historical linguistics" in Aertsen, H. & R. J. Jeffers (arg.), Historical linguistics 1989: Papers from the Ninth International Conference on Historical Linguistics, Amsterdam: Benjamins, 485- 496. Touratier, Ch., (1990a): (arg.), Linguistique comparée (Méthode et résultats), Travaux 8, Cercle linguistique d'Aix-en-Provence, Université, Aix-en-Provence. –––––––––––––, (1990b, "Méthode comparative historique" in Touratier (arg.), 15-31. Tovar, A., (1948): "Estado actual de los estudios de filología euskérica. Revista de los trabajos lingüísticos aparecidos entre 1936 y 1947", BAP 4, . –––––––––––––, (1949): Estudio sobre las primitivas lenguas hispánicas. Buenos Aires, Universidad de Buenos Aires. –––––––––––––, (1950): "El problema de los parentescos del vascuence". Berrarg. in 1959, 11- 25. –––––––––––––, (1951): "Léxico de las inscripciones ibéricas (celtibérico e ibérico)", EMP II, 273-323. –––––––––––––, (1954a): "Sobre el planteamiento del problema vasco-ibérico". Gehiketekin in 1959, 38-61. –––––––––––––, (1954b): "Linguistics and prehistory", Word 10, 333-350. –––––––––––––, (1956): "El problema de las etimologías en vascuence". Berrarg. in 1959, 107- 116. –––––––––––––, (1959): El euskera y sus parientes, Minotauro, Madril. –––––––––––––, (1962): "Fonología del ibérico", in D. Catalán (arg.), Miscelánea Homenaje a A. Martinet, La Laguna, III, 171-181. –––––––––––––, (1966): "La lengua vasca en el mundo occidental preindoeuropeo (preguntas y ocurrencias)" in AAVV, Problemas de la prehistoria y de la lingüística vasca, Iruña. –––––––––––––, (1968): Lo que sabemos de la lucha de lenguas en la Península Ibérica. Madril, Gregorio del Toro. –––––––––––––, (1970): "The Basque language and the Indo-European spread to the west" in Cardona, Hoenigswald & Senn (arg.), 267-278. –––––––––––––, (1972): "Indo-European layers in the Hispanic Peninsula" in Actes du VIIIe Congres International des Linguistes (Oslo 1958). Klaus Reprint, Nendeln / Liechtenstein. –––––––––––––, (1977): "Comparaciones tipológicas del euskera", Euskera 22, 449-476. –––––––––––––, (1979): "Vasco y lenguas caucásicas: indícios tipológicos", Euskera 24. –––––––––––––, (1980): Mitología e ideología sobre la lengua vasca, Madril. –––––––––––––, (1981a): "Comparación: lexico-estadística y tipología", Iker-l, Bilbo, 139-166. –––––––––––––, (1981b): "Orígenes del euskera: parentescos, teorías diversas", in ZZEE, Euskal linguistika eta literatura: bide berriak, Bilbo, 7-56. –––––––––––––, (1987): "Lenguas y pueblos de la antigua Hispania: lo que sabemos de nuestros antepasados prehistóricos" in Gorrochategui et alii (arg.), 15-34. –––––––––––––, (1997): Estudios de tipología lingüística. Sobre el euskera, el español y otras lenguas del Viejo y el Nuevo Mundo. J. Bustamante (arg.), Istmo, Madril.
(=Tovar 1977, 1981a, 1981b eta Tovar et alii., etab., mozketa eta aldaketekin).
| del vascuence", BAP 17, 249-281. | –––––––––––––, et alii, (1961): "El método léxico-estadístico y su aplicación a las relaciones |
|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| 891. | Trask, L., (1985): "On the reconstruction of Pre-Basque Phonology" in Melena (arg.), 885- |
| –––––––––––––, (1994): Language change. Routledge, NY & London. | |
| | –––––––––––––, (1994-95): "Basque: the search for relatives (part I)", Dhumbadji!, 2: 1, 3-54.<br>–––––––––––––, (1995a): "Origins and relatives of the Basque language: Review of the eviden |
| ce" in Hualde, Lakarra & Trask (arg.), 65-99. | |
| Mother Tongue 1, 3-82. | –––––––––––––, (1995b): "Basque and Dene-Caucasian: A critique from the Basque side", |
| –––––––––––––, (1995c): "Response to the comments", Mother Tongue 1, 172-198.<br>–––––––––––––, (1996): Historical linguistic. Arnold: London, NY, Sidney, Auckland. | |
| –––––––––––––, (1997): The history of Basque. Londres, Routledge. | |
| | –––––––––––––, argitaratzeko, "Basque and Dene-Caucasian: a critique from the Basque side", |
| Mother Tongue. | |
| Uhlenbeck, C. C., (1912): "Basque et ouralo-altaïque", RIEB 6, 412-414. | |
| siques", RIEB 15, 565-588. | –––––––––––––, (1924): "De la possibilité d'une parenté entre le basque et les langues cauca |
| | –––––––––––––, (1947a): "La langue basque et la linguistique genérale", Lingua 1, 59-76.<br>–––––––––––––, (1947b): "Affinités prouvées et presumées de la langue basque", Eusko-Ja |
| kintza I. | |
| 543-581. | –––––––––––––, (1947c): "Les couches anciennes du vocabulaire basque", Eusko-Jakintza 1, |
| Untermann, J., (1981): "La varieta linguistica nell'Iberia preromana", Aion 3, 15-35. | |
| 35-56. | –––––––––––––, (1987): "La gramática de los plomos ibéricos" in Gorrochategui et alii (arg.), |
| (Colonia, 25-28 nov. 1989), Salamanca, Ed. Universidad. | ––––––––––––– & F. Villar (arg.), (1993): Lengua y Cultura en la Hispania prerromana. Actas<br>del V Coloquio sobre Lenguas y Culturas prerromanas de la Península Ibérica |
| 160. | Valeri, V., (1988): "Ancora a proposito della comparazione basco-iberica", Aion 10, 139- |
| | Vennemann, Th., (1974): "Topics, subjects and word order: from SXV to SVX via TVX" in J. |
| | M. Anderson & Ch. Jones (arg.), Proceedings of the first International<br>Conference on Historical Linguistics, Amsterdam: North Holland, I, 339-376.<br>–––––––––––––, (1988): Preference laws for syllable structure. Mouton de Gruyter, Berlin, etab. |
| actions of Philological Society 92: 2.215-284. | –––––––––––––, (1994): "Linguistic reconstruction in the context of European Prehistory", Trans |
| | –––––––––––––, (1997): "Some West Indo-European words of uncertain origin" in R. Hickey & |
| | S. Puppel (arg.), Language History and Linguistic Modelling. A Fetschrift for<br>Jacek Fisiak on his 60th Birthday. Berlin, etc.: Mouton de Gruyter, 879-908. |
| | –––––––––––––, (1998): "Etyomology and phonotactics: Latin grandis vs. Basque handi 'big' |
| 345-390. | and similar problems", International Journal of Indo-European Studies 26: 3 & 4, |
| Verd, G. M., (1980): "Sobre la cuestión vascoibérica", ASJU 14. 99-133 | |
| Markey & Greppin (arg.), 363-394. | Villar, F., (1990): "Indo-européens et Pré-indo-européens dans la Péninsule Ibérique" in |
| gehitua, 1996. | –––––––––––––, (1991): Los indoeuropeos y los orígenes de Europa. Madril. 2, arg. hobetu eta |
| | –––––––––––––, & J. D'Encarnaçâo (arg.), (1996): La hispania prerromana. Actas del VI Colo |
13-15 oct. 1994), U. de Salamanca & U. de Coimbra.
quio sobre Lenguas y Culturas Prerromanas de la Península Ibérica (Coimbra,
- Vine, B., (1991): "Indo-European and Nostratic", Indogermanische Forschungen 96, 9-35.
- Vogt, H., (1940): "La parenté des langues caucasiques". Orain in Vogt 1988, 152-167.
- –––––––––––––, (1955): "Le basque et les langues caucasiques". Orain in Vogt 1988, 317-343. –––––––––––––, (1965): "Some remarks on the glottchronological word-lists". Orain in Vogt 1988, 476-485.
- –––––––––––––, (1988): Linguistique caucasienne et arméniene (= Studia Caucasologica II), edited by E. Hovdhaugen and F. Thordarson, Norwegian U.P., The Institute for Comparative Research in Human Culture, Oslo.
- Vovin, A., (1994a): "(Art-iruzkina) Long distance relationships, reconstruction methology and the origins of Japanase", Diachronica 11: 1, 95-114.
- –––––––––––––, (1994b): "Is Japanese related to Austronesian", Oceanic Linguistic 33: 2, 369- 390.
- –––––––––––––, (1998): "Nostratic and Altaic" in Salmons & Joseph (arg.), 257-270.
- Wang, W. S-Y., (1995): (arg.), The ancestry of the Chinese language. (= Journal of Chinese Studies, Monograph Series 8), Berkeley.
- Watkins, C., (1990): "Etymologies, equations, and comparanda: types and values, and criteria for judgment". In Baldi (arg.), 289-304.
- –––––––––––––, (1993): "El proto-indoeuropeo" in Ramat & Ramat (arg.), 57-114.
- Weis, K. M. & Woolford, E., (1986): "Comments [to Greenberg et alii]", Current Anthropology 27, 491-92.
- Wilbur, T. H., (1980): "The earliest stages of the successful resistance to Indo-Europeanization of the Western Europe", Journal of Indo-European Studies 8, 3- 17.
- –––––––––––––, (1982): "Basque origins", Journal of Basque Studies III-2.
- Winston, F. D. D., (1966): "Greenberg's classification of African languages", African Language Studies 7, 160-170.
- Zabaltza, X., (1995): "Comments on R. L. Trask's article "Basque and Dene-Caucasian: A critique from the Basque side"", Mother Tongue 1, 165-171. |
aldizkariak.v1-0-547 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.43 _2023_17",
"issue": "Zk.43 _2023_",
"year": "2023",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # Bidaia geometrikoa kurbetatik itsas maskorretara
(A geometric trip from curves to seashells)
Judith Echevarrieta Ibarra\*, Josu Arroyo Olea, Javier Gutiérrez García Matematika Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU
LABURPENA: Naturako objektu asko harrigarriak dira, bai beren egituren formagatik eta bai betetzen dituzten propietateengatik. Baina, normalean, egitura misteriotsuak direla sinestearekin konformatzen gara, haien azterketa gure jakinduriaren irispidean ez dagoela uste baitugu. Artikulu honetan, itsas maskorrek itsasoko bizi-baldintza bortitzetan bizirauteko daukaten gaitasunaz erakarrita, erakutsiko dugu beren gorputzek deskribatzen dituzten egiturak argitu, ulertu eta imitatu ere egin ditzakegula. Horretarako, guztiok ezagun ditugun elementu geometriko batzuez baliatuko gara: kurbak. Kurbak izango dira eredu geometriko baten eraikuntzaren oinarria, zeinak, konputazio grafikoak eskaintzen dituen tresnekin batera, itsas maskorren mundura bidaiatzea ahalbidetuko digun garraioa osatuko duen. Bidaia irudi errealisten sorkuntzarekin amaituko
HITZ GAKOAK: kurbak, eredu geometrikoa, konputazio grafikoa, irudi errealistak.
**ABSTRACT:** There are many objects in nature which are amazing both for the shape of their structures and for the properties they fulfill. But, we usually settle for believing that they are mysterious structures, since we think that the study of them is not within the reach of our wisdom. In this article, attracted by the shells' ability to survive in the harsh living conditions at sea, we will show that it is possible to reveal, understand and even imitate the structures that describe their bodies. To achieve this goal, we will make use of geometric elements that we all know, curves. Curves will be the basis for the construction of a geometric model that, together with the tools provided by computer graphics, will make up the transport that will allow us to travel to the world of seashells. The trip will end with obtaining photorealistic images that are difficult to distinguish from reality.
KEYWORDS: curves, geometric model, computer graphics, photorealistic images.
Nola aipatu / How to cite: Echevarrieta Ibarra, Judith; Arroyo Olea, Josu; Gutiérrez García, Javier (2023). «Bidaia geometrikoa kurbetatik itsas maskorretara». Ekaia, 43, 2023, 221-246. (https://doi.org/10.1387/ekaia.22950).
Jasotze-data: 2021, uztailak 20; Onartze-data: 2022, maiatzak 19.
ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2023 UPV/EHU

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Judith Echevarrieta Ibarra. Matematika Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU (Leioa, Bizkaia). – jechevarrieta001@ikasle.ehu.eus – https://orcid.org/0000-0002-5674-889X
# 1. **Zer dira kurbak eta zertarako balio dute?**
Hitz egiten ikasi baino lehen, gizakiok gai gara inguratzen gaituzten formak hautemateko. Hori horrela da ikasten dugun lehen hizkuntza kurben hizkuntza delako.
Matematikariak izan gabe, guztiok eman dezakegu kurben definizio baliagarri bat. Oro har, kurbak naturari forma ematen dioten elementu geometrikoak direla esan dezakegu. Natura osatzen duten objektuak modu jakin batean erlazionatutako zenbait kurbaren multzoak baino ez dira. Nahikoa da objektu batean kurba bat edo batzuk identifikatzea eta haien harremana ulertzea kurbetatik gainazaletara bidaiatu ahal izateko (1. irudian adibide batzuk ikus daitezke). Horrela, objektuak identifikatu eta elkarrengandik bereiz ditzakegu, baina ikuspuntu hau objektuen egiturak ulertzeko da batez ere baliagarria.

**1.a irudia.** Kopa bat biraketa-gainazal bat da, kurba gorria kurba urdinaren inguruan biratuz lor daitekeena.

**1.b irudia.** Tanta bat translazio-gainazal bat da, kurba gorria (zirkunferentzia) kurba urdinaren norabidean lekualdatuz eta aldi berean tamaina (erradioa) aldatuz lor daitekeena.

**1.c irudia.** Kiribil eskailera bat gainazal erregelatu bat da, kurba gorria kurba urdinaren norabidean lekualdatuz (periodikoki) eta aldi berean bere inguruan biratuz lor daitekeena.
Naturako objektu batzuk bereziki erakargarriak dira beren forma bitxiagatik eta betetzen dituzten propietateengatik. Itsas maskorrak itsas hondoko presio altuak, olatuen talka bortitzak eta harrapakarien erasoak jasaten dituzten egitura deigarriak dira. Beraz, interesgarria izango litzateke egitura horiek imitatzea; esaterako, maskorrek moluskuei eskaintzen dieten babes berdina eskainiko diguten ibilgailuak sortzeko, edota lapek duten itsasgarritasun berdina izango duten eraikinak eraikitzeko (fenomeno naturalei aurre egiteko prest egongo direnak).
Argi dago, itsas maskorren propietateak maila horretan kopiatu ahal izateko, egitura horien azterketa sakona egin beharko litzatekeela. Artikulu honetan helmuga horretara garamatzan bide luzean urrats txiki bat besterik ez dugu egingo: itsas maskorren egituraren azterketa geometrikoa egingo dugu.
Artikulua lau zati nagusitan banatuta dago. Lehenik, itsas maskorretan parte hartzen duten oinarrizko kurbak eta beren arteko harreman egokia definituz eredu geometriko orokorra lortuko dugu ([1, 2] artikuluetan oinarrituta). Ondoren, ezaugarri gehiagotako maskorrak modelatu ahal izateko, eredua osatuko dugu ([3, 4] artikuluetan oinarrituta). Lortutako ereduarekin, hirugarren zatian itsas maskorren argazkien kopia errealistak sortuko ditugu (argazkiak aukeratzeko eta parametroen estimazioak egiteko [5, 6] web orrialdeak erabiliz). Bukatzeko, azterketa honekin egindako urrats geometriko txikiak aplikazioak ere badituela ikusiko dugu, betiere kontuan hartuz itsas maskorren egiturek hemen aztertzen ez diren beste hainbat ezaugarri ezkutatzen dituztela.
# 2. **Lehen eredu geometrikoa**
Itsas maskorren eraikuntzaren eragilea moluskua inguratzen duen *mantua* izeneko organoa da. Organo honek sustantzia bat jariatzen du modu irregular batean irekiduraren inguruan. Animaliaren hazkuntzaren urrats bakoitzean aurrekoan baino material gehiago sortzen denez, maskorraren irekidura handiagoa da iterazio bakoitzean. Gainera, material pixka bat gehiago jartzen denez irekiduraren kanpoaldean barrualdean baino, kiribilduz doa maskorra [7].
Azalpen hori kurben hizkuntzara itzul daiteke: itsas maskorrak helize koniko batean zehar tamainaz handitzen doan kurba itxi eta leun bat mugitzerakoan lortzen diren gainazalak dira. Helize konikoa itsas maskorraren *egiturazko kurba* da (forma orokorra zehazten duena) eta kurba itxi eta leuna gainazalaren *kurba sortzailea* da (maskorren sekzioak osatzen dituena). Bi kurba horiek itsas maskorren eredu geometrikoaren oinarria osatzen dute (erreparatu 2. irudiari).



**2.a irudia.** *Babylonia spirata* [8].
**2.b irudia.** Pleuroploca [9].
**2.c irudia.** *Murex* arrosa [10].
**2. irudia.** Urdinez egiturazko kurba eta gorriz kurba sortzaileak.
### 2.1. Egiturazko kurbaren eraikuntza
${\cal H}$ hizkiaz adieraziko dugun helize konikoan naturako kurba deigarrienetariko bat ezkutatzen da, bere OXY planoaren gaineko proiekzioa kiribil logaritmikoa baita (begiratu 3.a irudia). Kurba hau karakterizatzen duen propietatea honako hau da: kurbaren puntu guztietan berdina da posizio- bektorearen eta bektore ukitzailearen arteko angelu zeinuduna (begiratu 3.b irudia).

3.a irudia

**3.b irudia.** *Nautilus pompilius* [11].
Definizio hori erabiliz, $\alpha \in (-\frac{\pi}{2},0) \cup (0,\frac{\pi}{2})$ balioetarako, $\mathcal{K}$ kiribilduaren ohiko parametrizaziora irits gaitezke (zehaztasun matematikoak [12] lanean azaltzen dira):
$$\mathcal{K}(t) = Ae^{t \cot \alpha} (\sin t, \cos t), \qquad t \in \mathbb{R}.$$
Adierazpen horren $r_k(t) = ||\mathcal{K}(t)|| = Ae^{t\cot\alpha}$ normatik bi osagai nagusi nabarmendu daitezke: $A = r_k(0) = ||\mathcal{K}(0)||$ kiribilaren *anplitudea* (kiribiletik jatorrira dagoen distantzia t = 0 deneko unean) eta $r_{ht}(t) = e^{t\cot\alpha}$ kiribilaren erradioaren *hazkunde-tasa* (erreparatu 4.a irudiari).

Bukatzeko, bihurdurarik gabeko kiribilaren puntu bakoitzari altuera egokia esleituz, $\mathcal{H}$ kurbaren parametrizazioa lortuko dugu. Helize konikoa kono baten gaineko kurba denez, angelu konstantea osatzen dute $OZ^-$ ardatzerdiak eta kurbako edozein punturen posizio-bektoreak, $\beta \in (0, \frac{\pi}{2}]$ . Angelu horri helize konikoaren *handipen angelua* deritzo (ikusi 3.a irudia), eta berari esker $\mathcal{H}$ kurbako puntuak eta $\mathcal{K}$ proiekzioarenak erlaziona daitezke. 4.b irudian oinarrituz, $\mathcal{H}$ -ren honako parametrizazio hau lortzen da [12]:
$$\mathcal{H}(t) = Ae^{t \cot \alpha} \left( \sin t, \cos t, -\cot \beta \right), \qquad t \in \mathbb{R}. \tag{1}$$
#### 2.2. Kurba sortzailearen eraikuntza
Itsas maskorrek forma askotako irekidurak dituzten arren (2. irudian ikus daitekeen moduan), elipsea erabiliz maskor gehienen «hormak» modela daitezke. Izan ere, nahiz eta begi bistaz elipsearen itxura ez duten kurba sortzailedun maskorrak dauden, horietan ere elipsea agertzen da inplizituki (hurrengo atalean ikus daiteke).
Hasteko, a eta b ardatzerdidun elipse kanonikoaren $\gamma: \mathbb{R} \to \mathbb{R}^2$ parametrizazioa lortzeko, hurrengo koordenatuak definituko ditugu:
- u: elipsearen ardatz horizontalaren eta elipseko puntuaren posizio-bektorearen arteko angelua;
- $-r_{eo}(u)$ : $\gamma(u)$ puntutik elipsearen zentrorako distantzia.

Horrela, elipsearen ekuazio kanonikoan $x = r_{eo}(u) \cos u$ eta $y = r_{eo}(u) \sin u$ identifikazioak eginez, $\gamma(u) = r_{eo}(u) (\cos u, \sin u)$ parametrizazioa lortzen dugu, non:
$$r_{eo}(u) = ||\gamma(u)|| = \frac{1}{\sqrt{\frac{\cos^2 u}{a^2} + \frac{\sin^2 u}{b^2}}}, \quad u \in [0, 2\pi).$$
(2)
$\mathcal{H}$ kurbako puntu bakoitzean, puntu horretan zentratutako eta puntu horren proiekzioaren ( $\mathcal{K}$ kurbako puntua) plano normalaren barne dagoen elipsea eraikiz gero, 5.a irudian agertzen den moduko tutu desitxuratua lortuko genuke ( $\Pi$ hizkiarekin $\mathcal{K}(t)$ puntuko plano normala adierazten da). Baina gainazal horrek moluskuaren hazkuntza galaraziko luke. Hori konpontzeko, elipsea handitu egingo dugu $\mathcal{H}$ kurban zehar mugitu ahala, kiribil logaritmi-koaren hazkunde-tasa berdina esleituz. Hortaz, t aldiuneari eta u angeluari dagokien $\mathcal{S}_t(u)$ elipsearen puntutik zentrora dagoen distantzia honako hau da:
$$r_e(t, u) = r_{eo}(u)r_{ht}(t) = r_{eo}(u)e^{t\cot \alpha}, \qquad t \in \mathbb{R}, u \in [0, 2\pi).$$

5.a irudia

5.b irudia
*t* aldagaiaren balioa finkatuz gero, *u* guztietarako 5.b irudian ikus daitekeen moduko *<sup>t</sup>* (*u*) kurba (kurba sortzailearen eboluzioa) lortu nahi dugu. Elipsea (*t*) puntuko plano normalean kokatu dugunez, jatorrizko erreferentzia-sistema (*XYZ*) (*t*) puntura lekualdatzean (*X*´*Y*´*Z*´), (*t*) puntuko plano normalak eta *OY*´*Z*´ planoak *t* angelua osatzen dute. Hori kontuan hartuz, erraz ondoriozta daiteke honako hau dela elipsearen adierazpena *X*´*Y*´*Z*´ koordenatuetan [12]:
$$S_t(u) = r_{eo}(u)e^{t \cot \alpha} (\cos u \sin t, \cos u \cos t, \sin u), \quad t \in \mathbb{R}, u \in [0, 2\pi). \quad (3)$$
# 2.3. **Eredu geometrikoa**
Lortutako funtsezko osagaien adierazpenak erabiliz ((1) eta (3) adierazpenak), itsas maskorren eredu orokorra lor daiteke. Nahikoa daukagu *XYZ* eta *X*´*Y*´*Z*´ erreferentzia-sistemen koordenatuen arteko erlazioa aurkitzearekin. Bigarren erreferentzia-sistema lehenengoa kurbako puntuetara lekualdatuz lortu dugunez, *X*´*Y*´*Z*´ erreferentzia-sistemako edozein *<sup>t</sup>* (*u*) puntuk honako koordenatu hauek izango ditu *X Y Z* erreferentzia-sisteman:
$$\mathcal{M}(t,u) = \mathcal{H}(t) + \mathcal{S}_t(u), \qquad t \in \mathbb{R}, u \in [0, 2\pi). \tag{4}$$
# 3. **Eredu geometrikoaren orokorpena**
Jadanik badugu itsas maskorrak modelatzeko baliagarria den oinarrizko eredu geometrikoa. Hala ere, naturan maskor asko aurki ditzakegu (4) ereduarekin modela ezin daitezkeenak. Beraz, erronka berria lortutako ereduak modela ezin ditzakeen ezaugarriak identifikatzea da, ondoren ezaugarri geometriko bihurtu ahal izateko.
## 3.1. **Elipsearen orientazioa**
Orain arte definitutako parametroak ez dira nahikoak elipsearen espazioko orientazioa zehazteko.
Horregatik, hiru parametro berri definituko ditugu:
- —*ξ*: elipsearen planoarekiko ortogonala den bektorearekiko biraketa- angelua;
- —*φ*: elipsearen ardatz horizontalarekiko biraketa-angelua;
- —*δ*: elipsearen ardatz bertikalarekiko biraketaangelua.

Kurba sortzailea bere planoarekiko ortogonala den bektorearen inguruan $\xi$ angelua biratuz, nahikoa da (3) adierazpeneko sinuaren eta kosinuen u angelua $u+\xi$ angeluarekin ordezkatzea. Emaitza hau argi ikusten da 6.a irudian, bertan OY'Z' planoan dagoen elipsea hartzen da hasierako elipsetzat; beraz, biraketa OX' ardatzarekiko egiten da.
Aldiz, elipsea OZ' ardatzaren inguruan $\delta$ angelua biratuz, (3) adierazpeneko sinuaren eta kosinuaren t angelua $t + \delta$ angeluarekin aldatu beharko litzateke (ikusi 6.b irudia).

Hortaz, bi biraketa hauek batera eginez gero, (3) adierazpena horrela geldituko litzateke:
$$\mathcal{S}_t^{\xi,\delta}(u) = r_{eo}(u)e^{t\cot\alpha}\Big(\cos(u+\xi)\sin(t+\delta),\cos(u+\xi)\cos(t+\delta),\sin(u+\xi)\Big).$$
Demagun orain elipsea ardatz horizontalaren inguruan $\varphi$ angelua biratzen dugula (ikusi 7.a irudia). Irudia elipsearen biraketa-ardatzetik begiratuz (7.b irudia), biratutako elipsearen puntuen hirugarren koordenatua (7.b irudian $z^{S_t^{\xi,\delta,\varphi}(u)}$ adierazi dena), $r_e(t,u) \sin(u+\xi) \cos \varphi$ dela ondorioztatzen da.

Lehen eta bigarren koordenatuak zehazteko, 7.a irudiko biratutako elipsearen puntuaren $(p_{be})$ eta jatorrizko elipsearen puntuaren $(p_{je})$ goitiko bista erabiliko dugu. Hori erakusten du 8. irudiak.

8. irudia
$p_{je}$ puntua biraketa-ardatzaren inguruan $\varphi$ angelua biratzean, $p_{be}$ puntua lortzen da. Beraz, biraketa-ardatza eta bi puntuetatik igarotzen den zuzena perpendikularrak izango dira. Hortaz, irudiko triangelu urdina eta triangelu laranja antzekoak dira. Gainera, biraketa-ardatzak OY ardatzarekiko $t+\delta$ angelua osatzen duenez, ondorioztatzen da $x_0'$ eta $y_0'$ katetoak dituen irudiko triangelu zuzenaren $p_{je}$ erpinari dagokion angelua $t+\delta$ izan behar dela. Horretatik guztitik ondorioztatzen da, t aldiuneko kurba sortzailearen adierazpena $\xi$ , $\varphi$ eta $\delta$ angeluen menpe, honako hau dela:
$$\begin{split} \mathcal{S}_{t}^{\xi,\delta,\varphi}(u) &= r_{eo}(u)e^{t\cot\alpha}\Big(\cos(u+\xi)\sin(t+\delta) + \sin(u+\xi)\sin\varphi\cos(t+\delta),\\ &\cos(u+\xi)\cos(t+\delta) - \sin(u+\xi)\sin\varphi\sin(t+\delta), \sin(u+\xi)\cos\varphi\Big). \end{split}$$
Beraz, itsas maskorraren eredu orokorra honako hau da $t \in \mathbb{R}$ eta $u \in [0, 2\pi)$ guztietarako:
$$\begin{split} \mathcal{M}^{\xi,\delta,\varphi}(t,u) &= \mathcal{H}(t) + \mathcal{S}^{\xi,\delta,\varphi}_t(u) = \\ &= e^{t\cot\alpha} \Big( A\sin t + r_{eo}(u) \Big( \cos(u+\xi)\sin(t+\delta) + \sin(u+\xi)\sin\varphi\cos(t+\delta) \Big), \\ &A\cos t + r_{eo}(u) \Big( \cos(u+\xi)\cos(t+\delta) - \sin(u+\xi)\sin\varphi\sin(t+\delta) \Big), \\ &- A\cot\beta + r_{eo}(u)\sin(u+\xi)\cos\varphi \Big). \end{split}$$
#### 3.2. Nodulu bakarreko kurba sortzailea
Kurba sortzailetzat elipsea hartuz, ezinezkoa da noduludun maskorrak modelatzea. Esaterako, 2.b irudiko maskorraren kurba sortzailea $\mathcal{H}$ kurban zehar mugitzean handitzeaz gain, aldatu egingo da periodikoki haren forma (noduluen bereizketa ahalbidetzeko): 9.a irudian periodo batean zeharreko kurba sortzailearen eboluzioa ikus daiteke. 9.a irudiko ideia behin eta berriz $\mathcal{H}$ kurban zehar errepikatuz, posible izango litzateke noduludun maskor bat eraikitzea.

Ezaugarri berrietan oinarrituz, t aldiuneari dagokion nodulu bakarreko $S_t^n$ kurba sortzailearen (10. irudiko kurba gorriaren) forma lortuko dugu, eta horrela (2) adierazpena berreraiki. Horretarako, Gauss-en kanpaiaren hurrengo adierazpenaz baliatuko gara (erreparatu 9.b irudiari):
$$f(x) = \frac{1}{\sigma \sqrt{2\pi}} e^{-\frac{1}{2} \left(\frac{x-\mu}{\sigma}\right)^2}, \qquad x \in \mathbb{R},$$
(5)
non $\frac{1}{\sigma\sqrt{2\pi}}$ kanpaiaren altuera eta $\left(\mu-\sigma,\frac{e^{\frac{1}{2}}}{\sigma\sqrt{2\pi}}\right)$ eta $\left(\mu+\sigma,\frac{e^{\frac{1}{2}}}{\sigma\sqrt{2\pi}}\right)$ inflexio-puntuak diren.
Erabilitako x koordenatu kartesiarraren ordez 2.2 azpiatalean definitutako u angelua erabiltzen bada, $r_{eo}(u) + f(u)$ eginez OX ardatz gisa elipsea duen Gauss-en kanpaia lortzen da (hain zuzen 10. irudian agertzen den kurba gorriaren forma duen kurba bat, zeinaren inflexio-puntuak izango diren gorriz marraztuta daudenak).
Gauss-en kanpaiaren itxura duen kurba horren elipsearen gaineko posizioa zehazteko, bi parametro definituko ditugu: $W_1$ eta P angeluak. Lehenengoa bi inflexio-puntuen arteko angelua den bitartean, bigarrena elipsearen ardatz horizontalaren eta Gauss-en kanpaiaren puntu maximoaren arteko angelua da (begiratu 10. irudia). Gainera, lortutako kurba itxia izan dadin, u angeluaren definizio-eremua aldatu behar dugu. Kasu honetan, Gauss-en kanpaia simetrikoa denez, $u \in [P - \pi, P + \pi]$ hartuz, t finko
baterako $S_t^n(P-\pi) = S_t^n(P+\pi)$ beteko da. Horrela, kurba itxia eta leuna lortzen dugu.

**10. irudia.** t aldiuneko $\mathcal{H}$ kurbaren gaineko noduludun kurba sortzailea.
Definitutako parametro berri horiek (5) ekuazioarekin alderatuz, $\mu = P$ eta $\sigma = \frac{W_1}{2}$ identifikazioak egin daitezke. Beraz, t aldiuneko noduludun kurba sortzaile orokorraren u angeluari dagokion puntutik $\mathcal{H}(t)$ puntura dagoen distantzia hurrengoa da:
$$r_{no}(t,u) = r_{eo}(u) + F(t)e^{-\frac{1}{2}\left(\frac{2(u-P)}{W_1}\right)^2},$$
(6)
non F(t) balioak t aldiuneko Gauss-en kanpaia desitxuratuari dagokion altuera zehazten duen.
Noduluak elkarrengandik bereizteko, ezinbestekoa da Gauss-en kanpaiaren altuera t parametroaren menpe definitzea. u angelua finkatuz lortu nahi dugun emaitza 11. irudikoa da. Bertan $\mathcal H$ kurban ematen den bira bakoitzeko irudikatuta dago 5 nodulu dituen maskorraren kasua. F funtzioaren adierazpena zehazteko, beste parametro bat definituko dugu: $N_2$ bira oso batean maskorrak dituen nodulu kopurua. Hortaz, hemendik ondorioztatzen da $\frac{2\pi}{N_2}$ goitik begiratuta nodulu oso batek osatzen duen angelua dela.
Izan bedi t angeluaren menpeko hurrengo funtzioa:
$$l(t) = \frac{2\pi}{N_2} \left( \frac{N_2 t}{2\pi} - \left[ \frac{N_2 t}{2\pi} \right] \right), \qquad t \in \mathbb{R},$$
(non [·] zati osoa adierazten duen). Funtzio horrek t aldiuneari dagokion noduluan, aldiune horretako posizioari dagokion angelua ematen du $\left[0, \frac{2\pi}{N_2}\right]$
tartean neurtuta. Erreparatu 11. irudiari: bertan t aldiuneari bigarren birako lehenengo nodulua dagokio, eta l(t) nodulu horretan aldiune horri dagokion angelua da.

**11. irudia.** Maskorraren goitiko bista *u* finkorako.
Azter dezagun F funtzioaren portaera l funtzioaren arabera:
- -l(t) funtzioak zerora jotzen duenean, F(t) funtzioak zerora jo behar du. Horrela, noduluaren hasieran kurba sortzailea elipsea izango da.
- $-l(t) \in (0, \frac{\pi}{N_2})$ denerako, F(t) gorakorra izango da, hau da, denbora tarte horretan noduluaren altuera handituz joango da.
- $-l(t) = \frac{\pi}{N_2}$ denerako, F(t) funtzioak balio maximoa hartuko du; noduluaren altuera L bada, orduan F(t) = L izan behar da.
- $-l(t) \in \left(\frac{\pi}{N_2}, \frac{2\pi}{N_2}\right)$ denerako, F(t) beherakorra izango da, hau da, denbora tarte horretan noduluaren altuera txikituz joango da.
- -l(t) funtzioak $\frac{2\pi}{N_2}$ baliora jotzen duenean, F(t) funtzioak zerora jo behar du, nodulua amaitzeko, beharrezkoa baita kurba sortzailea berriz elipsea izatea.
Baldintza horiek Gauss-en kanpaiak betetzen ditu; beraz, F funtzioa Gauss-en kanpai bat da $\left[k\frac{2\pi}{N_2},(k+1)\frac{2\pi}{N_2}\right)$ tartean $k\in\mathbb{N}\cup\{0\}$ guztietarako. F funtzioaren adierazpena zehazteko, azken parametro bat definituko dugu: $W_2$ , F funtzioaren periodo bakoitzaren Gauss-en kanpaiaren inflexio-pun-
tuek osatzen duten angelua (ikusi 11. irudia). Hortaz, (5) ekuazioan oinarrituz eta $\mu = \frac{\pi}{N_2}$ eta $\sigma = \frac{W_2}{2}$ identifikazioak eginez:
$$F(t) = Le^{-\frac{1}{2} \left(\frac{2l(t)}{W_2} - \frac{2\pi}{W_2 N_2}\right)^2}, \qquad t \in \mathbb{R}.$$
(7)
Ohartu, F funtzioak goiko lehenengo eta bosgarren puntuetako ezaugarriak bete ditzan, $W_2 < \frac{2\pi}{N_2}$ bete beharko dela eta $W_2$ zenbat eta txikiagoa izan hobe dela (ezaugarri haŭ hobeto azalduta dago 4.1 azpiatalean). Gainera, L=0 denerako, nodulu gabeko kurba sortzailearen (2) adierazpena berreskuratzen dugu.
#### 3.3. Zenbait noduludun kurba sortzailea
Gezurra dirudien arren, oraindik topo egin dezakegu nodulu bakarreko kurba sortzailearekin bat ez datozen maskor apetatsuekin. Esaterako, 2.c irudiko kurba gorria altuera desberdindun nodulu bat baino gehiagoz osatuta dago; hortaz, kasu honetan Gauss-en kanpaia ez da baliagarria izango irekiduraren forma modelatzeko. Orain zenbait nodulu adierazi nahi ditugunez, *OY* ardatzarekiko simetrikoa eta leuna den kosinu funtzioaren hurrengo adierazpena erabiliko dugu (erreparatu 12. irudiari):
$$f(x) = \frac{h}{2}(\cos(N_1 x) + 1), \qquad x \in [-\pi, \pi],$$
(8)
non h parametroa f funtzioaren grafoaren altuera den eta $N_1$ parametroak $[-\pi, \pi]$ tartean grafoak dituen nodulu osoen kopurua adierazten duen (12. irudian bi segmentu eten bertikal berdeek mugatzen duten grafoaren zatia nodulu oso bat da eta muturretako bi nodulu erdiek beste nodulu bat osatzen dute).

**12. irudia.** $N_1 = 12$ parametrodun f funtzioaren grafoa.
Hala ere, altuera desberdindun noduluen bila gabiltzanez, h altuera finkoa erabili beharrean x aldagaiaren menpeko Gauss-en kanpaiaren adierazpena erabiliko dugu:
$$f(x) = \frac{h(x)}{2} \left(\cos(N_1 x) + 1\right) = \frac{H}{2} e^{-\frac{1}{2} \left(\frac{x - \mu}{\sigma}\right)^2} \left(\cos(N_1 x) + 1\right), \qquad x \in [-\pi, \pi],$$
non $H = h(\mu)$ Gauss-en kanpaiaren altuera izango den.

**13. irudia.** $f(x) = \frac{h(x)}{2} \left(\cos(N_1 x) + 1\right)$ funtzioaren grafoa, $\mu = 0$ , $\sigma = \frac{\pi}{2}$ eta $N_1 = 12$ parametroen balioetarako. $(-\sigma, f(-\sigma))$ eta $(\sigma, f(\sigma))$ puntuak gorriz agertzen direnak dira, Gauss-en kanpaiari dagozkion inflexio-puntuak f funtzioaren grafoaren gainean irudikatuta.
Behin kurba sortzailearen ezaugarri berrientzako adierazpen egokiak lotuta, 3.2 azpiatalean jarraitutako prozesua errepika daiteke.
Alde batetik, x aldagaia u angeluarekin ordezkatuz, lortutako adierazpenari $r_{eo}$ adierazpena batuz eta $W_1$ eta P parametroak erabiliz, itxura egokia daukan elipsearen gainean kokatutako kurba lor daiteke (erreparatu 14. irudiko kurba gorriari):
$$r_{eo}(u) + f(u) = r_{eo}(u) + \frac{H}{2}e^{-\frac{1}{2}\left(\frac{2(u-P)}{W_1}\right)^2}\left(\cos(N_1u) + 1\right), \qquad u \in [P-\pi, P+\pi].$$

**14. irudia.** t aldiuneko $\mathcal{H}$ kurbaren gaineko $N_1 = 12$ noduludun kurba sortzailea.
Bestetik, noduluak elkarrengandik bereizi ahal izateko, haien altuera periodikoki aldatuz joan beharko da *t* angeluaren arabera. Horregatik, *H* altuera finkoa erabili beharrean (7) adierazpena erabiliko da:
$$r_{nno}(t,u) = r_{eo}(u) + \frac{F(t)}{2}e^{-\frac{1}{2}\left(\frac{2(u-P)}{W_1}\right)^2}\left(\cos(N_1u) + 1\right), \quad t \in \mathbb{R}, u \in [P-\pi, P+\pi].$$
(9)
Lortutako adierazpen honekin (3) adierazpenean $r_{eo}$ adierazpena ordezkatuz, t aldiuneari dagokion zenbait noduludun $S_t^{nn}$ kurba sortzailearen adierazpena lortuko genuke. Ohartu, (9) adierazpenean $N_1 = 0$ denerako, nodulu bakarreko kurba sortzailearen (6) adierazpenera itzultzen garela.
#### 4. ITSAS MASKORREN IRUDIKAPENA
Lortutako (4) eredu geometrikoa erabiliz (gogoratu $r_{eo}$ adierazpenaren ordez (6) edo (9) adierazpenak erabiliz beste bi eredu lor ditzakegula), 2. irudian agertzen diren moduko maskorrak irudikatu ditzakegu. Horretarako, nahikoa dugu parametroen aukeraketa egokia egitea.
### 4.1. Parametroen esanahi geometrikoa
Eredu geometrikoa eraikitzeko prozesuan hamalau parametro definitu ditugu guztira. Horietatik hiruk egiturazko kurbaren forma zehazten dute $(A, \alpha \text{ eta } \beta)$ , gainontzekoak kurba sortzailearen itxura zehazteko asmoz definitu baititugu. Azter dezagun azken parametro horien eragina ereduan.
Alde batetik, kurba sortzailearen orientazioa zehazten duten parametroak ditugu. 15. irudian hiru angelu horiek ereduan duten eragina ikus daiteke.

15.a irudia. $\xi = \delta = \varphi = 0^{\circ}$ .

15.b irudia. $\delta = \varphi = 0^{\circ}, \, \xi > 0^{\circ}.$ $\xi = \varphi = 0^{\circ}, \, \delta > 0^{\circ}.$ $\xi = \delta = 0^{\circ}, \, \varphi > 0^{\circ}.$

15.c irudia.

15.d irudia.
Bestalde, 3.2 azpiatalean bost parametro berri definitu ditugu nodulu bakarreko kurba sortzailearen forma lortzeko. Beheko 16.a, 16.b eta 16.c irudietan noduludun kurba sortzaileak agertzen dira; 16.d eta 16.e irudietan aldiz, maskorraren goitiko bistak ikus daitezke u finko baterako. 16.a, 16.b, 16.c, 16.d eta 16.e irudietan adierazten diren parametroak finko mantentzen diren bitartean, handituz doaz goitik behera, hurrenez hurren, $W_1, P, L, W_2$ eta $N_2$ parametroak.

**16.a irudia.** *P* <sup>6</sup> ,*L* 0.5. **16.b irudia.** *W*<sup>1</sup> <sup>8</sup> ,*L* 0.5. **16.c irudia.** *W*<sup>1</sup> <sup>8</sup> ,*P* <sup>6</sup> . **16.d irudia.** *N*<sup>2</sup> = 5, *L* = 1. **16.e irudia.** *W*<sup>2</sup> <sup>12</sup> ,*L* 1.
Nodulu bat baino gehiagoko kurba sortzaileen kasurako, 17. irudia dugu. Kasu honetan zutabeka eta goitik behera handituz doaz, hurrenez hurren, *W*1, *P*, *L* eta *N*1 parametroak.

**17.a irudia.** *N*<sup>1</sup> 12,*L* 0.6,*P* <sup>3</sup> . **17.b irudia.** *N*<sup>1</sup> 12,*W*<sup>1</sup> <sup>2</sup> ,*L* 0.6. **17.c irudia.** *N*<sup>1</sup> 12,*P* <sup>3</sup> ,*W*<sup>1</sup> <sup>2</sup> . **17.d irudia.** *P* <sup>3</sup> ,*L* 0.6,*W*<sup>1</sup> <sup>2</sup> .
Honekin guztiarekin, parametroek ereduan indibidualki duten eragina uler daiteke. Hala ere, hori ez da parametroei buruz ezagutu eta ulertu beharreko gauza bakarra. Zenbaitetan, parametro batzuen esanahia beste batzuek baldintzatuta baitago.
Ohartu lehenengo hiru irudietan *N*<sup>1</sup> = 12 den arren, ezin ditugula 12 noduluak nabaritu. Hori horrela da nodulu batzuen altuera zero izatetik oso gertu dagoelako. 17.a irudiko kasuan inflexio- puntuak elkarrengandik $W_1$ distantziara dituen Gauss-en kanpaiaren adierazpena erabili dugunez, zenbat eta $W_1$ parametroaren balio txikiagoa erabili elkarrengandik gertuago egongo dira inflexio- puntuak. Ondorioz, Gauss-en kanpaiaren adarrak arinago hasiko dira zerorantz konbergitzen bai eta noduluen altuerak ere.
Antzeko zerbait gertatzen da $N_2$ eta $W_2$ parametroen artean, noduluen arteko bereizketari dagokionez. 16.d irudian ikus daiteke $W_2$ parametroaren balioa handitzen doan heinean noduludun kurba sortzaileen kopurua handitu egiten dela. Hau da, 16.d irudiko hiru kurbetan $t = k\frac{2\pi}{N_2}$ , non $k \in \mathbb{N} \cup \{0\}$ angeluei dagozkien kurba sortzaileak elipseak diren arren, t-ren ingurune batean ere kurba sortzaileak elipseak dira, baina $W_2$ handitu ahala ingurune hori txikiagoa dela ikusten da. Ideia berdina beheko 18. irudiko maskor hipotetikoetan ikus daiteke. Maskorrak irudikatuta daude parametroen hurrengo balioetarako: A = 0.5, $\alpha = 84.3^{\circ}$ , $\beta = 15^{\circ}$ , a = 0.7, b = 1, $\xi = 0^{\circ}$ , $\varphi = 0^{\circ}$ , $\delta = 0^{\circ}$ , $P = 45^{\circ}$ , $W_1 = 22.5^{\circ}$ , L = 1 eta $N_1 = 5$ . 18.a eta 18.b irudietako maskorretan beti aurki daiteke nodulurik gabeko kurba sortzaile bat ondoz ondoko bi noduluren artean; 18.c eta 18.d irudietako maskorretan, aldiz, ez (erreparatu arrosa koloreko inguruneari eta 6. noduluaren amaierako kurba sortzaileen formari).

Hortaz, argi gelditzen da eredu geometrikoa ulertzeko ez dela nahikoa parametroek bakarka duten esanahia jakitea. Gaizki-ulerturik egon ez dadin, beharrezkoa da parametro batzuek elkarrekiko duten eragina ezagutzea.
### 4.2. Irudikapen errealista
Parametroen esanahia ulertuta, prest gaude itsas maskorren gainazalak irudikatzeko. Hala ere, horretan uztea labur gelditzea izan daiteke, gaur egungo ordenagailuen potentziari esker gainazalen formaz gain itxura ere imitatu dezakegulako.
Duela hamarkada batzuk, gainazalen irudikapen errealistak egiteko, konpasa eta erregela erabili behar ziren; horrek lan neketsua eta zehaztasun gutxiko emaitza ekartzen zuen (adibide gisa xiv. mendeko Paolo Uccello-ren kaliza eta *Mazzocchio* izeneko toru poliedrikoa ditugu). Ordenagailuaren sorkuntzari eta konputazio grafikoan egin diren aurrerapenei esker, lan gutxiagoren truke gainazal konplexuagoen kalitate hobeko irudikapenak lortu ziren (ezagunenetarikoa xix. mendeko Utah-ko teontzia da). Arlo honen hazkunde izugarriaren ondorioz, gaur egun zail egiten zaigu eraikitako irudietako objektuak errealitatekoetatik bereiztea (ikusi 19.a irudia).
Horren guztiaren eragileetako bat «*ray tracing*» izenaz ezaguna den algoritmoa da, bizitza errealean objektu bati argazkia ateratzeko erabiltzen den prozesua imitatzen duen algoritmoa, alegia. Eszenaren argazkia egiteko, errealitateko argi-izpien aurkako norabidea jarraitzen duen izpien marraketa egiten da (erreparatu 19.b irudiari). Teknika hau zehaztasun osoz dago azalduta EKAIA 15 aldizkariko [13] artikuluan.

**19.a irudia.** *POV-Ray* programarekin eraikitako irudi errealista [14].

**19.b irudia.** Argazkiaren pixel bakoitzaren kolorea zehazteko prozesua.
Algoritmo horretan oinarritutako *POV-Ray* programarekin, beheko argazki errealistak lortu ditugu. Bertan 2. irudiko maskorrez gain, maskor berri batzuk ere ikus daitezke. 19.a irudia eredu geometrikoaren eraikuntza modu ikusgarrian laburbiltzeko asmoz eraiki den [14] bideotik hartuta dago. Pelikula txiki hori elkarren segidako argazkien sekuentziak erabiliz eraiki dugu ([15] bideoan oinarrituta, audioa [16] eta [17] bideoetako audioak nahastuta sortuz eta bideoa osatzen duten argazkiak eraikitzeko [18] web gunea erabiliz).



*a* = 0*.*15, *b* = 0*.*15.


**20.b irudia.** *Babylonia spirata A* = 0*.*1, *β* = 8º, *α* = 86º, *ξ* = –30º, *φ* = 0º, *δ* = 0º, *a* = 0*.*2, *b* = 0*.*35.


**20.c irudia.** *Pleurotomariidae A* = 0*.*1, *β* = 10º, *α* = 87º, *ξ* = 60º, *φ* = 30º, *δ* = 15º, *a* = 0*.*2, *b* = 0*.*25.
**20. irudia.** Lehenengo errenkadan nodulu gabeko itsas maskorren argazkiak [19, 8, 20] eta bigarrenean *POV-Ray*-rekin egindako kopia errealistak.

**21.a irudia.** *Epitoniidae A* = 0*.*5, *β* = 17º, *α* = 84*.*3º, *ξ* = 0º, *φ* = 0º, *δ* = 0º, *a* = 0*.*5, *b* = 0*.*5, *L* = 0*.*2, *N*<sup>2</sup> = 8, *P* = 0º, *W*<sup>1</sup> = 180º, *W*<sup>2</sup> = 3º.

**21.b irudia.** *Pleuroploca A* = 0*.*1, *β* = 9º, *α* = 84*.*3º, *ξ* = –30º, *φ* = 0º, *δ* = 0º, *a* = 0*.*15, *b* = 0*.*3, *L* = 0*.*1, *N*<sup>2</sup> = 8, *P* = 72º, *W*<sup>1</sup> = 15º, *W*<sup>2</sup> = 15º.

**21.c irudia.** *Murex* arrosa *A* = 0*.*1, *β* = 15º, *α* = 84*.*3º, *ξ* = –30º, *φ* = 0º, *δ* = 0º, *a* = 0*.*15, *b* = 0*.*2, *L* = 0*.*07, *N*<sup>1</sup> = 12, *N*<sup>2</sup> = 6, *P* = 45º, *W*<sup>1</sup> = 90º, *W*<sup>2</sup> = 15º.
**21. irudia.** Lehenengo errenkadan noduludun itsas maskorren argazkiak [21, 9, 10] eta bigarrenean *POV-Ray*-rekin egindako kopia errealistak.



**22.b irudia.** *Patella vulgata A* = 20, *β* = 89º, *α* = 3º, *ξ* = 1º, *φ* = 1º, *δ* = –80º, *a* = 20, *b* = 18.
**22. irudia.** Lehenengo errenkadan lapen eboluzio prozesuko lehen eta azken maskorren argazkiak [22, 23] eta bigarrenean *POV-Ray*-rekin egindako kopia errealistak.


**23.a irudia.** *Nautilus pompilius A* = 2, *β* = 90º, *α* = 80º, *ξ* = 0º, *φ* = 0º, *δ* = 0º, *a* = 2, *b* = 1*.*5.


**23.b irudia.** *Spirulidae A* = 2, *β* = 90º, *α* = 78º, *ξ* = 0º, *φ* = 0º, *δ* = 0º, *a* = 0*.*8, *b* = 0*.*8, *P* = 0º, *W*<sup>1</sup> = 180º, *W*<sup>2</sup> = 25º, *N*<sup>2</sup> = 14, *L* = 0*.*2.
**23. irudia.** Lehenengo errenkadan itsas maskor lauen argazkiak [24, 25] eta bigarrenean *POV-Ray*-rekin egindako kopia errealistak.

**24.a irudia.** *Acanthocardia tuberculata* maskorraren argazkia [26] behean eskuinaldean eta hiru bista *POV-Ray*-rekin irudikatuta hurrengo parametroetarako:
$$A = 10.000, \beta = 90^{\circ}, \alpha = 45^{\circ}, \xi = 0^{\circ}, \varphi = 0^{\circ},$$
$\delta = 0^{\circ}, a = 8.500, b = 9.000, H = 2.000,$
$P = 0^{\circ}, N_1 = 20, W_1 = 270^{\circ}.$

**24.b irudia.** *Conidae* maskorraren argazkia [27] eskuinaldean eta ezkerraldean bere kopia *POV-Ray*-rekin irudikatuta hurrengo parametroetarako:
$$A = 2, \beta = 7^{\circ}, \alpha = 87^{\circ}, \xi = 78^{\circ}, \varphi = 0^{\circ},$$
$\delta = 0^{\circ}, a = 4.3, b = 1.$
# 5. **Zertarako eraiki itsas maskorren eredu geometrikoa?**
Orain arte, lortutako eredu geometrikoa argazkien kopia errealistak lortzeko baino ez dugu erabili. Hala ere, eredu honek beste aplikazio batzuk ere izan ditzake:
**Espezie batzuen eboluzio prozesu hipotetikoen simulazioa**. Uste da lapen arbasoak *Trochidae* izeneko 80º baino gehiagoko *α* parametrodun maskorrak izan zirela (22.a irudia), gainazalen zati batzuen antzekotasunagatik. Eboluzio horren emaitza 30º baino gutxiagoko *α* parametrodun lapak dira [28] (22.b irudia). Interpolazioak eginez, bitarteko maskorren parametroen balioak estima daitezke. Horrela, ezezagunak diren espezieen irudi hipotetikoak eraiki ditzakegu (ikusi 25. irudia adibide gisa). 4.2 atalean aipatutako [14] bideoan (2,30"-2,55" denbora tartean) eboluzio prozesu hipotetiko honen simulazioa sortu dugu.
**Espezie batzuen bizi-baldintzak hobetzeko edo biziraupena bermatzeko irtenbidea**. Hiru dimentsioko inprimagailuak eta *bioprinting* izeneko teknika erabiliz (inprimatzeko material gisa polimeroak material biologikoekin nahastuta erabiltzen dituen teknika), 4.2 atalean lortutako maskorrak inprimatu daitezke. Horrela, itxura eta material aldetik errealitatetik nahiko gertu dauden maskorrak lor daitezke. Horiei esker, ermitauak bezalako animaliei bizirauteko behar duten «bizilekua» ziurtatu ahal zaie, eta sarritan aurkitzen ez dituzten maskor hutsen ordez gordeleku desegokiak (itsas zaborra) erabiltzera jo behar ez izateko irtenbidea eman dakieke [29] (erreparatu 26. irudiari).

**25. irudia.** Laparen eboluzio prozesu hipotetikoa 8 urratsetan. Urrats bakoitzean maskorraren bi bista ikus daitezke.

**26.a irudia.** Maskor gisa zaborra erabiltzen duen ermitaua [30].

**26.b irudia.** Hiru dimentsioko inprimagailuekin eraikitako maskor errealistak [31].
# 6. **Behin betiko eredua**
Lortutako eredu geometrikoarekin forma eta ezaugarri askotako maskorrak irudika daitezkeela ikusi dugu: egitura kiribildun maskorrak, noduludun maskorrak eta itxuraz helize konikoaren egitura ez duten maskorrak (*α*-ren balio txikietarako lortu diren 22.b eta 24.a irudietakoak).
Gainera, ereduan aldaketa txiki batzuk eginez maskor gehiago lor daitezke. Adibidez, 24.a irudia lortzeko, *H* funtzio konstantea da *t*-ren menpekoa funtzioa izan beharrean. Izan ere, 24.a irudiko argazkian ikus daitekeen moduan, kurba sortzaileak nodulu bat baino gehiagoz osatuta daude, baina kurba sortzaileen artean noduluak ez dira bereizten.
Hala ere, eredua gehiago landu daiteke. Ohar gaitezen eredu geometrikoa orokortzeko parametro kopurua handitu behar izan dugula. Hori horrela da parametroek esanahi geometrikoa edukitzeaz gain esanahi biologikoa ere badutelako. Guk nabariak diren ezaugarri biologiko batzuk baino ez ditugu kontuan hartu:
**Kiribilduraren norabidea.** Irudikatutako maskor guztiak eskuin-birakariak edo *destrogiro* dira, *α*-ren balio positiboak hartu ditugulako aintzat. Naturako maskor gehienak horrelakoak dira [32]. Hala ere, aurkako norabidean kiribildutako maskorrak (*lebogiro* izenekoak) lortzea posible izango litzateke, *α*-ri balio negatiboak emanda.
**Gogortasuna.** *α*-ren balio handia eta *β*-ren balio txikia duten maskorrak indartsu kiribilduta daude. Horregatik, maskor horiek egitura gogorra daukate harrapakarietatik babesteko [3], adibidez 20., 21. eta 24.b irudietako maskorrak.
**Posizioa.** Maskor batzuek, haztean, noduluak garatzen dituzte. Nodulu horiek, babesa emateaz gain, maskorrak lurzoruan posizio egokia edukitzea ahalbidetzen dute. Horrelako maskorrek *L* parametroaren balio handia (noduluen luzera) eta *W*2 parametroaren balio txikia (noduluen zabalera) izango dute [3].
**Itsasgarritasuna eta mugimendua.** *a* eta *b* parametroen balio handiak dituzten maskorrek irekidura handia izango dute eta, ondorioz, itsasgarritasun handiagoa olatuen indarrari eusteko (22.b eta 24.a irudietako maskorrak). Aldiz, *a*-ren balioa oso txikia edo handia bada *b*-renarekin alderatuz, irekidura estua izango da eta ondorioz animalia oso motel mugituko da (adibidez 24.b irudiko maskorra) [3].
Hortaz, irudikatu nahi dugun maskor baten ezaugarri biologiko guztiak kontuan hartuz, horietako bakoitza adierazteko parametro egokiak definituz eta eredu geometrikoan sartuz, eredu osatuagoa lortuko genuke eta eraikitako argazkiak errealistagoak izango lirateke.
## **Bibliografia**
- [1] Picado J. 2009. [«Seashells: the plainness and beauty of their mathematical](http://www.mat.uc.pt/%7Epicado/conchas/eng/article.pdf) [description».](http://www.mat.uc.pt/%7Epicado/conchas/eng/article.pdf) *Loci (Journal of the MAA Mathematical Sciences Digital Library)*, **1**.
- [2] Picado J. 2014. [«Das formas às fórmulas: estrutura e geometria das conchas](http://www.mat.uc.pt/%7Epicado/publicat/MPT2013chapter.pdf) [marinhas».](http://www.mat.uc.pt/%7Epicado/publicat/MPT2013chapter.pdf)
- [3] Cortie M.B. 1989. «Models for mollusc shell shape». *South African Journal of Science*, **85**, 454-460.
- [4] Cortie M.B. 1995. «Modelling the Surface Bumps and Spikes of Molluscan Shells». *Proceedings of the First International Conchology Conference*, 46-65.
- [5] Atractor. 2021eko apirilaren 19a. *Temas matemáticos: Conchas*, [http://](http://www.atractor.pt/mat/conchas/) [www.atra](http://www.atractor.pt/mat/conchas/) [ctor.pt/mat/conchas/.](http://www.atractor.pt/mat/conchas/)
- [6] Picado J. 2007ko apirilaren 8a. *Conchas marinhas: a simplicidade e beleza da sua descriça*˜*o matemática*, [http://www.mat.uc.pt/~picado/conchas/index.](http://www.mat.uc.pt/%7Epicado/conchas/index.html) [html](http://www.mat.uc.pt/%7Epicado/conchas/index.html).
- [7] Moulton D., Goriely A. eta Chirat R. 2018. «¿Cómo se forman las conchas mari nas?». *Investigación y ciencia*, [https://www.investigacionyciencia.](https://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/un-nuevo-plancton-737/cmo-se-forman-las-conchas-marinas-16431) [es/rev](https://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/un-nuevo-plancton-737/cmo-se-forman-las-conchas-marinas-16431) [istas/investigacion-y-ciencia/un-nuevo-plancton-737/cmo-se](https://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/un-nuevo-plancton-737/cmo-se-forman-las-conchas-marinas-16431)-[forman](https://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/un-nuevo-plancton-737/cmo-se-forman-las-conchas-marinas-16431)[las-conchas-marinas-16431.](https://www.investigacionyciencia.es/revistas/investigacion-y-ciencia/un-nuevo-plancton-737/cmo-se-forman-las-conchas-marinas-16431)
- [8] Zell H. *Babylonia areolata*, [https://search.creativecommons.org/photos/](https://search.creativecommons.org/photos/b4e9ddfd-9451-42b1-ad4b-89368b4bdd9a) [b4e9ddfd-9451-42b1-ad4b-89368b4bdd9a.](https://search.creativecommons.org/photos/b4e9ddfd-9451-42b1-ad4b-89368b4bdd9a)
- [9] Smallislander. *Trapezium Horse Conch Pleuroploca trapezium*, [https://](https://search.creativecommons.org/photos/94c710df-f0a5-425d-86ae-ba8cea51e8d0) [search.creativecommons.org/photos/94c710df-f0a5-425d-86ae-ba8](https://search.creativecommons.org/photos/94c710df-f0a5-425d-86ae-ba8cea51e8d0) [cea51e8d0](https://search.creativecommons.org/photos/94c710df-f0a5-425d-86ae-ba8cea51e8d0).
- [10] Zell H. 2011ko otsailaren 5a. *Hexaplex erythrostomus*, [https://commons.wi](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AHexaplex_erythrostomus_01.JPG)[kime](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AHexaplex_erythrostomus_01.JPG) [dia.org/wiki/File:Hexaplex\\_erythrostomus\\_01.JPG.](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AHexaplex_erythrostomus_01.JPG)
- [11] Nicholls T. 2000ko urriaren 30a. *CSIRO ScienceImage 2933 Nautilus shell*, [https://commons.wikimedia.org/wiki/File:CSIRO\\_ScienceImage\\_2933\\_](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ACSIRO_ScienceImage_2933_Nautilus_shell.jpg) [Nautilus\\_shell.jpg.](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ACSIRO_ScienceImage_2933_Nautilus_shell.jpg)
- [12] Echevarrieta J. 2020. «Itsas maskorrak eta infografia», Gradu Amaierako Lana, UPV/EHUko ADDI-n eskuragarri: [https://addi.ehu.es/bits](https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/49082/TFG_Echevarrieta_Ibarra_Judith.pdf?sequence=1&isAllowed=y)[tream/handl](https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/49082/TFG_Echevarrieta_Ibarra_Judith.pdf?sequence=1&isAllowed=y) e [/10810/49082/TFG\\_Echevarrieta\\_Ibarra\\_Judith.](https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/49082/TFG_Echevarrieta_Ibarra_Judith.pdf?sequence=1&isAllowed=y) [pdf?sequence=1&isAllowed=y](https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/49082/TFG_Echevarrieta_Ibarra_Judith.pdf?sequence=1&isAllowed=y).
- [13] Arroyo J. 2002. [«Lilura geometrikoak \(argazki-kamera geometrik](https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/2515/2103)oa)». *Ekaia*, **15**, 99-115. [14]. Echevarrieta J. 2020ko irailaren 4a. *Itsas maskorrak*, <https://youtu.be/VCrjX4zuXlQ>.
- [15] Atractormi. 2017ko uztailaren 9a. *The math of the shells/A Matemática das conchas*, [https://youtu.be/pKHWzmxw\\_NI.](https://youtu.be/pKHWzmxw_NI)
- [16] Toksound. 2019ko martxoaren 26a. *La música instrumental de piano más inspiradora para estudiar, concentrarse, trabajar y leer*, [https://youtu.be/](https://youtu.be/J6r8Od0fsik) [J6r8Od0fsik](https://youtu.be/J6r8Od0fsik).
- [17] Sonoterapia. 2020ko irailaren 3a. *Olas del mar con Piano Relajante Música Relajante para Calmar la Mente y Eliminar el Estres*, [https://www.](https://www.youtube.com/watch?v=CwC7t6CRlgA) [youtube.com/watch?v=](https://www.youtube.com/watch?v=CwC7t6CRlgA) [CwC7t6CRlgA.](https://www.youtube.com/watch?v=CwC7t6CRlgA)
- [18] Lohmüller A. eta Lohmüller F. 2016ko uztailaren 9a. *POV-Ray Tutorials and 3D Animation Tutorial*, [http://www.f-lohmueller.de/index.htm.](http://www.f-lohmueller.de/index.htm)
- [19] Zell H. 2013ko otsailaren 23a. *Turritella terebra terebra*, [https://commons.](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3ATurritella_terebra_terebra_01.JPG) [wikimedia.org/wiki/User:Llez/Shells\\_by\\_H.\\_Zell#/media/File:](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3ATurritella_terebra_terebra_01.JPG) [Turritella\\_](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3ATurritella_terebra_terebra_01.JPG) [terebra\\_terebra\\_01.JPG.](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3ATurritella_terebra_terebra_01.JPG)
- [20] Lardeur A. 2017. *Bayerotrochus africanus*, [https://search.creativecom](https://search.creativecommons.org/photos/2c6c41bb-da30-482a-aaf3-ac212ff6e45b)[mons.org/photos/2c6c41bb-da30-482a-aaf3-ac212ff6e45b.](https://search.creativecommons.org/photos/2c6c41bb-da30-482a-aaf3-ac212ff6e45b)
- [21] James S.J. 2016ko urtarrilaren 3a. *Epitonium scalare (precious wentletrap)*, [https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Epitonium\\_scalare\\_\(pr](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AEpitonium_scalare_(precious_wentletrap)_(23863080034).jpg) [ecious\\_](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AEpitonium_scalare_(precious_wentletrap)_(23863080034).jpg) [wentletrap\)\\_\(23863080034\).jpg](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AEpitonium_scalare_(precious_wentletrap)_(23863080034).jpg).
- [22] Zell H. 2014ko martxoaren 7a. *Clanculus jussieui*, [https://commons.wi](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3AClanculus_jussieui_01.JPG) [kimedia.org/wiki/User:Llez/Shells\\_by\\_H.\\_Zell#/media/File:](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3AClanculus_jussieui_01.JPG) [Clanculus\\_](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3AClanculus_jussieui_01.JPG) [jussieui\\_01.JPG.](https://commons.wikimedia.org/wiki/User%3ALlez/Shells_by_H._Zell%23/media/File%3AClanculus_jussieui_01.JPG)
- [23] Thiesen S. 2011ko abuztuaren 14a. *Napfschnecke common-limpet patella vulgata*, [https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Napfschnecke\\_common](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ANapfschnecke_common-limpet_patella_vulgata.jpg)[limpet\\_patella\\_vulgata.jpg.](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ANapfschnecke_common-limpet_patella_vulgata.jpg)
- [24] Valle S. 2016ko abuztuaren 23a. *A Nautilus macromphalus, linnaeus shell outside*, [https://commons.wikimedia.org/wiki/Nautilus#/media/File:A\\_](https://commons.wikimedia.org/wiki/Nautilus%23/media/File%3AA_Nautilus_macromphalus%2C_linnaeus_shell_outside.jpg) [Nautilus\\_macromphalus,\\_linnaeus\\_shell\\_outside.jpg](https://commons.wikimedia.org/wiki/Nautilus%23/media/File%3AA_Nautilus_macromphalus%2C_linnaeus_shell_outside.jpg).
- [25] Urjsa. *Spirula spirula (Linné, 1758)*, [https://search.creativecommons.org/](https://search.creativecommons.org/photos/ae985cef-5bbb-4ea0-96f4-0dbdf14797e1) [photos/ae985cef-5bbb-4ea0-96f4-0dbdf14797e1.](https://search.creativecommons.org/photos/ae985cef-5bbb-4ea0-96f4-0dbdf14797e1)
- [26] Treegrow. *Rough Cockle Shell*, [https://search.creativecommons.org/p](https://search.creativecommons.org/photos/1446daf6-475f-4a0b-9e0c-cd50bc78c1a9) [hotos/1446daf6-475f-4a0b-9e0c-cd50bc78c1a9.](https://search.creativecommons.org/photos/1446daf6-475f-4a0b-9e0c-cd50bc78c1a9)
- [27] James S.J. 2016ko azaroaren 24a. *Conus textile (textile cone snail)*, [https://](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AConus_textile_(textile_cone_snail)_5_(31207870446).jpg) [commons.wikimedia.org/wiki/File:Conus\\_textile\\_\(textile\\_cone\\_snail\)\\_5\\_](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AConus_textile_(textile_cone_snail)_5_(31207870446).jpg) [\(31207870446\).jpg.](https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AConus_textile_(textile_cone_snail)_5_(31207870446).jpg)
- [28] Cortie M.B. 1992. «The form, function, and synthesis of the molluscan shell». *Spiral Symmetry, World Scientific Publishing*, 369-387.
- [29] Cubo N. 2016. «Impresión 3D y bioprinting para animales». *Aquae fundación*, [https://www.fundacionaquae.org/impresion-3d-y-bioprinting-para-ani](https://www.fundacionaquae.org/impresion-3d-y-bioprinting-para-animales/)[males/.](https://www.fundacionaquae.org/impresion-3d-y-bioprinting-para-animales/)
- [30] Rogeliotoba. *Cangrejo ermitaño*, [https://search.creativecommons.org/](https://search.creativecommons.org/photos/0b94ca87-8cec-4830-8249-ec365a9ab3ea) [photos/0b94ca87-8cec-4830-8249-ec365a9ab3ea](https://search.creativecommons.org/photos/0b94ca87-8cec-4830-8249-ec365a9ab3ea).
- [31] Fdecomite. 2018ko urtarrilaren 25a. *A brand new Batch of 3D-printed Seashells*, [https://www.flickr.com/photos/fdecomite/38990786525/in/album-](https://www.flickr.com/photos/fdecomite/38990786525/in/album-72157675475025384/)[72157675475025384/.](https://www.flickr.com/photos/fdecomite/38990786525/in/album-72157675475025384/)
- [32] *El País*. 2009ko azaroaren 27a. *Caracoles simétricos*, [https://elpais.com/](https://elpais.com/sociedad/2009/11/27/actualidad/1259276432_850215.html) [sociedad/2009/11/27/actualidad/1259276432\\_850215.html.](https://elpais.com/sociedad/2009/11/27/actualidad/1259276432_850215.html) |
aldizkariak.v1-7-171 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 17 _1996_1",
"issue": "Zk. 17 _1996_",
"year": "1996",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Nazioen Europa, ala Europako Nazioa**
**Anthony D. Smith** *Journal of Peace Research***, 30. bol., 2. zb. 1993ko maiatza Itzultzailea: Joseba Ossa**
Nazionalismo etnikoek munduan zehar azken urteotan hartu duten indar berria azaltzen saiatzen da artikulua. Erantzuna bilatzean abiapuntu ondokoa da: nazioak osatzeko aukerak dituzten taldeek muinean komunitate etniko esanguratsua dute eta hauetako populazioak sentimendu eta helburu amankomunak ditu. Europari dagokionean, ez du ikusten honek oinarri etniko segururik duenik ez eta oroipen historiko, mito, sinbolo, balio eta antzeko elementu amankomunezko oinarri garbirik.
The article tries to explain the new power ethnic nationalisms ultimately have got for the last years. The starting point for the answer of this phenomenon is the following: groups which have possibilities to create nations count on a significant ethnic community, and these kind of populations have common sentiments and aims. Respecting Europe, it doesn't seem it has neither sure ethnic bases nor historical memory, symbol, value nor a clear similar common basic element.
#### **1. Interdependentziaren paradoxa**
Azken urteotan gero eta sakonagoa den paradoxa bat nabarmendu da mundu modernoan. Alde batetik industrialismoak, kapitalismoak eta masa-komunikabideek sortu duten mundua dugu: elkarren menpeko diren estatu eta nazioak, turismo masiboa, komunikabideen sare erregionalak1, nazioarteko lan banaketa, mundu mailako merkatuak, epidemia masiboak, terrorismo globala2, eta antzeko fenomenoak. Beste aldetik, izugarri ugaritu dira munduan protesta-mugimenduak, antagonismo sozialak, zatiketa etniko eta erlijiosoak, eta batez ere kontinente guztietan ikus daitezkeen nazionalismo etnikoak. Azken urteotan mugimendu horiek zenbait estatu desagertarazten eta estatu nazional berriak sortzen lagundu dute, estatuarteko ordenaren mapak aldi luze batean ezagutu duen egoera egonkorra irauliz. Nola uler dezakegu egoera hau? Garapen berri samarren ondorio ote da? Edo, aitzitik, mende honen hasierara –edota urrutirago– jo beharko dugu argitasun bila? Ba ote dago egungo eszenatokian ezer, egoera paradoxiko honetan aldaketa erradikala iradokitzen duenik?
## **2. Identitate nazionalen sustraien sakontasuna**
Gaur egungo Gizarte Zientzien alorreko komunitatean modan dago identitateen malgutasuna eta giza-taldeen arteko mugen aldakortasuna azpimarratzea. Kontua ez da soilik guk denok identitate bat baino gehiago dugula. Gertatzen dena da aro moderno eta iheskor honetan identitate horien mugak arinago aldatzen direla iraganeko aldi egonkorragoetan baino. Eta horren zergatia hauxe da: lehen isolaturik zeuden komunitateetan gertatutako aldaketei esker (bidaiak, komunikazioak, irakurketa eta estatuaren interferentzia) orain jende gehiagok bizitzen dituela egoera eta zirkunstantzia desberdinak. Gaur egun konszienteagoak gara geure identitate sexual, erregional, etniko, erlijioso eta klasekoaz gure arbasoak zirena baino, eta garbi ikusten dugu nahiko erraz mugi gaitezkeela "ni" edo identitate horietako batetik bestera. Baina bada are eta esanguratsuagoa den beste zerbait ere: orain askok beren identitatea eraikitzeko gaitasunari buruz duten kontzientzia, hau da, badakitela belaunaldi eta populazio bakoitzak bere identitatea eraikitzeko gaitasuna duela, sinbolo eta oroipen eskuragarrietan oinarriturik. Beste hitz batzuetan esanda, norbanakoek gaitasun handia dute gaur egun beren komunitate propioak sortzeko eta nahi duten identitate kultural kolektiboa eraikitzeko.
Baina benetan ote dute horretarako gaitasunik? Noraino manipula daitezke identitate etniko eta nazionalak? Benetan gai ote gara komunitate etnikoak "eraikitzeko" eta nazioak "asmatzeko"? Hor nolabaiteko "komunitate imajinatua" ikusiko ote dugu, pertsona batzuek birraurkitu eta besteei deskribatzen dieten komunitatea (Anderson 1983)? Eta horrek zer esan nahi du, afiliazio
<sup>1.</sup> Erregio hitzak ingelesez eta euskaraz dituen eremu semantikoak desberdinak dira. Gurean estatu barneko banaketa administratiboak edota estatuak baino txikiagoak diren lurraldeak adierazteko erabili ohi da. Ingelesez, ordea, munduko zati zabalak izendatzeko erabiltzen da, estatuak baino handiagoak diren entitateak, alegia. Ingelesezko *region* kontzeptuaren baliokiderik ez dugunez, lan honetan *erregio* hitzari eutsi diot, argitasunaren mesederako izango delakoan (Itz. oh.).
<sup>2.</sup> Ingelesez *global* hitza mundu mailako fenomenoak deskribatzeko erabiltzen da. Euskaraz maiz *nazioarteko* adjektiboaz itzuli ohi da, baina horrek ez du leialki isladatzen haren esanahia. Beraz, artikulu honetan *global* hitzari eutsi diot euskaraz ere (Itz. oh.).
eta identitate multzo jakin bat utzi eta beste bat har dezakegula? Eskoziar edota daniar identitateari uko egin eta britainiarra edo eskandinaviarra geureganatu? Edo, areago, identitate europarra eskuratu?
Ikuspegi horrek zenbait zailtasun planteatzen ditu. Egia da norbanakoak identitate bat baino gehiago duela, eta hainbat komunitate desberdinetako kide dela aldi berean, baina hala eta guztiz ere, horrek ezer gutxi esaten du identitate eta komunitate horien arteko erlazioei eta euren arteko lehentasunei buruz. Bigarrenik, gero eta pertsona gehiagok identitatez aldatzeak ere ezer gutxi esaten du identitate horien izaeraz eta iraunkortasunaz. Judutar askoren kasuan, adibidez, mendeetan zehar beste zenbait erlijiotara bihurtarazteak edota hiltzeak ez zuen aldatu haien identitatearen oinarrizko izaera; ezta desagertarazi ere. Hirugarrenik, identitate eraikiaren eta komunitate imajinatuaren ideiak ez du kontutan hartzen lotura horietan guztietan garrantzitsua den elementu bat: halabeharra. Bai, lotura horiek ez dira erabat aukerazkoak, nahiz eta epe luzera identitatea alda daitekeen (hala ere bistan da, Amerikan adibidez, zenbat denbora behar den identitate etniko europar zaharrak desagertzeko eta identitate nazional estatubatuar soilaz ordezkatzeko). Fredrik Barth-ek (1969) azpimarratzen zuen etnizitatearen muga-osagaiak argi eta garbi adierazten du zeinen iraunkorrak eta sakonak diren identitate etniko eta nazionalak. Eta azkenik, hortxe dago grinaren arazoa: zergatik egon beharko luke jendeak hain konprometituta eta zergatik bizi ditu halako grina sutsuz gai hauek (komunitate etnikoa eta nazioa) hiltzeko prest egoteraino, baldin eta imajinazioaren eta borondatearen eraikuntzak besterik ez badira?
Bada, ordea, gaur egungo gizarte zientzien ortodoxiari planteatzen zaion beste eragozpen bat, aurrekoak baino askoz sakonagoa eta funtsezkoagoa. Honako galdera hau egiten dugunean «*Zeintzuk* dira nazioak osatzen dituzten komunitateak?» garbi ikusten dugu erantzunaren gakoa oinarri etniko aurremodernoan datzala. Bestela esanda, nazioak osatzeko aukerak dituzten taldeek bi baldintza hauek betetzen dituzte: alde batetik muinean komunitate etniko esanguratsua izatea, beren oroipen, sinbolo, mito eta tradizioz horniturik, eta bestetik populazioak sentimendu eta helburu amankomunak izatea.
*Komunitate etniko* edo *etnia* hitzak erabiltzen ditudanean giza-populazio jakin bat adierazi nahi dut, ondorengo elementu hauez hornitua: iragan amankomunaren mitoa, oroipen historiko konpartitua, kultura amankomunaren elementuak, "lur" jakin batekiko lotura, eta nolabaiteko elkartasuna kideen artean. "Nazio" hitzaz ere giza- -populazio jakin bat adierazten dut, baina lurralde historiko batean bizi, eta mito nahiz oroipen historiko amankomunak, masa-kultura publikoa, ekonomia amankomuna eta kide guztientzako eskubide eta betebehar legal berberak dituena (Smith 1991).
Definizio horietan garbi ikusten da etniak eta nazioak ez direla gauza berbera, eta kontzeptualki hurbil egon arren zenbait dimentsiotan bereizi egin behar ditugula. Historikoki nazioa etniaren azpibarietate eta garapen mota bat da, baina garapen hori ezin da nolabaiteko progresio-lege eboluzionistarekin parekatu, ezta nahitaez bete beharreko edo itzulezinezko sekuentziarekin ere. Etnia kultur komunitate historikoa da; nazioa, berriz, masa-kultura publikoa, lurralde historikoa eta eskubide legalak dituen komunitatea da. Beste hitz batzuetan esanda, nazioa ere komunitatea da, baina hurbiltasuna eta dimentsio kulturalak azpimarratu beharrean, beste alderdi batzuk nabarmentzen ditu: lurraldea, hezkuntza eta legeak; eta aldi berean etniaren mitoekin eta oroipen kultural zaharrekin dituen loturei eusten die.
Horrela sortu ziren Mendebaldeko nazio zaharrak. Haien etnia aristokrata "lateralak"3 estatu burokratiko indartsuen bidez sendotu, piskanaka estratu berriak eta inguruetako lurraldeak bereganatu, eta mendeetan zehar identitate nazionalak eraiki zituzten, muineko etniaren oroipenetan, mitoetan, sinboloetan eta balioetan oinarrituz. Baina "sortutako" nazio deitzen diren horiek ere –Eslovakia, Finlandia eta Israel, besteak beste– historia luze samarra duten nukleo etniko esanguratsuetan oinarritzen ziren. Beste zenbait adibide berriagotan, Eritrea eta Palestinaren kasuetan bezala, erlijioek eta/edo hizkuntzek populazioa zatitu egiten badute ere, gaur egungo belaunaldiek badituzte zenbait tradizio, sinbolo eta oroipen beren euskarri nazionalak eraiki ahal izateko –nahiz eta ikusteke dagoen zeinen sendo suertatuko den halako oinarri etnikoa– (Smith 1986).
Hemen hiru gai nagusi planteatzen dira. Lehena, nolanahi eta noiznahi gertatzen dela ere, etnogenesia dela gerora sortuko diren identitate nazionalen oinarria –nahiz eta identitate horrek beste zenbait etnia edota etnia-zati ere barnesartu–. Bigarrena, identitate nazionalaren oinarria etnizitatea izan arren, gerta daiteke (eta askotan gertatzen da) identitate hori beste talde etniko batzuez edota horien zatiez osatzea, eta horrela nazioak bere jatorri etniko soila gaindi dezakeen identitate zibikoa bereganatzea, Suitzako adibide ezagunak erakusten duen moduan.
Hirugarren eta azken gaia hauxe dugu: noiznahi eta nolanahi forjatzen dela ere, identitate nazionala sendotu ondoren oso zaila edo ezinezkoa dela hura ezabatzea (hori erabateko genozidiotik hurbil legoke), zeharo indar handia hartzen duela estatuarteko ordenan, eta maiz gatazken leherketapuntu bihurtzen dela. Hiru horiek dira, beraz, identitate nazionalek elkarmenpekotasun hazkorreko mundu honetan betetzen duten rola ebaluatzerakoan gogoan izan behar diren puntuak.
# **3. Desberdintasun politikoak eta etnohistoria desorekatua**
Orain arte esandakoaren arabera ez da berrikuntza handirik gertatu erupzio etnikoen eta gatazka nazionalisten garaiotan. Lotura etnikoen indarra eta identitate nazionalaren grina kontuan izanik, ez luke harritzekoa izan behar nazionalismo etnikoak aldizka-aldizka berpiztea.
Baina XX. mendearen amaieran berpizkunde horiei garrantzia eta urjentzia handiagoa eransten dieten beste bi faktore daude. Lehena, gero eta kontzientziazio maila altuagoa dagoela etnien arteko desberdintasun politiko eta ekonomikoen inguruan. Hori, munduko zati diferenteak lotzen dituzten masa-komunikabideen eta
<sup>3.</sup> Lateraltasunaren kontzeptua historiografia sozial angloamerikarrean erabiltzen da, gizarte talde batek boterea izan arren "zentratuta" ez dagoela adierazteko. Zentratuta egoteak, berriz, esan nahi du taldeak bere etniaren balio kulturalak nazioan proiektatu, eta espazio horren kontrol legala eskuratzen duela. Hori egiten ez duen bitartean, taldea "laterala" dela esaten da, baina ez marjinatua, ezta zapaldua ere (Itz. oh.).
kapitalismoaren, merkataritzaren eta lan-merkatuen rol intrusiboaren ondorio da, oso botere-maila desberdineko estatuetan bizi diren biztanleei derrigorrez konturarazten dietelako zein den euren lekua estatuarteko eta nazioarteko hierarkian. Horren aurrean pertzepzioak bi motatakoak izan daitezke: *atimia*4 eta dependentziazkoak, edota garapen desorekatu eta txirotasunezkoak. Afrika, Asia eta Latinamerikako hainbat estatutako biztanleen ezintasun militarrak eta politikoak alde batetik, eta ingurugiroa, merkataritza, armen kontrola eta migrazioa bezalako gaien inguruan prozesu politiko globaletan eraginik izateko aukera urriek bestetik, oposiziozko sentimenduak sortarazten laguntzen dute, "gu –haiek" antagonismoa bultzatuz, eta horrek euren baliabide kultural eta sozialetara itzularazten die, identitate nazionalaren sentimendua indartuz kanpotar boteretsuen aurrean.
Bigarren faktorea baliabide kulturalen banaketa desorekatua litzateke, edo zehazkiago esanda, etnohistoriaren garapen desorekatua. Azken kontzeptu horrek adierazten duena nork bere komunitatean jaso –edota berez dituen– tradizio historikoen zabaltasuna eta sakontasuna da, historiagile profesionalen ezagupen historiko objetiboagoari kontrajarriz. Zenbait komunitatek oroipen eta tradizio historikoz osaturiko multzo aberats eta ongi dokumentatua duten bitartean, beste batzuek oroipen lainotsuak eta tradizio ahulak besterik ez dute. Ia beti tradizio etnohistorikoen diferentzia horiek (ahozkoak eta idatzizkoak) lotuta daude komunitate eta kategoria etnikoen baliabide kulturalen mailekin (hizkuntz garapena, literatur lorpenak, alfabetizazioa, eskolaratzea, hezkuntza klerikala, garapen eta herentzia artistiko eta musikala, eta abar). Koerlazioa edota nolabaiteko lotura izan dezakete, baita ere, garapen politiko eta ekonomikoarekin, eta beraz, goian laburki aipaturiko estatu eta komunitateen arteko desberdintasunekin. Ziur aski lotura estua dago bi faktore hauen artean: alde batetik erresumin ekonomiko nahiz politikoa eta nazio nahiz estatu indartsuagoen aurkako erresistentzia, eta bestetik atzerapen kulturala izatearen sentimendua, iragan etniko bakar baten birraurkikuntzak eragindako superioritate moralaz lagundua. Horren adibide ditugu, esate baterako, XIX. mendeko eslavofilo errusiarrak, eta beste modu batean, Mexikon 20ko eta 30eko hamarkadetako iraultzaondorengo erregimenen nazionalismo kultural mestizoa. Bi kasu horietan etnohistoria aberatsa zuten, berreskuratzeko modukoa. Beste zenbait kasutan askoz korapilatsuagoa izan da antzinate baliagarriaren bilaketa. Finlandian, adibidez, iragan etnikoaren kontzientzia elikatzerakoan mitologiak –*Kalevala*-ren legendek– indar handia izan zuen, birraurkikuntza historikoek edota arkeologiak adinakoa, bederen. Zimbabwe eta beste zenbait Sahara-azpiko estatu afrikarretan maiz zaila izan da belaunaldi gutxi batzuk baino urrutirago joango den iragan etniko erabilgarria aurkitzea; hala ere Zimbabwe Handiko aurriak bezalako egiturek "gabezia nazional" hori nolabait konpentsatu egiten dute (Hobsbawm 1990).
Etnia herrikoi edo demotiko bertikalek5 maiz euren baliabide kulturaletara eta tradizio etnohistorikoetara jotzen dute politika eta ekonomia alorreko
<sup>4.</sup> *Atimia* hitza itzultzeko 'denboraren erritmotik kanpo' egotea edota 'denborarik eza' bezalako irudiak erabil ditzakegu hemen, baina beti ere ikuspuntu erlatibo batetik, hau da, konparaketa egiteko, denbora-erritmo desberdinaz hitz egiten ari garela adierazteko (Itz. oh.).
ahultasunak orekatzeko eta atzerapen teknologikoa konpentsatzeko. Badirudi botere kulturalera jotzen dela botere ekonomiko eta politikorik eza konpentsatzeko. Eta neurri batean estrategia bideragarria da nazionalismoaren premisa kulturalez gainezka dagoen mundu honetan.
## **4. Globalismoa eta elkarte erregionalak**
Baina bada oraindik mundu modernoaren beste ezaugarri bat nazionalismo etnikoak hainbeste lekutan lehertzearen zergatia ulertzen lagun dezakeena; oraingoan XX. mendeko bigarren erdialdearekin lotuagoa dago. Mailarik sinpleenean "demostrazio efektu" globalaz ari gara; efektu horren ondorioz nazionalismo etniko baten arrakastak besteen eskakizunak indartu egiten ditu. Beste maila batean, estatuen arteko lehiek talde etnikoen eskaerak eta kanpainak bultza ditzakete auzokide diren estatuetan: estatu lehiatzaileen baliabide eta giza-potentzial guztiak erabiltzeko beharrak bultzatu egiten dio estatu zentralizatuari lehen ukitu gabe utzitako bizitza sozial eta kulturalean sartzen, eta horrek deskontentu etnikoa eta/edo erregionala eta protestak eragiten ditu. Bestalde, kapitalismoak etnia jakin batzuk susper ditzake besteen kaltetan, arrazoi historikoak, demografikoak edo bestelakoak direla medio (Gellner 1983).
Baina komunikabide globalen hazkuntza izan da mundu zabaleko etnien baliabideak mobilizatzea eta sare kultural eta linguistiko sendoak eratzea ahalbidetu duena. Ordenadore bidezko informazioaren teknologiak eta telekomunikazioek aukera nabariak eskaini dizkiete talde txiki, ahul eta zokoratuenei –etniak barne– elkartzeko eta beren premia eta eskaerak entzunarazi eta sentiarazteko. Hortxe dugu, hain zuzen, batasuna edo fusioa eragin beharrean zatiketa etnikorako baldintzak sortzen dituen joera global baten adibidea masa-komunikazioei dagokienez.
Garapen horiek eragin handia dute une honetan beste joera politiko garrantzitsu batean ere, elkarte erregionalak sortzeko joera zabalduan, alegia. Elkarketa-motak desberdinak dira. Batzuk batik bat ekonomikoak dira –Europako Ikatz-Altzairuen Elkartea, adibidez–. Beste batzuek helburu politiko nabarmenak dituzte, Arabiar Liga edota Amerikar Estatuen Erakundeak, kasu. Munduan zehar erakunde erregional bat baino gehiago sortu da estatuen arteko elkarlana segurtatzearren alor ekonomiko eta/edo politikoan, eta zenbait kasutan dimentsio kultural nabarmena dute. Eta hori, noski, ez da gauza berria. XIX. mendean zenbait saio egin zituzten eslavieraz edota turkiarrez mintzo ziren estatu eta komunitateak elkartzeko; eta antzeko zerbait esan daiteke Liga Pangermaniarrari buruz. Gaur egun erakunde panafrikar eta panarabiarretan indar berdintsua dute lotura kulturalek eta helburu politikoek. Eta gauza bera esan zitekeen iraganeko eta gaur egungo paneuropeismoari buruz ere (Mayal 1990).
Egungo masa-komunikabideen izaera dela-eta, halako "pan" nazionalismo kulturalen aukerak askoz aberatsagoak dira une honetan iraganean
<sup>5.</sup> *Bertikal* hitza antropologiaren alorrekoa dugu batik bat, eta botere handiko agintarien menpean bizi diren taldeak definitzeko erabiltzen da, maiz leinu jakin bat eta balio sinboliko nabarmenak dituena (Itz. oh.).
baino. Argumenta daiteke "pan" mugimenduen porrota, hau da, batasunaren helburu politikoak ez lortzea, kultur mailan izandako hutsuneetatik eratorri dela, eta hutsune horiek komunikazio- -teknologien egoera atzeratuagoaren ondorio direla. Orain arte ez da izan oinarri materialik benetako "pan" mugimenduak eta erregio-erakundeak esistitu ahal izateko, baina orain bai; eta horrexegatik espero dezakegu mugimendu eta erakunde horiek, azkarrago edo geldoago, ugaritzen ikustea, tradizionalagoak diren nazionalismo etniko edo estatalen eta nazioen kaltetan.
#### **5. Europa versus Nazioa?**
Horixe da, zehatz-mehatz, hainbat europeistaren argumentua, estatu nazionalaren gainbehera, eta horrekin batera Munduko Gerra biak bezalako guda nazionalistak sortarazi zituzten baldintzen desagerpena aurrikusten eta desio dutenen argumentua. Haien iritziz "Europa sortzeko" arrazoi nagusia ez da inoiz onura ekonomikoa izan, Europan gerra berriak pizteko aukera guztiak ezabatzea baizik. Eta, noski, Europan gerra "elkarsuntsitzaileak" saihestu ez izanaren errua (Jugoslavia ohian ikusten dugun bezala, baina baita Moldavian eta Kaukasoetan ere) faktore honi egotziko liokete: defentsa eta kanpo-politika amankomuna izango duen estatu europar baturantzako benetako aurrerapen bizkorrik ez egiteari.
Arazoa hemen zera da, aurrerapenik eza eta segurtasun politika amankomunak garatu ezin horretan faktore kulturalek interesek adina garrantzia dutela, hau da, Europako estatuen aldetik norberaren interesei buruzko pertzepzio kontrajarriek adina indar dutela Europako etnia eta nazioen arteko diferentzia kulturalek eta tradizio historikoek. Zirkulartasun saihestezina sortzen da argumentu horretan: alde batetik Europako nazioen arteko diferentzia kulturalek bizirik irauteko arrazoia Europako herriak batu eta homogenizatuko duen aginte zentral indartsurik ez izatean datza, baina aldi berean halako aginte zentralizatu eta bateratzailerik ezaren arrazoia neurri handi batean diferentzia kultural eta historiko horien sakontasunean aurki daiteke. Hala ere, hori arazoa oker planteatzea eta Europako historien ezaugarri garrantzitsu bat kontutan ez hartzea litzateke. Ikusi dugun bezala, ez da zaila norbanakoak identitate bat baino gehiago eskuratzea eta komunitate bat baino gehiagoko kide izatea. Gutxitan sortuko dira gatazkak identifikazio maila horien artean. Sortzen direnean, hala ere, garrantzitsuak dira, eta gero itzuliko naiz gai horretara. Baina gizaki gehienak zoriontsuak dira identitate bat baino gehiagorekin, etnia edota nazio baten eta europar komunitate zabalagoko kide izatearekin.
Eta hori erraztu egin da, Europako kulturetan badirelako elementu bateratzaileak, hau da, Europako komunitate eta estatuen kultur esperientzia ugari aberastu dituzten tradizio kultural eta historiko indartsuak, esate baterako Lege Erromatarra, filosofia eta zientzia greziarra, etika hebraitarra eta kristau-teologia, ondorengo Errenazimendua eta Ilustrazioa bezalaxe. Nola edo hala, kultur tradizio horiek kontinente zaharreko bazter ugaritan sustraitu dira, eta "kulturen familia" europarra izenda daitekeena sortu dute, Europako komunitate eta estatu bakoitzaren egoerara egokitu diren tradizio kulturalen eta diskurtsoen familia, alegia.
Hala ere, funtsezko galdera bat geratzen da erantzuteke: noraino sortaraz dezake halako "kultur familia" batek europar identitatearekiko konpromezua eta irrika Europako biztanle gehienengan? Noraino, beraz, hitz egin dezakegu identitate europar indartsu eta sustraituaz, hau da, identitate nazional atrintxeratuekin lehiatzeko edo elkarbizitzeko gai izango den identitate europarraz? Joera horren alde bultzatzen duten baldintza globalak hor daude; Europako kulturen historiak eskainiriko abantaila ere hor dago; baina hala eta guztiz ere, badirudi oraindik tarte sakona eta nabarmena dagoela Europaren batasun politikoa (eta ekonomikoa) lortzeko asmoen eta benetako identitate kultural europarraren garapenaren artean, sakonki sustraituriko afiliazio nazionalekin kontzientzia herrikoian eta leialtasunean lehia dezakeen identitate hori oso urruti baitago.
Politika eta negozioetako eliteek ez dute nahikoa gai honetan beren buruak konprometituz eta besteei aurrea hartuz bidea erakustearekin; Danimarkaren adibideak frogatu duenez, horretarako oinarri askoz sendoagoa behar da, bai konpromezu eta bai grina mailan ere, nazionalismoak beti esnarazi izan duena bezalakoa, alegia. Une honetan, beraz, galdera hau plantea daiteke: konpromezu hori norberak sortarazi behar al du, ala bere kasa "hazi" arte itxarotea komeni al da, edozein talde-identitate eta komunitate eratzeko behar diren baldintzekin batera harmonian hazi arte?
Nire iritziz, "entitate nazional edota supranazionalak sortzeko" saioek aukera urriak dituzte gizarte eta kultur mailan arrakastarik lortzeko. Naziogaindiko instituzioak eta batasun ekonomiko nahiz politikoak sor daitezke, noski, Bismarck-ek estatu germaniarrekin egin zuen bezala. Baina maiz aipatzen den adibide horrek begibistako akatsa du: hizkuntza eta oroipen historikoak, jatorri etnikoei buruzko mitoak bezalaxe, estatu germaniarretako biztanleentzat batasun eragile ziren; faktore horiexek, ordea, "Europako" herriak zatitu egiten dituzte.
Beraz, nahiz eta zenbait tradizio kultural eta historikok Europako herriak eta estatuak bateratzen dituzten, "Europak" ez dauka oinarri etniko segururik, oroipen historiko, mito, sinbolo, balio eta antzeko elementu amankomunezko oinarri garbirik. Eta dituen gutxi horiek, adibidez Erdi Aroko kristautasuna (Katolikoa? Ortodoxoa?), edota Inperio Erromatar Santua, jadanik azpijanda daude (inperialismoa dela-eta) edo bestela ahultzen ari dira (sekulartasun hazkorragatik). Dena dela, kontua da Europako herri askorentzat elementu amankomun horiek ez dutela ezertarako balio. Zer-nolako interesa izan dezake Frederick Barbarossak hiritar ingeles edota frantses modernoentzat, daniarrak edota poloniarrak ez aipatzearren? Meza katolikoak esanahi handirik izan al dezake luterano alemaniar edota suediarrentzat, edota ortodoxo greziarrentzat, denbora luzez Europako zenbait estatutan bizi izan diren judutarrak edo ijitoak ez aipatzearren? Ez dirudi sinbolo eta memoria horiek izango direnik Europako herrien leialtasun europarra *esnaraziko* dutenak.
Europaren etorkizun ezezagunen bat izango ote da, orduan, herri horien sakrifizioak eta bizitza eskatuko duena, halakorik behar izanez gero? Berriro ere denboraren edo agian belaunaldien iragaiteak soilik sortaraziko ditu eurogenesirako baldintzak. Denbora luzez bultzatu beharko dira sentimendu europarrak benetako kultur identitate kolektibo europarraz hitz egiten hasi baino lehen, hots, Europako biztanleen gehiengoak sakon-sakonetik onartuko duen identitateaz mintzatu baino lehen.
Gauza batez egon gaitezke ziur. Etorkizun hurbilean identitate europarra ez da indartuko jadanik esistitzen diren identitate nazionalen kaltetan, nolabaiteko "zero-batura" erlazio batean. Identifikazio-maila desberdinek, edo James Coleman-ek (1958) dioen bezala "leialtasun zirkulu zentrukideek" esistitzen jarraituko dute, bata bestearen barnean. Oraingoz, ordea, identifikazio-maila etnikoek eta nazionalek izango dute lehentasuna, eta biztanlegoarentzat askoz biziago eta hurbilago izaten jarraituko dute, "Europa" bezalako identitate erregional abstraktuago, lainotsuago eta maila altuagokoak baino.
Hori guztia azken hamarkadetan emandako elkarrekintza baten ondorio da, hots, globalismoaren eta nazionalismoaren indarren arteko elkarrekintzaren ondorio, bateratze eta zatitze korronteen artekoarena. Alde batetik elkarte erregionalen eta erakunde globalen gorakada dugu, masa-komunikazioen eta informazio-teknologien hazkuntza esponentzialaren ondorioz gertatutakoa. Beste aldetik, komunikazio-sistemen aurrerapen berberek aukera berriak sortzen dituzte gizakikategoria eta talde baztertu eta zapalduak (sexu, erregio, etnia edo erlijioaren araberakoak) mobilizatzeko eta beren eskaerak entzunarazteko. Orain antolaketarako azpiegituraz hornitu dira, eta badute iritzi publikoan eragina izateko gaitasunik. Aldi berean, desoreka politiko eta ekonomikoek, eta baliabide kulturalen zein tradizio etnohistorikoen maila desberdinek ez diote uzten komunitate bakoitzari bere kultura zaintzen eta kideak politizatzen. Horrexegatik sortzen zaizkie korronte "pan" nazionalistei halako erresistentzia nabarmenak mininazionalismoen eta separatismo etniko ugarien aldetik. Joera kontrajarrien eta garapen desorekatuen une arriskutsu horretan bizitzen ohitu behar du, hain zuzen, Europaren aldeko mugimenduak. Garapen horiek –eta batez ere nazionalismo etnikoen gorakada– kontutan ez hartzea edota fenomeno horiei garrantzia kentzea zera litzateke: elitearen ekonomiak eta politikak identitate herrikoia ordezka dezaketela imajinatzea, hau da, beste faktoreen konfluentziarik gabe edozein komunitateri oinarri iraunkorra eman diezaiokeen identitate sozial eta kultural herrikoia ordezka dezakeela imajinatzea.
#### **Erreferentziak**
Anderson, Benedict, (1983): *Imagined Communities*, New Left Books, Londres.
Barth, Fredrik, ed., (1969): *Ethnic Groups and Boundaries,* Norwegian University Press, Oslo.
Coleman, James S., (1958): *Nigeria, Background to Nationalism,* University of California Press, Berkley, C.A.
Gellner, Ernest, (1983): *Nations and Nationalism,* Blackwell, Oxford.
Hobsbawn, Eric J., (1990): *Nations and Nationalism since 1780*, Cambridge University Press, Cambridge.
Mayal, James, (1990): *Nationalism and International Society,* Cambridge University Press, Cambridge.
Smith, Anthony D., (1986): *The Ethnic Origins of Nations*, Blackwell, Oxford.
Smith, Anthony D., (1991): *National Identity,* Penguin, Harmondsworth. |
aldizkariak.v1-7-357 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 43 _2002_5",
"issue": "Zk. 43 _2002_",
"year": "2002",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **1610. urtea. Nafarroako sorginkeriaren mitifikazio maltzurrari buruz**
**Juainas Paul Arzak Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Bidasoa Ikerketa Zentroko kidea**
Sorginkeriak izan zuen konplexutasunean, Zugarramurdi eta inguruetan maltzurkeriari zein bide ireki zitzaion azaldu dugu eta tokiko botereen parte- -hartze zehatza irudikatzen saiatu gara. Estatuen arteko gerraren eta espioitzaren testuinguruan asmatu ziren akelarrea eta sorginkeria. Bertako izen-deituradun pertsonek asmatu zuten. Zergatiak eta ondorioak ezagutzen ahalegindu gara eta herritarren erantzuna aztertu dugu, epaiketa zibil bat dela medio.
**About the wicked mythicizing of the witches in Navarre in 1610.** Taking into account the complexity of the witchcraft, we have explained how those from Zugarramurdi let free way to wickednes and we have showed the precise taking part of the local politic forces. Within a framework of wars between States and espionage, and under personal names and surnames, "Akelarrea" and witchcraft was invented. Knowing both their reasons and their consequences, we have analyze how local people reacted, by wears of a Civil judgement.
## **1. Sarrera**
Henningsen-ek frogatu zuena frogatu zuenetik, hots, Zugarramurdiko sorginkeriaren inguruko gezur basa (Henningsen, 1983), ikertzaileen lanek eta hausnarketek norabide zehatzak aztertu dituzte afera honetan. González de Garaik eta Stürtze-k (1987) estatuen parte-hartzea nabarmendu zuten; Mikelarenak (1989), aldiz, tokiko botereen protagonismoa.
1993koak izan ziren Martínez de Gorriaránen eta Azurmendiren lanak. Horietariko lehenak testuinguru zabalago batean kokatu zituen bai estatuen, bai boteretsuen paperak. Bigarrenak azterketa antropologikoa egin zuen. Berriro Henningsenek 1995eko lanean eskaini zigun bere hausnarketa non, tesia mantentzeaz gain, gaitzetsi egin zuen tokiko jauntxoen garrantzia, Harris-en (1974) hipotesia marxismo dogmatikotzat baztertuz. Mikel Azurmendik (1995) harira hartu zuen okasioa AEK-larre besta errefusatzeko eta akelarrearen asmakizuna plazaratzeko. Halaber, Axularren isiltasuna nabarmendu zuen. Aferak, dena den, ez zuen oreka nahikoa, ez baitziren ongi uztartzen maila desberdineko botereen portaerak.
Hala ere, «nahiz eta gaia hain jorratua izan, erakargarritasuna ez du galdu, eta autoak —sarritan aurrez ezagututa ere— goitik behera transkribatzen edota berrargitaratzen jarraitzen da», Mikel Zabalak (2001: 51) dioen bezala.
Autoa dugu iturri bakarra, neurri handi batean, baina aldameneko prozesuek eman ditzaketen beste argibide interesgarri batzuk plazaratu zituen Rilovak (1998; 2000). Antzeko kasuak jorratu zituzten Otazuk (1978) eta Zudairek (1972-73), Idoatek (1981) eta Carnicer García - Marcos Rivasek (1998), bakoitzak bere aldetik.
Autoaren gure irakurketa eta aipatutakoen emaitzak kontuan harturik plazaratu genituen orain laburtuko ditugun ondorioak (Paul, 1999). Harrez geroztik, haiek osatu ditugu eta hemen azalduko dugun prozesu bat ere aztertu dugu: Arraioz, 1610-1613. Bertan herritarren artean gatazka nola bizi izan zen antzeman daiteke. Prozesu zibilen iturriak duen garrantzia azpimarratu nahi genuke, bukatzeko.
## **2. Gertaerak eta giroa**
Kontaketa antolatzerakoan, garrantzi berezia eman nahi izan diogu kronologiari. Ordea, tarteka, giroa azalduko dugu, horrek ulertarazten baitizkigu gertaeren uhinak.
Espazioa, berriz, guztiz erabakigarria izan zen. Lehenik eta behin, gunea ezin daiteke zatitu edo mugaz bereiz. Bakarra zen: Altzate, Urtubia, Ainhoa, Urdazubi, Zugarramurdi. Iparralderantz Donibane-Lohitzunera eta Uztaritzera hedatu zen; hegoalderantz, aldiz, Baztan-Bidasoa eskualdea ukitu zuen eta urrunago ere joan zen.
Ez gaitezen eror garaikideek erabili zuten trikimailu hartan. Erakundeen zentralizazio-prozesuek Bordelera eta Logroñora eraman zituzten hurrengo mailako epaitegiak: hirietara. Hirikoek ez zuten gertakarien lekua ezagutzen eta mesfidantza-puntu bat zuten.
Egiaztapen batetik abiatuko gara: sorgintzaren sinesmenak errealitate luzea zuen denboran eta bizirik zegoen, eguneroko gauza ulertezinak azaltzeko balio bide baitzuen. Edozein zoritxar malapartaturen motiboa zirudien. Hau, hori edo hura gertatzeko, honek edo hark sorginduko zuen... edo antzeko zerbait, alegia. Bana-banakoa izan ohi zen.
XV. mendean, aldiz, giroa aldatu egin zen. Europatik zetorren moda berriak sorginkeria nahiago zuen, sorgintzaren ordez —Henningsenek «brujería y brujomanía» bereizi zituen—. Aurreiritziz, sorginkeriak antolatua izan behar zuen: heretikoen, juduen edo nekazarien matxinada milenarista gisako zerbait izan behar zuen. Geroago *best-seller* izan zen batek, 1486ko *Malleus maleficarum* izenekoak (Goñi Gaztanbide, 1971; Cohn, 1975-87; Levack, 1987-95; Muchembled, 1993) irudikatu zuen eredua: Deabrua gurtzeko meza beltzak ospatzen zituen sekta batek besteen desgrazia bilatzen zuen. *Sabat* deituriko bileretan elkartzen ziren Txerrenaren aginduak jasotzeko, eta orgia egiteko bidenabar. Landako eginkizuna zen, gehienetan, hiriko letradunaren ikuspuntuaren isla balitz bezala. Hala ere, irudiak sortzean goi-mailakoen janzkerak eta formak azaldu zituzten, esate baterako Guazzok 1609an plazaratu zituenak: *Compendium maleficarum*. Itxurak edo formak garrantzia irabazi ahala, jendetasun formala ikasteko eragozpenak zituen bordari edo herritar basari egokitu zitzaion mespretxuzko zokoratuaren patua.
Jendetasuna, *civilité*, Erasmoren *De civilitate morum puerilium* arrakastatsua; hori erabiliz, N. Elias-ek 1988ko lana plazaratu zuen, lan arras interesgarria. Berak mendebaldeko kontzientzia propioa antitesi batean adierazi zuen: kristautasun erromatar-latindarrari heresia, jentiltasuna edo paganismoa kontrajarri zitzaion, zeina nekazariekin edo baserritarrekin parekatu baitzuten.
Horiengandik, landatar baldarrengandik alegia, edozein gauza espero zitekeen, XII. mendean Aymeric Picaud-ek euskaldun eta nafar dongeei buruz plazaratu zituenak adibidez (Bilbao, 1994). Edo, *Malleus* ospetsuan esaten ziren hainbat gauza. Beste anitz bezala, horrekin bat ez zetorren Andosillako Martin teologo nafarrak *De Superstitionibus* tratatua idatzi zuen 1510ean, eta bertan sorginen hegaldiak ukatzen zituen (Goñi Gaztanbide, 1971). Nafarroako gizartearen sineskeriei buruzko diagnostiko ona egin zuen. Bertan, sorginen eremua «in regione basconica ad septentrionalem partem montium Pireneorum» dugu. Hiria, beste hainbat sineskeria okerren alorra izateaz gain, landatik urruntzen ari zela pentsa daiteke. Iruñea hiri txikia zen, baina eragin kontinentalen bidegurutzea ere bazen. Are gehiago, hiriburua genuen Nafarroako erreinuaren giltza, 1512an, 1521ean eta gero.
1525ean, kutsu ideologiko eta politikoa zuten sorgin-epaiketa kolektiboak burutu zituen Nafarroako Errege Kontseiluak: Orreaga eta Luzaidetik Erronkariraino, eta Leringo Doneztebeko bailaran. Irizpidea muga dela dirudi, baina bertan plazaratzen dira betiko aurreiritzi, metodo eta ondorio guztiak: epailea etortzea, «apo-ikurra ikusten zuten begi-ikuskariak» erabiltzea, herri osoaren girotzea, tortura, salaketa, heriotza-zigorra... Desberdintasun nabarmenak daude Orreagatik ekialderakoan eta Leringo bailarakoan. Bigarren horretan hasi orduko, Elizak bere eskuduntzen erreklamazioa egin zuen, frogak eskatu zituen eta, ondorioz, bertan behera utzi zen «(...) atendiendo que el procurador fiscal, parte demandante, no ha probado cosa alguna de lo que se ofrecio a probar (...)» (Idoate, 1978: 267). Beste hartan izugarriak burutu zituen Balanza jaun beaumondarrak.
Garrantzitsuena Idoatek argitaratutako dokumentuek islatzen duten giroa liteke: «jendeak aditu du», «susmoa du...» «honek edo beste horrek fama du...» baina tortura dela medio bilera kolektiboen aitormenak emanen dira gero, deus ezean gelditzeko bukaeran. Apoek, konjuruek edo araoek, orgiek, apostasiek, erailketek... tokia lortu dute. Irudi berri bat eraikiko da, eta Deabruak berak forma desberdinak hartuko ditu. Eszenatokia prest dugu. Bermatzen eta indartzen joanen da mendean zehar: 1539, 1569, 1575... Pirinioetan, Anotzibarren bertan, Ultzaman, Larraunen...
Zugarramurdikoaren hurbilena denboran eta ereduan, dena den, Araitzekoa dugu, ziurrenik. 1595ean, Fermin de Lodosa y Andueza jaunak bere "jauregi" propioan piztu zuen prozesu bat. Arriben bertan hartu zituen "aitorpenak". Sorgintzat hartuak Iruñera bidali zituen, eta hango ziegetan hil ziren zazpi edo bederatzi. Guztia muntaia izan zela pentsarazten dute dokumentuek, haietan aitortzen baitute salatariek on Ferminek berak mehatxuez eta gezurrez agindu ziela guztia (Idoate, 1978: 367). Bizirik iraun zutenak, zigorradak hartu eta Nafarroatik erbesteratu zituzten. Geroago, on Fermin zigortzea ez dugu uste inoren burutik pasako zenik, maila gorena baitzuen: Nafarroako Erreinuaren Diruzainak (Ostolaza, 1999: 196) eta Arribeko behin-betiko Alkateak jatorri nabarmenegia zuen. Bere familiak laguntza eman zien gaztelau-gipuzkoarrei Nafarroaren anexioan, eta geroagoko saiakeretan. Beti Koroaren alde aritu zen, harrezkero. Araitzekoek, hala eta guztiz ere, antzinatik (1574) eta ondotik edo gibeletik (1618, 1620, 1628) aurre egin zieten on Ferminen, bere seme Pedroren eta iloba Josephen asmoei. Tirabira diruz konpondu zen, beste toki askotan eta garai berdintsuetan bezala. Herritarrek, 1630ean erosi zuten 500 dukatetan epai zibilerako gaitasun baxu eta ertaina. 1665ean, berriz, 300 eman zizkioten Koroari berriro ere, bere eskuduntzetatik utzi ez zezan epai kriminalarena (Mikelarena, 1989: 70-71). Alde hartatik, bederen, Anduezatarrek bataila galdu zuten: ez zuten herrikoak epaitzeko boterea eskuratu.
Gertaera horren aparteko interesa motibazioan datza. Jauntxoak sarraskia antolatzeko gauza ziren, errukirik gabe, aurre egiten zien herria ikaratzeko. Erabili duten baliabide anitzen artean beste bat da sorginkeria: elizan, ohorea eta lehentasuna lortzen saiatuko diren Anduezatarrok eta alkatetza, berriz, hereditarioa bihurtu nahi izan zuten. Arruntak baino gehiago izan beharra zutela dirudi... Sorgin-prozesuko testigantzek, aldiz, herriko jendearentzat "kaparetasun" mitikoa benetako zerbait zela erakusten dute:
Y todos los hijos naturales del dicho lugar de Ynça (Araizko Intza), an estado y estan en la dicha fama, opinion y reputacion de hombres hijosdalgo, por pribilegio particular que tienen de los señores reyes (Idoate, 1978: 368).
Bitxia dirudi Nafarroako Erreinuko Diruzainak erabili zuen trikimailua 1525.ekoan erabili zen berbera izatea: sorginen begietan apoaren ikurra ikus zezakeen neskarena. Johana de Baraibar y Arangua, sorgin baten hamabi edo hamahiru urteko alaba zen. Larraundik Araitzera maiz joaten zen, arbi, artatxiki edo ardo eske, eta bertan sorgin-izurritea zegoela azaltzeko kargua eman zion on Ferminek.
Zugarramurdikoa piztu zuen neskak ere, aldameneko herrietan izan zuen ikasbidea. Lapurdin Pierre de Lancrek bideratuko zuena ezagutu zuen eta 1605- 1608koa jasan zuen Ziburun, han bizi baitzen (Henningsen, 1978: 187). Orduan gertatu zirenen artean pasarte ezagunenetarikoak dira aurkari aritu ziren klanen arteko gogorkeriak eta sorginkeria-salaketak. Urtubiakoek zuzendu zuten taldea Lapurdiko "baillie" edo kapitaina hiltzen saiatu zen 1607ko uztailaren 25ean (Goyhenetche, 1979; 259-264; Madariaga, 1994: 167-169). Hangoa ezagutu eta Zugarramurdira zerbitzari etorri zen neska Maria de Ximildegui izan zen.
Araitzeko jazoera horrek beste argi bat piztu zuela pentsa daiteke. Ordura arte, *ayuntamiento* edo *sabbat* gisa izendatzen ziren sorgin-elkarketak. Han, *Aquerlarrea* izeneko batean egin omen ziren (Idoate, 1978):
- (...) que la endrecedera llamada Aquerlarrea. Esta junto a San Miguel de Celssi, como lo dize en su primera deposicion, (...) las veces que a llegado en el dicho campo, lo a oydo decir assi (...) (355).
- (...) que lo lleuaron la primera vez a dicho Campo de Aquerlarrea (...) (357).
Harrezkeroztik, toponimo honek —"enderecedera" hitzak mugapea edo norabait daraman bidea esan nahi zuen Espasaren arabera— sorgin-bileraren esanahia hartu zuela dakigu. Azurmendik (1995) beste aukera bat aurkeztu izan du, Fermin Irigaraik 1922an proposaturikoa: Zugarramurdiko Alkelarrearena edota Alkerdiarena, hain zuzen ere. Elgorriagako eremuan Akerlurra toponimoa ezagutzen da, Akerreta Nafarroako herri baten izena dugu eta Akerregi Hernaniko auzo bat da; akerrak eta ahuntzak etxeetako abere arruntak ziren.
Lancre-k hiruzpalau aldiz bakarrik erabili zuen: «lane du Bouc, lane de Aquelarre, que significa lane del macho cabrío» (Caro Baroja, 1980: 175). Identifikazio horrek, bidenabar, Deabruaren irudia definitzen lagundu du. Garai batean hainbeste forma eta itxura hartzen zituen bera, gizon beltza eta akerra izan zen gero, eta soilik akerra geroago. Zugarramurdikoa deitzen dugun horretan, esate baterako, biak mantendu ziren. *Aquerlarreak*, aldiz, eta kostata bada ere, irudi bakarraren zama eskuratu du.
1609-1610.eko sorgin-ehizak eragile ezagunak izan zituen: sorginen arazoa zela eta, Altzate eta Urtubiako Tristanek (mugaren bi aldeetako jauntxo honek Hendaiatik Uztaritzera eta Berara hedatzen zuen bere eragina), D'Amou (Damou) jaunarekin bat eginik, Frantziako erregearengana jo zuen, laguntza eske (Caro Baroja, 1980: 161), "baillearen" aferatik bi urte zirela. Bordelen zazpi bat hilabete behar izan zituzten azkenean bi epaile lau hilabetez bidaltzeko —1609ko uztailetik azarora—. Pierre de Lancrek izan zuen sorginkeriaren aferaren ardura; D'Espagnet deiturakoak, berriz, mugako arazoez izan zuen kezka handiena. Hauek Lapurdira ailegatu orduko, Urdazubi-Zugarramurdiko auzia hasia zen: 1609.eko urtarrilean bidali zuten Logroñora sorgin-talde bat; abuztuan joan zen Urdazubiko monasteriora Valle Alvarado inkisidorea, eta apezpikuei egiten zitzaien harreraz hartu zutela dio lekuko batek. Irailean, bertan zen oraindik. Orduan jaso zuen D'Espagnetek eta Urtubiako Tristanek bidalitako txostena: «siete procesillos de actos comprobados de las cosas que han confesado estos brujos» izenburuko bat (Henningsen, 1983: 129), hain zuzen ere. Horren guztiaren ondorioz, Urdazubitik beste hamalau lagunek osatutako talde berria bidali zuten Logroñora; eta San Salvadorreko monasterioa zuzentzen zuen Leon de Aranibar abadeak Inkisizioko kargua eskatu zuen. Muga zeharkatzen zuten mando-ilarek sar zitzaketen liburu heretikoak zelatatzeko omen zen (Idoate, 1981: 210). Eskuratu zuen.
Monasterioko eremukoa bideraturik edo, Valle Alvarado inkisidoreak Bera aldera jo zuen. Hango eliza Altzateko familiaren patronatukoa baitzen, Lorenzo Hualdek egin zion harrera bertan. Altzate-Urtubiakoek hautatzen zituzten elizako apaizak, eta herritarrek ordaintzen zituzten "hamarrenetik" ematen zieten "soldata" apaizei; gainerakoa, patronatuarentzat gelditzen zen, jauntxoentzat alegia. Hainbat herritarrek ez zuten batere maite Hualde, "frantsa" eta Altzate-Urtubiako mendekoa omen zelako.
Indar guztiak dantzan ziren. Hualdek, udan, interprete-lanak egin zituen Lancrek Lapurdin egindako galdeketetan. Haietatik sortuko zen azken honek bere lan ospetsuan (*Tableau de l'inconstance de mauvais anges et démons*) aldarrikatu zuen eredu ikusgarria: sorginduek ospatzen zuten meza beltza. Bertan, erabiltzen omen zituzten bi lelo hauek aurkeztu zituen, zeintzuk interpretearen lana neurtzeko balio baitezakete.
### Batek dio:
In nomine Patrica, Aragueaco Petrica, Agora, Agora Valentia Jouanda goure gaitz goustia.
"Sorginduek" ezkerrarekin Aitaren egiterakoan esaten zituzten hitz horiek guztiz iraingarritzat zituen Lancrek, batez ere, hain toki txikian hiru hizkuntza nahasten zirelako: latina, gaztelania eta euskara.
Hiru. Hots: Hirutasun edo Trinitateari egiten zioten irri!
Bigarren leloak dio:
In nomine Patrica, Aragueaco, Petrica, Gastellaco Joanicot, equidac ipordian pot.
«Aquer-larretan» ere ibiltzen omen zuten; «Joanicot» deitzen zuten sorginek Jainkoa. Hau da, Guztiz Ahaltsuari hitanoz eskatzen zioten musua, ipurdian. Horrela sinetsarazi zioten Pierre de Lancre letratuari.
Lelo hauen gainean, Caro Barojak (1980: 217-218) honako hau dio:
(...) estos versos no tienen nada de esotérico y misterioso. Son fragmentos de canciones de una época en que Pedro de Aragón y Juan de Castilla estaban en lucha y parece que el que las ideó era más partidario del primero que del segundo. El problema es cómo a algunos de los desgraciados acusados o testigos se les ocurrió citarlas en el atestado y cómo el intérprete o quien fuera llegó a convencer a Lancre de que el nombre de «Jannicot» era el que los brujos daban a Dios.
«Joanicot» beste behin agertuko da Jainkoaren izengoititzat. 1611ko apirilaren 15ean, Iruritan, Leon de Aranibar eta Miguel de Narvartek jaso zuten 40 urteko María de Iturregia eta bere hamar urteko Martin semearen ahotik. Ama eta semearen pasarteek, Deabruak zein dotrina irakasten duen erakusten dute: Deabrua bera da benetako Jainkoa; infernurik ez dago... Bitxia gertatzen da 10 urteko mutiko horrek duen hizkuntz aberastasuna, horrela esan omen baitzuen:
Y creyendole que es Dios, ha visto este de como todos los bruxos y bruxas se le ponen de rodillas y rezan por el y le veneran y le honran y le adoran en la parte posterior como a su Dios, que le tienen por tal (...) (Idoate, 1978: 380-381).
Haur horrekin hizkuntzalari fina galdu genuen, antza denez. Urte hartako maiatzaren 29an aldarrikatu zen "Barkamen Ediktua", ehizaren emaitzak zalantzan jartzen zuen hura. Ondotik, Mariak dena ukatu zuen.
Utz dezagun hau momentuz, 1609ko uda-udazkeneko Berara itzultzeko.
Inkisidore jauna jakinaren gainean paratu zuen Hualdek. Eremua, sorginez eta sorginkeriez beteta zegoela sinesten zutenetakoa omen zen Hualde. Hori egia zela frogatzeko, bildu zituen gauero, bere etxean, herriko haur guztiak (berrogei baino gehiago): sorginengandik babesteko, zekitena konta zezaten..., sala zezaten, alegia. Horretan ere, herritar batzuen onarpen eza jasan behar izan zuen, baina laguntzeko prest omen zegoen, komisario izendatzen ez bazuten ere (Henningsen, 1983: 140).
Hualdek inkisizioko kargua ez zuen lortu, Lesakan beste bat baitzegoen. San Paul deitura zuen hau ere herriarekin istiluetan aritua zen, bere kargu eliztarrak "herentziaz" utzi nahi baitzizkion iloba apaiz bati. Azken horrek Inkisizioko notario lanbidea lortu zuen, orduan bertan.
Valle inkisidoreak bere "bisita" jarraitu zuen Gipuzkoa alderantz. Handik zetorren gotzaina —Iruñeko elizbarrutiak 1567ean lortu zuen Baztan-Bidasoako hedapena eta Bidasoatik Debarainoko Gipuzkoa aspalditik gidatzen zuen—, Antonio Venegas de Figueroa, ez zen berarekin elkartu. Are gehiago, apezpiku horrek zeharo desberdin ikusten zituen aferak (Henningsen, 1983: 133).
Lapurdin, 1609. urtean, zenbait exekuzio erabaki ziren. Azkaineko Argibel apaizarena, esate baterako, herrian bertan egin zen, "adibide on bezala". Akizeko gotzainak —Baionakoa kanpoan zelako—, gauzatu zuen izugarri jantziko zuen eszena: degradazioaren errituala (Caro Baroja, 1980: 212-213). Horretaz kexatu zen Iruñeko apezpikua: bortziritar batzuek hangoa ikusi eta hedatu dutelako, hemen —zehazki Bortzirietan—, sorgintza, txutxu-mutxua izatetik sorginkeria bihurtu omen da (Henningsen, 1983: 133). Bultzatzaileek garaipena lortu zuten, baina kanpoan zen Baionako gotzain horrek, Bertrand Etzauz jaunak (Echaus jarri zuen Axularrek *Gero*-ko gomendiozko kartan), baretu zuen Lapurdin De Lancrek eta lagunek piztu zutena. Auzia mugaren bi aldeetan saltoka ibili zen. Bakarra zen.
Logroñon, aferak aurrera jarraitu zuen. 1610eko azaroaren 7an egin zen fede- -auto orokorra. Ondorio nabarmenak lortu zituen:
Primeramente, es cosa asentada y aberiguada por este Santo Tribunal, que ay brujos y brujas, y que seta y eregia destos es renegar de Jesu-Xpo y su Sancta Fe, y de la Santisima Trinidad y de los sanctos sacramentos, y de la Virgen Maria, porque son ereges, apostatas, ydolatras, domatizadoras, fautoras, defensoras encubridoras, homicidas, sacrilegas, fornicarias, nefandas, sodomitas, adulteras, echiceras, encantadoras, blasfemas.
Lo segundo, que las brujas mas principales y las maestras, suelen untar a los niños de poca edad con el ungüento que despues se dira, y los llevan por el ayre a los campos llamados aquerlarrea (...) (Idoate, 1978: 373).
Bitxia suerta daiteke genero-aldaketa: «brujos y brujas» zirenak soilik femeninoak bihurtzea, emaztekiak; soroak izatea akerlarreak, ez "bestak" eta «Santo Tribunal» horretan izan ziren ezadostasunak inon ez agertzea: Maria de Arbururen kasuan, adibidez, Salazar y Frías inkisidoreak boto partikularra eman zuen, eta horrelakorik ez da nabarmentzen. Are gehiago, handik urte batzuetara, Salazarrek berak bere burua eta epaimahai osoa kritikatu zituen hitz hauekin:
reduciéndonos nosotros mismos a escribir sola y sucintamente para llevar mayor consonancia de hacerlos culpados y delincuentes. (...) no escribíamos enteramente en los procesos circunstancias graves (...) (Caro Baroja, 1980: 275).
Erabakigarria izan zen 1611. urtea. Urtarrilean bidali zuen Urdazubiko abadeak, Aranibarrek, eskutitz-txosten bat, eta baita Hernando de Golarte izeneko jesuitak ere, Baztan-Bidasoako herrietan eginiko torturak salatzeko Bilbotik igorri zuena. Jarrera arras kontrajarrikoak dira biak. Gutunek harrera desberdina jaso zuten.
Golartek dio bere eskutitzak lehenagotik bidalitakoen —«por via de Pamplona» errepikapen gisako zerbait direla, nonbait, besteak galdu direlako (A.H.N., Inquisición 1679, 2, 4-(II)). Horrez gain, folioen ertzetan, atentzioa deitzeko moduko oharrak ageri dira: «Ojo», «es falsso», esate baterako. Ez dira Golartek eginak, noski. Hori gutxi balitz , inkisidoreek —Logroñoko hirurak?— eginiko hamar orrialdeko txosten-erantzun baten "laguntza" izan zuen bidaian (A.H.N., Inquisición, 1679, 2, 15- (I)). Txostenak, guztiz argigarriak direlako, geroxeago aztertuko ditugu. Orain, beste hau azaltzea merezi du; inkisidore jaunen txosteneko seigarren eta zazpigarren orrialdeetan Urdazubiko abadeak bidalitako eskutitzak aipatuko dira, honela:
Y lo q. en la ultima carta refiere el Religioso (Golarte) de los alborotos y tormentos q. diron a las brujas y muerte de una dellas mas en particular nos ha constado en el tribunal y con mas verdadera Relacion por las cartas del Abad de Urdax q. con la dicha carta de 8. deste Remitimos a Vs. dando quenta de todo. Y los tormentos del agua fria q. refiere se dieron a las brujas para q. confesassen (...).
Y assi tenemos por muy cierto q. son exageraciones fuera de toda verdad e ynvenciones del Demº y que la verdad de todo se contiene en la carta de Abad de Urdax q. por la gran satisfacion q. el tribunal tiene del q. de sus letras y virtud tenemos por muy cierto nos escrivio con grande puntualidad la verdad de lo que pasa (...).
Laburbilduz: Aranibarrek idatzitako karta, agian, galdurikoetan Golartek salatutakoari erantzuteko prestatu zen. Hala eta guztiz ere, Logroñotik aurrea hartu zion Aranibarrek. Jesuitarena oharren eta txostenaren "laguntza" jaso ondoren igorri zuten 1610.eko otsailaren 14an. Antolatua balitz, jokaera estrategikotzat hartuko genuke.
Hiru dokumentuak elkarren segidan aipatuko dira, baina alderantziz emanak: Logroñoko inkisidoreek sinatu zuten txostenaren laburpena (I) hasieran; Golarte jesuitak berridatzi zituenak (II) gero; eta bukatzeko Leon de Aranibar fraideak osatu zuen hura (III).
Logroñoko inkisidoreen txostenaren helburuak nabarmenak dira: inkisidoreak —hiruek sinatu zuten— ez zetozen bat jesuitaren ikuspegiarekin. Lehenik eta behin, inkisidoreek ez zekiten Golartek Bortzirietara joateko asmoa zuenik; izan ere, ez Golartek, ez Golarte bidaliko zuen Iruñeko gotzainak, nahiz eta azken honek jesulaguna bidaltzean Logroñoko inkisidoreen eginkizun-eskubidea urratu, ez zituzten jakinaren gainean jarri. Prozedura alde batera utzirik, hala ere, txostenaren lorpenak aztertu behar dira; deabruak, ohikoa duen moduan, iritzi-huskerien eremura eraman nahi izan zituen sektaren gaiztakeriak, konponketa baztertzeko asmoarekin. Etxalarko apaizen ustezko haragi-bekatuez baliaturik —luze arituko ziren horretaz eta Maria de Endara sorgin alargunak izan zuen semearen aitatzat hartu zuten Labayen lizentziatua—, inguruko apaizen aurka eta Iruñeko apaizpikuaren beraren motiboak lohitzera ausartu ziren, behin eta berriro. Hiru inkisidoreen aburuz Golartek, berriz, argi eta garbi erakutsi omen zuen gazte harroputza izateaz gain, gauzak bide onetik ateratzeko intentzioarekin aritu zela eta idatzi zuela. Irtenbidea lortzeko, bertara joan eta «desapasionadamente» arituko zen epaile baten beharra ikusten zuten.
Zerk piztu zuen Logroñoko inkisidoreen haserrea? Hitz gutxitan, aitorpenak lortzeko erabili ziren moduak hizpide zituen Jesusen konpainiako Golartek (II); Bortzirietan, kontraesanez beteriko testigantzak aurkitu zituen, mehatxupean eta bortxaz lortuak batez ere. Torturaz gauzaturiko heriotzak salatu zituen, haurren erabilpena arbuiatu eta, azken finean, sen oneko neurrien desagerpenak kezkatzen zuela zioen. Zenbakietan jarri zuen indarra: populazioaren erdiak edota bi herenek nolabaiteko akusazioa jasan zutela zioenean, auziaren eromena nabarmen utzi nahi zuen. Hori bakarrik ez, akusazioen faltsukeria-gakoa herritarren arteko ezin-ikusian jarri zuen.
Henningsenek (1978: 183) giro beraren isla agertu zuen. Urdazubi eta Zugarramurdiko guneaz ari zela, bertako populazioaren bosten batek salaketa jasan zuela azaldu zuen.
Logroñoko Inkisiziotik 1611ko martxoaren zazpian bidali zen txosten bati honako goiburua jarri zion Idoatek: «Lugares de aquelarre en Navarra y otras provincias, con número de reos confitentes y personas testificadas, con un total de 319 y 1.640, respectivamente». Dagoeneko aitortu zuten 319 lagunetatik, 267 ziren Baztan-Bidasoako eskualdekoak. "Aipatuak", beste 1.212 lagun ziren. Hau da, populazioaren ehuneko hamaikak zuen nolabaiteko zerikusia, gutxi gorabehera (Mikelarena, 1991). Hori bai, gunetik zenbat eta hurbilago, orduan eta gehiago ziren, zurrunbilo batean bageunde bezala. Dokumentuan (I), "aquelarre" idatzi zuten; hiru bat hilabete behar izan zuen hitzak moldaketa ofiziala burutzeko, Logroñoko fede-autoan "aquerlarrea" idatzi baitzen.
Aranibarko Leon fraidea, Urdazubiko San Salvadorreko abadea eta Inkisizioko "comissario" ere bazen hura, lanez lepo zegoen 1611ko urtarrilaren 29an. Hala eta guztiz ere, txosten eredugarria egin zuen (A.H.N., Inquisición, 1679, 1 (III)).
Ustez erantzun gisa prestatu zen Aranibarren izkribuak sei orrialde ditu. Urtarrilaren zortzian agindu zitzaion "diligencia"-ren bat bete nahian hurbildu omen zen frai Leon Doneztebera: bi emakume Logroñora bidali behar zituen eta herriko erretorearen "genealogia" edo jarrera ikertu. Hau da, helburu nabarmenetan ez zen Golartek salatutakoa zuritu beharra aipatzen.
Emakume biak bidali zituen, inguruko herrien haserrea areagotuz, bertan sorgin gehiago eta kaltegarriagoak gelditzen zirelako: «cada noche lleuan las creaturas a los *aquerlarres*». Ondorioz, herritarrak euren kabuz ari dira ustezko sorginak preso hartzen, inoren agindurik gabe («sin orden»). Gure Aranibar ardura eskatzera joan zenean, modu txarrean erantzun omen zioten; jarrera horrekin deus ere ez zutela konponduko esan zienean, herritarrek, sorginek haurrak gauez "akerlarreetara" eramaten jarraitzen zutela sinestuta, honako bi zatiko erantzuna eman ziotela esan zuen: sorginek merezi zuten sufrikarioa zutela, eta ziegetan ziren bitartean ezin zutela haur gehiago sorgindu. Aranibarrek ezin omen zuen deus ere egin; maiz etxetik ez ateratzeko gogoa izaten zuela dio, herritarren kexu, dolu eta negarrak ez aditzeagatik. Jendeak uste omen zuen berak zuen autoritatea eta jurisdikzioa zena baino handiagoa zela, eta bertan ariko zen inkisidore baten beharra azpimarratzen zuen.
Hurrenez hurren, salto bat eginez «de los bruxos del lugar de Arrayoz» aritu zen, «donde entre otras la mas testificada por bruxa y la q. a lleuado mas niños, es graciana de barrenechea la mas perfida y pertinaz q. e visto en mi vida» —dokumentuaren zati handi xamarren transkripzioak merezi du, antolakuntza eta solas moduak bereziak baitira—. Grazianak aitortu omen zuen behin batean, eta bere ahizpa bati —Catalin de Vnidearena— eta biloba bati, —«chipitoa» izenekoa aitorrarazi omen zien. Handik hiruzpalau egunera guztia ukatu zuen. Arraiozko haurren gurasoek, orduan,
la prendieron sin orden y la ataron en una casa a un poste por los braços exhortandola q. confessasse la verdad y no huvo remedio con ella. Dexaron la sola enla forma q. digo y acabo de un quarto de hora q. bolvieron a reconocerla la hallaron sin sentido y la soltaron por muerta y despacharon un hombre para sauer de mi si la enterrarian en sagrado por q. muchos dellos la querian hechar al rio. En este medio hombres y mujeres q. con candelas encendidas estaua en guardia della vieron q. lasusodicha abrio los ojos y començo a mirar a todos los circunstantes y esto seria acabo de media hora despues q. la dexaron por muerta. Luego llego la griteria delas mujeres a q. dixesse el bendito nombre de Jesus, pero nunca dixo sino. mu. Y aunq. la querian dar una candela bendita en las manos no la abrio para asir della y juzgan q. muy bien pudiera. Finalmente ella expiro luego y estando en la agonia, una muchacha confitente q. estaua p.nte dio gritos diziendo q. veya un hombre negro junto a ella lo q. no veya otro ninguno de los q. alli estauan y por la informacion consta lo q. los bruxos hazen en su sepultura dende ella esta enterrada.
Ibargoiaranen (Donamaria, Gaztelu), Oronozen, Legasan... herri hauetan guztietan azterketa zehatza egiten ari zela dirudi, momentuz aurkikuntza gutxi izan bazituen ere —«poco se descubre», idatzi zuen—. Elizondokoa, berriz, «va muy bueno con testificaciones y confessiones». Itxaropentsu zegoen:
espero se descubrira mucho dentro pocos dias. No ay rincon donde no aya mucho en que entender Y parece impossible poderse acabar esto en mil años.
Haur anitzen lekukotasunik ez zuen jaso, jendetza baitzegoen, eta gero ere beti aukera izanen zuelakoan. Kexu zen, hala ere, zetorkion jendea damurik gabe heltzen zitzaiolako, «por cumplir con la justicia temporal y por miedo della». Giro horren ondorioz, bere iritziz, «luego buelven a sus maldades y no dizen la mitad de lo q. sauen».
En Eliçondo a suscedido los dias passados otra muerte desastrada deuna vieja famosissima bruxa q. llebaua los niños del lugar. Hizieronse con ella todas las dilig.as possibles para q. lo confessasse y siempre anduuo varia, un dia confessaua algo y otro dia lo negaua todo y no auia remedio de confessar ningun complice i en este estado murio la desventurada y hallandose p.nte a su muerte una muchacha confitente dixo q. veya aun cabron q. mordia por las quixadas a la susodicha.
«Tambien va lo poco q. se a hecho en Legassa», aipatuz jarraitu zuen, zenbait gurasok emakume batzuk preso hartu zituztela «de hecho» edo agindurik gabe izan zela azalduz, eta baita zepoan zuten bat harrika eman zutela «y esta muy mala».
Erratzun, sorginek neskato bat ito zuten; gorpua xehatua agertu zen. Hiruzpalau emakume, «delas q. los niños dizen q. los lleuan alos *aquerlarres*», ziegetan zeuden; «los pueblos sevan alborotando y yo no se que remedio se tenga esto».
Ondoren, salto bat eginez, hurbileko gertaeretatik urrundu eta Bordeleko epaileen jokaerak kritikatuko zituen. Aurreko urteko giroa nahiago zuen:
Los juezes del parlamento de Burdeos q. este años les a cabido ser del crimen proceden en lo de los bruxos por un extremo muy grande en respecto delos juezes del año passado, porq. como no aya actos positivos y exteriores no les hazen cargo ni admitten testificaciones y han dado libertad a muchos delos q. antes estauan presos. Hade causar esto mucho mal en esta tierra de francia.
Ez omen zuen ulertzen hogei eta gehiago urtez "aquerlarres"-etan aritu zirenek euren kideak ez zituztela ezagutzen esatea. Abadea kezkatzen zuen euren izaera aitortu ez zuten hainbat sorginen jarrerak; ez zekien zer gertatzen ahal zen sorgin horiek Bazkotan jaunartzera joanez gero herri guztiaren aitzinean. "Kalitatezko" pertsonen arazoaz aritu zen gero —jauntxoenaz alegia—, horiek jendaurrean lotsa ez pasatzeagatik eurena ez zutela aitortzen esanez. Bere burua proposatzen zuen isilean konpontzeko, hala moduko tratu berezi batekin.
Hau idazten ari zela, Elizondon bertan iskanbiletan omen ziren. Emakume bat hartu zuten preso eta berak, abadeak, ez zuen deus ere egin, modu horretan jendea lasaitzen delako, «y no sepuede creer lo q. passa sino es viendolo con los ojos».
Tanbien enbio a V.Sª en este pliego la informacion de la geneal.a vida y costumbres del dicho Rector q. es muy honrado y de muchas partes p.a servir a V.Sª en off.o de comiss. G.e Dios a V.Sª muchos años en el acrecem.to de todo bien q. V.Sª merece y yo capellan y siervo de V.Sª deseo.
Izkribuak orekatua dirudi; hainbat gehiegikeria bortitz aitortzen ditu, bidegabekeriak beharbada, baina herrietako giroan ulertu behar direnak, alegia. Izurriteak zuen tamainako erantzuna ematen zuen herriak, berez, ez baitzitekeen utz sorginek egiten zutena erreparatu gabe. Prozedura legalak, berriz, motelak izateaz gain, aldakorrak izatera ailega zitezkeen, Bordelen gertatutakoaren antzera.
Beren eginkizunen ondorioz agertu ziren martxoko hasierako estatistiketan agertzen ez ziren zenbait sorgin-gune baztandar —Almandoz, Elizondo, Elbete, Erratzu, Irurita eta Lekarozkoak—, batzuk Urdazubiko monasterioaren patronatuari lotuak.
Eta ia-ia bat-batean, 1611ko martxoaren 18an, Aranibarrek errieta eman zien Oronozko zinegotziei ("jurado"-ei) egin zituzten gehiegikeriengatik. Torturak agertzen ditu, agiri honetan eta ondorengoetan, eta dokumentuan bertan azaltzen du jokamodu gogor hori «contra la recta administracion de justicia y estilo suave que los señores inquisidores tienen en el procedimiento de las causas» doala (Idoate, 1978: 379-380).
Salazar y Frías etorri zen eskualderantz, berari egokitu baitzitzaion begiralearen papera, beste bi inkisidoreen haserrerako; eromenaren garai gorenek eurena egin zuten. Orduan hasi ziren justizia zibila eta eklesiastikoa esku-hartzen: Arraiozen eta Elgorriagan, zinegotzien aurkako epaiketek hauek zigortzea erabaki zuten. Erratzun apaiza salatu zuten. Aranibar abadea dugu, argi eta garbi, agintari gisa testifikatua Elgorriagan eta Arraiozen. Erratzun ez da hain garbi ageri.
Arraiozko prozesurako bildu ziren testigantzak aztertuko ditugu orain. 1612an hasi ziren informazioak biltzen; azaroaren 20an eman zen epaia. 1613ko urtarrilaren 14an onartu zuen Aranibarrek bere aginduetara egin zirela "gehiegikeriak".
## **3. Herri-eromen baten atarian**
Arraioz, 1610-1613. Berrogeita bat etxe zituen herriak; horietatik bi hutsik zeuden, hiru ziren "jauregiak", beste hogeita bederatzi "vecino"-enak ziren —kaparetasunak zekarren kalifikazioa— eta falta diren zazpiak "habitante" soilenak ziren, "vecino"-ek baino ahalmen eta eskubide gutxiago zuen estamentukoak, alegia. Bereizketa juridiko honek ez du lekurik *auzotar* edo *auzokide* euskal hitzen artean, gure ustez; horregatik *bizilagun* eta *biztanle* terminoak erabiliko ditugu *vecino* eta *habitante* izendatzeko.
1607. urtean, jabe bakoitza bere ondasunak —«Vienes Rayzes y muebles» aitortzera beharturik egon zen; horretarako, ondasunen "apeo" edo kontaketa egiten zen, eta kontaketaren emaitza zinpeko aitormenen bidez ziurtatu behar zen (A.G.N., Valoración de la riqueza del Reino, 1607-1628). Arraiozko hamalau etxe handiak "lurdunak" ziren, eta hamazazpi "lurgabeak". Lurdunen artean alde galantak zeuden; bi gizalurreko baratzea zutela zioen jabe batek (gizalur bakoitzak 469 m2 ditu), eta lur gutxien zuenak hiru "quartelada" aitortu zituen, hirurehun metro koadro pasa. Jabe handienak, berriz, ehun eta hogei gizalur eta beste hogeita sei erregu-lur (898 m2) aitortu zituen: Doña Catalina de Yturbidek. Jauregiçarreko alarguna bi hektarea baino gehiago zituen lurjabe bakarra zen. Beste bost zeuden bat eta bi hektarea artean zituztenak, eta hektarea bat baino gutxiago zutenak beste zortzi lagun. Hamalau ziren, guztira.
Etxeak identifika daitezke (planoa ikusi hurrengo orrialdean), bost izan ezik, eta apeoaren arabera, egungo Arraioz osatzen duten bi auzoek —ibaiak bereizten ditu Mardea eta Urrutia— osaketa sozioekonomiko zeharo ezberdindua zuten garai hartan. Mardean Jauregiçarra (2), Echeberria (5), Miquelaberro (1) eta Çubiria (3) ziren lurdunak; beste hamalauak lur gabeko bizilagunenak dira. Urrutian, aldiz, lurdun ertain eta txikiak pilatzen ziren: Eliçalde (24), Gortari (26), Aldeco (33-34), Michelena (29), Yndartea (31), Garaicoechea (30), Perochene (26), Sarratea (32)... eta elizatik hurbil zegoen jauregia (22). Miguel de Narbarte errege-eskribauarena zen.
Lurra, izugarri garrantzitsua eta desiratua izanda ere, ez zen aberastasun bakarra. Herri-lurrak zeuden, eta haiek eman ziezazkieketen arraioztarrei ustiatzeko aukera klasikoak: burdingintzan, Urdazubiko monasterioko eta Baztango "Bakeolak"; abeltzaintzan, San Salbatoreren eta bizilagunen bordak; ikatz- -lantegiak; azienda-bazka; mantenua, zura eta abar.
Arestian aipatutako "apeo" hartan agertu behar baitzuten, ezagut daiteke zerga ordaintzen zuten azienden banaketa. Baztango zerriak bazkatzeagatik garai batean ordaintzen zuten eyurdea kentzea lortua zuten jada baztandarrek, baina beste abere arruntak, txikiak izan ezik, zergadunak izaten ziren. Hara hemen Arraiozkoa. Hamaika lurdunek ondokoa aitortu zuten: 102 behi, 3 idi, 379 ardi, 40 ahuntz, 17 behor; hogeita bi lurgabeek, berriz: 91 behi, 4 idi, 419 ardi, 22 ahuntz, 10 behor (lurgabeen artean sartu ditut hiru lurjabe, arras lur gutxi zutelako; biztanle diren bi ere badaude).
Lurdunek behi eta zaldi-behor gehiago zituzten ardiak baino, garai hartan ohi zen bezala (Aragón, 2001). Hala ere, abeltzaintza lurdun ertainen lana dela dirudi. Lurgabeen azienda-kopurua da harrigarriena; ardien parean ahuntz gutxi dira, baina akerraren irudia arrunta izanen zela ondorioztatzeko nahikoa.
Guztiek ustiatu behar zituzten herri-lurrak; zeresanik ez lurgabeek. Herri-lurren ustiatzea gatazka ugariren arrazoia izan zitekeen; izan zen, hobeki esanda, Alejandro Arizcunek (1988: 328-337) azaldu duen bezala, Baztango Ordenantzak aztertzean. Kontuan izan behar da, mende-aldaketako urteak gogorrak izan zirela; besteak beste, neurri batean, ordura arte erabilitako ustiatze-sistemak bereak emanak zituelako, eta hamarkada batzuk beharko zituelako oraindik Baztanek artoaren bidetik abiatzeko. Krisialdiko urte luze horietan (1590-1640) gertatu ziren izurriteak, borroka ekonomikoak, jauregidunen aurkako jokaerak, herri-lurrekiko presioak, pribatizatze-jarrerak eta abar. Hain zuzen ere, kronologikoki sorginen auzia eta Arraiozko prozesua krisialdi honen erdian gertatu ziren.
Prozesua Nafarroako Artxibo Orokorrean da (A.G.N., Procesos, 1613, Arraioz). Orotara bi informazio-gune ditu: kexa egin zutenena ("quexantes"-ena) bata, eta salatuena ("disculpantes"-ena) bestea. 1612ko maiatzaren 21etik 30era arte bildu ziren "quexantes"-ek lortu zituzten hemeretzi testigantzak. Maiatzaren 30 hartan bertan hasi eta ekainaren 7ra arte egin ziren besteak, "disculpantes"-ek bildu zituzten hogeita biak. Hiru lekukoek informazio bietan hartu zuten parte. Beste sei ez ziren bertan bizi. Hala eta guztiz ere, 41 etxeko herri batean 31 testigantza anitz dira. Herria girotzeko adina bai, behinik behin.

Alde batean, bestean edo bi aldeetan familiartekoak ez ziren faltako, noski. Legez baztertuta gelditu baziren ere, sorginen ehizan hain erabakigarriak izan ziren haurrek (12 urteko muga) izugarrizko garrantzia izan zuten. Herrian ia inork ez zekien irakurtzen, idazten edo sinatzen, eta are gutxiago erdaraz. 34tik 3k bakarrik sinatu zuten: bi errege-eskribauak ziren, eta hirugarrena Gartzaingo hargin bat, nork harlauzetan agertzen zirenen tankerako sinadura egin zuen.
Bereziki aipatzen ez bada ere, prozesuan, ziur aski, eta ohiturak hala agintzen zuelako, funtzionario euskaldunek hartuko zuten parte. Bestalde, testigantza guztiek berrespena jaso zuten. Irailean, fiskalak behin-betikotzat eman zituen bere deliberamenduak eta berrespen-aldaketa egiteko hemeretzi aukera izan ziren. Azaroan kaleratu zuten epaia, eta alde biek alegatu zuten. 1613ko urtarrilaren 13an sinatu zuen Aranibarrek bere aitorpen mugatuaren dokumentua. Otsailaren 9an bermatu eta laburtu zuten errudunen zigorra.
Zugarramurditik 1609ko urtarrilean Logroñora bidali zituzten haiek Arraioz bertatik edo hurbileko Irurita-Ziga... Almandoz-Belate bidetik joango ziren. Beraz, ordurako, Arraiozko jendea jakinaren gainean egonen zen. Neguak, etxekoiagoa baldin bada ere, mendian lan batzuk agintzen ditu, basoan eta burdinoletan. Bestalde Arraiozko eliza, Baztango beste batzuk bezala, San Salbatoreko fraideen eskuetan zela kontuan izan beharko dugu; eta elizateak, garbitoki-bilerak eta errota daude. Sozializazio-guneak, alegia. Horietan guztietan izanen zuten Logroñora bidalitakoen berri arraioztarrek.
Horrez gain, hamar koitaduek osatzen zuten talde hartako Barrenetxetar ugariek (Henningsen, 1978: 190-191) beharbada senideak zituzten Arraiozko Mardea auzoan. Hogei bat urte zeramatzaten Arraiozko hauek "Barrenetxea (9)" izeneko etxetxo batean; lurrik ez zuten, bi behi eta berrogei ardi aitortu zituzten eta herrilurrak erabiltzeko eskubidea zuten, etxea bizilagunena baitzen.
Aranibarrek aipatu zuen (III) Graziana de Barrenetxeari eta beste emakume batzuei erantsi zieten sorginkeriaren leloa. Batez ere "disculpantes" taldekoen alde agertu zirenek salatariak umeak edo haurrak izan zirela esan zuten. Hiru eta sei urte bitarteko haurrak izan ziren gehienak, hamar urteko pare bat, eta hemezortziko beste bat ere agertu zen, testigantza susmagarri batean.
Taldeek arras desberdinduak dirudite: auzia berez sortu zela dirudi "disculpantes"-en testigantzetan; "quexantes" gehienek ez zekiten nola izan zen edo zergatik piztu zen auzia.
Grazianak eta bere lagunek betidanik sorgin-ospea zutela adierazi zuten "disculpantes"ek, familiaren sorgin-soka luzetik tiratuz:
que el padre de Sabadina de Çoçaya ataba y desataba y que era echicero y por Maria de Mendi viuda que era y es bruxa desde niña y tambien su madre y aguela y la misma fama tubieron la madre y tia y aguela de Catalina y Maria de Aldeco (...)
"Quexantes" taldekoek, aldiz, ospe onaren formula legala erabili zuten, aitormenetan: sorgintzat hartutako guztiak kristau onak ziren eta euren familiak ospe garbikoak ziren.
Haur salatarien adinari buruz ere, aipamenetan, "disculpantes" taldekoek hamar urtekoak nabarmendu zituzten; "quexantes" zirenek, berriz, hiru, lau eta sei urtekoen garrantzia azpimarratu zuten.
Eztabaida-testuinguru horretan izan ziren testigantzak, hala eta guztiz ere, zituzten ñabardurekin azaltzen saiatuko gara segidan, gure hipotesia argitzeko.
Garcia Miquela Berro-rena, esate baterako, interesgarria da (gaur egun, haren etxeari "Mikelorroa (1)" esaten zaio, eta garai hartan etxe ertain handienetarikoa zen, lurrak, 29 behi eta 24 ardi aitortu baitzituen). 58 urte zituen lekuko honek bazterrak nahastu zituenik egon zela zioen: «sele gastto una ciçay(ñ)a». Errudun bat azaldu zuen: Miguel de Xuyto (egun Xuintonea/Xuntonea etxea (12) ezagutzen da, Mardea auzoan. Barrenetxea eta Zubiria jauregitik arrunt hurbil dago eta garai hartan lurgabea zen). Gartziak Xuyto berari aditu zion «(...) antes que fueran pressas (...)» eta «(...) en su propia puerta (...)» dirua zor ziola Sabadinaren senarra zenari. Orduan Zubiria (3) etxekoei zor zien, baina ez zegoen ordaintzeko prest. Sabadinaren suhiak —berarekin bizi zen Gaston de Osses, Beatriz de Çubiriarekin ezkonduak— eskatu zion. Xuytok nahiago omen zuen azienda saldu eta Logroñora jo justizia bila. Hangoek konpondu ezean, berak konponduko zuen afera etxean zuen arkabuza erabiliz. Hitz horiekin batera esaten omen zion orduan zuen bi urteko semeari: «semejantes palabras beamos niño como dança en el aquel Lar Tristan de Ursua marido de Sabadina de Çoçaya». Gartzia berak dioenez, «(...) le afeo lo mal que aquello parecia (...) porque los niños semejantes cossas bastan para que disfamen a unos y a otros vecinos y vecinas».
«Dueño y señor de la casa y palacio del dicho lugar de Çubiria (3): Don Tristant de Ursua» dugu. 1607ko apeoan bera kanpoan zelako izen berdineko seme batek (Tristant de Ursua mayor) Arraiozko bigarren lurdun aberatsenaren ondasunak aitortu zituen. Seme horrek idazten bazekien eta sinatu zuen. "Mayor" zela azaltzean, izen bereko "menor" bat ere bazela ondoriozta daiteke, hau da, Zubiriako bi semeek eta Beatriz de Çubiria bi alabek, hurrengo testigantzan azalduko den bezala, izen berbera zuten. Mendialdeko jauntxoen praktika zen, garaian, etxalde- -ideologiaren erakusle hau (Zabalza, 2000: 321). Jauregia alabentzat zela pentsa daiteke, deituren arabera. Ezkontza-politika zabaleko etxaldea dirudi.
Zubiriako Sabadina, Ursuaren alarguna, Çoçaya zen, agian Pedro Arrayoz de Çoçayaren alaba. Urte batzuk lehenago, 1584an ere, Baztango eta Urdazubiko monasterioaren arteko gatazka luzea konpondu nahian, "Sentencia Arbitraria" deitzen den bat aldarrikatu zen (B.U.A., Monasterio de Urdax, s. XVI-XIX). Ebazpen hura Miguel de Narvartek aldarrikatu zuen; monasterioaren aldetik, bere priorea, Leireko abadea eta Santo Domingoko ordenaren ordezkaria aritu ziren; Baztanen aldetik, berriz: «Sancho de Iturbide, alcalde de Baztan, cuyo es el Palacio de Iturbide, y Pedro Arrayoz de Zozaya, cuyos son los Palacios de Zozaya, y Arrayoz, y Juan de Iturbide, cuyo es el Palacio de Jaureguizar de Arrayoz». Konponketa horrek utzarazi zizkion monasterioari berriki arte erabiltzen zituen hainbat azienda-borda Baztango ipar-ekialdean. Aldiz, Otsondokoetatik mendebaldekoak gorde zituen monasterioak. Miguel de Narbarte agertzen da gero, sorginen garaiko 1607an eta 1610ean, Arraiozko jauregiaren nagusi.
Korapilo honek pertsonaia gehiago nahastu zituen, hala ere. Martin de Bertiz batek, tenorean Oronozko errotazaina edo errotaria, baina gertaeren sasoian Lekaroz-Arraiozkoa zenak, dio Pedro de Garacocheak errotara hurbiltzen ziren guztiei, Zubiriako Sabadina eta bere bi alaba (Beatriz de Çubiria mayor y menor) sorginak zirela azaltzen ziela. Are gehiago,
por su gusto solia dar algunas dadivas a su hija que es niña por que dixesse y nonbrasse quien era bruxa y quien la llebaba y decia ella luego que las dichas quexantes y se engreya y olgaba el y su muger de todo esto (...) en que daba sospecha quel lebantaba la dicha ciçaya y hacia dixesse la dicha su hija y despues de esto fue senbrado por el pueblo la fama y es onbre deslenguado murmurador y muy ocassionado (...).
Garacochea edo Garaikotxeko (30) Pedrok 1607an aitortu zituen lurrak eta aziendak kontuan izanik lurdun ertain bat zen.
Xuyto (12) eta Garacochea "disculpantes" zirenen artean azaltzen ziren urteko zinegotzia zen Perotxenarekin (26) batera. Miguel de Narbart-en suhia dugu azken hori. Hiru arraioztarrak eta beste batzuk epaitu zituzten sorginak preso hartzean eta torturatzean eman zuten laguntzagatik.
Narbarten beste suhi batek —«Simon de Asco, cuyo es el Palacio de Asco» antolatu zuen, prokuradore gisa, "disculpantes"-en defentsa. Aldiz, "quexantes"-en prokuradoretza Sabadinaren suhia zen Gaston de Ossek eraman zuen. Jauntxoen arteko borroka badirudi ere, beste borroka batzuekin nahasia zetorren, etortzekotan.
Haurren aferara itzuliz, "disculpante"en taldearen erantzunaren islatzat har daiteke, esate baterako, 26 urteko Joanes de Yndak (21) zioena; guztiek omen zekiten, alegia: «los bruxos azian juntas en los aquelarres y endrecedera de estos tres lugares que estan contiguos (Arraioz-Irurita-Lekaroz)». Orobat aipatzen du solas egin zuten haurrak dagoeneko «mozas de edad de mas de doze años la una y la otra de mas edad» zirela eta zer kontatzen zuten:
lo dyzen ellos sin que se les haga pregunta alguna y le acaecido amenazallas y decilles que son apariencias u sueños y mentiras y afirmarse ser verdad (...).
Ondotik kontatuko duenak, aldiz, ametsetan eta lo dela ikusten duela dio: joan- -etorriak, Akerrak egiten duen *aquel Larrea* tipikoa, eta abar ("disculpante"-en aldeko 3.a, 1612-V-31).
Gertaera hauek hobeto ulertzeko lagungarri da Idoatek (1978: 392) argitaraturiko 1611ko abuztuaren 29ko "Retractación hecha por Marichipi de Barreneche (9), de Arráyoz, de 20 años, ante el comisario Araníbar, por descargar su conciencia". Graziana de Barrenetxearen bilobak honela dio, besteak beste:
Dixo que por el mes de enero ultimo pasado, dixeron algunos niños del lugar de Arrayoz, que esta era bruxa y la auian visto en los *aquerlarres* y tubo muchos y diversos inducimientos y persuasiones, para que esta confesase ser bruxa. Y particularmente, el susodicho su padre la persuadia y se encolerizo con ella porque no le confesaua, y una vez le siguio con un tizon, y otra vez, asido al puñal, diziendola que si no confesaua, le daria con el. Y que tres noches y tres dias la tubieron con grillos, y que vistos los malos tratamientos y persuasiones, y que no tenia otro remedio, confeso ante el dicho comisario que era bruxa y declaro algunas complices para que mejor fuese creyda, y que lo propio confeso ante otras personas para que la soltasen y dexasen, pero que en todo mintio y se perjuro, porque esta no es ni a sido bruxa, ni saue de otras complices, ni jamas se a hallado en aquerlarre (...) y no firmo por no sauer escreuir. Y firmo el dicho comisario. —Fray Leon de Aranibar.— Ante mi, Miguel de Narvart, not.
Grazianaren ahizpak ere, Catalina de Unidearenak "erretraktazionea" egin zuen, esanaren zuzenketa, alegia.
Maritxipiren aitak, Joanes de Barrenetxek (9), Grazianaren suhiak, beste "quexantes"-en taldeko testigantzen aurka, ez zituen torturak edo tratu txarrak ikusi. Entzun, bai, bere amaginarrebaren heriotzan torturak egon zirela entzun zuen. Harrigarria iruditzen zitzaion, dena den, ospe ona zuten emakume "handien" egoera: «an perdido mucho de su credito fama y reputacion siendo como son mugeres principales». Zehazki kontatu zuen, bai, Sabadina hartu zuteneko eszena, Barrenetxea Zubiriatik arrunt hurbil dago eta:
(...) por un domingo al escurecer en la quaresma penultima que a pocas semanas mas de un año bio que a cassa de Sabadina de Çoçaya fueron Joanes de Perochena jurado que al tiempo era. Y Miguel Chuyto Y Miguel de Ynda. Miguel de Echeberz y Joanot de Larrunaga y la llamaron y dixo el dicho jurado con buen termino que se fuesse con el por pressa a la casa que quisiesse y ella se enojo y dixo Miguel Chyto al dicho jurado que hiziesse de su oficio y a esto respondio ella a bellaco ladron y el mismo Chuyto dixo bellaca bruxa antes de muchos dias abeys de ser quemada en Logroño por bruxa y en esto los aquietaron y decia el jurado que la dicha prision la hacia por orden y mandato de los Comisarios de la ynquisicion y bio que con esto la dicha Sabadina fue sin que la llebasen asida ni que la ofendiesen a cassa palacio de Jaureguiçar que es a donde ella queria yr y estubo presa cossa de ocho dias pero no saue si tenia ningunos yerros ni otras prisiones porque no la bio mas (...) ("quexantes"-en 9. lekukoa, 1612-V-24).
Arraiozen agertutako guztia, batez ere Mardea auzoan gertatu zen. Urrutia izeneko beste auzoan, beste bi emakume-bikote salatu zituzten sorgintzat: Maria de Mendi eta María Martin de Eliçaguibelea ama-alabek osatzen zuten bat —Elizagibelea etxerik ez da ezagutzen gaur egun, baina egungo Ostatua izan zitekeen (23)—. Alaba, lekuko batek zioenez, «(...) bastarda de Martin de Çubiri» zen. Goraxeago dagoen lurdun txikien gunekoa da Aldeko etxea (33-34). Bertan bizi ziren bi ahizpek, Kattalinek eta Mariak, jasan zuten beste salaketa. Beraiek hagitz garbi zuten motiboa:
(...) que Gentes que mal les querian les afrentaban y les ponian de aquella suerte y quel jurado las pusso pressas por orden de otros vezinos del pueblo sin ser culpantes en el casso (...) ("quexantes"-en 4. testigantza, 1612-V-22).
Etxeberriko Kattalinek kontatu zuen ("quexantes"-en aldeko 3.a) haiek preso hartu zuten egunean gertatutakoa:
(...) en la quaresma ultima passada aze un año por la misma quaresma decian unas creaturas que llebaban *alaquelar* las dichas Catalina y Maria de Aldeco (33-34) a un niño de Joanes de Dindar (de Yndartea (31)) y su mug.r. los qual bisto esta fama la muger del Dindar començo a ponerse en colera y a buscar niños que le certificassen si abia tal cossa y como los niños decian que si y que era verdad y tanbien una muchacha comenzo a tratallas mal de lengua a las dichas Maria y Catalina de Aldeco ermanas diciendo que eran unas bruxas probadas y que los niños decian y que a su niño la llebaban muchas noches al aquel Lar y que las abia de azer castigar y que era oficio de malas mugeres y otras muchas palabras de afrenta y aun tomo un palo grande para la querer dar con el a la dicha Maria a quien mas la cargaba y no le dio porque el dicho Dindart su marido dixo que no metiesse manos en persona alguna y que abia buena justicia para pidir surremedio (...) (1612-V-22).
Dokumentuetan agertu diren "Aquerlar", "aquel Lar" eta "aquelar" guztiak azpimarraturik daude benetan desberdinegiak diruditelako hain ezaguna behar zuen toponimoa edo ospakizun bera izendatzeko. Hori bezain nabarmena da, eskualdez eskualde, eta, garaitik garaira, dagoen zehaztapenen arteko desberdintasuna.
Ospe onaren aferarekin bezala, preso hartze moduekin eta torturekin lekukoak ez datoz bat. Epaiak frogatutzat eman zituen tratu txarrak. Hala eta guztiz ere, estatusaren araberako tratuak bereiz daitezke: gogorkeriaren barruan gozoagoa da «hija de padres de notoria nobleça e ydalguia» zenak izan zuena; bestelakoa da «viuda pobre y necessitada» bati eman ziotena. Ziegak ez ziren berdinak: Jauregizaharreko gela bat eta Yndarteako txerritokia. Ezta boteretsuenen artean piztu zuen kezka ere. Yturbideko Kattalin andereak, adibidez, aizkora batekin askatu zuen Zubiriako Beatriz, biak "jauregikoak" baitziren. Sabadinak mezulari bat bidaliz lortu zuen askatasuna Urdazubiko abadearengandik, gero alabarenagatik trukatuko bazuen ere. Beatriz erdi berria zen. Jauregizaharreko sotoan ziren emakume xumeagoei, berriz, ezkutuan jana emateaz arduratu zen Yturbideko Kattalin.
Bi taldeen testigantzak aztertzen badira, "quexantes"-enek nahasiagoak dirudite (edo prestatuagoak "disculpantes"-enak); hala ere, "disculpantes"-en artean ere jokaera desberdinak antzeman daitezke. Urrutia auzoko goiko aldekoak sorginkeriaren errealitateaz ziur zeuden: ospea, haurren solasak, aitorpenak... baina 22 testigantzetatik 16tan agertzen dira familia ertain eta pobreetakoak. Narbarten alabek aitaren alde jokatu zuten, noski, aitaren etxearen (22) defentsan, eta haiek bakarrik aipatu zuten Aranibarrek txostenean (III) idatzi zuen Grazianaren heriotza ikaragarria: Jesukristoren, gurutzearen... eta Deabruaren presentzia. Hori bai, abadeak "gizon beltza" aipatu zuen, Maria Martin de Narbartek, aldiz, «su cabron»; hark «una muchacha confitente» ikusi zuela esaten zuen bitartean, Maria Martinek bi zirela zioen
es de ocho años el un muchacho y la muchacha de nuebe y estas creaturas estan bedadas y las otras que no pueden decir nada so pena de excomunion mayor por el ynquisidor atento confesaron ser bruxos (...) ("quexantes"-en aldeko 17.a, 1612-VI-5).
Prozesu honetan, ugariagoak dira bat ez datozen zehazkizunak. Luzeegia litzateke guztiak banan-banan azaltzea.
Aipamen batek zeharkatzen ditu bi taldeetako ia testigantza guztiak. Aginduak Inkisizioko familiarrek edo "comisario"-ek eman zituzten; haurren gurasoek eskatuta, ekintzak edo «vias de echo» saihesteko, baina haiek emanak zirela zioten guztiek: jaso, aditu, zurrumurrua... Miguel de Narbartek eta eskribaua zen Martin de Elizondok argitu zuten lainoa: Narbartek esan zuen Aranibarrek Perotxenari hitzez eman ziola agindua eta Perotxenarekin tratatzen zuela maiz berarekin kontatu gabe. Martin de Elizondok, bere aldetik, argi eta garbi esan zuen «(...) y este mandato y orden lo dio por muchas vezes el abbad por presencia de este testigo berbalmente (...)» ("quexantes"-en aldeko 21.a, 1612-VI-6). Abadeak bere txostenean (III) zioen «sin orden» hura bera. Hori bai, Salazarri idatzi zion beste batean (Caro Baroja, 1970: 244-245), Becerra inkisidoreak esan omen zion Martin de Elizondori: «que estaba bien prender a las maestras que llevaban a los niños a los aquelarres». Azken finean, arreta edo grina gehiegi izan daiteke, edota aginduen interpretazio zorrotzegia.
Testigantzetan, herritar batzuek erakusten duten sinesmena sorginkerian eta, bide batez, jasan duten nahaspila eta ezinegona ere susma daiteke.
Joanes de Perotxena (26) "jurado" edo alkate-zinegotziak alde bat nabarmendu zezakeen. Bestea, aukeran, etxe lurdun ertainetako andereak ziren Maria de Michelenak eta Maria de Eliçaldek emandako testigantzekin osa daiteke.
Arraioz herriko "jurado"-tza zuen Perotxenak urte batez eta Baztango moldaketa berezian (zinegotzi paperarekin pareka daiteke, herriko alkatetzarekin eta udalerriaren mende). Lurdun txikiena izanik, laborea ereiteko sei bat area, hamar ardi eta zaldi-zamari bat zuela zioen, 1607an. Esku anitzetara jokatu zuen: batean sutsuki gogor agertzen zen, hurrengoan errukia agertzen zuen, eta Joanes de Arrayoz Yndak eman zuen testigantzan, negarti eta guzti:
(...) prendio a la dicha Maria Martin y la pusso pressa en cassa de este tetigo y con yerros y le ato las manos por las espaldas abaxo aunque no con crudeça sino solo cirimonia por que el dicho jurado decia era mandado por los dichos comisarios del Santo Oficio y le ataba y daba los yerros llorando y sacando lagrimas bisto la lastima que le hacia y que le mandaba assi lo hiziesse y tambien por ser el mismo jurado ombre pobre y necesitado (...).
Gartzaingo harginak, Yrunberek sinatu zuen, baina, Perotxena salatu zuen hilko zen Grazianaren torturatzaile bezala:
(...) le quito los çapatos de los pies y le ato muy fuertes los brazos con un pilar que tiene la cassa y estando assi con el rigor del inbierno y tormenta le echo una cadena muy grande por el cuello abaxo que su gran pesso le hacia declinar la cabeza y ombros parabaxo (...) ("quexantes" aldeko 18.a, 1612-V-28).
Zeharo desberdina dugu arestian aipatutako bi emakumeen ikuspuntua. Mitxelenakoa (30) Aldeko (33-34) eta Indarteatik (31) hurbil bizi zen, Urrutiako auzoaren goiko aldean. Maria Mitxelenara ezkondu zen, Sancho de Michelenarekin. Adinekoa zen hiruretan hogei urte baitzuen. Senideak zituen auzian: "disculpantes"-en artean Yndarteako Juanes (31) eta Xuyton andrea (12); "quexantes" artean, aldiz, Aldeko ahizpak Kattalin eta Maria. Ez zuen duda-izpirik ere: sorgintzak egiazkoak ziren, etxean bertan ezagutzen baitzituen ("disculpantes"-en aldeko 5.a).
Izan ere, Maria de Michelenak esan zuen bere zortzi urteko biloba "disculpantes"en seme-alabekin "aquelarres"-etara eramaten zutela. Nonbait Aldeko ahizpa horiek, Mendiko Mariak bezala, familiatik jaso zuten abilezia. Graziana de Barrenetxeak berak, lekukoari kontatu omen zion otoitzak esan nahi zituenean, bene-benetan Gure Jainko Jaunaren babesean jarri nahi zelako, ohantzera Akerra etortzen zitzaiola. Deabruak ukitze bakarrarekin nahi zuen lekura eramaten zuen Graziana.
"Juradoek" Narbarten etxera (22) preso eraman zutenean Graziana, hil zorian zela ikusi zuen Mitxelenako andreak; libre zen, bat ere lokarririk gabe, Narbarten andreak eta alabak ederki zaintzen zuten eta... arima Jaunari eman arte.
Aldeko ahizpekin (33-34) gertatu zitzaion behin: ongi joan zen gau batean lotara eta ernatu, minberatu eta beltz-beltz ernatu zen, gorputz osoa ubelduta zuen, bakarren batek makilen batekin xehatu izan balu bezala. Etxeko mutikoak (29) eta Garaikoetxeako (30) alabak esan zioten kalte hori, gau hartan bertan, Aldeko (33-34) ahizpek egin ziotela, Deabruaren aginduz etxera etorri zitzaizkionean. Mariaren esanetan, hilabete oso bat egon zen eri ubeldu haiek kendu ezinik.
Mitxelenako Mariarekin batera, garrantzi berezia du Elizaldeko Mariak esandakoak. Izen bereko etxean (24), Juanes de Elizalderekin bigarren ezteietan ezkondua —haren testigantzatik ondoriozta daiteke azken hau—, 56 urte zituen. Etxaldeak 32 gizalur zituen sagasti eta irasail lurretan, eta 14 erregu-lur labore; 1607an, Mariaren senarrak 7 behi, 50 ardi eta zaldi-zamari bat aitortu zituen. Maria Iruritan zen 1612ko maiatzaren 23an, Gaston de Osses-ek antolatutako galdeketan informazioa ematen (7.a). Berriro agertu zen, Mitxelenako Mariarekin batera, ekainaren batean, Simon de Asco-k antolatutakoan (6.a). Berriro agertuko da irailaren 21ean ere, testigantza hartzaileak hartuko zuen taldean (3.a eta 7.a dira Maria biak).
Hasierako hartan, maiatzaren 23an, argi eta garbi azaldu zuen salatu guztiak ezagutzen zituela txiki-txikitatik: fama onekoak, kristau finak... inork ez zuen susmatzen sorginak zirela, arestian aipaturiko haurrak hitz egiten hasi ziren arte. Urte bat egin zuen. Harrezkeroztik "sorginek" izen ona galdu zuten.
Sabadinarena (3) jakin zuenean, Jauregizaharrera ikustera joan zitzaion. Bitan joan eta bietan ederki topatu zuen sutondoan —negu gorria zen—. Perotxeneko (26) Joanesek, juradoak, eramana zela zioen Sabadinak, sorgina zelakoan edo.
Yndara (21) ere joan zen, Zubiriako (3) Beatriz bisitatzera. Lehenengo aldian han harrapatu zuen, burdinak zangoetan zituela. Josten ari zen sutondoan, baina penatu samarra. Gero ez. Hurrengoetan ez burdin ez lokarririk. Aski kontent ikusi zuen, haurrari titia ematen. Yndan egin zituen zortzi egunetan ongi jana eta edana ikusi zuen, hotzik gabe eta etxeko edozein bazterretatik mugitzen zela.
Beste atxilotu batek, Mendiko Mariak (23), berrogeita hamabost urte baino gehiago zituen. Herriko ziegan zortzi bat egun eduki zuten. Testigantza ematerakoan, nork eta zergatik hartu zuen preso eta zein modutan egon zen eta berak ikusi zuen galdetu ziotenean, baietz erantzun zuen. Behin baino gehiagotan ikustera joan zitzaion eta negu erdian, surik gabe, burdinekin loturik eta bere arropa soilarekin ohantzean aurkitu omen zuen. Jakin, xeheki gehiago ez zekiela esan zuen; ez nor zuen etsai Mariak, ezta torturatu zutenik ere. Aditu bai, aditu zuen Perotxenak hartu zuela preso haurrak "aquel Lar"-etara eramaten zituela esaten zutelako.
Hirugarren testigantza berriro Iruritan eman zuen Elizaldeko Mariak, bederatzi egun geroago. Egun horietan, Arraiozen besterik ez zela adituko pentsatzea zilegi da: lixiba egiten ari zirela, elizatean, errotan, jorran, kanpoan... (dokumentuetan jorra, errota eta eliz-bideak agertzen dira). Antza denez, arituz oroitu zen Elizaldekoa Aldeko ahizpen izeba sorginarekin; Maria zen hura ere, sorgina eta serora. Oroitu zen bere senar zenari pultsua hartu ziola behin eta hurrengo egunean, hil zen arte, elbarri utzi ziola besoa. Sorgindu egin zuela pentsatu omen zuen, orduan.
Sabadinaren aitari buruz ere berritu zitzaion oroimena. Hark zuen abilezia lotu eta askatzeko zerako zera hori (alua) etorriko zitzaion burura; «atar y desligar» idatzi zuten, erdaraz. Maria bera lau urtez loturik eduki zuela sinistuta dago, ezkondu zen egun beretik. Urte horien burura behin berarekin topo egin eta galdetu omen zion senarra haragiz ezagutzen ote zuen:
le dixo este testigo (Sabadinaren aitari) con su malicia que ssi y le mintio y la misma noche la conocio su marido carnalmente y tubieron copula lo que no podian tener antes (...).
Laburbilduz: "quexantes" ziren «Sabadina de Çoçaya, Beatriz de Çubiria y Beatriz de Çubiria ermanas, Maria Martin de Eliçaguibelea, Maria de Mendi y Maria de Aroçarena, Catalina y Maria de Aldeco, hijas de Joanes de Aldeco vezinos del lugar de Arrayoz contra Joanes de Perochena jurado y de Miguel de Chuyto y de Maria Churitorena su muger, Joanes de Dindart, Martin de Cortayre, Pedro de Garaycoechea, Joanes de Eliçalde, Joanes de Unidearena, Pierres de Dendaria, Maria Dindartea, Miguel de Echebelz, Joanot Larrunaga, Adame Señoriarena, Miguel Ynda, Miguel de Hualde y Maria de Arrechea muger de M. de Arreche», garaile atera ziren. Epaiak bereziki hauek zigortu zituen: «Joanes Perochena acussado en seys años de destierro deste reyno y al dicho Miguel Xuito en un año de destierro del dicho Reyno y lo salgan a cumplir dentro de seys dias despues que fueron librados de la carceleria en que estan y no lo quebranten so pena de doblado destierro y mas condenamos al dicho Joanes Perochena a cien libras y a los dichos Xuito, Pedro Garacochea, Joanes Yndart Y Miguel Ynda, —zergatik *de* horien desagerpena?— Joanes de Urruaga y Miguel de Echeberz en cada cinquenta libras aplicadas todas ellas para nuestra camara y fisco y gastos de Justicia por mitad y damos por falssas y maldichas las palabras injuriossas que los dichos acussados dixieron y publicaron contra el honor y reputacion de las dichas acussantes y declaramos no cauer aquellas enellas y mandamos a todos los dichos acussados que de aquí adelante ni en publico ni en secreto no ynjurien a las dichas acussantes sopena que seran castigados con mucho rigor (...)». 1612ko azaroaren 20a zen.
Ez Aranibarrek, ez Narbartek ez zuten zigorrik jaso, euren parte-hartzea Inkisizioko afera baitzen. Hala eta guztiz ere, "quexantes" zirenek behin baino gehiagotan, prozesuaren tarte desberdinetan, batez ere Miguel de Narbart jaunaren ardura zehazki azpimarratu zuten, baina epaiak haien foru bereziarekin konpontzen zuen dena: justizia zibilaren eskuetatik kanpo daude.
Lehenik eta behin: egia zen. Herritar guztiek zekiten, ordea, haiek agindu zutela eta Narbartek bere etxe propioa erabili zuela zein eta Grazianaren kasuan, gertaera gogorrena izan zen horretan, hain zuzen ere. Zigortuek epaia onesterik bazuten? Erbesteratzeak eta isunak bete eta kito?
Errudunen prokuradoreak egin zituen saiakerek frogatzen dute, froga daitekeen neurrian, bide legala ez zutela baztertuko, baina egunez egun, bertatik bertara, beste saiakera batzuk eginen zituztela pentsa daiteke. Litekeena izateaz gain, betiko leloarekin egin dugu topo: horiek ez dute tokirik dokumentuetan. Lasai ederrean utzi zuten errege-eskribaua Perotxena eta Xuytoko andereek, Garaikoetxeak, Indarteak, Indak, Larrunagak eta Etxebertzekoek? Ulertezina irudituko litzaiguke; toki publikoetan, errotan, elizan edo bideetan zeri buruz eginen zuten solas arraioztarrek epaiaz geroztik? Noren aurrean zabalduko ziren solasjarioen barruko etenak? isilune nabarmenak? Xuytoko andreak edota Garaikoetxekoak, irakurria ikusirik, mutu? Giroa ezagututa zentzuzkoagoa dirudi Narbartetarren etxeak zuen eskailera hasieran edo atean bertan, leiho gotiko baten azpian, beharbada, kexuka, oihuka eta berdintasun eske imajinatzea. Gehiago, aise gehiago, isil-isilik baino.
Informazioaren garaian ikasi genuen Miguel de Narbartek eta familiakoek babes-jokoa aski garbi zutela: hark, aitak, Urdazubiko abade eta Inkisizioko kargodun zen Leon de Aranibar fraidearen aginduak bete zituen. Berea, "nahitaezko obedientzia" izan zen.
Pisuzko arrazoiak eta aldeko baldintzak beharko zituen Aranibarrek berea aitortzeko: 1612ko ekainaz geroztik, hitzezko aginduak berak eman zituela idatzita eta Martin de Elizondok onetsia egonik ere, 1613ko urtarrilaren 14an onartu zuen. Ez edozein modutan. Aitortu zuen, bai, honako hau:
(...) Joannes de Perochena vezino del lugar de Arrayoz al presente preso en las carceles Reales de la ciudad de Pamplona, las prisiones que hizo en algunas personas del dicho lugar de Arrayoz siendo jurado del dicho lugar el año proximo passado, las hizo por mi expresa orden que para ello le di (...).
Hori bai, afera erlijio katolikoari zegokion eta Inkisizioaren eskuetan zen.
Agiria, hain ezaguna egiten zaigun Miguel de Narbarte errege-eskribauak idatzi zuen edo, hobekigo esana, berak sinatu zuen «Passo ante my» jarri ondoren. Lekukoak, ere, ez ziren edonor: Joan de Asco, «señor del palacio de Asco», eta Simón de Asco, «Escribano Real vezino del lugar de Elvetea». Dena familian gelditzen zen —Simon eta Perochena suhiak baititu eskribauak—. Ascotarrek Aranibar presionatu zuten? Beste "baina" bat dago oraindik. Sinatzen zuen Aranibar fraidea ez dugu garaian ezagutu genuen hura, soilik. Aitormena eta sinadura egin zuena dugu,
Abbad del monasterio de San Salvador de Urdax de la orden de Premostre y Vicario general de la dicha orden, comisario del dicho Santo Oficio de la Inquisicion deste Reyno de Navarra.
Dakigunez, gerora ez zuen, berak, Aranibarrek, inongo arazorik izanen. Perotxenari, berriz, Erreinuko erbestealdia bi urtera murriztu zioten eta Iruñetik eta Arraioztik bi legoatara bete behar izan zuen gure lagunak. Eta, zigorra osatzeko, «con que assí bien condenamos al dicho Perochena en suspenssion de officio de jurado del lugar de Arrayoz por tiempo de diez años».
# **4. Zio gurutzatuak eta gatazkaren sasi-konponketa**
Gelditu dira, dena dela, erantzun gabeko hainbat galdera. Zergatik hau guztia? Zehazkiago, Arraiozkoak ez du beste gakorik eskaintzen? Bat edo beste, bai.
Esate baterako, boterearen indarra: "quexantes"-ek eurek azaldu zuten prozesuaren hasieran, gehiegikeriak egin zirenetik salaketara urte bat baino gehiago joan zela. Arrazoia ere eman zuten: etsaiak boteretsuegiak zirenez, beldur zirela. Beste alde batetik, Arraiozkoa eskuetatik joan zitzaion Aranibar abadeari. Ez zuen kontuan hartu, seguraski, monasterioko kolonoekin pareka zitezkeen arraioztar arruntek aurre egiteko zuten gaitasuna, gero eta indartsuagoa eginen zela lurdun ertainak sartuz gero. Eta zer esanik ez jauntxoei («palazianoei») iraina jasanaraziz. Urte luze hori behar izan zuten Gaston de Ossesek eta lagunek "quexantes"-ak taldekatzeko. Aranibarrek, Logroñoko Inkisizioaren jarrera-aldaketa ezagututa (sorginkeria ikusteko era), bere burua babesteko erabili zuen denbora: Bikario Jeneralarena lortzeko, hain zuzen ere, horrek ardurak eskatzea trabatzen baitzuen. Hala eta guztiz ere, Zubiriako jauntxoekin zalu jokatzeak, Barrenetxeko Grazianarekin, aldiz, temati izan zen bezala, bere duda-mudak eta aurreiritziak erakusten dituela pentsaraz dezake. Ohartu beharko ginateke, dena dela, bere txostenean (III) jauntxoekin tratatzeko botere bereziak eskatu zituela. Antzeko zerbait gertatu zen Bortzirietan, Etxalarren, Maria de Endara hogeita bost urteko alarguna eta burdinolaren jabearen jazoeran: jauntxoek aise lortu zuten babesa. Honek beste eztabaida bati ematen dio tokia.
Aspaldi kexu da Henningsen maisua estereotipoen indarraz. Gezurraren gainean eratu zen sorginkeriak, egiantzekotasuna lortzeaz gain, sorgin-emakumezahar-pobrearen estereotipo indartsua sortu duelako. Datuekin egin nahi izan dio aurre, mitoak iritzien aurrean sorgor ez balira bezala, eta beren barrenean egiaren zatiren bat izaten dutela atzendurik. Henningsen-ek frogatu du, eremu guztietako (1995: 6) emakume-zahar-pobreek ez zutela salatuen gehiengoa osatu. Bai, ziur aski, zigortuen artean, hiru baldintza horiek indefentsioarekin bat egiten baitzuten (Otazu, 1978: 841).
Arraiozkoan ere denetik egon zen. Emakumeek eta gizasemeek izan zuten parte, baina zigortu guztiak gizasemeak izan ziren, eta emakumeak izan ziren preso hartuak, torturatuak eta irainduak. Hemezortzi edo hemeretzi urteko Elizaldeko Katalinek zehazki zer esan zuen ez dakigu, euskaraz solastatu baitzen; dena den, berak bertatik bertara ikusitakoa adierazteko sei akusatu banan-banan aipatu eta «los unos ayudando a llebar las unas y los otros a otras» aritu zirela dio, sexu bakoitzaren parte-hartze nagusia nabarmendu nahi balu bezala ("disculpantes" aldeko 21.a).
Elizagibeleko Mariak, Mendiko Mariaren alabak, alde egin zuen herritik. Zurrunbiloaren hasieran birjina zen; Perotxenak preso hartu eta negarrez lotu omen zuen; haurdun agertu zen, geroago. «Tierra de Vascos» (Behe Nafarroa) aldera egin zuen ihes, ahizpa baten etxera; bidea lasaixeago egiteko «en abitos de ombre» egin zuen bidaia. Errealitate hau sarri lantzeko asmoa dugu, Elgorriagako beste prozesu bat dela medio, han toki berezia duelako. Sorginkeriaren afera bere konplexutasunean ulertzeko zeharkako datuak ere baditugu. Logroñoko inkisidoreen arteko desadostasunak bide eman zuen bai Salazar y Frías jaunak, bai Becerra eta Del Valle Alvarado jaunek, bakoitzaren ikuspuntuko iritzien txostenak egin zitzaten. Becerrak eta Alvaradok euren txostenari buruz diotenez (Idoate, 1972: 33), «(...) en este se comprueban con actos singulares las cosas comunes que uniformemente confiesan los bruxos». Salazarrek bildu zituen testigantzei aurre egin nahi zieten. Bildu omen zuten, sailkaturik, «(...) lo que declaran casi dos mill personas, que asta ahora ay confitentes». Inkisidoreek laburbildu zuten zein motibo egon zitekeen erlijioz aldatzeko eta sorginkerietan aritzeko:
(...) les dizen y persuaden expresamente que sean bruxos, proponiendoles que se olgaran mucho y quel dios y señor de los bruxos es muy poderoso y les sacara de lazeria y dara lo que huvieren menester. Y que en las juntas, comeran y beberan abundantemente, y que aquel señor los bengara de quien los hubiese ofendido, y otras cosas semejantes, diziendo a cada uno lo que basta a moberle (...).
Guztira 263 kasu bakarrik aipatu zituzten Becerrak eta Alvaradok. Sorginkeriaren eremu zabaleko horietatik hemezortzi azaldu zituzten Acto 1º deitu zuten lehenengo atalean, onarpenaren motiboak bilduko dituzten horretan. Gure beharretarako gezurrak badira ere ez du inporta, azken finean itaunketa latz batean ere, erantzun bortxatuek bide logikoak jarraitzen dituzte eta. Ondoko hauek lirateke testigantza horietan "motibo ona" kontsideratu zirenak: dirua eskaini zietelako, bost; garia, bi; janaria, bat; «lo que hubiese menester», lau; «remediar sus necesidades y trauajos», lau; zor bat kitatzeko, bat; «holgar», sei; «sacar de lazeria», bi. Harreman berezikoak: amak esana, lau; amaginarrebak esana, bat; aitak esana, bat. Egoera berezian: erdi berriak, lau. Orokorrean behartsua zelako, lau; motibo berezirik gabe, bi. Gehienek motibo bat baino gehiago elkartzen dituzte. Bi gizaseme eta hamasei emakume izan ziren. Guztiak mende-aldaketan zegoen krisialdi ekonomikoan murgildurik.
On Alonso de Salazar y Frías inkisidore jaunak berak ez zituen ezagutu jokoan egon ziren bilbe, azpikeria eta trikimailu guztiak. Sorginkeriaren izurriteak arduratu zuen, horren errealitateak, neurketak eta konponketak alegia, eta horri lotu zitzaion buru-belarri. Maisuki lotu ere. Logroñora bidali zutenean ez zekien gauza handirik, baina metodikoa zen, zantzu ergelen agerrera benetan agudo sumatu zuen eta ikastera, jakitera lotu zen. Adore autokritikoko gizasemea izaki, lankideak eta bere burua aztertzeaz gain, dokumentuak arakatu zituen, hutsuneak harrapatu, eta erronkari ekin zion.
Sorginkeria zuen gaia. Arrimura gordeak ziren hainbat korapilo, ordea, ezin zituen pentsatu ere, baina bukaera aldera proposatu zituen puntuak (Heninngsen, 1983: 322-326) egin zuen bidearen erakusle dira.
Ikaratuak lasaitzen eman zuen denbora, mamuaren ondorioak desarmatzen hain zuzen ere, dakigunez gezur handi hark zituen interes partikular ezkutu guztiak asmatu gabe. Ez da harritzekoa. Logroñon zenean, aldamenean zituen beste bi inkisidoreek, antza, itsu-itsuan sinesten zuten sorginkerien errealitatean. Lapurdin aritu zen Pierre de Lancre bezain sineskorrak ziren, bai hasiera haietan, bai ondoren, baita Salazarrek jada bideratu zuenean ere. Honek frogatuaren aurka aritu ziren sutsuki beste biak, amore eman gabe. Lancrek, berriz, hain ezaguna eginen den lana argitaratu zuen (*Tableau de l'inconstance des mauvais anges et démons*), sorgin euskaldunaren estereotipoa finkatuz behin-betiko. Estereotipo horri egin behar izan zion aurre Salazarrek.
Proposamenak egiterakoan zituen helburuetatik gehienak lortu zituen, bat izan ezik: gehiegikerietan aritu ziren Inkisizioko zenbait partaideren zigorra. Lorenzo de Hualde Berako erretorearena eta beste batzuena eskatu zuen, «(...) en los dichos terrores y violencias (...)» parte hartu zutelako. Proposamen osoa ezabatu zioten (Henningsen, 1983: 327). Aranibarren aztarnarik ere ez dago, Salazar y Fríasek berak susmagarritzat ez zuelako edota Aranibarrek emandako azalpenak sinetsi zituelako.
Zalutasuna: horretan datza Leon de Aranibar abadearen arrakasta. Ez zela duda luzeko pertsona, alegia. Ikusi orduko neurtu zuen Valle y Alvarado inkisidorearen sineskortasuna, eta bazka eman zion. Nola edo hala ezagutu zuen Salazar y Fríasek zuen jarrera, baita apezpikuek ematen zioten laguntza ere, eta 1611ko urtarriletik martxora jarrera aldatu zuen: "herritarrek" eginiko torturak eta ekintzak zuritzen segitu zuen otsail osoan. Gero eta ausartagoa zen; otsailean, Zubietatik hiru sorgin bidali zituen Logroñora, Inkisizioaren agindurik gabe. Eta bat-batean, martxoaren hemezortzian, Inkisizioko "estilo gozoaren" aldera pasatu zen. Arraioztik Oronozera —ondoan dauden herriak dira—, zezenari adarrak ikusi izan balizkio bezala, Becerra eta Valle Alvarado inkisidoreen jarrera gogorra baztertu eta Salazar beraren konfiantza eskuratzeko gauza izan zen. Baita Premostre ordenarena, eta Nafarroa Erreinuko Errege Auzitegiarena ere, neurri batean.
Zeharka, dokumentaturik ez dagoelako, hainbat pasadizo antzeman daiteke. Erregeordeak Nafarroako Kontseilua bera geldiarazi zuen beste behin: Arbizu espioi ospetsua, Felipe II.aren idazkaria hiltzeko agindua zuen hura, Iruñean agertu zen hartan. Arbizuk arrazoi garrantzitsua zuen hirian agertzeko: andreak kopetakoak jartzen omen zizkion beste espioi batekin. Egia da banatuta bizi zirela, baina, izan, bere andrea zen. Eta «(...) porque no se disculpase con decir que estaba en negocios de S.Mª.» aske utzi zuten, erregeordearen aginduetara, epaiaren zain pare bat auzi bazituen ere (Idoate, 1981; Carnicer-Marcos, 1998).
Aranibar abadeak horren berri zuen, nahitaez. Urte batzuk joanak baziren ere, bera espioi-sare berdineko partaide zen, eta arduraduna, XVI. mendeko azken hamarkadan. Berezko iaiotasuna, ziurrenik, eta eskola aparta zuen gure abadeak; izan ere, espioitza-sarean aritu zen bezala aritzeko aipatutako dohainak behar dira. Aritu zen tenorean okerrik ez baitzaio ezagutzen, zituen trebetasunak garatu zituen: gezurrak kokatzen eta erabiltzen, pertsonen tratuan, harreman- eta informazio-sareetan jokatzen, ikas zezakeen eta ikasi zuen. Baionako konkista antolatzeko abilezia erabili zuen, asmoa porrotean bukatu bazen ere. Kontraespioitzan ere aritu zen, eta Antonio Pérezen (Felipe II.aren idazkari traidorearen) hilketa-saiakerarekin harremana izan zuen. Bere buruaren alde ere aritu zen, esaterako monasteriotik beste batera eraman ez zezaten, erregeordeak hori eskatzea lortu baitzuen (Gallastegui Uncín, 1990: 39). Nahitaez, Erregeak Inkisizioa maneiatu zuenaren berri izan zezakeen, non ikasi baitzuen etsaia hiltzea zilegi dela, azpijokoan lortu behar bada ere. Horrez gain, Iruñean bigarren kapituluaren hasieran azaldu den Andueza jauna ezagutu zuen: Fermin de Lodosa y Andueza, beharbada, eta Pedro de Lodosa y Andueza, ziur ezagutuko zituen. Urdazubiko monasterioak zuen ordezkaritza politikoa —jarleku finkoa Gorteetan— abadearen esku zegoen; San Salbatoreko Iruñeko egoitzak —gaur egungo Comptos Ganberarenak— "gizarte" harremanak posible egiten zituen, alde batetik. Bestalde, abadeak nahitaez egon behar zuen Anduezarekin, bera baitzen Nafarroako Diruzaina, espioitza-lanak ordaintzeko "boltsa bereziaren" giltzetariko bat. Araizko sorginkeria izan zuten hizpide solasaldietan? Nola edo hala, Arraiozkoa atzeratzeko eman zuen bataila; kargu berria lortu zuen, eta ez zen huskeria izan, emaitzak ikusita.
Urtubitarrek, aldiz, ordurako landuagoa zuten Lapurdikoa, Bortziritakoa baino (Paul, 1998). Altzate ziren heinean, lurrak, errota eta elizaren patronatua edo nagusigoa zuten Beran, baina Lesakako Zabaletatarrek itzal handia egiten zieten Beratik haratago joan nahi bazuten. Marritxalartarrekin harreman-sarea osatzen zuten Zabaletatarrek Iruñean, XVI.eko azken hamarkadakoek eta XVII.eko hasierakoek frogatu zuten bezala (Otazu, 1978; Mikelarena, 1988). Aukeran, jarraitu besterik ez zuten egin behar Urtubitarrek; Berakoa mantendu eta Hendaiatik Donibane-Lohitzunera, Urruñatik Azkaingo basora saiatu ziren, ez arazorik gabe. Mugaren bi aldeetan auzi ugari zituzten euren asmoei aurre egiten zietenekin, herritar apalagoak ziren horiekin, nolabait esateko. Baina arrakastaren lekukotzat har daiteke Altzate eta Urtubiako Tristanek pilatu zituen ardurak: «Chevalier, Gentilhomme ordinaire de la Chambre du Roi, Bailli d'Epée, Colonel-Commandant des Troupes du Pays de Labourd» (Jiménez de Aberasturi, 1980: 357). Frantziako estatuaren alde aritu zen garaiko ikurrak dira.
Urdazubiko monasteriokoek, ordea, nahitaezkoa zuten elkarlana; esaterako 1462az geroztik Altzatetarrek San Salvadorrekoekin meza emateagatik eman beharreko ordaina hitzartua zuten (A.D.B.P., 1 J 160). Garrantzitsuena da, hala ere, Bizkaitik itsasoz ekartzen zen minerala behar zutela monasterioko burdinoletarako, eta mineral horrek jauntxoek aise oztopa zezaketen bide luzea korritu behar zuela (Donibane-Lohitzunetik Azkainera ibaiz, Azkainetik Urdazubira mandoz); gauza bera alderantzizko bidaian burdin-totxoak ateratzeko (Arizcun, 1988: 297; A.G.N., Protocolos Notariales, Elizondo, M. de Narvarte, 21). Urtubitarren onarpena behar zen honetarako guztirako. Eta, bukatzeko, harreman pertsonalen alorra zegoen, alegia. Aranibar espioitza-sarean aritu zen garaian Urtubiko Damaren parte-hartzea dokumentaturik dago, Felipe II.ari bidaltzen zizkion euskaraz idatzitako oharrak direla eta (Satrustegui, 1993). Horrez gain, nolabait tratatua zuten elkarrekin Aranibar eta Urtubitarrek sorginkeriaren kasua, bigarren atalean aipatutako «siete procesillos de actos comprobados de las cosas que han confesado estos brujos» delako hark erakusten duenez —agian Valle Alvarado inkisidorea behar zen bidera erakartzeko prestatuta egonen zen hura—.
Are gehiago, zeharkako bidetik bada ere, dokumentu zuzenak galdu direlako (bataioen eta hildakoen liburuak), Aranibar eta Altzate-Urtubitarren arteko harreman-zantzuak ageri dira. 1612.eko prozesu batean (A.D.P., Treviño, 2.252, 8), Aranibar abadearen iloba bat Lesakako Martin de Vergara zela esan zuten lekuko batzuek. Vergara —dokumentu anitzetan Bergara azalduko da— abizenekoak ziren Arantzako jauntxo batzuek, beste jabego batzuen artean, Aranibar dorrea zuten. Aranibarko Vergaratarrek, leinuen arteko gerra luzean, Altzatekoekin bat egin zuten Igantzi eta Lesakako Zabaletatarren aurka, Arantzan, Igantzin eta Lesakan (Jiménez de Aberasturi, 1980: 359-363). Mende luze bat joana zen harrezkeroztik, baina abadeak iloba bat zuen aldamenean, eta bere izen erlijiosoa aukeratzerakoan familiaren dorrearena hartu zuen.
Nafarroako eta Frantziako erregea, Henrike III.a eta IV.a hurrenik hurren, izan zitekeen Urtubitarren eredu? Zer ikasi ugari eskaini zien, hortaz: erlijioa eta politika nola uztartu botere pertsonalaren alde, eskrupuluak edo kezkak nola baztertu ordura arte defendatutako guztia zokoratzeko, Frantziako koroa lortu zuenean. Izaera "aldakor" hori agian ez zion barkatu 1610. urtean labankadaz hil zuen katolikoak.
Gogoan izan behar da Espainietako ("Las Españas") koroa Felipe III.ak zuela 1598az geroztik. Bitartean Frantzian Luis XIII.ak hartu zuen erregetza. Nafarroaren eta beste lurralde batzuen gainean eraikitzen ari ziren bi estatuak. Zein garrantzi zuen, maila horretan, bazterreko herri xume bateko sorginkeriak? Afera muga zen; muga, gerra, boterea, politika... Horri esker, neurri batean bada ere, bertako boteretsuak sarraskia prestatzen ari ziren, han ziren bertako eta kanpoko elizgizonek moldatu zuten bertako herri xumearen gaineko izurrite "sortua".
Gogorragoa etorri zitzaion herri moriskoari Felipe III.a erregearen aginduz (1609). "Berta-bertakoak" ez zirelako erbesteratu zituzten 300.000 lagun, Ala eta Turko Handiaren itzulera, etorrera edota garaipena prestatzen ari omen ziren beldurrez (honi buruz Menéndez Pelayok idatzitakoa irakurtzea merezi du, aipamen arrazista-nazionalista espainiar eta guzti, *Historia de los heterodoxos españoles* delako hartan).
Testuinguru honetan, estatuen arteko gatazketan, gerren eta lur-konkisten ondoriozko erabakietan kokatu du Muchembled-ek, hain zuzen ere, "L'Europe des bûchers" (1993). Beste zenbait historialarik Felipe III.ari berari egotzi diote sorginkeriaren eztandaren ardura, hein handi batean. Martínez Gorriaránek (1993: 189), esate baterako, erregeak Arantzazura egin zuen bisitari eman dio gako-izaria. Errege sineskorra omen zen.
Sorginkeriak, berriz, sorgintzaren gaineko mamu europar "aurrerakoia" ezarri zuen. Horregatik, beharbada, Salazar eta bere lagunen lana sorginkeriaren irrealtasuna frogatzea izan zen. Neurri batean lortu ondoren, sorgintza/sorginkeria berriro herri-mailara itzuli zen, ohiko fenomeno izatera pasatu zen alegia, garbi geratu zenean ez zuela muga hankaz gora jarriko. Alderantziz, muga sendotuz zihoan herri xumearen gainetik. Gutxieneko aginte mailakoek, batez ere, atxikimendu estatalak jorratu behar izan zituzten aberastasunari eta botereari loturik jarraitzeko, Estatu berrien hiriburuetan antolatzen ari ziren erregetza-moduak pareko xedeak eskatu baitzizkien (Mikelarena, 1998; Paul, 1998).
Urdazubiko monasterioak eta Altzate-Urtubitarren jaurgoak, gaiarekin loturik dauden heinean, aukerako adibidea eskaintzen dute beste kontu bat aztertzeko: jauntxoen eta herritarren arteko harreman-mota bat ulertzeko, hain zuzen ere, 1610.ekoa luzaroan izandako arazoen azaleratze traumatikoa baitugu.
XV. mendeko hirugarren hamarkadara arte monasterioko fraideek ez zuten izan arazo larririk mendekoekin (Zudaire, 1972-3). Mendekoak gutxi zirela dirudi. 1366ko apeoan San Salbatorek lau etxe zituen Zugarramurdin, Calvet Sotés jaunak debozioz emanak, inguruko lur, mendi eta ur guztiekin. Baina 1432. urterako, herri-lur komunal eta mortuei buruz konkordia batera ailegatu behar izan zuen ordurako Zugarramurdin ziren hamabost bat etxerekin. Hamaika urteren buruan (1443) epaiketa behar zuten. Lur landuen agintea monasterioarena zen, hala nola etxeena eta errentena; epaitzeko eskumenak ere abadearenak ziren. Baina, zugarramurditarrek ordura arte bete behar zituzten joputza pertsonalak diru-zerga bihurtu zituen epaiak. Epai berean Nafarroako Gortera jotzeko eskumena eman zitzaien, udalaren garapena aholkatu zitzaien eta herri-lurretan luberriak egiteko aukera eskaini zitzaien, betiere monasterioaren lurrak errespetatuz. Elizaren patronatu edo nagusigoa San Salbatorerena zen.
Egoerak ez zuen Baztaneko auzotarrenarekin antzik, azken horiena paradisukoa ez bazen ere. Baztango "bizilagunekin" parekatu nahi izan zuten mende bat beranduago (1541) urdazubitarrek, monasterioak bere inguruan bildu zituen kolono berriek, alegia. 1483an bederatzi "su" zirenak hogeita bost "bizilagun-etxe" izatea nahi baitzen, orduan. Ez zuten lortu, inolaz ere. Epaiketak erakusten du zer nolako ordainak egin behar zituzten gauzetan, joputza pertsonaletan eta abar. Dena den, gure aferari dagokionez haiek eskatzeko erabili zituzten argudioak dira garrantzitsuak. Kaparetasuna eta "bizilagunen" maila nahi zituzten, baina Tubalek, kantabrismoak edota iberismoak, ez zuten tokirik. Ez euren buruan, ez prokuradoretzat Lesakan aukeratu zituzten Juán de Erro, López de Suescun eta Juán Martínez de Lesaca jaunen buruetan ere.
"Bordari" edo "petxero" zirela ukatzeko —petxeroak jopuak ziren—, arrazoi zakar bat bururatu zitzaien:
(...) según confesaron los comparecientes, no pagaban al monasterio por derecho inmemorial que aquél detentara, sino por gracia u por costumbre; pues sin duda en el pasado aquellos frailes, como los de los otros conventos, debieron recorrer las tierras de Baztán y otras aledañas en demanda de limosna y originarse de ahí lo que hoy reclamaban "viciosamente por obligación" (Zudaire, 1972: 321).
Fraideek, ordea, paperak zituzten. Errok epaiketa errekurritu zuen. Hamarrenak eta hasikinak beti ordaindu zirela zioen, baina:
el resto de sus contribuciones no deriva de derecho dominical alguno, sino que son a modo de limosna, coaccionados a veces por los mismos monjes, "que siempre han tenido a los defendientes muy subyugados y amedrentados, para hacerles hacer todo cuanto querían, amenazándoles con quemarles sus casas o hacérseles quemar por lacayos franceses", entre los cuales "siempre han tenido muchos conocidos y amigos" (Zudaire, 1972: 322).
Batez ere, gauzen gaineko zergak eta joputza-zergak ukatzen ditu. Bidenabar, fraideekin ezin daitekeela fida azpimarratzen du, frantziarrekin tratuan aritzen baitira.
Monasterioak jorratu zuen beste iturri ekonomiko "klasikoa" ikus daiteke orain; azaldu da dagoeneko. Eliza-patronatuek hamarrenak eta hasikinak biltzeko eta kudeatzeko aukera ematen zieten nagusiei. San Salbatore-k ahal zuen neurrian garatu zituen Baztanen, betiere Orreagakoek eta Belatekoek edo beste nagusiek uzten zieten eremuan. Osorik eskuratu zituen Ainhoa, Elizondo, Aniz, Gartzain, Arraioz eta Eugikoak, Zugarramurdi eta Urdazubi alde batera utzirik. Erdibana zituen Erratzukoak eta Almandozkoak, eta Iruñea, Tafalla eta Elizondon zituzten etxaldeek eta jabegoek osatzen zituzten errentak. Daturik falta bada ere, atal hauek izan zuten igoera antzeman daiteke (Arizcun, 1988). Zer esanik ez artoaren baliabidearekin eta populazioaren hazkundearekin.
Beran, Hendaian eta Urruñan Altzate zirenek eta Altzate Urtubia garaikoek ere, Lope de Salazar jaunak bere *Las bienandanzas e fortunas* hartan aldarrikatu zuen jauntxoen egiteko hura erabili zuten. Berako kasuak, bai sorginkeriaren aferan izan zuen garrantziagatik, bai ez zela diru borroka soila erakusten duelako, ohore-berdintasunaren eztabaidara itzularaziko gaitu.
Bera eta Altzatetarren artekoa aspaldikoa da. Familia honek aukeratu zuen gora egiteko bidean oztopo ugari agertu ziren. Lesakatik kanporatu zituzten, Alkaiaga auzoarekin etsaigo gorria gorde zutela dirudi, eta baita Berako goitiar auzoekin ere, eta Altzateko anitzekin, antza denez. 1402koa ez zuen batere gustokoa: Lesakak eta Berak hiri modura antolatzeko ahalmenak hartu zituzten, bizilagun berriak onartzekoa, eta ordenantzak egiteko ahalmena. Beratarrak segituan harrotu ziren, gehiago zirelako, beharbada. Altzateko jaunarekin kexu, erretore bat eta itxurazko lau apaiz mantentzeko indarra zutela uste zuten, berrogei urtetan beste hainbat etxe egin zituztelako. Jauntxoaren etxekoak bat zetozen herritarrekin, betiere behin eta betiko aitortzen zitzaienean apaizak "aurkezteko" eskumena eta lehentasun nabarmena elizan. Agertze izugarri bat, pausoz pauso arras zehaztua, legeztatu zuten epaiketa batez. Asteazkenero, elizkizunetan, argi eta garbi geratu zen, Berako elizan, nor zen balio handiena zuena. XV. mendea agortzen ari zaigu (Paul, 1998).
XVI.ean, ur uherrak. Komenentziaren arabera bi bandotan aritu ziren Altzate-Urtubitarrak, Labritetarrek eta Aragoiko Fernandok emandakoak aukeratzen, beratarren laguntzarekin. Urtubiko jaurgoa berreskuratu —lege-arazoak izan zituzten eta mugaren beste aldeko apustua egin zuten gero. Iraunkorrena, beharbada, Bera, Urruña eta Donibane-Lohitzunek jasan zituzten eraso eta kontraerasoak izan ziren, "frantsak" eta "espainolak" eginak omen zirela eta. Hala ere, betiko ezagun horiek hartu zuten parte eta jasan zuten ondorioa. 1512, 1542, 1550, 1557... Beran, elizaren ezkila-dorrearen azpian biltzen zen udalbatzak ahots eta interes berriak ezagutu zituen, barne-borroka berriak ere bai... baina zaharrenak ziharduen. Herriaren kargudunentzat eta herriarentzat orokorrean, ia kontu obsesiboa bihurtu zen.
XVII.eko hasieran (1604) Hualdearen kontra altxatuko ziren asko, Tristanek aurkeztu zuen apaiza zela eta. Ondorioz, Urtubitarrek, mendeku egarriz, errentan eta maileguan utzitako lurrak kendu zizkieten aurka aritu ziren zenbait herritarri, edota horrelako susmoa izanen zuten haiei.
1608ko udazkenaz geroztik 1609ko abuztura arte, Bortziri guztiak eragin zuen borroka egon zen (Otazu, 1978). Dirudienez Altzatek, Zabaleta baten izendapena ezabatu nahi zuelako —«capitan y gobernador de las Cinco Villas de la Montaña»—, mota anitzetako arteak erabili zituen. Bortziritarrek ez zuten amore emanen Cardona erregeordeak agindua irakurrarazi arte herriz herri, «una vez en basquenz y otra en romance». Urtearen bukaeran sorginkeriaren "afera" martxan zegoen.
# **5. Ondorio gisara**
Baztan-Bidasoako sorginkeriaren azterketak ondorio batzuk ateratzeko aukera ematen du, behin behinekoak eta betiere testuinguru zabal baten barruan. Horregatik Europako eta inguruko erreferentzia irekiak eginen ditugu.
Lehenik eta behin, Altzate-Urtubia jaurgoak eta San Salbatore monasterioak osatzen zuten gunean azaldu dira: aritu ziren "handikien" eskuetan hainbat hari eta baliabide nola elkartu ziren ikusi dugu; gupidarik gabe eta jakinaren gainean egonik, haiek nola tinkatu zituzten hariak; "Aquerlarre" hitzaren asmakuntzaren susmoaz hitz egin dugu1; herrietan zirikatuz, aginduz eta ezkutatuz jokoa bete zuten frogak bildu ditugu; bereganatu zituzten eskarmentuak, erabili zituzten trikimailuak eta gehiegikeriak azaldu zaizkigu, neurri batean.
Auziarekin hasteko, gunearen muga txikiak ireki behar izan dira: sorginkeriak ez du tokiko barruti soila onartzen, gehiegikeria bortitzenak eremu txiki horretan gauzatzen badira ere. 1610ean gauzatu ziren moduan ere, urrutiko ikuspegiren bat edo, zurikeriaren bat behar dute auzokideak histerian erorrarazteko. Sorginkeriarena bera izan da "teoria" abstraktu baten janzkeraz datorren horietako bat.
Ez dugu bertako, tokiko, ekoizpen herritarra; are gutxiago herrikoia. Elite batzuek sortua, garatzeko eta indartzeko behar dituen baldintzak emanen dizkiote estatu modernoen arteko gatazkek eta gerrek, nahiz politikoek, nahiz erlijiosoek. Sozializazioa, gizarte bakoitzeko tirabiren alorrean gertatzen denez, toki bakoitzean ezaugarri propioz azaltzen da. Eta desberdintasun ugaridun eszenatokietan eredu bakarreko sorginkeria berberak izan zuen indartzeko aukera: Europa osoa zeharkatu zuen hark.
Herriak haserretik haserrera aritu ziren: sorgintza "natural" batetik zoritxarreko sorginkeria batera iraganaraziz, barne-kontraesan guztiak agertu ziren. Existentziarik ez zuen talde erlijioso sasi-politiko bati buruz "desinformatu" zen; kosta ala kosta, mende bateko borroka dela medio, klixe estereotipatu hori indartu zen; asmakizuna astindu eta mamuen ugaltzea dugu, mekanismo klasiko edo ezagun batean; orduan ere horixe jarri zen martxan. Hondamen guztien "errudunak" bertan egoteak pizten duen histeria kolektiboak bere bidea egiten du: kalte eta zo-
<sup>1.</sup> Lan hau inprenta-bidean zela ezagutu dugu Henningsen-ek "El invento de la palabra *aquelarre*" izenburuarekin argitaratu duen artikulua (Historia y Humanismo. Estudios en honor del profesor Dr. D. Valentín de Prada, 2000, 351-360). Osagarritzat har dezakegu lana, baina gure ustez Valle de Alvarado inkisidorearen ardura onartuta ere Altzate-Urtubia eta Aranibar jaunek izan zuten aferaren gakoa.
ritxar guztiak uler daitezke dogma berriaren magalean. Ezinegonak zurrunbiloetan elkartuz, aterabidea eta itxurazko konponbidea izan zuen. Jaunaren erreinu ortodoxoaren aurkaria Txerrenaren edo Deabruaren erreinua dugu: nirekin edota nire aurka («que quien no es con Nos, es contra Nos»).
Jauntxoak, zentzu zabalean, estatu berrien eraketak emanen zizkien aukerak eta ereduak erabiltzen saiatu ziren, bakoitzaren eremuan zituzten etsaiak, aurkariak, eta batez ere mendeko asaldari liskartiak baretzeko. Froga zuzenik ez egotea espero zitekeen gauza da. Arazoak bertan daude, hori bai, eta inguru zabalago batean antzekoak errepikatuko dira. Toki guztietan joko berdina ez errepikatzea leku bakoitzaren baldintzen arabera ulertu behar da. Hala ere, sorginkeriaren aferan maiz su berdintsuarekin egosi den eltzea dugulakoan gaude.
Estamentuen munduan "jatorrizko" desberdintasuna betikoa eta betirako dela ukatzen zuenik bazen: herritar apalak ziren, apaltasun-maila desberdinekoak, bereziki ugariak Baztan-Bidasoan eta inguruan. Egia esateko, aipatutakoa ukatu baino gehiago, orokortzea landu zuten: guztiak ziren kapare, mairu odolik ez baitzuten. Berena lorturik (bizilagun-maila) eta salbu gordetzeko, sistema baztertzaile berri bat eraiki zuten araututako desberdintasunekin (biztanleena eta agoteena). Uholde gisa hedatuz doan urak ez du bazter bat ere idor uzten, ezta tokiz kanpokoak suertatuko direnak ere (Urdazubiko "bordariak").
Jaunengan harridura eta amorrua piztu zuen horrek guztiak, nahitaez. Eta erantzun desberdinak izan ziren: ezintasuna, gogorkeria, moldaketa, eurena berreskuratzeko saiakera antzuak... denetik ikus daiteke Otazuk (1973) arakatu zuen dokumentazioan. Harrigarria egin zaie "mendekoen" ausardia, jauntxoen eskumenak ukatzeko zerabiltzaten aburu ahulak eta, hala eta guztiz ere, goiko agintariengandik, bataz beste, jasotzen zuten laguntza (aroen arteko ezaugarri mugarrikoa). Ahal zuten jauntxoek aldeko dokumentazioa, agiriak eta tresna legalak zaindu zituzten, Altzatetarrek eta San Salbatorekoek esate baterako.
Herritar tematien aurrean, jauntxoek sorginkeriaren gisako gogorkeriak eta mendekuak gauzatu zituzten maiz (Arrasateko sutea eta sorginkeriaren aipamenak, adibidez, Ahaide Nagusien arteko gerran), okasioak bidea irekiz gero. Errege Borbondarren eta Austriatarren arteko muga bat finkatzea, okasio ezin hobea da —hori dela eta, Muchembledek aurkitu dituen parekotasunak: estatu-arrazoiak, muga erlijiosoak, nekazari "errudunak" (1993)—.
Sorginkeriaren gezurra egia bihurtzen da gehienek mito hori onartzen dutenean. Sorginkeria eta "berdintasuna" mitoak elkartzea ez da huskeria kronologikoa, hausnarketarako bide bat baizik. Bakoitzak duen oinarri errealaz gain, egokitzeko eta sustatzeko erabiliko diren mekanismoek antzekoak dirudite. Rilovak bigarrenaren indarra frogatu du (1999) eta sorginkeriari buruz aurkeztu duen lanak (2000) gezurraren luzapena eta anbiguotasuna plazaratzen du. Horiek dira jorratu beharko diren alorrak.
Sorginkeriak, bestalde, estalkia izateaz gain oinarria du: sorgintza deitu duguna. Arraiozen, sorgintza horrek badu, herritarrentzat, presentzia arrunta, barneratua, kezkarik sortzen ez duena, antza denez. Batzuek, Pedro Arrayoz de Zozaya eta Aldeko izeba (serora zena) dituzte sorgintzat. Testigantzen arabera, bata gai zen harreman sexualak eta ugalketa oztopatzeko; bestea pultsua hartuz besoa elbarritzeko. Horrek, ahalmen horien erabilpenak, ez zuen auzia piztu, hala ere. Haurren salaketak behar izan ziren; gaizkinen taldekeriaren teoria ere behar zen; "aquerlar/aquel Lar/aquelar"-etara haurrak eramatea eta, batez ere, agintariek xaxatzea giroa. Haurrak ditugu erabakigarriak. Haur batzuen testigantza susmagarria salatu zuten lekuko batzuek eta, orotara, tortura bitartez lortutako aitorpenak fidagarritasunik ez dute izanen, erantzun gidaturako esparruak diruditelako.
Badugu, bukatzeko, beste lekukotasun berezi bat. Berezia, ikasia delako; ospetsua, euskaraz idatzi zituen lanengatik; lekukoa, garai hartako urdazubitarra delako, eta aldameneko herri bateko erretorea. Axular dugu Sarako erretore. Azurmendik (1995: 23) Axularren isiltasuna azpimarratu du, *Gero* osoan sorginkeriari buruz hitz bat bera ere idatzi gabe hamar bat kapitulu eskaini ziolako "Zenbat kalte egiten duen kolerak eta etsaigoak" gaiari.
Anitzetan, isiltasuna solasa bezain adierazgarria dugu. Axularrek sorginkeria isiltasun bitartez ukatu zuen? Deabrua ez, ezta Deabru jaunak bilatzen zituen okasioak akerrez mozorrotzeko ere:
(...) Otsoak denbora gaitza, uritsua, eta igorziritsua, artaldeari oldartzeko: eta arranzaleak ur uherra arraiñaren atzemaiteko: hala deabruak ere, ohoin finak, otso goseak, eta arrantzale iakinsunak bezala, bilhatzeintu, koleraren, hasarreduraren eta diferentzien ilhunbeak, tormentak, uherdurak, eta okhasinoak (...) Zeren kolera itsu da, hordi da, eta etsaia ere okhasinoaz probetxatzen da (...) egin behar da laster mediku-medizinetara, ahal diratekeien erremedioetara (...) Lehen baiño lehen, geroko luzatu gabe. Zeren suaren pare da kolera, eta badakizu, sua ttipi deiño, dela erraxenik iraungitzeko, eta hiltzeko (Axular, 1977: 319).
Altzateko armarrian, anitzetan bezala, bi otso dira ageri.
Ezaugarri pertsonal gisa azaldu zuen: «(...) haserretzea eztago ez hanbat egitekoaren balioan, nola presunaren kondizinoan. Batak antsiarik eztuenaz, bertzea iauzten, eta enkoniatzen da». Bereziki ez-aproposak ikusten zituen holako pertsonak «herrien gobernatzeko» (Axular,1977: 321).
Aldarrikatuko zituen erremedioak guztiz ortodoxoak ziren, konformistak alegia, amore ematean bide baitzegoen bertutea. Aldiz, kaltea «hi handi ni handi hisikaturik egoiteak, handitasunetan ibiltzeak» zekarren berarekin (Axular, 1977: 331).
Nolanahi ere, haserretik haserrera zehazkizunak behar ditugu. Haserre-mota bat dugu Arraiozko zenbait lagunen artekoa, eguneroko maila gainditzen ez duen hura, txutxumutxuen motiboa izan daitekeena, esate baterako, eta Henningsenek "Las víctimas de Zugarramurdi" artikuluan azaldu zuen bezala: «(...) en una sociedad rural donde se cree en la brujería, "malas vecinas" es sinónimo de brujas» (1978: 186). Normaltasunez ari zaigu, ia gertakari "natural" bati buruz. Holakoetan euri-jasa batek garbitzea da ohikoena.
Gertakaria berezi bihurtzen da, ordea, ohiko ez den botere batek parte hartzen duenean, errudunen dantza hasten denean, eguneroko hori beste maila batera eramaten denean. Bertako boteretsuek lortu zuten hori hemen. "Hi handi ni handi" hisikaturik aritu zirelako handitasunetan?
## **Esker ona**
Emaitza hobea merezi duten lanak izan badira ere, Txema Aldabe, Imanol Arratibel, Rafa Egiguren eta Fernando Mendiola lagunei esker aunitz eman nahi dizkiet, batez ere izan duten pazientzia apartagatik.
# **Artxiboak**
- A.D.B.P. Archive Départemental des Basses Pyrénées.
- A.D.P. Archivo Diocesano Pamplona.
- A.G.N. Archivo General de Navarra.
- A.H.N. Archivo Histórico Nacional.
- B.U.A. Baztango Udal Artxiboa.
# **Erreferentzia bibliografikoak**
- Aragón, A. (2001): "Enirio-Aralar mendietako abereen eta basoen ustiapena aro berrian zehar", *Uztaro* **38**, 19-32.
- Arizcun Cela, A. (1988): *Economía y Sociedad en un valle pirenaico del Antiguo Régimen. Baztán 1600-1841,* Gobierno de Navarra, Iruñea.
- Axular, P. (1977): *Gero*, Jakin, Oñati. [1. arg.1643].
- Azurmendi, M. (1993): *Nombrar, embrujar*, Alberdania, Irun.
- –––––––––––––, (1995): "La invención de la brujería". *Bitarte* **7**, 15-37.
- Bilbao, G. (1994): "XII. mendeko euskal herria Santiago bidean", *Uztaro* **10**, 61-85.
- Carnicer García, C.J. eta Marcos Rivas, J. (1998): *Sebastián de Arbizu. Espía de Felipe II*, Nerea, Madril.
- Caro Baroja, J. (1970): *Inquisición, brujería y criptojudaismo*, Ariel, Bartzelona.
- –––––––––––––, (1974): *Vasconiana. Linajes y bandos*, Txertoa, Donostia. [1. arg. 1957]
- –––––––––––––, (1980): *Brujería vasca*, Txertoa, Donostia. [2. arg.]
- Cohn, N. (1987): *Los demonios familiares de Europa*, Alianza Editorial, Madril. [1. arg. 1976]
- Elias, N. (1988): *El proceso de la civilización*, F.C.E. España, Madril. [1. arg.1977].
- Gallastegui Ucín, J.(1990): *Navarra a través de la correspondencia de los virreyes*, Gobierno de Navarra, Iruñea.
- González de Garai, I. eta Stürtze, A. (1987): "Euskal sorgina: estereotipo bat", *Jakin* **44** 237-264.
- Goñi Gaztanbide, J. (1971): "El tratado «De Superstitionibus» de Martín de Andosilla", *Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra* **9**, 249-322.
- Goyhenetche, E. (1979): *Le Pays Basque. Soule, Labourd, Basse-Navarre*, SNERD, Pabe.
- Harris, M. (1974): *Vacas, cerdos, guerras y brujas*, Alianza Editorial, Madril. [1. arg. 1974].
- Henningsen, G. (1978): "Las víctimas de Zugarramurdi. El origen de un gran proceso de brujería", *Saioak* **2**, 182-196.
- –––––––––––––, (1983): *El abogado de las brujas*, Alianza Editorial, Madril. [1.arg.1980]
- –––––––––––––, (1995): "El estudio de la brujería y la opinión pública", *Bitarte* **7**, 5-15.
- Idoate, F. (1972): *Un documento de la Inquisición sobre brujería en Navarra*, Diputación Foral de Navarra, Iruñea.
- –––––––––––––, (1978): *La brujería en Navarra y sus documentos*, Diputación Foral de Navarra, Iruñea.
- \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_ (1981): *Esfuerzo bélico de Navarra en el siglo XVI*, Diputación Foral de Navarra, Iruñea.
- Jiménez de Aberasturi, J.C. (1980): "Aproximación a la historia de la comarca del Bidasoa", *Príncipe de Viana* **160-161**, 263-405.
- Levack, B.P. (1995): *La caza de brujas en la Europa Moderna*, Alianza Editorial, Madril.
- Madariaga, J. (1994): "Conflictos sociales de los siglos XVI-XVIII", in J. Agirreazkuenaga (zuz.), *Gran Atlas Histórico del Mundo Vasco*, El Mundo del País Vasco, Bilbo.
- Martínez Gorriarán, C. (1993): *Casa, provincia, rey*, Alberdania, Irun.
- Mikelarena, F. (1988): "Conflictividad social en la regata del Bidasoa durante la edad moderna", *Boletín de Estudios del Bidasoa* **5**, 71-87.
- –––––––––––––, (1989): "Conflictos entre linajes y comunidades de vecinos en el norte de Navarra", *Espacio, Tiempo y Forma* **IV, 2,** Madril.
- –––––––––––––, (1991): "Transformaciones económicas y demográficas en el norte de Navarra en los siglos XVI y XVII", *La evolución demográfica bajo los Austrias* [mintegia].
- Muchembled, R. (1993): *Le roi et la sorcière*, Desclée, Paris.
- Ostolaza, M.I. (1999): *Gobierno y administración de Navarra bajo los Austrias*, Gobierno de Navarra, Iruñea.
- Otazu, A. de (1973): *El "igualitarismo" vasco. Mito y realidad*, Txertoa, Donostia.
- –––––––––––––, (1978): "Brujería y régimen señorial en la montaña atlántica de Navarra", in *Homenaje a J. Caro Baroja*, 827-842.
- Paul Arzak, J. (1998): "Bera, Botere eta gatazkak", *Bidasoa Ikerketa Zentroaren Koadernoak* **1**, 191-211.
- –––––––––––––, (1999): "Brujería, frontera y poder", *Bilduma* **13**, 161-193.
- Rilova, C. (1998): *El honor de los vascos*, Autoedición, Donostia.
- –––––––––––––, (2000): "De nuevo sobre el tema de la brujería", *Historia Social* **38**, 17-34.
- Satrustegui, J. (1993): "Relectura de los textos vascos de espionaje del siglo XVI", *Fontes Linguae Vasconum*, **64**, 443-477.
- Zabala, M. (2001): "Nafarroako sorginkeria berriro eztabaidagai", *Uztaro* **39**, 39-52.
- Zabalza Seguin, A. (1999): "Con nombre y apellido", *Vasconia* **28**, 317-332.
- Zudaire, E. (1972-73): "Monasterio premostratense de Urdax", *Analecta praemonstratensia* **XLVIII** eta **XLIX**, 308-326 eta 7-40. |
aldizkariak.v1-3-225 | {
"domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak",
"id": "ikergazte_ii_zientzia-zehatzak-eta-natur-zientziak_28",
"issue": null,
"year": "2017",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "ii"
} | # Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduan
Olatz Pereda<sup>1</sup>, Daniel von Schiller<sup>1</sup>, Vicenç Acuña<sup>2</sup>, Jordi René Mor<sup>2</sup>, Muñoz Isabel<sup>4</sup>, Sergi Sabater<sup>2,3</sup> & Arturo Elosegi<sup>1</sup>
Kontakturako e-posta: olatz.pereda@ehu.eus
## Laburpena
Hiri-guneetako kutsadura oso estres faktore garrantzitsua da ibaientzat. Ur-eskasiak sistema hauek kalte ditzake ere, diluzio-gaitasunean eta hortaz, kutsatzaileen kontzentrazioan eragina baitu. Gure helburua kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren elkarreraginaren efektua aztertzea izan zen ibai ekosistemen funtzionamenduan. Prozesu desberdinen erantzuna neurtu genuen lehorte gradiente batean kokatuta zeuden 13 erreketan Ebroko arroan zehar; bertan, isurketetatik behera (inpaktuak) eta gora zeuden tramoak aztertuz (kontrolak). Prozesuek, ordea, modu desberdinean erantzun zuten, isurketen ezaugarrien eta erreken diluzio-gaitasunaren arabera. Hitz gakoak: kutsadura, ur-eskasia, deskonposaketa, mantenugaien atxikimendua, metabolismoa
## Abstract
Pollution of urban areas is an important stress factor for rivers. Water scarcity can also affect these systems, as it determines the dilution capacity and affects pollutants final concentration. We evaluated the interactive effects of pollution and water scarcity on river ecosystem functioning. We analysed the response of different processes into 13 streams arranged in a gradient of water scarcity in the Ebro River basin, where reaches downstream (impact) received sewage inputs, while those upstream were used as control. Results show diverging responses among the processes, which depends on the effluent characteristics and the dilution capacity of the receiving water body.
Keywords: pollution, water scarcity, decomposition, nutrient uptake, metabolism
# 1. Sarrera eta momentuko egoera
Azken hamarkadetan, giza-populazioaren tamaina, garapen ekonomikoa eta baliabideen erabilera esponentzialki emendatu dira (Krausmann *et al.* 2009), eta ondorioz, dimentsio globalak dituen ingurumen aldaketa eragin dute (Vitousek, 1994; Steffen *et al.*, 2007). Aldaketa globalaren ondorio kaltegarrienetako bat herri eta hiri-guneetan sortzen den kutsadura da, azken urteotan mundu osoko ibai eta erreka askoren estres faktore nagusia bilakatu dena. Iberiar Penintsula ez da salbuespena, eta bertan ere kutsadura urbanoaren iturri asko daude, batzuk tratatu eta araztuak, eta beste batzuk tratatu eta araztu gabeak (Serrano, 2007). Oraindik ere, tratatu gabeko ur masen kopurua oso handia da eta horregatik, arazo hori ekiditeko, araztegi asko eraiki eta funtzionamenduan ipini dira azken urteotan. Hala ere, araztegiek ez dute lortzen ibai eta erreketara heltzen den kutsadura erabat desagertaraztea eta koktel edo nahasketa oso konplexuak isurtzen dituzte. Substantzia horiek jarduera biologikoa areagotu edo murriztu dezakete, koktel konplexuen eragina aurresaten zail eginik.
<sup>&</sup>lt;sup>1</sup> Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, PO Box 644, 48080, Bilbo, Bizkaia.
<sup>&</sup>lt;sup>2</sup> Kataluniako Uraren Ikerketa Zentroa (ICRA), Emili Grahit kalea 101, 17003 Girona, Girona.
<sup>3</sup> Uretako Ekologiaren Institutua, Gironako Unibertsitatea, Montilivi Kanpusa, 17071 Girona, Girona.
<sup>&</sup>lt;sup>4</sup> Ekologia Departamentua, Biologia Fakultatea, Bartzelonako Unibertsitatea (UB), Diagonal Etorbidea 643, 08028 Bartzelona, Bartzelona.
Odum eta lankideek (1979) proposatutako Subsidio-Estresaren hipotesiaren arabera, erreketara edo ibaietara heltzen diren substantziak, euren konposizioaren edota amaierako kontzentrazioaren arabera, subsidio bezala joka dezakete aktibitate biologikoak bultzatuz edo kontrara, estres moduan joka dezakete aktibitate biologikoak murrituz. Adibidez, substantzia toxikoak, pestizidak kasu, erreketara heltzen diren momentutik ez dira asimilagarriak eta hortaz, kontzentrazio baxuetan bada ere, aktibitate biologikoak murrizten dituzte. Mantenugaien moduko beste substantzia asko, aitzitik, errekentzako asimilagarriak dira kontzentrazio baxu edota ertainetan, eta beraz aktibitate biologikoa bultza dezakete. Kontzentrazio jakin batzuetatik aurrera, ordea, toxiko bihurtzen dira eta aktibitate biologikoak murriztera igaroko dira.
Era berean, ur-eskasia beste estres faktore garrantzitsua da, aldaketa klimatikoaren edota gizakiaren jardueraren ondoriozkoa bada ere, eta mundu osoko ibai eta erreketako asko horren eraginaren menpean daude (Nilsson *et al*., 2005; Sabater, 2008). Ur-eskasiaren eraginez, kutsatzaileen kontzentrazioa handitzen da, ibaien diluzio-gaitasuna murriztearen ondorioz. Muturreko kasu batzuetara heldu arte, non, errekek daukaten emari osoa tratatu edo tratatu gabeko isurketak baitiren.
# **2. Ikerketaren helburuak**
Ikerketa honen helburu nagusia kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina aztertzea da ibai-ekosistemen funtzionamenduan. Gure lehenengo hipotesiaren arabera, neurtutako erantzun biologiko guztiek subsidio-estres moduko eskema bat jarraituko dute; baina euren artean desberdintzatuko dira gehienezko aktibitatera heltzen diren kontzentrazioari dagokiola. Eta gure bigarren hipotesiaren arabera, ur-eskasiak kutsaduraren efektua areagotuko du, estres mailari dagokion atalasea murriztuko baitu aldagaietako bakoitzarentzat.
# **3. Ikerketaren muina eta ondorioak**
Hamairu erreka aztertu dira Ebroko arroan, lehorteen eraginak eta kutsadura mailak sortzen dituen bi gradiente gogorretan. Aztertutako puntuek ahalik eta aldakortasun mailarik handiena jasotzea izan da helburua, guztiz kutsatutako eta tratatu gabeko isurketak jasotzen dituzten erreketatik, tratatutako araztegien isurketak jasotzen dituztenera; eta modu berean, erabat lehorrak diren erreketatik eta inolako diluzio-gaitasunik ez dutenetik, emari handia eta hortaz, diluitzeko gaitasun altua dutenetara. Horietan guztietan bi tramo desberdin aztertu dira: bat isurketatik gora (kontrola) eta bestea isurketatik behera (inpaktua). Urtebetean zehar habitat fisikoaren, uraren kalitatearen, komunitate biologikoen eta ekosistemaren funtzionamenduaren jarraipena egin da. Funtzionamenduari dagokionez, materia organikoaren deskonposaketa, mantenugaien atxikimendua eta metabolismoa neurtu dira.
## **a. Biofilmaren egitura**
Biofilma errekaren hondoan itsatsita hazten den komunitatea da, algaz, bakterioz eta beste hainbat izakiz osatua. Guk biofilmaren biomasa neurtu dugu, eta baita klorofila kontzentrazioa, algen ugaritasunaren berri ematen duena. Horretarako, azalera ezaguneko substratu artifizialak, akuarioen arazketa areagotzeko erabiltzen diren biofilm-eramale izenekoak, jarri genituen errekan, eta hiruzpalau hilabetez bertan utzi, biofilmak koloniza zitzan. Ondoren, substratuak hartu eta marruskatzen ziren, eta erauzitako materiala iragazi (1.2 µm). Biomasa neurtzeko, filtroak lehortu (70 ºC, 72 h), pisatu, erre (500 °C, 5 h) eta berriro pisatzen ziren. Klorofila neurtzeko filtroak gau oso batez utzi ziren azetonatan (10 mL, %90 v/v, 4 °C), zentrifugatu eta espektofotometriaz neurtu (Sartory & Grobbelaar, 1984).
**1. irudia:** Biofilmaren klorofila (ezkerrean, μg.cm<sup>-2</sup>) eta biomasa (eskuinean, g.cm<sup>-2</sup>). Urdinez Kontrol aldeak, gorriz Inpaktuak. 2015eko udazkena.

Kontrol aldeetan klorofila kontzentrazioa inpaktatuetan baino handiagoa zen (1. Irudia; modelo mistoen bidezko analisia, $F_{1,4} = 8.43$ ; p = 0.004), baina biomasa txikiagoa (modelo mistoen bidezko analisia, $F_{1,4} = 8.63$ ; p = 0.002). Hau da, isurketa urbanoek biofilma heterotrofoagoa egiten dute.
### b. Mantenugaien atxikimendua biofilmean
Biofilmak mantenugaiak atxikiteko duen gaitasuna neurtzeko bioentsegu berri bat diseinatu genuen. Errekan hiruzpalau hilabetez inkubatutako biofilm-eramaleak laborategira eraman genituen eta ordubetez inkubatu genituen 100 μg P/L-ko soluzio batean. Inkubazioa amaitzean, soluzioan geratzen zen fosforo kontzentrazioa neurtu genuen espektrofotometroan (Murphy eta Riley, 1962), eta hortik kalkulatu zen biofilmak atxikitako fosforoa.

**2. irudia:** Biofilmak fosforoa atxikitzeko duen gaitasuna (μg P.L<sup>-1</sup>.h<sup>-1</sup>). Urdinez Kontrol aldeak, gorriz Inpaktuak. 2015eko udazkena.
Inpaktu aldeek kontrolek baino gaitasun baxuagoa erakusten dute fosforoa atxikitzeko (2. Irudia; modelo mistoen bidezko analisia, $_{F1,4}$ = 67.49; p < 0.0001), eta beraz, isurketek biofilmaren funtzionamendua kaltetzen dute. Muturreko puntu batzuetan biofilmak fosforoa atxiki baino, askatzera heltzen den.
# c. Materia organikoaren deskonposaketa
Materia organikoaren deskonposaketa funtsezko prozesua da erreketan, bazka-sare garrantzitsuen abiapuntua baita. Prozesu integratzailea da erabat, abrasio fisikoa, kolonizazio mikrobiarra eta ornogabeen bidezko prozesuak biltzen baititu, eta horrez gain, oso prozesu sentikorra da estresore antropogeniko askoren aurrean. Materia organikoaren deskonposaketa mihi-depresoren metodoaz neurtu genuen zen (Aristi et al., 2012; Arroita et al., 2013). Egurrezko makiltxoak banan-banan identifikatu ziren, lehortu (70 ºC, 72 h), pisatu eta bosnaka errekan sartu ziren. Sei hilabeteren buruan materiala jaso zen (2015eko udazkenean eta 2016ko udaberrian). Behin laborategian, materiala garbitu zen ornogabeak edota partikula mineralak kentzeko, lehortu (70 ºC, 72 h), pisatu, erre (500 ºC, 5 h) eta berriro ere pisatu zen. Deskonposaketa tasak eredu esponentzial negatiboaren bidez kalkulatu ziren (Petersen & Cummins, 1974), graduegunetan, tenperaturaren efektua zuzentzeko.

3. irudia: Mihi-depresoreen deskonposaketa tasak gradu egunetan (dd-1). Urdinez Kontrol aldeak, gorriz Inpaktuak.
Lagindutako puntuen artean aldakortasun handia zegoen, nahiz eta diferentzia orokorra estatistikoki esangarria izan ez (3. Irudia; 2015 Apirila-Urria: modelo mistoen bidezko analisia, F1,4 = 0.49, p = 0.48; 2015 Urria- 2016 Apirila: modelo mistoen bidezko analisia F1,4 = 0.99, p = 0.33). Antzeman daitezkeen diferentziarik nabarmenenak, aitzitik, laginketa-faseari dagozkio, deskonposaketa tasa askoz ere altuagoak eman baitziren 2015eko udaberriaren eta udazkenaren artean, 2015eko udazken eta 2016ko udaberriaren artean baino. Beraz, itxuraz isurketa urbanoek ez dute eragin orokorrik materia organikoaren deskoponsaketan.
# d. Mantenugaien atxikimendua ekosistema mailan
Ekosistemak mantenugaiak atxikitzeko duen gaitasunak islatzen du disolbatutako mantenugaiak, orokorrean mugatzaileak diren nitrogenoa eta fosforoa, ur-zutabetik zelan ateratzen diren. Erreken eta ibaien auto-depurazio gaitasunarekin erlazio estua duen prozesua da eta berezko zerbitzu ekosistemiko garrantzitsu bat izan daiteke. Mantenugaien atxikimendua neurtzeko, amonioa (NH4CL) eta fosfatoa (NaH2PO4) errekako uraren 30 litrotan disolbatu genituen, gatza ere eransten genion disoluzio honi, trazatzaile hidrologiko moduan, eta errekara bat-batean isuri genuen. Ikerketaaldearen beheko muturrean konduktibitatea neurtzen genuen, eta horrela ikusten genuen noiz igarotzen zen guk isuritako ur-masa gazia. Konduktibitatea igotzen joan zen ahala, ur laginak hartzen genituen (10 mL), bertan iragazi (aurretiaz errauztutako 0.7 µm-ko poro tamainako filtroen bidez), eta izoztuta mantetzen genituen analisiak egin
arte. Fosfato kontzentrazioa espektofotometria bidez neurtu zen (Murphy eta Riley, 1962) eta amonio kontzentrazioa, ordea, kolorimetria bidez (Krom, 1980). Ondoren, zenbait metrika kalkulatu ziren, hala nola, atxikimendu tasak (s<sup>-1</sup>), mantenugaiek egindako distantzia (m), atxikimenduaren abiadura (m.s<sup>-1</sup>) eta atxikimendua eman deneko azalera (μg.min<sup>-1</sup>.m<sup>-2</sup>) (Martí eta Sabater, 2009).

**4. irudia:** Fosfato-atomoek uretan disolbatuta egiten errekan egiten duten distantzia (m). Urdinez Kontrol aldeak, gorriz Inpaktuak.
Lagindutako puntuen artean aldakortasun handia zegoen, baina orokorrean Inpaktu aldeek Kontrolek baino distantzia luzeagoak zituzten, hau da, ez ziren hain eraginkorrak ura arazteko orduan. Diferentziak estatistikoki esangarriak izan zirenez (4. Irudia; modelo mistoen bidezko analisia, $_{F1,4} = 6.84$ ; p = 0.04), uste da isurketa urbanoek ekosistema horien funtzionamendua kaltetzen dutela. Muturreko kasuetan, errekarik kutsatuenek, berriz, fosfato-iturri modura ere joka dezakete.
## e. Ekosistema osoaren metabolismoa
Ekosistemaren metabolismoak bertan dauden bizidun guztien aktibitate metaboliko bateratua biltzen du, eta lotura handia dauka mantenugaien eta energiaren birziklapen eta fluxuekin. Metabolismoak bi osagai ditu, ekoizpen primario gordina (EPG: materia organiko berriaren ekoizpena) eta ekosistemaren arnasketa (EA: ekoiztutako energia hori erabiltzean ematen den materia organikoaren oxidazioa). Nahiz eta erreketan bide ugari dauden materia organikoa ekoitzi eta oxidatzeko, fotosintesia eta arnasketa aerobikoa dira gehien aztertu izan diren prozesuak, biek eragiten baitituzte aldaketak uretako oxigeno kontzentrazioan. Metabolismoak izaera integratzailea du, eta informazioa ematen du ekosistema baten egoera ekologikoaren gainean.
Ekosistema osoaren metabolismoa bi estazioko metodoaren bitartez neurtu genuen. Funtsean, erreka-alde baten goiko eta beheko muturrean, oxigeno kontzentrazioa neurtzen genuen modu jarraian 24 orduz. Uretako oxigeno-kontzentrazioak egunean zehar gorabeherak ditu, egunez, algek fotosintesia egiten dutenean, gora egiten baitu eta gauez, ordea, behera, arnasketaren eraginez. Egunean zeharreko aldaketa hauek analizatuta posible da erreka-alde horren metabolismo globala kalkulatzea (Izagirre et al., 2007).

**5. irudia:** Oxigeno saturazioa (%) egunean zehar bi erreketan. Ezkerrean kutsadura-maila baxuko Vallderoures erreka, eskuinean oso kutsatuta dagoen Corbera de Ebre. Kurba urdinak Kontrol aldeei dagozkie eta kurba gorriak Inpaktuei.
Laginketa puntuen artean diferentzia oso handiak daude oxigeno saturazioari dagokionez, eta gradiente oso argi bat ikusi daiteke kutsadura-maila oso handia zuten lekuetatik maila baxuagoa zutenetara. Kutsadura handia zuten erreketan oxigeno saturazioa %0-tik oso gertu mantentzen zen, kutsadura txikikoetan saturaziotik gertu mantentzen zen bitartean (%100 inguru).
#### Neurtutako erantzun biologikoek subsidio-estres moduko eskema jarraitu zuten?
Aurretiaz erakutsitako emaitza denek aldeen arteko konparaketa bat egitea baino ez zuten helburu. Aitzitik, neurtutako erantzun biologikoak kutsadura-gradientearen arabera aztertzerako orduan, aldagai batek ere ez zuen esperotako subsidio-estresaren eskema edo patroia jarraitu (6. irudia).

**6. irudia:** Neurtutako zenbait aldagaien erantzuna kutsadura-gradientearekiko. Kutsaduraren adierazle moduan, kasu honetan, Kontrol eta Inpaktuen artean dagoen disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioaren diferentzia aukeratu da.
#### *Ur-eskasiak eragin al du kutsaduraren efektua?*
Azkenik, ur-eskasiaren eragina ez zen oso argia izan (7. irudia).

**7. irudia:** Neurtutako zenbait aldagaien erantzuna lehortearekiko. Lehortearen adierazle modura, ur zutabeak altuera 5 zentimetrotik behera egon den egun kopurua.
# **4. Ondorioak:**
- 1. Kutsadura urbanoak era askotariko eraginak izan zituen aztertutako aldagaietan; izan ere, erantzun eta prozesu biologiko batzuk bultzatu zituen, beste batzuk murriztu egiten zituen bitartean.
- 2. Hala ere, aztertutako aldagai batek ere ez zuen esperotako subsidio-estres moduko eskema jarraitu.
- 3. Ur-eskasiak eragin argiak izan zituen aktibitate biologikoarentzako, baina ez zuen kutsaduraren efektua nabarmendu.
Oraindik informazio gutxi dago araztegiek ibaien funtzionamenduan duten eraginez. Beste lan batzuek (Martí *et al.*, 2004) erakutsi dute heterotrofia bultzatzen dutela eta mantenugaiak atxikitzeko gaitasuna murriztu. Gure emaitzak eragina askoz ere konplexuagoa izan daitekeela erakusten dute, emariaren gorabeherengatik, besteak beste. Etorkizun hurbil batean, erreketako ur-eskasia areagotuko da hauen diluzio-gaitasuna murriztuz, eta ondorioz, kutsatzaileen kontzentrazioa handituz, askoz ere ondorio latzagoak suposatuz ekosistema hauen funtzionamenduari.
# **5. Etorkizunerako planteaturiko norabidea**
Araztegien isurketek aldaketa garrantzitsuak eragin ditzakete ibaien funtzionamenduan, nahiz eta beti ez den erraza efektu horien norabidea aurreikustea. Isurketek Subsidio-Estres moduko eskema jarraitzen duten substantzia ugari helarazten dituzte erreketara; eragin desberdina izango dutenak amaierako kontzentrazioaren, errekaren morofologia eta hidrologiaren edota neurtutako erantzun biologikoaren arabera. Hori dela eta, Subsidio-Estres moduko erantzuna aztertzeko bide errazago bat, faktore horiek guztiak sinplifikatzea izango litzateke. Horrela, esperimentu honi jarraiki, Kataluniako Uraren Ikerketa Zentroan (ICRA) dauden kanal artifizialetan esperimentu bat egin zen, araztegi bateko isurketen kontzentrazio desberdinen gradiente batekin eta gainera, kontrolatutako emari eta argi baldintzekin.
Erantzun biologiko funtzional desberdinak neurtu ziren: materia organikoaren deskonposaketa; biofilmaren klorofila, biomasa eta fosforoa atxikitzeko gaitasuna; jarduera entzimatikoak eta metabolismoa. Esperimentuaren helburua, beraz, erantzun biologiko desberdinek kutsadura-maila desberdinen aurreran zelan erantzuten zuten ikustea izan zen. Gure lehenengo hipotesiaren arabera, erantzun biologiko guztiek Subsidio-Estres moduko erantzun bat edukiko zuten kutsadura kontzentrazio desberdinen aurrean, baina gure bigarren hipotesiaren arabera, erantzun biologikoak euren artean desberdinduko ziren gehienezko aktibitatea bereganatzen zuten kontzentrazioaren arabera.
# **6. Erreferentziak**
- Aristi, I., Díez, J.R., Larrañaga, A., Navarro-Ortega, A., Barceló, D. eta Elosegi, A. (2012). Assessing the effects of multiple stressors on the functioning of Mediterranean rivers using poplar wood breakdown. *Science of the Total Environment*, 440: 272-279.
- Arroita, M., Causapé, J., Comín, F.A., Díez, J., Jimenez, J.J., Lacarta, J., Lorente, C., Merchán, D., Muñiz, S., Navarro, E., Val, J. eta Elosegi, A. (2013). Irrigation agriculture affects organic matter decomposition in semi-arid terrestrial and aquatic ecosystems. *Journal of Hazardous Materials*, 263: 139-145.
- Izagirre, O., Bermejo, M., Pozo, J. eta Elosegi, A. (2007). RIVERMET©: an Excel-based tool to calculate river metabolism from diel oxygen concentration curves. *Environmental Modelling & Software*, 22: 24-32.
- Krausmann, F., Gingrich, S., Eisenmenger, N., Erb, K.H., Haberl, H. eta Fischer-Kowalski, M. (2009). Growth in global materials use, GDP and population during the 20th century. *Ecological Economics*, 68: 2696-2705.
- Krom, M.D. (1980). Spectrophotometric determination of ammonia: a study of a modified Berthelot reaction using salicylate and dichloroisocyanurate. *Analyst*, 105: 305–316.
- Marti, E., Aumatell, J., Gode, L., Poch, M. eta Sabater, F. (2004). Nutrient retention efficiency in streams receiving inputs from wastewater treatment plants. *Journal of Environmental Quality*, 33(1): 285-293.
- Martí, E. eta Sabater, F. (2009). Retención de nutrientes en ecosistemas fluviales. In: *Conceptos y Técnicas en Ecología Fluvial* (Eds A. Elosegi & S. Sabater), 117–132. Fundación BBVA, Bilbao.
- Murphy, J. eta Riley, J.P. (1962). A modified single solution method for the determination of phosphate in natural waters. *Analytica Chimica Acta*, 27: 31-36.
- Nilsson, C., Reidy, C.A., Dynesius, M. eta Revenga, C. (2005). Fragmentation and flow regulation of the world´s large river systems. *Science*, 308: 405-108.
- Odum, E.P., Finn, J.T. eta Franz, E.H. (1979). Perturbation theory and the subsidy-stress gradient. *BioScience*, 29: 349-352.
- Sabater, S. (2008). Alterations of the global water cycle and their effects on river structure, function and services. *Freshwater Reviews*, 1: 75-88.
- Sartory, D.P. eta Grobelaar, J.E. (1984). Extraction of chlorophyll-a from freshwater phytoplankton for spectrophotometric analysis. *Hydrobiologia*, 14: 177−187.
- Serrano, A. (2007). Plan Nacional de Calidad de las Aguas 2007-2015. *Ambienta*, 69: 6-13.
- Steffen, W., Crutzen, P.J. eta McNeill, J.R. (2007). The Anthropocene: Are humans now overwhelming the great forces of nature? *Ambio*, 36: 614-621.
- Vitousek, P.M. (1994). Beyond global warming ecology and global change. *Ecology*, 75(7):1861–1876.
# **7. Esker onak**
Eskerrak eman dizkiet lan hau aurrera ateratzen lagundu didaten guztiei. Batez ere, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Daniel von Schiller eta Arturo Elosegiri; baina, baita Ibon Aristi eta Maite Arroitari ere Apirileko laginketetan euren onena ematearren. Inolaz ere ezin nitzake ahaztu Jordi-René Mor eta Vicenc Acuña, laginketa guzti-guztietan niri laguntzen hor egotearren. Eta azkenik, eskerrak eman nahi dizkiet EHU, doktoretza aurreko dirulaguntzagatik, eta GLOBAQUA proiektu europearrari ere, tesi honen babesa baita momentu oro. |
aldizkariak.v1-3-640 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_26",
"issue": null,
"year": "2023",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "v"
} | # **Nano-zuntz berri eta erabilgarrien fabrikazioa** *electrospinning* **jasangarriaren bidez**
Mario Martinez, Edurne González
*POLYMAT, Kimika Aplikatua Saila, Kimika Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Joxe Mari Korta Zentroa, Tolosa Hiribidea 72, 20018 Donostia*
*[mario.martinez@polymat.eu](mailto:mario.martinez@polymat.eu)*
## *Laburpena*
Lan honetan partikula tamaina ezberdineko metil metakrilato (MMA) eta butil akrilato (BA) latexak harilkatu dira *electrospinning* jasangarriaren bitartez polibinil alkohola (PVA) matrize polimeriko bezala erabilita. Hainbat teknika erabiliz, biskositatearen azterketa, *Ekorketa Bidezko Mikroskopio Elektroniko* (SEM) bidezko irudiak…ikusi da partikula tamainak, PVA kopuruak eta solido edukiak zuzenean eragiten diotela zuntzaren tamaina eta morfologian.
Hitz gakoak: *Electrospinning* jasangarria, latex zuntzak, PVA
# *Abstract*
*In this work methyl methacrylate (MMA) and butyl acrylate (BA) latexes with different particle sizes are spun by green electrospinning using poly (vynil alcohol) (PVA) polymer as a template. Using different techniques, analysis of viscosity, pictures by Scanning Electron Microscope (SEM)…it was observed that the particle size, PVA amount and solid content have a direct impact on the size and morphology of the nanofibres.*
*Keywords: Green electrospinning, latex fibres, PVA*
## **1. Sarrera eta motibazioa**
*Electrospinning* (zuntzen elektro biraketa) eremu elektriko baten bidez ehunka nanometroko diametroa duten zuntzak lortzeko metodo moderno eta efiziente bat da. Metodo honen bidez lortutako zuntz ultra-finak ezaugarri bikainak dituzte, azalera bolumen erlazio izugarria, egitura porotsua, edo funtzionaltasun moldagarria esate baterako. Material hauek duten ezaugarriei esker aplikazio askotan erabilgarriak izan daitezke, ehun, filtro, medikamentu banaketan, zaurien sendaketan, sentsore, ingurumenaren sendabide edo katalizatzaile bezala beste batzuen barruan. (Toriello et al., 2020; Xue et al., 2019)
Gaur egun, gehien erabiltzen den *electrospinning* metodoa soluzio bidezkoa da; hala ere, aplikazio industrialetarako desabantaila nagusi batzuk ditu. Lehenik eta behin, organikoak diren disolbatzaile toxiko eta sukoien erabilera, problematikoak izan daitezkeelako produkzio industrialean ingurumen eta segurtasun arauketengatik. Honi aurre egiteko, ura erabili daiteke disolbatzaile bezala, baina uretan disolbagarriak diren polimeroak soilik harilkatu daitezke eta hau, desabantaila bat izan daiteke zenbait erabileretarako. Bigarren muga disoluzioan erabilitako polimeroaren kontzentrazioarekin erlazionatuta dago. Soluzio *electrospinning* bidez erabiltzen diren polimero disoluzioen kontzentrazioak %10-15 izaten da gehienez. Kontzentrazio altuagoak erabiliz gero, haril ezina den disoluzio oso likatsua lortzen da. Kontzentrazio muga honek produktibitatea nabarmenki murrizten du. (Agarwal eta Greiner, 2011)
Suspentsio *electrospinning* (edo *electrospinning* jasangarria) polimero dispertsio urtsu batean oinarritutako metodo berria da. Prozesu honetan polimero dispertsio urtsu bat (latex ere deitua) hariltzen da matrize polimeriko baten laguntzarekin (uretan disolbagarria den polimeroa). Metodo honek ura erabiltzen duenez ingurune bezala *electrospinning* prozesurako, lehen aipatutako desabantailei aurre egiten die. Ez hori bakarrik, polimero kontzentrazio handiagoak erabili daitezke eta beraz, prozesuaren produktibitatea asko handitu daiteke. (Agarwal eta Greiner, 2011; Crespy et al., 2012; Gonzalez et al., 2021)
Matrize polimerikoa beharrezkoa da polimero kateak katramilatzeko zuntzen formazioan zehar, gainera, itsasgarri bezala jokatzen du polimero partikula artean. *Electrospinning* prozesuaren bukaeran, polimero partikulak zuntzek osatzen duten matrize polimerikoaren barruan paketatuko dira. Polimero partikulen beira trantsizio tenperatura (Tg) giro tenperatura baino baxuagoa bada, koaleszentzia jasango dute fase jarrai bat sortuz. Bestalde, polimeroaren Tg-a giro tenperatura baino handiagoa bada, partikulak esfera itxura mantenduko dute (1. irudia). Nahi izanez gero matrize polimerikoa zuntzetik kendu daiteke, zuntzak uretan sartuz. (Buruaga et al., 2010; Yuan eta Zhang, 2012)
#### **1. irudia.** *Electrospinning* **jasangarria azaltzeko diagrama eta zuntzen formazioa**

Harilkatzen den nahastearen biskositateak lortzen den zuntzen morfologian eragin zuzena duela ikusi da literatura. Nahastearen biskositatea handitzean, zuntz homogeneoagoak lortzen dira. Nahastearen biskositatea, matrize polimerikoaren masa molekularra eta kopurua aldatuz, solido edukia aldatuz edo tamaina ezberdineko partikulak erabiliz aldatu daiteke. Beraz aldagai hauek guztiak eragin zuzena izango dute lortzen den zuntzaren morfologian. (Gonzalez et al., 2021)
## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
*Electrospinning* jasangarriaren inguruko lehen lana Greiner eta lankideek argitaratu zuten 2007-an, geroztik lan ezberdinak atera dira matrize polimeriko/partikula ratio, partikula tamainak edo Tg-a balioak aldatuta. Hala ere, literaturan lan gutxi daude hasierako latexaren konposizioak, bukaeran lortzen diren zuntzen morfologian duen eragina sakon aztertu eta ulertzen dutenak. (Stoiljkovic et al., 2007)
Lan honetan, partikula tamaina ezberdineko metil metakrilato/butil akrilato MMA/BA latexak erabili dira eta polibinil alkohola (PVA) erabili da matrize polimeriko bezala. Helburu ezberdinak egon dira, alde batetik partikula tamainak zuntzaren morfologian duen eragina aztertzea. Bestalde. PVA/partikula ratioak eta solido edukiaren eragina zuntzaren morfologian eta azkenik nahastean erabilitako PVA kopurua ahalik eta gehien murriztea.
## **3. Ikerketaren muina**
### **3.1.Atal esperimentala**
Lan honetan emultsio polimerizazioz sintetizatutako hiru latexekin lortutako nanozuntzen ezaugarrien analisia egin da. Horretarako, *electrospinning* prozesua egin ondoren aurrerago azaltzen diren teknikak erabiliz zuntzak aztertu dira.
### **3.1.1. Materialak**
Partikula tamaina ezberdineko hiru MMA/BA latex erabili dira % 40 solido edukiarekin (1. taula). Mowiol 47-88 (PVA, Sigma-Aldrich) erabili da matrize polimeriko bezala, honen masa molekularra 138900 g/mol izanda. Ur destilatua erabili da nahaste guztien prestakuntzarako.
### **1. taula. MMA/BA latexak**
| Izena | Polimero partikulen batez<br>besteko diametroa (nm) | |
|-------|-----------------------------------------------------|--|
| L-100 | 100 | |
| L-200 | 200 | |
| L-300 | 300 | |
### **3.1.2.** *Electrospinning-***erako erabili diren nahasteen prestaketa**
PVA/partikula eta solido eduki ezberdineko nahasteak prestatu dira. Horretarako, 250 ml-ko erreaktore batean latexa, PVA ur disoluzioa (% 10 masan) eta ur destilatua sartu eta 200 rpm-tan nahastu dira 15 minutuz.
### **3.1.3. Karakterizazioa**
Lortutako nahasteen biskositatea neurtu da 0,001-1000 s-1 -eko biratze abiaduran geometria zilindrikoa duen erreometroa (AR 1500) erabiliz. *Electrospinning* bidez lortutako zuntzen morfologiak *Ekorketa Bidezko Mikroskopio Elektronikoa* (SEM) erabiliz aztertu da. Zuntzen batez besteko diametroa kalkulatzeko 50 neurketa egin dira lagin bakoitzeko. Neurketa hauek laginaren gune ezberdinetan ateratako hiru irudietan egin dira ImageJ software-a erabilita.
### **3.2 Emaitzak eta ondorioak**
Lehenik eta behin hiru PVA/partikula ratio ezberdinak dituzten laginak harilkatu eta aztertu dira: 30/70, 20/80 eta 10/90. Erabilitako latexa L-200 izan da. 2. irudian SEM erabiliz lortutako zuntzen irudiak agertzen dira.

#### **2. irudia. PVA/partikula ratio eta solido eduki ezberdinekin lortutako zuntzen SEM irudiak**
Ikusi daitekeen bezala, solido eduki baterako, PVA kopurua handitzean zuntz homogeneoak lortu dira. Honen arrazoia PVA kopurua handitzean harilkatuko den nahastearen biskositatea handitzen dela da. Gainera, geroz eta PVA kantitatea handiagoa izan, solido eduki konstante batean, lortutako zuntzen diametroa handitzen da. Bestalde, PVA/partikula ratioa konstante mantentzean (20/80) eta solido edukia igotzean zuntzen morfologia hobetzen da eta diametroa handitzen da. PVA/partikula 10/90 ratioan, nahiz eta solido edukia asko igo, ezin izan da zuntzen morfologia homogeneoa lortu. Honen arrazoia harilkatu den nahastearen biskositate falta izan daiteke, izan ere, zuntzak lortzeko nahasteak biskositate minimo bat izan behar dute, 0,13-0,24 Pa·s tartean (200 s-1 -tan neurtuta), hortik beherako biskositatea duten nahasteek morfologia ez homogeneoko zuntzak sortzen dituzte.
Esperimentu berdina errepikatu da beste partikula tamainako latexekin, lortutako emaitzak 3. irudian agertzen dira.
## **3. irudia. Partikula tamaina ezberdineko latexak erabiliz lortutako zuntzak. PVA/partikula ratio eta nahastearen solido edukia aldatuz**

Irudiak aztertuz, PVA/partikula ratioa 20/80 den kasuan, solido edukia handiagoa denean zuntzen diametroa handitzen da eta gainera morfologian hobekuntza nabaritzen da. Partikula tamainaren eragina aztertuz, zuntzen diametroak analizatuz ez da ikusten erlazio zuzenik partikula tamaina eta zuntzen diametroaren artean. Bi solido edukietan, zuntz lodienak L-100 latexarekin lortu dira. L-200 latexa erabiltzean zuntzen diametroa txikitu egiten da eta L-300 erabiltzean berriz ere handitu. Bestalde, PVA kantitatea % 10-era jaisten bada zuntzen morfologia galtzen da nahiz eta solido edukia % 25-era igo.
Latex bimodalen eragina zuntzen morfologian ere aztertu da. Horretarako L-100 eta L-300 latexak nahastu eta lau latex bimodal lortu dira. L-100/L-300 ratio ezberdinak erabili dira: 80/20, 60/40, 40/60 eta 20/80 (% partikula masan). Latex bimodal hauek PVA disoluzioarekin nahastu dira 20/80 eta 10/90 PVA/partikula ratioan eta %20 eta % 25 solido edukiekin. 4. irudian latex bimodalekin lortutako nahasteen biskositateak biratze abiaduraren aurrean erakusten dira.
#### **4. irudia. PVA/partikula bimodalekin lortutako biskositateak**


Grafikoak aztertuta ondorio nagusi bat atera daiteke, latex bimodalen biskositateak bi latex monomodalen biskositateen artean daude. Hiru kasuetan PVA/L-100 nahasteak biskositate altuena dauka, eta aurkakoa gertatzen da 300 nm-ko partikulak dituen nahasteekin, biskositate txikienak lortuz. Latex bimodalen artean, L-100 latexaren ratioa handitzean biskositatea handiagoa izango du nahasteak. 5. irudian *electrospinning* eta gero lortutako zuntzak ikus daitezke.
**5. irudia. Latex bimodalekin lortutako zuntzak. (A)- 20/80 PVA/partikula ratioa, % 20 solido edukia; (B) 20/80 PVA/partikula ratioa, % 25 solido edukia; (C) 10/90 PVA/partikula ratioa, % 25 solido edukia**

PVA/partikula ratioa 20/80 duten laginak konparatuz gero hobekuntza nabarmena ikusten da nahaste monomodaletatik (3. irudia) bimodaletara (5. irudia). Ez hori bakarrik, bi solido edukietan (%20 eta %25) lortu diren zuntzen diametroa handitu egiten da L-300 kopurua handitzean nahiz eta nahastearen biskositatea txikitu. Bukatzeko, PVA kantitatea % 10-era jaitsi denean lortu diren zuntzen morfologia ez da homogeneoa izan nahiz eta solido edukia % 25 izan.
## **6. Ondorioak**
Lan honetan MMA/BA kopolimeroz osatuko latex partikulak harilkatu dira PVA matrize polimeriko bezala erabiliz. Latexaren partikula tamaina, partikulen bimodaltasuna, PVA/partikula ratioa eta nahastearen solido edukia aldatu dira eta parametro huen eragina zuntzen morfologian aztertu da. Biskositateak zuntzen morfologian eragina zuzena duela ikusi da. PVA kopurua eta solido edukia handitzean, biskositatea handitzen da eta ondorioz zuntz homogeneagoak lortzen dira diametro handiagoekin. Partikula monomodalekin, ez dugu erlazio zuzen bat ikusi partikula tamaina eta zuntzen tamainaren artean. Partikula bimodalekin, zuntzen diametroa partikula txikien eta handien arteko ratioaren araberakoa dela ikusi dugu. Bukatzeko, erabili dugun PVA-
rekin, PVA kopurua % 10-era murriztean, biskositatea asko txikitzen da eta ondorioz ezin ditugu zuntz homogeneoak lortu.
## **7. Etorkizunean planteatzen den norabidea**
Egindako lana oinarri moduan hartuta, interesgarria izango litzateke erabilitako PVA matrizearen masa molekularra handitzea, likatasun handiagoko nahasteak lortzeko eta PVA kopuru txikiagoa duten zuntzak lortzeko. Horrez gain, zuntzei PVA kentzean lortuko liratekeen zuntzen morfologia aztertzea interes handikoa izango litzateke.
## **8. Erreferentziak**
- Agarwal, S., & Greiner, A. (2011). On the way to clean and safe electrospinning-green electrospinning: emulsion and suspension electrospinning. *Polymers for Advanced Technologies, 22*(3), 372-378. 10.1002/pat.1883
- Buruaga, L., Sardon, H., Irusta, L., González, A., Fernández-Berridi, M. J., & Iruin, J. J. (2010). Electrospinning of Waterborne Polyurethanes. *Journal of Applied Polymer Science, 115*(2), 1176-1179. 10.1002/app.31219
- Crespy, D., Friedemann, K., & Popa, A. (2012). Colloid-Electrospinning: Fabrication of Multicompartment Nanofibers by the Electrospinning of Organic or/and Inorganic Dispersions and Emulsions. *Macromolecular Rapid Communications., 33*(23), 1978-1995. 10.1002/marc.201200549
- Gonzalez, E., Barquero, A., Muñoz-Sanchez, B., Paulis, M., & Leiza, J. R. (2021). Green Electrospinning of Polymer Latexes: A Systematic Study of the Effect of Latex Properties on Fiber Morphology. *Nanomaterials (Basel, Switzerland), 11*(3), 706. 10.3390/nano11030706
- Stoiljkovic, A., Ishaque, M., Justus, U., Hamel, L., Klimov, E., Heckmann, W., Eckhardt, B., Wendorff, J. H., & Greiner, A. (2007). Preparation of water-stable submicron fibers from aqueous latex dispersion of water-insoluble polymers by electrospinning. *Polymer (Guilford), 48*(14), 3974-3981.<https://doi.org/10.1016/j.polymer.2007.04.050>
- Toriello, M., Afsari, M., Shon, H., & Tijing, L. (2020). Progress on the Fabrication and Application of Electrospun Nanofiber Composites. *Membranes (Basel), 10*(9), 204. 10.3390/membranes10090204
- Xue, J., Wu, T., Dai, Y., & Xia, Y. (2019). Electrospinning and Electrospun Nanofibers: Methods, Materials and Applications. *Chemical Reviews, 119*(8), 5298-5415. <https://doi.org/10.1021/acs.chemrev.8b00593>
- Yuan, W., & Zhang, K. (2012). Structural Evolution of Electrospun Composite Fibers from the Blend of Polyvinyl Alcohol and Polymer Nanoparticles. *Langmuir, 28*(43), 15418-15424. 10.1021/la303312q
## **9. Eskerrak eta oharrak**
Eskerrak Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) eta POLYMAT-eri laguntza ekonomikoarengatik. Baita nire zuzendariari, proiektua aurrera ateratzeagatik eta niri egiteko aukera emateagatik. |
aldizkariak.v1-3-819 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_vi_zientziak-eta-natura-zientziak_31",
"issue": null,
"year": "2025",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "vi"
} | # **Landare errupikolen populazioen egonkortasuna eta klimaren aldakortasunaren aurreko erresistentzia**
Ane Múgica Carnicero, Héctor Miranda Cebrián, María Begoña García
*Instituto Pirenaico de Ecología (CSIC). Avda. Montañana 1005, 50059 Zaragoza, Espainia*
*Kontakturako e-posta amugica@ipe.csic.es*
### *Laburpena*
Ikerketa honetan harkaitz-pareta bertikaletan bizi diren hainbat espezieen populazio-dinamikak aztertu eta ondo garatutako lurzoruetan hazten diren espezieen dinamikekin alderatu ditugu. Horretarako, MONITO eta COMPADRE datu-baseetatik 134 espezieen 243 populazio bildu ditugu. Azterketa demografikoek agerian utzi dute landare errupikolek beste habitatetako landareek baino biziraupen-tasa altuagoak eta populazio-dinamika egonkorragoak dituztela, baita oreka demografikotik gertuago daudela ere. Gainera, populazioaren orekak eta egonkortasunak plantulen osteko etapekin korrelazioa duela aurkitu dugu. Lan honen emaitzek iradokitzen dute, habitat arrokatsuetan bizi diren landareek lurzoru garatuetan bizi direnek baino gaitasun handiagoa dutela aldakortasun klimatikoari aurre egiteko.
Hitz gakoak: Aldaketa klimatikoa, populazio-egonkortasuna, landare errupikolak.
## *Abstract*
*Here, we reviewed the survival patterns and population dynamics of plants growing on vertical cliffs and compared them to other plants with similar life forms that grow on the ground. To this end, we have used two main sources, MONITO and COMPADRE, to collect 243 populations of 134 plant species. Demographic studies have shown that rupicolous plants have higher survival rates, more stable population dynamics, and are closer to demographic equilibrium than plants in other habitats. We also found that the distance to equilibrium and temporal stability of the population correlated with the postseedling stages. The results of this work suggest that plants living in vertical cliffs have a greater ability to cope with climatic variability than those living in other habitats.*
*Keywords: Climate change, population stability, rupicolous plants*
## **1. Sarrera eta motibazioa**
Pareta bertikalek, endemikoak diren edota mehatxatuta dauden landare espezieen proportzio handi bat biltzen dute. Besteak beste, landarediaren berezitasun horrek Batasunaren Intereseko Habitat mota gisa izendatzea ekarri zuen (European Commission, 1992). Kasu askotan, euren landare errupikolen espezializazio-maila dela-eta, banaketa mugatua edota populazio txikiak izaten dituzte (Fitzsimons & Michael, 2017; Miranda et al., 2022). Ezaugarri horiek zaurgarritasunarekin lotu izan dira (Harnik et al., 2002). Landare hauek egun bizi dugun aldaketa globalaren eragile nagusien (lurzoru erabileraren eta klimaren aldaketa) aurrean izan dezaketen erantzuna ezezaguna bada ere, aditu batzuen ustetan nekazaritza eta abeltzaintzaren eragin zuzena pairatzen ez duten neurrian, beste habitat batzuk baino askoz eraldaketa murritzagoak pairatuko dituztela espero da (Larson et al., 2000).
### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Pareta bertikaletako zirrikituetan soilik espezializazio-maila handiko espezieak biziraun dezakete . Hala ere, behin bertan finkatuta, landare errupikolek ehunka urtez biziraun dezakete populazio-dinamika egonkorra mantenduz (García, 2003; Larson et al., 1999, 2000). Oro har, bizi luzeko organismoek bizi laburrekoek baino dinamika motelagoak erakusten dituzte (Salguero-Gómez et al., 2016; Walle et al., 2023), besteak beste, ugalketa-adinaren atzerapena esaterako. Hortaz, bizi laburreneko landareekin konparatuta, bizi luzekoen iraunkortasunak errekrutamenduarekiko menpekotasun urriagoa du (Forbis & Doak, 2004; García et al., 2008). Landare errupikolen populazioaren bideragarritasunaren ikuspegitik, ale berrien behar izate urriago hori bat dator habitatak hazien sakabanatze, ernatze edota plantulen biziraupenerako egokiak diren mikro-gune eskasiarekin. Plantulen ondorengo faseetako biziraupen-tasa altuek errekrutamendu-tasa baxuak konpentsa ditzaketen arren, gutxieneko errekrutamendu-maila bat beharrezko da populazioen eta espezieen iraunkortasuna bermatzeko. Tamalez, populazioen jarraipena gehienetan plantulen ondorengo faseetan oinarritzen da, landareen bizi-zikloko lehen etapei erreparatu gabe (Morris & Doak, 2002). Horrexegatik, landare errupikolen kasuan ez dago apenas informaziorik plantulen errekrutamendu eta biziraupen-tasen inguruan.
Harkaitz-habitatetako organismoen kasuan, aldaketa klimatikoa da arrisku-iturri handienetako bat. Hainbat adituen aburuz, muturreko tenperaturek harkaitzetako espezieen populazioengan eragin negatiboa izan lezakete (IPCC, 2023; Boyce, 1992; Menges, 1998), bizi-formen artean desberdintasunak egon arren. Aldakortasun klimatikoak eragin nabarmena izan dezake bizi-tasen (jaiotza, hazkuntza, biziraupena) berezko aldakortasunean (hau da, kanpo-eragile batek modu direkzionalean ez sortutakoa), denboran zehar populazioen hazkuntza-tasen oszilazioak areagotuz. Eragin hau bizi-fasearen araberakoa izan daiteke, fase desberdinen erantzuna ez baita homogeneoa (Higgins et al., 2000). Hori dela-eta, populazioen zaurgarritasuna aztertzeko beharrezkoa da, batetik, aldakortasun klimatikoak bizi-forma eta antzeko habitatetako organismoen populazioen joeran eta haien oszilazioetan duen efektua aztertzea, eta bestetik, fase ezberdinen biziraupen-tasetan izan dezakeen eragina ikertzea. Azterketa horien emaitzak aldaketa klimatikoaren aurrean harkaitz-landareen zaurgarritasun edo erresistentziaren inguruan ondorioak ateratzeko baliagarriak izan daitezke, azken finean, kontserbazio-lehentasunak ezartzeko.
Testuinguru honetan, lan honen helburua landare errupikolen bizi-fase ezberdinen biziraupen-tasen eta populazio-dinamiken patroiak ikertzea izan da, beste habitat batzuetako espezieen dinamikekin konparatuz. Ikerketa honetan, "azkar-motel continuum"-aren teorian oinarrituta (Salguero-Gómez et al., 2016), landare errupikolek, ondo garatutako lurzoruetan (aurrerantzean lurzoruko landareak) bizi diren espezieenekin alderatuta, biziraupen-tasa altuagoak eta populazio-dinamika egonkorragoak, orekatik gertuago daudenak ere, izango dituztela espero da.
### **3. Ikerketaren muina**
### **3.1. Material eta metodoak**
MONITO [\(García et al., 2021\)](https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1439179124000707#bib0016) eta COMPADRE [\(Salguero‐Gómez et al., 2015\)](https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1439179124000707#bib0045) datu-baseak erabili ziren ehundaka populazioren bizi-fase ezberdinen biziraupen-tasak, hazkuntza-tasak, eta haien denboran zeharreko aldakortasuna lortzeko. MONITO datu-basea "*Adopta una Planta*" izeneko elkarlan-proiektu baten ondorioa da; bertan, hainbat boluntario eta basozainek parte hartzen dute. Proiektu hau 2013an hasi zen Iberiar Penintsularen Ipar-ekialdean, Instituto Pirenaico de Ecología-k (IPE-CSIC) koordinatuta. Haren jarraipen-metodoak [García et al. \(2021\)](https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1439179124000707#bib0016) argitalpenean daude azalduta. Bestalde, COMPADRE demografia-informazioaren biltegirik handiena da eta bertan jasotako populazio bakoitzerako eta denbora-tarte jakin baterako (normalean urtebete), hainbat aldagai demografiko daude eskuragarri. Datu-base hauetatik abiatuta, harkaitz-pareta bertikaletan bizi diren landare-populazioak identifikatu eta landare errupikolen populazioen zerrenda osatu genuen (1.irudia). Ondoren, landare espezieen arteko desberdintasunak mugatzeko, soilik ingurune makro-klimatiko antzekoan kontatuta dauden landare bizikor edo kamefito txikiak aztertu ziren. Azkenik, substratuaren arabera, bi taldetan sailkatu ziren bildutako landare espezieak: landare errupikolak eta lurzoruko landareak.
Populazio bakoitzerako aztertutako aldagaiak hauek izan ziren:
- SDL Sx: Lehen eta bigarren urteko plantulen (SDL) urteko biziraupen-tasak.
- VR Sx: Indibiduo ugalkor edota begetatibo helduen (VR) urteko biziraupen-tasak.
- λg 1era: Hazkunde-tasek (λg) orekara (λg =1) zuten distantzia absolutua.
- DE: Hazkunde-tasen desbiderapen estandarrak.
**1.irudia. Aztertutako populazioen banaketa geografikoa, bizi-forma antzekodun landareak substratuaren arabera bi taldetan sailkatuta: landare errupikolak (gorria) eta lurzoruko landareak (urdina).**

Analisi estatistikoari dagokionez, orokortutako eredu lineal mistoak (GLMM) erabili ziren biziraupentasak (Sx) bizi-faseen artean (SDL eta VR) eta substratuaren artean (harkaitz-paretak vs. lurzorua) alderatzeko. Ereduaren bitartez bi aldagai finko hauen eragina eta euren arteko interakzioa aztertu zen, 'Espeziea' ausazko efektu gisa hartuta (1.formula):
$$Biziraupen$$
-tasa ~ $Estratua * Bizi$ -fasea + $(1 \mid Espeziea)$ [1.formula]
Landare taldeen arteko ezberdintasuna ANOVA bitartez ebaluatu zen. Gainera, landare talde bakoitzarentzat, SDL eta VR-ren eta arteko korrelazioa ere ebaluatu zen Pearsonen korrelazioaren bitartez. Taldeen arteko λg 1erako distantzien desberdintasuna Welch frogaren bitartez testatu zen. Taldeen arteko hazkuntza-tasen joeren denbora-aldakortasunean egon zitezkeen desberdintasunak desbiderapen estandarra (DE) erabiliz aztertu ziren; Welch froga erabili zen bertan ere.
Azkenik, SDL eta VR banakoen biziraupen-tasek populazio-joeretan eta haien denboraaldakortasunean izan zezaketen eragina ebaluatzeko beste GLMM burutu zen. Kasu honetan, bi bizifaseen estratu- eta biziraupen-tasak (VR eta SDL), faktore finko gisa, eta espezieak ausazko efektu gisa erabili ziren (2.formula):
$$Y \sim Estratua + VR$$
-en biziraupen-tasa + SDL-en biziraupen-tasa + (1 | Espeziea) [2.formula]
non *Y* orekarako (λg=1) distantzia edo haren denbora-aldakortasuna (urteko λi-aren DE-a) zen. Analisi guztiak R 4.2.0 bertsioa (R Core Team, 2022) erabiliz egin ziren.
# **3.2. Emaitzak**
Lurzoruko landareen biziraupen-tasek aldakortasun altua adierazi zuten eta, ondorioz, landare errupikolen SDL batzuek lurzoruko landare VR-ek baina biziraupen-tasa altuagoak ageri zituzten (1.taula). GLMMaren emaitzen arabera, substratu-motak (harkaitz-pareta edo lurzorua) eta bizi-faseek biziraupen-tasan eragin adierazgarria zutela konfirmatuz (2. eta 3. taulak). Horrez gain, korrelazio positibo adierazgarria aurkitu zen SDL eta VR-en biziraupen-tasen artean landare-talde bakoitzerako(harkaitz-paretetako landareak: Pearson-en r = 0,57, t = 3,37, df = 24, p-balioa = 0,0025; lurzoruko landareak: Pearson-en r = 0,42, t = 3,74, df = 67, p-balioa = 0,0004).
**1.taula. Landare-errupikolak eta lurzoruko landareak alderatzeko erabilitako informazioa: biziraupentasetarako (Sx) eta populazio-dinamikarako (populazio-hazkundearen tasa eta denbora-aldakortasuna) populazio eta espezieen kopurua (N), batez bestekoa ± desbiderapen estandarra (DE), eta plantula (SDL) eta etapa helduagoen (VR) biziraupen-tasak landaretalde bakoitzerako.**
| Biziraupen-tasak | Landare-errupikolak | Lurzoru-landareak |
|--------------------|---------------------|-------------------|
| N Espezieak | 12 | 34 |
| N Populazioak | 26 | 68 |
| SDL Sx ± DE | 0.79 ± 0.15 | 0.54 ± 0.24 |
| Min-Max | 0.37-1 | 0.04-1 |
| VR Sx ± DE | 0.95 ± 0.05 | 0.84 ± 0.11 |
| Min-Max | 0.75-1 | 0.55-1 |
| Populazio dinamika | MONITO | COMPADRE |
| N Espezieak | 104 | 34 |
| N Populazioak | 171 | 70 |
**2.taula. GLMMaren emaitzak, estratuak (harkaitz-paretak vs lurzorua) bizi-faseen (plantula, SDL vs etapa helduagoak, VR) biziraupen-tasengan (Sx) duen efektua frogatzeko, espezieak ausazko efektu gisa gehituta.**
| | Sx | | |
|------------------------------------|-------------|----------------|------------|
| Iragarlea | Kalkulua | CI95 | p-balioa |
| Intertzeptua | 0,76 | [0,68; 0,85] | <0,001 *** |
| Estratua (Lurzorua) | -0,20 | [-0,30; -0,11] | <0,001 *** |
| Fasea (VR) | 0,16 | [0,09; 0,23] | <0,001 *** |
| Estratua (Lurzorua) x Fasea (VR) | 0,14 | [0,06; 0,23] | 0,001 *** |
| Ausazko efektuak | | | |
| 2 hondakina<br>σ | 0,02 | | |
| 2<br>σ<br>espezieak | 0,01 | | |
| Nespezieak | 47 | | |
| Behaketak | 190 | | |
| 2 marjinala / Baldintzazko R2<br>R | 0,426/0,672 | | |
**3.taula. ANOVAren emaitzak, estratuen, bizi-faseen eta biziraupen-tasen arteko elkarrekintzaren arteko desberdintasunak frogatzeko, espezieak ausazko efektu gisa.**
| Aldagaia | Sum Sq | NumDf | DenDf | F balioa | p-balioa |
|-----------------------|--------|-------|---------|----------|------------|
| Estratua | 0,1496 | 1 | 43,617 | 8,8338 | 0,01 ** |
| Bizi-fasea | 3,3016 | 1 | 142,916 | 194,9022 | <0,001 *** |
| Estratua x Bizi-fasea | 0,1975 | 1 | 142,916 | 11,6583 | <0,001 *** |
Welch probak landare errupikolen populazioen joerak, lurzoruko landareenekin alderatuta, orekatik nabarmen gertuago zeudela eta (F(1150.88) = 24,528.39, p-value = 3.564e-07) denbora-aldakortasun gutxiago zutela adierazi zuen (F(1, 211.58) = 24,619.00, p-value = 2.038e-05) (2. irudia). Antzeko emaitzak aurkitu ziren bigarren GLMM-an, landare errupikolek nabarmen denbora-aldakortasun txikiagoak izan baitzituzten ondo garatutako lurretako landareenekin alderatuta (4. taula). Gainera, substratu ezberdinak alde batera utziz, VR-en biziraupen tasek efektu adierazgarria izan zuten, lambda-ren orekarainoko distantzia eta denbora-aldakortasuna gutxituz (4. taula).
**2. irudia. Populazioaren joera orokorren eta haien DEaren arteko erlazioak harkaitz-paretetan (gorria) eta lurzoru horizontalean (urdina) hazten diren landareentzat datuen iturriaren arabera bereiztuta.**

**4.taula. GLMMaren emaitzak, estratuaren eta SDL eta VR biziraupen-tasen eragina frogatzeko orekarako λg-ren distantzian (A) eta lambdaren denbora-aldakortasunean (B); espezieak ausazko efektu gisa.**
| | | Orekarako distantzia (λg<br>1era) | | | |
|------------------------------------|----------------------------------------------|-----------------------------------|------------|--|--|
| Iragarlea | Kalkulua | CI95 | p-balioa | | |
| Intertzeptua | 0,46 | [0,32; 0.60] | <0,001 *** | | |
| Sx (VR) | -0,48 | [-0,64; -0.32] | <0,001 *** | | |
| Sx (SDL) | 0,02 | [-0,05; 0.09] | 0,581 | | |
| Estratua (Lurzorua) | 0,02 | [-0,02; 0.06] | 0,373 | | |
| Ausazko efektuak | | | | | |
| 2 hondakina<br>σ | 0,00 | | | | |
| 2<br>σ<br>espezieak | 0,00 | | | | |
| Nespezieak | 46 | | | | |
| Behaketak | 93 | | | | |
| 2 marjinala / Baldintzazko R2<br>R | 0,395/0,512 | | | | |
| | λ-ren Desbidertaze estandarra urteetan zehar | | | | |
| Iragarlea | Kalkulua | CI95 | p-balioa | | |
| Intertzeptua | 0,31 | [0,13; 0,50] | 0,001 *** | | |
| Sx (VR) | -0,27 | [-0,46; -0,07] | 0,007 *** | | |
| Sx (SDL) | 0,03 | [-0,02; 0,09] | 0,197 | | |
| Estratua (Lurzorua) | 0,31 | [0,13; 0,50] | 0,001 *** | | |
| Ausazko efektuak | | | | | |
| 2 hondakina<br>σ | 0,01 | | | | |
| 2<br>σ<br>espezieak | 0,00 | | | | |
| Nespezieak | 46 | | | | |
| Behaketak | 93 | | | | |
| 2 marjinala / Baldintzazko R2<br>R | 0,160 / 0,445 | | | | |
# **3.3. Eztabaida**
Ikerketa honetan Ipar Hemisferioan erabilgarri dauden errupikolak diren eta ez diren landare bizikorren biziraupen-tasa eta populazio-dinamikak konparatu ditugu. Lortutako emaitzek, landare errupikolek bestelako lurzoru garatuetan bizi diren landareek baino biziraupen-tasa altuagoak dituztela erakutsi dute, bai SDL eta bai VR faseetan. Emaitza honen balizko azalpen bat ingurune gogor edo latzetan bizirauteko garatutako ezaugarriek biziraupen-tasa altu horiek bultzatzea izan daiteke. Honen adibide dira, esate baterako, lehortearekiko toleranteak diren espezieak garatu dituzten ezaugarriak (hostoen uzkurdura handia adibidez; Porembski & Barthlott, 2000). Hala ere, detaile-maila handiagoarekin aztertuko bagenu, landare-indibiduo bakoitzak benetan pairatzen duena aztertuz, baliteke harkaitz-pareten baldintzak uste bezain gogorrak ez izatea, oso habitat heterogenoak baitira. Ingurune hauek mikro-leku anitz eskaintzen dituzte; hala nola, arrakalak edota irtengune horizontalak. Alta, egia da ere, mikro-leku horiek guztiak ez direla zertan egokiak izan behar espezie guztientzako edota bizi-fase guztientzako. Matthes eta Larson-ek (2006) mikro-leku ezberdinetan 18 urtetan zehar egindako ehundaka *Thuja occidentalis* plantulen segimenduan harkaitzetako pitzadura eta arrakalak, birsorkuntza bermatzeko lekurik aproposenak zirela ondorioztatu zuten, plantulen biziraupen-tasarik altuenak bertan antzeman baitzituzten nahiz eta hazietako gutxi ernetu. Aurkikuntza honekin batera, irtengune horizontaletan, ingurune bertikaletan ez bezala, udako tenperatura maximoek biziraupena gutxitzen zutela frogatu zuten (Matthes & Larson, 2006). Ikerlari hauen arabera, harkaitz-pareta bertikaletako pitzaduretan ura ez litzateke lurrunduko, eta ondorioz, plantulek ura erraz eskuratuko lukete. Gainera, beste ikerketa batetan behatu denez (García et al., 2021), zirrikitu horietan tenperatura maximoak leunagoak dira, inguruko lekuetan baino. Arrakaletako "hozte-sistema" honek ingurune egokiagoa sor lezake, aireko tenperatura maximoak arinduz zein lurruntze-prozesua gutxituz denboraldi lehorretan. Beraz, ikerketa honetan aurkitutako landare errupikolen plantulen biziraupen-tasa altuak baldintza faboragarri (uraren erabilgarritasuna eta ingurugiroko muturreko tenperaturen arintzea) horiei esker izan litezke.
Biziraupena ez ezik, landare errupikolen populazioen joerak orekatik hurbilago zeudela eta denboran zeharreko egonkorragoak zirela topatu dugu. Jakina da hazkuntza-tasen aldakortasun tenporalak desagertze-arriskua areagotzen duela (Morris & Doak, 2002), eta bizi-fase guztiek ez dutela inpaktu bera populazioaren hazkuntza-tasan. Ikerketa honetan, plantulen bizi-tasek, aldakorrena izan ohi den bizi-tasak, korrelazio baxua dute populazioen egonkortasunarekin. Hainbat ikerketek diotenez, populazio-hazkuntzan gehien laguntzen duten bizi-tasak inguruneko baldintzen oszilazioetatik babestuta daude (Morris & Doak, 2004). Gainera, landare errupikolen plantuletan igarri den biziraupentasa altuak direla-eta, esan genezake landare errupikolak beste landareetan tipikoa den III. biziraupenestrategia motatik (biziraupen-tasa bajuak lehen bizi-faseetan; Harper, 1978) urruntzen direla. Geroz eta biziraupen-tasa altuagoak izan lehen bizi-faseetan, orduan eta eragin gutxiago izango du aldakortasun klimatikoak populazioen joeran (Halley et al., 2018). Aitzitik, landare errupikola bizikorrek, fase helduen biziraupen-tasa altuei esker, lurzoruan dauden beste hainbat landarek baino populazio-dinamika egonkorragoak lituzkete, ikerketa honetan ikusi bezala, eta beraz, desagertze-arrisku txikiagoa izan dezaketela ondoriozta genezake.
### **4. Ondorioak**
Ikerketa honetan, nahiz eta mikro-leku edota elikagai-muga izan harkaitz-pareta bertikalek, bertan hazten diren landareek, ongi garatutako lurzoruetan hazten direnekin alderatuta, biziraupen-tasa altuagoak dituztela nabarmendu da, bai plantula eta bai fase helduagoetan. Ildo berean, espezie hauek populazio-joera egonkorragoak eta orekatik gertuago egon daitezkeela erakutsi dugu. Hortaz, landare errupikolak ingurunearen aldakortasunaren aurrean hobe egokituta daudela ondoriozta daiteke. Harkaitz-pareta bertikalak klimatikoki egonkorragoak diren mikro-lekuak izanagatik, bertan hazten diren landareak egonkortasun demografikoarekin lotuta dauden ezaugarriak garatu dituzte, hala errekrutatze-prozesuarekiko dependentzia nola ingurumen-oszilazioekiko sentikortasuna gutxituz. Lortutako emaitza hauek guztiak harkaitz-habitatak, aldaketa globalen (erabilera eta klimatikoa) aurrean, biodibertsitate-ondarearen gordailu funtsezkoak izan daitezkeela iradokitzen dute.
### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Etorkizuneko ikerketek gure ikerketan lortutako emaitzen orokortasuna testatu beharko lukete, horretarako, analisi demografikoa, lan honetan aintzat hartu ez diren bestelako landareen bizi-formetara, landare-leinuetara eta lurraldetara zabalduz.
### **6. Erreferentziak**
- Boyce, M. S. (1992). Population Viability Analysis. *Annual Review of Ecology and Systematics, 23*(1), 481–497. [https://doi.org/10.1146/annurev. es.23.110192.002405](https://doi.org/10.1146/annurev.%20es.23.110192.002405)
- European Commission. (1992). Council Directive 92/43/EEC of 21 May 1992 on the conservation of natural habitats and of wild fauna and flora. [https://eurlex.europa.eu/legal](https://eurlex.europa.eu/legal-content/EN/TXT/?uri=CELEX%3A01992L004320130701)[content/EN/TXT/?uri=CELEX%3A01992L004320130701](https://eurlex.europa.eu/legal-content/EN/TXT/?uri=CELEX%3A01992L004320130701)
- Fitzsimons, J. A., & Michael, D. R. (2017). Rocky outcrops: A hard road in the conservation of critical habitats. *Biological Conservation, 211*, 36–44.<https://doi.org/10.1016/j.biocon.2016.11.019>
- Forbis, T. A., & Doak, D. F. (2004). Seedling establishment and history trade-offs in alpine plants. *American Journal of Botany, 91*(7), 1147–1153.<https://doi.org/10.3732/ajb.91.7.1147>
- García, M. B. (2003). Demographic viability of a relict population of the critically endangered plant *Borderea chouardii*. *Conservation Biology, 17*(6), 1672–1680. [https://doi.org/10.1111/j.1523-](https://doi.org/10.1111/j.1523-1739.2003.00030.x) [1739.2003.00030.x](https://doi.org/10.1111/j.1523-1739.2003.00030.x)
- García, M. B., Picó, F. X., & Ehrlén, J. (2008). Life span correlates with population dynamics in perennial herbaceous plants. *American Journal of Botany, 95*(2), 258–262. <https://doi.org/10.3732/ajb.95.2.258>
- García, M. B., Silva, J. L., Tejero, P., & Pardo, I. (2021). Detecting early-warning signals of concern in plant populations with a Citizen Science network. Are threatened and other priority species for conservation performing worse? *Journal of Applied Ecology, 58*, 1388–1398. <https://doi.org/10.1111/1365-2664.13890>
- Halley, J. M., Houtan, K. S. V., & Mantua, N. (2018). How survival curves affect populations' vulnerability to climate change. *PloS one, 13*(9), Article e0203124. <https://doi.org/10.1371/journal.pone.0203124>
- Harnik, P. G., Simpson, C., & Payner, J. (2002). Long-term differences in extinction risk among the seven forms of rarity. *Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences, 296*(5569), 904–907. <https://doi.org/10.1126/science.1069349>
- Harper, J. L. (1978). Population biology of plants. London: Academic Press.
- Higgins, S., Pickett, S., & Bond, W. (2000). Predicting extinction risks for plants: Environmental stochasticity can save declining populations. *Trends in Ecology and Evolution, 15*(12), 516–520. [https://doi.org/10.1016/s0169-5347\(00\)01993-5](https://doi.org/10.1016/s0169-5347(00)01993-5)
- Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). (2023). Weather and Climate Extreme Events in a Changing Climate. *Climate change 2021 – the physical science basis: Working group i contribution to the sixth assessment report of the intergovernmental panel on climate change* (pp. 1513–1766). Cambridge: Cambridge University Press. <https://doi.org/10.1017/9781009157896.013>
- Larson, D., Matthes, U., & Kelly, P. (2000). *Cliff ecology: Pattern and process in cliff ecosystems. cambridge studies in ecology.* Cambridge University Press.
- Larson, D., Matthes, U., & Kelly, P. (1999). Cliffs as Natural Refuges. *American Scientist, 87*(5), 410. <https://doi.org/10.1511/1999.36.831>
- Matthes, U., & Larson, D. W. (2006). Microsite and climatic controls of tree population dynamics: An 18 year study on cliffs. *Journal of Ecology, 94*(2), 402–414. [https://doi.org/10.1111/j.1365-](https://doi.org/10.1111/j.1365-2745.2005.01083.x) [2745.2005.01083.x](https://doi.org/10.1111/j.1365-2745.2005.01083.x)
- Menges, E. S. (1998). Evaluating extinction risks in plants. In P. L. Fiedler, & P. M. Kareiva (Eds.), *Conservation biology for the coming decade* (pp. 49–65). Boston: Springer.
- Miranda, H., Font, X., Roquet, C., Pizarro, M. & García, M.B. (2022). Assessing the vulnerability of habitats through plant rarity patterns in the Pyrenean range. *Conservation Science and Practice*. <https://doi.org/10.1111/csp2.12649>
- Morris, W. F., & Doak, D. F. (2004). Buffering of life histories against environmental stochasticity: Accounting for a spurious correlation between the variabilities of vital rates and their contributions to fitness. *American Naturalist, 163*(4), 579–590.
- Morris, W. F., & Doak, D. F. (2002). *Quantitative conservation biology. theory and practice of population viability analysis.* Sinauer Associates Inc.
- Múgica, A., Miranda, H., & García, M. B. (2024). Survival patterns and population stability of cliff plants suggest high resistance to climatic variability. *Basic and Applied Ecology*, *80*, 128-134. <https://doi.org/10.1016/j.baae.2024.09.009>
- Porembski, S., & Barthlott, W. (2000). Granitic and gneissic outcrops (inselbergs) as centers of diversity for desiccation-tolerant vascular plants. Plant Ecology, 151(1), 19–28. <https://doi.org/10.1023/a:1026565817218>
- R Core Team. (2022). *R: A language and environment for statistical computing*. Vienna, Austria: R Foundation for Statistical Computing. [https://www.R-project.org/](https://www.r-project.org/)
- Salguero-Gómez, R., Jones, O. R., Jongejans, E., Blomberg, S. P., Hodgson, D. J., Mbeau-Ache, C., Zuidema, P. A., Kroon, H.de, & Buckley, Y. M. (2016). Fast–slow continuum and reproductive strategies structure plant life-history variation worldwide. *Proceedings of the National Academy of Sciences, 113*(1), 230–235.<https://doi.org/10.1073/pnas.1506215112>
- Salguero-Gómez, R., Jones, O. R., Archer, C. R., Buckley, Y. M., Che-Castaldo, J., Caswell, H., Hodgson, D., Scheuerlein, A., Conde, D. A., Brinks, E., Buhr, H.de, Farack, C., Gottschalk, F., Hartmann, A., Henning, A., Hoppe, G., Römer, G., Runge, J., Ruoff, T., & Vaupel, J. W (2015). The compadre Plant Matrix Database: An open online repository for plant demography. *Journal of Ecology, 103*(1), 202–218.<https://doi.org/10.1111/1365-2745.12334>
- Walle, J. V.de, Fay, R., Gaillard, J.-M., Pelletier, F., Hamel, S., Gamelon, M., Barbraud, C., Blanchet, F. G., Blumstein, D. T., Charmantier, A., Delord, K., Larue, B., Martin, J., Mills, J. A., Milot, E., Mayer, F. M., Rotella, J., Saether, B.-E., Teplitsky, C., & Jenouvrier, S (2023). Individual life histories: Neither slow nor fast, just diverse. *Proceedings of the Royal Society B, 290*(2002), Article 20230511.<https://doi.org/10.1098/rspb.2023.0511>
### **7. Eskerrak eta oharrak**
Lan hau Múgica et al.(2024) artikulutik eratorria da. Ikerketa honetan erabilitako epe-luzeko jarraipenen informazioa MBGk zuzendutako proiektu ezberdinek finantzatu dute urteetan zehar: RESECOM (LIFE+12 NAT/ES/000180), Natur Ondarea (RECEUSGL2021), REFUGIA (PID2021–129056OB-I00) eta BIOTREND (TED2021–131513B-I00). AM-ri CSIC JAE-Intro beka bat eman zitzaion (JAEINT\_22\_00023). Eskerrak ere "Adopta una planta" proiektuan parte hartzen duten 400 pertsona baino gehiagori, boluntario zein basozain, hemen erabili den informazioaren landa-lana egin baitzuten. D. Gómezek hainbat populazioren kokapenari buruzko informazioa eman zuen, I. Pardok, P. Tejerok, J.L.Silvak, lagundu zuten lehenengo urteetan zehar "Adopta una planta" proiektua ezartzen. Azkenik, eskerrak I. Pardori, artikulu hau euskaratzen laguntzeagatik. |
aldizkariak.v1-2-64 | {
"domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala",
"id": "gogoa_Libk.9_ Zk.1 _2009_1",
"issue": "Libk.9_ Zk.1 _2009_",
"year": "2009",
"license": null,
"source": null,
"edition": null
} | # **Etika merkataritza kredituan: bertuteak eta ekimenak1**
Leire San-Jose\*,\*\* eta Christopher Cowton\*\*
\* Finantza Ekonomia II saila (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea). UPV/EHU \*\* Business School. University of Huddersfield-UK
# **(Ethics in trade credit: virtues and initiatives)**
#### **Abstract**
*Business ethics is growing in importance in both academic writing and in corporate policy and practice. Yet, in spite of the importance of finance as a component of business relatively little has been written about ethics in finance. In particular trade credit has not been subjected to ethical analysis. This paper develops an analysis of the ethics of trade credit through a focus on payment «virtues». Payment virtue in organizations should include not only prompt payment, but also quick payment. However, speed (slowness) of payment, as measured by the number of days' credit taken, is a misleading indicator of the commendableness of a firm's behaviour because of differences in the supply chain characteristics of different industries. The other novel aspect of our analysis is to go beyond a focus on the buying firm to introduce into the picture the responsibilities of the firm supplying the goods or services and credit. It is a financial problem with an ethical component in which we emphasize the operational aspects of trade credit. Some countries, such as UK have introduced some initiatives to encourage better payment behaviour by companies. The possibility of implementing similar initiatives in Spain is considered.*
*Keywords: ethics in finance, trade credit, suppliers, payment policy, organizational virtue.*
*JEL Classifications: G01 - Financial Crises. G38 - Government Policy and Regulation*
<sup>1</sup> Gure esker ona txostengile anonimoei, edukiei eta erabilitako euskarari buruz egindako oharrak balio handikoak izan direlako.
# **Sarrera**
Gaiak bere garrantzia izan arren, enpresen finantza-etikari buruz ez da askorik idatzi (Boatright 1999, 2008); gainera, arreta gutxi jarri zaio etikari finantza literaturan (Whitely 1986; Prindl & Prodhan 1994). Honela, finantza gaiak gutxitan azaldu dira ikuspegi etiko batetik, izan ere, finantza arloko zenbait gai ez da inoiz aztertu etikaren perspektibatik. Horietariko gai bat merkataritza kreditua dugu, zeinen ondorio negatiboak egungo kreditu krisian nabarmendu diren.
G20ren dokumentuetan azaltzen denaren arabera (2008), hauek dira krisiaren kausak: «harpidetza irizpide ahulak, arrisku kudeaketaren praktika okerrak, finantza produktu opaku eta konplexuen hazkundea, eta hauen ondorioz sortutako gehiegizko zorpeketa». Horrela izanik, inbertsio espekulatzaileetan, inbertsore eta kudeatzaileen diruzalekerian, gizabanakoen egoera aprobetxategian edo gobernuen erregulazio eta kontrol faltan dago sistemaren ahultasun finantziarioaren oinarria. Zentzu honetan, sistema finantzarioaren ikuspegi etikoa zalantzan jartzen dugu, eta hazkundea, teoria etikoaren eta finantza sistemaren integrazioaren menpe egon daiteke.
Enpresetan arazorik larrienek finantza aspektuekin dute erlazioa, ilikideziarekin eta kaudimengabeziarekin. Alde batetik, erakunde finantzarioetatik lortutako diru fluxuak jaisten dira (ekonomia krisietan kreditu bankarioa jaisten da [ikusi adibidez, Demirgüç-Kunt, Detragiache & Gupta 2006; Eichengreen & Rose 1998]) eta bestetik, ekonomia krisiaren ondorioek (salmenten jaitsiera, enpresen hazkundean oztopoak edo enpresen lehiakortasunaren igoera) enpresen kutxa fluxuan eragin negatiboa dute. Aipatutako krisi ondorio hauek enpresetan merkataritza kreditua erabiltzeko erarekin erlazio zuzena dute.
Finantza eta enpresen kudeaketa testu liburuetan, merkataritza kreditua era askotan definitu da: «baliabide naturala» (Block & Hirt 1994), «erraza den finantza era» (Stern & Chew 2003), «informala» (Arnold 2005), «negozio aribide normalean saltzaile edo hornitzailearengandik datorren kreditua» (Block & Hirt 1994), «onarturiko praktika» (Pike & Neal 1993), «diruaren hedapen liberala» (Van Horne & Wachowicz 2001) edo «ez-ziurra den epe laburrerako finantzaketa» (Van Horne & Wachowicz 2001). Hain zuzen, merkataritza kredituen hartzekodunek, kreditura erositako ondasun edo zerbitzuengatik zor den dirua errepresentatzen dute. Horrela izanik, hornitzaileak bezeroen epe laburrerako inbertsioen finantzatzaileak ditugu, beren jardueraren funtsa horixe izan ez arren.
Kreditura saltzen denean kreditu arriskuaren analisia egiteko zenbait neurtresna erabili daiteke, adibidez kreditu indizea. Honen bidez, arriskua hobeto aurreikusteko eta finantza larrialdiak ebazteko bezeroen ordainketa portaerari buruzko informazioa lortuko da. Zoritxarrez, beren kostu handiak direla medio enpresa askok (txiki eta ertainak gehienetan) ez dituzte eskuragarri tresna hauek. Egoera honetan beste bide batzuk erabili beharko dira enpresen ordainketa portaera aurreikusteko; ordainketa bertutea horietariko bat izan daiteke, zeren enpresaren portaera bertutez «egokia» izango balitz merkataritza kredituaren arriskuaren arazoa murriztuko litzakete. Jadanik,
«bertute etikak xede baloreak motibatzen ditu eta ondorengo galdera erantzuten ahalegintzen da, ´zein antolaketa mota izan behar dugu?´» (Chun 2005, 269 or.).
Bertutea bi ikuspuntu ezberdinetatik azaldu da literaturan, gizabanakoen ikuspuntutik eta enpresen ikuspuntutik. Merkataritza kredituaren bertuteari dagokionez, edo zehazki, gure lanean ordainketen bertuteari buruz hitz egitean, enpresaren ikuspuntutik egingo dugu. Baina, zein da ordainketa bertutea enpresan? Enpresen ordainketa bertutea erabakitako epean ordaintzean datza, azkar ordaintzean baino, bereziki hornitzaile eta bezeroen artean informazio eta botere asimetriarik egon ez denean. Arazo hau ekonomikoa izan arren, etikak badauka bere garrantzia. Baina badago goreneko dimentsioa arrazoibide honetan. Nahiz eta hitz-ematea funtsezkoa den, promesa guztiak ez dira onak. Promesa «txar» bat tinko jarrai daiteke, baina hori ez da derrigorrez ona izango, bereziki botere asimetria negozio harremanetan dagoenean. Enpresa batek puntualki ordain dezake, baina jadanik beranduegi gerta daiteke. Arazo honi dagokionez, lan honetan azalduko da, enpresetan ordainketari dagokion bertute falta dagoela. Zenbait herrialdek, Erresuma Batuak behintzat bai, enpresen ordainketen portaerak hobetzeko ekimenak aurrera eroan dituzte, hauen artean, ordainketa kodeen edo enpresei dagokien legediaren aldaketak. Espainian ez da ekimen esanguratsurik aurrera eraman.
Lan honen ekarpen nagusiak bi dira: merkataritza kredituaren erabilera etikaren ikuspuntutik azaltzea eta hornitzaileei ordaintzerakoan enpresek behar duten bertutea aztertzea. Erresuma Batuko eta Espainiako kasuak erabili dira. Aurretik ez da inoiz azaldu merkataritza kredituaren erabileraren etika. Beraz, lan honek, horregatik behintzat, baina ez horregatik bakarrik, ekarpen berriak izango ditu.
Lan honen gainerakoa hurrengo eran antolatuko da. Lehenik, enpresa etikaren aldeko eta aurkako teorien azalpenak berrikusiko dira. Bigarrenik, merkataritza kredituaren erabilera ikuspuntu etiko batetik azalduko da. Hirugarrenik, enpresaren ordaintze bertutean sakonduko dugu, azkenik lan honen ondorioak azaltzeko.
## **1. Aurrekari teorikoak enpresa etikan**
#### **1.1. Enpresa etikari buruzko aurkako arrazoibideak**
Enpresa etikan egin daitekeen lehen galdera honakoa dugu: Ba al dago lekurik etikarentzat enpresen kudeaketa modernoan? 1926an John Maynard Keynes ekonomialariak *The End of Laissez-Faire* liburuan idatzi zuen:
Uste dut kapitalismoa, zuhurki kudeatuta, seguraski beste edozein hautabidezko sistema ezagunekin konparatuz, ekonomiako helburuak burutzeko eraginkorragoa dela, baina zentzu askotan erabat eztabaidagarria da bere horretan.
Badirudi Keynesen balioespen pesimistak aditzera ematen duela kapitalismoan eraginkortasun ekonomikoaren arauak betetzeak ondorio sozial disfuntzionalak dakartzala. Adierazpen berriago bat, baina ez hain xehea, honako hau dugu: eraginkortasun ekonomikoa eta ardura etikoen arteko gatazkan, enpresa etika oximoron (terminoen kontraesan) bat dela. «Negozioen negozioa negozioak dira», eta lehiakortasunaren presioak etika albora uzten duela esango lukete batzuek.
Eraso xeheago batek dio enpresa etika terminoen arteko kontraesanik ez dagoela, baina terminu zehaztugabea, nahasgarria eta «irristakorra» dela. Bigarren eraso honetan bi gauza dira aipagarri. Lehenik, zein den enpresa etikaren definizioa. Orain urte batzuk Philip Lewisek (1985) egindako berrikusketa batean enpresa etika «zelan itsatsi gelatina orma batean» esaldiarekin erlazionatzen zuen. Zaila zitzaion, ezinezko ez bada, enpresa etika formulazio koherente batez edo berezko «identitate» ezberdindu batez azaltzea (Whetstone 1998). Bigarrenik, enpresa etika «irristakortzat» hartzeko arrazoiak erlatibismo moralean du oinarria. Gizabanako gehienak praktikan erlatibista moralak dira, zeren absolutismoaren aurkako erasoek konfidantza barik uzten dituzte haien motiboen ebazpen moralak. Gizabanako hauek zaila dute ziurtasunez baieztatzea negozioetako portaeran zer den egoki eta zer desegoki, zer den on eta zer den txar.
Enpresa etikan agertzen den bestelako arazo bat, literatura gehienean agertzen denaren arabera, praktikoa ez izatearena da. Andrew Starkek (1993) *Harvard Business Review* aldizkarian argitaratzen duen ideiarekin erlazionatua dago hau. Hark aitortu zuen aldizkari horretan argitaratutako artikuluek ez zietela enpresa kudeatzaileei laguntza askorik eman, autoreak kezka praktikoetatik eta errealitateko arazoetatik urrun zeudelako. Dena den, beste batzuek, Starkek bezala negozioen ikuspegi praktikoa jarraitzen dutenek, ez dute ikusten arazorik balizko enpresa etikan. Haien kritika oinarritua dago. Haien ikuspuntuari jarraituz, era oinarrizkoenetan salbu, etika ez da beharrezkoa eta ezin da justifikatu enpresetan. Iritzi hau aditzera emateko, Ekonomia Nobel sariduna den Milton Friedmanen idazkietan oinarritzen dira azaltzaileak askotan. Adibidez, orain dela 40 urte Friedmanek enpresaren erantzukizun sozialari buruzko kritikan zera idatzi zuen:
Enpresetan erantzukizun sozial bakarra dago. Erantzukizuna soziala baliabideak erabiltzeko eta mozkinak handitzeko jardueretan parte hartzean datza. Enpresetako jarduerek jokoaren erregelak bete beharko dituzte, hau da, enpresek engainu eta iruzurrik gabeko lehiakortasun ireki eta aske batean jokatu beharko dute. (Friedman 1970)
Friedman kritikatzea ez da lan honen helburua, beraz ez gara honekin gehiago luzatuko. Hala ere, enpresa eta merkatu «jokoaren arauei» buruz, hau da, merkatuen jokabideei buruz ari dela esango dugu haren alde.
#### **1.2. Enpresa etikari buruzko aldeko arrazoibideak**
Gaur egungo eztabaidan, zenbait arrazoi azaltzen dira enpresetan, ingurune arau-emailean dauden etika arauak zehazteko borondatez.
Lehenik, etikak etekinak ematen dituela argudiatu daiteke. «Irabazi-irabazi» egoerak posible dira zeren ondasun etiko edo sozial batzuei esker kalte batzuk murrizten dira, eta ondorioz mozkina hazi egiten da. Hori lortzeko era bat, produktu eta zerbitzu etikoetan oinarritutako merkatu «nitxoetako» estrategia jarraitzean oinarritzen da. Beste argudio bat honako hau da: ikuspuntu etiko sendoek langile hobeak erakarri ditzaketela (graduatuak direnak bereziki) eta honela langileen zintzotasuna handitu dezaketela.
Bigarren arrazoibideak minimo legala gainditzeko ekintzekin dauka zerikusia. Enpresen gobernuaren ekintzen barruan eta enpresaren irudia babesteko helburuaz, erregulazioak eskatutako minimoak gainditzen dira, segurtasun margina sortuz. Legedia baino zorrotzagoa den estandarrak jarraituz enpresaren ospea salbatu egiten da eta enpresak balio erantsia ematen dio markari. Era honetan, okerren bat egitekotan segurtasun margina izango luke eta akzio judizialen eta publizitate txarraren arazoak ebatzi ditzake.
Hirugarrenik, enpresa batzuek, beharbada lehiakideekin batera, enpresa portaeraren arau zorrotzagoak ezarri ahal dituzte, etorkizuneko erregulazio baten arriskua murrizteko. Testuinguru honetan, interesgarri da aipatzea Langileria, Arazo Sozial eta Aukeren Berdintasunerako Europako Komisioak dokumentu bat argitaratu duela, erantzukizun sozialaz aritzen direnean enpresek lortzen dituzten abantailak («irabazi-irabazi») garatzen dituena. Borondatez jarraitzen diren aholkuak baino ez dira, beraz, interesgarri izango litzakete hauek jarraitzen ez dituztenen egoera aztertzea etorkizunean.
Azkenik, ospearen elementuak ditugu (adibidez erregelekin eta prebentzioarekin zerikusia dutenak). Elementu hauen garrantzia goraipatu egin da, bai negozio liderren artean, baita analisten artean ere. Hau, «balio duen erregistro legala duen enpresa» baino gehiago da, zeren gizarteak baieztatu egiten ditu enpresa batzuk, eta horiei buruz ari gara mintzatzen. Horrela izanik, enpresak, jarduteko lizentzia lortzeko, gizarteak desio duen negozio motaren menpe egongo lirateke.
#### **1.3. Enpresa etikaren funtsa**
Enpresa etikaren aurkako arrazoibide batzuk baliozkoak izan daitezke, baina arrazoibide legitimoa badago. Honetan aurrera jotzeko erarik egokiena gaur egun dagoen egoeran oinarritzea da. Bestalde, beste kritikari batzuek birbaieztatu egiten dute enpresen eskubidea dela beren portaera etika-gogoetaren menpe egotea ala ez. Argudiatu daiteke etikak bere lekua badaukala, baina leku hori enpresen efikazia eta efizientzia bermatzen duen oinarri arauemailearen esparruan dago. Negozioetan, etikarekiko arreta aktiboa zuzenean deuseztatzea ez da zuzena, bereziki ondorengo arrazoiengatik.
Etika gure bizitza bizitzeko eran garrantzitsua bada, enpresetan ere garrantzitsua da, enpresa kontuak gure giza-esperientziarekin elkarreraginean baitaude. Bizi eta lan egiten dugun munduan «the modus operandi» negozioak dira. Gainera, finantza munduko ikuspenak menperatzen (Cowton 1999) ditu negozio hauek. Aldaketa honetan garrantzitsuak diren bi prozesu azalduko ditugu.
- 1. *Pribatizazioak* sektore pribatura transferitu ditu aktibo publikoak, beraz, aktibo horien kudeaketa negozio «arrunten» metodo eta estandarren menpe dago orain, ez bakarrik Erdialdeko eta Ekialdeko Europan, baizik baita Ingalaterran ere; pribatizazioaren intentzioaren aitorpena horixe izan zen. Azkenengo hiru hamarkadetan ikusi ditugu zenbait sektoreren pribatizazioak; aire-garraio, gas, ikatz, elektrizitate, trenbide, ur eta aeroespazial sektoreena.
- 2. *Formalizazioa:* bizitzak merkatu bidez dihardu pribatizazioa baino epe luzeragoko tendentzia da, eta agian garrantzitsuagoa. Kontsumitzearen eta probetxua ateratzearen arteko tarte handia mozkina oinarritzat duten erakundeetatik dator; beraz erakunde horietan erabiliko dugu soldata gehiena, familiei, lagunei eta auzotarrei ordaindu beharrean. Adibidez, jakiak gehiago landutako eran erosten ditugu, pertsona gutxik egiten dituzte beren jantziak eta entretenimendu zerbitzuek negozio ikaragarria dute. Egia biribila da, gero eta gehiago gainera, honako esaldi hau: «lan egiteko eta erosteko bizi gara gu». Gure bizi kalitatea gure negozio esperientzien menpe dago gero eta gehiago, langile bezala nahiz bezero bezala. Horrela izanik, etika kontuan hartzen duen negozio eszenatokian bizi nahi izatea legitimoa da.
# **2. Merkataritza kredituaren erabilera: arazoaren sakontasuna. Erresuma Batua eta Espainia**
Etikak enpresen kudeaketan zeresanik baduela argudiatu ondoren, finantza krisiak, etika goraipatzeko, edo behintzat, eztabaidatzeko aukera suspertu egin du. Gaur egun, etika finantzetan garrantzitsua dela onartu egin da, sentimendu orokor moduan behintzat, eta agian, finantza krisiaren eragin finantziario negatiboak direla medio. Finantza arloan, garrantzi handia duen merkataritza kredituaren erabileran sakonduko dugu.
Merkataritza kredituak rol garrantzitsua jokatzen du enpresen kanpo finantziaketan, finantza baliabiderik garrantzitsuenetarikoa delarik (Ng, Smith & Smith 1999; Wilson & Summers 2002; Stern & Chew 2003; Van Horne & Wachowicz 2001). Estatu Batuetan, adibidez, 1990etik 2000ra lau bider igo dira ordaintzeko kontuak, 3.758 bilioi (109) \$-etaraino helduz (Estatu Batuetako Estatistika Laburpena 2003, http://www.census.gov). Erresuma Batuan antzekoa da egoera. Kohler, Britton eta Yatesek (2000) estimatzen dute 1983tik 1995era, Britainiako enpresek lortutako epe laburreko kredituen %55, merkataritza kreditu eran egin zela. Erresuma Batuan, era orokor batean onartu egiten da «egunero negozioen arteko transakzioen %80a baino gehiago kreditu terminoetan egiten dela» (Wilson & Summer 2002, 319 or.). Bestalde, 2007. urtean, Europar Batasuneko enpresei ordaintzeko atzerapenen kostua 250 bilioi €-koa (1012) zen eta 55,5 egun baino gehiago behar ziren batez beste ordainketa egiteko. Ordaindu gabeko zorraren portzentajea igo egin da, %1,9-tik %2-ra 2006tik 2007ra bitartean. Europar Administrazioa, 2007. urtean, ordaintzaile txarrenen artean dugu, 65 egun behar dituelarik ordainketak egiteko; enpresek 55 egun eta kontsumitzaileek 40 egun (Intrum Justitia, www.intrum.com) behar dituzte. Administrazioaren ordainketei dagokienez, Espainiaren kasua dugu txarrena, 2007. urtean erakunde publikoek 140 egun baino gehiago behar izan baitzituzten beren hornitzaileei ordaintzeko1 (Intrum Justitia).
Merkataritza kredituari buruz ikerketa mota ezberdinak egin dira, baina orokorrean, argudio hau erabili dute: merkataritza kreditua finantza fondoak lortzeko finantza tresna erabilgarria da (Fisman & Love 2003); argudio hori hor dago, noski, baina ez hori soilik. Arrazoiak hainbat dira: transakzio eta finantza kostuen murriztapena (Nadiri 1969; Schwartz 1974; Emery 1987); informazio asimetriaren murrizketa, produktuaren kalitatea bermatuz edo eroslearen kaudimen informazioaz (Lee & Stowe 1993; Ng, Smith & Smith 1999; Cheng & Pike 2003); politika monetarioen posizionamendua, zeinetan merkataritza kredituak eta finantza politika zorrotzak korrelazioa daukaten (Meltzer 1960; Brechling & Lipsey 1963; Jaffee 1969; Schwartz 1974); edo beste batzuk, adibidez, erosle eta saltzailearen erlazioaren hobetzea, marketina edo lehiakortasuna (arrazoien berrikusketarako ikusi Ng, Smith & Smith 1999; Cheng & Pike 2003; Paul & Boden 2008). Beste autore batzuen helburua analisi deskribatzailea egitea dugu, eta deskribatzaile aztertuenak tamaina eta sektorea izan dira (Meltzer 1960; Nadiri 1969; Chant & Walker 1988; Nilsen 2002; Ng, Smith & Smith 1999).
Badira urteak (1997tik hasita) Erresuma Batuan zenbait ekimen martxan jarri direla, hain zuzen ere, merkataritza kredituaren erabilerak dakartzan arazoak ebazteko. Adibidez, 1997ko erregulazioan aipatzen denez, enpresa handiek beren urteko kontuetan azaldu behar dituzte hornitzaileekin dituzten ordainketa baldintzak; hornitzaileekin egindako negoziazioaz eta ordainketa baldintzak betetzeko konpromisoaz informazioa eman behar dute. Urteko kontuetan, gainera, ordainketa kodea jarraitzen dutenek, zein kode den eta nola lortu den azaltzeko betebeharra dute. Ordainketa kodearen hiru bertsio egon dira Erresuma Batuan. Lehena, 1991n, *Confederation of British Industry*k garatu zuen; bigarrena, 1997an, *Department of Trade and Industry*k garatu zuen; eta hirugarren bertsioa *Institute of Credit Management* eta *Department for Business, Enterprise and Regulatory Reform*en esku utzi da. Bertsio bakoitza aurrekoa baino zehatzagoa izan da, eta erabakitako momentuan ordaintzearen garrantzia eta ordainketa praktika onen bultzatzea gero eta argiago goraipatu da. Nahiz eta helburu zehatz eta argiak izan, horrelako koderik ez dago beste herrialdeetan.
## **Ordainketa Kodea**
#### **Prompt Payment Code (2008)**
Kreditu Kudeaketarako Institutuak (*Institute of Credit Management*) kudeatzen du ordainketa kode hau 2008ko abendutik aurrera, Gobernuko Enpresa Departamenduaren agindupean (*Department for Business, Enterprise and Regulatory Reform*) eta zenbait banketxeren babesaz; RBS-k (*Royal Bank of Scotland*) eta NatWest-ek hasieratik, eta geroago Barclays-ek eta HSBC-k, ekintza honetan parte hartu dute.
- 1. *Hornitzaileei puntualki ordaintzea*
- Hasierako kontratuan erabakitako baldintzetan.
- Ez ahalegintzea baldintzak *a posteriori* aldatzen.
- Ez aldatzea enpresa txikiei ordaintzeko epeak, zentzugabeko arrazoiengatik.
#### 2. *Hornitzaileei gida argia ematea*
— Hornitzaileei ordainketa prozesuei buruzko gida argia eta lortzeko erraza dena ematea.
- Hornitzaileekin eztabaidak eta desadostasunak bideratzeko sistema bermatzea.
- Erabakitako baldintzetan fakturak ez ordaintzeko arrazoiren bat baldin bada, hornitzaileei aholkularitza bizkortasunez ematea.
## 3. *Praktika onak suspertzea*
— Hornitzaileei (liderrei) eskatu kodearen jarraipena beren produkziokateko etapa guztietan.
http://www.promptpaymentcode.org.uk/
Ordainketa kodeaz aparte, Erresuma Batuan beste ekimen batzuk garatu dira; Ordainketa Ligaren Taula, adibidez, zeinetan ordainketetan hoberenak diren enpresen taula sortzen den. Zerrenda hau erabilitako ordainketa egunen arabera antolatzen da; horrela, zerrendako lehena ordainketan arinena dugu. Hala ere, taulan lehena egoteak ez du esan nahi beste enpresak baino hobea denik. Adibidez, FTSE100 Top Hamarretan dauden enpresa guztiek ez dute beren ordainketa egoera erreala erakutsiko. Gainera, merkataritza kreditu beharra ezberdina izan daiteke zenbait aldagaien arabera, sektorea edo produkzio katea horietariko bat delarik. Taula honetan erakusten da enpresa azkarrenak zeintzuk diren beste enpresa handiekin konparatuz, baina ez da erakusten hornitzaileen finantzaketa haien produkzio katerako edo bestelako intentziotarako den.
Espainian, hornitzaileei egiten zaien ordainketa erlatiboki motela da. Arrazoietariko bat bere sistema judizial ahula izan daiteke. Europar Batasuneko beste herrialde batzuk, Portugalek edo Greziak esate baterako, sendoak ez diren sistema judizialak dituzte, eta Espainiaren antzeko eran jarduten dira ordainketa aldagaiei dagokienez. Iparraldeko herrialdeetan, zeintzuetan sistema judiziala zorrotza den, merkataritza kredituaren erabilera txikiagoa da. Aipatzekoa ere Iparraldeko herrialde horien maila herrialdeen etika rankinean, adibidez Ustelkeriaren Nazioarteko Transparentzia Indizean. Gainera, gobernuen ekimenek beren garrantzia izan dezakete ordainketetan. Britainiar gobernuak, Espainiarrak ez bezala, ordainketak 10 egunetan egiteko konpromisoa hartu du, eta bete ere egin du 2009ko lehen bi hiruhilabetetan behintzat. Honek erakutsiko die enpresei ordainketak egiteko hartu behar duten jokabidea. Espainian neurri hau ezinezkoa da, bereziki gobernua eta erakunde publikoak baitira hornitzaileen ordainketetan luzamendua gehien erabiltzen dutenak finantza bide bezala. Espainiar politika pasiboa da; britainarra, berriz, aktiboa. Espainiar gobernuak ordainketa politika aldatu beharko luke; horretarako, enpresek erregulazioa ezartzen hasi beharko lukete eta ondorioz, gobernuen hipokresia desagertuko litzakete.
# **3. Erakunde bertutea**
Ordainketari buruzko erakunde bertutea aztertzerakoan ikusten dugu aurretik badagoela bestelako eztabaida bat, zeren zalantzan ere jarri baita bertutea enpresari egokitu ahal zaion ala ez. Bertutea, printzipioz, gizabanakoetan sakondu da urteetan zehar, baina azkenengo hamarkadan erakunde bertutea azaltzeko ahaleginak egin dira (Schudt 2000; Gowri 2007).
Aristotelesek giza bertuteaz dihardu. Honek, morala oinarri bezala erabiliz 9 bertute intelektual identifikatzen ditu, baina aipatuenak zuhurtzia, justizia, indarra eta neurritasuna dira. Era sinplean azalduta, haren pentsamenduan bertutea ez dago muturretan, giza karaktereen bertutea erdian dago. Aristotelesen doktrinan gehiegizko eta gutxienezko akatsen batezbestekoan dauka oinarria bertuteak.
Erakunde bertuteari buruz, Schudt (2000) eta Gowriren (2007) arabera, negozioa eta bertutea batera eman daitezke eta erakunde bertuteak ez dauka izan beharrik erakundean dauden giza bertuteen batuketa. Nahiz eta autore hauek erakunde bertutea goraipatu eta bertutea eta negozioa batera eman daitezkela defendatu, ez daude ados erakunde bertutea zer den azaltzerakoan. Schudtek (2000) muturreko erakunde-izaera bertutea dela defendatuko du, adibidez, produkzioan muturreko efizientzia; eta Gowrik (2007) argudiatuko du hori guztiz egokia ez dela eta benetako bertutea Aristotelesek erabilitako batezbestekoa dela. Schudten (2000) arabera, enpresa batek gero eta produktu gehiago egin arren, kostu gutxiago izango ditu. Hori ez da zuzena, behintzat egoera guztietan, zeren krisi finantzarioan gertatzen den bezala, erakunde batek saldu ahal dituen baino produktu gehiago sortu ahal ditu. Beraz, ekonomia atzerapenak, eragina dauka mozkinak lortzeko gaitasunean, eta ez bakarrik ekonomikoetan, sozialetan ere bai (Gowri 2007). Schudten (2000) iritziz, ez dago arazorik enpresa bat efizientea bada, behintzat beste bertuteekin, alegia prezioen xehaketekin, gatazkarik ez badauka. Baina Schudtek (2000) Aristotelesengandik bere burua ezberdindu nahi du eta argi uzten du erakunde bertutea Aristotelesek azaldutako giza bertutetik urrun dagoela.
Horrela izanik, ikusten dugu erakunde bertuteak definizio ezberdinak izan ditzakeela. Shudten (2000) arabera, erakunde bertutea enpresaren ekintza eta portaerei dagokie, eta horiek enpresaren ongia dakarte; horrela, bertuteak enpresatan mozkinak lortzera daramatza erakundeak. Williams (1985) bertuteaz mintzo da eta bertutea etikoki nabarmen diren ekintzak aukeratu edo errefusatzeko ezaugarria dela dio. Laburbilduz, erakunde bertutea erakundearen ezaugarri etikoen batura bezala uler daiteke, eta ezaugarri etiko hauek enpresaren bizitzako pilaketa portaeretatik datoz. Ezaugarri berezi horiei esker barne eta kanpo *stakeholder*2-en asetasuna lor daiteke; gainera horiek posizionamendu estrategian erabilitako balio etikoekin alineatuta (lerrokatuta) egongo dira. Gowrik (2007), berriz, Schudtek (2000) azaldutako mugek portaera guztietan bertutea ez dutela azaltzen dio; hau ez da ordainketaren kasuan beteko, adibidez. Horrela izanik, ordainketa bertutea, Chunen (2005) araberako erakunde bertutean bezala, zenbait aldagaien araberakoa izango dela defendatzen dugu, hauen artean, enpresa mota, egoera, produktu, industri eta mozkin aldagaien araberakoa. Zailena, baina interesgarriena, egoera bakoitzean egokiena dena erabakitzea izango da.
Beraz, giza bertute arauemailea unibertsalki ona bezala definitu arren, erakunde bertutea eta honen inguruko estrategia erlatiboa da eta sektore, merkatu edo *stakeholder* taldeen araberakoa izango da. Erakunde bertutea erregela unibertsalekin ezin da lotu ildo honetan, zeren bertutea ezberdina izango da egoera ekonomiko eta sozialaren arabera. Hala ere, zenbait muga adieraztea, goi eta behe mugak alegia, lagungarri izango da erakunde bertutea garatzerakoan.
# **4. Etika merkataritza kredituan eta ordainketa bertute falta enpresatan**
Hornitzaileek ondasun eta zerbitzuak hornitzen dituzte, baina ondasun eta zerbitzuak entregatzen dituztenean ez dituzte jasotzen ordainketak. Beraz, hornitzaileek etorkizunean ordainketa bat egingo zaiela itxaroten dute, eta ordainketako zenbatekoa epe laburreko pasibo moduan sailkatuko dute (Ryan 2008). Merkataritza kredituaren tamainak erakutsiko du zein den hornitzaileek enpresen negozioetan finantzatzen duten zatia (Holmes, Sugden & Gee 2002). Orokorrean, bezeroek berandu ordaintzea onartuta dagoen araua da, bereziki zenbait sektoretan. Horien artean manufaktura sektorea dugu (Atrill & McLaney 2002). Baina ontzat ematen den egoera txarragoa da, bezeroek fakturen ez ordaintzea edo behintzat horien ordainketa atzeratzea egoera «normala» bezala jasaten baita. Zenbait finantza-liburuk horrela dela azaldu eta defendatzen du (Brealey, Myers & Allen 2006; Ross, Westerfield & Jaffe 2005), argudiatuz enpresa batek ondasunak beste enpresa bati edo gobernuagentziei saltzen dizkienean, ordainketa berehalakoa ez izatea itxaron behar duela (Brealey, Myers & Allen 2006). Zenbait finantza liburutan iradokitzen da hornitzaileek ematen dizkieten kredituak ahalik eta gehien luzatzen ahalegindu behar dutela bezeroek (McMenamin 1999).
<sup>2</sup> Nahiz eta aurretik *stakeholder* kontzeptua erabili izan, erabilera orokorra Freemanez (1984) geroztik gertatu zen. «Taldeek edo gizabanakoek, nortzuek eragin dezaketen erakundearen helburuen burutzapenean, edo nortzuek jasan dezaketen haien burutzapenaren eragina» (Freeman 1984, 6 or.).
Ordainketa gomendio eta praktika hauek etika arazoak izaten dituzte. Adibidez, Gitman, Forrester eta Forresterrek (1976, 169-170 or.) ondorengoa ezartzen dute:
«Normalean kaxa kudeatzeko erabiltzen diren oinarrizko bi estrategiak ondorengoak dira: (1) Kobratzeko kontuak kobratu ahalik eta arinen, presio handiko bilketa teknikak erabiltzeagatik etorkizuneko salmentak galdu gabe. (2) Ordaintzeko kontuen ordainketa ahal de gehien geroratu enpresaren kreditu kalifikazioa eta hornitzaileekiko erlazioak kaltetu gabe.»
Horrela, bezeroen atzerapenek, edo oraindino okerragoa dena, ordaintze huts egiteek, bereziki enpresa handiek egiten dituztenean, hornitzaileegan finantza ondorio zorrotzak edo ezinbestekoak izango dituzte. Ondorio hauek eragin negatiboak izango dituzte, bai hornitzaileengan, bai enpresako beste talde interesdunengan (*stakeholder*), adibidez langileengan.
Merkataritza kreditu kontratuak, naturaz, osatugabeko kontratuak dira, eta nahiz eta enpresa txikiek netoki kreditu gutxiago izan (Kreditu Netoa = Emandako Kreditua – Eskuratutako Kreditua) handiekin konparatuz, txikiek bereganatzen duten kreditu arriskua askoz handiagoa da. Berez, enpresa txikien kreditu emateak, haientzat finantza eta ekonomia arazoak suposatuko ditu, zeren normalean, merkataritza zorren ordainketen atzerapenak haien kaudimen-gabezia finantzarioa edo hazkuntza oztopatuko du, haien biziraupena kolokan jarriz (Grablowsky 1984).
«Negozio txikiak bereziki zaurgarriak dira enpresa bezero handien ordainketa berantiarrak sortutako arazoekiko, bezero horiek merkatu posizioa erabil baitezakete ordainketa baldintzak ezartzeko. Enpresa handi askok enpresa txiki hornitzaileak erabiltzen dituzte beren banku-ontzi bezala, zera lortuz, interesik gabeko agerikoak» (Ryan 2008, 373 or.).
Gaur egungo finantza sistema ahulak enpresa txikien biziraupena inoiz baino gehiago kolokan jartzen du eta merkataritza kredituaren erabilera ez da alternatiba bat haientzat, behintzat ondorioak kontuan izan gabe. Enpresa txikietan, bereziki, onartu egiten da arau bezala enpresa handiek ordainketak atzeratuko dituztela eta promesei tinko ez dietela eutsiko (Dalton 2007; Hodgetts & Kuratko 2001). Horrez gain, testu liburuek enpresa txikiek portaera antzekoa izan dezatela gomendatzen dute, hau da, berandu ordaintzeko portaera jarrai dezatela. Hala ere, enpresa txikien kudeaketari buruzko liburu batzuetan aldarrikatzen da ordainketa baldintza eta sektore edo saldutako produktu motaren artean erlazio zuzena dagoela, nahiz eta zerbitzu sektorean gutxiago gertatu hori (Hodgetts & Kuratko 2001), zeren produkzio katearen ezaugarriek ordainketen portaeran eragin dezakete. Baina zehazki, merkataritza kredituetan etika ez dago menpekotasun honetan oinarriturik, baizik eta merkataritza kredituaren berezko erabileran eta hornitzailearen betebehar legitimoetan. Liburuetan ez da sakontzen puntualki ordaintze konpromisoan, ezta azkar ordaintzearen abantaila eta ondorioetan, baina kudeaketa liburuen gomendioak hutsegite hau baino esanguratsuagoak dira. Enpresa hornitzaileek (txikiek, alegia) badakite enpresa bezeroek haien ordainketa promesa ez dutela mantenduko (ez dute ordainduko kontratuan ezarritako datan) eta ordainketak egiteko egun gehiago erabiliko dituztela (finantzaketa); hala ere, salmenta-baldintza horiek onartzen dituzte. Egoera hauetan, finantza eta kudeaketa liburuek ez dute askorik laguntzen, ordainketa baldintza horietan ondasunen eta zerbitzuen salmentak egin behar direla gomendatzen baitute. Liburuek hornitzaileen egoera, ondorio eta arazoei buruz ez dute aipamenik egiten. Egoera horrelakoa dela suposatzen dute, «desegokia» agian, baina ez dute hornitzaileen ikuspuntutik aldarrikapenik egiten, eta askoz ere okerragoa dena, enpresak ordainketa-portaera hori jarraitzera bultzatzen dituzte. Hala izanik, merkataritza kredituaren erabilerak enpresa hornitzaile txikietan finantza arazoak suspertzen ditu, bereziki enpresa handien ordainketen atzerapenengatik, baina ez horregatik bakarrik; hornitzaile txikiak ere egoera honen erantzule dira, salmentak egoera «ez etiko» hauetan baimentzen baitituzte.
Finantza teoriaren ikuspuntutik, transakzioen kostu murrizketa dugu bezero eta hornitzaileen arteko finantzaketa era hau erabiltzeko arrazoi ikertu eta onartuena. Gainera, merkataritza kreditu emaileek (hornitzaileek) merkataritza kredituen hartzaileei buruz daukaten informazioak abantailak ekarriko ditu erlazio komertzial honetan (Emery 1987; Shwartz 1974). Erreserba likido handiak dituzten enpresak erreserba likido gutxi dituzten enpresei kreditua ematea zilegizkoa dela argudiatu ohi da (Schwartz 1974; Ng, Smith & Smith 1999). Hala ere, erreserba likido asko duten enpresek (hornitzaileek), haien bezeroei berandu ordaintzen uzteak zentzua izango du bezero eta hornitzaileen artean informazio eta botere asimetriarik ematen ez denean bakarrik, eta bezeroaren likidezia beharrak produkzioarekin zerikusi zuzena daukanean. Horrela ez bada, hornitzaileak produkziorako ez den finantzaketa emango luke eta horrela izanik, hornitzailea finantza erakundeen lehiakide izango litzateke, epe laburrerako finantzaketan behintzat. Egia da, hornitzaileek bezeroak finantzatzeko erantzukizunik ez dutela eta legitimoki hornitzaileek ez dutela finantzatzaile izan beharrik, ez baitira finantza aditu ezta kreditu arriskuen aztertzaile ere. Gainera, merkataritza kredituaren gehiegizko erabilerak finantza arloko ondorio negatiboak izango ditu bere produkzio katekoak ez diren bestelako ekintzetarako, produkzio katean portaera zuzena edukitzen ahalegintzen diren beste enpresetan bereziki. Orokorrean, enpresa handiek produkzioa finantzatzeko erabili ordez, bestelako ekintzetarako erabiltzen dute merkataritza kreditua; gainera, askotan eta bolumen handitan erabiltzen dute, zehazki enpresa handiek enpresa txikiei buruz lor ditzaketen informazio eta boterea dela medio. Adibidez, jasota geratu da Holmes, Sugden & Geeren liburuan (2002) Erresuma Batuko supermerkatu handi bati buruz (Tesco) honako hau:
«Tesco-ren hornitzaileek beren inbentarioa eta zordunak finantzatzeaz gain beren moneta merkatuko inbertsioak ere finantzatzen dituzte, Tesco-rentzako interesak emanez eta ez haren hornitzaileentzat» (Holmes, Sugden & Gee 2002, 96 or.).
Hornitzaileen ordainketen inguruan enpresen ordainketa bertutearekin erlazioa duten bi aldagai daude: ordainketa egiteko epea eta egindako promesei tinko eustea. Lehena ordainketa egiteko erabiltzen diren egunekin neurtzen da, datuak urteko kontuetatik datoz eta orokorrean egun gutxi erabiltzea saritzen da. Bigarrena promesari eustean datza, kontrolatzen ez den aldagaia dugu, baina kontratuan ezarri denaren eta gero erabiltzen diren egunen arteko desbideratzean izango luke oinarria. Kasu honetan, ezarritako egunetan gero eta zehatzagoa izatea hobe, behintzak aldagai hau independenteki aztertzen denean (*ceteris paribus*). Bi aldagai hauen inguruan enpresen ordainketa bertutea definituko dugu; horretarako enpresen bertute kontzeptua erabiliko dugu. Lehenik, batezbestekoaz mintzatzen den enpresa bertutea dugu, hau da, enpresa bertutea erdibideko zenbait bereizgarritan kokatuko lukeena (Schudt 2000). Bigarrena muturretan oinarritzen da eta bereizgarri batzuk goien mailan edukitzean kokatuko luke bertutea (Gowri 2007). Batezbesteko edo muturreko ereduak ordainketa bertutearen bi aldakiak dira, baina promesa eta arintasuna/moteltasuna azaltzerakoan konturatzen gara hirugarren eredu baten arabera azaldu behar dugula ordainketa bertutea. Hirugarren eredua erlatibista dugu eta enpresa bertutea zenbait aldagairen menpe dagoela arrazoitzen du; egoeraren, enpresa motaren, produktuaren, sektorearen eta sasoiaren menpe, adibidez (Chun 2005).
Ordainketa bertutea batezbestekoetan oinarrituko bagenu, promesaren aldagaiak zentzu handirik ez luke izango, zeren promesaren betetzea erdibidean geratuko litzakete. Horrela izanik, hornitzaileen ziurgabetasuna igoko litzateke eta hornitzaileen moneta fluxua bezeroen promesen menpe utziko genuke. Bigarren aldagaiari dagokionez, zenbat egun batezbeste adierazteak logikaz ez dauka zentzurik.
Muturreko ereduaren arabera era teorikoan behintzat mugak bertutea azal dezakeela esango genuke, ahalik eta azkarren ordaindu eta promesa tinkoa mantenduz hobe. Baina ideia honetan sakontzen dugunean, zalantzak agertzen dira. Nahiz eta hasiera batean promesa egitea ona dela pentsatu, sakontzerakoan konturatzen gara promesa guztiak onak ez direla, zeren promesa mantentzeari bertute dei al diezaiokegu, promesa betetzeko motelki ordaindu behar denean? Edo, hobe da promesa «txar» bat betetzea baino ordaintzeko egun gutxi erabiltzea? Gainera, hemen hornitzailearen ikuspuntutik aztertu behar dugu gaia, zeren zilegizkoa al da hornitzaileak bezeroak ordainduko ez diola jakinda, hau da promesa beteko ez duela jakinda, ondasun eta zerbitzuen salmenta egitea? Alde honetatik, aipatzekoa da baita ere, hornitzailearen portaera etika aldetik zalantzan jar daitekeela. Hornitzaileak sinatzen duen merkatal kontratua gezur batean oinarrituta egongo da askotan eta hornitzaileak jakin badaki horrela dela. Horrek hornitzailea bankari lanera bultzatzen du, produkzioa ez den beste ekintza batzuen finantzatzaile dugu eta ekintza espekulatzaile bat bultzatzen ari da. Egia da, teorian behintzat, hornitzailea banketxe rola betetzen ari denean, bere helburua betetzen ez dela ari. Baina praktikan egoera hau ematen da eta lehiakortasun desleialaren barnean koka dezakegu. Beraz, nahiz eta teorikoki azkar ordaintzea eta aginduta bezala ordaintzeak enpresen ordainketa bertutea definitzen dutela pentsatu, ordainketa bertutea bi aldagai hauen muturretan oinarritzea zalantzakoa dela azaldu dugu.
Ordainketa bertutea merkatal ekintzen araberakoa da. Egoera, enpresa mota, produktu edo sektorearen arabera promesak tinkoagoak eta ordainketak arinagoak izango dira. Hau da, aldakortasun handiko produktuen salmentak promesa zalantzagarrien menpe egon daitezke eta salmenta azkarreko produktuak azkar ordaindu beharko litzaizkieke produkzio katean dauden hornitzaile guztiei. Hornitzaileek produkzio katea finantzatzea zilegizkoa izango da, baina hornitzaileek banketxe posizioa ez dute onartu behar. Beraz, ondasunak eta produktuak saltzerakoan merkataritza kreditua zati operatiboan eta finantzarioan banatzeak, hornitzaileari bere erantzukizuna zein den jakiten lagundu diezaioke.
## **5. Ondorioak**
Enpresa etikaren izaera azaltzerakoan azken urteotan aurkako eta aldeko arrazoibideak izan dira. Etikak bere garrantzia dauka gure bizimoduan. Giza portaerak, bizitzak berak eta lan munduak enpresa erakundeekin erlazio nabaria daukate, eta hauek finantza arloarekin loturik daude. Honela izanik, enpresa etikaren eta finantza etikaren ekarpenen beharra plazaratu dugu lan honetan. Zehazki, enpresa etikaren arloan edo finantza eta kudeaketaren arloan ez dago merkataritza kredituaren erabilerari buruzko etika ikerketarik, baina etikak finantza arloan zeresanik baduenez, merkataritza kredituaren erabilera aztertzeak interes berezia dauka.
Finantza krisialdi honek finantza merkatu, finantza portaera eta finantza profesionalen etikari buruz hitz egitera bultzatu gaitu. Merkataritza kredituaren erabilera aurretik ikertu da, baina ikerlariek merkataritza kreditua finantza teoriaren ikuspuntutik aztertu dute, eta etikak lekurik ez du izan. Baina merkataritza kreditua garrantzitsua da, bai bolumenarengatik eta baita dakartzan ondorio finantzario negatiboengatik. Orokorrean, esan dezakegu merkataritza transakzioak gehienetan kredituak erabiliz egiten direla herrialde guztietan, bai Estatu Batuetan, bai Europako herrialdetan ere. Gainera, gaurko enpresen kaudimen-gabeziaren arrazoietariko bat dugu merkataritza kredituaren erabilera. Zenbait herrialdeko gobernuek, merkataritza kredituaren erabilera murrizteko, edo behintzat haren erabilera politika aldatzeko ekintzak eraman dituzte aurrera. Erresuma Batuan politika aktiboak ezarri dituzte ildo honetan, batzuk derrigorrezkoak, erregulazio bidez, eta beste batzuk borondatezkoak, ordainketa kodeak direla medio. Hau ez da, ordea, Espainiako kasua. Nahiz eta merkataritza kredituaren erabilera, bai enpresen aldetik, eta baita bereziki gobernu-agentzien aldetik ere, Europar herrialdeetako motelenetarikoa izan (ordainketa epeak kontuan izanda) politika aktiborik aurrera ez da eraman.
Gure analisiak hornitzaileen ordainketei buruzko hutsunea erakutsi du. Ordainketa bertutea azaltzerakoan bi aldagai garrantzitsu eta ezberdindu daude, beharrezkoak direnak: ordainketa abiadura eta ordainketa promesa. Ordainketa bertutea definitzen ahalegindu gara; hala ere, teorikoki baino ezin dugu esan promesari eustea eta ahalik eta arinen ordaintzea ordainketa bertutea direla. Teoria honetan sakontzerakoan, ordainketa bertutea, egoeraren arabera promesa jarraitzea edo epea luzatzea, erlatibotasunaren menpe egongo da. Enpresa batek puntualki ordain dezake baina beranduegi. Arazo honi dagokionez, bai datuen arabera, bai testuliburuen gomendioak direla medio, baiezta dezakegu ordainketa bertute falta dagoela. Orokorrean, promesak ez dira mantentzen eta motelki ordaintzen dira hornitzaileen fakturak. Gainera suspertu egiten da hornitzaileengandiko finantzaketa erraza eta produktu «merkearen» lorpena.
Gure ekarpen garrantzitsuenak bestelakoak dira. Lehenik, enpresaren portaera «ona» azaltzeko ordainketa abiadura edo ordainketa epea erabiltzea maulazko adierazlea da, ordainketa bertutea promesa betetzearen menpe eta enpresaren produkzio katearen menpe egongo delako. Bigarrenik, enpresa eroslearen ikuspuntutik at, ondasun, zerbitzu eta kredituaren emailearen portaera aztertuz agerian jarri da lan honetan merkataritza-kreditu emailearen erantzukizuna ez dela bezeroei kredituak ematea. Hornitzaileek ez dute banku baten moduan jokatu behar. Hala ere, askotan ematen den egoera da hau, merkataritza kreditu epea zilegizko epea baino handiagoa izaten delako. Ondorioz, zilegizkoa da hornitzaileek merkataritza kreditu operatiboak ematea, baina ez finantzarioak.
## **Erreferentziak**
- Arnold, Glen (2005), *Corporate Financial Management*. England: Pearson. 3th edition.
- Atrill, Peter & Eddie McLaney (2002), *Management Accounting for Non-specialists*. Harlow: Prentice Hall. 2nd Edition.
- Block, Stanley & Geoffrey Hirt (1994), *Foundations of Financial Management*. Burr Ridge, IL: Irwin. 7th Edition.
- Boatright, John Raymond (1999), *Ethics in Finance*. Malden, MA: Blackwell. Boatright (2008)-n berrargitaratua.
- Brechling, Frank & Richard George Lipsey (1963), «Trade Credit and Monetary Policy». *Economic Journal* **73 (2)**: 618-41.
- Chant, Elizabeth & David Walker (1988), «Small Business Demand for Trade Credit». *Applied Economics* **20 (7)**: 861-76.
- Cheng, Nam Sang & Richard Pike (2003), «The trade credit decision: evidence of UK firms». *Managerial and Decision Economics* **24 (6-7)**: 410-38.
- Chun, Rosa (2005), «Ethical Character and Virtue of Organizations: An Empirical Assessment and Strategic Implications». *Journal of Business Ethics* **57 (3)**: 269-84.
- Cowton, Christopher (1999), «The world of finance». *Etika Podnikání a Veřejné Správy* (Prague: Vuste Envis) **1**: 8-16 or.
- Dalton, Tony (2007), *Business on a Shoestring: Cash Management*. Huntingdon: A & C. Black.
- Demirgüç-Kunt, Asli; Erica Detragiache & Poonam Gupta (2006), «Inside the crisis: An empirical analysis of banking systems in distress». *Journal of International Money and Finance* **25 (5)**: 702-18.
- Eichengreen, Barry & Andrew Rose (1998), *Staying afloat when the wind shifts: External factors and emerging market banking crises*. Working paper No. 6370, NBER.
- Emery, Gary (1987), «An optimal financial response to variable demand». *Journal of Financial and Quantitative Analysis* **22 (2)**: 209-25.
- Fisman, Raymond & Inessa Love (2003), «Trade Credit, Financial Intermediary Development and Industry Growth». *Journal of Finance* **58 (1)**: 353-74.
- Freeman, Edward (1984), *Strategic Management: A Stakeholder Approach*. Boston: Pitman Press.
- Friedman, Milton (1970), «The social responsibility of business is to increase its profits». Chryssides, George eta Kaler, John (1993)-n berrargitaratua, *An Introduction to Business Ethics*. London: Thomson, 249-54 or.
- Gitman, Lawrence; Keith Forrester & John Forrester (1976), *Principles of Managerial Finance*. New York: Harper and Row.
- Gowri, Aditi (2007), «On Corporate Virtue». *Journal of Business Ethics* **70 (4)**: 391-400.
- Grablowsky, Berni (1984), «Financial Management of Inventory». *Journal of Small Business Management* **22:** 59-65.
- Hodgetts, Richard & Donald Kuratko (2001), *Effective Small Business Management*. Orlando, FL: Harcourt. 7th edition.
- Holmes, Geoffrey; Andrew Sugden & Paul Gee (2002), *Interpreting company reports and accounts*. Harlow: Prentice Hall. 8th edition.
- Jaffee, Dwight (1969), «Credit Rationing and the Commercial Loan Market». *Journal of Finance* **24 (4)**: 729.
- Keynes, John Maynard (1926), *The End of Laissez-Faire.* London: Hogarth Press.
- Kohler, Marion; Erik Britton & Tony Yates (2000), *Trade Credit and the Monetary Transmission Mechanism.* Working Paper Series, no. 115, Bank of England.
- Lee, Yul & John Stowe (1993), «Product Risk, Asymmetric Information and Trade». *Journal of Financial and Quantitative Analysis* **28 (2)**: 285-300.
- Lewis, Phillip (1985), «Defining business ethics: Like nailing jello to a wall». *Journal of Business Ethics* **4**: 377-83.
- McMenamin, Jim (1999), *Financial Management. An Introduction*. New York: Routledge.
- Meltzer, Allan (1960), «Mercantile Credit Monetary Policy, and Size of Firms». *The Review of Economics and Statistics* **42 (4)**: 429-37.
- Nadiri, Ishak (1969), «The Determinants of Trade Credit in the U.S. Total Manufacturing Sector», *Econometrica* **37 (3)**: 408-23.
- Ng, Chee; Janet Smith & Richard Smith (1999), «Evidence on the determinants of credit terms used in interfirm trade». *Journal of Finance* **54 (3)**: 1109-29.
- Nilsen, Jeffrey (2002), «Trade Credit and the Bank Lending Channel of Monetary Policy Transmission». *Journal of Money, Credit, and Banking* **34 (1)**: 226-53.
- Paul, Salima & Rebecca Boden (2008), «The secret life of UK trade credit supply: setting a new research agenda». *The British Accounting Review* **40 (3)**: 272-81.
- Pike, Richard & Bill Neal (1993), *Corporate Finance and Investment. Decisions and Strategies*. London: Prentice-Hall.
- Prindl, Andreas & Bimal Prodhan (1994), *Ethical Conflicts in Finance*. Oxford: Blackwell. Realey, Richard; Stewart Myers & Franklin Allen (2006), *Principles of Corporate Finance*. New York: McGraw-Hill Irwin. 8th Edition.
- Ross, Stephen; Randolph Westerfield & Jeffrey Jaffe (2005), *Corporate Finance.* New York: McGrawHill International edition. 7th edition.
- Ryan, Bob (2008), *Finance and Accounting for Business*. London: Thomson. 2nd Edition.
- Schudt, Karl (2000), «Taming the Corporate Monster: An Aristotelian Approach to Corporate Virtue». *Business Ethics Quarterly* **10 (3)**: 711-23.
- Schwartz, Robert (1974), «An Economic Model of Trade Credit». *Journal of Finance and Quantitative Analysis* **9 (4)**: 643-57.
- Stark, Andrew (1993), «What's the matter with business ethics?». *Harvard Business Review* **71 (3)**: 38-48.
- Stern, J.M. & D.H. Chew (arg.) (2003), *The Revolution in Corporate Finance*. Oxford: Blackwell. 4th edition.
- Van Horne, James & John Wachowicz (2001), *Fundamentals of Financial Management.* New Jersey: Prentice Hall. 11th edition.
- Whetstone, Thomas (1998), «Teaching ethics to managers: Contemporary problems and a traditional solution». In Cowton, Christopher eta Crisp, Roger (arg.), *Business Ethics: Perspectives on the Practice of Theory*. Oxford: Oxford University Press: 177-206 or.
- Whitely, Richard (1986), «The transformation of business finance into financial economics: the roles of academic expansion and changes in U.S. capital markets». *Accounting, Organizations and Society* **11 (2)**: 171-92.
- Williams, Bernard Arthur Owen (1985), *Ethics and the Limits of Philosophy.* Cambridge, MA: Harvard University Press.
- Wilson, Nicholas & Barbara Summers (2002), «Trade credit terms offered by small firms: survey evidence and empirical analysis». *Journal of Business Finance & Accounting* **29 (3/4)**: 317-51. |
aldizkariak.v1-7-1029 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 119 _2021_10",
"issue": "Zk. 119 _2021_",
"year": "2021",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Arabako euskalgintza ekaitzaren barruan (1939-1975)**
**Jon Martinez Larrea Historian lizentziatua da eta** *Arabako gizarte-mugimenduak Trantsizioan (1976-1983)* **izenburuko tesia egiten ari da EHUn**
Artikulu honen xedea Arabako euskalgintzaren bilakaera frankismoan azaltzea da. Lehenik eta behin, ulertu behar dugu euskalgintza kontzeptu zabala dela, eta artikulu honetan helduen euskalduntzean, ikastoletan eta kulturgintzan zentratuko gara. Testuingurua dramatikoa zen Araban, mendeetako gainbeheraz gainera, frankismoaren errepresioaren erruz hizkuntza hilzorian zegoen. Egoera kezkagarri horretan, hainbat pertsona hasi ziren lanean euskararen berreskurapenaren aldeko hainbat arlotan, lehenik ilunpean eta denbora joan ahala argitasunean. Horrela, 1970eko hamarkadan jauzi bat eman zuen, helduen euskalduntzea eta ikastolak formalizatu ziren, eta kulturgintza zabaldu zen. Arabako euskalgintzak berezitasun batzuk eduki arren, Euskal Herriko marko orokorraren barruan koka dezakegu, garapena berbera izan zen eta gure herrialdean ere nabaritu ziren euskal munduan gertatutako tentsioak, adibide ezagunena euskararen batasunaren inguruko eztabaida izan zen. Oro har, ertz ugariko borroka izan zen, bertan politika edo erlijioa nahastu zirela eta. Oro har, esan dezakegu orduan hasi zela Araban euskara biziberritzeko bidea.
GAKO-HITZAK: Araba · Euskara · Euskalgintza · Frankismoa · Ikastolak
#### **Basque cultural movement in Alava during the storm (1939-1975)**
The aim of this article is to explain the evolution of Basque cultural movement in Alava in the Francoism. First of all, we need to understand that the movement was very broad, and in this article we will focus on adult's teaching, basque schools and culture. The context in Alava was dramatic, in addition to the decline of centuries, the language was in risk due to the repression of Francoism. In this worrying situation, many people began to work to recovery the Basque language. Thus, it took a leap in the 1970s with the formalization of adult education and basque schools, and the spread of culture. Although the movement in Alava has some peculiarities, it was inside on framework of the Basque Country, the development was the same and tensions were also noticed in our province, like the debate of the unity of the language. In general, it was a multi-edged struggle in which politics or religion were mixed..
KEY WORDS: Alava · Basque language · Basque cultural movement · Francoism · Basque schools.
https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.5 *Jasotze-data:* 2021-01-18 *Onartze-data:* 2021-03-11
## **1. Sarrera**
Arabako euskararen egoera tamalgarriari buelta emateko, frankismoaren hasieratik ahaleginak egin ziren. Saiakera horien aitzindaria, zalantzarik gabe, Andoni Urrestarazu *Umandi* izan zen. Modu klandestinoan, 1942an, bere Gasteizko etxean helduak euskalduntzen hasi zen; bere militantzia politikoa zela eta, 1951n erbesteko bidea hartu behar izan zuen, baina hazia ereinda zegoen. Izan ere, helduen irakaskuntzak aurrera jarraitu zuen, eta 1963an *Umandi*ren ikasle ohiek Olabide Ikastola jarri zuten martxan. Bestalde, azpimarragarria da Manuel Iradier Txango Elkartearen lana euskal kulturaren zabalkundean. Arabako lehenengo ikastola, aldiz, Laudioko Galmaka auzoan jaio zen 1960an, hamar urte geroago sortuko zen Laudio Ikastolaren aitzindaria.
1970eko hamarkadan Arabako euskalgintzak jauzi kualitatibo bat eman zuen, klandestinitatetik ateratzearekin batera, helduen euskalduntzea eta ikastolak formalizatu ziren. Era berean, ikastolak eta gau-eskolak herrialdean zehar zabaldu ziren. Euskal kulturgintzan ere bultzada nabaritu zen arlo askotan, batez ere, musikan. Garai horretan ere hainbat kontraesan eta barneko borrokak azaleratu ziren.
Ikerketa hau aurrera eramateko hainbat iturri hartu dira aintzat: gaiari buruzko bibliografia, argitalpenak, eta, artxibo-lanari dagokionez, batez ere, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiaren funtsak kontsultatu ditugu. Horiez gain, ahozko historia erabili dugu, elkarrizketak egin ditugu bizitza-historia metodoa baliatuz, eta ahotsak. eus web-orrian zein bestelako argitalpenetan agertutako elkarrizketak kontsultatu ditugu. Aintzane Rincónek eta Arantza Anzizarrek defendatzen dute:
Ahozko iturrira jotzea, ez bakarrik gertatu zena ezagutzeko, baita ere jakiteko zergatik gertatu zen, nola bizi izan zuten... Eta orduan gertatutakoek protagonisten oroimenean utzitako aztarna emozionaletara hurbiltzeko ere bai. Jaso ditugun testigantzek, bizi izandako gertaera eta emozioek, aukera ematen digute oroipen partikularrak ezagutzeko. Oroipen horiek elementu subjektiboz beteta daude eta elementu horiek argituko digute orduan gertatutako guztiaren zentzua (Rincón, Anzizar, 2014: 74).
Esaterako, lagundu digu ulertzeko zergatik hainbat pertsonak euskara ikasi eta hortik aurrera euskal kulturaren berreskurapenean lanean jarraitu zuten.
Beste alde batetik, nabaria da historiografiak orain arte ez duela apenas euskalgintza aintzat hartu, are gutxiago Arabako kasuan. Hori dela eta, bestelako diziplinetan egindako lanak erabili ditugu, besteak beste, soziolinguistika, soziologia, filologia, kazetaritza…
Azkenik, esan behar dugu euskalgintza definitzea ez dela lan erraza, definizio bakarretarikoa Mikel Zalbiderena da, eta bi euskalgintza bereizten ditu, *berariazkoa* eta *bide batezkoa*. Lehenengoa honela definitzen du:
Soziokulturalki autorregulatzeko eta belaunez belaun transmititzeko indar faltaz euskal etnokultura (hizkuntza barne) gainbehera datorrela ikusirik, erabat galtzeko arriskua uste izanik eta halakorik nahi ez delarik, etnokultura horri bizirik eusteko giza artean deliberatuki egindako saio multzoa [...] Hots, euskal kulturaren on beharrez hainbat eragilek, perspektiba soziokulturaletik eta elkar-lanean, eratutako ekimen sorta…
*Bide batezko* euskalgintzari dagokionez, emaitza euskal kultura laguntzea bada ere, ez dago «galera hori eragozteko berariazko asmorik» (Zalbide, 2007: 879-881). Hortaz, Zalbideri jarraituz, uste dugu frankismoan *berariazko* euskalgintza zela nagusi Araban eta Euskal Herri osoan. Zehatzagoak izateko, euskalgintzaren barnean kokatzen dugu arlo ezberdinetan euskal kultura biziberritzearen alde jarduten duen eragile oro, eta artikulu honetan aztertuko ditugu helduen euskalduntzea, ikastolak eta kulturgintza.
#### **2. Testuingurua**
## **2.1. Aurrekariak**
XIX. mendearen bukaeran Arabako intelektual batzuek, tartean, Fermin Herranek, Ramon Becerro de Bengoak edo Mateo Morazak, beren kezka adierazi zuten euskararen gainbeheraren inguruan. Esate baterako, Fermin Herran gesaltzarrak goraipatu zuen «la antigüedad de la lengua vascongada, deducida de su perfección», hori zela eta, akademia baten beharra azpimarratu zuen «porque este monumento no se pierda para siempre, y aconsejar a los que en su conservación están interesados, unan sus esfuerzos a fin de que pueda transmitirse entero e incorruptible a las futuras generaciones» (Herran, 1879: 249).
Alabaina, XX. mendearen hasierara arte ez ziren gauzatu lehenengo ekimenak euskal kultura biziberritzeko, 1907tik aurrera euskarazko klaseak hasi ziren, hain zuzen ere. Bide batez, Eusko Ikaskuntzaren babesarekin, Baraibar Elkartea sortu zen 1928an, haien helburuen artean honako hauek zeuden: euskaren arrastoak mantentzea, erdaldunak euskalduntzea eta euskaltzaletasuna suspertzeko jaialdiak antolatzea (Apraiz, 1976: 70).
Garai berean, Gasteizko apaiztegian ere euskararen aldeko urratsak egin ziren, besteak beste, Manuel Lekuonak gidatutako *Kardaberaz* akademia eta aldizkaria, edo Jose Miguel Barandiaranek zuzendutako *Gymnasium* aldizkaria. Bere eragina Arabako gizartean txikia izanda ere, baliagarria izan zen euskararen aldeko jarrera aktiboa sustatzeko apaiz gazteen artean, eta funtsezkoa aipatutako Baraibar Elkartearen sorreran.
Bestalde, EAJk bultzatutako Euskal Eskolak 1932an ireki zituen ateak Gasteizen. Euskal Eskolaren sorrera lehenengo ikastolen mugimenduarekin lotuta egon arren, ikasgai guztiak ez ziren euskaraz. Eremu euskaldunean ikastolak zabaldu ziren, eta bertan euskaraz ematen ziren eskola guztiak; eremu erdaldunean, aldiz, Euskal Eskolaren eredua garatu zen, euskara soilik ikasgai bat zen, eta gainontzeko ikasgaiak gaztelaniaz irakasten ziren. Gasteizko Euskal Eskolaz gain, Laudion, Agurainen eta Amurrion ere sortu ziren (Elustondo, 2014: 17). Tamalez, Arabako euskalgintzaren lehenengo saiakerak supituki bukatu ziren gerraren hasierarekin batera.
## **2.2. Euskararen aurkako errepresioa**
Arabako euskararen eta euskal kulturaren egoera nahiko kaskarra zen frankismoaren aurretik1 , baina errepresio frankistak hizkuntzaren atzerapena azkartu zuen. Agustí Colominesek azpimarratzen duen bezala: «Uno de los principales objetivos del franquismo fue la españolización castellanizante de los pueblos hispánicos con lengua propia» (Colomines, 2005: 210).
Dabid Anauten ustez, euskararen atzerapenaren arrazoiak hizkuntza-ordezkapenaren prozesuarekin lotuta daude, eta prozesu horretan hainbat faktore hartu behar dira kontuan:
Sozialki nagusia den hizkuntzaren prestigioa, erdaldunen ehunekoa handitzea eta euskaldunen tipologia aldatzea, gizartearen berrikuntza erdararen eskutik etortzea... Horien ondoan, hizkuntza-politika jakin baten ondorioz, euskarari kalea kentzeko saiakera kontziente eta horren ondoriozko jazarpena (Anaut, 2013: 403).
Egia esan, ez dugu apenas daturik Arabako euskaldunei buruz, ikerketa bakarra Pedro de Yrizarrek egin zuen 1970eko hamarkadaren hasieran. Bere lana eremu euskaldunera mugatzen zenez gero, ez dugu Gasteizko daturik. Hiriburua erdalduna bazen ere, Emilio Lopez Adan *Beltza*k gogoratzen duenez: «Euskaldunak baziren, izan, gure familia arabarretan, zaharrak, edo Deba bailarako herrietatik etorriak, gazteagoak; kale hizkuntza erdara zen eta gutxi entzuten zen. Erdaraz, "vasco" hitza erabiltzen zen "euskalduna", hau da, euskaraz mintzo dena, adierazteko» (Anaut, 2013: 450).
Herrialdeari dagokionez, euskara atzerapen larria bizitzen ari zen, salbuespen bakarra Aramaioko bailara, bertan euskara osasuntsu mantendu zen, hizkuntza hegemonikoa zela eta. Ibarran, udalerriko hiriburuan, 870 biztanleetatik 600 euskal hiztunak ziren, eta gainontzeko herrietan bizilagun guztiak. Hala ere, atzerapena ere hasi zen nabaritzen inguru horretan, 1972an Patxi Uribarrenek adierazi zuenez: «17´urtetik berakoen artean ez dogu ia euskerarik entzuten, eta 17´urtetik gorakoak gero eta gitxiago egiten dabe […] Atzaraka goaz ba» (Uribarren, 1972: 165).
Egoera dramatikoagoa zen Aramaiotik kanpo, eremu euskaldunaren barruan: Legution, hala nola, 920 biztanleetatik 150 besterik ez ziren euskal hiztunak; Laudion 200 inguru geratzen ziren, baina benetako gutxiengoa ziren 15.587 biztanleen artean. Inguruko herri txikietan ere euskararen atzerapena ia geldiezina zirudien (Yrizar, 1973). Bestalde, industrializazio-prozesuak ez zuen lagundu, biztanle berrien artean gehiengoa erdalduna baitzen.
Ia 40 urteko ibilbide honetan Arabako gizartea erabat aldatu zen, urte gutxitan industrializazioari esker populazioa biderkatu zela eta. Gasteizko makrozefalia indartu, eta herrialdeko landa-eremua krisi demografiko batean murgildu zen.
<sup>1.</sup> Aketza Merinok berriki ikertu du euskararen galera Aiaraldean eta azpimarratzen du Laudio izan zela eskualdeko azken herri euskalduna, Baranbiorekin batera, hori zela eta, XX. mendearen hasieratik hizkuntzaren galerak atzeraezina zirudien eskualde osoan (Merino, 2018). Odon Apraizek, bere aldetik, laburtu zuen euskararen gainbehera herrialdean, bere ustez, prozesua azkartu zen XVIII. mendean eta, horren ondorioz, XX. mendearen erdialdean: «El problema del vascuence en Alava se nos presenta con caracteres de angustiosa agonía» (Apraiz, 1976: 75).
Gasteiz, 1950 eta 1975 urteen artean, 52.445 biztanletik 173.137ra pasatu zen. Hazkundea Aiaraldean ere nabaritu zen, Amurrion eta, batez ere, Laudion, 1940an 2.991 biztanle zituen eta 1977an, berriz, 20.138. Dena dela, ikusiko dugun bezala, Arabako euskalgintza, batez ere, eremu urbanoetan garatu zen.
Faktore horiez gain, beldurrak eta irakaskuntzaren debekuak galarazi zuten euskararen transmisioa, eta hori kolpe gogorra izan zen atzerapenean zegoen hizkuntza batentzat. Eskolan euskara guztiz baztertua izateaz gain, jazarria ere izan zen. Irakaskuntza guztia gaztelaniaz emateaz gainera, kasu askotan ikasleen artean euskaraz hitz egitea zigortua zegoen. Esate baterako, Legutioko Maria Jesus Lopez de Bergarak ez zuen zigorrik jaso, baina bere nebak bai: «Mutilen maistrua zan oso, oso espainola, ta euskaldunen kontrarioa [...] eukien ohitura lehengusu artien ta euskeraz, urten, urten euskera [...] ta plisti-plasta, baina makilegaz buruen ondorrak atara arte [...] orduen ziren oso denbora gogorrak»2 . Herri bereko Imanol Garaigordobilek ere gogoratzen du egurra eman ziotela euskaraz hitz egiteagatik3 .
Eskolaz kanpo ere aurki dezakegu euskararen jazarpenaren testigantza ugari; izan ere, erregimenaren asmoa euskara kaletik ezabatzea zen. Adibidez, Laudioko herritar batek gogoratzen zuen Guardia Zibilaren aurrean beldurra zegoela euskaraz hitz egiteko: «Ya sabían cuándo y cómo había que... y si había una pareja de la guardia civil en el bar o donde estaban, estate tranquilo que no hablaban» (AA, 2007: Tomo II, 257). Legutioko kaleetatik ere desagertu zen euskara, Maria Jesus Lopez de Bergarak orduko giroa deskribatzen du: «Gerra ostean ta... Ba hemen eon zan oso kastigauta, herria, ezin zan euskerarik egin»4 .
Euskaldun gehienak zaharrak ziren eta transmisioa galtzen ari zen. Arestian esan dugun bezala, beldurra transmisiorik ezaren gako bat izan zen; adibidez, Laudioko herritar batek gogoratzen du bere gurasoak euskaldunak izanik ere, beldurra zela eta, ez zietela apenas erakutsi seme-alabei:
¡Ay majo, lo que pasamos! !Lo que pasamos! Hasta los guardias y todo. Mi ama y mi aita, tú puedes creerme que nos querían hablar en euskera, con miedo, con miedo... ¡ni en el caserío! Algunas palabras o así, sí decían. Si hablábamos, pero poco porque buena teníamos con la maestra (AA, 2007: Tomo II, 254).
#### **3. Helduen euskalduntzea**
## **3.1. Umandiren hazia**
Maiz errepikatzen da Joxean Artze poetaren esaldia: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik». Arrazoia bazuen ere, Araban euskal hiztun gutxi geratzen zirenez gero, euskararen arazoa ez zen hainbeste euskaldunen utzikeria, hiztun berrien beharra baizik. Hori zela eta,
<sup>2.</sup> Elkarrizketa Maria Jesus Lopez de Bergarari, Ahotsak, 2010-04-19, <https://ahotsak.eus/legutio/ hizlariak/maria-jesus-lopez-de-bergara-berriozabal/> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>3.</sup> Elkarrizketa Imanol Garaigordobili, Ahotsak, 2010, <https://ahotsak.eus/legutio/hizlariak/imanolgaraigordobil-berriozabal/> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>4.</sup> Elkarrizketa Maria Jesus Lopez de Bergarari, Ahotsak, 2010-04-19, <https://ahotsak.eus/legutio/ hizlariak/maria-jesus-lopez-de-bergara-berriozabal/> (Kontsulta: 2021-01-27).
euskararen irakaskuntza beharrezkoa zen, hizkuntzaren berreskurapenaren bidea abiarazteko.
Gasteizen laster hasi ziren lehenengo ahaleginak, aitzindaria Andoni Urrestarazu *Umandi* izan zen. Apaiz eta idazle araiarra 1942an espetxetik atera bezain pronto helduei irakasten hasi zen, bere etxean bertan. Bere ikasleen artean zeuden, besteak beste, Gasteizko alkate izango zen Jose Angel Cuerda, edo euskara-irakasleak izango ziren Peli Presa eta Peli Martin. Klaseak isilpean ematen ziren, eta ez zuten testulibururik, makinaz idatzitako orri batzuk besterik ez.
1951n EAJk bultzatutako greba orokor batean parte hartzeagatik, erbesteko bidea hartu zuen, baina hazia ereinda zegoen. Orduan, ardura Peli Presaren esku geratu zen eta, denbora pasa ahala, irakaskuntza isilpetik ateratzea erabaki zuen. Bere laguntzaileak, Peli Martinek, idatzita utzi zuenez: «Creíamos que debían salir de la clandestinidad en que hasta entonces habían permanecido» (Elustondo, 2014: 24).
Lehenengo saiakera 1957an izan zen Ramiro Maeztu Institutuan. Horretarako ezinbestekoa izan zen Odon Apraiz euskaltzalearen laguntza, bertako irakaslea baitzen. Klaseak ofizialak izan ez arren, onartuta zeuden; eta deialdi publikoari 244 ikaslek erantzun zioten. Klaseez gainera, jarduera osagarriak antolatu zituzten, tartean, Koldo Mitxelena edo Jose Miguel Barandiaranen hitzaldiak.
Nolanahi ere, *Movimiento Nacional*-eko herrialdeko buruzagitzak esku hartu zuen 1962an. Mugimenduak klaseak kontrolatu nahi zituen, eta, batez ere, ikasleen izenak ezagutzea zuen helburu. Beldurra zela medio, ez zuen inork izena eman.
Etenaldi horren ostean klaseek aurrera jarraitu zuten, lehenik Jesus Langile ikastetxean, eta gero Arte eta Lanbide Eskolan. Presak, bere ibilbide osoan, 800 ikasle inguru izan zituen. *Beltza*ren ustez: «Zortziehun horiek baino jende asko gehiago izanen zen egoera normal batean; baina egoera ez zen normala, irakaskuntza ofizialean ez zen hauturik euskaraz edo euskara ikasteko, eta, gehiago dena, errepresioak bereak eta bost egiten zituen euskaratzearen grina kikiltzeko» (Anaut, 2014: 453).
Gontzal Fontanedak, Presaren ikaslea izandakoak, ondo gogoratzen ditu garai horiek: «Euskara ez zitzaien gustatzen agintariei, [...] batzutan polizia zetorren [...] baina arazo haundirik gabe, beti urduri, aber leku horretan kurtso osoa egiten dugun edo, baina, ba aldatu egin behar, aldatu» Gipuzkera ikasten zuten eta metodoari dagokionez: «Lehen ez zegoen nork-nori-nor eta holako gauzarik, adibidez, zegoen «oraciones objetivo-pronominales», hori da: nauzu, zaitugu»5 .
#### **3.2. Juan Bautista Gamiz Taldea**
1966an, Rikardo Arregiren ideiaren haritik, Euskaltzaindiak Alfabetatze Saila sortu zuen. Araban, halere, sailak eragin murriztua izan zuen. Lurralde horretan koxka ez zen euskaldunak alfabetatzea, erdaldunak euskalduntzea baizik. Hortaz,
<sup>5.</sup> Elkarrizketa Gontzal Fontanedari, Gasteiz, 2015-03-17.
alfabetatze-lana Aramaiora mugatu zen, Patxi Uribarrenen esku geratu zen eta 400 ikasle inguru eduki zituen zortzi urtetan (Uribarrren, 2010: 75).
Beste alde batetik, helduen euskalduntzeak aurrerapauso nabarmena eman zuen Arabako lurraldean. Erabakigarria izan zen 1967an Oñatiko apaizgai agustindarren talde baten lekualdaketa Gasteiza. Taldearen burua Eusebio Osa zen, eta gehienak euskaldunak ziren. Pako Izagirre haien artean zegoen eta gogoratzen duenez:
Hogeita hamarren bat gazte etorri ginen, Eusebio arduradun, eta hiru etxetan jarri ginen bizitzen. Fakultatean ari ginen ikasten, baina Tomas de Zumarraga Dohatsuaren kalean bizi ginen, eta kalean bizitzeak apaizgaiok Gasteizko giroarekin bat egitea ekarri zuen. [...] Euskarazko mezaren inguruan biltzen ginen, eta, gu bezala, Gasteizera lanera joandako familia euskaldunak eta haien seme-alabak [...] Irailean etorri eta Gabonak baino lehen euskarazko eskolak ematen ari ginen! Oso azkar gertatu zen dena! Rafa Etxegarai Club Judimendin hasi zen euskara erakusten. Felix Razkin, Manuel Iradier mendizale eta kultur taldean. Ni neu, Club Aquinas izeneko batean... Eusebio Osa, Agurainen; Jose Maria Allur, Legution eta Ubidean; Kepa Mallea ere hor nonbait; Pruden Sudupe...6
Aipatutako euskarazko mezak Brigiden komentuan egiten ziren eta Gasteizko euskaldunen topagune bihurtu ziren, hala nola Mikel Hernandez Abaituak oroitzen du: «Haurra nintzelarik Gasteizko euskaldunak ez ziren izango berrogei baino gehiago asko jota, asteburuetan euskarazko meza entzutera kapera txiki batera joaten zirenak eta besteren bat (euskaldun berriak gehienak)» (Hernández, 2010: 34)
Gorka Knörrek gogoratzen du orduko euskararen eremua mugatua izateaz aparte, oso sakabanatua zegoela. Hortaz, euskarazko mezatara joatea ez zen askorentzat fede kontua, «fedea izan genezake, batzuk edo besteek, gehienbat joaten ginan euskaraz egiten zirelako»7 .
1970eko hamarkadaren hasieran Oñatitik etorritako apaizgaiek eta Gasteizko euskaldun berriek «Juan Bautista Gamiz» taldea eratu zuten, euskara-irakasleen lehenengo koordinakundea izango zena. Bi taldeen elkartze horrek Arabako euskalduntze-prozesuari bultzada eman zion. Une horietan benetako hedapena gertatu zen, klaseak ugaritzeaz gain, Gasteiztik kanpo hainbat herritara zabaldu ziren, besteak beste, Laudio, Amurrio, Baranbio, Murgia, Urbina edo Elosu.
Taldean, arestian aipatutako irakasleak ez ezik, honako hauek ere bazeuden: Ima Murgoitio, Jeni Prieto, Aingeru Ibisate, Sorne Fernandez edo Juanjo Uranga. Horretaz gain, Henrike Knörren inguruan eta Euskaltzaindiaren babesarekin antolatu zen beste talde bat; tartean, honako irakasleak zeuden: Maite Mendiburu, Imanol Leturiondo edo Kepa Mendia. Denborarekin bi taldeak batu egin ziren eta 1977an AEK sortu zuten, beste herrialdeetako taldeekin batera.
<sup>6.</sup> Pako Eizagirre: «Araba euskalduntzeko egin den ahaleginaren neurriaren berririk ez dute ondoko herrialdeetan», *Berria,* 2015-09-16, <https://www.berria.eus/paperekoa/1951/032/001/2015-08-16/ araba-euskalduntzeko-egin-den-ahaleginaren-neurriaren-berririk-ez-dute-ondoko-herrialdeetan.htm> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>7.</sup> Elkarrizketa Gorka Knörri, Bartzelona, 2015-07-17.
Irakasleen motibazio bakarra euskaltzaletasuna zen, Jose Mari Igartua irakasleak gogoratzen duenez, «Ez genuen ezer kobratu, eta gainera burutik pasa ere ez» (Amestoy, 2010: 17). Ikasleen artean, berriz, euskara ikastea ikusten zuten «Beharrezkoa, euskaldun izateko», eta beraien ustez, hizkuntzaren atzerapenaren zio nagusia zen «Opresio baten menpean gaudelako», ondorengo erantzuna, aldiz, «Interes guti izan dugulako» zen. Era berean, ikasleek batua arazorik gabe onartu zuten, hainbat arrazoi zirela medio: «Herriaren batasunerako beharrezkoa, euskerak iraun dezan eta zabal dadin, euskaldun berrientzat oso egokia»8 .
Orobat, irakaskuntza formalizatu zen eta metodologiaren arloan aurrerapausoak egin zituzten, Gontzal Fontanedaren hitzetan:
Metodoa egin genuen, geure erakoa: *Hizketan* zuen izena. Aditza eratzea —nornori-nork eta beste—, neuk egin nuen; Eusebio Osak, testuak, langileak gora eta nagusiak behera; eta Maribel Elizondok jo zuen material hura makinaz. Aurretik, Umandiren gramatika, eta geroago, Patxi Altunaren *Euskera, hire laguna!* izenekoa erabili genuen. Gogoratzen naiz ez genekiela zer zen «hire» hura, eta galdetu edo libururen batean begiratu behar izan genuela9 .
Irakaskuntzarekin batera, euskal giroa zabaltzeko nahia agertu zen, esate baterako, Aguraingo kasuan Itziar Amestoyk azpimarratzen duen bezala: «Klaseetan irakatsitako gramatikak adina lan egin zuten inguruan sortutako ekintzek herriaren nortasuna berreskuratzeko» (Amestoy, 2010: 27).
Aurrerapenak aurrerapen, oztopoak ez ziren guztiz desagertu, adibidez, 1971n hainbat ikasle eta irakasle atxilotuak izan ziren Araotzen egindako barnetegi batean (Elustondo, 2018: 80). Modu berean, Agurainen Guardia Zibilak euskara-ikasle guztiak atxilotu zituen.
40 urte horietan, oztopoak oztopo, hainbat arabarrek euskara ikasteko hautua egin zuten; batzuek ez zuten bide osoa bete; beste batzuk, aitzitik, euskaraz bizitzera heldu ziren. Pausoa emateko orduan, akuilu izan ziren, euskal kontzientzia nazionalaren berpiztea edota euskararen egoera dramatikoari buelta emateko borondatea. Askorentzat euskara Arabako identitatearen zati bat zen.
Esate baterako, Gontzal Fontanedak, ikaskide baten bidez, Euskadiren existentzia ezagutu eta gero, jasotako heziketa nazional-katolikoa zalantzan jarri zuen: «Lehen ikasi dudana gezurra, eta aldaketa egin nuen hor, eta kurtso honetan, ia urrian euskaraz ikasten hasi nintzen»10. Gorka Knörren kasuan, Bartzelonan hartu zuen erabakia, Lourdes Iriondo eta Xabier Leteren kontzertu batean: «Topatu nintzan beste errealitate batekin kantari batzuei esker»11. Jaialdi ondoko solasean lotsatu egin zen Lourdes Iriondoren aurrean euskara ez zekielako, eta ikasteko hautua hartu zuen.
<sup>8.</sup> Irakasle Taldea: «Araban euskera?», *Anaitasuna,* 210, 1971-04-30, <https://www.euskaltzaindia. eus/dok/iker\_jagon\_tegiak/anaitasuna/html/210.html#2187> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>9.</sup> Gontzal Fontaneda: «Carabancheleko kartzelan onartu genuen guk euskara batua», *Argia*, 2017-11-12, <http://www.argia.eus/argia-astekaria/2574/gontzal-fontaneda-gerra-ondoan-euskaltzale> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>10.</sup> Elkarrizketa Gontzal Fontanedari, Gasteiz, 2015-03-17.
<sup>11.</sup> Elkarrizketa Gorka Knörri, Bartzelona, 2015-07-17.
#### **4. Ikastolak**
Elbira Zipitriak sortutako etxe-eskolen eredua birformulatuz, 1960ko hamarkadaren hasieran ikastolen mugimendua jaio zen. Urte gutxitan, mugimendu abertzaleak sustatutako sareen bitartez, Euskal Herrian zehar zabaldu ziren: tokian tokiko errealitatera moldatuta, zailtasunak zailtasun, euskararen berreskurapenaren gako nagusi bihurtu ziren. Frankismoko Eskola Nazionalen aurrean, hizkuntzaz aparte, pedagogia berritzailea martxan jarri eta sexu-bereizketa alboratu zuten. Dabid Anauten aburuz: «Ikastolak ez ziren inolako erabaki planifikatu eta programatuaren emaitza izan, han eta hemen loratzen ari zen azpiko indar eta gogo komun baten ondorioa baizik» (Anaut, 2013: 576).
Iban Izaren ustez: «Euskarak bizi zuen jazarpenari eta galbideari erantzuteko, haurrei euskara eta euskaraz irakasteko sortu ziren ikastolak» (Iza, 2010: 36). Idoia Fernandezek, bere aldetik, ikastoletako gurasoen nahia laburtzen du:
Ikastola ez zen seme alaben eskola soila, hizkuntzaren gordetze eta berreskuratzeko gunea, taldea bezala Estatuaren erasoaren aurrean aritzeko tokia, talde identifikapena bultzatzen eta birsortzen zuen eremua, seme alabengandik «hurbilago» sentiarazten zizkien ekintza, eta oro har, egun bakoitzean ordu batzu eskatzen zituen apostua baizik (Fernández, 1994: 266).
Nabarmentzekoa da gau-eskoletako irakasle gehienak gizonak ziren bitartean, ikastoletan, berriz, emakumeak ziren. Aintzane Rinconek eta Arantza Anzizarrek defendatzen dute «andereñoaren irudiaren inguruan identitate femenino berri bat ere eraiki zela». Horretarako, frankismoak sustatutako feminitate-eredua baliatu zuten. Eredu hori amatasunean, zaintzan eta sakrifizioan oinarrituta zegoen, eta lortu zuten eraldatzea «eskola alternatibo, eta garaian iraultzaile bat abian jarri ahal izateko», horrek «identitate femenino indartsu eta oposiziozko baten eraikuntza ahalbidetu zuen» (Rincón, Anzizar, 2014: 7-8).
## **4.1. Galmaka**
Ez da oso ezaguna, baina Arabako lehenengo ikastola Laudioko Galmaka auzoan sortu zen 1960an. Jose Maria Erraztik, JEZ enpresako jabeak, bere lantegiaren ondoan zenbait eraikin egin zituen; besteak beste, langileen etxeak, eliza eta aipatutako ikastola. Gela bakarra eduki arren, 40 ikasle inguru izan zuen urte gorenetan. Lehenengo irakasleek, Agurtzane Alberdik eta Eustakio Eizmendik, material pedagogikoen urritasunari aurre egin behar zioten. Urtsa Errazti ikasleak gogoratzen duenez, «Errepublika garaiko eta gerra aurreko liburuekin aritzen ginen».
Eskola legeztatzeko orduan klaseak gaztelaniaz ematen zirela argudiatu zuten12, eta gaztelaniazko liburuak erakutsiz, gainditu zituzten Guardia Zibilaren ikuskaritzak. Bere ibilbidea Laudio Ikastolaren jaiotzarekin batera bukatu zen13.
<sup>12.</sup> Katixa Garate: «Laudio Ikastolak hartu du lekukoa aurtengoan», *Argia*, 2000-07-18, <https:// www.argia.eus/argia-astekaria/1766/laudio-ikastolak-hartu-du-lekukoa-aurtengoan?botua=0&artikulua\_ id=3583> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>13. «</sup>Galmakako ikastola, euskararen uhartea», *Zuin Laudio*, 2013ko martxoa.
## **4.2. Olabide**
Hiru urte geroago, era klandestinoan, Olabide Ikastola sortu zen Gasteizen. Ikastola abian jartzeko nafar jatorriko Izaskun Arrue andereñoa izan zen aukeratua; berak oroitzen zuenez: «Guraso batzuk hasi ziren Gasteizen lanean. Ni ez nintzen hasi, esanez: "Orain ikastola irekiko dut". Guraso haiek euskaraz ez zekiten. Gogo hori sortu zitzaien eta bila hasi ziren. Eta ni aurkitu ninduten. Guraso haiek izan ziren fundatzaile, haiek» (Elustondo, 2011: 583). Guraso gehienak abertzaleak ziren eta asko *Umandi*ren ikasleak izandakoak; hala ere, gehiengoa erdalduna zen14.
Lehenengo kurtsoa, 1963an, Izaskun Arrueren etxean bertan egin zuten, 14 umerekin. Urtez urte ikasleen kopuruak gora egin zuen, eta gurasoen artean ikastola handitzeko nahia zabaldu zen. Horretarako, gurasoek hainbat bilera egin zuten Estibalizko monasterioan, Ixidor Baztarrika priore euskaltzainaren laguntzaz; bertan, ikastolaz gain, Arabako euskararen hedaduraz ere hausnartu zuten. Giro horretan, 1967ko eguberrian, Olentzerok Gasteizko kaleak zeharkatu zituen ikastolako umeekin batera. Horrela, isilpeko errealitatea argitara eraman zuten.
Gontzal Fontaneda eta Xabier Bareñoren atxiloketen ostean, Estibalizko bilerak bertan behera geratu ziren. Biak ETAko kideak ziren, eta, noizean behin, bilera horietan parte hartu zuten; hori zela eta, poliziak bileren berri eduki zuen, eta hainbat pertsona, tartean, Baztarrika bera, polizia-etxetik pasatu ziren.
Ikastola sendotzeko ahaleginek, ostera, aurrera jarraitu zuten, eta, zentzu horretan, 1967an ikastola Estibaliz etorbideko txalet batera lekualdatu zen. Era berean, legeztatzeko bidea hasi zen, horretarako, Arruek eskaera bat bidali zion Lehen Hezkuntzako Ikuskaritzako zuzendariari, ikastolan euskara osagarri besterik ez zela argudiatuz: «En el indicado Centro de Enseñanza se practicará ésta en idioma castellano y siempre conforme a las normas, control e instrucciones de la inspección [...] y que como actividad complementaria se dará por la tarde, de 5 a 6, clase de vascuence» (Elustondo, 2014: 50). Trikimailuak behin-behineko baimena eskuratzeko balio izan zuen.
Hortik aurrera, ikastolaren lana klandestinitatetik atera zen, alabaina, zailtasunak ez ziren desagertu: hala ohiko ikuskapen zorrotzak, nola «Ikastola» kartela jartzeko debekua. Beste arazoetariko bat irakasle alfabetatuen gabezia zen, horretarako, ikastaroak egin zituzten Irakasle-eskolako ikasle euskaldunen artean. Gorka Knörr lan horretan ibili zen eta gogoratzen duenez: «Garai hartan gure tresnak oso eskasak ziren, baina [...] geneukan grina bat [...] gure lan egiteko nahia handia zen, horri esker jende askok eskuzabaltasun ikaragarria izan zuen, jende askok ipini zuen bere dirua ikastolak aurrera egiteko, jende askok musu-truk lanetik kanpo, etab»15.
<sup>14.</sup> Ez dugu lehenengo garaiaren datu zehatzik, baina 2004an egindako ikerketa batean, 36 eta 41 urte artean zeuden Olabideko ikasle ohien % 64ren lehenengo hizkuntza gaztelania zen, gainerakoak, % 23 euskara eta %13 biak (AA, 2005).
<sup>15.</sup> Elkarrizketa Gorka Knörri, Bartzelona, 2015-07-17.
1973an ikastola kooperatiba bihurtu zen16 eta hazkundearen ondorioz, irakaskuntzarako propio egindako eraikuntza berri bat egin zuten Lasarten 1975ean; ordurako 702 ikasle eta 31 irakasle bazeuden.
## **4.3. Talkak**
Ikastolen gatazka nagusia Estatuarekin izanda ere, 1970eko hamarkadatik aurrera barne-tentsioak areagotu ziren, ikastolen hazkuntzarekin batera. Gatazkaren sorburuak honako hauek izan ziren: euskara batua, erlijioa, politika eta eredu pedagogikoa. Gatazka horiek Euskal Herriko hainbat ikastolatan agertu ziren, eta Arabaren kasuan, ondo baino hobeto islatu ziren Olabide Ikastolan.
Lehenengo afera erlijioarekin lotuta zegoen; ikastolak hasieratik erlijiotasunarekiko harreman estua eduki zuen, esate baterako, ikastolako haurrek jaunartzea elkarrekin egiten zuten. Hala eta guztiz ere, Eusebio Osa idazkariak, apaiza izanda ere, erlijioa ikastoletatik kanpo egon behar zela defendatu zuen: «Ikastola ez da, berez, kredo erlijiosoa bat irakasteko tokia. Horretarako katekesia dago». Bere ustez, kultura beharrezkoa zen heziketarako, «baina ez fedea, fedea ez dezakegu derriorraren mailan ipin. Fedea derriorraren mailan ipintzean, honen izatea itotzen dugu» (Osa, 1972: 186-188).
Bere idazkiek eta ekintzek zurrumurru ugari eragin zituzten, Pako Suduperen esanetan: «Zuzendaritza-batzordekideen eta gurasoen artean barra-barra zabaldu zen Gasteizko Olabide Ikastolan marxismoa eta ateismoa sartu nahi zirela» (Sudupe, 2013: 69). Polemikaren ondorioz, Olabide Ikastolako Batzarrak Osa kanporatu zuen. Urte batzuk geroago auziaz hausnartu zuen: «Batzuentzat, aldaketa bakarra kontenidu mailan eman zitekeen bakarrik. Euskara, Euskal Herriko geografia eta historia, eta abar. Beste batzuek uste genuen, berriz, heziketa osoa zela azpi-azpitik planteatu behar zena»17.
Bigarren gatazka euskara batuaren inguruko eztabaida izan zen. Gehiengoak batua onartu zuen, Izaskun Arruek, berriz, ez zuen bat egin erabakiarekin eta ikastola utzi zuen. Berak oroitzen duenez, erabakia giro nahasian hartu zen: «Batzarra egin genuen, baina hura gerra baino okerrago izan zen. Ez zen bukatu batzarra! Denok garrasika, istiluka, ez zegoen elkarren berri jakiterik. Horrela alde egin genuen batzarretik» (Elustondo, 2014: 35). Armando Llanos ikastolako aitak gogoratzen duenez: «Traumatikoa izan zen, guraso asko kontra jarri zitzaizkiolako euskara batua zela eta. "Zer egin behar dugu hatxerekin?" galdetzen zuen Izaskunek, eta hatx hasperenduna ahoskatuko balu bezala egiten zuen» (Elustondo, 2014: 86-87).
## **4.4. Laudio**
1971n guraso batzuen ekimenari esker, Laudio Ikastola jaio zen; Gentza Belaustegigoitia bultzatzaileak gogoratzen duenez:
<sup>16. «</sup>Ikastola P. Raimundo de Olabide», Gasteiz, 1973, Sancho el Sabio Fundazioa, ATA 5459.
<sup>17.</sup> Eusebio Osa: «Ikastolaren lehen alditxo bat (I)», *Iraultza*, 1978-3-(15-30).
Estábamos muy preocupados por dar una formación euskaldún a nuestros hijos [...]. Rápidamente se formó un conjunto de familias que teníamos un deseo común: que nuestros hijos tuviesen una educación moderna basada en nuestras señas de identidad que había que recuperar. Formación que a nosotros nos habían negado (Egiguren, 1997: 18).
Hasiera oztopoz beteriko bidea izan zen; hala nola, orduko alkateak, Maria Josefa Ochoak, ez zuen gustuko ikastolaren sorrera eta, traba ugari ipintzeaz gain, banku baten kreditua eragotzi zuen. Egoera horretan, ikastola aurrera ateratzeko nahian, familien ekarpenez aparte, jarduera osagarriak egin behar zituzten, besteak beste: zozketak, kantaldiak edo txosnak jartzea. Halaber, ez zuten eraikin propio bat eta herriko hainbat lekutan eman zituzten klaseak, tartean, Galmaka Ikastolako gelan edo Galiziar Etxean.
Pablo Gorostiagak, lehenengo Batzarreko kideak, orduko giroa islatzen du:
Teníamos trabas políticas, legales, económicas, técnicas, policiales... de todo tipo. Pero además había que superar problemas internos porque la gente se desinflaba, tenía dudas sobre el futuro del proyecto, y había que animar y convencer a quienes se venían abajo. Fue un acto de fe porque la realidad demostraba que casi no había salida (Egiguren, 1997: 5).
#### **4.5. Agurain**
Agurainen, Jose Mari Rekarteren akuiluari esker, hainbat gurasok kooperatiba bat eratu zuten. Horren ondorioz, Lope de Larrea Ikastola jaio zen 1974an. Lehenik, hiru urteko umeentzat gela bat ireki zuten apaiz-etxean, Junkal Olaondo *andereño*arekin; hurrengo ikasturtean beste gela bat, eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorra jarri zuten abian 1975-1976 kurtsoan.
Materialaren urritasuna eta ekonomia kaxkarra izan ziren lehenengo urteetako eguneroko ogia. Arazo horiei aurre egiteko, hainbat ekimen bultzatu zuten, besteak beste, zozketak egitea edo jaiegunetan tabernak irekitzea. Aurreiritzi eta zalantzei ere aurre egin behar izan zieten, Jaso Ruiz de Alegriak, ikastolako lehenengo zuzendariak, oroitzen duenez: «Jendeak bere buruari galdetzen zion ea bertan zer erakusten genien gure seme-alabei. Baina ikastola bat baino ez zen, hizkuntza berreskuratzeko osagarri garrantzitsuarekin» (Amestoy, 2010: 64).
#### **4.6. Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzua eta Ikasbidea**
Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuaren sustraia dago Aramaioko Udalak egindako eskaeran. Aramaioko alkatea kezkatua zegoen bertako haurrek ez zutelako aukerarik beren ama-hizkuntzan ikasteko; izan ere, apaizak egindako saiakera bat Guardia Zibilak eragotzi zuen.
1973ko urtarrilean jaio zen Zerbitzua, Visitacion Oiartzabalen ardurapean. Nafarroako Foru Aldundiak ere 1967an Vianako Printzearen erakundearen barruan sortu zuen *Sección de Fomento del Vascuence*. Bi herrialde horietan Foru erakundeen mantentzeak ahalbidetu zuen arlo askotan politika propioak garatzea, tartean, euskararen inguruan.
Arabako Foru Aldundiak honela adierazi zuen bere asmoa:
No es de hoy el interés de esta Corporación, por conservar el euskera o idioma vasco en nuestra provincia, tratando de que superviva en aquellas zonas donde aún se habla y de que se aprenda y cultive por quienes a ello están dispuestos, dado que es la lengua vernácula que nuestros mayores nos legaron como preciada joya18.
Alabaina, ez zituen begi onez ikusten orduko ikastolak, Instituzioaren arabera: «Estos centros [...] al haber caído la mayor parte de las veces en manos de personas ajenas a una preocupación estrictamente educativa [...] no pueden considerarse, de ninguna manera, como medio adecuado para la educación en Euzkera de los niños»19.
Ordura arte, Arabako Foru Aldundiaren eta euskal kulturaren arteko harremana folklorikoa besterik ez zen izan; Euskara Zerbitzuaren jaiotzarekin jarrera aktiboa hartu zuen hizkuntzaren mantentze eta berreskurapenaren arloan. Lehenengo ekimena Aramaion eskolaurrea euskaraz ematea izan zen, gela horretan 31 ikasle hasi ziren, eta hurrengo urtean kopurua bikoiztu zen.
Bigarren kezka Gasteizen ikastola berri bat eratzea zen. 1970eko Hezkuntza Lege Orokorraren zirrikituak baliatuta, 1973-74 ikasturtean 25 haurrekin hasi ziren bi gelatan, *La Encina* haurtzaindegiko lokaletan, eta hurrengo urterako 200 ikasle baino gehiago ziren. Gelak txikiak geratu ziren eta Foru Aldundiak eraikin bat erosi zuen Duranan, Ikasbidea Ikastola martxan jartzeko asmoz (Mangana, 2014).
Foru Aldundiaren erabakia, ostera, ez zen denen gustukoa, esate baterako, moja batek ahaldun nagusiari gutun bat bidali zion ekimena kritikatzeko. Bere ustez, euskarak espainiarrak banatzen zituen eta gaizki ikusi zuen «que se resucite y se fomente lo que desune», hortaz, ohartarazi zien agintariei «de esa injusticia tendrán que dar Uds. estrechísima cuenta cuando se presenten ante el tribunal de Dios»20.
#### **4.7. Umandi**
Eusebio Osak sustatuko polemika ez zen baretu Olabiden, hortaz, guraso batzuek bere bide propioa abiaraztea erabaki zuten eta Umandi Ikastola sortu zuten 1974an. Banaketaren muina pedagogiaren inguruan planteatu zen, Gorka Knorren iritziz: «Lehia bat izan zan [...] batez ere, izan zan ikuspegi erlijiosoa, alde batetik, eta, ba bueno, politika, pedagogia moldeak, etab»21. Juanjo Uranga, Umandiko presidentearen arabera ikastolaren helburua zen «una educación en libertad y para la libertad», hortaz, eskolaren funtzionamendua demokratikoa zen, eta gurasoek horretan parte hartzen zuten22.
<sup>18.</sup> Arabako Foru Aldundia: «Creación del servicio del Euskera», 1973-01-30, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia (ALHA), DAI 16244, 3.
<sup>19.</sup> Arabako Foru Aldundia: «Notas sobre la educación en vascuence en la provincia de Alava», 1973-02-21, AHLA, DAI 16244,9.
<sup>20. «</sup>Protesta de una religiosa», 1973, ALHA, DAI 16244,11.
<sup>21.</sup> Elkarrizketa Gorka Knörri, Bartzelona, 2015-07-17.
<sup>22</sup>*. El Correo*, 1976-09-17.
Ondorengo urteetan Arabako ikastolen mugimenduak aurrerapauso itzela eman zuen, Gasteizen hainbat ikastola sortu ziren eta herrialdean zehar zabaltzen joan ziren, testuinguru horretan 1977an Arabako Ikastolen Elkartea jaio zen.
## **5. Kulturgintza**
## **5.1. Manuel Iradier Txango Elkartea**
Hezkuntzaz gain, 1960ko hamarkadatik aurrera, oztopoak oztopo, euskal kulturaren aldeko mugimendu plurala sortu zen Euskal Herri osoan. Dabid Anauten ustez: «Loratu zen mugimendua herri —eta gizarte— mugimendua izan zen, botere guneetatik kanpo zeuden herritarrek eta taldeek bultzatua» (Anaut, 2013: 539). Ion Andoni del Amoren aburuz, «los rastros del euskera y la cultura vasca tradicional actúan como potentes polos atrayentes, porque son capaces de aperturas simbólicas contraculturales, y de hibridarse con nuevos fenómenos culturales e incluso propiciar mutaciones propias» (Amo, 2016: 28). Gerraosteko urte gogorrak igarota, euskal kultura esnatzen hasi zen.
Gasteizen Manuel Iradier Txango Elkartea izan zen euskal kulturaren zabalpenaren eragile nagusia. Hasieran bere jarduerak mendizaletasunarekin lotuta bazeuden ere, denbora joan ahala, euskal kulturaren aldeko lana lehenengo lerrora pasatu zen.
Beraien jardueren artean, ezagunena izan zen Gorbeian ospatutako *Mairulegorretako Euskal Jaia*. Lehenengo edizioa 1963an egin zen eta hortik aurrera, debekuak debeku, handitzen joan zen, 1970eko hamarkadan euskaltzaleen ezinbesteko topagune bihurtu arte. Joseba Azkarragaren ustez: «Intentábamos entre nosotros utilizar el ámbito de la cultura o el ámbito del folklore también, para trasladar una imagen reivindicativa y, sobretodo de defensa de la identidad de nuestro pueblo»23.
Agintarien oztopoak eta Guardia Zibilaren behaketa etengabea ez ziren gai izan jaialdiaren hazkundea geldiarazteko. Urtez urte parte-hartzaileen kopurua handitzen joan zen, eta euskal musika berriaren protagonista ezagunenak kobazulotik pasatu ziren, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete, Pantxoa eta Peio edo Urko. 1960ko hamarkadaren bukaeran zegoeneko 5.000 pertsona inguru biltzen ziren Gorbeiako maldetan. 1969an eta 1970ean jaialdia debekatua izan zen, baina 1971tik aurrera etengabe ospatu zen. Urte horietan kobazuloa txiki geratu zen; 1975ean, esate baterako, 15.000 pertsona bildu ziren.
Musikaz aparte, aldarrikapen politikarako ere leku ezin hobea zen, oihu klandestinoak eta ikurrinak agertzen ziren maiz. Horretaz gain, jaialdiaren aurretik kantarien letrak aurkeztu behar izaten zituzten, eta askatasuna edo herriari buruzko edozein aipamen debekatzen zuen Informazio eta Turismo Ministerioko ordezkariak.
Mairulegorretako jaiaz gainera, Manuel Iradier Elkarteak Oldarki Dantza Taldea sortu zuen, eta hainbat jarduera garatu zuen, hala nola Gasteizko Euskal Disko eta Liburu azoka edo Umeen Euskal Jaia.
<sup>23.</sup> Mikel Ezkerro (2016): *Mairulegorreta. Iluntasunetik argitasunera*, Gasteiz, DVD.
Aiaraldean ere mendi-taldeak garrantzitsuak izan ziren euskal kulturaren berreskuratzeko lanean, hala Goikogane Laudion, nola Mendiko Lagunak Amurrion24. Modu berean, herrialdeko gainontzeko kuadrilletara euskaltzaletasuna zabaldu zen, adibidez, Mendialdean 1975ean antolatu zen Euskal Jaialdia, Okongo Andra Mariren jaietan.
## **5.2. Euskal Kantagintza Berria Araban**
Euskal kulturaren loraldiaren barruan, musikagintza izan zen Araban eragin handiena izan zuen diziplina. Lehenengo ahalegina Arabako herrialdean euskal musika sustatzeko izan zen Jose Mari Sedanok aurkeztutako *Euskal Jaia* irratsaioa, 1964tik aurrera emititzen zena Radio Vitorian.
Euskarazko musikaren arloan aitzindaria izan zen Araba Abesbatza, 1968an sortu zen Antxon Leteren zuzendaritzapean. Musikaren konposaketa Sabin Salaberriren esku geratu zen eta letra askoren egilea Eusebio Osa izan zen. Abesbatzari osagarri instrumental bat emateko asmoz, Amets taldea jaio zen (Velez de Mendizabal, 2008: 34).
Horrez gain, Ez Dok Amairu taldearen eragina Arabara heldu zen. Bere asmoa euskal tradizioa eta nazioarteko eragina batzea zen, eta horrela gai izan zen hiri handietara eta eremu erdaldunetara euskal kultura hedatzeko; esaterako, 1967an Gasteizen jo zuen, ETAren inguruko jendeak antolatutako jaialdi batean.
## Josu Amezagaren ustez:
Kantaldiek komunikazio gune gisa bete zuten papera, azpimarragarria da gure iritziz. Alde batetik, kantagintza berriaren, eta bere proposamenaren —hots, euskal kulturaren berpizkundearen— agerpenerako eta hedapenerako eremuak ziren. Horrela, kantaldiotan euskal herritartasunaren kontzientzia zabaltzen zen, euskara eta euskal kultura etnikoa deitu dugunarekiko oharmena piztuz, eta gizarte modernorako berbalioztatuz (Amezaga, 1994: 203).
Araban kantautoreen eragina txikiagoa izan arren, Gorka Knörr edo Patxi Villamor aipa ditzakegu herrialdearen ordezkari gisa. Biak euskaldun berriak ziren, eta beren burua Euskal Kantagintza Berriaren mugimenduan kokatu zuten.
Knörrek lehenengo kontzertua 1971n eman zuen Gasteizen25, eta 1974an *Araba Kantari* diskoa argitaratu zuen; bertan Arabako kanta herrikoiak eta bi abesti propio partekatu zituen. Bi abesti horietan Araba eta Trebiñu ziren mintzagaia. *Araba* izeneko abestian «Oi Araba! Zu ote zare aitaren zazpigarren alaba?» galdera luzatu zuen. Arabako euskalduntasunaren aldarrikapen bat egin nahi zuen, batez ere, bestelako euskaldunen aurrean; bere iritziz: «Arabarrak ginen pelikularen arloteak [...] bazeuden euskaldun asko Urkiolatik harantza [...] kontsideratzen zutena hori beste gauza bat»26.
<sup>24.</sup> Zalbide, Xabi, «Mendi taldeak: 50 urteko martxa aldapatsuaren eskualdeko kronika», *Aiaraldea, <*https://aiaraldea.eus/komunitatea/Xabi%20Zalbide/1481094060983-mendi-taldeak-50-urteko-martxaaldapatsuaren-eskualdeko-kronika> (Kontsulta: 2021-01-27).
<sup>25</sup>*. Berria,* 2021-02-19, <https://www.berria.eus/albisteak/193842/gorka-knorr-laquogitarristalaguntzaile-bikaina-zen-pertur-harmonia-fina-jartzen-zien-kanteiraquo.htm> (Kontsulta: 2021-03-06).
<sup>26.</sup> Elkarrizketa Gorka Knorri, Bartzelona, 2015-07-17.
Urte bat geroago *Nik nahi dudana* LPa kaleratu zuen, berak sortutako abestiekin osatutakoa. Debekuak eduki zituen Gipuzkoan eta Bizkaian jotzeko; halere, Gipuzkoako kasuan, debekua Benito Lertxundirekin batera arituz saihestu zuen.
Patxi Villamorrek, Gorkaren bideari jarraituz, gitarra hartu eta euskaraz kantatzeari ekin zion. Marianisten eskolan estreinatu zen 1973an eta lau urte geroago plazaratu zuen bere lehenengo diskoa. Villamorrek gogoratzen duenez, kantaldietako giroa: «Era una forma de encauzar de forma legal y permitida esa rabia contra el Franquismo»27.
#### **6. Ekaitza euskal munduan**
#### **6.1. Gazte eroak**
Eujenio Agirretxe *Zubigilea*k Arantzazuko talaiatik euskal mundu zaharraren gainbeheraz hausnartu zuen: «Ekaitz bortitz bat sortu zen Euskadin. Ekaitzak uholdea ekarri zuen. Eta uholdeak Elizaren baratza oso murriztua utzi zigun. Belaunaldi gaztea sekularismo eta politika gogortuaren urek eraman zuten» (Agirretxe, 1995: 90).
«Euskal fededun» binomio banaezina urte gutxitan hausten joan zen, eta belaunaldi berriak euskal mundu zaharra kolokan jarri zuen. Joxe Azurmendiren ustez: «Etorri ziren denok dakigun gazte zoro batzuk eta mundu baketsu, dena txukun-txukun atondu hura, hankaz gora jarri zuten» (Azurmendi, 1998: 9). Bide batez, dogma zaharrak baztertuak izan ziren:
Fedegabea da [...] belaunaldi berria, borrokan jarraitzen duen artean [...] Bestelako gorritasun batez [...] helduko dio belaunaldi honek orain politikari [...] bizitzaren sentidoari, etikari, gizarte arazoari, euskarari eta literaturari, batasunaren borrokari, larre-kultura baserritarra gainditzeari (Azurmendi, 1998: 33).
Uholdearen ondorioak Araban ere nabaritu ziren. Arestian aipatu dugun bezala, Arabako euskalgintzaren sorrera elizarekin guztiz lotuta egon zen; hala ere, apaiztegiak hustuz joan ziren eta euskarazko mezek edukitako zentralitatea galdu zuten. Izan ere, urte horietan Hego Euskal Herri osoan sekularizazio-prozesu azkar bat bizi zen, esate baterako, 1972an euskal herritarren %71,3 mezatara joaten zen; 1983an, aldiz, %31,2 besterik ez (Pablo, 2002: 319).
# **6.2. Batua**
Euskalgintzaren barruan eztabaida ugari egon ziren, garrantzitsuena euskararen batasunaren inguruan. Eztabaida horrek bi munduren arteko talka islatu zuen; izan ere, gerra aurreko belaunaldiak, oro har EAJrekin lotua, mesfidantzaz ikusi zuen batasunaren prozesua. Salbuespenak egon ziren, tartean, Koldo Mitxelena, batuaren aldeko eragile sutsua, bere alderdian babesik aurkitu ez zuena. Batuaren aurkakoek Ipar Euskal Herritik hartutako «H» hizkia ikurtzat hartu zuten, ikur marxista zela
<sup>27. «</sup>Patxi Villamor, un pionero de la música vasca», *Radio Vitoria*, 2014-02-24, <http://www.eitb.eus/ es/audios/detalle/2025256/patxi-villamor-pionero-musica-vasca—radio-vitoria/> (Kontsulta: 2021-01-27).
idatzi ere egin zuten. Pruden Gartziaren arabera, batuaren sorreran ezinbestekoa izan zen: «Bi sektore intelektualen aliantza sendo bat [...], batetik, gazte ezkertiar *gerrillazaleak,* bestetik kristau aurrerakoi kontziliozaleak. Bi indar horien bateratzea da euskara batuaren sorrera esplikatzen duena; nork bere aldetik ez zuen lortuko» (Gartzia, 2018: 58).
Arabako euskalgintzaren belaunaldi berriak arazo handirik gabe onartu zuen hizkuntzaren batasuna. Aitzindariek, *Umandi*k eta Izaskun Arruek, aitzitik, ez zuten euskara batua atsegin. Arruek dimisioa aurkeztu zuen Olabide Ikastolan, batua aukeratua izan zenean. Urrestarazuk batasuna arbuiatu ez arren, ez zuen gustuko aukeratutako bidea; bere ustez, erdarakadak alboratuta, euskara batzen joan zitekeen. Hori zela eta, lehenik euskalkiak batu behar ziren: «Izkelgu guzien batasunaraño eldu baño lenago; izkelgi bakoitzarena da [...] lortu bear dana; noraezekoa deritzaigu ori, bakoitzean dagoen aberastasunetik ezer galdu eztedin, eta oŕela malez-mail orokoŕeraño eldu al-izateko» (Urrestarazu, 1977: 294). Era berean, ez zitzaion batere gustatu 1975ean sortutako ikastolak bere ezizena edukitzea, bertan batuaz irakasten zela eta.
#### **6.3. Euskaltzaleen Jainkoaren heriotza**
Koldo Zuazoren arabera: «Gainera, eta okerrena dena, hizkuntzaren esparrutik zeharo kanpo kokatu zen eztabaida, eta gizartearen egitura, politika nahiz erlijioa, denetarik nahastu zen» (Zuazo, 2005: 162). Gorka Knörrentzat «esentziaren zaintzaileak zeuden [...] euskaltzaletasuna, oro har, oso uztartua zegoen fedearekin. Eta hor, harik eta gizartearen sekularizazioa bizkorra etorri zen arte»28.
Testuinguru horretan, ETAren sorrera erabakigarria izan zen abertzaletasuna zein euskalgintza berrasmatzeko: arraza alboratu eta hizkuntza nazionalitatearen oinarritzat hartu zuen. Idoia Rodriguezen arabera: «Nazioaren muinaren lekualdatze honek, arrazatik hizkuntzara, berebiziko garrantzia du, zeren nazionalismo tradizionalean euskalduna izatez eta odolez (euskaldun jaio) baitzen, formulazio berrian euskalduntasuna eskuratu daitekeen bitartean (euskaldundu)» (Rodriguez, 1994: 104-105).
Erlijioa ere nahasketa horretan agertu zen eta Rikardo Arregik euskaltzaleen Jainkoaren heriotzaren beharra aldarrikatu zuen. Jainko horrek euskal kulturaren eta kontserbadurismoaren arteko harremana sinbolizatzen zuen; hots, nekazaritza eta erlijioarekin lotutako mundua. Orduko gazte euskaltzaleen pentsamoldetik gero eta urrutiago zegoen mundu hori, horregatik lokarriak hausteko beharra defenditu zuen:
Euskaltzaletasuna ankaz gora jarri behar baldin badugu, atzera begiratu erazitzen ziguten lokarriak hautsi behar ditugu eta lokarri horiekin loturik erabili genuen Jainkoa ere hautsi behar dugu. Eta hontan, fedegabeak badira ere, euskal gizonaren alde, bere liberazioaren alde, burrukan dabiltzenekin bat jokatu behar dugu (Arregi, 1971, 129).
<sup>28.</sup> Elkarrizketa Gorka Knörri, Bartzelona, 2015-07-17.
Eusebio Osak, bere adiskideari jarraituz, ikastolen Jainkoa hil behar zela defenditu zuen, hots, euskararen irakaskuntza eta fedea bereizi behar ziren. Apaiza izanik ere, erlijioa ikastoletatik kanpo egon behar zela defendatzeagatik kanporatua izan zen Olabidetik. Horretaz gainera, pedagogia berritzaile bat proposatu eta neutraltasuna errefusatu zuen. Euskara «mantxatu» bat sustatu nahi zuen, gizarte-arazoekin lotuta: «Uste dut, orain beste mantxa batzuei zaiela beldur gehiago, gizarte klase baten aldetik behintzat. Kontradizioz eta zapalketaz beteriko Herri honetan, euskara sakratua mantxarik gabeko neutralitatearen erreinuan erein nahi da» (Osa, 1971).
# **7. Etorkizuneko oinarriak**
Arabako euskal mundu zaharra, Aramaioko salbuespena kenduta, Legutioko urtegiaren uren azpian geratu zen. Euskal mundu berria, aldiz, Gasteiz eta Laudio erdigunetzat hartuta, elizaren babesetik aldenduz joan zen, eta aurki herrialde osora zabaltzeko gaitasuna eduki zuen. Orobat, atzera begiratu ordez, euskarak baieztatu zuen etorkizuna zuela gizarte moderno eta industrial batean.
Sekularizazioak mentalitateak aldatu zituen, eta «euskaldun fededun» binomioa betirako apurtu zuen. Hori dela eta, 1970eko hamarkadatik aurrera kantagintza berriak sustatuko kantaldiak izan ziren euskaltzaleen topaguneak, euskarazko mezak izan beharrean.
Finean, Arabako euskalgintzaren bilakaera gainontzeko herrialdeetako mugimenduarekin guztiz lotuta egon zen. Desberdintasun nagusia zen euskararen egoera beste lurraldeetan baino agonikoagoa zela, gainbeherak geldiezina baitzirudien. Arabako euskalgintzaren arazoa ez zen euskara mantentzea, berreuskalduntzearen bidea hastea baizik. Lan horretan ezinbestekoa izan zen Arabako euskaldun berrien eta bestelako herrialdeetatik etorritako euskaltzaleen arteko aliantza. Bukatzeko, nabarmentzekoa izan zen Foru Aldundiak hartutako bidea, aurrekaria izango zena instituzioen eta euskal kulturaren arteko harremana bultzatzeko.
Ezinezkoa da urte ilunetan euskalgintzak lortutako fruituak neurtzea, hala ere, Araba berreuskalduntzeko oinarriak finkatu zirela baiezta dezakegu. Euskara garai berrietara moldaturik, euskal kultura hiritarra eta modernoa garatu zen. Egia da gutxiengo batek euskara ikasteari ekin ziola, alabaina, Arabako gizartearen eremu zabaletan euskararen irudia erabat aldatu zen; zegoeneko ez zen iraganeko arrasto bat, etorkizuneko tresna bat baizik.
Koldo Zuazoren iritziz: «...1960tik honako urteotan egin da euskararen Iraultza Nagusia, eta hain luzaroan Euskararen Herriari bizkarra erakutsita ibili den Araba eta Euskararen Herri horri begira dabil orain» (Zuazo, 1999: 43). Esan dezakegu euskara modu batean edo bestean beti lotuta egon dela Arabako identitatearekin, baina ordura arte harremana sinbolikoa besterik ez zen. Aurrerantzean, ordea, euskararen biziberritzea praktikan jarri zen.
## **8. Bibliografia**
- AA (2005): *Euskararen erabilera eta transmisioa. Olabide ikastolako ikasle ohien adibidea*, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, <https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/libro/ euskararen-erabilera-eta-transmisioa-olabide-ikastolako-vitoria-gasteiz-ikasleohien-adibidea-2004ko-iraila-uso-y-transmision-del-euskera-de-los-antiguosalumnos-de-la-ikastola-olabide-vitoria-gasteiz-septiembre-2004/> (Kontsulta: 2021-01-27).
- AA (2007): *Recuperación de la memoria colectiva*, Amalur Fundazioa, Laudio.
- Agirretxe, Eujenio (1995): *Aldi hartan eta Arantzazuren inguruan*, EFA Frantziskotar Argitaletxea, Oñati.
- Amestoy, Itziar eta Aguraingo Euskalgintza (2010): *Euskararen bidea Agurainen. Iragana beltz, orain amets, bihar baietz¡*, Arabera, Gasteiz.
- Amezaga, Josu (1994): *Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo, <http://www.euskara.euskadi.eus/appcont/tesisDoctoral/ PDFak/Josu\_Amezaga\_TESIA.pdf> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Amo, Ion Andoni del (2016): *Party & Borroka. Jóvenes, músicas y conflictos en Euskal Herria*, Txalaparta, Tafalla.
- Anaut, Dabid (2013): *Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria*, Euskal Memoria, Andoain.
- Apraiz, Odon (1976): *El vascuence en Vitoria y Alava en la última centuria (1850-1950)*, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz.
- Arregi, Rikardo (1971): «Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu», *Jakin Sorta*, 3, 114-132, <https://www.jakin.eus/show/56aac5d16338b62437821b9872128d1b30a93a85> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Azurmendi, Joxe (1998): *Oraingo gazte eroak. Gogoetak ETAren sorrera inguruko kultur giroaz eta gaurkoaz*, Luma, Zarautz.
- Colomines, Agustí (2005): «La deconstrucción de la memoria. El argumento perverso sobre la represión franquista», in Jose Ramón Resina eta Ulrich Winter, (arg.), *Casa encantada: lugares de la memoria en la España constitucional (1978-2004*), Veuvert-Iberoamericana, Madril, 207-221.
- Egiguren, Joseba (1997): *Laudio Ikastola, 25 urte euskal hezkuntza bultzatzen*, Laudio Ikastola, Laudio.
- Elustondo, Miel Anjel (2011): «Arabako euskara eta herrigintza joan deneko 25 urtean», *Euskera*, 56, 577-588, <https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/ euskera\_2011\_3.pdf> (Kontsulta: 2021-01-27).
- ––––––––––, (2014): *Hego haizea dabil, Olabide ikastolaren historia bizia Gasteizen (1963- 2013)*, Olabide Ikastola, Gasteiz.
- ––––––––––, (2018): *Izaskun Arrueren urratsen atzetik*, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz.
- Fernandez, Idoia (1994): *Oroimenaren hitza, Ikastolaren historia 1960-1975*, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, <https://www.buruxkak.eus/liburua/oroimenaren-hitzaikastolen-historia-1960-1975/1991> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Gartzia, Pruden (2018): «*San Ignazioren martxa*-ren aroa. Zirriborroa euskara batuaren historia intelektualaz», *Jakin,* 255, 44-63.
- Hernandez Abaitua, Mikel (2010): *Azukre xehea, gatz larria*, Alberdania, Irun.
- Herran, Fermin (1879): *Estudios*, Imprenta de la viuda de Iturbe e hijos, Gasteiz, <https://www. euskalmemoriadigitala.eus/applet/libros/JPG//007967/007967.pdf> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Iza, Iban (2010): *Ikastola mugimendua. Dabilen herria*, Euskaltzaindia, Bilbo, <http:// euskaltzaindia.net/dok/iker\_jagon\_tegiak/74646.pdf> (Kontsulta: 2021-01-27).
- López Adan, Ana Rosa (2013): *Peli Lopez Presa. Garai zailetako euskaltzale gasteiztarra (1916-1992),* Bidegileak, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, <http://www.euskara. euskadi.net/appcont/sustapena/datos/Peli%20Lopez.pdf> (Kontsulta: 2021-01- 27).
- Mangana, David (2014): *IKASBIDEA Ikastola, 40 urte, hamaika irakaspen*, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz.
- Merino, Aketza (2018): «Euskararen galera Aiaraldean (XVIII-XX): informazio-iturri eta datu berriak», *Kondaira*, 18, 1-30, <http://www.kondaira.eus/article/view/184> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Osa, Eusebio (1971): «Euskara «mantxatua» behar dogu», *Anaitasuna,* 223, <https://www. euskaltzaindia.eus/dok/iker\_jagon\_tegiak/anaitasuna/html/223.html#2397> (Kontsulta: 2021-01-27).
- ––––––––––, (1972): «Ikastola eta erlijioa», *Jakin Sorta,* 6, 185-201, <https://www.jakin.eus/sho w/5d3599295ac3af3dea59021ff775e9dfe22e13f3> (Kontsulta: 2021-01-27).
- ––––––––––, (1975): *Dialektikaz eta kulturaz*, Kriselu, Donostia.
- Pablo, Santiago de (2002): «La Iglesia», in Santiago de Pablo eta Jose Luis de la Granja, *Historia del País Vasco de Navarra en el siglo XX*, Biblioteca Nueva, Madril, 299- 326.
- Rincon, Aintzane eta Anzizar, Arantza (2014): *Ametsak egi bihurtuz. San Nikolas ikastolako lehen andereñoak (1963-1969*), Getxoko Udala, Getxo, <http://www.liburuklik. euskadi.eus//applet/libros/JPG/fs04/GETXO\_AMETSAK\_EGI\_BIHURTUZ/ GETXO\_AMETSAK\_EGI\_BIHURTUZ.pdf> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Sudupe, Pako (2013): *Eusebio Osa. Belaunaldi baten lekukoa*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.
- Uribarren, Patxi (1972): «Aramaionako euskeraren berezitasunak, euskal idazleak, eta euskeraren egoera eta etorrera», *Euskera,* 17, 157-167, <https://www. euskaltzaindia.eus/dok/euskera/51933.pdf> (Kontsulta 2021-01-27).
- ––––––––––, (2010): «Izan zirelako gara, eta garelako izango dira», *Euskera,* 55, 1, 61-88, <http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/euskera/75309.pdf> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Urrestarazu, Andoni (1977): *Euzkeraren batasuneruntz*, Tolosa.
- Velez de Mendizabal, Jose María (2008): *Sabin Salaberri Urzelai*, Eusko Ikaskuntza, Donostia, <http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/sabin-salaberri-urzelai/art-20271/> (Kontsulta: 2021-01-27).
- ––––––––––, (2012): Euskal Pizkundea Araban», *RIEV*, 57, 2, 396-430, <http://www.euskoikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/euskal-pizkundea-araban/art-21949/> (Kontsulta: 2021-01-27).
- Yrizar, Pedro de (1973): «Los dialectos de y variedades de la lengua vasca», *Bolet*í*n de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País*, XXIX, 3-78.
- Zalbide, Mikel (2007): «Iparraldeko euskalgintza XIX. mendearen bigarren erdian: Zaldubi eta bere garaia», *Euskera,* 52, 3, 877-1008, <https://www.euskaltzaindia.eus/dok/ euskera/71459.pdf> (Kontsulta: 2021-03-05).
- Zuazo, Koldo (1999): *Arabarrak Euskararen Herrian*, Arabera, Gasteiz.
- ––––––––––, (2005): *Euskara batua. Ezina ekinez egina*, Elkar, Donostia. |
aldizkariak.v1-6-103 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.28_ Zk.2 _2016_6",
"issue": "Libk.28_ Zk.2 _2016_",
"year": "2016",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | ## Torruella, M.F. eta Jiménez, L. (coord.) (2015)
*Ciencias Sociales y Educación Infantil. Cuando despertó el mundo estaba allí. Bartzelona: Graó.*
Izenburuak argitzen digun bezala, liburu honek Gizarte Zientziek Haur Hezkuntzari eta haurren garapen sozial eta pertsonalari egiten dieten ekarpena aztertzen du. Urteak dira jada Gizarte Zientzien ikaskuntza-irakaskuntzari buruz psikologia ebolutiboaren printzipioak gainditutzat eman direla, Piageten garapen kognitiboaren estadioen teoriaren determinismoa zaharkituta geldituz; hala, adin txikiko haurrak gai dira hainbat giza nozio ulertzen, ezagutzen eta ikasten (espazioa, denbora, kausalitatea...) baldin eta irakaskuntza-ikaskuntzarako metodologiak, teknikak eta prozedurak egokiak badira. Ideia honi helduz, aurkezten dugun liburuak Haur Hezkuntzako curriculumeko Giza eta Kultur ingurunearen ezagutza eremuan sakontzeko hainbat burutapen eta hausnarketa plazaratzen ditu 89 orrialdetan, gazteleraz argitaratu den berrienetarikoa izanik.
Edozein curriculumaren garapenaren gainetik, UNESCOk eta Jacques Delors informeak ezarritako hezkuntza zutabeak («egiten ikasi», «ezagutzen ikasi», «izaten ikasi», «bizitzen ikasi»), liburuaren ardatzean bilakatuko dira eta honen antolaketa baldintzatuko dute, bakoitzari kapitulu bat eskaintzen baitzaie. Hauen barnean, 3 atal desberdindu daitezke, alderdi teorikoa eta praktikoari garrantzi bera emanez. Hasteko, printzipio bakoitzaren garrantzi psikopedagogikoa justifikatzen da, haurraren garapenean nola eragiten duen aztertuz; bigarrenik, Gizarte Zientzia ezberdinek eta bereziki Historia, Geografia, Artea eta Filosofiak aurretik deskribatutako helburu pedagogiko bakoitza garatzeko egiten duten ekarpena aztertzen da. Amaitzeko, eremu teorikoa ondo gorpuztua izanik, alderdi praktikoak garrantzia hartzen du, haurretan pentsamendu konplexua eta dibergentea garatze aldera proposamen didaktiko berritzaileak aurkeztuz.
Proposamen didaktikoen helburuen artean, pentsamendu zientifikoaren eta gaitasunen garapenak lehentasuna du, irakaskuntza-ikaskuntzarako metodologia aktiboetan oinarrituz. Puntu honetan, Decrolyren interes guneak eta konstruktibismoaren ildoak proposamenen bizkarrezurrean bilakatuko dira eta haurren kuriositatea hurbileko ingurunearekiko ikaskuntza prozesuaren giltzarri izango da, ikaslea bera ikaskuntza prozesuaren protagonista nagusian bihurtuz. Ikaskuntza aktiboa bultzatzen duten prozeduren artean, ikerkuntza metodoaren erabilera goraipatzen da uneoro, haurren kuriositatetik abiatuz pentsamendu sortzailea bultzatzeko xedea hartzen duelarik.
Hau esanda, Haur Hezkuntzako irakasleentzat nahiz Hezkuntzako Fakultateko irakasle eta ikasleentzat liburu egokia da, unibertsitate esparrua eta eskola mundua lotzen baititu. Hau horrela, egileen artean Hezkuntza Fakultateko eta Haur Eskoletako irakasleak aurkitzen ditugu, bi erakundeen arteko lankidetza sumatzen delarik. Elkarlan honen eta hausnarketa sakon baten ostean, liburuak eskoletan bertan jaso diren esperientziak era egokian barneratzea lortu du, teoriaz harago joanez eta Haur Hezkuntzako irakasleen egunerokoan kontutan hartu daitezkeen ideia anitz azalduz. Gainera, proposamen didaktikoak garatzeko sekuentziak deskribatzen ditu, pausuz pausu nola gauzatu behar diren argituz, askotan faltan botatzen den alderdia izanik. Beste behin esan beharra dago praktikan jarri egin diren proposamenen aurrean aurkitzen garela eta ateratako ondorioak Irakasleeskolako ikasle eta irakasleokin partekatzen dituztela, hezkuntza munduan desiratutako erakundeen arteko elkar ekintza era eraginkorrean aurrera eraman dutelarik. Arestian aurkeztutako liburua lankidetza honen emaitza da.
*Aritza Saenz del Castillo Velasco*
## Pring, R. (2016)
*Una filosofía de la educación políticamente incómoda. Madril: Narcea.*
Liburuaren edizioaz arduratu den María G. Amilburuk gaztigatzen digunez, bi lan kolektibotan argitara emandako bi kapitulu alde batera utzita, lehenbiziko aldiz irakur daiteke Richard Pringen pentsamendua gaztelaniaz liburu honen bidez. Alde horretatik, badirudi ez dela autore ezaguna mundu hispanoan, mundu anglosaxoian prestigioko hezkuntza-filosofotzat jotzen bada ere. Horretan datza, beraz, liburuaren ekarpen nagusia: «nazioarteko giro akademikoetan gehien errespetatzen ahots bat» gaztelaniazko irakurleengana hurbiltzean.
UNEDeko irakasle titularra den Amilbururen aurkezpenaz gainera, hamar artikulu edota hitzaldi topatuko ditu irakurleak. Lehenago han-hemenka esandakoak nahiz idatzitakoak bi zatitan sailkatuta daude liburuan: lehen bost lanak «Hezkuntzaren xedeak» izenburua duen liburuaren atalean ageri dira eta gainerako bostak, berriz, «Hezkuntza Filosofiaren beharra hezkuntza praktiketan eta politiketan» izenburupean bildu dira. Batean zein bestean, izenburuak berak ohartarazten duen bezala, pentsamendu sakonari gonbita egiten dion liburu baten aurrean gaude.
Hala, esate baterako, hezkuntzaren gaineko zenbait auziren erroetara jotzea proposatzen du filosofoak. Bilaketa *erradikal* horietan, bereziki liburuaren lehen blokean, hainbat galdera nagusi (eta ez beti ohiko) proposatuko ditu Pringek: zer da pertsona hezia izatea?; zein da hezkuntzaren testuingurua: monasterioa ala merkatua?; izan zen Dewey AEBetako hezkuntzaren salbatzaile ala Hitler baino okerragoa?... Galdera esplizituak gorabehera, liburua osatzen duten kapitulu guztietan aldarri etengabeko bat dago: pentsamendu filosofikoa ezinbestekoa da egungo hezkuntza praxia eta diseinu politikoak hobetzeari begira.
Pringek egiten dituen aldarri zehatzagoei dagokienez, gurean ere ezaguntzat jo daitezkeen zenbait kontu topatuko ditu irakurleak. Adibidez, Unibertsitatearen eta (gainerako) ikastetxeen arteko elkarlana funtsezkoa dela dio. Hain logikoa dirudien baina batzuetan hain gertagaitza den elkarlan horretarako, autoreak proposamen zehatzak aletzen ditu: Unibertsitatearen eginkizun nagusietako bat, baita irakaslegaien (zein irakasleen) prestakuntzan ere, pertsonak tradizio kritiko-zientifikoan txertatzea da; nolanahi ere, auzitan jartzen du irakaslegaien prestakuntza Unibertsitateari esklusiban egokitu behar zaion, eta, geroko irakasleen trebakuntza horretan, eskolei eta dagoeneko lanean ari diren irakasleei paper garrantzitsu bat ere eskaintzen die egileak.
Erresuma Batuko Bigarren Hezkuntza Sistemaz ari dela, irakurle honen begietara inbidiagarri suertatu den praktika zehatz baten berri ematen du. Izan ere, programa baten bitartez, Unibertsitateko irakasleek badute aukera, astean behin, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan irakasle jarduteko. Helburu nagusia da gela errealekin kontakturik ez galtzea, ezagutza teorikoagoak eta ezagutza praktikoagoak uztartzea ahalbidetuz.
Etikaz ere luze eta zabal aritzen da egile ingelesa. Esate baterako, irakaslegaien eta irakasleen prestakuntzaz diharduelarik, jakintza teorikoaz eta gaitasun praktikoaz gain, konpromiso etikoa ere azpimarratzen du, eta hezitzaile ororen ezinbesteko elementua dela defendatzen du. Bestela gerta liteke, Pringek dioen bezala, historiak behin baino gehiagotan erakutsi diguna: ezagutza edota trebetasuna xede makurren zerbitzuko jartzea; hori ez da, bere hitzetan, pertsona hezia izatea. Alde horretatik, bereziki jakingarria da Bostongo Institutu bateko zuzendariak irakasle berriei bidaltzen dien gutuna, bertan, eduki akademikoen gainetik, ikasleen «benetako hezkuntzaz» galdetzen baitie zuzendariak. Halako balio etikoei «bertute» deritze Pringek.
Egilearen iritziz, mentalitate merkantilistak erabat kontrolatua du hezkuntza eta bere pentsamendua, eta azken urteotan —berak mundu anglosaxoia du hizpide— *adostu diren* hezkuntza planak eta legeak negozio mundutik eratorritako terminoz eta parametroz josirik ageri dira. Hartara, hezkuntza berreskuratzea ere proposatzen du (azken kapituluak izenburu horixe darama); horretarako, besteak beste, irakasle ororen lehen eginbeharra zein den gogora dakar: ikasleek lortu beharreko jakintzen eta ikasleen arteko bitartekaritza. Bestela esateko, irakaslea derrigortua dago ikasleekin konektatzera, etika, hausnarketa nahiz sormena aktiboki baliatuz eta baliaraziz.
Horrenbestez, beste kultura bateko autore garrantzitsu baten hezkuntza pentsamendua ezagutzeko balio dezake liburuak. Ezagutza horretan, irakurleak erabaki ahal/behar du noraino betetzen diren gurean Pringek lan honen bidez esandakoak. Alde horretatik, gure hezkuntza sistema pentsatzeko eta, beraz, hobetzeko baliagarria izan daiteke; puntu guztietan, normala den bezala, berdin zirikatzaile suertatzen ez bada ere.
*Edu Zelaieta Anta*
## Ventosa, V.J. (2016)
*Didáctica de la participación. Teoría, metodología y práctica. Madril: Narcea.*
Parte hartzearen gaia, tradizionalki, ez da oso jorratua izan eta, jorratu den horietan, Psikologia arlotik (batez ere Psikologia Soziala) eta Soziologiatik egin da. Liburu honen helburuetako bat parte hartzeak, aipatutako arlo horiekin ez ezik, hezkuntza ikuspegiarekin ere lotura estua duela erakustea da. Alde horretatik, gizartekoitasuna gizakiari dagokion berezko ezaugarria bada ere, bere garapena eta aplikazioa bakarrik testuinguru sozial egokietan egindako ikaskuntzaren bitartez eskura daiteke; horrek, ezinbesteanb, gizakia gero eta konplexuagoa den bizitzaren testuinguru ezberdinetan prestatzea eskatzen du.
Gizarte demokratiko ororen oinarria parte hartzea da. Alde horretatik, beharrezkoa da Parte hartzearen Didaktika eraikitzea, parte hartze hori helburu duen esku hartze eredu batetik abiatuz. Liburu honek parte hartzearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesu arrazoitu bat ezartzeko oinarriak eskaintzen ditu; horretarako, liburuak erakusten dituen bost kapituluen bidez, Susperketa Soziokulturala baliabide egoki gisa aurkezten zaigu. Lehenengo kapituluak parte hartzearen mapa kontzeptuala ikuspegi soziopedagogiko batetik osatzen duten oinarriak aztertzen ditu.
Bigarren kapituluak, egungo pentsamendu-korronteak abiapuntutzat hartuta, Susperketa Soziokulturalaren errebisio eta eguneratze teorikoa eskaintzen du. Hirugarren kapituluak parte hartzearen didaktika baten garapenerako oinarriak erakusten ditu; horretarako, soziopedagogiaren, biologiaren, neurozientzien eta psikologia positiboaren ekarpenak baliatzen dira.
Laugarren kapituluak lidergo sozial parte hartzailearen ezaugarriak jorratzen ditu; lidergo era hau, gainontzeko lidergoetatik aldenduz, parte hartzearen hezitzaileek (suspertzaile soziokultural berriak) erakutsi behar dituzten ezaugarriei erantzuteko gai da. Liburuaren azken kapituluak etorkizuneko erronkak jorratzen ditu. Bertan, esku hartze sozioedukatibo era berri bat aurkezten da, neuroanimazioa delakoa; horren bitartez, suspertze soziokulturalaren oinarriak neurozientziaren egungo eta etorkizuneko ekarpenei egokitzen zaizkie.
*Igor Camino Ortiz de Barrón* |
aldizkariak.v1-3-647 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_33",
"issue": null,
"year": "2023",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "v"
} | # Nanoegiturazko biomaterial magnetikoen aplikazioa ehun-ingeniaritzan
<u>Izaro Solozabal</u><sup>1</sup>, Raquel Zurbano<sup>1</sup>, Ma Dolores Boyano<sup>2,3</sup>, Beatriz Arteta<sup>2</sup>, Aitor Benedicto<sup>2</sup>, Carolina Redondo<sup>1</sup>, Rafael Morales<sup>4,5</sup>,
1. Kimika-fisikoa saila. EHU/UPV, Leioa, 48940. 2. Zelulen Biologia eta histologia saila EHU/UPV, Leioa, 48940. 3. Biocruces Health Research Institute, Barakaldo 48903. 4. Kimika-fisikoa saila eta BCMaterials, EHU/UPV, Leioa, 48940. 5. IKERBASQUE, Basque Foundation for Science, Bilbo, 48011.
izaro solozabal@ehu.eus
### Laburpena
Ehun konektiboko zelulak magnetikoki kontrolatzeko ahalmenak aukera berriak sortu ditu medikuntza birsortzailean. Nanopartikula magnetikoak barneratuta dituzten zelulak kanpoko eremu magnetikoen bidez manipula daitezke. Eremu magnetikoek zelulen kanal mekano-sentsitiboak estimulatzen dituzte, eta horiek erantzun biologiko bat aktibatzen dute: ehunen eraketa, zelulen ugalketa eta atxikipena eta zelula-zelula arteko elkarrekintzak, besteak beste. Tesi honen helburua da nanoiman biobateragarrien garapena baliozkotzea kanpoko eremu magnetikoen laguntzaz ehun-birsorkuntza prozesuetan. Horretarako, disko-formako nanoegiturak fabrikatuko dira, orain arte erabili diren nanopartikulen aldean bi ezaugarri bereizgarrirekin: erantzun magnetikoa altuagoa da eta forma-asimetriari esker, torkeak aplikatu ahal izango dira zelulak estimulatzeko. Biomaterial hauen eraginkortasuna zelula endotelialen eta fibroblastoen hazkuntza bidimentsionaletan (2D) eta irla magnetikoak dituzten substratuetan egiaztatukoa da eta esferoideen eraketa duten hazkuntza tridimentsionaletara (3D) heltzea da azken helburua.
Hitz gakoak: ehun-ingeniaritza, lebitazio magnetikoa, nanopartikula magnetikoak, medikuntza birsortzailea, esferoideak
#### **Abstract**
The possibility to control remoting magnetically on connective tissue cells has opened up new possibilities in regenerative medicine. Cells that internalise magnetic nanoparticles can be manipulated by external magnetic fields. The action of these fields stimulates mechanosensitive channels, which trigger a biological response that affects proliferation, adhesion and intercellular interaction in tissue formation. The aim of this thesis is to validate the development of new biocompatible nanomaterials that allow effective control of magnetic field-assisted tissue regeneration. To this end, disc-shaped nanostructures will be fabricated with two important distinctive features compared to the nanoparticles that have been used to date: their magnetic moment is much higher and their shape asymmetry will allow torques to be applied as a source of cell stimulation. The efficacy of these biomaterials will be verified in two-dimensional cultures of endothelial cells and fibroblasts on substrates with magnetic island patterns and in three-dimensional cultures with the formation of spheroids.
Keywords: tissue engineering, magnetic levitation, magnetic nanoparticles, regenerative tissue, spheroids
#### 1. Sarrera eta motibazioa
Medikuntza birsortzailea diziplina mediko berria da eta kaltetutako zelulak konpontzea eta ehun berriak garatzea sustatzen du, zelula-terapia eta ehun-ingeniaritzako prozesuen bidez. Zeharkako diziplina bat da, eta haren aurrerapenetatik onura ateratzen dute gaixotasun kardiobaskularren terapiek, hezurretako lesioek, endekapenezko gaixotasun neurologikoek, muskuluak edo tendoiak sendatzeko praktikek edo ebakuntza kirurgikoek, diabetesak edo pazienteen adin aurreratuak prozesu ultzeradun eta orbainetan eragindako konplikazioek.
Zelula amen ezagutzan azken urteetan lortutako aurrerapenak eta ehun-egituraren osagai ezberdinetan bereizteko duten gaitasuna kontuan hartuta, medikuntza birsortzaileak
organismoaren zelulen arteko autokonponketarako teknika oparoak eskaintzen ditu, eta, beraz, gaurkotasun eta interes handiko azterketa-eremu bihurtu da, biztanleriaren osasunean duen eraginagatik (Kharbikar et al., 2022).
Zelulek etengabe behar dute substratu eta seinale-biologikoen elkarrekintza. Seinale horiek zelulak ugaltzea sustatzeaz gain, bideragarritasuna areagotzen dute. Oro har, hazkuntza bidimentsionaleko sistema tradizionalek, non zelulak geruza bakarrean hazten diren, muga batzuei aurre egin behar diete zelula-anitzeko baldintzetan *(in vivo)*. Horrek, besteak beste, zelulen ezaugarriak eta minbizi-zelulak dituzten azterketa zelularrak mugatzen dituzte. Horregatik, hiru dimentsioko zelula-hazkuntza sistemek zelula-mikroingurunearen antzeko baldintzak berrosa ditzakete. Sistema horiek zelula-zelula eta zelula-matrize interakzio-sareak eraikitzen dituzte, eta, horrela, zelula-mekanismoak sakonago ikertu daitezke.
3Dko hazkuntza-ereduak oso interesgarriak dira birsorkuntza-medikuntzan, organismoaren jatorrizko ehunaren antzeko mikroingurunea sortzen dutelako eta zelulen dinamika konplexua modu espezifikoagoan aztertzea ahalbidetzen dutelako. Bi metodologia daude 3D eredu horiek prestatzeko: aldamioak eta esferoideak deritzenak. Aldamioak biomaterial porotsuen egiturak dira, zelulak finkatzeko eta hazteko euskarri gisa balio dutenak. Aldiz, esferoideak zelulen agregazio tridimentsionalak dira, non aldamioaren euskarririk gabe, lekuko ehuna hobeto imitatzen duen zelula-hazkuntza lortzen den. Hazkuntza-eredu hauek lortzeko modu bat zera da: zelula imanduek eta iman iraunkorrek sortutako eremu magnetiko estatikoak erabiltzea. (Kim et al., 2020).
Tesi-proiektu honek lebitazio magnetikoan oinarritutako hazkuntzan enfokatzen du bere ikerketa-ildoa. Teknika horrek zelula indibidualak isolatzea eta, horrela, mekanismo zelularrak eta kanal ionikoen aktibazioa aztertzea ahalbidetzen du (Dobson, 2008). Horrela, zelulen posizioa eta migrazioa kontrola daiteke kanpoko eremu magnetiko bat aplikatuz. Imanek sortutako eremu magnetikoak nanopartikulak barneratuta dituzten zelulak atxikitzen ditu, eta ehunen sorrera erraztu.
Lebitazio magnetikoan oinarritutako azken ikerkuntzek partikula formako imanak erabiltzen dituzte zelulekin kontaktuan. Kanpoko eremu magnetikoaren eraginez, partikula magnetikoak dituzten zelulak grabitatearen aurka lebitatzen dira eta zelula-masaren geometria aldatu egiten da. Izan ere, zelulen arteko interakzioa errazten da eta horrek zelula-agregazioa eragiten du (Tocchio et al., 2018). Eremu magnetikoek nanoegiturak barneratuta dituzten zelulen gain urrutiko kontrola ahalbidetzen dute, zelula eta molekulen arteko interakzioak sortzen baitituzte, eta honek ehunen birsorkuntza edo sendatze-prozesuak erregulatzeko lagundu dezake (Henstock et al., 2018).
Azken hamarkadan, hainbat ikerketak erakutsi dute nanopartikula superparamagnetikoek (NPSP) ahalmen handia dutela teknika horretan. NPSPak burdina (III) oxidoz (Fe3O4) osatuak daude. Egoera superparamagnetikoa material ferromagnetiko baten neurriak oso txikiak direnean lortzen da, anisotropia magnetikoa gainditzen da eta materialak ezin du bere une magnetikoaren norabidea egonkor mantendu. Norabide hori etengabe dabil noranzko guztietatik, eta materialaren une magnetikoaren batezbestekoa zero da. Ezaugarri hori funtsezkoa da NPSPen edozein aplikazio biomedikorako; izan ere, zero izango ez balitz, organismoan aglomeratu eta tronboak sortuko lirateke. Hala ere, eremu magnetikoen eraginpean jartzerakoan, une magnetiko bat sortzen da partikuletan, eta horrela lortzen da gure helburua: haiengan urrutitik eragin ahal izatea, hain zuzen (Liu et al., 2020).
Zelulen antolamendua hainbat parametroren menpe dago. Hala nola, eremu magnetiko mota (estatikoa edo alternoa), denbora, uniformea edo gradienteduna, espazioa, intentsitatea, maiztasuna eta, azkenik, partikulen tamaina, forma eta kopurua. Partikula horien erantzun magnetikoak aldaketak eragin ditzake zelulen kanal ionikoetan eta ehunen hazkuntza hobetzen duten ibilbide intra-zelularrak kitzikatu ditzake (Dasari et al., 2022).
### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Gaur egun, ehun birsorkuntzako aplikazio preklinikoetan eta klinikoetan egindako aurrerapenak ehunen birsorkuntzan faktore kitzikatzaileak identifikatzetik eta lortzetik datoz nagusiki. Faktore horiek dira kaltetutako ehunaren ingurunea aldatzea eta zelulak eremu horietara mugitzea ahalbidetzen duten faktore kimikoak edo biokimikoak, eta, kaltetutako ehunerako migrazio zelularra eta zelulak leku batean finkatzea ahalbidetzen dute. Estrategia berriak aurkitu dira azken urteotan, besteak beste, metodo fisikoetan oinarritutakoak, hala nola eremu elektrikoak, argiaren esposizioa, beroa, ultrasoinuak eta magnetismoa.
Aukera horien artean, nanopartikula magnetikoetan oinarritutako biomaterialek ikerketa-ildo berri bat zabaldu dute. Ezaugarri nagusi gisa, zera esan genezake: mota horretako materialek aukera ematen dutela kokapen eta mobilizazio espezifiko bat gidatzeko, kanpoko eremu magnetikoen urruneko ekintzaren bidez kontakturik gabeko manipulazio bat egiteko. Horrek aukera ematen du gutxieneko esku-hartze inbaditzaileak diseinatzeko eta aldi baterako modulazio zehatz bat egiteko, kanpoko eremu magnetikoak aktibatuz eta desaktibatuz (Van de Walle et al., 2020).
Orain arte partikula magnetikoekin egindako ehun-ingeniaritzako ikerketa gehienek burdina oxidoz osatutako nanomaterialak erabili dituzte; disko-formako nanoimanek, berriz, %95eko purutasuna dute burdinan. Horren ondorioz, materialaren parametro intrintsekoa, imanazioa (une magnetikoa/bolumena) oxido-partikulena baino lau aldiz handiagoa da. Gainera, partikula superparamagnetikoek 15 nm-tik beherako neurriak izan behar dituzte egoera magnetiko berezi horri eusteko; diskoek, berriz, mikrako tamainak har ditzakete, baita haien konfigurazio-bortizea mantendu ere. Horren ondorioz, diskoen une magnetikoa NPSPena baino milaka aldiz handiagoa da. Horrelako nanoimanekin, eremu magnetikoa aplikatuz ehunak sortzeko egungo erronketako bati aurre egitea da helburua: erantzun magnetiko handiagoa duten biomaterialak lortzea, zelulen manipulazioan eremu magnetikoen intentsitatea murrizteko, eta material-kantitatea minimizatzea, arrisku zitotoxikoak murrizteko.
Ezaugarri hauei esker, kanpoko eremu magnetiko uniformeek torke bat sortzen dute zelulen estimulazio-iturri gisa jarduten duena. Hau da, eremu magnetikoa aplikatzean nanoimanak birarazteko indarrak zelulen atxikipena eta finkapena areagotuko du ehunen eremu kaltetuetan, eta zelulak eremu horietara urrutitik gidatzeko gaitasuna ere.
Beraz, ikerketaren helburu nagusia bortize-egoeran dauden burdinazko nanoimanak fabrikatzea eta karakterizatzea da, disko-formarekin. Horretarako, diametro eta lodiera desberdineko diskoen karakterizazio magnetiko bitartez aplikazio honetarako tamaina egokiena dutenak aukeratuko dira.
Zelula-hazkuntza (zelula endotelialak eta fibroblastoak) probetan efektu toxikorik eragiten ez dutela baieztatuko da; eta gainera, zelulek diskoak barneratzeko behar duten denbora aztertuko da. Horrela, zelula-mota bakoitzerako nanodiskoek zelulen barruan irauten duten denbora aztertuko da, inkubazio-denbora bakoitzerako barneratze-mailarekin lotuz, eta ondorengo azterketetarako nanodiskoen kontzentrazioa, inkubazio-denbora eta zelula barnealdean emandako denbora hoberena aukeratuko dira iraupen luzeko hazkuntza-azterketetarako.
Izan ere, zelulek ibilbide desberdinak erabiltzen dituzte diskoak barneratzeko: fagozitosia, mikropinozitosia eta errezeptoreen bidezko endozitosia, besteak beste. Oro har, fagozitosiak >500 nm tamainako partikulekin gertatzen da; mikropinozitosiaren bidez molekula eta ioiak barneratzen dira; eta, partikula txikiagoak errezeptore bidez barneratzen dira: klatrina edo kabeolina bidez, esaterako (Vercauteren et al., 2010). Mekanismo hauek kontuan izanda, zelulak tamaina desberdineko diskoak barneratzeko zein bide erabiltzen duen aztertzea interesgarria litzateke.
Diskoak urrez estalita dauden arren burdinaren oxidazioa saihesteko eta nanoegituren biobateragarritasuna errazteko, zelula-hazkuntzan nanodiskoen biokonpatibilitatea aztertuko da.
Hazkuntza bidimentsionaletan zelulen proliferazioa aztertzea da helburua, patroi magnetikoak dituzten substratuetan, ea berrantolatzeko gai diren eremu magnetikoak aplikatu ondoren.
Azterketa honek 0.1 Hz eta 10 Hz arteko maiztasuna duten eremu estatikoak edota txandakako eremuak erabiltzea du xedea, parametro horiek erabakigarriak baitira NPSP bidezko erantzun zelularraren ikerketetan.
Beraz, zelula endotelialak eta fibroblastoak plaka ez-itsasgarrietan haziko dira eta nanodiskoekin batera inkubatuko dira. Aurretik azaldutako eremu magnetikoaren eraginpean jarriko dira, eta indar magnetikoak gidatutako lebitazioan dauden bi zelula-moten agregaziodinamika aztertuko da.
Zelula endotelialek ehunen sorreran parte hartzen dute, hori dela eta, ehun ingeniaritzako ikerketan erabiltzen dira. Izan ere, odol-hodiak osatzen dituzte, ehun birsorketan funtsezkoa dena. Hauekin batera, fibroblastoak, ehun konjuntiboko zelularik ohikoenak, ikerketa hauetan erabili ohi izan dira, hainbat egituraren euskarri direlako. Fibroblastoen funtzioa zelulaz kanpoko matrizearen sintesia eta hura mantentzea da, eta zuzenean lotuta dago ehunen orbaintze- eta sendatze-prozesuetan (Shimizu et al., 2022).
### **3. Ikerketaren muina**
Tesi-proiektu honek diziplina anitzeko ikerketa proposatzen du, medikuntza birsortzailean aplikatuko diren biomaterial magnetiko berriak garatzeko. Magnetismoaren (Fisika) eta biologia tisularraren (Medikuntza) arloetako ikerketa taldeen arteko lanak materialen diseinuaren eta zelula-hazkuntzaren arteko etengabeko atzeraelikaduran lagunduko du. Oraindik medikuntzan aztertu ez diren espin-konfigurazioa duten nanoimanak sortuko dira (Irudia 1) eta substratu magnetikoz eta iman iraunkorrez osatutako plataformak diseinatuko dira, 2D eta 3D zelulahazkuntza azterketak egiteko. Helburu nagusia diseinu horiek optimizatu eta nanoimanen propietate magnetikoak eta zelulen hazkuntza egokitzea da, ehunak sortzeko prozesuetan egungo errendimendua hobetzeko. Funtzio zelularren kontrolak eragin nagusia du aplikazio klinikoetan. Proiektu honetan garatutako biomaterialeekin gaur egun ehun-ingeniaritzan erabiltzen diren materialen muga teknikoak gainditu nahi dira, eremu magnetikoen bidez estimulu fisikoa jarduera biokimiko bihurtzen duten mekano-transdukzio ibilbideak areagotuz.
**eremu magnetikoa**
**Irudia 1. Bortize- egoeran dagoen burdinazko disko baten histeresi magnetikoa. M/Ms diskoaren imanazio normalizatua da eta H aplikatutako**
### **3.1. Diskoen fabrikazioa**
Taldeak esperientzia du litografia-interferentziaren bidez geometria zirkularreko ereduak ekoizteko. Erretxina negatiboetarako esposizio-denborak optimizatuko dira diskoen tamaina bakoitzerako. Karakterizazio morfologikoa ekorketa-mikroskopia elektroniko bidez (SEM) egingo da. *Vibrating Sample Magnetometer* (VSM) magnetometria-neurketekin, espinen konfigurazioa aztertuko da, diskoen bortize-egoera baieztatzeko. Material magnetikoa elektroi bidezko lurrentze bidez jalkiko da. Izan ere, diskoek geruza anitzeko egitura dute; hau da, burdina oxidaziotik babestuko da goiko eta azpiko urregeruza batekin. Bestalde, substratutik askatzeko, aluminio-geruza bat jarriko da (Irudia 2).
**Irudia 2. Fabrikazio-prozesuko etapak: Interferentzia-litografia, elektroi bidezko lurruntzea eta diskoen askapena**

### **3.2. Nanodiskoen barneratze- eta zitotoxikotasun azterketak**
Lehenik eta behin nanodiskoek, nahiz eta urrez estali diren, eragin toxikorik ez dutela sortzen baieztatuko da. Horretarako, nanodiskoak zelula endotelial eta fibroblastoekin haziko dira kontzentrazio eta denbora desberdinetan eta zelulen biziraupena PrestoBlue zundaren bitartez baieztatuko da.
Gainera, barneratze-azterketak egingo dira, zelula mota bakoitzak denbora desberdina behar baitu nanodiskoak barneratzeko. Zelulak barneratutako diskoen kopurua *Super Quantum Interference Device* (SQUID) magnetometria-neurketekin estima daiteke. Horrela, inkubaziodenbora bakoitzerako barneratze-kontzentraziorik altuena aukeratuko da kanpoko eremu magnetikoen aplikazioko entseguetarako.
### **3.3. 2D zelula-hazkuntza: patroi magnetikoak dituzten substratuak**
Litografia optiko bidez, laser bidezko idazkera erabilita, irla magnetikoak deritzenak (Irudia 3) sortuko dira. Irla horietan material magnetikoa jalkiko da elektroi bidezko lurruntze bidez eta, ondoren, zelula-hazkuntza aztertuko da substratu hauetan. Hau izango da migrazio zelularra eta zelulen proliferazioa aztertzeko diseinatuko den esperimentua diskoak barneratuta dituzten zelulekin.
**Irudia 3. Litografia optiko bidez fabrikatzea espero diren irla magnetikoak**

Funtsezkoa izango da zehaztea zenbat denboran aplika daitezkeen kanpoko eremu magnetikoak, zelulen funtzionaltasuna mantenduz. Horretarako, patroi magnetikoak dituzten substratuetan, zelula endotelial eta fibroblastoen hazkuntzetan zelulen bizirautea baieztatuko da, PrestoBlue metodoarekin kanpoko eremu magnetikoa aplikatu ondoren. Horrela, bi zelula-motek 1, 2, 4 eta 8 egunez duten distribuzioa aztertuko da; eremu magnetiko mota eta intentsitatea optimizatu ahal izateko (Irudia 4).
**Irudia 4. 2D hazkuntza zelularretarako diseinatutako esperimentua**

### **3.4. 3D zelula-hazkuntza: esferoideak**
Zelula endotelialak eta fibroblastoak plaka ez-itsasgarrietan haziko dira nanodiskoekin batera. Aurreko atalean diseinatutako eremu magnetikoaren menpe jarriko dira, eta indar magnetikoak gidatutako lebitazioan dauden bi zelula-moten agregazio-dinamika aztertuko da (Irudia 5). Eremu magnetikoa hazkuntza-denbora desberdinetan aplikatuko da, eta 18-24 orduko inkubazioaren ondoren, esferoideak bildu egingo dira aztertzeko.
**Irudia 5. 3D esferoideen formazioa**

### **4. Ondorioak**
Proiektu honetan aurkeztu den zelula-funtzioa aktiboki kontrolatzeko mekanismo honek oso ikerketa-tresna erabilgarria eskaintzen du banakako zeluletako, bi dimentsioko hazkuntzako eta hiru dimentsioko ehunetako prozesuen ezagutzan aurrera egiteko, aplikazio biologiko eta klinikoen azken helburuarekin.
Lehenik eta behin, kanpoko eremurik aplikatu gabe, zero imanazioa duten burdinazko nanodiskoak fabrikatuko dira, diametro eta lodiera egokiarekin. Ondoren, nanopartikulek efektu toxikorik ez dutela baieztatu behar da; eta, horrela, patroi magnetikoak dituzten substratuetan zelulen forma eta haien zitoeskeletoaren antolamenduari zuzenean eragitea dugu helburu kanpoko eremu magnetiko bat aplikatuz. Aplikatutako eremu magnetiko uniformeek mugimendu eta migrazioa sortuko dute diskoak barneratu dituzten zelulen gainean. Nanodisko magnetikoak dituzten zelula-hazkuntzetan prozesu biokimikoak, seinaleztapen molekularra eta zelulen adierazpen genetikoa aztertuko dira; zelulen proliferazio-azterketa hori baita esferoideen hazkuntzara salto egiteko pauso erabakigarria.
## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
3D esferoideen hazkuntza ereduek erabilera ugari dituzte: zelulen egitura-funtzio erlazioei buruzko *in vitro* ikerketak egiteko aukera ematen dute eta ingurune organikoko zelula-substantzia edo egituren arteko interakzioari buruzko ikerketetarako tresna egokiak dira. Halaber, hazkuntzafaktoreak, zitokinak, zelulaz kanpoko matrizearen osagaiak eta abar, edo zelulen eta inguruneari buruzko hainbat eragileren arteko erlazioaren analisia egiteko erabili daitezke. 3D hazkuntzaeredu horien erabilerarekin lortutako emaitzei esker estimatu daiteke zein diren zelulak mantentzeko baldintzak, organismo bizian dauden baldintzen oso antzekoak baitira.
Horrela, gaixotasun neurodegeneratiboen edota tumoralen eredu gisa erabili daitezke, izan ere, animali-ereduek ez dituzte gizakiengan dauden ezaugarri adierazgarriak, eta horrek haien aplikagarritasuna mugatzen du. Honekin lotuta gaur egun animali-ereduak erabiltzea murriztu nahi da bioetika dela eta, beraz, esferoideekin lan egiteko aukera biziki haziko da etorkizunean.
Azkenik, zelulen transplante-terapiarako genetikoki eraldatutako esferoideak garatu dira azken urte hauetan. Esferoide horiek suspentsioan prestatzen dira, ondoren pazientearengan injektatzeko. Esferoide horien transplantearen ondoren, aldatutako adierazpen genikoa luzaroago mantentzen da pazientearen ehunetan; aldiz, geruza bakarreko plaken bidez hazitako zelulen adierazpena (2D) murriztu egiten da transplantea egin eta denbora gutxira (Ryu et al., 2019).
# **6. Erreferentziak**
- Dasari, A., Xue, J., & Deb, S. (2022). Magnetic Nanoparticles in Bone Tissue Engineering. *Nanomaterials*, *12*(5), 757.<https://doi.org/10.3390/nano12050757>
- Dobson J. (2008). Remote control of cellular behaviour with magnetic nanoparticles. *Nature nanotechnology*, *3*(3), 139–143.<https://doi.org/10.1038/nnano.2008.39>
- Henstock, J. R., Rotherham, M., & El Haj, A. J. (2018). Magnetic ion channel activation of TREK1 in human mesenchymal stem cells using nanoparticles promotes osteogenesis in surrounding cells. *Journal of tissue engineering*, *9*, 2041731418808695. <https://doi.org/10.1177/2041731418808695>
- Kharbikar, B. N., Mohindra, P., & Desai, T. A. (2022). Biomaterials to enhance stem cell transplantation. *Cell stem cell*, *29*(5), 692–721.<https://doi.org/10.1016/j.stem.2022.04.002>
- Kim, S. J., Kim, E. M., Yamamoto, M., Park, H., & Shin, H. (2020). Engineering Multi-Cellular Spheroids for Tissue Engineering and Regenerative Medicine. *Advanced healthcare materials*, e2000608. Advance online publication. https://doi.org/10.1002/adhm.202000608n
- Liu, X., Zhang, Y., Wang, Y., Zhu, W., Li, G., Ma, X., Zhang, Y., Chen, S., Tiwari, S., Shi, K., Zhang, S., Fan, H.M., Zhao, Y.X., Liang, X.J. (2020). Comprehensive understanding of magnetic hyperthermia for improving antitumor therapeutic efficacy. *Theranostics,* 10(8), 3793-3815. <https://doi.org/10.7150/thno.40805>
- Ryu, N. E., Lee, S. H., & Park, H. (2019). Spheroi[d Culture System Methods and Applica](https://doi.org/10.3390/cells8121620)tions for Mesenchymal Stem Cells. *Cells*, *8*(12), 1620. https://doi.org/10.3390/cells8121620
- Shimizu, Y., Ntege, E. H., & Sunami, H. (2022). Current regenerative medicine-based approaches for skin regenerati[on: A review of literature and a report on cli](https://doi.org/10.1016/j.reth.2022.05.008)nical applications in Japan. *Regenerative Therapy*, *21*, 73-80. https://doi.org/10.1016/j.reth.2022.05.008
- Tocchio, A., Durmus, N. G., Sridhar, K., Mani, V., Coskun, B., El Assal, R., & Demirci, U. (2018). Magnetically Guided Self-Assembly and Coding of [3D Living Architectures.](https://doi.org/10.1002/adma.201705034) *Advanced materials (Deerfield Beach, Fla.)*, *30*(4), 10.1002/adma.201705034. https://doi.org/10.1002/adma.201705034
- Van de Walle,A; Perez,J.E.; Abou-Hassan,A.; Hémadi,M.; Luciani,N. and Wilhelm,C.(2020). Magnetic nanoparticles in regenerative medicine: [what of their fate and impact in stem cells?](https://doi.org/10.1016/j.mtnano.2020.100084)*,Materials Today Nano*, Volume 11, 2020, 100084. https://doi.org/10.1016/j.mtnano.2020.100084
- Vercauteren, D., Vandenbroucke, R. E., Jones, A. T., Rejman, J., Demeester, J., De Smedt, S. C., Sanders, N. N., & Braeckmans, K. (2010). The use of inhibitors to study endocytic pathways of gene carriers: optimization and pitfalls. *[Molecular therapy : the journal](https://doi.org/10.1038/mt.2009.281) of the American Society of Gene Therapy*, *18*(3), 561–569. https://doi.org/10.1038/mt.2009.281
### **7. Eskerrak eta oharrak**
MAGNAMED proiektu europarrari esker lana aurrera eramateko laguntza ekonomikoa jaso dugu.
Izaro Solozabalek Investigo Programaren diru-laguntza jaso du lana burutzeko (27-10-2022 eta 16-04-2023 artean) eta EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratazioa jasoko du hurrengo urteetan. |
aldizkariak.v1-7-382 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 47 _2003_6",
"issue": "Zk. 47 _2003_",
"year": "2003",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **Negozio-ekintzen globalizazioa eta kontabilitatea bateratu beharra**
**Ainhoa Garayar EHUko irakaslea**
Enron, WorldCom eta Gescartera bezalako eskandaluak ekiditeko asmoz, gobernuek kontabilitate-bateratzea bideratu dute, enpresen gobernu zuzena lortzeko arauak ezarri dituzte eta auditoreen ekintzak erregulatzeko neurriak hartu dituzte. Espainiako kontabilitate-plangintza 1973an kaleratutako Kontabilitate-Plan Orokorrarekin hasi zen. Gaur egun eraldaketa-prozesuan dago; nazioarteko arauetara egokitzea eta finantza-informazioaren sinesgarritasuna berreskuratzea du helburu.
Governments have recently adopted a series of economic and financial measures intended to avoid scandals such as those caused by Enron, WorldCom or Gescartera. Those measures include the establishment of accounting standards and a collection of rules aimed both controlling auditing staff and monitoring the way in which businesses are effectively run. In Spain, accounting planning began in 1973. This is still an ongoing process, which now aims at bringing accounting planning up to date and also at adjusting it to international laws on the topic, this attempting to bring back people´s confidence on accounting.
## **1. Sarrera**
Bukatu berri dugun hogeigarren mendearen azken hamarkadetako fenomenoa globalizazioa izan da. Merkatu potentzialak globalizatzean, negozioen emaitzak hobetzeko aukerak handiagoak izan daitezke, bai eta finantza-iturri berriak lortzeko ere. Enpresa-talde handiek negozio-aukera berrientzako finantzaketa behar izan dutenean, tokian tokiko merkatuetan ez ezik atzerrikoetan ere egin dituzte jaulkipenak. XXI. mende honen hasieran eta munduko ekonomiaren globalizazio-prozesu honetan, negozioen kudeaketak eta egintza-eremua gero eta globalizatuago daude.
Kapital-merkatuak gero eta malguagoak dira. Kanpo-herrialdeetako enpresek burtsa nazionaletan kotizatzeko baimena dute. Inbertsoreen aukerak ere ez dira tokiko merkatuetara mugatzen. Finantza-informazioaren erabiltzaileen globalizazioa gertatu da eta kontabilitate-informazioaren erabiltzaile potentzialak gero eta gehiago dira. Erabiltzaile horien artean honako hauek bereiz ditzakegu: akziodunak, hartzekodun finantzarioak, enpresa-kudeatzaileak, ikuskariak, balore-merkatuen erregulatzaileak eta abar. Erabiltzaileek erabakiak har ditzaten, informazio erabilgarria eskaintzea izan ohi da kontabilitatearen helburu garrantzizkoenetakoa.
Kontabilitate-erabileren globalizazioarekin batera, gero eta garrantzizkoagoa bihurtu da informazioa konparatzea. Lehen beharrezkoa zen bi enpresaren arteko konparazioa eta enpresa baten ekitaldi ezberdinen artekoa; orain, aldiz, nazioarte mailan ere beharrezkoa da. Informazioaren konparazioa eta analisia egiteko, honako oztopo hauek hartu behar dira kontuan: moneta-adierazpen ezberdinak, hizkuntzak, informazioa aurkezteko legedia eta formatoen ezberdintasunak.
Amadeus-ek (1987an, Air France-k, Iberia-k eta Lufthansa-k, bidaiak on-line alokatu eta saltzeko sortutako tresna), 1999an egin zuen salto burtsara. Espainiar printzipioen arabera, CNMVri aurkeztutako urteko kontuetan, ekitaldiko mozkin garbia, urtarriletik irailera artean, 115,8 milioi eurokoa izan zen (19.267 milioi pzta). Baina, taldeak nazioarteko kontabilitate-arauetara (IAS/IFRS *International Accounting Standards/International Financial Reporting Standards*) egokitutako kontuak ere aukeztu zituen. Ekitaldiko mozkin garbia ehuneko 14,8 handiagoa zen; beraz, emaitza hobea izan zen (132,96 milioi euro, hau da, 22.123 milioi pzta).
Herrialde ezberdinetako kontabilitate-printzipioen eta legedien artean dagoen homogeneizazio falta da desberdintasun horren arrazoia. Amadeusen kasuan enpresaren "onurarako" izan zen; baina, aurkako egoera ere gerta liteke.
Diferentzia horiek izugarriak izatera irits daitezke. 1993an Daimler-Benz enpresak (Chrysler-ekin fusionatua) New Yorkeko burtsan kotizatzen hasteko, Ipar Ameriketako arauen arabera bateratutako urteko kontuak aurkeztu zizkion SECi (*U.S. Securities and Exchange Comission*; N.Y.eko burtsaren erakunde gainbegiralea). Alemaniar kontabilitatearen arabera, Daimler-Benz enpresak 615 milioi marko irabazten zituen, baina iparramerikarren kontabilitate-arauen arabera, 1.800 milioi markoko galerak zituen.
### **2. Kontabilitatearen bateratzea**
Enpresak aurkeztutako kontabilitate-informazioaren azterketa gero eta zailagoa da erabiltzaileentzat. Jatorri-herrialdeetan ez ezik, herrialde ezberdinetako enpresen kontabilitate-informazioa aztertzean ere topatzen ditugun oztopoek eta arazoek are zailago egiten dute nazioarteko azterketa eta konparazioa. Kontabilitate-bateratzearen helburua nazioarteko finantza-informazioaren konparazio-maila handitzea da.
Egoera berdinean dauden enpresek, ekintza bati kontabilitate-irizpide berdina aplikatzea da bateratzearen helburua. Kontabilitatearen Erregulazio-Erakundeek bideratzen dute informazioaren bateratzea. Erakunde horiek kontabilitateko printzipioak eta arauak jaulkitzen dituzte, enpresen kontabilitate-politikak baldintzatzen dituztenak.
Erregulazio-erakundeen artean, nazioartean eragin handiena dutenak ondokoak dira:
• Europan: Europar Batasuna.
• Nazioartean: IASC Elkargoa eta IOSCO.
• AEBetan: FASB eta SEC.
## **3. Kontabilitate-bateratzea Europar Batasunean**
Europar Batasunaren kontabilitate-ereduak (direktibetan oinarritua) kontabilitate-ereduak eratu eta aurkezteko *minimoak* ezartzen ditu. Minimo horietan oinarrituz gero, oso zaila da finantza-informazioak konparatzea. Gainera, urteko kontuak baloratzeko eta eratzeko proposatutako irizpideak ez dira bakarrak; hau da, aukera irekia uzten da zenbait kasutan. Estatukideek ere, maila ezberdinetan aplikatzen dituzte aukera horiek eta arazo garrantzizkoetan irizpide eza sumatzen da. Enpresen gain eragiten duten direktibak dira laugarrena (78/660/CEE), urteko kontuei buruzkoa, eta zazpigarrena (83/349/CEE), bateratutako kontuei buruzkoa.
Erantzukizun mugatuko sozietateek urteko kontuak eratu behar dituztela dio laugarrenak. Direktiba horrek kontabilitatearen harmonizazioa baino gehiago, finantza-informazioa konparatu ahal izatea du helburu. Direktiba honen arabera, enpresei nahiz estatu kideei kontabilitate-eredu *desberdinak* erabiltzeko aukera ematen zaie. Enpresek eskainitako informazio gehigarria erabiliz lortzen da konparagarritasuna, hau da, galdu-irabazi kontuaren eta balantzearen noten bidez.
Zazpigarrena bateratutako urteko kontuei buruzkoa da; eta, enpresa-taldeetan, nagusiak bere urteko kontuak eratzeaz gain, bateratutako kontuak eta urteko txosten bateratua aurkeztu behar dituela dio. Horrela, taldearen finantza-egoera erakunde bakar baten egoera balitz bezala agertzen da.
Enpresa handiak kapital bila abiatzean —oro har nazioarteko merkatuetan, eta gehienetan New Yorkeko burtsan—, kontu berriak eratu behar izaten dituzte. Direktiben arabera eta EBko estatu bakoitzeko printzipioen arabera eratutako urteko kontuek ez dute atzerriko herrialdeetako araudia betetzen, batik bat AEBetako burtsa-merkatuaren erregulatzailearen araudia (*Securities and Exchange Commission* edo SEC).
Gobernu-erakundea da SEC; eta bere helburua, inbertsoreari babesa emateaz gain, burtsa-merkatuen gardentasuna eta finantza-informazioaren ziurtasuna bermatzea da. AEBetako burtsetan kotizatu nahi duten enpresek, finantza-egoerak aurkezteko eta eratzeko arauak aplikatzen dituztela ziurtatzen du. Arauen minimoak ezartzen ditu, eta garapena FASBn esku uzten du. FASB erakunde pribatuak, Oro har Onartutako Kontabilitate-Printzipioak (*US Generally Accepted Accounting Principles* (US-GAAP)) eta finantza-egoerak eratzeko eta aurkezteko arauak garatzea eta hobetzea du helburu AEBetan. Erakunde horrek emandako arauen aplikazioa nahitaezkoa da AEBetan kotizatu nahi duten enpresentzat.
New Yorkeko burtsan kotizatu ahal izateko, atzerritar enpresek, beraien herriko kontabilitate-printzipioen arabera, nahiz nazioarteko kontabilitate-arauen arabera edo IAS/IFRSek eratutako finantza-informazioa aurkez dezakete. Baina, Ipar Ameriketako kontabilitate-printzipioen arabera edo US-GAAPen arabera berregindako urteko kontuak ere aurkeztu behar dituzte.
Lan korapilatsua eta neketsua da AEBetako US-GAAPen arabera berregitea urteko kontuak, eta enpresentzat lehiakortasuna geltzeko bidea da. Gainera, nazioarteko enpresen presioa handia izan da, urteko kontu bateratuak eratzeko, IASCren arauak (*Internacional Accounting Standards Commitee* edo Nazioarteko Kontabilitate-Arauen Komitea) erabiltzeko eskatu baitute.
Nazioarteko burtsetan kotizatzen duten Europako ia 280 enpresek aurkezten dituzte finantza-egoerak IAS/IFRS jarraituz (Amadeus Global, Nestle, Nokia, Alianz, Bayer, Volkswagen eta abar), 300 inguruk, US-GAAP jarraituz eta gainerakoek, ia 6.500ek, jatorri-herrialdeko arauen arabera.
## **4. 90eko hamarkada: bateratzearen lehenengo urratsak**
90eko hamarkadaren hasieran, Europar Komisioak bateratze-prozesua aztertzeko eginiko bileran, Kontsulta-Batzorde bat sortzen zuen. Europar enpresek merkatu iparramerikarrean sartzeko zeuzkaten arazoak azterturik, aukera ezberdinak hartu zituen kontuan Kontsulta Batzordeak:
- AEBekin akordio batera heltzea, bi herrialdeetako kontabilitate-arauak EBn bai AEBetan onartzeko. Hala ere, Ipar Amerikak ez du interes handirik erakutsi alderdi honetan. Nahiz eta Ipar Ameriketako US-GAAP EBko estatu kideetan onartu, ez da gauza bera gertatu estatu kideetako kontabilitate- -arauekin AEBetan.
- Nazioaz gaindiko aktibitatea duten enpresak, direktibetatik at uztea. Aukera honek ere ez zuen arrakastarik izan; batetik, ezaugarri hau betetzen zuten enpresak zehaztea zaila zelako eta, bestetik, enpresa horiei aplikatu beharreko arauak zehaztu behar zirelako.
- Direktibak eguneratzea. Horien zehaztasun-maila ez zen oso handia, eta eguneratzea pentsatu zen. Hala ere, negoziazio-prozesua luzea izango zelakoan alde batera uztea erabaki zuten.
- *European Accounting Standard Board* sortzea. Kontabilitate-arloko arazo teknikoentzako irtenbideak bilatzeko aukera emango zion EBri. Kasu honetan ere, erakundea sortzeak luze joko zuen.
1995. urteko bi gertaerak eragin handia izan zuten kontabilitate-prozesua bateratzean:
- IOSCO-IASC akordioa sinatu zen uztailean.
- Bateratzea lortzeko jarraitu beharreko pausoak kaleratu zituen azaroan Europar Komisioak.
## **4.1. IOSCO-IASC akordioa**
IOSCO-IASC akordioaren helburua, nazioaz gaindiko kotizazioa duten enpresek erabiliko dituzten nazioarteko kontabilitate-arauen oinarrizko talde bat sortzea izan zen. Helburu hori lortzeak, ahalbidetzen zuen nazioarteko kontabili-tate-arauak edo IAS/IFRS aplikatzen dituzten enpresak nazioarteko burtsetara sartzea, eta, zehazki, iparrameriketako burtsetara.
IOSCO (*International Organization of Securities Commissions*) ez da kontabilitate-erakundea. Erregulazio bateratua sustatzen du, baloreen nazioarteko trukearen kontrola eraginkorra izan dadin eta merkatuak eraginkorrak izan daitezen. Nazioarteko bateratzearen sustatzailea da, kide diren estatu guztietako burtsa- -merkatuetan informazioa aurkezteko bete beharreko baldintza berdinak ezartzen dituelako. Espainiaren kasuan, *Comisión Nacional del Mercado de Valores* agentziak hartzen du parte IOSCOn. Gaur egun, botoa duten partehartzaile arruntak ehun baino gehiago agentzia dira; horien artean Alemania, Suitza, Bangladesh, Pakistan nahiz Tanzaniako burtsa-erregulatzaileak aurkitu ditzakegu.
Nazioarteko Kontabilitate-Arauen Komitea (IASC edo *International Accounting Standards Committee*) 1973an sortu zen Australia, Kanada, Frantzia, Alemania Japonia, Mexiko, Herbehereak, Erresuma Batua / Irlanda eta AEBetako kontabilitate-erakunde profesionalek Londresen sinatutako akordioaren arabera; nazioarteko kontabilitate-arauak ezarriko zituen erakunde berriak. 1974an publikatu zituen komiteak nazioarteko lehenengo kontabilitate-arauak (IAS 1 eta IAS 2).
IASCk emandako arauen helburua kontabilitate-eremu bat ezartzea da, bertan eragiketen gardentasuna bermatuta egon dadin; bermatu nahi ditu baita kapitalez osatutako merkatuaren garapena eta konparagarritasuna ere. IASCren arauak jarraitzea borondatezkoa da. Nazioarteko enpresa-talde handiek erabiltzen dituzte, eta hainbat herrialdetako kontabilitate-arauen garapenean ere eragina izan dute.
2001eko apirilean, berregituratu egin zuten IASC, nazio-kontabilitatearen praktikaren eta printzipioen konbergentzia mundu-mailara eta kalitate altuko kontabilitate arauetara hurbiltzeko. IASCren berregituraketaren ondorioa izan zen Nazioarteko Kontabilitate-Arauen Kontseilua (IASB *- International Accounting Standards Borrad*) IASC Elkargoaren erakunde nagusia, pribatua eta independentea.
Gaur egun, IAS/IFRSi dagokionez, IOSCOren laguntza publikoa da IASCren euskarria: nazioarteko arauen arabera eginiko finantza-egoerak munduko merkatu guztietan onartzen dira. AEBetako burtsa-merkatuen erregulatzailea den SECkin zeuden arazo handienak, baina IASCren berregituraketa onartu zuen, eta, gainera, FASBko bi kide daude IASBn. Hori izan daiteke US-GAAP eta IAS/IFRS elkarrengana hurbiltzeko bidea.
# **4.2. Europar Komisioaren komunikazioa, kontabilitate-arloan jarraitu beharreko estrategiari buruz**
1995eko azaroan, Europar Batasunak kontabilitate arloan jarraitu beharreko estrategiari buruzko komunikatu bat egin zuen Europar Komisioak. Bertan, EBko garapena eta enplegua sustatzeko eta kapital merkatu eraginkorrak eta gardenak lortzeko, IASCren IAS/IFRS edo nazioarteko kontabilite-arauen alde agertu zen.
2000ko ekainaren 1ean, Europar Komisioak, *Europar Batasunaren estrategia finantza informazioan. Jarraitu beharreko bidea* (COM (2000) 359 final) izeneko komunikazioan, Europar Kontseiluari eta Parlamentuari proposamen bat luzatu zien: «2005etik aurrera, EBk erregulatutako merkatuetan kotizatzen duten enpresek, urteko kontu bateratuak eratzeko orduan, arau-talde bakar baten arabera egitea, hau da, Nazioarteko Kontabilitate Arauen arabera (IAS/IFRS). Arau horiek erabiliz, EBko burtsa-merkatuen eraginkortasuna handituko da eta enpresek eskuratutako kapitalaren kostua murriztu egingo da».
EBren kontabilitate-estrategiaren lehenengo urratsa 2001. urtean eman zen, 2001eko irailaren 27an Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/65/CE direktiba onartzean. Horren bidez, 78/660CEE, 83/349/CEE eta 86/635/CEE direktibak aldatu ziren; sozietate-mota batzuen kontuak, bankuen nahiz bestelako finantza-entitateen urteko kontuak eta kontu bateratuak eratzeko jarraitu beharreko balorazio-irizpideei buruzkoak ziren. 2004ko urtarrilean, beranduen, jarri behar da indarrean balorazio-irizpide berria estatu kide bakoitzean. Finantza-tresnak eta eratorriak arrazoizko balioan ("fair value") baloratzeko obligazioa edo aukera ematen da.
2002ko ekainean, Nazioarteko Kontabilitate Arauen aplikazioari buruzko araudia (Europar Parlamentua eta Kontseiluaren 2002ko uztailaren 19ko CE 1606/2002) onartu zuen Europar Parlamentuak eta EBko Kontseiluak: 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, EBko enpresa kotizatuek urteko kontu bateratuak IAS/IFRS jarraituz eratu eta aukeztu beharko dituzte.
Araudiaren obligazio orokorraz gain, estatu kideetako enpresei urteko kontuak eratzeko, jarraitu beharreko araudia hautatzeko aukera ematen zaie. Estatu kideek dituzten aukerak zabalak dira, beraz, eta araudiak jasotako aukeren artean ondokoak daude:
• IASen aplikazio minimoa eta derrigorrezkoa: burtsan kotizatzen duten eta kontu bateratuak aurkezten dituzten enpresetan aplikatuko da. Banakako kontuak herrialde bakoitzeko arauen arabera eratuko dira, bai eta burtsan kotizatzen ez duten enpresen kontuak ere. Bi kontabilitate-eredu ezberdinekin jarraitzea dakar.
- IASen aplikazio maximoa: estatu kideko enpresa guztiek eratu behar dituzte urteko kontuak. Bateratze-maila altuena da, enpresa guztientzat eredu bakar bat baitago.
- Aplikazio mistoa: enpresa kotizatzaileak vs ez-kotizatzaileak. Kotizatzen duten enpresen banakako urteko kontuak nahiz bateratuak nazioarteko arauen arabera eratu behar dira.
- Aplikazio mistoa, banakako enpresen eta enpresa-taldeen artean bereizketa eginez: nazioarteko arauak enpresa taldeetan aplikatzea dakar.
## **5. Nola egokituko dira nazioarteko arauak tokiko kontabilitatearen zuzendaritzan?**
Komisioaren arabera, bateratze-prozesua aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa da gainbegiratze publikoa. IASC erakunde pribatua da eta ez litzateke egokia izango EBk eraginik ez duen erakunde baten esku uztea kontabilitate- -arauen garapena. Nazioarteko kontabilitate arauak (IAS) eta arauen interpretazioak (SIC) ez dira era zuzenean egokituko EBko estatu kide bakoitzean. EBren zuzenbidea publikoa da; nazioarteko kontabilitate arauak, aldiz, erakunde pribatu batek jaulkiriko arauak izanik, zuzenbide publikora egokitu ahal izateko, Europar Komisioak onartze-tresna bat (*endorsement*-prozesua) proposatu zion parlamentuari. Bi mailatan egituratuta dago onartze-tresna: alde batetik, kontrol-sistema politikoa, Kontabilitatearen Erregulazio-Komitea (*Accounting Regulatory Commitee*); eta, bestetik, kontrol-sistema teknikoa, Kontabilitatearen Komite Teknikoa (EFRAG, *European Financial Reporting Advisory Group*).
Kontabilitatearen Erregulazio-Komitea estatu kideetako ordezkariek osatzen dute. IASak onartzeko, Europar Komisioak komite horretara zuzentzen ditu bere kontsultak. EBn nazioarteko arauak erabiltzen direla ziurtatzen du erakunde begiraleak. EBn erabiliko diren IASak eta horien interpretazioak indarrean jartzeko boterea du, bai eta europar kontabilitatearen eremutik at gelditzen diren nazioarteko arauak mugatzeko gaitasuna ere.
Komisioak aditzera eman duen bezala, IASCren lanaren alde agertu da. IASC berregituratzean, arduraldi osoko kideen artean, erakunde europar ezberdinetako bost kide daude, nahiz eta Europar Batasunak ordezkari zuzenik ez izan nazioarteko erakunde horretan. Horrek arazo bat dakarkio Europari, behin IAS/IFRS onartuta, ez daudelako komite horretan ordezkaturik.
Europar Komisioaren erregulazioari erantzuteko, 2001eko ekainean EFRAG (*European Financial Reporting Advisory Group*) jatorri pribatuko "Finantza Informazioaren Aholkatze Talde Europarra" sortu zen; kontabilitate-lanbidearen ordezkari diren hainbat erakundetako talde zabalak, finantza-informazioaren egileek eta erabiltzaileek eta kontabilite-arauen nazio jaulkitzaileek osatu zuten.
Europarentzako IASak aztertuko dituen tresna da EFRAG: IASBren arauak onartzeko garaian, Europar Komisioari eta Erregulazio-Komiteari gomendioak luzatzea izango du helburu. Nazioarteko Kontabilitate-Arauen definizio-prozesuan parte hartu du, eta IASen inguruan EBn sortutako proposamenak koordinatu ditu EFRAGen Teknikari Komiteak.
2002ko ekainean eman zion EFRAGek lehenengo gomendioa Europar Komisioari: momentu hartan indarrean ziren IAS (IAS 1etik IAS 41era) eta SIC (SIC 1etik SIC 33ra) guztiak, batera, bere egitea.
Europar Batasunean emandako aldaketak kontsultatzeko, ikus *Deloitte Touche Tohmatsu* web-orria: http://www.iasplus.com/restruct/resteuro.htm.
# **6. Kontabilitatearen araudia Espainiaren kasuan**
Espainia EBn sartzeak nazio-kontabilitatearen araudiaren egokitzapena ekarri zuen, bi legeren bidez: bat kontabilitate-arloan eta bestea kontu-ikuskaritzaren arloan. Espainiaren kasuan, botere legegileak jaulkitzen ditu lege-mailako arauak, eta botere exekutiboak jaulkitzen ditu errege-dekretuen mailako arauak. Bestalde, Ekonomia Ministerioak, ministerio-aginduen mailako arauak jaulkitzen ditu eta gainera beste hiru erakunde daude: *Comisión Nacional del Mercado de Valores*, *Banco de España* eta *Dirección General de Seguros*, legez eskubidea dutenak sektore berezietan erabilgarriak izango diren kontabilitate-arauak jaulkitzeko. Azkenik, Ekonomia Ministerioaren menpeko *Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas* (ICAC) eta *Intervención General de la Administración del Estado* (IGAE) erakunde autonomoak, Kontabilitate eta Auditoretza arloan nahiz Kontabilitate Publikoan, hurrenez hurren, eragiten duten erresoluzioen jaulkitzaileak dira. Beraz garbi gelditzen da gure ordenamendua erakunde erregulatzaile ezberdinek osatzen dutela. Hori arazoa izan daiteke nazioarteko kontabilitate-eredu bateratu bat lortzeko, lehenbizi barne-konparagarritasuna lortu behar baita.
2001eko martxoan, Ekonomia Ministroak, kontabilitatearen gaur egungo egoerari eta erreformari aurre egiteko, oinarrizko urratsak aztertzeko asmoz, aditubatzorde bat eratu zuen. 2001eko udaberrian hasi eta 2002ko udan bukatu zen lan-prozesu hartan lortutako ondorioak txosten batean kaleratu zituen ICACek: *Informe sobre la situación actual de la contabilidad en España y líneas básicas para abordar su reforma. Libro Blanco*. Liburu horretan, aditu komisioaren gomendioak ez ezik, azpibatzordeetako gomendioak ere jasotzen dira.
Adituen batzordeak planteatutako arazoak, Gonzalo Angulok (2002: 11-14) jaso bezala, ondokoak dira:
- Kontabilitate-ereduaren egitura orokorrari dagokionez, aukera bakarreko eragiketen erregistro eta kontabilizaziora jotzea proposatu zuen komisioak. Enpresek aurkeztu beharreko informazioa, beren tamainaren eta garrantzi ekonomikoaren arabera dibertsifikatzea. Enpresa txikiek aurkeztu beharreko informazioetarako kontabilitate-eredu sinplifikatu bat jartzea indarrean eskatzen du batzordeak.
- Kontabilitatearen erakunde-sareari dagokionez, egitura malgua eta parte- -hartzailea lortzeko aldaketak proposatzen dituzte. Oinarrizko helburuak betetzeaz gain (akziodunaren babesa eta hartzekodunaren babesa) helburu
berriak lortzen ere lagunduko duten aldaketak dira, hau da, erabaki egokiak hartu ahal izateko informazioaren kalitatea eta garrantzia bermatuko dutenak. Ildo horretan, honako hau proposatu zuten: kontabilitate-arauen erakunde jaulkitzailea *bakarra* izatea, eta arauak betetzen direla eta informazioa kalitatezkoa dela ziurtatuko duen erakunde-taldea sortzea. Kontabilitate- -zuzenbidearen berregituraketa dakar horrek; eta kontabilitate-arauak eta arau fiskalak koordinatzen jarraitzea proposatzen dute.
• Urteak joan ahala, eragiketa eta jarduera ekonomiko berriek sortutako arazo teknikoei emandako irtenbideak zaharkituta gelditu dira, kontabilitate- -ereduari dagokionez. Arazo tekniko horiek gainditzeko, komisioak planteatutako irtenbidea Nazioarteko Kontabilitate-Arauen Kontseiluaren (IASB) eredua jarraitzea da, zuhurtasunez betiere. Bestalde, borondatezko informazio zehatz batzuk erregulatzea gomendatzen dute, bai eta gestio-txostenak jaso beharreko informazioaren erreforma aztertzea ere.
## **7. Nolako aldaketak ekarriko ditu nazioarteko kontabilite-arauak (IAS) indarrean sartzeak?**
Lehenik eta behin, finantza-informazioaren egoerei dagokienez, dokumentu berriak eratu eta aurkeztu beharko ditu enpresak. Honako hauek izango dira beharrezkoak: Balantzea, Emaitzen kontua, Ondare garbiaren aldaketa orria, Diruzaintzako Fluxuen Egoera eta Balantzeari buruzko notak. Administratzaileen Finantza-Txostena, Gaineratutako aberastasunari buruzko Txostena eta Ingurugiro- -Txostenak eratu eta aurkeztea enpresaren esku uzten da. Azken horiek borondatezkoak direnez, ez dute formato zehatzik.
Balantzean, aktiboak eta pasiboak, zirkulatzaileak eta ez-zirkulatzaileak banatuko dira. Banaketa hori, ustiapen-zikloen arabera egiten da, 12 hilabetekoa hartuz oinarritzat. Ziklo hori baino luzeagoa duten enpresen kasuan, balantzearen notetan, elementu horien likidazioaren eta berreskurapenaren epeari buruzko informazioa gaineratu beharko da. Balantzeari buruzko notak edo Memoria bihurtzen da informazio-dokumenturik zabalena.
Galdu-Irabazien kontuak egitura bertikala dauka. Sortutako emaitza kalkulatzeko IASBren arabera, erregulartasunez eta negozioaren zati batekin edo negozioaren ondorioz lortzea espero da emaitza arrunta. Aparteko emaitzarik ia ez da agertuko, enpresak kontrolatzen ez dituen elementuen gain emandako eragiketetatik sortutakoak izango baitira; hots, lurrikaren edo suteen ondorioz emandako galeren kasuan. Akzio bakoitzeko mozkinari buruzko informazioa gaineratzeko obligazioa dute kotizatutako enpresek.
Emaitza kontzeptuari dagokionez, guztirako emaitza da lortutako aldagaia. Horretarako, kontuan hartzen dira honako hauek: ekitaldian sortutako emaitza, normalean galdu-irabazien kontuan kalkulatutakoa, eta, bestalde, ondare-elementuek jasandako balorazio-aldaketak. Balorazio-aldaketa horiek ez dira galdu-irabazien kontuan jasoko, ondare garbiaren aldaketen orrian baizik.
Ondare garbiaren aldaketa-orriak baliabide propioetan gertatutako aldaketak neurtzen ditu, eta bi motatako eragiketak banatzen ditu: alde batetik, enpresaren jabeekin eginiko eragiketek (kapital-eragiketak) ondare garbian sortutako aldaketak jasotzen ditu eta, bestetik, enpresaren kapitalean eraginik ez dituzten eragiketak.
Diruzaintzako Fluxuen Egoera aurkeztu beharreko dokumentu bihurtzen da. Bertan, inbertsio-finantziazio eragiketek sortutako baliabide likidoak jasotzen dira. Dokumentu horrek, enpresaren epe laburrerako kaudimena eta likidezia-analisiaren azterketa ahalbidetzen du. Finantzaketa Taula desagertu egiten da.
Memoria edo IASBren arabera, balantzeari buruzko txostenak askoz ere informazio zabalagoa eskainiko du: segmentatutako informazioa, negozio-konbinazioak eta merkataritza-fondoak, enpresaren arriskuei buruzko informazioa, enpresak hirugarrenekin dituen loturak, akzio bakoitzeko dibidenduari buruzko informazioa, eta abar.
Kostu historikoa ez da balorazio-irizpide bakarra izango. Nazioarteko arauek ekarriko duten aldaketa handia izango da, zenbait aktibo arrazoizko balioan edo "fair value" zenbatekoan kontabilizatzeko aukera ematean. Aditu independiente batek zehaztutako balioan, zenbait aktibo baloratzeko aukera ematen zaie enpresei. Emandako diferentziak erreserbetara eramango dira (enpresaren erabilerarako jabetza, oina edo ekipoak direnean) edo ekitaldiko emaitzetara (inbertsiora zuzendutako ibilgetuen jabetza gertatzen den kasuetan; adibidez, hirugarren bati alokatua duen eraikina). Eragin fiskaletik garbi, bi kasuetan. Lehenengo kasuan ibilgetuak amortizatzen jarraituko du enpresak, baina bigarren kasuan ez. Ildo horretan, aipatu behar da higiezinen agentzietan izango duen eragina, bai eta, hemendik aurrera, aditu profesionalen (tasatzaileak) lanaren garrantzia; izan ere, horien balorazioek zuzenean eragingo dute enpresen emaitza baloratzeko eta interpretatzeko. Finantza eratorrien tratamendua eta kontabiliza-zioa, eratorriak, estaldurak barne, balantzean "fair value" edo arrazoizko balioan jasoko dira.
Gastuak aktibatzeko zailtasun handiagoak izango dira. Ikerketa-gastuak ezin dira aktibatu eta garapen-gastuak aktibatzeko murrizketak daude. Kapitala zabaltzearen gastuak sortzen diren ekitaldian jasoko dira, baliabide propioen zenbatekoa murriztuz. Finantza-errentamenduak kontabilizatzean hainbat ekitalditan banatzeko gastuak jasotzen genituen; horiek ere desagertzen dira, pasiboaren zenbatekoan enpresak ordaindu beharreko kuoten finantza-gastuak ez direlako jasoko.
Hornidurak zuzkitzeko zailtasunak egongo dira. Iraganeko gertaera baten ondorioz, diru-irteera bat arrazoizkoa denean, eta diru-irteera hori arrazonamenduz kuantifika daitekeenean bakarrik, zuzkitu ahal izango dira hornidurak. Aipatzekoa da, gure arauen arabera zuzkitutako hornidura asko, IAS/IFRSren araberako kontingentziak, ez datozela balantzean jasota, baina enpresa behartuta dago, memorian edo notetan, kontingentzia horiek sailkatu eta azaltzera.
Negozio-konbinazioen kasuan, arauketa berezia dago (fusioak eta eskuraketak). Eragiketa horietan sortutako Merkataritza Fondoaren kuantifikazioa desberdina izango da; eskuratutako enpresaren aktibo eta pasibo identifikagarriak, "fair value" edo arrazoizko balioan baloratuko dira. Amortizazio-epea (KPOren arabera gehienez 20 urte) handiagoa izan daiteke, mozkin nahiko sorrarazteko epea arrazonamenduz luzeagoa estima badaiteke.
Material ibilgetuen nahiz inmaterialen amortizazioa zuzkitzeko orduan, amortizazio sistematikoaz gain, beste aukera bat ere hartzen da kontuan: balantzearen itxiera-datan, elementu horien zaharkitze-mailaren arabera, berauek saneatzea.
Kontabilitate-arau berri hauen arabera, enpresek eskaini behar duten informazio- -kopurua handiagoa da, eta informazioa aurkezteko ohiko sistemak egokitu beharko dituzte. Urteko kontuetan, segmentatutako informazioa eman behar da, negozio- -lerro eta geografia-eremu bakoitzeko galdu-irabaziak, kutxa-fluxuen egoera eta bestelako informazioa eman beharko baita.
## **8. Baina, zer dira nazioarteko kontabilitate-arauak?**
Kontzeptuzko eremua edo "framework": arau-talde sendo batek (IAS 1etik 41era) eta horien interpretazioek (SIC 1etik 33ra) osatzen dituzte nazioarteko- -kontabilitate arauak. Beren helburua, negozio-ekintzen ekonomia-funtsa islatzea eta enpresaren finantza-egoeraren irudi fidela aurkeztea da.
IASBren arabera, 2003ko apiriletik indarrean dauden nazioarteko arauak ondokoak dira:
IAS 1: Finantza-Egoeren Aurkezpena
IAS 2: Inbentarioak
IAS 7: Kutxa-Fluxuen Egoera
IAS 8: Ekitaldiko Irabazi edo Galera Garbia; Oinarrizko akatsak eta Kontabilitate-Polite-
ketan Aldaketak
IAS 10: Balantzearen dataren ondorengo gertaerak
IAS 11: Eraikitze-Kontratuak
IAS 12: Irabazien gaineko zergak
IAS 14: Segmentatutako Finantza-
-Informazioa
IAS 15: Prezioen aldaketen eraginak adierazteko informazioa
IAS 16: Jabetza, Oina eta Ekipoak
IAS 17: Errentamenduak
IAS 18: Sarrerak
IAS 19: Langileen mozkinak
IAS 20: Gobernu-subentzioen
kontabilizazioa eta Gobernu-Laguntzei
buruzko informazioa
IAS 21: Atzerri-moneten kanbio-tasaren
aldaketen ondorioak
IAS 22: Negozio-Konbinazioak
IAS 23: Interesen kostuak
IAS 24: Erlazionaturiko Zatiei buruzko
informazioa
IAS 26: Erretiratze-Planei buruzko
informazioa
IAS 27: Bateratutako Finantza-Egoerak
IAS 28: Elkartutako Enpresetan Inbertsioak
IAS 29: Finantza-Informazioa Hiperinflaziodun Ekonomietan
IAS 30: Banku eta antzeko Finantza-
-Erakundeek bideratu beharreko
informazioa Finantza-Egoeretan
IAS 31: Join Ventur-etan interesen
Finantza-Informazioa
IAS 32: Finantza-Tresnak; Aurkezpena eta
Banatu beharreko Informazioa
IAS 33: Akzioko Irabaziak
IAS 34: Tarteko Finantza-Informazioa
IAS 35: Eragiketa ez-jarraiak
IAS 36: Aktiboen baliogalerak
IAS 37: Hornidurak, Aktibo Kontingenteak
eta Pasibo Kontingenteak
IAS 38: Aktibo Ukiezinak
IAS 39: Finantza-Tresnak; Antzematea eta
Neurtzea
IAS 40: Inbertsio-Ondasunak
IAS 41: Nekazaritza
Arauak hobeto ulertzen laguntzen dute nazioarteko arauei eginiko interpretazioek eta ondokoak dira:
| Interpretazio-arauak | Interpretaturiko<br>arauak: |
|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------|
| SIC 1: Uniformetasuna – Inbentarioen kostua kalkulatzeko metodoak | IAS 2 |
| SIC 2: Uniformetasuna – Interes-kostuen kapitalizazioa | IAS 23 |
| SIC 3: Elkartutako enpresekin eginiko eragiketetan, Galera eta Mozkin ez gauzatuen desagertzea | IAS 28 |
| SIC 5: Finantza-Tresnen klasifikazioa | IAS 32 |
| SIC 6: Programa informatikoak aldatzeagatik sortutako kostuak | Kontzeptuzko<br>Eremua |
| SIC 7: Euroa indarrean sartzea | IAS 21 |
| SIC 8: Kontabilitatean lehenengo aldiz IASak erabiltzea | IAS 1 |
| SIC 9: Negozio-konbinazioak – Interesen elkartzeak edo Erosketak bezela klasifikatzea | IAS 22 |
| SIC 10: Gobernu-laguntzak – Jarduerarekin zerikusirik ez dutenak | IAS 20 |
| SIC 11: Atzerri-monetaren kanbio tasan aldaketak – Balio-galera garrantzizkoen kapitalizazioa | IAS 21 |
| SIC 12: Baterakuntzak – Helburu bereziko erakundeak | IAS 27 |
| SIC 13: Elkartasunez kontrolatutako erakundeak – Parte-hartzaileen aportazio ez monetarioak | IAS 31 |
| SIC 14: Ondasunak, Oina eta Ekipoak – Partiden balio-galeragariko kalte-ordainak | IAS 16 |
| SIC 15: Errentamendu operatiboak – Pizgarriak | IAS 17 |
| SIC 16: Kapitala akzioetan – Enpresak jaulkitako kapital tresnen berrerosketa (Akzioak karteran) | IAS 32 |
| SIC 17: Enpresak jaulkitako kapital-tresnekin sortutako eragiketen kostuak | IAS 32 |
| SIC 18: Uniformetasuna – Metodo alternatiboak | IAS 1 |
| SIC 19: Finantza-Egoeren Moneta – IAS 21 eta IAS 29-ren araberako Finantza Egoeren<br>aurkezpena eta neurketa | IAS 21 eta IAS 29 |
| SIC 20: Parte-hartzearen metodoa – Galerak hautematea | IAS 27 |
| SIC 21: Mozkinen gaineko zerga – Balio-galerarik jasaten ez duten Aktiboen Errebalorizazioaren<br>Berreskurapena | IAS 12 |
| SIC 22: Negozio-konbinazioak – Hasieran jasotako Arrazoizko Balioa eta Gainbalioen<br>egokitzapenak | IAS 22 |
| SIC 23: Ondasunak, Oina eta Ekipoak – Mihatze eta Konponketa orokorren kostuak | IAS 16 |
| SIC 24: Akzioko irabaziak – Akziotan bihurgarriak diren Finantza-Tresnak eta bestelako kontratuak | IAS 33 |
| SIC 25: Mozkinen gaineko zergak – Enpresaren nahiz bere akziodunen egoera fiskalean<br>aldaketak | IAS 12 |
| SIC 27: Errentamenduaren egitura jarraitzen duten eragiketen funtsaren ebaluazioa | IAS 1, IAS 17 eta<br>IAS 18 |
| SIC 28: Negozio-konbinazioak – "Aldaketaren Data" eta kapital-tresnen arrazoizko balioa | IAS 22 |
| SIC 29: Zerbitzu-emakidetan banatu beharreko informazioa | IAS 1 |
| SIC 30: Finantza-egituren moneta-adierazpena – Neurtze-monetatik aurkezte-monetarako<br>aldaketak | IAS 21 eta IAS 29 |
| SIC 31: Sarrerak – Publizitate-zerbitzuak gaineratzen dituzten trukaketak | IAS 18 |
| SIC 32: Aktibo ukiezinak – Web tokien kostuak | IAS 38 |
| SIC 33: Baterakuntza eta Parte-hartzearen metodoa – Boto-eskubideak eta jabeen interesen<br>banaketa | IAS 27, IAS 28 eta<br>IAS 39 |
## **Bibliografia**
- Deloitte Touche Tohmatsu web-orria: http://www.iasplus.com/restruct/resteuro.htm
- Europar Komisioa (2000): "Estrategia de la información financiera en la Unión Europea. El camino a seguir", 2000ko ekainaren 13ko Komisioaren Komunikazioa. http://europa.eu.int/comm/internal\_market/accounting/index\_en.htm
- –––––––––––––, (2001): "Directiva del Parlamento Europeo y del consejo por la que se modifican las Directivas 78/660/CEE, 83/349/CEE y 86/635/CEE en lo que se refiere a las normas de valoración aplicables en las cuentas anuales y consolidadas de determinadas formas de sociedad, así como de los bancos y otras entidades financieras". DEOCn publikatua 2002.09.27an.
- http://europa.eu.int/comm/internal\_market/accounting/index\_en.htm
- –––––––––––––, (2002), "Propuesta de Directiva del Parlamento Europeo y del Consejo por la que se modifican las Directivas 78/660/CEE, 83/349/CEE y 89/674/CEE sobre las cuentas anuales y consolidadas de determinadas formas de sociedad y empresas de seguro". DEOCn publikatua 2002.05.28an.
- http://europa.eu.int/comm/internal\_market/accounting/index\_en.htm
- Gonzalo Angulo, J. A. (2002): "Las líneas básicas de la Reforma Contable", *Partida Doble*, **136**, 2002ko iraila, 10-27.
- Horno Bueno, M. P. (2003): "El proceso de armonización contable en Europa (1995-2002): Un análisis retrospectivo", *XIII Jornadas Hispano-Lusas de Gestión Científica*, Lugo.
- Laínez Gades, J. A. eta Callao Gastón, S. (1998): *Análisis Internacional de la Información Contable*, Pirámide.
- López Combarros, J. L. (2002): "Reforma contable: Su necesidad", *Partida Doble* **136**, 2002ko iraila, 6-9.
- Maseda, A.: Seminario "Contabilidad Internacional". Programa de Doctorado "Soluciones Empresariales frente a nuevos retos internacionales".
- Pulido Alvarez, A.: "El camino de la normativa contable española hacia las Normas Internaciones de Contabilidad", *Tribuna de Opinión*. |
aldizkariak.v1-3-627 | {
"domain": "zientziak eta natura zientziak",
"id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_13",
"issue": null,
"year": "2023",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "v"
} | # Gehigarri polimerikoen sintesia eta zementuaren hidratazioan daukaten eraginaren azterketa
Aitor Barquero<sup>1</sup>, Sara Beldarrain<sup>1</sup>, Alejandro Herranz<sup>1</sup>, Edurne Erkizia<sup>2</sup>,
Jorge Sanchez-Dolado<sup>3</sup>, Jose Ramon Leiza<sup>1</sup>
1.POLYMAT, Kimika Aplikatua Saila, Kimika Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea
UPV/EHU, Joxe Mari Korta Zentroa, Tolosa Hiribidea 72, 20018 Donostia
2.TECNALIA, Basque Research and Technology Alliance (BRTA), Astondo kalea, 700
eraikina, Parque Tecnológico de Bizkaia, 48160 Derio
3.Centro de Física de Materiales, (CSIC, UPV/EHU) Materials Physics Center (MPC) Paseo
Manuel de Lardizabal 5, 20018 Donostia
aitor.barquero@ehu.eus
#### Laburpena
Zementuan oinarritutako materialen propietateak hobetzeko, PCE (polycarboxylate ether) deituriko gehigarri polimerikoak erabiltzen dira. PCEek zementu-pastaren maneiukortasuna hobetzeaz gain, zementuaren hidratazioa atzeratzen dute. Lan honetan egitura desberdinak dauzkaten PCEak sintetizatu ditugu erradikal askeen bidezko polimerizazio bidez, ondoren Portland zementu (OPC) batek eta zementu horren fase kristalino nagusiek daukaten eragina aztertu da. Ikusi da, OPCaren hidratazioaren atzerapena karboxilato-dosiarekiko proportzionala dela, eta PCE guztiak kurba nagusi batera doitu daitezkeela. Fase kristalinoak banaka aztertzean, aldiz, ez da hori betetzen, eta albo-katearen luzera bakoitzak bere kurba propioa daukala ikusi da.
Gako-hitzak: Superplastifikatzaileak, Portland zementua, hidratazio-zinetika.
#### Abstract
Polymeric additives such as polycarboxylate ethers (PCE) are widely used to improve the properties of cement-based materials. PCEs not only improve the workability of the cement paste, but also delay the hydration of the cement. In this work, we synthesized PCEs with different structures, by means of free-radical polymerization, and then analyzed the effect they have on an Ordinary Portland Cement (OPC) cement and the main crystalline phases of that cement. It has been observed that on OPC the hydration delay is proportional to the carboxylate dose, and that all PCEs can be adjusted to a master curve. When analyzing the crystalline phases individually, however, this is not fulfilled, as each side chain length has its own curve.
Keywords: Superplasticizers, Ordinary Portland Cement, hydration kinetics
# 1. Sarrera eta motibazioa
Portland zementua mundu osoan gehien erabiltzen den eraikuntza-materiala da, eta hortaz, industria horrek eragin nabarmena dauka ingurumenean. Hori arazo larria bada ere, ezin da imajinatu gaur egungo gizartea material hau gabe. Horregatik, ezinbestekoa da zementuaren inguruan ikerkuntza gehiago garatzea, haren propietateak hobetzeko asmoz. Modu horretan, zementuz egindako egituren iraunkortasuna luzatu daiteke, baita eraikuntza horiek egiteko beharrezko zementu kopurua murriztu ere.
Zementuan oinarritutako materialen propietateak hobetzeko moduetako bat gehigarriak gehitzea da. Guk lan honetan landuko ditugunak PCE (polycarboxylate ether) moduko superplastifikatzaileak dira. Zementua eta ura nahasten direnean (zementu-pasta sortzeko), likatasun handiko nahaste bat sortzen da, askotan manipulatzen zaila dena. Likatasuna jaisteko ur gehiago gehitu daitekeen arren, horrek ondoren materialaren propietateak kaltetzen ditu ondoren, eta hortaz, ez da konponbiderik onena. Aldiz, superplastifikatzaileak kopuru txikitan gehitzeak ez du amaierako propietateetan eragin handirik, baina likatasuna asko jaits dezake. Horri esker, zementu-pastak ur gutxiagorekin presta daitezke maneiukortasuna mantenduz, baina kalitate handiagoko zementuak lortzen direnez, zementu gutxiago erabiltzea ahalbidetzen digu.
Gehigarri hauek orrazi-itxura daukaten polimero-kateak dira (ikusi 1. irudia, ezkerrean), non kate nagusia negatiboki kargatuta dagoen, eta albo-kateak hidrofilikoak diren. Zementupartikulak positiboki kargatuta daude, eta hortaz, indar elektroestatikoei esker, PCEak erraz adsorbatzen dira partikulen gainazalean. PCE mota desberdinak daude, baina merkatuan ohikoenak, eta hemen landuko direnak, MPEG motakoak dira, zeinak industrian azido metakrilikoaren (MAA) eta polietilen metakrilatoaren (PEGMA) arteko erradikal askeen bidezko kopolimerizazio bidez lortzen diren (Emaldi et al., 2020). Hortaz, MPEG motako superplastifikatzaileak oso familia zabala dira; MAA/PEGMA erlazioa aldatuz, edo PEGMAren albo-katearen luzera aldatuz oso egitura desberdinak dauzkaten kateak lor daitezke. Duela 40 urte baino gehiago asmatu ziren arren, oraindik ez da oso argia polimeroaren egituraren eta zementuan daukaten eraginaren arteko erlazioa. Funtsezkoa da, beraz, egitura-propietate erlazioa ondo ulertzea, ondoren emaitza onenak emango dituzten PCEak diseinatu eta erabili ahal izateko
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
PCEak erabiltzearen helburua zementu-pastaren likatasuna jaistea bada ere, badauka beste eragin nabarmen bat (eta ez beti desiragarria), zementuaren hidratazioa atzeratzea, zehazki. Hidratazioa prozesu kimiko izugarri konplexua da, zementuaren fase desberdinak urarekin erreakzionatzen hasten direnean gertatzen dena. Hori dela eta, maiz, erreakzio bakoitza banan banan aztertu ordez, prozesua osotasunean ikertzen da. Hortarako, eta hidratazioa exotermikoa dela aprobetxatuz, hidratazio-kalorimetria erabiltzen da zementuaren eta PCE-en arteko interakzioa aztertzeko.
Zenbait lan modu sistematikoan hasi dira aztertzen PCE-ek zementuaren hidratazioan daukaten eragina. Flatten taldeak orrazi-itxurako polimeroaren unitate errepikakorra hiru parametrotan laburbildu zuen: kopolimeroaren bizkarrezurra irudikatzen duen segmentu kopurua (n), segmentu bakoitzeko monomero kopurua edo karga-dentsitatea (N) eta albo kateak dituen etilen oxido (EO) unitate kopurua (P) (Flatt et al., 2009). 1. irudian (eskuinean) parametro horien irudikapena ikus daiteke.
## **1. irudia. Orrazi itxurako-PCE kopolimeroen eskema (ezkerrean) eta N, n eta P parametroen irudikapena (eskuinean)**

Parametro hauek PCEak ur-disoluzioan izango duen konformazioa aurresateko erabil daitezke, eta horren arabera, baita zementuan nola adsorbatuko diren ere. Horren ondoren, talde berak aldagai hauek zementuaren hidratazioaren zinetikan zeukaten eraginarekin lotu zituen (Marchon et al., 2017). Laburtuz, ondorioztatu zuten benetan hidratazioaren atzerapena karboxilatodosiarekiko proportzionala zela. Lan guztia esterifikazio bidez lortutako PCEak, eta ereduzementu bat erabiliz egin zuten. Geroago, Emaldik erakutsi zuen erlazio horiek (2022) erradikal askeen bidez egindako PCEak erabiliz zementu komertzial batean ere betetzen zirela. Industrian erabiltzen den teknika hau aurreko ikerketena (Marchon) baina errealagoa da. Guk lan honetan Emaldik egindako lana zabaldu dugu, alde batetik erabilitako PCE mota kopurua handituz, eta bestetik fase kristalino bakoitza bere baitan aztertuz.
#### 3. Ikerketaren muina
#### 3.1Atal esperimentala
#### Materialak
Luzera desberdineko polietilen glikol metil eter metakrilatoak (PEGMA) erabili ziren, 22,5, 45 eta 113 etilen glikol unitate zituztenak, Evonik Industries enpresak eskuzabaltasunez hornitu zizkigunak. Azido metakrilikoa (MAA) Across Organics enpresan erosi zen. PCEen sintesirako eta karakterizaziorako erabilitako gainerako erreaktiboak (azido 3-merkaptopropionikoa (3-MPA), potasio persulfatoa (KPS), sodio bikarbonatoa (NaHCO3), sodio nitratoa (NaNO3) eta sodio hidroxidoa (NaOH)), Sigma-Aldrichen erosi ziren. Ur deionizatua disolbatzaile moduan erabili zen. Erabilitako zementua CEM I motako 52,2R Portaland zementua (OPC) izan zen, Cementos Lemona S.A. enpresak eman ziguna. Fase kristalinoak, Alita (C3S) belita (C2S) eta kaltzio aluminatoa (C3A) Bonding Chemicalen erosi ziren.
#### PCEen sintesi eta karakterizazioa
PCEak soluzio-polimerizazio bitartez sintetizatu ziren, KPS hasarazlearekin eta ura disolbatzaile moduan erabiliz, 70 °C-an. Polimerizazio erdijarraitua erabili zen, non, monomeroak erreakzioan zehar elikatu ziren, kopolimeroen konposizioa kontrolatzeko.
Hamabi kopolimero sintetizatu ziren, PEGMA albo-katearen luzera (etilen oxido kopurua) eta MAA/PEGMA erlazio desberdinak konbinatuz, 1. taulan adierazita dagoen moduan. Serie bakoitza (M, L eta XL), PEGMAren EO kopuruaren arabera izandatu da.
| PCEaren | EO kopurua | MAA/PEGMA | |
|-----------|------------|----------------|--|
| izena | PEGMAn | erlazioa (mol) | |
| 0,67/1-M | | 0,67/1 | |
| 1/1-M | 22,5 | 1/1 | |
| 3/1-M | | 3/1 | |
| 6/1 M | | 6/1 | |
| 0,67/1-L | 45 | 0,67/1 | |
| 1/1-L | | 1/1 | |
| 3/1-L | | 3/1 | |
| 6/1-L | | 6/1 | |
| 0,67/1-XL | | 0,67/1 | |
| 1/1-XL | 113 | 1/1 | |
| 3/1-XL | | 3/1 | |
| 6/1-XL | | 6/1 | |
1. taula. Sintetizatutako kopolimeroen ezaugarriak.
PCEak sintetizatu ondoren P, N eta n egitura-parametroak determinatu ziren. P parametroa hornitzaileak PEGMA bakoitzerako emandako baliotik hartu zen, MALDI-TOF erabiliz zuzena zela ikusi zelako. N parametroa formulazioan erabilitako monomero erlaziotik kalkulatu zen, <sup>13</sup>C-EMN bidez hausazko kopolimeroak lortu zirela neurtu ondoren. n parametroa kopolimeroen pisu molekularra neurtu ondoren kalkulatu zen. Pisu molekularrak neurtzeko Fluxu-Asimetrikoko Fluxu-Eremuko Zatikapena (AF4) erabili zen.
#### Zementuen hidratazioa
OPC zementuaren zein fase bananduen hidratazio-zinetikak TAM aire-kondukzio bidezko kalorimetroa erabiliz egin ziren, giro-tenperaturan eta 48 orduz, ura erreferentziazko material gisa erabiliz. Pastak 0,4 ur/fase erlazioan prestatu ziren 5 g-ko pisu totala zutelarik. Konposatuen nahastea Vortex nahasgailua erabiliz prestatu zen honako prozedura jarraituz: 800 bira/min 90 segundoz, 60 segundoko geldialdia eta 800 bira/min 90 segundoz.
Kopolimero-konposizio eta kate-luzera ezberdineko superplastifikatzaileak kontzentrazio ezberdinetan (0,5 eta 4 mg PCE/gfase artean) aztertu ziren analisi kalorimetrikoa erabiliz. PCEak uretan disolbatu ziren zementuarekin nahastu aurretik, adizio zuzenez ezagutzen den metodoa erabiliz.
# **3.2 Emaitzak eta eztabaida**
# **PCEen karakterizazioa**
Polimerizazio guztietan konbertsio altuak lortu ziren. PCEek uretan zeukaten konformazioa determinatzeko, P, N eta n parametroak neurtu ziren. Ondoren, Gay eta Raphaelek (2001) garatutako fase-diagraman irudikatu ziren, 2. irudian aurkezten den moduan. Fase diagrama honek polimero kateen konformazioa aurresaten du, P, n eta N paremetroen arabera.
#### **2. irudia. Sintetizatutako PCE desberdinen konformazioa, Gay eta Raphaelen (2021) fase-diagraman.**

Antzeman daitekeenez, 3 konformazio desberdinetako kateak lortu dira. Non MAA/PEGMA erlazio handiena (3/1 eta 6/1) duten kopolimeroek orokorrean *flexible backbone worm* (FBW) konformazioa hartzen duten, eta albo-kateen dentsitate handiagoa duten kopolimeroek *stretched backbone worm* (SBW) edo *streched backbone star* (SBS) konformazioa hartzen duten. Flatten eredua FBW motako kateentzat garatu zenez, interesgarria da aztertzea ea beste konformazioa daukaten kateen kasuan emaitza konparagarriak lortu daitezkeen.
# **OPCaren hidratazio-zinetika**
OPCaren hidratazioa M eta L serieko kopolimeroekin aztertu zen. 3 aldagairen eragina aztertu zen: PCE dosia (kontzentrazioa), eta dosi bakoitzerako, erabilitako PCEa, MAA/PEGMA erlazioaren eta albo-katearen luzeraren arabera. 3. irudian parametro bakoitzarentzako esanguratsuak diren hidratazio esperimentuen emaitzak emaitzak daude ikusgai.
**3. irudia. OPCaren hidratazioan PCE dosiak (ezkerrean), MAA/PEGMA erlazioak (erdian) eta albokatearen luzerak (eskuinean) daukaten eragina**

- 3. irudian (ezkerrean) PCEen kontzentrazioak OPCaren hidratazio-zinetikan duen eragina erakusten da 3/1-M PCEaren kasurako. Argi ikusten den moduan, PCE dosia igo ahala, hidratazioaren bero-sortzea atzeratu egiten da. Aipagarria da sintetizatu diren PCE guztiek joera bera azaldu dutela.
- 3. irudiaren erdiko grafikoko M seriean, MAA eta PEGMA erlazioa aldatzeak hidratazioan daukan eragina erakusten da. Antzeman daitekeenez, erlazio hori igotzen den heinean (hau da, azido gehiago jartzerakoan), atzerapena nabariagoa da.
Azkenik, 3. irudiaren eskuineko irudian MAA/PEGMA erlazio berdina duten eta dosi berdinean gehitutako baina albo-katearen luzera desberdineko PCEak konparatzen dira. Argi dagoenez, albo kate motzagoa daukan PCEak eragin handiagoa dauka hidratazioaren atzeratzean.
# **Zementuaren fase kristalinoen hidratazio-zinetika**
Zementuaren 3 fase kristalinoen hidratazioa M, L eta XL serieko PCEak erabiliz aztertu zen, baina orokorrean antzeko emaitzak lortu zirenez, adibide moduan 4. irudian XL serieko PCE baten (1/3-XL) dosiaren eragina aurkeztu da.
## **4. irudia. 1/3-XL PCEaren kontzentrazioaren eragina OPCa osatzen duten fase kristalinoen hidratazioan.**

Fase kristalinoak banan-banan aztertzen direnean lortzen diren emaitzak nahiko desberdinak dira, fase kristalinoaren arabera. C3S fasearen (alita) portaera OPCarenaren oso antzekoa da. Izan ere, OPCaren osagai garrantzitsuena da. Desberdintasun nabargarriena hemen piko bakarra ikustea. Gehitutako superplastifikatzaileak daukan eraginari dagokionez, OPCan ikusten den portaera oso antzekoa dela antzeman daiteke, PCE kopurua igotzean, hidratazioa atzeratzen baita.
C2S (belita) faseak oso portaera desberdina dauka. Bero-fluxuaren kurban ez da pikorik ikusten, hidratazio-erreakzioa gertatzen ari bada ere, oso motela delako. Hortaz, PCEa gehitzeak ez du desberdintasunik sortzen ikusten ditugun emaitzetan.
Azkenik, C3A (kaltzio aluminato) fasea aztertu zen. Esan beharra dago, lagin hauetan % 10 pisuan igeltsu (kaltzio sulfato) gehitu zitzaiola, hori gabe erreakzioa kalorimetriaz jarraitzeko azkarregia zelako. Interesgarria da ikustea nola hemen ere superplastifikatzailea gehitzeak atzerapen bat sortzen duen; halabaina, dosi handiek ez dute atzerapen handiagorik sortzen. Litekeena da 2 mg/gOPC dosia nahikoa izatea C3A partikulen azalera guztia estaltzeko, eta horregatik PCE gehiago gehitzeak eraginik ez izatea.
# **Hidratazioaren atzeratzearen eta PCEaren mikroegituraren arteko korrelazioa**
Behin hidratazio-kurbak erakutsita, interesgarria da aztertzea ea hidratazioaren atzerapena eta PCEaren mikroegitura modu arrazionalean lotu daitezkeen. Horretarako, Marchon eta lankideen lanari jarraikiz (Marchon et al., 2017), hidratazio-pikoaren atzeratzea (Δt) karboxilato-dosiaren (1 ekuazioan adierazitako moduan) aurrean irudikatu da.
Karboxilato dosia =
$$c_{PCE} \left( \frac{C_{/E}}{M_{RU}} \right)$$
(1)
non cPCE PCEaren dosia den (mg/gfase), MRU errepikapen-unitatearen pisu molekularra (g/mol) eta C/E PEGMA/MAA erlazioa diren. 5. irudian OPCaren kasua erakusten da eta 6. Irudian, aldiz, zementuaren hiru fase kristalinoen kasua.
**5. irudia. OPC zementuaren hidratazioaren atzerapena konposizio desberdina daukaten PCE dosiaren aurrean.**

5. irudian ikusi daitekeen moduan, MAA/PEGMA erlazio bakoitzerako, PEGMAren albokatearen luzera edozein izanda, erlazio lineal bat lortzen da. Hau guztiz bat dator Marchon eta lankideek (2017) aurkeztu zutenarekin. Aipagarria da, bestalde, azterketa bera fase kristalino banatuetan egiten denean (ikus 6. irudia) ez dela gauza bera ikusten. Kasu honetan ere, MAA/PEGMA erlazio bakoitzak karboxilato-dosiarekin erlazio lineala azaltzen du. Alabaina, PEGMAren albo-katearen luzera desberdina denean, malda desberdina lortzen da, OPCaren kasuan ez bezala.
**6. irudia. Zementuaren fase kristalioen hidratazioaren atzerapena konposizio desberdina daukaten PCE dosiaren aurrean. C3S (belita) goian eta C3A (kaltzio aluminaoa) behean.**

5. irudian erakutsitako emaitzak Marchon eta abarren lanarekin bat datozenez, haiek egin zuten modura, hidratazio-denboraren atzerapena karga-dentsitatearen aurrean irudikatu dugu 7. irudian, karga-dentsitatea 2. ekuazioan erakusten den moduan kalkulatuz. Ikusten den modura, puntu guztiak kurba nagusi batean elkartzen dira. Analisi hau ezin izan da egin 6. irudian aurkeztutako emaitzekin, bertan jada emaitzak bat ez zetoztela ikusten baitzen.
Karga dentsitatea =
$$\frac{c_{PCE}}{M_{RU}} \left(\frac{C/_E}{C/_{E}+1}\right)^{3/_2}$$
(2)
# 7. irudia. Sintetizatutako PCEek OPC komertzial batean eragindako hidratazioaren atzeratzearen kurba nagusia

#### 4. Ondorioak
Lan honetan, zementuaren industrian oso erabiliak diren PCE superplastifikatzaileak sintetizatu eta karakterizatu ditugu. Ikusi den moduan, erabilitako MAA/PEGMA erlazioaren arabera, eta PEGMAren albo-katearen luzeraren arabera, konformazio desberdina zeukaten kateak lortu dira. Ondoren, gehigarri hauek OPC zementu komertzial batean, eta hura osatzen duten fase kristalino desberdinetan zer eragin daukaten aztertu da, hidratazio-kalorimetriaren bidez.
OPCaren kasua aztertzean, Marchon eta lankideek ikusitakoa berretsi dugu, hidratzioaren atzerapena karga-dentsitatearekin lotzen duen kurba nagusi bat lortuz. Fase kristalino desberdinak banaka atzeratzean, ikusi da OPCan argi ikusten diren egitura-propietate erlazioak ez direla betetzen eta ikerkuntza gehiago behar dela fase bakoitzaren hidratazio-mekanismoa guztiz ulertzeko.
#### 5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea
Lanaren azken atalean erakutsi den moduan, OPCan argi ikusten ditugun egitura-propietate erlazioak ez dira betetzen fase kristalinoak banaka aztertzen ditugunean. Garrantzitsua da, hortaz, lerro horretan azterketa sakonagoa egitea, mekanistikoki egon daitezkeen desberdintasunak ulertzeko asmoz.
#### 6. Erreferentziak
Emaldi, I., Agirre, A., Etxeberria, A., Erkizia, E., Dolado, J. S., & Leiza, J. R. (2020). Characterization of Comb Shaped MAA-co-PEGMA Copolymers Synthesized by Free-Radical Polymerization. *Macromolecular Reaction Engineering*, 14(6), 1–10. https://doi.org/10.1002/mren.202000015
- Emaldi, I., Erkizia, E., Leiza, J. R., & Dolado, J. S. (2022). Understanding the effect of MPEG-PCE's microstructure on the adsorption and hydration of OPC. *Journal of the American Ceramic Society*, *July 2022*, 2567–2579. https://doi.org/10.1111/jace.18912
- Flatt, R. J., Schober, I., Raphael, E., Plassard, C., & Lesniewska, E. (2009). Conformation of adsorbed comb copolymer dispersants. *Langmuir*, *25*(2), 845–855. https://doi.org/10.1021/la801410e
- Gay, C., & Raphaël, E. (2001). Comb-like polymers inside nanoscale pores. *Advances in Colloid and Interface Science*, *94*(1–3), 229–236. https://doi.org/10.1016/S0001-8686(01)00062-8
- Marchon, D., Juilland, P., Gallucci, E., Frunz, L., & Flatt, R. J. (2017). Molecular and submolecular scale effects of comb-copolymers on tri-calcium silicate reactivity: Toward molecular design. *Journal of the American Ceramic Society*, *100*(3), 817–841. https://doi.org/10.1111/jace.14695
# **7. Eskerrak eta oharrak**
Autoreek Green Concrete LTC, Eusko Jaurlaritza (GV-IT1525-22), MINECO (PID2021- 123146OB-I00) eta Euskal Herriko Unibertsitatea eskertu nahi dituzte.
# **Akronimo zerrenda**
| AF4<br>Fluxu-Asimetrikoko Fluxu-Eremuko Zatikapena | | |
|----------------------------------------------------|--|--|
|----------------------------------------------------|--|--|
**C2S** Belita minerala
**C3A** Kaltzio aluminato minerala
**C3S** Alita minerala **EO** Etilen oxido
**MAA** Azido metakrilikoa
**n** PCE batean, unitate errepikakor kopurua
**N** PCE batean, segmentu bakoitzaren karga-dentsitatea **OPC** Ordinary Portland Cement (Portland zementua)
**P** PCE batean, EO kopurua **PCE** Polycarboxylate ether
**PEGMA** Polietilen glikol metakrilatoa |
aldizkariak.v1-7-87 | {
"domain": "gizarte-zientzia",
"id": "uztaro_Zk. 8 _1993_9",
"issue": "Zk. 8 _1993_",
"year": "1993",
"license": "cc-by-nc 4.0",
"source": "uztaro",
"edition": null
} | # **- ETA SOBIETAR EGUNKARIAK**
**aro baten amaieraren lekuko kazeta-diseinuaren aldaketa 91ko abuztuko estatu-kolpe ahaleginean.**
# **Jose Inazio Basterretxea Polo**
Prentsa sovietarrak aldaketa handiak eta garrantzitsuak bizi izan ditu 1985.ez gero, Mikhail Gorbatxoven Perestroika (Eraberritzea) eta Glasnost (Gardentasuna) martxan jarriz gero; baina horiek baino handiago, garrantzitsuago eta bizkorragoak izan dira 1991.eko udako Estatu-kolpe ahaleginaren porrotaz gerokoak. Azken urte biotako aldaketa politikoek aurreko epean jaiotzen ari ziren eraberritzeak garatu dituzte.
Eskuartean daukazun lan honek egunkari sobietar biren aldaketetara hurbildu gura zaitu. Eraberriketak maila askotan eman dira prentsa barruan, baita gutxien espero zen arloetan ere, diseinuarenetan alegia. Lan honek Izvestia eta Pravdaren diseinu aldaketa aztertzen du.
1991.eko Estatu-kolpe ahaleginak ez du ondare bera utzi egunkari biotan. Estatu-kolpearen porrota PRAVDAtik haize indartsu bolada baten antzera igaro da teilatuak altxa eta etxebarruak irauli, astindu eta kaleratuz. IZVESTIAtik, ostera, haize bolada hori etxe barruko gelak aireratuz igaro da, kasik hautsa harrotu barik. Ondorioz PRAVDAk bere historiaren unerik gordinenak bizi ditu. IZVESTIAk, aldiz, ateak zabaldu eta musika berriak entzuten dihardu.
Mundu sobietarrak 75 urte bete ditu, baina betetzeko zeuzkan guztiak bete dituela esan daiteke. 1917. urtean Errusiak agur esan zion Lege Zaharrari, monarkiari, eta 1992.ean agur esan dio Lege Sobietarrari; zikloa, beraz, bete egin da, eta udaldi honetan, abuztuko azken egunetan, 91.eko estatu-kolpe ahaleginaren bigarren urteurrena izango da.
1917. urtean Leninen esku boltxebikeek Petrograden boterea hartu zutenean aro berri bat zabaldu zen munduan. Iraultza Sozialista posiblea zela frogatu zuten, hartara XIX. mendean zehar formulazio desberdinak izan zituen Sozialismoak bazuen aberria, bazuen probaleku bat: Errusiako inperio ohia. Urteak joan urteak etorri, Inperio Sobietarrak Tsarren Inperioa ordezkatu zuen, Tsarren Inperioaren mugarik gehienak eskuratu, eta gure egunetara arte 15 Errepublika Sozialista Sobietarrek bete dute Romanov familia gobernatu zuten lurraldea, Munduaren seirena.
Iraultza boltxebikeak gauza berri asko ekarri zituen. Baina batez ere, mundua ulertzeko modu berria ekarri zuen, eta modu berriok politikan, ekonomian, gizarte-antolakuntzan, kulturan, literaturan, artean, komunikabideetan... ezarri eta esperimentatu ziren. Politikan sistema sobietarra, Ekonomian garapen planifikatua, gizarte-antolakuntzan sozializazioa, Kulturaren proletarizazioa, Komunikabideetan informazio militantea...
Mundu berriaren eraikuntzan denek hartu behar zuten parte: politikariek, ekonomilariek, kulturgileek, artistek, kazetariek... Ideologizazioak gizartearen arlo guztiak hartu zituen, eta ideologizazioak, mundu berri baten oinarriak ezarri nahi zituen horrek, bere arma propioak hartu zituen masak kontzientziatzeko, masetara izpiritu iraultzailea helerazteko, masak iraultzaren bideak jorra zitzan. Ideologizazio horretan, besteek beste, egunkariek berebiziko errola bete zuten; eskuartean dauzkagun hauek ez ziren lan horretan atzean geratu.
eta egunkari biak presentzia handi-handikoak izan dira 75 urtez Europaren Mendebaldean eta Asiako zati handi batean hedaturiko Sobietar Batasunean. Presentzia horrek bere horretan dirau gaur egun ere, ez noski lehenago batean legez, baina egunkarion pisu espezifikoak espezifiko segitzen du izaten Sobietar Batasuna izan zen eremu horretako herri eta estatuetan. Munduaren seirenean pisu espezifiko handikoa dena, mundu osoan eragina duen zerbait da, edo hala izan beharko luke seiren hori gure etxe ondoko baratzekoa ez bada ere.
Lehen Mundu-Gerra, Iraultza Boltxebikea, Errealismo Sozialista, Desestalinizazioa, Perestroika eta Erreforma sobietar-errusiarrak orri asko bete dituzte esku artean dauzkagun egunkari biotan. Mende oso baten lekukoak dira Izvestia eta Pravda.
Azterketa edo analisi hau egunkari hauen aldi oso konkretu bati dagokio: 1991. urteko estatu-kolpe ahaleginaren ingurukoari hain zuzen ere. Horretarako hiru hilabete aztertu dira: esan urteko Uztaila, Abuztua eta Iraila. Hiru hilabete hauek ez dute mundua konmozionatu, baina mundua konmozionatu zuen Iraultzaren ahotsa izan diren komunikabideotan aldaketa ugari eragin dituzte. Hauek bezalako historia luzea daukaten egunkarien kasuan epeak laburregia eman dezake hasiera batean, baina egunkari biok ezagutu dituzten aldaketek ez dute kalifikatibo hori merezi. Egia esan, aldaketak egunkarietan ez ezik, gizarte osoan izan dira handiak, eta gure egunkariok aldaketa handi horien lekuko ditugu.
Egunkariok inperio baten erorketaren lekuko izan dira, inperio sobietarraren desagerpenaren testigu dira lehen orrialdeetatik bertatik. Egunkarion diseinua bera ere, une honetan guri interesatzen zaigun hori, gainbehera horren lekuko aparta da. Beste baterako gera bitez aldaketa politiko eta editorialak, oraingoan egunkarien itxurari begiratuko diogu aldaketaz jabetzeko; dena den, ez beza inork pentsa itxurazko aldaketak bere baitan aldaketa politikoaren hazia ez daramanik, alderantziz baino; alegia, aldaketa editorial eta politikoen ondorio besterik ez da diseinu- -aldaketa.
Gehienetan gertatu ohi denaren kontrara, ez dira arrazoi ekonomikoak izan egunkari biotako berdiseinua ekarri dutenak. Politikak, estatu-kolpe batek itxuraldatu eta eraberri baititu egunkariok; ez biak zentzu berean aldatu, baina bai biak modu ikusgarriz.
Diseinu-aldeketetan **Izvestia**ko kazetariek hartu zuten aurrea. Γ - Junta Militarraren taldeak, estatu-kolpe ahaleginaren egoera berezi hartarako sortutako agintari-taldeak, tankeak kalera atera eta berehala ekin zioten egunkari honetakoek mantxeta aldatzeari, etxebarruan etxekanpoko estatu- -kolpearen aurkako estatu-kolpe domestikoa jota egunkariaren jabegoa Parlamentuko kontrol-batzordetik atera eta heuren poltsikoetara sartuz. Izvestiako kolektiboak ez zuen dudarik eduki: behin tankeak kalera aterata, behin Γ -Junta Militarrak komunikabide batzuk ixteko agindua emanda, kontraerasoari ekin zioten egunkariaz jabetuz. Badirudi zera esan zutela: Zuek tankeak kalera? Egunkaria guretzat!
Apropiazio-prozesua zuhurra izan zen, zeren Parlamentuaren inmobilitateaz baliatuz egin baitzen. Baina Parlamentuak errekurrituta dauka, nola da posible -diote- Parlamentuaren egunkaria zena orain Parlamentutik at dabilen egunkaria izatea Parlamentuak berak horretaz erabakirik hartu ez baldin badu? Prozesuak interesgarria dirudi, zeren espropiazioak gutxitan egiten baitira behetik gora, eta gutxiago Botere Legeztatzailea den Parlamentu baten kontra. Baina Moskun posible izan da Errusiako agintari berriek, Estatu-Kolpearen porrotaren ostean indartu egin direnek, begi onez ikusi baitute kolektibo honen joera.
Izvestiaren diseinu berria gehien bat mantxetaren esku ikusi dugu Estatu-Kolpearen garaian. Estatu-kolpe bitarteko egunetan, egunak joan ahala, mantxetak bere sinbologia komunista galtzen zuen, egun bakoitzean ikur komunistaren bat gehiago galtzen zuelarik. Gerora etorri da egunkariaren berrantolaketa, 1992. urtean zehar eta aurten sendotu dira 91.eko abuztuan hasitako alda-keta haiek.
Γ golpisten taldeak errakuntza politiko eta militar asko eduki zituen abuztu hartan, errakuntza-sorta luze honetan bat komunikabideak eta informazioa kontrolatu ez izana. Komunikabide batzuk derrigorrez, dekretuz itxi zituzten, baina lanean ihardun zutenak golpisten kontroletik kanpo aritu ziren. Izvestia da horren lekuko, baina ez bakarra.
**Pravda**ren kasua guztiz bestelakoa izan da. Pravdak garai batean zeukan pisua galdu egin du, eta dena hasi zen abuztuko egun haietan. Pravda Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Eragilearen ahotsa, organoa zen, eta Alderdi Komunistak ez zuen jakin zer egin estatu-kolpearen egunetan, ez zuten heuren tokia aurkitu: Alderdi Komunista ez zen golpista, baina golpistak Alderdi Komunisteko kideak ziren, ez hori bakarrik, Estatu Komunisteko agintariak. Latza egoera orduan, eta latza gaur egun.
Pravdaren aldaketak estatu-kolpe ahaleginaren amaieran hasi dira agintari errebantxista eta antikomunisten presiopean. Pravdak bere sinbologia komunista kendu behar izan zuen bere mantxetatik agintari errusiarren zigorrari ihes egiteko, Izvestiak borondatez egin zuena, indarrez egin behar izan zuen Pravdak. Pravdak ez zuen bere burua, bere lekua aurkitu iraileko egun asko eta asko pasatu arte. Diseinua ere bada horren lekuko lehen orrialdeak garai hartako anabasaren ispilu direlarik.
1992. urtean ordu zailak bizi izan ditu egunkari honek. Gaur egun, Greziako filokomunisten diruak lagunduta, badirudi aldatz behera ebagi dela. Baina egunkaria gaur egun ez da lehen izan zena, ez da egunkari informatiboa, ez da buletin politiko bat, azken dinosaurioen prentsaren lekuko baino ez baita. Ez du errigore informatiborik, ez du errigore politikorik, ez du ezer. Oposizioaren egunkaria nahi du izan, eta Errusiako oposizioak bizi duen gaixotasun berak jota dago Pravda bera: indefinizio politikoak, eta arazo honek bere atzetik dakarren etorkizunari begiratzeko beldurrak eskulotuta dauka egunkari hau.
Izvestia irabazleekin adiskidetu zen estatu-kolpearen garaian, Pravdak ez zuen jarrera hori eduki, ezta kontrakoa ere, indefinizioan murgildu baitzen. Alderdiak ez zion ezer argi esan, ez zuen irizpiderik eman eta errakuntza hori ordaintzen ari da orain egunkaria, zeren "demokrata-irabazleek" ez baitute Pravdaz ezer entzun gura, eta "komunista-ortodoxoek" nahiago dituzte beste egunkari batzuk, hala nola Sovietskaja Rossija. Gaur egun Pravdak tiradak urritu behar izan ditu, orrialde-kopurua murriztu, langilegoa % 70 gutxitu... Mirariz bizi ote den galdetu beharko.
Bai IZVESTIA baita PRAVDA ere, bi-biek bizi izan duten egoera konkretuagatik, egunkari hibridotzat (informatzaile+iritziemaile) har ditzakegu. Sobietar Batasuna zenean egunkariak, aldizkariak eta publikazio kasik oro, Alderdi Komunista, Estatuko Organo eta Administrazioen esku egon dira. Gauzak honela, Sobietar Batasunean "prensa sobietarra" ez zena ez zen existitzen.
IZVESTIA Sobietar Batasuneko Herri-Diputatuen Kongresuari lotuta egon da oraintsura arte. PRAVDA Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentralaren Organoa izan da orain-oraintsura arte. Bai IZVESTIAk baita PRAVDAk ere, iritzi-egunkaritik asko dute, hala ere, bi-biek, asko dute egunkari berriemaletik. Beraz, "Iritzizko Egunkari Berriemaletzat" joko ditugu.
Sobietar Batasunak bizi izan duen egoerak bultzatuta, alegia argitalpenak Estatuaren Organigrama barruko partaide izateagatik, Estatuaren iritzi berekoak izan dira, baina era berean, albiste-iturri, bestelako biderik ez baitzegoen. Egia da, sarritan, ez dela argi egon non hasten zen iritzia eta non hasten albistea, baina horrek ere badu idiosinkrasia sobietar-errusiarretik uste baino gehiago. Editorialek eta iritzizko artikuluek pisu handia eduki dute. Firmak ez dira inoiz falta izan batean zein bestean, eta sarritan firma handiak, jende ospetsuarenak erakutsi dira egunkari biotan. Baina albisteak bere tokia izan du egunkari bion orrialdeetan. Berriek lehen orrialdeetako leku nabarmenak bete dituzte sarritan. Irakurleak, iritziarenaz gain, berri- -egarria sarri asetu du IZVESTIA eta PRAVDAren orrialdeetan.
Egunkari biok eguneroko prentsa informatzaile "aske" kontsolidaturik egon ez den lurralde bateko testigu dira, eta Erakunde Ofizial eta Ofiziosoen iturrietatik elikatu dira.
Informazioa eta Iritzia eskutik lotuta egon dira egunkariotan sortuz gero, Estatu berriaren sostengu izateaz gain, Pentsamendu Berri baten adierazpide zirelako. Nortasun honek bere diseinua ere baldintzatu du: iritzia eta informazioa letra-mota berberaz irakurri ahal izan dira, albistearen desarroiloa ez da kazetaritza-fakultate honetan erakusten den normatibari segitzen dion horietarikoa, editorial eta izenpetutako artikuluak ugariak izan dira, eta titularrek ez dute titular informatiboaren "ortodoxia mendebaldarra" maiz errespetatu, ezta sarrerak edo led-ek ere..
### **PRAVDAren diseinu-azterketa**
Gure azterketari dagokion aldian (estatu-kolpe ahaleginaren ingurukoa), PRAVDA egunkariak aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu diseinuaren aldetik. Diseinua ez da batere iraunkorra izan bere osagai ezeinen aldetik, aitzitik, den-dena izan da aldagai, mantxetarekin berarekin hasi eta, albiste eta iritzien banaketaz amaitu arte. Batek ez daki noiz amaitzen den aldaketa pentsatua, eta noiz hasten diseinu-anabasa.
PRAVDA egunkariak, hala ere, ez du aldaketa handirik izan bere **neurri estandarreei** dagokienez. Orrialdearen neurri orokorra 43,2 x 59,5 zentimetrokoa da eta testu inprimituak betetzen duen tokia 39 x 52,1 zentimetrokoa. Neurri estandar hauek egunkari osoan errespetatzen dira, hots, bere sei orrialdeetan (PRAVDAk inoiz sei orrialde baino gehiago argitaratu duen arren, bere ohizko orrialde-kopurua seikoa da 91garreneko uda-egun hauetan).
PRAVDA egunkariak zortzi zutabeko **pauta** erakusten du bere portadan eta pauta orokor hau egunkariaren barruko gainerako orrialdeetan erabiltzen den berbera da.
Ez da PRAVDA egunkaria bere argitaralpenaren indarra **grafiko** eta **argazkietan** oinarritzen duen egunkaria, tipografia arruntak, zeharko zaharkituak erabiltzeak ere badu bere eragina honetan. Orokorrean hartuta, PRAVDAk inprimitutako lehen orrialdeetako %16,68 uzten du grafikogintzaren esku; barruko orrialdeetan %8,15. Grafiko eta argazkiaren munduak PRAVDAn funtzio erabat informatzailea dauka. Ez du egunkariak tarte zuririk uzten.
**Letra-motei** dagokioenez, egunkariak tipologia aberatsa erakusten du. Joera nabarmena du orrialde berean letra-mota joko ugari egiteko, eta batzuetan horrela jokatzeak orrialde nabartuegiak plazaratzera kondenatzen du bere burua. Hala eta guztiz ere, ulertzekoa da joera hori PRAVDA bezalako egunkari batean, zeren tipografia zaharkituek ez baitute bestelako jokorako biderik uzten. Letra-moeten uztartze-prozesua nabarra suertatzen da ale guztietan. Ikus dezagun banan banan zer darabilen PRAVDAk kasu bakoitzean:
### **Letra-moetak TESTUetan:**
Seiren bat letra-moeta desberdin darabiltza egunkariak bere orrialdeetan, honoko hauexeek:
- -gazetnii svetlii
- -gazetnii txornii
- -erbar svetlii
- -erbar poludjernii
- -skolnii kursiv
- -nonparel txornii
- -nonparel svetlii
- -grotesk
OHARRA: svetlii= argia txornii= iluna poludjernii=erdi iluna
Testuetan elkarren ondoan agertzen dira letra-moeta hauek artikuluak bereizteko. Letra-familia hauek, gehienbat, 6 eta 8ko gorputzetan agertzen dira; gorputz bion artean erabiliena 8a da hala ere.
### **Letra-moetak TITULARREetan**
Aberatsago, oso, agertzen da egunkaria titularretan testuetan baino, bai letra-familiari begiratuta, baita gorputz-neurriei begiratuta ere. Hona hemen titularretan erabilienak direnen zerrenda:
- -jubiliernii svetlii (36)
- -jubiliernii strognoi (36, 42)
- -grotesk strognoi (24)
- -metro poludjernii(18, 24, 30)
- -metro txornii (24)
- -skolnii kursiv (10)
- -naklon propivnoi (14)
- -pravdie
- -strognie
- -bruskovii poludjernii (16)
- -bruskvii kursiv (16)
- -djurnalnii rublenii poludjernii (36)
- -djurnalnii rublenii txornii (16)
### OHARRAK:
svetlii=argia strognoi=gogorra, sendoa poludjernii=erdi-beltza rublenii=pikatua metro=1928. urtean diseinatutako letra berezia pravdii=pravda egunkariarentzako bereziki diseinatutako letra-moeta, 1977. urtekoa.
Parentesi arteko zenbakiak=gorputza
# **Letra-moetak AZPITITULARREetan**
Egunkariak ez du azpititularra askotan erabiltzen, banakaren bat orrialde bakoitzean, eta asko eta askotan batere ez. Letra-moetak ez dira aurreko kasuan besteko ugariak; gehienetan egunkari bakoitzean bizpahiru moeta agertzen dira, hauexek hain zuzen ere:
- -grotesk (20)
- -sebastopolskii (16)
- -djurnalnii rublenii kursiv (14,16)
# **Letra-moetak AURRETITULARREetan**
Gutxitan erabiltzen da aurretitularrea, azpititularrea beste, ez gehiago. Letra-moetak, bi:
- -djurnalnii rublenii (16)
- -djurnalnii rublenii kursiv (14)
#### **letra-moetak DEI, LEILATILetan**
- -bruskovii polujernii kursiv (16) titularretan
- -erbar poludjernii (10) —testuetan
# **Titularretako letra-moeten EZKONTZA**
| aurre | | 14 | | | | | | | 14 | | 14<br>16 | 16 |
|-------|----|----|----|----------|------------|----|----|----|----|----|----------|----|
| titul | 36 | 18 | 24 | 42 | <br>30<br> | 20 | 14 | 10 | 28 | 16 | 18 | 42 |
| azpit | | | 20 | 24<br>16 | | | 10 | | | | | |
<sup>\*</sup> koadroaren harremanen balioa berau bertikalki irakurrita aurkituko dugu
### **letra-moetak LADILLOetan**
- -beltza (10)
- -erbar poludjernii (12)
- -grotesk (14)
#### **letra-moeten UZTARKETA**
Familia, tipoa eta neurriak kontutan hartuta, egunkariak bere lehen orrialde batean 20ren bat moeta desberdin erabil ditzake:
-titulareetan: 10 -aurret.: 3 -azpit.: 3 -testuetan: 4
Egunkariak darabilen **inprimaketa- -sistemak** mende honen hasierara garamatza, tipografia eta linotipia, horixe da sistema. 1991.eko estatu- -kolpe ahaleginaren ostean, egunkariak oso bizimodu traketza darama, bere burua ezin sostengaturik. Jasan duen jasarpen ofiziala dela medio, eta jende askoren boikot aktiboa dela-eta, entusiastak baino ez dira geratzen egunkarian, langilegoa % 70 murriztu da 91.eko abuztutik hona. Estuatasun ekonomikoak begibistakoak dira, eta horren kausaz egunkariak minimoetan dihardu gaur egun: informazio iturri gutxirekin eta teknologia zahartuarekin.
Egunkariaren lehen maketa 1912. urtekoa da, ale hartako ardura . Γ. eta . Ε. jaunena izan zen. Gaur egun **diseinu- -departamentua** dago, bertan zortzi pertsonak lan egiten dute
jaunaren zuzendaritzapean.
PRAVDAk oso egun seinalatuetan erabiltzen du **kolorea**, gorria gehienetan: urteberrian, emakume langilearen egunean, maiatzaren lehenean, prentsa sobietarraren egunean, iraultza boltxebikearen egunean eta Bigarren Mundu-Gerrateko garaipen egunean. 1960garren urteetako hamarkadan argazkiak koloretan sartzen ahalegindu ziren egunkarian, baina paperak ez zuen behar bezalako erantzunik eman eta utzi egin behar izan zuten saio hori. Gaur egun PRAVDA egunkari gris horietarikoa da.
Estatu-kolpearen inguruko egunkariaren diseinu-joeraren nondik norakoak argiago ikusteko azter ditzagun lehen orrialdeak eta bere barruko sekzioak.
# **PRAVDAren lehen orrialdearen azterketa**
#### **1.- mantxeta**
Mantxeta klasiko batekin egiten dugu topo PRAVDA egunkarian. Bere historia luzean egunkariak bere logotipoari eutsi egin dio. Logotipo bera izan da bere azken 60 urteetako historia guztian lehen orrialdean presente egon dena, eta logotipoa bera izan da bere historia, batzuetan handixeago, beste batzuetan txikixeago, baina bera urte eta urtetan. Ikus V irudia, 1941. urteko Ekainaren 23ko alea da, Alemania naziak Sobietar Batasuna inbaditu zuen astelehenekoa.
Mantxetan ostera, aldaketa nabariak dauzkagu ikertzen dugun epe honetan, 1991.eko Abuztuko estatu-kolpearen inguruko epe honetan. Mantxetaren aldaketek, jakina, egunkariak aldi honetan ezagutu dituen aldaketa editorialen lekuko dira.
Lehen azpialdi batean (1991.eko Uztailan eta Abuztuaren hasieran, ikus I irudia) mantxetak 10 x 28,5 zentimetroko espazioa betetzen du, beti ere, lehen orrialdearen goialdeko ezkerraldean. Mantxetan egunkariaren izenaz batera (PRAVDA-egia), publikazioa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko Organoa dela adierazi eta erakusten da; era berean "Herri guztietako langileak, elkar zaitezte" leloa ikusgai da PRAVDA gainean; mantxetaren ezkerraldean LENINen aurpegia ikusgai delarik hauxe irakurtzen da: egunkaria 1912.eko Maiatzaren 5ean Leninek berak fundatu zuela. Mantxetako informazio guzti honi zera gaineratzen zaio: urteko alearen zenbakia, egunkariaren zenbaki historikoa, asteguna, data osoa eta alearen salneurria (10 kopek, kopek bat=errubloaren hamarrena).
Bigarren azpialdi batean (1991.eko Abuztuaren azken hamabostaldian gaude, estatu-kolpearen egunetan, ikus II irudia) PRAVDAk bere mantxetan berrikuntza garrantzitsua erakusten du. Honez gero ez da Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko Organoa, SBAK-ren Egunkari Politiko Orokorra baino. Estatu-kolpe ahaleginaren porrotak estuasun politikoak ekarri zizkion bistan denez egunkariari. Ez da beste aldaketarik oraingoz ikusten mantxetan, baina gutxi iraungo du mantxeta honek.
Hirugarren azpialdi batean (estatukolpeak ez du jadanik etorkizunik, demokrata errebantxistek Alderdi Komunistaren kutsua eraman dezakeen edozeren aurka gogor dihardute, ikus mantxeta III irudian) mantxetak 08 x 24 zentimetroko espazioa betetzen du, goiko partean bai, baina titular handi baten antzerako baten azpian, titularrak hauxe dio: "Hitzarmen ekonomikoa horren alde dauden guztientzat". Mantxeta berriak LENINen aurpegia galdu du, baita Alderdi Komunistaren Manifestu nagusiaren leloa ere: "Herri guztietako langileak, elkar zaitezte" delakoa. Egunkariaren fundazioaren berri ematen duen tarteak, lekuz aldatua, lehen LENINen ondoan, orain PRAVDAren gainean, zera dio: "Egunkaria 1912. urteko Maiatzaren 5ean fundatu zen LENINen ekimenez", hemen ere aldaketa. Egunkariaren numerazioak eta datazioak berdin segitzen dute, ez ostera prezioak, orain 15 kopek balio baititu.
Laugarren azpialdi batean (estatu- -kolpea atzean geratu da, Irailean gaude eta Sobietar Batasunak bere normaltasuna bilatu nahi du) mantxeta oso aldakorra da. Bere kokapena aldatu egiten da egunez egun, batzuetan goialdeko eskuinaldean, beste batzuetan ezkerraldean, zentraturik ere agertzen da inoiz. Mantxetak batzuetan bere gainean titular moduko handiak ekartzen ditu publikazioak bizi dituen estuasunen ispilu. Agintari berrien boikota eta erasoak direla medio, mantxetak berak adierazten digu egunkariak bere izaera itxuraldatu duela, eta bere burua noizbehinkari bilakatu duela. Hasiera batean larunbatetan bakarrik agertuko da diru-estuasunak medio, gero astean zenbait aldiz, hiru edo lau, baina ez egunero. Denborak igaro beharko du egunkariak bere martxa hartzeko, Greziako magnate filokomunista baten diru- -sarrerak gauzatu arte ez du PRAVDAk bere burua altxatuko. Neurri absolutuez, mantxetak aurreko epeko neurri berberak mantenduko ditu lekuzko aldaketak egon arren. (IV. irudiak gaur egungo mantxeta erakusten du).
#### **2.- estiloa**
PRAVDA egunkariaren lehen orrialdea tradizionala da. Tradizionala da logotipoan, tradizionala mantxetan eta pautan. Lehen orrialdea ez da inolako poster erakargarria. Testu asko darabil eta oso gutxitan izan da monografikoa. PRAVDAren kasuan albiste osoak eman daitezke lehen orrialdean, baita albiste-hasierak ere. Informazio, edo iritzi, nahi den legez, asko dakar lehen orrialde honek.
Egunkariak sekzio finkoak dauzka bere lehen orrialdean, hala nola: Eguneko Albiste Nagusiak (argazki batekin joan ohi dena), Sobietar Batasunean gertatutako albiste laburren sekzioa, Atzerrian izandako albiste laburren atala, egunkari barruko albisteen Sumario modukoaren txokoa (zenbait aldiz leihatilatan gordeta albiste bakoitza), eta iritzizko artikuluren bat/batzuen hasiera (dei moduan). Inoiz bigarren mailako albisteen hasiera dakar lehen orrialdeak, baita txisteren bat (grafikoa eta komentarioa), eta titular modukoren bat tipografia letra handiz Egunkariari berari, Alderdi Komunistari edo Sobiet Erakundeei dagokien aparteko gairen bati buruzkoa (Egunkarirako harpidetza-garaia hurbiltzen denean, Alderdiaren bulegoetara norbait sartu denean, Lege berriren bat Parlamentura eraman denean...)
Egunkaria erditik tolestuta (kioskoetan) edo lau zati eginda (etxeko buzoian) banatzen da. Horrek erabat baldintzatzen du lehen orrialde honetako diseinua. Ondorioz, eguneko albiste nagusia, eta albiste laburren atalak goiko erdian agertzen dira (lehena ezkerraldean, besteak eskuinaldean), gainerako albiste-iritziabarrak, nolabait esatearren, behekoan. Batzuetan zati nagusi bion arteko muga barruko albisteen berri ematen duen lehilatila-deien bateria batek osotzen du.
### **3.- tipografia**
Lehen azterraldian egunkariaren lehen orrialdean xerra-filetea eta lauki- -errekuadroa asko erabiltzen dira, errekurtso tipografiko bakartzat har daitezke bi hauek egunkari honetan. PRAVDAk hiru milimetro betetzen duen kaña (marra bikoitza) erabiltzen ditu bere mantxeta lehen orrialdeko albisteetatik banatzeko, milimetro biko laukia Eguneko Albiste Nagusiak sekzioa nabarmenarazteko, milimetroko leihoak albiste nagusiaren azpi atalak nabarmenarazteko edo/eta barruan aurki daitezkeen albiste nagusien deia egiteko, eta milimetro bateko marra bikoitza lehen orrialdeko sekzio finko bat markatzeko: Hemen eta Atzerrian deitu hori. Halaber milimetro bateko edo milimetro biko fileteak erabiltzen dira albiste-atal guztiak heuren artean banatzeko, baita albiste nagusi baten barruko azpitituluren bat edo esaldiren bat azpimarkatzeko ere. Horrela hartuta, egunkariaren lehen orrialde honek "puzzle" moduko zerbait dirudi albiste guztiak enmarkaturik doazela. Lehen orrialde honetan egunkariak oso errekurtso "primitiboak" darabiltza (alegia, ez dago lekurik zurietarako, ezta trametarako ere). Lehen azterraldi honetan argazkiaren presentzia minimoa da (ikus esate baterako 1991.eko Uztailaren 18ko egunkaria)
Bigarren azterraldian, egunkariaren lehen orrialdeak joera horizontala hartzen du. Bigarren azterraldi hau estatu-kolpe ahaleginaren aldiari dagokio eta lehen orrialdea horri dagokio. Hasteko esan behar da lehen orrialdeak tono monografikoa hartzen duela, eta diseinua horri jarraitzen zaiola. Estatu-kolpe ahalegin bitartean ediktoak dira nagusi lehen orrialdean, eta ediktuak xerra finez banatuta daude, milimetrokoak den-denak. Mantxeta gainerako testuetatik banatzeko erabili ohi diren hiru milimetroko marra bikoitzak hor daude betiko tokian, baina horixe da, hain zuzen ere, aurreko diseinutik mantenduko den bakarra, zeren lehen orrialdeak bere itxura aldatzen baitu goitik behera: Ediktuak titulu banaz eskaintzen dira bata bestearen azpian. 1991. urteko abuztuaren 20ko alean, esate baterako, zazpi eskaintzen dira, hauetarik lau egitura erabat horizontalekoak, bi karratukoak (oso laburrak biak), eta beste bat bertikalekoa, den-denak banatuta milimetroko xerraz. Lehen orriko pauta bere horretan mantentzen den arren, zutabe zabalagoak erabiltzen dira ediktu nagusiak (horizontal horiek) nabarmenarazteko. Argazkiak erabat galdu dira.
Estatu-kolpe ahaleginak iraun zuen beste (hiru egun kontsideratzen da gehienetan), egitura horizontala errespetatzen da, hautsi egin da aurreko epealdiko puzzle itxura. Hala ere, egunak pasa ahala, PRAVDAk bere ohizko diseinura jo nahi duela ikus daiteke. Eta horrela, abuztuaren 21eko alean lehenago nagusi izan zen Eguneko Albisteak deitu sekzioa agertu egiten da bere ohizko errekuadroan, barruan dauden ia informazio guztiak estatu-kolpe ahaleginari dagozkio: lau ediktu berri eta kale-istiluak. Lau argazki agertzen dira lehen orrialde honetan, lauek estatu-kolpe ahaleginarekin erlazionaturik egitura horizontal hutsa betetzen dutelarik. Lehen orrialde honetan, galdurik nonbait, bestelako berrien deiak daude: batzuk ohizko leihoaren barruan eta besteak milimetroko marra bikoitzak banatuta. Azken hauek Hemen eta Atzerrian deitu sekzioari dagozkio.
Estatu-kolpe ahaleginaren hirugarren egunean, abuztuak 22, egunkariak aurreko egunetako egitura horizontal eta estatu-kolpe ahaleginaren bezperetako patxaran murgiltzen da, normaltasuna bilatu nahi izango bailuen puzzlerantz abiatuz. Honetara, egitura horizontalak pisua galtzen du, puzzle-blokeek garrantzi handiagoa hartzen dute eta xerrak loditzen hasten dira: milimetro batekoez gain, milimetro bikoak hasten dira agertzen berriro ere.
Irailean, hirugarren azterraldian, PRAVDAk erabat berrartzen du bere puzzle-egitura ohia, orain, inoiz baino puzzleago zeren beste bloke bat eransten baitzaio diseinuari: mantxeta (ez ahaztu elementu honen kokapena aldakor bilakatzen dela epe honetan: batzuetan goialdearen erdi-erdian, beste batzuetan goialdearen ezkerrean, eta bestetzutan goialdearen eskuinaldean). Aldi honetan, halaber beste aldaketa garrantzitsu bat ikusten da: xerren lodiera erdira murrizten da. Albisteak orrialdean banatzeko beste diseinu-joera bat ikusten da: Eguneko Albiste Nagusiak deitu sekzioa desagertu egiten da sekzio moduan, nahiz eta bere espazioa bere horretan mantentzen den; marra bikoitzak desagertu egiten dira, bai mantxetan baita albisteen arteetan ere; eta mantxetaren gainean egunkariaz zerikusia duten albisteak agertzen dira errekuadraturik. Badirudi "pisua" kendu nahi zaiela batera mantxetari eta lehen orrialdeari.
#### **4.- grafikogintza**
# **4.1.- lehen azterraldian, estatu- -kolpe ahaleginaren aurretik.**
Bataz beste, PRAVDAk bere lehen orrialdean 3 (hiru) argazki erakusten ditu, batezbesteko neurria 130 cm2, inprimatutako mantxaz konparatuta: % 13,39.
# **4.2.- bigarren azterraldian, estatu-kolpea ahaleginaren egunetan gaude.**
Batezbeste, lehen orrialdean 2,66 argazki erakusten ditu, batezbesteko neurria 60,16 cm2., inprimatutako mantxaz konparatuta % 11,83.
# **4.3.- hirugarren azterraldian, estatu-kolpe ahaleginaren porrotaren osteko egunetan gaude.**
Bataz-beste, lehen orrialdean 5,66 argazki erakusten dira, batezbesteko neurria 93,80 cm2, inprimatutako mantxaz konparatuta % 24,81.
Datu hauen arabera, PRAVDAk **birbaloratu egiten du argazkia** estatu-kolpea bizi eta gero. Izan ere, argazkiei emandako tratamendua lehen orrialdean erabat aldatu egin da 1991.eko irailaz gero, datu absolutuetan argazkiak bere presentzia bikoiztu egiten du eta estatu-kolpeaz gero.
# **Orrialde-kopurua eta sekzioak PRAVDAn**
Aztertzen ari garen aldi honetan PRAVDA egunkariak bere orrialdeetan zehar erakutsita eta bere sekzioen batezbesteko garrantzia azpimarkatuta, dudarik gabe, bere izaera politikoari eusten dio, egunkari "serioa" izateari hain zuzen ere. Dena den, orrialde kopuruak eta sekzioen banaketak aldaketa nabaria erakusten dute hilabete laburretako historia honetan. Lehen azterraldiotan PRAVDAk sei edo zortzi orrialde argitaratzen ditu, bigarrenean sei, eta hirugarrenean lau besterik ez. Hiru azterraldiotan sekzio "serioen" nagusitasuna bistakoa da.
Sekzio "serioek" egunkariaren heren bi baino gehiago bete dute lehen azterketa bietan (%80 batezbeste), azken azterketan, estatu-kolpeaz gerokoan, erdia baino gehixeago besterik ez (% 66,66).
Estatu-kolpeak, bestalde, sekzio eta orrialde-kopuruaren berrrantolaketa ekarri zuen bere ondorenean: 4 orrialdetan finkatzen da (aurreko azterketetan 6 edo 8 ziren orrialdeak). Sekzioen aldetik aldaketa nabarmenagoa da: sekzio batzuk desagertu egiten dira beste batzuei lekua egiteko. Politika eta Ekonomia, Bart, Gaur eta Bihar, Mundua eta Politika eta Erreportariaren Kluba (sekzio historikoak) desagertu egiten dira eta ondoko hauexek hartzen dute txanda: Egunari Pultsua (2. orrialdean), Nazioartekoa (3. orrialdean) eta Egunari Pultsua berriro ere (4.enean). Bigarren orrialdeko honek bere baitan biltzen du batezbeste lehenagoko Politika eta Ekonomia eta Bart, Gaur eta Bihar izeneko sekzioen gaia. Hirugarren orrialdekoak Mundua eta Politika izenekoa ordezkatzen du. Laugarrenekoak Erreportariaren Kluba ordezkatzen du.
# **IZVESTIAren diseinu azterketa**
IZVESTIAren kasuan ere, aldaketa nabariak ikusten dira hilabete hauetan. Pravdari gertatutakoaren antzera, egunkari hau ere gizarte-aldaketen ispilu eta lekuko da, eta aldaketa horien lekuko da, bere aldetik, egunkariaren diseinua.
Egunkari handienen artean kokatu behar dugu IZVESTIA, Pravda bera ere hor koka daitekeelarik. Bere **neurri estandarrak** ondoko hauexek dira: 42,3 x 59,5 zentimetro karratu, berauetarik 38,7 x 52,7 zentimetroko espazioa inprimiturik agertzen delarik. Espazio hau egunkariaren 6 edo 8 orrialdeetan mantentzen da.
Egunkari handi honek, Pravdak legez, zortzi zutabeko **pauta** erakusten du lehen orrialdean eta pauta hori berori erabiltzen da barruko orrialdeetan.
Ez da egunkari hau bere indarra **grafiko eta argazkietan** oinarritzen duenetarikoa, tipografia arruntak erabiltzeak ere badu bere eragina honetan. Orokorrean hartuta, egunkariak inprimatutako lehen orrialdeetako %11,81 uzten du grafikogintzaren esku; barruko orrialdeetan %2,31. Grafiko eta argazkiaren munduak funtzio erabat informatzailea dauka.
Egunkari honek ale bi plazaratzen ditu egunero, biak arratsalde partean, eta horrek asko markatzen du bere maketazioa. **Letra-moetetan** errazenera jo dute, eta arintasunaren izenean tipoak eta familiak gutxitzeari ekin diote. Egunkariak makineria zaharra dauka, hala ere, egoera ekonomiko hobeagoa bizi du (Pravdak baino).
**Testuetan** 'erbar' eta 'jubileinii' izeneko letrak erabiltzen dituzte. Batez ere 8ko gorputzean, inoiz ere 6koan. Letra-familia bi hauek beltzean, kurtsiban edo erdi-beltzean ikus daitezke.
**Titulareetan** letrak beti beltzean doaz, gehien erabiltzen diren familiak: 'diputatskii', 'grotesk' eta 'tzentralnii' dira. Neurriei begiratuta gorputzik arruntenak: 10, 13, 16, 24, 30 eta 42. **Azpititulare** eta **aurretitulare** gutxi darabil egunkariak. Gorputzak bietarako: 10, 16 eta 20.
Egunkariaren **inprimaketa-sistemak** mendearen hasierara garamatza. Honek, hala ere, ez du galarazten egunkari honetan lana arintasunez egin ahal izatea. Egunkariak ez du errotatiba inorekin konpartitu behar, ez dio agintarien boikotari aurre egin behar, publizitatean ondo dabil, eta horrek inprimaketa-sistemaren ahuleziak konpontzen laguntzen du. Estatu- -kolpearen porrotaz gero, egunkariak aurrera eta aurrera egin du, eta gaur egun hiriburu errusiarreko egunkaririk garrantzitsuenetarikoa da.
Egunkariak **gehigarri** batzuk argitaratzen ditu. Ostegunetan finantza gehigarria, Financial Times egunkariarekin batera kaleratzen dena (8 orrialde egunkari ingeles-hiztun honek erabiltzen duen izokin-koloreko paperarekin). Ostiraletan astebururako gehigarria dakar (asteburuan ez dago egunkaririk), guztira hamasei orrialde dakartza. Egunkariak astean behin 'WE-MY' gehigarria kaleratzen du koloretan (astekari arina).
**Diseinu-departamentuan** zuzendari batek eta sei langilek dihardute.
**Jabegoari** dagokionez aldaketa nabarmena ezagutu du egunkariak estatu-kolpeaz gero: Sobietar Batasuneko Parlamentuaren argitalpena zena, putxaren gainbeheraren ostean, orain bere buruaren jabe da, eta titularitatea IZVESTIA kolektiboarena da. Hau, dena den, Parlamentuak berak errekurrituta dago. Ikus VI irudia.
# **IZVESTIAren lehen orrialdearen azterketa**
#### **1.- mantxeta**
Logotipoak, IZVESTIA-Albisteak delako horrek bere horretan iraun du urte eta urtetan. Logotipoaren ingurukoek, mantxeta osotzen duten elementuek, ostera, aldaketa ugari izan dituzte guk ikertzen dugun aldi honi dagokionez.
Lehen azterketan (estatu-kolpearen bezperatan gaude) mantxeta 08 x 52,7 zentimetro karratuko espazio betetzen du. Mantxeta honek argi uzten du egunkariaren ildo editoriala zein den bertan agertutako sinbologiari esker. Logotipoaren goialdean " Herri guztietako langileak, elkar zaitezte" leloa hamabost hizkuntzatan ematen da, Sobietar Batasuna osotzen zuten hamabost Errepublika Federatuetako hizkuntza ofizial guztietan alegia. Logotipoaren ezkerraldean, egunkariak irabazitako hiru dominak erakusten dira: LENINen ordena, Urriko Iraultzaren ordena eta Sobietar Batasunaren ordena. Logotipoaren eskuinaldean egunkariak bere burua Sobietar Batasuneko Herri-Diputatuen Kongresuaren menpekotzat hartzen duela adierazten da, eta Sobietar Batasuna zenaren ikur ofiziala erakusten du. Mantxetak egunkaria 1917. urteko martxoaz gero argitaratzen dela dio. Mantxetak urteko numerazioa eta numerazio historikoa erakusten ditu. Eraberean arratsaldekaria dela dio. Data osoa eskaintzen du, eta prezioa ikusgai da mantxetaren azpialdean, eskuin-eskuinean: 25 kopek. (ikus VII irudia)
Bigarren azterketan (estatu- -kolpearen egunetan gaude) Egunkariak aldaketa nabarmenak erakusten ditu. "Herri guztietako langileak, elkar zaitezte" leloa desagertu egin da mantxetatik, hamabost hizkuntzatan desagertu ere. Irabazitako ordenen erreprodukzioak desagertu egin dira, baita Sobietar Batasunaren ikur ofiziala ere. Hala ere egunkariak Sobietar Batasuneko Herri-Diputatuen Kongresuaren menpekotzat aitortzen du bere burua. Egunkaria 1917.eko martxoaz gero argitaratzen den informazioa eman egiten da orain ere; lekuz aldatuta dator hori: mantxetaren goialdean. Gainerako informazioa bere horretan mantentzen da. Mantxetak sinbologia eta informazioa galdu duela eta, espazio txikiagoa betetzen du orain: 6,5 x 28,5 zentimetro karratuko tartea goialdeko ezkerraldean. Ikus VIII irudia.
Hirugarren azzterketan (estatu kolpearen porrotaren ostean gaude) egunkariak berriro aldatzen du bere mantxeta. Orain ez du Sobietar Batasuneko Herri-Diputatuen Kongresuarekiko menpekotasunik aitortzen. Mantxetak diseinu berria hartuko du: 1917. urtean jaioa dela dioen informazioa eskuinaldera dator berriro ere, eta bere azpian lau puntu zehatzez markaturik, lau informazio ematen dira ordena honetan: urteko numerazioa eta numerazio historikoa, arratsaldekaria dela, data osoa eta prezioa. Mantxeta txikitu egiten da pixkat: 5,5 x 28,5 zentimetro karratuko ezpazioa betetzen du orain, goialdearen ezkerraldean. Mantxeta bere horretan estabilizatzen da aldaketa bakarra prezioaren gora- -beherek ekarriko dutela. Ikus IX irudia.
# **2.- estiloa**
Egunkariaren lehen orrialdea tradizionala da. Tradizionala da logotipoan, tradizionala mantxetan eta pautan. Lehen orrialdea ez da poster erakargarria diruditen horietarikoa. Testu asko eta albiste asko dakar bere lehen orrialdeak, oso gutxitan izan da monografikoa lehen hau.
Pravdaren kasuan legez, lehen orrialdeak albiste osoak eman ditzake, baita albiste hasierak ere. Informazio, edo iritzi, asko dakar.
Egunkariak sekzio finkoak dauzka bere lehen orrialdean, hala nola: eguneko albiste nagusia, Sobietar Batasunean eta atzerrian gertatutako albiste laburren sekzioa, txisteren bat (grafikoa eta komentarioa), eta iritzizko artikuluren bat/batzuen hasiera (dei moduan). Inoiz bigarren mailako albisteen hasiera dakar lehen orrialdeak.
Pravdari gertatzen zaion legez, egunkari honek dakartzan argazkiak ez dira kalitate handikoak izaten, tipografiak ez du eta alarde handiak egiteko aukerarik ematen.
Pravdaren kasuan legez, egunkaria erditik tolestuta (kioskoetan) edo lau zati eginda (etxeko buzoian) banatzen da. Horrek erabat baldintzatzen du lehen orrialde honetako diseinua. Ondorioz, eguneko albiste nagusia, eta albiste laburren atalak goiko erdian agertzen dira (lehena ezkerraldean, besteak eskuinaldean), gainerako albiste-iritzi-abarrak, nolabait esatearren, behekoan. Kuriosoa da errusiarra egunkaria garraio publikoetan irakurtzen ikustea (egunkaria lau eta zortzi aldiz tolestuta dago, eta zutabeak goitik behera irakurtzen dira egunkaria tolestuz eta destolestuz hariari jarraitu ahal izateko, pertsonak eta egunkariek ahalik eta espaziorik txikiena betetzeko, dela metroan, dela autobusean, dela tranbian).
# **3.- tipografia**
Lehen azterketan (gogoratu 1991.eko uztaila eta abuztuaren lehen hamabostaldian murgiltzen ari garela), oso egunkari klasikoarekin egiten dugu topo (ikus 1991. urteko abuztuaren leheneko alea). Errekurtso tipografikoak "klasikoak" dira, zaharrak alegia: xerrak eta errekuadroak, besterik ez, ezta argazkirik ere askotan. Milimetro bi betetzen dituen xerra bikoitz batek banatzen du mantxeta eta informazioa lehen orrialdean, beste xerratxo batek (milimetro erdia) mantxetan bertan logotipoa eta ikurrak gainerako informaziotik: data, zenbakia, salneurria...
Lehen azterketa honetan lehen orrialdeko egitura bikoitza da: orrialdearen heren batek egitura bertikala du, eta milimetro biko errekuadro batek enmarkatzen du oso-osoan. Sekzio hau finkoa da, orrialdearen ezkerralde ia osoa betetzen du eta albiste laburren saila osotzen du, zutabe bitara doa tartean milimetro erdiko goitik beherako xerra batekin. Orrialdeko gainerako bi herenek egitura horizontala dute, bertan hiru edo lau berri eman daitezkeelarik, garrantzitsuena goian, bigarren mailakoak honen azpian, eta orrialdearen beheko aldean iritziaren tartea egon ahi da. Albisteok milimetro biko xerrek banatu ohi dute.
Dena den, azterketa honetan bertan, egunkariak, betiko tipografia eredua mantenduz, hots, xerra eta errekuadroen jokoa mantenduz, egitura bertikalera jo du, eta honetara, lehen orrialdeak hiru zutabe erraldoiren antza hartu ohi du (ikus horretarako 1991.eko abuztuaren 5eko alea). Kasu hauetan orrialdearen ezkerraldean bere horretan iraun ohi du albiste laburren sailak, bere milimetro biko errekuadro, espazio eta tartekariarekin. Gainerako heren biak honetara banatu dira: erdia baino gehixeago albiste nagusiarentzat, erdira heltzen ez den espazioa bigarren mailako albisteentzat. Albiste nagusiak errekuadro erdia darama (eskuin- -behe), milimetro bikoa, eta gainerako albisteek milimetroko xerra-tarteetan. Inoiz, leiho modukorik agertu da dei- -funtzioa betez. Argazkirik apenas ez, izatekotan marrazkiren bat, gehienetan txiste politikoa.
Estatu-kolpe ahaleginaren aldian, egunkariak bere burua itxuraldatzen du. Deigarriena lehen orrialdean argazkiek hartzen duten protagonismoa (ikus honetarako 1991.eko abuztuaren 20 eta 21eko aleak): manifestazioak, tankeak, istiluak, agintari politikoak presente daude lehen orrialde hauetan. Errekurtso honetaz gain, tipografiari begiratuta, aldaketa gutxi: xerrak eta errekuadroak nagusi. Albisteak banatzeko milimetro biko xerra edo errekuadroak berri garrantzitsuenen ondotik, milimetro batekoak gainerakoak. Salbuespen gisa, milimetroko xerra bikoitzen errekuadro erdiak. Behin puntu dotorez markaturik, Mosku eta Kieveko albisteak destakatzen dira.
Estatu-kolpe ahaleginaren ostean, bere mantxeta eta logotipoak aldatuta, egunkariaren lehen orrialdeak blokez osaturiko puzzlearen antza hartzen du (ikus irailaren hasierako aleak). Horretaz gain, argazkia eta txiste politikoa ohiturazko zerbait izango dira konposaketa orokorrean. Errekurtso tipografikoak "betikoak": xerrak eta errekuadroak. Albiste laburren sekzioak lehen orrialdeko eskuinaldean segitzen du, eta gainerako heren biak albiste nagusien txoko dira.
### **4.- grafikogintza**
#### **4.1.- lehen azterketan**
Bataz beste, IZVESTIAk bere lehen orrialdean 1,66 argazki erakusten ditu, batezbesteko neurria 98,87 cm2; inprimatutako mantxaz konparatuta: % 9,10.
### **4.2.- bigarren azterketan**
Batezbeste, lehen orrialdean 3 argazki erakusten ditu, batezbesteko neurria 153,93 cm2; inprimatutako mantxaz konparatuta % 12,23.
#### **4.3.- hirugarren azterketan**
Batezbeste, lehen orrialdean 3,33 argazki erakusten dira, batezbesteko neurria 143,99 cm2, inprimatutako mantxaz konparatuta %14,12.
Denboraz argazkien garrantzia handitzen doan zerbait dela ikusten dugu. Argazkia eta grafikogintzari garrantzi gutxi ematen dion egunkaria izan arren, argazkiak eta irudiak heuren bidea zabaltzen ari dira aztertzen ditugun hiru epe hauetan, egoera politikoak grafikogintzagaz "eskuzabalago" izatera derrigortzen du egunkaria.
Gure analisiaren hasieran egunkariak batezbeste ez zituen ezta argazki bi ere argitaratzen bere lehen orrialdean, estatu-kolpeaz geroko epe berrian bikoiztu egiten da kopuru hori. Argazkiok ere presentzia handia hartzen dute mantxan bertan gero eta espazio gehiago betez; azken epean inprimitutako espazioaren % 14,12 hartzen dute (hasierakoa baino % 5 gehiago).
# **Orrialde-kopurua eta sekzioak IZVESTIAN**
Aztertzen ari garen aldi honetan egunkariak, bere sekzioen batezbesteko garrantziak azpimarkatuta, izaera politikoari eusten dio, egunkari "serioarena" kontsideratzen dugun izaera horri hain zuzen ere. Dena den, orrialde-kopuruak eta sekzioen banaketak aldaketa nabariak erakusten dute hilabete laburretako historia honetan. Lehen azterketan zortzi edo sei orrialde argitaratzen dira, bigarrenean sei, eta hirugarrenean zortzi. Hiru azterketan sekzio "serioen" nagusitasuna bistakoa da.
Egunkariak erdia baino gehiago uzten die sekzio serioei, normalean hirutik bi hartzen dute seriotzat jotzen ditugun horiek. Serioen indarra galtzen denean, eta hau azpimarratu beharra dago, ez da sekzio arinek lekua hartzen dutelako, publizitatea oso pisutsua egiten delako baino, eta hartara sekziotzat hartu beharra dagoelako (batzuetan bi orrialde oso-oso hartu baititu –eta egunkaria 6 edo 8koa da–).
Pravda egunkarian gertatuaren kontrara, kasu honetan sekzioek ez dute heuren itxura aldatzen estatu- -kolpearen ostean, izaera eta izen beraz segitzen dute Irailetik aurrera. Inoiz Sekzio berriren bat gaineratzen zaio egunkariari, baina egunkariak ez du bere izaera Pravdak aldatu duen moduan aldatzen; alderdi honetatik begiratuta egunkari hau Pravda baino iraunkorragoa da (egia esan estatukolpeak ez du zama politiko bera eduki egunkari biotan, Pravdak arrunt kalte handiagoa jaso du Alderdi Komunistaren Organo Ofiziala zenaren aldetik).
#### **Azken hitzak**
Lehenago esan legez, gehienetan gertatu ohi denaren kontrara, ez dira arrazoi ekonomikoak izan egunkari biotako diseinu berria ekarri dutenak. Politikak, estatu-kolpe ahalegin batek itxuraldatu eta eraberri baititu egunkariok; ez biak zentzu berean aldatu, baina bai biak modu ikusgarriz.
Estatu-kolpe ahalegin honek ez du ondare bera utzi egunkari biotan. Estatu-kolpearen porrota PRAVDAtik haize indartsuaren bolada baten antzera igaro da teilatuak altxa eta etxebarruak irauli, astindu eta kaleratuz. IZVESTIAtik, ostera, haize- -bolada hori etxe barruko gelak aireratuz igaro da, kasik hautsa harrotu barik. Ondorioz PRAVDAk bere historiaren unerik gordinenak bizi ditu 1992. urtean zehar. IZVESTIAk, aldiz, ateak zabaldu eta musika berriak entzun nahi ditu.
PRAVDA bere burua aurkitzen ari da, bere helburuak birdefinitzen. Estatu-kolpe ahaleginaren ostean bere tirada jausten eta jausten ari da, ez du bezeroekin konektatzen eta bere aldaketak ez dira amaitu. Estatu- -kolpe ahaleginaren aurreko denborekin konparatuta PRAVDAk irakurlegoaren % 57 galdu du: estatu- -kolpe ahaleginaren egunetan PRAVDAk 3.201.000 ale plazaratzen zituen; 1992.eko maiatzean (bederatzi hilabete beranduago) 1.385.000.
IZVESTIAk ere galera garrantzitsuak bizi izan ditu, baina bere lekua aurkitzen ari dela dirudi. Tirada orokorra jaitsi egin da, ez dago dudarik % 77 gutxi gora behera jaitsi ere. Estatu-kolpearen bezperatan 4.700.000 ale kaleratzen zituen, gaur egun 1.100.000. Zenbaki absolutuetan jauste horrek izugarri handiagoa dirudien arren, galera hori erlatibizatu behar da, zeren IZVESTIAk bere informazio- -eskaintza dibertsifikatu egin baitu azkenaldi honetan: astean bi aldiz gehigarriak kaleratzen ditu ("ekonomikoa" ostegunetan Financial Times- -ekin batera eta "igandekaria" ostiraletan); horretaz gain aldizkari "arinak" ere kioskoetaratzen ditu astean zehar. Beraz, egunkariaren galera, gainerako oferta horren eskutik errekuperatzen ari da.
-izvestia eta - -pravda aldaketa politiko garrantzitsuen lekuko aparta dira Sobietar Batasunak 1991.eko Abuztuan bizi izan zituenak ulertzeko.


Пролетарии всех стран, соединяитесь: Всесоюзная Коммунистическая Партия (больш.).
# рган Центрального Комитета и МК ВКП(б).
Понедельник, 23 июня 1941 г. | ЦЕНА 15 КОТ.
Фашистская Германия совершила разбойничье нападение на Советский Союз. Наши доблестные армия и флот и смелые соколы советской авиации нанесут сокрушительный удар агрессору.
Правительство призывает граждан и гражданок Советского Союза еще теснее силотить свои ряды вокруг нашей славной большевистской партии, вокруг советского правительства, вокруг нашего великого вождя-товарища Сталина.
Наше дело правое. Враг будет разбит. Победа будет за нами.
#### Зыступление по радно Заместителя Председателя Совета Народных Комиссаров Союза ССР и Народного Комиссара Иностранных Дел тов. В. М. МОЛОТОВА
22 июня 1941 года. ГР\+Л\НЕ И ГРАЖДАНКИ СОВЕТСКОГО
YKA3 ПРЕЗИЛИУМА REPYORHOLO CORETA CCCP
билизации вовинообязанных по Ленинградскому, Прибалтинскому особому, Западному особому,
в можнасация овения организация племи радскому, приватильскому основну, запедному основну, основну, оделскому, радноскому, провесскому, подавления, различностиму, различностиму, статом 40 урганизация об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комитурования об Комиту
ФАШИЗМ БУДЕТ
указ президнума верховного совета соср
УКАЗ ПРЕЗИДИУМА ВЕРХОВНОГО СОВЕТА СОСР
"б "б"мирке в гіднамы ментости ССР вовето положена,
возни стипа в'я, е на Конструпи ССР Москоскай обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой обыски, роженой об Оласти, Председатель Празнануна Верхонного Совети СССР М. КАЛИНИИ. Herman, Konse, 22 note 1941 r.
СВОДКА
СВОДКА
1. Лавного командования Красной Армии
3. Дове [161] на регутов паступеции браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления браго до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до предоставления до пре
Многолюдные митинги в Лотвии
УКАЗ ПРЕЗИДИУМА ВЕРХОВНОГО СОВЕТА СССР О военном положении
VKAS HPESMAMVMA REPVORHOLO CORETA CCCD Об утверждении Положении о военных Трибуналах в местностях, об'явленных на военном золожении, и в районая вренных пействий.
| | | | | | | | | | | | | | | | | | |









V. Irudia: Izvestiaren jabego aldaketa
чредитель: ПРЕЗИДИУМ ЕРХОВНОГО СОВЕТА СССР.
главный редактор Н. ЕФИМОВ.
Редакционная коллегия:
Н. БОДНАРУК (заместитель главного редактора), 3. ГАВРИЧКИН, И. ГОЛЕМБИОВСКИЙ [первый заместитель главного редактора], Ю. ДАНИЛИН, Г. ДЕЙНИЧЕНКО, А. ДРУЗЕНКО (заместитель главного редактора), [4. ЕРМОЛОВИЧ, Ю. ЕФРЕМОВ [директор издательства], [5. ЗАХАРЬКО (ответственный секретарь], И. КАРПЕНКО, [6. КОРНЕШОВ [заместитель главного редактора, главный зедактор приложения «Союз»], Р. ЛЫНЕВ, Д. МАМЛЕБВ первый заместитель главного редактора], Г. МЕЛИКЯНЦ, О. ОРЛИК, В. СЕВРУК [первый заместитель главного зедактора, главный редактор приложения «Неделя»], 3. СКОСЫРЕВ.
родолжается подписка на газету «Известия» с доставкой с гября и последующих месяцев 1991 года.
одписка принимается без ограничений, на любой срок, всеотделениями связи и, органами «Союзпечати».
новский выпусн: По графику — 22.00 Сдан в печать — в 22.00.
раж 4.700.000
Индекс — 50050
Зак. № 2774
Ордена Трудового Красчого Знаменя рафия «Известий Советов народных депутатов СССР» . И. И. Скьорцова Степанова. Москва, Пушкинская пл., 5

91.08.21 = Parlamentuaren jabegoa adierazgarria.
# Учредитель — ЖУРНАЛИСТСКИЙ КОЛЛЕКТИВ «ИЗВЕСТИЙ». РЕДАКЦИОННАЯ КОЛЛЕГИЯ
лжается подписка на газету «Известия» с доставкой с и последующих месяцев 1991 года.
ска принимается без ограничений на любой срок, вселениями связи и органами «Союзпечати».
ний выпуск. По графику — 15.00. Сдан в печать — 16.45,
4.700,000 Индекс — 50050
Зак. № 3208
Ордена Трудового Красного Знамени
я «Известий Советов народных депутатов СССР» И. Скеорцова-Степанова. Москва, Пушкинская пл., 5

91.08.22 = Jabegoa kazetarien eskura igaro da.











 |
aldizkariak.v1-6-256 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Zk.38 _2007_2",
"issue": "Zk.38 _2007_",
"year": "2007",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | # **II Errepublika Bilbon: Lehen Hezkuntzaren birmoldaketa eta lehenengo hastapenak (1931-1932)**
*M.ª Olga Macías Muñoz*
Gizarte Zientzien Didaktika Saila Euskal Herriko Unibertsitatea Gasteizko Irakasleen Eskola
**GAKO HITZAK:** Ikerkuntza historikoa. Irakaskuntza publikoa. Lehen hezkuntza. Hizkuntzen ikaskuntza. Bigarren hizkuntza.
# 1. **SARRERA**
1931. urtean, erregimen berri bat sortu zen apirilaren 14aren udal hauteskundeetan, II Errepublika. Aldaketa politiko honen eragina nahiko nabaria izan zen lehengo unetik gizarte esparru guztietan, Errepublikako agintariek ahalegin eskergak egin zituztelako antzinako erret erregimenaren aztarnak ezabatzeko. Hezkuntzaren arloan, errepublikakoek eredu berri bat ezarri nahi zuten, idei liberalekin lotuta. Hezkuntza eredu berri hau errepublikarrek antolatzen nahi zuten gizarte berrien sustraietan kokatuta, ezinbestekoa zelako hezkuntza sistema egokia garatzea demokrazia bermatzeko. Eta nola bermatzen zen demokrazia errepublikakoen ideien arabera? Umeak txiki-txikitatik hezkuntza egokiena jasotzen hiritar aske eta arduratsu izateko.
Bilbon, Errepublikakoek 1931ko apirilaren 14aren udal hauteskundeak irabazi zituzten eta hasieratik Errepublikaren oinarri ideologikoak ezartzen saiatu ziren. Hori dela eta Bilboko udaletxearen lehenengo pausoak hiri honetako hezkuntzaren arazoa konpontzera zuzenduta ziren, korronte pedagogiko berriak erabiliz. Artikulu honetan aldaketa hauen lehenengo pausoak aztertuko ditugu.
#### 2. **ERREPUBLIKAREN EZARPENA BILBON: 1931. URTEA**
1931. urtearen udal hauteskundeak suertatu baino lehen, egoera politikoa nahiko sutsua zen. Alde batetik, ezkertiarrek Espainiako erret gobernuaren ekintzak soberan kritikatzen zituzten herri xehea krisialdi ekonomikoa ez ezik sozialean ere murgildu zutelako argudiatuz. Hori dela eta, Indalecio Prietoren hitzez, beharrezkoa zen erregimen politikoa aldatzea herriaren nahia betetzeko eta porrot zorian zegoen erret erregimena ezabatzea Errepublika ezartzeko1. Kontzientzia ideologikoa aparte utzita, kontutan hartzekoa da ere Bilboko egoera soziala eta ekonomikoa ez ziren batere egokienak langileagoaren hobetzeko nahiak asetzeko. Zera da, jakien prezioak gero eta garestiagoak ziren bitartean, lan egiteko aukerak gero eta murritzagoak ziren, langabeziarekin batera ezintasuna gizarte osoan zabalduz. Honekin lotuta zegoen eskaintza sozialaren urritasuna batez ere hezkuntza arloan, non Bilboko haur kopuru galantak ez zeukan aukerarik eskolara joateko, ezta lehengo urteetan ere.
Nahiz eta Bilboko udaletxea, II Errepublika ailegatu baino lehen, sozialisten eskuetan egon eta errepublikakoen laguntza jaso zenbait aurrerapen sozialak gauzatzeko, ez zen posiblea izan aurrerabide sozial hauek Bilboko auzokide guztiei eramatea. Bilbo, 1931. urtean, hiri industriala eta kosmopolita zen. Erdigunean erdi-mailako burgeseria kokatuta zegoen bitartean, inguruko auzoetan hazkunde demografikoa bortitza zen langilearen etorrera zela eta. Bilboko udaletxea ez zen kapaza langile auzo hauei behar zituzten eskubide sozialak modurik hoberenean ziurtatzeko, batez ere udal ondasunak kinka larrian zeudelako. Dena dela, Bilboko udaletxeak Udal Hezkuntza-Patronatua antolatu zuen udal eskolak kudeatzeko eta hezkuntza publikoaren eskaintza zabaltzeko2. Modu honetan, Bilbon lehen eskola mota desberdinak kokatuta zeuden: eskola nazionalak, udal eskolak eta ikastetxe pribatuak, bai erlijiosoak bai laikoak. Hainbeste eskola motaren eskaintza izan eta Bilboko hainbat ume eskolara joan gabe behar zuten hainbat eskola publiko ez izateagatik, batez ere inguruko auzoetan. Honen zergatia? Hezkuntza eskaintza publikoa ez zen egokitu Bilboko auzo periferikoen hazkunde demografikoari. Eta hauxe izan zen lehen hezkuntzaren egoera Bilbora II Errepublika ailegatu zenean.
#### 2.1. **Errepublikaren aldarrikapena eta iraultza isila**
Zenbait ikertzaileen uztez 1931ko apirilaren Espainiako udal hauteskundeak iraultza politiko isila baino ez zen izan. Erregimen politiko berri hau aldarrikatzeak gizartearen hainbat funtsezko aldaketa ekarri zituen non 1917ko Errusiako Iraultzarekin parekatu nahi baitute. Baina, Espainiako
<sup>1</sup> Díaz Freire, J.J. (1984). *La República y el porvenir*. Donostia: Kriselu
<sup>2 «</sup>Por la cultura y por la escuela. Patronatos escolares», *El Liberal*, 1932ko maiatzaren 11a; «Por la cultura y por la escuela. Patronatos escolares», *El Liberal*, 1932ko maiatzaren 15a; «Por la cultura y por la escuela. Patronatos escolares», *El Liberal*, 1932ko maiatzaren 28a.
II Errepublikaren ezarpena, monarkia deuseztatuz, Estatuaren lurralde guztietan modu baketsua suertatu zen, orokorrean, iskanbila handirik gertatzeke. Bilbo, ez zen salbuespen bat izan kasu honetan, eta hauteskundeen egunean hiriaren erdigunean jendea bildu zen Errepublikaren garapena antolatzeko. Bilbon, *Bloque antidinástico* koalizioa, irabazlea suertatu zen. Koalizio honek errepublikarrak, sozialistak eta *Acción Nacionalista Vasca* alderdia biltzen zituen3.
Hauteskundeen hurrengo egunean, agintari berriak hasi ziren lehengo pausoak ematen. Monarkia ohiaren ikurrak eraikuntza eta esparru publiko guztietatik kentzea agindu zuten errepublikarrek, Errepublikaren bandera ez ezik, zenbait lekutan ere Ikurriña ezartzeko. Keinu hau ez zen bakarrik aurreko erregimenaren kanpoko azala zuritzeko, baizik eta gizartean birmoldaketa sakonari aurre egiteko lehengo pausoa ere izan zen4. Errepublikaren lehenengo egun hartan, bilbotarren artean, lasaitasuna leku guztietan erakusten zen eta udaletxetik alkateak, Ercoreca jauna, jende guztiak bakean lanari ekiteko mezuak bidaltzen zituen. Bestalde, alkatearen lehengo aginduen artean, batzuk hezkuntzarekin lotuta zeuden, esate baterako, eskola publikoetatik errege ohiaren erretratuak kenketa. Horretaz gain, Udal Hezkuntza-Patronatuaren lehendakari eta lehendakari ordearekin bildu zen, Bilboko hezkuntza arazoa konpontzeko lehengo pausoak emanez5.
Bitartean, Bilboko udaletxean zinegotziaren banaketa gertatu zen eta Espainiako gobernu berriak Euskal Herriko lurraldeen aldundiak eratzeko arauak antolatzen zituen, azpiegitura politiko guztiei behar dituen legeztapena adieraziz. Baina, zenbait Bizkaiko udaletxeek udal abertzaleen bilera antolatu nahi zuten Gernikan, *Euskal Errepublika* aldarrikatzeko. Bizkaiko gobernadore zibilak, Madrilgo aginduak betetzen, Gernikako alkatearekin hitz egin zuen eta aipatutako bilera bertan behera utzi zuten6. Beraz, Espainiako II Errepublikaren eredua orokortu egin zen lurralde guztietan, naiz eta lurralde batzuen berezitasuna babestu, estatutu desberdinak bultzatuz. Kultura eta hezkuntza mailan errepublikaren ikuspuntu zentralistak garrantzia handia zuen, batez ere hezkuntzaren metodoak eta edukiak antolatzeko orduan. Adibidez, Espainiako konstituzioak ez zuen elebitasuna onartu, baina Espainiako Gorteek hasiera-hasieratik Kataluniako Estatutua baieztatu zuten non elebitasuna oinarrizko eskubidea izan zen. Bost urte pasatu behar izan ziren Euskal Estatutua Espainiako Gorteak bozkatzeko, eta tar-
<sup>3 «</sup>España por la República», *El Liberal*, 1931ko apirilaren 14a. 4 Díaz Freire, J.J. (1984). *La República y el porvenir*. Donostia: Kriselu. «¡Viva la República!», *El Liberal*, 1931ko apirilaren 15a.
<sup>5 «</sup>Los ministros de la República trabajan sin descanso, por el bienestar de España», *El Liberal*, 1931ko apirilaren 17a.
<sup>6 «</sup>El reparto de baras», «El Gobierno provisional, con paso firme», «El Gobierno impide la celebración de una asamblea de alcaldes en Guernica que iba, nada menos que a proclamar la República Vasca» y «La constitución de la Diputaciones», *El Liberal*, 1931ko apirilaren 18a.
tean euskaltzaleek ahalegin eskergak egin zituzten hezkuntzara euskara ez ezik, euskal kultura ere hedatzeko7. Baina aritu garen kasuan, zera da, Bilboren ingurugiro kulturala, ez zen aginte publikoek behar zuen bezain bermatua izan, nahiz eta Bilboko gizartean euskal abertzaletasuna soberan hedatua egon.
1931ko ekainaren 29an Espainiako Hauteskunde orokorrak antolatzen ziren Errepublikaren erregimena boterean ziurtatuz, eta Bilbon errepublikarrak eta sozialistak, koalizio bat osatuz, garaileak suertatu ziren8. Behin Errepublikaren lehengo hastapenak emanda, Espainiako Gorteen eginkizunik garrantzitsuena Konstituzioa bozkatzea izan zen. Zera da, Konstituzioa zen Errepublikaren mamia erakusten zuen arautegia, eta errepublikarren nahian legedi hau Espainiako lurralde guztietan barreiatu eta ezarri behar zen eguneroko bizitza antolatzeko eredu orokor bat jarraituz.
1931ko uztailaren lehenengo astean Espainiako Gobernuak Konstituzioaren aurreproiektua plazaratu zuen. Kontutan hartzekoa da aurreproiek tu hau testu tekniko bat zela, eta era berean, burututako Konstituzioa arautegi politiko bat izango zela. Dena dela aurreproiektu honetan, Konstituzioaren kutxu federala ez zegoen batere argi eta hezkuntzaren arloan zenbait kontrastasun agertzen ziren. Adibidez, Estatuaren behartuta zegoen, aurreproiektu honen arabera, heziketa erlijiosoa ematera. Modu honetan ez zen posiblea izan hezkuntza laikoa. Aldi berean, Estatua lurralde autonomoei hezkuntzaren orientabideak transferitzeko kapaza zela, baina aurreproiektu honen 30. artikuluaren hitzez, kultura nazionalaren zerbitzua bakarrik Estatuak bete dezake9.
Dena dela, eta sortzen ari den kezka soziala baretzeko, 1931ko abuztuaren hasieran Heziketa Publikoaren Ministroak, Marcelino Domingo, bere kontseilariei eskatu zien lehen bait lehen, berrogei egunen barru, *Hezkuntza Nazional*-aren aurreproiektu bat berari aurkezteko eta Gorteetan eztabaidatzeko10. Baina aurreproiektu hau ez zen burutu, bildu behar zituen arauak Konstituzioetan garatzen zirelako.
Behin Espainiako Konstituzioa Gorteetan onartuta, euskal, katalan-ar eta federal gutxiengoak zuzenketa aurkeztu zuen zenbait artikuluak birmoldatzeko, hauen artean 10.artikulua, lurraldeen konpetentzien buruz aritzen dena. Artikulu honen arabera, lehengo puntuan, hezkuntzaren programa eta edukiek Espainiako legedi orokorraren oinarrizko adieraz penak bete behar zituzten11. Horren ondorioz, lurralde bakoitzak derrigortuta zeuden Espai-
<sup>7 «</sup>Una opinión sobre el Estatuto. Yo, republicano estatutista», *El Liberal*, 1931ko ekainaren 23a.
<sup>8 «</sup>Hacia las cortes constituyentes», *El Liberal*, 1931ko ekainaren 30a.
<sup>9 «</sup>El proyecto de Constitución», *El Liberal*, 1931ko uztailaren 8a.
<sup>10 «</sup>El Ministro de Instrucción pide congruencia una ley de Instrucción pública», *El Liberal*, 1931ko abuztuaren 8a.
<sup>11 «</sup>La Nueva Constitución del Estado Español», *El Liberal*, 1931ko abuztuaren 28a.
niako Gobernuaren hezkuntza-politika jarraitzeko, lurralde bakoitzaren berezitasunak alde batera utzita. Gauzak horrela, Bilboko udaletxeak Errepublikaren Konstituzioan islatzen zen hezkun-tza-sistema ezarri egin zuen hiri honetan kokatuta zeuden eskola publiko guztietan.
### 2.2. **Errepublikaren hezkuntza teoria**
Errepublikaren auzi teorikoan hezkuntza ezinbesteko ardatza zen. Hezkuntza gizarte osasuntsu baten zutabea zen gerorako gizonen kontzientzia txiki-txikitatik eratzeko. Horregatik, Errepublikaren propagandan hezkuntzaren auzia beti pil-pilean agertzen zaigu. Adibidez, 1931. urtearen udal hauteskundeetara joateko mezuak egunkari ezkertiarren artean nahiko ugariak ziren eta artikulu hauetan monarkiaren aurka bozkatzeko arrazoiak erakutsi zituzten hautesleen erraiak astintzeko. Beraz, errepublikarrek hezkuntzaren zioa erabiltzen zuten jendearen grina suspertzeko, proletalgoaren aurkako monarkiaren ekimenak adieraziz. Esate baterako, *El Liberal* egunkarian argi azaltzen zen honako hau: *erret erregimenak ez du eskola berririk egin eta bakarrik goi mailakoek heziketa jasotzea nahi du, posiblea bada katekismoan oinarrituta*12.
Eta hona hemen Errepublikaren hezkuntzari dagokion gakoa, erret eregimenaren hezkuntza oinarriak suntsitu, hezkuntza sistema berri bat osatzeko. Errepublikaren aldeko pedagogo batzuek *Eskola bakarra*-ren eredua proposatzen zuten hezkuntza sistema berria errotik eraikitzeko. *Eskola bakarra* honetan umetxoak 3 urteekin sartuko zirela 17 urte bete arte, zera da, unibertsitatera joan arte. Modu honetan lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan suertatzen ziren kontrastasunak saihesten ziren13. Adibidez, lehen hezkuntzara 6 eta 13 urteren arteko umeak joaten ziren eta bigarren hezkuntzara 10 eta 16 urteren artekoak. Zera da, bigarren hezkuntzara joateko lehen hezkuntzaren ikasketak ikasleek bertan behera utzi behar zituzten. Eta dena guztiz horretaz gain, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzaren edukiak ez ziren parekatuta. *Eskola bakarra*-ren ideiak Madrilgo Institutu-Eskolara eraman zituzten eta Bilbon, behin Errepublika ezarrita, udaletxeak Institutu-Eskola bat antolatzen ahalegindu zuen.
Konstituzioaren aurreproiektua eratzen zen bitartean, ezkertiarren egunkarietan zenbait artikuluak Errepublikaren betebeharra aztertuz hasi ziren agertzen, eta zenbait kasutan, hezkuntza arloan. Teoriko hauen ustetan, Errepublikak *Hezkuntza* berreskuratu behar zuen, monarkiaren garaian erlijio ordeenetan lagata. Horretaz aparte, Errepublikak ezin zuen ere auto-
<sup>12 «¡</sup>A votar!», *El Liberal*, 1931ko apirilaren 12a. 13 «La Escuela única sustituyendo a los institutos. Imposición del ambiente educativo escolar», *El Liberal*, 1931ko urriaren 9a.
nomien eskuetan hezkuntza sistema utzi. Kasu honetan, autonomien eginkizuna eta betebeharra Estatuaren hezkuntza sistema osatzea baino ez zen izan, lurralde bakoitzaren berezitasunak landuz, Gorteek bozkatutako plangintza baten barruan, Hezkuntzaren Ministerioaren ikuskapenaren menpean. Ahala ere, Errepublikak ez zuen saihestu behar ama-hizkuntzak edo lurraldeen berezitasunen irakaskuntza, baina eduki hauek hezkuntza plangintza orokor batean jokatu behar ziren, Espainiako batasun kulturala adieraziz14.
Behin Errepublikako Konstituzioa eta Kataluniako Estatutua Gorteetan onartuak, hezkuntza zela eta, zenbait iritzi kritikoak altxatu ziren. Gorteek, 1931ko urriaren 21ean, lurralde autonomoei hezkuntza konpetentzia transferitzea onartu zuten. Eta Konstituzioaren 48. artikuluaren arabera, lurralde autonomoek hezkuntza antola zezaketen tokiko ama-hizkuntzetan, nahiz eta derrigortuta izan lehen eta bigarren hezkuntzan gaztelera irakasteko. Batzuen ustez Espainiako Estatuak autonomiei botererik garrantzitsuena eman zien, hezkuntza15.
Eta Errepublikaren hezkuntza ereduan maisuak ezinbesteko papera bete behar zuen. Errepublikaren hezkuntza teorian demokraziarako oinarriak eskolan ikasi behar ziren, hori dela eta, maisua demokraziaren lagunik onena zen. Ezinezkoa zen demokrazian bizitzea, aldez aurretik oinarri demokratikoak eskolan saiatu eta ikasi gabe. Hau kontutan hartuta, maisua zen kolektibitatearen langilerik interesgarriena, eta eredua izan behar zen hiritar guztientzat. Azken finean, hezkuntzaren helburua haurtzaroan kontzientziak eraikitzea zen, gizabanakoek bere gizartea eratzeko. Honekin lotuta, hezkuntza integrala izan behar zen eta gorputz eta arimaren higienea elkarrekin joan behar zirela. Helburu hau eskuratzeko maisuek elkar laguntzaren espiritua eta solidaritatea landu behar zituzten eskolan16.
Eta Errepublikaren hezkuntza teoriaren gaineko begirada hau bukatzeko, aipatzekoa da gizarteak arlo honetan espero behar zuena, ezkertiar teorikoen uztez. Zera da, Errepublikak umeari merezi duen garrantzi osoa eman behar zitzaion, segun eta nolakoa izan umeek jasotako tratua, halakoa izango zelakoan herrien etorkizuna17. Eta umeen garrantzia azpimarratzeko Errepublika hasi zen *Umeen eguna* antolatzen, eskoletan ez ezik esparru publikoetan ere ekitaldiak prestatuz. Beraz, gizarte berrian umeen lekua aldarrikatzen zen, guztiek haurtzaroaren garrantziaz jabetzeko.
<sup>14 «</sup>La Enseñanza, función del Estado», *El Liberal*, 1931ko urriaren 13a. 15 «La enseñanza debe ser privativa del Estado sin que se merme en lo más mínimo la
soberanía de éste», *El Liberal*, 1931ko urriaren 24a. 16 «De instrucción pública. Imprescindible cooperación del Magisterio y el Pueblo», *El Liberal*, 1931ko urriaren 29a. 17 «La Fiesta del Niño», *El Liberal*, 1931ko urriaren 31a.
# 2.3. **Bilboko hezkuntzaren beharrak, udaletxearen lehengo pausoak**
Errepublikaren Gobernuan bilbotar batek parte hartu zuen, bi ministerio lehendakaritza eraman zituelarik. Politiko hau Indalecio Prieto zen, eta Ondasunaren Ministroa izateaz gain, Sustapenaren Ministroa ere izan zen. Bilboko udaletxekoek ondo zekiten Prietoren laguntza ezinbestekoa zela hiri honen hezkuntzaren birmoldaketa eratzeko. Gauzak horrela, kontutan hartzekoa da 1931ko irailean, Hezkuntza Publikoaren Ministroa, Marcelino Domingo, Bilbora joan zenean, Prieto ere berekin joan zen, Ondasunaren Ministroaren paperean. Nahiz eta Bilboko hezkuntza egoera nahiko larria izan, ministroen bisitaren helburu bakarra Institutu-Eskola eraikitzea baino ez zen izan. Ez zuten eskolak berriak eraikitzeko dirulaguntzaz, edota txarto zeuden eskolen birmoldaketaz aritzen. Institutu-Eskola Errepublikaren hezkuntza sistemaren ikurra zelakoan, Gobernuen politikariek eta udaletxekoek asunto horretaz bakarrik aritu ziren, batez ere, non eta nola eraiki. Lekua, Bidartearen landetan, Deustua auzoan, eta Gobernuak gastuen erdia ordainduko luke18.
Ez zen aste bete bat pasa Ministroen bisitatik eta Bilboko egunkari kontserbadoreetan hiri honen hezkuntzaren arazoaz hasi ziren arduratzen. Dirudienez enpresa pribatu batek, *Sres. Calvo Hermanos*, proposatu zuen udaletxeari akordio bat hogei eskola eraikitzeko. Modu honetan oinarri tinko bat ezarriko zela behin betirako hezkuntzaren auzia konpontzeko. Udaletxekoek onartu zuten enpresa honen proposamena aztertzea19.
Dena dela, Bilboko hezkuntzaren auzia hain egoera larrian sartu zen non alkateak dei publiko bat egin zuen hiritarren laguntza eskuratzeko eskolako arazoa konpontzeko. Bilboko hezkuntzaren eskaintza ez zen nahikoa umetxo guztiei behar zuten lekua emateko. Alkatearen hitzez bukatutzat eman zituen antzinako eskolen birmoldaketa eta auzo eskola ziztrinen eraikuntza. Beraz, konponbide bakar-bakarra eskolak berriak eraikitzea zen, hainbat eta non beharrezkoak ziren20. Gauzak horrela ez zen harritzekoa zinegotzi errepublikar batzuek eskatzea Bilboko udaletxeak zerga berezi bat biltzeko hiri honetako hezkuntzaren beharrak betetzeko ez ezik, umetxoen babesa ofiziala ere ziurtatzeko21.
Nahiz eta hezkuntzaren egoera erreza ez izan, Bilboko udaletxeak eskolen eskaintza zabaltzen ahalegintzen zen. Adibidez, irailaren 25aren se-
<sup>18 «</sup>Estancia de los ministros de Instrucción Pública y Hacienda. Reuniones importantes en el Instituto Vizcaíno y en la Sociedad El Sitio. Visita a la Finca Vidarte de Deusto, donde se proyecta instalar un Instituto-Escuela», *El Liberal*, 1931ko irailaren 6a; «La
fundación del Instituto-Escuela», *El Liberal*, 1931ko irailaren 11a. 19 «Soluciones al problema escolar», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 17a. «Construcciones escolares», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 22a.
<sup>20 «</sup>El problema escolar de Bilbao», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 20a. 21 «¿Una tributación local para Instrucción Pública?», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 20a.
sioan, Hezkuntza Publikoaren Udal Batzordeak honako puntu hauetaz eztabaidatu zuen: neskentzako eskola berri bat Tiboli auzoan zabaltzea; bi lokalak alokatzea eskolak eratzeko; bi proposamenak eskola berriak Rekaldeberri eta Enekuri auzoetan eraikitzeko; eta azkena, eskola publikoetan euskararen ezarpena22.
Aldi berean, Bilboko alkatearen deia hasi zen fruituak ematen, eta 1931ko azaroaren lehengo astean, alkateak La Casilla-ren Kuartelen zati bat udal eskola publiko bat eraikitzeko jaso zuen23.
Baina Bilboko hezkuntzaren auzian ez zen bakarrik islatzen ikasleentzako eskolaren falta, irakasleagoaren eza ere. Eta eskolek behar zituzten maisuak izendatzeko Bilboko udaletxeak lehiaketa publiko bat antolatu zuen. Ahala eta guztiz ere, eskuratutako lanpostua ez zen behin betirako, behin behineko baizik. Behin betirako plaza bat berenganatzeko, maisuek udaletxeak antolatzen zituen oposaketak gainditu behar zituzten24.
1931ko abenduaren hasieran Bilboko Hezkuntza Publikoaren Udal Batzordearen komisio bat Madrilera joan zen eta Hezkuntza Publikoaren Ministroarekin bilera bat izan zuen. Ministroak bilbotarrei laguntza eskaini zien Ministerioaren hezkuntza plangintza zabaltzeko eta Batzordearen lana errazteko. Nola? Bartzelonan eratu zuten Kultura-Patronatuaren antzeko bat Bilbon eratuz25.
## 2.4. **Elebitasunaren auzia Bilbon**
Errepublikaren Gobernuak Elebitasunari buruzko Dekretua bozkatu zuen, baina dekretu honen ezarpena bakarrik Katalunian onartu zen. Neurri linguistiko hau ikusita, maiatzaren lehenengo astean, *La Agrupación de Cultura Vasca*-k gutun bat Hezkuntza Publikoaren Ministroari bidaltzea erabaki zuen. Kultura-elkarte honek dekretu hau onartzen zuen, berdintasunaren printzipioak aldarrikatzen zituelako. Ahatik, ezin zuen onartzen dekretu hau Euskal Herrian ezartzen ez zelako. Elkarte honen ustetan, Euskal Herriko auzi linguistikoa nahiko sutsua zen eta ezinbestekoa zen dekretu honen ezarpena egoera normalizatzeko. Adibidez, Frantses Estatuak euskararen erabilera onartzen zen eskoletan, lehen hezkuntzan funtsezko ahalbidea delakoan. Honekin konparatuz, Espainian, euskarak jazarpen ofiziala jaso zuen, hezkuntza pribatuan euskararen irakaskuntza debekatuta zegoen eta umeek euskaraz hitz egiteagatik zigorrak jasotzen zituzten. Bukatzeko, *La Agrupación de Cultura Vasca* elkarteak eskatu zuen ministroari ama-hizkuntza erabiltzeko eskubidea. Kontutan hartzekoa zen, kultu-
<sup>22 «</sup>La labor de Instrucción Pública», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 25a.
<sup>23 «</sup>La cesión de un edificio para escuelas», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko azaroaren 5a.
<sup>24 «</sup>Los maestros interinos», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko azaroaren 11a.
<sup>25 «</sup>En Bilbao se creará un Patronato de Cultura», *El Liberal*, 1931ko abenduaren 4a.
ra-elkarte honen uztez, herri ikasietan honako printzipio pedagogiko hau ezartzen zuten: *lehen hezkuntza, eraginkorra izateko, ama-hizkuntzan eman behar da, eta printzipio honi aurrera eramateko, justizia ez ezik, berdintasuna ere eskatzen d*a26.
Ildo honetan jarraituz, beste kultura-elkarte euskaltzale batek, *La Federación de Acción Popular Euskerística*, Ministeriori beste idazki bat bidali zion eskaera berdina azalduz, lehen bait lehen Katalunian ezarritako dekretuan Euskal Herrian zabaltzeko. Eta elkarte honek ministroari galdetu zion ez ote zen beldur behin Euskal Estatutua Gorteetan bozkatuta, hezkuntzaren arloan Bizkaian gerta daitekeenaz27.
Euskararen irakaskuntzaren aurkako ekimenak jarraitu arren, Bilboko udaletxeak, 1931ko irailean, *Euskararen Jakintzaren Agiriak* maisuek eskuratzeko azterketak antolatu zituen28. Eta irailaren 24an, Bilboko udaletxearen gutxiengo abertzaleak, Sabino Arana jauna liderra izanik, euskararen irakaskuntza eskola publiko guztietan eskatu zuen29.
Baina Bilboko ahots guztiak ez zeuden ados elebitasuna hezkuntza publikoan ezartzeko. Adibidez, Miguel de Unamunoren ustez Espainiak inposatu behar zuen hiritar guztiei gazteleraren ezaguera, horregatik elebitasuna ez zuen inposatu behar herri xehea *sinplea* zelak30. Aldi berean, *El Liberal* egunkarian, Bilboko edizioan, zenbait artikuluak agertzen ziren Kataluniako egoera linguistiko berria salatuz. Artikulu hauen egileen arabera, hezkuntza arma oso boteretsua zen Estatuaren eskuetan, baino are eta arriskutsuagoa lurralde eskuetan. Zergatik? Lurraldeetan erabiltzen bazen amahizkuntza, gaztelera alde batera utzita, honen eraginak honako hauek izango litzateke: lurraldeen garapena mugatzea ez ezik txikiagotzea ere, eta honekin batera Espainiako kultura orokorrari hiltzeko kolpea jotzea31.
### 3. **LEHEN HEZKUNTZAREN BIRMOLDAKETA BILBON, LEHENENGO HASTAPENAK 1932. URTEAN**
Errepublikaren hezkuntza teoria ezartzeko modurik trinko batean 1932. urtea unerik egokiena izan zen. Erregimenaren lehengo pausoak behin emanda ekintza politikoari gogor eutsi behar zioten errepublikarrek eta Espainiako gizartearen beste esparruetan bezala gauzak ez ziren errazak bir-
<sup>26 «</sup>El Decreto sobre bilingüismo y La Agrupación de Cultura Vasca», *El Liberal*,
<sup>1931</sup>ko maiatzaren 7a. 27 «El Bilingüismo escolar», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko abuztuaren 11a. 28 «El conocimiento del Euskera», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 8a. 29 «La labor de Instrucción Pública», *El Noticiero Bilbaíno*, 1931ko irailaren 25a. 30 «Bilingüe, trilingüe, o políglota», *El Liberal*, 1931ko uztailaren 21a. 31 «La enseñanza oficial en España no debe darse más que en español», *El Liberal*, 1931ko urriaren 23a.
moldatzeko. Espainiako hezkuntzaren barneko tirabirak gizarte konplexu baten isla baino ez ziren izan. Alde batetik, talde kontserbadoreek eskolara erlijioaren ideiak eraman nahi zituzten, bestetik lurralde edo autonomia bakoitzak berezko ezaugarriak ere eskolan irakatsi nahi zituzten. Bilbon, aipatutako bi korronte hauek elkartu ziren bitartean, hiri honen udaletxeak bete behar zuen Estutuaren hezkuntzaren politika. Eta noski, ezin dugu ahaztu behar Bilbon suertatzen zen hezkuntzaren arazo larria.
## 3.1. **Bilboko hezkuntza arazoa eta Errepublikaren oinarri teorikoak**
Errepublikaren lehenengo urtemuga heltzeko zorian zegoen, eta Lehen Hezkuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren buruak, Rodolfo Llopis, zirkular bat presatu zuen Errepublikaren hezkuntza adierazpen guztiak erakutsiz. Hasteko, Konstituzioa bozkatua berria zegoen eta hori zela eta beharrekoa zen Konstituzioaren zenbait ale eskola guztietara eramatea maisuek ikasgai desberdinak prestatuz arautegi berri honen esanahia umetxoei azaltzeko. Bestetik, Llopis jaunaren hitzez, maisua hezitzaile izan behar zen, umearen izaera aztertuz bere autonomia aske eskuratzeko. Eskolari dagokionez, erakunde hau birmoldatzeko, gaurkotu behar zen. Eskola bizirik mantendu behar zen, lan egiteko lekua, non umeak lanaren bidez bizi zen gizartearen balioaz kontzientzia hartu. Baina eskola herriarekin lotzen behar zen, herriko bizitzaren ardatza bilakatuz eta bizi zen gizartearen baloreak gurasoen partaidetzarekin umetxoari erakutsiz. Eta bukatzeko, Konstituzioaren 48. artikuluaren arabera, eskola laika izan behar zen propaganda politiko eta erlijioso guztia zeharo galarazita izanik.
Zera da, eskola esparru neutral bat izan behar zen non umea bizi, hezi eta garatu aurreiritzi politiko edo erlijiosoak jasan gabe. Azken finean, eskola guztiona zen eta guztientzat ere izan behar zen. Ahala eta guztiz ere, Llopis jaunaren hitzak ez ziren betetzen Bilboko zenbait eskoletan. Adibidez, maisu batzuek ez zituzten ikasgeletatik monarkiaren ikurrak kendu, eta erret erregimena goraipatzen zen liburuak erabiltzen zituzten32.
1932ko martxoan, Errepublikaren lehengo urtemuga ailegatzear zegoenean, *El Liberal* egunkarian hasi ziren hezkuntzari buruzko sekzio berri bat argitaratzen. Sekzio honen izenburua, *Por la cultura y por la escuela*, nahiko adierazgarria izan zen *kultura* eta *eskola* hitzak lotuz. Azken finean, kulturaren bidez bakarrik gizonak boterea eskura zezakeen, etorkizunaren argia ikusiz. Eta zein izan zen tresna kultura hau lortzeko? Eskola. Kultur espainiarraren betiko eza gainditzea eskolaren eskuetan zegoen kultur moderno batera jotzeko33.
<sup>32 «</sup>La escuela en la República», *El Liberal*, 1932ko urtarrilaren 15a. 33 «Por la cultura y por la escuela», *El Liberal*, 1932ko martxoaren 31a.
1932ko apirilaren 7an, *El Liberal* egunkarian Errepublikaren lehengo urtemugaren balantzea, hezkuntzari zegokionez, agertu zen. Zera da, Errepublika boterera ailegatu zen eginbeharra honako hau izan zen: hezkuntzaren auzia konpontzea. Irteera ez zen batez ere erreza eta arazo honen jatorrian ezjakintasuna baino ez zegoen. Honekin lotuta azpiegituraren birmoldaketa beharrezkoa izan zen. Hasteko, monarkiak eraiki ez zituzten eskola berriak egiteko beharrean zegoen Errepublika. Bestetik, ez zen bakarrik eskola berriak zabaltzea, baizik eta hezkuntzari espiritu berria ematea. Eta espiritu berri honekin maisuen auzia lotuta zegoen. Errepublikarrek ere maisuen egoera hasi ziren bermatzen, maisuen lan kategoria goi mailako batera altxatuz eta irakasle eskolaren ikasketak birmoldatuz. *El Liberal*-aren kazetariak azpimarratzen zituen, hezkuntzaren arloan, Errepublikaren lanak espainiar guztien esker onak merezi zituela. Azken finean, hezkuntzan ez zen bakarrik Errepublikaren eduki ideologiko neurririk handiena islatzen, baizik eta zentzu historiko handiena ere34.
Baina hezkuntza mailan Errepublikaren ekimenak ez ziren guztientzat eskertzekoak. Nahiz eta eskola laikoaren ezarpena Konstituzioan onartuta izan, herriaren mentalitatera laikotasun hau ez zen ailegatu. Adibidez, 1932ko apirilean, Bilbon hasi ziren jaunartzeak antolatzen, eta zenbait kasuetan agerian zegoen gurasoek, maisuek edota apaizek umeen kontzientziaren adierazpenari ez ziotela inolako begirunea erakusten35.
Bilbon ere Errepublikaren urtemuga antolatu zen, manifestaldian umeek ere parte hartu zutelarik. Baina kasu honetan errepublikarren artean kritikak agertu ziren. Manifestaldi honetan ume batzuek pankartak eramaten zituzten *Eskola laikoa* eta *Eskola bakarra* eskatuz, baina haur hauen ahulezia fisikoak eta haien arropa ziztrinek batzuen kontzientzia astindu zuten. Hori ikusita, batek baino gehiagok esan zuen beharrezkoa zela ere eskolako jatetxeak, arropa, oinetakoak eta gela higienikoak eskatzea, baina agintariek ez zuten inolako ahaleginik egiten eskaintza hau handitzeko ezta gurasoek ere ez zuten horretaz arduratu nahi. Kritiko hauen ustez, guraso hauek burgeseriaren ongintzazko ekintzak kontutan hartu behar zituzten langileriaren seme-alabei laguntza materiala eta morala emateko. Asunto zera izan zen: laguntza honen medioz proletalgoaren hurrengo belaunaldiak prest egotea lanari gogor eusteko sistema kapitalistaren oinarriak sustatuz eta mantenduz burgeseriak ziurtatzen zuen36.
Eta errepublikarrek erregimen politiko berriaren lehengo urtemuga antolatzen zuten bitartean, haien hezkuntza politikoaren onurak instituzio guztietan aldarrikatuz eta komunikabideetan politika honen eragina barreiatuz, Bilboko hezkuntza erronka ez zen batere ez baretu. Hezkuntza ar-
<sup>34 «</sup>Por la cultura y por la escuela. La escuela en la República», *El Liberal*, 1932ko apirilaren 7a. 35 «De enseñanza. La personalidad del niño», *El Liberal*, 1932ko apirilaren 15a. 36 «De enseñanza», *El Liberal*, 1932ko apirilaren 27a.
loan, ezinezkoa zen Bilboko indar politikoek haien arteko tirabirak alde batera uztea, batez ere Konstituzioaren 26. artikulua hasi zenean betetzen. Artikulu honek hezkuntzaren askatasuna bermatzen zuen, zera da, eskola laikoa izan behar zen eta horren ondorioz kongregazio erlijiosoei galarazi zieten irakaskuntzan aritzea. Gobernuaren ekintza politiko hau ez zen bakarrik politika antiklerikal batean kokatu behar, erlijioari zama politika guztia kenduz. Eskola laikoaren esanahia askoz zabalagoa zen, eta bere helbururik nagusiena hurrengo belaunaldien mentalitatea eratzea zen erregimen kontserbadorearen sustraiak errotik deuseztatzeko37.
Bilbon ere Gobernukoek Konstituzioaren 26.artikulua betetzeari ekin zioten. 1932ko otsailean, Lehen Hezkuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren burua, Rodolfo Llopis, Bilbora bisita bat egiten zuelarik, Bilboko alkateari hiri honetako jesulagunen ikastetxeak bi egunen barru konfiskatuko zituztela ziurtatu zion. Eraikuntza haien artean Deustuko Unibertsitatea eta Indautxuko Ikastetxea zeuden, eta udaletxekoen ustetan Indautxuko Ikastetxea lekurik aproposena zen Institutu-Eskola berria ezartzeko. Horrela bazen, Deustua auzoan eraikitzeko Institutu-Eskola berriaren proiektua bertan behera utzi zuten. Nola ezetz, ikastetxeen konfiskazioak Bilboko talde kontserbadoreen protestak suspertu zituen, Areilza jaunak eramanda. Eta Rodolfo Llopis Madrilera bueltatu zenean, kazetariei Bilboko egonaldiarekin oso pozik zegoela adierazi zien, batez ere hiri honetako hezkuntza egoerarekin eta arlo honetan maisuek egindako lanarekin38. Ez da ahaztu behar, Errepublikaren bastioien artean Bilbok ezinbesteko garrantzia zuen.
Nahiz eta Lehen Hezkuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren buruaren hitzek Bilboko hezkuntzaren egoera goraipatu, errealitatea ez zen bilbotar guztientzat hain aurrerakoia izan. Errepublikarren komunikabideetan hezkuntzaren gabezien berriak tantaka agertzen ziren bitartean, kontserbadoreen egunkarietan maiz salatzen zuten Bilboko irakaskuntzaren larritasuna, batez ere lehen hezkuntzan. Adibidez, sarritan auzo eskolen auziaz aritzen ziren, bereziki auzo marjinalen gabeziak agerian azalduz. Kontserbadoreen ustetan udaletxekoen hezkuntza politikoak, ikastetxe integralak antolatuz, auzo haur eskolaren suntsimena zekarren. Zera da, eskola mota hauek maiz esku pribatuetan zeuden, udaletxearen dirulaguntza jasotzen zutelarik. Baina eskola integralak zabaltzen ziren neurrian, udaletxeak dirulaguntza hau emateari utzi zion, haur eskola hauek ixteko beharrean. Gu-
<sup>37 «</sup>Por la cultura y por la escuela. El artículo 26», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 5a; «Por la cultura y por la escuela. El artículo 26 II», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 14a; «Por la cultura y por la escuela. El artículo 26 III», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 25a.
<sup>38 «</sup>El problema de la enseñanza en Vizcaya. Importantes manifestaciones de D. Rodolfo Llopis», *El Liberal*, 1932ko otsailaren 3a; «La incautación por el Estado del colegio de Indauchu y los estudios en Deusto», *El Liberal*, 1932ko otsailaren 5a; «El Sr. Abaunza en los colegios de Indauchu y Deusto», *El Liberal*, 1932ko otsailaren 6a; «Lo que ha dicho el Sr. Llopis a su regreso de Bilbao», *El Liberal*, 1932ko otsailaren 11a.
rasoak kexatu egin zuten umeak txikitxoegiak zirelako eskolak integraletara haiek bakarrik joateko, etxetik nahiko urrun daudelako adieraziz. Baina kezka hauek udaletxekoek ez zituzten ontzat eman39.
Zenbait auzo eskolak ere kontserbadoreek antzinako erregimen politikoaren ikurrak mantentzeko guneak izan ziren. Nahiz eta Bizkaiko eta Bilboko botere politikoek monarkia eta erlijioaren sinboloak eskolatik kentzeko agindu, neurri hauek ez ziren eskola guztietan bete. Horrela bazen Bizkaiko Hezkuntza Batzordeak, 1932ko otsailaren 27an, zirkular bat zabaldu zuen auzo eskoletan laikotasuna ezartzeko eta ikur erlijiosoak ikastetxe hauetatik kentzeko. Behin arau hau emanda, *Asociación Católica de Padres de Familia de Vizcaya*-ren bozeramaleak Aldundira jo ziren zirkular honen ezabapena eskatzera. Talde honen hitzez, bere eskaeran Bizkaiko auzokide gehiengoaren iritzia defenditzen zuten40.
Honekin lotuta, Begoñako auzo eskoletan istilu txiki bat sortu zen. Zenbait umetxoek ez zuten klasera sartu nahi klaseetatik gurutzeak kendu zituztelako udaletxearen aginduak betetzeko. Maisuek lanera ekiten zioten bitartean, ume kopuru galanta amekin kanpoan geratu ziren, gurutzeen kenketaren aurka kexa eginik. Eta udaltzainen txostenean azpimarratzen zen kanpoan geratu ziren ume asko ez zuen klasera sartu nahi gurasoen errepresaliak ez jasotzeko41.
Bilboko lehen hezkuntzaren erronka erlijiosoa ez zen konpondu eta *El Liberal* egunkarian behin baino gehiagotan azaldu ziren ikastetxe publikoetatik ikur erlijiosoren kenketaren aurkako saialdiak. Aldi berean, zenbait ikastetxetan, Aldundiak eta Bilboko udaletxeak subentzionatuta, errepublikaren aurkako ekimenak salatzen zituzten. Esate baterako, titulu gabeko erlijiosoek klaseak ematea, erlijioaren edukiak irakastea eta umetxoei meza egunero entzutera derrigortzea42.
Baina Bilboko umeen auzia ez zen bakarrik eskoletan kokatu. Behin baino gehiagotan egunkari kontserbadoreetatik salatzen zuten Bilboko haurtzaroaren egoera eta portaera eguneroko klaseak bukatu ondoren. Ume batzuen bihurrikeriek ez zuten inolako toperik: denden kristalak apurtu, tranbia eta kotxetatik martxan igo eta jaitsi, helduei kalean behaztopatu... Ikastetxetik irtenda, umeek Bilboko kaleak betetzen zituzten, inguru auzoetatik hiri erdigunera eta portu aldera ailegatuz. Arazo hau konpontzeko irtenbideak? Kazetarien ustez, gurasoek arreta gehiago jarri behar; udal-
<sup>39 «</sup>La enseñanza en Recaldeberri», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko otsailaren 11a; «Pequeño conflicto», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko apirilaren 10a.
<sup>40 «</sup>El laicismo en las escuelas de barriada», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko martxoaren 19a.
<sup>41 «</sup>Niños que no entran en clase», *El Liberal*, 1932ko urtarrilaren 23a.
<sup>42 «</sup>De enseñanza. Como abusan de la inocencia de los niños», *El Liberal*, 1932ko apirilaren 8a; «Enemigos encubiertos de la República», *El Liberal*, 1932ko maiatzaren 7a; «¡Pimpampum!», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 5a.
tzainak alkatearen ordenak jaso umeen maltzurkeriak gogor zigortzeko; maisuek eskoletan irmoki aholkatu umetxoei bidezko portaera izateko; eta udaletxeak leku aproposa antolatu umeei kaleko kalteetatik babesteko43.
Nahiz eta Bilboko lehen hezkuntzaren birmoldaketaren etsaiek ez etsi, hiri honen udaletxeak buruz belarri aritzen zen hezkuntza plangintza orokor bat eratzeko. Proiektu honen helbururik nagusienetariko bat eskola integral berriak eraikitzea izan zen. Lehenengo unean, udaletxearen ekintzak antzinako eraikuntza zibiletan edo militarretan eskolak eratzera zuzenduta zeuden. Modu honetan, Atxuriko antzinako egoitza eta La Casilla-ko kuartelak birmoldatu zituzten eskolak zabaltzeko44.
Baina antzinako eraikinen birmoldaketa ez zen nahikoa eta eskola integral berri bat eraikitzeko nahian, 1932ko apirilaren 19an, Bilboko alkateak San Frantziskozko Ikastetxearen lanen hasiera aurkeztu zuen. Egunkari kontserbadoreen uztez, eraikuntza hau ez zen hezkuntza plangintza orokor batean kokatuta, baizik eta momentuzko neurri bat baino ez zen izan. Ez zen ahaztu behar, Bilboko udaletxeak jaso zuela lau milioi pezeta lagun tza moduan hezkuntza plangintza hau burutzeko, eta lehengo urterokoa jaso berria zegoen. Gauzak horrela, zenbaiten ustetan, garaia zen hezkuntza plangintza orokor hau eratzeko eta publikoari erakusteko45.
Uda ailegatu bezain laster, Bilboko udaletxeak 1932-33ko ikasturtearen antolaketa hasi zen prestatzen. Alde batetik, Bilboko benetako hezkuntza beharra jakiteko eta ikasleen banaketa errazteko, ekainaren amaieran eskola publikoetara matrikula zabaldu zen. Dena dela, deialdi honen erantzuna ez zen udaletxekoen espero zuena eta uztailaren bukaeran gurasoei gogoratu zien berriro matrikula egin behar zutela46. Honekin lotuta, Udal Hezkuntza-Patronatuak 1932ko irailean berriz antolatu zuten lehiaketa publikoa bitarteko irakasle taldea osatzeko hezkuntza publikoa hornitzeko47.
Komunikabide errepublikarretatik Udal Hezkuntza-Patronatuaren lana goraipatzen zuten bitartean, prentsa abertzalean kritikak zorrotzak ager tzen ziren. Adibidez, *El Liberal* egunkarian, Espainiako eskola nazionalaren arazoa
<sup>43 «</sup>Los chicos de la escuela», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko apirilaren 2a; «¡Esos chiquillos!», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko apirilaren 9a; «Protección a la infancia», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko maiatzaren 20a; «Otra misión de la escuela», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko uztailaren 3a; «Los otros niños», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko ekainaren
<sup>26</sup>a.44 «La construcción de nuevas escuelas», *El Liberal*, 1932ko otsailaren 25a; «Las nuevas escuelas de Achuri», *El Liberal*, 1932ko martxoaren 6a; «Las nuevas escuelas de Achuri», *El Liberal*, 1932ko martxoaren 8a; «Obras en las escuelas», *El Liberal*, 1932ko martxoaren 24a; «Nuevas escuelas», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko martxoaren 30a.
<sup>45 «</sup>El plan escolar», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko apirilaren 20a.
<sup>46 «</sup>La matrícula y las becas», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko ekainaren 28a; «Matrícula y oposiciones. Cuestiones de Enseñanza», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 28a; «La matrícula para las escuelas públicas», *El Liberal*, 1932ko uztailaren 28a.
<sup>47 «</sup>El Patronato escolar y de cultura. Concurso público», *El Liberal*, 1932ko irailaren 3a.
aztertuz, Bilboko egoera salbuespen bat zela adierazi zuten, *aspaldidanik Udal Hezkuntza-Patronatuak Bilboko eskolak zoragarri antolatuta zituelako*48. Berriz, *Euzkadi* egunkarian, urriaren 2an, Bilboko hezkuntzaren antolaketa kritikatzen zuten, batez ere, udaletxearen ekintzak lehen hezkuntzan. Zera da, udaletxeak eskola integral batzuk eraikitzearekin batera, auzo eskolak aparte utzi zuen. Udal Hezkuntza Batzordearen buruak, Eulogio Urrejola, *El Liberal* egunkarian idazki bat aurkeztu zuen, Bilboko udaletxearen hezkuntza-politika defendatuz. Hasteko, Udal Hezkuntza-Patronatuaren erabakiak elkarte honen kide guztien baimenarekin bozkatu ziren, eta talde honen partaidea gutxiengo abertzalea zen ere. Urrejola jaunaren ustez, Udal Hezkuntza-Patronatuak aurkitu zuen hasierako egoera hobetuz zihoan, kasu, eskolaren eskaintza handiagoa izateaz gain, hezkuntza birmoldaketa plangintza bat eratu ez ezik irakasleagoaren erreforma ere hasi zen ezartzen49.
Baina errepublikarren hezkuntza proiektuen etsaiak beste esparruetatik agertzen ziren ere. Bilboko Institutu-Eskola proiektua kinka larrian zegoen zenbait bilbotar politiko kontserbadoreen ustetan garestiegia zelako. Errepublikarrek politiko hauei jesulagunen aldekoak izatea leporatzen zieten, kontutan hartuta Bilboko Unibertsitatearen aurka ere zeudelako50. Bestetik, ikastetxe pribatuek Bilboko udaletxearen aginduak hezkuntza pribatuaren errolda eratzeko ez zituzten bete, nahiz eta udaletxekoek azpiko meatsuak bota51. Dirudienez Bilboko gizartearen zenbait talde desobedientzia zibilari hasi ziren ekiten, errepublikarren lana behaztopatzeko nahian.
#### 3.2. **Bilboko lehen hezkuntzaren birmoldaketa: zenbait ekintza**
Errepublikarren lanetan lehen hezkuntza Bilbon birmoldatzeko, zenbait neurri nahiko adierazgarriak hartu zituzten. Hasteko, hezkuntza laikoa ezartzeko eskolako egutegi berri bat antolatzea beharrezkoa izan zen, non jai erlijiosoak baztertuta zeuden. UGT sindikatuaren maisuen sekzioak, 1932ko otsailean, Gobernuari egutegi berri hau ezartzeko eskatu zion. Martxoan, Bizkaiko Lehen Hezkuntzaren Batzordeak egutegi hau ikastetxe guztietan betetzeko zirkular bat zabaldu zuen. Eta batzorde honen hi tzez, usadioak onartzen zituzten zenbait jai kontutan hartu zituzten. Zera da, usadioaz baliatzen zuten antzinako jai erlijiosoak antolatzeko. Apirilean batzorde honek auzo eskoletan ere egutegi hau betetzeko agindu zuen eta
<sup>48 «</sup>De enseñanza. Nuevas normas», *El Liberal*, 1932ko irailaren 27a.
<sup>49 «</sup>Contestando a un suelto de Euzkadi. El problema escolar», *El Liberal*, 1932ko urriaren 4a.
<sup>50 «</sup>De enseñanza. Nuevas normas», *El Liberal*, 1932ko urriaren 4a.
<sup>51 «</sup>La estadística escolar en los centros particulares de enseñanza», *El Liberal*, 1932ko azaroaren 8a; «Una nueva llamada a los propietarios de los centros particulares de enseñanza», *El Liberal*, 1932ko azaroaren 8a.
ekainean eskolako egutegia plazaratu zuen. Azken mandatu honen arabera, udal hezkuntza kontseiluek zortzi egun libre zituen gutxienez, ohizko jaia eta feriak ikasturtean zehar ospatzeko52.
Eta lehen hezkuntzaren berrikuntzarekin jarraituz, ezinbestekoa zen Errepublikako himnoa eskoletan abestea, behintzat Bilboko ume errepublikar talde baten iritziz, kontutan hartuz eskoletan ez zuten izan inolako ikur errepublikanorik *El Liberal* egunkariari adierazita. Baina arazo larri bat sortu zen, zegoeneko Errepublikak ez zuen himnorik. Ahala eta guztiz ere itxaropen izpi bat agertu zen eta Marzanako ikastetxearen maisu bat *El Liberal* egunkariari idatzi zion azaltzeko maisu berak *Canto a la República* konposatu zuela eta aspaldidanik Marzanako eskolan abesten zela. Halaber, maisu honek kantu honen partiturak eskaini zituen beste ikastetxeetan Errepublika goraipatzeko musikaren bidez53.
Baina Bilboko udaletxearen ekintzak lehen hezkuntzari zegokionez ez ziren bakarrik egutegi bat ezartzea, baizik eta eskolen eraikuntza berriak bultzatzea ere. Goian aipatu dugunez, Espainiako gobernuak lau milioi pezeta eman zion Bilboko udaletxeari hezkuntza plangintza betetzeko. Eta plangintza honen adierazpen nagusienetariko bat San Frantziskozko Ikastetxeak ziren. Udaletxeak, 1932ko apirilean, abuztuko jaiekin batera, ikastetxe honen lanak hasteko nahia adierazi zuen, zirudienez jaien kutsu herrikoia hezkuntza politikoari kutsatu gogoan. Eta aldi berean eskola hau egiteko aurreproiektua aukeratzeko lehiaketa publikoa antolatu zuen.
San Frantzizkoko ikastetxe berria zabaldu bezain laster, udaletxekoen nahia honako izan zen: Marzana eta Las Cortesen eskola publikoak ixtea eta beste ikastetxearen ikasle kopurua murriztea ere. Bilboko udaletzeak propaganda itzela eman zion aurreproiektu honi eta hiri honetako egunkarietan aurreproiektuen lehiaketaren jarraipen zehatza egin zen: lehiakideek bete behar zituen baldintzak, pedagogia modernoan oinarrituta; aurkeztutako aurreproiektuen antolatutako erakusketa, Bilboko herriak kontura zezan lan honen garrantziaz; lehiaketa honen lehengo aldiaren emaitzak; eta agian, garrantzitsuena, Madrilgo gobernuak eskainitako dirulaguntzaren etorrera. 1932. urtearen amaieran lehiaketa honen bigarren aldiaren emai-tzak plazaratzeko zorian zeuden eta errepublikarren nahiak proiektu honen bukaeran kokatuta zeuden euren Lehen Hezkuntza Plangintzaren lehenengo pausoak betetzeko54.
<sup>52 «</sup>Escuelas y maestros. El calendario escolar», *El Liberal*, 1932ko otsailaren 28a; «El nuevo calendario escolar», *El Liberal*, 1932ko martxoaren 10a; «Unificación del calendario escolar», *El Liberal*, 1932ko apirilaren 19a; «El almanaque escolar en Vizcaya», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 5a.
<sup>53 «</sup>Como viene. Con pluma ajena. El Himno nacional en las escuelas», *El Liberal*, 1932ko irailaren 30a; «El Himno nacional en las escuelas», *El Liberal*, 1932ko urriaren 1a.
<sup>54 «</sup>El grupo escolar de San Francisco», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko apirilaren 27a; «La escuela modelo», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko maiatzaren 28a; «Las escuelas de San Francisco», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko ekainaren 2a; «Grupo escolar modelo», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko ekainaren 16a; «El futuro grupo escolar modelo», *El Noticiero Bil-*
# 4. **AMAIERA**
Bilbon II Errepublika ezarpenarekin batera lehen hezkuntzaren birmoldaketa agertzen zaigu. Udal Lehen Hezkuntza-Patronatuaren lana eskerga izan zen hezkuntza politika berria ezartzeko. Bidea ez zen batere erreza, kontutan hartuz Bilboko hezkuntzaren egoera konplexua zela eta. Errepublikarrek lehen hezkuntzaren birmoldaketa aldarrikatzen zuten gizarte berriaren oinarriak ezartzeko eta demokraziaren zutabe trinkoa eraikitzeko. Bestalde, euskaltzale taldeek euskara ez ezik euskal ohiturak ere eskolara eramaten ahalegintzen zituzten, zentralismoaren batzeko indarra gutxitzeko. Eta ez da ahaztu behar talde kontserbadoreen sator lana errepublikarren legediari uko egiteko.
Honekin lotuta, Bilboko udaletxearen hezkuntza politikoa beste erakundeen eraginaren menpean zegoen. Nahiz eta errepublikarrak Bilboko udaletxearen gehiengoa izan, Bizkaiko Aldundian indar abertzaleak nagusitu ziren. Bestalde, Espainiako Gobernua errepublikarra izan zen. Horrela bazen, Bilboko udaletxeak ezinbesteko laguntza jaso zuen Madrilgo erakundeetatik bete nahi zuen hezkuntza plangintza osatzeko. Ez dira ahaztu behar bi bilbotarren ekimenak lan hauek burutzeko, zera da, Indalecio Prieto eta Julian Zugazagoitiaren laguntza. Hau zela eta Bilboko udaletxeak dirulaguntza ederra eskuratu zuen hezkuntza birmoldaketa arlo guztietan barreiatzeko. Adibidez, eskola berriak zabaltzeko, bai eraikin berrietan edo berreginetan; maisuen egoera laborala bermatzeko ez ezik, irakasle eskolaren ikasketak normalizatzeko; eta ikasketak plan berriak ezartzeko.
Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hezkuntza Batzordea abertzaleen eskuetan zegoen. Egia da hezkuntza arloan Bilboko udaletxeak ez zituela bete behar Bizkaiko Aldundien aginduak, baina udaletxe honetako gutxiengo abertzalearen indarra bilbotarren artean soberan hedatua zegoen eta bere iritzia kontutan hartzekoa zen. Horretaz gain, Bilboko udaletxearen EAJren bozeramailea abertzaletasunaren ideologoa Sabino Arana zen eta abertzaleen artean hezkuntza ezinbesteko tresna zen euskal kultura zabaltzeko. Hori zela eta, hezkuntza arloan gutxiengo abertzaletasunaren ekintzak Bilbon suertatzen zen elebitasunaren auzia garatzeko zuzenduta zeuden. Adibidea agerian zegoen, Kataluniako Estatutua, errepublikarrek osatuta.
*baíno*, 1932ko ekainaren 17a; «Concurso para el grupo escolar de San Francisco», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 18a; «El concurso de proyectos para la construcción de un grupo escolar modelo en los solares del cuartel de San Francisco», *El Liberal*, 1932ko ekainaren 19a; «Un empréstito para la construcción de escuelas», *El Liberal*, 1932ko abuztuaren 10a; «Ante una gran obra escolar», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko irailaren 16a; «El grupo escolar de San Francisco», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko urriaren 1a; «El grupo escolar de San Francisco», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko urriaren 29a; «Con pluma ajena. Los proyectos del grupo escolar de San Francisco», *El Liberal*, 1932ko azaroaren 6a; «El concurso de proyectos del grupo escolar de San Francisco», *El Liberal*, 1932ko abenduaren 11a; «La construcción de grupos escolares», *El Liberal*, 1932ko abenduaren 19a.
Arautegi honetan elebitasuna bermatzen zen eta abertzaleek Euskal Estatutua eratzen zuten bitartean, non elebitasuna ere bermatuta zegoen, saiatu ziren Bilboko eskoletan ez ezik, Bizkaiko eskola guztietan ere irakaskuntza euskaraz garatzen.
Hezkuntza arloan errepublikarren eta abertzaleen arteko adostasunak zenbait arlotan izan arren, batez ere lehen hezkuntzaren gabeziarik latzenak konpontzeko unean, Bilboko kontserbadoreen ekintzek helmuga bat baino ez zuten izan, zera, Errepublikaren ideologia deuseztatzea. Aipatu dugu talde kontserbadoreen sator lana Bilboko hezkuntzaren aginduak ez betetzeko, baina hau adibide txiki bat baino ez da izan gizarte osoan Errepublikaren aurkako desobedientzi zibila zabaltzeko. Hezkuntza, batez ere lehen hezkuntza, baliabide oso garrantzitsua izan zen botere baten aurkako jendearen kritikak suspertzeko. Kasu honetan, sistema kontserbadorea kinka larrian zegoen eta etsaiak errotik akabatzeko, errepublikarren hezkuntza politika behaztopatzea saiakerak amaigabeak ziren. Dena dela, kontserbadoreek onartzen zituzten Bilbon gertatzen zen hezkuntza auzia, baina eskaintzen zituzten irtenbideak betiko eskuetan uzten zituzten, zera, irakaskuntza pribatuan eta Elizan.
Bukatzeko, konplexua da Errepublikaren lehenengo bi urteren emaitza zehaztea, batez ere lehen hezkuntzan. Elkarte errepublikarren ekintzak frankotan agertu ziren komunikabide guztietan, nahiz eta egunkari hauek ideologikoki oso desberdinak izan, bai lan hauek goraipatzeko, bai kritikatzeko. Dena dela tarte honetako Errepublikaren lana zenbakiz adierazi behar badugu, hona hemen Bilboko udaletxeak aurkeztu zuen informazioa, 1931ko apirilaren 1teko eta 1932ko irailaren 19ko lehen hezkuntzaren datuak konparatuz: 1931. urtean, ikastetxe nazionaletan 146 maisuak ziren eta 1932. urtean, 214; 1931. urtean, udal ikastetxeetan 98 maisuak ziren eta 1932. urtean, 100. Guztira, 70 maisu gehiago. Eta ikasleen asistentziari zegokionez, 1931ko apirilaren 1ean 12.327 umeak matrikulatuta zeuden bitartean, 1932ko irailaren 19an 15.481 umeak. Diferentzia, 3.154 ikasle gehiago55. Bilboko lehen hezkuntzaren aurrerapena zenbakiz neurtzen badugu, aipatutako zifrek hobekuntza adierazi dute, baina, kopuruen handitze honek hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza ere erakusten zaigu? Eta, aurrerabide hau Errepublika garai osoan mantendu egin zen? Galdera hauen erantzunak beste ikerlan batean aztertzeko uzten ditugu.
Jasotze-data: 2007-5-04 Onartze-data: 2007-11-8
<sup>55 «</sup>La enseñanza primaria en Bilbao», *El Liberal*, 1932ko urriaren 26a; «La enseñanza primaria en Bilbao», *El Noticiero Bilbaíno*, 1932ko urriaren 26a.
*A new political regime emerged from the municipal elections of 14th April 1931: the 2nd Republic. From the very beginning, the consequences of this political change were significant in all areas of society particularly because Republican leaders tried very hard to erase all signs of the monarchy. In the field of education, Republicans wanted to instil a new system based on liberal ideas. The Republicans weaved this new model into the roots of society, as they considered an appropriate education system was essential to guarantee democracy. How did the Republicans believe that it would guarantee democracy? By children receiving education from a very young age which allowed them to be a free and committed citizen. The Republicans won the municipal elections on 14th April 1931 and from the very start they tried to apply the Republic's ideological principles. As a consequence of this, the first steps taken in Bilbao city council were aimed at resolving the serious teaching problem in this town, based on new pedagogy of the time. This article analyses these changes' first steps.*
*Keywords: Historical research. Public education. Primary education. Language learning. Second language.*
*En las elecciones municipales del 14 de abril de 1931 surgió un nuevo régimen político, la II República. Las consecuencias de este cambio político fueron desde un primer momento bastante notables en todos ámbitos de la sociedad sobre todo porque los mandatarios republicanos se esforzaron en hacer desaparecer toda huella de la monarquía. En el ámbito de la educación, los republicanos quisieron instaurar un nuevo sistema basado en las ideas liberales. Los republicanos imbricaban este nuevo modelo en las mismas raíces de la sociedad, puesto que consideraban que era indispensable un adecuado sistema de educación para garantizar la democracia. ¿Cómo pensaban los republicanos que podía garantizarse la democracia? Recibiendo el niño desde pequeño una ecuación que le permitiese ser un ciudadano libre y comprometido. Los republicanos ganaron las elecciones municipales del 14 de abril de 1931 y desde un principio intentaron aplicar los principios ideológicos de la República. Como consecuencia de ellos, los primeros pasos del ayuntamiento de Bilbao fueron dirigidos a solventar el grave problema de la enseñanza que sufría esta villa, basándose en las nuevas corrientes pedagógicas. En este artículo se analizan los primeros pasos de estos cambios.*
*Palabras clave: Investigación histórica. Enseñanza pública. Educación primaria. Aprendizaje de idiomas. Segunda lengua.*
*«Lors des élections municipales espagnoles du 14 avril 1931 est apparu un nouveau régime politique, la IIème République. Les conséquences liées à ce changement politique ont été dès le début très remarquées dans tous les domaines de la société surtout parce que les élus de la République se sont efforcés de faire disparaître toute trace de la monarchie. Dans le domaine de l'éducation, les républicains ont voulu instaurer un nouveau système basé sur les idées libérales. Les républicains imbriquaient ce nouveau modèle sur les mêmes racines de la société, en effet ils jugeaient indispensable d'avoir un système éducatif adapté pour garantir la démocratie. Comment les républicains pensaient-ils pouvoir garantir la démocratie ? En donnant dès le plus jeune âge à l'enfant une éducation qui lui permette d'être un citoyen libre et engagé. Les républicains ont remporté les élections municipales du 14 avril 1931 et dès le début ils ont tenté d'appliquer les principes idéologiques de la République. Conséquence de cela, les premiers pas de la municipalité de Bilbao ont été pour résoudre le grave problème de l'enseignement dont souffrait cette ville, en se basant sur les nouveaux courants pédagogiques. Les premiers pas de ce changement sont analysés dans cet article.*
*Mots clé: Recherche historique. Enseignement publique. Enseignement primaire. Apprentissage des langues. Deuxième langue.*
#### **BIBLIOGRAFIA**
Díaz Freire, J.J. (1984). *La República y el porvenir.* Donostia: Kriselu
Capitán Díaz, A. (2002). *Republicanismo y educación en España (1873-1951)*. Madril: Dykinson
Juliá, S. (1984). *Madril 1931-1934. De la fiesta popular a la lucha de clases.* Madril: Siglo XXI
Ortega y Gasset, J. (1984). *La rebelión de las masas*. Bartzelona: Planeta-Agostini.
González Portilla, M. (Ed.) (1995). *Bilbao en la formación del País Vasco contemporáneo (economía, población y ciudad)*. Bilbo: Fundación BBV, Documenta.
González Portilla, M. (Ed.) (2001). *Los orígenes de una metrópoli industrial: la Ría de Bilbao*. Bilbo: Fundación BBV.
Prieto, I. (2005). *Las cortes del desastre: «Impresiones parlamentarias»* (Indalecio Prietok Bilboko *El Liberal* egunkarian argitaratuta. Manuel Monteroren edizioa). Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua. |
aldizkariak.v1-0-501 | {
"domain": "zientzia eta teknologia",
"id": "ekaia_Zk.41 _2021_11",
"issue": "Zk.41 _2021_",
"year": "2021",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "ekaia",
"edition": null
} | # CO2-aren balorizazio zuzena hidrokarburoak ekoizteko
(Direct valorization of CO<sub>2</sub> to hydrocarbons)
Ainara Ateka\*, Ander Portillo, Javier Ereña, Javier Bilbao Ingeniaritza Kimikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU)
LABURPENA: Erregai fosilen errekuntzek eragindako klima-aldaketa pairatzea da egungo gizartearen erronka nagusietariko bat. Errekuntza horiek isuritako berotegi-efektuko gasen artean ugariena karbono dioxidoa (CO<sub>2</sub>) da, haien % 75 inguru. Beraz, honen emisioak murriztea eta dagoeneko isuritakoa bahitzea ezinbestekoa da klima-aldaketak eragindako ingurumen-kaltea ahalik eta gehien murrizteko. Horretarako, ezinbestekoak dira CCU teknologiak (karbono dioxidoaren bahiketa eta erabilera). CO<sub>2</sub>-a erabiltzen duten prozesuen artean, bihurtze katalitikoak etorkizun laburrean ezartzeko aukera onak ditu. Prozesu katalitikoen artean, ohikoena CO2-aren hidrogenazioa da, hidrokarburoak lortuz. Prozesu honen moldakortasuna da bere ezaugarri interesgarrienetakoa; izan ere, modu hautakorrean hidrokarburo ezberdinak ekoizten dira; besteak beste, olefinak, parafina astunak zein arinak eta aromatikoak. Operazio baldintzak, katalizatzaile motak eta beren ezaugarriak, zein lorturiko CO2-aren balorizazio-mailak ekoiztu nahi den hidrokarburoaren araberakoak dira.
HITZ GAKOAK: CO<sub>2</sub>-aren balorizazioa, metanola, dimetileterra, aromatikoak, erregaiak.
**ABSTRACT:** Mitigating the climate change caused by fossil fuels burning is one of the major challenges of today's society. The most abundant (75%) of the greenhouse gases emitted by these combustions is carbon dioxide (CO<sub>2</sub>). Therefore, reducing its emissions and capturing what already has been emitted, known as CCU (Carbon dioxide Capture and Utilization) technology, is essential for minimizing the environmental damage caused by climate change. Among the processes that use CO<sub>2</sub> as a feedstock, its catalytic conversion has good potential for implementation in the short term. Among the catalytic processes, the most common is its hydrogenation to obtain hydrocarbons. One of the most interesting features of this process is its versatility, as different hydrocarbons can be selectively produced; such as olefins, heavy paraffins or aromatics. The operating conditions, types of catalysts and their characteristics, as well as the CO<sub>2</sub> conversion degrees obtained, depend on the hydrocarbons to be produced.
*KEYWORDS:* $CO_2$ valorization, methanol, dimethylether, aromatics, fuels.
Nola aipatu/How to cite: Ateka, Ainara; Portillo, Ander; Ereña, Javier; Bilbao, Javier (2021). «CO2-aren balorizazio zuzena hidrokarburoak ekoizteko». Ekaia, 41, 2021, 171-190. (https://doi.org/10.1387/ekaia.22567).
Jasotze-data: 2021, martxoak 4; Onartze-data: 2021, apirilak 20.
ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2021 UPV/EHU

Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago
<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Ainara Ateka. Ingeniaritza Kimikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU), Sarriena Auzoa (48940 Leioa). - ainara.ateka@ehu.eus - https://orcid.org/0000-0002-3863-5808
#### 1. SARRERA
Gizateriaren garapenaren nahigabeko ondorio gisa, atmosferako CO<sub>2</sub>-aren kontzentrazioa industria-iraultzaren aurretiko 280 ppm-etatik 570 ppm-tara igoko dela aurreikusten da XXI. mende bukaerarako [1]. Hortaz, berotze globala eta klima-aldaketa geldiarazteko, lehentasun bihurtu da CO<sub>2</sub> emisioak murriztea. Helburu horretarako, hiru ekintza-bektore konbinatzea proposatzen da [2]: 1) energiaren erabilera eraginkorragoa; 2) karbonoaren menpekotasuna murriztea, erregai ez-fosilak eta energia berriztagarriak erabiliz energia eskaera gorakorra asetzeko; 3) CO<sub>2</sub>-a bahitzeko, biltegiratzeko [3] eta balorizatzeko [4] teknologien garapena.
CO<sub>2</sub>-a bahitu eta biltegiratzeko kostuak konpentsatzeko (prozesu osoaren 2/3 baino gehiago), CO<sub>2</sub>-aren zentzuzko baloraziorako aukera bat interes komertzialeko produktu bihurtzea da [4]. Horretarako, CO<sub>2</sub>-aren egitura egonkorra aktibatzeko gai diren bide desberdinen bidez C-C, C-H, C-O edota C-N loturak sortzea bilatzen da [2]. Bide bakoitzaren izaera kontuan hartuta, ibilbide katalitikoak, biokimiko/biologikoak, elektrokimikoak eta fotokimikoak bereiz daitezke [4, 5]. Bide desberdinen garapen teknologikoa eta egungo eszenatoki energetikoa kontuan hartuta, bide katalitikoak dira epe laburrean ezartzeko aukera onenak dituztenak, betiere industria petrokimikoan erabiltzen diren prozesuekin batera erregaiak (metanoa, metanola, dimetileterra (DME), likidotutako gasak, gasolina, gasolioa) edo lehengaiak (olefinak eta aromatikoak) ekoizteko [6].
Bi estrategia bereiz daitezke CO<sub>2</sub>-aren hidrogenazioaren bidez hidrokarburoak (C<sub>2+</sub>) ekoizteko prozesu katalitikoetarako (1. irudia) [7]: i) *bi etapatan*; zeinetan lehen etapan metanola edota DMEa sortzen diren bitartekari gisa, eta ondoren, bigarren erreaktore batean konposatu oxigenatu horiek (metanola eta DMEa) hidrokarburo bihurtzen diren; eta ii) *hidrokarburoen ekoizpen zuzena* erreaktore bakarrean. Kontuan izan behar da prozesu horien garapenean faktore mugatzaile nagusia H<sub>2</sub> eskakizunetatik eratorritako energia kontsumoa dela. Hori dela eta, aipatutako prozesuen etorkizuna energia berriztagarrien erabilerarekin lotuta dago [8]. Helburua H<sub>2</sub>-a energia berriztagarriak erabiliz eta CO<sub>2</sub> isurpenik gabe (H<sub>2</sub>O elektrolisia) [9] edo emisio mugatuekin (biomasaren erreformakuntza) lortzea bada ere, epe laburrean interesgarria da ingurumen eta ekonomiaren ikuspuntutik CO<sub>2</sub>-aren hidrogenazioa bio-gasaren erreformakuntzarekin konbinatzea [10].
1. irudiko bide guztiek banakako erreakzio bakoitzaren mugapen termodinamikoak murriztea bilatzen dute (metanolaren sintesia, metanolaren deshidrataziotik DMEa lortzea, ur-gasaren alderantzizko erreakzioa —rWGS, reverse Water Gas Shift, ingelesez—).


**1. irudia.** CO2-tik hidrokarburoak ekoizteko bideak.
Honenbestez, bide ez-zuzenaren lehen etapari erreparatuz, aukera bi agertzen dira: metanola edota DMEa sintetizatzea. Etapa honetan metanola sintetizatu beharrean, katalizatzaile bifuntzionalak erabiliz, hori *in situ* DME bihurtzean (STD prozesua, Syngas To DME, ingelesez; hots, Sintesi-Gasetik Dimetil eterra zuzenean sortzeko prozesua), prozesuaren etekina hobetzen da, metanolaren sintesia hobetzen baita, erreakzioaren oreka desplazatzea lortzen delako [11, 12]. Beraz, bere aldetik, metanolaren sintesiarekin edo etapa bitan egindako DMEaren sintesiekin alderatuz (metanolaren sintesia eta ondorengo deshidratazioa), STD prozesuak bere baitan abantaila termodinamikoak aurkezten ditu CO2-aren balorizaziorako [12]. Bestalde, bigarren etapan ekoizturiko DMEa oxigenatuetarako ezaguna den «hidrokarburo *pool*» deritzon mekanismoari jarraituz olefina arin eta hidrokarburo bihurtzen da, prozesuaren hautakortasuna erabilitako katalizatzaile azidoaren propietateen menpekoa izanik. Bibliografian, bigarren etapa honek, hau da, DMEtik bai hidrokarburoak eta bereziki olefinak ekoizteko prozesuak (DTO, DME To Olefins prozesua) aparteko interesa sortu du HZSM-5 zeolita katalizatzaileak erabiliz [13]. Laburbilduz, bide ez-zuzenak STD eta DTO prozesuak jarraian burutzean datza, 1. irudian adierazten denez.
Etapa bakarrean egindako hidrokarburoen ekoizpenari dagokionez, bide desberdinei jarraituz burutu daiteke: i) Fischer-Tropsch (FT) sintesiaren bidez; edo ii) metanola/DMEa bitartekari gisa erabiliz, hauek erreaktore berberean hidrokarburo bihurtuz. Lehenengo bidean, hau da, FT sintesiaren bidez CO2-a hidrogenatzean, ezinbestekoak dira jarraian ematen diren honako erreakzio hauek:
Ur-gasaren alderantzizko erreakzioa (rWGS):
$$CO_2 + H_2 = CO + H_2O$$
(1)
CO-aren hidrogenazioa (FT erreakzioa):
$$nCO + 2nH_2 = (-CH_2-)n + nH_2O$$
(2)
rWGS erreakzioa termodinamikoki mugatua dago (% 23ko etekina 300ºC eta 25 bar-etan, esate baterako), eta beraz, hidrokarburoen eraketa FT erreakzioaren garatzeak baldintzatzen du (CO-a, CO2-a baino erreaktiboagoa izanik, FT baldintza eta katalizatzaileekin). Polimerizazio-erreakzio honekin hidrokarburoen banaketa (distribuzio) zabala lortzen da (Anderson-Schulz-Flory banaketa, ASF).
FT sintesiak dituen hautakortasun-mugapenak saihesteko, konposatu oxigenatuak bitartekari gisa dituzten bideek arreta handia jaso dute azken urteotan. OX/ZEO kontzeptuan oinarritutako katalizatzaile bifuntzionalak erabiliz (oxido metalikoa/zeotipo hautakorra), olefinak, aromatikoak edo gasolina modu hautakorrean lortzeko prozesuak duen moldakortasuna azpimarratuz. Prozesu honetan erabiltzen diren erreakzio-baldintzetan (FT sintesian baino tenperatura altuagoak konposatu oxigenatuen bihurtzea faboratzeko, katalizatzaile aproposak erabiliz), rWGS erreakzioaz gain (1. ekuazioa) garrantzitsuak dira konposatu oxigenatuen sintesi eta ondorengo hidrokarburoetarako bihurtze-erreakzioak ere:
Metanolaren sintesia: CO-a hidrogenatuz:
$$CO + 2H_2 = CH_3OH$$
(3)
$$CO_2$$
-a hidrogenatuz: $CO_2 + 3H_2 = CH_3OH + H_2O$ (4)
DME lortzeko metanolaren deshidratazioa:
$$2CO_3OH = CH_3OCH_3 + H_2O$$
(5)
Hidrokarburoen formazioa:
$$CH_3OH, CH_3OCH_3 \rightarrow Olefina arinak \rightarrow Hidrokarburo garatuak$$
(6)
CO2-aren hidrogenazio bidez hidrokarburoak ekoizteko bide bietan nahi ez den hurrengo erreakzioa ere gertatzen da:
Metanoaren formakuntza:
$$CO + 3H_2 = CH_4 + H_2O$$
(7)
Aurretik aipatu den bezala, olefinen ekoizpenari ere (MTO eta DTO prozesuen bidez, metanola eta DMEtik abiatuz, hurrenez hurren) lehentasunezko arreta eman zaio. Gainera, olefinen eskaera gero eta handiagoa izanik, eta kontuan izanik haien oligomerizazio-aukerak gasolina eta diesel frakzioko hidrokarburo astunak eratzeko, CO<sub>2</sub>-aren bihurtzeak ere lehentasunezko arreta jaso du azken urteotan [14].
Hurrengo ataletan CO<sub>2</sub>-tik hidrokarburoak sortzeko bide zuzenak azalduko dira.
#### 2. FISCHER TROPSCH SINTESIA
Orain arte, Fischer-Tropsch (FT) sintesia erregai sintetikoak eratzeko erabili izan da. Hau da, sintesi-gasetik (CO+H<sub>2</sub>) hidrokarburoak sortzeko. Honenbestez, CO<sub>2</sub>-aren hidrogenaziorako egokitzapena nahiko moldaketa berria da.
#### 2.1. Sintesi-gasa erabiliz lehengai modura
FT sintesia Fe eta Co katalizatzaileak erabiliz egiten da [15, 16]. Prozesu honen erronka, olefina edo kate luzeko hidrokarburoen (gasolina) hautakortasuna handitzea da. Hautakortasunaren kontrola lortze horrek katalizatzailean aldaketa ugariak ikertzea bultzatzen du. Horrela, Fe katalizatzaileatan K eta Na bezalako promotore alkalinoak sartzeak, esate baterako, $C_2$ - $C_4$ olefinak eratzea errazten du [17].
Hautakortasuna areagotzeko beste estrategia bat katalizatzaile bimetalikoen erabilera litzateke. Esaterako, Fe-Mn, Fe-Ni edota Fe-Co. Azken katalizatzaile bimetalikoaren kasurako, promotore kimiko (K, Cu, Mn) eta estruktural desberdinak (SiO<sub>2</sub>, Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub>) ere erabili izan dira. Fe-Bi eta Fe-Pb katalizatzaileek hidrokarburo linealen ekoizpen hautakorra faboratzen dute [18]. Olefinak ekoizteko, zeolita azidoa erabiltzen da euskarri gisa funtzio metalikoan sintetizaturiko hidrokarburoak krakeatzeko: erabiliena HZSM-5 da.
Honenbestez, ondo ezarrita dago literaturan Fe/HZSM-5 katalizatzailearen gaitasuna aromatikoen ekoizpen hautakorra lortzeko, nahiz eta kokejalkipen handiak ere sortzen diren prozesuan [19]. Weber eta kol.-ek [20] HZSM-5 zeolitak parafinak sortzea saihesteko duen gaitasuna azpimarratzen dute, aromatiko eta olefinen produkzioa faboratuz (% 18 eta % 55, hurrenez hurren). HZSM-5 zeolita SiO<sub>2</sub>-z estaltzeak aromatikoen hautakortasuna % 68,9ra arte handitzen du, p-xilenoa izanik haien artean ugariena (honen isomerizazioa saihesten baita) FeMn/HZSM-5/SiO<sub>2</sub> katalizatzaileak erabiliz [21]. Ni eta kol.-ek [22] HY zeolita erabili dute Fe<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-ZnO-ZrO<sub>2</sub>/HY katalizatzailearekin C<sub>4</sub> eta C<sub>5</sub> iso-alkanoak modu hautakorrean ekoizteko, eta core-shell konfigurazioarekin emaitzak hobetzea ere lortu dute.
#### 2.2. $CO_2$ -aren hidrogenazioa, $CO_2 + H_2$ erabiliz lehengai modura
FT sintesiaren emaitzak desberdinak dira aurretik komentatutako COaren hidrogenazioan (2. ekuazioa) eta CO<sub>2</sub>-aren hidrogenazioan (1-2. ekuazioak). Izan ere, CO<sub>2</sub>-aren adsortzio-ahalmena txikiagoa dela eta, gune aktiboen gainazalean H/C erlazioa handiagoa da, eta horrek, CH<sub>4</sub>-aren eraketa erraztu eta olefinak parafinetara hidrogenatzea bultzatzen du. CO<sub>2</sub>-aren hidrogenaziorako katalizatzaile erabilienak [23] Fe (ohikoenak), Co edo Fe-Co-z konposatutakoak dira. Kasu honetan ere, promotore desberdinak erabili izan dira: alkalinoak, Cu, Mn, CeO<sub>2</sub> (ur-gasaren alderantzizko erreakzioa eta olefinen formazioa aktibatzen dituztenak). Euskarri gisa honako hauek erabiltzen dira: γ-Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub>, SiO<sub>2</sub>, TiO<sub>2</sub>, ZrO<sub>2</sub> eta zeolita desberdinak. Aipatu beharra dago, Fe katalizatzaileekin alderatuta, Co katalizatzaileek hidrokarburo astunagoak eratzeko abantaila dutela, baina desabantaila bat ere badute: CH<sub>4</sub>-aren etekina ere handia izan ohi da.
Saeidi eta kol.-ek [24] errebisio bibliografikoa egin zuten rWGS (1. ekuazioa) eta FT (2. ekuazioa) sintesiaren bidezko CO<sub>2</sub>-aren hidrogenazio-erreakzioetarako proposatutako mekanismoak eta ekuazio zinetikoak aztertuz. Fe katalizatzaileetarako onartu ohi den mekanismoak: alde batetik, Fe karburoak hartzen ditu bitartekari gisa, ur-gasaren alderantzizko erreakziorako aktiboak direnak; eta bestetik, erreakzioaren joanean Fe-ak hartzen dituen egoera desberdinek aktibatzen dute hidrokarburoen formazioa. Ramírez eta kol.-ek [25] Fe<sub>2</sub>O<sub>3</sub>@K<sub>2</sub>O katalizatzailea azidotasun eta topologia hautakorra duen katalizatzaile azidoarekin konbinatzea proposatzen dute. Horrela, SAPO-34-arekin konbinatuz gero, olefinen hautakortasuna % 45ekoa da, eta bihurtze-maila % 50ekoa 375 °C-tan (ohiko FT sintesian erabiltzen den tenperatura baino altuagoa) eta 30 bar-etan [26]. Cui eta kol.-ek [27] aromatikoen % 75,6ko hautakortasuna eta CO<sub>2</sub>-aren % 41,2ko bihurtze-maila lortu dituzte, ZnFeO<sub>x</sub> spinela katalizatzailea HZSM-5 zeolitarekin konbinatuz. Bestalde, Xu eta kol.-ek [19] aromatikoen hautakortasun handia (% 94) lortzeaz gain NaFe/HZSM-5 katalizatzailearekin, p-xilenoaren isomerizazioa eta olefinen parafinetarako hidrogenazioa saihestu dituzte, HZSM-5 zeolita SiO<sub>2</sub>-rekin estaliz. Sonal eta kol.-ek [28] CO<sub>2</sub>-a sintesi-gasarekin batera elikatzearen interesa azpimarratzen dute, eta CO<sub>2</sub>/ (CO+CO<sub>2</sub>) erlazioak bihurtze-mailan eta hidrokarburoen etekinean duen eragina aztertu dute 240-280 °C tartean Fe-Co katalizatzailea erabiliz.
# 3. HIDROKARBUROEN SINTESIA KONPOSATU OXIGENATUAK BITARTEKARI (METANOLA/DME)
#### 3.1. Prozesuaren ezaugarri orokorrak
Sintesi-gasa eta CO<sub>2</sub>-tik hidrokarburoak zuzenean ekoiztea, metanola/ DME bitartekari gisa gero eta arreta handiagoa hartzen ari den prozesua da, bai olefinak, parafina arinak zein hidrokarburo astunak modu hautakorrean ekoizteko duen aldakortasun edo malgutasunagatik. Bide honek bi etapatan egindako bide ez-zuzenarekiko abantaila termodinamikoak izateaz gain, prozesuan gertatzen den kokearen bidezko katalizatzailearen desaktibazioa txikiagoa da hidrokarburoen formaziorako beste prozesu batzuetan (MTO edo DTO) gertatzen dena baino, zeren H2 presio partzial handiak kokearen ezarpena mugatzen baitu. Prozesu honetan katalizatzaile bifuntzionalak behar dira. OX/ZEO (metal oxido/zeolita) kontzeptuaren arabera, funtzio metalikoa konposatu oxigenatuen (metanola/DME) sintesirako; eta funtzio azidoa bitartekari moduan eratu diren konposatu oxigenatu horiek *in situ*, erreaktore berberean, hidrokarburoetara bihurtzeko erabiltzen dira [29]. Esan beharra dago prozesu zuzen edo integratu honetan erabiltzen diren erreakzio baldintzak erreakzio-etapa bakoitzerako egokienak direnen bitartekoak direla. Horrek erreakzio mekanismoa ulertzea zailtzen du, etapa bakoitzerako aukera desberdinak aurki baitaitezke. Oro har, metanola/DMEaren sintesirako formiato ioiak bitartekari gisa dituen mekanismoa arrazoiz justifikatuta dago, eta baita «hidrokarburo *pool*» mekanismoa (2. irudia) konposatu oxigenatu horien hidrokarburoetarako bihurtzea arrazoitzeko [30].

**2. irudia.** «Hidrokarburo *pool*» mekanismoaren eskema, [31]-tik moldatua.
Katalizatzaile bifuntzionalaren konposizio ideala erreakzio-baldintzen eta erreakzio-sistemaren termodinamikaren araberakoa da. Olefinen hautakortasuna eta olefina/parafina erlazioa maximizatzeko, beharrezkoa da funtzio metalikoak C=C loturen gehiegizko hidrogenaziorako eta metanoa sortzeko dituen gaitasunak saihestea edo mugatzea. Katalizatzaileen beste ezaugarri bat gune metalikoen eta azidoen gerturatzearen komenigarritasuna da, bi gune aktiboetan gertatzen diren erreakzio iteratiboen sinergia hobetzeko [32].
#### 3.2. Sintesi-gasa erabiliz lehengai modura
Cu-an oinarritutako katalizatzaileek (metanolaren sintesian erabilienak), hala nola CuO-ZnO-Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub>/SAPO-34-ak, emaitza onak eman dituzte olefinak ez diren beste hidrokarburoen frakzioak lortzeko. Hala nola, C<sub>2</sub>-C<sub>3</sub> parafinak, olefinak lortzeko lurrun bidezko krakeo unitateetan elikadura moduan erabiltzeko interesgarriak direnak (etilenoa batez ere). Hala ere, prozesu honetan beharrezkoa den tenperaturan (> 350°C kasu guztietan, oxigenatuak hidrokarburo bihurtzeko prozesuaren garapen nabarmena lortzeko), saihestezina da Cu-a sinterizatzea H<sub>2</sub>O eduki handia duen ingurunean. Bestalde, ZnO-aren interesa ere aztertu izan da CO-a aktibatzeko eta olefinen etekin handia lortzeko. Raveendra eta kol.-ek [33] katalizatzaile desberdinak probatu dituzte Zn-M funtzio metalikoa (M = $Al_2O_3$ , $ZrO_2$ , $Cr_2O_3$ , $CeO_2$ ) eta SAPO-34 funtzio azidoa konbinatuz. Zn-Cr<sub>2</sub>O<sub>3</sub>/SAPO-34 konfigurazioarekin CO-aren bihurtzemaila handiagoa (~% 17) lortu dute, ZnO-Al<sub>2</sub>O<sub>2</sub>/SAPO-34-arekin olefinen hautakortasun handiagoa (~% 75), eta Zr·Zn/Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub>/SAPO-34-arekin egonkortasun handiagoa [34]. Gainera, olefinen hautakortasuna eta katalizatzaileen egonkortasuna hobetzeko, ZnO-ren kristal tamaina murriztea eta SAPO-34-aren azidotasuna mugatzea garrantzitsua dela ondorioztatu dute. Wang eta kol.ek [35] CO<sub>2</sub> eta metanoaren formazioa inhibitzea lortu dute Zn<sub>x</sub>Zr<sub>2</sub>O<sub>4</sub> funtzioan Ce sartuz, kasu honetan ere SAPO-34 erabiliz funtzio azido gisa. Ni eta kol.-ek [36], bestalde, ZnAlO<sub>v</sub>/SAPO-34 katalizatzaile baterako DME bitartekari gisa duen mekanismoa proposatzen dute hurrengo etapa hauekin: i) OH-Zn sortzea oxigeno gabezien bidez; ii) HO-Zn eta CO-aren arteko erreakzioa eta H(CO)O-Zn formiato espezieen eraketa; iii) espezie horien hidrogenazioa metanola (CH<sub>3</sub>OH) eta HO-Zn emateko; iv) metanolaren hedatzea Lewis gune azidoetara (+Al-O-Al-O-) CH<sub>3</sub>O-Al-O-Al-OH espezieak osatzeko; v) DMEaren eraketa: $H_3O-Al-O-Al-OH \Rightarrow CH_3OCH_3 + H_2O + 2 (+Al-O-Al-O-)$ ; eta, vi) olefina arinak sortzea DMEtik "hidrokarburo pool" mekanismoaren bidez. Su eta kol.-ek [37] In<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-ZrO<sub>2</sub>/SAPO-34 katalizatzailea proposatzen dute olefinen % 73,6ko hautakortasuna eta CO-ren % 27,7eko bihurtze-mailak lortuz 400 °C-tan, Cr-dun beste katalizatzaile batzuekin lortutako pareko balioak lortuz (saihestu beharrekoa katalizatzaileak ingurunean duten eraginagatik). Liu eta kol.-ek [38] aromatikoen % 82,5eko hautakortasuna lortzen dute Cr<sub>2</sub>O<sub>3</sub>/ HZSM-5 katalizatzailearekin, eta CeZrO<sub>2</sub>/HZSM-5 katalizatzailearekin aromatikoen % 83,1eko hautakortasuna lortzen da, Huang eta kol.-en [39] arabera. Azken katalizatzaile honen portaera ona funtzio metalikoaren gainazaleko oxigeno gabezien dentsitateari esleitzen diote egile horiek.
# 3.3. CO<sub>2</sub>-aren hidrogenazioa, CO<sub>2</sub> + H<sub>2</sub> erabiliz lehengai modura
Kontuan hartu behar da $CO_2$ -aren hidrogenazioan (4. ekuazioa) $H_2$ kantitate handiagoa behar dela CO-aren hidrogenazioan (3. ekuazioa) baino, eta baita $H_2O$ kantitate handiagoa eratzen dela ere; eta horrek hidrokarburoak eratzeko bide desberdinen mekanismoak moteltzen dituela. Desber-
dintasun horiek, CO-aren konbertsioan lorturiko emaitzak ${\rm CO_2}$ -aren konbertsiora estrapolatzea saihesten du, eta ondorioz, erreakzio-baldintzak eta katalizatzaile-konposizio egokia hautatzea zailtzen du.
Katalizatzailearen hautaketa eta prozesuaren baldintzen hautaketa hidrokarburo frakzio desberdinak ekoiztera bideratu dira: hala nola, $C_2\text{-}C_3$ parafinak, LPG ( $C_2\text{-}C_4$ ), $C_2\text{-}C_4$ olefinak, BTX aromatikoak eta gasolina ( $C_{5+}$ ). Li eta kol.-ek [40] CO2-aren % 25,2ko bihurtze-maila eta % 13,3ko hidrokarburo-etekina lortu dute, LPGen % 75eko hautakortasuna lortuz, CuO-ZnO-Al $_2$ O3 funtzio metalikoa eta Pd-z eraldatutako H-beta zeolita azidoa dituen katalizatzailearekin. Fujiwara eta kol.-ek [41] $C_{2+}$ hidrokarburoen % 12,6ko etekina lortu dute 10 bar-etan, CuO-ZnO-Al $_2$ O3/H-beta katalizatzailearekin. Egile hauek fase metalikotik migratzen duten Cu ioien eta zeolitaren Brönsted guneen artean gertatzen den ioi-trukearen ondorioz gertatzen den katalizatzailearen desaktibazioa aztertzen dute. Cu-aren migrazio hori ahultzeko, zeolita gainazal hidrofoboz estal daitekeela proposatzen dute.
Cu-aren sinterizazioa saihesteko, CO<sub>2</sub>-aren hidrokarburoetarako hidrogenazio zuzenak behar dituen baldintzetan, hainbat egonkortze-estrategia desberdin aztertu dira Cu katalizatzaileen (oxigenatuen sintesirako oso aktiboak direnak) konposizioa egokitzeko [42]. Hala nola, Cu-Al espinela, 600°C-tan egonkorra dena, eta Cu-a Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-arekin estaltzea. Chen eta kol.-ek [43] CuZnZr/SAPO-34 katalizatzailearen egonkortasuna hobetzea lortu dute coreshell konfigurazioarekin prestatuz, eta SAPO-34-aren koke bidezko desaktibazioa arintzea Zn-a gehituz. Olefinen % 72ko hautakortasun maximoa lortu dute. Hala ere, CuZnZr@(Zn-)SAPO-34 katalizatzaileak etengabeko desaktibazioa jasaten du 400 °C-tan. Olefinen hautakortasuna hazi egiten da (~% 48, 100 h erreakzionatu ondoren), baina CO<sub>2</sub>-aren bihurtze-maila murriztu egiten da % 17tik % 12ra denbora tarte horretan. Ghasemi eta kol.-ek [44] Cu-aren egonkortasuna bilatu dute NiCu/CeO<sub>2</sub>-SAPO-34 katalizatzailean, olefinen % 76,6ko hautakortasuna eta % 15,3eko bihurtze-maila lortuz 375°C eta 20 bar-etan, metanoaren hautakortasun baxua mantenduz (% 2,1 soilik).
CO<sub>2</sub>-aren hidrogenaziorako ZnO-ZrO<sub>2</sub> funtzioaren aktibitatea kontuan izanda, Wang eta kol.-ek. [45] ZnO-ZrO<sub>2</sub>/SAPO-34 katalizatzaileak aztertu dituzte. Bereziki olefinak modu hautakorrean ekoizteko duten ahalmena aztertu dute, CO azpiproduktuaren sorrera minimizatuz, Zn eta Zr guneen propietate elektronikoen konbinazioaren eraginez. Funtzio metalikoa funtzio azidoaz estaltzeko estrategiarekin (ZnO-ZrO<sub>2</sub>@Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub>@SAPO-34 katalizatzailea), egile hauek [46] % 95eko olefinen hautakortasuna, CO<sub>2</sub>-aren % 21eko bihurtze-maila eta metanoaren % 3ko hautakortasuna lortu dituzte 380°C eta 30 bar-etan.
Oraintsu, In<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-ZrO<sub>2</sub>/SAPO-34 katalizatzaileekin olefinak modu hautakorrean ekoizteko emaitza onak lortu dira [47]. In<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-ak metanolaren sintesirako aktibitate handia du gainazaleko oxigeno gabezietan CO<sub>2</sub>-a adsorbatzeko duen gaitasunaren ondorioz. Katalizatzaile metaliko honek erakutsi
dituen erredox ezaugarri azpimarragarriak direla eta, ugariak dira haren mekanismoaren ezagutzara eta aktibitatearen hobekuntzara bideratutako ikerketak. 3 irudian biltzen dira lan horietan aztertzen ari diren faktore eta estrategia garrantzitsuenak [48]. Bestalde, aurretik arrazoitu bezala, SAPO-34 oso katalizatzaile egokia da olefinen produkzio hautakorrerako. % 87 inguruko hautakortasuna lortzen da 360ºC-tan, % 13ko CO2-aren bihurtze-mailarako. Erreakzio-tenperatura handitu ahala, olefinen hautakortasuna gutxitu egiten da. Honenbestez, 420ºC-tan hautakortasuna % 70ekoa da eta CO2-aren bihurtze-maila % 27koa. Egile hauek diotenez (DFT kalkuluen emaitzetan oinarrituta), katalizatzaile honekin gertatzen den erreakzio-mekanismoan, bitartekari diren konposatu oxigenatuak metanolaren sintesian eta Fischer-Tropsch sintesian parte hartzen dutenak baino egonkorragoak dira, eta ondorioz, azpiproduktua den CO-aren formazioa murriztu egiten da. Prozesuaren bideragarritasunerako katalizatzaileen desaktibazioa kontrolatzea oso ezaugarri garrantzitsua da. Kasu honetan, ZrO2 promotore estrukturalaren lana In2O3-ren sinterizazioa murriztea da. Gainera, aipagarria da MTO prozesuan SAPO-34 katalizatzaile azidoak jasaten duen koke bidezko desaktibazio esanguratsua ahuldu egiten dela erreakzio-ingurunean dagoen H2 presio partzial altuaren eraginez. Nieskens eta kol.-ek. [49] zehaztu dute olefinen sintesi zuzenerako erabilitako In2O3-ZrO2/SAPO-34 katalizatzaile bifuntzionalaren SAPO-34 funtzio azidoaren desaktibazioa ez dela esanguratsua 360ºC-tik gora. Dena den, Dang eta kol.-ek. [50] SAPO-34-ren azidotasunak kokearen jalkipenean duen garrantzia azpimarratzen dute, aipatuz koke-edukia nabarmena izan daitekeela (% 7,4) nahiz eta azidotasun mugatuko SAPO-34-a erabili.

**3. irudia.** In2O3 katalizatzaileen diseinurako faktore eta estrategia garrantzitsuak CO2-aren hidrogenaziotik metanola lortzeko ([48]-tik moldatua).
In<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-ZrO<sub>2</sub> katalizatzailea beste zeotipo azidoekin ere konbinatu izan da, olefina arinak ez ezik, beste hidrokarburo frakzio batzuk sortzeko. SAPO-5-rekin, C<sub>2</sub>-C<sub>3</sub> parafinen hautakortasun altua lortzen da (% 83) eta % 6,7ko bihurtze-maila 300°C-tan [51]. Azidotasun sendoa duen SSZ-13 bezalako beste katalizatzaile mikroporotsuekin (8-MR egitura duena) % 74,5eko propanoaren hautakortasuna lortzen da 350°C-tan [52]. HZSM-5 zeolitarekin, aldiz, gasolinaren (C<sub>5+</sub>) % 78,6ko hautakortasuna lortu izan da, eta % 13,1eko CO<sub>2</sub>-aren bihurtze-maila lortu izan da [53]. Egile hauek elikaduran CO kontzentrazioa handitzeak C<sub>5+</sub> hidrokarburoen eratzea eta CO<sub>2</sub>-aren konbertsioa faboratzen dituztela ondorioztatu dute. Horrek azaltzen du CO-aren presentziak In<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-ZrO<sub>2</sub>-an gune aktiboen (oxigeno gabezien) kontzentrazioa handitzea. Zhou eta kol.-ek [54] ZnO-ZrO<sub>2</sub>/HZSM-5 katalizatzailearekin % 76ko hautakortasuna lortu dute % 16ko CO<sub>2</sub>-aren bihurtze-mailarekin eta metanoaren hautakortasuna % 1-era mugatuz, 340 °C eta 40 bar-etan. Eduki aromatiko mugatuko gasolina ekoizteko, aldiz, Li eta kol.-ek [55] norabide bakarreko egitura porotsua duten zeotipoak erabiltzea proposatzen dute (HZSM-22 eta SAPO-11). Esaterako, SAPO-11 Zn<sub>a</sub>Mn<sub>b</sub>O<sub>x</sub>-rekin konbinatuz C<sub>5</sub>-C<sub>11</sub> frakzioaren % 76,7ko hautakortasuna, % 20,3ko CO<sub>2</sub>-aren bihurtzemaila eta metanoaren hautakortasuna % 2,3ra mugatzea lortu izan da.
Wang eta kol.-ek [56] aromatikoen ekoizpen hautakorra (% 76) eta % 34,5eko CO<sub>2</sub>-aren bihurtze-maila lortu dituzte Cr<sub>2</sub>O<sub>3</sub>/HZSM-5@silicalita katalizatzailearekin. Ikerketa honekin, HZSM-5 zeolitaz eratutako estalduraren eraginkortasuna egiaztatu da, saihestu nahi diren para-xilenoaren alkilazio eta isomerizazio-erreakzioetarako kanpoko gune azidoen aktibitatea mugatuz. Ildo berean, goraipatzekoak dira Zhang eta kol.-ek [57] ZnO-ZrO<sub>2</sub>/HZSM-5 katalizatzailearekin lorturiko emaitzak; izan ere, aromatikoen % 70eko hautakortasuna lortu dute metanoarena % 1 azpitik mantenduz.
Laburpen gisa, artikuluan aipatutako emaitza esanguratsuenak 1. taulan biltzen dira.
Aurrera begira, CO<sub>2</sub>-aren balorizazio kimikoak hainbat erronka ditu:
- CO<sub>2</sub>-aren balorizazio kimikorako prozesuen optimizazioan aurrera egitea, lortutako balio erantsiko produktuen etekina eta balorizaturiko CO<sub>2</sub> kantitatea maximizatuz. Helburu bikoitz hori betetzeko asmoz, funtsezkoa da prozesu katalitiko berrien garapenean aurrera egitea, desaktibazioarekiko erresistenteak diren katalizatzaile hautakorrak diseinatuz eta operazio-baldintzak optimizatuz (tenperatura, presioa, katalizatzailea eta erreaktore mota).
- Kalitatezko eta merkaturatzeko errazak diren produktu hidrokarbonatuak lortzea, sektore petrokimikorako eta petrolioaren ordezko erregai gisa erabiltzeko.
- Erreaktore katalitikoetan CO<sub>2</sub> erabiltzeko aukerak hobetzea. Besteak beste, CO<sub>2</sub>-aren konbertsioa hobetzeko behar den presio altuan lan egiteak dakartzan operazio-zailtasunak gainditzea.
**1. taula.** CO eta CO<sub>2</sub>-aren hidrogenaziorako prozesuen, katalizatzaileen, operazio-baldintzen, konbertsioen eta hautakortasunen konparaketa.
| | Erref. | [20] | [21] | [22] | [19] | [22] | [25] | [25] | [27] |
|----------------|-------------------------|----------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| | Hautakortasuna | S <sub>C2-C4=</sub> : % 55<br>S <sub>arom</sub> : % 18 | S <sub>arom.</sub> : % 33,6<br>S <sub>arom.</sub> fase likidoan: % 93 | Sisoalkanoak.: % 46<br>Solef+paraf (C2-C4): % 61,5 | S <sub>arom.</sub> : % 41,3<br>S <sub>arom.</sub> C5+fase likidoan: % 93,2 | Sisoalkanoak.: % 63,5<br>Solef+paraf (C2-C4): % 83,5 | S <sub>C2-C4=</sub> : % 12,1<br>S <sub>arom</sub> : % 24,9 | S <sub>C2-C4=</sub> : % 33,3<br>S <sub>arom</sub> : % 2,6 | S <sub>arom.</sub> : % 75 |
| | Konbertsioa | <i>5 %</i> > | 09 % | | 30.9 | 19 | 48,9 | 48,3 | 41 |
| | Operazio baldintzak | H <sub>2</sub> /CO: 1<br>400°C, 1 bar<br>7.200 h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO/N <sub>2</sub> : 48.5/48.5/3<br>320°C, 10 bar<br>3.600 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | ${ m H_2/CO}$ : 2<br>340 °C, 50 bar<br>3.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> /N <sub>2</sub> : 72.7/24.3/3<br>340°C, 10 bar<br>4.800 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> : 3<br>340°C, 50 bar<br>3.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> : 3<br>375°C, 30 bar<br>5.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> : 3<br>375°C, 30 bar<br>5.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> /N <sub>2</sub> : 73/24/3<br>320°C, 30 bar<br>1.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> |
| | Katalizatzailea | NaFe/HZSM-5 | FeMn/HZSM-5@SiO <sub>2</sub> | Fe-Zn-Zr/HY | Na-Fe/HZSM-5@SiO <sub>2</sub> | Fe-Zn-Zr/HY | Fe <sub>2</sub> O <sub>3</sub> @KO <sub>2</sub> /HZSM-5 | Fe <sub>2</sub> O <sub>3</sub> @KO <sub>2</sub> /MOR | Zn-FeO <sub>x</sub> /HZSM-5 |
| | Bilatutako<br>produktua | Olefinak eta<br>aromatikoak | Aromatikoak | Isoalkanoak | Aromatikoak | Isoalkanoak | Olefinak eta<br>aromatikoak | Olefinak eta<br>aromatikoak | Aromatikoak |
| : | Elikadura | H <sub>2</sub> +CO | | | H <sub>2</sub> +CO <sub>2</sub> | | | | |
| won bar awara: | Prozesua | 臣 | | | | | | | |
| Erref. | [34] | [58] | [35] | [36] | [37] | [38] | [39] | [49] |
|-------------------------|------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------|
| Hautakortasuna | S <sub>C2-C4</sub> : % 74,8 | S <sub>C2-C4</sub> =: % 45 | S <sub>C2-C4</sub> =: ~% 76 | S <sub>C2-C4</sub> =: % 76 | S <sub>C2-C4</sub> =: % 73,6 | S arom: % 82,5 | S <sub>arom</sub> : % 83,1 | S <sub>(C2-C5)Paraf.</sub> ; % 59 |
| Konbertsioa | 5 | 25,2 | 7 | 10 | 27,7 | ~10 | 8,1 | 81 |
| Operazio baldintzak | H <sub>2</sub> /CO: 2<br>400°C, 10 bar<br>6.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO: 1<br>390°C, 40 bar<br>1.200 h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO: 2<br>300°C, 10 bar<br>6.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO/Ar: 2/1/0,1<br>360°C, 40 bar<br>1.200 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO: 1<br>400°C, 20 bar<br>3.600 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO: 1<br>395°C, 20 bar<br>4.000 h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO: 1<br>380°C, 20 bar<br>3.500 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO: 3<br>390°C, 50 bar<br>4.000 h <sup>-1</sup> |
| Katalizatzailea | Zr·Zn/Al <sub>2</sub> O <sub>3</sub> -SAPO-34 | ZnCrO <sub>v</sub> /ALPO-18 | $\mathrm{Zn_{x}Ce_{2-y}Zr_{y}O_{y}/SAPO-34}$ | Zn <sub>x</sub> AlO <sub>x</sub> /SAPO-34 | In <sub>2</sub> O <sub>3</sub> -ZrO <sub>2</sub> /SAPO-34 | Zn-Cr <sub>2</sub> O <sub>3</sub> /HZSM-5 | Ce-ZrO <sub>2</sub> /HZSM-5 | HiFUEL R120 + SAPO-34 |
| Bilatutako<br>produktua | Olefinak | Olefinak | Olefinak | Olefinak | Olefinak | Aromatikoak | Aromatikoak | Hidrokarburoak |
| Elikadura | MeOH/DME H <sub>2</sub> +CO | | | | | | | |
| Prozesua | | | | | | | | |
| Erref. | [40] | [41] | [43] | [44] | [46] | [47] | | |
|-------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--|--|
| Hautakortasuna | S LPG(C3-C4)Panaf.; ~% 75 | S LPG(C3-C4)Panaf.; ~% 75 | S <sub>C2-C4</sub> =: % 72 | S <sub>C2-C4</sub> =: % 76,6 | S <sub>C2-C4=</sub> : % 75 | S <sub>C2-C4=</sub> > % 75 | | |
| Konbertsioa | 25,2 | 25,2 | 2.7~ | 15,3 | 21 | ~35 | | |
| Operazio baldintzak | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> ; 3<br>260°C, 20 bar<br>10 g·h·mol <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> ; 3<br>3.000°C, 9,8 bar<br>0,33 g·h·L <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> ; 3<br>400°C, 20 bar<br>6.000 h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> ; 3<br>375°C, 20 bar<br>12 L h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> ; 3<br>380°C, 30 bar<br>3.500 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | H <sub>2</sub> /CO <sub>2</sub> /N <sub>2</sub> : 73/24/3<br>400°C, 30 bar<br>4.000 ml g <sup>-1</sup> h <sup>-1</sup> | | |
| Katalizatzailea | CuO-ZnO-ZrO <sub>2</sub> -Al <sub>2</sub> O <sub>3</sub> /Pd-Hβ 260°C, 20 bar 10 g·h·mol <sup>-1</sup> | CuO-ZnOAl <sub>2</sub> O <sub>3</sub> / -Hβ | CuZnZr@(Zn-)SAPO-34 | NiCu/CeO <sub>2</sub> -SAPO-34 | ZnZrO <sub>2</sub> @Al <sub>2</sub> O <sub>3</sub> @SAPO-34 | In <sub>2</sub> O <sub>3</sub> -ZrO <sub>2</sub> /SAPO-34 | | |
| Bilatutako<br>produktua | LPG<br>(C <sub>3</sub> -C <sub>4</sub> parafinak)<br>LPG<br>(C <sub>2+</sub> parafinak) | | Olefinak | Olefinak | Olefinak | Olefinak | | |
| Elikadura | H <sub>2</sub> +CO <sub>2</sub> | | | | | | | |
| Prozesua MeOH/DME bitartekari | | | | | | | | |
## 4. **Akronimoak**
CCU Carbon Capture and Utilization, ingelesez. Karbono dioxidoaren bahiketa eta erabilera.
DFT Density Functional Theory, ingelesez.
DME Dimetil eterra.
DTO Dimethyl ether To Olefins, ingelesez. Dimetil eterretik olefinak ekoizteko prozesua.
FT Fischer-Tropsch.
LPG Liquefied Petroleum Gases, ingelesez.
MTO Methanol To Olefins, ingelesez. Metanoletik olefinak ekoizteko prozesua.
OX/ZEO Oxido metalikoa eta zeotipo hautakorra konbinatzen dituen katalizatzailea.
rWGS Reverse Water Gas Shift, ingelesez. Ur-gasaren alderantzizko erreakzioa.
STD Syngas To Dimethyl ether, ingelesez. Sintesi gasetik zuzenean dimetil eterra ekoizteko prozesua.
## 5. **Esker onak**
Artikulu honek UPV/EHUren, Eusko Jaurlaritzaren (IT1218-19 Proiektua), eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (PID2019- 108448RB-I00) diru-laguntzak jaso ditu. Ander Portillok eskerrak ematen ditu Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren aldetik jasotako laguntzagatik (BES-2017-081135).
#### **Bibliografia**
- [1] Greenhouse Gas (GHG) Emissions | US EPA.
- [2] Yuan, Z., Eden, M. R., Gani, R. 2016. «Toward the Development and Deployment of Large-Scale Carbon Dioxide Capture and Conversion Processes». *Industrial and Engineering Chemistry Research*, **55**, 3383-3419.
- [3] Ateka, A., Sierra, I., Javier, E. 2016. «CO2-ren bahiketa, klima-aldaketa arintzeko estrategia». *EKAIA*, **30**, 81-92.
- [4] A. Ateka, A. Portillo, J. Ereña. 2020. «CO2-aren erabilera, negutegi-efektua murrizteko estrategia». *EKAIA*, **37**, 257-270.
- [5] Galadima, A., Muraza, O. 2019. «Catalytic thermal conversion of CO2 into fuels: Perspective and challenges». *Renewable and Sustainable Energy Reviews*, **115**, 109333.
- [6] Tomkins, P., Müller, T. E. 2019. «Evaluating the carbon inventory, carbon fluxes and carbon cycles for a long-term sustainable world». *Green Chemistry*, **21**, 3994-4013.
- [7] Zhou, W., Cheng, K., Kang, J., Zhou, C., Subramanian, V., Zhang, Q., Wang, Y. 2019. «New horizon in C1 chemistry: Breaking the selectivity limitation in transformation of syngas and hydrogenation of CO2 into hydrocarbon chemicals and fuels». *Chemical Society Reviews*, **48**, 3193-3228.
- [8] Falcinelli, S. 2020. «Fuel production from waste CO2 using renewable energies». *Catalysis Today*, **348**, 95-101.
- [9] Chen, G., Waterhouse, G. I. N., Shi, R., Zhao, J., Li, Z., Wu, L. Z., Tung, C. H., Zhang, T. 2019. «From Solar Energy to Fuels: Recent Advances in Light-Driven C1 Chemistry». *Angewandte Chemie-International Edition*, **58**, 17528-17551.
- [10] Lee, J., Kim, S., Kim, Y. T., Kwak, G., Kim, J. 2020. «Full carbon upcycling of landfill gas into methanol by integrating CO2 hydrogenation and methane reforming: Process development and techno-economic analysis». *Energy*, **199**, 117437.
- [11] Mondal, U., Yadav, G. D. 2019. «Perspective of dimethyl ether as fuel: Part I. Catalysis». *Journal of CO2 Utilization*, **32**, 299-320.
- [12] Ateka, A., Pérez-Uriarte, P., Gamero, M., Ereña, J., Aguayo, A. T., Bilbao, J. 2017. «A comparative thermodynamic study on the CO2 conversion in the synthesis of methanol and of DME». *Energy*, **120**, 796-804.
- [13] Pérez-Uriarte, P., Ateka, A., Gamero, M., Aguayo, A. T., Bilbao, J. 2016. «Effect of the Operating Conditions in the Transformation of DME to olefins over a HZSM-5 Zeolite Catalyst». *Industrial and Engineering Chemistry Research*, **55**, 6569-6578.
- [14] Drab, D. M., Willauer, H. D., Olsen, M. T., Ananth, R., Mushrush, G. W., Baldwin, J. W., Hardy, D. R., Williams, F. W. 2013. «Hydrocarbon synthesis from carbon dioxide and hydrogen: A two-step process». *Energy and Fuels*, **27**, 6348-6354.
- [15] Torres Galvis, H. M., De Jong, K. P. 2013. «Catalysts for production of lower olefins from synthesis gas: A review». *ACS Catalysis*, **3**, 2130-2149.
- [16] Liu, B., Li, W., Xu, Y., Lin, Q., Jiang, F., Liu, X. 2019. «Insight into the Intrinsic Active Site for Selective Production of Light Olefins in Cobalt-Catalyzed Fischer-Tropsch Synthesis». *ACS Catalysis*, **9**, 7073-7089.
- [17] Do, T. N., Kim, J. 2020. «Green C2-C4 hydrocarbon production through direct CO2 hydrogenation with renewable hydrogen: Process development and techno-economic analysis». *Energy Conversion and Management*, **214**, 112866.
- [18] Gu, B., Ordomsky, V. V., Bahri, M., Ersen, O., Chernavskii, P. A., Filimonov, D., Khodakov, A. Y. 2018. «Effects of the promotion with bismuth and lead on direct synthesis of light olefins from syngas over carbon nanotube supported iron catalysts». *Applied Catalysis B: Environmental*, **234**, 153-166.
- [19] Xu, Y., Shi, C., Liu, B., Wang, T., Zheng, J., Li, W., Liu, D., Liu, X. 2019. «Selective production of aromatics from CO2 Selective production of aromatics from CO2». *Catalysis Science and Technology*, **9**, 593.
- [20] Weber, J. L., Dugulan, I., de Jongh, P. E., de Jong, K. P. 2018. «Bifunctional Catalysis for the Conversion of Synthesis Gas to Olefins and Aromatics». *ChemCatChem*, **10**, 1107-1112.
- [21] Wang, T., Xu, Y., Shi, C., Jiang, F., Liu, B., Liu, X. 2019. «Direct production of aromatics from syngas over a hybrid FeMn Fischer-Tropsch catalyst and HZSM-5 zeolite: local environment effect and mechanism-directed tuning of the aromatic selectivity». *Catalysis Science and Technology*, **9**, 3933.
- [22] Ni, X., Tan, Y., Han, Y., Tsubaki, N. 2007. «Synthesis of isoalkanes over Fe-Zn-Zr/HY composite catalyst through carbon dioxide hydrogenation». *Catalysis Communications*, **8**, 1711-1714.
- [23] Yang, H., Zhang, C., Gao, P., Wang, H., Li, X., Zhong, L., Wei, W., Sun, Y. 2017. «A review of the catalytic hydrogenation of carbon dioxide into value-added hydrocarbons». *Catalysis Science and Technology*, **7**, 4580-4598.
- [24] Saeidi, S., Najari, S., Fazlollahi, F., Nikoo, M. K., Sefidkon, F., Klemeš, J. J., Baxter, L. L. 2017. «Mechanisms and kinetics of CO2 hydrogenation to value-added products: A detailed review on current status and future trends». *Renewable and Sustainable Energy Reviews*, **80**, 1292-1311.
- [25] Ramirez, A., Chowdhury, A. D., Dokania, A., Cnudde, P., Caglayan, M., Yarulina, I., Abou-Hamad, E., Gevers, L., Ould-Chikh, S., De Wispelaere, K., Van Speybroeck, V., Gascon, J. 2019. «Effect of Zeolite Topology and Reactor Configuration on the Direct Conversion of CO2 to Light Olefins and Aromatics». *ACS Catalysis*, **9**, 6320-6334.
- [26] Ramirez, A., Dutta Chowdhury, A., Caglayan, M., Rodriguez-Gomez, A., Wehbe, N., Abou-Hamad, E., Gevers, L., Ould-Chikh, S., Gascon, J. 2020. «Coated sulfated zirconia/SAPO-34 for the direct conversion of CO2 to light olefins». *Catalysis Science and Technology*, **10**, 1507-1517.
- [27] Cui, X., Gao, P., Li, S., Yang, C., Liu, Z., Wang, H., Zhong, L., Sun, Y. 2019. «Selective Production of Aromatics Directly from Carbon Dioxide Hydrogenation». *ACS Catalysis*, **9**, 3866-3876.
- [28] Sonal, Ahmad, E., Upadhyayula, S., Pant, K. K. 2019. «Biomass-derived CO2 rich syngas conversion to higher hydrocarbon via Fischer-Tropsch process over Fe-Co bimetallic catalyst». *International Journal of Hydrogen Energy*, **44**, 27741-27748.
- [29] An, Y., Lin, T., Yu, F., Yang, Y., Zhong, L., Wu, M., Sun, Y. 2017. «Advances in direct production of value-added chemicals via syngas conversion». *Science China Chemistry*, **60**, 887-903.
- [30] Roy, S., Cherevotan, A., Peter, S. C. 2018. «Thermochemical CO2 Hydrogenation to Single Carbon Products: Scientific and Technological Challenges». *ACS Energy Letters*, **3**, 1938-1966.
- [31] Nesterenko, N., Aguilhon, J., Bodart, P., Minoux, D., Dath, J. P.Zeolites and Zeolite-like Materials. Elsevier Inc. 2016, pp. 189-263.
- [32] Yang, X., Sun, T., Ma, J., Su, X., Wang, R., Zhang, Y., Duan, H., Huang, Y., Zhang, T. 2019. «The influence of intimacy on the «iterative reactions» during OX-ZEO process for aromatic production». *Journal of Energy Chemistry*, **35**, 60-65.
- [33] Raveendra, G., Li, C., Cheng, Y., Meng, F., Li, Z. 2018. «Direct transformation of syngas to lower olefins synthesis over hybrid Zn-Al2O3/SAPO-34 catalysts». *New J. Chem*, **42**, 4419.
- [34] Raveendra, G., Li, C., Liu, B., Cheng, Y., Meng, F., Li, Z. 2018. «Synthesis of lower olefins from syngas over Zn/ Al2O3-SAPO-34 hybrid catalysts: role of doped Zr and influence of the Zn/Al2O 3 ratio». *Catalysis Science. Technology*, **8**, 3527.
- [35] Wang, S., Wang, P., Shi, D., He, S., Zhang, L., Yan, W., Qin, Z., Li, J., Dong, M., Wang, J., Olsbye, U., Fan, W. 2020. «Direct Conversion of Syngas into Light Olefins with Low CO2 Emission». *ACS Catalysis*, **10**, 2046-2059.
- [36] Ni, Y., Liu, Y., Chen, Z., Yang, M., Liu, H., He, Y., Fu, Y., Zhu, W., Liu, Z. 2019. «Realizing and Recognizing Syngas-to-Olefins Reaction via a Dual-Bed Catalyst». *ACS Catalysis*, **9**, 1026-1032.
- [37] Su, J., Wang, D., Wang, Y., Zhou, H., Liu, C., Liu, S., Wang, C., Yang, W., Xie, Z., He, M. 2018. «Direct Conversion of Syngas into Light Olefins over Zirconium-Doped Indium(III) Oxide and SAPO-34 Bifunctional Catalysts: Design of Oxide Component and Construction of Reaction Network». *ChemCatChem*, **10**, 1536-1541.
- [38] Liu, C., Liu, S., Zhou, H., Su, J., Jiao, W., Zhang, L., Wang, Y., He, H., Xie, Z. 2019. «Selective conversion of syngas to aromatics over metal oxide/ HZSM-5 catalyst by matching the activity between CO hydrogenation and aromatization». *Applied Catalysis A: General*, **585**, 117206-117214.
- [39] Huang, Z., Wang, S., Qin, F., Huang, L., Yue, Y., Hua, W., Qiao, M., He, H., Shen, W., Xu, H. 2018. «Ceria-Zirconia/Zeolite Bifunctional Catalyst for Highly Selective Conversion of Syngas into Aromatics». *ChemCatChem*, **10**, 4519-4524.
- [40] Li, C., Yuan, X., Fujimoto, K. 2014. «Direct synthesis of LPG from carbon dioxide over hybrid catalysts comprising modified methanol synthesis catalyst and β-type zeolite». *Applied Catalysis A: General*, **475**, 155-160.
- [41] Fujiwara, M., Satake, T., Shiokawa, K., Sakurai, H. 2015. «CO2 hydrogenation for C2+ hydrocarbon synthesis over composite catalyst using surface modified HB zeolite». *Applied Catalysis B: Environmental*, **179**, 37-43.
- [42] Ye, R. P., Lin, L., Li, Q., Zhou, Z., Wang, T., Russell, C. K., Adidharma, H., Xu, Z., Yao, Y. G., Fan, M. 2018. «Recent progress in improving the stability of copper-based catalysts for hydrogenation of carbon-oxygen bonds». *Catalysis Science and Technology*, **8**, 3428-3449.
- [43] Chen, J., Wang, X., Wu, D., Zhang, J., Ma, Q., Gao, X., Lai, X., Xia, H., Fan, S., Zhao, T.-S. 2019. «Hydrogenation of CO2 to light olefins on CuZnZr@(Zn-)SAPO-34 catalysts: Strategy for product distribution». *Fuel*, **239**, 44-52.
- [44] Ghasemi, M., Mohammadi, M., Sedighi, M. 2020. «Sustainable production of light olefins from greenhouse gas CO2 over SAPO-34 supported modified cerium oxide». *Microporous and Mesoporous Materials*, **297**, 110029.
- [45] Wang, G., Zeng, L., Cao, J., Liu, F., Lin, Q., Yi, Y., Pan, H. 2019. «Highly selective conversion of CO2 to hydrocarbons over composite catalysts of ZnO-ZrO2 and SAPO-34». *Microporous and Mesoporous Materials*, **284**, 133-140.
- [46] Wang, G., Wang, Y., Cao, J., Wang, X., Yi, Y., Liu, F. 2020. «Fabrication of ZnZrO2@Al2O3@SAPO-34 tandem catalyst for CO2 conversion to hydrocarbons». *Microporous and Mesoporous Materials*, **291**, 109693.
- [47] Gao, P., Dang, S., Li, S., Bu, X., Liu, Z., Qiu, M., Yang, C., Wang, H., Zhong, L., Han, Y., Liu, Q., Wei, W., Sun, Y. 2018. «Direct Production of Lower Olefins from CO2 Conversion via Bifunctional Catalysis». *ACS Catalysis*, **8**, 571-578.
- [48] Wang, J., Zhang, G., Zhu, J., Zhang, X., Ding, F., Zhang, A., Guo, X., Song, C. 2021. «CO2 Hydrogenation to Methanol over In2O3-Based Catalysts: From Mechanism to Catalyst Development». *ACS Catalysis*, **11**, 1406-1423.
- [49] Nieskens, D. L. S., Lunn, J. D., Malek, A. 2018. «Understanding the Enhanced Lifetime of SAPO-34 in a Direct Syngas-to-Hydrocarbons Process». *ACS Catal*, **9**, 691-700.
- [50] Dang, S., Li, S., Yang, C., Chen, X., Li, X., Zhong, L., Gao, P., Sun, Y. 2019. «Selective Transformation of CO2 and H2 into Lower Olefins over In2O3-Zn-ZrOx/SAPO-34 Bifunctional Catalysts». *ChemSusChem*, **12**, 3582-3591.
- [51] Wang, J., Zhang, A., Jiang, X., Song, C., Guo, X. 2018. «Highly selective conversion of CO2 to lower hydrocarbons (C2-C4) over bifunctional catalysts composed of In2O3-ZrO2 and zeolite». *Journal of CO2 Utilization*, **27**, 81-88.
- [52] Liu, Z. Z., Ni, Y., Sun, T., Zhu, W., Liu, Z. Z. 2021. «Conversion of CO2 and H2 into propane over InZrOx and SSZ-13 composite catalyst». *Journal of Energy Chemistry*, **54**, 111-117.
- [53] Gao, P., Li, S., Bu, X., Dang, S., Liu, Z., Wang, H., Zhong, L., Qiu, M., Yang, C., Cai, J., Wei, W., Sun, Y. 2017. «Direct conversion of CO2 into liquid fuels with high selectivity over a bifunctional catalyst». *Nature Chemistry*, **9**, 1019-1024.
- [54] Zhou, C., Shi, J., Zhou, W., Cheng, K., Zhang, Q., Kang, J., Wang, Y. 2020. «Highly Active ZnO-ZrO2 Aerogels Integrated with H-ZSM-5 for Aromatics Synthesis from Carbon Dioxide». *ACS Catalysis*, **10**, 302-310.
- [55] Li, N., Jiao, F., Pan, X., Chen, Y., Feng, J., Li, G., Bao, X. 2019. «High-Quality Gasoline Directly from Syngas by Dual Metal Oxide–Zeolite (OX-ZEO) Catalysis». *Angewandte Chemie*, **131**, 7478-7482.
- [56] Wang, Y., Tan, L., Tan, M., Zhang, P., Fang, Y., Yoneyama, Y., Yang, G., Tsubaki, N. 2018. «Rationally Designing Bifunctional Catalysts as an Efficient Strategy To Boost CO2 Hydrogenation Producing Value-Added Aromatics», *ACS Catalysis*, **9**, 895-901.
- [57] Zhang, X., Zhang, A., Jiang, X., Zhu, J., Liu, J., Li, J., Zhang, G., Song, C., Guo, X. 2019. «Utilization of CO2 for aromatics production over ZnO/ ZrO2-ZSM-5 tandem catalyst». *Journal of CO2 Utilization*, **29**, 140-145.
- [58] Su, J., Zhou, H., Liu, S., Wang, C., Jiao, W., Wang, Y., Liu, C., Ye, Y., Zhang, L., Zhao, Y., Liu, H., Wang, D., Yang, W., Xie, Z., He, M. 2019. «Syngas to light olefins conversion with high olefin/paraffin ratio using Zn-CrOx/AlPO-18 bifunctional catalysts». *Nature communications*, **10**, 1297. |
aldizkariak.v1-6-132 | {
"domain": "hezkuntza",
"id": "tantak_Libk.30_ Zk.2 _2018_5",
"issue": "Libk.30_ Zk.2 _2018_",
"year": "2018",
"license": "cc-by-nc-sa 4.0",
"source": "tantak",
"edition": null
} | ## *Mugimendu sofistikoaren* **eta erretorikaren gaien bidez** *Filosofia* **Batxilergoan irakasteko hainbat gako**<sup>1</sup>
*Some clues to teach* Philosophy *in High School using as themes the Sophistic Movement and Rhetoric*
### Jonathan Lavilla de Lera\*
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea UPV/EHU
**Laburpena:** Ondoko testuak proposamen didaktiko berritzaile bat eskaintzen du. Xede nagusia litzateke agerian uztea mugimendu sofistikoaren eta erretorikaren gaiak Batxilergoko lehen mailako *Filosofia* ikasgaian txerta daitezkeela, eta hori egitea oso aproposa litzatekela *curriculum* dekretuak zehazten dituen hainbat helburu eta konpetentzia garatze aldera. Xede horrekin, lehenik eta behin, sarreran, testu honen egitura, motibazioa, *status quaestionis*-a eta helburu nagusia zehazten dira. Bigarrenik, egungo *curriculum* dekretuak finkatutako helburu, konpetentzia eta gai nagusiei erreferentzia egiten zaie, gure proposamenaren oinarri teorikoa eta esparrua agerian utziz. Hirugarrenik, mugimendu sofistikoa eta erretorika aurkezten ditugu ikuspegi historiko batetatik, eurekin estuki lotutako hainbat kontzeptu nabarmenduz eta sofistek landu zituzten gai nagusiei sarrera eginez. Laugarrenik, testu honek hainbat ideia eskaintzen ditu mugimendu sofistikoa eta erretorika klasean nola landu ahal den iradokiz eta testu, material eta jarduera jakin batzuen bitartez ikasleen gaitasun erretorikoak nola indar daitezkeen erakutsiz. Azkenik, esandakotik hainbat ondorio ateratzen dira: hautatutako gaien bitartez eta proposatutako jarduera eta metodologiaren bidez, *Filosofia* ikasgaiari dagozkion hainbat gai, konpetentzia eta eduki zehatz garatzeaz gain, Batxilergo osoan zehar irakasgai guztien elkarrekintzaren bitartez zeharka indartu behar diren zenbait gaitasun landuko lirateke. Gure proposamenaren laguntzaz, posible izan beharko litzateke eskolan garatzeko moduko unitate didaktiko zehatzak sortzea. Hau da, sofistikaren eta erretorikaren gaineko unitate didaktiko zehatzak sortzeko lagungarria izan daitekeen material gisa aurkezten da testu hau.
Gako-hitzak: Filosofia, irakaskuntza, bigarren hezkuntza, mugimendu sofistikoa, erretorika.
*Abstract: The following text offers an innovative teaching proposal. Its main aim is to show that the issues of sophistic and rhetoric can be introduced in first years' senior high school subject called Philosophy and that doing so is totally convenient in order to develop several scopes and competences determined by the curricular decree. With that goal in our mind, first, in its introduction, this research clarifies which its structure, motivation, state of the art and main aim are. Second, it makes reference to the goals, competences and subjects determined by the current academic decree, so as to show which the theoretical basis and framework of this proposal are. Third, the sophistic movement and rhetoric are introduced from a historical point of view, highlighting some of the concepts related to them and introducing the main themes discussed by them. Fourth, the text offers some ideas concerning how to teach the issue of the sophistic movement and how to strengthen students' rhetorical skills by means of some key texts, material and activities. Finally, the text infers several conclusions; it would be also interesting to point out this among the conclusions: by means of the topics chosen and the activities and methodology proposed, not only would some of the aims, competences and contents related to the subject called Philosophy be developed, but many of the abilities, as well, that must be reinforced in an indirect way by the ensemble of subjects during the whole senior high school.*
*Through the analysis of all these issues, it should be possible to create some specific educational proposals to be developed in classroom. That is, this work is presented with the scope of being a useful and inspiring material for creating teaching units about sophistic movement and rhetoric.*
*Keywords: Philosophy, education, senior high school, sophistic movement, Rhetoric.*
*Nola aipatu / How to cite:* Lavilla de Lera, Jonathan. (2018). «*Mugimendu sofistikoaren* eta erretorikaren gaien bidez *Filosofia* Batxilergoan irakasteko hainbat gako»; *Tantak*, 30(2), 9-39. (https://doi.org/10.1387/tantak.18093).
Jasotze-data: 2017/09/29; Onartze-data: 2018/07/06.
ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2018 UPV/EHU

<sup>1</sup> Nire esker ona Javier Aguirreri testu hau hobetzen laguntzeagatik eta bere laguntasunagatik. Era berean, nire esker ona adierazi nahi nieke EHUko Euskara Zerbitzuko zuzentzaileei eta Tantak aldizkariari lan hau txukuntzen laguntzeagatik.
*<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author:* Jonathan Lavilla de Lera. UPV/EHU. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Tolosa hiribidea, 70. E-20018 – Donostia/San Sebastián – jonathan.lavilla@ ehu.eus – http://orcid.org/0000-0002-0558-8806
#### 1. **Sarrera**
### 1.1. **Motibazioa,** *status quaestionis* **eta berrikuntza**
Testu honen xede nagusia da proposamen didaktiko berritzaile bat egiteko ideia multzo bat eta materiala eskaintzea, Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako zentroetan aplikagarria den *curriculumaren* arabera. «Berritzaile» diogunean, batez ere eduki multzoari eta metodologiari erreparatzen diogu. Eskarmentuak erakutsitakoa aintzat harturik, irakasle batzuek esandakoa kontuan hartuta eta hainbat testuliburu behatuta (ik. v. gr. Baigorri, 2015; Cortina, 2008, 2015, Z.Z.E.E. 2009; Z.Z.E.E. 2015), egiaztatu dugu *erretorikari* garrantzia txikia ematen zaiola eta oso gutxi lantzen dela. Zenbait testuliburutan *erretorikaren* gaia aipatu, aipatzen da, baina era hagitz arinean eta bere dimentsio historikoari erreparatuz soilik. Alabaina, erretorikaren afera bereziki esanguratsua eta egokia izan liteke *curriculumak*<sup>2</sup> zehazten dituen hainbat helburu eta gaitasun irakatsi eta ikasteko. Izan ere, testu honek aldarrikatzen du, erretorikaren ikaspenari esker, ezagutza historikoez gain, gaur egun premiazkoak diren hainbat gaitasun lantzen direla.
127/2016 Dekretuaren arabera, *Filosofia* deritzon ikasgaiak berebiziko garrantzia eskaini beharko lioke hizkuntza-komunikazioari. Halaber, ikasgai horren bidez pentsamendua era egokian erabiltzeko gaitasuna irakatsi beharko litzateke eta, hortaz, uler daiteke hizkuntzarekin gauza bera aurreikusten dela. Hau da, argudioak era zuzen eta zorrotzean eraikitzeko gaitasuna bultzatu beharko litzateke. Hain zuzen ere, filosofiak argudiatzearekin lotura zuzena eta hautsiezina duen heinean, filosofian jardutea argudioak aztertu, ulertu eta horiei kritika bat egin eta haiekin beste argudioen bidez eztabaida egiteko gaitasunarekin lotzen da.
Hori horrela, defendatzen dugu erretorika jorratzen duen unitate didaktiko baten bidez aukera dagoela aipatu berri ditugun gaitasunak lantzeko. Erretorika, hein handi batean, argudiatzeko teknika gisa jaio zen Grezian, K.a. v mendean3. Joera horren eraginpean lerratzen diren autoreek hiz-
<sup>2</sup> Aurrerantzean, *curriculuma* edo dekretua aipatzen dugun aldiro, kontuan eduki erreferentzia moduan *Heziberri 2020* planaren honako dokumentuak darabiltzagula: *127/2016 Dekretua, irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa* eta 1*27/2016eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea*.
<sup>3</sup> Horrekin ez da esan nahi garai horren aurretik erretorika existitzen ez zenik. Aitzitik, erretorikak, hizkuntzaren eta argudiatzearen lanketatzat jotzen badugu, argi dago ia hizkuntza bezain zaharra behar duela izan. Izan ere, ez dago ukatzerik, adibidez, Homero, Hesiodo eta beste autore batzuen lanetan lan erretoriko nabarmena dagoela (Cole, 1991). Edonola ere, argudiatzearen teknika era sistematikoan lantzen hasi zen jakintza sistematikoa, antza, eta hori «erretore» eta «sofista» izenez ezagutzen ditugun autoreekin lotzen da, aipatu berri dugun garaitik aurrera.
kuntzaren baliabideen azterketa zorrotz eta sistematikoa egiten dute lehen aldiz. Aurrendariak izan ziren gramatika saioak eta testuen lehen iruzkin kritikoak, hain zuzen, garai hartan sortu ziren. Esan daiteke teknika hori garatu zutenak *hizkuntzan trebeak* (*deinoì légein*, literalki «hizkuntzan ikaragarriak») zirela. Hortaz, *lógos*-ean, hots, pentsamenduan baina baita hizkuntzan, maisuak izan zirenen eredua aztertzea baliotsua izan daiteke, ikasleak jabe daitezen hizkuntzaren gaineko trebetasunak duen garrantzia sozio-politiko apartaz. Are gehiago, sofisten testuak eredu moduan hartuta, ikasleek abilezia horiek berdintzeko aukera dute eta, ez hori bakarrik, horien ereduekin lehia eginez, aipatutako konpetentzia landu eta praktikatzeko aukera egokia izan dezakete.
## 1.2. **Helburua eta egitura**
Testu honen helburuak hurrengoak dira: *erretoreen*4 eta sofisten inguruko aurkezpen historiko baten bitartez, haien garrantzia historikoa azpimarratzea, autore batzuk aurkeztea eta, horrekin batera, testu hautatu batzuk eskaintzea, zeinen bidez material didaktiko oparo eta egokia sortu baitaiteke *curriculumak* zehazten dituen hainbat gaitasun eta helburu erdiesteko. Hortaz, ez da unitate didaktiko bat aurkeztuko, baizik eta unitate didaktiko bat prestatzeko baliozkoa den informazioen, gaien eta ideien multzoa.
Xede horrekin, lehenik eta behin, *curriculumaren* hainbat elementu nabarmendu eta azpimarratuko dira, gure proposamenaren oinarri teorikoa eta esparrua zein diren zehaztearren. Lan honen bigarren atalean, berriz, «mugimendu sofistiko»5 izenez ezagutzen den joeraren inguruko informazio historiko nagusia eskainiko da. Hirugarren atalean, bestalde, hainbat arazo filosofiko azpimarratuko dira, bigarren atalean emandako azalpenetatik abiatuta, beti ere *curriculumaren* helburuak eta gaitasunak asetzeko moduko gaiak direla nabarmentzearren. Horrekin batera, azkeneko atalean hainbat testuren erreferentziak eskainiko dira, eta, horrez gain, testu horien
<sup>4</sup> Euskara jatorrean «erretore» hitzak parroko edo herriko elizaren buruari egiten dio erreferentzia. Testu honetan, aldiz, grekerazko *rhétor* berbaren ordaina da. Usu termino grekoa itzultzeko erabili izan den euskal hitza «hizlari» dugu. Aukera hori ez da erabat okerra, izan ere, *rhétor* hitzaren adieretako bat *hizlaria* dugu; edonola ere, ezin dezakegu esan itzulpena guztiz egokia denik, *erretorika irakasten duen pertsonari* ere erreferentzia egiten baitio. Hain zuzen ere, euskaraz «hizlari» esaten dugunean, batez ere hitzaldia ematen duen pertsona edo jendaurrean hitz egiten duen pertsona datorkigu burura; ez, ordea, elokuentzia irakasten duena. Testu honen kasuan, funtsezkoa da gogoan izatea *rhétor* hitzez ezagutzen zen pertsona mintzalari trebea izateaz gain, erretorika-irakaslea ere izan zitekeela. Gauzak horrela, kontu honi dagokionez euskara jatorrari bizkarra eman diogu, termino grekoa modurik literalenean itzuliz, nahiz eta horrek hainbat arazo sor ditzakeela jakin.
<sup>5</sup> Esamoldea Kerferden (1981) lanetik hartu dugu, zeinak arrakasta itzela izan baitu.
bitartez zer nolako gaiak eta konpetentziak jorratu ahal diren zehaztuko da; era berean, horretarako aproposak izan daitezkeen ariketa batzuk iradokiko dira. Horiek horrela, material didaktikoa sortzeko informazioa eta baliabideak artikuluaren hirugarren eta laugarren ataletan eskainiko dira. Hirugarren atala teorikoagoa izanik, interesa duen irakasleak bertan izango ditu eskuragarri gaiaren nondik norako nagusiak. Hain zuzen ere, horregatik dugu hirugarren atala testuko zatirik luzeena. Laugarren atalean, berriz, aipatutako materialari heltzeko hainbat gako eskainiko dira, modu eskematikoan eta laburrean. Helburua da irakasleek euren kabuz unitateak pentsatzea eta sortzea baina gure lanak ez dezala haiena gehiegi baldintzatu. Izan ere, edukien aldetik zein metodologiari dagokionez, oso unitate didaktiko ezberdinak sor daitezke lan honetan eskainiko diren informazio eta baliabideak abiapuntu harturik.
## 2. *Curriculumaz* **eta bertan gaitasun diskurtsiboak duen garrantziaz**
## 2.1. **Batxilergoko curriculuma eta diskurtsibitatea**
*Curriculum* dekretuak lau helburu orokor finkatzen ditu Batxilergoaren xede nagusitzat:
- «a) Kulturaren elementuak eskuratzen sakontzea, dimentsio guztiak orekatuta, euskaldunetik unibertsalera.
- b) Ikasitakoa erabiltzea, modu kontzientean eta integratuan, bizitzaren arlo guztietako egoerak eta problemak konpontzeko eta hobetzeko aukera berriak sortuz, pertsona maila guztietan garatu ahal izan dadin.
- c) Ikasleak helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea, gizabanako diren aldetik; bizikidetza harmoniatsua garatzearekin eta gizarte justu eta zuzenago bat eraikitzearekin konprometituak eta natura zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituak.
- d) Goragoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz, eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibatzea.» (127/2016 Dekretua, 9 orr.)
Gauzak horrela, esan daiteke *curriculum* dekretuak berebiziko garrantzia ematen diola diskurtsibitatearen lanketari Batxilergoan; izan ere, helburu horien guztien ardatz dira pentsamendua eta hizkuntza. Txikitatik hasten du gizabanakoak enkulturizazio-prozesua. Prozesu horretan, gure kultura zehatzeko herritar batek —baina baita munduko ezein herritarrak ere— kultura horretan jarraitu behar dituen gutxieneko patroiak barneratzen ditu. Nahiz eta prozesua ez den soilik hizkuntzaren bidezkoa, begien bistakoa da informazio jario horren zati handi bat —funtsean, handienahizkuntzaren bidez jasotzen dela, bai ahozkoan bai idatzizkoan. Hain zuzen ere, enkulturizazioaren gako-elementuetako bat hizkuntzaren ikaskuntza da, hezkuntza formalaren bitarteko nagusia hizkuntza baita. Pertsona baten garapen osoa erdiestea bere gaitasun logiko-diskurtsiboa bere maila gorenera eramatearekin estuki loturik dago. Giza heldutasuna, preseski, horrekin erlazionatu ohi da; izan ere, gizartean pertsona heldu eta aktibo moduan txertatzeak —hau da, dagozkion eskubide eta betebeharrak aintzat harturik— horixe eskatzen baitu, hein handi batean bederen. Gizartean era egokian txertatzeak eta bertan parte-hartzeak besteekin harremanean egotea esan nahi du. Harreman horietan hizkuntzaren garrantzia ukaezina da, gizartea harmoniatsu bat osatzea, besteak beste, elkarrekintzan sortzen diren arazoak eztabaidatu eta akordioak lortzean datza eta. Hori, jakina, hizkuntzaren bidez egiten da. Horretaz gain, aipatzekoa da hizkuntzaren eta pentsamenduaren lanketari esker, gure ikas-prozesuak aurrera darraiela eta indartu ere egiten dela. Besteak beste, hizkuntza era egokian menperatzeak goragoko ikasketak egitea eta lan munduan ongi txertatzea posible egiten du, bai hezkuntza formalaren bidetik —goi mailako ikasketak barne— eta bai hezkuntza ez-formalaren bidetik ere. Laburbilduz, esan genezake Batxilergoaren xede nagusietako bat ikasleriaren ahalmen diskurtsiboa garatzea izango litzatekeela, *curriculumean* hori zeharka baino adierazten ez bada ere.
Diskurtsoaren eta pentsamendu logikoaren garrantzia ere begien bistakoa da Batxilergoko dekretuak zehazten dituen oinarrizko bost zehar-konpetentzietan: «1) hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia; 2) ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia; 3) elkarbizitzarako konpetentzia; 4) ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia; 5) izaten ikasteko konpetentzia» (127/2016 Dekretua, 10-11 orr.).
Esan den moduan, komunikazioa, hein handi batean, hizkuntzaren bidez bideratzen da; hortaz, zenbat eta hizkuntza-konpetentzia jasoagoa eduki, orduan eta lanabes oparoagoak izango ditu ikasleak era eraginkorrean komunikatzeko. Ikasi eta pentsatu, oro har, biak era diskurtsiboan egiten ditugu, eta horrela komunikatzen gara gizartean ere. Hain zuzen, elkarrekin bizitzen ikasteak lotura estua du elkarrizketan aritzen ikastearekin, jarduera dialogikoetan premiazkoa baita ikuspuntu ezberdinak dituzten pertsonak ados jartzeko bideak bilatzen jakitea. Gizartean elkarbizitza egokia edukitzeko, gizabanako bakoitzak erantzukizunez jokatzen ikasi behar du. Erantzukizunez bizitzea nork bere erabaki eta ekintzen berri eman eta justifikatzeko gaitasunean datza eta hori, noski, hizkuntzaren baliabideen bitartez egin ohi da. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentziak ere lotura estua du horrekin, izan ere, ekimenak pentsamendu diskurtsiboarekin planifikatzeaz gain, hizkuntza erabiltzen da nagusiki besteei azaldu, partekatu, abian jarri eta *saltzeko* ere. Era berean, esan genezake izaten ikastea pertsona gisa garatzean eta suertatzen diren arazoei aurre egitean datzala. Pertsona moduan garatzeak lotura estua du era autonomoan baina komunitate barruan bizitzeko gaitasuna erdiestearekin, hau da, erantzukizunez eta akordioen bitartez konpontzeko gaitasunarekin. Kontuan harturik akordio horiek elkarrizketa aktiboaren bidez eraikitzen direla eta nork bere posizio eta ikuspegia diskurtsoaren bidez defendatu eta aldarrikatzen dituela, argi dago Batxilergoaren dekretuak aurreikusitakoaren arabera, sustatu egin beharko litzatekeela ikasleriaren ahalmen diskurtsiboa.
Horiek horrela, agerikoa da garrantzi berezia duela gaitasun diskurtsiboen lanketak Batxilergoan. Dena den, norbaitek gai horretan sakondu nahi izatekotan, Batxilergoko dekretuan jasotako oinarrizko bost zehar-konpetentzien osagaiei erreparatzea du (ik. 127/2016ko Dekretuaren II. eranskinean jasotako *curriculum* orientatzailea, 21-23 orr.). Osagaiok agerian uzten dute hizkuntza menperatzeak duen garrantzia, izan ere, konpetentzia horietan guztietan nabarmentzen da hizkuntzaren bidez egiten diren edo hizkuntza erabiltzearekin loturik dauden ekintzak. Gauzak horrela, hein handian Batxilergoak pentsamendu logikoa eta hizkuntza-abilezia garatzea sustatzen du eta, hortaz, ikasgai guztiek, neurri jakinean, helburu horretara bideratu beharko lukete ikaslea. Alabaina, jakina da ikasgai bakoitzaren berezkotasuna dela-eta, zenbait ikasgaik beste batzuek baino aukera handiagoa eskaintzen dutela modu espezifikoan gaitasun horiek landu eta garatzeko. Horrela bada, jarraian *curriculum* dekretuak Batxilergoko lehen mailako *Filosofia* ikasgairako zehazten dituen hainbat helburu eta gaitasun nabarmenduko ditugu, ikasgai horretan aipatu berri ditugun trebetasunak lantzea funtsezkoa dela agerian uzteko.
#### 2.2. **Filosofia eta diskurtsibitatea**
Funtsean, esan genezake filosofiak pentsamendu-forma zehatz batekin duela lotura. Filosofian aritzea, hein handi batean, azterketa-lana egitean datza; hots, gizartearen, norbanakoaren edo testuen etsamina kritikoa egitea da funtsean filosofia. Hausnarketa hori pentsamendu diskurtsiboaren bidez gauzatzen da, oro har, nahiz eta zenbait formaren bidez adierazi, besteak beste, barne-gogoetaren eta ahoz zein idatzizko perpausen bidez. Erabiltzen duen baliabide nagusia argudiatzea da: errealitatea argudiatzearen bidez azaltzen saiatzen da eta errealitate hori eraldatu eta hobetzeko proposamenak ere argudiatzearen bidez osatzen ditu filosofiak. Filosofia lantzeak konpetentzia diskurtsiboa garatzearekin zerikusi estua duenez, ikasgaiaren edukiek eta metodologiak horretara bideratu behar dute ikaslea. Izan ere, *curriculumak* argi uzten duenez, filosofian berebiziko garrantzia dute eredu historikoek. Filosofian aurrekoen pentsamenduaren azterketak garrantzia itzela du, bai abiapuntu moduan eta baita dialogoa eraikitzeko elementu lez ere. Gaur egungo testuinguruan, ikaslea hezi nahi da era autonomoan pentsatu, argudiatu eta erabakitzeko gai izan dadin, baina horretarako, eredu batzuk kontuan hartzea komeni da.
Kontuan harturik 1.1 puntuan aipatu ditugun konpetentziak Batxilergoko ikasgai guztien bidez eskuratu behar direla, argi dago *Filosofia* ikasgaiak ere hori sustatu behar duela. Are gehiago, Filosofian pentsamendua, argudiatzea eta elkarrizketa lantzen diren heinean, argi dago ikasgaiak berebiziko garrantzia izan beharko lukeela lehenago azpimarratu dugun ahalmen diskurtsiboa garatzen laguntzeko. Kontu hori oso agerikoa da ikasgaiaren helburu zehatzak aztertuz gero. Hain zuzen ere, horietan guztietan arrazoibide edo argudiaketa diskurtsiboarekin lotzen diren gaitasun edo jarduerez hitz egiten da. Hona hemen zortzi helburu horiek:
- «1. Gaur egungo gizarteaz eta hura aldatzeko beharraz gogoeta egitea, eta horretan, datu adierazgarriak biltzea eta aztertzea, lekuan lekuko gertaerak «irakurri» ahal izateko beharrezkoa den oinarrizko interpretazio pertsonala egituratzeko; Euskal Herrian norberarengandik gertuen gertatzen direnak, batez ere.
- 2. Norberaren ingurua transformatzeko prozesuak proposatzea, eta horretan, sormena eta konpromiso pertsonala oinarri hartzea, gutako bakoitza aldaketa sozialaren alde urratsak egin ditzakeen eragile potentziala dela ulertzeko.
- 3. Testu filosofikoen barne-koherentzia eta testuinguru historikoa aztertzea, eta horretan, testuok aurkeztutako arazoak eta emandako argudio nahiz konponbideak identifikatzea, norberaren ekarpen pertsonalak ere barnean hartzen dituzten iruzkin kritikoak egiteko.
- 4. Ekoizpen sinboliko adierazgarrienen bidez norberaren ingurunearen alderdi sinboliko-komunikatiboa ikertzea eta aztertzea, Euskal Herriko esparru soziokulturala modu teoriko-praktikoan ezagutzeko eta, horrela, errealitatea ulertzeko interpretazio-gakoak eskuratzeko.
- 5. Filosofiaren berariazko baliabideetan oinarrituta, eguneroko gertaerei ikuspegi kritiko-erreflexibo batetik aurre egiteko baliabide intelektual eta epistemologikoak eskuratzea.
- 6. Norberaren ideien alde bai ahoz eta bai idatziz argudiatzea, eta horretan, norberaren ideiak eta argudioak besteenekin kontrastatzea, diskurtso pertsonal koherenteak josteko.
- 7. Elkarrizketa filosofikoan trebatzea, eta hori geureez bestelako ikuskerekin modu arrazionalean bat egiteko bidetzat hartzea, haren bidez errealitateari buruzko norberaren ikuspegia eraikitzeko.
- 8. Lan intelektual autonomorako oinarrizkoak diren prozedurak erabiltzea: informazioa bilatzea eta aukeratzea, idatzizko iturrien eta iturri digitalen (Internet) bidez; lortutako informazioa kontrastatzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea, arazoak zorrotz aurkeztea ezaugarri duten eztabaida arrazionalen bidez; eta informazio hori guztia jarduera filosofikoetan eta jarduerokin lotutako ekoizpenetan erabiltzea.» (127/2016 Dekretua, 219-220 orr.)
*Filosofia* ikasgairako finkatutako helburuek hizkuntzarekin eta pentsamendu diskurtsiboarekin lotura estua dute. Filosofian pentsamenduari kritikotasuna eskatzen zaion heinean, pentsamenduaren gaineko pentsamendua eraikitzeko gaitasuna lantzen da; hau da, pentsamenduaren produktu diren ahozko edo idatzizko arrazoibideak epaitzeko gaitasuna bereganatzea. Beste era batera esanda, ikasgai horren muina diskurtsibitatearekin lotzen da. Izan ere, filosofiako helburuak erdiesteak gogoeta modu zuzen eta kritikoan egitea, solaskideekin hitz egitea eta argudiatzea eskatzen du. Hortaz, ikasgaiak ikaslea hizkuntza eta hizkuntzaren logika garatzera bideratu behar du.
Funtsean, filosofian jarduteak pentsamendu diskurtsiboa era jakin batean erabili eta adieraztea eskatzen du. Irakasgai horretan diskurtsoaren hainbat aspektu lantzen dira eta, are gehiago, elkarrizketa edo dialogoa sustatzen da. Herritar gisa pentsatu eta hitz egiteak, hein handi batean bederen, komunitate jakin baten testuinguruan pentsatu eta komunitate horretako beste ikuspegiekin dialogatzea esan nahi du, eta, horrekin batera, auzien inguruan ados jartzea. Komunitate jakin batean diskurtso indibidual solipsistek ez dute zentzu handirik, izan ere, erabakiak akordioen bidez eratzen dira eta akordioak dialogoaren bidez eraikitzen dira. Horregatik, ikasgai honek ekarpen esangarria egiten dio gaitasun dialogikoaren garapenari.
### 2.3. **Diskurtsibitatearen garrantziaz**
Batxilergoan, *Filosofia* ikasgaiak pentsatzeko gaitasuna landu beharko luke. Horretarako, besteak beste, ikasleak ikasi beharko luke argudio mota ezberdinak identifikatzen eta erabiltzen, eta auzi bati ikuspegi ezberdinetatik heltzen. Era berean, pentsamendua beti hizkuntzaren bitartez azaleratzen den heinean, ez litzaioke eskatu behar pentsamenduan soilik treba dadin, eta hizkuntzaren aldetik ere trebatu beharko luke. Pentsamendua diskurtsiboa da hein handi batean bederen; hau da, gure pentsamendua hizkuntzaren bidez mamitu eta azaleratzen da. Horregatik, argudiatzen trebea izateko eta pentsamendua garatzeko hizkuntza gaitasunak landu behar dira, besteak beste.
Hizkuntza erabiltzean, pentsamendu-prozesuetan bezala, arau batzuk jarraitzen ditugu eta norbaitek horiek jarraitzen ez dituenean, bere hizkuntza edo pentsamendua zuzena ez dela diogu. Horrela, bada, Mendebaldean, oro har, pentsatzerakoan —poesian eta beste zenbait hizkuntza modu zehatzetan salbu— logika jakin bat darabilgu. Hots, printzipio logiko batzuk errespetatzen ditugu. Hain zuzen, *hirugarrena baztertzearen printzipioa* (*tertium non datur* edo *principium tertii exclusi*) edo *kontraesanik ezaren printzipioa* dira gure hizkuntza eta pentsamendua gobernatzen duten oinarrizko arauak. Entsegu batean, epaiketa batean edota biltzar batean, esate baterako, gutxieneko arau horiek jarraitu behar dira eta, hola ez bada, kritika latzak egiten zaizkio betetzen ez dituenari, eta bere diskurtsoa zentzugabetzat jo. Hau da, hizkuntzaren eta pentsamenduaren zuzentasuna logikak neurtzen du hein handi batean. Horregatik, gaitasun diskurtsiboa garatu ahal izateko pentsamenduaren eta hizkuntzaren logika ezagutu beharra dago.
Edonola ere, pentsamendua eta hizkuntza ez dira logika soila. Diskurtso arrunta ez da *poesiaren* diskurtsoa, baina ezta *logika formalarena* ere. Beste era batera esanda, hitz egiterakoan gauzak deskribatzeaz gain, desirak, aginduak, nahiak, beldurrak eta bestelakoak azaltzen ditugu. Hau da, pentsamenduak zein hizkuntzak dimentsio logikoaz gain, besteak beste, ondoko alderdiak ditu: komunikaziozkoa, adierazpenekoa, desirazkoa, sinbolikoa, aginduzkoa eta erretorikoa. Nahiz eta gutxieneko logika beti nolabait erabili ohi den, pentsatu eta hitz egitekorakoan darabilgun hizkuntzak egitura sasi-logikoa baino ez du sarri. Are gehiago, egoera askotan helburua ez da logikari jarraituz hitz egitea, hizkuntzaren bitartez helburu bat lortzea baizik. Hortaz, diskurtsoa ezin da bere dimentsio logikoaren ikuspegitik aztertu soilik. Beste alderdi batzuk ere hartu behar dira aintzat diskurtsoa aztertzeko orduan.
Diskurtsibitatea garatzeak hizkuntzaren alderdi ezberdinak kontuan hartzearekin lotura estua du eta hori Batxilergoko etaparako aurreikusita dagoen xede nagusienetako bat den heinean, hizkuntzaren dimentsio bestelakoen inguruan gogoeta egitea ere eskatzen du. Hain zuzen ere, Batxilergoko dekretuak zehazten dituen helburuak eta edukiak kontuan hartuta, *Filosofia* ikasgaiak testuinguru egokia eskaintzen du hori guztia lantzeko eta lortzeko. *Curriculumak* aditzera ematen du garrantzitsua dela *Filosofia* irakasgaian Filosofiaren historia aztertzea. Aurreikusten diren edukien artean, besteak beste, honako hauek aipatzen dira: mitotik logosera doan prozesua, mendebaldeko filosofiaren sorrera Grezian, erlatibismoa (Egia edo egiak?), gizakiaren dimentsio soziokulturala, subjektua, ekintza moralaren oinarriak, erlatibismo moral eta botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna6. Gaiok era ezberdinetan eta autore ezberdinen bidez landu daitezke, jakina. Aukera bat mugimendu sofistikotik abiatuta egitea da. Alabaina, testuliburuetan *mugimendu sofistikoaren* inguruan ezer gutxi aipatzen den arren,
<sup>6</sup> Edukiak ez dira hona ekarri dekretuan hitzez hitz datozen bezala, oro har, oso zabalak direlako eta irakasleak nola zehaztu behar dituen erabakitzeko aukera ematen dutelako. Moldatu diren *curriculumeko* edukiak ondokoak lirateke: «Filosofia eta jakintza arrazionala. Azalpen aurrearrazionala: mitoa eta magia. Azalpen arrazionala: arrazoi mena eta zentzumenak», «Jakintza filosofikoa historian: mendebaldeko filosofiaren sorrera Grezian, egiarekiko miresmenean eta haren bilaketan oinarritua, naturaren gaineko itaun metafisiko greziarra eta biratze antropologikoa», «Ezagutzaren problema filosofikoa. Egia ala egiak?», «"Gizakia" kontzeptuaren eraikuntza kulturala», «Kultura eta dimentsio sinbolikoa. Komunikazioa, artea eta hizkuntzak», «Sozializazio-prozesuak "bigarren modernitatean": indibiduazioa eta haren mekanismoak», «Giza eskubideak, legezkotasuna eta giza gatazka elkarrizketaren bidez eraldatzea (akordioa, bitartekaritza, negoziazioa), eta lankidetza», «Arrazoimen praktikoa: etika eta filosofia politikoa» (ik. 127/2016eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea, 440-442, orr.).
izen horrekin ezagutu den mugimendua aztertzeak abagune egokia sortzen du irakasgairako aurreikusitako konpetentziak garatu eta oraintsu aipatu diren edukiak lantzeko.
Hori horrela, hurrengo atalean Grezian erretorika era autonomoan lantzen hasi zen garaiaz mintzatuko gara, eta aipatu berri ditugun edukiak testuinguru historiko horren lanketaren bidez jorratu ahal direla nabarmenduko da. Gainera, azpimarratuko da sofista eta erretoreek hizkuntzarekin eta hizkuntzaren lanketarekin duten ardura. Horrela, ikasleek berbaren inguruko gogoeta batzuk ikusteko aukera izango dute eta, ez hori bakarrik, sofisten, erretoreen eta berauen eragina izan zuten beste autore batzuen testuak eredutzat hartu ahal izango dituzte, eta imitazioaren bitartez, ikasleek aukera izango dute euren gaitasun diskurtsiboa landu eta hobetzeko ere.
## 3. **Mugimendu sofistikoaren eta erretorikoaren inguruan: aurkezpen xume bat**
#### 3.1. **Nortzuk izan ziren sofistak?**
«Sofista» izenez ezagutzen ditugun autoreak sekula ez ziren eskola edo korronte bateratu eta trinko baten jarraitzaileak izan. Are gehiago, «sofista» izenez ezagututako autoreek askotariko ikuspegi moral, etiko eta politikoak defendatu zituzten7. Alabaina, bada berauek talde berean sartzeko aukera ematen duen ezaugarri bat: KA v. mendeko testuinguru politiko berrian, sofistek hiritarrei proposamen didaktiko berritzaile bat egin zieten. *Hiri-estatu* berriko hiritarren aurrean —eta bereziki Atenaseko hiritarren aurrean—, sofistek garai berrietara egokitutako irakasle gisa aurkezten zuten euren burua eta euren zerbitzuak ordain zitzakeen edozeinentzako lan egiteko gertu azaltzen ziren. Sofistak *soldata* truke euren irakaspena eskaintzeko prest zeuden *profesionalak* ziren. Gainera, aipatzekoa da ibiltariak zirela, hots, zerbitzu hori hiriz hiri eskaintzen zuten8.
<sup>7</sup> Aipatzekoa da *sophistés* hitzaren bitartez Grezian ez zutela soilik guk egun «sofista» izenez ezagutzen ditugun autoreak izendatzen; terminoa, bere erroari leial, jakituria aparta zuten pertsonei erreferentzia egiteko erabil zitekeen. Hala nola, testu batzuetan Homero, Solon eta Pitagoras izen horrekin izendatuak izan ziren. Edonola ere, guk gaur egun «sofista» etiketapean garai zehatz bateko zenbait autore ezagutzen ditugu eta ez Homero, Solon, Pitagoras eta beste jakintsu batzuk. Hortaz, izen hori erabiltzerakoan kontuan izan gaur egun esleitzen zaion adieran darabilgula. «Sofista» hitzaren inguruko azalpen zabalagoa nahi duenak Kerferden (1981, 24-41 orr.) lana irakur dezake.
<sup>8</sup> Bonazzik (2010, 15 orr.) hiru ezaugarri horiek (hots, irakaskuntza, zerbitzuen truke soldata bat eskatzea eta natura ibiltaria) aipatzen ditu guk «mugimendu sofistiko» esamoldeaz izendatzen dugun talde heterogeneo haren ezaugarri komuntzat. Orrialde batzuk aurrerago, Bonazzik (2010, 21 orr.) sofisten inguruko definizio bateratu bat emateko saiakera egiten du. Definizioa zehatza ez izanagatik ere, ideia orokor bat edukitzeko baliagarria da oso.
Sofisten loraldia Guda Mediarren amaiera (KA 479) eta Peloponesoko Gerra (KA 431) hasi aurreko 50 urte inguruko aldian izan zen. Garai hori Delosko konfederazioaren aldia dugu, zeinaren gidaritza Atenasek hartu baitzuen bere gain. Aldi horretan Atenasek loraldi politiko, kultural eta ekonomiko nabarmena izan zuen. Sofistak, hain zuzen ere, garai hartako testuinguru ekonomikoaz baliatu ziren haien zerbitzuak eskaintzeko ordaintzeko prest zeuden hiritarrei. Edonola ere, testuinguru ekonomiko oparoa ez da sofisten loraldiaren kausa bakarra; testuinguru politiko berriak ere zeresan handia izan zuen prozesu horretan. Garai hartan Atenasen eta Greziako beste hainbat hiri-estatutan demokrazia zen indarrean zegoen sistema politikoa. Atenaseko hiritarren demokraziaren konstituzioaren oinarri nagusietako bat hiritar guztien berdintasun politikoa zen (*isonomía*). Horrek esan nahi du hiriaren nondik norakoa hiritarren gehiengoaren nahiaren arabera erabakitzen zela. Erabaki horiek *legea* (*nómos*) ezartzen zuten. Ezarritako lege hori erkidea zen guztientzat. Hau da, hiritar guztiek eskubide eta betebehar berberak zituzten legearen aurrean. Era berean, aipatzekoa da horrelako gizarte egitura batean, hitz egiteko askatasunak (*isegoría* edo *parrhesía*) berebiziko garrantzia zuela eta, teorikoki behintzat, hiriak eginahalak egin behar zituela hiritarrak modu askean adierazi ahal izan zitezen. Aipatzeko da, halaber, kargu publiko gehienak zozketaren bidez hautatzen zirela. Ausaz hautatutako hiritarrek, hori bai, aurre-epaiketa bat pasa behar zuten eta kargua bete eta gero egindakoa azaldu eta justifikatzeko betebeharra zuten (ik. Solana, 2013, 2-3 orr.).
Testuinguru politiko hartan, hiritar guztiak Asanbladaren kide ziren eta, hori horrela, hiriaren inguruko erabakietan parte-hartzeko eskubidea eta betebeharra zuten. Kontuan izan beharrekoa da sistema politikoa demokrazia parte-hartzailea zela eta ez gaur egungo ordezkaritzaren bidezko demokrazia. Grezia klasikoan, hiritarrek politikan parte hartzeko eskubidea eta betebeharra zuten. Era berean, epaiketetan eta bestelako ekitaldi publikoetan hiritarrek ez zuten salaketa edo defentsa profesional baten esku uzteko aukerarik9; hiritar bakoitzak zuzenean parte-hartu behar zuen epaiketan, eta bertan bere posizioa defendatu. Hortaz, bizitza politikoan diskurtsoak (*lógos*) berebiziko garrantzia zuen, beste hiritarrak limurtzeko, ospea bereganatzeko eta arrakasta edukitzeko tresna nagusienetako bat baitzen (ik. Solana, 2013, 3 orr.).
Hain zuzen ere, testuinguru hartan, sofistek aldarrikatzen zuten hiritarrek zituzten premia sozialak asebeteko zituztela, hots, diskurtsoan trebeak izaten irakatsiko zietela. Sofistek bizitza sozial arrakastatsu bat izate aldera
<sup>9</sup> Jakina denez, logogafroen eta bestelako profesionalen zerbitzuak kontratatzeko aukera zegoen hitzaldi bat *erosteko*. Edonola ere, hiritarrak erositako diskurtsoa buruz ikasteko premia edukitzeaz gain, testuinguruaren arabera moldatu beharko luke. Hortaz, gaitasun diskurtsiboaren eta argudioak sortzeko ahalmenaren garrantzia ukaezina zen.
aproposa zen hezkuntza eskaintzen zuten, zeina soldata baten truke edonork jaso baitezake.
Sofisten garaian ez zegoen programa didaktiko sistematikorik. Oro har, familia oneko haurrek euren gaitasun fisikoak *pedotriba* maisuarekin lantzen zituzten, *zitara-jolearekin* musika ikasten zuten eta *gramatiko* batekin irakurtzen eta idazten ikasten zuten (ik. Romilly, 1988). Azken horrekin ere poesia tradizionala ikasten zuten, hots, Homero eta Hesiodoren epika. Bi poetak, KA viii. mendekoak izanagatik aedo eta rapsodei esker artean abestuak zirenak, KA v. mendean oraindik ere Grezia osoko bi hezitzaile nagusitzat jotzen zituzten Greziarrek. Familia oneko haurrek aipatu berri dugun gutxieneko prestakuntza jaso ohi zuten; horren ostean hiritar bakoitzak teknika edo gaitasun zehatz batzuk lantzen zituen, ofizio edo hiriko rol zehatz bat betetzearren. Horrela, batzuek batez ere gorputza lantzen zuten eta beste batzuek, aldiz, gogamenaren eta oroimenaren moduko ahalmenak. Aipatzekoa da artisau gremioek zuten garrantzia, eta gremio horietan ohitura zela maisu-dizipulu segida bat egotea. Halako heziketa-segida ez bide zen arrunta esparru intelektualean. Halaber, garai horretan zegoeneko existitzen ziren sekta edo talde filosofiko txiki batzuen proposamenak —hots, orfismoa eta pitagorismoa—, eta prestakuntza intelektual sistematiko edo osoa eskaintzen zuten. Dena den, sekta horien irakasbidea salbuespena zen, oso txikiak izateaz gain, izaera pribatua baitzuten.
Sofistek eskema berritzaile bat eskaintzen zuten, eta aipatu berri den molde tradizionalarekin hautsi zuten. Esan ohi da *hautazko bigarren hezkuntza* moduko bat eskaintzen zutela, dagoeneko *pedotriba maisu, zitara*-*jole* eta *gramatikoaren* ikasketak barneratuak zituzten pertsonei, euren adina kontuan hartu gabe. Sofistek erakusleihoan ipintzen zutena hiritar arrakastatsua izatea bermatzen zuen ezagutza-multzoaren transmisioa zen. Dagoeneko KA v. mendeko testuinguruan, Homero eta Hesiodoren poemak ez omen ziren erabilgarriak hiritar arrakastatsua izateko. Izan ere, euren heroien mundua eta garai klasikoaren demokraziaren egitura eta arauak erabat bestelakoak ziren. Hortaz, hezitzaile berri batzuen premia zuen hiriak, sofistek hiritar berriek behar dituzten gaitasunak irakasteko gai zirela defendatzen zuten, soldata arrazoizko baten truke. Sofisten irakaskuntzak helburutzat zuen ikaslea hizkuntzan trebea bilakatzea, horrek bermatzen ziolako arrakasta. Hortaz, sofisten irakaspena arrazional-diskurtsiboa zen hein handi batean, bestela esanda, intelektuala, filosofoena bezalakoa. Alabaina, azken horien irakaspena teorikoagoa zen eta, batez ere, mantsoago eskuratzen zen (Platon, *Fedro*, *247a, 269c3, 272b5-6;* Platon, *Politeia*, 504b*,* 621d). Sofistek, aldiz, ikaskuntza prozesu azkarra eskaintzen zuten, eta denbora laburrean hirian arrakasta izatea bermatzen zutela aldarrikatzen zuten (Aristofanes, *Hodeiak*).
Hirian arrakasta diskurtsoaren bidez lor zitekeela kontuan hartuz gero, azkar ulertzen da sofistek *hizkuntzari* eskaini zioten arreta. Era sistematikoan landu zituzten hizkuntza eta diskurtsoaren inguruko gaiak, beti ere hizkuntzak sistema demokratiko parte-hartzailean duen garrantzia kontuan
harturik. Horregatik, gaitasun diskurtsiboa irakasten saiatu ziren. Sofistek besteak limurtzeko gaitasuna eta norberaren tesiak defendatzeko ahalmena irakasten zuten, hots, besteak beste, *erretorika maisuak* ziren.
Euren proposamen didaktikoa hain izan zen garaikidea eta erakargarria, ezen berebiziko arrakasta eta eragina izan baitzuen. De Romillyren (1988) arabera, KA v. mendeko autore edo pentsalarien artean bat bera ere ez zen egon haien eraginik jaso ez zuenik. Zenbaitek sofisten metodoen ildoa jarraitzen zuten, beste batzuek, aldiz, haien ekimena gogorki maiseatu zuten. Sofisten eskaintzak iraultza moduko bat ekarri zuen hezkuntza tradizionalera10. Tradizionalki, hiritar gazteek musu-truk jasotzen zuten heziketa, hiritar nagusiago eta eredugarriengandik ikaspenak jasoz, bai euren bizi-eredua ikusiz eta imitatuz, bai haiekin izandako eztabaiden eta berriketen bidez. Antzinako gizarte-egitura aristokratikoan hiritarrek prestakuntza elkarrengandik eta elkarrekin jasotzen zuten, batak bestearekin zituzten harremanei eta eztabaidei esker, eta eskarmentuaren eta denboraren poderioz. Aitzitik, sofistek eskaintzen zuten arrakasta politikoa edukitzeko behar ziren gaitasunak era zuzen, *tekniko,* azkar eta ordainpekoan irakastea. Euren eskaintzak, jakina, gazte ugari erakarri zituen, zeinek gogotsu eta itxaropenez beterik kontratatu baitzituzten.
### 3.2. **Erretorikaren sorreraren inguruko kondaira bat**
Sofistak erretorika-maisuak izan ziren. Hortaz, komeni da erretorika zertan datzan argitzea. Kondaira baten arabera, erretorikaren hastapena KA v. mendean gertatu zen, Sirakusan (Magna Grezian), esparru *forentsearekin* erlazio estuan, hau da, *foro* (i.e. *agorá* greziarra) edo plaza publikoan, eta, beraz, prozesu judizial edo politikoen testuinguruan11. Ele horren ara-
<sup>10</sup> Sofisten proposamen didaktiko berritzaileak suposatzen zuen iraultzaren gainean Marrou (1965, 104 orr.) horrela mintzatu zen: «Il n'est pas trop fort de parler d'une révolution accomplie par les sophistes dans le domaine de l'éducation grecque».
<sup>11</sup> Cole (1991) irakasleak agerian utzi duenez, era zabal batean ulertuta behintzat, erretorika ez zen ez aipatutako mendean jaio ezta sofistekin ere ez. Are gehiago, hizkuntzak beti izaera erretorikoa duela aitortu beharra dago. Komunikazioan pertsuasioak edo limurtzeak berebiziko garrantzia du eta, sarri, horren arabera eratzen dira hitzaldiak. Beraz, komunikazioaren elementu garrantzitsu bat hizkuntzaren estiloa edo itxura bera dugu. Hau da, darabilgun hizkuntza egoeraren arabera eta entzuleriarengan sortu nahi den efektuaren arabera moldatzen dugu, edertuz edo soilduz, erregistroa jasoz edo apalduz. Hori, adibidez, Homero eta Hesiodoren lanetan begien bistakoa da. Poetak hizkuntza edertu egiten du metrika, errima eta hizkuntzaren beste baliabide batzuen medioz. Hori, jakina, erretorikaren agerbide gisa uler daiteke. Poetak entzulegoarengan lilura sortu nahi du, zentzu batean, limurtze-modutzat kontsideratu daitekeena. Hori esanda, kontuan hartu beharra dago afera horien inguruko pentsamendu eta gogoeta sistematikoa sofistekin jaio zela eta, horregatik, gure testuak erretorikaz mintzatzerakoan sofisten aurreko erretorika —Colek (1991) *protoerretorika* izendatzen duena— alde batera uzten du.
bera, Hieron I. eta Gelon tirano populistek pertsona ugari deserritu eta lur ugari konfiskatu zituzten, beste hiritar batzuen artean banatzeko —hots, euren boterearen aldekoak zirenen mesederako—.Tirania amaitutakoan, oso giro nahasia zegoen. Erbesteratutako jendea itzuli zenean, epaiketaprozesu luze eta korapilatsu bat bizi izan zen Sirakusan, zeinean hainbatek deserritu eta haien lurrak galdu izateagatik konpentsazio moduko bat eskatzen baitzuten. Garai horretan, epai-prozesuak fenomeno berria ziren eta epai-mahai herrikoi ugariren premia sortu zen. Epai-prozesuak oso korapilatsuak izan omen ziren. Esaten da sirakusarrak berez elokuenteak zirela, baina ikusita epaitegietan jokoan zutena oso garrantzitsua zela, norbaiti otu bide zitzaion komenigarria zela diskurtsoak nola egin argituko zuen teknika bat sortzea. Antza, testuinguru horretan Korax eta bere ikaslea Tisias izan ziren erretorika *tékhne* edo *ars* moduan landu zuten aitzindariak. Koraxek tirania garaian jada hizlari lanak egiten omen zituen, baina aipatu berri ditugun epaiketen testuinguruan, berak bilakatu omen zuen lehen aldiz erretorika arte edo ikasketa sistematiko. Horri esker, auzien aurrean pertsona orok era egokiagoan aldeztu ahal izango zituen bere interesak.
Egiazkoa zein faltsua izan, kondairak bikain azaltzen du testuinguru demokratiko batek zein puntutaraino duen erretorikaren premia. Hori esanda, ikus dezagun era zehatzagoan zertan datzan erretorikaren teknika.
## 3.3. **Zer da erretorika?**
Antzinaroan eta Erdi Aroan erretorika diskurtsoaren osatze *artistikoaz* arduratzen zen arte liberala dugu. Bere helburu nagusia limurtzea da eta bere aplikazio praktiko behinena testuinguru judizial eta politikoan egiten da. Hori horrela, erretorikak era egokian hitz egiten irakasten du, beti ere, helburua norbait limurtzea delarik. Komunikazio-teknika horrek «oratoria*»* izena jasotzen du bere aplikazio praktikoan; hau da, erretorikaren irakaspenak jarraituz trebetasunez mintzatzen den pertsona, hizlari ona dela edo oratorian iaioa dela esan dezakegu. Teknika horren ikaspen teorikoa, berriz, «erretorika» izenez ezagutzen da.
*Ars* edo *tékhne* bat hainbat gauza egiteko gaitasun edo abilezia litzateke; gaitasun hori ikaspenaren eta eskarmentuaren bidez eskuratzen da. Argi eduki behar da *arte* bati dagokionez, bere lorpenak ez direla zoriz edo ustekabean jazoko, baizik eta arrazoibide edo eginbide metodiko bati esker. Arte edo teknika bat menperatzeak arau-segida bat ezagutzea eta praktikan jartzen jakitea eskatzen du; hain zuzen ere horri esker lortzen du teknika ezagutzen duenak zerbait behin eta berriro egin edo sortzeko konpetentzia. Teknika horren arauak jarraitzeak teknika bera hobetzera eramaten gaitu eta arauak jarraituz gero, eta akatsik egin ezean, helburua beti lortu beharko litzateke. Erretorika, bestelako arte liberalen antzera, irakasgaia izan zen. Erretorika modu egokian ikaste aldera, ikas-
leak berriketan trebea izateko duen gaitasun naturala esanguratsua bada ere, alderdi garrantzitsuena da hitz egiteko arau jakin batzuk ongi ikasi eta menperatzea.
Erdi Aroan, arte liberalak (*artes ingenuae*) libre jaiotako (*ingenus*) gizakiaren arteak ziren. Hortaz, garai hartan behintzat, bere irakaspenaren helburu nagusia ez zen etekin ekonomikoa lortzea. Zentzu horretan, arte liberalen eta merkataritza-arteen arteko ezberdintzea zedarritu zitekeen. Erdi Aroan arte liberalak zazpi ziren, eta bi taldetan banatzen ziren: *trivium* eta *quadrivium*. Lehen irakaskuntza fasea *trivium*-ak osatzen zuen eta bertan izpirituaren arteak ikasten ziren, hain zuzen ere, *gramatika, erretorika* eta *dialektika* (azken hitz horren bidez gaur egun «logika» izenez ezagutzen dugun jakintzari egiten zitzaion erreferentzia). *Quadrivium*-a, aldiz, naturaren eta matematiken arteez osatzen zen: *aritmetika*, *musika*, *geometria* eta *astronomia*.
Erdi Aroko sailkapen horrek erretorikaren natura era aproposean ulertzea errazten du. Gramatika diskurtsoa era zuzenean osatzen irakasten duen zientzia litzateke (*gramatica ars recte loquendi*). Erretorika, aldiz, diskurtsoa ongi osatzen irakasten duen teknika (*rhetorica ars bene dicendi*). *Recte* eta *bene* aditzondoen desberdintasunaz ongi jabetzea funtsezkoa da afera ulertzeko: lehenengo kasuan, diskurtsoaren *zuzentasunari* egiten zaio erreferentzia soilik; bigarrenean, aldiz, diskurtsoaren beraren helburuari egiten zaio erreferentzia; limurtzeari, alegia. Diskurtso erretorikoek hartzailea (entzulea edo irakurlea) bairatzea edo limurtzea dute beti helburutzat eta, hortaz, diskurtsoa *ongi* osatzea hartzailea limurtu edo liluratzen duen hitzaldia osatzea litzateke. Azkenik, arrazoiketaren legeak eta arrazoiketaren adierazpenen forma aztertzen dituen artea litzateke dialektika edo logika. Besteak beste, silogismo bat ongi sortu den argitzen digun teknika da dialektika; hau da, dedukzio bat formalki logikoa den jakiteko baliagarria den teknika dugu. Dialektikak proposizio batzuetatik baliozkoak edo onargarriak diren beste batzuk deribatzea posible egiten du, baldin eta premisak egiazkoak badira eta inferitzeko modua egokia bada. Silogismoa, jakina, diskurtso limurtzaile mota bat da.
Arrazoiketa logikoak limurtzaileak dira zerbait *frogatzen* dutelako. Alabaina erretorika-maisuek ederki zekiten gizakiok hitz egiterakoan edo diskurtsoak eraikitzerakoan ez dugula dedukzio logiko zuzen eta zehatzak erabiltzeko ohiturarik. Hau da, bazekiten, oro har, hitz egiteko orduan gizakiok ez dugula frogatzen, argudiatzen baizik. Kasu gehienetan ez dugu hitz egiten unibertsalki onartuak diren premisak oinarri edukita, baizik eta iritzi subjektiboei eutsiz. Hau da, gure komunikazio-esparru ohikoena iritziarena, itxurarena eta usteena dugu. Gainera, kasu gehienetan, hitz egitearen helburu behinena ez da egia zein den zehatz-mehatz jakitea. Esate baterako, epaiketa baten aurrean dauden bi aldeen helburu nagusia ez da egia zein den azaltzea, baizik eta epaileak bairatzea, eurentzat mesedegarriena den ebazpena lortzeko. Horretarako, *zientifikoki frogatzea* baino —hori ezin baita egin kasu askotan—, beste estrategia batzuk erabiltzen dira: hunkitzea, ziurtasuna transmititzea eta abar.
Logikaren eragiketak eta emaitzak zuzenak edo okerrak dira; aitzitik, erretorikaren kasuan, sortutakoa ez da zuzena edo okerra, baizik eta baliozkotasun edo eraginkortasun handiago edo txikiagokoa, limurtze saioaren arrakastaren arabera. Logikan hizkuntza beti modu berean erabiltzen da eta hizkuntza logikoa bera finkoa da. Erretorikaren kasuan, aldiz, berebiziko garrantzia du hizkuntza entzuleriaren arabera doitzeak, helburua berau limurtzea baita. Argudiatzerakoan ez da beharrezkoa arrazoiketaren ziurtasuna erabiltzea; aitzitik, kasuan kasu, eraginkorrenak izango diren tresnak erabili beharko lirateke. Horrela, entimema (*enthýmema*) oso baliabide erretoriko ohikoa da; baliabide hau ez da silogismoa, nahiz eta silogismo itxura eduki. Demostrazio baten antzekoa den heinean, entimema oso eraginkorra izan daiteke, baina kontuan izan behar da argudiatze-forma bat dela eta ez, haatik, demostrazio eredu bat.
### 3.4. **Sofisten irakaspen berritzailearen oinarri nagusietako bat: erlatibismo epistemologikoa**
Arestian aipatutakoaren arabera, sofistek, besteak beste, gaitasun diskurtsiboaren bitartez arrakasta politikoa izaten irakasten dute. Gaitasun horrek hiri-estatu demokratikoen testuinguruan berebiziko garrantzia duenez, euren proposamen berritzaileak egundoko arrakasta eduki zuen Atenaseko gazteriaren artean. Horrek, era berean, gizartean eragin soziopolitiko nabarmena izan zuen. Sofistek agerian utzi zuten epaitegietan eta diskurtso politikoetan helburua limurtzea dela. Hori helburu gailena izanik, egiaren gaineko kezka bigarren maila batean geratuko litzateke. Garrantzitsuena diskurtsoaren ahalmen limurtzailea da eta, hortaz, bere egiatasuna baino, bere egiantzekotasunak luke garrantzia; era berean, aproposa edo zentzuzkoa *izateak* baino, aproposa edo zentzuzkoa *emateak* luke garrantzia. Egiantzekoa denak ez du zertan egiazkoa izan eta itxura zentzudun edo aproposeko hitzaldiak ez du zertan egiazkoa izan. Hain zuzen ere, sofisten irakaspenak diskurtsoaren itxura zaintzera bideratu zituen ikasleak eta ez, aldiz, bere natura edo egiazkotasuna.
Azken kontu hori adibide klasiko baten bidez irudika daiteke (ik. Platon, *Fedro*, 273b3-c4). Txikia eta ahula den gizon ausart batek handia eta indartsua den gizon koldar bati jo eta lapurreta egingo balio eta azken horrek lehenengoa epaitegira eramango balu, bietako inor ez litzateke saiatu beharko benetan gertatutakoa azaltzen; komenigarriagoa litzateke egiantzekoa den eta euren interesetara hobekien moldatzen den narrazioa sortzea. Zioa honakoa da: gizon txikiari ez zaio egia esatea komeni, bestela epaia kontra izango baitu. Gizon handiari ere ez zaio egia esatea komeni, beste hiritarren aurrean koldar eta barregarri azalduko litzatekeelako, nahiz
eta epaiketa irabazi —are gehiago, ez da ziurra egia kontatzekotan epaileek bere narrazioa sinetsiko zutenik—. Hortaz, gizon txikiak esan beharko luke bera txikia izanik eta salaketa ipintzen duena, aldiz, handia, bera ez litzatekeela sekula azken honi jo eta lapurreta egitera ausartuko, batez ere, bere erreakzioaren beldurrez. Gizon txikiak epaileen aurrean erakutsi beharko luke horrelako salaketa bat zentzugabea edo absurdoa dela eta, hortaz, egiantzekoa ez dela. Txikiagoa den horrek argudiatu behar luke bera ez dela hain txoriburua horrelako ekintza bat burutzeko. Aldiz, zuhurra izatekotan, gizon handiak ez luke egia esan behar, hau da, gizon txikia beregana hurbildu zela eta aldez aurretik planifikatu gabe jo eta lapurreta egin ziola. Egia azaltzeak denen aurrean barregarri eta koldar azalduko lukeelako bere burua eta, gainera, ziurra ez delako epaileek bere kontakizuna sinestea. Azkarra balitz, gizon handiak horrelako zerbait esan beharko luke: «gizon txiki batek gizon handi bati jo eta lapurtzea egiantzekoa ez dela jakinik, salatzen dudan gizon txiki honek tresna bat hartu eta niregana hurbilduta, ni ezustekoan nengoela tresnarekin jo eta lapurreta egin dit. Orain, ekintza zital hori inolako ordainik gabe burutu duelakoan dago, pentsaturik bere fisionomia ahulari eta ene gorpuzkera sendoari erreparatuta, inork halako istorioa sinetsiko eta bere planak arrakasta izango duela».
Adibidean ikusten denez, helburu nagusia epaileen aurrean —eta nolabait hiri-estatuan bertan— arrakasta edukitzea da eta, beraz, diskurtsoa horren arabera prestatu eta egokitu beharko luke. Diskurtsoa ez da egiaren errepresentazio huts gisa azaltzen, baizik eta *tresna* politiko legez12. Alabaina, horrek arazo sozial nabarmenak sor zitzakeen. Aristofanes, Platon, Aristoteles eta beste batzuek, hain zuzen ere, ondokoa gogor salatu zuten: diskurtso erretoriko on batek, sofisten arabera, ez luke derrigorrez egiarekin harreman esturik izateko premiarik, egiantzekotasunarekin baizik. Hortaz, hainbat politiko, poeta eta pentsalariren arabera, sofisten irakasgaiak hankaz gora ipintzen zituen printzipio moral eta politikoak; diskurtsoa edozein ekintza edo jarrera zuritzeko eta defendatzeko balio duen gailu izatera pasako litzateke, eta gizartearentzat arrisku nabarmena ekarriko luke.
Afera errotik aztertu nahi bada, kontuan izan beharreko elementua dugu ondokoa: sofistek defendatzen zuten gizakiaren esparrua —eta hortaz diskurtso eta pentsamenduarena ere— iritzi (*dóxa*) eta usteen mundua dela, eta ez egia ziur eta zalantza-ezinarena. Horrela, lehen aipatutako epaiketaren adibidean, epaileek ez dute egiaren inguruko ziurtasunik eta euren ebazpena defentsak eta akusazioak azaldutakoaren egiantzekotasunaren arabera erabakiko da, hau da, uste edo iritzien bidez. Are gehiago, gizakiok ezagutzen dugun mundua edo objektua beti subjektu baten ikuspe-
<sup>12</sup> Cassinek (1995) maisuki azaldu duen moduan, sofistak konturatu ziren *lógos*-ak ez duela soilik errealitatea errepresentatzeko balio, izan ere, hori egiteaz gain lengoaiak errealitatea *sor* dezake, eragiten dituen ondorioak direla-eta. Cassinek diskurtsoaren ahalmen horri «l'effet sophistique» esamoldeaz egiten dio erreferentzia.
gitik ezagutzen da. Ikuspegiak, subjektuak bezainbeste, askotarikoak dira eta, hortaz, objektua edo mundua, guk ezagutzen duguna bederen, subjektiboa dela esan daiteke. Beste era batean esanda: sofistek gizakion ezagutza subjektibo edo erlatiboa dela izan zuten oinarri. Hain zuzen ere, horregatik da hain garrantzitsua erretorikan trebea izatea. Gizakiok gauzak era ziurrean eta erabat objektiboan ezagutuko bagenitu, ezagutza horren arabera hartuko genituzke erabakiak —hots, era tekniko edo zientifikoan— eta ez uste edo iritzi hutsen arabera. Are gehiago, hitzaldiek askotan etorkizuneko erabaki edo hautuak baldintzatzen dituzte eta kasu horietan guztiz agerikoa da hitzaldiek aurreikusten dutena ez dela beti gertatuko denarekin bat etorriko, etorkizuna aurreikusteko dugun gaitasuna mugatua delako. Ziurtasunik ez izanagatik, gizakiok erabakiak hartzeko premia dugu, eta hoberena *ematen* duen bidea hartu behar dugu. Horregatik, ezagutza ziur gabetanik eta hautuaren ondorioak zehatz-mehatz zeintzuk izango diren jakin gabe, herritarrak hitz egin eta erabakiak hartzeko premia du.
Protagorasen *homo-mensura* teoria famatuak —zeinaren arabera *gizakia gauza guztien neurria den*— erlatibismoa aldarrikatzen zuen. Esaldia era anitzetan uler daiteke eta horren esanahiaren interpretazio ezberdinak iradoki dira. Edonola ere, interpretazio ezberdinak puntu batean bat datoz, hots, esaldia erlatibismoaren adierazlea denik ezin daitekeela ukatu. Hain zuzen ere, sofistek erlatibismo epistemologikoa jotzen zuten gizakion ezagutza-markotzat eta horren ondorioa izan zen, alegia, hainbatek erlatibismo morala aldarrikatu izana. Preseski, sofistikaren erlatibismo epistemologikoak baldintzaturik13 sortutako erlatibismo moralak bultzatu edo eragin zuen greziar gazte askok tradizio eta unean-uneko legalitatearen aurka egitea. Sofistikaren eragin soziala, hortaz, nabarmena eta garrantzitsua izan zen eta Aristofanes, Platon eta beste hainbat hiritar horren kontra aritu ziren, hots, mugimendu sofistikoaren berrikuntzaren —beste hainbat faktoreren eskutik— ondorioa izan zen ideologia berriaren kontra. Greziako tradizio, moral eta balioak ezbaian ipintzerakoan, jende askok pentsatu zuen herriaren batasuna eta ordena politikoa kolokan zegoela eta, horren kontra egin nahian, sofisten aurkako kritika latzak jaulki zituzten.
Erlatibismo epistemologikoa sofistikaren oinarri eta gakoetako bat zen. Horren arabera, gauzak ikuspegi anitzetatik ezagutzen ditugun heinean eta gure interes eta beharren arabera juzgatzen ditugula kontuan edukirik, ez dago berez ona edo txarra den ezer, ontzat edo txartzat jotzen ditugun gauzak baizik. Hain zuzen ere, gauza bakar baten inguruan diskurtso ezberdinak sor daitezke, eta diskurtso horietan gauza bera lehenengo momentuan onuragarritzat aurkez daiteke eta gero, aldiz, kaltegarritzat. Hau da, gau-
<sup>13</sup> Inolaz ere ez genuke esan nahi sofista guztiak —ezta gehienak— erlatibista moralak zirenik. Hala ere, egia da euren erlatibismo epistemologikoarekin limurtuta, erraz pasa daitekeela norbait erlatibismo morala aldarrikatzera.
zen inguruan ez dago tesi bakar eta dogmatikorik; aitzitik, edozein auzitan posible da kontrajartzen diren bi diskurtso sortzea. Horrek ez dakar kontraesanik, baizik eta ikuspegi kontrajarrien arteko norgehiagoka, i.e. *perspektibismoa*. Erretorikan maisua izatea, hain justu, askotariko ikuspegiak ikusteko gaitasunarekin lotzen da eta ikuspegi horien aldeko argudioak *harilkatzen* jakitearekin, testuinguru bakoitzean baliabide komenigarrienak hautatuz.
Hain zuzen ere, sofisten irakasgaia horrekin lotzen zen: *diskurtso edo tesi ahula diskurtso edo tesi indartsu bihurtzeko gaitasunarekin.* Auzi baten inguruan beti da posible tesi kontrajarriak aurkitzea eta tesi horietako bakoitza defendatzeko moduko argudioak ere aurki daitezke. Gauzak horrela, hitzaldi ahula edo eskasa ematen duena diskurtso indartsu edo limurtzaile gisa aurkezteko gaitasuna duen pertsonak erretorikan maisutasuna du. Beste era batera esanda, *diskurtso bikoitzak*<sup>14</sup> sortzeko eta *tesi bikoitzak* defendatzeko gaitasuna izan beharko lukete erretorika ikasi dutenek.
Erretorika lantzeak, hein handi batean, sormena lantzea suposatzen du, hau da, unean une argudio eta ikuspegi aproposena erabiltzen jakitea. Edonola ere, hori egiteko erretorika-maisuek *topoi* edo *leku-komun* batzuen zerrendak zituzten, ikasle guztiek ikasi behar zituztenak eta kontua errazten zutenak. *Topiko* horiei esker, pertsona batek testuinguru zehatz ezberdinetan zein argudio existitzen ziren eta nola erabil zitezkeen jakingo luke. Hortaz, pertsona batek ez luke zertan asmamen-gaitasun (*inuentio*) bereziki ona izan beharko; horren ordez, topikoak ongi ikasi eta horiek *une egokian* (*kairós*) erabiltzen ikasi beharko luke, eta nahi duen helburua lortzeko bere diskurtsoaren *performance-a* (*actio*) ahalik eta hobekien egokitu. Hau da, hitzaldia era ahalik eta era hoberenean ahoskatu beharko luke eta, horretarako, testuinguruaren arabera, patetismoa, ziurtasuna, hizkuntza teknikoa edo bestelako errekurtsoak abian ipini beharko lituzke, bere asmoa betetzeko, hots, limurkorra izateko.
Aipatu den eran, erretorikak teknika izateko asmoa zuen eta, hortaz, bat-batekotasuna ez da bere gakoa, *teknika* baizik. Hots, erretorika arau eta jakintza batzuen segidan zetzan, eta hizketa-estrategia, kasuan kasu, era komenigarrienean hautatzea eskatzen zuen. Gainera, kontuan eduki behar da teknika horrek erlatibismo epistemologikoa zuela oinarritzat. Gauzak erlatiboak direla aldarrikatzen zen, hots, gauzak orojakilea ez den subjektu baten araberakoak direla. Horrek eta beste faktore batzuek posible egiten dute Grezian *anthropozentramendu* (ik. Goux, 1999) baten inguruan hitz egitea. Protagorasen *homo-mensura* teoriak gizakia edo subjektua kokatu zuen erdian, gure sinesmenen, balioen, legeen eta jakintzen sistema sub-
<sup>14</sup> *Diskurtso bikoitzen* eta *Dissoì logoí* (Laks & Most, 2016, fr. 41. Diss. = fr. DK90) testuaren inguruan, ik. Conley & Polansky (1985), Robinson (1979), Rossetti (1980); Solana (1996).
jektu baten araberakoa dela nabarmenduz. Gure mundua, *geurea* den heinean, gure neurrian *balioztatzen* edo *neurtzen* dugu. Hori dela-eta, giza natura izan zen sofistek landu zuten gai nagusietako bat.
### 3.5. **Sofistek landutako gai nagusietako batzuk**
Erlatibismo epistemologikoa oinarri edukita, sofista gehienek *phýsis/ nómos* (natura/konbentzio) dikotomia nabarmendu eta erabili zuten. Alde batetik, badira naturaz —hau da, berez— diren gauzak eta, bestetik, aldiz, konbentzioaren produktu direnak. Naturaren izaeren inguruko gogoetari dagokionez, sofisten artean desadostasun eta ikuspegi ugari zegoen. Edonola ere, esanguratsua da ikustea bi kontzeptu horiek bereizita, sofistek argi uzten zutela naturaz ezarrita ez zegoena konbentzionala zela, hots, gizakiok erabakitako edo sortutako zerbait zela, eta, beraz, beste era batean erabaki edo ezarri ahalko litzateke. Konbentzioa arbitrarioa da, hau da, ez dio lege natural bati men egiten, baizik eta hautu gizatiar edo politiko bati. Horregatik, sofistek greziar gizartearen hainbat elementu konbentzio moduan katalogatu zituzten, elementu horien rola edo funtzioa azaldu nahian, baina baita, konbentzio horiek ebaluatzeko edota beste batzuengatik ordezkatzeko iradokiz. Gauzak horrela, sofistek *tradizioa* aztertu zutela esan daiteke. Besteak beste, mitoak, erlijioa, balio-sistemak, legeak eta beste hainbat elementu arrazoiaren lupapean ebaluatu zituzten. Hain zuzen ere, mugimendu sofistikoa *lehenengo ilustrazio* gisa ere da ezaguna, konbentzio ezberdinak arrazoiaren epaimahaitik pasarazten zituelako, horiek ulertu, aldatu, zuzendu edo arrazionalizatzearren. Gainera, konbentzioa *gizakiaren produktu* den heinean, gizakia zen sofistikaren aztergai nagusienetako bat, arestian aipatu den moduan.
Hainbat giza konbentzioen ebaluaziorekin batera, sofistek jakintza tradizionala kolokan jarri zuten. Hau da, tradizioa konbentzionala dela agerian utzi zuten. Gauzak erlatiboak direnez, elementu oro jarri daiteke zalantzan eta horren inguruko diskurtso ezberdinak sortu daitezke. Horrela, besteak beste, greziarren bi hezitzaile nagusiak ziren Homero eta Hesiodoren irakaspenak aztertu eta, batzuetan, ezbaian ipini zituzten. Are gehiago, orokorrean, greziar mito-sistemaren gaineko analisiak eta iruzkinak sortu zituzten. Era horretan, poesia eta tradizioaren lehenetariko literatura-kritikak sofisten eskutik heldu zaizkigu15. Sofistek mito ezberdinen inguruko
<sup>15</sup> Dena den, sofisten aurretik dagoeneko rapsodek eurek transmititutako poemen inguruko iruzkinak eta kritikak eskaintzen omen zituzten. Are gehiago, Kolofoneko Xenofanesek tradizio homerikoari kritika latza zuzendu zion sofisten garaia baino lehenago. Halaber, azken horrekin lehian aritutako Regioko Teagenesek Homeroren lehenetariko interpretazio alegorikoa burutu ei zuen. Hortaz, sofistak ekimen horretan berritzaileak izan baziren ere, ez ziren lehenak izan bide hori jorratzen (ik. Svenbro, 1976; Pòrtulas, 2008).
gogoetak eta interpretazioak egin zituzten. Kontu hori, askotan, mitotik *lógosera* doan bilakaeraren barnean aipatu ohi da Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzan.
Are gehiago, sofistek erlijioaren gaineko hausnarketa aurrera eraman zuten, fenomeno horren funtzioa eta esanahi soziala argitu nahirik. Sofista batzuek erlijioa gizakiaren sorkuntza edo produktutzat ulertu zuten eta horren kausa eta helburuen inguruan hausnarketa ezberdinak eskaini zituzten. Gainera, ez ziren erlijio greziarra hausnartzera mugatzen, baizik eta, era orokorragoan, fenomeno erlijiosoa bere orokortasunean.
Era berean, berebiziko garrantzia izan zuen sofistek burututako eztabaida politikoa; legearen konbentzionaltasuna oinarri edukita, konstituzio ezberdinak aztertu eta sistema politiko eta lege hoberenen inguruko saiakerak sortu zituzten. Sistema politikoa konbentzionala izanik, hau da, gizakiak bere neurrira eraikitzen duela kontuan izanda, sistema hori eraldatzen saiatu ziren, batzuek naturaren izenean, beste batzuek arrazoiarenean. Izanak izan, esanguratsua da kontuan hartzea sofisten artean joera politiko oso bestelakoak egon zirela.
### 4. **Mugimendu sofistikoak landutako hainbat gai** *Filosofia* **ikasgaian txertatzeko ideiaeta testuinguru- sorta**
Behin *curriculum* dekretuak finkatzen dituen gaitasun eta helburuak nabarmenduta eta sofistak nor izan ziren aurkeztuta, lan honen azken erronka hauxe da: mugimendu sofistikoaren azalpen historikoaren bidez eta euren metodo eta gai batzuei heldurik, Batxilergoko dekretuak zehazten dituen hainbat helburu nola bete daitezkeen argitzea. Horrekin batera, testu jakin batzuei egingo diegu erreferentzia, unitate didaktikoak prestatzeko lagungarriak izango baitira.
#### 4.1. **Sofistikaren azalpen historikoa**
Besteak beste, testu honen asmoa da Batxilergoan ikasleen pentsamendua eta hizkuntza maila garatzera bideratuta dauden unitate didaktikoak sortzeko materiala eskaintzea. Horretarako, mugimendu sofistikoaren gaiak oso egokiak direla aldarrikatu nahi da, hizkuntzaren eta argudiatzearen gainean arreta berezia paratzen dutelako eta gizarte mailan ahalmen diskurtsiboek zer nolako garrantzia duten agerian uzten dutelako. Gainera, *curriculum* dekretuak *mito eta lógosaren prozesua* aztertu behar dela finkatzen duenez, eta horrez gain, filosofiak Grezian izandako hastapenak ere landu behar direnez, sofisten aurkezpen historikoa egiteak zentzu osoa luke. Hots, oro har, joniar filosofo *fisikoen* pasarteak aztertuz bete ohi dira *Filosofia* ikasgaiko lehenengo eduki-multzoak. Ezbairik gabe, hori aproposa izan daiteke, baina sofistikaren gaiak ere lotura zuzena du prozesu horrekin, izan ere, aipatu den moduan, sofistak ezagunak izan ziren mitoen inguruko iruzkin eta interpretazioak —horietako asko iruzkin arrazionalizatzaileak— egiteagatik. Era berean, Sokratesen eta Platonen filosofien muina ulertzeko eta euren filosofia zein neurritan berritzailea den eta zein neurritan jarraitutasuna dakarren ikuste aldera, *ilustrazio greziarraren* nondik norakoa ezagutzea arras interesgarria izan daiteke.
Aurkezpen historikoa prestatzeko, irakaslea azkeneko hamarkadetan sortu izan den material oparoez balia daiteke; esate baterako, Alegre (1986), Bonazzi (2010), Guthrie (1971), Herrick (2005), Kennedy (2011), Kerferd (1981), Murphy, Katula, Hill & Ochs (2003), de Romilly (1988) eta Lasks & Most (2016) autoreen lanez. Horrekin batera, erretorikaren bilakaera aztertzeko eta sofistek landutako gaiak egungo testuinguruan nola erabil daitezken ikusteko, interes handikoa da Perelman eta Olbrechts-Tyteca (1958) belgikarren maisulana, zeinean *erretorika berri* baten inguruan mintzo baitzaizkigu. Erretorikaren gaia ikuspegi garaikideago batetik lantzeko, aipatu berri dugun testuaz gain, Garzia Garmendia (2008) irakaslearen lana gomendagarria da oso16.
### 4.2. **Logika eta erretorika**
Behin *erretorika-maisuak* izan zirenen aurkezpen historikoa eginda, hizkuntza eta pentsamenduaren arau nagusiak lantzea oso aproposa izan daiteke. Lehenik eta behin, irakasleak oinarri logiko gutxi batzuk irakatsiko lituzke, *hirugarrena baztertzearen printzipioa* eta *kontraesanik ezaren printzipioan* arreta handia jarriz. Horren ostean, estruktura logiko eta argudio forma batzuen berri eman lezake, hala nola, *silogismo* eta *entimemaren* berri. Kontu horien inguruko materiala Aristotelesen lanetan aurki daiteke; bere *Erretorika* eta *Organoa* dira, ziur aski, horretarako testurik aproposenak eta *Organoari* dagokionez, bereziki interesgarriak dira *Topikoak* eta *Analitiko Lehenak*. Horretaz gain, logika garaikidea edo formala ere kontuan hartzeko, komenigarria litzateke logika testulibururen bat erabiltzea (v. gr. Badesa, Jané & Jansana, 1998; Deaño 1999).
Behin hori egindakoan, interesgarria izango litzateke ikasleei ariketa praktikoak proposatzea. Esate baterako, silogismoak eta entimemak eraikitzen eskatzea edota silogismo edo entimemaz osatzen diren testuak banatu eta ikasleei eskatzea silogismoak eta entimemak zeintzuk diren identifika-
<sup>16</sup> Aurkezpen historikoaren inguruan ez naiz gehiago luzatuko, izan ere, dagoeneko gai horren gainean aritu naiz eta jadanik mugimendu sofistikoaren agerraldiak suposatu zuen hainbat berrikuntza eta paradigma-aldaketen gainean jardun naiz.
tzea, horien artean ematen diren desberdintasunak argituz. Horretaz gain, lehen aipatutako printzipio logiko nagusiak betetzen dituzten eta betetzen ez dituzten adibideak eskaini ahal ditu irakasleak, ikasleek testuen zuzentasuna edo zuzentasun-eza identifikatu eta azal dezaten. Adibideen artean, irakasleak hainbat poesia-testu erabil ditzake, zeinetan pentsamenduak eta hizkuntzak logika zientifiko edo teknikoa jarraitzen ez baitute. Horren harira, irakasleak komunikazio ekintzetan existitzen diren testuinguru eta erregistro ezberdinen inguruan hitz egiteko abagunea izango luke, poesian, zientzian eta biltzarretan, sarri, logika diskurtsiboa ez darabilgula nabarmenduz.
Modu horretako ariketak diskurtsibitatea lantzeko aproposak lirateke. Gainera, estruktura logikoak euren kabuz identifikatu eta sortu beharko dituzten heinean, ikasleen lan autonomoa sustatuko da. Edonola ere, hainbat ariketa taldeka egin ahalko lirateke, talde-lana ere sustatzeko eta elkarrekin ikasteko konpetentzia lantzeko. Garrantzitsua da baita ikasleek euren artean zuzenketak egiteko gaitasuna bereganatzea.
Behin lehen urrats horiek emanda, ikaslea gai izan beharko litzateke sofistikarekin erlazioa duten testu batzuekin eta sofistek sortutako hainbat testurekin zuzenean harremanean jartzeko. Material horri esker, sofistikaren testuinguru historikoa errepasatzeaz gain, sofistek hizkuntza kontuetan azaltzen zuten maisutasuna eta horrek eragindako hainbat arazo sozial ikusteko beta izango luke ikasleak. Hain zuzen ere, kontu horiek guztiak lantzeko bada Sexto Enpirikoren (ik. *Adversus mathematicos*, II, 97-99) testu itzel bat, zeinean arestian aipatu ditugun Korax eta Tisiasen gaineko anekdota baten berri ematen baitzaigu. Anekdota umorez beteta dago. Behinola, Koraxek Tisiasi eskatu omen zion erretorika irakasteagatik bere zerbitzuak ordaindu behar zizkiola. Alabaina, Tisiasek ez zion ordaindu nahi eta lehenengoak bigarrena salatu eta epaitegira eraman zuen. Lehengoak hurrengo argudioa erabili omen zuen: «auzia nik irabaziko banu, Tisiasek ordaindu beharko lidake; ordea, galduko banu, horrek begien bistakoa eginen luke Tisiasi ahalmen erretorikoa ongi irakatsi diodala eta, hortaz, era berean, ordaindu beharko lidake». Bigarrenak, aldiz, horrela erantzun ei zuen: «nik irabaziko banu auzia, Koraxi ez nioke ezer ordaindu beharko; ordea, galduko banu, horrek agerian utziko luke Koraxek ez didala ahalmen erretorikoa ganoraz irakatsi eta, hortaz, ez niokeela ezer ordaindu beharko». Sexto Enpirikoren testuak bi sofista aurkezten ditu ohiko testuinguru erretoriko batean, hots, epaitegi baten aurrean. Gainera, hain dira hizkuntzan eta argudiatzean trebeak biak, ezen euren defentsa eta akusazioak arazo bat sortzen duen. Epaileak aporia baten aurrean ipintzen ditu solasaldiak, izan ere, bien argudioek balekoak ematen dute; haatik, ez da posible biek arrazoi edukitzea. Hortaz, testuak arazo politiko bat aurkezten digu, nahiz eta era komiko edo barregarrian.
Sexto Enpirikoren testuan, epaileek bi erretorika-maisuak hiritik kanporatzen dituzte, aporia konpondu baino, deuseztatuz. Sinboloa hurrengoa izango litzateke: hiriak, nolabait, sofistengandik defendatzeko beharra du eta, horregatik, euren argudioei jaramon egin gabe deserritu egiten ditu. Gauzak horrela, testu horren bidez *curriculumeko Elkarbizitzarako* konpetentzia eta *Izaten ikasi* konpetentzia landu daitezke, gizartean bizitzeak zer suposatzen duen azalduz eta elkarbizitzarako gutxieneko printzipioen inguruan hausnarketa eginez17. Nolanahi ere, herritartasunarekin eta politikarekin egin daitezkeen ariketez gain, testua oso aproposa da ikasleei eskatzeko Korax eta Tisiasen argudiatzearen inguruan hausnartzeko eta euren tesien zuzentasuna edo zuzentasun-ezaren inguruan aritzeko. Ikasleei, besteak beste, hurrengoa galdetu ahal zaie: Nolako argudiok erabiltzen dituzte? Bien argudiatzea eta logika zuzenak badira, zergatik sortzen da arazo edo aporia praktiko bat? Era berean, ikasleei eskatu ahal zaie epaileen rola hartzea eta auziari konponbide bat ematen saiatzea. Horretarako, lehenenik bakarka gogoeta egin dezakete eta, ostean, talde txikitan eztabaidatu.
Klasean lantzeko oso interesgarria den beste testu bat Gorgiaren *Helenaren goraipamena* (Laks & Most, 2016, fr. 32. Gorg. D24 = fr. DK82B11) dugu. Jakina denez, Helenaren pertsonaia mitologikoak ospe txarra zuen, bere senarrari iruzur egin eta atzerritar batekin ospa egiten omen zuelako. Sofistek, erretorika-maisuak ziren heinean, argudiatzearen bidez iritzi bat aldatzeko zuten gaitasuna erakustea atsegin zuten. Hori testuinguru ezberdinetan egin zezaketen. Hala nola, epaitegian zegoen auzi baten testuinguruan, hitzaldi trebe batek epaileen iritzia aldaraz zezakeen. Helenaren erreferentzia hartuta, eta aipatu berri dugun testuaren bidez, Gorgiak emakume horren ospe txarra zuritu nahi izan zuen, berari zitalkeriak egozten zizkiotenei agerian uzteko, egia esan, emakumeak ez zuela ezer txarrik egin, izan ere, inolako erantzukizunik ez zuelako izan gertatutakoan. *Helenaren goraipamena* izenburuko hitzaldi laburrak Leontinoko sofistak sortu zuen maisulanetako bat dugu eta, bertan, dotorezia apartaz, Helenaren errugabetasunaren *kausak* aipatu eta azaltzen zaizkigu. Esanguratsua da nabarmentzea Gorgiak *diskurtsoaren pertsuasioa* aipatu zuela kausa horien artean, agerian utziz diskurtsoan trebea den norbaitek zer nolako boterea duen. Are gehiago, ondokoa esan zuen Gorgiak diskurtso horretan hitzaren (*lógos*) inguruan: «hitza subirano boteretsua da, zeinak bere gorputz arrunt arin eta ia ikusiezinarekin aparteko efektuak sortu ahal baitituen; beldurra deuseztatzeko gai da, oinazea ezaba dezake, bizipoza sortarazteko ahalmena badu eta errukia handitzeko gaitasuna». Nolabait, bere diskurtso erretorikoan Gorgiak hizkuntzaren ahalmen erretorikoa goraipatu
<sup>17</sup> Testua, hortaz, logika eta erretorikaren gaiak lantzeko aproposa izateaz gain, herritartasuna eta bizikidetza bezalako konpetentziak garatzeko aproposa izan daiteke. Aberastasun hori, ordea, ez da testu horren ezaugarri berezia. Sofisten testuek zeresan handia dute herritartasunari, politikari, hezkuntzari eta hamaika gairi dagokionean. Beraz, hemen aurkezten diren testuak era oso bestelakoan erabil litzake irakasle batek, unean une lantzen dituen helburu didaktikoen arabera.
zuen. Kontua ez da harritzekoa, izan ere, ideia horri esker jasotzen zutelako sofistek euren soldata.
Ariketa hori garatzerakoan, irakasleak lehenik eta behin Helena pertsonaia mitologikoaren inguruko kondairak aipa litzake, oro har, Helenak greziarren artean ospe txarra zeukala nabarmenduz18. Jarraian, *Helenaren goraipamena* testua klasean bana lezake, sofista zehatz batek argudioen bidez iritzi bat aldatzeko egin zuen saiakeratzat aurkeztuz. Testu horri esker, ikasleek argudiatze erretorikoaren eredu itzel bat ikusteko aukera izango lukete eta, eredua aztertu ostean, irakasleak hainbat ariketa proposa litzake horren harira. Hala nola, eskatu ahal zaie Gorgiari kontra egiten dion argudio edo argudio-multzo bat asmatu eta idaztea; era berean, eskatu ahal zaie testua eredutzat harturik, pertsonaia garaikide eta ospe txarra duen baten inguruko goraipamen, laudorio edo defentsa egitea, bere izen onaren alde egiteko eta jendearen iritzia aldatzeko19.
Era berean, erretorikaren gaia lantzeko anitz interesgarria izan daiteke Seneka Zaharra latinoaren *Kontrobersien* adibideak klasean ikustea eta ikasleei eskatzea halako *defentsak* edo *akusazioak* sor ditzaten. Are gehiago, taldea hirukoteka banatuta, proposatu ahal zaie epaitegi baten testuingurua irudikatzeko: ikasle batek epailearen rola hartuko luke, beste batek akusazioarena eta hirugarren batek, aldiz, defentsarena. Ikasleei euren rola prestatzeko denbora eskaini behar zaie eta, gero, klase aurrean, epaiketa bera antzeztu beharko lukete. Modu berean, erretorika lantzeko batbateko epaiketa modukoak sor daitezke, bat-bateko argudiatze-konpetentzia lantzeko.
Kontuan izan behar da komunikazio ekintzak lantzen diren heinean, zeinetan dialogo eta eztabaidaren premia baitagoen, *curriculumak* zehazten dituen konpetentziak jorratzen direla eta *Filosofia* ikasgaiari esleitzen zaizkion helburu nagusietako bat —hots, komunitate ikuspegia lantzea garatzen dela, izan ere, dialogoaren eta elkarrekintzaren bidez bultzatzen da komunitate politiko parte-hartzailea. Hori helburu nagusi gisa edukita, klasean komunikazio testuinguru desberdinak sortu eta ikasleak horietan trebatze aldera, interesgarria litzateke oso irakasleak Joxerra Garziaren (2008) *Komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua* baliatzea. Testuak erretorikaren *gai zaharra* puri-purian dagoela frogatzeaz gain, gure egongo hamaika komunikazio egoerei modu arrakastatsuan aurre egiteko metodo-
<sup>18</sup> Hori egite aldera, irakasleak Grimalen (1951) hiztegiaz balia dezake.
<sup>19</sup> Halaber, nahiz eta logika eta erretorikaren gaien lanketaren esparruko ariketak ez izan, posible litzateke hizkuntzaren indarrak gizartean eta politikan duen eragina aztertzea, hala nola, adierazpen askatasuna erabatekoa izan behar lukeen planteatuz; ariketa posible bat izango litzateke klasea taldeka banatzea eta talde horietan batzuek erabateko adierazpen askatasuna defenda lezaten eta beste batzuek, aldiz, askatasun horri mugak ipintzearen komenigarritasuna. Halako jarduerek herritartasuna lantzeko balioko lukete eta elkarbizitzarako konpetentzia bete-betean jorratuko lukete.
logia bat eskaintzen du, gazte zein helduoi oso mesedegarria suerta dakigukeena. Irakasleak prozedura horien eskema orokor bat sor lezake eta euren ikasleei eskatu balizko komunikazio testuinguru ezberdinetan praktikan ipintzea.
# 4.3. **Subjektua eta erlatibismo epistemologiko eta morala**
*Curriculumak* zehazten duenaren arabera, *subjektua*, *erlatibismo morala* eta *ekintza moralaren oinarriak* landu beharreko kontuak ditugu. Sofisten bidez hori lantzea posible da. Esate baterako, gaiok aurkezteko Protagorasen *homo-mensura* teoria laburbiltzen duen esaldi famatua aurkeztu eta aztertu daiteke: «Gizakia gauza guztien neurria da; direnak diren heinean eta ez direnak ez diren heinean» (Laks & Most, 2016, fr. 31. Prot. D9 = fr. DK80B1). Irakasleak esaldia aurkeztearekin batera, horren interpretazio ezberdinen berri eman beharko luke, hala nola, Cassin (1995), Kerferd (1981) eta de Romilly (1988) helenisten proposamenak aurkeztuz. Abagune horretaz baliatuz, sofistikak subjektuari eskaini zion garrantziaz jardun ahalko du irakasleak, bide batez, *subjektibismo, perspektibismo* eta *erlatibismo epistemologikoaren* inguruan hausnartuz.
Erlatibismo epistemologikoa testu baten bidez azaldu nahi balitz, Gorgiaren *Ez-izateaz* diskurtsoa klasean banatzea posible litzateke. Irakasleak horren gaineko iruzkin bat egin lezake20, ikasleei galderak eginez eta berak erantzunak, nolabait, bideratuz.
Behin subjektua eta erlatibismo epistemologikoen gaiak azalduta, irakasleak era errazean ondoriozta dezake sofisten erlatibismo epistemologikoak erlatibismo morala susta dezakeela. Hori ikuste aldera, Aristofanesen *Hodeiak* komediaren berri eman lezake irakasleak, zeinean sofistika eta, oro har, irakaskuntza berritzailea zabaltzen dutenen aurkako kritika gogorra ikus baitaiteke. Komedia hori oso entretenigarria da eta etxerako lan moduan horren irakurketa eta iruzkina eskatuta, ikasleen interesa sustatzea posible litzateke. Edonola ere, kontuan hartu beharra dago hori horrela izateko eta ikasleei irakurketa zailegia gerta ez dakien, beharrezkoa litzatekeela irakasleak aldez aurretik obraren nondik norakoa klasean azaltzea eta bertan irudikatzen diren sofisten eta Sokratesen inguruko hainbat kontu argitzea.
Horren ostean, irakasleak erlatibismo moralaren inguruan eztabaida taldeak antolatu litzake. Talde txikitan ikasleek erlatibismo moralaren gainean duten iritzia azaldu beharko lukete21. Ostean, irakaslea erroko edo
<sup>20</sup> Iruzkin hori prestatzeko Bredlow (2016) irakaslearen lana gomendagarria da oso.
<sup>21</sup> Erlatibismo morala aurkezteko orduan, *Dissoì lógoi* izenez ezagutzen den testua oso material baliagarria izan daiteke.
muturreko erlatibismo moralak eduki ditzakeen arazo eta arriskuen inguruan aritu liteke, eta, horrela, iritzi ezberdinak bideratu. Halaber, interesgarria izango litzateke klasea bi taldetan banatzea eta klase erdiari erlatibismo moralaren laudorio bat egitea eskatzea eta beste erdiari, aldiz, horren aurkako kritika bat. Horrekin, komunitatearen zentzua eta giza balio funtsezko batzuk igortzea bilatuko litzateke, gure gizarteen bizkarrezurra direnak eta gure herritartasun-bertuteak definitzen dituztenak.
Azkenik, *ekintza moralaren oinarriak* lantzeko asmoz, irakasleak *nómos/phýsis* eztabaida klasikoa aurkez lezake, erakutsiz sofista batzuek ekintza moralaren oinarria *naturan* bertan kokatzen zutela eta beste batzuek, aldiz, *konbentzioan*. Hori irudikatzeko makina bat testu eta adibide erabil daitezke. Esate baterako, ekintza morala naturan oinarritzen duen tesi bat aurkezteko, irakasleak Platonen *Gorgia* dialogoan Kalikles pertsonaiak darabilen diskurtsoa erabil lezake (ik. Platon, *Gorgia*, 482e-484c). Aldiz, iritzi horri kontrajarrita, Antifonteren (Laks & Most, 2016, fr. 37. Antiph. D38 = fr. DK87B44) ikuspegia aurkez lezake.
## 4.4. **Sofistak, politika eta kontratu soziala**
Sofistek tradizioa ezbaian jarri zuten eta euren garaiko sinesmen, balio eta legeen inguruko hausnarketa gauzatu zuten. Ildo horretatik, sofistek konstituzio ezberdinen inguruko gogoeta egin zuten, eta legea eta bestelako kontu politikoak konbentzionalak direla azaldu. Kontua interesgarria da, bide batez, agerian uzten duelako gaur egungo legeak edo gizakien eskubide unibertsalak jasotzen dituen agiriaren moduko dokumentuak ez direla naturalak —nahiz eta gaur egun oraindik eskubide horiek berezkoak edo jaiotzatikoak direla uste duen jende ugari egon—, konbentzio baten produktua baizik. Zentzu horretan, legeak, eskubideak eta betebeharrak berrikusi eta aldatu daitezkeen elementuak dira, giza komunitate baten mesederako edota bere beharren arabera doitu behar direnak. Gaia, puri-purian dagoena, sofisten eredu historikoaren bidez landu daiteke.
Hainbat sofistek politikarekin harreman estua izan zuten. Adibidez, ezaguna da Periklesek Protagorasekin izan zuen laguntasuna. Antza, Protagoras Turioseko hiri panhelenikoaren konstituzioa sortu zuten pertsonetako bat izan zen. Halako kontuen bidez, irakasleak nabarmendu dezake sofistek politika kontuan eskumen handia izan bide zutela eta Greziako berrikuntza demokratikoarekin harreman estua izan zutela.
Horretaz gain, mugimendu sofistikaren gainekoek politika kontuetan sakontzea posible egiten dute. Hala nola, gaur egun berriz ere garrantzia handia duen teoria bat *kontratu sozialena* dugu —botere politikoak jendearen babesa edo zilegikotasuna (*auctoritas*) galtzen duenean, bere burua justifikatzeko premia duelako— eta kontu hori ere sofisten eskutik landu daiteke. Dagoeneko aipatu dudan bibliografiaz gain, irakasleak *kontratu* *sozialaren* inguruko irakas materiala Kahn (1981) estatubatuarrak idatzi zuen testuaren bidez presta lezake. Autore horren hipotesia da kontratu sozialen lehenengo teoriak Grezian sortu zirela KA v. mendean. Testu horretan bertan irakasleak unitate didaktiko bat prestatzeko material eta aipamen ugari aurki ditzake.
## 4.5. **Mitoen iruzkingileak eta fenomeno erlijiosoaren ikerlariak**
Sofistek mitoen inguruan egin zituzten saioak testu askoren bidez landu daitezke —kontuan izan aipatu dugun Gorgiaren *Helenaren goraipamena* ere tradizio mitiko baten gainean egindako ariketa dela—. Esate baterako, Platonen *Fedro* dialogoan Boreas eta Oritiaren inguruko mitoa azaltzeaz gain, bere gainean egin daitezkeen bi interpretazio alegoriko arrazionalizatzaile aipatzen dira (Platon, *Fedro*, 229b-230b). Testu labur horren bidez erraza litzateke sofistek burututako saio iruzkintzaile batzuen nondik norakoa aztertzea. Testua klasean irakur daiteke eta antzekoak diren bestelako testuak banatuta, hala nola Esoporen *Fabulen* bidez*,* ikasleei eskatu ahal zaie ariketa alegorikoak euren kabuz egitea.
Are eta interesgarriago, sofistekin erlazionatutako testu arrunt erakargarri batek erlijioaren sorreraren eta bere funtzio sozialaren inguruan egindako gogoeta interesgarriak erreproduzitzen dizkigu. Testua bi iturri ezberdinetik heldu zaigu, Sexto Enpiriko (*Adversus mathematicos*, IX, 54) eta Aezio (I 6, 7), alegia. Lehengoak testua Kritiasi egozten dio; bigarrenak, ordea, Euripidesi eta, zehazkiago, *Sisifo* izenburua zuen tragedia galduari. Hortaz, testuaren autoretza kolokan dago, baina horrek ez du garrantzi handirik, izan ere, testuak sofistikaren pentsamendua eta prozedurak islatzen ditu. Testua laburra, ulerterraza eta oso esanguratsua da. Autoreak suposatzen du jainkoak ez direla *naturaz* existitzen, gizakion sorkuntza lirateke, hots, *konbentzio* bat. Hori oinarri, autoreak jainkoen asmakuntzaren balizko kausa eta funtzioaz dihardu: bere aburuz, premia politiko jakin bat asetzeko sortutako konbentzioa dugu. Hirietan ongi definitutako legeak eta zigor-sistema egon arren, hiritarrek horien kontra jokatuko lukete testigantzarik ez dagoen egoeratan, hain zuzen ere, zigortuak izateko beldur ez liratekeelako. Jainkoekiko fedeak, besteak beste, orojakileak diren eta dena ikusten eta zigortu dezaketen izaki batzuen sinesmena eragingo luke jendearengan. Horren ondorioz, jende askok hiriko legeak eta moraltasuna urratzeari utziko lioke, jainkoen zigorren beldurrez.
Irakasleak Kritiasena edo Euripidesena omen zen testua klasean bana lezake, ikasleei irakurtzea eskatu eta, ondoren, iruzkina egin dezaten proposatu. Horren ostean, gure garaian funtzio sozial garrantzitsuak betetzen dituzten *mito* edo konbentzioak existitzen diren galde lezake, ikasleek horren inguruan hausnar dezaten. Azkenik, ariketa interesgarria izango litzateke horrelako *mitoen* egokitasunaren edo egokitasun ezaren gaineko eztabaida sustatzea ikasleen artean. Ziur aski, gaiak eztabaida eragingo luke, ikuspegi ezberdinak azaleratuz. Are gehiago, batzuen arabera mitoa dena, beste batzuentzat ez da mitoa izango. Azken finean, posible litzateke baita ere banatu dugun testuari kontra egitea eta berak defendatzen duena *mitoa* baino ez dela defendatzea.
Ariketa honen bidez, era berean, gaur egun mitoak eta erlijioek duten rol sozialaz eta funtzioaz hitz egitea posible litzateke, sofisten testuingurua eta gurea erkatuz, garaikideak iruditzen zaizkigun hainbat tesi antzinatean dagoeneko aldeztuak izan zirela agerian utziz.
### 5. **Ondorioak**
Lan honen helburu nagusia izan da sofistika eta erretorikaren gaiak Batxilergoko dekretuak zehazten dituen helburu eta konpetentziak lantzeko eta bertan finkatzen diren edukiak emateko erabat aproposak direla erakustea. Horrekin, agerian utzi nahi izan dugu gai hori lantzea oso esanguratsua izan daitekeela, ez bakarrik historikoki mugimendu sofistikoak izandako garrantziarengatik, baizik eta ahalmen diskurtsiboa lantzeko eskaintzen duen aukera paregabeagatik. Gure asmoa bete bada eta greziar ilustrazioaren inguruko informazioa eta testuak *Filosofia* ikasgaian txertatzea posiblea izateaz gain, ideia ona dela demostratu bada, testu honek erronka berritzaile bat bultzatuko luke, sofistika eta erretorikaren inguruko unitate didaktikoak prestatzea, alegia. Hain zuzen ere, erronka horretarako hainbat ideia eta material proposatu dira. Edozein kasutan, unitate didaktiko horiek modu anitzetan gorpuz daitezke bai eduki zein metodologiari dagokionez. Horregatik, ariketa zehatzak baino, ideia eta materialak eskaini ditugu, irakasle bakoitzak bere interesen arabera molda ditzan.
Halaber, aipatzekoa da sofistikaren gaia jorratzeak jakin-min historikoa asetzeko aukera emateaz gain, gaur eguneko hainbat gai eta kontu zeharka hausnartzea posible egiten duela. Hizkuntzaren osagai erretorikoa betierekoa dela aipatu dugu eta, era berean, sofistek proposatutako hainbat gai eta ikuspegi puri-purian daudela azken aldi honetan. Beraz, antzinako eredu eta kontuak aztertzen, gaur eguneko gizartean arrunt erabilgarria den irakaspena lortzea posible litzateke sofistikaren gaiak eta testuak landuz. Mugimendu sofistikoaren ingurukoak eta erretorika lantzeak sari bikoitza duela esan genezake: alde batetik, jakintza historiko bat eskaintzen du; bestetik, gaurkotasun erabatekoa duen ezagutza praktiko batez hornitzen gaitu. Hain zuzen ere, ez dezagun ahaztu, Batxilergoaren helburua gazteak gaur eguneko testuinguru sozialerako prestatzea da. Hori, ordea, atzera begira erdietsi daiteke, hala nola, sofisten inguruko proposamen didaktiko baten medioz. Behintzat, hori da testu honek aldarrikatzen duena.
#### 6. **Erreferentziak**
### **Batxilergorako eskuliburuak**
Baigorri, G.J.A. (2015). *Filosofia, Batxilergoa 1*. Bizkaia: Ibaizabal.
Cortina, O.A. (2008). *Filosofia eta gizabide hezkuntza 1, Batxilergoa: «Jakintzaren etxea» proiektua*. Bizkaia: Zubia.
Cortina, O.A. (2015). *Filosofia, Batxilergoa 1*. Bizkaia: Santillana-Zubia.
Z.Z.E.E. (2009). *Baikor 1, Batxilergoa*. Bizkaia: Zubia.
Z.Z.E.E. (2015). *Filosofía, 1 Bachillerato*. Bartzelona: Edebé.
#### **Curriculum dekretua**
127/2016 Dekretua, irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. [[http://www.hezkuntza.ejgv.](http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Dekretua_127_2016_batx_e.pdf) [euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri\\_2020/eu\\_2\\_proyec/adjuntos/](http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Dekretua_127_2016_batx_e.pdf) [Dekretua\\_127\\_2016\\_batx\\_e.pdf](http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Dekretua_127_2016_batx_e.pdf)]. (2017/08/10ean kontsultatua).
127/2016eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea. [[http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/](http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Batxilergoko_curriculum_osoa.pdf) [heziberri\\_2020/eu\\_2\\_proyec/adjuntos/Batxilergoko\\_curriculum\\_osoa.pdf\]](http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/Batxilergoko_curriculum_osoa.pdf). (2017/08/10ean kontsultatua).
### **Erretorika lantzeko eskuliburu garaikideak**
Garzia Garmendia, J. (2008). *Jendaurrean hizlari: (Ahozko) Komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua*. Irun: Alberdania.
Perelman, C., & Olbrechts-Tyteca, L. (1958). *La nouvelle rhétorique: Traité de l'argumentation*. Paris: Presses universitaires de France.
#### **Logika eskuliburuak**
Badesa, C., Jané, I., & Jansana, R. (1998). *Elementos de lógica formal*. Bartzelona: Ariel.
Deaño, A. (1999). *Introducción a la lógica formal*. Madril: Alianza.
### **Sofistikaren inguruko lanak**
Alegre Gorri, A. (1986). *La sofística y Sócrates: Ascenso y caida de la polis*. Bartzelona: Montesinos.
Bonazzi, M. (2010). *I sofisti*. Erroma: Carocci.
Cassin, B. (1995). *L'effet sophistique*. Paris: Gallimard.
Cole, T. (1991). *The origins of rhetoric in ancient Greece*. Baltimore: Johns Hopkins University Press.
- Conley, T.M., & Polansky, R. (1985). Dating the So-called Dissoi Logoi. *Ancient Philosophy, 5 (1)*, 59-65.
- Goux, J.-J. (1999). *Edipo filósofo*. Buenos Aires: Biblos.
- Grimal, P. (1951). *Dictionnaire de la mythologie grecque et romaine*. Paris: Presses universitaires de France.
- Guthrie, W.K.C. (1971). *The Sophists*. Londres: Cambridge University Press.
- Herrick, J.A. (2005). *The history and theory of rhetoric: An introduction*. Boston: Allyn and Beacon.
- Kahn, C.H. (1981). The origins of social contract theory. In G.B. Kerferd (zuz.), *The Sophists and their Legacy* (92-108 orr.). Wiesbaden: Franz Steiner Verlag GMBH.
- Kennedy, G.A. (2011). *A New History of Classical Rhetoric*. Princeton: Princeton University Press.
- Kerferd, G.B. (1981). *The sophistic movement*. Cambridge: Cambridge University Press.
- Marrou, H.I. (1965). *Histoire de l'éducation dans l'antiquité*. Paris: Éditions du Seuil.
- Murphy, J.J., Katula, R.A., Hill, F.I., & Ochs, D.J. (2003). *A synoptic history of classical rhetoric*. Mahwah, N.J: Hermagoras Press.
- Pòrtulas, J. (2008). *Introducció a la Ilíada: Homer, entre la història i la llegenda*. Bartzelona: Fundació Bernat Metge.
- de Romilly, J. (1988). *Les grands sophistes dans l'Athènes de Périclès*. Paris: Editions de Fallois.
- Rossetti, L. (1982). Tre studi sui Dissoi logoi. *Studi Filosofici, 3*, 27-54.
- Svenbro, J. (1984). *La parola e il marmo: Alle origini della poetica greca*. Turin: Boringhieri.
#### **Sofisten testuak eta sofisten inguruko antzinako berriak**
- Bredlow, L.A. (2016). *Gorgias. De lo que no es, o De la naturaleza: los testimonios*. Bartzelona. Anthropos.
- Laks, A. & Most, G.W. (2016). *Les débuts de la philosophie*. Paris: Fayard.
- Robinson, T.M. (1979). *Contrasting arguments: An edition of the Dissoi logoi*. New York: Arno Press.
- Solana, D.J. (1996). *Protágoras de Abdera. Dissoi Logoi: Textos relativistas*. Madril: Akal.
- Solana, D.J. (2013). *Los sofistas: Testimonios y fragmentos*. Madril: Alianza Editorial. |
aldizkariak.v1-3-240 | {
"domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak",
"id": "ikergazte_i_zientzia zehatzak eta natur zientziak_14",
"issue": null,
"year": "2015",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "i"
} | # **Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetan**
Moiua, A.(1), Garcia-Azkoaga, I. (2) eta Ozaeta, A. (3) *(1)MIKER, Mondragon Unibertsitatea moiua.ainhoa@gmail.com (2)HIJE, Euskal Herriko Unibertsitatea ines.garciaazkoag@ehu.es (3)MIKER, Mondragon Unibertsitatea aozaeta@mondragon.edu*
## *Laburpena*
Ikerketa honek espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleek testuetan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertzea du helburu nagusi. Ikasleek erabiltzen dituzten markatzaileak espainiar zeinu-hizkuntzako erreferentziazko praktika sozialekin alderatzen dira, hau da, gorrek ekoiztutako testuekin. Ikusi dugu ikasle entzuleek erabilitako markatzaileak gorrek erabilitakoetatik desberdintzen direla: eskuzko markatzaileek presentzia handiagoa dute entzuleen testuetan eta horrekin batera, markatzaile espazialak urriagoak dira eta eskuzko markatzaileez lagunduta agertzen dira. Ondorioei dagokienez, espainiar zeinu-hizkuntzaren modalitate espazialak eragin zuzena duela konexioan ikusi da eta hizkuntzaren ikaste-prozesuan kontuan izan beharreko ezaugarria litzateke.
Hitz gakoak: espainiar zeinu-hizkuntza, testu ekoizpena, markatzaile diskurtsiboak, diskurtso analisia
### *Abstract*
*The main goal of this investigation is to analyze the use of discourse markers produced by hearing students of Spanish sign language interpretation in texts. The markers used by the students are compared with referential social practice of Spanish sign language, in text produced by deafs. We have seen that there are differences between the markers used by hearing students and deafs: hearing students produce more manual markers than deafs and spatial markers are used less, and when, they are used together with manual markers. We have concluded that Spanish sign language modality has a direct influence on the connection and it is a characteristic to consider in the language learning process.*
*Keywords: Spanish sign language, text production, discourse markers, discourse analysis.*
### **1. Sarrera eta motibazioa**
Espainiar zeinu-hizkuntzak egindako ikerketa ibilbidea (Rodríguez, 1992; Juncos et al., 1996; Fernández-Soneira, 2008; Muñoz et al., 2011) bultzada nagusia izan da Estatu espainiarrak 27/2007 Legean espainiar zeinu-hizkuntza hizkuntza gisa aitortzeko. Behin aitortza izanda, ez da amaitu espainiar zeinu-hizkuntzak jorratu beharreko bidea eta bestelako erronkak aurkezten zaizkio gaur egun. Horien artean nagusiena, normalizazio-prozesua da. Ostera, hizkuntzen normalizazio-prozesua ez da gai xamurra izan ohi eta ikerketa iturri ezberdinez elikatu behar da aurrera egin dezan. Espainiar zeinu-hizkuntza dugu aztergai Euskal Herriko gorrek erabiltzen duten zeinu-hizkuntza delako, geurean ez da berezko zeinu-hizkuntzarik garatu eta dialekto bat erabiltzen da. Zehaztapena kontuan izanda, gure ikerketak espainiar zeinu-hizkuntzako testu ekoizpenean indarra jarri nahi dugu, izan ere, hizkuntzalaritzako ikuspegi tradizionalak nagusi izan dira espainiar zeinu-hizkuntza ikertzean. Ikerlanek erdigunea deskribapen gramatikalean jarri dute; hala ere, Voloshinovek (1929/1992) dioskun moduan, hizkuntza elementu isolatu gisa aztertzeak mugak eragiten ditu hizkuntzako ezagutzetan sakontzeko, mintzaira osotasunean ulertu behar dugulako.
Hari horretatik, hainbat ahozko hizkuntzetara egokitutako testu azterketak aurkitzen ditugu, horien artean, Bronckart (1996, 2007) eta euskarara, besteren artean, Larringan (1996), SainzOsinaga (2000), Garcia-Azkoaga (2004) eta Ozaeta (2010). Hizkuntza zeinatuei dagokienez, badira ikuspegi testuala oinarri hartzen duten lanak, horien artean Meurantena (2008) belgikarfrantziar zeinu-hizkuntzarako edota Iglesiasena (2006) espainiar zeinu-hizkuntzarako. Esan daiteke testuen azterketen interesa zabaltzen doala hizkuntza zeinatuetan eta geuk ere, zeinuhizkuntzako testu azterketa ekarri nahi dugu erdigunera.
Behin ikerketaren esparrua zehaztuta, motibazio pertsonal berezia dugu espainiar zeinuhizkuntzako interpreteen taldearekin. Gras I Ferrerrek (2006) bere ikerketan adierazten du hizkuntza zeinatuetako interpreteak normalizaziorako agente garrantzitsuak direla, gorren eta entzuleen komunitateen artean komunikazio zubiak eraikitzen baitihardute lanean. Horrenbestez, geuk espainiar zeinu-hizkuntzako interprete lanbidea ikasteari ekin dioten ikasle entzuleak ikerketara ekarri nahi ditugu, lortutako emaitzak espainiar zeinu-hizkuntzaren ikasteprozesuan aintzat hartu beharko liratekeen edukien irudikapen orokorra sortzen lagundu digulakoan.
### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
Markatzaile diskurtsiboak finkatu ditugu ikerketako interesgune gisa. Hizkuntza zeinatuetara begira, badira markatzaile diskurtsiboak aztergai dituzten lanak, Locker Mckeek (1992) amerikar zeinu-hizkuntzarako; Pérezek (2006) venezuelar zeinu-hizkuntzarako eta Gabarrok (2014) belgikar-frantziar zeinu-hizkuntzarako, hain zuzen ere. Metzger eta Bahanek (2001) hizkuntza zeinatuetako markatzaileak aztergai dituzten ikerlanetatik hizkuntza zeinatuek hiru markatzaile mota edo modalitate dituztela jasotzen dute: eskuzko markatzaileak, hau da, zeinuen bitartez ekoiztutakoak; markatzaile espazialak, zeinu-espazioko kokapenak erabiltzen dituztenak eta eskuzkoak ez diren markatzaileak, hots gorputz-enborraren edota aurpegiaren bitartez adierazitakoak. Azken markatzaile horiek azterketan ez ditugu txertatuko, izan ere, ikasle entzuleen zailtasunak gorputzeko eta aurpegiko adierazpenean ematen dira Álvarez et al. (2001) dioten moduan eta lagineko ikasle entzuleak oraindik espainiar zeinu-hizkuntzaren ikaste-prozesuan daude. Zehaztapenak eginda, geure ikerketarako interesgarria deritzogu Villamerielek (2008) markatzaile diskurtsiboen inguruan egindako azterketa, izan ere, espainiar zeinu-hizkuntzako markatzaileak aztertzen ditu. Autoreak erreferentziatzat hartzen ditu Portolések (1998) eta Martín Zorraquino eta Portolések (1999) gaztelerazko markatzaileen sailkapena eta espainiar zeinu-hizkuntzako markatzaileen banaketa.
Gauzak horrela, helburu nagusia espainiar zeinu-hizkuntzan ikasle entzuleek darabiltzaten markatzaile diskurtsiboak aztertzea da. Ikerketari heltzeko ezinbestekoa gertatu zaigu gorren testuak jasotzea eta horiei erreferentziazko praktika sozialen (Dolz eta Gagnon, 2010) balioa ematea. Era horretara, espainiar zeinu-hizkuntzako dauden markatzaileen identifikazioa egin ahal izan dugu eta hortik abiatuta ikasle entzuleek testuak ekoizterakoan erabiltzen dituzten markatzaileak aztertu ditugu. Hipotesiei dagokienez, gorren eta ikasle entzuleen arteko ezberdintasunak hizkuntza zeinatuek berezko dituzten markatzaile espazialak ekoizterakoan emango dira. Ostera, ikasle entzuleek eskuzko markatzaile gehiago erabiliko dituzte gorrekin alderatuta.
### **3. Ikerketaren muina**
Ikerketarako osatu den corpusari dagokionez, batetik, 14 espainiar zeinu-hizkuntzako interpretazioko ikasle entzuleren errezeta testuak jaso ditugu bideo kameraz. Guztiek sukaldeko errezeta testu berdina ekoiztu dute lehenengo saio baten ahoz, gaztelaniaz, eta ondoren, beste saio baten, espainiar zeinu-hizkuntzan, guztira 28 errezeta dira. Bestetik, 6 gorrek ekoiztutako errezetak grabatu ditugu entzuleek ekoiztutakoekin alderatu ahal izateko. Ekoizpenak kamerari aurrez aurre begira grabatu dira. Ostean, testu guztiak transkribatu dira, espainiar zeinuhizkuntzakoak glosa sistemara (Klima eta Bellugi, 1979 eta Morgan, 2000) eta gaztelerazkoak Calsamiglia eta Tusónek (1999) adierazitako irizpideak jarraituta.
#### **3.1 Testuetara hurbilpen orokorra**
Corpusa osatzen duten testuen ezaugarri orokorrak aztertzea izan da lehen urratsa. 1. taulan ikusgai ditugu errezeta testuen ekoizpen-denboraren bataz besteko datuak eta ekoizleek erabilitako zeinu/ hitz kopuruen bataz bestekoak.
**1. taula. Errezeta testuen bataz besteko iraupenak eta zeinu/hitz kopuruak.**
| Bataz bestekoak | Iraupena | Zeinu/hitz kopurua |
|-----------------------------------------------|----------|--------------------|
| Gorrak (espainiar zeinu-hizkuntzan) | 1´06´´ | 77 zeinu |
| Ikasle entzuleak (ahozko hizkuntzan) | 3´34´´ | 434 hitz |
| Ikasle entzuleak (espainiar zeinu-hizkuntzan) | 3´52´´ | 185 zeinu |
1. taulan jasotako datuetan agerian gelditzen da ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako errezeta testuak direla iraupen gehien duten testuak. Bestalde, ikasle entzuleek ahoz ekoiztutako testuak hitz kopuru altuenak dituztela. Gorren testuei dagokienez, ekoizpen denbora laburra dute eta zeinu kopurua ere txikia da ikasle entzuleen testuekin alderatuta.
Ostera, testuek jarraitzen duten testu egitura ere aztergai izan dugu, testuen ezaugarri orokor modura. Corpusa osatzen duten errezeta testu guztiak orokorrean, egitura paretsua jarraitzen dute: errezetaren aurkezpena, osagai zerrenda, pausoz pausoko deskribapena eta amaiera. Beraz, ez dago ezberdintasunik hiru testu taldeetan egiturari dagokionez.
#### **3.2 Markatzaile diskurtsiboen azterketa**
Gorrek eta ikasle entzuleek ekoiztutako errezeta testuetan erabiltzen dituzten markatzaile diskurtsiboak identifikatzea izan da lehen urratsa eta 2. taulan ikusgai ditugu:
**2. taula. Markatzaile diskurtsiboak hiru errezeta testu taldeetan.**
| Markatzaile<br>diskurtsiboak | Gorrak (espainiar<br>zeinu-hizkuntzan) | Ikasle entzuleak<br>(ahozko hizkuntzan) | Ikasle entzuleak<br>(espainiar zeinu<br>hizkuntzan) |
|----------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|
| Ordenatzaileak | EMPEZAR,<br>PRIMER<br>PASO,<br>PRIMERO,<br>SEGUNDO, TERCERO,<br>CUARTO, QUINTO.<br>APARTE,<br>ANTES,<br>AHORA,<br>VA-VA,<br>OTRA-VEZ, YA, FIN.<br>MARKATZAILE<br>ESPAZIALAK | Empezamos,<br>al<br>principio, primero, por<br>un<br>lado,<br>por<br>otra<br>lado/parte,<br>para<br>terminar, después, luego,<br>ahora, mientras, durante,<br>hasta…, cuando…, una<br>vez que…, al final, en el<br>último<br>momento,<br>finalmente | EMPEZAR,<br>PRIMERO,<br>SEGUNDO, TERCERO.<br>APARTE,<br>HASTA,<br>ANTES,<br>AHORA,<br>OTRA-VEZ, DESPUES,<br>LUEGO,<br>YA,<br>DURANTE, AL-FINAL,<br>FIN.<br>MARKATZAILE<br>ESPAZIALAK |
| Konektoreak | PERO, ENTONCES | Pero, para que, porque,<br>si… sino, aunque,<br>según, entonces | PERO, MOTIVO<br>(porque), PARA, SI…,<br>APARTE, ENTONCES |
| Markatzaile<br>konbertsazionalak | BIEN | Bueno, bien, eh, vale,<br>pues eso, así, y eso. | BIEN, BUENO, eh (ahoz)<br>SI |
Identifikazio lanak agerian uzten dute hiru errezeta testuetan ezberdintasunak daudela. Batetik, ikasle entzuleek ahozko hizkuntzako testuak ekoiztean markatzaile aniztasun handiagoa erabili dutela gorrek eta ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetan erabiltzen dutenekin alderatuta. Bestetik, berriz, ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntza erabilitako markatzaileetako batzuk ez dituzte gorrek erabiltzen. Horien artean dugu "eh" markatzaile konbertsazionala, ahozko modalitatean agertzen dena nahiz eta espainiar zeinu-hizkuntzako modalitatea bisuala eta espaziala den. Ostera, bestelako markatzaile batzuk zeinuen bitartez adierazi badira ere, ahozko hizkuntzatik eratorriak dira, HASTA, DURANTE, LUEGO eta SI…, hain zuzen ere. Markatzaileen identifikazioarekin batera markatzaileen zenbaketa egin dugu, zehaztapen bat egin behar dugu izan ere zenbaketatik kanpo utzi ditugu markatzaile konbertsazionalak, ikasle entzuleen ahozko ekoizpenean oso ugariak direlako, beste testuetan ez bezala.
| MARKATZAILE<br>DISKURTSIBOAK | Gorrak<br>(espainiar<br>zeinu-hizkuntzan) | Ikasle<br>entzuleak<br>(ahoz) | Ikasle<br>entzuleak<br>(espainiar<br>zeinu<br>hizkuntzan) |
|------------------------------|-------------------------------------------|-------------------------------|-----------------------------------------------------------|
| Ordenatzaileak | 36 | 270 | 255 |
| | 35 espazialak | | 22 espazialak |
| Konektoreak | 3 | 123 | 32 |
| Birformulatzaileak | | 5 | 1 |
| GUZTIRA | 74 | 398 | 310 |
**3. taula. Markatzaile diskurtsiboen kopuruak hiru errezeta testu taldeetan.**
Ikasle entzuleen ahozko errezetetan ageri dira markatzaile gehien, alabaina, testu luzeenak ere talde horretan biltzen dira. Bestalde, ikasle entzuleen espainiar zeinu-hizkuntzako errezetetan erabiltzen den markatzaile kopurua gorrek erabilitakoa baina handiagoa da. Ezin daiteke alderaketa zuzenik egin bataz bestekoekin, izan ere, azaldutako errezetak ez dira berdinak, nahiz eta konplexutasun maila paretsua duten. Kopuruen datuekin jarraituta, gorrek ikasle entzuleek baino markatzaile espazial gehiago erabiltzen dituzte halaber, ikasle entzuleek eskuzko markatzaile gehiago ekoizten dituzte. Horrez gain, markatzaile espazialen kopurua txikia da eskuzkoen kopurua ikusita. Interesgarria den alderdirik ere bada, gorrek ez dute birformulatzailerik egiten aztertu dugun corpusean.
**Bataz beste 12 markatzaile 28 markatzaile 22 markatzaile**
Markatzaile espazialetan geldiunea egitea interesgarria deritzogu, izan ere, hizkuntza zeinatuetako modalitate espazialarekin estuki lotuta baitaude. Gorrek zeinu-espazioko kokapenak erabiltzen dituzte errezeta osatzen dute urratsak antolatzeko. Markatzaile horien funtzioari dagokionean ez dago alderik gorren eta ikasle entzuleen artean, bai ordea erabileran. Gorrek, esate baterako, ekintza bat amaitzean zeinu-espazioko kokapena aldatzen dute beste bat azaltzen hasteko. (1) adibidean txertatutako irudiek zeinu-espazioa irudikatzen dute eta ekintzak zeinu-espazioan hartzen duten kokapena (X) irudiaz zehazten dira. Entzuleek, berriz, ekintza azaldu ostean eskuzko markatzaile bat erabiltzen dute eta, ondoren, zeinu-espazioko kokapena aldatzen dute (2) adibidean jasota dagoen moduan.

*Lehenengo sutan jarriko dugu, orduan, lehenengo olioa, bigarrena gatza, hirugarrena ura botako dugu goraino eta sutan izango dugu 15 minutuz gutxi gora-behera, denbora aprobetxatzeko bestalde garbituko dugu letxua eta bestetik tomatea moztuko dugu.<sup>1</sup>*
<sup>1</sup> Euskarara gertuko itzulpena.
| (2) | EMPEZAR/ VERDURA+ PRIMERO/ CORTAR++ vv/// LUEGO/ SARTEN | | | | | |
|-----------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------|--|--|--|--|--|
| | | | | | | |
| | COCINA vv COLOCAR/ FUEGOvv/ ACEITE ECHAR vv/ VERDURA CORTAR+ vv/ | | | | | |
| | | | | | | |
| ECHAR// PRIMERO/ VERDURA+ DURO MAS/ ECHAR vv (E3z: 12-19) | | | | | | |
| | | | | | | |
*Hasiko gara, lehenengo barazkiak moztuz, gero, bestalde (markatzaile diskurtsiboaren baliokidea) zartagia jarriko dugu sukaldean, sutan, olioa bota eta moztutako barazkiak botako ditugu leku berera.*
### **4. Ondorioak**
Ikerketan lortutako emaitzak ikasle entzuleen zeinuzko testuen ekoizpenetara lehen hurbilpena izan dira eta gorren eta entzuleen arteko parekotasunak eta ezberdintasunak irudikatzeko balio izan du. Parekotasunetatik hasita, gorrek eta ikasle entzuleek errezetaren egitura paretsua erabiltzen dute. Ostera, ezberdintasunak iraupen denboran eta ekoiztutako zeinu kopuruan ikusi ditugu. Bel et al. (2014) aditzera ematen duten moduan, hizkuntza zeinatuak hizkuntza esplizituak dira, ahozko hizkuntzak ez bezala, eta agian ezberdintasunak bide horretatik joan daitezke.
Bestalde, markatzaile diskurtsiboei dagokienez, ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzako testua ekoizterakoan eskuzko markatzaileak lehenesten dituztela esan daiteke, markatzaile espazialak presentzia txikia baitute. Gorren errezeta testuetan paretsua da eskuzkoen eta markatzaile espazialen presentzia. Aipatutakoari erantsi behar diogu markatzaile espazialak erabiltzerakoan ere eskuzko markatzaileez lagunduta ageri direla ikasle entzuleen testuetan.
Guztiarekin, agian, ikasle entzuleei espainiar zeinu-hizkuntzak berezko dituen markatzaile espazialen inguruko lanketa aproposa izango litzateke, hizkuntzaren modalitateari estuki lotuak dauden mekanismoak garatu eta erabil ditzaten.
### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Espainiar zeinu-hizkuntzako testu ekoizpenera hurbilbidea egin dugu markatzaileak interesgune nagusi izanda. Hemendik aurrerako planteamendua bi norabideetara zuzentzeko aukera ikusten dugu: batetik, markatzaile diskurtsiboetan sakontzea, lehenengo hurbilpena izan baita ikerlan hau. Bestetik, aproposa deritzogu testuaren arkitekturan parte hartzen duten bestelako mekanismoetara zabaltzea ikerketa, espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuen ezagutzak zabaltzeko. Ikerketak, era batera edo bestera espainiar zeinu-hizkuntzako testuak ekoizterakoan martxan jartzen diren mekanismoak ezagutzeko eta ezaugarritzeko aukera eskaintzen du eta hortik bideratu dezakegu hizkuntzaren ikasteprozesua, ikerketako jakintzek edukien lehentasunean fintzen lagun ahal baitigu. Ezaugarritze hori argi-iturri izan daiteke zeinu-hizkuntza bigarren hizkuntza gisa egiten den ikasten prozesuan ikerketako ondorioek ikasleen oztopo eta lorpenen berri emango baitigu.
### **6. Erreferentziak**
- Álvarez, M.; Losada, B.; Juncos, O.; Camaño, A. eta Justo, M.J. (2001): "Algunas reflexiones sobre la enseñanza de la lengua de signos española como segunda lengua", in S. Pastor eta V. Salazar (arg.) *Estudios de Lingüística, Tendencias y líneas de investigación en adquisición de segundas lenguas.* Universidad de Alicante, Alacant, 1. eranskina.
- Bel, A.; Ortells, M. eta Morgan, G. (2014): Reference control in the narratives of adult sign language learners, *International Journal of Bilingualism, 1367006914527186, apirilak 10*.
- Bronckart, J.P. (1996): *Activité langagière texts et discours. Pour un interactionisme socio-discursif*. Delachaux et Niestlé, Paris.
- Bronckart, J.P. (2007): *Desarrollo del lenguaje y didáctica de las lenguas.* Miño y Dávila, Buenos Aires.
- Calsamiglia, H. eta Tusón, A. (1999): *Las cosas del decir: manual de análisis del discurso*. Ariel, Bartzelona.
- Dolz, J. eta Gagnon, R. (2010): El género textual, una herramienta didáctica para desarrollar el lenguaje oral y escrito. *Lenguaje* 38 (2): 497-527.
- Fernández-Soneira, A.M. (2008). *La cantidad a manos llenas. La expresión de la cuantificación en la lengua de signos española*. Fundación CNSE para la Supresión de Barreras de Comunicación, Madril.
- Gabarro, S. (2014): Discourse markers in French Belgian Sign Language (LSFB): their role in argumentative productions, *American Association for Corpus Linguistics 2014*, irailak 27-30, Flagstaff, EEBB.
- Garcia-Azkoaga, I. (2004): *Kohesio anaforikoa hiru testu generotan. Adinaren araberako azterketa*. Doktoregotesia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.
- Gras I Ferrer, V. (2006): *La comunidad sorda como comunidad lingüística. Panorama sociolingüística de las lenguas de signos en España*. Universitat de Barcelona, Bartzelona.
- Iglesias, S. (2006): Uso del componente facial para la expresión de la modalidad en lengua de signos española. Universidade de Vigo, Vigo.
- Juncos, O.; Rivas, R. M.; López E.; López, M. T.; Caamaño, A., Sola, F.; Fernández, P.; Justo, M. J. eta Reigosa, C. (1996): "¿Cuándo una palabra es una palabra? Criterios de identificación en la adquisición de LSE", in M. Pérez, (arg.). *Estudios sobre la adquisición del castellano, catalán, euskera y gallego*. Universidad de Santiago de Compostela, Santiago de Compostela, 505-515.
- Klima, E. S. eta Bellugi, U. (1979): *The signs of language*. Harvard University Press, Cambridge, MA.
- Larringan, L.M. (1996): *Testu-antolatzaileak bi testu motatan: testu informatiboan eta argudiapen-testuan*. Doktorego-tesia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Gazteiz
- Locker McKee, R. (1992): *Footing Shifts in American Sign Language Lectures.* University of California, Los Angeles, CA.
- Meurant, L. (2008): "Role Shift, Anaphora and Discourse Polyphony in Sign Language of Southern Belgium (LSFB)", in, J. Quer (arg.) *Signs of the Time: Selected papers from TISLR 2004,* Signum-Verlag, 33.
- Metzger, M. eta Bahan, B. (2001): "Discourse analysis", in C. Lucas, (arg.). *The Sociolinguistic of Sign Languages*. Cambridge University Press, Cambridge, 112-144.
- Morgan, G. (2000): Discourse cohesion in sign and speech. *The International Journal of Bilingualism, 4 (3):* 279-300.
- Muñoz, I.; Ruiz, M.T.; Álvarez, C.; Ferreiro, E. eta Aroca, E. (2011): Comunidades sordas: ¿Pacientes o ciudadanos? *Gac Sanit, 25 (1)*, 72-78.
- Ozaeta, A. (2010): *Agirre Asteasukoaren Eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan*. Euskaltzaindia, Bilbo.
- Pérez, Y. (2006). Marcadores manuales en el discurso narrativo en lengua de señas venezolana. *Letras, 72*: 157- 208.
- Portolés, J. (1998): *Marcadores del discurso*. Ariel, Bartzelona.
- Rodriguez, M.A. (1992): *Lenguaje de signos*. ONCE eta CNSE, Madril.
- Sainz-Osinaga, M. (2000): Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta didaktika. Doktorego-tesia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.
- Villameriel, S. (2008): Marcadores discursivos en la lengua de signos española y en el español oral: un estudio comparativo. *VIII Congreso de Lingüística General*, ekainak 25-28, UAM, Madril
- Voloshinov, V. (1929/1992): *El marxismo y la filosofía del lenguaje*. Alianza, Madril.
- Zorraquino, Mª A. eta Portóles E. (1999): *Los Marcadores del Discurso. Teoría y Análisis*. Arco, Madril.
### **7. Eskerrak eta oharrak**
• Eskerrak eman behar dizkiegu ikerketarako lagina osatzen lagundu duten partaideei, Euskal Gorrak erakundeari, Botikazar BHIri eta boluntario parte hartu duten bestelako pertsona gorrei eta entzuleei. |
aldizkariak.v1-3-396 | {
"domain": "giza zientziak eta artea",
"id": "ikergazte_iv_giza-zientziak-eta-artea_6",
"issue": null,
"year": "2021",
"license": "cc-by-sa 3.0",
"source": "ikergazte",
"edition": "iv"
} | # *Zergatik panpox* **(1979): emakume bat hiri modernoan**
Majuelo, I.
*Euskal Herriko Unibertsitatea imajuelo001@ikasle.ehu.eus*
## *Laburpena*
Ikerketa honek *Zergatik panpox* (1979) eleberrian (hiri-)espazioak dituen funtzio, erabilera eta esanahiak aztertuko dira. Horretarako, marko teorikoa kritika feministan oinarrituko da, honakoak izanik gako nagusiak: hiri modernoaren izaera baztertzailea, publiko-pribatu dikotomiaren kritika, zein *flâneur*-aren irudia. Hala, erreferentzia horiek aintzat izanik, arakatuko da nola irudikatu duen Urretabizkaiak hiria emakumezko protagonista baten bidez*.* Ondorioz, hiri modernoaren berrirakurketa bat aurkituko dugu, ulerkera androzentrikotik at, begirada feminista batetik emakumeen esperientzia urbanoan ardaztutako literaturari bidea irekitzen diona.
Hitz gakoak: eleberria, hiria, narratologia, feminismoa, Urretabizkaia
## *Abstract*
*This essay will focus on the urban space in Zergatik panpox (1979), analysing the purposes, uses and meanings of it in the novel. With this aim, the theoretical framework will be based on feminist theory, as these are the major keys to develop the investigation: the discriminatory nature of the modern city, the critique towards the public-private dichotomy and the figure of the flâneur. Having these references, the paper will seek to address the main question: how had Urretabizkaia represented the city by means of a female character? The results suggest a re-reading of the modern city out of the androcentric logic, which opens a path towards a female experience-based urban literature.*
*Keywords: novel, city, narratology, feminism, Urretabizkaia*
## **1. Sarrera eta motibazioa**
*Flâner*, alderrai ibiltzea, aisialdiko ekintza atsegin bat deskribatzen duen terminoa da, plazer zilegi eta, era berean, xede zehatzik gabekoarekin lotzen duena paseatzailea. Metropoliaren izate kaotikoarekin erlazionaturik, eleberrigintza modernoak bere egin zuen kontzeptua izan zen, *flâneurraren* figuraren bidez, modernitate literarioa definitzeko oinarriak jarriko zituena: hiri industrialen transformazioak sortutako espazio publikoan inspiratu ziren Balzac, Baudelaire, Dickens edota Proust, hiri moderno jaio berriak jariatzen zuen abiadura, multiplizitate, iragankortasun, anonimotasun eta askatasun pertsonalaren miresmenak bultzatuta. *Flâneurrak*, baina, zilegitasuna eta denbora librea behar zituen hiria paseatzeko, behatzeko, kontsumitzeko, eta beraz, irudi maskulinoarekin egiten zuen bat, baina baita logika burgesarekin ere: gizon publikoaren irudia ordezkatzen zuen (Pollock, 1988).
Ebidentzia horren harira, 80ko hamarkadatik aurrera, galdera berriak proposatu dituzte ikerlari feminista ugarik: nola bizi izan dute hiria emakumeek, nola irudikatu dute literatuan? Espazio publiko eta pribatuaren bereizketa eta haren inplikazio sozialak aintzat harturik, emakume eta gizonak sozialki desberdin heziak izan direnez, hiriaren esperientzia desberdina izango da, eta baita haren irudikapena ere (Bowlby, 1992). Gurera etorriz, hiriaren agerpenak XX. mendeko azken herenetik aurrera euskal literatura eraldatu zuela hauteman bada ere, ez da askorik idatzi irudikapen urbano horien nolakotasunaz, eleberri eredu mendebaltar hegemonikoekiko antz eta desberdintasunez, ezta emakumeek bizi eta idatzitako hiriei buruz ere. Lotura al dago euskal eleberri urbanoaren eta emakumeek irudikatutakoaren artean? Perspektiba periferikoan egiten al dute bat? Galdera sakonak dira, eta ikerketa honek bide horretan pauso gutxi batzuk baino ez ditu eman nahi, Urretabizkaiaren lehen nobela argigarri izan daitekeelakoan euskal eleberrigintzari ikuspuntu urbano eta feminista batetik behatzeko.
# **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak**
#### **2.1 Arloko egoera**
Modernitate artistikoaren eta emakumeen arteko harreman gatazkatsuan, espazioa eta bereziki hiria izan da eztabaidagai nagusietako bat. Teoria feministaren arabera, hiri modernoa espazio-banaketa dualaren gainean eraiki da (McDowell, 1996). Hala, espazioa publiko eta pribatuaren arteko bereizketan egituratzean, eremu bakoitza elkarren kontrako ezaugarriek definitu dute: espazio pribatuari funtzio femeninoak egokitu zaizkio (naturala, partikularra, pertsonala, emozionala, menpekoa) eta publikoari, aldiz, maskulinoak (kulturala, unibertsala, politikoa, arrazionala, askea). Bereizketa publiko-pribatua hiri modernoarekin batera indartu dela luze ikertu da, baita horrek generoen araberako lan-banaketa eta hiri-espazioaren erabilera baldintzatu duela ere (Murillo, 1996; Carrasco et al., 2011; Federici, 2010). Sistema bitar honek izaera murriztailea du muinean, bereizketa dikotomikoak muga fisiko zein sinbolikoak ezartzen baitizkio espazio pribatuari. Hala, boterea eta zilegitasuna espazio publikoari esleitzean, zapalkuntza egoeran ezartzen ditu emakumeak zein subjektu periferikoak, espazio pribatura mugatu izan baitira (Amoros, 1987; Pateman, 1996). Hortaz, emakumea lekuz kanpo irakurri da espazio publikoan, bere leku "naturaletik" at, desordenaren, tentazioaren eta arriskuaren sinbolotzat jo izan baita (Wilson, 1992). Ondorioz, publiko-pribatu bereizketak diskurtso gisa funtzionatu du, bai espazioaren erabilera bai gizartearen funtzionamendu patriarkala erregulatzeko. XIX. mendean liberalismoak suspertutako diskurtsoa izan bazen ere, espazioaren banaketak gaur egunean irauten du (Pateman, 2018), kapitalismoaren mesedera, garairik garai, forma eta nolakotasunak egokituta, emakumeen hiriaren erabilera baldintzatzen jarraitzen baitu.
Modernitate literarioa hiri modernoaren eraldaketarekin batera garatu zela jakinik (Matas, 2010), eta bere bereizgarriak espazio publikoaren adierazpenean bilatu zituela aintzat hartuta (Balzac, 2001; Baudelaire, 2008) ez da harritzekoa eleberri modernoetan bereizketa publiko-pribatuaren ondorioak antzeman izana, hiriaren esperientzia gizonezkoei atxikitzeak emakumeen bizipenak eta literatur lanak bazterrean utzi edo ikusezin bilakatu baititu sarri (Wolff, 1985; Pollock, 1988). Hori dela eta, 80eko hamarkadatik aurrera, eleberrigintza modernoaren, hiriaren eta emakumeen esperientziaren arteko bidegurutzea ikerlerro esanguratsua izan da kritika feministaren alorrean. Agerian jarri da, batetik, modernitatearen esperientzia espazio publikoarekin erkatu dela, eta eremu pribatuarekin dituen loturak saihestu direla (Wolff, 2008); bestetik, modernitate artistikoaren figura nagusiek ez dutela emakumeen errealitatearekin bat egiten (*flâneurrak*, besteak beste) eta emakumeek eraikitako figura publikoak bazterrean utzi direla (Bowlby, 1992; Nesci, 2007); eta azkenik, modernitate literarioaren idazle nagusiek emakume publikoei buruz eraikitako irudia desitxuratua eta misoginoa izan dela (Buck-Morss, 1986; Wilson, 1992). Azken mendean zehar publiko-pribatu dikotomia eraldatu bada ere, eta literatura urbanoaren garapena handia izan bada ere, emakumeen eta hiriaren arteko lotura ikergai errekurrentea da oraindik, bai modernitate artistikoaren sorreran egon ziren emakume publikoen esperientziak berreskuratzeko, bai dikotomia publiko-pribatuak baldintzaturiko hiriek gaur eguneko literaturan duten eragina aztertzeko (Transforini, 2010; Mina, 2014; Iglesia, 2019).
Euskal literaturara beste garai batean iritsi zen modernitate literarioa, bestelako testuinguru soziopolitiko eta korronte kulturalei lotuta: batik bat, frankismoaren aurkako borroka, 68ko maiatza, euskal identitate berritua eta euskararen hiritartzea. Ondorioz, hiri modernoa irudikatzeko abiapuntua ere bestelakoa izan da, irakurketa kontra-hegemonikoetarako bideak irekiz. Egon dira euskal kritikan hiriaren lanketak (Zulaika, 2003; Retolaza, 2005; Apalategi, 2008), gaia bereziki sakondu zelarik *Cuadernos de Alzate* aldizkariaren 35. eta 37. zenbakietan (2006, 2007). Alabaina, ez zaio perspektiba feministatik heldu, eta garrantzizkoa iritzi zaio kasu honetan begirada horretatik abiatzea, eleberrigintza moderno eta urbanoan lehen emakumea baita Urretabizkaia, emakume dibortziatu baten egunerokoa azaleratzen duena, gainera, espazioak garrantzia handia hartzen duen eleberri batean. Hori dela eta, liburu hau paradigmatikoa da euskal literaturan modernitatea eta hiria adierazteko bide alternatiboak bilatzerako orduan, nahiz eta ez den inoiz ikuspuntu horretatik aztertu (hala ere, badira bestelako elementuei erreparatu dieten ikerketa interesgarriak: Olaziregi, 1999, 2000; Gutierrez, 2002; Lasarte, 2012; Romero, 2014). Hortaz, oinarri bat baden arren, ez dira ugariak ikerketa lerrooi dagozkien lanak. Hori dela eta, artikulu honek hiri-espazioen, euskal eleberrigintzaren eta begirada feministaren bidegurutzean sumatzen den hutsuneari heldu nahi dio Urretabizkaiaren eleberria aztertzean.
### **2.2. Helburuak**
- 1) *Zergatik panpox* (1979) eleberrian hiria nola irudikatu den aztertzea. Azterketa narratologikoa egitea, interpretazio eta irakurketetarako oinarri enpirikoa osatzeko.
- 2) Hiri modernoaren zein modernitate literarioaren kritika feminista landu eta Urretabizkaiaren eleberritik ateratako emaitzak interpretatu eta teorizatzeko tresna gisa erabiltzea, bide batez, proposamen kritiko horiek euskal kritikara hurbiltzeko ahalegina eginez.
- 3) Loturak bilatzea Urretabizkaiaren adierazpen urbanoen eta modernitatea zein hiria irudikatzeko bide alternatiboen artean; aurrera begira, egile gehiago aztertuta, sendotu daitekeen ikerlerroa izanik.
# **3. Ikerketaren muina**
#### **3.1 Metodologia**
Hasteko, arloko egoeran aipaturiko autoreen bidez marko teorikoa osatuko da, ikerketan helduleku izango diren oinarri teorikoen jakintza sendotzeko. Bestalde, zehaztu nahi da *Zergatik Panpox* 1979an argitaratu bazen ere, 1985eko edizioa erabiliko dela azterketarako, eta hala agertuko da hemendik aurrerako erreferentzietan.
Azterketa espazialean, narratologiaren alorreko nozio garaikideak hartuko dira aintzat. Narratologiak tradizio luzea badu ere, ezin esan daiteke narrazioaren elementu guztiei arreta berdina eskaini dienik. Espazioa da gutxien landu den elementuetariko bat, hala ere, azken mendean aurrerapen nabarmenak egin dira, estrukturalismoaren bultzadaz lehenik, eta azken hamarkadetako giro espaziala dela eta. Ekintzarako marko huts gisa ulertzeari utzi, eta balio sintaktiko, semantiko zein pragmatikoa duen elementutzat jo da, sarri narrazioaren protagonista izan daitekeela ikusarazteraino.
Lan honetan, Álvarezek (2003) narratiba garaikiderako proposaturiko irizpideak erabiliko dira eleberriko espazioak sailkatu eta aztertzeko. Hiru ataletan sailkatuko da, beraz: erreferentearen espazioa (espazioen nolakotasuna, erreferentzia gaitasuna), diskurtsoaren espazioa (deskribapenak, elementu zinestetikoak, perspektiba) eta istorioaren espazioa (ekintzekin/pertsonaiekin duen harremana, sinbolizazioa, dialektikaren bidezko semiotizazioak), jakinik, egindako sailkapenak ezin direla zurrunak eta elkarren artean isolatuak izan. Azkenik, ikerketaren ondorioak aditzera emango dira, emaitzen interpretazioa marko teorikoak eskainitako irakurketa-perspektibarekin osatuz.
### **3.2** *Zergatik panpox***: espazioaren azterketa**
Erreferentearen espazioari dagokionez, espazioen nolakotasunari erreparatuta, ingurune urbanoan kokatzen dela hautematen da. Nahiz eta ez den esplizituki zehazten (aurrerago ikusiko da zergatik), ez baita "hiria" hitza agertzen, ez eta hiriaren izenik ere, bestelako elementuek (kaleak, abenidak, semaforo-kateak) adierazten dute ingurune urbanoa. Horrez gain, nobelako espazio desberdinen artean irudikatzen den distantziak eta denborak (autoaren beharra du batetik bestera mugitzeko) nolakotasun urbanoa indartzen dute.
Bestalde, espazio pribatuaren eta publikoaren talkak eta harremanak ezaugarritzen dute espazioa. Eremu pribatua gailentzen da publikoaren gainetik, nahiz eta bien arteko interferentziak (bai fisikoak bai pentsamenduaren bidezkoak) etengabeak diren. Etxea da abiapuntu eta helmuga protagonistarentzat, erreferentzia nagusia da. Gainerako espazioek (ikastolak, lantokiak, kafetegiak) emakumearen eguneroko ibilbidea marrazten dute, egunerokotasunean egiten duen mugimendu zirkularraren erreferentzia-puntuak izanik. Anplitude irizpideari bagagozkio ere, etxea da ardatza (nahiz maila desberdinetako espaziotan banatu: sukaldea, umearen gela, komuna, logela), auzora edota hirira irekitzen dena eginbeharretarako, lanerako. Hala, espazio pribatua bizitzeko, zaintzeko, intimitaterako espazioa da, eta espazio publikoa, berriz, bizitza posible izan dadin trantsitatu beharreko eremu bilakatzen da. Autoa da konexio elementua etxe/hiri eta eremu publiko/pribatuen artean. Erreferentzia garrantzitsua da, mugimenduaren bidez espazioa adierazten laguntzen baitu: protagonista garraiatzen du, eta hiria zapaldu gabe zeharkatzea ahalbidetzen dio (1985:28).
Diskurtsoaren espazioari erreparatzean, ohartzen gara espazioaren erabilera oso garrantzitsua dela, egun oso baten bilakaera adierazteko funtzionatzen baitu, hori dela eta, kronotopoaren ideiak betebetean hartzen du zentzua: etxea ez da berdina goizean edo gauean (1985:19), egunaren erdian dagoen denbora-elipsiak lantokiarekin egiten du bat (1985:25), ikastolako ordutegiak markatzen ditu mugimenduak (1985:20)... Hortaz, diskurtsiboki, trama denboran zehar mugitzeko balio du, espazio bakoitzak zehazten baitu eguneko ordu bakoitza. Eguna igaro ahala espazioan zehar egiten den mugimendu zirkularrak ziklo itxi eta errepikakor baten egitura ematen dio eleberriari.
Hala ere, ez dago apenas deskribapenik. Protagonistak igarotzen edota pentsatzen dituen lekuak izen arrunten bidez aurkezten dira (*abenida*, *ikastola*, *pelukeria*, *kafetegia*), ez da izen propiorik erabiltzen. Izan ere, narratzailea 1. pertsona singularrean mintzo da, baina ahots hori protagonistaren pentsamendua da; ez du narratzen, pentsatu ahala adierazten du, ekintzak eta pentsamenduak bata bestearen segidan tartekatuz. *Stream of consciousness* teknika darabil Urretabizkaiak, protagonistaren espazioaren perzepzioa baldintzatzen duelarik, bere buruarentzat ari den heinean. Hori dela eta, espazioaren erreferentziak esplizituak, sinpleak eta izen propiorik gabeak dira, baina era berean, diskurtsoan oso presente dagoen elementua da. Izan ere, eleberriaren trama, eta bide batez emakumearen egunerokotasuna, denboraren (denbora faltaren) menpe dago (Gutierrez, 2002), baita denbora hori estutzen dion espazioen arteko distantziaren menpe ere. Hala, espazio bakoitza eginbehar bati loturik dago, eta batetik bestera lekualdatu beharrak pentsamendua (senar oihak utzitako zuloari buruz hausnartzen saiatzen dena) aldiro-aldiro eteten du (1985:16-17). Hortaz, espazio oro emakumearen perspektibatik jasotzen du irakurleak, eta mugimenduak definitzen du oro har.
Garrantzitsua da, beraz, eguneroko erritmoak markatzen duen mugimendu katea: protagonista fisikoki espazio batean dagoenean (adb. etxea), erdietsi beharreko hurrengo espazioan pentsatzen du etengabe (adb. ikastola). Ondorioz, multiespazialitateak markatzen du diskurtsoa, joan-etorri mentalen eta fisikoen artean zubi sendoak eraikiz. Protagonista beti ari da nora joan behar duen aurreikusten, hurrengo pausoa antolatzen, denboraz larri beti, eta beraz, espazioak elkarren artean gainjartzen dira. Adibide nabarmenena pelukerian dagoelarik gertatzen da, ikastolara berandu iritsiko dela eta, haraino iristeko bidea mentalki errepasatzen duenean (1985:27-28).
Azkenik, diskurtsoari dagokionez, umearen kargu egiten den denboran, bereziki etxean, autoan eta pelukerian dagoenean, amaren kontzientzia-jarioa nahastu eta intentsifikatu egiten da, ideiak garatzeko ezintasuna azaleratzen da eta ekintzak, ardurak zein oroitzapenak elkarren artean gainjartzen dira. Ordea, emakumeak geldi egoteko aukera duenean, etxean bere baitarako espazioa duenean (semea esnatu aurretik eta lokartu ostean) edota kafetegian dagoenean, bakarrizketak tonu pausatuagoa hartzen du, eta berezkoa duen estilo lirikoa (Olaziregi, 1999:45) intentsifikatu egiten da, hausnarketa sakonagoak eraikitzea edota ametsen munduan murgiltzea ahalbidetuz. Semearen beharrek eteten dituzte pasarte liriko horiek (1985:9 eta 1985:47). Hala, talka bat sortzen da pausa/mugimendua, norbere espazioa/besteena, espazio pribatua/publikoa dikotomiak agerian utziz, diskurtsoaren bidez islatzen direnak eleberrian.
Istorioaren edo esanahiaren espazioak ekintzekin eta pertsonaiekin duen harremana aztertzen du, baita espazio jakinek eleberrian hartzen duten esanahi eta sinbolismoa ere. *Zergatik panpox*-en agertzen diren espazio guztiak protagonistak, pentsatzeaz gain, fisikoki ibiltzen dituen lekuak dira. Aurretik aipatu gisa, ama dibortziatu baten eguneroko bizitza erakusten dute, lan erreproduktiboen eta produktiboen arteko oreka mantendu nahiak, guztia egitera iritsi ezinaren zamak bideratzen duelarik egunerokoan mugimendu zirkular (etxea-ikastola-kafetegia-lana-kafetegia-enkarguak-ikastola-etxea) itogarria izatera. Horrez gain, egungo hirien nolakotasuna argi uzten du: bizitzarako ezinbesteko diren espazioak (bizitokia, lantokia, hezkuntza zentroa, erosketak egiteko dendak) ez dira hurbil egoten, funtzio produktiboen arabera zatikatutako hiriak izanik, eta ondorioz, zaintza lanetarako disfuntzionalak bilakatzen dira (Muxí, 2009). Protagonista ere hiri zatikatu batean bizi da, eta horrek berak bakarrik egin behar dituen eginbehar guztiak garaiz eta egoki egitea oztopatzen dio, ama eta emakume onaren espektatibak bete ezinik, sarri frustraziora eta errura joz (1985:41).
#### Espazioek hartzen duten esanahia**:**
- Etxea: eguna hasteko eta amaitzeko espazioa da. Goizez eguneko eginbehar eta joan-etorriak aurreikusten ditu (zerrenda amaigabeak egiten ditu; 1985:12-13), eta gauez erdietsitakoa zein kale egindakoa zenbatesten du (nekea, errua, ezintasuna; 1985:41). Bestalde, umearen erreinua da, semeari arreta osoa jartzeko baliatzen duen espazioa, bere espazio propioaren gainetik, Antxonen edozein keinu, behar eta negarrek dagoen lekutik ateraraziko dute protagonista, umearengana hurbiltzeko. Protagonistaren ardatza da etxea, garrantzia gehien ematen dion espazioa, semearekin konpartitzen duen bakanetakoa baita. Hala ere, ez du bere azaletik bizi, zaintzaren eta bizitzaren kudeaketaren espazio nagusia da eta. Hortaz, bere buruari, bere gorputzari eskaintzeko espazioak topatzen dituenean ere (logela, komuna) oztopoak agertzen zaizkio behin eta berriz (1985:49).
- Lantokia: "paperezko, tinta eta boligrafozko mundu" gisa definitzen du, baina istorioan ez du bat ere garrantzirik, elipsi handi bat baitago lan-orduetan zehar eta lantokiaren espazioa desagertzen da. Ama dibortziatuaren isolamendua ere irudika lezake elipsi horrek, izan ere, lantokia sozializazio eremua izan ohi den arren, ez da hari buruzko edo lankideei buruzko ezer aipatzen, ez eta bestelako sozializazio espazioei buruzko erreferentziarik ere. Etxeko- eta zaintza-lanek protagonistaren bizitzan duten gailentasun erabatekoa jartzen du horrek agerian.
- Kalea/Errepidea: egunerokorako bide eta era berean oztopo da (semaforoak, kontrolak). Emakumea espazio pribatutik ateratzearen paradoxa adierazten du, izan ere, posible du hirian ibiltzea, baina eginbeharrak gauzatzeko erabiltzen du. Horretarako ezinbesteko zaio autoa eta errepidean ibiltzea, baina trabak izango ditu behar duen lekura behar duen garaian heltzeko. Semaforo gorriek irudikatzen dituzte oztopoak, barne pentsamenduan bere buruarekiko juzguak eta nahi ta ezinaren larritasuna agertzeaz batera jarriko baitira semaforoak gorrian: "Bostak eta hamar eta munduko semaforo guztiak nere kontra." (1985:28).
- Plaza: espazio publikoa bere horretan irudikatzen duen leku bakarra da. Protagonistak kafetegitik begiratzen dio, baina ez du ibiltzen, zeharkatzen. Espazio publikoaren paradoxa errepikatzen da, horma garden batetik bestaldera (autoko zein kafetegiko lehioa) bizi du, distantziatik, eta ez du gozamenerako, deskubrimendurako, deskonexiorako baliatzen. Horrez gain, senar oiharekin ustekabean topatzeko espazio posiblea da, eta topaketa hori aurreikustean hartzen du lekua plazak, imajinazioan (1985:20-21). Txema espazio publikoarekin lotzen du, berea ez den eremuarekin.
- Kafetegia/Pelukeria: bere buruari aitortuko dion denbora eta espazio apurraren erakusle dira, eta hala ere, erruak eta damuak markatuko ditu, nahiz eta norberarentzako espazioa lortzeko borroka txiki bat egin (1985:33). Bere buruari eskainitako espazio zitezkeenak, baina, askatasunerako baino, genero arauak betetzeko leku bilakatzen dira, emakume onaren itxura mantentzeko. Pelukeriara ile errea eta urdindua duela esan diotelako joaten da, eta ez du bat ere gozatzen, apur bat berandu iritsiko dela eta, ikastolara egin beharreko bideaz eta semearen larritasunaz pentsatzen igarotzen baitu txanda (1985:26-27). Kafetegira ere, etxean gosaltzeko/bazkaltzeko denborarik ematen ez dionez, kafe bat hartu eta lanerako esnatzeko joaten da (1985:20), eta itxurarekiko ardura agertzen du berriz ere, gerria arintzeko gutxi eta azkar jaten baitu.
- Ikastola: esan bezala, ikastolako ordutegiaren arabera antolatzen du bere eguna protagonistak, ez lantokiaren, zaintza-lanen arabera: "Atea itxi da, klak, arratsaldeko bostak arte. (...) Akabo, Antxon, ikastolan dago, arratsaldeko bostak arte." (1985:19) Era berean, ama ona dela erakusteko espazioa da ("amatxo ez da tardona"), baina ikastolaren espazioak azaleratzen dio zaintza-lan guztiekin kargatzeko ezintasuna. Izan ere, berandu iristen da, goizean doi-doi eta arratsaldean ordua pasata, eta ez da barnera sartzen, izkinan geratzen da, ez du espazioa bere egiten. Epaiaren eremua bilakatzen da, ondorioz: beste amekin zein Txemarekin konparatzen du bere burua, gainerakoek ama/emakume ona ez dela usteko dutenaren beldur da.
Horrez gain, aurretik aipatu gisa, dialektikaren bidezko semiotizazio nabarmenak gertatzen dira eleberrian. Aipaturiko barne (etxe)/kanpo (hiria) bereizketak bat egiten du protagonistak eguneko orduak banatzeko duen moduarekin: semea eskolan utziz geroztik berriz jaso arteko zuloa etxetik kanpo pasatako orduen adierazle da (1985:19-25), egunean zehar garrantzizkoak diren denbora/espazioak nabarmentzeaz gainera. Horrek eremu publikoaren eta pribatuaren erabilera desberdindua jartzen du agerian, pribatuari garrantzia askoz handiagoa emanik: "Goiza eta arratsaldearen artean dagoen denbora, tarte bat da, zulo bat. (...) Goizeko zortzietan, ordulariko minuto baten intentsitatea hamar aldiz haundiagoa da egoardiko hamabietan baino, eztul batek trumoi batek baino soinu fuerteagoa egiten duen bezala, afariak bazkariak baino ehun aldiz garrantzi handiagoa du" (1985:20). Espazio publikoa gero pribatuan bizitza ahalbidetzeko tramitea da, eginbeharren eremua, autoaren erabilera sarriak eta mugimenduen aurreikuspen zehatzek indartua. Gatazkatik baino, ekidin ezineko elkarreraginetik bizi du protagonistak; ez da espazio publikoa fisikoki mugaturik daukala, etxetik abiatzen denetik etxera bueltatu arteko halabeharrezko eremua dela baizik. Etxetik kanpo egiten du lan, independientea da, ez du kalera joateko arazorik, baina hala ere, etxea da bere ardatza.
Ardatza eta ez espazio propioa, bera ez den beste guztiak lekua inbaditzen baitio, maila fisikoan eta psikologikoan. Etxean, ardatz izanik ere, semeak (1985:12) edo senar oiharen oroitzapenek (1985:23) okupatzen diote espazioa. Hala, aurrekoekin lotura estuan, nobelako dikotomia funtsezkoena espazio pertsonalaren eta besteei emandako espazioaren artekoa da. Andreak berarentzat hartzen duen espazioa oso urria da, gainerakoen edozein faktorek (semearen eztulak, 1985:22; Txemaren balizko agerpenak, 1985:21-24; besteek ama *tardonatzat* hartzeko beldurrak, 1985:27) desegin dezakeen espazio hauskorra: "noraino galdu dudan neure buruaz arduratzeko ohitura" (1985:25). Gainera, erru sentimenduz blaitua ageri da beti espazio propioa, umea zaintzeko zailtasun edo ezintasunei lotua (lanera joaten delako, 1985:20; pelukerian dagoelako, 1985:27; hilerokoa duelako, 1985:49). Pentsamenduaren espazioan ere, bere buruari buruz pentsatu aldiro lapurtzen diote espazio hori eginbeharren pentsamenduek, jendearen iruzkinek, semearen beharrek (adb. 1985:26).
## **4. Ondorioak**
*Zergatik panpox* eleberrian espazioak hartzen duen garrantzia eta aditzera ematen duen informazioa ezinbestekoak dira idazlearen proposamena ulertzeko. Hasiera batean kontrakoa irudi dezakeen arren (deskribapenak urriak baitira eta pertsonaiaren pentsamenduak gidatzen baitu nobela), hiri-espazioak emakumearen esperientzia modernoa adierazten du. Interesgarria da ikustea, nola literatura urbano hegemonikoan ohikoak izan diren ezaugarriak erabiltzen dituen idazleak *stream of consciousness* teknika baliatuz, nola linealtasun narratiboarekin erabat hautsi eta mugimendua, iragankortasuna, multiplizitatea, lotura sekuenzial eta kausalen galera darabiltzan errealitate zatikatuta adierazteko. Alabaina, teknika horren bidez emakumearen pentsamenduan lehen pertsonan murgiltzean, errealitate guztiz desberdin bat jartzen du agerian: espazio pribatuaren nolakotasun modernoa, espazio publiko eta pribatuaren arteko harreman ukaezina, zein espazio publikoaren erabilera ama dibortziatu baten perspektibatik.
Hasteko, eremu pribatuak erdigunea hartzen du eleberrian. Modernitate literarioaren kontrara, esperientzia modernoa ez da espazio publikoan ardazten, baizik eta etxearen zein familiaren konfigurazio modernoaren baitan, bere konplexutasun eta gatazka propioak agerian utziz: bikote dibortziatua (etxeen banaketa, 1985:19), ama bakarraren ardura osoa (eginbehar zerrendak, adb. 1985:13), etxeko andre onaren itxura eman beharra (1985:9-10), etxetik kanpo eta etxe barnean lan egitearen zama bikoitza (1985:20). Halaber, esperientzia modernoa espazio publikotik gaindi hedatzean, bi eremuen arteko harreman eta elkarreraginak nabarmen geratzen dira, Patemanek (2018) defendatzen duen gisan. Emakumearen pentsamenduan batetik bestera egindako jauziak etengabeak dira: zerrenda berean sartzen ditu etxe barneko lanak zein eremu publikoan egin beharrekoak, semaforo zein kontrolei buruzko aipamenek bere hausnarketa pertsonalak eteten dituzte, etab. Maila fisikoan ere, protagonista eremu batetik bestera lekualdatzen da, independentziaz, gizonen begiradaren epaietik at, emakumea espazio pribatura atxikitzen duen ustea gezurtatuz. Hala ere, espazio publikoaren erabilerak ez du aske egiten.
Guztiz kontrara, izan ere, espazio publiko eta pribatuaren arteko dikotomiak norbere espazioaren eta besteei eskainitako espazioaren gatazkarekin egiten du talka eleberri honetan: gainontzekoei (semeari, senar ohiari, ingurukoen usteei) emandakoak espazio propioa jaten dio andreari, eta hala, espazio publikoa besteen beharrak asetzeko eremu bilakatzen da. Argi ageri da, bai pentsamenduaren bidez sarri adierazten duen multiespazialitatean, bai espazioa okupatzeko moduan, bere burua bigarren planoan jartzen baitu beti. Eleberriak XX. mendeko emakume modernoaren paradoxa planteatzen du, beraz: eskuratutako mugimendu askatasunak eta ustezko independentziak (ekonomikoak, ez familiarrak) mugapen handiagoak eragiten baitizkiote: "Orain ere, lehengo lepotik burua, nere independentzia zurearen truke" (1985:21).
*Flâneurrak* espazio publikoan inprobisazioa, plazerra, eta azken finean, askatasun pertsonala bilatzen bazuen, nobelako protagonistak halabeharrez erabiliko du etxetik kanpo geratzen den eremua, eginbeharrak konplitzeko derrigorrez zeharkatu beharreko espazioa da, aurrez planifikatutako joan-etorri eta denborak dituena, eta ez *flâneurren* gisan paseatzeko, behatzeko, disfrutatzeko, deskubritzeko espazio bat. Espazioaren deskribapen ezak ideia hori indartzen du. Hori dela eta, autoa ezinbesteko elementua bilakatzen da nobelan, protagonistari hirian zehar mugitzea ahalbidetzen baitio, espazio publikoa apenas zapaldu beharrik gabe. *Flâneurra* baino, *anti-flâneur* gisa irakur liteke, beraz, eleberriko pertsonaia nagusia, espazio publikora sarbidea baduena, baina genero rolak guztiz baldintzaturiko esperientzia urbanoa bizi duena.
Izan ere, ez da ezintasun morala edo arau sozialen zurruntasuna hiriaren alde publikoa bizitzeko mugak ezartzen dizkiona, baizik eta sistema kapitalista patriarkalak ama langile eta dibortziatu bati eskaintzen dion patua: norberarentzako denborarik eta espaziorik eza, espazio publikoaren erabilera neurtu eta aurrez planifikatua (eginbehar guztiak garaiz egin ahal izateko), zaintza-lanen ardura osoa eta horiek gauzatzeko ezintasunak sortzen duen errua. Egoera paradoxiko horretan, hiriak berak emakumearen mugimenduak oztopatzen ditu. Lan erreproduktiboen espazioak (etxea, ikastola, dendak) zein lantokia sakabanaturik egoteak, eginbeharretarako desplazamenduak handiagoak izatea eragiten du, baita autoa ezinbestean erabili behar izatea ere, hiri zatikatuak zaintza-lanak zailtzen dituela berretsiz (Muxí, 2009). Ikusi den gisa, errepidean mugimendua mantsotzen duten elementuak (semaforoak, kontrolak, autobusak, kamioiak) ezintasun horren sinbolo bilakatu ditu idazleak; maila psikologikoan, emakumearen pentsamendu-jarioa eteten baitute, eta maila fisikoan, berandu iristarazten baitute bere eginbeharretara.
Hala bada, Urretabizkaiak hiri modernoa irudikatzeko eredu hegemonikoei kontra egiten die emakume baten perspektibatik idaztean, espazio publiko eta pribatuaren harreman ukaezinak agerian utziz, zein emakumeek espazio publikoa askatasunez bizitzeko zituzten oztopoak ikusaraziz, XX. mendearen azken herenean egonik ere. Ekarpen interesgarria egin zion, hortaz, euskal eleberrigintzari, bai literatura urbanotik bai perspektiba feministatik, modernitatearen esperientzia ulertzeko modua zabaldu baitzuen.
## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea**
Euskal literaturan eleberrigintza urbanoaren eta perspektiba feministaren arteko hartuemanak ikertzeko bidean, *Zergatik panpox*-en osteko beste zenbait eleberri aztertzea aurreikusten da, hala nola *Ugerra eta kedarra* (Gonzalez, 2003) eta *Jenisjoplin* (Alberdi, 2017), ondorengo emakume belaunaldiek hiria zein ikuspuntutatik irudikatu duten ikertzeko.
## **6. Erreferentziak**
- Álvarez, N. (2003): Hacia una teoría del signo espacial en la ficción narrativa contemporánea, *Signa*, 12, 549-570.
- Amorós, C. (1987): Espacio de los iguales, espacio de las idénticas. Notas sobre poder y principio de individuación, *Arbor*, 128, 113-127.
- Apalategi, U. (2008): "Hiria eta nortasun aldaketak euskal eleberrian", *Jean Haritschelhar-i omenaldia*, Euskaltzaindia, Bilbo, 41-57.
- Balzac, H. (2001) "Teoría del andar", *Tratado de la vida elegante,* Casiopea, Bartzelona.
- Baudelaire, C. (2008): *El pintor de la vida moderna,* Cuadernos Langre, Madril.
- Bowlby, R. (1992): "Walking, Women and Writing: Virginia Woolf as a Flâneuse", in I. Armstrong (arg.), *New Feminist Discourses: Critical Essays on Theories and Texts*, Routledge, Londres.
- Carrasco, C., Borderías, C. eta Torns, T. (2011): "El trabajo de cuidados: antecedentes his-tóricos y debates actuales", *El trabajo de cuidados: historia, teoría y políticas*, Catarata, Madril.
- Federici, S. (2010): *Calibán y la bruja*, Traficantes de sueños, Madril.
- Gutierrez, I. (2002): *Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza*, Utriusque Vasconiae, Donostia
- Iglesia, A. (2019): *La revolución de las flâneuses*, Wunderkamer, Terrades.
- Lasarte, G. (2012): Arantxa Urretabizkaiaren narrazio lanetako amatasunak: genero arteko harreman berrien paradigma, *Euskera*, 57, 3. zk., 735-759.
- Matas, À. (2010): *La ciudad y su trama. Literatura, modernidad y crítica de la cultura*, Lengua de Trapo, Madril.
- McDowell (1996): "Spatializing Feminism: Geographic Perspectives" in N. Duncan (arg.), *Bodyspace: Destabilizing Geographies of Gender and Sexuality*, Routledge, London, 28-44.
- Mina, J. (2014): *El dilema de Proust o el paseo de los sabios. Un ensayo sobre el paseo en la historia y la literatura universales*, Berenice, Kordoba.
- Murillo, S. (1996): *El mito de la vida privada*, Siglo XXI, Madril.
- Muxí, Z. (2009): *Recomanacions per a un habitatge no jeràrquic ni androcèntric*, Institut Català de les Dones, Bartzelona.
- Nesci, C. (2007): *Le flâneur et les flâneuses. Les femmes et la ville à l'époque romantique*, ELLUG, Grenoble
- Olaziregi, M. J. (1999): Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura, *Oihenart*, 17, 1-75
- \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_\_\_ (2000): Zergatik panpox: nobela lirikoa baino gehiago, *Bitarte*, 20, 59-66
- Pateman, C. (1996): "Críticas feministas a la dicotomía público/privado" in C. Castells (arg.), *Perspectivas feministas en teoría política*, Paidós, Bartzelona. \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_\_ (2018): *Kontratu sexuala*, Elkar, Donostia.
- Pollock, G. (1988): "Modernity and the Spaces of Feminity", *Vision and Difference: Femininity, Feminism and the Histories of Art,* Routledge, Londres, 50-90.
- Retolaza, I. (2005): Literatura eta hiriak, *Berria*, [31-07-2005].
- Romero, A. (2014): Escritura femenina y crítica literaria en "Zergatik panpox", *Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca*, 19, 289-309.
- Transforini, M. (2010): Le Flâneuses Corpi e spazi di genere fra modernità e postmodernità, *Studi Culturali*, VII, 2, 239-261.
- Urretabizkaia, A. (1985): *Zergatik panpox?*, Erein, Zarautz.
- Wilson, E. (1992): *The Sphinx in the City. Urban Life, the Control of Disorder, and Women*, University of California Press edition, Berkeley.
- Wolff, J. (1985). The invisible flâneuse. Women and the literature of modernity, *Theory Culture Society*, 2, 37-46.
- \_\_\_\_\_\_\_ (2008): "Gender and the haunting of the cities (or the retirement of the flâneur)", in A. D'Souza eta T. McDonough (arg.), *The invisible flâneuse? Gender, public space, and visual culture in nineteenth-century Paris*, Manchester University Press, Manchester.
- Zulaika, J. (2003): *Guggenheim Bilbao Museoa. Museums, architecture and city renewal*, University of Nevada, Reno.
## **7. Eskerrak eta oharrak**
Artikulu honek 2019an hasitako tesiaren atal bat biltzen du, UPV/EHUko doktorego aurreko bekari esker ontzen ari naizena. Ibon Egaña zein Iñaki Aldekoa tutoreei eskertu nahi diet hasieratik eta bide osoan zehar emandako laguntza eta aholkularitza. |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.