id
stringlengths
18
21
meta
dict
text
stringlengths
353
416k
aldizkariak.v1-7-1112
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 128 _2024_4", "issue": "Zk. 128 _2024_", "year": "2024", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Zaintza lehenetsiko bagenu: Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioaren azterketa** **Jon Lopez Corchero Euskal Herriko Unibertsitateko ikaslea (UPV/EHU)** COVID-19aren pandemian izan zen derrigorrezko konfinamenduak agerian utzi zuen gure gizartearen hauskortasuna eguneroko jarduerak etetearen aurrean. Hala ere, ekimen solidarioak sortu ziren, hala nola Errenteriako Zainketa Komunitarioen Sarea, konfinamenduan pertsona ahulenen beharrei erantzun ziena. Artikulu honek sare hori ikuspegi feministatik aztertzen du, zaintzaren kontzeptua zainketakrisiaren testuinguruan aztertuz. Sarearen sorrera eta funtzionamendua, zaintzalanaren ikusgarritasunean duen eragina eta parte hartu zutenek hautemandako mugak aztertzen dira. Ondorioek eremu publikoan eta komunitarioan zaintza birpentsatzearen garrantzia iradokitzen dute. GAKO-HITZAK: COVID-19 · Zaintza komunitarioa · Bakardade ez hautatua · Erantzunkidetasuna · Zaurgarritasuna. #### **If We Prioritize Care: Community Care Network of Errenteria** Forced confinement during the COVID-19 pandemic highlighted the fragility of our society in the face of the cessation of daily activities. However, solidarity initiatives such as the Errenteria Community Care Network emerged that responded to the needs of the most vulnerable during confinement. This article examines this network from a feminist perspective, analyzing the concept of care in the context of the care crisis. The creation and operation of the network, its impact on the visibility of care work and the limitations perceived by the participants will be analysed. The conclusions suggest the importance of rethinking care in the public and community spheres. KEY WORDS: COVID-19 · Community care network · Unchosen loneliness · Coresponsibility · Vulnerability. https://doi.org/10.26876/uztaro.5064 *Jasotze-data:* 2022-11-07 *Onartze-data:* 2023-11-08 ## **1. Sarrera** COVID-19ak eragindako derrigorrezko konfinamenduak guztiok giltzapetu gintuen gure etxeetan hilabete askotan. Denboraldi horretan, dena gelditu zen, zaintzak merkatuaren logikari jarraitzen ez dion arren. Egoera horren aurrean, komunitate askok sare-eran antolatzea erabaki zuten. Artikulu honek esperientzia horietako bat jasotzen du, hain zuzen ere, Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioa. Sare hori martxoaren 15ean jarri zuen martxan udalak, pertsona zaurgarrienei laguntza emateko, «oinarrizko lehengaiak eskuratzeko izan ditzaketen zailtasunak eta harreman sozialik gabe jasan dezaketen isolamenduak» (Otaegi, 2020/03/15) ekiditeko. Laburbilduz, eta lan enpirikoa egin ondoren, sareak laguntza eskaini zien gehienbat udalerriko adinekoei; eta neurri txikiagoan, baliabide nahikorik ez zuten haur eta gazteei eta etxeko eremuan indarkeria matxistako egoeretan egon zitezkeen emakumeei eta LGTBIQ+ pertsonei. Era berean, aurreratu daiteke sarearen funtzionamendua, «analisia» atalean luze hitz egingo den arren. Alkatearen deiaren ostean, 600 lagun inguru boluntario aurkeztu ziren —ni horietako bat izan nintzen—. Horietako gehienak emakumeak izan ziren Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak esandakoaren arabera; elkarrizketatutako boluntarioak bi gizon eta emakume bat izan baziren ere. Boluntario gehienen zeregina hartzaileen ongizatea behatzean zetzan, dei telefonikoen bidez egiten zena. Hartzaile horietako askok adinekoak (65 urtetik gorakoak, gehienak emakumeak) ziren eta 100 bat lagun ingururi *bakardade ez hautatua* antzeman zieten; elkarrizketatutako hartzaileen kasua hain zuzen. Horri dagokionez, lan honen helburua da Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioaren hurbilketa bat eskaintzea, COVID-19aren pandemiaren eta horrek areagotu duen zaintza-krisiaren testuinguruan. Esperientzia hori (pandemiaren zatirik handienean martxan egon baino ez baitzen) ikuspegi feministatik aztertu da. Elkarrizketatuen esperientzia guztietatik, zaintzaren kontzeptuan zentratu da nagusiki egilea; zaintza-sare publiko-komunitario batean, testuinguru jakin batean: zaintza-krisian, COVID-19aren testuinguruan. Horretarako, Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioaren genesiaren eta sorreraren azterketa egingo da, hura sortzen lagundu zuten faktoreak ezagutuz eta elkarrizketatuen bizipenak (elkarrizketa sakonak erabiliz) testuinguru pandemikoan eta zaintza-krisian kokatuz. Era berean, zaintza-sareak zaintzaren kontzeptuaren inguruan izan zitzakeen potentzialtasunak aztertuko dira, zaintza-lana ikusarazteari dagokionez eta sarearen beraren jarraitutasunari dagokionez. Azkenik, sareak izan zituen mugetan sakonduko da, bederatzi elkarrizketaturen ikuspegitik (politikariak, udal-teknikaria, boluntarioak eta hartzaileak); era berean, zaintza-lanen horniduraren erantzukizunari buruzko pertzepzioa ezagutzea bilatuko da (udalarena edo komunitatearena). ## **2. Ikerketaren helburuak** Kontuan hartzekoa da zaintza-sare komunitarioek ez dutela ibilbide akademiko handirik izan; alabaina, pandemiaren leherketaren ondoren, gero eta esperientzia gehiago ari dira argitaratzen aldizkari akademikoetan. Beraz, ikerketa hau esplorazio motatik planteatu da, honako kezka hauetatik (ikerketa-galdera gisa) abiatuta: zertan zetzan Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioa eta nolakoak izan ziren sarea diseinatu zutenen, bertan parte hartu zutenen eta zainketen hartzaileen esperientziak zaintza-nozioaren barruan? Kezkak berak, *operazionalizatuta,* **helburu nagusia** emango liguke: Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioaren ekimena ezagutu eta zaintzaren inguruan sorturiko esperientzien berri ematea. Horretarako, helburu espezifiko hauen bitartez esperientzia hori ezagutaraztea jomuga dugu: - HE1: Ekimenaren genesia eta garapena ezagutzea, pandemiak areagotutako zaintza-krisiaren eta krisi zibilizatzailearen testuinguru batean. - HE2: Ekimenaren potentzialtasunak identifikatzea, zaintzaren, zaintza-lanen ikusgarritasunaren eta sarearen beraren jarraitutasunaren testuinguruan. - HE3: Ekimenak izan dituen mugak ikertzea: alde batetik, elkarrizketatu bakoitzak bere ikuspuntutik (Administrazio publikotik, herri-partaidetzatik eta arreta-zerbitzuen hartzaileetatik); eta, bestetik, zainketen horniduraren inguruko Administrazio publikoaren eta Herriaren arteko oreka aztertuz. Helburu horiei dagokienez, ikerketa-galderak hauek dira: - IG1: Zein da ekimenaren genesia eta nola gorpuztu da ekimen horren garapena? - IG2: Ekimen horren zer potentzialtasun (zaintza, zaintza-lanak ikusaraztearen eta sarearen beraren jarraitutasunaren inguruan) identifika ditzakegu? - IG3: Zer muga izan ditu ekimen horrek elkarrizketatuen ikuspegi kokatuetatik eta zaintza-lanen horniduraren orekaren (udala-komunitatea) testuinguruan? #### **3. Krisiek eragindako garai-aldaketa** Zaintza-sarea bere osotasunean aztertzeko, egokitzat jotzen dut lan hau eta aztergaia testuinguru zabalago batean kokatzea, ez baikaude dagoeneko aldaketa-garai batean, garai-aldaketa batean baizik (Subirats, 2011, 5. or.). Horrexegatik, Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioaren genesia eta garapena aztertzen eta kokatzen laguntzearren, krisi zibilizatzailearen kontzeptua mahaigaineratuko dugu. Hala ere, kontzeptu horri buruz hitz egiterakoan, ezinbesteko adjektibo bat ahaztu ohi da: krisi zibilizatzaileaz ari garenean, krisi zibilizatzaile patriarkal-kapitalistaz mintzo gara, zibilizazio gisa definitu ohi diren ezagutzei eta ohiturei eragiten baitie. Izan ere, «gure jendarteetan indarrean eta ezarrita dauden balioak, eta ez banku eta enpresa batzuk bakarrik, bankarrotan sartu dira» (Fernández Buey, 2009, 42. or.). Hala ere, Fernández Buey-k honako galdera hau egin zuen: «Nahikoa al da Erromako Klubaren lehen txostenetan agertzen zenaren antzeko deskribapena egitea zibilizazio-krisiaz hitz egiteko?» (2009, 45. or.). Horri erantzunez, Fernández Bueyk ezetz uste du, duela hogeita hamar urte zientzialari sozialek zalantzak baitzituzten krisiak erakunde politiko eta kulturalei eta balio-sistemari ere eragiten ote zien. Haren iritziz: Una crisis de civilización tendría que caracterizarse como un momento histórico en el cual llegan a un punto crítico no sólo las estructuras socioeconómicas, sino también las instituciones políticas y culturales, así como el sistema de valores que configura […]. Una crisis de civilización, […] es una crisis no sólo global sino *total* (Fernández Buey, 2009, 45. or.) Krisi total horren arlo garrantzitsu bat zaintza-krisia da dudarik gabe. Krisi hori honela definitzen du Sandra Ezquerrak: «Zaintza-krisiarekin, biztanleriaren pertsona askok beren burua zaintzeko edota beste bat zaintzeko dituzten zailtasunen larriagotzeari buruz ari gara» (2011, 176. or.). Alde horretatik, zailtasunak, funtsean, pertsonen ongizatea bermatzeko gaitasun *sozietario* eta politikotik etorriko lirateke (*Id.*). Zailtasun horiek bi faktoreren ondorioz sortuko lirateke: bata, zaintzabanaketaren eredu hegemonikoaren ahultze-prozesu konplexu batengatik, eta, bestea, sistema sozioekonomiko osoa berregituratzearengatik (Pérez Orozco, Amaia; 2006). Zaintza-krisiarekin harremana duen beste kontzeptu esanguratsu bat jendarteugalketarena da, krisian ere badagoena. Jendarte-ugalketaren krisi hori honela ulertzen du Pérez Orozcok: «Ugaltzeko itxaropen material, afektibo eta erlazionalak betetzea ahalbidetzen duten baldintzak jartzeko zailtasunen gehikuntza» (2014, 203. or.). Nancy Fraser-en arabera (2016), jendarte-ugalketaren krisi hori bizitza sozialaren pribatizazioak eta merkantilizazioak sortu dute; hori erakunde publikoen deskonposizioan eta desberdintasun ekonomiko eta sozialaren gehikuntzan agertzen da. Fraserrek dioenez, krisi horrek neurriz kanpo eragiten die emakumeei, historikoki zaintza- eta ugalketa-erantzukizun gehienak beren gain hartu baitituzte; lanaren sexu-banaketari (Kergoat, 1998) dagokionez # **4. Zertaz ari gara zaintzaz hitz egiten dugunean?** Ikerlan honen abiapuntu epistemikoak «ezagutza kokatu»aren (Haraway, 1995 eta Harding, 2004) alde egiten du. Horregatik funtsezkoa iruditzen zait teoria feministak zaintzaren kontzeptuari buruz esaten digunari erreparatzea. Horretarako, Mari Luz Estebanek (2017) «Los cuidados, un concepto central en la teoría feminista: aportaciones, riesgos y diálogos con la antropología*»* izeneko artikuluan adierazitako gai batzuk neureganatuko ditut. Mendebaldean nagusi den zaintzaren kontzeptualizazio bat Finch-ek proposatutakoa da (1989, Esteban-en, 2017, 43. or.): zaintzak «pertsonei ongizate fisikoa, psikikoa eta emozionala ematea helburu duten jarduerei dagozkiela» esango luke berak Hala eta guztiz ere, teoria feministaren barruko zaintzaren nozioak proposamen teoriko ugari ditu. Horri dagokionez, Mari Luz Estebanek *continuum* baten barruan kokatzea proposatzen du: mutur batean Carol Gilligan-en (1982) «zaintzaren etika» teorizazioa koka genezake, eta bestean, berriz, lanaren sexu-banaketa zorrotzarekin lotutako ikuspegi ez amatalista (Esteban, 2017, 35. or.). Laburbilduz, alde batean aintzatespen-ikuspegia egongo litzateke, eta bestean birbanaketa-ikuspegia, Nancy Fraser-en (2000) terminoetan. Azkenik, Mari Luz Estebanek (2017) proposatzen du zaintzaren teorizazioa beste kontzeptu batzuekin osatzea: *elkar laguntzea*, *autoarreta* eta *elkarrekikotasuna*. Puntu honetara iritsita, Pérez Orozcok aztertutakoari helduko diogu zaintzaren eta etxeko lanen arteko bereizketa aztertzeko. Izan ere, ekonomia feministarentzat, etxeko lanaren teorizazioa funtsezkoa izan zen gerora zaintzaren nozioa garatzeko: «Autokontsumorako ondasunak eta zerbitzuak sortzen dituen lana, familiaren berehalako kontsumorako erabilera-balioak baina ez aldaketa-balioak sortzen dituena». (Pérez Orozco, 2006, 94. or.). Kontzeptu horren bilakaerak *ugalketa* nozioaren garapena ekarri zuen. Ideia hori ekoizpen-ugalketa ikuspegitik abiatzen zen, eta, horren arabera, jendarte-ugalketa zen inguruko ardatza, eta gainerako sistema sozioekonomikoa antolatzen zen. Horrela, analisi ekonomikoaren arretagunea ez zen etxeko lana, ugalketa baizik. Ugalketa horrek bi dimentsio izango lituzke: biologikoa (espeziearen ugalketa) eta egunerokoa (ugalketa soziala) (*Ibid.,* 99. or.). Horri dagokionez, zaintza ekoizpenak sostengatzen du, itun sozial ikusezin bat dagoen heinean. Isilbidezko itun hori Rousseau-k (1983) sozietate ilustratuen kontratu sozialari buruz egindako ikuskeratik dator. Kontratu horren bidez, eremu publikoa (agora, plaza) eta eremu pribatua (etxea, familia) ezartzen ziren. Halere, Carole Pateman-ek (1995) salatu zuen bezala, banaketa hori (familia nuklearrean islatzen dena) patriarkatuaren oinarri sendoenetariko bat da. Era berean, naturalizazio hori ez dator ezerezetik, baizik eta indarkeria sinbolikoaren (Foucault, 1999) eta indarkeria materialaren operazioak eragiten du. Horretarako hainbat tresna erabiltzen ditu: genero-rolak, estereotipoak, kultura, besteak beste. Tresna, praktika, diskurtso eta mekanismo horiek patriarkatua birsortzen dute eta ezinbestekoak dira zaintzaren afera ulertzeko. #### **5. Zaintza-lanak EAEn** Haria gure azterketa-eremu geografikora ekarriz, EAEko patriarkatua aztertzeko eta mugatzeko saiakerarik garrantzitsuenetako bat *EAEko Demokrazia patriarkala* (2017) liburua da. Lan horretaz guztiaz baliatuko gara zaintza-lana gure autonomiaerkidegoan kokatzeko. Nolanahi ere, aurreko lerroek erakusten dute zaintza-lana, zentzu zabalenean, hainbat faktorek zeharkatzen dutela, batez ere emakumeetan gorpuztuta. Zalantzarik gabe, etxeko lanak eta zaintzako lanak harreman zuzena dute familiaren erakundearekin. Familiak Estatuarekin harreman argia duen bezalaxe. Beraz, demokrazia patriarkalaren liburuak proposatzen du erakunde horiek ongizateestatuen barruan ulertzea. Izan ere, Estatuko erakunde mota hori aztertzeko, haren kalitate demokratikoa ulertu behar da, zeinak lotura zuzena baitu patriarkalizaziomailarekin eta pribatizazio-, finantzazio- eta merkantilizazio-mailarekin (Goikoetxea *et al.,* 2017, 133. or.). Hala, bada, EAEko patriarkalizazio-maila *desmerkantilizazio*eta *desfamiliarizazio-maila*ren arabera ulertzearen alde egiten dute. Horrela, lau ongizate-erregimen mota bereizten dituzte: mediterraneoa, liberala, sozialdemokrata eta kontserbadorea (*Id.*). EAE Mediterraneoko ongizate-erregimenaren ereduan kokatuko litzateke, eta eredu horrek honako ezaugarri hauek izango lituzke: ongizatearen oinarria lanerrenta da eta ez produktibitate jakin bat, jendarte-ongizatearen gastua BPGarekiko apaltzen ari da, gazteen eta emakumeen emantzipazio falta dago, feminizazio handia dago RGIa eskatzen duten 65 urtetik gorako pertsonetan, errotuta dago adineko pertsonak beste pertsona batzuekin (senideak edo zaintzaileak) bizitzea haiek zaintzeko, eta emakumeek etxeko lanaren % 90,6 hartzen dute (Goikoetxea et al 2017, 247-253. or.). Hala ere, zaintza-lanen eredu familiarista hori arrakalatu egin zen COVID-19aren pandemiaren ondorioz bete beharreko konfinamendua indarrean jarri zenean. Era berean, zaintza-kate globalaren (Federici, 2010) krisia areagotu zen. Lanuzte hori gehien jasan zuten pertsonak, sarreran adierazi dugun bezala, zaharrak izan ziren. Egoera horren aurrean, Euskal Herriko komunitate askok —nahiz eta guk Errenterian jarriko dugun arreta— zaintza-sareak antolatu zituzten garai hartan eguneroko bizitza bizigarriagoa izan zedin. Agertoki horretan, Arrietak eta Zuñigak (2021, 68. or.) komunitatearen kontzeptuaren harira eskaintzen duten proposamena analitikoki baliozkoa suertatzen zaigu oraingo honetan: «Komunitatea parte hartzeko prozesu bat (edo batzuk) izan liteke, espazio fisiko jakin batean garatzen dena, non bertan diharduten pertsonek pertenentzia/elkarrekikotasun osagai psikologiko bat garatzen duten». Komunitatea «harreman-prozesu dinamikotzat» (*Ibid.,* 68-69. or.) hartzea autoreek *welfare mix* deitzen dutenaren barruan (ongizatearen eta zaintza-horniduraren pentagonoari dagokionez: Estatua, merkatua, hirugarren sektorea, komunitatea eta familia). #### **6. Gobernantza, kapital soziala eta sare komunitarioak** Gure kasuan *welfare mix* horretan ez legoke Estatua, udala baizik. Horregatik Errenteriako Udalaren egitura administratiboa aintzat hartzea beharrezkoa suertatzen zaigu, zaintza-sare publiko-komunitarioa nola sortu eta nola gauzatu zen kokatzeko. Administrazio-eredu hau nahiko berezia da, eta erakunde publikoaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko hausnarketa-aldi baten ondoren sortu zen. Horren bidez zera ondorioztatu zuten: «Erakunde eraginkor eta efizienteagoa izango bagara kudeatzeko modua aldatu behar genuela eta Udalaren erakunde antolaketa eraberritu behar genuela» (Errenteriako Udala, 2020). Alde horretatik, eraginkortasun eta efizientzia hori lortzeko, udal-osaera organikoa berritu beharko litzateke, antolaketa sinplifikatzeko eta arloen eta sailen arteko koordinazioa hobetzeko helburuarekin. Horrela, bada, 2016an *Zuzendaritza taldea* sortu zen. 2022tik aurrera *Koordinazio Gune Orokorra* izendatu zen, zuzendaritzaz arduratzeaz gain, «koordinazioa bultzatzeaz, parte hartzen duten lerro guztiek estrategian lerrokatzearen bidez» (Errenteriako Udala, 2020) ere arduratzeko nahiarekin. Era berean, sailen antolaketa hiru eremu handitan egituratu zen: *Antolaketa, Lurraldea* eta *Herritarrak1 .* Adierazitako udal-administrazioaren eredu hori ez da ezerezetik sortzen, gobernantza-ikuspegi berezi batetik baizik: hots, Gobernantza Publiko-Komunitarioa (EKP22 ). Labur esanda, gobernantza-eredu horrek gai publikoetan modu zuzenagoan partaidetza moduak aztertzea, betiere demokrazia ordezkatzailearen krisiari (Mair, 2013) aurre egiteko. Ikuspegi orokor batetik, demokrazia ordezkatzailearen krisiaz hitz egitean, herritarrek alderdi politikoekiko, eragile politiko tradizionalekiko eta erakunde politikoekiko duten mesfidantzaz ari gara. Mesfidantza hori politika formalarekiko jarrera kritiko-pasiboa dela esan daiteke. Izan ere, herritar askok ikusten dute gero eta distantzia handiagoa dagoela ordezkari politikoekiko, eta, horrela, ordezkaritzaren edukia hustu eta identifikaziorik ezaren sentimendua elikatzen da (Subirats, 2018). Bestalde, ikuspegi teorikoago batetik eta aurrekoa osatuz, Ibarrak eta Bergantiñosek (2018) demokrazia ordezkatzailearen krisia zerrendatzen dute hiru frontetan: «Ordezkaritzaren hustuketa, zuzeneko sarbideen ahultasuna eta desoreka, eta desberdintasunaren iraunkortasuna eta balizko larriagotzea» (*Ibid.,* 19. or.). Haiek azpimarratzen dute krisia ez dagoela demokrazian *per se*, prozesu demokratikoan baizik; beraz, krisia «kate sekuentzialaren —berdintasuna, korrespondentzia, operatibitatea— barruan disfuntzioak sortzean sortzen da, eta horrek ahalbidetzen du osotasun demokratikoa» (*Ibid.,* 19. or.). *Demokrazia erlazionala*ren (Ibarra, 2010) ikuspegi horretatik, ez dago erabateko demokraziarik honako hauek ez daudenean: Condiciones sociales, políticas y culturales iguales para todos/as [igualdad] hacen posible que las voluntades de los/as ciudadanos/as coincidan [correspondencia], traduciéndose en consecuencias reales —operatividad—, y en mayor o menor grado, a través de diferentes procesos, con las decisiones políticas de representantes y gobernantes políticos (Ibarra eta Bergantiños, 2018, 13. or.) Korrespondentzia hori hobetzeko, berebizikoa deritzot kapital sozialaren kontzeptuan gelditzeari. Akademiko askok garatu dute kontzeptu hori (Lin, 2001; Coleman, 1988; 1990; Bourdieu, 1986), baina oraingoan Robert Putnam-ek (2011) eskainitako teoriari bakarrik erreparatuko diot. Putnamek argudiatzen du harreman bertikalek (hierarkikoek) lehia sustatzeko joera dutela, eta harreman horizontalek (kooperatiboek), berriz, lankidetza sustatzen dutela. Harreman bertikalak dituzten erakundeek hertsapenaren eta indarkeriaren mende egoteko joera dute, kontrola mantentzeko. Aldiz, harreman horizontaletan oinarritutako erakundeek autogobernu eraginkorragoa ahalbidetzen dute eta kideen parte-hartze aktiboa sustatzen dute. Putnamen Kapital Sozialaren Teoriaren oinarria da harreman horizontalak eta kooperatiboak sustatzen dituzten jendarteek tradizio zibiko sendoak garatzen dituztela. Tradizio zibiko horiek «kapital sozial» bat sortzen dute, jendarteantolamenduaren ezaugarri multzo bat dena, arauak, pertsonen arteko harreman- <sup>1</sup>. Gure udaleko elkarrizketatuek *Herritarrak* eremuan lan egiten dute <sup>2</sup>. Errenteriako Partaidetzako zinegotzia sareak eta konfiantza barne. Putnamek dio kapital soziala borondatezko elkarteetan parte hartzetik sortzen dela, eta hiru elementuk osatzen dutela: elkarrekikotasun orokorreko arauak, konpromiso zibikoko sareak eta konfiantza orokortua. Sare komunitarioen testuinguruan, Putnamen kapital sozialaren teoriak iradokitzen du komunitate batean harreman sozial sendoak egoteak prozesu partehartzaileetan sakontzea erraztu dezakeela. Izan ere, ikerketa hau zaintzaren alderdian zentratuko bada ere, ez dugu ahaztu behar (aurrerago ikusiko dugun bezala) sarea udaleko Partaidetza alorretik gidatu zela prozesu parte-hartzaile gisa. Hori horrela izanik, Gradu Amaierako Lan bat aipatu behar dut, hain zuzen Errenteriako Zaintza Sarea aztertzea ikuspegi parte-hartzaileago batetik helburu zuena. Lan horretan, Unai Bellotak sarearen kalitate demokratikoa ebaluatu zuen, eta ondorioztatu zuen sarea «erregulazio-esperimentu kontraneoliberalizatzaile gisa kalifikatu» (Bellota, 2021, 36. or.) zitekeela. Era berean, adierazi zuen burututako esperientzia parte-hartzaileek sarearen lorpenak erraztu zituztela eta (defizit batzuk egon arren) sareak kalitate demokratiko ona izan zuela. Azkenik, sarea Marchioniren Hiru Zirkuluen Teoriaren (2009, 8-9. or.) barruan kokatzen zuen, eta udala erdian zegoen, bigarren zirkuluan boluntarioak eta auzo-mugimenduak, eta parte hartu ez zuen biztanleria kanpoan. #### **7. Diseinu metodologikoa** Helburuetan aurreratzen zen bezala, ikerlan hau esplorazio motakoa izango da. Era berean, ikerketa kualitatiboa izango da eta ez du hipotesirik planteatuko: zaintzasareak sortutako esperientziak aztertu nahi baititugu, aldez aurreko suposiziorik egin gabe. Izan ere, subjektibotasunetik ikertu nahi da pertsonek fenomenoei buruz duten interpretazioa, eta, beraz, ez dago neurketa posiblerik, ezta kontrastatzeko gaitasunik ere. Gainera, ikerlan honen abiapuntu epistemologikoak «ezagutza kokatuak» deituriko proposamen feministaren alde egiten du. *Kokaleku* horrek ikertzailearen eta subjektuaren askotariko jarrerak ezagutzea dakar: pertsona bakoitza posizio, identitate eta ikuspuntu anitzen sare konplexu batean txertatuta baitago. Beraz, formulatzen dugun proposamen epistemologikoaren helburua ez da ezagutza orokor eta objektiboa sortzea, baizik eta partziala eta zehatza Hau guztia gorpuzteko bi bide aukeratu dira: sakoneko elkarrizketaren teknikaren aldeko apustua egin da, eta analisi-teknika Diskurtsoaren Azterketa Kritiko Feminista (DAKF) erabiliko da. DAKF delakoa aurrera eramateko, aldez aurretik, Ruth Wodak eta Michael Meyer-en (2003) eta Teun Van Dijk-en (2012) Diskurtso Analisi Kritikoaren metodologiaz baliatuko gara: elkarrizketatutako diskurtsoen *proposizioak* («perpausak») eta makroproposizioak («kontzeptuak/gaiak») aztertuz. Era berean, Jokin Azpiazuren (2014) gomendioak aintzat hartuko ditugu DAKF tresna borobiltzeko. Sakoneko elkarrizketei dagokienez, hiru gidoi ezberdin planteatu dira, elkarrizketatuaren jatorrizko multzoa kontuan izanik: udaletik (Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak, eta berdintasun-teknikaria), boluntarioen taldetik (hiru) eta hartzaileen taldetik (hiru). Hona hemen elkarrizketatuen profilak: | KODEA | TALDEA | SEXUA | ADINA | TALDEAREN EZAUGARRI<br>NAGUSIAK | | |-------|-------------|----------|----------|---------------------------------|-----------------------------| | | | | | Saila | Denbora<br>(legegintzaldia) | | ELKP1 | Politikaria | Gizona | Heldua | Gizarte<br>Zerbitzuak | 2 | | ELKP2 | | Emakumea | | Berdintasuna/<br>Partaidetza | 2 | | ELKT | Udal- | Emakumea | Heldua | Saila | Denbora (urteak) | | ELKI | teknikaria | | | Berdintasuna | 7 | | | | | | Lanbidea | Boluntario-<br>esperientzia | | ELB1 | Boluntarioa | Gizona | Adinekoa | Udaltzaina | Auzo-elkartea | | ELKB2 | | Emakumea | | Administraria | Kulturgintza | | ELKB3 | | Gizona | | Irakaslea | Hezkuntza | | | | | | Egoera zibila | Egoera mentala | | ELKH1 | | | | | | | ELKH2 | Hartzailea | Emakumea | Adinekoa | Alarguna | Bakardade ez<br>hautatua | | ELKH3 | | | | | ···ssiatua | #### 8. Analisia3 #### 8.1. Zaintza-sarearen sorkuntza eta garapena Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioaz hitz egitea kontzeptu zehatz batez hitz egitea da: *Marko Publiko-Komunitarioa*. Dudarik gabe, sarea sortzeko eta garatzeko faktore esanguratsuena da. Esanahi komunen esparru horri esker, 600 boluntario inguru (ELKP1 eta ELKP2) lortu zituen zaintza-sareak. Herritarren aktibazio horretan gehiago sakondu nahian, hiru boluntariok adierazi zuten boluntario gisa parte hartzera bultzatu zituena **laguntzea** izan zela: «Jendea laguntzea, ba ikusita ze egoera zegoen... konfinamenduko histeriaren ondorioz, egon eza eta hola... [...] Eta orduan hori dena ikustean pentsatu nun zeozer egin nezakeela han» (ELKB3). Beste boluntario batek hau esan zidan: «Zure izakeran ba zerbait da... harro bat, o sea holako gauzetan parte hartzea. Pentsatzen det nolabait zerbait egin badezaket ba» (ELKB2). <sup>3.</sup> Elkarrizketen pasarteak hitzez hitz erantsi dira hemen, jatorrizko bertsioa mantendu nahian ez dira euskara batura egokitu Boluntario horien hitzak arras adierazgarriak izango ez balira bezala, kargu politikoetako pertsonek ere herritarren parte-hartze hori espresuki aipatu zuten: Baino egia da ere martxan jarri baino lehen ja udalean hasi ginela deiak jasotzen. Jende anonimoa batzutan, bestetan ba auzo elkarteak: «ostra gu zerbait jarri nahi degu abisatu…». Esan nahi det, hor egon zen sortzen «caldo de cultivo» bat (ELKP1). Eta beno ere gertatu zen, herri-mugimendutik sortu zirela zaintza-sare horiek (ELKP2). Era berean, zaintza-sareko hartzaile izan ziren pertsona batzuek hau esan zidaten: Porque ya vivo solita tanto tiempo. Y ahora me siento mucho más sola (ELKH1). Días y días aquí metida sin salir […]. Unas veces me sentaba y leía otras veces a ver un rato la tele, que ya se cansaba una de todo… Y así era majo yo en casa en casa, en casa, si he estado más de tres meses sin salir… ¿qué te crees? Eso es muy… se pasa mal eh y sola, sola, sola… (ELKH2). Jendeari laguntzea, herriko pertsona zaurgarriei laguntzea «egoera hortan krak gauza askok egin zuten» (ELKP1) testuinguru batean. Era berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan zigun berak «zirkuskribitzen det [zaintza-sarea] batez ere konfinamendu garai» (ELKP1) bati, non «errezago zen gauza batzuk martxan jartzea kontestu horretan» (ELKP1). Hala ere, ekimen horren berezitasunetako bat zera izan zen: zaintza-sarearen sorkuntza ez zetorrela Gizarte Zerbitzuen sailetik, Partaidetza sailetik baizik: Ni gehienbat zaintza-sarearekin harremandu nintzen Partaidetzatik, ez hainbeste Berdintasun Sailetik. Eta gehienbat guk eraman genun lidergotza kudeaketa guzti honena […] horren sorkuntza edo lidergotza politikoa nik eraman nun eta lortu genuen momentu horretan ba udalean teknikari ezberdinen arteko ekipo bat, interdisziplinarra izaten saiatzen saiatu zena (ELKP2). Modu berean adierazi zuen berdintasun-teknikariak: «Berdintasun Sailarekin zeukan harremana zen zinegotzia berdina zela eta bera bultzatzen zegoenez… hori» (ELKT). Are gehiago, sarea garatzen zegoen unean hauxe komentatu zidan: «Orduan hori alkatetzatik bideratu zen hasieran gero partaidetza eta hortik bideratu» (ELKT). Era berean, Partaidetzako zinegotziak esan zidan «jo funtzio publikoan gaude baino gure ardura politikoa eta etikoa da ere hemen honetarako tresna bat jartzea. Ze horrela ulertzen genuen. Baino beno zalantzak nituen herritarrak parte hartuko zuten edo ez» (ELKP2). Zentzu horretan, «alde batetik, izan zelako ezohiko praktika bat udalak egin zuena eta hor bai guk behintzat perzibitu genuen udalarekiko behintzat konfiantza minimo bat zegoela herritarren partetik […] erantzunkidetasuna edo korresponsabilidade horren printzipioan oinarrituta lanketa partekatuen oso aldekoa naiz» (ELKP2). Eta gobernantza publiko-komunitarioa horrez harago: Udalak bakarrik ezin zuela [Egoerari aurre egin]. Erantzunkidetasun bat behar genuen: udalaren, herritarren eta hirugarren sektorea edo enpresen artean. Eta horregatik deitu genion lanketa publiko-komunitarioa. O sea, ezinbestean behar genuela laguntza. Eta gainera, segur aski, guztion ardura zela elkarrekin erantzutea (ELKP2). Ildo horretatik, hauek izan ziren zaintza-sarearen hartzaile nagusiak: adineko pertsonak, garai hartan derrigorrezko ikasketak etxetik egiten ari ziren ikasleak eta etxean indarkeria jasaten ari ziren LGTBI taldeko pertsonak eta emakumeak. Bestalde, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak beste talde zaurgarri bat ere identifikatu zidan: ezkutuko ekonomia deritzon horretan lan egiten duten pertsonak. Era horretan, zaintza-sarea «txoke-sare» (ELKP1) bezala antolatu zen: «Zetorrenari ez genekiela oso ondo zer zetorren, baina zerbait oso potentea zetorrela aurre egiteko» (ELKP1). Bestalde, zaurgarritasun horien guztien artean, kolektibo nagusia adinekoena izan zen. Sektore horrek jaso zuen arretarik handiena; izan ere, boluntario gehienak —nik jaso ditudan esperientzietatik, behintzat— kolektibo horri laguntzeko jarri ziren. Hala ere, elkarrizketatu nituen boluntarioetako bik ere lagundu zieten ikasleei beren ikasgaiekin. Boluntarioen lana adineko horiei bi dei-txanda egitea izan zen. Boluntario baten ikuspegitik prozedura honako hau zen: «Eta hori adin batetik aurrera adin bateko jendea pasatzen ziguten zerrenda eta izen-abizenak eta telefonoak eta… deitu egiten nuen pertsona haiei» (ELKB2). Nolanahi ere, zaintza-sarearen lehen fasea boluntarioek deiak egitea zen, beharrizan-egoerak detektatzeko. Hala ere, boluntario batzuek esan zidaten zaharren sektorearekin izandako lehen harremanetan haiek ez zutela ezer behar: No mire si le llamo es para un tema de si necesita tal no sé qué y si no le importa le quiero hacer un par de preguntas» […]. Oye y todo el mundo te decía al principio: «No si no necesito nada estoy muy bien» […]. Era muy curioso […]. Más tarde también me pedían cosas como medicamento o así, pero en principio parece como que no quieren descubrir su vulnerabilidad (ELKB1). Bestalde, zaintza-sarearen bigarren fasean (Otaegi, Aizpea, 2020)4 sarturik, boluntarioek txostenak egin behar izan zituzten Arreta Zerbitzuak (Babes Zibilaren bidez gehienbat) eta Gizarte Zerbitzuek jasotzeko «dei horiek, eskaerak egiteko: janaria eman, botikinak, bakardade-egoerarenak…» (ELKP1). Horri dagokionez, berdintasun-teknikariak esan zidan emakume zaharren egoera pandemiaren ondorioz larriagotu zela: «Pandemiaren ondorioak guztiok bizi ditugula modu batean edo bestean, baina beraienak, batez ere medikalizazioak, emakume horien medikalizazioa askoz ere areagotu da pandemiaren ondorioz, eta depresioak eta… izugarria» (ELKT). Hartzaileetako batek, bere esperientziatik, bakardade-egoerak eta medikalizazioen okertzea berresten ditu: Me ha hecho mucho daño. He perdido mucho de mi… autonomía y todavía que no puedo estar tranquila en los sitios, que no puedo ir tranquila, ni al bingo, ni las cartas, que hacíamos cumpleaños en diferentes sitios y ahora nada… (ELKH1) <sup>4</sup>. Elkarrizketatutako gehienek (teknikaria izan ezik) ez dituzte bi fase hauek bereizten, uste baitute sareak etenik ez zuela izan. Hombre pues yo creo que el confinamiento nos ha partido a todos la vida por la mitad. Antes del confinamiento íbamos al hogar del jubilado […]. Hasta la tarde […]. Esa era nuestra vida. Pero ahora con el lio este que hemos tenido ya se nos ha roto todo […]. Ahora nos han roto un poco (ELKH3). Oro har, zaintza-sareko prozesu osoaren balorazioa positiboa izan da elkarrizketatuen ikuspegitik. Elkarrizketetan jaso ditudan esperientziez gain, Partaidetzako zinegotziak hau esan zidan: «Boluntarioen aldetik ba mezu asko jaso genituen eskertuz eta helduen kasuan asko pertsonalean baino asko ere semealaben partetik» (ELKP2). Batez ere, boluntarioen balorazioa azpimarratzen du: «Gero aldiz balorazio batzuk pasa genituenean jo, hori, boluntarioen feedback-a izan zen oso positiboa. Oso positiboa izan zen alde emozionaletik» (ELKP2). Hala ere, hartzaileetako batek uste izan zuen boluntarioen inplikazioa, oro har, «un poco escaso» (ELKH3) izan zela. Pertsona horrek elkarrizketaren hasieran adierazi zidan zaintza-sarean ez zuela parte hartu: «A mí no me llaman. Me tienen olvidada. Llevo aquí un montón de años, 62 y a mí no me ha llamado nadie» (ELKH3). Gero, ikusi dugun bezala, parte hartu zuela gogoratu zuen, baina bere boluntarioarekiko loturari buruzko balorazioa ez zen oso positiboa izan: «Una conversación no sé un poco para mi rara, sabía más yo de su vida que ella de la mía. Porque yo no estaba por la labor de decirle a nadie mi vida por teléfono. La realidad es esa» (ELKH3). ### **8.2. Zaintza-sarearen potentzialtasunak** Arestian aipatzen joan den bezala, ikerlan honen abiapuntua teoria feministaren zaintzaren kontzeptua da. Horregatik, zaintza-sarearen potentzialtasunak *betaurreko* horien bidez aztertuko dira. Beste ikuspegi batzuk, hala nola Gizarte Zerbitzuenak edo Partaidetzarenak, egokiak izango lirateke, baina aukeratu den bidea hau da. Horrelaxe hiru azpiataletan bereizi ditugu potentzialtasun horiek: - 1. Zaintzaren nozioan (*Zer datorkizu burura «zaintza-lanak» esaten dudanean?* galderari erantzunez). - 2. Zaintza eta etxeko lanen banaketan (*Zure ustez, zer lortu du ekimenak komunitateko zaintzaren arloan? Uste duzu zaintza-lanak ikusaraztea lortu duela?*). - 3. Eta sarearen jarraitutasunaren inguruan (*Uste duzu ekimen hau berriro aktibatu beharko litzatekeela?*). Lehenengo eta behin, ekimen honek hainbat lorpen eskuratu ditu, baina horietatik esanguratsuena *bakardade ez hautatuko* egoeren antzematea izan da; Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan zidan bezala, «Zaintza Sare Publiko-Komunitarioari esker eta, batez ere, boluntarioen lanari esker, bakardade edo *soledad no deseada* egoera batzuk» (ELKP) detektatu zituzten. Are gehiago, haien hitzetan: «[kasu hauek] bai jaso ditugula Gizarte Zerbitzuetan. Eta hor bai artikulatzen dela intervención socio-educativo bat pertsona horiekin» (ELKP). Elkarrizketatu nituen sareko hartzaileak udaleko langileen interbentzio soziosanitarioa jasotzen ari ziren. Bi pertsona horiek astero elkartzen ziren hartzaile horiekin, haiek zaintzeko eta haietaz arduratzeko. Haien lanari dagokionez, hartzaileek jasotako esperientzietako bat honako hau izan zen: Yo ya te digo que con el asistente he congeniado y le he contado cosas que no he contado a otros […]. Y menos mal, porque tu al menos te has enterado que estoy en el mundo […]. Ahora yo de momento me han dado un nieto. Algo he ganado de la pandemia (ELKH3). Ausartuko nintzateke esatera behaketa honek egiaztatzen duela horrelako ekimenen bidez zaintza zentroan jar daitekeela. Are gehiago, hitz egin nuen boluntario guztiek (baita Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak ere) adierazi zidaten azkenean aurrez aurreko harremanak finkatu zituztela konfinamenduaren ondoren: «He llamado… y todavía lo sigo llamando a alguno, hay algunos que no pero otros que sí» (ELKB1). Boluntario berak generoa bereizi zuen: «Los hombres son más reacios, más… las mujeres enseguida se abren a hablar» (ELKB1). Halere, hartzaileek ez zuten horrelakorik berretsi; agian *esku-hartze sozioedukatiboan* jada zeudelako. Zentzu horretan, berdintasun-teknikariak esan zidan zaintza-sarearen lorpenetako bat zubiak eraikitzea izan zela, haren hitzetan: «Instituzioaren eta herritarren arteko zubiak […]. Baina egia da iristen zarela jende batengana. Eta nik uste zubi berriak eraiki ditula jende berriarekin» (ELKT). Edonola ere, zubigintza edota harremanezartze horiek gauzatu zituzten norbanakoek ez zuten zaintza kontzeptuaren nozio bera; praktikan egiten ari zirena zaintza zen arren. Hona hemen *Zer datorkizu burura zaintza edo zaintza-lanak esaten dudanean?* galderari emandako hainbat erantzun: Es curioso, pero gente mayor. Y ya sé que hay gente joven que también lo necesita […]. Pero no se cuando te hablan de cuidados siempre te vienen a la mente gente mayor. No sé por qué (ELKB1). Ja… ba… Laguntza […] kasu hontan, ba adineko jendearekiko (ELKB2). Neri, zaintza hitza ulertzen dut: ba el cuidado eta… Meh, bah, meh, ez zait gustatzen gehiegi. Nik amarekin, hil zela duela 5 urte, adibidez zaintzen nun nik? Ba bai, behar bazun hau edo bestia, baina gehiena zan berarekin egon eta far egin, hitz egin, bizitzea beraiekin […] ta bueno holako jendearekin telefonoz… Ba zaintza? Ba beno […] besterik gabe zen hitz egitea […] (ELKB3). Dena den eta dena ez den zerbait da. Beno ba gure bizitza erdibitzen duena, esango nuke: jaiotzen geanetik edo jaio aurretik ere amen sabelean gaudenetik hil arte behar degun zerbait da […]. Argi eta garbi emakumeen bizkar gainean ba historikoki erori izan den edo lagatu izan degun funtzio bat izan da» (ELKP2). Preocuparte, cómo vive, dónde, con quien va… lo que hemos hecho por lo hijos. Te has preocupado de sus amigos, de su colegio, de su vida… ¿pues lo mismo nos toca ahora a nosotros no? Ver como vives, donde y con quien. Por lo menos saber que te rodea. Digo yo, no se vosotros (ELKH3). Oro har, elkarrizketatuei adinekoak etortzen zaizkie burura zaintzari buruz galdetzen zaienean; zaintzaren nozioa laguntzarekin lotzen duten era berean. Bide horretatik jarraituz, galdera hau egin nien: *Zure ustez, zer lortu du ekimenak* *komunitateko zaintzaren arloan? Uste duzu zaintza-lanak ikusaraztea lortu duela?* Hona hemen jaso nituen hainbat erantzun: Pero la gente no, creo que no está concienciada todavía. mucha gente con la que me junto no sabe ni que yo lo he hecho, te voy a decir... (ELKB1). Bere momentuan ba adineko jendearetzat bai baina gero… Adineko jendea inguru ez duenak ba segur aski ez du jakingo horrelako zerbait martxan zegoenik (ELKB2). Bai, nik uste baietz […]. Eta nik uste zaintza-sare hau balio izan zuna jendeak jabetzeko y dices: ostia, hemen badaukagu erronka bat. O sea neretzat ba hori, bai jarri zuen gainean (ELKP1). Bai, baino ez nuke esango zaintza lanak hainbeste ikusarazi lortu duela baino bai zaintzaren beharra edo terminoa eta garrantzia segur aski bai […] lehenen ez zen hainbeste zaintzaz edo zaurgarritasunaz hitz egiten eta horrek Pandemiak ekarri du onerako (ELKP2). Hombre no porque en alguna cosa… en alguna cosa la veo en alguna otra no. Mira ahora mismo lo que tengo yo, lo que tenía y lo que me han hecho […]. No se nos escucha (ELKH1). Hombre. ¿La pandemia ha terminado o no ha terminado? Ahora yo de momento me han dado un nieto [gizarte-laguntzailea]. Algo he ganado […]. Pero oye la falta que yo tenía ya no la tengo ahora. Por lo menos un día a la semana sé que estás tú (ELKH3). Bestalde, sarearen berraktibazioari buruz galdetuz gero, bai boluntarioek bai hartzaileek prest egongo liratekeela berriz parte hartzeko adierazi zuten. Egia da, ordea, nirekin elkarrizketatzeko baietza eman zidaten boluntarioek boluntariotzan bidea egina zeukatela (elkarte kulturaletan, hezkuntzan eta auzo-elkarteetan); eta hartzaileen aldetik haiek izan ziren baliabide gehienak jaso zituztenak (hartzaileen taldetik esku-hartzea jaso zutenak, alegia). Hala eta guztiz ere, marko publikokomunitario horren herri-ulerkera frogagarria izan daitekeela iruditzen zait; elkarrizketatuetako batek esan zidan bezala: «Sí, es cierto que hubo un tiempo, lo más duro de la pandemia, en la que se volcó mucha gente. Llamábamos muchos y muchas veces» (ELKB1). Zinegotziak eta udal-teknikariak iritzi ez hain baikorra adierazi zuten sarearen berraktibazioaren inguruan. Adibidez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan zidan: «Bai, ez, izan daiteke. Gehiago da zertarako. Ze bere meritua dauka 600 boluntario baino gehio lortzeak baino boluntario kopuru hori eman zen momentu batean non gehiengoak ez zegoela lanean» (ELKP1). Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak beste ikuspegi bat eskaini zidan zaintzasarea berriz aktibatu beharko balitz, zer helbururen arabera ardaztu beharko litzatekeen galderaren harira: «Orduan hortik ba guk mahai gainean askotan euki degu: hartu, ez berrartu, nola berrartu, zertarako berrartu… Ez agian zaintza-sarea publiko-komunitarioa bere horretan, bete zuen funtzio horretan, ze funtzio hori bete zuen orduan» (ELKP2). Berdintasun-teknikariaren ustez, sarea berraktibatzeko orduan boluntarioen jarraipenari eustea funtsezkoa izango litzake, batez ere ekimenaren bigarren fasean. ## **8.3. Zaintza-sarearen mugak** Analisiaren azken atal honetan zaintza-sarearen mugak aztertuko dira eta horretarako bi gauzari so egingo diegu: alde batetik, zaintza-sarea ekimen gisa aztertuko dugu (zertan akats egin zen, beste era batera esanda), eta, bestetik, zaintza-sarearen ideiari jarriko diogu arreta. Azkenengo horretan elkarrizketatuei galdetu zaie zaintza-lanen horniduraren orekaren inguruan, Administrazio publikoaren eta komunitatearen testuinguruan. Espresuki galdera hau helarazi zaie: *Egokia iruditzen al zaizu herritarrak modu horretan inplikatzea komunitateko zaintzetan edo Administrazioak karguaren zati handiena hartu beharko lukeela uste duzu?* Hasteko, esan beharra dago testuinguru pandemikoak zeresan handia izan zuela zaintza-sarearen sorkuntza eta garapenean; izan ere, behar jakin baten (zaintzalanak) erantzun bezala jaio zen. Eta horrek antolaketan eragin zuzena izan zuen, Berdintasun/Partaidetzako zinegotziaren hitzetan: «Klaro izan zen dena oso azkarra, momentuan dena sortu behar zen ez… ez geneukan datu-baserik… orduan beno, nolabait hain esperimentala izan zenez ba kudeaketan nik hutsune asko identifikatu nittuen» (ELKP2). Arestian esandakoarekin lotzen da ondorengo hau, Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak hau aitortu baitzidan: «Segur aski hor geldittu ziren ez hain zainduak, nire iritziz, boluntarioen parte hori. […] patxada batekin egin izan bagenu pixka bat zuekiko harreman hori iraunkorragoa, gertuagoa izan zittekeen» (ELKP2). Antzeko iritzia jaso nuen beste boluntario baten ahotik ere: Nik hor bai ikusi detena da udala ba, zerrenda pasa eta eskuak garbittu […]. Baino bai hor ere ikusi det, ez dutela bukatu udalekoek, ba ez dakit… galdetu edo zerbait. Ez dut ezerre eskatzen baino… «Bukatuzute? Edo, gauza jada normaldu da?» edo ez dakit… (ELKB2). Horrekin lotutako beste alderdi bat komunikazioa da. Izan ere, elkarrizketatu nituen boluntarioen iritzi orokorra izan zen zaintza-sarearen ekimena ez zela behar bezala iragarri. Hona hemen hainbat erantzun: Igual tendría que estar más publicitado. Salió en algunos periódicos y tal pero no sé […]. Pero no sé si a la ciudadanía le llego, tengo mis dudas por la experiencia de cuando hablas en las reuniones y en las relaciones sociales y así. Cuando se empieza a hablar es un tema que nunca sale (ELKB1). Baino karo, orokoki pentsatzen det hemen, herriaz ari naiz, iruditzen zait ez dela asko kontatzen egiten duena bakoitza. Jendea gehiago jakin beharko luke egiten dena (ELKB3). Testuinguruarekin lotutako beste alderdietako bat konfinamendua bera da. Ildo horretan, boluntarioetako batzuek azpimarratu dute zaintza-sarean parte hartu zuten boluntarioen kopurua etxean geratzeko derrigortasunaren arrazoia izan zitekeela: «Ze bere meritua dauka 600 boluntario baino gehio lortzeak baino boluntario kopuru hori eman zen momentu batean non gehiengoa ez zegoen lanean» (ELKP1). Berdintasun-teknikariaren hitzak izan ziren: «Baina ere zure egunerokotasunak ez dizu jaten denbora guztia, ez? Baduzu denbora, etxean, ezta? Eta gauza pila bat alde batera utzi dituzu, eta izan daiteke zure lehentasunezko bide bat [zaintza]» (ELKT). Beste ikuspuntu batetik, testuinguru horrek eragin handia izan zuen boluntarioen eta hartzaileen arteko harremanetan. Elkarrizketatu batzuek aitortu zidaten telefonoz harremanetan jartzeko modua mugatua iruditzen zitzaiela: Oso… beharbada, **hotza**. Hotza ze online eta punto pelota (ELKB2). Pues ba azkenean hori zen ebai dena telofonoz zela. Ez genekien beste aldean zein zan (ELKB3). Pero realmente yo creo que a las personas mayores se nos trata a todos por igual y es una equivocación porque no todos somos iguales. Si a una persona no le gusta hablar de su vida, busca otras cosas. o sea, no me hables de tu vida, si yo tengo suficiente con la mía […]. No te vale solamente con que hables con una persona. Se hubieran preocupado de como vivías, donde estabas, con quien estabas*…* (ELKH3). Antzeman daitekeen beste faktore mugatzaile bat Administrazio publikoaren barne-disfuntzioak dira. Horrekin adierazi nahi dudana da erakunde publikoek askotan jasaten dituzten *nahi-eta-ezin* egoera horiek, eskumenak edo barne-egitura direla medio. Adibidez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren aldetik zaintza-sarearen esperientzia irakaskuntza handia izan zela haientzat «erakutsi zuelako instituzioak ze muga dituen eta noraino iris daitekeen planteamendu publiko komunitarioa baten barruan» (ELKP1). Tokiko erakunde publikoaren barne-mugei dagokienez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak berak adierazi zidan pandemiaren eztanda egin zenean «paradoxa» (ELKP1) bat gertatu zela herriko zaurgarrienen kudeaketan, zeren eta zaintzalanak eman dituzten udal-zerbitzuen kudeaketa Babes Zibila Sailaren esku gelditu zelako eta ez Gizarte Zerbitzuetan. Haren aburuz, «lana egiten dutelako oso egoera delikatu eta estremoekin, oso zelosoak direlako bere lanarekiko, baina beti izaten dira nahiko zerbitzu bunkerizatuak» (ELKP1). Era berean Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak adierazi zuen «oso frustantea izan [zitzaiela] administrazioa mugitzea ohiko makineriatik edo logikatik» (ELKP2). Aitortu zidan, gainera, «teknikari batzuen gainetik pasatu behar izan genun [...] baino es que esan genun: ezin degu egon hiru aste zai zuek ebaztera, es que ezin degu, es que beharra orain dago» (ELKP2). Horren harira, hartzaileetako batek hau esan zuen: Pero mira, una de las cosas que no veo muy normal es que cuando pides una ayuda y tarden dos meses y todavía no hemos terminado. Porque lo normal es que cuando pides una ayuda es que la necesitas y que es urgente. Que se enteres si realmente lo pides por comodidad o lo pides por necesidad. Son dos cosas muy distintas (ELKH3). Bestalde, beste barne-muga bat udalaren barne-antolakuntza izango litzateke. Marko teorikoan ikusi genuen bezala, Errenteriako Udalak antolaketa berezi bat du, non hainbat ohiko sail biltzen dituen *Antolaketa, Lurraldea eta Herritarrak* gisako eremuetan. Horri dagokionez, Berdintasun/Partaidetzako zinegotziak lanketa interdisziplinarioa kostatu zitzaiela esan zuen; izan ere, «hutsune asko ditugu[lako] gaur egun oraindik askotan, nahiz eta horrelako espazioak sortu, dauden pertsonal teknikoak eta politikoak ere ba txip asko eta logika asko aldatzea ekartzen du» (ELKH3). Era berean Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hauxe aitortu zuen: «Egon zen lehen lerroan edo postu inportanteetan lan egiten zuten funtzionario publikoak ulertu zutena: que esta peli no es mía, que esto no está en mis funciones» (ELKP1). Azkenik, arestian azaldu den legez, elkarrizketatuei zaintza-lanen udalakomunitatearen arteko erantzunkidetasunaren inguruan galdetu zaie. Jasotako erantzunak batera zihoazen: gehienek adierazi zuten Administrazioarena izan behar zuela zaintza lanen karga nagusia. Hona hemen jasotako erantzun batzuk: Yo creo que el ciudadano debería de ser un mero colaborador. El que quiera hacerlo lo hace y el que no, no… […] El ayuntamiento nunca debería decir: bueno si la gente no quiere ayudar no lo haces, no perdona, tú tienes obligación de hacerlo te ayuda la gente o no […] (ELKB1). Eta hori azkenean neurria da, noraino sartu behar dan udala, ordainduz-eta, eta noraino herritarrok badaugu lekua holakoetan aritzeko eta laguntzeko gure gizartean, gure inguruan… Horrek ekartzen duen gauza on guztiekin: herriari ematen dion kohesioa, jendea kontent geratzen dela egiten duenarekin (ELKB3). Pelota hori [Zaintzarena] bakarrik hartzen badu udala batek edo instituzio publiko batek edo daukazu presupuesto millonario bat edo oso zaila da kasu horiei behar den bezela aurre egitea (ELKB3). Zer egin behar du udalak eta zer eskatu behar degu herritar batzuei beraien borondatez? Orduan beti zegoen kontu bat zen, eta hor marra oso fina izan daiteke, udal batek soldatapean asumitu beharko lukeen hori ezin degu herritarren bizkarrean utzi […]. Orduan galdera hori oso presente izan genun, filtro hori, sekula ere ez eskatzea herritar bati Administrazio publikoak soldatapean asumitu beharko lukeena (ELKP2). Zaintzak, instituzioaren ardura bada hein handi batean baina komunitatearena ere. Eta nola egiten duzu komunitate alde hori aktibatzeko? […] Nik uste ardura instituzioa duela baina beharrezkoa dela komunitateak zaintza lan horietan (ELKT). Yo creo que la administración tiene más obligación sobre los cuidados. Porque si tú has pagado tus impuestos y todo lo que haya que hacer, ahora de mayor justo es que te devuelvan algo […]. Se devuelve de todas las maneras, no me refiero a dinero solo eh, se devuelve de muchas maneras. Cariño, amistad y muchas cosas (ELKH3). #### **9. Ondorioak** Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioa herriko zaurgarrienei laguntzeko ekimena izan zen. Testuinguru pandemiko zehatz batean, konfinamenduan hain zuzen ere, sortu eta garatu zena. Izendatu daitekeen (ikerketa honek ezin baitu baieztatu) marko publiko-komunitario bati esker ekimena aurrera atera zen, antza denez agente gehienen iritzi positiboekin. Zaintza-sare jakin bat zaintza krisi batean kokatzen dena. Non euren bizitzan zehar zaintzaile rola hartu dutenek (emakume gisa eta ama gisa) zaintzak jasotzeari utzi zioten nahitaezko konfinamendu baten ondorioz. Zaintza hori boluntarioen aldetik jaso zuten, nahiz eta euren iritzia «ez da zaintza, laguntzea baizik» izan, hitz egitearen eta kezkatzearen bitartez; *ongizate psikologikoa eta emozionala ematen zuten jarduerak* izan baitziren. Era berean, beste ondorioetako bat da Sarea abian jartzeko faktore nagusietako bat ekonomikoa izan zela. Arduradun politikoek aipatu zuten bezala (atal teorikoan ere aipatzen duguna), zaintza-lanak, Errenteria bezalako eskala batean ere, asko kostatzen dute. Are gehiago, ausartuko nintzateke baieztatzera zaintza lanen karga tradizionalki eremu pribatura (emakumeen gain, noski) baztertua izan denez, oraindik ez gara gai zaintza lanen garrantziaren inguruan kontziente izateko. Dena den, argi dagoena da zaintzaren nozioa ez da errotuta dagoen zerbait, ez herri ulerkeran, ez politika publikoen diseinuan (nabarmentzekoa baita nola Sarearen sorkuntza Alkatetzatik abiatu, Partaidetzatik garatu eta Gizarte Zerbitzuetan bukatu zen) Zorionez, zaintza-sareari esker bakardade ez hautatuaren egoerak ikusarazi egin ziren, eta gero Gizarte Zerbitzuak esku-hartzeak abiarazi zituzten. Hala eta guztiz ere, elkarrizketatuen iritzia nahikotxo ezkorra da; iruditzen baitzaie zaintzasareak ez zuela zaintza-lanak ikusarazi lortu. Nahiz eta hainbat aitortu Pandemia hasi zenean zaintza erdigunera pasa zela, badirudi eztanda horren potentzialitateak ez zirela behar bezala kudeatu Bestalde, elkarrizketatutako hartzaileen eta boluntarioen aldetik prest egongo lirateke berriz sarean parte hartzeko berraktibatuko balitz. Hala ere, horrek ez du esan nahi boluntario guztiek balorazio ona dutenik, ezta boluntario izandako guztiek berriro parte hartuko luketenik ere. Baina bai *kapital sozial* nagusiko herri batean egon genezakeela. Ezin dugu ahaztu behar elkarrizketatutako boluntarioak adinekoak ere zirela, eta boluntariotzan ere trebatuta zeudela. Konfinamendu osteko egoera batean ikusteke dago nolakoa izango zela herritarren partaidetza. Era berean, politikarien aldetik ere *zer-pentsatzeak* eta zalantzak antzeman nituen Sarea berraktibatzearen inguruan. Izan ere, alde batetik argudiatzen zuten zaintzasareak helburu jakin bategatik jaio zela, eta hura jada bete zuela garai hartan; beraz, beharrezkoa litzateke planteatzea zer funtzio izan lezakeen berriz abian jarriko balitz. Horri dagokionez, hartzaileetako batek adineko emakumeen heterogeneotasunean sakondu zuen, esanez adineko pertsonen beharrak askotarikoak direla. Orduan, zentroan adineko pertsonen heterogeneotasuna izan gabe zaintza arloko praktikaren bat martxan jartzea ez litzateke egokia izango. Eurak baitira protagonistak eta ez erabiltzaileak xumeak. ## **7. Bibliografia** - Azpiazu Carballo, Jokin (2014). Análisis crítico del discurso con perspectiva feminista. In Irantzu Mendia Azkue (argtz.), Marta Luxán (argtz.), Matxalen Legarreta (argtz.) *et al., Otras formas de (re)conocer: Reflexiones, herramientas y aplicaciones desde la investigación feminista* (111-123. or.). Hegoa Fundazioa. https:// www.researchgate.net/publication/322129297\_Otras\_formas\_de\_reconocer\_ Reflexiones\_herramientas\_y\_aplicaciones\_desde\_la\_investigacion\_Feminista - Bellota, Unai (2021). *RED DE CUIDADOS PÚBLICO-COMUNITARIA DE ERRENTERIA: Respuestas colectivas a la crisis provocada por la Covid-19.* Gradu Amaierako Lana. Euskal Herriko Unibertsitatea. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/58952/ TFG\_Bellota\_Rodriguez\_Unai.pdf?sequence=1&isAllowed=y - Bergantiños, Noemi eta Ibarra, Pedro (2018). El Estado De La Cuestión: Perspectiva Y Propuestas Frente A La Crisis De La Democracia. In Noemi Bergantiños eta Pedro Ibarra (koord.), *Respuesta y Propuestas de Regeneración Frente a la Crisis de la Democracia* (11-35. or.). Tecnos. - Bourdieu, Pierre (1986). The forms of Capital. In John G. Richardson (argtz.), *Handbook of theory and research for the sociology of education* (240-268. or.). Greenwood. - Coleman, James S. (1988). Social Capital in the Create of Human Capital. *American Journal of Sociology* 94, 95-120. https://www.socialcapitalgateway.org/content/ paper/coleman-j-s-1988-social-capital-creation-human-capital-american-journalsociology-94-s - Coleman, James S. (1990). *Foundations of Social Theory*. Harvard University Press. - Errenteriako Udala (2022). Koordinazio Gune Orokorra (KGO): izen aldaketa (lehen Zuzendaritza taldea) eta beste alderdi batzuk. Dekretu zenbakia 275, Espediente zenbakia 2022IPOL0002. https://gardentasuna.errenteria.eus/app/uploads/ sites/8/2022/02/2022-KoordinazioGuneOrokorra.pdf - Esteban, Mari Luz (2017). Los cuidados, un concepto central en la teoría feminista: aportaciones, riesgos y diálogos con la antropología. *QUADERNS-E, 22*(2), 33- 48. https://raco.cat/index.php/QuadernseICA/article/view/333111 - Ezquerra Samper, Sandra (2011). Crisis de los cuidados y crisis sistémica: la reproducción como pilar de la económica llamada real. *Investigaciones Feministas*, 2, 175-194. https://revistas.ucm.es/index.php/INFE/article/view/38610 - Federici, Silvia (2010). *Calibán y la bruja. Mujeres, cuerpo y acumulación originaria*. Traficantes de Sueños. - Fernández Buey, Francisco (2009). Crisis de civilización. *Papeles de Relaciones Ecosociales y Cambio Global*, 105, 41-51. https://www.fuhem.es/papeles\_articulo/crisis-decivilizacion/ - Foucault, Michael (1999). *Estética, ética y hermenéutica* [Gabilondo, Ángel (itzle.)]. Serie Obras Esenciales, Vol. III. Paidós. - Fraser, Nancy (2000). ¿De la redistribución al reconocimiento? Dilemas de la justicia en la era «postsocialista». *New Left Review*, 0, 126-155. https://newleftreview.es/issues/0/ articles/nancy-fraser-de-la-redistribution-al-reconocimiento-dilemas-de-la-justiciaen-la-era-postsocialista.pdf - Fraser, Nancy (2016). Las contradicciones del capital y los cuidados. *New Left Review*, 100, 111-133. https://newleftreview.es/issues/100/articles/nancy-fraser-el-capital-ylos-cuidados.pdf - Gilligan, Carol (1982). *In a Different Voice: Psychological Theory and Women's Development*. Harvard University Press. - Goikoetxea, Jule; Miralles, Nora; Garai, Estitxu eta Etxeberria, Lore (2017). *EAEko Demokrazia Patriarkala*. Emakunde. - Haraway, Donna (1995). *Ciencia, cyborg y mujeres. La reinviención de la naturaleza*. Ediciones Cátedra. - Harding, Sandra (2004). *Ciencia y Feminismo*. Morata. - Ibarra, Pedro (2011). *Democracia relacional*. Centro de Estudios Políticos e Institucionales. - Kergoat, Danièle (1998). La Division du travail entre les sexes. In Jaques Kergoat, Josiane Boutet, Henri Jacot eta Danièle Linhart, *Le Monde du travail* (319-324. or.). La Découverte/Syros. - Lin, Nan (2001). *Social Capital. A Theory of Social Structure and Action*. Cambridge University Press. - Mair, Peter (2013). *Gobernando el vacío*. Alianza. - Marchioni, Marco (2009). Dossier de formación: «Intervención comunitaria. *Instituto Marco Machioni*. http://marianaotecor.cat/wp-content/uploads/2014/03/Dossier-Formación\_MM.pdf - Otaegi, Aizpea (2020/03/15). *Koronabirusaren larrialdia dela-eta, laguntza neurriak eta boluntarioei deia* [online bideo-fitxategia]. https://www.youtube.com/ watch?v=V6GIqhq8GAY - Otaegi, Aizpea (2020/11/11). *Zaintza Sare Komunitarioa berriro martxan jartzea eta boluntarioei deia* [online bideo-fitxategia]. https://www.youtube.com/watch?v=uESoEoGxDEg - Pateman, Carole (1995). *El contrato sexual.* Serie Pensamiento crítico/pensamiento utópico. Colección Filosofía Política, 87 [Femenías, Maria Luisa (itzle.)]. Anthropos - Pérez Orozco, Amaia (2006). *Perspectivas feministas en torno a la economía: el caso de los cuidados*. Consejo Económico y Social. - Pérez Orozco, Amaia (2014). *Subversión feminista de la economía. Aportes para un debate sobre el conflicto capital-vida*. Colección Mapas, Traficantes de Sueños. https:// traficantes.net/libros/subversión-feminista-de-la-economía - Putnam, Robert (2011). *Para que la democracia funcione: Las tradiciones cívicas en la Italia moderna* [Gordo, Victoria (itzle.)]. CIS. - Rousseau, Jean-Jacques (1983). *El contrato social*. Sarpe. - Subirats, Joan (2011). *Otra sociedad ¿otra política?: De «no nos representan» a la democracia de lo común*. Icaria. - Subirats, Joan (2018). Política, Representación y Subjetivación. Dilemas Democrácticos. In Noemi Bergantiños eta Pedro Ibarra (koor.), *Respuestas y Propuestas de Regeneración Frente a la Crisis de la Democracia* (39-49. or.). Tecnos. - Van Dijk, Teun A. (2012). *La ciencia del texto: un enfoque interdisciplinario* (Hirugarren edizioa). Paidós Comunicación bilduma, 5. Paidós. http://www.discursos.org/ oldbooks/Teun%20A%20van%20Dijk%20-%20La%20Ciencia%20del%20Texto. pdf - Wodak, Ruth eta Meyer, Michael (2003). *Métodos de análisis crítico del discurso* [Fernández, Tomás eta Eguibar, Beatriz (itzle.)]. Serie CLA-DE-MA. Gedisa. https://www. researchgate.net/publication/275634501\_Metodos\_de\_Analisis\_Critico\_del\_ Discurso - Zuñiga Ruiz de Loizaga, Martín, eta Arrieta Frutos, Félix (2021). Analizando la función de la comunidad en el sistema de organización social de los cuidados en Euskadi. *Zerbitzuan*, 74, 65-81. http://www.zerbitzuan.net/documentos/zerbitzuan/ Analizando\_funcion\_comunidad.pdf
aldizkariak.v1-7-33
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 3 _1991_9", "issue": "Zk. 3 _1991_", "year": "1991", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **POLITIKARIAK-KAZETARIAK: BOTEREAREKIKO LILURA** ## **Txema Ramirez** **Gizarte eta Informazio-Zientizen Fakultateko Irakaslea** Masa-komunikabideak eta politikarien arteko harremanen historia istilutsua izan omen da. Halaxe izan behar da gainera, pentsalari liberalen aburuz. "Bata bestearen zaindari izan behar da beti", diote. Horixe omen da, gainera, "independentzia"ren bermarik onena. Artikuluan zehar, enfrentamendu hori zertan dagoen aztertzen da. Horretarako, hitzaren boterea, politikari-funtzionariek "ongi esanaren artea"z gauzatzen duten erabilpena eta albiste-iturri ofizialek mass-medioetan daukaten erabateko nagusitasuna ikertzen da, besteak beste. Menpekotasun honek dakarren ondoriez ere mintzatzen da, hots, kazetari-mezuek instituzio burokratiko eta ofizialen erritmo eta egituretara egokitzeko daukaten ahalmenaz. Egilearen ustez, egungo kazetariek albiste-iturri horiekiko "Stockholmgo sindromea" ere pairatzen dute. Giro horretan, zentsura zuzenaren mamuak ez du zentzurik, ez bait dago horren beharrik. Sistema komunikatiboak jasaten duen gaixotasun hauei aurre egiteko sendagai bat proposatzen du: sistemaren beraren sakoneko demokratizazioa, hain zuzen. Politikari eta kazetarien arteko harremanak gaurregun nahasi xamar omen daude. Politikarien eritziz, prentsari datxekion ahalmena ("Laugarren boterea") inoiz baino ageriago azaltzen ari da. Honen lekuko, Juan Guerra "*hermanísimo*aren" eskandalua eta bere ondorioz etorri zen presidenteordearen dimisioa, alderdien finantzaketa polemika, GAL erakundearen ikerketa, e.a. luze bat izango litzateke. Gobernuaren ingurutik akusazio gogorrak jaurtiki dira prentsaren paperaz. "Kazetari guztiak lotsagabeak dira" esan berri du senadore sozialista batek Madrilgo Senatuan. Haserre honen pizgailua zenbait senadoreren jokabide maltzurra -ohitura demokratikoetatik urrun dagoena- izan zen, hots, hainbat parlamentarik IRPF legearen aldaketan burutu zuten iruzurra (batek baino gehiagok bi eta hiru bider botoa eman bait zuen egun hartan). Gauzak horrela, badirudi sistemak prentsari ezartzen dion ahalmena –"zaintzailearena", hain zuzen– betetzen ari dela. Ezker aldetik berriz, eta gure herrian ezker abertzalearen mundutik bereziki, komunikabide eta kazetarien lana aztertzerakoan, batzutan jarrera eskematikoegiak erabiltzen direla, uste dut. Sektore honentzat, ezinbestekoa da medioen jabegoa noren eskuetan dagoen argitzea, hau da, burgesia ala herriaren eskuetan. Beraz, eta gauden garaian gaudelarik, mass-mediak Euskal Herriak bere askapen nazional eta soziala lortzeko daraman prozesuaren etsaiak lirateke. Eztabaida horretan amaitzen da, bestelako argudioetan sakondu gabe. Batzuren baikortasuna (hasieran aipatu dudan teoria defenditzen dutenena) eta besteen eskematismoaren artean zeresanik badagoela uste dut. Horixe da, hain zuzen, hitzaldi xume honen helburu nagusia. Gaiaren gaurkotasuna ezin da beraz, ukatu. Ondoren, eztabaida korapilotsu honen abiapuntuak argitzen saiatuko naiz, hau da, enfrentamendu horren errealitatea eta fikzioa non hasi eta amaitzen den edota prentsa benetan laugarren boterea ote den, ala, berriz, beste hiruen (exekutiboa, legislatiboa eta judiziala) bozeramailea. Baina, aurrera segi aurretik, hona hemen datu interesgarri bat1, frantsesen %67k mesfidantza handiz juzkatzen ditu hedabideek ematen dituzten albisteak. Portzentaia hau hamabi puntu igo da azken bi urteotan. Honen arrazoia, mezubideek Errumaniako Iraultza (Timisoaran izandako hilketa-kopurua zela eta), Carpentras kanposantu juduaren profanazioa eta Golkoko Gerra bezalako gertaerei emandako tratamendu desegokia. Frantsesen ustez jazoera hauetan kazetariek ikuskizuna eta informazioa nahastu zuten. Zuzeneko konexioak hainbat egin ziren, baina funtsean gertatzen ari zena ez zuten azaldu, dio aipatu ikerketak. Euskal Herrian antzeko inkestarik egin ez bada ere, ziur naiz emaitzak ez zirela oso desberdinak izango. Argi dago beraz, komunikabideen funtsa eta boterea eztabaidagai sutsua ditugula. #### **Hitzaren boterea** Mezubideak altxor preziatua dira nonnahi. Horretaz ez dago dudarik. Informazioa eta boterea, boterea eta informazioa konzeptuek banaezinezko binomio legez agertzen zaigu. Sanchez Bravok (1979:119) dioen bezala "Hitzen erabileraren boterea, botere ikaragarria da". Hitzak errealitatearen zati mugatu bat definitu eta murriztu egiten du, lengoaiaren bitartez artikulatuz. Horretan datza bere boterea. Erabilpen honetatik gizasemeon kontzientzia manipulatzera dagoen jauzia oso urria izan daiteke. "Gobernatzen dutenek betidanik izan dute -dio aipatu egileak- ongi idatzi eta hobeto pentsatzen dutenen beharra". Eta Paul Ricoeur-ek2 aipu hau gaineratzen du: "Beti da posible 'ongi esatearen artea', 'egia esatearen desioaren' gainetik pasatzea". Hau da, sarritan hobe dela erdipurdiko egia bat apaingarri distiratsu eta liluragarri askorekin esatea, benetazko mamia agertzea baino. Horra hor, esaterako marketingaren legeak ezarritako hainbat irudi freskagarri, esamolde eta jokabide eztabaidagarriak, edota politikariek gauza arruntenak izendatzeko darabilten nomenklatura arraroa ("politikariei ez zaie ulertzen" dio batek baino gehiagok). Ideia hauekin bat dator Bagdikian (1986:237) estatubatuarra. Bere ustez, hedabideen boterea guztiz politikoa da. Are argiagoa da beste aipu hau: "informazioa kontrolatzeko boterea gizartea bera ere kontrolatzeko baliabide garrantzitsuenetarikoa da". Agintari politikoak ongi asko jabetu dira informazioa eta hitzaren poderioaz. Aipatu ikerlari honek dioen bezala (1986:14): "Albiste eta informazioen jabetza lortzen duen lehenak botere politikoa eskuratuko du, hau da, gauzak errebelatu ala ezkutatzeko gaitasuna, pasarte batzu aditzera eman eta beste batzu berriz ezkutuan gordetzeko aukera, gertaerak momenturik egokiena ailegatu arte erreserban mantentzeko ahalmena edota kaleratutakoaren interpretazioa aldez aurretik mugatzeko boterea. Demokrazien eroaleek (...) ideien jabegoa lortzeko erakusten duten lehia, informazioa kontrolatzeko duten gogo biziaren parekoa da. Kasu bietan, irrika hori ez da armadek gauza bera egiteko duten desira baino ttipiagoa". Sailkatu ditugun ahalmen hauen garrantzia, (hau da, gauzak estaltzeko, pasarte batzu argitara eman eta beste batzu patrikan utzi, momentu egokienaren aukeraketa eta abar) ikaragarria da. Har dezagun adibiderik arruntena, prentsaurreko baten konbokatoria, esaterako. Politikariak dira (edota beraien prentsa-arduradunak) gertaera horiek noiz, non eta nola jakitera emango diren erabakiko dutenak. Eta ez bakarrik hori, baizik eta zer esan eta zer ez esan. Guzti hori gutxi balitz, politikariak dira, gertaera horien zergatia –aldez aurretik beraiek modu partzial batez emandako datuen arabera– azalduko dutenak. Beraz, albistearen oinarrizko elementuak (NORK, ZER, NOIZ, NON, NOLA eta ZERGATIA) beraien eskuetan daude. Ondorioz, albistearen produkzio-sistema ere beraien eskuetan dago. Gaitasun hori ez dagokio berriz, informazioaren hartzaileari, hau da, hurrengo egunean albistea irakurriko duenari. Era honetan, Gobernu guztiek informazioa "ondasun publiko"tzat jo arren, (legez hiritar guztiei dagokien eskubidea), errealitatean botere horren pribatizazioaren alde azaltzen ari dira. Informazioa, datuak eta gertaerak gero eta esku urriagotan kontzentratzen ari dira, inor gutxik ezer gutxi esan arren. Mendebaldeko gizarteetan sistema komunikatiboaren logika eta oreka ikertu duen beste teoriko garrantzitsua dugu Giovanni Cesareo italiarra. Beronen ustez (1986:44), gauregungo sistemaren kontradikziorik garrantzitsuena ez da mezubideen jabegoari dagokiona, albiste-iturrien pribatizazio-prozesuari dagokiona baizik. Hau da, albiste- -iturriak gero eta esku bakanagoetan (botere politiko nahiz ekonomikoaz ari gara) agertzen dira. Modu horretan prozesu guztia (igorlearengatik hartzailerenganainokoa) guztiz baldintzaturik suertatzen da. Beste hitz batzu erabiliz, "honelako iturrietatik halako albisteak" izango ditugu. Hala ere, mezubideen alorrean gertatzen ari den kontzentrazio- -prozesua eta berorrek sortarazten dituen ondorioak, ezin ditugu hemen aipatu gabe utzi3. Jokabide hau argiro nagusitu da estatu espainolean, 1982. urteaz geroztik, data horretan orduko Gobernuak bere oneritzia eman bait zion atzerritar kapitalen sarrera baimentzen zuen dekretuari. Masa- -komunikazioaren "handiak" Murdoch, Hachette, Hersant, Bertelsman, Maxwell, Berlusconi, eta abar guztiz erroturik ditugu gure artean. Beraien esku edo beraien bitartez kaleratzen diren egunkariak eta aldizkariak, batez ere prentsa espezialduaren alorrean, gero eta ugariagoak dira4. Haien apostua argi dago: dirua nola edo hala irabazi eta noski kontzientziak kontrolatu. Testuinguru honetan adierazpen- -askatasuna non eta nola gelditzen den ikertzeak beste lantxo bat mereziko luke. Baina, gai honen arrazoia bestelakoa denez, segi dezagun aurrera. #### **Politikarien "ezinbestekotasuna"** Albiste-iturrien auziarekin jarraituz eta testuingurua gero eta gehiago mugatuz, hauxe dakusagu Mendebaldeko sistema komunikatiboan: politikarien ezinbestekotasuna kazetari espezialduentzat, eta batez ere politikaren gorabeherak segitzen dituztenentzat, politikarien hitzak behar-beharrezkoak dira. Beraien lehengaia dira. Egunero gainera. Politikariak eta berauek gobernatzen dituzten erakundeak ezinbestekoak dira gaur egun informazio politikoaren orrialdeak (prentsa) edo minutuak (TB/irratiak) betetzeko. Beraien artean –kazetari eta politikariez ari naiz– sortzen diren harreman pertsonalak estuak eta, normalean, luzaroan irauten duten tratuak dira, azken batean egunero elkarrekin egoten bait dira. Egoera honetan, zaila suertatzen da konfidantzaren giro hori galdera edo jokabide zorrotzekin apurtzen ausartzea, kontutan izanik gainera, beraiek direla "datuen jabeak". Eta norbait noizbait gurpil eroaren dinamika honetik kanpo ateratzen bada, badaki zertara arriskatzen den, beren iturriak galtzera behinik-behin. Funtzionariak edo politikariak berriz, ez du horrelako problemarik. Beti egongo da norbait beraren informazioen zain. Hainbat izan dira gainera (Ofa Bezunartea, 1988:169) politikarien itzalean "karrera" egin duten profesionalak 5. Bestalde, erakunde publiko horiek gizarteak eman omen dien legitimitatearen zama daramate bere gain. Berauetan kontzentratzen diren albiste- -iturriek (Gaye Tuchman, 1983:224) "iturri legitimatuak" legez funtzionatzen dute. Ohitura eta denboraren poderioz, beraz, kazetariak eta politikarien arteko identifikazio- -prozesua erraz gerta daitekeen prozesua dugu. Horrek ez du esan nahi, noski, kazetari guztiak erakunde horien esanetara hitzez hitz eta egunez egun makurtu behar direnik, noski. Baina argi dago, legitimazio horren barruan, politikari eta kazetarien artean maiz "kontsentsura" ailegatzen direla, jada konturatu gabe (Leon V. Sigal, 1978:59). Egoera honetan, ( Mark Fishman, 1983:111) "kazetariek honako hau pentsatzen dute: funtzionari ofizialek benetan dakitena erakusten badute, beren hitzak ezin direla beste 'bertsio bat' bezala kontsideratu, jakintzaren demostrazio bezala baizik". Berdin dio gainera berriemaile guztiek albiste berbera publikatzen badute (ezin da beste modu batez izan, media guztietako kazetariak bait daude Gobernuaren prentsaurrekoetan). Azken batean, kazetariak beste gizaseme guztiok bezala, ziurtasuna behar du. Zalantzak eta ezbaiak ez ditu gogoko, gorrotatu egiten ditu. Sigalek dioen legez (1978:100), "zenbat eta kazetari gehiagok albiste berbera publikatu hainbat hobeto" beraien erizpide profesionalak konfirmatuta gelditzen bait dira. Sare honetatik kanpo gelditzen diren albiste-iturriek (gure kasuan herri-mogimenduenak, esaterako) mezubideetan nekez izan dezakete erakunde ofizialek duten adina ohiartzun. Hauek (funtzionariak, hain zuzen) ez dute beren "albistegarritasuna" frogatu behar, beti bait dira "albistegarri". Ez ahaztu, informazioaren munduan oraindik "star-system"en garaian gaudela (Villafañe, J. eta beste, 1987:147) eta "izarren" (hau da "jende garrantsitsuaren") distira hori hedabideetan egunero isladatzen zaigula. Bestelako iturriek berriz (unibertso ofizialetik at daudenak) bai. "Albistegarritasunaz" gain, "sinesgarritasuna" esijitzen zaie. Osterantzean, funtzionariekin ez da ez bata zein bestea gertatzen. Beraz, legitimazio-prozesu honek modu bikoitzez funtzionatzen du. Batetik, funzionariei sinesgarritasuna eskainiz eta, bestetik, iturri ez-burokratikoen deslegitimazioa eraginez. Hau honela, iturri hauek sistema informatiboaren periferiara kondenatuak izango dira (G. Cesareo 1986:I), hau da "anekdotaren kategoriara" mugatuak (albiste "laburrak" bezala) edota sistematik egotziak izango dira6, horrek dakartzan zailtasun guztiekin. Legitimazio-prozesu honetan bada arreta berezia merezi duen beste fenomeno bat, azkenaldi honetan prentsa-bulegoen ugalketari dagokiona, hain zuzen. Erreforma politikoaren hasieran sortutakoak, erakunde hauen funtzioa labur esanda hauxe zen: gizarte eta erakunde ofizialen artean zegoen hutsunea murriztea, masa-komunikabideen bitartekaritza horretarako erabiliz. Prentsa-bulegoak profesionalizatuz joan diren heinean, handiagotuz joan da beraien islada komunikabideetan. Esperientziadun kazetariekin osatuak, Prentsa-bulegoek komunikabideen lana planifikatzeko daukaten ahalmena izugarria da. Ohizko prentsa-agiri, ohar, txosten eta konfidentziez gain, (hauxe bait da beraien betekizun garrantzitsuenetarikoa), mezubide guztien agenda mediatizatzen dute, euren prentsaurrekoen bitartez. Lehen aipatu dugun "ziurtasun" faktorea jokoan sartzen da hemen berriro ere. Kaleko jendeak kontrako eritzia izan arren, gaur egun albisteak ez dira "bapatean" sortzen (ezbeharrak eta bestelako salbuespenak salbu, noski). Egunero irakurri edota ikus-entzuten ditugun albisteak aldez aurretik iragarritako zerrenda baten ondorioak dira, Prentsa-bulegoek sortarazi duten agendaren emaitzak hain zuzen. Gauzak horrela, erredaktoreburuek eguneko lana banatzerakoan nahiago dute beren orrialdeak/minutuak iragarrita dauden prentsaurrekoekin "ziurtatu" bapatekotasunari lekua eman baino. Eta noski, guzti horren ondorioz, are eta nabarmenagoa egiten da erakunde ofizialen presentzia, berauen esku bait daude, jakina, Prentsa-bulego boteretsu eta "profesionalenak". Legitimazio-prozesu honen ondorioz, bere barnean (ikusi dugun legez) "kontsentsuaren legea" (kazetari eta funtzionarien artekoa), "Starsystem"en ahalbideak, "sinesgarritasuna"ren balorea eta prentsa- -bulegoen eragina daudelarik, albiste- -iturri ofizialen nagusitasuna erabatekoa da7. Nagusitasun horretan datza, dudarik gabe, sistema politikoak bere helburuak aurrera eramateko duen estrategia. ## **"Stockholngo sindromeaz"** Euskal Herrian aski ezaguna dugu masa-komunikabideek "Stockholngo sindrome" bezala definitu duten fenomenoa. Hitz hauekin, bahiketa luze bat amaitu ondoren gatibuek beren bahitzaileekiko erakusten duten begikotasuna definitzen da. Normalean tratu jentilaren ondorioa izaten da. Poliziak ez bahitutakoen portaera eta sarritan egiten dituen aldarrikapen bitxiak diskulpatzeko aitzaki ezin egokiagorik ere dauka. Gogoan izan 1988.ean Emiliano Revillaren kasua. Zenbait kasutan ere, begikotasun horrek bahitzaileen ideiekiko kidetasun- -sentimendu handiak izatera eraman dezake. Kasurik aipagarriena 1975.ean gertatu zen EEBBetan. Bahitutakoa, Patricia Hearst, beren bahitzaileen talde armatura pasatu zen, defenditzen zituzten ideia berberak bereganatuz. Prentsaren munduan antzeko zerbait gertatzen dela esan genezake, hau da, kazetari askok eta askok, urteen poderioz, nola edo hala, bere egiten dituztela beraien editoreek defendatzen dituzten jokabideak. Secanella irakasle madrildarraren ustez (1986:22) kazetarien identifikazio hau ere beraien albiste-iturriekiko ere somatzen da8 . Hau da, ez dela beren editoreekiko soilik gertatzen, baita egunero tratatzen eta ikusten dituen iturriekiko ere. Mauro Wolf-ek (1987:207) ederki laburbildu zuen fenomeno honen tipologia. Beronen ustez, kazetarien inguruan egunez egun eta jada oharkabe ehuntzen joaten den testuinguru profesionalak eta burokratikoak egundoko garrantzia du. Wolf-en ustez, 1955.ean Breed-ek definitu zuen "erredakzioen kontrol soziala"k zutik dirau. Honen arabera, mezubideen linea editoriala –harrigarria bada ere, kazetarien artean oso-oso gutxitan aipatua eta eztabaidatua suertatzen dena– "osmosia"ren bitartez barneratua izaten da. Hau da, urteak pasa ahala, kazetariek "normal"tzat jotzen dute bere enpresaren ideologia eta jokabidea. Bere egiten dituzte gainera beraien erredaktoreburuek egunero darabilten erizpide profesionalak, beste arrazoien artean kategoriaz igotzeko baliagarri gerta dakielako, noski. Haien orientabide profesionalak (Wolf, 1986:207) ez dira publikoarengandik etorriko, beraiekin diharduten edo beraien gainetik dauden lankide profesionalengandik baizik. Breed-en9 ustez, sei dira kazetaria egunkariaren ideologia onartzera ("osmosia") bultzatzen duten arrazoiak: a) aginte instituzionala eta zigorren beldurra; b) betebeharraren sentimenduak eta nagusiei zor zaien onespena; d) enpresako piramidearen goiburura hurbiltzeko asmo eta aspirazio profesionalak; e) bere "taldetxoa" rekiko fideltasuna; f) lanak berak eskaintzen duen poztasun profesionala eta g) notiziak gizartean duen balorea. Guzti honen ondorioz, kazetariak bere postura argi zein den agertu beharrean, bere erizpideak (profesionalak eta sozialak) erredakzioan somatzen den pragmatismora egokituko ditu. Hau honela, erraz uler daitezke gure "fakultate garaian" "gorrien artean gorrienak zirenak" eta gaur egun egunkari kontserbadoreen goi- -karguetan edota prentsa-bulego arduradun bezala aritzen direnen patua. Egoera honetan, zentsura zuzenaren mamua gero eta gehiago iluntzen da. Erredakzio maneiakor eta sumisoaren aurrean, funtzionariek eta mezubideetako jabeek ez dute horren beharrik, nagusien ideologia barneratu dutelako. Fenomeno hau mezubide guztietan gertatzen dela esan dezakegu. Berdin dio eskubikoa zein ezkerrekoa izan. Esperientziak argi demostratu du erredakzioetan gertatzen diren enfrentamendu profesionalak oso urriak direla. Bakoitzak ongi baino hobeto daki zeintzu diren bere mugak, noraino iritsi eta nondik ezin daitekeen pasa. Marra hori, urteen poderioz bere buruan margotu duen muga hori, ez du huskeria batengatik gaindituko. Haatik, gatazkak sortuko dira, noski. Honen lekuko, gaur egun PSOEko Gobernua eta prentsaren artean dagoen enfrentamendu-giroa (Euskal Herrian ez da horrelakorik gertatzen). Sigalek (1978:233) dioen bezala "[funtzionariak]...bilatzen ari direna aurkitzen ez dutenean edota beraien ustez, 'albiste txarrak' jasotzen dituztenean, politikariek mesfidantza handiz begiratzen dute beren iturria". Grekoek egiten zuten legez (albiste txarrak zekartzaten mezulariak sakrifikatuz), politikariak beren zalantzak –prentsaren egoerari buruzkoak hain zuzen– toki guztietatik barreiatzen hasten dira". Beren sumintasunean murgildurik ez dute ezer ikusiko, beren erresuma omen dena "profanatua" izan dela baizik. Hauxe litzateke agian gaurko egoeraren panorama. Enfrentamendua sistemaren oinarrizko hastapenei buruzkoa denean, portaera guztiz desberdina da. Gai hauek (monarkia, merkatu-legea, Espainiaren batasuna, e.a.) ikutuezinak dira gaurregun. Beraz, horri buruz zerbait agertzekotan, guztiz ukatua, desitxuratua ala sistema informatiboaren periferiara kondenatua izango da ("bitxikeriak" ala "albiste laburrak" bezala). Bestelako gaiak, berriz (sistema politikoaren "desajusteak", politikarien iruzurrak, e.a.) "albistegarriak" izango dira, sistema beraren oinarriak kuestionatzen ez duten bitartean. Horretan datza diferentzia. #### **Konklusioak** Esandakoak esan eta Mendebaldeko sistema komunikatiboak politikari eta kazetarien arteko harremanei ezartzen dien dinamika aztertu ondoren, ondoko konklusio hauek atera ditzakegu. Lehenengo eta behin, argi gelditzen da, Gayer Tuchaman ikerlari estatubatuarrak dioen legez (1983:224,230) "**albisteak Estatuaren legitimitatea eta beronen 'status quoa' konfirmatzen duela**", iturri ofizialen erabateko nagusitasunak erakusten duen legez. Aldi berean, "notiziak, beste gauza batzuren artean, errealitatearen interpretazioaren inguruan botereak ezartzen duen iharduera direla" (Schlesinger)10 . Beraz, **mendebaldeko gizarteak, prentsa-askatasunaren izenean, mezubide eta agintariei ezartzen dizkien funtzio desberdinak** (konzepzio liberalaren arabera) (Borrat 1989:60), **teoriaz bata bestearen zaintzaileak, hain zuzen, kolokan edo ezbaian bederen daude une honetan**. Eta hori gertatzen denean (Bagdikian 1986:222) "gizartearen beraren osasuna zaintzeko ezinbestekoa den premisa bat (hots, jokabide desberdinena) ezabatzen ari da". Gauzak horrela, inor gutxi asaldatzen da gaur Juan Carlos erregea, Felipe Gonzalez edo Ardantza jaunak atzo esandakoa egunkarietan irakurtzerakoan, beraiek bait dira, azken baten "star system" horren protagonista nagusiak. Baina, (Sigal 1978:229) gure gaurko sistema informatiboa gai izango litzateke egun K. Marx-en "Kapitala" edo Darwin-en teoriak behar bezala tratatzeko ala guztiz oharkabe pasatuko ziren? Beldur naiz bigarren aukera hau ez ote zen nagusituko. Historiaren garapena markatu duten teoria horiek, asko bezala, "bitxikerien" atalera zokoratuak izango liratekeela susmatzen dut. Amaitzeko, gogoeta apal bat. Hemen azaldutako kezka eta galderek honako hau ikusterazten digute: alferrikakoa dela gaurko sistema informatiboaren garapen teknologikoa, ez badiogu sistemaren beraren sakoneko demokratizazio prozesu bati ekiten, hau da, informazioari dagokion zerbitzu publikoaren statusa bermatuko dion aldaketa. Informazioa bait da, azken batean, hiritar guztioi dagokigun funtsezko eskubidea eta ez gutxi batzuk gertaerak nahi duten eran aurkezteko daukaten ahalmena. ### **Oharrak** - 1.- *Noticias de la comunicación*, 8. zenbakia 1991ko ekainaren 10tik 16ra bitartekoa. - 2.- In"Periodistas: Mensajeros, escribas y retóricos". 119. orrialdean. - 3.- Hego Euskal Herrian saltzen diren zortzi egunkarien %58a COMECOSA enpresaren eskuetan dago (El Correo español eta Diario Vasco). Berauetan, akzio gehienen jabegoa famili bakar bati dagokio, Ibarrari, hain zuzen, BBV finantzial etxea menperatzen duen berbera. - 4.- Horra hor besteak beste, "Mía", "Dunia", "Ser padres", "Muy interesante", "Natura" eta "Geo" aldizkariak (Bertelsman taldearen eskutan) edota "Teleprograma", "Futuro empresarial" "Elle" (Hachette), "El periódo informático", "PC magazin" (VNU talde holandarraren esku), "Autopista", "Motor clásico", "Motociclismo" (Vereiningten Motor Verlag talde alemaniarraren menpe), "Tv plus" (Bauer taldeari lotuta) eta "Mari Claire" talde finantziarrak"Grupo 16 taldearen argitarapenetan duen partaidetza. Horretaz gain, kontutan izan Berlusconi italiarrak "T5" Espainiako kate pribatua n duen partaidetza (%25arena) eta ETBrekin, bere taldekidea den Fininvest enpresaren bitartez, duen komenioa (publizitate alorrean). Azkenik aipatu RCS talde italiar indartsuak -zeinak besteak beste Corriere della Sera eta Gazzetta dello Sport kaleratzen dituen- Estatu espainolean burutu berri duen azkenengo inbertsioa, hots, "El Mundo" egunkaria kaleratzen duen editorialaren akzioen %45az jabetu da. - 5.- Euskal Herriko politikagintzan gero eta normalagoa da informazio politikoaz arduratzen diren kazetariak politikarien prentsa bulegoetara pasatzea. Azken Jaurlaritzaren osaketan kasu ugari gertatu dira. kargu heuek behinbehinekoak izan arren, kazetari hauek normalean jada beti daukate beren jatorrizko lanpostura ituzltzeko aukera. Bizkitartean lau edo zortzi bat urtetan, beren diru sarrerak bikoiztu ala hirukoiztu egin dira. Gainera, bere balorazio profesionala igo egin da nabarmenki. - 6.- Fenomenologia hau argi ikusten da sistima kapitalistaren zutabeak kuestionatzen duten mogimenduekin. Zenbat eta "radikalagoak" izan, beraiekiko mesfidantzak hainbat eta handiagoak izango dira. - 7.- Leon V. Sigal-ek aipatu liburuan demostratu zuen "The Vashington Post" eta "New York Times" egunkarietan argitaratzen ziren albisteetatik bi heren iturri ofizialetatik zetozela (ikerketaren unibertsoa 3.000 albisteena izan zen). Atlantikoa zeharkatu gabe, Euskal Herrian, EHU-UPVko irakaslea den Ofa Bezunarteak (1988:151) egin berri duen ikerketan erakusten denez, "Deia"n publikatzen diren albisteen %40,5 erakunde ofizialetatik datoz. "El Correo español"en kasuan portzentaia %32,5ra murrizten zen. Nagusitasuna beraz begibistakoa da. - 8.- Are gehiago esaten du Petra María Secanellak:"kazetal usteltasuna albiste iturri bakar batekin lan egíten denean hasten da". - 9.- In *La investigación en la comunicación de masas. Crítica y Perspectivas*. (Wolf Mauro) (1986:207). Jatorrizko aipua *"Social control in the New Room: a funcional analysis"*, aldizkaritik aterea dago. Social forces, 33. zenbak. (326-335 orr.) - 10.- In Wolf M., Op. cit. (1987:255). Jatorrizko aipua Schelesinger P.k 1972. urtean Meeting of British Sociological Association-aren aurrean eta *The Sociology of Knowledge* izenburupean aurkeztu zuen ponentziatik aterea dago (4. orr.) ## **Bibliografia** - BAGDIKIAN Ben H; *El Monopolio de los medios de comunicación*, 256 orr. Fondo de Cultura Económica, Mexiko, 1986. - BEZUNARTEA, OFA; *Noticias e ideología profesional*, *La prensa vasca en la transición política*, 230 orr. Ediciones Deust,. Bilbo, 1988. - BORRAT, Héctor; *El periódico, actor político*, 167 orr, Gustavo Gili S.A., Bartzelona, 1989. - CESAREO, Giovanni; *Es noticia. Procesos, fuentes, tecnologías y temas del aparato informativo*, 153 orr., Mitre Bartzelona, 1986. - FISHMAN, Mark; *La fabricación de la noticia*, 190 orr., Ediciones Tres tiempos, Buenos Aires, 1983. - SANCHEZ-BRAVO CENJOR, Antonio; *Periodistas: Mensajeros, escribas y retóricos*, 231 orr., Pirámide, Madril. 1979. - SECANELLA, Petra M., *Periodismo de investigación*, 122 orr, Tecnos, Madril, 1986. - SIGAL, Leon V.; *Reporteros y funcionarios. La organización y las normas de elaboración de las noticias*, 240 orr, Ediciones Gernika, Mexiko, 1978. - TUCHMAN, Gaye; *La producción de la noticia. Estudio sobre la construcción de la realidad*, 291 orr., Gustavo Gili S.A., Bartzelona, 1978. - VILLAFAÑE, J, BUSTAMANTE, E, eta PRADO E. *Fabricar noticias; las rutinas productivas en la radio y TV*, 158 orr., Mitre Bartzelona, 1987. - WOLF, Mauro, *La Investigación en la comunicación de masas*, *Crítica y Perspectivas*, 310 orr., Paidos Ibérica S.A., Bartzelona, 1987.
aldizkariak.v1-0-160
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.21 _2008_6", "issue": "Zk.21 _2008_", "year": "2008", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Gotzon Bidaurratzaga medikuaren** *Argija kirijotz-alija* **liburuxka (1927)** *Anjel Bidaurrazaga* EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea **Laburpena:** Artikulu honetan, sendagile naturista izan zen Gotzon Bidaurratzaga aurkeztuko da. Jaun honek, euskaraz idatzi zuen artikulu labur bat, argiak giza gorputzari nola eragiten dion azaltzen duena. Idazlearen historiak eta naturismo-medikuntzari egindako ekarpenak artikuluan zehar aukera emango digute idazlea bere garaian kokatzeko, XX. mendearen hasieran zientziari buruz euskaraz idatzi zuten bakanetako bat baita. **Abstract:** In this article we present a brief work written by the naturism doctor Gotzon Bidaurratzaga in Basque language in 1927 about the influence of the light in the human body. The writer's biography as well as his participation in the Naturism medical movement allows us to situate the context of one of the few examples of science writer in Basque in the beginning of the XX century. # **SARRERA** Euskaraz egindako zientzia-prosa historiaurrea aztertzen jarraiki, medikuntzaren alor bateko adibide bat dakargu hona, hain zuzen ere euskal naturismoaren aitzindar**i** izan zen Gotzon Bidaurratzaga medikuaren ibilbidea**.** Honek, balioko digu euskaraz argitaratutako testu batek XX. mendearen hasieran eginak zeuden ahaleginetara hurbiltzeko. Testu ezezagun hau berreskuratu eta argitara ekarri nahi izan dut lan honen bidez. # **BIOGRAFIA (1)** Gotzon Bidaurratzaga Lazpita Bizkaiko Erandioko Asua auzunean jaio zen 1882.ko martxoaren 1ean Mitxelena baserrian. Bi urte zituela bera ama hil egin zen eta haurtzaroan baserriko lanetan aritu zen. Urduñako ikastetxean ba- txilerra egin zuen eta ondoren Nautikako ikasketak ere. Bere aitak lur sail batzuk saldu ondoren Medikuntza ikasteko aukera izan zuen Valladoliden. ![](_page_1_Picture_2.jpeg) Gotzon Bidaurratzaga Lazpita (1882-1971) Ikasketak amaituta lanean hasi zen Gatikan eta ondoren Lutxanan. Txileraino itsasontzi-sendagile moduan joan zen, hainbat etorkinen osasun arduradun gisa. Handik itzulita Arabako Arespalditzako herri mediku bezala jardun zuen, eta urte batzuen ondoren oftalmologiako espezialitatea egin zuen Madrilen. Arespalditzan tifus epidemia bati aurre egin behar ziolarik, denbora eskasiak bultzatuta gaixo gehienei tratamendu arruntak agindu eta emaitza ezin hobeagoak jaso zituen, baina bere azken gaixoari orduko botikak agindu zizkion eta hauxe izan zen bere hildako bakarra; porrot honegatik medikuntza IDUPDNRORJLDNRDUHQPHVÀGDQW]DUDNRMRHUDSL]WX]LW]DLRQXUWHDQJULSH epidemia handian, Arespalditzatik laguntza eskatu zioten eta orduan ere denbora faltagatik hiru astean zehar higiene-metodo soilaren laguntzaz aritu zen gaixoak sendatzen, eta orduan ere emaitzak ezin hobeagoak lortu zituen. Ondoren Bilboko Ledesma kalean, oftalmologiako kontsulta ireki zuen. Manuel Etxebarria Erandioko sendagile lagun batek, 1918.ean argitaratutako Vanderren liburu bat gomendatu zion: «*El diagnostico por el iris»*(2). Liburua irakurri ondoren, mediku-bizitzan erdietsiriko eskarmentuaren laguntzarekin iridiologiaz aritzea erabaki eta hala egin zuen, sutsuki egin ere; horrela 1923. urtean «*El diagnóstico por el iris»*(3) idatzi zuen, Ruiz Ibarra sendagile naturistaren hitzaurrea bat gehituta. Urte horretan Donostiako Novedades antzokian hitzaldi bat eman zuen euskaraz eta handik artikulu bat idatzi ere izenburu honekin: «Argija kirijotz-alija»(4) 1927. urtean argitaratua. Handik bi urtera beste liburu bat ere idatzi zuen:»*)XQGDPHQWRVFLHQWtÀcos del naturismo*»(5). 1936. urtean Bilbotik ihes egin zuen Mexikora. Bertan sendagile bezala lanean jarraitu zuen eta 1945.ean itzuli zen bere lehengo bizitokira, Bilboko Artxandako baserrira. Gerra-garaitik 7 heriotz-zigor egotziak zituen, baina barkatu zizkioten. Ondoren beste hiru liburu argitaratu zituen, guztiak naturismoaren ildotik: 1961.ean, «*La dieta natural. Regeneración humana con las frutas*» (6), 1964.ean «*Ayunoterapia y el matrimonio»*(7) eta «*No busques lo que tú tienes»*(8), Mexikoko erbeste garaietan idatzitakoak. 1971. urtean hil zen bere Artxandagoikoa baserrian. ![](_page_2_Picture_3.jpeg) 1923. urtean Gotzon Bidaurratzagak iridiologiari buruz egin zuen lehen argitalpena # **NATURISMOAREN HISTORIA LABURRA (9)** 1DWXULVPRPHGLNXQW]DUHQKDVLHUD+LSRNUDWHVHNHUDELOLWDNRRLQDUULÀVLologikoan dago, bere *Corpus Hippocraticum*-ean agertzen den *physis* edo gorputzaren sendaindarrean (homeostasian). Hau da, naturak sendatzeko bide duen berezko gaitasuna paradigmatikoa da naturismo medikoan, eta horregatik, gaixotasunaren aurrean hartzen den jarrera oso desberdina da ohiko medikuntzaren aldean, bai diagnostikoan bai tratamenduan ere. Greziarrek zuten naturaren ikuspegian lau oinarrizko elementuak zeuden (airea, ura, lurra eta sua) eta hauek beren baliokideak edukiko lituzkete JL]DJRUSXW]HDQNODVLNRNLGHLWXGLUHQODXKXPRUHDNRGRODÁHPDHGRPXkia, behazun horia eta behazun beltza. Guztien arteko oreka osasun-egoera adierazlea izango litzateke, baina haien arteko desorekak berriz gaixotasuna eragingo luke. *Physis*a orekara itzultzeko gaitasuna izango litzateke. Hipokratesek gizon osasuntsuaren ohitura egokiei dieta deitzen zien eta kontzeptu horren barruan**,** janariaz gain, gizarte maila eta jakituria ere sartzen zituen. Hasierazko Medikuntzako kontzeptu hauek aldatuz joan dira historian zehar baina sendaindarraren ikuspuntua naturismoan egon da beti. Naturaren aurrean izan den jarrera-aldaketek ere eragina izan dute**,** medikuntzaren historian: jainkoekiko beldurra, naturaren ikerkuntza eta gizatasunaren garaipena errenazimentuan. Vesalioren (XVI) ikerketa anatomikoak baliagarriak izan ziren humoreen teoria baztertzeko, zuntzak aldarrikatu baitziren giza gorputzaren osagai nagusi moduan humoreen ordez. XVII mendean Sydenhamek gaixotasunen sailkapen klinikoa egin zuen eta sendaindarrari beste izen bat jarri zion: «*vix medicatrix*». Hurrengo mendeko arrazionalismoak indar handia eman zien klinika eta terapiaren sendotasunari. XIX. hasieran Europaren erdialdean hidroterapiak zuen indarrak abiada eman zion naturismo-mugimenduari. Sebastian Pneipp, Preissnitz, Rausse eta beste sendagile batzuek hidroterapiaren erabilpena sustatu zuten eta horrekin batera dieta, kirola, argia, airea eta abarren onurak aldarrikatu zituzten; beraz, naturan dauden elementuak goraipatu zituzten botiketan oinarritutako medikuntzaren aurrean. Naturaren aldeko jarrera honi, barazkizaletasuna eta hasierako ikuspegi «ekologista» gehitu zitzaizkion, gizarte- zein politika-esparruan. # **ESPAINIAKO NATURISMOA** Naturismoak, Alemanian hidroterapiarekin lotu bazen ere, Espainian barazkizaletasunarekin lotura izan zuen hasieratik. Mugimenduak, hiru koka- gune garrantzitsu izan zituen, Bartzelona, Madril eta Valentzia. 1896. urtean Pneipp sistemaren lehen denda ireki zuen Jaime Santiverik Bartzelonan, eta hasieran jantziak saltzen bazituen ere**,** laster farmazia bihurtu zen bere denda eta naturismoari lotutako produktuak saltzen hasi zen: liburuak, sendabelarrak, janari biologikoak… XX. mendearen hasieran ere barazkizale elkarteak sortu ziren Madrilen eta Bartzelonan. Elkarte hauekin batera mediku naturisten beharrak hasi ziren, hasieran goi maila sozialeko kideekin osatzen zirelako. 1918-19.eko gripearen osasun-krisiak (250.000 hildako Espaini-DNRHVWDWXOXUUDOGHDQ PHGLNXQW]DUHQJDQDNRPHVÀGDQW]DNXJDULWX]Ltuen beste motetako terapien onerako. Urteak aurrera joan ahala, mugimendu hau adar bitan banatzen hasi zen, batetik maila herrikoi ezkertiarra eta bestetik maila zientzialariena edo sendagileena. Gerra zibila heldu arte, ekimen ugari egin zituzten, tartean aldizkari ugari bakoitzaren ikuspegia (eta interes komertzialak) defendatzeko. Guda aurretik**,** 1933. urtean, mediku naturistak Bussot bainuetxean (Alacant, Herrialde katalanak) kongresu bat antolatu zuten. Bertan bi lemapetan jardun baitzuten: zientzia eta moralitatea, biluztasunetik eta sasimedikuengatik bereizteko. Kongresu horretan parte hartu zuen Gotzon Bidaurratzagak ere. 1936. urtean hasitako gerrak eten egin zuen mugimendu hau, elkarteak legez kanpo jarri eta bere kide ugari giltzapetu eta erbesteratu zituztelako. Gotzon Bidaurratzagak, esate baterako, 10 urte eman zituen Mexiko D.F.n. Hango euskaldunen artean gaixo ugari artatu zituen eta liburu batzuk idazteko aukera ere izan zuen. 1951. urtea arte ez zen berriro beste elkarte barazkizalerik sortu: Bartzelonan gertatu zen berriro ere Manuel Cervera Cebolla militar frankistaren babespean. 1961. urtean Barakaldoko elkarte barazkizalea eta mediku naturistak elkarrekin aritu ziren elkarte batean. Gotzonek bere bere bizitzako azken egunetara arte mantendu zuen bere harremana elkarteko kide zaharrekin (besteak beste Eduardo Alfonso presidentearekin). # **GONTZONEN EUSKARAZALETASUNA** Euskaltzaletasuna txikitatik zetorkion eta heldutasunean bultzatua sentitu zen orduko gizarte aldaketaren aurrean abertzaletasunean parte hartzera eta euskararen inguruko liburuak eta lanak irakurri zituen; hauen artean Pablo Pedro Astarloaren «*Apologia de la lengua vascongada*» (1803) liburuaren jatorrizko bertsio bat eduki zuen, eta guda aurreko euskarari buruzko KDLQEDWOLEXUXHUH%HUHDXWRELRJUDÀDUJLWDUDJDEHDQKRQHODLGDW]L]XHQ©*si puedo publicar mi trabajo, verán los lectores que en pos de los conocimien-WRVTXHHO(X]NHUDHVLGLRPDRULJLQDOSURSLVLPRHQODVLJQLÀFDFLyQGHVXV elementos, sílabas y voces, es cortes en sus formulas y expresiones, ordenadisimo en las reglas y que guardala mayor y más rara consecuencia en sus conclusiones, con una armonía singular, sin par, entre todas las lenguas.»* Aurretik ez zuen jasoko Medikuntzan euskaraz idatzitako lanen berririk. Izan ere, egile gehienak Iparraldekoak izan ziren (Albert Constantin, Pierre Buruzain edota Jean Etxepare kasu), eta hegoaldekoontzat ere ezezaguna izan dira, ia gaur arte (Kepa Altonagak plazaratu arte alegia) (11-13). Ez dakigu «Herria» aldizkariaren *osagarriaz* ataletako beste egile batzuk (Souberbille edo Minville sendagileak) (14) ezagutuko zituen ere ez. # **Argija kirijotz-alija edo argijak gorputza elikatu egiten daula (4)-**ri buruzko azalpen aurkeztua %HUHELRJUDÀDQ D]DOW]HQGHQH]XUWHNRDSLULODUHQDQ1RYHGDdes antzokian**,** iridiologian hasi berrian zenean, euskarazko hitzaldi bat eman zuen, EUSKAL ESNALEA elkarteak antolatutako hitzaldi sorta baten barruan. Aste bat lehenago beste mediku euskaldun bat, Jose Zinkunegik hitzaldia eman zuen kirolaren on-gaitzez. Elkarteari buruz horrela idatzi zuen Koldo Izagirrek bere *Euskararen historia txikia Donostian 1800-1998* (15) liburuan: «*Adore berria hartuta, euskaltzale abertzaleak, karlistak eta are integristak ere bildu ziren Euskal Esnalea izeneko elkartean, Tolosan. Helburua euskal kultura azkartzea zuten. Onenak emanak zituen Euskal Erriaren hurrengoa izango zen elkarte honek 1911n sorturiko Euskalerriaren Alde aldizkaria. Bazegoen euskaraganako borondate garbiago bat, eta bazuten honetan zerikusia abertzaleek lortzen dituzten zinegotziek, Bilbon behintzat oso nabarmen.* *Euskal Esnalea izen bereko buletina ateratzen hasi zen, euskara hutsean, eta nukleo honetatik sortuko zen Argia asterokoa Donostian (1921- 1936), egundoko harrera izango zuena Gipuzkoa osoan. Euskara prestijiatzeko asmoz publiko urbanora heldu nahirik, hitzaldiak antolatzea erabaki zuen Euskal Esnaleak hainbat gairi buruz, denak euskaraz, Donostian eta antzoki batean, Salon Novedadesen hain zuzen. Zenbait jai-egunetan, goizeko hamaiketan, publizitate ugariz iragarriak, oso ekimen ederra izaten ziren hitzaldiok, eta oso jarraituak. Batzuetan irudiz apainduak ematen ziren, proiektore baten bitartez. Idazle eta intelektual askok hartu zuten parte:* *Urreta, Larunbe, Etxegarai, Garitaonandia, Zinkunegi, A. Donostia, Azkue, Lhande, Orixe, Anabitarte, Larrañaga, Mokoroa, Barandiaran, Gerra... Gaiak ere oso ugariak izan ziren, atzean utzi zen garai bateko monotema: prehistoria, musika, telefonoa, poesia, olinpiadak, emakumea, medikuntza...»* 1927. urtean argitarutako liburuxkak 20 orrialde ditu eta bere hasieran Joseba Zabala-Arana, *Miren Biotz Semiari* dedikatua dago. Dirudienez, apaiz honek lagundu zion euskarazko bere lehen izkribuan idazten eta zuzentzen. Bernardo Estornes Lasak Auñamendi entziklopedian (16) jartzen duenez, 1936. urtean desagertu zen Bilbotik San Vicente de la Barquera (Kantabria) bidean. Nabarnizko seme honen eragina jasoko zuen nonbait Gotzon Bidaurratzagak idatzitako artikuluan, berak euskara arloan egindako lan ugariak baitziren: «Edesti deuna» (1921) (17), «Euzkerazko Zenbaketea» (1932) (18). Beraz orduko euskal letretan aditua izango zen eta seguraski Gotzonen zuzentzailea. Idazle honen memoria galdu egin zen, beste asko bezala, baina kontutan eduki behar da berak 1922. urtean euskararen batzeari buruzko txosten bat idatzi zuela «Euskera» (19) aldizkarian. Gotzonen liburuxkak zortzi atal ditu: hiru argiari buruzkoak eta beste bost argiak gure gorputzean ikusmenaren bitartez duen eraginari buruzkoak. Hau da, iridiologiaren oinarriaren azalpena dugu hemen, seguraski Valderren liburuan («*El diagnóstico por el iris»*) oinarrituta. Euskara aldetik sabinismo edo garbizaletasun ildoari erabat jarraitzen dio eta liburuxkaren azken bi orrialdetan hiztegitxo bat dago izenburu honekin: «*Itz barrijak eta*», bertan aurkitu ditzakegu orduko neologismoak *kizkin* zelula izendatzeko, *soñizti*ÀVLRORJLDL]HQGDW]HNR*kirizpi* nerbio zuntza moduan, etab. Argia eta bizitzaren arteko elkar-beharrez hasten da idatzia eta halaber, azaltzen da argiak zer eragina duen gure gorputzean larruan dauden nerbioren bidez, honi jarraituz garunerako ibilbidea azaltzen du begietatik hasita. ### *1- Argija geikiz* Lehengaia eter (*mekija*) litzateke, hau da, gauzen oinarria, *gauzkaya* delakoarekin batera (materia prima); honek atomoek (*apurek*) osatua egongo litzateke eta atomoak elektroiekin osatzen dute (*tximistapurek*). Hasteko, teoria atomikoaren ematen ditu, garai horretako aurkikuntza izan zen teoria hori. Argia materiaren dardarak (*meki-uñaldi*) edo energia-uhinak bezala azaltzen du eta baita oraindik ezagutu gabeko zerbait gisa ere (*Argija dere-* *txon meki-uñaldi onek, berriz, al ezkutu ta indar ikaragarrijak dauz, ondiño asko ezagutu be ez doguz egiten, baña*.). ### *2- Argija bixitza-sorburuba. Bere egikuna gorputzan.* Argiaren garrantziarekin hasten da erlijio aipamen batekin (*Jaungoikuak arrija lelengo egunean egin eban*) eta bizitzarekin duen harremana, gehienbat eguzkiak bidalitako izpiengatik (*eguzkijak meki-uñaldirik eragingo ezpa-leu, ludijan bixi dana ayenatu egingo litzateke*). Honetan, *gure aberkidea* bezala aurkezten duen Goikoetxearen hitzaldietan entzundakoa aipatzen du. (*gerotxuago atzalduko dodazan uste asko berak Bilbo`n egindako itzaldijetan entzunikoak dira*). Geroago, azaltzen du janaritik hasita argiak zer eragina duen gorputzean eta zein garrantzitsua izan daitekeen garunean zentzumenen bidez (*asmen bakotxak bere iñarpenerako arija bihar-biarrezkua dau* +RUUHWDUDNRÀVLRORJLDNRD]DOSHQEDWHUHHPDWHQGX aurretik. ### *3- Argijaren bidia soin-ziar* Aurrekoaren tesia defendatzeko argiak gorputzean egiten duen bidea dator atal honetan. Garuna, begietatik datorkion argiaz elikatzen da (*garaun eta bizkar-kirijoetarako atia, barriz, begijak dira, ta begi-ziar egiten da mekizko edo argizko elikapena*) Eta begiak eta garunak jatorri enbriologiko berbera dutela. Horrela, argi izpiek behin begietatik sartuta aurkitzen duten ikusmen bidea azaltzen du (*betsein-zuloa, betsarea, bekirioa, ikusmukurera, garun azala* beginihia, erretina, ikusmen nerbioa, talamo optikoa, garun azala), baita alderantziko bidea tuberkulu kuadrijeminoetara (*potor lauzki*) eta errraboil errakideoak (*ornagun tontor*). ### *4- Ikuskuntza* ,NXVPHQDUHQRLQDUULÀVLRORJLNRDUHQEHUULHPDWHQGXIRWRKDUW]DLOHHWDNR (*kosno eta makiltxubak*) epitelioaren (*estaleuna*) eta argiaren arteko elkarrekintza aipatuz. Era berean, ederki azaltzen du nerbio kitzikapena (*kirijotza*) garun azalean nola gauzatzen den (*ementxe nabatuten dira gauzen azal-zeingijak: margo, goibera, tankera, t.a*.). ### *5- Soma-iñarkunetan argijak daun eragipena.* Hau da, argiaren eragina gorputzaren funtzioan. Zentzumen bakoitzaren bereizitasunak (*muetakitasun*) azaltzen hasten da, geroago kitzikapenak nerbio-kinada nola bihurtzen diren azaltzeko (*asmen bakotxak berari dagokijan lekore-indaretikuak edo dira-ta*). Hala ere, argiro baieztatzen du zeregin hauetan ikusmena dela nagusi, eta berriz ekiten dio zentzumen arteko elkarrekintza aztertzeari (*garunetan, batezpe, atal gustijak dagoz osoro el-* *kartuta*) eta berradierazten du elkarreragiketa zentzumen artean, dena den ikusmenaren eragina dela baieztatzen du (*bekirijuak dakarran argizpi-indarrak ikusmukurrean zeregin aundijagua betetan dauala, nik uste; beste soma-indarren biztutzailia edo da*). Horrela, batetik argia da prozesua eragiten duena, baina bestetik, ez du ahazten itsuak diren gizakiek ere badutela sistema hau (*itsuben adore-bixitza aul eta mirixa ixan biarko litzatekeelata* EDLQDMXVWLÀNDW]HNREHJLQLKLHWDWLNVDUW]HQGHQDUJLDNHGXNLNROXNHHUDgina nahiz eta ikusmena galdua izan. **(***itsubak, ezin ikusi ixanaren, soinbaru argija ugari artu legikie-ta*). ### *6- Beranzko argizpijen egikuna* Argiak bide bi egiten ditu garun-azaletik behera: bat ikusmen-nerbiotik begietara, eta bestea erraboiletik gorputz osoko organoetara (*iñarkin*). Horrela, argiak nerbio eta hormonen bidez eragingo lioke gorputz osoari, eta metabolismoari (*eraldakuntza*), zeharka bada ere. Bestetik, baieztatzen du airea eta biriken arteko harremanaren pareko adela argia eta begien artekoa, azken honek gorputz osoan eragiten duenaren garrantzia azpimarratzeko. ### *7- Argija garun-alija. Sentzean ixaten daun eragikuna.* Atal honetan, gaixotasunaren eragile gisa naturismoaren edo higienismoaren oinarriaren teoria edo gorputzaren toxizitatea (zikintasuna) adierazten du (*orregatik odol garbiz ta argi ugariz beteriko garun osasuntsubak dauzan gixonak bere goi-almenai dagokijezan iñarkixunetan errez jardungo dau*). Horrela, esaten du nerbio-sistema begetatiboan parasinpatikoa (*kibikitza*) eta sinpatikoaren (*kimulotza*) artean gertatzen den orekak zerikusi handia duela nerbioen bitartez argiak eragiten duen prozesuarekin. Teoria bitxi bat azaltzen du sexuaren jatorria azaltzeko (*kibikitza nagusi geratuten ba-da mutiko jayoko da; kimulotza nagusi geratuten ba-da, ordian, neskato jayoko da*). Garai horretan jakina, ez zuen ezagutzen sexu-kromosomei buruz orain dakiguna. ### *8- Soin-narruba ta argija* Larruazala eta argiaren arteko elkarrekintza azaltzeko atala. Argia eta larruaren koloreen arteko harremana azaltzen du (*lurralde bero-beroetan narru-margua baltza ixaten da*) eta bai nerbioen bitartez argiak larruazalean duen zuzeneko eragina ere. Garai horietan naturistak izan ziren eguzkitako bainuak hartzen lehenak eta eguzkitan egotearen aldekoak. Oraingo hondartzak jendez josiak diren arren, XX mendearen hasieran ez zegoen eguzkitan biluzteko ohiturarik. 7HVWXDUHQRUGXNRRUWRJUDÀDNHWDQHRORJLVPRDN]DLOGXHJLWHQGXLUDNXUketa, baina kontutan eduki behar da zientzia euskaraz idazteko lehenengoeta- riko ahaleginen aurrean gaudela hegoaldean, 1923/7. urteetan, Sabino Aranaren gramatikaren itzalpean eta garaiko garbizaleentzat idatzita. 1936.eko gerrak eten egin zuen guztia, eta nahiz eta testua bitxia eta astuna izan, kontuan hartu behar da historiaren norabideek asko baldintzatu zutela eta baldintzatzen ari direla euskara bera eta bai zientzia-prosaren bilakaera ere. Etorkizunean, agian**,** norbaitek ezinbestekoa beharra sumatuko du gaur eguneko euskarazko testuak etorkizuneko euskara horren bidetik berrirakurri edo berridazteko. Hori ere nabarmenagoa izan daiteke, zientzia-testuak bezala hain berezituak diren idatzien kasuan. Hegoaldean 1920-30 urteetan euskal literaturak izan Lauxeta edo Lizardi bezalako olerkariei esker dastatu zuen loraldiaren antzera, zientzian ere garai hartan, egon zen antzeko zerbait; Espainiako gerrak eta ondorengo errejimen politikoak bortizki eta gupidarik gabe eten zuen saio hura. Bere garaiko hizkuntza-ideologia garbizaleak baldintzatuta aurkitzen dugu Gotzonen saiakera hau, baina beste alde batetik, idatziak gogoan izatea merezi duelakoan idatzi dut artikuluxka hau. ![](_page_10_Picture_1.jpeg) ![](_page_11_Picture_1.jpeg) 01-3654 # Argija kirijotz~alija ### GAYA - 1. Argija gelkiz. - 2. Argija bixitza-sorburuba. Bere egikuna gorputzan. - 3. Argijaren bidia soin-ziaf. - 4. Ikuskuntza. - 5. Soma-lifarkunetan argijak daun eragipena. - Beranzko argi-izpijen egikuna, - 7. Argija garaun-alija. Sentzean txaten daun eragikuna. - 8. Soin-nafuba ta argija. ### 1. Argija geikia. Jakifun ezeinbatzuk, gauza gustijak zertaz eratu edo eginda dagozan adırazoteko, azkencan lenengai bakafera jo biafa dala diñoe : beste jakilunak, bafiz, lenengai bakafera ezin dala jo, bikotxera edo bilara baño, Lenengoen ustez, askotariko gauzak ikusten doguzan-afen, gauza oro gai batez, guudiko indai orokaiaz, egin dira. Indai ori onela edo bestela bildu, eratu, eredutu, egiletik softzen da gauzen baidin-eza. Gauza gustijak, beraz, zusteiai berbera dabe, lenengai berbera dabe. Lenengai ofi, nai indaia nai mehija (eter) deretxoe. Beste jakilun askoren ustez, gauzen ixakerea adirazoteko, lenengai bi ontzat aftu biafa da i mehija ta gauzkaya (1). Lenengai bijok batera edo bestera batu ta alkaftzetik softzen dira gaudiko ixaki-mueta gustijak. Gauzkayaren atalik txikijenak, apufak dira mekijaren atal edo izpērik ziatzenak, tximistapufak. Tximistapufak apufakaz alkaftuten dira, beti bafdin ez baña i gauza bakotxari dagokijan lez baño. Apufak eurenez kide-kidiak diranezkero, ganzearen berezilasuna tximistapufetatik datof : gauzeari apufetik etxatofko, ez berorik ez otzik, ez argirik 8 <sup>(1)</sup> Jakifun onein afrian, gaudijatzazko bere uste berezi ta afigafijak dirale-ta, uurfgafijena Goikoetxea geure aberkidia yaku. Gerotxubago atzalduko dodazan uste asko berak Bilbo'n egindako itzaldijetan entzunikuak dira. ez ilunik, tximistapufetik baño. Ofezkero, gauzeari muetakitasuna, onakua edo alakua ixatia, tximistapufak emoten dautsae. Nai lelenguai nai bigafen jakitunai jafain, argija zer dan adirazoteko gitxi gora-bem bide berbera artu biar dogu. Gatadiko indaf orokafa, meltija, odo berez edo apuf-hidez, askotara eratuten dana orok ontza: aftuten dabe : era ofeitariko gorengua da, ba, argija. Uretara afs-koskofa jaurtijen ba-da, nin-oldija softzen da: jauftilako afija txatxafagua, ta uñaldijaren ozka edo uin bakotxa txatxafagua, ziagua, Mekija igikof-igikofa data, beti dardarka, beti uñaldijak eragilen diñardu; eta mekiuňaldíjok be kidiak ez díra, barzuk bestiak baño ozka edo uin ziagua dabe, Meki-dardara bixijagua, ta berari dagokijan uñaldijaren ozka edo uña, be, zingua. Tximistindafa, berua ta argija mekijaren dardara bardiñezak, ozka kidia ez daben mekiuñaldijak, dira; eta euretaiko dardararik bixijenari dagokijana. ozkarik ze edo txatxafena dauna, argija da, Argija deretxon meki-uñaldi onek, bafiz, al ezkutu ta indaf ikaragafijak dauz, ondiño asko ezagutu be ez doguz egilen, baña. ## 2. Argija bixitza-sofburuba. Bere egikuna gorputzan. Argija gaudi-indafaren gorengo era edo mala dala alatu dot; eta uste au Mois deunak goyargiz idatzi ebanak, be, indaftzen edo dau. Jaungoikuak argija lelengo egunean egin eban, gorengo indafa, gaudiko beste indaf eta bixi ororen zustefai ta sofburuba zalako, ausaz. Laugafen egunean, bafiz, argi orokaf ori ixafetan banakaiuta lez geratu zan. Afezkero, gure ludi ontako bixija ixaf ofetiako baten menpian, eguzki-eragikunaren menpian, dago. Nai argija ta berun eguzkifik bertatik zuzen datozala, nai —Goikoetxea'k diñonez—eguzki-biraketeak eragindako mekiuñak gauzetan softzen dabezala, eguzkija ludi ontan jayo, azi ta ugaltzen danaren alatzat aftu biafa dogu; blxidun txakijak, bakotxak bere zozko-arauz ta neufiz, eurekandu ta erabilien dabezan meki-uin edo ozken sofburuba eguzkija dala antoftu biafa dogu. Eguzkija, ba, ixadi-bakalduna letxe da; berak utz-egiñezkero, gixon, abere ta bedafki, oro ilundu, marguldu ta zimeldu egilen dira; eguzkijak meki-uñaldirik eragingo ezpa-leu, ludijan bixi dana ayenatu egingo litzake. Bedafkija erne ta azteko, eguzki-argijak eragikun aundija ixaten dau, bai berez bala beste gayen bidez be. Ara: bedafkljak axe garbija, eguko laspel-gayak eta lufeko mia-gayak biafbiafak dauz. Axia, beña, argijaz nastauta egon biaf; eta laspelgaya ta mia-gaya, be, bedafkijak beretu-orduko, artarako indaf 4 berezija daben argi-izpijak gertu ta biztuta lez egon biaf dira. Aberien eta gixonen gorputzetan, be, orixe ez ete da jazoten? Biai, beintzat : argija ta argijaz nastauriko axe garbija nai ta nai-ezkuzk dauz gure gorputzak ; mia-gayak eta laspel-gayak, ba-riz, lenago bedarki-cunesan, argija ingun dabela, ixakera bufija artu-barik eztira gauza geure gorputz-atal biurtuteko. Ganera, argijaren eragikuna gorputzaren atal bixijetan, be, irauten da, atalok eten-barik bariztu in eraldatuten eta gogokijai eusten. Argijak saspi margo nausijetaz ganera, beste amaika ta amaika margo-mala edo mueta be ba-dauz-ta, euron bidez gixa-soñari lekorez ta bafuz ainbat margo-lits emoten dautsoz. Ortarako, baña, argija soin-eun eta kizkiñetara eldu ta oneik, bakotxak bere amuz, afru ta hakandu egin hiaf dabe. Gorputzak argijarekiko daun bakidetasuna, beretuta daukazan mia-gatzetatik edo aftzen dau; ofegaiik, argi-ozka ta mia-gayen alkafekiko etagikuna arauzko ta onuratsubena ixan dedintzat, mia-gayok biaf dan gihuan beretuta euki biaf dauz. Argijak gorputzari askotariko osterupenak eragilen dautsoz; argija ta berekiko soinbakidetasuna bixigajunk, eta esterupenak be bixijaguak, zolijaguak. Gorputzak argi-ozken zirikakunai ez dautse, ba, beti bafdin erantzuten, oftan soin-atalen zozkun ta egoera on edo txafa, ta abaf, bitafteko ixaten dira-ta. Ganera, lekoria ta soin-bafuba alkaftzelco bidiak asmenak eta soin-nafuba diranezkero, ixadiko indafak, be, argi, bero, tximistindaf, t. a., gorputzari eragiieko beste biderik eztabe asmenak eta nafuba baño. Nafubak eta asmenak, bafiz, etofburu beraxe dabe: kirijotza, nafu-mintza, estaleunak, zintz-eunak, betilafa-ta umeki-kornantzetik datoz. Ofegalik, asmenak, bako-txak bere egikixun-arauzko zozkua ta lekoreko indaf berezijari dagokijon ixakerea dauzan-afen, orok etofburu berbera dabe-lako, alkaftasun aundija dabe. Eta, asmen bakotxak bere idarpenerako argija biaf-biarezkua dau; baia, guraun-bidez adimenari beronen gogo-idarkun zufgafijetan lagunduteko be. ### 3. Argijaren bidia soin-ziat. Azkenengo alatu dana obeto atzalduteko, argijak soin-ziaf egilen daun bidia erakutsi biafko dogu. Urdail-estietarako atia abun da, ta abo-ziaf egiten da jakizko elikapena; odol-bidietarako atia sudufa da, ta beronen bidez egiten da axezko elikapena; garaun eta bizkaf-kirijoetarako atia, bafiz, begijak dira, ta begi-ziaf egilen da mekizko edo argizko elikapena. Ganera, bekirijua garaun-mamiñetiko efua da; ō eta argizpijak aftzen dauzan betsaria, bafiz, bekirijo edatu edo luzatuba baño ezta. Betsaria ta bekirijua, beraz, garaun-zatijak baño eztira. Ona, ba, argijak egilen daun bidin: betsein-zuloz igarotako argizpijak, betsarera eltzen diraneko, eraldatu egilen dira, era bafija aftzen dabe, ostantzean aufera bide egileko elitzakez gauza ixango-ta. Argizpijen era bafi ori tximistindaf-antzekua da, ta argizpi-indafa eretxiko dautsagu. Argizpi-indafa betsaretik bekirijo-ziaf ikusmukufera eltzen da, ta emendik garann-azalera, garaun-azalean dagoz-ta ikuskiñaren eta beste asmenen erdo-kijak. Eta gorputzeko beste adore-kirijo gustijak, be, ikusmukufera joten dabenezkero, emendik garaun-azalerañoko bidia soneko beste asmen orotatiko soma-indafakin batera egin biaf ixaten dau argizpi-indafak. Garaun-azaletik beranzko kirizpijak argizpi-indafa befiro ikusmukuf ta bekirijo-ziaf betsareraño erakaften dabe, ta orduban osotuten da ikuskuna. Ofetaz ganera, garaunetako goi-aldetaraño elduta gero atzera datofen argizpi-indaf ori eragikofa data, eragikofa danez beste bidera be joten dau: ikusmutufetik polof lauzki ta ornagun-tontoferako bidia aftuta soin-atal gustijetako kirizpi igikofai eragilen dautse. Atzaldu daigun, orain, esandako eraz soin-bafuratu dan argijak betetan daun iñarkixun osua. ### 4. Ikuskuniaa. Argijaren kilika edo zafasta betsareko kosno ta makiltxubak aftuten dabe. Kosno ta makiltxubok, biaf dabezan gayak margodun estaleunetik ataraten dabez, ta estaleuna bera mintzalak elikatuten dau. Estaleuna, eten-barik berez bafiziuten dan argazki-mintza lakoxia dala esan leike. Lekoreko indafak, baña, gorputz-ziaf igaro al ixateko, tximixtindaf-antzeko biuftuten dira; eta indaf ofei dagokijen bidesaria kirijotza da. Biufpen ori betsareko ikus-kizkiñetan letxe jazoten da beste asmenetan be: belafi-bafuban Corti-odi edo entzun-odijetako kizkiñetan, usma-kizkiñetan, txasta-kizkiñetan, eta soin-nafukoetan. Bekirijuak, ba, lekoretiko argizpijak betsarian eragindako indaf berezija, argizpi-indafa, eruaten dabe; baña, indaf ori andijagua ala txikijagua, bixijagua ala motelagua ixatin argizpi-sofburubaren ixakereak eta begi-atalen egoera on edo txafak-eta egifen dabe. Esandako indafa ikuskin-erdokira eldu-orduko, itxoroski, bezifinda, polof lauzki ta ziriziaf igaro biaf ixaten da; eta marguai dagokijezan indaf-ozkak utsune ixafdiñetara ta Martinotti-utsunetara joten dabe. Ikus- pena bera garaun-azaleko mamin somakofean betetan da; mamin au me-biufkof-gardena da; ementxe nabaluten dira gauzen azal-zeingijak: margo, goibera, tankera, t. a. Baña, argizpi-indarak mamin somakofeko kirijo-kizkin-ziar igaroki ikuspena eragiten daunaren, ikuspena osorik ezta emen egiztuten, barunbian, eta argizpi-indara atzera garaun-azaletik betsarera etofila gero, baño. Ontara, gure begijak lekoreko gauzakaz alkaftu egiten gabez; ontara, gure begijak kilikatu dauzana ikusi, ta ikusi edo begiratu doguna geuretu egiten dogu; edo, bestela esateko, argiargiian bixi ixaten gara. ### 5. Soma-illarkunetan argijak daun eragipena. Lenago aiatu da soin-nafu ta asmenak etofburu beraxe dabena; eta nafu-asmenoi lekore-indaf oroen zirikadak aftzia dagokijoenezkero, uafgafi da indafok, be, etofburu bakafa ixatia, oro argi-indafetikuak edo dira-ta. Asmen bakotxak berari dagokijan lekore-indafaren zafasta edo zirikadea aftzen dauneko, berebixiko indaf bafija, tximistindafaren antzekua, softuten da; eta tximistindaf au asmen artako kirijuaren bidez garaun-azaleko bere lekunera, asmen ari dagokijan lekunera, eltzen da. Asmenetatiko kirijo oneik garaun-azaleko lekunetan edatu edo zabalduta dagoz, ta atalderanzko efo askodun ustaya dagije; efuen erpin edo pikof somaberetan ageftzen da asmen bakotxaren muetakijasuna. Asmen bakotxak bere lekunia ixanaren, lekuniok bananduta eztagoz, eurok esiluten dauzan oroimen-lekunian alkaftu ta bat-eginda baño. Guztiz bananduta dagon gorputz-atalik ez da; eta garaunetan, batezpe, atal gustijak dagoz osoro alkaftuta. Mueta askotariko atalak ixatiak eztau iñarkun-alkaftasuna eragozten; soin-atal bakotxaren eragikuna beste atal gustijetara, be, eltzen da, orok alkaft eragilen dautsae. Lenago esan danez, bo, asmen orotatiko kirijuak, lekoreko ta soin-hafuko zafastak dakafezan soma-kirijuak, efodun ustaya egin-orduko, ikusmukufera joten dabe. Gertagi onetzaz Soñiztijak ez dausku alako bafi andirik emoten; ikusmukufeko kimulo lodijak, soma-zafastetatiko indaf oro alkaftzeko ta garaun-azalera eltzeko bidia dirala besterik ez diñosku. Baña, asmenetatiko soma-kirijuak ikusmukufera jotia ta bekirijaa bestiak baño lodi-lodijagua isatia zijo aundijaguaren agerpidiak edo dira. Bekirijuak dakatan argizpi-ihdarak ikusmukufean zeregin aundijagua betetan daula, nik uste; beste soma-indafen biztutzalia edo da; lekoreko ta soin-bafuko zafastak batuten da- bezañ soma-kirijuak dakafezan indarak ikusmukufean eraldatu ta gorendu egiten edo dauz argizpi-indafak, garaun-azalera eldu daikezanean bakotsak berari dagokijan somapena—entzupena, txastapena, ikupena, t. a.—eragin al dagikentzat. Beraz, ikusmukufak adore-bixitzan, bare-gibelak azkoftze-bixitzan betetan dabenaren antzeko egikixuna betetan dau. Au irakufijaz, itsubakaz jazoten dana oluko edo yaka irakufliari; begi-ziaf saftzen yakun argijak gure adore-bixitzan ofen zeregin aundija ba-leu, itsuben adore-bixitza aul eta mifixa ixan biafko litzakela-ta; askotan, bafix, ostera jazoten da, itsuben beste asmenak, entzumena ta ikumena batezpe, zolijaguak ixatia. Baña, itsubai jazoten yaken onek esan danaren aufka ez dau indaf-izpirik be; itsubak, ezin ikusi ixanafen, soin-bafu argija ugari aftu legikie-ta. Itsubaren begijetaz edo betzulubetaz argija eufez igaroten da, ta argi ori bekirijuak bafdin-bafdin eraaten dau, begijak ikusiko ba-lebe letxe. Ikuspenik ez da jazoten; argizpi-indafak, dana dala-ta, ikuspenik ezin dau eragin; indaf ofek, bafiz, gorputzean dauzan beste zereguñak bete legikez, ta bete, be, betetan dauz; sudufik edo usatamenik ez daunak axia birijetaratu ta afnas-egilen daun letxerik. Eta asmenak eta kirijotzak etofburu beraxe dabenezkero, bidezkua da asmenak alkaf-ordeztu al ixatia. Ofegalik, geyenetan itsuben ikumena ta entzumena zolijaguak ixaten dira, ta batzutan afigafijak ixan be; argizpi-indafak, ikuspenik eragin ezin daula, ikumenari ta entzumenari dagokijezen indafak gorenduteko al aundijagua ixaten edo dau. Argija, edozelan be, elduko da itsuben soin-bafura, itxasoko sakonetaraño, be, eltzen da-ta : sakon aundi ofeitan bixi diran afain eta bedarkijak, beintzat, argija aftuten dabenaren aztafen agirijak isaten dabez. ### 6. Beransko argispijen egikuna. Ba-dakigu garaun-azaletik berantz atzera datofen argizpijak bide bi aftuten dauzana: begijetarakua bata, ikuspena osotuteko; ornagun-tontoferakua bestia, kirizpi igikofai eragifeko. Ikusmurufetik ornagun-tontoferako bidian, ba, argizpijak kirijo igikofak dauz lagun; kirijo oneik, bafiz, garaun-azalean aftu dabezan agintza-zafasta edo kilikadak soin-ataletara eruaten dabez; au da, norbera azi ta gixadijari iraunazoteko iñarkintzara ta asmenetara. Goranzko argizpi-indařak ikusmukufetik garaun-azalerako bidian soma-kirijo-ziaf duazan beste indaf oro gorendu egilen dauzan lez, beranzko argizpijak, be, ikusmukufetik ornagun- 8 oflei-ozkak aftuten dabez; urdail-estiak geftutako gayak gorendu egifen dabezan hare-gibelak, bafiz, amusko, oztin, oflei ta gofi-laran-margozkak; odol-bidietan gofijak dira nausi; gefuntzeko kirijotzan, sen-iñarkutzarakuan, ostera, gofi-laran-margozkak. Aztefkoletan, be, bilarijak soin-eun eta ubilen kizkińak margo bata edo bestia ixatiari gafantzirik andijena emoten dautsoc, ta oftik ugaften dabez gorputzaren osasuna ta ondeza. Benetan, soin-eun eta kizkiñetan amaika margoera bafdiñez erakutsi daroez, ta kizkin-mueta bakotxak margo bedegafakaz daun bakidetasuna autoftuten dabe. Askotan, baña, bilarijok osasuntsuba deretxaen gorputzak guzuf-osasuna baño eztau ixaten; eta bere soñataletako marguak, be, ezin arauzkuak ixan (3). Esandakuaz ngiri danez, argija soneunen erakunderako azigayetakua da, soin-kizkin eta atalen eraldakuntzarako lugunduten dau-ta. Oindiño urte gitxi dirala, afnas-egifia birijetako laspel-aldaketea baño etzala uste zan; gaur, ordez, afnasketa-ondoriak soin osora ta kizkin bakotxeraño elduten dirala ondo dakigu. Bafdin, begi-ziaf saftuten yakuzan argizpijen eragikuntzeak, be, soin-bafuko bixitzarako gafantzirik aundijena dau. Beraz, meki-elikapenaren ondoriak, axe ta jaki-elikapenenakaz betera, kizkiñen bixi-bafu-bafuraño elduten dira. ## 7. Argija garaun-alija. Sentacan izaten dann eragikuna. Urtzi Jaunak lelengo egunean argija softu ebanezkero, gaudija argiz bete-beterik dago; eta betsein-zulotxubak, diran txikirxubak ixanafen, neuri-bako gaudi-unia aftuten dabelako, bekirijo-ziaf garaunetara ibaika saftuten da argija. Agijolde ofek, goguari bere iñarkun nagusijetan lagunduten dautsaen garaunetan ez ete dau eragikunik ixango? Bai, eiki; eta ikusmukuf ta bare-gibeletan dauna baño aundijagua, ixan be. Ofegalik, ulefmena argija dala, iragafliak argistubak zirala, jakintsuben oldozkun-argija, m beste olako esakunak aiatuten diranean, bai irudi-arauz baia softizti-arauz, be, egi-egija esaten da. Goguaren iñarpen nausijetarako, baña, argijak garaunetan daun eragikuntzaz ganera ikusmukufekua ta bare-gibeletakuak, be, biaf-biafak dira, ta irutzuk artarakoxe alkafegaz ta beste soin-iñarkunakaz ideketuta dagoz. Soma-zafastek, ikusmuku- 10 <sup>(3)</sup> Bedarkijak, be, euren sormamiñetako bardaŭezak dirala bide, argi ta margoekiko bakidetasun bardiñak eztabez, askotarikuak baño. rean argizpi-indaraz gorendu diranezkero, garaunetara eldu ta gogo-uarkun biuftuten dira, ta orduban goguak bere almen nausijak, oroimena, ulermena ta naimena, erabili dagikez. Garaunak, bariz, azi-gaya odoletik artuten dabe-ta, euren zeregiña ondo betetako, odol garbi ta egokija eldu biar yake, ta eurez eldu be. Odol egokija eralduteko, bare-gibelak argijaren laguntzaz gorenduriko azigayak egokijak ixan biar, bara baru-sortiñoskijak be. Odola, ganera, bijotzeratu-orduko birijetan egurastu ta garbiluten dalako, birijetara sartuten dan axia garbija ezpada, odola ezta ondo egurastuko, ta axiak, eguko argilik edo artuta, dakartzan indarak, be, etxakoz odolari ondo iragaziko. Ofegatik odol garbiz ta argi ugariz beteriko garaun osasuntsubok dauzan gixonak bere goi-almenai dagokijezan iñarkixunetan efez jardungo dau egokiro ta gixa-nausiiasun-arauz; bere odola ta soin-cunak zikin eta garaunak zabofez beterik ba-dauz, ordez, gixa-arauz jarduten gaitz ixango yako, ta batzutan ezin ixango dau. Garaunak sentzeoz daben alkaftasun andija, be, ezin da ukotu. Garaunetako zabofak jarei-bidetzat sentza-iñarkintzea aftuten dabela esan lei : eta gixadija garaun ilun eta zabofdunez bete-beterik dagolako, sentza-iñarkunetan ainbeste naste ta okef kaltegafi ikusten dira. Garaunetako zabofa jatedate geyegijakazta bapetean geiu-ondoren sen-egiten danean, bafiz, sengijak zelako zori gaiztoko jarauntzija aftuten daun geyegi dakigu. Araugetasun ikaragarīja, benetan, sentza-idarkintzea berez zabor-jareibidia ez da-ta, gorputzak sortuten daun emoirik bikadenaren jabotegija baño. Onetzaz be, besestun-aztefketeak argi andija emoten dausku: buruko miña, zorabijua, gofusuna, oroi-eziña, naimen-aultasuna, edo beste olako gatxenbat dabenak, baña oldozkun ilunak, aftegatasuna, lafi-aldijak, gofotua, ames lixunak, et. a., ixan daruezanak, be, euren betestunetako lauso, margul, eta ikufen bidez argi ta garbi adirazoten datsae, ba, bestunlarijari garaunetan zabofik asko edo gitxi ba-dabena. Zabofok ali txaf in lafegijetatik softuten dira; olako ali-gayak soin-ataletara elduta iragazkijen bidez lekorera egozteko eraz ezin eraldatu ixanik, soin-eun eta kizkiñetan geratuten dira. ta gauraunetara joten dabenezkero, kirijotz eta gogokijen afteko naste ta bakidetasun-ezak softuten dabez. Garaunak zabořez beterik egotiak, len alatu danez, sentzarako ondore txařak ekařten ba-dauz, ostera jazo biař garaunak garbi egonik argija euřez ařtuten dabenian, argijak jaki ta axe-alijak lez zaboř ta ondakiřik eztau izten-eta. Orduban garaunak eztira uste ilun eta asmo baltz edo lixunak erneteko solo ona ixango-ta, argijak argija softuko dau; eta sentzarako gaya egokiro eraldu ixanik, sengi bafijaren soña be osasuntsuba ta iñarkun orotarako egokija etofiko da. Eta emen, labufto baño ezpo-da be, giza-asaija deretxoena atatu biar dot, azkenengo urtiotan jakitunak atizi oretzaz zer esana ugari ixan dabe-ta. Iwan-Klo'k bere idaztijan dinonez, gixona geruago ta afkijago ta emakumia geruago ta emekijago ixango bide dira (olakoantz andirik ezta agiri, baña); eta lelengua gustiz afkiiu ta bigafena gustiz emekitu daikezantan, gixa-auzi ori berez antaluko ei da. Auzi onetzaz, baña, jakitun askok uts aundija egiten dabe i jatofizko obena ta bere ondoriak ez gogoratutia, gixa/teko okefen zustefaya oben ori da-ta. Ofegalik, gixa-okefai dagokijen zuzenbidia Soñiztijak bakafik ezingo dau emon. Ganera, gixona ezta iñoz afki utza ixango, ez ta emakumia emeki utza be, gixasoña gixon eta emakumiaren etofkin botuba dalako (4). Eta gixona gustiz arki ta emakumin gustiz emeki biurtu alko ba-litatekez, obotu-barik akuztunago biurtuko litzaliez. Baña, olakorik jazoko dala uste ixatia ta barasaketasuna gixakumietan jazo lejekela uste ixatia txorakeri bardintsubak dira. Ixadijan orotasuna softuteko etofuru bikotxa biaf ixan oi da, azpegi edo era biko irdara, era bijak bananduta-barik alkaftuta dagozala. Gixadi-osotasuna, be, gixa-era bik dagije, gixon eta emakumiak: gixara gixaki egikarija da, azpegi luzanga ta kareltsuduna: gixemia, boriz, gixaki arkarija da, azpegi leun eta boilduna. Gixonari, baña, emekilasuna osagolu yake-ta, osotasun betia ixateko, arkilasun senduaz gunera emekilasunari dagokijazan zeingijetatik, be, zerbait euki biar dau; emakumiari, ostera, arkilasuna osagalu yako-ta, oneri dagokijozan zeingi-izpirik be ezpa-dau, ezin osotasuna loftu. Soin-bafu kirijutzan bertan, be, kibikitzak eta kirijotzak dagijen bikoiztasun erakidetuba dogu; kibikitza, eikarija la luzanga; kimulotza, bafiz, afkarija ta mulo boilduna. Eta gixakumia sofuuten danian, kibikitza nausi geratuten ba-da, mutiko jayoko da; kimulotza nausi geratuten ba-da, ordian, neskato 12 <sup>(4)</sup> Norbaitzubek, gixakumiak lenago bafasaketak zirala ta gixaki bijak gerungo ta geyago banandubaz duazala esan dabe. Bai zera! Banandu-barik bijak gerungo ta nastubagotuz duazala esan lei-ta! jayoko da. Kibikitza kimufotzaren aldian indartsubago, ta gixoko. Ikusmukuretik ornagun-tontorerako bidian, ba, argizpijak na arkijago; kimufotza kibikitzaren aldian indartsubago, ta emakumiz emekijago. Duna dala, gixa-auzija gixadija bera aña iraungo da. Auzijan gustiz amafu ezinda be, bafa. zuzendu egin leike; eta oftarako bide bakafa, gixon eta emakumiarentzako goraun garbi-garbijak loftutia da; edo, mekiz, axez ta jakiz, hiaf dan erako elikakuntza ixafa, ### 8. Soin-nafaba ta argija. Soin-nafubak gorputz gustija bahesteko iifarkixuna dau; eta osorik argi-argilon, jantzi-barik, bixiteko egin zan egin, argija nafu osoz iragazi daleke-ta. Nafo-azpira kirizpi me-miak joten dabe; bere azalaldian, hafiz, nafu-margokija ugari dago. Heraz, nafubaren margokija ta argi-iragazkuna alkaftuta dagoz, ta margoki ofek neuftuten dau nafu-ziaf igaro blaf dan argija. Bai, ba; margoki ugarijak argi geyago beretu ta gixxijago kirizpijetara iragazten itxi, sofieko baltzak zurijak baño argi geyago beretu ta gitxijago iragazten izten daun letxe. Ofegaiik, lufalde bero-beroetan nafu-margua baltza ixaten da, ta lufalde ovetako argi geyegijari soin-bafuratuten eragozten dautsa; lufalde otzagoetan, bafiz, argija ufijagua danezkero, nafumargo zurizkeak soin-bafuratuten efez izten dautsa. Ori dala-ta, kalte-batik ezin da beingoz lufalde bero-beroetara aldatu oftara-to margoki egokija eztaun sofia. Nafubak, ba, gafantzi aundiko zeregiñak betetan dauz: soinbafuratu biaf dan argija neuftu, gorputzaren girua bafdintsu iraraun, eta ainbeste muccako lufunai aterabidia emonik soinbafuko ondakiñak egozten iragazkijai lagundu. Argijak, beraz, nafu-ziaf kirizpijai eragifen dautse ta askotariko Indafak softuten dauz gorputzean; eta argi-ta-garbi nabafu da argi-axien laguntza-barik soin gustiko kirijotz-iñarkuntzen osun ta biaf lakua ixaten eztano. Ezta, haña, aztu biar nafu-ziar soin-baruratuten dan argijaren eragikuna egikor-egikora ixateko, gorputzaren iñarkin, atal eta kizkiñak egoera ta egitamu onekuak biar dirala ixan. Arauzko egitamu garbijak soñatalai argijarekiko bakindar aundija emoten dautse. Soñataletan garbilasun geyago, ta bakindar aundijagua, erunte obia, beretute osuagua, bixitza geyago. Garbilasun gitxijago, ta eragozpide ugarijago, beretze-indar ufijago; bixitza itzali egingo da. # Itz barijak eta Betestun (begi-erestun): iris \* Bestunlari: iridólogo \* Bestunizti: iridologia \* Geik/z: fisicamente \* Soma-illařkun: función sensitiva \* Lenengař: primer elemento \* Maki (me-ki); éter \* Oanzkai: materia prima \* Apur: átomo " Tximistapur: electrón \* Laspel-gal: elemento gaseoso Mía gal: elemento mineral Bedarkit-eura: tejido vegetal Soir eura: tejido orgánico Klzkin: cëlula Mía gatz: sal mineral Argi oxka: onda luminosa Osterapen: reacción Asmen: sentido Kirijotz: sistema nervioso Naru-mintz: epidermis Estaleun: epitello Zintz-eun: mucosa Betiler: cristalino Umeki-kormutz:ectodenno del feto Bizkar-kirilo: nervio raquideo Bekirijo: nervio óptico Betsave: refine Jkunmukuf; lálamo óptico Oaraun-azal: cortesa cerebral Ikuskin: órgano visual Erdokt: centro Adore kirijo: nervio sensitivo Soma-indar: corriente sensorial Kirizpi: fibra nerviosa Argizpi: rayo de luz Eragikor: motor Polof larzki: tubérculo cuadrigé- min Ornagun tontor: bulbo requideo Igikof: motor, móvill Harkirum: función Koswo: cono Estaleun: epitelio Mintzala (mintz-zail): coroides \* Argazki-mintz: placa fotográfica \* Ikus kizkin: oflula visual Ikuskin-erdoki: centro visual Itxoroski: quiasma Beziřínůs: cinta óptica \* Ziri: cuncus \* Utsune ixundia: célula estrelleda \* Somakor: sensible, sintiente Golbera: relieve Lekune: área Muetakilasum especificidad \* Illarkun-alkartasum: unided fun- cional Soma-kirijo: nervio sensorial Erodum-ustal: corona radiante \* Softient fisiologia Kimalo: (kirijo-mulo): ganglio Somepen: senseción Adore-bixitza: vida sensitiva Azkortze-bixitza: vida vegetativa Agintza-zafasta: senseción imperativa Markintza: aparato, sistema Bakirdar: efinidad Kilikada: Impresión Eragikuntza: influencia Beterdi-itautasuna: hemiopia Berukune: reblandecimiento Ziritz-koskor: cuerpo estrindo ![](_page_24_Figure_1.jpeg) # **BIBLIOGRAFIA** - >@ BIDAURRATZAGA, G. \$XWRELRJUDÀD >HVNXL]NULEXD\$]NXH%LEOLRWHNDQ kontsultagai, IZK 71052]. - >@ VANDER, A. (1918): El diagnóstico por el iris. Reconocimiento de la constitución, predisposiciones y enfermedades pasadas y presentes por el estudio del iris, Valencia, Arlandis. - >@ BIDAURRAZAGA, J.A. (1923): El diagostico por el iris, Bilbao, Imprenta de Jesús Alvarez. - >@ BIDAURRATZAGA, J.A. (1927) Argija kirijotz-alija edo argijak gorputza elikatu egiten daula. Iñaki deunaren irarkola. 28, Garibay. Donostian. - >@ BIDAURRATZAGA, J.A. )XQGDPHQWRV&LHQWtÀFRVGHOQDWXULVPR%LOEDR WDOOHUHV\*UiÀFRVGH-HV~V\$OYDUH] - >@ BIDAURRATZAGA, J.A. (1961): La dieta natural. Regeneración humana con las IUXWDV%LOEDRWDOOHUHVJUiÀFRV\$OYDUH]\$UWHFKH - >@ BIDAURRATZAGA, J.A. (1964a): Ayunoterapia y el matrimonio, Bilbao, talleres JUiÀFRV\$OYDUH]\$UWHFKH - >@ BIDAURRATZAGA, J.A. (1964b): No busques lo que tu tienes, 3ª ed., Bilbao, ta-OOHUHVJUiÀFRV\$OYDUH]\$UWHFKH - >@ ALEJANDRO ARTETXE, (2000), Historia de la Medicina Naturista en España*,* Madrid, ed. Triacastela. - >@ ANTON ERKOREKA (2006): La pandemia de gripe española en el País Vasco (1918-1919), Medikuntza eta zientzia historiaren euskal museoa, Leioa. - >@ ALTONAGA, K. ©\*XUHSURVD]LHQWLÀNRDUHQOHKHQXUUDWVDN\$OEHUW&RQVtantin jaun medikuaren *Zuhainen eritarzunaz eta haien arraberrikatziaz*». *Ekaia*, 17:121-137. - >@ ALTONAGA, K. (2004): «Pierre Buruzain jaun mediku hazpandarraren *Pasteur jaun zena* (1896)». *Ekaia*, 18: 147-169. - >@ ALTONAGA, K. (2006): *Etxepare, Aldudeko medikua*. Euskaltzaindia eta Euskal Herriko unibertsitatea. 333 orr. - >@ CHARRITON PIERRES (2008): «*Medikuak Euskal Literaturan»*. Euskalingua, 12, 99-106. - >@ IZAGIRRE, KOLDO (1998) *Euskararen historia txikia Donostian 1800-1998* Susa argitaletxea, Zarautz. - >@ \$XxDPHQGLHQW]LNORSHGLDKWWSZZZHXVNRPHGLDRUJDXQDPHQGL"LGL HV - >@ ZABALA-ARANA, JOSEBA (1921) «*Edesti Deuna»* \*XLSX]NR\$UJLWDOGDUL\D (Editorial Guipuzcoana), Tolosa. - >@ ZABALA-ARANA, JOSEBA (1931) «*Zenbakiztija* «/ «Nabarriztarra'k» atondu ta Euzko-Ikastola-Batza'k argitalduta--Bilbao: Verdes-Atxirika'tar irarkolea, 1932. - >@ ZABALA-ARANA, JOSEBA (1922) «*Euzkera bakarra biarra ote degu?»*: Euskera. - 3. urtea, 1. zenb. (1922, ilbeltza-epaila), Donostia. ### *Esker onez,* *Kepa Altonaga irakasleari artikulua idaztea proposatu zidalako, eta bidean lagundu duten Anjel Zelaitea idazle eta maisuari, Anton Erkoreka Medikuntza Historiako museoaren zuzendariari eta Karmele Artetxe euskal zientziaren historiaren ikertzaileari.*
aldizkariak.v1-3-635
{ "domain": "zientziak eta natura zientziak", "id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_21", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# **Onddo mikorriziko arbuskularrak: nekazaritza ereduaren eta Arabako babarrun barietateen eragina** Irati Ijurco-González<sup>1</sup> , Estibaliz Sarrionandia-Areitio<sup>1</sup> , Arantza del-Canto<sup>1</sup> , Maite Lacuesta<sup>1</sup> *<sup>1</sup>Farmazia Fakultatea, UPV/EHU. irati.ijurco@ehu.eus* # *Laburpena* Jendartearen elikadura beharrizanak asetze aldera, eta egungo aldaketa globalaren aurrean, agroekosistemen kalitatea eta emankortasuna bermatu nahi badira, lurzoruko mikroorganismoen biodibertsitatea indartzea funtsezkoa da; tartean, landareekin sinbiosi mutualistak eratzen dituzten onddo mikorriziko arbuskularrena. Nekazaritza ereduak baduenez aurreko guztian eragina, eta agrobiodibertsitatearen kontra, oro har, geroz eta labore-barietate gutxiago erabiltzen denez, nekazaritza konbentzionalak eta ekologikoak Arabako lautadan ekoizten diren lau barietateren mikorrizazio mailan duten eragina aztertu da. Nekazaritza ekologikoak dibertsitatea sustatzen duela ikusi da, eta, ondorioz, mikorrizazioa areagotzeaz gain, barietate batzuen mikorrizek egoera funtzional hobea erakutsi dute. Hitz gakoak: Glomeromycota, dibertsitate fungikoa, sinbiosia, *Phaseolus vulgaris*, nekazaritza ekologikoa. ## *Abstract* *Strengthening the biodiversity of soil microorganisms, including arbuscular mycorrhizal fungi (which form mutualistic symbioses with plants), is essential to meet the food needs of society and to ensure the quality and fertility of agroecosystems given the current global change. Since the agricultural model affects all of the above, and contrary to agrobiodiversity, the use of crop varieties, in general, is decreasing, the influence of conventional and organic farming on the degree of mycorrhization of four varieties produced in the Llanada Alavesa has been analysed. Organic agriculture promoted diversity, which not only increased mycorrhization, but also the mycorrhizae of some varieties showed a better functional state.* *Keywords: Glomeromycota, fungal diversity, symbiosis, Phaseolus vulgaris, organic farming.* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Egungo nekazaritzak hainbat erronkari egin behar die aurre: a) populazio gero eta handiagoa elikatzeko elikagaiak modu jasangarrian ekoiztea, baliabideak modu eraginkorragoan erabilita (Moore et al., 2016); b) erabat degradatuta dauden nekazaritza lurren egoera hobetu eta emankortasuna bermatzea; c) aurreikusten ziren (Eusko Jaurlaritza, 2015; IPCC, 2014) eta, dagoeneko, gertatu diren (Toreti et al., 2022) lehorteak bezalako muturreko egoera klimatologikoen intzidentzia eta larritasun egoeratan laboreak ekoitzi. Bestalde, milaka urtez hautatu eta lekuan lekura egokitu eta landatu diren labore-barietateen %90 galdu da mundu mailan (FAO, 2005), gero eta zabalduago eta unibertsalagoak diren gutxi batzuen mesedetan. Agrobiodibertsitate kontzeptuak barne hartzen ditu ekoizten diren laboreen aldaera guztiak eta horien hazkundean eta garapenean eragiten duten gainerako organismo guztiak (FAO, 2005). Lurzoruko mikroorganismoek ekosistemen egitura eta funtzioetan eragin zuzena dute (Bardgett eta van der Putten, 2014). Hartara, lurzoruen kalitatea eta emankortasuna hobetu eta ingurumen-aldaketetara landareen egokitzeko gaitasuna areagotzeko, ezinbestekoa da mikroorganismo horien jarduera eta funtzioak sustatzea; funtsean, biodibertsitatea handitzea (Bender et al., 2016; Toju et al., 2018). Lurzoruan dauden askotariko organismoen artean, Glomeromycota dibisioko onddoek interes handia dute nekazaritzarako (Rillig et al., 2016); mikorriza (Grezieratik *myces*, onddo eta *rhiza*, sustrai) arbuskularrak eratzen dituzte landareekin eta horiei esker landareak inguruneko baldintzetara hobeto egokitzen dira, besteak beste, ura eta mantenugaiak (batez ere P) eskuratzeko gaitasuna eta estresarekiko tolerantzia hobetzen direlako (Saia et al., 2014; Tahat et al., 2020). Ondorioz, estres egoeretan, mikorrizatutako landareek abantaila dute, euren egoera fisiologikoa hobetu ez ezik, laboreen errendimendua ere hobetzen duela behatu baita (Gholamhoseini et al., 2013; Posta eta Hong Duc, 2020). Dena den, onddo mikorriziko arbuskular (OMA) espezie guztiek ez dutenez portaera bera erakusten ingurumen-baldintza ezberdinen aurrean (Egerton-Warburton et al., 2005), haien hazkuntza ez ezik, aberastasuna eta aniztasuna ere sustatzea ezinbestekoa da (Manoharan et al., 2017). Azken hamarkadetan emandako nekazaritzaren intentsifikazioak, ordea, lurzoruaren egitura, emankortasuna eta biodibertsitatea kaltetu ditu (Alguacil et al., 2014; Hakeem et al., 2014). Horren aurrean, nekazaritza ekologikoa mikroorganismoen jarduera eta biodibertsitatea sustatzeko estrategia eraginkorra da (Manoharan et al., 2017; Verbruggen et al., 2010). # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Mundu mailako landareen %80k elkarte sinbiotiko mutualistak eratzen ditu Glomeromycota dibisioko onddo espezieekin, tartean, labore gehienak (Brundrett, 2009). Guztira, 200 bat onddoespeziek osatzen dute dibisioa (Schüβler et al., 2001); gainontzeko onddoetan ez bezala, ez zaie ugalketa sexualik ezagutzen eta derrigorrezko sinbionte mutualistak dira. Landare sustraiek jariatutako kinada kimikoei erantzunez lurzoruan dauden espora asexual erresistente eta handiak hozitu, mizelioa garatu, hifak sustrai barnera sartu eta sinbiosia eratzen da. Horrela, OMAen bereizgarri diren egitura fungikoak garatzen dira: onddo eta landarearen arteko mantenugaien truke-bidea diren arbuskuluak eta intereseko substantziak biltegiratzen dituzten besikulak (Giovannetti et al., 2010). Tradizionalki, esporen morfologia erabili da onddo horiek sailkatu eta euren dibertsitatea aztertzeko (Brundrett et al., 1996), eta egun, lurzoruetako OMAen dibertsitatea aztertzeko teknika molekular berriak erabiltzen badira ere, ikerketa ezberdinak ondorio berdinera heltzen dira: ohiko eredu intentsiboak sustatutako praktikek dibertsitatea murriztu eta komunitateak kaltetzen dituzte (Avio et al., 2013; de Graaff et al., 2019), eredu ekologikoak, ordea, dibertsitatea hobetu eta ondorioz, laboreen errendimendua ere hobetzen du (Manoharan et al., 2017; Oehl et al., 2004). Dibertsitatea esporetan oinarrituta aztertzeak espora dentsitatea ere aztertzea ahalbidetzen du, eta adierazle hori garrantzitsua izan daiteke, propagulu kantitateak OMAek landare ostalarien sustraiak mikorrizatzeko duten gaitasuna baldintzatu dezakeelako (Oliveira eta Sanders, 1999). Bestalde, egitura sinbiotiko gehiago agertzen dira eredu ekologikoan landutako laboreen sustraietan, eta, beraz, eredu konbentzional intentsiboarekin konparatuta, laboreen kolonizazio mikorrizikoa handiagoa izaten da (Banerjee et al., 2019; Bedini et al., 2013). Horretaz gain, gutxi ikertu bada ere, landatutako barietateek, egoera berdinean, mikorrizazioari desberdin erantzuten diotela ikusi da (Estaún et al., 2010), eta barietatearen eta nekazaritza ereduaren arteko interakzioa ere gerta daitekeela behatu da (de Leon et al., 2020). Araban, 3500 ha inguru hartzen dute nekazaritza ekologikoan lantzen diren lurrek, eta babarrunak (*Phaseolus vulgaris* L., Fabaceae familia) ekoizpen eta kontsumo tradizio handia du Araban, eta baita Euskal Herria osoan ere. Urtean 1200 tona inguru ekoizten dira (Eusko Jaurlaritza, 2018) eta, hainbat barietate ereiten den arren, Euskolabel kalitate-marka propioa duen *Pinta Alavesa* da barietaterik ugariena. Badirudi, dena den, ekoizpen handiko barietate berriagoak onddo mikorrizikoekiko selektiboagoak direla tradiziozko barietateak baino (Parvin et al., 2021). Erabat ezezaguna da, alde batetik, nolakoa den Arabako nekazaritza lurzoruetako mikroorganismoen biodibertsitatea eta nekazaritza ereduak OMAetan izan dezakeen eragina lurraldean, eta, bestalde, bertako babarrun barietateek inguruko OMAen mikorrizazioari nola erantzuten dieten. Beraz, lan honen helburuak dira nekazaritza ereduak lurzoruko onddo mikorriziko arbuskularren biodibertsitatean duen garrantzia aztertu, eta aniztasun horrek babarrun barietate ezberdinen mikorrizazioan duen eragina zehaztea. # **3. Ikerketaren muina** #### **3.1 Diseinu esperimentala eta laginketak** Nekazaritza ereduak babarrun barietateen mikorrizazioan duen eragina aztertzeko, Neikerrek Arkautin (Araba) dituen lursail ekologiko (E) eta konbentzionaletan (K) lan egin zen. Lursail horietako Glomeromycota onddoen dibertsitatea esporen azterketatik zehaztu zen, eta horretarako, lursail bakoitzeko hainbat lagin jaso, homogeneizatu eta hoztuta (4ºC) gorde ziren. Nekazaritza eredu bakoitzean Arabako lautadan erabiliak diren *Arabako pinta* (AP) eta *Arabako* *arroz babarruna* (AA) (Rodriguez Izagirre et al., 2006), gutxiago ezagutzen den, *Verde de Orbiso* (VO) barietate tradizionala eta Araban ez, baina Leonen tradizionala den *Riñon de León* (RL) babarrun barietateak erein eta hazi ziren ausazko blokeen diseinua jarraituta. Abuztuan, hazkuntza-zikloaren erdian, tratamendu bakoitzeko 14 landare ausaz altxatu eta, bakoitzaren sustraiak kontu handiz garbitu ostean, 45ºC-tan lehortu ziren, mikorrizazioa aztertu arte kontserbazioa bermatzeko. #### **3.2 Esporen erauzketa eta sailkapena** Ekologikoan eta konbentzionalean kudeatutako lurzoruko lagin bakoitzetik, 50 gramoko hiru erreplika tekniko hartu eta esporak bahetze, dekantazio eta iragazte prozesuak jarraituta erauzi ziren (Daniels eta Skipper, 1982). Horretarako, baheak poro-tamaina handienetik txikienera (850 μm, 250 μm, 100 μm, 32 μm) ordenatuta zutabean kokatu eta, urarekin lagunduta, lur laginak garbitu ziren. Jarraian, lehen bahean geratutako material handia baztertu eta, besteetan jasotako sedimentua %80ko kontzentrazioko sakarosa disoluzioarekin nahastu eta 4 minutuz 3000 r/minko maiztasunean zentrifugatu zen. Behin frakzio minerala dekantatuta, likidoa atera, sakarosa garbitu eta suspentsioan zeuden esporak iragazpaperean jaso ziren. Esporak, lupa (Nikon SMZ1000 modeloa) erabilita, banan-banan hartu eta polibinilo alkoholarekin (PVA) portatan finkatu ziren. Azkenik, mikroskopioaz (Nikon Eclipse E600 modeloa) baliatuta, ezaugarri morfologikoen arabera morfoespezietan sailkatu ziren (Brundrett et al., 1996). Horrez gain, beste 50 gramo lur pisatu eta lehortu ziren lurraren pisu lehorra estimatzeko. Lursail eta lagin bakoitzetik hurrengoa kalkulatu zen: espora-kopuru totala, morfoespezie kopurua eta bakoitzaren ugaritasun totala eta erlatiboa; eta, azken horretan oinarrituta, morfoespezieak arraro, ohiko, ugari eta dominatzaile gisa sailkatu ziren, hurrengo portzentaien arabera, hurrenez hurren: <%5, %5-15, %15-25 eta >%25. Bestalde, erreplika bakoitzeko esporadentsitatea (lurzoru-gramoko) eta Shannon-Weaverren (H') dibertsitate-indizea kalkulatu ziren. Nekazaritza ereduak espezie aberastasunean izandako eragina aztertzeko SPSS Statistics 26.0 (IBM Corporation) erabili zen. Datuen hondakin ez-estandarizatuen normaltasuna eta bariantzaren homozedastizitatea egiaztatzeko, Shapiro-Wilk eta Levenne testak erabili ziren, hurrenez hurren. Ondoren, aldagai bakoitzarentzat faktore bateko bariantzaren analisia (ANOVA) egin zen, %95eko konfiantzan. Ezberdintasun esanguratsuak asteriskoen bidez adierazi ziren (\* p < 0,05; \*\* p <0,01; \*\*\* p <0,001). # **3.3 Babarrun barietateen mikorrizazio-maila** Mikorrizazioa aztertzeko, sustraiak 24 orduz berridratatu eta Phillips eta Hayman (1970)-en prozedurari jarraiki, sustraiak KOHan argitu eta barruko egitura fungikoak anilina urdinarekin tindatu ziren (Grace eta Stribley, 1991). Ostera, laginak formol: alkohol: azido azetiko (FAA) nahastean murgilduta ontziratu ziren, portatan PVAn finkatu ziren arte. Porta horiek mikroskopioan x40ko handipenarekin aztertu ziren eta ebaketa handituen metodoaren bidez onddo egituren presentzia zehaztu zen lagin bakoitzeko 100 puntutan (McGonigle et al., 1990), mikorrizazioa aztertzeko behatzailearekiko mendekotasun txikiena duelako (Füzy et al., 2015). Hifa (HK), arbuskulu (AK) eta besikulen (BK) kolonizazioa ehunekotan adierazi eta datuak SPSS Statistics 26.0 (IBM Corporation) erabiliz aztertu ziren. Datuen hondakin ezestandarizatuen normaltasuna eta bariantzaren homozedastizitatea egiaztatu eta, nekazaritza ereduak (NE) eta babarrun barietateek (B) mikorrizazioaren parametroetan izandako eragina aztertzeko, aurreko biak faktore nagusi gisa eta erreplikak ausazko efektu gisa kontsideratuta, bi norabideko bariantzaren analisia (ANOVA) egin zen. Faktoreen arteko interakzioa esanguratsua izan zenean, *post-hoc* proba egin zen (Tukey datu parametrikoetarako edo Kruskal Wallis ezparametrikoetarako). Interakziorik egon ezean, maneiuak barietate bakoitzean izandako efektua aztertzeko, datu parametrikoen kasuan faktore bateko bariantzaren analisia (ANOVA) egin zen, eta datu ez-parametrikoen kasuan Mann-Withney-ren bi lagin independenterentzako U testa. Ezberdintasun esanguratsuak asteriskoen bidez adierazi ziren (\* p < 0,05; \*\* p <0,01; \*\*\* p <0,001). #### **3.4 Nekazaritza ereduaren eragina onddo mikorriziko arbuskularren dibertsitatean** Arkautiko lursailetan, guztira 22 morfoespezie identifikatu eta 7549 espora zenbatu ziren: 21 morfoespezie eta 4866 espora lursail ekologikoan, eta 17 morfoespezie eta 2683 konbentzionalean; horietatik 16 (%72,7) amankomunekoak izan ziren, 1 (%4,5) konbentzionalean soilik eta 5 (%22,8) ekologikoan soilik aurkitu ziren. Ekologikoan landutako sailean konbentzionalean landutakoan baino morfoespezie-aberastasun handiagoa aurkitu zen (p = 0,031 \*) eta bat dator aurretiaz beste lanetan behatutakoarekin (Säle et al., 2015; Verbruggen et al., 2010). Hala ere, gure emaitzetan ekologikoan eta konbentzionalean landutako lursailen arteko alde handia ikusten den arren, eta, aurretiaz nekazaritza ereduak espora aberastasunean eragina duela behatu bada ere (Bedini et al., 2013; Gosling et al., 2010), ez zen alde esanguratsurik antzeman, ez espora-ugaritasunean (E 1622 ± 555; K 894 ± 80; p = 0,088) ezta dentsitatean ere (E 39,16 ± 14,02 espora/g lur; K 20,44 ± 2,83; p = 0,086). Onddo komunitateen ezaugarria da espezie gutxi batzuk ugariak diren bitartean gehienak oso urriak izatea, eta OMAen joera orokorra ere izaten da (Ares et al., 2021; Säle et al., 2015); egoera muturrekoagoa da konbentzionalean landutako lursailean: arraroak ez diren bi morfoespezieren aurrean, 5 dira lursail ekologikoan. Hartara, komunitate dibertsoagoa izatearekin lotuta egon daiteke, lehendik behatu den moduan (Bedini et al., 2013; Säle et al., 2015), Shannon-Weaver indizearen arabera, lursail ekologikoan konbentzionalean baino OMA dibertsitate handiagoa baitago (p = 0,030 \*). #### **3.5 Nekazaritza ereduaren eragina babarrun barietateen mikorrizazioan** Nekazaritza ereduak zenbait onddo egituratan eragina izan zuen barietate guztiak bateratuta aztertu zirenean. Ekologikoan hazitako babarrunen hifa kolonizazioa (%42,2 ± 1,9) konbentzionalean (%27,3 ± 1,5) baino altuagoa izan zen, baita arbuskulu kolonizazioa ere (E %9,2 ± 0,7; K %6,9 ± 0,6); bien kasuan, ez zenez babarrun barietateen efektu esangarririk ezta bi faktoreen arteko interakziorik eman ere, nekazaritza ereduak barietate bakoitzaren mikorrizazioan izandako eragina aztertu zen. Barietate guztiek ez zioten mikorrizazioari berdin erantzun nekazaritza eredua aldatuz gero. Hifen kolonizazioaren portzentaiak esanguratsuki handiagoak izan ziren lursail ekologikoan hazitako Arabako lautadako barietateetan: AP, AA eta VO; ez ordea RLen kasuan (**[1.irudia](#page-4-0)**, **A**). Dena den, barietate guztiek lursail ekologikoan mikorrizazio balio altuagoak izateari, lursail ekologikoan OMAen dibertsitatea handiagoa izan zela gehituz gero, lursail ekologikoan hazitako landareek aukera hobea dute mikorrizatu eta horren ondoriozko onurak jasotzeko, ura eta elikagaiak eskuratzeko, besteak beste. Nekazaritza ereduaren eragina bestelako laboreetan ere antzeman bada ere (Banerjee et al., 2019; Bedini et al., 2013; Schneider et al., 2017), mikorrizazio-maila aztertzerakoan ez da onddo egitura bakoitza bereiztu analisiak egiteko. Mikorrizen egoera funtzionala aztertzeko, ordea, arbuskuluak eta besikulak bezalako egitura fungikoak aparte kuantifikatzea garrantzitsua izaten da (Füzy et al., 2015). Kasu horretan, barietate bakarrak erakutsi zuen arbuskuluen kolonizaziomaila esangarriki handiagoa lursail ekologikoan, hain zuzen ere VO barietateak (**[1.irudia](#page-4-0)**, **B**). RL eta AA barietateen kasuan ekologikoan arbuskulu gehiago izan baziren ere, alde a ez zen esanguratsua izan. Besikulen kasuan, nekazaritza ereduaren eta barietateen arteko interakzioa behatu zen (p = 0,022 \*), hortaz, barietateak ez ziren independenteki aztertu, baizik eta tratamendu guztiekiko. Hala ere, emaitza arbuskuluetan behatutakoarekin bat dator: nekazaritza ereduak VO barietatearen besikuletan soilik izan zuen eragin esangarria (**[1.irudia](#page-4-0)**, **D**). VO barietatearen ekoizpena ez da AP eta AA beste bultzatu, eta, mikorrizazioaren ikuspegitik bere egoera funtzionala besteena baino hobea izan zela ikusita, gerta daiteke onddo mikorrizikoekiko espezifikotasun gutxiago erakustea, tradiziozko beste espezie batzuetan ikusi bezala (Parvin et al., 2021). Sustrai mikorrizatuak tindaketa metodoaren bidez aztertuta ezinezkoa da jakitea zein edo zeintzuk onddo espezie dauden sinbiosian landare bakoitzarekin. Dena den, onddo espezie bakarrarekin egindako kontrolpeko inokulazioaren aurrean babarrun barietateek desberdin erantzuten dutela behatu da (Ibijbijen et al., 1996). Horrez gain, OMA espezie guztiek ez dituztenez besikulak eratzen, ondoriozta daiteke, gutxienez, lursail ekologikoan sinbiosia ezartzen duten onddo espezieen komunitatea desberdina izan daitekeela, eta horrelakorik antzeman da lurzoruko onddo mikorrizikoen aberastasuna teknika molekularrak erabilita aztertu denean (Banerjee et al., 2019; Toljander et al., 2008). Bestalde, kontuan izan behar da lan honetan ez zela landareen egoera fisiologikoa aztertu eta onddo espezie guztiek ingurumen-baldintza ezberdinetan ez dituztenez onura berdinak eskaintzen (Egerton-Warburton et al., 2005), baliteke mikorrizazio portzentaietan ezberdintasunik behatu ez izan arren, harreman sinbiotiko horiek landareentzat onuragarriagoak izatea. <span id="page-4-0"></span>1. irudia. Babarrun barietateen kolonizazio ehunekoak. (A) Hifa kolonizazioa (HK) eta efektuak: nekazaritza eredua (NE): \*\*\*; barietatea (B): ns; interakzioa (NE\*B): ns. (B) Arbuskulu kolonizazioa (AK) eta efektuak: NE: \*; B: ns; NE\*B: ns. (C) Besikula kolonizazioa (BK) eta efektuak: NE: ns; B: ns; NE\*B \*. Esangura-mailak: ns (p>0,05), \* (p<0,05), \*\* (p<0,01), \*\*\* (p<0,001). Era berean, (A) eta (B) grafikoetan barietate bakoitzarentzat NE-ren esangura-maila \*, \*\*, \*\*\* erabilita adierazi da; (C) grafikoan, ordea, a eta b letrak erabili dira aztertutako taldeen arteko ezberdintasunen esangura adierazteko. ![](_page_4_Figure_3.jpeg) #### 4. Ondorioak Lan honetan, nekazaritza ereduak Neikerreko lurzoruetako OMAen dibertsitatean duen eragina ebaluatu da, baita horrek babarrun barietate desberdinen mikorrizazioan izan dezakeen eragina ere. Esporen azterketaren emaitzak ikusita, argi geratzen da lursail ekologikoak konbentzionalak baino komunitate dibertsoagoa duela eta, beraz, nekazaritza ekologikoa onddo mikorriziko arbuskularren dibertsitatea sustatzeko estrategia eraginkorra izan daitekeela. Gainera, nekazaritza ekologikoak babarrunen mikorrizazioa hobetu zuen eta, barietate guztiek antzeko balioak izan zituzten arren, batzuen mikorrizek ekologikoan egoera funtzional hobea izan zutela baieztatu zen, batez ere *Verde de Orbiso* barietateak. Dena den, kontuan izan behar da lursail esperimentalak soilik aztertuta lagin tamaina mugatua izan zela eta, emaitzak orokortu ahal izateko nekazaritza sail gehiago aztertzea komenigarria izango litzateke. #### 5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea Araban nekazaritza sail ugari daude eta sail esperimental gutxi batzuetan lortutako datuak ez dira guztientzako adierazgarriak; beraz, nekazarien lursailetan esperimentu gehiago egin beharko lirateke, bertako komunitate fungikoak eta bertan hazitako landareen mikorrizazioa aztertu ahal izateko. Bestalde, urrats berri bat ematea eta landareen sustraien mikorrizazioan parte hartzen duten espezieak identifikatzea ezinbestekoa izango da onddo mikorriziko arbuskularrek nekazaritzan izan ditzaketen onurak ulertzeko. ## **6. Erreferentziak** - Alguacil, M. M., Torrecillas, E., García-Orenes, F., eta Roldán, A. (2014). Changes in the composition and diversity of AMF communities mediated by management practices in a Mediterranean soil are related with increases in soil biological activity. *Soil Biology and Biochemistry*, *76*, 34–44. <https://doi.org/10.1016/j.soilbio.2014.05.002> - Ares, A., Costa, J., Joaquim, C., Pintado, D., Santos, D., Messmer, M. M., eta Mendes-Moreira, P. M. (2021). Effect of Low-Input Organic and Conventional Farming Systems on Maize Rhizosphere in Two Portuguese Open-Pollinated Varieties (OPV), "Pigarro" (Improved Landrace) and "SinPre" (a Composite Cross Population). *Frontiers in Microbiology*, *12*.<https://doi.org/10.3389/fmicb.2021.636009> - Avio, L., Castaldini, M., Fabiani, A., Bedini, S., Sbrana, C., Turrini, A., eta Giovannetti, M. (2013). Impact of nitrogen fertilization and soil tillage on arbuscular mycorrhizal fungal communities in a Mediterranean agroecosystem. *Soil Biology and Biochemistry*, *67*, 285–294. <https://doi.org/10.1016/j.soilbio.2013.09.005> - Banerjee, S., Walder, F., Büchi, L., Meyer, M., Held, A. Y., Gattinger, A., Keller, T., Charles, R., eta van der Heijden, M. G. A. (2019). Agricultural intensification reduces microbial network complexity and the abundance of keystone taxa in roots. *ISME Journal*, *13*(7), 1722–1736. [https://doi.org/10.1038/s41396-](https://doi.org/10.1038/s41396-019-0383-2) [019-0383-2](https://doi.org/10.1038/s41396-019-0383-2) - Bardgett, R. D., eta van der Putten, W. H. (2014). Belowground biodiversity and ecosystem functioning. *Nature*, *515*(7528), 505–511.<https://doi.org/10.1038/nature13855> - Bedini, S., Avio, L., Sbrana, C., Turrini, A., Migliorini, P., Vazzana, C., eta Giovannetti, M. (2013). Mycorrhizal activity and diversity in a long-term organic Mediterranean agroecosystem. *Biology and Fertility of Soils*, *49*(7), 781–790.<https://doi.org/10.1007/s00374-012-0770-6> - Bender, S. F., Wagg, C., eta van der Heijden, M. G. A. (2016). An Underground Revolution: Biodiversity and Soil Ecological Engineering for Agricultural Sustainability. *Trends in Ecology and Evolution*, *31*(6), 440–452. <https://doi.org/10.1016/j.tree.2016.02.016> - Brundrett, M., Bougher, N., Dell, B., Grove, T., eta Malajczuk, N. (1996). *Working with Mycorrhizas in Forestry and Agriculture*. *June 1982*, 374 pp. - Brundrett, M. C. (2009). Mycorrhizal associations and other means of nutrition of vascular plants: Understanding the global diversity of host plants by resolving conflicting information and developing reliable means of diagnosis. *Plant and Soil*, *320*(1–2), 37–77.<https://doi.org/10.1007/s11104-008-9877-9> - Daniels, B. A., eta Skipper, H. D. (1982). Methods for the recovery and quantitative estimation of propagules from soil. Methods and Principles of Mycorrhizal Research. In N. C. Schenck (Arg.), *The American Phytopathological Society* (or. 29–36). - de Graaff, M.-A., Hornslein, N., Throop, H. L., Kardol, P., eta van Diepen, L. T. A. (2019). Effects of agricultural intensification on soil biodiversity and implications for ecosystem functioning: A meta-analysis. In *Advances in Agronomy* (Libk. 155, or. 1–44). Academic Press Inc. <https://doi.org/10.1016/bs.agron.2019.01.001> - de Leon, D. G., Vahter, T., Zobel, M., Koppel, M., Edesi, L., Davison, J., Al-Quraishy, S., Hozzein, W. N., Moora, M., Oja, J., Vasar, M., eta Opik, M. (2020). Different wheat cultivars exhibit variable responses to inoculation with arbuscular mycorrhizal fungi from organic and conventional farms. *PLoS ONE*, *15*(5), 1–17.<https://doi.org/10.1371/journal.pone.0233878> - Egerton-Warburton, L. M., Querejeta, J. I., Allen, M. F., eta Finkelman, S. L. (2005). MYCORRHIZAL FUNGI. In *Encyclopedia of Soils in the Environment* (1 (2), Libk. 4, or. 533–542). Elsevier. <https://doi.org/10.1016/B0-12-348530-4/00455-0> - Estaún, V., Calvet, C., eta Camprubí, A. (2010). Effect of Differences Among Crop Species and Cultivars on the Arbuscular Mycorrhizal Symbiosis. In H. Koltai eta Y. Kapulnik (Arg.), *Arbuscular Mycorrhizas: Physiology and Function*. Springer Netherlands.<https://doi.org/10.1007/978-90-481-9489-6> - Eusko Jaurlaritza. (2015). *Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia*. - Eusko Jaurlaritza. (2018). *Nekazaritza zabalera, ekoizpena eta etekinak 2017*. [https://www.euskadi.eus/airearen](https://www.euskadi.eus/airearen-kalitatea/-/estatistika/nekazaritza-zabalera-ekoizpena-eta-etekinak-2017/)[kalitatea/-/estatistika/nekazaritza-zabalera-ekoizpena-eta-etekinak-2017/](https://www.euskadi.eus/airearen-kalitatea/-/estatistika/nekazaritza-zabalera-ekoizpena-eta-etekinak-2017/) - Füzy, A., Biró, I., Kovács, R., eta Takács, T. (2015). Estimation of am fungal colonization Comparability and reliability of classical methods. *Acta Microbiologica et Immunologica Hungarica*, *62*(4), 435–451. <https://doi.org/10.1556/030.62.2015.4.8> - Gholamhoseini, M., Ghalavand, A., Dolatabadian, A., Jamshidi, E., eta Khodaei-Joghan, A. (2013). Effects of arbuscular mycorrhizal inoculation on growth, yield, nutrient uptake and irrigation water productivity of sunflowers grown under drought stress. *Agricultural Water Management*, *117*, 106–114. <https://doi.org/10.1016/j.agwat.2012.11.007> - Giovannetti, M., Avio, L., eta Sbrana, C. (2010). Fungal spore germination and pre-symbiotic mycelial growth Physiological and genetic aspects. In *Arbuscular Mycorrhizas: Physiology and Function* (or. 3–32). Springer Netherlands. [https://doi.org/10.1007/978-90-481-9489-6\\_1](https://doi.org/10.1007/978-90-481-9489-6_1) - Gosling, P., Ozaki, A., Jones, J., Turner, M., Rayns, F., eta Bending, G. D. (2010). Organic management of tilled agricultural soils results in a rapid increase in colonisation potential and spore populations of arbuscular - mycorrhizal fungi. *Agriculture, Ecosystems & Environment*, *139*(1–2), 273–279. <https://doi.org/10.1016/j.agee.2010.08.013> - Grace, C., eta Stribley, D. P. (1991). A safer procedure for routine staining of vesicular-arbuscular mycorrhizal fungi. *Mycological Research*, *95*(10), 1160–1162. [https://doi.org/10.1016/S0953-7562\(09\)80005-1](https://doi.org/10.1016/S0953-7562(09)80005-1) - Hakeem, K., Sabir, M., Ozturk, M., eta Mermut, A. R. (2014). *Soil Remediation and Plants: Prospects and Challenges*. Academic Press.<https://doi.org/10.1016/B978-0-12-799937-1.00019-X> - Ibijbijen, J., Urquiaga, S., Ismaili, M., Alves, B. J. R., eta Boddey, R. M. (1996). Effect of arbuscular mycorrhizal fungi on growth, mineral nutrition and nitrogen fixation of three varieties of common beans (Phaseolus vulgaris). *New Phytologist*, *134*(2), 353–360[. https://doi.org/10.1111/j.1469-8137.1996.tb04640.x](https://doi.org/10.1111/j.1469-8137.1996.tb04640.x) - IPCC. (2014). *Climate Change 2014 Synthesis Report*. - Manoharan, L., Rosenstock, N. P., Williams, A., eta Hedlund, K. (2017). Agricultural management practices influence AMF diversity and community composition with cascading effects on plant productivity. *Applied Soil Ecology*, *115*, 53–59.<https://doi.org/10.1016/j.apsoil.2017.03.012> - McGonigle, T. P., Miller, M. H., Evans, D. G., Fairchild, G. L., eta Swan, J. A. (1990). A new method which gives an objective measure of colonization of roots by vesicular—arbuscular mycorrhizal fungi. *New Phytologist*, *115*(3), 495–501[. https://doi.org/10.1111/j.1469-8137.1990.tb00476.x](https://doi.org/10.1111/j.1469-8137.1990.tb00476.x) - Moore, K., Swisher, M., Rodriguez, J., Blevins, M., Hogan, M., Hunter, L., Kelly-Begazo, C., Komar, S., Mills-Wasniak, S., eta Redhage, D. (2016). Principles Guiding Practice: A Case Study Analysis of the Principles of Sustainable Agriculture for Diverse Farms. *Journal of Agriculture, Food Systems, and Community Development*, *6*(3), 61–89.<https://doi.org/10.5304/jafscd.2016.063.008> - Oehl, F., Sieverding, E., Mäder, P., Dubois, D., Ineichen, K., Boller, T., eta Wiemken, A. (2004). Impact of longterm conventional and organic farming on the diversity of arbuscular mycorrhizal fungi. *Oecologia*, *138*(4), 574–583.<https://doi.org/10.1007/s00442-003-1458-2> - Oliveira, A. A. R., eta Sanders, F. E. (1999). Effect of management practices on mycorrhizal infection, growth and dry matter partitioning in field-grown bean. *Pesquisa Agropecuária Brasileira*, *34*(7), 1247–1254. <https://doi.org/10.1590/S0100-204X1999000700018> - Phillips, J. M., eta Hayman, D. S. (1970). Improved procedures for clearing roots and staining parasitic and vesicular-arbuscular mycorrhizal fungi for rapid assessment of infection. *Transactions of the British Mycological Society*, *55*(1), 158-IN18. [https://doi.org/10.1016/S0007-1536\(70\)80110-3](https://doi.org/10.1016/S0007-1536(70)80110-3) - Posta, K., eta Hong Duc, N. (2020). Benefits of Arbuscular Mycorrhizal Fungi Application to Crop Production under Water Scarcity. In *Drought - Detection and Solutions: Libk. i* (Zenbakia 10, or. 1–13). IntechOpen. <https://doi.org/10.5772/intechopen.86595> - Rillig, M. C., Sosa-Hernández, M. A., Roy, J., Aguilar-Trigueros, C. A., Vályi, K., eta Lehmann, A. (2016). Towards an integrated mycorrhizal technology: Harnessing mycorrhiza for sustainable intensification in agriculture. In *Frontiers in Plant Science* (Libk. 7, Zenbakia OCTOBER2016). Frontiers Media S.A. <https://doi.org/10.3389/fpls.2016.01625> - Rodriguez Izagirre, D., Ortiz De Urbina, J., Groome, H., Sauca, E., eta Santiago, M. (2006). *Euskal Autonomia Erkidegoan galtzeko zorian dauden nekazaritza baliagaien prospekzioa eta haien egoeraren ebaluazioa*. - Saia, S., Amato, G., Frenda, A. S., Giambalvo, D., eta Ruisi, P. (2014). Influence of arbuscular mycorrhizae on biomass production and nitrogen fixation of berseem clover plants subjected to water stress. *PLoS ONE*, *9*(3).<https://doi.org/10.1371/journal.pone.0090738> - Säle, V., Aguilera, P., Laczko, E., Mäder, P., Berner, A., Zihlmann, U., van der Heijden, M. G. A., eta Oehl, F. (2015). Impact of conservation tillage and organic farming on the diversity ofarbuscular mycorrhizal fungi. *Soil Biology and Biochemistry*, *84*, 38–52.<https://doi.org/10.1016/j.soilbio.2015.02.005> - Schneider, K. D., Lynch, D. H., Bünemann, E. K., eta Voroney, R. P. (2017). Vegetative composition, arbuscular mycorrhizal fungi root colonization, and biological nitrogen fixation distinguish organic and conventional perennial forage systems. *Agronomy Journal*, *109*(4), 1697–1706. <https://doi.org/10.2134/agronj2016.12.0700> - Schüβler, A., Schwarzott, D., eta Walker, C. (2001). A new fungal phylum, the Glomeromycota: phylogeny and evolution\*\n\t\t\*Dedicated to Manfred Kluge (Technische Universität Darmstadt) on the occasion of his retirement. *Mycological Research*, *105*(12), 1413–1421. <http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0953756208620262> - Tahat, M. M., Alananbeh, K. M., Othman, Y. A., eta Leskovar, D. I. (2020). Soil Health and Sustainable Agriculture. *Sustainability*, *12*(12), 4859.<https://doi.org/10.3390/su12124859> - Toju, H., Peay, K. G., Yamamichi, M., Narisawa, K., Hiruma, K., Naito, K., Fukuda, S., Ushio, M., Nakaoka, S., Onoda, Y., Yoshida, K., Schlaeppi, K., Bai, Y., Sugiura, R., Ichihashi, Y., Minamisawa, K., eta Kiers, E. T. (2018). Core microbiomes for sustainable agroecosystems. In *Nature Plants* (Libk. 4, Zenbakia 5, or. 247–257). Palgrave Macmillan Ltd.<https://doi.org/10.1038/s41477-018-0139-4> - Toljander, J. F., Santos-González, J. C., Tehler, A., eta Finlay, R. D. (2008). Community analysis of arbuscular mycorrhizal fungi and bacteria in the maize mycorrhizosphere in a long-term fertilization trial. *FEMS Microbiology Ecology, 65*(2), 323–338[. https://doi.org/10.1111/J.1574-6941.2008.00512.X](https://doi.org/10.1111/J.1574-6941.2008.00512.X) - Toreti, A., Bavera, D., Acosta Navarro, J., Cammalleri, C., de Jager, A., di Ciollo, C., Hrast Essenfelder, A., Maetens, W., Magni, D., Masante, D., Mazzeschi, M., Niemeyer, S., eta Spinoni, J. (2022). *Drought in Europe August 2022*[. https://doi.org/10.2760/264241](https://doi.org/10.2760/264241) - Verbruggen, E., Röling, W. F. M., Gamper, H. A., Kowalchuk, G. A., Verhoef, H. A., eta van der Heijden, M. G. A. (2010). Positive effects of organic farming on below-ground mutualists: Large-scale comparison of mycorrhizal fungal communities in agricultural soils. *New Phytologist*, *186*(4), 968–979. <https://doi.org/10.1111/j.1469-8137.2010.03230.x> ## **7. Eskerrak eta oharrak** Eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzari ikerketa talde bateratu gisa (AgroSosT - *Impacto del cambio climático en los agroecosistemas: estrategias de producción bajo premisas de sostenibilidad, seguridad alimentaria y conservación de la biodiversidad*, IT1682-22) ikerketarako diru laguntza eman digulako. Bestalde, Irati Ijurco-Gonzalezek UPV/EHU eskertu nahi du doktorego aurreko laguntza emateagatik (PIF21/095).
aldizkariak.v1-7-569
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 71 _2009_7", "issue": "Zk. 71 _2009_", "year": "2009", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Norena da herriaren ondarea?** # **Jose Mari Esparza Zabalegi Editorea, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformako kidea** Sos gutxiren truke, kanpai baten prezioaren azpitik. Jatorri frankista duen Hipoteka Legearen babespean, Konstituzioaren aurkakotzat hartua, eta herritarrei jakinarazi gabe. Modu horretan jardun da azken urteetan Nafarroako Diozesia mila ondasun publiko baino gehiagoren jabe egin arte. Bai prentsan bai jendartean oihartzun handia izan du eta Nafarroako 117 udalek eta kontzejuk bat egin dute herri-ondarea defendatzeko. GAKO-HITZAK: Plataforma · Nafarroako elizak · Eskandalua. The Diocese of Navarre has got hold of over a thousand public goods in a few years. It has been done for a handful of Euros, less than the price of a bell, and under the protection of the Mortgage Act, which comes from Franco's time and has been challenged as unconstitutional. Moreover, everything has been done without informing the people. The media and the society have denounced the fact. 117 councils from Navarre have joined together to defend the collective heritage. KEY WORDS: Platform · Navarre´s churches · Scandal. *Jasotze-data: 2009-04-03. Onartze-data: 2009-06-15.* Artikulu honetan jorratuko dugun gaia hauxe da: zer gertatu den, eta zer gertatzen ari den Nafarroako milaka ondasunekin, orain arte immatrikulatu gabe zeuden eta orain, oso denbora laburrean, Eliza Katolikoaren jabego osora izatera pasatu direnekin, guk diogun moduan, kanpai bakar baten salneurriaren truke. Gaurko ekitaldiaren hizpidea «Nafarroako Erlijio Tokiak norenak?» da, baina ni ez natzaio lotuko titulu horri, zeren gaur egun afera sakonagoa eta zabalagoa baita. Erlijio-tokiekin hasi ginen, baina orain badakigu ildo beretik beste ondasun mota asko immatrikulatu egin direla. Eta oso inportantea da beste ondare horiek kontuan hartzea, zeren eztabaida beste maila batean kokaturik dago, eta Elizarendako maila hori askoz deserosoagoa da: arazoa ez baita erlijio-tokiak norenak diren, baizik eta mota askotako ondasun eta ondare horiek guztiak norenak diren. Hortxe dugu, adibidez, Etxauribarrean Ziritza herria: immatrikulatu diote eliza, baina bide beretik eskolak, hilerria, apaizetxea, maisuaren etxea, herriko espetxea, atrioa, lur-sail bat eta udaletxeko parte bat. Bederatzi ondasun 70 biztanleko herri batean. Ziritza bezala badira herrixka asko, horregatik diot ez dela erlijio-tokiaz bakarrik mintzatu behar. # **Zertaz ari gara?** Gauza bat argi eta garbi utzi behar dugu: immatrikulazioaz hitz egiten dugunean, Jabetza Erregistroan lehen aldikotz izkiriatzen diren ondasunez ari gara. Hemen ez ditugu kontuan hartuko Elizak jasotako donazioak, herentziak, erosketak, limosnak eta abar. Bego hori guztia bere eskutan. Hemen bakarrik, jabetza-titulorik ez zuten eta Jabetza Erregistroan inskribatu gabe zeuden ondasunez hitz egingo dugu, zeinak egun batetik bestera, ixiltasunez, dohainik eta andanaka Elizaren jabego izatera pasatu baitira. Jakin badakigu gure herrietan badirela ondasun asko eta asko erregistratu gabeak, eta betidanik onartu izan da, erregistratu gabe edo jabetzarik gabe dauden ondasunak herriarenak direla. Esate baterako, Nafarroako herri gehienetan ez daude erregistraturik lur komunalak, herriko etxeak, eskolak, frontoiak, hilerriak, plazak, atrioak edo apaizetxeak, elizak eta baselizak ez ziren moduan... Udalek ez zuten hori guztia erregistrora eramaten horren beharrik ikusten ez zutelako. Zertarako? Herriarena zen eta kito. Orain garbi dago udalak eta kontseiluak adi egon behar direla ondasun horiek ken ez diezaizkieten. Ni ez naiz historialaria baina zenbait udal-artxibo ongi ezagutzen ditut eta jakin badakit nola erabakitzen zen eliza eta baseliza asko eraikitzea; nola erosi zuten altzari, erretaula eta arte guztia, eta zenbat kostatu zitzaion udalari kanpaia edo patena bakoitza. Ez da historialaria izan behar hori frogatzeko, Nafarroako edozein udal-artxibotan fakturak barra-barra badira. Historikoki, elizaren eraikina denetarako baliatzen zen: elizkizunen lekua bai, baina udaletxea ere, herri-batzarrerako lekua, artxiboa, eskola, hilerria, herriaren abisatzailea kanpaien bidez, baita defentsarako gotorlekua ere. Gauza guztietarako egiten ziren-eta elizak. # **Modu pribilegiatu bat** Aurreko guztia jakinik, duela bi urte, txiripaz, Tafallako Erregistroan konturatu ginen inguruko eliza guztiak immatrikulatu berriak zituztela: Tafallako Santa Maria eta San Pedro, Erriberriko San Pedro; Uxueko Santa Maria Erreala; Artaxoako Zerkoko San Saturnino… Beste erregistroetara jo eta antzeko datuak aurkitu genituen: Agoizko erregistroan hirurehun immatrikulazio baino gehiago eginak zituzten zuela denbora gutxi. Ehunka eliza, egun beretan eta prozedura bera: *Artículo 206 de la Ley Hipotecaria*. Galdetu genuen ea beste euskal probintzietan antzekorik gertatzen ote zen, eta han ez zen horrelakorik edo behintzat ez hemen bezalako abiadurarekin. Bistan zegoen honetan ere Nafarroa diferentea dela, eta Sebastian den bezalako apezpiku ultraeskuindar batekin edozer gerta zitekeela. Prozedura oso sinplea da: egun batean, Erregistroan aurkezten da *diócesis* edo elizbarrutiko arduradun bat ondare-zerrenda batekin, esanez beraien zertifikazioaren arabera, Elizarenak direla. Ez dute eramaten, ez eskriturarik, ez notarioaren ziurtagiririk, ezta herriko udalaren idazkariaren informerik ere... Beraien zertifikazioa bakar-bakarrik. Hogei edo hogeita hamar euro ordaindu ondasun bakoitzarengatik, eta ondare horiek immatrikulatzen dira («modu pribilegiatu batez», guri erregistratzaileak berak aitortu zigun bezala). Mila ondare, hogeitamar mila euro, kanpai baten salneurriz. Bi urte pasatu eta gero, immatrikulazio hori tinko bilakatzen da, eta nahi izanez gero, hirugarren bati sal dakioke. Immatrikulatu ondoren, edozein helegite eta erreklamazio, epaileak erabaki behar du eta «frogaren ardura eta lana» erreklamatzailearen bizkarrean eroriko da. Beraz, oso erreza eta merkea egiten zaio elizbarrutiari immatrikulatzea, eta oso zaila eta garestia herri bati berreskuratzea. Hori bai, 206. artikuluaren prozedurak berdin balio du udal eta kontseiluendako: niri neuri egokitu zitzaidan eliza bat immatrikulatzea. Duela zenbait urte Tafallako zinegotzia nintzela, nire ardura izan zen herriko lur komunal guztiak immatrikulatzea, udalaren izenean. Orduan planteatu zen zer egin San Gregorio baselizarekin, eremu komunal baten barruan zegoela, baseliza guztiak dauden gisan. Logikaz hartu genuen erabakia: lur komunal batean baldin bazegoen, udalak mantentzeko gastu guztiak pagatzen bazituen, eta XVII. mendean udalak erabaki bazuen eraikitzea, herriarena zela dudarik gabe esan genuen, eta erregistratu egin genuen. Eta horrela jarraitzen du. Inork, inoiz ez zigun deus erreklamatu, naiz eta prozedura oso publikoa izan. Orain herriarena da. Eta horretan datza disparate juridiko hau: ondare horiek norenak dira? Erregistrorako bidea lasterka gehien egiten duen korrikalariena? Ez al da serioagoa, immatrikulatze-prozesu honetan balizko interesa duten guztiak kontuan hartzea? Elizak izanen ditu bere eskubideak, baina udalek ere, baita kontseiluek eta auzokideek ere... Nola da posible batek immatrikulatzea milaka ondasun besteak deus jakin gabe? Eta disparate juridiko horrek eskandalu honetara ekarri gaitu. # **Zer da Hipoteka Legea?** Hipoteka Legearen 206. artikuluak hauxe dio: El Estado, la Provincia, el Municipio y las Corporaciones de Derecho Público o Servicios Organizados que forman parte de la estructura política de aquél y las de la Iglesia Católica, cuando carezcan de título escrito de dominio, podrán inscribir el de los bienes inmuebles que les pertenezcan mediante la oportuna certificación librada por el funcionario a cuyo cargo esté la administración de los mismos, en la que se expresará el título de adquisición o el modo en que fueron adquiridos. Horrek esan nahi du Eliza Katolikoak, eta ez beste Elizek, baduela eskubidea immatrikulatzeko Estatuko instituzio bat balitz bezala! Beste abantaila handia hau da: immatrikulazioa egin ondoren, ez dute ediktoak publikatu beharrik, eta hori dela-eta jendea ez da konturatzen Erregistrora espresuki galde egitera ez badoa (guk txiripaz egin genuen moduan), edo jabetzaren gaineko erabakiak hartzen dituztenean: saltzean edo, duela gutxi Azkonan gertatu den moduan, apezpikuak botatzen dituenean ondasun hori erabiltzen ari diren auzoak. Guri, bai legegizonek bai jabetzaren erregistratzaileek aitortu digute prozedura edo bide hori oso ezohikoa dela eta horregatik, erabiltzekotan, gutxi erabili behar dela, kontuz eta neurriz. Alta, Nafarroan barra-barra erabili da, eta ehunka edo beharbada milaka ondasun immatrikulatu egin dira lege hau sortu zenetik hona. #### **Kultu-tokiak** Hipoteka Lege hori 1946koa da, frankismo-garaikoa. Zer gertatzen da 1998an? Gobernuak kendu egin zuen Reglamento Hipotecario delakoaren 5. artikulua, zeinak kultu-lekuak espresuki immatrikulatzea debekatzen zuen. Hau da, frankismoak berak ez zion ezagutzen Eliza Katolikoari erlijio-tokiak immatrikulatzeko eskubidea. Urte horretako dekretuarekin, bide hori zabalik geratu zen eta 1.087 ondare immatrikulatu egin zituzten, urte gutxitan. Hipoteka Legearen 206. artikuluaren abolizioa premiazko behar urgentea da, higiene demokratikoarengatik. Ni ez naiz luzatuko gai honetan, baina gurekin hitz egin duten jurista guztiek diotenez, 206. artikulu hori Konstituzioaren kontra dago eta erabat antidemokatikoa da. Eliza Katolikoa eta Estatua banaturik daude, eta elizbarrutiko kide bat ez da inor, *fedatario publico* balitz bezala dokumentuak egiteko. #### **Plataformaren sorrera** Eskura genituen datuekin Altaffaylla Kultur Taldekook erabaki genuen salaketa publiko bat egitea. 2007ko apirilean argitaratu genuen gutun bat komunikabideetan, «Escándalo Monumental» tituluarekin eta Pandoraren kutxa ireki zen. Gero ezagunak dira eman ditugun pausoak: aurrean zer-nolako problema genuen ikusirik, Altaffaylla Kultur Taldeak deitu zuen Nafarroako gizartea. Jende eta erakunde ugari bildu ziren eta hortik sortu zen Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma. Eta hara non gure sorpresa; izan ere, guregana etorri zen jende asko kristauak eta apaizak ziren! Eta lehenbiziko momentutik oso garbi utzi genuen, plataforma bezala antiklerikalismoaren ildoa ez genuela jorratuko, erlijioaren edo kristauen kontra ezer ez genuelako. Baina aldi berean, oso garbi esan genuen ezin onartuzkoa zela Elizaren Hierarkiaren jokabidea eta jukutria hori salatuko genuela *per ommian sekulan sekulorum*. Plataforma bide instituzionala jorratzen hasi zen, eta lortu genuen 12 udalen adostasuna (Hamabi Apostoluak deitzen diegu: Altsasu, Burlata, Aranguren, Berriozar, Etxauri, Garinoain, Irurtzun, Leitza, Puiu, Uharte, Juslapeña-Txulapain eta Arronitz), eta 2007ko abenduan Udal eta Kontseiluen Batzarra deitu zuten Burlatan. Batzar hartan Udal eta Kontseiluen Batzordea izendatzea erabaki zen, eta orain arte Nafarroako 117 udal eta kontseiluren atxikimendua lortu dute. 2008ko apirilean, Plataforma eta Udalen Batzordea Nafarroako Parlamentura joan ginen eta hango talde parlamentario guztiei helarazi genizkien gure kezkak eta gure eskaerak. Eta han beste sorpresa bat izan genuen: bat izan ezik, talde guztiek zoriondu egin zuten Plataformaren lana, eta ez zen izan inor Elizaren jokabidea defendatu ezta justifikatu zuenik ere. #### **Ondasunen zerrenda** Nafarroako Parlamentutik orain arte lorturiko emaitza bakarra, 1998tik hona 206. artikuluarekin eginiko immatrikulazioen zerrenda da. Eta hau beste sorpresa bat izan da: | –<br>Elizak | 651 | |----------------------------------------------|-------| | –<br>Baselizak | 191 | | –<br>Basilikak | 9 | | –<br>Etxebizitzak, lokalak, garajeak… | 68 | | –<br>Atrioak | 2 | | –<br>Hilerriak | 8 | | –<br>Finkak, baratzeak, larreak, ardantzeak, | | | olibondo-sailak, zuhaiztiak, pinudiak… | 157 | | –<br>Frontoiak | 1 | | Osotara: | 1.087 | Hau ikusita, apezpikuak erabilitako argudio bakarra erortzen da lurrera: «Herriko elizak, Elizarenak dira» diote, ozenki. Nola esplikatu, ordea, 1.087 immatrikulazio horietatik 236 elizak ez izatea? Etxebizitzak, lurrak, larreak... Nork bedeinkatu egin ditu ondasun horiek Elizarenak izateko? #### **Apezpikuaren argudioak** Agian, gaur beste argudio batzuk emango dizkigute, baina orain arte hauexek izan dira, laburbilduz, apezpikuak emandako sei arrazoi: - 1. Elizak eta baselizak betidanik Elizarenak izan direla. - 2. Herriko erlijio-tokiak kristauek altxatu zituztela borondatez, Jainkoa gurtzeko. - 3. «Los templos, por lo general se construían por iniciativa de la Iglesia» esan zuen, hitzez hitz, apezpiku berriak 2008ko maiatzean. - 4. Udalek agian izan dutela elizaren patronatua, baina gauza bat dela patronatua eta beste bat jabetza. - 5. Immatrikulatzen ari direla bai, baina herriko parrokiarendako. - 6. Sebastianek, Uxueko erromerian esan zuen gurea zela «un ataque al pueblo de Dios», «Jainkoaren Herriaren aurkako erasoa». Sei arrazoi eta seiak, oro har, gezurrak. Gainera, dioena baino interesanteagoa da apezpikuak ez dioena, zeren «elizak Elizarenak» direla esatea polita eta biribila dela ematen du, baina ez gara hemen elizez eta baselizez bakarrik hizketan ari: etxeak, lokalak, hilerriak, baratzeak, zuhaiztiak eta larreak ere izan dira immatrikulatuak prozedura berarekin eta, horretaz, bi urteetan, apezpikuak ez du aipamenik ere egin. Seigarren arrazoia, «un ataque al pueblo de Dios» «Jainkoaren Herriaren aurkako erasoa» dela Sebastianen esanetan, ez dugu kontuan hartu ere eginen. Hau izan zen Sebastianen lehenbiziko erreakzioa, barnetik eta erraietatik atera zitzaiona, eta esaldiari kutsu gaiztoa dario. Jakin badakigu, XVI. mendean biziko bagina, Sebastian inkisidoreak sutara bidaliko gintuela, baino gaur egun hori ez da posible (hala espero dugu, bederen). Deskalifikazio-esparru hau oso labainkorra da, eta horregatik diot ez dugula kontuan hartu ere egingo. Ez du merezi. ## **1. Eliza eta bazeliza guztiak beraienak direla?** Hori frogatu behar da. Ezin da esan, elizbarrutiko bozeramaileak esan zuen moduan «que se ha demostrado durante siglos, muchos antes de que existieran los propios ayuntamientos, que el titular de esa propiedad es la Iglesia Católica». Hori ez da egia. Ez zegoen herri bateko eliza edo baseliza egiterik, eraikitzea erabakitzen zuen herri bat egon gaberik. Eta herri horrek betidanik izan ditu bere agintariak: batzarra, kontzejua, *cambra*, errejimentua eta geroago deituriko udalak. Beharbada, zenbait kasutan egia izango da, baina beste kasu askotan, gehienetan esango genuke, herriarenak dira, beraien artxiboetan ongi frogatzen ahal delako. Erosketa guztiak, altzari guztiak, apaizen arropak, kalizak, gurutzeak... Hori guztia enkargatzen zuten udalek, eta herriaren diruz edo auzolanez pagatzen zen. Apaizak, sakristauak, kanpaia-jotzailea eta almosneroak ere udalak berak kontratatzen eta pagatzen zituen moduan. Kasu gehienetan Elizak ez du pagatu adreilu bat ere. Tafallako Udal Artxiboan, beste guztietan bezala, milaka faktura eta inbentario daude Elizaren gastu eta erosketa guztiekin. Elizbarrutiak immatrikulatu ondoren, norena da gure patroi San Sebastianen irudia? Mendez mende udalak oso garbi utzi du bere jabetza. 1798n udalak esan zien apaizei, garbiki: «El bulto o imagen de San Sebastián es propio y privativo de esta Ciudad y como tal dispone de él despóticamente cuando se ha de sacar en procesión o se ha de hacer alguna rogativa». Zergatik izan behar da orain Vatikanorena? Batzuek diote ezen XIX. mendeko Desamortizazioarekin gauzak garbi geratu zirela, baina gauzak ez dira batere garbi ikusten: lehenik, Desamortizazioan komentuez eta lurrez hitz egiten da, baina ez herrietako erlijio-tokiez. Bestaldetik, *Ley Paccionada* delakoa baino lehenagoko Espainako legeek, zer eragina izan behar zuten Nafarroan? Eta gero, erabaki zenean ondasunak Desamortizazioaren aurreko egoerara itzultzea... zein zen egoera hori? Zeren gure herrietan berdin jarraitu zuten: elizak zaintzen, konpontzen, eraikitzen eta den-dena herriaren kontura eta bizkarrera. Zergatik diote elizbarrutiko agintariek pasa den mendean afera hau erabaki zela? Eta XIX. mendea aipatzen bada, zergatik ez da kontuan hartzen errepublikagaraian, 1933an, *Ley de Confesiones Religiosas* deiturikoa aprobatu zela eta ondare horiek guztiak «publikoak» izendatu zituela 11. artikuluan? Art. 11. Pertenecen a la propiedad pública nacional los templos de toda clase y sus edificios anexos, (...) La misma condición tendrá los muebles, ornamentos, imágenes, cuadros, vasos, joyas, telas y demás objetos de esta clase instalados en aquellos y destinados expresa y permanentemente al culto católico… ## Eta 12. artikuluak zer zioen? Art. 12. Las cosas y derechos a que se refiere el artículo anterior seguirán destinados al mismo fin religioso del culto católico, a cuyo efecto continuarán en poder de la Iglesia católica para su conservación, administración y utilización según su naturaleza y destino. La Iglesia no podrá disponer de ellos y se limitará a emplearlos para el fin a que están adscritos. Frantzian gauza bera gertatzen da oraindik. Gure Iparraldean ere: herriek eta botere publikoek zaindu eta mantendu, eta apaizek erabiltzen dituzte beren eginkizunetarako. Hori hemen ohitura izan da: Juan Albizu presbiteroak, 1915ean idatzi zuen Erriberriko Elizen Historian antzeko gauza bat esan zuen: «La iglesias en su origen pertenecen en lo espiritual al abad tal o al monasterio cual o al Obispo de aquí o de allá; y en lo material las administraba o el rey, o el patrono, o el fundador». Eta hori berori diogu guk: espirituala apaizarentzat, eta materiala herriarentzat. Edo Jesukristok esan bezala: «Eman Jainoari Jainoarena, eta Zesarri Zesarrena». ## **2. «Herriko elizak kristauek altxatu zituzten borondatez, Jainkoa gurtzeko» dio Eliza Katolikoak** Gezurra eta zazpigarren manamenduaren kontrako bekatu mortala: borondatez eta bortxaz egin zuten. Eta zigorren menpe. Zerga guztiak bezala. Frankotan, primiziak, auzolanak eta elizetarako zergak jende askok ezin zituen pagatu eta udalak ezartzen zuen zigorra. Gaur egun hala gertatzen da herri askotan: Lizarraldean, Deierriko bailaran, mendiko egurra jasotzeko eskubidea izateko, bizilagunek elizako lanak egin behar dituzte, garbiketa, obrak, kanpaiak jo... Bizilagun guztiek, ateoek ere. Borondatez izan ala ez, apezpikuak, elizbarrutiak, ez dute inolako eskubiderik auzolanak eta herriarentzako lanak Eliza Katolikoarendako eginak zirela esateko. # **3. «Los templos, por lo general se construían por iniciativa de la Iglesia» esan zuen apezpiku berriak** Oro har, hori ez da egia, eta hor daude, lekuko, Nafarroako artxibo *guztiak.* Nork erabaki zuen *Virgen del Romero* deritzan eliza eraikitzea? Cascanteko Udalak, 1684ko ekainaren hamaikan. Eta herri osoak pagatu zituen balio izan zituen 12.000 dukatak. Nork erabaki zuen Iruñeko San Fermin Kapera egitea? Iruñeko Udalak, 1696ko uztailaren hamaikan. Eta pagatzeko sei urtez suspenditu egin zituzten Sanferminetako zezenketak. Eta Tafallako Udala izan zen 1538an Santa Maria eliza egitea erabaki zuena. Eta 1658an, Tafallako auzo guztiok bildurik, erabaki zuten eliza eta komentu bat eraikitzea, eta geroago lortu zen apezpikuaren baimena, Kaputxinoei emateko. Oro har, Elizak ez zuen erabakitzen, inolaz ere, herriko tenploak, baselizak, hilerriak edo apaizetxeak eraikitzea. Hori bai, baimena ematen zuen kultoari hasiera emateko (menturaz arinkeria dirudi, baina hau da pilotan bezala: herriek egiten dituzte frontoiak, bainan ezin da jokatu ofizialki, Pilota Federazioaren baimena eskuratu arte; alta, ez dugu federazioa sekula ikusi herri bateko frontoia immatrikulatzen, berea dela esanez). # **4. «Gauza bat da patronatua eta beste bat jabetza***»* **dio apezpikuak** Hori ere lekuz leku ikusi behar da. Oro har, udalek berek osatzen zuen patronatua, eta beste batzuetan auzo guziek batera. Ez zen udaletik aparteko zerbait, gauza independente bat. Kasu askotan, herria beharturik zegoelarik, udalak hartzen zuen dirua parrokien patronatutik inolako problemarik gabe. Uharteko kasuan, XIX. mendean izandako auzi batean, udalak apaiza bota zuen patronatutik eta eskatu zuten informe batean azaldu zuten «que aunque no he podido apurar el origen del Patronato de las iglesias de Huarte encuentro una antiquísima e ininterrumpida posesión, y una multitud de hechos que me persuaden a creer que pertenece única y privativamente a la villa con exclusión del vicario... Esa misma regalía la persuade también el escudo de Armas de la villa, que se halla colocado en su Iglesia (...)». Patronatu eta jabetza askotan gauza bera izan dela Nafarroako *Señoríos* direlakoetan ikusten da. Hor oso agerian agertzen da elizbarrutiak bi neurri ezberdin erabili dituela: bata herriaren ondarearekin, eta bestea *Señorío* edo jaurerri batenak diren ondasunekin. Zergatik Elizak immatrikulatu egin ditu Nafarroako eliza guztiak, jaurerriak diren Oriz, Gerendian, Etxalatz, Bariain edo Sarria izan ezik? Hau da, Baldorbako eliza guztiak immatrikulatu ditu eta ez Bariaingoa, jauntxo batena den bakarra? Ez al du esaten apezpikuak erlijio-toki guztiak betidanik Elizarenak direla? Zergatik jauntxoen eta aristokraten ondasunak errespetatu eta herrienak ez? Zergatik «jabetza pribatua» bakean utzi eta «jabetza publikoa» immatrikulatu? Agian, gure irudiko, jabetza pribatuaren atzean jende boteretsua dagoelako (Huarte familia, esaterako) eta beraien ondasunak irmoki defendatuko dituztelako? Aldiz, ondasun publikoak, komunalak... gaixoak, nork defendituko ditu? Beraz, Nafarroako jaurerrietan badugu beste froga bat eliza guztiak ez direla Elizarenak eta patronatua eta jabetza nahasten direla maiz. #### **5. Immatrikulatzen dutela bai, esaten dute, baina herriko parrokiarendako** Eta hori ere ez da egia eta argudio demagogikoa da. Egia da immatrikulatzeko momentuan, ohar gisa zenbait kasutan esaten dutela: «Titular: Diócesis de Pamplona para la parroquia de Tal...» baina hori ez beti, eta ongi ikusten da botere juridikoa duena immatrikulatzeko elizbarrutia dela. Eta Nafarroako Elizbarrutia Vatikanoaren mendekoa da. Azken finean, Estatu arrotz bat, Vatikanoa, jabe osoa da. Asmatu ezinezko tamainako higiezinen-agentzia baten jabea. Eta parrokiek ez dutela ezer pintatzen ez diogu guk, parrokoek beraiek baizik: joan den urtean, eskandalua sortu ondoren, zenbait parrokok apezpikuari gutun bat bidali zioten, esanez, ez zeudela ados Plataformak esaten zuenarekin, baina ezta elizbarrutiak egindakoarekin ere. Eta esaten zuten, ondasun horiek ez zirela udalenak ezta elizbarrutiarenak ere, parrokienak baizik, eta horrenbestez, immatrikulatzeko momentuan, titulua «Diócesis de Pamplona para la parroquia tal...» jarri ordez, titulua: «Para la parroquia» izan behar zela zioten. Hauxe esaten zuten parroko horiek: La Parroquia está integrada en la Diócesis a nivel pastoral; no, a nivel económico (...) Los feligreses se sienten corresponsables de la pastoral parroquial, incluida la dimensión económica de la misma, y sufren no pequeña decepción cuando la Curia suplanta a la Parroquia en ciertas decisiones de contenido económico vg. enajenando iglesias, casas parroquiales... En este sentido al ser informados del patrimonio parroquial y leer que los bienes parroquiales están inscritos en el registro de la propiedad a nombre de "Diócesis de Pamplona (…) para la parroquia de...", entienden que se les ha sustraídoel derecho de propiedad, y más todavía, al saber que en el Catastro del Ayuntamiento figuran exclusivamente las palabras "Arzobispado de Pamplona". Bistan da, Plataformakook ez gaude ados parroko talde horrekin. Guk diogu antzineko parrokia lehen herri osoak osatzen zuela, eta orain herriaren ordezkari legitimo bakarrak udalak direla. Baina adibidea oso ongi dago ikusteko elizbarrutiko egia biribil horiek oso zalantzagarriak direla Elizaren baitan bertan ere. #### **Zenbait galdera** Orain arte esan dudan guztia laburbilduz, zenbait galdera eginen genizkieke apezpikuari eta gure botere publikoei: - 1. Lehen galdera. Nola da posible 1998tik hona nafar ondasunekin horrelako mugimendua gertatzea eta inor ez konturatzea? - 2. Bigarrena. Apezpikuak esaten baldin badu erlijio-tokiak herri kristauarenak direla, nola esplika lezake lurrak, baratzeak, zuhaiztiak, larreak eta abar immatrikulatzea 206. artikulu berberarekin? - 3. Hirugarrena. Zer azalpen du hilerrien kontuak? Zergatik 8 bakarrik? Zergatik pagatu zion Nafarroako Gobernuak apezpikuari Itoitz urtegia egin zutelarik, 1.679.000 euro, Itoitz, Artozki, Orbaitz eta Muniain herrietako erlijiotokiengatik eta herri horietako hilerriengatik? Noiztik dira apezpikuarenak Nafarroako hilerriak? - 4. Laugarrena. Eta apaizetxeak? Horiek ere erlijio-tokiak al dira? Nafarroako herri askok eraiki zituzten apaizetxeak, maisuetxeak, batzuetan medikuetxeak eta udal-idazkariaren etxeak eta eskolak ere. Herriak pagatuta, goitik behera eta kasu askotan altxatu zituen jendea bizirik dago. Denboraren poderioz, herri horietako apaizek utzi zituzten etxeak, hala nola maisuek eta medikuek. Eta eskolak hustu ziren, kontzentrazioak egin zituztelarik. Baldin eta maisuek, medikuek, idazkariek eta Hezkuntza Ministerioak utzi badituzte etxeak, zergatik da Eliza Katolikoa etxeak atxikitzen dituen bakarra? - 5. Bosgarrena. Nola esplikatu aurrea hartu duten herrietan udalak immatrikulatzea? Hau zer da, higiezin-lasterketa bat eta korrika gehien egiten duenak eramaten du ondasuna saritzat eta galtzaileak, erreklamatzen badu, frogaren karga? Disparate honen aurrean, epaileek, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak ez dute zer esanik? - 6. Seigarrena. Zergatik esaten ahal du Elizak, herrien erreklamazioen aurrean, ondasunak *usucapion*en poderioz bereak direla? Hau da, 20 urtez atxiki dituela bere gain lasaitasun osoz, eta horrenbestez legalki bereak direla betiko? Hori legala izanda ere, ez al da ez-moral samarra? - 7. Zazpigarrena. Zenbat da 1946tik hona 206. artikuluarekin immatrikulatu egin duten guzia? Zergatik Elizak ez dizkie erakusten kristau-herriari eta gizarte osoari dauzkan ondare guztiak? Egia al da, guk diogun moduan, Nafarroako higiezinen agentziarik handiena dela? Eta ez al da egia, Plataformako kide - kristau batzuek dioten moduan, horrek ez duela inolako justifikaziorik, txirotasuna, pobrezia eta umiltasuna predikatzen dituen Eliza batean? - 8. Zortzigarrena. Nola pentsatzen dute mantentzea ondare horiek guztiak? Orain arte bezala? Ni jabea eta zuek pagatzaileak? Zenbat eliza daude itxita? Zenbat erortzen ari dira? Zeren zain dago apezpikua? Beti bezala herriek eta instituzioek noiz konponduko dituzten zain? Ondare publikoak immatrikulatzea eta besteek manten ditzatela, ez al da lotsagabekeria? - 9. Bederatzigarrena. Zergatik ez da garbi esaten norentzat immatrikulatu egin den? Parrokiarentzat, elizbarrutiarentzat ala Vatikanoarentzat, azken finean? - 10. Eta azkena. Eta agian inportanteena: ## **Zertarako egiten dute hori?** Norbait erregistrora badoa ondare bat immatrikulatzera, lau arrazoirengatik egin dezake: > A. Saltzeko B. Alokatzeko C. Hipotekatzeko D. Jabetza erabiltzeko Lau posibilitare horietatik laurak edo gutxienez hiru erabili ditu apezpikuak azkeneko urteotan, nabarmenki: A. Saldu, saltzen ari da. Artaxoako organoa saldu zuten moduan; edo Lizoaingo eliza; edo Tuterako San Nikolas eliza, edo Iruñeko Jesus eta Maria eliza. Azken adibide hori oso interesantea da: errepublika-garaian Gobernuak inkautatu nahi izan zuen Jesuitena zelakoan, baina ezin izan zuten inkautatu Iruñeko Udalak berea zela aldarrikatu zuelako. Hala eta guztiz ere, 2001. urtean apezpikuak immatrikulatu zuen eta 2007an saldu zion udalari berari, 468.798 euroren truke gehi 2.000 metro karratu Sanduzelai auzoan. Hori gauza handiekin egiten bada, zer ez dute egiten gauza txikiekin, artearekin esaterako? Hor ditugu Nafarroako paretetan noiz edo noiz agertzen diren afitxak, non zenbait enpresak oso garbi uzten duten denetarik salerosten dutela. - B. Alokatu ere egiten dute, eta areago immatrikulatu eta gero. 2006an immatrikulatu zen Iruñeko Katedrala. Nafarroako Gobernuak eginak zituen egundoko obrak, 2.500 milioi pezeta zahar. Obrak bukatu eta apezpikua hasi zen sarrera kobratzen. Tafallako elizak 2006an izan ziren immatrikukatuak. Pasa zen urte bat eta apaizak esan zion udalari, urtean zehar egiten diren kontzertuengatik eta ekitaldi guztiengatik pagatu behar zutela kanon bat. 200 euro aldi oro. Sekula santa ez da horrelakorik gertatu. - C. Hipotekak: oraindik ez dugu frogarik, hala ere logikoa dirudi, ageriko gauzak egiten badituzte (saltzea, alokatzea...) hori ere egingo dutela. D. Eta azkenik jabetza erabiltzeko. Eta azkeneko urteotan ikusi ditugu gauza harrigarriak, lotsagarriak esango nuke: leku askotan apaizek ez dituzte lehen bezala elizako giltzak uzten, eta zenbait lekutan hasi dira zentsura ezartzen. Erriberrin, debekatu zioten otxote bati *Ene maitia* eta *Maitia nun zira* kantatzea (hori bai, kantu errusiarrak eta alemanak kantatzea baimendu egin zuten, problemarik gabe) eta gero eta gehiago exigitzen diete abesbatzei eta kantariei erabiliko duten errepertorioa haiei erakustea, Franco garaian egiten zen moduan. ## **Plataformaren helburuak** Bukatzeko, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren izenean garbi utzi nahi dut gure jarrera: Eliza gehienak, baselizak eta 206. artikuluarekin immatrikulatu diren ondasun guztiak itzuli egin behar zaizkie herriei, herrienak direlako. Herriek eta Nafarroako Instituzioek sostengatu egin behar dituzte, Iparraldean egiten den bezala; irekita eta zabalik egon behar dira herritarrek errespetu osoz erabiltzeko, historikoki erabili izan diren moduan, eta kultu-lekuak kulturako erabili behar dira orain arte erabili diren gisan. Elizak bere jarreran segitzen badu «dena nirea da» esanez, Plataformak eta Plataformarekin bat egiten duten nafar udal eta kontseilu orok, epe luzerako bataila jokatuko dugu hiru esparrutan: - 1. Hipoteka Legearen 206. artikulua desagertu behar da, antikonstituzionala eta antidemokratikoa delako. Feudalismoaren arrastoa. Ondare bat inmatrikulatzeko Elizak izan behar du edozein pertsonak eta edozein instituziok duen bezalako eskubidea. Ez gehiago. Eta are gutxiago, erabiltzeko erakutsi duen arinkeria kontuan hartuta. - 2. Bigarren bataila herrietan jokatuko dugu: - a. Udalek immatrikula ditzaten immatrikulatu gabeko ondareak. Orain jadanik egiten ari dena. - b. Erne egon, eta salatu, herri-ondasunekin Elizak egindako edozein mugimendu. Ez dezaten pentsa utziko ditugula gure ondareak saltzen, erosten edo simonia bekatuan erortzen. - c. Eta jakina, ahalegin guztiak eginen ditugu herriko ondareak berreskuratzeko. Zorigaitzez, hori oso zaila izanen da Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak aurrerapausoak ematen ez badituzte. - 3. Eta hirugarrenez, hemen dago bataila moral bat: hori ez da egiten. Horrela ez da egiten. Elizak eskandalizatu egin du Nafarroako gizartea, eta lotsatu egin ditu kristau asko. Eta jarraitzen badu ildo horretatik, ez dago dudarik ondare eta diru asko irabaziko dituela, baina Infernua irabaziko du ere, arima eta sinesgarritasuna betiko galduko dituztelako. Iruñean, 2007/III/26 ## **Bibliografia** | Altaffaylla, (1996): Navarra 1936. De la Esperanza la Terror, Altaffaylla, (talde koordina | |--------------------------------------------------------------------------------------------| | tzailea). | | Esparza Zabalegi, J. M. (1985): Un camino cortado. Tafalla 1900-1939, Altaffaylla. | | –––––––––––––, (1988): Jotas heréticas de Navarra, Altaffaylla. | | –––––––––––––, (1994): ¡Abajo las Quintas! La oposición histórica de Navarra al Ejército | | Español, Txalaparta. | | –––––––––––––, (1995): Potosí. Andanzas de un Navarro en la guerra de las naciones, | | Txalaparta. | | –––––––––––––, (2001): Historia de Tafalla-Tafallaren Historia, Altaffaylla. | | –––––––––––––, (2004): Réquiem para sordos, Txalaparta. | | –––––––––––––, (2006): Cien razones por las que dejé de ser español, Txalaparta. | | –––––––––––––, (2009): Como puta por rastrojo. Origen y uso de algunos dichos navarros, | | Altaffaylla. |
aldizkariak.v1-7-906
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 108 _2019_1", "issue": "Zk. 108 _2019_", "year": "2019", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# *Ala ffede, bada!* **Euskal testu berri gehiago Nafarroako XVI. mendeko justizia-auzibideetan** # **Ekaitz Santazilia UPNA/NUP, UPV/EHU** Nafarroako Errege Artxibo Nagusian XVI. eta XIX. mende bitarteko milaka justiziaauzibideren dokumentazioa gordetzen da. Gaztelaniaz idatzita dago, eta eskribauek euskaldun elebakarren aitortzak gaztelaniara itzultzen zituzten idatziz paratzeko. Hala ere, beharrezkoa zenean, lekuko horien euskarazko hitz gutxi batzuk bere horretan ematen zituzten eskribauek erdal itzulpenaren barnean. Lan honetan XVI. mende hondarreko auzibide zenbaitetan ageri diren euskarazko pasarte laburrak aztertu ditut. Lehenik, horrelako testuak nola eta zergatik ekoitzi ziren azaldu dut. Ondotik, dialektologiarako eta hizkuntzalaritza historikorako datu-iturri gisa duketen fidagarritasunaz eta balioaz aritu naiz. Gero, San Vicente, Arlegi, Iruñe eta Uxueko testigantzen edizioa eta azterketa egin dut. Buruenik, pasarteetan ageri diren hizkuntza-ezaugarriak zerrendatu ditut, eta lexikoia eta adizkitegia atondu. GAKO-HITZAK: Nafarroa · Euskara arkaikoa · Justizia-auzibideak · Hizkuntzalaritza historikoa. ## *Ala ffede, bada!* **More new Basque texts from 16th-century judicial processes in Navarre** The documentation of thousands of judicial processes between the 16th and the 19th centuries is kept in the Royal and General Archive of Navarre. It is written in Spanish, and scribes translated the testimonies of Basque monolingual speakers into Spanish to record them in writing. However, when necessary, within the Spanish translation, scribes sometimes provided witnesses' words in Basque. In this work I have studied several short passages in Basque included in judicial processes from the end of the 16th century. Firstly, I have explained how and why such texts were produced. Afterwards, I have focused on the reliability and value those texts may have as data-sources for dialectology and historical linguistics. Then, I have edited and analysed the attestations from San Vicente, Arlegui, Pamplona and Ujue. Lastly, I have listed the linguistic features which appear in the passages, and provided a lexicon and a list of verbs. KEY WORDS: Navarre · Archaic Basque · Judicial processes · Historical linguistics. https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.2 *Jasotze data:* 2018-04-21 *Onartze data:* 2018-07-06 ## **1. Sarrera1** Gauza jakina da —edo behar luke— euskararen edo zeinahi hizkuntzaren bilakabide historikoa ezagutzeko, zeinahi berreraiketa edo hipotesiren aurretik, iturri idatziei eman behar zaiela lehentasuna, eta horiek behar bezala aztertzea eta kokatzea biziki garrantzitsua dela (Mitxelena, 2011 [1963]; Mitxelena 2011 [1971]: 327; Crowley, 1986, 101; Herring *et al*., 2000: 3-4). Haatik, hizkuntzalariak ez du beti tokian tokiko eta garaian garaiko aski lekukotasunik ikerketarako, bereziki denboran gibel egin ahala. Iturri berri oro, beraz, pieza baliagarri bat gehiago da euskararen historiaren puzzle geografiko eta kronologikoan. Justizia-auzibideek eragindako erdarazko dokumentazioak zeharka euskarazko pasarteak ere tarteka zitzakeela aspaldi dakigu han eta hemen argitaratutako zenbait lani esker, baina besteak beste Mitxelenaren (TAV) eta Sarasolaren (ConTAV) lanetan horiek beste testu zenbaitekin batera bildu izanak ikertzailearendako ikusgarriago egin zituen hain segur. Zeregin horretan eta berrikiago, zedarri ditugu Trebiñoren (2001) testu administratiboen bilduma edo Madariagaren (2014) liburua. Nafarroari zuzenean dagokionez, ezin ahaztu dugu Maioraren (2011, 2018) ekarpena, justizia-auzibideetan oinarritua osorik, horri neronek (Santazilia, 2015) egindako emendakina, Urtzi Regueroren (2017) doktorego-tesi baliagarria, edo lekukotasun berriekin atera berri dudan lana (Santazilia, 2017). Hartara, lan honetan Nafarroako Errege Artxibo Nagusian (NEAN) gordetzen diren XVI. mendeko —hots, euskararen garai arkaikoaren hondarreko (Lakarra, 1997: § 7; Gorrotxategi eta Lakarra, 2001: § 7; Mounole eta Lakarra, 2018)— zenbait justiziaauzibidetan txertatutako euskarazko pasarte orain arte ezezagunen edizioa eta azterketa dakargu. Beroriek erdal prosaren artean edireteko ez dago beste biderik dokumentu eskuizkribatuak banaka eta goitik behera miatzea baino. Hala egin dut auzibide bakoitzarekin, baina egiari zor, argi utzi nahi dut lehen miaketa-lana Peio J. Monteanok hartu zuela bere bizkarrean, eta berak kausitu euskal pasarterik gehienak. Zinez eskertzen diot egin duen lana, baita lan hori nire eskuetan jarri izana ere. ### **2. Testuen ekoizpen-prozesuaz** Esan bezala, euskarazko pasarteak erdaraz idatzitako justizia-auzibideetan daude txertaturik, eta galdeketei lekuko euskaldun elebakarrek emandako erantzunetan batik bat. Horiek nola ekoitzi eta jaso ziren ulertzea ezinbestekoa zaigu darabilten euskara behar bezala kokatzeko. Printza batzuk baizik ez ditut hemen emanen, luzeago aritu bainaiz horretaz beste lan batean (Santazilia, 2017). <sup>1.</sup> Lan honek MINECOk diruz hornitutako *Monumenta Linguae Vasconum 5: Periodización y cronología* ikerketa-proiektuaren sostengua du (FFI2016-76032-P). Bestalde, UPV/EHUko Euskararen Historia eta Hizkuntzalaritza Historiko-Konparatua (GIC 10/83, IT 486-10) ikerketa-talde kontsolidatuaren barnean kokatzen da, Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Diakronikoa: Gramatika Unibertsala, Hizkuntza Indoeuropearrak eta Euskara (HiTeDi) (UFI 11/14) Prestakuntza eta Ikerketa Unitatearen baitan. Orobat, bihoakio nire esker ona Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeari, Aziti Bihia elkarteari, bereziki Dorota Krajewskari eta Eneko Zuloagari, baita Iker Salaberri Izkori eta Patxi Salaberri Zaratiegiri ere, lan honen prestaketan eman laguntzagatik, eta aldizkariaren errebisatzaile anonimoei ere bai, egindako iruzkin baliagarriengatik. Lehenik eta behin, kontuan har lekukoen aitortzak euskaraz jasotzen zituztela eskribauek lekukoa euskaldun elebakarra zenean, eta gero erdarara bihurtzen, idatziz emateko. Hori horrela, sinestekoa da euskal pasarteak dituzten aitortzak osorik egin zirela euskaraz, ez soilik euskaraz ageri diren pasarteak, eta hori hala zela eskribauek berauek azaltzen dute batzuetan. Kasu horietan, idatziz jasotako araubideak argi zioen eskribauek deus aldatu, kendu edo gehitu gabe, zorrotz eta fidelki itzuli behar zituztela lekukoen hitzak, baita, behar balitz, euskarazkoak ere eman, hemen aztergai ditugun testuetan gertatu bezala (Monteano, 2017: 55). Lekukoak esandakoa jatorrizko hizkuntzan jasotzea ezinbestekoa zenean bakarrik biltzen ziren hitzok euskaraz, eta usu ondoren itzulpena ematen, eskribauak. Bihurtze-lan hori egiteko, bistan dena, euskaraz jakin behar zuen. Gainera, Gaztelan ez bezala, Nafarroako justizia-sisteman debeku zitzaien eskribauei itzultzaileak erabiltzea (Monteano, 2017: 51-52, 58-59). Eskribauak berak bidaiatzen zuen zegokion herrira galdeketak egitera, eta ostatu hartzeko hautatutako tokira banan-banan etorrarazten lekukoak. Galdeketa egin, eta hitzez hitz, deus aldatu gabe, jaso behar zituzten lekukoen hitzak. Lekukoari irakurri eta horrek berretsi ondoren, edukiak sekretupean gordetzeko, dokumentua ongi itxi eta Iruñera eramaten zen epaitegira (Monteano, 2017: 48-50). Eskribauek Iruñean jasotzen zuten formakuntza eta han bizitzeko agindua zuten, Nafarroako zeinahi tokitan izanik ere jatorria. Auzi batean galdeketak egin behar zirenean, zerrenda baten hurrenkeraren arabera hautatzen ziren eskribauak, eta zerrenda bakarra zegoen erresuma osorako. Ondorioz, euskara jakitea garrantzitsua zen eskribauentzat, XVI. gizaldi hartan aski zabala zen eremu euskaldunean lan egin nahi bazuten. Eremu erdaldunean sortutako eskribau zenbait euskaldundu zirela dirudi, eta segur aski Iruñean, formakuntza-sasoian ikasi zuketen hizkuntza (Monteano, 2017: 57 eta hur.). ## **3. Testuen interes eta fidagarritasun historiko-dialektologikoaz** Euskarazko testutxoen interesa bi alderditatik heldu da. Batetik, XVI. mendeko egoera soziolinguistikoaren berri dakarte. Euskararen muga historikoak finkatzeko balio dute eta hiztunei buruzko informazioa ere badute: badakigu nor ziren, nongotarrak, zein adinetakoak, noren senideak, eta zein zen zuten egoera sozioekonomikoa. Beste aldetik, euskararen barne-historiarako ere garrantzi handikoak dira. XVI. mendean jasoak izanik, frankotan, pasarte horiek dira herri bateko eta garai horretako hizkeraz dugun testigantza bakarra, edo zaharrena behinik behin2 . Gainera, asmo literariorik gabe ekoitziak dira, alfabetatu gabeko hiztunen ahotik atereak, emakumeak frankotan, eta eguneroko hizkeratik hurbil daude edukietan eta forman3 . Hori horrela, bestelako testuetan kausitzen ahal ez <sup>2.</sup> Horrelakoez landara, gutxi dira, berez, XVI. mendeko testuak Nafarroan (cf. Mounole eta Lakarra, 2018: § 2). <sup>3.</sup> Ahozkotik zuzenean jasota egon arren, idatzira pasatzeak beti izan dezake modu batean edo bestean eraginik (cf. Linell 2005), nahiz eta teorian eskribauek bere horretan jaso entzundakoa. diren formak eman ohi dituzte: biraoak, lexiko berezia, arkaismo eta berrikuntzak, zenbait formaren lehendabiziko testigantzak...4 Hori esanda, pasarteok aingura-testu onak direnetz eztabaidatzea komeni da; hots, kokapen linguistiko garbirik ez duten testuei testuingurua emateko tenorean konparaziorako tresna egokiak diren eta, beraz, tokiko eta garaiko hizkeraren ordezkari onak diren ala ez (McIntosh *et al.*, 1986; Ulibarri, 2013). Ikusi dugu eskribauek entzundakoa zorrotz jaso behar zutela, pizarrik ere aldatu gabe. Gainera, testuak denboran eta espazioan ezin hobeki kokatuak ditugu, datu horiek auzibideetan aski ongi zehazten baitira; hartara, garaiko eta tokiko mintzamolde arruntaren isla ona beharko lukete izan, lehen ustean bederen. Hala ere, egia esan, alderdi kronologikotik zalantzarik pizten ez duten testuak dira, baina geografikotik badute zer esan: Monteanok (2017: 163 eta hur.) iradoki duen gisan, Iruñean bizi eta hezitako eskribauek zekarten euskara prestigiotsu hiritarraren herexarik ere ez ote dagoen susmoa dut (cf. hiriko aldaeren izaeraz, Camino, 2009: §§ 6, 7.6 eta Santazilia eta Zuloaga, 2018); hots, euskara administratibo erlatiboki diatopiko batena (Camino, 2009: 311 eta hur.), edo are eskribauek sehaskatik zekarten mintzoarena. Hala ere, hori behar bezala erakusten ez den bitartean eta orduko jardunbide eta arautegiei so, abiabururik ukigarriena tokiko hizkera islatzen dutela pentsatzea da, eta hala jokatu dut lan honetan5 . Pasarteei egin dizkiedan iruzkin linguistikoen helburuak bi dira nagusiki: batetik, ezaugarrien lekukotasuna jasotzea XVI. mendeko euskarari egiten dioten ekarpenagatik eta horretan duten lekuagatik, baita, zenbaitetan, lehen aldikoz ageri direlako ere. Bestetik, egin ditudan irakurketak eta iruzkinak garaian eta tokian posible direla ziurtatzea da iruzkinen xedea. Bi zeregin horietarako bestelako testuekiko konparazioak ere baliatu ditut. Tokitik eta garaitik hurbilen dauden testuak erabili ditut konparagai, nahiz eta gutxitan dugun aski materialik, eta horretan generoari ere begiratu diot, lehentasuna emanik beste justizia-auzibideetako pasarteei. Tokian tokiko datu garaikideak ere sartu ditut inoizka, baina dagokien lekua emanez. Argi utzi behar da, ez badugu baieztapen akronikoetan labaindu nahi, oraingo datuek XVI. mendekoekin bat egiten dutenean, ez daitekeela automatikoki ziurta ezaugarriak bertan lau mendez iraun duela. Gisa berean, bi garaitako datuak bat ez etortzea ere ez da aski hizkerak leku berekoak ezin izan daitezkeela esateko, pentsatzekoa baita isoglosek ez dutela zertan estatiko egon gizaldiz gizaldi. Hortaz, datu garaikideek ez digute balio ziurtasun osoz testua leku berekoa den ala ez esan ahal izateko, baina zenbait bilakaera diakroniko ikusteko balio digute, baita testuen irakurketa zuzena egiten ari garela bermatzeko ere. <sup>4.</sup> Zilegi bekit dagoeneko beste lan batzuetan ere aldarrikatutakoa beste behin hona ekartzea. Oso garrantzitsua da auzibideak patxadaz eta goitik behera miatzea, huts-hutsean euskarazko pasarteetan gelditu gabe. Hori eginda, hiztunei buruzko datu soziolinguistiko baliagarriak ateratzen dira, eskribauen letrakera hobeki ulertzen dugu, pasarteak dagokien testuinguruan behar bezala kokatzen eta ulertzen ditugu eta, gainera, ezustean pasarte berriak ere azaltzen dira tarteka. <sup>5.</sup> Betiere kontuan izanik eskribauen helburua ez zela, ezta urrunetik ere, XXI. mendeko filologo eta hizkuntzalari aseezin eta inkonformistentzat dialektologiarako eta hizkuntzaren historiarako materialak ekoiztea, eta hizkerez zuten ezagutza eta kontzientzia ere ez zatekeela gaur egun bere lana horretara bideratzen duen hizkuntzalariak duena (cf. Camino, 2009: 313-314). ## **4. Lanaren antolaketa eta transkripzio-arauak** Auzibideak hurrenkera kronologikoan antolatu ditut, zaharrenetik hasi eta berrienera. Izenburuetan auzibidea zein herritan gertatu zen eman dut, urtea ondoren eta, azkenik, parentesi artean, NEANen auzibideak duen katalogo-zenbakia ere bai. Ondotik, auziaren nondik norakoak azaldu ditut, lekukoei eta galdeketen egileei buruzko informazioa eta datak ahal bezain xeheki emanez, eta euskarazko pasarteak ahalik eta testuinguru zehatzenaz hornituz. Euskal testuak paragrafo beregainetan eta zenbaturik eman ditut eta, ondoren, parentesi artean, auzibideko zein orrialdetan dauden esan. Horren ondotik, hiru izartxoz banaturik, hizkuntza-azterketa heldu da. Hala euskarazko nola gaztelaniazko pasarteetan, puntuazio-markak eta letra larriak gaur egungo moldera ekarri ditut, baita hitzen banaketa ere, hitzen bilkurak aldaketa fonologikorik ekarri ez duenean. Ohar paleografikoak eta zuzenketak oinoharretan eskaini ditut, baita euskal pasarteen itzulpenak ere, auzibideak berak eskaini duenean. Transkripzioak erdipaleografikoak dira eta testua ahal bezain gutxi ukitu dut, baina badira salbuespen batzuk aipagarri: ese luzeak arrunt bilakatu ditut, eta <u> eta <v>-ren arteko txandaketa ere gaur egungo moldera bihurtu, lehena bokalerako eta bigarrena kontsonanterako utziaz, ez baita beti garbi ebazterik bietarik zein baliatu duen eskribauak. Azkenik, azalpenetako (ez pasarteetako) izen bereziak bateratu, eta grafia gaurkotuan eskaini ditut. ## **5. Testuak** ### **5.1. San Vicente, 1578 (NEAN 11330)** Urraulgoitin euskarak orain gutxi arte iraun zuela badakigun arren (Jimeno Jurío, 1991), baita inguruko ibarretan ere, Urraulbeitin lehenago itzali zela dirudi (Salaberri Zaratiegi, 2012: 150). Bonapartek dagoeneko 1863an erdal eremuan kokatu zuen; gainera, gutxi dira bertako egoera linguistikoaz ditugun datuak, eta are gutxiago bertako hizkeraren lekukotasunak. Jimeno Juriok (1993: 245-246) erakutsi zuenez, 1593. urtean Tabar, San Vicente, Alduate eta Nardozeko zenbait lagun Irunberrira bildu ziren euskarazko predikua entzutera, eta 1627an San Vicenten denak bide ziren euskaldunak, orduko Irunberriko dokumentu batean jaso zenez. Orain azterkizun dugun testua euskaraz idatzitako testigantzen aldetik oso dokumentu emankorra da eta, une honetan, tokiko euskararen testigantza bakarra, nik dakidala. 1577ko maiatzaren 12an, igandez, Pedro Martinez de Arieltz eta Joanes Villanueva, Urraulbeitiko San Vicenteko biztanleak biak, eztabaidan hasi ziren bezperetako meza aurretik, batak besteari zerga bat ordain zezan eskatzean. Arieltzek errejidore kargua zuen urte hartan, eta hari zegokion Villanuevari zor zuena galdegitea, baina zordunak ez zuen, nonbait, eskaera begi onez ikusi. Meza ondorean, elizatik atera eta kanposantu ondoan6 , urak baretu zirelakoan, Arieltz Villanuevari beste behin inguratu zitzaion kontu berberarekin: berriz kalapita. Arieltzek kuartelen7 ordainetan zor zituen tarjak8 pagatzeko eskatu, eta Villanuevak Arieltzi berak karitatezko bi imina gari zor zituela ekarri zion gogora. Ahoa berotu eta irainak agertu, dena bat. Hainbat herritar bakea ezartzera inguratu ziren, bien tartean sartuta. Horien artean zeuden, besteak beste, herriko alkate Juan Murillo, Pedro Azparren, Simon Esparza bikarioa eta Martin Villanueva, Joanesen anaia. Fiskalaren akusazioan irakur daitekeenez, tirabiren erdian Arieltzek sastakaia atera eta, Joanes eraso nahian, tartean zen Martin anaiari sartu zion puñala ezkerreko mehakan, ukaldi bakarrean. Arieltzen alde ageri zirenek, aldiz, puñala Villanuevatarrek ere atera zutela zioten, eta Martin, bakea ezartzera baino gehiago, giroa berotzera inguratu zela. Sastada Arieltzek eman izana ere ukatu zuten, eta kexu ziren, gertakariaren ondotik akusatuak elizan babes sakratua hartuta ere, Murillo alkateak elizaren atean guardak jarri zituelako lehenik, eta gero bertatik atera zutelako atxilo. Badaezpada, Joanes Villanueva ere giltzapetu zuten eta Iruñeko presondegira igorri biak. Irunberritik Amendux zirujauak bidalitako ordezkoak ahal izan zuen guztia egin bazuen ere, hiru egunen buruan hil egin zen Martin Villanueva. Eskribauek egindako frogantzei esker, eztabaidan bi akusatuek elkarri esandako hitz lodiak zein izan ziren jakin dezakegu. Lekukotasun askotan erdaraz jaso zituzten hitzok eskribauek, baina beste batzuetan, aldiz, euskaraz kopiatu ziren, egiazki iskanbila guztia hizkuntza horretan gertatu zela erakutsiz. Juan Villava eskribaua bereziki eskuzabala da euskarazko pasarteak emateko orduan, 1577ko ekainaren 28an egindako galdeketan. Migel Azparren dugu Pedro Martinez de Arieltz eta Joanes Villanueva bereiztera joan zen horietarik. Villava eskribauari kontatu zionez, Arieltzek Villanuevari zerga kitatzeko eskatzean, Villanuevak horrela deitu zion Arieltzi: (1) borracho xarquia! (56r) eta Arieltzek Villanuevari, aldiz, (2) guiton çarra! (57r) Gaston Gil Espartza herriko biztanleak galdeketa berean Hualde eskribauari esan zionez, erditik kentzeko esan zion Villanuevak Arieltzi, hitzokin: (3) quen aquit ortic, vorracho dollor xarrori! (57r) Gil Orozek, beste auzokide batek, eskribauari kontatu zionez, «que amagays, borrachuelo ruyn» (59r) esan zion Villanuevak Arieltzi, baita beste hau ere: (4) borracho xarr guiton xarra! (59r) Simon Espartza auzoak, 23 urteko Gastonen semeak, hau entzun bide zion Villanuevari: <sup>6.</sup> Kanposantua elizari atxikia zegoen orduan, eta hartzen zuen eremua egun ere hor dago. <sup>7.</sup> Zerga mota bat da, bakoitzak zituen lurren araberakoa (cf. Bartolomé, 1985, 1993). <sup>8.</sup> Felipe II.aren garaiko txanpona da. (5) dollor xarraorrec guiçonari atra bear badio puñalori! (60r)9 Eta Joanes Villanuevaren morroi Tabarko Juan Iribarrenen ustez, Villanuevak Arieltzi hitzok bideratu zizkion, Villavak idatziz jaso zuenez: (6) dollor vorracho xarra! (61r) Villavak 1577ko uztailaren 6an egindako galdeketan ere bada euskarazko pasarterik. Simon Espartzak, San Vicenteko bikarioak deklaratu zuenez, «Villanueba dixo al dicho Arielz que se fuese de alli con todos los diablos, deziendole que era un vellacuelo» (73v-74r) eta gatazka baretzera Martin Villanueva iritsi zenean, honek labana eskuan hartu zuen eta apaizak honako hitzak entzun zizkion, nahiz eta oso apal eta inork ez entzuteko moduan esan: (7) ala ffede, bada! (74r)10 Bikario horri berari 1578ko urriaren 16an Juan Zudaire eskribauak egindako itaunketan, zehazkiago jaso ziren Villanuevak Arieltzi esandakoak, zergen ordainketak tarteko: > (8) çoaz deabruetara, guilote vorracho çarquiori, erromessori! çertaco çagozquit niri coartel galdez? paga eçaçu11 çuc çor duçuna Pedro Salari! (205v-206r)12 Ezin izan zuen Arieltzek hiru urteren galera-zigorra saihestu. \* \* \* Fonologian, <x> grafema dugu irainetan ageri den *txar* indargarrian. Zalantza egin daiteke soinu frikari edo afrikatua islatzen duen, eta sabaikaria edo bizkarkaria den; izan ere, *çarra* eta *çarquiori* ere baditugu (2)n eta (8)n, eta (8)ko esaldi horretan berean ageri diren gainerako <ç> grafemek bizkarkari frikaria islatzen dute. OEHk (sv. *txar* eta *zahar*) esanahi honekin forma bizkarkariak baizik ez ditu ematen, nahiz eta horien etimologian *zahar* dagoela esan. Gaur egun, ordea, *txar*, *tzar* zein *zar* agertzen da funtzio hanpagarri berarekin (Salaberri eta Zubiri, 2007: 17). Iruñeko 1563ko prozesu batean *xarra* eta *charra* biak ditugu batera, eta *charra* zein çarra franko ageri dira Iruñean XVI. eta XVII. mendeko irainetan ere (Maiora, 2011; Reguero, 2017: 725 eta hur.)13. Funtzio hanpagarria duela dirudi, baina XVI. mendean zentzu etimologikoa atxikitzen zuen oraindik; izan ere, Iruñeko auzibide <sup>9.</sup> Hots, «el ruynçillo si ha de rancal (sic) el punal (sic) al hombre» (60r). <sup>10. «</sup>Que en castellano quiere dezir: pues a fee» (74r). Pasarte hau beste bitan ageri da, baina batean *feede* dator (207r) eta beste batean *fede* (209r). Bokal bikoitzak ez du azalbide garbirik (cf. Mounole eta Lakarra, 2018: 415). Hasteko, ez da sistematikoa testu honetan bertan. Bestalde, garai bertsuko Utergako ezkontza-fedean beste bokala da bikoitza, *ala fedee* baitago. Sistematikotasun falta ikusita, kontu grafiko hutsa izan daiteke, gaztelaniaz oraindik *fee* idazten baita, eta akaso inoiz ahoskatu, latinetiko *fe(d)e(m)* batetik. <sup>11.</sup> Jatorrizkoan *eçacu*. <sup>12. «</sup>Que quieren dezir en romançe: ¡Iros a los diablos, guiton, borracho, ruyn, romero! ¿para que me estays a mi pidiendo los quarteles? ¡paga vos lo que debeys a Pedro Sala!» (205v-206r). <sup>13.</sup> Errebisatzaile anonimoaren gaztiguz badakit 1743ko sermoi batean *costumbre zarra becatuan egoteco* datorrela eta hori, itxuraz, 'txar' omen dela (Reguero 2017: 366). batean, 1529an, çu çara vellaquo çarra, 'vos soys vellaco viejo' itzuli zuten eta 1584ko batean, Iruñean ere bai, *cornudo çarra* eta *adaburu çarra* 'cornudo viejo' zen. Edonola ere, ordurako hasperenaren galerak eragin zukeen bokal bikoitza bakandua dago, testu nafar arkaikoetan ohi bezala14: mendebalderago jo behar dugu testu arkaikoetan horrelakoak kausitzeko (Mounole eta Lakarra, 2018: 415). Sinkopa bat dugu *atra* hitzean, (5)eko adibidean. Oso ohikoa da sinkopa hitz honetan, baita beste hitzetan sinkoparik ageri ez duten hizkeretan ere. Altsasuko auzibide batean 1648an frankotan ageri da, nahiz eta *atera* ere baden, Badoztaingo batean ere bai 1606an, eta orobat Iruñean 1596an eta Leitzan 1626an, *atera*rekin batera (Reguero, 2017: 126 eta hur., 142, 162, 293 eta hur.). Beriainek ere badu, eta geroagoko testu nafarretan ere ardura ageri da. Haatik, hau dateke lekukotasunik zaharrena une honetan15. Izen-morfologiara jauzi eginda, irainetan batez ere ageri diren -*ori* eta -*orrec* erakusletzat baino, artikulutzat har daitezke, segurik. Hala ere, badira horren alde zein kontra egiteko zenbait aipagai. Artikulua izan gabe, irainetan egun ere ohikoa da bigarren graduko erakuslea kausitzea16. Gainera, *çarra*/*xarra* ere badugu (2) eta (6) adibideetan, baita *xarquia* ere (1)en. Reguerok (2017: 725 eta hur.) Maioraren (2011) datuetatik ateratako irain-zerrendan, bestalde, adibide gehienak dira hirugarren graduko artikuluarekin eginak, Barasoainen 1565ean dagoen *andurr çarr orrec*17, 1571n Iruñean ageri den *agot çarrori* eta Beteluko 1598ko *mandory* kenduta. Dena den, interesgarriena *puñalori* dugu, artikulu baten aurrean gaudela baieztatzeko. Irainen itzulpenak eman direnean, bokatiboak baitira, gaztelaniaz ez daramate artikulurik. Ordea, *puñalori* 'el puñal' itzuli du eskribauak, eta ez 'ese puñal'. Nire ustez, horrek artikulu baten aitzinean gaudela pentsatzeko aukera indartzen du. Bestalde, *xarraorrec* forma dugu, hutsa segur aski, bi formen arteko nahasketa datekeena, eta 'el ruyncillo' itzuli dena. Reguerok (2017) horrelakoak artikulu hurbiltzat ohi ditu, eta Nafarroan bakanka ageri direla erakutsi du, baina maila berean sartzen ditu plural hurbilak eta horrelako singularrak. Horri loturik, ez ditu graduak bereizten; hots, zaku berean ageri dira -*au* eta -*ori*, bi gradu desberdin direla kontuan hartu gabe eta, ondorioz, kronologia eta hedadura desberdina izan dezaketela aipatu gabe (cf. Mounole eta Lakarra, 2018: 421-422; Mounole eta Gómez-López, 2018: 500)18. Inoiz euskararen eremu osokoak izan bide dira horrelako artikuluak (Mitxelena, 1979: 392 eta hur.; Trask, 1997: 199; Manterola, 2015: 27 eta hur.), eta euskara arkaikoan ere hala da hein batean (Mounole eta Lakarra, 2018: 421-422). <sup>14.</sup> Beriainek badu, hala ere, *leen* (Mounole eta Gómez-López, 2018: 495). <sup>15.</sup> XIX. mendean ere adizki sinkopadunak bazeuden hizpide dugun eremuaren inguruan: *dre* jaso zuen Bonapartek Agoitzen, Mugetan, Aietxun edo Adoainen, besteak beste (Irizar, 1992: 26). <sup>16.</sup> Iker Salaberrik gaztigatu didanez, zenbait autorek erakusletik artikulurako gramatikalizazioprozesuan tarteko urratsean daudenei «artroide» deritzote. Propietate bereziak izan dituzte; besteak beste, erreferentzia adierazgarri/peioratiboa egiteko baliatzen dira (cf. Ratkus, 2010: 246). <sup>17.</sup> Testuinguruak ez du argitzen erakuslea edo artikulua den. Ikus beherago, gainera, ergatiboan egoteak dakarren oztopoa. <sup>18.</sup> Errebisatzaile batek gaztigatu didanez, Nafarroan garai arkaikoan lehen gradukoak baizik ez dira ageri, eta garai zaharrean bigarrenekoak, baina datu gutxiegi daude horien banaketa diakronikoaz ondorio irmorik ateratzeko. Postposizioei nagokiela, ablatiboa -*tik* dugu singularrean, eta adlatibo pluralean -*etara.* Horiek dira ohiko aldaerak Nafarroan XVI. mendean (Mounole eta Lakarra, 2018: 426). Badira, hala ere, -*rat* batzuk Nafarroako testu zaharretan. Horien artean bereziki aipagarria deritzot, aztergai dugun testuarekiko hurbiltasun geografiko eta kronologikoagatik, Irunberrin 1629an ageri den *onat* formari (ConTAV 160), nahiz eta ezin ziurta daitekeen esaldiaren ekoizlea irunberriarra zen. Erakuslea *ortic* da, hastapeneko herskaririk gabe. XVIII. mendetik aitzina Nafarroako erdialde eta ekialdean batik bat forma herskaridunak baditugu ere (hedadurarako, cf. Camino, 2003a: 443, 2003b: 74), testu zaharrenetan ez da horrela. Herskari ahoskabedun formak (izan) dituzten hizkeretako testu zaharretan ez dira ageri: XVI. mendeko Erronkaribarko Burgiko sorginkeria-prozesuan (ConTAV § 5.2.3), Zuberoa eta Erronkaribarren arteko 1616ko gutunetan (Lakarra, 2011: 209- 210; Bilbao *et al.*, prestatzen), edo Otsagabiko 1598ko pasarteetan (Santazilia, 2015: 124 eta hur.) ez dago halakorik, baina XIV. mendeko Pater Noster Txikian arras gardena ez den *gura* bat dago (TAV § 2.2.15: 7. lerroa). Forma hauek inoiz orokorrak izan zirela pentsatzeko arrazoi handirik ez dago (cf. Reguero, 2012: 141) eta, berrikuntza badira (Lakarra, 2015: 432), baliteke XVI. mendean oraindik sortu edo sobera hedatu gabe egotea. Helburua adierazteko -*tako* dugu, Sueskunen bertsoetan (TAV § 3.1.19), Felipe IV.aren omenezko kopletan (TAV § 3.1.28), eta oro har Nafarroa osoan bezala, baita geroago ere, Elizalderen edo Lizarraga Elkanokoaren hizkeretan kasu. Bai Euskal Klasikoen Corpusak (EKC) bai OEHk (sv. *zertako* eta *zertarako*), bestalde, ez dute *zertarako* aldaera XVIII. mendera arte jasotzen. Aditz-morfologiara jauzi eginik, aginterazko adizkiek aditzoina darabilte, *quen aquit* (3) eta *paga eçaçu* (8) adibideetan ikus daitekeenez. XVI. mendeko Nafarroan hori da espero dugun egoera, are gehiago -*tu*/-*du* partizipiodun adizkiekin (Mounole, 2007: 85): horrelakoetan -*i* partizipioaren erabilera lehenago sartu bazen ere, XVII. mendetik aurrera hedatu bide zen, mendebaldetik abiatuta (Reguero, 2017: 590, Mounole eta Lakarra 2018: 427-428). Ez dago, guk dakigula, -*tu* partizipiodun formarik indikatibotik landara XVI. mendeko testu nafarretan. Testua aski ekialdekoa baita, merezi du aipatzea Nor-Nori-Nork saileko *badio* forman -*i(n)*- erroa dugula, eta ez \**eradun* (cf. honen historiaz Lakarra 2011: 197- 198). Iparraldeko testu zaharretan datiboa 3. pertsona denean agertzen da -*i(n)*- \**eradun* baino gehiago (Mounole, 2011: 137 eta 259), Gipuzkoan bada alerik garai arkaikoan objektua plurala denean (Mounole eta Lakarra, 2018: 432) eta Nafarroako testuetan ere bi erroen arteko txandaketa ohikoa da, baina horietan ez da erraza beti hautu hori zeren araberakoa den argitzea (Mounole, 2011: 137-138; Reguero, 2015: 591-592). Ezkurrako eta Etxauriko 1596ko auzibide banatan, esaterako, biak ageri dira batera (Santazilia, 2015: 129)19. Berriki Reguerok (2018) argudio zenbait eman ditu \**eradun* formaren zahartasunaren alde, -*i(n)*- erdigunetik hedatu dela <sup>19.</sup> Horra txandaketaren adibide garbi bat. Beran XVII. mendearen bigarren erdian ekoitzi eta jasotako pasarte batek honakoa dio: «**otoy eguiten derauçut** eguin deaçadazun favore egorceaz bi eun erreal diruriq, berce aldi batean falta yzanen bada ere, eta dozena bat errugo ogui eta baba, eta **otoy eguiten dizut** despacha detzatzun, arren, laster» (Urrizola, 2006: 265. Beltza geurea). esanez. Haatik, bi formak ageri dira Nafarroan XVI. mendetik, eta -*i(n)*- San Vicenten agertzeaz gain, Otsagabian eta Ezkarozen ere badugu XVI. mende hondarrean (Reguero, 2017: 601). Nire ustez, Reguerok arrazoia badu, XVI. menderako berrikuntza ekialdera aski hedatua bide zegoen20. Hizpide dugun adizki horretan, bestetik, baldintza adierazteko *badio* dugu, eta ez garai arkaikoan oraindik kausi zitekeen [aditzoina + *ba*-\**ezan*] egitura (Mounole eta Lakarra, 2018: 444). Hikako aginteran *aquit* dugu. Lazarragak (Bilbao *et al*., 2012) duen *quen aquit neure begietaric* edo *quen aquit orrean* formekin alderatuz, garaian ohiko egitura zatekeela dirudi. *Joan* aditzaren agintera trinko singularrean *çoaz* dugu. Adizki honetako -*i* amaieradun formak Lapurdin XVII. mende hastapenetik bederen baditugu, Materraren testuan esaterako. Nafarroan, ematen du geroagoko garaietara jo behar dugula horiek edireteko, nahiz eta gero eremu zabala hartu duten (Camino, 2013: 131). Reguerok (2017: 596-7) dakarrenez, Gorritiko 1554ko lekukotasunean *çoaz* dugu, eta *çoas* Artaxoan 1607an. Lehen forma bokalduna 1656ko Aroztegi-Atezko lekukotasunean dugu, *çoaçe* baitakar singularrean, eta Obanosko 1744ko bertsoek dakarte -*i*-dun *doaci* lehendabizikoz. Nire ustez, Iruñean 1632an dagoen *çoaça* ez da -*e* eta -*i* hondarrekiko formekin nahasi behar, azken biak loturik egon baitaitezke, baina ez lehena: horrek bestelako jatorria duke. *Egon* aditzaren Nor-Nori forma dugu *çagozquit.* Uste dut adizki honen forma trinkoaren lehen lekukotasuna dugula Nafarroan, eta EKCren arabera, are euskal testuetan ere. Forma hau -*z egon* egituraren barnean ulertu behar da. Gaztelaniaz «para que me estays a mi pidiendo los quarteles?» itzuli bazen ere, ez dugu zertan *ari izan* espero. Gisa bereko egiturak, hots, moduzko adiera puntukaria duen -*z egon* tankerakoak, Iparraldeko testu zaharretan inoiz emankorragoak izan zitezkeela ematen du. Aipa ditzadan adibide gisa Etxeparek edo Leizarragak duten *miraz egon* edo aski hedatua dagoen *otoitzez egon*, besteak beste Oihenarten *Her-jauna otoiez dagoenean botoiari, keinuz dauke uheari* errefrauan ageri dena, baita lapurtera klasikoko anitz autorerengan ere. Nafar testuetan ere badira; esaterako, Obanosko XVIII. mendeko bertsoetan *oyus dago* daukagu (Reguero, 2017: 350). OEHk (s.v. *galdez*), ordea, *galdez egon* bezalako egitura bat, 'eskatu'-ren adieran eta objektua absolutiboan duela, Iparraldekotzat du esklusiboki Leizarragaren testuetarik dagoeneko. Honako hau litzateke gisa horretako Hegoaldeko lehen testigantza, eta bakanetakoa. Aditz-morfologiari amaiera emateko, gogora dezadan datibo-komunztadura falta dela *paga eçaçu çuc çor duçuna Pedro Salari* esaldian. Datibo-komunztadura ezaren adibideak ere badira 1549an Irañetak Juan Saldiasi idatzitako gutunean (TAV § 2.2.16), Pedro Ezkurrak eta Aldatzek idatzi eta 1609an Iruñean saritu olerkietan, eta Leitzako 1626ko gutun batean (Reguero, 2017: 295), baita geroagoko testuetan ere. Haatik, ez dago garbi komunztadura *eçaçu* adizkiak edo *duçuna*k behar duen; hau da, *Pedro Salari* sintagma zein adizkiri dagokion. Erdal itzulpenean hala dator: *paga vos lo que debeys a Pedro Sala*. Hitz-ordenak *duçuna* adizkiarekiko <sup>20.</sup> Reguerok berak onartzen duenez, Erronkaribarko eta Zaraitzuko lekukotasunetan lehen testuetarik dauden -*i(n)*- erroko adizkiak arazotsuak dira erro horren berritasunaren alde egiteko orduan. komunztaduraren alde egiten du, baina ez da argudio sendoa. Mounolek (2015), baina, perpaus ditransitiboetako datibo-komunztaduraren gramatikalizaziorako honako hurrenkera kronologiko hau proposatu du: adizki trinkoak > *izan* eta \**edun* erroko perifrasiak > \**ezan* erroa. Pasarte berean *çagozquit* trinkoa dugu, eta beste batean *dio*. *Pedro Salari* sintagmak *paga eçaçu* sintagmarekin komunztatzen duela onartzen badugu, Mounoleren aurreikuspena beteko litzateke, eta honako ordena hau ezar genezake: trinkoa (*çagozquit*) > *izan* eta \**edun* erroko perifrasiak (*dio*) > \**ezan* erroa (*eçaçu*). Hori horrela, San Vicenteko testu honek ageri duen hizkera azken urratsa eman gabe legoke; \**ezan* erroko adizkiek ez leukakete oraindik datibo-komunztadura guztiz gramatikalizaturik21. Hiztegiari so, irainetan bereziki aberatsa da prozesu hau. Horietarik franko konposatuak dira, euskaraz ohi bezala (cf. Salaberri eta Zubiri, 2007), halaber *dollor vorracho xarra* edo *borracho xarr guiton xarra*. Ikus ditzagun hitzok banaka. *Vorracho* mailegua da prozesu honetan ageri den bakarra. Horren kontra *(h)ordi* dago Iruñean 1535eko, 1583ko eta 1595eko justizia-auzibide banatan, eta mende batzuk geroago, Lizarraga Elkanokoak ere badakar. Ematen du *(h)ordi* inoiz orokorra izan dela; izan ere, mendebaldeko euskaran ere kausi daiteke: *Refranes y Sentencias* bilduman badugu, baita Landucciren hiztegian ere besteak beste, OEHk (s.v. *hordi*) darakusenez. Erdaratiko mailegu zuzena, haatik, ez dugu inongo garai edo hizkeratan kausitu. *Doilor* ere —eta horren aldaerak— aski irain ezaguna da XVI. mendeko Nafarroan. Iruñean 1545ean badugu, baita Bakedaon 1566an eta Larrasoañan 1606an ere (Reguero, 2017: 140, 147, 726). OEHk (s.v. *doilor*) dioskunez, Nafarroatik landara ere, garai bertsuan Lazarragak badu, eta *Refranes y Sentencias*ek ere bai: hartara, irain ezaguna zen tenore hartan22. *Guiton* hitza erdal mailegua da. DRAEk hala definitzen du hitza: 'vagabundo (errante y sin domicilio fijo)'. Guk dakigula ez da euskaraz beste inongo izkiriotan ageri. Zentzu bereko beste bi hitz ere baditugu; *erromes* batetik, eta *guilote* bestetik. Lehena nasaiki erabili izan da zentzu horrekin euskal autoreen artean. Dagokigun eremuan eta garaian, *errumes çar* dugu hurbilen Añorbe-Tirapun 1546an, eta Martinez Saratsakoaren olerkietan, 1610ean23. Ordea, *guilote* hitzaren lehendabiziko testigantza hemengoa dela uste dut. *Guiton* itzuli da auzibidean berean, baina *guillote* hitz ezaguna da gaztelaniaz, eta 'Holgazán y desaplicado' adiera du DRAEn. Çarquiori eta *xarquia* hitzetan çarqui/*xarqui* identifika daiteke. Irainetan ageri ohi den *txar* edo *zahar* delakoarekin loturik, OEHk (s.v. *zaharki*) dio Harrieten hiztegian 'guraso zaharrengandiko umea' ere esan nahi duela, edo 'haragi zaharra'. Salaberri Zaratiegik iradoki didanez, ordea, -*ki(n)* hipokoristiko despektiboa izan daiteke (cf. *ruyncillo*); izan ere, bestelako izen bereziekin batera, *Sanso Zarquina* izena dago Artaxoan 1158an (Salaberri Zaratiegi, 2009: 139-141). *Alafede* edo horren aldaerarik Uitziko ezkontza-fedean kausi daiteke 1506an, Zufikoan 1552an eta Espartzakoan ere bai 1556an (Reguero, 2017: § 2.2.7), baina <sup>21.</sup> Eremu honetan hiru aktanteetako adizkietan \**erazan* espero genuke segur aski (cf. orain Reguero, 2018). <sup>22.</sup> Hori horrela, oker dago OEH lehen agerraldia Larramendirena dela esatean. <sup>23.</sup> Reguerok (2017: 226) dio lehen lekukotasuna Martinez Saratsakoarena dela, baina bere lanean berean dakar Añorbe-Tirapukoa ere, lehenagokoa dena. horietan ez du zentzu txarrik, zin hutsarena baizik, eta hala da horren jatorrian dagoen gaztelaniazko *a la fe* forman ere. Ez dakusat oso garbi zergatik jaso ziren hitzok auzibide honetan irain gisa eta zergatik esan ziren ahapeka, zentzu txarrik ez baitzuten. Testuinguruari begiratuta ere, ez dirudi juramentu faltsu batekin ere lot daitezkeenik. Menturaz, Villanuevak labana erabiltzeko zina egin zuen orduan. ## **5.2. Arlegi, 1581 (NEAN 39144)** Pedro Arana Arlegiko apaizak Juan Beltzuntze eta haren aitaginarreba Beltran Bergara, Arlegiko biztanleak biak, salatu zituen indarrez etxe eta ardandegi bat bereganatzeagatik. Martin Arlegi eta Katalina Subizarenak ziren jabetza horiek eta apaiza zen horien kudeatzaile legezkoa. 1581ean, Beltzuntzek apezak gordetzen zituen etxeko giltzak lortu zituen amarru bidez. Barnetik upel bat atera behar zuelakoan, apezaren neskame Graziana Etsaini galdegin zion elizgizonari giltzak eskatzeko. Grazianak hastapenean ezetz, ez zuela Aranaren atsedena eten nahi. Geroago, ordea, Graziana erretorearengana joan eta Beltzuntzeren asmoa agertu ondoren, apezak giltzak eman zizkion neskari, mutila etxera lagun zezan. Sartu zirenean, neskameak giltzak sarrailan zintzilik utzi zituen, baita Beltzuntzek hori profitatu ere, giltzak harrapatzeko eta Graziana handik bidaltzeko. Apeza, gertatutakoaren berri jakitean, herriko bi kargudunekin batera inguratu zen etxe okupatura, giltzak eskuratzera. Orduan sortu zen liskarra. Beltzuntzek eta Beltranek etxea erabiltzeko eta barnean zuen guztia berenzat gelditzeko eskubidea aldarrikatu zuten, eta apaizak barneko gauza zenbait bereak zirela ihardetsi. 1581eko urriaren 2an Migel Arizkun eskribauak Grazianari, 28 urteko neskameari egin zion galdeketa. Neskak gertatutakoa kontatu, eta Beltzuntzek erretoreari ukabila erakutsi ziola salatu zuen. Neskameari, nonbait, errespetu falta iruditu zitzaion, gainera, salatuak elizgizonari konfiantzazko tratamenduan zuzendu izana24. Galdeketa berberean, Esteban Baigorri Arlegiko biztanleak ere tratamenduarena aipatu zuen25. Gertakarian euskara erabili izanaren arrastorik ez dago dokumentazio guztian, eta gauzak euskaraz gertatu zirela ez genezake jakin, Pedro Gabadik 1581eko abenduaren 2an Baigorriri bigarrenekoz hartutako lekukotasunagatik izan ez balitz. Eztabaida egiazki euskaraz izan zela, hain zuzen ere, tratamenduaren gorabeherei esker jakin daiteke. Aurreko aitortza berretsi egin zuen Baigorrik, baina oraingoan salatuek konfiantzazko tratamendua erabili zutela ukatu egin zuen. Salatuek apaizari zuka egin ziotela erakusteko, Beltzuntzek Aranari etxera sartzea eragozteko baliatu zituen hitzak errepikatu zituen Baigorrik: «donde dize que el defendiente trato al demandante de tu no ha de dezir sino de vos, porque conforme el comun ablar del bascuençe, le trataba...» # (9) su eçara emen çartuco (60v)26 <sup>24. «…</sup>y al tiempo tambien bio y oyo de como le trataban dichos acusados al dicho abad de tu…» (8v). <sup>25. «</sup>con el puño cerrado al dicho abad tratandole de vos y de tu a bezes» (8v). <sup>26. «</sup>que quiere dezir: no entrareis aqui» (60v). Txistukariak adierazteko eskribauak darabiltzan grafemei begira, deigarria da bizkarkarirako <s> eta apikarirako <ç> agertzea, ez baitugu testuinguru horretan neutralizaziorik espero Nafarroan (*FHV* § 14.2), eta ez baitirudi Migel Arizkun eskribauaren hizkeran ere halakorik zegoenik, jatorria abizena ematen dion herrian badu, behinik behin. Garai arkaikoan mendebaldeko hizkeretan ere hasiberritan da neutralizazioa, eta garai zaharrean hedatuko (Mounole eta Gómez-López, 2018: 498-499). Egia da egungo Nafarroan balio apikaria izan dezaketen <s>-ak badirela auzibideetan, hala hitz-hasieran nola bokalen artean27, Regueroren (2017: 132, 142, 185) ustez orduan bizkarkari ahoskatzen bide zirenak, *sein* 'zein' (Santsoain, 1594), *Alsusaten* (Olatz-Txipi, 1596)28, *saisquit* (Badoztain, 1606) edo *suc* (Lesaka, 1549; Altsasu, 1648) kasu, baina ez dago sistematikotasunik, are testu bakoitzaren barnean ere29. Nik neuk, hala ere, ez nuke baztertuko hautu grafikoa baino ez izatea. Arraroagoa da, ordea, *sartu* aditzaren txistukari ustez bizkarkaria, zeinarendako azalpen garbirik ezin eman dezakedan. Apaizaren estatusari zegokion tratamendua ez beste bat erabiltzea ere ez zen nolanahiko gauza. Ikusi dugunez, auzian apaizari zuka egin ziotela argi utzi nahi izan zuten salatuek, eta ez hika. Altsasuko 1648ko auzi batean ere, apezari *çure mersedea* edo *orre mersedea* esatea ohikoa izanagatik ere, zuka zuzentzea —eta ez berorika— iraintzat ezin har zitekeela frogatzen saiatu ziren akusatuak (Erdozia, 2005: 315). Geroaldia islatzeko [-*tuko* + \**izan*] motako perifrasia dugu hemen. Hura zen garai arkaikoan formarik ohikoena, nahiz eta bestelako aukerak ere egon, *fase sparita*n hain segur: \**iron* erroa edo [aditzoina + \**ezan*-*te*/-*ke*], esaterako (Mounole eta Lakarra, 2018: 436 eta hur.). Egitura horrek gainerakoak baztertuko ditu garai zaharrean (Mounole eta Gómez-López, 2018: 513). Ezeztapenaren hitz-ordenan bada zer esanik. XVI. mendeko testu zenbaitetan oraindik [aditz nagusia + *ez* + aditz laguntzailea] hurrenkera ikus dezakegu perpaus nagusietan. Salaberri Izkok (2018) berriki erakutsi duenez, ekialdera jo eta denboran aurrera egin ahala, [*ez* + aditz laguntzailea + aditz nagusia] gailenduko da. Mendebaldeko euskaratik landara, Etxepareren lanean eta Amenduxen olerkian oraindik bada hurrenkera zaharraren aztarnarik (Salaberri Izko, 2018) eta XVII. mendean Errazkingo apaizak ere eman zuen horrelako bat (ConTAV 108). Nafarroan, beraz, oso bakan dago forma zaharra garai hartan, eta ohikoena hemen duguna da. \* \* \* <sup>27.</sup> Hitz-bukaeran eta herskari aurreko posizioan, ordea, ohikoagoa da. <sup>28.</sup> Patxi Salaberri Zaratiegik ohartarazi didanez, lekukotasunek Altsusate dakarte izen honendako, eta baliteke jatorrian bizkarkaririk ez egotea. <sup>29.</sup> Mounolek eta Gómez-Lópezek (2018: 499) Nafarroan garai zaharrean neutralizazioa herskari aurrean baizik ez dela gertatzen diote. Ez dituzte, hartara, Regueroren adibideak aintzat hartu. Bestalde, Eneko Zuloagak gaztigatu didanez, kontuan hartu behar da XVI.-XVII. mendeetan iraultza fonologiko bat gertatu zela gaztelaniaz: zeuden bi afrikatuak ahuldu egin ziren eta frikari bihurtu, eta ahostun/ahoskabe bereizketa ahoskabeen alde neutralizatu. Aldaketa-prozesu hori luze samarra izan bide zen, eta zalantzak eta gorabeherak eragin bide zituen hainbat hizkera eta egileren hautu ortografikoetan. ## **5.3. Iruñea, 1581 (NEAN 294859)** Konkistaz geroz, Gaztelako soldaduz bete zen Iruñea hiri gotorra, eta erresuma guztia. Hein handi batean gipuzkoarrak ziren soldaduok, besteak beste, euskara balia zezaketelako nafar euskaldun elebakarrekin. 1580ko martxoaren 5eko gauean, 30 urteko Campuzanoren konpainiako soldadu tolosar bat, Juan Urrutia izenekoa, Mari Juan Agorreta «Txutxurrua» eta Joanes Ozkaritz senar-emazteen etxera inguratu zen. Domingo Lariz eta Domingo Aiertza soldadu gipuzkoarrak ere bertan ziren senar-emazteekin afaritan. Kartetan aritu ondoren, biharamunean bazkaritarako itzultzea adostu, eta hiru soldaduek etxetik alde egin zuten horditurik. Bazkaltzeko hitzordua ailegatu, eta Urrutia agertu ez. Astelehenean, neskame batek Urrutiaren gorpua aurkitu zuen San Nikolas ondoko putzu batean eta, zirudienez, putzuratu baino lehen norbaitek eskuz ito izanaren arrastoak zituen. Gau hartan hildakoarekin batera egon ziren beste bi soldaduek ezin izan zuten azalpen garbirik eman, eta putzura erori bide zela esan zuten. Franko dira euskaraz egin ziren galdeketak eta esan ziren hitzak, auzibidean berean aitortzen denez, baina bakar bat ere ez zen zuzenean euskaraz jaso. 1580ko martxoaren 7an soldaduen alkate Ibáñez Viñasprek galdeketa egin zuen Jacobo Ondarra eskribauaren laguntzaz. Galdeketa horietako batean Mari Juan Agorretak gau hartan afarian zuten giroa deskribatu zuen: Urrutia amodiozko kantutan ari omen zen, euskaraz: (10) lastan enea, lastan enea... (4v) Mozkorragatik edo, ez omen zuen oso ongi asmatzen kantuan30. Ez dago euskarazko pasarte gehiagorik, 1580ko apirilaren 27an Katalina Berriozar Mari Juan Agorretaren neskame izandakoak Ibañezi emandako erantzunean ageri den hitza baizik. Neskatilak Urrutiari zerbait egingo ziotelakoan, honakoa esan zuen: (11) ay, ay, ama! ¡que llevan al hombre! (60r) \* \* \* Zoritxarrez ez dugu amodio-kantuaren hasiera baizik, baina zuzenean dakarkigu gogora garai bertsuan idatziz paratutako Estibaliz Sasiolakoren eskuizkribuan honako hasiera duen amodiozko olerkia: *Laztan enea, naygaran sure atean arteti...* apur bat aurrerago *Ene lastan çuri ederra...* dioena. Eskuizkribu horretan berean, *Ene laztana, ene lindea...* (1184r) du abiaburu beste poema batek (cf. Bilbao *et al.*, 2012). Horrek pentsarazi dit izenordain posesiboa eskuinetara daraman egitura hori ez ote dagoen orduko kantetan iharturik31; izan ere, ediziogileek berek diotenez (cf. Bilbao *et al.,* 2012), ordena hori zazpi aldiz baizik ez da ageri Lazarragaren <sup>30. «</sup>le pareçe a esta testigo que no açertaba muy bien…» (4v). <sup>31.</sup> Hala bide da euskara zaharrean agertzen diren adibideetan (Mounole eta Gómez-López, 2018: 521). eskuizkribuan, eta bi aldiz *ama enea* bezalako egituran, baina *ene lastana* du Lope de Vegak (cf. TAV § 3.1.23), eta 1695eko Eguberri kanta arabarrak (Knörr eta Zuazo, 1998: 508)32. Krajewskak (2017: 285) dioenez, testu zaharretan izenordainak dira maizenik izenaren eskuinetara ageri direnak, hemen bezala, eta batik bat Araba eta Nafarroako testuetan. Bestetik, izenordainaren beraren forma dugu aipatzeko. *Ene* da XVI. mendean euskararen eremu osoan aurkitzen dugun forma indartugabe bakarra (cf. OEH s.v. *ene*; Mounole eta Lakarra, 2018: 424). Fonologia atalean, herskari aurretiko <s> grafemak hots apikaria adieraz dezake, orokorra baita, lehen testuetatik, herskari aurreko apikaritze hori (*FHV* § 14.2). Gainera, *laztan* hitzean, Hegoaldeko testuetan XVI. mendetik dokumentaturik dugun horretan (cf. OEH s.v. *laztan*), forma apikaria dago txistukarien neutralizaziorik ageri ez duen mendebaleko kanta zahar batean (Irigoien, 1978), eta Oihenartek ere hala darabil. Are gehiago, garai arkaikoan mendebaleko hizkeretan geroago orokortuko den txistukari apikari eta bizkarkariaren arteko neutralizazioa hasiberritan egonik ere, herskari aurrean ohikoagoa da (Mounole eta Lakarra, 2018: 418) Bukatzeko, desadan *ai ama!* harridurazko perpausa, hizkera guztietan posible dena, Uxuen ere agertu dela idatziz, 1637an (Maiora, 2017: 34). ### **5.4. Uxue, 1581 (NEAN 56284)** Ez dira gutxi XVI. mendean —eta geroago batez ere— Uxue herri euskalduna zela erakusten duten zeharkako lekukotasunak. Toponimiatik erauz daitezkeen ondorioez gain (Salaberri Zaratiegi, 1994, 2004, 2006), 1587ko Nafarroako herrien zerrendan euskaldun ageri da Uxue (Lekuona, 1933: 371, 373), nahiz eta 1527ko gatibuen buldatik eratorritako kontuetan erdaldunen artean egon (Monteano, 2017: 247). Bestalde, 1611n uxuetar bati egindako ebakuntzan, zirujauaren laguntzaile aritu zen Mañeru delakoak euskaraz esan omen zituen hitz zenbait. Mañeru jatorriz ziraukiarra zen, baina euskarazko hitzak entzun eta ulertu zituena, Anton Burgi uxuetarra (Casanova, 2012). Berriki Fernando Maiorak (2017: 35) aurkitu duenez, San Martin Unxeko biztanle batek Pedro Sola eskribauak euskaraz oso ongi zekiela argitu zuen 1666. urtean, Uxuekoa baitzen, «a donde todos son vascongados». Bestalde, 1676. urtean priorea hautatu behar izan zuten. Erregeari zegokion lan hori, eta koroak hautagaiak euskaraz jakin behar zuen ala ez galdetuta, apezpikuak ikerketak egin, eta baiezkoa erantzun zuen, herrian hori baitzen ohiko hizkuntza (Garmendia, 1977; Monteano, 2017: 178-179). Geroagoko lekukotasunak ere badaude; beraz, dudarik ez dago hizpide dugun urtean, 1581ean, euskalduna zela herria. Haatik, zuzeneko lekukotasunak ments ziren: orain arte ez genuen euskarazko testurik, laburra izanik ere33. Aztergai dugun <sup>32.</sup> Egitura jakin batzuetan iharturik agertzeak ez du esan nahi, hala ere, aurretiko genitiboak baino zaharragoak direnik (cf. Krajewska, 2017: 294). <sup>33.</sup> Salbuespen txiki batekin: 1637ko auzibide batean «ay, ay, ama» ageri da Uxuen (Maiora, 2017: 34). Bestalde, berriki, artikulu hau bukatua zenean, 1581ko pasarte luzexeago bat aurkitu du Peio J. Monteanok. Laster eskainiko dugu horren edizioa hurrengo lan batean. prozesuak badakar esaldi labur bat, Peio Monteanok (2017: 178) ere gaur egungo euskarara bihurturik eman duena. Gertakaria aski gordina da. Juan Muru eta Juana Martinez, Graziana Muru neskatoaren gurasoek, salaketa jarri zioten Juanes Arbeloari, alaba bortxatu zuelakoan. Eztabaidagai dago gertatutakoa bi gazteek hala nahita gertatu zenetz, egiazko bortxaketa izan zenetz, eta Arbeloa bera erruduna zenetz. 1581eko maiatzaren 4an herriko alkateak hamar urte inguru besterik ez bide zuen biktimaren testigantza jaso zuen. Gertakaria aurreko astelehenean, maiatzaren 2an jazo zen. Grazianaren aita Otrollosandi delako aurkintzan omen zebilen unai, eta alaba herrira bidali zuen ogi bila. Mendialdeko batzuen behiari ezkila jartzekotan zen han Arbeloa ere. Herriraino legoa baten bidea baitzen, eta Graziana gaztea izanik, begi onez ikusi zuen aitak Arbeloak egindako eskaintza; neska gaztea laguntzekoa. Neskatoak laguntzarik nahi ez, baina mutikoa, ogia eramateko zakutoa neskari hartuta, tematu. Han joan dira biak. Legoa erdiren bidea egina zutenean, Arbeloak saihesbide batetik gidatu Graziana, eskuak estekatu, neskaren buruko zapiaz ahoa estali, eta bertan kendu omen zion birjintasuna. Epaiketan berebizikoa zen bi gazteen adina ezagutzea, mutila uste baino gazteagoa bazen eta neska, aldiz, helduagoa, ez baitzen mutikoari estuproa leporatzerik. Bataio-agiriari esker Grazianak hamalau urte zituela jakin zuten, hamar zituela esan arren, baina Arbeloaren agiria elizan aurkitzerik ez, eta lekukoek argitu behar izan zuten hogeita bost urtetik beherakoa zela; hogeita bi ingurukoa, hain zuzen. Lekuko horiei esker dakigu, bide batez, ikuspegi soziolinguistikotik garrantzi handikoa den datua, hitzen ekoizlearen sorlekua. Besteak beste Gartzia Zuria edo Joan Xurio lekukoek Kristobal Mendigorria eskribauari esan ziotenez, Juanes Arbeloa gaztea Domenjon delakoaren semea zen eta Uxuen sortua, betidanik baitzuten auzo eta ez baitzuen sekula herria utzi (29v, 30r). Prozesuak ziraueno Arbeloa Iruñeko presondegira eraman zuten eta, presoaren abokatuak horretarako arrazoi garbirik ikusi ez bazuen ere, tortura eman zioten gazteari, egia aitor zezan. Rada eta Sueskun alkateak bertan zirela, Esteban Martinez borreroa lagun, Arbeloak, sufrikarioan, honakoa bota zuen ahotik: ## (12) estugu alacoric eguin (55v)34 Eta sokak berriz estututa ere, Arbeloa tinko, ezetz eta ezetz, ahoan ura bota eta konortea galdu zuen arte. 1581eko uztailaren 18an kondenatu zuten mutila Iruñeko karriketan barna zaldi gainean ibiltzera gerritik gora larru-has, tronpetek eta pregoilariak iragarrita eta, horrezaz gain, ehun zigor-ukaldi jasotzera eta bost urteren galeretara, nahiz eta irudi duen gerora bestelako konponbidea aurkitu zutela harentzat: neskarekin ezkontzea. Azkenean auzia nola ebatzi zen ez dakit. \* \* \* Esaldiaren garrantzia ez dator hizkuntzaren barne-historiari edo dialektologiari egindako ekarpenetik, zoritxarrez ez baita bereziki aberatsa. Haatik, Uxueko <sup>34. «</sup>no hemos hecho tal cosa» (55v). lekukotasun bakarra dugu, eta herrian sortutako eta bertan bizitako batek esana dela ere frogaturik gelditu da. Fonologian herskariaren ahoskabetzea dugu txistukariaren ondoren. Ezin jakin, ordea, txistukaria bizkarkaria den edo apikari bilakatu den herskari aurrean (*FHV* § 14.2), ala hautu grafiko hutsa den. 1609ko Elizalderen olerkian baditugu dagoeneko *çatoste* edo *ezpagaysque* bezalakoak, ez sistematikoki, beraz, baliteke hots apikaria islatzea. Ikusi, ordea, *ezpagaysque* forman *ez* adizlagunak bizkarkaria atxiki duela. Ondoko autore zenbaitek ere bakanka badute horren adibiderik, hala Beriainek, nola Urdozko XVII. mendeko prozesu bateko pasarteek (Reguero, 2017: 556), eta mendebaldeko testuetan, garai arkaikoan, testuinguru horretan abiatu zen gero orokortuko den txistukarien neutralizazioa (Mounole eta Lakarra, 2018: 418). Harrigarri suertatzen da pluralaren erabilera, bai euskarazkoan, bai erdarazko itzulpenean ere. Testuinguruak, Arbeloa sufrikarioan dagoela, ez du plural maiestatikoaren alde egiten inondik ere, baina ezin argitu dezaket horren zergatia.35 Ezeztapenari nagokiola, esan daiteke [aditz nagusia + *ez* + aditz laguntzailea] hurrenkera XVI. mendeko testuetan oraindik kausi badaiteke ere, ekialdera jo ahala [*ez* + aditz laguntzailea + aditz nagusia] gailentzen dela, nahiz eta Etxepareren lanean eta Amenduxen olerkian oraindik baden alerik (Salaberri Izko, 2018). XVII. mendean Errazkingo apaizak ere eman zuen horrelako bat (ConTAV 108), baina urrun dago Uxue eremu hartatik. # **6. Ezaugarrien zerrenda, hiztegia eta adizkitegia** Atal honetan aurreko testigantzetan iruzkindu ditudan ezaugarrien zerrenda eman dut lehenik, hiztegia gero eta adizkitegia buruenik36. Ezaugarrien taulan (cf. 1. taula), ezkerreko zutabean ezaugarriak zerrendatu ditut atalka sailkaturik, eta eskuinean zein auzibidetan ageri diren. Agerrera zalantzazkoa denean irakurketa, interpretazio edo analisiari so, galdera-ikurra paratu dut parentesien artean. Hiztegian (cf. 2. taula) adizkiak ez beste hitz guztiak sartu ditut. Lemetan grafia gaurkotu dut egungo arauetara doituz, baita bustidurei dagokienez ere. Izenordainen eta erakusleen kasuan forma deklinatuak gorde baditut ere, izenak eta adjektiboak absolutibo mugagabean eman ditut. Aditzei partizipio marka gehitu diet parentesi artean, jatorrizkoak bestelako aspektua duenean. Orobat, berrezarritako hasperenak parentesi artean ezarri ditut. Adizkitegian (cf. 3. taula) forma trinkoak eta perifrastikoak banatu ditut, eta hurrenkera alfabetikoan eman. Hurrengo zutabean adizkiaren analisia heldu da, eta azkenik, zein lekukotasunetan ageri den. <sup>35.</sup> Grazianak eta berak, hots, biek harremanak eduki izana bera ukatzen ari ez bazen, bederen. <sup>36.</sup> Laburdurok baliatu dira tauletan: A = Arlegiko lekukotasuna (1581); a. = aditza; ad. = adberbioa; adj. = adjektiboa; Agint. = agintera; I = Iruñeko lekukotasuna (1581); Ind. = Indikatiboa; interj. = interjekzioa; iz. = izena; izord. = izenordaina; or. = orainaldia; SV = San Vicenteko lekukotasuna (1578); U = Uxueko lekukotasuna (1581). ## **1. taula. Ezaugarrien zerrenda.** | EZAUGARRIA | LEKUKOTASUNA | | | |-------------------------------------------------------|--------------|--|--| | FONOLOGIA | | | | | Sinkopa | SV | | | | Txistukarien neutralizazioa(?) | A | | | | Txistukarien neutralizazioa herskari aurretik | I, U | | | | IZEN-MORFOLOGIA | | | | | Bigarren graduko artikuluak | SV | | | | Hasierako herskaririk gabeko erakusleak | SV | | | | Ene posesiboa | I | | | | Ablatiboa: -tik | SV | | | | Adlatiboa: -ra | SV | | | | Heburuzko -tako | SV | | | | ADITZ-MORFOLOGIA | | | | | Aditzoina | SV | | | | -I(n)- erroa (vs *eradun) | SV | | | | Datibo-komunztadura falta | SV | | | | Geroaldia [-tuko + *izan] | A | | | | SINTAXIA | | | | | Jabetza: [izena + izord. posesiboa] | I | | | | -z egon egitura | SV | | | | Ezeztapena: [ez + aditz laguntzailea + aditz nagusia] | A, U | | | # **2. taula. Hiztegia.** | LEMA | KATEGORIA | LEKUKOTASU<br>NA | | |----------|-----------|------------------|--| | ai | interj. | I | | | alafede | interj. | SV | | | ama | iz. | I | | | at(e)ra | a. | SV | | | bada | interj. | SV | | | borratxo | iz./adj. | SV | | | deabru | iz. | SV | | | doilor | iz./adj. | SV | | | egin | a. | U | | | ene | izord. | I | | | erromes | iz. | SV | | | galde | iz. | SV | |---------------|---------|----| | gilote | iz. | SV | | giton | iz/adj. | SV | | gizon | iz. | SV | | (h)alakorik | ad. | U | | (h)emen | ad. | A | | (h)ortik | ad. | SV | | ken(du) | a. | SV | | koartel | iz. | SV | | laztan/lastan | iz. | I | | niri | izord. | SV | | paga(tu) | ad. | SV | | puñal | iz. | SV | | sartu | a. | A | | za(ha)r | adj. | SV | | za(ha)rki | adj. | SV | | zertako | izord. | SV | | zor | a. | SV | | zu | izord. | A | | zuk | izord. | SV | # **3. taula. Adizkitegia** | TRINKOAK | | | |----------------|-------------------------------------|----| | zagozkit | egon (Zu-Niri), Indik. or.<br>SV | | | zoaz | joan (Zu), Agint. | SV | | PERIFRASTIKOAK | | | | (ba)dio | -i(n)- (Hark-Hari-Hura), Indik. or. | SV | | dugu | *edun (Guk-Hura), Indik. or. | U | | duzu | *edun (Zuk-Hura), Indik. or. | SV | | ezazu | *ezan (Zuk-Hura), Agint. | SV | | (h)akit | *edin (Hi-Niri), Agint. | SV | | zara | izan (Zu), Indik. or. | A | # **7. Hondar-hitza** Azken urteetako ikerketak argi erakusten ari dira justizia-auzibide zaharrak datuiturri interesgarria izan daitezkeela euskararen historiaren ezagutzarako; izan ere, erdaraz egonik ere, tarteka euskarazko pasarteak tartekatzen dituztela erakutsi dugu, eskribauek herritarren ahotik jasota. Kronologikoki ongi kokaturik ditugun testuak dira, eta ahozko euskaratik hurbilak. Gainera, usu leku eta garai bateko testigantza idatzi bakarra dira horrelakoak. Lan honetan testu horiek nola ekoitzi eta jaso ziren azaldu dut, hizkuntzalaritza eta dialektologia historikorako datu-iturri gisa duten fidagarritasuna zenbaterainokoa den eztabaidatzeko. Ikusi dugunez, kronologiari so ez dute duda-izpirik uzten, eta badira tokiko hizkera jasotzen dutela esateko argudioak, baina baita Iruñeko euskara administratiboaren zantzuak egon daitezkeela pentsatzeko ere. San Vicente, Arlegi, Iruñe eta Uxueko datuak ekarri ditut hona. Inoiz euskaradun izan zirela frogatzeko datuak egon arren, gutxi da bertako euskarari buruz dakiguna; are gutxiago, XVI. mendeko egoeraz. Hemen jasotako pasarteek, beraz, tokian tokiko hizkeren ezagutzari ekarpena egitearekin batera, euskara arkaikoari buruz dakigunari ere egin nahi diote ekarria. Pasarte bakoitzaren ikerketarako auzibide guztiak osorik miatu ditut, testuak ahal bezain zorrotz testuinguratuz. Azterketan, ahal den neurrian, garaiko, tokiko eta genero bereko lanekin erkatu ditut, lan filologikoaren berme gisa, eta testuak dialektologian eta hizkuntzaren historian dagokien lekuan kokatzeko asmoz. Justizia-auzibideetako testuen ikerketa sistematikoa hasiberritan da oraindik eta, segur aski, etortzeko dauden ikerketek corpusa zabaltzeko datu berriak ekarriko dizkigute. Hori horrela, justizia-auzibideetako euskarazko pasarteei testu-genero bateratu gisa etorkizunean ikerketa berekia eskaintzeak emaitza interesgarriak ekar ditzakeelakoan nago. ### **Erreferentziak** ![](_page_19_Figure_7.jpeg) - Casanova, J. (2012): *En reivindicación del cirujano de Uxue*, <http://pitillas-navarra.blogspot. com.es/2012/04/en-reivindicacion-del-cirujano-de-uxue.html> (Kontsulta: 2018- 03-21). - Crowley, J.P. (1986): «The Study of Old English Dialects», *English Studies*, 2, 97-112. - Erdozia, J.L. (2005): «Zenbait euskal testu Nafarroan XVII. mendean», FLV, 99, 307-334. - Euskara Institutua (2013): *Euskal Klasikoen Corpusa*, <http://www.ehu.eus/ehg/kc/> (Kontsulta: 2018/04/04). - Garmendia, J. (1977): «Mandato sobre predicación en lengua vasca (en Ujué, Navarra, 1676)», BAP, 33, 578-579. - Gorrotxategi [Gorrochategui], J. eta Lakarra, J.A. (2001): «Comparación lingüística, filología y reconstrucción del protovasco», in F. Villar eta MªP. Fernández (arg.), *Religión, lengua y cultura prerromanas de Hispania*, Salamancako Unibertsitatea, Salamanca, 407-438. - Herring, S.C.; van Reenen, P. eta Schøsler L. (2000): *Textual parameters in older languages*, John Benjamins, Amsterdam-Philadelphia. - Irigoien [Irigoyen], A. (1978): «Canción antigua de amor vizcaína», FLV, 30, 453-459. - Irizar [Yrizar], P. (1992): *Morfología del Verbo Auxiliar Alto Navarro Merdional: Estudio Dialectológico*, Euskaltzaindia, Bilbo. - Jimeno Jurío, J.M. (1991): «El vascuence en Urraul Alto (1785)», FLV, 58, 227-245. - ––––––––––, (1993): «Salazar/Almiradío. Muga lingüística (1605)», FLV, 63, 235-252. - Krajewska, D. (2017): «Euskararen sintaxi diakronikorantz» [UPV/EHUko doktorego-tesi argitaragabea]. - Knörr, H. eta Zuazo, K. (arg.) (1998): *Arabako euskararen lekukoak: ikerketa eta testuak*, Eusko Legebiltzarra, Vitoria-Gasteiz. - Lakarra, J.A. (1997): «Euskararen historia eta filologia: arazo zahar bide berri», ASJU, 31(2), 447-535. - ––––––––––, (2011): «Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz», in I. Epelde (arg.), *Euskal dialektologia: lehena eta oraina*, ASJUren gehigarriak 69, UPV/EHU, Bilbo, 155- 241. - ––––––––––, (2015): «Saratsola eta (aitzin) euskar(ar)en geruzak», in B. Fernández eta P. Salaburu (arg.), *Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatje, Homenaje*, UPV/EHU, Bilbo, 419-439. - Lekuona [Lecuona], M. (1933): «El euskera en Navarra a fines del siglo XVI», RIEV, 24(3), 365-374. - Linell, P. (2005): *The written language bias in linguistics*, Routledge, Londres eta New York. Madariaga, J. (2014): *Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII*, Etxeberri bilduma 5, Euskaltzaindia, Bilbo. - Maiora, F. (2011): *Reino de Navarra. Euskera. Injurias, coplas, frases*, egilearen argitalpena. ––––––––––, (2017): *Léxico autóctono histórico de Navarra II*, egilearen argitalpena*.* - ––––––––––, (2018): *Reino de Navarra. Euskera, lengua ininteligible. Causas del retroceso. Injurias, coplas...,* egilearen argitalpena. - Manterola, J. (2015): «Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak» [UPV/ EHUko doktorego-tesi argitaragabea]. - McIntosh, A. *et al*. (1986): *A Linguistic Atlas of Late Mediaeval English*, Aberdeen University Press, Aberdeen, <http://www.lel.ed.ac.uk/ihd/elalme/elalme.html>. - Mitxelena [Michelena], K. (2011 [1961]): *Fonética Histórica Vasca*, berrarg. in J.A. Lakarra, eta I. Arzalluz (arg.), *Obras Completas VI*, ASJUren gehigarriak LIX, Gipuzkoako Foru Aldundia eta UPV/EHU, Donostia eta Vitoria-Gasteiz. ––––––––––, (2011 [1963]): *Lenguas y protolenguas*, berrarg. in J.A. Lakarra eta I. Arzalluz (arg.), *Obras Completas I*, ASJUren gehigarriak LIV, Gipuzkoako Foru Aldundia eta UPV/EHU, Donostia eta Vitoria-Gasteiz. ––––––––––, (2011 [1964]): *Textos arcaicos vascos,* berrarg. in J.A. Lakarra, eta I. Arzalluz (arg.), *Obras Completas XII*, ASJUren gehigarriak LXVX, Gipuzkoako Foru Aldundia eta UPV/EHU, Donostia eta Vitoria-Gasteiz. ––––––––––, (2011 [1971]): «Descubrimiento y redescubrimiento en textos vascos», berrarg. in J.A. Lakarra, eta I. Arzalluz (arg.), *Obras Completas XI*, ASJUren gehigarriak LXIV, Gipuzkoako Foru Aldundia eta UPV/EHU, Donostia eta Vitoria-Gasteiz, 327-350. ––––––––––, (1979): «Miscelánea filológica vasca. IV», FLV, 33, 377-406. Mitxelena [Michelena], K. eta Sarasola, I. (1987-2005): *Orotariko Euskal Hiztegia*, Euskaltzaindia, Bilbo. Monteano, P.J. (2017): *El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI*, Pamiela, Iruñea. Mounole, C. (2007): «Perifrasi zaharra mendebalde eta erdialdeko euskara zaharrean: azterketa kuantifikatiboa eta proposamen berria», ASJU, 41(1), 67-138. ––––––––––, (2011): «Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique» [UPV/EHU eta Bordeaux III unibertsitateetako doktorego-tesi argitaragabea]. ––––––––––, (2015): «Datibo-komunztaduraz eta laguntzaile hirupertsonalen diakroniaz», in B. Fernández eta P. Salaburu (arg.), *Ibon Sarasola, gorazarre, homenatge, homenaje*, UPV/EHU, Bilbo, 473-490. Mounole, C. eta Gómez-López, R. (2018): «Euskara zahar eta klasikoa», in J. Gorrochategui, I. Igartua eta J.A. Lakarra (arg.), *Euskararen historia,* Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 469-541. Mounole, C. eta Lakarra, J. (2018): «Euskara arkaikoa», in J. Gorrochategui, I. Igartua eta J.A. Lakarra (arg.), *Euskararen historia*, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 345- 468. Ratkus, A. (2010): «The adjective inflection in Gothic and early Germanic: structure and development» [Trinity College-ko doktorego-tesi argitaragabea]. Real Academia Española (2014): *Diccionario de la lengua Española*, <http://dle.rae.es> (Kontsulta: 2018/03/22). Reguero, U. (2012): «Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik», ASJU, 46(2), 63-160. ––––––––––, (2015): «Mendebalaren eta ekialdearen artean: goi-nafarrera zaharraren azterketa diakronikorantz», in B. Fernández eta P. Salaburu (arg.), *Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatje, Homenaje*, UPV/EHU, Bilbo, 587 -598. ––––––––––, (2017): «Goi-nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak» [UPV/EHUko doktorego-tesi argitaragabea]. ––––––––––, (2018): «NOR-NORI-NORK saileko perifrasietako aditz laguntzaileak goinafarreraz: azterketa eta proposamen berria», ASJU, 52(1-2), 683-695. Salaberri Izko, I. (2018): «Ezeztapenaren hurrenkera euskal egitura perifrastikoetan: hurbilpen diakroniko-tipologikoa», FLV, 125, 55-83. Salaberri Zaratiegi, P. (1994): *Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez*, Euskaltzaindia, Bilbo. ––––––––––, (2004): «Sobre la frontera lingüística vasco-romance en la zona de Ujué», in R. Jimeno eta J.K. Lopez-Mugartza (arg.), *Vascuence y Romance: Ebro-Garona, un espacio de comunicación*, Nafarroako Gobernua, Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala, Iruñea, 95-104. - ––––––––––, (2006): «Uxueko izenak mintzagai/Sobre los nombres de Ujué», *Euskera*, 51, 673- 711. ––––––––––, (2006): *Izen ttipiak euskaraz*, Euskaltzaindia, Bilbo. ––––––––––, (2012): «Euskararen ekialdeko mugak, Hegoaldean», FLV, 114, 145-155. - Salaberri Zaratiegi, P. eta Zubiri, J.J. (2007): *Biraoak: Nafarroan bilduak*, Pamiela, Iruñea. Santazilia, E. (2015): «Garai arkaikoko euskara nafarraren lekukotasun berriak: gehiketak eta zuzenketak F. Maioraren liburuari», FLV, 119, 109-146. - ––––––––––, (2017): «*Orye, lagunac*. Euskara nafarraren aztarnak XVI. mendeko hiru sorginkeria auzibidetan», RIEV, 62(2). - Santazilia, E. eta Zuloaga, E. (2018): «Zer (ez) dakigun Iruñean egiten zen euskarari buruz», in I. Azkona eta R. Jimeno (arg.), *Iruñea historian zehar*, Pamiela, Iruñea, 475-505. - Sarasola, I. (1983): «Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos», ASJU, 17, 69-212. - Trask, R.L. (1997): *The History of Basque*, Routledge, Londres. - Trebiño, I. (2001): *Administrazio zibileko testu historikoak*, HAEE, Oñati. - Ulibarri, K. (2013): «Testuak kokatuz dialektologia historikoan: egiteetatik metodologiara», in R. Gómez *et al.* (arg.), *Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra*, UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz, 511-532. - Urrizola, R. (2006): «Tres cartas en euskara escritas por un ferrón de Bera», FLV, 102, 255- 270.
aldizkariak.v1-7-1052
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 121 _2022_4", "issue": "Zk. 121 _2022_", "year": "2022", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# Muturreko goiztiarren profil neuropsikologikoaren luzetarako azterketa Garazi Labayru¹, Ane Arrizabalaga², Andrea Santos³, Jone Aliri¹, Itxaso Marti⁴, Andone Sistiaga¹ ¹Psikologiako Fakultatea, UPV/EHU, ²Orekan Haur eta Gazteen Psikologia Zentroa, ³Lamorous zaharren egoitza. Matia Fundazioa, ⁴Pediatriako zerbitzua. Donostiako Unibertsitate Ospitalea Muturreko goiztiarrek neurogarapenari dagokionez duten zaurgarritasunaren inguruan literatura zientifikoa bada ere, gaur egun arte ez da horren deskribapenik egin gure inguru geografikoan. Haurren zailtasun eta beharrak garapeneko aldi bakoitzean aldatzen direla kontuan izanik, lan honen helburua muturreko goiztiarren jarraipen neuropsikologikoa egitea da. Bi urterekin garapen psikomotorra (Bayley-III) eta 6 urterekin adimen-maila (WISC-V) eta domeinu kognitibo zein sintoma sozioemozional desberdinak aztertu dira 23 haurretan. Bi urterekin domeinu zehatz batzuetan zailtasunak aurkeztu badira ere (hitzezko ekoizpenean eta motrizitate sendoan), eskola-adinean adimen-koziente arinki murriztua eta arreta mantenduan, funtzio exekutiboan eta hitzezko ulermenean zailtasunak behatu dira. Aldiz, ez da maila sozioemozionalean zailtasunik topatu. Emaitzek aditzera ematen dute muturreko goiztiarren zaurgarritasuna eta populazio horren jarraipena eskola-adineraino egiteko beharra. Era berean, gure lurraldean tresna neuropsikologikoen baliozkotasunaren inguruan egin beharreko lana agerian uzten da. GAKO-HITZAK: Muturreko goiztiartasuna $\cdot$ Neurogarapena $\cdot$ Ebaluazio neuropsi-kologikoa $\cdot$ Luzetarako diseinua. ## Neuropsychological follow-up of extrem preterms: a longitudinal study Neurodevelopmental vulnerability of extrem preterms is described in the scientific literature, but to date no description has been made in our geographical territory. Given that children's difficulties and needs change in each developmental stage, the aim of this work is to conduct a neuropsychological follow-up of extrem preterms. A sample of 23 children was assessed at 2 years old with the Bayley-III for psychomotor development assessment, and at 6 years old using tools to assess intelligence (WISC-V), and different cognitive domains and socioemotional symptoms. Although at 2 years old difficulties were shown in specific domains (expressive language and gross motricity), a slightly reduced IQ and difficulties in sustained attention, executive function and verbal comprehension were observed at school age. No socioemotional difficulties were found. The results show the vulnerability of extrem preterms and the need to monitor this population at least until school age. This research reveals the work to be done on the validity of neuropsychological tools in our territory. KEY WORDS: Extremely preterm $\cdot$ Neurodevelopment $\cdot$ Neuropsychological assessment $\cdot$ Longitudinal design. https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.7 #### 1. Sarrera Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, haur goiztiarra deritzogu haurdunaldiaren 37. astearen aurretik jaiotzen denari. Goiztiartasunak % 11 egin du gora mundu-mailan (Blencowe *et al.*, 2012) haurdunaldi anizkoitzekin lotutako ugalketa lagunduari eta aurrerakuntza mediko obstetrikoei esker; azken horiek haur goiztiar jaioberrien bizirautea areagotu dutelako (Arpino *et al.*, 2010). Haur goiztiarrak populazio oso heterogeneoa dira eta haurdunaldiaren adina —enbrioi, fetu edo jaioberri baten amaren azkeneko hilekoaren egunetik aurrera izandako adina— gutxitu ahala, garuneko kalteak eta horren ondorio klinikoak handitzeko arriskua areagotzen da (Anderson, 2014). Hori dela eta, literatura zientifikoan jaioberri hauek haurdunaldiaren adinaren arabera banatzen dira; alde batetik, 32. astea baino lehen jaiotakoak egongo lirateke, haur goiztiar handiak deituak, eta bestetik, haurdunaldi moderatu-berantiarrak, haurdunaldiaren 32. eta 37. asteen artean jaiotakoak (Blencowe et al., 2013). Haur goiztiar handien artean, haurdunaldiaren 28. astea baino lehen jaiotakoak muturreko goiztiartzat jotzen dira. Haur horiek jaiotza goiztiarren % 5,2 osatzen dute eta sakonki aztertuak izan dira, neurogarapeneko zailtasunen aurrean zaurgarria den populazioa delako. Hainbat ikerketak zailtasun kognitiboak erakutsi dituzte muturreko goiztiarretan adineko haurrekin alderatzean. Hainbat funtziotan deskribatu dira zailtasunak: arreta eta prozesatzeko abiaduran, hizkuntza-ulermen eta adierazpenean, gaitasun bisuoespazial eta integrazio bisuomotorrean, hitzezko oroimenean eta espazialean, funtzio exekutiboetan, kognizio sozialean, autorregulazioan eta portaeran (Baron eta Rey-Casserly, 2010; Bolk et al., 2018; Brydges et al., 2018; Rogers eta Hintz, 2016; Synnes eta Hicks, 2018), Gainera, Rogers eta Hintz-ek (2016) aurkitu zuten haurdunaldiaren 28. astea baino lehen jaiotako haurrek 5-17 puntu beheragoko garapen-indizea dutela ( $\bar{x} = 100/DE = 15$ ) beren ikaskideekin alderatzean. Johnson eta Marlow-ek (2017) antzeko ondorioak lortu zituzten: LHko haur goiztiarren adimen-kozientea (AK: $\bar{x} = 100/DE = 15$ ) 14 puntu azpitik dagoela haurdunaldia osatuta dutenekin alderatuta: 26. astearen aurretik iaiotako haurren kasuan 20 puntukoa da. Azken urteotan, luzetarako azterketak eta funtzio kognitibo zehatzetan zentraturiko ebaluazio neuropsikologikoak aldarrikatu dituzte ikerlan desberdinek (Glass et al., 2015). Izan, ere, aurretik aipaturiko ikerketa gehienek funtzionamendu kognitibo orokorra aztertzera bideratu dituzte ebaluazioak, eta kasu gehienetan aldi bateko ebaluazioak soilik egin dituzte. Eskola-mailan, hezkuntza bereziaren behar handiagoa, eta matematikan, irakurketan eta idazketan errendimendu okerragoa azaldu da populazio honetan (Anderson, 2014; Johnson eta Marlow, 2017), zailtasun hori handiagoa izanik matematikan (% 16,2) irakurketan baino (% 6,4) (Akshoomoff *et al.*, 2017). Maila sozioemozionalean, hainbat ikerketaren arabera, goiztiartasuna arriskufaktorea da nahaste psikopatologikoak eta portaera-nahasteak garatzeko. Haur hauek sindrome barneratzaileak (sintoma afektibo-emozionalak) zein kanporatzaileak (portaerari loturiko sintomak) garatzeko arrisku handiagoa erakusten dute (Bröring *et al.,* 2018; Pascal *et al.,* 2018). Horrez gain, Verhaeghe *et al.*-ek (2016) aurkitu zuten muturreko goiztiarren % 40k autismoaren espektroko nahastearen (TEA) diagnostikoa dutela. Datu horiek bat datoz beste ikerketa batzuetan lortutakoekin, non ikusi den populazio oso goiztiarra zaurgarriagoa dela TEA, arreta-gabeziaren nahastea eta bestelako nahaste emozional batzuk jasateko (Johnson eta Marlow, 2017; Rogers eta Hintz, 2016) parekide ez-goiztiarrekin edo haurdunaldi-adin handiagoko goiztiarrekin alderatzean (Synnes eta Hicks, 2018). Gainera, zenbait ikerketak (Ritchie *et al.,* 2018) aurkitu dute muturreko goiztiarrek zailtasun handiagoak dituztela beren ikaskideekin harremanak sortzerakoan. Zailtasun kognitibo, sozioemozional eta akademiko horiek guztiak muturreko goiztiarrak diren haurren, nerabeen eta helduen artean ikusi dira (Rogers eta Hintz, 2016; Synnes eta Hicks, 2018), garapenean zehar zailtasunak mantendu egiten direla adieraziz. Hala eta guztiz ere, 8 eta 18 urte bitarteko muturreko goiztiarrekin egindako ikerketa batean ikusi da haur horien funtzio exekutiboetan zailtasun gehienak (% 24-32) iragankorrak direla, eta % 12-13 direla soilik zailtasun iraunkorrak dituztenak (Costa *et al.,* 2017). Aurrekoa kontuan hartuta, zentzuzkoa dirudi muturreko goiztiarrei epe luzean jarraipena egitea. Ikerketa-talde honek 2011-2013 urte bitartean jaiotako haur goiztiarren (N = 324) laginaren jarraipena egiten du eta kohorte horren jarraipenak aukera bikaina eskaintzen du muturreko goiztiarren profila aztertzeko etapa desberdinetan zehar, bai garapenaren lehen urteetan, bai eskola-garaian. Gaur egun arte egin diren ikerlanen kohorteen arteko aldakortasunak eta erabilitako neurketa-tresnen sistematizazio faltak emaitzen orokortzea zailtzen dute. Orain arte, gure lurralde geografikoan ez da muturreko goiztiarren azterketa neuropsikologikorik egin, eta, hortaz, beharrezkoa ikusten da talde zehatz horren azterketa gauzatzea. Populazio horren profil kognitiboa, akademikoa eta sozioemozionala garapenaren lehen aldietan deskribatzeak zailtasunen detekzioa ahalbidetuko du, eta, horrek, beharrezkoak izan daitezkeen arreta goiztiarreko prebentzio-programak abian jartzea justifika dezake. ## **2. Metodoa** ## **2.1. Parte-hartzaileak** Kohortearen jatorrizko lagina 2013-2015 urteen artean ebaluatutako 324 haur goiztiarrek osatzen dute. Horien % 7,1 (N = 23) muturreko goiztiarrak dira eta horiek osatzen dute lan honetako lagina. Hau da, 2011-2013 urteen artean jaiotako muturreko haur goiztiar guztiak gonbidatuak izan ziren parte hartzera. Horretarako, Donostiako Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko neonatologo batek muturreko haur goiztiarren familiekin telefonoz kontaktatu zuen haurrak bi urte betetzear zeudenean. Jatorrizko ikerketarako malformazio kongenito handiak, gaixotasun kromosomikoak, jaioberritan diagnostikatutako gaixotasun metabolikoak eta immunodefizientzia larriak zituzten haurrak baztertu ziren. Ondoren, 6 urterekin, lesio neurologiko edo urritasun fisiko, neurologiko edo sentsorial esanguratsuetako diagnostiko berriak zituztenak baztertu ziren. ## **2.2. Materialak** Proiektu honetan aztertzen diren aldagaiak ebaluatzeko metodo anitzeko (banakako ebaluazio neuropsikologikoa eta heterotxostenak) eta informatzaile anitzeko (haurrak, gurasoak / tutoreak eta irakasleak) ebaluazioa egin da. Ebaluazioa bi aldi desberdinetan egin da: 2 urterekin eta 6 urte eta erdirekin. Horretarako erabilitako tresna psikometrikoak jarraian zehazten dira, bi aldi hauek desberdinduz: ## *2.2.1. 2 urtekoen ebaluazioa* *Bayley-III Haurtzaroko Garapen Eskala* (Bayley eta Reuner, 2006): garapena hiru alorretan ebaluatzen duten eskalak biltzen ditu: kognitiboa, hizkuntza (ulermena eta ekoizpena) eta motorra (fina eta sendoa). Gainera, egokitzapenezko portaeraren eta portaera sozioemozionalaren galdeketak ere administratu ziren, gurasoek bete zituztenak. Oro har, administrazio-denbora: 90 minutu. ## *2.2.2. 6 urte eta erdikoen ebaluazioa* *Wechslerren adimen-eskala haurrentzat-V* (WISC-V) (Wechsler, 2015): 6 eta 16 urte eta 11 hilabete bitarteko haurretan adimena neurtzen duen eskala. Adimenkozientea osoa (AK) eta indize nagusiak (Hitzezko ulermena, Bisuoespaziala, Arrazoitze jariakorra, Lan-oroimena eta Prozesamendu-abiadura) lortzeko behar diren eskalak administratu dira. Oro har, administrazio-denbora: 45-50 minutu. *Haurren funtzio exekutiboen ebaluazio neuropsikologikoa* (ENFEN) (Portellano *et al.,* 2009): 6 eta 12 urte bitarteko haurren funtzio exekutiboak ebaluatzen ditu. Bi azpiproba aplikatu dira: «Hitzezko jariotasun semantiko eta fonetikoa» azpiproba, eta planifikazioa ebaluatzen duen «Eraikuntza eraztunekin» azpiproba. Oro har, administrazio-denbora: 15 minutu. *Haurtzaroko arreta iraunkorreko ataza - berrikusia* (CSAT-R) (Servera eta Llabrés, 2015): 6 eta 11 urte bitarteko haurren arreta iraunkorra ebaluatzen du. Zeregin informatiko bat da, parametro hauek lortzeko aukera ematen duena: erantzun zuzenen kopurua, komisioen kopuruak (akatsak) eta erreakzio-denbora. Puntuazio horien konbinazioetatik abiatuta, arreta iraunkorreko gaitasunaren indizeak (A' eta d') eta erantzun-estiloaren indizea (c') lortzen dira. Oro har, administrazio-denbora: 8 minutu. *Oroimen- eta ikaskuntza-testa* (TOMAL) (Reynolds eta Bigler, 2001): 5 eta 19 urte bitarteko haurren hitzezko eta hitzik gabeko modalitateko oroimena ebaluatzea helburu duten 14 azpitestek osatzen dute. Konkretuki ikerketa honetan «Objektuen oroitzapena» proba aplikatu da; 5 saiotan hitzak gogoratuz haurrak ikasteko duen gaitasuna baloratzeko laguntza grafikoa duten hitzen zerrenda. Ama-hizkuntza euskara duten haurrekin, euskaratutako hitzen zerrenda erabili da. Oro har, administrazio-denbora: 10 minutu. *Spreen eta Benton-en hizkuntza-testa* (SMB) (Mendilaharsu, 1981): 3 eta 12 urte bitarteko haurren hizkuntza formalaren profil bat lortzea ahalbidetzen du, ahoz zein idatziz. «Pseudohitzen errepikapena» azpiproba administratu da. Oro har, administrazio-denbora: 2-3 minutu. *Egitura gramatikalen ulermen-testa* (CEG) (Mendoza *et al.,* 2005): 4 eta 11 urte bitarteko haurren ulermen gramatikala ebaluatzeko aukera anitzeko testa. Amahizkuntza gaztelania duten haurrei bakarrik aplikatu zaie. Oro har, administraziodenbora: 10 minutu. *Child Behavior Checklist galdetegia* (CBCL) (Achenbach eta Edelbrock, 1983): haurren jokabidea eta alderdi psikopatologikoak ebaluatzen ditu (gurasoentzako bertsioa). 6 eta 18 urte bitarteko subjektuei aplika dakieke. Zenbait eskalak subjektuaren profila ematen dute sindrome nagusitan banatuta: barneratzaileak eta kanporatzaileak. Oro har, betetzeko denbora: 25-30 minutu. *Strengths and Difficulties Questionnaire* (SDQ) (Goodman, 1997): Alderdi psikosozialak baloratzen ditu, 4-17 urterako bertsioan. Galde-sorta hau irakasleek betetzen dute eta gaztelaniazko eta euskarazko itzulpen ofizialak ditu. Eskala 5 azpieskalatan banatuta dago: sintoma emozionalak, portaera-arazoak, hiperaktibitatea, lankideekin arazoak eta jarrera prosoziala. Lehenengo lau azpieskaletako puntuazioen baturari esker (jarrera prosoziala izan ezik), zailtasun osoaren indizea lor daiteke. Oro har, betetzeko denbora: 5 minutu. *Errendimendu akademikoari buruzko galdetegi laburra*: Pritchard eta besteek (2009) haur goiztiarretan erabilitako galdetegi laburra erabili da. Bertan, irakasleak ikaslearen errendimendua 6 curriculum-arlotan baloratzen du: matematika, irakurketa, idazketa, ahozko hizkuntza, hizkuntzaren ulermena eta gorputz-hezkuntza. Arlo bakoitzerako, irakasleari eskatu zaio 1etik 5erako Likert eskala batean adieraz dezan zer mailatan dagoen haurra, bere adinkideak erreferentziatzat hartuta eta batezbestekoarekin alderatuta. Oro har, betetzeko denbora: 5 minutu. Erabili ziren probak ez daude euskal populazioan balioztatuta, gaur egun ez baitago balioztatutako probarik interesekoak ziren domeinu kognitiboak baloratzeko. Horregatik, ama-hizkuntza euskara zuten haurren kasuan, erantzunak euskaraz ematen utzi zitzaien, baina ahaleginak egin ziren une oro jarraibideak probaren jatorrizko hizkuntzan emateko, betiere ulermen-arazorik ez zegoela bermatuz. ## **2.3. Prozedura** Atzera begirako luzerako kohorte-diseinua erabili zen. Ebaluazioak 3 psikologo elebidunek egin zituzten eta une oro itsuak izan ziren parte-hartzaileen ezaugarri klinikoekiko. Proiektuak Gipuzkoako Osasun Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren oniritzia du (Kodea: ASB-PLP-2017-01). Haurren gurasoen baimen idatzia sinatu zen, bai ebaluazioa egiteko, baita datuak ikerketarako erabiltzeko ere. #### 2.4. Analisi estatistikoa Datuak estatistikako SPSS programa-paketearekin (IBM SPSS *Statistics* 21) aztertu dira. Estatistiko deskribatzaile eta maiztasunen analisiaren bidez muturreko goiztiarren profil neuropsikologikoa aztertu da, datu normatiboekin alderatuz. Horrela, lortutako puntuazioa klinikoki esanguratsua kontsideratuko da, batezbesteko normatibotik desbideratze estandar bat edo gehiago aldentzen denean. #### 3. Emaitzak ### 3.1. Laginaren deskribapena Parte-hartzaileen (N = 23) % 56,5 neskak dira (N = 13). Batez besteko haurdunaldiaren adina 26+3 (aste+egun) (DE = 0+6,25) da. Batez besteko pisua eta altuera 805,4 gramo (DE: 131.05) eta 33,06 cm (DE = 2.34) dira hurrenez hurren. Bi neurri horiek haurdunaldiaren adinerako esperotakoarekin alderatuta z = -0,64 eta z = -0,7 balioetan daude. Buru-perimetroa 23,71 cm-koa da batez beste (DE = 1,41) (z = -0,4). Amen batez besteko adina erditzeko momentuan 34,95 urtekoa da (DE = 5,39) eta hezkuntza-mailari dagokionez honela banatzen dira: 16 urtetik beherako ikasketak dituztenak (% 17,4), bigarren mailako ikasketak dituztenak (% 47,8) eta goi-mailako ikasketak dituztenak (% 34,8). Erditzeari dagokionez, jaiotakoen % 69,6, fetu bakarreko erditzeak izan dira eta erditze moten banaketa hau izan da: zesarea bidez (% 65,2), erditze instrumentala (% 4,4) eta erditze eutozikoa (% 30,4). Batez beste haurrek 92,3 egun (DE = 19,14) egin zituzten ospitalean. Jarraipen fasean, 6 urte eta erdirekin, hasierako lagineko 5 haurrek parte-hartzeari uko egin zioten. ## 3.2. Muturreko goiztiarren profila 2 urterekin Bayley-III eskalan muturreko goiztiarrek izandako errendimendua ageri da 1. taulan. Indize guztiak adinerako normala kontsideratzen denaren barruan badaude ere, hitzezko ekoizpenean eta motrizitate sendoan errendimendua normal-baxua da. Are gehiago, bi indize horietan eta hitzezko ulermenean, kurba normalaren arabera espero direnak baino kasu gehiago ikus ditzakegu klinikoki esanguratsuak diren puntuazioekin. | 1. | taula. | Bayley-II | I eska | laren | emaitza | k 2 | urterekin. | |----|--------|-----------|--------|-------|---------|-----|------------| |----|--------|-----------|--------|-------|---------|-----|------------| | Bayley-III indizeak | $\overline{x}$ | DE | % | |---------------------|----------------|------|------| | Kognitiboa | 9,13 | 3,06 | 17,4 | | Hitzezko ulermena | 9,30 | 3,91 | 34,8 | | Hitzezko ekoizpena | 7,43 | 3,42 | 47,8 | | Motrizitate fina | 9,59 | 2,52 | 9,1 | | Motrizitate sendoa | 7,00 | 2,39 | 30,4 | **Oharra.** Batezbestekoak eta desbideratze estandarrak puntuazio eskalarretan (pe) adierazten dira ( $\bar{x}$ = 10, DE = 3). Ehunekoen zutabeak (%) klinikoki esanguratsuak diren emaitzak (pe<7) dituzten haurren kopurua azaltzen du. # 3.3. Muturreko goiztiarren profil neuropsikologikoa 6 urte eta erdirekin 2. taulak 6 urte eta erdiko muturreko goiztiarrek ebaluazio neuropsikologikoan lortu dituzten emaitzak erakusten ditu. Horrez gain, material osagarriko 1. taulan, WISC-Vren azpitestetan laginak lortutako emaitzak aurkezten dira. 2. taula. Ebaluazio neuropsikologikoaren emaitzak 6 urterekin. | | $\overline{x}$ | DE | % | |-------------------------------------|----------------|-------|------| | WISC-V indizeak | | | | | Hitzezko ulermena | 84,50 | 24,23 | 33,3 | | Bisuoespaziala | 91,11 | 15,11 | 44,4 | | Arrazoitze jariakorra | 91,44 | 12,36 | 27,8 | | Lan-oroimena | 86,50 | 19,37 | 33,3 | | Prozesamendu-abiadura | 88,11 | 17,54 | 33,3 | | AK totala | 85,33 | 16,47 | 38,9 | | ENFEN | | | | | Jariotasun semantikoa | 48,88 | 11,20 | 20 | | Jariotasun fonetikoa | 37,60 | 9,15 | 60 | | Eraikuntza eraztunekin -<br>Denbora | 69,45 | 20,37 | 76,9 | | CSAT-R | | | | | ď | 25,50 | 19,05 | 64,3 | | Erantzun zuzenak | 37,36 | 5,53 | 64,3 | | Komisioak | 56,00 | 10,12 | 42,9 | | TOMAL | | | | | Oroimen totala | 44,07 | 11,80 | 57,1 | | SMB | | | | | Pseudohitzen<br>errepikapena | 43,62 | 14,97 | 33,3 | | CEG | | | | | Zuzenak | 40,58 | 12,71 | 45,5 | | Multzoak | 40,52 | 7,48 | 54,5 | **Oharra.** Batezbestekoak eta desbideratze estandarrak puntuazio estandarizatuetan agertzen dira ( $\overline{x}$ = 100, DE = 15) WISC-Vren kasuan eta T puntuazio tipikoetan ( $\overline{x}$ = 50, DE = 10) gainontzeko tresnetan. Ehunekoen zutabeak (%) klinikoki esanguratsuak diren emaitzak (puntuazio estandarizatua <85 eta T puntuazioa <40) dituzten haurren kopurua azaltzen du. WISC-Vren emaitzek haien adinerako espero denaren azpitik dagoen errendimendu orokorra azaltzen dute (AK = 85,33), zehazki desbideratze bat batezbeste-koaren azpitik, maila normatiboaren beheko mugan kokatzen direlarik (normaltasuna: 85-115 arteko puntuazioek osatuko lukete). Lehen mailako indizeei dagokienez, bisuoespazialean eta arrazoitze jariakorrean muturreko goiztiarrek normaltasunaren barruan kokatzen den errendimendua erakusten dute ( $\overline{x} = 91,11$ ; $\overline{x} = 91,44$ , hurrenez hurren); lan-oroimenean eta informazioa prozesatzeko abiaduran, aldiz, normal-baxua ( $\overline{x} = 86,50$ ; $\overline{x} = 88,11$ , hurrenez hurren). Azkenik, hitzezko ulermenari dagokionez, zailtasun arinak erakusten dituzte ( $\overline{x} = 84,50$ ). ENFEN proban, muturreko goiztiarrek beren adinerako espero dena baino baxuagoa den jariakortasun fonetikoa ( $\bar{x}=37.6$ ) aurkezten dute, zailtasun arinak adieraziz, eta eraztunekin eraikuntzak egiteko proban erabilitako denboran maila normatibotik ia bi desbideratze tipiko aldentzen dira ( $\bar{x}=69.45$ ), zailtasun moderatularriak adieraziz. CSAT probari dagokionez, muturreko goiztiarrek beren adinerako espero dena baino errendimendu baxuagoa aurkezten dute arreta jarraituaren indizeari (d') eta erantzun zuzenen indizeari dagokienez ( $\bar{x} = 25,5$ eta $\bar{x} = 37,36$ , hurrenez hurren), zailtasun larriak eta zailtasun arinak adieraziz, hurrenez hurren. Azkenik, jariakortasun semantikoari (ENFEN), erantzun inpultsiboei (CSAT), TOMAL proban neurtutako oroimen-gaitasunari eta SMBrekin ebaluatutako pseudohitzak errepikatzeko gaitasunari dagokienez, maila normatiboaren barnean kokatzen den errendimendua aurkezten dute. Egitura gramatikalen ulermenari dagokionez (CEG), muturreko goiztiarrek errendimendu normal-baxua aurkezten dute. Populazio honetan, normaltasunaren azpitik dauden edo klinikoki esanguratsuak kontsideratzen diren emaitzak lortu dituzten haurren kopurua kurba normalak adierazten duen %16ren gainetik dago ebaluatutako eremu guztietan (1. irudia). ![](_page_7_Figure_6.jpeg) 1. irudia. Muturreko goiztiarren puntuazioen distribuzioa, banaketa normalarekin alderatuz. a) atalean Bayley-IIIren indizeak ( $\overline{x}$ = 10, DE = 3) eta b) atalean WISC-Vren indizeak ( $\overline{x}$ = 100, DE = 15) aurkezten dira. 3. taulan, gurasoek (CBCL) eta tutoreek (SDQ eta errendimendu akademikoa) betetako galdetegietan lortutako emaitzak agertzen dira. 3. taula. Errendimendu sozioemozionala eskala anitzetan. | | $\overline{X}$ | DE | |----------------------------------|----------------|-------| | CBCL (T puntuazioak) (n = 85) | | | | Herstura/depresioa | 50,94 | 11,02 | | Herabetasuna/depresioa | 51,42 | 12,61 | | Kexa somatikoak | 48,00 | 5,60 | | Arazo sozialak | 54,40 | 10,93 | | Pentsamendu-arazoak | 49,02 | 9,79 | | Arreta-zailtasunak | 52,05 | 11,93 | | Arau-hauste jokabidea | 48,54 | 10,02 | | Jokabide oldarkorra | 49,50 | 10,82 | | Sindrome barneratzailea | 50,33 | 10,10 | | Sindrome kanporatzailea | 49,10 | 11,11 | | Totala | 51,17 | 12,98 | | SDQ (Puntuazio zuzenak) (n = 65) | | | | Zailtasunen puntuazio totala | 0,58 | 0,90 | | Sintoma emozionalak | 0,25 | 0,62 | | Jokabide-arazoak | 0,08 | 0,29 | | Hiperaktibitatea/Arreta-gabezia | 0,83 | 1,03 | | Berdinekiko harremanetan arazoak | 0,50 | 0,90 | | Jokabide prosoziala | 0,36 | 0,81 | | Errendimendu akademikoa (n = 65) | | | | Matematika | 2,50 | 0,91 | | Irakurketa | 2,50 | 1,09 | | Idazmena | 2,58 | 0,99 | | Ahozko adierazpena | 2,42 | 1,08 | | Ulermena | 2,75 | 0,45 | | Jarduera fisikoa | 2,42 | 0,79 | **Oharra.** Batezbestekoak $(\overline{x})$ eta desbideratze estandarrak (DE) T puntuazio tipikoetan $(\overline{x} = 50, DE = 10)$ aurkezten dira CBCL tresnaren kasuan eta zuzeneko puntuazioetan gainontzeko tresnetan. CBCL galdetegiko emaitzek ez dute klinikoki esanguratsua den sintomarik erakutsi arazo barneratzaileei eta kanporatzaileei dagokienez. Halaber, SDQk emaitza normalak erakusten ditu azpieskala guztietan. Errendimendu akademikoari buruzko galdetegiko emaitzek, adineko haurrekin alderatuta, errendimendu ertainbaxua erakusten dute (2-3 arteko puntuazioak) ebaluatutako azpieskala guztietan; jarduera fisikoa ( $\bar{x}=2,42$ ) eta ahozko adierazpena ( $\bar{x}=2,42$ ) dira puntuaziorik baxuena erakusten duten eremuak. #### 4. Eztabaida Gipuzkoan luzerako diseinu bidez jarraitutako haur goiztiarren lehen kohortearen parte diren muturreko goiztiarren ebaluazioa aurkezten da ikerketa honetan. Lanaren helburu nagusia 2 urteko eta 6 urte eta erdiko muturreko goiztiarren profil kognitiboa, sozioemozionala eta akademikoa deskribatzea da. Zenbait autorek populazio horretan errendimendu orokorrean deskribatu izan dituzte zailtasunak: maila kognitiboan, komunikatiboan eta motorrean zailtasunak antzemanez (Månsson et al., 2014). Kohorte honetako haurrek, aldiz, 2 urterekin, hizkuntza-ekoizpenean eta motrizitate sendoan errendimendu baxua azaltzen dute, baina maila kognitiboan eta motrizitate finean emaitza normalak azaltzen dituzte eta ez dago populazio normalean baino haur gehiago zailtasunak adierazten dituenik eremu hauetan. Ikerketa honen emaitzen arabera, muturreko goiztiarren errendimenduak txikitatik profil neuropsikologiko zehatza izango luke, domeinu kognitibo batzuetan, ez orokorrean, ahultasunak azalduko lituzkeena. Horrek esku-hartzeak diseinatze aldera duen garrantzia azpimarratzekoa da; izan ere, Arreta Goiztiarreko Zerbitzuek dituzten baliabideak haurren premietara egokitzea ahalbidetzen du. Era berean, 6 urte eta erdirekin ikerketa honetako muturreko goiztiarrek adin bereko haurrena baino baxuagoa den AKa aurkezten dute. Emaitza hauek aurreko ikerketetan lortutako emaitzekin bat datoz, non muturreko goiztiar gehienek maila normal-baxuan dagoen AKa duten (Heeren *et al.*, 2017; Hutchinson *et al.*, 2013). Indize nagusiei dagokienez, gure lagineko haurrek hitzezko ulermenaren indizean aurkezten dituzte zailtasun nagusiak, Veen *et al.*-ek (2020) lortutako emaitzen aurka, zeintzuek WISC-IIn indize manipulatiboa hitzezkoa baino baxuagoa dela aurkitu duten. Arretari dagokionez, muturreko goiztiarretan arreta iraunkorrean zailtasunak daudela adierazten dute emaitzek. Ildo horretan, beste ikerketa batzuek agerian utzi dute arreta-gabeziaren nahastea hiperaktibitatearekin (AGNAH) izateko arriskua bikoiztu (Scott *et al.*, 2012) edota laukoiztu (Johnson eta Marlow, 2011) egiten dela muturreko goiztiarretan. Aurkezten den ikerketako muturreko goiztiarren arretazailtasunak eta beste ikerketa batzuek adierazitako AGNAH komorbilitate altua kontuan hartuta, nahaste hori detektatzeko baheketa-tresnen erabilera populazio zaurgarri honen jarraipenean beharrezkoa suertatzen da. Haur goiztiarrek funtzio exekutiboei loturiko egituretan garun-bolumen txikiagoa izateko arriskua dute (materia zurian, kortex frontal, parietal eta tenporaletan eta baita gongoil basal eta zerebeloan ere). Ez da harritzekoa beraz, dagokien garaian jaiotako haurrekin alderatzean goiztiarrek funtzio exekutiboetan zailtasunak izatea eta zailtasun horiek haien goiztiartasun-mailarekiko proportzionalak izatea ere (Taylor eta Clark, 2016). Horrekin bat, kohorte honetako muturreko goiztiarrek planifikazio-test batean moteltasuna azaldu dute, baita jariakortasun baxua gako fonetiko bati helduz hitz-zerrenda sortzeko orduan. Emaitza hauek deskribatutako disfuntzio exekutiboen adierazle dira. Hizkuntzari dagokionez, lagineko muturreko goiztiarrek hizkuntza-probetan (WISC-Vko hitzezko ulermen-indizean eta CEG egitura gramatikalen ulermenean) errendimendu normal-baxua adierazi dute. Aintzat hartzekoa da, halere, klinikoki esanguratsuak diren emaitzen maiztasun altua; izan ere, lagineko % 30ek baino gehiagok klinikoki esanguratsuak diren zailtasunak azaldu dituzte. Kontuan hartzekoa da CEG proban aurkeztutako errendimendu baxua aurretik azaldutako arreta-zailtasunekin lotuta egon daitekeela. Izan ere, esaldien ulermenean besteak beste, arreta eta lan-oroimena bezalako prozesu kognitiboen eragina deskribatu da (Gillam *et al.,* 2019). Izan ere, ebaluazio neuropsikologikoaren berezko ezaugarri bat da probek ez dutela domeinu kognitibo zehatz bakarra aktibatzen. Hau da, ebaluazio neuropsikologikoan burututako proba gehienek disfuntzio-maila detektatzeko sentikortasuna azaltzen badute ere, ez dago konstruktu bakarra era isolatuan neurtzen duen probarik. Eskola-errendimenduari dagokionez, gure lagina osatzen duten muturreko goiztiarrek errendimendu normal-baxua adierazi dute, eta hori bat dator literatura zientifikoan deskribatutako emaitzekin (Pritchard *et al.,* 2009). Nyman eta besteek (2019) adierazten dutenez, funtzionamendu intelektual normala izateak ez ditu salbuesten muturreko goiztiarrak eskola-zailtasunak edo hezkuntza-premia bereziak izatetik. McBryde *et al.*-ek (2020) egindako berrikuspen sistematikoan, irakurrizko ulermenean eta arazo matematikoetan zailtasunak dituztela aurkitu dute. Ikerketa honen emaitzak ez datoz bat irakurmenari dagokionez, irakasleen arabera eremu horretan baitute zailtasun gutxien. Bestalde, esan beharra dago, saiakera egin bazen ere, ez zela azkenik Prolec irakurketa-testa kohorte honetan erabili, 6 urte eta erdiko haurrek letra xehez irakurtzen ez zekitela adierazten zutelako eta, beraz, oso haur gutxik bete ahal izan zutelako proba. Horrek agerian uzten ditu zenbait ebaluazio-tresnak dituzten mugak. Irakurketa- eta idazketa-probek irakaskuntzametodoaren eragin zuzena dute eta eskualde geografiko edota hezkuntza-sistema jakin batzuetan balio dezakeenak ez du beste batzuetan zertan balio. Eremu kognitibo eta akademikotik haratago, haur goiztiarren populazioan, maila sozioemozionalean sintomatologia klinikoa agertzen dela adierazi izan da garapenaren etapa desberdinetan (Fevang *et al.,* 2017; Hutchinson *et al.,* 2013; Peralta-Carcelen *et al.,* 2017). Ikerketa honetako laginean, ez da, ordea, arazo esanguratsurik hauteman eremu sozioemozionalean. Esan beharra dago maila honetan deskribatu izan diren zailtasunak normalean 6 urtetik aurrerako laginetan izan direla eta, beraz, haur txikiagoetan dagoen ikerketa eskasiak eta hauek azaldutako emaitzen adostasun faltak beharrezko egiten dute eremu honetan ikertzen jarraitzea. Azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan haur goiztiarren jarraipenaren inguruan aurrerapausoak eman dira. Gaur egun muturreko goiztiarrei 2 urterainoko jarraipena egiten zaie Osasun Sisteman (orokorrean Bayley-III eskalaren bitartez) eta orokorrean Arreta Goiztiarreko Zerbitzua eskaintzen zaiela baiezta liteke. Horrek aditzera ematen du asistentzia klinikoan populazio honen zaurgarritasuna aintzat hartzen dela. Arreta Goiztiarreko Zerbitzuek umeak 6 urte betetzen dituzten arte hartzen dituzte. Horrek testuinguru egokia eskaintzen du lehen urteetan zailtasunik azaldu ez duten umeei ere, ager daitezkeen zailtasun berrien hautematea egiteko. Esan beharra dago lan honek badituela zenbait muga. Lehenik eta behin, euskarara egokitutako probak ez izateak (laginaren zati baten ama-hizkuntza euskara izanik; % 26,1) emaitzetan eragin ahal izan du. Horri aurre egiteko, interesgarria litzateke laginaren parekoa den kontrol-talde bat izatea. Gainera, esan behar da 2 urteko haurren ebaluazio psikometrikoa modu fidagarrian egitea zaila suertatzen dela. Izan ere, adin horretako haurrek kanpo-estimuluen eragin handia izaten dute, eta, horrek, haien parte-hartze mailan ondorio zuzenak izaten ditu. Azkenik, lortutako emaitzak gainerako populazioetara orokortzeko zailtasunak egon daitezke. Izan ere, laginaren ezaugarri sozioekonomiko eta psikosozialak, zeinek umearen garapenean eragin zuzena duten, berariazkoak dira gure eremu geografikoan. ## **4.1. Ondorioak** Ikerketa honen emaitzek muturreko goiztiarren zaurgarritasuna baieztatzen dute bai haurtzaroari eta bai eskolaurreko garaiari dagokienez. Ebaluazio-tresnek mugak baldin badituzte ere, momentu honetan zailtasunen identifikazio goiztiarra egiteko modu azkar eta ekonomikoena dela esan genezake. Honek euskaraz balioztatutako tresnen beharra agerian uzten du; izan ere, hori izango da euskal populazioko haurren ebaluazioa modu fidagarrian egiteko era bakarra. ## **5. Erreferentzia bibliografikoak** - Achenbach, T.M. & Edelbrock, C.S. (1983): *Manual of the Child Behavior Checklist and revised behavior profile,* Burlington. - Akshoomoff, N.; Joseph, R.M.; Taylor, H.G.; Allred, E.N.; Heeren, T.; O'Shea, T.M. & Kuban, K.C. K. (2017): «Academic Achievement Deficits and Their Neuropsychological Correlates in Children Born Extremely Preterm», *Journal of Developmental & Behavioral Pediatrics*, 38(8), 627-637. https://doi.org/10.1097/ DBP.0000000000000479 - Anderson, P.J. (2014): «Neuropsychological outcomes of children born very preterm», *Seminars in Fetal and Neonatal Medicine*, 19(2), 90-96. https://doi.org/10.1016/j. siny.2013.11.012 - Arpino, C.; Compagnone, E.; Montanaro, M.L.; Cacciatore, D.; De Luca, A.; Cerulli, A.; Di Girolamo, S. & Curatolo, P. (2010): «Preterm birth and neurodevelopmental outcome: A review», *Child's Nervous System*, 26(9), 1.139-1.149. https://doi. org/10.1007/s00381-010-1125-y - Baron, I.S. & Rey-Casserly, C. (2010): «Extremely Preterm Birth Outcome: A Review of Four Decades of Cognitive Research», *Neuropsychology Review*, 20(4), 430-452. https://doi.org/10.1007/s11065-010-9132-z - Bayley, N. & Reuner, G. (2006): *Bayley Scales of infant and toddler development: Bayley-III,* Harcourt Assessment, Psych. Corporation. - Blencowe, H.; Cousens, S.; Oestergaard, M.Z.; Chou, D.; Moller, A.-B.; Narwal, R.; Adler, A.; Vera Garcia, C.; Rohde, S.; Say, L. & Lawn, J.E. (2012): «National, regional, and worldwide estimates of preterm birth rates in the year 2010 with time trends since 1990 for selected countries: A systematic analysis and implications», *The Lancet*, 379(9.832), 2.162-2.172. https://doi.org/10.1016/S0140-6736(12)60820-4 - Blencowe, H.; Lee, A.C.; Cousens, S.; Bahalim, A.; Narwal, R.; Zhong, N.; Chou, D.; Say, L.; Modi, N.; Katz, J.; Vos, T.; Marlow, N. & Lawn, J.E. (2013): «Preterm birth– associated neurodevelopmental impairment estimates at regional and global levels for 2010», *Pediatric Research*, 74(S1), 17-34. https://doi.org/10.1038/pr.2013.204 - Bolk, J.; Farooqi, A.; Hafström, M.; Åden, U. & Serenius, F. (2018): «Developmental Coordination Disorder and Its Association With Developmental Comorbidities at 6.5 Years in Apparently Healthy Children Born Extremely Preterm», *JAMA Pediatrics*, 172(8), 765. https://doi.org/10.1001/jamapediatrics.2018.1394 - Bröring, T.; Oostrom, K.J.; van Dijk-Lokkart, E.M.; Lafeber, H.N.; Brugman, A. & Oosterlaan, J. (2018): «Attention deficit hyperactivity disorder and autism spectrum disorder symptoms in school-age children born very preterm», *Research in Developmental Disabilities*, 74, 103-112. https://doi.org/10.1016/j.ridd.2018.01.001 - Brydges, C.R.; Landes, J.K.; Reid, C.L.; Campbell, C.; French, N. & Anderson, M. (2018): «Cognitive outcomes in children and adolescents born very preterm: A metaanalysis», *Developmental Medicine & Child Neurology*, 60(5), 452-468. https:// doi.org/10.1111/dmcn.13685 - Costa, D.S.; Miranda, D.M.; Burnett, A.C.; Doyle, L.W.; Cheong, J.L.Y.; Anderson, P.J. & on behalf of the Victorian Infant Collaborative Study Group. (2017): «Executive Function and Academic Outcomes in Children Who Were Extremely Preterm», *Pediatrics*, 140(3), e20170257. https://doi.org/10.1542/peds.2017-0257 - Fevang, S.K.E.; Hysing, M.; Sommerfelt, K. & Elgen, I. (2017): «Mental health assessed by the Strengths and Difficulties Questionnaire for children born extremely preterm without severe disabilities at 11 years of age: A Norwegian, national populationbased study», *European Child & Adolescent Psychiatry*, 26(12), 1.523-1.531. https://doi.org/10.1007/s00787-017-1007-x - Gillam, R.B.; Montgomery, J.W.; Evans, J.L. & Gillam, S.L. (2019): «Cognitive predictors of sentence comprehension in children with and without developmental language disorder: Implications for assessment and treatment», *International Journal of Speech-Language Pathology*, 21(3), 240-251. https://doi.org/10.1080/17549507. 2018.1559883 - Glass, H.C.; Costarino, A.T.; Stayer, S.A.; Brett, C.M.; Cladis, F. & Davis, P.J. (2015): «Outcomes for Extremely Premature Infants», *Anesthesia & Analgesia*, 120(6), 1.337-1.351. https://doi.org/10.1213/ANE.0000000000000705 - Goodman, R. (1997): «The Strengths and Difficulties Questionnaire: A Research Note», *Journal of Child Psychology and Psychiatry*, 38(5), 581-586. https://doi. org/10.1111/j.1469-7610.1997.tb01545.x - Heeren, T.; Joseph, R.M.; Allred, E.N.; O'Shea, T.M.; Leviton, A. & Kuban, K.C.K. (2017): «Cognitive functioning at the age of 10 years among children born extremely preterm: A latent profile approach», *Pediatric Research*, 82(4), 614-619. https:// doi.org/10.1038/pr.2017.82 - Hutchinson, E.A.; De Luca, C.R.; Doyle, L.W., Roberts, G.; Anderson, P.J. & for the Victorian Infant Collaborative Study Group (2013): «School-age Outcomes of Extremely Preterm or Extremely Low Birth Weight Children», *PEDIATRICS*, 131(4), e1053-e1061. https://doi.org/10.1542/peds.2012-2311 - Johnson, S. & Marlow, N. (2011): «Preterm Birth and Childhood Psychiatric Disorders», *Pediatric Research*, 69(5 Part 2), 11R-18R. https://doi.org/10.1203/ PDR.0b013e318212faa0 - Johnson, S. & Marlow, N. (2017): «Early and long-term outcome of infants born extremely preterm», *Archives of Disease in Childhood*, 102(1), 97-102. https://doi. org/10.1136/archdischild-2015-309581 - Månsson, J.; Stjernqvist, K. & Bäckström, M. (2014): «Behavioral Outcomes at Corrected Age 2.5 Years in Children Born Extremely Preterm», *Journal of Developmental & Behavioral Pediatrics*, 35(7), 435-442. https://doi.org/10.1097/ DBP.0000000000000082 - McBryde, M.; Fitzallen, G.C.; Liley, H.G.; Taylor, H.G. & Bora, S. (2020): «Academic Outcomes of School-Aged Children Born Preterm: A Systematic Review and Meta-analysis», *JAMA Network Open*, 3(4), e202027. https://doi.org/10.1001/ jamanetworkopen.2020.2027 - Mendilaharsu, C. (1981): *Estudios neuropsicológicos*, Delta. - Mendoza, E.; Carballo, G.; Muñoz, J. & Fresneda, M.D. (2005): *CEG: Test de Comprensión de Estructuras Gramaticales*, TEA Ediciones. - Nyman, A.; Korhonen, T.; Lehtonen, L.; Haataja, L.; on behalf of the PIPARI Study Group; Aho, K.; Ahtola, A.; Ekblad, M.; Ekblad, S.; Ekholm, E.; Hagelstam, C.; Huhtala, M.; Juntunen, M.; Kero, P.; Koivisto, M.; Korja, R.; Korpela, S.; Lahti, K.; Lapinleimu, H.; … Ylijoki, M. (2019): «School performance is age appropriate with support services in very preterm children at 11 years of age», *Acta Paediatrica*, 108(9), 1.669-1.676. https://doi.org/10.1111/apa.14763 - Pascal, A.; Govaert, P.; Oostra, A.; Naulaers, G.; Ortibus, E. & Van den Broeck, C. (2018): «Neurodevelopmental outcome in very preterm and very-low-birthweight infants born over the past decade: A meta-analytic review», *Developmental Medicine & Child Neurology*, 60(4), 342-355. https://doi.org/10.1111/dmcn.13675 - Peralta-Carcelen, M.; Carlo, W.A.; Pappas, A.; Vaucher, Y.E.; Yeates, K.O.; Phillips, V.A.; Gustafson, K.E.; Payne, A.H.; Duncan, A.F.; Newman, J.E.; Bann, C.M. & for the Follow Up Committee of the Eunice Kennedy Shriver National Institute of Child Health and Human Development Neonatal Network (2017): «Behavioral Problems and Socioemotional Competence at 18 to 22 Months of Extremely Premature Children», *Pediatrics*, 139(6), e20161043. https://doi.org/10.1542/peds.2016- 1043 - Portellano, J.A.; Martínez-Arias, R. & Zumárraga, L. (2009): *ENFEN: Evaluación Neuropsicológica de las Funciones Ejecutivas en Niños,* TEA Ediciones. - Pritchard, V.E.; Clark, C.A.C.; Liberty, K.; Champion, P.R.; Wilson, K. & Woodward, L.J. (2009): «Early school-based learning difficulties in children born very preterm», *Early Human Development*, 85(4), 215-224. https://doi.org/10.1016/j. earlhumdev.2008.10.004 - Reynolds, C.R. & Bigler, E.D. (2001): *TOMAL: Test de Memoria y Aprendizaje,* TEA Ediciones. Ritchie, K.; Bora, S. & Woodward, L.J. (2018): «Peer Relationship Outcomes of School-Age Children Born Very Preterm», *The Journal of Pediatrics*, 201, 238-244. https://doi. org/10.1016/j.jpeds.2018.05.034 - Rogers, E.E. & Hintz, S.R. (2016): «Early neurodevelopmental outcomes of extremely preterm infants», *Seminars in Perinatology*, 40(8), 497-509. https://doi.org/10.1053/j. semperi.2016.09.002 - Scott, M.N.; Taylor, H.G.; Fristad, M.A.; Klein, N.; Espy, K.A.; Minich, N. & Hack, M. (2012): «Behavior Disorders in Extremely Preterm/Extremely Low Birth Weight Children in Kindergarten», *Journal of Developmental & Behavioral Pediatrics*, 33(3), 202-213. https://doi.org/10.1097/DBP.0b013e3182475287 - Servera, M. & Llabrés, J. (2015): *CSAT-R: Tarea de Atención Sostenida en la Infancia,* TEA Ediciones. - Synnes, A. & Hicks, M. (2018): «Neurodevelopmental Outcomes of Preterm Children at School Age and Beyond», *Clinics in Perinatology*, 45(3), 393-408. https://doi. org/10.1016/j.clp.2018.05.002 - Taylor, H.G. & Clark, C.A.C. (2016): «Executive function in children born preterm: Risk factors and implications for outcome», *Seminars in Perinatology*, 40(8), 520-529. https:// doi.org/10.1053/j.semperi.2016.09.004 - Veen, S.; Wassenaer-Leemhuis, A.G.; Oosterlaan, J.; Kaam, A.H. & Aarnoudse-Moens, C.S.H. (2020): «Eight-year-old very and extremely preterm children showed more difficulties in performance intelligence than verbal intelligence», *Acta Paediatrica*, 109(6), 1.175-1.183. https://doi.org/10.1111/apa.15095 - Verhaeghe, L.; Dereu, M.; Warreyn, P.; De Groote, I.; Vanhaesebrouck, P. & Roeyers, H. (2016): «Extremely Preterm Born Children at Very High Risk for Developing Autism Spectrum Disorder», *Child Psychiatry & Human Development*, 47(5), 729- 739. https://doi.org/10.1007/s10578-015-0606-3 - Wechsler, D. (2015): *Escala de Inteligencia de Wechsler para Niños-V*, Pearson. 1. taula osagarria. Muturreko goiztiarren emaitzak WISC-Vren azpitestetan. | Х | DE | % | |------|----------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------| | 8,06 | 2,838 | 38,9 | | 7,06 | 3,152 | 27,8 | | 8,17 | 2,728 | 22,2 | | 7,00 | 3,789 | 50 | | 7,72 | 2,906 | 27,8 | | 8,11 | 3,142 | 16,7 | | 8,89 | 2,398 | 16,7 | | 8,72 | 3,140 | 22,2 | | 8,22 | 3,719 | 22,2 | | 8,06 | 3,589 | 27,8 | | | 8,06<br>7,06<br>8,17<br>7,00<br>7,72<br>8,11<br>8,89<br>8,72<br>8,22 | 8,06 2,838 7,06 3,152 8,17 2,728 7,00 3,789 7,72 2,906 8,11 3,142 8,89 2,398 8,72 3,140 8,22 3,719 | **Oharra.** Batezbestekoak eta desbideratze estandarrak puntuazio eskalarretan (pe) adierazten dira ( $\overline{x}$ =10, DE=3). %-en zutabeak klinikoki esanguratsuak diren emaitzak (pe <7) dituzten haurren kopurua azaltzen du.
aldizkariak.v1-0-377
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.35 _2019_8", "issue": "Zk.35 _2019_", "year": "2019", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Hegazkinen elektrifikazioa: aktuatzaile elektromekanikoak eta propultsio elektrikoa Aircraft electrification: electromechanical actuators and electric propulsion Andres Mauricio Sierra\*<sup>1</sup>, Edorta Ibarra<sup>2</sup>, Iñigo Kortabarria<sup>2</sup>, Jon Andreu<sup>2</sup>, Joseba Lasa<sup>1</sup> <sup>1</sup> Tecnalia Research and Innovation <sup>2</sup> Teknologia Elektronikoa Saila, UPV/EHU LABURPENA: Gaur egun, elektrifikazio-maila altuak dituzten hegazkinak (MEA, More Electric Aircraft, ingelesez) kontuan hartzen dira aireko garraio ekologikoagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko. Alde horretatik, tradizionalak diren sistema pneumatikoak, hidraulikoak, eta mekanikoak sistema elektrikoengatik ordezkatu nahi dira, denborarekin, MEA kontzeptuaren helburuak lortzeko. Bi aplikazio elektriko nabarmentzen dira MEA motako hegazkinetan: aktuadore elektromekanikoak (EMA, Electro Mechanical Actuator, ingelesez) eta propultsio elektrikoa/hibridoa. Teknologia horien teknologiaren egoera garatzen da lan honetan, eta egileek EMA prototipo erreal batean lortutako emaitzak azaltzen dira. Horrez gain, sistema horien elementu nagusi diren potentzia-sistemak eta motor elektrikoak aztertzen dira, industria aeronautikoaren beharrizan zorrotzak direla-eta egokienak izan daitezkeen fase anitzeko topologietan zentratuz. HITZ GAKOAK: MEA, aktuadore elektromekanikoak, propultsio elektrikoa, fase anitzeko motor elektrikoak. ABSTRACT: Nowadays, More Electric Aircrafts (MEA) are gaining attraction in order to achieve a more ecological, sustainable and efficient air transportation. In this context, traditional pneumatic, hydraulic and mechanical systems are being progressively substituted by electric systems. Two applications can be high-lighted in MEAs: Electro Mechanical Actuators (EMA) and electric/hybrid propulsion. In this work, the state of the art of both applications is presented, showing experimental results obtained by the authors in a real EMA prototype. Additionally, the power electronics and electric machines that constitute such systems are studied, focusing on multiphase topologies that could meet the strict requirements of the aeronautical industry. KEYWORDS: MEA, electromechanical actuators, electric propulsion, multiphase machines. Nola aipatu / How to cite: Sierra, Andres Mauricio; Ibarra, Edorta; Kortabarria, Iñigo; Andreu, Jon; Lasa, Joseba (2019). «Hegazkinen elektrifikazioa: aktuatzaile elektromekanikoak eta propultsio elektrikoa»; Ekaia, 35, 2019, 257-275. (https://doi.org/10.1387/ekaia.19780). Jasoa: 24 maiatza, 2018; Onartua: 20 uztaila, 2018. ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2019 UPV/EHU ![](_page_0_Figure_14.jpeg) <sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Andres Mauricio Sierra. Industria eta Garraio Saila, TECNALIA, Donostiako Parke Teknologikoa, Mikeletegi Pasealekua, 7, E-20009 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Euskal Herria. — andres.sierra@tecnalia.com — https://orcid.org/0000-0002-7091-7485. #### 1. SARRERA Gaur egun, beharrezkoa da eraginkorrak diren eta ingurugiroa errespetatzen duten garraio-sistemen ikerketa eta garapena. Aireko garraioari dagokionez, elektrifikazio-maila altuak dituzten hegazkinak (MEA, *More Electric Aircraft*, ingelesez) hartzen dira jarraitu beharreko paradigmatzat [1]. MEAren helburua da hegazkin eraginkorrak eta ekologikoak garatzea, sektore aeronautikoan propioak diren fidagarritasun, segurtasun eta eskuragarritasun handiak mantenduz [2, 3]. Helburu horiek guztiak lortzeko, hegazkinetan sistema elektrikoek duten presentzia handitzea bilatzen da MEA kontzeptuaren bidez. Konbentzionalki, lau sistema mota nagusi erabiltzen dira hegazkinetan: sistema pneumatikoak, hidraulikoak, mekanikoak eta elektrikoak [1, 3, 4]. Motorrek sortutako airea aprobetxatzen dute sistema pneumatikoek, hegazkinaren ingurugiroaren kontrola (presurizazioa eta aire girotua) eta hegaletako izotzaren aurkako sistemak gauzatuz. Aldiz, hegazkinaren eragintza guztiaz arduratzen dira sistema hidraulikoak: lurreratze-trena, balaztak eta hegaldirako kontrol-aktuadoreak, besteak beste. Bestalde, erregaiaren eta olioaren ponpaketaz arduratzen da sistema mekanikoa. Azkenik, argiztapen-sistemaz, entretenimendu-sistemaz eta hegazkinaren elektronikaz arduratzen dira sistema elektrikoak. Alde horretatik, sistema horiek guztiek hegazkinaren konbustiozko motorretatik edota turbinetatik jasotzen dute energia, 1. irudiak erakusten duen bezala. ![](_page_1_Figure_4.jpeg) **1. irudia.** Hegazkin konbentzional baten energia-iturriak eta sistemak. Aldiz, MEA kontzeptuak (2. irudia) sistema elektrikoek hegazkinetan duten protagonismoa handitzea proposatzen du. Hau da, propultsio-motorretik lau sistema mota izan beharrean, MEAk proposatzen duena da iturri horretatik sorkuntza-elektrikoa bakarrik elikatzea (2. irudia). Horrela, sorgailu elektrikoak elikatuko ditu azpisistema guztiak. Era horretara, konpresore elektrikoek ordezkatuko dituzte sistema pneumatikoak, erregaiaren ponpaketa ponpa elektrikoen bidez gauzatuko da eta eragintza hidrauliko guztia aktuadore elektromekanikoek ordezkatuko dituzte. Horren guztiaren helburua da sistema konbentzionalek dituzten desabantailak neurri batean saihestea. Adibidez, eragintza hidraulikoari dagokionez, olio-banaketarako sistema bat behar da, handia eta pisutsua dena, eta sarritan isurketak sortzen dituena [1, 3]. MEA kontzeptuaren beste abantaila bat da sistema konbentzional bakoitza konektatuta duen kargaren potentzia maximoari erantzuteko diseinatuta dagoela. Hala ere, potentzia-mutur horiek ez dira aldi berean ematen; energia-iturriak sistema elektrikoan bateratuz, osagaien dimentsionamendu egokiagoa egin daiteke, hegazkinaren beharrizan errealetara hobeto egokituz. Ondorioz, hegazkinaren pisua eta bolumena nabarmen murriztu daiteke. ![](_page_2_Figure_2.jpeg) **2. irudia.** MEA hegazkin bateko potentzia-iturriak eta sistemak. Bestalde, sistema elektrikoek dituzten abantailak aprobetxatu nahi dira MEA arkitektura daukaten hegazkinetan. Abantaila horien adibide dira eraginkortasun altua, pisu eta bolumen baxua (erregaia aurreztuz), segurtasuna, fidagarritasuna eta eskuragarritasuna. Energia elektrikoa bakarrik sortzen denez, sistema sinplifikatu egiten da, eta akatsak gertatzeko aukerak asko murrizten dira, hala nola akats mekanikoak, suteak eta leherketak gertatzeko aukerak. MEA kontzeptuari esker lortuko diren abantaila horiek guztiak potentzia-elektronikan, energia elektrikoaren metaketan eta banaketan, makina elektrikoetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan egindako aurrerapenei esker gauzatu daitezke. Potentzia-elektronikari dagokionez, teknologia horren teknologiaren egoerak eraginkortasun handiko, bolumen eta pisu baxuko eta malgutasun handiko teknologiak ahalbideratzen ditu. Horrez gain, banaketa elektrikorako sistema malguagoak ahalbideratzen ditu, potentziazko kableatuaren pisua eta bolumena txikituz eta energia berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza-sistemen integrazioa posible eginez. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek, aldiz, informazioaren eta kontrol-sistemen deszentralizazioa ahalbideratzen dute, komunikaziorako beharrezkoa den kable kopurua murriztuz. Konputazio-gaitasuna gero eta handiagoa denez, posible da gero eta konplexuagoak diren sistemak modu eraginkorrean kontrolatzea. Azkenik, motor eta sorgailu elektrikoei dagokienez, gaur egungo teknologiak potentzia-dentsitate eta eraginkortasun altuak eskaintzen dituzte, eta hutsegite-tolerantzia egokia ere eskaintzen dute. Aipatutako ezaugarriak betetzen dituzten motor elektrikoak eta potentzia-sistemak beharrezkoak dira MEA arkitektura batean, honako bi aplikazio hauek posible egiteko: - —**Aktuazio elektromekanikoa.** Gaur egun hegazkinek darabiltzaten sistema hidraulikoen ezaugarriak hobetzea ahalbideratuko duen teknologia. - —**Propultsio elektrikoa.** Helburua du hegazkinetan erregai fosilen kontsumoa murriztea. Bestalde, posible izango da hegazkinek sortzen duten zarata murriztea ere. Artikulu honetan, teknologia horien artearen egoeraren azterketa egiten da, eta horiek ahalbideratuko dituzten teknologiak (motor elektrikoak eta potentzia sistemak) aztertuko dira, industria aeronautikoaren beharrizan zorrotzak direla-eta egokienak izan daitezkeen fase anitzeko topologietan zentratuz. #### 2. **Aktuadore elektromekanikoak MEA sistemetan** Aeronautikaren esparruan, hegazkina lurrean edota airean maniobratzea ahalbidetzen duten sistemei deritze aktuadore [4]. Tradizionalki, bi multzotan banatzen dira aktuadoreak, horiek hegazkinean duten garrantziaren eta kritikotasunaren arabera [4, 5, 6]: ![](_page_4_Picture_1.jpeg) **3. irudia.** Hegaldiaren kontrolerako azalera esanguratsuenak. - —**Hegaldirako kontrol primariorako aktuadoreak** (3. irudia). Mota horretako aktuadore nagusiak dira aleroiak, timoia (*rudder* ingelesez) eta jasotzaileak (*elevators*, ingelesez). Ardatz longitudinalaren inguruko errotazioa (*roll* ingelesez) kontrolatzen dute aleroiek. Aldiz, ardatz bertikalaren inguruko errotazioa (*yaw* ingelesez) kontrolatzen du timoiak. Azkenik, zeharkako ardatzen inguruko errotazioa (*pitch* ingelesez) kontrolatzen dute jasotzaileek. - —**Aktuadore sekundarioak** (3. irudia). Talde honetan spoilerrak, flapak, slatak, lurreratze-trena, eta abar kontsideratzen dira. Hegazkinak airearekiko duen erresistentzia gehitu daiteke spoilerren bidez; horrela, posible da hegazkinak altuera jaistea aurreko muturra jaitsi gabe eta abiadura handitu gabe. Bestalde, lurreratzean eta aireratzean sostengu-koefizientea handitzeko erabiltzen dira flapak. Flapen antzeko funtzioa betetzen dute slatek, hau da, aldiune labur batean zehar aldatzen dute hegalen forma sostengua handitzeko. Sistema horien adibide modura, egileek garatutako lurreratze-trenerako EMA erakusten du 4. irudiak [7], ATR hegazkin komertzial batean instalatuta dagoena, frogak gauzatzeko. ![](_page_5_Picture_1.jpeg) **4. irudia.** Lurreratze-trena eragiteko EMAren entsegu-plataforma, ATR hegazkin komertzial baten karga-kabinan muntatuta. Aktuadore-kopurua eta mota asko aldatzen da hegazkin-motaren arabera. Horrez gainera, ezberdintasun nabarmenak daude aktuadore ezberdinen artean. Adibidez, slatek jasan beharreko karga oso txikia da (kW gutxi batzuetakoa); aldiz, timoiak eta jasotzaileek 50 kW eta 60 kW bitarteko kargak jasan behar dituzte [1, 6, 8]. Beraz, diseinatu beharreko potentziasistemak eta motorrak ezberdinak izango dira. Kargen profil dinamikoan ere ezberdintasun nabarmenak aurkitu daitezke. Adibidez, lurreratze-trenak luzapen-eremu zabala bete behar du, baina lur hartzean edo aireratzean eragin behar da bakarrik. Bestalde, hegaldiko kontrol primariorako azalerak aldioro erabiltzen dira hegaldian zehar, baina mugimendu laburrak gauzatu behar dituzte, zuzenketa leunak egiteko [9]. Kontuan izan beharreko beste faktore bat da aktuadore batzuek muturreko baldintzetan egin behar dutela lan hegaldiko egoera zehatz batzuetan. Adibidez, hegal bateko propultsio-motor guztiek huts egiten badute, timoia posizio finkoan mantendu behar da, angelu nabarmen batekin. Egoera horretan normalean baino momentu gehiago sortu beharko du aktuadoreak [10]. Azkenik, kontuan izan behar da klimatikoki muturreko egoeretan funtzionatzen dutela aktuadoreek, hori da, *−*60 ºC eta +70 ºC bitarteko tenperatura-inguruneetan egiten dute lan; hegazkinak altuera lortzen duenean, 0 eta 1 bar arteko presioekin [6]. Beraz, argi dago sistemaren diseinua kritikoa dela aktuadoreetan. Lan honen sarreran aipatu bezala, aktuadore hidrauliko konbentzionalak aktuadore elektromekanikoengatik (EMA, *Electro Mechanical Actuator*, ingelesez) ordezkatzea planteatzen da MEA kontzeptuan. Potentzia-elektronika beharko da horretarako. Torloju bati eragingo dio motor elektrikoak kaxa erreduktore baten bitartez, 5(a). irudian erakusten den bezala. Atal hidraulikoak kentzen direnez, EMAk fidagarriagoak eta eraginkorragoak dira [2, 3]. Hala ere, EMA horiek parte mekanikoetan trabaketak izan ditzakete (kaxa erreduktorean edo torlojuan); ondorioz, beharrezkoa da azken hori diseinuan kontuan izatea [1, 6]. Azken eragozpen hori saihestu ahal izateko, aktuadore elektro-hidrostatikoak (EHA, *Electro Hydrostatic Actuator* ingelesez) proposatu dira azken urteotan. Zirkuitu hidrauliko itxi bat duen unitate bat da EHA, motor elektriko batek eragindako ponpa hidrauliko baten bidez olioaren mugimendua eta zilindro hidraulikoaren konpartimenduen arteko presio-ezberdintasunak kontrolatzen dituena. EHA baten funtzionamendu-printzipioa erakusten du 5(b). irudiak [3]. Zilindroaren eta motorraren artean konexio mekaniko zuzenik ez dagoenez, oso arraroa litzateke horrelako sistema bateko atal mekanikoetan trabaketak gertatzea. ![](_page_6_Picture_4.jpeg) **5. irudia.** (a) EMA eta (b) EHA motako aktuadoreak. Atal honekin amaitzeko, EMA baten funtzionamendu erreala ilustratuko da. Alde horretatik, egileek Tecnalia Research and Innovationek Donostian duen saiakuntza-laborategian instalatutako EMAn (6. irudia) [11] lortutako emaitzen adibideak azalduko dira. EMA horren helburua da eskualdeko hegazkin baten timoiaren posizioan eragitea, lan baldintzen arabera eta haizeak sortutako kargari aurre eginez, erreferentziazko posizio bati jarraituz. Horretarako, iman iraunkorreko makina sinkrono (PMSM, *Permanent Magnet Synchronous Machine*) baten momentu elektromagnetikoa (7(a). irudia) eta abiadura (7(b). irudia) kontrolatzen dira, horrek EMAren torlojuari era egokian eragiteko. Ondorioz, timoiak desiratutako posizio-erreferentzia jarraitzen du (7(c). irudia). Alde horretatik, posiziokontrolagailuak sortzen du erreferentziazko abiadura, erreferentziazko posizioaren eta timoiaren posizio errealaren arteko errorea ezeztatuz. Behin erreferentziazko abiadura zehaztuta eta makinaren abiadura ezagututa, PI (*Proportional Integral*) erreguladore baten bidez momentu elektromagnetikoari dagokion erreferentzia sortzen du abiadura-kontrolak. Azkenik, FOC (*Field Oriented Control*, ingelesez) kontrol-egitura erabili da PMSMaren momentu elektromagnetikoaren kontrolerako [12]. ![](_page_7_Picture_2.jpeg) **6. irudia.** Timoiari eragiteko EMA eta hegazkinaren funtzionamendu errealari dagokion karga emulatzen duen entsegu-bankua, Donostiako Tecnalia Research and Innovationen saiakuntza-laborategian. PMSMak oso egokiak dira aplikazio aeronautikoetarako, mota horretako aplikazioetan desiragarriak diren ezaugarriak baitituzte, hala nola eraginkortasun altua, fidagarritasuna eta potentzia-dentsitate handiak, besteak beste [13]. Fidagarritasuna ezinbestekoa da hegazkinetan, bidaiarien segurtasuna baitago jokoan. Bestalde, potentzia-dentsitatea ere kritikoa da, sistemen pisua murrizteak erregaien kontsumoa murrizten baitu. Tecnalian garatutako EMA horrek hiru fasedun motor-teknologia darabil, gaur egungo aplikazio industrialetan konfigurazio ohikoena eta zabalduena dena. Hala ere, 4. atalean azalduko den bezala, fase anitzeko konfigurazioak kontsideratzen ari dira komunitate zientifikoan, hurrengo belaunaldiko sistemak gauzatzeko, kritikoak diren segurtasuna eta potentzia-dentsitatea oraindik ere gehiago hobetu ditzaketelako. ![](_page_8_Figure_1.jpeg) a) Estatoreko korrontearen kontrola, aldiune bakoitzean beharrezkoa den momentu elektromagnetikoa sortzeko. ![](_page_8_Figure_3.jpeg) b) Abiadura-kontrolaren emaitzak. ![](_page_8_Figure_5.jpeg) c) Posizio-kontrolaren emaitzak. **7. irudia.** EMA errealean lortutako emaitza esperimentalen adibideak lan-baldintza zehatz baterako. ## 3. **Propultsio elektrikoa eta hibridoa hegazkinetan** Nahiz eta sistema pneumatikoen, hidraulikoen eta mekanikoen ordezkapenak erregai fosilen aurrerapen nabarmena ekarri, hori ez da nahikoa zenbait erakunde kontsideratzen ari diren aurrezpen-helburuak lortzeko. Adibidez, *Advisory Council for Aviation Research and innovation in Europe* (ACARE) elkartearen helburua da % 80ko murrizketak lortzea nitrogeno oxidoen (NO*x*) isurketetan, eta % 20ko murrizketak lortzea CO2 isurketetan [14, 15]. Bestalde, Europar Batasuneko *«Flightpath 2050»* txostenean 2050erako % 75eko murrizketa proposatzen da helburutzat, CO2 isurketei dagokienez, 2000. urteko isurketa-tasekin konparatuz. Horrez gain, % 90eko NO*x* kutsatzaileen murrizketa proposatzen da, bai eta % 65eko murrizketa hegazkinek sortzen duten zaratan ere. Horrenbestez, komunitate zientifikoan adostasuna dago onartzean ezinbestekoa dela hegazkinen propultsio-sistemen elektrifikazio partziala edo totala (8. irudia). Ibilbide ertaineko (eskualde-hegaldiak) edo luzeko hegazkinen elektrifikazioaz aparte, aztergai dago hiriguneetako airezko garraioaren bideragarritasuna. Mugikortasunerako modalitate horrek aurrerapen ekonomiko, ekologiko eta sozial interesgarriak sor ditzake, biztanle-dentsitate handia daukaten tokietan *aerotaxiak* erabiliz, garraio azkar, ekologiko eta zarata baxukoa ahalbidetuz. Hala ere, hegazkinen propultsio-sistemaren elektrifikazio osoa gauzagarria izan dadin, beharrezkoa da egun energia elektrikoa metatzeko erabiltzen diren sistemek inposatzen dituzten mugak gainditzea. Alde batetik, energia espezifikoa handitu behar da nabarmen. Alde horretatik [16, 17, 18], erreferentzien arabera, hegazkinen elektrifikazio osoa gauzatzeko beharrezkoa da, gutxienez, 500 Wh/kg-ko energia espezifikoa lortzea eskualde-hegaldietan edota distantzia luzeko hegaldietan. Hala ere, gaur egungo baterien teknologiak 250-300 Wh/kg bitarteko energia espezifikoa eskaintzen du. Oso energia espezifiko baxua da, batez ere hegazkinaren kerosenoarekin konparatuz (12 kWh/kg). Hala ere, literatura zientifikoan aurreikusten da 2030 urterako energia elektrikoa metatzeko sistemek 650 Wh/kg-ko muga gaindituko dutela [16, 17, 18]. Hegazkinen propultsioaren elektrifikazio osoaren erdibideko alternatiba da motor elektrikoak eta konbustiozko motorrak konbinatzea, sorgailu elektrikoekin, metaketa-sistemekin eta erregai-gelaxkekin batera. Hibridazio horrek hainbat konfigurazio posible izan ditzake, 8. irudiak erakusten duen bezala. Hau da, 8(a). irudiko goialdean erregai fosiletan oinarritutako propultsio-sistema aurkezten da. Aldiz, beheko aldean guztiz elektrikoa den propultsio-sistema erakusten da, baterien bidez elikatuta dagoena. Erdian zenbait konfigurazio hibrido azaltzen dira, konbustio-motorrak eta sistema elektrikoak konbinatzen dituztenak. ![](_page_10_Figure_1.jpeg) ![](_page_10_Figure_2.jpeg) **8. irudia.** Hegazkinen propultsio elektriko eta hibridorako arkitekturak [15]. Bi motatakoak izan daitezke konfigurazio hibrido horiek, hau da, serie edo paralelo konfigurazioak, 8(b). irudian erakusten den bezala. Serie konfigurazioan motor elektrikoa bakarrik arduratzen da helizeen mugimenduaz. Hala ere, energia-iturri ezberdinen konbinazioari esker elikatzen da motor elektriko hori. Horien artean konbustiozko motorrak, sorgailu elektrikoak, superkondentsadoreak, bateriak edota erregai-pilak konbinatzen dituztenak daude. Aldiz, helizeak biratzen dituzte motor elektrikoak eta erregai fosildun motorrak. Bai serie eta ba paralelo konfigurazioetan, konbustiozko motorra eta sorgailu elektrikoa konbina daitezke bateriak berriz kargatzeko. Beraz, aurrekotik argi geratzen da propultsio elektrikoak edota hibridoak motor elektriko eraginkorrak behar dituela, potentzia-dentsitate handiarekin (pisua eta bolumena ahalik eta gehien murrizteko), eta nolabaiteko hutsegite-tolerantzia mailarekin (segurtasuna dela eta). Horrela, motor konpaktu eta txikiak garatuz gero, propultsio banatua duten arkitekturak garatu daitezke, hainbat motor elektriko konbinatuz hegazkinaren propultsioa gauzatzeko [16]. Horrela, hegazkinaren diseinua malgua izan daiteke, eta aerodinamika hobetzen duten diseinuak aukeratu daitezke [19]. Ezaugarri horiek lortzeko eta artearen egoera kontuan izanda, iman iraunkorreko fase anitzeko (hiru fase baino gehiagoko) motor elektrikoak nabarmendu daitezke aukera bideragarrientzat [2, 20, 21, 22, 23]. ### 4. **Etorkizunerako fase anitzeko potentzia-sistemak hegazkinetan** Oro har, hiru faseko motor elektrikoak erabiltzen dira aplikazio industrial gehienetan. Adibidez, mota horretako sistemak dira 4. eta 6. irudietan azaldutako EMA sistemak. Hiru fase erabiltzearen arrazoia historikoa da, zeren eta motor elektrikoak energia elektrikoa banatzeko sare trifasikoarekin elikatu izan baitira zuzenean. Hala ere, potentzia-elektronikaren garapenari esker (motorra AC edo DC iturri batetik elikatu dezakeen teknologia), ez dago, teorikoki, mugarik horrelako sistema baten fase-kopuruari dagokionez (konplexutasuna handitzeak sortzen duen mugaz aparte) [24]. Alde horretatik, fase anitzeko sistemek hurrengo abantailak eskaintzen dituzte [20, 25]: - —**Momentu elektromagnetikoaren uhinduraren murrizketa.** Makina elektrikoak sortzen duen momentu elektromagnetikoa estatoreko korronteekin erlazionatuta dago. Fase anitzeko makinetan korronte horien kalitatea hobetzen denez, hobea izango da makinak sortuko duen momentu elektromagnetikoaren uhindura. - —**DC-linkeko osagai harmonikoen murrizketa.** Bihurgailuaren sarrerako kondentsadorean sortutako korronteen uhindura murrizten - da. Ondorioz, kondentsadorearen potentzia-galerak murrizten dira, elementu kritiko horren bizi-zikloa luzatuz, edota dimentsionamendua erraztuz. - —**Faseko zirkulatzen duen potentziaren eta korrontearen murrizketa.** Potentzia eta tentsio jakin baterako, fase bakoitzetik zirkulatu behar duen korrontea murriztu egiten da, faseak gehitu ahala. Era horretara, posible da korrontea eramateko gaitasun gutxiago daukaten gailu erdieroaleak erabiltzea. - —**Eraginkortasunean hobekuntza.** Fase bakoitzetik zirkulatzen duen korrontea murrizten denez, potentzia-galerak murriztu egin daitezke, gailu erdieroaleak era egokian dimentsionatuz gero. - —**Fidagarritasun handia, hutsegite-tolerantziari esker.** Motor elektrikoan kontrolagarriak diren askatasun-graduak handitu egiten dira, fase-kopurua handitzean. Adibidez, hiru fase dituzten motor konbentzionaletan (kargan izar konexioa dutenak) bi askatasun-gradu daude, motorraren fluxua eta momentu elektromagnetikoa kontrolatzeko erabiltzen direnak. Hiru fase dituen sistema bateko fase batean hutsegitea gertatuz gero, ezin daiteke kontrol hori gauzatu eta motorrak ezin du funtzionatzen jarraitu. Aldiz, posible da sistema funtzionamendu pseudo-optimoan mantentzea, fase-kopurua handitu ezkero, sistemak bere eginkizuna betez. Alde horretatik, eta salbuespenak salbuespen, aplikazio aeronautikoetarako erabilgarriak izan daitezkeen fase anitzeko hiru topologia nagusi desberdindu daitezke (9. irudia). Kasu askotan elikadura-iturria DC motakoa denez, bi mailatako inbertsoreak erabiltzen dira, potentzia-bihurgailutzat (hala ere, beste aukera posible batzuk ere kontsidera daitezke sare elektrikoaren naturaren arabera, edo desiragarriak izan daitezkeen beste ezaugarri batzuen arabera, hala nola potentzia-bihurgailu matrizialak [26] edota maila anitzeko bihurgailuak [27]). Fase anitzeko konfigurazio konbentzionala erakusten du 9(a). irudiak, makinaren harilkatuak izar konexioa duena. Konfigurazio horrek *n* fase izan ditzake (normalean fase-kopurua bakoitia da, modulazioa eta kontrola sinplifikatuz), eta simetrikoki banatuta daude fase horiek, hau da, ondoz ondo dauden bi faseren arteko angelua 2*π/*n-koa da. Alde horretatik, *n* − 1 askatasun gradu ditu topologia horrek, hainbat harmonikoren aldibereko kontrola posible eginez (10. irudia). Era horretara eta makinaren harilkatuaren bidez kontrolagarriak diren harmonikoei dagozkien indar elektroeragilearen osagaiak sortuz, posible da, gutxi gorabehera, momentu elektromagnetikoa sortzeko gaitasuna % 15ean handitzea [28]. Horrez gain, hutsegiteak gertatzen direnean motorrak operazio pseudo-optimoan lan egiten jarraitzeko erabil daitezke harmoniko horiek [21]. Horrelako motorrak aeronautikan erabiltzen dituzten hainbat erreferentzia aurkitu daitezke literatura zientifikoan [29, 30, 31]. Bigarren topologia nagusia hiru faseko egitura aniztzat bezala ezagutzen da, eta haien artean isolatuta dituzten *m* harilkatu trifasikoz osatzen da. Alde horretatik, hiru faseko (*n* = 3*m*) konfigurazio duala erakusten du 9(b). irudiak. Faseak uniformeki daude espazioan banatuta multzo bakoitzean, hau da, bi faseren arteko angelua 2*π*/3 da, makina konbentzionaletan bezala. Harilkatu-talde bakoitzaren artean 2*α* desplazamendu-angelua definitzen da; beraz, faseak ez daude simetrikoki banatuta espazioan (11. irudia). Momentu elektromagnetikoan sortutako pultsazioei eragiten die, batez ere, desplazamendu-angeluak. Alde horretatik, 2*α* = *π*/6 rad kontsidera daiteke aukera egokiena [32]. ![](_page_13_Figure_2.jpeg) ![](_page_13_Figure_4.jpeg) ![](_page_13_Figure_6.jpeg) **9. irudia.** Fase anitzeko potentzia-sistemen konfigurazio ohikoenak. ![](_page_14_Figure_1.jpeg) **10. irudia.** 5 fase dituen eta harilkatua izarrean duen motorraren harilkatuak (gorriz) eta kontrolagarriak diren askatasun-graduak (urdinez). (a) irudia harmoniko fundamentalari dagokio eta (b) irudia hirugarren harmonikoari. ![](_page_14_Picture_3.jpeg) 11. irudia. Hiru fase dituen harilkatu dualeko motorraren konfigurazio espaziala, $2\alpha$ desplazamendu-angeluaren menpe. Aukera teknologiko horren abantaila nagusiak dira kontrola sinplea dela eta sistema trifasikoetarako erabiltzen den teknologia berrerabil daitekeela [13]. Gainera, multzo trifasiko bakoitzak bere elikadura independentea izan dezake; beraz, iturriaren hutsegiteekiko tolerantzia hobetzen da [13]. Hala ere, kontuan izan behar da kasu honetan askatasun-graduen kopurua txikiagoa dela (bi askatasun gradu talde trifasiko bakoitzeko). Talde trifasiko batean hutsegitea gertatzen bada, deskonektatu egin behar da eta beste taldeek jasan beharko dute huts egin duen taldearen potentzia. Beraz, sistema gaindimentsionatu egin behar da 100 %-eko operazioa bermatzeko, hutsegitea gertatu ondoren. Aukera hori darabilten hainbat adibide aurkitu daitezke literatura zientifikoan [33, 34]. Azkenik, harilkatu irekiko topologia izenez ezagutzen da hirugarren topologia (9(c). irudia). Fase bakoitzak bihurgailu monofasiko independente bat dauka, hutsegite-tolerantzia oso handia eskainiz [24]. Horrez gainera, DC-linkaren aprobetxamendu onena lortzen da konfigurazio horretan. Ordainetan, muntatu behar den potentzia-elektronikaren konplexutasuna handiena da, beste aukerekin konparatuz gero. # 5. **Ondorioak** Artearen egoeraren azterketatik ondoriozta daiteke MEA kontzeptuak aukera handiak sortuko dituela hurrengo urteotan, bai mundu akademikoan, eta bai alor industrialean ere. Garatu beharreko teknologia hasierako etapetan dago oraindik, eta garapen teknologiko oso handia aurreikusten da. Azaldutako adibide praktikoetan ikus daitekeenez, MEA sistemen funtzionamendu egokia lor daiteke gaur egun dagoen teknologiarekin (hiru faseko sistemak barne). Hala ere, fase anitzeko potentzia-sistemek aukera berriak sortuko dituzte etorkizuneko sistemetan, horien ezaugarriak (eraginkortasuna, fidagarritasuna, dimentsionamendua eta hutsegite-tolerantzia, besteak beste) hobetuz, eta hegazkinetan sistema elektrikoen ezarpena erraztuz. #### 6. **Eskerrak** Argitalpen honetan aurkeztutako lana Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestu du, euskal unibertsitate-sisteman diren ikerkuntza-taldeen (IT978-16) jarduera babesten duten laguntzen barne. Horrez gain, *Ministerio de Economía y Competitividad* ek babestu du (DPI2014-53685-C2-2-R proiektua eta FEDER funtsak), bai ere Eusko Jaurlaritzak, ELKARTEK programako KT4TRANS proiektuaren barruan (KK-2015/00047 y KK-2016/00061) eta Europar Batasunak FP7-JTI (JTI-CS-2012-GRA-03-009, 323318. erreferentzia) eta FP7-JTI (JTI-CS-2011- GRA-03-005, 298176. erreferentzia) proiektuen baitan. #### 7. **Bibliografia** - [1] WHEELER, P.W., CLARE, J. TRENTIN, A., BOZHKO, S. 2012. «An overview of the more electric aircraft», *Journal of Aerospace Engineering*, 227, 578-585. - [2] CAO, W., MECROW, B.C., ATKINSON, G.J., BENNET, J.W., ATKIN-SON, D.J. 2012. «Overview of Electric Motor Technologies Used for More Electric Aircraft (MEA)», *IEEE Transactions on Industrial Electronics*, 59(9), 3523-3531. - [3] MAZZOLENI, M., MACCARANA, Y., PREVIDI, F., PISPOLA, G., NARDI, M., PERNI, F., TORO, S. 2017. «Development of a reliable electro-mechanical actuator for primary control surfaces in small aircrafts)», *IEEE International Conference on Advanced Intelligent Mechatronics (AIM)-eko aktetan*. - [4] BENNETT, J.W. 2010. «Fault Tolerant Electromechanical Actuators for Aircraft», *Doktorego Tesia, Newcastle-eko Unibertsitatea*. - [5] BENNETT, J.W., MECROW, B.C., ATKINSON, D.J., ATKINSON, G.J. 2011. «Safety-critical design of electromechanical actuation systems in commercial aircraft», *IET Electric Power Applications*, 5(1), 37-47. - [6] BOGLIETTI, A., CAVAGNINO, A., TENCONI, A., VASCHETTO, S. 2009. «The safety critical electric machines and drives in the more electric aircraft: A survey», *Annual Conference of IEEE Industrial Electronics-eko aktetan*. - [7] «Final Report Summary-ARMLIGHT (Design, development and manufacturing of an electro-mechanical actuator and test rig for AiRcrafts Main LandIng Gear acTuation systems)», *CORDIS*, sarean eskuragarri: https:// cordis.europa.eu/result/rcn/192742\_en.html - [8] ROBSON, P.A., BRADLEY, K.J., WHEELER, P., CLARE, J., DE LILLO, L., GERADA, C., PICKERING, S.J., LAMPARD, D., GOH, C.K., TOWERS, G., WHITLEY, C. 2003. «The impact of matrix converter technology on motor design for an integrated flight control surface actuation system», *IEEE International Electric Machines and Drives Conference-ko aktetan*. - [9] TRAINER, D.R. 2002. «Electric actuation power quality management of aerospace flight control systems», *International Conference on Power Electronics Machines and Drives-eko aktetan*. - [10] GARCIA, A., CUSIDO, J., ROSERO, J.A., ORTEGA, J.A., ROMERAL, L. 2008. «Reliable electro-mechanical actuators in aircrafts», *IEEE Aerospace and Electronic Systems Magazine*, 23(8), 19-25. - [11] «Final Report Summary FLIGHT-EMA (E-RUDDER) (Advanced Flight control system Design Development and Manufacturing of an Electro Mechanical Actuator with associated Electronic Control Unit and Dedicated test Bench)», *CORDIS*, sarean eskuragarri: https://cordis.europa.eu/result/ rcn/192740\_es.html - [12] TRANCHO, E., IBARRA, E., ARIAS, A., SABIHI, N., LÓPEZ, I. 2017. «Ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemak: motor elektrikoak eta horien kontrola», *Ekaia*, Potentzia-elektronika: teknologia eta aplikazioak (ale berezia), 61-82. - [13] BOJOI, R., CAVAGNINO, A., TENCONI, A., TESSAROLO, A., VAS-CHETTO, S. 2015. «Multiphase electrical machines and drives in the transportation electrification», *2015 IEEE 1st International Forum on Research and Technologies for Society and Industry Leveraging a better tomorrow (RTSI)-eko aktetan*. - [14] HENKE, R., DE GROOT, R., MACHENHEIM, M. 2017. «Strategic Research & Innovation Agenda», *Advisory Council for Aviation Research and Innovarion in Europe*. - [15] PORNET, C., ISIKVEREN, A.T. 2015. «Conceptual design of hybrid-electric transport aircraft», *Progress in Aerospace Sciences*, 79, 114-135. - [16] THOMSON, R., SACHDEVA, N., MAXIM, N. AND MARTINEZ, N. 2017. «Aircraft Electrical Propulsion The Next Chapter Of Aviation? It Is Not A Question Of If, But When», *Roland Berger GmbH*. - [17] HOELZEN, J., LIU, Y., BENSMANN, B., WINNEFELD, C., ELHMAN, A., FRIEDRICHS, J., HANKE-RAUSCHENBACH, R. 2018. «Conceptual Design of Operation Strategies for Hybrid Electric Aircraft», *Energies*, 11(1), 1-26. - [18] STUECKL, S. 2015. «Methods for the Design and Evaluation of Future Aircraft Concepts Utilizing Electric Propulsion Systems», *Doktorego Tesia, Technische Universitat Munchen*. - [19] GOHARDANI, A.S., DOULGERIS, G., SINGH, R. 2011. «Challenges of future aircraft propulsion: A review of distributed propulsion technology and its potential application for the all electric commercial aircraft», *Progress in Aerospace Sciences*, 47(5), 369-391. - [20] BARRERO, F., DURAN, M.J. 2016. «Recent Advances in the Design, Modeling, and Control of Multiphase Machines—Part I», *IEEE Transactions on Industrial Electronics*, 63(1), 449-458. - [21] DURAN, M.J., BARRERO, F. 2016. «Recent Advances in the Design, Modeling, and Control of Multiphase Machines—Part II», *IEEE Transactions on Industrial Electronics*, 63(1), 459-468. - [22] KUANG, Z., ZHAO, T., CUI, S. 2016. «Five-phase permanent magnet synchronous motor drive for aircraft applications», *UKACC International Conference on Controleko aktetan*. - [23] ZJAMG. X., JARAM. S. 2016. «High-specific-power electric machines for electrified transportation applications-technology options», *IEEE Energy Conversion Congress and Exposition (ECCE)-ko aktetan*. - [24] BOJOI, R., RUBINO, S. TENCONI, A., VASCHETTO, S. 2016. «Multiphase electrical machines and drives: A viable solution for energy generation and transportation electrification», *International Conference and Exposition on Electrical and Power Engineering (EPE)-eko aktetan*. - [25] KARTTUNEN, J., KALLIO, S., PELTONIEMI, P., SILVENTOINEN, P., PRYHONEN, O. 2014. «Decoupled Vector Control Scheme for Dual Three-Phase Permanent Magnet Synchronous Machines», *IEEE Transactions on Industrial Electronics* , 61(5), 2185-2196. - [26] IBARRA, E., ANDREU, J., KORTABARRIA, I., MARTÍNEZ DE ALE-GRÍA, I., MARTIN, J.L., ETXEBARRIA, J.R. 2010. «Potentzia-bihurgailu matriziala: teknologia eraginkor eta konpaktua», *Ekaia*, 23, 173-197. - [27] NABAE, A., TAKAHASHI, I., AKAGI, H., 1981. «A New Neutral-Point-Clamped PWM Inverter», *IEEE Transactions on Industry Applications*, IA-17(5), 518-523. - [28] PARSA, L., TOLIYAT, H. 2005. «Five-phase permanent-magnet motor drives», *IEEE Transactions on Industry Applications*, 4(1), 30-37. - [29] GERADA, C., BRADLEY, K., HUANG, X., GOODMAN, C., WHITLEY, C., TOWERS, G. 2007. «A 5-phase fault-tolerant brushless permanent magnet motor drive for an aircraft thin wing surface actuator», *IEEE International Electric Machines & Drives Conference-ko aktetan*. - [30] HUANG, X., GOODMAN, A., GERADA, C., FANG, Y., LU, Q. 2012. «Design of a five-phase brushless DC motor for a safety critical aerospace application», *IEEE Transactions on Industrial Electronics*, 59(9), 3532- 3541. - [31] NOIA, L., RIZZO, R. 2017. «Design of a five-phase permanent-magnet motor for the electric steering of an aircraft nose landing gear», *IET Electrical Systems in Transportation*, 7(4), 327-333. - [32] KALLIO, S. 2014. «Modeling and parameter estimation of double-star permanent magnet synchronous machines», *Doktorego Tesia, Lappeenranta University of Technology*. - [33] ALNAJJAR, M., GERLING, D. 2016. «Six-phase electrically excited synchronous generator for more electric aircraft», *International Symposium on Power Electronics, Electrical Drives, Automation and Motion (SPEEDAM) eko aktetan*. - [34] DAI, W., XIU, T., HANG, H., YAN, Y. 2006. «Control of a novel dual stator doubly salient aircraft engine starter-generator», *IEEE Power Electronics Specialists Conference (PESC)-eko aktetan*.
aldizkariak.v1-7-1169
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 134 _2025_5", "issue": "Zk. 134 _2025_", "year": "2025", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Adimen-gaitasun handiko haurren hezkuntza-arreta haien familien ikuspegitik** **Eider Vallejo Barreiro1 , Iratxe Redondo Rodríguez2 1 Lehen Hezkuntzako irakaslea 2 Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakaslea (EHU)** Ikerlan honen helburu nagusia da adimen-gaitasun handiko haurrek hezkuntzaeremuan izandako esperientziak ikertzea, haien gurasoen ikuspegitik. Era berean, seme-alaben ezaugarri nagusiei eta interesei buruzko datuak bildu ziren, bai eta gurasoen inpresioei, bizipenei eta itxaropenei buruzkoak ere. Horretarako, elkarrizketa erdi egituratu eta sakon bat diseinatu zen eta adimen-gaitasun handiko haurren 22 gurasori egin zitzaien, haien esperientziak eta pertzepzioak ulertzeko. Datu guztiak aztertu ostean, lortutako emaitzek erakusten dute ikasle hauen artean dagoen aniztasun handia, familiaren eta eskolaren arteko komunikazio eraginkorraren eta lankidetza estuaren garrantzia, eta irakasleentzako prestakuntza espezifiko eta jarraituaren beharra. Era berean, gurasoen ardura batzuk eta ikasle horien trebetasun kognitibo eta emozionalen garapen optimoa errazteko hezkuntzaestrategia pertsonalizatuen inplementazioaren beharra nabarmendu ziren. GAKO-HITZAK: Adimen-gaitasun handiak · Superdotazioa · Familia-eskola · Lankidetza · Estrategiak · Inklusioa. # **Educational care for children with high abilities from the perspective of their families** The main objective of this research was to investigate the experiences of children with high abilities in the education system, from the perspective of their parents. Data were also collected on the main characteristics and interests of their children, as well as on their parents' impressions, experiences and expectations. For this purpose, a semi-structured, indepth interview was designed for 22 parents of children with high intellectual abilities in order to understand their experiences and perceptions. Once all the data had been transcribed and analysed, the results obtained show the great diversity that exists among these students and the importance of effective communication and close collaboration between the family and the school in order to adequately meet their educational needs. Likewise, some parental concerns and the need for the implementation of personalised educational strategies to facilitate the optimal development of the cognitive and emotional skills of these pupils were also evident. KEY WORDS: High abilities · Giftedness · Family-school · Cooperation Strategies · Inclusion. https://doi.org/10.26876/uztaro.5183 *Jasotze-data:* 2024-11-07 *Onartze-data:* 2024-12-10 # **1. Sarrera** Hezkuntza inklusiboa funtsezko printzipio gisa aurkezten da eta, ikasle guztiek goimailako hezkuntza lortzeko aukera izan dezaten ziurtatzeaz gain, haien bizitzarako trebetasunen garapen optimoa sustatzea du helburu (Eusko Jaurlaritza, 2019). Ildo horretan, hezkuntza inklusiboa lehentasunezko ildoa da euskal hezkuntzasisteman, izan ere, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen dekretuak (78/2024 Dekretua, ekainaren 18koa) adierazten duenez, inklusioaren printzipioak hezkuntza-printzipioak gidatuko ditu, hezkuntza ulerkorra eta pertsonalizatua sustatuz, oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntza amaitu arte (Eusko Jaurlaritza, 2019). Horrek, guztiontzako kalitatezko hezkuntza bultzatuko duten politikak garatzea dakar, bikaintasuna eta ekitatea zainduz (Carter eta Abawi, 2018). Aurrekoaren harira, hezkuntzari buruzko abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak dioen bezala, aniztasunarekiko arreta funtsezkoa da ikasle guztien beharrei erantzuteko, bai ikasteko zailtasunak dituztenenak, bai gaitasun eta motibazio handiagoak dituztenenak. Talde handi horren barruan, adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak daude. Gaitasun handiko haurrek profil eta ezaugarri ugari dituzte, gainerako pertsonengan aurkitzen direnak bezain desberdinak. Gizabanako horiek hainbat familia-, kultura- eta hezkuntza-testuingurutatik etortzeaz gain, banakako desberdintasun esanguratsuak ere badituzte, errendimendu akademikoan, garapen sozialean, emozionalean eta kognitiboan, besteak beste (Albes *et al.,* 2013). Ezaugarrien aniztasun horren ondorioz, horietako batzuk ez dira identifikatzen eta askotan oharkabean pasatzen dira hezkuntza-sisteman; horregatik, haien beharrak ez dira behar bezala asetzen eta haien garapena eta potentziala mugatzen dira. Horrenbestez, ikerketa honen helburua da adimen-gaitasun handiko ikasleen hezkuntza-premiak identifikatzea eta haien gurasoen ikuspegitik premia horiek eskola-testuinguruan nola hautematen eta kudeatzen diren aztertzea. Zehazki, familiaren eta eskolaren arteko komunikazioak eta lankidetzak gaitasun handiei heltzean nola eragiten duten ulertu nahi izan da, banakako esperientzien eta egoeren aniztasuna kontuan hartuta. Gainera, ikasle-talde horren hezkuntzabeharrak asetzeko irakasleek nolako prestakuntza duten ikertu nahi izan da. Helburu horiek lortzeko, elkarrizketak egin dira hainbat familiarekin, proposatutako aspektuei buruzko informazioa biltzeko asmoz. Horren harira, lan hau funtsezko lau ataletan banatzen da. Lehenengoan, adimen-gaitasun handien inguruko alderdi teorikoak aurkezten dira, ikerketa-lana testuinguruan kokatzeko. Bigarrenik, proposatutako helburuak betetzeko hautatutako metodologia zehazten da. Jarraian, bildutako datuen analisian lortutako emaitzak adierazten dira. Bukatzeko, alderdi nagusiei buruzko hausnarketa aurkezten da. ## **2. Hurbilketa teoriko eta kontzeptuala** ## **2.1. Gaitasun handien definizioa, motak eta ezaugarriak** Gaitasun handien gaia oso konplexua eta aldeaniztuna denez, ez dago unibertsalki onartutako definiziorik. Hala ere, adituak adostasun orokor batzuetara heldu dira talde honen barnean dauden pertsonei buruz: *gaitasun handiak* ezaugarri genetiko, psikologiko eta jokabidezko multzo konplexu gisa deskriba daitezke, arlo batean edo gehiagotan trebetasun nabarmenak sortzen dituztenak (Renati *et al.,* 2022). Horri buruz egin ziren lehen azterlanetatik gaur arte, terminoaren esanahia aldatuz joan da. Adimen Gaitasun Handiko Pertsonen Espainiako Elkarteak (AESAC) adierazitakoaren arabera, hasieran, gaitasun handien kontzeptua jarduera akademiko nabarmenarekin lotu zen; gero, adimen-koziente (AK) altuarekin («superdotazio» terminoarekin estuki lotzen zena), eta hori guztia, garatu beharreko potentzialean oinarritzen den egungo definiziora iritsi arte (Tourón, 2018). Gaur egun, gaitasun handien kontzeptuak hainbat azpimota hartzen ditu barne, hala nola superdotazioa, talentua, dohainak, jenialtasuna eta gorentasuna, eta haien ebaluazioan hainbat aspektu hartzen dira kontuan. Gainera, Quirozen (2016) esanetan, superdotazioa gizarte-kontzeptu bat da, «gaitasun handiko gizabanakoak sailkatzeko eta hainbat testuinguru eta arlotan "intelektualki hornituta" daudela adierazteko erabiltzen dena» (1. or.). Gaur egun, aipatutako neurri hori (AK) beste adierazle bat bezala baloratzen da, ebaluazio multidimentsionalari (ez soilik psikometrikoari) garrantzia emanez. Ebaluazio horrek beste adierazle kuantitatibo eta kualitatibo batzuk hartzen ditu kontuan, hala nola sormena, ikasteko estiloa, garapen ebolutiboa eta gaitasun handiaren berezko beste ezaugarri batzuk. Izan ere, azken ikerketak baremo zurrun horretatik aldentzen dira, eta nahiago dute gaitasun handiko haurrak honela definitzea: «Ikasteko gaitasun askoz handiagoa eta ikasteko modu erabat desberdina dutenak, beren adineko gainerako haurrekin alderatuta» (Díaz, 2016b, 3. or.). Arestian aipatu bezala, gaitasun handiak definitzea ez da erraza izan. Historian zehar kontzeptuen aldakortasun izugarria egon da, gaitasun handiko pertsonei erreferentzia egiteko. Termino horiek, batzuetan, berdin erabiltzen dira, sinonimoak balira bezala, gaitasun batean edo gehiagotan errendimendu handia duten ikasleei buruz hitz egiteko (Reche, 2019), nahiz eta bakoitzak bere ñabardurak eta ezaugarri espezifikoak dituen. Albes *et al.*ek (2013) termino horien arteko aldeak zeintzuk diren adierazten dute: – Superdotatua: Renzulli-ren (1994) arabera, oinarrizko hiru ezaugarri-multzo dituen ikasleak dira: batezbestekoak baino gaitasun intelektual handiagoa, zereginetarako dedikazio-maila altua eta sormen-maila handia. Eskura dituzten baliabide intelektual guztiak konbinatzen dituzten haurrak dira, eta horrek eraginkortasun handia ematen die informazioa prozesatzeko eta kudeatzeko. - Talentuduna: arlo espezifikoren batean edo batzuetan errendimendu handia duten umeak dira. Gaitasun handia izan dezakete eremu batean eta txikia beste arlo batzuetan. Castelló eta Batlle-k (1998) talentuak honela sailkatzen dituzte: - Talentu sinple eta anizkoitzak: matematikoa, logikoa, soziala, ahozkoa… - Talentu konplexuak: talentu sinple espezifikoak konbinatzen dira; hori dela eta, talentu akademikoa eta artistiko-figuratiboa nabarmentzen dira. Zehazki, hezkuntza-ingurunean arreta berezia merezi du talentu akademikoak. Talentu hori hitzezko talentuak, talentu logikoak eta memoria kudeatzeko talentuak osatzen dute. - Goiztiartasuna edo haur prodijioak: adin kronologiko bereko haurrek baino garapen ebolutibo azkarragoa dute adin goiztiarrean. Beraz, espero baino lehen trebetasunak adieraz ditzakete edo ezagutzak lortu. - Jenioa: adimenean eta sormenean aparteko gaitasuna duten pertsonak dira, bizi diren kulturarako lan garrantzitsua ekoitzi eta gizarteak aitortu eta goraipatzen dituenak. - Gorentasuna: beren iraunkortasunagatik, zorteagatik, aukeragatik eta abarrengatik obra zoragarria ekoizten duten haurrak, maila intelektuala faktore erabakigarria izan gabe. Pertsona hauek guztiek kognizio, garapen eta sormenari lotutako ezaugarri desberdinak dituzte. Dena den, nahiz eta ezaugarri horien adierazpenak gizabanakoen artean aldatu, behin eta berriz agertzen dira. Funtsezkoa da seinale horiekin ohitzea, pertsona horiek goiz identifikatzeko eta behar duten laguntza egokia emateko (Etxebarria, 2018). Zehazki, zenbait egileren arabera (Albes *et al.,* 2013; Jiménez, 2004; Manning, 2006), gaitasun handiko ikasleek ezaugarri kognitibo hauek izan ditzakete: - Hizkuntzaren erabilera eta interpretazio aberatsa eta oso zehatza. - Sinboloak manipulatzeko gaitasun handia; batez ere, zenbakizko sinboloak. - Hitzik gabeko hizkuntza ulertzeko, hizkuntzarik gabe komunikatzeko eta emozioak interpretatzeko gaitasuna. - Memoria ona eta informazioa prozesatzeko gaitasun handia eta azkarra. Arin eta erraz pertsonak, datuak, gertaerak eta askotariko informazioa gogoratzeko kapazitatea. - Kontzentrazio- eta arreta-gaitasuna, batez ere gaia interesatzen zaienean. - Behatzaile onak eta askotariko interesekin, inguruneari buruzko galderak egiteko ohitura eta beren adinerako ezohikoak diren edukietan interesa adieraziz. - Malgutasun kognitiboa, hau da, egoera berri bati aurre egiteko gaitasuna, aldaketa batera egokitzeko gaitasuna, etab. Gaitasun handiko ikasleak definitzen dituen beste desberdintasun bat sormenmaila handia da. Sormena gizaki guztiok dugun gaitasuna da, eta gaitasun handiko pertsonengan oso ezaugarri esanguratsua da (Albes *et al.,* 2013). Zehazki, ikasleek originaltasuna izaten dute egiten dituzten ekoizpenetan, eta erraza izaten zaie istorioak hasiera batetik asmatzea (Molina-Arguedas, 2015). Gainera, Barrera *et al.*ek (2008) gehitzen dute arazoei eta gatazkei hainbat ikuspuntutatik heltzen dietela eta ekimen-gaitasun handia dutela. Garapenaren ezaugarriei dagokienez, Etxebarria-k (2018) hizkuntzaren garapenaren goiztiartasuna eta kalitatea nabarmentzen ditu. Gainerako hiztunekin alderatuta, ohikoa da sei hilabeterekin lehen hitza esatea, bi urterekin elkarrizketa bat izateko aukera izatea, hiztegi aberatsa erabiltzea eta hitz-jokoak egitea. Halaber, beste egile batzuek aditzera ematen dutenez, nolabaiteko asinkronia dago garapen sozial, kognitibo, psikomotor eta afektiboan (Albes *et al.,* 2013). Hori dela eta, ondo irakurtzen duten baina gaizki idazten duten haurrak ikus ditzakegu, zuzen hitz egiten dutenak baina beren adineko kideekin komunikatu ezin direnak, edo adinerako espero baino heldutasun emozional edo fisiko txikiagoa dutenak. Honek ume nagusien konpainia bilatzera eramaten ditu, gustuak, zaletasunak eta interesak trukatzeko. ## **2.2. Mitoak edo aurreiritziak** XXI. mendean, informazioaren gizartean bizi arren, oraindik ere gure gizartean mito sozial ugari mantentzen dira. Mito horiek konplexutasuna ideia sinple eta ezagun batera murrizten dute, faltsua den estereotipo bat sortuz (Díaz, 2018). Ondoren, gaitasun handiei buruz dauden mitorik ezagunenak zehaztuko dira, errealitatearekin kontrastea egiteko. Hasteko, askoren ustetan gaitasun handiko haurrak eskola-arlo guztietan nabarmentzen dira, kalifikazio bikainak izaten dituzte eta arrakasta akademikoa ziurtatuta dute. Hala ere, ideia hori okerra da, gaitasun handiek ez baitute bermatzen errendimendu aparta ikasgai guztietan (Tourón, 2000). Izan ere, ume superdotatuak oso gutxitan nabarmentzen dira eremu akademiko guztietan. Talentu akademikoen kasuan izan ezik, gaitasun handiko ikasleek ez dute nahitaez nota bikainik lortzen (izan ere, ez da ohikoena), ezta ikasgai guztietan errendimendu bera erakusten, motibazio handiagoa izan baitezakete eremu jakin baterako. Gainera, talentuen kasuan, ohikoa da errendimendu oso desberdina izatea menderatzen dituzten arloetan gainerako eremuekin alderatuta, horietan errendimendu ertaina edo are baxua izan baitezakete (Díaz, 2016a). Hortaz, alderdi hau kontuan hartu behar da pertsonen gaineko espektatiba ez-errealak sortzea saihesteko, porrot- edo frustrazio-sentimendua izan ez dezaten (Tourón, 2000). Uste oker honi lotuta nabarmentzekoa da hainbat ikerketak (Hume, 2000; Lovett, 2011;2013; Lovett eta Lewandowsky, 2006; Lovett eta Sparks, 2010) adierazten dutela eskola-zailtasunak eta errendimendu akademiko txikia dituzten ikasleen kopuru jakin bat dagoela (Luque-Rojas eta Luque-Parra, 2017). Horri dagokionez, Hezkuntza Ministerioaren estatistika berrienen arabera, gaitasun handiko haurren eskola-porrotaren maila % 50ean kokatzen da (Sanz-Chacón, 2015). Beraz, agerian geratzen da ez dela zuzena gaitasun handiek automatikoki arrakasta akademiko globala bermatzen dutenik. Bigarrenik, gizartean nagusitzen den beste ideia oker bat da gaitasun handiko ikasleekin heziketa-neurri bereziak hartzen badira edo heziketa hezkuntza bereziko zentroetan jasotzen badute, horrek elitismoa sustatu eta ikasleen arteko desberdintasunak handitzen dituela. Hezkuntza ororen azken helburuak bikaintasuna bilatzea izan behar du, pertsona bakoitza bizitzako esparru guztietan ahalik eta gehien gara dadin. Gaitasun handiko ikasleei lor dezaketen maila lortzeko aukera eskaintzea ez da elitismoa sortzea, bakoitzari dagokiona ematea baizik. Izan ere, bidegabea da berdinak direnei tratu desberdina ematea eta desberdinak direnei tratu bera ematea (Reyero eta Tourón, 2000). Hala, ez da komeni elitismoa eta bikaintasuna nahastea. Batzuetan, berdinzaletasuna sustatu nahi duen giroa sumatzen da, gai direnei besteen gainetik nabarmentzen utzi gabe, eta hori erabat bidegabea da (Tourón, 2000). Amaitzeko, nortasunari dagokionez, bakartiak eta hotzak direlako eta harremanetarako arazoak dituztelako uste orokorra existitzen da. Hau bezalako uste okerrak gizarte-iruditerian ez ezik, filmetan, osasun- eta hezkuntza-arloko profesionalen baieztapenetan eta abarretan ere indartzen dira, betiere haur superdotatuaren profil bera erakutsiz (Pereira, 2022). Hala ere, pertsona horiek sentsibilitate handia izan ohi dute norberaren eta besteen sentimenduekiko. Karga emozional handiko informazioa jaso dezakete, baina ez badira gai informazio hori behar bezala onartu eta prozesatzeko, litekeena da hoztasun itxura ematea (Funes, d.g.). Horrez gain, beren interesak direla eta, askotan beren adineko haurrek dituztenekin bat egiten ez dutenez, kasu batzuetan, nahiago izaten dute helduekin edo haiek baino zaharragoak diren umeekin egon. Haatik, nahiz eta intelektualki heldu baten mailan egon, haien premia emozionalek haien adineko haur batenak izaten jarraitzen dute, eta haien sekulako sentiberatasunak arazoak sor diezazkieke kudeaketa emozionalean eta, beraz, gizarteratzean (Díaz, 2016a). Laburbilduz, mito horiek guztiak errealitatea behar bezala aztertzea galarazten duten aurreiritziak dira, eta pertsonak modu aurreitxuratuan hautematera bultzatzen gaituzte, analisi zehatzak egitea eta zuhurtziaz jokatzeko aukerak eragotziz. Hori dela eta, beharrezkoa da mitoak kontuan hartzea, irakasleek ikasle hauen beharrei behar bezala erantzuteko eta haien arrakasta bermatzeko (Tourón, 2000). #### **3. Eskolaren rola** ## **3.1. Detekzioa** Gaitasun intelektual handiko ikasleak identifikatzea gai eztabaidagarria izan da eta, honen inguruan, bi ikuspuntu nagusi bereiz daitezke. Batetik, identifikazioaren aurkakoek ikasle horiek etiketatzearen ondorio negatiboetan oinarritzen dute beren jarrera; eta, bestetik, identifikatzearen aldekoek, dituzten gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko neurri orokorrak eta banakakoak ezartzeko beharrean oinarritzen dute beren ikuspuntua. Gaur egun, bigarren jarrera nagusitzen da eta ezinbestekotzat hartzen da ikasle hauek identifikatzea, haien ezaugarriak eta funtzionamendu intelektuala ezagutu ahal izateko eta dituzten beharren araberako hezkuntza-proposamenak egiteko (Albes *et al.,* 2013). Ildo horretan, LOMLOEk (Hezkuntzari buruzko abenduaren 29ko, 3/2020 Lege Organikoak, maiatzaren 3ko, 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak) 73. artikuluan honako hau aipatzen du: El sistema educativo dispondrá de los recursos necesarios para la detección precoz de los alumnos con necesidades educativas especiales, temporales o permanentes, y para que puedan alcanzar los objetivos establecidos con carácter general para todos los alumnos. A tal efecto, las Administraciones educativas dotarán a estos alumnos del apoyo preciso desde el momento de su escolarización o de la detección de su necesidad (122910. or.). Horretan oinarrituz, ikasle horiei hezkuntza-erantzun egokia eman ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik identifikatzea eta haien hezkuntza-beharrak egoki baloratzea. Adimen-gaitasun handiko ikasleak identifikatzea ez da une jakin batean egiten eta kasuei ikuspegi integral batetik heltzea beharrekoa da, AKa neurtzen duten eta bestelako proba psikometrikoetatik ateratako datu soiletatik harago. Funtsezkoa da motibazioa, sormena, garapen sozioafektiboa eta bestelako parametro batzuk kontuan hartzea, identifikazio zehatzagoa egiteko (Barrera *et al.,* 2008). Hala ere, datuek erakusten dute orokorrean alde nabarmena dagoela kalkulatutako kopuruaren eta identifikatutako ikasleen artean. Zentzu horretan, Hezkuntza Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera, Espainiako ikastetxe eta institutuetan gaitasun handiko 46.238 ikasle zeuden 2021-22 ikasturtean. AKaren irizpidea bakarrik kontuan hartuko bagenu, munduko biztanleriaren % 2,28, gutxienez, adimen-gaitasun handikoa izango litzatekeela kalkulatzen da. Beraz, Espainian, gutxi gorabehera, ezaugarri horiek dituzten unibertsitatez kanpoko 208.000 ikasle baino gehiago izan beharko genituzke (unibertsitatez kanpoko ikasleen kopurua 9.162.349 baitzen 2021-2022 ikasturtean). Horrek esan nahi du ikasle horien % 78 inguru ez zirela identifikatu. Are gehiago, jakinda ebaluazioak AKaz gain bestelako dimentsio batzuk kontuan hartu beharko lituzkeela, litekeena da identifikatu gabeko zenbatekoa handiagoa izatea. Testuinguru konplexu horretan, nahitaezkoa da irakasleek prestakuntza egokia izatea ikasleen aniztasunaren beharrak identifikatzeko eta, zehazki, hezkuntzapremia bereziak dituzten ikasleenak asetzeko; kasu honetan, gaitasun handiei arreta emateko, prestakuntza horrek espezializatuagoa izan behar du (Sánchez-Guzmán, 2020). Irakasleen prestakuntzari dagokionez, Miguel-Somavillak (2016) 67 irakasleri egindako galdeketan, azpimarratzekoa da horien % 18k soilik jaso zutela gai horrekin lotutako prestakuntzaren bat, eta horietatik, pertsona bakar batek adierazi zuela unibertsitate-ikasketetan zehar gaiarekin lotutako prestakuntza jaso zuela. Gainerako irakasleriak etengabeko prestakuntzako ikastaroen bidez, hitzaldietara joanez edo modu autodidaktikoan informazioa lortu zuen gaiaren inguruan. Datu horien arabera, baliteke etorkizuneko irakasleei ematen zaien graduko prestakuntzan gaitasun handiko haurren hezkuntza oraindik normaltasunez sartuta ez egotea. Honi lotuta, Wechsler eta Suarez-ek egindako ikerketan (2016), agerian geratu zen partehartzaile askok pentsatzen zutela ikasle horiekin lan egiteko prestakuntza handirik ez dutela jaso. Prestakuntzarik ez horrek, nolabait, López-Aymes *et al.*ek (2014) egindako ikerketan lortutako emaitzekin bat egiten du. Bertan, familia batzuek diagnostiko espezializatuei buruzko ziurgabetasuna erakutsi zuten, beren seme-alabak, hasieran, hiperaktibo gisa detektatu zirela baieztatuz. Barrenetxea-Mínguez eta Martinez-Izaguirreren arabera (2020), irakasleen hasierako nahiz etengabeko prestakuntza funtsezkoa da gaitasun handiko ikasleen ezaugarriak bereizteko, haien diagnostikoa goiz detektatzeko, indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko, beren beharretara egokitzeko eta jarduera egokituak programatzeko. Honek guztiak nahiko konplexua ematen du irakasleekin egindako ikerketen emaitzak kontuan hartzen badira. Hala ere, adimen-gaitasun handiko ikasleen profila oso plurala dela eta eskoletako errealitateak ere askotarikoak direla kontuan hartuta, azken urteotan, ikasle horien identifikazioa eta erantzuna errazten eta sistematizatzen duen prozedura bat martxan jarri da (Eusko Jaurlaritza, 2019). Proposatzen den prozesua multidimentsionala da, estrategia eta tresna dibertsifikatuak erabiliz eta hezkuntza-komunitateko eragile guztien parte-hartzea eskatzen duena. Eusko Jaurlaritzak (2019), *Adimen gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plan*ean, eragile bakoitzak prozesu luze horretan dituen eginkizunak zehazten ditu: - Familia: gurasoek emandako informazioak garrantzi handia du ikasle horiek hautemateko eta ebaluatzeko orduan, haiek baitira beren seme-alaben ezaugarriak hobekien ezagutzen dituztenak. - Irakasleria: funtsezkoa da eskolaren eta ikasgelaren barruan, ikasle horiei buruzko datuak eta informazio baliotsua biltzeko. Hortaz, irakasleek ikasleen behaketa sakona eta etengabea egin behar dute, ezaugarri bereizgarriak detektatzeko. - Aholkulariak eta orientatzaileak: aipatutako prozesu osoa gidatuko dute ikastetxean, ikasle horrekin lan egiten duten profesional guztiak koordinatuz. - Ikaslea: ahal den neurrian eta adinaren arabera, prozesuan parte hartuko du. - Berritzeguneetako aholkulariak (EAEren kasuan): detekzioan parte hartuko dute, eskoletako aholkulariekin eta orientatzaileekin batera, eta ebaluazioan lagunduko dute. Horretarako, kasu bakoitzean egokiak diren tresnak erabiliko dituzte. ## **3.2. Esku-hartzea** Adimen-gaitasun handiko ikasleak, orokorrean, ohiko ikastetxeetan eskolatzen dira. Ikastetxe horiek beren baldintzak egokitu behar dituzte, hezkuntza-arreta egokia eman ahal izateko eta haien beharren araberako erantzuna eskaini ahal izateko. Kasu honetan, ikastetxeek gai honi buruz hartzen dituzten erabakiak Hezkuntza Proiektuetan aniztasunari erantzuteko ezartzen diren neurrien parte dira (Barrera *et al.,* 2008). Planteamendu inklusibo batetik abiatuta, aniztasunari heltzeak hainbat neurri inplementatzea eskatzen du, eskolako hezkuntza-proiektuen eta gelako eraldaketatik hasiz, eta ikasle bakoitzaren behar indibidualei erantzun arte, hezkuntza-komunitate osoa inplikatuz. Jarraian, ikasle horientzako arreta-neurriak eta -erantzunak azalduko dira, oro har. Neurriak bateragarriak dira, baina hierarkia desberdina dute (Albes *et al.,* 2013). Lehenik eta behin, *neurri arruntek* helburu orokorretan jasotako gaitasunen garapen osoa eta orekatua sustatzea lehenesten dute, baita kasu bakoitzean beharrezkoak diren beste antolamendu-neurri osagarri batzuk hartzea ere. Neurri hauek irakaskuntza- eta ikaskuntza-estrategia jakin batzuetan zehaztu daitezke, hala nola zailtasun-maila desberdineko edukiak aurkeztea, arlo eta irakasgai desberdinetako edukien arteko lotura eskatzen duten diziplinarteko jardueren proposamena, baliabide eta material didaktikoen moldaketa, eta ebaluazio-prozeduren eta ebaluazio-tresnen antolaketa malgua eta egokitzapena (Barrera *et al.,* 2008). Bigarrenik, *ezohiko hezkuntza-neurriek* honako hauek hartzen dituzte barne: eskolatze-aldia malgutzea edo azkartzea, curriculum-egokitzapenak eta curriculuma aberasteko modu desberdinak. Aipatutako bakoitzaren ezaugarri nagusiak hauek dira (Albes *et al.,* 2013): - Derrigorrezko eskolaldiaren hasiera aurreratzea: aukera hau proposatzen da ebaluazio psikopedagogikoan Haur Hezkuntzako ikasle batek eskolatzen den ziklo edo ikasturteko helburuak eskuratuta dituela baloratzen denean. Horrela, Lehen Hezkuntzaren hasierarako legokiokeen ikasturtea aurreratzen zaio. - Eskolatze-denbora murriztea: neurri hau proposatzen da ebaluazio psikopedagogikoan haur batek eskolatzen den ziklo edo ikasturteko helburuak lortuak dituela baloratzen denean, ziklo bat ikasturte bakar batean gainditzea ahalbidetuz. Oinarrizko Irakaskuntzan nahiz Derrigorrezko Irakaskuntzaren ondoko ikasturteetan martxan jar daiteke. Nolanahi ere, berariazko arreta-neurri eta programekin batera aurkeztu behar da. - Curriculum-egokitzapenak: ebaluazio psikopedagogikoan ume batek arlo kopuru jakin batean errendimendu bikaina edo errendimendu orokor aparta eta jarraitua duela baloratzen denean egiten dira. Curriculumaren banakako egokitzapen (ACI) esanguratsutzat hartuko da eta bertan jaso beharko dira helburuen eta edukien moldaketak, ebaluazio-irizpideak, eta metodologiaeta antolaketa-aldaketak. Estrategia gisa, ikasle horiek adinaren arabera dagokien mailatik gorako taldeetan sartzea erraztu daiteke. - Curriculuma aberastea: irakaskuntza pertsonalizatzea da helburua, programa ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokituz. Ikasleak, diseinatutako estrategia eta zereginen bidez eta tutorearen edo beste irakasle batzuen aholkularitzarekin eta ikuskapenarekin, nabarmentzen den gaitasunekin lotutako gaiak zabaldu, sakondu edo ikertzen ditu. Neurri honekin, ikaslea gela arruntean egon daiteke, bere hezkuntza-premietara egokitutako curriculumari jarraituz, eta, aldi berean, ikasgela, jolasak, edota jarduerak partekatu ditzake bere adinakoekin. Arestian aipatutako neurriak 1998ko Hezkuntza Bereziko Legean oinarritu badira ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Hezkuntzari buruzko Legean egin berri diren aldaketek xedapen zehatzak sartu dituzte aniztasunarekiko arreta indartzeko, hezkuntza-planak pertsonalizatuz. Lege honek nabarmentzen du gaitasun handiko ikasleak goiz identifikatu behar direla eta banakako laguntza-planak eman behar zaizkiela, haien ikaskuntza-erritmoari eta potentzialari egokituta. Halaber, hezkuntzaerantzun egokia bermatzeko neurri espezifikoak ezartzen dira, hala nola irakasleen prestakuntza eta haren garapen integrala sustatzen duten metodologia berritzaileak erabiltzea. Horren harira, aipagarria da irakasleriak aurreko hezkuntza-neurriei buruz duen iritzia jasotzeko egindako ikerketa batean (Miguel-Somavilla, 2016) irakasleen % 70ek beharrezkotzat jotzen zutela hezkuntza-neurri espezifikoak hartzea, eta gehienek (% 44k) beharrezko neurriak banakako kasuaren arabera egokitzearen alde egiten zutela. Neurri zehatzei dagokienez, ohikoena curriculum-egokitzapena izan zen (% 40); aldiz, eskolatze-denboraren murrizketa gutxien aukeratu zena (% 11). Emaitza hori neurri horren inguruan dauden aurreiritziekin lotuta egon daiteke (Rodrigues eta De Souza, 2012). Bestalde, ikasle horiek ikastetxe berezietan eskolatzeko aukera alde batera geratu zen, kontsultatutako irakasle gehienek ez baitzuten aipatu ere egiten. Honen guztiaren inguruan agerian geratzen den adostasun falta horrek azpimarratzen du ez dagoela neurri argi eta bateraturik ikasle horien hezkuntzapremiei heltzeko. #### **4. Familia eta eskola** # **4.1. Familiaren rola** Jakina da edozein pertsonarentzat familiak duen garrantzia, balioak sustatu, norbanakoaren motibazioa finkatu eta egonkortasun emozionala eskuratzeko (Garcerán, 2019). Gaitasun handiko haurren familiek bizi duten errealitatea dela eta, gerta daiteke egoera desberdinen aurrean nola jokatu ez jakitea eta gainezka egitea; izan ere, askotan, profesionalek ez diete aholkurik ematen seme-alabek zenbait esparrutan (hezkuntzan, gizartean, etab.) arrakasta izateko moduaren inguruan. Horregatik, familia horiekin lan egin behar da egoera uler dezaten, haurrari ahal den guztian laguntzeko estrategiak garatzeko, porrotera eraman dezaketen estereotipoak sortu gabe. Gainera, familiei laguntza hori emateko, funtsezkoa da ulertzea gurasoek nola hautematen, sentitzen eta erreakzionatzen duten semealaben egoeraren aurrean (Higueras-Rodríguez eta Fernández-Gálvez, 2017). Ildo horretan, López-Aymes *et al.*ek (2014) hainbat familiari egindako ikerketaren emaitzek berresten dute gurasoentzat gaitasun handiko seme edo alaba bat izateak ez dakarrela familia-bizikidetzan zailtasunik edo familia-harremanen hausturarik; hala ere, gurasoek onartzen dute prestaturik sentitzen ez diren zenbait alderdiri buruz orientatuak izan behar dutela (honela diote: «Ez dugu haien AKa ezagutzen»; «Ez da jarraipen berezirik egin haien trebetasunak eta ezagutzak areagotzeko eta aztertzeko»). Bereziki, haien seme-alaben gaitasunak ahalik eta gehien sustatzeko prestaturik egoteko nahia adierazten dute. Halaber, helburu horiek lortzeko, beren seme-alaben eskolako profesionalekin zuzeneko komunikazioa izatea garrantzitsua dela onartzen dute. Emaitza horiek beste ikerlan batzuetan aurkitutakoen parekoak dira (Ann, 2009). Hots, gaitasun handiko haurren gurasoen erdiek (% 49,5) adierazi zuten kezka eta informazio premia handia zutela. Informazioa eskatzean, gurasoek lehentasuna ematen zioten irakasleek seme-alaben hezkuntza-ezaugarriak eta beharrak behar bezala ulertzen zituztela ziurtatzeko moduari. Familian, gurasoek interes handiagoa zuten beren haurren garapen emozionalari buruzko informazioa jasotzeko. Nabarmentzekoa da beraz, familiek zalantza asko dituztela seme-alaben hezkuntzari buruz eta haien premiak asetzeko gai diren proposamenak behar dituztela (Higueras-Rodríguez eta Fernández-Gálvez, 2017). Beraz, eskolaren eta gurasoen arteko komunikazio zuzena eta eraginkorra funtsezko euskarria da premia horiek asetzeko, irakasleek haur horien berezitasunak ulertzen dituztela ziurtatuz eta garapen emozionalerako baliabideak eskainiz, bai eskolan, bai familian. ## **4.2. Familiaren eta eskolaren arteko koordinazioa** Familia eta eskola umeentzat bi hezkuntza-eragile nagusiak diren aldetik, elkarrekin lan egin behar dute ikasleen garapena errazteko (Ruiz-Díaz, 2010). Haien arteko harremana elkarrekiko lotura gisa ulertu behar da, umeen aurrerapen globalari mesede egiten diona. Hortaz, ezinbesteko baldintza da familia eta eskolaren lankidetza, irakatsi eta ikasteko prozesua eraginkorra izan dadin (Sánchez-Guzmán, 2020). Horren harira, hainbat ikerketak agerian uzten dute eskolaren eta familien arteko lankidetza hartzen ari den garrantzia. Hezkuntza-maila guztietan eta ikasle mota guztien artean, familiak haurren hezkuntzan inplikatzen direnean eta bien arteko koordinazioa eta adostasuna dagoenean, ikasleen gogobetetasuna eta errendimendua nabarmen handitzen dira. Adimen-gaitasun handien kasuan, ikastetxea, familia eta gizartea ezinbesteko euskarriak dira (Gardner, 1995). Tamalez, ikerketek erakusten dute harreman horren inguruan adimen-gaitasun handiko ikasleen guraso gehienak (% 51,4) soilik batzuetan daudela «ados» ikastetxearen lanarekin (Sánchez-Sánchezek, 2013). Nahigabe horren arrazoietako bat izan liteke seme-alabek ez dutela orientaziorik jasotzen, erdiek hala uste baitute. Higueras-Rodríguez eta Fernández-Gálvez (2017) antzeko ondorioetara heldu ziren beren ikerketan: «Familiek adierazten dute ikastetxeetan ez daudela prestatuta ikasleria mota horrek eskatzen dituen hezkuntza-premiak asetzeko; aitzitik, bakarrik aukera txiki batzuk eskaintzen dira, haien irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko» (158. or.). Hala ere, beste ikerketa batzuek harreman horretan bi norabidetara ematen den komunikazioaren garrantzia azpimarratzen dute, batzuetan familiaren partetik bermatzen ez dena. Zentzu horretan, Molnar *et al.*ek (2017) eta Palomares eta Moyanok (2016) ikusi dute gaitasun handiko ikasleen motibazio eskasa, jarrera desegokia eta autoestimurik eza lotuta daudela familiek ikastetxean duten inplikazio faltarekin. Egileek nabarmentzen dute bi testuinguruen arteko elkarrekintza ezinbestekoa dela norabide berean jarduteko eta haurraren motibazioa areagotzeko. Horri esker, familiek beren seme-alaben hezkuntza-premiei buruzko ezagutza handiagoa izango dute, eta ikastetxeei informazio garrantzitsua helaraziko diete beren programak hobeto egokitzeko eta ikasle horiei beharrezko laguntza emateko. Laburbilduz, familiaren eta eskolaren arteko harremanak kooperatiboa eta osagarria izan behar du, baina horretarako bakoitzak bestearen gaitasunak onartu behar ditu. Hori lortzeko, jarduteko mugak ezarri behar dira, eta bestearen lana baloratu eta errespetatu. Bien arteko komunikazioa elkarrizketan eta hezkuntzan aktiboki parte hartzean oinarritu behar da. Hezkuntza prozesu jarraitu gisa ulertu behar da, eskolaren zein familiaren mende dagoena (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, 2014). Aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, agerikoa da gaitasun handiko haurren egoerari buruz ikerketa gutxi egin dela, soilik eremu batzuei erreparatuz, eta beharrekoa dela haien gizarte- eta hezkuntza-beharretan sakontzea, haien errealitatea ikusaraziz. Horrez gain, ikerketa gehienak irakasleen iritzi eta inpresioetan oinarritzen dira. Aurkezten den ikerketa honetan, aldiz, ikasle horiei buruzko ikuspegi berri bat aurkezten da, haien gizarte- eta hezkuntza-premiak zeintzuk diren familien ikuspegitik sakonduz eta horien pertzepzioak eta iritziak kontuan hartuz. Hori dela eta, familiek eta irakasleek aurre egin beharreko errealitateak eta erantzukizunak bi aldeei dakarzkien erronkak ulertzea izango da helburua. #### **5. Metodologia** Adimen-gaitasun handiko ikasleen hezkuntza-premiak sakonago aztertzeko, ikerketa honetan metodologia kualitatiboa erabili da. Metodologia horren bidez, aztertzen den errealitate sozialari buruz norbanakoek partekatzen dituzten ezagutza eta interpretazioak jasotzen dira (Villamil-Fonseca, 2003). Metodologia horren oinarria gizabanakoen ikuspuntua ulertzea da gertakariak, esperientziak eta iritziak ikertzeko, eta batez ere, Gizarte Zientzietan erabiltzen da (Guerrero, 2016). Azterketa sakonaren helburua ikerketaren xedea testuinguru espezifiko batean ulertzea da, emaitzak orokortu gabe (Vargas, 2012), nahiz eta denbora asko behar den datuak transkribatu, prozesatu eta ordenatzeko (Miles eta Huberman, 1994). #### **5.1. Helburuak** Azterlan hau gidatu duen helburu nagusia hauxe da: gaitasun handiko haurren ezaugarri, behar eta hezkuntza-arretari buruz haien gurasoek dituzten pertzepzioa eta esperientziak aztertzea. ## **5.2. Parte-hartzaileak** Ikerketa honetan 22 gurasok parte hartu zuten, 5 gizonek eta 17 emakumek, denek familian gaitasun handiko seme-alaba bat edo gehiago izanik. Parte-hartzaileak kontaktu-sare baten bidez identifikatu ziren, kate-teknika edo «elur-bola» erabiliz. Teknika horren bidez, elkarte bat elkarrizketatutako pertsonekin zuzenean harremanetan jartzen da. Pertsona horiek, era berean, ikerketan parte hartzeko egokiak izan daitezkeen beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea errazten dute (Martínez-Salgado, 2012). Hautatutako pertsonak antzeko adin-tartean zeuden, eta adimen-gaitasun handiko haurren guraso edo tutore ziren. ## **5.3. Instrumentuak** Informazioa biltzeko tresna gisa, elkarrizketa erdi egituratuak egin ziren. Lazarok (2021) adierazten duen bezala, elkarrizketa horietan aurrez ezarritako gidoi batean oinarritutako galdera irekiak erabiltzen dira, parte-hartzaile guztiek galdera berberak ordena berean erantzungo dituztela bermatuz, erantzunetan eraginik ez izateko, baina erantzuteko askatasun osoa daukate. Ildo horretan, azterlan honetarako diseinatutako elkarrizketak 25 galdera zituen guztira hurrengo aspektuetan sakontzeko baliagarriak: datu orokorrak, gaitasun handiko ikasleen ezaugarri nagusiak eta interesak, gaitasun handiko ikasleen prozesu diagnostikoa, irakasleek gaiaren inguruan duten prestakuntza, gurasoen eta eskolaren arteko harremana eta ikastetxeek hartzen dituzten hezkuntza-neurriak eta baliabideak. ## **5.4. Prozedura** Lehenik eta behin, *Euskadiko gaitasun handiko familien elkartea*ren zuzendaritzarekin kontaktua egin zen ikerketaren nondik norakoak azaltzeko. Elkarteak mezu bat bidali zien kideei beren parte-hartzea sustatzeko, eta 20 familiak erantzun zuten. Ostean, elkarrizketak egiteko modua eta data adostu zen haiekin. Hilabete batean zehar, aurrez aurreko 9 elkarrizketa egin ziren, eta gainerakoak, *online*. Konfidentzialtasuna eta anonimotasuna bermatu ziren, baimen informatuaren eta ahotsak grabatzeko baimen baten bidez. Grabazioak transkribatu egin ziren eta prozesua bukatutakoan, audioak ezabatu ziren. Emaitzak aztertzeko, parte-hartzaile guztiek gai (galdera) bakoitzari buruz emandako erantzunak hartu ziren kontuan. Hortik abiatuta, erantzundako galdera bakoitzean komunak ziren ideiak/alderdiak identifikatu ziren, eta horietako galdera bakoitza erantzun zuten parte-hartzaileen ehunekoa kalkulatu zen. Azkenik, ideia horiek modu argian adierazten zituzten erantzun zuten eta esanguratsu batzuk hautatu ziren. #### **6. Emaitzak** Atal honetan, galdetegian agertzen diren atalak oinarritzat hartuta, lortutako emaitzen berri ematen da: gaitasun handiko ikasleei buruzko datu orokorrak, ezaugarri nagusiak eta interesak, gaitasun handiko ikasleen prozesu diagnostikoa, irakasleek gaiaren inguruan duten prestakuntza, gurasoen eta eskolaren arteko harremana eta ikastetxeek hartzen dituzten hezkuntza-neurriak eta baliabideak. Elkarrizketatutako familien artean, 5ek gaitasun handiko diagnostikoa zuten bi seme-alaba zituzten, eta, guztira, ezaugarri horiek zituzten 25 haur zeuden. 25 ume horietatik, 7 neskak ziren eta gainerakoak mutilak. Hezkuntza-mailen araberako banaketari erreparatuz, % 4 Haur Hezkuntzan zegoen, % 6 Lehen Hezkuntzan, eta gainerako ehunekoa, DBHn. Gaitasun handiko ahaideen existentziari buruz ikertzean, elkarrizketatutako familien % 70ek adierazi zuten ezaugarri horiek zituzten senideen berri zutela. Bestalde, gaitasun handiko senideak zituztela adierazi zuten familietatik, % 28k baino ez zuten diagnostiko formalik. Haurrak eskolatuta zeuden ikastetxe motari dagokionez, gehienak, zehazki % 76, itunpeko ikastetxeetara joaten ziren. Haur bakar bat eskola pribatu batean matrikulatuta zegoen, eta gainontzekoak, publikoan. Horrez gain, familien ia % 100 elkarteren bateko kide ziren, eta Aupatuz izan zen aipatuena; ondoren, *Jasón Fundazioa* eta *Alcagi.* Familia gehienak bat zetozen elkarte horiek baliabide fisikorik ematen ez zietela esatean, baina jasotako aholkularitzaren garrantzia nabarmentzen zuten, baita gaitasun handiko adituek emandako jardunaldi eta hitzaldiak ere. Gainera, elkarte horiek haurrentzako tailerrak eta irteerak antolatzen zituztela adierazi zuten. Ama batek honela laburbildu zuen erakundeak eskaintzen diena: «Interesgarriena da hilero gaitasun handiko adituen mintegiak izaten ditugula Ayalga zentroan, eta han asko ikasten dela. Gainera, asteburuetan jarduerak egon ohi dira (…)» (20. elkarrizketa) Ezaugarriei dagokienez, familia askok nabarmentzen zuten beren seme-alaben sentsibilitate handia, bai eta harremanak izateko erraztasuna ere. Gainera, justiziaren zentzu sendoa eta arauen urraketa onartzeko ezintasuna azpimarratzen zituzten. Batzuek memoria aparta eta trebetasun logikoak dituztela zioten, eta errendimendu akademiko bikaina erakusten dutela, batez ere zientzietan eta matematiketan. Elkarrizketatu batek honela laburbildu zituen bere semearen ezaugarriak: «Labur esanda, zaila da. Haur bat da, eta helduek erabiltzen ez duten hiztegi batekin hitz egiten du (...). Zientzietan eta matematiketan trebetasun apartak ditu (...). Edonorentzat kalkulaezina den ikasteko eta memorizatzeko gaitasuna du. Gainera, gizartetrebetasun onak eta umore-sen handia ditu (...). Oso noblea da, oso zuzena; bidegabekeriekin ezin du, (...) bere buruarekin ere zuzena da» (6. elkarrizketa). Haurren % 50, gutxi gorabehera, superdotatu gisa identifikatzen ziren, eta gainerako familia ia gehienek ez zekiten zer motaren barruan dauden beren seme-alabak. Garrantzitsua da aipatzea haur batek talentu konplexua erakusten zuela; eta beste batek, berriz, salbuespen bikoitza, talentu matematikoa, dislexia eta disgrafia. Era berean, familiek haur guztiek hezkuntza formalaz gain jarduera osagarriren batean parte hartzen zutela adierazi zuten, hala nola kirolak, musika, hizkuntzak eta margolaritza. Ohiko jarduera horietatik aparte, 8 ume espezialistengana joaten ziren. Adibidez, ama batek zioen bezala: «Karatea egiten du, asko gustatzen zaio, eta asteazkenetan Interac-era joaten da, adimen-gaitasun handietan espezializatutako zentrora, non errendimendu handiko taldeak eta terapeutak dituzten. Orduan, orain astean ordubete ari da terapeuten sailera joaten emozioak kontrolatzeko, oso desorekatuta dagoelako» (6. elkarrizketatua). Bestalde, beren seme-alabek gaitasun handiak zituztela pentsatzera zerk eraman zituen galdetzean, familien % 48k aipatu zuten goiztiartasuna ikusi zutela adin txikitatik irakurketan, idazketan eta adierazpenean. % 28k adierazi zuen haurrek jakin-mina eta kezka erakusten zutela gai bereziei buruz, hala nola heriotzari buruz: «Sintoma asko zeuden, nire alabak bazekien hitz laburrak irakurtzen 3 urterekin (...). Hala ere, alerta guztiak piztu zizkiguna senide baten heriotza izan zen. Kontatu genionean, Xk kezka ikaragarria garatu zuen heriotzagatik, bere eguneroko bizitza baldintzatzen zion puntu bateraino (...). Hori ikusita, profesional batengana eraman genuen» (13. elkarrizketatua). % 20k, berriz, aurkikuntzarekin harrituta sentitu zela zioen, hasieran nola erreakzionatu jakin gabe. Gainerakoek aipatu zuten susmoa izan zutela ikasgelan portaera txarra izateagatik. Hala ere, prozesu diagnostikoaren inguruan gorabeherak egon zirela aipatzen zuten gehienek. Zehazki, diagnostikoaren argitasunaz aritzean, familien % 35ek prozesuari buruzko informaziorik ez zegoela komentatu zuten «Ez zitzaidan gustatu Berritzeguneko probak nola egin zizkioten; neska bat etorri zen, ebaluazioa egin zion goiz batean, eta kitto, ez zuen bere bilakaera jarraitu. Ez zen oso argia izan (…)» (18. elkarrizketatua), eta gainerako % 65ak azalpen argia eta ulergarria jaso zuela zioen. Nabarmentzekoa da haurren ia % 70 zentro edo elkarte pribatuetan detektatu zirela: «Berritzeguneak diagnostikoa egiteko denbora asko behar zuenez, pribatuan egitea gomendatu zidaten. Nik zentroan egin nuen, informazio guztia eman ziguten eta dena primeran ulertu genuen» (8. elkarrizketa). Aipatzekoa da familia gehienek ez zituztela ezagutzen detekziorako egindako probak; hala ere, ezagutzen zituztenen artean, WISC da gehien agertzen zena, nahiz eta CREA, K-BIT edo SENA ere aipatu ziren. Aurrekoaren harira, nabarmentzekoa ere bada % 35ek onartu zuela diagnosti. koaren ostean haientzat espektatibak murriztu egin zirela: «Ba, uste ez baduzu ere, nik gutxiago espero dut orain, eskola-porrotaren indize handia dagoelako. Nire seme zaharrena burutik eta balaztarik gabe joan da, eta aurten bide onetik eramatea lortu dugula dirudi. Baina, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik, notek jaitsi, jaitsi eta jaitsi besterik ez dute egin» (11. elkarrizketa). Horrez gain, beren ustetan irakasleek gai honetaz zuten prestakuntzari buruz galdetu zitzaienean, familien % 100ak zioen irakasleek ez dutela prestakuntzarik gaiaren inguruan: «Ezer ez, zero. Izan ere, nik, egokitzen zitzaidan tutorearen arabera, prestakuntza bat ordaintzea pentsatu nuen. Prest nengoke» (4. elkarrizketatua) edo «Ez, baina, gainera, haiek esaten dute. Komentatu digute inoiz ez dutela gaitasun handiei buruzko prestakuntzarik jaso» (12. elkarrizketa). Jarraitzeko, elkarrizketatu gehienek irakasleen artean dagoen gaitasun handiei buruzko ezjakintasun osoa sumatzen zuten, orokorrean, aparteko errendimendu akademikoa dutela eta oso adimentsuak direla uste dute. % 20k adierazi zuen iritziak estereotipoetan oinarritzen direla, hala nola pertsona barnerakoiak direla, gehienak gizonezkoak, eta ez dutela laguntzarik behar. Irakasleei buruzko pertzepzioen inguruan % 35ek adierazten zuten irakasleen artean desberdintasun handia dagoela eta gazteak direla gaitasun handiak hobeto ulertzen dituztenak: «Ez, horregatik jarri naiz zurekin harremanetan, aldaketa bat egin behar dela uste dudalako. Sinestezina da, egokitzen zaizun irakaslearen arabera, zure bizitza eta zure haurra ondo joatea edo infernua izatea» (9. elkarrizketatua). Horregatik eta horri lotuta, guraso askok elkarrizketatzaileak gaian adierazitako interesa eskertzen zuten: «Azpimarratzekoa da oso ondo iruditzen zaidala zuk gaitasun handiei buruz ikertzea eta zure aletxoa ematea. Ziur nago haur hauek gogoratuko duten irakasle bat izango zarela» (3. elkarrizketa) edo «Esaten nizuna, nahiago nuke zu bezalako jende gehiago egotea, gaiaz interesa izatea eta informazioa jasotzea. Behar zaituztegu. Espainian hezkuntzak huts egiten du, baina haur horiek tratatzen dakien jende ona eta iniziatibaduna baldin badago, mundua aldatu egin daiteke» (9. ekarrizketatua). Familiaren eta eskolaren arteko harremanari buruz galdetu zitzaienean, ia familia guztiek adierazi zuten ez zutela inolako orientaziorik jaso ikastetxetik, familia bakar batek esan baitzuen eskolak tratu berezia eman ziola semeari. Horietatik, % 30ek jakinarazi zuen eskolarekin erlaziorik ez zuela, eta % 45ek esan zuen haiek eskatzen zituztela beti bilerak: «Bilera guztiak nik eskatu ditut. Irakaslearekin hitz egin nuen planteamendua zein zen ikusteko, beti besteei laguntzen aritzen zelako» (10. elkarrizketa). Gainerakoek harreman adeitsua deskribatu zuten. Ondorioz, familien erdiek adierazi zuten eskolarekin ez zirela komunikatzen, eta % 30ek komentatu zuten kexak zeudenean edo arazoak sortzen zirenean soilik jasotzen zituztela mezuak. Ama batek argi utzi zuen: «Arazoak daudenean bakarrik komunikatzen dira, baina konponbidea beren esku dagoenean, ez dute erantzuten. Beraz, ez naiz ez entzunda, ez ulertuta sentitzen, eta estutzen banauzu, nire alaba ere ez» (1. elkarrizketa). Gainontzekoek tutorea edo psikologoa haiekin harremanetan zegoela esan zuten. ![](_page_15_Figure_2.jpeg) **1. grafikoa. Elkarrizketatutako familien seme-alabek jaso dituzten hezkuntza-neurriak.** Iturria: norberak egina. Gurasoen aburuz ume hauekin aplikatzen diren hezkuntza-neurriekin jarraituz, alboko 1.grafikoan ikus daiteke haurren erdiek bazutela neurriren bat, curriculumegokitzapena ohikoena izanik: «Ikasturte bateko aurrerapena egin zen, eta, aurretik, curriculum-egokitzapen progresiboak egin ziren. Dena modu ofizialean, adibidez, bigarren mailan, Mate, Lengua eta Euskaratik salbuetsita zegoen, eta curriculumerako baliagarria zen nota hirugarren kurtsokoa zen» (8. elkarrizketa) edo «Eskola barruan curriculuma egokitzen ari dira. Ikastetxe honetan gela mistoak daude, eta, beraz, goi-mailetako materiala aurkezten diote» (17. elkarrizketa) Bestalde, gainerako % 52ak ez zuen inolako hezkuntza-neurririk. Horren harira, familia gehienek uste zuten beharrezkoa zela beren seme-alabentzako hezkuntza-neurriak hartzea, eta, berriz ere, curriculuma aberastea izan zen aukerarik aipatuena. Hala ere, ama batek honela zioen: «Nire ustez, seme nagusiarekin berandu da, itzali egin da» (16. elkarrizketatua). Gaitasun handiko ikasleentzako berariazko eskolak sortzeko aukerari dagokionez, askotariko iritziak ikusi ziren elkarrizketatutako familien artean. % 50ek adierazi zuen prest zeudela seme-alabak eskola horietara eramateko, ikasle horien beharrak modu egokian ase zitezkeela argudiatuz: «Horrek elitea dirudi, baina niri ez dit batere axola; batez ere, dagoeneko egin delako eta funtzionatu duelako. 70eko hamarkadan horrelako ikastetxeak zeuden, itxi egin ziren, eta oso onak ziren. Hau ez da aurrerapen intelektual bat, baizik eta irakasteko modu desberdin bat, haiek behar dutena» (15. elkarrizketa). Beste erdiek, aldiz, ezezkoa adierazi zuten, ikuspegi horrek bereizketa-modu bat ekarriko lukeela eta gaur egun inklusiorako joera dagoela esanez: «Niri ez zait ideia gustatzen. Eskola bereziak egiten xahutuko duten diru hori, hobe eskola arruntentzako laguntza puntualetan xahutzen badute. Eskolak gizartean dagoenaren isla izan behar du, horixe ikusiko baitute eskolatik irteten direnean. Desberdina dena baztertzea, ez dut ikusten» (14. elkarrizketatua). # **7. Ondorioak** Ondoren, emaitzen atalaren egitura berari jarraituz, ondorioak azaltzen dira. Elkarrizketetan lortutako emaitzetan oinarrituta, argi dago gaitasun handiko ikasleek askotariko profilak dituztela, eta horrek adierazten du guztiak ez direla trebetasun berdinetan nabarmentzen. Aurkikuntza horrek indartu egiten du ikasle talde horren hezkuntza-premiei heltzean aniztasuna kontuan hartu beharreko funtsezko alderdia dela. Iruzkin hau bat dator Reyerok eta Tourónek (2000) diotenarekin, hots, gaitasun handiko haurrak gutxi nabarmentzen direla arlo akademiko guztietan aldi berean. Aldiz, hazi ahala, gai edo eremu jakin batean bereizten dira. Gainera, arlo akademiko batean bikainak izan daitezke, eta beste batean zailtasun askori aurre egin. Profilen aniztasun horrek ikasle horiek izan ditzaketen trebetasunak aintzat hartu eta baloratuko dituen hezkuntza-ikuspegi baten beharra nabarmentzen du. Aniztasun hori ulertzea funtsezkoa da ikasle bakoitzaren premia indibidualetara egokitutako hezkuntza-programa pertsonalizatuak diseinatzeko, ikasteko eta garatzeko duen ahalmena maximizatuz (Etxebarria, 2018). Bestalde, prozesu diagnostikoari buruz hitz egiterakoan, egiaztatu da ez dela oso argia eta ulergarria izaten guraso askorentzat, eta aldakortasun esanguratsua dagoela eramaten duten profesionalen artean. Nahiz eta suposatzen den askotariko estrategiak erabiltzen direla eta familia informatuta mantentzen dela, egia esan, kasu askotan hori ez da gertatzen. Horren arrazoia ez dago argi. Baliteke, profesionalek duten lan-bolumen handiaren ondorioz izatea edo familia informatua egoteari garrantzi nahikorik ez zaiolako ematen. Hori dela eta, gaitasun handiko ikasleak identifikatzeko protokoloak eta praktikak hobetu eta bateratu behar dira. Garrantzitsua izango litzateke diagnostikorako irizpide argiak eta sendoak ezartzea, bai eta prozesu horretan parte hartzen duten profesionalei prestakuntza egokia ematea ere. Identifikazio zehatza eta goiztiarra funtsezkoa da ikasle horiek akademikoki eta emozionalki aurrera egiteko beharrezko laguntza eta baliabideak jasoko dituztela bermatzeko (Barrera *et al.,* 2008). Aurrekoaren harira, familia askok onartzen dute diagnostikoa jasotzean, semealaben etorkizun akademiko eta pertsonalerako itxaropenak apaldu egin direla. Horrek iradokitzen du, hasierako itxaropenak handiak izan daitezkeen arren, eskolaporrota bezalako erronkei aurre egiteko errealitateak itxaropen horiek beherantz berrikustea ekar dezakeela. Ildo horretan, gizartearentzat, gaitasun eta talentu hau duten haurren etorkizuna mugatzea oztopo handia da, munduari haien potentziala eta ekarpenak galarazten baitizkio (Etxebarria, 2018). Hori dela eta, hezkuntzako profesionalek funtsezko zeregina dute prozesu honetan; izan ere, familiei informazio eta baliabide baliotsuak eman diezazkiekete itxaropen errealistak sustatzeko eta seme-alaben behar espezifikoekin laguntzeko. Gainera, laguntza hori ez da soilik gai akademikoetara mugatzen, alderdi emozionalak, sozialak eta garapen pertsonala ere biltzen ditu. Era berean, funtsezkoa da laguntza hori jarraitua eta pertsonalizatua izatea, familia bakoitzaren beharrak eta erronkak nabarmen alda baitaitezke testuinguruaren eta egoera partikularraren arabera. Azken batean, laguntza integral hori eskaintzeak familiei lagunduko die hezkuntza-prozesuan seguruago sentitzen (Barrenetxea eta Martinez, 2020). Irakasleen prestakuntzari dagokionez, emaitzen arabera, ez dago gaitasun handiei buruzko ezagutzarik, eta hori oztopo bat da ikasleen hezkuntza-premia espezifikoei behar bezala erantzuteko. Ezagutza falta hori gaian ikasketa faltari, ikasgeletan dagoen ikasleen ratio handiari eta ikasgelako premien aniztasunari egotzi dakieke. Era berean, gabezia horrek zaildu egiten du gaitasun handiko ikasleen behar espezifikoei arreta egokia ematea, eta horrek eragin negatiboa izan dezake ikasleen errendimendu akademikoan eta ongizate emozionalean. Horregatik, familia askok diote funtsezkoa dela irakaskuntza-prestakuntzako programek gai horri heltzea ikasleria horri laguntza ezin hobea bermatzeko, hezkuntza-ingurune inklusiboagoak eta aberasgarriagoak sustatuz. Arlo horretan ezagutza espezializaturik ez izateak mugatu egiten du gaitasun handiko ikasleen ikaskuntza. Prestakuntza eta garapen profesionaleko programetan inbertitzea funtsezkoa da arrakala hori ixteko eta ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza jasoko dutela ziurtatzeko (Miguel-Somavilla, 2016). Familiaren eta eskolaren arteko harremanari dagokionez, bi aldeen arteko elkarreragin eskasa ikusi da, eta horrek ziurgabetasuna sortzen du hezkuntza-beharrei erantzuteko moduaren inguruan. Komunikazio falta hori hainbat arrazoirengatik izan daiteke, hala nola hezkuntza-premia guztiak betetzea zailtzen duen ikasle-ratio altu bategatik, komunikazio eraginkorra ezartzeko bi aldeek duten denbora eta baliabide faltagatik, eta gurasoen parte-hartze aktiboa oztopatzen duten kultura- edo gizarteoztopo posibleengatik. Gainera, familiak ikaslearen hezkuntzan izan dezakeen zereginari buruzko pertzepzio okerrak edo ezagutza falta egon daitezke, eta horrek elkarrekintza falta eragiten du (Higueras-Rodríguez eta Fernández-Gálvez, 2017). Gardnerren (1995) arabera, hezkuntza-maila guztietan eta mota guztietako ikasleen artean, familiak haurren hezkuntzan inplikatzen direnean eta bien arteko koordinazioa eta adostasuna dagoenean, ikasleen gogobetetasuna eta errendimendua nabarmen handitzen dira. Gaitasun handien kasuan, ikastetxearen eta familiaren arteko erlazioa ezinbestekoak dira. Bi aldeen artean lankidetza aktiboa badago, ikaslearen laguntza emozionala eta akademikoa indartzeaz gain, hezkuntza-ingurune osoa aberasten da. Beraz, komunikazio-bide eraginkorrak ezartzen badira eta konfiantzaharremana sustatzen bada, bai familiak bai eskolak orekan lan egin ahal izango dute ikasle horien hezkuntza-premia espezifikoei heltzeko, giro inklusiboagoa eta aberasgarriagoa sustatuz. Gainera, ikastetxe askotan gaitasun handiko ikasleen beharrei erantzuteko berariazko hezkuntza-neurrien gabezia identifikatu da. Agerian geratu den bezala, eskoletan ikasle hauen erdiekin soilik hartzen dira neurri bereziak, eta horrek guraso batzuk zentro espezifikoen beharraz pentsatzera eramaten ditu, nahiz eta gehienek aukera hau baztertu egiten duten. Guraso askok esaten dutenaren ildotik, ikusten da, irakasleen prestakuntza faltaz gain, uste okerra dagoela gaitasun handiko ikasleak beren kabuz ondo joango direla eta ez dutela laguntzarik behar, dena egiteko gai direla uste baita. Pertzepzio horrek lotura estua du aipatutako *2. mitoa*rekin. Mito horrek iradokitzen du gaitasun handiko haurrek kalifikazio bikainak lortzen dituztela arlo guztietan, eta, beraz, eskola-arrakasta bermatuta dutela. Hala ere, zenbait azterlanek (Hume, 2000; Lovett eta Lewandowsky, 2006; Lovett eta Sparks, 2010) erakutsi dute hori ez dela beti gertatzen; izan ere, gaitasun handiko ikasleak daude, eskola-zailtasunei aurre egin eta zenbait arlotan errendimendu akademiko baxua dutenak. Amaitzeko, aipatzekoa da egindako ikerketak etorkizuneko ikerkuntzei begira kontuan hartu beharreko muga batzuk erakutsi zituela. Alde batetik, laginaren tamaina mugatua izan da, autonomia-erkidego bakarra hartzen baitu, kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoa, eta horrek emaitzen orokortzea beste lurralde batzuetara zedarritu lezake. Gainera, garrantzitsua da kontuan hartzea elkarrizketatutako familiak une desberdinetan daudela: batzuek duela gutxi jaso dutela diagnostikoa eta haur txikiagoak dituztela; beste batzuek, berriz, urteak daramatzate diagnostikoarekin, eta horrek nolabait jasotako datuak baldintzatzen ditu. Muga horiek azpimarratzen dute azterketa gehigarriak egin behar direla lagin zabalagoekin eta baliozkotutako tresnekin emaitza sendoagoak eta orokorgarriagoak lortzeko gaitasun handien eremuan. Era berean, etorkizuneko ikerketek elkarrizketetako datuak este neurri batzuekin konbina ditzakete, hala nola proba estandarizatuekin eta behaketekin, datu esanguratsuagoak eta sendoagoak ateratzeko. Onuragarria izango litzateke tartean dauden beste eragile batzuen datuak biltzea ere, esate baterako, irakasleenak eta gaitasun handiko haurrenak, gaiaren ikuspegi osoagoa eta aberasgarriagoa izateko. Dena den, aipatutako mugez gain, orokorrean lortutako emaitzek ikuspegi baliotsua eskaintzen dute hezkuntza-testuinguruan gaitasun handiko haurrak dituzten familien esperientzia eta pertzepzioei buruz. Aurkikuntza horiek etorkizuneko ikerlanetarako eta ikasle-talde horrentzako hezkuntza-estrategia eraginkorragoak garatzeko oinarri gisa balio dezakete. # **Erreferentzia bibliografikoak** - 78/2024 Dekretua, ekainaren 18koa, hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat (EHAA, 127. zk., 2024ko ekainaren 28koa, 1-28. or.). - Albes, C., Aretxaga, L., Etxebarria, I., Galende, I., Santamaría, A., Uriarte, B., eta Vigo, P. (2013). *Orientaciones educativas. Alumnado con altas capacidades intelectuales*. https://labur.eus/76GSD - Ann, D. (2009). *Needs for Information and Concerns of Parents of Gifted Children in Four Canadian Provinces* [Doktorego-tesia]. Simon Fraser University. https://summit. sfu.ca/item/9753 - Barrenetxea-Mínguez, L., eta Martínez-Izaguirre, M. (2020). Relevancia de la formación docente para la inclusión educativa del alumnado con altas capacidades intelectuales. *Atenas: revista científico pedagógica, 1*(49), 1-19. - Barrera, A., Durán, R., González, J., eta Reina, C.L. (2008). *Manual de atención al alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo por presentar altas capacidades intelectuales*. https://labur.eus/UONTS - Carter, S., eta Abawi, L. (2018). Leadership, Inclusion, and Quality Education for All. *Australasian Journal of Special and Inclusive Education, 42*(1), 1-29. - Castelló, A., eta Batllé, C. (1998). Aspectos teóricos e instrumentales en la identificación del alumno superdotado y talentoso. Propuesta de un protocolo. *Faísca*, (6), 26-66. - Díaz, A. (2016a). *AACC-Estereotipos erróneos*. Altas Capacidades y talentos. https://labur. eus/Lyfpk - Díaz, A. (2016b). *Qué son las Altas Capacidades Intelectuales*. Altas Capacidades y Talentos. https://labur.eus/evM3l - Díaz, A. (2018). *Los mitos sociales sobre AACC sí importan*. Altas Capacidades y Talentos. https://labur.eus/WUL42 - Etxebarria, I. (2018). *Izena duena, da Adimen Gaitasun Handikoak*. Utriusque Vasconiae. - Eusko Jaurlaritza (2019a). *Eskola inklusiboa garatzeko esparru-plana*. https://labur.eus/ YuTuT - Eusko Jaurlaritza (2019b). *Adimen gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana*. https://labur.eus/8HgjR - Funes, M.A. (d.g*.). Estereotipos, falsos mitos y leyendas urbanas sobre la superdotación*. Superdotación y Altas Capacidades. https://labur.eus/HCEsn - Garcerán, M.C. (2019). Altas capacidades, educación y orientación familiar. *Almoraima*, (50), 159-171. - Gardner, H. (1995). *Inteligencias múltiples. La teoría en la práctica*. Paidós. - Guerrero, M.A. (2016). La Investigación Cualitativa. *INNOVA Research Journal*, *1*(2), 1-9. - Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa (2014*). La participación de las familias en la educación escolar*. https://labur.eus/voFCB - Hezkuntzari buruzko abenduaren 29ko, 3/2020 Lege Organikoak, maiatzaren 3ko, 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena. (BOE, 340. zk., 2020ko abenduaren 30a, 122868-122953. or.) - Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko, 17/2023 Lege Organikoa. (BOE, 16. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, 6410-6476. or.) - Higueras-Rodríguez, L., eta Fernández-Galvez, J.D. (2017). El papel de la familia en la educación de los niños con altas capacidades intelectuales. *IJERI: International Journal of Educational Research and Innovation*, *7*, 149-163. - Hume, M. (2000). *Los alumnos intelectualmente bien dotados*. Edebé. - Jiménez, C. (2004). Alumnos superdotados: caracterización e identificación. In B. Álvarez, C. Cardona, A. Gervilla, M.V. Gordillo, M. Guzmán, C. Jiménez, R. Pérez, eta D. Prieto, *Diagnóstico y atención a los alumnos con necesidades educativas específicas. Alumnos intelectualmente superdotados* (15-16. or.). Omagraf. - Lázaro, R. (2021). Entrevistas estructuradas, semi-estructuradas y libres. Análisis de contenido. In J.M. Tejero (argtz.), *Técnicas de investigación cualitativa en los ámbitos sanitario y sociosanitario* (65-83. or.). UCLM. - López-Aymes, G., Roger-Acuña, S., eta Durán-Damián, G.G. (2014). Families of Gifted Children and Counseling Program: A Descriptive Study in Morelos, Mexico. *Journal of Curriculum and Teaching*, *3*(1), 54-62. https://doi.org/10.5430/jct.v3n1p54 - Lovett, B.J. (2011). On the Diagnosis of Learning Disabilities in Gifted Students: Reply to Assouline *et al.* (2010). *Gifted Child Quarterly*, *55*(2), 149-151. https://doi. org/10.1177/0016986210396435 - Lovett, B.J. (2013). The Science and Politics of Gifted Students With Learning Disabilities: A Social Inequality Perspective. *Roeper Review*, *35*(2), 136-143. https://doi.org/10. 1080/02783193.2013.766965 - Lovett, B.J., eta Lewandowski, L.J. (2006). Gifted Students With Learning Disabilities: Who Are They? *Journal of Learning Disabilities*, *39*(6), 515-527. https://doi.org/10.117 7/00222194060390060401 - Lovett, B.J., eta Sparks, R.L. (2010). Exploring the Diagnosis of "Gifted/LD": Characterizing Postsecondary Students With Learning Disability Diagnoses at Different IQ Levels. *Journal of Psychoeducational Assessment*, *28*(2), 91-101. https://doi. org/10.1177/0734282909341019 - Luque-Rojas, M.J., eta Luque-Parra, D.J. (2017). Dificultades de aprendizaje y altas capacidades intelectuales: Análisis de un caso. *Revista Nacional e Internacional de Educación Inclusiva*, *10*(1), 211-228. - Manning, S. (2006). Recognizing Gifted Students: A Practical Guide for Teachers. *Kappa Delta Pi Record*, *42*(2), 64-68. https://doi.org/10.1080/00228958.2006.10516435 - Martínez-Salgado, C. (2012). El muestreo en investigación cualitativa. Principios básicos y algunas controversias. *Ciência & Saúde Coletiva*, *17*(3), 613-619. - Miguel-Somavilla, S. (2016). *Altas Capacidades en Educación Secundaria: Un estudio piloto sobre percepciones y necesidades de formación del profesorado* [Masteramaierako lana]. Universidad Complutense de Madrid. http://hdl.handle. net/11531/37015 - Miles, M.B., eta Huberman, A.M. (1994). *Qualitative Data Analysis* (2. ed.). SAGE. - Molina-Arguedas, A. (2015). Alumnos con altas capacidades: detección y respuesta educativa. *Revista Internacional de Apoyo a la Inclusión, Logopedia, Sociedad y Multiculturalidad*, *2*(1), 39-54. - Molnar, T., Lavrenova, M., eta Fenchak, L. (2017). Pedagogical factors of gifted children's adaptation to the educational environment of primary school. *Science and Education*, *10*, 106-111. https://doi.org/10.24195/2414-4665-2017-10-14 - Palomares, A., eta Moyano, J. (2016). Nuevos modelos comunicativos para dar respuesta educativa al alumnado con altas capacidades. *Revista Iberoamericana de Educación*, *70*(2), 29-43. https://doi.org/10.35362/rie70258 - Pereira, V. (2022). *Algunos mitos sobre las Altas Capacidades Intelectuales*. Edutalentia. https://labur.eus/45Orc - Quiroz, L. (2016). *Diferencia entre Altas Capacidades y Superdotación*. https://labur.eus/ oOObD - Reche, G.M. (2019). *Altas capacidades intelectuales: conceptualización, identificación, evaluación y respuesta educativa*. Consejería de Educación y Cultura. - Renati, R., Bonfiglio, N.S., Dilda, M., Mascia, M.L., eta Penna, M.P. (2022). Gifted Children through the Eyes of Their Parents: Talents, Social-Emotional Challenges, and Educational Strategies from Preschool through Middle School. *Children 2023*, *10*(1). https://doi.org/10.3390/children10010042 - Renzulli, J.S. (1994). El concepto de los tres anillos de la superdotación: un modelo de desarrollo para una productividad creativa. In C. Albes, L. Aretxaga, I. Etxebarria, I. Galende, A. Santamaría, B. Uriarte, eta P. Vigo (2013), *Orientaciones educativas. Alumnado con altas capacidades intelectuales*. https://labur.eus/76GSD - Reyero, M., eta Tourón, J. (2000). En torno al concepto de superdotación: evolución de un paradigma. *Revista Española de Pedagogía*, *58*(215), 7-38. - Rodrigues, R., eta De Souza, D. (2012). Aceleración de la enseñanza para alumnos superdotados: argumentos favorables y contrarios. *Revista de Psicología*, *30*(1), 189-214. - Ruiz-Díaz, M.V. (2010). El papel de la familia en la familia en la educación de alumnado con necesidad específica de apoyo educativo. *Innovación y Experiencias Educativas*, (35). - Sánchez-Guzmán, R. (2020). *La colaboración de la familia y la escuela en la promoción de la motivación hacia el aprendizaje de los niños con altas capacidades intelectuales* [Master-amaierako lana]. Universidad de Almería. http://hdl.handle. net/10835/10300 - Sánchez-Sánchez, E. (2013). *Características, opiniones y necesidades de las familias de niños con altas capacidades* [Master-amaierako lana]. Universidad de Almería. http://hdl.handle.net/10835/2659 - Sanz-Chacón, C. (2015). *Desde el fracaso escolar a la excelencia educativa*. El Mundo del Superdotado. https://labur.eus/LghHy - Tourón, J. (2000). Mitos y realidades en torno a la alta capacidad. In L. Almeida, E.P. Oliveira, eta A.S. Mel, *Alunos sobredotados. Contributos para a sua identificaçao e apoio*. Aneis. - Tourón, J. (2018). El CI 130: una obsesión con poco fundamento. *Javier Tourón*. https://www. javiertouron.es/el-ci-130-una-obsesion-con-poco-fundamento/ - Vargas, I. (2012). La entrevista en la investigación cualitativa: nuevas tendencias y retos. *Revista Calidad en la Educación Superior*, *3*(1), 119-139. - Villamil-Fonseca, O.L. (2003). Investigación cualitativa, como propuesta metodológica para el abordaje de investigaciones de terapia ocupacional en comunidad. *Umbral Científico*, (2), 0-6. - Wechsler, M., eta Suarez, J. (2016). Percepção de professores em cursos de formação sobre talentos/superdotação. *Revista de Psicología*, *34*(1), 39-60. http://dx.doi. org/10.18800/psico.201601.002
aldizkariak.v1-7-374
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 46 _2003_5", "issue": "Zk. 46 _2003_", "year": "2003", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Joanes Uharte Donibanekoaren** *Zientzietarako Argimenen Azterketa***-n ikasleria ikertzeko eskainitako bide berriak** **Fito Rodriguez EHUko irakaslea. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Saileko bazkidea eta UEUko kidea** Joanes Uharte Donibanekoaren liburuan hiru ikasle-mota daudela esaten da. Azalpen horrekin batera, Uhartek oroimena, adimena eta irudimena bereizi nahi izan zituen ikaslearengan, eta hiru motatako ezaguerak aurkeztu. Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko eta pedagogikoki bere ezaugarriak bideratu ahal izateko ikuspegi berri horrek eten egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoarekin eta, gainera, bide berriak ireki zizkion Hezkuntzaren Teoriari. Zertan apurtu zuen Joanes Uharte Donibanekoak aurrekarien iritzia eta zer-nolako bide berriak zabaldu zituen heziketa-arloan argitzea da ekarpen honen funtsa. It is said that according to the book of Joanes Uharte of Donibane there are three kinds of students. He explored the distinction between memory, intelligence and imagination in order to distinguish the three kinds of different knowledge gained by the pupils. That new approach to analyze the cognitive structure of the children lead him to cut the ties with the classical Aristotelian view and to open some new trends within the Education Theory. The aim of this article is precisely to make it clear where did Joanes Uharte of Donibane abandon the traditional path and which where the new ways that he opened in the educational field. ### **1. Uharte sendagilea giza zientzien ikerlari** Joanes Uharte Donibanekoak medikuntza-ikasketak egin eta horretan aritu ondoren idatzi zuen bere *Zientzietarako Argimenen Azterketa*. Garai hartan, jakina, gaur egun zientzien artean ohiko bihurtu diren mugak erabiltzea ezinezkoa zen; hala ere, haren ekarpena abiapuntutzat hartu da Hezkuntzaren Psikologian. Ez dugu ahaztu behar sendagileek jarri zituztela Psikologiaren oinarriak. Wundt, Lombroso zein Freud medikuntzatik etorrita ere, beren Psikologiarako ekarpenak ez ditu inork ukatuko (Alvárez eta beste, 1994). Sendagileek erabilitako lanbideak ikertzeak giza zientzien azterketarako bide emankorrak eskaini ditu (Foucault, 1954; 1961; 1963; 1965), hemen jorratu nahi ditugun motakoak, hain zuen. Izan ere, Joanes Uharte Donibanekoaren *Zientzietarako Argimenen Azterketa*-n Hezkuntzaz argibideak eman arren ( I., II. eta III. Ataletan batik bat), ez dira ikasketak gizakiaren bilakaerari dagokion aro berezi bakar batekin lotzen (haurtzaroarekin, adibidez); gizakiak sailkatzeko baino ez ditu erabili. Joanes Uharte Donibanekoaren arabera, beraz, ikasleria ezin da adin jakin batekin lotu. Areago, ikasketarako ahalmena gizakiaren nortasunari dagokion gaitasuntzat hartu zuen eta, bide batez, bakoitzaren izaera definitzeko funtsezko ezaugarri bihurtu zuen. Horrela, bada, gizabanakotzearen bide modernoa irekitzeaz gain, Erdi Aroko gizarte estamentalari eta mailakatuari zegokion ikasleria ulertzeko eredua hautsi zuen, eta, ildo horretatik, gizakia bera ulertzekoa ere bai. Erdi Aroan erabilitako ikasketa moduak kolektiboak ziren. Hala monasterioetan (B.B.A.A., 1978), nahiz unibertsitateetan (Le Goff, 1957; Panofsky, 1959; Sacristán, 1977), nola gremioetan, zein kofradietan (Garmendia, 1977), ikasketen antolaketak taldea zuen oinarritzat. Eredu prezeptorala, berriz, printzeen heziketarako bakarrik erabili zen (Varela eta Alvarez-Uría, 1991); baina, horretan ere, ezin da esan gizabanakotze-prozedura dagoenik, izan ere, jauntxo edo printze haiek adin jakin batean baino ez ziren ikasle eta haien maisuek, gainera, ikaslea zenarekin batera ibili behar zuten ikaslea zen bitartean1 (Varela, 1983). ## **2. Giza zientziak modernitatearen atarian** Joanes Uharte Donibanekoaren *Zientzietarako Argimenen Azterketak* gizakia ulertzeko ikuspegi modernoa eskaini zuen lehen aldiz; izan ere, Erdi Aroko gizona gizabanako gisa ulertu zuen eta haren ikasketarako gaitasuna definitu zuen, eta, ondorioz, gizabanako haren bilakaerarako ahalmena. Erdi Aroko gizarte estatikoaren partez, Errenazimenduari zegokion gizakia eta gizarte dinamikoaren aldeko apustua daukagu ikusgai Joanes Uharte Donibanekoaren *Zientzietarako Argimenen Azterketa* lanean*,* non lehenengo ataletik hasita, ikasketarako gaitasun bakoitzari zeregin desberdina aholkatzen zaion: <sup>1.</sup> Gogoratu, adibidez, Gargantuaren prezeptorea zen Ponokratesen jardunaz Rabelaisek bere *Gargantua et Pantagruel* liburuan dioena. Nerau bederen egia honen lekuko ona naiz. Zeren hiru lagun sartu ginen elkarrekin latin ikastera, eta batak hura txit errazki ikasi zuen, eta gainerakoek ez zuten inoiz perpaus dotore bat osatzerik ukan. Baina hirurak dialektikara iraganik, gramatika ezin ikas zezaketenetako bat arte horietan goi mailako arrano gertatu zen, eta beste biek ez zuten ikastaro osoan hitzik ere erran. Eta hirurok astrologia entzutera etorririk, kontsideratzekoa izan zen ez latin ez dialektika ikasterik ez zuenak handik egun gutxitara irakasten zigun maisuak berak baino gehiago jakin zuela, gainerakooi hura buruan inoiz ezin sartu zitzaigun artean. Eta harrez gero, espantuz, hartaz gogoeta egiten eta filosofatzen hasi nintzen, eta neure kontutik aurkitu nuen zientzia bakoitzak bere argimen berezi eta bedera eskatzen zuela, eta hark, behin handik ateraz gero, ez zuela deus balio gainerako letretarako (Uharte Donibanekoa, 1996: 67). Baina, esan bezala, eskarmentutik ateratako ondorioa da (hau da, nahiz eta atalean zehar Sokrates, Platon, Aristoteles, Zizeron, Galeno eta abar aipatu, funtsezko baieztapena ez da oinarritzen inolako autoritatean, bere esperientzia pertsonalean baizik) eta berak bakarrik sortutako gogoeta dugu. Orduan agerrarazten ari zen pentsaera protestantea dakarkigu gogora mota horretako hausnarketak (Cipolla, 1970). Edonola ere, garbi dauka Joanes Uharte Donibanekoak, bere *Zientzietarako Argimenen Azterketa*-n ikasteko garaiak badaudela (Uharte Donibanekoa, 1996: 68-69) eta maisuak ezaugarri bereziak behar dituela (*ibidem*); baina, betiere, norberak dituen ezaguerazko tankerak baldintzatuko duela emaitza: Naturaren aurka tiraka ez iharduteko, eta ez gaitezela saia hizlari izaten hark horretarako biderik ematen ez badigu, alferlana eginen dugulako (*op. cit*. 72). Honekin guztiarekin Uhartek irakaslea eta ikasleria definitzeaz gain, ezaguerazko tankeraren araberako pedagogia proposatu zuen, gizabanakoaren neurrira2; eta, azken finean, Berpizkundean hedatzen ari zen pentsamendu modernoaren lekukotasuna ere eman zigun. ### **3. Protestantismoaren arrastoak Joanes Uharte Donibanekoarengan** Zehatz-mehatz Uharte noiz jaio zen oraingoz jakiterik ez badago ere (1529an izan zela uste dute aditu gehienek), non jaio zen argi dago. Horixe bezain garbi dago, era berean, 1530etik 1660ra bitartean Donibane Garazi eta bere ingurua (Nafarroako Erresuma zaharreko azken aztarnak) ez zeudela Gaztelako, Frantziako, Aragoiko edota beste inongo Koroaren menpe. Protestantismoa zela lurralde hartako erlijioa ere ez dago dudarik (Olaizola, 1993). Hori zela-eta, Nafarroa Garaiko agintariek ez zieten onartzen baxenabartarrei herritartasunik, eta, bearnesei edota frantsesei bezala, ez zieten Nafarroa katolikoan geratzeko baimenik ematen. Gaztelaren menpeko Gorteek kanpotartzat hartzen zituzten baxenabartarrak eta edozein ofizio nahiz eliza-ikasketa egiteko aukera debekatzen zieten (López, 1977). <sup>2.</sup> Jakina denez, hiru ikasle-mota daudela esaten du Uhartek: oroimenaren arabera, adimenaren arabera eta irudimenaren arabera ikasten dutenak. Garai hartakoa dugu Joanes Leizarragaren *Itun Berria* eta Europan zehar latinez at eginiko Bibliaren lehenengo itzulpenak3. Luteranismoak gizaki berria aldarrikatzen zuen (Weber, 1964). Edonon, Erdi Aroko latinaren ordez, tokian tokiko hizkuntzak erabiltzen hasi ziren: Cervantesek gai honi heldu zionean, esan zuen idaztean nork bere hizkuntza erabiliz lortzen dela adierazpen garbiena: Homero handiak ez zuen latina erabili, ez eta Virgiliok grekoa ere... beraz, arrazoizkoa litzateke nazio guztiek, bakoitzak bere hizkuntza idazteko erabiltzea eta, ildo beretik, alemaniarra dena ez mespretxatzea alemanieraz idazten duelako, ez Gaztelakoa gaztelaniaz aritzen denean, ez eta bizkaitarra ere idazteko garaian berea darabilenean... (Kixotearen II. zatian, XVI. atalean, —1615—). Baina nahiko frogatuta dago aldarrikapen hori, beste batzuk bezala, Uharterengandik hartua dela (Torre, 1976: 40): Aristotelesek dioenez, haurrek edozein hizkuntza hobeki ikasten baitute gizon nagusiek baino, hauek arrazionalagoak badira ere. Eta inork erran gabe, esperientziak berak erakusten digu hori argiro; izan ere badakusagu ezen baldin hogeita hamar edo berrogei urteko bizkaitar bat Gaztelara bizitzera badator, ez duela inoiz erdara ikasten eta mutila baldin bada bi edo hiru urtetan Toledon jaioa dirudiela... eta horretara, autore nagusietarik inor ez zen joan atzerriko hizkuntzaren bila bere kontzeptuak adierazteko: aitzitik, grekoek grezieraz izkiratu zuten, erromatarrek latinez, hebrearrek hebraieraz, eta mairuek arabieraz... (Uharte Donibanekoa, 1996: 149) —1575—. Arrazoi berberagatik erabili nahi izan dut nik oraingo honetan nire euskara, Uharteren espiritu errenazentista behar bezala berreskuratzeko4 eta, bide beretik, adierazpen ahalik eta garbiena lortu nahian5, baina funtsean Uharteri berari kasu eginez gero, pentsaeraren eta hizkuntzaren artean harreman zuzena badagoelako (Rodrigez, 1994): Nola ezagun norbaitek adimenik baduen? Biderik onena adierazpena edo dialektika da. Froga-harriak urrea ezagutarazten duen bezala, halaber, adierazpenak adimena (Etxarren-Lohigorri, 1975: 86). Eta aldarrikapen horretan aitzindaria dugu garaztarra, tokian tokiko kulturak gogamen unibertsala bera baldintzatzen duela espiritu katolikoaren aurkako iritzia baitzen: <sup>3.</sup> Leizarragaren *Itun Berria* (1571), *Se Wsi* soumieraz (1548), etab. Europan latina erabili beharrean tokian tokiko hizkuntzen arabera eginiko Biblien itzulpenak zerrendatu ditu, besteak beste, Joseba Intxaustik bere *Euskera* liburuan (Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 1997). Honetaz gain, orduko hizkuntza baino gehiago hezkuntzaren egoera aztertzeko, ikus Garinen *La educación en Europa, 1400-1600*. (Crítica, Bartzelona, 1987). <sup>4.</sup> Jasan behar izan zituen jazarpenak zirela-eta, jatorri judua edo moriskoa barik kalbinismoaren eragina Uharterengan azpimarratu izan dute, besteak beste, Salamancako Unibertsitateko Biurrun irakasleak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lopez Goñi irakasleak. <sup>5.</sup> Ahalegin honetan ezin ahaztu Etxarren-Lohigorriren 1975eko *Huarte, Hator Etxerat* (Jakin, Donostia). J.B. Etcharren dugu, gainera, *Zientzietarako Argimenen Azterketa* frantseseratu duen azken ikerlaria: *L´examen des sprits pour les sciences* (Atlantique, Biarritz, 2001). Eta esperientziaz klarki ageri da zein urrun diren elkarrengandik grekoak eta eskitiarrak, frantsesak eta espainolak, indiarrak eta alemanak, Etiopiakoak eta ingelesak. Eta ez da hori soilki ageri hain herrialde apartatuetan; Espainia osoa inguratzen duten probintziak kontsideratzen baditugu, kontatu ditugun bertuteak eta bizioak haien bizilagunen artean bana ditzakegu [...] Kontsidera ditzagun katalanen argimen eta ohiturak, valentziarrenak, murtziar, granadar, andaluziar, extremadurar, portugaldar, galego, asturiar, montañes, bizkaitar, nafar eta aragoarrrenak, eta Gaztelako giltzururrunekoenak. Nork ez dakusa eta ez dazagu horiek artean ez direla berdin, aurpegiaren figuran eta gorputzaren izaeraz gainera, arimaren bertute eta bizioetan ere? [...] Ezin sinets daiteke zer nolako ezberdintasuna izaten den bertako bizilagunen artean (*op. cit*. 78-79). Baina aipatzen dituen argudioen arabera eta, gizabanakoen sailkapena egin nahian, betiere6, gertuago dirudi Uharteren ikuspuntua Vygotskiren edo Luriaren Garapen Psikologiatik7 defendatu ohi den bezala Chomskyren teorietatik baino8. ### **4. Erdi Aroarekiko haustura Uharterengan** Ezin da zalantzan jarri Uhartek gizaki modernoaren ezaugarriak erakusten dituela. Era berean, aski garbi dago garai bertsuan sortzen ari zen protestantismoaren ezaugarriak azalarazten dituela modernitate hark. Baina ezaugarri haiek guztiek ez zuten aurrekari gisa klasikoen pentsamendua, baizik eta, haien aipamen ugari eta guzti, haiekiko haustura garbia (Ajo, 1957). Horrela, pentsatzeko gaitasuna gorputzean kokatzean, Aristotelesek defendaturikoaren aurka (Uharte Donibanekoa, 1996: 96), burmuinaren alde jotzen du garaztarrak bihotzaren kaltetan9 (*op. cit*. 98). Mirariak baztertzeko ez zuen beldurrik izan, eta mundua ulertzeko, zientziaren beharra errebindikatu zuen: Ohartzekoa da haintzat ezagutu eta obra naturaletatik bereiztu behar dituenak filosofo natural handia behar duela eta ondorio bakoitzari jakin zer nolako kausa ordenaturik uka ditzakeen; eta, guztiarekin ere, ez da aski Eliza katolikoak haiek haintzat deklaratzen ez baditu (*op. cit*. 76). <sup>6.</sup> Gogoratu Uharteren liburuak duen izenburu osoa: *Zientzietarako Argimen Azterketa non erakusten baitira gizonengan diren trebetasun ezberdinak, eta bakoitzari bereziki dagokion letra mota.* <sup>7.</sup> Sapir-Whorfen ikuspunturaino iritsi gabe (hizkuntza bakoitza kultura jakin batekin loturik dagoela eta ezin dela hizkuntzen arteko benetako itzulpenik lortu), hala Vygotskik (*Pensamiento y Lenguaje*, La Pléyade, Buenos Aires, 1934) nola Luriak (*Los procesos cognitivos,* Fontanella, Barcelona, 1977), Chomskyren Adimenari buruzko Teoria tokian tokiko kulturaren arabera baldintzatzen dute. <sup>8.</sup> Noam Chomskyk berak *Language and Mind* liburuan (*El Lenguaje y el entendimiento*, Seix-Barral, Bartzelona, 1971, 22-24. orr.) aldarrikatu arren (ikus, besteak beste, E. Gil Beraren hitzaurrea Joanes Uharte Donibanekoaren *Zientzietarako Argimenen Azterketa*-ren Xabier Kintanaren itzulpenean, 1996) Uharteren ekarpenak Chomskyren oinarria dugun Aristotelesekin eragindako hausturatik abiatzen da pentsaeraren aniztasuna aldarrikatzeko, gizaki guztiona den jatorrizko adimen komuna baztertuz. Ikus Fito Rodriguezen "Hizkuntza eta Pentsakera" in B.B.A.A. *Hizkuntza, Hezkuntza eta Elebiduntasuna*, UEU, Bilbo (1993), 21-23 orr. <sup>9.</sup> Garunean bentrikuluak banatzen ditu. Eskolastikaren nominalismoari muzin eginez, materialismo naturalista zein eraikuntza kognitiboaren alde agertu zen hastapenetatik. Ikus dezagun II. atalean, 1594.eko IV.an «non deklaratzen den Natura dela mutila ikasteko trebe egiten duena»: Jende arruntak, argimen eta trebetasun handiko gizona dakusanean, laister seinalatzen du Jainkoa autoretzat eta ez du beste ezein ere kausaz ardurarik ukaiten; aitzitik, alferreko irudimen deritzo hemendik urruntzen den orori. Baina filosofo naturalak mintzamolde honetaz burlatzen dira (*op. cit*. 72). Horrela, autoritate eskolastikoetatik kanpo klasikoen berrirakurtzeari ekin zion, gehienetan Platonen aurka («Platonek espantatzen nau…», *op. cit*. 105) eta Aristotelesen "bertsio enpirikoa" azpimarratuz: Aristoteles beste bide batetik abiatu zen erranez: gizonek dakiten eta ikasten duten guztia, hori entzun, ikusi, usaindu, dastatu eta ukitua izatetik sortzen da… (*ibidem*). Ildo beretik, ezaguera eraikitzeko bidea ulerkuntza dela argi utzi nahi izan zuen; baita adimena garatzeko heziera mailakatuak duen garrantzia ere: Zeren gorputza egun bakarrean anitz jan eta edanez mantentzen ez den bezala, baizik eta urdailean egosi eta eraldatzen denetik, era berean, denbora laburrean anitz irakurketarekin ez da gure endelegua gizentzen, baizik eta pixkanaka konprenituz eta hausnartuz doanarekin (*op. cit*. 71). Honekin batera, VIII. Atalean zientzia bakoitzari dagokion adimen-mota sailkatu zuen. Bere aburuz, jakina denez, Latina eta Gramatika ikasgaiak dira oroimen ona dutenentzat. Dialektika, berriz, ezaguerari dagokio, eta Astrologia irudimenaz lantzen da hoberen. Patologiak ere zerrendatu zituen bigarren argitalpeneko bigarren atalean. Alde batetik, adimen "zikiratua" daukatenak daudela dio, ezer ulertzeko gai ez direnak. Bestetik, ulertu ondoren oroimenean ezer gorde ez dutenak ere adimen gabezia dutela uste du, eta, azkenik, jende nahastua dugu, kontzeptu gehiegi sortzen dituztenak, alegia (*op. cit*. 62, 63). Lehenengo atalean, berriz, adimena duenaren ezaugarria kontzeptu berriak sortzea dela dio. Latinetik ekarriak, *gigno, ingigno* eta *ingenero* hitzak erabili zituen irudimenaren sorkuntza adierazteko10. Horren arabera hiru motako ikasleak bereiz zitezkeen: maisuak dioena ongi ulertu, ikasi eta gordetzen duen ikaslea, hamaika kontzeptu sortzeko gai dena eta inolako laguntzarik gabe ikasteko gaitasuna duena (*op. cit*. 55, 56, 57). Ikasleria horrela definituz (patologia eta guzti!) Uhartek gizakiak sailkatzeko irizpideak emateaz gain, adimena definitu zuen, eskolastikaren aurka, oso era modernoan. Alde batetik, gizabanako bakoitzak dituen ezaugarri naturalen baldintzak ezagutarazi zituen eta, bide horretatik, haien araberako adimena garatzeko bideak ere eskaintzeko aukera izan zuen. <sup>10.</sup> Gogoeta honen inguruan, dudarik gabe, Uharteren arrastotik hartu zuen Marinak bere *Elogio y Refutación del ingenio* (XX Premio Anagrama de ensayo, Anagrama, Bartzelona, 1992). Berpizkundetik aurrera hasitako gizabanakotze-prozedura zibilizatzaileak (Elías, 1973) Uharterengan du oinarria Erasmus, Vives edo Castiglione garaikideengan baino gehiago (Erasmus, 1985; Vives, 1969). Azken horiek, heziera sotiltasunarekin parekatuz, gorputzaren gizarte-kontrolari ekin bazioten ere (Morreale, 1959), Uhartek gorputzaren eta gogoaren arteko harremanak aztertzeko ausardia izan baitzuen11. Gaur egungo ezagueraren gizartean (Toffler, 1991) non «beren maisuei ez eta beste inori ere inoiz entzun ez zietena asmatzen dutenak» (Uharte Donibanekoa, 1996: 56) betetzen duten ikasleak behar dira (Tedesco), Uharteren ekimenak, ezagunak diren jazarpen nahiz debeku guztiak pairaturik ere12, garaipena erdietsi duelakoan nago. Izan ere, Erdi Aroko antzera, dagoena errepikatzea baino gehiago, norberak pentsatu ahal izatea eskatzen du gaur egungo egoerak; eta Uharteren aldarria, funtsean, horixe besterik ez zen izan, pentsamendu askearen aldeko jarrera intelektuala. ### **Bibliografia** Ajo, C. M. (1957): *Historia de las universidades hispánicas*, CSIC, Madril. Álvarez-Uría, F. eta Varela, J. (1994): *Las Redes de la Psicología: Análisis sociológico de los códigos médico-psicológicos,* Libertarias/Prodhufi, Madril. B.B.A.A. (1978): *Ordenes, estamentos y clases*, Siglo XXI, Madril. Cipolla, C. (1970): *Educación y desarrollo en Occidente*, Ariel, Bartzelona. Elías, N. (1973): *La civilisation des moers*, Calmann-Lévy, Paris. Erasmo, (1537): *De la urbanidad en las buenas maneras de los niños*, (1985), MEC, Madril. Etxarren-Lohigorri, J.B. (1975): *Huarte, Hator Etxerat*, Jakin, Donostia. Foucault, M. (1954): *Maladie mentale et personnalité*, PUF, Paris. –––––––––––––, (1961): *Histoire de la folie à l´âge classique*, Plon, Paris. –––––––––––––, (1963): *Naissance de la clinique. Une archéologie du regard medical*, PUF, Paris. –––––––––––––, (1975): *Surveiller et punir*, Gallimard, Paris. Garin, E. (1987): *La educación en Europa, 1400-1600*, Crítica, Bartzelona. Garmendia, J. (1979): *Gremios, Oficios y Cofradías en el País Vasco*, CAP, Donostia. Goffman, E. (1970): *Internados*, Amorrortu, Buenos Aires. Joanes Uharte Donibanekoa, *Zientzietarako Argimenen Azterketa* (Xabier Kintanaren itzulpena, 1996) Klasikoak, Bilbo. Le Goff (1957): *Les intellectuels au Moyen Âge*, Seuil, Paris. López, C. (1977): "Juan Huarte", in *Cien Vascos de Proyección Universal*, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo. Marina, J. A. (1992): *Elogio y Refutación del ingenio* (XX Premio Anagrama de ensayo), Anagrama, Bartzelona. Morreale, M. (1959) *Castiglione y Boscán. El ideal cortesano en el Renacimiento español,* Madril. <sup>11. «</sup>Uharteren liburuak irudimen modernoa ahalbideratu zuen...» dio Marinak bere *Elogio y Refutación del ingenio* liburuko 255. orrian. <sup>12.</sup> *Zientzietarako Argimenen Azterketa* 1575ean lehen aldiz kaleratu bazen ere, 1581ean Inkisizioaren Indexean zerrendaturik izan zen 1966ra arte, zeinean aipatu Tribunalak liburu debekatuen aurkibidea zen Indexa desagerrarazi zuen (*Acta apostolicae sedis*, LVIII. liburukia, 186. or.). - Olaizola, J. M. (1993): *Historia del Protestantismo en el País Vasco*, Pamiela, Iruñea. - Panofsky, E. (1959): *Arquitectura gótica y pensamiento escolástico*, Infinito, Buenos Aires. - Rodriguez, F. (1994): "Kultur Gutxiagotuak eta Pentsamenduaren Independentzia" in *Actas del Primer Congreso Internacional de Ontología* (*Categorías e inteligibilidad Global*), Universitat Autònoma de Barcelona, 463-465 orr. - Sacristán , M. (1977): "La universidad y la división del trabajo", *Argumentos*, 37-48. - Tedesco, J. C. "Educación y sociedad del conocimiento", *Cuadernos de Pedagogía*, **288**, 82-86. - Toffler, A. (1991): *El cambio de poder,* Plaza y Janés, Bartzelona. - Torre, E. (1976): "Las influencias", in *Examen de Ingenios para las Ciencias*, Editora Nacional, Madril. - Varela, J. eta Álvarez-Uría, F. (1991): *Arqueología de la escuela*, La Piqueta, Madril. - Varela, J. (1983): *Modos de educación en la España de la Contrarreforma,* La Piqueta, Madril. - Vives, J. L. (1969): *Diálogos*, Espasa-Calpe, Madril. - Weber, M. (1964): *L´ethique protestante et l´esprit du capitalisme*, Plon, Paris.
aldizkariak.v1-3-720
{ "domain": "giza zientziak eta artea", "id": "ikergazte_vi_giza-zientziak-eta-artea_25", "issue": null, "year": "2025", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "vi" }
## Elebidunen afasia simulatzeko eredu konputazionalaren oinarriak Ihintza Malharin<sup>1,2</sup>, James S. Magnuson<sup>1,3,4</sup> BCBL. Basque Center on Cognition, Brain & Language. 69 Mikeletegi 20009 Donostia-San Sebastián. Gipuzkoa, Spain UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia. Gipuzkoa. <sup>3</sup> Ikerbasque. Basque Foundation for Science, Bilbao, Spain. <sup>4</sup> University of Connecticut. Storrs, CT, USA. i.malharin@bcbl.eu #### Laburpena Garuna hauskorra da. Iktus edo garuneko erasanek desoreka iraunkorrak eragin ditzakete edozein maila kognitiboan, hizkuntzan esaterako. Bestalde, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago elebiduna da. Hala ere, elebidunen hizkuntza-desorekak gutxitan aztertu dira, neurri batean paziente elebidunen ezaugarri kliniko eta linguistikoetan berezko den heterogeneotasunagatik. Eredu konputazionalak paziente elebidun simulatuen lagin homogeneoak sortzeko erabil daitezke, eta horrek hizkuntzaren prozesamendu osasuntsua zein kaltetua hobeto ulertzea ekar dezake. Ikerketa honetan, ingelesa prozesatzeko EARSHOT hizketa-ereduaren hedapena aurkezten da, euskara-gaztelania prozesatzeko eredu elebidun batera. Bestalde, afasia hizkuntza-desoreka simulatzeko ereduak duen kaltetze-metodoa ere deskribatuko da. Hitz gakoak: elebitasuna, afasia, eredu konputazionalak, elebidunen afasia #### **Abstract** The brain is fragile. A stroke or traumatic brain injury can lead to long-lasting damage in any cognitive domain, such as language for example. Besides, more than half of the world's population is bilingual. However, language impairments in bilingual populations have seldom been studied, in part due to the inherent heterogeneity present in the clinical and linguistic characteristics of bilingual patients. Computational models can be used to create homogeneous samples of simulated bilingual patients, which can lead to a better understanding of both healthy and impaired language processing. In this study, we present the expansion of an English speech processing model (EARSHOT) to a bilingual Basque-Spanish speech processing model. Additionally, the lesioning method used to simulate aphasia is described. Keywords: bilingualism, aphasia, computational modeling, bilingual aphasia #### 1 Sarrera eta motibazioa Munduaren erdia baino gehiagok bi hizkuntza edo gehiago erabiltzen ditu bere eguneroko bizian (Ansaldo *et al.*, 2008). Hala ere, elebidunek iktus baten ondotik bizi dituzten hizkuntza-desorekak gutxi ikertuak izan dira. Iktus bat gertatzerakoan, garunaren zati bat odolik gabe gera daiteke eta funtzio kognitibo batzuk honda lirateke. Funtzio kognitibo batzuk garuneko toki zehatzetan atzematen dira. Hala nola, hizkuntza garuneko ezkerreko hemisferioan aurkitzen da elebakarrentzat eta 6 urteetatik gora bigarren hizkuntza ikasi duten elebidunentzat. Bi hizkuntzak 6 urteren ondoren bereganatu dituzten elebidunentzat, aldiz, hizkuntza funtzio kognitibo aldebikoa dela esaten da, garuneko bi hemisferioetan aurkitzen baita (Hull eta Vaid, 2007). Hau jakinda, iktus bat garunaren ezkerreko hemisferioan gertatzen bada, hizkuntza ia beti kaltetua izaten da eta afasia deitzen den hizkuntza-desoreka eragiten du. Afasia, hizkuntza-desoreka da, non pertsona batek hizkuntzaren ekoizpena edo ulermena kaltetua duen. Kaltearen larritasuna faktore desberdinen araberakoa da, lesio edo kaltearen kokapenarena eta tamainarena batez ere. Egun batetik bestera, pertsona honek zailtasunak izaten ditu bere hizkuntza erabiltzeko edota bere ingurukoak ulertzeko, hizketan zein idazketan. Aipatu bezala, paziente afasiko ia guztiek iktus bat dute nahasmenduaren oinarri, baina paziente afasiko guztiak ez dira berdinak; haien kaltea ez da nahitaez toki berean eta tamaina berekoa, terapia ez dute nahitaez iktusaren ondoren berehala hasi behar, eta ezaugarri pertsonal ezberdinak ere izan ditzakete (adina, ikasketa maila, iktusaren aurreko funtzionamendu kognitiboa, etab). Elebidunak diren paziente horientzat, gainera, ezaugarri linguistikoak ere kontuan hartu behar dira, hizkuntza gaitasunean eragina izan dezaketelako. Hau da, kontuan izan beharrekoa da hizkuntza bakoitza noiz ikasi duten, zenbateraino erabiltzen edota entzuten eta irakurtzen dituzten egunerokotasunean, zein motibazio- eta gaitasun-maila zuten hizkuntza bakoitzean iktusaren aurretik, etab. (Ansaldo *et al.*, 2008; Goral eta Hejazi, 2021). Ezaugarri bereizgarri horiek guztiak kontuan hartu behar dira pazienteari terapia ahalik eta pertsonalizatuena eskaintzeko, baina talde txiki eta heterogeneoek ikerketa zientifikoen emaitzen orokortzea zailagoa egiten dute. Honi aurre egiteko, eredu konputazionalak erabil daitezke. Eredu konputazionalak erabiltzeak beste ikerketa metodoen osatzea ahalbideratu dezake, bi modu nagusitan. Lehenik, teorien zehaztea ahalbidetzen du. Eredu konputazional bat sortzeko, ikertzen dugun fenomenoa guztiz zehaztu behar da, eta suposizioen argitzea maiz uste baino ariketa zailagoa da (ikus Magnuson *et al.* (2012), ikuspegi orokor bat lortzeko). Bestalde, eredu konputazionalek zehaztu dugun teoriaren barne diren simulazio guztiak sortzea ahalbidetzen dute. Horrek esan nahi duena da paziente ezberdinen profil guztiak simula ditzakegula, eta simulatutako paziente talde handiak sor ditzakegula gure ikerketen indar estatistikoa handitzeko. Eredu konputazional baten funtzionamendua probatzeko, egiazko jendean agertzen diren fenomenoak ereduan ere agertzen diren ikertzen da. Eredu konputazionalak giza-datu horiekin konparatu behar dira, hizkuntzan agertzen diren egiazko fenomenoak erakusten dituen ziurtatzeko. Adibidez, EARSHOT eredu elebakar konputazionala hizketa naturalaren prozesamendua simulatzen duen eredurik osoena da, hizketa prozesatzearen hainbat fenomeno simulatuko baititu (Magnuson *et al.*, 2020). Ahots batek esandako hitzen soinutik abiatuz, hitz horien esanahira iristen den eredua da, egiazko hizketaren denbora-mugak kontuan hartuz. Hizketa naturalak dituen denbora-mugek hitzen arteko lehiaketa sortzen du. Adibidez, "ka-" lehen silaba entzuterakoan, "katu" batez edo "kazetaritza" arloaz mintzo garenez ez dakigu, beraz bi hitz horiek (eta "ka" silabatik hasten diren hitz guztiak ere) lehiaketan dira entzulearentzat, ondoko silaba agertu arte. EARSHOT ereduak fenomeno hau simulatzea lortu du, egiazko hizketa erabiliz. Hau garrantzitsua da orain arte egindako ereduek hitzen soinu edo fonema bakoitza hartzen zutelako sarrera gisa (Hannagan *et al.*, 2013). Honek erran nahi du fonema horiek guztiak ikertzailearen esku jarriak zirela, eredua fonema horietara mugatuz, eta hizkuntza zehatz batera ere bai. Hizketa naturala ezagutzen duen teknologia *smartphone* guztietan erabilgarria da, baina honen oinarria osatzen duten eredu konputazionalak eredu sakonak dira. Horiek konplexuegiak direnez gizakien hizketa prozesamenduari buruzko informazioa biltzeko, sakontasun txikiko ereduen beharra dago. ## 2 Arloko egoera eta ikerketaren helburuak ## 2.1 Arloko egoera #### 2.1.1 Elebitasunaren eredu konputazionalak Azken hamarkadetan, elebitasunaren eredu konputazional desberdinak proposatuak izan dira elebitasunaren alde zehatz batzuk simulatzeko. Bakoitzaren ekarpenak eta mugak labur azalduko ditugu. Bilingual Activation Model (BIA) ereduak gaitasun-maila handiko heldu elebidunen emaitzak simulatzen zituen, baina tamaina txikiko hiztegia erabiltzen zuen (Dijkstra *et al.*, 1998; Dijkstra eta Van Heuven, 2002). Bilingual Simple Recurrent Network (BSRN) ereduak bi hizkuntza artifizialeko hitz segidak ikasi zituen, baina eredua ez zen inoiz neurri edota hizkuntza errealista batera zabaldua (French, 1999). Bestalde, Self-organizing maps (SOM) ereduak fonologia eta semantikaren arteko loturak erakusteko eraikiak izan ziren (Li *et al.*, 2004, 2007; Shook eta Marian, 2013). Shook eta Marian (2013) ikertzaileen ereduak hizketan agertzen diren denbora muga batzuk simulatzea lortu bazuten ere, haien lanaren kodea ez zuten argitaratu eta haien eredua ez zuten giza datuekin balioztatu. Duela gutxi, Bide Bikoitzeko Eredu kognitibotik eredu konputazional elebiduna sortua izan da ('Bilingual Dual-Path Model', Khoe eta Frank (2024)) esaldi eta hitz elebidunen prozesatzea ikertzeko. Nahiz eta eredu honek emaitza onak izan ariketa horietan, hizketa prozesamenduan, hau da, hitz edo esaldi mintzatuen ulermenean, ez du berririk adierazten. Aurrerago aipatu bezala, hizketa naturalaren denbora-muga horiek simulatzea ariketa konplexua da, eta gaur egun, hizketaren denbora-mugak kontuan hartzen dituen elebitasunaren eredu konputazional osorik ez dago (osoa den eredu batek hiztegi tamaina handia eskatzen du, egiazko hizkuntza bat simulatu behar du eta giza-datuekin balioztatu behar da). ## 2.1.2 Afasia elebakarraren eredu konputazionalak Aipatutako ereduekin afasia simulatzeko lan oso gutxi agertzen dira. Miikkulainen (1997) ikertzaileak DISLEX eredua aurkeztu zuen dislexia eta afasiaren fenomeno berezi batzuk simulatzeko, aipatutako Self-organizing maps metodoa erabiliz. Talde batzuek TRACE eredu elebakarra (McClelland eta Elman, 1986), hitz mintzatuen ezagutzearen eredurik ezagunena, erabili izan dute hizkuntza gaitasun apaleko helduen emaitzak simulatzeko (Magnuson *et al.*, 2012) edota hitz mintzatuen ezagutza simulatzeko afasiadunetan (Mirman *et al.*, 2011). Bestalde, lehenago aipaturiko Bide Bikoitzeko Eredu kognitibo hartatik abiatuz, Chang (2002) ikertzaileak eredu konputazional elebakarra sortu eta "kaltetu" zuen, eta afasian agertzen diren ekoizpen-desgaitasunak simulatzea lortu zuen. Beraz, afasia elebakarraren aspektu batzuk simulatuak izan badira ere, afasiaren hizketaren prozesatzedesgaitasunak simulatzen dituen eredurik ez da oraindik agertzen, hau da, hitzetatik haratago, esaldiak eta hizketa naturalean agertzen diren emaitzak beharrezkoak dira. #### 2.1.3 Afasia elebidunaren eredu konputazionalak Azkenik, afasia elebiduna simulatzen duten eredu konputazional gutxi dira ere. Aipagarriena, DISLEX ereduaren ingelesa-gaztelania BiLEX eredua da (Kiran *et al.*, 2013a,b; Penaloza ˜ *et al.*, 2020; Grasemann *et al.*, 2021), afasia duten paziente elebidunen errepresentazio semantiko eta fonologikoak simulatzen dituena, Self-organizing maps metodoa erabiliz. Paziente afasiko elebidunei buruzko erantzun argirik gabeko galdera bat orokortze efektuari buruzkoa da. Paziente elebidun batek terapia hizkuntza batean egiten duenean, terapiaren onurak bigarren hizkuntzan ager daitezke, nahiz eta ez den zuzenean landu. Honen ondorioz, garunean bi hizkuntzak lotuak direla teorizatu da. Baina, orokortze fenomenoa ez da beti gertatzen, eta batzuetan, landua ez den hizkuntza okertu egiten da (ikus Fabbro (2001); Ansaldo *et al.* (2008) paziente elebidunak terapia elebakarrak segi ez ditzaten argudioentzat). Fenomeno hau ikertzeko zailtasun handiena, hasieran deskribatu bezala, taldeen heterogeneotasun handia da, eta orain arte egindako ikerketek aurkako emaitzak adierazi dituzte (ikus Ansaldo *et al.* (2008), emaitza horien azalpen batentzat). Fenomeno hau eragiten duen faktoreak bilatzeko, Grasemann *et al.* (2021) ikertzaileek terapia elebakarra jaso zuten paziente elebidun desberdin bakoitzaren BiLEX eredu konputazional parea sortu dute; alde batetik, pazienteak jarraitu zuen terapia elebakarra simulatuz, eta bestetik, pazienteak jarraitu ez zuen terapia elebakarra simulatuz. Afasia agertu aurretik pazienteek gehien erabiltzen zuten hizkuntza terapian lantzen zenean orokortze fenomenoa gehiago gertatzen zela ondorioztatu zuten (Grasemann *et al.*, 2021). Afasia elebidunaren eredu konputazional honen emaitzak onak baldin badira ere, afasiaren alderdi zehatz bat bakarrik ikertua izan zela ikusi dugu, terapiaren orokortzearena. ## 2.2 Ikerketaren helburuak Ikerketa honen helburuak hiru dira. Lehenik, euskara-gaztelaniaren eredu elebiduna sortu nahi dugu EARSHOT ingelesezko eredu elebakarretik abiatuz, gaur egun hizketaren prozesamendua hoberen simulatzen duen eredu konputazionala baita. Bigarrenik, Ingelesezko, Euskarazko eta Gaztelaniazko EARSHOT eredu elebakarrak kaltetzea dugu helburu, afasia hizkuntza-desoreka simulatzeko hizkuntza bakoitzean. Gaur egun, ingelesezko EARSHOT eredu elebakarra baizik ez da existitzen. Euskarazko eta gaztelaniazko eredu elebakarrak oraindik sortu behar ditugu. Azkenik, euskara-gaztelania EARSHOT eredu elebiduna kaltetu nahi dugu afasia duten paziente elebidunen emaitzak simulatzeko. ## 3 Ikerketaren muina ### 3.1 Afasia hizkuntza-desoreka Broca eta Wernicke ikertzaileek afasia XIX. mendean deskribatu zuten. Hizkuntza-desoreka honen bi mota nagusiei, ekoizpen- eta ulermen-desgaitasuna hurrenez hurren adierazten dutenei, haien izena ipini zieten. Bi afasia mota nagusienak baldin badira ere, beste afasia mota ezberdinak daude, pazienteek ariketa ezberdinetan (irudiak izendatzean, hitzen edo esaldien errepikatzean, irudien deskribatzean, etab) dituzten emaitzen arabera sailkatzen direnak. Haatik, ikertzaile batzuek afasia mota horietan baino pazienteen desgaitasunetan oinarritua den beste sailkapen bat proposatzen dute (Halai *et al.*, 2017; Landrigan *et al.*, 2021). Sailkapen hau sortzeko, Landrigan *et al.* (2021) ikertzaileek hainbat afasia mota zituzten pazienteen emaitzak hartu eta ebaluatu dituzte adimen artifizialeko sailkatzaileak erabiliz. Emaitza horiek hizketaren ekoizpena eta ulermena eta beste hainbat ezaugarri kognitibo ere biltzen zituzten datuak ziren. Ikerketa horietan hiru afasia talde nagusi agertu ziren, desgaitasun semantiko, fonologiko edo arinagoak biltzen zituztenak (Landrigan *et al.* (2021) ikertzaileek pazienteen hitz egiteko erraztasunari buruzko daturik ez zutenez, Halai *et al.* (2017) ikertzaileek aurkitu zuten laugarren erraztasun-desgaitasunen taldea ez zuten aurkitu). Paziente horien diagnostikoa, hau da, Broca edo Wernicke bezalako afasia mota, sailkapen berri honekin konparatuz, hiru desgaitasun taldeek diagnostiko guztiak biltzen zituztela ohartu ziren. Beste era batera esanda, desgaitasun semantikoen taldeak Broca eta Wernicke afasia motak biltzen zituen, desgaitasun fonologikoek bezala. Ikerketa honetan, desgaitasun semantikoak, fonologikoak eta arinagoak proposatzen dituen sailkapena jarraituko da, diagnostikoak baino pazienteak talde homogeneoetan hobeki bereizten dituelako. ## 3.2 EARSHOT eredua Aurrerago deskribatu bezala, EARSHOT eredua egiazko hizketa (edo hizketa naturala) prozesatzen duen eredu konputazionala da (Magnuson *et al.*, 2020). Hau da, hizketaren soinutik hitzen zentzura doan eredua da, hizketa prozesamenduaren denbora mugak kontuan hartuz. Jarraian EARSHOT ereduaren arkitektura eta trebakuntza metodoa azalduko da. #### 3.2.1 Arkitektura Halako eredu konputazional baten funtzionamendua ulertzeko, arkitektura hau bi elementu nagusik osatzen dutela jakin behar da: nodoak, informazioaren atxikitzeko guneak, eta loturak, nodo batetik bestera informazioa igortzen duten loturak. Informazioa sarrera nodoetatik sartzen da, eta lotura geruza desberdinei esker, ateratze nodoetara doa. Nodoak mota ezberdinekoak izan daitezke, baina hemen Epe Laburreko Memoria Luzeko (ELML, LSTM ingelesez) nodoak baizik ez dira aipatuko. ELML nodo horiek ereduaren memoriaren hobetzea ahalbidetzen dute denbora tarte luzeagoetan (Hochreiter eta Schmidhuber, 1997). Nodo horiek erabiltzeak hizketaren prozesamenduaren denbora mugak kontuan hartzea ahalbidetzen diote EARSHOT ereduari. Era berean, baliteke nodo horiek luzera desberdineko denbora-tarteekiko sentikor bihurtzea, hau da, ELML nodo batzuek fonema mota batzuk adieraz ditzakete lehentasunez. Lehen irudian agertzen den bezala, eredu hau hiru lotura-geruzaz osatzen da. Irudia azpitik-gora ikusi behar da, sarrera azpitik eta ateratzea gainetik egiten da eta. Lehen lotura-geruzak sarrerako nodoak, hizketaren soinua irudikatzen dutenak, Epe Laburreko Memoria Luze (ELML) nodoei lotzen ditu. Bigarren lotura-geruza ELML nodoetatik ELML nodoetara doa. Horrek esan nahi du ELML nodo bakoitza beste ELML nodo guztiei lotzen dela (ikus Magnuson *et al.* (2020), ereduaren arkitekturari buruzko zehaztasun teknikoak lortzeko). Azken geruzak ELML nodoetatik hitzen semantikara edo zentzura doa. Kasu honetan, hitz bakoitzaren zentzua 300 unitateko bektore esklusibo batekin erakusten da, beste hitzen bektorearekiko ezberdina dena. Bektore semantiko horiek arbitrario edo bidegabekoak dira, hitzen soinua eta zentzuaren artean lotura gutxi baita (ikus Laszlo eta Plaut (2012), bektore horien sorrerari buruzko informazioa lortzeko). #### 1. Irudia: EARSHOT ereduaren arkitektura (Magnuson et al., 2020, euskaratua) ![](_page_3_Figure_9.jpeg) ## 3.2.2 Materiala eta trebakuntza metodoa EARSHOT ereduen trebakuntzarako hiru hizkuntzetan ditugun 1000 hitz bakanak erabiliko dira. Hitz horiek Magnuson *et al.* (2020) materialetik hartu eta gaztelania eta euskara batura itzuli ditugu. Ingelesa, euskara eta gaztelania dakizkien hiztun batek 1000 hitz hirukote horiek grabatu ditu. Beste lau hiztunen ahots sintetikoen grabaketak biltzen ari gara, eta orotara, bi gizonen eta hiru emakumeren ahotsak ditugu, hiru hizkuntzetan. Eredu elebakar bakoitzarentzat bost eredu sortuko dira, trebakuntza-material ezberdinarekin. Eredu bakoitza lau hiztunen 900 hitzekin trebatuko da, hau da, orotara, eredu bakoitzak 3600 sarrera-ateratze parerekin trebatua izango da (4 hiztun x 900 hitz). Eredu bakoitzetik hiztun bat kentzeak eredu honen hiztun berri baten orokortzeko gaitasuna ebaluatzea ahalbidetuko du. Modu berean, hiztun bakoitzetik ausazko 100 hitz ezberdinen kentzeak ereduaren hitzen orokortzeko gaitasuna ematen du. Magnuson *et al.* (2020) ikertzaileek egin zuten trebakuntza metodoa jarraituko da. Hau da, atzerakakozabaltzea (ingelesez bakckpropagation) metodoa erabiliko da 8000 denbora-tartetan (ingelesez epoch). Metodo honek denboran zehar ereduari emandako hitza, sarrerako hitz-itua, eta ereduak proposatutako hitzaren bektoreen arteko distantzia murriztea du helburu. Hitz-itu bakoitzarentzat, ereduak hitz honen bektore semantikoa eman behar du ateratzean. Hitz guztiak behin sartu eta atera direnean, denbora-tarte bat betetzen da. Denbora-tarte bakoitzaren bukaeran, ereduak egin duen parekatze honen berri izango du eta bien arteko distantzia aztertuko du. Distantzia handia denean, ereduak bere loturen balioa aldatuko du, ateratzetik hurbilen diren loturetatik hasiz eta sarreratik hurbilen diren loturekin bukatuz. Horregatik atzerakako-zabaltze metodoa deitzen zaio. Prozesu hau 8000 aldiz egin da, Magnuson *et al.* (2020) ikertzaileen lanean EARSHOT ereduak zehaztasun handia lortu zuelako denbora-tarte kopuru honekin. ## 3.3 EARSHOT ereduaren kaltetzeko metodoa Eredu baten kaltetzeko hainbat metodo badira ere (ikus Guest *et al.* (2020) metodo horien deskribapena eta konparaketaren berri izateko), guk loturak kaltetzeko asmoa dugu, beraz, lotura batzuen balioa 0ra pasako dugu. Seinalea guztiz blokeatu nahi ez dugulako, lotura guztien proportzio bat kaltetuko dugu aldi guztietan, % 10eko kaltetik % 80ko kaltera pasatzeko, % 10eko urratsak eginez ( % 10, % 20, % 30. . . ). Kalte-proportzioa handitzerakoan, paziente simulatuen emaitzak txarragoak bihurtuko dira. Lehenago aipatu bezala, afasia klasifikatzeko bi modu ezberdin daude: pazienteen diagnostikoa eta haien desgaitasuna. Kaltetutako eredu baten desgaitasunak ikertu nahi ditugunez, azken klasifikazio hau erabiliko dugu. EARSHOT eredua bi tokitan kaltetzeak bi desgaitasun-profil agerraraziko dituela pentsatzen dugu, hau da, desgaitasun fonologiko eta semantikoak, baina kopuru ezberdinetan. Horregatik, sarrera eta ELML nodoen arteko lotura-geruza kaltetuko dugu, baita ELML nodoen eta ateratzearen arteko lotura-geruza ere. Lehen kalte honek desgaitasun fonologiko gehiago ekarriko dituela pentsatzen dugu, bigarren kalte honek, berriz, kalte semantiko gehiago ekarriko dituela. Eredu konputazionalak sortzeko beste motibazio bat antzeko kalteetatik profil desberdinak nola sor daitezkeen aztertzea da. Jarraian desgaitasun horien eta ereduaren emaitzen ebaluatzeko metodoak aurkeztuko dira. ## 3.4 EARSHOT ereduaren ebaluatzeko metodoa ## 3.4.1 Zehaztasuna Lehenik, ereduaren zehaztasuna ebaluatuko da, hau da, sarrerako hitza eta ateratako hitza berdinak edo ahalik eta hurbilenak diren ebaluatuko da. Hau egiteko, hitz guztien bektoreen arteko kosinu distantzia kalkulatuko da. Bi bektoreen arteko distantzia handiagoak bi hitzen arteko ezberdintasun handiagotzat estimatuko dira. Aldiz, kosinu distantzia txikiak bi hitzen arteko antzekotasuna erakusten duela estimatzen da. Metodo honek sarrerako hitz bakoitzarentzat ateratzeko hitza beste hitz guztien artean hurbilena den ikustea ahalbidetuko du. Hala bada, ereduak emaitza zuzena duela estimatuko da. Aldiz, sarrerako hitza ez den hitz bat agertzen bada ateratzean, beste hitz guztien arteko kosinu distantzia txikienarekin, emaitza txarra dela estimatuko da. Esan bezala, kosinu distantziari esker emaitza ona edo txarra den jakingo dugunez, zehaztasun-ehunekoa kalkulatu ahalko dugu. Magnuson *et al.* (2020) ikertzaileen lanean oinarrituz, kaltetu gabeko eredu batek % 85eko zehaztasuna inguru lortu beharko luke trebaketan erabilitako hitzentzat, % 65 inguru trebaketan erabili ez diren hitzentzat, eta % 30 inguru trebaketan erabili ez diren hiztunentzat (ehunekoak behera borobilduak izan dira hiztun kopuru ezberdina kontutan hartzeko). Bestalde, EARSHOT eredua % 10eko urratsez kaltetuko dugunez, kalteproportzio handiagoak zehaztasun apalagoari eragin beharko lioke. ## 3.4.2 Aktibazio fonologikoaren garapena Ereduaren ebaluatzeko beste metodo bat denboran zehar duen aktibazio fonologikoaren garapenaren aztertzea izango da. Hau da, proba on batean, hots, ereduak sarrerako hitz bati ateratze ona eman dionean, aktibatutako hitz guztien garapena begiratzen dugu, hitzaren esateko denbora tartean. Adibidez, 'katu' hitzarentzat, lehiaketa fenomeno bat ikusi beharko genuke hitzaren hasieran 'kate' hitzarekin, eta 'batu' hitzarekin 'katu' hitzaren bukaeran. Beste hitzez, 'katu' hitzaren auzoak, lehen fonemak amankomunean dituzten hitzak, gehiago aktibatuko dira 'katu' hitzaren hasieran bukaeran baino. Alderantziz, 'katu' hitzaren errimak, 'batu' bezala, gehiago aktibatuko dira 'katu' hitzaren bukaeran hasieran baino. Loturarik gabeko hitzek, aldiz, ez lukete aktibaziorik erakutsiko denboran zehar. Ikus Allopenna *et al.* (1998) lehiaketa fenomeno honen berri hartzeko gizakietan, eta Magnuson *et al.* (2020), ordea, EARSHOT ereduan. ### 3.4.3 Huts motak Ereduaren ebaluatzeko azken metodoa huts moten aztertzea izanen da. Hizkuntza-desoreka duten pazienteak ebaluatzeko, objektuen izendatzea galdegiten zaie. Erantzun txarra ematen denean, huts mota ezberdinak direla ikusten da. Katu baten marrazkiari begira, paziente batek zakur esan dezake, bi hitzen kontzeptuak lotuak direlako. Hau huts semantikoa dela diogu. Katuaren marrazkiaren aurrean, aldiz, beste paziente batek kate esan dezake. Hau huts fonologikoa dela diogu, bi hitzen fonologia edo soinua hurbilak baitira. Huts mota ezberdin horien aztertzeak pazientearen desgaitasun motari buruzko informazioak ekar ditzake. Gure ereduan ere halako hutsak aztertu ditzakegu. Hori egiteko, hitzen arteko distantzia semantikoa eta fonologikoa kalkulatu behar dugu. Distantzia semantikoa, esan bezala, bi hitzen kontzeptuen arteko distantzia da. Gure ereduan, lehenago aipatutako kosinu distantzia izan daiteke, bi hitzen arteko bektoreen arteko kenketa dena. Distantzia semantikoa apala bada, bi hitzek zentzu hurbila dute. Distantzia fonologikoa kalkulatzeko, hitz pare (sarrera eta ateratzekoa) bakoitzaren arteko letra amankomunen proportzioa kalkulatuko da, eta bati kenduko da. Adibidez, 'katu' eta 'kate' hitzek 3 letra amankomun dituzte 4en artean, beraz 0.25eko distantzia dute. Distantzia fonologikoa 1ekoa bada, bi hitzek ez dute letrarik amankomunean (adibidez 'katu' eta 'izei'). Huts egindako hitz pare bakoitzarentzat bi distantzia horiek kalkula ditzakegu eta atari bati konparatu. Atari bakoitza distantziaren batazbestekoa da. Hutsa atari semantikotik gora baina atari fonologikotik behera bada, distantzia semantiko handia baina distantzia fonologiko txikia duen hutsa dela esan nahi du, hau da, huts fonologikoa. Aurkako egoeran, huts bat atari semantikotik behera baina atari fonologikotik gora bada, distantzia semantiko txikia eta distantzia fonologiko handia duen hitz parea dela esan nahi du, hau da, huts semantikoa. Azkenik, bi atarietatik gora edo behera bada, huts zehaztugabea dela esan nahi du. Bigarren irudian huts adibide horiek ageri dira: huts fonologikoak gorriz, semantikoak berdez eta zehaztugabeak horiz. #### 2. Irudia: 'Katu' hitzaren sarreran ageri ditzakeen huts mota ezberdinak. Datuak asmatuak dira. ![](_page_5_Figure_8.jpeg) ## 4 Ondorioak Hizketa naturala sarrera bezala hartzen duen eredu konputazional batek ulermen desgaitasunen ikertzea ahalbidetzen ahal digu, metodo ekologikotik hurbiltzen den manera batean. Eredu sinple honen erabiltzeak, eredu sakonen aurrean, ikusiko ditugun fenomenoen hobeki ulertzeko aukera emanen dizkigu. Lehen helburua, euskara-gaztelaniaren EARSHOT eredu elebidun bat sortzea da. Helburu hau lortzeko, EARSHOT ereduaren arkitektura berdina erabiliko dugu, baina ereduari euskarazko eta gaztelaniazko hitzak sartuko dizkiogu. Hitz horiek 5 hiztunek emandako 1000 hitz pare izango dira, ingelesezko ereduko hitzak berdinak direnak. Gure EARSHOT eredu elebiduna ebaluatzeko, EARSHOT eredu elebakarrarekin konparatuko dugu 3.4.1 eta 3.4.2. ataletan aipatutako metodoekin. Pertsona elebidunentzat, eredu elebiduna eredu elebakarra baino hobea izango dela aurreikusten dugu, testuinguru elebidun zein elebakarretan. Bigarren helburua, euskara eta gaztelaniazko EARSHOT eredu elebakarren kaltetzea da, 3.3. atalean aipatutako metodoarekin. Helburu honen lorpena giza-datuekin egingo den konparaketa baten arabera ebaluatuko da, 3.4. ataleko zehaztasuna eta huts motak metodoak erabiliz. Pazienteen aktibazio fonologikoaren garapena ikertua ez denez paziente-ikerketetan, metodo hau ez dugu konparaketa honetan erabiliko. Hain zuzen, pazienteen emaitzak kaltetutako eredu elebakarrak simulatuko dituela aurreikusten dugu. Paziente-datu horiek BCBL ikerketa zentroak Gipuzkoako osasun-zentro batzuekin egindako proiektu amankomunekoak izango dira. Azken helburua ebaluatzeko, kaltetutako eredu elebakarra eta elebiduna konparatuko ditugu, 3.4. atalean deskribatutako hiru metodoen bitartez. Hala nola, paziente elebidunen emaitzak kaltetutako eredu elebidunak kaltetutako eredu elebakardunak baino hobeto simulatuko dituela aurreikusten dugu. ## 5 Etorkizunerako planteatzen den norabidea Hizkuntza-desorekak ikertzen dituzten eredu konputazionalen sortzeak hizketaren prozesamendu sanoari eta kaltetuari buruzko ezagutzak handitzea ahalbidetzen du, kalterik gabeko eta kaltetutako ereduak ikertuz. Heterogeneotasun handia kontuan har daitekeen ikerketa metodo bat denez, elebitasuna eta hizkuntza-desoreka elebiduna ikertzeko metodo interesgarria dela uste dugu. Bestalde, paziente talde homogeneoak sortzeaz gain, eredu konputazionalek paziente profil guztiak simula ditzaketenez, hizkuntza-desorekaren jarraitasuna simulatzea ahalbidetzen du, baita elebitasunaren dibertsitate handiaren simulatzea ere. Era berean, erabilitako materiala moldatuz, euskalkien eta beste hizkuntzen ereduak ere sor ditzakegu, elebitasun mota ezberdinak ikertzeko baita halako elebidunetan agertzen diren hizkuntza-desorekak ere. Bestalde, etorkizuneko helburu bat izango da eredu horiek etengabeko hizketaren gainean trebatzea, hitz bakanetatik harat gertatzen diren fenomeno eta kalteak ikertzeko. Sortutako ereduen balioztatzea lortzen badugu, bestalde, eredu horiek terapia ezberdinen simulatzeko erabil ditzakegu ere. Terapien simulatzeko, gehien huts egindako hitzak biltzen dira eta ereduari berriz sartzen, haien berriz trebatzeko (ikus Penaloza ˜ *et al.* (2020) halako terapien adibideen berri hartzeko). Hala ere, ikerketa oso bat ziurtatzeko eta informazio garrantzitsu guztiak kontuan hartzen direla segurtatzeko, beste ikerketa metodoekin osatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Bereziki, klinika arloan ari diren profesionalen eguneroko lana hartu behar da kontuan. Pazienteek egiten dituzten huts motak lan klinikoetan aipatuak badira ere, ez dira manera sistematikoan bildurik, baizik eta manera anekdotikoan aipatuak. Huts horien bilketa sistematikoak desgaitasun profilak zehaztea ahalbidetuko luke, baita eredu konputazionalak baieztatzeko segurtasun handiagoa ere. ## Erreferentziak - Allopenna, Paul D, James S Magnuson, eta Michael K Tanenhaus. 1998. Tracking the time course of spoken word recognition using eye movements: Evidence for continuous mapping models. *Journal of memory and language* 38.419–439. - Ansaldo, Ana Ines, Karine Marcotte, Lilian Scherer, eta Gaelle Raboyeau. 2008. Language therapy and bilin- ´ gual aphasia: Clinical implications of psycholinguistic and neuroimaging research. *Journal of Neurolinguistics* 21.539–557. - Chang, Franklin. 2002. Symbolically speaking: A connectionist model of sentence production. *Cognitive science* 26.609–651. - Dijkstra, Ton, eta Walter JB Van Heuven. 2002. The architecture of the bilingual word recognition system: From identification to decision. *Bilingualism: Language and cognition* 5.175–197. - ——, ——, eta Jonathan Grainger. 1998. Simulating cross-language competition with the bilingual interactive activation model. *Psychologica Belgica* 38. - Fabbro, Franco. 2001. The bilingual brain: Bilingual aphasia. *Brain and language* 79.201–210. - French, Robert M. 1999. A simple recurrent network model of bilingual memory. In *Proceedings of the twentieth annual conference of the cognitive science society*, 368–373. Routledge. - Goral, Mira, eta Zahra Hejazi. 2021. Aphasia in multilingual patients. *Current Neurology and Neuroscience Reports* 21.1–8. - Grasemann, Uli, Claudia Penaloza, Maria Dekhtyar, Risto Miikkulainen, eta Swathi Kiran. 2021. Predicting ˜ language treatment response in bilingual aphasia using neural network-based patient models. *Scientific Reports* 11.10497. - Guest, Olivia, Andrea Caso, eta Richard P Cooper. 2020. On simulating neural damage in connectionist networks. *Computational brain & behavior* 3.289–321. - Halai, Ajay D, Anna M Woollams, eta Matthew A Lambon Ralph. 2017. Using principal component analysis to capture individual differences within a unified neuropsychological model of chronic post-stroke aphasia: Revealing the unique neural correlates of speech fluency, phonology and semantics. *Cortex* 86.275–289. - Hannagan, Thomas, James S Magnuson, eta Jonathan Grainger. 2013. Spoken word recognition without a trace. *Frontiers in psychology* 4.563. - Hochreiter, Sepp, eta Jurgen Schmidhuber. 1997. Long short-term memory. ¨ *Neural computation* 9.1735–1780. - Hull, Rachel, eta Jyotsna Vaid. 2007. Bilingual language lateralization: A meta-analytic tale of two hemispheres. *Neuropsychologia* 45.1987–2008. - Khoe, Yung Han, eta Stefan L Frank. 2024. The bilingual dual-path model: Simulating bilingual production, processing, and development. *Linguistic Approaches to Bilingualism* . - Kiran, Swathi, Uli Grasemann, Chaleece Sandberg, eta Risto Miikkulainen. 2013a. A computational account of bilingual aphasia rehabilitation. *Bilingualism: Language and Cognition* 16.325–342. - ——, Chaleece Sandberg, Teresa Gray, Elsa Ascenso, eta Ellen Kester. 2013b. Rehabilitation in bilingual aphasia: evidence for within-and between-language generalization. *Rehabilitation* . - Landrigan, Jon-Frederick, Fengqing Zhang, eta Daniel Mirman. 2021. A data-driven approach to post-stroke aphasia classification and lesion-based prediction. *Brain* 144.1372–1383. - Laszlo, Sarah, eta David C Plaut. 2012. A neurally plausible parallel distributed processing model of event-related potential word reading data. *Brain and language* 120.271–281. - Li, Ping, Igor Farkas, eta Brian MacWhinney. 2004. Early lexical development in a self-organizing neural network. *Neural networks* 17.1345–1362. - ——, Xiaowei Zhao, eta Brian Mac Whinney. 2007. Dynamic self-organization and early lexical development in children. *Cognitive science* 31.581–612. - Magnuson, James S, Daniel Mirman, eta Harlan D Harris. 2012. Computational models of spoken word recognition. *The Cambridge handbook of psycholinguistics* 76–103. - ——, Heejo You, Sahil Luthra, Monica Li, Hosung Nam, Monty Escabi, Kevin Brown, Paul D Allopenna, Rachel M Theodore, Nicholas Monto, eta others. 2020. Earshot: A minimal neural network model of incremental human speech recognition. *Cognitive science* 44.e12823. - McClelland, James L, eta Jeffrey L Elman. 1986. The trace model of speech perception. *Cognitive psychology* 18.1–86. - Miikkulainen, Risto. 1997. Dyslexic and category-specific aphasic impairments in a self-organizing feature map model of the lexicon. *Brain and language* 59.334–366. - Mirman, Daniel, Eiling Yee, Sheila E Blumstein, eta James S Magnuson. 2011. Theories of spoken word recognition deficits in aphasia: Evidence from eye-tracking and computational modeling. *Brain and language* 117.53–68. - Penaloza, Claudia, Katherine Barrett, eta Swathi Kiran. 2020. The influence of prestroke proficiency on ˜ poststroke lexical-semantic performance in bilingual aphasia. *Aphasiology* 34.1223–1240. - Shook, Anthony, eta Viorica Marian. 2013. The bilingual language interaction network for comprehension of speech. *Bilingualism: Language and Cognition* 16.304–324. # 6 Eskerrak eta oharrak Ikerketa hau PRE2021-097232 erreferentziako, CEX2020 001010-S-21-1 proiektuko bekari esker gauzatzen ari da, MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta FSE+-ek finantzaturik, baita ere, neurri batean PAC 2043903 (PI JSM) bekatik National Science Foundation-ek finantzaturik, eta PID2020-119131GB-I00 (PI JSM) proiektutik ere. Eskertu nahi nituzke James Magnuson, proiektu guztian zehar laguntzeagatik, Amaia Carrion-Castillo, artikulu hau ´ irakurtzeagatik eta aholkuak emateagatik, eta Olatz Andonegui artikulu hau zuzentzeagatik.
aldizkariak.v1-7-762
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 95 _2015_1", "issue": "Zk. 95 _2015_", "year": "2015", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Gazteek atzerakarga handiagoa nahi dute euskaraz?** **Julian Maia Larretxea Bilboko Irakasle Eskola, UPV-EHU** Artikulu honetan egileak proposatzen eta argudiatzen du euskaraz eginiko testu azalpen-argudiozkoen ugaritzeak ekartzen ari duela bilakaera oraintsu arte izan diren ideietan euskarazko hitz-ordenari dagokionez, idatzizko prosa logiko-diskurtsiboaren eremuan. Testuinguru horretan ikerlan bat aurkezten da non erakusten den nolako irizpideak adierazten dituzten bi inkestatu multzok, desberdinak direnak euskarazko konpetentzia-mailan: goien mailako aditu talde bat eta gazte unibertsitario talde bat. Emaitzetan ageri da adituen taldeak joera handiagoa erakusten duela atzerakarga txikitzeko, gazte unibertsitarioen multzoak baino. GAKO-HITZAK: Euskara · Hitz-ordena prosan · Atzerakarga · Irizpideen bilakaera. # **Do young people want a heavier back-burden in basque?** In this article its author puts forward and argues that the increasing use of Basque in explanatory and argumentative texts is bringing about an evolution in the ideas about the word-order in the Basque written logical-discursive prose. In this context a research work is presented regarding the criteria shown by two samples of users of the language with differing levels of proficiency, in which the most expert group shows a clearer trend towards reducing the back-burden of Euskara than the young students to whom they are compared. | Criteria. | | KEY WORDS: Basque Language · Word-Order in Prose · Back-Burden · Evolution in | | | |-----------|------------------|-------------------------------------------------------------------------------|--------------------------|------------------------------| | | | | Jasotze data: 2014-12-20 | Onartze data: 2015-05-21 | | | UZTARO 95, 51-71 | 51 | | Bilbo, 2015eko urria-abendua | # **1. Ikerketaren markoa1** #### **1.1. Egoera berria** Kontu ezaguna da euskara esparru eta funtzio formal gehiagotan hasi dela erabiltzen joan den mendeko 60ko hamarkadatik honat, lehenago oso guti agertzen baitzen, konparazio batera, hezkuntzaren esparruan edo komunikabideetan eta administrazioan (Euskaltzaindia, 1977). Euskararen hedatze-prozesu hori handitzen eta bizkortzen hasi zen XX. mendeko 80ko hamarkadan. Izan ere, diktadore Franco jenerala hil ondotik erregimen politikoaren aldaketa gertatu zen, eta horrela modua izan zen bertze hizkuntz politika berri batzuk ezartzeko, euskararen aldekoagoak. Hala, agintaritza autonomiko berrien jardunak bidea zabalagoa egin zuen euskara baliatzeko, adibidez, hezkuntzaren eremuan. Jardun horren erakusgarri dira hizkuntza-normalizazioa funtsatzeko oinarrizko legeak, Espainia aldeko bi erkidego autonomo euskaldunetan: Euskadiko Autonomia Erkidegoan 1982an hasi zen indarrean normalizazio-legea (Eusko Jaurlaritza, 1982) eta Nafarroako Foru Komunitatean, berriz, urte batzuk geroago (Nafarroako Gobernua, 1986)<sup>2</sup> . Esparru formal berri batzuetan euskara franko jori sartzeak ekarri zuen produkzioa handitzea prosa logiko-diskurtsiboaren alorrean eta ugaritzea euskaraz landuriko testu azalpenezkoak eta argudiozkoak. Testu klase horietan euskarak erabilera eta tradizio murritzagoa zuen inguruko erdara indartsuek erdietsia zutena baino (eta hala du oraindik ere): gaztelaniak, frantsesak eta ingelesak aspaldi izan dute estatuen laguntza eta zeregin formal eta informal guzietan baliatu eta garatu dira indar handiarekin<sup>3</sup> . # **1.2. Garatzeko bidearen bila** Beraz, euskara hasi zen tradizio urrixeko esparru berrietan ere erabiltzen, eta horrek hizkuntzari bertze eskakizun batzuk ekarri zizkion. Hala, euskarazko prosa idatziari etorririko behar berriei erantzuteko, hizkuntza-eredu egokiak bilatu behar izan ziren. Testuinguru horretan, jende (profesional) gehiagok sumatu bide zuen beharra hizkuntza-eredu egokia bilatzeko eta beretzeko, beren eguneroko jarduneko prosa logiko-diskurtsiboan eroso aritzeko. Kontuan hartzekoa da profesional haietako gehien-gehienek hagitz prestakuntza txikia izan zutela (batere izan bazuten ere) beren oinarrizko heziketa-prozesu arautuan euskara zeregin horietan erabiltzeko. Bertzalde, prosa logiko-diskurtsibo idatzia eraikitzeko orduan, alderdi garrantzitsu bat da zalantzarik gabe erranaldiko elementuen edo sintagmen hurrenkera eraginkorra aurkitzea eta baliatzea, nahiz eta afera hori, oro har, guti samar landu eta - 1. Lan hau egiteko UPV-EHUren laguntza izan dugu, EHU10/50 proiektuaren bidez. - 2*. Iparralde* erraten zaion lurraldea bertze estatu batean da eta hango hizkuntza-politika diferentea da; horren adierazgarri garbi bat da euskara ez dela hizkuntza ofiziala. - 3. Gaur egun gure «inguruko hizkuntza indartsu»tzat hartzen ditugu bai gaztelania eta frantsesa (aspalditik hango eta hemengo euskaldunekin kontaktuan egonak) eta bai ingelesa ere. Gaztelaniak eta frantsesak lehen bezain indartsu segitzen dute, eta ingelesa, berriz, gero eta maizago agertzen da euskaldun aunitzen eguneroko bizitzan, globalizazioak ekarri duen harat-honat handiaren ondorioz eta batez ere Internet sareak ekarri duen kontaktu-ugaritze erraldoia dela tarteko. Gaur egun ingelesa nazioarteko *lingua franca* indartsuena da eta komunikazio-ahalmen handieneko hizkuntza da, hala Europa mailan nola mundu zabalean ere (ikus, bertzeak bertze, Cenoz eta Jessner, 2000; Crystal, 2004). eztabaidatu zen euskararen normalizazio-prozesuaren hasieran (adibidez, lexikoari garrantzi handiagoa ematen zitzaion; ikus, konparazio batera, Torrealdai, 2014). Eta zer eredu atera zen nagusi euskararen zabalkunde-garai horretan, non erabilmodu egokiak urgenteki bilatzen bide ziren? Bada, eredu garailearen irizpide nagusiak gehienbat XX. mendearen lehen herenean jaulkiak ziren. Ez da ahantzi behar Azkue bezalako aurrekari baten jardunaren eragina (ikus Hidalgo, 1995), baina 1929an Altubek aurkezturiko ereduak bilduko zuen arrakasta XX. mendearen hirugarren herenean/laurdenean, noiz-eta indartsu abiatu baitzen euskararen normalizazio-ekimena. Eredu horren arrakastaz honela zioen Mitxelenak 1981ean: «[…] Guztiok dakigu, ordea, 1929tik egungo egunera Altuberen *Erderismos* […] izan dugula beti gidari» (Michelena, 2011: 343). *Erderismos* lanean aurkezturiko irizpideen gauzatze praktikoek osatzen dute eredu nagusi hori4 , eta haren ezaugarrien artean eragin handikoak dira hauek, gure ustez5 : a) aditzak erranaldiaren gibeleko aldean joan behar du; b) menpeko perpausek haien nagusiek baino lehenago joan behar dute; c) menpeko perpausaren menpekotasuna markatzen duten morfemek perpaus menderatuaren azkenean joan behar dute. Osagaiak modu horretan ordenatzeak badakar perpausaren elementuen hurrenkera oso desberdina izatea euskaran eta inguruan gehien erabiltzen diren hizkuntza indartsuenetan. Desberdina izatea, ordea, ez da beti mesedegarria edo abantaila, eta goian erraniko irizpide horien arabera jokatzeak dakarzkeen/dakartzan arazoen artean jarri behar da hainbat kasutan nabari-nabaria dela euskaraz mezuak prozesatzea hagitzez ere pisuagoa dela, sendorragoa, inguruan kontaktuan dituen hizkuntzetan baino. Bertzela erran: irizpide horiek beteta eginiko prosa idatziak euskarari «atzerakarga» handia dakarkio (Zubimendi eta Esnal, 1993). # **1.3. Harturiko ereduaren mugak edo bidearen meharra** Modu desberdinetan definitu izan da *atzerakarga* kontzeptua (Zubimendi eta Esnal, 1993; Kaltzakorta, 2007). Guk, ikersaio honetan lan-gai dugun atzerakarga motaz, honelatsuko definizio bat proposatuko genuke: atzerakarga da fenomeno bat gertatzen dena erranaldiko elementu batzuk, funtsezkoak direnak mezua gradualki prozesatzeko, jartzen direnean erranaldiaren atzeko aldean eta horrela gibelatzen eta zailtzen denean mezuaren prozesamendua. <sup>4. «</sup>Irizpidearen gauzatze praktikoa» erratean adierazi nahi dugu zenbaitetan iritzi edo proposamen batek gero praktikan legetako diharduela nola-eta hain zuzen ere egileak zehazki *proposatu ez duen* formulazio baten gisan; adibidez, ez dugu ikusi inon ere Altubek *Erderismos*-en erraten duenik «euskaraz aditzak atzean joan behar du», baina bertze formulazio-sare batek eta eredu eta adibide jakin batzuk aurkezteak ondorio sinplifikatu horretara eraman izan du gure ustez aunitzetan (ikus, osagarri, hurrengo oin-oharra ere). <sup>5.</sup> Ereduaren ezaugarri horiek honako iturri hauetatik atera edo/eta ondoriozta daitezke: 1) *Erderismos* laneko hainbat orritan ageri diren adibide «ereduzkoetatik»: 17, 114, 153, 183-184, 193...; 2) bertze autore batzuk erranikoetatik (adibidez, Arejita, 1983: 9; 3) ikus orobat Maia, 2014. Atzerakarga handiko erranaldi baten adibide bat jartzen dugu segidan (hemendik hartua: Kaltzakorta, 2007): *Donostiako alkateak errauste plantaren behin betiko kokagunearen erabakia atzeratzeko bere taldearen arrazoiak aipatzen dituen idatzi bat eraman zuen atzoko bilerara*. Erranaldi hori bera atzerakarga txikiagoarekin ere antola daiteke: *Donostiako alkateak atzoko bilerara idatzi bat eraman zuen, aipatzen duena zein arrazoi dituen bere taldeak erabakia atzeratzeko errauste plantaren behin betiko kokagunearen gainean.* Goiko adibide horietan aditz nagusia eta osagarri zuzena elementu funtsezkoak dira erranaldiaren erran-nahia prozesatzeko eta aski da ikustea non kokatuak diren antolamendu bietan: bigarrenean franko lehenago jarriak dira, eta, ondorioz, antolamendu horrek atzerakarga txikiagoa du eta errazago prozesatzen da informazioa arian-arian<sup>6</sup> . Atzerakargaren ondorio bat da hainbat aldiz irakurleak atzera itzuli behar duela eta erranaldia berriz irakurri behar duela. Horrela, kontuan harturik euskarak bizi eta garatu behar duela ingurune gero eta eleaniztunago batean (Lasagabaster, 2000; Gorter *et alii,* 2014), euskararen lehiakortasuna ttikitu egiten da, zeren komunikazioaren ikuspuntutik efizientzia txikiagokoa gertatzen baita inguruko hizkuntzak baino (ikus, adibidez, Aristegieta, 2009; Amuriza, 2012). Bertzela erran dezagun: elementuen hurrenkera berezi eta desberdin hori hainbatetan desabantaila ez bertzerik gertatzen da euskararentzat, inguruan dituen hizkuntza bizikide eta lehiakideen aldean. Bertzalde, atzerakargaren aferak badu zerikusia erranaldiaren luze-laburrarekin: arazo hori beharbada ez da nabarituko erranaldi labur-laburretan, baina hobeki ageri izaten da erranaldiko elementuek zenbapaiteko luzera izaten dutenean. Horrela, bada, euskararen erabilera ugaritzen delarik testu konplexu azalpenezko eta argudiozkoetan (prosa logiko-diskurtsiboan), muga eta eragozpen batzuk detektatzen dira hitz-ordenaren ereduan. Arazo hori aurkitzean iritzi eta proposamen desberdinak agertzen dira, helburua dutenak atzerakarga ttikitzea, zertako-eta azken finean euskarazko prosa idatziaren komunikazio-efizientzia hobetzeko. Ildo horretako ekarpentzat hartzen ahal dira honako hauek, bertzeak bertze: Zubimendi eta Esnal, 1993; Hidalgo, 1994, 2002; Alberdi eta Sarasola, 2001; IVAP, 2005; Berria, 2006; Kaltzakorta, 2007; Aristegieta, 2009, 2012; Amuriza, 2010, 2012; <sup>6.</sup> BBertze erranaldi bat, atzerakarga hagitzez ere handiagokoa, ekartzen dute Esnalek eta Zubimendik 1993ko lanean. Hartan ederki ikusten da menpeko perpaus kausalaren erran-nahia ezin dela ongi jaso harik eta prozesatu arte amaierarako utzi diren elementu giltzarri batzuk (hain zuzen ere aditza eta kausaltasuna adierazten duen morfema: «eratu zutelako»): «Hau egin ahal izan zen, lehenik, konkistatutako herriak (estatu amerikar gutxi batzuk, nazio aborigen gehienek aurre egin bait zuen) gauza izan ez zirelako garaiz erreakzionatzeko gainera etorri zitzaienaren tamaina danteskoaren aurrean, eta **inbasoreek** egoera bera mantentzeko bortxaketa fisikoan eta ideologikoan, arrazakeria aberegarrian, iraganaren mistifikazioan, beste kulturekiko arbuioan eta, azken finean, beste gizarte desberdinen funtzionamendua ulertzeko gaitasun-ezean oinarritutako sistema konpultsibo konplexu bat **eratu zutelako;** [...]» (Zubimendi & Esnal, 1993: 173). Euskaltzaindia, 2011; Agirre, 2013. Proposamen horiek guziak batera hartzen badira norabide aldaketa nabaritzen ahal da, oro har: normalizazio-prozesuaren hasieran garapen bide nagusia *Erderismos*-en jarraitzailetzan jartzen zen, baina goiko proposamen sorta horrek bertze norabait begira jartzen du hiztuna euskarazko prosa-eredua eraikitzeko orduan. ## **1.4. Irakasleen jokabidearen garrantzia** Prosa garatzeko eredu bizia eta eraginkorra aurkitzea eta baliatzea erabakigarria da euskararen etorkizunarentzat, zeren euskal hizkuntzak testuinguru eleaniztunean bizi beharko baitu eta hartan gero eta jende gehiago izanen baita bi edo gehiago hizkuntza erabiliko dituena eguneroko jardunean. Hiztun eleaniztunak, hartara, hainbatetan aukera izanen du hizkuntza bat edo bertzea hautatzeko, bere informazio- eta komunikazio-beharrak asetzeko. Hizkuntza-eredu malgua eta lehiarako prestatua behar da, beraz. Marko nagusi horretan hezkuntza-sistemari lehen mailako zeregina eta ardura egozten zaio hiztunen hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko (Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, 2010). Hizkuntzaren bidez komunikatzeko konpetentzia hori maila hoberenera eramateko, berriz, ingurune eleaniztunean, funtsezkoa da hizkuntza-erabiltzaileek eskura edukitzea orientabideak eta baliabideak, idatzizko prosa arina eta efizientzia handikoa eraikitzeko euskaraz. Horregatik da garrantzitsua jakitea, oro har, ikasmaila guzietako irakasleek zer-nolako irizpideak erabiltzen dituzten erranaldiko elementuen hurrenkerak balioesteko, bat hobesteko eta bertzea gaitzesteko, bat lehenesteko eta bertzea «ondoko-esteko», zeren hori jakiteak argia emanen baitu gai honetan irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntzan eragiteko. Horixe da, hain zuzen, azterketa honek ekarri nahi duena: informazioa biltzen hasi nahi du jakiteko nolako joerak ageri diren hitz-ordenaren (hobe sintagmen ordenaren) alorrean hezkuntzaren esparruko hizkuntza-erabiltzaile profesionalen artean (azterketan lagundu diguten inkestatuak hala dira, maila desberdinetan ari baldin badira ere) eta zenbateraino dauden oraindik indarrean ideia batzuk nagusi ibili zirenak euskararen normalizazio-prozesuaren hasieran, edo noraino ari diren hedatzen irakasle-lanbidekoen artean proposamenak edo joerak hitz-ordena bertze modu («berriago») batean antolatzeko. Azterketa honetan lagundu digutenek ez dute ordezkatzen irakasle-lanbideko guzien jarduna, oro har, baina bai eskaintzen digute informazioa gaian ikertzen hasteko, orain arte ezagutzen ez dugun alor horretan. Azken batean, ikergai zabal horretan, lan hau hasierako urrats bat bertzerik ez da, bertze batzuekin osatu eta zehaztu beharra. # **2. Ikerketa** Ikerketa honen bidez euskararen hitz-ordenaren alorra aztertu nahi izan dugu; izan ere, faktore horrek eragin handia du euskaraz lehiarako aski den dinako komunikazio-efizientzia erdiesteko. Zehazki, alde batetik jakin nahi izan dugu nolako irizpideak baliatzen diren maila ohartuan euskaraz idatziriko erranaldi franko luze batzuetan, eta bertzetik ea ba ote den seinalerik gai horretan gertatzen ari daitekeen eboluzioaz. Horretarako, gero xeheroago azalduko den bezala, hezkuntzaren eremuan sartuko gara eta hartan ari diren bi hiztun-talde desberdinen iritziak aztertuko ditugu inkesta batzuen bidez, kontuan hartuta bi inkestatu-talde horiek nahiko ezaugarri desberdineko multzoak osatzen dituztela, eta hortaz bide ona eskaintzen digutela haien arteko balizko kontrasteak analizatzeko, testuinguru dinamiko batean. ## **2.1. Aurrekari bat** Jarraian aurkeztuko dugun ikerketa-fase honen berri zehatza ematen hasi aitzin, behar dela iduritzen zaigu lehenagotik azaltzea azterketa honen bertze atal batean erdietsiriko emaitza batzuk, hartara testuinguru zabalxeago baten berri emateko eta ikerketa-atal honen emaitzen zentzua hobeki erakusteko. Ikerketa honen aitzineko atal batean aztertu zen hezkuntzaren eremuan ari diren bi hiztun multzo desberdinek nolako joera erakusten zuten atzerakargari begira (ikus atzerakargaren definizioa testu honetan goitiago). Bi multzo horiek honela osatuak ziren: alde batetik, bazen goi-mailako adituen talde bat, 8 lagunez osatua, bigarren fase honetan ere eskuzabal lagundu diguna; eta bertzetik, UPV-EHUko Irakasle Eskoletako Lehen Hezkuntzako Graduko lehen ikasturteko ikasleen lagin bat, 2011-2012 ikasturtekoa, 212 lagun denetara7 . Bi taldeei erranaldi sorta bera aurkeztu zitzaien. erranaldi horiek atzerakarga ttikiko antolamenduan emanak ziren, eta denei eskatu zitzaien erranaldi haiek zuzentzeko, baldin eta zerbait okerra bazen erranaldian, onargarria ez zena8 . Ikertu nahi zen ea inkestatuek ontzat ematen zituzten aurkezturiko erranaldiak (atzerakarga txikiarekin emanak), edo beharra sumatzen ote zuten haien elementuen ordena aldatzeko eta atzerakarga handitzeko, adibidez idatzian aditza gibelago edo «eskuinerago» jarrita. Erranaldien kopuru handiari buruzko datuak biltzeko asmoarekin (65 item analizatu ziren), inkestatuei jakinarazi zitzaien hitzen ordenari erreparatu behar ziotela bereziki, nahiz eta ohartzen ginen ohar horrek ultrazuzenketarako joera eragin zezakeela, zuzentzaileen (inkestatuen) arreta hartaratzen duen neurrian9 . Aldez aurretik erran nahi dugu, halaber, emaitzek ez dutela adierazten inkestatuek zehazki zer jokabide erabiltzen duten euren idatziak eraikitzeko orduan: ikerketa honetan ez da bilatu inkestatuek nolako hitz-ordena erabiltzen duten euren egiazko produkzio idatzietan, baizik eta zer irizpide edo hobespen erakusten duten gai honetaz «ezagutza deklaratiboa»ren mailan (Eusko Jaurlaritza-HABE, 2005). Azterketa hori eginik, haren emaitzetatik aipatzekoak dira datu orokor hauek: <sup>7. 8</sup> laguneko taldekoak goien mailako aditutzat jo daitezke, eta hala deituko diegu (*adituak*, *aditu taldea*); 212 kideko ikasle taldekoei, berriz, *gazteak* edo *ikasleak* erranen diegu. Bi multzoetako kideei erreferentzia egiteko biei batera, *laguntzaile* edo *inkestatu* hitzak baliatuko ditugu. Haiei denei eskerrak eman nahi dizkiegu beren eskuzabaltasun handiagatik. <sup>8. 1.</sup> eranskinean ikus daiteke zer jarraibide eman zitzaizkien inkestatuei beren zuzentze-lana egiteko. <sup>9.</sup> Gure hautua azaltzeko, kontuan hartu behar da ezen zenbatez inkestan item gehiago jarri, hainbatez denbora gehiago eskatuko geniela inkestatu laguntzaile guziei, gaur egungo mundu lasterkako honetan. Item asko analizatzea hautatu zen, aukerako bideen artean. - emaniko item guziak aztertuta, eta batez bertzekoetan, adituen multzoak atzerakarga handitzeko joera erakutsi zuen % 17an; ikasleek, berriz, atzerakarga handitu nahi zuten % 61ean; aldea nabaria da: adituek aisa errazago onartu zituzten atzerakarga txikiko hurrenkerak (% 40 baino gehiagoko aldea); - bertzalde, adituen taldeko kideek item aunitzetan erakutsi zuten atzerakarga txikiko hurrenkera onartzeko joera berehala, aldaketarik egin gabe: zehazki, 65 itemetatik 34tan (% 52), adituek onartu egin zuten atzerakarga txikiko ordenamendua; ikasleen artean, ordea, item bakar bat ere ez zen izan denek zuzendu gabe utzi zutenik, eta gutien zuzendu zirenak ikasleen % 18k eta % 24k zuzendu zituzten. Datu horiek erakusten dute adituek joera handiagoa dutela atzerakarga txikiagoko hurrenkerak onartzeko, eta gazteek, berriz, gehiago jotzen dutela zuzentzera atzerakarga txikiko itemak eta hobestera atzerakarga handiagoko ordenak. Emaitza hauek interesgarriak dira orain honen segidan azalduko dugun inkestaren bertze ataleko datuekin konparatzeko eta haiekin batera analizatzeko<sup>10</sup>. #### **2.2. Ikerketaren bigarren atala** Aurrean labur-labur azaldu ditugun datuen ondotik, ikerketaren lehen atalari dagozkionak, ikerketaren bigarren atala aurkeztuko dugu. #### *2.2.1. Ikerketako galderak* Kontuan hartzen dugu, hasteko, hainbat adituk eta alor desberdinetako profesionalek hainbat proposamen egin dituztela euskararen atzerakarga ttikitzeko edo atzerakarga ttikiagoko eredua erabiltzeko (Zubimendi eta Esnal, 1993; Hidalgo, 1995, 2002; IVAP-HEAA, 2005; Berria, 2006; Kaltzakorta, 2007; Aristegieta, 2009; Agirre, 2013...). Gure ustez, izan ere, bada jendea jaidura erakusten duena norabide horretan, baita korronte bat osatzeraino ere (Maia, 2014), eta hori dela-eta, honako ikergaldera hauek planteatu ditugu: 1) azterketan izan ditugun laguntzaileek zenbateraino hobesten dituzte atzerakarga handiagoko hurrenkerak?; 2) bi laginek (bat, goi-mailako adituz osatua, eta bertzea unibertsitateko ikaslez egina) joera bera erakusten dute eta gradu berean? #### *2.2.2. Datuak biltzea eta tratatzea* **Inkestatuak.** Bi inkestatu taldek lagundu digute, erran bezala. Goi-mailako adituen taldea 8 irakaslez osatua da; denak unibertsitate-mailan ari dira (bat izan ezik, baina haren ibilbideak erakusten du ederki pareka daitekeela unibertsitateko espezialistekin): haien artean badira euskaltzainak, badira unibertsitateko katedradunak, eta badira unibertsitate-mailan ari diren estilo-espezialistak ere. Denak oso eguneratuak direla erran daiteke, eta gaur egungo testu azalpenezkoetan eta argudiozkoetan aski ongi ohituak. Esperientzia luzea eta sakona dute hizkuntzaren erabilera formalekin ihardukitzen. Adinez, 40 urtetik goiti dira denak, eta beraz <sup>10.</sup> Zati horren emaitzak eta bertzelako xehetasunak zehazkiago ikasi nahi izanez gero, ikus bedi Maia eta Larrea, 2013. gaurko unibertsitateko ikasleen aurreko belaunaldikotzat jo daitezke. Zuzenean bizi izan dute euskararen normalizazio-prozesua urte aunitzetan (erran liteke, batez bertze, prozesu hori guzia lehen pertsonan bizi izan dutela «bizi guzian»). Erratekoa da, bertzalde, aditu talde horretako kideak hautatzeko ez dela erabili ezein irizpide estatistikorik, eta beraz ez dugu erranen kolektibo honen edo haren ordezkari zehatzak direnik; baina bai dira talde aski uniformea (adinez, hizkuntzaesperientziaz eta prestakuntzaz), gutienean pentsatzeko eta defenditzeko haiengan aurki daitezkeen joerak jendartean existitu bederen existitzen direla hain zuzen ere goi-mailako prestakuntzako hizkuntza-espezialisten artean: haien emaitza zehatzak (ehunekoetan eta) ez ditugu estrapolatzen belaunaldi edo kolektibo profesional jakin bat edo bertze zehazki ordezkatzeraino, baina bai dira behar bezain baliozkoak zertako-eta gutienean errateko haien jardunaren bidez ageri diren joerek badutela nolabaiteko presentzia euskararen profesionalen artean. Bertzalde, gehienak euskaldun zaharrak dira, eta hizkuntza etxean txikitan ikasi ez dutenak ere hagitz aspaldi ari dira euskaraz (baimenarekin, «euskaldun berri zaharrak» direla erranen genuke<sup>11</sup>). Bertze inkestatu taldea 187 ikaslez osatua da eta bertze ezaugarri batzuk ditu. Unibertsitateko ikasleak dira, euskaraz egin dituzte ikasketak, Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari dira UPV-EHUn, EAEko hiru campusetako Irakasle Eskoletan, eta adinez hogei urteren inguruan dira, batez bertze. Guti goiti-beheiti (batez bertze) erran liteke 1990 urtearen inguruan jaioak direla edo hortxe-hortxe eskolan hasiak. Beraz, kontuan hartzekoa da zein irizpide izan ote dituzten hitzordenari buruz beren hezkuntza-ibilbidean. Adituen taldeko kideen aldean, bertze belaunaldi bat osatzen dute. Hizkuntzaren erabilera formalarekin duten esperientzia ez da adituen taldeko kideek duten adinakoa (laburragoa da eta testu formalekin duten harremana txikiagoa dela erran liteke, batez bertze, adinarengatik eta orotariko hizkuntza-esperientziarengatik), baina aipatzekoa da euren ikasketa guziak euskaraz egin dituztela, eta adituek ez bezala, hezkuntza arautu arruntean jaso dutela euskarari buruzko prestakuntza. Lagineko ikasle horien ordezkaritasunari dagokionez, berriz, hau erranen dugu: 2011-2012 ikasturtean 517 ikasle ari ziren Lehen Hezkuntzako Graduan lehen mailan matrikulatuak euskarazko adarretan UPV-EHUko hiru campusetako Irakasle Eskoletan, eta ikerketa honetako inkestari 187 ikaslek erantzun zioten, hau da, unibertso guziaren % 36k. Inkestari boluntario erantzun zioten, eskola-egun arrunt batean, haien irakasleen lankidetza ezinbertzekoaren laguntzarekin<sup>12</sup>. **Analizaturiko itemak eta analizatzeko prozedura.** Lehenbiziko, 24 perpaus edo erranaldi hautatu dira, luze xamarrak: txikienak 35 silaba ditu, eta luzeenak 93; 64 <sup>11.</sup> Dena dela, ikerketa honetan faktore horren erabakigarritasuna ez da, ustez, hain handia: gogora dezagun ez dugula aztertzen inkestatuen jardun «naturalik» edo «automatizaturik», hiztunak izan lezakeen euskarazko ezein «erabilera berezkorik», «pentsakabean ateratzen denik» edo «hiztun senak bat-batean agindurikorik», baizik eta gai bati buruz darabilen jakintza «deklaratiboa», ohartua, eta begien aurrean «geldirik» dauden erranaldi batzuetan (testuinguru horretan, automatismoaren garrantzia txikiagoa da). <sup>12.</sup> Eskerrak eman nahi dizkiegu irakasle hauei, beren lankidetzagatik: Kepa Larrea, Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Ainhoa Ezeiza eta Ander Olalde. Haien laguntzarik gabe ezin izanen genuen lan hau egin. silaba lituzke ikerketa honetako «batez bertzeko perpausak»13. Oinarrizko perpaus horietako bakoitza azterketa honetarako item bat da. Perpaus horien osagaiak edo elementuak hiru modutan ordenatu dira eta horrela antolaturiko erranaldi guziek betetzen dute kondizioa gramatikalak direla. Gisa horretan jarririko erranaldi bakoitzak atzerakarga desberdin bat izanen du; item bakoitzeko, hiru antolamendu izanen ditugu, eta, beraz, hiru atzerakarga desberdin. Erabiliriko metodologiaren arabera aztertzaileok badugu txantiloi bat zeinekin konparatu inkestatuen erantzunak: txantiloi horretan esleitua dugu item bakoitzean zein antolamendu den atzerakarga txikienekoa, zein tartekoa eta zein atzerakarga handienekoa14. Gero, inkestatu bakoitzari eskatuko zaio ezen item bakoitzeko aurkezten zaizkion hiru antolamendu horien artean bereiz dezala zein hobetsiko lukeen, zein nahiago lukeen bigarren, eta zein utziko lukeen azkeneko aukera gisa15. Eta hondarreko, inkestatuen erantzunak aztertuko dira arestian aipaturiko txantiloi horrekin konparatuta, eta ikusiko da ea zenbateraino datozen bat aztertzaileok aurreikusiriko sailkapenarekin, eta horrela modua izanen dugu atzerakargaren zenbateko erlatiboa neurtzeko. Prozedura horrek bidea ematen digu analizatzeko eta kontrastatzeko ea inkestatuek atzerakarga handiagoko edo txikiagoko hurrenkerak hobesten dituzten 24 itemetako bakoitzean. Honako datu hauek erakutsiko eta aipatuko ditugu hurrengo lerroetan, bertzeak bertze: 1) item bakoitzaren kasuan adituen eta ikasleen taldeek zenbateraino hobesten duten atzerakarga txikieneko antolamendua, edo nahiago duten bertzeren bat, eta horrela informazio zehatza izanen dugu item bakoitzari begira, interesgarria izan daitekeena gogoeta antolatzeko afera honetaz; 2) indize bat aterako dugu, erakusteko zenbateko joera ageri duten batez bertze adituek eta ikasleek atzerakarga txikieneko antolamenduaren alde, bai item bakoitzean bakarka eta bai denak batera hartuta ere; 3) item bakoitzari dagozkion zertzeladez gainera, datuak bilduko ditugu inkestatuen «profilaz» ere, gai honi dagokionez: ikus dezakegu «muturreko jarrera» erakusten duen balizko inkestatuak zenbateko joera duen atzerakarga txikieneko edo/eta handienekoak hobesteko; eta abar. Analizatu diren itemak zein diren jakiteko, eta bakoitzean zein antolamendu desberdin aurkezten ziren, ikus bedi 1. koadroko lehen zutabea. # *2.2.3. Emaitzak* Lehenengo emaitza nagusia da 1. koadroan bildu dena: item bakoitzaren aurrean inkestatuek erakutsi duten joera. Koadroan bertan bereizten ditugu adituen <sup>13.</sup> Azterketa honetako erranaldiak franko luzeak izatearen arrazoia da atzerakarga fenomenoa nabariagoa dela erranaldiak luzeak direnean, eta hain zuzen ere horrelakoak analizatu nahi izan ditugu bereziki. Bertzalde, ohartuak gara inkestako erranaldien luzera eta errepikakortasuna muga metodologikoak izan daitezkeela lan honetan: inkestatuek noiz edo noiz arreta gal dezakete beharbada, eta, ondorioz, menturaz, «nola edo hala» erantzun dezakete (batez ere inkestatu gazte ikasleek, haiei ariketa ikasgela batean pasatu baitzitzaien, non baldintzak ez diren beti hoberenak izaten). Dena dela, erran behar dugu ikerketa-ildo honen lehenbiziko pausoak direla eta emaitzetan gehiago begiratu nahi diegula joerei eta ez lorturiko datuen portzentajeen doitasunari. <sup>14. 1.</sup> koadroan bi izartxoren bidez adierazten da (\*\*) zein den atzerakarga txikienekotzat joriko antolamendua. <sup>15.</sup> Bertze aukera batzuk ere eman ziren: hiru erranaldiak berdin ontzat edo txartzat ematea, bi antolamenduri onespen-maila bera ematea eta bat gaitzestea, eta abar. Inkesta betetzeko idatziz emaniko jarraibideen berri zehatza ikasteko, ikus 2. eranskina. eta gazte unibertsitarioen emaitzak (2. eta 3. zutabeak); horrela badugu modua haien artean konparazioa egiteko (4. zutabean ageri da aldea, kenketa batez egina: adituen zutabeko datua ken gazteen zutabeko datua). Koadro horretan biltzen da item bakoitzarentzat zenbat adituk eta zenbat gaztek hautatzen duten atzerakarga txikieneko hurrenkera<sup>16</sup>. Aipatzekoa da adituen taldeko kideek joera handiagoa erakusten dutela atzerakarga txikiko ordenak hautatzeko, ezen ez ikasleek: batez bertze, adituek % 71n hartzen dute atzerakarga txikieneko aukera, eta ikasleek, berriz, bakarrik % 23an. Desberdintasuna adierazgarria iduritzen zaigu, eta ematen du koherente datorrela honen aurrekari den bertze ikersaio batekin (lehen aipatua eta iruzkin egina), non adituek erakutsi zuten atzerakarga handitzeko joera bakarrik % 16koa zutela, ikasleek aldi berean % 61ean hautatzen zituztelarik erranaldi atzerakargatuak (xehetasun gehiago jakiteko, ikus Maia eta Larrea, 2013). Bertze alde batetik, erran-nahi handikoa iduritzen zaigu orobat xehetasun handiagoarekin analizatzea bertzelako emaitza batzuk ere. Espero zen bezala, inkestatuek ez dute jarrera bera erakusten item guziekiko; batzuetan atzerakarga txikia erraz onartzen da edo hobesten, eta bertze batzuetan, berriz, nahiago izaten da atzerakarga handiagoko aukera. Horrela, garrantzitsua iduritzen zaigu ikustea zein item diren inkestatuek ongi onartzen edo hobesten dituztenak atzerakarga txikienarekin. Puntu horretan ere desberdintasunak aisa nabari dira adituen eta ikasleen artean: - adituen taldean, aztergai ziren 24 itemetatik 5etan, kide guztiek hautatu dute atzerakarga txikieneko ordena (itemen % 21ean; ikus 2. koadroa); ikasleen artean item bakar batek ere ez du jaso horrelako ahobatezkotasunik, urrutitik ere; - ia aditu guziek (% 87,5ek) hautatu dute atzerakarga txikiko hurrenkera 9 itemetan, 24etatik (itemen % 38tan; ikus 3. koadroa); - azkenik, adituen % 75ek hautatu dute atzerakarga txikieneko ordena itemen % 63tan; hau da, 24 itemetatik 15etan (ikus 4. koadroa). Horrek guziak ematen du aditzera ezen aztergai izan ditugun aunitz item kontsideratzen ahal direla erraz erabiltzekoak atzerakarga txikieneko ordenamenduarekin; inkestaturiko adituentzat, alegia, aunitz kasutan ez dela hoberena ordenamendu atzerakarga handikoak erabiltzea, nahiz eta hala eskatuko lukeen *Erderismos* liburuan azaltzen den joeraren jarraipen ortodoxo zurrunak. Adituen datu horiek, ordea, kontraste nabaria egiten dute ikasleen emaitzekin (datu guziak ikusteko, 1. koadroa). Emaitza horietan aipatzekoak dira honako hauek: <sup>16.</sup> Adibidez, lehenengo itemean adituen % 25ek bereizi du atzerakarga txikieneko antolamendua ordena egokiena gisa, eta item berean ikasleen % 10,8k bakarrik lehenesten du atzerakarga txikieneko hurrenkera hori; hau da: bi zifra horien arteko kenketa eginda ikusten da adituek, araberan, % 14,2 gehiagotan jotzen dutela atzerakarga txikieneko ordena hobestera (25-10,8=14,2). Hots, bertze item guzietan bezala, adituek joera handiagoa erakusten dute atzerakarga txikiko hurrenkeren alde. - 1. item bakar batean ere ikasleek ez dute erakutsi iritzi-batasunik atzerakarga txikieneko ordenamenduen alde, ez eta hurrik eman ere (ikus 1. koadroa); - 2. ez da itemik bat ere izan zeinetan ikasleek gainditu duten % 50eko atxikimendua atzerakarga txikieneko hurrenkerentzat (hiru itemetan bai hurbiltzen dira: 12., 19. eta 22. itemetan) (ikus 1. koadroan); Inkestatuen profiletan ere diferentzia nabariak ikusten dira berriz ere adituen eta ikasle unibertsitarioen artean. Honako hauek aipatzekoak iduritzen zaizkigu: - adituen taldetik, zortzitik bik (% 25ek) joera handi-handia erakusten dute atzerakarga bere maila txikienera ekartzeko: itemen % 90 baino gehiagotan; - adituen taldean, atzerakarga txikienekoa ez den bertzeren bat gehien hautatzen duen inkestatuak itemen % 54an erakusten du joera hori; - gazteen taldean, berriz, atzerakarga txikitzeko joera handiena erakusten duenak irizpide hori erakusten du itemen % 83an; - gazteen taldean, dena dela, atzerakarga txikiaren zaleak hagitz guti dira: bakarrik inkestatuen % 11k txikitzen du atzerakarga itemen % 50 baino gehiagotan; - ikasleen taldean badira 6 kide, atzerakarga txikia errefusatzen dutenak item guzi-guzietan (taldekideen % 0,3; ehuneko txikia da baina adierazgarria iduritzen zaigu); - azkenik, bertze datu bat bi taldeen arteko kontrastea seinalatzeko: adituen % 45 bat dator bete-betean erranaldiak atzerakargaren faktorearen arabera ordenatzeko, txikitik handira, txantiloian aurreikusten zen ordenaren arabera; baina, kontrastean, ikasleen % 6,5ek bakarrak egin du hautu hori. | 1. koadroa. Azterturiko item guziak eta haien emaitzak (adituen eta ikasle gazteen taldeak):<br>zenbatek lehenesten duen atzerakarga txikienekotzat joriko hurrenkera, ehunekotan (bi izartxorekin<br>markatua dena: **). | | | | | |--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------|-------------|--------------|--| | AZTERTURIKO ITEMAK | ADIT.<br>(%) | GAZ.<br>(%) | ALDEA<br>(%) | | | 1a) Berriz ere nabarmena da irakasleak, ikasleek ematen dituzten berehalako<br>adibideetatik abiatuta, azalpena zabaltzeko egiten duen ahalegina.<br>1b) Berriz ere nabarmena da irakasleak egiten duen ahalegina azalpena<br>zabaltzeko, ikasleek ematen dituzten berehalako adibideetatik abiatuta. **<br>1c) Berriz ere nabarmena da irakasleak azalpena zabaltzeko egiten duen<br>ahalegina, ikasleek ematen dituzten berehalako adibideetatik abiatuta. | 25 | 10,8 | 14,2 | | | 2a) Geometria, gorputzen tamainaz, formaz eta posizio erlatiboaz eta espazioaren<br>propietateez arduratzen den matematikaren ataletako bat da.<br>2b) Geometria da matematikaren ataletako bat, gorputzen tamainaz, formaz eta<br>posizio erlatiboaz eta espazioaren propietateez arduratzen dena.<br>2c) Geometria matematikaren ataletako bat da, arduratzen dena gorputzen<br>tamainaz, formaz eta posizio erlatiboz eta espazioaren propietateez. ** | 37,7 | 5,9 | 31,8 | | | 3a) Bygate-k desberdintzen ditu jakintzak eta trebetasunak. Jakintzak dira<br>dakizkigun informazioak, gogoan hartuak ditugunak, eta haietan sartzen dira bai<br>hizkuntzaren sistema menperatzea eta baita kulturarekin loturiko beste hainbat afera<br>ere. **<br>3b) Bygate-k desberdintzen ditu jakintzak eta trebetasunak. Jakintzak,<br>dakizkigun, gogoan hartuak ditugun informazioak dira, eta haietan, bai hizkuntzaren<br>sistema menperatzea eta baita kulturarekin loturiko beste hainbat afera ere sartzen<br>dira.<br>3c) Bygate-k jakintzak eta trebetasunak desberdintzen ditu. Jakintzak,<br>dakizkigun informazioak, gogoan hartuak ditugunak dira, eta haietan, bai<br>hizkuntzaren sistema menperatzea eta baita kulturarekin loturiko beste hainbat afera<br>ere sartzen dira. | 62,5 | 10,8 | 51,7 | |------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------|------|------| | 4a) «No es lo mismo hablar en clase de mates, o hablar de mates en clase».<br>Zalantzarik gabe, bigarrenaren aldeko apustu garbia egiten du autoreak,<br>azpimarratuz elkarrizketa horrek nola laguntzen dien ikasleei matematikaren<br>gainean gero eta konplexuagoak eta osatuagoak diren ezagutza-eskemak eraikitzen.<br>4b) «No es lo mismo hablar en clase de mates, o hablar de mates en clase».<br>Zalantzarik gabe, bigarrenaren aldeko apustu garbia egiten du autoreak,<br>elkarrizketa horrek ikasleei nola laguntzen dien matematikaren gainean gero eta<br>konplexuagoak eta osatuagoak diren ezagutza eskemak eraikitzen azpimarratuz.<br>4c) «No es lo mismo hablar en clase de mates, o hablar de mates en clase».<br>Zalantzarik gabe, bigarrenaren aldeko apustu garbia egiten du autoreak, eta<br>azpimarratzen du elkarrizketa horrek nola laguntzen dien ikasleei matematikaren<br>gainean gero eta konplexuagoak eta osatuagoak diren ezagutza eskemak eraikitzen.<br>** | 100 | 25,8 | 74,2 | | 5a) Ondoko adibidean, ahozko elkarrekintzaren bidez ikasleek ikaskuntza<br>objektuaren edo ikasi beharreko edukiaren transformazioan nola parte hartzen<br>duten ikusi ahal izango dugu.<br>5b) Ondoko adibidean ikusi ahal izango dugu ikasleek ahozko elkarrekintzaren<br>bidez ikaskuntza objektuaren edo ikasi beharreko edukiaren transformazioan nola<br>parte hartzen duten.<br>5c) Ondoko adibidean ikusi ahal izango dugu ikasleek nola parte hartzen<br>duten ahozko elkarrekintzaren bidez ikaskuntza objektuaren edo ikasi beharreko<br>edukiaren transformazioan. ** | 100 | 30,6 | 69,4 | | 6a) Eta gero, buruketa horren talde irakurketa egin zuten. Talde irakurketa horren<br>helburua ikasle guztiek buruketa ulertu zutela ziurtatzea zen.<br>6b) Eta gero, buruketa horren talde irakurketa egin zuten. Talde irakurketa horren<br>helburua zen ikasle guztiek buruketa ulertu zutela ziurtatzea.<br>6c) Eta gero, buruketa horren talde irakurketa egin zuten. Talde irakurketa horren<br>helburua zen ziurtatzea ikasle guztiek buruketa ulertu zutela. ** | 75 | 11,3 | 63,7 | | 7a) Hizkuntza eta curriculumeko ikasgaiak integratzeak esan nahi du ikasleak<br>esanahia eta hizkuntza-forma negoziatzeko aukerak izango dituela.<br>7b) Hizkuntza eta curriculumeko ikasgaiak integratzeak, ikasleak esanahia eta<br>hizkuntza forma negoziatzeko aukerak izango dituela esan nahi du.<br>7c) Hizkuntza eta curriculumeko ikasgaiak integratzeak esan nahi du ikasleak<br>aukerak izango dituela esanahia eta hizkuntza forma negoziatzeko. ** | 87,5 | 17,2 | 70,3 | | 8a) Egile horiek beste printzipio bat ere izatea baliagarria eta beharrezkoa dela<br>uste dute: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea<br>ahozko hizkuntza.<br>8b) Egile horiek uste dute baliagarria eta beharrezkoa dela beste printzipio bat ere<br>izatea: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea ahozko<br>hizkuntza.**<br>8c) Egile horiek uste dute beste printzipio bat ere izatea baliagarria eta beharrezkoa<br>dela: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea ahozko<br>hizkuntza. | 100 | 44,1 | 55,9 | | 9a) Sekuentzia didaktikoa hizkuntza-jarduera baten inguruan sistematikoki<br>antolatutako eskola-aldi batzuen multzoa dela esanez defini daiteke.<br>9b) Sekuentzia didaktikoa defini daiteke esanez hizkuntza jarduera baten inguruan<br>sistematikoki antolatutako eskola-aldi batzuen multzoa dela.<br>9c) Sekuentzia didaktikoa defini daiteke esanez eskola-aldi batzuen multzoa<br>dela, hizkuntza jarduera baten inguruan sistematikoki antolatua. ** | 50 | 13,4 | 36,6 | |---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------|------|------| | 10a) Eredu didaktikoak genero baten osagaien deskripzioa egiten du hura<br>irakasteko, hau da, genero bateko zein eduki bihur daitezkeen ikaste eta irakaste<br>prozesurako gai zehazten du.<br>10b) Eredu didaktikoak genero baten osagaien deskripzioa egiten du hura irakasteko,<br>hau da, zehazten du genero bateko zein eduki bihur daitezkeen ikaste eta<br>irakaste prozesurako gai.<br>10c) Eredu didaktikoak genero baten osagaien deskripzioa egiten du hura irakasteko,<br>hau da, zehazten du genero bateko zein eduki bihur daitezkeen gai ikaste eta<br>irakaste prozesurako. ** | 62,5 | 16,7 | 45,8 | | 11a) Nik ez dut inoiz ere ikusi irakaslerik bere irakasgaiari garrantzi txikia<br>ematen dionik. **<br>11b) Nik ez dut inoiz ere ikusi bere irakasgaiari garrantzi txikia ematen dion<br>irakaslerik.<br>11c) Bere irakasgaiari garrantzi txikia ematen dion irakaslerik nik ez dut inoiz<br>ere ikusi. | 75 | 12,4 | 62,6 | | 12a) Ez da modu bat bakarra kontzeptu hori ulertzeko, baina denak bat datoz<br>esatean oinarrizko konpetentziak funtsezkoak direla jende ororentzat eta jendarte<br>guztiarentzat. **<br>12b) Ez da modu bat bakarra kontzeptu hori ulertzeko, baina oinarrizko konpetentziak<br>funtsezkoak direla jende ororentzat eta jendarte guztiarentzat esatean denak<br>bat datoz.<br>12c) Ez da modu bat bakarra kontzeptu hori ulertzeko, baina oinarrizko konpetentziak<br>jende ororentzat eta jendarte guztiarentzat funtsezkoak direla esatean denak<br>bat datoz. | 75 | 47,8 | 27,2 | | 13a) Zeregin batean edo alor batean konpetente izateak esan nahi du gai<br>izatea alor horretako egoera edo arazo batzuei aurre egiteko behar diren jakintzak<br>aktibatzeko eta erabiltzeko.<br>13b) Zeregin batean edo alor batean konpetente izateak esan nahi du gai izatea<br>behar diren jakintzak aktibatzeko eta erabiltzeko, alor horretako egoera edo arazo<br>batzuei aurre egiteko. **<br>13c) Zeregin batean edo alor batean konpetente izateak, alor horretako egoera edo<br>arazo batzuei aurre egiteko behar diren jakintzak aktibatzeko eta erabiltzeko gai<br>izatea esan nahi du. | 50 | 7 | 43 | | 14a) Eskola instituzioak paper garrantzitsua betetzen du hiztunen komunikazio<br>konpetentzia garatzeko orduan, zeren bertan zehazki planifika baitaitezke<br>jardunak<br>ikasle konkretuek sarbidea izan dezaten komunikazio-jardun<br>bereziagoak ikasteko. **<br>14b) Eskola instituzioak hiztunen komunikazio konpetentzia garatzeko orduan<br>paper garrantzitsua betetzen du, zeren bertan zehazki planifika baitaitezke<br>jardunak<br>ikasle konkretuek sarbidea izan dezaten komunikazio-jardun<br>bereziagoak ikasteko.<br>14c) Eskola instituzioak hiztunen komunikazio konpetentzia garatzeko orduan<br>paper garrantzitsua betetzen du, zeren bertan, ikasle konkretuek komunikazio<br>jardun bereziagoak ikasteko sarbidea izateko jardunak zehazki planifika<br>baitaitezke. | 100 | 34,9 | 65,1 | | 15a) Sekuentzia Didaktikoak egokitu daitezke. Moduluen antolamenduak gela<br>edo talde batean egoera jakin batek izan ditzakeen beharretara egokitzeko aukera<br>eskaintzen du.<br>15b) Sekuentzia Didaktikoak egokitu daitezke. Moduluen antolamenduak aukera<br>eskaintzen du egokitzeko gela edo talde batean egoera jakin batek izan ditzakeen<br>beharretara. **<br>15c) Sekuentzia Didaktikoak egokitu daitezke. Moduluen antolamenduak aukera<br>eskaintzen du gela edo talde batean egoera jakin batek izan ditzakeen beharretara<br>egokitzeko. | 50 | 3,2 | 46,8 | |---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------|------|------| | 16a) Erakutsiko dizkizut ingeleseko hizkuntza azterketa hori gainditzeko erabili<br>behar dituzun estrategiak.<br>16b) Erakutsiko dizut zer estrategia erabili behar dituzun ingeleseko hizkuntza<br>azterketa hori gainditzeko.<br>16c) Erakutsiko dizut zer estrategia erabili behar dituzun gainditzeko<br>ingeleseko hizkuntza azterketa hori. ** | 12,5 | 2,7 | 9,8 | | 17a) Badugu garaia hurrengo denboraldian ekipoaren entrenatzailea nor izango<br>den pentsatzen hasteko.<br>17b) Badugu garaia pentsatzen hasteko hurrengo denboraldian ekipoaren<br>entrenatzailea nor izango den. **<br>17c) Hurrengo denboraldian ekipoaren entrenatzailea nor izango den pentsatzen<br>hasteko garaia dugu. | 75 | 18,8 | 56,2 | | 18a) Baina frankismoaren hizkuntza-zapalketarekin batera, demokrazia aurretik<br>herri-aginteen utzikeria euskararen erabilerari zegozkion kontuetan betidanik<br>ohikoa izan zela kontuan hartzea ezinbestekoa dugu.<br>18b) Baina ezinbestekoa dugu frankismoaren hizkuntza-zapalketarekin batera<br>kontuan hartzea demokrazia aurretik betidanik ohikoa izan zela herri-aginteen<br>utzikeria euskararen erabilerari zegozkion kontuetan.<br>18c) Baina ezinbestekoa dugu kontuan hartzea, frankismoaren hizkuntza<br>zapalketarekin batera, herri-aginteen utzikeria demokrazia aurretik betidanik<br>ohikoa izan zela euskararen erabilerari zegozkion kontuetan. ** | 75 | 38,7 | 36,3 | | 19a) Baina euskarak gizartean urteetan eta mendeetan izan duen atzerakadaz<br>dihardugula, ezinbestekoa delakoan gaude hemen bertan esana uztea, faktore<br>politiko eta instituzionalen ondoan, faktore ekonomiko eta sozialek ere badutela<br>eragina.<br>**<br>19b) Baina euskarak gizartean urteetan eta mendeetan izan duen atzerakadaz<br>dihardugula, faktore politiko eta instituzionalen ondoan, faktore ekonomiko eta<br>sozialek ere badutela eragina hemen bertan esana uztea ezinbestekoa delakoan<br>gaude.<br>19c) Baina euskarak gizartean urteetan eta mendeetan izan duen atzerakadaz<br>dihardugula, ezinbestekoa delakoan gaude, faktore politiko eta instituzionalen<br>ondoan, faktore ekonomiko eta sozialek ere badutela eragina hemen bertan esana<br>uztea. | 75 | 44,1 | 30,9 | | 20a) Animaliak dituzten zenbait herritarrek esan dute indarrean dagoen araudia ez<br>dutela ezagutzen.<br>20b) Animaliak dituzten zenbait herritarrek esan dute ez dutela ezagutzen<br>indarrean dagoen araudia. **<br>20c) Animaliak dituzten zenbait herritarrek indarrean dagoen araudia ez dutela<br>ezagutzen esan dute. | 100 | 35,5 | 64,5 | | 21a) Eremu publikoan bi hizkuntzen erabilera finkatzea beharrezkoa da,<br>ezinbestekoa delako hizkuntza ahulenaren alde egitea herritarren hizkuntza<br>eskubideak bermatzeko. **<br>21b) Eremu publikoan bi hizkuntzen erabilera finkatzea beharrezkoa da, hizkuntza<br>ahulenaren alde egitea ezinbestekoa delako herritarren hizkuntza eskubideak<br>bermatzeko.<br>21c) Eremu publikoan bi hizkuntzen erabilera finkatzea beharrezkoa da,<br>herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza ahulenaren alde egitea<br>ezinbestekoa delako. | 87,5 | 36,6 | 50,9 | |-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------|------|------| | 22a) … baina oker geundeke, Europar Batasuneko erakundeetan sortzen den<br>guztia hizkuntza ofizial guztietara itzultzea, hizkuntza guztiei zor zaien errespetua<br>bermatzeko ezinbestekoa dela uste izango bagenu.<br>22b) baina oker geundeke uste izango bagenu hizkuntza guztiei zor zaien<br>errespetua bermatzeko ezinbestekoa dela Europar Batasuneko erakundeetan<br>sortzen den guztia hizkuntza ofizial guztietara itzultzea. **<br>22c) … baina oker geundeke, hizkuntza guztiei zor zaien errespetua bermatzeko<br>uste izango bagenu ezinbestekoa dela Europar Batasuneko erakundeetan sortzen<br>den guztia hizkuntza ofizial guztietara itzultzea. | 87,5 | 48,4 | 39,1 | | 23a) Donostiako alkateak errauste plantaren behin betiko kokagunearen erabakia<br>atzeratzeko bere taldearen arrazoiak aipatzen dituen idatzi bat eraman zuen<br>atzoko bilerara.<br>23b) Donostiako alkateak idatzi bat eraman zuen atzoko bilerara, errauste<br>plantaren behin betiko kokagunearen erabakia atzeratzeko bere taldearen arrazoiak<br>aipatzen dituena.<br>23c) Donostiako alkateak atzoko bilerara idatzi bat eraman zuen, aipatzen<br>duena zein arrazoi dituen bere taldeak erabakia atzeratzeko errauste plantaren<br>behin betiko kokagunearen gainean. ** | 62,5 | 11,8 | 50,7 | | 24a) Ildo berari jarraiki, badira datu pare bat hona aldatuko ditugunak, merezi duela<br>uste baitugu kontuan hartzea lehen hizkuntzak eta gune soziolinguistikoak etxean<br>erabiltzen den hizkuntza finkatzerakoan duten eraginaren neurria.<br>24b) Ildo berari jarraiki, badira datu pare bat hona aldatuko ditugunak, lehen hizkuntzak<br>eta gune soziolinguistikoak etxean erabiltzen den hizkuntza finkatzerakoan duten<br>eraginaren neurria kontuan hartzea merezi duela uste baitugu.<br>24c) Ildo berari jarraiki, badira datu pare bat hona aldatuko ditugunak, uste baitugu<br>merezi duela kontuan hartzea lehen hizkuntzak eta gune soziolinguistikoak etxean<br>erabiltzen den hizkuntza finkatzerakoan duten eraginaren neurria. ** | 87,5 | 26,9 | 60,6 | | 1. koadroa. Azterturiko item guziak eta haien emaitzak (adituen eta ikasleen taldeak). | | | | | 2. koadroa. Atzerakarga txikieneko hurrenkerak, adituen taldeko kide guziek hobetsiak (% 100ek).<br>ITEMAK | ADIT. | GAZT. | ALDEA | |----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------|-------|-------| | | (%) | (%) | (%) | | 4c) «No es lo mismo hablar en clase de mates, o hablar de mates en clase».<br>Zalantzarik gabe, bigarrenaren aldeko apustu garbia egiten du autoreak, eta<br>azpimarratzen du elkarrizketa horrek nola laguntzen dien ikasleei matematikaren<br>gainean gero eta konplexuagoak eta osatuagoak diren ezagutza eskemak eraikitzen.<br>** | 100 | 25,8 | 74,2 | | 5c) Ondoko adibidean ikusi ahal izango dugu ikasleek nola parte hartzen<br>duten ahozko elkarrekintzaren bidez ikaskuntza objektuaren edo ikasi beharreko<br>edukiaren transformazioan. ** | 100 | 30,6 | 69,4 | | 8b) Egile horiek uste dute baliagarria eta beharrezkoa dela beste printzipio bat<br>ere izatea: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea<br>ahozko hizkuntza. ** | 100 | 44,1 | 55,9 | |------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----|------|------| | 14a) Eskola instituzioak paper garrantzitsua betetzen du hiztunen komunikazio<br>konpetentzia garatzeko orduan, zeren bertan zehazki planifika baitaitezke<br>jardunak<br>ikasle konkretuek sarbidea izan dezaten komunikazio-jardun<br>bereziagoak ikasteko. ** | 100 | 34,9 | 65,1 | | 20b) Animaliak dituzten zenbait herritarrek esan dute ez dutela ezagutzen<br>indarrean dagoen araudia. ** | 100 | 35,5 | 64,5 | **2. koadroa. Atzerakarga txikieneko hurrenkerak, adituen taldeko kide guztiek hobetsiak (% 100ek).** | ITEMAK | ADIT.<br>(%) | GAZT.<br>(%) | ALDEA<br>(%) | |----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------|--------------|--------------| | 4c) «No es lo mismo hablar en clase de mates, o hablar de mates en clase».<br>Zalantzarik gabe, bigarrenaren aldeko apustu garbia egiten du autoreak, eta<br>azpimarratzen du elkarrizketa horrek nola laguntzen dien ikasleei matematikaren<br>gainean gero eta konplexuagoak eta osatuagoak diren ezagutza eskemak<br>eraikitzen. ** | 100 | 25,8 | 74,2 | | 5c) Ondoko adibidean ikusi ahal izango dugu ikasleek nola parte hartzen<br>duten ahozko elkarrekintzaren bidez ikaskuntza objektuaren edo ikasi beharreko<br>edukiaren transformazioan. ** | 100 | 30,6 | 69,5 | | 7c) Hizkuntza eta curriculumeko ikasgaiak integratzeak esan nahi du ikasleak<br>aukerak izango dituela esanahia eta hizkuntza forma negoziatzeko. ** | 87,5 | 17,2 | 70,3 | | 8b) Egile horiek uste dute baliagarria eta beharrezkoa dela beste printzipio bat<br>ere izatea: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea<br>ahozko hizkuntza. ** | 100 | 44,1 | 44,1 | | 14a) Eskola instituzioak paper garrantzitsua betetzen du hiztunen komunikazio<br>konpetentzia garatzeko orduan, zeren bertan zehazki planifika baitaitezke<br>jardunak<br>ikasle konkretuek sarbidea izan dezaten komunikazio-jardun<br>bereziagoak ikasteko. ** | 100 | 34,9 | 65,1 | | 20b) Animaliak dituzten zenbait herritarrek esan dute ez dutela ezagutzen<br>indarrean dagoen araudia. ** | 100 | 35,5 | 64,5 | | 21a) Eremu publikoan bi hizkuntzen erabilera finkatzea beharrezkoa da,<br>ezinbestekoa delako hizkuntza ahulenaren alde egitea herritarren hizkuntza<br>eskubideak bermatzeko. ** | 87,5 | 36,6 | 50,9 | | 22b) baina oker geundeke uste izango bagenu hizkuntza guztiei zor zaien<br>errespetua bermatzeko ezinbestekoa dela Europar Batasuneko erakundeetan<br>sortzen den guztia hizkuntza ofizial guztietara itzultzea. ** | 87,5 | 48,4 | 39,1 | | 24c) Ildo berari jarraiki, badira datu pare bat hona aldatuko ditugunak, uste baitugu<br>merezi duela kontuan hartzea lehen hizkuntzak eta gune soziolinguistikoak etxean<br>erabiltzen den hizkuntza finkatzerakoan duten eraginaren neurria. ** | 87,5 | 26,9 | 60,6 | **3. koadroa. Atzerakarga txikieneko hurrenkerak, adituen taldeko kide guzien % 87,5ek hobetsiak.** | 4. koadroa. Atzerakarga txikieneko hurrenkerak, adituen taldeko % 75ek hobetsiak. | | | | |----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------|--------------|--------------| | ITEMAK | ADIT.<br>(%) | GAZT.<br>(%) | ALDEA<br>(%) | | 4c) «No es lo mismo hablar en clase de mates, o hablar de mates en clase».<br>Zalantzarik gabe, bigarrenaren aldeko apustu garbia egiten du autoreak, eta<br>azpimarratzen du elkarrizketa horrek nola laguntzen dien ikasleei matematikaren<br>gainean gero eta konplexuagoak eta osatuagoak diren ezagutza eskemak<br>eraikitzen. ** | 100 | 25,8 | 74,2 | | 5c) Ondoko adibidean ikusi ahal izango dugu ikasleek nola parte hartzen<br>duten ahozko elkarrekintzaren bidez ikaskuntza objektuaren edo ikasi beharreko<br>edukiaren transformazioan. ** | 100 | 30,6 | 69,4 | | 6c) Eta gero, buruketa horren talde irakurketa egin zuten. Talde irakurketa horren<br>helburua zen ziurtatzea ikasle guztiek buruketa ulertu zutela. ** | 75 | 11,3 | 63,7 | | 7c) Hizkuntza eta curriculumeko ikasgaiak integratzeak esan nahi du ikasleak<br>aukerak izango dituela esanahia eta hizkuntza forma negoziatzeko. ** | 87,5 | 17,2 | 70,3 | | 8b) Egile horiek uste dute baliagarria eta beharrezkoa dela beste printzipio bat<br>ere izatea: autonomiaz ikasteko eta irakasteko modu askoren objektu bihurtzea<br>ahozko hizkuntza. ** | 100 | 44,1 | 55,9 | | 11a) Nik ez dut inoiz ere ikusi irakaslerik bere irakasgaiari garrantzi txikia<br>ematen dionik. ** | 75 | 12,4 | 62,6 | | 12a) Ez da modu bat bakarra kontzeptu hori ulertzeko, baina denak bat datoz<br>esatean oinarrizko konpetentziak funtsezkoak direla jende ororentzat eta<br>jendarte guztiarentzat. ** | 75 | 47,8 | 27,2 | | 14a) Eskola instituzioak paper garrantzitsua betetzen du hiztunen komunikazio<br>konpetentzia garatzeko orduan, zeren bertan zehazki planifika baitaitezke<br>jardunak<br>ikasle konkretuek sarbidea izan dezaten komunikazio-jardun<br>bereziagoak ikasteko. ** | 100 | 34,9 | 65,1 | | 17b) Badugu garaia pentsatzen hasteko hurrengo denboraldian ekipoaren<br>entrenatzailea nor izango den. ** | 75 | 18,8 | 56,2 | | 18c) Baina ezinbestekoa dugu kontuan hartzea, frankismoaren hizkuntza<br>zapalketarekin batera, herri-aginteen utzikeria demokrazia aurretik betidanik<br>ohikoa izan zela euskararen erabilerari zegozkion kontuetan. ** | 75 | 38,7 | 36,3 | | 19a) Baina euskarak gizartean urteetan eta mendeetan izan duen atzerakadaz<br>dihardugula, ezinbestekoa delakoan gaude hemen bertan esana uztea, faktore<br>politiko eta instituzionalen ondoan, faktore ekonomiko eta sozialek ere badutela<br>eragina.<br>** | 75 | 44,1 | 30,9 | | 20b) Animaliak dituzten zenbait herritarrek esan dute ez dutela ezagutzen<br>indarrean dagoen araudia. ** | 100 | 35,5 | 64,5 | | 21a) Eremu publikoan bi hizkuntzen erabilera finkatzea beharrezkoa da,<br>ezinbestekoa delako hizkuntza ahulenaren alde egitea herritarren hizkuntza<br>eskubideak bermatzeko. ** | 87,5 | 36,6 | 50,9 | | 22b) baina oker geundeke uste izango bagenu hizkuntza guztiei zor zaien<br>errespetua bermatzeko ezinbestekoa dela Europar Batasuneko erakundeetan<br>sortzen den guztia hizkuntza ofizial guztietara itzultzea. ** | 87,5 | 48,4 | 39,1 | | 24c) Ildo berari jarraiki, badira datu pare bat hona aldatuko ditugunak, uste baitugu<br>merezi duela kontuan hartzea lehen hizkuntzak eta gune soziolinguistikoak etxean<br>erabiltzen den hizkuntza finkatzerakoan duten eraginaren neurria. ** | 87,5 | 26,9 | 60,6 | | 4. koadroa. Atzerakarga txikieneko hurrenkerak, adituen % 75ek hobetsiak. | | | | ### *2.2.4. Interpretazioa eta gogoeta* Ikerketa-saio honen bidez erdietsi diren datuek nabariki adierazten dute badirela irizpide desberdinak azterturiko inkestatu taldeetako kideen artean euskarazko prosaren atzerakargari buruz. Kideen artean ez ezik, globalki hartuta, bi taldeen artean ere desberdintasunak badirela ikus daiteke ederki. Ikasleen taldean kideek nahiago dituzte atzerakarga handiagoko ordenamenduak, eta gure ustez zurrunago jokatzeko joera ageri da; ikasleen artean, oro har, aisa hurbilagotik segitzen dira joan den mendean batez ere Hegoaldean hedatu ziren joerak, erranaldiko elementuak modu zurrunean antolatzekoak: oro har, *Erderismos*-en markaturiko bideari jarraitzen diotenak, edo eredu *idealista-idiosinkratiko*aren ildokoak (Maia, 2014). Horrek kontrastea egiten du adituen taldean ikus daitekeen joerarekin, adituek nahiago baitituzte atzerakarga txikiagoko aukerak. Kontraste horrek nolabaiteko «desfasea» adierazten du bi taldeen emaitzen artean, eta bidea ematen digu interpretatzeko badela bilakaera afera honetan: gazteek «lehengo» orientabideak dituzte gidari, baina adituek, kontrastean, aisa onartzen (edo hobesten) dituzte hurrenkera batzuk *Erderismos*eko jarraibideekiko «heterodoxoagoak». Lehen ere erran dugu adituen taldeko kideak hautatzeko orduan ez dela ezein irizpide estatistiko erabili, eta horrek nabariki mugatzen duela talde horren «ordezkaritasuna», jendarteko ezein kolektibo edo talde osori begira. Horregatik, talde horri ez diogu egotzi nahi hizkuntz erabiltzaile helduagoen eta adituagoen ordezkaritza zehatza; ez dugu ondorioztatzen ahal ikerketa honek erakusten duenik harako «zenbat eta adituago/helduago, orduan eta atzerakarga txikia(go) aren zaleago» bezalako baieztapen osokorik. Baina goi-mailako adituen artean baldin badira pertsona batzuk erakusten dutenak badutela joera atzerakarga txikiko aukerak hobesteko, horrek berak islatzen du jendartean badabiltzala irizpide batzuk hitz-ordenari dagokionez batera ez datozenak ikuspegi edo *eredu idealistaidiosinkratiko* izendatu izan den joerarekin (Maia eta Larrea, 2012; Maia, 2014). Pentsa liteke, bertzalde, hipotesi gisa bederen, ezen inkestaturiko adituek ikasleen aldean duten «aditutasun» handiagoak eragiten ahal diela atzerakarga txikiagoko aukerak hobesteko edo behintzat onesteko; alegia, testu konplexu azalpenezko eta argudiozkoekin eguneroko lanean gehiago jardun behar izanak berak eraman ahal izan dituela aditu horiek gogoeta egitera atzerakargaren komunikazio-balioaz, eta, beraz, hobeki hartzera atzerakarga txikiagoko aukerak. Gainera, ikerketaren atal honetan jasoriko datuak koherente datoz ikerlanaren lehen urratseko emaitzekin: bi ataletan ariketa modu desberdinak izanik eta ikasle taldea ere desberdina izanik, halere bietan adituek erakutsi dute hagitzez malgutasun handiagoa, baita joera ere, atzerakarga txikiagoko hurrenkeren alde, ikasle gazteek baino. Hartara, bi inkestetan lorturiko datuek uzten digute bidea pentsatzeko jendartean badela bilakaera bat hitz-ordenaren aferan: ikasleen taldeak erakusten duen jokabidea *joera edo eredu idealista-idiosinkratikoan* sartzen ahal litzateke gehienbat, eta adituen jarrerak, berriz, *arian ariko egokitze doitu*aren jokabidea adieraziko luke norabide bezala (ikus Maia eta Larrea, 2013; Maia, 2014). Horrela balitz, pentsa liteke euskaraz ari den jendartean joera nagusi bat gertatzen ari dela atzerakarga txikitzeko, eta esplikabide horren arabera, azterketa honetan kolaboratu duten adituak aitzinago joanak izanen lirateke iritzi-aldatzeko prozesu horretan, ezen ez unibertsitario gazteen taldea. Hala balitz, bertzalde, adituen eta gazteagoen arteko «desfase» horren arrazoi nagusietako bat izan liteke ikasleek islatuko luketela, bere jardunaren edo behintzat iritzien bidez, zer-nolako irizpide murrizgarriak izan dituzten beren formazio-urteetan. Lan honetan kolaboratu duten ikasleak Lehen Hezkuntzako irakasle izateko hasierako prestakuntzan ari ziren ikersaio honetan eskuzabal lagundu zigutenean, eta maila horretako irakaslegaien lagin adierazgarritzat jo daitezke. Euskarazko erranaldiko elementuen ordenaz lan honetan islatu duten joera nahiko kontraste bizian dago adituen taldeko kideen iritziekin, eta horrek eramaten gaitu berriz ere pentsatzera zenbateko garrantzia duen irakasleen prestakuntzak, oro har, eta bereziki gai honetan ere eguneratua egoteak, haien lana erabakigarria baita euskararen garapenari begira. Ikerketa honetan bildu ditugun datuek eta jaso dugun ikuspegiak iradokitzen digute ezen, nahiz eta munduko hizkuntza guziak berez bilakaera etengabean dauden, gaur egun euskararen kasuan eboluzioa biziagoa dela, zeren bertze hizkuntza indartsu batzuekin kontaktuan egoteak ekar diezaiokeen eraginaz gainera, euskara bera ere egokitzen ari baita komunikazio-testuinguru desberdin batzuetara, non sarbide aski txikia izan duen berriki arte. Guziaren buruan, lan honen goiburu den hasierako galderari erantzunez erranen genuke ezen ikersaio honetan azterturiko gazteek erakutsi dutela joera atzerakarga handiagoko hurrenkerak hobesteko, baina aldi berean uste dugu jaidura hori ez zaiela etorri barrengo sen berezi eta berezko bati segika, baizik eta hala izan *behar* dela irakatsi zaielakoz edo nolabait hala *ikasi* dutelakoz. Asmatuko ahal dugu zer hobetu behar dugun eta nola! #### **Bibliografia-erreferentziak** Agirre, J.M. (2013): «Estilo jarraituaren alde», URL: <http://31eskutik.com/category/jesusmaria-agirre/> [2014/12/02]. Alberdi, X. eta Sarasola, I. (2001): *Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia*, EHUAZ, Bilbo. Altube S. (1975 [1929]): *Erderismos*, Cinsa, Bilbo. Amuriza, X. (2012): *Zazpi ebidentzia birjaiotzarako*, Lanku, Bilbo. Aristegieta X. (2009): «Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak», *Senez,* **37**, 103-141. Aristegieta, X. (2012): «Zenbait ohar euskarazko hitz-ordenari buruz», *Euskera,* **57-3**, 505- 522. Berria (2006): *Estilo liburua*, Berria, Andoain. Cenoz J. eta Jessner U. (arg.) (2000): *English in Europe. The Acquisition of a Third Language*, Multilingual matters ltd., Clevedon. Crystal, D. (2004): *The language revolution*, Polity Press, Cambridge. Euskaltzaindia (1977): *El libro blanco del euskara*, Euskaltzaindia, Bilbo. ––––––––––, (2011): *Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa*, Euskaltzaindia, Bilbo. - Eusko Jaurlaritza (1982): *Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko LEGEA, Euskararen erabilpena arauzkotzezkoa*, 1982/12/16ko EHAA, 3.138-3.146, URL: <http://www.euskadi. net/cgi-bin\_k54/bopv\_20?c&f=19821216&a=198201955> (sarrera, 2014-12-15). - Eusko Jaurlaitza Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila HABE (2005 [2001]): *Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoa*, EJAZN, Vitoria-Gasteiz. - Eusko Jaurlaritza Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (2010): *Haur hezkuntzarako, lehen eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako dekretu kurrikularrak Euskal Autonomia Erkidegoan*, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz. - Gorter, D.; Zenotz, V.; Etxague, X. eta Cenoz, J. (2014): «Multilingualism and European Minority Languages: The Case of Basque», in D. Gorter, V. Zenotz eta J. Cenoz (arg.), *Minority Languages and Multilingual Education. Bridging the Local and the Global*, Springer, New York, 201-220. - Hidalgo, V. (1995): *Hitzen ordena euskaraz,* doktore-tesia, UPV-EHU, URL: <http://www. euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/bittor\_hidalgo.pdf>. - ––––––––––, (2002): «Hitzen ordena esaldian», *Senez,* **25**, 75-109. - IVAP-HEAA (2005): *IVAPeko estilo-liburua*, IVAP, Vitoria-Gasteiz. - Kaltzakorta M. (2007): *Prosa komunikagarriago egiten (zenbait proposamen)*, UEU, Bilbo - Lasagabaster, D. (2000): «Three Languages and Three Linguistic Models in the Basque Educational System», in J. Cenoz eta U. Jessner (arg.), *English in Europe. The Acquisition of a Third Language*, Multilingual Matters, Clevedon, 179-197. - Maia, J. (2014): «Euskararen hitz-ordenaren norabidea: idealismo ideologikotik pragmatismo komunikatibora», *Fontes Linguae Vasconum,* **117**, 121-168. - Maia, J. eta Larrea, K. (2012): «En el mar de la globalización, ¿hacia dónde remamos en la sintaxis vasca?», in A. LLanes Baró (koord.) *et alii* (arg.) (2013), *La lingüística aplicada en la era de la globalización,* Lleidako Unibertsitatea, Lleida, 421-426. - ––––––––––, (2013): «Hitzen hurrenkera "gogortuegia" erabiltzen ote dugu idatzian?», in X. Alberdi, eta P. Salaburu (arg.), *Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira,* EHUAZ, Bilbo, 85-97. - Mitxelena, K. 2011 [1981]: «Galdegaia eta mintzagaia euskaraz», in J.A. Lakarra (apail.), *Luis Mitxelena Obras Completas VII,* ASFV Julio de Urquijo, LX: 335-361. - Nafarroako Gobernua (1986): *18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, euskarari buruzkoa,* URL <http://www.navarra.es/home\_eu/Navarra/Derecho+navarro/lexnavarra/ IndicesPorDepartamentos/Educacion/Vascuence/LF181986-04.htm>. - Torrealdai, J.M. (2014): «Batasunaren bidea urratzen. Txillardegiren eragintza praktikoa». *Jakin,* **204**, 11-94. - Zubimendi, J.R. eta Esnal, P. (1993): *Idazkera-liburua*, Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila, Vitoria-Gasteiz. # **1. eranskina: inkestatuei eman zitzaizkien jarraibideak zuzentze-lana egiteko (1. faseko inkesta)** ## **Esaldiak zuzentzeko, oker baldin badira.** Ondoko orrietan esaldi batzuk ikusiko dituzu. Horietako batzuetan (edo askotan) beharbada hutsen bat edo okerren bat izan daiteke. Hauxe da eskatzen zaizuna: Zuzendu, mesedez, esaldi horietan ikusten dituzun hutsak. Errepara iezaiozu batez ere esaldietako hitzen ordenari; hau da, ea esaldietako hitzen ordena onargarria den edo ez. Onargarria ez bada, zuzendu ezazu eta jarri zure ustez zuzena litzatekeen forma eta ordena. Zuzenketarako puntuzko lerro bat duzu esaldi bakoitzaren azpian, eta hartan jar dezakezu zuzenketa-proposamena. Dena dela, denborarik ez galtzeko, ordena aldaketak gezien bidez ere adieraz ditzakezu, dauden tokian. # *Eskerrik asko zure laguntzagatik!!!* # **2. eranskina: inkestatuei idatziz emaniko jarraibideak (ikerketaren 2. ataleko inkesta)** # **Ordenatu esaldiak zuzentasunaren arabera** Ondoko esaldiak hiru esaldiko multzotan bilduta daude. Multzo bakoitzeko esaldiek esanahi bera dute, oro har, baina, ikusiko duzun bezala, osagaiak ordena desberdinetan jarrita daude (kasu batzuetan hitzen bat edo beste ere aldatzen da). Hauxe eskatzen zaizu: azter ezazu esaldi multzo bakoitza eta esan hiru aukeretatik zein ordenatan onetsiko zenituzkeen esaldiak. Hobespena azaltzeko, honela egin behar duzu: - baloratu, 1etik 3ra, esaldiaren zuzentasun maila: hobekien antolatua den esaldiari 1 jarri, eta okerrenari 3. - hoberenari beti 1 jarri eta gero hurrengoari 2 eta hurrengoari 3. Balorazio hori jarri esaldiaren eskuinaldean den koadroan. Bi esaldik onespen maila bera izan dezakete: biak 1 izan daitezke, baldin eta hoberenak badira, edo biak 2 izan daitezke, beste bati 1 jarri bazaio. Multzo bakoitzeko hiru esaldiek ere balorazio bera izan dezakete. Aukera bat ere gustuko ez baduzu, beste esaldi bat ere proposatu dezakezu, eta gero ontasun mailaren arabera ordenatu, goian esaniko ohar hauei jarraituz. #### *Eskerrik asko zure laguntzagatik!!!*
aldizkariak.v1-3-783
{ "domain": "osasun zientziak", "id": "ikergazte_vi_osasun-zientziak_24", "issue": null, "year": "2025", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "vi" }
# **Zentrosomako TEDC2 proteinaren potentzial tumorigenikoa aztertzeko sagu transgenikoaren garapena** Alejandro G. Domingo-Aldama, Larraitz Fernández-Ares, Ainhoa Iglesias-Ara, Asier Fullaondo eta Ana M. Zubiaga *Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila; Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) alejandro.garciad@ehu.eus* # *Laburpena* Zentrosoma mikrotubuluak nukleatzen dituen animalia-zelulen organulu bat da, eta bere akatsak, besteak beste, minbiziaren hastapen eta garapenarekin erlazionatu dira. Berriki identifikatu den TEDC2 zentrosomako proteinak garrantzi handia izan dezake minbiziaren garapenean. Izan ere, TEDC2 tumorelagin gehienetan gainadierazita dago eta minbizi-pazienteen pronostiko okerragoarekin lotu izan da. TEDC2ren gainadierazpenak minbizietan duen garrantzia ikertu ahal izateko, lan honetan sagu transgenikoa garatu dugu, non proteina horren gainadierazpena Tet-On sistemaren bidez induzitu daitekeen. Sistemak funtzionatzeko beharrezkoak diren transgeneak saguen genoman txertatuta daudela konfirmatu dugu; baita doxiziklina gehituta *Tedc2*ren mRNA maila emendatzeko gai garela. Hitz gakoak: TEDC2, zentrosoma, minbizi, sagu-eredu, transgeniko, Tet-On ### *Abstract* *The centrosome is an organelle of animal cells that nucleates microtubules and whose defects are associated with cancer initiation and development. The centrosomal protein TEDC2 has a high tumorigenic potential, as it is overexpressed in most tumor samples and is associated with a worse prognosis of cancer patients. To investigate the role of TEDC2 overexpression in cancer, in this work we have generated a transgenic mouse model in which the overexpression of this protein can be induced by the Tet-On system. We have confirmed that the transgenes required for the functioning of the system are integrated into the mouse genome and that, upon doxycycline addition, we are able to increase Tedc2 mRNA levels in fibroblast cell lines derived from these mice.* *Keywords: TEDC2, centrosome, cancer, mouse model, transgenic, Tet-On* ### **1. Sarrera eta motibazioa** Zentrosoma mikrotubuluak polimerizatzen eta antolatzen dituen animalia-zelulen organulua da. Organulu hau zilindro-itxurako bi zentrioloz osaturik dago, material perizentriolar deituriko proteina-matrize batez inguratuta daudenak (Bühler & Stolz, 2022). Zentrosomak eratutako mikrotubulu-sareak hainbat funtzio betetzen ditu zelulan, hala nola, molekula eta organuluen garraio intrazelularra, zelulen migrazioa edota zelulen zatiketa. Funtzio horiek zelularentzako oinarrizkoak direnez, zentrosomaren integritatea bermatzeak berebiziko garrantzia du. Izan ere, zentrosomen egiturazko edo zenbakizko akatsak hainbat gaixotasunekin erlazionatu dira, besteak beste minbiziarekin. Akats zentrosomikoak minbizi-zelulen ohiko ezaugarriak dira (Marteil et al., 2018) eta minbizi-gradu altuagoekin eta pronostiko okerragoekin lotuta daude (Nigg & Holland, 2018). Alterazio hauek minbiziaren ezaugarri bereizgarri batzuk eskuratzen laguntzen dute. Eraginik ikertuena zentrosoma akatsek eragindako ezegonkortasun genomikoa da. Ezegonkortasun genomikoak mutazio-tasa emendatzen du, minbizi-zelulek bizirauteko, proliferatzeko edo metastatizatzeko behar dituzten gaitasunak eskuratzea ahalbidetu dezakeena (Hanahan & Weinberg, 2011). Ezegonkortasun genomikoen jatorria, aberrazio zentrosomikoek ardatz mitotikoan eragiten dituzten akatsetan dago, DNAren kalteak edo kromosomen banaketa okerrak eragin baititzakete (Kiermaier et al., 2024; Nigg & Holland, 2018; Song et al., 2023). Horretaz gain, aberrazio zentrosomikoek metastasian lagun dezakete. Izan ere, mikrotubuluak nukleatzeko ahalmena handiagotzeak, minbizi-zelulen protrusioa sustatzen du, migrazioa eta inbasioahalmena areagotuz (Godinho & Pellman, 2014). Zentrosomen egiturazko edo zenbakizko akatsak zentrosomako proteinen adierazpen asaldatuaren ondorioz sor daitezke. Adibidez, zentrosomaren bikoizketan parte hartzen duten PLK4 edo CEP131 proteinen gainadierazpenek, zentrosomen anplifikazioa eragiten dute (Coelho et al., 2015; Kim et al., 2019). Berriki, TEDC2 izeneko zentrosomako proteinaren gainadierazpenak Huh7 hepatoma-zelulen proliferazioa, migrazioa eta epitelio-mesenkima trantsizioa sustatzen duela deskribatu da (Li et al., 2023). TEDC2k zentrosoman betetzen duen funtzioa ez da guztiz ezaguna, baina azkenengo ikerketek zentrioloetan egiturazko funtzioa betetzen duela proposatzen dute (Breslow et al., 2018; Pudlowski et al., 2024). Gure ikerketa taldeko analisi bioinformatikoek erakutsi dute *TEDC2* tumore-lagin mota gehienetan gainadierazten dela eta, gainera, pazienteen pronostiko okerragoarekin korrelazionaturik dagoela aurkitu dugu (De la Iglesia, 2023). Hori dela eta, TEDC2k minbiziaren hastapenean eta garapenean duen potentziala aztertzeak interes handia du. ### 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak Minbizia gaixotasun konplexua da, zeinean minbizi-zelulen barne eta kanpo faktoreek eragiten duten. Hori dela eta, minbizi-zelula-lerroen azterketara mugatzea ez da nahikoa. Gaixotasun honen ikuspegi osatuago bat eskuratzeko, *in vivo* ereduak erabiltzeak garrantzi handia du. Proteinen gainadierazpenaren eragina *in vivo* aztertzeko ohiko moduetariko bat sagu transgenikoak sortzea da. Adibidez, sagu transgenikoen hainbat sistema erabili dira Plk4ren gainadierazpena eragiteko (Coelho et al., 2015; Levine et al., 2017). Ikerketa talde askok Tet-On izeneko sistema erabiltzen dute beraien intereseko proteina gainadierazteko. Izan ere, sistema honi esker, gainadierazpenaren unea eta maila kontrola daitezke saguari doxiziklina emanez. Horretarako bi baldintza bete behar dira: gainadierazi beharreko genea tetraziklina-operoi (TetO) baten kontrolpean egotea eta zelulan alderantzizko tetraziklina aktibatzailea (rtTA, ingelesezko *reverse tetracycline activator*) adieraztea (1. irudia). Horrela, doxiziklinaren presentzian, rtTA proteina doxiziklinarekin lotu eta egitura-aldaketa bat jasango du, TetO operoiarenganako lotura ahalbidetuz. Modu honetan, operoia aktibatuko da eta intereseko genearen adierazpena sustatuko du (Das et al., 2016). #### Doxiziklinarik gabe Adierazpenik ez rtTA TetO Intereseko genea rtTA Doxiziklinarekin Adierazpena + Dox Intereseko rtTA rtTA TetO Intereseko genea proteina rtTA 1. irudia. Tet-On sistemaren irudikapen eskematikoa. Dox: doxiziklina. TEDC2ren gainadierazpenak minbizian duen garrantzia ikertu ahal izateko, lan honen helburu nagusia sagu-eredu bat sortzea izan da, non Tedc2ren gainadierazpena Tet-On sistemaren bitartez induzitu daitekeen. Horretarako, hurrengo azpihelburuak proposatu dira: - 1) Tedc2 kodetzen duen plasmido bat eraiki, zeinetan proteina honen adierazpena Tet-On sistemaren bidez induzitu daitekeen. - 2) Tet-On sistemaren bidez Tedc2 gainadierazteko beharrezkoak diren transgeneak dituzten saguak sortu eta identifikatu. - 3) Doxiziklinak sagu transgenikoetan Tedc2ren gainadierazpena eragiten duela baieztatu. #### 3. Ikerketaren muina ### 3.1 pTRE-Tedc2 plasmidoaren balioztatzea Tedc2 gainadierazten duen sagu transgenikoa sortzeko, hainbat elementuz osatutako plasmido bat eraiki genuen (2. irudia). Konstruktuaren adierazpena TRE sustatzaile batek zuzendu zuen, zazpi TetO operoi dituena. Salgai dauden anti-TEDC2 antigorputzak inespezifikoak direnez, Tedc2ren sagusekuentzia kodetzaileari FLAG etiketa bat gehitu genion 3' muturrean, horrela bere adierazpena jarraitu ahal izateko. Gainera, Tedc2ren adierazpenaren detekzioa errazteko, GFPren sekuentzia kodetzailea Tedc2tik ur behera jarri genuen. GFPk Tedc2ren funtzioan sor ditzakeen interferentziak ekiditeko, bien artean bi 2A peptido (P2A-T2A) sartu genituen, itzulpen-prozesua eteten baitute (Liu et al., 2017) bi proteina independente sortuz (Tedc2-FLAG eta GFP). Itzulpen-prozesuaren hasiera eta amaiera zehazteko, Kozak sekuentzia sartu genuen Tedc2ren aurretik eta amaiera-kodoi bat GFPren ondoren, hurrenez hurren. Azkenik, transgenearen RNA mezulariaren egonkortasuna handitzeko, amaiera-kodoitik ur behera poli(A) SV40 seinalea sartu zen. Plasmido honi pTRE-Tedc2 deitu zitzaion. #### 2. irudia. Eraikitako pTRE-Tedc2 konstruktuaren irudikapen eskematikoa. ![](_page_2_Picture_3.jpeg) Sagu transgenikoa sortu aurretik, pTRE-*Tedc2* plasmidoak behar bezala funtzionatzen zuela egiaztatu genuen. Horretarako, rtTA proteina modu etengabean adierazten duten NIH3T3 sagufibroblastoak (gure ikerketa taldeak aurretik sortuak) pTRE-*Tedc2*rekin transfektatu ziren eta, doxiziklina gehitu ondoren, fluoreszentziako mikroskopioan behatu ziren (3. irudia). Bere giza ortologoaren antzera, saguaren Tedc2-FLAG zentrosoman kokatzen dela baieztatu genuen, γ-tubulina izeneko zentrosomako markatzailearekin kolokalizatzen baitzuen. Espero bezala, ez genuen GFPren kolokalizaziorik ikusi Tedc2-FLAG fokuekin, 2A peptidoek bi proteinen "zatiketa" egokia lortu zutela iradokitzen duena. 3. irudia. pTRE-Tedc2 plasmidoaren balioztatzea NIH3T3-rtTA zelula-lerroan. Zelulak 500 ng plasmidorekin transfektatu eta 4 μg/ml doxiziklinarekin (Dox) tratatu ziren. 24 ordu geroago, metanolarekin fixatu eta anti-FLAG (Tedc2 detektatzeko) eta anti-γ-tubulina/anti-GFP erabilita tindatu ziren. Nukleoak DAPIrekin tindatu ziren. Eskala-barra: 5 μm. ![](_page_2_Figure_6.jpeg) ### 3.2 Tedc2 Tet-On saguen sorrera eta identifikazioa pTRE-Tedc2 plasmidoa balioztatu ondoren, sagu transgenikoak Instituto Gulbenkian de Ciência (Lisboa, Portugal) zentroan sortu ziren. Laburki, sustatzailea, Tedc2-FLAG-P2A-T2A-GFP eta poli(A) seinalea daramatzan sekuentzia murrizketa-entzimak erabiliz isolatu eta obozito ernalduen pronukleoetan injektatu zen. Obozito horiek ordezko ama batean ezarri ziren sagu fundatzaileak garatzeko (zazpi guztira). Sagu horiek bi motatakoak izan daitezke, edo guztiz transgenikoak, konstruktuaren integrazioa zigotoan gertatu bazen, edo kimerikoak, baldin eta konstruktuaren integrazioa ez bazen zigoto fasean gertatu. Sortutako TRE-Tedc2 sagu fundatzaileek ez dute adierazten TRE sustatzailea aktibatzeko beharrezkoa den rtTA proteina. Beraz, sistemak funtzionatzeko, rtTA adierazten zuten sagu batzuekin gurutzatu behar genituen (4. irudia). Aukeratutako saguak ROSA26-rtTA saguak izan ziren (Field doktorearen oparia). ROSA26-rtTA saguetan, *rtTA*ren sekuentzia kodetzailea ROSA26 sustatzaile konstitutiboaren kontrolpean dago. Tet-On sistemaren eraginkortasuna desberdina izan daiteke TRE-Tedc2 sagu fundatzaile bakoitzaren ondorengoetan. Izan ere, fundatzaile bakoitzaren genoman TRE-*Tedc2* kopia kopuru ezberdin batean integratu zitekeen, baita toki desberdinetan ere, eta horrek eragin nabarmena izan dezake Tedc2-FLAG gainadierazpen mailan. Hori dela eta, TRE-Tedc2 sagu fundatzaileak bere aldetik gurutzatu genituen ROSA26-rtTA saguekin, guztira zazpi gurutzamendu ezberdin mantenduz. F1 belaunaldiko TRE-*Tedc2*rako zein ROSA26-*rtTA*rako sagu positiboak elkarren artean gurutzatu ziren F2a lortzeko. **4. irudia. Jarraitutako gurutzamendu-estrategia. Kutxa gorrian Tedc2 Tet-On saguak adierazita daude, TRE-***Tedc2***rako positiboak eta ROSA26-***rtTA***rako homozigotoak zein heterozigotoak direnak. Saguen irudiak NIAID NIH BIOART Source doako plataformatik atera dira (bioart.niaid.nih.gov/bioart/279).** ![](_page_3_Picture_4.jpeg) Jaiotako saguek TRE-*Tedc2* zein ROSA26-*rtTA* konstruktuak zeramatzaten jakiteko, bi PCR erreakzio egin genituen saguak genotipatzeko. TRE-*Tedc2*ren sekuentzia osorik integratuta dagoela egiaztatzeko, bi eskualde ezberdin anplifikatu genituen: bata 5' muturretik gertu eta bestea 3' muturretik gertu (5a irudia). TRE-*Tedc2* non integratu den ez dakigunez, ezin genituen sagu homozigotoak eta heterozigotoak bereizi. PCRko emaitzetan bi bandaren agerpenean oinarrituta, TRE-*Tedc2* osoaren presentzia bakarrik zehaztu genezakeen, kopia kopurua jakin gabe. Anplifikazioaren akatsik egon ez dela ziurtatzeko, β-globina kodetzen duen genea erreakzioaren kontrol positibo bezala erabili genuen. ROSA26-*rtTA*ren egoera finkatzeko, bigarren PCR bat egin genuen (5b irudia). Konstruktu honen kokapena ezagutzeak sagu homozigoto positiboak, heterozigotoak eta homozigoto negatiboak bereiztea ahalbidetu zigun, PCRan hiru hasle ezberdin erabiliz. Modu honetan, TRE-*Tedc2*rako sagu positiboak eta ROSA26 *rtTA*rako sagu homozigoto edo heterozigotoak identifikatu genituen eta Tedc2 Tet-On bezala izendatu ziren. 5. irudia. PCR bidezko genotipatze baten adibidea Tedc2 Tet-On saguak identifikatzeko. Bi PCR erreakzio egin ziren TRE-Tedc2ren (a) eta ROSA26-rtTA ren (b) egoerak ebaluatzeko. PCR aren produktuak elektroforesi bidez migratu ziren % 2ko agarosazko geletan. PCR bakoitzaren hasleen gutxi gorabeherako posizioak adierazita daude, baita esperotako anplikoien tamainak. ![](_page_4_Figure_2.jpeg) #### 3.3 Doxiziklinak induzitutako Tedc2ren gainadierazpenaren azterketa Behin Tedc2 Tet-On saguak lortuta, doxiziklinak Tedc2-FLAGaren gainadierazpena eragiten duen aztertu genuen. Horretarako, saguen buztan eta belarrietatik fibroblastoak isolatu eta lerro primarioak garatu genituen. 24 orduko doxiziklina-tratamenduaren ostean, fibroblastoetatik RNA erauzi eta RT-qPCR bidez Tedc2ren adierazpena analizatu genuen. Bi hasle pare diseinatu genituen: lehenengo pareak bakarrik Tedc2-FLAG anplifikatzeko, eta bigarrenak Tedc2-FLAG eta Tedc2 endogenoa anplifikatzeko, hau da, Tedc2ren maila osoa. Guztira, hiru Tedc2 Tet-On sagu, bakoitza fundatzaile ezberdin batetik eratorria, eta sagu basati bat (WT, ingelesezko wild type) aztertu genituen. Doxiziklina gehitzean, hiru sagu transgenikoetan Tedc2-FLAG transgenearen adierazpen-maila igotzen zela ikusi genuen (6a irudia). Espero bezala, sagu basatian ez zen transgenea detektatu. Tedc2ren maila totala aztertzerakoan (6b irudia), joera bat zegoen zeinetan doxiziklinak sagu transgenikoen *Tedc2*ren adierazpena igotzen zuen. Hortaz, badirudi sortutako sagu transgenikoek Tedc2 gainadierazteko gai direla. 6. irudia. Tedc2-FLAG (a) eta Tedc2 osoaren (b) mRNA maila, WT sagu batetik eta hiru Tedc2 Tet-On saguetatik eratorritako fibroblasto-lerro primariotan, doxiziklinarekin (Dox) tratatuak edo tratatu gabe. mRNAren maila erlatiboa doxiziklinarik gabeko kontrolarekiko (Ø) log2 ratio bezala kalkulatuta dago, hiru erreplika teknikoetan (batez bestekoa ± desbiderapen estandarra). ZG: zehaztugabeko balioa. ![](_page_5_Figure_3.jpeg) #### 4. Ondorioak Lan honetatik atera daitezkeen ondorio nagusiak hauek dira: - 1) Eraikitako pTRE-*Tedc2* plasmidoak Tedc2ren adierazpena eragiten du doxiziklinaren presentzian. Bere giza ortologoa bezala, Tedc2 sagu-zelulen zentrosoman kokatzen da. - 2) Lortutako sagu transgenikoek Tet-On sistemak funtzionatzeko beharrezkoak diren bi elementuak, TRE-*Tedc2* eta *rtTA*, txertatuta dituzte beraien genoman. - 3) Tedc2 Tet-On saguetatik eratorritako fibroblasto-lerro primarioetan, doxiziklinak *Tedc2*ren adierazpena induzitzen du, mRNA mailan. ### 5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea Tedc2 Tet-On saguen karakterizazioarekin jarraitzeko, hurrengo pausoa doxiziklinak induzitutako *Tedc2* mRNAren igoera proteina-mailan islatzen den aztertzean datza. Modu honetan, sagu-eredu honek Tedc2ren gainadierazpena aztertzeko balio digun ondorioztatu ahal izango dugu. Behin gainadierazpena optimizatuta, Tedc2ren potentzial tumorigenikoa aztertzen hasiko gara. Horretarako, saguei doxiziklina emango zaie eta epe luzeko jarraipena egingo zaie tumoreak garatzen dituzten aztertzeko. Hainbat organotan fenotipo tumoralen agerpena ebaluatuko da, azterketa histopatologikoen bitartez, proliferaziozko markatzaileak erabilita (Ki-67, adibidez) edota ezegonkortasun genomikoaren adierazleak aztertuz (mikronukleoak, abe rrazio kromosomikoak...). Tedc2 Tet-On saguetatik eratorritako lerro primarioak erabiliz minbiziaren ezaugarri bereizgarri horien azterketan sakonduko da. Bestalde, Tedc2ren potentzial tumorigenikoaren atzean dagoen mekanismoa ikertuko da, zentrosomaren aberrazio posibleetan fokoa jarriz, tumore-ezaugarriak eskuratzea ekar baitezakete. # **6. Erreferentziak** - Breslow, D. K., Hoogendoorn, S., Kopp, A. R., Morgens, D. W., Vu, B. K., Kennedy, M. C., Han, K., Li, A., Hess, G. T., Bassik, M. C., Chen, J. K., & Nachury, M. V. (2018). A CRISPR-based screen for Hedgehog signaling provides insights into ciliary function and ciliopathies. *Nature Genetics*, *50*(3), 460–471. https://doi.org/10.1038/s41588-018-0054-7 - Bühler, M., & Stolz, A. (2022). Estrogens—Origin of Centrosome Defects in Human Cancer? *Cells*, *11*(3), 432. https://doi.org/10.3390/cells11030432 - Coelho, P. A., Bury, L., Shahbazi, M. N., Liakath-Ali, K., Tate, P. H., Wormald, S., Hindley, C. J., Huch, M., Archer, J., Skarnes, W. C., Zernicka-Goetz, M., & Glover, D. M. (2015). Over-expression of Plk4 induces centrosome amplification, loss of primary cilia and associated tissue hyperplasia in the mouse. *Open Biology*, *5*(12), 150209. https://doi.org/10.1098/rsob.150209 - Das, A. T., Tenenbaum, L., & Berkhout, B. (2016). Tet-On Systems For Doxycycline-inducible Gene Expression. *Current Gene Therapy*, *16*(3), 156–167. https://doi.org/10.2174/1566523216666160524144041 - De la Iglesia, E. (2023). *Functional characterization of TEDC2, a centriolar E2F target related to cancer*. University of the Basque Country (UPV/EHU). - Godinho, S. A., & Pellman, D. (2014). Causes and consequences of centrosome abnormalities in cancer. *Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences*, *369*(1650), 20130467. https://doi.org/10.1098/rstb.2013.0467 - Hanahan, D., & Weinberg, R. A. (2011). Hallmarks of Cancer: The Next Generation. *Cell*, *144*(5), 646–674. https://doi.org/10.1016/j.cell.2011.02.013 - Kiermaier, E., Stötzel, I., Schapfl, M. A., & Villunger, A. (2024). Amplified centrosomes—more than just a threat. *EMBO Reports*, *25*(10), 4153–4167. https://doi.org/10.1038/s44319-024-00260-0 - Kim, D. H., Ahn, J. S., Han, H. J., Kim, H.-M., Hwang, J., Lee, K. H., Cha-Molstad, H., Ryoo, I.-J., Jang, J.-H., Ko, S.-K., Yang, J. O., Lee, H. G., Lee, S., Song, E. J., Kim, J. Y., Huh, Y. H., Kwon, Y. T., Soung, N.-K., & Kim, B. Y. (2019). Cep131 overexpression promotes centrosome amplification and colon cancer progression by regulating Plk4 stability. *Cell Death & Disease*, *10*(8), 570. https://doi.org/10.1038/s41419- 019-1778-8 - Levine, M. S., Bakker, B., Boeckx, B., Moyett, J., Lu, J., Vitre, B., Spierings, D. C., Lansdorp, P. M., Cleveland, D. W., Lambrechts, D., Foijer, F., & Holland, A. J. (2017). Centrosome Amplification Is Sufficient to Promote Spontaneous Tumorigenesis in Mammals. *Developmental Cell*, *40*(3), 313-322.e5. https://doi.org/10.1016/j.devcel.2016.12.022 - Liu, Z., Chen, O., Wall, J. B. J., Zheng, M., Zhou, Y., Wang, L., Ruth Vaseghi, H., Qian, L., & Liu, J. (2017). Systematic comparison of 2A peptides for cloning multi-genes in a polycistronic vector. *Scientific Reports*, *7*(1), 2193. https://doi.org/10.1038/s41598-017-02460-2 - Li, Y., Guo, B., Wang, L., Zhou, F., Yu, Z., Huang, Y., Chen, R., Zhang, M., Zhang, K., Zheng, L., Jing, S., Hong, W., & Han, T. (2023). TEDC2 plays an oncogenic role and serves as a therapeutic target of hepatocellular carcinoma. *Digestive and Liver Disease*. https://doi.org/10.1016/j.dld.2023.09.025 - Marteil, G., Guerrero, A., Vieira, A. F., de Almeida, B. P., Machado, P., Mendonça, S., Mesquita, M., Villarreal, B., Fonseca, I., Francia, M. E., Dores, K., Martins, N. P., Jana, S. C., Tranfield, E. M., Barbosa-Morais, N. L., Paredes, J., Pellman, D., Godinho, S. A., & Bettencourt-Dias, M. (2018). Over-elongation of centrioles in cancer promotes centriole amplification and chromosome missegregation. *Nature Communications*, *9*(1), 1258. https://doi.org/10.1038/s41467-018-03641-x - Nigg, E. A., & Holland, A. J. (2018). Once and only once: mechanisms of centriole duplication and their deregulation in disease. *Nature Reviews Molecular Cell Biology*, *19*(5), 297–312. https://doi.org/10.1038/nrm.2017.127 - Pudlowski, R., Xu, L., Milenkovic, L., Hemsworth, K., Stearns, T., & Wang, J. T. (2024). *A delta-tubulin/epsilontubulin/Ted protein complex is required for centriole architecture*. https://doi.org/10.7554/elife.98704.1 - Song, S., Jung, S., & Kwon, M. (2023). Expanding roles of centrosome abnormalities in cancers. *BMB Reports*, *56*(4), 216–224. https://doi.org/10.5483/BMBRep.2023-0025 # **7. Eskerrak eta oharrak** dirulaguntzen bidez finantziatu da. Bestalde, A.G. Domingo-Aldama ikertzaileak eskerrak eman nahi dizkio Eusko Jaurlaritzari bere doktoretza aurreko dirulaguntzagatik. Saguekin loturiko prozedura guztiek Euskal Herriko Unibertsitateko Etika Batzordearen onarpena jaso dute. Ikerketa-taldeko kide guztiak ezinbestekoak izan dira saguen kolonia mantentzeko lanetan. Ikerketa proiektu hau MCIU/AEI/FEDER, UE (RTI2018-097497-B-100, PID2021-122922OB-I00 eta RED2022-134792-T) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko (IT1547-22)
aldizkariak.v1-7-328
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 39 _2001_5", "issue": "Zk. 39 _2001_", "year": "2001", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Betiko bankaren presentzia interneten: bezeroentzako laguntzaren aspektu ezberdinen azterketa konparatiboa** **Miren Barrenetxea, Agurtzane Celestino, Olatz Etxegarai, Pedro Flores EHUko irakasleak** Betiko banka informazioaren teknologia berrietara nola egokitzen den finkatu nahi du gure ekarpenak. Estrategia defentsiboa bakarrik aztertuko dugu, Interneten bidez ari den banka betiko banka komertzialean sartzean datzan estrategia, hau da, banka elektronikoa sukurtsalen hautabidezko kanaltzat eta aldi berean kanal osagarritzat hartzen duena. Interneten bidez aritzen den bankaren aspektu desberdinen azterketa konparatiboa egiten da, honetarako aldez aurretik aukeratutako banku eta aurrezki kutxen lagin bat erabiliz. Ikerketa honen garapenaren bidez, erakunde bakoitzeko bulego fisikoetan eta *on line* banka atalean banka elektronikoari buruzko ze informazio maila duten egiaztatu nahi da. Banka elektronikoaren zerbitzuak erabiltzerakoan bezero potentzialentzat oso garrantzitsua den oinarrizko beste aspektu bat ere aztertu dugu: erakunde desberdinek bezeroek dituzten *on line* zerbitzuari buruzko zalantzak argitzeko eta erreklamazioak konpontzeko duten erraztasuna. Our contribution tries to establish the way in which the traditional bank is adapting to the new information technologies. We only analyze the defensive strategy based on integrating the on line bank in the traditional commertial bank, that´s to say, the use of the electronic bank through the Internet as an alternative channel and at the same time complementary to the bank branches. A comparative study has been carried out about several aspects of the bank through the Internet by means of a selected sample of Banks and Savings Banks. In the drawing up of the study the level of information available about the on line service is contrasted, in the physical offices as much as in the electronic bank department of each bank. We analyze as well another crucial aspect for the potential clients when using the services of the electronic bank: the help that the different bank institutions offer in order to solve the doubts and / or complaints made by the users about the on line service. # **1. Bulego fisikoen sarean oinarritutako bankatik "Bricks and Cliks"-en bankara\*** Banka elektronikoa Interneten bidez aritzen den banka da. Hiru dira *on line* bankari aplika dakizkiokeen Interneten ezaugarriak: sartzeko erraztasuna, transakzio elektronikoen arintasuna eta bezeroen eta finantza-erakundeen arteko harremanen despertsonalizazioa. Internetek hainbat abantaila ditu bezeroentzat: alde batetik, eskainitako produktuak kontratatzeko sukurtsaletara joan beharrik ez dagoenez, eragiketak askoz arinago egiten dira; eta beste alde batetik, eragiketok edozein ordutan egiteko aukera ematen du. Baina esan beharra dago bezeroari telefonoz ematen zaizkion laguntza-zerbitzuak kasurik gehienetan gaueko hamarrak aldera bukatzen direla. Bankuei, bestalde, Internetek mundu guztian zehar hedatzeko eta merkatu- -kuota irabazteko aparteko aukera ematen die, prozesu gehienen automatizazioa, zerbitzu kostuen murriztapena eta bezeroen fideltasuna ahalbidetuz. Alfredo Saenzek *El País-*en esan zuenez, denbora gutxi barru bezeroentzat Internet zerbitzua izatea ez da aparteko abantaila izango. Gaur egun elektrizitatearekin gertatzen dena gertatuko da: suposatzen da mundu guztiak duela. Baina, esandako guztia posible izateko, Interneten bidez eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza beharrezkoa da; gaur egun, aldiz, hau bermatzea zaila da, batez ere, konexioekin arazoak daudelako: lortzen ez direlako edo nahi bezain azkarrak izaten ez direlako. Gainera, kontuan izan behar dugu banku askoren web-orrialdeek irudi mugikorrak eta argazkiak izaten dituztela, eta honek, etxeko ordenagailuen indar eta arintasun eskasa dela eta, *on line* bankara sartzea geldiagotzen duela. Banku gehienentzat, sarea bezeroekin harremanetan hasteko bide berri bat da. Hau dela eta, erakundeak produktuak banatzeko bide berri eta etorkizun handiko honen aurrean kokatzen doaz. Hala ere, banka elektronikoaren bidez zerbitzu desberdinen eskaintza egiteko era eta momentua erabakitzerakoan, banku bakoitzak ondokoak aztertu beharko ditu: dituen aukera desberdinak, lehiaren presioa eta eskariaren presioa. Tradizioz, espainiar bankak lehian aritzeko era bezeroengandik hurbil egoteko sukurtsalak irekiz bilatu du. Izan ere, hurbiltasuna izan da, lehen eta baita gaur egun ere, bezero gehienek banketxea aukeratzean oinarrizkotzat hartu dutena. Zentzu honetan, Internetek bankari egungo bezeroengana edo bezero potentzialengana ahalik eta gehien hurbiltzeko aukera ematen dio, nahiz eta birtualki izan, eta ez fisikoki, orain arte gertatu den moduan. Hau dela eta, une honetan bankuek eta kutxek bi aukeraren artean eztabaidatzen dute: Interneten alde apustu egitea edo sukurtsal berriak irekita dimentsioa irabaztea. Egoera honen aurrean, azken helburua gero eta konplexuagoa den finantza-sisteman ohorezko toki bat bilatzean datza. Banketxe guztien artean Bankinterren kasua nabarmendu beharra dago. Honek, bulego kopurua gehitu beharrean, nahiago du epe jakin batean bere etekinak sakrifikatu, sarearen aldeko apustu gogorra egiteko. <sup>\*</sup> Asepelt-eko XV. jardunaldietan emandako hitzaldia 2001eko ekainaren 22an. Zentzu honetan, banketxe desberdinek jarraitu duten ondoko estrategien artean bereizi beharra dago: - Alde batetik, banku batzuek jarraitu duten "estrategia ofentsiboa". Estrategia hau, egiturari eta kudeaketari dagokienez, banka independentea sortzean datza; kapitalari dagokionez, ez da independentea baina marka-irudi propioa sortzen dute eta finantza portala bankuaren erakundetik askatu egiten dute. Interneten bidez soilik aritzen den banka da; hau da, izate juridiko propioa izanik, euskarriak bulego birtualen bidez dituzten bankuak dira. Gainera, hauek finantza-hipermerkatuak ere izan daitezke, adibidez "Uno-e" (BBVA) edo "Openbank-Patagon" (BSCH) beste batzuen artean. Estrategia honen bidez, lehiakideei sarrera oztopatzeko Interneten banku filial agresiboak merkaturatzen dira. - Beste alde batetik, "estrategia defentsiboa". Interneten bidez aritzen den banka betiko banka komertzialean sartzean datza. Hau da, Interneten bidez banka elektronikoa sukurtsalen hautabidezko kanaltzat eta aldi berean, kanal osagarritzat hartzea da. Estrategia hau enpresaren barneko eta kanpoko prozesuak Interneten sartzean oinarritzen da, kostuak aurreztu eta bezeroari zerbitzu hobea eskaintzea ahalbidetzen duten web-orrialdeak sortuz. Aukera hau banketxe guztiek jarraitzen dute, gastuak murrizteko bidea eta edozein erakundek bete beharreko oinarrizko baldintza dela uste baitute. ## **2. Betiko bankaren presentzia interneten** # **2.1. Ikerketa esparrua: merkatu jarraikorrean kotizatzen duten bankuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxak** Ikerketa honetan bigarren estrategia mota aztertuko dugu. Hau, ahalik eta bezero gehien Interneten sartzera eta hauen fideltasuna bermatzera bideratuta dago. Gainera, banketxe gehienek estrategia hau jarraitzen dute, izan ere, aurrean aipatutako erakundeek (BBVAk eta BSCHk) bigarren estrategia hau lehenengoarekin txandakatzen dute. Berriro ere Ebankinterren kasua aipatu beharra dago, honen estrategia bigarren motakoa izanik, oso agresiboa baita, eta kalitate handiko zerbitzu berriztatzaileak prezio lehiakorretan eskaintzera bideratuta dago. Aztergarriak diren erakundeen kopurua murrizteko asmoz, aukeraketa egiteko erabilitako irizpideak ondokoak izan dira: bankuen kasuan merkatu jarraikorrean kotizatzea eta aurrezki-kutxenean Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea. Irizpide hauek baliagarriak direlakoan gaude web-orrialdeen erabilerak, bezeroengana edo bezero potentzialengana hurbiltzeko tresna bezala dakartzan aukerak betiko banka espainiarraren sektoreak nola barneratzen dituen ikusteko. Egokitze- -prozesu honetan bankuen eta aurrezki-kutxen artean desberdintasunik dagoen ala ez ere analizatu nahi da. Era honetara, aztergai den erakunde multzoa ondoko banku eta kutxek osatzen dute: ![](_page_3_Picture_0.jpeg) Merkatu jarraikorrean kotizatzen duten banku guztietatik, bostek (Andalucía, Castilla, Balear, Galicia eta Vasconia Bankuek) Popular taldea eratzen dute(\*), eta beren web-orrialdeetara heltzean automatikoki taldearen orrialdera sartzen gara. Hau dela eta, ikerketa honetan ez dira berriro zehazki aipatuko. Bestalde, Banesto(\*\*) BSCH taldeko erakunde bat izan arren, bere web-orrialdea bereiztuta mantentzen duenez, produktu eta zerbitzu propioak eskainiz, beste erakunde desberdin bat balitz moduan hartu da. # **2.2. Metodologia: Web-orrialdeak, galde-sortak** Bi izan dira ikerketaren iturriak: bata banku eta kutxen web-orrialdeetan nabigatzea puntualki sarean zer eskaintzen duten frogatzeko eta bestea galde-sorta bat egitea. Galde-sortari dagokionez zera esan behar da: - a) Galde-sorta hau posta elektronikoz bidali zaio Interneten bidez aritzen den banka-zerbitzuari. Aipagarriak dira informazio hau lortzeko izandako eragozpenak. Alde batetik, helbideak erakunde horien web-orrialdeetan ez zirenez argi agertzen, lehendabizi, kasu batzuetan, helbideok posta elektronikoz edo telefonoz eskatu behar izan genituen. Galde-sortak bidali eta gero, bestalde, hainbat kasutan haien laguntza eskatu genuela gogorarazteko, eragingarriagoa izan zen bezeroentzako laguntza-zerbitzura edo banka elektronikoaren zerbitzura telefonoz deitzea. - b) Gainera, galde-sorta hauen erantzunak "komenientziazko laginketa" egin ondoren lortutako erakunde desberdinen bulegoetara geu joanda lortu dira. Probabilistikoa ez den metodo honen mugak ezagutzen ditugu, baina, ikerketaren ezaugarriak eta erakunde desberdinen laguntza lortzeko izandako zailtasunak kontuan hartuta, bulegoek banku elektronikoaren zerbitzuaz duten informazioa interpretatzeko eta egiaztatzeko baliagarria delakoan gaude. Banka elektronikoaren zerbitzuari buruzko informazioa egiaztatzeko, bai bulego fisikoetara eta bai erakunde desberdinen web-orrialdeen bezeroentzako laguntza- -zerbitzuetara jo dugu. Datuen bilketa-fase hau 2001eko apirilean zehar egin da. Galde-sorta hauen azterketak eta lortutako datuak taula estatistikoen bidez adierazteak jarraian garatzen diren emaitzen lorpena ahalbidetu dute. ## **2.3. Bezeroarentzako laguntza-zerbitzua: erakundeen azterketa konparatiboa** # *2.3.1. Web-orrialdearen informazioa* Atal honetan sukurtsaletako langileei eta banka elektronikoko sailen arduradunei 1etik 5era baloratzeko eskatu diegu web-orrialdeetan eskaintzen den informazioaren xehetasuna: batetik momentuz sukurtsaletan bakarrik kontratagarriak diren produktu eta zerbitzuei buruzkoa, eta bestetik, baita *on line* bankan eskaintzen direnei buruzkoa. Lehendabizikoei dagozkien emaitzak aztertuta, item honetan nabarmenki deigarria da, orokorrean, web-orrialdeetan agertzen den informazioaren kalitatea *on line* bankako sailek (3´78 batez beste) sukurtsaletako langileek (2´76 batez beste) baino hobeto baloratzen dutela. Desadostasuna nabaria da, *on line* bankako arduradunen ustez, web-orrialdeek eskaintzen dituzten produktuei buruzko informazioa orokorra eta osoa da; enplegatuek ordea, informazio hori ez dela nahikoa uste dute, eta bezeroak informazio gehiago izan beharko lukeela; ondorioz hauen balorazioak baxuak dira. Aurrekoari nahiko ondorio aurresangarria deritzogu, eta enplegatuen eguneroko jarduerak jendearekiko harremanetan horrela bermatzen du. Izan ere, alde handia egon daiteke entitateek eskaintzen dituzten baldintza orokorren artean eta bezeroek sukurtsalekin tratuan ibili ondoren, lor ditzaketen baldintza zehatzen artean. ![](_page_4_Figure_4.jpeg) <sup>\*</sup> BBVA, Banku Elektronikoko Departamentuak ez zion galde-sortari erantzun. #### **1. irudia.** *On line* kontrata daitezkeen produktu eta zerbitzuei dagokienez, entitate bakoitzaren web-orrialdean agertzen den informazioren baloratzean, desadoztasuna sakondu egiten da (sailek 4'2 batez beste, enplegatuek berriz 2'96). Banka elektronikoko sailek, web-orrialdeak kudeatzen, mantentzen eta eguneratzen <sup>\*\*</sup> Herrero Bankua, Surkurtsaletako langileek ez zioten galde-sortari erantzun. <sup>\*\*\*</sup> Esfinge Bankua, Surkurtsaletako langileek ez zioten galde-sortari erantzun. dituzten hauek, ia aho batez uste dute web-orrialdeetako informazioaren edukiak *on line* eskaintza osoki biltzen duela. Valencia Bankua izan da item hau bateko puntuazioaz baloratu duen bakarra, izan ere, momentuz ez du Internet bidezko produkturik eskaintzen. ![](_page_5_Figure_1.jpeg) - \* BBVA, Banku Elektronikoko Departamentuak ez zion galde-sortari erantzun. - \*\* Herrero Bankua, Surkurtsaletako langileek ez zioten galde-sortari erantzun. - \*\*\* Esfinge Bankua, Surkurtsaletako langileek ez zioten galde-sortari erantzun. #### **2. irudia.** Banka elektronikoko sailetatik jasotako emaitzak, zalantza gabe, arrazoizkoak dira, izan ere, zerbitzuaren arduradunek eskaintza zehazki ezagutu behar dute, eta logikoki, sukurtsaletako langileek baino hobeto. Aurrekoek zenbaitetan zehazten zuten puntuazio baxuagoa eman izanaren zergatia *on line* produktuen eskaintza eskasean zetzala. Esaterako, kontsumorako mailegu pertsonalei buruzko informazioa aztertuz, sukurtsaletan mota ezberdinak kontrata daitezkeela argudiatzen zuten, *on line* eran mailegu pertsonal mota bakarra eskaintzen den bitartean. Ildo beretik, sukurtsalen puntuazio baxuagoa azaltzeko hainbat arrazoi daude: alde batetik, langileek ez dute behar den moduan ezagutzen beren erakundeen weborrialdeetan eskaintzen diren produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa; eta bestetik, uste dute web-orrialdeetan informazio zehatzagoa egon beharko litzatekeela, adibidez interes tasei, eskainitako produktuei eta zerbitzuen komisioei dagokienez, beste batzuen artean. Eskaintzen duten informazioaren kalitatea neurtuta okerren agertu diren bankuak bi izan dira: Herrero Bankua eta Valencia Bankua, *on line* zerbitzua gutxien garatua dutenak hurrenez hurren. Bestalde, aipatutako bi itemei dagokienez, hoberen autoebaluatu dena Atlántico Bankua izan da. Bukatzeko, aipagarria da aztertutako aurrezki-kutxen eta bankuen artean ez dela ezberdintasun esanguratsurik aurkitu. ## *2.3.2. Web-orrialdeen merkataritzako helburuak* Atal honetan erakundeei eskatu diegu, *on line* kanalaren bidez lortu nahi dituzten proposatutako zenbait helburu 1etik 5era baloratzeko garrantziaren arabera, hain zuzen ere hurrengoak: 1.) "Bezerorik ez galtzea"; 2.) "Bezeroak bulego fisikoetara (sukurtsaletara) erakartzea" 3.) "Bezeroei *on line* kontsultak egiteko modua ematea" 4.) "Bezeroei *on line* ihardutea ahalbidetzea". Azkeneko bi helburuoi buruz, "bezeroei on line kontsultak egiteko modua ematea" eta "bezeroei on line ihardutea ahalbidetzea", %75en (Aurrezki-Kutxa oro barne) bat datoz entitateen bi estamentuak, Banka Elektronikoko sailak eta sukurtsaletako langileak, alegia, helburu hauek lehentasunezkotzat kontsideratzean (4 edo 5 puntutako balorazioa). Ondoko irudiek (3 eta 4) bi helburuoi buruzko informazioa osatzen dute. ![](_page_6_Figure_3.jpeg) **3. irudia.** Inkestatutako estamentuek hautematen dute sartu nahi den aldaketarik garrantzitsuena eginkizun administratiboak sukurtsaletatik ateratzean datzala, sukurtsalen zeregina kudeaketa- eta aholkularitza-funtzioetara bideratuz. Baina zehaztu behar da nahiz eta epe labur-ertainean lehentasunezko helburutzat jo, oraingoz entitate gehienek *on line* eragiketa gutxi batzuk baino ez dituztela ahalbidetzen. Bestalde, errealitateak prozesu hau ezartzeko eta normaltzeko abiadura moteltzen ari dela adierazten du. ![](_page_7_Figure_0.jpeg) **4. irudia.** Lehendabiziko bi helburuei dagokienez, "bezerorik ez galtzea" eta "bezeroak sukurtsaletara erakartzea", soilik %40 (hiru Aurrezki-Kutxa barne) bat datoz entitateen bi estamentuak aipatutako helburuok lehentasunezkotzat hartzean (4 edo 5 puntu). Banaka aztertuta, departamentuen %75ek oso garrantzizkotzat jotzen du "bezerorik ez galtzea" helburua, baina ez diote hainbesteko garrantzirik ematen "bezeroak sukurtsaletara erakartzeari"; 5. eta 6. irudietan agertzen diren emaitzetatik ondoriozta daitekeen moduan. Sukurtsaletara jota, hauen %64k funtsezkotzat hartzen du "bezeroak sukurtsaletara erakartzea" helburua, "bezeroak ez galtzeari" berriz, garrantzi txikiagoa damaiotelarik (bakarrik %41k hartu du aintzakotzat). ![](_page_7_Figure_3.jpeg) **5. irudia.** Zenbait entitatek, kontsideratu izan du *on line* bankako zerbitzua konpetentziak eskaintzen duen zerbitzua ere badela eta, beraz, zerbitzuak berak bakarrik ez duela bezeroaren fideltasuna segurtatzen, nahiz eta edozein entitatek irauteko ezarri beharrekoa izan. Horrela, emaitzotan oinarrituta, sukurtsalek ez dutela *on line* kanala betiko bankaren konpetentzi moduan ikusten ondoriozta liteke. Sukurtsaletako enplegatuek beren entitateen web-orrialdeei buruz daukaten informazio eskasa kontuan hartuta, ordea, ateratako inpresioa bestelakoa izan da, zenbaitetan ez baitira gai izan bezeroei *on line* zerbitzuaren berri emateko. Honetan ere ez da funtsezko ezberdintasunik atzeman Banketxe eta Aurrezki-Kutxen artean. ![](_page_8_Figure_1.jpeg) **6. irudia.** ## *2.3.3. Nabigatzeko erraztasuna, web-mapa eta hizkuntzak* Informazioaren argitasuna premiazkoa da: bezeroak aise aurkitu behar du bilatzen ari denari buruzko informazioa; zentzu honetan, web-lekuaren diseinua, edukiaz aparte, oinarrizkoa da. Nabigazioa errazteko web-orrialdeek web-mapa izatea esanguratsua da. Aztertutako entitateen %77k badute. Momentuz ezarri ez duten bakarrak Atlántico Bankua, Zaragozano Bankua, Herrero Bankua eta Valencia Bankua dira. Era berean, nabigazioa errazteko beste adierazle baten moduan, web-orrialdeak estatu espainiarreko hizkuntza ofizial ezberdinetan kontsultatzeko aukera baloratu da; atzerriko hizkuntzei dagokienez, berriz, ingelesa izan da kontuan hartu den hizkuntza. Entitate gehienetan gaztelania da aktibatuta dagoen hizkuntza bakarra. Arlo honetan, Popular Bankuaren kasua azpimarratzekoa da, izan ere aztertutako entitate guztietatik bere web-orrialdea Espainiako hizkuntza ofizial ezberdinetan eta atzerriko hizkuntzetan (hala nola ingelesean, frantsesean, portugesean eta abarretan) kontsultatzea ahalbidetzen duen bakarra da. Azalpena, zalantzarik gabe, "Popular Bankua" taldea osatzen duten entitateak autonomia erkidego ezberdinetakoak izatean egon daiteke. Lan honetan aztertutako aurrezki-kutxa guztien jarduera-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa dela kontuan hartuta, web-orrialdeak gaztelaniaz zein euskaraz kontsultatzeko aukera ematen dute. Zentzu honetan BBK-k, Euskadiko Kutxak eta Kutxak ingelesez ere aritzeko aukera eskaintzen dute. Kutxak, gainera*,* ziurrenik bere eragin eremuak bide emanda, frantsesez ere nabigatzeko aukera ematen du. Azkenik, Pastor Bankuaren kasuari ere aipagarri deritzogu, bermatzen duelako bere web-orrialdea gaztelaniaz, ingelesez eta galegoz kontsultatzea. Bukatzeko, Internet muga geografikorik ez duen sarea izanik, eta bertako hizkuntzarik erabiliena, hain zuzen ere, ingelesa izanda, adierazi behar da ingelesaren presentzia eskasa entitateen web-orrialdeetan. Ezustean harrapatzeko modukoa da: aztertutakoen %41ek bakarrik egiten dute posible nabigazioa ingelesez. # *2.3.4. Bezeroarentzako laguntza-zerbitzuak eta erreklamazioak* Atal honetan banka elektronikoko sailei eskatu zaie adierazteko ea web- -orrialdeek kexa- eta iradokizun-buzoirik, posta elektronikorik edo bezeroentzako laguntza-telefonorik duten. Era berean, arazoen aurrean sukurtsal fisikoetara jotzeko bezeroen eskubideari buruz itaundu zaie. Galde-sorta osotik item horiek izan dira entitateen aldetik baiezko erantzun gehien jaso dituztenak. Entitate guztiek eskaintzen dute bezeroentzako laguntza-zerbitzua, bai posta elektronikoz bai telefonoz. Zentzu honetan, bereizi behar dira bezero potentzialari egiten zaion harrera eta bezero errealari egiten zaiona. Azken hauentzat, iradokizun-buzoiak eta posta elektronikoko helbideak argi adierazita agertzen dira, erantzun epea nahiko azkarra izanik, nahiz eta zenbaitetan bulego fisikora jotzeak azkarrago izaten jarraitzen duen. Bezero potentzialari egindako harrera, berriz, ezberdina da: batzuetan, entitateen arabera, neketsua da laguntza-telefono edo posta elektronikoko helbideak erraz aurkitzea. Ikerketa lan hau burutu den epean, berma daiteke bezero potentzialari posta elektronikoaren bidez ematen zaion laguntzak harrera pertsonalak edo telefonikoak erakutsi duten berehalakotasuna ez duela inondik ere lortu. Izan ere, erantzunak, entitateen arabera, astebete baino gehiago atzeratu dira gehienetan. Berehalakotasun gabeziaz aparte, argitasunari eta laburtasunari dagokienez ere, hobetzeko asko daukate batez beste entitate gehienek. Zerbitzuaren funtzionamendua ikusita, bezero potentzialen kasuan, orokorrrean eraginkorrago suertatzen da kontsultak telefonoz egitea, eta horren adierazgarri dira ondoko puntu ahulak: - Bezeroarentzako laguntza telefonikoaren eta posta elektronikoaren bidez ematen diren laguntza-zerbitzuen arteko koordinazio eza. - Web bidez ematen den bezeroarentzako laguntza-zerbitzuaren eta banka elektronikoko arduradunen arteko koordinazio falta. Zentzu honetan, bereziki esanguratsua da BBVA erakundeko banka elektronikoko arduradunek, web-orrialdean adierazten den posta elektronikoko helbidera heldutako informazioa ez jasotzea. – Bezeroarentzako laguntza telefonikoko zerbitzuko langileak ez daude ondo prestatuta aholkuak emateko edo banka-kudeaketan aritzeko. Web bidez ematen den bezeroarentzako laguntza-zerbitzuari buruz, web- -sistemari berez dagokionaz aparte, bezeroak ez luke laguntza gehigarririk eskatzeko premiarik zertan izan. Laguntza telefonikoak, esaterako, gehienetan Interneterako konexioa moztea eskatzen du. Izan ere, gaur egun partikularren konexio gehienak oraindik modem bidez egiten dira. Horrela, zalantzak argitzeko eta arazoak konpontzeko, *on line* kanalak eskainitako informazioa nahikoa ez bada, beste bide alternatiboetara jotzeko ohitura zabaltzea gerta daiteke. Ondorioz, bezeroak nahiago izango luke betiko sukurtsal fisikora joatea, bezeroentzako laguntza-zerbitzura telefonoz deitzea baino. Gainera, azken honetan bezeroak sarritan ez daki Interneterako konexioa moztu aurretik agindu duen eragiketa burutu den edo ez. Dena den, bezeroari konfidantza eta segurtasuna damaio web lekuak eskaintzen duen laguntzaz gain, estaldura telefonikoa edota pertsonala ematen duen azpiegitura gehigarria badagoela jakiteak, eta konfidantza eta segurtasun eza dira, hain zuzen ere, banka elektronikoak bere jarduera zabaltzeko eta normaltzeko oraingoz gainditzeke dituen hesiak. Ikertu den banka eredu honetan, erreklamazio eskubideak aztertuta, eta bi estamentuetan (sukurtsaletan eta banka eletronikoko departamentuetan) erantzundakoaren arabera, bezeroak bulego jakin bateko bezero izaten jarraitzen du, eta ondorioz beti dauka *on line* kanalari buruzko erreklamazioak sukurtsal fisikoetan aurkezteko eskubidea. Entitateek eskubide hau argiago utzi beharko zuten erabiltzaileen aurrean, bezeroak bere burua babestuago ikusteko, eta besterik ezean, pertsona fisikoengana jo ahal izateko *on line* zerbitzuari buruz sortutako kexak azaltzera. Bukatzeko, esan beharra dago, erreklamazioei eta bezeroarentzako laguntza- -zerbitzuei dagokienez ez dela ezberdintasun esanguratsurik aurkitu banketxe eta aurrezki-kutxen artean. ## *2.3.5. Zerbitzu gehigarriak eta* on line *dendak* Entitateek finantza-zerbitzuez gain zerbitzu gehigarriak ere eskaintzen dituzte, besteak beste, bezeroei merkataritza elektronikoko eragiketak burutzea errazten dietenak , hala nola *on line* denda, sarreren salmenta, interes orokorreko programak dohain deskargatu ahal izatea etab. Zerbitzu hauek konpetentzia-politikak sustatzeko tresna moduan erabiltzen dira. Era honetan, *ohiko bezeroak* asetzen dituzten produktuak eta zerbitzuak eskaini nahi dira, aldi berean *bezeroak ez direnak* erakarriz. Gainera, banketxeek beren web-orrialdeetan enpresa komertzialei ostatu ematearen ondorioz, web gune komertzialarekiko bezeroaren konfidantza handitu egiten da. Zentzu honetan, esan beharra dago, konfiantza eza dela merkataritza elektronikoaren susperraldia geldiarazten ari dena. Gainera, erakunde finantzarioek, beren jarduerarekin B2B eta B2C merkataritza elektroniko motak sustatzen laguntzen dute, ordainketa-pasabideak inplementatuz eta zabalduz. Ordainketa-pasabideok salerosketa-prozesuetan kontsumitzaileei fakturaren zordunketa eta enpresa saltzaileei fakturaren ordainketa era egokian egin zaiela bermatzera laguntzen dute. Banka elektronikoko arduradunek emandako datuetan oinarrituz, batez beste ikertutako entitateen %50ak *on line* dendako zerbitzua eskaintzen du. Eta bereziki deigarria da ikertutako banketxeetatik %66k, beti ere banka elektronikoko departamentuen arabera, zerbitzu hori edukitzea, baina ikertutako aurrezki-kutxetatik, ordea, Bilbao Bizkaia Kutxak bakarrik onartzea zerbitzu hori eskaintzen duela, nahiz eta praktikan Kutxak eta Vital Kutxak ere eskaini. ## **3. Ondorioak** - 1. Bulegoen sareak behar-beharrezkoa izaten jarraitzen du. Bulegoek bankuen sisteman duten garrantzia kontuan hartuta, etorkizunean arrakasta izango duen eredua sare fisikoa eta birtuala elkartzen dituena izango delakoan gaude, hau da, *bricks and clicks*-en eredua. Erakundeen joera bulegoetatik administratiboak eta guztiz mekanikoak diren eragiketak kentzea da, hauen lana bezeroei aholkuak ematea izateko. - 2. *Bricks and clicks*-en ereduak abantaila gehigarriak dakarzkie bezeroei; hau da, bezeroek, alde batetik, sukurtsal fisikoetan laguntza pertsonala lor dezakete eta, beste alde batetik, sarean eskaintzen diren prezio hoberenak lortzeko modua izango dute. - 3. Lehiaren gehikuntzak eta teknologia berriek dakartzaten kostuen murrizketak eraginda, bankuak eta aurrezki kutxak produktuak eta zerbitzuak banatzeko kanal berri honek ematen dituen aukeretara egokitzen doaz. Egokitze- -prozesu honetan erakundeek abiadura desberdina dute. Adibidez, Valencia Bankua, Herrero Bankua eta Esfinge Bankua besteekin konparatuz gero atzeratuta daude, web-orrialdeak gutxiago garatuta dituztelako edo informazioa bakarrik eskaintzen dutelako. - 4. Erakundeek eskainitako produktuei dagokienez, banka elektronikoaren sailaren eta sukurtsalen artean dagoen urrunketa nahiko handia da. Sukurtsalek egiten duten balorazioa txikiagoa izateagatik pentsa dezakegu ez dutela ondo ezagutzen erakundearen web-orrialdea edo bezeroari eman behar zaion edozein produktu edo zerbitzuri buruzko informazioa zabalagoa izan behar delakoan daudela. - 5. Web-orrialdeen bidez lortu nahi diren helburuei dagokienez, banka elektronikoko sailak eta sukurtsalak bat datoz "on line jardutea" lehentasunezko helburutzat hartzean. Gainerako helburuei buruz, "bezerorik ez galtzea" eta "bezeroak bulego fisikoetara erakartzea" alegia, banka elektronikoko sailek garrantzi handiagoa ematen diote lehendabizikoari. Sukurtsalek, ordea, bezerorik ez galtzeko tresna baino gehiago, bezeroak sukurtsaletara erakartzeko erakuslehio moduan ikusten dituzte erakundeen web-orrialdeak. - 6. Erakundeek ez dituzte aprobetxatzen Internetek mundu guztian zehar zabaltzeko eta merkatu-kuota irabazteko dituen aukerak. Zentzu honetan - harrigarria da hizkuntza desberdinen presentzia eskasa web-orrialdeetan. Horrez gain, orokorrean ez dituztenez hizkuntza autonomikoak kontuan hartu, ezin da esan Estatu espainiarreko kulturaren aberastasunera ondo moldatu direnik. - 7. Erakunde guztiek diote bezeroentzako laguntza-zerbitzura joteko telefonoz edo e-mailez egin daitekeela, baina, bezero errealaren eta potentzialaren arteko bereizketa egin beharra dago. Bezero errealen kasuan argi agertzen dira buzoiak edo helbideak, eta erantzuna laster jasotzen da. Bezero potentzialentzat, ordea, informazioa ez da bera. Erakundeen web-orrialdeetan sartuta ez da beti erraza izaten bezeroentzako laguntza-zerbitzuaren telefono edo helbideak bilatzea, eta gainera erantzuna ez da hain azkar jasotzen. - 8. Erreklamazioei dagokienez, eta banka elektronikoaren eta bulego fisikoen bezeroentzako laguntza-zerbitzuek esandakoaren arabera, bezeroak, bulego jakin bateko "bezeroa" izanik, beti izango du sukurtsal fisikoan *on line* kanalari buruzko edozein erreklamazio egiteko aukera. Gure ustez banketxeak datu hau argi eta garbi esan behar dio bezeroari, bere burua babestuta ikus dezan, eta era berean jakin dezan edozein momentutan pertsona fisiko baten aurrean bere kexak aurkezteko modua izango duela. - 9. Bankak merkataritza elektronikoaren garapenean duen eragina ere egiaztatu dugu. Erakunde guztien ehuneko berrogeita hamarrek gutxi gorabehera berek sortutako merkataritza-zentroetan erosketa eta ordainketa birtualak egiteko aukera ematen dio bezeroari. - 10. Aztertutako aspektuetan ez da nabaritzen ezberdintasun handirik banku eta kutxen artean. Orokorrean batzuen eta besteen artean nabaritu den ezberdintasun bakarra euskararen erabilera izan da web-orrialdeetan. Hau ez da ikaratzekoa, kontuan hartzen badugu kutxen jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa dela. Beraz, ez dagoenez batzuen eta besteen arteko ezberdintasun handirik "ranking hipotetiko" batean kutxak tarteko tokian egongo lirateke. - 11. Amaitzeko, interneten bidezko banka merkataritza elektronikoaren barnean garapen handiena duten merkataritza-zerbitzuetariko bat izan arren, eta dituen hazteko espektatibak handiak izan arren, oraindik zerbitzu honi aurretik bide luzea gelditzen zaiola esan beharra dago. Datuen arabera, bezeroak kontsultak egiterakoan baino askoz erretizenteagoak dira eragiketak egiterakoan. Hau dela eta, aztertutako ereduan bulego fisikoak behar- -beharrezkoak direla ahaztu gabe, erakundeek web-orrialdeak hobetu egin beharko dituzte eta bezeroei eragiketak edo kontsultak egiteko bidea erraztu egin beharko diete. Horrez gain, ez da ahaztu behar web-orrialde horien atzean, edozein momentutan, edozein zalantza argitzeko edo arazo konpontzeko gaitasuna duten "pertsonak" egon behar direla. # **Bibliografia** - Adeva, E. (2001): "¿Por qué la banca on line gana a la tradicional?", *Capital*. - Astigarraga Capa, M. eta Ponce Nuñez, J. (2000): "La oficina bancaria: ¿sobrevivirá en el siglo XXI?, *Estudios Empresariales*, **103**. - Askasibar, J. (2000): "Los cerebros de ebankinter razonan su confianza en la Red", *Estudios Empresariales*, **104**. - Asociación de Usuarios de Internet (2001): "Informe sobre el uso de la banca electrónica en España", www.aui.es. - Balseiro, A. eta Kotzrincker, J. (2000): "Banca on line", www.baquia.com. - Conejero, D. (2001): "Claves del éxito presente y futuro de la banca electrónica", e.comm. - Currie, P. (2001): "Las Webs bancarias abocadas a adaptarse a un mercado de masas", *Banca Electrónica*, **38**, 9. or. - De Barrón, I. (2001): "La banca congela su apuesta por la nueva economía", *El País*, maiatza. - Dossier Banca Electrónica (2001): "Los hipermercados financieros y la compraventa de títulos", www.ediciones-deusto.es. - –––––––––––––, (2001): "Principales iniciativas en España", www.ediciones-deusto.es. - –––––––––––––, (2001): "Entidades bancarias en la Red", www.ediciones-deusto.es. - –––––––––––––, (2001): "Los usuarios, en crecimiento constante", www.ediciones-deusto.es. - Feria Domínguez, J. M. eta Samaniego Medina, R. (2000): "Los riesgos inherentes a la banca electrónica", *Actualidad Financiera*. - Gago, E. eta Ormaetxea, A. (2000): "No es on line todo lo que reluce", ganar.com. - Guillén Carranza, P. (2001): "Uno-e centra su estrategia en consolidar su presencia en España", e.comm. - González , M. (2001): "e-banking: P.A.", e.comm. - IDG Communications, S.A (2000): "El futuro se llama eBank", *World*, www.idg.es/world. - –––––––––––––, (2000): "Los Bancos y su seguridad", *World*, www.idg.es/world. - Juez Martel, P. eta Del Río, E. (2001): "Los servicios bancarios a través de Internet: evolución y perspectivas", *Cuadernos de información económica*, **160.** - Marketing y Comercio Electrónico MCE (1999): "Qué ventajas ofrece la banca electrónica a las empresas", www.marketingycomercio.com. - –––––––––––––, (2000): "La banca electrónica del 2000", www.marketingycomercio.com. - Martin Fernández, M. (2000): "El sector bancario ante las nuevas tecnologías", *Cuadernos de información económica*, **158**. - Muro, P. (2000): "Nueva economía: el verdadero reto está en las personas", *Banca y Finanzas*, **59**. - Navarro, M. (2001): "Descubrimos al mejor Banco On-line", *Byte*. - Servicio de Información FIRM@INF. Banca Electrónica (2000): "La banca europea adelanta a Estados Unidos en el número de transacciones por Internet", Octubre. - –––––––––––––, (2000): "Datamonitor desvela por qué los clientes se conectan a la banca electrónica". - Tena Rodríguez, V. (2000): "Cambios en el entorno competitivo de la banca", *Banca y Finanzas*, **55**. - Toledo, E. (1999): "Los Bancos quieren atraer tiendas a sus centros comerciales", Marketing y Comercio Electrónico (MCE), www.marketingycomercio.com. # **Beste erreferentzia batzuk** www.Bancozaragozano.es www.batlantico.es www.Bancodevalencia.es www.Bancoesfinge.es www.Bancoherrero.es www.Bancopastor.es www.Bancopopular.es www.banesto.es www.bankinter.es www.bbvnet.es www.Bancogui.es www.Bancosantander.bsch.es www.cajaruralvasca.es www.kutxa.es www.cajalaboral.es www.cajavital.es www.bbk.es
aldizkariak.v1-0-431
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.38 _2020_1", "issue": "Zk.38 _2020_", "year": "2020", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Aluminiodun txerto-laguntzaileen eraginaren azterketa sistemen biologiaren bidez (Studying the signatures of aluminium based vaccine adjuvants by System Biology techniques) Naiara Abendaño, Martin Bilbao-Arribas, Maitea Ortega, Endika Varela-Martínez, Begoña M. Jugo\* Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila (UPV/EHU) LABURPENA: Hamarkadak dira aluminio konposatuak txertoen laguntzaile gisa erabiltzen direla albaitaritzan eta giza txertoetan. Laguntzaile horien erabilera oso hedatua egon arren, ez da ongi ezagutzen zein mekanismoren bidez eragiten dituzten ondorio onuragarriak eta, aldizka, kontrako erreakzioak eragin ditzakete. Sistemen biologiako tekniken bidez laguntzaile hauen sinadura molekularra ikertu da, gizakietan zein etxabereetan. Hainbat eragin-mekanismo proposatu dira aluminioaren sistema immunea pizteko ahalmena azaltzeko eta analisi transkriptomikoetan erlazionatutako geneak aurkitu dira. Batzuetan emaitzak kontraesanezkoak dira, aktibatzen den erantzun immunea desberdina izan daitekeelako egoeraren arabera. Aluminiogatzen tamainak, formak, propietate fisiko-kimikoek eta antigenoen absortzioak eragina dutela ematen du era berean. Laguntzaile hauek ez dira antigeno-garraiatzaile soilak, sistema immunea kitzikatzen duten arriskuseinale endogenoak pizten baitituzte. Argitzeke dago oraindik haien eragin-mekanismo zehatza eta epe luzeko aktibazio immunitarioak sistema immunitarioaren gainestimulazioa eragin dezakeen. HITZ GAKOAK: Aluminioa, txertoak, laguntzaileak, RNA-seq, ardia, sistemen biologia. ABSTRACT: Aluminium compounds have been used as adjuvants for years in veterinary and human vaccines, but, despite their widespread use, the mechanism of how aluminium-based adjuvants exert their beneficial effects is still not fully understood and they occasionally can cause adverse reactions. The molecular signature of these adjuvants has been studied by system biology techniques in human and livestock. Transcriptomic analyses have found dysregulated genes linked to some of the proposed mechanisms of action of aluminium. Sometimes the results are contradictory because the immune reaction that is activated may be different depending on the situation. The shape, size, physicochemical properties or antigen absorption of aluminium salts can also have an effect. It seems that aluminium-containing adjuvants are not simple delivery vehicles for antigens, but also induce endogenous danger signals that stimulate the immune system. Whether this contributes to long-lasting immune activation or to the overstimulation of the immune system remains to be elucidated. KEYWORDS: Aluminium, vaccines, adjuvants, RNA-seq, sheep, systems biology. \* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Begoña M. Jugo. Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU), Sarriena auzoa, zg (48940 Leioa, Bizkaia, Euskal Herria). – begonamarina.jugo@ehu.eus – https://orcid.org/0000-0002-8033- 2317. Nola aipatu / How to cite: Abendaño, Naiara; Bilbao-Arribas, Martin; Ortega, Maitea; Varela-Martínez, Endika; Jugo, Begoña M. (2020). «Aluminiodun txerto-laguntzaileen eraginaren azterketa sistemen biologiaren bidez»; Ekaia, 38, 2020, 141-153. (https://doi.org/10.1387/ekaia.21400). Jasoa: 21 urtarrila, 2019; Onartua: 06 apirila, 2020. ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2020 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_15.jpeg) #### 1. **Sarrera** # 1.1. **Txertoen eboluzioa** Txertoen lehenengo deskribapena Edward Jenner mediku ingelesak egin zuen 1790eko hamarkadan, giza baztangaren aurrean behi baztangaren birusa inokulatu zuenean, immunizazioaren fenomenoa aurretik ezaguna bazen ere [1]. Harrezkeroztik, aurrerapen ugari egin dira, eta, gaur egun, txertoak gaixotasun infekziosoen aurkako metodorik eraginkorrenak dira. Azken hamarkadetatik hona txertoen eraginkortasuna zabal eta sakon ikertu eta egiaztatu da. Gaixotasun infekziosoei aurre egiteko, eritasuna eragiten duen mikroorganismo bera edo horren azpiunitate bat inokulatzen da, antigeno deritzona. Historian zehar antigenoak aldatuz joan dira, eta orain 2 estrategia nagusi daude antigenoak erabiltzeko: batetik, patogeno osoak (inaktibatutako edo ahuldutako patogenoak), eta, bestetik, patogenoen zatiak (patogenoen azpiunitateak eta antigeno purifikatuak), laguntzaileekin edo laguntzailerik gabe [2] (1. irudia). Denborarekin, txertoen immunogenizitatea gutxituz joan da, ahuldutako patogenoren bat erabili beharrean horren azpiunitateren bat erabiltzen delako, eta horrek organismoan duen eragina murrizten du (1. irudia). Immunogenizitatearen gutxipen hori laguntzaileen bidez emendatu da, arriskuak murriztuz. ![](_page_1_Figure_5.jpeg) **1. irudia.** Txertoak erabilitako agente patogenoaren arabera sailkatzen dira. Agente horien artean ahuldutako edo inaktibaturiko patogenoak, azpiunitateak, purifikaturiko antigenoak bakarrik edo laguntzaileekin batera daudenak. Pasquale *et al.*-etik moldatua [2]). ### 1.2. **Aluminioa laguntzaile gisa** Laguntzaileen aurkikuntza 1920ko hamarkadan gertatu zen, Alexander Thomas Glenny immunologoak aluminioaren ezaugarri immunoestimulatzaileaz ohartu zenean [3]. Aluminioaren gehikuntzak antigorputzen ekoizpena emendatzea lortu zuen eta arrakasta hori dela-eta txertoetako laguntzaile garrantzitsuena jotzen da. Komertzialki eskuragarri dauden aluminio-laguntzaile motak aluminio hidroxidoa, aluminio fosfatoa eta aluminio sulfatoa dira. Haren erabilera giza eta animali txertoetan asko hedatu da (batez ere aluminio hidroxidoa), horien kostua txikia delako eta segurtasun historia luzea dutelako [4]. Gizakian, esaterako, B hepatitiserako, A hepatitiserako, tetanoserako, pneumokokorako edo *H. influenzae*rako txertoetan erabiltzen da. Aluminioa antigenoaren efektua iraupen luzekoa izan dadin inokulatzen da, baina horrek bi arazo ditu: erantzun immunea eragitea arriskurik ez dagoenean eta aluminioa nerbio-sistemara iristea [5]. Nahiz eta 90 urte luzez erabili izan diren, ez dago adostasunik aluminiodun laguntzaileen ekintza-mekanismoari buruz, eta ez da guztiz testatu zer eragin kaltegarri izan dezakeen aluminioak ehun edo organo-sistemetan [6]. # 1.3. **Aluminioaren ekintza-mekanismoa** Aluminioak erantzun immune humoral indartsua eragiten du antigenoen espezifikoak diren antigorputzen bidez. Aluminioak laguntzaile gisa duen efektua azaltzeko hainbat mekanismo proposatu dira (2. irudia). Alde batetik, aluminio laguntzaileak duen ezaugarrietariko bat noduluen eraketa da, txertaketa-gunean sortzen dira, eta antigenoak bertan gordetzen dira epe luzean zehar askatzeko. Noduluen eraketan oinarritutako teoriari «biltegi-teoria» deritzo. Hala ere, ikusi da prozesu hori ez dela ezinbestekoa aluminioak bideraturiko erantzun immunean [7]. Bestalde, NLRP3 inflamasomak aluminioak duen efektuan paper garrantzitsua izan dezake. Ikerketa batean ikusi zuten NLRP3 gutxi zuten saguetan aluminioak eragindako IL1B-ren jariaketaren eta II. klaseko MHC antigenoen adierazpenaren murriztapena gertatu zela aluminioa injektatu eta gero [8]. Gainera, aluminioak bideratutako antigeno espezifikoen aurkako G1 immunoglobulinak eta nodulu linfatikoetara antigenoak garraiatzen dituzten monozitoen murriztapena gertatu zen. Beste ikerketa batek, aldiz, ez zuen hipotesi horren alde egin, zeren giza serumaren albuminaren injekzio intraperitonealaren ondoriozko aluminio menpeko albuminaren aurkako antigorputzen emendioan ez zen inflamasomaren beharrik izan [9]. Noduluen eta inflamasomaren hipotesiez gain, beste zenbait teoria proposatu dira aluminioaren efektua azaltzeko. Alde batetik, ikusi da zelulaazalean dauden TLR hartzaileak aluminioaren bitartez aktibatu daitezkeela eta horrek NF-κB estimulatzen duela [10]. Bidezidor horren aktibazioak zelula immuneen transkripzio-programa osoa aldatzen du patogenoen aurka borrokatzeko fenotipo batera pasatzeko [11]. Bestalde, aluminioak interleukina 4-ren (IL4) ekoizpena emendatzen du, zeinak linfozito T laguntzaile bakunak Th2 fenotipora desberdintzatzera bultzatzen baititu. Horretaz gain, aluminio-gatzek eragindako azido urikoaren eta DNAren askapenak kanpoko arrisku-seinale gisa (DAMPs, Damage-associated molecular patterns) joka dezake, erantzun immunea hobetzen duen alarma eta hantura aktibatuz. Aurreko hipotesiek aluminioaren efektua guztiz azaltzen ez dutenez, azken hipotesi bat plazaratu da, Syk-PI3 kinasaren bidearen aktibazioarekin erlazionatua [12]. Horren arabera, hartzaile-independente den modu batean, aluminioak mintzeko lipidoen berrantolaketa eragiten du [13], Syk-PI3 kinasarekiko independentea den hartzailea aktibatuz, eta PGE2ren ekoizpena eragiten du, hanturaren bitarteko garrantzitsu bat. Beraz, aluminioak laguntzaile gisa duen papera ulertzeko proposatu diren hipotesi horiek aluminioaren menpeko erantzun immunean parte hartzen seinale desberdin ugari daudela aditzera ematen dute (2. irudia). ![](_page_3_Figure_3.jpeg) **2. irudia.** Aluminioaren ekintza-mekanismoak. **A.** antigeno bilketaren emendioa, **B.** inflamasomaren aktibazioa, **C.** azido uriko kristalen bidezko Syk-PI3 kinasaren seinalizazio-bidearen aktibazioa, **D.** zelula hilek jariaturiko DNAren eta azido urikoaren ezagutza minari elkarturiko molekula-patroien bidez (DAMPs), **E.** zelulen bilketa txertaketa-gunean eta **F.** Toll-like hartzaileen aktibazioa. Puntu gorriak: aluminio-gatzak antigenoekin. Triangelu gorriak: antigenoak. Pellegrino *et al.*-etik moldatua [14]. #### 1.4. **Aluminioak laguntzaile gisa eragindako kalteak** Aluminioak erantzun immunean dituen onurak frogatzen dituzten ikerketez gain, badira horren aurka egiten dutenak eta aluminioa bezalako konposatuen erabilerak dituen eragin negatiboak azpimarratzen dituztenak ere [15]. Eragin negatibo horien artean gaixotasun autoimmuneak, eta muskulu eta nerbio-sistemako kalteak daude, segurtasun handiagoko laguntzaileen beharra nabarmendu dutenak [16]. Aluminioak neurotoxikotasuna eragin dezake, hala nola DNAren egonkortasuna aldatuz, oxigeno espezie erreaktiboen emendioa eta neuronen heriotza zelularra bultzatuz [17-19]. Gizakietan, proposatu da aluminioak eragindako sistema immunearen gaineko sustapena dela gaixotasun autoimmune batzuen eragilea. Animali ereduekin egin diren hainbat ikerketak adierazi dutenez, aluminio hidroxidoa duten txertoek ehunetan kalte lokalak sortu eta Miofaszitis Makrofagikoa (MMF), Golkoko Gerraren Sindromea (GWS) eta antzeko aldaketa neurologikoak eragin ditzakete. Horretaz gain, ikusi da aluminioaren eraginpean jartzean giza funtzio neuronalak kaltetu daitezkeela, eta, horrela, aluminio-esposizioa zenbait neuroendekapenezko gaixotasunekin erlazionatu da, besteak beste, alzheimerrarekin, alboko esklerosi amiotrofikoarekin, dementziarekin edo Parkinson gaixotasunarekin [20, 21]. Azken urteetan albaitaritza arloan eginiko ikerketa batzuek aluminio hidroxidoa laguntzaileen bidez induzituriko sindrome autoimmunearekin (ASIA) erlazionatu dute, aluminio hidroxidoa duten txertoen txertaketa jarraituaren ondorio gisa [22]. Luján eta laguntzaileek egindako ikerketan, ardiek kalte neurologikoak eta hantura erreakzioak jasan zituzten. Horrek aluminioaren eragina aztertzeko ardia animali eredu gisa erabiltzea ahalbidetzen du. #### 2. **Txerto-laguntzaileen sinadura molekularra** #### 2.1. **Azterketa molekularreko metodoak: RNA-seq** Gaur egun RNAren adierazpena aztertzeko teknika nagusia RNAren sekuentziazioa (RNA-seq) da. Microarray-ak teknika oso erabiliak izan dira genomikan, baina sekuentziazioak lekua kendu dio transkriptomen kuantifikazioa eta analisia egiteko [23]. Izan ere, sekuentziazioa gai da aztertzeko ehun batean adierazten ari den RNA guztia, hau da, transkriptoma osoa. Gene-adierazpen mailak eta zinetikak informazioa ematen dute immunizazioaren osteko prozesuetan geneen parte-hartzeari buruz. Hala ere, RNA-seq-ak erronka berriak sortu ditu, lortutako datu kantitate handiak metodo konputazionalen bidez tratatu behar direlako software desberdinak erabiliz [24]. RNAren sekuentziazio prozesua hurrengoa da (3. irudia): Lehenengo fasean, RNA erauzten da. Bigarren fasean, RNA alderantzizko transkriptasa bidez cDNA bihurtzen da. Azkeneko fasean, cDNA sekuentzia horiek sekuentziatzen dira. Ondoren, analisi bioinformatikoen bitartez sekuentziak erreferentziazko genomarekin lerrokatzen dira, eta adierazpena kuantifikatzen da. ![](_page_5_Figure_2.jpeg) **3. irudia.** RNAren sekuentziazio (ezkerrean) eta azterketa (eskuinean) prozesua. Lehenengo, RNA ehunetik isolatzen da. Bigarren, RNA cDNA bihurtzen da, eta adaptadoreak gehitzen zaizkio muturretan PCR bidez anplifikazioa egiteko. Azkenik, sekuentziazioa egiten da, eta lortutako sekuentziak analizatzen dira. Analisiaren lehenengo pausoa lorturiko sekuentziak erreferentziazko genomekin lerrokatzean datza. Bigarren pausoa gene bakoitzaren espresio-maila aztertzea da. Azkeneko analisietan, laginen arteko adierazpen desberdintasunen azterketa egiten da. Kukurba *et al.*-etik moldatua [25]. #### 2.2. **Sistema mailako hurbiltzeak** Sistema mailako hurbiltzeak hainbat txerto-laguntzailek eragindako erantzun immunea aztertzeko erabili izan dira, horien artean aluminio-gatzak. *In vitro* egindako ikerketek laguntzaileek pizten dituzten markatzaileak zelula mota zehatzetan aztertzeko balio badute ere, sistema immuneko zelulen arteko elkarrekintzen konplexutasuna dela-eta *in vivo* egindako ikerketak beharrezkoak dira [26]. Laguntzaileek transkriptoman duten eragina microarray bidez aztertu zen lehenbizikoz. Saguen muskuluan injektatutako hainbat txerto-laguntzaileren arteko konparazioan guztiek gene-talde amankomun bat doitzen zuten, zeinak zitokina eta itsaspen-molekulen geneak baitzituen [27]. Hala ere, aluminioak besteek baino ahalmen apalagoa erakutsi zuen sistema immunea pizteko. Beste ikerketa batean ere erakutsi zen aluminioaren ahalmen immunokitzikatzailea txikiagoa zela beste laguntzaileekin konparatuta eta Th2 erantzunaren gene-markatzaileak gainadierazita zeuden [28]. RNAseq teknika saguen odolean eta nodulu linfatikoetan erabili zuen antzeko ikerketa batean ere, aluminio-gatzek eragin txikiena zuten transkriptoman, nahiz eta amankomunean izan beste laguntzaileekin erantzun immunearekin lotutako geneak eta gongoil linfatikoko B eta T zelulen erantzuna [29]. Transkriptomika eta proteomika uztartuz, aluminioak homeostasiarekin eta sistema immunearekin lotutako geneak doitzen dituela ikusi dute [30]. Gainera, bi mekanismo berrirekin erlazionatu dute: IFNγ zitokinaren gainadierazpena, Th1 erantzunaren seinale, eta IFNβ zitokinaren gainadierazpena, DAMP seinaleztapenaren eraginez segur aski. Aluminio-gatzek eragindako erantzun immunea Th1 eta Th2 seinaleak edukitzea aurretik deskribatua badago ere [31], horrek konplexutasun handiagoa dakar eragin-mekanismoak argitzeko bidean. # 3. **Ardietan egindako esperimentuak** Euskal Herriko Unibertsitatean egindako ikerketa honetan transkriptomaren sekuentziazio osoa burutu zen ardien odoleko zelula mononuklearren gene-adierazpenak *in vivo* aluminiodun laguntzaileen aurrean nola erantzuten zuen ikusteko [32]. Ikerketa honen berezitasuna da epe luzeko esperimentua izan zela, aluminioaren eragin-mekanismoa aztertzeaz gain txertaketa errepikatuaren segurtasuna ebaluatzea ahalbidetzen duena. Bildotsek larruazalpeko injekzio paraleloak jaso zituzten aluminiodun txerto komertzialekin edo aluminio-laguntzaile kantitate baliokidearekin soilik, 16 hilabetez. RNA-seq teknikaren bidez sekuentziatu zen esperimentuaren hasieran eta bukaeran talde bakoitzean. Tratamendu bien ondoren 2.473, 2.980 eta 429 desberdin adierazitako gene identifikatu ziren txertatutako animalietan, laguntzailea jaso zuten animalietan eta bi taldeen arteko konparazioan esperimentuaren bukaeran, hurrenez hurren. Konparazio bakoitzaren gene esanguratsuenen artean hanturarekin eta erantzun immunearekin erlazionatutakoak zeuden. Txertatutako taldean, DNAren konponketarekin, zelula barneko seinaleen transdukzioarekin, zitokinen produkzioaren erregulazioarekin eta antzeko terminoekin lotutako geneak agertu ziren. Aluminio hidroxidoa soilik jaso zuen taldean, DNA kalteei erantzuna, GTPasa aktibitatea, estresaren erregulazioa, proteolisiaren aktibazioa, apoptosiaren erregulazioa eta antzeko terminoak agertu ziren. Azkenik, bi taldeen arteko konparazioan, zitokinen ekoizpenaren erregulazioarekin, sistema immunologikoaren erregulazioarekin eta hanturazko erantzunarekin lotutako geneak agertu ziren. Adierazpena aldatuta zuten geneak zein bidezidorretan parte hartzen duten ere aztertu zen. Bi tratamenduen amaieran NF-κB seinaleztapen-bidea gainordezkatuta zegoen. Bestetik, zitokina eta zitokina-hartzaileen azpiadierazpena ikusi zen laguntzailedun taldea txertatutako taldearekin konparatzean esperimentuaren bukaeran. Ikerketa honen arabera, bai txerto komertzialak, bai laguntzailea soilik gai dira modu antzekoan erantzun immunea pizteko, zeina beharrezkoa baita immunizazioa gerta dadin. Dena den, ñabardurak daude tratamenduen artean, zitokinen bidezidor gutxiago eta estres zelularrarekin erlazionatutako gene gehiago agertzen baitira aluminioa soilik gehitzean. Horrek erantzun immunearen indukzio apalago bat iradokitzen du aluminioa antigenorik gabe doanean. Gainera, NLRP3 genea azpiadierazita zegoenez aluminio hidroxido laguntzailea jaso zuten ardietan, esan genezake inflamasoma konplexua ez zela beharrezkoa izan erantzun immunea bultzatzeko. Eztabaida handia dago NLRP3-inflamasomaren premiaz aluminioak eragindako erantzunean [9, 33, 34]. *In vitro*, aluminioak IL1B-ren ekoizpena estimulatzen du, eta ekoizpen hori NLRP3-inflamasomaren menpe dagoela dirudi [8, 35]. Aluminioak eragindako erantzun immunean duen eraginari buruz, ordea, egindako *in vivo* ikerketen arabera ez da NLRP3-inflamasoma behar zelula dendritikoak eta linfozitoak aktibatzeko [9, 35, 36]. Ardietan egindako ikerketak, beraz, azken hipotesi hori sustatzen du. Animali talde berdinean egindako ikerketa batean txertaketa-osteko noduluak aztertu ziren, aluminiodun txertoen ohiko albo-kalteak [37]. Txerto komertzialek denboran luzeago irauten zuten, eta larriagoak ziren noduluak eratu zituzten. Aluminioak soilik sortutako noduluak, berriz, azkarrago desagertu ziren, aluminio-gatzak beste ehun batzuetara garraiatuak izan zirelako edo gorputzetik garbitu zirelako. Desberdintasun horiek zerikusia izan dezakete erabilitako aluminio-gatzen propietate fisiko-kimikoekin, partikula-tamainekin edo antigenoen eraginarekin [38, 39]. # 4. **Ondorioak** Aluminio hidroxidoan oinarritutako laguntzaileak giza eta animali txertoetan gehien erabiltzen diren laguntzaileak izanagatik ere, haien ekintzamekanismoa ez da guztiz ezagutzen, eta erantzun immunean duen efektua aztertzeko ikerketa-lan gutxi egin dira orain arte. Ikerketa gehienak *in vitro* egin dira, laguntzaileen eragina zelula immuneetan aztertuz. Hala ere, funtsezkoa da zelulen *in vivo* portaera eta halakoek beren ingurunearekin dituzten elkarrekintzak ulertzea aluminio laguntzaileak eragindako erantzunen mekanismoak guztiz argitzeko. Sistema mailan aztertu direnean, aluminio-gatzentzat proposatu diren eragin-mekanismo desberdinen zantzuak atzeman dira. Batetik, NLRP3 inflamasomaren bidezko erantzuna askotan deskribatua izan den arren, kasu batzuetan ez da aktibazioaren seinalerik ikusi, beharbada animali eredu desberdinak erabili direlako. Bestetik, estres zelularraren markatzaileak lan gehienetan agertzen dira, azido urikozko edo aluminiozko kristalek eraginez izan daitekeena. Zitokinen jariaketa ere aurkitu da, eta horiek erantzun immunea Th1 edo Th2 motara bideratu dezakete. Esperimentuen artean aurkitzen diren desberdintasunak aluminio-gatzen partikulen forma eta tamainarekin erlazionatuta egon daitezke, deskribatuta baitago ezaugarri horiek aluminio-laguntzaileen garraioan eta internalizazioan eragina dutela [31, 39, 40]. Ematen du laguntzaile horiek askotariko bideen bitartez lan egiten dutela; hau da, ez dago mekanismo bakar bat zeinaren bidez sistema immunea pizten ahal duten. Esperimentu eta teknika horietatik guztietatik lortzen den ezagutza txertoen garapenaren kalitatea hobetzeko, etorkizunean akatsak gertatzeko arriskua murrizteko, txertoen edo laguntzaileen ekintza-mekanismoak ikertzeko edo laguntzaileek eragindako berezko erantzun immuneak ikertzeko erabil daiteke [26]. Sistema-mailako hurbiltzeen zailtasun handienetako bat datuen kantitate handia da. Hori dela-eta, datuen analisiaren barnean estatistika, irudikapen eta ondorio zuzenak lortzeko tresna eta ezaguera bioinformatiko egokiak beharrezkoak dira. Hurrengo lanei begira, aluminioaren eraginaren ikuspegi oso bat izateko bestelako ehun batzuk aztertzea beharrezkoa da. Izan ere, aluminiodun laguntzaileak antigenoen garraiorako konposatu soilak baino gehiago dira, sistema immunean arrisku-seinaleak piztu baititzakete. #### 5. **Esker onak** Lan hau Nafarroako Agrobioteknologia Institutuarekin eta Zaragozako Unibertsitateko Albaitaritza Fakultatearekin batera izan dugun proiektuari (MINECO: AGL2013-49137-C3-3-R, AGL2013-49137-C3-2-R eta AGL2013-49137-C3-1) esker burutu da. UPV/EHUko doktorego ondoko kontratua du N. Abendañok (ESPDOC16/43) eta UPV/EHUko doktorego aurreko kontratua E. Varela-Martínezek (PIF15/361) eta M. Bilbao-Arribasek (PIF17/306). #### 6. **Bibliografia** - [1] Gross, C. P., Sepkowitz, K. A. 1998. «The myth of the medical breakthrough: smallpox, vaccination, and Jenner reconsidered». *International journal of infectious diseases*, **3**, 54-60. - [2] Pasquale, A., Preiss, S., Silva, F., Garçon, N. 2015. «Vaccine Adjuvants: from 1920 to 2015 and Beyond». *Vaccines*, **3**, 320-343. - [3] Glenny, A. T., Pope, C. G., Waddington, H., Wallace, U. 1926. «Immunological notes. XVII-XXIV». *The Journal of Pathology and Bacteriology*, **29**, 31-40. - [4] Lindblad, E. B. 2004. «Aluminium compounds for use in vaccines». *Immunology and Cell Biology*, **82**, 497-505. - [5] Shaw, C. A., Tomljenovic, L. 2013. «Aluminum in the central nervous system (CNS): toxicity in humans and animals, vaccine adjuvants, and autoimmunity». *Immunologic Research*, **56**, 304-316. - [6] Tomljenovic, L., Shaw, C. A. 2011. «Do aluminum vaccine adjuvants contribute to the rising prevalence of autism?». *Journal of Inorganic Biochemistry*, **105**, 1489-1499. - [7] Hutchison, S., Benson, R. A., Gibson, V. B., Pollock, A. H., Garside, P., Brewer, J. M. 2012. «Antigen depot is not required for alum adjuvanticity». *The FASEB Journal*, **26**, 1272-1279. - [8] Kool, M., Pétrilli, V., De Smedt, T., Rolaz, A., Hammad, H., van Nimwegen, M., Bergen, I. M., Castillo, R., Lambrecht, B. N., Tschopp, J. 2008. «Cutting edge: alum adjuvant stimulates inflammatory dendritic cells through activation of the NALP3 inflammasome.». *Journal of immunology (Baltimore, Md. : 1950)*, **181**, 3755-9. - [9] Franchi, L., Núñez, G. 2008. «The Nlrp3 inflammasome is critical for aluminium hydroxide-mediated IL-1β secretion but dispensable for adjuvant activity». *European Journal of Immunology*, **38**, 2085-2089. - [10] Reed, S. G., Orr, M. T., Fox, C. B. 2013. «Key roles of adjuvants in modern vaccines». *Nature Medicine*, **19**, 1597-1608. - [11] Zhang, Q., Lenardo, M. J., Baltimore, D. 2017. «30 Years of NF-κB: A Blossoming of Relevance to Human Pathobiology». *Cell*, **168**, 37-57. - [12] Mori, A., Oleszycka, E., Sharp, F. A., Coleman, M., Ozasa, Y., Singh, M., O'Hagan, D. T., Tajber, L., Corrigan, O. I., McNeela, E. A., Lavelle, E. C. 2012. «The vaccine adjuvant alum inhibits IL-12 by promoting PI3 kinase signaling while chitosan does not inhibit IL-12 and enhances Th1 and Th17 responses». *European Journal of Immunology*, **42**, 2709- 2719. - [13] Flach, T. L., Ng, G., Hari, A., Desrosiers, M. D., Zhang, P., Ward, S. M., Seamone, M. E., Vilaysane, A., Mucsi, A. D., Fong, Y., Prenner, E., Ling, C. C., Tschopp, J., Muruve, D. A., Amrein, M. W., Shi, Y. 2011. «Alum interaction with dendritic cell membrane lipids is essential for its adjuvanticity». *Nature Medicine*, **17**, 479-487. - [14] Pellegrino, P., Clementi, E., Radice, S. 2015. «On vaccine's adjuvants and autoimmunity: Current evidence and future perspectives». *Autoimmunity Reviews*, **14**, 880-888. - [15] Shaw, C. A., Petrik, M. S. 2009. «Aluminum hydroxide injections lead to motor deficits and motor neuron degeneration.». *Journal of inorganic biochemistry*, **103**, 1555-62. - [16] Israeli, E., Agmon-Levin, N., Blank, M., Shoenfeld, Y. 2009. «Adjuvants and autoimmunity». *Lupus*, **18**, 1217-1225. - [17] Bharathi, Jagannatha Rao, K. S., Stein, R. 2003. «First evidence on induced topological changes in supercoiled DNA by an aluminium d-aspartate complex». *JBIC Journal of Biological Inorganic Chemistry*, **8**, 823-830. - [18] Morris, G., Puri, B. K., Frye, R. E. 2017. «The putative role of environmental aluminium in the development of chronic neuropathology in adults and children. How strong is the evidence and what could be the mechanisms involved?». *Metabolic brain disease*, **32**, 1335-1355. - [19] Wang, H., Ye, M., Yu, L., Wang, J., Guo, Y., Lei, W., Yang, J. 2015. «Hippocampal neuronal cyclooxygenase-2 downstream signaling imbalance in a rat model of chronic aluminium gluconate administration». *Behavioral and Brain Functions*, **11**, 8. - [20] Bondy, S. C. 2014. «Prolonged exposure to low levels of aluminum leads to changes associated with brain aging and neurodegeneration». *Toxicology*, **315**, 1-7. - [21] Exley, C., House, E., Polwart, A., Esiri, M. M. 2012. «Brain Burdens of Aluminum, Iron, and Copper and their Relationships with Amyloid-β Pathology in 60 Human Brains». *Journal of Alzheimer's Disease*, **31**, 725-730. - [22] Luján, L., Pérez, M., Salazar, E., Álvarez, N., Gimeno, M., Pinczowski, P., Irusta, S., Santamaría, J., Insausti, N., Cortés, Y., Figueras, L., Cuartielles, I., Vila, M., Fantova, E., Chapullé, J. L. G. 2013. «Autoimmune/autoinflammatory syndrome induced by adjuvants (ASIA syndrome) in commercial sheep». *Immunologic Research*, **56**, 317-324. - [23] Shendure, J., Ji, H. 2008. «Next-generation DNA sequencing». *Nature Biotechnology*, **26**, 1135-1145. - [24] Trapnell, C., Roberts, A., Goff, L., Pertea, G., Kim, D., Kelley, D. R., Pimentel, H., Salzberg, S. L., Rinn, J. L., Pachter, L. 2012. «Differential gene and transcript expression analysis of RNA-seq experiments with TopHat and Cufflinks». *Nature Protocols*, **7**, 562-578. - [25] Kukurba, K. R., Montgomery, S. B. 2015. «RNA sequencing and analysis». *Cold Spring Harbor Protocols*, **2015**, 951-969. - [26] Raeven, R. H. M., van Riet, E., Meiring, H. D., Metz, B., Kersten, G. F. A. 2019. «Systems vaccinology and big data in the vaccine development chain». *Immunology*, **156**, 33-46. - [27] Mosca, F., Tritto, E., Muzzi, A., Monaci, E., Bagnoli, F., Iavarone, C., O'Hagan, D., Rappuoli, R., De Gregorio, E. 2008. «Molecular and cellular - signatures of human vaccine adjuvants». *Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America*, **105**, 10501-10506. - [28] Lambert, S. L., Yang, C. F., Liu, Z., Sweetwood, R., Zhao, J., Cheng, L., Jin, H., Woo, J. 2012. «Molecular and Cellular Response Profiles Induced by the TLR4 Agonist-Based Adjuvant Glucopyranosyl Lipid A». *PLoS ONE*, **7**, DOI: 10.1371/journal.pone.0051618. - [29] Olafsdottir, T. A., Lindqvist, M., Nookaew, I., Andersen, P., Maertzdorf, J., Persson, J., Christensen, D., Zhang, Y., Anderson, J., Khoomrung, S., Sen, P., Agger, E. M., Coler, R., Carter, D., Meinke, A., Rappuoli, R., Kaufmann, S. H. E., Reed, S. G., Harandi, A. M. 2016. «Comparative systems analyses reveal molecular signatures of clinically tested vaccine adjuvants». *Scientific Reports*, **6**, 1-14. - [30] Kooijman, S., Brummelman, J., van Els, C. A. C. M., Marino, F., Heck, A. J. R., Mommen, G. P. M., Metz, B., Kersten, G. F. A., Pennings, J. L. A., Meiring, H. D. 2018. «Novel identified aluminum hydroxide-induced pathways prove monocyte activation and pro-inflammatory preparedness». *Journal of Proteomics*, **175**, DOI: 10.1016/j.jprot.2017.12.021. - [31] He, P., Zou, Y., Hu, Z. 2015. «Advances in aluminum hydroxide-based adjuvant research and its mechanism». *Human Vaccines and Immunotherapeutics*, **11**, 477-488. - [32] Varela-Martínez, E., Abendaño, N., Asín, J., Sistiaga-Poveda, M., Pérez, M. M., Reina, R., De Andrés, D., Luján, L., Jugo, B. M. 2018. «Molecular signature of aluminum hydroxide adjuvant in ovine PBMCs by integrated mRNA and microRNA transcriptome sequencing». *Frontiers in Immunology*, **9**, 2406. - [33] Ghimire, T. R. 2015. «The mechanisms of action of vaccines containing aluminum adjuvants: an in vitro vs in vivo paradigm.». *SpringerPlus*, **4**, 181. - [34] Perricone, C., Colafrancesco, S., Mazor, R. D., Soriano, A., Agmon-Levin, N., Shoenfeld, Y. 2013. «Autoimmune/inflammatory syndrome induced by adjuvants (ASIA) 2013: Unveiling the pathogenic, clinical and diagnostic aspects». *Journal of Autoimmunity*, **47**, 1-16. - [35] Li, H., Willingham, S. B., Ting, J. P.-Y., Re, F. 2008. «Cutting edge: inflammasome activation by alum and alum's adjuvant effect are mediated by NLRP3.». *Journal of immunology (Baltimore, Md. : 1950)*, **181**, 17-21. - [36] McKee, A. S., Munks, M. W., MacLeod, M. K. L., Fleenor, C. J., Van Rooijen, N., Kappler, J. W., Marrack, P. 2009. «Alum Induces Innate Immune Responses through Macrophage and Mast Cell Sensors, But These Sensors Are Not Required for Alum to Act As an Adjuvant for Specific Immunity». *The Journal of Immunology*, **183**, 4403-4414. - [37] Asín, J., Molín, J., Pérez, M., Pinczowski, P., Gimeno, M., Navascués, N., Muniesa, A., de Blas, I., Lacasta, D., Fernández, A., de Pablo, L., Mold, M., Exley, C., de Andrés, D., Reina, R., Luján, L. 2019. «Granulomas Following Subcutaneous Injection With Aluminum Adjuvant-Containing Products in Sheep». *Veterinary Pathology*, **56**, 418-428. - [38] Mold, M., Shardlow, E., Exley, C. 2016. «Insight into the cellular fate and toxicity of aluminium adjuvants used in clinically approved human vaccinations». *Scientific Reports*, **6**, 1-13. - [39] Shardlow, E., Mold, M., Exley, C. 2017. «From Stock Bottle to Vaccine: Elucidating the Particle Size Distributions of Aluminum Adjuvants Using Dynamic Light Scattering». *Frontiers in Chemistry*, **4**, 48. - [40] Vrieling, H., Kooijman, S., de Ridder, J. W., Thies-Weesie, D. M. E., Soema, P. C., Jiskoot, W., van Riet, E., Heck, A. J. R., Philipse, A. P., Kersten, G. F. A., Meiring, H. D., Pennings, J. L., Metz, B. 2019. «Activation of Human Monocytes by Colloidal Aluminum Salts». *Journal of Pharmaceutical Sciences* 1-11.
aldizkariak.v1-2-105
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.15_ Zk.0 _2016_1", "issue": "Libk.15_ Zk.0 _2016_", "year": "2016", "license": null, "source": null, "edition": null }
## **De Gustibus. Arguing about Taste and Why We Do It** ## PETER KIVY Oxford: Oxford University Press, 2015, xii+173 or. DOI: 10.1387/gogoa.17257 Zergatik eztabaidatzen dugu arteaz? Zertaz ari gara Mozart Bruckner baino hobea dela diogunean? Ba al du zentzurik esateak Sarrionandia poeta hobea dela Atxaga baino? Lertxundiren nobelak hobeak direla Saizarbitoriarenak baino? Baieztapen horien aldeko nahiz kontrako arrazoiak ematen hastea alferlana al da? *De gustibus non disputandum est* dio latinezko esaerak; gustuei buruz ez da disputarik, alegia. *A chacun son goût* diote frantsesez. Lokuzio horiek guztiek herri-jakindurian oinarritutako egiarik batere jasotzen badute, antzuak dira gustuei buruzko ika-mikak. Itxurazkoak, benetako mamirik gabekoak arteari buruzko desadostasunak. Funtsik gabeak musika-, literatura-, zine-, pintura-, eskultura- eta antzerki-kritikak: kritikari bakoitzaren gustuaren adierazpenak besterik ez. Badakigu: zenbat buru, hainbat gustu. Eta, hala ere, eztabaidatzen dugu gustuaz eta arteaz, maiz sutsuki eztabaidatu ere. Nola liteke? Izaki irrazional hutsak ote gara, eztabaidagai ez denaz eztabaidatzeko saio hutsalean petralduta? Galdera horiei heltzen die Peter Kivyk liburu labur honetan. Liburuaz aritu baino lehen Kivyri berari buruzko ohar batzuk egingo ditut, ordea. Eta Kivyri buruzko oharrak egin baino lehen, berriz, estetikari eta filosofiari buruzko azalpen batzuk ematea komeni da akaso, alor horiek apenas landu baitira *Gogoa*n. *Sobre gustos no hay nada escrito* diote gaztelaniaz. Hitzez hitz hartuta, argi dago, argi dagoenez, ez dela egia. Beste kontu asko bezala, filosofo greziarren gogoeta-gaien artean izan ziren poesia, musika eta antzerkia, gutxienez. Eta idatzi zuten gustuei buruz filosofo haiek. Nork ez du gogoan poetak errepublikatik botatzeko gomendio platonikoa? Artearen filosofiak gutxienez bi mila eta bostehun urte baldin badauzka, artea bera askoz zaharragoa da, jakina. Zenbat urte dira Santimamiñeko edo Ekaingo gure arbasoek kobazuloetako hormak margotu zituztela? Artea jarduera zaharra da. Arte ederren kontzeptua, ordea, ez da horren zaharra. XVIII. mendekoa da, eta garai hartan pintura, eskultura, arkitektura, musika eta poesia biltzen zituen. «Estetika» hitza ere garai hartakoa da, gustuari eta edertasunari lotua betiere. Estetikak aparteko tokia hartu zuen Hume eta Kant filosofo handiei esker. Guztietan berrienak, dudarik ez, artearen filosofia eta estetika *analitikoak* dira. XX. mendearen erdialdean hasi ziren, filosofia analitikoa bera hasi eta mende erdi bat geroago gutxienez. Atzo. Frege, Russell eta Mooreren kezkak, jakina, beste batzuk ziren, XIX. mendearen hondarretan eta XX.aren hastapenetan filosofia egiteko modu analitikoa bultzatu zutenean.1 Neo-positibistek propietate eta predikatu behagarriei emandako lehentasunak ere apenas utzi zion tokirik propietate eta predikatu estetikoei buruzko eztabaidari. Eta filosofo analitikoek estetikari buruz egindako lehen lanek ere ez zieten estetikari eta artearen filosofiari harrera onik egin. Estetikari edo arteari buruzko esaldiek ez omen dute eduki faktualik. Balio kontuez ari dira, eta esanahi kognitiborik gabe bihurtzen ditu horrek; ezagutza bilatzen duen zientzia- eta filosofia-jardunetik kanpokoak. 1954. urtean aurki daiteke estetika analitikoaren mugarri nagusia. Urte horretan argitaratu zen, William Eltonek atondua, *Aesthetics and Language* liburua. Bertan biltzen dira Gilbert Rylek, Stuart Hampshirek, O.K. Bowsmak, John Passmorek eta beste filosofo analitiko ezagun batzuek hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluak. Eltonek berak argi asko azaltzen du estetikari eta arteari buruzko gogoeta filosofiarako berreskuratzea dela helburua, ordu arteko filosofia kontinentalaren «mordoilo ilunari», «orokorkeriaren zamari», «esentzialismorako joerari» edo «analogia okerrei» aurre eginez. Estetika analitikoari hasiera berria emateko asmoz ekiten diote lanari, Urmsonek garai bertsuko beste artikulu baten lehen paragrafoan dioen bezala: Filosofoek dezente egin dute aitzurrean estetikaren lursailean, baina hazi dituzten landareak ale penagarri, ahul eta nahasiak dira. Ez da garaia iritsi, beraz, lursailaren bazterren bat txukuntzeko; berriz iraultzen hasi beharra dago, barazki sendoagoa eta iraunkorragoa, eta osasuntsua izango dena ere, ekarriko duen esperantzan. Ez dut, beraz, aitzakiarik erabiliko nire ustez estetikaren problema nagusia dena berriz irekitzeko. (Urmson 1957, 75 or.)2 <sup>1</sup> Filosofia analitikoaren eta hizkuntzaren filosofiaren hasieran berean Fregek (1892) eta Russellek (1905) fikzioari buruz edo, zehatzago esanda, fikziozko izen propioei buruz egindako ohar laburrek, hala ere, izan dute oihartzuna geroko estetika analitikoko eztabaidetan. 2 *Philosophers have hoed over the plot of aesthetics often enough, but the plants they have raised thereby are pitifully weak and straggling objects. The time has therefore not yet come for tidying up some corner of the plot; it needs digging over afresh in the hope that some sturdier and more durable produce may arise, even if its health be rather rude. I therefore make no excuse for reopening what seems to me to be the central problem of aesthetics*. (Aipamen guztiak ingelesetik neronek euskaratutakoak dira). Urte haietatik aurrera, estetika analitikoa, lursaila aitzurrez nahiz goldez iraultzeaz gain, hazi egokiak aldatu ditu, barazki ederrak lortu, eta bazterrak txukuntzen ere hasia dela esan daiteke. Eta lan horietan urte luzetan aritu direnen artean, Peter Kivy dugu autorerik garrantzitsuenetakoa. Lehen liburua, *Speaking of Arts*, bere doktorego-tesian oinarritutakoa, 1973koa da. Azkena, *De Gustibus,* kritikatzera goazen hauxe, iazkoa. Bitartean, beste ia 30 liburu idatzi ditu. Monografikoak batzuk, artikuluen bildumak besteak. Gehienak musikaren filosofiari buruzkoak idatzi ditu —*The Corded Shell* (1980)*, Sound and Semblance* (1984), *Sound Sentiment* (1989), *Music Alone* (1990), *The Fine Art of Repetition* (1993), *Music, Language and Cognition* (2007)3…—, baina baita literaturaren filosofiari —*The Performance of Reading* (2006), *Antithetical Arts* (2009)…— eta oro har artearen filosofiari eta estetikari buruzkoak. Inork Kivyren lanen batekin hasi nahiko balu, gai hauetaz askorik irakurri ez badu ere, *The Possesor and the Possesed* (2001) harribitxia iradokiko nioke. Musikarako (eta, bide batez, arterako) jenio ideiaren analisia egiten du, Handel, Mozart eta Beethovenen talentuen azterketaren bidez. Testu gogoangarria da ideien historiazale, filosofiazale nahiz musikazale ororentzat. Edo hala iruditzen zait niri. Egia esan Kivyri irakurri dizkiodan testuak filosofo onenen idatziek lortzen duten ezaugarri baten jabe dira: filosofia analitikoaren bertute nagusiak dituzte, haren bizio arruntenetan erori gabe. Alegia, hizkuntza argia darabilte eta zehaztasuna argudioan, baina ederki saihesten dituzte gehiegizko bihurgune analitiko jasanezinak, ahistorizismo harroa eta idazkera lehorra, esate baterako. Aldeak alde, Kivyren idazkerak David Humeren, Bertrand Russellen edo John Perryren testuak dakarzkit gogora. Perryren eta Kivyren kasuetan, gainera —desadan bide batez—, bat datoz egilea eta obra. Zorrotzak baina atseginak, jakintsuak baina umilak, serioak baina sentiberak, eta umore finekoak dira bien ala biak. *De Gustibus* hau latzagoa da *The Possesor and the Possesed* baino. Baina ez da latza. Filosofia lana da, baina, analitikoa izanda, ez da batere iluna. Alderantziz, argia da, zehatza; baina ez horregatik astuna. Sakona da mamiz; ez, ordea, itxuraz. Zertaz ari gara gustuez ari garenean? Zergatik eztabaidatzen dugu gustuez? Horiek dira Kivyk erantzuten dituen galderak 15 kapitulu nahiko laburretan. <sup>3</sup> Azken honen izenburua bertako artikulu batetik dator, eta horren jatorriak Donostiarekin dauka lotura. 2001eko Zientzia Kognitiboko Nazioarteko Kongresura gonbidatu genuen Kivy eta musika, hizkuntza eta kognizioari buruzko hitzaldia egitea proposatu genion. Emaitza Korta eta Larrazabal (2004)n argitaratu genuen. Bitxiak, harrigarriak eta pozgarriak dira batzuetan filosofiak bati zabaltzen dizkion bideak eta ekartzen dizkion enkontruak. Abiapuntua konstatazio bat da. Eztabaidatzen dugu gustuei buruz. Joera daukagu besteekin partekatzen saiatzeko gure uste eta zaletasun estetikoak. Gure jarrera estetikoak besterenganatzen saiatzen gara maiz. Horixe bera gertatzen da gure uste eta jarrera etikoekin ere. Besteak konbentzitzen saiatzen gara. Gurekin bat etor daitezen nahi dugu. Hori zergatik egiten dugun, hala ere, ez da begi-bistakoa, estetikaren kasuan batez ere. Etikaren alorrean nahiko garbi dago gure jarrera eta uste etikoek ondorio zuzenak dauzkatela pertsonen ekintzetan eta, beraz, elkarbizitzan. Naturala da, beraz, ekintza onak ekarriko bide dituzten uste eta jarrera etiko ontzat hartzen ditugunak besteek ere onar ditzaten saiatzea. Baina gustu eta jarrera estetikoen kasuan zein zentzu dauka horrek? Uste eta jarrera estetikoek ezertan eragiten al diote ekintzari? Ez uste etikoen maila berean, bedaio. Eta orduan zergatik segitzen dugu eztabaidan? Zentzugabea al da bestea gustu eta uste estetiko propioez konbentzitzen saiatzea? Peter Kivyk, ez baita filosofo analitiko ohikoa, estetikaren hasieraren garaiko filosofoengana jotzen du lehenik, erantzun bila. Argi uzten du ez duela estetikaren historia egin nahi, baina ezinbestekotzat jotzen du Ilustrazioko filosofoen lanari erreparatzea, haien lanetan baitaude formulatuta antzeko kezkak. Zazpigarren kapituluan eta, batez ere, hamargarren kapitulutik aurrera heltzen dio Kivyk, aurrekari historikoen eztabaida albo batera utzita, bere proposamen propioaren azalpenari. Segidan liburuaren kapituluen laburpen zabala dator. Kapitulu motz samarren laburpen zabal samarrak, ateratako irakaspenak ugariak direlako. Eta liburuak hala merezi duela dirudielako. Bukaeran irakaspen horietako bati egingo diot azpimarra. David Hume da lehen kapituluaren protagonista. «Humeren dilema» (*Hume's dilemma)* da kapituluaren izenburua. Alde batetik, «The Sceptic» (1742) lanean, indartsu baiezten du Humek gogoaren mendekoa dela edertasuna. Edertasuna ez dagoela gauzetan, gauzak ikusten dituen gogoan baizik. Baina, beste alde batetik, batzuetan gustuari buruzko printzipio orokorrik ere badagoela dio. Hitzez hitz: «Bada zerbait hurbiltzen dena gogo gustuen printzipioetara; eta kritikariek egiantzerago arrazoitu eta eztabaidatu dezakete sukaldariek eta perfumegileek baino» (Hume 1742/1987, 163 or.)4. Eta hori esan eta berehala, azken finean, gustuari buruzko eztabaidetan arrazoidunik ez dagoela esaten du, berriz. Askok ulertu dute Humeren pentsamenduaren hariaren azken mutur honek irabazten duela, tartean, Immanuel Kantek berak. Humeren jarrera zein den ulertzearren «Of the Standard of Taste» (1757) testura jotzen du hurrena Kivyk. Testu horretan bi iritzi kontrajarri horien adierazpen argiak daude: edertasuna ez dago gauzetan, ikuslearen gogoan baizik; <sup>4</sup> *There is something approaching to principles in mental taste; and critics can reason and dispute more plausibly than cooks or perfumers.* bakoitzak dauka daukan gustua eta, beraz, ez dauka zentzu handirik gustuei buruzko ika-mikak. Eta berdin balio du horrek gogo-gustu kontuentzat nahiz gorputz-gustukoentzat; hots, arte-kontuentzat nahiz sukaldaritzakoentzat. Gustuen «subjektibismo» erabatekoari kontrapuntua jartzen dio Humek, ordea, eta aurrekoa bezain sen onekoa dela dioen nozio bat aurkezten du. Inork esango baligu Ogilby eta Milton jenio eta dotoretasun bereko poetak direla, dio Humek, ez gintuzke gutxiago harrituko «sator-pila bat TENERIFE bezain altua dela, edo putzu bat itsasoa bezain zabala»5 esan baligu baino (Hume 1757/1987, 230-1 or.). Nondik letorkieke objektibotasuna halako baiezpen estetikoei, Humeren ustez propietate estetikoak gauzetan ez eta gogoan baldin badaude? Soluzioa kualitate sekundarioen ontologiaren bidetik dator. Koloreen metafisikaren antzekoa izango lukete propietate estetikoek. Koloreak ez daude objektuetan, objektuok begiratzen dituen gogoan baizik. Baina uniformitatea badago objektuen propietate fisikoen eta, argi-kondizio normaletan, pertsona osasuntsuaren begiak ikusten dituen koloreen artean. Koloreetarako, «pertsona osasuntsuaren begia»ren tokia «arte ederren benetako epailea»k hartzen du edertasunaz ari garenean; eta epaile horri behar duen izaera emango diona, berriz, horrela deskribatzen du: «Zentzu indartsua, sentimendu delikatuari lotua, praktikak hobetua, konparazioak perfekzionatua, eta aurreiritzi orotik askatua», eta halako kritikarien «epai bateratua da… gustu eta edertasunaren estandar egiazkoa» (Hume 1757/1987, 241 or.)6. Ederraren (eta itsusiaren) metafisikak eta *a posteriori* ezagugarri diren estandarren edo printzipioen existentziak justifikatzen dute, beraz, gustuei buruzko eztabaida. Eztabaida horrek badu mamia. Milton Ogilby baino poeta hobea dela esatea ez da «Milton Ogilby baino gehiago gustatzen zait»en baliokide. Bigarrenari kontrakoa esatea gauza bat da («Ez, ez zaizu Milton Ogilby baino gehiago gustatzen»); lehenari kontrakoa esatea, aldiz, beste bat oso ezberdina («Ez, Milton ez da Ogilby baino poeta hobea» edo «Ogilby Milton bezain poeta ona da»). Bigarren kasuan, kontrakoa esateak zentzua daukanik ere ez dago batere garbi. Ez behintzat «Ba Ogilby Milton baino gehiago gustatzen zait niri» esateak leukakeen adina zentzu. Baina, argi asko, kasu horretan ez dago kontraesanik. Bakoitzak bere gustu pertsonalaren adierazpena egin du. Biak dira bateragarri. Zenbat buru, hainbat gustu. Lehen kasuan, aldiz, benetako kontraesana dago: batek *p* proposizio bat baiezten du; besteak, berriz, ez-*p* baiezten du, edo ez-*p* inplikatzen duen pro- <sup>5</sup> *[if he had maintained] a mole-hill to be as high as TENERIFE, or a pond as extensive as the ocean.* (Letra larri txikiak Humek zerabiltzan izen propioak eta horietatik eratorritako adjektiboak idazteko. Millerren edizioari segiz, nik ere bere horretan eman ditut). <sup>6</sup> *Strong sense, united to delicate sentiment, improved by practice, perfected by comparison, and cleared of all prejudice… and the joint verdict such… is the true standard of taste and beauty.* posizio bat. Halakoak ez dira, Humeren ustez, gustu pertsonalaren adierazpenak. Milton Ogilby baino poeta hobea dela egiazkoa da. Horren ukazioa, ostera, faltsua. Halako ika-mika batek, beraz, badu mamia. Kivyren iritziz, ordea, hori ez da besterik gabe nahikoa disputa estetikoak *zergatik* egiten ditugun esplikatzeko. Egia zabaltze hutsagatik eusten ote diogu gure uste estetikoen aldeko eztabaidari? Humek ez du horren azalpenik ematen. Kantek ematen ote duen aztertzen du hurrengo kapituluan Kivyk. Bigarren kapituluan (*A Ground Common to All*) Kivyk ez du xehe aztertu nahi estetikari buruzko Kanten lana, *Judizioaren Kritika* (edo *Hirugarren Kritika*). Baina, hasteko, haren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu. Estetikan ere Humek esnatu omen zuen Kant bere «lozorro dogmatiko»tik. Bien ala biek «estetika» gaur egun baino zabalago ulertzen zuten. Gugan plazer-sentimendu jakin bat eragiten duenari esaten diogu «eder». Eta sentimendu horren pean datozen gorputz-gustuei buruzko judizioak (jaki «goxoa» edo «nazkagarria») edo gogo-gustuei buruzko judizioak (artelan «ederra» edo «itsusia»), guztiak dira estetikoak, hala Kanten nola Humeren arabera. *Hirugarren Kritikaren* 7. atalean, hala ere, «atsegina» eta «ederra» kontrajartzen ditu Kantek. Atseginari dagokionez, betetzen da bakoitzak bere gustua daukala dioen esaera. Baina ederrari buruz ari garenean, gauzak ez dira horrela. Edertasuna gauzen propietatea balitz bezala hitz egiten dugula dio Kantek. Eta gainera besteen adostasuna bilatzen dugula, gure edertasun juzguak egitean. Eta ezberdin epaitzen duenari gustua ukatzen diogu. Edertasunari buruz ez dago, beraz, Kanten ustez, buru adina gustu. Ezaguna da, baita ere, Kanten ustez, guk judizio estetiko esaten diogun horrek, hots edertasunari (eta itsustasunari) buruzko judizioak, purua, desinteresatua izan behar duela, *itxuraren forma hutsera* bildu behar duela: Orain, galdera denean zerbait ederra ote den, ez dugu jakin nahi guri, edo beste inori, inporta ote zaion, edo inoiz inportako ote litzaiokeen gauzaren existentzia, baizik eta nola juzgatzen dugun kontenplazio (intuizio edo hausnarketa) hutsean oinarrituta… Batek jakin nahi duen guztia da ea objektuaren errepresentazio hutsa nire gustukoa den, errepresentazio horren objektuaren existentziari buruzko nire axolagabetasuna gorabehera. Nahiko agerikoa da objektua *ederra* dela esan ahal izateko eta gustua badudala erakusteko, errepresentazio horrekin nire baitan egin dezakedanean datzala guztia, eta ez ni objektuaren existentziaren mendeko bihurtzen nauen inolako faktoretan. Guztiok onartu behar dugu interes-arrastorik txikiena daukan ederrari buruzko judizioa oso partziala dela, eta ez gustu judizio hutsa.7 (Kant 1790, 36-7 or.; §2). <sup>7</sup> *Now, where the question is whether something is beautiful, we do not want to know, whether we, or any one else, are, or even could be, concerned with the existence of the thing, but rather how we judge* Artelanaren pertzepzio desinteresatua beharrezkoa da Kanten ustez, baina ez du zertan nahikoa izan. Oso litekeena da bi pertsonak, objektu bera desinteresatuki hautemanda, bakoitzak bere interes guztiak alde batera utzi eta kontenplazio hutsera bilduta, judizio ezberdinekin bukatzea. Beste zerbait behar dugu adostasunera hel gaitezkeela uste izateko. Eta beste hori «oinarri», «lur» edo «zoru komuna» da. Gure juzgu estetikoek oinarri komun hori aurresuposatzen dute inplizituki. Horrekin Kantek zer esan nahi duen esplikatzeko lan polita egiten du Kivyk. Hiru puntuotan laburtzen du gure gaiari, hots gure ika-mika estetikoen esplikazioari, Kantek egiten dion ekarpena: - Bat. Kantek arrazoi du esaten duelarik ederrari buruzko juzguetan besteengandik adostasuna espero dugula, eta besteak konbentzitzen saiatzen garela. Ez diogu ihes egiten gustuari buruzko disputari. - Bi. Kantek arrazoi du, baita ere, esaten duenean aurreko jokabide horrek zentzurik izateko, inor gure gustu-judizioei buruz konbentzitzeko esperantza izatea arrazoizkoa izateko alegia, beharrezkoa dela oinarri komun bat partekatzen dugula aurresuposatzea. Oinarri komun hori Kantek dioena izatea beste kontu bat da (Kivyk ez du uste oinarri komun hori irudimenaren eta adimenaren jolas librea denik). Baina oinarri komuna aurresuposatzean zuzen zegoela uste du. - Eta hiru. Nolanahi ere, Kant zuzen zegoen besteen adostasuna lortzeko joera hori *zergatik* daukagun esplikatu beharra adieraztean, nahiz eta Kivy bera ez dagoen ados Kanten azalpenarekin. Horiek horrela, Kivyk erantzunaren bila segitu beharra dauka. Zergatik dauzkagu eztabaida estetikoak? Eta atzera begiratuz segitzen du, XVIII. mendeari erreparatzen segitzen du hirugarren kapitulu laburrean. Estetikari buruzko diskurtsoa etikari buruzkoarekin konparatzeaz jarduten du (*The Beautiful versus the Good (in the Eighteenth Century)*), eta Francis Hutchensonen eta John Balguyren ikuspegiak aurrez aurre jartzen ditu. Konparazioaren emaitzak zeharo ezberdinak dira bi kasuotan. Lehenengoarentzat subjektiboak dira bai judizio estetikoak eta baita etikoak ere. Kualitate sekundarioei buruz ari dira, Lockeren zentzuan. Balguyk, hasiera batean, judizio estetikoak subjektibo eta etikoak, berriz, objektibo jotzen ditu. Baina gero dio, Hutchensonek bezala, eremu estetikoko eta etikoko propietateek izaera bera dutela. *it on the basis of mere comtemplation (intuition or reflection)… All one wants to know is whether the mere representation of the object is to my liking, no matter how indifferent I may be to the existence of the object of this representation. It is quite plain that in order to say that the object is* beautiful *and to show that I have taste, everything turns on what I make of this representation within myself, and not on any factor which makes me dependent on the existence of the object. Everyone must allow that a judgement on the beautiful which is tinged with the slightest interest, is very partial and not a pure judgement of taste.* Beretzat, hori bai, «ona» eta «ederra» predikatuek munduko propietate objektiboak designatzen dituzte, ez subjektiboak. Etikoa denaren eta estetikoa denaren arteko konparazioa (edo, batzuetan, ikusi berri dugunez, identifikazioa) ariketa arrunta izan da filosofian eta, XX. mendearen erdi aldean ere, estetika analitikoaren erdiminetan, naturala da konparazio hori. Horren berri ematen du laugarren kapituluan (*Simple Emotivism*). Positibismo logikoaren emaitza gisa dator etikaren emozio teoria, edo emotibismoa, eta baita geroagoko aldaera den espresibismoa ere. Hasteko, A. J. Ayerren kasua eztabaidatzen du Kivyk. Ayerren jarrera nagusia honako hau da: balio-kontuetan (etikan eta estetikan, alegia) ez dago benetako disputarik. Ayerrek *Language, Truth and Logic* ezagunean dioenez, «ekintza mota bat zuzena edo okerra dela esatean, ez dut inolako baiezpen faktualik egiten, ezta nire gogo-egoerari buruzko baiezpenik ere» (Ayer 1936, 107-8 or.).8 Horrelako esaldi bat egiten duenak, beraz, ez du proposiziorik ere adierazten. Bi gauza egiten ditu, hala ere: sentimendu (*sentiment*) moral bat adierazi, batetik, eta sentimenduak (*feelings*) pizten saiatu, eta, horrela, ekintzara bultzatu, bestetik. Ez dago, hortaz, etikari buruzko benetako eztabaidarik, eta horretan ari garela dirudienean ere, ez da gertakariei buruzkoa, etikako hizkuntzan jantzitako eztabaida besterik. Norbaitekin horrelako eztabaidan hasten garenean «ez gara saiatzen argudioak ematen situazioari buruzko sentimendu moral 'okerra' daukala erakusteko… Erakusten saiatzen gara oker dagoela kasuaren gertakariei buruz.» (1936: 110-11)9 Eta etikan gertatzen den horixe bera gertatzen da estetikan ere, Ayerren ustez. «Eder» eta «itsusi» hitzak ez ditugu erabiltzen baiezpen faktualak egiteko, sentimendu jakin batzuk adierazi eta besteengan erantzun jakin batzuk erdiesteko baizik. Kivyk azpimarratzen duenez, diskurtso estetikoan lortu nahi den erantzuna «emozioak komunikatzea» dela dio Ayerrek, eta horrekin ez du soilik esan nahi esaleak berak, kritikariak adibidez, zein emozio sentitzen duen jakinarazi nahi diola entzuleari edo irakurleari. Azken horrek emozio bera bizitzea izango luke helburu, Ayerrek dioenez. Baina zergatik, galdetzen du Kivyk, nahiko luke batek norberak bizi duen emozioa besteek ere bizitzea? Etikaren alorrean erantzuna ez da zaila. Ekintzara lotua dago etika. Ekintza batzuk bultzatu nahi ditugu, beste batzuk galarazi. Eta besteengan emozio moral egokia eragitea bide naturala da beren ekintza bultzatu edo galarazteko. Emozio morala ekintzarako motibazio naturala da. <sup>8</sup> *in saying that a certain type of action is right or wrong, I am not making any factual statement, not even a statement about my own state of mind.* <sup>9</sup> *we do not attempt to show by our arguments that he has the «wrong» ethical feeling towards a situation… What we attempt to show is that he is mistaken about the facts of the case.* Baina estetikaren kasuan? Bestearengan eragindako emozio estetikoak zein ekintzatara bultzatuko du? Zein ekintza egitea galaraziko dio? Kivyk dioskunez, Ayer bera ere ohartu bide zen etikaren eta estetikaren desanalogia honekin, egiten duen konparazioak puntu batean egiten baitu huts: estetikaren kasuan ez du ekintzarik aipatzen. Eta, ekintzarik gabe, zein da batak besteari emozio estetikoa komunikatzeko arrazoia? Ayerren emotibismoan ez dago erantzun onik. Charles Stevensonen espresibismoan bilatzen segitzen du Kivyk bosgarren kapituluan (*Do So as Well*). Stevensonek termino etikoen analisirako bi eredu aurkezten ditu, eta etikarako bi eredu horiek estetikarako ere balio ote dezaketen aztertzen du Kivyk. Hasteko, Stevensonen jarrerak Ayerrenaren oso antzekoa dirudi, baina badu ezberdintasun nabarmen bat: Ayerren ustez, «X ona da» diogunean emozio bat adierazten dugu, proposizio-edukirik gabeko adierazpena egiten dugu. Stevensonen ustez, berriz, geronen gogo-egora baten berri ematen dugu «X ona da» esanez. Esaldiak badu, beraz, eduki deskriptiboa, proposizio-edukia. Baina ez dirudi horrek bestelako garrantzirik daukanik gure gai nagusirako. Ereduak eredu, eta labur beharrez, Stevensonen ustez «X ona da»ren esanahia beste hauen baliokidea da, gutxi gorabehera: «Gustukoa dut X, izan ezazu zeuk ere» edo «X onesten dut, onets ezazu zeuk ere». Geure gogoegoeraren berri emateaz gain, bestearenganako agindu moduko bat ere barne hartzen du gure judizio etikoak, teoria emotibista (edo espresibista) honen arabera. Ikuspegi honek etikan izan ditzakeen bertuteak eta mugak alde batera utzita, Kivyk dioen bezala, ondo esplikatzen du agindu moduko horren presentzia eta, horren bidez, baita eztabaida etikoaren zergatia ere. Ez da benetako desadostasuna dagoelako —azken batean, oso litekeena da gauza berari buruzko zure gogo-egoera era batekoa izatea eta nirea bestelakoa izatea; bateragarriak dira bi gogo-egoerak—. Besteek gure judizio etikoak bere egitea nahi dugu, ekintzan izan dezakegun «desadostasuna» dela eta. Zure ekintzak nirea galaraz dezake, edo alderantziz. Horregatik, jarrerak partekatu nahi izateko joera. Hala ere, zer dela-eta izan dezakegu gure jarrera estetikoa ere konpartitzeko joera? Beste behin Kivyk dio judizio estetikoak ez daukala ekintzarako loturarik. Edo aurki diezazkiokegunak erraz baztertzeko modukoak direla. Emotibistak agian ken diezaioke agindu moduko parte hori judizio estetikoaren esanahiari. «X ona da» esatea «X gustukoa dut»en baliokidea litzateke, kito. Baina horri batek «X ez da ona» (= «X ez dut gustukoa») erantzun diezaioke, bizkarrak harrotuz. Eta kito, berriz. Hor bukatuko litzateke eztabaida. Baina ez da hori gertatzen. Ala bai? Horri buruz ari da Kivy seigarren kapituluan (*The Aesthetic Shrug*). Kivyren arabera, Kanti aitortu behar zaio filosofia modernoaren hastapenetatik gustuari buruz eztabaida *badelako* ustea ezartzea. Eta eztabaida be- netako eztabaida dela, judizio estetiko zuzen eta okerrekin. Baina Kant bera oker baldin bazen? Akaso eztabaida itxurakoa besterik ez da. Edo, areago, igual ez dago ika-mikarik ere. Juzgu estetikoaren adierazpen baten aurrean, isildu eta bizkarrak harrotu baino ez dugu egiten agian. *De gustibus non disputandum est* perpausak eduki deskriptibo hutsa izango luke: *ez dago* eztabaidarik, ez dugu eztabaidatzen, alegia. Bada horixe bera baieztu duenik. Russ Shafer-Landau, adibidez. Hark ematen dizkigun adibideak ez dira, hala ere, kontuan hartu beharrekoak, Kivyren ustez. Shafer-Landauk errealismo morala defendatzeko judizio moralak eta estetikoak erkatzen dituenean, auzi inozoak jartzen baititu estetikaren aldean: zein da kolore ederragoa, gorria ala laranja? Ez dago horri buruzko ganorazko eztabaidarik. Baina ez auzi estetikoa delako, auzi txepela delako baizik. Michael Smithen argudio-lerroak mami gehiago daukala deritza Kivyk. Smithek judizio etikoaren eta estetikoaren «fenomenologiak» alderatzen ditu. Haren ustez, desadostasuna morala denean, eztabaida segidan dator, baina estetikoa denean, ez. Kivy ez dago ados. Gerta daiteke jendeak oro har interes gutxiago izatea kontu estetikoetan etikoetan baino. Interesa dutenen artean, ordea, eztabaida eguneroko kontua da, eta besterik esatea gertakariak ukatzea baino ez da. Bestalde, Smithek darabilen adibideak («Zein da artista hobea, Turner ala Pollock?») konparazio estetikoei buruzko ohar interesgarriak egiteko parada ematen dio Kivyri. Batetik, horrelako auzi bat planteatzen denean, isilik geratzeko aukera azaleratzen da. Bi margolari horiek urrun daude denboran eta estiloan, biak ere margolari handiak dira, baina horrek ez ditu konparaezin bihurtzen, Kivyren iritziz. Erantzuna erabakitzen zaila izan liteke (gertuegi egon litezke erabaki ahal izateko); nolanahi ere, galdera ez da berez erantzunik gabea. Eztabaida estetikorik ezaren jarrera defenditzen duten Björnsonn eta McPherson ez-kognitibista moralen kasua ere aztertzen du Kivyk. Baina hor ere ez du bizkar-harrotzearen eta eztabaidarik ezaren aldeko taxuzko argudiorik topatzen. Bestelako galdera bat egitera bultzatzen du Kivy eztabaida honek. Zerk bultzatzen ditu moralaz ari direnak estetikarekin modu horretan konparatzera? Zergatik iruditzen zaie judizio morala eduki sendoagokoa judizio estetikoa baino? Konparazioak, bestalde, etikaren eta estetikaren arteko funtsezko desberdintasuna ezartzea ez, baizik bien arteko funtsezko lotura izan zezakeen helburu. Hori da, beste behin, Kantek aditzera ematen duena. Zazpigarren kapituluan (*Immoral Art*), Kivyk artean, arte ederretan jartzen du arreta, honako galdera honi erantzuna emateko asmoz: gustu ona bertute morala ote da, gustu txarra akats, bizio morala? Erantzunak, baiezkoa balitz, eztabaida estetikoaren motibazioari buruzko erantzuna ere berarekin lekarke: etikak ekintzarekin daukan lotura legoke eztabaida estetikoaren atzean ere. Horretaz aritzeko, arteari eta estetikari buruz daukan jarrera nagusia azaltzen du Kivyk. Eta berezko interesa dauka horrek ere, jakina. Hasteko, bereizketa nagusi bat egiten du proposizio-edukia izan dezaketen eta proposizio-edukirik ez daukaten diziplinen artean. Lehenengoek, munduari buruzko edukiak izan ditzateke, eduki moralak barne, hizkuntzazkoak direlako (nobela, poesia, antzerkia…) edo testua daukaten musika, edo errepresentazionalak diren arte bisualak. Musika hutsak (izenburu, testu edo inguru dramatikorik gabeak), aldiz, ez du proposizio-edukirik, Kivyren ustez. Proposizio-edukirik gabeko diziplinetan «artistikoak» diren propietateak (*art-relevant property* da Kivyk darabilen terminoa) estetikoak dira denak. Diziplina errepresentazionalen kasuan, berriz, badira artistikoak baina ez-estetikoak diren propietateak. Horien artean daude, esate baterako, lan batek gorde ditzakeen tesi moralak. Ez dira artelanaren propietate estetikoak, baina artistikoak dira, artelanaren meritu edo demerituak, artelan gisa, juzgatzeko pertinenteak direlako. Adibide polit bat ematen du Kivyk hori azaltze aldera: «Haizeak eramana» (*Gone with the wind*) film ezaguna. Kivyren ustez, filmak dauzkan eduki artistiko moral higuingarriak (esklabotzaren defentsa, adibidez) nahikoak dira bere propietate estetiko on ugariak gainditu eta film txartzat jotzeko. Jakina, beste batek filma goza dezake, eduki moralak alde batera utzi eta propietate estetikoez disfrutatuz, baina hutsegite moraltzat hartuko luke hori Kivyk, eta harekin eztabaidan hasi. Eztabaidan hasteko justifikazioa, orduan, eztabaida moralak daukan berbera izango litzateke. Eztabaida eduki moral horri buruzkoa izan daiteke, hala ere. Egia al da filmak eduki moral horiek dauzkala? Artelanaren esanahiaren *interpretazioari* buruzko eztabaidara garamatza horrek. Eta horri dagokionez intentzionalistatzat aldarrikatzen du Kivyk bere burua. Artelan batek esanahi bat edo bestea izateko, artistak hori esan nahi izateko asmoa izatea beharrezkoa da. Baina ez nahikoa. Artistak huts egin baitezake bere asmoa aurrera eramatean. Audientziari zuzendutako esanahi-asmo gricearra aldarrikatzen du Kivyk artelanen esanahiaren interpretazioan. Edukiak eduki, honako gai honi heltzen dio Kivyk segidan: arte ona gozatu ez, eta arte txarra gozatzea posible da. Immorala ote da, ordea, arte immoralaz gozatzea? Eta, zehatzago, immorala al da artelan immoral batez gozatzea, artelana immorala dela jakinda? Kivyk ez dauka erantzun garbirik. Eta aitortzen du. Uste du baietz. Intuizio hori dauka, baina ez dauka argudio indartsurik. Baiezkoan, erantzun zuzena luke arteari buruz zergatik eztabaidatzen dugun argitzeko. Kontu morala litzateke. Baina ez dago ziur. Eta beste kontu bat aztertzera jotzen du. Propietate estetikoei buruzko gustu txarra izan al liteke akats morala? Horixe aztertzen du zortzigarren kapituluan (*Is bad taste immoral?*). «Parametro estetiko hutsetan» gustu txarra (edo ona) daukanak bizio (edo bertute) moral bat ote daukan argitzeko, parametro estetiko huts horiek zer diren argitu behar da lehenbizi. Kivyk ez du definizorik eskaintzen, eta adibideen bidez erakusten du buruan zer daukan. Parametro horiek aurki daitezke artelanetan nahiz naturan. Edo baita matematika-lanetan ere. Bada froga logiko baten edertasuna «ikus» dezakeenik ere. Edertasuna —eta itsustasuna (edota itsuskeria?)— hautematearekin zerikusia duten parametroak dira, beraz, parametro estetiko horiek. Aurrerago ematen ditu Kivyk argibide gehiago. Oraingoz ideia intuitibo horrekin konpondu beharko dugu. Kontua da parametro horiek balioesteko gaitasunik ez daukanak akats morala ote duen. Beste bereizketa bat egiten du horri erantzuteko, bi bide ikusten baititu zerbaitek meritu/demeritu morala izateko: instrumentala eta intrintsekoa edo berezkoa. Filosofo moral zahar askok, diosku Kivyk, uste zuten animalienganako krudelkeria ez zela berez txarra, baina pertsonenganakoa bai. Animaliak krudelki tratatzeak izan zezakeen eragin txarrik, ordea: pertsonaren izaera alda zezakeen eta beste pertsonekin krudel bihurtzea ekarri. Pertsonenganako krudelkeria bizio moral intrintsekoa da; animalienganako krudelkeria bizio moral instrumentala da. Hala uste zuten filosofo moral askok (eta hala uste izaten segitzen dutela, gehituko nuke nik). Hori estetikaren kasura eramanda, gustu ona/txarra bertute/bizio moral instrumentalak direla pentsa dezakegu; edo intrintsekoak direla, bestela. Lehenengo kontua enpirikoki erabaki beharrekoa dela uste du Kivyk. Ikusi egin beharko litzateke gustu ona dutenek izaera moral hobea ote duten; gustu txarra daukatenak moralki txarragoak ote diren. Kivyk aitortzen du ez daukala horrelako ikerketaren berririk, eta, intuitiboki bada ere, ez duela ikusten horrelako loturarik. Balio moral intrintsekoa ote du gustuak? Horri erantzuteko ez du ikerketa enpiriko posiblerik ikusten; eztabaida filosofikoa izan omen daiteke soilik. Eta esperimentu mentala proposatzen digu. Hartu pertsona normal bat. Gogoko duzu hasieran. Hainbat gustu konpartitzen dituzue, eta baita filosofia-zaletasuna ere, esate baterako. Baina, halako batean, sekulako arrazista dela ohartzen zara: antisemita ikaragarria dela, demagun. Hori nahikoa litzateke harekin harreman oro eteteko, Kivyren ustez. Hartu orain antzeko beste pertsona bat: musika klasikoarekiko zaletasuna konpartitzen duzue, baina, halako batean, Bach gorrotatzen duela esaten dizu, ezin duela haren lanik batere entzun, hain da-eta txarra. Ezin duzu sinetsi. Baina haren lagun izaten jarrai dezakezu. Kivyren ondorioa da gustu onak/txarrak ez daukala balio moralik, ez berezkorik, ezta instrumentalik ere. Eztabaida estetikoa esplikatzeko ezin dugu, beraz, besterik gabe haren balio moralera jo; ez bada zentzu moral lausoago baten bidetik. Bederatzigarren kapituluan (*Push-pin and Poetry*) Jeremy Benthamen bidea aztertzen du laburki Kivyk. Benthamen hedonismoak plazera jotzen du berez ona den gauza bakartzat. Gainerako guztia instrumentalki da soilik ona, eta ekintza zuzena pla- zera indartu eta mina saihesten duena da. Horregatik, plazera bada ongiaren neurri bakarra, maila berean har daitezke edozein ume-joko eta poesia, tamaina bereko plazera eragiten badute. Hori guztia estetikaren alorrera ekarrita, igogailuetako musika Mozartena baino hobea izan liteke. Horrelako ondorioak saihestearren, John Stuart Millek plazeraren kalitatea sartu zuen tartean. Baina hark ere ez du erantzun egokia ematen. Hedonismotik harago joan beharra aldarrikatzen du Kivyk, eta nolabaiteko errealismo estetikoari heldu beharra. Igogailuko musika Mozartena baino txarragoa dela konbentzitzen saiatzeko motibo moralik edukita ere, Mozart entzunez nolabait pertsona hobea izango litzatekeela, hori gertakaritzat jo beharra dago. Hori hala bada, motibo morala ez dugu beharrezkoa esplikatzeko zergatik saiatzen garen inor konbentzitzen. Egiaz konbentzitzea motibo nahikoa da argudioa eta eztabaida esplikatzeko. Hasierara gatoz atzera. Kanten jarrera aztertzera berriz. Hamargarren kapituluan (*Back to Square One*) Hume eta Kantengana jotzen du Kivyk beste behin, edertasunaren esperientziaren fenomenologiaz haiek proposatutakoetan argi gehiagoren bila. Kantengandik hasita, judizio estetikoari buruzko haren ikuspegian aurki daitekeen tentsioa eztabaidatzen du Kivyk. Alde batetik, judizio estetikoa subjektibotzat hartzen duela dirudi. Batek «Objektu hori ederra da» bezalako baiezpena egiten duenean, honelako zerbait esaten ari da, Kanten ustez: «Objektu hori ederra da niretzat». Baiezpena objektuari buruzkoa bada, edo objektuaren propietate bati buruzkoa, zeharka baizik ez da halakoa. Zuzenki subjektuari buruzkoa baino ez da. Ederrari buruzko judizioa edo jakien gustuari buruzkoa maila berean leudeke horretan. «Ederra» edo «goxoa» ez dira objektuaren propietateak, haiek gure begian edo ahoan eragiten dutenari buruzkoak baizik. Hala ere, Kantek berak aldea sumatzen du, bestalde, «gogo-gustu»aren eta «gorputz-gustu»aren artean. Ederrari buruzko judizioan edukia objektiboa balitz bezala hitz egiten dugu; edertasuna objektuarena balitz bezala. Baina zergatik hitz egiten dugu horrela? Oker gaudelako eta edertasuna objektuaren propietatea ez izanik, hala dela uste dugulako? Kivyk ez du uste hori denik Kanten jarrera. Kanten ustez, jakinaren gainean hitz egiten dugu edertasuna objektiboa balitz bezala; badakigu subjektiboa dela. Eta, hala ere, besteen adostasuna lortzen saiatzen gara. Eta zergatik hori? Kanten jarreran «adostasuna» baino «partekatzea» da hitza. Sentimendu bat partekatu nahi dugu gure kideekin. «Ederra» esatera eraman gaituen sentimendua. Humek edertasunaren esperientziaren fenomenologia desberdina proposatzen du, nahiz Kanten abiapuntu bera izan. Judizio estetikoa subjektiboa da, baina, Humeren ustez, objektuek eragiten diguten sentimendua objektuei proiektatzeko joera daukagu. Eta beste kasu batzuetarako proiekzio kontu hau gehiegizkoa izan badaiteke ere, Kivyren ustez, esperientzia estetikoaren fenomenologiaren kasuan bete-betean asmatzen du; Kantek kale egiten duen neurri berean asmatu ere. Koloreen esperientziaren fenomenologiaren parekoa da, Humeren ustez, esperientzia estetikoa. Objektuak edertasun-«sentimendua» eragiten du gugan, gorritasun-sentsazioa eragiten duen era berean. Edertasun sentimendu hori, nahiz gorritasun sentsazioa, objektuarena balitz bezala bizi dugu. Ez gara gure egoera subjektiboaz, gero objektuan proiektatuko dugun horretaz, jabetzen. Objektuak edertasun- edo gorritasun-propietatea izateaz jabetzen gara soilik. Fenomenologia hori izanda, guztion esperientzia ere berdina da; guztiok hartzen dugu edertasuna objektuaren propietatetzat. Batzuek, gainera, hala dela uste dute: Milton Ogilby baino hobea dela objektiboki. Beste batzuek ez dute horrelakorik onartzen: bakoitzak izango bailuke bere gustua. Baina azken hauek ere, Humeren ustez, objektiboa balitz bezala bizi dute. Kivyren iritzian, fenomenologia zuzena ematen du Humek, bere metafisika gorabehera. Okerra Kantek. Honen ustez, bere egoera subjektiboaz, Humek «sentimendu» esaten dion horretaz, ohartzen da pertsona, eta horregatik baiezten du objektuaren «edertasuna». Ez du edertasuna objektuaren propietatetzat hartzen. Hizkeran darabil horrela, baina hala dela uste izan gabe. Eta Kivyren ustez, hori ez da horrela. Humeren eta Kanten fenomenologiak garai bereko beste filosofo eskoziar batenarekin alderatzen ditu: Thomas Reid filosofoarenarekin. Reid, Hume eta Kant ez bezala, *errealista estetikoa* da. Propietatea objektuarena dela esaten du. Eduki objektiboa du judizio estetikoak. Eta hori osagarria da Humerena bezalako fenomenologia batekin. Gure esperientzian edertasuna objektuena da, azkenean, edertasuna objektuena delako. Ikusiko dugunez, Kivyk ere errealismo estetikoa defenditzen du: gure judizio estetikoen egia faktuala. Eta hurrengo kapitulutik hasten da bere argudioa eraikitzen, propietate artistikoen eta estetikoen artean hainbat mailatako bereizketa egiten duenean. Nolanahi ere, hamaikagarren kapitulua ere (*The Right Phenomenology*) fenomenologiari buruzkoa da. George Santayanaren proposamena aztertzen du Kivyk. Humeren antzeko jarrera dauka judizio estetikoari buruz Santayanak. Harenari bezala, errealismo subjektiboa esan dakioke Santayanaren jarrerari. Errealismoa, defenditzen duen fenomenologiagatik. Edertasuna kontu objektibo gisa bizi dugu. Subjektibismoa, jarrera ontologikoagatik. Gure esperientziak esperientzia, edertasuna pertzepzioan dago, ez objektuan. Nolanahi ere, Santayanak XVIII. mendeko filosofoek kontuan hartu ez zuten auzi bati egiten dio aurre. Judizio estetikoei buruzko desadostasunak eta argudiatzeko daukagun joera esplikatzeko urratsa ematen du. Edertasuna kontu objektibo gisa bizi badugu, besteak ere egiaz jabetzeko xedez eztabaidatzen dugu, egia tartean dagoen guztietan egiten dugun arrazoi beragatik. Kivyren ustez, Humeren, Reiden eta Santayanaren bidetik datorkigu esperientzia estetikoaren fenomenologia zuzena. Edertasuna errealismo estetikoa egiazkoa balitz bezala bizi dugu. Eta hori erraz samar eraman daiteke artelan sinpleen kasura. Katedral baten edo sinfonia baten kasuetan, agian, konplikatuxeagoa izan daiteke. Kapitulu honetan hasten da Kivy estetikari eta artearen filosofiari buruzko bere ikuspegi orokorraren egitura azaltzen. Lehendabizi, «eder» hitzaren esanahi desberdinak bereizi behar direla esaten digu, XVIII. mendetik gutxienez bereizi izan diren moduan. Alde batetik, termino ebaluatibo orokor gisa erabil daiteke. Artelanaren kalitate altua edo artelan gisa duen arrakasta adieraz dezake. Zentzu honetan, *Iliada* eta *Eneida* biak dira eder. Ebaluatzea baino gehiago deskribatzea xede duen «eder» terminoaren beste erabilera bat ere topatzen da XVIII. mende horretan bertan. Bigarren zentzu honetan, «ederra» eta «sublimea» (edo «gorena», «bikaina», «ezin ederragoa» eta abar) bereiz daitezke. Eta, lehengo adibidearekin jarraituz, *Eneida* ederra litzateke; *Iliada,* berriz, sublimea. «Eder» eta «sublime»ren erabilera deskriptibo horiei esango die Kivyk «termino estetiko». Eta Frank Sibleyk hala deitutakoekin bilduko ditu, hala nola, «lirain», «polit», «fin», «orekatu», «ondo josia»… «Eder» erabilera deskriptibo estetiko honentzat gordeko du eta erabilera ebaluatiboan honako beste termino hauekin ordezkatuko du: «artelan handi», «artelan arrakastatsu», «artelan pobre», eta abar. «Estetiko» diogunean, bestalde, artelan bat artelan gisa apreziatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko alderdi oroz ari gara normalean; alde batera utzi gabe, jakina, artelanak ez direnak ere aprezia, deskriba eta ebalua daitezkeela estetikoki. Bestalde, gero eta gehiago bereizten dute artearen filosofoek artelanen propietate estetikoen eta estetikoak ez baina artearentzat errelebante direnen artean (propietate «artistiko ez-estetiko» esango diegu guk, labur beharrez). Artelanak deskribatzeko darabiltzagun «lirain», «dotore», «fin», «orekatu» artelanen propietate estetikoak denotatzen dituzten terminoak dira. Baina nobelagileak bere lanean tesiren bat adierazi badigu, edo filmaren bidez mezu morala, politikoa edo soziala eman nahi izan badu, horiek artistikoki errelebanteak diren arren, ez dira estetikoak (hots, artelanaren propietate artistiko ez-estetikoak dira). Lehen, «Haizeak eramana»ri buruzko eztabaidaren adibidearekin azaldu digu propietate hauen kasua. Horiek horrela, arteari buruz eztabaidatzen dugunean, gutxienez hiru maila ezberdinetan koka daiteke gure eztabaida. Desadostasuna propietate artistiko ez-estetikoei buruzkoa izan daiteke, edo propietate estetikoei buruzkoa, edo biei buruzkoa. Badago beste aukera bat ere: artelanaren balioari buruzkoa izan daiteke ika-mika. Hiru maila horiei artelanaren «interpretazioa», «analisia» eta «ebaluazioa» esaten die Kivyk, hurrenez hurren. Gure judizio estetikoak, artelanei buruzko gure esaldiak, eta horiekin gure adostasun eta desadostasunak, hiru maila horietakoak izan daitezke gutxienez. Eta horiei eskaintzen dizkie Kivyk hurrengo hiru kapituluak, nire uste apalean behintzat liburuko ekarpen nagusia osatzen duen eztabaidan. Kivyren ustez, arteari buruzko eztabaidak hiru maila horietakoak dira. Mamia daukaten eztabaidak dira. Eta eztabaida arrazionalak dira. Bestea konbentzitzeko eztabaidatzen dugu. Hiru maila horietako bakoitzean judizio estetikoaren egia da ezbaian dagoena. Hamabigarren kapituluan (*The Truth of Interpretation*) propietate artistiko ez-estetikoak dira gaia. Kivyren tesi nagusia honako hau da: artean interesa daukanak artearen interpretazioaz eztabaidatu egiten du esaten duena egiazkoa dela uste duelako, eta bere ukazioa faltsua. Artelanen *esanahia*ri buruz ari da interpretazioa. Esanahi hori, Kivyk dio, proposizionala nahiz errepresentazionala izan liteke, eta artelanean dago. Edo, zehatzago esanda, artelanean dagoelakoan eztabaidatzen du artean interesa duenak; ez subjektiboa delakoan. Interesgarria da Griceren (1957) esanahiaren teoria darabilela Kivyk, artelanen esanahiaren teoria gisa. Artistaren asmoak zeresana du artelanaren esanahian, beraz. Zeresan handia. Baina ez osoa. Bere asmoa igarria izateko moduan gauzatu behar du artistak lana, hiztunak esaldia bere asmoa igarria izateko moduan egin behar duen gisan, Griceren arabera. Bestela esanda, ezin da edozein gauza edonola esan nahi izateko asmorik izan. Asmoa beharrezkoa da, baina ez da nolanahiko asmoa, nolanahi gauzatutakoa. Artean falazia intentzionalista salatzen dutenekin aurrez aurre jartzen du jarrera Gricezale horrek Kivy, eta eztabaidatzen ditu Monroe Beardsleyren, Roland Barthesen eta Stanley Fishen jarrerak banan-banan. Intentzioak alde batera uzten direnean, esanahiaren objektibotasuna ere alde batera geratzen da, eta, bide horretatik, artearen esanahiari buruzko eztabaida jardun irrazionalaren taldera kondenatzen da, Kivyren ustez. Bere esanahiaren teoria gricearrak, ordea, ederki erantzungo lieke esanahiaren objektibotasuna zalantzan jartzen duten argudioei. Kontu objektiboa da halako egilek halako lana egitean hau-ta-bestea esan nahi izateko asmoa ote zuen, eta halako lanak ba ote daukan aukerarik hura-eta-bestea komunikatzeko. Esanahiaren teoria gricearrak ondo azalduko luke, halaber, batzuetan artelanen esanahia zehazteko daukagun ezintasuna: egilea aspaldikoa izateak zaildu egiten du haren asmoak zein izan zitezkeen asmatzea. Gustuari buruzko gure eztabaidak ez dira beti artelanaren esanahiari buruzkoak (badira esanahirik gabeko artelanak ere). Izan daitezke artelanaren propietate estetikoei buruzkoak ere. Hori eztabaidatzen du Kivyk hamahirugarren kapituluan (*The Truth of Analysis*). Musika-kritikariek erabiltzen omen dute «analisia» musika-lanen ezaugarri musikalak deskribatzeaz aritzeko. Eta Kivyk oro har artelanen propietate estetikoen deskripziorako darabil. Eta hasteko propietate estetiko horiek zein diren argitu beharko du. XVIII. mende hasieran sartu omen zuen Alexander Baumgartenek «estetiko» terminoa, artelanen «eder», «goren» eta «ikusgarri» gisako propietateak sailkatzeko. Eta propietate horien ontologia eta epistemologia Frank Sibleyk sartu zituen XX. mendeko filosofian, «Aesthetic Concepts» 1959ko artikuluan. Sibleyk bi mailatako propietateak bereizi zituen. Alde batetik, artelan bakoitzari bere diziplinan «teknikoak» zaizkion propietateak daude, artearen jasotzaile orok hautematen dituenak. «Lehen mailako» propietate horietan oinarritzen dira beste maila bateko propietate batzuk, gustu edo sentsibilitate berezi baten esku-hartzea eskatzen dutenak. Sibleyk azken horiei soilik esaten die «estetiko». Honako adibideekin argitzen du bi propietate klaseon arteko bereizketa Sibleyk berak: Eleberri batek pertsonaia kopuru handia duela esaten dugu eta langile-herri bateko bizitzaz ari dela; margolan batek kolore hitsak darabiltzala, urdinak eta berdeak nagusiki, eta belaunikatutako figurak dauzkala lehen planoan; halako puntuan fuga bateko gaia alderantzikatu egiten dela eta *stretto* bat dagoela amaieran; antzerki-lanaren ekintza egun bateko tartean gertatzen dela eta bosgarren ekitaldian adiskidetze-eszena bat dagoela (…) Bestalde, esaten dugu, baita ere, poema bat ondo josia dagoela eta sakon harrapatu gaituela; irudiak oreka falta duela, edo baduela halako sosegu edo baretasun bat, edo irudien taldekatzeak tentsio kitzikagarria eragiten duela; eleberriko pertsonaiak ez direla inoiz bizitzera iristen benetan, edo pasarte jakin batek faltsu jotzen duela. (Sibley 1959, 127 or.)10 Sibleyk bereizitako bi propietate klase horien arteko harremanak soka luzea ekarri du estetika analitikoan. Bigarrenei soilik esaten die Sibleyk «estetiko», haiei buruzko juzguak egiteko halako sentsibilitatea edo «gustua» izatea eta erabiltzea eskatzen omen dutelako. Lehenengoei buruzko judizioek, aldiz, ez bide dute halakorik eskatzen. Lehen mailako propietateak kondizioek gobernatuta daude, baina propietate estetikoak ez, Sibleyren iritziz betiere. Kivyk aitortzen duenez, Sibleyren 1959ko artikulu hau eta bertan egiten den bereizketa daude haren estetikako lanaren iturrian. Doktorego-tesiko lanak horri buruzkoak izan ziren eta baita bere lehen liburuaren motibazio nagusietakoa ere (*Speaking of Art*, 1973). Sibleyren kontra, lehen mailakoak ere ezaugarri edo propietate estetikoak direla argudiatzen du. <sup>10</sup> *We say that a novel has a great number of characters and deals with life in a manufacturing town; that a painting uses pale colors, predominantly blues and greens, and has kneeling figures in the foreground; that the theme in a fugue is inverted at such a point and that there is a stretto at the close; that the action of a play takes place in the span of one day and that there is a reconciliation scene in the fifth act (…) On the other hand, we also say that a poem is tightly-knit or deeply moving; that a picture lacks balance, or has a certain serenity and repose, or that the grouping of the figures sets up an exciting tension; that the characters in a novel never really come to live, or that a certain episode strikes a false note.* (Itzulpena Lamarque eta Haugom Olsenek (2004) argitaratutako bertsiotik egina dago). Baina *De Gustibus* honetan beste bereizketa bat interesatzen zaio Kivyri gehiago: deskripzio ebaluatiboen eta ez-ebaluatiboen arteko bereizketa. Bigarren mailako propietateak adierazten dituzten terminoak ebaluatiboak dira, nahiz ez izan erabatekoak. Aldi berean deskriptiboak eta ebaluatiboak dira. Artelan bati buruz «dotorea» dela badiogu, artelana deskribatzen ari gara eta, berebat, positiboki balioesten ari gara; ona dela esaten ari garenean balio positiboa duen juzgua egiten ari gara, baina bestelako informazio deskriptiborik eman gabe. Eduki ebaluatiboa duten termino estetikoen artean eduki deskriptiboa dutenei termino «lodi» esango die (*thick*), eduki ebaluatibo soila daukatenei, berriz, «fin» (*thin*) Kivyk. Nik ulertzen dudan heinean, bedaio, lehen mailako terminoek eduki ebaluatibo neutroak dauzkate eta ezin da baztertu besterik gabe bigarren mailako terminoen artean eduki ebaluatibo neutroak dauzkatenak topatzea. «Triste» gisako termino espresiboak, adibidez, ebaluatiboen artean sartzen ditu Kivyk, baina onartzen du eztabaidagarria izan daitekeela. Ezaugarri hauei guztiei buruzkoa da, beraz, artearen analisia. Termino mota horiek guztiak dira gure judizio estetikoen osagai. Liburuaren gai nagusira itzuliz, galdera orain honako hau da: zergatik eztabaidatzen dugu artelanaren analisiari buruz edo, bestela esanda, bere ezaugarri estetikoei buruz? Eta guztiei buruz eztabaidatzen al dugu? Erraza da ezetz pentsatzea, nekez egon daitekeelako ezaugarri estetiko «teknikoei» buruzko ganorazko eztabaidarik. Esate baterako, eleberriak pertsonaia kopuru jakin bat dauka. Ez dirudi eztabaida mamitsurik izan daitekeenik horrelako zerbaiti buruz. Kivyk dioenez, ordea, ez da berdin gertatzen termino deskriptibo ez-ebaluatibo guztiekin. Adibide bat ematen du: inbertsio melodikoa. Azaltzen duenez, eztabaidagarria da Beethovenen do diese (sostenitu) minorreko laukotean inbertsio melodikoa gertatzen den edo ez. Eta Kivyk badauka bere iritzia: Beethovenen asmoak dira giltza, ezin da ustekabeko inbertsiorik egon. Baina garrantzitsuena ez da hori. Garrantzitsuena da, esku artean dugun gaian, nolanahi ere, ezbaian ari direnek aurreposatzen dutela kontu objektibo bati bati buruz ari direla. Hori esaten du Kivyk. Ebaluazioa dakarten terminoekin, hau da, «polit», «eder», edo «sublime» moduko terminoekin, kontua ez da horren erraza. Liburuaren gaira bueltatzen bagara («zergatik eztabaidatzen dugu?») erantzuna iguala da, hala ere. Eta honako hau da liburuan zehar Kivyk baieztatzen duen tesi nagusia: eztabaidatzaileok errealista estetikoak garelako eztabaidatzen dugu. Edo, bestela esanda, artelanak propietate estetiko ebaluatiboak badauzkala uste dugulako. Hori uste izateak soilik justifikatuko luke eztabaida. Gerta liteke, ordea, nahiz eta guztiok hori uste izan eta hizkuntza arruntaren erabilerak hori aurresuposatu, errealismo estetikoa faltsua izatea. «Errorearen teoria» esaten zaio ikuspegi klase horri. Kivy ez dator bat horrekin. Eta esaten du zergatik. Liburu osoa errealismo estetikoaren aldeko defentsa- tzat har daiteke, baina ñabardura ere garrantzitsua da. Errealismo estetikoa faltsua dela erabakiko bagenu ere, arteari buruzko eztabaidak justifikatzeko nahikoa da eztabaidatzaileon jokabideak eta hizkuntzak hala aurresuposatzen dutela onartzea. Propietate estetiko ebaluatiboen metafisikan aurkitzen dituzte batzuek errealismo estetikoaren egiaren kontrako zantzuak. Kivyk ez du hor problemarik ikusten. Bere ustez, propietate estetiko ebaluatiboak propietate pertzeptualak edo esperientzialak dira. Artelan batzuen propietate estetikoak ikusi (pinturan), entzun (musikan) edo biak (antzerkian) egiten baititugu. Nobela edo poesia isilik irakurtzean, ordea, zaila da propietate horiek hautematen ditugula esatea; esperimentatu (*experience*), sentitu edo bizi egiten ditugula esatea da agian egokiagoa. Bigarren mailako propietateon ontologia lehen mailakoen «gainean datozen» (*supervene*) propietate «emergenteak» direla esanez azaldu nahi du. Propietate mentalen eta garun-propietate fisikoen arteko erlazioa azaltzeko proposatu izan da *gainetortze* erlazio hori. Elizabeth Barnesen (2012) definizioari segitzen dio Kivyk hemen. Nire uste apalean, azalpen mota hauek ez dute askorik argitzen, baina, tira, Kivyren argudioan ere ez dauka pisu handirik puntu honek. Bestalde, errealismo estetikoak errealismo moralak baino problema gutxiago dituela dio. Eta gogorarazten digu ez duela zertan egia izan gure desadostasunen berri emateko. Nahikoa da hori uste izatea eztabaidan direnek. Edozein modutan, propietate estetiko ebaluatiboei buruzko eztabaida beste eztabaida nagusi baten zerbitzuan dagoela uste du Kivyk. Propietate horien presentziari buruz eztabaidatzen badugu, beste zerbaitetarako da batez ere: artelanaren meritu artistiko orokorrari buruz eztabaidatzeko, alegia. Eta horretaz ari da Kivy hamalaugarren kapituluan (*The Truth of Evaluation*). Film bat ikusi ondoko bi lagunen arteko eztabaidarekin ilustratzen du Kivyk artelan baten meritu artistikoari buruz izan ohi dugun eztabaida. Gure judizio estetiko ebaluatibo orokorra justifikatzearren filmaren analisira jo dezakegu, bere propietate estetikoen eztabaidara. Lehen mailako propietate teknikoetara jo dezakegu, horiekin eta horiei buruz hitz egiteko terminoak menderatzen baditugu, bigarren mailako propietate estetiko lodi eta finei buruzko gure baiezpenak justifikatuz. Edo, film askoren kasuan behintzat, esanahira jo dezake eztabaidak. Halako ikuspegi moral edo politikoa transmititzea lagungarri zaion ala ez balio artistiko orokor positiborako. Kivyren puntu nagusia, beste behin, da maila hauetan guztietan errealismo estetikoa aurresuposatzen dela eta hori dela gustuari buruzko eztabaida horien esplikaziorik onena. Horren kontra *De gustibus non disputandum est* plantea dezake norbaitek, eta, desadostasunaren, hots konbergentziarik ezaren, argudioa aurkeztu, Humek egin zuen moduan. Argudio horren arabera, errealismo estetikoa egiazkoa balitz, denborarekin dagoena baino adostasun zabalagoa lortuko litzateke; begi-bistakoa litzateke hainbat buru, horrenbeste aburu edo gustu daudela. Baina Kivyk kontra egiten die ondorio horiei, Humek hartutako bide beretik. Denborak aurrera egin ahala, adostasuna edo konbergentzia lortzen da, eta kanonak sortu ere sortzen dira: Mozart Bruckner baino hobetzat ezarri du denborak, Milton Ogilby baino hobetzat. Liburua ixten duen hamabosgarren kapituluan (*Common Sense and the Error Theory*), argudio nagusiaren laburpena egin ondoren, errore teoriaren kontra egiten du bereziki Kivyk: hau da, eztabaida estetikoetan errealismoaren aurresuposizioa onartuta ere, aurresuposizio hori faltsua dela esaten duen teoria motaren kontra. Kapituluen edukia banan-banan eta luze samar aurkeztu ondoren, kritika hau bukatzeko zilegi bekit bereziki interesatzen zaidan puntu batez aritzea. Zer baieztatzen dugu «X artelana ona da» esaten dugunean? Zein dira, esate baterako, «*The Revenant* film ona da» baieztapenaren egibaldintzak? Hori argitzea beharrezkoa da erabakitzeko beste bat «*The Revenant* film txarra da» edo «*The Revenant* ez da film ona» esanda benetan kontrakoa esaten ari ote zaion. Kivyren argudioa ulertu dudan heinean, «*The Revenant* film ona da» esaldia hainbat eratan uler daiteke. Hasteko, gustu pertsonalari buruzko baiezpen gisa uler daiteke ala judizio estetiko (ebaluatibo) orokor gisa. Edo, bestela esanda, gutxi gorabehera, (1) ala (2)ren baliokide gisa: - (1) *The Revenant* filma gustukoa dut. - (2) *The Revenant* meritu artistiko orokor handiko filma da. Gustu pertsonal hutsez ari bagara, (1)en mailan ari bagara alegia, *De Gustibus non Disputandum est* printzipioa aplikatuko litzateke. Inork «*The Revenant* ez da film ona» da esanez, «Ez dut gustuko» baino ez luke baieztatuko, eta ez luke, horregatik, bestearen hasierako baiezpenarekin kontraesanik adieraziko. Bien arteko eztabaidak, beraz, ez luke zentzu handirik, nahiz kasu batzuetan, behintzat, harridura eragin lezakeen (besteen gustuak gureetatik desberdinak direnero sortzen zaigun harridura hori besterik ez). Besterik da esaldiarekin artelanaren meritu artistiko orokorraz ari bagara. Kasu horretan eztabaida artistiko orokorrak zentzua dauka eta, errealismo estetikoa aurresuposatuta, «ona da» eta «ez da ona» baiezpen kontraesanezkoak dira. Bata egiazkoa; faltsua bestea. Eta argudioak eman daitezke nahiz zantzu objektiboak seinalatu, bataren alde eta bestearen kontra. Horretarako, baina, maila gehiago bereizi beharra dago, meritu estetiko orokorra, kasu batzuetan *interpretazioak* muga baitezake, eta kasu guztietan *analisiak.* Esan nahi baita, *The Revenant* filmaren kasuan, hizkuntz eta errepresentazio-esanahia dago jokoan; filmaren propietate artistiko ez-estetikoak, alegia. Kasu konkretu honetan, eztabaidagarria da, behinik behin, propietate horietako batzuek ez ote duten gainditzen filmak duen kalitate estetiko nabarmena, meritu artistiko orokorra ebaluatzean. Carol Cadwalladrek, adibidez, ezetz uste du: Istorioa laburtuko dut zuentzat: gizona mendeku bila, gizonak mendekua lortu. Hori da guztia, oinarrian, bi ordu eta erdian, nahiz eta badagoen arnasaldi labur bat Leonardo DiCaprio ikusten duzunean hartz arre batek basaki erasoa… Beraz, paisaia hotza da eta bortxa arrazoigabea, eta guztia esanahirik gabea. Mendeku antzu baten ipuina, mina espektakulu gisa besterik ez dena. *The Revenant* minaren pornoa da. (C adwalladr 2016)11 Cadwalladrek *The Guardian* egunkarian argitaratutako testu osoa irakurrita, argi geratzen da filma ez zaiola gustatu. Baina ez da gustu pertsonalaz soilik ari. Batez ere, filmaren esanahiaz ari da, propietate artistiko ez-estetikoez ari da, eta, Kivyri *Gone with the Wind* filmarekin gertatzen zaion bezala, islatzen dituen balio moral eskasak filmaren balio estetikoei gailentzen zaizkie meritu estetiko orokorra balioestean. Ez baitirudi balio estetiko horiek zalantzan jartzen dituenik, apenas eztabaidatzen dituen arren. *The Guardian* egunkari horrexetan idatzitako kritikan, filmaren analisia egiten du Peter Bradshawk. «Larruari itsatsitako izotz izara bat bezain hotz eta zirraragarria da»12 esanez laburbiltzen du (Bradshaw 2015). Kivyren teoriaren haritik tiraka, esango nuke «hotz» eta «zirraragarri» terminoak bigarren mailako propietate estetiko lodiak (deskriptiboak eta ebaluatiboak, eta positiboak, hain zuzen) direla Bradshawren erabileran. Badarabiltza bigarren mailako termino finak (ebaluatibo hutsak), eta baita termino deskriptibo hutsak ere. Eta termino horiek adierazten dituzten propietateak lehen mailako propietate estetikoetan oinarritzeko lana ere hartzen du Bradshawk. Filma propietate estetiko horien guztien jabe izanik, uste dut zilegi dela esatea meritu artistiko orokor handiko filma iruditzen zaiola. Eta esanahiaren aldetik ez zuela meritu hori murrizten zuen alderdirik topatu. Ez dakit iritzia aldatuko ote zuen gero Cadwalladren artikulua irakurrita. Baina, Kivyk zazpigarren kapituluan dioenaren haritik, honako aukera hauek planteatzen dira filmaren interpretazioaz: i) ez datoz bat filmaren interpretazioan eta desadostasunak bere horretan dirau; ii) bat datoz interpretazioan, baina Bradshawk ez du uste bere meritu artistikoari begira esanahia propietate estetikoei gailentzen zaienik. Edo iii) bat datoz, filmaren mezu hutsa minaren pornografia izanik, meritu artistiko orokor eskasa duela eta zentzu honetan «*The Revenant* ez da film ona» egiazkoa dela. <sup>11</sup> *I'll summarise the plot for you: man seeks revenge, man gets revenge. That's it, basically, for two and a half hours, though there is a brief reprieve when you get to see Leonardo DiCaprio being mauled by a grizzly bear… So the landscape is chilling and the violence is pointless and the whole thing is meaningless. A vacuous revenge tale that is simply pain as spectacle.* The Revenant *is pain porn.* <sup>12</sup> *The movie is as thrilling and painful as a sheet of ice held to the skin.* Filmaren propietate estetikoei dagokienez, zaila dirudi desadostasunari eusteak lehen mailako propietate estetikoei buruz. Aktoreen interpretaziolana, kameraren erabilera plano-sekuentzia luzeetan, paraje naturalen fotografia, argia, soinua… propietate zehatz hautemangarriak dira. Bigarren mailako propietate deskriptibo hutsen kasuan ere kontuak errazagoa dirudi. Eztabaidarako toki gehiago dagoela dirudi propietate ebaluatibo lodi edo finen atribuzioan, edo auzi batzuetan; adibidez, propietate batzuek (hala Bradshawk nola Cadwalldrek darabilten «basati» —*brutal*—, esate baterako) balio positiboa ala negatiboa dutelako auzian. Filmaren analisian, gutxi gorabehera bat datozela dirudi. Eztabaida interpretazioari (hots, esanahiari) buruzkoa da eta, agian, horrekin batera, filmaren ebaluazio artistiko orokorrean, interpretazioaren eduki moral eskasak analisian aurkitutako propietate estetikoei gailentzen ote zaizkien eztabaidatzen da. Nolanahi ere den, adibide bat besterik ez da hori. Hona ekartzeko arrazoia beste bat izan da. Adibide horrekin erakutsi nahi izan dut Kivyk proposatutako teoriak lanabes egokiak eskaintzen dituela, oro har, artelanei buruzko kritikaren hainbat alderdi bereizteko eta, bereziki, judizio estetikoen egibaldintzak, judizio estetikoen arteko kontraesanak eta desadostasunak zeri buruzkoak diren argitzeko. Izan ere, gustuari buruzko desadostasunak eta bereziki «akatsik gabeko desadostasun» (*faultless disagreement)* gisa ezagutzen direnak oso eztabaidatuak izan dira azken urteotan hizkuntzaren filosofian, eta hainbat teoria aurkeztu dira gustuari buruzko baiezpenek duten proposizio-edukiari eta bere egiari buruz: erlatibismoa, kontestualismoa eta abar. Baina eztabaida horietan guztietan artearen filosofoen ekarpenen harira egindako propietate estetikoen berariazko eztabaida falta sumatzen da. Kivyren lan honek ekarpen garrantzitsua egin diezaieke hizkuntzaren filosofoei judizio estetikoen semantika eta pragmatikaren alorrean. Argitu dugu, adibidez, «X artelan ederra da» esatean baiezpen desberdinak egin daitezkeela, edo maila desberdinetan uler daitezkeen baiezpenak, eta horrek desadostasunen eta kontraesanen azalpen xehea eskain dezakeela. Gustu pertsonalaren adierazpen soila izan daiteke, edo Xren meritu orokorrari buruzko baiezpena, edo, zehatzagoa, nola interpretazioari (esanahiari) hala analisiari (propietate estetikoei) buruzkoa. Ez dugu argitu hori nola esplikatzen den hobeki hizkuntzari gagozkiola: «eder» adjektiboa anbiguotzat joz, edo ezkutuko parametro bat gordetzen duen adjektibo gisa (indexikalismoaren bidetik) edo adjektibo zehaztugabe gisa, edo beste nolabait. Hori beste baterako utziko dugu. Kivyk erakutsi digu errealismo estetikoa ez dela erraz baztertzeko modukoa eta, autore askok esan dutenaren kontra, zentzu gehiago daukala estetikan etikan baino. Hori baita estetikan dauzkagun eztabaiden azalpenik onena: eztabaidatzaileok errealismo estetikoa aurresuposatzen dugu eta ez dugu arrazoirik aurresuposizio hori faltsua dela esateko. Esango nuke garbi geratu dela liburu txikia baina mamitsua dela. Artean, estetikan eta filosofian interesa duenak irakurri beharko luke. Eta, Kivyren testu guztiak bezala, erraz eta gustura irakurtzen da. Ez dakit nolako musikaria den —oboea jotzen duela badakit—, baina, idatzi bezala jotzen badu, plazera izango da hari entzutea. Hizlari aparta da, hori ere badakit. Eta, ondo bidean, laster izango dugu berriz Donostian musikari eta literaturari buruz hitz egiteko. Ea horrek laguntzen duen arteari buruz inguru hauetan egiten ditugun juzgu, kritika eta eztabaidetan, filosofia eta estetika analitikoaren bidetik, zorroztasuna, argitasuna eta doitasuna indartzen. ## **Erreferentzia bibliografikoak** Ayer, Alfred J. (1936). *Language, Truth and Logic.* New York: Dover. Bradshaw, Peter (2015). «The Revenant review – gut-churningly brutal, beautiful storytelling». *The Guardian,* 2015eko abenduaren 4a. https://www. theguardian. com/film/2015/dec/04/the-revenant-review-gut-churningly-brutal-beautifulstorytelling (2016ko uztailaren 21ean ikusia) Cadwalladr, Carole (2016). «The Revenant is meaningless pain porn». *The Guardian,* 2016ko urtarrilaren 17a. https://www.theguardian.com/commentisfree/2016/ jan/17/revenant-leonardo-dicaprio-violent-meaningless-glorification-pain (2016ko uztailaren 21ean ikusia). Elton, William (arg.) (1954). *Aesthetics and Language.* Oxford: Blackwell. Frege, Gottlob (1892). «Über Sinn und Bedeutung,» in *Zeitschrift für Philosophie und philosophische Kritik*, 100: 25-50. Miguel Morik euskaratua, «Zentzu eta Erreferentziaz», in K. Korta (arg.), *Hitzaren Lilura. Hizkuntzaren Filosofiako irakurgaiak.* Bilbo: EHU, 2007, 37-59 or. Grice, H. Paul (1957). «Meaning». *Philosophical Review* 66: 377-88. Kepa Kortak euskaratua, «Esanahia», in K. Korta (arg.), *Hitzaren Lilura. Hizkuntzaren Filosofiako irakurgaiak.* Bilbo: EHU, 2007, 145-155 or. Hume, David (1742/1987). «The Sceptic». In *Essays Moral, Political and Literary.* Eugene F. Millerrek atondua, Indianapolis: Liberty Fund, 159-180 or. Hume, David (1757/1987). «Of the Standard of Taste». In *Essays Moral, Political and Literary.* Eugene F. Millerrek atondua, Indianapolis: Liberty Fund, 226-249 or. Kant, Immanuel (1790). *Critique of Aesthetic Judgement.* James Creed Meredithen itzulpena. Oxford: Oxford University Press. 2007. Kivy, Peter (1973). *Speaking of Art.* The Hague: Martinus Nijhoff. Kivy, Peter (1980). *The Corded Shell: Reflections on Musical Expression.* Princeton: Princeton University Press. Kivy, Peter (1984). *Sound and Semblance: Reflections on Musical Representation.* Princeton: Princeton University Press. Kivy, Peter (1989). *Sound Sentiment: An Essay on Musical Emotions.* Philadelphia: Temple University Press. Kivy, Peter (1990). *Music Alone. Philosophical Reflections on the Purely Musical Experience.* New York: Cornell University Press. Kivy, Peter (1993). *The Fine Art of Repetition.* Cambridge: Cambridge University Press*.* - Kivy, Peter (2001). *The Possessor and the Possessed. Handel, Mozart and Beethoven and the Idea of Musical Genius.* New Haven: Yale University Press. - Kivy, Peter (2006). *The Performance of Reading: An Essay on the Philosophy of Literature.* Oxford: Blackwell. - Kivy, Peter (2007). *Music, Language and Cognition.* Oxford: Clarendon Press. - Kivy, Peter (2009). *Antithetical Arts: On the Ancient Quarrel between Literature and Music*. Oxford: Oxford University Press. - Korta, Kepa eta Jesus M. Larrazabal (arg.) (2004). *Truth, Rationality and Cognition*. Dordrecht: Kluwer. - Russell, Bertrand (1905). «On Denoting». *Mind,* 14, 479-493. Kepa Kortak euskaratua, «Denotatzeaz», in K. Korta (arg.), *Hitzaren Lilura. Hizkuntzaren Filosofiako irakurgaiak.* Bilbo: EHU, 2007, 61-77 or. - Sibley, Frank (1959). «Aesthetic Concepts». *Philosophical Review* 68: 421-50. Berrargitaratua in Peter Lamarque and Stein Haugom Olson (arg.), *Aesthetics and the Philosophy of Art. The Analytic Tradition,* Oxford: Blackwell, 2004, 127-141. - Urmson, J.O. (1957). «What makes a situation aesthetic?» *Proceedings of the Aristotelian Society* 31: 75-92. *Kepa Korta* ILCLI
aldizkariak.v1-0-487
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.40 _2021_17", "issue": "Zk.40 _2021_", "year": "2021", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Ketamina eta esketaminaren erabilera depresio erresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak (Ketamine and esketamine use in treatment-resistant depression: future challenges) > Ane Elexpe<sup>1,2</sup>, Cristina Bruzos-Cidón<sup>2</sup>, Marta Cabrera<sup>2</sup>, Gabriel Barreda<sup>1</sup>, María Torrecilla\*<sup>2</sup> <sup>1</sup> IMGPharma, Zamudio, Bizkaia <sup>2</sup> Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU), Leioa, Bizkaia LABURPENA: Nahasmendu depresiboak osasun publikoko arazo handienetako bat bilakatu dira azken urteotan, ez bakarrik bizi-kalitatean duten eraginagatik, baita tratamendu antidepresiboaren erantzun partzial edo erantzun ezagatik ere. Hori dela eta, (R,S)-ketaminaren (ketamina) efektu antidepresibo azkarra eta eraginkorra azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenen artean dago psikiatria arloan. Orain arteko entseguetan ketaminaren zain barneko bidea gailendu den arren sudur bideko administrazioa aukera erabilgarri eta segurutzat jo da. Hori dela eta, FDAk (Food and Drug Administration) eta EMAk (European Medicines Agency) S-ketamina (esketamina) baimendu dute Spravato izen komertzialarekin merkaturatutako sudur-lainoztagailurako soluzio bezala, depresio erresistentea tratatzeko, farmako horren merkaturatze-baimena sostengatzen duten entsegu klinikoak epe luzekoak ez diren arren. Horregatik, epe luzeko segurtasun-profila ikertzea premiazkoa da, eta, testuinguru berean, baita administrazio-protokolo errepikatuen egokitasuna ere. Izan ere, ketaminak farmako antidepresibo batzuekin eta bentzodiazepinekin izan ditzakeen elkarrekintzak ebaluatzea gomendatzen da, tratamenduaren eragin antidepresiboa baldintza dezaketelako. Ildo horretan, orain arte egindako entseguen diseinuaren aldakortasuna kontuan hartzeko ezaugarria litzatekeela proposatu da. Izan ere, entsegu batzuetan, tratamendu antidepresibo gehigarria baztertzen da, eta beste batzuetan, berriz, mantendu egiten da; aldakortasun metodologiko horrek tratamendu antidepresiboaren eraginkortasuna alda dezake. Ondorioz, uka ezina da epe luzerako entsegu klinikoak egiteaz gain merkaturatze ondorengo farmakozaintza-azterlanak ere nahitaezkoak direla ketaminaren eta esketaminaren segurtasuna eta eraginkortasuna epe luzera bermatzeko. HITZ GAKOAK: ketamina, esketamina, sudur-bideko administrazioa, depresio erresistentea. ABSTRACT: Depressive disorders have become one of the major public health problems in recent years, not only because of their impact on quality of life, but also because of the partial response or lack of response to antidepressant treatment. Therefore, the rapid and potent antidepressant effect of (R,S)-ketamine (ketamine) is considered one of the most important psychiatric discoveries of the last decades. Although, intravenous administration of ketamine has prevailed in most clinical trials conducted so far, the intranasal route has been considered a useful and safe alternative. Thus, the FDA (Food and Drug Administration) and the EMA (European Medicines Agency) approved a esketamine nasal spray named Spravato for the use in treatment resistant depression, although clinical trials supporting its marketing are not long-term. In line with this, major long-term safety concerns, such as dependence and cognitive impairment, has not been assessed so far. Therefore, there is an urgent need to investigate the relevance of repeated administration protocols on the long-term antidepressant response and safety. In this regard, potential pharmacological interactions between ketamine and some antidepressant drugs and benzodiazepines may impact the antidepressant response. In fact, while in some clinical trials adjunctive antidepressant medication is allowed, in others it is specifically removed, and this pharmacological variability may alter the efficacy of the treatment. Consequently, it is undeniable that in addition to massive long-term clinical trials, post-marketing studies are necessary to ensure the safety and efficacy of long-term ketamine and esketamine use. KEYWORDS: ketamine, esketamine, intranasal administration, treatment resistant depression. \* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: María Torrecilla. Farmakologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Sarriena auzoa z/g, 48940, Leioa. - maria.torrecilla@ehu.eus - https://orcid.org/0000-0003- Nola ainatu / How to cite: Flexpe, Ane: Bruzos Cidón, Cristina: Cabrera, Marta: Barreda, Gabriel: Torrecilla, María (2021). «Ketamina eta esketaminaren erabilera depresio erresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak». Ekaia, 40, 2021, 33-50. (https://doi.org/10.1387/ekaia.21862). Jasotze-data: 2020, ekainak 30; Onartze-data: 2020, azaroak 13. ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2021 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_15.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago #### 1. **SARRERA** Depresioa gizabanakoaren arlo guztietan eragin handia izaten duen gaixotasuna da. Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, depresioa 300 milioi pertsonak baino gehiagok pairatzen dute, hau da, munduko biztanleriaren % 4,4ek. Europako herrialde guztietan, depresioa emakumeen % 5,1ek pairatzen du, gizonezkoen % 3,6aren aldean, eta prebalentzia are handiagoa da 29 urtetik beherako edo 55 urtetik gorako emakumeen artean [1]. Testuinguru horretan, depresioaren aurkako botiken kontsumoaren ebaluazioak patologia horrek gizartean duen eragina aztertzeko aukera ematen digu. Espainiako sendagaien eta osasun-produktuen agentziak (AEMPS, Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios) 2015ean sendagaien erabilerari buruz egindako azken txostenak erakusten duenaren arabera, depresioaren aurkako botiken kontsumoak gora egin du azken urteotan. Hala, 2000. urtean, kontsumoaren estimazioa 26,5 dosi izan zen mila biztanleko eta eguneko, eta 2013an, berriz, 79,5 [2]. Euskadin, antidepresiboen kontsumoa ohikoagoa da adin aurreratuetan eta emakumeetan; populazio horren % 21era iristen da. Garrantzitsua da nabarmentzea ezen, lehen mailako arretan kasu konplexuenen (adinekoak eta nerabeak) azpidiagnostikoa zenbatetsi den arren, ohikoena dela gaindiagnostikoa, bizitristurarekin, doluarekin, sufrimenduarekin eta estres kronikoko egoerekin loturikoa, eta horren ondoriozko medikalizatzea [3]. Depresioaren aurkako farmako monoaminergikoek pazienteen % 50ean sintomatologia depresiboa arintzen duten arren [4], lehen edo bigarren tratamendu bati erantzuten ez dioten pazienteetan, are txikiagoa da eraginkortasuna [5]. Gainera, sendagai horiek efektu antidepresibo atzeratua dute, tratamendua hasi eta 3-4 astera agertzen baita. Datu horiek osasun publikoko arazo bat islatzen dute, gaixotasun hori bideratzeko modu berria bilatzera behartzen gaituena: diagnostikoan goiztiarra izatetik erantzunean eraginkorragoak eta azkarragoak diren terapia berriak ikertzera. #### 1.1. **Depresioaren diagnostiko eta tratamendua** Patologia horren diagnostikoa klinikoa da, eta bi irizpideren arabera egiten da nagusiki: Osasunarekin lotutako Gaixotasunen eta Arazoen Nazioarteko Sailkapen Estatistikoak (CIE) proposatutakoa eta Amerikako Psikiatria Elkartearen sailkapena; bi-biak *Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders* (DSM-5) dokumentuan jasotzen dira [6, 7]. Irizpide horien arabera, depresio-nahasmendu larria (DNL) honela definitzen da: gutxienez bi asteko iraupena duen nahasmendu afektiboa, zeinean pazienteak anhedoniarekin, interes-galerarekin eta sintoma motor eta kognitiboaren moteltzearekin lotutako sintomak pairatzen dituen. Beste sintoma batzuk ere deskribatu dira: jateko gogo eza, loaren asaldurak, energiarik ez izatea, erruduntasun- eta ezintasun-sentimenduak edo ideia suizidak. Diagnostiko egokia egiteko, ezinbestekoa da antzeko sintomatologia eragin dezaketen kausa organikoak edo bestelako patologia psikiatrikoak baztertzea [6, 7]. DNLa, era berean, sintomatologiaren larritasunaren arabera sailkatzen da: arina, ertaina eta larria; eta sailkapen horren arabera ezartzen da tratamendua (1. irudia). | Depresio arina | Depresio ertaina | Depresio larria | |-------------------------------------|-------------------------------|---------------------------------| | Ebaluazioa, laguntza, psikoheziketa | Interbentzio<br>psikologikoak | Estrategia<br>farmakologikoak | | Interbentzio<br>psikologikoak | Antidepresiboak | Interbentzio<br>psikologikoak | | Antidepresiboak | Tratamendu<br>konbinatua | Tratamendu<br>konbinatua | | | | Terapia Elektro<br>konbultsiboa | **1. irudia.** Depresioa tratatzeko eredu mailakatua. «Guía de Práctica Clínica sobre el Manejo de la Depresión en el Adulto» argitalpenetik eraldatua (8). Depresioa tratatzeko erabiltzen den estrategia farmakologiko ohikoena hipotesi monoaminergikoan oinarritzen da. Honen arabera, eragin antidepresiboa azalduko lukeen ekintza-mekanismoa monoaminen maila sinaptikoak erregulatzean datza. Hipotesi horretan oinarritutako zenbait farmako antidepresibo ezagutzen dira gaur egun: monoaminoxidasaren inhibitzaileak, antidepresibo triziklikoak, serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak (SBIS), eta norepinefrinaren eta serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaileak. Horien artean, SBIS taldekoak (escitalopram eta sertralina, adibidez) lehen aukerakotzat jotzen dira, gainerako antidepresiboen antzeko eraginkortasuna baina tolerantzia hobea baitute. Gomendagarria da tratamendua ezarri eta 15 egun igaro baino lehen berrikustea botikekin tratatutako depresio moderatua duten paziente guztiak, eta 8 egun baino lehen, depresio larria dutenak [8, 9]. # 1.2. Eta lehen botika bati erantzuten ez badio? Depresio erresistentearen kontzeptua Eskuragarri dauden tratamendu farmakologikoak ugariak izan arren, DNLa duten paziente askok ez diete behar bezala erantzuten tratamendu horiei, edo modu partzialean bakarrik [10]. Adostutako definiziorik ez da- goen arren, zabalduenak honela definitzen du depresio erresistentea: gaixotasunaren ezaugarrien araberako antidepresibo egoki bi edo gehiago administratu ondoren sintomak arindu ezin direnean pairatzen den gaitza [11]. Joera dago depresio erresistentea bestelako maila terapeutikotzat hartzeko, eta ez gaixotasun horren azpimotatzat. Oro har, erantzun desegoki baten ondorengo aukerak hauek dira: - 1. Dosia handitzea. - 2. Antidepresiboa aldatzea. - 3. Beste antidepresibo batekin konbinatzea. - 4. Beste estrategia batzuekin eragina indartzea: - antipsikotikoak: aripiprazola, olantzapina, ketiapina eta brexpiprazola; - antimaniakoak: litioa; - —antiepileptikoak: ez dago ebidentzia nahikorik antidepresiboen terapia konbinatuan topiramatoa, azido balproikoa edo karbamazepina erabiltzeko; - —antsiolitikoak: ez da gomendatzen bi aste baino gehiago aldi berean bentzodiazepinak (BZD) erabiltzea, mendekotasun-arriskua dagoelako. - 5. Terapia elektrokonbultsiboa (TEK): depresio larrietan, aukeratzat hartzen da, farmakoterapiari erantzun ezean. Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, 2017an ia 4.000 pertsona hil ziren suizidioz. Datuen arabera, askoz ere ohikoagoa da gizonezkoen artean, eta 40 eta 59 urte bitarteko pertsonen artean [12]. Zentzu horretan, depresioa arrisku-faktore garrantzitsua da suizidioa gertatzeko, eta pazienteak bilakaera hori izaten du, ideia suizidak agertzen direnetik autolisia sortzen den arte. Egoera kritikoa da eta premiazko tratamenduak behar dira egoera larri horretatik irten ahal izateko. Tratamendu farmakologikoari dagokionez, monoaminen kontzentrazio sinaptikoa indartzen duten antidepresiboek, eta are gehiago talde honen barruan sailkatzen diren SBISek, nolabaiteko eztabaida sortu dute komunitate zientifikoan. Badirudi farmako horiek jokabide suizidak sortzeko arriskua areagotzen dutela paziente batzuengan, eta, beraz, arreta berezia jartzea gomendatzen da paziente mota horietan, batez ere gazteengan [13]. TEKa eta litioa eraginkorrak izan dira ideia suiziden murrizketan [9]. Gainera, TEKarekin badirudi sintomen murrizketa lehenengo astetik aurrera hasten dela [14]. XX. mendearen erdialdetik aurrera, depresioaren tratamendurako farmako ugari merkaturatu dira. Gehienek transmisio monoaminergikoa aldatzen dute; era desberdinean, baina eraginkortasun terapeutiko berdintsuarekin. Izan ere, farmako hauekiko erantzuna aldakorra da: paziente depresiboen % 50ek erantzun partziala erakusten du, eta % 30ek ez du eraginik hautematen [4, 5, 10]. Datu horiek gaixotasunaren intzidentziaren areagotzearekin batera tratamendu berriak arakatu beharra agerian uzten dute. ## 2. **KETAMINA** Ketamina fentziklidinaren deribatu bat da, (R)-ketamina eta (S)-ketamina enantiomeroez osatua: 1970ean gizakien erabilerarako merkaturatu zen ekintza azkarreko anestesiko injektagarri gisa [15]. Helduengan, haurrengan eta paziente obstetrikoengan duen eragin anestesikoaz gain, ketaminak efektu analgesikoak [16] eta antiinflamatorioak [17] ditu. Dena dela, fitxa teknikoaren arabera, gaur egun, anestesia beste indikaziorik ez dauka onartuta. Hala ere, azken urteetako entsegu kliniko ugarik frogatu dutenez, ketaminaren dosi azpianestesikoek, zain barneko bidetik emanda, eragin antidepresibo azkar eta iraunkorrak dituzte. Hori, depresio erresistentearen aurkako arlo terapeutikoan, izugarrizko iraultza izan da, ez bakarrik efektu antidepresiboaren ezaugarriengatik, baizik eta proposatutako ekintza-mekanismoaren berritasunagatik; izan ere, ketamina ez da antidepresibo monoaminergikoa, NMDA hartzaileen antagonista baizik (2. irudia). ![](_page_4_Figure_5.jpeg) **2. irudia.** Ketaminaren eta haren enantiomeroen eragin antidepresiboari buruzko azterlanen bilakaera (Wei *et al.*, 2020 (18) argitalpenetik eraldatuta).PCP: Fenziklidina. FDA: *Food and Drug Administration*. EMA: *European Medicines Agency*. Horren harira, depresioaren patogenesiari dagokionez, azken urteetako ikerketa aurrekliniko zein klinikoek zenbait gabezia erakutsi dituzte hipokanpoan eta kortex prefrontalean: transmisio glutamatergikoari eragiten dioten egiturazko gabeziak (bolumen eta konektibitate murriztuak), gabezia funtzionalak (GABA transmisioa eraldatuta, transmisio kitzikagarria arautzeko ardura duen neurotransmisore inhibitorioa) eta gabezia neurokimikoak (glutamato metabolito maila murriztuak); eta horrek NMDA hartzaileen jarduera modulatzen duten farmakoen ikerketa izugarri bultzatu du [19]. Zentzu horretan, ketaminak transmisio glutamatergiko azkarra sustatzen du, eta burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoaren (BDNF, brain-derived neurotrophic factor) askapena handitzen du. BDNFaren askapenaren handitzearen ondorioz, zelulen ugalketarako eta biziraupenerako funtsezkoa den mTOR proteina aktibatzen da, eta sinaptogenesia areagotzen [20, 21]. Izan ere, BDNFaren askapenaren estimulazioa, mTORaren seinaleztapena eta sinaptogenesiaren aktibazioa ketaminaren ekintza antidepresiboarekin lotutako erantzun zelular bezala proposatu dira, nahiz eta mekanismo sortzaile ezezaguna izan. Ildo honetan, ketaminak GABA neuronetako NMDA hartzaileak blokeatzen dituela proposatu da: horrek glutamatoaren transmisioaren zeharkako desinhibizioa eragingo luke, eta aurretik aipatutako erantzun zelularrak sortuko. Nolanahi ere, gaur egun ketaminaren eragin antidepresiboa azaltzen duen ekintza-mekanismoa eztabaidagarria da [22]. #### 2.1. **Ketaminaren eraginkortasun antidepresiboa** Ketaminaren eragin antidepresiboari buruzko lehenengo ebidentzia 1970eko hamarkadakoa da (2. irudia). Entsegu aurreklinikoak eginez, ketaminak antidepresibo klasikoen (hau da, antidepresibo triziklikoen eta monoaminoxidasaren inhibitzaileen) antzeko eraginkortasun antidepresiboa zuela ikusi zen [23]. 2000. urtean Berman-ek [24] eta haren lankideek ketaminarekin egindako lehenengo entsegu klinikoa argitaratu zuten. Entsegu horretan, plazeboarekin alderatuta, ketaminaren dosi azpianestesikoa zain barneko bidetik eman eta 40 minutura sintoma depresiboak arintzea lortzen zela erakutsi zen. Harrezkeroztik, hainbat entsegu klinikok frogatu dute zain barneko ketaminak eragin antidepresibo nabarmena duela eman eta 24 ordura, eta askoz txikiagoa 7 egunera [25]. Hala ere, aipatu beharra dago aldakortasun handia dagoela (% 29-90ko tartean) epe laburrean ketaminari erantzuten dioten pazienteen kopuruan [26-28]. Horretarako baimendutako indikaziorik ez eduki arren, 19/10 Errege Dekretuak jasotzen duenaren arabera, gaur egun, ketamina antidepresibo gisa erabili daiteke tratamendu eraginkorrik ez duten gaixoei zuzendutako «erabilera errukiorraren» bidez. Horrekin batera, patologia psikiatrikoetan ketamina erabiltzeak gorakada nabarmena izan du (3. irudia), nahasmendu bipolarrerako, trauma osteko estreserako edo ideia suiziden tratamendu eraginkor gisa proposatzen baita [25, 29, 30]. Entsegu kliniko gehienek 0,5 mg/kg-ko dosiak 40 minutuko infusio jarraituan zain barneko bidetik erabiltzen dituzten arren [31, 32], gaixo horientzat sudur barneko bidea aukera erabilgarri eta segurutzat hartu da. Izan ere, administrazio bide hori erabiliz, farmakoaren bioerabilgarritasuna ona da, nerbio sistema zentralera ondo barreiatzen da, farmakoaren erabilera erosoagoa da, eta pazientearen onarpena hobetzen da, xiringa erabiltzea saihesten baita [33]. Ildo honetan, 7 egunez sudur bidetik emandako 50 mg ketamina aztertzen duen entsegu batean, dosi bakarrak depresioaren sintomatologia arintzen duela eta eragin kaltegarriak arinak direla ikusi da [34]. Hala ere, beste azterlan batean ketaminaren sudur bideko administrazioaren eraginkortasuna ezin izan zen aztertu, pazienteen farmakoarekiko jasangarritasuna eskasa izan baitzen [33]. ![](_page_6_Figure_2.jpeg) **3. irudia.** Nahasmendu psikiatrikoen tratamenduan, ketamina indikazioz kanpo erabiltzen hasten diren medikuen kopuru totala urteekiko (barrak) eta ketamina-hornitzaileen (medikuak) kopuru metatuak denborarekiko (marra). Wilkinson *et al.*, 2017 [30] argitalpenetik egokitua. Azken urteotan, ketaminaren eraginkortasun antidepresiboa hobetzeko eta kontrako efektuak saihesteko helburuarekin, haren enantiomeroak aztertu dira: (R)-ketamina eta (S)-ketamina (esketamina) [18, 36, 37]. Ondorioz, 2019ko martxoan FDAk (*Food and Drug Administration*) eta abenduan EMAk (*European Medicines Agency*) esketamina sudur-lainoztagailurako soluzio gisa erabiltzea baimendu dute depresio erresistentea tratatzeko; haren izen komertziala Spravato da [35-38]. Adierazi behar da FDAk esketamina baimentzeko erabili dituen 3. faseko 4 entsegu klinikotik bik emaitza esanguratsuak erakutsi dituztela esketaminaren alde [36, 38]. #### 2.2. **Ketaminaren eta esketaminaren segurtasuna, jasankortasuna eta tratamenduaren egokitzapena** #### 2.2.1. *Segurtasuna eta jasankortasuna* Ketaminaren zain barneko administrazioa eman eta handik gutxira agertzen diren eragin ez-desiragarri ohikoenak logura, disoziazioa, buruko mina, presio arterialaren igoera, zorabioa eta ikusmen lausoa dira. Izan ere, ondorio kaltegarriak maila psikiatrikoan eta kardiobaskularrean gertatzen dira nagusiki [39]. Eragin kaltegarri psikiatrikoei dagokienez, ohikoenetan antsietatea dago, eta, jarraian, nahasmendu eta suminkortasuna, euforia eta gogo aldartearen handitzea, eldarnioak edo ezohiko pentsamenduak, izua eta apatia. Gehien deskribatutako efektu psikomimetikoak disoziazioa, eta maila neurologikoan gertatzen diren sedazioa eta zorabioak dira, nahiz eta epe laburrean zuzendu [39]. Eragin kardiobaskularrei dagokienez, ketamina eman ondoren presio arterial sistolikoa, diastolikoa eta bihotz-maiztasuna areagotzen dira. Igoera iragankorra da, eta zifra basalera itzultzen da 4tik 24 ordura bitarteko tartean [40]. Dosi azpianestesikoetan, ketaminak oxigenoaren saturazioa gutxitu dezake, eta ordu batzuen ondoren erabat errekuperatu [40]. Aldaketa hemodinamiko horiek monitorizatu egin behar dira, eta, ondoren, presio arteriala, bihotz-maiztasuna eta oxigeno-asetasuna kontrolatu behar dira, pazientearen arrisku indibiduala oinarri hartuta. Esketamina (Spravato), ketamina ez bezala, dosifikazio-pauta zehatzekin merkaturatu da, baina ketaminaren antzeko ondorio kaltegarriak ditu. Spravatoren fitxa teknikoaren arabera [41], ondorio kaltegarri ohikoenak zorabioak, goragaleak, disoziazioa eta zefalea dira, eta, maila kardiobaskularrari dagokionez, presio arterialaren igoera iragankorra da aipagarriena. Hori dela eta, Spravatoren administrazio bakoitzaren aurretik eta ondoren presio arterialaren jarraipena egin behar da [41, 42]. FDAren arabera, esketaminaren tratamenduak ketaminaren tratamenduak baino kontrako efektu gutxiago agertu dituenez, esketamina seguruagoa da. Alabaina, ez dago hori frogatzen duen ikerketarik [43]. Izan ere, FDAra bidalitako ikerketek erakusten dute abandonuen proportzioa handiagoa dela esketamina hartzen duten pazienteen taldean plazeboa hartzen dutenen taldean baino [44]. Ketaminarekin eta plazeboarekin egindako antzeko azterlanek, aitzitik, ez dute alderik adierazten tratamenduaren uzteari dagokionez [45]. Azpimarratzekoa da, hala ere, eragin kaltegarriei dagozkien ondorioak administrazio bakarraren eta ondorio akutuen azterlanetan soilik oinarritzen direla, ez baitago datu nahikorik ketaminak edo esketaminak administrazio errepikakorretan duen segurtasuna edo epe luzera dituzten ondorio kaltegarriak aztertzeko. Honen harira, ketamina edo esketamina epe luzean kontsumitzearen arrisku potentzial deigarria, arazo kardiobaskularrez gain [44, 46], farmako horiekiko mendekotasuna garatzeko arriskua dago. Izan ere, ketaminaren eragin antidepresiboa opioide-sistemaren kitzikapenarekin lotuta dagoela proposatu da [47]. ### 2.2.2. *Tratamenduaren egokitzapena* Ketaminaren dosi bakarra eman eta 40 minutura, eragin antidepresiboak agertzen dira; gehienezko eragina 2-24 ordura agertzen da [24]. Ketaminaren administrazio errepikakorren tratamenduak aztertzen dituzten hainbat entsegu daude [25, 49]. Efektuaren iraupena 10-12 egunekoa da; hala ere, pazienteen artean aldakortasun handia dagoela ikusi da. Entsegu kliniko gehienetan, ketamina, astean, 2 edo 3 dosiko maiztasunarekin ematen da 2-3 astean zehar, baina ez dago zehazturik zenbat dosi behar diren edota zeintzuk diren jarraitu beharreko administrazio irizpideak. Ketamina zain barnetik emateari dagokionez, nabarmentzekoa da azterlan batzuetan beste farmako batzuen erabilera murriztea lortzen dela, hala nola antidepresiboen eta BZDen erabilera (ikusi hurrengo atala). Spravatoren kasuan, DNLa duten helduak tratamenduarekiko erresistenteak badira, gomendatzen da noradrenalinaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak (SBIS) diren farmakoekin batera ematea Spravato; esketaminaren merkaturatze-baimenaren erabakia, izan ere, SBISekin batera erabiltzen den esketaminaren eraginkortasuna ebaluatzen duten azterlanetan oinarritzen da. Spravatoren administrazioa gaixoak berak egiten du, baina zentro mediko batean eta medikuak gainbegiratua. Fitxa teknikoan agertzen den posologiaren arabera, administrazioak 2 fase ditu: indukzio-fasea (<65 urte, hasierako dosia 56 mg, eta gerokoak, 56 edo 84 mg astean bitan, 4 astez) eta mantentzefasea (<65 urte; 56 edo 84 mg astero, 5-8 astez, eta 56 edo 84 mg, 9. astetik aurrera; indukzio-fasean erabilitako azkenengo dosiaren arabera). Pazienteak indukzio-fasearen amaieran jasotzen duen dosia mantentze-fasean mantentzea gomendatzen da. Izan ere, lortutako erantzunaren arabera edo adinaren arabera (>65) doitu behar da dosia, aldez aurreko dosiaren eraginkortasuna eta jasankortasuna oinarri hartuta. Mantentze-fasean, Spravatoren dosia maiztasun txikienean indibidualizatu behar da erantzuna mantentzeko [41]. Horregatik guztiagatik, premiazkoa da oraindik argitu gabeko hainbat gai ikertzea administrazio protokoloari dagokionez, haren eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Adibidez, dosiaren, administrazio bidearen eta maiztasunaren egokitzapena, eta beste farmakoekin batera ematean sor daitezkeen elkarrekintza farmakologikoak eta horien ondoriozko birgaixotzeak aztertu behar dira. #### 2.3. **Ketaminaren elkarrekintza farmakologikoak** Farmakoen arteko elkarrekintzari dagokionez, depresioaren gaixotasunean asko erabiltzen diren BZDek, interakzio farmakodinamiko bat eragin dezakete ketaminarekin batera administratzen direnean, eta, ondorioz, horrek efektu negatiboak eragin ditzake ketaminak sortutako erantzun antidepresiboan. Elkarrekintza farmakozinetikoei dagokienez, ketaminaren metabolismoaz arduratzen diren isoentzima nagusien (CYP3A4 eta CYP2B6) gainean jarduten duten farmakoak aztertu beharko lirateke, kontzentrazio plasmatikoetan egon daitezkeen aldaketak eta, beraz, haien erantzun antidepresiboan gerta daitezkeen alterazioak aurreikusteko. Batez ere, iraupen luzeko tratamenduetan da ezinbestekoa interakzio potentzial horiek aztertzea, depresiotratamenduaren eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko asmoz. Ketaminaren administrazio protokoloetan, BZD eta ketaminaren artean egon litezkeen interakzio farmakologikoak ebaluatzea gomendatzen da, ketaminaren efektu antidepresiborako proposatutako ekintza-mekanismoa oinarri hartuta, neurona GABAergikoetako NMDA hartzaileen blokeoa, hain zuzen ere. Orain arte ketaminarekin izandako esperientzia klinikoak elkarrekintza horren alde egiten du [48-51]. Zentzu honetan, Frye-k BZDen erabilerak ketaminaren efektu antidepresiboa murrizten zuela argitaratu zuen [49]. Horren harira, interakzio horren alde egiten duen kasu kliniko bat deskribatu da. Nahasmendu bipolarra zuen paziente bat zain barneko ketamina-infusioekin tratatu zen, oinarrizko tratamendua mantenduz: litioa, fluoxetina, ketiapina eta lorazepama. Lehenengo bi administrazioek 2-3 egunez hobetu zuten sintomatologia antidepresiboa; ondorengo infusioek, berriz efektuaren iraupen laburragoa izan zuten. Ketamina lorazepama hartzen zen egun berean administratzen zenean haren efektu antidepresiboa txikiagoa zela konturatu ziren, eta, beraz, BZD tratamendutik kentzea erabaki zuten. Aldaketa horretatik aurrera, ketaminaren efektuak 10 eta 14 egun iraun zuen [48]. Gainera, zain barneko sei ketamina-infusio aztertu zituzten hamabi pazientetan, zeinek tratamendu antidepresiboa dosi egonkorretan mantendu baitzuten [52]. Azterketaren emaitzek ez zuten ezberdintasun esanguratsurik adierazi BZDa hartzen zutenen eta BZD-kontsumitzaileak ez zirenen artean. Hala ere, BZDekin tratatutako pazienteen taldean, latentzia denbora handiagoa izan zen, eta ketaminaren depresioaren aurkako efektuek iraupen laburragoa izan zuten: berragerpenak lehenago gertatzen ziren [50]. Ildo beretik, ketaminaren infusioak BZDekin batera hartzen zituzten gaixoetan hobekuntza askoz txikiagoa izan zen [49, 51]. Dena dela, entseguen arteko aldakortasun metodologikoa dela eta, emaitzen garrantzia oraindik kolokan dago. Bederatzi entsegu klinikoren metodologia berrikusi da pazientearen depresioaren aurkako tratamendua aldatzeari edo ez aldatzeari dagokionez, ketaminaren infusioak hasi aurretik [31]. BZDekin gertatzen den elkarrekintza farmakodinamikoaren inguruko emaitzak aldakortasun metodologiko handiko entseguetan oinarrituta daudenez, adierazi behar da orain arte lortu diren emaitzak zehaztekotan entsegu kliniko gehiago beharko liratekeela. Ildo honetan, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, ketaminaren zain barneko infusioak ematen zaizkie tratamendu errukior gisa beste terapia batzuei erantzuten ez dieten paziente batzuei. Ospitalean bertan, tratamendu antidepresiboaren jarraibideak doitzen dira ketaminaren infusioak hasi aurretik. Doiketa hori BZDen eta CYP3A4 inhibitzaileen (fluoxetina, venlafaxina) baztertzean datza. Testuinguru honetan, ketaminaren efektu antidepresiboa haren metabolismoaren araberakoa dela frogatu da; gibel bidezko P450 zitokromoaren CYP2B6 eta CYP3A4 isoentzimen araberakoa, hain zuzen ere [53]. CYP3A4 isoentzima CYP taldeak gibelean duen entzima ugariena da, eta gaur egungo farmakoen % 50 baino gehiagoren metabolismoan inplikatuta dago [54]. *In vitro* ikusi da SBISek —beste antidepresibo batzuen artean— CYP3A4 isoentzimaren inhibizioa eragiten dutela; horrek *in vivo* egindako entseguetan aldakortasuna erakusten du [55]. Beraz, antidepresiboek isoentzima horren gainean izan ditzaketen ekintza potentzialak zehaztea beharrezkoa litzateke haiek ketaminarekin batera hartzean efektu klinikoak izan ditzakeen aldaketak aurreikusteko eta ebaluatzeko. Orain arte ez da ketaminaren eta SBISen arteko elkarrekintza farmakozinetikorik aztertu. Hala ere, zeharkako ebidentziek adierazten dute bi farmakoak aldi berean emateak ketaminaren eragin antidepresiboa alda dezakeela. Zehazki, entsegu batzuek ondorioztatzen dute SBISen administrazioak BZDen zinetika eraldatzen duela, eta horrek ketaminaren zinetika ez ezik haren dinamia ere baldintza dezake (ikusi aurreko atala). Adibidez, fluboxaminak modu nabarmenean areagotzen du midazolamaren aho bidezko aklaramendua [56]. Fluoxetinari dagokionez, *in vivo* egindako entseguetan, aldaketa farmako-zinetikoei buruzko emaitzak desberdinak dira. Hallek eta Greenblattek, fluoxetina administratu ondoren, jakinarazi zuten estatistikoki esanguratsuak ziren aldaketak zeudela alprazolamaren area azpiko kurban eta eliminazio-erdibizitzan [57, 58]. Emaitza horiekin kontrajarrita, alprazolamarekin egindako beste entsegu batean [55], ez zen ezberdintasun handirik aurkitu haren metabolismoan, fluoxetinarekin batera administratzean. Arestian aipatu den bezala, bai BZDei eta bai antidepresiboei dagokienez, aldakortasun handia dago oinarrizko tratamendu antidepresiborako orain arte egin diren entseguen diseinuan. Horregatik, aldakortasun metodologiko horrek ketaminak depresioaren aurkako tratamenduan duen eraginkortasunari nola eragiten dion aztertu beharko litzateke. Entseguen arteko aldakortasun metodologiko hori dela eta, lortu diren emaitzen garrantzia kolokan dago. #### 3. **ETORKIZUNERAKO ERRONKAK** Azken 20 urteetan, asko ikertu da depresio erresistentea duten pazienteak tratatzeko ketaminaren dosi azpianestesikoen zain barneko administrazioari buruz. Hori dela eta, duela gutxi, Spravato sendagaia merkaturatu da, esketamina duen eta sudur bidetik administratzen den botika berritzailea. Hala ere, eskuragarri dauden azterlanen arabera, ez dira oraindik aztertu sendagai horrek zain barneko ketaminarekiko izan ditzakeen abantailak. Ketamina, aspaldidanik, anestesiarako eta hantura kontrako botika eraginkortzat jotzen da. Ikerketa klinikoek frogatu dute depresioaren aurkako farmako eraginkor eta efektu azkarrekoa dela, gaur egun lehen aukerakoak diren botikekin alderatuta, eta bereziki tratamenduekiko erresistenteak diren pertsonengan. Hala ere, ketaminak ondorio kaltegarri larriak eragiten dituela frogatu da; besteak beste, efektu psikotropikoak. Horrek haren enantiomeroak aztertzera eraman gaitu. (R)-ketaminarekin eta esketaminarekin ikerketak egin diren arren, eta ketaminarekin baino ebidentzia gutxiago izan arren, esketamina merkaturatu da, epe laburreko eraginkortasuna eta segurtasuna aztertu dituzten lau entsegu klinikoak oinarri hartuta [35-38]. Hala ere, tratamendu berri horri buruz, oraindik zalantza asko daude argitzeko, eta ikerketa gehiago behar dira esketamina sudur bidetik emateak ketamina zain barnetik ematearen aldean dituen abantailak frogatzeko. Lehenik eta behin, Spravatoren, merkaturatu den farmakoaren, ekintza-mekanismoa frogatzen duten azterketak egin behar dira, gaixotasunaren neurobiologia hobeto ezagutzeko, eta faktore fisiopatologikoek tratamenduan zer eragin duten ezagutzeko. Bestetik, egungo tratamenduaren interakzio farmakologikoetatik eratorritako ondorio kaltegarriak ere aztertu behar dira, Spravatoren depresioaren aurkako eraginkortasunean eta iraupenean eragina izan dezaketenak barne. Ildo horretan, ketaminaren kontrako efektuak eta haren segurtasuna balioztatzeko, galdetegiak garatzen ari dira [59], farmakoa aztertzeko ere lagungarriak izan daitezkeenak. Bigarrenik, depresioaren kronifikazioaren ehunekoa altua da, eta, epe laburrean tratamendu horrek eragiten dituen ondorio kaltegarriak ezagutu arren, ez da haren segurtasuna baieztatzen duen epe luzeko azterketarik egin. Komunitate zientifikoa gehien kezkatzen duten epe luzeko eragin kaltegarrietan, substantziaren abusuari lotutako neurotoxikotasuna eta asaldura neurokognitiboak dira [46, 60]; agian, ketaminak µ hartzaileekiko duen agonismoak eragindakoak horiek [47]. Zentzu horretan, gaur egun oraindik ez da ezagutzen esketaminak hartzaileengan izan dezakeen eragina, ezta epe luzera nerbiosistema zentralean izan ditzakeen eraginak ere. Hirugarrenik, esketaminarekin egindako entsegu kliniko bakar batek ere ez du alderatzen haren eragin berritzailea gaur egun depresioa tratatzeko hautatzen diren botikekin, edo depresio erresistentea tratatzeko erabiltzen diren beste teknika batzuekin, hala nola TEKarekin edo olantzapina- eta SBIS-konbinazioarekin. Azterketa guztiak plazeboarekin konparatutako entsegu kontrolatuak dira. Tratamenduaren kostu ekonomikoari dagokionez, esketaminaren erabileraren urteko kostu gordinak ketaminarenak baino 10 aldiz handiagoak dira [61]. *Institute for Clinical and Economic Reviewk,* kostu-eraginkortasun balantzerako erabiltzen duen neurri estandarraren *(quality-adjusted lifeyear)* arabera, esketaminak sudur-bideko sendagai baten arrazoizko kostua gainditzen duela adierazi du [62]. Zentzu berean, esketamina depresioaren aurkako beste farmako batzuekin aztertu da, eta emaitzek kostuaren eta eraginkortasunaren arteko balantzea negatiboa dela erakutsi dute. Hala ere, emaitzak ez dira eztabaidaezinak, ez baitute kontuan hartzen tratamenduen eraginkortasunik ezaren kostu ekonomikoa [63]. Sendagaiaren eskuragarritasunak ere beste eztabaida bat sortu du: ketamina sudur-bidetik emateko aukerak, tratamendua norberak har dezakeenez, abantaila handia du zain barnetik ematearekiko. Hala ere, ez da hain erosoa, administrazioa nahitaez ikuskatu behar delako. Gainera, pazienteak tratamendua hartu baino ordubete lehenago osasun-zentroan egon behar du, eta bi ordu behaketan botika eman ondoren, ondorio kaltegarriak ager daitezkeelako. Bestalde, arreta behar duen edozein jarduera hurrengo egunera arte saihestu behar du pazienteak. Era berean, TEKaren administraziorako, egun osoa erabiltzen da. Alderdi horiek guztiek pazientearen bizitzaren ohiko garapenari eragiten diote, eta tratamenduarekiko atxikidura zaildu dezakete. Azkenik, orain arte azterketa klinikoen bidez lortutako informazioa eta izandako esperientzia klinikoaren arabera, hobeto onartzen diren eta ondorio kaltegarri arinagoak dituzten sendagaiak aztertu ahal izateko aurrekari baliotsua dugula agerian geratzen da. Hala ere, epe luzera garatu beharreko azterlanak eta esketamina merkaturatu ondorengo tratamenduaren farmakozaintza estua beharrezkoak direla bistakoa da. #### **BIBLIOGRAFIA** - [1] OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEA. 2017. Depression and other common mental disorders: global health estimates. - [2] AGENCIA ESPAÑOLA DEL MEDICAMENTO Y PRODUCTOS SANI-TARIOS. 2015. Utilización de medicamentos antidepresivos en España durante el periodo 2000-2013. - [3] SACILYTE. 2014. Trastornos de espectro depresivo: menos medicamentos y más cuidados. - [4] UNDURRAGA J, BALDESSARINI RJ. 2012. Randomized, placebo-controlled trials of antidepressants for acute major depression: thirty-year metaanalytic review. *Neuropsychopharmacology*. March 01;37(4):851-64. - [5] MALHI GS, BYROW Y. 2016. Is treatment-resistant depression a useful concept? *Evid Based Ment Health*. February 01;19(1):1-3. - [6] AMERICAN PSYCHIATRIC ASSOCIATION. 2014. Diagnostic and statistical manual of mental disorders (5th ed.). Arlington: American Psychiatric Publishing. - [7] ORGANIZACIÓN PANAMERICANA DE LA SALUD. 2003. Clasificación Estadística Internacional de Enfermedades y Problemas relacionados con la Salud. - [8] MINISTERIO DE SANIDAD, SERVICIOS SOCIALES E IGUALDAD. 2014. Agencia de Evaluación de Tecnologías Sanitarias de Galicia (avalia-. Guía de Práctica Clínica Sobre el Manejo de la Depresión en el Adulto. GPC 534. - [9] NATIONAL INSTITUTE FOR HEALTH AND CARE EXCELLENCE, (NICE). 2018. Depression in Adults: Recognition and Management Clinical Guideline (CG90). NICE. - [10] KNOTH RL, BOLGE SC, KIM E, TRAN QV. 2010. Effect of inadequate response to treatment in patients with depression. *Am J Manag Care*. August 01;16(8):188. - [11] MALHI GS, PARKER GB, CRAWFORD J, WILHELM K, MITCHELL PB. 2005. Treatment-resistant depression: resistant to definition? *Acta Psychiatr Scand*. October 01;112(4):302-9. - [12] Defunciones según causa de muerte. Suicidio y lesiones autoinfligidas (098) según sexo y edad en el año 2017 [Internet].; 2017 []. Available from: <http://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=7947>. - [13] STUBNER S, GROHMANN R, GREIL W, ZHANG X, MULLER-OER-LINGHAUSEN B, BLEICH S, *et al.* 2018. Suicidal Ideation and Suicidal Behavior as Rare Adverse Events of Antidepressant Medication: Current Report from the AMSP Multicenter Drug Safety Surveillance Project. *Int J Neuropsychopharmacol*. September 01;21(9):814-21. - [14] FINK M, KELLNER CH, MCCALL WV. 2014. The role of ECT in suicide prevention. *J ECT*. March 01;30(1):5-9. - [15] DUNDEE JW, KNOX JW, BLACK GW, MOORE J, PANDIT SK, BO-VILL J, *et al.* 1970. Ketamine as an induction agent in anaesthetics. *Lancet*. June 27;1(7661):1370-1. - [16] WEISMAN H. 1971. Anesthesia for pediatric ophthalmology. *Ann Ophthalmol*. March 01;3(3):229-32. - [17] ROYTBLAT L, TALMOR D, RACHINSKY M, GREEMBERG L, PE-KAR A, APPELBAUM A, *et al.* 1998. Ketamine attenuates the interleukin-6 response after cardiopulmonary bypass. *Anesth Analg*. August 01;87(2):266-71. - [18] WEI Y, CHANG L, HASHIMOTO K. 2020. A historical review of antidepressant effects of ketamine and its enantiomers. *Pharmacol Biochem Behav*. March 01;190:172870. - [19] DUMAN RS, SANACORA G, KRYSTAL JH. 2019. Altered Connectivity in Depression: GABA and Glutamate Neurotransmitter Deficits and Reversal by Novel Treatments. *Neuron.* April 03;102(1):75-90. - [20] LI N, LEE B, LIU RJ, BANASR M, DWYER JM, IWATA M, *et al.* 2010. mTOR-dependent synapse formation underlies the rapid antidepressant effects of NMDA antagonists. *Science*. August 20;329(5994):959-64. - [21] AUTRY AE, ADACHI M, NOSYREVA E, NA ES, LOS MF, CHENG PF, *et al.* 2011. NMDA receptor blockade at rest triggers rapid behavioural antidepressant responses. *Nature*. June 15;475(7354):91-5. - [22] DUMAN RS, SHINOHARA R, FOGACA MV, HARE B. 2019. Neurobiology of rapid-acting antidepressants: convergent effects on GluA1-synaptic function. Mol Psychiatry. December 01;24(12):1816-32. - [23] SOFIA RD, HARAKAL JJ. 1975. Evaluation of ketamine HCl for anti-depressant activity. Arch *Int Pharmacodyn Ther*. March 01;214(1):68-74. - [24] BERMAN RM, CAPPIELLO A, ANAND A, OREN DA, HENINGER GR, CHARNEY DS, *et al.* 2000. Antidepressant effects of ketamine in depressed patients. *Biol Psychiatry*. February 15;47(4):351-4. - [25] BOBO WV, VANDE VOORT JL, CROARKIN PE, LEUNG JG, TYE SJ, FRYE MA. 2016. Ketamine for Treatment-Resistant Unipolar and Bipolar Major Depression: Critical Review and Implications for Clinical Practice. *Depress Anxiety*. August 01;33(8):698-710. - [26] CUSIN C, IONESCU DF, PAVONE KJ, AKEJU O, CASSANO P, TA-YLOR N, *et al.* 2017. Ketamine augmentation for outpatients with treatmentresistant depression: Preliminary evidence for two-step intravenous dose escalation. Aust *N Z J Psychiatry*. January 01;51(1):55-64. - [27] DIAMOND PR, FARMERY AD, ATKINSON S, HALDAR J, WILLIAMS N, COWEN PJ, *et al.* 2014. Ketamine infusions for treatment resistant depression: a series of 28 patients treated weekly or twice weekly in an ECT clinic. *J Psychopharmacol*. June 01;28(6):536-44. - [28] MURROUGH JW. 2012. Ketamine as a novel antidepressant: from synapse to behavior. *Clin Pharmacol Ther*. February 01;91(2):303-9. - [29] WILKINSON ST, BALLARD ED, BLOCH MH, MATHEW SJ, MU-RROUGH JW, FEDER A, *et al.* 2018. The Effect of a Single Dose of Intravenous Ketamine on Suicidal Ideation: A Systematic Review and Individual Participant Data Meta-Analysis. *Am J Psychiatry*. February 01;175(2):150-8. - [30] WILKINSON ST, TOPRAK M, TURNER MS, LEVINE SP, KATZ RB, SANACORA G. 2017. A Survey of the Clinical, Off-Label Use of Ketamine as a Treatment for Psychiatric Disorders. *Am J Psychiatry*. July 01;174(7):695-6. - [31] XU Y, HACKETT M, CARTER G, LOO C, GALVEZ V, GLOZIER N, *et al.* 2016. Effects of Low-Dose and Very Low-Dose Ketamine among Patients with Major Depression: a Systematic Review and Meta-Analysis. *Int J Neuropsychopharmacol*. 2016 April 20;19(4):10.1093/ijnp/pyv124. - [32] SANACORA G, HEIMER H, HARTMAN D, MATHEW SJ, FRYE M, NEMEROFF C, *et al.* 2017. Balancing the Promise and Risks of Ketamine Treatment for Mood Disorders. *Neuropsychopharmacology*. May 01;42(6):1179-81. - [33] GALVEZ V, LI A, HUGGINS C, GLUE P, MARTIN D, SOMOGYI AA, *et al.* 2018. Repeated intranasal ketamine for treatment-resistant depres- - sion the way to go? Results from a pilot randomised controlled trial. *J Psychopharmacol*. April 01;32(4):397-407. - [34] LAPIDUS KA, LEVITCH CF, PEREZ AM, BRALLIER JW, PARIDES MK, SOLEIMANI L, *et al.* 2014. A randomized controlled trial of intranasal ketamine in major depressive disorder. *Biol Psychiatry*. December 15;76(12):970-6. - [35] FEDGCHIN M, TRIVEDI M, DALY EJ, MELKOTE R, LANE R, LIM P, *et al.* 2019. Efficacy and Safety of Fixed-Dose Esketamine Nasal Spray Combined With a New Oral Antidepressant in Treatment-Resistant Depression: Results of a Randomized, Double-Blind, Active-Controlled Study (TRANSFORM-1). *Int J Neuropsychopharmacol*. October 01;22(10):616-30. - [36] POPOVA V, DALY EJ, TRIVEDI M, COOPER K, LANE R, LIM P, *et al.* 2019. Efficacy and Safety of Flexibly Dosed Esketamine Nasal Spray Combined With a Newly Initiated Oral Antidepressant in Treatment-Resistant Depression: A Randomized Double-Blind Active-Controlled Study. *Am J Psychiatry*. June 01;176(6):428-38. - [37] OCHS-ROSS R, DALY EJ, ZHANG Y, LANE R, LIM P, MORRISON RL, *et al.* 2020. Efficacy and Safety of Esketamine Nasal Spray Plus an Oral Antidepressant in Elderly Patients With Treatment-Resistant Depression-TRANSFORM-3. *Am J Geriatr Psychiatry*. February 01;28(2):121-41. - [38] DALY EJ, TRIVEDI MH, JANIK A, LI H, ZHANG Y, LI X, *et al.* 2019. Efficacy of Esketamine Nasal Spray Plus Oral Antidepressant Treatment for Relapse Prevention in Patients With Treatment-Resistant Depression: A Randomized Clinical Trial. *JAMA Psychiatry*. June 05. - [39] SHORT B, FONG J, GALVEZ V, SHELKER W, LOO CK. 2018. Sideeffects associated with ketamine use in depression: a systematic review. Lancet Psychiatry. January 01;5(1):65-78. - [40] WAN LB, LEVITCH CF, PEREZ AM, BRALLIER JW, IOSIFESCU DV, CHANG LC, *et al.* 2015. Ketamine safety and tolerability in clinical trials for treatment-resistant depression. J *Clin Psychiatry*. March 01;76(3):247-52. - [41] EUROPEAN MEDICINE AGENCY. 2019. Spravato. Ficha técnica o Resumen de las características del producto. - [42] DOHERTY T, WAJS E, MELKOTE R, MILLER J, SINGH JB, WEBER MA. 2020. Cardiac Safety of Esketamine Nasal Spray in Treatment-Resistant Depression: Results from the Clinical Development Program*. CNS Drugs*. March 01;34(3):299-310. - [43] GASTALDON C, PAPOLA D, OSTUZZI G, BARBUI C. 2019. Esketamine for treatment resistant depression: a trick of smoke and mirrors? *Epidemiol Psychiatr Sci*. December 16;29:e79. - [44] FDA MEMBERS OF THE PSYCHOPHARMACOLOGIC DRUGS ADVISORY COMMITTEE (PDAC) AND DRUG SAFETY AND RISK MANAGEMENT (DSARM) ADVISORY COMMIT- - TEE. 2019. FDA Briefing Document Psychopharmacologic Drugs Advisory Committee (PDAC) and Drug Safety and Risk Management (DSaRM). - [45] CADDY C, AMIT BH, MCCLOUD TL, RENDELL JM, FURUKAWA TA, MCSHANE R, *Et al.* 2015. Ketamine and other glutamate receptor modulators for depression in adults. *Cochrane Database Syst Rev*. September 23;(9):CD011612. doi(9):CD011612. - [46] KIM J, FARCHIONE T, POTTER A, CHEN Q, TEMPLE R. 2019. Esketamine for Treatment-Resistant Depression - First FDA-Approved Antidepressant in a New Class. *N Engl J Med*. July 04;381(1):1-4. - [47] WILLIAMS NR, HEIFETS BD, BLASEY C, SUDHEIMER K, PANNU J, PANKOW H, *et al.* 2018. Attenuation of Antidepressant Effects of Ketamine by Opioid Receptor Antagonism. *Am J Psychiatry*. December 01;175(12):1205-15. - [48] FORD N, LUDBROOK G, GALLETLY C. 2015. Benzodiazepines may reduce the effectiveness of ketamine in the treatment of depression. Aust *N Z J Psychiatry*. December 01;49(12):1227. - [49] FRYE MA, BLIER P, TYE SJ. 2015. Concomitant benzodiazepine use attenuates ketamine response: implications for large scale study design and clinical development. *J Clin Psychopharmacol*. June 01;35(3):334-6. - [50] ALBOTT CS, SHIROMA PR, CULLEN KR, JOHNS B, THURAS P, WELS J, *et al.* 2017. The Antidepressant Effect of Repeat Dose Intravenous Ketamine Is Delayed by Concurrent Benzodiazepine Use. *J Clin Psychiatry*. March 01;78(3):e308-9. - [51] ANDRASHKO V, NOVAK T, HORACEK J, KLIROVA M, BRUNO-VSKY M. 2019. Concurrent benzodiazepines undermine the antidepressant effect of ketamine. *European Neuropsychopharmacology*. 29:S389-90. - [52] SHIROMA PR, JOHNS B, KUSKOWSKI M, WELS J, THURAS P, AL-BOTT CS, *et al.* 2014. Augmentation of response and remission to serial intravenous subanesthetic ketamine in treatment resistant depression*. J Affect Disord*. February 01;155:123-9. - [53] ZANOS P, MOADDEL R, MORRIS PJ, GEORGIOU P, FISCHELL J, EL-MER GI, *et al.* 2016. NMDAR inhibition-independent antidepressant actions of ketamine metabolites. *Nature*. May 26;533(7604):481-6. - [54] ZHOU SF, XUE CC, YU XQ, LI C, WANG G. 2007. Clinically important drug interactions potentially involving mechanism-based inhibition of cytochrome P450 3A4 and the role of therapeutic drug monitoring. *Ther Drug Monit*. December 01;29(6):687-710. - [55] DEVANE CL, DONOVAN JL, LISTON HL, MARKOWITZ JS, CHENG KT, RISCH SC, *et al.* 2004. Comparative CYP3A4 inhibitory effects of venlafaxine, fluoxetine, sertraline, and nefazodone in healthy volunteers. *J Clin Psychopharmacol*. February 01;24(1):4-10. - [56] LAM YW, ALFARO CL, ERESHEFSKY L, MILLER M. 2003. Pharmacokinetic and pharmacodynamic interactions of oral midazolam with ketocona- - zole, fluoxetine, fluvoxamine, and nefazodone. *J Clin Pharmacol*. November 01;43(11):1274-82. - [57] GREENBLATT DJ, PRESKORN SH, COTREAU MM, HORST WD, HARMATZ JS. 1992. Fluoxetine impairs clearance of alprazolam but not of clonazepam. *Clin Pharmacol Ther*. November 01;52(5):479-86. - [58] HALL J, NARANJO CA, SPROULE BA, HERRMANN N. 2003. Pharmacokinetic and pharmacodynamic evaluation of the inhibition of alprazolam by citalopram and fluoxetine. J *Clin Psychopharmacol*. August 01;23(4):349-57. - [59] SHORT B, DONG V, GALVEZ V, VULOVIC V, MARTIN D, BAYES AJ, *et al.* 2020. Development of the Ketamine Side Effect Tool (KSET). *J Affect Disord*. April 01;266:615-20. - [60] MOLERO P, RAMOS-QUIROGA JA, MARTIN-SANTOS R, CALVO-SANCHEZ E, GUTIERREZ-ROJAS L, MEANA JJ. 2018. Antidepressant Efficacy and Tolerability of Ketamine and Esketamine: A Critical Review. *CNS Drugs*. May 01;32(5):411-20. - [61] BOZYMSKI KM, CROUSE EL, TITUS-LAY EN, OTT CA, NOFZIGER JL, KIRKWOOD CK. 2020. Esketamine: A Novel Option for Treatment-Resistant Depression. *Ann Pharmacother*. June 01;54(6):567-76. - [62] DADIOMOV D. 2020. Dissociating the Clinical Role and Economic Value of Intranasal Esketamine. *J Manag Care Spec Pharm*. January 01;26(1):20-2. - [63] AGBOOLA F, ATLAS SJ, TOUCHETTE DR, FAZIOLI K, PEARSON SD. 2020. The Effectiveness and Value of Esketamine for the Management of Treatment-Resistant Depression. *J Manag Care Spec Pharm*. January 01;26(1):16-20.
aldizkariak.v1-3-19
{ "domain": "giza zientziak eta artea", "id": "ikergazte_iii_giza-zientziak-eta-artea_19", "issue": null, "year": "2019", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iii" }
# **D ereduan euskaldundutako eremu mistoko gazte nafarren hizkuntza jarrerak eta identitateak** Pardina, Ainhoa, Manterola, Ibon UPV/EHU *ELEBILAB apardina002@ikasle.ehu.eus* ## *Laburpena* Nafarroako eremu mistoan D ereduan euskaldundutako gazteen euskararen erabilerak, jarrerak eta identitateak aztertzeko ikerketa baten abiapuntua da lan hau. Zehazki, parte hartzaileen profil soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko galdetegi bat aurkeztuko dugu. Galdetegiaren helburu nagusia da aurreikusita dauden eztabaida talde eta banakako elkarrizketetarako auzi interesgarriak identifikatzea. Galdetegiaren diseinua kontuan hartuta, aurreikusten dugu aukera izango dugula parte hartzaileek DBH bukatu eta unibertsitate adineko garaira arte egindako bilakaera soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko. Gazteen bizialdi horretan garatutako euskararekiko hizkuntza identitateak eta muda linguistikoak nolakoak izan daitezkeen iradokiko dugu lanaren bukaeran. Hitz gakoak: galdetegi soziolinguistikoa, hizkuntza jarrerak, hizkuntza identitateak, D eredua, hiztun berri gazteak ## *Abstract* *This work is the first stage of a wider research that aims to study the uses, attitudes and identities of young speakers of Basque who learnt the language in the D model in the central area of Navarre. Specifically, we will introduce the sociolinguistic survey designed to make a first approach to the profile of the participants. The main goal of the questionnaire is to identify the relevant topics for the focus groups and individual interviews that are expected to be carried out in the near future. Taking into account the design of the questionnaire, we predict that we will be able to access the evolution of the sociolinguistic profile of participants between the end of secondary school and the period of university studies. More specifically, at the end of the paper we will make some predictions about the linguistic identities and mudes of the participants.* *Keywords: sociolinguistic questionnaire, language attitudes, linguistic identities, D model, young new speakers* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Azken hamar urteetan euskararekiko jarreren eta erabileraren ikerketa esparruan ikuspegi kualitatiboekin egindako hainbat lan argitaratu da. Hiztun profilei dagokienez, lan batzuek euskaraz ez dakitenengan (Amorrortu et al., 2009) eta hiztun berriengan (Ortega et al., 2016) jarri dute arreta. Helburuei dagokienez, euskararen inguruko oinarrizko diskurtsoak aztertu dira Euskal Autonomia Erkidegora mugatuta (Martinez de Luna et al. 2016), edo Nafarroan euskara sustatzeko adostasun sozial berriak identifikatu dira (Erize, 2018). Ikerketa hauek guztiek Arrue Proiektua (Eusko Jaurlaritza, 2013) edo Inkesta Soziolinguistikoa (Eusko Jaurlaritza et al., 2017) bezalako ikerketa makro-kuantitatiboen ekarpenak osatzeko aukera ematen dute. Esate baterako, euskararen sustapenari buruzko jarreren kasuan, Inkesta Soziolinguistikoak ematen dituen emaitza kuantitatiboen atzean egon daitezkeen jarrera eta ideologiak modu finagoan ikertu daitezke metodologia kualitatiboekin (eztabaida taldeak, banakako elkarrizketak, autobiografia linguistikoak eta abar), gorago aipatu ditugun lanetan egin izan den bezala. ## **2. Arloko egoera eta helburuak** Hemen aurkeztu dugun ikerlana Nafarroako eremu mistoan kokatzen da. Euskararen ofizialtasunari dagokionez, Euskararen Legeak bereizten dituen hiru eremuetako bat da eremu mistoa (Agoitzaldea, Erronkari-Zaraitzu, Iruñerria, Lizarraldeko ipar ekialdeko herriak, Garesaldeko herri gehienak eta Tafallaldeko herrien erdiak, beste erdiak eremu ez-euskaldunekoak izanik). Bertan, euskara ez da guztiz ofiziala baina legediak aukera ematen du euskara neurri batean bada ere sustatzeko. Eremu euskaldunean euskara ofiziala da gaztelaniarekin batera (Auñamendi, Baztanaldea, Bortziriak, Sakana, Leitzaldea, Malerreka eta Ultzamaldeko herri gehienak), eta aldiz, eremu ez euskaldunean, gaztelania bakarrik da ofiziala (Irunberrialdea ia osoa, Tafallaldeko herrien beste erdiak, Tuteraldea, Vianaldeko ia herri guztiak, Zangozaldeko herri gehienak, Lizarraldeko hego mendebaldeko herriak eta Erribera). Hizkuntza eskubideen banaketa geografikoki honi dagokionez, aipagarria da Nafarroako biztanle gehien eremu mistoan eta ez-euskaldunean daudela. Honela, aipatu berri ditugun soziolinguistikako ikerketa ildoei jarraituz, Nafarroako eremu mistoko gazteen euskararen erabilera, jarrerak eta identitateak aztertzeko ikerketa baten lehen pausoak aurkeztuko ditugu lan honetan. ELEBILAB ikertaldeak azken bi hamarkadetan euskara-gaztelania gaitasunen garapenaz egindako lanei segida eman nahi zaie, taldearen aurreko ikerketetan parte hartutako gazte berberen hizkuntza jarrerak eta identitateak aztertuz. Lan honetan, zehazki, aipatutako gazteen gaur egungo profil soziolinguistikora lehen hurbilketa egiteko galdetegi bat aurkeztuko dugu, euskararen ezagutzari, erabilerari eta jarrerei buruzkoa. Galdetegietako emaitzetan oinarrituta, asmoa da eztabaida taldeak eta banakako elkarrizketak diseinatzea eta egitea, aipatutako parte hartzaileen euskararekiko jarreretan eta hizkuntza identitateetan sakontzeko. Testuinguru soziolinguistiko orokorra dela eta, Nafarroan euskararen sustapenak ez dauka adostasun sozio-politiko handirik, Inkesta Soziolinguistikoek erakutsi izan duten moduan; izan ere, bertako 16 urtetik gorako biztanleen %33,3 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, %39,1 aurka dagoen bitartean (eta, beraz, %27,6 ez alde eta ez aurka). Gainera, Nafarroako eremuen arabera emaitza hauek aldakorrak dira, eremu euskaldunean euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrera askoz handiagoa baita (%68,1), eremu mistoan (%36,3) edo eremu ez euskaldunean (%19,1) baino, (Nafarroako Gobernua et al., 2017). Erizeren (2018) arabera, aniztasun handia dago euskararekiko bizipen pertsonalei dagokienez. Baina hala ere, euskararen sustapenerako funtsezko zortzi adostasun identifikatu ditu ikerlariak. Esate baterako, euskararen eta gazteleraren hiztunen arteko errespetuaren beharra eta euskararekiko hizkuntza politika alderdikarietatik banatu beharra. Desadostasunak ere aurkitu dira: besteak beste, herritarren nahi eta behar linguistikoekiko administrazioaren erantzuna nolakoa izan behar den, edota euskara inposatu den edo ez. Gure ikerketari dagokionez, hemen aipatu diren auziak eremu mistoko gazteen jarreretan nola agertzen diren aztertuko dugu. Euskararen legezkotasunak Nafarroan dauzkan mugak handiak izanik ere, hezkuntzako eredu linguistikoei dagokienez, hainbat aukera daude: guztia euskaraz ikastea, gainerako hizkuntzak izan ezik (D eredua), ikasgaien erdia euskaraz eta beste erdia erdaraz ikastea (B eredua), ikasgai guztiak erdaraz izan arren euskara ikasgai bezala ematen duena (A eredua) eta, azkenik, euskararik irakasten ez den eredua (G eredua). Hala ere, kontuan izan behar dugu eremu euskaldunerako A, B eta D ereduak baimentzen direla; eremu mistorako A, B, D eta G ereduak eta, azkenik, eremu ezeuskaldunerako A, D eta G ereduak (Aldasoro, 2001). Joan den mendeko laurogeigarren hamarkadatik aurrera Nafarroan D eredua hedatuz joan da, nahiz eta bilakaera hori oro har mantsoa izan den eta ez duen lortu euskararik gabeko G ereduaren matrikulazio portzentajeetara gerturatzea: G ereduan matrikulatu diren ikasleen portzentajea %50 inguruan mantendu da azken hamar ikasturteetan, eta aldiz, garai berean, D ereduko matrikulazioa %30 gainditu ezinda dabil (Berria, 2019). Bestalde, Nafarroako eremu mistoko D ereduko eskola bateko ikasleen gaztelania H1 / euskara H2 garapenaz egindako ikerketa sekuentzialek erakutsi dute bi hizkuntzen garapena antzekoa dela 5 eta 11 urte bitartean. Era berean, ikasle horien eta ingurune eta etxe euskaldunetako haurren euskara garapena konparatuta, antzekotasun ugari ikusi da, nahiz eta ezberdintasun batzuk ere badauden, bai euskararen alderdi gramatikal batzuen garapenean eta baita alderdi diskurtsibo batzuen garapenean ere (Ezeizabarrena, 2012; Manterola eta Almgren, 2013; Manterola et al., 2013; Manterola, 2019). Hain zuzen ere, ikerketa hauetan aztertu ziren ikasleen euskararekiko jarrera eta identitateak nahi dira aztertu artikulu honetan aurkezten dugun ikerketan. Eskolari lotuta, gure lan honetarako interesgarria den beste ekarpen bat Arrue Proiektuarena da (Eusko Jaurlaritza, 2013). Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko LH4tik DBH2ra arteko ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilerak aztertzen dira; hau da, euskara eta gaztelera zenbat erabiltzen dituzten eta erabilera hori errazten edo zailtzen duten aldagaiak zeintzuk diren ikertzen da. Emaitzek erakusten dute euskararen erabilera baxuagoa dela adinean aurrera egin ahala: ikasgelan LH4ko ikasleen %60k eta DBH2ko ikasleen %28k erabiltzen dute euskara. Jolaslekuan ere LH4koek DBH2koek baino euskara gehiago erabiltzen dute, nahiz eta gaztelania den nagusi bi taldeetan (%59 eta %76, hurrenez hurren). Ikerketaren ondorioetako bi hauek izan dira: eskolak lehen hezkuntzan bigarren hezkuntzan baino gehiago lortzen duela euskararen erabileraren aldeko baldintzak sortzea. Eta aurrekoari lotuta, adinean aurrera egin ahala, eskolaz kanpoko sozializazio espazioek zaildu egiten dutela euskararen erabilera. Hau dena kontuan hartuta, guretzat interesgarria da ezagutzea D ereduan euskaldundutako ikasleen euskararekiko erabilerek eta erabilerarekiko jarrerek nolako bilakaera izan duten DBH bukatu eta unibertsitate garaira bitartean, non eta Nafarroako eremu mistoan, hizkuntzak Nafarroan daukan estatus soziolinguistiko konplexua kontuan hartuta. D ereduan euskara ikasitako gazteen hizkuntza jarrerei dagokienez, Ortega eta besteren (2016) liburua erreferentziazko lana da. Beste ekarpen askoren artean, hizkuntza identitate ezberdina duten hiztun berri gazteen profilak identifikatu dituzte (euskaldun zaharra, euskalduna eta euskaldun berria), eta baita profil horietan eragiten duten faktoreak ere (besteak beste, hizkuntza gaitasuna eta harreman sareak). Gazteek beren burua profil batean ala bestean kokatzeko orduan, gainera, Ortega eta bestek ikusi dute gazteek beren buruari euskal hiztun gisa ematen dioten benetakotasuna eta zilegitasuna ere aldagai garrantzitsuak direla. Woolarden (2008) lana aipatuta, Ortega eta bestek zehazten dute hiztunen benetakotasuna eta zilegitasuna elkarrekiko lehian dauden bi baliotan ardazten dela: "anonimatu" balioa eta "benetakotasun" balioa. Honela, euren ikerketako partaideek batuari esleitzen diote hizkuntza «anonimo»aren balioa, eta aldiz, tokian tokiko hizkerei benetakotasunarena. Balioen dinamika honetan, erreferentea jatorrizko euskal hiztuna da, "euskaldun zaharra", aipatutako ikerketaren arabera. Gure ikerketari dagokionez, interesgarria izango da aztertzea ea parte hartzaileek nola kokatzen duten beren burua hiztun gisa benetakotasunari eta zilegitasunari dagokionez, kontuan izanik ikertuko dugun testuinguru soziolinguistikoan jatorrizko tokian tokiko hizkera XIX. mendean zehar desagertu zela. Gure lanerako garrantzizkoa izan daitekeen beste ekarpen bat muda linguistikoaren inguruko ikerketarena da (Pujolar et al., 2017). Muda linguistikoa kontzeptuak adierazten duena da ea hiztunak zenbateraino eta zergatik pasa diren hizkuntza bat egitetik bestea egitera euren eguneroko ohiko elkarrekintzetan. Abian den ikerketa batean, Amorrortu eta bestek (2018) ikusi dute Bilbo inguruko gazteen artean hainbat profil daudela muda linguistikoei dagokienez: gazte batzuentzat euskara ohiko hizkuntza izatera pasa da; beste batzuek, aldiz, ez dute muda linguistikoa egin, hau da, ez dute euskara euren errepertorio linguistiko aktiboan sartu, euskarazko eremu akademikotik harago behintzat. Pujolarrek eta bestek (2017) muda linguistikoak gerta litezkeen bizitzako hainbat une bereizten dituzte, eta gure ikerketarako bereziki interesgarriak direnak dakartzagu hona: bigarren hezkuntzako institutu batean hasteko unea, unibertsitatean edota lanean hastekoa, eta bikote harreman bat hastekoa. Ikergai ditugun parte hartzaileen bizialdia kontuan hartuta, arreta berezia jarriko dugu une horietan gertatu (ahal) izan diren muda linguistikoetan eta haien arrazoietan. Kataluniako kasuan, hizkuntza erabileran atzemandako aldaketa handia institututik unibertsitatera pasatzerakoan gertatzen da (Pujolar et al., 2017): jatorrizko gaztelania-hiztunek sozializaziorako hizkuntza gisa hartzen dute katalana. Gainera, muda horretan katalan hiztunek unibertsitatera joaterakoan katalanaren erabileran jaitsiera nabaritzen dutenez, askok gaztelaniaz hitz egiten dutenengan mudak eragiten dituzte; hau da, gaztelaniaz hitz egiten dutenak katalanez hitz egitera igaroarazten dituzte, ingurunea aldatu dela-eta erreakzio gisa. ## **3. Ikerketaren muina** ## **3.1. Helburuak** Nafarroako eremu mistoan D ereduan euskaldundutako gazteen profil soziolinguistikora lehen hurbilketa egitea ahalbidetuko duen galdetegi bat aurkeztu nahi da lan honetan. Izatez, ikerketa zabalago baten lehen pausoa da lan hau. Nafarroako eremu mistoan D ereduan euskaldundutako gazteen euskararen erabilera, jarrerak eta identitateak aztertzea da helburu orokorra, eztabaida talde eta banakako elkarrizketen bidez, jarrera eta identitate horien atzean dauden faktoreak ezagutze aldera. ## **3.2. Parte hartzaileak** Gorago aurreratu dugun moduan, ELEBILAB taldearen hainbat ikerketatan 5, 8 eta 11 urterekin parte hartu zuten subjektuak nahi dira aztertu, gaur egun unibertsitate graduko ikasketak egiteko adinean daudela. Lehenago egindako azterlan horietan, parte hartzaileen euskara-gaztelania gaitasunen garapena aztertu zen. Nafarroako eremu mistoko herri batean jaioak dira, etxean gaztelaniaz haziak eta euskara D ereduan ikasiak, bizpahiru urtetatik aurrera. Beraz, euskararen hiztun berri gisa har ditzakegu parte hartzaile hauek, Ortega eta besteren (2016) arabera. Nafarroan gerra aurreko bigarren ikastola izan zen ikergai izango ditugun gazteen herrikoa, 1933an zabaldu zena (Erbiti, 2015). Eredu publikoari dagokionez, ikergai izango diren gazte hauen herrian 1995ean ezarri zen D eredu publikoa, beraz, hortik aurrera bi aukera izango zituzten eskualde horretako gurasoek haurren eskolatzea euskaraz egiteko (Dufur, 2012). #### **3.3. Ikerketarako lehen tresna: galdetegia** Parte hartzaileek online betetzeko galdetegia prestatu da, haien ezaugarri eta profil soziolinguistikoetara lehen hurbilketa bat egin nahirik. Behin EHUko datuen babeserako protokoloak eskatzen dituen prozedurak beteta, parte hartzaileei bidaliko zaie. Guztira 36 galdera dauzka galdetegiak: batzuk erantzun kopuru mugatukoak dira, beste batzuk 5 aukerako eskalakoak, eta azkenik, badira erantzun irekietarako galderak ere. Orrialde kopuruaren muga dela eta, galdetegia luzeegia da lan honetan txertatzeko. Horregatik, hurrengo paragrafoetan galdetegia aurkeztera mugatuko gara, galdera multzoek parte hartzaileen profil soziolinguistikoaren zein alderdi aztertzea ahalbidetuko diguten azalduz. #### Parte hartzaileen jatorria Izen-abizenak, emaila eta adina bezalako informazio pertsonala bete ondoren, bizitokiari buruzko datuak emango dituzte, eurenak zein gurasoenak. Honez gain, bera eta bere familia egungo bizitokian noiztik bizi diren ere galdetuko zaie, familiak belaunaldiz belaunaldi euskararekin izan dituen harremanak irudikatu asmoz. Parte hartzaileen lehen hizkuntza eta hizkuntza gaitasuna, gurasoen hizkuntza gaitasunak eta etxeko hizkuntza ohiturak Beste galdera multzo batzuek izenburuan aipatutako gaiei buruzko informazioa lortzeko balioko dute. Zehazki hizkuntza gaitasunei eta hizkuntza ohiturei dagokienez, txikitatik gaur egun arte aldaketarik egon den ala ez jakin ahal izateko galderak txertatu ditugu. Esate baterako, hizkuntza ohituren kasuan: "Etxeko hizkuntza ohiturei dagokionez, aukeratu euskaraz zenbat egiten zenuen/duzun". Bi taulatan banatu dugu galdera hau, bata "zure haurtzaroan" eta bestea "gaur egun" izenburupean, bi garaietako informazioa eskatuz, eta bosteko eskala batean erantzuna markatzeko eskatzen zaie parte hartzaileei, "inoiz ez"-etik "beti"-ra arte. Galdera honek lehen pista bat eman diezaguke parte hartzaileen muda linguistikoen inguruan. Gainera, "ama hizkuntzaren ideologia"k, hiztun berriengan zenbateraino eragiten duen aztertzeko lehen pista jaso genezake hemendik, Ortega eta besteren (2016) lanean egin bezala Euskal Autonomia Erkidegoko hiztun berrien kasuan. Hain zuzen ere, ideologia honen arabera, familian ikasitako hizkuntzak erabat eta bizitza guztirako baldintzatzen du pertsonaren hizkuntza-identitatea. #### Euskararen erregistroak Galdera baten bidez, parte hartzaileek euskararen erregistro formal eta informalak zenbateraino erabiltzen dituzten jakin nahi dugu. Iruditzen zaigu pista interesgarria izan daitekeela parte hartzaileen profil soziolinguistikoaz, Ortega eta besteren (2016) lanean faktore garrantzitsua delako erregistro informala menderatzearena, hiztun berrien hizkuntza identitateak direla eta. ## Euskararen erabilera esparruz esparru Izenburuak argitzen duen moduan, hainbat esparrutan euskara zenbateraino erabiltzen duten galdetuko diegu parte hartzaileei, 1etik (batere ez) 5era (etengabe) doan eskalaren bidez. Beste item 118 batzuen kasuan bezala, hemen ere iraganeko erabilerei buruz ere galdetuko diegu. Zehazki eskola giroari dagokion galderaren bidez, derrigorrezko eskolaldia bukatu eta unibertsitate garaiaren artean egon daitezkeen muda linguistikoen berri izan genezake. Halaber, lan mundutik eta eskola girotik kanpoko esparruetan DBH garaian eta gaur egun euskara zenbateraino erabiltzen duten galdetuta, parte hartzaileen bilakaera soziolinguistikoan aisialdia, kultur kontsumoa eta lagunartea (sare sozialak barne) bezalako sozializazio esparruek joka dezaketen paperaren aztarna batzuk aurkitzea espero dugu. #### Euskararekiko jarrerak Galdetegiaren azken atalean, euskararen balio afektibo, identitario, sozial eta ekonomikoari erreferentzia egiten dioten hainbat baieztapen aurkezten zaizkie parte hartzaileei, kasu batzuetan eskala baten araberako (des)adostasuna adieraz dezaten, eta beste batzuetan, hainbat erantzunen artean aukera dezaten. Hona hemen adibide batzuk: "Nahiago dut ingeles maila hobetu euskara baino"; "Ez dago euskara jakin beharrik euskalduna izateko"; "Zer asmo dituzu euskarak bizi duen egoerarekiko?"; "Hemendik urte batzuetarako euskarari zer etorkizun opa diozu?". Horretaz gain, jarrera eta ideologiarekin lotuta, hiztun profilen irudikapenari buruz ere galdetuko zaie, hau da, euren burua Ortegak eta bestek (2016) azaltzen duten zein aukerarekin identifikatuko zuketen (euskaldun zahar / euskaldun / euskaldun berri), baita euren burua hiztun zilegitzat hartzen duten ere. ## **4. Ondorioak** Ikerketaren fase honetan atera ditzakegun ondorioak galdetegietatik aterako ditugun profil soziolinguistikoetara mugatu beharra daukagu. Oraindik goizegi da ikerketaren helburu orokorrei erantzungo dieten ondorioak hona ekartzeko. Nafarroako eremu mistoko euskararen erabilera datuak gogoan (Eusko Jaurlaritza et al., 2017), aurreikus genezake, oro har, parte hartzaileek euskara gutxi erabiliko dutela. Inpresio orokor honetatik harago, dena dela ere, litekeena da parte hartzaile batzuek harreman sare euskaldunak eraiki izana, Ortega eta besteren (2016) lanean erakusten den moduan hiztun berri batzuen kasuan. Emaitzak alde batera ala bestera egin, uste dugu parte hartzaileen euskara gaitasunak ibilbide oso ezberdina erakutsiko duela DBH bukatu eta gaur arte: batzuen kasuan euskarazko gaitasuna berbera edo hobea izango da, eta besteen kasuan, berriz, pentsatzekoa da ezagutza maila jaitsi izana. Puntu honetan, aurreikusten dugu muda linguistikoaren fenomenoak joko handia emango duela, batez ere, noski, euskararen erabileran aldaketak egin dituzten parte hartzaileen kasuan, eta zehazki, euskara presente dagoen unibertsitateetan edo lan munduetan murgildu diren parte hartzaileen kasuan. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Gorago aipatu dugun bezala, lan hau lehen pausoa besterik ez da. Hemen aurkeztu dugun galdetegia parte hartzaileei bidali eta atzera bueltan jaso ostean, galdetegiak kodetu, emaitzak atera eta eztabaida taldeetarako auzi interesgarriak identifikatuko dira. Jarraian, eztabaida taldeak antolatu eta egingo dira. Hurrengo pausoa eztabaida taldeak transkribatzea, kodetzea eta aztertzea litzateke, banakako elkarrizketetarako auzi pertinenteak identifikatzeko. Ikerketaren azken analisi fasea banakako elkarrizketena litzateke. ## **6. Erreferentziak** - Aldasoro, E. (2001). La evolución de la enseñanza en euskera en Navarra: una perspectiva pedagógica. *Revista Internacional de los Estudios Vascos / Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria / Revue Internationale des Etudes Basques*, 46(2), 593-624. - Almgren, M. eta Manterola, I. (2016). The development of narrative skills in learners of Basque as a second language. *Education Inquiry,* Vol. 7, No. 1, March 2016, pp. 27- 46. - Amorrortu, E.; Goirigolzarri-Garaizar, J. eta Ortega, A. (2018). El proceso de muda en jóvenes universitarios del Gran Bilbao: una primera aproximación. *Actas do XIII Congreso Internacional de Lingüística Xeral, Vigo 2018,* 63-70. - Amorrortu, E.; Ortega, A.; Idiazabal, I. eta Barreña, A. (2009). *Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak*. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz. - Berria (2019). Euskarak eutsi, erdarek irabazi. *Berria*, 2019-02-20. https://www.berria.eus/paperekoa/1911/010/001/2019-02-20/euskarak\_eutsi\_erdarek\_irabazi.htm [azken kontsulta: 2019-02-21] - Dufur, A. (2012). *Lizarra, euskararen biziberritzetik indarberritzera*. Hiznet Hizkuntza Plangintza Gradu ondoko sakontze egitasmoa. UPV/EHU.https://hiznet.asmoz.org/wpcontent/uploads/2018/10/Lizarra.pdf [azken kontsulta: 2019-03-29] - Erbiti, F. (2015). *Ametsa egia*. Nafarroako Ikastolen Elkartea: Iruñea. - Erize, X. (2018). Nuevos consensos sociales plurales para el fomento de la lengua vasca en Navarra. *Príncipe de Viana.* Nafarroako Gobernua: Iruñea. - Eusko Jaurlaritza, (2013). *Ikasleak hiztun: 2011ko arrue proiektua: ikerketaren emaitza, adituen iritziazalpenak.* Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz. - Eusko Jaurlaritza; Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa, (2017). *VI. Inkesta Soziolinguistikoa Euskararen eremu osoa.* [https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/9954/VI\_INK\_SOZLG-EH\_eus.pdf?1499236557] - Ezeizabarrena, M.J. (2012). The acquisition of the (in)consistent ergative marking in Basque: L1 and early L2. *Lingua 122 (3),* 303-317. I. Laka eta B. Fernández (eds). Special Issue accounting for ergativity. - Manterola, I. (2010). *Euskarazko murgilketa haur hezkuntzan: euskara-gaztelania elebitasunaren azterketa*. EHU: Vitoria-Gasteiz. - \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_, (2019). A study of recipes written by Basque immersion students: any evidence for language revitalization? In N. Yigitogl u eta M. Reichelt (ed.), L2 *writing in non-English languages*. Multilingual Matters: Bristol. - Manterola, I. eta Almgren, M. (2013). Las grandes líneas de progresión de los aprendizajes lingüísticos en la escolarización en euskera. In J. Dolz eta I. Idiazabal (eds.), *Enseñar (lenguas) en contextos multilingües.* UPV/EHU: Bilbao. 217-240. - Manterola, I.; Idiazabal, I. eta Almgren, M. (2013). Basque L2 development in immersion school settings. *International Journal of Bilingualism,* 17(3), 375– 391. - Martinez de Luna, I.; Erize, X.; Etxaniz, J. eta Elizagarate, A. (2016). *Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa*. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz. - Nafarroako Gobernua; Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoa, (2017). *VI. Inkesta Soziolinguistikoa Nafarroako Foru Komunitatea.* [http://www.euskarabidea.es/fitxategiak/irudiak/fckeditor/NAFInkesta2016euskaraz.pdf] - Ortega, A.; Amorrortu, E.; Goirigolzarri, J. eta Urla, J. (2016). *Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak*. Deustuko Unibertsitatea: Bilbo. - Pujolar, J.; González, I. eta Martínez, R. (2017). Gazte katalanen muda linguistikoak. *BAT Soziolinguistika Aldizkaria,104*, 51-70. ## **7. Eskerrak eta oharrak** Lan honetan egiten den ikerketa proposamena, batetik, Eusko Jaurlaritzak ELEBILAB ikertaldeari diruz lagundutako IT-983/16 / GIC15/129 proiektuari esker landu da, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Ikasiker Lankidetza Beka (2018-2019) bati esker.