id
stringlengths
18
21
meta
dict
text
stringlengths
353
416k
aldizkariak.v1-7-670
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 84 _2013_4", "issue": "Zk. 84 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan** # **Agurtzane Azpeitia Eizagirre Mondragon Unibertsitateko irakaslea** Artikulu honek bi helburu ditu: a) enuntziatu parentetikoek esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak bere diskurtsoan sartzeko Koldo Mitxelenari egitura egokiak gertatzen zaizkiola aztertzea eta adibideen bidez frogatzea batetik; b) enuntziatu parentetikoen balio polifoniko hori, hondarrean, esatariaren argudiatzean aurrera egiteko estrategia eraginkorra gertatzen zaiola agerian jartzea bestetik. Izan ere, aztergai izango dugun egitura honi esker, aldi berean bi diskurtso zati gurutzatuko dira eta, ondorioz, bi interpretazio-lerrori ateak irekiko zaizkio. Horietako batek, parentetikoaren egitura daramanak, esatariaren argudiatze-haria norabideratuko duela ikusiko dugu GAKO-HITZAK: Enuntziatu parentetikoa · Polifonia-gertakaria · Dialogizitatea · Heterogeneotasuna #### **Parenthetical statements and their polyphonic significance in the prose of Koldo Mitxelena** The present article has two main objectives: i) To demonstrate that parenthetical statements are used by the Basque linguist to insert different voices and perspectives through the doubling of the addresser; ii)to prove that the alluded polyphonic discursive strategy helps the addresser expand his discursive argumentation. Through the calculated use of interpolative structures two different discourses traverse and, hence, two purported interpretations are allowed. The article posits that it is the language contained in parenthetical statements which is loaded with the addresser's argumentative line. KEY WORDS: Prenthetical statements · Discursive polyphony · Dialogic discourse · Heteroglosia. *Jasotze-data: 2012-05-15. Onartze-data: 2012-10-11.* ## **1. Sarrera** Ondorengo lerroetan, Koldo Mitxelenaren diskurtsogintza neurri batean ezaugarritzen duten egitura parentetikoak izango ditugu hizpide. Egitura parentetikoak definitzerakoan maiz esan izan da egitura hau «ken daitekeela» edo kendu arren perpausaren egiturak zuzena izaten jarraitzen duela (Linares, 1974; Mounin, 1974). Perpausaren barneko mugetatik atera gabe, eta perpausaren egitura sintaktikoa gainditu gabe, egiazkoa izan liteke definizio hori, baina Koldo Mitxelena bezalako maisu batek bere diskurtsoan aurrera egiteko, batere behartu gabe, egitura jakin horietara jotzen badu, diskurtsoaren ikuspegitik egitura horiek funtzio garrantzitsua dutelako egiten du. Beraz, artikulu honetan enuntziatu parentetikoek diskurtsoan dituzten eginkizunetatik bat1 izango dugu azterkizun. Agerian jarri nahi dugu enuntziatu parentetikoak Koldo Mitxelenaren diskurtsoan ahots eta ikuspegi ugari txertatzeko bitarteko eraginkorrak direla, eta horrek, itxuraz bakarrizketa den diskurtsoari, dinamikotasun handia eransten diola. Bakarrizketa izan baitaiteke elkarrizketatua, besteren hitz eta hotsak barne hatzen dituena eta, gainera, norentzakoarekin zuzeneko harremana (eta elkarrizketa) testutik bertatik «imitatzen» eta bideratzen duena. Bi helburu nagusi ditu, bada, artikulu honek: a) batetik, enuntziatu parentetikoak Koldo Mitxelenari esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak norbere diskurtsoan sartzeko egitura egokiak gertatzen zaizkiola agerian jartzea; b) enuntziatu parentetikoen balio polifoniko hori, hondarrean, esatariaren argudiatzean aurrera egiteko estrategia eraginkorra gertatzen zaiola azaleratzea; izan ere, aldi berean, egitura honi esker, bi interpretazio-lerrori ateak irekiko zaizkio, eta horietako batek, parentetikoaren egitura daramanak, esatariaren argudiatze-haria norabideratuko duela ikusiko dugu. Goian aipatutako helburuak lortzeko, Koldo Mitxelenaren liburu- eta zinemakritiketatik ateratako adibideez baliatuko gara, eta artikulu honetan honako ibilbidea egingo dugu: - Hasteko, lan honetan darabiltzagun kontzeptu eta ildo nagusiak kokatuko ditugu marko teoriko batean. Batetik, enuntziatua subjektu bakarrak igortzen duen ideia alde batera utzi eta diskurtsoaren ikuspegi elkarrizketatuaren edo dialogismoaren aldeko apustua egingo dugu, eta marko horretan, bereziki, polifonia-gertakaria izango dugu hizpide. Bestetik, lanean darabilgun «enuntziatu parentetikoa», labur-labur hesitzen eta ezaugarritzen saiatuko gara, maiz «parentetiko» terminoarekin batera eta nahasian intziso, tarteki edo intzidental terminoak agertzen baitira (ikus Azpeitia, 2010) - Segidan, enuntziatu parentetikoek Koldo Mitxelenari esataria bikoiztu eta ahots eta ikuspegi ugari bere diskurtsoan sartzeko aukera eskaintzen diotela ikusiko dugu, bai eta izaera polifoniko honek esatariaren argudiatze-haria, neurri batean, norabideratzen duela ere. <sup>1.</sup> Lan hau ikerketa zabalago batean oinarritzen da, *Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtsoestrategiak: enuntziatu parentetikoak* (Azpeitia, 2010) izenburua daraman doktorego-tesia du oinarri. ## **2. Marko teorikoa** Bakhtine-z2 geroztik, enuntziatua subjektu edo enuntziatzaile bakarrak igortzen duen ideia alde batera utzi dute hizkuntza-teoriek eta diskurtsoaren ikuspegi elkarrizketatuaren aldeko joera nabarmendu; itxuraz bakarrizketa den diskurtsoetan ere antzeman daiteke esatariak enuntziatzaileekin nahiz norentzakoarekin3 bideratzen duen fikziozko elkarrizketa. Eta guk enuntziatu parentetikoak aztertzeko ezinbestekoa dugu ikuspegi horretan oin hartzea; corpusak4 adieraziko digun bezala, egitura jakin honek esatariaren bikoizte bat dakarrelako eta besteren ikuspegiak diskurtsoan txertatzeko ez ezik norentzakoarekin elkarrizketa bideratzeko estrategia ere bihurtzen delako. # **2.1. Bakthine: dialogismoa edo ikuspegi elkarrizketatua5** Hasieratik bertatik baieztatu nahi dugu egitura parentetikoaren erabilera, gure ustez, diskurtso edo berbaldi mailakoa dela eta, beraz, ezin azter daitekeela gramatikazko ikuspegi soiletik, hizkuntzaz kanpoko egoera eta ekoizpen-baldintzak gibelean utzita (Azpeitia, 2010). Eta baieztapen hori ez da enuntziatu parentetikoen azterketara bakarrik mugatzen, hizkuntza bere osotasunean aztertuko bada, ezingo da enuntziazio-testuingurua alde batera utzi; testuinguru horretatik at, hizkuntza balizko aukera abstraktua besterik ez baita «n´est que la possibilité de la langue» (Benveniste, 1970: 14). Perpausetik, gramatiken objektu abstraktutik, komunikazio unitaterik txikienera, hots, enuntziatura, jauzi egin beharra dugu. Bakhtine-ren ustez (1979), enuntziatua bere enuntziazio-testuingurutik bereiztea akats handia litzateke, hizkuntza komunikazio-truke zehatzean agertzen baita eta hurbileko gizarte-egoerak enuntziatua bera mugatzen baitu. Enuntziatu oro elkarrekin uztartuta dauden bi alderdiz osatuta dago: hizkuntza-materiaz eta enuntziazioaren testuinguru jakinez. Hizkuntza alderdiari bakarrik erreparatzean kontuan izan beharreko bi ñabardura nagusi saihesten ditugu: esataria gizartekoa dela, gizaki soziala, eta enuntziatua beti norbaiti zuzenduta dagoela, norentzako baten menpe dagoela, hain zuzen ere. Eta Bakhtine-k, bereziki, azken alderdia (norentzako baten menpe egotea, alegia) nabarmentzen du *dialogismoa* bere egin eta bere teoriaren ardatz bihurtzeko. <sup>2.</sup> Autorearen izena, gutxienez, bitara ikusi dugu idatzita: *Bakhtine* nahiz *Bajtin.* <sup>3.</sup> Kerbrat-Orecchioni (1986, 1998), Enuntziazioaren Hizkuntzalaritzaren barnean kokatu ohi den autorea, hartzaile-norentzakoen konplexutasunaz jabetzen da. Norentzakoa diogunean honako hau adierazi nahi dugu: esatariak mezua igortzean gogoan duen gizabanakoa; norentzat egiten duen bere mezua, alegia. Honekin txandakatzen ditu esatariak bere zereginak. Esatariak berariaz hautatzen du, buruan duen norentzako hipotetikoa da, izan ere. Norentzako terminoa Escandellentzat (1993) ere ez da erabat hartzailearen parekoa. Norentzakoak bakar-bakarrik gizabanakoak izendatzen ditu, ez deskodetze-mekanismoak, esate baterako. Norentzakoa ez da, bestalde, entzule soila, entzulea hizkuntza-kode jakin bat aditzeko gaitasuna duen edonor baita; norentzakoa, berriz, mezua igorri zaiona (esatariak gogoan duena) eta, beraz, komunikazioa (eta esatariaren diskurtsoa) baldintzatuko duena da. <sup>4.</sup> Guk tesian (Azpeitia, 2010) azterkizun izan dugun corpusa Koldo Mitxelenaren kritikak izan dira, liburu- eta zinema-kritikak (edo iruzkinak); hain zuzen, Euskal Editoreen Elkarteak kaleraturiko Klasikoen Saileko 21, 22 eta 23 zenbakiak dituzten liburuxketan jasotakoak. <sup>5.</sup> Garrok (2008) eta Ozaetak (2010) Bakhtine-ren kontzeptu hau euskarara aldatzeko «dialogismo» terminoa hobetsi dute eta guk ere bateratze aldera beste horrenbeste egingo dugu. Gatozen, labur-labur bada ere, adigai hori zehaztera, enuntziatu parentetikoen izateko arrazoia (diskurtsoan duten eginkizuna) horren ulerkeraren muinean agertzen baita. *Dialogismoa* zehatz-mehatz definitzea, ordea, ez da batere erraza, interpretazio ugari izan baititu: La ambigüedad sugestiva del término ha hecho correr ríos de tinta: la trayectoria no lineal del pensamiento de Bajtin da lugar a ello, y tanto si lo consideramos como relación entre intenciones —autorial y heroica—, voces, enunciados o estilos, tal concepto admite una gran variedad de interpretaciones (Grande Rosales, 1994: 57). Ulerkerak ulerkera, pixka bat zehazteko asmoz, gatozen dialogismo hitzaren etimora: **Dialogismo:** figura retórica y especie de prosopopeya, que se comete cuando, sea supuesto o verdadero, dirigiendo a solas un pensamiento, se hace preguntas y respuestas como si hablase con otro. Es voz púramente latina, *Dialogismus* (Diccionario de Autoridades). Definizio horrek erakusten digu «dialogismoa» ikuspegi elkarrizketatu bezala ulertu behar dugula. Izan ere, «gizakia» ezin uler dezakegu gainerako gizakietatik aparte, gainerako gizakiekin lotzen duen harremanetik at. «Nia» zerbait bada, «zu» eta «hi» batzuk daudelako da, «L´être même de l´homme (extérieur comme intérieur) est une communication profonde. Être signifie communiquer (...) Être signifie être pour autrui et, a travers lui, pour soi» (Bakhtine, 1979: 311). Ikuspegi honetatik abiatuz, diskurtsoa —eta enuntziatu parentetikoak ere bai— ez daiteke esatariaren ikuspuntutik soilik aztertu, komunikazio-trukean bakarra balitz bezala: berbaldia «hitzezko interakzio» bezala aztertu behar da: Un énoncé vivant, significativement surgi's un moment historique et dans un milieu social déterminés, ne peut manquer de toucher á des milliers de fils dialogiques vivants, tissés par la conscience socio-ideologique autour de l'objet de tel énoncé et de participer activement au dialogue social (Bakhtine, 1979: 100). Bakhtine-ren ustez, hizkuntzan ez dago hitzik (hiztegietan salbu) neutroa dela esan daitekeenik; guztiek, inolako salbuespenik gabe, besteren hitzetan oin hartzen dute. Esatari batek zerbait dioenean, ezin pentsa dezakegu «esan duena esaten lehena» izan denik. Esandako hori, jada, besteren batek ahotan hartu izan du, eztabaidatu, iruzkindu... izan du. Esatariak diskurtsoan darabilen mintzagaia edo objektua da, hain zuzen Bakhtine-k dioen «le lieu oú se croissent, se rencontrent et se séparent des points de vue différents, des visions du monde, des tendances» (Bakhtine, 1979: 301). Hau da, besteren hitz eta diskurtsoak norbere diskurtsoan gurutzatzen dira; besteren berbaldiak geuretu (asimilatu), landu, jorratu, hausnartu, baztertu, osatu, zehaztu... egiten ditugu; gure diskurtsoa, izan ere, besterenaren erantzuna da, batek ezin du ekidin aurreko diskurtsoekiko lotura. Gainera, badirudi diskurtsoa edo berbaldia ez dagoela aurreko berbaldiekin bakarrik uztartuta, ondorengoekin ere uztartuta dago: «Est relié non seulement aux mailons qui le précédent6 mais aussi á ceux qui lui succédent» (Bakhtine, 1979: 302). <sup>6.</sup> Bakhtine-k dioena «testuartekotasun» adigaiarekin lot dezakegulakoan gaude. Gure enuntziatuek, bada, datozen edo etor daitezkeen enuntziatuak eskatzen dituzte, hots, etor daitezkeen enuntziatuen erantzuna aurresuposatzen dute. Bestela esan, guk enuntziatua sortzen eta igortzen dugunean, norentzakoak (balizkoak nahiz errealak) eman liezazkiokeen erantzun eta kontrako arrazoiak ere aintzat hartzen ditugu; beren erantzunaren arabera doitzen ditugu. Beraz, diskurtsoa zuzentzen zaion horrek eman diezazkiokeen erantzunek esatariaren enuntziatua (eta diskurtsoa, noski) baldintza dezakete eta haren antolamenduan eragin. Nola? Hark izan ditzakeen gaizki ulertu eta kontrako argudioak saihesteko, gure berbaldia etengabe ñabartuz, birformulatuz, azalduz, zehaztuz... Azken batean, norentzakoari berari oharrak eginez eta, beraz, esatariak norentzakoarekin elkarrizketa edo «dialogoa» imitatuz. Eta egiteko edo funtzio hori da enuntziatu parentetikoek diskurtsoaren harian betetzen dutena, beste egiteko batzuekin batera. Ñabardurak, birformulazioak eta esatariarenaz gain besteren ahotsak diskurtsoan tartekatzea edo txertatzea, gainera, esatariak ez du beti hurrenez hurren egiten; zenbaitetan —enuntziatu parentetikoekin gertatzen den bezala—, gurutzaketen7 bidez tartekatzen ditu. Este [es] el principio de lo que será su concepto de dialogía, el con/y, *el intercambio y cruce, desplazamiento de contigüidades y alternancia de voces.* La heterogeneidad *simultánea*, el tiempo y el espacio (Zavala, 1996: 14) (Etzana gurea da). Bakhtine-ren ikusmoldetik, gure aztergaiari begira, ondoriozta dezakegu norentzakoak eragozpenak eta oztopoak jartzeko ahalmena duela eta hori ere oso kontuan izan behar duela esatariak bere diskurtsoa eta argudio-haria eratzeko orduan. Grize-k (1982: 246) «objecteur en puissance» deritzo; izan ere, norentzakoak, esatariak sortu eta igorritakoari eragozpenak jar diezazkioke eta kontrako arrazoiak bideratu. Ondorioz, esatariak sortzen duen berbaldia ez du komunikatu nahi duen horren gainean bakarrik sortzen; horrez gain, norentzakoaren arabera ere doituko du, norentzakoaren balizko diskurtsoa bere diskurtsoan aurreratu eta birsortuz8. Honenbestez, ezin dezakegu, inolaz ere, norentzakoa parte-hartzaile pasiboa bailitzan aztertu, esatariari entzutera mugatzen den osagaia bailitzan. Honek, izan ere, aditu duenari erantzuteko eskubidea eta jarrera aktiboa du, eta esatariak norentzakoaren jarrera erantzule hori espero du bere enuntziatua eta berbaldia sortu eta kanporatzen duenean. Erantzunak, jakina, ez du zertan berehalakoa izan, ez eta hitzezkoa ere. En la vida real del lenguaje, toda comprensión correcta es activa: abarca lo que debe ser comprendido en el propio horizonte objetivo-expresivo y está indisolublemente ligada a una respuesta, a una objeción o a un consentimiento motivado. En cierto sentido, la supremacía pertenece a la respuesta como principio activo (...) La comprensión y la respuesta están dialécticamente fundidas entre sí, y se condicionan <sup>7.</sup> Enuntziatu parentetikoaren definizio baterako ikus (Azpeitia, 2011: 27) <sup>8.</sup> Fenomeno honi, hau da, norentzakoaren diskurtsoa estariaren beraren diskurtsoan aurreratu eta birsortzeari, Rouletek (1987) «diafonia» fenomenoa deritza, era horretara, «polifonia» fenomenotik bereiziz. Azken hau, besteren ahotsa (norentzakoarena salbu) bere diskurtsoan tartekatzen duenerako uzten du. recíprocamente; no pueden existir la una sin la otra (...) El hablante entra en el horizonte ajeno, en el trasfondo perceptivo del oyente. (Bakhtine, 1989: 99-100). Laburbilduz, diskurtsoa gizartekoa da, soziala; ez da hiztegietan biltzen den hitz-altxorra. Edonoren diskurtsoa gainontzekoenarekin harremanean dago: gure hitz eta enuntziatuak bestek esandakoekin hornitzen dira, baita norentzakoak eman liezazkiokeen balizko erantzunekin ere. Ulerkera eta interpretazio horretatik letorke Bakhtine-ren «dialogismo» fenomenoa: diskurtsoa komunikazio-trukea den heinean, esatari-norentzakoek elkarri eragingo diote, bien arteko elkarrizketa «imitatua» bideratuko dute, batetik, eta bestetik, esatariaren diskurtsoan gainontzeko diskurtsoen oihartzuna edo isla nabarmenduko da. Otro procedimiento (...) es *el crear un aparente dialogismo en el texto*. El hablante utiliza una construcción interrogativa dirigida aparentemente a un interlocutor, que él mismo responde. De esta manera resalta ese segmento, al utilizar esa apelación, y también crea un dinamismo en el texto al desdoblarse el hablante. Crea dos enunciados aparentes que en el fondo son el mismo locutor (Fuentes Rodríguez, 1999: 49) (letrakera etzana gurea da). Ondorioz, «dialogismoa» edo, aurrez aurre dauden gizakien arteko komunikazio-trukea litzatekeena, ez da elkarrizketaren edo dialogoaren eremura soilik mugatzen; ikuspegi hau bera nabarmentzen da bakarrizketetan, baita Koldo Mitxelenak idatzitako kritiketan ere. Egiteko horretan, hots, esatari-norentzakoen arteko elkarrizketa bideratzeko orduan, enuntziatu parentetikoek zeresanik badutela adibideen bidez frogatu eta agerian jartzen saiatuko gara. Baina aurrera joan aurretik «enuntziatu parentetikoa» diogunean, zer eman nahi dugu aditzera? #### **2.2. Enuntziatu parentetikoa** Enuntziatu parentetikoak, labur-labur esateko, esatariak norentzakoari egiten dizkion keinu, seinale eta oharrak dira, testutik bertatik mezuaren interpretazioa (nora)bideratu eta gidatzeko erabiltzen dituenak. Esatariaren helburua bere intentzioa norentzakoak atzematea da eta horretarako ahalegin guztiak egingo ditu, norentzakoarekin konplizitatezko harremana sortzeaz gain, bere enuntziatua modalizatu, birformulatu eta testuinguratzeko, diskurtsoaren argudio-hariak eta interpretazioak esatariak nahiko zukeen bidetik jarrai dezaten. Esan dugunaren adierazgarri, hona hemen adibide bat. Letrakera lodiz paratu dugu enuntziatu parentetikoa, edo E2 izendatuko duguna, eta letrakera arruntez oinarrizko enuntziatua, edo E1 izendatuko duguna: (1) Behingoz bederen, zinemak, ixpilu **(zeren ixpilu gero?)** izateari utzirik, amets-ateak ireki dizkigu, Albert Larrorisseri eskerrak (ZIN9: 170). <sup>9.</sup> Laburdura hori erabiliko dugu zinema-kritikak direla aditzera emateko, eta LIB I eta LIB II liburukritikei dagozkie. Adibideak erakusten digunez, egitura honek, bigarren graduko puntuaziomarkez10 (koma pareak, marrak eta parentesiak) zedarrituta egoteaz gain, ondorengo lau ezaugarri hauek bete beharko ditu: - Gutxienez bi enuntziatu izango ditugu jokoan: E1 eta E2 enuntziatuak. - Bi enuntziatu horiek elkarrekin gurutzatzen dira, eta, oro har, E2 enuntziatuak E1 enuntziatuaren egitura sintaktikoa hautsiko du. - Bi enuntziatu horiek beregainak edo independenteak dira. - E2 enuntziatuak dakarren informazioa makroegituran (edo metadiskurtsoan)11 kokatzen da. Goiko adibidean ahots ezberdinak atzeman litezke. E1 edo oinarrizko enuntziatuaren enuntziatzailea dugu batetik, eta oinarrizko enuntziatuan bertan esandakotik pixka bat urrunduz, egitura parentetikoaren enuntziatzailea. Aldi berean, bi ikuspegi edo ahots desberdin txertatzen dira. Baina zein da esatariaren beraren ahotsa? Egitura parentetikoan agertzen den ahotsa esatariarena ote da? Esatariaren ahotsa bihurtzen ote da norentzakoak izan lezakeen balizko galderaren edo objekzioen oihartzun? Esataria aldi berean bikoiztu egin ote da? Hainbat galdera sor dakizkiguke (beheraxeago helduko diegu), baina enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa agerian uzteko, aurrez, «esataria» eta «enuntziatzailea» adigaiak bereizi beharrean aurkitzen gara. #### **2.3. Esatari/enuntziatzaileen arteko bereizketa: polifonia-gertakaria** *Esatari* deituko diogu une jakin batean hizkuntza-adierazpena, ahoz nahiz idatziz, jakinaren gainean gauzatzen duen lagunari. Ez da kodetzaile edo informazio-barreiatzaile hutsa, bere ezaupide, sinesmen, jarrera dituen eta bere inguruarekin harreman-sarea sor dezakeen benetako gizabanakoa baizik. *Esatari* deizioa Enuntziazioaren Hizkuntzalaritzan *locutor* edo *locuteur* aditzera emateko erabiltzen dena itzultzeko darabilgu. Baina esatari honek hainbat mozorro har ditzake, eta informazioa bere ikuspegi soiletik eman ordez, besteren ikuspegia beregana dezake, beste norbaiten enuntziatzaile bilakatuz. Besteren ahotsak ere izan dezake oihartzunik esatari baten berbaldian. Beraz, oso garrantzizkoa gertatzen zaigu «polifonia» edo ahots ugariren teoria gure egitea, esatariaren eta enuntziatzaileen arteko bereizketa gauzatzeko. Metadiskurtsoak —edo diskurtsoaren gaineko diskurtsoak— testu-alderdiak pertsona arteko alderdiekin uztartzen duen eremua joko du begiz; hau da, diskurtsoaren antolamenduan nahiz esatarinorentzakoen arteko interakzio-harremanetan eragiten duten diskurtsoaren hizkuntza-osagaiak izan ohi dira azterkizun (Vande Kopple, 1985; Dafouz Milne, 2000). Diskurtsoaren gaineko diskurtso hori, edo proposiziozko edukitik at dagoen eremu hori bataiatzeko batzuek «metadiskurtso» terminoa erabili ohi dute, eta beste batzuek, berriz, «makroegitura». <sup>10.</sup> Termino honetaz gehiago jakin nahi duenak jo beza (Catach, 1980, 1994) lanetara. <sup>11.</sup> Labur-labur esateko «makroegitura» perpausaz gaindi dagoen egitura da eta testuaren antolamenduari berariaz eragiten dio. Argudio-egitura nahiz informazio-egitura barne hartzen ditu baita enuntziazio-maila (adierazteko modua) nahiz modalizazio-maila (esandakoari buruzko jarrera, iritzia) ere (Azpeitia, 2010). Van Dijkek (1980, 1983) makroegitura egitura semantikotzat jotzen du, eta haren ustez, makroegiturak testuaren koherentzia orokorrari eragiten dio. Kontzeptu horien inguruko informazio gehiago nahi duenak jo beza, besteak beste, lan hauetara: Azpeitia, 2010; Van Dijk, 1980, 1983; García Berrio, 1983; Fuentes Rodríguez, 1998. Ducrot-en arabera (1984) ezinbestekoa da «enuntziatu bat→subjektu bat» ekuazioa desegitea; hau da, zilegi da enuntziatu beraren azpian subjektu bat baino gehiago agertzea, zilegi da ahots bat baino gehiago agertzea. Eta hori polifonia-teoriaren arabera azaltzen du. Ducrot-ek S1 edo adierazpenaren edo enuntziazioaren subjektua lehenik eta behin, bi alderditatik aztertzen du: errealitate enpirikoa den aldetik (Igorlea λ), eta diskurtsoko errealitatea den aldetik (Igorlea L). Gisa honetara laburbil dezakegu: | esataria λ | esataria L | |---------------------------------------|------------------------| | errealitate enpirikoa (munduko izaki) | diskurtso-errealitatea | | subjektu fisikoa | subjektu narratiboa | Bereizketa hori aski baliagarria gerta dakiguke eleberri, ipuin edo zein-nahi kontaeratarako. Hauetan guztietan, oro har, egileak (λ) narratzaile nahiz pertsonaiak (L) jartzen baititu subjektu narratibo gisa. Gure aztergai zehatzari begira, ordea, bi esatariek bat egiten dute; izan ere, aztergai ditugun kritikak Koldo Mitxelenak (izate fisiko-enpirikoa eta hezurharagizkoa den aldetik) idatzi zituen eta kritika horietan agertzen den diskurtsoesataria ere Koldo Mitxelena idazlea bera da. Beraz, gure aztergaiari begira, bereizketa honi baino indar handiagoa emango diogu, Ducrot-ek berak, «L esatariaren» barnean, hau da, diskurtsoko subjektuen barnean, atzematen duen bereizketari. «L esatari» honen barnean, izan ere, esataria eta enuntziatzaileak bereizten ditu. #### *Esataria eta enuntziatzailea(k)* Bataren eta bestearen artean dagoen alderik funtsezkoena, apika, honako hau da: esataria enuntziatuaren arduradun zuzena da (ekoizlea), enuntziatuaren osagai diren hitzak eta egiturak hautatzen dituena; enuntziatzaileak, berriz, enuntziatu horrek iragartzen dituen ikuspuntuekin egiten du bat12. Horrenbestez, esataria ez da ikuspuntu bat, ikuspunturen bat har dezakeena baizik. Esataria, bada, bakarra da, bakarra baita enuntziatua sortzen duena (enuntziatuko hitz eta egiturak hautatzen dituena); enuntziatzailea, berriz ugaria izan <sup>12. «</sup>Par définition, j'entends par locuteur un être qui, dans le sens même de l'énoncé, est présenté comme son responsable, c'est-à-dire comme quelqu'un à qui l'on doit imputer la responsabilité de cet énoncé» (Ducrot, 1984: 193). «(...)J'appelle "enonciateurs" ces êtres qui sont censés s'exprimer à travers l'ènonciation, sans que pour autant on leur attribue des mots précis» (Ducrot, 1984: 204). <sup>13.</sup> Hizkuntzak, jakin badakigu, ikuspuntu ugari aditzera emateko bere bitartekoak ditu; hau da, hainbat hizkuntza unitate berariaz ikuspunturen bat aditzera emateko erabiltzen dira. Esate baterako, gure corpusean, Mitxelenak etengabe darabiltza «halakok dioenez» nahiz parentesien edo marren artean agertzen diren «halakok dio» bezalako esapideak. Guri, enuntziatu parentetikoen azterketa honetan, marren, parentesien nahiz koma parearen artean doazenak interesatzen zaizkigu. Baita esataria bere diskurtsotik aldentzeko, urrutiratzeko erabiltzen dituen baliabideak ere. Hauxe baita, hain zuzen ere, enuntziatu parentetiko ugariren egitekoa, esataria bere diskurtsotik aldentzea, besteren ikuspuntua tartekatzea, alegia. Alderdi horretatik esan dezakegu enuntziatu parentetikoek, azken batean, tartekatua izan den enuntziatuarekin erkatuz, enuntziatzaile nahiz modalitate aldaketa dakarrela. daiteke, esatari horrek enuntziatua bere ikuspegitik, nahiz besteren ikuspegitik13 igor baitezake. Enuntziatzaileak, ondorioz, enuntziazioari esker agertzen diren izakiak dira, nahiz eta hauek berariaz hitz egin ez, nahiz eta hauen hitzak zehatz-mehatz agertu ez, beren ikuspuntua agertzea zilegi egiten dute. Ildo horretatik uler dezakegu Banfield-ek (1979) enuntziatzailea kontzientzia-subjektua (*sujeto de conciencia*) deitzea, edota ikuspuntu-gunetzat jotzea. Esatariak duen enuntziatzailearekiko jarrera hamaika modutakoa izan daiteke. Corpuseko zenbait adibiderekin ispilatzen saiatuko gara. #### a) Urruntzeko harremana - (1) Behingoz bederen, zinemak, ixpilu (**zeren ixpilu gero?**) izateari utzirik, amets-ateak iriki dizkigu, Albert Larrorisseri eskerrak. (ZIN: 170). - (2) Bizkaiko hitza omen da *durdua* «dificultad» eta Mogelek (**baina zein Mogelek eta non?**) darabilena. (LIB I: 114). - (3) Egilearen iritziak —**eta norenak ez?** okerrak izan daitezke hemen edo han. (LIB I :130). Esatariak beregana dezake, bada, ikuspegi bat edo beste, baina zenbaitetan bereganatu duen ikuspuntu horretatik urrundu eta enuntziatzaile hark enuntziatutakoa iruzkindu egingo du. Horrela «autokritika» egiteko aukera izango du; bere burua iruzkindu eta kritikatzeko aukera, norentzakoaren atentzioa erakartzeko. Eta urruntze-efektu hori erdiesteko, goiko adibideetan ikus dezakegunez, enuntziatu parentetikoak bitarteko aproposak gertatuko zaizkio. Horrelakoetan, betetzen da guztiz Ducrot eta Bajtin autoreek polifoniaz14 diotena: polifonia ez da bakarrik aniztasuna edo dialogismoa, baizik eta ikuspuntuen arteko bestelakotasun edo kontrajartzea ere bada. #### b) Esatariak enuntziatzailearekin bat egitea Aldez aurretik garbi gera bedi maiz aski (edo gehienetan) esatariak bere-berea duen ikuspuntutik igortzen duela enuntziatua, eta kasu horretan esataria eta enuntziatzailea biak bat izango lirateke. Baina gertatzen ere da esatari horrek enuntziatua beste norbaiten ikuspuntutik igorri arren, ikuspuntu horrekin erabat bat etortzea. Bat-etortze hori, gainera, berariaz aditzera eman dezake: (4) Onak gailen, gaiztoak lotsagarri ikusirik azkenean, alai irtengo dira zinetik, eta sartu baino zintzoago direlakoan gainera, gogoa onen alde baitzeukaten —**badakizue alderdi horretakoak izaten garela beti, zineman behintzat**— eta eserlekutik mugitu gabe onei eginahalean lagundu baitiete. (ZIN: 124). <sup>14.</sup> Ozaetak (2010: 180) dimentsio polifonikoarekin lotuta berbaldi *autofonikoak* (esatariak bere hitzak edo berbaldiak —aldez aurretik esanak edo ez— ekartzen dituenean), *diafonikoak* (ekarritako enuntziatua aurrez aurre dagoen solaskidearena denean) eta *polifonikoak* bereizten ditu. Enuntziatzailea esatariaren enuntziatuan sartzea eragotzi edo uzten duten mekanismoak «ageriko heterogeneotasunaren» lorratzak dira. «Heterogeneotasuna» bereziki J. Authier-Revuz-ek (1982, 1984, 1995) jorratu du.1984an argitaratutako artikulu batean, Jacqueline Authier-ek, «enuntziazio-heterogeneotasuna» eman zuen aditzera eta «heterogeneo» izaera horren azpian bi mota nagusi bereizi zituen: - 1) heterogeneotasun osagarria edo izatezkoa (*constitutive*) - 2) agertzen edo bistakoa den heterogeneotasuna (*montrée*) Heterogeneotasun osagarria ez da diskurtsoaren gainazalean agertzen; halaz ere, diskurtso arteko emaitzatzat har daiteke, Bakhtine-k bere dialogismoaren teorian adierazten zuen legez: diskurtso jakin bat aurreko diskurtso guztiekin harremanetan jartzen du osagarria den heterogeneotasunak. Beraz, badirudi diskurtsoa osatzen duen heterogeneotasun honek diskurtsoaren ehundura nola eginda dagoen aztertzen duela, aurretik sortutako gainontzeko diskurtsoekin harremanetan. Bigarren heterogeneotasun mota, izenak berak adierazten digunez, enuntziazio mailan esplizituki agertzen da. Horren adierazgarri horra hor, esatariaren urruntzea, esatariaren bikoizketa edo bitan banatzea, polifonia-markak, etab. Egia da enuntziazioaren gainazalean agertzen den heterogenotasunaren arrastoak aurkitzea errazagoa dela. Hauek, Covadonga Pendones De Pedrok (1992: 10) esango digunez «se reconocen a través de algunas irregularidades gramaticales, variaciones formales del código, el *discurso interrumpido* y marcas tipográficas» (letrakera etzana gurea da). Ageriko heterogenotasun hau bi eratara ager daiteke: markatuak diren formez, nahiz forma markatu gabeez. Markatuek, tipografia edo sintaxi bidezko markei esker, «bestearen»15 lekua zehazten dute, eta hemen sartuko genituzke kakotxen artean edo etzanez datozen esaldiak, baita enuntziatu parentetiko mota bat ere. Bereziki, «enuntziatu parentetikoen» azpisailtzat jotzen ditugun zuzeneko estiloa, zitak, etab (Azpeitia, 2010). Las formas marcadas establecen el lugar del «otro» a través de una marca unívoca (ya sea ésta de carácter tipográfico o sintáctico) como en el caso de los términos y frases entrecomilladas o en cursiva, los incisos, el discurso directo e indirecto, las citas, etc. (Pendones De Pedro, 1992: 10). Enuntziatu parentetiko batzuetan besteren ahotsa marka formalez aditzera ematen da: - «Aipu-marken» marka ortotipografikoarekin: - (5) Eta hainbeste esaera gogoangarrik **(«koldarra ehun bider hiltzen da; bihoztunak, ordea, ez du heriotza behin baino gehiago dastatzen»)** gehiago merezi zuen (ZIN: 127). <sup>15.</sup> Esataria zenbaitetan bere diskurtsoa enuntziatzailearen hitzetatik (besteren diskurtsotik) bereiztera behartuta dago eta horretarako maiz aski marka tipografikoetara jotzen du: kakotxetara… - Zuzeneko estiloarekin. Estilo hau da dialogismoaren edo polifoniaren gertakaria argien aditzera ematen duena16: - (6) «Bertso oyek —**dio Aita Zavalak** Euskalerri guzira zabaldu ziren…» (LIB II: 122). Hori hala izanda ere, artikulu honetan aztergai izango ditugu — hetereogeneotasun ez-markatuaren baitan— inolako marka formalik gabe besteren ahotsa, edo besteren ahotsaren oihartzuna, dakarten adibideak. Maiz, ondorengo atalean ikusiko dugunez, egitura parentetikoa baliabide hagitz egokia gertatzen zaio inolako kanpoko marka tipografikorik gabe esatariaren beraren bikoizketa islatzeko. # **3. Koldo Mitxelenaren enuntziatu parentetikoak esatariaren bikoizketa islatzeko bitarteko** Maiz ez du, izan ere, aipamen gisa ematen erlijio liburuetakoa den esana, edota aipamen gisa ematen badu ere, batek ez daki zeinetakoa den. Beste batzuetan osoro bere hizkeran txertatua, kako eta ezer gabe, agertzen da eta ez da batere erraz halakoa antzematen. Esate baterako, Sacha Guitry zenduaz ari dela honela dio: «Hilaren obra bizirik daukagunez gero, zilegi izan bedi hartaz, hilaz zilegi ez litzatekeena, esatea» (...) Nork asma hor San Agustinen esaera bat erabili duela Mitxelenak gogoan, haren «De mortius non fit mentio» delako hura ez badu? Besteren ahoz mintzo da hor, beraz, Mitxelena (Altuna, 1988: 29). Goiko aipuak Mitxelenaren zine- eta liburu-kritiketan agertzen diren ahotsei (eta ikuspegiei) egiten die erreferentzia eta ahots horiek, gainera, batzuetan marka tipografikoekin bereizirik agertuko dira, baina beste batzuk inolako markarik gabe. Atal honetan Mitxelenaren diskurtsogintzaren ezaugarritzaile diren enuntziatu parentetikoak (E2) oinarrizko enuntziatuarekin harremanetan (E1) izango ditugu azterkizun, besteren ahotsak norbere diskurtsoan (bigarren graduko puntuaziomarkez aparte), inolako marka formalik gabe islatzeko bitarteko diren heinean. Jakin badakigu, izan ere, enuntziatu parentetikoa egitura berezia dela bai intonazio aldetik baita betetzen duen funtzioaren aldetik ere: enuntziatu aske bat, lotura sintaktikorik gabe bigarren mailako puntuazio-marken artean kokatzen dena. Beraz, izan baditu marka formalak egitura hau gainerako diskurtsoetatik bereizteko, baina ahots ugariak islatzeko ez du enuntziatu parentetikoaren barnean marka tipografikoz ahots horiek desberdintzerik behar. Atal honetan adibide zehatzen bidez frogatzen saiatuko gara enuntziatu parentetikoei esker, batzuetan, esataria bikoiztu, erdibitu edo bitan banatuko dela. Batetik, beste ahots batzuen enuntziatzaile izango da; hau da, besteren ikuspegiak ekarriko ditu diskurtsora, nahiz eta hor aditzera ematen den informazio edo edukiaren arduradun ez izan. Enuntziazio-ekintzaren arduradun izango da soilik. Holakoetan E1 enuntziatzailea deituko diogu eta honek ez du beti esatariak berak duen iritzi-usteekin zertan bat egin. <sup>16.</sup> Azken batean, *zuzeneko estiloan* esatari batek beste enuntziatzaile baten ikuspuntua bereganatu baino areago, bi esatarien enuntziatuak elkarrekin gurutzatzen dira; hau da, A esatariaren diskurtsoa B esatariaren diskurtsoan tartekatzen da. Enuntziatu-markoak (parentetikoak) zuzeneko aipuak jasotzen dituen enuntziatuaren eskema sintaktikoa hausten du. Bestetik, esataria bere ikuspuntuaren arduradun eta enuntziatzaile bihurtuko da (E2 enuntziatzaile) eta horretarako enuntziatu parentetikoak hautatuko ditu. Egitura horietan oso nabarmenak izango dira esatariaren beraren lorratzak, bere markak. Bikoizketa honi esker, adibideek erakutsiko digutenez, zerbaiti buruzko ikuspegi ezberdinak oso modu zuzenean adierazteko aukera izango du Mitxelenak. Norentzakoaren arreta erakarriko du, honek deskodetzeko ariketa konplexuagoa egin beharko baitu. Gutxienez, bi interpretazio-hari irekiko dira, bi enuntziazio ezberdin baitira. Izate erreal baten bi ahots dira: bata, E1 enuntziatzailearen itxura hartzen duena, testua sortu duen unekoa, eta bestea E2 enuntziatzailearekin bat egiten duena, geroago, bigarren momentu batean egiten duen zuzeneko iruzkina: benetako elkarrizketa baten aurrean bageunde bezala «ni» batek «zu» bati zuzentzen dion adierazpena. Ikus dezagun adibidez baliatuz: - (7) Ulysseri —**zergatik ordea?** halako Luzifer-airetxo bat erantsi diote, edo Prometheu-airea, Greziatik aldegin nahi ez badugu (ZIN: 147). - (8) Iñaki eta Begoñak seme bat dute: «el Txantxo **(ze izen arrano da hori?)** (ZIN: 133). - (9) Bizkaiko hitza omen da durdua «dificultad» eta Mogelek (**baina zein Mogelek eta non?**) darabilena (LIB I: 114). Goian esandakoa garbi ageri da adibide horietan; izan ere, esataria bera izango da E1 enuntziatuan esandakoa zuzenean zalantzan jarri eta nolabait ere kritikatuko duena. Esatariak, bada, enuntziatu parentetikoan agertzen den enuntziatzailearekin egingo du bat, baina ez E1-eko enuntziatzailearekin. Esaterako, (9) adibideko «omen» partikulak aditzera ematen digu esataria besteren enuntziatzaile dela17, baina esatariaren beraren ikuspegia enuntziatu parentetikoan bertan agertzen da; hau da, E1 enuntziatzailearen ikuspegia zalantzan jartzen du parentesien arteko galdera horrek. Beste batzuetan, kritika kutsua are nabarmenagoa izango da, eta esatariak, zuzenean enuntziatzailea astintzeko erabiliko ditu enuntziatu parentetikoei esker egindako iruzkinak: - (10) Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren «apogeo» eta «perigeo» (**Nola esaten diren?)**. Bada ordu gure egitekoari lot gakizkion (euskara irakastea bada, ahalik ongien eta errazen irakasteari), hodeietatik apur batez jetxiaz (LIB II: 49). - (11) «Troar´ek txumustuan erasartu zuten zaldia...ta danak erri-barrura sarturik, egundoko lepoketa (itoketa) egin zuten» (**Era-sartu? Ez ote dugu euskaldun guztiok «sar-erazi» esaten? Eta noiz ezkero ito dezake inor burni edo tupiki zorrotzak?)** (LIB I: 69). <sup>17.</sup> Zubeldiak (2009) «omen» partikuladun perpausen esanahiaz ari dela ikuspegi estandarrean hiru ezaugarri nabarmendu zaizkiola esango digu eta horietako lehena honako hau da: «Hiztunak adierazten/aditzera ematen duen proposizioa besteren batek esana omen dela ematen du aditzera/adierazten du "omen"ek» (Zubeldia, 2009: 230). (12) «Akamenon Mukene-urira elduala, bere emazte Klitaimnestere ta Aigista´k asmo batez erail zuten» (**Zenbat Agamenon ziren heldu ahala hiltzeko?**) (LIB I: 69-70). Beti ez zaio, ordea, enuntziatzaileei zuzenduko. Beste batzuetan, badirudi esatariak galderak norentzakoari zuzentzen dizkiola, edo behintzat, honekin bideratu nahi duela elkarrizketa. Eta horrek diskurtsoari dinamismoa emateaz gain, baieztapenak eztabaidaezinak edo erabat irmoak ez direlako sentsazioa ematen du, nolabait norentzakoarekin (norentzakoaren usteekin) banatu nahiko balitu bezala. - (13) «Hemen, egia esan, bideak zabalik zeuden, baina, euskararen truk beren ametsak eman nahi dizkiguten gramatikalarien axolagabekeria batetik eta idazleen lasaikeria bestetik (**ba ote dago nork bere gogara, antzora, eta moldera egitea baino errazagorik?**), aspaldi josi zitzaigun otez eta elorriz (LIB I: 128-129). - (14) Aita Villasante ezagutzen duenak—**eta nork ez du ezagutzen izenez behintzat gure artean?**— badaki nola egiten dion beti lanari, sustraiz eta funtsez, bil eta azter ditzakeenak oro bildu eta aztertu ondoren, edozein sailetan (LIB II: 60-61). - (15) Eta azkenean, behar bezala, onek daramate saria, diruaren ordez kontzientzia garbia besterik bada ere. Izan ere —**nork ukatuko?**— ez omen da aberastasun hoberik (ZIN: 167). - (16) Bagenituen lehen euskaraz sasi-jakintsuak, sasi-letraduak eta (**zergatik ez esan?**) sasi-kumeak; orain berriz, lehengoen gain, sasiabsolutuak, sasihelburuak, sasi-kezkak, sasi-pakeak eta nik al dakit beste zenbait sasi-gauza (LIB I: 139). Garbi dago, adibide horiek, norentzakoarekin gauzatzen duen elkarrizketaren edo dialogizitatearen lekuko direla eta, gainera, esatariak maiz galdera erretorikoen teknikara jo ohi duela. Zentzuzkoa da pentsatzea esatariak ez duela norentzakoak galdera horiek erantzuterik nahi. Zer da orduan esatariak galdera erretoriko bat formulatzen duenean erdietsi nahi duena? - Batzuetan zuzenak eta egokiak ez direla iruditzen zaizkion ikuspegi eta jarrerak kritikatu eta horiei eraso egitea (10., 11. eta 12. adibideak, esaterako). - Esatariaren beraren iritzi eta jarrera pertsonala adieraztea (8. adibidea). - Hainbat iritzi edo baieztapen zalantzan jartzeko modukoak ez direla adieraztea; hau da, baieztapen ukaezintzat jotzea (15. adibidea, esaterako). Etorkizunari begiratzea edo etorkizunean gerta litekeenaren zertzelada batzuk ematea: (17) Inoiz edo behin —gero eta hobeto gabiltzala— egiazko *Garoa*-ren oroitzapena bera galduko balitz ere **(zer esango lukete orduan kritiko bihurriek?)**, oraingo inausaldian baztertu diren abarrak jaso nahi genituzke Egan-en (LIB I: 80). Adibide horiek guztiek erakusten digute esataria diskurtsoan bertan bikoiztu edo bitan banatu dela, izate beraren bi ikuspegi, bi ahots bailiran. Batetik, E1 enuntziatzailea genuke; hau da, oinarrizko enuntziatua enuntziatzeko ardura duena. Eta bestetik, E2 enuntziatzailea, bigarren une batean (enuntziatu parentetikoari esker), hasierako diskurtso-plangintzatik kanpo balego bezala egindako iruzkina: E1 enuntziatzaileak eman duen informazioa iruzkindu, zalantzan jarri, kritikatu, erasotu egingo duena. Diskurtsoan bertan egon daitezkeen bestelako iruzkinekin erkatuz, badute adibide horiek berezitasunik: esatariak iruzkinak zuzen-zuzenean egiten ditu, E1 enuntziatuaren linealtasuna hautsiz eta une horretan bertan tartekatuz. Zuzeneko kritika, zuzeneko iruzkina, norentzakoari arreta sorrarazteko modukoa da, hari zuzenduko balitzaio bezala adierazten baititu, eta horrela, berarekin zuzenean izandako elkarrizketa bat imitatzen du. Jokabide honek ba ote du hondarrean bestelako xederik? Ondorengo puntuan ikusiko dugu polifonia-gertakaria pertsuasioa erdiesteko xedeari loturik egon litekeela. Izan ere, esatariak bere argudiatzean aurrera egiteko ezinbestekoa gertatzen zaio bere ideiek norentzakoaren babesa izatea, eta horretarako norentzakoarekin elkarrizketa bidez «kooperatu» edo auzolanean aritu beharko du, nahiz eta elkarrizketa hori imitatua edo fikziozkoa izan. # **4. Koldo Mitxelenaren enuntziatu parentetikoak esataria bikoiztuz argudiatzean aurrera egiteko bide** ## **4.1. Polifonia-gertakaria** Enuntziatu parentetikoekin aldi berean diskurtso paralelo bat gauzatzea lortzen du Koldo Mitxelenak, bi interpretazio-lerrori ateak irekitzeko gai izango den diskurtso paraleloa. Argi dago, ordea, bi diskurtsoak ez daudela maila berean; bat bestea baino (nora)bideratuagoa izango da eta esatariaren argudio-haria aurrera eramateko baliatuko du. Enuntziatu parentetikoek irekitzen dutena ironikoagoa, bihurriagoa da, bere argudiatzean aurrera egiteko bitarteko aproposa da. Ikus dezagun adibide hauekin: (18) Ipuiak badu miztoa, eta suge-miztoa gainera. Nabari zaio ez dela gaia zenbaiten (**askoren edo gutxi batzuen?**) gogoko izango eta hala ere, edo horrexegatik beragatik, batere beldur eta kupidarik gabe azaldu nahi luke. Badirudi eginahalean minberatu beharrean dabilela minbera daitezkeenak. Ezin esan, bada, eskua gorde duenik: gehiegi agertu du, aukeran (ZIN: 145). Adibide honetan bi enuntziazio-lerro bereiziko ditugu, esatariaren bikoizketaren ondorioz: - E1 enuntziatzailea: esatariak enuntziatzaile honen ikuspegitik kontatzen duenean, kontaketa neutroagoa, orokorragoa edo zehaztugabeagoa egiten du. Esataria, soil-soilik, ikuspegi horren enuntziatzaile izango da. - E2 enuntziatzailea edo enuntziatu parentetikoan agertzen dena: enuntziatzaile honek darabilen ikuspegiak esatariarekin bat egingo du; edo, hobeto esan, esatariarena berarena da. Hala, aurretik emandako informazioa bigarren une batean iruzkindu egingo du (honek ere «miztoa» aterako dio). Azken batean, egitura honetatik inferi dezakegu E1 enuntziatzaileak zerabilen «zenbait» zehaztugabe hori «gutxi batzuek» osatzen dutela (gutxi batzuen aldeko apustua egingo du) eta gutxi horiek ziurrenik beheraxeago aipatzen dituen «minbera daitezkeen» haiek soilik direla. Galdera erretoriko bezala planteatuko du zalantza hori airean utziz eta sujerentzien munduari atea irekiz. Aldi berean, diskurtsoa dinamismo batez zipriztinduko du, norentzakoarekin izan dezakeen fikziozko elkarrizketa imitatuz. (19) Eta, hau da beltzena eta gogorrena, gertakari berbera bi aldetara entzuten baldin badugu —gaurko neska-mutilek irakurtzen dituzten nobeletan edo antzinako poema epikoetan bezala edertua eta goratua, edo oraingo eta lehengo zenbait idazlek ohi duten bezain belztua eta itxuratxartua—, alderik politena ez dela beti, ezta maizenik ere, egiazkoena izaten. Japonen eta hemen gizona *—***eta emakumea***—* izukaitz baino bildurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago dela, alegia» (ZIN: 130). «Eta emakumea» enuntziatua perpausaren ikuspuntutik aztertu izan bagenu, bi izen-sintagmen arteko koordinazio kopulatiboa (emendiozkoa) ikusiko genuke: «gizona» eta «emakumea» bi sintagmak maila berean baleude bezala. Garbi dago, ordea, esatariak esanahi edo interpretazio hori erdietsi nahi balu, ez zukeela parentetiko bezala adieraziko. *Eta* lokailuak, beraz, aurreko sintagmak elkartzeko edo lotzeko baino gehiago balio du enfatizatzeko; sarrera egiten dion enuntziatua indartzeko balio du. Alde horretatik pentsatu beharko genuke esatariak tartekatu duen informazio hori arras garrantzitsua dela; izan ere, leku jakin horretan egote hutsagatik (parentesi moduan) indartua edo fokalizatua dagoen informazio hori berrindartua agertzen da *eta* lokailuarekin. Intonazioari dagokionez ere, bada alderik kopulatibo soila irakurri, edo kasu honetan bezala, enuntziatu parentetiko bezala irakurri. Badirudi, bigarren une batean berregituratu duela; hasierako plangintzan egon gabe, unean bertan gogoratu izan balu bezala. Interpretazioaren aldetik, izate beraren bi ahots direnez gero, esatariaren bikoizketa honek bi interpretazio-lerro irekitzen ditu: - Batean, interpretazio «inozentea» edo «sexismoaren» arrastorik gabekoa; «gizona» dioenean (bai onerako eta bai txarrerako), gizona eta emakumea barne hartzen dituen adigai orotarikotzat hartuz (E1 enuntziatzailea). - Bigarren interpretazio-hariak, ordea, «emakumea» adigaia berariaz gehitzen dio; hots, badaezpada «gizon» adigai horretan «emakumeak» ere sartzen direla adierazi nahi du. Horrek, egungo irakurleei behintzat, «matxismo», «feminismo» kontzeptuak iradokitzen dizkigu (edo hizkuntzaren erabilera sexista). Bigarren interpretazio-lerro hau, bada, askoz ere zorrotzagoa, kritikoagoa da. Horrelako adibideek erakusten digute esatariaren lorratzak hor bertan agertzen direla, zuzenean norentzakoari egindako iruzkinak dira, eta komunikazio-ekintza erreal bat imitatzen dute. (20) Baina kantari eta dantzari —**eta zahatoari eragiten**— ari direino ez dira, dirudienez, gehiago oroitzen ez Itsasoaz ez etxe-gaineko hipotekaz (ZIN: 132-133). Lehendik ere indartua eta fokalizatua zegoen enuntziatua (parentetikotasunak eraginda), baina, eta lokailuari esker, areagotu egingo da nabarmentze hori. Hemen ere bi interpretazio-lerro bereiz ditzakegu: Bata xaloagoa, «inozenteagoa»: dantzari eta kantari aritzea ongi ikusita dago gizartean; beraz, ez litzateke kritikarik egongo. Aldiz, bada beste interpretazio bat ere, zorrotzagoa, kritikoagoa, ironikoagoa dena: «Zahatoari eragiten ari direino ez dira gainerako arazoez oroitzen». Eta hori litzateke kritikagarria. Azkenengo interpretazioari ateak enuntziatu parentetikoak irekiko dizkio. Azken batean, esatari beraren azpian bi enuntziatzaile ditugu, bat xamurragoa, inozenteagoa, besteren ahotsaren enuntziatzaile soil dena; hau da besteren ikuspegia ekartzera lerratuko dena. Eta bestea, zorrotzagoa, ironikoagoa, kritikoagoa, filmaren alderdi negatiboak agerian utziz norentzakoa bideratzen saiatuko dena. Hondarrik hondarrean, enuntziatu parentetikoari esker, kontaketa iruzkindu, epaitu egingo du besteren ikuspegia alde batera utzi eta bere hatza uzten duen esatarienuntziatzaileak. Diskurtsoaren linealtasun hori hautsi ez balu, irakurleak ez luke zertzelada horretan erreparatuko, eta, azken batean, zertzelada hori esatariarentzat garrantzizkoa da, bere argudio-prozesu horretan filma parodiatzeko helburuan laguntzen baitu. (21) Gogoz —**eta batzuetan parre-algaraz**— irakurtzen dira ipui guztiak, buru batetik bestera. Zenbaitzu ezagunak dira Plaentxia-Eibarretatik kanpora ere (LIB I: 91). Adibide honetan ere ikus daiteke esatariak egitura parentetikoa erabiliz indarra, enfasia eman nahi diola ipuinen alderdi dibertigarriari. Ez dira soilik gogoz irakurtzen, gogoz irakurtzeaz gain, barre eraginarazteko ere gai dira. Oraingo honetan, buruan duen norentzakoa liburu edo ipuin hauek irakurtzera lerratu nahi du. Horretarako, ahots ezberdinen artean berea nabarmentzen du, modu markatuago batez bere ikuspegia tartekatuz. - (22) Euskara egiten —**edo egin ustean desegiten** hasi baino hobe genuke euskaldunok euskara ongi ikasten hasi (LIB I: 69). - (23) Negarrez gaude beti, euskal irakurgai gutxi ditugula eta, eta ditugun ederrak ere ezin ditugu, **edo ez ditugu nahi**, irakurri (LIB I: 71). Gure ustez, enuntziatu parentetiko gisa tartekatzen dituen azkeneko bi adibideen helburua argudiatzearen norabidea ñabartu, zehaztu eta abiaburuko formulaziotik erabat aldentzea da. Horietan garbi ikus daiteke E1 formulaziorarekin aditzera eman nahi dena eta E2-ri esker, bigarren une batean egiten duen birformulazioarekin aditzera eman nahi dena justu kontrakoa dela eta bi enuntziazio-lerro bereizi beharko genituzkeela. Batetik, oinarrizko enuntziatuak (E1) edo abiaburuko formulazioak dakarren enuntziazio-ikuspegia, eta bestetik, parentetikoak (E2) edo azken bi kasuetan birformulazioak dakarrena; hau da, abiaburuko formulazio horretatik beste muturrera aldenduko den esatariarena. Besterik baita esatea «ditugun irakurgai ederrak ezin ditugu irakurri» edo «ez ditugu irakurri nahi», edo «euskara» egitea, edo «egin ustez desegitea». Oso besterik, gainera. Bigarren formulazioak, bada, enuntziazioaren ikuspegi-aldaketa dakar, eta horrek argudiatzea ere bideratu egingo du; bigarren enuntziazio horren menpe egongo baita lehena. «Neutroagoa» den interpretazio-lerroari (E1), markatuagoa, bideratuagoa dena eransten dio (E2) esatari eta enuntziatzaileak. Badu, bada, argudiatzean eraginik. Izan ere, esatariak ez ditu ikuspegi edo ahots ezberdinak oharkabean, inolako helbururik gabe tartekatzen; diskurtsoa berak nahi duen bidetik eramateko helburuarekin baizik. #### **4.2. Balizko diafonia** Polifonia-gertakariaren barruan, esataria norentzakoak izan dezakeen iritzi edo ikuspegiaren enuntziatzaile bihurtzen denean, diafonia-gertakariaren aurrean gaudela esan ohi da (Miche, 1995). Gertakari honekin, esatariak norentzakoaren ahotsak ekarriko ditu diskurtsora, baina helburu jakin batekin, bere argudiatzeprozesu horretan aurrera egiteko helburuarekin; izan ere, norentzakoak izan ditzakeen balizko «kontra-argudioak» bere diskurtsoan bertan adierazi eta hauek alde batera utziz, bere argudiatzeak indar handiagoa izatea lortuko du. Diskurtsoa besterenaren oposizioan eratze horrek berekin dakar besteren diskurtso hori oso ongi ezagutzea; besteren ideiak eta balizko erantzunak ere ongi ezagutzea eta bestek egin litzakeen kontra-diskurtsoei aurre egiteko estrategiak bilatzea (Sitri 1995: 185). Badirudi esatariak, norentzakoak izan ditzakeen argudio horiek guztiak aztertuta ez ezik, baztertu ere egin dituela, eta, beraz, hausnarketaren ondorio dela egindako argudiatzea. Horrela, haren argudiatzeak indar handiagoa duela dirudi, edo behintzat zalantzan jartzea zailagoa dela. (24) Eta aldamenekoaren oihuak belarrian ditugula, nola amets egin, «Cinemascope»—**«mundua sortu zenez gero ikusi den gauzarik miragarriena»**—berriarekin ere? (ZIN: 129). Adibide honetan ikus daiteke enuntziatu parentetikoa besteren ahotsak islatzeko bide dela; gainera, berariaz zehazten ditu aipu-markei esker (forma markatutako ageriko heterogeneotasuna). Dirudienez, ahots horiek bere inguruko jendearenak dira (inguruko kritikoenak edo iragarki edo propagandarenak), eta pentsa dezakegu bere idatziak irakurtzen dituztenak ere tartean egongo direla. Hitz eta ahots hauek, ordea, helburu jakin batekin islatzen ditu: bere arrazoibidean aurrera egiteko baliagarri gertatuko zaizkio. *The robe* filmaren kritika negatiboa egiten ari delarik, kontrako argudioak emateko modua da: Cinemascope, hain miragarria dela badiozue ere, ez da beti nahikoa filma ona izateko. Alegia, bestek goraipatzen duten teknika horrekin egina dago, baina, hala ere, ez du lortu bera (esataria) ametsen munduan sartzea; ez du lortu berak filma atseginez ikustea. Bidenabar, «Cinemascope» kritikatzeko baliagarri zaio. (25) Ingelesek *high-brows* deitzen dituzten kontentagaitz haietako direnek (**edo garenek?**) esango dute beharbada ez dela hau zinema hutsa, literatura dela. Baina kopet harro ez direnek (**ez garenek?**) ez dute damu izango ikustera joana (ZIN: 124). Bi enuntziatu parentetiko horiei esker norentzakoarekin fikziozko elkarrizketa bideratu du. Bidenabar esan dezagun horiei esker esataria bikoiztu egingo dela, esataria bera baita enuntziatutako informazioaren lehenengo entzulea, eta informazioaren enuntziatzaile izateaz gain, informazio beraren iruzkintzaile ere bihurtuko da aldi berean. Iruzkina bigarren une batean diskurtsoan bertan adieraziz, esatariaren barnean egon daitezkeen «zalantzak» indartuko ditu. Aldi berean, ordea, izan daiteke kortesiaz, gizatasunez jokatzeko modua ere: *kontentagaitz* nahiz *harro* izenondoak negatiboak baitira eta inor ez mintzeko modu bat izan daiteke bere burua ere zaku berean sartzea. Eta irakurleak (norentzakoak) berari buruz duen iritziaren oihartzun badira? Hala balitz, «diafonia» fenomenoaren aurrean egongo ginateke, norentzakoak berak duen iritziaren enuntziatzaile bihurtuko baita.«Se apela a palabras posiblemente dichas por el receptor o estados de conciencia del mismo» (Fuentes eta Alcaide Lara, 2002: 242). (26) Hau da, ez duela aski betiko baiezka aritzearekin, hango gauza eder eta atseginak —**zorioneko «amerikar bizibidea»**— eztarria urratu arte goratzearekin. Jendearen burua, buruhausteak astintzeko aitzakiarekin, arintzeko edo. Are gehiago arintzeko, alajaina! (ZIN: 149). Amerikar zinemari kritika egiten dio, haren helburua gehienetan zein izaten den adieraziz: «Hango gauza eder eta atseginak goratzea». Kritika horretan E2 enuntziatzaileak kontatu bakarrik ez, sentimenduak adierazi ere egingo ditu, kritika are eta indartsuagoa eginaz. (27) «Nekazari haurrentzat idatziak dira, ordea» —**esango du beharbada norbaitek**—, «eta orain kaletarrak dira gehienbat, ez baserritarrak, mota horretako irakurgaien beharrean daudenak». *Baina* aurki horri ere aurki dakioke bere ifrentzua: hiritarrak, kaletarrak, badira oraingo euskal eskoletako haurrak, eta kaletarrak direlako hain zuzen, guztiok mantentzen gaituen ama lurretik saihestuak eta aldenduak, are gehiago komeni zaie nekazaritza eta aberezaintzaren berri jakitea (LIB II: 112-113). Besteren hitzez baliatuko da oraingoan ere, haiei aurre egin (*baina* lokailua) eta bere argudiatzeari indar handiagoa emateko (ez ote da «sokratikoa» dialektikan aritzeko modu hau?). Beraz, «polifonia» gertakariaren aldakia besterik ez den «diafonia» gertakaria ere, hein handi batean, argudiatzeko teknika edo estrategia bihurtuko litzateke. ## **5. Ondorioak** - 1) Artikulu honetan Koldo Mitxelenaren diskurtsogintzaren ezaugarritzaile diren egitura parentetikoak izan ditugu hizpide, eta agerian jarri nahi izan dugu Koldo Mitxelena bezalako maisu batek bere diskurtsoan aurrera egiteko, batere behartu gabe, egitura jakin horietara jotzen badu diskurtsoaren ikuspegitik egitura horiek funtzio garrantzitsua dutelako egiten duela. Beraz, diskurtsoaren ikuspegitik begiratuta behintzat, ez direla besterik gabe ken litezkeen egiturak. - 2) Izan ditzakeen funtzioetatik guztietatik18 bat hautatu dugu: enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa. Mitxelenaren corpuseko adibide zehatzekin frogatu dugulakoan gaude enuntziatu parentetikoek badutela balio polifonikorik, eta horrek diskurtsoari dinamikotasuna eransteaz gain, esatari-norentzakoen arteko elkarrizketa «imitatzeko» nahiz diskurtsoaren norabidea esatariak nahiko lukeen bidetik zuzentzeko ere baliagarri direla. Bat gatoz, bada, Baque Millet-ek (1999) dioenarekin: - (...) ces segments remplissent des fonctions précises dans le discours, fonctions qui ne peuvent en aucun cas être reléguées à un second plan, d´autant plus qu`elles constituent un lieu privilégié de la négociation, de la part du locuteur, de la bonne marche de son intervention par rapport à son interlocuteur (Baque Millet, 1999: 32). Enuntziatu parentetikoek dakarten informazioa, gainera, zenbaitetan esatariak testuan bertan esandakoak baino askozaz ere gehiago iradokitzen duela iruditzen zaigu. Izan ere, enuntziatu parentetikoen estrategia honi esker, esatariak hainbat ikuspegi adierazteko aukera du; hainbat sentsazio eta iritzi aipatzeko aukera ematen dio, eta ziurrenik ideia bera garatzea baino eragingarriagoa, iradokitzaileagoa eta aberatsagoa gertatuko zaio. Norentzakoak, azken batean, enuntziatu zehatz horrek (edo esatariak bidaltzen dizkion keinu horiek) eraginda informazio pragmatikoaren errota etengabe martxan jarri beharra izango du. Hainbat informazioren asoziazio edo lotura egingo du; ziurrenik, esatariak berak buruan zerabiltzanak baino gehiago. Enuntziatu parentetikoek, bada, testuak adierazten duenaz gaindi, iradokitzeko aukera eta bidea irekitzen dute. ## **6. Erreferentzia bibliografikoak** Altuna, P. (1988): "Aurkezpena", *MEIG I, II, III*, Donostia, 15-33. Authier-Revuz, J. (1982): "Hétérogéneité montrée et hétérogéneité constitutive:éléments pour une approche de l´autre dans le discours", *DRLAV*, **26**, 91-151. –––––––––––––, (1984): "Hétérogénéite(s) énonciative(s)", *Langages*, **73**, 98-113. Azpeitia, A. (2010): *Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso estrategiak: enuntziatu parentetikoak*, Deustuko Unibertsitatea. <sup>18.</sup> Tesian (Azpeitia, 2010) enuntziatu parentetikoek Koldo Mitxelenaren diskurtsoan dituzten eginkizunak bost estrategia komunikatibo nagusitan bildu ditugu: <sup>–</sup> Enuntziatu parentetikoa, argudiatzean aurrera egiteko estrategia erretoriko-pragmatikoa. <sup>–</sup> Enuntziatu parentetikoa, pertsona arteko harremanak bideratzeko estrategia. <sup>–</sup> Enuntziatu parentetikoa, informazioa testuinguruan kokatzeko estrategia. <sup>–</sup> Enuntziatu parentetikoa, ahozkotasuna idatzian txertatzeko estrategia. <sup>–</sup> Enuntziatu parentetikoa, esatariaren intentzio ironikoa aditzera emateko estrategia. - –––––––––––––, (2011): "Enuntziatu parentetikoak: Koldo Mitxelenaren intentzio ironikoaren ispilu", *Gogoa,***10** (1&2), 21-54. - Banfield, A. (1979): "La syntaxe de l´incise narrative et l´attribution de point de vue de phrase en phrase", *Linguisticae Investigationes*, **3:2**, 229-243. - Bakhtine, M. (1979/89): *Esthétique et théorie du roman*, Gallimard, Paris (gaztelaniaz: *Teoría y estética de la novela*, Taurus, Madril, 1989). - –––––––––––––, (1984): *Esthétique de la creation Verbale*, Gallimard, Paris (gaztelaniaz: *Estética de la creación verbal*, Siglo XXI, Madril, 1985). - Benveniste, E. (1970): "L´appareil formel…", *Langages*, **17**, 10-18. - Catach, N. (1980): "La ponctuation", *Langue française*, Larousse, Paris (aldizkariaren zenbaki osoa). - –––––––––––––, (1994): *La ponctuation (Histoire et système)*, Presses Universitaires de France, Paris. - Covadonga Pendones, D. P. (1992): "La heterogeneidad enunciativa: algunas manifestaciones de la heterogeneidad mostrada", *ELUA***, 8**, 9-24. - Dafouz Milne, E. (2000), *El metadiscurso como estrategia retórica en un corpus de textos periodísticos: estudio contrastivo de la lengua inglesa y lengua española,* Universidad Complutense de Madrid (argitaratu gabeko tesia). - Ducrot, O. (1984): *Le Dire et le Dit*, Ëditions de Minuit, Paris (gaztelaniaz:*El decir y lo dicho. Polifonía de la Enunciación*, Paidós, Bartzelona, 1986). - Escandell Vidal M. V. (1993): *Introducción a la pragmática*, Anthropos, Bartzelona. - Fuentes Rodriguez, C. (1996): *Aproximación a la estructura del texto*, Librería Ágora, Malaga. - –––––––––––––, (1998), "Estructuras parentéticas", *LEA,* **XX/2,** 137-174. - –––––––––––––, (1999): "Lo oral en lo escrito: los enunciados parentéticos", *Moenia*, **5**, 225- 246. - Fuentes Rodríguez, C. eta Alcaide Lara, E. R.(1996): *La expresión de la modalidad en el habla de Sevilla*, Premio Ciudad de Sevilla de Investigación 1994, Publicaciones del Excmo. Ayntamiento de Sevilla, Sevilla. - García Berrio, A. eta Albaladejo, T. (1983): "Estructura composicional. Macroestructuras", *ELUA*, 127-180. - –––––––––––––, (1983): *La ciencia del texto. Un enfoque interdisciplinario,* Paidós, Bartzelona. - Garro, E. (2008): *Jendaurreko debateak euskaraz. Diskurtso erreferituaren azterketa,* UPV-EHU argitalpen zerbitzua. - Grande Rosales, M. A.(1994): *Proyección crítica de Bajtín: La articulación de una contrapoética,* Universidad de Granada, Granada. - Grize, J. B. (1982): *De la logique á l´argumentation*, Droz., Geneva. - Kerbrat-Orecchioni, C. (1986): *La Enunciación. De la subjetividad en el lenguaje*, Hachette, Buenos Aires, 1993. - –––––––––––––, (1998): *Les interactions verbals. Approche interactionnelle et structure des conversations,* I. lib., Troisième Édition, Armand Colin, Paris. - Linares, M. (1974): *La puntuación correcta,* Talleres el diario de Avila, Avila, 1991. - Miché, E. (1995): "Les formes de reprise dans un débat parlementaire", *Cahiers de Linguistique Française*, **16**, 241-265. - Mitxelena, K. (1988): *Euskal Idazlan Guztiak I, II, III*, Euskal Editoreen Elkartea, Donostia. - Mounin, G. (1974): *Dictionnaire de la Linguistique*, Quadrige /Presses Universitaires de France, Paris, 1993. - Ozaeta, A. (2010) : *Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan*, Euskaltzaindia, Bilbo. - Roulet, E. (1987). Complétude interactive et connecteurs reformulatifs", *Cahiers de Linguistique Française*, **7**, 193-210. - Sitri, Fr. ( 1995): "L´incise: un point d´hétérogénéité dans enchanges entre pairs", *Cahiers du CEDISCOR*, **3**, 173-191. - Vande Kopple, W. (1985): "Some exploratory Discourse on Metadiscourse", *College Composition and Comunication,* **36,** 82-83. - Van Dijk, T. A. (1980): *Texto y contexto. Semántica y pragmática del discurso*, Cátedra, Madril. - Zavala, I. M. (1996): *Escuchar a Bajtín*, Montesinos, Bartzelona. - Zubeldia, L. (2009), "`Omen´partikularen azterketa semantikoa eta pragmatikoa", *Gogoa,* **9(2),** 227-247.
aldizkariak.v1-7-1055
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 121 _2022_7", "issue": "Zk. 121 _2022_", "year": "2022", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **DRAMATIZAZIOA LEHEN HEZKUNTZAN. KONTZEPTUALIZAZIOTIK OBRA DRAMATIKO BATEN SORMENERA LEHEN ZIKLOAN LANTZEN DIREN KONPETENTZIEI BEGIRA** **Tesiaren egilea:** Itziar Urretabizkaia Zabaleta **Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) **Saila:** Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila **Tesi-zuzendaria:** Josu Rekalde Izagirre eta Lourdes Cilleruelo Gutierrez **Tesiaren laburpena:** Ikerketa honetan dramatizazioak hezkuntzan eta, bereziki, Lehen Hezkuntza mailako lehen zikloan duen lekua aztertzen da, helburu bakarrera bideratuta: 236/2015 Dekretuaren bigarren eranskina osatzen duen Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean zehazten diren diziplina barruko oinarrizko konpetentzietan biltzen diren edukiak propio sorturiko obra dramatiko batean txertatzea, dramatizazioaren bitartez horien lanketa sustatzeko. Horretarako, ikuspegi teorikoen kontzeptualizaziotik hasten da, ondoren hiru alderdi aztertzeko: ibilbide propioa, berrikuspen bibliografiko konkretua eta Lehen Hezkuntzako Graduko laugarren mailako ikasleei egindako inkesta jakin baten emaitzak. Horien inguruko hausnarketa hirukoitzetik ateratako ondorioak aintzat hartuta, jatorrizko obra dramatiko bat sortuko da hirugarren atalean. Obra dramatiko horren azterketa egingo da azkenik, bertan biltzen diren Lehen Hezkuntzako lehen zikloko eduki konkretuak identifikatzeko. Ikerketa honek hiru helburu konkretu eta helburu orokor bat biltzen ditu. Helburu konkretuen artean lehenengoa da dramatizazioa baliabide pedagogiko gisa ezagutaraztea, bereziki Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean biltzen diren oinarrizko konpetentziak landu edota sendotzeko. Alderdi hau lehen ataleko kontzeptualizazioan aurkeztu eta bigarren ataleko berrikuspen bibliografikoan indartzen da. Dramatizazio-jarduerak ongi bideratuak izan daitezen, ezinbestekoa da irakasleak gai honen inguruan formakuntza egokia izatea eta horixe da, hain zuzen, ikerketaren beste helburu konkretuetako bat: formakuntza-gabezia hori agerian uztea. Lehen atalean ikusiko da prozesu hauek arrakastatsuak izan daitezen irakasle horren profilak nolakoa beharko lukeen izan; ondoren, bigarren atalean, gaur egungo formakuntzak duen lekua aztertuko da eta, azkenik, hirugarren atalean, dauden gabeziak nabarmendu ondoren, horri bideraturiko proposamen bat egingo da. Hirugarren eta azken helburu konkretua jatorrizko obra dramatiko bat sortzea izango litzateke, non Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumean aipatzen diren Lehen Hezkuntzako lehen zikloko konpetentziak txertatzen diren, horiek lantzeko edota indartzeko. Obra dramatikoa sortzeko oinarriak bigarren atalean egindako hausnarketa hirukoitzetik atera dira. Hiru helburuak ez dira, ordea, banaka kontuan hartzekoak, bata bestearekin zuzenean erlazionaturik baitaude: Lehen Hezkuntzako konpetentziak lantzeko dramatizazioa erabiltzea ezinezkoa baita, hori aurrera eramango duen profesional bat eduki gabe eta oinarrizko konpetentzia horiek biltzen dituen obra dramatikorik gabe. Hiru helburu horiei loturik egongo litzateke helburu orokorra ere: Lehen Hezkuntzako irakasle direnei edo izango direnei jarduera dramatikoekiko grina piztea eta beren jardunean ikerketa honetan nabarmendurikoak nolanahi ere erabilgarri edo motibagarri suertatzea.
aldizkariak.v1-7-1013
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 118 _2021_7", "issue": "Zk. 118 _2021_", "year": "2021", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **EUSKAL KULTURAREN HIBRIDAZIO PROZESUAK: TRIKITIXAREN KASUAREN AZTERKETA** **Tesiaren egilea:** Gurutze Lasa Zuzuarregui **Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) **Saila:** Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila **Tesi-zuzendaria:** Mari Jose Olaziregi Alustiza eta Pio Perez Aldasoro **Tesiaren laburpena:** XXI. mendeko euskal kulturari berezkoa zaion hibridazioa du aztergai Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin egindako ikerketa honek. Horretarako, maila teorikoan, hibridazio kontzeptuaren inguruan sortu diren hausnarketa eta eztabaida garrantzitsuenak aztertu nahi izan ditu Gurutze Lasa Zuzuarregui doktoreak «Globalizazioa aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak» doktorego programan. Adibide praktiko moduan, berriz, modernitatearen eta tradizioaren arteko tentsioak irudikatu eta iragana-geroa edo lokala-globalaren arteko adibide garbiak eskaintzen dituen trikitixaren kasuan alderatu ditu eztabaida horiek. 2020ko maiatzaren 7an online defendatutako tesi-txosten hau osatzen duten atalei dagokienez, aztergaiaren abiaburua jasotzen duen sarreraren ostean, bigarren atalean, trikitixa kontzeptuaren adierak eta adierazpen musikal honen inguruan orain arte plazaratu diren askotariko lanen aipuak jaso ditu doktore adunarrak. Jarraian, hibridazio kontzeptuaren ezagutzan sakondu du hirugarren atalean. Horretarako, nozio horren inguruan mundu-mailako hainbat egilek egindako hausnarketa eta mahaigaineratutako proposamenak jaso ditu, lehendabizi. Trikitixaren bilakaeraren testigu izan diren landa-eremu eta hiriguneetan arreta jarri eta tradizioaren ardatz kontzeptualean sakontzea ere ahalbidetu dio, ondoren, nozio horrek. Hibridazio kontzeptuaren inguruan euskal eremu kulturalean emandako hausnarketa, ekarpen eta erabilerak ere ezagutzera eman ditu segidan. Trikitixaren kasua aztergai izan duelarik, musikaren teorialariek nozio horretaz duten ikuspegia jasoz eman dio amaiera arlo teorikoari. Laugarren atalean ikerketa-lan hau gauzatzeko baliatu duen marko metodologikoa definitu du egileak. Ondoren, bosgarren atalean, gure kulturan hain erroturik dagoen trikitixaren historia eta bilakaeran sakondu du, euskal kulturari berezko zaion hibridazioaren adierazpen gisa. Horretarako, lurraldeka egin duen ikerketa dokumental eta landa-lanaren emaitzak eman ditu, lehendabizi. Ondoren, arreta berezia eskaini die adierazpen musikal honek bere bilakaeran zehar izandako hibridazio-prozesu etengabeak nabarmen eta polemikoki azaleratu zituzten Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiei. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, irakaskuntza eta musika-tresnagintzan diharduten artisauen jarduna ezagutzera eman ostean, trikitixaren sistemaren buru nabarmenenak diren trikitilariei arreta berezia eskaini die doktore adunarrak, segidan. Horretarako, esanguratsutzat jo dituen Tapia eta Leturia, Kepa Junkera, Esne Beltza, Gose, Huntza eta Koban taldearen ibilbidea ezagutu, diskografia analizatu eta kasuan abestien edukiak eta trikitixaren sisteman nagusi den genero-politikari egin dio kasu. Azkenik, ikerketa-lan honen ondorio nagusi eta aztergai izan duen trikitixaren inguruko ondorio eta ikerketa-ildo berrien proposamenekin eman dio amaiera Gurutze Lasa Zuzuarreguik, norbanakoaren hausnarketa kontziente eta kritikorako bitarteko ez ezik, bestearekiko harreman parekideak eraikitzera bideratutako aletxo bat gehiago izatea ere nahiko lukeen doktorego-tesiari.
aldizkariak.v1-0-532
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.43 _2023_2", "issue": "Zk.43 _2023_", "year": "2023", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Fumagilina mikotoxinak aspergilosi inbaditzailearen garapenean duen rola aztertzeko SPE-UHPLC-DAD metodo analitikoa (A SPE-UHPLC-DAD method to study the role of fumagillin in the propagation of invasive aspergillosis) > Ane Yaldebere<sup>1</sup>, Oskar González-Mendia<sup>2\*</sup>, Xabier Guruceaga<sup>3</sup>, Andoni Ramirez-García<sup>3</sup>, Aitor Rementeria<sup>3</sup>, Rosa Alonso<sup>1</sup> <sup>1</sup> Kimika Analitikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU) <sup>2</sup> Pintura Saila, Arte Ederren Fakultatea (UPV/EHU) <sup>3</sup> Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU) LABURPENA: Aspergillus fumigatus onddoak sortutako aspergilosi inbaditzailea mehatxua da immunoeskasia duten gaixoentzat. Azkeneko ikerketa batzuen arabera, fumagilinak, onddoak sortutako mikotoxinak, gaixotasunaren hedapenarekin zerikusia duela ikusi da. Hori dela eta, konposatu honen determinazioa lagungarria izan daiteke bai gaixotasunaren mekanismoak hobeto ulertzeko eta baita aspergilosi inbaditzailearen biomarkatzaile gisa erabili ahal izateko ere. Ikerketa mikrobiologikoetan fumagilinaren analisiak garrantzia izan arren, oraindik ez da haren determinaziorako metodo kuantitatiborik garatu zelula-hazkuntzako inguruneetan. Beraz, lan honetan fumagilinaren determinazio kuantitatiborako lehenengo metodo analitikoa balidatu da RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean. Laginaren tratamendua fase solidoko erauzketarekin egin da, anioi trukatzaile sendoak diren modu mistoko kartutxoak erabiliz. Horrela, egon daitezkeen interferentziak modu eraginkorrean ezabatu dira, eta % 83 ± 7ko berreskurapena lortu da. Analisia fotodiodo detektagailuari akoplaturiko bereizmen oso altuko likido kromatografia erabiliz egin da 336 nm-ko uhin-luzeran. Horrela, metodoak EMA (Europako Medikamentuen Agentzia) eta FDA (Elikagai eta Sendagaien Administrazioa) agentziek balidazio bioanalitikoetarako zehazten dituzten parametro guztien onartze-irizpideak betetzen dituela egiaztatu da. Gero, metodoa A. fumigatus-en lau andui analizatzeko aplikatu da, eta bakoitzak mikotoxinaren kantitate desberdina ekoizteko gaitasuna daukala ikusi da. HITZ GAKOAK: fumagilina; A. fumigatus; SPE; UHPLC; RPMI-1640. ABSTRACT: Invasive aspergillosis caused by Aspergillus fumigatus is a threat for immunocompromised patients. According to recent studies, fumagillin, a mycotoxin produced by this fungus, has been associated with the propagation of the disease. Therefore, this molecule might help to understand the mechanisms of this disease and to study the use of fumagillin as a potential biomarker of invasive aspergillosis. In spite of the relevance of fumagillin analysis in microbiological research, no quantitative method has been developed so far for its determination in cell culture media. Here, we present the first validated method for the quantitative analysis of fumagillin in RPMI-1640. The sample treatment consists of a mixed-mode anion exchange Solid Phase Extraction that effectively removes potential interferences and offered a recovery of $83 \pm 7\%$ . The analysis was carried out by Ultra High Performance Liquid Chromatography coupled to Diode Array Detection at 336 nm. The method fulfilled all the validation criteria established by EMA (European Medicine Agency) and FDA (Food and Drug Administration) guidelines for bioanalysis. Finally, the method was satisfactorily applied to the quantification of the fumagillin produced by different strains of Aspergillus fumigatus and it was observed that they had a different micotoxin production capacity. KEYWORDS: fumagillin, A. fumigatus, SPE, UHPLC, RPMI-1640. \* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Oskar González-Mendia. Pintura Saila, Arte Ederren Fakultatea (UPV/EHU). - oskar.gonzalezm@ehu.eus - https://orcid.org/0000-0001-6495-1815 Nola aipatu / How to cite: Yaldebere, Ane; González-Mendia, Oskar; Guruceaga, Xabier; Ramirez-García, Andoni; Rementeria, Aitor; Alonso, Rosa (2023). «Fumagilina mikotoxinak aspergilosi inbaditzailearen garapenean duen rola aztertzeko SPE-UH-PLC-DAD metodo analitikoa». Ekaia, 43, 2023, 41-58. (https://doi.org/10.1387/ekaia.23368). Jasotze-data: 2022, urtarrilak 17; Onartze-data: 2022, martxoak 3. ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2023 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_15.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago #### 1. **Sarrera** Fumagilina mikotoxina *Aspergillus fumigatus* onddoak sortzen duen biomolekula konplexua da (1. irudia). 1949an isolatu zen lehenengoz onddotik [1], eta lehenengoz aurkitu zenetik aurrera, agente antimikrobiar gisa erabili da hainbat aplikaziotan; hala nola, erle arruntak (*Apis mellifera*) babesteko *Nosema apis* onddo mikrosporidioak eragindako infekzioetatik [2], agente amebizida moduan erabiltzeko *Entamoeba histolytica*ren kontra [3] eta parasitoekin erlazionaturiko gaixotasunak sendatzeko arrainetan [4]. Gainera, duen aktibitate anti-angiogenikoa dela eta, fumagilinak potentzial farmazeutiko handia dauka minbiziaren tratamenduan. Hala ere, duen aktibitate toxikoaren ondorioz, debekatuta dago medikuntzan erabiltzea; baina fumagilina ordezteko hain toxikoak ez diren deribatuak garatu dira, TNP-470 eta CKD-732, kasu [5,6]. $$\begin{array}{cccccccccccccccccccccccccccccccccccc$$ **1. irudia.** Fumagilinaren egitura molekularra. Azkeneko ikerketa batzuen arabera, uste da mikotoxina honek eginkizun erabakigarriak izan ditzakeela aspergilosi inbaditzailearen garapenean [7-9]. Hori dela eta, indarra hartzen ari da fumagilina *A. fumigatus* onddoak eragindako gaixotasun hau biomarkatzaile moduan erabiltzearen ideia. Izan ere, *A. fumigatus* onddo patogeno oportunista garrantzitsuenetako bat da, eta eragiten duen aspergilosi inbaditzailearen heriotza-tasa % 40-90 ingurukoa denez gero [10], lehentasun handiko erronka da gaixotasuna garaiz detektatzea. Horretarako, hobeto ezagutu behar da onddoak sortutako fumagilinaren ekoizpena, bai eta mikotoxinak orga organismo bizidunen itu-zelulekin dituen elkarrekintzak ere. Ondorioz, beharrezkoa da biomolekula honen kuantifikazio fidagarria bermatzen duten metodo analitikoak garatzea hazkuntza-ingurunean, biofluido edo organoetan. Edonola ere, dakigunez, oraindik ez da fumagilinaren analisi kuantitatiborako metodorik garatu matrize hauetan. Hazkuntza-ingurunean biomolekula honen determinaziorako garatutako metodoak kualitatiboak izan dira [7, 9, 11]. Fumagilinaren erabilera antimikrobiarra dela eta, haren analisirako garatu diren metodo analitiko gehienak eztian [2, 12-18] edo arrain-ehunetan [3, 19, 20] egin dira mikotoxinaren kontzentrazioa neurtzeko. Horiez gain, beste matrize batzuetan ere egin da determinazioa; hala nola, ur gainazalean [21] edo esnekietan [22]. Metodo hauek, gehienbat, alderantzizko likido-kromatografian oinarritzen dira, fotodiodo (PDA) [3, 13, 18-20, 23] edo masa espektrometria (MS) [13, 14, 16, 17, 21, 22] detektagailuei akoplaturik. MS bidezko detekzioak sentikortasun handiagoa badu ere, merkeagoa eta erabilerrazagoa den PDA detekzioak kuantifikazio-muga egokiak eskaintzen ditu, fumagilinaren absortzio handiaren ondorioz (335 eta 350 nm-ko uhin-luzeretan) [5]. Aurretratamenduari dagokionez, normalean, laginaren diluzio bat egiten da urarekin, edo erauzketa, disolbatzaile organikoak erabiliz. Horren ostean, gehienetan fase solidoko erauzketa (SPE) egiten da, alderantzizko kartutxo polimerikoak erabiliz. Horrela, elkarrekintza hidrofobikoen eraginez, fumagilina kartutxoan erretenitutaloturik geratzen da. Hala ere, Kanda eta lankideek [15] frogatu zuten bezala, garbiketa hobea lor daiteke modu mistoko kartutxoak erabiliz. Edonola dela, esan beharra dago fumagilinaren egonkortasun falta oztopo izan daitekeela beraren kuantifikazioa egiteko. Izan ere, mikotoxina honen aurkikuntzaz geroztik, hainbat ikerketa egin ziren duen egonkortasuna aztertzeko [24-26]. Ikerkuntza horietan fumagilina argiaren aurrean degradatzen dela frogatu zen, karbono-katearen ziklazio bat dela eta. Ordudanik, sakon aztertu izan da degradazio-prozesu hau. Esaterako, Assil eta laguntzaileek [18] ezti lagin bat egun batez argipean utzi ondoren, molekularen bi heren degradatu zirela ikusi zuten. Bracket eta laguntzaileek [23], berriz, azetonitrilotan prestatutako fumagilina disoluzioa 6 orduz argipean utziz, mikotoxinaren % 40 degradatu zela ikusi zuten. Gainera, autore hauek ikusi zuten fumagilina ezegonkorra dela 366 nm-ko ultramore (UV) argipean dagoenean, baina 254 nm-ko UV argipean, ordea, molekula ez dela degradatzen. Bestalde, Garrett eta Eble-k ikusi zuten 400 nm-tik gorako argipean oso urria dela degradazio fotolitikoa [24]. Fumagilinak aspergilosi inbaditzailearen garapenean eragina izan dezakeela ikusirik, beraren analisia erabilgarria izan daiteke infekzioaren hedapen-mekanismoak ulertzeko eta, hain zuzen ere, mikotoxinaren efektua aztertzeko eta infekzio-markatzaile moduan duen erabilgarritasuna ikasteko. Hori dela eta, lan honen helburua fumagilinaren determinaziorako metodo analitiko baten balidazioa egitea izan da RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean. Izan ere, metodoa *A. fumigatus* onddoaren anduien analisia egiteko aplikatuko da, onddoak sortutako fumagilinaren ekoizpena aztertzeko. Laginaren tratamendua SPE bidez burutu da eta, analisirako, fotodiodo detektagailuari akoplaturiko bereizmen oso altuko likido kromatografia (SPE-UHPLC-PDA) erabili da. #### 2. **Fumagilinaren analisia RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean** #### 2.1. **Materiala eta erreaktiboak** Fumagilina (≥ % 90), diklofenako sodioa eta RPMI-1640, Dubelco's Modified Eagle's Medium (DMEM), Ham's F12 (HAMS) eta Basal Medium Eagle (BME) zelula-hazkuntzako inguruneak Sigma-Aldrich (Saint Louis, AEB) etxe komertzialak hornitu ditu. Ingurune hauek guztiak % 10 behi-serum fetala (FBS), 200 mM L-glutamina, 60 mg/L penizilina G, 100 mg/L estreptomizina eta 250 µg/L anfoterizina B gehituz prestatu dira (Sigma-Aldrich). Bestalde, salda lisogenikoa (LB) (Panreac [Bartzelona, Espainia] etxe komertzialak hornitua), glukosa gutxiko salda ingurunea (GMM) (hainbat gatz eta nutrienteren nahasketa, Shimizu eta lankideen [27] prozedura jarraituz prestatua) eta legamia-glukosa salda (YG) (5 g/L le ga mia-erauz kin eta 10 g/L glukosarekin) ere erabili dira. Estanda- legamia-erauzkin Estanda Estandarrak eta UHPLCaren fase mugikorrak prestatzeko, supergradiente HPLC kalitateko metanola (MeOH) eta azetonitriloa (AZN) (Scharlau [Bartzelona, Espainia]) erabili dira. Bestalde, pH ezberdineko tanpoi disoluzioak prestatzeko, azido formikoa (LC-MS kalitatekoa, Fluka [Burch, Suitza]), amonio formiatoa (≥ % 99, Fluka), trisodio fosfatoa (Pro Analysi, Merck) eta potasio dihidrogeno fosfatoa (Pro Analysi, Merck) erabili dira. Tween-20 Sigma-Aldrich etxetik eskuratu da. Erabilitako ur ultrapurua Mi Milli-Q Element A10 sistematik (Millipore, Milford, AEB) lortutakoa izan da. Azkenik, SPE egiteko erabili diren kartutxo mistoak Waters (Milford, AEB) etxeko Oasis MAX (1 cc, 30 mg) kartutxoak izan dira. ### 2.2. **Instrumentazioa** Fumagilinaren analisia egiteko, PDAri akoplatutako Waters etxeko Acquity UPLC sistema kromatografikoa erabili da. Zutabe kromatografikoa Waters etxekoa izan da, Acquity BEH C18 (2,1 × 50 mm, 1,7 µm) hain zuzen ere. Bestalde, Empower 2 software-a erabili da sistema kromatografikoaren kontrola eta datuen prozesatzea egiteko. SPE egiteko, Millipore huts-ponpari akoplatutako 12 portuko Supelco Visiprep (Sigma-Aldrich) huts-sistema erabili da. Disoluzioen pH-a neurtzeko erabilitako pH-metroa Crison pH Meter GLP 22 markakoa izan da, 5209 modeloko beirazko elektrodo konbinatuarekin. Pisaketak egiteko, Sartorius etxeko CP224-s (±0,0001 g) balantza analitikoa erabili da, eta laginak irabiatzeko, VWR Mixer Dig Vortex 230V EU VWR International (Pensilvania, AEB) irabiagailua. ## 2.3. **Disoluzio estandarrak eta lanerako disoluzioak** Fumagilinaren 1.000 mg/L-ko stock disoluzioa etanoletan prestatu da, eta –20 ºC-an gorde da anbar koloreko bialean. Bertatik abiatuz, 20 mg/ L-ko lanerako disoluzioa prestatu da azetonitrilotan eta –20 ºC-an gorde. Gainerako laneko disoluzioak bertatik abiatuz prestatu dira, analisiaren egunean bertan. Barne estandarra (BE) den diklofenakoaren 1.000 mg/L-ko disoluzioa azetonitrilotan prestatu da, eta –20 ºC-an gorde. Disoluzio horretatik abiatuz, 20 mg/L-ko laneko disoluzioa prestatu da azetonitrilotan eta tenperatura berean gorde. Bestalde, fumagilinaren degradazio fotolitikoa dela eta, estandar guztiak anbar koloreko bialetan prestatzeaz gain, molekularen degradazioa gutxitzeko, laginen tratamendua argi gorripean egin da, lanparetan iragazki gorriak jarriz. # 2.4. **RPMI-1640 inguruneko laginen tratamendua SPE bidez** RPMI-1640 ingurune konplexua izanik, beharrezkoa da laginen tratamendua egitea sistema kromatografikoan injektatu aurretik. Horretarako, ikerketa taldeak RPMI-1640 laginentzat aurretik optimizatutako SPE prozedura jarraitu da. Laburbilduz, SPEko kartutxo desberdinak probatu ziren: alderantzizko fasekoak (Oasis HLB, Waters; Strata-X, Phenomenex) eta modu mistoko kartutxoak (BondElute NH2, Agilent; Oasis MAX, Waters). Bertan Oasis MAX kartutxoak eraginkorrenak direla ikusi zen; izan ere, modu mistoan fumagilinaren erretentzioa elkarrekintza ionikoen eta apolarren bidez gertatzen da, eta beraz, erauzketa selektiboagoa lortu daiteke, baldintzen arabera analitoaren erretentzioa alda baitaiteke. Azkenik, SPE prozedura esperimentuen diseinuaren bidez optimizatu zen. Beraz, laginaren tratamendurako prozedura hurrengo baldintzak jarraituz egin da: 500 µL RPMI-1640 lagina BEarekin dopatu da 750 µg/L-ko kontzentrazioan, 1 mL-ra diluitu da fosfato tanpoiarekin (100 mM, pH 12) eta irabiatu da. Ondoren, SPEko kartutxoak kargarako prestatu dira. 1 mL MeOH-arekin aktibatu eta 1 mL fosfato tanpoirekin (100 mM, pH 12) egokitu dira. Gero, laginak kartutxoetatik zehar pasarazi dira, eta 1 mL fosfato tanpoi (100 mM, pH 12) MeOH (55:45) disoluzioarekin garbitu. Kartutxoak 5 minutuz utzi dira hutsean lehortzen, eta horren ostean, 1 mL MeOH:HCOOH (96,5:3,5) disoluzioa erabili da eluzioa egiteko. Azkenik, lagina kromatografiarako baldintzetara egokitzeko, 500 µL eluatori beste 500 µL fase mugikor urtsu gehitu zaizkio (ikusi 2.5 azpiatala), zentrifugatu da (10.000 bira/min, 5 minutu) eta UHPLC sisteman injektatu (2. irudia) da. ![](_page_5_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** SPEaren urratsak. Lehenengo urratsa fase solidoaren aktibazioari dagokio eta, bigarrena, egokitzeari. Hirugarren urratsean laginaren karga egiten da, eta horren ondoren garbiketa (4. urratsa). Amaitzeko, analitoaren eluzioa egiten da. #### 2.5. **Laginen analisia UHPLC-PDA bidez** Zelula-hazkuntzako inguruneko laginen banaketa kromatografikorako, bi fase mugikor erabili dira, fase urtsua (A) eta fase organikoa (B). A fasea amonio/amoniako (50 mM, pH 10) tanpoia izan da, eta B, berriz, AZN purua. Gradientea % 20 B-rekin hasi da 0,5 minutura arte konstante mantenduz. Gero, B-ren konposizioa linealki igotzen hasi da 5,5. minutuan % 95 izan arte, eta bertan konstante mantendu da minutu batez. 7. minutuan hasierako baldintzetara bueltatu da, eta bertan mantendu da hiru minutuz. 0,4 mL/min-ko fluxua erabili da, zutabe kromatografikoa 35 ºC-an mantendu da eta laginak, berriz, 4 ºC-an. Lagin bakoitzeko injektatutako bolumena 5 µL-koa izan da. 336 eta 280 nm-ko uhin-luzerak erabili dira fumagilina eta diklofenakoa detektatzeko, hurrenez hurren. Konposatu hau BE moduan aukeratu da, erretentzio kromatografiko egokia baitu (ez da fumagilinaren gailurrarekin gainjartzen) eta fumagilinaren antzeko joera baitauka aurretratamenduan zehar . ## 2.6. **Metodo analitikoaren balidazioa** Metodoaren balidazioa Europako Medikamentuen Agentziak (EMAk) [28] eta Elikagai eta Medikamentuen Administrazioak (FDAk) [29] bioanalisietarako finkatutako irizpideak jarraituz egin da. Hori dela eta, metodoaren selektibitatea, kalibrazio-kurba, zehaztasuna, doitasuna, diluzioaren integritatea eta fumagilinaren egonkortasuna aztertu dira hainbat baldintzatan RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean. ## 2.6.1. *Selektibitatea* Metodo bat selektiboa izateak esan nahi du gaitasuna duela intereseko analitoa BE lagineko gainerako konposatuetatik bereizteko. Horretarako, lagin zurietan (alegia, fumagilinarik ez duen RPMI-1640) fumagilina eta BEaren erretentzio-denboretan agertzen den seinalea konparatu behar da fumagilinarekin eta BEarekin dopatutako laginekin. Gidalerroen arabera, dopaketa hau fumagilinaren beheko kuantifikazio-mugan (LLOQ muga), hots, 25 µg/L-ko kontzentrazioan, egin behar da. Lagin zurietan lortutako seinaleak LLOQan lortutako seinalearen % 20 baino txikiagoa izan behar du fumagilinarentzat, eta BEaren kasuan, berriz, % 5 baino txikiagoa. Beheko kromatograman ikus daitekeen bezala, ez da interferentziarik ageri fumagilinaren ez eta BEaren erretentzio-denboran (1,9. eta 2,5. minutuak, hurrenez hurren), eta agentziek araututako irizpideak bete dira (3. irudia). ![](_page_6_Figure_3.jpeg) **3. irudia.** 25 µg/L-an fumagilinarekin dopatutako RPMI-1640 lagina (laranja) eta RPMI-1640 lagin zuria (urdina) Bestalde, odola edo gernua bezalako laginetan balidazioa egitean, aldakortasun handiko matrizeak direnez gero, agentzien arauen arabera selektibitatea matrizearen sei iturri desberdinetan aztertu behar da. Kasu honetan, ordea, RPMI-1640 matrizearen iturri desberdinak aztertu beharrean, sei hazkuntza-ingurune desberdinetara aplikatu da metodo analitikoa. Horietako hiru zelula-hazkuntzako ohiko inguruneak izan dira; DMEM, HAMS eta BME, hain zuzen ere. Gainerako hirurak, berriz, hazkuntza-ingurune mikrobiologikoko likido (salda) estandarrak izan dira: LB, GMM eta YG. SPEari, banaketa kromatografikoari eta detekziorako uhin-luzera egokiari esker, ingurune batean ere ez da agertu interferentzia esanguratsurik fumagilinaren eta BEaren erretentzio-denboran (4. irudia). Hori dela eta, esan daiteke metodo analitikoa selektiboa dela matrize hauetarako. ![](_page_7_Figure_2.jpeg) **4. irudia.** 25 µg/L-an fumagilinarekin dopatutako laginak (kromatograma laranjak) eta lagin zuriak (kromatograma urdinak) Selektibitatearekikoak amaitzeko, RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean askotan gehitzen diren eta interferentzia izan daitezkeen antimikrobiarren disoluzio estandarrak (15 mg/L penizilina G, 25 mg/L estreptomizina eta 72,5 µg/L anfoterizina B) kromatografikoki analizatu dira MeOH:fase mugikor urtsuan (1:1). Espero zitekeen bezala, estreptomizina ez da analisi kromatografikoan detektatu. Izan ere, konposatu honek ez du ultramore-tartean argirik xurgatzen [30]. Penizilinari dagokionez, haren gailur kromatografikoa 0,9. minutuan agertu da, eta anfoterizina B-arena, berriz, 2,1. minutuan (5. irudia). Erretentzio-denbora hauek fumagilinaren eta BEaren erretentzio-denboren desberdinak direnez, ez da egongo hauek interferentzia izateko arriskurik. ![](_page_8_Figure_2.jpeg) **5. irudia.** Antimikrobiarrak dituen RPMI-1640 lagin zuriaren kromatograma SPE egin ondoren (laranja), eta penizilina G eta anfoterizina B disoluzio estandarren kromatogramak (urdina). Prozesatzeko erabilitako uhin-luzera konposatu bakoitzaren absortzio maximoaren arabera ezarri da: 210 nm penizilina G-arentzat (0-1,5 min) eta 410 anfoterizina B-arentzat (1,5-3,0 min) Antimikrobiarren erretentzio-denborak fumagilinaren eta BEaren denborekin bat etorri ez arren, konposatuak SPEan eliminatzen ote diren ziurtatu nahi izan da, SPE selektiboa den ikusteko. Hori dela eta, antimikrobiarrak dituen RPMI-1640 lagin zuri bat antimikrobiarren kromatogramarekin konparatu da. 5. irudian ikus daitekeen moduan, RPMI-1640 lagin zurian gailur batzuk ageri dira antimikrobiarren erretentzio-denboratik gertu. Gailur horiek antimikrobiarrei dagozkien ikusteko, haien ultramore-ikuskor espektroak konparatu egin dira penizilinaren eta anfoterizina B-aren espektroekin. Espektroak bat ez datozela ikusi ostean, antimikrobiarrak aurretratamenduan zehar guztiz ezabatzen direla ondorioztatu ahal izan da. Gainera, konposatu hauek SPEan guztiz garbitzea lortuko ez balitz, garatutako metodo kromatografikoa gai izango litzateke BEtik eta fumagilinatik banantzeko, erretentzio-denbora desberdina baitaukate. #### 2.6.2. *Kalibrazio kurba* Kalibrazio-kurbak eraikitzeko, RPMI-1640 lagin zuriaz eta zero puntuaz gain (fumagilinarik ez duen RPMI-1640 baina BE baduena), fumagilinarekin dopatutako zazpi puntu prestatu dira 25 µg/L-1.500 µg/L-ko tartean. Izan ere, kontzentrazio-tarte horretan *A. fumigatus* onddoak ekoitzitako fumagilinaren kontzentrazioa barne hartzea espero da. Aipatutako kalibrazio-puntu horiek 25 µg/L, 75 µg/L, 200 µg/L, 500 µg/L, 750 µg/L, 1.000 µg/L eta 1500 µg/L izan dira, RPMI-1640 ingurunean prestatuak. Kurba eraikitzeko, BEarekin zuzendutako fumagilinaren seinalea kontzentrazio nominalaren aurrean irudikatu da. Gutxienez sei kalibrazio-estandarren errore erlatiboa (% RE) % 15 baino txikiagoa izan denez (±% 20 LLOQaren kasuan), esan daiteke kalibrazio-kurba egokia dela. Gainera, lorturiko korrelazio-koefizienteen balioak 0,994-0,998 tartean egon dira, kalibrazio-kurben linealtasuna handia dela adierazten duen datua, izan ere. # 2.6.3. *Zehaztasuna eta doitasuna* Bestalde, zehaztasuna eta doitasuna ere aztertu dira. Horretarako, kalibrazio-tarte osoa barne hartzen duten fumagilinaren kalitate-kontroleko (QC) laginak prestatu dira lau kontzentrazio mailatan RPMI-1640 ingurunean (beheko kuantifikazio-mugan, kontzentrazio baxuan, erdiko kontzentrazioan eta kontzentrazio altuan): 25 µg/L (LLOQ), 50 µg/L (LQC), 750 µg/L (MQC) eta 1200 µg/L (HQC). Maila bakoitzetik bost erreplika prestatu dira; horrela, egun barneko zehaztasuna eta doitasuna kalkulatu da. Gainera, esperimentua hiru egun desberdinetan eginez, egunen arteko zehaztasuna eta doitasuna ere aztertu da. Zehaztasuna errore erlatibo (% RE) moduan eman da, eta doitasuna, berriz, desbideratze estandar erlatibo (% RSD) moduan. QC laginen kontzentrazio maila guztien egun barneko (3 egunetan) eta egunen arteko % RE eta % RSD balioak % 15 baino txikiagoak izan direnez, eta LLOQaren kasuan, berriz, % 20 baino txikiagoak, esan daiteke metodoa zehatza eta doia dela (1. taula): **1. taula.** Egun barneko eta egunen arteko lau kontzentrazio mailen zehaztasuna (% RE) eta doitasuna (% RSD). Egun barneko saiakuntzen kasurako, hiru egunen batez bestekoaz gain, lortutako balio minimoak (min) eta maximoak (max) ere ageri dira | | Egun barnekoa | | Egunen artekoa | | |--------------------------|------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------|-----------------------|----------------------| | Kontzentrazioa<br>(µg/L) | Zehaztasuna<br>(% RE)<br>Batez bestekoa<br>(min-max) | Doitasuna<br>(% RSD)<br>Batez bestekoa<br>(min-max) | Zehaztasuna<br>(% RE) | Doitasuna<br>(% RSD) | | 25<br>(LLOQ) | 11,0<br>(1,5-17,3) | 10,9<br>(7,2-15,3) | 0,5 | 16,8 | | 50<br>(LQC) | 4,1<br>(0,1-7,2) | 11,5<br>(7,5-14,8) | 4,0 | 11,6 | | 750<br>(MQC) | 8,2<br>(7,3-9,6) | 9,1<br>(4,0-11,8) | 8,1 | 9,3 | | 1200<br>(HQC) | 5,4<br>(0,9-10,1) | 4,0<br>(1,7-5,6) | 5,7 | 5,3 | # 2.6.4. *Diluzioaren integritatea* Lehen esan bezala, ikerketa osoan zehar analizatuko diren laginak aukeratutako kalibrazio-tarte barruan sartzea espero da. Hala ere, gerta daiteke laginen batek kalibratuaren goiko kuantifikazio-muga (1.500 µg/L) baino kontzentrazio altuagoa izatea. Kasu horretan, beharrezkoa izango da diluzioa egitea eta, beraz, diluzioaren integritatea deritzona aztertu behar da laginak diluituz SPE tratamenduaren aurretik. Diluzio urratsak azkeneko emaitzaren kuantifikazio fidagarria bermatzen duela ziurtatzeko, fumagilinarekin 5.000 µg/L-an dopatutako RPMI-1640 lagina hamar aldiz diluitu da bost erreplikatan, eta aurretratamenduaren ondoren kromatografikoki analizatu. Kasu honetan ere, % RE eta % RSD balioek ezin dute ±% 15 balioa gainditu, eta % 13,0 eta % 14,3 izan dira, hurrenez hurren. Beraz, garatutako metodoarekin posible da 5.000 µg/L-rainoko laginak analizatzea amaierako emaitzaren zehaztasun eta doitasunean eraginik eduki gabe. #### 2.6.5. *Egonkortasuna* Fumagilinaren egonkortasuna hainbat baldintzatan aztertzeko, kontzentrazio maila baxuan (50 µg/L) eta altuan (1200 µg/L) dopatutako RPMI-1640 laginak erabili dira, eta saiakuntza bakoitzeko hiru erreplika prestatu dira. Horietako batzuk lagina prestatu bezain laster analizatu dira, bertan lortzen den kontzentrazioa gainerako saiakuntzetan lortzen denarekin konparatzeko. Horrela, hurrengoak izan dira egonkortasuna aztertzeko egindako saiakuntzak: - —Izoztu/desizoztu saiakuntza: hiru ziklo egin dira. Ziklo bakoitzean, laginak izoztuta eduki dira –20 ºC-an 24 orduz; desizoztu arte itxaron zaie, eta berriro izoztu. - —Prozesatutako laginen egonkortasuna: laginak injektore automatikoan utzi dira 4 ºC-an 24 orduz eta, gero, berriro injektatu. - —Epe luzeko egonkortasuna: laginak bi hilabetez utzi dira izozkailuan –20 ºC-an, eta gero analizatu. - —Tratamendu etaparen egonkortasuna: aurretratamenduan zehar fumagilinaren egonkortasuna aztertzeko, bi baldintza ebaluatu dira: lagin batzuk argi gorripean utzi dira lau orduz, eta besteak, berriz, laborategiko argipean lau orduz. Gainera, matrizeak analitoaren aurrean daukan eragina hobeto ulertzeko, esperimentu berdina egin da beste behin, baina fumagilina-laginak uretan prestatuz. Analitoa egonkorra dela esateko, maila bakoitzaren kontzentrazioaren batez bestekoek kontzentrazio nominalaren ±% 15en barruan egon behar dute. Hots, errore erlatiboak % 15 baino txikiagoa izan behar du. 2. taulan ageri da saiakuntza bakoitzean kontzentrazio maila baxuko (50 µg/L) eta altuko (1.200 µg/L) laginentzat lorturiko kontzentrazioaren aldaketaren ehunekoa. **2. taula.** Egonkortasuna aztertzeko egin diren saiakuntzetan lortu diren kontzentrazioen aldakuntzen ehunekoa, egunean prestatutako laginarekin konparatuz | | 50 µg/L (LQC) | 1.200 µg/L (HQC) | |--------------------------------------|---------------|------------------| | Injektore automatikoko egonkortasuna | +7,3 | –0,6 | | Izoztu/desizoztu egonkortasuna | –6,7 | +2,9 | | Epe luzeko egonkortasuna | –11,6 | –6,3 | | Laborategiko argipeko egonkortasuna | –41,2 | –31,0 | | Argi gorripeko egonkortasuna | –3,3 | –0,5 | Fumagilina egonkorra da aztertutako baldintza guztietan laborategiko argipean izan ezik. Goiko taulan ikus daitekeen bezala, kasu horretan kontzentrazioaren aldakuntza % 15 baino handiagoa da; hain zuzen ere, R PMI-1640 lagi- laginak laborategiko argipean 4 orduz egon ostean, galdu egiten da fumagilinaren % 41,2 (LQC) eta % 31,0 (HQC). Galera hau analitoaren degradazioari dagokio. Izan ere, baldintza horietan lorturiko kromatogrametan ikus daitekeen bezala (6. irudia), fumagilinaren bi degradazio produktu agertzen dira. Produktu hauek fumagilina baino ez-polarragoak dira, eta haien ultramore-ikuskor espektroak fumagilinarenaren antzekoak dira. Degradazio fotolitiko honen eraginez, fumagilinaren kromoforoa beste kromoforo batzuetara (neofumagilina(k)) eraldatzen da; hain zuzen ere, fotodegradazioaren ondorioz sortutako konposatu hauek jada beste ikertzaile batzuek ikusitakoak dira [13, 17, 24]. ![](_page_11_Figure_4.jpeg) **6. irudia.** Ezkerrean, 50 µg/L-an dopatutako laginen kromatograma, eta eskuinean, berriz, 1.200 µg/L-an dopatutakoarena. Kolore griseko kromatogramak 4 orduz argi gorripean egondako RPMI-1640 laginei dagozkie; urdin kolorekoak, argi gorripeko ur laginei; laranja kolorekoak, laborategiko argipean egondako RPMI-1640 laginei; eta hori kolorekoak, berriz, laborategiko argipean egondako ur laginei Aipatzekoa da uretan dopatutako laginen kontzentrazio-aldaketa handiagoa izan dela: % 68,7 (LQC) eta % 56,6 (HQC). Beste autore batzuen ikerlanen datuekin konparatuz, Brackett eta lankideek [23] azetonitrilotan prestatutako 20 mg/L-ko fumagilina disoluzioa 6 orduz argipean utziz, fumagilinaren % 40 degradatu zela ikusi zuten. Kochansky eta Nasr-ek [31], berriz, % 50 etanoletan prestatutako 42 mg/L-ko fumagilina disoluzioa argipean 5,5 orduz egon ondoren, % 62ko degradazioa ikusi zuten. Bestalde, Dmitrovic eta Durden-ek [17], azetonitrilotan prestatutako 10 mg/L-ko fumagilina disoluzioa 3 orduz argipean utziz, fumagilina % 3 degradatu zela ikusi zuten; eta disoluzioa eguzkipean utzita, ordea, fumagilinaren berehalako degradazio osoa gertatu zen. Desberdintasun hau laborategiko argiztapen desberdinek azal lezakete. Dena dela, uretan prestatutako disoluzioak zelula-hazkuntzako ingurunean prestatutakoekin konparatuta, fumagilinaren degradazioa handiagoa da uretan, eta beraz, badirudi RPMI-1640 matrizeak apur bat gutxitzen duela fumagilinaren degradazioa. #### 2.7. **Metodoaren aplikazioa onddo anduien ekoizpena aztertzeko** RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean metodoaren balidazioa egin ostean, *A. fumigatus*en lau andui erabili dira fumagilinaren ekoizpena kuantifikatzeko: CEA10, Af293, *∆akuBKU80* eta PB2021. Lagin hauek UPV/EHUko *Onddo eta Bakterioen Biomika* ikerkuntza taldeak hornitu ditu. Laginak prestatzeko, Fortwendel eta lankideen [32] prozedura jarraituz, onddoa GMM ingurunean eduki da zazpi egunez 37 ºC-an. Anduien konidioak bi aldiz bildu eta garbitu dira gatz-Tween-20 (SS-T) disoluzioarekin (% 0,9 NaCl eta % 0,02 Tween-20). Gero, andui bakoitzetik 5 · 106 konidio inokulatu dira 2 mL RPMI-1640tan, 6 putzutako plaketan. Plakak 37 ºC-an inkubatu dira, % 5 CO2 eta % 95eko hezetasuna duen atmosferan, 24 eta 48 orduz. Denbora igaro ondoren, kultiboen 1 mL zentrifugatu (14.000 rpm, 5 minutu), eta bertako gainjalkina bildu da laginaren tratamendua eta analisia egiteko balidatutako metodoaren bidez. Esan beharra dago 24 orduz inkubatuta egondako laginetan kuantifikazio-mugaren (25 µg/L) azpitik egon dela konposatuaren kontzentrazioa. Hurrengo taulan 48 orduz inkubatuta egondako anduien fumagilinaren kontzentrazioa adierazten da, desbiderapen estandarrarekin batera (3. taula): **3. taula.** 48 orduz inkubatzen egondako A. fumigatus andui desberdinen fumagilinaren kontzentrazioa | Anduia | Fumagilina kontzentrazioa (µg/L) | |-----------|----------------------------------| | CEA10 | 150 ± 13 | | Af293 | <lloq< td=""></lloq<> | | ∆akuBKU80 | 604 ± 42 | | PB2021 | 221 ± 18 | Ikus daitekeen moduan, laginetan lortutako kontzentrazioak ondo egokitzen dira 25 µg/L-1.500 µg/L tarte linealean eraikitako kalibratura, Af293 laginean izan ezik. Andui honetan kalkulatu den fumagilinaren kontzentrazioa metodo analitikoaren kuantifikazio-mugaren azpitik agertu da, eta beraz, ezin izan da kuantifikatu. Bestalde, aipatzekoa da andui batetik bestera dagoen mikotoxinaren kontzentrazioaren aldakortasuna, eta *∆akuBKU80* anduian lortu den fumagilinaren kontzentrazio altua. Gainerako hiru anduietan lorturiko kromatogramak hurrengo irudian ageri dira (7. irudia). ![](_page_13_Figure_2.jpeg) **7. irudia.** Ezkerrean, 50 µg/L-an dopatutako laginen kromatograma, eta eskuinean, berriz, 1.200 µg/L-an dopatutakoarena. Kolore griseko kromatogramak 4 orduz argi gorripean egondako RPMI-1640 laginei dagozkie; urdin kolorekoak, argi gorripeko ur laginei; laranja kolorekoak, laborategiko argipean egondako RPMI-1640 laginei; eta hori kolorekoak, berriz, laborategiko argipean egondako ur laginei #### 3. **Ondorioak** Gero eta argiago dago fumagilinak aspergilosi inbaditzailean eragin garrantzitsua izan dezakeela. Beraz, indarra hartzen ari da mikotoxina hau biomarkatzaile moduan erabiltzearen ideia. Hori dela eta, beharrezkoa da lan honetan proposatutako metodo kuantitatiboak garatzea; izan ere, horrela toxinen askapena ikertu eta onddo-diagnostikoari buruzko azterlanak egin ahal izango dira. Eztian edo arrainetan fumagilina determinatzeko metodoak garatu badira ere, hemengo hau izan da, guk dakigunez, balidatutako zelula-hazkuntzako lehenengo metodo kuantitatiboa. Modu mistoko SPE kartutxoak erabiliz ma- trizeko interferentziak behar bezala garbitzea lortu da, eta UHPLC bidezko banaketari eta PDA detekzioari esker, metodo fidagarri bat lortu da. Horrela, frogaturik utzi da metodoak bete egiten dituela agentziek araututako parametroen (selektibitatea, kalibrazio-kurba, zehaztasuna, doitasuna, diluzioaren integritatea eta egonkortasuna) onartze-irizpideak. Aipatzekoa da metodoa selektiboa izan dela ikertutako hazkuntza-ingurune desberdinetarako. Hortaz, ikerketa honetan garatutako metodo analitikoa beste testuinguruetan aplikatu daiteke. Gainera, egiaztatu egin da —fumagilinaren fotodegradazioa gorabehera— laginaren tratamendurako argi gorria erabiltzea aukera egokia dela. Amaitzeko, proposatutako metodoak lagundu egin dezake fumagilinaren ikerketa mikrobiologikoak aurrera eramaten, eta baita molekula honek aspergilosi inbaditzailean duen eginkizuna hobeto ulertzen ere. Aipatzekoa da metodoa zelula-hazkuntzako ingurunerako optimizatu bada ere, erraz aplikatu daitekeela beste matrize batzuetara; hala nola, plasmara, gernura edo ehunetara. Matrizez aldatuz gero, ordea, kontuan izan behar da beharrezkoa izan daitekeela aurretratamenduan zehar aldaketaren bat egitea. ## **Esker ona** Egileek eskerrak eman nahi dizkiete Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) (GIU19/068 proiektua eta COLAB20/11 proiektua) eta Eusko Jaurlaritzari (IT1362-19 zenbakiko diru-laguntza), emandako laguntza ekonomikoagatik. XGk eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari doktoretza aurreko bekagatik. ## **Bibliografia** - [1] Hanson, F. R., Eble, T. E. 1949. «An antiphage agent isolated from Aspergillus Sp». *Journal of Bacteriology*, **58**, 527-529. - [2] Van den Heever, J. P., Thompson, T. S., Curtis, J. M., Pernal, S. F. 2015. «Stability of dicyclohexylamine and fumagillin in honey». *Food Chemistry*, **179**, 152-158. - [3] Fekete, J., Romvári, Z., Gebefügi, I., Kettrup, A. 1998. «Comparative study on determination of fumagillin in fish by normal and reversed phase chromatography». *Chromatographia*, **48**, 48-52. - [4] Molnár, K., Ferenc, B., Székely, C. 1987. «Fumagillin, an efficacious drug against renal sphaerosporosis of the common carp Cyprinus carpio». *Diseases of Aquatic Organisms*, **2**, 187-190. - [5] Guruceaga, X., Perez-Cuesta, U., Abad-Diaz De Cerio, A., Gonzalez, O., Alonso, R. M., Hernando, F. L., Ramirez-Garcia, A., Rementeria, A. 2020. «Fumagillin, a Mycotoxin of Aspergillus fumigatus: Biosynthesis, Biological Activities, Detection, and Applications». *Toxins*, **12**, 7. - [6] Lee, H. S., Choi, W. K., Son, H. J., Lee, S. S., Kim, J. K., Ahn, S. K., Hong, C. I., Min, H.-K., Kim, M., Myung, S.-W. 2004. «Absorption, distribution, metabolism, and excretion of CKD-732, a novel antiangiogenic fumagillin derivative, in rats, mice, and dogs». *Archives of Pharmacal Research*, **27**, 265-272. - [7] Guruceaga, X., Ezpeleta, G., Mayayo, E., Sueiro-Olivares, M., Abad-Diaz-De-Cerio, A., Aguirre Urízar, J. M., Liu, H. G., Wiemann, P., Bok, J. W., Filler, S. G., Keller, N. P., Hernando, F. L., Ramirez-Garcia, A., Rementeria, A. 2018. «A possible role for fumagillin in cellular damage during host infection by Aspergillus fumigatus». *Virulence*, **9**, 1548-1561. - [8] Gayathri, L., Akbarsha, M. A., Ruckmani, K. 2020. «In vitro study on aspects of molecular mechanisms underlying invasive aspergillosis caused by gliotoxin and fumagillin, alone and in combination». *Scientific Reports*, **10**, 14473. - [9] Filho, A. P. Da C., Brancini, G. T. P., De Castro, P. A., Valero, C., Ferreira Filho, J. A., Silva, L. P., Rocha, M. C., Malavazi, I., Pontes, J. G. de M., Fill, T., Silva, R. N., Almeida, F., Steenwyk, J. L., Rokas, A., Dos Reis, T. F., Ries, L. N. A., Goldman, G. H. 2020. «Aspergillus fumigatus G-Protein Coupled Receptors GprM and GprJ Are Important for the Regulation of the Cell Wall Integrity Pathway, Secondary Metabolite Production, and Virulence». *mBio*, **11**, e02458-20. - [10] Gauthier, G. M., Keller, N. P. 2013. «Crossover fungal pathogens: The biology and pathogenesis of fungi capable of crossing kingdoms to infect plants and humans». *Fungal Genetics and Biology*, **61**, 146-157. - [11] Wiemann, P., Guo, C.-J., Palmer, J. M., Sekonyela, R., Wang, C. C. C., Keller, N. P. 2013. «Prototype of an intertwined secondary-metabolite supercluster». *Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America*, **110**, 17065-17070. - [12] Higes, M., Nozal, M. J., Alvaro, A., Barrios, L., Meana, A., Martín-Hernández, R., Bernal, J. L., Bernal, J. 2011. «The stability and effectiveness of fumagillin in controlling Nosema ceranae (Microsporidia) infection in honey bees (Apis mellifera) under laboratory and field conditions». *Apidologie*, **42**, 364-377. - [13] Nozal, M. J., Bernal, J. L., Martín, M. T., Bernal, J., Álvaro, A., Martín, R., Higes, M. 2008. «Trace analysis of fumagillin in honey by liquid chromatography-diode array–electrospray ionization mass spectrometry». *Journal of Chromatography A*, **1190**, 224-231. - [14] Van den Heever, J. P., Thompson, T. S., Curtis, J. M., Pernal, S. F. 2015. «Determination of Dicyclohexylamine and Fumagillin in Honey by LC-MS/ MS». *Food Analytical Methods*, **8**, 767-777. - [15] Kanda, M., Sasamoto, T., Takeba, K., Hayashi, H., Kusano, T., Matsushima, Y., Nakajima, T., Kanai, S., Takano, I. 2011. «Rapid determination of fumagillin residues in honey by liquid chromatography-tandem mass spectrometry using the QuEChERS method». *Journal of AOAC International*, **94**, 878-885. - [16] Lopez, M. I., Pettis, J. S., Smith, I. B., Chu, P.-S. 2008. «Multiclass determination and confirmation of antibiotic residues in honey using LC-MS/ MS». *Journal of Agricultural and Food Chemistry*, **56**, 1553-1559. - [17] Dmitrovic, J., Durden, D. A. 2013. «Analysis of Fumagillin in Honey by LC-MS/MS». *Journal of AOAC INTERNATIONAL*, **96**, 687-695. - [18] Assil, H. I., Sporns, P. 1991. «ELISA and HPLC methods for analysis of fumagillin and its decomposition products in honey». *Journal of Agricultural and Food Chemistry*, **39**, 2206-2213. - [19] Fekete, J., Romvári, Z., Szepesi, I., Morovján, G. 1995. «Liquid chromatographic determination of the antibiotic fumagillin in fish meat samples». *Journal of Chromatography A*, **712**, 378-381. - [20] Guyonnet, J., Richard, M., Hellings, PH. 1995. «Determination of fumagillin in muscle tissue of rainbow trout using automated ion-pairing liquid chromatography». *Journal of Chromatography B: Biomedical Sciences and Applications*, **666**, 354-359. - [21] Ivešić, M., Krivohlavek, A., Žuntar, I., Tolić, S., Šikić, S., Musić, V., Pavlić, I., Bursik, A., Galić, N. 2017. «Monitoring of selected pharmaceuticals in surface waters of Croatia». *Environmental Science and Pollution Research International*, **24**, 23389-23400. - [22] Jia, W., Chu, X., Ling, Y., Huang, J., Chang, J. 2014. «Multi-mycotoxin analysis in dairy products by liquid chromatography coupled to quadrupole orbitrap mass spectrometry». *Journal of Chromatography A*, **1345**, 107-114. - [23] Brackett, J. M., Arguello, M. D., Schaar, J. C. 1988. «Determination of fumagillin by high performance liquid chromatography». *Journal of Agricultural and Food Chemistry*, **36**, 762-764. - [24] Garrett, E. R., Eble, T. E. 1954. «Studies on the Stability of Fumagillin. I. Photolytic Degradation in Alcohol Solution». *Journal of the American Pharmaceutical Association (Scientific ed.)*, **43**, 385-390. - [25] Eble, T. E., Garrett, E. R. 1954. «Studies on the stability of fumagillin. II. Photolytic degradation of crystalline fumagillin». *Journal of the American Pharmaceutical Association*, **43**, 536-538. - [26] Garrett, E. R. 1954. «Studies on the Stability of Furnagillin. III. Thermal Degradation in the Presence and Absence of Air». *Journal of the American Pharmaceutical Association (Scientific ed.)*, **43**, 539-543. - [27] Shimizu, K., Keller, N. P. 2001. «Genetic involvement of a cAMP-dependent protein kinase in a G protein signaling pathway regulating morphological and chemical transitions in Aspergillus nidulans». *Genetics*, **157**, 591-600. - [28] European Medicines Agency. 2011. Guideline on bioanalytical method validation. *Committee for Medicinal Products for Human Use (EMEA/CHMP/ EWP/192217/2009)*. - [29] Fda, U. 2018. Bioanalytical method validation guidance for industry, US Department of Health and Human Services. *Food and Drug Administration, Center for Drug Evaluation and Research (CDER), Center for Veterinary Medicine (CVM), Biopharmaceutics*, 1-44. - [30] Van Bruijnsvoort, M., Ottink, S. J. M., Jonker, K. M., De Boer, E. 2004. «Determination of streptomycin and dihydrostreptomycin in milk and honey by liquid chromatography with tandem mass spectrometry». *Journal of Chromatography A*, **1058**, 137-142. - [31] Kochansky, J., Nasr, M. 2004. «Laboratory studies on the photostability of fumagillin, the active ingredient of Fumidil B1». *Apidologie*, **35**, 301-310. - [32] Fortwendel, J. R., Juvvadi, P. R., Pinchai, N., Perfect, B. Z., Alspaugh, J. A., Perfect, J. R., Steinbach, W. J. 2009. «Differential effects of inhibiting chitin and 1,3-{beta}-D-glucan synthesis in ras and calcineurin mutants of Aspergillus fumigatus». *Antimicrobial Agents and Chemotherapy*, **53**, 476-482.
aldizkariak.v1-6-115
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.29_ Zk.2 _2017_2", "issue": "Libk.29_ Zk.2 _2017_", "year": "2017", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
# **Erranaldiko elementuen ordena euskaraz: Lehen Hezkuntzako irakasle-gaiek zer hobetsi duten eta zergatik**<sup>1</sup> *Julian Maia-Larretxea* (UPV/EHU-DREAM taldea) julian.maia@ehu.eus Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU DOI: http://dx.doi.org/10.1387/tantak.19159 **GAKO-HITZAK:** Euskara, prosa idatzia, hitz-ordena, atzerakarga, azterketa enpirikoa, Lehen Hezkuntza. ### 1. **SARRERA: IKERKETAREN MARKOA** Euskarak azken mende erdian (1965-2015) aukera izan du esparru formal batzuetan erabilia izaten hasteko eta horrenbertzez eremu horietan garatzeko, lehenago ez baitu inoiz ere izan hartarako egokiera erosorik batere. Azken urte hauetan, horrela, eskarmentu polita izan dugu hiztunok lehenago landu gabeko alorretan euskara baliatzeko eta lan horietan euskarazko prosa idatzia eraikitzeko. Hala ere, inguruan ditugun hizkuntza indartsuen aldean, erran daiteke euskarak orainik pauso batzuk bertzerik ez dituela egin, eta ongi bizkortzeko eta zaulitzeko baduela bidea egin beharra. Hala dio Juan Garziak 2014ko lanean euskara nola dagoen eta bidean non den bere garapenean: > «[…] Ahozkotasun txirotik irten berri den eta oraindik ere idatziaren formaltasunean finkatzeko arazoak dituen hizkuntza batean, horretan baitago gurea.» (Garzia, 2014: 38) *TANTAK, 29 (2), 2017, 69-97 orr.* 69 TANTAK 29-2.indd 69 ANTAK 7/2/18 16:24:51 /2/18 <sup>1</sup> Artikulu honen oinarrian den ikerketak UPV/EHUren laguntza izan du, EHU14/26 kodeko proiektuaren bidez. Asentatu-falta hori izanen da segur aski arrazoi bat zergatik erakusten dugun euskaldunok hainbertzeko interesa edo kezka euskarak zenbateraino ote duen garatua bere komunikazio-gaitasuna. Arrangura horren adierazgarri dira, bertzeak bertze, azken urteotan argitaratu diren hainbat lan, hala nola Joxe Ramon Zubimendi eta Pello Esnalen *Idazkera-liburua* (1993), Bittor Hidalgoren *Hitzen ordena euskaraz* (1995) eta *Hitzen ordena esaldian* (2002), Jesus Rubioren *Euskararen garabideak* (2002), Mitxel Kaltzakortaren *Prosa komunikagarriago egiten: zenbait proposamen* (2007) eta *Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan-I* (2012), Xabier Aristegietaren *Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak* (2009), Pello Esnalek taxutu eta koordinatu *Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa* (2011), edo Xabier Amurizaren *Euskara Batuaren bigarren jaiotza* (2010) eta *Zazpi ebidentzia birjaiotzarako* (2012), Jesus Mari Agirreren ekarpen llabur baina bixigarria atzendu gabe, *Estilo jarraituaren alde* (2013), edo berrikiago, Mikel Mendizabalen *Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa ala errealitatea?*, 2014an argitaratua, edo baita Juan Garziaren *Esaldiaren antolaera. Funtzio informatikoak gako* (2014), edo Kepa Altonagaren lana *Back to Leizarraga* (2015). Aipatzekoa da, segurki, Ibon Sarasolak 2016an argitaratu duen *Bitakora kaiera*, non Leizarragara itzuli beharraz gainera Altubetik ihes egin beharra aldarrikatzen den. Ikuspuntu desberdinetatik ari dira egileak lan horietan, baina denetan ageri dira arrangurak egungo prosa idatziaren egoerari buruz, eta baita orobat proposamenak edo kezkak zer norabide hartu beharko lukeen euskarak indartsu garatzeko esparru formal er die tsi-berrisamar horietan. Kezka-ildo berean koka ditzakegu halaber hainbat egilek egin dituzten iradokizunak edo proposamenak euskararen prosa garatzeko nola-eta komunikazioaren ikuspuntutik efizientea izanen den eredu baten arabera. Egile horietako batzuk aipatuak dira lehengo saio batean (Maia, 2014), eta geroztik gai horren inguruko lanen zerrenda handitzen ari da. Egile horien aztergaiak eta ikuspegiak ez dira denak bat, baina kezkagai diren puntuetan nabaritzeko gisan agertzen da euskararen hitz-ordena delakoa: alegia, bertzeak bertze, tratatzen den aferetako bat da euskarazko erranaldietako elementuak nola ordenatu beharko genituzkeen haien bidez garatzeko prosa idatzi bat aski egokia litzatekeena gaur egungo euskaldunen komunikazio-beharrak asetzeko, bereziki prosa logiko-diskurtsiboaren eremuan, non euskara erlatiboki gutxi erabili den, zeren esparru formal nagusietan sarbide txikia izan baitu azken mende erdi honetara bitartean (hala nola administrazioan, komunikabideetan eta hezkuntzaren eremuan). Euskara testuinguru berri horietan egokitu eta trebatu beharrari erantsi behar zaio gaur egun mundu gero eta eleaniztunago batean bizi garela, eta horrek erran nahi duela gero eta hiztun euskaldun gehiagok eskura izanen dituela orobat bertze hizkuntza indartsu batzuk eta oso ongi garatuak, esparru formaleko zeregin aunitzetarako. Euskararen hitz-ordenaren gaiarekin lotua berehala agertzen da atzerakargaren kontzeptua. Atzerakarga, arazo gisa, aurreko mendearen azken urteetan agertu zen garbiro azaldua (Zubimendi & Esnal, 1993). Ezaugarri hori zenbaitetan euskararen bere-berezko ezaugarritzat hartu izan da, oinarrizko hitz-ordena neutrotzat SOV hartu ohi baita, eta hurrenkera hori erranaldi guzietara hedatzetik dator haren ondorio kasik «natural» gisa aditza atzera eramatea eta beraz atzerakarga handiaren izana. Halere azken urteotako ekarpen batzuetan nabari da ezaugarri tipologiko horri ez zaiola ematen kategoria zertako-eta hura bakarra izateko gidalerro eztabaidatu-ezina euskarazko orotariko eta orotaratzeko prosa idatzia garatzeko. #### 1.1. **Aferaren nondik norako nagusia, denboraren joanean** Euskarazko erranaldiko elementuen antolamenduaz egin diren proposamenetan, azken mende guzia kontuan hartuta, modu eskematikoan 3 joera nagusi bereizi izan dira euskarazko prosa garatzeko eredu gisa: 1) *Eredu idealista-idiosinkratikoa*, haren ordezkari nabariena delarik *Erderismos* liburuan 1929an proposaturiko norabidea (Altube, 1975 [1929]); eredu haren ondotikoak izan dira nagusi XX. mendearen azken laurdenean euskara normalizatzeko ahalegin handia abiatu zenean eta ondoko urteetan; 2) *lasterka* («*karrakailuka*») *homologatzeko eredua*, Jesus Rubio (2002) delarik formulazio muturreko horren sortzailea eta defendatzaile nagusia; eta 3) *arian-ariko egokitze doitu eta haztatua* izeneko eredua, azken honetan sartzen direlarik hainbat egileren proposamenak, batzuk xeheagoak eta bertze batzuk orotarakoak-edo izan nahi dutenak (Maia, 2014). *Eredu idealista-idiosinkratiko* deituriko jokabidea gertatu zen nagusi euskararen normalizazio-prozesua hasi zenean joan den mendearen azken herenean (Mitxelena, 2011 [1981]). Eredu horrek hitz-ordenari buruz planteatzen dituen irizpide nagusi batzuk honela formula daitezke: 1) erranaldietan galdegaia izaten da informazio elementurik garrantzitsuena eta hura jartzen da aditzaren aitzin-aitzinean; 2) aditza erranaldiaren amaieran jarri behar da2; 3) menpeko perpausak aditz nagusiaren aurretik jarri behar dira; 4) menpekotasuna adierazteko elementuak mendeko perpausaren amaieran jarri behar dira (ikus Maia, 2015b). *Lasterka homologatzeko joera*ren kezka nagusietako bat da aurkitu behar direla elementu egokiak prosa garatzeko, hain zuzen ere inspirazioa <sup>2</sup> Aditza amaieran jarri behar delako hori ez da zehazki erraten *Erderismos* lanean, baina liburu horretan egiten den proposamenen edo gomendioen sarean aditza hartara biltzera «behartua» edo «bulkatua» gertatzen da. bilatuta gure inguruan ditugun hizkuntza erabilienetan eta garatuenetan (gaztelanian, frantsesean eta ingelesean) edo zuzenean haiei kopiatuta. Jokabide horren azpian dagoen hasierako eta funtsezko sinesmena da euskara azpigaratua dagoela bai sintaktikoki eta bai komunikazioaren ikuspuntutik, eta egoera hori zuzentzeko eta konpontzeko bide bakarra dela imitatzea gure inguruko bertze hizkuntza indartsuenen aribideak, haiek baitira prosa idatziaren garapen-bidean haratena joan direnak, hartarako (omen) den bide bakarrean barna. Testuinguru horretan proposatzen da baliabide prepositibo arrotz batzuk sortzea/asmatzea eta baliatzea, bertzeak bertze (ikus Rubio, 2002). Hirugarren eredutzat hartzen dugu *arian-ariko egokitze doitua eta haztatua* erraten dioguna. Jokaera horretakotzat jo daitezkeen ezaugarri batzuk hauexek dira: 1) tradizioaren ikuspegi osoa hartzen da kontuan; 2) ez da irizpide murrizgarririk edo debekatzailerik bertze hizkuntzetan (ere) garatu diren hizkuntza-baliabideak errefusatzeko edo gutxiesteko; 3) komunikazioaren alderdiari ematen zaio lehentasuna hizkuntza-baliabideak hautatzeko orduan, eta ez hizkuntzaren balizko edo egiazko berezitasunari edo bertzeekiko desberdintasunari; 4) atzerakarga (gehiegizkoa), testuinguru horretan, kaltegarritzat jotzen da eta hura txikitzeko proposamenak egiten dira. Gure ustez azkeneko urteotan aldaketa bat gertatzen ari da gai honetan maila teorikoan edo/eta adituen mailan. Joan den mendean *eredu idealistaidiosinkratikoa* baldin bazen erreferentziako joera, azken urteotako ekarpenetan nabari da isuria atzerakarga txikitzeko eta, oro har, erranen genuke indarra irabazten ari dela *arian-ariko egokitze doitu eta haztatu*ko jarrera (Maia, 2014). #### 1.2. **Atzerakargaren inguruan** Goian erran dugu ezen euskararen normalizazio-prozesua bizkor abiatu zenean XX. mendearen azken laurdenean, *eredu idealista-idiosinkratikoa* erran dioguna hartu zela eredu nagusitzat euskarazko prosa garatzeko. Gogora dezagun prosa horrek lau ezaugarri nagusi zituela, goian erran ditugunak, eta arau edo orientabide haiei jarraituz eginiko/eraikiriko prosa kontsideratzen zela ereduzkoa eta euskarari zegokion benetako garabidea. Baina, kontua da komunikazio-arazoa gertatzen dela prosa idatzian hain zuzen ere arau horiek batera aplikatu nahi direnean tinko-tinko, erranaldi laburretan bezala luzeagoetan ere berdin: horrela eraikiriko prosa maiz gertatzen da *atzerakarga* handiko erranaldiz zamatua, horrek komunikazio efizientziari dakarzkion ondorioekin. Zehaztu dezagun zeri erraten zaion *atzerakarga*. Kontzeptu hori zer den azaltzeko saio desberdinak izan dira. Zubimendik eta Esnalek (1993: 171) hura esplikatzen hastean honela diote: «Atzerakarga. Auzoko erdarek ez bezala, euskarak atzean eramaten du askotan mezuaren giltza». Ikuspegi horretan, *atzerakarga* da euskararen ezaugarri bat, konnotazio positiborik edo negatiborik gabea, hizkuntzaren ezaugarri baten konstatazio bat bezala (nahiz eta gero, arazoak identifikaturik, bideak eskaintzen diren atzerakargak ekar ditzakeen problemak konpontzeko). Kaltzakortak (2007), berriz, honela dio: «Hona hemen zer ulertzen dugun alperreko karga edo atzerakargatzat perpaus barruan: desegoki sekuentziatzea osagai bi, zehatzago esateko, informazio-osagarri bat alperrik erabiltzea informazio-gunearen aurrean, oztopo egiten duela ondo eta erraz irakurtzeko (beraz, arazo informatiboa)» (Kaltzakorta, 2007: 7). Eta geroago, atzerakarga ulerturik arazo gisa, eta beraz konpondu beharrekotzat: «[...] proposatu gura dugu atzerakargaren eskema (osagarria + GUNEA) atzekoz aurrera ematea (GUNEA + Osagarria)». Guk *atzerakarga* definituko genuke erranez efektu hori gertatzen dela noiz-eta mezua prozesatzeko eta ulertzeko giltzarri diren elementu batzuk jartzen direnean erranaldiaren amaiera aldera, hartara mezuaren ulerkuntza gibelatuz eta zailduz. Definizio hau ere ikus daiteke (Maia, 2015b): atzerakarga da fenomeno bat gertatzen dena erranaldiko elementu batzuk, funtsezkoak direnak mezua gradualki prozesatzeko, jartzen direnean erranaldiaren atzeko aldean eta horrela gibelatzen eta zailtzen denean mezuaren prozesamendua3. Ikus dezagun, adibide bat baliatuta, zer erran nahi dugun, aztergai harturik perpaus bat, gero azalduko dugun ikersaioan erabili genuena. Demagun baditugula bi erranaldi, **1a)** eta **1b)**, elementu berak dituztenak baina hurrenkera desberdinetan antolatuak: - **1a)** *Konpetentzien bidezko planteamenduak eskatzen du etengabe mugitzea konpetentzia orokorretatik berezietara eta haietatik operatiboetara.* - **1b)** *Konpetentzien bidezko planteamenduak, konpetentzia orokorretatik berezietara eta haietatik operatiboetara etengabe mugitzea eskatzen du.* Erranaldi horiek ez ditugu laburrak kontsideratzen, baina ez dira oso luzeak ere; ez dira erranaldi xinpleak, baina ez dira oso bihurriak edo konplexuak ere. Bertzalde, aditz nagusia lehenago jarri baita **1a)-**n, antolamendu hori jotzen dugu atzerakarga edo gibelkarga txikiagokotzat; **1b)** erranaldiak gibelkarga handiagoa du, hain zuzen ere aditz nagusiaren posizioa atzerago/gibelago jarria delakoz. Konpara dezagun zer posiziotan dagoen erranaldi horien aditz nagusia. Onartuko dugu, hasieratik, aditza funtsezko elementu bat dela mezua *TANTAK, 29 (2), 2017, 69-97 orr.* 73 TANTAK 29-2.indd 73 ANTAK 22/1/18 08:46:20 2/1/18 <sup>3</sup> Gure testuan batzuetan *atzerakarga* erraten diogu izatez «atzerakarga handia edo handiegia» dei dakiokeenari (laburrago jokatzeko). behar bezala ulertzeko, zeren hain zuzen ere hark bideratu ohi baitu erranaldi guziaren eduki informatiboaren zati garrantzitsuenetako bat. Hortik abiatuta, lehenbiziko erranaldian 15. silaba da aditzaren hasierako posizioa; bigarren hurrenkeran, ordea, **1b)** izeneko erranaldian, aditzaren hasiera gibelatu egin da 54. silabaraino4. Hau da: 39 silaba geroago ematen da aditz nagusia bigarren hurrenkera erabiltzen badugu, hots, **1b)** antolamendua hautatzen baldin badugu. Aditza horrenbertze silaba geroago emanez gero iduri du irakurleak arazo gehiago izanen duela bigarren erranaldia prozesatzeko eta ulertzeko, zeren aditz nagusiak dakarren karga semantiko-informatiboa aurkeztea atzeratu egiten baita 39 silabaz, eta bitartean irakurleak gogoan eduki behar baitu gainerako informazio guzia zeren aditz nagusiak ematen duen gakoa ezin erabili baitu hura agertzen den arte amaiera-amaieran. Erran dugu erranaldi hori aztertu genuela, bertze batzuen artean, gure ikersaioan. Emaitza izan zen inkestatuen %93k aditzera eman zuela nahiago zuela atzerakarga handieneko hurrenkera; erantzun zutenen %7k bertzerik ez zuten hobetsi **1a)** erranaldiaren antolamendua, nahiz eta aunitzez ere gibelkarga txikiagokoa izan. Bertzela erranik: gibelkarga handieneko hitz-ordena hobetsi zuten inkestatu gehien-gehienek. Ez dugu uste adibidean hobetsi den jokabide hori denik modurik hoberena euskarazko prosa garatzeko, izan ere atzerakarga handiagoak mezuaren ulermena zaildu egiten baitu eta maiz behartzen baitu erranaldia berriz irakurtzera. Gure iduriko, jokamolde hori indartzearen onura are dudazkoagoa da kontuan hartzen badugu inguruan eleaniztasuna hazten joanen dela ondoko urteetan, eta euskarak bere tokia bilatu beharko duela nolabaiteko bizikidetzan edo/eta lehian bertze hizkuntza batzuekin. #### 2. **IKERKETAREN TESTUINGURUAZ ETA METODOAZ** Prosa logiko-diskurtsiboa garatzeko, erranaldiko elementuen ordena ezinbertzean zaindu beharreko puntua da, gure ustez hori erabakigarria gertatzen baita prosa bat garatzeko efizientea, on izanen dena jendarte eleaniztunean ideiak arin eta zauli adierazteko, eta horrela «lehian» aritzeko inguruan diren hizkuntza indartsuekin. Alor horretan ekarpen teorikoetan bilakaera gertatzen ari dela uste dugu, eta uste dugu orobat ekarpen berri horien ondorioek nolabaiteko isla behar du- <sup>4</sup> Atzerakargaren zenbatekoa neurtzeko edo adierazteko, hemen silaba hartzen dugu unitate. Ez dugu horrekin erraten silaba dela parametro egokiena atzerakargaren afera bere osoan aztertzeko. Ohartzen gara silaba ez ezik hitza ere erabil zitekeela neurri gisa, edo baita sintagma ere. Halere, bai uste dugu silaba parametro baliagarria dela aztertu nahi den fenomenoaren berri emateko, nahiz eta badituen bere alde onak bezala txarrak ere. tela hezkuntza-sisteman ikas-irakasten den prosa-ereduan. Kontuan harturik hezkuntza-sistemako irakasleen jarrera determinantea dela zehazteko hurrengo belaunaldiek nolako prosa logiko-diskurtsiboa erabiliko duten, biziki garrantzitsua da jakitea zer iritzi eta irizpide ageri diren hezkuntza-sistemako irakasleen artean. Ildo horretan sartzen da ikerketa-saio hau. Ikerketa ildo honetan dagoeneko badira lan batzuk eginak. Badira konparazioak eginak ikusteko nolako irizpideak baliatzen dituzten kolektibo desberdin batzuek. Alde batetik, bada azterketa bat egina ikusteko zer joera erakusten dituen aditu talde batek, 8 kidez osatua eta goi-mailako gaitasunekoa prosa logiko-diskurtsibo idatzian (hemendik aitzinera, talde horretakoei *hizkuntzalari adituak* deituko diegu); bertzetik, berriz, arakatu izan da nolako jokabidea baliatzen duten ikasle batzuek, ari direnak euskaraz ikasten Lehen Hezkuntzako Gradua unibertsitatean. Bi azterketa horien emaitzak konparatuta ikusten da unibertsitateko ikasleen taldeak askoz ere joera handiagoa duela atzerakarga handiko hurrenkerak hobesteko, eta horrenbertzez iduri du *jarrera idealista-idiosinkratikoa*ren isla indartsu nabari dela haien jardunean (edo zehazkiago errateko, haien irizpideetan). Aldiz, hizkuntzalari adituen kasuan, atzerakarga txikiagoko hurrenkerek harrera franko hobea jaso dute (ikus Maia & Larrea, 2013; Maia, 2015a, 2015b). Hori koherentea da lehen aipatu dugun norabidearekin, interpretazio-bide hau baliatuta: ikerketetako datu konparatuak ikusita pentsa liteke gure ikerketako hizkuntzalari adituek irizpide «eguneratuagoak» bide dituztela erranaldiko elementuen ordenari buruz. Hau da, aditu horientzat *jarrera idealista-idiosinkratiko*aren eragina txikiagoa litzateke ezen ez azterturiko ikasle unibertsitarioentzat. Ikersaio hau ildo horretan ari da aitzinera-nahian: alde batetik, datu osagarriak aurkitu nahi dira ea zer ordenamendu hobesten duten unibertsitateko ikasleen lagin bateko kideek (Lehen Hezkuntzako irakasle izateko hasierako prestakuntza jasotzen ari direnak), eta bertzetik informazioa erdietsi nahi da ea zein arrazoirengatik egiten duten hautua hurrenkera baten edo bertzearen alde. #### 2.1. **Ikergalderak** Ikerketa honetan planteatu ditugun galderak hauek dira: - 1. Lehen Hezkuntzako irakasle-gaien laginak zer elementu-ordena du nahiago: atzerakarga handia dakarren hurrenkera, ala nahiago du atzerakarga txikiagoa dakarren elementuen ordena? Zenbatekoa da gai horretaz erakusten duen joera? - 2. Irakasle-gaien lagin horrek zer arrazoi adierazten du bere hautua justifikatzeko? *TANTAK, 29 (2), 2017, 69-97 orr.* 75 TANTAK 29-2.indd 75 ANTAK 22/1/18 08:46:21 2/1/18 Ikerketako hipotesi gisa planteaturik, berriz, honela formulatuko genituzke: - H-1. Lehen Hezkuntzako irakasle-gaien laginak nahiago izanen ditu erranaldiko elementuak ordenatu atzerakarga handiagoarekin. Hipotesi hori onetsi edo gaitzetsi nahi dugu. Gainera, datuak bildu nahi ditugu, ikusteko nolako indarra duen joera horrek. - H-2. Analizaturiko laginak irizpide gramatikal formalak aipatuko ditu bere hobespena justifikatzeko. Jakin nahi dugu zer arrazoi aipatzen duten erantzuleek justifikatzeko eurek adieraziriko hobespena, erranaldiko elementuen hurrenkera bat edo bertzea nahiago izateko. #### 2.2. **Datuak biltzea eta haien trataera** #### 2.2.1. *Analizaturiko erranaldiak* Ikersaio honetan 25 erranaldi pare arakatu dira, haien elementuak ordenaturik bi modu desberdinetan. Erranaldi horien bi bertsioak **1 koadroan** ikus daitezke. Erranaldiak ez dira oso laburrak (bat izan ezik) baina ez hagitz luzeak ere: salbuespeneko kasua kenduta, laburrenak 21 silaba ditu eta luzeenak 60. Azterturiko erranaldien luzera, batez bertze, 40 silabakoa da. Erranaldi bat bakarra da aditz bakarrekoa, eta gainerakoetan mendeko perpausak ageri dira, mota desberdinetakoak: badira konpletiboak, denborazkoak, erlatibozkoak, moduzkoak, baldintzazkoak, kausazkoak, zehargalderak, denborazko-ondoriozkoak, kontzesiboak… Erranaldi horiek pareka jarrita, lagineko ikasleei aurkezten zaizkie eta eskatzen zaie aukera dezatela zein den hobekien antolatua. Erranaldien bertsio bakoitzari atzerakarga desberdin bat egozten diogu, elementuak nola ordenatuak dituen5. Oro har, gure prozeduran aditzen posizioek markatzen dute zein den atzerakarga handieneko bertsioa eta zein txikienekoa. Hauxe izan da gure prozedura, datuak tratatzeko: erranaldi pare batean hobesten bada hain zuzen aditza lehenago jarria duen aukera, orduan 0 balioa ematen diogu jokabide horri (0 = ez da atzerakarga handiko ordena hobesten); aditza atzerago jarria duen ordenari, berriz, 1 balioa ematen diogu (1 = atzerakarga handiko ordena hobesten da). Nolanahi ere, prozedurazko zalantzak uxatu nahirik, **1. koadroa**n ikus daiteke erranaldi pare bakoi- <sup>5</sup> Salbuespen batekin: 1. koadroko 1. erranaldia oso laburra da eta maila praktikoan ez da garbiro bereizten atzerakarga handiaren eta txikiaren arteko aldea (izan ere erranaldi luzeetan sumatzen baita errazenik atzerakargaren efektu oztopagarria). Horregatik, kasu horretan ez ditugu bi ordenak desberdintzen atzerakargaren parametroari dagokionez. tzetik zein den atzerakarga txikienekotzat jotzen duguna gure prozeduran: izartxo batez markatua da. Inkestatuek bertze bi aukera ere badituzte, emaniko ordenetatik bat hautatzeko posibilitateaz gainera: bi hurrenkerak ontzat ematea (aukera horri gure kodetzeko prozeduran 2 balioa eman diogu), eta bi aukerak txartzat ematea (gure kodetzean, 3 balioa jarri diogu). Analizaturiko erranaldi-pareak ikerlan honetarako hautatzeko, irizpide hauek eduki ditugu gogoan: - 1. erranaldiak, bi hurrenkeretan jarrita ere, gramatikalki zuzenak eta onartzekoak izan daitezela (kontuan hartuta euskaraz perpauseko elementuen ordena nahiko libretzat jotzen dela; ikus Euskaltzaindia, 1987, 1991; Laka, 1996); - 2. erranaldiek aukera eman dezatela beren elementuen ordenak kontrastatzeko zerekin-eta eredu *idealista-idiosinkratikoa*ren arabera nagusi zen irizpideren batekin; gogora dezagun goian lau irizpide nagusi aipatzen genituela: a) erranaldietan galdegaia izaten da informazio-elementurik garrantzitsuena eta hura jartzen da aditzaren aitzin-aitzinean; b) aditza erranaldiaren amaieran jarri ohi/behar da; c) menpeko perpausak aditz nagusiaren aurretik jarri behar dira; - d) menpekotasuna adierazteko morfemak edo elementuak mendeko perpausaren amaieran jarri behar dira. Aurreko paragrafoan aipaturiko lau ezaugarri horietatik lehenbizikoa ez dugu analizatzen lan honetan. Saio honetan galdegaiaren kontua ez da aztertzen. Erranaldien antolamenduaz galdetzean ez da testuingururik zehazten ia batere. Oro har, pentsa daiteke informazio guzia berria dela eta dena dela berdin inportantea. Nolanahi ere, argudiatuko balitz pareetako bi erranaldiek batzuetan ez dutela zehazki erranahi bera, galdegaia zein den ez dakigulakoz, erranen genuke ezen galdegaiaren kezka lukeen inkestatuak beti hauta lezakeela berdintzat eta ontzat ematea pare bakoitzeko bi antolamenduak, eta arrazoi gisa azaldu lezakeela ezen galdegaia zein den, erranaldi biak zuzenak eta egokiak izan litezkeela. Gure ustez, beraz, azterturiko erranaldiak nahiko ongi uler daitezke beregain hartuta; testuinguruaren euskarria ez da nahitaezkoa, eskatzen den ariketa modu erranahitsuan egiteko; erranaldiak nahiko «beregainak» dira eta ez da ezinbertzekoa haiek aurkeztea testu-zati luzeagoetan sartuta. Ondoan datorren **1. koadroan** ikus daitezke azterturiko erranaldi guztiak, eta zein jotzen dugun atzerakarga txikiagokotzat (izartxoa duena). #### 1. koadroa #### **Azterturiko erranaldiak (erranaldi pare bakoitzean, izartxoa duen erranaldia jotzen da atzerakarga txikiagokotzat (\*)** - **1.a) Ona da hori jakitea (\*)** - **1.b) Ona da jakitea hori (\*)** - **2.a) Ona da norberak jakitea** bazkaria prestatzen eta etxeko lanak egiten. **(\*)** - **2.b) Ona da norberak** bazkaria prestatzen eta etxeko lanak egiten **jakitea**. - **3.a)** Italiarrak pozik daude, **ikusitakoan** Frantzia nola itzuli den etxera txapelketatik. **(\*)** - **3.b)** Italiarrak pozik daude, Frantzia nola itzuli den etxera txapelketatik **ikusitakoan**. - **4.a)** Deialdi hau **zuzenduta dago** aurreko urteetan Erasmus **programan ibili diren ikasleei. (\*)** - **4.b)** Deialdi hau aurreko urteetan Erasmus **programan ibili diren ikasleei zuzenduta dago.** - **5.a) Nik nahi dut** bokata bat patata-tortilla eta *kas* bat laranja. **(\*)** - **5.b) Nik** patata-tortillazko bokata bat eta laranjazko *kas* bat **nahi dut.** - **6.a)** Denek egin behar dituzte **ariketa batzuk balio dutenak** gai horren inguruan oinarrizko **trebakuntza jasotzeko**. **(\*)** - **6.b)** Denek egin behar dituzte gai horren inguruan oinarrizko **trebakuntza jasotzeko balio duten ariketa batzuk.** - **7.a)** Konpetentzien bidezko planteamenduak **eskatzen du etengabe mugitzea** konpetentzia orokorretatik berezietara eta haietatik operatiboetara. **(\*)** - **7.b)** Konpetentzien bidezko planteamenduak, konpetentzia orokorretatik berezietara eta haietatik operatiboetara **etengabe mugitzea eskatzen du**. - **8.a)** Ezin zara irten futbol zelaira **pentsamenduarekin** aurrean duzun taldea zurea baino **hobea dela. (\*)** - **8.b)** Ezin zara irten futbol zelaira aurrean duzun taldea zurea baino **hobea delako pentsamenduarekin.** - **9.a)** Madrileko elkarte batzuek prentsa ohar bat bidali zuten atzo, **adierazi nahian** Euskal Herrian Korrika egiten ari diren euskaltzaleekiko **elkartasuna. (\*)** - **9.b)** Madrileko elkarte batzuek prentsa ohar bat bidali zuten atzo, Euskal Herrian Korrika egiten ari diren euskaltzaleekiko **elkartasuna adierazi nahian**. - **10.a)** Ezin da aldaketa sakonik proposatu sistema guztian, **kontuan hartu gabe** hezkuntza instituzioko eragile garrantzitsuena (irakaslea). **(\*)** - **10.b)** Ezin da aldaketa sakonik proposatu sistema guztian, hezkuntza instituzioko eragile garrantzitsuena (irakaslea) **kontuan hartu gabe**. - **11.a)** Langileek segur aski grebara joko dute, **jakin ondoren** beren enpresak laster atzerrira31 joateko asmoa duela. **(\*)** - **11.b)** Langileek segur aski grebara joko dute, beren enpresak laster atzerrira joateko asmoa duela **jakin ondoren.** - **12.a) Zure** hauteskundeen **aurrerapenari buruzko iritzia jakin nahi dut.** - **12.b) Zure iritzia jakin nahi dut** hauteskundeen **aurrerapenari buruz. (\*)** - **13.a)** Beste alde batetik, Adituen Batzordeari **ez zaio ahaztu azpimarratzea** Estatu mailako hedabideek ez dutela espainiar Estatuko hizkuntza aniztasuna islatzen. **(\*)** - **13.b)** Beste alde batetik, Adituen Batzordeari **ez zaio ahaztu** Estatu mailako hedabideek ez dutela espainiar Estatuko hizkuntza aniztasuna islatzen **azpimarratzea.** - **14.a)** Esaldi bat oker ulertzeko arriskua baldin badago, **obligazioa dago** arrisku hori minimizatzeko eta horretarako behar diren tresna guztiak **erabiltzeko**. **(\*)** - **14.b)** Esaldi bat oker ulertzeko arriskua baldin badago, arrisku hori minimizatzeko eta horretarako behar diren tresna guztiak **erabiltzeko obligazioa dago.** - **15.a) Esperantza dut** gaurko negar guztiak egunen batean **irri bihurtuko direla**. **(\*) 15.b)** Gaurko negar guztiak egunen batean **irri bihurtuko direlako esperantza dut**. - **16.a) Gaur hartu dut mezua** datorren ikasturtean gelan beste **laguntzaile bat izango dudala**. **(\*)** - **16.b)** Datorren ikasturtean gelan beste **laguntzaile bat izango dudalako mezua gaur hartu dut**. - **17.a)** «Aurreiritzi» hitza **aipatu dugu uste dugulako** hizkuntza *gutxiagotuak* deitu beharko litzaiekeela hizkuntza txikiak edo minoritarioak deitu ordez. **(\*)** - **17.b)** «Aurreiritzi» hitza **aipatu dugu,** hizkuntza txikiak edo minoritarioak deitu ordez hizkuntza *gutxiagotuak* deitu beharko litzaiekeela **uste dugulako.** - **18.a)** Ikastetxeetan ere, gela nola antolatuta dagoen ikusteak **ideia ematen digu nolako estilokoa den** irakaslea edo bertan garatuko den jarduna. **(\*)** - **18.b)** Ikastetxeetan ere, gela nola antolatuta dagoen ikusteak irakaslea edo bertan garatuko den jarduna **nolako estilokoa den ideia ematen digu.** - **19.a) Ezinegona ekarri zidan jakiteak** gure laguna berriz lanean hasia zela ondo sendatu gabe. **(\*)** - **19.b) Ezinegona ekarri zidan** gure laguna ondo sendatu gabe berriz lanean hasia zela **jakiteak**. - **20.a)** Bittor Hidalgok artikulu bat argitaratu du *Senez* aldizkarian **gaitzat hartuta** zer kokaleku duen galdegaiak perpausean. **(\*)** - **20.b)** Bittor Hidalgok artikulu bat argitaratu du *Senez* aldizkarian galdegaiak perpausean zer kokaleku duen **gaitzat hartuta.** - **21.a) Ona da hasieratik jabetzea** nork agintzen duen eta nor den morroi. **(\*)** - **21.b) Ona da** nork agintzen duen eta nor den morroi **hasieratik jabetzea.** - **22.a)**Are gehiago, **ikusirik** nola lagundu dezakeen Internetek hizkuntza gutxituentzat tokia bilatzen, alor hori bereziki zaintzea pentsatu da. **(\*)** - **22.b)**Are gehiago, Internetek hizkuntza gutxituentzat tokia bilatzen nola lagundu dezakeen **ikusirik**, alor hori bereziki zaintzea pentsatu da. - **23.a)** Ez du batere ahaleginik egin guri laguntza bidaltzeko, **badakien arren** oso jende gutxi garela eta **lan handiegia dugula. (\*)** - **23.b)** Ez du batere ahaleginik egin guri laguntza bidaltzeko, oso jende gutxi garela eta **lan handiegia dugula badakien arren.** - **24.a)** Esaldi hori zaila da ulertzen, bai, **baina jarriz gero mendeko perpausak nagusiaren aurretik**, oraindik zailagoa izango litzateke. **(\*)** - **24.b)** Esaldi hori zaila da ulertzen, bai, **baina mendeko perpausak nagusiaren aurretik jarriz gero**, oraindik zailagoa izango litzateke. - **25.a)** Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzo aurkeztu zuen **ikasliburuak doan ezartzeko erabiliko den formula**. - **25.b)** Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzo aurkeztu zuen **zer formula erabiliko den ikasliburuak doan ezartzeko**. **(\*)** # 2.2.2. *Inkestaren zatiak* Ikerketarako erabiliriko galde-sortak baditu bi zati desberdin: alde batetik, erantzuleei galdetu zaie ea zein ordena duten nahiago, emaniko ordenamendu bietatik; eta bertzetik, jakin nahi dugu zein arrazoi baliatzen den hautespena justifikatzeko6. Lehenengo zatiari erantzuteko, inkestatuek adierazi behar dute ea zein den eurek hobesten duten elementu-hurrenkera, eta badute aukera, gainera, bi hurrenkerak ontzat emateko, eta baita biak gaitzesteko ere, baldin eta biak jotzen badira onartzeko edo ez-onartzeko modukotzat (adibidez, testuinguruaren arabera). Bigarren zatia egiteko, berriz, sei erantzun estandar eskaintzen zaizkio inkestatuari aukeran (ikus *1. eranskina: hautespena egiteko arrazoiak nola formulatuak ziren*); erantzun horiek ez dira kasu guzietan elkarren baztertzaile, hau da, haietatik bat baino gehiago hauta daiteke (adibidez, konbina daitezke erantzun hauek: «1. Beste hurrenkera euskaraz ez delako zuzena», <sup>6</sup> Aztergaiari buruzko erranaldi-sortarekin hasi aitzinean inkestatuei galdetu zaie bertze aldagai batzuez ere, hala norbanakoaren eta talde osoaren profil sozio-psikolinguistikoa zedarritzeko. Geroago azalduko dugu zein diren aldagai horiek. eta «5. Euskaraz aditza atzean jartzen delako»). Ondoko 6 paragrafoetan azalduko ditugu, labur, aukeran eskaintzen ziren erantzun «estandar» posible horiek: - 1. lehen erantzun batek adierazten du irizpide gramatikal «purua» edo «gordina»: erantzuleak hautatzen du hurrenkera bat, zergatik-eta bertzea ez delakoz zuzena, hots, bertzea gramatikalki okerra dela uste duelakoz (honela formulatua da, zehazki: «Bestea (hautatu ez dudana) euskaraz ez delako zuzena»); - 2. bigarren erantzunak erakusten du «irizpide gramatikal erlatiboa», edo, bertzela erranik, kanonarekin erlazionaturiko hobespena da, kanona ulerturik hizkuntzaren erabilera ereduzko gisa7: hurrenkera bat bertzea baino «hobea» da, «euskara hobea» da, nahiz eta bertzea ere onar daitekeen edo baliozkoa den (formulazio zehatza: «Hautatu dudana euskaraz jatorragoa delako, euskara hobea delako»); - 3. hirugarren erantzun batek pragmatikazko hobespen-irizpidea baliatzen du: bi hurrenkerak zuzenak dira eta biek balio dute, baina haietako bat bertzea baino hobeto irakurtzen da, errazago ulertzen da, hots, hobea da pragmatikaren ikuspuntutik (honela jarria: «Hautatu dudana errazago irakurtzen/ulertzen delako»); - 4. laugarren aukera batek kanale-desberdintasunari egiten dio erreferentzia, ohartuta edo ohartu gabe kontsideratuz ezen kode idatzia zorrotzagoa/meharragoa dela edo hobeto mugatua eta definitua dela, ahozkoa baino: ordenamendu bat bertzea baino hobea da kode idatzian, nahiz eta ahozkoan biak ere onartzeko modukoak kontsideratu (formulazioa honela: «Hautatu dudana idatzian hobeto dagoelako (ahozkoan bestea ere onartuko nuke)»; - 5. bosgarren aukerak irizpide formal posiziozko bat adierazten du, baieztapen honetan bildu daitekeena: «Euskaraz aditza atzean jartzen da» (formulazio zehatz honen bidez adierazia: «Euskaraz aditza atzean jartzen delako»); - 6. orain artean azalduriko bortz aukera horiez gainera, bertze hautabide bat ere eskaintzen zaio inkestatuari, hark nahi badu ere bertze arrazoiren bat erran, lehen aipatu diren erantzun horietaz haratago; kasu honetan, inkestatuari eskatzen zaio adieraz dezala zer arrazoi berezirengatik egiten duen hautespena (honela adierazia: «Beste arrazoi batengatik —esan mesedez arrazoia—»). *TANTAK, 29 (2), 2017, 69-97 orr.* 81 TANTAK 29-2.indd 81 ANTAK 22/1/18 08:46:21 2/1/18 <sup>7</sup> Kanonaz ikus http://dle.rae.es/?id=7A4XonT (kontsulta: 2017-03-17) eta http://www. euskaltzaindia.eus/index.php?option=com\_xslt&lang=eu&layout=lth\_detail&view= front page&Itemid=474&search=kanon http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com\_ xslt&lang=eu&layout=lth\_detail&view=frontpage&Itemid=474&search=kanon) (kontsulta: 2017-03-17). #### 2.3. **Inkestatuen lagina** Lan honen helburua da informazioa aurkitzea ea nolako jarrera erakusten duten unibertsitateko ikasle batzuek hitzen ordenari buruz euskarazko erranaldi sorta batean. Zehatzago errateko, ikusi nahi da ea etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakasle izanen direnen lagin batek nolako jokabidea erakusten duen gai horri buruz. Horretarako, Lehen Hezkuntzako Gradua egiten ari diren 172 ikaslek egin dute ikerketa honetako ariketa. Inkestatuak unibertsitateko lehen mailan ari ziren, UPV/EHUko 3 campusetako Irakasle Eskoletan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz), 2011-2012 ikasturtean. Kopuru hori %30 da, baldintza horiek betetzen dituzten ikasle-unibertso guzitik (571 ikasle ari ziren urte horretan UPV/EHUn aipaturiko gradua egiten lehen mailan). Datuak biltzeko, prozedura hauxe baliatu zen: ikasturtearen lehen lauhilabetekoan inkestagileak agertu ziren eskola-egun arrunt batzuetan, aitzinetik gaztigatu gabe, irakasle-gai horien ohiko ikasgeletan8 (hango irakaslearen adostasunarekin); horrela bermatu nahi ziren ahalik eta baldintzarik «ohikoenak» edo «naturalenak» proba egiteko orduan, hau da, ziurtatu nahi zen ariketa hori egin beharrak ez zuela eragin nabaririk izanen ikasleen presentzian edo absentzian, eta beraz laginaren osaketan. Eta horrela, lanaren aurkezpena eginda ikasleei eskatu zitzaien aurkezturiko ariketa bururatzeko, betiere modu boluntarioan. Zeregina banatu eta azaldu ondotik, berrogei minutu inguru izan zuten ikasleek lana egiteko (bortz ikasle, laginaren %2´9, ez ziren iritsi ariketa amaitzera: 16. eta 19. itemen artean gelditu ziren). Bertzalde, ariketa egiteko beharrezkoak ziren antolamendu-zertzeladak ikasleen ohiko unibertsitate-irakasleen lankidetzaren bidez prestatu ziren9. #### 2.3.1. *Inkestatuen laginaren ezaugarri batzuk* Atal honetan azaltzen ditugu iker-ariketa bete duten ikasleen ezaugarri nagusi batzuk, horrela talde guziaren izaera hein batean zehazteko. Ondoan datozen datu horiek bildu ditugu: a) ikasleen herriaz (inguruneko euskaldun kopuruaz): honen bidez informazioa bildu nahi izan dugu laginako ikasleen ohiko hiz kun tzainguruneaz, eta gero ikasle guzien batez bertzekoak atera ditugu, talde guzia bat hartuta ezaugarri horri dagokionez. Aldagai honi <sup>8</sup> Ariketa egin zutenei erreferentzia egiteko, bai *irakasle-gai* eta bai *ikasle* edo *inkestatu* hitzak erabiltzen ditugu, balio berarekin. <sup>9</sup> Gure esker ona adierazi nahi diegu irakasle hauei: Kepa Larrea, Ander Olalde, Ainhoa Ezeiza, Urtza Garay eta Aintzane Etxebarria. Haien laguntzarik gabe ezin izanen genuen lana antolatu eta bururatu. buruz, datu orokor hauek nabarmentzen ditugu, Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoetan egin ohi den lau gune soziolinguistikoen banaketa baliatuta10: 1) gune soziolinguistikoen arabera, hauek dira laginako ikasleen kopuruak: 1. gunean bizi da ikasleen %6,6; 2. gunean, %61,6; 3. gunean, %26,2; eta 4. gunean, %4,7 (ikusten denez, ikasleen erdiak baino gehiago 2. gune herrietakoak dira); 2) ikasle guzien batez bertzeko ehunekoa, haien inguruneko hiztun euskaldunei dagokienez, hauxe da: %42,3 (hots, laginaren *batez bertzeko ikasleak*, *bere balizko batez bertzeko herrian*, biztanleen %42,3 izanen lituzke euskaldunak); - b) adinaz: ariketa egin zuten ikasleen batez bertzeko adina 18,7 urte izan da; - c) euskara etxean ikasi duten edo ez galdeturik, baiezko erantzuna izan da %52,3an11; ezezko erantzuna eman du %47,1ek (beraz, erdiak baino gehixeagok ikasi du euskara etxean); - d) galdeturik ea zer hezkuntza-eredutan egin dituzten ikasketak, hauek izan dira emaitzak: D ereduan, %86k; B ereduan, %11,6k; A ereduan, %1,2k (ikusten denez, D ereduan ikasi dutenen ehunekoa oso handia da, eta A eredukorik ia ez da); - e) galdetu zaie, baita, ea etxean euskara erabiltzen duten edo ez, eta emaitza izan da %50ek bai erabiltzen duela, eta %48,8k ezetz (ia erdi eta erdi zehazki); - f) etxean euskalkia erabiltzen duten galdeturik, hauxe izan da erantzuna: %48,3k dio baietz, eta %50ek ezetz (berriz ere, ia zehazki erdi eta erdi, baina ordena desberdinean); - g) gramatika ikasteko zer iturri baliatzen duten galdeturik, erantzuna izan da ikasle gehienek ikasgelan jasoriko azalpenak dituztela erreferentzia nagusia12: %97,1ek; bertze erantzun batzuk hauek dira: gramatika-liburu eta material inprimatutik, %45,3k; internetetik, %33,7k; eta ikastaro bereziak jasotzen ditu ikasleen %12,8k. <sup>10</sup> Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoetan erabili ohi den 4 guneko banaketa: 1. gunea, %0-20; 2. gunea, %20-50; 3. gunea, %50-80; 4. gunea: %80-100. Bertzalde, ikasleen ingurune linguistikoari dagozkion datuak biltzeko, iturri hauek baliatu ditugu: 1) Soziolinguistikako Klusterrak UEMArentzat eginiko herriz herriko laburpena; baliatu dugun parametroa euskaldunen kopurua izan da, ehunekoetan, baina baliagarri izan liteke orobat txosten horretan ageri den bertze indize bat ere: *euskararen indizea* (ikus IURREBASO-SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, 2014); 2) Nafarroako datuak, berriz, *Euskarabidea* zerbitzuak helarazi dizkigu (eskerrak eman nahi dizkiegu gure eskariari jarririko arretarengatik). <sup>11</sup> Pertsona batek erraten badu euskara etxean ikasi duela, kontsidera daiteke euskara dela bere lehen hizkuntza (1H), dela bakarra izanik edo dela bertze hizkuntzaren batekin <sup>(</sup>lan honen testuinguruan normalean gaztelania izanen dena). 12 Galdera horretan erantzun batzuk eskaintzen ziren, eta bat baino gehiago hauta zitekeen. Aldagai horien balizko eragina aztertzea bertze lan baterako uzten dugu, baina nabarmentzekoa iduritzen zaigu laginaren erditsuak ikasi duela euskara etxean, eta erditsuak egiten duela euskalkian. ### 2.4. **Emaitzak** Lehen erran dugun bezala, ikersaio honen bidez bi datu mota erdietsi dira: alde batetik, emaniko erranaldi pareetan ea zein hurrenkera hobesten diren, eta bertzetik zer arrazoi argudiatzen den eginiko hautua justifikatzeko. Banaka aipatuko ditugu bi datu-mota horiek, eta bakoitzari dagokion iruzkina. #### 2.4.1. *Hurrenkera desberdinei buruzko iritziak* Hurrenkeren hobespenari buruz bilduriko emaitzak **2. koadroan** erakusten dira. Koadro horrek 4 zutabe ditu: lehenbizikoan erranaldiak eta beren bi bertsioak ageri dira, izar batez markaturik zein den atzerakarga txikiagokoa; bigarren zutabean erakusten da, ehunekoetan, zenbat erantzulek hobesten duen atzerakarga handiko hurrenkera; hirugarrenean, berriz, agertzen da zenbat erantzulek nahiago duen atzerakarga txikiko hitz-ordena; eta azkenik, laugarrenak biltzen ditu, elkarri batuta, datu hauek: esplizituki atzerakarga txikiko hurrenkera hobetsi dutenak gehi bi ordenamenduak berdintzat jo dituztenak. 2. koadroa **Azterturiko erranaldiak eta beren emaitzak (%)** | ERRANALDIAK ETA ITEMAK<br>(erranaldi pare bakoitzean, izartxoa duen erranaldia<br>jotzen da atzerakarga txikiagokotzat: (*) | Atzerakarga<br>handia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>(1 baliokoak) | Atzerakarga<br>txikia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>esplizituki<br>(0 balioak) | Atzerakarga<br>txikia gehi<br>biak berdin<br>ontzat eman<br>(0 baliokoak gehi<br>2 baliokoak) | |-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------| | 1.a) Ona da hori jakitea (*)<br>1.b) Ona da jakitea hori (*) | 91,9 | 1,7 | 2,3 | | 2.a) Ona da norberak jakitea bazkaria presta<br>tzen eta etxeko lanak egiten. (*)<br>2.b) Ona da norberak bazkaria prestatzen eta<br>etxeko lanak egiten jakitea. | 83,7 | 4,1 | 12,2 | | 3.a) Italiarrak pozik daude, ikusitakoan Fran<br>tzia nola itzuli den etxera txapelketatik. (*)<br>3.b) Italiarrak pozik daude, Frantzia nola itzuli<br>den etxera txapelketatik ikusitakoan. | 80,8 | 4,7 | 7 | | ERRANALDIAK ETA ITEMAK<br>(erranaldi pare bakoitzean, izartxoa duen erranaldia<br>jotzen da atzerakarga txikiagokotzat: (*) | Atzerakarga<br>handia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>(1 baliokoak) | Atzerakarga<br>txikia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>esplizituki<br>(0 balioak) | Atzerakarga<br>txikia gehi<br>biak berdin<br>ontzat eman<br>(0 baliokoak gehi<br>2 baliokoak) | |---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------| | 4.a) Deialdi hau zuzenduta dago aurreko ur<br>teetan Erasmus programan ibili diren ikas<br>leei. (*)<br>4.b) Deialdi hau aurreko urteetan Erasmus pro<br>graman ibili diren ikasleei zuzenduta dago. | 93,0 | 1,2 | 6,4 | | 5.a) Nik nahi dut bokata bat patata-tortilla eta<br>kas bat laranja. (*)<br>5.b) Nik patata-tortillazko bokata bat eta laran<br>jazko kas bat nahi dut. | 82,0 | 5,2 | 6,4 | | 6.a) Denek egin behar dituzte ariketa batzuk<br>balio dutenak gai horren inguruan oinarrizko<br>trebakuntza jasotzeko. (*)<br>6.b) Denek egin behar dituzte gai horren ingu<br>ruan oinarrizko trebakuntza jasotzeko balio<br>duten ariketa batzuk. | 92,4 | 2,3 | 5,2 | | 7.a) Konpetentzien bidezko planteamenduak<br>eskatzen du etengabe mugitzea konpetentzia<br>orokorretatik berezietara eta haietatik operati<br>boetara. (*)<br>7.b) Konpetentzien bidezko planteamenduak,<br>konpetentzia orokorretatik berezietara eta haie<br>tatik operatiboetara etengabe mugitzea eska<br>tzen du. | 93,0 | 0 | 7 | | 8.a) Ezin zara irten futbol zelaira pentsamen<br>duarekin aurrean duzun taldea zurea baino ho<br>bea dela. (*)<br>8.b) Ezin zara irten futbol zelaira aurrean duzun<br>taldea zurea baino hobea delako pentsamen<br>duarekin. | 83,1 | 2,3 | 3,5 | | 9.a) Madrileko elkarte batzuek prentsa ohar bat<br>bidali zuten atzo, adierazi nahian Euskal He<br>rrian Korrika egiten ari diren euskaltzaleekiko<br>elkartasuna. (*)<br>9.b) Madrileko elkarte batzuek prentsa ohar bat<br>bidali zuten atzo, Euskal Herrian Korrika egiten<br>ari diren euskaltzaleekiko elkartasuna adierazi<br>nahian. | 89,0 | 1,2 | 9,9 | TANTAK 29-2.indd 85 ANTAK 22/1/18 08:46:21 2/1/18 | | | Atzerakarga | Atzerakarga | |---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------| | ERRANALDIAK ETA ITEMAK<br>(erranaldi pare bakoitzean, izartxoa duen erranaldia<br>jotzen da atzerakarga txikiagokotzat: (*) | Atzerakarga<br>handia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>(1 baliokoak) | txikia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>esplizituki<br>(0 balioak) | txikia gehi<br>biak berdin<br>ontzat eman<br>(0 baliokoak gehi<br>2 baliokoak) | | 10a) Ezin da aldaketa sakonik proposatu sistema<br>guztian, kontuan hartu gabe hezkuntza institu<br>zioko eragile garrantzitsuena (irakaslea). (*)<br>10b)Ezin da aldaketa sakonik proposatu sistema<br>guztian, hezkuntza instituzioko eragile garran<br>tzitsuena (irakaslea) kontuan hartu gabe. | 85,5 | 2,3 | 12,8 | | 11.a) Langileek segur aski grebara joko dute,<br>jakin ondoren beren enpresak laster atzerrira31<br>joateko asmoa duela. (*)<br>11.b) Langileek segur aski grebara joko dute,<br>beren enpresak laster atzerrira joateko asmoa<br>duela jakin ondoren. | 89,0 | 4,1 | 10,5 | | 12.a) Zure hauteskundeen aurrerapenari bu<br>ruzko iritzia jakin nahi dut.<br>12.b) Zure iritzia jakin nahi dut hauteskun<br>deen aurrerapenari buruz. (*) | 35,5 | 29,1 | 59,9 | | 13.a) Beste alde batetik, Adituen Batzordeari ez<br>zaio ahaztu azpimarratzea Estatu mailako he<br>dabideek ez dutela espainiar Estatuko hizkuntza<br>aniztasuna islatzen. (*)<br>13.b) Beste alde batetik, Adituen Batzordeari ez<br>zaio ahaztu Estatu mailako hedabideek ez du<br>tela espainiar Estatuko hizkuntza aniztasuna is<br>latzen azpimarratzea. | 66,9 | 10,5 | 26,7 | | 14.a) Esaldi bat oker ulertzeko arriskua baldin<br>badago, obligazioa dago arrisku hori minimiza<br>tzeko eta horretarako behar diren tresna guztiak<br>erabiltzeko. (*)<br>14.b) Esaldi bat oker ulertzeko arriskua baldin<br>badago, arrisku hori minimizatzeko eta horre<br>tarako behar diren tresna guztiak erabiltzeko<br>obligazioa dago. | 79,7 | 4,1 | 19,2 | | 15.a) Esperantza dut gaurko negar guztiak<br>egunen batean irri bihurtuko direla. (*)<br>15.b) Gaurko negar guztiak egunen batean irri<br>bihurtuko direlako esperantza dut. | 75,0 | 11 | 20,3 | TANTAK 29-2.indd 86 ANTAK 22/1/18 08:46:21 2/1/18 | ERRANALDIAK ETA ITEMAK<br>(erranaldi pare bakoitzean, izartxoa duen erranaldia<br>jotzen da atzerakarga txikiagokotzat: (*) | Atzerakarga<br>handia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>(1 baliokoak) | Atzerakarga<br>txikia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>esplizituki<br>(0 balioak) | Atzerakarga<br>txikia gehi<br>biak berdin<br>ontzat eman<br>(0 baliokoak gehi<br>2 baliokoak) | |--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------| | 16.a) Gaur hartu dut mezua datorren ikas<br>turtean gelan beste laguntzaile bat izango du<br>dala. (*)<br>16.b) Datorren ikasturtean gelan beste lagun<br>tzaile bat izango dudalako mezua gaur hartu<br>dut. | 73,3 | 7,6 | 14,5 | | 17.a) «Aurreiritzi» hitza aipatu dugu uste du<br>gulako hizkuntza gutxiagotuak deitu beharko<br>litzaiekeela hizkuntza txikiak edo minoritarioak<br>deitu ordez. (*)<br>17.b) «Aurreiritzi» hitza aipatu dugu, hizkun<br>tza txikiak edo minoritarioak deitu ordez hiz<br>kuntza gutxiagotuak deitu beharko litzaiekeela<br>uste dugulako. | 76,7 | 8,1 | 22,1 | | 18.a) Ikastetxeetan ere, gela nola antolatuta da<br>goen ikusteak ideia ematen digu nolako estilo<br>koa den irakaslea edo bertan garatuko den jar<br>duna. (*)<br>18.b) Ikastetxeetan ere, gela nola antolatuta da<br>goen ikusteak irakaslea edo bertan garatuko<br>den jarduna nolako estilokoa den ideia ema<br>ten digu. | 72,7 | 9,3 | 23,8 | | 19.a) Ezinegona ekarri zidan jakiteak gure<br>laguna berriz lanean hasia zela ondo sendatu<br>gabe. (*)<br>19.b) Ezinegona ekarri zidan gure laguna<br>ondo sendatu gabe berriz lanean hasia zela ja<br>kiteak. | 77,3 | 7,0 | 17,4 | | 20.a) Bittor Hidalgok artikulu bat argitaratu du<br>Senez aldizkarian gaitzat hartuta zer kokaleku<br>duen galdegaiak perpausean. (*)<br>20.b) Bittor Hidalgok artikulu bat argitaratu du<br>Senez aldizkarian galdegaiak perpausean zer ko<br>kaleku duen gaitzat hartuta. | 82,6 | 7,6 | 14,5 | | 21.a) Ona da hasieratik jabetzea nork agin<br>tzen duen eta nor den morroi. (*)<br>21.b) Ona da nork agintzen duen eta nor den<br>morroi hasieratik jabetzea. | 51,2 | 15,1 | 41,3 | TANTAK 29-2.indd 87 ANTAK 22/1/18 08:46:22 2/1/18 | ERRANALDIAK ETA ITEMAK<br>(erranaldi pare bakoitzean, izartxoa duen erranaldia<br>jotzen da atzerakarga txikiagokotzat: (*) | Atzerakarga<br>handia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>(1 baliokoak) | Atzerakarga<br>txikia<br>zenbatek<br>hobetsi<br>esplizituki<br>(0 balioak) | Atzerakarga<br>txikia gehi<br>biak berdin<br>ontzat eman<br>(0 baliokoak gehi<br>2 baliokoak) | |-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------------| | 22a)Are gehiago, ikusirik nola lagundu deza<br>keen Internetek hizkuntza gutxituentzat tokia<br>bilatzen, alor hori bereziki zaintzea pentsatu<br>da. (*)<br>22b)Are gehiago, Internetek hizkuntza gutxi<br>tuentzat tokia bilatzen nola lagundu dezakeen<br>ikusirik, alor hori bereziki zaintzea pentsatu da. | 81,4 | 8,1 | 14,0 | | 23.a) Ez du batere ahaleginik egin guri laguntza<br>bidaltzeko, badakien arren oso jende gutxi ga<br>rela eta lan handiegia dugula. (*)<br>23.b) Ez du batere ahaleginik egin guri laguntza<br>bidaltzeko, oso jende gutxi garela eta lan han<br>diegia dugula badakien arren. | 72,1 | 9,3 | 25,0 | | 24.a) Esaldi hori zaila da ulertzen, bai, baina<br>jarriz gero mendeko perpausak nagusiaren<br>aurretik, oraindik zailagoa izango litzateke. (*)<br>24.b) Esaldi hori zaila da ulertzen, bai, baina<br>mendeko perpausak nagusiaren aurretik ja<br>rriz gero, oraindik zailagoa izango litzateke. | 85,5 | 9,9 | 13,4 | | 25.a) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak<br>atzo aurkeztu zuen ikasliburuak doan ezar<br>tzeko erabiliko den formula.<br>25.b) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak<br>atzo aurkeztu zuen zer formula erabiliko den<br>ikasliburuak doan ezartzeko. (*) | 26,7 | 38,4 | 66,3 | | Batez bertzeko emaitza globalak (%) | 76,8 | 8,2 | 18,5 | Beheko **1. grafikoan** ikus daitezke item guztien batez bertzeko datu globalak. ![](_page_20_Figure_2.jpeg) 1. grafikoa **zein ordena hobesten duten ikasleek (%)** #### 2.4.2. *Zein hurrenkera hobetsi diren: iruzkina* Datu orokor batzuk aipatuko ditugu bereziki erranahi handikoak idurituta. - a) Batez bertze, erantzunen %76'8k adierazten du nahiago duela atzerakarga handiko ordenamendua (erran liteke, beraz, 25 erranaldietatik 19,2tan ageri dela hautu hori; desbideratze tipikoa 3,69 da); %8,2k nahiago du atzerakarga txikiko hurrenkera (hau da, 25etik 2 item; desbideratze tipikoa 2,82 da); %10,3k bi aukerak ontzat ematen ditu (hots, 25 aztergaietatik 2,6k eginen luke hautu hori; desbideratze tipikoa da 2,35); azkenik, %4,7k erakusten du bi formulazioak txartzat ematen dituela (horrek erran nahi luke 25 erranaldietatik 1,2ren baliokideak ez liratekeela zuzenak ez hurrenkera batean jarrita ez bertzean; desbideratze tipikoa 2,2). Azken datu hori dela eta, gogora dezagun gure ikuspuntutik ez dela arrazoirik ezein erranaldi gramatikalki okertzat emateko. Datu hauek batera hartuta koherente datoz bertze bi inkestatan bilduriko emaitzekin, haietan ere atzerakarga handiko formak hobesten baitziren (Maia & Larrea, 2013; Maia, 2015b); - b) azterturiko item guziek ez dute trataera bera jaso inkestatuen aldetik; atzerakarga handiena bildu duen itemak erantzunen %93 jaso du, eta atzerakarga txikiena beretu duen erranaldiak erantzunen %26 hartu du; bertzalde, 25 erranaldi pareetatik 13tan inkestatuen %80k baino gehiagok nahiago izan du atzerakarga handieneko hurrenkera; - c) ikerketa-ariketan parte hartu duten zuzentzaileen soslaiari buruz, berriz, aipatzekoa iduritzen zaigu orobat pertsona inkestatuen %75ek baino gehiagok nahiago izan dituela item atzera-kargatuenak gutxienean itemen %72tan; atzerakargarako joera handiena erakutsi duen pertsonak azter-item guzietan erakutsi du jaidura hori, hau da, 25 erranaldietatik 25etan (horrek balio dezake, gainera, erakusteko inkestako item guziek bazutela diskriminatzeko balioa); nabarmentzekoa da halaber ezen atzerakargarako joera txikiena agertu duen pertsonak ere gibelkargarako jaidura erakutsi duela 25 itemetatik 12tan); #### 2.4.3. *Zergatik hobetsi diren hurrenkera horiek (hautuen arrazoiak)* Hurrenkera bat edo bertzea hautatzeko aipatu diren arrazoien artean, datu hauek nabarmentzen ditugu (ikus bitez behean datozen **2. grafikoa** eta **3. koadroa**): - 1. orotara, 172 inkestatuek adierazi dituzten arrazoien kopuru absolutua 5.762 izan da; - 2. gehien hautetsi den arrazoia izan da kanonaren formulazio xinple bat, honela adierazia zena: «Euskaraz aditza atzean jartzen delako»; arrazoi horrek jaso ditu adostasunik gehienak: erantzun guzien %28an agertu da hautu hori; - 3. hona aukeran emaniko bertze arrazoiek jaso dituzten atxikimendu mailak: - a) irizpide gramatikal «erlatiboak» erantzunen %23,2 bildu du (honela formulatua: «Hautatu dudana euskaraz jatorragoa delako, euskara hobea delako»); - b) irizpide gramatikal «puruak» jaso du iritzien %20,5 (inkestan honela formulatua: «Bestea (hautatu ez dudana) euskaraz ez delako zuzena»); - c) irizpide pragmatikoak (hots: «Hautatu dudana errazago irakurtzen/ulertzen delako») beretu du erantzunen %14,9a; - d) honako arrazoi hau, «Hautatu dudana idatzian hobeto dagoelako (ahozkoan bestea ere onartuko nuke)», erantzunen %10,4an agertu da; - e) azkenik, inkestan formalki aukeran eskainiriko erantzunez at, bertze arrazoi batzuk agertu dira erantzun guzien %2,9an (honela formulatua zen inkestan: «Beste arrazoi batengatik —esan mesedez arrazoia—»). Ondoan datozen **2. grafikoa**n eta **3. koadroa**n ikus daitezke erantzun horiek laburturik. ![](_page_22_Figure_2.jpeg) 2. grafikoa **Ikasleen hautespenaren arrazoiak** 3. koadroa **Eginiko hautuak justifikatzeko adieraziriko arrazoiak (%)** | Hautespena egiteko arrazoiak (bilduriko arrazoi guzien kopurua: 5.762) | Erantzunen<br>kopurua<br>(%) | |------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------| | 5. Euskaraz aditza atzean jartzen delako | 28,0 | | 2. Hautatu dudana euskaraz jatorragoa delako, euskara hobea delako | 23,2 | | 1. Bestea (hautatu ez dudana) euskaraz ez delako zuzena | 20,5 | | 3. Hautatu dudana errazago irakurtzen/ulertzen delako | 15,0 | | 4. Hautatu dudana idatzian hobeto dagoelako (ahozkoan bestea ere<br>onartuko nuke) | 10,4 | | 6. Beste arrazoi batengatik (esan mesedez arrazoia): | 2,9 | ## 2.5. **Gogoeta, ondorioak eta geroko iker-lana** Bertze ikersaio batzuetan lehenago agerturiko datuetan bezala, honetan ere ikusi dugu joera nabari-nabaria nahiago izateko erranaldiko elementuak ordenatu nola-eta atzerakarga handiko hurrenkerak sortuz. Bazterrera uzten dira, berriz, bertze hurrenkera batzuk balio lezaketenak gibelkarga arintzeko. Joera horren arrazoia izan daiteke bizirik eta bizkor dagoela *eredu idealista-idiosinkratiko*an oinarrizkoa zen irizpide bat. *Eredu idealista-idiosinkratiko* delakoak defenditzen zuen ezen atzerakarga handia sortzen zuten hizkuntza-baliabide batzuk euskararenak zirela guziz bereziki, eta euskara bereizten zutela bertze hizkuntzetatik, eta arrazoi horrexengatik hobetsi eta sustatu behar zirela euskal prosaren eredu gisa. Gaur egun, ordea, joera hori analizatzen eta kritikatzen da, eta indarra galtzen ari bide da maila teorikoan, eta hortaz eboluzio prozesu batean ibiliko litzateke. Gure iduriko badira datuak pentsatzeko gaur egun joera handiagoa ari dela garatzen baliabide linguistikoen balioa edo/eta egokitasuna neurtzeko nola-eta baliabide horiek duten gaitasunaren arabera modu efizientean komunikatzeko (Maia & Larrea, 2013; Maia, 2014, 2015a). Ustea dugu orobat ezen atzerakarga txikiagoko hurrenkerak erabiltzeko jaidurak lagundu lezakeela eraikitzen euskal prosa-eredu prozesatu-errazago bat, eta hori bereziki baliozkoa izanen litzateke prosa logiko-diskurtsiboaren eremuan, izan ere horretan nahiko ohikoa izaten baita zenbapaiteko luzerako erranaldiak ibiltzea, eta beraz aisago nabarituko baita horietan atzerakargaren afera, eta erabakigarriagoa izanen baita mezua gradualki eta efizienteki ulertzeko. Ohartzen gara, bertzalde, ez daitekeela ondorioztatu ezen lan honetan inkestatu ditugun pertsonek egiazki eta zehazki erabiliko dituztenik beren hizkuntza-ekoizpen errealetan hain zuzen gure ikerlanean inkestaren ondorioz agertu dituzten irizpideak. Izan ere, jabetzen gara ikersaio hau bildua dela inkestatuek erakusten duten «ezagutza deklaratiboa»ren eremuan, eta zehatzago, neurri handi batean, «ezagutza akademikoan»13. Hau da, inkestatuek irizpide horiek erabiliko lituzkete beren jakintza ohartuaren eremuan, eta jakintza hori nahiko modu fokalizatuan erabiliko lukete inkestari erantzuteko orduan. Baina, jakina, jakintza horren ondorioz erabiltzen diren irizpide «ohartuek» edo «elaboratuek» ez dute zeren bat etorri zehazki beren praktika bat-bateko edo espontaneoarekin, hizkuntza egiazki erabiltzen dutenean. Bertzalde, inkestatuek beren hautuen arrazoiak erakusteko orduan azaldu dituzten iritziak direla-eta, ez zaigu oso harrigarria gertatu zein izan den atxikimendu gehien jaso duen erantzuna («euskaraz aditza atzean jar- <sup>13 «</sup>Ezagutza deklaratiboa» eta «ezagutza akademikoa» delakoaz, ikus HABE-Europako Kontseilua 2005: 30 eta hurr., eta 161. tzen delako»), zeren azken batean formulazio hori nahiko tipikoa izan baita noiz-eta *eredu idealista-idiosinkratikoa* izan denean ereduzko erreferentzia nagusia. Bai iduritu zaigu deigarria joera horren indar handia gure inkestan. Izan ere, gisa honetako bertze ikersaio batzuetan, prosa logiko-diskurtsiboan hizkuntzalari adituak diren batzuek erakutsi dute joera atzerakarga txikiagoko hurrenkerak hobesteko (Maia & Larrea, 2013; Maia, 2015a, 2015b), eta gure iduriko komeni litzateke ideia horiek eztabaidatzea eta (beharbada) hedatzea hizkuntzarekin lanean ari diren profesionalen artean. Gure ustez, horrek aukera hobeak emanen lizkioke euskarari hiztunek hizkuntza hori «desira» edo hauta dezaten ingurune gero eta eleaniztunago batean. Gogoan hartzekoa da halaber ezen ikerketa hau Lehen Hezkuntzako irakasle-gaien artean egin dela, eta maila horretako ez ezik bertze maila guzietako irakasleek, unibertsitatekoek barne, eragin nabaria izanen dutela euskararen prosa etorkizunean nola garatuko den. Horregatik iduritzen zaigu jakin behar dugula hobeki zer irizpide dabiltzan irakasleen artean, maila guzietan, testu mota eta genero desberdinetan, modu horretan gai garrantzitsu honetan iritziak eta jarduerak eguneratzeko, hartarako beharra sumatuz gero. Betiere gogoan dugu euskara gero eta ingurune eleaniztunago batean bizi beharra izanen dela etorkizunean (Gorter, Zenotz & Zenotz, 2014; Gorter et alii, 2014). Horrelako ingurune batera egokitu beharra ageri da dagoeneko hezkuntza-sistemaren ezaugarriei begiratuz (Guasch, 2007) eta baita ere erreparatuz administrazioek nolako orientabideak argitaratzen dituzten curriculumaren bidez (adibidez, EAEri dagokionez ikus: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, 2016; eta Nafarroako Foru Komunitateaz: Nafarroako Gobernua, 2014). Testuinguru hori kontuan harturik, eginahal berezia egin behar da ahalik eta komunikagarritasun handiena emateko euskarari, eta zeregin horretarako kontuan hartu beharko dira berrikuntza eta tradizioa: zenbaitetan beharbada hizkuntz baliabide ezezagunagoak probatu edo hedatu beharko dira prosa efizientea garatzeko, eta aldi berean tradizioaren lotura-lana ere hagitz kontuan hartzekoa izanen da egiazko euskara-erabiltzaileek eduki diezaioten atxikimendua eta leialtasuna hizkuntzari. *Jasotze-data: 2017/03/23 Onartze-data: 2017/06/06* *This article addresses the issue of the order of the elements in Basque sentences and the so-called rear-burden. The predominant trend over the last 20th century claimed that the order of the elements in Basque differs completely from the one in the surrounding languages. The success achieved by this view has often led to develop a highly/heavily rear-burdened model pattern in Basque prose. However, over the last few years various proposals have been put forward aiming at organising sentences with a slighter rear-burden, although there is little information about the spread of this tendency among users of the Basque language. In this context, two kinds of information have been gathered through this research: on the one hand, the extent of the influence of the so-called «rear burden» on a sample of university students of Primary Teacher Degree; on the other, the reasons why they show this tendency. The outcomes show that respondents prefer highly rear-burdened sentences to other ways of organising the elements, and that the simplistic idea that verb in Basque has to be put at the end of the sentence stays still strong.* *Keywords: Basque language, written prose, word order, rearburden, empirical research, Primary Education.* *El presente artículo trata acerca del orden de los elementos de la oración en vasco. La corriente predominante en el pasado siglo ha defendido que el orden modélico de los elementos en euskera es totalmente diferente del utilizado en las lenguas de su entorno. El éxito de esa corriente frecuentemente ha llevado a desarrollar una prosa de muy elevada retrocarga. Sin embargo, en los últimos años se han presentado diferentes propuestas que proponen organizar las oraciones con una retrocarga más reducida, aunque se dispone de poca información acerca de la extensión de esa tendencia entre los usuarios de la lengua. En ese contexto, en este trabajo se presentan dos tipos de datos: por una parte, el grado de influencia del fenómeno de la retrocarga en una muestra de estudiantes universitarios del Grado de Educación Primaria; y por otra, las razones en las que se sustenta la tendencia mostrada. Los resultados muestran, por un lado, que las personas encuestadas han preferido como modelo oraciones de alta retrocarga frente a secuencias organizadas de otro modo, y por otro, que aún se mantiene vigente la idea simplista de que en euskera el verbo se coloca en la parte final de la oración.* *Palabras clave: Euskera, prosa escrita, orden de las palabras, retrocarga, estudio empírico, Educación Primaria.* *Cet article aborde la question de l'ordre des éléments dans les phrases basques et le phénomène dit «post-charge». La tendance dominante au cours du 20e siècle prétendit que l'ordre des éléments en basque diffère complètement de celle dans les langues environnantes. Le succès obtenu par ce point de vue a conduit à développer un modèle de prose fortement «post-chargé». Cependant, au cours des dernières années plusieurs propositions ont été avancées visant à une organisation de la phrase avec une post-charge plus légère, bien qu'il y a peu d'information sur la propagation de cette tendance parmi les utilisateurs de la langue basque. Dans ce contexte, deux types d'informations ont été collectés grâce à cette recherche: d'une part, l'étendue de l'influence de la dite «post-charge» sur un échantillon d'étudiants universitaires du degré de Professorat d'Education Primaire; de l'autre, les raisons données par les étudiants pour justifier la tendance manifestée. Les résultats montrent que les répondants préfèrent des phrases avec a grande post-charge à d'autres façons d'organiser les éléments, et que la notion simpliste de que le verbe en basque doit être mis à la fin de la phrase reste encore forte.* *Mots-clé : Basque, prose écrite, ordre des mots, étude empirique, éducation primaire.* ### **BIBLIOGRAFIA** Agirre, J.M. (2013). Estilo jarraituaren alde. < http://31eskutik.com/category/ jesus-maria-agirre/ > (kontsulta: 2017-03-05). Altonaga, K. (2015). *Back to Leizarraga*. Iruñea: Pamiela. Altube, S. (1975 [1929]). *Erderismos* (2. arg.). Bilbo: Cinsa. Amuriza, X. (2010). *Euskara batuaren bigarren jaiotza*. Bilbo: Lanku. Amuriza, X. (2012). *Zazpi ebidentzia birjaiotzarako*. Bilbo: Lanku Aristegieta, X. (2009). Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak. *Senez,* 37, 103-141. Esnal-Euskaltzaindia. Jagon Saila. (2011). *Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa*. Bilbo: Euskaltzaindia. Euskaltzaindia. (1987). *Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I. Eranskina*. Bilbo: Euskaltzaindia. Euskaltzaindia. (1991). *Euskal Gramatika. Lehen Urratsak 1*. Bilbo: Euskaltzaindia. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Politika eta Kultura Saila. (2016). 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. URL: https://www.euskadi.eus/ y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600141e.shtml (kontsulta: 2017-03-06) Garzia, J. (2014). *Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako*. Bilbo: EHUAZ. - Gorter, D.; Zenotz, V. eta Cenoz, J. (2014). Introduction: Minority Language Education Facing Major Local and Global Challenges. In D. Gorter.; V. Zenotz; J. Cenoz (argit.), *Minority Languages and Multilingual Education. Bridging the Local and the Global*. Dordrecht: Springer, 1-9. - Gorter, D.; Zenotz, V.; Etxague, X. eta Cenoz, J. (2014). Multilingualism and European Minority Languages: The Case of Basque. In D. Gorter; V. Zenotz; J. Cenoz (argit.), *Minority Languages and Multilingual Education. Bridging the Local and the Global*. Dordrecht: Springer, 201-220. - Guasch, O. (2007). La educación multilingüe: un reto para el profesorado. *Cultura y Educación,* 9, 135-147. - Habe-Europako Kontseilua. (2005). *Hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratua*. Vitoria-Gasteiz: EJAZN. - Hidalgo, V. (1995). *Hitzen ordena euskaraz*. Bilbo: UEU. - Hidalgo, V. (2002). Hitzen ordena esaldian. *Senez,* 25, 75-109. <http://www.eizie. org/Argitalpenak/Senez/20021201/hidalgo> (kontsulta: 2017-03-16). - Iurrebaso, I.-Soziolinguistika Klusterra. (2014). *Udalerri euskaldunak EAEn: Egoera eta bilakaera, 1981-2011. Hurbilpen deskriptiboa zentsuetako datuen ustiaketaren bidez*. URL: http://www.uema.eus/wp-content/uploads/2015/02/1- UEMA-TXOSTENA-2014-05-26.pdf (kontsulta: 2017-03-17). - Kaltzakorta, M. (2007). *Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen*. Bilbo: UEU. - Kaltzakorta, M. (2012). *Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan-I*. Lekeitio, Udal batzuek lagunduta. - Laka, I. (1996). *A Brief Grammar of Euskara. The Basque Language*. Bilbo: UPV/ EHU. - Maia, J.; Larrea, K. (2013). Hitzen hurrenkera gogortuegia erabiltzen ote dugu idatzian?. In P. Salaburu; X. Alberdi (arg.), *Iñaki Ugarteburu. Terminologia Jardunaldiak 2013*. Bilbo: UPV/EHU-Euskararen Institutua, 85-97. - Maia, J. (2014). Euskal hitz-ordenaren norabidea: idealismo ideologikotik pragmatismo komunikatiborantz. *Fontes Linguae Vasconum,* 117, 121-168. - Maia, J. (2015a). Hacia una reducción de la retrocarga en euskera. In O. Cruz Moya, M. de la Torre García, F. Molina Díaz (arg..), *Lingüística Aplicada: industrias de la lengua y cambio social*. Sevilla: Universidad Pablo de Olavide-AESLA. URL: <http://cvc.cervantes.es/lengua/eaesla/pdf/01/45.pdf> (kontsulta: 2017-03-14). - Maia, J. (2015b). Atzerakarga handiagoa nahi dute gazteek? *Uztaro*, 95, 51-71. - Mendizabal, M. (2014). *Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa ala errealitatea?* Donostia: Utriusque Vasconiae. - Mitxelena, K. (2011 [1981]). Galdegaia eta mintzagaia euskaraz. In Lakarra, J.A. (apail.). *Luis Mitxelena Obras Completas VII. ASFV 'Julio de Urquijo'*, LX: 335-361. - Nafarroako Gobernua. (2014). 60/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena». URL: *http://www.navarra.es/home\_eu/Actualidad/BON/ Boletines/2014/174/Anuncio-0/* (kontsulta: 2017-03-06) - Rubio, J. (2002). *Euskararen garabideak.* Irun: Alberdania. - Sarasola, I. (2016). *Bitakora kaiera*. Donostia: Erein. Zubimendi, J.; Esnal, P. (1993). *Idazkera-liburua.* Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila. # 1. eranskina. **HAUTESPENA EGITEKO ARRAZOIAK NOLA FORMULATUAK ZIREN** Zergatik egin duzu aukera hori? (erantzun bat baino gehiago aukeratu daiteke) - 1. Bestea (hautatu ez dudana) euskaraz ez delako zuzena. - 2. Hautatu dudana euskaraz jatorragoa delako, euskara hobea delako. - 3. Hautatu dudana errazago irakurtzen/ulertzen delako. - 4. Hautatu dudana idatzian hobeto dagoelako (ahozkoan bestea ere onartuko nuke). - 5. Euskaraz aditza atzean jartzen delako. - 6. Beste arrazoi batengatik (esan mesedez arrazoia). TANTAK 29-2.indd 97 ANTAK 22/1/18 08:46:23 2/1/18
aldizkariak.v1-7-30
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 3 _1991_6", "issue": "Zk. 3 _1991_", "year": "1991", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **KOMUNIKABIDEEN ERA-GINARI BURUZKO IKERKETA: IKUSPEGI HISTORIKO BAT** # **Ander Iturriotz Lauzirika** #### **Gizarte eta Informazio-Zientzien Fakultateko Irakaslea** Soziologia komunikabideek duten eragin sozialaz arduratzen hasteko bi baldintza nagusi eman ziren, mende honen hasieran, eta bereziki EEBBetan: alde betetik, komunikazio-sistema indarrez sustraitu eta azkar garatu zen, teknikoki zein ohitura sozialetan, gizarte aurreratuenaren oinarrizko euskarri bihurtu zelarik; bestetik, sistema politiko-ekonomikoa, gizarte oso baten egitura mantentzeko zein iharduera politiko arrakastatsua izateko masa-komunikazioko sareak zuen garrantziaz berehala jabetu zen. Irratia izan zen hasiera batean gizarte-aldaketa komunikatiboaren bultzatzaile nagusia, eta gero telebista, aurrerantzean kulturari buruzko edozein ikerketa egiterakoan ezinbestean aipatu beharreko elementu bihurtu delarik. Daniel Bellek1 eskaintzen dizkigun datuetan mende honetan zehar telebistak izan duen hedakuntza aipagarria nabariro erakusten zaigu: 1948an jadanik 200.000 familiak zuten beren etxean telebista eta, hamar urte beranduago 40.000.000 telebista zeuden EEBBetako etxeetan; 1948an jadanik 15 kate zeuden ihardunean eta, 1958an 520 ziren kate igorleak. Zer esanik ez, ikustentzute-ohiturak ere intentsoagotu egin dira: 1958an telebista zeukan etxe bakoitzean egunero 5 orduz ikusten zen batazbeste tresna sortu berria. "*Communication Research*" izenaz ezagutuko zen korronte teoretiko haren inguruan ikertu zuten autoreen eritziak harira ekartzea baino ez dago *stablishment*ak komunikabideei buruzko ikerketa nola erabili zuen antzemateko. Lazarsfeld-ek berak aitortuko digu iparramerikar komunikazio- -teoria erabat lotuta zegoela politikarekin, "lurraldearen ongizate nazionala eta internazionala ikerketa sozialerako tekniken garapenarekin bat dator" eta. ## **Erabateko eraginaren Teoria: 1910-1940** Beti izan du gizakiak halako beldur adieraztezin bat ezezagunaren aurrean, eta komunikabide berriak sortzen hasi ziren garai hartan beldurra izango zen, lilurarekin batera, irrati edo zinemaren aurrean, artean Gutenbergen galaxiako eredutan bizi zen ikustentzulegoaren jarrera behinena. Soziologiak ere halako beldur, maiz frogaezina, erakutsi zuen erantzun teorikoak garatzen hasi zenean. Teknikaren inguruan halako misteriozko zisku bat gorpuzten da aurrerapen berria sortu ahala, boterea suposatzen bait du teknikak, ezagutzen duenaren eskuetan. Ekidin ezineko jarrera psikologiko hau telematikarekin ere ematen da gaur egun, eta gizakirik kritikoenak ere, Enzensberger-ek salatu duen bezala, nekez gailen dezake hutsaltasun- -sentsazio arrotz hori. Lehen zeinu idatziak sortu zuen beldur eta botere-nashasmendu hura, berriro emango da, McLuhan-ek errepikagarritasunaren ezaugarria egotziko dion inprentarekin bezala, propaganda soilenerako lehen baliabide psikologikoak komunikabideetara aplikatzen hasten direnean. Mundu-Gerletan, eta bereziki Hitlerren II.ean, erabili ziren propagandarako makina izugarri eraginkorrak izango dira, hain zuzen ere, lehendabizikoz, komunikabideen aztertzaileak kezkatuko dituztenak. Orduantxe sortuko da soziologiaren ikerketa-atal bereizi bat, oro har, komunikazio-prozesua aztertuko duena, eta bereziki komunikabideek gizabanakoarengan sortzen duten eragina. Goebbels izango da, seguruenik, propagandisten artean gehien aipatuko den pertsonaia historikoa. Lehen hipotesi teoriko batean Eragin Zuzenaren paradigma erabiliko da komunikabideen indarra deskribatzeko. Komunikabideek erabateko eragina dutela baieztatuko da, batzutan intuizio hutsa erabiliko bada ere, froga enpirikoa baino. Harold D. Lasswell dugu lehen epe honetako aitzindari nagusia. Bere komunikazio-eskema aurkezten duenean, hain ospetsu gertatuko diten "*bost W*"en sistema norabide bakarrekoa planteiatzen du: *Who says* (Nork dio), *What* (Zer), *in Which channel* (Zein bidez), t*o Whom* (Nori) *and with What effect* (Zein ondorioz). Eskema hertsi honetatik kanpo ez bide dago komunikazioa ulertzerik. Estimulu-erantzuna eskema konduktistan oinarrituko da, komunikazioa goitik beherako prozesu zuzena dela baieztatzeko, mezu indartsuaren eragin beldurgarria azaltzeko. Mezua orratz hipodermikoa da, entzulearen haragitan sartua ezinbesteko eragina izango duena. Beste metafora batez ere adierazi da teoria hau, balaren hipotesiarekin, hain zuzen ere: balak, mezuak, beti lortuko du aurrean jartzen zaion gorputza jotzea, kontu bakarra da gorputz horrek, entzule horrek, duen erresistentzi ahalmenari egokitu beharko zaiola mezua. Kalibre handiagoko bala bat aukera daitekeen bezalatsu erabil daiteke intentsitate handiagoko mezua. Edukin-analisia garatuko du. Laswell-ek teoria honi funtsapen metodologiko bat eskaintzeko, eta hau zor dio komunikabideei buruzko Soziologiak autore honi, geroago, kasuen edukin-analisi hau denbora-epe luze batean ematen den komunikazio- -prozesu osoaren analisirako tresna ezin baliagarriago bihurtuko bait da edukin-analisia. 1938an Orson Welles-ek, martiztarrek Lurra inbaditu zutela iragarriz egindako irratsaio ospetsu hura aipatzen da beti, sasoi honetako teoriaren erakusgarri edo adierazgarri bezala. Hadley Cantril-ek2 aztertu zuen zehatz-mehatz kasu bitxi hura. # **Eragin Minimoaren Teoria: 1940-1970** Pendulu-erako prozesua, edo tesitik antitesira iragaten den garapen dialektikoa, maiz eman da, Historiaren bilakaeran ezezik, pentsamolde teorikoen jarraipenean ere, eta 1940 urtetik 1970ra bitartera, greziarren aurkakoen lege zahar haren agindu eternoa betez bezala, mutur batetik bestera joango da komunikabideen eraginari buruzko ustea. Bernard R. Berelson, Paul F. Lazarsfel eta Willian N. McPhek3 jarriko dituzte Eragin Mugatuaren Paradigma deituko denaren lehen oinarriak, 1954 urtean, *Voting* liburua argitaratzen dutenean. Paradoxikoki, 1948an Truman-ek irabazi zituen Lehendakaritzarako hauteskundeak; paradoxikoki diogu, Dewey bere aurkaria prentsa idatzi guztiaren jabe bait zen garai hartan, aipatu autoreek ikergunetzat hartu zuten Elmira (New York) hirian. Kasu asaldagarria gertatu zen berau, inork gutxik uste zezakeena. Zergatien azterketa burutu ondoren, ondorio berri bezain sinestezin batzutara iritsiko dira autoreok: komunikabideek ez dute eragin zuzenik sortzen, aitzitik, aldez aurretik zeuden jarrera eta eritziak indartzea baino ez dute lortuko. Metafora bat erabiltzearren, hauteskunde-kanpaina eta, orokorturik, propaganda-saio oro, "argazkiak errebelatzen dituen bainu kimiko bat" baino ez da, negatiboan aldez aurretik grabatuta ez dagoena azalera ekarri ezin duena. Ondorio berberara iritsi zen Lazarsfeld4 bera ere, 1940 urteko Erie County (Ohio) bailarako hauteskunde- -kanpaina aztertu zuenean. Talde-egiturak, eritzi aitzindariak eta harreman pertsonalek, hau da, faktore bitartekariek, iragazten eta ahultzen dute komunikabideen balizko eragina. Joseph T. Klaper-ek5, Errefortzuaren Hipotesi hau sendotuko du, komunikabideek eritzi-aldaketa zuzenik lortzen ez dutelako abiapuntua indartuz. Komunikazio-prozesuan tartekatzen diren fenomeno aipatu hauez aparte, giza psikologiak berezko duen ezaugarri bat aurkitu uste du: joera nabaria dute pertsonek, diosku, mezuen aurrean esposizio, oharmen eta erretentzio aukeratua erabiltzeko, adostasunean gertatzen diren berri haiek onartuz eta aurkakoak gerta litezkeenak errefusatuz, edo, bestela, norantza aldatuz, aldez aurretiko pentsamoldean gatazkarik gabe integratuz, alegia. #### *Lehen eritzi kritikoak* Garai honetan, ordea, beste teoria batzu sortuko dira, Lazarsfeld-ek ezarri zuen Paradigma Nagusitua ukatzera etorriko direnak. Kurt eta Gladys Engel-ek6, epe luzeko ikerketaren proposamena egiten dute, komunikabideen eragina neurtzeko ordurarte erabilia izan zen epe laburreko azterketa eznahikotzat harturik. Komunikabideek badute ukaezineko eragina ikustentzulegoarengan, baina hau epe luzera ematen da. Komunikabideen eragina ez da kanpainan bertan ematen, jendeak bai bait daki propagandisten helburu dela, eta autoselekzio- -erresorteak erabiltzen ditu. Hauteslea atrintxeratu egiten da bere lehenagoko eritzietan. Beraz, komunikabideen eraginaren osaketa prozesu bezala ikusi behar da, eraginak pilatu egiten bait dira eta gainjarri. Zentzu honetan, komunikabideek irudi politikoak sortzen dituzte, arrakastaz salduko den produktuak leuzkakeen merituen epaile orokor bihurturik. Nahikoak dira klitxe batzu erabiltzea (ustelkeria, barne-liskarra *...*) talde edo produktu baten inguruan, honen arrakasta edo porrota ziurtatzeko. Komunikabideek, azken batean, *"*bigarren eskuko errealitatea" eskainiko diote edozein motatako audientziari, honek ezagut dezakeen errealitatea agertuz eta ezagutu ezin dezakeena ezkutatuz, eskaintzen duen iruditeria publikoa interes berezi batzuren esanetara eraikiz. Paul Felix Lazarfeld-ek eta Robert King Merton-ek7 idatzi zuten artikulu batean, bestalde, komunikabideek "statusa emateko duen ahalmena"z hitz egiten zaigu. Komunikabideek bati buruz hitz egiten dutenean iritsi delako seinale da. Komunikabideek mintzagai aukeratu dutelarik, batek garrantzia nahikoa du masa anonimoaren gainetik jarria izateko; bestela esanda, haren eritzia eta jarrera nahikoa garrantzitsua da Eritzi Publikoa sortzeko eta moldatzeko. Komunikabideek, arau soziala legezkotzen eta jarrera desbideratua sinbolikoki zigortzen dutela ere adierazten digute. Autore hauek behar duen garrantzia ematen diote, beraz, komunikabideen eraginari, komunikabideak erabiltzen dituenak bai bait daki hauek statusa sortu eta gizarte-arauak sendotzen dituztela eta, beraz, interes partikularrak betetzeko erabil litzake hain indarge ez diren komunikabideok. Badute, halaber, komunikabideek *"*disfuntzio narkotizatzaile" bat, autore hauen ustez. Ukaezina da, egungo komunikabideek ahalmena dutela mundu osoan zehar gertatzen dena jakin erazteko, baina batzutan arazoei buruzko kezka azaleko edo lausoa baino ez dute piztarazten. Berariaz bilatutako esposizio aukeratu eta zuzendu honek funtzio narkotizatzailea bete dezake publikoarenganako, autoreen ustez disfuntzio bihurtzen dena, gizarte demokratiko eta garatu bati ez bait zaio interesatzen jende- -kopuru handi bat politikoki ezaxolati edukitzea. Zentzu honetan, Robert Kubey-k8 berri-saioek eta, oro har, informazioa eskaintzeko helburua duten instantzia guztiek erakusten diguten ardura eza salatzen du. Laburpenaren Eredua nagusitu da, 12 segundoz baino gehiago luza ezin daitezkeen TB albistegietan, berri laburrez bonbakatzen gaituzten egunkarietan edo autore interesgarriena hiru lerrotan laburbiltzen duten testu-liburuetan, esate baterako. Ondorioz, Laburpenaren Ereduarekin batera, munduaren ikuspegi uztartugabea, integratu ezina nagusitu da . Nola sorteraz dezake amorrua Bangladesheko uholdeen kronikak iragarki komertzial batek baino gutxiago irauten duen albiste batez erakusten bazaigu? Nola senti daiteke heriotzaren presentzia, ankerkeria fikzioa egituratzeko asmatu den eskema lar narratzailearen bidez ezkutatzen zaigunean? Kritika zorrotz honek bere osotasunean hartzen du sistema demokratikoaren funtsapena, Herbert I. Schiller-ek9 iradokitzen digunez, Askatasuna ez bait da bakarrik zentsura ezaz neurtu behar, baizik eta komunikabideek eritzi desberdinak entzuteko ematen duten aukeraren neurriaz ere. Jabegoaren antolamendu pribatuak, bestalde, etekina du helburu nagusi, eta, beraz, ezinbestekoa da, komunikabideek duten behar sozialaz ahazturik, Korporazio Handiek komertzialtasuna bilatzeko iragarki zein publizitatean oinarritzea eta, eskuarki, *"*orkesta ordaintzen duena da honek zer jo behar duen aukeratzen duena". Komunikabideak statu quoaren euskarri dira, ondorioz, autore hauen eritziz, eta gizarte konformista baten oinarri. Presio ekonomikoak konformismora bultzatzen du, irabaziaren legeak *denbora salgarria*ren merkatuan galerak sortuko lizkieketen auzi eztabaidagarri eta moralki larriak ez aipatzeko agindua bete erazten bait die komunikabideei. ## *Ikerketa administratua* Baina Lazarsfeld-en Paradigma Nagusitua nagusi izango da luzaro, erizpide teoriko, agian interesatuki, onartuan, oso eragin-ahalmen txikia egotziko zaielarik komunikabideei. Nahiko arrazoiak daude eragin minimoaren teoriak indarrean irauteko. Kontsentsuaren paradigman oinarritu zen masa-komunikazioari buruzko ikerketa, giza integraziorako eta hedakuntza ekonomikorako baliabidea izan zen EEBBetako barne-esparruan. Esan gabe doa, EEBBak nagusigo mundiala lortzen ari zireneko sasoi honetan, komunikabideak hedakuntza inperialistarako bide garrantzitsua izan zirela iparamerikar politikak kanpo- -esparrurako burutu zituen plangintzak aurrera eramateko. "Comunnication Research" delakoa erabat adostasunean eman zen estatuaren interesekin, eta komunikabideek joka lezaketen paper zikina sala zezakeen uste edo hurbilpen teoriko oro berehala baztertua eta errefusatua gertatu zen. Enric Saperas-ek10 komunikabideei buruzko ikerketaldi administratu hau baldintzatu zuten hiru sektoreren beharrak aipatzen ditu: - 1.- Merton-en terminologia erabiliz, komunikabide berriek *Erdi Mailako* ikerketa enpirikoak (eta ez kritikoak) bultzatuko dituzte, audientzia ezagutzeko ezezik, espazio komunikatiboa errentagarri bihurtzeko. - 2.- Eredu politiko liberalak Eritzi Publikoa nola sortzen den ikertu behar du, publikoaren kontrola lortzeko. Komunikabideek Erakundeen ekimen planifikatuak aurrera eramaten laguntzeko funtzioa beteko dute. 3.- Sistema militarrak, bere nagusigoa betirakotzeko, amerikar ideologia hedatzeko, eta, batez ere, garai hartan mundu azpigaratuko hainbat herriren erreferentzia bakarra zen komunismoari aurre egiteko, estimulu inpaktagarriak bilatuko ditu komunikabideetan. Helburu hain nabari horietarako, aurrerapen teknologikoen aplikazio zuzena bilatuko du. Egintza belikoen nagusigoa merkatu komunikatiboan oinarritzen hasiko da. Beste bi sektore ere aipatzen ditu autoreak hauen lagungarri, Unibertsitatea eta Erakunde Pribatu edo Korporazio Handiak, guztiz bat etorri bait ziren komunikabideen ikerketak jorratu zituen eremu hauekin. Guzti honek badu ondorio epistemologiko zuzen bat: "Communication Research"ak, aspektu kognoszitiboak eta etikoak kontutan hartuko zituen komunikazioaren teoria orokor bat formulatzeari uko egin zion. Baliabide metodiko zorrotz eta ugariak sortuko ditu, baina ezin izango du egintza soziala orokortasunean ulertzeko proposamenik egin. *Erabilera eta Sarien Teoria* deitu dena izango da ikerketa honen adibide muturrekoena. Elihu Katz, Jay G. Blumler eta Michael Gurevitch-ek11 hain naharoa izan den teoria honen laburpen moduko batean adierazten digutenez, enfoke honek komunikabideen kontsumatzailea hartzen du abiapuntutzat eta ez mezua bera. Publikoa da mezuak erabiltzen dituena, dauzkan behar batzu asebetetzeko. Audientziak erakusten duen komunikabideen erabilera-mota izango da bariable independentea komunikazio- -prozesuan. Erabileraren ezaugarri psikosozialak baldintzatuko du komunikabideen eragina. Komunikabideetan jartzen den arreta, beharrak betetzeko halako aukera funtzional bat baino ez da izango. Ikuspegi honen abiapuntua publikoa aktibotzat hartzea izango litzakete, publikoari berari bait legokioke, neurri handi batean, behar bat asetzeko komunikabide bat aukeratzea eta ez bestea, eta azken buruko kasu batean, komunikazio- -sistematik kanpo dagoen beste aukera funtzionalen bat aukeratzea. ## **Ekarpen berri batzu: Eragin Indartsuaren Teoriara itzuli.** Noelle Neuman12 izango da, 1973. urtean, lehenengoz eragin indartsuaren teoriara itzuli beharra aldarrikatuko duena, bere artikulu bat era esanguratsu honetan izenburutu zuenean: *"*Return to the Concept of Powerful Mass Media". Giza zientzia enpirikoaren krisi eta birformulaketarekin batera emango da ikuspegi-aldaketa hau eta, komunikabideen Soziologiari dagokionean, komunikabideek duten eragin nabaria baieztatzen hasiko da berriro. Ikerketa desberdinetan oinarrituko diren teoria berriak sortuko dira, eta ikergunea bera EEBBetatik kanpora ere irtengo da. Baina Eragin Indartsuaren hipotesira egiten den itzulera hau ez da zuzena, ez eraginaren ezaugarrietan, ezta giza ondorioetan ere. Ezin dira, honez gero, bere horretan onartu Lasswell-en paradigmak ezarri zituen oinarriak. Noelle Neuman13 berak eskaintzen digu komunikabideen eraginari buruzko ikerketak eman duen jauzi koalitatiboaren berri: - 1. Hastapenetako ikerketak kasuak erabiltzen zituen, eta kasu hauek estimulo bezala erabiltzen ziren eraginak neurtzeko. Egun ikerketak kasu edo saio asko ikertzen ditu batasun batean, komunikabide desberdinetan zehar eman daitezkeen gai azpimarratuak zehazteko. - 2. Lehen epe laburreko ikerketak egiten ziren bitartean, gaur epe luzeko ikerketak burutzen dira, komunikabideen eragin kognoszitiboa aurkitu asmoz. - 3. Hasierako ikerketak laborategi- -esperimentuak erabiltzen bazituen ere, egun, ikerlaria benetako bizitzatik ahalik eta gertuen kokatzen saiatzen da, esate baterako, kanpoko esperimentuak erabiliz. - 4. Ikerketa hasi berriaren arreta mezuaren hartzailean jartzen bazen, orain, ikerketa orohartzailea da, berdin ikertzen ditu mezua, igorlea zein hartzailea, ingurugiroko elementuak ahaztu gabe. - 5. Lehenagoko idatzizko komunikabideak aztertzen ziren bitartean, egun, mediak aztertzen dira, telebista, batez ere, baita, formalki baztertzen ziren beste batzu (berri agentziak, eskolako testuliburuak...) ere. - 6. Hastapenetako ikerketak gizabanako hartzailearengan ematen ziren jarrera-aldaketak hartzen zituen aztergai. Egun, gizabanakoek beren giza ingurumariaren kontzeptzioan jasaten duten aldaketaren bidez neurtzen dira eraginak, errealitatearen ulerkuntza eraldatzeko ematen den prozesu osoa birreraikiz. Komunikabideek, beren erretorika edo mezu zuzenaren bidez baino areago, epe luzera sortzen dituzten irudi eta mundu-ulerkuntzen bidez moldatuko dute beren eragina. Mauro Wolf-ek14 oharterazten digunez, ez gaude jadanik eragin intentzionatuen esparruan, baizik eta mezuen sorkuntzan ematen diren distortsio berezi batzuren aurrean, hartzaileen eduki kognoszitiboan txertatzen direnak. Gertuago gaude, beraz, bitartekaritza sinbolikoaren teoria orokor batetik: gizakiak halako pertsonalki eta zuzenki inoiz esperimentatu ezin dituen "errealitate- -pakete" batzu jasotzen ditu komunikabideetatik. Dependentzia kognoszitibo hau egiaztatzen saiatzen direlarik, ondoren ikusiko ditugun teoria berriek komunikabideen eragin indartsu eta zuzena –nahiz eta ez berehalakoa–, aldarrikatuko dute. *Ixiltasunaren Espirala.* Nöelle Neumann-ek garatuko du, hain zuzen ere, *Ixiltasunaren Espirala* deituko duen teoria. Komunikabideek eragin handia dute gizabanakoaren kanpoaldeko errealitate sinbolikoa osatzen duen *Eritzi-Giroa*n, eta ingurumari honetan ditu bere sustraiak *Ixiltasunaren Espirala*k. Komunikabideek halako desoreka bat sortzen dute, gai eztabaidagarri bati buruz dauden eritzi kontrajarri bik lortzen duten benetako aldekotasun porzentaiaren artean eta, interes onartezin batzuri erantzunez, komunikabideek berek sortzen duten Eritzi-Girotik irakurtzen den porzentaiaren artean. Alegia, gai eztabaidagarri bati buruz egon daitezkeen balizko eritzi bi hauek hauteslegoaren ehuneko 50 badute alde hasiera batean, komunikabideek bortxatu egiten dute errealitate hau, porzentaia desberdin eta kualifikatuen ustea zabalduz. Eritzi-emaileak, beraz, benetakoa ez den porzentaia somatuko du Eritzi-Giroan eta, ondorioz, bere benetako eritzia *"*galtzaileena" dela uste izanik, jende-kopuru batek bere ez duen eritzia emango du, azken batean, giza psikologiak ihes egiten bait dio gutxiengoaren legeari, inork gutxik nahi bait du estigmatizatua, gehiengo handietatik bereizia eta begiz joa izan. Eritzi-Giro hau nola osatzen den aztertzeko, kontutan hartu behar da komunikabideen iharduna, *Eragin Motela*ren aldeko teoriek ahaztu zituzten hiru ezaugarri hauez ematen dela: - 1. Batetortze edo kontsonantzia: komunikabideek mezu eta gai berberak erabiltzen dituzte. - 2. Pilaketa edo akumulazioa: mezuak aldian behin errepikatzen dira denbora batean zehar. - 3. Omnipresentzia edo erresonantzia: komunikabideek espazio publikoa osatzen dute eta, halaber, publikoaren kontzientzia. *Agenda Ezarpena edo Tematizazioa* Beste teoria garrantzitsu bat ere garatuko da, azken urte hauetan, *Agenda Ezarpena* deitua. Komunikabideek, beren gai aukeraketarekin, kezka- eta eztabaida-multzo bat inposatuko diote gizarte osoari, gizarte horren kontzientzia praktikoa osatuko dute, nolabait esateko, beste hainbat kezka eta auzi ezkutatuko dizkioten bitartean. Baina teoria honek berriki formulatu duena, behin eta berriro agertzen da komunikazioen eraginari buruzko ikerketaren historian. Berelson, Lazarsfeld eta McPhee-k, aipaturiko *Voting* ikerketan, 1984eko lehendakaritzarako hauteskundeetako kanpainari buruz ari direlarik, adierazten digutenez, ezinbestekoa da prentsaren aldetik "aukeraketa- eta ezabaketa-neurri gogoangarri bat"15, gai gutxi batzu baino ez bait dira eztabaidatzen hauteskundeetan, "eta hor masa-komunikabideen edukiak paper erabakiorra jokatu behar du. Laburketa-, enfokatze- eta hauteskundeak esan nahi duenaren zehazte- -papera da berau"16. Lang eta Lang senar-emazteek, halaber, baieztatu zigutenez, "egintza eta ustekizun politikoei buruzko berri oro (eta ez bakarrik kanpaina-hitzaldiak eta propaganda-kanpainak), garrantzitsuak dira, nolabait, botu aukeraren orduan. Ez bakarrik kanpainan barrena, baita tarteko aldietan ere, komunikabideek ikuspuntuak eskaintzen dituzte, hautagaien eta alderdien irudiak sortzen dituzte, kanpaina horretan garatuko diren gaiak argitzen laguntzen dute, kanpaina hauen inguruan garatuko delarik, eta kanpaina zehatz bat ezaugarrituko duten giro berezia eta sentsibilitate-eremuak"17 definitzen dituzte. R.W. Cohen izango da 1963an hipotesia osokien laburbilduko duena: komunikabideek ez digute esango zer pentsatu behar dugun, baina bai zeri buruz pentsatu behar dugun. Komunikabideek gai-aukeraketa erabat interesatua egiten dute. Zenbakitan adieraztearren, egunero sortzen diren berrietatik %75 baino gehiago baztertzen da egunkarietan, eta are gehiago telebistetan, jarraipen zabal eta zehatza oso berri gutxiri eskaintzen zaion bitartean. Beste era batera esateko, komunikabideek eztabaidagaien *agenda* edo zerrenda bat ezartzen diote Eritzi Publikoari. Maxwell McCombs eta Sheldon Gilbert-ek18 azaltzen dutenez, komunikabideek ingurugiroaren deskribapen egituratu bat eskaintzen dute, eta bertan objektu gutxi batzu, eta hauek dituzten ezaugarri aukeratu batzu, baino ez dira nabarierazten. Gai-aukeraketa honen bidez, ordea, ikustentzulegoak ez du komunikabideetatik, irudi lezakeen bezala, arazo publiko jakin batzuri buruzko informazioa bakarrik jasotzen. Komunikabideek, aurkezturiko gertaera publiko hauei zer-nolako garrantzia eman behar dien ere adierazten diote, media kontsumitzaileari. Eta hau enfasi eta errepikapenaren bidez lortzen da. Komunikabideek aparteko papera betetzen dute dugun mundu-irudiaren osaketan, eguneroko berrien aukeraketa eta kontaketa-lanean, gure ordez antolatzen bait dute gure mundua. Moldaketa-prozesua bi epetan ematen da: lehendabizi zeintzu berri garatu eta zeintzu enoratu erabakitzen dute komunikabideek eta, ondoren, ohizkoa den "hesiak jartzeko rutina" (*gatekeeping routine*) hau iragaten duten berri guztiek ez dute tratamendu berbera lortzen. Batzuk luze ematen den bitartean, orrialdeko lekurik nabarienak betetzen dituztelarik, idazpuru nagusiez azpimarratzen direlarik, beste batzu ezkutuan bezala ematen dira. Azken teoria honen baieztapenik indartsuena, edo fikzioaren funtsapen harrigarriena honako hau izan liteke: komunikabideek aipatzen ez dutenak errealtasunik ez duela adieraziko lukeen hura. Gaien agenda ezarria izan dela frogatzeko, bi agenden arteko elkarkidetza-maila esanguratsua neurtzea baino ez dago, alegia, prentsak ezartzen duen agenda eta gizarteak berak duen gai garrantzitsuen zerrendaren artean dagoena, edo agenda politikoaren eta gizarteak dituen gai kezkagarrien zerrendaren artekoa. Bi agendak bat badatoz, frogatuta geratzen da agenda ezarteko erabili diren komunikabideek eragina izan dutela publikoaren mundu- -ikuspegiaren osaketan. Teoria honen ildotik, eta bereziki *Bideraketa Instituzionala* (Agendabuilding) aztertuz, berriki, Noam Chomsky eta Edward S. Herman-ek19, oso lan aipagarria, *"Los guardianes de la libertad"* deritzona argitaratu dute. EEBBetan indarrean dagoen propaganda-eredu gailentezina aztertzen dute bertan: familia gutxi batzu dira komunikabideen jabe, berri gehienak erakunde ofizialetatik sortzen dira, komunikabideek izugarrizko morrontza jasaten dute iragarkien merkatuarekiko, antikomunismoaren ideologia erruz sustraituta dago... Interes bateratsu guzti hauek ezinbesteko egiten dute EEBBetako komunikabideek mezuaren erretorika zorrozki neurtu behar izatea eta berriak aukeratu eta iragazi beharra. Chomskyk eta Herman-ek ezin hobeki frogatzen digutenez, poloniar apaiz baten hilketak, Ertamerikako ehundik gora hilketa sonatuk baino arreta handiagoa merezi izan du EEBBetako komunikabideetan. Erakusgarri ukaezina ideologia nagusiak, botere ekonomiko eta militarrak, ezartzen duen agendaz. ### **Azken hausnarketa gisa** Beste beldur-mota bat soma daiteke aurkeztu ditugun teoria garaikide eta orokorrago hauen ondorioetan, komunikabide edo teknikaren aurrean lehen ematen zen beldur ia mitologiko hura bezain zaharra den beldurra, hain zuzen ere: klase apalenak, gizateria arruntenak, badu nahikoa arrazoi, goiko klasearen eta elitearen iharduera eta interesen ispilu izan daitekeen egungo komunikazio-sistema hierarkizatuaz kezkatzeko. Komertzialtasunaren eta propaganda politikoaren morrontzan dagoen sistema komunikatiboak ez du leku askorik uzten baikortasunerako. Pentsamendu Sozialak, ordea ezin du etsi egoera beltz honen aurrean, ez dago bere esku giza ekintzaren subjektutasuna, baina bai hausnarketa- -ohitura neurtu baten aitzindaritza burutzea. Soziologiak kritikotasuna berreskuratu beharko du, zentzu honetan, giza bizitza etiko eta zuzenaren helburua bere egingo badu. Ezin dugu ahaztu, bestalde, jarrera otzanegia izango litzateke gure aldetik, komunikazio-teknologia eta tresneria garatuak aukera anitzak ireki dituela komunikazio-egitura parekatuago bat lortzeko. Zeren eta Herbert I. Schiller- -ek20 esaten duenez, "utopiak ez daude jadanik indarrean, hain zuzen ere, utopiaren gauzatzea ahalezko bihurtu den garaian", eta utopia komunikatiboarena, gainerako giza utopiena bezala, beti gogotan izan behar den helburua da. Frantz Fanon-ek21 adibide ezin adierazgarriagoa eskuratzen digu Algeriako iraultza-garaian komunikabideek jokatu zuten papera aztertzen duenean. Talde sustraitu, kontzientziatu eta eraginkor batek, nazio batek edo gutxiengo batek, goitik beherako egitura desorekatu batez luzatzen zaizkion mezuen zentzua eralda dezake, komunikazio-sistemak nagusituak erabili duen teknika bera erabiliz eta bereganatuz. Algeriako herria, Marshalla McLuham-en baieztapen ospetsu hura iragarriz bezala, medioaz jabetu zen eta, honen bidez, mezuaz ere jabetu zen. Egun, giza bidegabekeria eta herrien dependentzia soziokultural basatia nabari gertatzen den kasu guztietan, botere-erdiguneetatik inposaturiko Agendak bere neurriko erantzuna izan behar du komunikazio- -prozesuan pasibitatea baino eskatu nahi ez zaion audientziatik. Asmoz norabidebakarrekoa den mezuak Irakurketa edo Oharmen Aukeratua eskatzen du; kode standarra balio eta arau demokratikoagoetatik birkodetza beharrezkoa da. Komunikabideen eragin saihesgaitzaren menpean bizi den gizabanakoak bezala, talde egituratuak, bere eztabaida-ihardun etenezinean, Oharmen Aukeratua indartzean du, komunikazioaren esparruan behintzat, nortasun kultural bereziari eta gizaki zalantzatsuak bere-berea duen irauli eta ukatu beharrari eusteko era oinarrizkoena. Baina ez da *Eragin Minimoaren Teoriak*, noizbait, sistema komunikatibo manipulatzailea, bortxa informatiboa, zuritzeko erabili ahal izan zuen Oharmen Aukeratu funtzionalista hura orain berriro proposatzen dena, baizik eta, zuzentasunaren xedeak lortuko badira, gizartearen instantziarik behinenak bere defentsarako garatu beharko duen mekanismoa, beste mekanismo akritiko eta lausoegi hura ordezkatu beharko duena. Lerro tartean ibili eta irakurri behar honek, albiste eta pozoinaren uzte nahasiegi horretan garia lastotik bahetu behar honek, ezinbestekoa du balio eta sentipen argi bezain zorrotz batzuren gidaritza, eta kritikotasunak sentipen hauek bultzatu behar ditu lehenik, nortasunik gabeko masa amorfoaren aldeko apostua egin dutenen zabarkeria eta ezaxolari aurka eginez. Egia da teknologiak aurkezten digun erronka akigarria gerta daitekeela esku hutsik dagoen gizaki oldarkorrarentzat, baina egia da, halaber, bere egunerokotasunaren eraikuntzan, komunikazioaren edo eztabaidaren etikan oinarritzen ez den gizarteak, bere barrenean kritikotasun ireki eta ez sistematizatuaren hazia ereiten ez duen giza multzoak, are zailago duela erronka horri era arrakastatsuaz erantzutea. Zeren eta Karl Otto Apel-ek20 iradokitzen digunez, serioski argudiatzen duen pertsona orok, galdera bidezko bat formulatzen duen pertsona orok, komunikazio- -komunitate ideal baten arauak iragartzen bait ditu jadanik. ## **Oharrak** - (1) BELL, Daniel : "Modernidad y sociedad de masas: variedad de esperiencias culturales", in *Industria cultural y sociedad de masas*, Hainbat Autore, Monte Avila Editores, Caracas 1970, 18 or. - (2) CANTRIL, Hadley; "La invasión desde Marte", in *Sociología de la comunicación de masas II*, M. de Moragas (ed). GG MassMedia, Bartzelona, 1986, 91-110 orr. - (3) BERELSON, Bernard R., LAZARSFELD Paul F. eta McPHEE William N.; VOTING, A. *Study of Opinion Formation in a Presidential Campaing.* University of Chicago Press, Chicago (Illinois), 1954. - (4) LAZARSFELD, Paul Felix; *"La campaña electoral ha terminado"*, in *Sociología de la comunicación de masas III*, M. de Moragas (ed), 20-39 orr., GG MassMedia, Bartzelona, 1986. - (5) KLAPPER, Joseph T.: *Efectos de la comunicación de masas*. *Poder y limitaciones de los modernos medios de difusión*, Aguilar s.a. de Ediciones, Madril, 1974. - (6) LANG, LANG Kurt eta Gladys Engel; *"*Los ´mass-media´y las elecciones" in *Sociología de la comunicación de masas III*, 66-49 orr., M. de Moragas (ed), GG MassMedia, Bartzelona, 1986. - (7) LAZARSFELD, Paul Felix eta MERTON Robert King; *"*Comunicación de masas, gustos populares y acción social organizada", in *Sociología de la comunicación de masas II*, 22-49 orr., M. de Moragas (ed), GG MassMedia, Bartzelona, 1986. - (8) KUBEY, Robert: *"*How Commercial Pressures Both Promote and Inhibit Program Innovation", 1991ko Maiatzean Bilbon izan ziren *Berrikuntzak Irrati eta Telebista Saioetan* izeneko Ihardunaldietan irakurritako txostena. - (9) SHILLER, Herbert I.; *Comunicación de masas e imperialismo yanqui,* 120 orr., Gustavo Gili Argitaletxea, Bartzelona, 1976. - (10) SAPERAS, Enric: *La sociología de la comunicación de masas en los Estados Unidos*, 11-23 orr., Ariel, Bartzeelona, 1985. - (11) KATZ, Elihu, BLUMLER Jay G. eta GUREVITCH, Michael; "Usos y gratificaciones de la comunicación de masas" in *Sociología de la comunicación de masas II*, 127-171 orr, M. de Moragas (ed), GG MassMedia, Bartzelona, 1986. - (12) NOELLE NEUMANN, E; "Return to the Concept of Powerful Mass Media", in *Studien in Broadcasting*, 9, Eguchi, Stata (eds.), Nippon Hoso Kyokai, Tokio, 1973. (Hainbat autorek aipatua). - (13) NOELLE NEUMANN, E; *"*The Effect of Media on Media Effects Research", in *Journal of communication*, 157-165 orr, Summer, 1983. - (14) WOLF, Mauro: *La investigación de la comunicación de masas.* Crítica y perspectivas, 157-166 orr. Paidós Edizioak, Bartzelona, 1987. - (15) BERELSON, Bernard R, LAZARSFELD Paul F. eta McPHEE Willian N.; op. cit., 238 orr. - (16) BERELSON, Bernard R, LAZARSFELD Paul F. eta McPHEE Willian N.; op. cit., 251 orr. - (17) LANG, Kurt eta Lang Gladys Engel; op. cit., 80 orr. - (18) McCOMBS, Maxwell, and GILBER, Sheldon; *"*News Influence on Our Pictures of the World", 1-15 orr., in *Perspectives on Media Effects*, Lawrence Erlabauon Asociates Publishers, Hillsdale, New Jersey, 1986. - (19) CHOMSKY, Noam eta HERMAN Edward S.; *Los guardianes de la libertad*, Crítica Argitaletxea, Bartzelona, 1990. - (20) SCHILLER, Herbert I; op. cit., 141 orr. - (21) FANON, Frantz; *"*Aquí la Voz de Argelia", in *Sociología de una Revolución*, 50-76 orr., Ed. ERA. - (22) APEL, Karl Otto; *Estudios éticos*, 207 orr., Alfa Argitaletxea, Bartzelona, 1986.
aldizkariak.v1-7-808
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 100 _2017_7", "issue": "Zk. 100 _2017_", "year": "2017", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GAZTE ETORKIN TUTELATU OHIEN GIZARTERATZE PROZESUAK. GIZARTE LAGUNTASUNEZKO ESKU-HARTZEAK AZTERGAI** **Tesiaren egilea**: Maddalen Epelde Juaristi **Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) **Saila**: Soziologia II **Tesi-zuzendaria**: Benjamín Tejerina Montaña **Tesiaren laburpena**: Azken hamarkadetan, bizitza hobeago baten bila beste herrialde batera bakarrik emigratzeko erabakia hartu duten adingabe atzerritarrak agertu dira mapa migratorioan: Inoren Kargura Ez Dauden Adingabe Migratzaileak (IKEDAM). Fenomenoa Europako zenbait tokitan nabarmendu da, baita Estatu Batuetan edo Argentinan ere. Espainiako kasuan, adingabe horien banaketa desberdina da, eta hartzaile nagusien artean EAE aurkitzen da. Adin txikiko izanik iristen direnez, legediak haien interes gorena errespetatu beharra ezartzen du, eta haurtzaroaren babeserako sistemak harrera emandako adingabeen oinarrizko beharrak asetzen ditu 18 urte bete arte. Aldiz, une horretan, babes instituzionaletik at geratzen dira, eta harrera-gizarteko integrazio-prozesua erabat zailtzen zaie. Hori dela-eta, egoera berezi horretan aurkitzen diren subjektuen gizarteratze-prozesuak aztertzea du ikerketa-objektutzat tesi honek. Ikerketaren 1. helburua da aztertzea IKEDAM ohiak gizarteratze-prozesuari dagozkion esparru eta dimentsioetan zein egoeratan aurkitzen diren. Eta hipotesi modura, gaur egungo krisi ekonomikoak IKEDAM ohien gizarteratze-eredu tradizionala, enplegu bat eskuratzearen bidez lortzen zena, kolokan jartzea eragin duela planteatzen da batetik; eta emantzipazio-baliabideak ez direla gaur egungo testuinguru sozioekonomikora egokitzen bestetik, IKEDAM ohien gizarteratzea bermatzeko zailtasunak gehitzen direlarik. Gizarteratze-mekanismo tradizionalen eraginkortasuna zalantzan jarrita, begirada izaera ezberdineko proiektu eta programetara bideratu da. Horien artean *Izeba* proiektua nabarmentzen da, IKEDAMak familia autoktonoekin harremanetan jartzea helburu duena. Zentzu horretan, doktoradutza-tesi honen 2. helburua *Izeba* proiektuan parte hartu duten IKEDAM ohiek pilatzen duten gizarte-kapitala ezagutzea da, eta horrek gizarteratze-prozesuan nola eragiten duen ulertzea. 3. hipotesi gisa *Izeba* proiektuan parte hartu duten gazte etorkinek gainontzekoek baino gizarteratze-egoera hobea aurkeztuko dutela planteatzen da, familia autoktonoengandik gizarteratze-prozesuan lagunduko dien gizarte-laguntasuna jasoko dutela uste baita. Erabili den metodologia kualitatiboa izan da; izan ere, gizarte-errealitatearen analisi kualitatiboak etorkinen gizarteratzea bezalako prozesu konplexu eta kuantifikatzeko zailak direnak ulertzea ahalbidetzen du. Teknika ezberdinen artean, elkarrizketa erdi-egituratua hautatu da. Ikerketa EAEko hiru lurralde historikoetan erdiratu da, bakoitzean IKEDAM ohiak (16), haiekin lan egiten duten profesionalak (5), haien errealitatearekiko ezagutza duten adituak (2), eta izeba familiak (2) elkarrizketatu dira; guztira 25 pertsona. Emaitzek erakutsi dute planteatutako hipotesiek norabide egokiari jarraitzen diotela. Krisi ekonomikoak IKEDAM ohiek lanpostu bat eskuratzea erabat zailtzen duela ikusi da, duela gutxi arte horien gizarteratze-tresna nagusia izan baita (1. hipotesia). Emantzipazio-baliabideak ez direla gaur egungo testuinguru sozioekonomikora egokitu behatu da, horien azken helburua lan-merkatura sarbidea izatea delarik; aldiz, gaur egun xede hori betetzea oso zaila da, eta, beraz, baliabide horiek ez dira gazte etorkinen gizarteratze-prozesuak laguntzeko eraginkorrak suertatzen (2. hipotesia). Azkenik, adin txikiko ziren bitartean *Izeba* proiektuan parte hartzeko aukera izan zuten gazteek gizarteratze-egoera hobeagoa aurkezten dutela nabarmendu da, izebek eskaintzen dieten laguntasuna dela-eta (3. hipotesia).
aldizkariak.v1-0-19
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.0 _2013_10", "issue": "Zk.0 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Sistema endokannabinoidearen funtzio periferikoak** *Ekaitz Agirregoitia, Naiara Agirregoitia* Fisiologia Saila, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea (UPV/EHU) e.agirregoitia@ehu.es Jasoa: 2013-02-27 Onartua: 2013-06-20 **Laburpena:** Kannabinoideen ezagupena izugarri handitu da azken urteetan. Animalia ereduetan eta in vitro sistemetan egindako ikerketek argi utzi dute sistema kannabinoidea neuromodulatzaile garrantzitsuenetakoa dela, izan ere, 1 motako kannabinoide-hartzailea (CB1) G proteinei loturiko hartzailerik ugariena da nerbio-sistema zentralean. Hala ere, ezin daiteke ahaztu nerbio-sistema zentralaz gain beste ehun periferikoetan sistema kannabinoidearen eragina. **Hitz-gakoak:** Kannabinoide, immunitate-sistema, sistema endokrinoa, CB1. **Abstract:** The knowledge of cannabinoids has increased dramatically in recent years. Studies in animal models and in vitro systems have shown that the cannabinoid system is an important neuromodulatory system, in fact, cannabinoide-receptor type 1 (CB1) is one of the most abundant G protein-coupled receptor in the central nervous system. However, we cannot forget, as well as in the central nervous system, the influence of cannabinoid system in other peripheral tissues. **Keywords:** Cannabinoid, immune system, endocrine system, CB1. ## 1. **SARRERA** Kannabinoideen ezagupena izugarri handitu da azken urteetan. Sistema kannabinoidearen funtzioak ikertu dira animalia-ereduetan, in vitro sistemetan eta kannabisaren jai-giroko erabilerak sortutako efektuetan. Ikerketa horiek ondorioztatu dute neuromodulatzaile funtzioa dela sistema kannabinoidearen funtzio garrantzitsuenetakoa; izan ere, 1 motako kannabinoide- hartzailea (CB1) G proteinei loturiko hartzailerik ugariena da nerbio-sistema zentralean. Hala ere, sistema kannabinoidearen ekintza nerbio- sistema zentralean gertatzeaz gainera, ehun periferikoetan ere deskribatu da. Hala ere, goseak edo nozizepzioak bezalako hainbat funtziok erregulazio zentrala zein periferikoa dute [1]. **Laburdurak**: CB1, 1 motako kannabinoide-hartzailea; CB2, 2 motako kannabinoide-hartzailea; AEA, arakidonoil etanolamida; 2AG, 2-arakidonoilglizerola; PEA, N-palmitoil etanolamina; THC, Ƌ9-tetrahidrokannabinola; NAPE-PLD, N-arakidonoilfosfatidiletanolamina-fosfolipasa D; FAAH, gantz-azidoen amida hidrolasa; GnRH, hipotalamoko hormona gonadotropina-askatzailea; LH, hormona luteinizatzailea; T3, triiodotironina; T4, tiroxina; GPR, G proteinari loturiko hartzailea. ## 2. **ERREGULAZIO SISTEMAK ETA SISTEMA KANNABINOIDEA** Sistema kannabinoidearen ekintza bizidunen erregulazio-sistemetan zein ehun periferikoetan deskribatu da (1. irudia). Geroz eta onartuago dago sistema kannabinoidea sistema modulatzailea dela, eta egun, esan daiteke sistema kannabinoideak gorputzeko hiru erregulazio-sistema nagusiei eragiten diela: neurotransmisio-sistemari (Barrondo eta kideek eta Morera eta kideek Ekaiako ale berezi honetan aurkeztu bezala), immunitate-sistemari eta sistema endokrinoari. ![](_page_1_Picture_4.jpeg) **1. irudia:** Barne sistema kannabinoidearen funtzioa hainbat organotan (Arkaitz Carracedo Doktoreak utzitako irudia). ## 2.1. **Immunitate-sistema** Immunitate sisteman, 2 motako kannabinoide-hartzailearen (CB2) espresioa CB1 hartzailearena baino 10-100 aldiz handiagoa da. Hori dela-eta, ondorioztatu da CB2 hartzaileak garrantzi handia duela immunitate sistemaren fisiologian. B linfozitoetan eta NK (natural killer) zeluletan gertatzen da espresio nagusia, baina monozitoek, neutrofiloek, T linfozitoek eta mastozitoek ere espresatzen dute CB2 hartzailea. Era berean, frogatu da linfozitoetan badaudela anandamida (AEA) endokannabinoidea eta N-arakidonoilfosfatidiletanolamina-fosfolipasa D (NAPE-PLD) eta gantz-azidoen amida hidrolasa (FAAH) entzima kannabinoideak. Kannabinoideek, dosi altuetan, linfozitoen ugaritzea eteten dute eta kontzentrazio txikietan, aldiz, linfozitoen ugaritzeko gaitasuna handitzen dute. Era berean, kannabinoideek makrofagoen funtzioak inhibitzeko gaitasuna dute. Modulazio kannabinoide hori guztiz ulertzen ez den arren, argi dago CB2 hartzailearen aktibazioak immunitate funtzioa erregulatzen duela, zeren eta CB2 gabeko arratoietan ekintza immunomodulatzaileak desagertu egiten baitira [2]. Bestalde, immunitate-sistemaren zelula askok sortzen dituzten zitokinek (immuninate-erantzunean parte hartzen duten proteina disolbagarriak) alterazioak jasaten dituzte kannabinoideen efektuengatik. Horrela, Ƌ9-tetrahidrokannabinol (THC) kanpo kannabinoideak zelula-immunitateko zitokinen (hantura aldeko zitokinen) ekoizpena txikitzen du eta immunitate humoralareko zitokinen (hantura kontrako zitokinen) ekoizpena handitzen du. Hori dela-eta, ikusi da kannabinoideek hantura duten gaixotasunetan efektu onuragarriak dituztela [3]. # 2.2. **Sistema endokrinoa** Neurotransmisioan gertatzen den bezala, orokorrean, inhibizioa da sistema endokannabinoidearen funtzio nagusia sistema endokrinoan. Besteak beste, hormona hauen alterazioa eragiten du: prolaktina, hazkuntza-hormona, sexu-hormonak [hipotalamoko gonadotropinen hormona askatzailea (GnRH), hormona luteinizatzailea (LH), testosterona eta obarioetako androgenoak] eta tiroideko hormonak [triiodotironina (T3) eta tiroxina (T4)] [4]. Izan ere, kannabinoideek hipotalamoan eta hipofisian eragiteaz gain, hipotalamo-hipofisi-gonada eta hipotalamo-hipofisi-tiroide ardatzak inhibitzen dituzte. Hala ere, hipotalamo-hipofisi-adrenal ardatzaren kasuan, kannabinoideek eragindako inhibizioaz gain aktibazioa ere deskribatu denez, uste da kannabinoideek giltzurrun gaineko guruina ere zuzenean modula dezaketela [5]. Azken hipotesi hori oso garrantzitsua izan da kannabinoideen ikerkuntzan; izan ere, duela urte gutxi aurkitu zen kannabinoideek badutela zuze- nean ehun eta organo periferikoen funtzioak modulatzeko gaitasuna ere. Modulazio periferiko hori posiblea da ehun eta organo askotan (guztietan ez bada) sistema kannabinoidearen makinaria osoa (estekatzaileak, hartzaileak eta entzimak) ekoizten delako. Jarraian, aztertuko dugu kannabinoideek bestelako ehun, organo edota aparatuetan duten eragina (2. irudia) ![](_page_3_Picture_2.jpeg) **2. irudia:** Kannabinoideak organo periferikoetan. ## 3. **BEGIA** Gizakien begi-ehunetan, AEA, 2-arakidonoilglizerola (2-AG) eta Npalmitoyl ethanolamina (PEA) estekatzaileen mailak neurtu izan dira gaskromatografia bidez eta maila horiek begi-gaixotasunaren arabera aldatzen direla frogatu da [6]. Bestelako espezieen begi-ehunetan, besteak beste, zilio-gorputza, irisa, koroidea eta sare trabekularrean, ere aurkitu dira endokannabinoideak eta haien efektuak zehaztu dira [7]. Era berean, FAAH bi- dezko AEAren hidrolisia neurtuta dago txerri-irisean, geruza koroideetan, malko-guruinean eta ikusmen-nerbioan [8]. Gainera, ikusi da arratoiaren erretinan CB1 kannabinoide-hartzaileak daudela, eta neurri txikiago batean baita CB2 eta baniloide-hartzaileak ere [9]. Aspalditik jakina da marihuana erretzeak eragiten dituela korneako hodi-zabalkuntza (begien gorritzea) eta begi barneko presioaren jaitsiera [10]. THCk efektu horiek nerbio-sistema zentralaren bidez eragiten zituela uste zen arren, gaur egun ezaguna da kannabinoideek tokian tokiko jarduera ere badutela [11]. Oraindik mekanismoa ez da ondo ezagutzen baina markaketa bizia ikusi da humore urtsuaren ekoizpenean zein iraizketan parte hartzen duten guneetan [12] eta, beraz, humore urtsuaren iraizketa mekanismo hipotentsore nagusia egon litezkeela proposatu da. Bestalde, badirudi CB2-ak ez duela parte hartzen efektu horretan [13]. Oxidazio-estresa pairatzen duten erretinako gongoil-zeluletan, THC eta AEA gisako kannabinoideek eragin neurobabeslea izan lezaketela proposatu da [14]. Efektu hori CB1 hartzaileen bitartez gauzatzen da, bestelako bideak proposatu badira ere [15]. Era berean, ikusi da kannabinoideek ikusmen-nerbioaren gainean efektu baskular onuragarriak izan ditzaketela, zeren eta odol-hodien erlaxazioa eragiten baitute potasio-kannalen aktibazioa dela medio [16]. Eragin horiek guztiak direla-eta, kannabinoideak glaukomaren tratamendu topikorako erabil litekeela proposatu da [7]. ## 4. **HEZURRA** Kannabinoideek eta haien hartzaileek funtzio garrantzitsua betetzen dute hezurraren metabolismoan. Besteak beste, frogatu da hezur-masa, hezur-galera eta hezur-zelulen funtzioak erregulatzen dituztela. 2AG eta AEA endokannabinoideak hezur-muinean eta barrunbe trabekularrean ekoizten dira [17]. AEA osteoblastoetan ekoizten da eta 2AG osteoblasto eta osteoklastoetan. CB1 hartzailea hezurrak inerbatzen dituzten nerbio-zuntzetan agertzeaz gainera [18], hezur-muinaren immunitate-sistemako zeluletan [19], osteoblastoetan, osteoklastoetan eta hezur-muinetik eratorritako adipozitoetan aurkitu da [20]. Bestalde, CB2 eta G proteinari loturiko 55 hartzaileak (GPR55) osteoblasto, osteoklasto eta osteozitoetan ageri dira eta CB1 hartzailea baino maila altuagoetan [21, 22]. Ez da oso ondo ezagutzen nola eragiten dioten kannabinoideek hezurzelulen aktibitateari. Badirudi, CB1 hartzaileak osteoblasto eta adipozitoen desberdintzapena erregulatzen duela, zelula barneko cAMP mailak modulatuz [20]. CB2 hartzaileari dagokionez, aurkitu da honen agonistek osteoblastoei eragiten dietela Gi proteina-D1 ziklina eta ERK1/2 ardatzen bidez [23]. Gainera, CB1, CB2 eta GPR55 hartzaileek funtzio garrantzitsua dute osteoklastoen funtzioan eta hezur-birxurgapenean [24]. Kannabinoideek ere eginkizun garrantzitsua betetzen dute hezur-masa erregulatzen, egoera osasuntsuan zein gaixotasunean. Izan ere, CB1, CB2 edota GPR55 hartzaileen gabezia duten saguetan anormaltasunak ikusi dira hezur-masan [25]. Gainera, hezurreko hainbat gaixotasunetan likido sinobialeko endokannabinoideen mailak aldatzen dira [24]. Hala ere, oraindik ez da ezagutzen kannabinoideen erabilera egokia hezur-gaixotasunen aurkako tratamenduan [24]. # 5. **ARNAS-APARATUA** Munduan gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga kannabisa izan arren, harrigarria da ikustea kannabisak arnas-fisiologian duen eragina aztertzeko egin izan diren lanen eskasia. Gai honi buruz egindako lan gehienek kannabisa erretzeagatik birikan ager daitezkeen gaixotasunak aztertu dituzte, batez ere, minbizia. Horrez gain, kannabisak birikan sor dezakeen toxikotasuna ere aztertu da [26]. Arnas-aparatuko sistema kannabinoidearen makineriari erreparatuz, albeoloetako zeluletan CB1 hartzailearen mRNA aurkitu da [27]. Horren harira, giza birikan CB1 eta CB2 hartzaileak ere aurkitu dira. Gainera, badirudi bi hartzaileak gainespresatzen direla birika-adenokartzinometan [28]. Birika-zeluletatik at, baina beti arnas-aparatuaren barruan, bronkioetako nerbio bukaeretan CB1 hartzaileak daude eta haien aktibazioak eragin bronkio-zabaltzailea izan dezake, batez ere muskulu leunean eragiten dutelako. Azken hori horrela izanik, asmaren tratamendurako oso aurkikuntza interesgarria izan liteke [29]. Hein berean, aurkitu da CB2 hartzailearen agonista batek arnasbideetako nerbio sentsorialak inhibitzen dituela eta eztularen aurkako farmako bezala joka dezakeela [30]. Azkenik, ikusi da birikak THC metaboliza dezakeela eta, ondorioz, pentsa daiteke biriketan kanpo kannabinoide horren hidrolisian parte hartzen duen sistemaren bat dagoela [31]. # 6. **APARATU KARDIOBASKULARRA** Ikusi da CB1 eta CB2 hartzaileak daudela miokardioan [32], gizakiaren arteria koronarioaren endotelio-zeluletan eta muskulu leuneko zeluletan [33]. Horrez gainera, lehen esan dugun bezala, odoleko immunitate-zeluletan CB2 hartzailea agertzen da batez ere, baina baita CB1 hartzailea ere [34]. Aparatu kardiobaskularra aztertzeko in vitro zein in vivo egin diren ikerketetan kannabinoideek gidatutako hainbat eragin deskribatu dira [35]. AEAren eraginez, endotelio baskularreko CB1 hartzailea eta baniloide-hartzaileak aktibatzen dira eta bradikardia eta bihotz-uzkurkortasunaren murrizketa gertatzen da [36, 37]. Hala ere, egoera fisiologiko normalean sistema endokannabinoideak zeregin mugatua du erregulazio kardiobaskularrean. Aldiz, egoera fisiopatologikoetan, sistema endoka nna- binoidea gainaktibatu egiten da. Horrela, bihotzeko hainbat gaitzetan CB1 hartzaileen aktibazioa ikusi da, nahiz eta beraien eginkizuna oraindik ere ezezaguna izan [36]. Beti ere egoera patologikoez ari garela, ikusi da CB1 hartzailearen aktibazioak ondorengo arrisku-faktore kardiobaskularrak eragin ditzakeela: obesitatea, diabetesa, plasmako lipidoen asaldura, sabel -obesitate, gibel-esteatosia, intsulinarekiko eta leptinarekiko erresistentzia, eta hantura. Horrez gain, endotelio-zeluletako CB2 hartzaileen aktibazioak zelula horien hantura-erantzuna murrizten du. Era berean, CB2 hartzaileen aktibazioagatik, murriztu egiten dira aterosklerosian gertatzen den hantura- zelulen aktibazioa, kimiotaxia eta zelulen atxikipena [35]. Hori dela-eta, ikertzaileak eztabaidatzen ari dira sistema endokannabinoidearen kanpo-modulazioak eragin onuragarririk izan ote dezakeen hanturarekin eta bihotz-ehunaren kaltearekin lotutako desoreka kardiobaskularretan; adibidez, hala gerta liteke bihotz-infartuan [36]. # 7. **DIGESTIO-APARATUA** Mendeetan zehar marihuana-prestakuntzak erabili izan dira sabeleko mina, gastroenteritisa, beherakoa edota goragalea bezalako desoreka gastrointestinalen tratamendu gisa [38]. Gaur egun, badakigu digestio-aparatuan erregulazio kannabinoidea dagoela; izan ere, AEA eta 2-AG endokannabinoideak, haien hartzaileak eta sintesi eta andeakuntza entzima ugari daude digestio-hodian. Arratoiaren hestean, hartzaileak aktibatzeko AEA eta 2-AG estekatzaileen nahikoa kontzentrazio topatu da eta, orokorrean, 2-AG mailak AEArenak baino altuagoak dira. Hala ere, digestio-hodian zehar endokannabinoide mailak aldakorrak dira, gune bakoitzean funtzio-jarduera desberdina erakutsiz [39]. CB1 hartzailea, nagusiki, nerbio-sistema enterikoan kokatzen da, batez ere, neurotransmisoreen jariapena kontrolatzeko [40]. Aldiz, CB2 hartzailea ez da hain ugaria digestio-hodian eta, batik bat, immunitatesisteman espresatzen da. Adibidez, digestio-sistemaren hantura prozesuetan gainespresatuta aurkitzen da [41]. Horrez gain, digestio-aparatuan kannabinoideekin uztartzen diren beste hartzaile batzuk ere topatu dira: GRP55, GRP119, TRPV1 [42]. FAAH entzima urdaileko plexu mienterikoen zelula-gorputzetan kokatzen da [40], MAGL entzima, aldiz, ileonaren muskulu eta mukosa geruzetan, duodenoan eta kolonean aurkitzeaz gain, nerbio-sistema enterikoaren zuntzetan ere aurkitu da [43]. Gibelean eta garunean AEA eta 2AG endokannabinoideen kontzentrazioa antzekoa den arren, gibelean garunean baino FAAH gehiago dago. CB1 hartzailea ere oso ugaria da gibelean eta CB2-a prozesu patologikoetan baino ez da agertzen [44]. Nerbio-sistema enterikoa da kannabinoideen ekintza-gune garrantzitsuena digestio-aparatuan [45]. CB1 hartzaileen aktibazioak hestegorriko esfinterraren erlaxazioa eragiten du. Gainera, urdaileko eta hesteetako mugikortasunaren inhibizioa eta azidoen jariapenaren gutxiagotzea eragiten du. Kannabinoideak hantura-prozesuetan jariatzen dira eta antiemetikoak dira [46]. Horrez gain, gibeleko hainbat gaixotasunetan (besteak beste zirrosian eta gibeleko fibrosian) CB1 hartzailearen aktibazioa ikusi da [44]. Orokorrean, egoera fisiopatologikoetan gertatzen den urdaileko zein hesteko jariapen anormalean, kannabinoideek digestio-aparatua defendatzen dute. Babes-jarduera horri esker, digestio-sistemaren hainbat gaixotasunetarako kannabinoide-bidezko terapiak erabiltzea proposatu da [47]. ## 8. **IRAITZ-APARATUA** Kannabinoideek giltzurrunetan betetzen duten funtzioa finkatzeko egin diren lan gehienak arratoian egin dira. Lehenik eta behin, giltzurrunetan AEAren hidrolisia gertatzen dela ikusi zen [48] eta handik gutxira CB1 hartzailearen transkriptoa aurkitu zen [49]. Giltzurrunaren homogenatuetan AEA ere hauteman zen eta kultibatutako endotelioko giltzurrunzeluletan eta gilzurrun-zelula mesangialetan AEAren hidrolisi eta andeakuntza-entzimak topatu ziren. Era berean, endotelioko zeluletan CB1 hartzailearen mRNA aurkitu zen eta zelula mesangialetan CB1 hartzailearen mRNAz gain CB2 hartzailearen mRNA ere agertu zen [50]. Gainera, CB1 hartzailearen mRNA iraitz-sistemaren arteriola eferente eta aferenteetan eta tubuluetan ere topatu da; CB2 hartzailea, aldiz, ez da espresatzen [51,52]. Kannabinoideek iraizketa prozesuari eragin diezaiokete sistema neuroendokrinoa modulatuz; horrez gain, ikusi da tokian tokiko modulazioa egiten dutela. Horrela bada, AEAk, CB1 hartzailearen eta baniloide-hartzailearen bidez, arteriola aferentearen dilatazioa eragiten du eta, ondorioz, glomeruluetako iragazketa-tasa jaisten da eta giltzurruneko odol- fluxua handitzen da. Eta hori guztia gertatzen da batezbesteko presio arteriala modifikatu gabe [51]. Bestalde, kanpotik gehitutako AEAk giltzurrun-nerbio sinpatikoetako norepinefrinaren jariapena inhibitzen du. Gainera, CB1 aktibatzean giltzurruneko endotelioko zelulak estimulatzen dira eta oxido nitriko bitartekaria jariatzen da [48]. Horrez gainera, AEA bidezko CB1 hartzailearen aktibazioak iraizitako gernu bolumena handitzen du eta, horren ondorioz gertatzen diren hainbat mekanismoren bitartez, odol-presioa jaitsi egiten da [53]. Gizakietan jatorri eta pronostiko desberdina duten giltzurrunetako hainbat minbizi-zelulak CB1 hartzailearen jaitsiera adierazgarria agertzen dute [54, 55], baina, jaitsiera horren arrazoia oraindik ez da aztertu. # 9. **UGAL-APARATUA** Kannabinoideek, ugaltze-sistemari eragiten diote maila desberdinetan arituz. Kannabinoideek ugal-funtzioa inhibitzen dute: GnRH eta hipofisiko prolaktina eta LH-aren mailak jaisten dituzte eta, ondorioz, Leydig zeluletan sortutako testosterona maila ere jaisten da. Bestalde, Leydig zeluletan dauden CB1 hartzaileetan eraginez, badirudi testosteronaren jaitsiera zuzenean gertatzen dela. Horrez gain, substantzia kannabinoide exogenoen (THC) kontsumoak ezegonkortasunak sortzen ditu emakumezkoen hilekoan eta haurdunaldian [56]. Eta hori gutxi balitz, kalteak sortzen ditu hazi- parametroetan eta, bereziki, espermatogenesian eta espermatozoideen mugikortasunean. Kannabinoideek ugalkortasunean nerbio-sistema zentralaren bidez zeharka eragiteaz gainera, ehun periferikoen bidez ugal-aparatuan zuzeneko eragina ere badute; izan ere, bada sistema kannabinoidearen makinaria bat ugal-aparatuko hainbat organo, ehun eta zeluletan. Alde horretatik, badakigu AEA agertzen dela saguen umetokian, emakumezkoen umetoki tronpetan eta arratoien testikuluetan. Bestalde, giza espermatozoideek zeharkatu behar dituzten likido batzuetan ere AEA aurkitu da: semenean, umetoki tronpetako likidoan eta folikulu-likidoan [57]. 2-AGari dagokionez, gaur arte, saguen epididimoan [58] eta uteroan [59] aurkitu da. Arratoi arren ugal-sisteman CB1 hartzailea prostatan, testikuluetan eta Leydig zeluletan ikusi da, eta CB2 hartzailea prostatan, testikuluetan eta Sertoli zeluletan. Espermatozoideetan, CB1 kannabinoide-hartzailearen lehenengo ebidentziak itsas trikuan aurkitu ziren eta, geroago, giza, txerri, sagu, arratoi eta igel espermatozoideetan. Gainera, zenbait ikerketek baieztatu dute kannabinoideek itsas trikuen espermatozoideen ugaltzeko gaitasuna inhibi dezaketela erreakzio akrosomikoaren blokeoaren bidez. Era berean, hainbat kannabinoiderekin egindako saioetan ikusi da espermatozoideen mugikortasuna eta erreakzio akrosomikoa inhibitzeko gaitasuna dutela CB1 hartzailearen aktibazioa dela bide [60]. Are gehiago, frogatua dago txerri-espermatozoideek AEA sintetizatu (NAPE-PLD), lotu (CB1, TRPV1) eta andeatu (FAAH) ahal izateko makinaria biokimiko guztia dutela [61]. Duela gutxi, giza espermatozoideetan aurkitu da CB1 hartzaileaz gain CB2 hartzailea ere adierazten dela eta, gainera, espermatozoideetan modulatzen den hartzailearen arabera, (CB1 edo CB2) haien mugikortasuna era batean edo beste batean motelduko da [62]. Arratoi eta giza emeen ugal-sistemari dagokionez, CB1 kannabinoide-hartzailea umetokian eta umetoki tronpetan ikusi da. CB1 eta CB2 hartzaileak giza oozitoetan agertzen dira eta oozitoen heltze prozesuan (meiosian) hartzaileen kokalekua aldatzen dute. Hipotesi gisa plazaratu da hartzaileen kokapen- aldaketa hori kannabinoideen eraginaren ondorio bat izan litekeela [63]; izan ere, El-Talatini eta lankideek [64] ikusi dute AEAren kontzentrazioa igotzen dela folikulogenesiak aurrera egiten duen heinean. Azkenik, espermatozoidea eta oozitoa elkartzean sortzen den enbrioiari dagokionez, badirudi bi hartzaile mota (CB1 eta CB2) eta FAAH adierazten dituela. Gainera, azpimarratzekoa da saguen enbrioian eta umetoki-tronpetan (espermatozoideak eta obuluak elkarrekin topo egiten duten gunean), «AEA tonu» desberdinak ezarriko direla AEAren sintesi eta andeakuntzagatik (FAAHgatik). Horrez gain, badirudi «AEA tonu» hori oso garrantzitsua izan daitekeela espermatozoideek ernal-gaitasuna eskuratzeko, enbrioia umetoki-tronpatik garraiatzeko, enbrioia garatzeko eta enbrioia umetokian ezartzeko (berrikuspenerako, [65, 60]). Oraingoz, ez dago ikerketarik 2-AGren funtzioari buruz. ## 10. **AZKEN HITZA** Agerikoa da sistema endokannabinoideak funtzio modulatzailea duela gorputzeko hainbat ehun, organo eta aparatutan eta, oraindik asko ikertzeko badago ere, hainbat orokortasun begiztatu ditzakegu: Alde batetik, ikusi dugu ehun periferikoen prozesu fisiopatologiko ia guztietan endokannabinoideen kontzentrazioa aldatu egiten dela. Orokorrean, kannabinoide-hartzaileak gainespresatzen dira, eta endokannabinoideen ekoizpena handitzen da (sintesi eta andeakuntza entzimek erregulazioa galtzen dutelako). Badirudi, beraz, ehun periferikoetako sistema endokannabinoidea estres-erantzun mekanismo garrantzitsua izan daitekeela; izan ere, aktibatu egiten da homeostasia galtzen den egoeretan. Bestalde, litekeena da kannabinoideek eragin fisiologikoa duten organo periferiko horietan, kannabinoide bidezko terapiarako aplikazioak ere agertzea. Hala ere, kasu batzuetan, sistema endokannabinoidearen gainaktibitatea moteltzeko konposatu farmakologikoak bilatuko dira baina, beste kasu batzuetan, aktibitate kannabinoidea areagotzeko farmakoak behar izango dira. Beraz, agonista eta antagonista kannabinoideekin probak eginez lortuko diren emaitzak oso garrantzitsuak izan daitezke. Badu beraz etorkizun erakargarria kannabinoideen ikasketak sistema periferikoan. ## **BIBLIOGRAFIA** - [1] PERTWEE, R. 2005. «Cannabinoids, Handbook of Experimental Pharmacology. Springer argitaletxea, Germany. - [2] ARÉVALO-MARTÍN, A.; MOLINA-HOLGADO, M. eta GUAZA, C. 2002. «Acciones de los cannabinoides sobre el sistema inmunitario». Guía básica sobre los cannabinoides 105-112. SEIC. Madrid. - [3] WANG, H.; DEY, S. K. eta MACCARRONE, M. 2006. «Jekyll and hyde: two faces of cannabinoid signaling in male and female fertility». *Endocr Rev.* **27(5)**, 427-448. - [4] BROWN, T. T. eta DOBBS, A. S. 2002. «Endocrine effects of marijuana». *J Clin Pharmacol.* **42**, 90-96. - [5] PAGOTTO, U.; MARSICANO, G.; COTA, D.; LUTZ, B. eta PASQUALI, R. 2006. «The emerging role of the endocannabinoid system in endocrine regulation and energy balance». *Endocrine Reviews* **27**, 73–100. - [6] CHEN, J.; MATIAS, I.; DINH, T.; LU, T.; VENEZIA, S.; NIEVES, A.; WOODWARD, D. F. eta DI MARZO, V. 2005. «Finding of endocannabinoids in human eye tissues: implications for glaucoma». *Biochem Biophys Res Commun.* **330,** 1062-1067. - [7] PINAR-SUEIRO, S.; RODRÍGUEZ-PUERTAS, R. eta VECINO, E. 2011. «Aplicaciones de los cannabinoides en glaucoma». *Arch Soc Esp Oftalmol.* **86(01)**, 16-23 - [8] MATSUDA, S.; KANEMITSU, N.; NAKAMURA, A.; MIMURA, Y.; UEDA, N.; KU-RAHASHI, Y. eta YAMAMOTO, S. 1997. «Metabolism of anandamide, an endogenous cannabinoid receptor ligand, in porcine ocular tissues». *Exp Eye Res.* **64**, 707-711. - [9] HE, F. eta SONG, Z. H. 2007. «Molecular and celular changes induced by the activation of CB2 cannabinoid receptors in trabecular meshwork cells». *Mol Vis*. **13**, 1348-1356. - [10] GREEN, K. 2000. «The ocular effects of cannabinoids. Curr. Top. Eye Res 1979;1:175–215. Song ZH, Slowey CA. Involvement of cannabinoid receptors in the intraocular pressure-lowering effects of WIN55212ï2». *J Pharmacol Exp Ther.* **292**, 136-139. - [11] YAZULLA, S. 2008. «Endocannabinoids in the retina: from marijuana to neuroprotection». *Prog Retin Eye Res.* **27(5),** 501-526. - [12] STRAIKER, A. J.; MAGUIRE, G.; MACKIE, K. eta LINDSEY, J. 1999. «Localization of cannabinoid CB1 receptors in the human anterior eye and retina». *Invest Ophthalmol Vis Sci*. **40**, 2442-2448. - [13] LTMANNS, M. H.; SAMUDRE, S. S.; CASTILLO, I. G.; HOSSEINI, A.; LICHTMAN, A. H.; ALLEN, R. C.; LATTANZIO, F. A. eta WILLIAMS, P. B. 2008. «Topical WIN 55212-2 alleviates intraocular hypertension in rats through a CB1 receptor-mediated mechanism of action». *J Ocul Pharmacol Ther*. **24,** 104- 115. - [14] MARSICANO, G.; MOOSMANN, B.; HERMANN, H.; LUTZ, B. eta BEHLT, C. 2002. «Neuroprotective properties of cannabinoids against oxidative stress: role of the cannabinoid receptor CB1». *J Neurochem.* **80**, 448-456. - [15] EL-REMESSY, A.B.; KHALIL, I. E.; MATRAGOON, S.; ABOU-MOHAMED, G.; TSAI, N. J.; ROON, P.; CALDWELL, R. B.; CALDWELL, R.W.; GREEN, K. eta LIOU, G. I. 2003. «Neuroprotective effect of (-)Ƌ9-tetrahydrocannabinol and cannabidiol in N-Methyl-D-Aspartate-induced retinal neurotoxicity». *Am J Pathol.* **163**, 1977-2008. - [16] ROMANO, M. R. eta LOGRANO, M. D. 2006. «Cannabinoid agonists induce relaxation in the bovine ophthalmic artery for CB1 receptors, nitric oxide and potassium channels». *Br J Pharmacol.* **147**, 917-925. - [17] BAB, I.; OFEK, O.; TAM, J.; REHNELT, J. eta ANDZIMMER, A. 2008. «Endocannabinoids and the regulation of bone metabolism». *J Neuroendocrinol.* **20(Suppl.1),** 69-74. - [18] TAM, J.; OFEK, O.; FRIDE, E.; LEDENT, C.; GABET, Y.; MULLER, R.; ZIMMER, A; MACKIE, K; MECHOULAM, R.; SHOHAMI, E eta BAB, I. 2006. «Involvement of neuronal cannabinoid receptor CB1 in regulation of bone mass and bone remodeling». *Mol Pharmacol.* **70**, 786-792. - [19] KLEIN, T. W.; NEWTON, C.; LARSEN, K.; LU, L.; PERKINS, I.; NONG, L. eta FRIED-MAN, H. 2003. «The cannabinoid system and immunemodulation». *J Leukoc Biol.* **74,** 486-496. - [20] IDRIS, A. I.; SOPHOCLEOUS, A.; LANDAO-BASSONGA, E.; CANALS, M.; MILLI-GAN, G.; BAKER, D.; VAN'T HOF, R. J. eta RALSTON, S. H. 2009. «Cannabinoid receptor type 1 protects against age-related osteoporosis by regulating osteoblast and adipocyte differentiation in marrow stromal cells. Cell Metab» *Cell Metab*. **10**, 139–147. - [21] OFEK, O.; KARSAK, M.; LECLERC, N.; FOGEL, M.; FRENKEL, B.; WRIGHT, K.; TAM, J.; ATTAR-NAMDAR, M.; KRAM, V.; SHOHAMI, E.; MECHOULAM, R.; ZIM-MER, A. eta BAB, I. 2006. «Peripheral cannabinoid receptor CB2 regulates bone mass». *Proc Natl Acad Sci USA*.**103**, 696-701. - [22] WHYTE, L. S.; RYBERG, E.; SIMS, N. A.; RIDGE, S. A.; MACKIE, K.; GREAS-LEY, P. J.; ROSS, R. A. eta ROGERS, M. J. (2009). «The putative cannabinoid receptor GPR55 affects osteoclast function in vitro and bone mass in vivo*». Proc Natl Acad Sci USA*. **106**, 16511–16516. - [23] OFEK, O.; ATTAR-NAMDAR, M.; KRAM, V.; DVIR-GINZBERG, M.; MECHOU-LAM, R.; ZIMMER, A.; FRENKEL, B.; SHOHAMI, E. eta BAB, I. 2011. «CB2 cannabinoid receptor targets mitogenic Gi protein-cyclin D1 axis in osteoblasts*». J Bone Miner Res*. **26**, 308-316. - [24] IDRIS, A. I. eta RALSTON, S. H. 2012. «Role of cannabinoids in the regulation of bone remodeling». *Front Endocrinol (Lausanne)*. **3**, 136. - [25] SOPHOCLEOUS, A.; RALSTON, S. H. eta IDRIS, A. I. 2012. «Combined deficiency of the CB1 and CB2 receptors enhances peak bone mass by inhibiting osteoclast differentiation but increasesage-related bone loss by promoting adipocyte differentiation and reducing osteoblast differentiation». *Bone.* **50**, S32. - [26] LEE, M. H. eta HANCOX, R. J. 2011. «Effects of smoking cannabis on lung function» Expert Rev Respir Med. **5(4):** 537-547. - [27] RICE, W.; SHANNON, J. M.; BURTON, F. eta FIEDELDEY, D. 1997. «Expression of a brain-type cannabinoid receptor (CB1) in alveolar Type II cells in the lung: regulation by hydrocortisone». *Eur J Pharmacol.* **327(2-3)**, 227-232. - [28] PREET, A.; QAMRI, Z.; NASSER, M.W.; PRASAD, A.; SHILO, K.; ZOU, X.; GROOPMAN, J. E. eta GANJU, R. K. 2011. «Cannabinoid receptors, CB1 and CB2, as novel targets for inhibition of non-small cell lung cancer growth and metastasis». *Cancer Prev Res (Phila).* **4(1),** 65-75. - [29] PINI, A.; MANNAIONI, G.; PELLEGRINI-GIAMPIETRO, D.; PASSANI, M. B.; MAS-TROIANNI, R.; BANI, D. eta MASINI, E. 2012. «The role of cannabinoids in inflammatory modulation of allergic respiratory disorders, inflammatory pain and ischemic stroke». *Curr Drug Targets*. **13(7),** 984-993. - [30] BELVISI, M. G.; PATEL, H. J.; FREUND-MICHEL, V.; HELE, D. J.; CRISPINO, N. eta BIRRELL, M. A. 2008. «Inhibitory activity of the novel CB2 receptor agonist, GW833972A, on guinea-pig and human sensory nerve function in the airways». *Br J Pharmacol. Oct*. **155(4)**, 547-557. - [31] GRONEWOLD, A. eta SKOPP, G. A. 2011. «Preliminary investigation on the distribution of cannabinoids in man». *Forensic Sci Int*. **210(1-3)**, e7-e11. - [32] BONZ, A.; LASER, M.; KULLMER, S.; KNIESCH, S.; BABIN-EBELL, J.; POPP, V.; ERTL, G. eta WAGNER, J. A. 2003. «Cannabinoids acting on CB1 receptors decrease contractile performance in human atrial muscle». *J Cardiovasc Pharmacol.* **41**, 657-664. - [33] MUKHOPADHYAY, P.; BATKAI, S.; RAJESH, M.; CZIFRA, N.; HARVEY-WHITE, J.; HASKÓ, G.; ZSENGELLER, Z.; GERARD, N. P.; LIAUDET, L.; KUNOS, G. eta PACHER, P. 2007. «Pharmacological inhibition of CB1 cannabinoid receptor protects against doxorubicin-induced cardiotoxicity». *J Am Coll Cardiol.* **50,** 528-536. - [34] KLEIN, T. W.; NEWTON, C.; LARSEN, K.; LU, L.; PERKINS, I.; NONG, L. eta FRIEDMAN, H. 2003. «The cannabinoid system and immune modulation». *J Leukoc Biol.* **74,** 486-496. - [35] PACHER, P.; BATKAI, S. eta KUNOS, G. 2005. «Blood pressure regulation by endocannabinoids and their receptors». *Neuropharmacology*. **48**, 1130-1138. - [36] PACHER, P. eta STEFFENS, S. 2009. «The emerging role of the endocannabinoid system in cardiovascular disease». *Semin Immunopathol*. **31(1),** 63-77. - [37] ZYGMUNT, P. M.; PETERSSON, J.; ANDERSSON, D. A.; CHUANG, H.; SØRGÅRD, M.; DI MARZO, V.; JULIUS D. eta HÖGESTÄTT, E. D. 1999. «Vanilloid receptors on sensory nerves mediate the vasodilator action of anandamide». *Nature*. **400(6743)**, 452-457. - [38] GRINSPOON, L. eta BAKALAR, J. B. 1997. Marihuana, the Forbidden Medicine». Yale University Press, New Haven, USA. - [39] PINTO, L.; IZZO, A. A.; CASCIO, M. G.; BISOGNO, T.; HOSPODAR-SCOTT, K.; BROWN, D. R.; MASCOLO N., DI MARZO, V. eta CAPASSO, F. 2002. «Endocannabinoids as physiological regulators of colonic propulsion in mice». *Gastroenterology*. **123**, 227–234. - [40] DUNCAN, M.; DAVISON, J. S. eta SHARKEY, K. A. 2005. «Review article: endocannabinoids and their receptors in the enteric nervous system». *Aliment Pharmacol Ther*. **22**, 667–683. - [41] WRIGHT, K. L.; DUNCAN, M. eta SHARKEY, K. A. 2008. «Cannabinoid CB2 receptors in the gastrointestinal tract: a regulatory system in states of inflammation». *Br J Pharmacol.* **153**, 263-270. - [42] IZZO, A. A. eta SHARKEY, K. A. 2010. «Cannabinoids and the gut: new developments and emerging concepts». *Pharmacol Ther.* **126**, 21-38. - [43] DUNCAN, M.; THOMAS, A. D.; CLUNY, N. L.; PATEL, A.; PATEL, K. D.; LUTZ, B.; PIOMELLI, D.; ALEXANDER, S. P. eta SHARKEY, K. A. 2008. «Distribution and function of monoacylglycerol lipase in the gastrointestinal tract». *Am J Physiol Gastrointest Liver Physiol*. **295**, G1255-G1265. - [44] TAM, J.; LIU, J.; MUKHOPADHYAY, B.; CINAR, R.; GODLEWSKI, G. eta KUNOS, G. 2011. «Endocannabinoids in Liver Disease». *Hepatology*. **53(1),** 346-355. - [45] PERTWEE, R. G. 2001. «Cannabinoids and the gastrointestinal tract». *Gut.* **48,** 859-867. - [46] COUTTS, A. A. eta IZZO, A. A. 2004. «The gastrointestinal pharmacology of cannabinoids: an update» *Curr Opin Pharmacol*. **4**:572-579. - [47] MASSA, F.; MARSICANO, G.; HERMANN, H.; CANNICH, A.; MONORY, K.; CRA-VATT, B. F.; FERRI, G. L.; SIBAEV, A.; STORR, M. eta LUTZ, B. 2004. «The endogenous cannabinoid system protects against colonic inflammation». *J Clin Invest*. **113**:1202-1209. - [48] DEUTSCH, D. G. eta CHIN, S. A. 1993. «Enzymatic synthesis and degradation of anandamide, a cannabinoid receptor agonist». *Biochem. Pharmacol*. **46(5),** 791-796. - [49] SHIRE, D.; CARILLON, C.; KAGHAD, M.; CALANDRA, B.; RINALDI-CARMONA, M.; LE FUR, G.; CAPUT, D. eta FERRARA P. 1995. «An amino-terminal variant of the central cannabinoid receptor resulting from alternative splicing». *J Biol Chem.* **270(8),** 3726-3731. - [50] DEUTSCH, D. G.; GOLIGORSKY, M. S.; SCHMID, P. C.; KREBSBACH, R. J.; SCHMID, H. H.; DAS, S. K.; DEY, S. K.; ARREAZA, G.; THORUP, C.; STEFANO, G. eta MOORE, L. C. 1997. «Production and physiological actions of anandamide in the vasculature of the rat kidney». *J Clin Invest*. **100,** 1538-1546. - [51] KOURA, Y.; ICHIHARA, A.; TADA, Y.; KANESHIRO, Y.; OKADA, H.; TEMM, C. J.; HAYASHI, M. eta SARUTA, T. 2004. «Anandamide decreases glomerular filtration rate through predominant vasodilation of efferent arterioles in rat kidneys». *J Am Soc Nephrol*. **14**, 1488-1494. - [52] LARRINAGA, G.; VARONA, A.; PÉREZ, I.; SANZ, B.; UGALDE, A.; CÁNDENAS, M. L.; PINTO, F. M.; GIL, J. eta LÓPEZ, J. I. 2010. «Expression of cannabinoid receptors in human kidney». *Histol Histopathol.* **25(9),** 1133-1138. - [53] LI, J. eta WANG, D. H. 2006 . «Differential mechanisms mediating depressor and diuretic effects of anandamide». *Journal of Hypertension*. **24(11)**, 2271-2276. - [54] LARRINAGA, G.; SANZ, B.; PÉREZ, I.; BLANCO, L.; CÁNDENAS, M. L.; PINTO, F. M.; GIL, J. eta LÓPEZ, J. I. 2010. «Cannabinoid CB1 receptor is downregulated in clear cell renal cell carcinoma». *J Histochem Cytochem*. **58(12),** 1129-1134. - [55] LARRINAGA, G.; SANZ, B.; BLANCO, L.; PÉREZ, I.; CANDENAS, M. L.; PINTO, F. M.; IRAZUSTA, A.; GIL, J. eta LÓPEZ, J. I. 2013. «Cannabinoid CB(1) receptor is expressed in chromophobe renal cell carcinoma and renal oncocytoma». Clin Biochem. doi: 10.1016/j.clinbiochem.2012.12.023. - [56] SMITH, C. G. eta ASCH, R. H. 1987. «Drug-Abuse and Reproduction». Fertil Steril, **48(3)**:355-373. - [57] SCHUEL, H.; BURKMAN L. J.; LIPPES, J.; CRICKARD, K.; FORESTER, E.; PIOME-LLI, D. eta GIUFFRIDA, A. 2002. «N-Acylethanolamines in human reproductive fluids». *Chem Phys Lipids*. **121(1-2),** 211-227. - [58] COBELLIS, G.; RICCI, G.; CACCIOLA, G.; ORLANDO, P.; PETROSINO, S.; CAS-CIO, M. G.; BISOGNO, T.; DE PETROCELLIS, L.; CHIOCCARELLI, T.; ALTUCCI, L.; FASANO, S.; MECCARIELLO, R.; PIERANTONI, R.; LEDENT, C. eta DI MARZO, V. 2010. «A gradient of 2-arachidonoylglycerol regulates mouse epididymal sperm cell start-up». *Biol Reprod.* **82(2)**, 451-8. - [59] WANG, H.; XIE, H.; SUN, X.; KINGSLEY, P. J.; MARNETT, L. J.; CRAVATT, B. F. eta DEY, S. K. 2007. «Differential regulation of endocannabinoid synthesis and degradation in the uterus during embryo implantation». *Prostaglandins Other Lipid Mediat.* **83(1-2),** 62-74. - [60] WANG, H.; DEY, S. K. eta MACCARRONE, M. 2006. «Jekyll and hyde: two faces of cannabinoid signaling in male and female fertility». *Endocr Rev*. **27(5)**, 427-448. - [61] MACCARRONE, M.; BARBONI, B.; PARADISI, A.; BERNABO, N.; GASPERI, V.; PISTILLI, M. G.; FEZZA, F.; LUCIDI, P. eta MATTIOLI, M. 2005. «Characterization of the endocannabinoid system in boar spermatozoa and implications for sperm capacitation and acrosome reaction». *J Cell Sci.* **118(Pt 19),** 4393- 4404. - [62] AGIRREGOITIA, E.; CARRACEDO, A.; SUBIRAN, N.; VALDIVIA, A.; AGIRREGOI-TIA, N.; PERALTA, L.; VELASCO, G. eta IRAZUSTA, J. 2010. «The CB(2) cannabinoid receptor regulates human sperm cell motility». *Fertil Steril.* **93(5)**, 1378-87. - [63] PERALTA, L.; AGIRREGOITIA, E.; MENDOZA, R.; EXPÓSITO, A.; CASIS, L.; MA-TORRAS, R. eta AGIRREGOITIA, N. 2011. «Expression and localization of cannabinoid receptors in human immature oocytes and in unfertilized methaphase II oocytes». *Reprod BioMed Online.* **23,** 372– 379. - [64] EL-TALATINI, M. R.; TAYLOR, A. H.; ELSON, J. C.; BROWN, L.; DAVIDSON, A. C. eta KONJE, J. C. 2009. «Localisation and function of the endocannabinoid system in the human ovary». *PLoS One*. **4(2),** e4579. - [65] SCHUEL, H. 2006. «Tuning the oviduct to the anandamide tone». *J Clin Invest*. **116(8)**, 2087-2090.
aldizkariak.v1-7-924
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 110 _2019_1", "issue": "Zk. 110 _2019_", "year": "2019", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **EUSKAL PROTESTALDIA ETA DEMOKRATIZAZIOA. DISKURTSOAK ETA EKINTZA KOLEKTIBOA "LIZARRA-GARAZIKO" KASUAN (1995-2000)** **Tesiaren egilea**: Galder Sierra Zapirain **Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) **Saila**: Politika eta Administrazio Zientziak **Tesi-zuzendaria**: Mario Zubiaga Garate **Tesiaren laburpena**: Doktore-tesi honek gure historia hurbilaren pasarte zehatz bat aztertzen du: 1998ko irailean Lizarran, lehenik, eta Donibane-Garazin, ondoren, sinatu zen Lizarra-Garaziko Akordioaren testuinguru politikoa, hain zuzen. Alde horretatik, gure arretagune nagusietako bat 90eko hamarkadaren erdialdean euskal politikagintzan emandako aldaketetan kokatu dugu. Hamarkadaren hasieran Ajuria Eneko Itunak ezaugarritzen zuen «demokrata eta biolentoen» joko-zelaitik, urte batzuk beranduago Lizarra-Garaziko Akordioaren eskutik nagusitu zen soberanista eta konstituzionalisten artekora azaltzen saiatuz. Zentzu horretan, gure hipotesi nagusia da ordura arte abertzaletasunaren baitan autogobernuan edo burujabetzan (eta horri lotuta bakegintzaren arloan) aurrera egiteko indarrean egondako bi eredu nagusien agortze-zantzuek aldaketa hauek eragin zituztela. Izan bide autonomistarena, izan ezker abertzalearen «estrategia negoziatzailearena». Gainbehera horietan, bestelako erreferentziei erantzuten zieten saiakerak beren lekua aurkitzen joan ziren. Adostasunezko ereduetan nagusitu ohi den instituzionalismoaren mugetatik harago, baina antagonismoaren muturreko adierazpideak baretzen saiatuz. Horrelako prozesuetan, aldiz, aktoreen identitatea jokoan egongo den aldagai nagusietako bat izango da; gehiegizko eskuzabaltasunak besteak norbera irenstera eraman dezakeela jakinik, baina gehiegizko zurruntasunak kategoria berri zabalagoak ezinezko egingo dituela argi izanik. Ikuspegi teoriko batetik, bi oinarrien gaineko arreta jarri dugu bilakaera hau ulertzeko. Batetik, Zientzia Politikoetan gaurkotasun handia hartu duen hegemoniaren kategoriari azalpen metodologikoa ematen dion Diskurtsoaren Teorian. Eta bestetik, ekintza kolektibo gatazkatsuaren (*politics contentious*) azalpenerako *agenda berrian*. *Hitzaren* eta *ekintzaren* arteko harreman katramilatsu honetan forma hartzen baitu boterearen eta, ondorioz, politikaren inguruko lehiak. Era berean, aztergai izan den epealdia (1995-2000) protesta-zikloei egotzi ohi zaien parabola formako bilakaeran kokatu nahi izan dugu. Joan den mendeko 50eko hamarkadaren hondarretan hasi eta azken urteetara arte luzatu dena. Alde horretatik, gure ikerketak bost urtetik haragoko ikuspegi luzeagoari heltzen diola esan dezakegu, Lizarra-Garaziko Akordioa testuinguru zabalago batean lekutuz eta bere ondorengo eraginaren azterketarako tresnak eskainiz. Zentzu horretan, Charles Tilly-k demokraziaz lantzen duen adiera oso presente egongo da gurean; une finko bat bezala ulertzen duen ikuskera bezala baino areago, etengabeko atzera-aurrerako garapenean dagoen prozesu bezala ulertuz. Eta bilakaera horretan prozesu honen gako nagusietako bat azalduko zaigu. Izan ere, gertatutakoari ertz oso ezberdinetatik begiratu badakioke ere, gure ustez, ikuspegi teoriko batetik, Lizarra-Garaziko Akordioak, beste ezeren gainetik, burujabetzaren aldeko indarren artean demokratizazioa ulertzeko nagusi ziren paradigma edo adiera ezberdinen arteko lehia azaleratu baitzuen.
aldizkariak.v1-7-283
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 32 _2000_4", "issue": "Zk. 32 _2000_", "year": "2000", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Parafilia eta sexu-nahasteei buruzko ikuspegiak psikopatologian eta sexologian** **Itzi Alonso-Arbiol Psikologo-sexologoa, EHUko irakaslea** Perbertsioak, sexu-desbiderazioak, parafiliak, aberrazioak, berezitasun sexualak… Hauek guztiak antzeko zerbait izendatzeko erabili diren hitzak dira. Antzeko zerbait izan arren, ez dira gauza bera, erabilitako kontzeptuaren arabera konnotazio zehatza egozten baita. Artikulu honetan garai viktoriarretik oraingo sexologia garaikidera doan tartean parafilia eta sexu-nahasteen historian zeharreko ikuspegiez jardungo dugu, baita hasi berria den Sexologia zientziaren aurrekarietan moralak izan zuen lekuaz ere. Bukatzeko Giza Ekintza Sexualaren ikuspegitik gizaki sexuatuaren berezitasun sexualak ulertzeko bidea eskaintzen saiatuko gara eta osasunerako irizpidea nola bila daitekeen adieraziko dugu. Perversions, sexual deviations, paraphilias, aberrations, sexual peculiarities… All these words are used in order to describe similar concepts, but in spite of being so similar, they don't have the same meaning since each term conveys a very specific connotation. In this article we will trace a historical journey of the perspectives of paraphilias and sexual disorders from Victorian times to current Sexology, besides mentioning the place that morality has occupied in the backgrounds of the very recent Sexology science. To end with, a way to understand the sexual peculiarities of the sexualized human being is offered from the theoretical framework of the Sexual Human Fact. ### **0. Sarrera** Zientziaren egintza errealitatearen azterketaz jarduten duten konfigurazio psikologikotik eta zientifikotik eratortzen da neurri batean. Ikertzailea ezin da bakartu. Garatzen dituen aurrerapenak edo topatzen dituen aurkikuntzak testuinguru zehatz batean kokatzen dira, norberaren bizitzako esperientziek eta testuinguru kulturalak ikertzaileak erabiltzen dituen ikerketa-objektua, metodologia eta teknikak baldintzatzen dituztelarik. Gizatasunak ikertzaileari atxikitzen dion soslai hau areagotu egiten da horrek ikertu behar duen objektua giza alderdia denean, aztergaiarekiko erabateko etena ezinezkoa baita. Giza sexualitatearen ikerketa denok geure burua adierazten dugun moduaren ikasketa izanik, giza eta gizarte-zientzia guztiek duten oztopoa du bere baitan, baina halaber beste arloek aurkitu izan ez duten beste oztopo bati egin behar dio aurre: sexu-ikerketaren aurrerapena galarazi dutenen ahaleginari, alegia. Horrela, sektore batzuetatik bultzatu diren joerak ukapena, izkutaketa eta moralaren eraldaketa izan dira. Sexualitatearen ikerketa aurrezientifikoan, eremu europarreko tradizio judeokristauak, bai aldaera katolikoan bai protestantean, sexualitatea sekretupera gorde izan zuen (Foucalt, 1976). Aldi berean, pentsamolde judeokristauak garaiko morala ezarria zuen, mendeetan sexofobikoa izan dena. Osasun sexualeko irizpideen atzean moralaren aztarna argi islatzen zen, non jokabide patologikoak, degeneratiboak, eta desbideratuak inmoraltzat jotzen ziren. Eliza katolikoak onartzen ez zuen guztia degeneratiboa eta patologikoa zen Jainkoaren proiektuan sartzen ez zelako (López, 1993/94). Baiezta genezake, Lanasek (1997) aipatu zuen bezala, historian zehar sexualitateaz mintzatu denean, diskurtsoa nekez urrundu dela moralaren zurruntasunetik edota erlijioaren problematizaziotik. Moral judeokristauaren mendean sendotu zen zientzia, moral honi zilegitasuna ematen hasi baitzen, horretarako bi bide nagusiri jarraitu ziela (López, 1986): - Ernalketaren biologiaren ikasketa soilik landuz. - Sexualitatearen ikasketa ukatuz. Indarrean zeuden moral-arauek zilegitasuna ematen zioten intereseko sexualitatearen deskribapenari. Hau oinarrizko bi ideiatan antzematen zen: - Degenerazioaren teoria. - Masturbazioaren alde patologikoak. #### **1. Sexu-jokabide partikularrak sailkatzeko oztopoak** Gizabanakoa partikularra den heinean, berebiziko sexualitatea erakutsi beharko luke. Hala eta guztiz ere, sexu-jokabide askotarikoak nonbait muga izan behar zuelako pentsamendutik abiatuz, ikertzaile batzuk hasi ziren osasunaren barnean eta gaitzaren barnean sar zitezkeen nahasteak eta parafiliak sailkatzeko taxonomiak proposatzen, zeintzuk ziren normaltasunaren parametroetan sartzen ziren horiek eta zeintzuk geratzen ziren hortik kanpo, alegia. Sailkapen logikoak egiteak, ordea, ez zirudien eginbehar erraza. Honen isla argiak, batetik, historian zehar egin diren taxonomia desberdinak eta bestetik, kategoriak alde batean edo bestean sartzea izan dira, honetarako oinarri gutxiko arrazoiak erabili baitira. Lópezek (1993/94) osasuneko irizpideak profesionalki ezartzeko zailtasun batzuk aipatu zituen: - Osasunaren inguruko profesionalek ez dute adostu osasunaren definizio zehatzik, egin diren saiakerek, oso kontzeptu orokorrez osaturik zeudenez, ez zuten eskaintzen sailkapenak egiteko biderik. - Sexualitateaz egiten diren ikerketek ez dute sexu-osasuneko irizpideez jarduten. Irizpide batzuk deskribatzen eta erabiltzen badira ere, kontsultetan ez da sakonki aztertu osasuneko irizpideen gaia. - Sexualitatea modu desberdinetan antzeman daiteke pertsona bakoitzarengan, eta bakoitzak duen bizipen sexuala osasungarria izan daiteke. Osasuneko irizpideak, ondorioz, muga zabaletan eraikiak izan beharko lirateke sexu-aniztasun hori bermatzeko. - Horrez gain, aintzakotzat hartu behar da pertsona bakoitzak dituen sinesmenak (erlijio eta moralak) errespetagarriak direla oso, eta hauek duten eragina bere sexualitatearen jardueran. Arrazoi horiek guztiak direla eta, proposamen baztertzailea eta bakarra egitea ezinezkoa dela dio Lópezek (1993/94), eta proposatzen duena, aldiz, irizpide hertsietatik urrundutako hausnarketarako bide zabala da. #### **2. Garai viktoriarreko "desbiderazio" sexualak** Garai viktoriarrean kokatzen dira lehenengo sexu-ikertzailetzat hartu direnak. Aldi hura errepresio moral handiko aroa izan zen, eta hau garbi islatu zen sexualitatearen ikerketan. Errepresio hura bizi izan zuten bi autore antzeman daitezke nagusiki sexualitatearen munduan murgilduak, baina bi hauek diskurtso arras desberdina zuten. Sexologo hauek Havelock Ellis eta Krafft-Ebing dira. Ellisen kasuan, bere bizitzan errepresio sexual garbia antzeman zen, eta sexuaren ikerketarako egin zuen ekarpenik handiena bere lan guztietan somatzen den erlatibismo kulturala eta indibiduala dela esan daiteke. Sexologia modernoaren aitatzat hartua, bere lanaren zatirik handiena laburtzen duen premisa, Brecher (1970) ikertzailearen ustez, hauxe izan liteke: «Mundu guztia ez da zu bezalakoa, ezta zure lagun hurkoak, adiskideak eta bizilagunak bezalakoa ere». Egin zituen aurkikuntza handienak bere sexualitatetik eratorriak ziren eta garaiko moral sexualaren ondorio zuzena izan ziren. Degenerazioaren teoriaren testuinguruan hazi zen, garai hartan "sexu-aberrazioak" azaltzeko sortu zen sexualitatera zabaldutako teoriaren testuinguruan, alegia. Funtsean, teoria honek zioen Jainkoak gizakiak bere antzera sortu zituela, baina bekatuaren eraginez hauek urruntzen doazela degeneraziorako bidean, bekatuak gaixotasun fisikora eta mentalera eramaten dituelarik. Degenerazio horrek transmisio bikoitza zuen: gorputzaren bidezko transmisioa eta transmisio morala, buru-gaixotasunekin erlazionatua. Ellisek pentsatu zuen nerabezaroan gaixotasun larria zuela, espermatorrea. Garaiko medikua zen Drysdaleren lana irakurri zuen eta, ondorio honetara heldu zen. Gaueko poluzioak izateari espermatorrea gaixotasuna zeritzon, eta balizko gaitz horren garapena oso txarra omen zen, denborarekin sintoma larriagoak agertzen baitziren. Ellisek datu pila bildu eta behaketa sistematikoak eta sakonak egiten zituen ingurunea hobeto ulertzeko. Hasi zen bere "gaixotasun degeneratiboa" aztertzen eta denbora pasa ahala deus gertatzen ez zitzaiola, konturatu zen espermatorrea ez zela deskribatzen zen gaixotasun beldurgarri hura. Sexualitatea ikertzeko zuen jarrera irekiak aukera eman zion beste autore garaikideek baino ikuspegi objektiboagoa erabiltzeko. Sexologo honen berezitasun bat, anekdota gisa besterik ez, bere urolagnia zen, beste batek txiza egiten duenean kitzikadura sentitzea, alegia. Ez zuen, ordea, inolako patologiarik ez desbideraziorik zuenik pentsatzen, ezta gaixorik sentitzen ere horregatik. Beste muturrean, bere antagonista suertatu zen Krafft-Ebing dugu, hainbat hizkuntzatara itzulia eta 1965ean oraindik berrargitaratua izan zen Psicopatia sexuala, 1886an lehen aldiz argitaratutako liburuaren egilea. Bertan arau sexual viktoriarretik aldentzen ziren desbiderazioei buruzko istorio kriminalak eta kriminalizatuak bildu eta deskribatu zituen. Brecherren iritziz (1970), ikertzaile honek sexuaren inguruan bultzatu zuen efektu negatiboen eta errefusatze-maila altuaren kausa, kasuak aurkezteko moduan bilatu behar da. Irakurlea asaldatzen duen bortxaz beteriko kasuen deskribapenaren ostean, beste desbiderazio batzuei dagozkien kaltegabekoago adibideak deskribatzen zituen aurrekoek zuten morbo eta errefusatze-gradu berarekin. Horrela sortzen zuen praktika sexual guztietarako irakurlearen errefusaren orokortzea eta nahastea. 1969. urtean posta bidezko liburu-salmenta iragartzen zuten orrietan hau bezalako iragarkia ikus zitekeen: Krafft-Ebingen Psikopatia Sexuala. 624 orrialde. Naturaren aurkako praktika sexualeko benetako kasu beldurgarriak, metodo autoerotiko okaztagarriak, sexuaharagikeria-torturak eta gehiago, askoz gehiago! Ehunka benetako kasu sexual, gehienak sekretupeko fitxategietan gorderik izandako epaiketetako espedienteak. Aktu sexual higuingarriki bitxiak, ia sinestezinak. Irakurle helduentzat besterik ez! Dolar bat. Autore honek egin zuen sexu-perbertsioen lehenengo sailkapenean1 lau mota desberdindu zituen: - Sexu-bulkadaren gabezia. - Sexu-bulkadaren areagotze patologikoa. - Sexu-bulkadaren agerpenaren denbora anormala. - Sadismoa, nekrofilia eta kontrako sexu-sentimendua. Ez dago jakiterik, ordea, zein zen sexu-bulkadaren araua, noiz agertu behar zen normala izateko edota zernolako areagotzea zen patologikoa. Geroago, bere proposamena aldatu zuen: - Helburuaren arabera: sadismoa, masokismoa, fetitxismoa eta exhibizionismoa. - Objektuaren arabera: homosexualitatea, paidofilia, zoofilia, gerontofilia eta autoerotismoa. Bere lan nagusian, hala ere, lau perbertsio nagusi antzeman zituen: fetitxismoa, homosexualitatea, sadismoa eta masokismoa; eta masturbazioa perbertsio guztien sorburutzat jotzen zuen. Sexu-patologiako taxonomiarik osatuena eta sistematikoena egin bazuen ere, autore polemikoa izan da sexologiaren historian, bera izan baitzen garaiko moralaren zientziaren sustatzailearen ordezkaria eta giza sexualitateaz ikuspegi negatibista sortu zuen. Ellis eta Krafft-Ebing sexologoen postulatuen arteko erlazio dikotomikoa da neurri batean egungo autoreen artean dirauena. Normaltasuna-anormaltasuna dikotomia ulertzeko eta parametro moralistetatik abiatuz eraikitzen zen inongo irizpide zientifikorik kontuan hartu gabe, eta oraindik jarraitzen du horrela izaten. Arau moralaren guganako eragina guk pentsatu baino indartsuagoa izan da; moral viktoriarrean sortutako balizko teoria zientifikoak eta ideiak gure haurtzaroan mamuak izan dira. Esate baterako, Tisson eta Acton medikuei zor zaie masturbazioak itsutasuna, aknea, inpotentzia eta bestelako gaixotasunak sortzen dituen ustea, urteetan jendeak sinestu izan duena, eta geuk ere txikitan seguru asko entzun duguna. Eta modu honetan, batzuk sineskorrago, beste batzuk mesfidantza gehiagoz, gure aurpegiko garauen kopuruak masturbazio-ekintzekin - onanismoa edo masturbazioa - pederastia - maitasun lesbikoa - gorpuen bortxaketa - animaliekiko sarketa - estatuen bortxaketa <sup>1.</sup> Esan behar da 40 bat urte lehenago, Kaan (1844) ikuspegi kualitatibo batetik, sexu-bulkadaren desbiderazioez eta aberrazioez mintzatu zela, bere ustez hauexek zirela: Sei kategoria hauek aipatuagatik ere, onanismoa besterik ez zuen deskribatu eta jorratu autore honek. erlazio zuzena zuela pentsatu dugu, horren froga medikuak baitzeuden eta medikuek esana baitzen. Hiru arrazoi nagusi daude Krafft-Ebingen sailkapenak izan zuen oihartzuna izateko: - 1. Alde batetik, kasu honetan autoritatearen argudioa nagusitu zen. Sexualitatearen alorretik kanpo, mediku ospetsua eta Europa osoan zehar oso ezaguna zen. Medikuntza alorrean aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen, honekin ospe handia irabazi zuela. Gauzak horrela, beste edozein gairi buruzko bere baieztapenek zalantza-izpirik ez zuten sortzen populazioarengan. - 2. Hala eta guztiz ere, bere teoriak ez ziratekeen zabalduko garaiko moralaren zerbitzari fidelak izan ez balira, lehen aipatu dugun bezala. - 3. Eta, gainera, mediku batek esan izanak zilegitasuna ematen zion, zientziaren paradigmaren azpian ezkutatzen zelako. #### **3. Patologia Sexuala: Sexualitatea gaitz bihurtzen denean** Anormaltasunaren soslaia sexualitatearen mugarri garrantzitsua izan da beti. Egoera hau ulertzeko, Sexologiaren statusera jo behar dugu, eta beste diziplinekiko (Medikuntza, Psikologia, Psikoanalisia, Biologia, Psikopatologia…) harremanak nola gauzatu diren ikusi. Sexualitatearen eremua beste jakintza-arlo batzuetatik eraiki izan da. Sexologia, diziplina gisa, ez dago, ez da existitzen. Ikuspegi zientifikotik diziplina baten finkapenaz hitz egiten has liteke behin erakundetze-prozesua gertatu dela, alegia, diziplina bat unibertsitateko munduan edo esparru akademikoan sartzen denean (Amezúa, 1991). Oso herri gutxitan onartzen da sexologoen irudia profesional gisa, batik bat sexologiako ikasketa arautuak ez daudelako. Estatu espainarrean ez dugu ikasketa unibertsitariorik; mintegiak, ikastaroak edo graduondoko prestakuntza besterik ez egoteak sexologoak beste profesio baten abizena izatea dakar (psikologo sexologoa, mediku sexologoa, pedagogo sexologoa…). Sexologiak duela ia mende beteko erroak ditu zientziaren zuhaitzean, non antzeko ikerketa-objektuari buruzko ikerketa askotarikoak eta izaera desberdinekoak batzen diren (Perez Opi eta Landarroitajauregi, 1995). Corpus teoriko sendoa ematearren egin diren ahaleginak desegiten eta desitxuratzen bukatu badira ere, Perez Opiren eta Landarroitajauregiren (1995) ustez, teorikoki egiteko modukoa da, formakuntza akademiko egokiari heldutasun kontzeptuala, ausardia, pentsamendu-askatasuna eta zintzotasun teorikoa gehitzen bazaizkio. Horregatik, jaioberri edo jaiotzear dagoen edozein jakintza-arlok bere ikerketa-objektua eta diziplina osatzeko metodo propioaz baliatu beharko litzateke, baina hau horrela izan arte besteen edukiaz baliatzen da edo, hobeto esanda, beste jakintza-arloek betetzen dute Sexologiak oraindik hartu ez duen eremua. Amezúak (1991) dio diziplina arteko alorra izateak indarra ematen badio ere, Sexologiak diziplina espezifiko modura eratzea bilatu behar duela. Nagusiki, Medikuntzatik eta Psikopatologiatik azaldu izan dira sexuaren edukiak eta Sexualitatea=Alde Patologikoa berdinketa sortu dute. Hau da garai viktoriarrean Krafft-Ebing, Tisson, Acton, Drysdale eta beste batzuekin irekitako bidea, eta gaur egun Master eta Johnsonen, Kaplanen, Carroblesen, eta beste sailkapen batzuetan islatzen den ikuspegia. Gauzak horrela, autore hauekin Sexualitateaz eskaintzen den irudia nahasteen, arazoen eta gaixotasunen mundura mugatzen da, normaltasun estatistikotik eta estereotipikotik abiatzen direla osasun falta adierazteko. #### **3.1. Sexu-nahasteei buruzko eredu klinikoen sailkapenak** #### 3.1.1. Sexologo modernoen lehenengo sailkapenak Sexu-nahasteen tratamenduaz egiten den lehenengo erreferentzia sexologikoa Masters eta Johnsonena da. Medikuaz eta psikologoaz osaturiko bikote honen eragina oso nabaria da egun klinika sexualetan. Hainbat bikoterekin egindako ikerketa sistematikoa egin ondoren, guztiongan berdintsu gertatzen omen zen ziklo orgasmiko eredugarria aurkitu zuten (1966, bertsio espainiarra). Eta mediku, psikiatra, psikologo edo sexologoentzako mugarri garrantzitsua izan da hauen giza erantzun sexuala (Kitzikadura, Meseta, Orgasmo eta Erresoluzioa). Normaltasun estatistikoaren arabera guztientzako berdina izan beharko lukeen eredua ezarri zuten. Ziklo natural horretara (estimulu-erantzuna) egokitzen ez zen beste edozein erantzun sexu-nahasteen barnean sartzen zen. Ildo beretik, funtsean ziklo orgasmiko berari jarraitzen zion Kaplan (1979) dugu, tradizio psikoanalitikotik zetorrena, aldaketa batzuk egin bazituen ere: desioaren garrantzia azpimarratu, eta meseta eta erresoluzio aldiak ezabatzea. Baina nolanahi ere, normaltasuna adierazten zuen eredu orgiastikoan oinarritzen zen sexuaren problematika sailkatzeko eta tratatzeko. Kaplanekin (1979) sexu-nahasteen definizioaren lehenengo urratsak emanda, berehala zabaldu zen ziklo sexual arau-emailearen ikuspegi normalizatu hori sailkapen ofizialetan ere: APAren DSMetan eta OMEren (Osasunerako Mundu-Erakundea) ICDetara, hain zuzen ere. Estatu espainiarreko egungo egoeraren aipamen txikia eginez, psikoterapeuten praktikaren nolakotasuna profesional bakoitzak izandako formakuntzaren menpe dago. Sailkapenei dagokienez, ordea, zabalduena Carroblesek (1981) eginikoa dugu. Patologiatik urruntzekotan, autore batzuek denborarekin "sexu-perbertsioa" desbiderazioa hitzarekin berrizendatu dute. Bide beretik joan da Carrobles (1981) bere sailkapenean desbiderazio kontzeptua erabiltzen duenean. Hala ere, desbiderazio hauek nahitaez dute kutsu patologikoa, definizioz sexu-nahasteen sailkapen baten barruan ulertzen baitira. Deituriko beste parafilia batzuk, aldiz, "bariazioak"2 azpikategorian sartzen ditu, sexualitate normalaren aldaerak direla ulertaraziz, baina nonbait normalitate batetik urruntzen direla adieraziz. <sup>2.</sup> Azpimarraketa gurea da. DSM (Buruko nahasteen diagnosi eta estatistika eskuliburua) APAk (Amerikako Psikiatria Elkartea) eginiko sailkapena da, orain arte bost bertsio egin direla: DSM-I (1952), DSM-II (1968), DSM-III (1980), DSM-III-R (1987) eta DSM-IV (1994). Horren helburua klinikarako zein ikerkuntzarako tresna baliagarria izatea da, diagnostiko zehatzak ematen dituela gutxieneko irizpide batzuk bete behar direla nahastearen identifikaziorako. Nahasteen etiologia ez da aurkezten, eskola desberdinetako profesionalek erabili ahal izateko, baina azpian dagoen joera argia da egileak nortzuk diren kontutan hartzen badugu. Gainera, eskola guztiek ez dute erabiltzen diagnostiko zehatza, gaixoak kutxa hertsi batean sartzen duen tresna honek gizabanakoaren konplexutasunari ihes egiten baitio. Hizkuntza gehienetara itzulia, gaztelerazko bertsioa atera zenetik estatu espainiarrean oso zabaldua izan zen, eta psikiatra eta psikoterapeuta asko hasi ziren erabiltzen, OMEren ICD-9 (1979) (gaur egun ICD-10 ere badago) albo batera utzita. DSMren bertsioetan kategoria eta azpikategoria gehiago sartzen joan dira. Adibidez, DSM-Ietik DSM-IIIra %50 eta DSM-IItik DSM-IIIra %28 gehitu dira. Gehikuntza hau, ordea, ez da gertatu gaixotasun berriak sortu direlako, baizik eta DSMetan gero eta nahaste gehiago daudelako alor politiko eta sozialei loturik, eta nahaste berri hauek sexu-patologiako sailkapenean sartzeko erabakiak oinarri zientifikoa izatea oso zalantzagarria da. Halaber, zenbait kasutan kategoria batzuk desagertu dira. Homosexualitatea horren adibide garbia da: DSM-IIan burugaixotasunaren adierazle zen, baina DSM-IIIan ez zen patologikotzat hartzen egodistonia agertzen ez zen bitartean. Esan behar da DSM-IItik DSM-IIIra parafilia hitza agertzen dela. Sexu-desbiderazio hitza parafilia hitzaz ordezkatzen da. Honi buruz Amezua (1991) kritiko azaltzen da, eta irudia emateko baino ez dela egin baieztatzen du. Autore honek parekatzen du egoera hau OMEren aldaketa batekin: "gaixotasun benereoak" kontzeptua ezabatu zen "sexu bidezko gaixotasunak" kontzeptua ezartzeko, aurrekoak zuen pisu lotsagarria kentzeko asmotan. Horregatik, eduki- -aldaketa ez eta azaleko aldaketa baten aurrean gaudela esan daiteke halaber parafilia hitza DSMra ekartzean. Izan ere, parafiliaz hitz egiten da hiru baldintza betetzen direnean: - 1) sexu-kitzikadurarako gizakiak ez diren objektuen lehentasuna dagoenean, - 2) sexu-jarduera errepikakorrak beste batzuei sufrimendua edota umiliatzea ezartzen dienean, - 3) sexu-jarduera errepikakorra bikote ez egokiekin edo ez boluntarioekin egiten denean. Nonbait moralitatearen eremuarekin egiten dugu topo berriro, ez baitaude objektiboki egokiak edo desegokiak diren bikoteak. DSM-IVan parafiliak ikusiz gero, fantasiak, bulkadak eta jokabideak berdin kontuan hartzen direla ohartzen gara, eta beste puntu interesgarri bat da gutxienez 6 hilabeteko iraupen arbitrarioa behar dela parafilia diagnostikatzeko. Nonbait 5 hilabetez jokabide bera azaltzean, oraindik parafilia ez dagoela esan liteke honen arabera. OMEren ICDetan ere, azpimarratzeko gauza batzuk daude. ICD-10ean aurreko bi bertsioetan ez zeuden bi kategoria gehiago sartu dira, eta gauzak horrela, ICD-10ean egun 3 kategoria daude. Azkenengo bertsioan, hortaz, a) Sexu-identitatearen nahasteak; b) Sexu-joeraren nahasteak; eta c) Psikologi eta jokabide-nahasteak sexu-joera eta garapenean azpikategoriak. Guri interesatzen zaizkigunak, ordea, azkenengo biak dira. Fetitxismoa kontuan hartzen badugu, esate baterako, fantasia fetitxistak ugariak direla esaten da, baina ez dela nahastea izango erritual hauek ezin saihestera eramaten ez badute. Hemen, ikusten den legez, fantasia ez da beste jokabideekin parekatzen DSMetan bezala. Hala eta guztiz ere, zera esaten da: «Fetitxismoa diagnostikatuko da baldin eta sexu-estimulaziorako iturri nagusiena bada edo sexu-erantzun egokirako funtsezkoa bada» (1992:270). Aipatzen den sexu-erantzun egokia, beraz, orgasmora zuzendutako bikote heterosexualaren sarketan kokatzen dela ondorioztatzen da. Bi sailkapen hauetaz esan daitekeen beste gauza bat da ez direla psikiatra guztiek erabiliak. Frantzian ICD-10 ofizialena den arren, badira praktika pribatuan aritzen diren psikiatra batzuk sistema sindromikoa erabiltzen dutenak. Sailkapen honetan perbertsioez hitz egiten da. Alemanian AMDP sistema erabiltzen da eta hizkuntza askotara itzulita badago ere, batik bat herri germaniarretan aplikatzen da. Ikusten den bezala, sailkapen hauetako bat bera ere ez da unibertsala eta ez du zientziaren monopolioa. DSMean eta ICDean ere, nazioarte mailan onarpen handienetakoak izanik ere, ez dira ados jartzen puntu garrantzitsuetan, adibidez, komentaturiko fantasiaren papera desbiderazio edo parafiliaren diagnosian, edota iraupen zehatzik behar den eta zenbatekoa izango den diagnosira daraman jokabidearen azaltze denboran. Laburbilduz, esan daiteke ildo patologitzaile honetatik aldarrikatzen den normaltasunaren ereduaren osagaiak (ikusi 1. Irudia) gizabanako guztien adierazpen zabalik ekartzen ez duten elementu murriztaileak direla. ## NORMALTASUNAREN EREDUA PATOLOGIAREN SEXUALITATEAN - ◊ Normaltasun estatistikoa (irizpide kuantitatiboa). - ◊ Orgasmoa helburu gisa. - ◊ Sarketa-ekintza. - ◊ Bikote baten barnean ulerturik. - ◊ Heterosexualitatea. **1. irudia. Eredu klinikoen sailkapenetako normaltasunaren ereduaren osagaiak** ## **4. Patologia Sexuala Sexologiaren ikuspegitik** Sexualitatearen aniztasuna azpimarratzen duen Sexologia jaioberria da, edo oraindik jaiotzear dago. Eta hau gauzatu eta garatu arte, erabiltzen diren irizpideak, gizartean ondo errotuta daudenak, Patologiarenak dira, hots, giza erantzun sexual normal estereotipikotik abiatzen direnak. Sexologia edukiaz, teoriaz bete behar da, eta testuinguru horretan corpus teoriko osoa garatu ahala, gabeziaz eta sexu-hutsunez hitz egin liteke. Baina ez lehenago. Ezin dugu sexualitatearen problematikan sakondu lehenago sexualitate normalaren funtzionamendua ez badugu ulertu. Beste hitz batzuetan, ezin dugu zatia osotasunaz ordezkatu. Sexualitatearen unibertsoa sustatzeko ahaleginetan, Amezuak (1991) Giza Ekintza Sexualaz hitz egiten du, eta antzinako ereduen krisia adierazten digu: jarduera sexualean oinarrituriko ernalketarako eredua (sexualitatea ernalketa da), plazerrerako ereduaz ordezkatu zen (sexualitatea plazerraren bilaketa da, eta hemen antihedonistak vs. orgasmoaren diktadura kokatzen da). Bi eredu hauek gainditu izan dira; ez dira ukatzen, baina horien gainetik prozesu sexualak dakarren aniztasuna azpimarratu behar da. Prozesu sexual hori edo, hobeto esanda, sexuazio-prozesu hori sexualitatearen abiapuntua da sexualitatea ulertzeko ernalketarako edo plazerrerako funtzioen aurretik. Amezuaren eredu horretan Giza Ekintza Sexuala deskribatzeko eta azaltzeko, Sexua, sexualitatea eta erotika erregistroak aipatzen dira. Eta hiru mailetan azter daitezke. Sexua, egituraketa litzateke. Hemen dagoen emaitza desberdintzea da (espezializazio sexuala) eta saihestezina da gizaki sexuatuak baikara. Pentsatu behar dugu maila guztietan gertatzen den dikotomian edo dimorfismoan. Sexua, beraz, egoera litzateke. Sexualitatearen erregistroan, potentzialtasunaz ari gara, eta hemen kokatzen da gizaki sexuatua izateaz dugun bizipena. Eta erotikaren erregistroan potentzialtasuna bizipen konkretuetan zehazten da. Jokabide erotikoak ditugu, keinua, baina jokabideak esatean ez da adierazi nahi kanpotik ikusitako jokabidea soilik, baizik eta imaginariotik ere abiatzen gara; pertsona bakoitzaren bizipen pertsonala litzateke. Eta hiru hauetako bakoitza maila desberdinetan ulertzen da: moduetan (maskulinoa/femeninoa), ñabarduretan (heterosexuala/homosexuala) eta berezitasunetan (beste sailkapenetan deituriko sadismoa, masokismoa, exhibizionismoa, fetitxismoa, voyeurismoa, nekrofilia, trabestismoa…). Eskema honetatik abiaturik, esan daiteke pertsona ez dela sexuatzen, sexualizatzen edo erotizatzen modu orokortuan, baizik eta bere historia zehatzaren arabera bere moduetan, matizetan eta berezitasunetan zehazten joaten dela. Norberaren historia osatzeak prozesua suposatzen du, eta ez ekintza zehatza, eta ondorioz, labilitatea, erlabititatea eta aniztasuna dakartza. Testuinguru honetan interferentziak, superposizioak eta txandaketak gertatzen dira, eta ez dago pertsona bat bera ere modu, ñabardura edo berezitasun soila daukanik, baizik eta maila desberdinak aurkitzen dira. Komeni da azpimarratzea, bestalde, kanpo- -jokabideak izaten direla nabarmentzen direnak, eta imaginarioaren (fantasiaren) funtzioa ahazten dela bidean. Honekin zera esan nahi da: continuum berean sartzen dela bikotearen jantzia (kuleroa, gona, prakak) lisatzean kitzikadura sentitzea, bere kulero urdinean pentsatzean kitzikatzea, edo ferekak trukatzean bere kamiseta esku artean edukitzean kitzikatzea. Non hasten den tratatu beharreko "fetitxismoa" zalantzagarria bezain labainkorra suertatzen da. Hala eta guztiz ere, sexualitatearen ikuspegi osatu hau ez da autore guztiek onartua eta erabilia. Eta Sexologiatik ez ezik, beste alor batzuetatik ere sexualitateaz mintzatu izan denez, lehen aipatu den Patologia sexualaren ildoa jorratu izan da nagusiki. # **5. Laburbilduz** Ondorio gisa, esan behar da erlatibitatea eta aniztasuna giza sexualitatearen ezaugarria izanik, gure lana ez dela zuzendu behar gaixotasun berriak eta etiketa moralak jartzera, baizik eta sufrimendua pairatzen duten pertsonak osasuntsuago bizitzen laguntzera. Beraz, muga ez dugu geuk ezarri behar, eta patologiaren adierazlea, sexu-berezitasunen continuum horretan, egoera distonikoak izan behar du. Azken batean normaltasunak, araua nork ezartzen duen arabera muga mugikorra duela onarturik, zaila suertatzen da irizpide hertsiak ezartzea. Argi dagoen gauza bakarra da, pertsona bere praktika aurrera eramatean gustura sentitzen bada eta egoera distonikoa ez badu bizitzen, osasunaren alderditik ari garela. Batzuetan zaila egiten zaigu besteen praktikak ulertzea geureekin alderatzen ditugulako. Baina ez dugu besteen desioa, interesa eta gogoa ulertu behar, nahikoa egiten dugu produkziora eta pasibitatera bultzatzen gaituen gizarte honetan gustatzen edo desiatzen duguna aurkitzen eta horri eusten. Eta puntu honetara iritsirik, besteen desioarekiko errespetua izan behar du hartu beharreko jarrera, gainontzekoek ere euren berezko desioarekiko kontaktua eta onarpen prozesua izan baitute. Eta gainera, DSM-IItik DSM-IIIra homosexualitatea aldatu bazen, nork esaten digu denborarekin parafilien barruan sartzen diren beste kategoria horiek ez direla aldatuko edo desagertuko sexualitatean modan dagoenaren arabera? # **Bibliografia** ![](_page_10_Figure_7.jpeg) - ————— (1987): Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders, Third Edition, Revised (3. berrinp ed.), American Psychiatric Press, Washington, D. C. - ————— (1994): Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders: DSM-IV, American Psychiatric Press, Washington, D. C. - Brecher, E. (1970): The sex researchers, Little, Brown & Co. Inc., Boston. - Carrobles, J. (1981): "Evaluación de las disfunciones sexuales", in R. Fernández-Ballesteros eta J. Carrobles (arg.), Evaluación conductual. Metodología y aplicaciones, Pirámide, Madril. - Foucalt, M. (1976): Historia de la sexualidad. La voluntad de saber, (Vol. 1), Siglo XXI, Mexiko D.F. - Kaan, H. (1844): Psychopathia Sexualis, Lipsiae. - Kaplan, H. S. (1979): Trastornos del deseo sexual, Grijalbo, Bartzelona. - Krafft-Ebing, R. (1886): Psychopathia Sexualis, F. Enke, Stuttgart. - Lanas, M. (1997): "Razones para la existencia de una ciencia sexológica", Revista de Sexología (extradoble), 83-84. - López, F. (1986): Lecciones de Sexología I y II. P.M., Salamanca. - —————- (1993/94): "Criterios de salud sexual: un debate permanente", Cuadernos de Medicina Psicosomática (28-29), 117-125. - Masters, W., & Johnson, V. (1966): Respuesta sexual humana. Intermédica, Buenos Aires. Osasunerako Mundu-Erakundea (1978). Mental Disorders: Glossary and Guide to Their - Classification in Accordance with the Ninth Revision of the International Classification of Diseases, WHO, Geneva. - ————— (1992). CIE-10. Trastornos mentales y del comportamiento. Descripciones clínicas y pautas para el diagnóstico, Meditor, Madril. - Pérez Opi, E., eta Landarroitajauregui, J. (1995): "Teoría de pareja: Introducción a una terapia sexológica sistémica", Revista de Sexología (extradoble), 70-71.
aldizkariak.v1-7-284
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 32 _2000_5", "issue": "Zk. 32 _2000_", "year": "2000", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Nazionalismo erradikal berria (1959-1974): Galizia, Katalunia eta Euskadiko kasuen ikerketa konparatzailea** ## **Fermí Rubiralta Casas Zientzia Politikoan doktorea** 1960ko hamarkadan Mendebaldeko Europako nazio minorizatuen susperraldiaren barnean, ikuspegi konparatu batetik, artikulu honek garai berean Espainiako Estatuaren hiru lurralde historikoetan izandako nazionalismoaren garapena ikertzen du eta prozesu horren bereizgarri nagusiak, hau da, berritasuna eta erradikalizazioa, azpimarratu. Honen bidez, Galizia, Katalunia eta Euskadiko nazionalismo erradikalaren agerpenaren kausak, diskurtso ideologiko berriaren ezaugarriak, bereizgarri garrantzitsuenak eta igarotako faseak aztertzen ditu, Espainiako mailako prozesua Mendebaldeko Europako nazionalismo azpiestatalen bilakaerarekin harremanetan jartzen bukatzeko. In the sixties, within the strengthening of West European minority nations, the article analyses, from a comparative view, the developing of nationalism in the three historical territories in Spain, development that took place in the same time, emphasising the main characteristics of the process: newness and radicalisation. In this sense, the article deepens in the causes of radical nationalisms in Galicia, Catalonia and in the Basque Country, characteristics of the new ideological philosophy and steps these processes have given. The article ends relating the process developed in Spain to the evolution West European substates nationalisms have had. ### **Sarrera** Duela urte batzuk, 1940ko hamarkadan hain zuzen, «quan encara la bibliografia anglosaxoia», Daniele Conversiren hitzetan, «reservava aquesta temàtica a l'exclusiva competència dels antropolegs» (Conversi, 1988: 23), Hans Kohn estatubatuarrak, nazionalismoaren ikerketen aitzindariak, ikuspuntu konparatzaileari ekiteko beharra defendatzen zuen jadanik: «sólo la comparación de los diferentes nacionalismos de todo el mundo logrará que el estudiante sea capaz de ver lo que es común y peculiar a cada uno de ellos, permitiéndole así estimarlos con justeza» (Kohn, 1944: 23-24). Hurrengo hogei urteetan, egoera urria ez zen apenas aldatu. Alde batetik, Henri Giordanek azpimarratu duenez, «después de la 2ª Guerra Mundial, los valores nacionales están tocados de infamia o por lo menos han perdido mucho de su carácter legítimo» (Giordan, 1990: 162) eta, bestetik, John Breullyk azaldu duen moduan: «diversas teorías sobre integración política sugieren que los derechos democráticos, el desarrollo económico, la creación de una pauta nacional de política basada en un principio de clase (…) deberían cortar la hierba bajo los pies del nacionalismo separatista» (Breuilly, 1990: 294). Esanak esan, Mendebaldeko Europako nazio minorizatuen hileta-elizkizunak ospatzeko garaia ez zen oraindik heldua eta hirurogeigarreneko urteetan bizi izandako nazionalismoaren berreragiketak jokoz kanpo hartu zituen aditu gehienak. Ez da harritzekoa, beraz, garai horretan jaiotako zein berpiztutako mugimenduei eman zitzaien izena, "nazionalismo berria"1 alegia. Susperraldiaren aurreko harridura-erreakzioaren ondorioz, aldiz, egile anglosaxoiek beraiek zabalduta, izugarrizko inflazio bibliografikoa ikusteko aukera izan dugu ondorengo urteetatik aurrera2. Dena dela, orain arte izandako ikerketa gehienetan, Hans Kohnek beharrezkoa zuen ikuspegi konparatzailea hartu dutenak ez dira, tamalez, askorik izan. Hala ere, mota horretako hutsunea Iberiar Penintsulako nazionalismo azpiestatalaren kasuan agian askoz nabariagoa izan da. Historian zehar, "Trinacional" edota "Galeuzka"-ren saiaketak salbu, Estatu Espainiarreko "nacionalidades históricas" deritzatenak, hau da, Galizia, Katalunia eta Euskadiren arteko harreman organiko eta politikoak eskasak izanik, ildo beretik, haien gaineko azterketa konparatzaileen falta agerian da3. Hans Kohnek proposatzen zuen esparrua bezain zabala hartu gabe, ikuspegi konparatzailearen ardatza abiapuntutzat hartuta, lan honen helburu nagusia da, <sup>1.</sup> Hain zuzen, bibliografia anglosaxoia izan da "nazionalismo berria"-ren izena gehien erabili duena, (Tiryakian, 1985; Nairn, 1979; Smith, 1997). <sup>2.</sup> Hainbat egilek inflazio bibliografiko hori baieztatu dute, besteak beste, Eric. J. Hobsbawmek, esanez: «la literatura referente a las naciones y el nacionalismo inició una fase tan fructífera hace ahora unos veinte años» (Hobsbawm, 1991: 11-12). <sup>3.</sup> Dena den, berrikitan, badirudi hutsune hau betetzen hasi dela eta, zentzu horretan, aipa daitezke Penintsulatik kanpoko bi egileren liburuak (Keating, 1996; Waldmann, 1997). Era berean, azpimarra ditzakegu J. Diez Medranoren lanak, Euskadi eta Kataluniari buruzkoak, eta Araceli Serranoren tesi doktorala (Serrano, 1995). bai Galizian, bai Katalunian eta baita Euskadin ere, Mendebaldeko Europan bezala, hirurogeiko urteetatik aurrera zabaldu zen nazionalismoaren etapa berriaren aztertzea eta fase horren ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratzea4. Berria izateaz gain, era berean, bereizgarri nagusia zein den kontuan harturik, frankismoaren azken garaian hiru herrialde historikoetan sortutako mugimendu nazionalista azpiestatala definitzeko erradikal hitza ere erabili dugu. Holako helburuak gauzatu ahal izateko, nazionalismo berriaren eraikitze ideologikoaren prozesua ikertu dugu, berritasunaren eta erradikalismoaren berezitasun horiek, aldez aurretik, hobeto zetozkien erakunde politikoen bidez; hau da, subjektu gisa hartuta, "Union do Pobo Galego" (UPG) Galizian, "Partit Socialista d'Alliberament Nacional dels Països Catalans" (PSAN) Katalunian, eta "Euskadi ta Askatasuna" (ETA) Euskadiko kasuan. Ondorioz, baieztatzeko aukera izango dugunez, Estatuaren eragina ahaztu gabe, hots, espainiarrarena, nazionalismo berri eta erradikal honek, aztertutako tartean gutxienez (hots, hirurogeigarreneko hamarraldi osoan zehar eta hirurogeita hamarrekoen hasieran), elkarren arteko eraginik eza eta difusionismo eskasaren bitartez bilakatu arren, hiru esparruetan baditu kausa, ezaugarri eta etapa komunak, ondorengo orrialdeetan azalduko ditugunak. Eta bukatzeko, Estatu mailako prozesu honen antzekotasunak eta ezberdintasunak argituko ditugu laburrean eta Mendebaldeko Europan aldi berean berpiztu ziren nazio minorizatuen garapena konparatuko. ## **1. Nazionalismo berri eta erradikalaren agerpenaren kausak** Ez da kasualitatea nazionalismo berriaren agerpena eta hirurogeigarreneko hamarkadan Espainia mailan izandako hazkunde ekonomikoa eta, ondorioz, aldaketa sozial eta kultural sakonak batera gertatzea. Euskadin, Katalunian eta Galizian –azken kasu honetan, berezitasun batzuk izan arren– hazkunde ekonomiko arinaren eraginetan datza agerraldi horren funtsezko oinarria. Hazkunde ekonomikoaren bitartez, oso denbora laburrean gertatu zen proletarizazio bizkorra, klase sozialen arteko aldaketak, nekazarien exodoa, hiritartze- -tasaren igoera eta abar, hau da, kontsumo-gizartea definitzen duten ezaugarri garrantzitsuenak eta horri dagozkion ondorio kulturalak, besteak beste, sekularizazioa, lan merkatura emakumeen sarrera masiboa, zerbitzuen eskaeraren handitasuna eta, guztien gainetik, aurreko balioen galera eta ohituren, pentsamenduaren eta jokamoldeen erabateko aldaketa. Hainbat egilek esan dutenez (Geertz, 1964: 64; Oliet, 1993: 49), gizarte batean, hirurogeiko urteetatik aurrera Estatu Espainiarrean jasan izan zen bezalako <sup>4.</sup> Hemen jasotzen ditugun datuak gure tesi doktoralaren ondorioak dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzietako Departamentuan 1995. urtean aurkeztua eta, laburbilduta, bi urte beranduago argitaratua (RUBIRALTA, 1997). eraldaketa sakona gertatzen denean, egoera egokiena da ideologia berriak sor eta identitate-ereduak alda daitezen. Maila horretako eraldakuntzaren barneratze eta aldaketa sakonen aurreko beldurrak eta ziurtasun falta, ikertu ditugun hiru kasuetan, iraupen nazionalaren kontrako erasotzat hartu ziren eta, horren bitartez, estimulu-erantzun erreakzio bat piztuz, identitatearen defentsarako prozesu bat zabaldu zen. Prozesu pizgarri hau, bestetik, nazionalismoaren historian zehar, ez litzateke batere originala. Aitzitik, aurreko faseetan ere, eragin handia izan bide zuen nazionalismoaren bilakaeran: hala nola, gerra aurreko garaian horrelako azalpena erabili zuen Vicente Riscok galegismoaren susperraldia azaltzeko (Risco, 1931: 235); Jaume Colomerrek Kataluniako nazionalismo erradikalaren sorreran, mende-hasieran (Colomer, 1995), eta Euskadin Javier Corcuerak beste horrenbeste jorratu du aranismoaren jaiotza interpretatzean (Corcuera, 1979). Are gehiago, planteamendu honek zerikusi handia du Ernest Gellnerrek defendatzen duen "modernazio-ikuspuntu" delakoarekin (Gellner, 1964) eta "Nationbuilding" deitutako eskolaren barnean, K. Deutschek eta Walker Connor-ek aztertutakoarekin (Deutsch, 1971; Connor, 1998)5. Ildo beretik, Daniel-Louis Seiler-ek, Waloniako politologo eta egun Bordeleko Unibertsitateko katedradunak, Stein Rokkan norvegiarraren ikerketen abiapuntutik hasita (Rokkan, 1983), antzeko tesiari eusten dio, baina, era interesgarriagoan, nazionalismoaren garapenaren azkenengo faserako (Seiler, 1990: 19). Eta, hirugarrenik, gauza bera azpimarratu du Gurutz Jaureguik, Habermas, Etzioni edota Marcus-en haritik esanez: «la recuperación del individuo en la actual sociedad tecnológica deviene fundamentalmente en la necesidad de un llamamiento a su identidad tanto individual como de grupo» (Jauregui, 1986: 155; Habermas, 1975; Etzioni, 1971; Marcuse, 1987). Estimulu-erantzun erreakzioa prozesu honen sorburua izan arren, ezin da ahaztu, hiru kasuetan, nazionalismoa ez zela bat-bateko fenomenoa. Nolanahi ere, aldez aurretik, korpus identitario propioa eta berezia garatu zuten hiru kasuek. Eta aztertzen ari garen fasearen atarian, ikusteko aukera izango dugunez, nazionalista erradikalek aurreko garaiari buruzko berrirakurketa egin zuten, baina, gaurkotze prozesu berean, koiuntura horretan ospe handiena zuten ideiak bereganatu eta egokitu zituzten pentsamolde nazionalista berrian. ### **2. Diskurtso nazionalista berriaren ezaugarri nagusiak** Nazionalismo berriaren diskurtsoari dagokionez, hiru kasuetan, ezaugarri komunak bereiz ditzakegu. Lehenik, goraipatzekoa da nola, urte eskas batzuetan, nazionalismo erradikala diskurtso ideologiko berria eraikitzeko gai izan zen. <sup>5.</sup> Eskola horiei eta horien sailkapenari buruz, ikus daiteke Jaffrelot-ek eskaintzen duen lan interesgarria (Jaffrelot, 1993: 204-254). Azkartasunaren eta nolabaiteko erraztasunaren arrazoiak honako hauek izan ziren. Batetik, Daniel-Louis Seiler-ek begibistan utzi duenez (Seiler, 1990: 8), erakunde nazionalistetan oso garrantzia handia du diskurtso ideologikoaren eremuak berak, dudarik gabe, egitura organikoaren edota mobilizaziorako ahalmenarenak baino handiagoa. Bestetik, kontuan hartzekoa da erakunde hauen hiperideologismorantz abiatzeko ohiko joera ere. Azkenik, lehenengo ezaugarria ulertzeko, ezin da ahaztu frankismoa bezalako erregimen autoritarioaren menpean, erakunde antifrankista guztiek, nazionalistek barne, erakutsi zuten ideologismo izugarria, sistema politikoaren jarrera itxiaren aurka batik bat. Diskurtso berria gauzatzeko unean, bigarren ezaugarria izan da, nazionalismoaren historian zehar sarritan gertatu denez6, intelektualek izan duten protagonismoa. Hiru herrialdeetan, Galizian, Katalunian zein Euskadin, intelektualak bereziki, lehenengoak izan ziren iraupen nazionalerako (benetakoa ala itxurazkoa, berdin dio) arriskuen berri emateko eta, egoera beltzaren interpretatzaile gisa, beraiek bihurtu ziren diskurtso berriaren eraikitzearen arduradun nagusiak. Are zehatzago, Peter Waldmannek klase ertainetan kokatzen du intelektual edota «grupos portadores de la resistencia» horien jatorria eta, bere ustez, «el punto de partida del movimiento contestatario había sido en el caso español también la rebelión de partes de la clase media contra la opresión de la etnia»(Waldmann, 1997: 64). Edozelan ere, aurreko sasoietan ez bezalaxe, garai horretako intelektualek zenbait ezberdintasun azaldu dituzte: besteak beste, euren gaztetasuna; honi lotuta, politikari ekiteko gogo bizia, nazionalista zaharren kulturalismoaren eta bide politikoaren ezetzaren aurka; baita ere, II. Errepublika eta Gerra Zibilaren giroa gainditzeko nahia eta, aldi berean, Mendebaldeko Europaren antzera, jasan duten pauperizazio-prozesuaren bitartez, sektore sozialen herritarrekiko hurbiltasun handia. Hain zuzen ere, azkenengo hamarkadetan jasandako pauperizazio sozial horretaz hainbat egile baliatu da intelektualen protagonismoa nazionalismoaren diskurtsoaren sorreran azaltzeko. Horrela, nazionalismoaren bidez, intelektualek berreskuratuko zuten gizartean galdutako ospe soziala. Hala nola, Andrés de Blas Guerrerok, Milton Esmanen lanak abiapuntutzat hartuta (Esman, 1977), intelektualei buruz ondokoa azpimarratu du: «generalmente provienen de grupos que se han beneficiado de la expansión de la educación superior pero que han tenido pocas oportunidades de <sup>6.</sup> Nazionalismoaren aurreko faseetan intelektualek izan duten garrantziari buruz egile ugarik hitz egin du, baina, agian, hiru etapetan banaturiko sailkapen zehatza dela eta, azpimarratzekoak dira Miroslav Hrochen lanak, 1968z geroztik Pragako Unibertsitatean eginikoak eta ingelesez 1985ean argitaratuak. éxito social» (Blas, 1984: 125-126); W. Beerrek, Frantziako militante nazionalistei buruzko ikerketa batean irakasleen partaidetza batezbestekoa baino handiagoa argitzeko nazionalismoak dakarren ohorea begibistan utzi du (Beer, 1980); R. Clarkek mota horretako adierazpena erabili du apaizek euskal nazionalismoan duten protagonismo garrantzitsua azaltzeko (Clark, 1984) eta José Fornek errenta ekonomikoa eta ohore sozialaren arteko ekuazioaren desoreka biguntzeko nazionalismoak eskaintzen duen aukera defendatu du (Forné, 1995)7. Hala ere, ildo horretako adierazpenak, A. D. Smithek laburtzen duen azalpen multzoa, hau da, «el nacionalismo como movimiento de intelectuales en pos-delpoder», nazionalismoaren aurreko faseetarako ere aplikatu izan da, baina beronek zehaztu duenez, «no hay datos suficientes para formular una proposición general sobre los motivos de los intelectuales nacionalistas» (Smith, 1997: 86-87). Hirugarrenik, era berean, azpimarratzekoa da diskurtso nazionalista berria eraikitzean gune unibertsitarioak izan duen eragina. Unibertsitatea ikertutako erakunde politikoen sorgune nagusia bilakatu zen eta unibertsitarioak izan ziren erakunde erradikalen aurreko taldeak: "Brais Pinto" izeneko antolamendu berezia Galizian, "Front Nacional de Catalunya"-ren sekzio unibertsitarioa Katalunian8 eta "Ekin", ETAren kasuan. Unibertsitatea, korronte nazionalista berriarentzat, mugimendu antifrankistarekiko topagune bikaina bihurtu zen. Hor, bereziki, garatu ziren orduko ideiarik progresistenak, eta, horien artean, marxismoa, ezagutu eta eskuratzeko toki ezin aproposagoa izan zuten erakunde erradikalek. Diskurtso berriaren azken ezaugarri nagusi moduan, aurreko faseetan gertatu zen bezala9, XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, nazionalismo erradikalaren edukia guztiz hiritarra izan da eta horrelakoak dira bere erdigunea, kultura eta ideologia, José Fornek, besteak beste, adostu duenez (Forné, 1995: 119). Intelligentsia berriak garatzen duen pentsamolde kaletarraren ezaugarri hau ezinbestekoa da, beste ondorio batzuetaz gain, ulertu ahal izateko nola, Galiziako kasuan, beste kasuen aldean egiturazko ezberdintasunak erakutsi arren (adibidez, azpi-garapen nabariagoa, menpekotasun ekonomiko handiagoa eta lehen sektorean oinarrituagoa), Katalunian edota Euskadin sortu zen gisako eraikitze nazionalista berria eta erradikala bilakatzeko kapaz izan zen. Hala eta guztiz ere, hiru kasuetan, eraikitze ideologiko berriaren prozesua benetan baldintzatzen duen faktorea frankismoaren sistema larderiatsuaren eragina dugu. <sup>7. &</sup>quot;Països Catalans" izeneko kontzeptuaren hedapen berria ere, intelektualen pauperizazioaren bidez azaldu dute egile katalan batzuek (Carreras, Giral, LLuch, Roca, 1977: 90). <sup>8.</sup> Sorgune unibertsitarioaren garrantzia begibistan geratu zen, gure ustez, Galiziako eta Kataluniako erakunde erradikalei buruzko aurreko lanetan (Rubiralta, 1988 eta 1998). <sup>9.</sup> Beste askoren artean, aipamen hau baieztatzeko, Joan-Lluís Marfanyek, adibidez, Katalunian eztabaida bizia sortutako liburu batean argitzen duenez, pasa den mendean katalanismo politikoa jaio zenean, mugimendu hiritarra izan zela aitortu du (Marfany, 1995: 36). Alde batetik, frankismoak, dudarik gabe, berrindartu zuen subjektu nazionalisten gaineko erasotze-irudia (erreala edo irreala) eta, horri esker, goian aipatutako estimulu-erantzun erreakzioa. Frankoren diktadurak, baita ere, espainiarra ez zen edozein adierazpen nazionalista ukatuz, nazionalista azpiestatalen izaera erradikala eta erregimenaren kontrako jarrerak areagotu zituen. Eta, langilearekiko mesfidantza historikoa gainditurik, ustekabean, frankismoaren eraginak sektore borrokalariengananzko hurbilketa erraztu zion garai horretan nazionalismo berriari. ### **3. Diskurtso nazionalista berriaren bereizgarri garrantzitsuenak** ### **3.1. Bereizgarri erradikala** Dena dela, frankismoa bera ez zen, inolaz ere, diskurtsoaren erradikalizazioaren errudun bakarra. Horrela izango balitz, ez litzaioke logikarik faltako pentsatzeari mota horretako nazionalismoa sortzeko garai egokiena berrogeigarreneko hamarraldian izango litzatekeela, hau da, frankismoaren eragina era ahalik eta zorrotzenean azaltzen eta garatzen zenean. Hori dela eta, aipatutako arrazoiez gain, nazionalismo berriaren sorrera zergatik hirurogeigarreneko hamarkadan gertatu zen argitzeko bestelako kausak ere erabili behar izan ditugu. Egia esan, gure ustez, Ted Robert Gurr soziologo estabatuarraren "frustrazio erlatiboa" izeneko teoria aplikatuz10 (Gurr, 1970), 1960az geroztik hazkunde ekonomikoak zabaldutako garapen eta irekieraren espektatibek ez zuten inolako parekotasunik izan beste alor batzuetan. Honen bitartez, sortutako "frustrazio erlatiboa"-k diskurtsoen erradikalizazioa bilakatu zuen hamarkada horretan, bai nazionalismoan, baina, baita ere, egiazta dezakegunez, ideologia antifrankista politiko guztietan. Eta, zentzu berean, Estatu Espainiarrean inon baino sendoago gertatu arren, Peter Waldmannek antzeko errreakzioa baieztatu du Quebec eta Ipar Irlandako kasuetan ere (Waldmann, 1997: 66-67). Gauzak horrela, erradikalismoa nazionalismo berriaren bereizgarrietako bat bihurtu zen, agian garrantzitsuena, ikertutako hiru herrialdeetan. Horren bitartez, Eric Erikson-ek defendatu duen moduan (Erikson, 1972), existentziaren kontrako eraso uneetan, aldi honetako intelligentsia gazteak uste zuen bezala, talde sozialek egiten duten "natibismo" ala "utopia"-ren arteko aukeraren aurrean, koiuntura horretan, aurrekoetan ez bezala, nazionalismo berriak bigarren bidea jorratu zuen, eduki erradikalak areagotuz. Horregatik, diskurtso ideologiko berria eraikitzeko unean, osagai erradikalenak bilatuz, nazionalista berriek iturri progresistenak erabili zituzten, marxismoa <sup>10.</sup> Borroka armatuaren sorrera azaltzeko M. Wiewiorka eta F. Letamendiak Gurren tesia ere erabili izan dute (Wiewiorka, 1991; Letamendia,1994). bera lehendabizi. Beraz, Galizian, zein Katalunian, zein Euskadin, UPG, PSAN eta ETA-k sozialismoaren ikuspuntuak barneratu zituzten eta klase herritarrerantz bideratu zuten ekimen politikoa. Era berean, eraikitze berriaren aldarrikapen nazionalistaren arloa osatzean, beren nazionalismoaren historiatik tradizio erradikalena berreskuratuz, jarrera independentista sutsuena aukeratu zuten. ## **3.2. Bereizgarri etnista** Erradikalismoaz gain, nazionalismo berriaren bigarren osagarri nagusia etnismoa izaten da. F. Barth-ek interpretatu duenez (Barth, 1976), etnismoa erabili ohi da, kanpoko erasoaren aurrean, talde etnikoa bereizten omen duten sinboloak, objektiboak zein subjektiboak, berrindartzeko. Arraza baztertuta Bigarren Mundu Gerra izan ondoren, faxismoen porrota dela eta, Mendebaldeko Europako nazionalismo azpiestataletan gertatu zen moduan, sinbolo bereizgarri horien artean, hizkuntzak nagusitasuna lortu zuen. Eta, zentzu honetan, ia alferrik izaten da gogoraraztea azterturiko hiru kasuek badutela ofiziala ez zen, eta, are gehiago, frankismoak debekatzen zuen hizkuntza propioa. Hain handia da hizkuntzaren lehentasuna diskurtso berrian ezen hiru herrialde historikoetan agertu ziren muga nazionalak faktore honen arabera birplanteatzeko ahaleginak: Galiziako nazionalismoan, adibidez, hirurogei urteko hamarkadan "lusismo"-a (hau da, Portugal eta Galizia arteko kultur eta hizkuntz harremanak estuki lotzearen aldeko jarrera) hedatzeko arrazoia; Katalunian, Joan Fuster11, idazle valentziarraren eskutik batez ere, hori da "Països Catalans" deituriko proiektuaren kausa; eta, era berean, hizkuntzaren nagusitasunean datza F. Krutwig-ek egindako proposamena, euskal esparru nazionala Biarno, Errioxa edota Ebro ibairaino zabaldu zuenean (Krutwig, 1963). Bereizgarri etnista eta, bere barnean, hizkuntzaren lehentasunaren ondorioz, urte horietan zehar hiru hizkuntza minorizatuen susperraldia ikusteko aukera izan dugu eta, aldi berean, kulturalismoa zein aurreko elitismoa gainditzeko saioak. ### **4. Nazionalismo erradikal berriaren garapenaren faseak** Hiru herrialdeetan, kausak, ezaugarri eta bereizgarri komunak azaldu ondoren, diskurtso nazionalista berriaren garapenean, hiru fase seinala ditzakegu ikertutako urteetan. ### **1. Fasea: Sorrera (1959-1962)** Lehenengo fase honetan, nazionalismo zahar eta berriaren arteko desberdintasunak gero eta handiagoak egin ziren, bigarren honek nolabaiteko independentzia lortu arte. <sup>11.</sup> Hainbat idazkitan azaldu zituen Joan Fusterrek "Països Catalans" izeneko proiektua eta honi buruzko zehaztapenak, baina, dudarik gabe, *Nosaltres els valencians* (1962) da garrantzitsuena. Berrogeita hamar urteetako erdialdetik aurrera, nazionalismo berriaren sorrera azaltzen zuten kausak martxan jartzen hasi ziren. Arrazoi horiei esker, estimulu-erantzun erreakzioa piztu zen garaia da eta, intelektualek iraupen nazionala arrisku bizian ikusirik, nazio-identitatearen defentsarako prozesua zabaldu zen. Belaunaldi-txandaketaren barnean eta gerra garaiko erakunde nazionalisten porrotaren agerian, nazionalismo berriaren lehendabiziko taldeak eratu ziren, unibertsitatean batez ere, lehenago aipatu dugun legez. Hau, besterik ez, izan da nazionalismo zaharra eraldatu zuten ideien hausnarketarako eta ikerketarako jokalekua eta diskurtso berriaren lehenengo zutabe ideologikoak irteteko sasoia. Hasierako faseko hausnarketa horretan, nazionalista gazteek Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren ondorioak aztertu zituzten eta, oro har, nazionalismoaren historiaren berrirakurketa eginik, nazio mailan, ikuspuntu erradikalenak bere egin zituzten. Gizarte mailan, berriz, gai honi buruz inoiz gertatu ez den bezalako kezka erakutsiz, koiuntura horretan modan zeuden korronte progresistenak miretsi zituzten, Hirugarren Munduko nazio-askapenerako mugimenduak bereziki, eta, aldi berean, ezin zuten ulertu mendebaldearen aldeko nazionalismo zaharraren apustua, ezta honek zekarren antikomunismoa ere. Hala ere, ohiko nazionalismotik gero eta urrunago azaldu arren, orduko planteamendu ideologikoak progresistak ziren baina ez hain sakonak. Baina, pixkanaka, korronte nazionalista berria sendotuz joan zen. Hirurogei urteetako hamarkadaren hasieran, nazionalismo zaharraren hainbat partaiderekin tirabira organiko zein ideologikoen bitartez, nazionalismo zaharraren gaurkotze eta aldaketarako ezintasunaz ohartu ziren eta, haien arteko loturak hautsi behar izan zituztenean, heldutasunaren garaiko ataria zeharkatu zuten12. ## **2. Fasea: nazionalismo berriaren egituraketa (1963-1968).** Hirurogeigarreneko hamarkadan zehar, bereizgarri erradikala eta etnista erraz-ten zituzten kausak bete-betean garatzearekin batera, diskurtso nazionalista berriaren eraikitze-prozesua areagotu zen. Goian aipatutako kausei eta baldintzei esker, ideologia berriaren garapen- -prozesuan, nazionalista gazteek Hirugarren Munduko nazio-askapenerako mugimenduak eredutzat hartu zituzten eta, Estatu Espainiarreko garaiko gizartea herrialde horietako egoeratik oso urrun geratu eta zeharo ezberdina izan arren, "ispilu kolonialista" sortu zuten. <sup>12.</sup> Nolabait lortutako heldutasuna baieztatuz, Galizian urte horietan "Brais Pinto" izeneko taldeak Ramón Piñeirok bideratzen zuen galegismo kulturalistarekiko loturak hautsi zituen; Katalunian, FNC alderdi independistaren barnean militantzia gaztea sekzio unibertsitario propioa sortzeko gai izan zen eta, Euskadiri dagokionez, ETAren I. asanbladak islatzen duena da, G. Jáuregik ondo baino hobeto azaldu duenez, «el punto de inflexión entre el nacionalismo histórico y el nuevo nacionalismo que se va a derivar de la mano de la nueva organización» (Jáuregui, 1981: 147). Horren bidez, urte horietan, ikertutako erakunde politikoetan askapen nazionalaren borrokari buruzko aipamenak, "nazionalismo iraultzaile"-aren estrategiaren bilakaera edota alienazioa, proletalgo nazionala zein herri langilearen kontzeptuen erabilera ugaritu zen, teoriaren muga inoiz gainditu ez zuen borroka armatuaren mirespena ahaztu gabe13. Bigarren fasean ere, lehendabiziko erakunde erradikal politikoak eratzen ziren heinean, Galizian eta Euskadin, batik bat, nazionalismo zaharreko alderdiak krisialdi sakonean murgildu ziren eta egoera beltzetik ez ziren irtengo 1974. urtea arte gutxienez, hau da, frankismoaren aldaketa ezinbestekoa agertu zenean. Beren aldetik, talde nazionalista gazteek eredu iraultzailea aintzakotzat hartu zuten eta, bigarren fasean ere, hiru kasuetan orain arte bateratu samarra izan den nazionalismo berriaren eraikitze-prozesuan hasi zen azaltzen haien arteko garapenaren zenbait ezberdintasun. ## **3. Fasea: nazionalismo berriaren hasierako garapena (1969-1973)** Bigarren fasean egituraketa-prozesuari hasiera eman ondoren, hurrengoan nazionalismo erradikal berriari planteatzen zitzaion erronka nagusia esparru politiko propioaren definizioa izaten zen. Aurreko urteetan lortutako heldutasun-maila zein esparru politiko propioa bilatzeko beharraren eraginez, hemendik aurrera errealitatetik hurbilago ibiltzeko premia izan zuten erakunde nazionalista erradikalek, Hirugarren Munduko nazio askapenerako jarrera mimetikoegiak bazterturik. Ispilu kolonialistaren eredua jorratu beharrean, UPG, PSAN zein ETA-n, 68ko Maiatzaz geroztik bilakatzen den "hiperleninismoa"-ren14 aldeko joera nabarmendu zen hirugarren fase honetan. Besteak beste, hiperleninismoaren bidez, nolabaiteko bigarren aldiko maoismoa nagusitu zen eta, aurreko antiinperialismoa ahazturik, maila organikoaren lehentasun handiagoa, erakunde-egitura itxiagoa eta Zientzia Politikoak definitutako eredu hiperdemokratikoranzko hurbilketa ekarri zituen. Edozelan ere, nazionalismo erradikal berrietarako maoismoaren protagonismoa erreferente europarragoa zen, dudarik gabe, eta, ondorioz, hiru herrialdeetako benetako errealitatetik planteamendu hurbilagoa. <sup>13.</sup> Ildo horretatik, adibidez, garai hartan, UPGak Hirugarren Munduko mugimenduen eran alderdiaren izaera ukatu eta askapen nazionalerako fronte bat zela azpimarratzen zuen bitartean (Rubiralta, 1998: 114), denbora laburrean PSAN alderdia osatuko zutenen Josep Ferrer ideologo nagusiak, besteak beste, alienazio kontzeptua nazio mailan garatu zuen (Rubiralta, 1988: 88) eta, ETAk, bere aldetik, V. asanbladaren bigarren zatian nazionalismo iraultzailea lau haizetara aldarrikatzen zuen (Letamendia,1994: 106). <sup>14. 68</sup>ko Maiatzeko gertaeren ondorioz Mendebaldeko Europan zehar hedatzen den fenomenoa dugu hiperleninismoa. Hain zuzen, ortodoxia leninistan oinarritzen da, batez ere proletalgoaren abangoardiako alderdi sendo eta zentralismo demokratikoan sustraiturik. Bitxia badirudi ere, hiperleninismoa III. Internazionalari egindako kritika antiautoritarioak eragindako hutsune organikoaren aurreko erantzuna izan zen. Beste alde batetik, joera hau, 1972 urtean Ferrolen eta Vigon izandako langile-mobilizazioei esker, Galiziako kasuan, eta, Euskadin, 1970-eko urtearen amaieran Burgoseko Epaiketa ezagunean gertatutakoei esker areagotu egin zen, baina, baita ere, langileen borrokak eta aldarrikapen nazionalak bat egin zuten eta hauen mirespena hedatu zen. Dena dela, 1974 urtearen hasiera inguruan, hau da, ikerketa-lana bukatzeko aukeratu dugun datan15, frankismoaren desagerpenaren hurbiltasunak praxis- -eremuari lehentasun handiagoa ekarri zion, diskurtso berrian hain funtsesko izan zen erradikalizazioa baretuz eta hirugarren fase hau bukaraziz. Hori dela eta, koiuntura berrira moldatu beharrean, urte hartan nazionalismo berrian ikertutako erakundeak zatitu egin ziren: PSANa bitan banatu zen, irlandar erara, "ofizialak" eta "provisional"-en artean; ETAren barnean, "mili"-ak eta "polimili"-ak sortu ziren eta iskanbilak eta militante-kanporaketak ere ez ziren falta UPGaren barruan urte hartan. Nolanahi ere, koiuntura berriari esker, garai horretako zatiketaren funtsezko kausa, aurrekoan ez bezalaxe, ez zen ideologikoa izan, baizik eta, batik bat, estrategikoa eta organikoa. Era berean, azterketa honetatik kanpo kokatzen den fase berrian, orain arte izandako difusionismo ezari bukaera eman zitzaion eta nazionalismo berriaren hiru erakundeen artean harreman estuagoak sortu ziren. Horrela, "Carta de Brest" izeneko itunaren bitartez, Mendebaldeko Europako beste erakunde nazionalista erradikal batzuez gain, Galiziako UPG zein Kataluniako PSAN "provisional"-arekin harremanetan jarriz, ETA-pm-ek Estatu Espainiarrean borroka armatuaren aldeko azpiegitura lortu zuen. Azken finean, ezaugarri honek egiaztatzen duena da euskal nazionalismo erradikalaren lehentasuna, Katalunia zein Galiziako prozesuekiko. Egia esan, Estatu mailako nazionalismo azpiestatal berrian, soilik euskal mugimendua izan zen gai hirugarren fasearen helburua, hau da, esparru politiko propioa definitzeko. Eta holako helburua burutzeko, ezinbestekoa gertatu zen borroka armatuak eragiten zuen sinkretismoa eta honek sortutako errepresioaren aurkako eraketa itxia eta bateratua. Aldiz, esparru politiko propioa sendotzeko ezintasunaren aurrean, Kataluniako erakunde nazionalista erradikala, ikusi dugunaren arabera, bitan zatitzen zen bitartean, UPGan antzeko zerbait gertatu zen eta Galiziako alderdi komunista bihurtzeko prozesua areagotu behar izan zuen16. <sup>15.</sup> Ikerketa-lana bukatzeko 1974 urteko data aukeratzeak hainbat arrazoi ditu. Lehenik, gure lanaren objektua, nazionalismo erradikal berria, urte horretarako, heldutasun minimo batera heldu dela ziurta daiteke, eta, horren bitartez, aztertutako prozesuaren ikuspegi orokorra emateko nahikoa dela uste dugu. Bestetik, egoera politiko berriak, "trantsizio demokratiko" delakoak, badu osotasuna ikerketa propio bat egiteko. Aldi berean, data horretan bukatuz, ekidin ahal izan ditugu bizirik dirauten erakundeei buruz irten zitezkeen subjektibitateak eta gaur egungo prozesuei buruzko inplikazioak. <sup>16.</sup> Esparru propioa sendotzeko ezintasun horren ondorioz, UPG erakunde erradikalak, bi urte lehenago ikusten ez zuen alderdi komunista galiziarra bihurtzeko beharra, 1974az geroztik gauzatu zuen, maoismoarekiko mimesi-prozesu baten barruan, espreski azalduz, «alderdia bideratzen duen estrategia marxismo-leninismoa da, Mao-Tse-tung-en pentsamendua, alegia». *Estatutos provisionales da Union do Pobo Galego, 1974-ko maiatza, 1. or.* (Rubiralta, 1998: 185-186). ## **5. Estatu Espainiarreko eta Mendebaldeko Europako nazionalismo berriaren ezberdintasun nagusiak** Iberiar Penintsulako hiru lurralde historikoetako nazionalismo berriaren eta erradikalaren eraikitze-prozesua ikertu eta eraikitze-prozesuaren ezaugarri eta bereizgarri nagusiak azpimarratu ondoren, bukatu baino lehenago, era laburrean, Espainiako Estatuan izandako fenomeno hau aldi berean Mendebaldeko Europako nazio minorizatuen susperraldiarekin harremanetan kokatu nahi genuke eta haien arteko antzekotasun garrantzitsuenak eta desberdintasun nagusiak konparatu. Lehenengo eta behin, esan beharra dago ez dela kasualitatearen ondorioa Mendebaldeko Europako nazionalismo azpiestatalaren susperraldia eta Penintsulako nazionalismo berriaren eraikitzea aldi berean gertatzea. Eremu bietan, nazionalismo azpiestatalaren berpizkundea azaltzen duten arrazoiak antzekoak izateaz gain, garai horretan garatu zituzten bereizgarriak, hau da, progresismoaren aldeko joera, etnismoa eta horren barnean hizkuntzaren nagusitasuna komunak izan zirela ziurta daiteke. Izan ere, era laburbilduaz, bi prozesuen arteko parekotasuna azpimarratzea baino interesgarriagoa izaten da, egingo dugun antzera, agerian uztea ezberdintasunik nabarienak. Ildo horretatik, dudarik gabe, ikertutako garaian behintzat, Espainiako Estatuan frankismoaren erregimen larderiatsuaren eraginari dagozkio bi eremuen arteko ezberdintasunaren arrazoi garrantzitsuenak. Horrela, Estatu Espainiarreko hiru nazionalismo azpiestatalek erradikalizazio handiagoa garatzeko aukera izan zuten bitartean, Mendebaldeko Europako bestelako herri minorizatuetan arrakasta handiz Guy Heraudek bideratu zuen mugimendu federalista europarrak (Heraud, 1963), berriz, eragin eskasa izan zuen Galizia, Katalunia edota Euskadiko nazionalismo berrian. Dena dela, bien arteko ezberdintasun handien moduan, batez ere 68ko Maiatzaz geroztik, Iberiar Penintsulako hiru nazionalismo erradikal horiek, Mendebaldeko Europan ez bezala, ez ziren garatu "mugimendu sozial berrien erara" eta, eremu horretan, aldarrikapen nazionalak, beste aldarrikapen sozialekin batera, ez zuen parte hartu "ukapen-fronte" delakoan, hau da, gizarte industrialaren ondoko gizarteetarako Alain Tourainek defendatzen duen eskema ezagunaren arabera (Touraine, 1978: 15-31)17. Asimetria honen arrazoia ez dago, inolaz ere, harremanik ezaren kontuan edota Espainiako Estatuak Mendebaldeko Europarekiko zuen urruntasunean, hiperleninismoaren ezaguerak berak baieztatzen duenez. Aitzitik, frankismoaren eraginez, gizarte industrialaren ondokoari dagozkion ezaugarri batzuk 70eko hamarkadan garatzen hasi arren, Espainia mailan ez zen gertatu oraindik, ikertutako garaian behintzat, Tourainen eskemari jarraituz, ga- <sup>17.</sup> Berrikitan, Francisco Letamendiak harremanetan jarri ditu mugimendu sozial berriak nazionalismo azpiestalaren bilakaerarekin (Letamendia,1997: 104-110). tazken instituzionalizaioa, are gutxiago ere, mugimendu sozial zaharren krisialdia. Horregatik, eremu horretan, trantsizio politikoa delakoa arte, mugimendu alternatiboek ez zuten agertzeko aukerarik izan. Leku ezagatik, korapilatsua bezain interesgarria den prozesu ideologikoaren hiru kasuen arteko desberdintasunak aztertu ezinik, hemen bukatutzat emango dugu nazionalismo berriari buruzko ikerketaren laburpen hau. Azpimarra ditzagun, beraz, konklusio gisa, garai horretako nazionalismo azpiestatalaren ezaugarri nagusiak, hau da, erradikalizazioa eta berritasuna. # **Bibliografia** - Barth, F., (1976): *Los grupos étnicos y sus fronteras,* Fondo de Cultura Económico, Mexiko D.F. - Beer, W., (1980): *The Unexpected Rebellion: Ethnic Activism in Comtemporary France,* University Press, New York. - Blas, A., (1984): *Nacionalismo e Ideologías Políticas contemporáneas,* Espasa Calpe, Madril. - Breuilly, J., (1990): *Nacionalismo y estado*, Pomares-Corredor, Bartzelona. - Carreras, J.M.; Giral, E.; Lluch, E; Roca, F., (1977): "Nació i regió als Països Catalans: economia política, estructures territorials i ideologies", *Debat sobre els Paísos Catalans,* Curial eta beste batzuek, Bartzelona. - Clark, R.,1984): *The basque insurgents: E.T.A. 1952-1980*, University of Wisconsin. - Colomer; J., (1995): *La temptació separatista a Catalunya. Els orígens (1895-1917),* Columna, Bartzelona. - Connor, W., (1998): *Etnonacionalismo,* Trama, Madril. - Conversi, D., (1988): "La sociologia anglosaxona davant el fet nacionalitari", *Europa de les nacions*, 3 zbk., Bartzelona. - Corcuera, J., (1979): *Orígenes, ideología y organización del nacionalismo vasco (1876- 1904),* Siglo XXI, Madril. - Deutsch, K., (1971): *El nacionalismo y sus altenativas,* Paidos, Buenos Aires. - Erikson, E., (1972): *Adolescenceet crise: la quéte de l'identité*, Flammarion, Paris. - Esman, M., (1977): *Ethnic Conflict in the Western World.* Cornell University Press, Ithaca. - Etzioni, A., (1971): *The active society. A theory of societal and political processes,* The Free Press, New York. - Forné, J., (1995): *Las dos caras del nacionalismo. Los nacionalismos étnicos,* Haranburu, Donostia. - Fuster, J., (1962): *Nosaltres els valencians,* Ed. 62, Bartzelona. - Geertz, C., (1964): "Ideology as a cultur system" in Apter, D. (arg.), *Ideology and discontent,* Free Press, New York. - Gellner, E., (1964):*Thought and Change,* Weindenfield and Nicolson, Londres. - Giordan, H., (1990): "Miseria en la investigación sobre las minorías étnico-nacionales en Europa Occidental", in Herria 2000 Eliza, *Derechos humanos individuales, derechos de los Estados, derechos de los Pueblos,* Bilbo. - Gurr, T., (1970): *Why Men Rebel?,* Princeton University. - Hroch, M., (1985): *Social preconditions of Nationalism Revival in Europa. A comparative Analysis of the Social Composition of Patriotic Groups among the Smaller European Nations*. University Press, Cambridge. - Habermas, J., (1975): *Problemas de legitimación en el capitalismo tardío*, Amorrortu, Buenos Aires. - Heraud, G., (1963): *L'Europe des etnies.* Presses d'Europe, Paris. - Hobsbawm, E.J., (1991): *Naciones y nacionalismo desde 1780,* Crítica, Bartzelona. - Jaffrelot, C. (1993): *Los modelos explicativos del origen de las naciones y del nacionalismo. Revisión crítica,* in Delannoi, G.; Taguieff (arg.), *Teorías del nacionalismo,* Paidós, Bartzelona-Buenos Aires. - Jáuregui, G., (1981): *Ideología y estrategia política de ETA. Análisis de su evolución entre 1959 y 1968,* Siglo XXI, Madril. - –––––––––––––, (1986): *Contra el Estado-nación. En torno al hecho y la cuestión nacional,* Siglo XXI, Madril. - Keating, M., (1996): *Naciones contra el Estado. El nacionalismo de Cataluña, Quebec y Escocia,* Ariel, Bartzelona. - Kohn, H., (1944): *Historia del nacionalismo*, Fondo de Cultura Económica, Mexiko. - Krutwig, F., (1963): *Vasconia. Estudio dialéctico de una nacionalidad,* Norbait, Buenos Aires. - Letamendia, F., (1994): *Historia del nacionalismo vasco y de E.T.A.,* R &B, Donostia. - –––––––––––––, (1997): *Juego de Espejos. Conflictos nacionales centro-periferia.*Trotta, Madril. - Marcuse, H., (1987): *El hombre unidimensional. Ensayo sobre la ideologgía de la sociedad industrial,* Ariel, Bartzelona. - Marfany, JL., (1995): *La cultura del catalanisme. El nacionalisme català en els seus inicis,* Empúries, Bartzelona. - Nairn, T., (1979): *Los nuevos nacionalismos en Europa,* Península, Bartzelona. - Oliet, A., (1993): "Neoconservadurismo" in Vallespin; F.; García, C.; Arce, J.; Barcala, A; Viguera, M.J., *Historia de la Teoría Política,* Alianza, Madril. - Risco, V., (1931): "A ideoloxia do nacionalismo exposta en esquema" in (1981) *Obra Completa,* Akal, Madril. - Rokkan, S.; Urwin, D., (1983): *Economy, territory and identity,* Sage Publications, Londres. - Rubiralta, F., (1988): *Orígens i desenvolupament del P.S.A.N. (1969-1974),* La Magrana, Bartzelona. - –––––––––––––, (1997): *El nuevo nacionalismo radical. Los casos gallego, catalán y vasco (1959-1973),* Gakoa, Donostia. - –––––––––––––, (1998): *De Castelao a Mao. O novo nacionalismo radical galego (1959-1974). Orixes, configuración e desenvolvemento inicial da U.P.G.,* Laiovento, Santiago de Compostela. - Seiler, D.L., (1990): "Sur les partis dans la C.E.E."*, Working Papers,* 19 zbk. Institut de Ciències Polítiques i Socials, Bartzelona. - Serrano, A., (1995): *Identidades étnicas versus identidades cívico-territoriales como "tipos ideales" de identidad nacional: discursos, actitudes y bases sociales. Una comparación entre Cataluña y el País Vasco*, Tesi doktorala, Universidad Complutense de Madrid. - Smith, A.D., (1997): *La identidad nacional,* Trama, Madril. - Tiryakian, E.A., (1985): *New Nationalisms of the Developed West. Toward Explanation*, Allen & Unwin, Boston. - Touraine, A., (1978): *Le Voix et le Regard,* Seuil, Paris. - Waldmann, P., (1997): *Radicalismo étnico. Análisis comparado de las causas y efectos en conflictos étnicos violentos,* Akal, Madril. - Wiewiorka, M., (1991): *El terrorismo. La violencia política en el mundo*, Plaza & Janés, Bartzelona.
aldizkariak.v1-7-1092
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 124 _2023_4", "issue": "Zk. 124 _2023_", "year": "2023", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **BI URTEKO HAURREN ENKULTURAZIO PROZESUAREKIKO HAUR HEZKUNTZAKO MAISU-MAISTREN IRUDIKAPEN SOZIALAK: METODO MISTOEN BIDEZKO IKERKETA** **Tesiaren egilea:** Olalla Juaristi Larrinaga **Unibertsitatea:** Mondragon Unibertsitatea (MU) **Doktorego-programa:** Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan **jakintza-arloa:** Hezkuntzaren soziologia **Tesi-zuzendaria:** Iñaki Larrea, Alexander Muela (zuzendarikidea) **Tesiaren laburpena:** Gure gizartean, ohikoa bihurtu da haurrak adin goiztiarretik haur-eskolan denbora ematea, eta, ondorioz, hezkuntza-erakundea bihurtu da gizarteratzeko toki esanguratsua. Gizartean dagoen joera horren isla da Espainiako Estatuan haurren %90 hiru urterekin haur-eskolara joatea edo 4 urteko haurren gehiengoa matrikulatuta egotea. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, eskolatze goiztiarrean aitzindaritzat hartu da, bi urteko haurren eskola publikoaren eta itunpekoaren eskaintzak bizkortu egin baitu eskolarako sarrera. Egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haur gehienak eskolara doaz 2 urte dituztela. Ondorioz, eskola-denbora bihurtu da denbora sozial adierazgarrienetako bat, eta zenbait lanetan aztertua izan da. Lehen haurtzaroko sozializazio-prozesuek eta nortasunaren eraikuntzak pertsonaren garapenean duten garrantzian oinarrituta, azpimarratu da helduen rola eta egitekoa, eta nabarmendu da harreman afektiboak, zaintza eta babesa nagusitzen diren inguruneen garrantzia. Haur Hezkuntzako maisu-maistra, eredu esanguratsua izateaz gain, eskolako testuinguru sozialean haurren behatzaile eta ikusle bakarra bihurtu da. Familiarekin batera, maisu-maistraren bidez ikasten du haurrak kide den gizartearen parte izaten eta norberaren ingurunearen eredu kultural erabakigarrien barneratzea egiten. Maisu-maistrarekin elkarrekintzan, haurrak barneratzen du eskola-eremuan bizi duen mundua eta taldearen bizimoduan egokitu eta integratzen da, talde edo komunitatearen ohiturak, balioak, jarrerak, arauak edota jokabideereduak barneratuz. Metodologia mistoan oinarrituta, *diseinu esploratorio sekuentziala*ren bidez, fase kualitatiboan bildu dira Bizkaiko 11 maisu-maistraren elkarrizketen diskurtsoak. Horietatik abiatuta sortu da fase kuantitatiborako galdeketa, 256 maisu-maistraren erantzunak jasoz, eta azken fasean, bi emaitza-multzoen ondorio integratuetara iritsi da. Horrenbestez, ikerketak aditzera eman du Haur Hezkuntzako maisumaistrak, bi urteko haurren enkulturazio-eragile gisa, irudikapen sozialak sortzen dituela eta azpimarratu da maisu-maistraren hasierako, etengabeko eta garapen profesionalean zeharreko formakuntzaren garrantzia; alde batetik, maisu-maistrari norberaren enkulturazio-prozesuarekiko usteen kontzientzia hartzen laguntzeko, eta, bestetik, bi urteko haurraren garapen integralean eragin soziokulturalaren garrantziaz ohartarazteko. Horrez gain, ondorioztatu da garrantzitsua dela bi urteko haurren maisu-maistren enkulturazio-prozesuarekiko irudikapen sozialen ezaguera, argigarria izan daitekeelako adin goiztiarreko haurren enkulturazio-prozesuaren hobetzeari begira. Ikerketan eraikitako galdeketari dagokionez, azpimarratu da aztertutako konstruktua azaltzen duten hiru faktoreak (*Errutinak, Zer transmititu, Nola transmititu*) etorkizuneko ikerketari begira kontuan hartzearen garrantzia, bidea urratu baitezake Haur Hezkuntzako zein beste hezkuntza-etapa batzuetako maisumaistren enkulturazio-prozesuarekiko irudikapenen analisiak egin eta jardunbideak aztertu ditzaketen teknikak diseinatzeko.
aldizkariak.v1-0-616
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.47 _2025_6", "issue": "Zk.47 _2025_", "year": "2025", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
## Euskarrien hautaketa eta erabilera biomekanizazio eraginkorragoa lortzeko (Support selection and application to improve biomachining efficiency) Arrate Santaolalla<sup>1\*</sup>, Junkal Gutierrez<sup>2</sup>, Astrid Barona<sup>3</sup>, Naiara Rojo<sup>1</sup> Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila <sup>1</sup> Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola <sup>2</sup> Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola <sup>3</sup> Bilboko Ingeniaritza Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) LABURPENA: Prozesu mikrobiologiko kontrolatua den biomekanizazioari esker mikroegiturak sor daitezke pieza metalikoen gainazalean kalte termikorik edo mekanikorik eragin gabe. Edozein bioprozesutan bezala, biomekanizazioan ere garrantzi handia du mikroorganismoak aktibo mantentzeak, bakterioek oxidatzailea (burdina ferrikoa) birsortzen baitute, prozesuak era ziklikoan aurrera egin dezan. Zelula aktiboen dentsitatea handitzeko eta biomasaren ordezkapena errazteko asmoz, euskarrietan immobilizatu ohi dira mikroorganismoak eta, horretarako, matrize egokien gainean finkatu edo barruan sartu behar dira zelulak. Beraz, immobilizaziorako euskarri-material aproposa aukeratzea funtsezko erabakia da, biomekanizazioaren eraginkortasuna erabat alda dezakeelako. Ikerketa lan honetan, Acidithiobacillus ferrooxidans bakterioaren immobilizazioaren bideragarritasuna aztertu da, eta horretarako hainbat material prestatu dira laborategian. Guztien artean, eta haren propietate bikainetan oinarrituta, zelulosa bakterianoa aukeratu da euskarri aktiboaren prestaketa-prozesuaren operazio-baldintzak optimizatzeko. Azkenik, biomasa immobilizatuaren eraginkortasuna egiaztatzeko, kobrezko pieza bat biomekanizatu da biozelulosazko euskarri aktiboa erabiliz. HITZ GAKOAK: Biomekanizazioa, immobilizazioa, euskarriak, bideragarritasun-protokoloa, birsortze-prozesua. ABSTRACT: Biomachining is a controlled microbiological process that can be used to engrave microstructures with no thermal or mechanical damage to the surface of the metal piece. As in every biological process, it is crucial to keep the microorganisms active, as they are responsible for the oxidant (ferric iron) regeneration that enables the process to proceed cyclically. In order to increase the density of active cells and facilitate biomass replacement, the microorganisms are usually immobilized on a support material, which requires adapted protocols to fix or insert the cells into suitable carriers. Therefore, the choice of the ideal carrier for immobilization purposes is an overriding decision, as it can completely alter the efficiency of the biomachining process. In this research work, several materials have been prepared in the laboratory to study the feasibility of immobilization of Acidithiobacillus ferrooxidans bacteria. On the basis of its outstanding properties, the bacterial biocellulose has been selected among all the tested materials, and it has been used to optimize the operating conditions of the active support preparation process. Finally, the active biocellulose support material has been used for biomachining a copper piece, so that the efficiency of the immobilization strategy KEYWORDS: Biomachining, immobilization, support material, feasibility protocol, regeneration process. Nola aipatu/How to cite: Santaolalla, Arrate; Gutierrez, Junkal; Barona, Astrid; Rojo, Naiara (2025). «Euskarrien hautaketa eta erabilera biomekanizazio eraginkorragoa lortzeko», Ekaia, 47, 2025, 389-406. (https://doi.org/10.1387/ekaia.26839). Jasoa: uztailak 30, 2024; Onartua: urriak 24, 2024 ISSN 0214-9001-eISSN 2444-3225 / © UPV/EHU Press ![](_page_0_Picture_14.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago <sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko/Corresponding author: Arrate Santaolalla, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU. https://orcid.org/0000-0002-1091-1241, arrate.santaolalla@ehu.eus #### 1. **SARRERA** Mikrofabrikazioaren industriak berebiziko garrantzia du gaur egun, giza bizitzari eusten dioten gailu ugari garatzen baititu, hala nola sentsoreak, eragingailuak eta transduktoreak [1]. Hala ere, mikrofabrikazioko ikerketaren joera gero eta zuzenduago dago fabrikazio ekologikora. Izan ere, modu jasangarrian ekoizturiko materialen eskaria gero eta handiagoa da giza beharrak ase eta bizi-kalitatea hobetu ahal izateko [2,3]. Testuinguru horretan, biomekanizazioa erabili da azken urteotan mikromekanizazio-metodo tradizionalen aukera gisa pieza metalikoak (bereziki, kobrea) erabiltzen dituzten prozesuetan. Biomekanizazioa prozesu mikrobiologiko kontrolatua da, non mikroorganismoen laguntzari esker, pieza solidoen metalak oxidatu eta disolbatu egiten diren era ziklikoan [4]. Horrela, mikroegiturak sor daitezke materialari kalte termikorik edo mekanikorik eragin gabe [5]. Bioerauzketa-prozesuaren indargune nagusiak haren iraunkortasun eta eraginkortasun handiak, energia-kontsumo txikia eta ekipamendu- eta mantentze-baldintza errazak dira. Mekanizazio biologikoaren beste abantaila bat askotariko geometria eta funtzionaltasuneko piezak lortzeko moldakortasuna da [6-8]. Biomekanizazioan erabiltzen diren mikroorganismo motei dagokienez, *Acidithiobacillus ferrooxidans* (*A. ferrooxidans*) izan da aztertuena [1,2,9,10]. Mikroorganismo extremofilo honen erresistentzia-mailak eta gaitasun metabolikoek abantaila nabarmenak eskaintzen dituzte; adibidez, metal-kontzentrazio handietan biziraun dezake. Gaitasun horiek direla eta potentzial handia du industria-mailan baldintza gogorretan jarduteko eta prozesuaren kontrol zorrotzen beharra eta kostuak murrizteko [11]. *A. ferrooxidans* bakterio kimiolitotrofikoa da eta, beraz, hazteko behar duen energia lortzeko era da burdina ferrosoa (Fe2+) burdina ferrikora (Fe3+) oxidatzea [Eq. 1] ingurunea azidoa denean [12-14]. $$4 \text{ Fe}^{2+} + 4 \text{ H}^+ + \text{O}_2 \rightarrow 4 \text{ Fe}^{3+} + 2 \text{ H}_2\text{O} + \text{energia [Eq. 1]}$$ Mikroorganismoek lagundutako biomekanizazioan zeharkakoa da erauzketa-mekanismo nagusia; hau da, prozesua bakterioen eta solidoaren arteko kontaktu fisikorik gabe gertatzen da [15-17]. Horrela, metala ioi ferrikoaren (agente oxidatzailearen) eraginez oxidatzen da [Eq. 2] eta bakterioek etengabe birsortzen dute metalaren disoluzioaren eragile den agente oxidatzailea [Eq. 1]. Beraz, teorian, oxidatzailea ez da inoiz agortzen eta etengabeko erauzketa ahalbidetzen da ingurunean kobre metalikoa dagoen bitartean edo bakterioak inaktibatzen ez diren bitartean [Eq. 1-2] [18,19]. $$2 \ Fe^{3+} + Cu^0 \rightarrow 2 \ Fe^{2+} + Cu^{2+} \ [Eq. \ 2]$$ *A. ferrooxidans*-en hazkuntzan energia eta hidrogeno-ioiak sortzen ditu burdina ferrosoaren oxidazioak [Eq. 1] eta, ondorioz, hazkunde-ingurunearen pH-a handitu egiten da denboran zehar. Bakterio-hazkuntzako ingurunean pH azidoa mantentzea funtsezkoa da jarosita bezalako hauspeakinik ager ez dadin (MFe3(SO4)2(OH)6) [20]. Jarosita prezipitatuen pilaketak burdina ferriko disolbatuaren eskuragarritasunaren murrizketa ekar lezake [21]. Sistema biologiko orok bezala, prozesuak hainbat faktoreren eragina jasotzen du: tenperatura, pH-a, agitazio-abiadura, bakterio-kontzentrazioa, eta inhibitzaileen presentzia [2,22,23], besteak beste. Gainera, pieza metalikoen biomekanizazioaren kasu zehatzean, kontuan hartu beharreko parametroak dira burdina-kontzentrazioa, hauspeakinen sorrera, tratamendu-denborarekin metalaren erauzketa-tasa espezifikoaren aldaketa, eta gainazal-akaberaren kalitatea eta zimurtasuna. Parametro horien guztien artean, garrantzi handia du bakterio-dentsitateak, hark zehazten baitu bakterioek burdina ferrosoa burdina ferrikora oxidatzeko behar duten denbora [24]. Sistema biologikoetan zelula-dentsitatea handitzeko, euskarrietan immobilizatu ohi dira mikroorganismoak. Immobilizazioa zelulak matrize baten gainean finkatzea edo barruan sartzea da; horrela, zelulen galera eragozten da substratuen eta produktuen difusioa ahalbidetu behar dela kontuan hartuta [25,26]. Immobilizazioaren erabilerak abantaila potentzialak ditu zelula libreen (esekiduran) aukerarekin alderatuta; besteak beste, egonkortasun eta aktibitate handiagoak eta ordezkapen errazagoa. Biomasa immobilizatua hainbat helburutarako aplikatu ohi da, bai laborategian, bai industria-eskalan; adibidez esnearen, edarien eta elikagaien industrian, biodieselaren ekoizpenean, farmakoen ekoizpenean, nekazaritza-industrian, hondakin-uren tratamenduan eta medikuntzan [27-34]. Erabilitako materialen artean 1. taulan laburbildutakoak aipa daitezke. Hala ere, oraindik hainbat erronkari egin behar zaio aurre, hala nola euskarri-matrizearen egonkortasuna hobetzea, substratu-masaren eta oxigenoaren transferentzia indartzea eta immobilizazio-materialen toxikotasuna murriztea. | Mikroorganismoa | Euskarria | Erabilera | Egilea | |-----------------------------|--------------------|-------------------------------------------------------------|--------| | Isochrysis galbana | Alginato gela | Cr(III)-aren biosortzioa | [27] | | Aspergilus niger lipase | Poliestirenoa | Biodieselaren sintesia | [28] | | enzyme cocktail | Kitosano perlak | Zukuen klarifikazioa | [29] | | Trametes versicolor laccase | Arrautzaren mintza | Azido siringikoaren eliminazioa | [30] | | Lactobacillus rhamnosus | Polibinil alkohola | Azido laktikoaren ekoizpena | [31] | | A. ferrooxidans | Kotoizko gasa | Zirkuitu inprimatuko plaken biolixibiazioa | [32] | | Yarrowia lipolytica | Biozelulosa | Azido zitrikoaren ekoizpena | [33] | | Lactobacillus spp. | Biozelulosa | Urdail-zukuen eta behazun-gatzen soluzioaren aurkako babesa | [34] | **1. taula.** Biomasaren immobilizazioan erabilitako zenbait material. #### 2. MATERIALAK ETA METODOAK #### 2.1. Mikroorganismoak eta hazkuntza-ingurunea Burdinaren biooxidazio-prozesurako aukeratutako bakterioa *A. ferrooxidans* izan zen, DSM 14882 anduia, duen biosegurtasun-mailagatik eta metal-kontzentrazio altuak jasateko duen gaitasunagatik. Mikroorganismoa Silverman-ek eta Lundgren-ek erabilitako hazkuntza-ingurunean hazi zen [35]. Ingurune hori honako bi disoluzioak nahastuz prestatu zen: alde batetik, mantenugaiak dituen gatz ez-organikoen disoluzioa (3,0 g L<sup>-1</sup> (NH<sub>4</sub>)<sub>2</sub>SO<sub>4</sub>; 0,5 g L<sup>-1</sup> MgSO<sub>4</sub>·7H<sub>2</sub>O; 0,5 g L<sup>-1</sup> K<sub>2</sub>HPO<sub>4</sub>; 0,1 g L<sup>-1</sup> KCl; 0,01 g L<sup>-1</sup> Ca(NO<sub>3</sub>)<sub>2</sub>·4H<sub>2</sub>O) eta, bestetik, energia-iturria (Fe<sup>2+</sup> ioia) duen sulfato ferroso heptahidratatuaren (FeSO<sub>4</sub>.7H<sub>2</sub>O) disoluzioa. Aipatzekoa da hasierako bi burdina-kontzentrazio erabili zirela: 6 eta 9 g Fe<sup>2+</sup> L<sup>-1</sup> (6K eta 9K hazkuntza-inguruneak, hurrenez hurren). Hazkuntza-inguruneko pH-a 1,7-1,8-ko gehieneko baliora doitu zen azido sulfurikoa (H<sub>2</sub>SO<sub>4</sub>) gehituz (%25 v:v). #### 2.2. Euskarriak eta haien aukeraketarako protokoloa Bakterioen euskarri gisa jardun zezaketen eta, horrela, haiek immobilizatzen lagun zezaketen hiru material hautatu eta laborategian sintetizatu edo eratu ziren: bakterio-zelulosa edo biozelulosa (BZ), polibinil alkohola (PVA) eta zelulosa-triazetatoa (ZTA). Ondoren, konparaketa egin ahal izateko, material guztiak moztu edo prestatu egin ziren 4,6-4,8 cm²-ko kanpogainazala izan zezaten. ## 2.2.1. *Euskarrien prestaketa* *Bakterio-zelulosa mintzak*. BZ laborategian biosintetizatu zen *Gluconacetobacter xylinus* bakterioa erabiliz. BZ mintza uretan disolbatutako panela eta anana zituen inguruneari (%13 m:v) %1 inokulo gehituz lortu zen. 25 eguneko hartzidura-prozesua burutu ostean (baldintza estatikoetan, 28 °C, pH = 3,5) 0,7 cm-ko lodiera zuen BZ mintza lortu zen [36]. Erabili aurretik, BZ mintza sodio hidroxido soluzio urtsua erabiliz garbitu zen, giro-tenperaturan eta agitazio orbitalarekin (24 ordu). Azkenik, ur desionizatuan murgildu zen pH-a erabat neutralizatu arte [37]. Garbiketa-prozesuaren ondoren, BZ mintz (hidrogel) erabat zuria lortu zen. *Polibinil alkohol hidrogelak.* PVA komertziala erabili zen hidrogelak prestatzeko (Mm 130000 g mol–1, Sigma-Aldrich). Lehenik eta behin, %5 eta %10 PVA m:v zituzten disoluzio urtsuak prestatu ziren (95 ºC, 3 orduz irabiatuz). Ondoren, PVA soluzio homogeneoak Petri plaka banara isuri ziren giro-tenperaturan hoztu arte. Bi teknika erabili ziren PVA hidrogelak sintetizatzeko: Freeze-Thawing (FT, izoztu-desizoztu zikloak) eta Freeze-Drying (FD, liofilizazioa). FT metodoan [38] guztira 3 ziklo egin ziren, 24 orduko izozketak (-21 ºC) eta 3 orduko epelketak (25 ºC) tartekatuz. Prozedura honek PVA domeinuen kristalizazioa sustatzen du eta, ondorioz, egonkortasun mekaniko handiagoa duten hidrogelak lortzea ahalbidetzen du [39,40]. Aldiz, FD metodoan, PVA disoluzioak 24 orduz izoztu (21 ºC) ondoren sartu ziren liofilizazio-ekipoan (Alpha 1\_4LD Martin Christ modeloa), -85 ºC-an eta 0,1 mbar-ean. *Zelulosa-triazetatoa.* Kaiser-ek eta lankideek [41] argitaratutako prozedura abiapuntutzat hartuz, zelulosa-triazetato (ZTA) mintzak prestatu ziren ZTA eta azetona (%99,5, Panreac) erabiliz. Hasteko, %10 (m:v) ZTA kontzentrazioa zuen disoluzioa prestatu zen. Ondoren, 20,5 g kaltzio karbonatorekin (%99,5, Panreac) eta 8,8 g glizerolekin (%99, Labkem) nahastu zen irabiagailu magnetikoa erabiliz. Lortutako polimero likidoa 1-2 mmko lodierako beira lau batean zabaldu eta 5 minutuz lehortzen utzi ostean, 10 minutuz murgildu zen, kontu handiz, 0,25 M HCl (%99) bainuan. Prozedura honen bidez, kaltzio karbonatoa disolbatu zen eta, ondorioz, CO2 burbuilak askatu ziren, poroak eratuz. Jarraian, lortutako mintza ur desionizatuko bainuan sartu zen beste 10 minutuz eta, azkenik, erauzi eta paper xurgatzailean jarri zen, mintz porotsu lehorra lortu arte (M-ZTA). Bestalde, zelulosa-triazetato esferak (E-ZTA) ere fabrikatu ziren, aurretik prestatutako ZTA disoluzioa (%10 m:v) erabiliz. Kasu honetan, azetonaren lurruntzeak eragindako burbuilei esker lortu ziren poroak, 2,5 mL soluzio 95 °C-an zegoen ur desionizatuan murgilduz. Esferak eskuz biribildu ziren eta labean (T = 45 °C) sartu ziren azetona erabat lurrundu arte. Azkenik, lortutako esferen sailkapena egin zen, pisu eta tamainaren arabera. Ikerketa-lan honetarako, batez beste 4,6±0,4 cm2-ko azalera zuten esferak aukeratu ziren. ## 2.2.2. *Euskarria aukeratzeko protokoloa* Bideragarritasun-protokoloa diseinatu zen prestatutako bost euskarrietan (BZ, FD-PVA, FT-PVA, M-ZTA eta E-ZTA) *A. ferrooxidans* bakterioa immobilizatzeko gaitasuna aztertzeko. Prozedura elkarren segidako hainbat etapaz osatuta egon zen, 2. taulan laburtu den bezala. Etapa guztiak agitazio orbitala erabiliz (130 bira min–1) egin ziren. Bigarren eta hirugarren etapetan prozesuaren ondorioz pH-aren igoera gertatu zenean, balioa 1,7-1,8-ra doitu zen. Etapa hauetan mikroorganismoen hazkuntza Fe2+-aren oxidazioa neurtuz egiaztatu zen. Etapa bakoitzeko helburua lortu ez zuten materialak zuzenean baztertu ziren, eta besteak hurrengo etapara igaro ziren. | Etapa | Helburua | Operazio baldintzak | |-----------------------------|---------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | Materialaren<br>degradazioa | Materiala hazkuntza<br>ingurunean murgil<br>tzean degradatu da? | Materialak 9K hazkuntza-ingurunean sartu.<br><br>24 ordu<br><br>Bakterio-inokulaziorik ez | | Mikrobioen<br>hazkundea | Materialak mikro<br>bioen hazkundean<br>eragin kaltegarririk<br>du? | Euskarriak 9K hazkuntza-ingurunean murgildu.<br><br>A. ferrooxidans inokulua (%5 v:v)<br><br>T = 31 °C | | Immobilizazioa | Mikrobioek euska<br>rria kolonizatu dute? | Aurreko urratsean erabilitako euskarriak disoluzio<br>tik atera, 9K hazkuntza-ingurune «garbian» sartu.<br><br>T = 31 °C | **2. taula.** Bideragarritasun-protokoloaren etapak eta operazio-baldintzak. #### 2.3. **Mikroorganismoen immobilizazio-protokoloa eta operazio-baldintzen aukeraketa** Bideragarritasun-protokoloa bete zuten materialetariko bat aukeratu zen mikroorganismoen immobilizazio-protokoloa eta operazio-baldintzen optimizazioa betetzeko. Kontrol moduan, beste saiakuntza bat egin zen zelulak esekiduran (finkatu gabe) zeudela. Hasteko, bakterioak immobilizatzeko protokoloari ekin zitzaion (immobilizazio-fasea). Prozedura hori euskarriak hazkuntza-ingurunean murgiltzearekin hasi zen, hazkuntza-ingurunearen bolumenaren (HIBaren) eta materialen kanpo-gainazalaren (KGaren) arteko 1:0.2 ml:cm2 erlazioan. Gero, *A. ferrooxidans* kultiboa inokulatu zen (%5 v:v, hazkunde esponentzialeko fasean) eta burdinaren erabateko oxidazioa gertatu arte inkubatu zen (T = 31 °C; pH = 1,8; agitazio orbitala = 130 bira min–1). Ondoren, immobilizazio-fasean erabilitako euskarriak (euskarri aktiboak, EAKTIBak) mikroorganismoak egoki immobilizatuta zituela egiaztatu zen. Horretarako, aurreko fasean erabilitako EAKTIB bera hazkuntzaingurune garbian murgildu zen, beste inokulaziorik gabe, eta burdinaren erabateko oxidazioa gertatu arte inkubatu zen. EAKTIB bakoitza ondoz ondoko bi oxidazio-prozesutan erabili zen. Entseguak 3. taulan jasotako baldintzetan gauzatu ziren, EAKTIBak prozesua osatzeko behar zuen denbora murrizten zuten baldintzak hautatu ahal izateko. HIB:KG erlazioari eta agitazio-abiadurari dagokionez, ez zen erlazio eta balio altuagorik aukeratu baldintza bortitzegiek materiala kaltetu zezaketelako. **3. taula.** Burdinaren biooxidazio-entseguetan erabilitako operazio-baldintzak, EAKTIB erabiliz. Entsegu guztietan T = 31 °C eta pH = 1,8 izan zen. | | Operazio-baldintza | | | | | |---------------------|---------------------|----------------------------------|-----------------------------|-----------------------------------|--| | Entsegua | Agitazio<br>modua | HIB:KG erlazioa<br>(mL:cm2) | Hasierako [Fe2+]<br>(g L–1) | Agitazio-abiadura<br>(bira min–1) | | | Agitazio-modua | Orbitala<br>Lineala | 1:0,2 | 6 | 130 | | | HIB:KG erlazioa | Orbitala | 1:0,1<br>1:0,2<br>1:0,3<br>1:0,6 | 6 | 130 | | | Hasierako<br>[Fe2+] | Orbitala | 1:0,6 | 6<br>9 | 130 | | | Agitazio-abiadura | Orbitala | 1:0,6 | 9 | 130<br>170 | | ## 2.4. **Immobilizatutako mikroorganismoen erabilera: kobrezko piezen biomekanizazioa** Biozelulosazko EAKTIBak erabili ziren kobrezko piezak biomekanizatzeko. Horretarako, lehenik eta behin, kobrezko piezak honela prestatu ziren: egitura angeluzuzeneko maskara itsasgarri bat piezaren gainazaletako bati (20 mm luze × 7 mm zabal) itsatsi zitzaion eta beste gainazala bernizbabeslearekin estali zen. - 1. Ondoren, piezak honako ondoz ondoko etapaz osatutako biomekanizazio-prozesuari jarraituz tratatu ziren (1. irudia): - 2. Immobilizazioa. EAKTIBak prestatu ziren, 2.3. puntuan azaldutako protokoloa jarraituz. 3. Biomekanizazioa. Aurreko etapan sortutako ingurune likidoan murgildu zen kobrezko pieza, bi orduz. Disoluzioan EAKTIBak egoteak gainazal metalikoaren eta burdin ioien arteko kontaktua zaildu edota jarositaren eraketa erraztu dezakeenez, ikerketa honetan bi konfigurazio desberdin probatu ziren. Lehenengoan (A aukera), biomekanizazioa EAKTIBaren presentzian egin zen eta bigarrenean (B aukera), aldiz, EAKTIBa hazkuntza-ingurunetik atera zen biomekanizazio-etaparen aurretik. Oxidatzailearen (Fe3+-aren) birsortzea. Metalezko pieza disoluziotik atera zen eta aurreko etapan sortutako Fe2+-a (bio)oxidatu zen EAKTIBa erabiliz; hau da, EAKTIBean immobilizatutako mikoorganismoen metabolismoaren ondorioz, Fe2+-a Fe3+-ra oxidatu zen. ![](_page_7_Figure_3.jpeg) **1. irudia.** Biomekanizazio ziklikoaren prozesuaren eskema. Hiru urratseko prozesua osatu ondoren, metal-pieza bera birsortutako disoluzioan murgildu zen, eta prozesuaren 2. eta 3. pausoak lau aldiz errepikatu ziren EAKTIBak hainbat zikloren ostean burdina oxidatzeko duen gaitasuna zehazteko. Prozesuan zehar, pH-aren balioa 1,7-1,8-ra doitu zen. ## 2.5. **Metodo analitikoak** Burdinaren kontzentrazioa (Fe2+ eta Fetotala) espektrofotometriaren bidez neurtu zen, 2,2/dipiridilo metodoa jarraituz (Jenway 6305) [42]. Absortzio atomiko bidezko espektrofotometria erabili zen burdina-kontzentrazio totala kuantifikatzeko (Perkin Elmer AAnalyst 100 AAS). Neurtu ziren pH-a (Crison Basic 20, pH SENSION + 5010 T elektrodoa) eta oxidazioerredukzio potentziala (Thermo-Orion 920+) ere. Biomekanizazio-prozesuan, piezan sortutako mikroegituraren altuera profil-neurgailuarekin (DektakXT, Alemania) eta piezaren masa balantzarekin (Denver, SI-234 230 g/0,1 mg) neurtu ziren. Metalaren erauzketatasa espezifikoa (ETE) kalkulatu zen [Eq. 3], grabatze-prozesuaren eraginkortasuna kuantifikatzeko. ETE (mg h<sup>-1</sup> cm<sup>-2</sup>) = $$\frac{\text{Erauzitako metal-masa (mg)}}{\text{denbora (h) azalera (cm}^2)}$$ [Eq. 3] #### 3. **EMAITZAK** #### 3.1. **Euskarriaren aukeraketa** Euskarrien hautaketari dagokionez, 2. irudian bildu dira bideragarritasun-protokoloan lortutako emaitzak eta euskarrien argazkiak (protokoloa aplikatu aurretik —ezkerrezko argazkiak— eta ondoren —eskuineko argazkiak). Irudi horretan erakusten denez, 9K hazkuntza-inguruneak M-ZTAren integritate fisikoa kaltetu zuen (begibistaz), eta FD-PVAk bakterioen hazkuntza galarazi zuen (ez zen oxidazio-aktibitaterik detektatu mikroorganismoak esekiduran zeudenean). Bestalde, bakterioak arrakastaz immobilizatu ziren E-ZTA esferetan; hala ere, material horren gainazalean marroi koloreko hauspeakin ugari agertu zen. Prezipitatu hori bateragarria izan daiteke jarosita gisa identifikatutako konposatuarekin [43]. Jarosita agertzeak burdinaren galera eta tratatu beharreko metalen gainazala estaltzeko arriskua ekar lezake eta, ondorioz, metalaren disoluzioa eragotzi eta bakterio-jarduera kaltetu. Beraz, FT-PVA eta BZ hidrogelak izan ziren protokoloaren baldintza guztiak bete zituzten materialak (2. irudia). BZk ezaugarri kimiko eta fisiko paregabeak ditu eta, ondorioz, material funtzional berri gisa erakarri ohi du arreta hainbat aplikazio bioteknologikotan [44,45]. BZk daukan propietate nabarmenen artean daude, adibidez, geruza anitzeko egitura; erresistentzia mekaniko, azalera espezifiko eta porositate handia; edo biodegradagarritasuna [46-48]. Horregatik hautatu zen material hori operaziobaldintzak optimizatzeko eta, ondoren, PVA erabili zen bi materialen arteko eraginkortasuna alderatzeko. ![](_page_9_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** Euskarriaren aukeraketarako protokoloaren emaitzak eta materialen argazkiak. #### 3.2. **Mikroorganismoen immobilizazioa eta operazio-baldintzen optimizazioa** Bakterioak BZn immobilizatzeari dagokionez, 79 eta 97 ordu behar izan ziren, hurrenez hurren, 6 eta 9 g L–1 Fe2+ biooxidatzeko eta EAKTIBa lortzeko. Operazio-baldintzen optimizazio-entseguetan lortutako emaitzak 3. irudian erakutsi dira. Burdinaren oxidazioa osatzeko denbora %40 murriztu zen modu orbitala erabili zenean modu horizontalarekin alderatuta eta, beraz, agitazio orbitala aukeratu zen hurrengo saiakuntzetarako. Ondoren, burdina ferrosoaren biooxidazioan HIB:KG erlazioaren eragina aztertu zen eta, 3. irudian ikus daitekeen bezala, erlazio horren hazkuntzak 6 g L–1 burdin ferrosoa oxidatzeko behar zen denbora murriztu zuen. Izan ere, material aktiboaren kantitatea handitzeak erreaktorearen barruan ia 8 ordu murriztu zuen Fe2+ oxidaziorako behar zen denbora [49]. Gainera, EAKTIBaren erabilerak biooxidazioa osatzeko beharrezko denbora murriztu zuen zelula-esekidurarekin alderatuta (kontrola). Horrela, hautatutako erlazioa 1:0,6 izan zen. Bestalde, espero bezala, ingurunean burdina-kontzentrazioa zenbat eta handiagoa izan, denbora luzeagoak behar izan ziren erreaktibo guztia oxidatzeko. Hala ere, 9 g L–1 Fe2+ erabiltzeak metalaren erauzketa-tasa handiagoa ekar lezake biolixibiazio- eta biomekanizazio-prozesuetan, eta hori oso ezaugarri interesgarria izan liteke industria-arloan. Azkenik, oxidazio-denbora %15 murriztu zen agitazio-abiadura 130 bira min–1-tik 170 bira min–1-ra igo zenean: euskarri-materialaren eta hazkuntza-ingurunearen arteko kontaktu eraginkorragoari egotz dakioke emaitza hori. Beraz, azken balio hori hautatu zen hurrengo entseguetarako. Hortaz, BZrekin lan egiteko erabili beharreko operazio-baldintza egokienak hauek izan ziren: 170 bira min–1 agitazio orbitala; 9 g L–1 Fe2+ eta 1:0,6 erlazioa hazkuntza-ingurune bolumenaren eta materialaren azaleraren artean. ![](_page_10_Figure_3.jpeg) **3. irudia.** Operazio-baldintzen eragina Fe2+-aren biooxidazioan. Azkenik, EAKTIBarekin eta zelula-esekidurarekin 9 g L–1 Fe2+ oxidatzeko behar den denbora alderatu zen. Hautatutako operazio-baldintzetan, biomasa immobilizatua erabiltzean prozesua %30 azkarragoa zela ondorioztatu zen esekitako biomasaren alternatiban baino. Beraz, BZ euskarria behin betiko hautatu zen burdinaren biooxidazio-denbora murrizteko aukerarik egokien gisa. Izan ere, dagoeneko frogatu da onddoak, legamiak, entzimak edo bakterioak immobilizatzeko euskarri gisa erabil daitekeela. Adibidez, Ton eta Le ikertzaileek [50] determinatu zuten BZn immobilizatutako *Saccharomyces Cerevisiae* legamiak jarduera metaboliko hobeak erakusten zituela legamia askeak baino 10 ziklo hartzidura eten errepikatuaren ondoren. Chen-ek eta lankideek [51] aurkitu zuten BZn immobilizatutako *Tramete Versicolor*en lakasa fungikoak jatorrizko jardueraren %69 mantentzeko gaitasuna zuela zazpi aldiz berrerabili ondoren, eta Tam-ek eta Huong-ek [52] zortzi aldiz erabili ahal izan zituzten BZn immobilizatutako zelulak hartzidura errepikatuak egiteko. Gainera, Żywicka-k eta lankideek [33] 2020an egindako ikerketa batek frogatu zuen azido zitrikoaren kontzentrazio globala handiagoa izan zela *Yarrowia lipolytica* immobilizatuetan suspentsioan baino (121-129 g/L eta 99-110 g/L, hurrenez hurren). Aipatu bezala, FT-PVA hidrogelak ere *A. ferrooxidans* bakterioa immobilizatzeko material gisa erabiltzeko hautaketa-protokoloan ezarritako baldintza guztiak bete zituen. Horrenbestez, saiakuntza bat egin zen BZ aktiboak eta FT-PVA aktiboak burdin ferrosoa biooxidatzeko duten gaitasuna alderatzeko. FT-PVA hidrogela bi kontzentrazio desberdinekin —%5 eta %10 (m:v) erabili zen BZ aktiborako ezarritako operazio-baldintza egokienetan. Bakterioen immobilizazioaren ondoren, neurtu egin zen FT-PVA aktiboa erabiltzean burdina ferrosoa biooxidatzeko behar den denbora. Biooxidazioaren ondoz ondoko bi etapatan behar izan zen biooxidazio-denbora irudikatu da 4. irudian. Ondoriozta daiteke prozesua azkarragoa izan zela BZ aktiboarekin PVA aktiboarekin baino, FT-PVAren kontzentrazioa edozein izanda ere. Lortutako emaitza biozelulosak duen hiru dimentsioko sarearen egiturari egotz dakioke, ezaugarri horrek zelulen immobilizazioa eragin baitezake. ![](_page_11_Figure_2.jpeg) **4. irudia.** Fe<sup>2+</sup> oxidazio-denbora bi biooxidazio-etapatan BZ eta FT-PVA aktiboak erabiltzen direnean. # 3.3. Immobilizatutako mikroorganismoen erabilera: kobrezko piezen biomekanizazioa Konfigurazio operatiboak biomekanizazio-prozesuan duen eragina aztertu nahian, bi funtzionamendu-modu desberdin aztertu ziren EAKTIBa erabiliz: alde batetik, biomasa immobilizatua eta kobrezko pieza batera sartu ziren disoluzioan biomekanizazioa egiteko (EAKTIB<sub>in</sub>) eta, bestetik, biomasa immobilizatua disoluziotik atera ostean egin zen piezaren biomekanizazioa (EAKTIB<sub>out</sub>). Metalaren ETEaren balioak behera egin zuen biomekanizazio-etapek aurrera egin ahala (5. irudia). Murrizketa horren eragile izan daiteke Fe<sup>3+</sup>-aren galeraren eta ingurunean disolbatutako kobrearen kontzentrazioaren igoera. Haatik, grabatutako egituraren altuera linealki handitu zen biomekanizazio-prozesuan zehar (5. irudia). Bi konfigurazioak (EAKTIB<sub>in</sub> eta EAKTIB<sub>out</sub>) konparatuz, oso antzekoak izan ziren entsegu bien ETE balioak. Izan ere, gehieneko balioa lehenengo etapan lortu zen, eragiketa modua edozein izanda ere. Ondoren, ia konstante mantendu zen biomekanizazioaren ondoz ondoko hiru etapetan, EAKTIB<sub>out</sub> erabili zenean. Aitzitik, balio horrek pixka bat behera egin zuen EAKTIB<sub>in</sub> erabili zenean. Portaera hori kobrezko piezaren gainazalaren eta oxidatzailearen arteko kontaktu okerragoari egotz dakioke, erreaktorearen barruan BZ aktibo zatiak baitzeuden. Hala ere, haien arteko aldea %1,7 baino ez zen izan. Bestalde, moldean lortutako altuerak konparatuz, prozesuaren bukaeran balio handiagoak lortu ziren EAKTIBin esperimentuetan (%12 handiagoak) beste aukerarekin konparatuta. ![](_page_12_Figure_2.jpeg) **5. irudia.** ETEaren eta grabatutako egituraren altueraren eboluzioa immobilizatutako biomasa erabiliz. Haatik, oxidatzailearen birsortze-denbora laburragoak behar izan ziren kobrearen biomekanizazioa burutzeko EAKTIBaren presentzian (6. irudia). Hori mikroorganismo immobilizatuak metalaren presentziara ondo egokitu izanari egotz dakioke. Aitzitik, EAKTIBout piezak kobrea zuen erreaktorean berriro sartu zirenean, bakterioek denbora gehiago behar izan zuten ingurunera egokitzeko, eta horrek oxidatzailearen birsortze-prozesua moteldu zuen. Emaitza horiek bat datoz beste autore batzuek ondorioztatutakoarekin, mikroorganismoek askotariko metalekin duten tolerantzia handitu egin daitekeela baitiote, hazkundean metalak duen presentziara egokitzen badira [53,54]. Oro har, denbora gutxiago behar izan zen EAKTIBin sistemarekin hautatutako geometriaren biomekanizazioa burutzeko (%32 laburragoa). ![](_page_12_Figure_5.jpeg) **6. irudia.** Fe2+ oxidatzeko behar den denbora, birsortze-etapa bakoitzaren ondoren. Lortutako emaitzek erakusten dute biomekanizazio-etapen artean birsorkuntza-etapak sartzea estrategia arrakastatsua dela disoluzioaren oxidazio-ahalmena berreskuratzeko. Estrategia horrek disoluzioaren erabilera-bizitza luzatzea ahalbidetzen du eta, horrela, prozesuan sortutako hondakinak murrizten ditu. ### 4. **ONDORIOAK** Ikerketa honetan *A. ferrooxidans* bakterioa immobilizatzeko hiru material aztertu ziren: biozelulosa (BZ), polibinil alkohola (PVA) eta zelulosa-triazetatoa (ZTA). Materialak laborategian sintetizatu ziren eta, bideragarritasun-protokoloa aplikatu ostean, BZ hautatu zen hurrengo saiakuntzak egiteko. Beraz, mikroorganismoak BZan immobilizatu ziren, eta euskarri aktibo (EAKTIB) horren operazio-baldintza egokienak zehaztu ziren: 170 bira min–1-ko agitazio orbitala; 9 g L–1 Fe2+ eta 1:0,6 erlazioa hazkuntza-ingurunearen bolumenaren (HIB-aren) eta materialen kanpo-gainazalaren (KG-ren) artean. Baldintza horietan, ondorioztatu zen EAKTIBa erabilita burdina ferrikoaren oxidazioa azkarragoa zela biomasa esekiduran edota PVA aktiboa erabiltzen denean baino. Azkenik, EAKTIBa erabili zen kobrezko pieza batean geometria bat biomekanizatzeko, hurrenez hurreneko bi etapako prozesu ziklikoa erabiliz. Lehenengo pausoan, EAKTIBa disoluzioan murgildu zen burdina ferrosoa burdina ferriko bihurtzeko eta, bigarrenean, kobrezko pieza aurreko pausoan sortutako disoluzioan murgildu zen biomekanizazioa gerta zedin. Bigarren etapa (biomekanizazioa) bi konfiguraziotan aztertu zen: 1) EAKTIBaren presentzian (EAKTIBin) eta 2) EAKTIBa erreaktoretik aterata (EAKTIBout). Kasu bietan, antzekoak izan ziren metalaren erauzketa-tasa espezifikoaren eta geometria grabatuaren altueraren balioak. Hala ere, oxidatzailea birsortzeko behar den denbora laburragoa izan zen EAKTIBin konfigurazioan eta, oro har, denbora gutxiago behar izan zen EAKTIBin alternatiban aukeratutako geometria biomekanizatzeko. #### **ESKER ONAK** Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak (Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak) emaniko diru laguntza (IT1633-22) eskertu nahi dute ikertzaileek. #### 5. **BIBLIOGRAFIA** [1] Indianto, M.A., Santoso, I., Istiyanto, J., Jo Ko, T. 2023. «Optimizing Biomachining Material Removal Rate Through Oxygen Addition to the Bacteria's Culture by an Air Supply System». *International Journal of Precision Engineering and Manufacturing*, **24**, 2239-2247. - [2] Pradeep, M., Rajesh, S., Uthayakumar, M., Sivaranjana, P., Syath Abuthakeer, S.,Ravichandran, M., Kumar Thiagamani, S.M., Mavinkere Rangappa, S., Siengchin, S. 2022. «Investigations on the Combined Effects of *Thiobacillus Novellus* Microorganism and Process Parameters on the Bio-machining of NiTi». *Biomass Conversion and Biorefinery*, 1-10. - [3] Lin, W., Huang, H., Shi, W., Ma, F., Li, T., Macleod, I. 2024. «Effect of Jet Velocity on Metal Removal Ability of a Biomachining Solution and Its Mechanism». *Journal of Cleaner Production*, **434**, 140429. - [4] Weimin, L., Hui, H., Fei, M. 2022. «Analysis of The Removal Mechanism of Ferroalloy by *Acidithiobacillus ferrooxidans*». *Procedia CIRP*, **110**, 14-19. - [5] Ma F., Huang H., Cui C., Mater J., 2020. «Biomachining Properties of Various Metals by Microorganisms». *Process Technology*, **278**, 116512. - [6] Kurosaki, Y., Matsui, M., Nakamura, Y., Murai, K., Kimura, T., 2003. «Material Processing Using Microorganisms (an Investigation of Microbial Action on Metals)». *Corrosion Engineering*, **46** (1), 322-330. - [7] Imran, M., Saragih, A. S., Sahar, M. S. U., Ko, T. J. 2017. «Digital Maskless Lithography Capabilities for Surface Texturing with Biomachining». *The International Journal of Advanced Manufacturing Technology*, **89**, 3709-3719. - [8] Taufiqurrakhman, M., Istiyanto, J., Putra, N. 2021. «Application of Biomachining on Copper for a Minichannel Heat Eexchanger». *Thermal Science and Engineering Progress*, **26**, 101128. - [9] Xenofontos, E., Feidiou, A., Constantinou, M., Constantinides, G., Vyrides, I., 2015. «Copper Biomachining Mechanisms Using the Newly Isolated *Acidithiobacillus ferrooxidans* B1». *Corrosion Science*, **100**, 642-650. - [10] Verma P., Sodhi A.K., Bhanot N., 2019. «Application of *Aspergillus Niger* for Biomachining of Aluminium Alloy 4004». In: Agnihotri A., Reddy K., Bansal A. (eds) Sustainable Engineering. Lecture Notes in Civil Engineering, vol 30. Springer, Singapore. - [11] Wang, Q., Long, H., Wang, H., Lau Vetter, M.C.Y. 2024. «Characterize the Growth and Metabolism of *Acidithiobacillus ferrooxidans* under Electroautotrophic and Chemoautotrophic Conditions». *Microorganisms*, **12**, 590. - [12] Temple, K.L., Colmer, A.R., 1951. «The Autotrophic Oxidation of Iron by a New Bacterium: *Thiobacillus ferrooxidans*». *Journal of Bacteriology*, **62**, 605-611. - [13] Quatrini, R., Appia-Ayme, C., Denis, Y., Ratouchniak, J., Veloso, F., Valdes, J., Lefimil, C., Silver, S., Roberto, F., Orellana, O., Denizot, F., Jedlicki, E., Holmes, D.S., Bonnefoy, V. 2006. «Insights Into the Iron and Sulfur Energetic Metabolism of *Acidithiobacillus ferrooxidans* by Microarray Transcriptome Profiling». *Hydrometallurgy*, **83**, 263-272. - [14] Zhan, Y., Yang, M., Zhang, S., Zhao, D., Duan, J., Wang, W., Yan, L. 2019. «Iron and Sulfur Oxidation Pathways of *Acidithiobacillus ferrooxidans*». *World Journal of Microbiology and Biotechnology*, **35**, 60. - [15] Sand, W., Gehrke, T., Jozsa, P-G., Schippers, A. 2001. «(Bio)chemistry of Bacterial Leaching-Direct vs Indirect Bioleaching». *Hydrometallurgy*, **59**, 159-175. - [16] Díaz-Tena, E., Gallastegui, G., Barona, A., Rodríguez, A., López de Lacalle, L. N., Elías, A. 2017. «Biomachining: Metal Etching Via Microorganisms». *Critical Reviews in Biotechnology*, **37**, 323-332. - [17] Monachon, M., Albelda-Berenguer, M., Joseph, E. 2019. «Biological Oxidation of Iron Sulfides. *Advances in Applied Microbiology*, **107**, 1-27. - [18] Fashola, M., Ngole-Jeme, V., Babalola, O. 2015. «Diversity of Acidophilic Bacteria and Archaea and Their Roles in Bioremediation of Acid Mine Drainage». *British Microbiology Research Journal*, **8**, 443-456. - [19] Chen, M., Grégoire, D. S., Bain, J. G., Blowes, D. W., Hug, L. A. 2024. «Legacy Copper/Nickel Mine Tailings Potentially Harbor Novel Iron/Sulfur Cycling Microorganisms Within Highly Variable Communities». *Applied and Environmental Microbiology*, **90**:e00143-24. - [20] Liu, R., Wang, W., Zhou, W., Cheng, H., Zhou, H., 2020. «Acid Catalysis Coupling Bioleaching for Enhancement of Metals Removal from Waste Resin Powder». *Journal of Cleaner Production,* **247**, 119-130. - [21] van Hille, R.P., van Zyl, A.W., Spurr, N.R.L., Harrison, S.T.L., 2010. «Investigating Heap Bioleaching: Effect of Feed Iron Concentration on Bioleaching Performance». *Minerals Engineering,* **23**, 518-525. - [22] Muhammad, I., Sana Ullah, S. M., Sup Han, D., Jo Ko, T. 2015. «Selection of Optimum Process Parameters of Biomachining For Maximum Metal Removal Rate». *International Journal of Precision Engineering and Manufacturing-Green Technology*, **2**, 307-313. - [23] Gao, X., Jiang, L., Mao, Y., Yao, B., Jiang, P. 2021. «Progress, Challenges, and Perspectives of Bioleaching for Recovering Heavy Metals from Mine Tailings». *Adsorption Science and Technology*, 9941979. - [24] Zhu, N., Shi, C., Shang, C. R., Yang, Z., Xu, Z., Wu, P. 2017. «Immobilization of *Acidithiobacillus ferrooxidans* on Cotton Gauze For Biological Oxidation of Ferrous Ions in a Batch Bioreactor». *Biotechnology and Applied Biochemistry*, **64**, 727-734. - [25] Karel, S.F., Libicki, S.B., Robertson, C.R. 1985. «The Immobilization of Whole Cells: Engineering Principles». *Chemical Engineering Science*, **40**, 1321-1354. - [26] Trelles, J.A., Rivero, C.W. 2013. «Whole Cell Entrapment Techniques». *Immobilization of Enzymes and Cells*, 365-374. - [27] Kadimpati, K., Mondithoka, K., Bheemaraju, S., Challa, V. 2012. «Entrapment of Marine Microalga, Isochrysis Galbana, for Biosorption of Cr(III) From Aqueous Solution: Isotherms and Spectroscopic Characterization». *Applied Water Science*, **3**, 85-92. - [28] Guldhe, A., Singh, P., Kumari, S., Rawat, I., Permaul, K., Bux F. 2016. Biodiesel Synthesis From Microalgae Using Immobilized Aspergillus Niger Whole Cell Lipase Biocatalyst». *Renewable Energy*, **85**, 1002-1010. - [29] Dal Magro, L., Pessoa, J.P.S., Klein, M.P., Fernandez-Lafuente, R., Rodrigues, R.C. 2021. «Enzymatic Clarification of Orange Juice in Continuous Bed Reactors: Fluidized-Bed versus Packed-Bed Reactor». *Catalysis Today*, **362**, 184-191. - [30] Girelli, A.M., Scuto, F.R. 2021. «Eggshell Membrane as Feedstock in Enzyme Immobilization». *Journal of Biotechnology*, **325**, 241-249. - [31] Radosavljević, M., Lević, S., Belović, M., Pejin, J., Djukić-Vuković, A., Mojović, L., Nedović, V. 2021. «Encapsulation of *Lactobacillus rhamnosus* in Polyvinyl Alcohol for the Production of L-(+) lactic acid». *Process Biochemistry*, **100**, 149-160. - [32] Nie, H., Zhu, N., Cao, Y., Xu, Z., Wu, P., 2015. «Immobilization of *Acidithiobacillus ferrooxidans* on Cotton Gauze for the Bioleaching of Waste Printed Circuit Boards». *Applied Biochemistry and Biotechnology*, **177**, 675-688. - [33] Żywicka, A., Junka, A., Ciecholewska-Juśko, D., Migdał, P., Czajkowska, J., Fijałkowski, K. 2020. «Significant Enhancement of Citric Acid Production by *Yarrowia Lipolytica* Immobilized in Bacterial Cellulose-Based Carrier». *Journal of Biotechnology*, **321**, 13-22. - [34] Fijałkowski, K., Peitler, D., Rakoczy, R., Żywicka, A. 2016. «Survival of Probiotic Lactic Acid Bacteria Immobilized in Different Forms of Bacterial Cellulose in Simulated Gastric Juices and Bile Salt Solution». *Food Science and Technology*, **68**, 322-328. - [35] Silverman, M.P., Lundgren, D.G., 1959. «Studies on the Chemoautotrophic Iron Bacterium *Ferrobacillus Ferrooxidans*. I. An Improved Medium and A Harvesting Procedure for Securing High Cell Yields». *Journal of Bacteriology*, **77**, 642-647. - [36] Retegi, A., Gabilondo, N., Peña, C., Zuluaga, R., Castro, C., Ganan, P., de La Caba, K., Mondragon I. 2010. «Bacterial Cellulose Films with Controlled Microstructure-Mechanical Property Relationships». *Cellulose*, **17**, 661-669. - [37] Gutierrez, J., Fernandes, S.C.M., Mondragon, I., Tercjak, A. 2013. «Multifunctional Hybrid Nanopapers Based on Bacterial Cellulose and Sol-Gel Synthesized Titanium/Vanadium Oxide Nanoparticles. *Cellulose*, **20**, 1301-1311. - [38] Hassan, C. M.; Peppas, N. A. 2000. «Structure and Applications of Poly(Vinyl Alcohol) Hydrogels Produced by Conventional Crosslinking or by Freezing/Thawing Methods. *In Biopolymers PVA Hydrogels, Anionic Polymerisation Nanocomposites*, **153**, 37-65. - [39] Peppas, N.A., Scott, J.E. 1992. «Controlled Release from Poly(Vinyl Alcohol) Gels Prepared by Freezing-Thawing Processes». *Journal of Controlled Release*, **18**, 95-100. - [40] Vrana, N.E., O'Grady, A., Kay, E., Cahill, P.A., McGuinness, G.B. 2009. «Cell Encapsulation Within PVA-Based Hydrogels Via Freeze-Thawing: A One-Step Scaffold Formation and Cell Storage Technique». *Journal of Tissue Engineering and Regenerative Medicine*, **3**, 567-572. - [41] Kaiser, A., Stark, W.J., Grass, R.N. 2017. «Rapid Production of a Porous Cellulose Acetate Membrane for Water Filtration Using Readily Available Chemicals». *Journal of Chemical Education*, **94**, 483-487. - [42] Díaz-Tena, E., Gallastegui. G., Hipperdinger, M., Donati, E. R., Ramírez, M., Rodríguez, A., López de Lacalle, L. N., Elías, A. 2016. «New - Advances in Copper Biomachining by Iron-Oxidizing Bacteria». *Corrosion Science*, **112**, 385-392. - [43] Santaolalla, A., Lens, P.N.L., Barona, A., Rojo, N., Ocio, A.; Gallastegui, G. 2021. «Metal Extraction and Recovery from Mobile Phone PCBs by a Combination of Bioleaching and Precipitation Processes». *Minerals*, **11**, 1004. - [44] Cacicedo, M.L., Castro, M.C., Servetas, I., Bosnea, L., Boura, K., Tsafrakidou, P. 2016. «Progress in Bacterial Cellulose Matrices for Biotechnological Applications». *Bioresource Technology*, **213**, 172-180. - [45] Choi, S.M., Rao, K.M., Zo, S.M., Shin, E.J., Han, S.S. 2022. «Bacterial Cellulose and Its Applications». *Polymers*, **14**, 1080. - [46] Wang, J., Tavakoli, J., Tang, Y. 2019. «Bacterial Cellulose Production, Properties and Applications with Different Culture Methods-A Review». *Carbohydrate Polymers*, **219**, 63-76. - [47] Blanco Parte, F.G., Santoso, S.P., Chou, C.C., Verma, V., Wang, H.T., Ismadji, S., Cheng, K.C. 2020. «Current Progress on the Production, Modification, and Applications of Bacterial Cellulose». *Critical Reviews in Biotechnology*, **40**, 397-414. - [48] Girard, V., Chaussé, J., Vermette, P. 2024. «Bacterial Cellulose: A Comprehensive Review». *Journal of Applied Polymer Science*, **141**, e55163. - [49] Jaisankar, S., Modak, J.M., 2009. Ferrous Iron Oxidation by Foam Immobilized *Acidithiobacillus ferrooxidans*: Experiments and Modeling». *Biotechnology Progress*, **25**, 1328-1342. - [50] Ton, N. M. N., Le, V. V. M. 2011. «Application of Immobilized Yeast in Bacterial Cellulose to the Repeated Batch Fermentation in Wine-making». *International Food Research Journal*, **18,** 945-949. - [51] Chen, L., Zou, M., Hong, F.F. 2015. «Evaluation of Fungal Laccase Immobilized on Natural Nanostructured Bacterial Cellulose». *Frontiers in Microbiology*, **6**, 1245. - [52] Tam, T.T.M., Huong, N.T., 2014. «Optimization of *Corynebacterium glutamicum* Immobilization Process on Bacterial Cellulose Carrier and Its Application for Lysine Fermentation». *IOSR Journal of Engineering*, **4**, 33-38. - [53] Ravindra P., Kodli B., Veera Rao V.P.R. 2015. «Effect of Adaptation of *Acidithiobacillus ferrooxidans* on Ferrous Oxidation and Nickel Leaching Efficiency». *Advances in Bioprocess Technology*, 17-26. - [54] Pourhossein, F., Mousavi, S.M. 2018. «Enhancement of Copper, Nickel, and Gallium Recovery from Led Waste by Adaptation of *Acidithiobacillus ferrooxidans*». *Waste Management*, **79**, 98-108.
aldizkariak.v1-7-463
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 59 _2006_2", "issue": "Zk. 59 _2006_", "year": "2006", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Internet bidezko ebaluazio hezitzailea** **Izaskun Ibabe Erostarbe, Joana Jauregizar Albonigamayor EHUko irakasleak** Autoebaluazio interaktiboa nabarmentzen da ikasleen ikaskuntza autonomoa sustatzeko gaitasuna duelako; horregatik, garrantzi handia du Goi Hezkuntzako Europar Eremuarekin elkartzeko. Lan honetan irakaskuntzako esperientzia berritzaile bat dago, informatikako tresna baten erabilerarekin (*Hot Potatoes*) lotua. Tresna hori web sisteman zuzenketa automatikoko autoebaluazio-probak sortzeko eta ezartzeko da. Azterketa honen helburu nagusia da ikustea autoebaluazio interaktiboak zer-nolako eragina duen ikasleen etekin akademikoan eta ikaskuntzaren pertzepzioan. Emaitzek adierazten dute ikasteko autoebaluazio interaktiboa erabiltzen duten ikasleek erabiltzen ez dutenek baino etekin akademiko hobea lortzen dutela. Interactive online assessment may improve students' autonomous learning, which is of great interest for convergence with the European Higher Education Area. The purpose of this work is to describe an innovative teaching experience on the use of a computerassisted assessment tool (Hot Potatoes) to design and apply self-assessment exercises, including automatic feedback. The central aim of this paper is to verify whether online selfassessment improves students' achievement and learning perception. The results show that students who use online self-assessment for their learning process improve their academic achievement. ## **Sarrera** Goi Hezkuntzako Europar Eremuarekin elkartzeko prozesuan, ECTSko (European Credit Transfer System) kredituen zenbaketa egiteko metodologia eta prozesua bateratu beharra dago, baita hezkuntza-eredua sakon aldatu beharra ere, ikaslearen arreta pertsonalizatua azpimarratuz. Hezkuntza-eredu berrian ikasleen parte-hartze aktiboak eta ikasleek euren ezagutza eraikitzeak garrantzi handiagoa beharko lukete, eta premiazkoa da ikasleek ikasteko baliabide sorta zabalagoa edukitzea, apunteen edota liburuen bidez modu pasiboan ikasteaz gain (Area, 2000). Egun, heziketaren testuinguru kontzeptualean, autoikaskuntza da faktorerik garrantzitsuenetako bat, eta interes berezia hartu du Goi Hezkuntzako Europar Eremuan (GHEE) (Palomares, Fernández *et al*., 2005). Bestalde, Pragako komunikatuan (2001) 32 herrialdek berretsi zuten konbergentzia-prozesu hori eta epemuga 2010ean jarri zuten. Unibertsitateko irakaskuntza-metodologian informazioen eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) sartzea ezinbestekoa da kalitatezko hezkuntza-sisteman oinarritutako ezagutzaren europar eraikuntza hasteko (Carrasco, Gracia eta de la Iglesia, 2005). Baina IKTren erabilera orokortzeak ez du berez bermatzen helburuak lortuko direnik eta, beraz, beharrezko baldintza den arren ez da nahikoa. Hori lortzeko irakaslearen zeregina eta praktika pedagogikoa birformulatu behar dira; teoria nahiz praktika bideratuta baitaude ikasleek ezagutza, abilezia eta jarrera batzuk hartzera. IKTri esker, errazagoa da ikaslea ardatz duen eta bere ezaugarri eta beharretara egokituta dagoen hezkuntza-jarduera malguagoa izatea, jarraipen indibidualizatua eta jarraitua eginda. Glasgowko Unibertsitateak (2004) adierazi zuen IKT irakaskuntzan ezartzea dela ikaslearengan oinarritutako ikaskuntzari laguntzen dioten lau estrategia handietako bat, nahiz eta besteak beste, *ikaskuntza autozuzendua* terminoa ere erabili den (O'Neill eta McMahon, 2005). Internet bidezko ikaskuntza hamaika abantaila dituen aukera bat da, esaterako, feedbacka edo atzeraelikadura erraz eskaintzea (Collis, De-Boer eta Slotman, 2001), ikaskuntza malguagoa eskaintzea (Sherman, 1998; Ward eta Newlands, 1998), edota ikasle-talde handi batean sartzeko aukera izatea (Plous, 2000). Egun, irakaslearen funtzioei dagokienez, "igorle" hutsa izatetik ikaslearen ikaskuntza-prozesua zuzentzen eta gainbegiratzen duen tutore izatera igaro beharko du. Cebrián-ek (2003) dioen legez, irakasleak (eta beraz, unibertsitateko erakundeak) ikasleen ikaskuntzaren kudeatzailetzat hartu beharko dira, eta, aldi berean, ikasleek autogestiorako jarrerak eta zereginak hartu beharko dituzte. Autoikaskuntza-eredu baterantz joatea da kontua, irakaskuntzak izaera erdipresentziala izango duen eredu baterantz. Horrela, bada, ikuspegi pedagogikotik garrantzitsuena izango da ikasleek irakasleak ezarritako eta tutorizatutako lanak egitea. Ikaskuntza-denbora honela banatuko da: klase magistraletara joan, taldeetan parte hartu (lanak planifikatu, eztabaidatu eta aztertzeko) eta banako lanak egin. Horregatik irakaskuntza mota honetarako funtsezkoak izango dira kalitatezko materialak sartzea, autoebaluazio-sistemak eta web bidez irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrekintza handiagoa egotea. Ikerketa hau autoebaluazio-sistema interaktiboan oinarritzen da, eta ebaluazio hezitzaile baten zati izan nahi du. Helburuak dira ikasleen ikaskuntza bideratzea eta irakasleak hezkuntza-prozesuko alderdi batzuetan gidatzea, hala nola metodologian, ikasleen ohiko akats eta zailtasunak identifikatzean, irakaskuntzako baliabideetan, etab. ## **Ebaluazio hezitzailea** García Carrasco eta lankideek (2002) adierazten duten legez, ebaluazioari esker ikasleak bereganatutako trebakuntza maila zehaztu dezakegu, baita irakatsi eta ikasteko prozesuaren kalitatea balioetsi ere. Ebaluazioaren definiziotik abiatuta, helburuaren eta ebaluazioaren arteko harreman zuzena ikus dezakegu; izan ere, irakatsi eta ikasteko prozesuaren ondorioz ikasleak lortzea espero dugun emaitza hartzen da helburu didaktikotzat. Tipologia klasikoaren arabera, bi ebaluazio mota daude: batutzailea (*sumativo*) eta hezitzailea (*formativo*) (Scriven, 1967). Ebaluazio batutzailea heziketa-programa amaitu ondoren egiten da eta helburu nagusia neurtzea da. Aldiz, ebaluazio hezitzailea ikasturtean zehar egiten da eta helburu nagusia ikaslearen jarraipena egin eta irakaskuntza-plana hobetzea da. Ebaluazio mota honetan irakaslearen eta ikaslearen arteko interakzio- eta elkarrizketa-mekanismoa egoten da; izan ere, irakaslearen ekintza pedagogikoen kudeaketan eta ikasleek ikaskuntza egokitzean oinarritu behar baita. Horrek guztiak esan nahi du ikasleak ezagutzarekin eta erlazionatutako eskumenekin duen harreman pasiboa aldatu beharra dagoela, eta bere ikaskuntza-prozesuari buruzko erabakiak hartzean toki handiagoa eman behar zaio, prozesua autonomia eta konpromiso handiagoko egoera bilakatuz. Zentzu horretan, autoebaluazioa ebaluazio hezitzailearen eta ikasleen ikaskuntza esanguratsuaren funtsezko oinarrietako bat da (Black eta Wiliam, 1998; Ricketts eta Wilks, 2002). Ikerketa ugaritan ikusi ahal izan da autoebaluazioko proba interaktiboei esker ikaskuntza hobetu egiten dela, ikasleek emaitzei buruzko atzeraelikadura jasotzen dutelako (Lara, 2003; Peat eta Franklin, 2002). Duela gutxi egindako lan batean Peat eta Franklin-ek (2002) aztertu zituzten biologiako ikasleentzako autoebaluaziojarduerak aurkezteko modu desberdinak eta ikusi zuten ikasgai hori ordenagailu bidez eskaintzeak eragin positiboa zuela ikaskuntzan. Ikerketa horretan ebaluazio batutzailearen emaitzen azterketa estatistikoa ere burutu zen. Bertan ikusten da atzeraelikadura ebaluazio hezitzailearen funtsezko zatia dela (adib., Taras, 2001), eta autoebaluazioaren eraginkortasuna atzeraelikadura horren kalitatearen mende dagoela (Taras, 2003). Beraz, autoebaluazioko proba interaktiboetatik abiatzea beharrezkotzat hartzen da (hau da, ikasleei berehalako atzeraelikadura eskaintzen dieten probetatik) zeren horri esker ikasleak aurrera egoki egiten ari den ikusteaz gain, bere ikasketa egoki bideratzeko informazioa izango baitu. Ikasleak dakiena hauteman dezake, baina baita ez dakiena ere, eta hori garrantzitsuagoa da. Badakiela jakitea estimulua da ikaslearentzat, motibatu eta estrategia indartzen baitio; ez dakiela jakitea, aldiz, funtsezkoa da bere ikasketa-metodoa birbideratzeko, batez ere kontuan izanik une horretan informazio hori garrantzitsua dela bere ikaskuntza-prozesuarekin jarraitu eta arrakastaz amaitzeko (Carrasco *et al*., 2005). Gainera sarri eta aldizka egiten den ebaluazioari esker kontzeptuak indartu egiten dira eta ikasleen motibazioa hazi egiten da. Autoebaluazioaren abantailei IKTk ebaluazio mota honi eskain diezazkiokeen onurak gehitzen badizkiegu, emaitza irakaskuntza eta ikaskuntzarako baliabide berri bat izango da zeinak irakaslearen lana erraztuko duen eta ikasleentzat erakargarriagoa eta erosoagoa izango den. ## *Hot Potatoes* **hezkuntza-aplikazioa** Autoebaluazio-prozesurako erabili den programa *Hot Potatoes* da. Programa horrek autoegiaztapen-ariketak diseinatzeko balio du eta unitate didaktiko bat ikasi ondoren ikasleek berenganatutako ezagutzak ebaluatzeko ere bai. Merkatuan dauden programen artean *Hot Potatoes* aukeratu da, softwarepaketea ona dela adierazi baitu Wisconsin-Madison Unibertsitateak 2000. urtean Web formatuko Galdetegi eta Jolasei buruzko Hezitzaileentzako Workshop batean (Raña, 2006). Programaren abantailen artean erabiltzeko erraza izatea dago, moldakorra da eta doakoa, beste zenbait ezaugarri dinamikoz gain, eta milaka erabiltzaile ditu ehun eta hirurogei herrialde baino gehiagotan. Baina ez da azken belaunaldiko testen programa, ez baitu test egokitzailerik sortzen (non itemen aurkezpena ikaslearen mailaren arabera dagoen). *Hot Potatoes* hezkuntza-aplikazioa egile-tresna da, Kanadako Victoria Unibertsitateko Hizkuntzen Zentroak garatua. Programarekin sei motatako ariketa interaktiboak egin daitezke (aukera anitzeko itemak, erantzun laburreko galderak, osatu gabeko esaldiak, gurutzegramak, zerrendak ordenatu/lotu, etab.), eta web orri batean jar daitezke (Ibabe eta Jauregizar, 2005). Tresna interesgarria da, beraz, presentziazko irakaskuntzari laguntzeko eta ikasleen ikaskuntza aktiboa sustatzeko. Ikasleek nahi adina aldiz errepika ditzakete ariketak (ariketa bakoitzerako sarrera kopurua erregistratuta gelditzen da) eta Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutatik sar daitezke programan. Ariketa mota guztietan konfigurazioa eta edukia diseina daitezke, baita erantzunak eta ikasleak jasoko duen atzeraelikadura ere, asmatutakoen portzentajeaz gain. Horrela, bada, ikasleak bi mailatan jasotzen du informazioa: item bakoitzeko puntuazioa eta amaierako puntuazioa. Kontuan izanda ebaluazio eraginkorraren "giltza" atzeraelikaduran dagoela, *Hot Potatoes* baliabide interesgarria izan daiteke; izan ere, ikasleei berehalako erantzuna ematen baitzaie, baita landutako informazioa ere. Era berean, ikasleek egindako ariketei buruzko iruzkinak jar ditzakete, irakasleak zalantza orokorrak ikasgelan argitzeko aukera izan dezan edo ariketak egitean izan dituzten zailtasunen berri izan dezan besterik gabe. Beraz, bi norabideko kanala da irakaslearen eta ikaslearen artean, zeinaren bidez arreta pertsonalizatuagoa eskain daitekeen. Horretarako, ariketen datu-basea sortutakoan web zerbitzari batean argitaratu behar da, Internet bidez zabaldu ahal izateko. Ariketak argitaratutakoan, ikasleak egin ditzake eta programak emango dio lortu duen puntuazioa. Irakasleak, berriz, ikasle bakoitzaren informazio zehatza jaso dezake (erantzun zuzenak/okerrak, ariketa egiteko behar izan duen denbora, iruzkinak…) *Creative Technology*ren *TexToys* programak eskaintzen duen zerbitzua eskatuta. Laburbilduz, autoebaluazioko proba interaktibo hauek aplikatuta ebaluazio jarraitua eskain daiteke bloke didaktiko bakoitzean ikasturte osoan. Baliabide informatiko hori erabiltzea ez da inolako berrikuntza unibertsitate mailako irakaskuntzan, duela urte batzuetatik erabiltzen baita eta badira autoebaluazio interaktiboan oinarritutako irakaskuntzako metodologia deskribatzen duten argitalpenak ere (Area, 2005; Lee eta Weerakoon, 2001; Lowry, 2005). Ikerketa honen berrikuntza da erabiltze maila ebaluatzen duela eta zenbait aldagairen arteko interrelazioa ere bai: etekin akademikoa, ikaskuntzaren pertzepzioa eta ikaskuntza-jardueretan igarotako denbora. ## **Ikaskuntzaren pertzepzioa** Ikaskuntzaren azterketa egitean, gero eta gehiagotan hartzen dira kontuan ikasten duen pertsonaren ikuspegia eta ikasteko duen modua. Ikaskuntzak aktiboa eta pertsonalizatua izan behar du eraginkorra izateko. Instrukzioa pertsonalizatuz gero, ikasleak inolako ezarpenik (inposiziorik) gabe ikasten du eta horren ondorioz giro afektiboa hobetu egiten da. Egun ikaskuntza esanguratsuaren balioa ere aitortzen da, zeinak ikasi behar duenari dakienetik abiatuta esanahiak emateko aukera suposatzen baitu (Ausubel, 1983). Horrela, bada, ikaskuntza eraginkorragoa izango dela uste da ikastea ikasleak sentitzen duen behar baten erantzuna baldin bada, bereganatzen ari denari esanahia ematen baldin badio eta gainera irakatsi eta ikasteko prozesuan parte-hartzaile aktiboa baldin bada (Coll, 1991). Dena dela, harrigarria da ikustea Martínez eta Moreno-k (2005) egindako heziketa mailako berrikuntzako esperientzia zabal batean ez zutela inolako harremanik aurkitu ikasleek ikasteko materiala prestatzeko jarduera batzuetan (Internet bidezko autoebaluazioko ariketak barne) igarotzen zuten denboraren eta etekin akademikoaren artean. Zúñiga-Carrasco-ren (1988) arabera, ikaskuntzan eragin handia dute ikasleek ikasteari buruz dituzten iritziek. Ikasleak materia baten ezagutzei edo abilezia batzuk hartzen egindako aurrerapausoei buruz duen pertzepzioa hautemandako ikaskuntza litzateke. Gai horri buruzko ikerketetan, ikasleei galderak egiten zaizkie ikasgai jakin batean zerbait ikasi dutela uste al duten jakiteko. Normalean galderak irakatsi eta ikasteko prozesuaren amaieran egiten dira, ikasleek ikasi dutenari buruzko estimazioa egin dezaten, baina, egokiagoa litzateke konparatzea ikasgai bakoitzeko irakaskuntza-planean dauden berariazko edukien ezagutza hauteman duten aurrez-ondoren. Lan honetan bereziki interesgarritzat jo da ikasleak modu aktiboan inplikatzea, ardatza ikasleak izatea eta ikasgaiaren garapenari buruz hauteman dutena adierazteko tokia eskaintzea. Gaia ikasgelan garatu aurretik, hari buruzko ezagutzen pertzepzioaren hasierako ebaluazioaren bidez, banako edo ikasgelako talde baten ezaugarri bereizleen *erradiografia* edo *mapa* egin nahi da. Ikuspegi konstruktibistaren arabera, hasierako ebaluazioaren alderdi garrantzitsuetako bat aurretiko ezagutzak identifikatzea eta aktibatzea da, horien gainean eraikiko baita ezagutza ("aldamioak" ezartzea). Bestetik, ikasleek ikasgelan aztertutako gai bati buruz duten pertzepzioa baloratuta (amaierako ebaluazioa) ikasleari egindako lanari buruz zer-nolako pertzepzioa duen ezagutzen laguntzen zaio, baita zein alderdi ez zaizkion behar bezain argi gelditu jakiten ere, eta bide batez, irakasleari ikasleek behar bezala ulertu ez dituzten puntuak identifikatzen laguntzen zaio. Era berean, horrek guztiak ikasleen parte-hartzea estimulatzen duela uste da, kontuan hartuta sentitzen baitira eta, horrek, Rotger-en ustez (1990), emaitza onak eragingo ditu. ## **Proiektuaren helburuak** ## **Hezkuntza-helburuak** Psikologiako ikasgai bateko (Datuen Azterketa I) gai guztiak dituen autoebaluazio interaktiboko ariketak sortzea *Hot Potatoes* aplikazioarekin. Ebaluazioestrategia hori ECTS sistemara egokitzen da, gutxienez irakaskuntza-ikaskuntza ereduko funtsezko hiru printzipio pedagogikoetan oinarritzen baita: ebaluazioaatzeraelikatzea (feedback), ikaskuntza aktiboa eta ikaskuntza autonomoa erraztea. Trebakuntzazko ebaluazio-sistema Internet bidez aplikatzea, emaitzak jasotzeko zerbitzua barne duela, ikasleek bloke didaktiko bakoitzean dituzten zailtasunak ezagutzeko eta beraien iruzkinak jasotzeko. Gaia prestatzeko jarduera bakoitzari ikasleek eskainitako denbora ebaluatzea (eskola teoriko eta praktikoetara joatea, ikasgaiaren irakaslearen webean kontsultak egitea, eskemak egitea, bibliografia kontsultatzea, lanak egitea, etab.). #### **Helburu zientifikoak** Internet erabiltzeari buruzko ikasleen profila aztertzea, autoebaluazio-baliabidea erabiltzeko Interneterako konexioa behar baita eta ikasleek baliabide hori eskura izango baitute ikasgaietako ordutegitik kanpo. Litekeena da, Internetera sartzeko eta teknologia berriak erabiltzeko zailtasunak dituztelako, ikasleen sarrera mugatuta egotea on-line dauden autokonprobazio-ariketetara. Unibertsitateko ikasleen autoebaluazio-baliabide honi buruzko aprobetxamendu eta asebetetze maila ebaluatzea, erabiltzeagatik beste inolako pizgarririk eskaini gabe, ebaluatu beharreko hezkuntza-baliabide horri buruz duten motibazio intrintsekoa ikusteko. Unitate didaktiko bateko klase teoriko eta praktikoak jaso ondoren, ezagutzaren pertzepzioa zenbateraino hobetzen den aztertzea. Eskoletara joan edota lan autonomoa eginez gero, gai bakoitzaren azalpenak bukatzean "ezagutzaren pertzepzioan" duten puntuazioa gaiaren hasierakoa baino altuagoa izatea espero da. Ea ikasleek unitate didaktiko bati buruz duten hasierako ezagutzen pertzepzioa kontuan hartuta, ondoren hori ikasten zenbat denbora igaroko duten aurresan ote daitekeen ikustea. Espero daiteke hasieran ezagutzen pertzepzio txarragoa dutenak gehiago saiatuko direla ikasturtean zehar ikasten; izan ere, ez dakienaren kontzientzia izatea funtsezkoa izan baitaiteke ikasketa-metodoa birbideratzeko, eta hori guztia informazioa ikaskuntza-prozesuarekin jarraitu eta arrakastaz amaitzeko garrantzitsua den unean (Carrasco *et al*., 2005). Ea amaierako ezagutzaren pertzepzioak ikasleek egindako ahaleginarekin eta etekin akademikoarekin harremanik ba al duen aztertzea. Aldagai horien arteko elkarrekintza garrantzitsuak aurresan daitezke; izan ere, Gómez Alvarez-ek (2006) aurrez egindako lan batean, ikaskuntza aktiboaren printzipioa hautemandako ikaskuntzaren aurresale ona izan zen. Horrek, ikaslearen jarduera handiagoa den heinean, esan nahi du ezagutzaren pertzepzioa ere hazi egingo dela, eta beraz, aldagai hori amaierako etekinaren adierazle ona izan daitekeela. *Hot Potatoes* erabiltzen dutenek erabiltzen ez dutenek baino nota hobeak ateratzen ote dituzten ikustea (Lowry, 2005). Ikasleen desberdintasun indibidualek, hala nola, ikasteko estiloek, gaitasun kognitiboek eta motibazioek, eragina izan dezakete ikaskuntzan (Hiltz, Arbaugh, Benbunan-Fich eta Shea, 2004). Ziur asko ikasgaiaren jarraipen egokia egiten duten ikasleak izango dira autoebaluazioa gehien erabiltzen dutenak, eta beraz, emaitza akademiko hobeak lortuko dituztenak ere (Martínez eta Moreno, 2005), ikasitakoaren pertzepzio handiagoa izango baitute gutxiago inplikatzen diren ikasleek baino. ## **Metodologia** #### **Parte-hartzaileak** Hezkuntza-berrikuntzako ikerketa hau Datuen Azterketa I ikasgaian (lehenengo ikasturtekoa eta derrigorrezkoa) garatu zen, Psikologiako lizentziaturan (N = 116) Euskal Herriko Unibertsitatean. ## **Diseinua** Ikerketa-metodologia ez-esperimentala erabili zen; izan ere, *Autoebaluazio* (erabiltzaileak *vs* ez-erabiltzaileak) aldagai askeko bi taldeak ezin baitziren ausaz izendatu arazo etikoak zirela eta. Ikasle bakoitzak bere borondatez erabaki zezakeen irakasleak proposatutako autoebaluazio-ariketak egitea edo ez egitea. Mendeko aldagai garrantzitsuenak, ikaskuntza, ezagutzaren pertzepzioa eta ikaslearen ahalegina dira. *Ikaskuntza*ren ebaluazioa ikasturte akademikoaren amaierako notaren bidez egin zen. Ikasleen *ezagutzaren pertzepzioa* horretarako egindako galdetegi baten bidez neurtu zen, eta galdetegi hori bloke didaktiko bakoitza eman aurretik eta ondoren bete zuten ikasleek. Ikasle bakoitzak gaitegiko atal eta azpiatal bakoitzari buruz zituen ezagutzak 0tik 10era balioetsi behar zituen. Aurreko aldagai horietan amaierako pertzepzioaren eta hasierakoaren artean zegoen aldea oinarri hartuta ezartzen da *hautemandako ezagutza* aldagaia. *Ikaslearen ahalegina* aztertzeari dagokionez, berariazko galdetegi bat sortu zen eta ikasle bakoitzak ikasgaian igarotako denbora estimatu behar zuen (klaseetara joatea, ikastea eta Internet erabiltzea). Honakoak ere baloratu ziren: autoebaluazio-baliabidea erabiltzea, ikasleen Interneten erabilerari buruzko profila eta autoebaluazio-baliabideari buruz zuten asetze maila *ad hoc* ebaluazio-tresnak sortuz. *Hot Potatoes* erabiltzeari dagokionez, lau aldagai neurtu ziren: sistemara zenbateko maiztasunarekin sartzen ziren, zenbat ariketa egin zituzten, guztira zenbat denbora (minututan) eskaini zioten eta lortutako batez besteko puntuazioa. Ikasle bakoitzak tresna zenbat erabili zuen *Hot Potatoes*ek eskaintzen duen zerbitzu osagarriaren bidez zuzenean lortzen den datu bat da, baita ikasleen puntuazioa ere. Puntuazio horrek kontuan hartzen du galderari erantzuteko behar izandako saio kopurua, formula honen bitartez: (erantzun kopurua – saio kopurua / erantzun kopurua – 1) \* 100. Galdetegiko amaierako puntuazioa kalkulatzeko, galdera bakoitzeko emaitzak batzen dira eta horiek jarduera kopuruarekin zatitu. ## **Prozedura** Hasteko, *Hot Potatoes*en emaitzak biltzeko zerbitzua eskatu zen *Creative Technpology*ren *Textoys* programaren bidez aurrez ordainduta (http://www.cict.co.uk/software/textoys/index.htm). Ondoren, ikasgairako autoebaluazio-materiala sortu zen *Hot Potatoes*ekin. Autoebaluazio-probetan hainbat motatako ariketak daude (aukera anitzekoak, erantzun laburrak, osatu gabeko perpausak eta gurutzegramak) web sisteman. Gai-bloke edo irakaskuntzako programaren kapitulu bakoitzeko 20 item egin ziren (100 guztira). Bazen amaierako proba bat ere gai guztiak zituena errepasatzeko 20 ariketarekin (gurutzegramak, hutsuneak betetzeko ariketak, lotzeko ariketak, etab.). Ikasturte hasieran motibazioa sustatzeko, garatu nahi zen berrikuntza-proiektua aurkeztu zitzaien ikasleei, baina tresna erabiltzeak ez zuela amaierako nota haziko azaldu zitzaien. Gero, ikasle guztiei eskatu zitzaien *Erabiltzailearen profilaren galdetegia* osatzeko, eta kontratu bat sinatu behar izan zuten tresna erabiltzeko konpromisoa frogatzeko. Zerbitzuari publizitate handiagoa emateko, esteka bat jarri zen irakaslearen web guneko orrialde nagusian. Autoebaluaziorako ariketak unitate didaktiko bat irakatsi ondoren argitaratzen ziren. Gainera, lauhilekoaren amaiera aldera errepasatzeko zenbait ariketa argitaratu ziren, ikasleek gehiago landu beharrekoak. Unitate didaktiko bakoitza amaitutakoan, ebaluatu egiten ziren amaierako ezagutzaren pertzepzioa eta ikaslearen ahalegina (azkeneko bloke didaktikoaren amaieran izan ezik) eta une hori aprobetxatzen zen hurrengo unitatearen hasierako ebaluazioa egiteko. Azkenik, autoebaluaziorako baliabidearen gaineko asetze mailari buruzko inkesta eman zitzaien erabat modu anonimoan eta, gero, ebaluazio batutzailean jasotako emaitzak jaso ziren. ### **Emaitzak** Autoebaluazioko baliabidea erabiltzeari buruzko emaitzak *Hot Potatoes* sistemak emandako informaziotik jaso ziren zuzenean, baina aldagai pertzeptualen ebaluazioa ikasgelan egin zen, horregatik, ebaluazio-egunean klasera etorritako ikasleen datuak bakarrik jarri dira (gai bat hasi aurretik eta amaitu ondoren). Irakaskuntzako esperientzia berritzaile honetan jasotako emaitzak lau ataletan aurkeztu dira. Hasteko, teknologia berrien erabilerari buruz ikasleek duten profilaren datuak ageri dira. Ondoren, autoebaluazio-ariketak egitearekin loturikoak eta baliabide horri buruz ikasleek duten gogobetetze mailari buruzkoak. Gero aldagai pertzeptualen arteko erlazioak egiaztatzen dira (hasierako ebaluazioa, amaierakoa eta hautemandako ikaskuntza) eta unitate didaktiko bakoitzeko ikasleek egindako jarduerak. Eta amaitzeko, aldagai pertzeptualak eta autoebaluaziobaliabideak erabiltzea lotuta al dauden ikusten da parte-hartzaileen etekin akademikoarekin. #### **a. Ikasleen profila** *Interneten erabilerari buruzko ikasleen profilaren galdetegia* bete zuten ikasleak 94 izan ziren. Ikasleen % 18 gizonezkoak ziren eta % 82 emakumeak. Batez besteko adina 18,25 urte zen, 17 eta 22 urtekoak zeuden arren. Ikaslerik gehienek (% 72) adierazi zuten Interneten konektatzeko ohitura zutela. Konektatzeko gehien erabiltzen zuten tokia etxea zen (% 87), eta askoz ehuneko txikiagoan unibertsitatea edo beste tokiren batzuk (ziberkafeak, lantokia, etab.) (% 13) (ikus 1. irudia). ![](_page_8_Figure_1.jpeg) **1. irudia. Internetera konektatzeko erabilitako lekua.** Bestetik, astean zehar Interneten konektatuta igarotzen dituzten orduei dagokienez, emaitzak honakoak izan ziren: % 28 ez da sarri konektatzen, % 23k erantzun zuen ordubete baino gutxiago konektatzen zela; % 22k esan zuen Interneten konektatuta 2-4 ordu igarotzen zituela astean, % 14k 5-10 ordu eta amaitzeko, ikasleen % 13k esan zuen astean 10 ordu baino gehiago konektatzen zela. *On line* autoebaluazio-ariketei buruz ikasleek aurrez zuten esperientziari zegokionez, % 87k erantzun zuen aurrez ez zuela esperientziarik. Noizbait ikasteko baliabide hori erabili zutenen artean, % 58k adierazi zuen bi ikasgaitan baino gutxiagotan erabili zuela eta % 25ek 3 edo 4 ikasgaitan eta % 17k ia ikasgai guztietan. Hezkuntza-esperientzia honetan parte hartzeko aukera izan zuten ikasle guztietatik (n = 116), 26 ez zeuden lehenbiziko deialdian. 2005-2006 ikasturte honetako parte-hartzaileen etekin akademikoaren batezbesteko aritmetikoa (amaierako nota) 5,65ekoa izan zen. % 33k ez zuen gainditu, % 33k nahikoa atera zuen, % 24k oso ongi eta % 10ek bikain. *Arrakasta-tasa* (gainditutako kopurua / aurkeztutako kopurua) % 67 izan zen eta *etekin-tasa* (gainditutako kopurua / matrikulatutako kopurua), aldiz, % 47koa izan zen. Bi aldagaien azterketa konparatiboa eginez gero ondorioztatzen da, etekin-tasak arrakasta-tasa ehuneko 20 puntuan gainditu zuela. Emaitza horiek ikasgai berean aurreko ikasturteetan izandakoen adierazgarriak dira. #### **b. Autoebaluazio-proben erabilera** Tresna erabili duten ikasleen kopurua nahiko altua izan da (matrikulatutako ikasle guztien % 46, n = 53, noizbait sartu da *Hot Potatoes*en). Datu hauek nahiko positibotzat jo ditugu gogoan izanda borondatezko jarduera zela, ikastorduetatik kanpo egin beharrekoa eta pizgarri gehigarririk gabea. Gainera, Interneterako konexioa behar zuten baliabide informatiko hori erabiltzeko. Hala ere, horrek guztiak ez ditugu "autoebaluazio-ariketen erabiltzaile"tzat hartu, gutxienez bloke didaktiko bateko ariketa guztiak osatuta zituztenak soilik izan dira "erabiltzaile" moduan sailkatuak (matrikulatuen % 27). Tresnaren erabilera maila aztertzean, intereseko lau aldagai izan dira kontuan: sistemara zer maiztasunekin sartu diren, zenbat denboraz erabili duten, lortutako batez besteko puntuazioa eta guztira osatutako ariketa kopurua. *Hot Potatoes*ek emaitzak jasotzeko duen sistemak badu desegokitasun bat: ikasleek ariketa bat osorik egiten ez badute, adibidez 20 itemeko ariketa osorik egiten ez badute, sistemak ez du egindako itemen puntuazioa kontuan hartzen, ezta konektatuta egondako denbora ere. Horregatik badakigu autoebaluazio-baliabidea erabili zuten 53 ikasleak zenbat aldiz sartu ziren autoebaluazio-sisteman, baita horietatik 30ek zenbat denbora igaro duten eta 29k batez besteko zer puntuazio lortu duten ere bai. Beraz, konektatuta denbora asko egon ez izanak edo ariketak amaitu ez izanak, ez du esan nahi autoebaluzio-ariketak aprobetxatu ez dituztenik, ikasle batzuek ariketak inprimatu eta paperean egiten baitzituzten. Uste dugu hori gertatu dela ikasle batzuek etxean ADSL edo tarifa laua ez dutelako. Ikusi da harreman estua dagoela erabili den maiztasunaren (*X* = 6,6) eta autoebaluazio-ariketak egiten igarotako denboraren artean (minututan) (*X* = 80,4) [Kendall-eko <sup>τ</sup> = 0,64; p < 0,001]; horrek esan nahi du sistemara gehien sartzen diren ikasleak direla *Hot Potatoes*eko ariketak egiten denbora gehien igarotzen dutenak, badaudelako beste ikasle batzuk gutxitan sartu eta ez dutenak denbora asko igarotzen sistemaren barruan. Ikasleen gogobetetze-inkestan jasotako datu horietatik abiatuta, esan daiteke gogobetetzea nahikoa izan dela. *Tresnak ikasgelan emandako gaia errepasatzeko balio izan dit* galdera dela eta, Datuen Azterketa I ikasgaian *Hot Potatoes* erabili zuten ikasleen % 22,2k *erabat ados* dagoela dio eta % 44k *ados*. *Ariketei esker informazioa hobeto ulertu eta landu dut* galdera dela eta, tresna erabili zuten ikasleen % 29k *erabat ados* dagoela dio eta % 37k *ados* dagoela. Bestetik, *Autoebaluazio ariketak ikasteko baliabide osagarria izan daitezkeela uste dut* itema dela eta, ikasleen % 29k erantzun zuen *erabat ados* zegoela eta % 51k *ados* zegoela. 1. taulan daude gogobetetze-inkestako gai guztien batez besteko puntuazioak. Galdetegian 10 item zeuden eta hauek ziren erantzunak: (1) Erabat desados; (2) Desados; (3) Ez ados ezta desados; (4) Ados; (5) Erabat ados. | | Autoebaluazioko tresnari buruzko gogobetetze-inkesta | Batez besteko<br>puntuazioa | Desbideratze<br>tipikoa | |-----|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------|-------------------------| | 1. | Ariketei esker informazioa hobeto ulertu eta landu dut. | 3,86 | 0,80 | | 2. | Programaren erabilera erraza egin zait. | 3,06 | 0,92 | | 3. | Programa erabiltzeko ez dut Interneti buruzko<br>ezagutza maila handirik behar izan. | 3,42 | 0,84 | | 4. | Erantzun bakoitzaren ostean atzeraelikadura jasotzea<br>oso positiboa iruditzen zait. | 3,59 | 0,91 | | 5. | Ariketa bakoitza bukatzean iradokizunak bidali ahal<br>izatea oso erabilgarria iruditzen zait. | 3,43 | 0,74 | | 6. | Programa ingelesez egon arren, ez dut arazorik eduki. | 2,97 | 0,97 | | 7. | Irakaslearen web orrialdean aurki daitezkeen progra<br>mari buruzko informazio eta jarraipenak erabilgarriak<br>egin zaizkit. | 3,26 | 0,89 | | 8. | Autoebaluazio-ariketak ikasteko baliabide osagarria<br>izan daitezkeela uste dut. | 4 | 0,87 | | 9. | Tresnak ikasgelan emandako gaia errepasatzeko balio<br>izan dit. | 3,91 | 0,85 | | 10. | Ariketen diseinua erakargarria iruditu zait. | 3,18 | 1,14 | | | Balorazio orokorra | 3,50 | 1,02 | **1. taula. Gogobetetze-inkestaren batez besteko puntuazioak.** #### **c. Aldagai pertzeptualen eta ikasleen ahaleginaren arteko erlazioa** Lan honen helburu zientifikoetako bat zen egiaztatzea ea hasierako ebaluazioa (gai-unitate bati buruz duten ezagutza ikasleek beraiek baloratuta) amaierako ebaluazioarekin erlazionatzen zenetz (gaia ikasgelan amaitutzat emandakoan ezagutzen pertzepzioari buruz beraiek egindako balorazioa). Espero zitekeen bezala, hasierako ebaluazioko puntuazioak [*X* = 1,8; DT = 1,38] amaierakoak baino txikiagoak ziren [*X* = 5,01; DT = 1,1], t (51) = -15,07; p < 0,001. Lan honen beste helburuetako bat zen aldagai pertzeptualen eta ikasleek igarotako denboraren arteko erlazioak aztertzea. 2. taulan ikus daitekeenez, korrelazio interesgarriak aurkitu dira aldagai pertzeptualen (hasierakoa, amaierakoa eta ikaskuntza) eta ikasleek ikasgaia prestatzeko egindako jardueretan igarotako denboraren artean. | Jarduerak | Hasierako<br>ebaluazioa<br>(n = 52) | Amaierako<br>ebaluazioa<br>(n = 63) | Hautemandako<br>ikaskuntza<br>(n = 52) | |-----------|-------------------------------------|-------------------------------------|----------------------------------------| | Klaseak | -0,17 | 0,30* | 0,29* | | Internet | -0,02 | 0,20 | 0,13 | | Ikasi | 0,09 | 0,32* | 0,12 | | Guztira | 0,05 | 0,33** | 0,15 | <sup>\*\*</sup>Korrelazioa esanguratsua da 0,01 mailan (aldebikoa). ## **2. taula. Aldagai pertzeptualen eta ikasleen ahaleginaren arteko erlazioa (jardueretan igarotako denbora)** Hasierako ebaluazioari dagokionez, korrelazioak ez dira esanguratsuak. Horrek adierazten du ikasleak gai baten hasierako ezagutza handiagoari edo txikiagoari buruz duen pertzepzioa ez datorrela bat ondoren egindako jarduera handiago edo txikiagoarekin. Baina, amaierako ebaluazioari dagokionez, esan beharra dago korrelazio esanguratsu positiboak daudela amaierako pertzepzioaren eta ikaslearen ahaleginaren artean. Hautemandako ikaskuntzari dagokionez, eskoletara joateak bakarrik du korrelazio esanguratsua. Ez da korrelazio esanguratsurik aurkitu hautemandako ikaskuntza eta Interneten erabileraren artean. Horren azalpen posible bat hau izan daiteke: ikasleek aldagai pertzeptualak eta ahalegina baloratzerakoan oraindik ez zituzten autoebaluazioko ariketak bete, horiek gaia bukatutakoan eskegitzen zirelako Interneten. Beraz, Interneten erabilera aztertzerakoan ez dira kontuan hartzen autoebaluazioko ariketak, baina bai irakasgaiaren web gunea eta Interneteko beste baliabide batzuen erabiltze maila. ## **d. Aldagai pertzeptualen eta autoebaluazio-ariketen aprobetxamenduaren arteko erlazioak, etekin akademikoarekiko** Proiektu honen helburu zientifiko esanguratsuenetako bat zen ikustea autoebaluazio-proben erabilerak erlaziorik ba al zuen etekin akademikoarekin (ikasgaiko amaierako notarekin baloratua). Emaitzek adierazten dute autoebaluazio-ariketen erabileraren maiztasunak korrelazio positiboa duela etekin akademikoarekin [r (81) = = 0,24; p < 0,05]. Horrek esan nahi du ikasleek autoebaluazio-ariketa gehiago egiten dituzten heinean, amaierako nota ere altuagoa dela. Gainera, logikoa denez, egindako ariketa kopuruak ere aurresaten du baliabide informatikoa erabiltzen dutenen etekin akademikoa, [r (81) = 0,25; p < 0,05]. Parte-hartzaileak tresnaren erabiltzaile edo ez-erabiltzaile bezala definitu ziren gutxienez gai bateko ariketa guztiak bukatu bazituzten (% 27). Emaitzek adierazten dute autoebaluazio-tresna erabili zuten ikasleen etekin akademikoa (batez besteko maila = 48,55) erabili ez zutenena baino altuagoa dela (batez besteko maila = 37,84; U = 558,5; p < 0,05). Autoebaluazio-ariketek zer motatako ikasleei egiten dieten mesederik handiena aztertzeko, 2. irudia egin da. Irudi horretan ikus daitekeenez, notarik onenak (oso <sup>\*</sup> Korrelazioa esanguratsua da 0,05 mailan (aldebikoa). ongi, bikain edo ohorezko matrikula) atera dituzten ikasle askok eta askok *Hot Potatoes* erabili zuten. ![](_page_12_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** *Hot Potatoes***en erabiltzaileen eta ez-erabiltzaileen kalifikazioak.** Gainera, tresna erabili zuten ikasleak bakarrik kontuan izanda, autoebaluazioariketetan lortu zuten batez besteko puntuazioak nahiko ongi aurresaten du amaierako nota ere [r (27) = 0,45; p < 0,01]. Korrelazio esanguratsua lortu zen ariketa horiek egiten igarotako denboraren eta amaierako notaren artean ere [r (24) = 0,42; p < 0,05], baina kasu honetan beharrezkoa izan zen aldagai arrotz bat kontrolatzea, azterketako deialdia (otsaila, ekaina edo iraila); izan ere, agian ikasgaiarekin arazorik gehien duten ikasleek denbora gehiago beharko baitute ariketak egiteko, horrek taldearekiko etekina hobetu gabe. Aldagai pertzeptualen eta etekin akademikoaren datuak aztertzean ikusi da amaierako pertzepzioak nolabaiteko harremana duela etekin akademikoarekin [r (44) = 0,31; p <0,05]. Baina, amaierako notak ez du inolako harremanik hasierako pertzepzioarekin [r (55) = –0,22; p = 0,09], ezta ikaslearen ahaleginarekin ere [r (44) = -0,05; p > 0,05]. #### **Eztabaida** Hezkuntzako berrikuntza-ikerketa honen jatorrian ikasgai bateko material didaktikoa sortu eta zabaltzeko beharra zegoen, ikasleek eduki horiek errazago berenganatzeko autoegiaztatzeko ariketekin Internet bidez. Tresna hori eskola presentzialei laguntzeko eta osatzeko erabili da. Ikasleek beren borondatez erabili zuten eta ez zitzaien nota igo tresna erabiltzeagatik edo proba horietan lortutako puntuazioagatik. Horrekin ikasleen motibazio intrinsekoa egiaztatu nahi izan da, Taras-ek (2002) adierazitakoari jarraituta; hau da, autoebaluazio-probek ez luketela puntuagarriak izan behar; izan ere, ikaskuntzarentzako babesa izatea baita proba horien zeregina eta hori kutsatu egingo litzateke puntuagarriak izanez gero. Horrela, bada, tresna dezente erabili dela esan daiteke, eta horrekin antzeko ikerketetan gertatua egiaztatu egiten da, adibidez Lowry-k (2005) Kimikako ikasleekin egindakoa. Egile horren arabera, parte-hartze handi hori arrazoi desberdinengatik izan daiteke, hala nola, proba hauek eta ebaluazio batutzaileak (amaierako azterketa) antzekoak direlako. Irakaskuntzako esperientzia berritzaile honen kasuan, bi motatako ebaluazioetan (autoebaluazioan eta amaierako azterketan) antzeko itemak dauden arren, amaierako notan hiru zati erabat desberdin hartzen dira kontuan: teoria (aukera anitzeko 40 item), praktika (estatistikako 4 buruketa) eta SPSS programa (taldean egindako lana ikastorduetatik kanpo; datu errealak jasotzen dituzte eta ikerketako txostena aurkezten dute). Horrekin lortu nahi dena da ikasleek itemak besterik gabe buruz ez ikastea eta gehiago ulertu eta berenganatutako ikaskuntza lortzea. Beste aukeretako bat Lowry-ren azterketan (2005) erabiltzaile-taldeak zuen heldutasuna litzateke (% 32k 21 urte baino gehiago zituen). Esperientzia honetan ez da horrelakorik gertatzen, partehartzaile gehienak lehenengo mailako ikasleak baitziren, beraz, % 95 20 urtez beherakoa zen. Azkenik, Lowry-k (2005) parte-hartze maila altuaren hirugarren balizko azalpen gisa honakoa proposatzen du: ikasleek nahi adina aldiz zutela sisteman sartzeko aukera, erantzunek notetan eraginik izango zuten beldurrik gabe, eta ikasketa honetarako ere balio du azalpen horrek. Autoebaluazio-baliabidearen erabilera maila ebaluatzeaz gain, lan honen beste helburuetako bat zen ikasleek tresnari buruz zuten gogobetetze maila aztertzea. Ikusi ahal izan denez, ikasleen gogobetetze maila egokia izan da (ezagutzak ulertu eta finkatzeko balio izan diete ariketek, eta autoebaluazio-ariketak ikasteko tresna osagarriak izan daitezke), eta horrek ere justifikatuko luke erabilera maila: ikasleek baliabide eraginkorra dela hautematen dutenez, erabili egiten dute. Antzeko azterketa batean ikusi zen ikasleen ustez autoebaluazio-probek ikaskuntzan duten konfiantza hazten dutela (Lowry, 2005). Baina gehiago erabiltzeko formulak aztertu beharko lirateke; izan ere, ez erabiltzea Interneten konektatzeko zailtasunei lotua ez baitago gehienetan, baizik eta ikasteko motibazio faltari. Baina bada ikasleen beste profil bat ere (ez askorena), ikasteko motibatuta egon arren IKTra jotzen ez dutenak dira, erabiltzen ez dakitelako, eta hala ere etekin akademiko oso ona lortzen dutenak. Litekeena da IKTn oinarritutako irakatsi eta ikasteko prozesuak ikasle guztientzat egokiak ez izatea (Hoskins eta Van Hooff, 2005). Teknologia berrien erabilera aurresaten duten aldagaien artean motibazioa dago (Tolmie eta Anderson, 1989) eta ikasleen ikaskuntzarako orientazioa ere bai (Martínez, 1999). Hoskins eta Van Hooff-ek (2005) diote oraindik ez dela ezagutzen IKT erabiltzean egoten den trebeziak zer eragin izan dezakeen teknologia berrietan oinarritutako ikaskuntzen etekinean. Baina ordenagailuz egindako ebaluazio bat eta paperean egindakoa alderatu zituen azterketak ez zuen alde esanguratsurik aurkitu, beraz, IKT erabiltzen trebeziarik ez edukitzeak sortutako balizko antsietateak ez zirudien eragin negatiborik zuenik proben etekinean (Lee, 2001). Ikerketa honetan aurresan zen ikasleen hasierako pertzepzioak suposatuko zuela ondoren ikasgaian zenbateraino ahaleginduko ziren, baina hipotesi hau ez zen baieztatu. Litekeena da hasieran ezagutza maila altua duten ikasleak, oro har, ikasle "onak" izatea, etekin akademikoarekiko espektatiba handiak izatea eta horregatik lan gehiago egitea. Baina hasieran ezagutza maila baxua duten ikasleak edo matematika arloan arazoak dituztenak izan daitezke motibaziorik gutxienekoak eta horregatik ahalegina ez da izango egiaz duten ikasteko beharrarekin bat datorrena. Esan beharra dago jarduerei buruz jasotako informazioak ikasgaiaren jarraipena islatzen duela eta ez ikasleak ikasturte osoan egindako guztizko ahalegina; izan ere, ikasle batzuk amaierako azterketak gerturatu ahala gehiago saia baitaitezke. Baina ikaslearen amaierako pertzepzioak korrelazio positiboa zuen eskoletara etortzen eta ikasten igarotako denborarekin. Logikoa da ikasgelara gehien etorri eta gehien ikasten duten ikasleak izatea unitate didaktikoan gehien ikasi dutela hauteman dutenak. Emaitza horiek interpretatzerakoan kontuz ibili beharko genuke, ikasleek egindako balorazio subjektiboak baitaude oinarrian; beren ezagutza mailaren balorazioaz gain, baita ikasgaia prestatzen igaro duten denborarena ere (eta litekeena da ikasleek denbora hori "puztu" izana, nahiz eta galdetegi horietan ikasleek pasahitz batzuk zituzten anonimo izaten jarraitzeko). Bestalde, amaierako ezagutzaren pertzepzioa ikasleek egindako ahaleginarekin eta etekin akademikoarekin erlazionatzen da modu positiboan, espero zen bezala. Gai bat aurkeztu ondoren gehiago dakitela uste duten ikasleak dira ikasturtearen amaieran etekin akademiko hobea lortzen dutenak. Honkimaki, Tynjala eta Valkonen-en (2004) emaitzak bat datoz horrekin, egiaztatu egin baitzuten ikasleen ikaskuntza-esperientziaren pertzepzioak eta egin zuten ikaskuntzaren ebaluazioak bat zetozela irakasleen ebaluazio "objektiboarekin". Esan dezakegu amaierako ezagutzaren pertzepzioa etekin akademikoaren aurresale nahiko ona dela, baina ez ikasleen esfortzua. Martínez eta Moreno (2005) ere konklusio horretara iritsi ziren ikasleen ahaleginari dagokionez. Horren zergatia izan daiteke ikasleek hasieran dituzten ezagutza eta itxaropen mailak oso desberdinak izatea, ondorioz, ikasleek egindako ahalegina bat ez etortzea ikaskuntzan emaitza egokiak lortzeko egiaz igaro beharreko denborarekin. Gainera, etekin akademikoaren eta autoebaluazio interaktiboaren erabileraren arteko erlazio zuzena egiaztatu zen. Zehatz esanda, *ez gainditu* eta *nahiko* kalifikazio gehiago dago *Hot Potatoes* erabili ez dutenen artean, eta erabili dutenen artean, berriz, *oso ongi* eta *bikain* gehiago ageri dira. Egia da autoebaluazio-ariketa gehien egin dituzten ikasleek nota hobeak ateratzen dituztela, eta baliabidea erabili duten ikasleen artean korrelazio positiboa dago *Hot Potatoes*eko puntuazioen eta ikasgaiko amaierako noten artean. Baina horrek ez du esan nahi, nahitaez, sistema erabiltzeak etekin akademikoa hobetzen duenik zuzenean (izan ere, ez baita erabili ondorio horren garbiak ateratzeko adinako metodologia esperimentala). Seguru asko, *a priori* motibazio handiagoa duten ikasleek, Interneten sartzeko erraztasun handia dutenek eta IKT ongi maneiatzen dakitenek erabiliko dute tresna gehien. Lowry-ren (2005) azterketan alde esanguratsua zegoen autoebaluzioko proba interaktiboak egin zituztenen eta egin ez zituztenen artean, lehenbizikoek bigarrengoek baino emaitza hobeak lortu baitzituzten. Alde hori ikasleen izaerari (ikasle hobeak) ote zegokion ikusteko, bi taldeen (aurreko erabiltzaileak / ez-erabiltzaileak) etekina alderatu zen antzeko beste ikasgai batean. Ikasgai horretan ez zen autoebaluazio interaktiboa egiteko aukerarik eta ez zen bi taldeen artean alde nabarmenik ikusi. Beraz, autoebaluazio interaktiboa ebaluazio hezitzailearen zati bat denez, estrategia eraginkorra dela esan daiteke, ikasleen ikaskuntza hobetzeko. Horrela, bada, ebaluazio-sistema interaktiboa izateari esker, hazi egiten da ikasleek egindako akatsen potentzial didaktikoa. Horrek esan nahi du autoebaluazio-sistemak informazio garrantzitsua ematen diola irakasleari, bere ikasleen ikaskuntzaprozesuaren kontrol handiagoa eskaintzen dio eta atzeraelikadura ere bai, eta horri esker aurrez jakin dezake ebaluazio batutzailearen prozesua, akats kontzeptualak eta kontzeptuak aplikatzean egindakoak (Palomares *et al*., 2005). Azterketa honen emaitzek adierazten dute Internet bidezko autoebaluazioak eragin positiboa duela erabiltzea erabakitzen duten Datuen Analisiko ikasleen ikaskuntzan. Baina esperientzia honetan eta antzekoetan, arrazoi etikoak direla eta, ez zen egiazko kontrol-talderik jarri, beraz, ebaluazio batutzailean egon den eragin positiboa beste faktore batzuengatik izan daiteke. Materiala sortu eta argitaratutakoan, ez du beste parte-hartzerik behar, iruzkinak eta emaitzak jasotzea ez bada. Horregatik, materiala sortu eta sistema abian jartzen igarotako denbora justifikatuta dago ikaskuntzan duen hobekuntzagatik, ikasleei sortzen zaien gogobetetzeagatik, eta ondorengo ikasturteetarako ikasgaia irakasteko baliabide osagarria delako. Irakaskuntzako jarduerari dagokionez, sortutako material didaktikoa hobetzeko asmoa dugu, atzeraelikaduraren kalitatean oinarrituz, giltzarria baita ikaskuntza hobetzerakoan. Datozen ikasturteetako ikasleei ikerketa honetako emaitzen berri emango zaie on-lineko autoebaluazioa erabiltzera anima daitezen. Gainera, sistema hori ebaluazio batutzailearen zatia izan daiteke ordenagailu-gelan, irakasleek gainbegiratuta. Jarduera honetan izandako puntuazioak amaierako notan eragina izan dezake. Horri esker ebaluazio jarraitua egingo litzateke bloke didaktikoka eginez gero ECTS sistemako jarraibideei jarraituaz, baina abantaila batekin: ariketa edo galdera-sorta zabala legoke eta irakurle optikoaren mugak gaindituko lirateke. Hezkuntzako ikerketa mailari dagokionez, interesgarria litzateke egiaztatzea autoebaluazio-sistemek motibazio gutxiko ikasleei mesederik egiten dieten, Honkimaki eta lankideen ikerketak (2004) iradoki bezala. Azkenik, azpimarratu beharra dago autoebaluazio-proba interaktiboak erabilgarriak direla ebaluazio hezitzailerako tresna gisa ikasleen ikaskuntza eta gogobetetze maila hobetzeko, kalitatezko prestakuntza sustatuz. Horrekin batera, GHEEn hain garrantzitsua izango den "ikaslean oinarritutako irakaskuntza" bultzatu nahi izan dugu, ikasleek beren ikaskuntza-prozesuan parte-hartze aktiboagoa izanik, eta irakasleen aldetik jarraipen pertsonalizatuago bat lortuz denbora-inbertsio gehiegirik suposatu gabe. Azkenik, ikasleek lortu beharreko konpetentziak irakasgaian definituak izatea ezinbestekoa da autoebaluazioko aktibitateak diseinatzen hasi aurretik, baina argi utzi behar da, orobat, ikasleen trebetasun guztiak ezingo direla landu aktibitate mota honen bidez. #### **Bibliografia** - Area, M. (2005): *Internet en la docencia universitaria. Webs docentes y aulas virtuales*, <http://webpages.ull.es/users/manarea/guiadidacticawebs.pdf> [2006ko irailaren 10ean egiaztatua] - Ausubel, N. H. (1983): *Psicología Educativa: Un punto de vista cognoscitivo*, Trillas, México, [2. argitarapena]. - Black, P. eta William, D. (1998): "Inside the black box: raising standards through classroom assessment", *Phi Delta Kappan,* **80 (2)**, 139-144. - Carrasco, A.; Gracia, E. eta de la Iglesia, C. (2005): "Las TIC en la construcción del Espacio Europeo de Educación Superior. Dos experiencias docentes en Teoría Económica", *Revista Iberoamericana de Educación*, **36**, 1-16. - Cebrián, M. (2003): *Enseñanza Virtual para la Innovación Universitaria,* Narcea, Madril. - Coll, C. (1991): "Concepción constructivista y planteamiento curricular", *Cuadernos de Pedagogía,* **188**, 8-11. - Collis, B.; De-Boer, W. eta Slotman, K. (2001): "Feedback for web-based assignments", *Journal of Computer-Assisted-Learning,* **17**, 306-313. - Comunicado de Praga (2001): *Hacia un Espacio Europeo de Educación Superior*, <http://www.ulpgc.es/hege/almacen/download/6/6928/comunicado\_praga.pdf> [2006ko irailaren 10ean egiaztatua] - García Carrasco, J.; Pérez, M.J.; Rodríguez, B. eta Sánchez, M.C. (2002): "Evaluar en la red", *Revista de Teoría de la Educación. Educación y cultura en la sociedad de la información*, <http://www3.usal.es/~teoriaeducacion/rev\_numero\_03/n3\_art\_ sanchez-rodriguez.htm> [2006ko irailaren 10ean egiaztatua]. - Gómez Alvarez, L. (2006): "Respeto por los estilos de aprendizaje y otros principios de práctica docente efectiva : modelo para curso on-line centrado en el estudiante", *II Congreso Internacional de Estilos de Aprendizaje.* Chile - Hiltz, S. R.; Arbaugh, J. B.; Benbunan-Fich, R. eta Shea, P. (2004): "ALN Research: What we know and what we need to know about contextual influences?", in J. Bourne eta C. Moore (arg.), *Elements of Quality Online Education: Into the Mainstream* Sloan-C Series, **5**, 109-124. - Honkimaki, S.; Tynjala, P. eta Valkonen, S. (2004): "University students' study orientations, learning experiences and study success in innovative courses", *Studies in Higher Education,* **29 ( 4)**, 431-449. - Hoskins, S.L. eta Van Hooff, J. (2005): "Motivation and ability: which students use online learning and what influence does it have on their achievement?", *British Journal of Educational Technology,* **36(2)**, 177-192. - Ibabe, I. eta Jauregizar, J. (2005): *Cómo crear una web docente de calidad*, Netbiblo, A Coruña. - Lara, S. (2003): "La evaluación formativa a través de Internet", in M. Cebrián, *Enseñanza virtual para la innovación universitaria,* Narcea, Madril, 105-117. - Lee, G. eta Weerakoon, P. (2001): "The role of computer-aided assessment in health professional education: a comparison of student performance in computer-based and paper-and-pen tests", *Medical Teacher,* **23**, 152-157. - Lowry, R. (2005): "Computer-aided self assessment –an effective tool", *Chemistry Education Research and Practice,* **6(4)**, 198-203*.* - Martínez, M. A. (1999): "An investigation into successful learning: measuring the impact of learning orientation a primary learner-difference variable on learning", *Dissertation Abstracts International Section A: Humanities and Social Sciences,* **60**, 3-A, 0648. - Martínez, R. J. eta Moreno, R. (2005): "Validez de indicadores de trabajo del estudiante en - el proyectado EEES: Una replicación", *IX Congreso de Metodología de las Ciencias Sociales y de la Salud,* Granada. - O'Neill, G. eta McMahon, T. (2005): "Student-centred learning: what does it mean for students and lecturers?", in G. O'Neill; S. Moore y B. McMullin (arg.), *Emerging Issues in the Practice of University Learning and Teaching,* AISHE, Dublín. - Palomares, T.; Fernández, K.; Madroño, J.I.; González, J.; Chica, Y.; Torres, A.; Chomón Sáez, F.J. eta Bilbao, P. (2005): "Las tecnologías de la información y comunicación como factor del aprendizaje en la docencia universitaria", in A. Goñi, *Innovación educativa en la Universidad*, EHUko argitalpen-zerbitzua, Bilbo. - Peat, M. eta Franklin, S. (2002): "Supporting student learning. The use of computer-based formative assessment modules", *British Journal of Educational Technology,* **33(5)**, 515-523*.* - Peat, M.; Franklin, S.; Devlin, M. eta Charles, M. (2004): "Revisiting associations between student performance outcomes and formative assessment opportunities: Is there any impact on student learning?", in R. Atkinson, C. McBeath, D. Jonas-Dwyer eta R. Phillips (arg.), *Beyond the comfort zone: Proceedings of the 21st ASCILITE Conference* Perth, 760-769, <http://www.ascilite.org.au/conferences/ perth04/procs/peat.html> [2006ko irailaren 10ean egiaztatua]. - Plous, S. (2000): "Tips on creating and maintaining an educational World Wide Web site", *Teaching of Psychology,* **27**, 63-70. - Raña, J.C. (2002): "Hot Potatoes y las Ciencias Sociales", *Milenio. Revista digital,* <http://www.gh.profes.net/actualidad.asp> [2006ko irailaren 10ean egiaztatua]. - Ricketts, C. eta Wilks, S.J. (2002): "Improving Student Performance Through Computerbased Assessment: insights from recent research", *Assessment & Evaluation in Higher Education*, **27 (5)**, 475-479. - Rotger, B. (1990): *Evaluación Formativa,* Cincel, Madril. - Scriven, M.S. (1967): "The methodology of evaluation", in *Perspectives of curriculum evaluation* (AERA Monograph Series on Curriculum Evaluation, 1. zk.), Rand McNally, Chicago. - Sherman, R.C. (1998): "Using the World Wide Web to teach everyday applications of social psychology", *Teaching of Psychology,* **25**, 212-216. - Taras, M. (2001): "The use of tutor feedback and student self-assessment in summative assessment tasks: towards transparency for student and for tutors", *Assessment & Evaluation in Higher Education,* **26 (9)**, 605-614. - –––––––––––––, (2002): "Using assessment for learning and learning from assessment", *Assessment & Evaluation in Higher Education,* **27 (2)**, 501-510. - –––––––––––––, (2003): "To feedback or not to feedback in student self-assessment", *Assessment & Evaluation in Higher Education,* **28 (5)**, 549-565. - Tolmie, A. eta Anderson, T. (1989): "Information technology and peer-based tutorials" *The Psychologist,* **11(8)**, 381-384. - University of Glasgow (2004): *Students Centred Learning, <*http://www.gla.ac.uk/ Otherdepts/TLS/Project/Reports> [2006ko irailaren 1ean egiaztatua]. - Ward, M. eta Newlands, D. (1998): "Use of the Web in undergraduate teaching", *Computers and Education,* **31***,* 171-184*.* - Zúñiga-Carrasco, M. (1988) : "Une conception de l'apprentissage: Recherche sur le point de vue de l'apprenant", *Bulletin de Psychologie Scolaire et d'Orientation,* **8**, 164-190*.*
aldizkariak.v1-7-579
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 72 _2010_8", "issue": "Zk. 72 _2010_", "year": "2010", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Gizarte-zaurgarritasun istorioak: ezegonkortasunaren egunerokotasuna** # **Gorka Moreno Márquez EHUko irakaslea** Artikulu honen bidez gizarte-zaurgarritasunean —'vulnerabilidad social'— sakondu nahi da, baina kasu honetan azterketa teorikoan zentratzea baino —jada egin dena behin baino gehiagotan—, egoera hau pairatzen dutenen iritzia jakitea hobetsi da, beronen bidez haien bizipenak hobeto ezagutzeko eta maila teorikoan lantzen dena benetan errealitatean nola gauzatzen den irudikatzeko. Horretarako, pertsona horien egunerokotasuna hobeto ezagutzeko hainbat elkarrizketa egin dira, haien beharrak, nahiak eta etorkizuneko itxaropenak ezagutzeko nahiarekin. Halaber, artikulu honen bidez gizarte-zaurgarritasunean ageri den ezegonkortasunean sakondu nahi da, baina datu eta teoriak alde batera utzita eta egoera hau pairatzen dutenen hitza entzunda. GAKO-HITZAK: Gizarte-zaurgarritasuna · Gizarte-bazterkeria · Herritartasunaren krisia · Ikerketa-bekak · Gutxieneko errentak · Alargun-pentsioak. This article present the results of a study on naming practice in Basque Country: across a research on selection of firts names of newborns, the study shows how the sociological logics influences the parents' choice. However, the investigation focuses on the autonomy of parents and emphasizes the role of resistance to institutional norms and rules about the selection of name. KEY WORDS: Social vulnerability · Social exclusion · Crisis of citizenship · Research fellowship · Minimum incomes · Widow´s benefits. *Jasotze-data: 2009-07-17. Onartze-data: 2009-10-13.* #### **1. Gizarte-zaurgarritasuna. Gero eta garrantzitsuagoa den errealitatea** Azken urte hauetan gizarte-zaurgarritasunak gero eta garrantzi handiagoa hartu duen kontzeptua da. Nolabait integraturik baina bizi-kalitate egokia ez duten eta ezegonkortasunean bizi direnen ezaugarriak azpimarratu nahi dira ideia horren bidez. Ikuspegi honen baitan kokatzen dira, hain zuzen ere, Robert Castel soziologo frantziarrak egindako ekarpenak. Egile horrek gizartearen egituraren baitan hiru alde bereizten ditu: integrazioa, zaurgarritasuna eta bazterkeria (Castel, 1990, 1992, 1997, 2004). Sailkapen horrek eragin handia izan du ondoren egindako lan askotan (García-Serrano eta Malo, 1996; Arriba, 2002; EEEE, 2003). Definizio zehatza aipatu ondoren, eta errealitatean azaltzen diren adibideak aipatzearren, zaurgarritasunean kokatzen diren pertsonek askotan ezin dute okela-xerrarik erosi eta babarrunekin moldatu behar dira, ez dute berogailurik etxean edota zailtasun ikaragarriak dituzte etxeko alokairua, mailegua edota fakturak ordaindu ahal izateko. Peter Glotz-ek aipatzen duen bezala, «jende hau oraindik supermerkatuetan ikus dezakegu, eta ia guztietan gehiengotik ez dira nabaritzen oraindik. Izan ere, ezin dugu jakin saskian soilik gurina, ogia edota yogurrak daramazkiena dietan dagoen edota beharrezkoa dena erosteko diru nahikorik ez duen» (Glotz, 1992: 179). Castel-en gerturapen teorikoa abiapuntutzat harturik, gizarte-zaurgarritasuna osatzen duten aspektu nagusiak aztertzea izango da artikulu honen helburu nagusia. Horretarako, sakoneko elkarrizketa batzuk egin zaizkie —zortzi guztira egoera hau pairatzen duten pertsona eta taldeei. Egindako elkarrizketak hiru tipologia ezberdinen arabera sailkatu dira. Lehenengo taldean gazteria bildu da, bertan ikerketa-bekak dituzten hiru pertsonen (1., 2. eta 3. elkarrizketak) eta oinarrizko errenta jasotzen duen beste baten kontaketak bildu direlarik (4. elkarrizketa). Bigarren taldean, oinarrizko errenta jasotzen dutenen elkarrizketak daude. Kasu honetan diru-laguntza jasotzen duen gazte bat (4. E), 40 urte inguru dituena (5. E) eta hirugarren adineko pertsona bat (6. E) elkarrizketatu dira. Ikusten denez, bizitzaren momentu ezberdinetan egonik ere, hirurek jasotzen dute oinarrizko errenta. Azken taldea pentsioak jasotzen dituzten pertsonena da, bertan 65 urte baino gehiago dituztenengan jarri delarik arreta nagusia. Bereziki alargunen egoera aztertuko dugu, gizarte-zaurgarritasuna pairatzen duen talde esanguratsua baita. Kasu honetan, alargun bati egin zaio elkarrizketa (7. E), umezurtzpentsioa jasotzen duen bati (8. E) eta ez-kontributiboa den pentsioaz gain oinarrizko errenta ere jasotzen duen bati (6. E). Pentsatzekoa denez, elkarrizketatu bakoitzari ezizen bat eman zaio. Dena den, nahiz eta izenak gezurrezkoak izan, bertan agertzen diren testigantzak guztiz benetazkoak dira. #### **2. Gazteria: etorkizun zehaztugabeko taldea** Gazterian zentraturiko atal honetan hauei loturiko hiru ezaugarri orokor landuko dira. Lehenik eta behin, ikerketa-bekak aztertuko dira, gazteek izanik gehienetan horrelako *kontratuak* pairatzen dituztenak. Bigarrenik, gazteriaren eta etxebizitzaren arteko harreman gatazkatsua landuko da. Eta azkenik, eta aurreko biei lotuta, nerabetasunaren eta heldutasunaren artean dauden gazteek sufritzen duten dirusarreren gabezian eta bizi-ezegonkortasunean sakonduko da. ## **2.1. Formazio-bekak** Gai zehatz hau aztertu baino lehen, elkarrizketatu egin ditugun gazte guztiek formakuntza eta prestaketa handia dutela azpimarratu behar da. Denak unibertsitatean ikasitakoak dira eta guztiek ere espezializazio-ikastaro edota formakuntza osagarria jaso dute. Nahiz eta guztiek kualifikazio altua izan, lehen ez bezala horrek ez du kalitatezko eta ongi ordainduriko enplegurik bermatzen. Orain 600 euroko hileroko beka bat jasotzen dut. Hemendik aurrera, dirulaguntza bat izango da tesi-doktorala egiteko ia jardunaldi osoz, soilik sei ordu lektiboko irakasle kontratua izan dezaket honetaz gain. Besterik ez du onartzen, hala nola materiala, dietak edota bidaiak (E 3: Aitziber). Beka hilero 1.000 eurokoa da eta bere iraupena urtarriletik abendura arte bitartekoa. Lehen honen antzekoa zen beste beka bat izan nuen, kasu honetan sei hilabetekoa (E 1: Jon). Aurrezki kutxa batean nengoen, gutxi gorabehera zortzietatik hirurak arte, atera beharreko lanaren arabera, hilero 500 euro jasotzen nituen… (E 2: Koldo). Aipatutako istorio horiek garbi erakusten dute formakuntza ez dela lan-egonkortasunaren sinonimoa. Era horretan, gazteek askotan lan-kontratu ezberdinak izaten dituzte —izaten dituztenean—, gehienetan behin-behinekoak eta epe jakin baterako, nahiz eta enplegu horrek kualifikazio handia eskatu. Errealitate hau, gazteen ia erabateko monopolioa izanik, oso loturik dago azken urte hauetan bogan dagoen *mileurismo* kontzeptuarekin. Halaber, gero eta gazte gehiago dira kualifikazio handia dutenak eta, era berean, behin-behinekoak diren eta mila euro inguruan kokatzen diren enpleguak dituztenak. Are gehiago, zenbaitetan ere mila euro famatu horietatik nahiko urrun kokatzen diren lan-kontratuak topatzea ez da zaila izaten. Bekadunen kasuan, adibide bat aipatzearren, 2006. urtean 23.000 ikertzaile-bekadun zeudela estimatzen zen (*El País*, 2006/05/21), horiei arlo pribatuan ari diren praktika- edota formakuntza-bekadunak gehitu beharko genizkielarik. Pentsa daitekeenez, egindako elkarrizketetan paragrafo honetan aipatutako ezaugarri hauek behin eta berriz salatu egiten dira, bertan hainbat elementu azpimarratzen direlarik: lan-eskubideen falta beka-kontratu hauetan, beken eskasia diru aldetik edota ikerkuntza enplegutzat ez jotzea, horrek dakarren eskubideen ukapena aintzat hartuz. # **2.2. Gazteak eta etxebizitza** Gazte gehienentzat etxebizitza arazo larrienetakoa dela esatea ez da berria eta elkarrizketetan zehar errealitate hori era argian islatzen da. Horrela izanik, gazteen artean ohikoak izaten diren bizitzeko aukera posible bakarrak agertzen zaizkigu: 1-Gurasoen etxean bizitzea, 2-Etxebizitza partekatzea, edota 3-Bikotearekin bizitzea. Laugarren aukera bat, bakarrik bizitzearena, printzipioz —printzipio *matematiko-hipotekarioa* zehazki— ezinezkoa suertatzen da, familiaren laguntza oso handia ez bada behintzat. Independizatu egin diren elkarrizketatuen artean etxebizitzak gabezia eta arazo franko izaten ditu, berogailurik edo igogailurik ez izatea, hezetasunak, etab. Lehen aipatutako diru-sarreren eskasiak zein behin-behinekotasunak erabat oztopatzen dute etxe berri bat erostearen aukera edo gutxienez era egokian dagoen batean bizitzea. Datu batzuek ezerk baino hobeto irudika dezakete egoera hori: Espainiako Gazte Kontseiluaren arabera, gazte batek bere diru-sarreren % 85,9 etxebizitza ordaintzeko erabili behar du eta gazteez osaturiko etxe batek % 53,9. Gure gertuko datuei erreparatuz, Bizkaia da estatu osoan portzentaje altuenak erakusten dituena; horrela, gazte batek bere diru-sarreren % 111,6 erabili beharko luke eta % 68,7 hurrenez hurren. Gipuzkoa ere goiko probintzien artean kokatzen da, laugarrena hain zuzen ere, Bizkaia, Bartzelona eta Balearren atzetik, % 106,6 eta % 65,6 batekin (CJE, 2009: 14). Ikusten denez, datuak argigarri bezain adierazgarriak dira. Obra behar duen ehun urteko etxea da (teilatua, igogailua, fatxada, portala…), ez du ez trasterorik ez garajerik eta leihoak oso zaharrak dira (E 3: Aitziber). Azkeneko 8-9 urteetan alokatutako hainbat pisutan bizi izan naiz beste ikasleekin, hamar bat baino gehiago. Gehienak alokairu garestikoak ziren —250-300 euro pertsona bakoitzeko— edota bestela gabezi handikoak izaten ziren: berogailurik ez, etxebizitza oso zaharrak eta baldintza kaskarretan, etab. (E 1: Jon). ## **2.3. Baliabideen gabezia eta bizitzaren behin-behinekotasuna** Aurreko bi ataletan ikusi izan den bezala, bai lanaren behin-behinekotasunak bai etxebizitzaren gaiak gazteen zaurgarritasuna bultzatzen dute hein handi batean. Horrek guztiak argi erakusten du gizarte-zaurgarritasuna gero eta gazte gehiagorengana ailegatzen dela eta gero eta eragin handiagoa duela lehen errealitate honetatik at gelditzen ziren klase ertainetan. Hona hemen adibide bat baino ez: gazteen ia erdiak, % 48,9k zehazki, behin-behineko kontratuak ditu Estatu mailan (CJE, 2008). Erkidegoari dagokionez, emaitzak antzekoak dira eta 25 urte azpiko gazteen artean kontratu mota hori % 64koa da (Trevilla, 2006). Horrelako testuinguru batean sortzen diren aukerak dira gizarte-zerbitzuetara jotzea edota, eta ohikoagoa dena, senideen laguntza jasotzea. Azken hori izaten da gehienetan gazte askok nolabaiteko bizitza duin bat aurrera eramateko duten aukera bakarra. Era horretan, familiaren bidez aisialdian, arropetan edota janarietan suerta daitezkeen gabeziei aurre egiten diete gazteek, baina pairatzen duten mendekotasun ekonomikoa erabatekoa da eta lehen salbuespena zena gero eta sarriago agertzen da. Injuveren datuen arabera, gazteen % 20k beste pertsona batzuen laguntza ekonomikoa behar du bizi ahal izateko (*El País*, 2006/10/22); gehienetan laguntza hori senideek edota gertuko pertsonek eskainitakoa izaten da, askotan emantzipatu eta gero ere jarraitzen duena. Non erosten duzu arropa, zergatik (elkarrizketatzailearen galdera)? Herrian bertan, horrela nire ama etortzen da, izan ere berak ordaindu egiten dit arropa ia guztia (E 3: Aitziber). Egoera honek automugaketa anitz dakar bere baitan, hala nola janari, aisialdi edota arropa arloetan. Are gehiago, zenbaitetan hain arrunta eta beharrezkoa den lagunekin gelditzea ere zaila suertatzen da gazte askorentzat horrelako baldintzengatik. Astero lagunekin afaltzera joatea bezalako luxuak ezinezkoak dira niretzat. Era berean hilabeteak daramatzat arroparik erosi gabe (E 1: Jon). Erosteko ahalmen handiagoa izango banu, polikiroldegian apuntatuta egongo nintzen, bidaiatu egingo nuke, poteatzera aterako nintzen, erosketak egitera… (E 3: Aitziber). Aisialdian zentratuz, gazteentzat oso esanguratsua den ospakizun bati buruz hitz egingo dugu hurrengo lerroetan, ezkontzen inguruan alegia. Arazo ekonomikoak dituen gazte bat ezkontza batera gonbidatzen dutenean aukerak dira: baietz esatea eta hainbat hilabetetan —edo urte osoan— arazo ikaragarriak izatea hileko kontuak osatzeko; edota gonbiteari ezetz esatea, sinesgarria izan behar den aitzakia bilatuz edota zuzenean onartuz bere egoera ekonomikoa ez dela ona. Kasu guztietan irtenbidea ez da batere ona eta gehienetan gertukoen aurrean lotsa pasatzea ezinbesteko baldintza izaten da. Bitxia eman dezakeen arren, elkarrizketatu bik hitz bera erabiltzen dute ezkontzen ospakizuna definitzeko: *odolateratzea*. Gero eta gehiago nabaritzen dudana ezkontzena da, *putada* ikaragarria dira. Neure bizitzan ez naiz inoiz ezkontzetara joan eta orain hasi naiz, ez askotara, baina batera gonbidatzen zaituzte eta beste batera eta ezin da, hau odol-ateratze bat da (E 4: Juan). Ezkontzak? Asmatu ez balira hobe… Baina tira, nire lagunak azkenaldi honetan ezkontzen ari dira eta odol-ateratze bat da, baina tira… (E 2: Koldo). Azkeneko ezkontza orain dela urte eta erdi izan zen, dena den ez zuen gastu handiegirik suposatu. Bazkaria ezkontzen zirenek ordaindu zuten, oparirik ez nien egin, arropa oparitu zidaten. Orain dela bi urte lagun baten ezkontza izan zen eta dirurik ez nuenez ez nintzen joan (E 3: Aitziber). Ikus daitekeen moduan, horrelako egoera batean etorkizuna eraikitzeko aukerak nahiko urriak dira, eta hortaz, etorkizun ezegonkorra, aurretik ezagutu ezin dena, eta askotan urduritasuna sorrarazten ditu. Etorkizuna? Zehaztugabea (E 3: Aitziber). Etorkizunean ez dut asko pentsatzen. Gure belaunaldikoek ez diote asko erreparatzen etorkizunari; izan ere, begiratzen baduzu badakizu zer ikusiko duzun, iluntasuna… (E 2: Koldo). Horrela, bada, orainaldiak etorkizunari eusteko aukera gutxi ematen ditu, eta testuinguru horretan ez dira arraroak izaten egunetik egunera bizitzeko agertzen zaizkigun estrategiak, nolabaiteko *betiereko carpe diem* batean biziz eta bi aukera nagusi izanik: bata, biziraupena, ezbeharrei eta bizi den errealitateari aurre eginez eta aurrera egiten saiatuz; eta bestea, ihesaldia, irtenbideak alde batera utzitz eta *Historias del Kronen* film eta eleberrian ikus daitekeen nolabaiteko alienazioari jarraituz. #### **3. Gutxieneko diru-sarrera (Oinarrizko Errenta) jasotzen duten pertsonak** #### **3.1. Zaurgarritasun-egoera** Oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonen inguruan aipa daitekeen lehenengo ezaugarria pairatzen duten gizarte behin-behinekotasun handia da, eguneroko edozein jardueratan islatzen dena gehienetan. Dena den, ezaugarri hori talde honena da, baina gizarte-zaurgarritasuna pairatzen duten beste kolektiboetan ere era nabarian agertzen da. Etxebizitzaren kasuan, adibidez, ematen diren gabeziak nahiko handiak izaten dira, etxea jabetzan (E 5) zein alokairuan (E 4 eta E 6) edukita. Kasu guztietan nahiko zaharrak diren etxeak dira eta berogailu edo telefono-sarerik gabekoak dira. Azken elementu horri lotuta, behin baino gehiagotan sakeleko telefonoaren alde egiten da, horren gastu finkoak arrunt batenak baino baxuagoak baitira. Hezetasunaren arazoa ere behin baino gehiagotan agertzen da nahiko era gordinean: elkarrizketatu baten etxean adin txikiko hiru ume bizi dira eta beste batean 74 urteko gizon bat eta haren hiru urteko iloba. Berogailurik ba al duzue (galdera)? Ez, estufa bat. Telefonoa? Banuen, baina moztu egin zen (…) Hezetasuna, asko, fatxadaren alde hau oso gaizki dago, bizilagunekin bilera bat egin behar dugu hau konpontzeko, hezetasuna ikaragarria daukat, bai nik zein nire bizilagunek (E 5: José). Hezetasuna, arazo bat dugu hezetasunarekin. Goiko emakumeari garbigailua hautsi zitzaion eta eguerdian gela guzti hau ureztatu egin zuen. Hortik aurrera ez dugu argirik gela honetan, konpontzera etorri ziren baina ez dute erabat konpondu (E 6: Emilio). Askotan Oinarrizko Errenta nahikoa ez denez izaten, janaria edota arropa oinarrizko beharrizanak asetzeko esaterako, Cáritas-era jo behar dute pertsona hauek, zeinak, historikoki muturreko pobrezian eta karitatean zentratutako erakundea den arren, gizarte-zaurgarritasunean kokatzen diren pertsonekin gero eta gehiago lan egiten baitu, alegia. Azken garai hauetan krisia dela-eta, oso nabaria izaten ari da dinamika hau eta erakunde honen arduradunek behin baino gehiagotan azpimarratu dute azken hilabete hauetan haiengana jotzen duten erabiltzaileen profila eraldatzen ari dela eta, teorian behintzat, integratuta dauden gero eta lagun gehiagok jotzen dutela Cáritas-era. Era berean, horrek garbi erakusten ditu Ongizate Estatuaren azkeneko gizarte-politikek —gutxieneko diru-sarrerak dituzten gabeziak eta mugak. Datu batzuk aipatzearren, Cáritas-era jotzen duten erabiltzaileen % 52 udalek deribatu egin dituzte (*El País*, 2009/7/5). Emiliok ez zuen laguntza eskatzera joan nahi (bere emazteak hitz egiten du), asko kostatu zitzaion ez zuelako nahi. Nik ikusten nuen bakarrik arroza eta arroza jaten genuela. Niri ez dit penarik ematen, hegoamerikarrok ez dugu hainbesteko penarik. Berak esaten zuen "egingo dugun azkenekoa izango da hori", baina nik esaten nion "nik zer egingo dut, nik ezin dut horrela jarraitu". Eta egun batean umearekin, joatea (Cáritas-era) erabaki nuen (negarrez hasten da) (E 6: Emilio). Oinarrizkoak diren janaria, arropa edota aisialdia bezalako gaiak erronka itzela izaten dira pertsona hauentzat, gizarte-bazterkeria edota -zaurgarritasuna aztertzen denean behin eta berriro agertzen den konstantea izanik. Pentsa daitekeenez, testuinguru honetan aurreztea ezinezkoa izaten da. Neure buruari mugak jartzen dizkiot, noski, etxetik joan nintzenetik. Adibidez, nik janarietan asko sumatzen dut. Elikadura egokia eta kalitatezkoa eramaten saiatzen naiz, baina gehienetan hobea eramatea gustatuko litzaizuke. Fruta-dendara joaten zara eta labela duten tomateak ikusten dituzu, lau edo bost euro balio dute eta erosiko nituzke besteek zaporerik ez dutelako, baina zoritxarrez bi euroko tomateak erosi behar ditut (E 4: Juan). Gu ezin gara taberna batean sartu eta kroketa batzuk jan, ezin dugu ardo bat hartu, ezin dugu ezer hartu. Kalera zeozer hartzera ez gara joaten, ez gara zinera joaten, ez gara joaten. Sei edo hamar euro gastatzen baditugu gero ezin dugu ezer egin. Ezin dugu ezer egin, ezin gara inora joan. Bi urte eta erdi daramatzagu galtzerdirik edota zapirik erosi gabe (E 6: Emilio). Maila ezberdinetan azaltzen diren gabezia horiek eta laguntzekiko agertzen den mendekotasunak, gehienetan, ondorio psikologiko ezkorrak izaten dituzte pertsona hauengan, autoestima baxua edota adore falta ohikoak izanik haien artean. Erantzuna, sarritan, egoera hau etxean ezkutatzea edota gaiaren inguruan asko hitz egin nahi ez izatea izaten dira. Era berean, ez da harritzekoa elkarrizketetan behin baino gehiagotan, apalkuntza edota sufrimendu hitzak agertzea. Batean, adibidez, limosna hitza bost aldiz agertzen da. Batzuetan jarrera defensiboa hartzen duzu eta beste zenbaitetan nire egoera azaltzen ekiditen saiatu naiz (E 4: Juan). Eta orain limosna jasotzera behartuta nago, ez dago eskubiderik (E 6: Emilio). #### **3.2. Askotarikoa eta konplexua den errealitatea** Oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonen inguruko azterketak egiten direnean, gero eta gehiago hartzen da kontuan horien barruan topa daitekeen aniztasuna. Egindako elkarrizketetan bertan ikus daiteke elementu hori. Horrela, Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen adina 29, 73 eta 34 urtekoa da. Hortaz, behar ekonomikoa, adin horien bidez antzeman daitekeenez, gaztaroan zein zahartzaroan ageri da. Azken hori datu esanguratsua da, are gehiago kontuan hartzen badugu gutxieneko diru-sarrera azken babes modura jaio zela enplegurik gabe zeuden eta prestazio bat jasotzeko eskubidea ez zutenentzat. Izan ere, nahiz eta hori izan hasierako helburua, errealitateak argi utzi du talde horretaz gain beste batzuk ere badirela gabezia ekonomikoak pairatzen dituztenak, eta, beraz, Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen artean hirugarren adina talde esanguratsua da. Era berean, aipatutako pluraltasuna ez da soilik adinean agertzen. Persona hauek lan-merkatuarekin duten harremana eta haien laneratze-aukerak ere askotarikoak izaten dira. Horrela izanik, honen arabera Oinarrizko Errenta jasotzen duten pertsonen artean zenbait talde azpimarra daitezke. Elkarrizketetan ere, profil ezberdin horiek erraz ikusten dira. Juan (E 4) formakuntza duen pertsona gaztea da, haren lan-integrazioa ia erabatekoa da eta egun enplegurako pizgarriak jasotzen ditu eta Oinarrizko Errenta berehala utziko duela ematen du. José (E 5), aldiz, ijitoa da eta mekanika-alorrean egindako formakuntza-ikastaroa alde batera utzita ez du ia batere harremanik izan lan-merkatuarekin. Era berean, urteak daramatza Oinarrizko Errenta jasotzen. Gizarte-bazterkeria larriko testuinguru batetik dator, orain dela zazpi urte arte txabola batean bizi zen eta ez daki idazten eta irakurtzen. Hirugarrenik, Emilio (E 6), jubilatu arte enplegu eta soldata duinak izan dituen pertsona da. Kotizatu behar den gutxienekoa ez zuenez kotizatu pentsio ezkontributibo bat jasotzen du eta kopuru baxukoa izanik, horretaz gain Oinarrizko Errenta jasotzen du osagarri moduan. Azken pertsona horren kasuan, haren beharra errentaren bermaketa da soilik. Beste bien kasuan, horretaz gain, lanmerkaturatzeko neurrietan ere arreta jarri beharko da, nahiz eta haien beharrak ere oso ezberdinak izan. Ikusten denez, Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen beharrak eta esku-hartzea oso ezberdinak dira profilaren arabera, eta zerbitzu eta aniztasun horrek baliabide anitz martxan jartzea eskatzen du halabeharrez. ## **4. Hirugarren adina** ## **4.1. Hirugarren adinerako igarobidea: arriskutsua den trantsizioa** Hirugarren adineko pertsonak, gizartearen beste hainbat sektorerekin batera, gizarte-bazterkeria zein -zaurgarritasunean erortzeko arrisku gehien dutenak dira. Eta erori hitza erabiltzen dugu, askotan bizitza osoan integratuta egon diren adinekoak izaten baitira horrelako egoera pairatzen dutenak. Kasu honetan eragin nabarmena izaten du heldutasunetik erretirora egiten den igaroaldiak, askorentzat zaila eta oso malkartsua izaten da trantsizio-fase hau, bizitzan aldaketa handia suposatzen duelako. Zer esanik ez bikoteko kide bat hiltzen denean. Nire senarra bizi zenean oso ondo bizi nintzen, denetarik nuen. (…) Oso ondo bizi ginen. Berak ondo irabazten zuen, gertatzen dena zera da ez genuela aurreztu, bazkaltzera, afaltzera, oporretara asko joaten baikinen. Ni zoragarri bizi nintzen… (E 7: Felisa). Adin-talde honetan ere hainbat egoera topa ditzakegu. Alde batetik, kotizazio nahikorik ez dutenak eta, beraz, kopuru baxuko pentsio ez-kontributiboa jasotzen dutenak, hauen kasua Emilio (E 6) —jada komentatu egin dena azaletik bada ere— eta Mercedesena (E 8) da; Mercedesek 73 urte ditu eta bere bizitzan zehar aldizkako enpleguak izan dituenez, soilik hamaika urtez kotizatu egin du, gaur egun umezurtz-pentsio bat kobratzen du. Ni hamabost urte baino gehiago egon nintzen, baina engainatu egin ninduten, zeozer egin zidaten, ez dakit zer. Nik agiri batzuk bidali nituen zenbat urte kotizatuta nituen jakiteko eta esan zidatena baino gutxiago nituela ikusi nuen. Gainera orain dela urteak hamar urterekin nahikoa zela pentsioa jasotzeko esan zidaten, baina dirudienez ez da horrela (E 6: Emilio). Nik lan egin dut, gertatzen dena da aldizkako lanak izan direla eta askotan Gizarte Segurantzan afiliatuta egon gabe. (…) Ez dut kotizatu, kotizatu nuenean hamaika urtez egin nuen, gero hamabost urteko muga jarri zuten eta hor gelditu nintzen… Okindegi batean lan egin nuen hamaika urtez, baina itxi egin zen eta esan nuen hamaika urte ditudanez ondo, baina gero hamabost jarri zituzten. Ondorioa… ez dut pentsiorik… (E 8: Mercedes). Bestalde, alargunen kasua dugu —emakume alargunen kasua hobe esanda—; gehienetan ez dute Gizarte Segurantzan kotizatu eta haien senarren kotizazioarengatik jasotzen duten alargun-pentsioaren menpe egoten dira ia kasu guztietan. Horrela izanik, estatu mailan arazo eta gabezia ekonomiko gehien pairatzen dutenen artean alargunen taldea azpimarratu behar da, ezbairik gabe. Haien inguruko datu batzuk aipatzea interesgarria izan daiteke haien errealitatea zein den hobeto ezagutu ahal izateko. Estatu mailan 2,2 milioi pertsona inguru dira alargun-pentsio bat jasotzen dutenak (*El País*, 2006/5/31), emakumeak gehiengoa nabaria izanik. Hirugarren adinaren eta pobreziaren arteko harremana irudikatzeko hona hemen datu batzuk: UGT sindikatuak Katalunian egindako ikerketa baten arabera, erkidego horretan pentsio bat jasotzen dutenen erdiak pobreziaren mugaren azpitik daude (*El País*, 2006/2/23). Pentsa dezakegunez, erkidego horretako datuak beste batzuetara estrapola ditzakegu eta egoera hori pairatzen dutenen artean emakumeen portzentajea handia izango da. Zentzu horretan, ezin dugu ahaztu senarraren heriotza familia horren diru-sarreren % 44ko murrizketara ailegatu daitekeela (*La Vanguardia*, 2006/1/27). Datu hauekin bukatzeko gaur egungo zenbait alargun-pentsio 500 eurotik behera kokatzen dira, Europa mailan baxuenetarikoa. Egoera hau pairatzen dutenen artean oso ohikoa izaten da hurrengo pasartean ikusiko duguna. Senarra hiltzen denean zergatik ematen zaie alargunei haren pentsioaren erdia? Emaztea hiltzen bada, senarrei pentsio osoa gelditzen zaie, bera hiltzen bada erdia. Ez dago eskubiderik. Bazkari bat gutxiago, baina argia berdin-berdin ordaindu behar duzu, ura, telefonoa, dena berdin ordaindu behar duzu. Hau oso gaizki ikusten dut (E 7: Felisa). #### **4.2. Egiturazko gabeziak: etxebizitza eta oinarrizko beharrizanak** Lehen aipatu den bezala hirugarren adineko pertsona gehienak egoera normalizatu batetik datoz. Horri gehitzen badiogu familia bat eratu zuten garaian etxebizitzaren egoera ez zela gaur egungoa, gehienek etxebizitza jabetzan dutela ohartzen gara. Nire etxeak 79 metro karratu ditu. Jabetzan daukat, nirea da, nire senarrak eta biok erosi genuen. Lehen beste batean bizi ginen. Gero errepide ondoko etxe horiek egin zituztenean hara joan ginen, gurea da, nire senarrak ordaindu egin zuen (E 7: Felisa). Dena den, agerikoa da etxebizitzan gabeziak eta arazoak dituztela, gehienbat etxe zaharrak izaten direlako eta berogailurik izaten ez dutelako edota etxe barruko hainbat zerbitzu era desegokian daudelako. Egoera horri adina gehitzen badiogu, argi gelditzen da pertsona hauen bizi-baldintzak gutxienez nahiko kaskarrak izaten direla: Felisak 76 urte ditu eta Mercedesek 73. Berogarilurik ez dut eta noski ezin dut jarri, uste dut 600 euro balio duela eta nondik ateratzen dut nik diru hori, nondik… (E 7: Felisa). Baina aipatutako gabeziok ez dira etxebizitzara mugatzen, bizirauteko oinarrizko beharrizanetan ere arazo dezente pairatzen dituzte. Beste kasuetan bezala, arazo larrienak janariarekin, arroparekin, aisialdiarekin eta gizarte-harremanetan sortzen dira. Zenbaitetan faltan bota al duzue oporretara ez joatea edota lagunekin jatetxe batera joan ezin izatea (galdera)? Bada bai, gauza horiek faltan botatzen dituzu eta joño, zure aiton-amonak bezala gaudela esaten duzu. Aspirazio handiegirik ez dugu izan gure bizitzan, baina nola ez dituzu faltan botako gauza horiek… Jendea ikusten duzu, baina zuk bizitza hori ezin duzu eraman zure egoera ekonomikoarengatik. Gure egoera ekonomikoa ez da batere ona… (E 8: Mercedes). ## **4.3. Mendekotasun ekonomikoa arau bezala** Aurreko guztia ikusi eta gero, nabaria da aurrezki hitza ia guztiz ezezaguna eta ezinezkoa izaten dela pertsona hauentzat. Ezohiko gastu bati aurre egiteko aurreztea ezinezkoa zaie eta horrelako behar bat sortzen denean, egoera are eta jasanezinago bihurtzen da. Horrelakoetan, ezohiko paga izaten da aurrera jarraitzeko aukera bakarra, eta, pentsa daitekeen moduan, hirugarren adineko pertsona hauen kasuan diru hori ez da erabiltzen opor batzuk edota kotxe berria erosteko, baizik eta bidean sortu diren *zuloak* estali ahal izateko edota oinarrizko beharrizanei aurre egiteko, ohikoak edo ezohikoak izanik hauek. Horretaz gain, pertsona hauek beren senideengandik jasotzen duten laguntza ekonomikoa oso azpimarragarria da ere. Bat-etortze bitxia gertatzen da gazteen eta hirugarren adinekoen artean: bietan mendekotasun ekonomikoa nabaria da. Lehenengoen kasuan, gurasoekiko mendekotasuna gailetzen den bitartean, hirugarren adinekoen kasuan mendekotasuna seme-alabekikoa da. Beraz, familiaelkartasuna aurrekoan goranzkoa da eta bigarrenean beheranzkoa, kontrako noranzkoan. Nire alabek erosten didate arropa, nire urtebetetzean eta gabonetan. Beraiek dira arropa erosten didatena, horrela da… Hozkailua laister puskatuko zait, oso gaizki dago eta seme-alabei laguntza eskatu beharko diet, gaur egun hozkailurik gabe ezin baikara bizi. Bakarrik bizi naizenez eta asko jaten ez dudanez gai honetan ez dut laguntzarik behar. Etxeko leihoak ere jarri dizkidate, oso gaizki baitzeuden. Gauza hauetan laguntza eskatu behar dut, bestela nondik aterako dut nik… (E 7: Felisa). Familiarekiko mendekotasun ekonomikoa da ikusi dugunez egoera honi aurre egiteko irtenbiderik erabiliena eta eragingarriena. Gurasoak laguntzeko prest edo gai diren seme-alabarik ez badago, familiarik gabeko hirugarren adinekoentzat egoera asko zailtzen da eta hauen kasuan zenbaitetan gizarte-larrialditzat jo ditzakegun errealitateak ageri dira. ## **5. Ondorioak: zaurgarritasunaren ezaugarri komunak eta herritartasunaren krisia** Azken atal honetan, eta ondorio eta laburpen gisa, artikulo hau egiteko landu diren elkarrizketak eta hiru taldeek islatzen dituzten ezaugarri komun nagusiak deskribatuko ditugu. Lehenik eta behin, azpimarragarria da gizarte-zaurgarritasuna gugandik pentsatzen duguna baino askoz gertuago kokatzen dela. Gure hiri, auzo, kale edota blokean bertan hilabeteko azken egunetara ailegatzeko arazoak izaten dituzten pertsonak daude. Gehienetan, errealitate ikusezinak izaten dira, baina horrek ez du esan nahi, inondik inora, ondorioak nabariezinak direnik. Auzokide edota bizilagunentzat pertsona *arruntak* eta integratuak dira, kalean arazoak islatzen ez dituztenak, baina haien etxeko atea ixten denean, pertsona horiek bi aldiz pentsatu behar dute egun horretan ea berogailua piztu dezaketen ala ez, edo aste horretan haragia edo arraina jaterik izango duten. Gizarte-zaurgarritasunaren beste ezaugarri bat, eta jada aipatu egin dena ere, bertan kokatzen diren pertsonen profil askotarikoa da, komunean duten ezaugarria gizarte-zaurgarritasuna eta behin-behinekotasun bitalak dira. Errealitate ezberdinengatik: enpleguaren behin-behinekotasunagatik, beken ezaugarriengatik edota prestazio ekonomiko eskasengatik —Oinarrizko Errenta, pentsio ez-kontributiboak, alargun-pentsioak—. Pertsona hauek gabezia nabarmenak erakusten dituzte hainbat oinarrizko beharrizanetan eta zailtasun handiak izaten dituzte gutxieneko bizitza duin bat aurrera eramateko. Horren guztiaren ondorioz bizitza hauskorrak eta zihurtasun gutxikoak bizi behar dituzte. Era berean, gizarte-zaurgarritasuna definitzen duten hainbat ezaugarri komun agertzen dira elkarrizketetan zehar. Aurreztea ezinezkoa izatea da horietako bat. Horrela izanik, gizarte-zaurgarritasuna pairatzen duen pertsona batentzat etorkizun luzerik ez da existitzen eta haren etorkizun bakarra hil-bukaerara ailegatzea izaten da. Egunean bizitzea normaltasun bilakatzen da. Zentzu horretan, aipagarria da adin-tartean hain urruti dauden gazte eta hirugarren adinekoentzat etorkizuna segurtasunik gabeko epea suertatzen dela. Are gehiago, ondorengo bi pasarteetan adin-tartea zehaztu izan ez balitz, zaila izango zen jakitea zein dagokion zeini. Ez dugu ezer bermaturik, horrela izanik etorkizuna galdera-ikur handi bat da (E 1: Jon. Gaztea). Bai, bai, zihurgabetasuna da nagusi. Dena den, moldatuko naizela esan beharko dut (E 8: Mercedes. Hirugarren adina). Ezaugarri komunekin jarraituz, oinarrizko beharrizanak gehienetan ase egiten dira, baina nahiko era eskasean. Etxebizitza izaten da, zentzu honetan, arazo gehien ematen duen oinarrizko beharrizana. Zenbaitetan etxebizitza izatea ezinezkoa suertatzen da ia —gazteak—. Besteetan, etxebizitzan pairatzen diren gabeziak oso nabariak izaten dira, adibidez hezetasunei dagokienez —Oinarrizko Errenta— edota fakturak ordaintzeko momentuan —hirugarren adina—. Elikadura egokia, arropa erosteko edota gizarte-harremanak izateko hain garrantzitsua den aisialdian ere arazo nabarmenak ikus daitezke pertsona hauen artean. Halaber, bi aldiz begiratu behar dira prezioak barazkiak, arraina edota haragia erosteko eta gabonak edota urtebetetzera arte itxaron behar da arropa erosteko. Laburbilduz, gizarte-zaurgarritasunaren eta behin-behinekotasunaren ondorioz gero eta jende gehiago da herritartasun osoaz disfrutatzen ez duena. Herritartasuneskubide formalak badituzte, baina errealitatean ez dira eskubide horien jabe eta bigarren mailako herritarrak izaten dira askotan, nolabait ere *azpi-herritartasun* baten jabe izanik. Azken tendentzia horrek gero eta indar handiagoa du gure gizarte garatuetan. Gero eta gehiago dira integrazioaren eta gizarte-bazterkeriaren artean kokatzen diren pertsona eta taldeak. Ez dira baztertuak, orain arte ulertu dugun bezala, baina ezta integratu peto-petoak ere. Horrela, *zaurgarritu*en kolektiboa osatzen dute, lehen gizartearen bi aldeek osatzen zuten errealitatearen artean kokatzen direnak alegia. Ez dute goserik pasatzen, baina ez dute nahi dutena jaten. Inor ez da gosez hilko, baina etxean berogailurik ez dute edo ez dute pizten. Hauxe da gero eta nabariago agertzen zaigun errealitatea gure gizarteetan, herritartasuna kideak galtzen ari da behetik, gehienbat lan-merkatuak zein Ongizate Estatuak erakusten dituen gabeziengatik. Gizarte-zaurgarritasuna pairatzen dutenen erantzuna eta ikuspuntuak ere ezberdinak izaten dira. Dena den, orokorra da frustrazio, umiliazio edota autoestimu baxuko sentimenduak. Horretaz gain, nabaria da ere hainbatek badutela gizartea era ez-justuan tratatzen ari delako sentsazioa. Hortaz, eta Margalit-en ekarpenei jarraiki, gizarte *dezente*tik oso urruti egongo ginateke, gizarte hori bere herritarrak umiliatzen ez dituena bezala ulerturik (Margalit, 1997). Zentzu horretan, eta artikuluarekin bukatzeko, gogorra bezain esanguratsua den esaldi bat agertzen zaigu elkarrizketa batean: «Nirea historiara pasa da, ni jada historiatik at nago». Esaldi horrek, beste edozeinek baino hobeto irudikatzen ditu azken paragrafoan aipatutako sentipenak eta gure gizarte garatuetan gizarte-zaurgarritasuna pairatzen dutenen egoeraren ondorioak nolakoak diren. ## **Bibliografia** - Arriba, A. (2002): *El concepto de exclusión en política social*, Ikerketa Zientifikoetarako Batzorde Gorena (CSIC), <http://www.iesam.csic.es/doctrab2/dt-0201.pdf>. - Castel, R. (1990): *Les situation-limite du processus de marginalisation: de la vulnérabilité a la désaffiliation* (EC Conference on Poverty. Marginalisation and Social Exclusión in the Europe of the 90´s aurkeztutako ponentzia, Sassari, Italia). - –––––––––––––, (1992): "La inserción y los nuevos retos de las intervenciones sociales", in F. Alvarez-Uría, (arg.), *Marginación e inserción*, Endimión, Madril. - –––––––––––––, (1997): *Las metamorfosis de la cuestión social*, Paidós, Buenos Aires. - –––––––––––––, (2004): "Encuadre de la exclusión", S. Karsz, (koord.), *La exclusión, bordeando sus fronteras*, Gedisa, Bartzelona. - CJE (2008): *Observatorio joven de empleo en España. 2º Trimestre 2008* (prentsa-oharra), Consejo de la Juventud de España, - <http://www.cje.org/C4/Notas%20de%20prensa/Document%20Library/notas200 9/objovem6.pdf>. - –––––––––––––, (2009): *Observatorio joven de la vivienda. Boletín cuarto trimestre 2008*, Consejo de la Juventud de España, - <http://www.cje.org/C15/C2/OBJOVI%2025%20(Cuarto%20trimestre%2020/Doc ument%20Library/OBJOVI%2025.pdf>- - García-Serrano, C. eta Malo, M.A. (1996): "El comportamiento económico de los excluidos: un modelo para la política social", EEEE, *Pobreza, necesidad y discriminación*, Argentaria Fundazioa, Madril. - Glotz, P. (1992): *La izquierda tras el triunfo de Occidente*, Alfons el Magnànim, Valentzia. - Margalit, A. (1997): *La sociedad decente*, Paidós, Bartzelona. - Trevilla, C. (2006): "Gobernar para los satisfechos", *El País*, abenduaren 7a (Euskadiko edizioa). - EEEE (2003): *Análisis económico de la exclusión social*, Espainiako Gizarte eta Ekonomia Batzordea, Madril.
aldizkariak.v1-7-448
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 56 _2006_6", "issue": "Zk. 56 _2006_", "year": "2006", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogikoa bihurtuta** **Arantza Gutierrez Paz EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea, eta UEUko Kazetaritza Saileko kidea** Irrati-eskola bat kudeatzea, oso ekintza dibertigarria izateaz gain, ikasketa-prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke. Era berean, ikasketa ikasgeletatik atera eta gizartera aurkezteko balio du. Bereziki, hizkuntzen ikasketan (euskararenean gurean) nabaritzen dira irratiaren onurak, eta zehazki ahozko adierazpenaren alorrean. Baina zerbait gehiago eskaintzen die ikasleei: alde batetik, kazetari moduan, ingurunea ezagutzea, eta, beste aldetik, soinu-testuak sortzea, muga bakarra sormena izanda. Gaur egun, eta informazioaren teknologia berriei eta Interneti esker, irrati-tailer edo eskola-irrati bat muntatzeak ez du diru handiko inbertsiorik eskatzen, eta edonork izan dezake halakorik ikastetxean; are gehiago, kalitate handiko produktuak egiteko behar den azpiegitura ia dohainik dute eskuragai eskolek. Hala ere, eta teknologiaren garrantzia baztertu gabe, betiere funtsezkoak dira kontatzen dena eta azaltzeko era; horregatik, ondo eraturiko gidoian oinarritu behar da irrati-sormena, hori baita ahozkotasunaren adierazpen idatzia. The management of a school radio, besides an entertaining activity, is a learning way that helps the students in their educative process, and simultaneously extracts it from the classrooms and gives it to know to the community. It is in the education of the languages, and concretely in its oral expression, the field in which more effective is the radio. But it offers something more to the student: the possibility of knowing and of interacting with him/her environment, like a journalist would do, and of creating sonorous texts, with the only limit of him/her imagination. Also, it learns to tell it to the others, that is the aim of the media. Also, nowadays, and thanks to the application of the new technologies of information and Internet, to create a studio or a school radio is within reach of all persons, because it is not necessary a great infrastructure for make good quality programs. But, although the technology is important, the fundamental is what and how it is counted, and that is why the script cannot be neglected, because on it and on a written oral expression is based the radio creation. ## **1. Sarrera** Komunikabideen paper hezitzailea ukaezina da batzuen ustez; beste batzuek, aldiz, salatzen dute hezteko erantzukizuna edo ardura gehiegitan komunikabideen esku uzten dutela gurasoek. Salaketa hori ilustratzeko, haurrek telebistaren aurrean ematen duten ordu-kopuru handia (bi ordu eta erdi baino gehiago egunero) argudiatzen dute. Hori dela eta, gero eta gehiago dira komunikabideak tresna pedagogikoa bihurtzeko aukera aprobetxatzearen aldekoak. Zehazki, hezkuntzaren alorrean bi eratan erabili izan dira tradizionalki hedabideak: arautuan (egunkari eta aldizkarietako artikuluak, bideoak eta argazkiak erabili ohi dira askotan eskola-euskarri gisa, liburuekin eta fitxekin batera), eta jarduera osagarri moduan (ikasleek egindako kazeta, irratsaioak eta bideoak, adibidez). Baina, Moix-ek proposatzen duen moduan, hedabideen ezaguerak sakonagoa izan beharko luke eskola-material egokia izan dadin: L'educació en els mitjans o l'alfabetització en mitjans (conèixer) és més complexa. Suposa portar a terme propostes d'ensenyament - aprenentatge relacionades amb es continguts corresponents a matèries o temes que tenen a veure amb un coneixement més aprofundit dels mitjans, proposant els mitjans com a objecte d'estudi. Aquest enfocament implica treballar continguts que es relacionen amb aspectes com el següents: els agents de producció, el llenguatge, les categories, les tècniques, la representació i els destinataris dels mitjans de comunicació. Continguts que han estat proposats pels autors anglesos Masterman i Bazalgette (M. Moix). Ondorioz, eta komunikabide baten kudeaketan eta funtzionamenduan parte hartzen duten arlo guztiak —eta bereziki, hezkuntzan erabilgarriak direnak ezagutzeko, eskola barruan bat sortzea litzateke aukerarik ona. Konplexutasun teknikoengatik telebista baztertu eta gero, Robert Arnau-k eta Joan Forcada-k irratia jo zuten komunikabiderik egokiena, idatzizko adierazpena ez ezik, ahozko hizkuntza ere lantzea ahalbidetzen baitu. (…) ja que aquest mitjà conjuga molt bé elements dels altres mitjans de comunicació, com pot ser: plantejament escrit de notícies per posteriorment locutar. Els alumnes aprenen quines són les eines del periodista, com es realitza la tria informativa i s'organitza la informació: i a més a més, la radio ens permet ensenyar als alumnes com s'han d'expressar oralment, donant pautes de locució i fins i tot de retòrica (Arnau eta Forcada ). Dena den, irratiaren erabilera harago doa, eta ikasmateriala edo ikasgai soila baino gehiago da. Artikuluan frogatuko dugunez, ikastetxe barruan irrati bat kudeatzeak ikasleengan ez ezik, irakasleengan eta gurasoengan ere eragin positiboak ditu. a. Irakasleen trebakuntza eta teknologia berrien erabilera bultzatzen ditu irrati baten kudeaketak. Era berean, ikasbide berriak zabaltzeaz gain, ikastetxe barruan antolatzen diren jardueretan parte-hartze zuzena izan dezaten eta sakabanaturik dauden ekitaldiak edo lanak koordina daitezen laguntzen du. Dena den, teorian horrela izanda ere, esperientziak agerian uzten du horixe bera izaten dela atal ahulenetariko bat: irakasleen inplikazioa, alegia. Normalean (eta tamalez), irakasle batek edo bik soilik hartzen dute eskolako irratiaren ardura, eta horien gainean oinarritzen da zama osoa. Ez da kasualitatea irakasle arduradun hori gurean euskara-irakaslea izatea; izan ere, horrek ikusten baitu argitasun handiagoz irratiaren balioa hizkuntza lantzeko orduan. Gutxi batzuetan, berriz, gaztelania edo beste erdal hizkuntza irakasten duena izaten da irratiaren bultzatzaile nagusia. Beste ikasgaien arduradunek ez dakusate hain argi zeintzuk diren irratiak eskaintzen dizkien baliabide pedagogikoak. Denbora, baliabide edo erabilgarritasun falta aitzakiatzat argudiatzen dutenen aurrean, esan beharra dago eskola-irratiak aukera anitz eskaintzen dituela ikasteko prozesuan: hizkuntzen ikasketaz gain, Teknologia, Ingurunearen Ezaguera edo Literatura ikasgaiei dagozkien hainbat ikasgaik tokia baitute irrati-parrillan, bai edukien bai taxuera edo generoen lanketan. b. Ikasleentzat, dudarik gabe, oso ikasketa-tresna dibertigarria izan daiteke irratia, entretenigarria bezain eraginkorra, hau da, ondo pasatu ahala, ikasten ahalbidetzen diena. Asko dira, ondorioz, irratiak ikasleei eskaintzen dizkien onurak. Komunikabideek hain presentzia handia duten gizarte honetan, irratiaren funtzionamendua, antolamendua edo historia ezagutzeaz gain, haren maneiua ikastea eta kudeatzea ere oso aberasgarria izan daiteke ikasleentzat. Era berean, programazio-parrilla osatzen duten edukiak kontrolatzen dituen neurrian, informazioaren jasotzaile pasiboa izatetik eragile aktiboa izatera pasatzeko aukera ematen dio irratiak ikasleari. Bera da informazio-emailea, eta ez hartzaile hutsa (ikasgelan gertatzen den bezala). Irratiak eskatzen dituen lan guztiak taldeka egin behar izateak beste balio bat eransten dio eginkizun horri: ikaskideekiko elkarlana, alegia. Hau da, besteen laguntza, ideiak eta lana behar-beharrezkoa da guztion artean irratsaio edo programazio bat aurrera eramateko. Horrek beste ondorio bat dakar: guztion ahotsak entzun behar dira, inoren ekarpenak, iritziak edo proposamenak baztertu gabe. Beraz, alde batetik, bere ideiak azaltzen eta argudiatzen ikasiko du haurrak/gazteak, baita besteenak entzun eta onartzen ere1. Era berean, irrati-hizkuntza bereganatu behar du ikasleak, entzunezkoan oinarritzen den hizkuntza, alegia. Musikaren, hotsaren eta isiltasunaren adierazpenahalmenaz gain, bereziki ahozko hitzarena, mintzoarena, lantzeko aukera eskainiko dio irratiak. Halaber, eta irrati-diskurtsoa berez idatzizkoan oinarritua denez, idazketan eta irakurketan trebatzeko ere balio handiko tresna da irratia2. Horretaz gainera, hizkuntza bera aberasteko aukera ematen dio irrati-lanak: - 1. Radio Enfant/ado: "Le potentiel éducatif de la communication": *«L'ensemble de la démarche de production des émissions favorise la coopération, et l'entrepreneuriat. Créer une émission de radio est une entreprise collective dans laquelle le travail de l'un dépend du travail de l'autre et où les décisions sont prises en commun. La radio est un lieu de vie où droits et devoirs se conjuguent au quotidien. Chacun a droit au respect mais se doit aussi de respecter l'autre et son environnement. La radio intégrée à une pédagogie de projet, favorise la responsabilité, l'autonomie, le respect, la prise de parole, l'esprit critique. Le projet radio met en place des modes de fonctionnement démocratiques qui donnent aux enfants la possibilité de participer à la prise de décisions». www.radioenfant.ca.* - 2. Pontoreau, Pascale (2003): *«Faciliter les apprentissages suivants: communiquer efficacement, s'exprimer correctement, énoncer des idées bien organisés, utiliser un vocabulaire précis et varié».* "Une démarche créatrice: la radio à l'école primaire". <www.petitmonde.com/iDoc/Impression/article.asp?id=24834&section=> hiztegia lantzeko, intonazioa eta ahoskera zaintzeko eta bat-bateko diskurtsoa antolatzeko, besteak beste. Hori guztia ingurunearekiko harremanetan komunikabideak eskaintzen dituen baliabideak zokoratu gabe, ingurua ezagutzeko prozesuan ez ezik, besteei komunikatzekoan ere bai. Halaber, sormena eta trebakuntza artistikoak (literarioak, dramatikoak edo/eta entzunezkoak) lantzeko tresna izan daiteke irratia. - c. Gurasoek osatzen dute eskolan inplikazio txikiena duen taldea. Horretan eragingo du bereziki irratiak. Norberaren alabak edo semeak egiten duen hitzaldi edo parte-hartzeaz gain, ikastetxearen eta guraso-elkartearen arteko komunikazioa bultzatzen du komunikabideak. Besteak beste, eskola barruan antolatzen diren jarduerak ezagutarazi ahal dira emanaldietan, baita eskola-komunitateak berak sortzen dituen albisteak azaldu ere. Beraz, topagunea izan daiteke irratia, Pascale Pontoreau-k dioen moduan: - (…) favoriser le lieu entre l'école et les parents du quartier et la communauté par l'entremise de la radio: créer des liens entre l'école et des lieux culturels à caractère scientifique (Pontoreau, 2003). ### **Irratia, hezkuntzarako tresna** Esan bezala, komunikabideak oro har, eta irratia bereziki, oso tresna egokiak izan daitezke hezkuntzan. Sara Reñé-k agerian uzten duenez, curriculumaren barruan, hizkuntzetan ez ezik, ikasgai askotan ere landu daiteke komunikabidearekin zerikusia duen atalen bat (adibidez, DBHn: Teknologian, Ingurunean, tailerretan…), baina, zalantzarik gabe, hizkuntzen irakaskuntzan nabariagoa da irratiaren paper pedagogikoa: L'àrea de llengua sembla una de les àrees més adient per integrar els continguts de l'EC. Es prioritza, en aquest cas, la part textual dels mitjans i s'incorpora regularment la lectura, l'anàlisi i la producció de textos mediàtics (Reñé). Hala ere, eta Osak, Muñoak eta Elorzak ohartarazten dutenez, hizkuntza ikasteko prozesuan, curriculumaren eremutik harago joan daiteke irratiaren (komunikabideen) erabilera. Izan ere, eta irakasle askok dakiten moduan, eredu formalak eta arau gramatikalak bereganatu arren, ikasgelatik kanpo haurrek eta gazteek erabiltzen duten hizkuntza gero eta pobreagoa da3. Horren erantzukizuna askotan leporatzen diete komunikabideei, horiek oso ahalmen handia omen baitute hizkuntzaren erabilerak (modak?) ezartzeko orduan. Hori dela eta, komunikabideetan —eskola-irratian zehazki— jartzen dute egoerari buelta emateko eginkizuna; hau da, komunikabideek sortzen duten gaixotasuna sendatzeko bide lirateke komunikabideak berak (beste neurri batzuekin batera, noski). ### **a. Hizkuntza ikasi** Eskoletan, gero eta hedatuagoa dago irakaskuntza eleanitza, inguru elebidunetan ez ezik (Euskal Herria edo Katalunia, kasu), elebakarretan ere (atzerriko hizkuntzak). Eremu elebakarretan ez bezalaxe, bigarren hizkuntza bat —euskara, <sup>3.</sup> Fenomeno hau ez da euskararen esklusiboa, beste hizkuntzetan ere gertatzen baita, globalizazioaren ondorioak antza. katalana, gaztelania edo frantsesa aipaturikoetan— modu naturalean, familian bertan, ikas dezake ikasleak. Baina ez da beti horrela gertatzen, eta ama-hizkuntza ez den bigarren hizkuntza hori ikasteko lekua da eskola. Dena den, ikastetxe barruan egindako lana ez da nahikoa gero hizkuntza hori erabiltzen ez bada, hizkuntza bat ikasteko bidea erabilera baita, edo, J. M. Artigal adituaren hitzetan: Hizkuntzak ez dira aurrez ikasten, gero erabiltzeko; erabili ahala jabetzen gara hizkuntzaz (Artigal, 1993). Iritzi bera du Ignasi Vila Gironako Unibertsitateko Psikologiako irakasleak: Hizkuntzaren bat ikasteko modurik onena hizkuntza hori erabiltzea da. Horregatik, eskolan gauzak ikasi eta irakatsi egiten direnez, eskolan hizkuntzaren bat ikasteko, hizkuntza hori erabili egin beharko da, gauzak ikasteko era irakasteko (Vila, 2004). Eskoletan, ordea, hizkuntzaren irakaskuntzan ikuspegi estrukturala lantzen da eskuarki, hau da, arau gramatikalek eta egitura formalek osatutako corpusa. Eskolaren ohiko hizkuntzaren trataeran, hizkuntzaren ikuspegi estrukturala nagusitu izan da; hau da, hizkuntza sistema formal gisa ikusi izan da, erregela eta elementu multzo abstraktu eta orokor gisa (Artigal,1993). Euskarari dagokionez, familia edo inguru erdaldunetan bizi diren haur eta gazte askok eskolan dute euskararekiko harreman bakarra. Esan bezala, hizkuntzaren arlo formala lantzen dute bertan bereziki, eta oso toki txikia uzten da lagunarteko hizkuntza erabiltzeko. Hortik kanpoko harremanetan, berriz (zoritxarrez), erdara aukeratzen dute nagusiki4. Ikastolek aurrera daramaten *Euskaraz Bizi* eta antzeko egitasmoek, eskolaz kanpoko kirol-ekintzek, bertso-eskolek edota egun batzuetako egonaldiek helburu nagusitzat dute euskara geletatik ateratzea. Eginkizun horretan lagundu ahal du eskola-irratiak edo irrati-tailerrak, Valentziako *Radio-Activitat* irratiaren esperientziak agerian utzi zuenez: Es important recordar que tots els programes s'han emès en valencià, tant la redacció dels guions com la locució s'han treballat de forma molt acurada, tot i que molts alumnes son castellano-parlants, el que ha suposat un gran esforç per la sua part i una gran oportunitat de practicar la llengua en contextos reals dés i en uns mitjans de comunicació on la normalització lingüística est lluny d'assolir els mínims (Pérez Sorl). Esparru euskaldunetan bizi diren haurrek eta gazteek erabili ahala ikasten dute hiztegia. Euskaraz irakurtzen, euskal komunikabideak kontsumitzen eta familian euskara erabiltzen badute, euskara aberatsagoa dute, eskolan soilik erabiltzen <sup>4.</sup> Kezka hori agerian utzi zuten adituen ekarpenek 2004an Gasteizen ospaturiko XI. Jardunaldi Pedagogikoetan, zeinetan ahozkotasunaren garrantzia aldarrikatu zuten, idatzizko ikasketa nagusiaren aurrean: *« (…) irakurketa eta idazketa ikastetxeetako komunikazioaren jaun eta jabe bihurtu zaizkigu, harik eta Mendebaldeko hezkuntza sistema askori buruzko txostenetan egungo gazteen ahozko hizkuntza gaitasun eskasa jaso den arte (…) euskarazko ereduetan ikasten aritu arren, gelatik atera orduko, erdaraz ari diren haur zein nerabeen jarrerak —oro har— kezkatzen gaitu.* *<sup>(…)</sup> Hizkuntzak, oro har, euskara bereziki, gela barruan zein gelatik kanpo gauzak egiteko baliatzen dugun neurrian eskuratzen ditugu. Testuinguru horretan, euskara gustuko dituzten jardueretan (ez eramanezin edo obligazioarekin) lotzeko urratsak egin behar ditugu».* (Osa, Elorza eta Muñoa, 2004). dutenek baino (salbuespenak salbuespen). Horrelakorik ezean, eskola-irratiak eskaini ahal die hiztegia aberasteko modu dibertigarria —eta ikastoletan egiten diren "atarikoak" baino askoz eragingarriagoa—. Azaldu den bezala, adituak kezkaturik dabiltza gazteek erabiltzen (ez) duten euskara oso zuzena baita gramatikalki, baina batere praktikoa gaztetxoen arteko harremanetan. Ikastolan, euskara ona eta zuzena5 erabiltzen ikasten duten arren, beharbada ez da egokiena eskolatik kanpo aritzeko (besteak beste, neologismoak, modan dauden esamoldeak, lagunarteko esapideak edota teknologia berriei lotutako mezu berriak —SMSak kasu— nekez sartzen baitira ikasliburuetan). (...) bere behar eta betebehar komunikatiboak asetzen dituen hizkuntza ahalik eta jatorrena, ahalik eta aberatsena, eta behar denean, ahalik eta zuzenena erabiltzea litzateke kalitatezko euskara. Eta honek goi-mailako literaturarekin bezala, futbol partidetako hizkerarekin, biraorekin, ligatzeko moduekin eta txisteak kontatzeko baliabide linguistikoekin du zerikusia... (Amonarriz, Arruti eta Osa, 2004). Halaber, buruz ikasiz baino hobeto egoera errealetan erabiliz bereganatzen dituzte hitz edo esamolde batzuk ikasleek; eta irratsaioen bidez sartu ahal dira horiek poliki-poliki eguneroko hizkuntzan (Goenkaleko Txapasek zioen "Hori egina zegok" berea egin zuten gazte askok, imitazioa baita ikasteko beste bide bat). Irrati-testuetan ondo uztarturik ikasten ditu ikasleak hitz eta esapide berriak (berarentzat, behinik behin), batez ere gustuko baditu. Esan beharra dago, askotan erdarazko esamoldeak erabiltzen dituela besterik ezagutzen ez duelako, eta euskarazko "musu-truk", "kristona", "hori kopeta" edo "hau larru gorria" izan daitezke "aurpegiagatik" edo "guai" edo "zelako muturra" bezain eraginkorrak, eta jatorragoak, ezparik gabe6 Era berean, irrati-mezua zehatza izan behar da entzuleak aditu eta berehala uler dezan. Are gehiago, ikaskideen arteko komunikazioan, kontzeptu abstraktuetatik ihes egingo du ikasleak, mezu zehatza azalduko du, besteek uler dezaten, hori baita komunikazioaren xedea. (...) les enfants comprennent l'importance d'adapter son langage au public qui écoute (...) Lors de la préparation des séquences, chacun doit veiller être clair et utiliser un vocabulaire spécifique compréhensible de tous. Pas question de dire n'importe quoi, n'importe comment... (Pétit Génies). <sup>5.</sup> Ibon Sarasolaren kontzeptuetan, Kike Amonarrizek, Andoni Egañak eta Joxerra Garziak hiru maila bereizten dituzte hizkuntzaren kalitateari dagokionez: a) Euskara zuzena edo Euskaltzaindiaren arauen araberakoa; b) Euskara jatorra edo euskararen senaren edo usadioaren araberakoa eta c) Euskara egokia, bere xede komunikatiboetara egokitua, edo egoeraren araberakoa. Ikastolan ikasitakoa, zuzena den arren, oso gutxitan izaten da jatorra edo egokia, batez ere, gazteek behar duten komunikazio-tresna moduan. <sup>6.</sup> Horren inguruan lan bikaina egiten ari dira Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Kike Amonarriz, besteak beste. Era berean, horren inguruko hausnarketak aurki daitezke Ulibarri egitasmoan: www.ulibarri.info. Horiek eta beste batzuek oso kezka handia azaleratzen dute gazte euskaldunek erabiltzen duten euskaraz, eskolak horretan duen erantzukizunaz eta egoera hobetzeko egin ahal duenaz. Kezka horren adierazle ditugu ere ahozkotasunaren inguruko gogoeta eta ikastaro ugariak. ## **b. Ahozko adierazpena landu** Era berean, eta orain arte esandakoarekin jarraituz, ikaslearen ahozko adierazpena hobetzeko aukera ematen du eskola-irratiak. Izan ere, esaten denak ez ezik, esaten jakiteak ere ezinbesteko garrantzia du informazioa besteei helarazteko orduan, eta hori da komunikabideen helburu nagusia: pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzea, alegia. Gauzak izendatzen hasten denean, horietaz jabetzen da gizakia. Izenik ez daukana ez dagoela esan genezake. Hau da, ingurunea ezagutzeko ezinbesteko tresna da hitza. Izan ere, berbaz adierazten ez den arte ez da jakiten ea umeak kontzeptu bat ikasi duen ala ez. Era berean, hitza erabiliko du ikasitakoa besteei adierazteko, hots, komunikatzeko. (…) ahozkoak garrantzi nabarmena duela ikaskuntza prozesuan; izan ere, haurrek ez dituzte ezagutzak pilatzen, baizik eta ingurunekoekin eta ingurukoekin elkarreraginean eraiki egiten dituzte. Ikuspegi horretatik abiatuz gero, komunikazioa, hots, elkarrizketa, izango dugu ikaskuntza prozesuaren giltza (Osa, 2004). Hitzez izendatzearen hurrengo urratsa izendapenak idaztea da, eta ikasleak idaztean —eta irakurtzean, ondoren— hasten da ikasketa-prozesua. Horrekin batera, idatzizko hizkuntzarekiko menekotasuna hasten da finkatzen eskolaeremuan: Sarritan, ikasgelara etorri den hizkuntza-eredua idatzia izan da eta ikasleei berba egin/eragin izan zaienean, idatzizkoaren ezaugarriekin, ez ahozkoarekin… (Gaminde eta Goikoetxea, 2003) Ikasleek, oro har, idatzizko adierazpenean oinarrituriko trebakuntzak lantzen dituzte: idazlanak, diktaketak, azterketak…, eta oso gutxitan, ordea, ahozkoak, eta horiek askotan jende aurreko irakurketara mugatzen dira. Ahozko adierazpena, ordea, funtsezkoa izango zaie ondoren, giza eta lan-harremanetan. Gabezia horretaz konturatuta, gero eta gehiago dira ahozkotasuna eskolan lantzearen aldeko adituak. Horiek ere oso begi onez ikusten dute irratiaren erabilera zeregin horretan. Gainera, ahozkotasuna landu arren, ez da idatzizko adierazpena baztertzen irratian, Gloria Bouaiz-ek dioen moduan: (…) l'oral radio ests un oral écrit qui s'adresse à l'ouie (Bouaiz, 2003). Testuan oinarritu arren, ezberdintasun batzuk daude idatzizko eta ahozko hizkuntzaren artean, azken horren ezaugarri nagusiak bereak egiten ditu irratiak. Lauki honetan, laburtu ditugu aipagarrienak7: <sup>7.</sup> Irratirako idazketaz zertxobait gehiago jakiteko, UEUk argitaraturiko honako liburu hau gomendatzen dut: Gutierrez Paz, A., eta Fernandez Astobiza, I. (2005): *Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa*, UEU, Bilbo. | | Idatzizko testuak | Irrati-testuak | | |-------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--| | | Hizkuntza landua. | Hizkuntza naturala: ahozko adierazpena. | | | Mezuaren antolaketari<br>dagokionez | Erredundantzia gutxiago.<br>Errepikapenak saihesten dira. | Errepikapenak erabiltzen dira mezua<br>argia izan dadin: noizean behin esanda<br>koa errepikatu, laburbildu edo gogoratu<br>beharko du esatariak. | | | | Sinonimoak erabiltzen dira, ez errepikatzea<br>rren.<br>Izenordainak erabiltzen dira testuan aipatu<br>riko izenak berriz aipatzeko. | Izenordainak edo nahastea sor dezaketen<br>sinonimoak baztertzen dira. | | | Gramatika:<br>sintaxia | Gramatikalagoa: puntuazio-markak, nomina<br>lizazioak, sinonimoak, loturak (juntagailuak,<br>erlatiboak…) | Gramatikaltasun txikiagoa: batez ere,<br>geldiuneak eta intonazioa erabiltzen di<br>tuzte, eta gramatikako zenbait elementu:<br>izenordeak, juntagailuak.<br>Nominalizazioak saihesten dira. | | | | Egitura konplexu eta garatuagoak. Esaldi<br>luzeagoak, menpeko esaldi asko. | Egitura sinpleak: esaldi sinpleak eta<br>laburrak.<br>Koordinatuak,<br>menpekoak<br>baino<br>nahiago. | | | | SOA<br>izeneko<br>egitura<br>gehiagotan<br>errespetatzen da. | Galdegaia ez da beti aditzaren aurrean<br>joan behar (SOA egitura ez da beti<br>mantentzen) | | | Gramatika:<br>morfosintaxia | Abstraktuagoa da. Kontzeptuak azaltzen<br>dira, ideia zehatzekin batera. | Zehatzagoa da: hitz abstraktuak baino<br>hobeto, berba zehatzak. | | | | Zehar-estiloa erabiltzen da. | Estilo<br>zuzena:<br>perifrasiak<br>edo<br>itzulingururik ez.<br>Hobeto aditz aktiboak, pasiboak baino. | | Irakurketa espresiboa lantzeko tresna baliagarria da irratia. Ikasgelan, ikaskideen aurrean leitzeko esperientzia baino aberasgarriagoa da irratikoa. Ahoz zerbait komunikatzeko, intonazioak duen garrantziaz jabetzen da ikaslea. Esaten dena ez ezik, nola erran jakin behar du ikasleak: hitz batzuk azpimarratu, ideia batzuk nabarmendu, sentimenduak adierazi ahal ditu esatariak intonazioaren bidez, eta esan nahi duena besteek ondo uler dezaten, esaldi bakoitzari dagokion soinua eman behar dio hizlariak. Aurretik idatzitako testuaren gainean aritzeak segurtasuna ematen dio ikasleari. Praktikatu ahala, gero eta askeagoa izango da, baita seguruagoa ere. Dena den, arnasa-ariketek, erlaxazioak lagundu ahal dute ikaslea lasaitzen. Horretaz gainera, jarduera ludikoa den neurrian, eskola barruko presiorik gabe arituko da gaztea (ikaskideen aurrean ozenki irakurri beharra oso oroitzapen txarra izan daiteke urte batzuk geroago), eta errazago onartuko ditu hobetzeko oharpenak. Bat-bateko diskurtsoak ere badu lekua irratian. Baina inprobisatzeak ez du esan nahi ezer prestatu gabe aritzea. Trikimailu gutxi batzuk ikasita, haurrak eta gazteak diskurtsoa osatzen ikas dezakete. Hitz-jario desantolatua izan ez dadin, irrati-diskurtsoak prestakuntza eskatzen du, eta prestatzen duen bitartean, ikasi ez ezik, segurtasuna ere hartzen du. Zalantzarik gabe, ziurtasuna, autokonfiantza dira oso ezaugarri onak munduari aurre egiteko, inteligentzia emozionala deiturikoa indartzeko, eta, bide batez, arrakasta lortzeko bidean jartzeko. Irratia ez da sendabelarra izango, baina lagundu ahal ditu ahoz adierazteko arazoak dituzten haurrak beren beldurrak gaindi ditzaten (betiere, irratikoa ekitaldi ludiko gisa bizi badu). Baina, benetan tresna baliagarria izan dadin, ikasleek entzun behar dute egindakoa. Mikrofonoan aritzea bezain inportantea da egindakoa entzutea, akatsak zuzen ditzaten. Haurrak kritikoegiak izan daitezke ikaskideak eta norberaren burua epaitzeko orduan; beraz, irakasleak gidatu beharko du hausnarketa, eta bakoitzaren lorpenak goraipatu, eta zuzenketak era positiboan aurkeztu ("gaizki" egindakoa azpimarratzea baino eragingarriagoa izan daiteke hurrengoan nola hobetu azaltzea). ## **c. Inguruarekiko harremana: ingurunea ezagutu** Irratia ingurunea ezagutzeko eta, bide batez, inguru hurbilean zein hortik kanpo gertatzen diren jarduera kulturalak, artistikoak, kiroletakoak, zientifikoak eta beste motatakoak ezagutzeko aukera ematen dio ikasleari. Elkarrizketen eta erreportajeen bidez, ingurunea ezagutzen dute ikasleek modu dibertigarriaz. Haiek izango dira kazetariak, eta informazioa (datuak, kontzeptuak) jaso baino gehiago, bildu eta eraiki egiten dituzte. Edo, komunikazioaren teoria klasikoa erabiliz, "hartzaile" pasiboak izatetik "igorle" aktiboak izatera igarotzen dira, beraiek eraikitzen baitute mezua, baita besteei komunikatu ere. Alde batetik, ikasleek iturri ezberdinetatik jasotzen dituzte protagonisten hitzak, lekukoen adierazpenak edo kontaketak, eta informazioa biltzen dute. Aldi berean, errealitateak aurpegi edo alde ezberdinak izaten dituela ikasten dute (ez irakasleek, gurasoek edo liburuek irudikatutakoa soilik). Ondoren, jasotako informazio hori guztia antolatu behar dute, baita ordenatu, eta laburtu ere. Zentzu kritikoa erabili behar dute horretarako: alde batetik, informazio nagusia eta bigarren mailakoa bereizteko, eta, beste aldetik, nola eman erabaki, betiere nori zuzenduko dioten (entzuleria) kontuan hartuta. Esaterako, ikasleei zuzendutako informazioak modu erakargarrian aurkezten saiatuko dira, irakasleek eskolan egiten dutenaren itxuratik ihesiz. Gurasoei zuzendutako irratsaioek, berriz, haien arreta bereganatu beharko dute, eta, beraz, eskolainformaziotik harago joan. Arestian aipatu dugun moduan, entzuleen arabera egokituko dute mezua bera, xede komunikatiboa zein den ahaztu gabe. #### **d. Gizarte-ohiturak eta balioak ikasteko tresna** Ahantzi ezin den hezkuntzaren beste atal bat, dudarik gabe, balioena da. Zoritzarreko *buylling* edo jazarpena eta biolentzia ezin izango ditu ekidin irratiak, baina oso tresna egokia izan daiteke haurrengan edo gazteengan giza balio batzuk indartzeko. Hala nola, hauek dira irratiko lanaren bidez bultzatu ahal diren balioak: - a. Erantzukizuna, ardura. Ikasle guztiak dira egitasmoaren partaideak, eta guztiek hartu behar dute parte. Bakoitzak badu bere ardura, eta bere lana ondo bete behar du irratsaioa eta programazioa aurrera joan dadin. - b. Autonomia. Irakasleek gidatzen duten arren, ikasleek daramate irratsaioa aurrera. Haurrek irrati-errealizazioa bereganatzen duten heinean, autonomoagoak dira, bai edukiak aukeratzeko orduan, baita lan-egitasmoak aurrera jotzeko ere. Halaber, independenteagoak bihurtzen diren neurrian, haien arteko interdepen- dentziaz jabetzen dira; guztion lana behar-beharrezkoa izateaz gain, bakoitza makineria oso baten partaidea da. - c. Elkarlana. Irratsaio bakan bat pertsona batek egin dezake, baina ezinezkoa da irrati-parrilla oso bat aurrera eramatea guztion parte-hartzearekin ez bada. Besteekiko lan horretan, honako betebeharrak ezagutzen ditu: - Irratsaioa aurrera eramateko guztion lana beharrezkoa da. - Lan-banaketa: bakoitzak bere ardura du. Eginkizun horiek finkoak izan daitezke, edo txandaka aldatu. - Ikasle bakoitzaren konpromisoak bete behar dira: nork bere lana egiten ez badu, irratsaio osoa hankaz gora jartzen da. - Guztion ahotsak entzun behar dira; denen ideiak dira baliagarriak. - d. Partaidetasuna. Ikaslea ez da entzule soila, aktorea baizik (eskolan, irakasleak informazioa eskaintzen du; irratian, berriz, ikasleak berak dira komunikatzaileak). Era berean, komunikazioa bideratzeko tresna den heinean, ikasleak informazioaren subjektibotasunaz jabetzen dira, eta kritikoagoak izan daitezke. Halaber, eta bakoitzaren lanaren garrantzia ezagutzen dutenez, besteena balioztatzeko gai dira, eta egindako kritikak konstruktiboak dira. Orduan, kritika horiek onartzeko prest daude, baita norberaren lanarena egiteko prest ere (autokritika). Horren ondorioz, bestearekiko errespetua lantzen da. Denek parte hartzen dute eta, beraz, hitz egiteko aukera dute. Bat mintzatzen ari denean, besteek isildu behar direla ikasten dute. Oso garrantzi handia du txandak gordetzeak, baita bakoitza noiz sartu behar den jakiteak ere. Gidoiari jarraiki, arreta handiz entzun behar dute besteek hitz egiten dutenean, diskoak, esatariak edo beste soinuiturriak noiz sartu jakiteko. Gatazkak gainditzeko elkargunea ere izan daiteke irratia. Eztabaidak, mahaiinguruak, iritzi-generoak erabiliz, ikasleek haien artean dituzten gatazkak plazaratu eta hausnarketa bideratu ahal dute. Halaber, mikrofonoen bidez, interesatzen zaizkien gaiak, kezkak edo iradokizunak ikastetxetik kanporatu ahal dituzte, eta komunitateak irtenbideak eman (batzuetan errazagoa izaten da kanpotik diagnosia egitea, barrutik baino). Horrek gurasoen eta auzokoen inplikazioa eskatzen du, baita irratiaren seinalea eskolatik ateratzea ere, hau da, emititzea (ikusiko dugunez, emisioa FMn edo Interneten egin daiteke). ## **e. Sormena landu** Mintzoa ez ezik, musika, hotsak eta isiltasuna ere badira irrati-diskurtsoa osatzen duten beste soinu-baliabide batzuk. Horiek erabiliz osatzen dute ikasleek irrati-azalpena, kontaketa. Horien balio estetikoaz jabetzen da haurra/gaztea irratierrealizazioan, baita duen ahalmen komunikatiboaz ere. Testuak idaztean ez ezik, musikak aukeratzen dituenean edo egoerak asmatzen dituenean ere ikasleak mundu osoa iradokitzen ikasten du, nahiz eta zentzumen bakar bati zuzendutako mezuak eratu. Hitzen balio adierazgarriaz dagoeneko jabetu da idazlanetan, baina irratian kontakizunak ematen dio horretaz gozatzeko aukera, ñabardurak sartu ahal baititu antzezten edo irakurtzen duenean. Genero dramatikoetan, umorezko azalpenetan edo testu askeagoetan (albistegiek, esaterako, oso egitura finko eta itxia izaten dutenez, ez diote sormenari tokirik uzten) landuko du bereziki irudimena ikasleak. Musikak duen balio estetikoaz ez ezik, iradokitzeko duen ahalmenaz ere konturatzen dira ikasleak. Musika-eskoletan ikasitako kontzeptuak (harmonia, erritmoa…) oso baliagarriak izango zaizkio muntaketa musikalak egiteko orduan, eta betebehar horretan muga bakarra izango da gaztearen sormena. Hotsek argazki moduan eraikitzen dute egoera irratian. Estudiotik atera gabe, antzeztoki ezberdinetara eramaten gaituzte inguruan sorturiko zaratek (errealak edo efektu bereziak). Irudirik ezean, hotsek laguntzen dute guneak eraikitzen. Horretan ere, egilearen sormena da mugak jartzen dituena. Idatzizko literaturan bezalaxe, irrati-generoen arabera, ikasleak arlo bat baino gehiago landuko ditu. Generoek, gainera, emango dizkiote edukiak antolatzeko irizpideak. | Irrati-generoa | Egin beharreko lanak | Lantzen diren ezaguerak edo ikasketa-arloak | |-----------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | Albisteak<br>Albistegiak | •<br>Egunkarietan eta beste komuni<br>kabideetan argitaratzen diren berriak<br>irakurri, laburtu eta azaltzeko aukera<br>ematen du. | •<br>Gaurkotasunarekiko harremana.<br>•<br>Irakurketa kritikoa.<br>•<br>Laburtzeko ahalmena.<br>•<br>Komunikazio-ahalmena (besteei azaldu eta ulertaraztea). | | Jingleak<br>Sintoniak<br>Musika | •<br>Musikak aukeratu, editatu edota<br>sortu. | •<br>Musikaren balio adierazkorra ezagutu.<br>•<br>Musika-estiloak ezagutu. | | Lehiaketak | •<br>Eskola-ezaguerak edota trebetasu<br>nak landu.<br>•<br>Galderak/erantzunak prestatu (mai<br>len arabera). | •<br>Ikasturtean ikasitako edukiak bereganatu: zientzia,<br>literatura…<br>•<br>Era aktiboan ikasi (erantzunak bilatu). | | Dramatikoak | •<br>Irakurketa espresiboa.<br>•<br>Antzezteko aukera. | •<br>Literaturan ikasitako antzezlanak hobeto ezagutu.<br>•<br>Ahozko adierazpena landu: irakurketa espresiboa, bat<br>bateko diskurtsoa. | | Elkarrizketak<br>Galdeketak<br>Inkestak | •<br>Pertsona edota gai baten inguruko<br>informazioa bildu.<br>•<br>Ingurunea ezagutu.<br>•<br>Inguruko pertsonak ezagutu. | •<br>Ikasitako edukiak protagonistekin sakondu.<br>•<br>Inguruko gizarte-eragileak ezagutu.<br>•<br>Esperientzia eta iritzi ezberdinak ezagutu. | | Mahai-inguruak<br>Eztabaidak | •<br>Norberaren iritzia azaldu.<br>•<br>Besteen iritziak entzun eta onartu.<br>•<br>Norberaren tesiak defendatzeko<br>argudioak prestatu. | •<br>Gatazkak gainditzeko tresna (eskolan bertan zein kan<br>poan sortutakoak).<br>•<br>Bestearekiko errespetua landu.<br>•<br>Argudioak, iritziak osatu. | | Erreportajeak | •<br>Gai bati buruzko informazioa bildu.<br>•<br>Informazio interesgarria eta biga<br>rren mailakoa bereizi.<br>•<br>Laburtzeko gaitasuna landu. | •<br>Modu dibertigarrian ikasi.<br>•<br>Ikasleak kazetari-lana egiten du.<br>•<br>Soinu-muntaketa egin behar du.<br>•<br>Ikasgaietako gaiak sakontzeko aukera. | | Publizitatea | •<br>Hartzailearengan (entzulearengan)<br>eragiteko argudioak bilatu. | •<br>Argudioak eman, entzulea konbentzitzeko asmoz.<br>•<br>Erakarri, liluratzeko teknikez jabetu.<br>•<br>Publizitatearen aurrean kritikoak izaten ikasi. | #### **f. Inguruan integratzeko tresna** Irratia hezkuntza-tresna erabilgarria izan dadin, nahikoa da eskola barruan entzutea. Ikasleek beraiek emisioa entzun dezakete megafonian —zuzenean— edo ikasgelan —grabatuta—; entzuketa behar-beharrezkoa da ikasketa-prozesuan, egindako akatsak ezagutzeko eta zuzentzeko. Harago joan daiteke, berriz, egitasmo komunikatiboa, eta eskolan bertan ez ezik, auzoan ere koka daiteke irratia. Hau da, ikastetxeko hormetatik atera eta auzoan entzungai izan daiteke programazioa. Horrela, eskolak berak antolaturiko ekitaldiak ezagutarazi ahal ditu zuzendaritzak, baita eskola-komunitateko gainerako kideei, (gurasoei, ikasle ohiei, auzokoei…) parte hartzeko aukera eman ere. Ikusiko dugunez, FMren bidez emititu ahal da inguru hurbilera; urrutirago heltzeko, aldiz, Internet da emisio-bidea. Beste ikastetxeetan egiten diren egitasmoak ezagutzeko parada ere ematen dute emanaldi horiek, eta badaude eskolen arteko elkarguneak eta emanaldi bateratuak eskaintzen dituzten irrati-proiektuak (*pontenasondas* edo *ondaescolar,* esaterako). ## **Edukiak, adinaren arabera** Hezkuntza-maila bakoitzean edukiak haurren edo gazteen adinera moldatzen diren bezala, irrati-edukiak ere egokitu beharko dituzte irakasle arduradunek, komunikabidea balizko tresna pedagogikoa izan dadin. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, hizkuntza ikasteko metodoa abestien eta testuen errepikapenean oinarritzen da; horien bidez, hiztegia bereganatzen dute haurrek, baita esaldi sinpleak garatzen ikasten ere. Era berean, buruz ikasten duten bitartean, memoria lantzen dute. Haientzako irratsaio egokienak dira oso iraupen laburreko ipuinen antzezpenak (ezin dute denbora luzez arreta mantendu), abestiak eta testurik gabeko kontakizunak (kontuan hartu behar da ez dakitela irakurtzen). Denek eta batera hitz egin nahi izango dutenez, irratian txandaka mintzatu behar dela ikasiko dute, baita besteek esaten dutena entzuten ikasi ere bai (asko kostata, hala ere). Era berean, irakasleak aprobetxatuko ditu haurren berezko ezaugarriak, hala nola, berezkotasuna, freskotasuna eta gogoa; ez zaio gehiegi kostako txikienen parte-hartzea, baina gidatu beharko du ezerezean gera ez dadin. Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, hitzak eta oinarrizko eraikuntza gramatikalak ikasteaz gain, irakurtzen hasten dira haurrak (aurre-irakurketa landu egin dute dagoeneko aurreko etapan). Idazketa ere lantzen hasten dira, eta istorio laburrak azaltzeko kapaz dira. Testu idatziarekin oso loturik dauden kontakizun laburrak azaltzen (irakurtzen) dituzten arren, asmaturiko pasadizoak, txisteak azaltzen, baita euren iritziak plazaratzen ikasten dute mikrofono aurrean. Irakasleak gidatzen ditu lan gehienak, eta oso komenigarria izaten da egindakoa entzuteko denbora hartzea; norberak egindakoa ez ezik, besteek egin dutena ere arreta handiz aditzeko. Bigarren zikloan, norberak prestaturiko lana plazaratzea gustuko du ikasleak. Protagonista ez ezik, aditua ere sentitzen da. Lanak antolatuagoak, landuagoak, sendoagoak dira, eta orduak sartzen ditu prestaketan; beraz, besteek entzun dezatela nahi dute haurrek. Banaka ez ezik, taldeka egiten dira horietako lan asko, eta besteekin batera egitasmoak aurrera eramaten ikasten du. Poliki-poliki teknikaz jabetzen ari dira; eta irakasleak gidatzen dituen arren, gero eta autonomoagoak dira, batez ere gaiak edo egin beharrekoak aukeratzeko orduan. Berezkotasuna galtzen duten heinean, lanak konplexuagoak dira, eta haurrak kritikoagoak. Hirugarren zikloan, irakurketa eta idazketa finkaturik, informazioaren teknologiaren oinarriak sartzen dira hezkuntza-plangintzan. Edukiak prestatzeaz gain, tresneria erabiltzen ikasten du haurrak, eta Internet erabiltzen du informazioa (soinu-informazioa barne) jasotzeko. Irratsaioak konplexuagoak dira, eta azalpen errealistaz gain, muntaketa estetikoak eta artistikoak izan ditzake gustuko. Era berean, irratia izaten da ikasleen topagunea. Haien gustuko musika, interesatzen zaizkien gaiak (ez irakasleak proposatutakoak), adierazi nahi dituzten iritziak eta dibertigarriak iruditzen zaizkien pasadizoak eta antzezkizunak proposatzen dituzte. Irakaslearen lana, berriz, horiek guztiak bideratzea da, batez ere, helburu pedagogikoetara molda daitezen (eta, beraz, baliagarriak izan daitezen). Hirugarren/laugarren hizkuntza, teknologia berrien erabilera, testu-mota ezberdinen eraiketa eta beste eduki zehatzagoak sartzen dira Bigarren Hezkuntzako eskola-egitarauan. Ikasgaiak ere konplexuago bilakatzen dira, eta gero eta trebetasun gehiago exijitzen zaizkio gazteari. Era berean, haurtzarotik gaztarorako igarobidean dago ikaslea eta, beraz, aldaketa fisikoak eta psikologikoak nabariak dira, baita munduarekiko harremanak ere. Autonomoagoa da, eta gurasoek baino eragin handiagoa dute ikaskideek iritziak adierazteko edo ekintzak antolatzeko orduan. Hainbat gairen aurrean, irizpide propioa du, eta adierazi nahi du, besteek ere jakin dezaten. Nekez onartzen ditu bestearen ideiak, eta asko kostatzen zaio kritikak ametitzea. Asko kostatzen zaio, ordea, bere ideiak defendatzeko argudioak aurkitzea eta azaltzea, are gehiago ozen jendearen aurrean. Eskola-irratian, landu ahal ditu horietako arlo asko. Askatasun handiagoa izango du gaiak bilatu eta eratzeko, eta irakaslearen parte-hartzea txikiagoa izango da. Era berean, oso gustuko izango ditu berak antolaturiko jarduerak plazaratzea, baita atsegin duen musika emititzea ere. Ikasleen arteko mezuak elkarri trukatzea, agurrak aireratzea eta eskola barruko gertaerak ezagutaraztea izan daitezke beste proposamen batzuk. Tresneria erabiltzeko gai dira, eta, ondorioz, zuzeneko emanaldiak aurrera eraman ahal dituzte, grabaturiko irratsaioekin batera. ## **Eskola-irrati bat muntatu nahi dugu** Eskolan, irratia muntatzeak diru-inbertsio handia eskatzen zuen duela urte gutxi, batez ere, eskolatik atera eta auzoan edo inguru hurbilean entzutea nahi izanez gero; urrutira heltzea, berriz, amets beteezina. Gaur egun, aldiz, ikastetxe gehienetan dagoen informatika-gelatik egin ahal ditugu irratsaioak, baita urrutira emititu ere. Horren erantzulea Internet. Emaitza ez da irratia puru-puruan, baina antz handia du komunikabidearekin; gainera, horrek eskaintzen dituen baliabide berak eskaintzen ditu hezkuntza-prozesuan. Hori dela eta, gero eta gehiago dira teknologia berriek ahalbidetzen duten aukera aprobetxatzearen aldekoak. Irrati-estudioa –ohikoa— muntatu nahi izanez gero, egokituriko lekua beharko dugu, baita honako tresneria hau ere: - 12 kanaleko nahasketa-mahaia (txikiagoak ere balio du, kanalak bikoizteko aukera aprobetxatuta). - 2 edo 3 mikrofono dinamiko eta bakoitzari dagokion oin bana. - CD edo disko trinkoen irakurgailu bat edo bi. - Grabatzaile bat (kasetea baino hobeto *mini-disc* edo antzekoa) edo, ahal izanez gero, ordenagailu bat. - Anplifikadore bat. - Mahaia eta soinu-iturriak lotzeko kableak eta konektoreak. Esan bezala, estudioan ordenagailu bat sartu ahal dugu, eta horrek aukera anitz emango dizkigu. Era berean, ezin badugu irrati-estudiorik izan, ordenagailua bihurtu ahal dugu soinuak nahasteko sistema. Horretarako nahiko da ordenagailuak honako ezaugarri tekniko hauek izatea: Pentium IV edo gama altuagoko ordenagailua izan behar da; 60 GB izan disko gogorrean eta 256 MB RAM, baita *Sound Blaster* antzeko soinu-txartela eta soinu-sarrera eta -irteera ere. Soinua grabatu eta editatzeko programa bat ere beharko da (*Adobe Audition, Audacity*8, *Sound Forge* edo antzeko beste bat), eta ordenagailuan soinua sartzeko kableak (soinu-iturri ezberdinetatik ordenagailuarekin konexioa egiteko). Amaitzeko, egindako irratsaioak entzun daitezen emisio-sistema bat behar da. Hezkuntza-helburu batzuk lortzeko nahikoa liteke eskola barruko megafonia ikasleek beraiek irratsaioak entzun ditzaten, edo, arestian esan bezala, grabatu eta entzuteko sistema bat (kasetea bera) txikienen kasuan, bereziki. Eskolatik kanpo entzun ditzaten, berriz, emititzeko sistema bat beharrezkoa izango da. Teknologia berriei esker, duela urte batzuk baino aukera gehiago daude egun irrati-mezuak eskolatik kanporatzeko, auzokoei ez ezik, mundu osora ere zabaltzeko. Ikus ditzagun, banan-banan emititzeko sistema horiek. Uhinen bidez emititzeko (analogikoan gaur egun) 8 W-eko emisorea nahikoa litzateke inguruan entzun ahal izateko; horretaz gainera, soinuaren konpresore estereofonikoa, kodetzailea eta FMko antena beharko ditugu. Asmoa Interneten bidez emititzea bada, lehenik eta behin Internetekin konektaturiko ordenagailua sartu beharko dugu estudioan. Edizio-programa bat erabiliz gero, horrek mp3 taxueran gordetzeko aukera emango digu (erabiliena Interneten). Hori nahikoa da grabaturiko artxiboak web orrialde batean –eskolakoan, esaterako— entzungai uzteko (edonork nahi duenean entzun ditzan). *Streaming* edo zuzenean entzun ditzaten nahi izanez gero, ripper –kodeatzailea— bat beharko da, soinu-artxiboa Interneteko taxuerara moldatzeko, *Real Audio Encoder, Winamp,* <sup>8.</sup> *Audacity* grabazio eta edizioko softwarea dohainik lor daiteke Interneten honako helbide honetan: htttp://audacity.sourceforge.net/ *Windows Media Encoder* edo antzekoa erabil daiteke. Amaitzeko, artxibo hori non "utzi" erabaki beharko da; norberak domeinu eta zerbitzari bat izatea garestia izan daitekeenez, gero eta ohikoagoa izaten da eskola askoren artean kudeaturiko plataforma bat osatzea (esaterako, Galiziako www.pontenasondas.org edo www.ondaescolar.fm). Beste abagune bat izan daiteke *Winamp, Shoucast*, *Live 365* edo beste enpresa batzuek eskaintzen dituzten zerrendetan parte hartzea; baina horietan gure mezua besteen askoren artean galtzeko arriskua dago. Hedatzen ari den beste emisio-sistema berria *Podcast* izenekoa dugu. Norberak sortu ahal duen audio-weblog-a da, eta Interneten bertan aurkitu ahal ditugu *podcast* bat muntatzeko urratsak eta helbideak eskaintzen dituzten web orrialdeak9. ## **Irratsaio baten eraketa** Estudioa —fisikoa edo birtuala— muntatuta dagoela, behar-beharrezkoa da irrati-emanaldia edukiez betetzea. Irratia hezkuntza-tresna baliagarria izan dadin, oso argi izan behar dugu zein den lortu nahi dugun helburua, eta horren arabera lana planifikatu. Besterik gabe, ikasleak xede zehatzik gabe mikrofono aurrean jartzen badira, jostailu polita besterik ez izateko arriskua dugu. Beraz, tresneria edo teknologia erabiltzen ikastea bezain garrantzitsua da irratsaioaren planifikazioa, eskola-irratia abian jartzeko. Partaide guztion artean, parrillan sartuko diren edukiak erabakiko dira. Eginkizun hori bere egin dezake talde batek, eta horrek lana banatuko du ondoren besteen aretan (goi-mailetako ikasleek hartu ahal dute ardura hori txandaka). Programazioa antolatu eta gero, talde bakoitzak dagokion irratsaioa —edo irratsaio-tartea— osatuko du. Zeregin hori arrakastatsua suerta dadin, oso ondo planifikatu behar ditu edukiak, eta horretarako ezinbestekoa da gidoia. Gidoia irratsaioaren idatzizko adierazpena da, irratsaioaren hezurdura, eta erabilgarritasunak ezartzen du haren balioa. Hau da, gidoia baliagarria izan dadin, irratsaioaren errealizazioa ahalbidetu behar du. Horregatik, ez da beti gidoi-mota bera beharko irratsaio bat egiteko orduan, batzuetan nahiko izango baita pauta bat erabiltzea; besteetan, berriz, oso gidoi konplexuak beharko dira. a. Pauta: irratsaioaren jarraibidea ezartzen duen lehenengo hezurdura da. Oso gidoi eskematikoa den arren, bertan ondo bereizi behar ditugu bi alde hauek: literarioa (esatariek esango/irakurriko dutena) eta teknikoa (kontrol-arduradunei dagozkien oharpen teknikoak). Era berean, sartuko diren ordenan antolatzen dira edukiak pautan eta bakoitzari dagokion denbora-tartea eta iraupena ere zehazten dira. Gidoi sinplea izan arren, askotan nahikoa da ikasleek egindako tarte guztiak antolatzeko mikrofo aurrean jarri aurretik. <sup>9.</sup> Horren inguruan gehiago jakiteko, honako web orrialdeak ikus ditzake irakurleak: www.easypodcst.com, www.webdosbeta.net/2005/ponencia\_virtual\_easypodcast.html, www.howtopodcast.org, www.ipodder.org, www.podcast-es.org/index.php/ComoHacerPodcast, besteak beste. Hona hemen, pauta baten adibidea10: | ERREKALDE-BERRIAK (Pauta) | | | | | |---------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------|--|--|--| | | (Ostegunero) | | | | | 11:40':00" | SINTONIA/KARETA (45") | | | | | 11:40':45" | Agurra – aurkezpena (30"). Lehiaketaren aurkezpena | | | | | 11:41':15" | AGENDA-BOLADA (5") | | | | | 11:41':20" | Agenda (4")<br>— udalak antolaturiko ekitaldiak | | | | | | — aisialdia | | | | | | — eguraldia (asteburuari begira) | | | | | | — kultur ekitaldiak | | | | | 11:45':20" | MUSIKA (agendarekin lotuta) | | | | | 11:48':00" | Elkarrizketa/Tertulia (etortzen diren hizlariak, ikasle ohiak, institutuko protagonistak) | | | | | 12:00':00" | MUSIKA (lehiaketa gogoratu tartean) | | | | | 12:03':00" | IRRATI-NOBELA KARETA (10") | | | | | 12:03':10" | IRRATI-NOBELA (Grabatuta) (2'50") | | | | | 12:06':00 | ALBISTEGI-KARETA | | | | | 12:06':10 | Albisteak (1' 50") | | | | | 12:08':00" | MUSIKA | | | | | 12:10':00" | Zuk eginda: ikasleek beraiek egindako sormen-lanak (3') | | | | | | Idazlanak: ipuinak, poesiak | | | | | | Grabazioak… | | | | | 12:13':00" | Gomendioak: liburu, pelikula, jaialdi edo antzerti baten kronika | | | | | | (2') | | | | | 12:15':00" | Horoskopoa (MUSIKA MISTERIOTSUA) (2') | | | | | 12:17':00" | Iragarkiak (ERREKLAMO-MUSIKA) (2') | | | | | 12:19':00" | Lehiaketa (entzundakoari buruzko galdera) eta agurra | | | | | 12:19':45" | SINTONIA (15") | | | | b.Gidoi literarioa: irratsaioaren alde argumentala edo literarioa soilik azaltzen duen gidoia da, azalpen teknikorik gabe. Esatariak esan behar duenaz gain, soinuplanoak eta parte hartzen duten beste soinu-baliabide batzuk ere jasotzen dira (horiek letra larriz agertzen dira, irakurri behar ez dituela jakin dezan esatariak). Hona hemen gidoi literarioaren adibide bat11: <sup>10.</sup> Adibide hau 2004ko martxotik maiatzera bitartean, Irale programaren barruan Errekalde Institutuan eskainitako ikastaroan egindakoa da. <sup>11.</sup> Adibide hau 2004ko martxotik maiatzera bitartean, Irale programaren barruan Errekalde Institutuan eskainitako ikastaroan egindakoa da. (…) ESAT. 2: Egun berezietan joaten ziren sorginak akelarrera: astelehen, asteazken eta ostiraletan soilik. Akerbeltzari opariak eramaten zizkioten egun horietan: ogia, arrautzak edo dirua, adibidez. ESAT. 1: Leizera sartu aurretik, hitz hauek esan behar zituzten. ESAT. 3: (EMAKUME ZAHARRAREN AHOTSAZ): Hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik. ESAT. 1: Behin batean, sorgin batek hitzak oker esan zituen, eta akelarreraino heldu zenean, gorputza urratuta omen zeukan. ESAT. 2: Sorginak akelarrera heltzen zirenean, akerrari, deabruari, isatsapean musu bat ematen zioten, agur gisa. ESAT. 1: Ondoren, meza beltza ospatzen zuten. Deabruak meza ematen zuen: Sermoia eta jaunartzea ematen zituen. ESAT. 2: Jaunartzean, deabruak ogia eta kaliza beltza eta mingotsa banatzen zituen. ESAT. 1: Usteen arabera, haurrak hiltzen zituzten ere bai. Eta umeen bihotzak eta gorputzaren beste zatiak erabiltzen zituzten aztikeriak eta pozoiak egiteko. ESAT. 2: Horiei esker, sorginek nolanahiko itxura hartzen zuten: asto, txakur edo katuen itxura hartu ahal zuten, adibidez. (…) c. Gidoi tekniko edo osoa: Gidoi literarioari xehetasun guztiak gehitzen zaizkionean, gidoi tekniko edo osoa dugu. Gidoi teknikoan, literarioan azaldutako ohar orokorrei dagozkien datu zehatzak gehitzen zaizkie, hala nola, soinu-iturria, esataria, denbora-tartea, planoak, iraupena… Langaitz irratiko ikasleek egindako lanaren gainean eraturiko gidoi teknikoa da honako hau: **(Langaitz Irratia)** **KONTROLA: MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** ERLAITZ (MIK.1): FM 104an… **KONTROLA. MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** MOJOYOYO (MIK.2): Langaitz Irratia **KONTROLA. MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** ALEX (MIK.3): Arratsalde on entzule guztioi !!! Gaurko, programa dibertigarria prestatu dugu: bideo-jokoak, kirolak, web orri interesgarriak, errezetak, ikastolako txutxu-mutxuak12, eta askoz gehiago !!!! **KONTROLA: MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** ERLAITZ (MIK.1): Lehendabizi, Alexek ikastolatik bolo-bolo dabiltzan13 txutxu-mutxuak azalduko dizkigu. #### **KONTROLA: MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** ALEX (MIK.3): Horixe, Erlaitz. Txutxu-mutxu interesgarriak dakartzat. Lehendabizi, Yúyu-ri egingo diogu elkarrizketa bat. Momentu gutxi barru, hemen, Langaitz irratian, ustekabe edo sorpresa gehiago izango ditugu. **KONTROLA: MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** MOJOYOYO (MIK.2): Yuyu-ren lagun batzuekin hitz egin dugu. Beraiek aitortuko dizkigute neska famatu horri buruzko zurrumurru guztiak. #### **KONTROLA, MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** ERLAITZ (MIK.1): Orain entzungo ditugu horiek esan dizkiguten sekretu batzuk. **KONTROLA: MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** ALAIN (MIK.3): Aurrera lehenengo grabazioa !!!!!! **KONTROLA. MUSIKA LP (5") ETA LAGUNTZEN** **GRABAZIOA 1 (…)** **KONTROLA: MUSIKA LP (2") ETA LAGUNTZEN** **GRABAZIOA 2 (…)** **KONTROLA: MUSIKA LP (1') ETA AMAITU** <sup>12.</sup> Txutxu-mutxuak jarri beharrean, ikasleek "kotileoa" idatzi zuten. Zuzenketaren bidez, hiztegia aberasten laguntzen du irrati-arduradunak. <sup>13.</sup> Jatorrizko testuan, "bolo-bolo dabiltzan txutxu-mutxuak" jarri beharrean, "aho batetik bestera joaten den kotileoa" idatzi zuten ikasleek… Gidoi osoa egokia da oraindik mikrofono aurrean segurtasun handirik ez duten ikasleentzat. Horretan, norberak esan behar duen guztia idatzita dago, eta ez dago ia inprobisatzeko aukerarik. Dena den, "askatasuna" lortu ahala, ikasleak ikasi ahal du testua interpretatzen, literalki irakurri ordez. Bat-bateko diskurtsoan aritu behar denean, hau da, gidoirik gabe hitz egiten hasten denean, ikasleak eskema bat landu beharko du aurretik, zer esan jakin gabe gera ez dadin, edo denboran gehiegi ez luzatzeko. Hala ere, irratian esaten den moduan "inprobisaziorik onea idatzita dagoena da", hau da, mikrofono aurrean jartzen garenean, hobe da zer esan nahi dugun aurretik jakitea, eta ez utzi ezer zoriz. Bat-bateko diskurtsoaren ondorioak baitira askotan: kalakak, zehaztasunfalta, akatsak, errepikapenak eta isiluneak… Arazo horiek saihesteko, agurrak (bai hasierakoak bai amaierakoak), aurkezpenak eta esaldi batzuk errepikatzen dira diskurtsoan zehar. Horiek baliabide egokiak izan daitezke besterik ez dagoenean (edo bat-bateko arazoetatik ateratzeko), baina ahal denean, hobe da ez erabiltzea. Esaterako, mota honetako esapideak baztertuko ditugu gure irrati-testuetan: - *Honenbestez, hasiera/amaiera emango diogu gure…* - *Orain errepasoa emango diogu…* - *Hau izan da dena gaurkoz. Besterik gabe…* Komunikabideetako hizkuntzarekin lotzen ditugun eskema artifizialak erabiltzea baino egokiagoa izan daiteke modu naturalez mintzatzea. Amaitzeko, eta egindako lanak emaitzak eman ditzan, hau da, aurretik ezarritako xede pedagogikoen arabera erabilgarria gerta dadin, behar-beharrezkoa izango da errealizazioaren ondorengo zuzenketa. Hitzak haizeak daramatza, eta ez badira aditzen, zaila izango da diskurtsoan zehar egindako akatsak zuzentzea. Beraz, hauxe da azkenengo urratsa, irratia hezkuntza-tresna izan dadin: entzuketa. Taldeak irratsaioa entzun eta gero, egindako akatsak aztertzeaz gain, hurrengo batean egin beharreko zuzenketak erabakiko ditu. ### **Bibliografia** - "La radio escolar: educación en las ondas" (Una experiencia de Proyecto de formación en Centro en el CEIP Cercados de Espina, San Bartolomé de Tirajana). - Alberdi, D. (2003): "Bizkaia Irratia ahozko komunikabide bakarra mendebaldeko euskeran", Ahozkotasuna Aztergai, VII. Jardunaldiak, Mendebalde Kultur Alkartea, Bilbo. - Aldasoro, M. eta Elorza, I. (2004): "Ahozkotasuna hizkuntza arloan: ikasleari hitz ematen planteamendu teoriko orokorra", XI. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteiz, martxoak 10-12. - Amonarriz, K.; Arruti, I. eta Osa, E. (2004): "Ahozkotasuna eremu ez-kurrilularrean hizkuntza proiektuaren markoan", XI. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteiz, martxoak 10-12. - Anaut, L. (2004): *Amara Berri sistemaren inguruan*, Hezkuntza ekimenak saila, Eusko Jaurlaritza. - Arnau, R. eta Forcada, J.: *La ràdio a l'Institut. Una iniciatica didáctica*, <www.aulamedia.org>. - Artigal, J. M. (1990): "Uso/adquisición de una lengua ene l marco escolar entre los tres y seis años", *Comunicación, Lneguaje y Educación*, *8*, 127-144. - –––––––––––––, (1993): "Erabileraren garrantzia hizkuntza berri baten eskurapenean", Hezkuntza Eleaniztasunari buruzko I. Nazioarteko Jardunaldiak, Gaztelueta Fundazioa, Areeta-Getxo. - Bejarano, P. eta beste batzuk (1998): "Hacer ruido en la escuela", *Comunidad escolar*, **125**, Madril. - Ball, P.; Beobide, H. eta Muñoa, I. (2004): "Ahozkotasuna Gizarte Zientzietan", XI. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteiz, martxoak 10-12. - Bartesaghi, M. P. (2004): "Quand la radio est au service de l'apprentissage des langues. Expériences «Ateliers radio» en français et en italien dans la province de Lecco, en Lombardie", *17º rencontres internationales ANAREMS*, Belgika, 2004ko martxoaren 18, 19 eta 20. - Bouaziz, G. (2003): "La radio scolaire: outil d'information et de la communication au service de la maîtrise de la langue et de la citoyenneté", Troisièmes Assises de la radio scolaire. - Canet i Capetá, C.: *La producció escolar*, <www.aulamedia.org>. - Collier, H. (2002): "La radio à l'école et la pédagogie de la langue", *La nouvelle revue de l'AIS, Adaptation et intégration scolaires*, Éditions du CNFEI, **18**, Suresnes, 2002ko bigarren hiruhilabetea. - Contrapunt taldea (1995): "Onda Educativa. Aproximación al medio radiofónico desde la escuela", *Cuardenos de Pedagogía*, **234**, 22-29. - Egurtza, O. eta Ugalde, E. (2005): "Eskola-irratien lekua pedagogian", argitaratu gabea. - Feria Moreno, A. (1996): "Medios de comunicación, niveles educativos y áreas curriculares", *Comunidad Educativa*, **234**. - Fernández Muñoz, R.: *La Radio: aplicaciones didácticas*, <www.uclm.es/profesorado/ricardo/Radio/Radio.htm>. - Fernández Novell, J. M. eta Zaragoza Domênech, C.: *La ràdio a Secundària,* <www.aulamedia.org>. - –––––––––––––, (2001): "Badaciencia i Juguem amb la ciencia, programes de ràdio com a rescurs didàctic", *Perspectiva escolar*, **252**, 67-71. Associació Rosa Sensat, Bartzelona. - Gaminde, I.; Goikoetxea, J. L. eta Sarriugarte, I. (2003). "Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritasuna eskolan", Ahozkotasuna aztergai. VII. Jardunaldiak, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo. - Ginart, C. eta Mascar, M.: "Estudi de la situació dels mitjans de comunicació a l'Educació Secundària. Illes Balears", <www.aulamedia.org>. - Gómez Palaxios, J. J. (1987): *La radio joven. Sugerencias para una emisora escolar,* Ediciones CCS, Madril. - Gutiérrez Caballé, L.: *Fem ràdio!, Educació i Ràdio Local*. Educom, <www.educom.info>. - Gutierrez Paz, A., eta Fernandez Astobiza, I. (2005): *Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa,* Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. - Gutierrez Paz, A. (2000): *Irratirako idazketa eta gidoigintza*, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. - –––––––––––––, (2001): *Ekoizpena eta errealizazioa irratian*, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. - –––––––––––––, (2004): "Irratia eskolan internetez baliaturik" ikastaroaren apunteak, Irale/Garatu ikastaroak, UEU, Bilbo. - Jorba, J.; Gómez, I. eta Prat, A. (2000): *Hablar y escribir para aprender*, Universidad Autónoma de Barcelona, Síntesis, Madril. - "Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación", BOE, **207**, Madril, 2002ko abenduaren 24a. - Maquinay, A. eta Ripoll, X.: *La cometència bàsica en educació audiovisual,* Departament d'Ensenyament. Generalitat de Catalunya; <www.xtce.es/audiovisuals/competencies/index.html>. - Moix, M.: *Marc socieoeducatiu de l'Educació en comunicació. Etapes educació infantil i primària,* <www.aulamedia.org>. - Moreno, I.: "Posibilidades didácticas del sonido y radio escolar, implicaciones curriculares", *Comunicación, lenguaje y educación*, **14**, Edisa. - Nolla, D.: *Bon dia! Som la ràdio de l'escola*, <www.aulamedia.org>. - Osa, E.; Elorza, I. eta Muñoa, I. (2004): "Ikastolen hizkuntza proeiektua ahozkotasunaren helduleku", XI. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteiz, martxoak 10-12. - Pérez Rodríguez, M. A. (2004): *Los nuevos lenguajes de la comunciación. Enseñar y aprender con los medios,* Paidós, Bartzelona. - Pérez Sorl, R.: *Radio-Activitat, cinc abys de ràdio escolar*, <www.aulamedia.org>. - Pestano Rodríguez, J. eta Yllera Cebrián, C. (1998): "Utilización de la radio y la televisión en las aulas", *Revista Latina de Comunicación Social*, **9**, La Laguna, 1998ko iraila, <www.ull.es/publicaciones/latina/a/46pes.htm>. - Pontoreau, P. (2003): *Une démarche créatrice: la radio à l'école primaire*, <www.petitmonde.com/iDoc/Impression/article.asp?id=24834&section=>. - Pozo, J. I. (2004): "Hitz eginez ulertzen dugu elkar: ezagutza elkarrizketa da", XI. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteiz, martxoak 10-12. - Rekalde, J. (2003): "Geure berbategie proiektua, ahozko aberastasunaren lekuko", Ahozkotasuna aztergai. VII. Jardunaldiak, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo. - Reñé, S.: *Educar en comunciació en la secundària obligatòria. Apuntes per a la intropducció curricular dels Mitjans i les TIC*, <www.aulamedia.org>. - Serrano Magdaleno, P.: *Ona escolar: una altra forma divertida d'aprendre*, <www.aulamedia.org>. - Viala, J. P. eta Desplats, P. (1992): *El rincón de l audición para el aprendizaje de la lengua,* Narcea, Madril. - Vila, I. "Ikastetxearen hizkuntza proiektua: ikasleen hizkuntza konpetentzia garatzeko tresna", XI. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteiz, martxoak 10-12. - Villalba Pérez, R. (2000): "La radio a l'escola", *Guix*, **265,** Bartzelona. ## **Web orrialdeak:** CPME (Colegio Público Mamés Esperabé): www.educa.aragob.es/cpmeejea/radio.htm. Erentzun Irratia: www.ikastola.net/ikasweb/biana/radio.htm. Eskola-irratien inguruko gogoetak: http://users.swing.be/petits.genies/index.htm. Galiziako eskola-irratien egitasmoa: www.pontenasondas.org. Onda escolar: www.ondaescolar.fm. *Radio C.ly.p.e., la radio des collégines, des lycéens et des écoliers de Paris:* http://innovalo.scola.ac-paris.fr/2003/RADIO/. *Radio des Petits Génies* irratia: http://users.swing.be/petits.genies/. Radio Enfant (Canadako eskola-irratiei buruzko informazioa): www.radioenfant.ca, www.franco.ca/radioenfant. Radio escolar: www.educa.aragob.es/radio.htm eta www.educa.aragob.es/cpmeejea/guiones.htm. REMS (*La Radio En Milieu Scolaire en France*): http://crd.ac-besancon.fr/rems/. www.radiocentreville.com. XTEC Radio: www.xtce.es/radio. Ulibarri egitasmoa: www.ulibarri.info. Zoroa irratiari buruzko txostena: www.ulibarri.info/a/deo/dok/ikasle/irrati1.
aldizkariak.v1-3-217
{ "domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak", "id": "ikergazte_ii_zientzia-zehatzak-eta-natur-zientziak_20", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# **Noaingo oilategi-konpostagailua, etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea** Ibarguren, Ania; Arizmendiarrieta, Joseba; Usanoz, Monica\* eta Irigoien, Ignacio. *Nafarroako Unibertsitate Publikoa. [natxo.irigoien@unavarra.es](mailto:Natxo.irigoien@unavarra.es)* *Agenda 21. Noaingo Udala\** ## *Laburpena* Bio-hondakinak lekuan bertan tratatzea ahalbidetzen duen konpostatze sistema berritzaile bat aurkezten da: Oilategi-Konpostagailua. Oilategi baten egitura du, eta konpostagailu bat edo gehiago eduki ditzake barnean, parte-hartzaileek etxean sortzen duten bio-hondakina konpostatzeko. Oiloek, moko eta atzaparren akzioa dela eta, konpostatze prozesua azkartzen dute. Noaingo Zentzumenen Parkean (Nafarroan) aurkitzen den oilategi-konpostagailuaren 30 hilabetetako jarraipen emaitzak aurkezten dira. 30 familiak haien soberakinak eraman dituzte, datuak jaso dituzte eta trukean arrautzak, konposta eta egun batez oiloen zaintzaile izatearen esperientzia jaso dute. Ikerkuntza partehartzaile honetan datu gehienak familiek beraiek neurtu dituzte. Hitz gakoak: Prebentzioa, bio-hondakina, konposta, arrautzak, oiloak. ## *Abstract* *A new Home Community Composting system is presented: the Composting-Henhouse. That is a henhouse which includes several compost bins inside, where citizens dispose their food scraps for composting. Due to the action of the hen´s beak and claws scraps are rapidly composted. A community pilot project was settled in the Sense´s Park in (Navarre) where 30 volunteers families have participated in this collaborative research, by suppling their scraps and by recording technical data during a period of 30 months. As payment they received compost, eggs and the experience of being a hen keeper for one day. This work presents the successful technical results recorded by citizens in this collaborative research.* *Keywords: Prevention, biowaste, compost, eggs, hens.* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Egun bizi garen gizarte honen kontsumo ereduaren ondorioz sortzen den hondakin kantitatea geroz eta nabarmenagoa eta kezkagarriagoa da. Nafarroan esaterako, 2015. urtean 411 kg etxeko hondakin eta hondakin komertzial sortu ziren biztanleko (MAPAMA, 2016). Aipatzekoa da gaur egun edukiontzi mistoan biltzen den zabor poltsaren osagai nagusia hondakin organikoa izatea. Orokorrean, orain arteko hondakin organikoen kudeaketa ez da oso eraginkorra izan, Europar Batasunean onartu den Ekonomia Zirkularrari buruzko legedia eta berriki Nafarroako Gobernuak onartu duen Nafarroako Hondakinen Plana 2017-2027 bete nahi badira, behintzat. Parte-hartzaileen bio-hondakinak tokian bertan kudeatzen dituen sistema berritzaile bat aurkezten da lan honetan: oilategi-konpostagailua, 1200L-ko 3 modulu dituen auzo konpostagailua izateaz gain, 10-12 oilo ingururen bizitokia ere badena. Bizilagunek etxean sortutako materia organikoa bertan konpostatu ahal izateak garraio eta tratamenduaren kostu ekonomiko eta energetikoak murrizten ditu. Eskala txikiko proiektu deszentralizatua izaki, ez du teknologia handirik behar eta, ondorioz, ekonomikoki ez du inbertsio handirik eskatzen. Gainera, bizilagunengan elikagaiak xahutzearekiko ardura eta ingurugiroarekiko konpromisoa areagotzen laguntzen du. Bizilagunek konpostagailuan botatako materia organikoaz elikatu ahal dira oiloak eta beraien atzapar eta mokoekin konposta irauli eta aireztatzean prozesua azkartzen da. Guneak 30 familia boluntarioren etxeko soberakinak kudeatzen ditu (100 bat pertsona) eta hilean behin familia bateko kide bat izaten da, egunean errundako arrautzen trukean, bizilagunek utzitako soberakinen poltsen ekarpena egingo duena 1.go konpostagailuan (ekarpena egiteko irekita dagoen konpostagailu modulu bakarra, gainontzekoak itxita aurkitzen baitira) dagokion egituratzaile kantitatearekin batera. Konpostatze prozesua loteka antolatzen da (1. Irudia): 1. konpostagailuaren edukiera bio-hondakinez betetzean, 3. konpostagailuko konposta hustu egiten da, 2. konpostagailukoa 3. konpostagailura lekualdatzen da eta 1. konpostagailukoa, berriz, 2. konpostagailura. Modu honetan, lehenengo konpostagailua hutsik geratzen da, soberakinen ekarpena egiten jarraitu ahal izateko. Ondutako konpostaren bahetze lanak erraztu asmoz, 3. konpostagailutik ateratzen den konposta eguzkiari esker materiala ber-higienizatzen duen solarizadore batera sartzen da. Sistema honekin, materia organikoaren zikloa itxiz bertako lurrak ongarritzen dituen konposta lortzeaz gain, parte-hartzaileen artean arrautzak banatzea eta animaliekin kontaktuan egotea boluntarioren inplikazioa sustatzeko pizgarri eraginkorra izan da. #### **1. Irudia: Oilategi konpostagailuaren lote sistemaren antolakuntza** ![](_page_1_Picture_3.jpeg) Bio-hondakinak kudeatzeko oiloen ekoizpena eta konpostatze prozesua uztartzen dituen hainbat proiektu jarri izan dira jada martxan. Estatu Batuetako Vermont Compost Company enpresak, esaterako, sortzaile handien 400 tona bio-hondakin konpostatzen ditu urtean 1200 oiloz baliatuz, ondoren konposta eta arrautzak merkaturatuz**.** Noaingoa eredutzat harturik, oso antzekoak diren beste oilategi-konpostagailu batzuk ere eraiki dira (Nafarroan, Araban, Katalunian, Belgikan,..). Oilategi-konpostagailua Noaingo Lorenea Zentzumenen Parkean aurkitzen da. Noaingo udalerriak azken 10 urteetan aldaketa urbanistiko baten aldeko apustu egin du, eta politika horien bidetik ireki zituen ateak 2006 urtean Lorenea Parkeak. Berrikuntza eta ingurugiro heziketarako ekimen eredugarri aunitz burutzen ditu. Hori dela eta, Zentzumenen Parkeak 14 sari jaso ditu (autonomikoak eta estatalak) eta NBE-ren bi izendapen ere izan zituen Dubaiko Praktika Egokien Sarirako. Egoera honetaz baliatuz, oilategi-konpostagailua bezalako proiektu bat eraikitzeko toki aproposa zela pentsatu zen eta 2013ko urtarrilean jarri zen martxan oilategi-konpostagailua Noainen. ## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Ikerketaren helburua Lorenea Zentzumenen Parkeko oilategi-konpostagailuaren 30 hilabetetako funtzionamendua ebaluatzea izan da, ikuspuntu teknikotik, batik bat. Ebaluazioa egiteko datozen alderdietan sakontzea lehenetsi da: - Konpostatze prozesuaren eta konpostaren eboluzioa. - Kudeatutako bio-hondakin kantitatea. - Arrautza kantitatea, kalitatea eta oiloen osasun maila. Nabarmentzekoa da funtzionamendua ebaluatzeko kontrolatutako aldagai gehienak soberakin organikoak eraman dituzten familiak beraiek neurtu dituztela, beraz ikerkuntza parte-hartzailea izan da. ## **3. Ikerketaren muina** #### **3.1. Kudeatutako bio-hondakin kantitatea eta lortutako konpostaren kantitatea** Parkearen sarreran aurkitzen den orrian bizilagunek jasotako informazioari esker jakin izan da oilategi-konpostagailuan konpostatutako bio-hondakin kantitatea. Guztira, 2013ko urtarriletik 2015eko ekainera bitartean 11.148 kilogramo bio-hondakin konpostatu dira (1. Taula), 2.082 kilogramo egituratzailerekin batera. Honen ondorioz, 4.478 kilogramo konpost sortu dira. Bataz bestekoz 858 kilogramo hondakinez osatutako 14 lote ezberdin konpostatu dira 30 hilabeteetan. Etekinari dagokionez, 100 kilogramo bio-hondakin botatzen den bakoitzean (dagokion egituratzaile kantitatearekin) 60 kilogramo konpost sortzen dela neurtu da, balore hau eskala industrialeko konpostatze planten baloreen antzekoa delarik (Huerta et al., 2010). Bio-hondakin ekarpen kantitatea aldakorra izan da familia edota garaiaren arabera (2. Irudia), baina orokorrean familia bakoitzak egunean 0,48 kg bio-hondakin gehitu dituela kalkulatzen da, beraz, urtean familia bakoitzeko 175 kilogramo bio-hondakin tratatu dira. Oro har, udako hilabeteetan bildutako bio-hondakin kantitatea baxuagoa izan ohi da beste hilabeteekin alderatuta. Konpostagailura bota diren bio-hondakinen izaera oso desberdina izan da, etxean sor daitezkeen hondakin organiko oroz osatuak baitaude. Hondakin nagusiak fruitu eta barazki gordinak edota prestatutakoak izan dira. Hala ere, oso ohikoak izan dira haragi eta arrain hondakinak, arrautza azalak, sukaldeko papera, hezurrak, fruitu lehorren azalak eta oskol ezberdinak. Egituratzaile motari dagokionez, material ezberdinak erabili izan dira (txirbila, ezpal txikitua eta birzirkulatutako ezpal txikitua). Materia organikoa ez diren gaien edota inpropioen presentzia hutsala izan da, partaideek etxeetan bio-hondakina beste frakzioetatik modu egoki batean bereizi dutenaren adierazgarri. | 1. Taula: Konpostatutako materia organiko kantitatea eta prozesu amaieran lortutako konposta | | | |----------------------------------------------------------------------------------------------|--|--| | | | | | | Bio<br>hondakin<br>ekarpena<br>loteka (kg) | Bio<br>hondakin<br>ekarpena<br>eguneko<br>(kg) | Bio<br>hondakin<br>ekarpena<br>familia eta<br>eguneko<br>(kg) | Egituratzaile<br>kantitatea<br>(kg) | Prozesu<br>bukaeran<br>jasotako<br>konpost<br>kantitatea<br>(Kg) | Pisu<br>freskoaren<br>murrizketa<br>(%) | Etekina<br>pisu<br>lehorrean<br>(%) | |-------------------|--------------------------------------------|------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------|-------------------------------------|------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------|-------------------------------------| | Guztira | 11.148 | | | 2.082 | 4.478 | | | | Bataz<br>bestekoa | 858 | 14 | 0,48 | 149 | 373 | 53 | 61 | | Minimoa | 481 | 10 | 0,32 | 75 | 224 | 19 | 32 | | Maximoa | 1.252 | 19 | 0,64 | 210 | 452 | 77 | 82 | #### **2. Irudia: Konpostatu den bio-hondakin kantitatea urtean zehar** ![](_page_2_Figure_8.jpeg) #### **3.2. Animalia-ekoizpena** Partaideek egunero egindako bio-hondakin ekarpena izan da oiloen elikagai nagusia. Hala ere, sostengu bezala pentsu ekologikoa ere izan dute, nahieran. Nahiz eta egunean soilik 22,7 gramo pentsu kontsumitu oilo bakoitzak bataz bestekoz, ez dute nutrizio eskasiaren sintomarik azaldu eta beren osasun maila egokia izan da. Hastapenetatik eguneroko jarraipen bisuala egin zaio talde osoari eta luma dentso eta distiratsuak izateaz gain, gandor koloretsua eta aurikula biziak erakutsi dituzte. Aspektu horiek oiloen osasuna neurtzeko erabiltzen dira. Partaideen artean banatu diren 4.562 arrautza jaso dira guztira 30 hilabeteetan, 5-6 arrautza eraman izan dituelarik partaide bakoitzak hilean behin etxera, arduradun izatea tokatu izan zaionean. Oilo kopurua kontutan hartuta, oilo bakoitzak 2 egunetik behin arrautza bat sortu duela kalkulatzen da. Hala ere, azpimarratu behar da produkzioa aldakorra izan da oiloen errute zikloaren baitan. Lehenengo sei hilabeteetan egindako ikerketaren arabera (Zalba, 2013) arrautza bakoitzak 65 gramoko pisua du bataz bestekoz; beraz, L kategorian sailkatuko lirateke. Arrautzen kalitateari dagokionez, ikerketa berean egindako analisi mikrobiologikoetan *Salmonella* absentzia frogatu zen. #### **3.3. Konpostatze prozesuaren eta konpostaren eboluzioa** 1.go konpostagailuan bio-hondakin bolumen minimo bat izatean, konpostatze prozesuak tenperatura igoera nabarmen bat jasan izan du, fase mesofilotik termofilora (konpostaren tenperatura 45ºC baino altuagoa denean) igarotzen delarik. Azpimarratzekoa da konpostagailu batetik bestera konpost loteak lekualdatzeko momentuan konpostatze tenperatura jaitsi egiten dela, baina lekualdaketarekin konposta oxigenatu egiten denez, materia organiko labila baldin bada, denbora gutxira tenperatura igoera oso bortitzak antzematen dira. Konpostean gizakiontzat kaltegarriak diren mikroorganismoen presentziari dagokionez, prozesu amaieran lortutako konposta patogenorik gabea eta ongarri bezala erabiltzeko guztiz segurua dela baieztatu daiteke. Lote guztietako konpostatze prozesuetan emandako fase termofiloei esker (loteko 33 egun bataz bestekoz) konpostak higienizazio prozesu bat izan duela baieztatzen da, amaitutako konpost loteei egindako analisietan patogeno presentzia guztiz murrizten baita amaitu gabeko konpostekin alderatzen bada. Amaitutako konpostari egindako analisien emaitza guztiak merkaturatzen diren Ongarriei buruzko 506/2013 Errege Dekretuak ezarritako limitearen azpitik aurkitzen dira (1000 *Salmonella* kolonia eratzaile unitate baina gutxiago gramoko eta *Escherichia coli* absentzia 25 gramotan). Konpostaren parametro fisiko-kimikoei dagokienez (2. Taula), eroankortasun elektriko altuko konposta dela esan behar da, bio-hondakinetatik eratorritako konpostetan ohikoa den bezala. Hasierako bio-hondakinen izaerak eta kuantifikatu ez diren oilo zirin ekarpenak prozesu amaierako konposta pH altua izatea baldintzatu du. 445 g/dm3-ko dentsitatea duen konposta da, baina esan behar da konposta garatzen joan den heinean bere hezetasun maila ere baxuagoa izan dela, eta ondorioz, itxurazko dentsitatea ere murrizten joan dela. Lortzen den konposta egonkorra, heldua eta ongi ondua dagoela esan daiteke (Solvita VI, Dewar V), biltegiratu edota baratze zein lorategietan erabiltzeko guztiz egokia. Konposta marroi ilun kolorekoa da, lur usain atsegina duena eta gai ezegokien presentziarik gabekoa. | | pH-a | Eroankortasun<br>elektrikoa<br>(mS/cm) | Dentsitatea<br>(g/dm3<br>) | Hezetasuna*<br>(g H20/ 100 g<br>pisu fresko) | Autoberotze<br>edo Dewar<br>testa | Solvita<br>Indizea | |-------------------|-----------------------|----------------------------------------|----------------------------|----------------------------------------------|-----------------------------------|-------------------------| | Bataz<br>bestekoa | 8,6 | 2,2 | 445 | 47 | V | VI | | Minimoa | 6,8 | 1,3 | 321 | 29 | V | IV | | Maximoa | 9,5 | 2,9 | 618 | 63 | V | VII | | Metodoa | TMECC<br>Method, 2002 | TMECC<br>Method, 2002 | Ansorena,<br>1994 | TMECC<br>Method, 2002 | Brinton et<br>al., 1995 | Brewer eta<br>Sullivan, | **2. Taula: Konpostaren parametro fisikoak** 2003 <sup>\*</sup>Dentsitatea neurtu zen momentuko hezetasun maila da, ez konpostatze prozesukoa. Konposizio kimikoaren ikuspuntutik, amaierako konposta beste konpost batzuen estandarraren antzekoa dela esan daiteke (3. Taula). Hala ere, ezin daiteke premisa hori baieztatu potasio eta kaltzioaren kasuan. Baliteke oilo zirin ekarpenak amaierako konpostaren izaera kimikoa baldintzatu izatea, izan ere Noaingo oilategi-konpostagailuaren konposta bio-hondakinetatik eratorritako konposten (Sarratea, 2010) eta oilo-zirinetako konposten tartean aurkitzen da (García-Menacho Osset eta García Romero, 2012). Orokorrean, konposizio kimiko aberatsa izateaz gain eroankortasun elektriko altua ere baduenez, ez da lur edo substratu bezala bera bakarrik erabiltzeko aproposa, baina lurra ongarritzeko edota substratu osagai bezala erabiltzeko (ea. turbaren ordez) oso gomendagarria da. | 3. Taula: Konpostaren konposizio kimikoa | | | | | | |------------------------------------------|--|--|--|--|--| |------------------------------------------|--|--|--|--|--| | | Corg/Ntot | Corg<br>(g.l.n.%)<br>** | Ntot<br>(g.l.n.%)<br>** | P2O5<br>(g.l.n.%)<br>** | K2O<br>(g.l.n.%)<br>** | CaO<br>(g.l.n.%)<br>** | MgO<br>(g.l.n.%)<br>** | |--------------------------------------------------------------------------------|-----------|-------------------------|-------------------------|-------------------------|------------------------|------------------------|------------------------| | Bataz bestekoa | 10,7 | 26,1 | 2,5 | 1,8 | 2,5 | 10,2 | 0,7 | | Minimoa | 8,4 | 17,6 | 1,6 | 1,2 | 1,6 | 4,5 | 0,3 | | Maximoa | 20,5 | 31,9 | 3,2 | 3,1 | 3,4 | 17,7 | 1,0 | | Biohondakinetatik<br>eratorritako<br>konposten<br>konposizio<br>estandarra (*) | 14,9 | 25,8 | 2,1 (Norg) | 1,3 | 1,5 | 8,6 | 0,8 | <sup>(\*)</sup> Huerta et al., 2010. Nahiz eta konpostatze prozesuan bolumen murrizketa eman, ez da metal astunen kontzentrazioa areagotu (4. Taula). Amaitutako konpost lote guztiak metal astun kantitate oso baxuak erakutsi dituzte eta 506/2013 Errege Dekretuak A klase bezala sailkatzen duen kategorian kokatzen dira, limitetik oso urrun. Azpimarratzekoa da, oilo-zirinetik eratorritako konpostetan ohikoa den bezala, oilategikonpostagailuaren konpostean ere metal ugarienak kobrea eta zinka izan direla. **4. Taula: Konpostaren metal astun kontzentrazioa** | | Cd (ppm) | Cu (ppm) | Ni (ppm) | Pb (ppm) | Zn (ppm) | Cr (ppm) | |----------------------------------------------------------|----------|----------|----------|----------|----------|----------| | Bataz bestekoa | 0,3 | 33 | 7 | 6 | 98 | 21 | | Minimoa | 0,2 | 13 | 3 | 2 | 36 | 10 | | Maximoa | 0,6 | 53 | 14 | 11 | 145 | 36 | | 506/2013 Ongarriei buruzko<br>Errege Dekretua (A Klasea) | 0,7 | 70 | 25 | 45 | 200 | 70 | ## **4. Ondorioak** Oilategi-konpostagailua esperientzia arrakastatsua izan dela esan daiteke hainbat ikuspuntutatik aztertuta. Aspektu teknikoari dagokionez, konpostatze prozesuaren eta oilategiaren garapenaren emaitzak positiboak izan dira, eta apenas kosturik gabe 11 tona kudeatu dira, kalitatezko 4,4 tona konpost eta 4.562 arrautza errun berri lortuz prozesu amaieran. Ikuspegi ekonomikotik, hasierako inbertsio minimo bat eskatzen du eta gainera mantentze kostuak (pentsu kontsumoa) oso baxuak dira. Hala ere, funtzionamendu egoki bat bermatzeko boluntarioen partaidetza beharrezkoa da. Azpimarratzekoa da parte hartu duten bizilagunentzako ekimen positiboa izan dela eta proiektuan parte hartuko luketen bisitari ezberdin asko erakarri dituela. Gainera, erabiltzaileen ingurumen eta nutrizio inguruko baloreen interesa zabaltzeko balio izan du. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Etorkizunean beste lekuetara zabaltzea da erronka, betiere leku bakoitzeko baldintza eta beharretara egokituz. Izan ere parte hartzen duten biztanleen kopurua edota instalazioaren tamaina guztiak moldagarria dira. <sup>(\*\*)</sup> g.l.n.: gai lehorrean neurtuta Sistema honekin lortzen den konposta baratza edota degradatutako esparruetan txertatzea interesgarria litzake. ## **6. Erreferentziak** - Ansorena, J . (1994): *Sustratos: Propiedades y caracterización*. Mundi-Prensa, Madril. - Brewer, L. J. eta Sullivan, D. M. (2003): Maturity and stability evaluation of composted yard trimmings. *Compost Science and Utilization*, 11 (2), 96-112. - Brinton, J., Evans, E. eta Droffner, M. (1995): Standardized test for evaluation of compost self-heating. *BioCycle*,. 36 (11), 64-68. - Ekainaren 28ko 506/2013 Ongarriei buruzko Errege Dekretua. BOE, 2013ko uztailaren 10a, 164. zbk., 51119- 51207. Espainia. - Garcia-Menacho Osset V. eta Garcia Romero C. V. (2012): *Avicultura ecológica de puesta.* Editorial Agrícola Española. Madril - Huerta, O.; López, M.; Soliva, M. eta M. Zaloña (2010): *Compostaje de Residuos Municipales: Control del proceso, rendimiento y calidad del producto.* Escola Superior d'Agricultura de Barcelona. ISBN: 978-84-693-3036-4. - Irigoyen I., Storino F., Zalba R., Morales D. eta Plana R. (2013): Integració d'un galliner i un compostador per al tractament de la fracció orgànica dels residus municipals (FORM): sis mesos d'experiència de l'Avi-Compo a Noain (Navarra). *Quaderns Agraris* (Institució Catalana d'Estudis Agraris), 36 (2014ko ekaina), 65-98. - MAPAMA (2016): *Generación de residuos domésticos y comerciales.* Nafarroako Gobernua. - Sarratea E. (2010): Experiencia piloto de compostaje comunitario en la Comarca de Pamplona. Ingurumen Agrobiologia Masterra. NUP. - TMECC (Test Methods for the Examination of Composting and Compost) (2002). The United States Composting Council. EUA. - Zalba, R. (2013). Evaluación de seis meses de funcionamiento del gallinero-compostador situado en el Parque de los Sentidos (Noáin, Navarra). Ingurumen Agrobiologia Masterra. NUP. ## **7. Eskerrak eta oharrak** Eskerrak luzatu nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten guztiei: - Francesco Storino, Edurne Azkona, Raquel Zalba (UPNA), Ramon Plana (Maestro Compostador), David Morales (Vermican), Angel Gaston (Elkarkide), Iñaki Goikoetxea (Varazdin), Mikel Baztan eta Monika Usanoz (Noain). - Bereziki ekimen honetan hiru urtez parte hartu duten Noaingo 30 familiei eta bere udalari.
aldizkariak.v1-3-456
{ "domain": "osasun zientziak", "id": "ikergazte_iv_osasun-zientziak_21", "issue": null, "year": "2021", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iv" }
# CB1 hartzaile kanabinoidearen azalpena saguaren garuneko zelula oligodendroglialetan Manterola, A.<sup>(1)</sup>, Bernal-Chico, A.<sup>(1,2,3,4)</sup>, Mato, S.<sup>(1,2,3,4)</sup> (1) Neurozientziak Saila Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU), (2) Achucarro Basque Center for Neuroscience, (3) Centro de Investigación Biomédica en Red sobre Enfermedades Neurodegenerativas (CIBERNED), (4) Biocruces Bizkaia. ana.bernal@ehu.eus ### Laburpena Esklerosi anizkoitza (EA) oligodendrozitoen (OL) heriotzarekin eta neuronen endekapenarekin erlazionatutako hanturazko lesioak azaltzen dituen erdiko nerbio-sistemaren gaixotasuna da. Neuroendekapenezko gaixotasun honek gazteen artean desgaitasun neurologikoak sortzen ditu. OLen zelula aitzindariek (OPC) OL heldu mielinizatzaileetan bihurtzeko ahalmena dute, sintomatologia arinduz. OPCen diferentziazioa eta mielinaren birsortzea estrategia terapeutiko garrantzitsua da EAren arloan. Ildo horretan, endokanabinoide sistemaren erabilerak onura ugari aurkezten ditu OL eta OPCetan. Zelula oligodendroglialetan CB1 hartzailearen aktibazioak potentzial terapeutikoa erakutsi duen arren, proteina horren adierazpena ez da oraindik *in situ* deskribatu. Hitz gakoak: oligodendrozitoak, mielina, CB1 hartzailea, esklerosi anizkoitza #### Abstract Multiple sclerosis (MS) is an inflammatory demyelinating disease of the central nervous system where focal lesions lead to neuronal damage. This neurodegenerative disorder induces disabilities in young adults. It is well stablished that the ability of oligodendrocyte precursor cells (OPCs) to differentiate into myelinating oligodendrocytes (OLs) alleviates the symptomatology. OPC maturation and remyelination are key therapeutic strategies in MS. In this sense, manipulation of the endocannabinoid system in OLs and OPCs seems promising. Although CB1 receptor activation in oligodendroglial cells shows therapeutic potential, reliable demonstration of the presence of the receptor in these cell lineage in situ remains elusive. Keywords: oligodendrocytes, myelin, CB1 receptor, multiple sclerosis ### 1. Sarrera eta motibazioa Oligodendrozitoak (OLak) erdiko nerbio sisteman (ENS) mielina sortzeaz arduratzen diren glia zelula dira. Mielina nerbio zelulen axoiak estaltzen dituen izaera koipetsuko mintz zelularra da eta ezinbestekoa da nerbio bulkaden garraioa era egokian gerta dadin. Horrez gain, mielinak sostengu metabolikoa ere eskaintzen die axoiei (Nave eta Werner, 2014). Zelula oligodendroglialak zelula aitzindari neural multipotenteetatik sortzen dira garapen enbrionarioaren azken faseetan, seinale espezifikoak jaso eta oligodendrozitoen transkripzio faktore 2-a (Olig-2) adierazten hasten direnean. Hasierako desberdintzapen fase horretan, zelula horiek oligodendrozitoen zelula aitzindari (OPC ingelesetik) izena hartzen dute (Naruse et al., 2017). OPC hauek markatzaile bereizgarriak adierazten dituzte, horien artean neurona-glia antigeno 2 izeneko proteoglikanoa (NG2) hain zuzen ere (Richardson et al., 2011). OPCak aitzindariak diren heinean, ez dute mielinarik sortzeko gaitasunik. OL heldu mielinizatzaile gehiengoak jaio eta ondorengo lehen etapetan (saguetan lehen 10 aste inguruetan, gizakietan berriz, lehen 5-10 urteetan) sortzen dira OPCetatik. Hala ere, garun helduetan hainbat zelulek OPC izaten jarraitzen dute (Simons eta Nave, 2015), aktibitate neuronalean gertatzen diren aldaketen aurrean OLetan bihurtu eta mielina sortzeko gaitasuna erakusten dutelarik. OL heldu hauek mielina sortzeko ezinbestekoak diren proteinak adierazten dituzte, horien artean mielinaren proteina proteolipidoa (PLP) eta mielinaren oinarrizko proteina (MBP). Esklerosi anizkoitza (EA) lehen aldiz Jean-Martin Charcotek deskribatu zuen 1868-an eta desmielinizazio fokuak sortzen dituen ENSko hanturazko gaixotasun kronikoa da. EA pertsona heldu gazteei eragiten dien gaixotasun ezgaitzaile neurologikorik ohikoena da, eta 2,3 milioi pertsonek jasaten dute gaixotasun hau munduan. Desmielinizazioa, hantura eta endekapen neuronal/axonala dira patologia honen ezaugarririk nagusienak (Compston eta Coles, 2008). OLak kaltetzen edo hiltzen direnean, axoiak inguratzen duen mielina zorroa desagertzen da transmisio sinaptikoa kaltetuz, sintomak eraginez. Sintomen artean giharren espastizitatea, neuritis optikoa, ataxia sentsotiala eta oreka eta mugimenduen koordinazioaren galera ohikoa denez, maiz gaixoek baliaezintasuna pairatzen dute (Dobson eta Giovannoni, 2019). Lesio gehienek kronikoki desmielinizatuta jarraitzen duten arren, kasu batzuetan mielinaren ´konponketa´ espontaneo bat gertzen da (Chang et al., 2012). Birmielinizazioa erantzun fisiologiko gisa ulertu eta mielinaren berreskuratzea eragiten duen prozesu birsortzaile bezela deskribatzen da. Prozesu hau OPC-ak errekrutatu eta OL heldu mielinizatzaileetan desberdintzeko gaitasunari esker gertatzen da (Franklin eta Ffrench-Constant, 2017; Kremer et al., 2018). Birmielinizazio honek sintomen hobekuntzarekin erlazionatuta dagoen heinean, prozesu hau itu terapeutiko nagusia da gaur egun. Endokanabinoide-sistema (EKS) garuneko hainbat funtzio doitzen dituen sistema neuromodulatzailea da (Katona eta Freund, 2012). EKSk EAren sintomatologia murrizteko potentziala duela frogatu dute urteetan zehar eginiko ikerketek (Kmietowicz 2010). Jakina da marihuana landarean (*Cannabis sativa L.*) aurkitzen diren agonista kanabinoideek EAren animalia ereduetan sintomak kontrolatzeko ahalmena dutela, babes neuronala, hanturaren aurkako eraginak eta birsortze mekanismoak eskaintzen dituztelarik (Arévalo-Martín et al. 2003; Cabranes et al. 2005; Maresz et al. 2007; Palazuelos et al. 2008). Eragin onuragarri hauek neuronetako CB1 hartzaileen eta batik bat zelula hematopoietikoetan adierazten diren CB2 hartzaileen aktibaziori esker ematen dira (Pryce et al. 2003; Maresz et al. 2007; Croxford et al. 2008; Eljaschewitsch et al. 2006). OLek CB1 hartzailea adierazten dutela dioen ideiak indarra hartu du zelul a bakarren sekuentziazioa burutu duen lan bati esker. Lan horretan OPC-etatik hasi eta OL helduetaraino, oligodendroglia leinuko ia populazio guztiek *Cnr1* transkritoak adierazten dituztela frogatzen da (Marques et al., 2016). Horrez gain, gizakien garuneko gai zuri subkortikaleko OPC A2B5<sup>+</sup> etan ere aurkitu dira *Cnr1* transkritoak (Sim et al., 2006). Hartzaileaz gain, oligodendroglia zelulek 2-AG endokanabinoidea sintetizatu eta hidrolisatzeko behar diren entzimak (*Daglb* eta *Mgll*) ere adierazten dituzte. Hainbat *in vitro* lanetan oligodendroglia zelulek, 2-AG-a sortu eta beraien mintzeko CB1 hartzaileak aktibatuz, kontrol autokrinoa burutu dezaketela iradokitzen du , bai OPCen diferentziazioa eraginez edo OLak heriotza exzitotoxikotik babestuz (Gomez et al., 2010; Bernal-Chico et al., 2015; Gomez et al., 2015). Horrez gain, OPC-ek sortutako 2-AG-ak, mintzean dituzten CB1 hartzaileen aktibazioaren bitartez, zelula hauen migr azioa bultzatzen duela ikusi da (Sanchez-Rodriguez et al., 2018). Bestalde, CB1 hartzailea aktibatzen duen THCaren administrazioak OPCen diferentziazioa bultzatzen du mielinizazioa bultzatuz saguetan (Huerga-Gomez et al., 2021). Beraz, *in vitro* zein *in vivo* eginiko aurkikuntza guzti horiek hainbat gauza iradokitzen dituzte: alde batetik, zelula oligodendroglialetan adierazitako CB1 hartzaileek mielinizazio prozesuan zereginen bat izan dezaketela; eta bestetik, hartzaile populazio horiek EA-ren testuinguruan kanabinoideek dituzten onuren bitartekari izan daitezkeela. Hala ere, zelula oligodendroglialetan CB1 hartzaileen adierazpena era fidagarrian frogatzen duten datuen faltak asko mugatu du horien funtzio biologikoa ulertzea itu terapeutiko gisa erabili ahal izateko. # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Aurkikuntza horietan oinarrituta, konposatu kanabinoideen efektu onuragarriak, neurri batean bada ere, OLetako CB1 hartzaileen aktibazioarekin erlazionatuta egon daitezkeela uste da. Hala ere, proteina hauek zelula hauetan duten adierazpen maila baxuaren ondorioz, oso zaila izan da CB1 hartzaileek oligodendrozito leinuko zeluletan duten kokapena aztertzea. Gaur egun, oligodendroglia *in situ* CB1 hartzailea adierazten dutela frogatzen duten datu fidagarriak falta dira eta hartzaile populazio hauek mielinaren biologian izan dezaketen betebeharra eztabaidazko gaia da. Testuinguru honetan, lan honen helburua sagu helduen garuneko OPCen eta OL helduetan CB<sub>1</sub> hartzaileen lokalizazio ultraegiturala aztertzea da. ### 3. Ikerketaren muina ### 3.1 CB1 hartzaileen lokalizazio ultraegiturala oligodendrozitoen zelula aitzindarietan OPCetan CB1 hartzaileen lokalizazioa aztertu ahal izateko mikroskopio elektroniko (ME) bidez ikusgarria den markaketa bikoitza erabili genuen: alde batetik, immunoperoxidasa, eta bestetik, zilarrez anplifikatutako urrezko partikulen tindaketak hain zuzen ere. OPCak era egokian identifikatu ahal izateko, NG2 proteina kodifikatzen duen genearen promotorearen menpe proteina hori fluoreszentea (NG2-EYFP) adierazten duten sagu transgenikoak erabili genituen (Karram et al., 2008). Sagu hauen karakterizazioaren arabera, EYFPa adierazten duten zelula gehienek Olig2 eta Sox10 transkripzio faktore oligodendroglialak ere adierazten dituzte. Gainera, ez dituzte inondik inora OL helduen markatzaileak adierazten. NG2-EYFParentzat heterozigotoak ziren saguak CB1+/- saguekin gurutzatu genituen, NG2-EYFP+/--CB1+/- (OPCetan proteina hori fluoreszentea eta CB1 hartzailea adierazten dituzten saguak) eta NG2-EYFP+/--CB1-/- (OPCetan proteina hori fluoreszentea baina CB1 hartzailea adierazten ez dituzten saguak) mutante bikoitzak lortuz. Animalia hauetan, OPCak EYFP proteinaren aurkako immunomarkaketak eragindako DAB metaketari esker identifikatu ziren (1. irudia). CB1 hartzaileak, berriz, zilarrez anplifikatutako urrezko partikulen presentzia bitartez (2. irudia A). # 1. irudia. NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>-/-</sup> saguen hipokanpoan oligodendrozitoen zelula aitzindarien dentsitatearen azterketa. ![](_page_2_Figure_6.jpeg) NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>+/+</sup> saguen hipokanpoan CB1 hartzaileen markaketa lehendabizi argimikroskopio bitartez egiaztatu zen. Aldez aurretiko deskribapen lanekin bat eginez (Hájos et al., 2000; Gutiérrez-Rodríguez et al., 2017), haritsu itxurako markaketa esanguratsua hauteman genuen hipokanpoko CA1 eta CA3an, batik bat hortz bihurgunean, geruza piramidalean eta stratum radiatumean. NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>-/-</sup> saguen hipokanpoan markaketa ikusezina zela egiaztatzean, seinalea espezifikoa zela frogatu ahal izan genuen. Bestalde, NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>+/+</sup> animalia transgenikoetan, DAB seinaleak NG2 zelulen distribuzio uniforme eta ezaguna jarraitzen zuela frogatu genuen (Karram et al., 2008). Azkenik, DABarentzat positibo ziren zelulen kopuruari dagokionez, NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>-/-</sup> eta NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>+/+</sup> saguen artean desberdintasunik ez zegoela egiaztatu genuen (1. irudia). Honen bitartez, gure transgenikoaren baliotasuna frogatu genuen, aztertu nahi genituen zelulen dentsitatean aldaketarik ez zeudelako. Ultraegitura mailako azterketa egitean, NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>+/+</sup> saguen stratum radiatumean, dendritekin sinapsia egiten duten bukaera inhibitorioek CB1 hartzailea markatzen zuten partikula ugari erakusten zituztela ikusi genuen (Hájos et al., 2000; Gutiérrez-Rodríguez et al., 2017) (2. irudia C). Espero bezala, beraien morfologia bereizgarriagatik identifikatutako sinapsi kitzikatzaileetan askoz partikula gutxiago antzeman genituen (2. irudia C). Berriro ere, NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>-/-</sup> saguen garun ehunean CB1 hartzaileen markaketa desagertu egiten zela egiaztatu genuen, ibilitako antigorputza espezifikoa zela frogatuz. # 2. irudia. CB1 hartzaileen lokalizazioa saguen hipokanpoko oligodendrozitoen zelula aitzindarietan. ![](_page_3_Figure_3.jpeg) MEko irudietan, OPCak eta beraien prozesuak DAB markaketari esker identifikatuak izan ziren (2. irudia A). NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>+/+</sup> saguetan, zelula horien %9,4 ± %0,7ak mintz zitoplasmatikoan zilar partikularen bat adierazten zutela ikusi genuen (2. irudia B). NG2-EYFP<sup>+/-</sup>-CB1<sup>-/-</sup> saguen kasuan berriz soilik OPCen %4,5 ± %0,57ak azaltzen zuten zilar partikularen bat (\*\*p < 0.01; 2. irudia B). Bi genotipoen arteko alderaketak, hipokanpoko stratum radiatumeko NG2 zelulen %6 inguruk CB1 hartzailea adierazten dutela erakusten du. DABarentzat positiboak ziren profiletan, zilar partikulen dentsitatea 0,2 partikula/µmkoa dela kalkulatu genuen. Era berean, garun azalera berdinean, sinapsietako CB1 hartzaileen dentsitateak ere kalkulatu genituen. Emaitzen arabera, OPCek sinapsi kitzikatzaileek baino dentsitate baxuagoa erakusten dute, eta sinapsi kitzikatzaileek inhibitzaileek baino dentsitate baxuagoa ere (\*\*p < 0.01 eta \*\*\*p < 0.001 hurrenez hurren) (2. irudia D). Guztira, emaitza hauek sagu helduen hipokanpoko OPCek CB1 hartzailea maila oso baxuan adierazten dutela iradokitzen dute. # **3.2 CB1 hartzaileen lokalizazio ultraegiturala oligodendrozito mielinizatzaileetan** OL heldu mielinizatzaileetan CB1 hartzaileen lokalizazio ultraegiturala aztertu ahal izateko, zilarrez anplifikatutako urrezko partikuletan oinarritutako markaketa metodoa aplikatu genien sagu basati (CB1+/+) eta CB1 hartzailea adierazten ez zuten saguen (CB1-/- ) garun ehunei. NG2- EYFP+/- -CB1+/+ saguekin gertatzen zenaren antzera, CB1 hartzailearen markaketa tipikoa bereizi genuen CB1+/+ animalien hipokanpoan (3. irudia A). Berriro ere, CB1-/ saguen ehunean markaketa desagertu egiten zela frogatu genuen, erabilitako antigorputzaren espezifikotasuna beste behin frogatuz (3. irudia A). CB1 hartzailearen immuno-markaketa argi mikroskopio bitartez egiaztatu ondoren, ME bidez aztertu nahieko gai zuri eremua aukeratu eta ebaketa ultrafinak egin ziren (3. irudia A). OL heldu mielinizatzaileak beraien morfologia eta ezaugarri bereizgarrietan oinarrituta identifikatu ziren, inolako immuno-markaketarik gabe. Ezaugarri horien artean nukleo elektrodentsoa edo nukleoa inguratzen duen zitoplasma fina aurkitzen dira. Zelula horietan CB1 hartzaileak zilarrez intentsifikatutako urre partikulen bidez identifikatu ziren. CB1 +/+ saguetan, OL helduen %56,4 ± %0,9ak somaren mintz zitoplasmatikoan zilar partikularen bat adierazten zutela ikusi genuen (3. irudia B). CB1-/ saguen kasuan, aldiz, zelula horien %29,3 ± %5,7ak erakusten zuten CB1 hartzailearen kontrako markaketa positiboa (\*\*p < 0,01). Bi genotipoen arteko alderaketak sagu helduen gorputz kailukarako OL mielinizatzaileen %27 inguruk CB1 hartzailea adierazten dutela erakusten du (3. irudia B). ### **3. irudia. CB1 hartzaileen adierazpena sagu helduen garuneko oligodendrozito mielinizatzaileetan.** ![](_page_4_Figure_6.jpeg) ![](_page_4_Figure_7.jpeg) ![](_page_4_Figure_8.jpeg) # **4. Ondorioak** Lan honetan endokanabinoideen arloan orain arte erantzun gabeko galdera baten inguruan egin dugu lan, oligodendroglia zeluletako CB1 hartzaileen lokalizazio anatomikoari dagokiona hain zuzen ere. Azken bi hamarkadetan, immunohistokimia analisi konbentzionalak, ME eta teknika elektrofisiologikoak erabiliz, CB1 hartzaileen lokalizazio zelular eta subzelularra sakonki aztertu da (Katona eta Freund, 2012). Ikerketa hauek garunean CB1 hartzaileak era heterogeneoan adierazten direla erakutsi dute, hipokanpoko sinapsi inhibitorioetako proportzio eta dentsitatea kitzikatzailetakoa baino altuagoa izanik (Katona et al., 2006; Kawamura et al., 2006). Berriki, CB1 hartzailea zelula mota espezifikoetan adierazten ez duten animaliak sortu izanak, CB1 hartzailea dentsitate baxuan adierazten duten zelula eta konpartimentu zelularretan proteina honen lokalizazioa deskribatzea ahalbidetu du, besteak beste bukaera sinaptiko glutamatergikoetan (Gutiérrez-Rodríguez et al., 2017) eta astrozitoetan (Gutiérrez-Rodríguez et al., 2018; Han et al., 2012). Aldi berean, tresna genetikoak eta MEko lanak konbinatuz, mitokondriek beraien mintzetan CB1 hartzailea adierazten dutela ere ikusi da (Hebert-Chatelain et al., 2016). Zelula oligodendroglialei dagokionez, OPC eta OLetako CB1 hartzaileen adierazpen funtzionala ondo aztertu da urteetan zehar (Bernal-Chico et al., 2015; Gomez et al., 2015; Mato et al., 2009; Molina-Holgado et al., 2002). Hala ere, immunohistokimia analisi arrunten bitartez ez da posible izan saguen garuneko zelula hauek CB1 hartzailea adierazten dutela era fidagarrian frogatzea. Hori horrela izanda, ikerketa lan honetan bereizmen altuko MEko teknikak erabili ditugu sagu helduen garuneko OPC eta OL mielinizatzaileek CB1 hartzailea adierazten duten aztertzeko. Beraz, ME eta sortu berri diren sagu transgenikoak erabiliz, hipokanpoko OPCek eta gorputz kailukarako OLek, *in situ*, CB1 hartzaileen dentsitate baxuak adierazten dituztela egiaztatu dugu. # **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Zelula oligodendroglialetan CB1 hartzaileen adierazpena erakutsi ondoren, hartzaile honek zelula horietan duen garrantzia eta funtzioa aztertu nahi dugu, bai egoera basalean zein EA bezalako testuinguru patologikoetan ere. Horrela, birmielinizazioa bultzatzeko gaitasuna duten farmakoak diseinatu daitezke bestelako efektu ez desiragarriak ekidituz, neuronen CB1 hartzaileen aktibazioak eragindakoak, esaterako. Hau forgatzeko, OL helduetan edo OPCetan CB1 hartzaileak adierazten ez dituzten animaliak erabiliko ditugu EAren animalia eredu batean, sagu basatiek aurkezten dituzten sintoma eta ezaugarri patologikoekin alderatzeko nahian. Potentzial terapeutikoa aurkitzekotan, etorkizunean zelula espezifikoetan oinarritutako terapiak garatu ahal izango dira EA tratatzeko. # **6. Erreferentziak** Árevalo-Martín, A. (2003), Therapeutic action of cannabinoids in a murine model of multiple sclerosis, *J Neurosci,* 23, 2511-6. Bernal-Chico, A. (2015), Blockade of monoacylglycerol lipase inhibits oligodendrocyte excitotoxicity and prevents demyelination in vivo, *Glia,* 63, 163-76. Cabranes, A. (2005), Decreased endocannabinoid levels in the brain and beneficial effects of agents activating cannabinoid and/or vanilloid receptors in a rat model of multiple sclerosis, *Neurobiol Dis*, 20, 207-17. Chang, A. (2012), Cortical remyelination: a new target for repair therapies in multiple sclerosis, *Ann Neurol*, 72, 918-26. Compston, A, eta Coles, A. (2008), Multiple sclerosis, *Lancet,* 372, 1502-17. Croxford, JL. (2008), Cannabinoid-mediated neuroprotection, not immunosuppression, may be more relevant to multiple sclerosis, *J Neuroimmunol*, 193, 120-9. Dobson, R, eta Giovannoni, G. (2019), Multiple sclerosis - a review, *Eur J Neurol*, 26(1), 27-40. Eljaschewitsch, E. (2006), The endocannabinoid anandamide protects neurons during CNS inflammation by induction of MKP-1 in microglial cells, *Neuron*, 49, 67-79. - Franklin, RJM. eta Ffrench-Constant, C. (2017), Regenerating CNS myelin from mechanisms to experimental medicines, *Nat Rev Neurosci,* 18, 753-69. - Gomez, O. (2010), The constitutive production of the endocannabinoid 2-arachidonoylglycerol participates in oligodendrocyte differentiation, *Glia,* 58, 1913-27. - --------, (2015), A Basal Tone of 2-Arachidonoylglycerol Contributes to Early Oligodendrocyte Progenitor Proliferation by Activating Phosphatidylinositol 3-Kinase (PI3K)/AKT and the Mammalian Target of Rapamycin (MTOR) Pathways, *J Neuroimmune Pharmacol,* 10, 309- 17. - Gutiérrez-Rodríguez, A. (2017), Anatomical characterization of the cannabinoid CB1 receptor in celltype-specific mutant mouse rescue models, *J Comp Neurol,* 525, 302-18. - ------------, (2018), Localization of the cannabinoid type-1 receptor in subcellular astrocyte compartments of mutant mouse hippocampus, *Glia,* 525, 1417-31. - Hájos, N. (2000), Cannabinoids inhibit hippocampal GABAergic transmission and network oscillations, *Eur J Neurosci,* 12, 3239-49. - Han, J. (2012), Acute cannabinoids impair working memory through astroglial CB1 receptor modulation of hippocampal LTD, *Cell,* 148, 1039-50. - Hebert-Chatelain, E. (2016), A cannabinoid link between mitochondria and memory, *Nature,* 539, 555- 59. - Huerga-Gómez, A. (2021), Δ9-Tetrahydrocannabinol promotes oligodendrocyte development and CNS myelination in vivo, *Glia,* 69(3), 532-545. - Karram, K. (2008), NG2-expressing cells in the nervous system revealed by the NG2-EYFP-knockin mouse, *Genesis,* 46, 743-57. - Katona, I. (2006), Molecular composition of the endocannabinoid system at glutamatergic synapses, *J Neurosci,* 26, 5628-37. - Katona, I. eta Freund, TF. (2012), Multiple functions of endocannabinoid signaling in the brain, *Annu Rev Neurosci,* 35, 529-58. - Kawamura, Y. (2006), The CB1 cannabinoid receptor is the major cannabinoid receptor at excitatory presynaptic sites in the hippocampus and cerebellum, *J Neurosci,* 26, 2991-3001. - Kmietowicz, Z. (2010), Cannabis based drug is licensed for spasticity in patients with MS, *BMJ,* 340, c3363. - Kremer, D. (2018), Current advancements in promoting remyelination in multiple sclerosis, *Mult Scler,* 1352458518800827. - Maresz, K. (2007), Direct suppression of CNS autoimmune inflammation via the cannabinoid receptor CB1 on neurons and CB2 on autoreactive T cells, *Nat Med*, 13, 492-7. - Marques, S. (2016), Oligodendrocyte heterogeneity in the mouse juvenile and adult central nervous system, *Science,* 352, 1326-9. - Mato, S. (2009), CB1 cannabinoid receptor-dependent and -independent inhibition of depolarizationinduced calcium influx in oligodendrocytes, *Glia,* 57, 295-306. - Molina-Holgado, E. (2002), Cannabinoids promote oligodendrocyte progenitor survival: involvement of cannabinoid receptors and phosphatidylinositol-3 kinase/Akt signaling, *J Neurosci,* 22, 9742-53. - Naruse, M. (2017), Origin of oligodendrocytes in mammalian forebrains: a revised perspective, *J Physiol Sci*, 67, 63-70. - Nave, KA. eta Werner, HB. (2014), Myelination of the nervous system: mechanisms and functions, *Annu Rev Cell Dev Biol*, 30, 503-33. - Palazuelos, J. (2008), The CB(2) cannabinoid receptor controls myeloid progenitor trafficking: involvement in the pathogenesis of an animal model of multiple sclerosis, *J Biol Chem*, 283, 13320-9. - Pryce, G. (2003), Cannabinoids inhibit neurodegeneration in models of multiple sclerosis, *Brain*, 126, 2191-202. - Richardson, WD. (2011), NG2-glia as multipotent neural stem cells: fact or fantasy? , *Neuron*, 70, 661- 73. - Sanchez-Rodriguez, MA. (2018), The endocannabinoid 2-arachidonoylglycerol regulates oligodendrocyte progenitor cell migration, *Biochem Pharmacol,* 157, 180-88. - Sim, FJ. (2006), Complementary patterns of gene expression by human oligodendrocyte progenitors and their environment predict determinants of progenitor maintenance and differentiation , *Ann Neurol,* 59, 763-79. - Simons, M. eta Nave, KA. (2015), Oligodendrocytes: Myelination and Axonal Support, *Cold Spring Harb Perspect Biol*, 8, a020479. # **7. Eskerrak eta oharrak** Artikulu hau ahalbidetu duen finantziazioa: Eusko Jaurlaritzako 2014-2015 ikasturteko doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako Laguntza (AM) eta 2016-2017 ikasturteko ikertzaile doktoreentzako Doktoratu Ondoko Hobekuntza Programarako Laguntza (ABC); Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren (SAF2013-45084-R eta SAF2016-75292-R) laguntzak; Eusko Jaurlaritzaren (IT702-13) laguntza; CIBERNEDren (PRY-15-404) laguntza; ARSEP fundazioa.
aldizkariak.v1-6-196
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.35_ Zk.1 _2023_6", "issue": "Libk.35_ Zk.1 _2023_", "year": "2023", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
# **Zuzendaritza taldeen lidergo estiloak** *The Leadership style of the principal team* Ander Arce Alonso\*1, Edorta Mirena Esturo2, Urtza Garay Ruiz3 1 EAEko Hezkuntza Sistemako Irakaslea 2 Hezkuntza Zientziak Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU) 3 Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU) **Laburpena:** Eskola Txikiak euskal hezkuntza-sistemaren barruan ezaugarri bakarrak dituen eskola mota bat dira, baina gainerako ikastetxeen hezkuntza-eskaera eta -erronka berak dituzte. Zuzendaritza-taldearen lidergoa beharrezkoa da egungo eta etorkizuneko eskariei aurre egiteko, eta lidergo eraldatzailea eredu gomendagarrien artean aurkeztu ohi da. Azterlan honen helburua da Bizkaiko Eskola Txikien zuzendaritza-taldearen lidergo-estiloa ezagutzea, eta generoak, graduondoko ikasketek edo lanpostuan emandako esperientzia-urteek eraginik duten baloratzea. Emaitzek erakusten dutenez, zuzendaritza-taldeak bere burua eraldatzailetzat jotzen du estilo nagusi gisa, eta gertutik jarraitzen dio estilo transakzionalak, bi estilo horiek lotura zuzena eta gogorra erakusten dutelarik. Lidergo pasiboari dagokionez, horren absentzia nabaritu dute, eta korrelazio negatiboa eta ahula du, gainera, beste bi estiloekin. Generoari, prestakuntzari eta lanpostuko esperientziari dagokienez, ez da alderik aurkitu taldeen artean. Horrelako faktorerik ez dagoenez, aurkikuntzek aukera ematen dute landa-eskolen ezaugarri batzuei buruz hausnartzeko (antolaketa, tamaina, barne-harremanak, etab.), zuzendaritza-taldearen lidergo-estiloan eragina izan dezaketelako. Gako-hitzak: landa-eskola, zuzendaritza-taldea, lidergo eraldatzailea, generoa, graduondoko ikasketak, lanpostuko esperientzia. *Abstract: The Eskola Txikiak are a type of school with unique characteristics within the Basque education system, but with the same educational demands as other schools. The leadership of the management team is necessary to cope with current and future educational demands, and approaches such as transformational are positioned as preferred in these processes of educational improvement. The aim of this study is to find out about the leadership style of the management team at Eskola Txikiak Bizkaia, and to assess whether gender, postgraduate studies or years of experience in the post have any influence. The results show that the management team perceives itself as transformational as the predominant style, followed closely and correlated directly and strongly by transactional. Likewise, passive leadership is not present, and correlates negatively but weakly with the other two styles. With respect to gender, training and experience in the position, no differences were found between groups. In the absence of related factors such as these, the findings allow us to reflect on some of the characteristics of rural schools (organization, size, social relations, etc.) that may influence the leadership style of the management team.* *Keywords: rural school, principal team, transformational leadership, genre, postgraduate studies, work experience.* *Nola aipatu / How to cite:* Arce Alonso, Ander; Mirena Esturo, Edorta; Garay Ruiz, Urtza (2023). «Bizkaiko Eskola Txikien zuzendaritza taldeen lidergo estiloak». *Tantak*, 35(1), 7-21. (https://doi.org/10.1387/tantak.24790). Jasotze-data: 2023/05/25; Onartze-data: 2023/06/07. ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2023 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_14.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago *<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author:* Ander Arce Alonso. EAEko Hezkuntza Sistemako Irakaslea. Barrio Sarriena, z/g (48940, Leioa-Bizkaia). – aarce01[3@ehu.e](mailto:sarapikabea10@gmail.com)us ### 1. **Sarrera** Munduaren inguruko hezkuntza-sistemak etengabe aldatzen eta berregituratzen ari dira gizarte modernoen eskaerei aurre egiteko. Testuinguru horretan, lidergoa garatzea funtsezkoa da eskoletan egin beharreko aldaketei aurre egiteko (Harris & Jones, 2019). Hala ere, badirudi egungo gobernu-politikak ez direla nahikoak eskolako zuzendaritza-taldeen prestakuntza eta formazioa behar bezala egokitzeko (Bush & Glover, 2018). Lidergoa ikuspegi ezberdinetatik azter daiteke; horien artean, lidergo eraldatzaile edo transformatzaileak emaitza enpiriko positibo nabarmenak erakutsi ditu, eta, horren ondorioz, eskola-berregituratze eta erreformako prozesuetan lehenetsi da (Sun & Wang, 2018). EAEko sistema publikoaren barnean ikastetxe berezien sare bat dago, Eskola Txikiak izenekoa. Eskola Txikiek hiru ezaugarri berezi dituzte, halanahi bete behar direnak sare horren barnean kokatu ahal izateko. Alde batetik, landa-inguruneetan egon behar da; bestetik, herriko ikastetxe bakarra izan behar da; azkenik, eskolak modu anitzagoan antolatu behar dira, adin desberdinetako ikasleak konbinatuz. Eskola horiek hezkuntza-sistemaren salbuespena izatera iritsi dira, bai eskolatik kanpo in ingurune sozial eta naturalarekin harremanetan jartzeko eta ulertzeko beste modu bat sortu dutelako, eta bai eskola barnean hezkuntza-komunitatea antolatzeko eta kudeatzeko eredu alternatiboa sortu dutelako (Pérez & González, 2019). Kudeaketa-eredu horrek egokigarriago, malguago eta kolaboratiboago bihurtzen ditu eskola horiek, hezkuntza-komunitatearen beharrak hobeto ulertzeko eta horiei erantzuteko gai izatera baliatuz (Starr eta White, 2016). Gaur egun etengabe berregituratzen ari den hezkuntza-sistema dinamiko honetan, ikastetxe hauek, besteek bezala, lidergoa hobetu behar dute, bizi diren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-berezitasunetara egokitzeko (Aragoi eta Murillo, 2016). Lidergo eta kudeaketa efiziente bati esker, landetako eskolek egungo baliabideak eta baliabide digitalak eraginkortasunez aprobetxatuko dituzte, erronka sozial eta ekonomiko horiei erantzuteko gai izanez (Mancilla & Paredes, 2020). Ildo horretan, lidergo-ikuspegien artean, hala nola eraldatzailea edo transakzionala, interes handikoak dira premiei eraginkortasunez aurre egiteko (González eta González, 2016). Horiek guztiak izan dira lan hau motibatu eta sostengatu duten gaiak. Horrela, ikerketa honen helburua da Bizkaiko Eskola Txikietako zuzendaritza-taldearen lidergo-estiloaren autopertzepzioa ezagutzea. Ikerketa-helburu honetatik bi galdera planteatu dira, bakoitzak hipotesi bat planteatzera baliatu duena: - —1. ikerketa-galdera: Nola hautematen du Eskola Txikien Bizkaiko zuzendaritza-taldeak bere lidergo-estiloa? - • H1. Korrelazioa dago lidergo-estiloen artean. - —2. ikerketa-galdera: Zuzendaritza-taldearen prestakuntzak, esperientziak edo generoak eraginik ba al du lidergo-estiloan? - • H2. Ez dago alderik zuzendaritza-taldearen lidergo-estiloaren pertzepzioaren eta generoaren, graduondoko ikasketak izatearen eta lanpostuan emandako esperientzia-urteen artean. # 2. **Marko teorikoa** ### 2.1. **Lidergo estiloak** Burns-ek (1978) aipatu zuen lehen aldiz lidergo eraldatzailearen kontzeptua; harrezkero, termino horrek garrantzia hartu du topiko zientifiko gisa, eta interes berezia eragin du erakunde-eremuan. Hala ere, Bassek (1985) fenomenoaren garapen teorikoa eta enpirikoa egin zuen, MLQ5X tresna sortuz eta garatuz. Tresna hori erabiltzen da gaur egun hainbat sektoretako erakundeetan lidergo-estiloak identifikatzeko, hezkuntza-sektorea barne hartuta (Bass eta Avolio, 1995). Lidergo-estiloen teoria ideia honetan oinarritzen da: lider batek faktore edo egoeraren arabera portaera desberdinak hartzen ditu, eta portaera bakoitza lidergo-estilo desberdin gisa definitzen da (Nawaz eta Khan, 2016). Horrela, Bassek (1985) proposatutako lidergo-ikuspegiak hiru estilo desberdintzen ditu: eraldatzailea, transakzionala eta pasibo-iheskorra. Alde batetik, lidergo eraldatzailea liderren portaera eta ekintzen bidez adierazten da, eta jokabide horiek eragina dute inguruko pertsonen motibazioan, jardunean, kontzientzian, balioetan eta abarretan. Horrek, aldi berean, eragina dauka langileen beren zereginei buruzko kontzientzian, eta beren interesak gainditzera eramaten ditu erakundearen mesedetan. Prozesu horretan, estilo eraldatzailea duen liderrak lortzen du pertsonek beren zeregin eta lanarekiko jardun-maila altuagoa garatu dezaten, eta baita trebetasun eta garapen pertsonalak eta profesionalak garatu ditzaten ere. Lider eraldatzaileek beren ikuspegia eta balioak transmititzen dituzte, eta, gainerakoekin bat datozenez, erakundearen mesederako hainbat faktore indartzen dira; hala nola, barne-konfiantza, autonomia eta afiliazioa (Yukl, 1999). Bestalde, lidergo transakzionalaren portaerak liderren eta jarraitzaileen artean harreman hobeak ezartzen oinarritzen dira, liderraren jarraitzaileek beren zereginak benetan bete ditzaten eta, oro har, erakundearen funtzionamendu egokia susta dadin. Lider transakzionalek beren lankideei eragiten diete sarien, zigorren bitartez; eta baita lan-itxaropenen eta -estandarren komunikazioaren bidez ere. Horrela, erakundeko pertsonek zuzena eta desiragarria dena ikasten dute, eta baita ez dena ere (Bass eta Avolio, 1995). Azkenik, lidergo pasiboak, lidergo absentzia bezala ere ulertu ohi dena, proaktibitate txikia, arazoei erantzun sistematikorik ez ematea, eta jarduteko gidalerro, helburu eta estandarren gabezia ditu ezaugarri nabamenak (Bass eta Avolio, 1995). Amaitzeko, azpimarratu behar da, Bassen teoriaren arabera, hainbat estilo aldi berean ager daitezkeela. Hau da, lider bat eraldatzailea eta transakzionala izan daiteke, estilo bakoitza modu desberdinean eta helburu desberdinekin agertzen baita (Bass eta Avolio, 1990). ### 2.2. **Eskolako zuzendaritza-taldearen lidergoa eta osaera** Gaur egungo eskola modernoetan aldatzen ari dira zuzendariaren eta zuzendaritza-taldearen figura, funtzioak eta rolak. Halaber, beharrezkoa da zuzendaritza-taldeak eta irakasle taldeek beren erakundeen eskaerak ezagutzea eta helburu komunetan oinarrituta lankidetzan aritzea (Bolivar, 2018). Lidergo-estiloen ikuspegian, estilo eraldatzaileak ditu ebidentzia positibo handienak; lotura positiboak erakutsi ditu horrek eskoletan eraginkortasun hobea lortzeko, eta baita laneko eta ikasleekiko gogobetetzea lortzeko ere (Leithwood eta Jantzi, 2006). Era berean, berme gisa erakutsi da hori ikastetxeak berregituratzeko eta hobetzeko prozesuetan (Leithwood, 1993). Zenbait azterlanek generoa, adina edo esperientzia-urteak aldagaiak jorratu dituzte ikastetxeetako lidergo-praktikei dagokienez, eta hiru aldagai horietan desberdintasunak aurkitu dituzte irakasleen aldetik (Fernández *et al.,* 2018). Eskolako zuzendaritza-taldea lidergo eraldatzaileko jardunbideen inguruan ikertu zenean, antzeko ebidentziak aurkitu ziren (Barbuto *et al.,* 2007). Adina edo esperientzia-urteak aldagaiak aztertu direnean eskola-zuzendaritzako lidergo eraldatzailearen praktikei dagokienez, Lowe eta besteren (2017) azterlanak ez zuen alde esanguratsurik aurkitu adinari dagokionez, eta negatiboak izan ziren lan-esperientziari dagokionez. Rangel eta besteren (2021) azterketak ere ez zuen loturarik aurkitu irakasle taldearen lidergo eraldatzailearen eta adinaren, prestakuntza-akademikoaren edo generoaren artean. Aitzitik, beste azterlan batzuek adierazi zuten zuzendaritza-postuetako lehen urteak garrantzitsuak direla zuzendaritza-taldearen ondorengo garapenean, eta eragina izan dezaketela zuzendaritza-taldeen portaerak eta lidergo-rolak garatzeko moduan (Gorosave *et al.,* 2010). Ikastetxeetako zuzendariek jasotako lidergo-prestakuntzari dagokionez, hainbat azterlanek horrelako jarraibideetan onurak dakartzaten ebidentziak aurkitu zituzten. Prestakuntzak eragina izan zuen zuzendaritza-taldeak lidergo eraldatzaileko praktiketan izandako lidergo-portaeretan (Avolio *et al.,* 2009); ondoren, horrek eragina izan zuen ikasleen ikaskuntzan edo irakasleen gogobetetzean (Bush eta Glover, 2014); edo eskola-hobekuntza sustatzean, irakasleen lankidetzan eta irakasleen etengabeko ikaskuntzan (Nidus eta Sadder, 2011). Genero-aldagaia lidergo-estiloarekin lotu denean, ebidentziak aurkitu dira bi norabidetan: bai lidergo eraldatzailearen portaeretan desberdintasunak erakusten dituztenak, ahulak izan arren (Eagly *et al.,* 2003; Barbuto *et al.,* 2007; Fernández *et al.,* 2018), bai loturarik aurkitu ez duten azterlanak ere (van Engen *et al.,* 2001; Paustian-Underdahl *et al.,* 2014). Hezkuntza-eremuan, Shakedeta besteren (2018) ikerlanak, gizonen eta emakumeen artean desberdintasunak aurkitu zituen lidergo instrukzionaleko jardunbideen pertzepzioari dagokionez. Hala ere, aurretiaz aipatutako azterlan gehienek onartzen dute zaila dela generoaren eragina lan egiten duten erakundeetako beste aldagai situazional batzuetatik bereiztea. Mayoral eta besteren (2018) ikerketak, zehatzmehatz landa-eremuko eskoletan oinarritu denak, ez zuen alderik aurkitu gizonen eta emakumeen portaeren artean. Izan ere, beren hitzetan, «ez gizonengan, ez emakumeengan ez da ezaugarri autoritariorik ikusten, hitz egiteko eta hausnartzeko ohitura baitago, eta alternatibak planteatzen baitira. Biek dute izaera sozial nabarmena eta planteatzenn diren ideiak gauzatzeko gaitasun handia» (Mayoral *et al.,* 2018, 66. or). # 3. **Metodologia** ### 3.1. **Lagina** Laginaren hautaketa segidakoa eta ez-probabilistikoa da, Bizkaiko Eskola Txikietako zuzendaritza-taldeko kide guztiengana jo baitzen. Guztira, 21 ikastetxe izanda eta ikastetxe horietatik 19 ikastetxek parte hartuta, sarea osatzen duten ikastetxeen % 90,47ren erantzuna jaso zen. Landaeremuko eskola horietan, tamaina txikiagokoak izanda, hiru pertsona dira zuzendaritza-postuetan, eta, guztien artean, *n* = 40 subjektuko lagina lortu zen. Laginaren % 92,5 emakumeak dira (*n* = 37), eta % 7,5 gizonak (*n* = 3). Graduondoko ikasketei dagokienez, % 75ek (*n* = 30) adierazi zuen prestakuntza mota hori egin zuela, eta % 25ek (*n* = 10) kontrakoa adierazi zuen. Azkenik, zuzendaritza-postuetan emandako urte kopuruari dagokionez, % 10ek (*n* = 4) urtebete baino gutxiagoko esperientzia du zuzendaritza-lanetan, % 47,5ek (*n* = 19) urtebete eta 8 urte bitartean, % 27,5ek (*n* = 11) 8 eta 22 urte bitartean, eta gainerako % 15ek (*n* = 6) 22 urte baino gehiagoko esperientzia aitortu zuten. # 3.2. **Ikerketa-tresna** Bizkaiko Eskola Txikien zuzendaritza-taldeen lidergo-estiloa aztertzeko erabilitako ikerketa-tresna *Multifactor Leadership Questionnaire* (MLQ5X) galdetegia da. *Leader Form* bertsioa hautatu da, autoebaluazioa egiteko aukera ematen baitu. Galdetegi horrek 45 item ditu, bakoitza lidergo-portaera desberdin bati buruzko baieztapen moduan planteatuta. Baieztapen bakoitzarekiko adostasun-maila 0tik 4ra bitarteko Likert eskalan erantzuten da. Eskala horretan, 0 «oso desados» da eta 4 «oso ados». Cronbach-en *Alfa*, *p* > 0,05 konfiantza-mailarekin, dimentsio eraldatzailean .865 izan da, .649 transakzionalean, eta .534 pasiboan. #### 3.3. **Prozedura** Ikerketak hainbat fase izan ditu. Lehenik eta behin, hezkuntza-lidergo eta lidergo-estilo topikoetan dagoen literatura akademikoaren analisia egin zen, eta, horri esker, ikerketa-galderak eta hipotesiak ahalbideratu ziren. Halaber, antzeko ikerketa-diseinuak planteatzen zituzten azterlanak identifikatu ziren. Bigarren fasea datu-bilketarena izan zen. Bertan, ikertzaileak Bizkaiko Eskola Txiki bakoitzera presentzialki bertaratu ziren, eta zuzendaritza-taldeko kideei ikerketa planteatu zitzaien, parte hartzera gonbidatuz eta, nahi izanez gero, paperezko galdetegiekin gutun-azal bat eskainiz. Bi aste geroago, ikertzaileak zentro bakoitzera itzuli ziren betetako galdetegiak jasotzera. Hirugarren fasean, lortutako datuak eskuz eraman ziren, banan-banan, kalkulu-orri batera, ondoren horiek aztertzeko. Laugarren fasean, lortutako emaitzak interpretatu ziren, eta, era berean, planteatutako ikerketa-galderei erantzuteko baliagarritasuna eta baliozkotasuna baloratu ziren. Azkenik, lortutako emaitzak beste ikerketa batzuetakoekin alderatu ziren, eta, horren bitartez, azterlan honen ondorioak osatu ahal izan ziren. #### 3.4. **Datuen analisia** Egindako lana kuantitatiboa, deskriptiboa eta korrelatiboa da. Azterketa eta analisia *SPSS Statistics* (25. bertsioa) programaren bitartez egin zen. Lehenik eta behin, item eta aldagaien erantzunen maiztasunak lortu ziren, eta, era berean, adierazten dituzten ehunekoak kalkulatu ziren. Ondoren, zero eta lau puntu arteko Likert eskaletan lortutako itemen dimentsioen batezbestekoa eta desbideratze estandarra kalkulatu ziren; eta *Cronbachen Shapiro-Wilk* eta *Alpha* probek dimentsioetako datuen normaltasuna eta fideltasuna zehaztu zituzten. Azkenik, dimentsio horien korrelazioen azterketa egin zen *Pearsonen r* probaren bidez. Azkenik, aldaera biko analisi ez-parametrikoa egin zen (*Mann-Whitney-ren U* eta *Kruskal-Wallis-en H*), generoko, graduondoko eta lanpostuko esperientziako aldagaien taldeen arteko desberdintasunak zehazteko. ### 4. **Emaitzak** Aztertutako laginean, agerian jarri dira hainbat aurkikuntza, planteatutako ikerketa-galderen arabera. # 4.1. **Eskola Txikien zuzendaritza-taldearen lidergo-estiloa** Bizkaiko Eskola Txikietako zuzendaritza-taldeak, bere lidergo-estiloaren pertzepzioari dagokionez, MLQ5X instrumentuaren eskalan oinarritutako sailkapen bat egin du. Zuzendaritza-taldearen osaera **modu normalean** banatzen da dimentsio guztietan (S-W: *p*-valor < 0,05), baina desberdintasunak daude hautemandako mailetan (1. taula). 1. taula | | | Eraldatzailea | Transaktiboa | Pasiboa | |-----------------|----------------------|---------------|--------------|-----------| | Sailkapena | Maila (Eskala MLQ5X) | n (%) | n (%) | n (%) | | | Oso Desados (0-0,8) | 0 (0) | 0 (0) | 21 (52,5) | | | Desados (0,8-1,6) | 1 (2,5) | 3 (7,5) | 18 (45,0) | | | Bitarteko (1,6-2,4) | 12 (30,0) | 14 (35,0) | 1 (2,5) | | | Ados (2,4-3,2) | 22 (55,0) | 18 (45,0) | 0 (0)0, | | | Oso ados (3,2-4) | 5 (12,5) | 5 (12,5) | 0 (0) 0, | | Normaltasuna | Shapiro-Wilk (Sig.) | ,632 | ,229 | ,161 | | Fidagarritasuna | Cronbach-eko Alfa | ,865 | ,649 | ,534 | | Estatistikoak | Batezbestekoa | 2,63130 | 2,49690 | ,75630 | | | Mediana | 2,675 0 | 2,50000 | ,75000 | | | Desb. estandarra | ,56870 | ,54116 | ,44393 | | | Minimoa | 1,20 0 0 | 1,38 | 0,00000 | | | Maximoa | 3,60 0 0 | 3,38 | 1,75000 | Lidergo eraldatzailearen estiloa aztertzean, Eskola Txikien zuzendaritza-taldeak lortutako batezbestekoa (2,63), «ados» mailan kokatzen da. Posizio horrek, hasiera batean, lidergo eraldatzailearen estiloarekin batez besteko adostasun-maila handia adierazten digu, eta homogeneoki banatuta dago (aldakuntza-koefizientea < 0,3). Puntuazioen tarteak (2,4) gutxieneko bat (1,2) eta gehieneko bat (3,6) ditu, eta horrek adierazten digu eskalan pertzepzio altuak puntuatzeko joera handiagoa dagoela;hori bera adierazten du laginaren % 50 (2,67) «Ados» mailan egoteak. Ildo horretan, laginaren zati handiena (% 67,5; *n* = 27) «Ados» (% 55; *n* = 22) edo «Oso ados» (% 12,5; *n* = 5) mailetan kokatzen da; beste talde nabari bat «Bitarteko» mailan (% 30; *n* = 12), eta, azkenik, «Desados» mailan ia ez dago baliorik (% 2,5; n = 1), eta «Oso desados» mailan ez dago puntuaziorik. Era berean, bi zuzendaritza-taldetako kideak bi taldetan bereizita ikusten dira: lehen taldea, balio baxuagoen inguruan biltzen direnak (2,06), tarteko mailan; eta bigarren taldea goragoko mailetan puntuatzen (3,2). Horrek adierazten du zuzendaritza-taldea oso ados dagoela lidergo eraldatzailearen estiloan duen iritziarekin. Lidergo transakzionalaren estiloari dagokionez, zuzendaritza-taldearen batezbestekoa (2,49) «Ados» mailaren mugan dago, zeinak adostasunmaila handia eta banaketa homogeneoa adierazten baititu. Puntuazioen tarteak (2,5) minimoa (1,38) eta maximoa (3,38) ditu, eta, dimentsio eraldatzailean bezala, lidergo-estilo horretan puntuazio altua lortzeko joera adierazten du, laginaren % 50a (2,5) «Ados» mailan egonda. Laginaren zati handiena (% 57,5; *n* = 23) «Ados» (% 45; *n* = 18) edo «Oso ados» (% 12,5; *n* = 5) mailan kokatzen da. Gainerako subjektuak «Bitarteko» (% 35; *n* = 14) edo «Desados» (% 7,5; *n* = 3) mailan daude, eta «Oso desados» mailan ez dago inor. Aurreko dimentsioan bezala, zuzendaritzataldea ere bereizita ageri da dimentsio honetan; talde bat (1,95) batezbes batezbestekoaren azpikoan dago, «Bitarteko» mailan; eta beste talde bat (3,03) «Ados» mailan, baina «Oso ados» hurrengo mailaren mugatik gertu. Horrek adierazten du lagina lidergo transakzionalarekin identifikatuta sentitzen dela. Azkenik, dimentsio pasiboa, batez beste, (0,75) puntuazio batekin «Oso desados» mailan kokatzen da, maila horren goiko mugatik hurbil. Puntuazio-tarteak beheko taldearen (0,31) batezbestekoa «Oso desados» maila berean kokatzen du, eta goiko batezbestekoa (1,19), berriz, «Desados» mailan. Laginaren ia erdia (% 52,5; *n* = 21) «Oso desados» posizioan dago, eta beste ehuneko handi bat (% 42,5; *n* = 18) «Desados»; eta azken subjektu bakar bat «Bitarteko» tarteko mailan kokatzen da. Horrek agerian uzten du zuzendaritza-taldeak ez duela nabaritzen lidergo pasiboaren estilorik bere praktiketan. Aurreko kasuetan bezala, lagina ere bereizita agertzen da dimentsio honetan: batetik, balio nulutik hurbil dagoen talde bat (0,31), eta, bestetik, «Desados» mailan kokaturiko beste talde bat (1,19). Dimentsioen arteko korrelazio-maila aztertzean, p>0,01ean zehaztutako konfiantza-mailarekin, dimentsio eraldatzaileak zuzeneko korrelazio oso sendoa erakusten du dimentsio transakzionalarekin (*r* = .92), % 85,56ko determinazio-koefizientearekin (*r*²); eta erlazio ahula eta zeharkakoa erakusten du estilo pasiboarekin (*r* = –.16), su honetan % 2,78ko determinazio-koefiziente batekin (*r*²). Dimentsio transakzionalari dagokionez, hori ere zeharka eta modu ahulean lotzen da dimentsio pasiboarekin (*r* = –.16), % 2,78ko determinazio-koefizientearekin (*r*²). Hori dela eta, azaldutako guztiagatik, onartu egin da planteatutako H1. ### 4.2. **Lidergo-estiloaren eta genero, graduondoko ikasketa eta lanpostuan emandako urteen arteko erlazioa** Bigarren ikerketa-galderari dagokionez, 2. taulan laginaren banaketa ikus daiteke, planteatutako aldagai independenteei dagokienez. Hiru aldagai horiek zehazten dute ez dagoela alde esanguratsurik taldeen artean (Sig: p-balioa < 0,05). 2. taula | | | | | Eraldatzailea | Transaktiboa | Pasiboa | |-------------------|--------------------|----|------|-------------------------|-------------------------|-------------------------| | | | n | % | Batezb.<br>(Desb. est.) | Batezb.<br>(Desb. est.) | Batezb.<br>(Desb. est.) | | Generoa | Emakumea | 37 | 92,5 | 2,62 (,57) | 2,49 (,54) | ,75 (,46) | | | Gizona | 3 | 7,5 | 2,75 (,65) | 2,54 (,62) | ,83 (,29) | | | Mann-Whit. Sig | | | ,962 (,00) | ,847(,00) | ,734(,00) | | Graduondo | Ez | 30 | 75,0 | 2,60 (,58) | 2,47 (,58) | ,73 (,46) | | | Bai | 10 | 25,0 | 2,72 (,57) | 2,56 (,43) | ,84 (,41) | | | Mann-Whit. Sig | | | ,612(,00) | ,724(,00) | ,488(,00) | | Urteak<br>postuan | 0-1 | 4 | 10,0 | 2,30 (,29) | 2,22 (,37) | 1,00 (,10) | | | 1-8 | 19 | 47,5 | 2,71 (,49) | 2,58 (,45) | ,80 (,52) | | | 8-22 | 11 | 27,5 | 2,53 (,69) | 2,36 (,62) | ,60 (,38) | | | 22 edo gehi. | 6 | 15,0 | 2,80 (,69) | 2,67 (,74) | ,75 (,39) | | | Kruskal-Wallis Sig | | | ,395(,00) | ,421(,00) | ,460(,00) | Emakumeek, laginaren % 92,5 (*n* = 37) izanik, 2,62 batezbestekoa lortu zuten dimentsio eraldatzailean, 0,57ko desbiderapen estandarrarekin; 2,49koa dimentsioa transakzionalean, ,54ko desbiderapen estandarrarekin; eta 0,75eko batezbestekoa azken estilo pasiboan, ,46ko desbiderapen estandarrarekin. Bestalde, gizonek, laginaren % 7,5 (*n* = 3) izanda, 2,75 puntu lortu zituzten dimentsio eraldatzailean, 2,54 puntu dimentsio transakzionalean, eta 0,83 puntu dimentsio pasiboan. Graduondoko ikasketei dagokienez, % 75ek (*n* = 30) ez ditu egin, eta dimentsio eraldatzailean 2,6ko batezbestekoa lortu dute, dimentsio transakzionalean 2,47koa, eta pasiboan 0,73koa. Laginaren gainerako % 25ek (*n* = 10) adierazi du graduondoko prestakuntza jaso duela, eta horiek, batez beste, 2,72 puntu lortu zituzten dimentsio eraldatzailean, 2,56 transakzionalean eta 0,84 pasiboan. Azkenik, lanpostuan emandako urte kopuruari dagokionez, % 10ek (*n* = 4) urtebete baino gutxiagoko esperientzia du zuzendari-taldekide gisa, eta 2,3 puntu lortu zituzten dimentsio eraldatzailean, 2,22 puntu transakzionalean eta 1 pasiboan. Bigarren taldea lanpostuan urtebete eta 8 urteko esperientzia duten zuzendariek osatzen dute; laginaren % 47,5 (*n* = 19) suposatzen dute, eta dimentsio eraldatzailean 2,71 puntuatu zuten batez beste, dimentsio transakzionalean 2,58 eta pasiboan 0,8. Hirugarren taldea subjektuen % 27,5ek (*n* = 11) osatzen dute, 8 eta 22 urte arteko esperientzia daukatenek; dimentsio eraldatzailean 2,53 puntu lortu zituzten, dimentsio transakzionalean 2,36 puntu eta dimentsio pasiboan 0,6. Azkenik, gainerako % 15ak (*n* = 6) 22 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 2,8ko batezbestekoa izan zuen dimentsio eraldatzailean, 2,67koa transakzionalean eta 0,75ekoa pasiboan. 1. grafikoak aurretik aipatutako lidergo-estiloen bilakaera erakusten du, adierazitako adin-taldeetan banatuta. ![](_page_9_Figure_2.jpeg) 1. grafikoa **Lidergo-estiloa (eraldatzailea, transaktiboa eta pasiboa) eta urteak postuan aldagaia** Aurreko guztiagatik, H2 onartzen da; ez dago taldeen arteko alderik planteatutako aldagai independenteei dagokienez. # 5. **Eztabaida eta ondorioak** Jarraian, egindako ikerketa-galderen inguruan ateratako ondorioak aurkezten dira, ikerketa-ildo bereko beste ikerketa batzuetako literaturari buruzko eztabaidarekin batera. Lortutako datuek agerian uzten dute Bizkaiko Eskola Txikien zuzendaritza-taldean lidergo-estilo nagusia eraldatzailea dela, eta agerian utzi da estilo transakzionalak hurbiletik jarraitzen diola ere. Bi estilo horiek, gainera, korrelazio-maila altua erakutsi zuten. Dimentsio pasiboari dagokionez, zuzendaritza-taldeko kideek lidergo-estilo horren gabezia erakutsi zuten, eta, era berean, beste bi estiloekin lotura ahula eta zeharkakoa. Sepulvedak eta Gallardok (2011) adierazten duten bezala, Eskola Txikiek ingurumena ulertzeko eta horrekin erlazionatzeko beste modu bat dute, eta baita eskolako baliabide materialak eta pertsonalak antolatzeko eta kudeatzeko modu desberdina ere. Landa-eskolek beste eskola batzuetatik bereizten dituzten gizarte-, hezkuntza- eta kultura-berezitasunak dituzte, baina lidergoaren garapena ere beharrezkoa da ikastetxe horietan (Aragoi eta Murillo, 2016). Baldintza horiek beren moldagarritasunean, malgutasunean eta lankidetza-gaitasunean laguntzen dute (Starr eta White, 2016), eta eragina izan dezakete hezkuntza-komunitatearen funtzionamenduan eta harremanetan. Eskola Txikiak eskolak, hezkuntza-sistema osatzen duten gainerako eskolek bezala, etorkizunari aurre egiteko erronkan bizi dira. Hala ere, landa-eskolak, beren baliabideen erabilerarekin modu dinamikoagoan eta eraginkorragoan lan egitea eskatzen die (Bustos, 2009). Eskola mota hauek txikiagoak direnez, zuzendaritza-taldea hurbilago dago bere komunitatea osatzen duten pertsonengandik, eta hala sentitzen dute; horrek aukera ematen die haien beharrak ezagutzeko eta erantzuteko modu eraginkorragoan erantzuteko. Faktore soziodemogeografiko horiek eragina izan dezakete, alde batetik, eskola zuzentzeko eta antolatzeko moduan, eta horrek azaldu dezake, besteak beste, lidergo-estilo eraldatzaile bat garatu izana. Horrela, zuzendaritza-taldeko kideek jarrera hurbilagokoak garatu ditzakete, eskolaren izaeran eta ardurapeko pertsonen motibazioan, konfiantzan, jardunean eta abarretan eragingarriagoak direla sentiaraziz (Bass eta Avolio, 1995). Bestalde, eskola horien ezaugarriek jarrera transakzionaletan ere eragin dezakete, ikastetxearen funtzionamendu egokia eta optimoa erraztuko duten metodoak bilatzera bultzatuz, adibidez. Amaitzeko, faktore horiek portaera pasiboen garapena ere azal dezakete, zuzendaritza-taldeak zaindu behar baititu eskolaren eta haren irakasle taldearen etorkizuna eta jarduna. Zuzendaritza-postuetako esperientzia-urteak aztertu zirenean, azterlan hau bat dator Rangel eta bestek (2021) lortutako emaitzekin, zeinek ez baitzuten loturarik aurkitu lidergo eraldatzailearen eta eskolan emandako adinaren edo esperientzia-urteen artean. Hala ere, Rangel eta besteren (2021) azterketak irakasle taldeak izandako lidergoa aztertu zuen; nahiz eta ondoz ondo lan egiten duten Eskola Txikietan, ezberdintasunak egon daitezke bi rol horien artean. Aldagai berdina hartuta, baina kontrako norabidean, Lowe eta besteren (2017) azterketak korrelazioa aurkitu zuen, negatiboa, azterlan honetan lortutako emaitzak ez bezala. Esperientziaren edo adin-taldeen arteko desberdintasunik aurkitu ez arren, nabarmendu beharra dago lortutako emaitzek lidergo-estiloaren aldaketa erakusten dutela planteatutako adin-taldeetan, lidergo-estiloa zuzendaritza-postuetan metatutako esperientziaren arabera aldatzen dela agerian utziz. Hori bat dator Gorosave eta besteren (2010) emaitzekin, zeinek karguan egon ziren lehen urteetan lidergo-praktiken bilakaera aztertu baitzuten. Horiek ondorioetan adierazi zutenez, «Zuzendaritzako lehen urtean, zuzendari gehienek pobretutako lidergoa dute, hau da, neutrala eta permisiboa, gatazka gehiago saihesteko eta giro baketsua lortzeko» (Gorosave *et al.,* 2010, 44. or.). Autore horien arabera, urteak igaro ahala, bizitutako esperientzien ondorioz, eskolako zuzendaritza-taldearen kezkak eta harremanak aldatu egiten dira, eta, ondorioz, baita lidergo-praktikak ere. Eskola-zuzendaritzako postuetan dauden pertsonen generoari dagokionez, azterlan honek ez du alde nabarmenik aurkitu emakumeek eta gizonek egindako lidergo- estiloaren eta jarreren artean. Hori bat dator van Engen eta besteren (2001) edo Rangel eta besteren (2021) emaitzekin, ez baitzuten desberdintasunik aurkitu. Shaked eta bestek (2018) korrelazio aurkitu zuten, baina ahula. Mayoral eta besteren (2018) ikerketak landa-eskolak aztertu zituen, azterlan honen antzeko testuinguruan, eta ez zuen alderik aurkitu gizonen eta emakumeen jokabideen artean. Hala ere, zehaztu behar da azterlan horretan laginaren genero-banaketa ez dela egokiena horrelako baieztapen indartsuak adierazteko, Bizkaiko Eskola Txikietan zuzendaritza-taldeen egituran nagusiki emakumeak baitira, subjektuen % 90 baino gehiago. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen da gai horiek orokortzeari buruz ohartaraztea. Lortutako datuen arabera, graduondoko prestakuntzak ere ez du eraginik lidergo-estiloan. Hori ez dator bat Bush eta Glover (2014) edo Nidus eta Sadder (2011) autoreena bezalako ikerketekin; izan ere, azken horiek zuzendarien lanbide-heziketaren aldagaian ebidentzia positiboak aurkitu zituzten lidergoarekin lotzean. Hala ere, azterlan horrek eskola-zuzendaritzaren graduondoko prestakuntza baino ez zuen aztertu, beste prestakuntza mota batzuk begietsiz. Izan liteke, graduondoko prestakuntzaz aparte, beste prestakuntza formal eta informal batzuek eragina izatea. Orain, eztabaidarekin jarraitzeko baina ezagutza zientifikoren garapenean laguntzeko asmoz, etorkizuneko ikerketetarako zenbait gogoeta aurkezten dira, eskolako zuzendaritza-taldearen lidergoan sakontzen jarraitu nahi dutenak, bai landa-ikastetxeetako zuzendaritzetan, bai ohikoagoak diren eskoletan ere. Aurretik adierazi denez, lidergo eraldatzaileak jarraitzaileen motibazioan, jardunean, balioetan, konfiantzan eta abarretan eragiten du (Bass eta Avolio, 1995). Horregatik, etorkizuneko ikerketek baloratu beharko lukete ez bakarrik zuzendaritza-taldearen autopertzepzioa, baizik baita irakasleena ere, horien iritzia garrantzitsua (edo garrantzitsuago) izan daitekeelako. Era berean, helburua eskola-zuzendaritzaren lidergoaren irudi fidagarriena lortzea bada, koherenteena bi hezkuntza-profesional horien pertzepzioa kontrastatzea izango litzateke. Adinarekin eta esperientziarekin lotutako lidergo-estiloaren aldaketak eta bilakaera hobeto azaltzeko, luzetarako azterlan bat dugu, Gorosave eta besteren (2010) ikerketaren antzekoa, horrek ebidentzia hobeak eman ditzakeelakoan. Horrelako azterketa baten bitartez, lan honetan gidatutako taldeen arteko alderaketan sakondu ahal izango litzateke. Aurretik nabarmendu denez, azterketa honetan zuzendaritza-taldearen genero-banaketa ez da izan ekitatiboa. Emaitza esanguratsuagoak eta ondorio orokorragoak lortzeko, beharrezkoa litzateke taldeak generoaren araberako banaketa hobearekin alderatzea; edo horren gabezian, talde mistoen alderaketa baloratzea. Amaitzeko, prestakuntza akademikoa bezalako aldagaiak aztertzen direnean, hala nola graduondoko ikasketena, interesgarria litzateke bereiztea, adibidez, gaitasun pedagogikoen ingurukoak eta giza baliabideekin edota pertsonen kudeaketarekin zerikusia dutenak, adibidez. Bestalde, graduondoko ikasketez gain, beste prestakuntza profesional mota batzuk ere baloratzea gomendatzen da, jarraibide horien eragin positiboa erakusten duten azterlanak baitaude (Bush eta Glover, 2014; Nidus eta Sadder, 2011). ### **Erreferentziak** - Aragón, L., & Murillo, F. J. (2016). Liderazgo escolar en zonas rurales de Iberoamérica. Revista Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación, 14(1), 27-46. - Avolio, B. J., Reichard, R. J., Hannah, S. T., Walumbwa, F. O., & Chan, A. (2009). A meta-analytic review of leadership impact research: Experimental and quasi-experimental studies. Leadership Quarterly, 20(5), 764-784[. https://](https://doi.org/10.1016/j.leaqua.2009.06.006) [doi.org/10.1016/j.leaqua.2009.06.006](https://doi.org/10.1016/j.leaqua.2009.06.006) - Barbuto, J. E., Fritz, S. M., Matkin, G. S., & Marx, D. B. (2007). Effects of Gender, Education, and Age upon Leaders' Use of Influence Tactics and Full Range Leadership Behaviors. Sex Roles, 56(1), 71-83. [https://doi.org/10.1007/](https://doi.org/10.1007/s11199-006-9152-6) [s11199-006-9152-6](https://doi.org/10.1007/s11199-006-9152-6) - Bass, B. M. (1985). Leadership: Good, better, best. Organizational Dynamics, 13, 26-41. - Bass, B. M., & Avolio, B. J. (1995). MLQ Multifactor Leadership Questionnaire, Leader Form, Rater Form, and Scoring. California. Palo Alto, CA Mind Garden. - Beyer, B. M., & Ruhl-Smith, C. (1999). The principal's role in school restructuring and reform: An examination of self-perceived leadership styles. *Journal of Leadership Studies*, *5*(2), 116-128. - Burns, J. M. (1978). Leadership. New York: Harper & Row. - Bush, T., & Glover, D. (2014). School leadership models: What do we know? School Leadership & Management, 34(5), 553-571. [https://doi.org/10.1080/1](https://doi.org/10.1080/13632434.2014.928680) [3632434.2014.928680](https://doi.org/10.1080/13632434.2014.928680) - Eagly, A. H., Johannesen-Schmidt, M. C., & van Engen, M. L. (2003). Transformational, transactional, and laissez-faire leadership styles: A meta-analysis comparing women and men. Psychological Bulletin, 129(4), 569-591. https:// doi.org/10.1037/0033-2909.129.4.569 - Fernandez, C. P., Noble, J., Jensen, E., & Steffen-Fluhr, N. (2018). The influence of gender and other demographic factors on faculty perceptions of shared governance and power in higher education institutions. International Journal of Educational Management, 32(7), 1301-1318. [https://doi.org/10.1108/IJEM-](https://doi.org/10.1108/IJEM-03-2017-0073)[03-2017-0073](https://doi.org/10.1108/IJEM-03-2017-0073) - González, M., & González, M. T. (2016). El liderazgo educativo en zonas rurales y su impacto en la mejora escolar: Un estudio de caso. Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 19(3), 73-87. - Gorosave, G. L., Slater, C. L., & Garduño, J. M. G. (2010). Prácticas de dirección y liderazgo en las escuelas primarias públicas de México. Los primeros años en el puesto. REICE: Revista Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación, 8(4), 32-49. - Harris, A., & Jones, M. (2019). Leading schools in disruptive times: How distributed leadership can create more resilient school organisations. *Journal of Professional Capital and Community*, 4(3), 175-193. - Leithwood, K. (1993). *Contributions of Transformational Leadership to School Restructuring*.<https://eric.ed.gov/?id=ED367061> - Leithwood, K., & Jantzi, D. (2006). Transformational school leadership for large-scale reform: Effects on students, teachers, and their classroom practices. *School Effectiveness and School Improvement*, *17*(2), 201-227. [https://doi.](https://doi.org/10.1080/09243450600565829) [org/10.1080/09243450600565829](https://doi.org/10.1080/09243450600565829) - Lowe, C., Gibson, D. M., & Carlson, R. G. (2017). Examining the relationship between school counselors' age, years of experience, school setting, and selfperceived transformational leadership skills. *Professional School Counseling*, *21*(1b), 2156759X18773580. - Mancilla, R., & Paredes, A. (2020). Rural schools and ICT: Challenges and opportunities. *Journal of Education and Information Technologies*, 25(3), 1789- 1803. - Mayoral, D., Colom Bauzà, J., Bernad, O., & Torres, T. (2018). Liderazgo en la escuela rural: Estudios de casos. *International journal of sociology of education*[. https://doi.org/10.17583/rise.2018.2637](https://doi.org/10.17583/rise.2018.2637) - Nawaz, Z. A. K. D. A., & Khan, I. (2016). Leadership theories and styles: A literature review. *Leadership* , *16*(1), 1-7. - Nidus, G., & Sadder, M. (2011). The principal's role in professional development for social learning and its impact on school improvement. Journal of Research on Leadership Education, 6(2), 25-62. [https://doi.](https://doi.org/10.1177/194277511100600202) [org/10.1177/194277511100600202](https://doi.org/10.1177/194277511100600202) - Paustian-Underdahl, S. C., Walker, L. S., & Woehr, D. J. (2014). Gender and perceptions of leadership effectiveness: A meta-analysis of contextual moderators. Journal of Applied Psychology, 99(6), 1129-1145. https://doi. org/10.1037/a0036751 - Pérez, M., & González, A. (2019). Organización y funcionamiento de las escuelas rurales: Un estudio de caso en la Comunidad Autónoma Vasca. *Revista de Investigación Educativa*, 37(2), 351-367. - Rangel, M. G., Cervantes, M. I. M., Hernández, J. R. C., & Gallegos, M. G. M. (2021). Nivel de liderazgo transformacional, variables sociodemográficas y la experiencia pedagógica de los docentes universitarios. *Ciencia Latina Revista Científica Multidisciplinar*, *5*(5), 9602-9618. - Shaked, Haim; Glanz, Jeffrey; Gross, Zehavit (2018). Gender differences in instructional leadership: how male and female principals perform their instructional leadership role. School Leadership & Management, (), 1-18. doi:10.1080/1 3632434.2018.1427569 - Starr, K., & White, S. (2016). The rural school principalship: Sensemaking, dilemmas and their consequences. Journal of Research in Rural Education, 31(9), 1-14. - Sun, J., & Wang, X. (2018). Transformational school leadership and teacher selfefficacy: A meta-analysis. *Journal of Educational Administration*, 56(5), 509- 525. - van Engen, M. L., van der Leeden, R., & Willemsen, T. M. (2001). Gender, context, and leadership styles: A field study. *Journal of Occupational and Organizational Psychology, 74*, 581-598.
aldizkariak.v1-2-59
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.8_ Zk.2 _2008_4", "issue": "Libk.8_ Zk.2 _2008_", "year": "2008", "license": null, "source": null, "edition": null }
### **ITZULPENA** # **Gizarte zientifiko bat egonkorra izan daiteke?1** Bertrand Russell ## **(Can a scientific society be stable?)** Azken kapitulu honetan zientziari soilik dagokion kontu bat hartu nahi dut aztergai, honako hau: izan daiteke gizarterik, pentsamendua eta teknika zientzian oinarrituta dituenik, denbora luzez iraun dezakenik, antzinako Egiptok iraun zuen bezala adibidez? Edo bestela, halako gizarte batek ezinbestean izango ditu barnean gainbehera edo eztanda ekarriko duten indarrak? Erreparatutako galderaren zenbait azalpen emango ditut lehendabizi. Gizartea "zientifikoa" dela diot baldin eta ezagutza zientifikoak, eta ezagutza horretan oinarritutako teknikak, egunerokotasunean, ekonomian eta antolamendu politikoan eragina badu. Hori, jakina, maila kontua da. Hastapenetan zientziak apenas zuen eraginik gizartean, jakin-mina piztu zien gizabanako ikasi gutxi batzuengan ez bazen. Azkenaldian, ordea, zientzia abiada bizian aldatzen ari da eguneroko bizitza. "Egonkor" hitza fisikaren alorrean erabiltzen den bezala erabiltzen ari naiz hemen. Ziba egonkorra da abiadura jakin batean baino azkarrago bira egiten duen bitartean; gero, egonkortasuna galdu eta erori egiten da. Erradioaktiboa ez den atomoa "egonkorra" da fisikari nuklear batek eskuratzen duen arte. Izar bat milioika urtez izaten da "egonkorra", eta gero, egun batean leher egiten du. Zentzu honetan galdetu nahi dut ea sortzen ari garen gizarte mota hau egonkorra den edo ez. Nire galdera erabat faktikoa dela nabarmendu nahi dut. Nire ardura ez da zer den hobea aztertzea, egonkortasuna edo ezegonkortasuna. Galdetzen ari naiz, hain zuzen, gizarteak zientifikoa izaten jarrai dezakeen edo ez. Hala bada, ia ezinbestean, geroz eta zientifikoago bihurtuko da pixkanaka, ezagutza berriak aurrekoei gehituko baitzaizkie. Hala jarraitu ezin badezake, pixkanakako gainbehera etorriko da, erradiazioek eguzkia hoztean bezalaxe; edo <sup>1</sup> Testu honek Bertrand Russellen *The Impact of Science on Society* (London: Allen & Unwin, 1952) liburuaren 7. kapitulua osatzen du. Itzulpena Iraia Yetanok egin du. I. Kapitulu honetan esandakoak *Royal Society of Medicine*-en emandako Lloyd Roberts hitzaldian esan ziren lehenengo, Londresen, 1949ko azaroaren 29an. bestela, aldaketa bortitza gertatuko da, zeruan nobak agertzea eragiten dutenak bezalakoa. Lehendabizikoak akidura ekarriko luke; bigarrenak iraultza edo arrakastarik gabeko gerra. Arazoa erabat espekulatiboa da, denbora-eskala kontuan hartzen dugunean ikusten den bezalaxe. Astronomoek dioskute, ia segurtasun osoz, Lurra bertan bizitzeko egokia izango dela beste milioika eta milioika urtez. Gizakia milioi bat urtez bizi izan da. Beraz, dena ongi badoa, gizakiaren etorkizuna iragana baino askoz ere luzeagoa izango da. Zentzu zabalean hartuta, –bitartekoei dagokienez- giza trebetasunaren eta –helburuei dagokienez- giza ezjakintasunaren arteko lasterketaren erdibidean gaude. Helburuei dagokienez, ezjakintasuna nahikoa handia izanik, horiek lortzeko beharrezko trebetasunak areagotzea okerrerako da. Giza arrazak ezjakintasunari eta gaitasun ezari esker iraun du bizirik; baina ezagutza eta gaitasuna zorakeriarekin elkartzen bada, ez dago bizirik iraungo dugula ziurtatzerik. Ezagutza boterea da, baina txarrerako zein onerako boterea. Horiek horrela, gizakiak jakinduria ezagutza bezainbeste areagotu ezean, ezagutza zabaltzeak zoritxarra areagotzea baino ez du ekarriko. ### **Ezegonkortasunaren kausak** Ezegonkortasunaren kausa posibleak hiru taldetan bana daitezke: fisikoak, biologikoak eta psikologikoak. Gatozen kausa fisikoetara. #### **Kausa fisikoak** Bai industriak bai nekazaritzak, geroz eta nabarmenago, baliabide naturalen kapitala xahutzen dute euren jardueran. Nekazaritzan beti izan da horrela, gizakiak lurra lehenengoz landu zuenetik, Nilo bailaran eta antzeko lekuetan izan ezik, bertako baldintzak apartekoak baitziren. Biztanleria urria zenean, soroak erabilgaitz bihurtzen zirenean soilik mugitzen zen jendea beste toki batzuetara. Geroago gorpuak lurra ongarritzeko aproposak zirela ikusi zuten eta giza sakrifizioa arrunt bilakatu zen orduan. Abantaila bikoitza izan zuen horrek: alde batetik, uzta ugaritu egiten zen eta bestetik, elikatu beharreko ahoak ez ziren hain ugaritsuak. Hala eta guztiz ere, metodoa oker ikusia izaten hastearekin batera, gerrak hartu zuen sakrifizioaren lekua. Gerrek, haatik, ez zituzten bizirik ateratzen zirenen pairamena saihesteko behar adina giza bizitza suntsitzen, eta ondorioz, gero eta abaila handiagoan, lurra xahutzeraino lantzen jarraitu dugu gaurdaino. Azkenean, Estatu Batuetan gertatutako Dust Bowl-ak arazoari arreta jartzea ekarri zuen. Gaur egun badakigu zer egin behar dugun elikagai-hornidura hondamena ekartzeraino murriztu ez dadin. Oso bestelako kontua da egin beharrekoa egingo ote den. Elikagaien beharra hain da premiazkoa eta ateratako berehalako probetxua hain da handia, ezen gobernu indartsu eta zentzudun batek bakarrik betearaz ditzake hartutako neurriak; baina munduko toki askotan, gobernuak ez dira indartsuak eta, aldi berean, zentzudunak. Orain arte ez diot biztanleriaren arazoari heldu, baina oraintxe ekingo diot. Lehengaiek, epe luzera, nekazaritzak bezalako arazo larria erakusten dute. Kornubiak feniziarren garaitik orain gutxi arte ekoitzi du eztainua; orain, Kornubiako eztainua agortuta dago. Arduragabeki, Malaysian eztainua badela jakitearekin kontentatzen da mundua, baina ahaztu egiten dugu hori ere berehala xahutuko dela. Gaur ez bada bihar, eskuraerraza den eztainu guztia xahututa egongo da, eta gauza bera gertatuko da lehengai gehienekin. Une hauetan premiazkoena petrolioa da. Petroliorik gabe nazio batek ezin du, gaur egun ditugun teknikak erabiliz, industria aurrera eraman, ezta gerran bere burua defendatu ere. Hornidura oso bizkor ari da agortzen eta are bizkorrago xahutuko da hornidura horren hondarrak eskuratzearren espero izatekoak diren gerretan. Jakina, inork esan dakidake petrolioa energia atomikoak ordeztuko duela energia-iturri gisa. Baina zer gertatuko da eskuragarri dugun uranio eta torio guztiak gizakiak eta arrainak hiltzen amaitzen dutenean? Eztabaidaezina da industria −eta nekazaritza, ongarri artifizialak erabiltzen dituen heinean− gai eta energia-iturri ordezkaezinen menpeko dela. Zalantzarik gabe, beharrak bultzatuta, zientziak beste iturri batzuk aurkituko ditu, baina horrek pixkanaka lan eta lur kopuru jakin baten uzta gutxitzea ekarriko du; eta nolanahi ere, behin-behineko baliabidea da. Munduak kapitaletik atera du bizibidea eta, industrializatua dirauen bitartean, halaxe jarraitu beharko du. Horixe da gizarte zientifikoaren ezegonkortasunaren iturburu sihestezin bat, nahiz eta oraindik ere urrun samar izan dezakegun. #### **Kausa biologikoak** Gatozen orain mamiaren alderdi biologikoetara. Espezieen arrakasta biologikoa espeziearen beraren kopuruaren arabera neurtzen badugu, onartu beharrean gaude gizakia nabarmen arrakastatsua izan dela. Hastapenetan, gizakia oso espezie bakana izango zen seguru aski. Haren bi abantaila handiak −tresnak maneiatzeko eskuak erabiltzeko gai izatea eta hizkuntzaren bitartez esperientzia zein ezagutza transmititzeko gaitasuna− pixkanaka metatuz doaz: hasieran, tresna urri eta ezagutza gutxi zegoen transmititzeko. Gainera, ez dakigu hizkuntza giza eboluzioaren zein unetan garatu zen. Edonola ere, hiru aurrerapauso handi izan ziren, zeinaren ondorioz, munduko giza biztanleria hazi baitzen. Lehendabizikoa, animaliak etxe-abere bihurtzeko hezitzea; bigarrena, nekazaritza bereganatzea; eta hirugarrena, industria-iraultza. Hiru aurrerabide horiei esker, gizakia beste animalia basati handiak baino askoz ere ugaritsuagoa bihurtu da; artaldeek eta ganaduek giza zaintzari zor diote euren ugaritasuna; ugaztun handiak ez dute aukerarik gizakiarekiko leihan, bufaloa desagertzear egoteak erakusten duenez. Kezka larriz aurkeztuko dut nire hurrengo tesia: medikuntza ez da gai, epe labur batez soilik ez bada, munduko biztanleria hazarazteko. Jakina, XIV. mendeko medikuntzak izurri beltzari nola aurre egin jakin izan balu, XIV. mendeko azken berrogeita hamar urteetako Europako biztanleria izan zena baino handiagoa zatekeen. Baina hazkunde naturalak berehala bete zuen hutsune hura maila malthusiarreraino. Europako eta Amerikako osasun-misioek haurtxoen heriotza-tasa nabarmen jaistea lortzen dute Txinan; horren ondorioa da goseak bospasei urteko haur gehiago hiltzen dituela minez. Gizateriari egiten dion mesedea oso zalantzazkoa da. Jaiotza-tasa baxua den tokietan izan ezik, biztanleria, epe luzera, elikaga-horniduraren mende dago, eta ez beste ezeren mende. Mendebaldean, jaiotza-tasaren jaitsierak doktrina malthusiarra faltsutu du oraingoz. Baina oraintsu arte doktrina hori bete egiten zen mundu osoan eta oraindik ere betetzen da dentsitate handiko Ekialdeko herrialdeetan. Zer egin du zientziak biztanleria haz dadin? Lehenik eta behin, makinei, ongarriei eta animaliak hazteko metodoen hobetzeari esker, lurrari hektareako eta giza lanordu bakoitzeko ateratzen zaion etekina areagotu ditu. Zuzeneko ondorioa da hori. Baina bada beste bat, are garrantzitsuagoa agian, oraingoz bederen. Garraiobideen aurrerabideei esker, eskualde batek elikagai-soberakinak ekoitzi ditzake eta, aldi berean, beste batek industriarako gaien edo lehengaien soberakinak. Horrela, eskualde batek bertako elikagai-baliabideek jasan dezaketeen baino biztanle gehiago izan ditzake −geurean gertatzen den bezala, adibidez. Pertsonen eta merkantzien mugikortasuna librea izanik, beharrezkoa litzatekeen bakarra honako hau da: munduak mundu osoko biztanleriarentzako nahikoa elikagai ekoitzi beharko luke, baldin eta elikagai ekoizpen urria duten eskualdeek, elikagaien truk, eskaintzeko zer edo zer baldin badute elikagai-soberakinak ekoizten dituzten eskualdeek gogoz hartuko dutena. Halako egoerak, ordea, huts egin ohi du sasoi txarretan. Errusian, Lehen Mundu Gerraren ondoren, nekazariek doi-doi zuten eurentzat nahi zuten elikagai kopurua, eta beraz, ez zituzten eliagaiak saldu nahi hiriko produktuen truk. Garai hartan, eta baita hogeita hamarreko hamarkadaren hasierako gosete garaian ere, hiritarrek bizirik iraun bazuten indar armatua bortizki erabili zelako izan zen. Gosete garaian, gobernuaren egintzen ondorioz, goseak milioika nekazari hil zituen; gobernua neutrala izan balitz, hiritarrak hil egingo ziratekeen. Hausnarketa horiek, hala iruditzen zait niri, sarriegi aintzat hartzen ez den ondorio batera garamate. Industria, zuzenean nekazaritzaren beharrak asebetetzen dituelako izan ezik, luxua da: sasoi txarretan, produktuak ezin izango dira saldu, eta elikagai-ekoizleen kontra zuzendutako indarrak baino ezin izango ditu industria-langileak bizirik mantendu, eta hori elikagaiekoizle asko eta asko bertan hiltzen uzten bada soilik. Sasoi txarrak arrunt bilakatuz gero, ondorioztatu beharko genuke industriaren gainbehera etorriko litzatekeela eta azken 150 urteetako izaera industriala era bortitzean amaituko. Baina sasoi txarrak, inork esan dezake, ohizkanpokoak dira eta ohizkanpoko neurriak hartuz egin diezaiekegu haiei aurre. Halaxe izan da industrializazioaren urrezko urteetan, baina ez du hala izaten jarraituko, biztanleriaren hazkundea izugarri murriztea lortzen ez bada. Gaur egun, munduko biztanleriaren hazkundea eguneko 58.000koa da. Gerrak, orain arte, ez du hazkundean apenas ondoriorik izan, hala jarraitu baitzuen bi mundu gerretan. XIX. mendeko azken 25 urteetara arte, hazkundea bizkorragoa zen herri aurreratuetan atzeratuetan baino, baina orain herrialde oso txiroetara mugatuta dago ia erabat. Horietatik, kopuruari dagokionez, Txina eta India dira garrantzitsuenak; munduko politikari dagokionez, berriz, Errusia da garrantzitsuena. Baina oraingoz, ahal den neurrian, hausnarketa biologikoei baino ez diet erreparatu nahi, munduko politikak alde batera utzita. Biztanleriaren hazkundea geratzen ez bada, zein izango da ondorio saihestezina? Gaur egun herri oparoak direnen bizi-maila jaitsi egingo da oro har. Jaitsiera horrekin batera, industria-produktuen eskaria murriztuko da. Detroitek partikularrentzako automobilak egiteari utzi beharko dio eta kamioiak ekoizteari soilik ekin beharko dio. Liburuak, pianoak, erlojuak eta antzekoak gizabanako gutxi batzuen –bereziki armada eta polizia kontrolatzen dutenenluxuzko artikulu bakanak bilakatuko dira. Azkenean, miseria edonora zabalduko da, eta lege malthusiarra bete-betean nagusituko da. Mundu osoak teknika berak izatera iritsiko denean, biztanleriak gora egingo du uztaro onetan, eta behera, goseak hilda, uztaroak txarrak direnetan. Gaur egungo hirigune eta industriagune gehienak abandonaturik egongo dira, eta bertako biztanleak, oraindik ere bizirik badiraute, Erdi Aroko nekazal arbasoen gabezietara itzuliko dira. Munduak egonkortasuna lortuko du orduan, baina giza bizitzari balioa ematen dion guztiaren truk. Zenbaki soilak, berez, halako gauza-egoera gerta dadin zain egoteko bezain garrantzitsuak al dira? Inola ere ez. Zer egin orduan? Erroturiko zenbait aurreiritzi alde batera, erantzunak begien bistakoa izan beharko luke. Gaur egun abiada bizian hazten diren nazioek Mendebaldean biztanleriaren hazkundea geldiarazi duten metodoak erabil ditzaten sustatu beharko litzateke. Hezkuntza-propagandak, gobernuaren laguntzaz, belaunaldi bakarrean lor lezake hori. Hala ere, badira politika horren kontrako bi indar boteretsu: bata erlijioa, bestea nazionalismoa. Nire iritziz, gertaerei aurre egiteko gai den orok kontzientzia izan eta aldarrikatu beharko luke jaiotza-kontrola hedatzearen kontra egiteak, lortuz gero, izugarrizko miseria eta hondamena ekarriko diola ezinbestean gizateriari, eta datozen berrogeita hamar bat urteren buruan gainera. Ez dut esaten jaiotza-kontrola denik biztanleria haz ez dadin dagoen bide bakarra. Badira beste batzuk ere, eta pentsa dezakegu, jaiotza-kontrolaren kontrakoek nahiago izango dituztela. Gerra, berriki nabarmendu dudanez, egundaino etsigarria izan da alde horretatik, baina baliteke gerra bakteriologikoa eraginkorragoa izatea. Belaunaldi orotan behin izurri beltza mundu osora hedatu ahal izango balitz, bizirik gelditutakoek askatasun osoz ugaldu ahalko lirateke, eta mundua, hala ere, ez litzateke gehiegi beteko. Ez da ezer horretan elizkoien kontzientziari min emango liokeenik, ezta nazionalisten xede handiak geldiaraziko lituzkeenik ere. Gauzen egoera ez litzateke oso atsegina izango agian, baina zer axola dio? Gizabanako jasoei zoriontasunak ez die axola, gainontzekoenak batez ere. Dena dela, egonkortasuna dut aztergai eta gatozen, beraz, harira berriro. Biztanleriari dagokionez, hiru modu daude gizartearen egonkortasuna bermatzeko: lehendabizikoa, jaiotza-kontrola; bigarrena, haur-hilketa edo gerra benetan suntsitzaileak; eta hirugarrena, miseria luze-zabal hedatzea, gutxiengo boteretsu bat salbu utzita. Metodo horiek guztiak erabili izan dira: lehendabizikoa, adibidez, Australiako aborigenek; bigarrena aztekek, espartarrek eta Platoren *Errepublika*-ko agintariek; hirugarrena, munduan, Mendebaldeko internazionalista batzuek horixe lortu nahi baitute, eta Errusia Sobietarrean. (Ez dugu ondorioztatu behar indiarrek eta txinatarrek gosez hiltzea atsegin dutenik, baina horixe jasan besterik ez dute, izan ere, Mendebaldeko armamentuak indartsuegiak dira eurentzat). Hiru horietatik jaiotza-kontrolak baino ez du saihesten gizaki gehienek sekulako krudelkeria eta ezbeharra pairatu behar ez izatea. Mundu osorako gobernu bakarra ez den bitartean, nazioak boterea lortzeko leihan arituko dira. Eta biztanleriaren hazkundeak gosete arriskua ekartzen duenez, nazioaren agintea izango da, geroz eta era nabarmenagoan, gosetea saihesteko modu bakarra. Beraz, blokeak sortuko dira, eta hala, nazio gosetiek bat egingo dute ongi elikatutako nazioen kontra egiteko. Horrexek azaltzen du Txinako komunismoaren garaipena. Hausnarketa horiek erakusten dute, munduko gizarte zientifiko batek ezin duela egonkorra izan, mundu osorako gobernu bakarra ez badago. Hala ere, batzuek esango dute agian hori ondorio arina dela. Esandakotik ondorioztatzen dugu, mundu osoan jaiotza-kontrola bermatzen duen gobernu baten ezean, noiz edo noiz gerra handiak egon beharko direla, eta porrotagatiko zigor modura, goseak jende asko hilko duela. Horixe da, hain zuzen, gaur egun munduan bizi den egoera; eta batzuek esango dute mendeetan egoera aldatzeko arrazoirik ez dela. Nik neuk ez dut uste hala gerta daitekeenik. Bizi izan ditugun bi gerra handiek zibilizazioaren maila jaitsi dute munduko toki askotan, eta aski segurua da, datozenak, zentzu horretan, are gehiago lortuko dutela. Uneren batean potentzia bat edo potentzia talde bat garaile atera eta indar armatuen monopolioaz baliatuz mundu-gobernu bakarra ezartzeari ekin ezean, zalantzarik gabe, zibilizazioaren maila etengabe gutxituko da, gerra zientifikoa ezinezko bilakatu arte, hau da, zientzia desagertu arte. Berriz ere arku eta gezietara bihurtutakoan, *Homo Sapiens*-ek akaso arnas hartuko du berriro, eta beharbada egingo du berriro antzeko gailur hutsalera daraman bide astuna. Biztanleriaren arazoari irtenbide gizabidetsua eman nahi badiogu, mundu-gobernu baten beharra dagoela erabat agerikoa da Darwinen printzipioak kontuan hartuta. Demagun bi talde daudela, eta horietako batek hazkundea duen biztanleria duela eta besteak, aldiz, biztanleria egonkorra duela; hazkundea duena (gainerako guztia berdina izanik) bietan indartsuena bilakatuko da luzarora. Garaipenaren ondoren, elikagai-hornidura murriztuko die garaituei eta ondorioz, asko hil egingo dira2. Hortaz, munduaren ikuspegitik bereziki ugalkor diren nazioek behin eta berriro izango dira garaile. Bizitzeko gatazka zaharrak gaur egun hartzen duen itxura baino ez da hori. Eta indar zientifiko suntsitzaileak badirela kontuan hartuta, halako gatazkari amaiera ematen ez dion mundua ezin da egonkorra izan. #### **Kausa psikologikoak** Gizarte zientifikoaren egonkortasunerako baldintza psikologikoak, nire iritziz, baldintza fisikoak eta biologikoak bezain garrantzitsuak dira, baina zailagoa da horietaz mintzatzea, psikologia ez baita fisika edo biologia bezain zientzia aurreratua. Saiatuko gara, hala ere. Psikologia arrazionalista zaharrak uste zuen gizabanako bati argi eta garbi bere ekintzen bilakaerak hondamena ekarriko ziola erakutsiz gero, saihestu egingo zuela. Bizinahia ere ziurtzat jotzen zuten, gutxiengo txiki bat alde batera. Psikoanalisiari esker nagusiki, gehienek, gutxi gorabehera era zentzuzkoan, euren interesak soilik bilatzen dituztelako uste benthamiarrak ez du lehenago zuen itzala arloko jakitunengan. Baina ez dira asko izan, ardura politikoa dutenen artean, eskala handiko gizarte-fenomenoak azaltzeko psikologia modernoa erabili dutenak. Har dezagun erakusgarririk argigarrientzat gaur egun hirugarren mundu gerrarako dagoen joera. Demagun pertsona arrunt, adoretsu, apolitiko eta legearen aldetik zentzudun batekin eztabaidan ari zarela. Azaldu diozu bonba atomikoen bidez zer lor daitekeen, Errusiak Europa Mendebaldea menderatzeak ekarriko zukeen pairamena eta kulturaren suntsiketa, eta, garaipena bizkor samar etorrita ere, ondorioz jasango genukeen pobrezia eta diziplina inpo- <sup>2</sup> Halako adierazpena muturrekoegitzat joko dute zenbaitek. Haatik, 1946ko egunkariei ikustaldi bat egiten badiete, alboz albo aurkituko dituzte haserrea erakusten duten eskutitzak, zeinetan esaten baitzen langile britainiarrak ezin zuela lan etekintsurik egin 2.500 kaloriako dieta edukita, eta zentzugabea zela pentsatzea alemaniar batek 1.200 kaloriatik gora behar zituela. sizioa nolakoak izango ziratekeen. Gauza horiek guztiak bete-betean onartu ditu, baina haatik, ez duzu espero zenuen emaitza lortu. Dardarka jarri duzu, baina, aitzitik, atsegin hartu du zirrararekin. Antolabiderik ez zela izango ikusarazi diozu, baina pentsatu du: "Tira, dena den, ez dut goizero bulegora joan beharko". Luze jardun duzu izango diren hildako zibilen kopuru handiaz; gogoaren azaleko geruzan, zeharo izututa dago, baina aldi berean, sakonagoko geruza batean bada xuxurla bat: "Beharbada, alargundu egingo naiz eta hori ez legoke batere gaizki." Eta hala, zure nahigaberako, heroismo arkaikoari heldu eta hala oihukatu du: > Haizea, egin ezazu putz! Etor zaitez hondamena! Armadura soinean dugula hilko gara behinik behin. edo gustukoago duen beste edozein baliokide gogaikarri. Aurrez aurreko bi eritasun psikologiko daude eta hain arrunt bilakatu dira, ezen politika mailan faktore nagusi izatera iritsi baitira. Amorrua bata, axolagabetasuna bestea. Lehendabizikoaren adibide tipikoa nazien pentsamoldea izan zen; bigarrenarena, Frantziako pentsamoldea, zeinak gerra baino lehenago eta gerra garaian Alemaniaren kontrako erresistentzia ahuldu baitzuen. Hain nabarmen ez bada ere, beste herrialde batzuetan ere aurki ditzakegu bi eritasun horiek eta, nire ustez, industrializazioarekin batera datorren diziplina inposizioarekin hertsiki lotuta daude. Amorruak euren kalterako izan ohi diren ekimenei ekitera bultzatu ohi ditu nazioak; axolagabetasunaren ondorioz, nazioak ez dira gaitzak baztertzeaz arduratzen eta, oro har, ez daude prestu nekeza den ezer beregain hartzeko. Bata zein bestea izaeraren eta bizimoduaren arteko elkartasun faltak eragindako ondoez sakon baten ondorio dira. Besteak beste, kondizio materialen eraldaketa azkarra da ondoezaren kausa bat. Ez dira gutxi bat-batean europarren diziplina ezarri eta ohituta zeudenaren oso bestelako bizimodua jasan ezinagatik hil diren herritar primitiboak. 1921ean Japonian izan nintzenean, izugarrizko tentsio urduria nabaritzen zela iruditu zitzaidan mintzatzen nintzen jendearengan eta kaleetan aurkitzen nuen jendearen aurpegietan, histeriari bide eman diezaiokeen horietakoa. Pentsatu nuen iturburua honako honetan zegoela: sakon erroturiko itxaropen itsuak Japonia zaharrera moldatuta zituzten, baina, aldi berean, hiritarren bizitza kontziente guztia Amerikarrak bezalakoak izateko ahaleginak egiteari eskainia zegoen. Kontzientea eta inkontzientea bat ez etortzeak etsimena edo sumindura ekarriko zituen ezinbestean, pertsona kementsua edo ez hain kementsua izan, horren arabera. Gauza bertsua gertatu ohi da industrializazioa bizkorra den tokietan. Errusian, adibidez, nabarmen gertatu zen hori. Geurea bezalako herrialde batean ere, industrializazioa aspaldikoa bada ere, aldaketak oso azkar gertatzen dira eta ez dira psikologikoki erraz eramangarriak. Nire bizialdian gertatutakoa aztertzea besterik ez dago hori ikusteko. Haurra nintzenean, telefonoak berriak ziren eta ez ziren nonahi ikusten. Estreinakoz Amerikan izan nintzenean, ez nuen automobil bakar bat ere ikusi. Hogeita hemeretzi urterekin ikusi nuen lehendabizikoz hegazkin bat. Nire gaztaroarekin konparatuz gero, irratiak eta zinemak errotik aldatu dute gazteen bizimodua. Bizitza publikoari dagokionez, kontzientzia politikoa hartu nuenean, Gladstonek eta Disraelik elkarren lehian jarraitzen zuten oraindik viktoriar garaiko trinkotasunaren erdian, Britaniar Inperioak betiko zirudien, Britainiako itsas-armadaren nagusitasunaren kontrako mehatxua pentsaezina zen, herria aristokratikoa eta aberatsa zen eta are aberatsago egiten ari zen, eta sozialismoa atsekabetutako eta izen txarreko atzerritar bakan batzuen moda iragankortzat jotzen zen. Halako aurrekariak dituen edadetu batentzat ez da erraza etxean sentitzea bonba atomikoak, komunismoa eta Amerikaren nagusitasuna dauden mundu batean. Esperientzia, zeina garai batean ernetasun politikoa lortzeko lagungarria baitzen, oztopo positiboa da gaur egun, izan ere, oso bestelako baldintzetan lortu den esperientzia da. Orain, gizabanako batek apenas lor dezake pixkanaka-pixkanaka garai batean edadetuak errespetagarri egiten zituen jakituria, esperientzia-lezioak ikasi ahala zaharkitzen baitira. Zientziak izugarri bizkortu ditu azaleko aldaketak, baina oraindik ez du aurkitu aldaketa psikologikoak bizkortzeko modurik, inkontzienteari eta subkontzienteari dagokienez batez ere. Oso jende gutxiren inkontzientea sentitzen da gustura, haur zireneko antzeko baldintzetan ez bada. Aldaketen bizkortasuna, haatik, nahigabe psikologikoaren kausetako bat besterik ez da. Beste bat, are indartsuagoa agian, gizabanakoek, gero eta gehiago, erakundeekiko duten menpekotasuna da, zeina, orain arte, gizarte zientifiko baten ezinbesteko ezaugarria baitzirudien. Makineria garestia duen eta jende askoren elkarlan koordinatua behar duen lantegian, indibiduoen bulkadak erabat kontrolatu behar dira, zuzendaritza lanetan aritzen direnena izan ezik. Lanorduetan ez da ez abenturarako ez alferkeriarako aukerarik. Eta lanorduetatik at ere, aukerak oso urriak dira gehienentzat. Denbora luzea ematen dugu etxetik lanera eta lanetik etxera joaten; eguna amaitzen denean, ez dago kilikagarria den ezer egiteko ez astirik ez dirurik. Eta lantegiko langileei gertatzen zaiena, neurri handiago edo txikiago batean, ondo egituratutako komunitate moderno bateko kide gehienei gertatu ohi zaie orobat. Gehienoi, gaztaroa atzean uzten dugunean, errutinak markatutako bidea jarraitzen dugula iruditzen zaigu −*limerick* gisako olerkiko gizonari bezala, "ez da autobusa, ez da autobusa, tranbia baizik". Jende kementsua asaldatu egiten da, jende lasaia, aldiz, apatiko bihurtzen. Gerrak, etorriko balitz, ihesbidea eskaintzen du. Honako galderaren inguruko Gallupen inkesta egitea gustatuko litzaidake: "Gerra garaian baino zoriontsuago edo dohakabeago zara orain?" Gizonei zein emakumeei zuzendutako galdera izan beharko litzateke. Portzentaia handi bat orain orduan baino dohakabeago dela ikusiko genukeelakoan nago. Gauza-egoera horrek arazo psikologiko bat sortzen du, agintariek arazo txikiegitzat jotzen dutena. Alferrik da bakean bizitzeko egitasmoak sortzea, gehienek bakean ez bizitzea nahiago badute. Gerra nahiago dutela onartzen ez dutenez eta beharbada jakin ere ez dakitenez, ziurrenik euren ageriko asmoa lortuko ez duten egitasmo engainagarriak nahiago izatera eramango ditu inkontzienteak. Gizarte modernoen izaera benetan organikotik dator arazoaren zailtasuna; izan ere, indibiduoak gauza guztiekiko menpekotasun handiagoa du orain industrializazioaren aurreko garaietan baino. Horiek horrela, bulkadei eustea are beharrezkoa da orain lehen baino. Hala ere, bulkadei neurriz kanpo eustea oso arriskutsua da: suntsidura, krudelkeria eta altxamendu anarkikoa sortzen ditu. Beraz, biztanleak haserre bizian altxa daitezen eta beren kreazioak suntsi ditzaten nahi ez badugu, gaur egungo munduan gehienek duten baino eskumen handiagoa eman beharko zaio indibidualtasunari. Gizartea ez da egonkorra izango, agintarientzat oro har onargarria ez bada eta agintariek benetako iraultza baten arriskua arriskua sumatzen badute. Baina, halaber, ez da egonkorra izango, boteredunak zentzu gutxiko abenturetan nahasten badira, Kaiserrenak eta Hitlerrenak kasu. Horra hor arazo psikologikoaren Escila eta Caribdis, eta horien bien artean nabigatzea ez da lan erraza. Abentura, bai; baina ez grina suntsitzaileak bultzatutako abentura. #### **Ondorioak** Gatozen gizarte zientifikoak egonkorra izateko bete behar dituen baldintza horien azterketatik jasotako ondorioak biltzera. Lehenengo, baldintza fisikoei dagozkienak. Lurra eta lehengaiak ez dira hain azkar agortu behar, izan ere, aurrerapen zientifikoak, asmakuntza eta aurkikuntza berrien bidez, ezin ditu etengabe galerak eta irabaziak orekatu. Aurrerapen zientifikoa, hortaz, ez da gizarte-aurrerapenerako baldintza soilik, baita jada lortutako aberastasun-mailari eusteko baldintza ere. Teknika aldagaitza izanik, beharrezko lehengaiak denbora laburrean agortuko lirateke. Lehengaiak berehala agortzea nahi ez badugu, horiek eskuratzeko eta erabiltzeko eskumenak ez luke askea izan behar; horren ordez, nazioarteko aginpide batek eman beharko lituzke neurriz, aldian aldian, etengabeko industria-oparotasunarekin bateragarria den kantitateetan. Eta lurzorua agor ez dadin ere antzeko irizpideak jarraitu behar dira. Bigarren, biztanleriari dagozkionak. Elikagai eskasia iraunkorrik eta gero eta nabarmenagorik nahi ez badugu, nekazaritzak lurra xahutuko ez duten metodoak erabili behar ditu. Biztanleriaren hazkundeak ez du, orobat, hobekuntza teknikoek ahalbidetutako elikagai ekoizpenaren hazkundea gainditu behar. Gaur egun, ez da ez bata ez bestea betetzen. Munduko biztanleria gora egiten ari da eta elikagaiak ekoizteko gaitasuna behera. Halako gauzen egoera batek, bistan denez, ezin du luzaroan iraun kataklismorik sortu gabe. Arazoari irtenbidea emateko ezinbestekoa izango da munduko biztanleriaren hazkundea geldiarazteko bidea aurkitzea. Gerra, izurriteak eta gosetea ez diren beste bitartekoek lortuko badute halakorik, nazioarteko botere indartsu bat beharko da. Botere horrek munduko elikagaiak banatu beharko lituzke hainbat naziotan, aginpidea ezarritako unean nazio bakoitzak duen biztanleen kopuruarekin proportzioan. Hortik aurrera nazio baten biztanleriak gora egingo balu, ez luke horregatik elikagai kopuru handiagoa jasoko. Biztanleriak gora ez egiteko pisu handiko motibazioa izango litzateke hori. Estatuek, biztanleriaren hazkundea galarazteko, nork bere neurriak hartzeko askatasuna izan beharko lukete. Arazoaren ebazpide logikoa horixe izan arren, begien bistakoa da erabat bideragaitza dela gaur egun. Nazioarteko botere indartsu bat sortzea ez da inondik inora lan erraza, eta ezinezkoa izango da, halako onarpenik gabeko eginkizunak izango baditu. Izan ere, aurrez aurreko bi zailtasun daude. Une honetan munduko elikagaiak era bidezkoan banatuko balira, Mendebaldeko nazioek euren iritziz gosetea litzatekeena jasan beharko lukete. Eta, bestalde, naziorik txiroenen biztanleria da bizkorren hazten ari dena, eta eurek pairatuko lukete gehien biztanleriaren hazkundearekin aldatuko ez litzatekeen errazionamendua. Hortaz, gauzak dauden daudenean, mundu osoak egingo lioke kontra ebazpide logikoari. Hala ere, luzarora begira, baliteke biztanleriaren arazoa bere kabuz konpontzea. Herri industrializatu oparoek jaiotza-tasa baxuak dituzte; Mendebaldeko nazioak bere horretan mantentzen dute kopurua. Ekialdea Mendebaldea bezain oparoa eta industrializatua izatera iritsiko balitz, biztanleriaren hazkundea behar adina mantsotuko litzateke, eta beraz, arazoa konpongarria izango litzateke. Errusia, Txina eta India dira gaur egun ugalketaren eta pobreziaren erreserba handiak. Herrialde horiek Amerikan orain aurki daitekeen ongizatemaila zabala lortuko balute, bertako gehiegizko biztanleria ezlitzateke jada munduarentzako mehatxua izango. Esan genezake, oro har, biztanleriaren arazoari dagokionez, gizarte zientifikoa egonkorra izango litzatekeela agian, mundu osoa egungo Amerika bezain oparoa izango balitz. Oso zaila da ordea, aldez aurretik biztanleria murriztea lortu gabe halako paradisu ekonomikoa lortzea. Gauzak daudenetan, ezinezkoa da hori lortzea izugarrizko iskanbila sortu gabe. Gobernuaren eskala-handiko propagandak baino ezingo lituzke Asiako ohitura biologikoak bizkortasunez aldatu. Baina Ekialdeko gobernu gehienek ez lukete sekula halako- rik onartuko, gerran porrot egin ostean ez bada. Eta ohitura biologikoak aldatu ezean, Asia ezin aberastu daiteke, ez bada Mendebaldeko nazioak garaituz, biztanle asko eta asko sarraskituz edo okupatuta dituzten lurraldeak Asiako immigrazioari zabalduz. Mendebaldeko nazioentzat hori ez da etorkizun erakargarria, baina gerta liteke. Funtsik gabeko grinak eta sinesmenak oso errotuta daude arazoan; hain errotuta, ezen gutxiengo txiki-txiki bat baino ez bailegoke prest, pertsona ikasien artean ere, halakoak arrazionaltasunez hausnartzen saiatzeko. Horrexegatik da etorkizuneko aurreikuspena horren iluna. Azkenik, egonkortasunerako baldintza psikologikoen ildotik, oraingoan ere erakutsi da ekonomiaren oparotasun-maila handia funtsezkoa dela. Hala, soldata osoarekin oporraldi luzeak eman ahalko lirateke. Diru eskasiarik ez zen garaian, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleek bizia arriskuan jarri ohi zuten Alpeetan bizia bera eramangarriagoa izan zedin. Bakea ziurra, biztanleria neurrizkoa eta ekoizpenerako teknika zientifikoa egongo balira, plazer horiek edonorentzat eskuragarriak ez izateko arrazoirik ez legoke. Beharrezkoa izango da, halaber, botereak transferitzea, gobernu forma federalak hedatzea eta Ingalaterrako unibertsitateetan egun dagoen halako sasi-burujabetasunarekin ez amaitzea. Baina ez dut gai hori jorratuko, horri buruz dagoeneko mintzatu bainaiz "Agintea eta indibiduoa"-ren inguruko Reith hitzaldietan. Nik ondorioztatzen dut gizarte zientifikoa egonkorra izan daitekeela zenbait baldintza betetzen baditu. Lehendabizikoa, mundu osorako gobernu bakarra egotea, indar armatuen monopolioa izango duena eta hortaz, bakea ezartzeko gai izango dena. Bigarren baldintza oparotasuna orotara zabaltzea, munduaren zati bat bestearen inbidiatan egoteko aukerarik egon ez dadin. Hirugarren baldintza (eta horretarako ezinbestekoa da bigarrena betetzea) toki guztietako jaiotza-tasa baxua izatea, munduko biztanleria egonkor izan dadin, edo ia egonkor bederen. Laugarren baldintza bai lanean bai aisian norberaren ekimenerako aukera ematea da eta norberari ahal bezainbeste botere ematea, beti ere beharrezko egitura politiko zein ekonomikoei eusteko bateragarria den heinean. Munduak bide luzea ibili behar du oraindik baldintza horiek bete arte, eta beraz, egonkortasuna lortu baino lehen, sekulako istiluak eta izugarrizko pairamena espero behar ditugu. Orain arte istiluak eta pairamena izan dira gizakiaren zortea. Dena dela, hau guztia amaituko denaren aukerak ikus ditzakegu orain, nahiz eta ilun samar eta zalantzati: pobrezia eta gerra gainditu egingo dira, eta beldurra, desagertu ez den tokietan, patologikoa izango da. Bidea, tamalez, luzea da, baina ez dugu horregatik zertan azken itxaropena galdu.
aldizkariak.v1-7-507
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 64 _2008_5", "issue": "Zk. 64 _2008_", "year": "2008", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Uruguaiko etorkinak eta aplikagarri zaien errealitate arauemailea: zenbait ohar kritiko** # **Oscar Abalde Cantero EHUko irakaslea** Azken urteetan Latinoamerikako hainbat herrialdetako biztanleek aurkeztutako lan- eta erresidentzia-eskaeren inguruan lanean etengabe aritu izan dira espainiar auzitegiak. Horietako eskaera askok XIX. mendetik zetozen nazioarteko kooperazio- eta adiskidetasun-hitzarmenak zituzten oinarri. Hitzarmen horiek estatuek elkarrekiko hainbat eskubideren aurrezagutza zuten helburu, gehienetan eskubide horiek bertako herritarrekiko berdintasun mailan onartuz. Bere garaian hitzarmen horien aplikazioan espainiar emigranteei eskubideok modu zabalean aitortu bazitzaizkien ere, egun egoera bestelakoa dugu migrazio-fluxuak noranzkoz aldatu baitira. Errealitate honetan Latinoamerikako etorkin guztien egoera ez da bera eta bereziki konplexua dugu Uruguaiko biztanleen egoera; izan ere, azken urteotan ez auzitegiek ez botere politikoek ez dute garbi izan zein den haiei aplikatu beharreko zuzenbidea. Artikulu honen helburua, oraindik erabat argitu gabe dagoen egoera korapilatsu honetara argi pixka bat ekartzea izango da. The Spanish tribunals these last years have had to manage with a great amount of job and residence permit petitions from citizens all over Latin America. Most of these lawsuits were based on a series of cooperation and friendship treaties still alive from the XIX century. These treaties sought the mutual acknowledgement between those states of some rights on equal terms of the own citizens. These rights which once had been fully acknowledged to the Spanish emigrants nowadays follow a different reality when the migratory-flows have changed their direction towards Europe. Into this reality, every Latin American immigrant's situation is not the same and especially the citizens from Uruguay know a very complex situation when neither the tribunals nor the politic branches had any clear answer about the law applicable to them. The aim of this article is to throw some light into this complicate reality still far from been solved. ## **1. Egoera ulertzeko zenbait egitate lagungarri** Azken urte hauetan espainiar auzitegiek aurrera eraman duten lanak orain gutxi arte espainiar gizartearentzat isilean mantentzen zen gatazka bat aditzera eman du. Gatazka hori dugu Espainiako Erreinuak eta Uruguaiko Ekialdeko Errepublikak sinatutako 1870. urteko Ezagutze, Bake eta Adiskidetasun Tratatua indarrean ote dagoen zalantzaren inguruan sortu dena. Hitzarmen horren xedea elkarrekiko zenbait eskubideren ezagutza zen, modu horretan nazio faboratuen kondizioa gauzatuz edo gutxienez antzeko egoera bati ateak irekiz. Hitzarmen horren 8. artikuluari jarraiki: Los ciudadanos de la República en España y los súbditos españoles en la República Oriental del Uruguay, **podrán ejercer libremente** sus oficios y profesiones, poseer, comprar y vender por mayor y menor toda especie de bienes y propiedades, muebles e inmuebles; extraer del país sus valores íntegramente; disponer de ellos en vida o por muerte, y suceder en los mismos por testamento o abintestato, **todo con arreglo a las leyes del país, en los mismos términos y bajo iguales condiciones y adeudos que usan o usaren los de la nación más favorecida**.1 Denbora luzean zehar, bertan jasotako eskubideak momentu ez hain oparoetan Uruguaira joandako espainiar etorkinei modu zabalean praktikara eramatea onartu zitzaien. Hitzarmen horrek, egun, atentzio berria sortu du, oraingoan berriz, amerikar kontinentetik Espainiarako bidean gauzatzen diren migrazio-fluxuak direla eta. Espainiako autoritateek hitzarmen hau Uruguaiko herritarrei ez aplikatzearen jarrerak erantzun sendoa piztu du uruguaitarren aldetik, bai arlo politikora bai judizialera zabalduz, bi aldeen gobernuei tratatu horren aplikazioa gauza dezaten beharrezko gestioak egin ditzaten eskatuz eta, aldi berean, auzitegietan eskubide horiek galdatuz. Auzitegiek azken urteotan aurrera eramandako lanak finkatu duen jurisprudentzia-errealitateak gatazka honen konplexutasuna azaleratu du. Eta hau horrela izan da nahiz eta gatazka honen jatorrian Auzitegi Gorenaren beraren sententzia bat abiapuntu izan. Auzitegi horren 2002ko urriaren 10eko sententziak ondorioztatzen zuenez 1870. urteko Ezagutze, Bake eta Adiskidetasun Tratatuari zegokionez, Txilerekin (1958ko maiatzaren 24koa, urte bereko urriaren 28ko instrumentuaren bitartez berretsitakoa) eta Perurekin (1959ko maiatzaren 16koa, urte bereko abenduaren 15eko instrumentuaren bitartez berretsitakoa) sinatutako antzeko tratatuei aplikatutako jurisprudentzia-irizpide berdintsuak aplikagarri zitzaizkion, ondorioa izanik, bertan jasotakoa «una remisión específica del contenido propio, y no sólo una abstracta remisión a la legislación de los Estados firmantes» bezala ulertzea. Horrela*,* dagoeneko sala horrek aurretik finkatutako jurisprudentzia bati jarraiki2, tratatu horietan espainiar legedira egindako igorpenak jarduera horien (lana, erresidentzia,…) egikaritzan ondorioak izan zitzakeen baina inola ere ez Espainian lan egiteko eskubidearen titulartasunean, «amplia y suficientemente recogido en los Convenios con Chile y Perú, y también en similares términos por <sup>1.</sup> Letra lodiak nire kontu artikulu osoan zehar. <sup>2.</sup> Ikus, Auzitegi Gorenaren 1990eko maiatzaren 21eko Sententzia (Aranzadi, RJ 1990, 4003), 1991ko otsailaren 23ko Sententzia (Aranzadi, RJ 1991, 1364), 1992ko otsailaren 25eko Sententzia (Aranzadi, RJ 1992, 1034) eta 1995eko abenduaren 22ko Sententzia (Aranzadi, RJ 1995, 9684). el Convenio con Uruguay». Honek guztiak estatu horietatik zetozen herritarrei espainiar herritarrekin berdintasun maila batean mota guztietako irabazizko jarduerak aurrera eramateko atea irekitzea suposatzen zuela zirudien. Horren aurrean, 2004. urtean zehar autonomia-erkidegoetako Auzitegi Nagusiek erabaki horren inguruan egindako ulermena ez zen aurrekoarekin bat etorriko, ulertuz 1870eko Tratatua ezin zela modu isolatu batean kontuan hartu, gai beraren inguruan ondoren onartutako eta indarrean jarraitzen zuen beste hitzarmen sorta bat alde batera utzita. Batez ere, auzitegi horien ikuspuntutik, azken hitzarmen horien edukiak arauketaren erabateko iraulketa suposatzen zuenean3. Horrela, alde batetik, Bisatuen Desagerrarazte Akordioak, 1961eko abenduaren 18ko Nota Elkartrukean jasotakoak (BOE, 150. zk., 1982ko ekainaren 24koa, 17333. or.), bere 3. artikuluan jasotzen zuenez, «la supresión de visado — laurogeita hamar eguneko gehienezko epe baterako — no exime a los ciudadanos uruguayos que se dirijan a España de la obligación de observar las Leyes y reglamentos locales, concernientes al ingreso, permanencia y al establecimiento de extranjeros» eta bere 5. artikuluan, «las concesiones de visados que autoricen el establecimiento definitivo en España, o por un periodo superior a los tres meses, quedarán sujetas a las normas españolas en vigor». Bere aldetik, 1992ko uztailaren 23ko Espainia eta Uruguai arteko Kooperazio eta Adiskidetasun Tratatu Orokorraren 18. artikuluaren esanetan, «**con sujeción a su legislación y de conformidad con el derecho internacional**, cada Parte otorgará a los nacionales de la otra **facili-dades** para la realización de actividades lucrativas, laborales o profesionales, por cuenta propia o ajena, **en pie de igualdad con los nacionales del estado de residencia o de trabajo** necesarias para el ejercicio de dichas actividades. La expedición de los permisos de trabajo y profesionales, por cuenta ajena será gratuita», Espainiako Auzitegi Gorenak bere sententzian aurkeztutako egoera bestelakoa delako ondoriora eramanez. Edonola ere, 1870eko Tratatuaren indarreangotasunaren inguruko jurisprudentzia-errealitateak iraulketa berri bat ezagutuko du 2005. eta 2006. urteetan zehar, azkenean zenbait autonomia-erkidegotako Auzitegi Nagusiek Auzitegi Gorenaren jarrera, berandu bada ere, berea egin zutenean, nahiz eta ondorengo tratatuak hor mantendu4. Egoera horretan 1870. urteko Ezagutze, Bake eta Adiskidetasun Tratatuaren indarreangotasunaren inguruan errealitate araugilearen baitan zegoen gatazka behin betiko azaleratu eta espainiar jurisdikzioaren batasuna kolokan jarri zen. Laburtutako egitateei begira aurrikusgarria zen moduan, arlo politikoa ez da gatazka honetatik kanpo geratu eta hasieran aurrera eramandako ekimenak, gobernuaren kontrol-funtzioaren barnean, zenbait talde parlamentariok (Talde <sup>3.</sup> Ikus, besteak beste, Galiziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, ekainaren 23ko, 516/2004 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 1. Sekzioa); Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, uztailaren 7ko, 190/2004 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 3. Sekzioa). <sup>4.</sup> Ikus, besteak beste, Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, urtarrilaren 26ko, 99/2005 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 3. Sekzioa); Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiren, otsailaren 14ko, 10022/2005 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 2. Sekzioa). Popularra eta Mistoa) aurkeztutako ekimen isolatuak izan baziren ere5, gerora Proposamen ez-legegile bati bide ematera iritsi ziren6. Kongresuko Kanpo Politikako Komisioaren baitan aho batez onartutako Proposamen ez-legegile honek: (...) insta al Gobierno a que, ante la controversia surgida acerca de la interpretación del Tratado de reconocimiento, amistad y cooperación de 1870 con la República Oriental del Uruguay y las implicaciones de la legislación española y de las obligaciones de España con la Unión europea, así como de la diversa jurisprudencia española en esta materia, se aborde en el plazo máximo de cuatro meses conjuntamente con las autoridades uruguayas, en el marco de la comisión de alto nivel prevista en el Tratado general de cooperación y amistad de 1992, la cuestión del régimen de entrada, trabajo y residencia de los ciudadanos uruguayos mediante la aplicación de los criterios más favorables. Proposamen ez-legegile horri jarraiki, bertan aipatzen zen Goi Mailako Komisioaren lehen eta bakarra izan den bilera antolatu zen 2006ko apirilean. Bertatik jakin zenaren arabera, bi gobernuak elkarri epe bat ematearen alde agertu ziren. Epe horren atzetik Estatuko Abokatutzak 2005eko otsailean Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren aurrean aurkeztutako helegitearen aurrean, honen sententziaren zain geratzea zen helburua. Uruguairen partetik jarrera hau aurkezteak sortzen duen harridura alde batera utzita, epemuga konkreturik gabeko denbora honetan bi aldeek maila teknikoan lanean jarraituko zutela adierazi zuten. Aipatutako epea aurrera zihoala inguruabar berri bat agertu zen orain arte azaldutako panorama horretan. Uruguaiko zenbait biztanle, auzitegietan aurkeztutako lan- eta erresidentzia-baimenengatiko demandetan, lehenengoz, Estatuaren ondarezko erantzukizuna eskatzen hasiko ziren, beraien baimenak Gobernuak ukatu ondoren auzitegietan aldeko sententziak lortuz gero, kalte-ordainak jaso nahian7. Ikuspegi praktiko batetik aztertuta, hori gatazkaren behin betiko ebazpenaren aldeko presio-elementu berri gisa eratuko da. Modu horretan, bai Espainiako bai Uruguaiko autoritateen geroz eta ardura eza handiago horri aurre eginez. 2006ko irailaren 26ko datarekin Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Bosgarren Salak gai honetan sententzia emango du ebatziz 1870eko Ezagutze, Bake eta Adiskidetasun Tratatua ez dagoela indarrean, alde berdinek gai beraren inguruan ondoren sinatutako tratatuen zenbait xedapenekin bateraezina delako eta, ondorioz: <sup>5.</sup> Ikusi GNAO. Diputatuen Kongresua, D-176 zk., 2005/23/03koa, 170. or., Ekimena; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-265 zk., 2005/29/09koa, 69. or., Gobernuaren Erantzuna; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-227 zk., 2005/23/06koa, 499. or., Ekimena; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-262 zk., 2005/26/09koa, 653. or., Gobernuaren Erantzuna; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-338 zk., 2006/21/02koa, 309. or., Ekimena; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-376 zk., 2006/27/04koa, 317. or., Gobernuaren Erantzuna. <sup>6.</sup> Ikusi GNAO. Diputatuen Kongresua, D-179 zk., 2005/04/04koa, 9. or.; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-195 zk., 2005/04/06koa, 11. or.; GNAO. Diputatuen Kongresua, 458, 2005/21/12koa, 32. or.; GNAO. Diputatuen Kongresua, D-317 zk., 2006/11/01ekoa, 10. or. <sup>7.</sup> Ikusi besteak beste, Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, azaroaren 9ko, 2018/2005 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 3. Sekzioa); Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, azaroaren 11ko, 1998/2005 (Administrazioarekiko Auzien Sala, 3. Sekzioa). (...) los nacionales de Uruguay, ni quedan equiparados a los ciudadanos de los Estados miembros de la Unión Europea en lo que hace al régimen jurídico que regula los derechos de residencia y trabajo en España, ni dejan de estar sujetos al régimen establecido en la Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, sobre Derechos y Libertades de los Extranjeros en España y su integración Social… Sententzia horrekin espainiar bide jurisdikzionalari amaiera ematen bazaio ere, gatazka ez da bertan behera geratu eta behe-mailako auzitegien obligazioa Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraitzea bada ere8, oraindik 2007. urtean gatazka honek ez ditu bere azkenak eman, arlo politikoan jazo diren hainbat ekimenek aditzera ematen dutenez. Horrela, bada, ezinbestekoa dirudi ikuspegi juridikotik auzitegi ezberdinen lana aztertzeak eta, batez ere, Nazioarteko Zuzenbideak honetan esateko duena azaltzeak; izan ere, espainiar ordenamenduan agortu ez den eta oraindik dirauen gatazka baten aurrean gaudelako. ### **2. Egitateen gaineko azterketa juridikoa** #### **2.1. Behe-mailako auzitegien sententzien inguruko zenbait ohar** ## *2.1.1. Nazioarteko Zuzenbidetik zenbait ohar* Auzitegi hauek hain diferenteak diren jarrerak hartzearen arrazoiak ulertu ahal izateko ezinbestekoa dugu aztertzea Nazioarteko Zuzenbidetik eratortzen den arau baten nolako aplikazioa egin duten. Auzitegi Nagusi hauek guztiek arau horren inguruan euren ebazpenak oinarritu baldin badituzte ere, ez dirudi horrek ezer konpondu duenik, are gehiago, azaleratu diren emaitzak erabat kontrakoak izan dira kasuak zein autonomia-erkidegotan ebatzi diren arabera. Arau hau Tratatu Zuzenbideari buruzko Vienako Hitzarmena dugu, 1969ko maiatzaren 23koa, eta, bereziki, bertan topatzen dugun 30. artikulua, non gai beraren inguruan aritzen diren segidako tratatuen aplikazioa arautzen den. - **30. Aplicación de tratados sucesivos concernientes a la misma materia.** 1. Sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 103 de la Carta de las Naciones Unidas, los derechos y las obligaciones de los Estados partes en tratados sucesivos concernientes a la misma materia se determinarán conforme a los párrafos siguientes. - 2. Cuando un tratado especifique que está subordinado a un tratado anterior o posterior o que no debe ser considerado incompatible con ese otro tratado prevalecerán las disposiciones de este último. - 3. Cuando todas las partes en el tratado anterior sean también partes en el tratado posterior, pero el tratado anterior no quede terminado ni su aplicación suspendida conforme al artículo 59, el tratado anterior se aplicará únicamente en la medida en que sus disposiciones sean compatibles con las del tratado posterior. - 4. Cuando las partes en el tratado anterior no sean todas ellas partes en el tratado posterior: - a) en las relaciones entre los Estados partes en ambos tratados se aplicará la norma enunciada en el párrafo 3: <sup>8.</sup> Ikusi besteak beste, Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, maiatzaren 4ko, 723/2007 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 3. Sekzioa); Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, ekainaren 13ko, 540/2007 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 1. Sekzioa); Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, ekainaren 29ko, 611/2007 Sententzia (Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, 1. Sekzioa). - b) en las relaciones entre un Estado que sea parte en ambos tratados y un Estado que sólo lo sea en uno de ellos, los derechos y obligaciones recíprocos se regirán por el tratado en el que los dos Estados sean partes. - 5. El párrafo 4 se aplicará sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 41 y no prejuzgará ninguna cuestión de terminación o suspensión de la aplicación de un tratado conforme al artículo 60 ni ninguna cuestión de responsabilidad en que pueda incurrir un Estado por la celebración o aplicación de un tratado cuyas disposiciones sean incompatibles con las obligaciones contraídas con respecto a otro Estado en virtud de otro tratado. 1870eko Tratatuaren inguruan sortutako gatazkaren funtsezko arrazoia ondoren sinatutako akordio sorta baten existentzia litzateke, eta horien artean aurkitu ditzakegu 1961eko abenduaren 18ko Nota Elkartrukea eta 1992ko uztailaren 23ko Espainia eta Uruguai arteko Kooperazio eta Adiskidetasun Tratatu Orokorra. Bi horiek aurrekoa espresuki indargabetu ez arren, haren edukia moduren batean aldatzen dute. Inguruabar honek arrazoizko modu batean, lehen aipatutako xedapena aplikatzera eraman ditu auzitegiak, baina jarrera horrek ñabarduraren baten beharra du. Izan ere, 30.3 artikulu honen aplikazioa sententzia ezberdinen testutik erator daitekeen erraztasun hori baino konplexuagoa baita. Bestelako gogoetarik gabe sententziek artikulu horrek dioena aplikatuz, «[e]l Tratado anterior se aplicará únicamente en la medida en que sus disposiciones sean compatibles con las del Tratado posterior». Dena den, xedapen horren itxurazko erraztasunaren atzetik egitura araugile konplexua ezkutatzen da, beste artikuluetara igorpen eta eragorpen ugariz beteta, gai beraren inguruan segidako tratatuen aplikazioa lortzeko modu progresiboan argitu behar direnak (López Martín, 2002: 105). Zentzu horretan, lehenik eta behin, Vienako Hitzarmenaren 54. artikuluak dioenera jo beharko genuke9, bertan jasotzen baitira tratatuen amaierari dagozkion jarraibideak espresuki ondorengo tratatu batean edota horietatik kanpo beste modu batean hori izan bada aldeek zuten borondatearen kasua. Hori gure kasua ez dela ikusita, bigarren pauso moduan 59. artikuluak10 jasotzen dituen isilbidezko amaiera suposturen batean gauden aztertu beharko litzateke, bai ondorengo tratatuetatik ideia hori eratortzerik zegoelako, bai aldeen borondatea beste bide batetik hori zela ondorioztatzeagatik edota tratatu ezberdinen xedapenak bateraezinak direla ondorioztatzeagatik aplikazio bateratua ezinezkoa bihurtuz. Eta hori horrela izatekotan ezinezkoa genuke, sententziek defendatzen dutena kontraesanez, Vienako Hitzarmenaren 30. artikulua aplikatzea; izan ere, horretarako behar dugun <sup>9. 54.</sup>Terminación de un tratado o retiro de él en virtud de sus disposiciones o por consentimiento de las partes. La terminación de un tratado o el retiro de una parte podrán tener lugar: a) conforme a las disposiciones del tratado, o b) en cualquier momento, por consentimiento de todas las partes después de consultar a los demás Estados contratantes. <sup>10. 59.</sup> Terminación de un tratado o suspensión de su aplicación implícitas como consecuencia de la celebración de un tratado posterior. 1. Se considerará que un tratado ha terminado si todas las partes en él celebran ulteriormente un tratado sobre la misma materia y: a) se desprende del tratado posterior o consta de otro modo que ha sido intención de las partes que la materia se rija por ese tratado; o b) las disposiciones del tratado posterior son hasta tal punto incompatibles con las del tratado anterior que los dos tratados no pueden aplicarse simultáneamente. <sup>2.</sup> Se considerará que la aplicación del tratado anterior ha quedado únicamente suspendida si se desprende del tratado posterior o consta de otro modo que tal ha sido la intención de las partes. aurresuposturik ez genukeelako, hau da, gai beraren inguruan indarrean dauden bi tratatu ezberdin. Beraz, bakarrik galdera horri ezezko erantzuna eman beharko genioke xedapen horrek jasotzen dituen arauen aplikazioaren aurrean. 1992ko uztailaren 23ko Tratatu Orokorraren 18. artikuluan jasotzen den aldeen esanbidezko borondateak aditzera ematen duenez, helburuak bateragarriak diren heinean akordio guztiak indarrean mantentzea zela dirudi, baina edozein kasutan bateragarritasun edo bateraezintasun hori azaleratzeak Vienako Hitzarmenaren 30. artikuluko 3. paragrafoaren aplikazioak eskatzen duen lan bera galdatzen du: xedapen ezberdinen terminoak interpretatzea Edonola ere, horretara iritsi baino lehen 30. artikuluko bigarren paragrafoak beste behar bati erantzutea galdatzen du. Kasu honetan, tratatuen arteko erlazioklausulen existentzia aztertzea. Izan ere, horrelakoren bat topatuz gero, horretara egokitu beharko bailitzateke aplikazioa. Zentzu horretan, Remiro Brotons irakasleak klausula horietako 5 mota identifikatu ditu, esklusioa/baztertzea, lehentasuna, harrera, mendekotasuna edota bateragarritasuna finkatzen duten (Remiro, *et al.,* 1997: 394). Kasu honek azaleratzen duen duda 1992ko Tratatu Orkorraren 18. artikulotik dator, bertan esaten baita: (...) sin perjuicio de las disposiciones establecidas en el presente Tratado, las Partes acuerdan que, en lo que no fuere incompatible con el mismo, mantienen plenamente vigentes los convenios celebrados con anterioridad. Aurreikuspen honek gertutasun handia du auzitegiek etengabe erreferentzia egiten dioten Vienako Hitzarmenaren 30.3 artikuluan jasotakoarekin, diferentzia nabarmen batekin: kasu honetan aldeen borondatearen aurrean aurkitzen garela eta ez tratatuetatik kanpo ekartzen dugun arau baten aurrean. Bide honetan lagungarri izan daiteke Vienako Hitzarmenak berak bere 31.2 artikuluan interpretazioari buruz jasotakoa aplikatuz tratatuen hitzaurrera jotzea, non adierazten den bere arrazoiak garbi utziko lukeela: (...) la exigencia de completar mediante un Tratado de carácter general que abarque lo dispuesto en virtud de Acuerdos específicos en vigor o que se concluyan en base a este Tratado, y en cumplimiento de los términos del Acta de Bases del Tratado de Cooperación y Amistad entre Uruguay y España. Horri jarraituta, badirudi aldeen borondatea jarraitzera zuzentzen gaituen nolabaiteko klausularen aurrean aurkitzen garela. Hala ere, irakurritakotik ez da batere erreza jakitea zein motatako klausularen aurrean egongo ginatekeen. Badirudi bateragarritasunaren eta osagarritasunaren artean kokatzen den zerbaiten inguruan egongo ginatekeela, eta horrela balitz, Vienako Hitzarmenaren 30. artikuluko bigarren paragrafoan kokatuko ginateke (López Martín, 2002: 105), bide batez, tratatu ezberdinen artean lehentasun-harremanei uko egitearen ideia garbi utziz (Remiro *et al.*, 1997: 394-395). Hala ere, ez litzateke zentzugabekoa izango lehentasun-klausula baten aurrean egotea. Horrela izanez gero, klausula hori Vienako Hitzarmenaren 30.3 artikuluko *lex posterior* erregimenaren barne kokatzeagatik, tratatuen amaieraren testuinguruan kokatzeagatik edota aldeen borondatearen autonomiaren aurrean inolako eraginkortasunik ez izateagatik, 30.2 artikulutik kanpo kokatuko litzateke (López Martín, 2002: 142 eta hur.). Azken aukera horren arabera uler daiteke auzitegiek Vienako Hitzarmenaren 30.3 artikuluari egiten dioten erreferentzia zuzena; izan ere, kontrako kasuan ulertu beharko genuke ezen epaileek artikulu horren aplikazioa egiteko jarraitu duten bide zuzen horrek nazioarteko zuzenbidearen inguruan espainiar auzitegiek duten ezagutza faltari erantzuten diola, beste hainbat adibidetan garbi geratu den moduan. Ohar metodologikoak eta auzitegiek jarraitu dituzten bide propioak alde batera utzita, mahai gainean jarraitzen duen arazoa bigarren arlo batera lerratuko dugu: tratatu ezberdinetan jasotako terminoen interpretazioa, horren bitartez argitu ahal izateko ea tratatu ezberdinen arteko bizikidetza posible den, bateragarriak edo bateraezinak diren, Vienako Hitzarmenaren 30.3 artikuluko *lex posterior derogat priori* maxima aplikatu ahal izateko, edota hitzarmen beraren 59. artikuluaren arabera 1870eko tratatua amaituta dagoen jakiteko. Kasu bakoitzean garbi geratzen da interpretazioaren xedea eta objektua ezberdinak direla. Vienako Hitzarmenaren 30.3 artikuluko aplikazioa eta tratatuak bateragarriak diren ala ez zehaztea ez da lan erreza. Tratatuen interpretazio-arau orokorrak alde batera uzterik ez dago ariketa honetan eta, beraz, bertan agertzen diren xedapenen zentzu eta norainokotasuna finkatzeari eta zehazteari lehentasuna eman beharko zaio, eta horrela tratatuetan jasotako estatuen arteko *consensus*a bere garaian zein izan zen izan behar da helburu. Lan honetan, beraz, hiru irizpide kontuan hartu behar dira: lehenik eta behin, testua bera estatu kideen kontsentsuaren adierazpen autentiko gisa; bigarrenik, estatu kideen borondateen elementu subjektiboa eta, azkenik, tratatuen xedea eta helburua bera (Gonzalez *et al.*, 2002: 307-309). Gure kasu honetan bateragarritasun eta bateraezintasunen identifikazio-lanak aipatutako lehenengo eta azken interpretazio-elementuei lehentasuna ematea aholkatzen du bigarrenaren aurretik; izan ere, bilatzen den helburuak justifikatzen baitu irizpide objektiboei lehentasuna ematea subjektiboen aurrean (López Martín, 2002: 105), zeren, aurretik ikusi ahal izan dugun moduan, aldeen borondatea ezin izan baita argitu tratatu baten xedapenak beste tratatuaren aplikazioa eragozten zuen ala ez aztertzean. Puntu honetan, beraz, argitu gabe dago dena; izan ere, ezinbestekoa suertatzen zaigun interpretazio-lan horrek bi tratatuak aldi berean aplikatzea posible dela ondoriozta baitezake bateragarriak direla ikusiz gero. Baina, interpretazio-lan horrek ere ondoriozta dezake ezen bateraezintasunik badagoela eta, beraz, batak bestearen gainetik lehentasuna lukeela. Zentzu horretan, bere garaian Vienako Hitzarmenaren erredakzio komitearen presidentea zen M. Yasseen-ek esan bezala, komenigarria litzateke honako hau geratzea: (...) la mera circunstancia de que lo dispuesto en el tratado posterior pudiera divergir de lo establecido en el anterior no implica, necesariamente, incompatibilidad (A/CONF.39/C.1/15). Beraz, egin beharreko interpretazio-lanak markatuko du zein den Uruguaiko etorkinei aplikagarri zaien araudiaren errealitatea. Interpretazio harmonizatzaile baten ondorioak testu ezberdinen bateragarritasuna suposa zezakeen, eta kontrako jarrerak, berriz, testu ezberdinen bateraezintasun posiblean intzidentzia izango zukeen. Azkenean, Vienako Hitzarmenaren 30. artikuluaren aplikazioa, kasu honi dagokionez, erabiliko diren interpretazio-irizpideetara irekita egongo da erabat. Hemen topa daiteke auzitegi ezberdinen sententzien artean sortutako diferentzia hain nabarmenen funtsa: zenbait auzitegik interpretazio-lan horri harmonizazioaren ikuspegitik aurre egin diote; besteek, aldiz, bateraezintasuna irizpide zutela. Horren aurrean berriz ere argi geratu da ezen arauek ez dutela bizitza propiorik eta benetan bere funtsa araua interpretatzen duenaren esku geratzen dela. # *2.1.2. Espainiar ordenamenduaren barne-legedian oinarritutako interpretazio-proposamen bat* Esku artean dugun kasu konkretu honi helduz eta auzitegiek erabili dituzten hitzarmen ezberdinetan aurkitzen diren terminoen gain arreta jarriz, testu hauen bateragarritasun edo bateraezintasunaren identifikaziora zuzendutako interpretazio-lanak espainiar barne-ordenamenduko begiruneari zuzendutako erreferentziok eta 1992ko Hitzarmenaren zenbait termino konkretu —bereziki "*facilidades*" eta "*en pie de igualdad con los nacionales del Estado*"— finkatzeari eutsi behar dio. Zentzu horretan, eta ordena kronologiko garbi bati jarraitzearren, lehenik eta behin 1961eko Nota Elkartrukeari eutsi beharko genioke, aztertuz zeintzuk izan daitezkeen horren ondorioak 1870eko Tratatuan. Zentzu horretan komeni da argitzea Vienako Hitzarmenaren 13. artikuluak jasotzen duenari begira, Nota Elkartrukea Estatuen borondatea plazaratzeko instrumentu juridikotzat jotzen dela eta, ondorioz, tratatuen oinordetza-terminoetan hitz egitea onargarri bihurtzen dela. Instrumentu horretan jasotakoak eta lan honetan egitateetan islatuta geratu denak ez bide diote uzten zirrikitu handirik Uruguaiko herritar bati bisaturik gabe Espainian sartzeko momentuan; izan ere, bertan jasotzen den moduan, bakarrik laurogeita hamar egunetik beherako sarreretan edota langileria diplomatikoaren kasuetan baimen hau ez da galdatuko. Horri atzerritartasun-legeriari blokean egindako igorpena gehitzen badiogu, horrek ondorioztatzera garamatza ezen, nahi bai, baina zaila dela bi instrumentu horien arteko interpretazio bateragarria topatzea eta, beraz, arlo honi dagokionez, 1870eko Tratatuaren 8. artikulua ezingo litzatekeela aplikatu bateraezintasun horiek direla eta. Edonola ere, konklusio horrek ez luke interpretazio-lana agortuko; izan ere, 1992ko Tratatu Orokorrak 1870eko Tratatuan dituen eraginak aztertzea ezinbestekoa suertatzen baita, beronen eraginak, gure aburuz, orain aipatutako egoerari iraulketa ematen baitio. Azken instrumentu horretan, espainiar barne-legediaren erreferentzia mantentzen bada ere, dagoeneko ez da hain modu inperatiboan jasotzen, generikoagoan baizik, eta momentu orotan maila berean aipatuz hura Nazioarteko Zuzenbidearekin bat etorriko dela. Aldi berean, *"facilidades"* terminoaren interpretazioak ez dirudi batere pazifikoa; izan ere, Uruguaiko herritarrei modu bateko edo besteko tratu pribilegiatu bat eskaintzea bezala ulertzea badago ere, hori errealitatean konkretuki zertan datzan zaila delako zehaztea. Zenbait auzitegik ez dute inolako arazorik aurkitu Uruguaiko herritar horiei lan- eta erresidentzia-baimenak esleitzeko orduan lehentasunezko tratu bat aplikatzeko, betiere, eta barne-ordenamenduko legedia errespetatuz, bereziki nazioaren enplegu-egoera. Hori, errealitatean, eskubide horiek ezerezean uztea ere bazen, zeren suposatzen baitzuen Uruguaiko herritar bati baimenak emateko lan-eskaintza bat egon behar zela, eta, gainera, lan-eremu horretan espainiar naziokotasuneko herritarrik ez egotea enplegu eske. Beste zenbait auzitegik, berriz, *"facilidades"* hori beste aipamen batekin lotu behar zela ulertuko dute, "*en pie de igualdad con los nacionales del Estado*", bertatik eratorriz etorkin horiek Europar Batasuneko herritarrekin parekatu behar zirela jarduera hauei dagokienez. Jurisprudentzian indarrean zeuden bi jarrera horien artean interpretazio-elementuak aztertzea ezinbestekoa dugu. Zenbait auzitegik, gure ustez, sinpleegia den logika semantiko bat besterik ez dute azaleratzen, diotenean *"facilidades"* hitza gerora edozein atzerritarrekin konparatuta betebehar berdintsuak eskatzearekin bat ez litzatekeela etorriko. Horrelako interpretazio batek ez baitu argitzen benetan hitz horren esanahia zertan datzan eta, gainera, interpretazio horretaz baliatuta administrazioari erreza gertatu zaio, urtarrilak 11ko Atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko 4/2000 Lege Organikoaren (aurrerantzean 4/2000 LO) 40. artikuluan jasotzen diren supostu berezietan11 Uruguaiko biztanleak barneratuz, 38. artikuluan jasotzen den nazioaren enplegu-egoerari egiten zaion erreferentzia12 ez aplikatzea eta, ondorioz, tratudiferentziaren irizpide hori betetzea. Horrek termino konkretu horretatik eratorritako interpretazioari aurre egiteko aukera emango balio ere, eta, aldi berean, tratu-berdintasunaren erreferentziarekin bete, 4/2000 Lege Organikoaren 32. artikuluak bestelako puntu batera garamatza, zeren bertan erresidentzia iraunkorra honako modu honetan definitzen baita: «La situación que autoriza a residir en España indefinidamente y trabajar en igualdad de condiciones que los españoles»13. Ikuspuntu horretatik, bertan azaldutakoa 1992ko Tratatu Orokorrean jasotakoa dela ondorioztatuz, administrazioak eta zenbait auzitegik egindako interpretazioak ez luke horrekin bat egingo eta, ondorioz, Uruguaiko herritarrei erreserbatutako estatusa jarduera hauen egikaritzan espainiar herritarrekiko berdintasun mailan erraztasunak emateari erreferentzia egiten zaionean hau dela eta ez beste bat. Xedapen horren interpretaziorako beste elementu bat izan daiteke Latinoamerikako beste zenbait estaturekin sinatutako instrumentuetan jasotako antzeko xedapenen arteko konparaketa. Ildo horretatik, Espainiako Erreinuaren eta Kolonbiaren artean 1992ko urriaren 29an sinatutako Kooperazio eta Adiskidetasun Tratatu Orokorrak bere 12. artikuluan jasotzen duenez: No se tendrá en cuenta la situación nacional de empleo cuando el contrato de trabajo o la oferta de colocación vaya dirigido a: La cobertura de puestos de confianza en las condiciones fijadas reglamentariamente El cónyuge o hijo de extranjero residente en España con una autorización renovada, así como el hijo de español nacionalizado o de comunitario, siempre que éstos últimos lleven como mínimo un año residiendo legalmente en España y al hijo no le sea de aplicación el régimen comunitario. Los titulares de una autorización previa de trabajo que pretendan su renovación. (…) - 12. Artículo 38. La autorización de trabajo por cuenta ajena. - 1. Para la concesión inicial de la autorización de trabajo, en el caso de trabajadores por cuenta ajena, se tendrá en cuenta la situación nacional de empleo - 2. La autorización de trabajo tendrá una duración inferior a cinco años y podrá limitarse a un determinado territorio sector o actividad. (…) - 13. Artículo 32. Residencia permanente. - 1. La residencia permanente es la situación que autoriza a residir en España indefinidamente y trabajar en igualdad de condiciones que los españoles - 2. Tendrán derecho a residencia permanente los que hayan tenido residencia temporal durante cinco años de forma continuada. Se considerará que la residencia ha sido continuada aunque por períodos de vacaciones u otras razones que se establezcan reglamentariamente hayan abandonado el territorio nacional temporalmente. Con carácter reglamentario y excepcionalmente se establecerán los criterios para que no sea exigible el citado plazo en supuestos de especial vinculación con España. <sup>11.</sup> Artículo 40. Supuestos específicos. (...) con sujeción a su legislación interna y de conformidad con el derecho internacional, cada parte otorgará a los nacionales de la otra, facilidades para la realización de actividades (…), **siempre que se hubieran concedido los visados y los permisos de residencia o de trabajo**, según el caso, necesarios para el ejercicio de dichas actividades. Ildo berean topatzen dugu Ekuadorrekin sinatutako Naziokotasun Bikoitzeko Hitzarmena modifikatzera datorren 1995eko abuztuaren 25eko Protokoloa, non honen aplikazio-aurresupostu gisa lan- eta erresidentzia-baimenen lorpena eskatzen den. Adibide hauek ikusita, beharrezkoa dugu gogoeta egitea Uruguaiko herritarrekiko dagoen diferentziaren norainokotasunaz. Izan ere, gure kasu honetan honelako aurreikuspena sartzeko aukera egon bazen ere, ez zen horrela gertatu, eta horren arrazoiak eta ondorioak interpretazioa egiteko orduan hartu behar dira kontuan. Bestalde, zalantza mantenduko litzateke aurreikuspen honek bere baitan Espainian sartzeko aukera barne hartzen duen ala ez, 1992ko Tratatu Orokorrean gai honi erreferentziarik ez baitzaio egiten. 1961eko Nota Elkartrukean hori hiru hilabetez gorako egonaldietarako bisatua lortzera baldintzatuta geratu zen. Hala ere, muga horretatik beherako sarreretan Uruguaiko herritarrentzat horrelakorik eskatzen ez denez, Espainian sartzeko arazorik ez lukete gerora begira beren egonaldiaren luzapena 1992ko Tratatu Orokorrean oinarrituz gero, bertan jasotako eskubideen egikaritza galarazterik ez legokeelako. Edonola ere, 4/200 Lege Organikoaren 25.1 eta 32.1 artikuluen14 eta 2393/2004 Erret-dekretuaren 6.2. e) artikuluaren15 aplikazio bateratuak duda honi erantzun irmoago bat aurkituko lioke; izan ere, atzerriko edozein herritar 32. artikuluan aipatutako eskubideak aurrezagutuak izateko baldintzak betetzeko egoeran egongo balitz, ez litzaioke inolako bisaturik eskatuko, lan eta erresidentziarako eskubideak espainiarrekin maila berean egikaritzeko eskubidea bailuke. (…) <sup>14.</sup> Artículo 25. Requisitos para la entrada en territorio español. <sup>1.</sup> El extranjero que pretenda entrar en España deberá hacerlo por los puestos habilitados al efecto hallarse provisto del pasaporte o documento dé viaje que acredite su identidad, que se considere válido para tal fin en virtud de convenios internacionales suscritos por España y no estar sujeto a prohibiciones expresas. Asimismo, deberá presentar los documentos que se determinen reglamentariamente que justifiquen el objeto y condiciones de estancia, y acreditar medios de vida suficientes para el tiempo que pretenda permanecer en España, o estar en condiciones de obtener legalmente dichos medios. <sup>2.</sup> Salvo en los casos en que se establezca lo contrario en los convenios internacionales suscritos por España o en la normativa de la Unión Europea, será preciso, además, un visado. <sup>15.</sup> Artículo 6. Exigencia de visado. <sup>1.</sup> Los extranjeros que se propongan entrar en territorio español deberán ir provistos del correspondiente visado, válidamente expedido y en vigor, extendido en sus pasaportes o documentos de viaje o, en su caso, en documento aparte, salvo lo dispuesto en el apartado siguiente. <sup>2.</sup> Para estancias de hasta tres meses en un período de seis o para tránsitos de menos de cinco días, no necesitarán visado. a. Los nacionales de países con los que se haya acordado su supresión, en la forma y condiciones establecidas en el acuerdo correspondiente b. (…) # **2.2. Gobernu eta Parlamentuen testuinguruan emandako pausoen gaineko zenbait ohar** Egitateetan aipatu moduan, arlo politikoan aurrera eraman diren ekimenek aditzera ematen dutenez, benetako ardurarik ezin da ondorioztatu bertatik. Harritzekoa bada ere, ekimen legegile hauek kopuru handiago batean izan dira Espainiako Kongresuan, non modu errepikatu batean gobernuaren atentziora gai hau ekarri den16. Uruguaiko barne-ordenamenduan, berriz, jarrera pasibo honek biztanleen aldetik kritikak sortu baditu ere, ekimen nabarmenik ez da gertatu eta horren adierazle garbia dugu 1992ko Tratatu Orokorrak jasotzen duen Goi Mailako Komisioaren bileran Auzitegi Gorenaren sententziaren zain geratzeko hartutako erabakia. Jarrera hori ulergarri egingo lukeen arrazoi bakarra Uruguaiko herritarren aldeko sententzia jasoz gero Espainiako Administrazioa lotuta geratuko litzatekeelako ideiatik etor daiteke, baina ez dirudi hori izan denik Uruguaiko Gobernua horretara mugitu duen arrazoia. Edonola ere, izan diren ekimen ezberdinen artean lehentasunez nabarmendu beharrekoa litzateke aipatutako Goi Mailako Komisio horretara gatazka hau bideratuko duen Espainiako Kongresuak aho batez onartutako Proposamen ezlegegilea. Bertan, 1870eko Tratatua izendatzeko orduan ageri den zorroztasun juridiko falta alde batera utzita, bada nabarmendu beharreko eduki garbi bat. Proposamen horrek, lehenengoz, edozein nazioarteko testu araugileren interpretaziorako elementu klabe baten aurrean jartzen gaitu: hura interpretatzeko subjektu eskuduna Estatua bera dela, interpretazio autentikoa egiteko eskudun bakarra. Ikuspegi horretatik, eta kontuan hartuta tratatua aldeen borondatearen isla izan behar delako presuntzioa, berez bi estatuak emaitza berera iritsi beharko lirateke. Esku artean dugun kasuan horrelakorik gertatzen ez dela ikusita, nazioarteko gatazka baten aurrean egon gaitezkeela pentsa daiteke; izan ere, nazioarteko jurisprudentziak aspalditik garbi utzi duen moduan, hura: (...) bi pertsonen artean zuzenbidezko edo egitatezko puntu baten inguruan sortzen den desadostasuna da. Desadostasun hau tesi juridiko edo interesei buruzkoa izan daitekeelarik17. c. Los extranjeros titulares de una autorización de residencia, una autorización provisional de residencia o una tarjeta de acreditación diplomática, expedidos por las autoridades de otro Estado con el que España haya suscrito un acuerdo internacional que contemple esta posibilidad. Estas autorizaciones habrán de tener una vigencia mínima igual al plazo de estancia, o de la duración del tránsito, previsto en el momento de solicitar la entrada. <sup>3.</sup> No precisarán visado para entrar en territorio español los extranjeros titulares de una tarjeta de identidad de extranjero, de una tarjeta de estudiante extranjero, de una tarjeta de acreditación diplomática, o de la autorización de regreso prevista en el artículo 18 ni los titulares de una tarjeta de trabajador transfronterizo respecto a la entrada en el territorio español que forma frontera con el país del trabajador, siempre que las autorizaciones que acreditan dichos documentos hayan sido expedidas por las autoridades españolas y estén vigentes en el momento de solicitar la entrada. <sup>16.</sup> Ekimen hauen nondik norakoa ikusita, hemen defendatutako ondorioa oinarritzeko egitate nabarmenena dugu Talde Parlamentario Popularrak aurrera eramandako ekimen sorta, non Uruguaiko herritarren aldeko jarrera argi bat ikus daitekeen baina jarrera horren islarik ezin izan zen modu berean aurkitu Talde Popularreko kideak Gobernuan izandako aurreko legealdietan. <sup>17. «</sup>A dispute is a disagreement on a point of law or fact, a conflict of legal views or of interests between two persons». (The Mavrommatis Palestine Concessions, 1924.08.30: Judgment No. 2, (PCIJ, Ser. A., No. 2, 1924). Dena den, nazioarteko jurisprudentziak beste betekizun bat eskatzen du nazioarteko gatazka baten aurrean gaudela ondorioztatu ahal izateko: desadostasunaren kanporatzea beharrezkoa da, hau da, estatuek jarrera kontrajarriak kanpora begira adieraztea. En d'autres termes, il ne suffit pas que l'une des parties à une affaire contentieuse affirme l'existence d'un différend avec l'autre partie. La simple affirmation ne suffit pas pour prouver l'existence d'un différend, tout comme le simple fait que l'existence d'un différend est contestée ne prouve pas que ce différend n'existe pas. Il n'est pas suffisant non plus de démontrer que les intérêts des deux parties à une telle affaire sont en conflit. Il faut démontrer que la réclamation de l'une des parties se heurte à l'opposition manifeste de l'autre18. Berez Uruguaiko etorkinen eta Espainiako Administrazioaren arteko egoera desadostasun-terminoetan definitu badaiteke ere, bi arrazoik eragotziko dute egoera hau nazioarteko gatazkatzat jotzea: lehenik eta behin, Uruguaiko herritarrak ez direla tratatu horien subjektu eta, ondorioz, horien inguruko gatazkaz hitz egiteko bi estatu sinatzaileen arteko desadostasuna izan beharko litzatekeela; bigarrenik, Uruguaik, dagoeneko nazioarteko subjektua dugun estatu moduan, ez duela inolako desadostasun-jarrerarik kanporatu. Are gehiago, Goi Mailako Komisioaren bileran argi geratu zenez, bi aldeak ados agertu ziren Auzitegi Gorenaren sententziaren zain geratzeko ideian. #### **2.3. Auzitegi Gorenaren sententziari zenbait aipamen kritiko** Ulertezina egiten bazaigu ere, Auzitegi Gorenaren sententzia bi estatuen aldetik irtenbide moduan ikusia zen eta 2006. urteko irailaren 26an espainiar jurisprudentziaren doktrina behin betiko finkatua utziko du. Aipatu moduan bertan, mantendutako erabakia 1870. urteko Tratatuaren indarreangotasunaren kontra azalduko da, eta ondorioz: (...) los nacionales de Uruguay, ni quedan equiparados a los ciudadanos de los Estados miembros de la Unión Europea en lo que hace al régimen jurídico que regula los derechos de residencia y trabajo en España, ni dejan de estar sujetos al régimen establecido en la Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, sobre Derechos y Libertades de los Extranjeros en España y su integración Social… Sententzia horrek hainbat ohar sorrarazten ditu, ez bere azken erabakiak harridura sortzeagatik, Espainiako Administrazioaren aurrean politikoki zuzena delako adierazpena besterik suposatzen ez duelako, baizik eta berau oinarritzeko auzitegi honek azaltzen duen jarreragatik eta, noski, erabiltzen dituen oinarriengatik (edo hobe esanda, bereziki, erabiltzen ez dituen oinarriengatik). Ezinbestekoa suertatzen den lehenengo aipamen bat auzitegiak berak egiten duen lehengo baieztapenari lotuta doa. Sententziaren Bigarren Oinarri Juridikoan onartzen duenez, azken urte hauetan Uruguaiko herritarren egoera juridikoaren inguruko gatazka honen abiapuntua Auzitegi Goren honen sententzia batean aurki daiteke. Bere momentuan auzitegi honen 2002ko urriaren 10eko sententziaren <sup>18.</sup> Sud-Ouest africain (Libéria c. Afrique du Sud) eta Sud-Ouest africain (Ethiopie c. Afrique du Sud), Arrêt du 21 décembre 1962, Exceptions préliminaires, C.I.J. Recueil 1962, 328. or. bitartez, 1870eko Tratatua antzekoak ziren beste zenbait estatutako (bereziki Txileko eta Peruko) Tratatuetako terminoetatik ez zen batere aldentzen eta, horrela izanda, bertan agertzen zen espainiar legediari egiten zitzaion igorpena zenbait eskubide jasotzeko orduan ez zela titulartasunari lotu behar, baizik eta eskubide horien egikaritza-moduari. Horrela ulertuz ezen eskubide horien titulartasuna tratatuan finkatzen zela eta barne-legedia ezin zitzaiela aurkatu. Badirudi, hala ere, erabaki hura ibiltarte eskasarekin edo inolako ibiltarterik gabe jaioa zela orain komentatzen dugun sententzia honi so eginez. Oraingoan Auzitegi Gorenak onartzen du bere momentuan ez zuela kontuan hartu Uruguaiko Ekialdeko Errepublikak eta Espainiako Erreinuak sinatutako 1992ko Tratatu Orokorrak bestearen gain zuen eragina. Hori dela eta, azken sententzia honen edukia bestelakoa dela justifikatuz: SEGUNDO La sentencia de la Sección Cuarta de la Sala Tercera de este Tribunal Supremo de fecha 10 de octubre de 2002, dictada en el recurso de casación número 2806 de 1998 (RJ 2002, 8748), analizó el Tratado de 1870 antes citado y confirmó la conclusión que la sentencia allí recurrida había obtenido acerca de que los nacionales de Uruguay se encuentran en la misma situación que los ciudadanos españoles para obtener el permiso de trabajo.(…) (F.J. 2º). Pero la repetida sentencia no analizó la incidencia en aquella doctrina del posterior Tratado de 23 de julio de 1992 (RCL 1994, 1557, 2091); razón por la que subsiste la necesidad de que abordemos la cuestión planteada en este recurso de casación en interés de la Ley, y de que rechacemos, por tanto, la alegación hecha por el Ministerio Fiscal en el sentido de que el recurso carece de objeto al haberse sentado ya doctrina sobre la cuestión planteada (F.J. 3º). Garrantzi berezirik ez duen arazo honek bestelako transzendentziarik ez luke izango, honako datu hau emango ez balitz: 1992ko Tratatu Orokorrak Auzitegi Gorenaren lehenengo sententzia eman zen garai hartan dagoeneko ia hamar urteko biziraupena zuela, hau da, hamar urte lehenago sinatutakoa zela. Egun, hau ikusita garbi dago zein esfortzu handia aurreztu ahal izango zuen espainiar jurisprudentziak Auzitegi Gorenak bere momentuan, zegokion moduan, bere lana kontu handiagoz egin izan balu. Are gehiago, Uruguaiko hainbat etorkinen zenbat sufrimendu aurreztu ahal izango zituen. Bigarren aipamen bat metodologikoa dugu. Auzitegi Gorenak bere sententzian ez dio inolako aipamenik egiten aplikagarria den zuzenbideari. Bere lana tratatu ezberdinen bi artikuluen bateragarritasuna aztertzera zuzentzen dela aipatuz ez du lerrorik erabiltzen ondorio horretara nola iritsi den azaltzeko, hau da, zein zuzenbidek ahalmentzen duen horrelako jarrera bat hartzea. Eta hau, dudarik gabe, Nazioarteko Zuzenbidea dugu eta konkretuki, behe-mailako auzitegietan argi geratu zen bezala, Tratatu Zuzenbideari buruzko Vienako Hitzarmena. Bere momentuan behe-mailako auzitegiak gehiegizko laburtasunez aplikagarria zen artikulua identifikatzeagatik kritikatu baditugu, honako honetan Auzitegi Gorenari inolako erreferentzia juridikorik ez egiteagatik kritiko azaltzea ezinbestekoa da, zeren jarrera honek aldeengan erabateko defentsa-gabezia juridikoa sortzen baitu, aldi berean, auzitegiaren oinarri juridikoak kontrolatzerik ezinezkoa egiten baitu. Aurretiazko gogoetok alde batera utzita eta arazoaren hondora sartuta, lehenengo momentutik garbi geratzen da Auzitegi Gorenak gaian sartzeko orduan jarraitzen duen interpretazio-irizpidea ez dela batere zuzena. CUARTO La respuesta que alcanzamos es afirmativa, esto es, que sí hay incompatibilidad entre uno y otro preceptos, de suerte que el segundo ha venido a sustituir al primero en lo que hace al régimen del ejercicio de actividades lucrativas, laborales o profesionales, por cuenta propia o ajena. Es así, porque ambos preceptos se ocupan de regular esa misma cuestión y, sin embargo, lo hacen en términos cuyo significado jurídico no es el mismo (F.J. 4º). Ondoren egingo duen interpretazio-lana sostengatzen duen premisa aldez aurretik nolabaiteko bateraezintasuna badagoelako ideian oinarritzen da. Bere ustetan bi tratatuek gai bera arautzeak eta bietan esanahi bera ez duten terminoak erabiltzeak ez du dudarik uzten. Horrela adierazita, beharrezkoa dugu, berriz ere, hona ekartzea Vienako Hitzarmenaren erredakzio Komitearen Presidentea zen M. Yasseen-en hitzak: La mera circunstancia de que lo dispuesto en el tratado posterior pudiera divergir de lo establecido en el anterior no implica, necesariamente, incompatibilidad (A/CONF.39/C.1/15). Beraz, tratatu bi hauetan termino berdintsuak ez erabiltzeak ez dakar automatikoki inolako bateraezintasunik, are gehiago, ikusi dugun bezala gerta liteke interpretazio-lanaren bitartez posible egitea bi testuen aplikazio bateratua. Horrek sententziak dakarren beste arazora garamatza. Posible al da sententzian agertzen den azterketa arinaren bitartez honelako bateragarritasun- edo bateraezintasun-ondorioetara iristea? El compromiso de las Partes que suscriben el Tratado (RCL 1994, 1557, 2091) no es ya el de que sus nacionales puedan, en el país de la otra, ejercer libremente sus oficios y profesiones, en los mismos términos y bajo iguales condiciones que los ciudadanos de la nación más favorecida, sino, meramente, que reciban las facilidades necesarias para el ejercicio de dichas actividades, en pie de igualdad con los nacionales del Estado de residencia o de trabajo y con sujeción a la legislación de éste. Ahora son las facilidades para el ejercicio y no el derecho a ejercer lo que se pacta en el Tratado. El pie de igualdad es en aquéllas y no en éste. En consecuencia, y sin perjuicio de las facilidades que como derivadas de lo dispuesto en el artículo 14 del Tratado han de otorgárseles, cuya concreción excede del objeto del recurso que ahora resolvemos, los nacionales de Uruguay no dejan de estar sujetos al régimen establecido en la Ley Orgánica 4/2000 (RCL 2000, 72, 209) y en sus normas reglamentarias de desarrollo, ni deja de serles de aplicación, por ende, la norma contenida en el artículo 38.1 de aquélla, según la cual: para la concesión inicial de la autorización de trabajo, en el caso de trabajadores por cuenta ajena, se tendrá en cuenta la situación nacional de empleo.(F.J. 4º) Honelako ondorio batek, zentzu batean zein bestean, tratatuetan jasotako terminoen azterketa eskatzen du, baina Auzitegi Gorenak lehen ikusi ditugun terminoei ez die aipamenik zuzentzen, haien eduki konkretuak sententzia honen objektua gainditzen duela esateko ez bada. Horrela, bada, zaila da ulertzea nola irits daitekeen ondorioztatzera azken tratatu honen kasuan *"facilidades"* eta *"en pie* *de igualdad"* hitz horiek eskubideen egikaritzara zuzenduta daudela eta ez titulartasunera, horrela Uruguaiko biztanleei eskubide oro kenduz. Gainera, auzitegiak berak termino horiei inolako edukirik eman gabe, bere erabakia juridikoki kontrolatzeko bide orori ateak ixten dizkie. Oraingoan Auzitegi Gorenak kasu honen atzetik dauden arazo gatazkatsuei aurre ez egiteko motiboen atzetik dagoenaren inguruko dudak/susmoak, berriz ere, sententzien koherentzia-printzipioaren eta eskuak garbitu nahi izanaren artean mantenduko dira, azken honen alde egiteko arrazoi handiagoak badaude ere. ## **3. Ondorioak… eta azkenean zer?** Iruzkin honi ezin zaio amaierarik eman azken sententzia honen ondorio juridiko zein politikoei erreferentzia labur bat egin gabe. Dagoeneko aipatu dugun moduan, sententzia honek eskumenezko bideari amaiera ematen badio ere, eta horren ondorioz eta behe-mailako auzitegietan Auzitegi Gorenaren doktrinaren izaera loteslearen ondorioz eskumenezko bidean arazoa konpondutzat jo behar bada ere19, oraindik 2007. urtean gatazka honek ez ditu bere azkenak eman, bai Uruguaiko (2007ko irailaren 18ko Ordezkarien Kamerako Ebazpena. 2007ko 1987 zk. Karpeta) bai Espainiako (GNAO. Diputatuen Kongresua, D-603 zk., 2007/09/20koa, 1073. or., Ekimena) barne-ordenamenduko arlo politikoan izan diren zenbait ekimenek aditzera ematen dutenez. Ildo horretatik, garbi utzi behar da gatazka hau nazioarteko arau baten aplikazioan datzan heinean, nekez topatu ahal izango duela konponbiderik barne-ordenamenduek aldebakarreko jarrerak hartuz, berdin duelarik auzitegien eremuan, legegilearen eremuan edota gobernuaren eremuan gertatzen diren. Gainera, aurrekoan desadostasunaren kanporatze ezak nazioarteko gatazkaren kalifikazio horri momentuz eustea eragotzi baldin badu ere, Uruguaiko Ordezkarien Kamerak onartutako azken ekimen horri begiratuz gero, badirudi nazioarteko gatazkatik gero eta gertuago gaudela. 1. Que ha considerado los hechos relativos a las dificultades que ciudadanos uruguayos encuentran al ingresar al Reino de España. Desde el año 2003 se vienen sucediendo casos en los que el Reino de Es-paña, desconociendo el Tratado de 1870, procede a no admitir ciudadanos uruguayos enviándolos de vuelta a la República Oriental del Uruguay. Los casos han sido: En el año 2003 82 En el año 2004 82 En el año 2005 48 En el año 2006 50 En el año 2007, hasta el 31 de agosto 89 <sup>19.</sup> Ikus, besteak beste, Valentziako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, maiatzaren 4ko, 723/2007 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 3. Sekzioa); Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, ekainaren 13ko, 540/2007 Sententzia (Administrazioarekiko Auzien Sala, 1. Sekzioa); Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, ekainaren 29ko, 611/2007 Sententzia (Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren, 1. Sekzioa). 2. Ante el aumento del número de casos y ante el conocimiento del trato indecoroso que algunos de nuestros conciudadanos han recibido en el aeropuerto de Madrid; reitera los términos de la Resolución de la Cámara de Representantes de fecha 9 de junio de 2005 que expresa: **Su firme convicción sobre la plena vigencia del Tratado de Reconocimiento, Paz y Amistad, suscrito el 18 de julio de 1870, entre el Reino de España y la República Oriental del Uruguay**. Destacar que en el marco de dicho instrumento se establece que los españoles en el Uruguay, así como los uruguayos en España, 'podrán ejercer libremente sus oficios y profesiones, poseer, comprar y vender por mayor y menor toda especie de bienes y propiedades, muebles e inmuebles...,' '...todo con arreglo a las leyes del país, en los mismos términos y bajo iguales condiciones y adeudos que usan o usaren los de la nación más favorecida...'. Que expresa su total respaldo a las acciones que, al respecto, ha realizado la Cancillería uruguaya. **Que exhorta al Parlamento y al Gobierno del Reino de España a reconocer la plena vigencia del instrumento mencionado como fiel testimonio de las fraternas y amistosas relaciones que tradicionalmente se han profesado nuestros pueblos**20. Lerro hauetatik, beraz, berriz ere, aldeen arteko akordioari egin behar zaio dei, bereziki, 1992ko Tratatu Orokorreko lehenengo artikuluan aurreikusitako Goi Mailako Komisioari erreferentzia berezia eginez, hori baita bide azkarrena eta zuzenena behin betiko nazioartean gatazka honi amaiera emateko, aldeek berek talka egiten duten tratatuetariko batean jasotako bidea dela ez ahaztuz. Hori gertatzen ez den bitartean, espainiar auzitegiek hartutako bideak Uruguaiko biztanleei erresidentzia eta lana eragotziko dizkie egitatezko modu batean, baina Uruguaiko gobernuak hartzen duen jarreraren zain mantendu beharko da betiere Espainiako Administrazioa, nazioarteko ordenamenduan benetako gatazka baten sorrera suposatu dezakeelako eta, ondorioz, bere kontrako ekimenak hartzea gerta litekeelako. Beraz, Espainiako Auzitegi Gorenak Administrazioa lagunduz zauri honi benda jarri badio ere, zauriak itxi gabe jarraitzen du, eta oraingoan ondorioak nazioarteko ordenamendu mailan kokatzen dira. #### **Bibliografia** López Martín, A. G. (2002): *Tratados sucesivos en conflicto: criterios de aplicación*, Servicio de Publicaciones UCM, Madril. Remiro Brotóns, A.; Riqauelme Cortado, R. M.; Orihuela Calatayud, E.; Díez-Hocheleitner, J. eta Pérez-Prat Durbán, L. (1997): *Derecho Internacional*, McGraw Hill, Madril. Gonzalez Campos, J. D.; Sanchez Rodriguez, L. I. eta Andres Saentz de Santa Maria, P. (2002): *Curso de Derecho Internacional Público*, Civitas, 2ª ed. Revisada, Madril. <sup>20. 2007</sup>ko irailaren 18ko Ordezkarien Kamerako Ebazpena. 2007ko 1987 zk. Karpeta.
aldizkariak.v1-2-6
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.5_ Zk.1 _2005_7", "issue": "Libk.5_ Zk.1 _2005_", "year": "2005", "license": null, "source": null, "edition": null }
## **Modal Logics and Philosophy** ## ROD GIRLE Teddington, U.K.: Acumen. ix + 198 or. Logika modala ikasteko sarrera liburu on bat da hau. Argia, laburra eta zorroztasunez idatzia, Zelanda Berriko eta Australiako logikariek aspaldi esparru honetan ongi erakutsi diguten bidetik egina. Egilea filosofia irakaslea da Aucklandeko Unibertsitatean eta filosofiako ikasleei eskainitako eskuliburu ederraren aurrean gaude. Hitzaurrean esaten zaigunez, logikako testu honetara jo aurretik ikasleek lehen mailako logika klasikoa jakin behar dute, logika modala logika klasikoaren hedapena denez, hedapen hori predikatuen logika modaleraino eraman nahi duelako egileak, aplikazioak gero bereziki filosofian eta adimen artifizialean kontsideratuz. Hitzaurrean bertan oso argi uzten zaigu logika modalaren metateoriarik ez dela apenas egingo, literatura berezirako aipamenik falta ez bada ere. Gainera, logikak objektu hizkuntzaren mailan aurkeztu ondoren, semantikara jotzen da berehala (taula semantikoen prozedura erabiliz), hastapenean axioma sistemen ardura handirik gabe. Semantikaren garrantzia urte askoan azpimarratu eta gaur ere azpimarratzen dugunontzat atsegingarria da egileak hasieratik hartzen duen bidea, bereziki kontuan izanda semantikoki aztertutako logika modalen aplikazioak deskribatzen direla liburuaren bigarren zatiaren muina osatzen duten bost kapituluetan: modalitate aletikoak, denboraren logika, logika dinamikoa, logika epistemiko eta doxastikoa eta, azkenik, logika deontikoa. Gainera, gogoan hartuta logika modal aplikatu hauetako batzuen kasuan osotasun semantikorik ez dela ematen. Bi zati nagusi ditu liburuak. Lehena sistema formalei emana. Bigarrena aplikazioak eskaintzeko prestatua. Hasteko, sarrera moduko kapitulu labur bat dator: Argudioa eta Modalitatea. Bertan testuaren plangintza agertzeaz gain, modalitate aletikoak era intuitibo batez azaltzen dira, eguneroko hizkuntzaren erabilpenetik jasotako adibideak erabiliz. Ongi dator argudio nozioak arrazonamendu modalean hartzen duen forma nagusia sarrera hone154 LIBURUEN KRITIKAK tan aztertzea, honela kontingentzia, analitikotasuna eta konpatibilitatea modalitate aletikoetara eramanez. Lehen zatia bigarren kapituluarekin irekitzen da. Hemen S5 proposizio logika modala aurkezten da egia zuhaitzen bidez. Berau da logika modalik indartsuena eta erabiltzeko errazena ere bai (izenik gabe Leibnizek buruan zuen bakarra). Hizkuntza formala eman ondoren, zuhaitzen bidez semantika ematen da, horrela baliozkoak diren formulak ezagutu ahal izateko. Zuhaitzen metodoak hemen eskaintzen duen gauza ona hauxe da: formula bat baliozkoa ez denean, zuhaitza non ixten ez den begiratuz gero, kontraetsenplu bat berehala daukagula mundu posibleen multzo gisa. Hirugarren kapituluan, S5 alde batera lagata, logika modal normal nagusiak aurkezten dira, markoaren erlazioak betetzen dituen ezaugarrien arabera. Bi estrategia aipatzen ditu Girlek: Hintikkarena eta «ortodoxoa». Biak erabiltzen ditu, lehena hobetsiz, errazagoa delakoan, K, T, S4 eta Br logikak definitzeko eta, ondoren, hauen arteko indar harremana aztertzeko. Arrazoiz dio liburuaren egileak logika hauetan itxi gabeko zuhaitzetatik kontraetsenpluak eraikitzea asko zailtzen dela tartean sartutako mundu posibleak hiru baino gehiago direnean. Orduan hobe zuzenean formula hartu eta mundu gutxi batzurekin probatzen hastea, ikuspegi kripkearra bere egiturazko eran kontsideratuz. Kapitulu hau alde batetik finituki errepikatutako modalitateak aztertuz bukatzen da, bai S4 bai S5 logiketan, eta beste aldetik proposizio logika modal normal ez-erreflexiboen aurkezpen laburra eginez, hau da K, KD, D4 eta D5, gero hauen guztien arteko eta erreflexiboekiko duten indar harremana arakatuz. Laugarren kapituluak interes berezia du: predikatuen lehen mailako S5 logika modala aurkezten da, zuhaitzak egiteko kuantifikatzaileei dagozkien erregelak erantsiz. Kasu honetan ere zuhaitz irekiek kontraetsenplua erraz ematen digute. Ondoren identitatea gaineratzen zaio sinbolo logiko gisa, identitate kontingentea eta identitate beharrezkoa bereiziz. Gero, Barcanen formula(k) eta konbertsoa(k) arakatzen dira baliozkotasunaren arabera. Kapituluaren zatirik ahulena kuantifikatzaileen esanahi indar existentzialari buruzkoa da, hizkuntza naturalari helduz arazo ontologiko eta semantikoak aldi berean tratatzen direlako, existentzia predikatua den edo ez galdetuz eta horrek kuantifikatzaile tarskiarrekin sortzen dituen tautologia eta antilogiak aipatuz, G. E. Moorek aspaldi eta haren kritikoek esandakoa apenas kontuan hartuta (logika askea aipatu aipatzen da – indibiduo konstanteek ez, baina kuantifikatzaileek esanahi indar existentziala dute-, baina ez da aztertzen). Kapituluaren amaieran mundu posibleei domeinu ezberdinak izateko aukera ematen zaie eta hemen mugak jarriz gero logika interesgarriak agertzen dira. Bosgarren kapitulua oso laburra da. Berriro ere proposizio logika modalera bueltatzen gara, baina orain logika ez-normaletara. Hemen daude C.I. Lewisen S1, S2 eta S3 logikak, baina baita S0.5 logika sinplea ere. Azken honetan mundu posible ez-normaletan ez dago erregelarik operatzaile modalentzat. LIBURUEN KRITIKAK 155 Logika hauen ondoren Lemmonen E sistemak azaltzen dira: E0.5 (modalki interesik gabekoa), C2 (logika modal «minimoa»), ED2 eta E2. Kapitulua bukatzeko N logika modala (beharrezkotasun soilaren logika esaten zaiona) aurkezten zaigu, logika normalentzako M. Fittingek jarritako lau ezaugarrietan hirugarrena betetzen ez duena, hau da, K formularen baliozkotasuna. Seigarren kapituluak bi zati ditu. Oso argiak. Batetik, dedukzio naturaleko sistemak azaltzen dira T, S4 eta S5 proposizio logika modalentzako. Bestetik, axioma eskemen sistemak K, T, S4, Br, S5, K4, KBr, K5, DT, D4, DBr, eta D5 logika modal normalentzat (kontuz erratekin!) eta baita S0.5, S2, S3, E2, ED2 eta C2 ere logika modal ez-normalentzat. Liburuaren bigarren zatia, logika modalaren aplikazio nagusi batzuk tratatzen dituenez berez interes handikoa izan arren, ahulagoa da lehenbizikoa baino, azkarregi ukitzen dituelako logika horiek. Zazpigarren kapitulua logika modal aletikora bueltatzen da, hizkuntza arruntean posibilitatea zenbat era ezberdinetan esaten den aztertzeko. Ez da benetan ez hizkuntzalaritzako lana, ez logikakoa. Itxuraz, arazo ontoepistemikoek eragindakoa. *De dicto* eta *de re* modalitateez esaten dena ere ezer gutxi da. Interes gehiago du zortzigarren kapituluak, denboraren logikari eskainiak. Egia esan, ezin da gehiago azaldu hain orri gutxitan. Kasu honetan modalitate askotako logikaren atarian gaude, geroaldirako G eta F operatzaileak eta lehenaldirako H eta P operatzaileak sartzen direnez (eta H eta G erabiliz, L –*beti*- operatzailea). Zuhaitzak egiteko erregelak ematen dira, K4t –marko iragankorrak- oinarritzat hartuz. Denbora lineala lortzeko aski da marko iragankorrari konexotasuna eranstea, baina zirkularitatea alboratzeko asimetria gehitu behar zaio, semantikoki osoa ez den logika batera helduz. Gauza bera gertatzen da denborari hasierarik eta bukaerarik ematen ez badiogu. Axioma eskemen sistemak ere eskaintzen zaizkie semantikoki osoak diren denbora logikei. Kapituluaren bukaera oso pobrea da. Arazo filosofiko batzuk ukitu nahi dira eta apenas ukitzen dira. Esaterako, denboraren izaerari buruz J.M.E. McTaggartek egindako A-serie eta B-serieen arteko bereizketa dogmatikoa ez da zorrotz eztabaidatzen. Bederatzigarren kapitulua logika dinamikoari ematen zaio. Prozesuen edo estadu aldaketen logika hau bost orrialdetan azaldu nahi da. Ez ongi, jakina. Justu PDL logika egiteko erregelak ematen dira. Ekintzaren logika PDLra edo antzekoren batera mugatzea ez da filosofikoki neutroa, egilerik gabeko ekintzaren ikuspegi *fisizista* bat bideratu nahi denez. Hamargarren kapitulua hobeto taxutua dator. Alde batetik, logika epistemikoa, modalitate askotako S4 oinarri (ezagutzaren transmitigarritasun axioma eskemarekin), eta beste batetik logika doxastikoa, D4 oinarri. Hitz gutxitan aurkezten dira logika epistemikoen barruko arazoak: omniszientzia logikoa (zentzu gogorrean eta ahulean), omniszientzia deduktiboa eta omniszientzia faktuala. S5 logikak dituen arazoak lagata (Jainko bakarrak bakarrik betetzen du logika hori!), S4ra jotzen da lehenik eta, gero, hortik behera S0.5, E2 eta N logiketara. He156 LIBURUEN KRITIKAK men zuzen, baina logika doxastikoetara pasatuta Girlek parakonsistentziari ateak irekitzen dizkio, justifikazio sendorik gabe, usteen gestioaren arrazionalitateak hala eskatzen omen duela esanez. Bai, puntu honetan somatzen da nongoa den logikari hau. Hamaikagarren kapitulua apunte labur bat besterik ez da logika deontikoaz. G. H. von Wrighten oinarriko sistema aurkezten da eta horren azpian dagoen logika deontiko estandarra ere bai, bide batez paradoxarik ezagunenak aipatuz. Hamabigarren kapituluak sintesia izan nahi du, logika modalak konbinatzeak sortzen dituen mesedeak aditzera emateko. Liburuak errata gehiegi ditu, bai testuaren idazkera arruntean, bai formuletan eta baita froga batzuetan ere. Zorionez, akats horiek erraz antzematen dira eta irakurleak zailtasunik gabe zuzen ditzake. Hasieran esan dudanez, liburua oso ona da logika modala ikasteko eta aplikazio batzuk ikusteko. Aplikazioetan zerbait faltan badago hauxe da: logika hibridoak, denboraren logika probabilistak, egibalio askotako logika modalak, adimen artifizialean arrazonamendu arrunterako erabilitako logika modalak eta S5etik kanpoko logika modal predikatiboak, besteak beste. Ariketa asko egiten dira, adibide moduan, kapitulu bakoitzean. Ariketa asko proposatzen dira eta, gainera, batzuk liburuaren bukaeran ebatzita datoz. Kapitulu bakoitzak oinarrizko erreferentzia bibliografikoak ditu eta indize on batekin amaitzen da liburua. > *Jesus M. Larrazabal* ILCLI
aldizkariak.v1-3-236
{ "domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak", "id": "ikergazte_i_zientzia zehatzak eta natur zientziak_8", "issue": null, "year": "2015", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "i" }
# Konbitzul: euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioen datu-basea ## Uxoa I˜nurrieta? IXA taldea, Euskal Herriko Unibertsitatea usoa.inurrieta@ehu.eus #### Laburpena Konbitzul datu-basea azterketa linguistiko baten emaitza da, eta euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioak biltzen ditu, euren ordainekin eta beste hainbat datu linguistikorekin batera. Lan honek, batetik, azterketa linguistikoaren berri ematen du, eta, bestetik, datu-basean bilaketak egiteko sortu dugun interfaze publikoaren ezaugarriak azaltzen ditu. Hitz gakoak: Hizkuntzaren Prozesamendua, euskarazko hitz-konbinazioak, gaztelaniazko hitzkonbinazioak, fraseologia, itzulpengintza #### Abstract Konbitzul is a database of Basque and Spanish noun+verb combinations. It is now available for public use, and it allows users to search for the appropriate translation of a given combination, along with other linguistic data. This paper describes the in-depth linguistic analysis we undertook to achieve this, and presents the database and the public interface. Keywords: Natural Language Processing, word combinations in Basque, word combinations in Spanish, phraseology, translation ### 1 Sarrera eta motibazioa Euskara ondo ezagutzen duen edonork gehiegi pentsatu gabe erabiltzen ditu hitz egin edo falta izan bezalako egiturak, aditz soilak balira bezala, berez izen batez eta aditz batez osatuta daudela ohartu gabe. Min hartu eta min emanen gisako lokuzioak ere ez zaizkio batere arrotzak egiten, eta normalean ez du min sentitu edo min sortu bezalakorik esaten, horiek ere ideia berbera adierazteko balio lezaketen arren. Era berean, norbait adarra jotzen ari zaiola entzutean, euskaldunak berehala ulertzen du txantxetan ari zaizkiola, eta ez zaio burura etortzen ez adar rik eta ez jotzerik. Konbinazio horiek guztiak, ordea, nahiko bereziak dira, ez baitituzte hizkuntzaren ohiko arauak betetzen, osaeragatik, esaldian duten portaeragatik, edo esanahia ez delako gardena. Gainera, horrelako egiturak beste hizkuntzetara eramatea ere ez da lan erraza, hitzez hitzeko itzulpenak ez baitira egokiak izaten. Har ditzagun, adibidez, aurreko paragrafoan aipatutakoak: - (1) Hitz egin eta falta izanen ordainak aditz soilak dira gaztelaniaz: hablar eta faltar/carecer (eta ez \*hacer palabra eta \*ser/tener falta/carencia). - (2) Euskaraz min hartu eta min eman bi aditz desberdinekin osatzen badira ere, gaztelaniaz aditz berbera erabiltzen da bietarako, eta ez da euskarazkoen baliokidea: hacer(se) da˜no (eta ez \*coger/dar da˜no). - (3) Adarra jotzea, gehien-gehienetan, ez da tocar el cuerno gaztelaniaz, baizik eta tomar el pelo. Hitz-konbinazioak, beraz, egitura konplexuak dira, eta zailtasun handiak ematen dituzte, batez ere ikuspuntu elebidunetik. IXA ikerketa-taldean, euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioen <sup>?</sup> Uxoa I˜nurrietaren doktoretza-tesiaren zuzendariak Itziar Aduriz eta Kepa Sarasola dira, eta Arantza D´ıaz de Ilarrazak eta Gorka Labakak ere lan honetan parte hartu dute. itzulpena aztertzen ari gara, eta datu-base bat sortu dugu gure azterketa linguistikotik lortutako emaitzekin. Konbitzul <sup>1</sup> bilatzaile publikoaren bidez, edozein erabiltzailek du aukera datu-base horretan bildutako konbinazioak, konbinazioen ordainak, eta horiei guztiei buruzko informazio linguistikoa eskuratzeko. Gure ikerketa-lanaren helburu nagusia hitz-konbinazioak aztertu eta haien prozesamendu konputazionalerako oinarri linguistikoak jartzea da, hizkuntza-aplikazio aurreratuetan arazo handiak sortzen baitituzte. Horixe gertatzen da, adibidez, itzulpen automatikoan; izan ere, horrelako egiturak ondo itzultzea zaila bada hiztunontzat, are gehiago ordenagailu batentzat, hitzei ohiko ordainak ematen baitizkie defektuz eta, hortaz, tratamendu berezirik egin ezean, itzulpen literal traketsak sortzen baititu. Hona, esaterako, Matxin<sup>2</sup> itzultzaile automatikoaren bi emaitza: - (4) Gaztelaniazko itzulgaia: La pareja contrajo matrimonio. Euskarazko itzulpen automatikoa: Bikotea \*ezkontza uzkurtu zen. Itzulpen zuzena: Bikotea ezkondu egin zen. - (5) Gaztelaniazko itzulgaia: El plazo de inscripci´on ha vencido. Euskarazko itzulpen automatikoa: Inskripzioko \*epea garaitu du. Itzulpen zuzena: Izen emateko epea amaitu da. Lan honetan, gaia bere testuinguruan kokatu ostean (2. atala), gure azterketa linguistikoa zertan datzan eta orain arte zer ondorio nagusi atera ditugun azalduko dugu (3.1. atala), bai eta Konbitzul datu-baseak zer ezaugarri dituen ere (3.2. atala). ## 2 Hitz-konbinazioen prozesamendu konputazionala: arloaren egoera Hitz-konbinazioak hizkuntza baten fraseologiaren parte direla esan ohi da. Ematen diren definizioetan erabateko adostasunik ez dagoen arren, egile gehienak bat datoz konbinazioen ezaugarri nagusiak aipatzean (Sanz Villar, 2011; Baldwin eta Kim): hitz batez baino gehiagoz osatutako unitateak dira, esaldian portaera sintaktiko berezia izaten dute sarri, eta hitz-segida osoaren esanahiak ez du zertan osagaien esanahien batura izan. Izan ere, askotan, osagai guztiak ezagututa ere, ez da erraza konbinazio batek zer esan nahi duen ulertzea. Horrez gain, testuinguruak ere eragina izan dezake konbinazio batzuen erabileran, testu-alor batetik bestera duten agerpen-maiztasuna aldakorra izaten baita. Hortaz, hitz-segida bat hitz-konbinaziotzat hartzen da, baldin eta konbinazioko osagaien informazioa ez bada nahikoa konbinazio osoaren ezaugarri sintaktiko, distribuzional edo semantikoak jakiteko (Silberztein, 1990). Ikerketa linguistiko gehienetan, konbinazioen berezitasunak aztertu eta ezaugarri morfosintaktiko eta semantikoen araberako multzoak egiten dira. Rafel (2004) eta Zabala (2004) lanetan, adibidez, aditzegitura konplexuetako osagaiak aztertzen dira, eta garrantzi berezia ematen zaie esanahi "osorik" gabeko aditzei, hots, aditz arinei. Rodr´ıguez eta Garc´ıa Murgak (2003) ere egin astuna (ohea egin) eta arina (solas egin) bereizten dituzte, bigarrenarekin osatutako egiturak idiomatikoak direla proposatzeko. Gainera, lan horretan bertan aipatzen denez, predikatu mota horrek "sintaxilarien arreta deitu izan du, eta bereziki ergatibitatearekin erlazionaturiko eztabaida asko sorrarazi ditu"; horren adierazgarri dira, esaterako, Levin (1983) eta Berro (2010). Sailkapenei dagokienez, berriz, irizpide bat baino gehiago erabili izan da konbinazioak multzokatzeko. Batzuek idiomatikotasuna hartu izan dute ardatz (Howarth, 1998); beste batzuek finkapen sintaktikoari eman diote garrantzia (Corpas Pastor, 2001); eta beste batzuek, berriz, konposizionaltasunaren arabera mailakatu dituzte hitz-konbinazioak (Sag et al., 2002). Bestalde, esparru aplikatuagoetarako eginiko lanen artean, indar berezia hartu dute azkenaldian Hizkuntzaren Prozesamendura bideratutakoek (Seretan, 2013; Alonso Ramos, 1995). Asko eta asko hitzkonbinazioak testu-corpusetan automatikoki identifikatzeko egiten dira, gerora konbinazio horiek erauzi eta, adibidez, hiztegigintzan erabili ahal izateko. Beste esperimentu batzuetan, ostera, hitz-konbinazioen inguruko informazioa askotariko hizkuntza-aplikazioetan txertatzen saiatu izan dira, itzultzaile automatikoetan kasu (Wehrli et al., 2009). <sup>1</sup>www.ixa2.si.ehu.es/konbitzul <sup>2</sup>www.opentrad.com Azken urteotan, euskaraz ere argitaratu da hitz-konbinazioen tratamendu konputazionalaz diharduen lanik, eta, horien artean, aipagarriak dira bi doktoretza-tesi: Urizarrena (2012) batetik, eta Gurrutxagarena (2014) bestetik. Lehenak euskarazko lokuzioen azterketa linguistiko xehea egin eta haien tratamendu konputazionalerako oinarriak jartzen ditu. Bigarrenean, berriz, euskarazko izen+aditz konbinazioak automatikoki erauzteko eta sailkatzeko sistema bat aurkezten da. Ildo elebidunetik, ordea, Sanz Villarrenaz (2011) gain ez da ia lanik egin gurean hitz-konbinazioen inguruan, eta are gutxiago prozesamendu konputazionalari dagokionez. Beraz, hutsune hori betetzera dator ikerketa-lan hau, beti ere ildo elebakarretik egindakoa abiapuntutzat hartuta. ### 3 Azterketa linguistikoa eta datu-basearen sorrera Sarreran esan bezala, Konbitzul datu-basea azterketa linguistiko baten emaitza da. Datozen azpiataletan azalduko dugu zer aztertu dugun zehazki (3.1), bai eta datu-baseak eta interfazeak zer ezaugarri dituzten ere (3.2). #### 3.1 Izen+aditz konbinazio-itzulpenen azterketa linguistikoa Gure ikerketa-lana corpus paraleloetan oinarritzeko asmoa izan dugu hasieratik, testu errealetan erabiltzen diren konbinazioak erauzteko iturririk egokiena direlakoan. Hala ere, beste ezertan hasi aurretik, interesgarria iruditu zaigu hiztegi elebidunetan zer-nolako konbinazioak jasotzen diren aztertzea ere, eta horixe izan da gure lehen pausoa. Elhuyarren euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara hiztegiak izan ditugu aztergai gure lehen lanean (3.1.1), eta, behin hori amaituta, corpusen gaineko azterketarekin hasi gara (3.1.2). #### 3.1.1 Hiztegien gaineko azterketa Elhuyarren hiztegi elebidunetan, hitz bakarreko sarrera arruntez gain, hitz anitzeko hainbat konbinazio eta esapide ere jasotzen dira. Guk, multzo horretatik, izenez eta aditzez osatutakoak hartu ditugu gure azterketaren oinarritzat: euskarazko 2.954 konbinazio (dagozkien 6.392 ordainekin batera), eta gaztelaniazko 2.650 (dagozkien 6.587 baliokideekin). Euskarazko konbinazio guztiak izen batez eta aditz batez osatuak dira, nahiz eta izenek askotariko kasu- eta postposizio-markak izan: lan egin, suak hartu, berriketan aritu, burutik egon, hitzekoa izan... Gaztelaniazkoetan, berriz, aditzaz eta izenaz gain, tartean preposizio eta determinatzaileak ere onartu ditugu, meter baza edo tener afecto bezalakoez gain honelako egiturak ere landu ahal izateko: ser una pena, saber de memoria, dejar a un lado. Azterketa eskuz egin dugu osorik, eta hainbat ataletan banatu dugu (zehaztasun gehiago eta emaitza guztiak I˜nurrieta et al. (2014) lanean daude jasota). Lehenik eta behin, hizkuntza bateko eta besteko konbinazioei begiratu diegu: osaera morfologikoari, eta aditz eta izen motei. Atera ditugun ondorioen artean, aipagarria da euskarazko izenen hiru laurdenek baino gehiagok absolutibo-marka daramatela (denbora galdu, dei egin) eta bestelako markak askoz ere gutxiago erabiltzen direla (jokoan jarri, deabruak hartu, amuari lotu, leporaino egon). Gaztelaniazko konbinazioen artean, berriz, ez dago halako alderik, nahiz eta gehien errepikatzen den egitura aditza+determinatzailea+izena izan (dar un toque). Bestalde, nabarmentzekoa da bai hizkuntza batean bai bestean gehien errepikatzen diren aditzak oso arruntak direla eta, gainera, asko baliokideak direla euren artean: egin - hacer, izan - ser/estar/tener, eman - dar, hartu - tomar... Bigarrenik, ordainak aztertzeari ekin diogu. Euskarazko konbinazioen gaztelaniazko baliokideei begiratuta, atentzioa ematen du aditz soilen kopuruak, askoz ere altuagoa baita izenez eta aditzez osatutako konbinazioena baino, ia bikoitza. Hain zuzen ere, % 58,07 dira cosechar edo trabajar bezalakoak (uzta bildu eta lan eginen ordainak), eta % 30,85 bakarrik hacer el parip´e edo dejar a un ladoren gisakoak (itxura egin eta bazterrean utzirenak). Gaztelaniatik euskararako zentzuan, ostera, ordainen ia erdiak (% 48,54) dira izen+aditz motakoak (abrir los ojos - begiak ireki, cobrar auge - gorantz hasi), eta aditz soilak (dar a luz - erditu) ez dira laurdenera ere heltzen (%23,53). Hirugarrenik, beste konbinazio baten bidez itzultzen diren konbinazioak pixka bat xeheago aztertu nahi izan ditugu, eta atera dugu ondorio interesgarririk hemen ere. Hasteko, ikusi dugu badagoela nolabaiteko lotura bat gaztelaniazko preposizioen eta euskarazko kasu- eta postposizio-marken artean; izan ere, gaztelaniazko preposiziodun konbinazioen ordainetan, absolutiboa baino ohikoagoak dira bestelako markak, eta kontrako zentzuan ere gauza bera. Hau da: gaztelaniatik euskarara, askoz ere ohikoagoak dira comer con apetito - gogoz jan bezalako baliokidetzak pasarse de la raya - gehiegikeriak egin bezalakoak baino, eta euskaratik gaztelaniara ere sarriago errepikatzen dira harira etorri - venir al caso eta gisakoak, txiripaz gertatu - sonar la flauta eta antzekoen aldean. Bestalde, mugatasuna eta numeroa ez dira oso sarri gordetzen hizkuntza batetik bestera, euskaratik gaztelaniara izenak mugagabean daudenean izan ezik. Multzo horretan, konbinazioen ordain gehienak ere mugagabeak dira (% 80,72): aurpegiz ezagutu - conocer de vista, tiro egin - abrir fuego. Bukatzeko, hizkuntza bateko eta besteko konbinazioen izenak izenekin eta aditzak aditzekin baliokide ote diren ere aztertu nahi izan dugu, eta, espero genuen bezala, ikusi dugu oso gutxitan gertatzen dela bai izena eta bai aditza ordaintzat jasota egotea hiztegian: bakean utzi - dejar en paz (bake - paz eta utzi - dejar ). Gehienetan, osagaietako bat edo biak aldatu egiten dira hizkuntza batetik bestera: zarata egin - armar bulla (zarata - bulla bai, baina ez egin - armar ). Laburbilduz, azterketa honetatik guztitik sarreran baieztatzen genuena ondoriozta daiteke, alegia, konbinazioen itzulpena ez dela lan erraza, hitzez hitzeko itzulpenek, gehienetan, ez baitute balio xedehizkuntzan testu txukun eta natural bat sortzeko. #### 3.1.2 Corpus paraleloen gaineko azterketa Hiztegietatik lor daiteke hitz-konbinazioek hizkuntza batetik bestera duten aldakortasunaren inguruko ikuspegi orokor bat, baina konbinazio horien erabilera erreala aztertu nahi bada, testu-corpusetara jo beharra dago. Beraz, gure bigarren azterketan, lehen-lehenik, hiztegitik erauzitako konbinazioak corpus paralelo batekin alderatu nahi izan ditugu. Erabili dugun corpusak gaztelaniaz eta euskaraz parekatutako 491.853 esaldi biltzen ditu, askotariko iturrietatik jasoak. Lehenago landuta genituen gaztelaniazko 2.650 konbinazioetatik, 200 aurkitu ditugu corpusean. Elhuyar hiztegian, 200 konbinazio horiek 385 ordain baino ez dituzte, eta corpusean, berriz, 1.641 modutara itzulita agertu dira; hortaz, corpusetik ateratako informazioak gure datu-basea ordain berriz aberasteko balio izan digu. Horrez gain, hiztegiko konbinazioen beste aldaera batzuk ere hauteman ahal izateko, izenen eta aditzen lemak baino ez ditugu bilatu. Esaterako, gure datu-basean alzar la voz genuen, baina ez alzar una voz, alzar su voz... Izenaren eta aditzaren lema bakarrik bilatuta, aldaera gehiago ere lortu ahal izan ditugu, eta, hala, hiztegietan jasotako 200 konbinazio horiez gain, beste 698 forma berri ere bildu ditugu. Konbinazio guztiak agerpen-kopuruaren arabera ordenatu, eta 132 hautatu ditugu –bost agerpenetik gorakoak– euren ezaugarri linguistikoak aztertzeko. Oraingo honetan, itzulpen automatikorako erabilgarria izan litekeen informazioa bildu nahi izan dugu, eta, hortaz, gaztelaniazko konbinazioen aldakortasuna izan da gure aztergai nagusia. Izan ere, gaztelaniatik euskararako itzultzaile automatiko batentzat, oso garrantzitsua da sorburu-hizkuntzako konbinazioak testuetan nola erabiltzen diren jakitea, detekzioprozesua ahalik eta ondoen egiteko. Honako ezaugarri hauei begiratu diegu: - Badarama preposiziorik? Zein? - Izenak har dezake determinatzailerik? Derrigorrezkoa da? - Izen-sintagma mugatua ala mugagabea da? Bietara joan daiteke? - Izen-sintagma singularra ala plurala da? Bietara joan daiteke? - Izen-sintagmak har dezake modifikatzailerik? (adjektiborik, sintagma preposizionalik...) - Joan daiteke ezer izen-sintagmaren eta aditzaren artean? (adberbiorik, beste sintagmaren bat...) - Osagaien ordena alda daiteke? Datu horiek kontuan hartuta, konbinazioak konposizionaltasunaren arabera multzokatu ditugu, Sag et al. (2002) lanean proposatzen den sailkapenean oinarrituta: finkoak (% 3,37), erdi-finkoak (% 70,79) eta libreak (% 25,84). Izan ere, multzo batean edo bestean egon, tratamendua ere era batekoa edo bestekoa izatea komeni da, detekzio-prozesuak ahalik eta emaitzarik onenak eman ditzan. Konbinazio finkoak (dar paso (a algo) eta antzekoak) beti elkarrekin agertzen dira, ezin da tartean elementurik sartu, eta ordena eta forma berean egoten dira beti. Hortaz, multzo horretako konbinazioak hautemateko, nahikoa da hitz-segida finkoak bilatzea (aditzaren flexioa gorabehera). Konbinazio erdi-finkoek, ordea, arazo gehiago ematen dituzte. Izan ere, oso sarri, elementuren bat agertzen da izen-sintagmaren eta aditzaren artean (6. adibidea), eta baliteke osagaien ordena ere aldakorra izatea (7. adibidea), esaldia pasiboan dagoenean edo galdera bat denean, adibidez. Askotan, gainera, konbinazioaren beraren forma ere aldatu egiten da (8. adibidea). Hori dela eta, konputazionalki tratatzeko zailenak multzo honetako konbinazioak dira. - (6) Se cubrieron las plazas. Se cubrieron en seguida las plazas. - (7) Se ha fijado un plazo. El plazo ha sido fijado. - (8) Hay que dar m´as pasos. Hay que dar un paso m´as. Hay que dar el siguiente paso. Azkenik, comer con apetito bezalakoak konbinazio libretzat hartu ditugu, gure ustez hitz-segida ohikoak baitira, berezitasun morfologiko, sintaktiko edo semantikorik gabeak. Hortaz, teorian, ez dute tratamendu berezirik behar, hitz bakoitzari dagokion ordaina emanda itzulpen onargarriak lortu beharko bailirateke. #### 3.2 Konbitzul datu-basea eta interfazea Azterketa linguistikoetan lortu dugun informazioa publiko egiteko, datu-base bat sortu eta interneten eskuragarri jarri dugu, euskaraz eta ingelesez, bilatzaile-itxurako interfaze baten bidez: Konbitzul. Bilatu nahi den testua idazteko hutsuneaz gain, hiru aukera-leiho daude bilaketa-irizpideak zehazteko: batetik, hizkuntza-norantza (euskaratik gaztelaniara ala gaztelaniatik euskarara); bestetik, idazten den testuaren forma (konbinazio osoa, aditza edo izena); eta hirugarrenik, bilatu nahi den konbinazioaren egitura. Asmatu aditza bilatuta, adibidez, 1. irudiko emaitzak agertzen dira: hiru konbinazio eta hiru ordain. ![](_page_4_Picture_9.jpeg) 1 Figure: Interfazearen itxura Ordain bakoitzak [+] zeinu txiki bat dauka aldamenean. Gainean klik eginda, gure azterketetan analizatutako ezaugarri guztiak biltzen dituen koadrotxo bat agertzen da. Adibidez, 2. irudian, arnasa hartu konbinazioa eta sei ordain ageri dira. Tomar aireren koadrotxoa irekita dagoenez, datuok ikus daitezke: euskarazko izenak absolutibo-marka du; gaztelaniazko ordaina aditz batez eta izen batez osatuta dago; euskarazko izenaren mugatasuna zalantzazkoa da, eta gaztelaniazkoa mugagabea; izenak ez dira baliokideak Elhuyar hiztegiaren arabera, baina aditzak bai; konbinazioparea Elhuyar gaztelania-euskara hiztegitik erauzi da. ![](_page_5_Picture_1.jpeg) 2 Figure: Informazio linguistikoa Konbitzulen ### 4 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Konbitzul datu-basea azterketa linguistiko baten emaitza da, eta euskarazko eta gaztelaniazko 5.604 izen+aditz konbinaziori eta horien 12.979 ordaini buruzko informazioa biltzen du. Gure azterketak bi oinarri izan ditu orain arte: batetik, Elhuyar hiztegi elebidunetako hitz-konbinazioak landu ditugu, eta, bestetik, konbinazio horiek corpus paralelo batean bilatu ditugu, testu errealetan zenbat eta nola erabiltzen diren ikusteko. Hiztegi elebidunen azterketan lortu ditugun emaitzek argi uzten dute izen+aditz konbinazioen itzulpena zeinen konplexua den eta, ondorioz, zenbateraino den beharrezkoa hizkuntza-aplikazio aurreratuetan tratamendu egoki bat ematea, itzulpen automatikoan adibidez. Hori dela eta, hurrengo azterketa itzultzaile automatiko baten emaitzak hobetzera bideratu dugu, gaztelaniazko konbinazioak ondo detektatzeko beharrezko diren ezaugarriei garrantzi berezia emanda eta behar duten tratamenduaren arabera multzokatuta. Lortu dugun informazio linguistikoa itzultzaile automatikoetan integratzea izango da gure ondorengo pausoa, itzulpenen kalitatea zenbateraino hobetzen den jakiteko. Horrez gain, informazio sintaktikosemantikoa erabilgarria izan ote litekeen ere aztertu nahi dugu, orain arteko lanarekin alderatu eta sistema hobetzeko metodorik baliagarriena zein den ikusteko. Lan honetatik eratorritako emaitza guztiak eskuragarri daude sarean, eta edozein erabiltzailek du aukera aztertu ditugun hitz-konbinazioen gainean bilaketak egiteko. Izan ere, hitz-konbinazioak hain fenomeno linguistiko konplexua izanik, sortu dugun baliabidea erabilgarria izango delakoan gaude, Hizkuntzaren Prozesamenduan dabiltzanentzat ez ezik, baita bestelako hainbat erabiltzailerentzat ere, hizkuntzalariak, itzultzaileak eta euskara-ikasleak tarteko. ### Eskerrak Doktoretza aurreko ikerketa-lan hau Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko diru-laguntza bati esker egin ahal izan dugu (BES-2013-066372), SKATeR (TIN2012-38584-C06-02) eta QTLeap (FP7-ICT-2013.4.1-610516) proiektuen barruan. Elhuyarren laguntza ere ezinbestekoa izan da, haiek eman baitigute lanaren abiapuntutzat erabili dugun materiala. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Ruben Urizarri eta Mikel Artetxeri ere, gurekin jardun baitute proiektu honetan, lehenak aholkulari-lanetan, eta bigarrenak bilaketak egiteko interfazea prestatzen. ### Erreferentziak Alonso Ramos, Margarita. 1995. Hacia una definici´on del concepto de colocaci´on: de JR Firth a IA Mel'cuk. - Baldwin, Timothy, eta Su Nam Kim. Multiword expressions. Handbook of Natural Language Processing, second edition . - Berro, Ane. 2010. Unergative Predicates in Basque Varieties: Consequences for the Ergative Case Asignment. Master tesia. UPV-EHU. - Corpas Pastor, Gloria. 2001. La traducci´on de unidades fraseol´ogicas: t´ecnicas y estrategias. La ling¨u´ıstica aplicada a finales del siglo XX. Ensayos y propuestas, Alcal´a, Universidad de Alcal´a 2.779– 787. - Gurrutxaga, Antton. 2014. Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak. Doktoretza tesia. UPV-EHU. - Howarth, Peter. 1998. Phraseology and second language proficiency. Applied linguistics 19.24–44. - Inurrieta, Uxoa ˜ , Itziar Aduriz, Arantza D´ıaz de Ilarraza, Gorka Labaka, eta Kepa Sarasola. 2014. Izen+aditz konbinazioen azterketa elebiduna, hizkuntza-aplikazio aurreratuei begira. Linguam´atica 6.45–55. - Levin, Beth. 1983. On the Nature of Ergativity. Doktoretza tesia. MIT. - Rafel, Joan. 2004. Los predicados complejos en espa˜nol. In Las fronteras de la composici´on en lenguas rom´anicas y en vasco, 445–534. Servicio de Publicaciones. - Rodr´ıguez, Sonia, eta Fernando Garc´ıa Murga. 2003. IZEN+EGIN predikatuak euskaraz. Euskal Gramatikari eta literaturari buruzko Jardunaldiak XXI. mendearen atarian (I-II) 1.417–436. - Sag, Ivan A, Timothy Baldwin, Francis Bond, Ann Copestake, eta Dan Flickinger. 2002. Multiword expressions: A pain in the neck for NLP. In Computational Linguistics and Intelligent Text Processing, 1–15. Springer. - Sanz Villar, Zurine˜ . 2011. Alemanetik euskarara itzulitako unitate fraseologikoen azterketarako jarraibideak. Senez: itzulpen aldizkaria 41.125–139. - Seretan, Violeta. 2013. On Collocations and Their Interaction with Parsing and Translation. In Informatics, volume 1, 11–31. Multidisciplinary Digital Publishing Institute. - Silberztein, Max. 1990. Le dictionnaire ´electronique des mots compos´es. Langue fran¸caise 71–83. - Urizar, Ruben. 2012. Euskal lokuzioen tratamendu konputazionala. Doktoretza tesia. UPV-EHU. - Wehrli, Eric, Violeta Seretan, Luka Nerima, eta Lorenza Russo. 2009. Collocations in a rule-based MT system: A case study evaluation of their translation adequacy. In Proceedings of the 13th Annual Meeting of the European Association for Machine Translation, 128–135. - Zabala, Igone. 2004. Los predicados complejos en vasco. In Las fronteras de la composici´on en lenguas rom´anicas y en vasco, 445–534. Deustuko Unibertsitatea.
aldizkariak.v1-3-155
{ "domain": "ingeniaritza eta arkitektura", "id": "ikergazte_ii_ingeniaritza-eta-arkitektura_9", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# **Nekazaritza-industriatik lortutako azpiproduktuen erabilera proteinan oinarritutako filmak garatzeko** Tania Garrido1 , Miriam Peñalba2 , Pedro Guerrero<sup>1</sup> , Koro de la Caba1 *BIOMAT Ikerketa Taldea, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila (1), Fisika Aplikatua I Saila (2). Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Europa Plaza 1, 20018 Donostia tania.garrido@ehu.eus* ### *Laburpena* Soja-proteina isolatua (SPI) eta keratina hidrolizatua (HK) erabili ziren konpresio bidezko filmak garatzeko. Argitaratutako beste ikerkuntza-lanetan ikusi zen produktu toxikoak edo garestiak erabiltzen zirela keratina hidrolizatua lortzeko. Hala ere, lan honetan metodo berri bat proposatu zen; metodo hau errazagoa, ingurumenarekiko errespetutsuagoa eta merkeagoa izanik. Soja-proteinan oinarritutako filmei keratina hidrolizatua gehitzerakoan, alde batetik, nekazaritzako azpiproduktuei balio erantsia ematen zaie, eta bestetik, soja-proteinan oinarritutako filmen sufre kantitatea handitzen da. Beraz, disulfuro loturak eratzeko gaitasuna handi daiteke eta filmen egonkortasun kimikoa eta termikoa hobetzen da. Hitz gakoak: soja-proteina, oilo-lumak, balorizazioa, keratina hidrolizatua, filmak #### *Abstract* *Soy protein isolate (SPI) and hydrolyzed keratin (HK) were employed to develop compression moulded films. Unlike other published research works, in which toxic chemicals or expensive methods are usually employed to hydrolyze feather keratin, in this research a novel approach was addressed to obtain a simple, environmentally friendly and inexpensive method to obtain hydrolyzed feather keratin. In addition to the valorisation of agro-industrial by-products, the main aim of the incorporation of hydrolyzed keratin into film forming formulations was to increase the sulphur content and thus, the ability to form disulphide bonds, improving the chemical and thermal stability of the films.* *Keywords: soy protein, chicken feathers, valorisation, hydrolyzed keratin, films* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Ontziratze sektorean ez-berriztagarriak eta ez-biodegradagarriak diren polimeroen erabilera intentsiboak arazo handia sortzen du hondakinen kudeaketan; xede honetarako erabiltzen diren materialei erabilera bakarra eman ondoren zakarrontzira botatzen baitira. Biopolimeroak, esaterako proteinak, jatorri ez-berriztagarriko polimeroak ordezkatzeko aukerarik hedatuena dira; izan ere, biodegradagarriak, merkeak eta berriztagarriak dira (Gómez-Estaca et al., 2016; Gupta eta Nayak, 2015). Biopolimeroen artean, oilo-lumak hegazti-industriatik azpiproduktu gisa eskuratzen dira. Hauek, berriztagarriak eta biodegradagarriak izateaz gain, eskuragarritasun handia dute. Oilo-lumen osagai nagusiena proteinak dira (%91) eta hauek aldi berean, keratinaz osatuta daude, gehienbat (Song et al., 2014). Keratinak elkarrekintza ez-kobalenteak eta kobalenteak ditu. Elkarrekintza ez-kobalenteen artean, indar elektrostatikoak, hidrogeno-loturak edo indar hidrofobikoak daude; berriz, kobalenteen artean, disulfuro loturak aurkitzen dira. Disulfuro lotura hauek sendoak eta beraz, apurtzeko zailagoak direnez, disolbatzaile arrunt askotan disolbaezina da keratina (Tanase eta Spiridon, 2014; Wang eta Cao, 2012). Hortaz, zenbait metodo fisiko, kimiko eta biologiko erabili izan ohi dira keratinak osatzen dituen loturak apurtzeko eta ondorioz keratina disolbagarria egiteko. Hala eta guztiz ere, erabilitako metodo hauek zenbait desabantaila dituzte, izan ere, batzuetan produktu toxikoak erabiltzen dira, metodo garestiak izan ohi dira edota prozesatze denbora altuak erabiltzen dira. Horregatik, metodo hauek erabiliz gero, merkatu-bideragarritasuna galdu daiteke. Ikerkuntza-lan honetan, keratina hidrolizatua lortu zen metodo erraz, ingurumenarekiko jasangarri eta merke baten bidez. Horretarako, tenperaturarik gabeko hidrolisi alkalinoa erabili zen. Keratina hidrolizatu hau sufre-iturri gisa erabili zen soja-proteinan oinarritutako filmetan; izan ere, filmei keratina hidrolizatua gehitzearen helburu nagusia, disulfuro loturen kantitatea handitzea zen filmen propietate funtzionalak hobetzeko. SPI/HK filmak konpresio-metodoa erabiliz garatu ziren eta bere propietate termiko eta morfologikoak aztertu ziren. ### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Azkeneko urte hauetan, nekazaritza-industrian lortutako azpi-produktuei eta hondakinei balio erantsia ematea izan da ikerkuntza askoren muina, bai arrazoi ekonomikoengatik bai ingurumenarekiko dagoen kezkagatik. Soja-proteina isolatua (SPI) soja-olioa ekoizterakoan lortzen da eta propietate egokiak dituzten material jasangarriak garatzeko erabili izan da (Garrido et al., 2014; Guerrero et al., 2013). Hala ere, SPI-ren aplikazioa mugatua da bere izaera higroskopikoagatik eta hauskortasunagatik, hain zuzen. Horren ondorioz, aldaketa batzuk egin behar dira materiala erabilgarria lortzeko. Gauzak horrela, plastifikatzaileen eta beste biopolimero batzuen gehikuntza beharrezkoa da filmak prozesatzeko nahiz amaierako propietateak hobetzeko (Cao et al., 2007; Su et al., 2010). Oilo-lumen keratinaren sufre kantitatea SPI-rena baino handiagoa izanik, hau sufre-iturri egokia izan daiteke disulfuro loturen sorrera sustatzeko eta horrela SPI filmen propietate funtzionalak hobetzeko. Hori dela eta, ikerkuntza-lan honen helburuak hurrengoak dira: - Ingurumenarekiko errespetutsua, erraza eta eraginkorra den metodoa erabiltzea disolbagarria den keratina lortzeko. - Lortutako keratina hidrolizatua erabiltzea soja-proteinen materialen sufre kantitatea handitzeko eta beraz, materialen propietate fisiko-kimikoak hobetzeko. - SPI/HK filmak konpresio-metodoaren bidez garatzea. - Filmen propietate kimiko, termiko eta morfologikoak aztertzea. #### **3. Ikerketaren muina** #### **3.1 Filmen prestaketa** Hasteko, oilo-lumak urarekin garbitu eta giro tenperaturan lehortu ziren. Gero, lumak zati txikitan moztu eta eho egin ziren eta metanolarekin nahastu ziren. Ondoren, tratatutako oilo-luma hauek (OL), NaOH-rekin nahastu ziren giro tenperaturan lumak disolbatu arte. Segidan ur distilatua gehitu zen eta soluzioa iragazi zen keratina hidrolizatua (HK) lortzeko. Oilo-lumen kantitatea %3, 6 eta 9-an finkatu zen HK soluzioan. Bestalde, filmen prestaketarako, soja-proteina HK soluzioan disolbatu zen. Gainera, glizerola gehitu zen plastifikatzaile gisa. Ondoren SPI/HK soluzioa liofilizatu zen eta lortutako hautsa aluminiozko bi xaflen artean ipini zen, presioa eta tenperatura aplikatuz. Horrela konpresio filmak lortu ziren. Prestatutako filmak HK0, HK3, HK6 eta HK9 gisa izendatu ziren. #### **3.2 Keratina hidrolizatuaren (HK) eta filmen karakterizazioa** Filmen barne-egitura aldaketak eta osagaien arteko bateragarritasuna Fourier-en transformatuaren bidezko espektroskopia infragorria (FTIR) analisiaren bidez aztertu ziren eta espektroak **1. irudian** agertzen dira. Lan honetan erabilitako tratamendu alkalinoak oilo-lumetan eragindako aldaketa kimikoak **1a. irudian** ikusten dira. Ikus daitekeen bezala, metodo alkalino honek proteinaren absortzio-banda nagusien intentsitate aldaketak gauzatu zituen; baita absortzio-banden frekuentzien desplazamendua ere. Hori dela eta, proteinaren egituran aldaketa adierazgarriak gauzatu zirela berretsi daiteke. Filmei dagokienez (**1b. irudia**), konkretuki HK9 filmen kasuan, II amidarekin erlazionatutako banda frekuentzia altuetara desplazatu zen keratina hidrolizatua gehitzerakoan. Jakina denez, II amida N-H loturaren kurbadurarekin erlazionatuta dago, eta hau aldi berean, hidrogeno-loturen aldaketekin erlaziona daiteke. Gauzak horrela, amidaren frekuentzia aldaketa honek keratina hidrolizatuaren amino taldeen artean eta soja-proteina eta glizerolaren hidroxilo taldeen artean hidrogeno-lotura berriak eratu direla iradoki daiteke. Horren ondorioz, osagaien arteko bateragarritasun ona dagoela konfirmatu daiteke. **1. irudia. a) Oilo-lumen (OL) eta keratina hidrolizatuaren (HK) eta b) kontrol-laginaren (HK0) eta %9 keratina hidrolizatua duen laginaren (HK9) FTIR espektroak** ![](_page_2_Figure_2.jpeg) Filmen morfologia eta osagaien arteko bateragarritasuna ekorketazko mikroskopio elektronikoaren (SEM) bidez ikertu zen (**2. irudia**). Irudiek erakusten dutenez, keratina hidrolizatuaren gehikuntzarekin egitura homogeneoago bat lortu zen. Hau HK9 filmak sufre kantitate handiagoa duelako gerta daiteke. Izan ere, sufre kantitatea handitzean sulfuro loturen eraketa sustatu daiteke eta hortaz, osagaien arteko loturak hobetzen dira baita sistemaren saretzea ere. #### **2. irudia. SEM bidez lortutako a) HK0 filmaren (kontrol-lagina) eta b) HK9 filmaren zeharkako sekzioen irudiak** ![](_page_2_Picture_5.jpeg) ## **4.Ondorioak** Giro tenperaturan erabilitako tratamendu alkalinoa metodo egokia izan zen oilo-lumetatik keratina hidrolizatua eskuratzeko. Keratina hidrolizatu hori uretan disolbagarria zen eta sojaproteinan oinarritutako filmen sufre-iturri natural gisa erabili zen disulfuro loturak sustatzeko. Hori dela eta, filmen osagaien arteko elkarrekintzak handitu ziren. Gainera, proteinaren egituran gertatutako aldaketak keratina hidrolizatuaren karakterizazio kimikoarekin berretsi ziren; izan ere, gertatutako egitura aldaketak proteinaren disoluzioa eragin zuen. Bestalde, soja-proteina eta keratina hidrolizatuaren arteko bateragarritasun ona baieztatu zen. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan honetatik abiatuta planteatzen diren erronkak eta bideak hurrengoak dira: - Filmak beste prozesatze-metodo batzuk erabiliz garatuko dira. Izan ere, filmak egiteko aukeratutako prozesatze-metodoa zuzeneko eragina du filmaren barne-egituran eta hortaz, amaierako propietateetan ere bai. - Keratina hidrolizatuak filmen amaierako propietateetan duen eragina aztertuko da. Horretarako, filmen propietate fisiko-kimikoak, optikoak, mekanikoak eta morfologikoak modu sakonago batean ikertuko dira. ## **6. Erreferentziak** - Cao, N., Fu, Y. eta He, J. (2007), Preparation and physical properties of soy protein isolate and gelatin composite films. *Food Hydrocolloids*, 21, 1153-1162. - Garrido, T., Etxabide, A., Leceta, I., Cabezudo, S., de la Caba, K. eta Guerrero, P. (2014), Valorization of soya by-products for sustainable packaging. *Journal of Cleaner Production,* 64, 228- 233. - Gómez-Estaca, J., Gavara, R., Catalá, R. eta Hernámdez-Muñoz, P. (2016), The potential of proteins for producing food packaging materials: A review. *Packaging Technology and Science*, 29, 203-224. - Guerrero, P., Garrido, T., Leceta, I. eta de la Caba, K.. (2013), Films based on proteins and polysaccharides: Preparation and physical-chemical characterization. European Polymer Journal, 49, 3713-3721. - Gupta, P. eta Nayak, K..K.. (2015), Characteristics of protein-based biopolymers and its applications. *Polymer Engineering and Science*, 55, 485-498. - Song, N.B., Lee, J.H., Al Mijan, M. eta Song, K..B. (2014), Development of chicken feather protein film containing clove oil and its application in smoked salmon packaging. *LWT-Food Science and Technology*, 57, 453-460. - Su, J.F., Huang, Z., Wang, X.Y. eta Li, M. (2010), Structure and properties of carboxymethyl cellulose/soy protein isolate blend edible films crosslinked by Maillard reactions. *Carbohydrate Polymers*, 79, 145-153. - Tanase, C.E. eta Spiridon, I. (2014), PLA/chitosan/keratin composites for biomedical applications. *Materials Science and Engineering: C*, 40, 242-247. - Wang, Y.X. eta Cao, X.J. (2012), Extracting keratin from chicken feathers by using a hydrophobic ionic liquid. *Process Biochemistry,* 47, 896-899. #### **7. Eskerrak eta oharrak** Tania Garridok EHU-ko Euskara Errektoreordetzari eskertu nahi dio euskarazko tesia sustatzeko emandako diru-laguntza. Egileek Euskal Herriko Unibertsitateari (UVP/EHU) eskertu nahi diote emandako diru-laguntza (GIU15/03 ikerketa-taldea). Beste horrenbeste Gipuzkoako Foru Aldundiari, proiektua egiteko emandako diru-laguntzagatik (OF215/2016 (ES)).
aldizkariak.v1-0-346
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.33 _2018_9", "issue": "Zk.33 _2018_", "year": "2018", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Lipidoak aztertu eta identifikatzeko TLC kromatografiaren eta MALDI masa-espektrometriaren arteko akoplamendua** (Coupling TLC Chromatography and MALDI Mass Spectrometry for Lipids Analysis & Identification) *Antonio Veloso* POLYMAT, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. Tolosa Hiribidea 72, 20018, Donostia antonio.veloso@polymat.eu DOI: 10.1387/ekaia.16322 Jasoa: 2016-05-11 Onartua: 2017-06-19 **Laburpena:** Geruza meheko kromatografia teknika (TLC, ingelesezko Thin Layer Chromatography) oso erabilia izan da hainbat molekularen banaketa eta karakterizaziorako. Bestalde, Matrix Assisted Laser Desorption Ionization Time of Flight Mass Spectrometry (MALDI-TOF MS) edo matrizez lagundutako laserraren bidezko desor tzioionizazioa/hegaldi-denbora masa-espektrometria teknikaren erabilera gero eta gehiago hedatzen ari da molekula desberdinen analisia egiteko. Gainera, Imaging Mass Spectrometry (IMS) edo masa-espektrometriaren bidezko irudia izeneko teknikak, ahalbidetzen du ehun biologikoetan dauden lipidoen, proteinen eta farmakoen banaketa-irudiak lortzea eta teknika bikaina da molekula horien banaketa aztertzeko. Teknika honek lipido mota ezberdinen identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen du, konposatuaren edota familia kimikoaren aukera egin aurretik. Analizatu behar diren konposatuen aukera aldez aurretik egin behar ez denez, aukera dago irudiak sortzeko masa-espektrometroan detektatutako ioietatik abiatuta. Lan honetan, erakusten da lipidoen ikerkuntzarako oso lagungarria dela TLC xaflak eta MALDI IMS teknikak konbinatzea. **Hitz gakoak:** MALDI, TLC, lipidoak, IMS. **Abstract:** Thin Layer Chromatography (TLC) is a powerful technique to separate and characterize several molecules. On the other hand, nowadays the use of Matrix Assisted Laser Desorption Ionization Time of Flight Mass Spectrometry (MALDI-TOF EKAIA, 33 (2018) 149 EKAIA 33.indd 149 KAIA 12/2/18 17:38:31 2/2/18 MS) to identify molecules is increasing drastically. Besides, this technique allows to generate images by Imaging Mass Spectrometry (IMS). IMS is a perfect technique to analize the distribution of lipids in biological tissues. This technique allows the identification and localization of different lipids, without previous knowledge of the compound or chemical family. Since it is not neccesary to select the compound of interest before the MS acquisition, it is possible to generate images of each detected ion. In this work, TLC plates have been used to improve MALDI IMS. The combination of these techniques proves to be suited for lipid research. **Keywords:** MALDI, TLC, lipids, IMS. #### 1. **SARRERA** Azken urteetan, lipidoen ikerketak gora egin du eta masa-espektrometriaren (MS) garapenarekin batera, biomolekula hauen gaineko ezagumendua asko hazi da. Hori dela eta, lipidomika garaian gaudela esaten da. Bestalde, masa-espektrometria erabilita ioien masa/karga erlazioa (*m/z*) zehaztu daiteke. Lan honetan, zehazki *Matrix Assisted Laser Desorption Ionization Time of Flight* (MALDI-TOF) edo matrizez lagundutako laser desortzio-ionizazio hegaldi denbora masa-espektrometria erabiliko da lipidoak identifikatzeko lagin biologikoetan. Teknika honetan, lagina matrizearekin nahasten da eta espektrometroko laserrak laginean dauden osagai guztiak ionizatu egiten ditu laginean dauden osagai guztiak. Ondoren, ioiak euren masa/kargaren arabera, analizatzailean banatuko dira eta azkenik, ioiak detektagailura iritsiko eta espektro bat lortuko da. Espektroan dauden gailur guztiak, bat etorriko dira laginean dauden osagaien masa balioekin. Beste alde batetik, egun, MALDI *Imaging Mass Spectrometry* (IMS) edo masa-espektrometriaren bidezko irudia deritzon teknikak, izenak dioen bezala, irudiak lortzea ahalbidetzen du. IMS teknika, oso teknika bikaina da ehun biologikoetan dauden molekulen banaketa aztertzeko. Teknika honek molekula mota ezberdinen identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen du, konposatuaren edota familia kimikoaren aukera egin aurretik. Analizatu behar diren konposatuen hautaketa aldez aurretik egin behar ez denez, aukera dago irudiak sortzeko, masa-espektrometroan detektatutako ioietatik abiatuta [1-3]. IMS teknikaren erabilera ehun edo materialen analisirako nahiko zuzena da eta software egokia edukiz gero, espezie ezberdinen banaketa erraz ikus daiteke. Ehun eta materialen arteko ezberdintasun bakarra dago: zein den analizatu nahi den gainazala. Halere, kasu bietan matrizez estalitako azalera analizatzen da, eta espektroak egiten dira, mikra gutxiko espazio-bereizmenean. Lipidoak aztertzea lan konplexua da, espezie anitz daudelako zelularen ziklo metaboliko bakoitzean, eta kimikoki desberdinak izan arren euren masak oso antzekoak direlako. Beraz, gutxiengoan (erlatiboki kantitate 150 EKAIA, 33 (2018) EKAIA 33.indd 150 KAIA 12/2/18 17:38:31 2/2/18 txikietan) dauden espezieak detektatzeko ezinbestekoa da analisia egin aurretik lipidoen frakzionamendua edo banaketa egitea. Izan ere, lipido ugariz osatuta dauden lagin biologikoen eguneroko analisiak egiteko, denbora asko kontsumitzen dute eta deserosoak izaten dira lipidoak banatzeko dauden teknikak, esaterako, zutabeetan oinarritutako banaketak [4, 5], kolorimetriako teknikak [6, 7], fluorometriakoak [8], eta detergenteetan disolbatzekoak disolbatzeak [9]. Azken urteetan, lipidoen analisien eraginkortasuna handitzeko, bi metodo garatu dira: Iatroscan kromatografia [10, 11] eta High Performance Liquid Chromatography (HPLC) edo bereizmen handiko kromatografia likidoa [12, 13]. Iatroscan kromatografian edo Thin Layer Chromatography/Flame Ionization Detector (TLC/ FID) prozeduran, lipido-klaseak (espezieak) silikaz bustitako kuartzozko hagatxoetan banatzen eta detektatzen dira [10, 11]. Metodo hau egokia da lipido neutroen azterketerako, baina desegokia lipido polarrak analizatzeko. Lipido neutro eta polar ohikoenak HPLC bitartez oso erraz banatzen dira, baina lipido mota asko daude eta oso zaila da teknika honen bitartez beraien estandarizazioa gauzatzea oso zaila da. Betidanik, lipidoak TLC edo geruza fineko kromatografia erabilita banatu izan dira [14]. Teknika hau laginaren osagai desberdinek disolbatzaile jakin batean duten higikortasunean oinarritzen da. Horrela, konposatuok migratu egingo dute disolbatzailearekin bat egin eta aluminio edo beirazko azal batean zabalduta dagoen eta xurgatzailea den silikazko gelean edo beste edozein materialezko geruza mehe batean (silika gelezkoa gehienetan), eta lagineko osagaiak banatuko edo bereizi egingo dira. Lan honetan, lipidoen banaketarako TLC teknika erabili da. Izan ere, teknika honek hainbat erraztasun eskaintzen ditu, azkarra da eta onartzen dituen disolbatzaileek banaketa sakon bat lortzea ahalbidetzen dute kasu gehienetan. Gainera, teknika sendoa, merkea eta oso ezaguna da, eta laborategi askotan erabiltzen da. Lagineko osagaien eta disolbatzailearen arteko indar elektrostatikoak direla medio, elkarri gehiago edo gutxiago eragingo diote beraien arteko polaritatearen arabera, eta osagai bakoitzak gehiago edo gutxiago migratuko du xaflan zehar, altuera desberdin batera geratuta. Konposatuak identifikatzeko, TLC ereduzko teknikan, patroi ezagunak erabiltzen dira eta beraien fronte proportzioa (R<sub>F</sub>, ingelesezko *ratio of front*) konparatzen dira. R<sub>F</sub> parametroa, disolbatzaileen eraginez analitoak xaflan zehar abiapuntutik ibili duen distantzia bezala definitzen da. R<sub>F</sub>-ak izan dezakeen gehienezko balioa 1 da, eta R<sub>F</sub>-aren balio egokienak 0.55 eta 0.7 artekoak dira. Teknika honen bitartez, laginean dauden lipidoak modu erlatiboan baizik ezin dira kualifikatu; alegia, ez da zehazten zenbat eta zeintzuk diren lipido horiek, ez eta kate alifatikoen luzera eta asegabetasun kantitateak (karbono-karbono lotura bikoitzak). Aldiz, TLC-ri MALDI-TOF masa-espektrometria EKAIA, 33 (2018) 151 EKAIA 33.indd 151 12/2/18 17:38:31 akoplatuz, banatutako lipidoak identifika daitezke, eta gainera, detektatutako lipido-espezieen kopurua emenda daiteke. MALDI-TOF teknika erabilita, masa txikiko molekulak ezin dira ongi aztertu eta kontuan izanda lipido askok masa txikia daukatela, zaila da haien analisia MALDI-TOF bidez egitea. Gainera, MALDI-n maiz sortzen dira metal alkalinoen aduktuak. Ondorioz, espezie isobarikoen (hau da, protoi edo neutroi kopuru desberdina duten masa bereko espezieen) kopurua erabat areagotzen da. Honekin batera, beraien propietate fisiko-kimikoak direla eta, lipido mota desberdinak detektatzen dira eta askotan ondo detektatzen diren espezieek oztopatu egiten dute horren ondo detektatzen ez diren lipidoen detekzioa, hau da, ioi-supresio deritzon efektua. Efektu hau minimizatzeko ezinbestekoa da osagaiak banatzea MS analisia egin aurretik. Lan honetan, proposatutako irtenbidea ondorengoa da: lehendabizi TLC bidez lipidoak banatzea eta TLC xaflan bertan, MALDI matrizea gehitzea eta ostean MALDI *Imaging Mass Spectrometry* (IMS) analisia egitea [1-3]. Artikulu honetan erakusten da nola aztertu den TLC eta MALDI konbinatuta garatutako teknikak lipidomikan duten baliagarritasuna. Horretarako, TLC-MALDI teknikaren bitartez, erauzkin batetik banatu diren lipido espezie desberdinak analizatu, talde bakoitzeko espektroak lortu eta laginean dauden lipido espezie desberdinak identifikatu dira. Gainera, lipido espezie edo mota desberdinak ez dira modu berean ionizatzen teknika honen bitartez. Horregatik, ehun baten erauzkina analizatzen denean, gehien ionizatzen diren espezieek eragotzi egiten dute beste lipido espezieen detekzioa. TLC-IMS teknika erabilita, arazo honi konponbidea ematen zaio. IMS teknikaren erabilera TLC esperimentuen analisirako nahiko zuzena da eta software egokia edukiz gero, espezie desberdinen banaketa erraz ikus daiteke. Ehun eta TLC-ren arteko desberdintasun bakarra dago: zein den analizatu nahi den gainazala. Halere, kasu bietan matrizez estalitako azalera analizatzen da, espektroak eginez, mikra gutxiko bereizmen espazialean. TLCa eta IMSa akoplatzeko dauden programa informatikoen helburu nagusia da espektroak jasotzea, lerrokatzea eta kalibratzea. Horrez gain, identifikatzeko eta kromatografiaz banatu diren lipido mota desberdinen batezbesteko espektroak lortzeko ere erabil daitezke. # 2. **METODOAK** #### 2.1. **TLC kromatografia** # 2.1.1. *TLC xaflaren tratamendua* Silika gel G-25 materialaz estalitako 50 × 75 mm2-ko TLC xaflak (Scharlau) erabili dira. TLC xaflak berogailu batean 100ºC-an 20 minutuz deshidratatu dira. Laginak xaflaren ertz batetik 1 mm-ra ziztatu dira. TLC 152 EKAIA, 33 (2018) EKAIA 33.indd 152 KAIA 12/2/18 17:38:31 2/2/18 bitarteko lipidoak banatzeko, disolbatzaile-sistema ezberdinez osatutako bi metodo erabili dira. Kasu bietan, kubetak disolbatzailez altuera finko batera betetzen dira eta ondoren, ase direnean bertan TLC xafla sartzen da. Horretarako, disolbatzaile-nahastearen 15 ml gehitu dira eta 10 minutuz itxita mantendu dira kubeta disolbatzaile sistemaren lurrunez asetzeko. # 2.1.2. *Lipidoen banaketa TLC erabilita* Lipidoak banatzeko lehen metodoan 5 disolbatzaile-sistema erabili dira, eta gainera, TLC xaflak disolbatzaile hauetan busti aurretik, 1 mM EDTA pH 5-5.5-ean bustitzen dira. EDTA-z bustitako TLC xafla, lehenengo kubetan sartzen da. Honek kloroformo-metanol-ura 65:40:5 (*v/v/v*) erlazioan dauka eta disolbatzaileak 2 cm egiten ditu gora xaflan zehar. Bigarren kubetan, etil azetato-isopropanol-etanol-kloroformo-metanol-%0.25 KCl 35:5:20:22:15:9 (*v/v/v/v/v*) nahastea dago eta 3.5 cm-ra mantentzen da. Gero, tolueno-dietil eter-etanol 60:40:3 (*v/v/v*) sartzen da 6 cm-raino; 4. kubetan *n*-heptano-dietil eter 94:8 (*v/v*) 6.5 cm-ra igotzen da; azken kubetan, *n*-heptanoz betetakoak, 7 cm egingo du gora, disolbatzaileak ezpurutasunak xaflatik kanpo eramateko [15] (1. irudia). Banaketa metodo honen bidez, polaritate baxuko 5 li- ![](_page_4_Figure_4.jpeg) **1. irudia.** TLC kromatografia eta MALDI IMS teknikak akoplatzeko eskema: Kubetan TLC xafla sartzen da eta lipido mota desberdinak polaritatearen arabera banatzen dira. Ondoren, TLC xafla matrizez estaltzen da eta euskarrian jartzen da espektrometroan sartzeko. Espektrometroa programatzen da eta TLC xaflaren posizio bakoitzean espektro bat jasotzen da. Espektro guztiak izanda IMS irudia lortzen da eta lipido espezie bakoitzaren esleipena. EKAIA, 33 (2018) 153 EKAIA 33.indd 153 KAIA 6/3/18 08:28:45 /3/18 pido espezie banatzen dira: ester kolesterolak (CE), triazilglizerolak (TAG), diazilglizerolak (DAG), kolesterol askea (FC) eta gantz azido askeak (FFA). Gainera, fosfolipido mota desberdinak banatzen dira: kardiolipinak (CL), fosfatidiletanolaminak (PE), fosfatidilinositolak (PI), fosfatidilserinak (PS), esfingomielinak (SM) eta lisofosfatidilkolinak (LPC). IMS esperimentuekin konparatzeko ondoz ondoko xaflak errebelatzen dira. Honetarako xaflak urperatu egiten dira 10 segundo % 10 sulfato kuprikoa eta % 8 azido fosforikoa duen uretan [16]. Gero, ile-lehorgailua erabilita, xafla lehortzen da aire beroarekin lipidoen orbanak agerian agertu arte; jarraian xafla berotzen da 2 minutuz 200ºC-ra. #### 2.2. **MALDI-TOF masa-espektrometria** #### 2.2.1. *Matrizearen aukeraketa* TLC-n banatutako lipidoak MS-z detektatzeko disolbatutako matrize egokiena hautatu da, hots, lipido espezie gehien detektatzea ahalbidetzen duen matrizea. Horretarako, lipidomikan ohikoak diren bost matrize desberdin probatu dira: 2-merkaptobenzotiazola (MBT), 9-aminoakridina (9AA), azido α-zianohidroxizinamikoa (CHCA), azido 2,5-dihidroxibenzoikoa (DHB) eta ditranola. Matrize egokia aukeratutakoan, TLC xaflen gainean homogeneoki jartzen da, xaflan bertan banatuta dauden lipido espezieak barreiatzen ez direla ziurtatuz. Matrizea uniformeki zabalduta izan eta emaitzen errepikakortasuna gertatu behar da. Matrizez estali aurretik, ultramore-lanpara (UM) baten azpian arkatzez lipidoak dauden orbanak seinalatzen dira. Askotan lerroak ere egiten dira espektrometro barruan gidari bezala erabiltzeko. Horrela, IMS esperimentua egin aurretik orban batzuen gainean laser-tiroa egiten da eta espektro on bat lortu arte optimizatzen dira parametroak, hala nola, energia, tiroa zenbakia, maiztasuna, masa-eskualdea, detektorea, etab. # 2.2.2. *TLC xafla matrizez estaltzeko metodoa* TLC xafla matrizez estaltzeko lau metodo probatu dira. Hasteko, matrizez asetutako disoluzioaren mikrolitro bat pipeta bidez zuzenean jartzen da, baina lipidoen migrazioa gertatzen da; beraz, ezin izan da teknika hau erabili. Ondoren, espraiatzea probatu da. Honetarako, espraiatzailea (DESAGA Starsted-Gruppe SG1) erabili eta matrizez asetutako 20 ml disoluzio jartzen dira xaflan. Gero, matrizea aldika gehitzen da, 3 minutuan behin ordubetez, xafla homogeneoki busti arte. Hurrengo metodoa murgilketa izan da. 20 ml matrizez asetutako disoluzioa prestatu eta Petri xafla batean jartzen da. Matxarda batzuen laguntzaz, TLC xafla murgiltzen da 3 segundoz, xaflaren xurgatzaile aldea behera begira eta ontziaren hondoa 154 EKAIA, 33 (2018) EKAIA 33.indd 154 KAIA 6/3/18 08:28:46 /3/18 ukitzea saihetsita. Xafla murgilketatik atera bezain laster, horizontal mantentzen da gantxo batzuen laguntzaz. Ile-lehorgailu batekin aire fluxu hotz eta leunean lehortzen da (2. irudia). Azkenik, sublimazioa probatu da. Honetarako sublimatzaile bat erabilita TLC xafla itsatsi egiten da nitrogeno likidoa dagoen aldearekin eta matrizea kontaktuan jartzen da berogailua dagoen aldearekin. TLC xafla matrizez estali ondoren, xafla euskarri metaliko berezi batean egokitzen da (3. irudia). ![](_page_6_Picture_2.jpeg) **2. irudia.** Murgilketaren prozedura. (a) TLC xaflaren murgilketa matrizez asetutako Petri xaflan. (b) Xafla kanporatzerakoan. (c) Xaflaren lehortzea. ![](_page_6_Picture_4.jpeg) **3. irudia.** (a) TLC estandar (50 × 75 mm2) MALDI-plaka euskarri metaliko berezia. (b) TLC xafla MBT matrizez estalita murgilketaren bidez, eta euskarri metalikoan egokituta. #### 2.2.3. *MS analisia* TLC esperimentu osteko MS analisi guztiak Bruker IV MALDI masaespektrometroan (Bruker Daltonic) egin dira. MALDI teknikan, pausu oso garrantzitsua da aztergai dugun laginetik ioiak sortzea. Orokorrean, laserraren irradiazioa analito molekulen desortzio eta/edo ionizazioa egiteko erabiltzen da, eta, matrizea aldiz, energia-absortziorako bitartekari gisa. Irradiazio gertatzen denean, tentsio ezberdinak erabil daitezke katioiak edo anioiak sortzeko. Normalean, tentsioak aukeratzeko gure analitoaren egi- EKAIA, 33 (2018) 155 EKAIA 33.indd 155 KAIA 6/3/18 08:28:46 /3/18 turari erreparatu behar diogu. Izan ere, talde batzuk errazago kationizatzen dira beste batzuk baino, eta alderantziz. Gure kasuan, erauzkin lipidikoetan, lipido batzuk erraz kationizatzen dira (fosfatidilkolinak adibidez) eta beste batzuk erraz anionizatzen dira (fosfatidilinositolak adibidez). Espektroetan masa absolutu independenteen baloreak lortzen dira, eta beraz, horiek ondo ulertzeko lehendabizi beharrezkoa da MALDI espektrometroa kalibratzea. Era honetan, xaflan bertan kalibratzaile bat jartzen da, masa zehatzagoak edukitzeko. Espektro bateko gailurrek, argiak izateko *s/n* erlazioa (ingelesezko *signal to noise*) egokia izan behar dute. *s/n* erlazioa, transmititzen den seinalearen eta zarata-potentziaren arteko erlazio bezala definitzen da. Datuak programa informatiko baten bitartez analizatzeko, TLC-n lipido espezie bakoitzaren orbanaren irudia ikusiko da eta osagai nagusizko analisia egiten da (PCA, ingelesezko *Principal Component Analysis*), hau da, klusterren bidez lipido-espezie ezberdinak bereizten dituen analisi estadistikoa. #### 3. **EMAITZAK ETA EZTABAIDA** #### 3.1. **Matrizearen aukeraketa** Lipidoak detektatzeko metodoen atalean aipatutako bost matrize probatu dira bi erreflektroi moduetan, negatibo (RN) eta positibo (RP). Erreflektroi-analizagailuaz masa hobeto bereiz daiteke, hau da, lortzen da ioi negatibo (modu negatiboan) eta positiboen (modu positiboan) gailurrak estuagoak izatea. Emaitza hoberenak bi matrize desberdinetan lortzen dira erreflektroi moduaren arabera: 9AA eta MBT matrizeetan hain zuzen ere. Zenbait ikerketa egin dira matrize hauen eraginkortasuna egiaztatzeko lipidoen analisian [17-20]. 4. irudian, 9AA erabilita egiaztatzen da lipido batzuk ondo detektatzen direla RN moduan, baina masa tarte finko eta oso txikian. Gainera, ez da lortzen lisofosfatidilkolinen (LPC), fosfatidilkolinen (PC), esfingomielinen (SM) eta fosfatidiletanolaminen (PE) seinalerik. MBT matrizea erabiltzen denean, aldiz, espektro oso argiak lortzen dira RP moduan. Izan ere, *s*/*n* erlazio hobeagoak izaten dira eta lipido espezie gehiago detektatzen dira. Horregatik, kasu honetan erakusten den espektro tartea askoz handiagoa da. Beste aldetik, RP-n grisez azpimarratutako eskualdearen handiagotzea konparatzen denean RN-n lortutako espektroarekin, RP-n argi ikusten da gailur edo piku gehiago daudela, hau da, espezie gehiago detektatzen direla. Gailurren gainean zehazten da lipidoen esleipena, hau da, zeintzuk diren lipido espezieak eta zein den karbono (kate luzera) eta lotura bikoitzen kopurua. 156 EKAIA, 33 (2018) EKAIA 33.indd 156 KAIA 6/3/18 08:28:47 /3/18 ![](_page_8_Figure_1.jpeg) **4. irudia.** Erreflektroi negatibo moduan (RN) eta 9AA matrizea erabilita lortutako espektroak TLC-MS esperimentu batean, 700-820 Da masa tartean (goian); erreflektroi positibo moduan (RP) eta MBT matrize erabilita lortutako espektroak 350-900 Da masa tartean (behean). Espektroaren handiagotze bat erakusten da grisez azpimarratutako eskualdean (750-850 Da masa bitartean). # 3.2. **TLC xafla matrizez estaltzea** Bi matrize hauek erabilita, TLC xafla estaltzeko aipatu diren 4 metodo probatu dira. Emaitzek erakusten dute teknika guztiek bermatzen dutela lipidoen detekzioa, baina alde batzuk daudela: espraia erabiliz, zailagoa da matrizearen banaketa homogeneoa gauzatzea. Gainera, prozesua luzeagoa denez, laginaren degradazioa gerta liteke. Murgilketa erabiliz, banaketa askoz homogeneagoa da, baina lipido batzuen migrazio gerta liteke. Sublimazioan, banaketarik homogeneoena lortzen da. Halere, matrize-geruza oso lehorra geratzen denez, laserra ezin da laginera ondo iritsi. Murgilketa erabiltzerakoan lipidoen intentsitate handiena lortzen denez, ikusi da murgilketa dela metodo egokiena. EKAIA, 33 (2018) 157 EKAIA 33.indd 157 KAIA 12/2/18 17:38:33 2/2/18 5. irudian erakusten da 9AA (A) eta MBT (B) matrizeak erabilita murgilketak TLC plaketan jasaten duen eraldaketa. MBT erabilitako xaflan matrizea askoz homogeneoagoa gelditzen da eta espektroak intentsitate askoz handiagoz lortzen dira. Horregatik, MBT matrizea RP moduan bakarrik erabili da erakutsiko diren ondorengo emaitzetan. ![](_page_9_Picture_2.jpeg) **5. irudia.** Optika-irudiak, patroi lipidikoak dituzten TLC plaketan bi matrize desberdinetan murgilketa egin ondoren: (A) 9AA eta (B) MBT. #### 3.3. **MS analisia** Lortzen diren lipidoen masa zehatzagoak izateko, kalibratzaile baten analisia egin behar da TLC xaflan bertan. Kalibratzaileak lipidoak agertzen diren eskualde osoa bete behar du. Kasu honetan, polietilenglikol (PEG) bat aukeratu da. Horretarako, PEG jartzen da lipido isurbideen ondoan eta jarraian, TLC xafla matrizez estaltzen da murgilketa erabiliz. Gure laborategian egindako TLC esperimentuen irudiak garatzeko softwarea probatzeko, laginetan egin aurretik, TLC xafla batean posizio jakin batzuetan bost patroi lipidiko desberdinak eta kalibratzailea jarri dira. Xafla, MBT-z estaltzen da murgilketa erabiliz. Lehortu eta gero, xafla euskarri metalikoan jarri eta masa-espektrometroan sartzen da. 250 μm-ko bereizmena ezartzen da 110 × 7 puntuko dimentsioan, hau da, 770 espektro, eta espektro bakoitzean laserraren batezbesteko 30 tiro egiten dira, % 50eko -eko laser-potentzia erabilita RP moduan. Eskuraketa bukatu bezain laster, koordenatu bakoitzeko karpeta bat egiten da artxibo nahikoekin puntu bakoitzeko espektro bat berregiteko beste fitxategi sortuta. Gure laborategian, TLC-MS esperimentuen tratamendua egin daiteke bertan garatutako TLC-MALDI softwarea erabiliz. Hau da, espektroak taldeka biltzen (pilatzen) dira antzekotasunaren arabera edo espektroak gehitzen dira. 6. irudian ikusten da TLC-MALDI programa erabilita zazpi espektro talde desberdinak bereizten direla, TLC kale jakin batzuetan kokatuta. 158 EKAIA, 33 (2018) EKAIA 33.indd 158 KAIA 12/2/18 17:38:34 2/2/18 ![](_page_10_Picture_1.jpeg) **6. irudia.** Goian, osagai nagusizko analisia (PCA) irudia, espektro-taldeak banatzen dira antzekotasunen bidez. Espezie bakoitza kolore desberdin batekin bereizten da. Behean, MBT-z estalitako eta eskaneatutako TLC isurbideko optika-irudia. Patroi lipidiko bakoitzaren orbana ikusten da arkatzez markatutako zirkuluan. Espezie bakoitzeko espektroak TLC xaflan kokatuta daudenean, aukera dago batezbesteko espektroa lortzeko bereizten diren klusterretan; baita kluster bakoitza kokatzen den tokia ere (zuriz agertzen da eta atzealdea beltzez). 6. irudian, TLC xaflan espezie bakoitzeko klusterren batezbesteko espektroa agertzen da, alegia, aurreko esperimentuan lortutako PCA-ren analisia egin eta gero, garatutako softwareak kluster bakoitzaren kokapena (orbana) eta bere batezbesteko espektroa ikusteko aukera ematen du. Era honetan, 7. irudian lipido-patroi espezie desberdinen batezbesteko espektroak erakusten dira. Kasu honetan behetik hasita ikusten diren orbanak: lisofosfatidilkolinak (LPC), fosfatidilkolinak (PC), fosfatidiletanolaminak (PE), esfingomielinak (SM), fosfatidilserinak (PS) eta azkenik polietilenglikol (PEG) kalibratzailea. Espektro bat SM eta PE batuketari dagokio, lipido batzuk murgilketa eginda migratu edo barreiatu egiten baitira. - 8. irudian, marraskari-burmuineko lipido-erauzkinaren TLC esperimentu bat erakusten da. Lipidoak banatzeko lehenengo TLC banaketa-kromatografikoa erabili eta errebelatutako xafla erakusten da. Xafla horretatik kolesteroleko esterrak (CE) eta kolesterol askea (FC) ez dira MALDI matrize hau erabilita detektatzen, eta beraz, eskaneatzeko geometriatik kanpo utzi dira. Horrela, 8. irudian urdinez markatutako eta handitutako eremua bakarrik eskaneatu da. TLC xaflan seinalatutako eremuak 30 × 5 mm2 ditu eta 200 μm-ko espazio-bereizmena erabili da, eta beraz, 3.750 espektro lortu dira eskaneatutako TLC isurbide bakoitzeko. - 9. irudiak, erauzkin lipidikoko TLC-MS esperimentuaren osagai nagusizko analisiaren irudia erakusten du. Kolore bakoitzak lipido espezie bat adierazten du. Bere eskuinaldean, errebelatutako TLC xafla batean erakusten da MALDI bidez eskaneatutako handiagotzea eta orban bakoitzaren esleipena jarrita agertzen da. Beste irudi guztiak orban bakoitzean PCA analisiari dagozkio, hau da, antzeko espektroak elkarrekin jartzen dira eta horregatik, orban bakoitza bereiz daiteke eta bai orban horretan dauden espezieak ere. EKAIA, 33 (2018) 159 EKAIA 33.indd 159 KAIA 12/2/18 17:38:34 2/2/18 ![](_page_11_Figure_1.jpeg) **7. irudia.** Automatikoki identifikatutako azalerak softwarraren bitartez eta PCA analisia erabilita. Azpian, TLC kaleetako patroi lipidikoen azalera bakoitzari dagokion batezbesteko espektroa. EKAIA 33.indd 160 KAIA 12/2/18 17:38:35 2/2/18 ![](_page_12_Picture_1.jpeg) ![](_page_12_Picture_2.jpeg) **8. irudia.** Errebelatutako bost isurbideko TLC xafla, marraskari-burmuineko lipido-erauzkinaren banaketari dagokio. Urdinez markatutako laukiak eskaneatutako eta handitutako eremua seinalatzen du. Eskuinaldean, TLC xafla bera agertzen da metalezko euskarrian. Xafla 90º eskuinera bira emanda dago (bestearekin alderatuta) eta MBT-z estalita. Arkatzez markatuta agertzen dira TLC isurbideak agertzen dira. Urdinez margotutako geziek, TLC xaflan erabili den disolbatzaile desberdinen eluzioaren norabidea adierazten dute. ![](_page_12_Figure_4.jpeg) **9. irudia.** (Ezkerra, 1. zutabea) Marraskari-burmuineko lipido-erauzkinaren banaketaren irudia PCA erabilita. (2. zutabea) MALDI bidez eskaneatutako handiagotzea errebelatutako TLC xafla batean, eta orban bakoitzaren esleipena. Beste zutabe guztietan PCA analisia ageri da dagokion orban bakoitzean. EKAIA, 33 (2018) 161 EKAIA 33.indd 161 KAIA 12/2/18 17:38:35 2/2/18 ![](_page_13_Figure_1.jpeg) **10. irudia.** TLC-MS-n lortutako espektroen konparazioa. TLC isurbide osoaren batezbesteko espektroa (behean); lipidoak agertzen ez diren batezbesteko espektroa (MBT espektroa); eta PCA-ren bitartez automatikoki identifikatutako orban desberdinetan lortutako batezbesteko espektroak (beste espektro guztiak). EKAIA 33.indd 162 KAIA 12/2/18 17:38:36 2/2/18 # 4. **ONDORIOAK** Esan dezakegu lan honen emaitzak bat datozela beste talde batzuen emaitzekin. TLC kromatografia teknika eta MALDI masa-espektrometria akopla daitezke, eta horrela informazio baliagarria lortzen da, zehazki lipidoak aztertzeko. Alde batetik, egiaztatu da TLC-IMS egiteko probatu diren matrizeetatik, MBT dela matrize egokiena. Beste alde batetik, erakutsi da TLC xafla matrizez asetutako disoluzio batean murgiltzea dela prestakuntza egokiena. Bestalde, eremu baten batezbesteko espektroa erakusten da software baten bitartez, hau da, orban bakoitzaren batezbesteko espektroa lipido espezie berdinekin. Era honetan, espektroen seinaleak hobetu egiten dira eta lipido espezie gehiago detektatzen dira. Bi teknika hauen konbinazioa bestelako biomolekulen detekziorako erabil daiteke eta askotan produktu berrien sintesian lortzen diren orban desberdin eta ezezagunen karakterizaziorako ere erabil daiteke. #### **ESKER ONAK** Lan hau *«Biomolekulen eta farmakoen detekzioa MALDI-IMS Masaes pek tro me tria erabilita»* doktore-tesiaren atal batzuetan oinarrituta dago. Kimika Fisikoa sailean Espektroskopia Molekularraren taldean gauzatu da, Dr. José Andrés Fernández eta Dr. Rafael Rodríguez-Puertas ikertzaileen zuzendaritzapean. Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) doktore-tesia aurrera eraman ahal izateko emandako diru-laguntza eskertzen diot. #### 5. **BIBLIOGRAFIA** - [1] FUCHS, B.; NIMPTSCH, A.; SUSS, R.; SCHILLER, J. 2008. «Analysis of Brain Lipids by Directly Coupled Matrix-Assisted Laser Desorption Ionization Time-of-Flight Mass Spectrometry and High-Performance Thin-Layer Chromatography». *Journal of Aoac International,* **91**, 1227-1236. - [2] GOTO-INOUE, N.; HAYASAKA, T.; TAKI, T.; GONZALEZ, T.V.; SE-TOU, M. 2009. «A new lipidomics approach by thin-layer chromatographyblot-matrix-assisted laser desorption/ionization imaging mass spectrometry for analyzing detailed patterns of phospholipid molecular species». *Journal of Chromatography A,* **1216**, 7096-7101. - [3] FUCHS, B.; SCHILLER, J.; SUESS, R.; ZSCHARNACK, M.; BADER, A.; MUELLER, P.; SCHUERENBERG, M.; BECKER, M.; SUCKAU, D. 2008. «Analysis of stem cell lipids by offline HPTLC-MALDI-TOF MS». *Analytical and Bioanalytical Chemistry,* **392**, 849-860. EKAIA, 33 (2018) 163 EKAIA 33.indd 163 KAIA 12/2/18 17:38:36 2/2/18 - [4] KALUZNY, M.A.; DUNCAN, L.A.; MERRITT, M.V.; EPPS, D.E. 1985. «Rapid separation of lipid classes in high yield and purity using bonded phase columns». *Journal of Lipid Research*, **26***,* 135-140. - [5] AGREN, J.J.; JULKUNEN, A.; PENTILLA, I. 1992. «Rapid separation of serum lipids for fatty acid analysis by a single aminopropyl column». *Journal of Lipid Research,* **33**, 1871-1876. - [6] STEWART, J.C.M. 1980. «Colorimetric determination of phospholipids with ammonium ferrothiocyanate». *Analytical Biochemistry,* **104**, 10-14. - [7] RAHEJA, R.K.; KAUR, C.; SINGH, A.; BHATIA, I.S. 1973. «New colorimetric method for the quantitative estimation of phospholipids without acid digestion». *Journal of Lipid Research,* **14**, 695-697. - [8] GAMBLE, W.; VAUGHAN, M.; KRTUH, H.S.; AVIGAN, J. 1978. «Procedure for determination of free and total cholesteroil in micro- or nanogram amounts suitable for studies with cultured cells». *Journal of Lipid Research,* **19**, 1068-1070. - [9] ALMOG, R.; ANDERSON-SAMSONOFF, C.; BERNS, D.S.; SAULSBERY, R.A. 1990. «Methodology for determination of phospholipids». *Analytical Biochemistry,* **188**, 237-242. - [10] ACKMAN, R.G. 1981. «Flame ionisation detection applied to thin-layer chromatography on coated quartz rods». *Methods Enzymol.* **72**, 205-252. - [11] BEAUMELLE, B.D.; VIAL, H.J. 1986. «Total cholesterol, fatty acids, and plasmalogens can be reliably quantitated quired for fatty acid analysis by gas-liquid chromatography». *Analytical Biochemistry,* **155**, 346-351. - [12] CHRISTIE, W.W. 1985. «Rapid separation and quantification of lipid classes by high performance liquid chromatography and mass (light scattering) detection». *Journal of Lipid Research,* **26**, 507-512. - [13] HAMILTON, J.G.; COMAI, K. 1988. «Separation of neutral lipid, free fatty acid and phospholipid classes by normal phase high-performance liquid chromatography». *Lipids,* **23**, 1150-1153. - [14] MANGOLD, H.K. 1961. «Thin layer Chromatography of lipids ». *Journal of the American Oil Chemists Society,* **38**, 708-727 - [15] RUIZ, J.I.; OCHOA, B. 1997. «Quantification in the subnanomolar range of phospholipids and neutral lipids by monodimensional thin-layer chromatography and image analysis». *Journal of Lipid Research,* **38**, 1482-1489. - [16] BITMAN, J.; WOOD, D.L. 1982. «An improved copper reagent for quantitative densitometric thin-layer chromatography of lipids». *Journal of Liquid Chromatography,* **5**, 1155-1162. - [17] FERNANDEZ, J.A.; OCHOA, B.; FRESNEDO, O.; GIRALT, M.T.; RO-DRI GUEZ-PUERTAS, R. 2011. «Matriz-assisted laser desorption ionization imaging mass spectrometry in lipidomics». *Analytical and Bioanalytical Chemistry***, 401**, 29-51. EKAIA 33.indd 164 KAIA 12/2/18 17:38:36 2/2/18 - [18] VELOSO, A.; FERNÁNDEZ, R.; ASTIGARRAGA, E.; BARREDA-GOMEZ, G.; MANUEL, I.; GIRALT, M.T.; FERRER, I.; OCHOA, B.; RO-DRIGUEZ-PUERTAS, R.; FERNANDEZ, J.A. 2011. «Distribution of Lipids in human brain». *Analytical and Bioanalytical Chemistry***,** *401*, 29. - [19] VELOSO, A.; ASTIGARRAGA, E.; BARREDA-GOMEZ, G.; MANUEL, I.; FERRER, I.; GIRALT, M.T.; OCHOA, B.; FRESNEDO, O.; RO DRI-GUEZ-PUERTAS, R.; FERNANDEZ, J.A. 2011. «Anatomical distribution of lipids in human brain cortex by imaging mass spectrometry». *Journal of American Society for Mass Spectrometry***,** *22*, 329. - [20] FUCHS, B.; BISCHOFF, A.; SUSS, R.; TEUBER, K.; SCHURENBERG, M.; SUCKAU, D.; SCHILLER, J. 2009. «Phosphatidylcholines and -ethanolamines can be easily mistaken in phospholipid mixtures: a negative ion MALDI-TOF MS study with 9-aminoacridine as matrix and egg yolk as selected example». *Analytical and Bioanalytical Chemistry***,** *395* (8), 2479. EKAIA 33.indd 165 KAIA 12/2/18 17:38:36 2/2/18
aldizkariak.v1-7-244
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 26 _1998_4", "issue": "Zk. 26 _1998_", "year": "1998", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Ikasle militanteen esperientzia** ' ## **Eguzki Urteaga Soziologian Doktoregaia** Artikulu honek ohar bat du abiapuntutzat, hots, ikasle-militantismoari buruz egin diren ikerketa gehienak akzio kolektiboaren ikuspegitik, Touraineren *Lutte Étudiante* adibide dela, edo erakundearen ikuspegitik jorratuak izan direla. Baina ezer gutxi dakigu ikasle militanteez aktore gisa eta, zehazkiago, militantismoa bizi duten moduaz. Helburua hutsune hori betetzea da, Frantziako ikasle militanteen esperientzia militantea zein den ulertzen saiatuz. Gure hipotesia da, esperientzia militantea zatitua dagoela osatzen duten logikak, hau da, integrazioa, proiektua, bokazioa zein kritika, bereizi direnetik. Sortutako elkargaitzek militanteengan askotariko tentsioak ager daitezen laguntzen dute, besteak beste frustrazioa, angustia edo alienazioa, batasuna eraikitzeko barne-lan bat egitera bortxatuz. Baina ez dituzte denek zatiketa zein beraien ondorio berak ezagutu bakoitzak dauzkan baliabideen banaketa ezberdina baita karrera militanteko aurrerapenak banaketa horretan zerikusi nagusia dauka. This article starts making the remark that researches realized about student militancy have chosen to analyse the perspective of mobilization, as Touraine's *Lutte Étudiante*, or the organizational perspective. We know few things on student militants as actors and, more precisely, on the manner in which they live their militancy. The objective is to fill this gape, trying to understand the militant experience of the militant students. Our hypothesis is that the militant experience has been divided since that integration, project, vocation and critical logics have been separated. Incompatibilities originated have favorised the emergence of different kind of tensions among the militants, notably, frustration, anguish or alienation, forcing them to work reconstructing an internal union. But, everybody do not know similar divisions and consequences because their distribution is different. The advance in the militancy quarrier has been important in this distribution. ## **Sarrera**1 Laburpenean idatzi dugun moduan, artikulu honen helburua Frantziako ikasle militanteen esperientzia militantea zein den ulertzea da. Aldezten dugun hipotesia da, beraien esperientzia militantea zatituta dagoela, integrazio, proiektu, bokazio zein kritika logikak bakoitza bere aldetik baitoaz. Horren arrazoia bikoitza da. Lehenik, haien ezaugarri soziologikoak asko aldatu dira, 60ko hamarkadatik at Frantziako unibertsitateak eta ondorioz ikasle militanteak masifikatu eta demokratizatu egin baitira. Bigarrenik, ikasleen erakunde zein praktikak zatitu egin dira, besteak beste, alderdi politikoen ugaltzea eta sindikatuen banatzeak eraginda, eta baita korporazioen garapen handiaren eraginez ere. Zatiketek tentsioak eragin dituzte, aktoreak bere buruarengan batasun-lan bat egitera behartuz. Hala ere, ez dituzte ikasle militante guztiek zatiketa eta eragin berdinak jasan, baliabide ezberdinak baitauzkate, horien banaketa karrera militantearen aurrerapenari, erakunde motari edo betetako erantzukizun-karguari loturik daudelarik. Hitz batean, aktoreek beren militantismoa bizi duten modua ez zaie emana baizik eta kide bakoitzak, bere erara eta bere ahalen arabera, eraiki behar du. Beraz, lehenik aktore-logikak jorratuko ditugu, bigarrenik beraien zatiketak eta ondorioak aztertzeko. ## **Esperientzia militantearen osagaiak** ## **1. Akzio-logikak** ## *1.1 Integrazioa* Integrazioak militanteak loturen bidez definitzen direla esan nahi du, errol zein jarrera-ereduak bere egitearen bidez (Durkheim 1963). Izaera bezalako nortasun baten erara bizi dute. Eta, «jarrera-mota hau oso errutinizatua izan arren, bizitza arruntean ez kontziente bilakatuz, ez da nahitaez inkontzientea, nortasun integratzailea kolokan jarrita delarik kontzientziara laster itzultzen baita» (Dubet 1994c: 113). Integrazioa hainbat adierazlek agerrarazten dute, hala nola, ikasle- -organizazioen egituraketa zein hierarkiaren ezagutza-mailak, egoitzan egonaldi erregularrak, soziabilitatean parte hartzeak, betetako arduradun-postuak eta baita inbertsio-maila zein egindako jardueren izaerak ere. Baina ikasle militante guztiak ez dira hein berean integratuak. Gure ikerketak erakutsi duenez, organizazio guztiek ez dute beren kideak osatzeko ahalmen berdina. Muturretan kokatzen direnak, eta baita korporazio batzuk ere, besteak baino integratzaileagoak dira, taldeari emandako lehentasunagatik, karrera batzuen "tradizioa"-gatik –medikuntza zein zuzenbidea adibide direla–, integrazioa <sup>1.</sup> Siglen zerrenda. APE: Association des Psychologues Étudiants; BN: Bureau National; CA: Conseil d'Administration; CEVU: Conseil Étudiant de la Vie Universitaire; CN: Collectif National; EE: Énergie Étudiante; FAGE: Fédération des Associations Générales des Étudiants; JEC: Jeunesse Étudiante Chrétienne; PSA: Pour un Syndicalisme Autogestionnaire; RE: Renouveau Étudiant; RPR: Rassemblement Pour la République; UFR: Unité de Formation et de Recherche; UNEF: Union Nationale des Étudiants de France; UNEF-ID: Union Nationale des Étudiants de France Indépendante et Démocratique; UNI: Union Nationale Interuniversitaire. laguntzeko martxan jarritako akzio bereziengatik. Medikuntzako *Carabins* erakundeak "integrazio-asteburuak" antolatzen dituen bitartean, Zientzia Politikoetakoek "bizutage"-a baliatzen dute. Halaber, integrazioa, bakoitzaren konpromisoaren araberakoa da, batzuen esku-hartzea handia baita militante-karrera egitea pentsatuz, batez ere ordezkaritza nazional frantsesa duten erakundeen kideek, besteak lokalera joatera mugatzen baitira jendearekin egoteko eta ongi pasatzeko, hitz batean, soziabilitateaz gozatzeko. Integrazioa besteak beste karrera militantearen luzetasunean sustraituta dago. Hain zuzen ere, engaiatu berriak diren ikasle militanteak gutxi integratuak dira, lokalean une txiki batzuetan geratuz. Ikustera mugatzen dira, erakunde barruan zer gertatzen denaz ohartzeko. «Hasieran ez zara ongi sentitzen, ez baituzu inor ezagutzen» eta Énergie Étudianteko militante batek dioenez «lehenengo asteetan ez nuen gehiegi hitz egiten, egunkaria irakurtzera mugatzen nintzen. Soilik pertsona batek hitz egiten zidanean ahoa irekitzen nuen. Eta pixkanaka, afixak itsasten eta traktak banatzen hasi nintzen». Integrazioa, gainditu behar izan duten proba bat bezala deskribatzen dute, are eta gehiago jakinik epe horretan testifikatuak eta baztertuak direla. Ondoren, militante erdi-integratuak aurkitzen ditugu, lokalean ordu asko igarotzen dutenak. Batezbestekoa hiru ordukoa da, bi orduko gutxienekoarekin eta zortzi orduko gehienekoarekin. ARESeko militante bat, urte unibertsitarioan zehar, astean 40 ordu egoten zen elkartearen lokalean. Halaber, kide batzuk arduradun- -karguetara iristen hasten dira lokaleko lehendakaria edo dosier garrantzitsu baten erantzule izanez. Oro har, Adiministrazio Kontseiluetara ailegatzen dira, funtzio zehatzak edukiz edo ez, eta barnealde zein kanpoaldeko soziabilitate militantean parte hartzen dute, horrek, integrazioa azeleratzeaz gain, proiektuak gauzatzeko zailtasunak ordaintzen baititu. Azkenik, ikasle militante mota honek jarduera zein ekintza gehientsuenetan esku hartzen du konprometitzeko beldurrik gabe. Militante integratuak, izenak dioen erara, ongi integratuak dira betetzen dituzten karguek islatzen duten moduan. Batzuk Kolektibo Nazional eta, hein murritzagoan, Bulego Nazionaleko kideak dira. Ahaztu gabe, jardueretan asko engaiatzen direla, anfiteatroetan hitza hartuz, komunikatuak idatziz edo txekeak izenpetuz. Eta, lokalean ikasle militante erdi-integratuak baino ordu gutxiago egoten badira, denbora asko ematen dute, beti baitago zerbait egiteko edo norbait ikusteko. Irtetera doazen militanteak beren militantismoaren amaieran daude, maiz ikasketak bukatzear daudelako. Ondorioz, beti integratuak izan arren gero eta gutxiago dira, lokalean daukaten presentziaren intentsitate zein sarritasun ezak agertzen duen gisara. Eta, arduradun-karguak betetzen segitu arren ez dituzte pilatzen eta egindako jardueren aukera selektiboa da; adibidez ez dira bilkura guztietara joaten eta oinarrizko jardueren aitzinean asperdura nabari da. Gustuko dituzten jarduerei lotzen dira, hau da, anfiteatroan hitzaldi bat egitea edo kontseiluetara2 joatea. UNEF-IDko kide batek dio «militatzen segitzen dut kontseiluetan parte har baitezaket. Ikasleak laguntzeko modu bakarra da, beste guztia erakundearendako jarduera baita». <sup>2.</sup> Hiru dira: CA, UFR Kontseilua, CEVU. Beraz, integrazioa progresiboa da –azeleratua izan badaiteke ere–, militante baten ibilbidea adierazteko gisa hoberena delarik. Hain justu, «UNIko kidea izatean, egoitzara joaten nintzen gauzak nola suertatzen ziren ikusteko; kafe baten inguruan hitz egiten genuen. Hasieran testifikatu egin ninduten non nintzen ikusteko eta ahalmenak nituenez, konfidantza-harremana sortu arte. Epe horretan, entzutera mugatzen nintzen, erakundeak nola funtzionatzen zuen begiratuz eta denbora pasa ahala oinarrizko lan batzuk egiten hasiz. Ondoren, bilkuretan maizago parte hartzen nuen eta baita kanpainak gauzatzen ere». Orokorki, «ahulki integratzen duen sistema batean ere, afiliazio aurrerakor edo akomodazio pertsonal bat nabari da» (Dubet 1994b: 191-192). Integrazioaren izaera aitzinakorraren arrazoiak asko dira eta ez daude soilik "zaharren" erresistentziei lotuta; UNEF-IDko lehengo zuzendaritzaren pean bai ordea, zaharrek erantzukizun-karguak monopolizatu baitzituzten sartu berriak baztertuz. Horri, berriak ez zakartzea eransten zaio, arriskua aste batzuen buruan asetzea baita. Halaber, epe hori funtsezkoa da sineste politikoak egonkortzeko baita militatzeko nahiaz segurtatzeko. Esperimentatu egiten dute, beren aukera ona den ala ez ikusteko, horregatik datoz militantismoa konkretuki zertan oinarritzen den ohartzera. Gainera, gure interlokutore guztiek diote beren helburua ez dela ahal bezainbat kide edukitzea, aukera egiten dutenek ezagutza guztiarekin egin dezaten baizik. Azkenik, lehen asteak gazteak formatzeko beharrezkoak dira. Hala eta guztiz, geure buruari galde geniezaioke ea integrazioa barneratzearen edo adaptazioaren sinonimo den. Organizazio batzuk beren kideak naturalki sozializatzeko gai badira, normak eta errolak barneraraziz, beste batzuek zailtasunak dauzkate. Sarrienetan, militanteak integrazioren aurkakoak dira, ez baitute beren pertsonalitatea kolokan jar dezakeen gauzarik onartzen. Pertsonalitatea pertsonaiari kontrajartzen diote. Ondorioz, egokitu egiten dira, errola beti distantzia mantenduz jokatzen dute, inoiz berarekin nahasi gabe. Batzuek erabilitako estrategiak edo trukoak aipatzen dituzte, besteak beste, «militanteen izenak gogoratzea, interesatzen zaizkien gaiez hitz egitea eta baita boteredun militante baten lagun bilakatzea ere»3. Esperientzia militantea aktoreen proiektuei loturik dago. ## *1.2. Proiektuak* Izan ere, esperientzia militantea ikasle militanteek eraikitako proiektuez osaturik dago, hau da militantismoari ematen dioten baliagarritasunari. Azpimarra dezagun hala ere proiektu nozioa ez dela oso zehatza, banakoen zein hetsaduren artikulazioan kokatzen baita. Beste hitz batzuetan adierazita, proiektuak konponbide iraunkorren ondorioak dira, modu paregabean banatuak diren baliabideen eta aurkezten diren aukeren artean. Alde horretatik, militanteen proiektu subjektiboak ez dira errealitateari lotuak eta aurkezten diren aukeren araberako moldaera sinpleak. Ez dira arrakasta-aukera objektiboen interiorizazioak. <sup>3.</sup> Bordele IV-ko UNI eskuineko sindikatuko lehendakaria. Proiektuak hiru motakoak izan dira. Lehenak arduradun-karguetara iristeko helburua dutenak biltzen ditu, maiz karrera-ikuspegitik. Adibidez, Hiriko Bulegora eta baita lehendakaritzara ailegatu nahi lukete edo dosier batzuk oso balorizatuak dira eta beraz gutiziatuak. Ordezkaritza nazional frantsesa duten erakundeetan batik bat, militante zenbaitzuen proiektua Kolektibo Nazionalean eta zergatik ez Bulego Nazionalean sartzea da. Bigarren motak ikasle militanteen epe ertaineko proiektuak batzen ditu. Zenbaitzuen hitzetan, geroan, jadanik kide diren alderdi politikoan militante edo hautetsi gisa konprometitzeko helburua dute. Horrela, gaur egun RPR alderdian dagoen Énergie Étudiante-ko kideak ostean Bergerac hiriko udal-hautetsia izateko egitasmoa du eta oraingo alkatearekin behin baino gehiagotan horri buruz hitz egin du. Besteek, behin lanean hasita, sindikalizatzeko edota enpresa-komiteko partaide izateko desira adierazten dute. Azkenek nahiago dute mota ezberdinetako elkarteetan engaiatu. Eta hirugarren proiektu-motak militanteek egin nahi dituzten kanpaina zein ekintzak hunkitzen ditu. Sccrablean jokatzeko klub baten sortzetik, argazki-laborategi baten garatzera edota informazio- zein satira-egunkari baten eraikuntzara doaz. Organizazioaren barne funtzionamentuari lotuak ere izan daitezke, bere eraginkortasuna zein kide-kopurua handitzeko, erakundearen errepresentazio zein eragina areagotzeko, etab. Proiektu horiek gertakizun batzuen ostean osa daitezke. Hor dago *Grenier-*ko kide baten egitasmoa froga gisa; hain zuzen ere, ikuskizuneko intermitenteen mobilizazioen ondoren, arte inguruan lan egiten duten pertsonen alde kanpaina bat antolatzea pentsatu zuen. Alabaina, lilurazkoa izango litzateke ikasle militante guztiek proiektu berak dituztela uste izatea (Poujol & Romer 1993), bai izaera zein kopuruari dagokionez, pertsonen eta egoeren arabera aldatzea besterik ez baitute egiten. Militante berrien proiekturik oro har ia ez dago. Nahiago dute besteen egitasmoak segitu propioak sortu edo aurkeztu baino, besteen gainean pausatuko balira bezala horrek dakarren segurtasun eta baita frustrazioarekin ere. Salbuespenak daude, sarritan UNEF-IDeko militanteak edo Zientzia Politiketako ikasleak dira. Militante izatea beraien kurrikulumerako ona izan daitekeela pentsatzen dute, karrera politiko edo sindikal batean. Hala ere, egitasmoen ez izateak arrazoi anitz dauzka. Lehenek nahiago dute kritikatzeko arriskua dela ez adierazi eta, horrek beraien proiektua zapuzteak sortuko lukeen tentsioa saihesteko aukera ematen die, jakinik modu guztiz ez dutela praktikan jartzeko gaitasunik. Bigarrenek beren ideia lapurtzeko beldurraren aurrean: «RPRan, alderdia finantzatzeko ideia bat aurkeztu nuen baina ondoren hilabete osoan ez ninduten berriz deitu. Hori ikusita lokalera joatea erabaki nuen eta ohartu nintzen nire ideia bere egin eta praktikan jartzen ari zirela». Hirugarrenek, jakin gabe ea datorren urtean jarraituko duten, besteen proiektuak segitzea hobesten dute. Laugarrenek ez dute proiekturik: «erakunde batera iristean ez dakizu zein diren jarduerak, erakundeak eramandako kanpainak edota Administrazio Kontseiluak edo Bulegoak nola funtzionatzen duten». Militante integratuak, ideiaz zein proiektuz gainezka daude epe motz eta luzean. Adibide hoberena *Grenier* erakunde politiko autonomoko buru bat da. Izan ere, «informazio zein kritikazko egunkari edo folleto bat sortu, eztabaidak antolatu ikusteko nola espazio politiko bat sor daitekeen edota hausnarketa bat eraman ezkerreko akzio baten muga zein arazoak jorratzeko» ziren haren egitasmoetariko batzuk. Era berean, Bordele IV-ko UNEFen lehendakariak unibertsitateko sekzioa eta oro har hirikoa indartzea zuen helburutzat; horretarako barne-egituraketa azkartzea beharrezkoa zen eraginkortasunean irabazteko. Halaber, *Ras l'Front* talde bat sortzeko asmoa zuen, bai eta mugimendu antifaxista dinamizatzea ere datozen hauteskunde legislatiboetarako eta Papon-en epaiketarendako. Inongo lotsarik gabe aurkezteaz gain, besteak beren posizioetara erakartzeko ahalmena dute, dituzten estatutu zein gaitasunek ematen dieten eraginari esker. Azkenik, joatear dauden militanteen proiektuak murrizten doaz pixkanaka. Ez dugu haboro militante integratuan dagoen aniztasun edo oparotasunik. Perspektiba ezak proiektuak eragotziko balitu bezala gertatzen da. Une berean, egitasmoak aldatzen doaz; funtsezko helburua militanteen erreleboaren segurtapenean oinarritzen da. Kasu batzuetan, aspaldidanik daukate, sekzio lekukoak beraiek eraiki edo bizkortu baitituzte. Izan ere, Bordele IV-ko UNEF-IDen sekzioa militante batek dinamizatu arren gehiengoaren aldaketaren ostean kargua kendu zioten egindako lana kontuan hartu gabe. Baina, maizenetan militante horien proiektuak ikasle- -militantismotik kanpo kokatzen dira, hots, gero egin nahiko luketen ogibidean edo konprometituko diren erakundean. Argibidea, baliabideen edo *savoirs*, *savoirs-faire* eta *savoir-dires-*en banaketa ezberdinean dago. Konkretuago, baliabideak sinpatia sortzeko ahalmenari loturik daude, kideak "erosiz" zenbaitek esan oi duten gisara ala beraiekin "eztia" izanez, lortutako sustenguek garrantzi handia izanik Adiministrazio Kontseiluko bilkuretan batik bat. Bestalde, *savoir-faire-*ek forma bestelakoak hartzen dituzte, hala nola, «ongi osatutako dosierrak prestatuz, kanpaina komuna antolatu nahi den erakundeei lehenik aurkeztuz, etab.»4. Baliabideak, besteak beste, esperientzia militantean oinarritzen dira, esan nahi baita militatzen pasatutako urteetan. Horrez gain, aukerek egitasmoen aldaketa lagundu dute. Adibidez, militante integratuen abiadak militante erdi-integratuei lekua utzi die beraien proiektuak aurkeztu zein aurrera eramateko. Espazio bat sortu du. Bordele IV Unibertsitateko UNIko lehendakaria kargu horretara iritsi da lehenagoko lehendakaria joan ostean. Halaber, gertakizunek proiektuak sortarazi edota praktikan jartzea erraztu dute eta 1994 zein 1995eko mobilizazioek baliabideen banaketa deboilatu zuten, partehartze handiak konpetentzien lorpena azeleratzen baitu. Baina, nola hitz egin proiektuez bokazioa aipatu gabe? #### *1.3. Bokazioa* Bokazio nozioak gauzatze pertsonala adierazten du edo nahiago bada militantismoan zehar sentitutako errealizazio pertsonala. Bokazioa *Béruf* weberianoaren (Weber 1964: 74) bertsio profanoa da, esan nahi baita militanteak ez direla *politikatik* bizi *politikarentzako* baizik. Esperientzia militantearen osagairik pertsonale- <sup>4.</sup> Bordele IVko UNEF sindikatuko lehendakaria. na da benetan militantea izatea baimentzen baitu. Militantismoak pertsonalitatearengan duen eragina definitzen du baita mundua ikusteko eta bere barnean sentitzeko modua ere. Zehazkiago, elkarrizketetan ikusi ahal izan dugu bokazioa hiru dimentsiotan oinarritzen dela. Lehenik, militanteek eraginkortasuna bilatzen dute, organizazioaren barne-funtzionamenduan, praktikan jarritako akzioan edota engaiatzerako orduan. Ongi egindako lanak sortzen du errealizazio pertsonaleko sentimendua. Ondoren, bokazioa ezagutza-aberastasunarekin ezaugarritzen dute. Alde horretatik militantea subjektu intelektuala da, ezagutza baita errealitate sozialaren eta bere buruaren erreprensentazioen aldaketek erakartzen duena. Azkenik, bokazioa pertsonak ezagutzeari eta topatzeari lotzen dute, beraiekin hitz egin, ideiak aldatu eta une goxoak pasatzeko aukera baita. *Les Héritiers* liburuan, Bour-dieu eta Passeron dagoeneko ohartu ziren ikasleak, «giza harreman aberasgarriak ukaiteko, besteekiko harreman akto zein trukaketak lortzeko» (Bourdieu & Passeron 1964: 93) engaiatzen zirela. Hala ere, Bourdieu zein Passeronek bokazioa konpentsazio eta ilusio gisa ulertzen badute, maiz baliabide gabeko militanteengan aurkitzen dena ez baitaukate karrera eta kanpaina-proiektuak aurkeztu zein pratikan jartzeko ahalmenik, gure ikerketak beste konklusio batera garamatza. Militantismoan errealizatzen diren pertsonak une berean integratuenak baitira, betetzen dituzten karguak adierazten duten eran, eta baita proiektu garrantzitsuenak zein anitzenak aurkezten dituztenak ere. Beraz, ez dira antagonikoak, batera doaz. Horrez gain, bokazioa "sortzezkoa" edo "ikasia" izan daiteke. Ikasle militante batzuek diote aspaldidanik militatu nahi zutela, noizean behinka haurtzarotik. *Énergie Étudiante* elkarteko kide baten bokazioa hamalau urterekin hasi zen, jada RPR alderdi politikoko karta hartu nahi baitzuen. Bestalde, asko, zenbait urtedanik aktualitate politikoari interesatzen dira emankizun politikoak telebistan ikusiz edo irratian entzunez, zenbaitzuk egunkariak egunero irakurriz. Bokazioak aitzinago adierazteko parada ere eduki du sindikatu, alderdi politiko eta elkarteko partaide edo klaseko arduraduna izanez. Besteek konprometitzeko nahia ukan zutela diote, baina ez zutela beraien itxaropenei erantzungo zion organizaziorik aurkitu. UNEFeko kide baten hitzetan «engaiatzeko borontatea nuen baina Unibertsitatea itxaron behar izan dut egokitzen zitzaidan erakunde bat aurkitzeko eta horrela nire borondatea gauzatzeko». Oro har, militanteak hainbat arrazoi dituzte konprometitzeko, «lagunak egiteko, hitz egin eta ideiak trukatzeko, sinesten dugun ideak defendatzeko, etab.». *Grenier-*ko kide bat adibidez duela hilabete batzuk engaiatu zen «besteekin komunikatzeko eta ideien trukaketaren bila. Niretzat, aberasgarria izan da eta errealitatea ikusteko nuen modua erabat aldatu du». Besteentzat, bokazioa unibertsitateko hauteskundeetan agertu da jendea ezagutzearekin, fakultateko funtzionamenduaren ulermenarekin eta baita akzioaren intentsitate uneei esker ere, besteak beste, RE sindikatu ultraeskuindarreko militanteak UNEFeko kide batzuen atzetik ibili zirenean gauaz afixak itsasten ari zirenean. Horrez gain, bokazioa erakundeek egindako soziabilitateak sortzen du, batzuetan hain da egia non militanteak soilik horretaz gozatzeko konprometitzen diren. Alabaina, aldeak ez dira bakarrik bokazioa iristeko unean kokatzen, baita bokazioaren indarrean ere, karrera militantean zehar aldatzen delako. Militante berriek esaten digute militantismoa, kasuen arabera, errealizazio pertsonal bezala bizi dutela, edo ez, baina esanguratsuena da ez direla horretaz ziur, erabiltzen duten hiztegi zein tonuak duda zein galdeketa agerraraziz. Denak integrazio ahulari kontrajarriak dira ezin baitira besteak bezalako kide legez aintzat hartuak izan. Beraientzat zenbat eta integratuagoak izan, hainbat erosoagoak dira. Erdi-integratuena bizi-bizitzat jo daiteke, modu estremoan bizia, egoeren eta pertsonen menpe izan arren. Izan ere, UNEF sindikatuko pertsona bati Zientzietako Idazkari gisa hautatua izateak atsegin handia sortu zion, kideek erakutsitako konfidantza eta ezagutzagatik. Gauza bera izan zen ARESeko Idazkariarentzako, bozketak poztasuna sortu zion, Zientziako ikaslea ez izan arren aukeratu baitzuten. Bestalde, jasotzen dituzten kritikak zein oharrak sentiberatasun handiarekin hartuak dira, aktoreen arabera aldatzen bada ere. Are eta gehiago jakitean jardueretan asko inbertitzen direla, kritikek beraien pertsonalitate sakona hunkituz. Kasik, militante horiek maitemindu erromantiko batzuei konpara genitzake, maitatutako emazteak bere keinu edo hitz xumeenarekin ere poztasunik handiena edo sufrimenturik gogorrena sor baitezake, XIX. mendeko literaturak miragarriki agertu duen moduan. Militante integratuen bokazioa errealizazio pertsonalaren sinonimo da, beraien izakiaren osagai bat bezala. Aktoreek diotenez, «militantismoa nire bizi zein nortasunaren kaizu bat da, ez dut neure burua militatu gabe ikusten, uste dut ezin naitekeela horretaz pasa». Eta UNEF-IDko kide batek gehitzen du, «uste dut horretarako egina nengoela. Oso goiz horren sinestea eskuratu dut». Baina, beraien nortasunaren dimentsio garrantzitsua bada ez da inoiz erabatekoa, beste dimentsioekin elkarrekin bizi baita, militante erdi-integratuekin gertatzen ez den legez. Horrez gain, gertakizun zein pertsonen araberako menpekotasuna ahula da, sortutako tentsioak urriak eta txikiak izanik. Jasotzen dituzten kritikak leunak izateaz gain aurre egiteko ahalmen handia dute. Eta joateko zorian dauden militanteen bokazioa beheraka doa, indartsua izaten segitzen badu ere intentsitatea galdu baitu. Askok nekatuak eta lehertuak dirudite baina militantismo urteak pairatu arren ez dute inongo damurik adierazten. Inbertsiogabezia progresiboak laster utziko duten erakundearekiko identifikazioa mendratuko du. Gure buruari galde geniezaioke ea laxatze jarrerak ez ahal duen helburutzat, militantismo eta geroaren arteko trantsizio leuna egitea, min gehiegirik gabe. Aldeen ulermena baliabideen banaketan ere ezagutzen dituzten oztopoetan oinarritzen da. Nola ez aipa kategoria batzuek jasaten dituzten dominazioak: emakumeak, gazteak, gutxiengoak eta oinarrizko militanteak. Eta neurri txikiagoan izan arren, beste dimentsioei loturik izan daitezke; adibidez APEko militante hiritarrak baserriko kideez mespretxuz mintzo dira, eta «beraien pentsatzeko mo-du berezia, alde konkretua, espiritu kritiko falta» marratzen dituzte. Azkenik, fisikoki ederrak ez diren militanteak edo janzkera-ohitura bereziak dituztenak besteen irrifarre zein ohar zaurgarriak jasaten dituzte, militantismoa bokazioan bizitzeko traba larri bilakatuz. Oztopoen aitzinean, militanteek modu ezberdinean ihardukitzen dute. Lehenek inkonpetentzia edo ahulkeria estigmatizazioak (Goffman 1975) barneratu dituzte, horien arabera ekinez. Batzuetan tentsioa hain da garrantzitsua non irtenbide bakarra erakundetik une baterako ihes egitea den. Besteek oztopoak gatazkatzen dituzte, kritikak ez badira publikoki adieraziak ere. Azkenik, soilik multzo txiki bat ailegatzen da egoe-ra konfliktualizatzeaz gain kritikak adieraztera eta injustiziak eta menderapenak baztertzeko konprometitzera, bokazioa kritikaren arma funtsezkoetarikoa baita (Dubet 1994b). Esperientzia militantearen azken logika jorratzera eramaten gaitu, hots kritikarena. #### *1.4. Kritika* Kritika esperientzia militantearen azken osagaia da. Jarduera horren bidez militantea subjektu gisa errealizatzen da, kritikak soziala izaten segitu arren. Ez da errebelazio bat ezta asmakizun bat ere, interpretazio bat baizik. Walzer-ek (1990) dioenez sozialki definituak diren bi elementu suposatzen ditu, alde batetik, «subjektuaren definizio sozial bat, munduan barne zein kanpo, sorkuntzaren eta gizakiaren izaeraren ikusmolde baten bidez» eta, beste aldetik, «figura horren egiteari loturiko oztopo sozialen oharmena» (Dubet 1994b: 114). Izan ere, ikasle militanteek kritikak osatzeko eta formulatzeko orduan gizakiari eta bere eskubide fundamentalei dei egiten diote. Militante batek norbera izateko eskubideari deitzen dio erakundeak beragan jartzen duen konformitate-hersturari aurre egiteko. Edo UNIko kide honek sindikatuko kideak kritikatzen ditu ez direlako bera bezainbat inbertitzen, militantearen ideala pertsona aktibo edo ekimen hartzailea baitu. Oharraraz dezagun, ideala organizazioarena nahiz gizarte osoarena izan daitekeela. Hain zuzen ere, UNEFeko kide batek erakundeko barne-demokrazia eskasa salatzen du pentsatuz erakundeak gutxiengoa den korrontearen adierazpen eta ideiak kontuan hartu behar lituzkeela, "gehiengoaren diktaduran" (Tocqueville 1988) ez erortzeko. Kritikak esaten dituzten aktoreek errepresentazioak erabiltzen dituzte beren jarrerak legitimatzeko. Alabaina, ikasle militante guztiek ez dute modu berean kritikatzen. Sartu berriak diren kideen kritikak ez dira maiz gauzatuak. Ez dira militanteak zein erakundearen barne-funtzionamendua eztabaidatzera ausartzen, are eta gehiago jakitean sarritan ez direla disfuntzionamenduak zein dominazio-harremanak argiki ikusteko gai. Eta adierazitakoan ezpainen puntatik egiten dute, barkamena eskatzen ari balira legez. Umorearen tonuan ere plazaratzen dira, oharrei arintasuna emateko daukaten larritasun guztia kentzen ahaleginduz. Erdi-integratutako militanteek kritika anitzago egiten dituzte. Xehetasunei, aktibitate disfuntzional eta eramandako kanpainei buruz dira funtsean. Ateratako afixekin, zuzendaritzak bidalitako fazikuluekin edota fotokopien prezioekin ez daude ados. ARESeko kideek erregularki bildumen prezioez hitz egiten dute; batzuek diote nahikoa izan behar dela zorrik ez ukaiteko, besteek aldiz jaitsi nahi dute ikasleei laguntza oparoenak eskaintzeko eta elkarte baten helburua ez dela dirua irabaztea esanez. Beraien kritikak batzuetan latzak dira eta garrantzi handia ematen diote txikiak diruditen aspektuei, jokoan dauden dimentsioak salatzera ez baitira ausartzen. Ondorioz, konpentsazio-errola jokatzen dute. Hala ere, adierazitako kritikak sakonagoak izatea gertatzen da. *Grenier-*eko kide baten hitzetan, «pertsona batzuek hitza monopolizatzeko joera dute, besteei ez diete hitz egiteko lekua uzten». Hala eta guztiz ere, maiz lasaiki edo zeharka adieraziak dira eta kritiken objektuaren zein salatua den pertsonaren arabera aldatzen da. Errazagoa da gogorki espresatzea pisu gabeko militantea edo kontsentsua egiten duen gai bati buruz. Beste batzuek pribatuan formulatu nahiago dute interesatua den pertsonari zuzenki esanez edo laguna den militante bati esanez berak bilkuran zehar aipa dezan. Militante integratuen kasuan, ez dute inongo arazorik bai organizazioaren norabidea bai jarduera militantea hunkitzen duten hainbat xehetasun salatzeko. Bordele I-ean UNEFeko lehendakariak zioen «ez duela zentzurik data ipinia duten traktak egitea geroan ezin ditugulako berriz erabili. Gauza bera da oporrak baino aste bat lehenago aldizkari bat argitaratzearekin. Bestalde, afixa bat ez da kartel publizitario bat, bi kolore eta handiz idatzitako eslogana eduki behar ditu, alde kitzikatzaile batekin». Baina ez dira aldartearen arabera adieraziak, erakundean betetzen duen tokiaren arabera baizik. Izan ere, gutxiengoa den korronteko partaidea bada, are eta errazago salatuko du gailurrak oinarrikoen gainean jarduten duen menderapena, erakundea bera inoiz funtsean salatu gabe, bere korronteak gehiengo bihurtzeko helburua baitu. Adibidez, UNEFeko militanteak bere sindikatuaren norabide orokorra eztabaidatzen du «karrera bakoitzaren inguruan egituratu gura lukeelako, korporatismora joateko arriskuarekin». Horrez gain, onartarazi nahi dituzten proiektuen arabera, kritikak abileziarekin adieraziko dituzte. Joateko zorian dauden militanteek adierazten dituzten kritiken inguruan zer esan, usu formulatuak badira indarrez zein izaeraz aldatzen direla. Zeren jarrerak, erakundeen disfuntzionamenduak edo menpekotasunak gaitzesten badituzte, kemen zein suhartasun txikiagoarekin adieraziak dira. Ez inongo beldurrik dutelako baizik eta gatazka zein eztabaida antzuak itzurtzeko. Halaber, erakundetik aldenduz, organizazioen arazoek garrantzia galtzen dute, beraien egitasmoak funtsean ikasle-militantismotik urrun baitaude dagoeneko. Alabaina, militante sutsuak ere ezagutu ditugu. Kritikek bidaltzaile zein hartzailearengan dute eragina. Hain justu, kritiken adierazpen sarriak autorearen estigmatizazio handi edo txikira darama. Murmurikariendako hartuak dira inoiz pozik ez baleude bezala. *Grenier*-ko kide bati hori gertatu zitzaion gauza bat esateko zuelarik adierazten baitzuen. Baina estigmatizazioak ez zuen gelditu eta denborarekin jasaten zituen kritikak baretzen joan ziren. Maila txikiagoan suertatu arren UNEF-ID sindikatuko militante "zahar" batek beti salatzen zuenaren irudia zeukan, berak zioenez ez bazen bizitzeko zaila ere. Alabaina, logika horiek zatituko dira ondorioak edukiz. #### **Esperientzia militantearen zatiketa eta bere ondorioak** #### **1. Tentsio psikikoak** Akzio-logikak banatuko dira beraien artean elkarrezintasunak sortuz eta ondorioz tentsioak agertuko dira. Weberrek erabili du indar handiarekin tentsio nozioa, ohartu baita «jainkoak gerran daudela, tradizioa, konbikzioa eta erantzukizuna bereizten direla eta aktorea tentsioen tartean dago». Hain zuzen ere, «tentsio horiek ez dira jainkoaren mailan soilik kokatzen, banakoen esperientzia sakona, pertsonalitatea bera hunkitzen dute. Jainkoen gerra, gerra psikikoa ere bada» (Dubet 1994a: 179). Hala ere, esperientzia sozialaren tentsioen gaiak ez du nahitaez existentziaren ikuspegi dramatiko zein urratu batera eramaten. Tentsio anitz errutinizatzen eta ahanzten dira, besteak geroratuak diren bitartean. Horien artean, karrera zein kanpaina-proiektuen eta integrazio urriaren artean dagoen elkartezintasuna konta dezagun. UNI sindikatuko kide batek jasan duen frustrazioez hitz egin digu. «Inbertitzeko gutizia sentitzen nuen, gustuko nituen egitasmoak errealizatzeko, baina ezinezkoa zitzaidan ez bainintzen aski integratua. Orain militante berrientzat are eta zailagoa da, lehen bilkurak astean behin baikeneuzkan eta beraz esan nahi baita frustrazioa soilik egun horretan nabaritzen nuen. Egoitza daukagunetik ordea, zenbait astetan zehar egunero jasaten dute» Ildo berean, integrazio urria dela eta aktore batzuek bizi duten egonezina aipatu digute, oldarkortasunaren antza ere eduki dezakeena. Alderantziz, besteek kulpabilitatea sentitzen dute, beraien estatutuak bortxatuta, atsegin dituzten kideak kritikatzera eramanak izan baitira. ARESeko lehendakariaren egoera paradigmatikoa da alde horretatik kontakizunean bizi zuen tentsioa agerian geldituz. Beste batzuek tentsioa bizi dute inkonpatibilitatea baitago proiektuak egiteko ezintasunean eta beraien militantismoa bokazio bezala bizitzeko nahiaren artean. Erakundeetako militante erdi-integratuen egoera esanguratsua da, zeren beraien karrera zein akzio-proiektuek igoera ikaragarria duten une berean errealitatea ez doa bat. Bestalde, gerta daiteke aurkeztutako egitasmoen kritikak militante horien apalkuntza zein pairamena ekartzea, sentikortasun handia baitaukate. Noizean behin hesialdi batera eraman dezake; militanteek diote ez direla berriro hasiko eta nahiago dute isiltasunean zein hausnarketan geratu. Proiektua aurkezteari uko egiten diote berriro apalduak izateko beldurrez. Azkenik, salbuespena bada ere, suertatu izan da militante integratu batzuek beren egitasmoak etsitu edo atzeratu izana kongresuaren ondorioz gehiengoa aldatu ostean. Alabaina, ikasle militanteek ez dituzte tentsio berak jasaten. Izan ere, «esperientzia soziala oso proba ezberdina da: erregistro bakoitzean, baliabide diferenteak daude». Baliabidedun aktoreak esperientzia militante integratu baten eraikitzera iristen badira, logiken narridura harmoniatsu baten bidez, baliabiderik gabekoek ez baitute koherentzian ezartzeko ahalmen bera. Horrek «nortasunaren suntsipenera eta sistemarekiko hausturara eraman dezake» (Dubet 1995: 13-14). Zehatzago, ohartzen gara militante sartu berriek funtsean integrazio eskasaz gehien sufritzen dutela. Beren burua galdezkatzen dute, ez baitute oraino ulertzen zergatik den. Laburbiltzeko esan genezake larrimina bizi dutela. Militante erdi- -integratuei dagokienez, alde batetik frustratuak dira ezinezkoa baitzaie dituzten proiektuak aurrera eramatea eta, beste aldetik, estu dira ez direlako jarduerak egiten gelditzen eta inplikazio handi horrek kritikaren beldur handia baitakar. Une berean, bere bizia menperatzen ez duten inpresioa dute, denak ihes egingo balio bezala itsasoko mareak eramanda. Ez da militante integratuen egoera. Hain zuzen ere, arduradun-karguak betetzen dituzte, proiektuak osatzen zein praktikan jartzen, militantismoa bokazio gisa bizi dute eta ez daukate inongo arazorik kritikatzeko orduan. Jasandako kritikak mugatuak izateaz gain noizean behingoak dira. Azkenik, joatear dauden militanteen tentsioa urruntasun progresiboari zein unadurari leporatzen zaio. Errelebo bat osatzearekin obsesionatuta daude, segurtatua ez balitz beren erakundea uzteko kezkak edukiko bailituzkete. Tentsioek batasun-lana egitera eramango dituzte militanteak. ## **2. Aktorearen lana** Logiken hetereogeneotasunak aktorearen lana egitea suposatzen du, esperientzia militantea eraikitzeko. Esperientzia militantea proba bat da non, logiken banaketen aurrean, aktoreak konbinatzeko dauzkan eginbehar zein ahalmenak kontrajartzen dizkion. Ondorioz subjektua ikasle militanteek beren buruarengan egiten duten lan baten modura agertzen da, subjektuaren definizio sozial batetik abiatuz. Oro har, militanteak logika ezberdinak moldatu behar ditu batasun delako bat eraikitzen ahaleginduz. Horrek aukeraz, dilemaz, giltzadura zein konponbide- -entseguz osaturiko negoziazioak dakartza. Hori da Dubetek aktorearen lana deitzen duena. Lan horrek tankera anitz hartu ditu. Hain zuzen ere, proiektuak aurkezteko zailtasunak sorturiko frustrazioaren aurrean, militanteek beste batzuei dei egin diete beren proiektuak aipatzeko eta Administrazio Kontseiluko bilkuran aurkez ditzaten. APEko kide batek erakundeko lehendakaria laguna izanik beraren bidez zeuzkan ideiak azaldu zituen. Beste prozedura bat arrazionalizazioan oinarrituta dago, "disonantzia kognitiboa" (Festinger 1950) desagertarazi nahian. Ikasle militante batek kritikak ez formulatu izana zuzenetsi nahi zuen esanez «ez nintzela nahiko inbertitzen, neure buruari esaten nion kritikek ez zutela ezertarako balio izango eta gatazkak sortuko zituela». Halaber, militante berriek pentsatzen zuten «ez banaiz segidan integratua ez da nire jarrera edo nortasunagatik baizik eta erakundeek horrela funtzionatzen dutelako». Besteek zioten pairatutako kritikak ez zirela erantzunik gabe geldituko. «Hasieran, berria izanik banekien ezin nuela ihardetsi, baina neure buruari esaten nion ez zela galdua geroan egoera berdina berregiten balitz orduan dena aterako niolako». Bestalde, jasandako kritiken aurrean militanteek bi eratan erantzun dute. Lehenik, estigmatizazioa arbuiatuz derrigortu nahi zuten eta egoera konfliktualizatuz. Ilustrazio hoberena *Carabins* elkarteko militante batena da. Engaiatu zen urtean bertan proposatu zioten Bulegoko kide izatea eta bota zizkioten kritiken aurrean, gestio akatsak eta organizazioaren disfuntzionamenduak zirela eta, egoera konfliktualizatu egin zuen, esanez «ez bazeuden pozik aski zutela beraiek egitea eta erraza dela kritikatzea norbera bulegoan ez dagoenean». Bigarrenik, militanteak justifikatzen ahaleginduko dira. Militante berak dio egindako akatsen aurrean argitzen saiatu zela, bere eskarmentu faltari leporatuz, ondorioz berarekin barkabera izan behar zela esanez. Angustia eta frustrazioa murrizteko beste era bat erakundetik une baterako alde egitea izan da. APEko kide baten egoera izan zen eta soilik estigmatizatu zuten pertsonek organizazioa utzi zutelarik itzultzea erabaki zuen. Une berean irtenbidea militantismoa ez den jardueretan murgiltzean oinarri daiteke, hala nola aisietan, kiroletan, irakurketan... militantismotik ihes egin eta beste gauzatan pentsatzeko. Militante berriek mekanismo hau lehenesten dute, integrazio handiaren itxaropenean daukaten modu bakarra baita. *Grenier-*ko kide horren kasuan legez, «tentsiorik ez sentitzeko ez nion neure buruari galdera gehiegi ipintzen, ez nintzen dena esplikatzen saiatzen alferrik baitzen». Aktorearen lana luzeago edo motzagoa izan da, pertsonen eta erabakiaren garrantziaren arabera aldatuz. Hain zuzen ere, Bordele I-eko UNEF sindikatuko lehendakariak senez funtzionatzen du, erabakiak laster hartuz, ez baitzaio egunetan zehar galdera bati itzuliak ematea atsegin. «Ez dut gehiegi gogoetatzen, batzuetan ezkontzientea da, errutinizatua baitago». Besteek aldiz, denbora hartzen dute. PSAko militante batek kontsideratzen du urte batetik at behar izan duela oreka bat aurkitu ahal izateko, hots, integrazioa, proiektuak, kritika zein bokazioa elkarrekin biziarazteko. Maiz, ikasle militanteek hilabete batzuk erabiltzen dituzte egoera horretara ailegatzeko, batez ere militante erdi-integratuek. Baina, tentsioendako legez, aktorearen lana egiteko ahalmenak ez dira modu berdinean banatuak. Hain justu, dominanteak arazo askorik gabe iristen badira «dominatuak ez dira beren esperientzia menderatzera zein eraikitzera ailegatzen. Logika batetik bestera doaz, beraien heterodeterminazioa dela medio. Benetan alienatuak dira eta soilik gatazkaren bidez eraiki dezakete beren esperientzia». Lau mota nabarmentzen dira. Militante berrien lana «ez militantismoan sobera pentsatzea da. Nahiago dute itxaron, ez eta prozesua aldatu». Kide erdi-integratuak arrazionalitu egiten du edo integrazioa azeleratu guraz dabil. Militante integratuak logikak harmoniatsuki lotzen ditu konfliktualizatuz zein distantzia hartuz. Eta joatear dauden militanteen kasuan, esperientzia menderatu arren, beraien lana erakundearen eta bere egoera pertsonalaren oraina zein geroa elkartzean oinarritzen da. Laburbilduz, esan genezake aukera iraunkorrak egitera bortxatuak direla, beren artean konponduz, hitz eginez eta negoziatuz. #### **Konklusioa** Artikulu honen amaieran berriro gogora dezagun zein diren planteatu ditugun galdera eta erantzuna. Gure helburua Frantziako ikasle militanteen esperientzia militantea ulertzea zen, esan nahi baita beren militantismoa nola bizi duten. Aldeztu dugun hipotesiak dio zatiketa dela haren ezaugarri nagusia, logika bakoitza bere aldetik baitoa. Zatiketa horrek tentsio psikikoak sortzen ditu eta militanteak berreraikuntza-lan baten egitera bortxatzen ditu beraien barne batasuna mantendu ahal izateko. Baina ez dituzte aktore guztiek zatiketa eta ondorio berak jasan, dituzten baliabideak modu ezberdinean banatuak baitira. Maila horretan, karrera militanteak funtsezko errola jokatu du. Ondorioak bikoitzak dira. Batetik, figura militante zentral baten desagerpena da, ez baitago esperientzia militante osoa bil dezakeen pertsonairik, 1968ko maiatzean agertu zen militante ezkertiarra bezala. Gauza bera esan liteke Algeriako gerraren aurka mobilizatu ziren JECko ikasle militanteez (Sabot 1995). Bestetik, esperientzia militantearen ulermena geroz eta zailagoa da, aktore bakoitzaren egoera eta lanaren ondorioa baita, jakinik ikasle militanteak geroz eta ezberdinagoak direla eta ez dagoela erakunde zein praktika bateraturik esperientziak homogeneizatzeko. Justu kontrakoa gertatzen da. Eta esperientzia militantearendako egia dena militantismoaren beste alderdi guztientzako ere hala da (Perrineau 1994). Hain justu, erakunde, akzio kolektibo, bizimodu, ideologia, ezaugarri soziologiko edota jardueren kasuan gauza bera esan daiteke. Adibide gisa, akzio kolektiboan ohartzen gara laguntza materiala –ikasleen egoera materiala hobetu nahi duena–, parte-hartze demokratikoa –ikasle estatutua babestu edota hobetu gura duena–, akzio politikoa –subjektua botere-mota guztien aurka babestea helburutzat duena– eta animazio kulturala –ikasleak jarrera kritikoa ukaitera bultzatu nahi duena– bereizten doazela. Izan ere, UNEF *handia*-ren garaian organizazio bera denak erabiltzeko gai bazen ez da orain egia. Gaur egun, esan daiteke korporazioak laguntza materialean oinarritzen direla, sindikatuak partehartze demokratikoan, alderdi politiko klasikoak akzio politikoan eta alderdi politiko autonomoak animazio kulturalean. ## **Bibliografia** Blainrue, A., (1983): "Le syndicalisme étudiant", *Pouvoirs,* 26. Bourdet, Y., (1976): *Qu'est ce qui fait courir les militants? Analyse sociologique des motivations et des comportements,* Stock, Paris. Bourdieu, P., Passeron, J-C., (1964): *Les Héritiers. Les étudiants et la culture,* Minuit, Paris. Capdeville, J., Mouriaux.R., (1972): "Le militantisme syndical. Esquisse bibliographique", *Revue Française de Science politique,* 22, 3. Chambraud, C., (1988): "L'UNEF-ID et le mouvement étudiants", *Politix,* Paris. Convert, B.; Pinet, M. (1993): *La carrière étudiante,* École Centrale de Lille, LARU. Dubet, F., (1994a): *Sociologie de l'expérience,* Seuil, Paris. ––––––––––––, (1994b): "Les étudiants", *Universités et Villes,* L'Harmattan, Paris. ––––––––––––, (1994c): "Sociologie de l'expérience et sociologie du sujet", *Penser le sujet*, Fayard, Paris. ––––––––––––, (1994d): "Dimensions et figures de l'expérience étudiante dans l'université de masse", *Revue Française de Sociologie,* XXXV, 4, 511-532. ––––––––––––, (1995): "La vie comme une expérience", *Sciences Humaines,* Hors Série 9. Duriez, B., (1989): "Le militantisme, un objet d'analyse?", *ADRAC,* 57, uztaila. Durkheim, E., (1963): *Les règles de la méthode sociologique,* PUF, Paris. Galland, O., (1995): *Le monde des étudiants,* PUF, Paris. Galland, O.; Oberti, M, (1996): *Les étudiants,* La Découverte, Paris. Goffman, E., (1975): *Stigmate. Les usages sociaux des handicaps,* Minuit, Paris. Lapeyronnie, D.; Marie, J-L., (1992): *Campus blues. Les étudiants et leurs études,* Seuil, Paris. Le Bart, C.; Merle, P., (1997): *La citoyenneté étudiante. Intégration, participation et mobilisation,* PUF, Paris. Matalon, B., (1981): "La psychologie et l'explication des faits sociaux", *L'Année socilogique,* 31, 125-185. Monchablon, A., (1983): *Histoire de l'UNEF de 1956 à 1968,* PUF, Paris. Percheron, A., (1992): *La socialisation politique,* Armand Colin, Paris. Perrineau, P., (1994): *Engagement politique, Déclin ou mutation?* Presses de la FNSP, Paris. Poujol, G., (1989): "Le militantisme, un objet d'analyse", *ADRAC,* 57 uztaila 1989. - Poujol, G.; Romer, M., (1993): "L'apprentissage du militantisme. Enquête auprès des organisations de jeunesse", LSCI, IRESCO-CNRS, Paris. - Sabot, J-Y., (1995): *Le syndicalisme et la guerre d'Algérie. L'entrée d'une génération en politique et la formation d'une élite,* L'Harmattan, Paris. - Tocqueville, A., (1988): *L'ancien régime et la révolution,* Flammarion, Paris. - Touraine, A., (1978): *Lutte étudiante,* Seuil, Paris. - Urteaga, E., (1995): "Mobilizazioaren teoria soziologiko berri baten zirriborroa", *Uztaro,* 15. - ––––––––––––, (1997): *Les militants étudiants,* Université de Bordeaux II. - Walzer, M., (1990): *Critique et sens commun. Essai sur la critique sociale et son interprétation,* La Découverte, Paris. - Weber, M., (1959): *Le savant et le politique,* 10/18, Paris. - ––––––––––––, (1964): *L'éthique protestante et l'esprit du capitalisme,* Plon, Paris.
aldizkariak.v1-3-60
{ "domain": "osasun zientziak", "id": "ikergazte_iii_osasun-zientziak_16", "issue": null, "year": "2019", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iii" }
# Gaixotasun autoimmuneei asoziaturiko RGS1 eremuko lncRNA baten karakterizazio funtzionala Olazagoitia-Garmendia, Ane<sup>1</sup>; Fernandez-Jimenez, Nora<sup>1</sup>; Sebastian-delaCruz, Maialen<sup>1</sup>; Bilbao, Jose Ramon<sup>1,3</sup> eta Castellanos-Rubio, Ainara<sup>1,2,3</sup> <sup>1</sup>Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)-BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketarako Institutoa, Leioa, <sup>2</sup>IKERBASQUE, Basque Foundation for Science, Bilbo. <sup>3</sup>CIBERDEM, Madril ane.olazagoitia@ehu.eus #### Laburpena Genome-wide association studies (GWAS) eta RNA sequencing (RNAseq) teknologiei esker gaixotasun autoimmuneekin lotutako gene eta mekanismo ugari aurkitu badira ere, asoziatutako aldaera (Single Nucleotide Polymorphism edo SNP) gehienak eremu ez kodetzailetan kokatzen direla ikusi da. Azken aldian RNA ez kodetzaile luzeek (lncRNA) zenbait prozesu biologikoetan duten garrantzia azpimarratu da eta gaixotasun askoren garapenarekin erlazionatu dira, gaixotasun autoimmuneak kasu. Lan honen helburua RGS1 eremuan dagoen gaixotasun autoimmuneei asoziaturiko rs2816316 SNParen karakterizazio funtzionala egitea izan da. Gure emaitzen arabera, SNParen inguruan dagoen eremuak RGS1 genearen erregulazioan eragina du bertan aurkitzen den lncRNA nuklear baten bitartez. Hitz gakoak: lncRNA, SNP, gene adierazpena, eQTL #### Abstract Genome-wide association studies (GWAS) and RNA sequencing technology (RNAseq) have helped in the detection of genes and genetic mechanisms involved in autoimmune diseases. However, the majority of associated variants reside in non-coding regions, which are mainly functionally uncharacterized. New evidences indicate that long non-coding RNAs (lncRNAs) play crucial roles in various biological processes and they have emerged as key regulatory molecules involved in the development of a wide range of diseases, including autoimmune disorders. The aim of this study was to functionally characterize the autoimmune disease associated rs2816316 SNP located in RGS1 region. Our results suggest that the region around rs2816316 is involved in RGS1 regulation, probably through a nearby nuclear lncRNA. Keywords: lncRNAs, SNP, gene expression, eQTL. #### 1. Sarrera eta motibazioa Erantzun immune egokia bermatzeko ezinbestekoa da gorputzak patogenoak eta berezko zelulak ondo bereiztea. Prozesu horrek huts egitean erantzun immune okerra gertatzen da, hantura kronikoa eta ehun osasuntsuen suntsipena eraginik. Egoera horrek gaixotasun autoimmuneak eta inflamatorioak sortzen ditu eta populazioaren %5ari eragiten dio (Cotsapas et al, 2011; Gutierrez-Arcelus et al, 2016). Ikerketa desberdinek erakutsi dute gaixotasun autoimmuneak pairatzeko arriskuak ekarpen genetiko garrantzitsua duela, eta gainera, gaixotasun autoimmune desberdinek hainbat arrisku lokus partekatzen dute (Cotsapas et al, 2011; Gutierrez-Arcelus et al, 2016; Jonkers eta Wijmenga, 2017). Azken urteotako tekniken aurrerapenari esker GWAS eta ImmunoChip bezalako asoziazio ikerketak egin dira gaixotasun autoimmune askotan, eta haiekin zerikusia duten genomaren eremu eta nukleotido bakarreko aldaera (Single Nucleotide Polymorphism edo SNP) berriak atzeman dituzte. Gainera, eQTL (*expression quantitative trait locus*) hurbilketak egin dira asoziaturiko SNP hauen efektu fenotipikoak zehaztu asmoz. Hala, ikerketa desberdinek asoziatutako SNPen aleloek inguruko geneen adierazpenean izan dezaketen eragina aztertu dute. Eta horrela, erantzun immunean parte hartzen duten gene eta mekanismo desberdinak identifikatu dira (Castellanos-Rubio eta Bilbao, 2018; de Haas et al, 2014; Jonkers eta Wijmenga, 2017; Lee et al, 2018). Gaixotasun hauei asoziatutako geneen ezagutzan asko aurreratu den arren, SNP gehienek gaixotasunaren garapenean nola eragiten duten ulertzeke dago oraindik. Alde batetik, gizakiok erantzun immune konplexua dugu; parte hartzen duten zelula desberdinek, geneen adierazpen aldaketek eta kanpo eragileek eragiten dituzten jokabide desberdinak ez dira guztiz ezagunak oraindik (Gutierrez-Arcelus et al, 2016). Horrez gain, gaixotasun konplexuei asoziaturiko SNP gehienak genomaren eremu ez kodetzaileetan daudela ikusi da, eta zaila izaten da beraien eragina identifikatzea. Bestalde, ikerketa desberdinek erakutsitakoaren arabera, eremu ez kodetzailetan dauden SNPek eragin dezakete bai inguruko geneen edota bai beste kromosoma bateko geneen adierazpenean (Ricaño-Ponce et al., 2016). Hori guztia kontuan izanik, eremu ez kodetzailetako SNP asoziatuen funtzioak argitzea zaila bezain beharrezkoa den lana dugu gaixotasun horien inguruko ezagutzan sakontzeko. Egun, giza genoma ez kodetzailearen %70 inguru transkribatzen dela dakigu. Azken urteotan garatu den RNAren sekuentziazio teknikari esker transkribatzen diren eremu berriak identifikatu dira (mRNA zein RNA ez kodetzaileak) (Castellanos-Rubio eta Bilbao, 2018; Mowel et al, 2018). Azken horien artean RNA luze ez kodetzaileak (long non-coding RNA edo lncRNA) dira ugarienak eta askotan beren funtzioa ezezaguna izan arren, molekula horiek gaixotasunen garapenean izan dezaketen eraginak interes handia piztu du azken aldian (Mowel et al, 2018). LncRNAk proteinarik kodetzen ez duten 200 nt baino luzeagoko RNA molekulak dira. Zenbait ikerketek erakutsi dutenez, lncRNAk garapenarekin, homeostasiarekin, aldaketa patofisiologikoekin edota erantzun immunearekin erlazionatuak daude, ekintza-mekanismo desberdinen bidez (de Haas et al, 2014). Izan ere, molekula horiek azkar eta zelula espezifikotasunez erantzun diezaiekete kanpo seinale desberdinei (Mowel et al, 2018). Gainera, lncRNAk transkripzioan zein transkripzioaren ostean erregula dezakete geneen adierazpena; zuzenean beste RNA, DNA edo proteinei lotuta edo bitartekari moduan jokatuz (Chen et al, 2017: Mowel et al, 2018). Guzti horretaz gain, RNAren eraldaketa desberdinek, deaminazio edota m6A eraldaketek kasu, elkarrekintza horiek baldintza ditzakete eta lncRNAren funtzioan eragin (Chen et al, 2017; Patil et al, 2018) . Azkenik, gaixotasunekin asoziatutako SNP asko lncRNAen funtzioa erregulatzen egon daitezkeela ikusi da (Castellanos-Rubio et al, 2016; 2018). Hortaz, lncRNAen aniztasuna kontuan izanda eta asoziaturiko SNPak molekula horien sekuentzietan agertzen direla ikusirik, gaixotasunen garapenean duten papera argitzeko esfortzuak egiten ari dira (gaixotasun autoimmuneak barne). Sistema immuneko zelulek oso funtzio bereziak dituztela, kanpo seinaleei erantzuteko gai direla eta transkripzio faktoreek erregulatzen dituztela jakina den bitartean, ez da oso ezaguna lncRNAek erantzun immunean duten funtzioa. Azken urteotan lncRNA batzuk gaixotasun inflamatorioen aurrean babesa handitzen dutela ikusi da (Chen et al, 2017; Mowel et al, 2018) bai eta beste batzuk hantura edo autoimmunitatea garatzeko arriskua areagotzen dutela ere (Castellanos-Rubio et al, 2016; 2017; Huang et al, 2015; Santin et al, 2018; Zhang et al, 2017). Hortaz, gaur egun interes berezia dago lncRNA desberdinek inflamazioan eta erantzun immunean jokatzen duten papera deskribatzeko eta gaixotasun konplexuei asoziaturiko SNPek lncRNA horiengan duten eragina argitzeko. ### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Aipatu bezala, geroz eta adibide gehiago deskribatu dira non gaixotasun autoimmuneei eta hanturari asoziaturiko SNPek lncRNA molekulengan eragiten duten, eta beren funtzioa aldatu eta gaixotasuna pairatzeko arriskua handitu dezakete. Ikusi den moduan, zenbait gaixotasun autoimmunek arrisku lokus desberdinak partekatzen dituzte, eta askotan erantzun immunearekin edota hanturarekin erlazionatutako eremuak dira. Beraz, eskualde horietan dauden eta eremu ez kodetzaileetan kokatzen diren SNPak interes handikoak dira. Bertan aurkitzen diren elementu erregulatzaileak identifikatu eta beraien funtzioa deskribatzeak informazio oso interesgarria emango baitu gaixotasun autoimmuneetan parte hartzen duten mekanismoak identifikatzeko. Horregatik, *RGS1* genearen ondoan dagoen rs2816316 SNPa aztertzea izan da lan honen helburu nagusia. SNP hori eritasun zeliakoarekin (EZ) asoziatua dago gehien bat, baina esklerosi anizkoitza (EA) eta 1 motako diabetesarekin (DM1) erlazionatuta ere badago (Esposito et al, 2010; Hunt et al, 2008; Parkkola et al, 2017; Smyth et al, 2008). Gainera, *RGS1* geneak T zelulen funtzioaren erregulazioan parte hartzen duela ikusi da eta zelula horiek gaixotasun autoimmune horietan paper garrantzitsua dute (Caballero-Franco et al, 2016; Gibbons et al, 2011). Beraz, lan honen helburua rs2816316 SNPa dagoen eremu genomikoaren karakterizazio funtzionala burutzea izan da, asoziaturiko gaixotasun autoimmunetan izan dezakeen eragina azaltzeko asmoz. ### **3. Ikerketaren muina** 100 200 #### **3.1.** *RGS1* **genearen adierazpena aldatua dago rs2816316 SNPari asoziaturiko gaixotasunetan** Goian aipatutako ikerketa desberdinek adierazi duten moduan *RGS1* eremua EZ, EA edota DM1 motako gaixotasun autoimmuneekin asoziatua dago. Gainera EZak eta EAk rs2816316 SNPren arrisku aleloa (A aleloa) partekatzen dutela ere deskribatu da. Hortaz, lehenengo *GTEX* datu basean (https://gtexportal.org/home/) ikusi genuen SNP hau eQTL dela *RGS1* genearentzat bai ehun gastroesofagikoan (1.Irudia A, ezkerrean) eta baita garunean ere (1.Irudia A, eskubian). Hau da, genotipoak genearen adierazpenean eragiten duela ikusi daiteke. Ondoren, *GEO profile* datu basean (https://www.ncbi.nlm.nih.gov/gds/?term=) egindako bilaketari esker ikusi genuen *RGS1* genearen adierazpena gutxitua dagoela EZ gaixoen zelula immuneetan (Sangineto et al, 2018) (1.Irudia B, ezkerrean). EA gaixoen kasuan aldiz, *GEO*n aurkitutako datuen arabera (Kemppinen et al, 2011) *RGS1* genearen adierazpena emendatua dago kontrolekin alderatzean (1.Irudia B, eskubian). **1.irudia.** *RGS1* **genearen adierazpena. (A)** *GTEX* datu basearen arabera *RGS1*en adierazpen maila rs2816316 SNParen genotipoaren arabera (CC, CA edota AA), ehun gastroesofagikoan (ezkerrean) eta garunean (eskubian); **(B)** *GEO* datu basearen arabera *RGS1*en adierazpen maila EZ gaixo eta kontroletan (ezkerrean) eta EA gaixo eta kontroletan (eskubian). \*\*\*p< 0.001 eta \*p<0.05 (t testa). ![](_page_2_Figure_7.jpeg) 100 ### **3.2. rs2816316 SNPa deskribatu gabeko lncRNA nuklear batean dago eta** *RGS1* **genearen erregulazioan eragin dezake** *RGS1* genearen adierazpena asoziaturiko gaixotasunetan aldatua dagoela ikusirik, rs2816316 SNPak izan dezaken efektua ikertzen saiatu ginen. Horretarako, *UCSC* genoma bilatzailea erabiliz (http://genomeeuro.ucsc.edu) SNP honen eremua aztertu genuen eta deskribatu gabeko lncRNA batentzat intronikoa dela ikusi genuen (2.Irudia A). LncRNA hau *RGS1* genearekiko alderantzizko transkritoa izanik, genearen adierazpena erregulatzen duen ikusi nahi izan genuen. Zelulen nukleoak banatu eta RT-qPCR teknikaz baliatuz lncRNA hau, hots, *lncRGS1*, gehien bat nukleoan adierazten dela ikusteko gai izan ginen lan honetan erabilitako lerro zelularretan (Hek293FT eta Jurkat T zelulak) (2.Irudia B). Emaitza honek adierazten du lncRNA honen funtzioa adierazpen erregulatzailea izan daitekela. **2.irudia. rs2816316 SNPa intronikoa da deskribatu gabeko lncRNA nuklear batentzat. (A)** Erantzun immunearekin lotutako rs2816316 SNPa eta *RGS1* genea hartzen dituen eremuaren irudikapena UCSCn; **(B)** asoziaturiko eremuan dagoen *lncRGS1*-en lokalizaio zelularraren grafikoak Hek293FT eta Jurkat zeluletan, *lnc13* kontrol nuklearra eta *PO* kontrol zitoplasmikoa izanik. ![](_page_3_Figure_4.jpeg) Hau ikusita, CRISPR-Cas9 bidez rs2816316 SNPa hartzen duen 400 nt inguruko eremuaren delezioa egin genuen eta Hek293FT zeluletan 3 mutante desberdin isolatzeko gai izan ginen (3.Irudia A, goian). Zelula mutante hauetan *lncRGS1* eta *RGS1* geneen adierazpenak aztertu genituen eta 3.irudian ikusi daiteken moduan 3 mutanteen kasuan bi geneek aurkako joera azaltzen zuten (3.Irudia A, behean). Gainera, *RGS1* erantzun immunean T zelulen funtzioarekin erlazionatua izan denez, Jurkat T zelulak PMA eta ionomizinarekin tratatu genituen. Kasu honetan ere *lncRGS1* eta *RGS1* geneek aurkako joera adierazi zuten (3.Irudia B). **3.irudia. rs2816316 SNParen eremuaren karakterizazio funtzionala. (A)** CRISPR-Cas9 teknika bidez lortutako mutanteen delezioen irudikapena (goian) eta *RGS1* eta *lncRGS1* geneen adierazpen mailak RT-qPCR bidez neurtuta (behean), kontrol bezala deleziorik gabeko Hek293FT zelulak erabili ziren, \*\*\*p< 0.001 eta \*\*p<0.01 (t testa); **(B)** PMA eta ionomizinarekin estimulatutako 0h, 8h, 24h eta 48h-tan Jurkat T zeluletan *lncRGS1* eta *RGS1* geneen adierazpen aldaketak, irudikatutako puntuak gene bakoitzaren balio altuenarekiko normalizatu ziren \*\*p< 0.01 eta \*p<0.05 (t testa). ![](_page_4_Figure_2.jpeg) ### **4. Ondorioak** Alde batetik gure emaitzek adierazten dute rs2816316 SNPa dagoen eremuak *RGS1*en adierazpenean eragina duela. Gainera, identifikatu dugun lncRNA nuklearra izateak eta *RGS1* genearen aurkako adierazpen joera aurkezteak (bai CRISPR-Cas9 bidezko delezioetan baita estimulazio esperimentuetan) pentsarazten digu lncRNA honek genearen adierazpenaren erregulazioan parte hartzen duela. Hortaz, asoziatutako SNPak lncRNA honen funtzioan eragin lezake eta *RGS1* genearen erregulazioa asaldatu. Gainera, ikusi dugu T zelulak kitzikatzean bi gene hauen adierazpenak aldatu egiten direla, erantzun immunean parte hartzen dutela iradokiz. Horrez gain, T zelulen funtzioak garrantzia duen gaixotasun desberdinekin erlazionatu dira bai SNPa eta baita genea ere. Datu base desberdinak erabiliz ikusi dugun moduan, EZ eta EA gaixoen zelula immuneetan *RGS1* genearen adierazpena aldatua dago kontrolekin alderatzean. Gainera, gaixotasun hauetan kaltetzen diren ehunetan *RGS1*en adierazpenak genotipoarekin harremana duela dirudi GTEXen datuen arabera. Guzti honekin ondorioztatu dezakegu rs2816316 SNPak bertan dagoen lncRNAren funtzioan eragiten duela, hala *RGS1*en erregulazio okerra bultzatuz. *RGS1* adierazpen aldaketak T zelulen funtzioan eragin lezake erantzun immunea nahastuz, eta hala, EZ edota EA bezalako gaixotasun autoimmuneak garatzeko arriskua handitu. ### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan honetan lortutako emaitzek *RGS1* eta ondoan dagoen lncRNAk erantzun immunean paper garrantzitsua izan dezaketela adierazten dute. Seguruenik lncRNAk genearen adierazpenaren erregulazioan parte hartzen du eta erregulazio honen hausturak (rs2816316 SNParen edo gehiagoren genotipoak bultatzuta) T zelulen funtzioan eta gaixotasun autoimmuneen garapenean eragin lezake. Hala ere, mekanismo honen azterketa sakonagoa beharrezkoa dugu baieztapen hau egiteko. Alde batetik, lncRNAk *RGS1* genea zuzenki erregulatzen duen eta hala bada nola burutzen duen aztertu behar da (geneari zuzenean lotzen den, bitartekari moduan lan egiten duen, etab). Bestalde, orain arte ikusi ditugun azterketak, gaixoak eta kontrolak alderatzen dituzten lanak, odoleko zeluletan egin dira. Honek gene adierazpen mailan gertatzen denaren ideia bat eman diezaguke, baina gaixotasunean kaltetzen diren zeluletan bereziki zer gertatzen den ikustea izango litzateke hurrengo pausua. Gainera, *RGS1* genearen adierazpena neurtzeaz gain lncRNAren adierazpena ere neurtzea oso garrantzitsua izango da. ## **6. Erreferentziak** Caballero-Franco, C eta Kissler, S. (2016): The autoimmunity-associated gene *RGS1* affects the frecuency of T folicular helper cells, *Genes and Immunity*, 17, 228-238. Castellanos-Rubio, A. et al (2016): A long noncoding RNA associated with susceptibility to celiac disease, *Science*, 352 (6281), 91–95. ––––––––––––– (2017): Cytoplasmic form of Carlr lncRNA facilitates inflammatory gene expression upon NF-kb activation, *J. Immunol*., 199, 1–8. ––––––––––––– (2018): Profiling celiac disease-related transcriptional changes, *Int. Rev. Cell Mol. Biol.*, 336, 149– 174. Chen, Y.G. et al (2017): Gene regulation in the immune system by long noncoding RNAs, *Nat. Immunol*., 18 (9), 962–972. Cotsapas, C. et al (2011): Pervasive Sharing of Genetic Effects in Autoimmune Disease, *PLOS Genetics*, 7 (8), 1-8. de Haas, E. C. et al (2014): Immunogenetics of celiac disease, in S.D. Rampertab, G.E. Mullin (arg.), *Celiac Disease*, USA, 53–66. Esposito, F. et al (2010): IL12A, MPHOSPH9/CDK2AP1 and *RGS1* are novel multiple sclerosis loci. *Genes Immun*., 11, 397–405. Gibbons, D.L. et al (2011): Regulator of G protein signalling-1 (*RGS1*) selectively regulates gut T cell trafficking and colitic potential, *J Immunol*., 187 (5), 2067-2071. Gutierrez-Arcelus, M. et al (2016): Autoimmune diseases-connecting risk alleles with molecular tratits of the immune system, *Nat. Rev. Genet*, 17 (3), 160-174. Huang, W. et al (2015): DDX5 and its associated lncRNA Rmrp modulate TH17 cell effector functions, *Nature*, 28, 519–522. Hunt, K.A. et al (2008): Novel celiac disease genetic determinants related to the immune response, *Nat Genet*, 40 (4), 395-402. Jonkers, I.H. eta Wijmenga, C. (2017): Context-specific effects of genetic variants associated with autoinmune disease, *Human Molecular Genetics*, 26 (2), 185-192. Kemppinen, A.K. et al (2011): Systematic review of genome-wide expression studies in multiple sclerosis, *BMJ Open*, 1 (1). Lee, P.H. et al (2018): Principles and methods of insilico prioritization of non-coding regulatory variants, *Hum. Genet*., 137, 15–30. Mowel, W.K. et al (2018): Control of immune cell homeostasis and function by lncRNAs, *Trends Immunol*., 39 (1). Parkkola, A. et al (2017): HLA and non-HLA genes and familial predisposition to autoinmune diseases in families with a child affected by type 1 diabetes, *PLoS ONE*, 12 (11). Patil, D.P. et al (2018): Reading m6A in the transcriptome: m6Abinding proteins, *Trends Cell Biol.,* 28 (2), 113–127. Ricaño-Ponce, I. et al. (2016): Refined mapping of autoimmune disease associated genetic variants with gene expression suggests an important role for non-coding RNAs, *J. Autoimmun.,* 68, 62–74. Sangineto, M. et al (2018): Identification of peculiar gene expression profile in peripheral blood mononuclear cells (PBMC) of celiac patients on gluten free diet, *PLoS One*, 13 (5). Santin, I. et al (2018): A celiac diasease associated lncRNA named HCG14 regulates NOD1expression in intestinal cells, *J. Pediatr. Gastroenterol. Nutr*., 67 (2), 225–231. Smyth, D.J. et al (2008): Shared and Distinct Genetic Variants in Type 1 Diabetes and Celiac Disease, *N Engl J Med*, 359, 2767-77. Zhang, F. et al (2017): Linc-MAF-4 regulates Th1/Th2 differentiation and is associated with the pathogenesis of multiple sclerosis by targeting MAF, *Faseb. J*., 31 (2), 519–525. ## .**7. Eskerrak eta oharrak** Ikerketa hau ISCIII(16/00258), ERDF-ek lagunduta "A way to make Europe", EJSan-2018111086, EJ-2017111082 eta ACM ikerketa proiektuen bidez finantziatu da.
aldizkariak.v1-6-36
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.23_ Zk.2 _2011_3", "issue": "Libk.23_ Zk.2 _2011_", "year": "2011", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
## BOUD, D., COHEN, R. eta WALKER, D. (edit.) (2011) *El aprendizaje a partir de la experiencia. Interpretar lo vital y lo cotidiano como fuente de conocimiento. Madril: Narcea.* Liburu honek planteatzen duena ezin esan azken berria denik eta seguruenik horren inguruan atsotitz mordoa gogora etorriko zaio norbaiti baino gehiagori: «la experiencia es la madre de la ciencia», «eroriz zazpi aldiz, ikasten da zaldiz», «letraduak badaki, probatuak hobeki», «asko daki zaharrak, erakutsi beharrak», «años y escarmiento, dan al saber cimiento»… Ikaspen hau hain agerikoa izanda, zer erakarpen dakar honako argitalpenak? Ezer baino lehen mundu garaikidean ezagutza-bideak ugaritu (eta batzuk era berezian lehenetsi) egin direnean azpimarratu beharrekoa da esperientziak ikasketarako duen garrantzia, bai ikasketa formalean baita informalean ere. Esperientziatik nola ikasten dugu, nola azter eta ebalua dezakegu gure esperientzia, nola eragiten duen gure esperientziak bakarkako ikaste prozesuan zein taldekakoan, nola aprobetxa gertuko esperientzia eta aspaldikoa, nola erlazionatu besteenekin…? Hiru multzotan dago egituratuta: sarrera batekin haste bada ere («Esperientziatik ikastea»), lehenengo multzoak «ikasketaren jatorria esperientzian» kokatzen du eta lau egilek atal bana jorratzen dute horren inguruan, beti ere norberaren esperientzia abiapuntua. Bigarren multzoak «esperientziaren inguruko hausnarketa nola bideratu eta bultzatu» du xede eta oraingo honetan ere lau ataletan bost egilek egiten dituzte euren ekarpenak. Azken multzoa taldeei zuzenduta dago: «Nola ikasten dute taldeek euren berezko esperientziatik» eta hiru ataletan beste bost egilek jarduten duten horren inguruan. Hiru egile azaltzen badira editore bezala (Australiatik hauek, Sydney-tik lehenego biak, Randwick-etik hirugarrena) hamabost egileren ekarpenek (Portsmouth, Minnesota, South Africa, New York, London, Connecticut…) osatzen dute honako liburua, esperientzia ugari eta ezberdinen testigantzak eta gogoetak eskainiz. Hortxe dugu, esperientzia eta ikuspuntu aniztasun horretan azpimarratu beharreko balioa, baita liburu honen (eta honen modukoen) alderik ahulena ere, egitura sendoa behar baitute holakoek eta kolore diferenteak izateaz gain honako honetan ekarpen guztiak ez dira pisu berekoak. Hala ere, bost proposamen finkatzen dute sarreran egile guztien erreferentzia izan daitezen eta irakaskuntzan murgildutako irakurleak aurkituko du, batean ez bada bestean, bere jarduerarako baliogarriak diren hausnarketak, estrategiak, hanka sartzeak eta alternatibak. Hori bai, besteenak dira esperientzia horiek eta eurongandik ikasterik badagoen ere, norberak berea egin behar duela zalantza izpirik ez dago. *K. Burgoa* ## CORRADINI, M. (2011) *Crear. Cómo se desarrolla una mente creativa. Madril: Narcea.* Liburu hau Narcea eta Hezkuntza Ministerioa elkarlanean bultzatzen ari diren bilduma interesgarri batean kokatu beharra dago: «Didáctica de las Operaciones Mentales» izenekoa hain zuzen, eta bilduma osatzen duten 12 liburutik bigarrena da honakoa (iaz kaleratu zen bilduma honetako lehenengoa Luigi Tuffanelli-rena: *Comprender ¿Qué es? ¿Cómo funciona*?). Bilduma honen helburua ikasketa prozesua adimenaren ikuspuntutik ulertzea da eta gauzen esanahiak sortzeko funtsezkoak diren adimen prozesuak identifikatzen ditu. Alde horretatik, adierazgarriak dira bilduma osatzen duten izenburuak: aipatutako *Ulertu* eta *Sortu*-z gain, honakoak hurrenez hurren beste hamarrak: *Ebaluatu, Deskribatu, Esperimentatu, Hipotesiak formulatu, Interpretatu, Epaitu, Behatu, Ekoiztu, Hausnartu* eta *Alderatu*. Matteo Corradini adimenaren mekanismoetan saiatzen da murgiltzen 110 orrialdera iristen ez den liburu atsegin honetan. Pisu ezberdinetako lau zati ditu liburuak: bildumari dagokion egiturari jarraituz, lehendabizikoan (1., 2. eta 3. atalak) liburuari izena ematen dion kontzeptuari buruz erreferentzia egiten du kultura garaikidearen testuinguruan kokatuz; modu adimentsu eta deigarrian egiten duela esan dezakegu, izan ere honakoak dira ataletako izenburuak: *Suntsitu (Norberak bere burua suntsitu, Denbora suntsitu, Boterea suntsitu, Komunikazioa suntsitu, Emaitzak suntsitu), Sortu (Garun sortzailea, Hautematea, Ekintza sortzaileak)* eta *Asmatu (Ideiak materia dira, Magiatik eskolara, Ideiak sortzeko metodoak, Irakaskuntzaren uneak, Sortzeak zein eragin ekartzen du)*. Laugarren atalak zubiarena egiten du ikusi dugun lehenengo bloke eta hurrengoa lotuz, izenburuak garbi adierazten duen eran: *Proposatzen diren Proiektuak (edo eragiteko posibilitateak) irakurri aurretiko oharpenak*. Horrela, beste bloke nagusiari ekiten dio, alde didaktikoari begiratzen diona hain zuzen. Hemen hiru atal ditugu, bakoitza proiektu bati zuzendua; proiektu irudimentsu, erakargarri eta bideak zabaltzen dituztenak inondik inora; izan ere, lehenengo proiektuak (bosgarren atala) «Fotografiar las matemáticas» darama izenburua eta argazkiei buruz zenbait gauza planteatu eta gero (Argazki bat begiratzeko lau era, Irudiaren zentzua, Fusil baten antzera, argi-kolpe bat antzera, horrela da argazkia, Zenbat dimentsio du argazki batek?, Zintzotasunez sortu), matematikari heltzen dio dogmatikoa ez dela esanez eta matematikarekin ondo pasatzeko gonbitea luzatuz jarraian proiektuan sartuz hiru fase ezberdinetan. Seigarren eta zazpigarren atalak beste proiektu batzuk garatzen dituzte («Narrar la diversidad. Cultura del encuentro» eta «La música electrónica para la Memoria dela Shoah») eta aurrekoak bezala hauek ere arlo ezberdinetan kokatzen diren proiektu adimentsuen berri ematen digute, geurean geu ere sortzaile gisa aritzeko gonbitearekin. Bukatzeko epilogo motz batek sortze prozesuan aktiboak izateko deia egiten du, jarritako izenburua aski adierazgarria dena: «Salgo a correr, sigo creando, vuelvo para la cena». Bibliografia eta bibliografia iruzkindua gehitzen dizkio atseginez irakurtzen den liburu honi. Sortzearen inguruan asko esan izan (eta esango) da; ateak beti zabalik daude ekarpen ezberdinetarako, baina Matteo Corradini-k garbi adierazten du errazago dela sortutakoari buruz jardutea adimen sortzailea eta honek burutzen dituen operazioei buruz baino. Izan ere, liburuak sortze prozesua deskribatu eta horretan sakontzea nahi du, irakurlea ibilbide interesgarri honetan bidaide bihurtuz. *J.M.ª Sagasti* ## MONEREO, C. eta POZO, J.I. (2011) *La identidad en Psicología de la Educación. Necesidad, utilidad y límites. Madril: Narcea.* Izenburuak adierazi bezala, identitatearen inguruan eratuta dago liburua, eta ez da, ez, garrantzirik gabeko gaia, bertan adierazten den bezala, ikasketa oro, irakaskuntza oro, giza jarduera oro identitate zehatz baten inguruan ematen baita; iristen zaigun informazioa identitateak iragazten du, errealitatea interpretatzen dugun erari identitateak ematen dio forma, arazoei aurre egiteko erabiltzen ditugun baliabideen hautaketa gure identitateak markatzen du… Liburu honen editoreek (Carles Monereo, Bartzelonako Unibertsitate Autonomakoa eta Juan Ignacio Pozo Madrilgo Autonomokoa) lehenbiziko atalean liburuari izena ematen diona jorratzen dute: Identitatea Hezkuntzaren Psikologian, sarrera bezala uler dezakeguna. Aditu ezberdinen ekarpenak bilduz, hiru multzo nagusitan egituratzen da liburua: lehenbizikoan identitatea nola dagoen osatua eta bere modalitateak hezkuntza testuinguruan; lau atal ezberdinetan jorratzen da hau (*Identitatea aldaketa garaian. Hurbilketa soziokulturala*, Juan Daniel Ramirezena; *Identitatearen eraikuntza Ezagupen Psikologian*, Juan Ignacio Pozorena; *Irakaslearen heteronimoak. Identitatea, «selfs» eta irakaskuntza*, Carles Monereo eta Antoni Badiarena; *Ikaslearen identitatearen eraikuntza. Koordenada espazio-tenporalak*, Leili Falsafi eta Cesar Coll-ena). Bigarren multzoak hezkuntza testuinguru presentzialetan zein birtualetan identitatearen eraketa-mekanismoak, aldaketa eta garapena ikertzen ditu eta oraingo honetan ere lau ataletan garatzen da: *Ikasi, sentitu, eragin. Umeek marrazkien bitartez lorpen eta porroten berri ematen dute*, Montserrat de la Cruz, Nora Scheuer eta Juan Ignacio Pozorena; *«Ahots aniztasuna» identitate minoritarioa eraketan*, Jose Luis Lalueza eta Isabel Cresporena; *Eszenatoki akademikoak, unibertsitate-ikasleeen identitatea eta horien arteko motibazio orientazio mugimendu eta aldaketak*, Juan Antonio Huertas, Jesus Alonso Tapia, Daniel Trías, Aranzazu Ardura eta Esther Garcíarena; *Autorearen ahotsa testu akademikoetan, Identitatearen eraketa idazle bezala*, Montserrat Castelló, Gerardo Bañales, Mariona Corcelles, Anna Iñesta eta Norma Vegarena. Hirugarren multzoan identitatearen inguruan aldaketak eragitea ahalbideratzen duten aukera metodologikoak aurkezten dira eta beste behin, lau ataletan aurkeztuta: *Ikaskuntza eta irakaskuntza nola irudikatzen dituzte irakasleek? Kontzepzioetatik irakasle-perfilera*, Elena Martín, Juan Ignacio Pozo, M.ª Puy Pérez Echeverria, Mar Mateos eta Ana Martín-ena; Irakasleidentitateak asaldutako testuinguruetan, Adriana Gewerc-ena; *Irakaslearen identitatea hezkuntza testuinguru presentzialetan zein birtualetan*, Ibis M. Alvarez eta Antoni Badiarena; *Aholkulari psikopedagogikoen identitate profesionala. Eraiketa eta berreraiketa prozesuak*, M.ª Reyes Carretero eta M.ª Lluisa Pérez Cabanírena. Liburua izenburuan adierazitakoari saiatzen da eusten atal, ikuspuntu, marko teoriko, bide metodologiko, aztertutako kasuak eta aldagai ezberdinen artean. Hala ere, egile askoren ekarpenak dira, egitura sendoko liburua eta, osotasun bezala ikusita, zenbait momentutan faltan botatzen da erraztasuna irakurtzerakoan eta jarraipena liburuaren bilakaeran. Atalak, bakoitza bere multzoaren testuinguruan, unitate bezala ikustea izan daiteke aukerarik behinena; edonola ere, atal guztien bukaeran Ondorioak edo Azken gogoetak eta Erreferentzia bibliografikoen aipamenak agertzen dira, halako osotasunez jantzi nahian. Ez da dibulgazio-liburua, testuinguru unibertsitarioan (gradu, postgradu, doktoregoa) kokatu beharrekoa baizik. *Jose M.ª Mues*
aldizkariak.v1-6-194
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.35_ Zk.1 _2023_4", "issue": "Libk.35_ Zk.1 _2023_", "year": "2023", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
### **ZIENTZIAK BIZIDUNONTZAT. Tokiko curriculumak Euskal Herri osasuntsurako hezkuntzan** ## *SCIENCE FOR LIFE.* *Local curricula in education for a healthy Euskal Herria* Aitziber Sarobe Egiguren\*, Jon Mentxakatorre Odriozola, Itxaso Apraiz Larruzea Humanitate eta Hezkuntza Zientziak (HUHEZI). Mondragon Unibertsitatea **Laburpena:** Egun bizi dugun krisi ekologiko globalaren garaian, berebiziko garrantzia dute biodibertsitatearen eta gure ingurune naturalaren zaintzak. Izan ere, orain gutxi izandako pandemiak inoiz baino argiago erakutsi digu, bizitzaren amaraunean, gainerako bizidunekiko dugun menpekotasuna. Azken horrek, gainera, sozioekonomiaren eremuan eta, beraz, diziplinartekotasunean kokatzen gaitu. Hori dela eta, artikulu honetan, gaurgeroko egunetarako Giza eta Ingurumen Hezkuntzaren nondik norakoak aurkeztuko ditugu, eta osasun edo orekarako hezkuntzak mundu mailako markoan duen tokia. Horretarako, lehenik eta behin, azalpenak emango dira osasunaren esanahi holistikoaz, komunitatearen adiera zabalaz eta gizakiaren antropologia filosofikoaz. Bigarrenez, Euskal Herriaren izaera natural eta kulturalari erreparatuko diogu, aurretik egindako formulazioa bertan kokatu eta bideak irekitzeko. Ondoren, Modernitatearen krisiaren ezaugarriak aztertuko dira, horren aurrean bizitza osorako konpetentzietan oinarritutako eta Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera eratutako mundu mailako hezkuntzak daukan egitekoa azaltzeko. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako Foru Erkidegoetako hezkuntza curriculumek tokiko begiradari irekitako bideak aurretik esandakoari zer aukera ematen dioten azalduko dugu. Horrekin guztiarekin, gaurgero osasuntsurako hezkuntzaren oinarria jarriko da, euskal begiradaz. Gako-hitzak: gizabidea, GJH, Oinarrizko Hezkuntza, osasuna, tokiko curriculuma. *Abstract: In the present times of global ecological crisis, care about biodiversity and our natural environment takes an utmost importance. In fact, the recent pandemic has clearly shown us, more than ever before, our dependence upon other living organisms. Moreover, this last one places us in the field of socioeconomics, and thus, in interdisciplinarity. Therefore, the whereabouts of a Human and Environmental Education for a healthy present and future will be presented in the current article, as well as the place that a healthy and balanced education takes in the global framework. For that purpose, in the first place, the meaning of holistic health, the ample meaning of community, as well as human philosophical anthropology will be explained. Secondly, focus will be placed on the natural and cultural character of the Euskal Herria, and the previous formulation will be placed in that context. Thirdly, the characteristics of Modernity´s crisis will be studied in order to explain the task that a global competency-based education for lifelong learning and the Sustainable Development Goals have in that context. Last, the possibilities that curricula of the Basque Autonomous Community and the Chartered Community of Navarre offer to the local gaze will be presented. With all this, the basis for a present and future healthy education with a basque outlook will be set.* *Keywords: Basic Education, gizabidea, SDG, health, local curriculum.* *\* Harremanetan jartzeko / Corresponding author:* Aitziber Sarobe Egiguren. Humanitate eta Hezkuntza Zientziak (HUHEZI). Mondragon Unibertsitatea. Dorleta, s/n (20540, Eskoriatza). – asarob[e@mondragon.e](mailto:sarapikabea10@gmail.com)du *Nola aipatu / How to cite:* Sarobe Egiguren, Aitziber; Mentxakatorre Odriozola, Jon; Apraiz Larruzea, Itxaso (2023). «ZIENTZIAK BIZIDUNONTZAT. Tokiko curriculumak Euskal Herri osasuntsurako hezkuntzan». *Tantak*, 35(1), 23-42. (https://doi.org/10.1387/tantak.24266). Jasotze-data: 2023/03/25; Onartze-data: 2023/06/15. ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2023 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_14.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago #### 1. **Sarrera** Egun bizi dugun krisi ekologiko globalaren garaian, biodibertsitatearen eta gure ingurune naturalaren zaintzak berebiziko garrantzia dute. Izan ere, COVID19 koronabirusak eragindako pandemiak inoiz baino argiago erakutsi digu, bizitzaren amaraunean, gainerako bizidunekiko dugun menpekotasuna. Ezinbesteko harreman estu hori ondo ulertzeko, ordea, pentsamendu sistemikoa garatu behar da, eta, horretarako, lekuan lekuko bizitokitik eta bizimodutik globalizatuak diren fenomenoen ertz ugariak ulertu behar dira (Azkarraga, 2020). Erregai fosilek eragindako gas-isuriek areagotutako krisi klimatikoa, adibidez, ezin daiteke ganoraz ulertu energiaiturri horren sorkuntza eta erabileraren dimentsio oro ezagutu barik. Era berean, esaterako, biodibertsitatearen galeraren izaeraren jabe izateko, bizitzaren eboluzioaz jantzirik egon behar da, biologian zein ekologian espezifikoak diren ezagutzak ondo mamituz. Baina ez da nahikoa gure planetaren muga biofisikoak ulertzea. Aurreko mendearen azken hamarkadetan garapen jasangarriaren beharra teorizatu zuten ekonomialarien aurreikuspenik txarrenak betetzen ari diren honetan (Meadows *et al.,* 1972), gero eta ozenago entzuten ditugu garapen ekonomikoaren hazkuntza etete edo txikitzearen (*desazkundetza* legez ezaguna) baldintzapean irudikatzea aldarrikatzen duten ahotsak, hazkunde ekonomikoak gaina jo duelakoan (Taibo, 2017). Azken eztabaida horrek ekonomiaren, eta, beraz, Gizarte Zientzien ezagutza-arloan kokatzen gaitu. Alegia, fenomenologia konplexu horrek Natur Zientzien eta Gizarte Zientzien diziplinarteko ulermena eta ikuspegia eskatzen du, eta, horixe da, hain justu, Ingurumen Hezkuntzaren izateko arrazoia, nahiz eta orain arte halako ikuspegirik nekez izan duen. Ingurumen Hezkuntzak, hortaz, naturaren eta gizartearen fenomenologia konplexuaren ulermena izan behar du helburu nagusi. Eta gai handi bi horien arteko ardatza, izadia eta gizateria elkartzeko erdigunea, gizakia bera izan behar da. Hots, Ingurumen Hezkuntzak pertsonen jokabidean eragitea izan behar du helburu: nork bere bizimoduaz ingurumenean eta, ondorioz, biodibertsitatean eta gizataldeetan duen eraginaz hausnartzeko pentsamendu kritikoan eragitea da zioa, hortik eratorriko baita ingurumenaren aldeko jarrera eta konpromisoa bermatzeko jokabidea (Azkarraga, 2020). Balioetan hezteaz ari gara; beraz, pertsonen barne-aberastasunaz. Eta, horretarako, ezinbestekoa zaigu Giza Zientzien ekarpena, Natur eta Gizarte Zientzien arteko joskerak oinarri emankorra izan dezan. Izan ere, koxka ingurune naturala eta biodibertsitatea ondasun naturalak direna ulertzean badago, eta pertsona orok bere baitatik begirada eta konpromiso egokia garatu behar baditu, Ingurumen Hezkuntza diziplinartekotasunetik eratu behar da ezinbestean. Gizaki-izadi harremanaz gogoeta sakon eta integrala egin behar da, harreman horren aukera osasuntsuak erakusten duenaz. Horregatik, Ingurumen Hezkuntzaren giza dimentsioa na- barmenduz, giza hezkuntzaz ere ari garela azpimarratu nahi dugu. Eta gizakiaren osasunaren gakoei helduz, ageriko dira ingurumenaren osasuna lortzeko giltzarriak (UNESCO, 2019; 2020; 2021). Datozen lerroetan, hortaz, gaurgeroko egunetarako Giza eta Ingurumen Hezkuntzaren nondik norakoak, oinarriak, aurkeztuko ditugu, eta osasun edo orekarako hezkuntza horrek mundu mailako markoan duen tokia. Horretarako, lehenik eta behin, azalpenak emango dira osasunaren esanahi holistikoaz, komunitatearen adiera zabalaz eta gizakiaren antropologia filosofikoaz. Bigarrenez, Euskal Herriaren izaera natural eta kulturalari erreparatuko diogu, aurretik egindako formulazioa bertan kokatu eta bideak irekitzeko. Ondoren, Modernitatearen krisiaren ezaugarriak aztertuko dira, horren aurrean bizitza osorako konpetentzietan eta Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera eratutako mundu mailako hezkuntzak daukan egitekoa azaltzeko. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoetako hezkuntza-curriculumek irekitako bideak aurretik esandakoari zer aukera ematen dioten azalduko dugu. Horrekin guztiarekin, gaurgero osasuntsurako hezkuntzaren oinarria jarriko da, euskal begiradaz. # 2. **Osasunaz eta gizakiaz** Munduko Osasun Erakundeak, 1948an, osasuna zertan datzan azaltzean, honako irizpide hau eman zuen: osasuna ongizate fisiko, mental eta soziala da, min edota gaixotasunen gabeziaz harago (WHO, 2020). Hala, osasuna hainbat dimentsiotako oreka da, eta bide egokian aritzeari deritzo, zauririk egin dezakeenetik aldea izanik. Izan ere, haragi, adimen zein hurkoen harremanetatik erator daitekeen lehen mina, sarri, oreka galtzeko arriskuaren adierazle izaten da. Hau da, lehen mina, oro har, ez da gaixotasunaren ondorio, gaixo bihurtzeko bidea hartu izanaren keinu baizik. Horrek guztiak, beraz, honako hau iradokitzen du: osasunerako aukera daukanak osasunarekiko berezko harremana dauka, osasuntsu egoteko edo osasungarria ezagutzeko berezko gaitasuna dauka. Eta gizaki garen heinean, ezinbestean gizatasunaz gogoeta egitea eskatzen du. Gizakia zer da? Gizakia gizaki zerk egiten du? Betiereko galderak dira. Bai ondarezko azalpenak, bai zientziak erantzunik eman dute, eta erantzuten jarraitu behar dute. Behar biologikoei adituz gero, gizakia izadiaren atal biziduntzat ageri da. Hala, bizirik irauteko behar fisiologikoak premiazkoak zaizkio, eta horiek asetzeko oinarria hauetan datza: gorputzeko tenperaturari eusteko giroa, ura, elikagaiak, airea eta atsedena. Elementu horiek eta haien onarpenerako funtzioak, gainerako bizidunekin edota ingurunearekin dituen harremanen baitan lortzen eta bideratzen dituenez, izaera biofisiko jakinetan ematen dira. Eta horretarako teknika, eta horren gaineko gogoeta —teknologia—, erabiltzeaz gain, gizakiak ezinbestekoa du taldetasuna. Baina beste bizidunek ez bezala, kulturaren bidez eratzen du gizartea, tokian-tokian bizitzak oinarri dituen materia eta indar-emarien arabera garatzen dena. Giza bizitza, hortaz, beharrizanak asetu eta biziraupena bermatzeko bizimoduaz gain, taldearen araberako kulturaren baitan ezaugarritzen da (Valdevenito, 2007). Metabolismo sozial horren ondorioz, gizartearen bilakaerak berebiziko eragina du gizakiaren osasunean, eta gutxieneko oreka duenean, dauzkan galdera sakonei erantzuna bilatzen hasten da. Izan ere, gizakia bere buruari galdetzen dion izakia da, jakituria edukitzeaz jabe den *Homo sapiens sapiens*a. Baina galdera egiteak berak, galderak eurak aldera utzita, agerian uzten du gizakiak zentzuarekiko daukan ezinbesteko lotura (Frankl, 2011). Hots, gizakia zentzua bilatzen duen izakia da, eta egiten dituen galderak sakonak dira: Zer jakin, egin eta itxaron dezakegu? Zer jakin, egin eta itxaron behar dugu? (Kant, 2005). Itaun horien balizko erantzunak, ordea, gizakiaren gaitasun guztien indar eta aukerak eskatzen ditu. Horregatik, zentzuaren gaia ukatzen duen edozein zientzia, fisiko zein metafisiko, motz geratzen zaio gizakiari (Esfahani, 2017). Horixe da, hain zuzen ere, ongizateaz hain arduratuta dagoen xxi. mendeko gizateriak argi izan beharrekoa, ongizateak osasunaren oinarriak argi izatea eskatzen duelako, eta argitasun horrek gizakiari gizatasunaz galdetzen diolako. Eta beharrizan eta ibilbide horretan, lagungarri izan daiteke osasunaz antzinatean zer esaten zen gogoratzea (*ikus* Acosta eta Martínez, 2009). Lurraren eta garaien luze-zabalean, gizakiak egun onartzen duena baino sakontasun handiagoa ezagutzen zuen. Osasunaren ulermenak hala erakusten du, ongizatea edo oreka hiru dimentsiotan ere osatzen zelako, baina egungo azalpenetik alde handiz. Izan ere, ongizateak norberak norberarekin duen oreka, norberak hurkoarekin duen oreka eta norberak misterioarekin duen oreka barnebiltzen zituen. Hiruretako bat egoki izan gabe, gizakia ez zegoen bide osasuntsuan. Horregatik, hiru horietan banaka etetea esanguratsua izango da. Lehenik, norbera bere buruarekin ados egoteak gogoetarako bide esanguratsua irekitzen du. Haren arabera, Munduko Osasun Erakundeak egindako arlo fisiko eta mentalaren bereizketa urtu egiten da, eta gizakiak berezko osotasun borobilagoa duen irudia azaltzen zaigu. Izan ere, bihozmin ugarik erakusten dutenez, bihotzaren giharra bikain egonik ere, gizakiaren baitan urratu egin daiteke, fisikoa edota fisikoa ez den zauriren baten bidez. Gizakiak, hortaz, barnekotasuna edo baitatasuna dauka lehengo pentsamenduan. Bigarrenik, norbera hurkoarekin bat etortzeak ere zeresana ematen du. Izan ere, banakoa gogoa pizturik daukan materia hutsa baino gehiago bada, baitatik baitarako harremanera deitutako gizakia da, beste gizaki zein izakiekin. Gutako bat-bedera, hortaz, azalez gaindiko bestearen sakoneko aldearekin harremanetan egon daiteke; komunitate mailan, gizarte mailatik harago. Belarriak soinuaz haraindi esanahia aditzen duen legez, elkarbizitzan daudenek bataren eta bestearen artean eratutakoa ezagutzen dute; hots, batarengan edo bestearengan dagoenetik, elkarren tartean osatu dena. Harremanen orekak, beraz, osasuna dakarkio gizakiari, egun gizartean diren azaleko interakzio egokiak baino gehiago adierazten duena. Azkenik, gako adierazgarria erakusten du norberak bai banakoa, bai bestea gainditzen dituenarekin bat egiteak. Hau da, norbera begi hutsez ikusten dena baino gehiago izanik, eta besteekin begi hutsez ikusten dena baino gehiago sortzeko gai izanik, bizitzan nabari duen indar eta zentzu bizigarriarekin bakean egon beharra dauka. Gizakia, gizateria eta izadia baino gehiago den handitasun hori, misterioa, kulturaren arabera era jakinean eratu dena, Bizitza bera da, aurreko mailen orekarako zentzua ematen duena. Munduko Osasun Erakundeak ez dio ezer horretaz. Gizakiaren osasuna, hortaz, elkarrizketa edo elkar-harreman orekatuan oinarritzen da. Gizakiak, ondorioz, bere baitara eta bere baitatik besteengana eta izendaezinera zuzenduz lor dezake osasuna. Eta zuzenketa horrek gizakiari bizitzeko zentzua, norabidea, ematen dio: batetik bestera adostasunean. Mintzamen, arrazoimen, irudimen, arte zein politikaz, zentzu hori esanahi eran artikulatzeko gaitasuna izango du gizakiak, dakiela jakinik, galdera-erantzunak egiten dituen kontzientzia izanik. Horrexegatik, gizakiaren berezko ezaugarri naturala da kulturala izatea (Aristoteles, 2016). Baina gizakia gizaki izango da Bizitzaren dimentsio guztiak orekatuta dituenean: handitik txikira, txikitik handira. Eta gurean, Euskal Herriaren baitan, haren izaera fisiko eta kultural jakinean. ### 3. **Euskal Herriaz: inguruneaz eta gizabideaz** Euskal Herriak, Lurrean duen kokapenagatik, lehorreko zein itsasoko bizitzaren garapen eta aniztasunerako baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu. Bertako klima epela eta hezea da, eta aro geologikoek eragindako mailei eta orografiari esker, sare hidrografiko konplexu bezain aberatsa dauka. Mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duten mendilerroek isurialde bitan banatzen dituzte urak: Kantauri itsasora doazenak, iparralde gorabeheratsurantz, eta Ebro ibaira doazenak, hegoalde laurantz. Kantauriko isurialdea askoz ere hezeagoa da Mediterraneokoa baino, atmosferako hezetasunak mendiekin topo egitean, prezipitazioak sortu eta bazterrak busti egiten direlako. Hegoaldean, lehorragoa eta zapalagoa denez, baldintzak egokiagoak dira Mediterraneoko klima eta landarediarentzat. Horiek dira, beraz, Aturri eta Ebro ibaiek mugatzen duten Euskal Herriaren azalera txikian aurki daitekeen ekosistema eta habitat aniztasun handiaren oinarrizko arrazoiak. Gainera, itsasotik zein lehorretik basabizitzaren migraziorako gune estrategikoan egonik, berez biodibertsitate handia daukan eremua da. Baina, ingurunean eratu den paisaia, hein handian, garai ezberdinetan gizakiak egindako naturaren ustiapenaren erakusle da. Aroz aro gizakiak garatu dituen teknologiek aztarnak utzi dituzte, eta aztarna horiek aztertuta jakin daiteke zer eta nola ustiatu den erabilitako eremuan. Baina natura-baliabideen gaineko ezagutza horrek, iragana ulertzeko bideaz gain, egungo bizimoduaren aukerak aztertzeko bidea ematen du (Narbarte, 2020). Aurreko gizaldiei so, argi dago euskaldunek Euskal Herriko inguruneari etekin eraginkorra bilatu eta aurkitu diotena. Europako gainerako gizataldeekin bat, garaian garaiko ezagutza eta teknologiak baldintzatutako bizimodura egokitzen jakin dute, eta, ondorioz, ingurune naturalean eta biodibertsitatean eragin zuzena izan dute. Izan ere, krisi ekologiko globalaz hitz egiten den garai honetan, Euskal Herriko ekosistema guztiak, noiz edo noiz, era batera edo bestera, ustiatuak izan direla ikus dezakegu. Ziurrenik, Goi Erdi Aroaren azken alditik xviii. mendera arteko erabilera izan da eraginaren unerik gorena, egurraren beharrak baso bereziak suntsitzera eraman zuelako, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren mesedetan. Guztiz mindutako paisaia haren bilakaera da egun aurrez aurre ikus dezakeguna; berezkoak edo naturalak diren eremuak bakanduta, isolatuta eta egoera ekologiko oso okerrean daude, bereziki kantauriar isurialdean (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Saila, 2020). Basabizitzak eremu horietan nola edo hala iraun du, baina, biodibertsitateari eutsi nahi izanez gero, ezinbestekoa da eremu horiek berreskuratzea; hau da, isolatuta eta egoera kaxkarrean dauden natura-ingurune horien egoera ekologikoa hobetzea. Hala, Euskal Herriko naturaren eta ingurumenaren ordenamendu zein araubide juridikoetan ondo jaso da testuinguru hori eta bere bilakaeraren jarraipena egiteko prozedura; besteak beste, europarra den lege-markoak horrela eskatzen duelako (Europar Batasuna, 1992; 2009). Hortaz, egoeraren izaeraren eta mugen jabe egitean dago koxka. Izan ere, gizakia sistema bizidunen atal da, eta biodibertsitateak hura nola baldintzatzen duen ondo ez da ulertzen, ezagutza zientifiko guztien ekarpena izanagatik ere. Beraz, gizakiaren biziraupenaren mesedetan baino ez bada ere, egoera horrekiko erantzukizuna hil edo bizikoa da. Baina, aurretik esan bezala, bide antropozentriko berekoia onartezina da, komunitatearen edozein zentzu murrizten duelako, eta, osasuna, hain zuzen ere, komunitatearen adiera zabalen orekatik datorrelako. Horregatik, ingurune naturala paisaia bilakatzeko kulturak bere dimentsiorik onena aberastu behar du, eta kulturaren oinarriei behatzea lagungarri izan daiteke. Izan ere, gizakia animalia kulturala dela esatean, bere gizatasuna, osasunaren dimentsio guztietan orekatu edota aberasteko, lanketa beharrean dago. Gau-egunek hala eskatzen dute, bizitzaren joeran, eta *kultura* hitzak adiera hori dauka bere oinarrian, *culter* hitzak (euskarazko *golda*) ingurunea lantzeko —eta horren bitartez kultu egiteko— bitartekaria adierazten baitu. Gizakia gizakiago, gizaki hobe egitean, bai gizatasuna, bai gizateria edertu egiten dira, besteak beste ingurunea era egokian ustiatzen delako. Horregatik, gizatasuna lurraren apaltasunetik eratu behar da, osasunaren hiru dimentsioetatik, edozein antropozentrismo hertsitatik urrun, *humanus* hitzaren oinarrian dagoen *humus*arekin bat. Galdera, ondorioz, honako hau da: Euskal Herrian ba al dago osasuna, gizakia eta kulturaz esandakoa antolatzen duen adierazpenik? Bide hori hutsetik abiatu beharko genuke? Euskal tradizioari adituz gero, badago hori guztiori bildu eta bideratzen duenik: Barandiaranek (1977) gure herria aztertu eta adierazitako gizabidea. Gizabidearen gaineko informazioa bilatuz gero, ordea, egungo entziklopedia, bilduma edo ezagutza-iturrietan, nekez agertuko da adierazitakoa puntuz puntu. Baina, gizabidearen ezinbesteko formulazioari helduz gero, «gure baitakoak ez gara» adierazpidean hau esaten da: Lehenik eta behin, baitatasuna dugula. Bigarrenik, norberak bete edo asetzen ez duela, baizik eta beste inork edo ezerk. Hirugarrenik, osasuna, oreka, komunitatea, norbera besteren baitan egonik eta loratuz, eta bestea norberaren baitan biziz baino lortzen ez dela. Gizatasuna, osasuna eta kultura, hortaz, (g)izakien arteko baitatasunaren harreman bizigarrian dautza. Eta printzipio hori, norberarena eman eta bestearena jasotzeko irekita egotea biltzen duena, maitasunaren izaera besterik ez da1. Hau da, lehentasunez, norberaren aurretik, beste (g)izakirik edo (g)izatalderik jartzea. Izan ere, sozietatea indibiduoek osatzen dute, nor bere zilborraz arduraturik, baina komunitatea nor besteaz arduraturik. Labur esanda: norbera besteaz eta bestea norberaz arduratuz, bata besteari emanez, bataren eta bestearen arteko harremanean elkartuz, begi hutsez ikusi ez, baina barne-begiradaz bizi-bizi dagoen gizatasun, osasuna eta kultura sortzen dira, komunitatearen zentzua norberarengana, taldera eta Bizitzara hedatzen duena. Horregatik guztiagatik, Euskal Herriko ekosistemaren batek, oreka naturalik eta kulturalik izan(go) baldin badu, (g)izabidea iturri izanik izan(go) du. Ondorioz, horretarako galbidea nondik eratorri den jakin beharra dago, osabidearen aukerak ezagutu ahal izateko. #### 4. **Iragan hurbilaz eta orainaz** Gure garaiari kontsumismoaren, taldekidetza eragiten duen hedonismo zein hiperkapitalismoaren garai deritzogu. Baina, egiatan, horiek beste zerbaiten aurpegi edo sasoiko tresnak dira. Gure garaia nihilismoaren aroa da: edertasuna, egia eta ontasuna baino harago ezarri nahi (izan) den aldia, teknozientzia eta soziologia burokratikoaren bidez. Baina, zehatzago esanda, zer da nihilismoa? Arrazionalismoaren krisiaren ondoren eta garaikideen artean arrakasta handia daukan joera hori zertan datza? <sup>1</sup> UNESCOk, bere testuinguruan (2019), *transformative action* (*ekintza eraldatzaile*) darabil. Muinean printzipio berori dago: balioen sendotasuna norbera lehentasun ez izatean datza, eta lehentasuntzat hurkoa izatea. Nihilismoa edozein egia objektibo eta fundamentu edo oinarri ezeztatzen duen bidea da. Ezerrezaren filosofia legez, haren jarraitzaileek ikerketa bere horretan helburu izateaz teorizatzen dute, eta kuantifikazio eta esanahi bakarreko deskripziora mugatu, egiara heltzeko inolako asmo edo itxaropenik gabe. Horren ondorioz, metafisika, estetika eta etika oro suntsitzen ditu, harentzako oinarririk ez baitu onartzen. Nihilismoarentzat, sentsazio eta emozioetarako aukera besterik ez da existentzia, eta efimeroa denak agintzen du. Nihilismoaren gainean oinarritzen da konpromisorik hartu ezin duen jarrera, edozer eta guztia aldi-baterako eta probisionala dela esanda. Horregatik, naturaz edo Jainkoaz aritu aurretik, bide horrek lehenbizi gizakiaren gizatasuna eta nortasuna baztertzen dituela nabarmendu behar da. Izan ere, izakiaren eta izatearen ezeztapenak, ezinbestean, edozein duintasun eta egiarako harremanik eza dakar, eta abiapunturik hurbilena gizakiarenak estaltzen edo iluntzean dago. Hala, arrazoimen teknozientifikosekularraren ziurtasuna zentzuaren eta misterioaren gainetik gailentzean, eten edo zaildu egin dira pentsamendu-askatasuna, eta gogoak ikergaiaren eragin eta erakarpen ugariei jarraitzeko malgutasuna. Positibismoak gaitasuna ukatu zuelako, eta nihilismoak zentzurik ikusten ez diolako, hain zuzen ere (Possenti, 2013). Labur esanda, nihilismoa hauxe da: egiaren ideiaren krisia, izatearen ahaztea, ezagutza erreal eta objektiboaren eraisketa, gizakiaren gizatasunaren ezeztapenetik abiatuta. Adimen espekulatzailearen argitasuna izateari zuzentzen ez zaionean, (g)izakia natura eta balio ontologikorik gabe agertzen da. Eta, horrenbestez, filosofian ez da lan handirik egiten, ezpada zabortegian arkeologia, dekonstrukzio, kritikaren kritika edo transhumanismoa. Ondorio nagusiak hauek dira: - —Gizakiaren eta errealitatearen arteko arrakala existentziala. - —Izatea ahaztu edo ezkutatzea. Izatea helduezina denez, izakiaren gaineko ezagutza bilatzen da, zientziaren edo boterearen ideologiaren bitartez. - —Errealismoren (eta metafisikaren) gaineko nominalismoaren garaipena. Hizkuntza eta erreferentzia-sistema kode zientifiko eta testuetan lotzen da. Hitzak ez du esanahia janzten. - —Ikergai, aztergai edo mintzagai den objektuaren deuseztapen intelektuala (eta praktikoa). Edozer subjektiboa da. Egiarekiko harremanik ez dauka, norberaren zilborrera begira ez bada. Nihilismoaren aurka doa pentsamendua eta objektuaren lotura zuzena baieztatzen duen edozein bide. - —Unibertsoan eta bizitzan zentzu, asmo edo helbururik ezin onartzea. Horregatik, gizakiaren artikulazio berria ekarriko duen kontzientzia edo filosofia beharrean gaude. Edo, iraganarekin lotuz, filosofiaren bigarren jaiotzaren beharrean, fisikaren osteko metafisika izango ez dena, nihilismoa gaindituko duen etorrera baizik (*ikus* László, 2020). Beraz, filosofia berriak iraganeko onena izan beharko du: autonomoa edota sinesmenduna izatea, eta aukera existentzial eta bizipraktika legez garatzea (pertsonaren aszesi eta arimaren zaintza legez); hots, kontzientzia-aldaketarako bide izatea (Reale, 2003). Filosofiak alde teoriko eta kontzeptualaren lanketa huts izateari utzi behar dio, haren ikergaiak halakoak ez baitira iturriz. Filosofia berriak, ezinbesteko lanketa kontzeptualetik harago, honako maila hauek landu behar ditu: pertsona, arimak bere buruarekin eta bestearekin duen elkarrizketa, pasioen garbiketa eta askatasunaren bilaketa. Horregatik, filosofia medikuntza ere izango da, aipatutako hiru dimentsio sakonak orekatzeko lagungarri, eta barnekotasuna, autokontrola eta meditazioa ez ditu helburu izango, oinarrizko bide baino, ibilbide kontzeptuala legez (Skolimowski, 1992). Eta, horretarako, Modernitatea bera zertan datzan ulertu beharra dago. Modernitateak, arrazoimen sekular eta estuaren bidetik, aurreko mundu eta izaera zaharrari aurka jartzen zaion bide berria ekarri zuen, gogoa etengabeko aurrerapenean jarriz. Mundu hobearen ametsa, etengabeko zoriontasunaren asmakeria, eskaintzen du: teknozientzia eta soziologia burokratikoaren bidez, hurrengo urratsean aurrekoan baino gehiago izatea. Handitasuna pilaketan oinarritzen du, gehiketan, gorputz-giharrak, emozioen asebetetzea, izenaren irudia zein etxebizitza kopurua izanik. Eta aro garaikidearen joera nagusia da hipertrofia aurrerapentzat hartzearen abiadura handitzea. Bitartean, ordea, norberaren handikeria-nahiei begira, komunitatea, osasuna eta zentzua galdu egiten dira. Horregatik, garrantzitsua da gizakiaren osasuna kolokan jartzen duten Modernitatearen ezaugarri jakinei heltzea, egungo krisi sistemikoaren alde teoriko eta ekosoziala testuinguruan ulertze aldera. Lehenik eta behin, Modernitateak norberaren eta misterioaren arteko harremana gutxietsi egiten du. Gorputzezko bost zentzumenen bidezko fenomenoa ezagutza objektibo orotarako oinarri aldarrikatzean, edozein motatako baitatasuna lerro nagusitik baztertuta geratzen da. Ondorioz, sakratua, santua edo begirune osoa merezi duen edertasunarekiko harremana ostentzeko eta ahazteko bidea zabaldu egiten du. Transzendentziaren izpiak galdurik, haren benetakotasuna eta presentzia axolagabetzat hartzen dira. Lerro horretan, edertasunarekiko ardura galtzen da; ondoren, egiarekikoa; azkenik, balioekikoa. Egungo etika gabeziara heldu izanak argi utzi ditu katearen urratsak. Bigarrenik, norberaren eta ondokoaren arteko harremana xehetu egiten du Modernitateak. Objektibitatearen nagusitasunak subjektuen arteko intersubjektibitatea ezinezkotzat hartzea eskatzen du, eta horrek izakien baitako harremana ilundu eta urrundu egiten du. Elkarrekintza azalekoa bihurtzen da, eta entzumen sakonerako gaitasuna norberaren irekidurarako prestutasunarekin galtzen da. Horregatik, elkarri onena ezeren truke emateko gaitasuna mailatuta geratzen da, eta harremana, berriz, arauen eta asebetetze arinen mailan. Eta, azkenik, Modernitateak norberak bere buruarekiko duen harremana baztertzen du. Barne-hizketa balio gabeko subjektibitatera mugatuta, nork bere burua aztertu, onartu eta hobetzeko bidea galdu egiten da. Hori dela eta, barne-aberastasuna, jakituria, oroimena, eta egiari eta hitzari begirunea murriztu egiten dira. Luzeago joanda, gorputzarekiko errespetua ere galtzen da (gaur egun oso indarrean dagoen joera). Osasun gabezia horren aurrean, uneko emozioek indarra hartzen dute. Norberak arreta handia eskaintzen die emozio horiei, eta haiekin lotutako nahien asebetetze azkarrak lehentasuna lortzen du. Horregatik, gizartearen mezu eta baliabide ugarik sustatu edota erraztu egiten dute horien lorpena, norberaren, hurkoaren eta izadiaren kaltetan. Objektu material eta asetako nahien pilaketa —freskagarri, zapatila, oporraldi zein autoaren kontsumoaren bidez— hilezkor bihurtzen da argazki eta sare sozial kapitalista bidez. Gizakiaren osasuna kaltetzean, pertsona izateari utzi egiten zaio, banako edo indibiduo bilakatzeko. Eta komunitatearen edozein adiera galdu egiten da. Horregatik, giza mailako krisi sakonak izadi mailako krisi garrantzitsua dakar. Komunitate zientifikoak krisi ekologiko globalaren bi alderdi nabarmentzen ditu: klima-aldaketa eta biodibertsitatearen iraungitzea (IPCC, 2013; IPBES, 2019)2. Bata zein bestea Mendebaldeko gizarteen kontsumomailaren ondorio dira hein handian, eta Euskal Herriak oso modu gordi- gordinean erantzuten dio errealitate global horri. Kontsumoan arreta jarrita, esaterako, EAEn kontsumitzen den energiaren % 10 ere ez da bertan ekoizten (EEE, 2021). Horrek, eta gainean daukan bizi- eta garapen-eredu modernoak, zuzen-zuzeneko eragina du aipatutako mundu mailako krisi ekologikoaren alde bietan, eta, Euskal Herrian bertan, ekosistema guzti-guztietan. Euskal Herriak besarkatutako Modernitateak edozein izaki baliabidetzat dauka —gizaki ez dena, batez ere—, eta lotutako prozesu natural oro ekoizpenaren baldintzapean geratzen da. Orekarik gabeko ustiapenak osabidean jarri ezinezko mina egin dio ingurune biofisikoari, eta planeta mailako eraginaz, krisi ekologiko globalaz, hitz egin behar da Euskal Herritik bertatik. Horregatik, ezinbestekoa da gure lurraldearen bilakaeraren gainean gogoeta egitea, eta, gutxienez, ondo gogoan hartu behar dira bi puntu. Lehenik, ibilbidea planetako beste eremuetatik ekarritako baliabideei esker egin denez, mundu mailan eragindako zor ekologikoa. Bigarrenik, Euskal Herriko ingurunean bertan eragindako kalteek planeta osoan dituzten ondorioak. Euskal Herriko aztarna ekologikoak bertako eremua gainditu du (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, 2019), eta bertakoak ez diren baliabide naturalak xahutuz baino ezin dio eutsi egungo bizimoduari. Hortaz, osasunaren aldeko ikuspegitik, trantsizio sozioekologikoaren <sup>2</sup> EAEko politikan eragiteko txostena, bi erakundeen arteko elkarlanean ardaztua, BC3 euskal erakundeko adituak zuzendu du (BC3, 2021). beharrean gaude. Baina, trantsizio hori ondo irudikatzea ezinbestekoa da gure bizimoduaren aldaketak iragartzeko, aipatu bezala, gero eta indar handiagoa hartzen ari baita desazkundearen aldeko hautua (García, 2019). Hau da, ezinbestekoa da materia- eta energia-kontsumoa gutxitzea egungo baliabide naturalak eta biodibertsitatea zaindu eta ingurunearen kalitate ekologikoa handitze aldera. ## 5. **Gaurgero osasuntsurako oinarriak** Munduaren norabide nagusia *ego*era horretan egonda, osasuna berreskuratzeko ezinbestekoa da gizakiaren gaineko gogoeta, aurretik adierazi bezala: gizakia zer eta nola den, zer eta nola jakin dezakeen, zer eta nola egin dezakeen, zer eta nola itxaron dezakeen. Horretaz hitz ugari egin denez, gizakia eta *humanitatis* humanismoa zalantzan jarri dituen xx. mendean, batez ere, Morini3 helduko diogu gaurgero osasuntsuaren oinarriak zein liratekeen aztertzeko, UNESCOren proposamenen oinarrietan (izan) duen arduragatik. Labur esanda, kontzientzia-aldaketa behar da: *μετάνοια*. Lehenik eta behin, arrazoimenak logika, mekanismo eta determinismoaren mugak onartu behar ditu; hots, giza adimena orojakilea ez dela eta misterioarekin ere harremanetan dagoela. Arrazoimenak kritikoa izan behar du, baina autokritikoa ere bai. Horregatik, nominalismoak eta metodo kartesiarrak irekitako amildegiaren gainetik egiteko bidea aurkitu behar ditu, Mendebaldeko azken mendeetako pentsamendua arautzeko sakoneko arau edo printzipioek bi munduren banaketa ezartzen dutelako: - —Subjektua / Objektua. - —Arima / Gorputza. - —Espiritua / Materia. - Kalitatea / Kantitatea. - —Helburua / Kausalitatea. - —Sentimendua / Arrazoia. - —Askatasuna / Determinismoa. - —Existentzia / Esentzia. Banaketa horrek gure kontzeptu nagusiak eratzen ditu, eta, hortaz, bazterrekoa da alderdien batasuna, ikuspegi holistiko edota integrala, garatzen duen pentsamendua. Behaketa, esperimentazio eta manipulaziorako objektuen munduari ez zaiolako sakoneko harremanik onartzen bere burua sub- <sup>3</sup> Morinek 1999an aipatutakoak zehatzago adieraziko ditu 2003ko eta 2014ko argitalpenetan, baina lerro berberean. Horrek, beraz, agerian uzten du hemen gaurgero osasuntsurako oinarrietarako hartzen den ezinbesteko gogoeta aspaldikoa dela. jektu bakartzat duen gizakiaren bidez. Eta gako nagusia hemen dago, Giza eta Natur Zientzien arteko banaketa eragin duen horretan, eta horien baitan diziplina hiperespezializatuetan. Behin natura mekanikotzat hartuta, gizakia ere mekanikotzat hartu da, fisika, kimika, biologia edo psikologiaren ikuspegitik, eta haren espirituaren lorpenak (artea, testuak, filosofia) estutu egin dira. Baina, Modernitatearen beraren baitan, bai Giza Zientziek, bai Natur Zientziek erakutsi dute, haien barnetik, paradigma hau jasanezina dela, zilegitasunik ez duela (Gómez Pin, 2019). Izan ere, erredukzionismoak eta xehekeriak osotasunaren ezagutza atalen ezagutzara daramate, osotasunak bakarka iritzitako atalen batuketak baino izaera eta ezaugarri gehiago sortuko ez balitu legez. Erredukzionismoak konplexua sinplera mugatzen du, irizpide logiko-analitiko eta mekaniko bidez. Hortaz, neurgarri edo kuantifikagarri ez den oro baztertu egiten du, eta bai gizakiari, bai izadiari berezkoa duena kentzen dio. Morinek honela dio: > Gure heziketak banaketa, sailkatze, bazterketa eta ezagutzen lotura eza erakutsi digunez, horien bilduma ulertezina zaigu. Diziplinen artean, inoren eremuan ez dauden harremanak, aberasteak, testuinguruak, konplexutasunak ikusezin bihurtzen dira. Giza auzi handiak urtu egiten dira arazo tekniko eta zehatzen mesedetan. Sailkatutako eta sakabanatutako ezagutza antolatzeko ezintasunak testuinguratu eta globalizatzeko adimenaren berezko joera ezgaitzen du. (1999: 19) Hitz gutxitan, alderdi bakarreko eta osotasunari eta sakonerari itsua den inteligentziara ohituta dago Mendebaldeko gizartea, epe luzerako ikuspegi barik. Eta xxi. mendeko aro planetarioan, lehenbizi, hori gainditu beharra dago. Horrexegatik, Morinek argi dio: «Gaurgeroko heziketa lehen mailakoa eta unibertsala izan beharko da, giza izaeran ardaztuta» (1999: 22). Eta, horretarako, ezinbestekoa da nor garen eta non gauden, nondik gatozen eta nora goazen erantzuten jakitea. Bertatik eta baitatik. Gurean, berriz nabarmentzen dugu, euskaraz eta Euskal Herritik. Gizakia, izadiko izaki, berezko duen kulturaren bidez baino ez denez gizaki, ez dago giza adimenik —organo biologikorik— gabeko kulturarik, eta ez dago kulturarik gabeko giza adimenik —gogo espiritualik—. Horregatik, giza garapena norberaren gaitasunen, taldearen harremanen eta gizateria osoaren zentzuaren artean ematen da. Hala esan zuen Azurmendik, *gizabere*aren gainean egindako hausnarketa luzean (1975; 1991; 2016). Ondorioz, egungo aroak munduko kulturek ongarritutako pentsamendu eta antolaketa polizentrikoa behar du, abstraktua ez den unibertsaltasuna erakutsiko duena, giza izaeraren batasunaz eta aniztasunaz kontzientea. Lurreko nortasuna, kontzientzia edo izaera bertatik etortzen ez den bitartean, bai gizakia, bai izadia odol-negarretan egongo dira, bizitzaren hainbat alderdiri heriotza besterik ez ekarriz. Horregatik, konponbidea gizakiaren osotasun eta garapen integraletik etorriko da, eta, horretarako, ezinbestekoak dira bi puntu: bat, gizakiaren artikulazio berria, eta bi, artikulazio horretan adierazitako gaitasunen garapena: santutasunera irekiera, irudimena, sormena, maitasuna… Eta horretarako lagungarri da nork bere lurraldeari eta kulturari behatzea. Euskal Herria, etxea, auzolana, gizabidea… hitz bakarrean: herrigintza (Eizagirre eta Muñoa, 2021: 10-26; 352-60). Izan ere, inork tradiziozko bereari begiratuz, lurrarekin bat izandako kulturari, aurkituko du tokia munduan eta gizaterian. Eta aro planetarioan beharrezko duguna hori denez, gure kontzientziak lau alderdi landu behar ditu: - —Antropologikoa: batasuna aniztasunean ulertzeko. - —Ekologikoa: natur ekosistemen menderakuntzatik bertako bizikidetzara jauzi egiteko. - —Zibiko-lurtarra: edozein izakirekiko ardura hartzeko. - —Espirituala: edozein eremutan sakonera heltzeko. Hortaz, izendaezin, itxaronezin, ulertezinari tokia egin behar zaio; horren aurrean egoteko gaitasunari bide egin behar zaio. Izan ere, giza ulermenak azalpena gainditzen du. Morinen hitzetan: «Azalpena nahiko da gai anonimo edo materialen ulermen intelektual edo objektiborako. Urria da giza ulermenerako». Eta honako adibide hau ematen du: > Subjektutik subjekturako ezagutza eskatzen du. Umerik negarrez ikusiz gero, haren malkoen gazitasun-maila neurtu gabe ulertuko dut; eta, nigan umezaroko minak aurkituz, hura nirekin bat egiten dut eta ni harekin bat egiten naiz. Gainerakoak ez dira objektiboki baino ez aditzen, beste harengan eta norberagan bat egiteko beste subjektutzat baizik, beste *ni* (*alter ego*) bihurtzen den hurkoa (*ego alter*) (1999: 52). Horixe da, hain zuzen ere, gainerako izakiekiko harremanerako gakoa: irekidura eta sinpatia, balioak; euskaraz, gizabidea. Toki batera heltzea: hura nigan eta ni harengan; hi nigan eta ni higan. Izan ere, gure hizkuntzak horixe erakusten du, *hi ni*gan jarritakoaren araberakoa baita (ikus Buber, 2021). #### 6. **Duintasuna eta hezkuntza** Giza bizitzaren balio autonomoaz ezin dugu hitz egin. Bai filosofikoki, bai biologikoki ezinezkoa da, gizakiak baliorik badauka, hari emandako edo hari egindakoagatik delako. Hala, jakinmina duenarentzat, bizitza sakratua izango da, Misterioak emana, eta oparia izango da, Bizitzak (letra larriz) emana. Fedegabe edota zirrara gabekoarentzat ere, gizakia ezin da bere zilborrera mugatu, lanaren eta ekimenaren ondoriotzat izan beharko baitu, gutxienez, inolako merkatu, joko edo politikak mugaezina. Eta lan eta ekimen hori zaintza besterik ez da: norberaren zaintza, norberak, eta, batez ere, besteek egina. Giza bizitza, beraz, ikuspegia dena delakoa izanda ere, beti da duina, eta zaurgarria: hurkoaren zainketaren beharra dauka. Nihilista edo axolagabeak baino ez du horren aurrean besterik esango, hain zuzen ere, oinarri oro hautsi egiten duelako. Horregatik, bizitzak eskatzen duen katean —jaio, elikatu, hazi, ugaldu, hil—, atal guzti-guztietan, zaintza dago. Bularra ematean elikatu baino gehiago egiten da, ohe ondoan azken hitzak entzutean hiltzen lagundu baino gehiago egiten da. Babesa eta maitasuna batera doaz, gizakia baitatik baitara bizi delako, begi hutsez egiten duena barne-begiradaz betetzen duelako. Ondorioz, gizakiak neur daitekeena baino balio handiagoa dauka, zaintzaren bitartez handitu egiten dena. Gizakia bizitzara ekarria izan bada, arbasoek, gurasoek, bizitzari bide eman badiote, haren existentzia ordezkaezina eta neurriz kanpoko balioduna da. Horregatik ezin da gizakirik, edo bestelako bizitzarik, kaltetu edo hil izugarrikeriarik egin gabe. Horregatik ezin dugu baserririk edo altxorrik edo abererik bertan behera utzi, haiekin batera zaintza ugariren emaria dakartelako. Zainketa hori lanketa da, kultura, gizabidea, osasuna. Hori dela eta, gizaki jakinaren balioa neurtzekotan, zaintzaren kalitatearen adierazpena bilatu beharko litzateke: zenbat eman duen eta zenbat eman zaion. Hori guztia gogoan izanik, gizakiaren artikulazio berria emango duen antropologiak azalpena eta ulermena bilatu behar ditu. Gertatutakoa edo begi hutsez behatutakoa deskribatzea ez da nahikoa. Ulertu, erlazionatu eta gaien sakonera heltzea izan behar du helburu. Bizitzaren zentzuaz galdetu behar du; heriotza zer den edo sakoneko sentimenduak zer diren. Natur Zientzien *nola* galderari Giza Zientzien *zergatia* gehitu behar dio; zoo-antropologiak bide eman behar dio metafisikari edo ontologiari. Hots, gizakia ez du ulertu behar sentsazio edo fenomenoen joan-etorri legez, izatean errotu edo ardaztutako izaki/errealitate/izate subsistente eta iraunkor legez baino. Horregatik, gizakiaren irudi integrala eman behar du, gainerako izakiekin bat bizi denarena, eta gogoan hartu behar ditu ezagutzen diren bide guztiak: psikologia, biologia, soziologia, filosofia, teologia… Hitz gutxitan esanda, diziplinek oinarrietako iturrien emaria handitu behar dute, diziplinartekotasun-eremu sendo eta aberatsagoak jorratze aldera. Baina gizakiaren irekidura, osasunaren alde guztien oreka, komunitatearen zentzuaren zabalera, gizabidea eta hurkoa lehen mailan jartzea, ingurumena zaintzaren baitatik ulertzea, desazkundearen bidean aurrera egitea… nola ekarri oinarrizko eta bigarren mailako hezkuntzara, eta eskolako curriculumetara? UNESCOk ematen du mundu mailako tradizioz eta euskal ondarez ezagutzen duguna egungo hezkuntza arautura eramateko bidea, *transformative action* edo *ekintza eraldatzaile*aren bidez. Printzipio eta bide horren arabera, ikasleari edo gizakiari arreta osoa eskaintzean, pertsona ikas-prozesuaren ardatz bihurtzean, erdigunera ekarritakoa komunitatea da; hau da, gure hitzetan eta hemen garatutakoaren arabera, norberaren baitan, norbera eta gainerakoak, norberaren eta misterioaren arteko komu- nitatea. Hortik etorriko da bizitza osorako gaitasun eta garapen jasangarrietarako bideen benetakotasuna, jasangarritasuna ez baita metaketa edo gehiketaren sinonimo den hazkundea, harremanen oreka baino, komunitateko (g)izakien eta ingurunearen arteko harreman ororen osasuna. Ondorioz, Garapen Jasangarrirako Helburuak, benetan hala izateko, Gaurgero Osasuntsurako Helburuak izan behar dira, eta gizaki ororen baitako konpromisotik erdietsiko dira komunitatearen maila guztietan, txikitik handira. Hezkuntzari Giza eta Natur Zientziek egin beharreko ekarpena, hortaz, ezagutza-bide ugarien joskera da, (g)izakia erdigunean jarriz eta ezagutzaren egitura subjektu-objektu eskematik subjektuen arteko intersubjektibitatera aldatuz. Hala, unibertsalak diren edertasuna, egia eta balioak tokian-tokian, dagokion kultura eta hizkuntzatan agertuko dira, baina sakonean bizitzaren maila guztiekin lotura zuzenak izanez. Horrenbestez, egungo hezkuntza-sistemaren baitan Giza eta Ingurumen Hezkuntzak daukaten zeregina adieraziko dugu. ### 7. **Giza eta ingurumen hezkuntza** Ingurumen Hezkuntzaren eredua aurreko mendean sortu eta indartu zen, Munduko Gailurra izenez ezagutu eta Rio de Janeiron osatu zen Nazio Batuen mundu mailako batzarretik abiatuta. Ekimen hartan, mundu mailako ingurumen-gaien artean, arreta eskolan ere jarri zen, hezkuntzan ingurumenaren eta justizia sozialaren aldeko ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak sustatu behar direlakoan. Orduan hasi zen garapen jasangarriaren ulermen eta jabekuntzan oinarritutako hezkuntzaren aldarrikapena, eta horretara zuzentzeko tresna eta prozesuen adierazpena (Nazio Batuak, 1992). Ondoren, 1994an Aalborgen egindako batzarrean, Europako estrategia diseinatu zen, eta han ezarri ziren ia gaur egun arte iraun duten Eskolako Agenda 21 egitasmoaren oinarriak. Berriki, 2015ean Nazio Batuen Batzordeak onartutako 2030 Agendara eta helburuetara egokitu da egitasmoa. Hortaz, 2030 Agenda izenak adierazten duena, funtsean, ildo beretik doan asmoa da: gizaki, gizarte eta ingurumenaren osasunarekin inplikatuko diren herritarrak hezi nahi dira, zeinek biodibertsitatearen zaintza eta justizia soziala garapen ekonomikoaren baldintza gisa aintzatetsiko baitituzte (UNESCO, 2017). Testuinguru horretan, berebiziko garrantzia dauka mundu mailako fenomenoak tokian tokiko gizartean eta bizilekuan kokatzeko gaitasunak, herritar orok bere bizimodutik eragiteko. Horregatik, UNESCOren txostenean aipatzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuei jarraiki, eskolari eskatzen zaio krisi ekologiko globalari lotutako fenomenologia lantzea, tokian tokiko ezaugarrien baitan eta balioetan oinarrituz. Euskal Herrira etorriz, ezinbestekoa da bertako ingurune naturala eta biodibertsitatea ezagutzea, eta, horretarako, gizaldiz gizaldi nola ustiatu den jakitea. Zer kaltetu, betiko zer mindu eta zer galdu den ezagutzeko beste biderik ez dago, zer eta nola zaindu behar den argitzeko ere ez dagoen legez. Banakoaren nahi eta beharren gainetik dagoenaren ezagutza eta babesera zuzendutako hezkuntza da mundu mailatik Euskal Herriari eskatzen zaiona, trantsizio sozioekologikoaren aldekoa, biodibertsitatea ondasun unibertsaltzat daukana. Publikoaren eta unibertsalaren aldeko balioen heziketa eskatzen du bide horrek, eta, horregatik, Europako estatuetako azken hezkuntza-curriculumek euren egin dituzte GJH guztiak, curriculumaren garapenean zeharka eta oinarrian printzipio gisa ulertu behar direla ulertzen baita. Ondorioz, teknologiaren erabilera, antolaketa sozioekonomikoa, kultura-transmisio zein (g)izakiaren ulermenaren begirada ezin dira Modernitatearen hazkundearekin lerrokatu, horren muga eta alde ilun-zikinen aurka landu baita hamarkadak dituen Ingurumen Hezkuntzaren proposamena. ![](_page_15_Picture_2.jpeg) 1. irudia **2030 Garapen Jasangarrirako Helburuak (UNESCO, 2017) txostenetik egokituta. https://urolabizirik.org/2030-garapen-iraunkorrerako-helburuak/** Horregatik, Ingurumen Hezkuntza Giza Hezkuntza ere izan behar da, Natur eta Gizarte Zientzien lotura Giza Zientzien bidez eginez. Horretarako, tokiko curriculuma landu behar da, gertuko ingurunearekiko kontzientzia hartuz, ingurunea bera ondaretzat hartuz, komunitatearen humanismo edo gizabidea handitzen baita. Bide horretatik, egungo espazio-denborako egoera zehatza hortik at dagoen izaera holistikoarekin alderatu behar da, eta konponbide sortzaileak bilatu jasangarritasunaren alde. Euskal Herriak gainean dituen estatuen banaketa administratiboak, zer esanik ez, eragin zuzena dauka eskola-curriculum eta antolaketa ugari izatean. Baina testuinguru horri so, argi izan behar da bide nagusiaren begirada mundu mailakoa dela, eta eskolarako planteamendua, europarra. Hortik abiatuta, eta osasunaren orekak tokian tokiko curriculuma eskatzen duenez, gure proposamenak Euskal Herriko txoko guztietarako aukera eta malgutasuna dauzka. Izan ere, ikastetxe guztientzat oinarrizkoa den curriculumaren planteamendutik harago, ikastetxe orok bere hezkuntza-proiektuaren baitan egin beharreko curriculumaren plangintzan islatu beharko da jasangarritasunaren edota osasunaren alde, tokian-tokian, eskola-komunitateak egindako irakurketa. Aukera bikaina sortu da, hortaz, EAEri eta NFKri dagokienez, legedi (proposamen) berriekin, tokiko curriculuma ardatz izateko aukerak zuzentzen baitituzte (Nafarroako Foru Komunitatea, 2022; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, onartze prozesuan). Hala, egungo erronka edota arazo sozioekologikoen baitan, ikaste-irakaste prozesuak gertutik mundu zabalera eta mundu globaletik lokalera bidera daitezke, herritar (izango) den ikaslea erdigunean jarriz, ezagutza-arloen diziplinarteko begiradatik eta metodologia aktiboek jositako prozesuen bidez. Gako nagusietakoa, hortaz, 2030 Agendaren izaerari emaitza egokiak eskatzeko bidea jorratzean datza. Ingurumen Hezkuntza izango den Giza Hezkuntzak, ondorioz, eduki eta menderatzetik izan eta egotera jausteko bidea argitu behar du, ezinbesteko baldintza ontologikoa baita gizateriaren gaurgero osasuntsurako. Izan ere, mundu mailako hiritarra tokiko komunitateko herritarra izan behar da, lehenak ez baitu onurarik e(ra)gingo bigarrenean errotuta ez badago. Horrek, beraz, Giza Zientzien bidezko kontzientzia-aldaketa eskatzen du, gizabidearen kontzeptu espiritual-hermeneutiko berriaren alde egiteko, gizateriaren nagusitasun teknozientifikoaren aurrean (UNESCO, 2020: 34-38). Hitz gutxitan, «gizaki izaten ikastea», norberaren ezagutzaren eta kontzientziaren aldaketatik hasita; Mendebaldeko tradizioan *μετάνοια* izenez ezaguna da hori. Adituek nabarmentzen dutenez, indibidualismo berekoia, kontsumoaren kultoa eta atomismo soziopolitikoaren ordez, gizakiaren ardura eta patuaren oharpen kosmikoa, eta giza garapena kultura- eta espiritu-mailan sendotzea bilatu behar dira. (Ingurumen) Hezkuntzari Giza Zientziek eman behar dietena, hortaz, etikan, ekofilosofian eta estetikan sakontzeko heldulekuak dira, baitatik baitarako komunitate sakonari begira, txikitik handira hasiz. Horretarako, munduko tradizio humanistikoetara itzuli behar da, eta, gurean, gizabidean josten den euskal ondarera. Bertan mende eta mendeetako garapen jasangarriaren balioak aurki daitezke, gizakiaren duintasun moralaren eta naturaren berezko balioaren artean. Izan ere, ingurumena zaintzea gizakia zaintzea da, eta gizakia zaintzea ingurumena zaintzea izan beharko da, komunitatea erdigunean jarrita. Komunitate-erdiguneak izango dituen mundu mailako zibilizazio polizentrikoa da helburu, joera sozioekologikoduna, eta gizakiaren zentzuaren irekiduran errotua. # 8. **Azken hitza** Pertsonak gure komunitateari eta inguruneari lotuta bizi gara era batera edo bestera, eta harreman horien baitan dago gure osasuna eta zoriona. Tokian tokiko errealitatean eragiteko gaitasuna duten pertsonak heztea bada hezkuntzaren helburua, ezinbestekoa izango da krisi ekologiko globala bezalako fenomenologiak tokian tokiko errealitatera ekartzea, eta horrek tokiko curriculumak eraikitzea eskatzen du. Horretarako, eskolako zientziak Euskal Herri osasuntsurako hezkuntzari begira jartzeko proposamena egitea izan da artikulu honen helburua. #### **Erreferentziak** Acosta, A. eta Martínez, E. (koord.) (2009). *El Buen Vivir. Una vía para el desarrollo*. Abya-Yala. https://base.socioeco.org/docs/acosta-martinez-el\_buen\_ vivir.pdf Aristoteles (2016). *Politika*. Usabiaga, Iñaki (itz.). EHU. Azkarraga, J. (2020). Ekodistopia prospektiban, EHkotopia perspektiban. *Jakin*, 239: 49-74. Azurmendi, J.(1975). *Gizona abere hutsa da*. Jakin. Azurmendi, J.(1991). *Gizaberearen bakeak eta gerrak*. Elkar. Azurmendi, J. (2016). *Gizabere kooperatiboaz*. Jakin. Barandiaran, J.M. (1977). Humanismo vasco (aspectos). In HH.EE., *Cultura vasca* (17-26). Erein. BC3 (2021). *Presentation of the Report of the Workshop on Climate Change and Biodiversity co-sponsored by IPBES-IPCC*. https://info.bc3research. org/2021/06/10/presentation-of-the-report-of-the-workshop-on-climatechange-and-biodiversity-co-sponsored-by-ipbes-ipcc/ Buber, M. (2021). *Ich und Du*. Reclam. EEE (2021). *Energia egoeraren behatokia.* https://eve.eus/Conoce-la-Energia/Laenergia-en-Euskadi/Observatorio-de-coyuntura-energetica/2022/Noviembre-2022 Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (2020). *El estado de la naturaleza en Euskadi, Informe conforme a las Directivas de Aves y de Hábitats de la UE y sobre la geodiversidad 2013-2018*. Eusko Jaurlaritza. Eizagirre, A. eta Muñoa, I. (koord.) (2021). *Burujabetzaren bidetik*. Oreki. Esfahani, E. (2017). *The Power of Meaning. Finding Fulfillment in a World Obsessed with Happiness*. Broadway Books. - Europar Batasuna (1992). *Zuzentaraua (Europako Kontseiluarena) 92/43/ EEE 1992ko maiatzaren 21ekoa, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzkoa*. https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/ TXT/?uri=CELEX:31992L0043 - Europar Batasuna (2009). *Zuzentaraua (Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena) 2009/147/EE 2009ko azaroaren 30ekoa, basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoa.* https://www.euskadi.eus/contenidos/directiva/ directiva2009147/eu\_def/index.shtml - Frankl, V.E. (2011). *Man's Search for Ultimate Meaning*. Penguin. - García, F. (2019, urriak 9). Dicotomías perjudiciales: más allá del decrecimiento y del colapso*. El Salto.* https://www.elsaltodiario.com/laplaza/dicotomiasperjudiciales-mas-alla-del-decrecimiento-y-del-colapso. - Gómez, V. (2019). *Tras la física. Arranque jónico y renacer cuántico de la filosofía*. Abada. - Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Ingurumen Saila (2019). *Euskadiren Aztarna Ekologikoa, 2019*. Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/huella\_ecologica/eu\_def/adjuntos/Aztarna-Ekologikoa-WEB.pdf - IPCC (2013). *Quinto Informe de Evaluación del IPCC: Cambio climático (AR5)*. https://www.ipcc.ch/languages-2/spanish/ipcc-en-espanol-publications/ - IPBES (2019). *Global assessment report on biodiversity and ecosystem services of the Intergovernmental Science-Policy Platform on Biodiversity and Ecosystem Services*. https://ipbes.net/global-assessment - Kant, I. (2005). *Arrazoimen praktikoaren kritika*. Uribarri, Ibon (itz.). EHU. https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/jaitsi?id=12&f=pdf - László, E. (2020). *The Intelligence of the Cosmos*. Inner Traditions. - Meadows, D.M.; Randers, J. eta Meadows D.L (1972)*. The Limits to Growth: A Report for the Club of Rome's Project on the Predicament of Mankind.* Universe Books. - Morin, E. (1999). *Le sept savoirs nécesaires à l'éducation du future*. UNESCO. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000117740\_fre - Morin, E. (2014). *Enseigner à vivre: manifeste pour changer l'éducation*. Actes Sud/Play Bac. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000233862 - Morin, E. *et al.* (2003). *Éduquer pour l'ère planétaire: la pensée complexe comme méthode d'apprentissage dans l'erreur et l'incertitude humaines*. UNESCO. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000132793 - Nafarroako Foru Komunitatea (2022). *71/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena*. https://bon.navarra.es/eu/ iragarkia/-/texto/2022/155/1 - Narbarte, J. (2020). *Paisaje y Prácticas Sociales: Arqueología Agraria en el País Vasco./Landscape and social practices: Agrarian Archaeology in the Basque Country.* EHU. - Nazio Batuak (1992)*. Declaración de Río sobre el Medio Ambiente y el Desarrollo.* Nazio Batuen Lurraren Goi bilera. Rio de Janeiro. https://www. un.org/spanish/esa/sustdev/documents/declaracionrio.htm - Possenti, V. (2013). *La rivoluzione biopolitica. La fatale alleanza tra materialismo e tecnica*. Lindau. - Reale, G. (2003). *Radici culturali e spirituali dell'Europa. Per una rinascita dell'«uomo europeo»*. Raffaello Cortina Editore. - Skolimowski, J. (1992). *Living Philosophy. Eco-Philosophy as a Tree of Life*. Penguin. - Taibo, C. (2017). En defensa del decrecimiento, sobre capitalismo, crisis y barbarie. La Catarata. - UNESCO (2017). *Garapen jasangarriaren helburuetarako hezkuntza. Ikaskuntza helburuak*. UNESCO. https://www.ehige.eus/wp-content/uploads/2020/02/ Garapen-Jasangarriaren-Helburuetarako-Hezkuntza-gida-UNESCO.pdf - UNESCO (2019). *Framework for the Implementation of Education for Sustainable Development (ESD) Beyond 2019*. UNESCO. https://unesdoc.unesco.org/ ark:/48223/pf0000370215.locale=en - UNESCO (2020). *Humanistic Futures of Learning: Perspectives from UNESCO Chairs and UNITWIN Networks*. UNESCO. https://unesdoc.unesco.org/ ark:/48223/pf0000372577/PDF/372577eng.pdf.multi - UNESCO (2021). *Reimagining Our Futures Together: A New Social Contract for Education. Report from the International Commission on the Futures of Education*. UNESCO. https://reliefweb.int/report/world/reimagining-our-futurestogether-new-social-contract-education - Valdebenito, C. (2007). Defining homo sapiens-sapiens: anthropological approach. *Acta Bioethica,* 13(1). https://actabioethica.uchile.cl/index.php/ AB/article/view/16573 - WHO (2020). *Basic Documents.* WHO. https://apps.who.int/gb/bd/pdf\_files/ BD\_49th-en.pdf
aldizkariak.v1-0-714
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk. _2025_40", "issue": "Zk. _2025_", "year": "2025", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
## **Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen errendimenduaren konparaketarako estatistika bayestarraren alternatiba gisa** *(Non-parametric bootstrap for algorithm performance comparison as an alternative to Bayesian statistics)* > *Izei Múgica, Usue Mori*\**, Borja Calvo* Intelligent Systems Group, Informatika Fakultatea (UPV/EHU) **LABURPENA:** Adimen artifiziala eremu ia gehienetan txertatzen ari den garai honetan, ezinbestekoa da erabiltzen ditugun algoritmoen errendimenduen konparaketak egitea. Sarritan, algoritmo baten bitartez lortutako emaitzak erabilitako datuen izaeraren eta algoritmoen estokastizitatearen arabera aldakorrak dira, eta horrek konparaketa zailtzen du. Testuinguru horretan, beraz, algoritmoen arteko konparaketa egitean, lortutako ziurgabetasunaren kuantifikazioa alderdi garrantzitsua da, baina gehienetan ez zaio nahikoa garrantzi ematen. Izan ere, ziurgabetasunaren kuantifikaziorako urteetan zehar erabili diren estatistika frekuentistako hipotesi-probek gabezia nabariak dituzte arlo honetan. Alternatiba gisa, estatistika bayestarra da soluziorik onartuena gaur egun, baina badira beste metodo batzuk oraindik esploratu ez direnak. Artikulu honetan, ziurgabetasuna azaltzeko, bootstrap ez-parametrikoaren erabilera aztertuko dugu, eta metodo horren portaera estatistika bayestarrarekin alderatu eta antzekotasunak eta desberdintasunak agerian jarriko ditugu. HITZ GAKOAK: Ziurgabetasuna, estatistika bayestarra, birlaginketa metodoak, algoritmoen konparaketa. *ABSTRACT: In times where artificial intelligence is being incorporated into almost all application domains, it is essential to make comparisons between the results of the algorithms we use. It is often the case that the results obtained from an algorithm are dependent on their stochasticity and the nature of the data being used. This in turn can result in having greater difficulty in comparing algorithms with each other. Therefore, in such scenario, when comparing algorithms with each other, the quantification of the uncertainty is an important aspect, but it is generally not given sufficient importance. In fact, in order to quantify such uncertainty, the frequentist statistical tests that have been used over the years have obvious shortcomings in this regard. As an alternative, Bayesian statistics is the most widely accepted solution today, but there are other methods that have not yet been explored in depth. In this article we will examine the use of non-parametric bootstrap to illustrate this uncertainty, and we will compare the behavior of this method with that of Bayesian statistics, underlining the similarities and differences.* *KEYWORDS: Uncertainty, Bayesian statistics, resampling methods, algorithm comparison.* **\*** *Harremanetan jartzeko* / *Corresponding author:* Usue Mori. Intelligent Systems Group, Informatika Fakultatea (UPV/EHU). Manuel de Lardizabal, 1 (20018 Donostia-Espainia). – usue.mori@ehu.eus – https://orcid.org/ *Nola aipatu* / *How to cite:* Múgica, Izei; Mori, Usue; Calvo, Borja (2025). «Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen errendimenduaren konparaketarako estatistika bayestarraren alternatiba gisa». *Ekaia*, ale berezia 2025, 185-201. (https://doi.org/10.1387/ekaia.26327). Jasotze-data: 2024, maiatzak 20; Onartze-data: 2024, uztailak 24. ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © UPV/EHU Press 2025 ![](_page_0_Picture_14.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago ## 1. **SARRERA** Adimen artifiziala gure eguneroko bizitzako arlo eta ingurune guztietara hedatu den garai honetan, argi dago sistema horien erabilerak zenbait erronka eta arazo sortzen dituela. Haien artean, azken urteetan asko hitz egin da ereduen «kutxa beltza» izaerari buruz, eta baita adimen artifizialak sortzen dituen alborapenei buruz ere. Kontu horiei erantzunez, komunitate zientifikoa buru-belarri jarri da lanean eredu gardenagoak eta justuagoak eraikitzeko asmoarekin [1, 2]. Hori hala izanik ere, badago hainbesteko garrantzia eman ez zaion arlo bat, baina izugarrizko eragina duena ereduen erabileran eta haiengan jartzen dugun konfiantzan. Arlo hori algoritmo eta ereduen ebaluazioa da, eta zehatzago esanda, lortutako emaitzen ziurgabetasunaren azterketa. Kontu horien inguruan hausnarketa egiteko adibiderik sinpleenean oinarrituko gara. Demagun bi algoritmo ditugula eta populazio baten gainean duten jarduna konparatu nahi dugula (adibide gisa, demagun *n* tamainako TSP problema ebazteko bi algoritmo estokastiko ditugula eta bietatik onena zein den jakin nahi dugula). Onartuko dugu badugula eraren bat algoritmoen exekuziotik lortutako emaitzen kalitatea neurtzeko. Kontuan izan dezagun aztertu nahi dugun fenomeno honetan hainbat iturritatik etor daitekeela ziurgabetasuna; besteak beste, algoritmoen ausazko izaeratik edo populaziotik egindako lagin-hautaketatik. Beraz, bi algoritmok ematen dituzten emaitzen kalitateen arteko diferentzia *X* zorizko aldagaiaren bitartez adieraziko dugu, zeinak probabilitate-banaketa ezezaguna baitu. Helburua zorizko aldagai hori aztertzea izaten da, edo, zehazkiago, aldagai horren batezbestekoa aztertzea: *µ*. Kontuan izan, populazio osoa elementu infinituz osatuta egonda, ezinezkoa dela denetan algoritmoa probatzea. Hartara, ohiko prozedura esperimentazio bat egitea da, non zenbait datu multzotan edo problema-instantziatan (sarritan, optimizazioaren alorrean) bi algoritmoak aplikatzen diren eta lortutako emaitzen diferentziak jasotzen diren: *x*1, *x*2, ..., *xn*. Beste era batean esanda, *X* aldagaiaren laginketa bat dugu. Ohartu gaitezen esperimentazio honetatik lortutako emaitzak ez direla deterministak eta ziurgabetasuna hainbat iturritatik datorrela. Hasteko, hautatutako lagineko ale bakoitzean emaitza ezberdinak lortuko dira. Bestalde, hautatutako laginak berak ere badu eragina. Azkenik, algoritmoak berak estokastikoak izanik, emaitza ezberdinak eman ditzakete exekuzio bakoitzean. *x*1, *x*2, ..., *xn* diferentzia balioen batezbestekoa egiten badugu, *µ* diferentzien batezbestekoaren estimazio puntual bakar bat dugu, zenbaki bat. Baina zein da estimazio horren ziurgabetasuna? Zenbateraino fidatu gaitezke emaitza horretaz? Ba al dago ezberdintasun esanguratsurik algoritmoen emaitzen artean? Galdera horri erantzuna emateko, emaitzen azterketa estatistikoa egitea da ohiko prozedura. Hasiera batean, eta urte askoan zehar, komunitateak aho batez onartzen zituen estatistika frekuentistak proposatutako hipotesi-probak eta konfiantza-tarteak [3]. Azkenaldian, ordea, ezagun egin da prozedura horiek gabezia handiak dituztela [4, 5, 6], eta, ondorioz, estatistika bayestarraren erabilera hobetsi da [7]. Beste abantaila batzuen artean, estatistika bayestarrarekin lortutako emaitzak interpretagarriagoak dira, eta emaitzen ziurgabetasuna era naturalean neurtzea ahalbidetzen dute. Alabaina, estatistika bayestarrak baditu bere gabeziak eta zailtasunak. Hasteko, matematikoki konplexua da eta urteetan zehar erabili dugun estatistika frekuentistatik kontzeptualki guztiz ezberdina. Bestalde, alderdi praktikoetan zentratuz, *a priori* banaketa batzuen aukeraketa ez da tribiala eta horrek eragina izan dezake emaitzetan. Estatistika frekuentistaren barruan, badago algoritmoen konparaketa egiteko hain erabilia ez den metodo bat: bootstrap ez-parametrikoa. Hurbilketa hori oso intuitiboa eta kontzeptualki sinplea izanik ere, erabilitako estimatzaileen ziurgabetasuna kuantifikatzeko erabili daiteke. Hori horrela, artikulu honen helburua hau da: algoritmoen ebaluaziorako bootstrap ezparametrikoaren erabilera estatistika bayestarrak eskaintzen duen alor teorikoarekin alderatzea eta uztartzea. Horretarako, artikulua sei ataletan banatu dugu. 2. atalean, estatistika frekuentistaren eta bayestarraren sarrera bat egingo dugu, haietako bakoitzaren filosofia zein den azalduz eta ezberdintasunetan arreta ipiniz. 3. atalean, lan honetan konparatuko ditugun bi teknikak sakonago aztertuko ditugu: korrelaziodun t-test bayestarra eta bootstrap ez-parametrikoa. Ondoren, 4. atalean, egindako esperimentuen diseinua azalduko dugu, eta 5. atalean lortutako emaitzak. Azkenik, 6. atalean ondorioak laburbildu eta etorkizunerako ikerketa-ildo batzuk proposatuko ditugu. ## 2. **ZIURGABETASUNAREKIN LAN EGITEKO BI HURBILKETA** Nahiz eta matematikan adituak ez izan, badaude gure eguneroko bizitzan etengabe erabiltzen ditugun termino matematiko batzuk. Arruntenetariko bat «probabilitate» terminoa da, edozer gauzaren inguruan zalantzaren bat edo ziurtasun falta dugula adierazteko erabiltzen duguna. Noski, egunerokoan termino horri ematen diogun erabilera eta haren inguruan egiten dugun interpretazioa ez dator beti bat matematikan esleitzen zaion interpretazioarekin. Izan ere, ez da kontzeptu tribiala, eta estatistikaren arloan badaude bi interpretazio probabilitate kontzeptuarentzat, bi pentsamendueskola (eta lan egiteko era) sortu dituztenak: interpretazio frekuentista eta interpretazio bayestarra. Eskola frekuentistarentzat, probabilitateak zerbait objektiboa izan behar du, eta, izenak adierazten duen bezala, maiztasun terminoarekin lotzen da. Hau da, errepikakorra den ausazko esperimentu bat baldin badaukagu, gertaera jakin baten probabilitatea esperimentuaren hainbat errepikapenetan gertaera horren maiztasun erlatiboa izango da. Pentsa dezakegu interpretazio frekuentista dela naturalena edo intuitiboena, gehienbat lehen aipatutako adibideak erabiltzen direlako matematikoki ilustratzeko. Alabaina, interpretazio hori ez dator beti bat intuizioarekin, batik bat «esperimentua» errepikakorra ez bada. Esate baterako, nola interpreta dezakegu egun zehatz batean euria egiteko probabilitatea? Lehen aipatu bezala, gure eguneroko bizitzan, gure usteak adierazteko erabiltzen dugu askotan probabilitate terminoa, eta, hortaz, argudia daiteke probabilitatearen interpretazioa hain justu hori izan behar dela. Hori da eskola bayestarraren funtsa, non probabilitateak «usteak» adierazteko erabiltzen diren edo, beste era batean esanda, fenomeno baten inguruan daukagun ziurgabetasuna. Ezberdintasuna hobeto ulertzeko, adibide sinple bat jarriko dugu. Demagun txanpon bat dugula. Hura jaurtitzean, bi emaitza posible daude: aurpegia edo gurutzea. Jaurtiketa horren emaitza modelatzeko, Bernoulli banaketa bat erabil dezakegu.1 Banaketa horrek parametro bakarra du, *θ*, bi balio posibleren artean baten probabilitatea adierazten duena (aurpegiarena, adibidez; bestearen probabilitatea, gurutzearena, 1 – *θ* izango da). Helburua *θ* parametroaren estimazio bat egitea bada, txanpona behin eta berriro jaurti eta laginketa bat lortuko dugu. Bai estatistika frekuentistan, bai bayestarrean, banaketa bera erabiltzen da esperimentua modelatzeko, baina parametroaren tratamendua ezberdina da. Estatistika frekuentistan, onartzen da modelatu nahi dugun esperimentu horretan benetako balio bat (bakarra) dagoela parametroarentzat, nahiz eta balio hori ezezaguna izan. Estatistika-eskola horretan, aurpegia ateratzeko probabilitatea (*θ*) gertaeraren maiztasun erlatiboa erabiliz estimatzen da, zenbaki baten bidez, kontuan izanda jaurtiketa kopurua infiniturantz doanean estimazio hori benetako probabilitatera hurbilduko dela. Kontuan izan estimazio hori egiteko, laginketatik lortutako datuetan soilik oinarritzen garela. Estatistika bayestarrean, ordea, probabilitateak gure ziurgabetasuna modelatzeko erabiltzen direnez, parametroa bera zorizko aldagai moduan modelatzen dugu. Hau da, *θ* parametroak edozein balio har dezake, balio <sup>1</sup> Hainbat jaurtiketetan lortzen den emaitza modelatu nahi badugu binomial bat erabiliko genuke, baina egoera sinplifikatzeko jaurtiketa bakarra kontsideratuko dugu. bakoitzak bere probabilitatea izanik (betiere bere domeinuan, hau da, 0 eta 1 artean), eta haren dentsitate-funtzioak adieraziko du nola banatzen den probabilitate-masa domeinu horretan. Estimazioaren helburua parametro horren a posteriori banaketa lortzea izango da, eta, horretarako, Bayesen teorema erabiltzen da. Txanponaren adibidean, $\theta$ parametroaren banaketa honela lor dezakegu: $$p(\phi|D) = \frac{p(\phi)p(D|\phi)}{p(D)}$$ non p funtzioak kasu jarraituan dentsitate-funtzioa adierazten duen eta kasu diskretuan, aldiz, probabilitate-masa funtzioa. Gainera, $p(\theta)\theta$ parametroaren a priori banaketa da, hau da, banaketaren gainean dugun hasierako ustea; $p(D|\theta)$ laginketan lortutako datuen egiantza da (hau da, eskuragarri dugun lagina behatzeko probabilitatea $\theta$ balioa emanda); eta p(D) konstante normalizatzailea. Kontuan izan estimazio mota horrek datuetatik ateratako informazio objektiboa gure usteekin nahasten duela. Hortik dator estatistika bayestarraren izaera «subjektiboa», urteetan zehar gabezia moduan ikusi dena baina abantaila asko eskaintzen dituena. Parametroak eta lortutako estimazioak interpretatzeko moduan ezberdintasun horrek inplikazio sakonak ditu. Esate baterako, $\theta$ parametroaren interpretazio frekuentista egiten badugu, hau da, zenbaki bat dela onartzen badugu, $p(\theta > 0.5)$ kalkulatzeak ez dauka zentzurik. Aldiz, $\theta$ ikuspuntu bayestarretik ulertzen badugu $p(\theta > 0.5)$ , probabilitatea kalkulatzeak zentzu handiagoa dauka. Hurrengo ataletan ikusiko dugun bezala, bi hurbilpenak erabil daitezke algoritmoen edota ereduen errendimenduak konparatzean ziurgabetasuna aztertzeko, baina bi hurbilpenetan lortutako emaitzak interpretatzean oso ondo ulertu behar da bakoitzaren atzean dagoen «filosofia». # 3. ALGORITMOEN EMAITZEN KONPARAKETARAKO METODOAK Honelako egoera batean, algoritmoen emaitzak konparatzeko eta lortutako emaitzen analisi estatistikoa egiteko modurik ohikoena estatistika frekuentistan definitutako hipotesi-proba bat egitea da [3], adibiderik oinarrizkoena t-test delakoa izanik. Hipotesi-probetan, bi hipotesi definitzen dira, eta, gure problema partikularrean (algoritmoen exekuzio-emaitzen diferentzien batezbestekoaren balioa aztertzea) honela definituko dira: $H_0: \mu=0$ (hipotesi nulua), $H_1: \mu \neq 0$ (hipotesi alternatiboa). Hau da, diferentzien batezbestekoa 0 da, eta beraz, bi algoritmoen ontasun-maila berbera da, edo batezbestekoa 0 bestelakoa da, eta, beraz, portaera desberdina dute. Ja- rraian, metodo horiek, hipotesi nulua egia balitz, esperimentuan lortutako *x̄* (algoritmoen exekuzio-emaitzen diferentzien batezbestekoa) estimazioa edo hori baino balio arraroagoa lortzeko probabilitatea kalkulatzen dute. Balio hori da, hain zuzen, denok ezagutzen dugun *p*-balio famatua. Ondoren, *p*-balioa txikia bada (normalean, 0,05 baino txikiagoa), ulertzen da lortutako balioa oso inprobablea dela hipotesi nulupean eta, beraz, hipotesi nulua errefusatzen da. Kontrako kasuan, aldiz, *p*-balioa handia denean, hipotesi nulua ezin dugu errefusatu, eta bi algoritmoen arteko diferentziak esanguratsuak direla esateko nahikoa ebidentziarik ez dugula ondoriozta dezakegu soilik. Horrelako hurbilketek hainbat arazo dituzte [4, 6, 5], baina aipagarrienetako bat interpretazioa da. Testaren emaitzak zuzenean esaten digu, ezarritako konfiantzarekin, ea onar dezakegun batez-bestekoen artean diferentziarik dagoen ala ez, baina erantzun hori, Benavoliren hitzetan, erantzun «zuri-beltza» da [7]. Ziurgabetasuna testaren barne-kalkuluetan kontuan hartzen bada ere, testaren emaitzak ez digu informaziorik ematen horren inguruan. Gabezia horiei aurre egiteko asmoz, artikulu honetan algoritmoen konparaketa egiteko bi metodo alternatibotara joko dugu. Hasteko, alternatiba nagusitzat hartzen den estatistika bayestarreko testak erabiliko ditugu [8]. Bestalde, soluzio berritzaile gisa, estatistika frekuentistan oinarria duen bootstrap ez-parametrikoa [9] erabiliko dugu. Bi metodoen arteko konparaketa egingo dugu batik bat ziurgabetasunaren kuantifikazioari begira bakoitzaren ahalmenak eta ahuldadeak azpi marratzeko asmoz. ## 3.1. **Estatistika bayestarreko korrelaziodun t-testa** Aurreko ataletan aipatu dugun moduan, estatistika bayestarrean hurbilketa (eta interpretazioa) oso ezberdina da. Adibide sinple batekin hasteko, demagun bi algoritmoren emaitzen arteko diferentziak *µ* eta *σ* parametro ezezaguneko banaketa gausstarrari jarraitzen diola. Estatistika bayestarrean bi parametro horiek ere zorizko aldagaiak direla onartzen da. Gure kasuan *µ* parametroa interesatzen zaigu, hain justu diferentzien batezbestekoa adierazten duelako (hasieran ipinitako formulekin bat egiteko, pentsa *µ* parametroa *θ* parametroa dela eta haren inguruko analisia egin nahi dugula). Hortaz, *a priori* banaketa batetik abiatuz, hurbilketa bayestarrean esperimentazioan lortutako emaitzak erabiliko ditugu *µ* parametroaren *a posteriori* banaketa lortzeko, banaketa horrek algoritmoen diferentziaren batezbestekoari buruz espero dezakeguna adieraziko duelakoan. Kontuan izan probabilitate-banaketa bat emateak estimazio puntual bat lortzeko aukera ematen duela —itxaropena erabiliz, adibidez—, baina, gainera, ziurgabetasunari buruzko informazioa ere ematen digula —adibidez *a posteriori* banaketaren bariantzaren bitartez—. Algoritmoen konparaketarako estatistika bayestarra erabiltzeko, zenbait erabaki hartu behar ditugu; besteak beste, estimatu nahi dugun parametroaren *a priori* banaketa, eta datuen egiantz-funtzioaren forma. Hainbat aukera egonik ere, gure testuinguruan korrelaziodun t-test bayestarra [10] erabiltzea izaten da ohikoena. Metodo horretan, honako erabaki hauek hartu ohi dira: 1. **Egiantz-funtzioa.** Metodoan datuak (hau da, esperimentuan lortutako emaitzen arteko diferentziak) honako banaketa honetatik sortu direla onartzen da: $$x = 1\mu + v$$ non $\mathbf{x} = (x_1, x_2, ..., x)$ esperimentuan lortutako diferentzien bektorea den, $\mathbf{1}$ n tamainako batekoen bektorea den eta $\mathbf{v}$ n dimentsioko banaketa gausstar batetik ateratako zarata den, hots, $\mathbf{v} \sim MVN(\mathbf{0}, \Sigma_{n \times n})$ . Azkenik, $\Sigma_{n \times n}$ kobariantza matrizearen balioak honela definitzen dira: $\Sigma_{ii} = \sigma^2$ eta $\Sigma_{ij} = \rho \sigma^2$ , $i \neq j$ denean, non $\sigma^2$ bariantza eta $\rho$ korrelazio- koefizientea - zeina [-1,1] tartean baitago (neurketak askeak ez direnean, haien arteko korrelazioa aintzat hartzen da; adibidez, balidazio gurutzatua erabili bada eta neurketak datu-base beraren gainean eginda badaude, baina, bestela, gure kasuan bezala, $\rho = 0$ hartzen da)- diren. Datuen gaineko eredu hori onartuz gero, egiantz-funtzioak honako itxura hau hartzen du: $$p(\mathbf{x}|\mu, \Sigma) = \frac{\exp\left(-\frac{1}{2}(\mathbf{x} - \mathbf{1}\mu)^T \sum^{-1} (\mathbf{x} - \mathbf{1}\mu)\right)}{(2\pi)^{n/2} \sqrt{|\Sigma|}}$$ 2. *A priori* banaketa. Normal-Gamma banaketa bat aukeratzen da, $\{\mu_0 = 0, k_0 \to \infty, a = -1/2, b = 0\}$ parametroduna. Aukeraketa horiek ez dira ausazkoak: hautatutako a priori banaketa definitu dugun egiantz-funtzioaren konjugatua da, eta ondorioz, a posteriori banaketaren kalkulua analitikoki egin daiteke (horrela ez balitz, zenbakizko metodoak, laginketa-metodoak eta abar erabili beharko genituzke a posteriori banaketa tratatzeko), emaitza n-1 askatasun graduko Student-en t banaketa bat izanik: $$p(\mu | \mathbf{x}, \mu_0, k_0, a, b) = St\left(\mu; n - 1, \overline{\mathbf{x}}, \left(\frac{1}{n} + \frac{\rho}{1 - \rho}\right) \hat{\sigma}^2\right)$$ *A priori* banaketarentzat aukeratu ditugun parametroen balioekin, lortzen dugun *a posteriori* banaketa estatistika frekuentistako t-test korrelatuan *p*-balioa kalkulatzeko erabiltzen den banaketa bera da. Baina gogoan izan, alde batetik, estatistika frekuentistan banaketa bera ez dela itzultzen, hau da, *p*-balioa kalkulatzeko erabiltzen dela bakarrik, eta bestetik, bi kasuetan interpretazioa ezberdina dela. Alde horretatik, argi dago estatistika bayestarrak informazio gehiago eta interpretatzeko errazagoa dena ematen digula; interesatzen zaigun parametroaren (*µ*-ren) probabilitate-banaketa bat, alegia. Alabaina, galdetu genezake ea zer punturaino adierazten duen ondo banaketa horrek zer ziurgabetasun dagoen (edo izan beharko genukeen) benetan' testuinguru zehatz batean. Ez hori bakarrik; izan ere, ba al dago eraren bat ikuspuntu frekuentistatik antzeko zerbait lortzeko? Bestalde, test bayestar horren izaera parametrikoak (bai *a priori* banaketari, bai egiantz-funtzioari dagokienez) ere baditu bere mugak; besteak beste, zer gertatzen da gure datuek ez badiote onartutako ereduari jarraitzen? Alternatiba ez-parametriko bayestarrak ere badiren arren, ez daude hain hedatuta. Hori guztia kontuan izanda, hurrengo ataletan alternatiba bat proposatuko dugu, bootstrap ez-parametrikoa tresna gisa erabiliz. ## 3.2. **Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen konparaketarako** Behin baino gehiagotan aipatu dugun moduan, algoritmoak konparatzean funtsezkoa da egindako esperimentaziotik atera ditugun ondorioen ziurgabetasuna, nolabait, neurtzea. Egin dezakegun analisi estatistikorik sinpleena esperimentazioaren emaitzei (algoritmo horien «erabileraren» lagin bati) estimatzaileak aplikatzea da. Adibidez, artikulu honetan erabiltzen ari garen kasuan, algoritmoen arteko diferentziaren itxaropenaren estimatzailea, *µˆ*, laginaren batezbestekoa izango da estatistika frekuentistan: *X̅*. Estimatzaile hori daukagun laginari aplikatuz estimazio puntual bakar bat lortuko dugu: *x̄*. Adibide horretan argi ikusten da estimatzaileak ere zorizko aldagaiak direla; izan ere, beste lagin ezberdin batzuei aplikatuz gero (beste esperimentazio batzuei), beste estimazio batzuk lortuko ditugu. Kasu sinple horretan, nola jakin dezakegu zein den egin dugun estimazioaren ziurgabetasuna? Esperimentazioa hainbat aldiz errepikatuz gero, zer punturaino izango dira ezberdinak lortuko ditugun estimazioak? Testuinguru kontrolatuetan, galdera horri teorikoki erantzun diezaiokegu, estimatzailearen probabilitate-banaketa analitikoki kalkula daitekeelako. Zoritxarrez, kasu orokorrean hori ez da posible. Estimatzailearen banaketaren hurbilpen bat lortzeko existitzen diren tekniken artean bat landuko dugu lan honetan: bootstrap ez-parametrikoa. Bootstrap metodoa birlaginketa-teknika bat da [9] eta *plug-in* printzipioa dago haren oinarrian. Printzipio horren ideia sinplea da: zerbait ezagutzen ez baduzu, estimazio batekin hurbildu. Gure helburua estimatzailearen banaketa probabilistikoa ezagutzea da, baina analitikoki lortu ezin dugunez, haren espresioaren hurbilketa bat egingo dugu hura laginduz. Horretarako bi pauso eman beharko genituzke: i) jatorrizko populazioa lagindu, eta ii) lagin horri estimatzailea aplikatu. Alabaina, kasu honetan, ez dugu ezagutzen jatorrizko populazioa (algoritmoak aplikatzean lor daitezkeen emaitza posible guztiak), baina badugu haren hurbilketa bat: gure hasierako lagina. Beraz, prozesuaren lehenengo pausoan, populazioa lagindu beharrean, hasierako lagina (esperimentazioaren emaitzak) laginduko dugu, eta, ondoren, aztertu nahi dugun estimatzailea aplikatuko diogu birlaginketa horietako bakoitzari. Ikusten dugun moduan, etengabe *plug-in* printzipioa aplikatzen dugu, ezezaguna dena estimazio bidez hurbilduz. Zehatzago esanda, hasierako lagina, $(x_1, ..., x_n)$ , gure populazioa dela onartzen badugu eta $x_i$ guztiak ekiprobableak izanik, bakoitzaren probabilitatea 1/n izango da. Beraz, lehenengo pausoan «populazio» hori laginduko dugu ausazko laginketa itzuleraduna erabiliz, n elementuko bootstrap lagin bat eraiki arte: $x_1^*$ . Lagin horri gure estimatzailea aplikatu, eta estimazio bat lortuko dugu: gure kasuan $\bar{x}_1^*$ . Prozedura hori behin eta berriro errepikatuko dugu, B bootstrap lagina, $\{x_1^*, x_2^*, ..., x_n^*\}$ eta dagozkien B estimazioak lortu arte. Prozedura horri bootstrap ez-parametrikoa deritzo eta lortutako estimatzaile multzoak B tamainako estimatzailearen bootstrap laginketa bat osatzen du, estimatzailearen banaketa hurbiltzeko erabiliko duguna. #### 4. ESPERIMENTUEN DISEINUA Atal honetan, algoritmoen konparaketarako erabiltzen diren hurbilpenak gure proposamenarekin (hurbilpen frekuentistaren barruan kokatua) alderatuko ditugu, zenbait esperimenturen bitartez. Hurbilpen frekuentista eta bayestarra izaeraz desberdinak diren arren, bakoitzak bere indargune eta ahuleziak dituelarik, aztertuko dugu biak zer punturaino izan daitezkeen bateragarriak jarraian jorratuko ditugun esperimentuekin. Hurbilpenak konparatu ahal izateko, interesgarria izan daiteke algoritmo-pare jakin baten exekuzioaren portaera era artifizialean simulatzea; izan ere, simulazio horren gainean hurbilpen frekuentista eta bayestarra aplikatuta, bien arteko desberdintasunak azaleratuko dira (desberdintasunik egonez gero, jakina). Zehatzago esanda, algoritmo-pare baten exekuzioen emaitza banaketa- pare jakin batzuekin adieraziz gero, banaketa horiek lagindu genitzake, diferentziak kalkulatu, birlaginketa-metodoa eta korrelaziodun t-test bayestarra aplikatu, eta abar. Gainera, jatorrizko banaketak ezagutzen ditugunez, X diferentzia-aldagaiaren benetako banaketa ere kalkula dezakegu, bertatik itxaropena, desbideratze estandarra eta bestelakoak ateratzeko eta informazio hori bi hurbilpenek eskaintzen dituzten emaitzekin uztartzeko, 1. irudian ageri den moduan. Jakina, egoera erreal batean ez dugunez X aldagaiaren banaketaren inguruko informazio gehigarri hori izango, benetako egoera bat ere tratatuko dugu artikulu honetan, zeinaren inguruko xehetasunak 4.1. atalean deskribatuko diren. Testuinguru horretan, bost esperimentu egin ditugu, guztiak oinarri beraren gainean. Hasteko, simulazio kasuetarako, algoritmoek lortutako emaitzak banaketa banarekin modelizatuko ditugu. Adibidez, onar genezake, A algoritmoak problema jakin bat ebaztean lortzen dituen emaitzek banaketa gausstar bati jarraitzen diotela. Jarraian, 50 tamainako lagin bana aterako dugu banaketa horietatik. Azken esperimenturako —kasu errealerako hain zuzen— jatorrizko banaketak ezezagunak direnez, 50 tamaina finkoko lagin batetik abiatuko gara zuzenean (berehala tratatuko dugu datu horien izaera). Hemendik aurrera, esperimentu guztietan prozedura berbera aplikatuko dugu, sekuentzialki gauzatu beharreko lau urratsez osatua: 1. **Laginen arteko diferentzia kalkulatu.** Demagun bi algoritmoren exekuzioen portaerak konparatzeko $\mathbf{x}^{(1)} = (x_1^{(1)}, x_2^{(1)}, ..., x_n^{(1)})$ eta $\mathbf{x}^{(2)} = (x_1^{(2)}, x_2^{(2)}, ..., x_n^{(2)})$ laginak lortu ditugula, hurrenez hurren. Orduan, honako kalkulu hau egingo dugu: $$\mathbf{x} = \mathbf{x}^{(1)} - \mathbf{x}^{(2)} = (x_1^{(1)} - x_1^{(2)}, x_2^{(1)} - x_2^{(2)}, \dots, x_n^{(1)} - x_n^{(2)})$$ 2. Bootstrap bidezko birlaginketa eta dentsitatearen estimazioa. Bootstrap teknikaren bidez aurreko x birlaginduko dugu, n=50 tamainako B=50 lagin sortuko. Lagin bakoitzeko haren batezbestekoa kalkulatuko dugu, diferentzien banaketaren itxaropenaren estimazio- puntual gisa. Hortaz, B=50 estimazio-puntualez osaturiko $\hat{\mu}$ lagin bat lortuko dugu: $$\hat{\mu}^* = \left(\overline{\boldsymbol{x}}_1^*, \overline{\boldsymbol{x}}_2^*, ..., \overline{\boldsymbol{x}}_{50}^*\right)$$ Ohartu lagin hori $\mu$ -ren estimatzailearen banaketaren bootstrap hurbilketa bat dela. Dena den, aurrerago azalduko dugun moduan, hurbilpen bayestarrarekin konparaketak egiteko, interesgarria izango da $\mu$ -ren estimatzailearen banaketa jarraitu bat lortzea, bi banaketak diskretuak edo jarraituak izatea eskatzen baitu erabiliko dugun konparaketa-neurriak. Hori dela eta, $\hat{\mu}$ laginetik abiatuta, banaketa hori hurbilduko dugu, kernel dentsitatearen estimazio (KDE) teknika erabiliz [11]. Teknika hori, hitz gutxitan, banaketa enpirikoen ideia- tik abiatzen da, f dentsitate-funtzio bat hari dagokion lagin baten bidez estimatuz, honako formula honen arabera: $$\hat{f}_h(x) = \frac{1}{nh} \sum_{i=1}^n K\left(\frac{x - x_i}{h}\right),$$ non n lagin-tamaina den, K estimaturiko dentsitate-funtzioa leuntzen duen kernel deritzon funtzio bat den eta h leuntasun-maila kontrolatzen duen banda-zabalera den. Gure kasuan, ohartu behar dugu halaber $x_i = \overline{x}_i^*$ dela. Argi dago erabiltzen diren kernel funtzioek eta banda-zabalerek eragina dutela estimazioan, eta ikuspegi horri jarraikiz, interesgarria litzateke parametro horien beste konfigurazio batzuetan emaitzak nola aldatzen diren ikustea. Edonola ere, limitearen teorema zentrala kontuan hartuz, $\mu$ -ren estimatzailearentzat banaketa gausstar bat espero daitekeenez, eta bestalde, h-ren doikuntzarako literaturan emaitza onak ematen dituen heuristiko bat erabili ohi denez [12, 13], $\hat{f}_h(x)$ kalkulatzeko, kernel gausstarra eta heuristiko hori erabiliko ditugu kasu guztietan. Hau da: $$K\left(\frac{x-x_i}{h}\right) = \frac{1}{\sqrt{2\pi}}e^{-\frac{1}{2}\left(\frac{x-x_i}{h}\right)^2},$$ $$h = 0.9 \min\left(\hat{\sigma}, \frac{IQR}{1.34}\right) n^{-\frac{1}{5}},$$ non $\hat{\sigma}^2$ lagin-kuasibariantza den, IQR kuartil arteko heina eta n intereseko banaketa hurbiltzeko erabiliko dugun laginaren tamaina. 3. **Korrelaziodun t-test bayestarraren aplikazioa.** Hurbilpen bayestarra kontuan hartuz, korrelaziodun t-test bayestarra aplikatuko dugu x laginaren gainean, a priori banaketarentzat 3.1. atalean zehazturiko banaketa hartuz, dagozkion parametroekin eta $\rho = 0$ hartuz (suposatzen da behaketen artean korrelaziorik ez dagoela). Hartara, $\mu$ -ren a posteriori banaketa honako Student banaketa hau izango da: $$St\left(\mu; n-1, \overline{x}, \frac{\hat{\sigma}^2}{n}\right),$$ $ar{x}$ lagin-batezbestekoa izanik. 4. **Banaketen arteko diferentzia estatistikoaren kalkulua.** Azkenik, hurbilpen bakoitzarekin lorturiko banaketen arteko diferentzia kalkulatuko dugu. Horretarako, Jensen-Shannon dibergentzia proposatzen dugu neurri gisa, honako formula honen bidez emana datorrena: $$D_{JS}(f \parallel g) = \frac{1}{2}D_{KL}(f \parallel q) + \frac{1}{2}D_{KL}(g \parallel q),$$ non *f* eta *g* konparatu beharreko banaketak diren, *<sup>q</sup>* <sup>=</sup> <sup>1</sup> <sup>2</sup> (*<sup>f</sup>* <sup>+</sup> *<sup>g</sup>*) den eta *DKL* (*f* || *q*) eta *DKL* (*g* || *q*), berriz, Kullback-Leibler dibergentziak. Azken horiei dagokionez, *f* eta *g* bi banaketa emanda, Kullback-Leibler dibergentzia formula honen bidez kalkulatzen da: $$D_{KL}(f \parallel g) = \int_{-\infty}^{\infty} f(x) \log \left(\frac{f(x)}{g(x)}\right) dx.$$ Banaketen arteko konparaketa egitean oso tipikoa da Kullback-Leibler dibergentzia erabiltzea, baina Jensen-Shannon dibergentzia erabiltzea proposatzen dugu, Kullback-Leibler-en zenbait ahulezia gainditzen dituelako. Hasteko, kontuan izanik edozein *f* eta *g* banaketa emanda, *DKL*(*f || g*) ≥ 0 dela, hau da, ez dagoela goitik bornatua, lortutako balioak interpretatzea ez da tribiala. Adibidez, *DKL*(*f || g*) = 100 izateak ez du adierazten balio handia edo txikia denik. Are gehiago, Kullback-Leibler dibergentzia ez da simetrikoa, eta horrek interpretagarritasuna are gehiago zailtzen du. Jensen-Shannon dibergentziaren kasuan, berriz, alde batetik, edozein *f* eta *g* banaketa emanda, 0 ≤ *DJS*(*f || g*) ≤ 1 betetzen da; eta bestetik, simetrikoa da. Beraz, interpretagarriagoa da. Arestian deskribaturiko lau urratsak eginez, hurbilpen frekuentistaren eta bayestarraren artean desberdintasunik baden aztertu ahalko dugu. ## 4.1. **Esperimentaziorako datuak** Atalaren hasieran aipatu bezala, esperimentazioa aurrera eramateko, lau simulazio eta kasu erreal bat hartuko ditugu kontuan. Atal honetan, horren guztiaren inguruko xehetasunak eskainiko ditugu. Simulazioekin hasteko, bi banaketa-familia proposatzen ditugu lehen lau esperimentuak egiteko: —**Banaketa gausstarrak.** Bi egoera aztertuko ditugu. Lehenengoan, algoritmo baten emaitzak (5*,* 1) banaketari jarraituko dio eta bes- - tearenak, berriz, (10*,* 1) banaketari. Bigarrenean, algoritmoen emaitzek (10*,* 2) eta (12*,* 1) banaketei jarraituko diete, hurrenez hurren. - —**Banaketa uniformeak.** Kasu honetan ere bi egoera izango ditugu. Lehenengoan algoritmoen emaitzen banaketak (2*,* 5) eta (6*,* 9) izango dira, hurrenez hurren, eta bigarrenean, berriz, (3*,* 6) eta (4*,* 7), hurrenez hurren. Esperimentuetan erabiliko ditugun datuen banaketak 1. irudian ageri dira. ![](_page_12_Figure_4.jpeg) **1. irudia.** Esperimentuetan erabilitako banaketak. Azkenik, datu errealei dagokienez, Linear Ordering Problem (LOP) optimizazio-problemaren zenbait instantzia ebazteko aplikaturiko bi algoritmo estokastikoren emaitzak erabili ditugu. Zehatzago esanda, beste artikulu zientifiko bateko [14] esperimentaziorako sortutako 50 LOP instantzietan, bi optimizazio algoritmoren emaitzak erabili ditugu. Datu horiek sortzeko prozesua [14] artikuluan azalduta dago xeheki, eta, beraz, artikulu hau ez luzatzearren ez dugu hemen errepikatuko. Besterik gabe, komeni da aipatzea bi algoritmoen emaitzek jarraitzen dituzten banaketak ezezagunak direla. ## 5. **EMAITZAK ETA EZTABAIDA** Aurreko atalean deskribaturiko irizpideak eta metodologia kontuan hartuz, atal honetan esperimentu bakoitzean lorturiko emaitzak aurkeztuko ditugu. Zehazkiago esanda, hurbilpen bayestarraren eta frekuentistaren arteko desberdintasunak islatu ditzaketen Jensen-Shannon dibergentziak aurkeztuko ditugu esperimentu bakoitzeko. Emaitzak 1. taulan jasota daude. **1. taula.** Bost esperimentuei dagozkien Jensen-Shannon dibergentziaren emaitzak. | | | JS dibergentzia | | |-------------------------------------|---------------------------|-----------------|------------| | | | Boot + KDE | Bayes | | 1.<br>esperimentua<br>(Gaussiarrak) | Boot<br>+<br>KDE<br>Bayes | 0<br>0.011 | 0.011<br>0 | | 2.<br>esperimentua<br>(Gaussiarrak) | Boot<br>+<br>KDE<br>Bayes | 0<br>0.013 | 0.013<br>0 | | 3.<br>esperimentua<br>(Uniformeak) | Boot<br>+<br>KDE<br>Bayes | 0<br>0.007 | 0.007<br>0 | | 4.<br>esperimentua<br>(Uniformeak) | Boot<br>+<br>KDE<br>Bayes | 0<br>0.005 | 0.005<br>0 | | 5.<br>esperimentua<br>(Errealak) | Boot<br>+<br>KDE<br>Bayes | 0<br>0.006 | 0.006<br>0 | Taulak agerian uzten du hurbilpen frekuentistak eta bayestarrak eskaintzen dituzten emaitzak oso antzekoak direla, jatorrian paradigma desberdinak izan arren. Hori oso interesgarria da; izan ere, hein batean esan genezake bootstrap ez-parametrikoa estatistika bayestarraren alternatiba sendoa izan daitekeela, hau da, biek ondorio berera garamatzate, helburu desberdina badute ere. Lagungarri gisa, esan berri dugunaren ideia interesgarri bat eskaintzen du 2. irudiak. Itxaropenari zein bariantzari begira, oso antzekoak dira bi banaketak, eta beraz, *µ* estimatzeko itxaropena edo moda hartuta, adibidez, espero dugu pareko emaitzak lortzea. Are gehiago, oro har helburu-banaketaren antz handia dute, nahiko zentratuak egonik, bariantza txikiagoa duten arren. ![](_page_14_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** Hurbilketa frekuentista eta bayestarra erabiliz egindako bost esperimentuetan lorturiko banaketak. Horren guztiaren gainean, galdera logiko bat agertzen da: bi paradigmek ongi kuantifikatzen al dute ziurgabetasuna? Hau da, hurbilpen frekuentistaren bidez lorturiko estimatzailearen banaketak eta hurbilpen bayestarraren bidez lorturiko *a posteriori* banaketak ideia zentzuzko bat eskaintzen al dute benetako balioaren inguruan? Izan ere, 2. irudiko emaitzetan badirudi, oro har, hurbilpen frekuentistan zein bayestarrean oinarrituriko analisietatik informazio aberatsa erauz dezakegula, baina konfiantza-sentsazio hori benetakoa edo faltsua al da? Galdera horri erantzuna ematea ez da ataza batere tribiala, eta etorkizunerako lan gisa oso interesgarria izan daitekeelakoan gaude. ## 6. **ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANA** Lan honetan adimen artifizialean funtsezkoa den arazo bati heldu diogu; algoritmoen (edota ereduen) konparaketaren inguruan sortzen den ziurgabetasunaren kuantifikazioa. Azken urteetan, zenbait planteamendu berri egin dira algoritmoen emaitzen azterketa estatistikoaren inguruan, asko estatistika frekuentistak eskaintzen dituen hurbilketa klasikoek (test estatistikoek) dituzten gabeziak gainditzeko asmoarekin. Ildo horretatik, estatistika bayestarra alternatiba aberasgarri moduan proposatu dugu, emaitza sinpleak eman beharrean (bai/ez motakoak), banaketa probabilistikoak eskaintzen dituelako intereseko parametroen inguruan. Artikulu honetan, antzerako informazioa eskaintzeko gaitasuna duen beste metodo estatistiko bat ere esploratu dugu: bootstrap ez-parametrikoa. Ikuspuntu filosofiko batetik bi metodoek ideiak ezberdinak badituzte ere, birlaginketa-metodoek egindako estimazioen inguruan dagoen ziurgabetasunaren ideia ematen digute, estimatzaileen banaketa-hurbilketen bidez. Egindako esperimentazioan bi hurbilketek ematen dituzten banaketak alderatu ditugu, datu simulatuetan zein errealetan aplikatuz. Ondorioak garbiak dira: hurbilketa bakoitzaren helburua desberdina izanagatik ere, toki berera garamatzate biek. Hurbilpen frekuentistaren bidez lorturiko estimatzailearen banaketa hurbildua eta hurbilpen bayestarraren bidez lorturiko *a posteriori* banaketa elkarren oso antzekoak dira. Are gehiago, aukera izan dugu helburu-banaketaren antz handia dutela ere ikusteko (bereziki kokapenari begira, bariantza apur bat txikiagoa duten arren). Jakina, lan honetan egindako esperimentazioaren emaitzak oso mugatuak eta atarikoak dira, baina joera mantenduko delakoan gaude. Hortaz, horren gainean plantzeatzen den ikerketa-lerro naturalak ziurgabetasunaren kuantifikazioarekin du lotura, bi hurbilpenen bidez egiten diren analisiek ondorio egokietara ba ote garamatzaten jakiteko. Zer esan nahi du, baina, «egokiena» izateak? Ez da erantzun azkarreko galdera, inondik ere, baina, planteatzen den bidea astiro tratatuz gero, pentsatzen dugu jakituria interesgarria erauz daitekeela. Esan genezake birlaginketametodoen erabilera zabalagoa egiteak (beste estimatzaile konplexuagoak erabiltzea, adibidez) eta metodo horien onuren eta gabezien eragina algoritmoen emaitzen analisian aztertzeak ere lagundu diezagukeela. ## **ERREFERENTZIAK** - [1] W. Saeed eta C. Omlin. 2023. «Explainable ai (xai): A systematic meta-survey of current challenges and future opportunities», *Knowledge-Based Systems*, **263**, 110-273. - [2] S. Caton eta C. Haas. 2024. «Fairness in machine learning: A survey», *ACM Computing Surveys*, **56**(7), 166. - [3] J. de Mšar. 2006. «Statistical comparisons of classifiers over multiple data sets», *Journal of Machine Learning Research*, **7**, 1-30. - [4] R. L. Wasserstein eta N. A. Lazar. 2016. «The asa's statement on p-values: context, process, and purpose», *The American Statistician*, **70**(2), 129- 133. - [5] S. Greenland, S. J. Senn, K. J. Rothman, J. B. Carlin, C. Poole, S. N. Goodman eta D. G. Altman. 2016. «Statistical tests, p values, confidence intervals, and power: a guide to misinterpretations», *European journal of epidemiology*, **31**(4), 337-350. - [6] S. N. Goodman, 2008, «A dirty dozen: Twelve p-value misconceptions», *Seminars in Hematology*, **45**(3), 135-140. - [7] A. Benavoli, G. Corani, J. Demšar eta M. Zaffalon. 2017. «Time for a Change: a Tutorial for Comparing Multiple Classifiers Through Bayesian Analysis», *Journal of Machine Learning Research*, **18**(77), 1-36. - [8] J. Rojas-Delgado, J. Ceberio, B. Calvo eta J. A. Lozano. 2022. «Bayesian performance analysis for algorithm ranking comparison», *IEEE Transactions on Evolutionary Computation*, **26**(6), 1281-1292. - [9] B. Efron. 1979. «Bootstrap methods: Another look at the jackknife», *The Annals of Statistics*, **7**(1), 1-26. - [10] G. Corani eta A. Benavoli. «A bayesian approach for comparing cross-validated algorithms on multiple data sets», **100**(2), 285-304. - [11] M. Rosenblatt. 1956. «Remarks on some nonparametric estimates of a density function», *The Annals of Mathematical Statistics*, **27**(3), 832-837. - [12] B. W. Silverman, 1986, *Density Estimation for Statistics and Data Analysis*, Chapman & Hall, London. - [13] W. N. Venables eta B. D. Ripley, 2002, *Modern Applied Statistics with S*, Springer, New York. - [14] B. Calvo, J. Ceberio eta J. A. Lozano. 2018. «Bayesian inference for algorithm ranking analysis», *Proceedings of the Genetic and Evolutionary Computation Conference Companion*, Orria 324-325.
aldizkariak.v1-3-145
{ "domain": "giza zientziak eta artea", "id": "ikergazte_ii_giza-zientziak-eta-artea_25", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# Aditza+izena konbinazioen itzulpen automatikoa, arau linguistikoen bidez # Uxoa I˜nurrieta, Itziar Aduriz\*, Arantza D´ıaz de Ilarraza, Gorka Labaka eta Kepa Sarasola IXA taldea, EHU \*Bartzelonako Unibertsitatea usoa.inurrieta@ehu.eus, itziar.aduriz@ub.edu, a.diazdeilarraza@ehu.eus gorka.labaka@ehu.eus, kepa.sarasola@ehu.eus #### Laburpena Lan honek aditza+izena motako Unitate Fraseologikoak (UF) eta itzulpen automatikoa ditu aztergai. Gaztelaniazko UF sorta bat eta haien euskarazko ordainak aztertu ondoren, azterketa horretatik ateratako informazio linguistikoa Matxin itzultzaile automatikoaren sisteman sartu dugu, itzulpen-kalitatean zer eragin duen ikusteko. Bai metrika automatikoek eta bai eskuzko ebaluazioak argi erakutsi dute informazio linguistikoak sistemaren emaitzak hobetzen dituela. Hitz gakoak: Fraseologia, Hizkuntzalaritza Konputazionala, Unitate Fraseologikoak, izen+aditz konbinazioak, Itzulpen Automatikoa, euskara, gaztelania #### Abstract This paper presents an analysis of verb+noun Multiword Expressions (MWEs) in Machine Translation (MT). After analysing a number of Spanish MWEs and their Basque translations, linguistic data was added into an MT system, namely Matxin, to see to what extent it affected translation quality. Both automatic evaluation metrics and a human evaluation showed that MWE-specific information improves the system's results. Keywords: Phraseology, Computational Linguistics, Multiword Expressions, Verb+Noun Combina-tions, Machine Translation, Basque, Spanish # 1 Sarrera Hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten ditugunok aspaldi ikasia dugu dena ezin dela hitzez hitz itzuli hizkuntza batetik bestera. Hizkuntzaren arabera, ideiak era batera edo bestera adierazten dira, eta batean naturala dena, sarritan, oso arrotza –edo are ulergaitza– gerta daiteke beste batean. (1) Euskaraz: arreta jarri Gaztelaniaz: prestar atenci´on (lit.: arreta mailegatu) Frantsesez: faire attention (lit.: arreta egin) Ingelesez: pay attention (lit.: arreta ordaindu) Horixe gertatzen da hizkuntzek bere-bereak dituzten hitz-konbinazio batzuekin, Unitate Fraseologikoekin (UF). Hiztunok inongo arazorik gabe erabiltzen ditugu ondo ezagutzen ditugun hizkuntzetan, baina osaera aldetik badituzte berezitasunak: batzuetan, esanahia ez da barruko hitzen esanahien batura izaten (hanka sartu); beste batzuetan, ez dituzte hitz-konbinazio arrunten ezaugarri morfosintaktiko berberak (lo egin, eta ez \*loa egin); eta, beste askotan, hitz batekin beste hitz jakin batzuk bakarrik erabiltzen ditugu, nahiz eta esanahi bera adieraz lezaketen beste hainbat ezagutu (ondorioak atera, eta ez ondorioak egin/erauzi...). Testuetan etengabe erabiltzen dira UFak, bai ahoz eta bai idatziz; atzerriko hizkuntzak ikastean edo hizkuntzak ordenagailu bidez prozesatzean, ordea, arazo-iturri izaten dira. Begira zer-nolako esaldiak sortzen dituzten itzultzaile automatikoek batzuetan, UFren bat itzultzeko eskatzen badiegu: - (2) Itzulgaia: El plazo vence la semana que viene. Itzulpen automatikoa: Epea datorren astean garaituko du. Itzulpen-proposamena: Epea datorren astean amaituko da. - (3) Itzulgaia: Las ingenieras llevaron el proyecto a cabo. Itzulpen automatikoa: Ingeniariek proiektua eraman zuten kabora. Itzulpen-proposamena: Ingeniariek proiektua burutu zuten. Lan honetan, gaztelaniazko aditza+izena motako UFez (1-3 adibideak) eta haien euskararako itzulpenaz arituko gara. UFen eta itzulpen automatikoaren alorreko ikerketa zertan den labur azaldu ostean (2. atala), Matxin itzultzaile automatikoak nola funtzionatzen duen deskribatuko dugu, bai eta gaur egun UFak nola tratatzen dituen ere (3. atala). Gero, ataza horretan sortzen zaizkion arazoak konpontzeko zer egiten ari garen azalduko dugu (4. atala): itzulpen zuzenak sortzeko zer informazio linguistiko duen beharrezkoa gure ustez, eta informazio hori erabilita zer emaitza lortu ditugun orain arte. ## 2 Unitate Fraseologikoak eta itzulpen automatikoa: orain arteko ikerketa UFak fenomeno arazotsua dira Hizkuntzaren Prozesamendurako; hitz batez baino gehiagoz osatuta daude, baina ez dira beti konposizionalak esanahiari dagokionez eta, hortaz, hitz-konbinazio osoa hartu behar da kontuan hizkuntza-tresna aurreratuek ondo prozesa ditzaten (Sag et al., 2002). Halako hitz-konbinazioak testuetan identifikatze hutsa nahiko lan nekeza izaten da, askotan ezaugarri morfosintaktiko malguak izaten dituztelako eta, ondorioz, ez delako nahikoa hiztegietan begiratu eta hitz batez baino gehiagoz osatutako sarrerak testuetan hitz-segida finkoak balira bezala bilatzea. UF batzuk –artikulu honetan hizpide izango ditugun aditza+izena konbinazioak, kasu– beste batzuk baino malguagoak izaten dira morfosintaktikoki (I˜nurrieta et al., 2016b), eta horrek bereziki zailtzen du haien prozesamendua. Era askotara sailkatu izan badira ere, esaldien parte diren UFen artean<sup>1</sup> , bi mota nagusi bereizi ohi dira: lokuzioak eta kolokazioak (Pastor, 1996; Urizar, 2012). Lokuzioetan, konbinazio osoaren esanahia ez da barruko hitzen esanahien batura izaten, opakoagoak edo gardenagoak izan daitezkeen arren; multzo horretakoak dira, adibidez, adarra jo eta burua hautsi. Kolokazioak, berriz, gardenak izaten dira, baina esanahiaren pisurik handiena bi hitzetako batek izan ohi du –Melc'uk-en arabera (1995), oinarriak–, eta hitz horrek aukeratzen du zein beste hitzekin konbinatu daitekeen beste esanahi jakin bat adierazteko – zein kolokaturekin, alegia–; hori gertatzen da, esate baterako, honako hauetan: izerdia bota, pozez zoratu, interesa piztu. Bestalde, badira UF batzuk aditz arinekin osatzen direnak<sup>2</sup> . Oso aditz arruntak izaten dira normalean –egin, hartu, eman...–, eta konbinazioen barruan esanahia "arindu"egiten zaie (Zabala, 2004), hau da, haien esanahiak pisua galtzen du, eta izenari aditz-izaera emateko balio dute nolabait. Hala, aditz horien ezaugarri semantikoak desberdinak izaten dira esanahi osoa dutenean eta arinak direnean (Rodr´ıguez eta Garc´ıa Murga, 2003); eginen esanahia, adibidez, ez da berbera ohea egin (osoa) edo solas egin (arina) esatean. Halako konbinazioak oso ohikoak dira euskaraz, eta, besteak beste, inguruko hizkuntzetan aditz bakarrez adierazten diren ekintza asko adierazteko erabiltzen dira: lan egin, lo hartu, hitz eman... Zenbaitek hitz elkartuen multzoan sartu izan badituzte ere, joera nagusia halakoak hitz-konbinaziotzat hartzea da, elkarketatik bereiz (Azkarate, 1990). Jackendoff-en arabera (1997), hiztun batek ezagutzen dituen UFen kopurua eta hitz soilena oso antzekoak dira, eta etengabe agertzen dira testuetan. Hiztegiek, ordea, oso UF gutxi jasotzen dituzte, eta lokuzioak izaten dira gehien-gehienak. Dena dela, dezente ikertu da azken hamarkadotan testuetatik UFak automatikoki erauzteko teknikak garatzeko (Gurrutxaga, 2015; Ramisch, 2015), eta UFak bereziki lantzen dituzten hiztegiak ere gehiagotu egin dira. Horren adierazgarri dira, adibidez, gaztelaniazko kolokazioen DiCE hiztegia (Alonso Ramos, 2006) eta ingelesezko kolokazioen Oxford Collocations Dictionary (Deuter, 2008). Hizkuntza bakoitzak bere UFak izan ohi ditu, eta gehienetan ezin izaten dira hizkuntza batetik bestera hitzez hitz itzuli, batez ere sorburu- eta helburu-hizkuntzak oso tipologia desberdinetakoak direnean (Sanz, 2015; I˜nurrieta et al., 2016a). Hori hala izanik ere, sortzen diren baliabide gehienak elebakarrak <sup>1</sup>Bestelakoak dira Enuntziatu Fraseologikoak (paremiak eta errutinazko formulak), esaldi osoak eratzen baitituzte (Urizar, 2012): zozoak beleari, ipurbeltz; egun on; zer moduz?... <sup>2</sup>Aditz arindun konbinazioak, oro har, kolokazioen azpimultzotzat jotzen dira (Gurrutxaga, 2015), baina bada lokuziotzat hartzen dituenik ere (Urizar, 2012). dira, hizkuntzak ikasten ari direnei edo idazketarako laguntza behar dutenei zuzenduak. UFen alderdi elebiduna, ordea, oso gutxi ikertu da orain arte, eta are gutxiago ikuspuntu konputazionaletik. Gaur egun, bi motatako itzultzaile automatikoak dira ohikoenak: estatistikan oinarritutakoak eta erregeletan oinarritutakoak. Lehenengoek corpus paralelo erraldoietatik ikasten dutenez, zeharka bada ere, kontuan hartzen dute informazio fraseologikoa (Seretan, 2014). Euskara bezalako hizkuntza txikietarako, berriz, egokiagoak dira bigarren multzokoak, corpus paraleloak txiki samarrak baitira estatistikaren bidez kalitatezko itzulpen automatikoak lortzeko. Bestalde, erregeletan oinarritutako sistemek arau linguistikoak eta hiztegi elebidun orokorrak izaten dituzte oinarrian, eta horiek bakarrik ez dira nahikoa UFak zuzen itzultzeko; emaitza txukunak lortu ahal izateko, behar-beharrezkoa dute UFen inguruko informazio gehigarria (Wehrli et al., 2009; I˜nurrieta et al., 2017). # 3 Matxin itzultzaile automatikoa Matxin erregeletan oinarritutako itzultzaile automatiko bat da (Mayor et al., 2009), eta gaztelaniatik euskarara itzultzen du. Hiru fasetan egiten du lan: - 1. Analisia. Gaztelaniazko itzulgaia automatikoki analizatzen da, Freeling tresna erabiliz (Padr´o eta Stanilovsky, 2012). Analisi horretatik, informazio morfologikoa eta sintaktikoa lortzen da: hitzak zer morfemaz osatuta dauden, nola multzokatzen diren<sup>3</sup> , hitz-multzoek zer erlazio duten euren artean... Gaztelaniazko esaldiaren errepresentazio abstraktua lortzen da fase honetan. - 2. Transferentzia. Analisian lortutako informazioa euskarara ekartzen da, baina oraindik ere era abstraktuan. Batetik, hiztegi elebidunen bidez, gaztelaniazko osagai lexikoei euskarazko ordainak ematen zaizkie, eta bestetik, gramatika-egitura ere transferitzen da. Bereziki gaztelaniatik euskarara itzultzean egin beharreko hainbat aldaketa ere fase honetan egiten dira, preposizio-postposizio egokitzapena kasu. - 3. Sorkuntza. Euskarazko hitzak sintagmatan antolatu, eta sintagmei euskarazko hurrenkera ematen zaie lehenik. Gero, euskarazko elementu lexikoei eta haien informazio linguistikoari forma eman, eta euskarazko esaldia sortzen da. Morfeus prozesatzaile morfologikoa (Aduriz et al., 1999) erabiltzen da azken ataza honetarako. Hortaz, Matxinen sistemak bi oinarri nagusi ditu: arau linguistikoak eta hiztegiak. Bi oinarri horiek bakarrik, ordea, gehienetan ez dira nahikoa izaten Unitate Fraseologikoak zuzen itzultzeko. Hona hemen adibide batzuk: - (4) Itzulgaia: Deber´an prestar atenci´on al problema. Itzulpen automatikoa: Arreta mailegatu behar izango diote arazoari. - (5) Itzulgaia: Cubrieron todas las plazas. Itzulpen automatikoa: Plaza guztiak estali zituzten. - (6) Itzulgaia: Ella perdi´o los estribos. Itzulpen automatikoa: Hark nor bere onetik atera zuen. Batetik, sistemaren hiztegi elebiduna mugatua da, eta oso maiz erabiltzen diren UF asko eta asko ez ditu jasotzen, 4. adibideko prestar atenci´on kasu. Bestetik, hiztegian dauden UFei ematen zaien tratamendua ere mugatua da, oso sinplea, eta ez dabil beti ondo. Izan ere, gaur egun, hitz batez baino gehiagoz osatutako hiztegi-sarrerak hitz bakarra balira bezala prozesatzen dira, hitz-segida finkotzat. Hori dela-eta, cubrir una plaza kolokazioa hiztegian badago ere, 5. adibidean ez da ondo itzuli, ez delako hiztegi-sarreran bezala agertzen, baizik eta pluralean eta aurretik adjektibo bat eta artikulu zehaztu bat dituela. Horixe gertatzen da beste UF asko eta askorekin ere, morfosintaktikoki malguak direlako eta sistema ez dagoelako malgutasun hori tratatzeko prestatuta. Bestelakoa da 6. adibidean dagoen arazoa. Perder los estribos UFa hiztegi-sarreran bezalaxe ageri da esaldian, eta sistemak ondo identifikatu du, baina ez du kontuan hartu euskarazko ordainaren informazio linguistikoa. Horregatik sortu du itzulpen okerra; hura bere onetik atera zen behar zuen euskaraz. <sup>3</sup>Hizkuntzalaritza konputazionalean, sintaxi mailako hitz-multzoei chunk deitzen zaie; sintagmen antzekoak dira. # 4 Aditza+izena konbinazioak itzultzeko metodo berria Aurreko ataleko 4-6 adibideek erakutsi bezala, UFak ondo itzultzeko, Matxinek behar-beharrezkoa du informazio linguistikoa. Batetik, hiztegi-sarrera diren UFak itzulgaian identifikatu ahal izateko, nola erabiltzen diren jakin beharra du sistemak. Eta, bestetik, UF horien euskarazko ordaina zein den eta nola erabiltzen den ere zehaztu behar zaio. Informazio hori guztia itzulpen-prozesuaren lehen eta bigarren faseetan gehitzea proposatzen dugu lan honetan: gaztelaniazko UFen identifikazioari dagokiona, analisian; eta euskarazko ordainei dagokiena, berriz, transferentzian. Datozen azpiataletan azalduko dugu bi ataza horietarako zer ezaugarri linguistikori begiratu diogun, bai eta zer emaitza lortu ditugun ere. ### 4.1 Gaztelaniazko aditza+izena UFen identifikazioa Lehenago aipatu bezala, Matxinek, gaur egun, oso era sinplean tratatzen ditu UFak, eta, malgutasun morfosintaktikoa kontuan hartzen ez duenez, UFen aldaera asko ez ditu identifikatzen. Begira zer gertatzen den honako adibide honetan: (7) Itzulgaia: Estoy de acuerdo. Estoy muy de acuerdo. Itzulpen automatikoa: Bat nator. Oso nago akordiotik. Hiztegian badagoenez estar de acuerdo sarrera, lehen esaldian ondo identifikatu da UFa, hitz guztiak jarraian, hurrenkera berean eta –aditzaren flexioa gorabehera– forma berean ageri direlako. Bigarrenean, aldiz, aditzaren eta preposizio-sintagmaren artean beste hitz bat ageri denez, ez da UFrik identifikatu eta, ondorioz, esaldia oso trakets ekarri da euskarara. Hala ere, zabalegi jokatzea ere ez da komenigarria, posible baita UF ez diren hitz-konbinazio asko UFtzat hartzea. Adibidez, esaldian UFko izena eta aditza agertzen ote diren bakarrik begiratuta, sistemak ez luke bereiziko 8. adibideko bi esaldien arteko aldea. (8) Iban dando voces por la calle. ('Kalean oihuka ari ziren') Las voces le dieron una pista. ('Ahotsek arrasto bat eman zioten') Beraz, beharrezkoa da malgutasun morfosintaktikoa kontuan hartzea, baina oreka bilatu behar da metodo malguegien eta zurrunegien artean. Horretarako, Konbitzul datu-basean<sup>4</sup> , izenez eta aditzez osatutako UF sorta bati buruzko informazio linguistikoa gorde dugu. Honako ezaugarri hauek aztertu ditugu: - Determinatzaileak izen-sintagman: ager daitezke? Beti dira zehaztuak/zehaztugabeak ala bietakoak izan daitezke? - Izen-sintagmaren numeroa: beti da singularra/plurala ala batera zein bestera erabiltzen da? - Modifikatzaileak izen-sintagman: ager daitezke? (adjektiboak etab.) - Izen- edo preposizio-sintagmak betetzen duen funtzioa: objektua, subjektua ala modifikatzailea? - Aditzaren eta izen- edo preposizio-sintagmaren bereizgarritasuna: ager daiteke beste hitzen bat bi elementuen artean? (adberbioak etab.) - UFko osagaien hurrenkera: beti finkoa da ala alda daiteke? (galderetan etab.) Ezaugarri horien arabera, UFak hiru multzotan sailkatzen dira datu-basean: finkoak<sup>5</sup> , erdi-finkoak eta malguak. Multzo horien arabera, teknika bat edo beste aplikatzen da UFak identifikatu ahal izateko. Itzulgaia automatikoki analizatzean (3. atala), esaldietan UFrik badagoen begiratzen da, Konbitzulen laguntzaz: • UFa erdi-finkoa denean, datu-basean zehaztutako ezaugarriei begiratzen zaie. Adibidez, dar voces konbinaziorako, Konbitzulek Matxini aginduko dio izen-sintagma pluralean dagoenean eta aditzaren objektua denean bakarrik hautemateko. Hala, dar voces UFa identifikatuko du honako esaldiotan: <sup>4</sup>http://ixa2.si.ehu.eus/konbitzul <sup>5</sup>Aditza+izena konbinazioak bereziki malguak izaten dira, eta ez dugu guztiz finkoa denik aurkitu landu ditugunen artean. (9) Iban dando voces por la calle. Daban siempre voces por la calle. Con las voces que daban, se les o´ıa desde la calle. Baina ez besteotan: (10) Fue ´el quien dio la voz a varios personajes televisivos. Hace falta dar la voz de alarma. El objetivo de la iniciativa es dar voz a los que no la tienen. - Konbinazioa guztiz malgua denean, berriz, sistemak begiratzen du ea aditzak eta izenak erlazio zuzena duten analisi-zuhaitzean, hau da, ea izen-sintagma aditzaren subjektua, objektua edo modifikatzailea den. Hala, lehen ez bezala, fijar un plazo UFa ondo identifikatu ahal izango da esaldi hauetan guztietan: - (11) Fijaron el plazo de inscripci´on. Ma˜nana fijar´an un nuevo plazo. Los plazos deben ser fijados con antelaci´on. #### 4.2 Aditza+izena UFen euskaratzea Behin UFak identifikatutakoan, Matxini informazioa eman behar zaio euskarara nola ekarri behar diren jakin dezan. Batzuetan nahikoa da aditzari eta izenari zer ordain eman behar zaion zehaztea; beste batzuetan, informazio gramatikala da kontuan hartu beharrekoa; eta beste batzuetan, bai bata eta bai bestea. Identifikaziorako informazioarekin egin bezala, itzulpenari dagokion informazioa ere Konbitzul datubasean gorde dugu. Honako ezaugarri hauei begiratu diegu: - Izen-sintagmaren kasu- edo postposizio-markari - Izen-sintagman ager daitezkeen determinatzaileei - Izen-sintagmaren numeroari eta mugatasunari - Izen-sintagmaren eta aditzaren arteko erlazioari - UFtik kanpoko elementuen kasu- edo postposizio-markei Informazio gramatikalik aldatu behar ez denean, nahikoa da UFko aditzari eta izenari zer ordain dagozkien zehaztea. Honako esaldi honetan, adibidez, aditzaren ordaina aldatu behar da: esnaturen ordez, piztu. (12) Itzulgaia: El tema despert´o inter´es. Itzulpen automatikoa: Gaiak interesa esnatu zuen. Itzulpen-proposamena: Gaiak interesa piztu zuen. Lexikoaren ordez gramatika denean tratatu beharrekoa, arau gehigarriak sartu behar dira sisteman. Esate baterako, 13. adibidean, ez da beharrezkoa lexikoa aldatzea, baina euskarazko izen-sintagmaren postposizio-marka –kasu honetan, instrumentala– zehaztu beharra dago, ez baita Matxinek gaztelaniazko preposizioari defektuz emango liokeena –kasu honetan, soziatiboa–. (13) Itzulgaia: Lo trata con respeto. Itzulpen automatikoa: Errespetuarekin tratatzen du. Itzulpen-proposamena: Errespetuz tratatzen du. Azkenik, badira UF batzuk bai tratamendu lexikala eta bai gramatikala behar dutenak, 14. adibidean gertatzen den bezala: (14) Itzulgaia: La echan en falta. Itzulpen automatikoa: Faltan botatzen dute. Itzulpen-proposamena: Haren falta sumatzen dute. Batetik, aditzari ez zaio ohiko ordainik eman behar echar en falta UFa itzultzeko: botaren ordez, sumatu. Bestetik, preposizioari ez zaio postposiziorik eman behar ordaintzat, baizik eta kasu absolutiboari dagokion marka; eta, gainera, gaztelaniazko esaldian objektu zuzenaren funtzioa betetzen duena izensintagmaren modifikatzaile bihurtzen da euskaraz, eta genitibo-marka jarri behar zaio. Informazio hori guztia arauen bidez gehitu dugu Matxinen sisteman, eta, jarraian, lagin batekin probak egin eta sistema ebaluatu dugu. ### 4.3 Emaitzak Proposatzen dugun metodoa Matxinentzat lagungarria den ala ez jakiteko, linguistikoki aztertutako 92 UF hartu –gure datuen arabera gaztelaniazko testuetan maizen agertzen direnak–, eta haiei buruzko informazioa sartu dugu sisteman. Gaztelaniaren eta euskararen artean itzulitako testuak biltzen dituen corpus paralelo batetik, UFetako izena eta aditza barne hartzen dituzten esaldiak hautatu ditugu, eta 1.991 esaldi-pareko azpicorpus bat osatu dugu. Corpus hori oinarri hartuta, bi eratara ebaluatu dugu jatorrizko sistemaren eta berriaren arteko aldea: metrika automatikoak erabiliz eta eskuz. #### 4.3.1 Metrika automatikoak Metrika bat baino gehiago dago itzultzaile automatikoen kalitatea neurtzeko. Guk honako hiru hauek aukeratu ditugu: - BLEU (Papineni et al., 2002), itzulpen automatikoaren alorreko ebaluazio-metrikarik ezagunena. Sistemaren erantzunak esaldika hartu, eta ereduzko itzulpenekin (corpus paralelokoekin) alderatzen ditu. Sorburu-hizkuntzako esaldiak zatikatzen joaten da –lehenengo, hitz bakarra; gero, bi hitzeko multzoak, etab.–, eta zati horiei corpusean eman zaizkien itzulpenak bilatzen ditu, aztertzeko zenbateraino diren antzekoak sistemaren itzulpenak eta eskuzkoak. - NIST (Doddington, 2002). BLEUn oinarrituta dago, baina beste ezaugarri bat ere hartzen du kontuan: ebaluatzen dituen hitz multzoen maiztasuna. Hitz multzo jakin bat zenbat eta arraroagoa izan ereduzko corpusean, sistemaren itzulpena zuzena bada, orduan eta pisu handiagoa ematen dio, eta alderantziz –zenbat eta ohikoagoa izan, orduan eta pisu txikiagoa–. - TER (Snover et al., 2006). Metrika honek ere sistemaren emaitzak ereduzko itzulpenekin alderatzen ditu, baina beste era batera egiten ditu kalkuluak: itzulpen automatikotik eskuzkora iristeko egin beharreko moldaketa-kopuruaren arabera. Hortaz, BLEUn eta NISTen ez bezala, zenbat eta txikiagoa izan TERen balioa, itzulpen automatikoaren kalitatea orduan eta hobea dela esan nahi du. Hiru ebaluazio-metriken emaitzak hobetzen dira UFei buruzko informazioa sisteman gehitu ondoren (ikus 1. taula), baina BLEU neurriak erakusten du alderik handiena bi sistemen artean, % 3,02koa (0,22 puntu). | Sistema | BLEU | NIST | TER | |-----------|------|------|-------| | Matxin-UF | 7,50 | 3,90 | 84,27 | | Matxin | 7,28 | 3,88 | 84,36 | 1 Taula: BLEU, NIST eta TER emaitzak, Matxinen UFei buruzko ezagutza gehituta eta gehitu gabe Dena dela, kontuan hartu behar da erabili dugun corpusa esperimentu honetarako sortu dugula espreski, landutako konbinazioen itzulpena aztertzeko. Corpus orokor handiago bat erabiliko bagenu, 92 UFek askoz ere agerpen gutxiago izango lituzkete, eta, ziur asko, metrika automatikoetan lortutako hobekuntza oso txikia –ia hautemanezina– izango litzateke. ### 4.3.2 Eskuzko ebaluazioa Metrika automatikoak erabiltzeaz gain, eskuzko ebaluazio kualitatiboa ere egin dugu, eta hortik atera ditugu ondoriorik interesgarrienak. Bi sistemek desberdin itzulitako esaldi sorta erakusgarri bat hartu, eta hiru ebaluatzaileri eman diegu: (A) hizkuntzalari bati, (B) itzultzaile bati eta (C) euskaraz eta gaztelaniaz arazorik gabe egin arren hizkuntza-ikasketa bereziturik ez duen hiztun bati. Gaztelaniazko esaldi bakoitzarekin batera sistema baten eta bestearen itzulpenak erakutsi, eta aukeratzeko eskatu diegu: lehena hobea den, bigarrena hobea den, ala biak diren maila berekoak. Emaitzak 2. taulan jaso ditugu. Ebaluatzaileen erantzunei begiratuta, hobekuntza nabaria da jatorrizko sistematik berrira. Baina beste zerbait ere iradokitzen dute: adituak direnentzat begi-bistakoak diren hobekuntzak ez direla hain | Sistema | A | B | C | |-----------------|--------|--------|--------| | Matxin-UF hobea | 77,50% | 77,50% | 46,50% | | Matxin hobea | 8% | 6,50% | 40,50% | | Maila berekoak | 14,50% | 16% | 13% | 2 Taula: Eskuzko ebaluazioaren emaitzak, anotatzailearen arabera agerikoak hizkuntza-ikasketa bereziturik ez duten hiztunentzat. Izan ere, esaldi guztien % 43,52k kontraesanak sortu dituzte hiru ebaluatzaileen artean, baina horietako % 78,57tan C anotatzailea izan da esaldia desberdin ebaluatu duena, esaldi guztien % 33tan, alegia. Dena dela, euskara normalizazio-prozesuan egonik, ez da harritzekoa UF batzuen aurrean hiztun guztiek sentipen berbera ez izatea. Esate baterako, kontraesan gehien sortu dituen konbinazioa dar pasos izan da: Matxinen jatorrizko sistemak urratsak eman itzultzen zuen, eta Konbitzuleko informazioa darabilenak, berriz, pausoak eman. Euskarazko tradizioan urratsak egin zein pausoak eman erabili izan dira, urratsak emanen agerpen bakanen bat ere badagoen arren –Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera (Mitxelena, 1987), hegoaldeko autore moderno batzuen testuetan–. Gaur egungo testuetan begiratuta ere, lehen biak dira usuen agertzen direnak, baina hirugarrena ere nahiko sarri errepikatzen da. Beraz, ez da harritzekoa adituek pausoak eman aukeratu izana, baina ezta beste hiztun batzuei urratsak eman normal-normala iruditzea ere. Horrelakoetan ere hobekuntza badagoela uste dugu guk, nahiz eta hiztun guztientzat begi-bistakoa ez izan. Beraz, oro har, sistema hobetu dela ulertu dugu honako kasuotan: hiru ebaluatzaileek sistema berriaren alde egin dutenean, bik berriaren alde egin eta hirugarrenak bi sistemak berdintzat jo dituenean, eta A eta B ebaluatzaileek sistema berriaren alde egin eta kontraesana C ebaluatzaileak sortu duenean. Horiek guztiak batuta, hobekuntza osoa % 78,6koa dela ondorioztatu daiteke eskuzko ebaluaziotik. ## 5 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Matxin itzultzaile automatikoak oso era sinplean tratatzen ditu UFak, eta horrek oso itzulpen traketsak sorrarazten dizkio sarri. Lan honetan, aditza+izena motako UFak automatikoki itzultzean sortzen diren zailtasunak aztertu ditugu, eta zailtasun horiei aurre egiteko metodo bat proposatu dugu. Batetik, gaztelaniazko UFak identifikatzen laguntzeko, haien malgutasun morfosintaktikoa aztertu eta hainbat datu sartu ditugu sisteman: numeroa eta determinatzaileak zenbateraino diren aldakorrak, izensintagman modifikatzailerik sar ote daitekeen, etab. Bestetik, identifikatutako UFak euskarara ekartzeko, bi eratako informazioari begiratu diogu: lexikalari eta gramatikalari. Aztertutako datuak Matxinentzat lagungarriak ote ziren jakiteko, 92 UFri buruzko informazioa sartu dugu sisteman, eta 1.991 esaldiko corpusa itzuliarazi diogu. Metrika automatikoek zein eskuzko ebaluazioak argi erakutsi dute Matxinen itzulpenak hobetu egiten direla UFei buruzko informazio linguistikoa gehitzean: BLEUn lortutako marka % 3,02 igotzen da, eta giza ebaluatzaileen lanetik ondorioztatu daiteke hobekuntza % 78,6koa izan dela. Aurrera begira, Konbitzul datu-basea elikatzen jarraitzea da gure asmo nagusia. Horretarako, UFak bereziki lantzen dituzten baliabideak eta corpus paraleloak ustiatuko ditugu, eta eskuz egin dugun azterketa linguistikoa era erdi-automatikoan egin ote daitekeen ere ikertuko dugu. Bestalde, interesgarria litzateke informazio semantikoa sakonago aztertzea ere, orain arte ezaugarri morfosintaktikoei eman baitiegu garrantzia batik bat. # Erreferentziak Aduriz, Itziar, Eneko Agirre, Izaskun Aldezabal, Xabier Arregi, Jose Mari Arriola, Xabier Artola, Koldo Gojenola, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, eta Miriam Urkia. 1999. MORFEUS: Euskararako analizatzaile morfosintaktikoa. Barne-txostena, UPV/EHU/LSI/TR. Alonso Ramos, Margarita. 2006. Glosas para las colocaciones en el diccionario de colocaciones del espa˜nol. Diccionario y Fraseolog´ıa. ed. by M. Alonso Ramos 59–88. Azkarate, Miren. 1990. Hitz elkartuak euskaraz . Deustuko Unibertsitatea, Filosofi-Letren Fakultatea. - Deuter, Margaret. 2008. Oxford Collocations Dictionary: for students of English. Oxford University Press. - Doddington, George. 2002. Automatic evaluation of machine translation quality using n-gram cooccurrence statistics. In Proceedings of the second international conference on Human Language Technology Research, 138–145. Morgan Kaufmann Publishers Inc. - Gurrutxaga, Antton. 2015. Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak. Doktorego-tesia, Informatika Fakultatea, UPV/EHU, Donostia. - Inurrieta, Uxoa ˜ , , Itziar Aduriz, Arantza D´ıaz de Ilarraza, Gorka Labaka, eta Kepa Sarasola. 2017. Rule-based translation of spanish verb+noun combinations into basque. In Proceedings of the 13th Workshop on Multiword Expressions, EACL 2017 . - ——, Itziar Aduriz, Arantza D´ıaz de Ilarraza, Gorka Labaka, eta Kepa Sarasola. 2016a. Izen+aditz konbinazioen itzulpenaz eta tratamendu konputazionalaz. Senez, 47 237–249. - ——, Arantza D´ıaz de Ilarraza, Gorka Labaka, Kepa Sarasola, Itziar Aduriz, eta John Carroll. 2016b. Using linguistic data for english and spanish verb-noun combination identification. In The 26th International Conference on Computational Linguistics (COLING 2016): Technical Papers , 857–867. - Jackendoff, Ray. 1997. The Architecture of the Language Faculty. MIT Press, Cambridge, MA. - Mayor, Aingeru, Inaki Alegria ˜ , Gorka D´ıaz de Ilarraza, Arantza adn Labaka, Mikel Lersundi, eta Kepa Sarasola. 2009. Matxin, euskararako lehenengo itzultzaile automatikoa. Senez, 37 . - Melcuk, Igor. 1995. Phrasemes in language and phraseology in linguistics. Idioms: Structural and psychological perspectives 167–232. - Mitxelena, Koldo. 1987. Orotariko euskal hiztegia. - Padro, Llu ´ ´ıs, eta Evgeny Stanilovsky. 2012. Freeling 3.0: Towards wider multilinguality. In Proceedings of the 8th International Conference on Language Resources and Evaluation (LREC 2012), 2473–2479. - Papineni, Kishore, Salim Roukos, Todd Ward, eta Wei-Jing Zhug. 2002. BLEU: a method for automatic evaluation of machine translation. In Proceedings of the 40th Annual Meeting of the Association for Computational Linguistics, 311–318. - Pastor, Corpas. 1996. Manual de fraseolog´ıa espa˜nola. Editorial Gredos, Madrid. - Ramisch, Carlos. 2015. Multiword Expressions Acquisition. Springer. - Rodr´ıguez, Sonya, eta Fernando Garc´ıa Murga. 2003. Izen+ egin predikatuak euskaraz. Euskal gramatikari eta literaturari buruzko ikerketak XXI. mendearen atarian, Iker-14 417–436. - Sag, Ivan A, Timothy Baldwin, Francis Bond, Ann Copestake, eta Dan Flickinger. 2002. Multiword expressions: A pain in the neck for nlp. In International Conference on Intelligent Text Processing and Computational Linguistics, 1–15. Springer. - Sanz, Zurine˜ . 2015. Unitate Fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Doktorego-tesia, Letren Fakultatea, UPV/EHU, Gasteiz. - Seretan, Violeta. 2014. On collocations and their interaction with parsing and translation. In Informatics, volume 1, 11–31. Multidisciplinary Digital Publishing Institute. - Snover, Matthew, Bonnie Dorr, Richard Schwartz, Linnea Micciulla, eta John Makhoul. 2006. A study of translation edit rate with targeted human annotation. In Proceedings of association for machine translation in the Americas, volume 200. - Urizar, Ruben. 2012. Euskal lokuzioen tratamendu konputazionala. Doktorego-tesia, Informatika Fakultatea, UPV/EHU, Donostia. - Wehrli, Eric, Violeta Seretan, Luka Nerima, eta Lorenza Russo. 2009. Collocations in a rule-based mt system: A case study evaluation of their translation adequacy. - Zabala, Igone. 2004. Los predicados complejos en vasco. In Las fronteras de la composici´on en lenguas rom´anicas y en vasco, 445–534. Deustuko Unibertsitatea, publikazio-zerbitzua. ## Eskerrak eta oharrak Lan hau Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Uxoa I˜nurrietari emandako diru-laguntza bati esker egin dugu (BES-2013-066372), SKATeR (TIN2012-38584-C06-02), EXTRECM (TIN2013-46616-C2-1-R) eta TADEEP (TIN2015-70214-P) proiektuen barruan.
aldizkariak.v1-7-354
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 43 _2002_2", "issue": "Zk. 43 _2002_", "year": "2002", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Euskarazko herri-aldizkarien funtzioak hirugarren milurtekoaren atarian** **Idoia Camacho Markina Informazio-Zientzietan Doktorea, Kazetaritza atalean** Artikuluaren egileak 90eko hamarkadan euskarazko herri-aldizkariek izan duten bilakaera aztertu du bere doktore-tesian: herri-aldizkarien loraldian gertatutakoa, hain zuzen ere. Ondoko orrialdeetan agerkari horien funtzioak zeintzuk diren azaltzen da, bai eta euskararen normalkuntza-prozesuan izan duten garrantzia ere. Artikulu osoa aipatutako aldian oinarritzen bada ere, azken atalean hirugarren milurtekoaren lehenengo urteetan euskarazko herri- -aldizkarietan izan diren aldaketak aztertzen dira. In his doctoral tesis the author has analised the evolution of local magazines in Basque during their best period. The work presents the functions of these publications and also it remarks the importance they have had in the normalization process of the Basque language. The all article is based on the mentioned period, but also it analises changes these local basque magazines have shown during the first years of the third milenium. ## **1. Herri-aldizkarien aurrekariak** Gaur egun ezagutzen ditugun tokian tokiko aldizkarien aurrekariak herrietan maiztasun eta iraupen aldakorrekin argitaratzen ziren orri parrokialak eta berripaperak ditugu, herritar guztioi zuzenduta zeudenak. Euskal Herriko zenbait herritan maiztasun eta iraupen aldakorrekin argitaratzen ziren orri parrokialak. Herriko apaizak edo maisuak idazten zituen, euskaraz edo gaztelaniaz, eta gaiak hurbil-hurbilekoak ziren, berripaperen kasuan bezalaxe. Espainiako II. Errepublikan herri edo zonalde txikiko aldizkariak sortu ziren. 1931.ean *Arrati'ko Deya* agertu zen, Eulogio Gorostiaga apaiz zeanuriarraren bultzadaz. 1931 eta 1932 urteetan argitaratu zen inguruko berriak euskaraz zabaltzen zituen aldizkari hori, harik eta bere sortzailea hil zen arte. Informazio lokala hedatzen zuten beste bi aldizkari aipa daitezke, euskaraz testu batzuk baino agertu ez arren: *Rentería* (1922-1936) eta *Oarso* (1930-1933), Errenterian argitaratzen ziren urtekariak. Azkenik, eskualdeko prentsaren barruan *Bermeotarra* aipatu behar dugu, Bizkaiko kostaldeko herri horretan sortutako hilabetekari abertzalea, gaztelaniaz eta euskaraz idatzia (Díaz Noci, 1995: 181, 182, 210). Gerra Zibila baino lehen horrelako euskal aldizkari lokalak bazeuden ere, 50eko hamarkadan nabarmentzen hasi zen fenomenoa dugu tokian tokiko prentsarena, hurrengo hamarkadetan garapen izugarria izango zuena, bereziki euskaraz. Garai hartakoak dira *Eibar* (1952), *Ondarribi'ko Izparrak* (1956), Etxebarri-Barinagako *Gure Erria* (1957) eta Zornotzako *Sirimiri Zornozano* (1959) (Aranguren, 1999: 90). Kasu gehienetan, elizaren babesean sortu ziren tokian tokiko aldizkari haiekin batera, egunkariek eskaintzen zituzten kronika lokalak ere beste erreferentzia- -puntu garrantzitsu bat izan ziren gaur egungo euskarazko herri-aldizkariak sortzeko (Aranzabal, 1998). Euskarazko prentsa lokala, gizarte- eta kazetaritza-fenomeno moduan, 1988ko abenduaren 2an sortu zen, *Arrasate Press* astekariaren lehen zenbakiarekin batera, «nahiz eta aurretik anitz aitzindari izan, hala nola *Ttipi-Ttapa* (Bortziri eta Malerreka), *Auskalo* (Oñati), *Aske* (Lezo), *Nondik* (Ataun), *Hots* (Legazpi), *Kontxo* (Tolosa), *Nontzebarri* (Mungia), *Plazara* (Hondarribia), *Sustraiak* (Lekeitio), etab.» (Zalakain, 1994: 56). Horiekin batera beste agerkari batzuk ere aipa daitezke: *Aitziber* (Urdiain), *Leaibar* (Oiartzun), *Orria* (Andoain), *Plazaola* (Leitza)... Baina aldizkari horiek guztiek ez zuten lortu euskarazko prentsa lokalak gaur egun duen indarra eta zabalkundea. ## **2. Herri-aldizkarien garapena** Euskal Herrian, bereziki Hego Euskal Herrian, gero eta ugariagoak dira herri- -prentsaren aldeko apustua egiten duten herriak. Horren lekuko dira azken urteotan txoko eta bazter guztietan sortzen ari diren herri- eta eskualde-aldizkariak. «Euskararen Normalkuntzarako Legea indarrean jarri aurretik, lehendik zetozen aldizkari lokalak era zaharrean eginak ziren» (Muxika, 2000: 128). Baina 1988 urtean jartzen da azkenaldian euskarazko prentsa lokalean suertatu den fenomeno garrantzitsuaren abiapuntua, *Arrasate Press*-en sorrera-urtean. Euskarazko tokian tokiko prentsaren hastapena hobeto ulertzeko 80ko hamarkadan gertatu ziren bost fenomeno garrantzitsu aipatu behar direlakoan nago (Aranzabal, 1998): - Autoedizioaren sorrera. 80ko hamarkadaren erdialdean autoedizioaren iraultza hasi zen, eta ordura arte gutxi batzuen eskuetan zegoena oinezkoon eskura jarri zen. Horren kariaz, asko bizkortu eta merkatu zen aldizkari bat egiteko prozesua. - Euskararen batasuna. 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean euskara batua finkatuta zegoen, eta haren erabilera zabalduta zegoen bai irakaskuntzan bai eta administrazioan eta komunikabideetan ere. - Euskara-taldeak. Euskal Herriko hainbat herritan euskara-taldeak sortzen hasi ziren garai hartan, euskararen normalizazioaren alde lan egiteko asmoz. Hasieran, lanik handiena kontzientziatze-lana izan bazuten ere, denbora pasa ahala, funtzio berriak hartu zituzten, besteak beste euskarazko komunikabideak sustatzea. Izan ere, herri-aldizkari asko eta asko euskara-taldeen itzalpean plazaratu dira. - Herri-erakundeen irekitasuna. Udalak eta Foru Aldundiak demokratizatu ondoren, eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua sortu eta gero, euskara eta euskal kulturarekiko jarrera irekiagoak azaldu ziren erakunde horietan. - Euskal kazetari berrien agerpena. 80ko hamarkadan kazetari profesional euskaldunen belaunaldi berriak agertu ziren, eta horietako askok herri- -aldizkarietan lan egingo zuten. Ordura arte euskal kazetaritza larru gorritan zegoela esan daiteke. 1988. urtetik hona aldizkarien kopurua eta tirada biziki ugaldu da. Izan ere, 1997. urtearen amaieran argitaratu ziren datuen arabera, EAEn eta Nafarroan euskarazko eremu urriko prentsan «zortzi astekari (33.500 ale), zazpi hamaboskari (24.000 ale), 23 hilabetekari (53.000 ale) eta orotara 350.000 irakurle baino gehiago» (Muniozguren, 1997: 75) aurki daitezke. Gainera, maiztasun handiagoko beste 14 aldizkari daude. Guztira, 52 herri-aldizkari, 125.350 aleko tirada zutenak (Aranzabal, 1998). Hori bai, herri-aldizkarien hedapena ez da homogeneoa izan: eskualde eta herrialde euskaldunetan duten presentzia zonalde erdaldunetan dutena baino askoz handiagoa da. Edozelan ere, ezin da ukatu euskarazko tokian tokiko prentsaren fenomenoaren garrantzia, ugaltzeaz gain, existitze soiletik kalitateko prentsa bihurtzera pasatu baita. Aipatutako arrakasta horren arrazoi nagusia gertutasuna da, arlo honetan murgiltzen diren adituen ustez. Herri-hedabideen arrakastaren oinarria informazio lokalaren garrantzia izan daiteke, jendeak gustuko baitu auzokoari zer gertatzen zaion jakitea. Horretan datza, hain zuzen ere, prentsa lokalaren eginbeharra: herriarekin lotura duten gaiei, pertsonaiei, ekintzei eta taldeei buruzko informazioa eskaintzea. Jon Sarasuak (1996b: 24), formularen hurbiltasunaren arrazoi horrekin batera, beste bi giltzarri adierazten ditu herri-aldizkarien garrantzia azaltzeko: «produktuaren doanekotasuna eta maila horretako konpetentziarik eza, lidergoa». Lehenengo puntuari dagokionez, tirada urriko argitalpenen kasu gehienetan doakotasunaren formula derrigorrez ezarri behar da, «no porque sus responsables la consideren la idónea para sus intereses sino porque creen que los lectores no van a pagar por ella»1 (Cantalapiedra, 1996: 159). Euskarazko herri-aldizkarien kasuan, aldiz, ez dirudi arazo berbera gertatzen denik, agerkari batzuetan irakurleek diru-laguntzak emateko deiak agertzen baitira, eta horrela harpidetza ordainduaren bidea urratzen ari dira. Aldizkari hauek dohainik banatzeak aldeko eta kontrako argudioak sorrarazten ditu. Batetik, herri-aldizkarigintzaren garrantzia gutxitzen du Sarasuaren ustez (1996a: 118): «irakurle-kopuruaren datuetatik bere pisua eta eragina ondorioztatzerakoan kontuz ibili behar da: gehienetan doan banatzen dela eta ez duela egunkari bat erosten duenaren mailako irakurketarik eta baliorik jasotzen». Hala ere, nik uste dut ideia hau kulturala dela, tradizionalki doako prentsa kalitate txarraren sinonimoa izan bada ere, gaur egun ideia hori aldatzen ari baita. Guztiok dakigu telebista, irratia eta Internet ere dohainik hedatzen direla, eta horrek ez daukala zerikusirik euren kalitatearekin. Gainera, doako prentsa garrantzia hartzen ari da munduko hainbat herritan. Herri eskandinaviarrak aitzindari dira arlo honetan, eta bertan garraio publikoetan edo kalean banatzen diren egunkariak kalitate onekoak dira eta arrakasta handia lortu dute2. Bestetik, «doanekoa izateak badu, herri mailan, zenbait abantaila: banaketa pertsonalizatzeko aukera handiagoa ematen du, askoz ere jende gehiagorengana hel liteke eta hagitz publizitate eta diru gehiago lor lezake bestela baino» (Aranzabal, 1992: 72). Esan bezala, euskarazko herri-aldizkariek beste hedabide handiagoek eskaintzen ez dutena zabaltzen dute: tokian tokiko informazio luze eta zabala eta, gainera, euskaraz. Alde horretatik, prentsa lokalaren mailan liderrak dira, herri- -aldizkari askok beren esparruan gehien irakurtzen den produktua izatea lortu baitute. Beste kasu batzuetan, horrelako aldizkariak agertzen diren herrietan, gertuko informazioa banatzen duten bakarrak direla esan beharra dago, eta, ondorioz, lehiakiderik gabe argitaratzen dira. Horrenbestez, garatu gabe zegoen esparru hau euskarak bete zuen eta ez erdarak, gehienetan gertatzen den bezalaxe. <sup>1. «</sup>Ez arduradunek euren interesetarako egokia dela uste dutelako, irakurleek beraren truke ez dutelako ordainduko uste dutelako baizik». Egileak itzulia. <sup>2.</sup> Espainiako estatuan ere, orain dela gutxira arte informazio orokorra zabaltzen zuten komunikazio-taldeak edo enpresak doako prentsaren esparrua garatzen ari dira: *Correo* Taldea Euskal Herrian; *Hersant* Katalunian eta Euskal Herrian; *United Newspapers-UPN* Katalunian; *Segundamano/Deplana* Taldea Madrilen, Iruñean, Valladoliden eta Gironan; eta *Pool de medios* estatuko hainbat hiritan (Picos Freire, 1995: 614). ## **3. Euskarazko herri-aldizkarien ezaugarriak** Arestian aipatu dugunez, herri-aldizkarien ezaugarririk nabarmenena tokian tokiko albisteetan oinarrituta egotea dela esan daiteke: gertutasuna, hain justu. Horri Jon Sarasuak aipatzen duen doakotasuna gehituko diogu, baina horrekin batera, herri-aldizkaritzat jotzeko argitalpen batek bete behar dituen beste ezaugarri batzuk ere aipa ditzakegu. Hizkuntzari gagozkiola, prentsa lokalean euskararen presentzia nabarmena da eta agerkari gehien-gehienak, batez ere azken urteotan sortu direnak, euskara hutsean idatzita daude. Beste aldizkari batzuk elebidunak dira (euskara eta erdara), eta badira beste batzuk erdaraz idatzitakoak; baina azken bi multzo horiek gutxiengoa dira. Hau izango litzateke, beraz, herri-aldizkarien hirugarren ezaugarria: euskaraz idatzita egotea. Aipatu behar da, batetik, euskarazko herri-aldizkari gehienak irabazi-asmorik ez duten euskara-elkarteek sortuak direla; hortaz, normalean herritarren parte-hartzea ziurtatzen da. Bestetik, administrazioaren inplikazioa ere jazo ohi da (udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua), batez ere diru-laguntzak emateko orduan. Ondorioz, esan dezakegu esparru honetan beharrezkoa den erakundeen eta herritarren arteko elkarlana gertatu egiten dela. «Diru-laguntza publikoen artean udalek bertako aldizkariei emandakoak dira garrantzitsuenak (%56). Eusko Jaurlaritzakoak eta Nafarroako Gobernukoak datoz gero (%28) eta Foru Aldundiak azkenik (%16)» (Aranguren, 1999: 226). Eduki aldetik, herri-agerkariak arinak eta erraz irakurtzekoak izan ohi dira, «helburua aldizkari herrikoi, sinple, zabal eta irakurterraza egitea baita, eta ez betiko euskaltzale militante edo kulturzale minoritarioentzat» (Agirreazaldegi, 1993: 10). Ildo horretan aipatu beharrekoa da, prentsa-mota honetan, oro har, interes orokorreko informazioa ukitzen dela; ez dira aldizkari kulturalak edo entretenimendukoak, baizik eta gai guztiak jorratzen dituztenak. Joan diren 20-30 urteetan belaunaldi berri bat sortu da EAEn batez ere, euskara eskolan ikasi duena. Hauetako askori, ordea, nabaritzen zaie ez dutela euskara egiten etxean edo kalean eta, horren ondorioz, hutsune handiak dituzte hizkuntzan. Bestetik, betiko euskaldun petoak daude, inoiz euskaraz irakurri ez dutenak. Herri- -aldizkariek bien premia asetzeko elementuak dauzkate. Lehenbizikoentzat kirolak, aisia, etab. Bigarrenek albiste laburrak, txutxu-mutxuak eta argazki oinak, besteak beste, aurkitu ahal dituzte3. Bestalde, herri-aldizkarien beste ezaugarri nagusia euskarazko publizitatedunak izatea da. «Prentsa lokalak inoiz publizitaterik egin ez duten merkatariak jarri ditu publizitatea egiten. Euskaraz publizitaterik ezin zitekeela lortu uste zenean, urtebetean bide horretatik hogeitaka milioi lortu dituen astekaririk sortu zaigu, eta badira banaka batzuk diru-iturri nagusitzat dutenak. Euskarak ere saltzen du, nahiz eta orain arte euskara baztertuta egon den publizitatearen munduan» (Elkoroberezibar, 1992: 16). <sup>3.</sup> Josune Ariztondo (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea), *Arrasate Press* 431. zenbakia, 1998ko abenduaren 4koa; 42. or. Gaur egun, beraz, euskarazko agerkari lokal guztietan, neurri handiago edo txikiagoan, publizitatea agertzen dela esan daiteke, eta publizitate hori, jakina, euskaraz idatzitakoa da. Maiztasunari dagokionez, euskarazko prentsa lokalean, orain dela gutxira arte, ez zegoen egunkaririk, ezta astean birritan edo hirutan agertzen den agerkaririk ere, Katalunian gertatzen den bezala. Hemen dagoena, batez ere, astekariak, hamaboskariak eta hilabetekariak dira, nahiz eta maiztasun handiagoko herri- -aldizkari batzuk ere egon. Horrenbestez, gaurkotasuna, hau da, herriari buruzko informazio zuzena eskaintzea, prentsa lokalaren beste ezaugarri bat da. Tokian tokiko prentsak euskal irakurleongan itzelezko eragina duela esan dezakegu, herri-agerkariei esker, jendea euskaraz gero eta gehiago irakurtzen hasi baita. Izan ere, argitalpen hauen beste ezaugarri garrantzitsua da euskaldun peto- -petoentzat zein euskara ikasten ari direnentzat eginak izatea. Eta hori gutxi balitz, erdaldun asko ere hurbiltzen dira aldizkarietara, gainetik begiratzeko baino ez bada ere. Herri osora heldu nahi dute, hortaz, eremu urriko agerkariek euskararen unibertsoak bere baitan duen pluraltasuna aldizkarien orrietan islatzen dute; eta hori lortzeko, erabat garrantzitsua da independentzia politikoa eta ideologikoa mantentzea. Izan ere, «jendeak somatzen badu aldizkaria norbaiten edo zerbaiten alde ari dela, horrekin identifikatzen ez diren guztiak, automatikoki, kontra jartzen dira eta aldizkariak sinesgarritasuna galtzen du. Aldizkaria errebindikatzaile izan daiteke, baina inolako siglekin identifikatu gabe» (Askoren artean, 1992: 59). Kontuak kontu, eta arlo hau oso heterogeneoa izan arren, honako hauek dira Euskal Herrian argitaratzen diren herri-aldizkariek dituzten ezaugarririk nabarmenenak: tokian tokiko albisteetan oinarrituak, doakoak, euskaraz idatziak, erakunde publikoen diru-laguntzaz eta publizitateaz finantzatuak, eduki arin eta irakurterrazen hedarazleak, informazio orokorraren hedarazleak, astekariak, hamaboskariak edo hilabetekariak, herritar guztioi zuzenduak eta gaurkotasunera mugatuak. Azkenik, herrialde bakoitzean argitaratzen diren aldizkari kopuruen arteko aldea handia dela esan beharra dago. Desberdintasun horrek «ez du zerikusi handirik herrialde bakoitzak duen biztanle kopuruarekin, ez eta euskaldun kopuruarekin ere. Aldagai horiek baino esanahi zuzenagoa izan dezakete euskaldunek elkarrekin harremanak izateko dituzten aukerek eta daukaten ekimenek» (Muxika, 2000: 128). Aldizkari lokalak geografikoki oso kontzentraturik agertzen dira: «lehenengo, Gipuzkoa nabaritzen da aldizkari kopuruz eta baita tiradaz ere; bigarren, Intxorta mendiak babesten dituen inguruko bailarak nabaritzen dira. Durangaldea, Deba Goiena eta Deba Barrena eskualdeak dira, astekariekin batez ere eta tiradaz ere bai, kontzentraziorik handiena erakusten dutenak» (Muxika, 2000: 129). ## **4. Herri-aldizkariek betetzen dituzten funtzioak** Hedabideen funtzioei buruz hitz egitean, irakurleriak hedabideak zertarako erabiltzen dituen adierazi nahi dugu, hau da: Los medios de comunicación de masas intervienen en la satisfacción, y sobre todo, en la regulación de necesidades sociales fundamentales. (…) Los autores especialistas en el estudio de los medios de comunicación coinciden en la opinión de que cumplen un repertorio de funciones sociales, es decir, creen que las audiencias los utilizan para satisfacer determinadas necesidades relativas a la vida en comunidad4 (Martín Serrano, 1982: 77, 223). Oro har, eta Martín Serranok (1982: 225) aipatzen duena kontuan hartzen badugu, komunikabideen funtzioak honako hauek dira, irakurleek euren edukiak erabiltzen dituzten moduaren arabera: informazio nahikoa eta benetakoa hedatzea; informazio erabilgarria eta zentzuduna jasotzea; eduki ulergarriak, atseginak eta entretenitzekoak eskaintzea; gaurkotasun-funtzioa, azken orduko gertaerak zabaltzea, horretarako teknologia berriak erabiliz; eta informazioa modu merkean jasotzea. Joxe Manuel Irigoienek (1993: 180), berriz, hiru puntu nagusitan laburtzen ditu komunikabideek gizartean betetzen dituzten funtziorik garrantzitsuenak: «informatzea, zerbitzu bat eskeintzea eta entretenitzea». Baina herri-aldizkarietan zentratzen bagara, hedabide guztientzat ezar daitezkeen aipatutako funtzioez gain beste batzuk ere betetzen dituztela esan behar da (Agirreazaldegi, 1993: 10), hala nola: - Giza harremanen bultzatzaileak dira. - Kultur eragile eta hedatzaileak. - Publizitatearen eragileak. - Aldizkari herrikoi, sinple, zabal eta irakurterraza egitea da helburua. - Euskaraz irakurtzeko zaletasuna lortzea da helburua. - Iritzi desberdinek lekua izan behar dute. Lehenengo puntuari dagokionez, agerian dago herriko prentsak komunitatearen kohesioa bizkortzen eta indarberritzen laguntzen duela. Hala, eskaintzen duen informazioaren hurbiltasuna dela eta, elkarren arteko harremanak bultzatzeko eta herritarren sakabanaketa hausteko tresna aproposa da. «Esan nahi baita, informazio horrek herritar xumeari komunitate zehatz bateko partaide dela egunero gogorarazten diola» (Ramírez de la Piscina, 1998: 230), komunitate horretako pertsona guztiek irakurtzen duten informazio bera irakurtzen duela dakielarik. Bestalde, herri-aldizkariak kultur eragile eta hedatzaileak direla esan ohi da. Kasu gehienetan kultur elkarteen ekimenak diren aldetik, tokian tokiko agerkarietan leku berezia betetzen dute herriko ekintza kulturalek. Gainera, euskal hizkuntza eta kultura bultzatu eta zabaltzearen ondorioz, herriaren identitatea indartzen dute, informazioaren globalizazioaren aurrean alternatiba indartsua izanik. <sup>4. «</sup>Masa-hedabideek oinarrizko behar sozialen eskaeretan, eta batez ere, behar horien arautzean eragiten dute. Hedabideen arloan aritzen diren adituak bat datoz esatean funtzio sozial batzuk betetzen dituztela, hots, gizartean daramagun bizikidetzari dagozkion behar batzuk betetzeko erabiltzen dituztela hartzaileek». Egileak itzulia. Herri-aldizkariak publizitate eragileak ere badira. Izan ere, tokian tokiko aldizkari batek «herriko merkataletxeei publizitatea egiteko aukera eskaintzen die eta herritarrengana iristeko aukera paregabea da» (Agirreazaldegi, 1993: 10). Orain dela gutxira arte, publizitatearen munduan euskara baztertuta egon bada ere, komunikabideak eta merkatariak konturatu dira euskarak ere saltzen duela, eta, gaur egun, herri-aldizkari guztiek erabiltzen dute euskarazko publizitatea diru- -iturritzat. Eremu urriko prentsak duen beste helburu bat dugu produktu herrikoi, sinple, zabal eta irakurterraza egitea. Hau da, aldizkariak herritar guztioi zuzenduta daude eta, gainera, irakurketa erraztu egiten da irakurle guztiek dena ondo uler dezaten. Horrek esan nahi du informazioa modu erraz eta ulerkorrean eskaini behar zaiola jendeari, horixe baita herriko aldizkarien zeregin nagusia. Bestalde, herri-aldizkariek duten beste funtzio bat euskaraz irakurtzeko zaletasuna lortzea da, batez ere noizean behin edo ia inoiz irakurtzen ez dutenek gustura irakur dezaten. Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenak ere kontuan hartu behar dira aldizkaria egiteko orduan, eta haiei erraztu egin behar zaie irakurketa, gorago esan dugunez, aipatutako zaletasun hori lortzeko. Ildo horretan, euskararen normalizazioaren aldeko lana egien dute euskarazko aldizkari lokalek. Azkenik, tokian tokiko aldizkariek iritzi desberdinak hartzen dituzte beren orrialdeetan, «errespeturik galdu gabe eta gehiengoen nahiz gutxiengoen eskubideak errespetatuz» (Agirreazaldegi, 1993: 10). Laburbilduz, esan daiteke herri-aldizkariak «faktore kohesionatzaile eta integraziorako tresna direla; bizitza soziala estimulatu, lagundu eta suspertzeko bitartekari. Alde honetatik ikusi behar da daukaten arrakasta. Horregatik dihardute eten barik indartzen eta biderkatzen» (Muniozguren, 1993b: 233). Tokian tokiko hedabideek gizabanakoaren inguruan dauden kolektiboen arteko gizarte-kohesioa indartzeko funtzioa betetzen dute. Toki-elkarte horiek osatzen duten kideen integrazio linguistikoan lagungarri izan daitezke, eta jarrera itxiak eta oztopo linguistikoak gainditzen lagundu ahal dute (Zalbidea, 1995: 158). ## **5. Herri-aldizkarien elkartea** Eginkizun desberdinak honela zerrendatuko nituzke nik: informazioa elkarri pasatzea, publizitate-merkatua elkarrekin lantzea, teknologiaz hornitzea eta beronen erabilpenaz jabetzea, kazetal prestakuntza, kazetal enpresa-prestakuntza. Arlo guzti hauek ezin ditzakegu banaka jorratu, elkarturik baizik (Askoren artean, 1992: 66). Euskarazko herri-aldizkariak koordinatzeko elkartea sortzeko gaia zenbaiten ahotan egon da duela hainbat urtetatik. Izan ere, 1991n egin ziren prentsa lokalari buruzko jardunaldietan sortu ziren gaietako bat da. Hurrengo urtean Arrasateko Arko multimediak *Herri-Ko* aldizkaria jarri zuen abian, komunikazio lokalaren berri ematearekin batera herri-komunikabide desberdinek elkarrekin zuten harremana sendotzeko asmoz, baina berehala desagertu zen. Handik urtebetera, Herri Komunikabideei buruzko II. Jardunaldietan, hilabete batzuk lehenago Gipuzkoako aldizkari gehienek elkartzeari ekin ziotenetik egindako bileretan jorratu zituzten gaiak aurkeztu ziren. Ekimen horren xede nagusia herri-aldizkarien elkarterako oinarrizko elementuak eskaintzea zen. «Lehenengoz, jakina, sinergia-guneaz eta topalekuaz mintzatu beharra dago, elkarren berri izatea, esperientziak trukatzea eta kontrastatzea, gai amankomunak jorratzea… oinarrizkoa baita. Ahal duenak ahal duenaren egoeratik irten, bakotza bere zilborrera begira egoteari laga eta jokatzea egokitu zaigun rola joka dezagun» (Muniozguren, 1993a: 190). Horiek horrela, zenbait urtetan zehar Herri-Aldizkarien Elkartea sortu-nahirik, baina ezer gutxi aurreratuta ibili ziren arlo horretan zihardutenak. Argi zegoen gauza bakarra ondokoa zen: gaiaren beraren garrantzia eta lehentasuna, eremu urriko prentsa bilduko zukeen koordinakunde bat hainbat gauzatarako interesgarria izango zatekeelakoan, besteak beste, «erakundeekiko eta merkatariekiko harremanak errazteko, subentzio-bideak bilatzeko, material teknologikoa erostean erraztasun handiagoak izateko, diru-laguntza bereziak, azkarragoak, indartsuagoak izateko, edukinari buruzko arazoak jorratzeko, jendearen prestakuntza hobetzeko, esperientziak ezagutzeko, gauzak eztabaidatzeko…» (Askoren artean, 1992: 66). Edozelan ere, 1996ko ekainaren 15ean Topagunea eratu zen, herrietako euskara-elkarte eta herri-aldizkariak biltzen dituen erakundea. Federazio horren eginkizunik nabarmenena tokian tokiko aldizkariak zein euskara-elkarteak dinamizatu eta horiei zerbitzuak eskaintzea zen. Konkretuki, Topaguneak helburu nagusi hauek zituen jaio zenean5: - Euskara-elkarte eta herri-aldizkarien mugimenduan etengabe sortzen ari ziren proiektu berrientzako harremangune finkoa sortzea. - Antzeko gaien inguruko esperientziak eta ideiak trukatzeko topagune izatea. - Baliabide ekonomikoen optimizaziorako kudeaketa zentralizatua bideratzea. - Administrazioen eta bestelako erakundeen aurrean solaskide bakar eta errepresentagarria izatea. 1999ko maiatzean 37 euskara-elkartek (Gipuzkoatik 16, Bizkaitik 14, Arabatik 3, Nafarroatik 3 eta Ipar Euskal Herritik 1) eta 31 herri-aldizkarik (Arabatik 2, Bizkaitik 8, Gipuzkoatik 19 eta Nafarroatik 2) osatzen zuten Topagunea, euskara- -elkarteetako 7.000 bazkide inguru biltzen zituelarik eta herri-aldizkarien bidez 300.000 irakurle ingururengana iritsiz. Herri-aldizkariei dagokienez, haien arteko harremanak eta elkarlana bultzatu nahi zen, esperientziak eta ideiak elkarrekin trukatzeko asmoz. Arlo horretan publizitate-zerbitzu bat ere sortu zuten, *Gune Press* izenekoa, herri-aldizkarien publizitatea merkatu berrietara zabaltzeko, ordura arte eskuratu ezin izan zuten publizitatea lor zezaten. Izan ere, herriko merkatarien publizitatea eskuratzeko ez dute arazorik izaten tokian tokiko aldizkariek, baina Euskal Herriko publizitatea egiten duten salerosleak ez dira normalean herri-aldizkarietara hurbiltzen. Horixe zen, hain zuzen, *Gune Press*-en helburua: bezero horiei herri-aldizkarien inguruko informazioa eskaintzea, bertan publizitatea sar zezaten. Dena dela, publizitate zerbitzu hori bertan behera utzi behar izan zuten, aldizkari bakoitzaren baliabideak, zerbitzuak eta asmoak desberdinak zirelako. <sup>5.</sup> Topaguneak 1999an Interneten zuen web orrialdetik hartuta: http://www.jalgi.com/topagunea. Bestalde, Topagunea Herri-Aldizkarien Elkarteak zabaltzen dituen zerbitzuen artean aipatzekoa da *Topaberri* barne-buletina. Bertan Topaguneko zein elkarteetako eta herri-aldizkarietako esperientzia eta egitasmo interesgarrien berri ematen dute. Horrez gain, Topaguneak hainbat erakunde pribatu zein publikorekiko kolaborazioa bideratu du. Elkartearen orduko lehendakariaren esanetan, guk uste dugu elementu edo pieza estrategikoa garela euskararen normalizazioan eta euskalgintzan, hain zuzen ere, euskaldungoaren trinkotzean eta harreman sareetan eragina eta interbentzio zuzena daukagulako. Eta Administrazioari eta entitate laguntzaileei egiten diegun planteamendua hori da; har gaitzatela puzle horretako pieza estrategiko moduan, bai diru banaketa eta bai politika finkatzerakoan6. Azkenez, Topaguneak jardunaldi, mintegi eta formakuntza-ikastaroak antolatu dituela esan beharra dago, euskara-elkarte eta herri-aldizkarietako kideei zuzenduta; eta aurrera begira ere ildo beretik jarraitu dukete. # **6. Herri-aldizkarien garrantzia euskararen normalkuntza-prozesuan** Euskarazko hedabideak aztertzerakoan egitasmo zabalago baten barruan kokatu behar ditugu: euskararen normalkuntzaren plangintzaren barnean, alegia: «ezin daiteke euskarazko prentsarekin gertatzen ari dena ondo ulertu euskara normalizatzeko alorrean gertat(u)zen denaz xuxen jabetu gabe» (Zalakain, 1992: 177). Zalantzarik gabe, edozein hizkuntzaren normalkuntzan kazetaritzak izugarrizko garrantzia dauka. Hizkuntz komunitateen biziraupena ziurtatzeko, beharrezkoa da erreprodukzio soziala bermatzea. Hori lortzeko, gizarteko hainbat esparrutan finkatu behar da euskararen erabilera, besteak beste hedabideetan. Hizkuntza minorizatuek erabiltzen dituzten komunikabideak funtsezko tresnak dira beren normalizazioa lortzeko, gizartearen hizkuntz eredu diren aldetik. Ildo horretan agertu zen Mari Karmen Garmendia, orduko Hizkuntza Politikarako Idazkari Nagusia, 1990ean Euskarazko Kazetaritzari buruz egin ziren Jardunaldien sarreran: «Bistan da gaurkotzeko eta eguneratzeko gai den neurrian egingo duela aurrera euskarak. Kazetagintza da euskararen normalkuntza bermarazi dezakeen iturrietako bat. Iturria kutsatzea baino ez genuke behar, hainbat eta hainbat ahalegin alperrik galtzeko. (…) Gure gizartea bere onera ekar dezaten euskararen normalkuntzak euskal komunikabideak behar ditu» (Euskal Kazetarien Jardunaldiak, 1991: 12). Euskarazko hedabideak ditugu, beraz, gure hizkuntzaren etorkizuna sostengatuko duten elementu garrantzitsuenetarikoak. Baina komunikabide guztien artean, bereziki ekimen publikoei dagokie euskararen jarraipena bermatzea. Son los sistemas públicos quienes pueden fomentar este desarrollo ya que las empresas privadas, por lo general, se guían por unos intereses económicos y esta tarea no está dentro de las que definen su actividad, propiamente dicha, mientras <sup>6.</sup> Fernando Muniozguren. *Egunkaria*, 1998ko urtarrilak 30, 14. or. que los mass-media públicos de cada Comunidad Autónoma deben definirse por una política cuyo objetivo es recuperar la lengua y la cultura, y para ello deben tomar aquellas medidas que lo permitan7 (Peñafiel, 1989: 152-153). Euskarazko herri-aldizkarien kasuan, nahiz eta gehienak ekimen pribatuak izan, erakundeen parte-hartzea behar dute aurrera ateratzeko, diru-laguntzak jasotzeko orduan, batez ere. Hori dela eta, Carmen Peñafielek aipatzen duen hedabide publikoen funtzio berbera ezarri ahal zaie: hizkuntza eta kultura berreskuratzea, alegia; hasierako helburua ez baita etekin ekonomikoak bilatzea, euskararen alde lan egitea baizik. Komunikazio-sistema modernoan, identitate kultural eta linguistikoa mantendu ahal izateko ezinbestekoa da tokian tokiko hedabideak izatea. Kataluniarantz begiratzen badugu, bertan, historikoki, katalanaren erabilera publikoa normaltzeko, eskualdeko prentsa ezinbesteko faktorea izan da, eta azken urteetan hizkuntza horren erabileraren normalkuntza susper dadin lagundu du (Guillamet, 1993: 231, 234). Horixe da, preseski, herri-prentsaren eginbehar garrantzitsuenetarikoa, Fernando Muniozgurenen hitzetan laburbilduta (1993a: 190): Gureak produktu zabalak eta irentsigarriak izaki ororendako, hizkuntza normalizaziorako ezinbesteko tresna bihurtzen dihardute, euskaldungoa euskarazko kultur produkzioaren abenturan sartuz eta beste komunikabide haundiagoetarako bezeroak eginez. Aldi berean, kazetaritza zereginetan eta idazlanean demaseko jendetza jarri dugu. Horrezaz gain ez da komeni ahaztea euskara hutsean egindako publizitatearen zifrak. Alde kualitatibotik begiratuz gure informazioa, subjetuan oinarriturikoa, gertukoa, memoria historikoa eta idiosinkrasiaz jositako zertzeladaz eskaintzen dugunez, afektiboa gertatzen da. Ondorioz integraziorako eta gizarte kohesiorako elementu eta euskarri erreferentziala bilakatzen dihardu herri-prentsak. Zer da hau guztia lehen graduko HERRIGINTZA eta euskaldungoa trinkotzeko zubiak eraikitzea baino? Lehen aipatu dugu Euskal Herrian argitaratzen diren herri-aldizkari gehienetan euskara erabiltzen dela, bai euskara hutsa, bai erdararekin batera. Izan ere, «gaur egungo prentsa lokalean gaztelera hutsezko aldizkariak plazaratzea ez da ohizkoa; badago, gutxi edo asko, euskararekiko zor bat bai euskararen presentzia txikia den tokietan, eta zer esanik ez, handia duen tokietan» (Elkoroberezibar, 1992: 15). Hala ere, euskara hutsezko agerkariak nagusi dira elebidunekin alderatuz, elebitasuna ez baita oso komenigarria aldizkari bat egiteko, askotan geratu delako agerian, denbora pasa ahala, gaztelania nagusitzen dela eta euskarak espazio guztia galtzen duela. Iritzi horretakoa da Jexuxmari Zalakain (1992: 597). Beraren ustez «Elebitasuna prentsa idatzi mailan, euskarazko prentsaren kaltetan izan da. Elebitasuna eta euskararen auzia prentsan aldi berean soluzionatzea ezinezkoa <sup>7. «</sup>Sistema publikoek suspertu ahal dute garapen hau, enpresa pribatuak, oro har, interes ekonomikoetan oinarritzen baitira eta eginbehar hau ez da euren arlokoa. Autonomia Erkidego bakoitzeko masa-komunikabide publikoek, aitzitik, hizkuntza eta kultura suspertzearen aldeko politika egin behar dute eta horretarako laguntzen duten neurriak hartu behar dituzte». Egileak itzulia. bilakatu da (...) Elebitasuna, praktikan, erdaran sinisten dutenen zeregina da. Euskararen etorkizuna bermatu nahi dutenen zeregina, gune euskaldunak sortzea da». Argi dago herri-aldizkari gehienek euskara aukeratzen dutela komunikatzeko. Hedabide handietan gure hizkuntzak oso presentzia urria izanik, prentsa lokalaren esparrua da aproposena euskara garatzeko eta normalizazioaren bidean jartzeko. Tokian tokiko agerkarietan erabiltzen den euskarari erreparatzen badiogu, hainbat eredu desberdin dagoela konturatuko gara. Izan ere, aldizkari batzuk batuaz daude idatzita, beste batzuek bertako euskalki edo azpieuskalkiak soilik erabiltzen dituzte idazteko, eta beste batzuek, ordea, batua zein inguruko euskalkiak aukeratzen dituzte. Gure hizkuntzaren aberastasuna zabaltzeko asmoz, euskara batua zein euskalkiak erabiltzearen garrantziaren aipamenak askotan agertzen dira «nazio mailako estandarrak eta euskalkiak elkarren ondoan bizi behar dutela eta bizi daitezkeela bizikidetasunean, zeregin funtzionalaren oreka medio, elkar elikatuz» (Muniozguren, 1993b: 232). Bestalde, eremu urriko hedabideen ezaugarri nagusia hurbiltasuna da, eta hizkuntza bera da hurbiltasun hori islatzeko tresnarik aproposena; beraz, ezin da ulertu mota honetako komunikabideak lekuko hizkuntzaren formak erabiltzen ez badituzte. Izan ere, «herri komunikabideak egokiak dira eskualde eta aranetako euskalkiak eta lekuan lekuko barietatea erabiltzeko, beti ere nazio-mailako grafia errespetatuz. Are gehiago, tokian tokiko irakurlearengana iristeko, mezu-hartzailearen konfiantza eta fidagarritasuna irabazteko, bertoko euskalkia erabiltzea bezalakorik ez dago» (Ramírez de la Piscina, 1998: 237-238). Kontuak kontu, euskarazko herri-aldizkarietan tokian tokiko hitz, esamolde eta abar sartzen diren arren, praktikak erakutsi digu bertoko euskalkiarekin batera gehienbat estandar moduan nagusituta dagoen euskaraz idazten dutela aldizkariek (Sarasua, 1996a: 183). # **7. Herri-aldizkarien loraldiaren ikuspegi orokorra** 90eko hamarkadan bi garai desberdin ikus daitezke tokian tokiko agerkarien arloan. Hasierako sei edo zazpi urteetan euskarazko herri-aldizkari gehienak jaio ziren, batez ere herrialdeko prentsak eskaintzen ez zuena hedatzeko asmoz. Aldizkari batzuk modari edo joerari jarraitzeko sortu ziren, eta horregatik lan-talde gehienen ardura bakarra aldizkaria garaiz egin eta banatzea zen. Hazkunde kuantitatiboa izan zela esan daiteke. Aldizkarien funtzio nagusiak honako hauek ziren: euskararen normalkuntzan lagungarri izatea eta herriko informazioa eskaintzea. Aitzitik, 1995. urtetik aurrera, gutxi gorabehera (kasu batzuetan lehenago eta beste batzuetan geroago), tokian tokiko agerkarien hazkunde kualitatiboa gertatu izan da. Izan ere, aldizkariek kalitatea hobetzeko ahalegin bereziak egin dituzte: diseinu erakargarriagoa egin, edukiak aniztu, idazkera gehiago zaindu, herritarren partaidetza sustatu, euskarazko publizitatea bultzatu, beraien arteko harremanak indartu… Hori dela eta, denbora iragan ahala euskaraz izatea bigarren mailara igaro da, eta aldizkariek beste funtzio batzuk hartu dituzte euren gain: herritarren arteko harremanak bultzatzea, iritzi desberdinen bilgunea izatea, jendearen interesetatik gertu dauden edukiak hedatzea, kultura bultzatzea, informazio erabilgarria eskaintzea, beste hedabideetako informazio-iturria izatea eta euskarazko publizitatea suspertzea. Bestalde, euskarazko herri-aldizkariek hedabideen merkatuan euren lekua aurkitu dute. Kasu batzuetan beren esparruan hurbileko informazioa hedatzen duten komunikabide bakarrak dira, zuzeneko lehiakiderik izan gabe. Orduan, hedabide handiagoek uzten dituzten hutsuneak eta akatsak betetzen saiatzen dira, herriko informazioa euskaraz jasotzeko aukera emanez. Beste udalerri batzuetan badaude gertuko edukiak eskaintzen dituzten beste hedabide batzuk, gaztelaniaz idatziak, edota kolektibo batzuen interesak jorratzen ez dituztenak. Kasu horietan produktua hobeto definitu behar izan dute, eta aldizkaria beste ikuspuntu batetik egin (kulturari buruzko gaiak indartuz, adibidez). Euskararen normalizazioari dagokionez, herri-aldizkariek euskararen erabilera normaltzen lagundu dute, euren esparruan euskara ohiko hizkuntza bihurtu dute eta. Izan ere, agerkari hauen orrialdeetan euskara normaltasun osoz erabiltzen da, herritarren artean mota guztietako gaiak zein kazetaritza-generoak zabaltzeko (eta ez bakarrik gai arinak edo genero errazak), gure hizkuntza oso aberatsa dela erakutsiz. Euskararen Normalkuntzarako Legeak euskarazko herri-aldizkarien ugalketan eragina izan duela esan daiteke. Legearen eragina dela eta, erakunde publikoek emandako diru-laguntzak finkatzen joan dira aztertutako hamarkadaren lehenengo urteetan. Aldizkari lokal askok diru-laguntza horiek aprobetxatu zituzten kaleratzeko. # **8. Hirugarren milurtekoak ekarritako aldaketak** Milurtekoaren hasierako urteetan aldaketa nabarmenak gertatu dira euskarazko herri agerkarien arloan. Hain garrantzitsuak dira aldaketa horiek, ezen aldizkariak, eta orokorrean euskarazko prentsa lokala, aro berriaren atarian daudela esan baitaiteke. ## **8.1. Aldizkari berriak eta maiztasun handiagoak** Azken urteetan euskarazko aldizkari berri batzuk agertu dira, besteak beste *Danbolin* hilabetekaria Zestoan, *Kronika* egunkaria Hernanin, *Arkalaz* hilabetekaria Amorebieta-Etxanon, *Prest!* hilabetekaria Deustualdean, *Txaparro* hamaboskaria Zarautzen eta *Aikor!* hilabetekaria Txorierrin. Bestalde, aurretik kaleratzen ziren beste aldizkari batzuek beren maiztasuna aldatu egin dute eta orain lehen baino maizago argitaratzen dira. Tolosaldeko *Galtzaundi* eta Orio eta Aiako *Karkara* aldizkariak hilabetekari izatetik hamaboskari izatera pasatu dira. Lasarte-Oriako *Txintxarri* hamaboskaria, berriz, astekari bihurtu da. ## **8.2. Eskualdeko hedabideak bultzatuz** ## *8.2.1. Goiena: lehen komunikazio-kooperatiba* 2000ko ekainean Euskal Herriko lehen komunikazio-kooperatiba agertu zen: Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkartea. Debagoieneko zortzi herrietako (Arrasate, Eskoriatza, Elgeta, Leintz Gatzaga, Antzuola, Bergara, Oñati eta Aretxabaletako) eta Aramaioko euskara-elkarteek sortu zuten, ondoko helburuarekin: elkarlanean, komunikabideen eta telekomunikazioaren alorrean etorkizunari errazago aurre egiteko eta eskualde osorako euskarazko euskarri berriak bultzatzeko. Goienak bere gain hartu du euskara-elkarteen esku zeuden herri-hedabideen ardura: *Arrasate Press*, *Ze barri?*, *Goibekokale*, *Kontuola*, *Berrigara*, *Aretxagazeta* eta *Txirritola* (ez, ordea, Oñatiko *Kontzejupetik*). 2001eko martxoaren 5ean euskara-elkarteekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, kooperatibak kudeatzen ditu zazpi aldizkari horiek. Bailarako eta Aramaioko euskara-elkarteak izan dira bazkide sortzaileak, baina udalak (Bergara, Oñati eta Elgetakoa izan ezik), inguruko enpresak eta baita langileak ere bazkide laguntzaile dira. 2000ko abenduaren 1ean *Goienkaria* jaio zen, astero kaleratzen den agerkaria. Bertan, tokian tokiko berriez gain, bailarakoak ere jasotzen dira. Bere formatua berria da euskarazko prentsa lokalaren arloan, DIN A4-koa izan beharrean DIN A3 edo egunkari formatukoa delako eta prentsa-paperean egiten delako. Banatzen duen ale-kopuruari dagokionez ere, agerkari honek ez du parekorik Euskal Herrian banatzen diren gainerako tokian tokiko aldizkariekin; idatzizkoen artean tiradarik handiena duena da (20.000 ale). Hasierako hilabeteetan herri-aldizkariak ohiko maiztasunarekin kaleratzen baziren ere (*Arrasate Press* eta *Berrigara* astero, *Aretxagazeta* eta *Kontuola* hamabostean behin, *Goibekokale* eta *Ze barri?* hilabetero, eta *Txirritola* hiru hilabetean behin), 2001eko urriaren 19an aldizkari guztiak *Goienkaria*-n bildu ziren, hiru ediziotan, eta astero argitaratzen hasi ziren. Horrela, orain *Goienkaria*-rekin, edo guztientzako berdina den atalarekin batera, barruan herrietako edizioa jasotzen dute irakurleek astero-astero. Horretarako, aldizkariak ere itxuraldatu dituzte, eta prentsa-formatua eman diete. *Goienkaria*-ren azken helburua egunkari bihurtzea da. Aldizkariekin batera, Goienaren barnean Telebista eta Arrasate Irratia biltzen dira. Beraz, informazio lokala euskaraz jorratzen duen enpresa multimedia garatuena dela esan daiteke. Era horretan, bailarako eta kanpoko merkatariek eskualdean saltzeko duten biderik eraginkorrena da, euskaraz sortzen duen publizitate-agentziarik indartsuena, eta Debagoiena munduratzeko tresna paregabea. 2001ean 3.000 bazkiderekin, 40 langilerekin eta 235 milioi pezetako aurrekontuarekin abiatu zen Goiena. ## *8.2.2.* Eraz *astekariaren aldaketak* Orain arte Durangaldeko euskara hutsezko astekari bakarra izan den *Eraz*-en lekua 2001eko azaroaren 9tik aurrera *Anboto* astekari berriak hartu du. Durangaldeko 11 herrietara heltzea eta harpidedun-kopurua 10.000 lagunera iristea da proiektu berriaren helburu nagusia. Horretarako, astekariaren formatua aldatu dute, egunkari formatua hartuz, eta tirada biziki igo da, *Eraz*-en 3.000 aletik oraingo 16.000ra. *Anboto*-k 24 orrialde ditu eta bertan edukien aldetik ere aldaketak egin dituzte. Prentsa formatua hartzearen arrazoia, *Goienkaria*-ren kasuan bezalaxe, honako hau da: inprentako gastuak txikiagoak direnez, ale gehiago atera daitezke eta, gainera, horrela leku gehiago dago herri guztietako informazioa lantzeko. # **8.3. Etorkizunerako bidea** Goienak eman duen urratsa etorkizunean tokian tokiko hedabideek eman beharreko pausua da, informazio lokalaren esparruan sartzen ari diren interes ugariei aurre egin ahal izateko. Aldizkariak eskualdeka antolatu eta landu behar dira, euren egiturak sendotuz, biztanle- eta merkatu-kopuru handiagoari egokiago erantzuteko. Herri-hedabideak eskualdeetako enpresa multimedia modernoetan bildu behar dira, eta hurreko komunikazioaren esparru guztiak profesionaltasunez landu, elkarrekin lan egitearen ondorioz sortzen diren sinergiak aprobetxatzeko. Mikel Irizar Goienako Zuzendari Nagusiaren esanetan, «oso ona litzateke eskualdeka komunikazio talde sendoak sortzea, horizontalean beraien artean eta bertikalean euskarazko hedabide nazionalekin jardungo dutenak. Kanpotik eta erdara ezberdinetan iritsiko zaigun uholdearen aurrean, euskal gizartearen biziraupenerako sekulako tresna litzateke hori»8. Zalantza bakarra sortzen zait: egokia izango al da tokian tokiko egunkariak sortzea? Kontua ez da nahiko informazio sortuko den ala ez. Nire ustez, agerkari lokalak egokiagoak dira gehienez astean behin ateratzeko. Izan ere, tokian tokiko informazioa ez da goizerako ezagutu behar den informazio beroa, ez dago hain lotuta egunero gertatzen denarekin. Herri-aldizkariak, arlo honetan, egunkari orokorretatik bereizi behar dira, euren funtzioa gertutasunean oinarritutako harreman soziala mantentzea baita. Edukiak, beraz, asteburuetan lasaiago irakurtzeko idatzi behar dira, informatzeko, entretenitzeko edo hausnartzeko aukera izan dezaten irakurleek. <sup>8.</sup> *Goienkaria* 27. zenbakia, 2001eko ekainaren 22a; 9. or. ## **Eranskina: Euskal Herriko herri-aldizkarien errolda** | IZENA | ARGITARATZAILEA | MAIZTASUNA | ZABALKUNDE-EREMUA | |-----------------|----------------------------------------------------|-------------------|--------------------------------------------------------------------------------------| | Aikor! | TOTOAN Txorierriko Euskara<br>Elkarteen Federazioa | hilabetekaria | Txorierri (Zamudio, Lezama eta Larrabetzu) | | Aiurri | M. Larramendi K.B. | hamaboskaria | Beterri-Aiztondo Mankomunitatea (Aduna,<br>Andoain, Billabona, Larraul eta Zizurkil) | | Akatz | Ikuspegi Kultur Taldea | hamaboskaria | Bermeo | | Anboto | Anboto Komunikabideak | astekaria | Durangaldea | | Aretxagazeta | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga | | Arkalaz | Zorrontzako Euskara Elkartea | hilabetekaria | Amorebieta-Etxano | | Arranondo | Arranondo Kultur Alkartea | hilabetekaria | Ondarroa, Berriatua, Markina | | Arrasate Press | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Arrasate, Aramaio | | Artzape | Gure Txeru elkartea | | Getaria | | Azpeitian, Zer? | Azpeitiko Udala | hilabetekaria | Azpeitia | | Baleike | Baleike Kultur Elkartea | hamaboskaria | Zumaia | | Barren | Izarra Kultur Elkartea | astekaria | Elgoibar, Mendaro, Altzola | | Berrietan Blai | Bermeoko Udala | hilabetekaria | Bermeo | | Berrigara | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Bergara, Antzuola, Elgeta | | Berton | Batana Batu Kultur Elkartea | hilabetekaria | Santutxu, Begoña, Otxarkoaga, Txurdinaga,<br>Bolueta | | Bolo-Bolo | | hiruhilabetekaria | Ondarroa | | Branka | Arnasa eta Abaraska Euskara<br>Elkarteak | hilabetekaria | Pasaia | | Danbolin | Danbolin Zulo Elkartea | hilabetekaria | Zestoa | | Drogetenitturri | Euskal Birusa Elkartea | hilabetekaria | Ermua, Mallabia | | El Social | | hilabetekaria | Basauri | | Ene Bada! | Ene Bada! Kultur Elkartea | hilabetekaria | Legazpi | | …eta kitto! | …eta kitto Euskara Elkartea | astekaria | Eibar, Ermua, Soraluze | | Euskarri | Sasiburu Elkartea | hiruhilabetekaria | Barakaldo | | Eutsi | Deiadar Kultur Elkartea | hilabetekaria | Gernika eta beste 16 herri | | Galtzaundi | Galtzaundi Euskara Taldea | hamaboskaria | Tolosaldea | | Geu | Geu Elkartea | hilabetekaria | Gasteiz | | Goibekokale | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Elgeta, Bergara, Antzuola | |-------------------|-------------------------------------------|-------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | Goienkaria | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Debagoiena eta Aramaio | | Goierritarra | Goierritarrak Kultur Elkartea | hamaboskaria | Goierri Bailara | | Guaixe | Bierrik Elkartea | hilabetekaria | Sakana | | Gure Artean | | hilabetekaria | Arratia (Ubidea, Zeanuri, Areatza, Artea,<br>Igorre, Aranzazu, Dima, Lemoa, Bedia),<br>Usansolo eta Zornotza | | Hernaniko Kronika | Dobera Euskara Elkartea | egunkaria | Hernani | | Herrietan | Zuiako Koadrila | hiruhilabetekaria | Zuiako Eskualdea: Aramaio, Arrazua<br>Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia,<br>Zuia | | Hondarribia | Udal Euskara Azpibatzordea | hilabetekaria | Hondarribia | | Irunero | TB. S.L. | hilabetekaria | Irun | | Irutxulo | Donostiako Komunikabideak E.M. | astekaria | Donostia | | Kaixo | Urretxuko Udala | hilabetekaria | Urretxu | | Kaixo | | hilabetekaria | Nafarroako Erriberan | | Kantillape | Itsasondoko Udala | hilabetekaria | Itsasondo | | Karkara | Karkara Kultur Elkartea | hamaboskaria | Orio, Aia | | Kontuola | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Antzuola, Bergara, Elgeta | | Kontzejupetik | Oñatiko Udala | hilabetekaria | Oñati | | Lau haizetara | Lau Haizetara Euskaldunen<br>Elkartea | hilabetekaria | Errenteria-Orereta | | Lokotxa | | lauhilabetekaria | Zubieta, Usurbil, Lasarte | | Mailope | Araitz-Beteluko Euskara<br>Batzordea | hilabetekaria | Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberri | | Maxixatzen | Maxixatzen Euskara Elkartea | hamaboskaria | Azkoitia | | Murugarren | Gareseko Euskara Taldeak | hiruhilabetekaria | Gares eta Iruñerria. | | Noaua! | Noaua! Kultur Elkartea | hamaboskaria | Usurbil | | Nontzebarri | Mungia Euskaldunduz Elkartea | hilabetekaria | Mungialdea | | Oixe! | Bierri Elkartea | astekaria | Sakana | | Orratx! | Orratx! Kultur Elkartea | hilabetekaria | Lezo | | Otamotz | Zintzo-Mintzo Euskaltzale<br>Elkartea | hilabetekaria | Zumarraga, Urretxu | | Pil-pilean | Pil-pilean Kultur Elkartea | hiruhilabetekaria | Soraluze | |---------------------|-----------------------------------------------------|-------------------|---------------------------------------------------------------------| | Prest | Berbaizu Euskara Elkartea | hilabetekaria | Deustualdea | | Pulunpe | Imotz, Basaburu eta Ultzamako<br>Euskara Batzordeak | hiruhilabetekaria | Imotz, Basaburua, Ultzama, Anue, Odieta<br>bailarak | | Tolosaldean Egunero | Tolosaldeko Komunikabideak | egunkaria | Tolosaldea | | Ttiki-Ttaka | Ttiki-Ttaka Euskara Elkartea | hiruhilabetekaria | Arabar Errioxa | | Ttipi-ttapa | Ttipi Ttapa Kultur Taldea | hamaboskaria | Nafarroako iparmendebaldea (24 udalerri) eta<br>Sara (Lapurdi) | | Txaparro | Txaparro Kultur Elkartea | hamaboskaria | Zarautz | | Txapla-Txapla | | hilabetekaria | Gorliz eta Plentzia | | Txintxarri | Ttakun Euskara Elkartea | astekaria | Lasarte-Oria | | Txirritola | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Aramaio, Arrasate | | Txoriberri | Txorierriko Mankomunitateko<br>Euskara Zerbitzua | hilabetekaria | Txorierri (Larrabetzu, Lezama, Zamudio,<br>Derio, Loiu eta Sondika) | | UK | Boluntzarreta | hilabetekaria | Uribe Kosta | | Uztarria | Uztarria Kultur Koordinadora | hilabetekaria | Azpeitia | | Ze barri? | Goiena Komunikazio Zerbitzuak<br>Koop. E. | astekaria | Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Aretxabaleta | | Zer diño? | Berbaz Kultura Alkartea | hiruhilabetekaria | Orozko | | Zorrotz Morrotz | | hiruhilabetekaria | Zorrotza (Bilbo) | ## **Bibliografia** - Agirreazaldegi, A. (1993): "Euskarazko herri-aldizkari bat zure herrirako", in Askoren Artean, *Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak*, ARKO, Arrasate, 7-14. - Aranguren, A. (1999): *Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian*, Doktore-tesi argitaratu gabea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - Aranzabal, J. (1998): "Euskarazko herri prentsaren bilakaera*", Euskonews & Media*, 1998 / 10–30 / 11-6, 8. zkia. http://suse00.su.ehu.es/euskonews/0008zbk/frmedia.htm. - –––––––––––––, (1992): "Herri aldizkari baten taxuketa", *Jakin*, martxoa-apirila 1992, **69**, 67-80. - Askoren Artean. (1992): "Euskal prentsa lokalaren problematika", *Jakin*, martxoa-apirila 1992, **69**, 51-66. - Cantalapiedra, M. J. (1996): *La información local en los periódicos de Bizkaia*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - Díaz Noci, J. (1995): *Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1839)*, Eusko Ikaskuntza, Donostia. - Elkoroberezibar, M. A. (1992): "Prentsa lokala Euskal Herrian", *Jakin*, martxoa-apirila 1992, **69**, 11-37. - Euskal Kazetarien Jardunaldiak. (1991): *Euskal Kazetarien Jardunaldiak: Donostia, 1990eko maiatzak 28 eta 29*, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz. - Guillamet, J. (1983): *La premsa comarcal. Un model català de periodisme popular*, Generalitat de Catalunya, Bartzelona. - Irigoien, J. M. (1993): "Herri aldizkarien ezarpena eta zabalpena", in Askoren Artean, *Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak*, ARKO, Arrasate, 179-186. - Martín Serrano, M. (1982): *El uso de la comunicación social por los españoles*, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madril. - Muniozguren, F. (1993b): "Herri, eskualde eta hirietako euskarazko aldizkariak koordinatzeko elkartea", in Askoren Artean, *Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak*, ARKO, Arrasate, 187-194. - –––––––––––––, (1993b): "Lekuan-lekuko euskara eta standarraren trataeraz", in Askoren Artean, *Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak*, ARKO, Arrasate, 231-235. - Muniozguren, F. (1997): "Eremu urriko euskal prentsaren bideetan barrena", *Jakin*, azaroaabendua 1997, **103**, 73-79. - Muxika Arrieta, J. (2000): "Euskaraz idatzitako komunikabide lokalen egoera", *Eleria* **5**, 125-130. - Peñafiel, C. (1989): "Las radios autonómicas: hacia una política de normalización lingüística y cultural", in J. C. Miguel, *La comunicación en las naciones sin estado*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa, 143-162. - Ramírez de la Piscina, T. (1998): *Kazetari-l@na Euskal Herrian. Interpretaziorako eta espezializaziorako abiaburuak*, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. - Sarasua, J. (1996a): *Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari*. Doktore-tesi argitaratu gabea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - –––––––––––––, (1996b): "Euskarazko prentsaren diagnostikoa", *Jakin*, iraila-urria 1996, **96**, 11-28. - Zalakain, J. (1992): *Euskal prentsa herri proiektua da*, Doktore-tesi argitaratu gabea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - –––––––––––––, (1994): "Prentsa nazionala eta prentsa lokala", *Uztaro*, 1994, **12**, 55-65. - Zalbidea, B. (1995): "Prensa local y gratuita", in B. Zalbidea eta J. C. Pérez Fuentes, *Comunicación, medios y mensajes*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa, 157-168.
aldizkariak.v1-3-146
{ "domain": "giza zientziak eta artea", "id": "ikergazte_ii_giza-zientziak-eta-artea_26", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# **Irudiaren konposizio digitala sorkuntza artistiko bezala.** Egilea: Barrios X. Aurkezlea: Xabier Barrios Elcid *Artea(1), Irudia(2), Teknologia berriak (3), Digitala (4), Argazkilaritza (5). Leioako Arte Ederren Fakultatea. Arte eta Teknologia saila. Ordezko irakaslea. xabierbarrios@gmail.com* ## *Laburpena* Erakargarria da medio berrien kulturak argazkilaritza bezalako "lengoaia iraunkor bat", errepresentazio forma zehatz bat lortzeko gai izango ote den ahusnartzea, edo, etorkizuneko lengoaia informatikoak gaur egun erabiltzen den formatik aldenduz, guztiz ezberdina izango den forma eta bilakaera berri baten amaituko den. Hala ere, medioak gaur egun dituen koalitate eta formak berrikustea merezi du, iraganarekin alderatuz argazkilaritzan ordenagailuaren erabilerak eta teknologia digitalek egindako ekarpenek aldaketa edo jarraitasun bat suposatu duten jakiteko. **Hitz gakoak:** Artea- Irudia-Teknologia berriak-Digitala-Argazkilaritza. ## *Abstract* *It is tempting to speculate whether the culture of the new media is close to obtaining a form of representation with a "stable language" such as photography, or whether the computer language of the future will be completely different from the one used today, and therefore will affect the development of Cultural means and their final forms. Even so, it is worth reviewing the qualities and forms of the medium today and the changes or continuities with the past that involves the use of digital technology or computer photography.* *Keywords: Art-Image- New tecnologies- Digital- Photography.* # *Sarrera* Zein eratan baliatzen da "*digitala*" argazkilaritza bezalako lengoaia eta antzinateko beste forma kulturaletaz? Zein izan da informatizazioaren eragina gure kulturak erabiltzen duen lengoaia bisualean? Eta honen inguruan, zer ekarpen egin dezakegu artistok? ## *Aztarna desegiten, simulaziorantza.* Medioa sortu zenetik hona, argazkilaritzaren inguruan eman diren mahai inguru ugarietan indize irudi izate, errealitateariko mantentzen zuen erlazioa eta "toma" momentua izan dira eztabaiden erdigune nagusiak. Honela, gizarte eta instituzioen aurrean, argazkilaritzaren bidez atzematen ziren datuek, objetibitate estatus bat, froga edo balio bat lortzen zuten, hau da, errealitateariko erlazio zuzen bat matenduko balute bezala aintzakotzat hartzen ziren. Giro akademikoan eztabaida hau amaitutzat jotzen ba zuten ere, formatu digitalaren sorrerarekin zeinbait afera egunerokotasunera salto egin dute berriz. Alde batetik irudiaren antzematearen harira, eta bestetik teknologia berriek ornitutako datuen arabera, errepresentazioen bitartez- gure ingurua ulertzeko dugun modua nola aldatzen hasi den aztertzen dituztenak. Informazioa atzemateko era berriek, eskaner, radar, X izpi, laser eta mota ezberdinetako sensoreek bezalako gailuek lortutako datuek, betiere -metodología eta teknologia analogikoak ez dira jada egunerokotasunean erabiltzen- kode binarioan oinarritutako interpretazioetan dute funtsa. Honela, informazio numeriko emari hori, ordenagailuan erregistratua, filtratua eta klasifikatua izango delarik, bertatik irteera izan aurretik, bere artxiboa eta manipulazioa ahalbidetzen dutelarik. Teknika eta euskarriei dagokienez atzematea egiteko ditugun aurrerapen ezberdin guzti hauetaz gaindik, datuen interpretaziorako metodoaz, datuen biltze eta manipulazioaz arduratzen diren software eta ardwareak, irudien indize estatus zaharra birrintzea ekartzen duen aukera bat eskaintzen digute. Oin zenbakizkoetatik habiatuz irudi eta ingurugiroen eratze foto-errealista edo mimesizkoa sortzea ain zuzen ere. Hau da, ezer-ezetik, atzemate bat edo honen zati bat erabili behar izan gabe. Bederen edonork, programa hauek eskaintzen dituzten aukera ezberdin askotan errepresentatzeko modu aurrekarietan oinarritutako konbentzio, algoritmo eta legeak integratu direla argudiatu dezakeen harren, irudi ilusionista berri hau, argazkilaritza gailuenetik hurrun gelditzen da, irudian edozein indize izate horren estatusa jokoan jartzen baitu. Horregatik irudi digitalari egindako erreferentzia askok, errealitate galtze bati edo desrealizazio bati aipu egiten diote, ordenagailuz sortutako irudien ikusle edo erabiltzaileak mundu simulatu edo hiper-erreal eta mundu errealaren artean ezberdintzeko gaitasuna galduko duela iradokiz. Errealarekin konexioa galtze honek, askoren ustez, norbanakoaren kontzientzian krisi bat suposatzen duelarik, hau, ahul edo sentibera dela ahutemanez. Baudrillarden teoria posmodernoetan ere, errealitatea simulazioaren munduak ordezkatua izan dela argudiatzen da, errealitate kolektibo baten moduan esperimentatzen dena, interakzio soziala, existentzia materialean sustraitutako zeinuen trukera murriztu egiten delako.<sup>1</sup> Flusserrek argudiatzen duen moduan: *"Objetuen munduan orientatu ahal izateko irudien baldintza ikuskatua modelo moduan erabili ordez, gizakiak mundu objetiboan duen esperientzia konkretua irudietan orientatzeko erabiltzen ari da. Objetuen munduan maneiatzeko haietan oinarritu ordez, mundu objetiboarekin duen esperientzia oinarritzat hartzen hasten da irudiekin lehiatzeko." <sup>2</sup>* <sup>1.</sup> Henning, M. ([1](#page-1-0)997). *La imagen en la cultura digital*. in Lister, M. (conpilatzailea). Paidós Multimedia6. Bartzelona. Pág. 284. <span id="page-1-0"></span><sup>2</sup>. Flusser, V. (1991) *Eine neue Einbildungskraft* Volker Bohn (conpiladorea). Bildlichkeit. Frankfurt, Pág. 115-128. "Una nueva facultad imaginativa". In *Una nueva facultad imaginativa*. Breno Onetto Muñozen itzulketa ezargitaratua.2. Orrialdea. Zeinuen truke hau eta irudiaren ziurgabetasun eta zalantzak esplotatzeko aukeren harira, bi ausnarketa azpimarratu behar dira. Lehenak, a[r](#page-2-0)tisten artean erakarpen berezia sortu duela kontzeptualki irudiei suposatzen zaien estatutua zalantzan jartze horrekin jolasten ibiltzeko aukera, teknologia digitalek sorkuntzarako duten ahalmenarekin batera errepresentazioaren iragan eta etorkizunarekiko interpretazio berrientzako esparru bat ireki duelarik. Bigarrena, digitalaren etorkizunak ekar lezakeen inkognita ugarietan barreiatzen gaitu, honela, -aurrerago ikusiko dugun moduan- ingurune digital berriak ahalbidetuko dituen aukera, interpretazio eta estrategien inguruan hausnarketa eta galderak egitera behartuta sentitzen garelarik. ## *Argazkilaritza, Argazkia eta digitala* Lengoaia moduan argazkilaritza ez da ez genero bat ez estilo bat eta bere izakera tekniko eta erreprodukziozkoak, experientzia ezberdinak biltzeko metalengoaia bezala hautemana izatera darama. Bere ahalera heterogeneo, contextual eta aniztunari esker, beste disziplina artistiko batzuekin elkarlan eta deskontextualizatze prozesu bat eragin zuen, batik bat, XXI. mendean lengoaia digitalak piztutako prozesuekin ainbat analogia iradokitzen dizkiguna. Gaur egungo artea eta kultura indusi duten proposamen hibrido eta experientzien katalizatzaile, antzekotasun anitz ikus litezke artearentzako argazkilaritzak medio tekniko bezala suposatu zuenaren artean eta perspektiba beretik ikusia, zenbakizko ontologia markatuko metalengoaia bezala digitalak, suposatzen ari denaren artean, batez ere azken honek artearen esferaren estruktura guziak erasan dituelako. Garai eta medioak extrapolatuzkero, ezaugarri batzuk konparatuta bereala antzematen dena. Amankomunean duten lehenengo ezaugarria medio bezala duten moldagarritasuna da, estilo edo genero konkretu bati atxikiturik ez daudelako, tresna moduan disziplina eta arlo desberdinetan erabiliak izateko aukera ematen dielako, esanahia berrien eratzean eraginez eta alor ezberdinen eztabaida teorikoetan parte hartuz. "*Digital izatea lengoaia binarioak bakarrik inposatutako baldintzei azpiratua dagoen gorpuzkera bat izatea da (…) edozein delarik bere jatorri, mota edo izaera (ikuste, algebraikoa, matematikoa, soinuduna, ahozkoa, testuala, eta abar...). Gorpuzkera elektrikoa duen lengoaia alfanumeriko ikutuezin hau, zein gaur egun estrukturalki sistema binario simple batez eraikia dagoen (1 ó 0, YES o NOT, TRUE o FALSE)"* [3](#page-2-1) Eratze eta aztarna-indize moduan ulertuak izaten direnean, medio zalantzazko bezala, automatiko eta subjektibo-objektiboen moduan ulertuak direnean erreal eta birtualaren arteko interpelazioa ahalbidetuz, errepresentatu eta errepresentazioaren artean. <span id="page-2-0"></span>Ontologia teknikoari dagokionez, haien erreproduktibilitateaz hitzegin beharra dago, kopiak egitea ahalbidetzen duena eta aldabideak erraztasun osoz sortzen uzten dituena <span id="page-2-1"></span>3.Alcalá, J.R. (2010): *Ser digital. Manual de supervivencia para conversos a la cultura electrónica*. AV Ediciones Departamento de Artes Visuales Facultad de Artes Universidad de Txile. Colección Escritos de Obras/ Serie seminarios. Pág.18. matriz bakar batetatik abiatuz. Honi, erre-produzitu egiten dituzten gailuek eskaintzen dituzten bereizitasunak batu behar zaizkio, erabilera intuitibo eta "zuzen" bat ahalbidetzen duten lan eta pausoak aurrezten dituzten tresna eta automatismoei, haien erabilera erraz eta eraginkorra egiten dutelako. Beste gaitasun batzuk haiek artxibo bezala dituzten ezaugarrietatik eratorriak dira, indize moduan duten estatututik aratago, espazio murriztu batean informazio eduki handiak gordetzeko aukera eskaintzen dutelako, balio eta materialen ekonomia ahalbidetuz, edozein eduki erraz eta azkar konpartitua izateko aukera eskeiniz. *"matrize fisikoa –objetuala- kode programatiboagatik ordezkatua izango da – ikutuezin den kodigoaren erreinutik-, erreproduktibilitatearen printzipio objetibablea ziurtatzen delako, ez bakarrik irudiarena, baizik eta edozein entitate edo lengoiarena. (soinua, mugimendua eta abar…)"[4](#page-3-0)* Honela, bi medioek erreboluzio eragile papera jokatu dute esparru artistiko eta sozialean. Gaur egun digital moduan ulertu egiten denak, "*Argazkizkoak"* egindako bideari eta piztutako eztabaidari asko zor diola kontuan izatekoa delarik, azkenik berea egin duen errepresentazio modu eta medioa. ## *Paradigma berria errepresentazioan. Erregimen digitala.* Baina erregimen digitalak, argazkilaritzak hasitako ibilde hori sintetizatu eta bereganatu badu ere, zer gehio berri-eraldatzeko gai izan da irudiaren bilakaeran? José Luis Break " Hirugarren atalasea" liburuan aipatzen duenez, artearen lanak, espazializazioaren aurrean desbaldintzatu beharra dauka, hura zerbitzatzeari uko egin "*gure denborak –eta bere teknologiek- time-based arte bat, "orainean" estatizatu gabekoa baizik eta denboraren bilakaeran luzatuko zen berizitasunean, espazializatzaile ez moztuan, ematea ahalbidetzen baitdute*"[5](#page-3-1) . Hau da, irudia jada ez legoke zertan hemen pribilegiatu bati lotuta egon beharrik, akaso denboraren seinalatze bati baizik. Errepresentazioaren denboraren gailentze bati. Batez ere, irudi-materikoak zein filmekoak mantentzen zuten espazioarekiko erlazioa bigarren plano batetan gelditzen delako. Zenbakizko ontologiari esker *irudi-estatiko (materikoek*) edo *mugimenduzkoek* konpartitzen dituzten ezaugarri gehienak betetzen dituzten emaitzak lor ditzazkegu, datu horien "irteera" honela gauzatu ahal dugulako; baina berezkoa duten espazioan -ordenagailuarenean- beti prozesu izango dira. "Emaitza" horiek, betiere jatorri digital bati zor izango zaizkiolako, eta sarean erabilgarri izatekotan, beti aldaketari edo ikuskatze aukerari irekita egongo direlako. *"Denbora-irudiaren modalitatearen agertze -berantiarrak- eta honen leku hartze etengabekoak, irudi mota batekin izan dezakegun esperientzia modu normalizatu nagusia bilakatu da gizarte berrietan, (…) Irudiaren gailu teknologiko eta produkziozkoek ahalbidetzen duten denbora-rudia – ez da denbora geldi-une bezala ematen, estatizatuta lez, momentu lortua balitz bezala, aparteko bezala, singularizatua- (…) baizik eta denbora hedatu baten, denbora jarrai eta ez moztutako baten, espazializatua ez den denbora baten, unitate diskretu batetara murriztua edo zatikatua ez dagoen baten, baizik eta "dasein" bezala sakabanatutako zabaltze eta gertakari, agitu edo jazo egiten den hori, izatearen jarraipen berez existitzen delako."* [6](#page-3-2) <span id="page-3-0"></span>4.Alcalá, J.R. (2010): *Ser digital. Manual de supervivencia para conversos a la cultura electrónica*. AV Ediciones Departamento de Artes Visuales Facultad de Artes Universidad de Txile. Colección Escritos de Obras/ Serie seminarios. 52. Orrialdea. <span id="page-3-1"></span>5.Brea, J.L. (2004): *El tercer umbral. Estatuto de las prácticas artísticas en la era del capitalismo cultural*. AD HOC, Serie ensayo, 3. Cendeac Murtzia.34. Orrialdea. <span id="page-3-2"></span>6.Brea, J.L. (2004): *El tercer umbral. Estatuto de las prácticas artísticas en la era del capitalismo cultural*. AD HOC, Serie ensayo, 3. Cendeac Murtzia. 93. Orrialdea. *Irudi-gertakari* bezala ulertzen duen irudi erregimen berri honek, irakurketa era berriak dakarzki, era berean aurkezpen gailu eta modu berriek arretaren edo antzematearen denborarentzako hedapen bat eskatzen dutelarik. Zeinu-obraren barne denborak propioa duen hautemate denbora bat, denbora singularra ez dena jada, baizik eta denbora luzatua, denboratua, garatu eta segidan hedatzen dena. Obraren "irakurketak" ez du instanterako joera irudi-estatikoaren kasuan bezala, baizik eta luzapenean hedatzekoa, igarotzearena, orainen segida bezala hedatua – luzatze horretan obra jazo egiten da, eraldatu, adierazi. *"Obra ez da aldi-modu batez betirako ematen, berez izoztutako nortasun bezala betirotasunean, denbora igarotzetik at. Kontraz, errepresentazioa irautearen erregimenari ireki egiten dio bere burua, denbora hartzen du barrualdean. Honi esker, gailu edo aurkezpen modu narratibo bezala potentziatu egiten du bere burua, istorioak kontatzeko gai izanik, zeinu-denbora bezala emateko, ezberdintasunaren diferitze berezko horretan gauzatzeko-denborari dagokionez."* [7](#page-4-0) Barne denbora hartze horrek –zeinuak denboratasun hedatu baten "kargatze" horimaneiatzeari, erabilerari eta irakurketara trasladatu egiten da, honek denboran harreta luze bat mantentzea errazten duen gailu bat behar duelarik, ikuskatze hedatua posible egiten duen gordailu bat. Honela Benjaminek[8](#page-4-1) aspaldian iradokitzen zuenez, zinema jada erregimen ezberdin bati zor zitzaion, pertzeptzio adigabetasun bat eskatzen zuen denboran luzatutako errepresentazio bezela ematen zelako, kontzentraziora lotua bezala emateko ahalmen gutxiago zuena. Horregatik, *film-irudiak*[9](#page-4-2) eta pertzeptzio adigabetu honek, entretenimendurako irudi baterantza bideratuko gintuen. Pertzeptzio baterotasun politika baterantza, non ikusketa, masan egiten zen, adigabeziarako joera erraztuz, beranduago telebistarekin familiarteko esparruan emanik ikuskizunera ohituagoa zegoen sozietate batean. Orain, internet eta gailu mugikorrei esker irudi oharkabetasun erregimena geroz eta nabaria izanik, sareak eskaintzen duen sakabanaketa eta entretenimenduari esker. Non ikusketa masiboa den, edozein unetan ikuskatze praktikek eratutako kontextu zabal honetan; industria kulturalak eta errezepzio kolektiboa gailendu diren garai honetan.[10](#page-4-3) Egunerokotasunaren denborak ikusleari lehen eskatzen zitzaion gogoetarako lekua hartu du. Ikusketarako modu berri hau, gailu mobilei esker ematen dena, edukiaren kontsumo esklusibo bezala agertzen zaigu, erabiltzaile bakarrarentzako ekoiztua eta horri zuzendua balego bezala, aldi berean inoiz baino zentzugabeko eta dispertsoa den erabiltzaileari, momentu espazio eta lagunarte edo bakardean, fisikoki edo sarearen bidez bada ere, uneoro informazio eta irudi jario geldiezinekin estimulatuak bait gara. *Denbora-irudiak*, denbora instant banakakoaren hierarkia eta instan ederra lortzeko asmoak apurtzen ditu beraz, gertakariaren horizontalitatea bereganatu eta onartzeko; moztugabeko denbora segida moduan aurkezten delarik denbora berau. Irudi materiakoak begiradaren gain zuen autoritate erregimena gutxietsiz, artisauki antropologiko-magiko eta simbolikoaren inguruan sortutako zeinu estatiko hark zuen hegemonia milenarioa zapuztuz. Hortaz, nola berreratzen da argazkilaritzaren estetikan oinarritutako lanak begiratu, ulertu eta aurkezteko modua *denbora-irudiaren* erregimen berri honetan? <span id="page-4-0"></span><sup>7.</sup> Brea, J.L. (2004): *El tercer umbral. Estatuto de las prácticas artísticas en la era del capitalismo cultural*. AD HOC, Serie ensayo, 3. Cendeac Murtzia. 34. Orrialdea. <span id="page-4-1"></span><sup>8.</sup>Benjamin, W. (2001). *Una filosofía de la fotografía*. Síntesis. Madril. 12-14.kapituluak. <span id="page-4-2"></span><sup>9</sup>.Brea, J.L. (2010). *Las tres eras de la imagen. Imagen-materia, film, e-imagen*. Akal Estudios Visuales, Madril. 40.Orrialdea. <span id="page-4-3"></span><sup>10</sup>.Brea, J.L. (2010). *Las tres eras de la imagen. Imagen-materia, film, e-imagen*. Akal Estudios Visuales, Madril. 40. Orrialdea. ## *Erregime estetiko berrian argazkilaritzak duen esangura bilatzen* Zenbakizko erregimen berriak erasana, "*Argazkizkoaren*" aukera formalak zabalduak ikusten dira, bere ezuagarri espazio-denboralak zituzten mugak gaindituz. Irudiaren bilakaeran oinarrizko diren bi kontzeptu, 90. hamarkadan eman zen eztabaida berritzera datozenak, informatika eta argazkilaritzaren topaketari esker objektu artistikoarentzako nozio estetiko berriak proposatzen dituzte. Honi esker, "*Argazkizkoaren*" kontzeptua nola eboluziona daitekeen analizatu eta gorpuztu nahi dugu, bere erregimen tekniko eta aurkezpenekoa landuz, digitalak egindako ekarpen kontzeptual eta berezitasunetan sakonduz, argazkilaritzaren inguruan jomuga berriak mamitzeko asmoz. Horretarako *film-irudiaren* eta *mugimenduzkoaren* kontzeptuak kontuan hartuz, edo *denbora-irudiaren* ezaugarriak –baita *gertakari-irudiarenak* ere- gure interesa *e-image* edo *irudi-elektronikoa* deiturikoak dakartzan posibilitatetan du sede. Teknologia digitaletan oinarriturik argazkilaritzak artearen esparruan izan ditzakeen garapenak bilatzeko. Arte egiteko makina bilakatzen den espazio kutxatua, kategorietatik at berezkoak dituen muga zein baldintzak zalantzan jartzen dituen prozesu dialektikoa, komunikabide tresna eta ordenagailuaren sorrerak egindako ekarpenei esker eraldatua. "*Digitala*" "objetuetan", "*zenbakizkoak"* ahalbidetzen duen kontzeptzio espazial eta denborazkoa argazkilaritzaren arloko praxis artistikoa eta lengoaia eraldatzen duena, atzemate, posprodukzio eta irteera medio berriek ahalbidetua ere. Honez gain betiere beste disziplina askorekin izan dituen erreferentzia gurutzatuak trazatzeko aukerak mantenduz, kontzeptu, forma eta tresnei dagokionez, hala nola: arkitektura, antzerkia, eskultura, zinema, margolaritza, performansa, literatura, gizarte zientziak, semiótika, linguistika, eta zientifikoagoak diren medikuntza, psikologia eta fisika… ## *Lan proposamena* "*Frustum*" obrak, gogoetarako etena egin nahi du. Artea, zientzia eta errepresentaziorako gailuek espazio "huts" bat interpretatu behar dutenean matematika eta teknologia optikoak nola aplikatuak izaten diren hausnartzeko. Haien bidez errealitatea ulertu eta interpretatzen dugu, baina geure buruari eduki hoiek eje-monikoak ez ote diren galdetu gabe. Jarrera eroso bat, zeinean ez zaion arreta jartzen teknologiak informazioa batzeko, interpretatzeko eta aurkezteko duen modu edo estrukturari, ezinbestean, kritika egiatasunari eta datuen ez aipatzeari soilik egiten zaiolarik. Argazkilaritza ez da soilik argazkilariaren ikus puntura mugatzen. Vilem Flusserren ustez, "*gailuen funtzionalitate ez nahitazko, zurrun eta menderakaitza*"[11](#page-5-0) agerian utziko lukeen praktika baten legoke gakoa, askatasunerako espazio bat irekiz. Filosofoarentzat, irudia ez da errealitatearen erreflexu; ostera, hura da mundua irakurtzeko tankera bat inposatzen diguna, eta horrenbestez, izan edo existituarazi egiten duena. Programa bati jarraiki sortutako irudi hori, guretzako garapena dakarren errealitate bat eraikitzen laguntzen du, askotan harekin zer egin ez dakigun harren, noizean behin programa gainditua izaten da, puntualki, mundua eta guk harekiko dugun begirada berreratuz. Honela, obra honek, errepresentaziorako gailuek dituzten mekanismoak eta ezagutza lortzeko, aurkezteko eta helarazteko duten era ezberdinen inguruan hausnarketa egin nahi du. Datuak hartu eta eratzeko orduan daukagun ohiko ikuspegiaren inguruan aukera berriak proposatuz, barneratuta ditugun estrategia ohien harira errealitatea nola ulertu eta eraikitzen dugun pentsatzeko. <span id="page-5-0"></span>11.Flusser, V. (2001). *Una filosofía de la fotografía*. Síntesis. Madril. ![](_page_6_Picture_1.jpeg) ![](_page_6_Picture_2.jpeg) "*Frustrum*" -gailu optiko batek enkoadratu egiten duen zatia- obra honen eragite espazioa da. Bertan produkzio-bideek eta haien irudiek bere baitan gordetzen dituzten egikerak eta arauak eraldatu nahi dira, hauek errealitatearekin alderatuz. Horretarako, frontisari argazki bat egiten zaio. Ondoren, irudi horren kode hexadezimala atzitu egiten delarik, atzemandako espazio hori: "*Frustum-a*", plano espazial bakarrean irudikatua geldituz. ![](_page_7_Picture_1.jpeg) ![](_page_7_Picture_2.jpeg) Kodeak eratua, hau frontoiaren inguru berean -filmetako kredituen moduan- proiektatu egiten da, espazio hura antzeman, ulertu eta ikuskatzeko, argazkilaritzan eta argian oinarritutako gailu teknologikoek dituzten konbentzioez baliatuz. Tanto egiteko, Oteizak pilota jokoen inguruan zioen bezala "*pilota, hutsik dagoen espaziora jaurtikiz*" [12](#page-7-0). <span id="page-7-0"></span>12 Unsain, J. (2008) in Ariane Kamio (2008 Urriak 21) *Cuatro miradas para explorar el vacio Oteizano*. *Gara,* X urtea / 3529 zembakia. 2-4 horrialdeak eta editoriala. [\[http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/portada\]](http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/portada). # **Erreferentziak** - Alcalá, J.R. (2010): *Ser digital. Manual de supervivencia para conversos a la cultura electrónica*. AV Ediciones Departamento de Artes Visuales Facultad de Artes Universidad de Txile. Colección Escritos de Obras/ Serie seminarios. - Benjamin, W. (1973): *La obra de arte en la época de su reproductibilidad técnica*. Taurus. Madril. - Brea, J.L. (2004): *El tercer umbral. Estatuto de las prácticas artísticas en la era del capitalismo cultural*. AD HOC, Serie ensayo, 3. Cendeac Murtzia. (2010). *Las tres eras de la imagen. Imagen-materia, film, e-imagen*. Akal Estudios Visuales, Madril. - Flusser, V. (1991) *Eine neue Einbildungskraft* Volker Bohn (conpiladorea). Bildlichkeit. Frankfurt, in *Una nueva facultad imaginativa*. Breno Onetto Muñozen itzulketa ezargitaratua. (2001). *Una filosofía de la fotografía*. Síntesis. Madril. - Henning, M. (1997). *La imagen en la cultura digital*. in Lister, M. (conpilatzailea). Paidós Multimedia6. Bartzelona. - Unsain, J. (2008) in Ariane Kamio (2008 Urriak 21) *Cuatro miradas para explorar el vacio Oteizano*. *Gara,* X urtea / 3529 zembakia. 2-4 horrialdeak eta editoriala. [\[http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/portada\]](http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/portada). [\[http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/102472/es/Cuatro-miradas-para-explorar](http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/102472/es/Cuatro-miradas-para-explorar-vacio-oteizano)[vacio-oteizano\]](http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/102472/es/Cuatro-miradas-para-explorar-vacio-oteizano). ## **Eskerrak eta oharrak** - Esker bereziak Xabier Idoate Iribarren Doktore eta Artistari, baita Concepción Ibañez de Gauna Doktore eta Irakasleari. Hala nola, BBAAko Marrazketa eta teknologia departamentuei, baita erakunde publikoa den EHU ri, bere Doktoretza programari esker Tesia burutzeko jasotako bekagaitik. - Lan honek nik burututako tesi honetan du eratorria: "Arte, hibridazioa eta teknologia berriak informazio aroan. Irudi digitalaren konposizioa praktika artistikoetan". UPV/EHU Leioa, 2016ko Otsaila. [\[http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/102472/es/Cuatro-miradas-para-explorar-vacio-oteizano\]](http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20081021/102472/es/Cuatro-miradas-para-explorar-vacio-oteizano).
aldizkariak.v1-7-392
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 49 _2004_3", "issue": "Zk. 49 _2004_", "year": "2004", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Erlijioa eta politika Hego Europan Ikerketarako sei (adi)bide** **Xabier Itzaina CNRS-CERVL IEP de Bordeaux** Nola aztertu erlijioa eta politikaren arteko lotura gaur egungo Europa hegoaldean? Sekularizazioaren ikuspegi murritzak gainditzekotan, zientziapolitikariek sei gai (bederen) jorra litzakete: (1) elizen eta erregimen politikoen arteko harremanak; (2) erlijioa eta jarrera politikoak, batez ere hauteskundeetan; (3) elizak eta politika publikoak, bereziki hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuetan; (4) elizaren beraren gobernua; (5) erlijioaren eragina erreferentzia etiko bezala; (6) ideologia politikoak eta erlijio sekularrak. How should we analyse the relationship between religion and politics in contemporary Southern Europe? In order to go beyond narrow visions of secularization, political scientists could choose between (at least) six methodological options: (1) Churches and political regimes; (2) religion and political behaviour (mainly in the electoral field); (3) Churches and public policies, especially in the field of health, social services and education; (4) the government of the Church; (5) the influence of religion on ethics; (6) political ideologies as secular or civil religions. #### **1. Sarrera** Ba1 ote du interesik erlijioaren eta politikaren arteko lotura aztertzeak gaurko Mendebaldeko Europan? Nahiz eta luzaz giza zientzietako erronka klasiko bat izan den gai hori, ez da gaur egun baitezpada modan unibertsitatean, bereziki zientzia politikoetan. Sekularizazioaren ikuspegi murritzaren arabera, erlijioa osoki pribatizatua izan da Mendebaldeko Europan, eta jarrera eta sinesmen erlijiosoek ez lukete gehiago funtsezko loturarik jarrera eta sinesmen politikoekin. Ikuspegi horiek sobera erradikalak dira. Erlijioaren eta politikaren arteko harremana ez da oraindik agortzekotan, ez horixe, Mendebaldeko Europan munduko beste eskualdeetan bezala. Sekularizazio-prozesuak iragan dira, bai politikan, bai gizartean, baina ezin da esan eboluzio horren emaitza erlijioaren pribatizazio osoa izan denik. Dena den, harremana ez da garai batez izan zen bezain argia: ez da gehiago erregimen konfesionalik Mendebaldeko Europako demokrazietan, alderdi konfesionalak, gutxi edo asko, desagertu dira, edo bederen, azkarki ahuldu, eta elizak ez dira lehen bezain fermuki sartzen politikan. Beraz, nola aztertu erlijioaren eta politikaren arteko lotura gaur egun? Labur bada ere, lan honetan nahi nituzke aztertu zein alor mia litezkeen sail horretan, eta zein metodologia baliatu. Gaia hein batean mugatzeko, zientzia politikoen eremuan geldituko naiz, eta adibide gehienak Hego Europan hartuko ditut, batez ere kulturalki eremu katolikoan kokaturik dauden herrietan: Frantzia, Espainia eta Italia, eta aldi berean aipamen berezi batzuk egingo ditut2 Euskal Herriari buruzko ikerketez. Erlijioaren, eta berezikiago hemen katolizismoaren eta politikaren arteko lotura aztertzeko badira mila manera, eta are metodologia gehiago. Hautu bat egitekotan, pentsatu dut sei sail nagusitan bil daitezkeela metodologia desberdin horiek. Lehendabizi, gai hori jorra liteke elizen eta erregimen politikoen arteko harremanen bidez (1). Zuzenbidearen eta historiaren alaba denez zientzia politikoa, aise uler daiteke zergatik izan duen pisu handia diziplinaren barruan lehen jarrera zientifiko horrek. Bigarren lan-multzo batek erlijioaren eta jarrera politikoen arteko lotura dauka haritzat (2). Ba ote da boto katoliko bat Frantzian edo Italian? Zer lotura daukate alderdi politikoek erakunde erlijiosoekin Hego Europan? Galdera klasikoak, horiek ere, frankotan landu direnak. Gutxiago aztertu den eremua da, dudarik gabe, elizaren eta politika publikoen artekoa (3). Noiz eta nola sartzen dira erakunde katolikoak gobernu nazionalek edo tokiko gobernuek kudeatzen dituzten hezkuntza-politiketan edo politika sozialetan? Gaur egun elizak etorkinekin egiten duen lanaren bidez argituko dugu puntu hori. Laugarren ikerketa-mota baterako, *sujet* politikoa eliza bera da. Eliza (hemen eliza katolikoaz ari gara) botere-erakundetzat edo instituziotzat hartzen da. Honako hau bilakatzen da eztabaida zientifikoa: zein neurritaraino mia daiteke teologian oinarritu den erakunde bat zientzia politikoaren tresna kontzeptualekin? (4) Bosgarren ikuspegia zabalagoa da. Hor, erlijioaren eragina ez da erakunde gisa dauzkan ondorioetara mugatzen. Nahiz eta *eliza erakunde gisa* ahulduz doan, *erlijioak erreferentzia etiko gisa* aitzina segitzen du <sup>1. 2003</sup>ko azaroaren 13an aurkeztua zen lan hau Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Sailak eta UEUk antolatutako mintegi batean. Eskerrak parte-hartzaile guztiei, eta, bereziki, Mikel Aizpururi elkarretaratze horren antolatzeagatik. <sup>2.</sup> Nahiz eta gure problematikaren bihotz-bihotzean sartzen den, ez dugu baitezpada landuko hemen Portugalen kasua, hein batean gaia mugatzeko. anitzetan, eta eragin hori nabaritu da ezusteko eremu batzuetan, harreman ekonomikoetan, adibidez (5). Azkenik, erlijioa metafora bezala baliatu dute zenbait ikerketak mugimendu politiko batzuk aztertzeko. Ideologia eta elkarte batzuk erlijio sekulartzat hartu izan dira, batez ere nazionalismoari dagokionez (6). Hemen proposatzen ditugun sei bideek ez dute, ez horixe, gaia agortzen. Nahiko esperimentala den aurkezpen honek, beraz, ez du gogoetan pixka bat bultzatzea beste helbururik3. Ondoko taulak laburbiltzen ditu aurkeztuak izanen diren sei metodologiak: | Ikuspuntua | Elizak eta<br>erregimen<br>politikoak | Erlijioa eta<br>jarrera<br>politikoak | Elizak eta<br>politika<br>publikoak | Eliza<br>erakunde gisa | Erlijioa etika<br>justifikatzaile<br>gisa | Erlijioa<br>metafora gisa | |----------------------|-----------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-----------------------------------------------------------------------| | Ikerketa<br>adibidea | Elizen estatutu<br>konstituziona<br>len diakronia<br>Estatu<br>garaikidearen<br>sortzea | Identifikazio<br>erlijiosoa eta<br>hauteskundeak | Erakunde<br>katolikoak<br>ongizate<br>estatuan<br>(hezkuntza,<br>etorkinak,<br>zerbitzu<br>sozialak…) | Eliza<br>katolikoaren<br>gobernua<br>(sinodoak,<br>kontzilioak,<br>apezpikuen<br>biltzarrak) | Katolizismoa<br>ren eragina<br>eredu ekono<br>mikoetan.<br>Erlijiozko<br>heziketa eta<br>militantzian<br>sartzea | Nazionalismoa<br>erlijio sekular<br>gisa<br>Politika erritual<br>gisa | | Metodologia | Historia<br>Zuzenbidea | Hauteskun<br>deen<br>soziologia | Politika<br>publikoen<br>soziologia | Elkarteen<br>soziologia,<br>boterearen<br>soziologia | Azterketa<br>biografikoak,<br>inkesta<br>etnografikoa | Antropologia,<br>ideologien<br>azterketa | **1. taula. Nola ikertu erlijioa eta politika Hegoaldeko Europan gaur? Sei (adi) bide** ### **1. Elizak eta erregimen politikoak** Zientzia politikoetan ikuspegi klasikoena da elizaren eta estatuaren arteko lotura aztertzea erregimenaren formari behatuz. Gisa horretako gogoetaren oinarria estatuaren sortzean aurkitzen dugu, soziologia historikoaren bidez. B. Badie-k eta P. Birnbaum-ek (Badie, Birnbaum, 1979), Stein Rokkan-en ildotik (Rokkan, 1975), bereizi dituzte zenbait estatu-moten sortzeak erlijiozko tradizioen arabera. Bi politologo frantsesek erakutsi dute estatuaren autonomizatzea tradizio erlijiosoaren arabera moldatu zela. Giristinotasunak, zentzu horretan, garrantzi handia ukan du estatu modernoa sortzean4. V. mendean, Gregorio Aita Santuak bereizi zituen elizaren *auctoritas* espirituala eta botere politikoaren *potestas* tenporala. Orduan hasi ziren politikaren bereizketa eta autonomizazioa. Elizaren burokrazia nola indartzen zen ikusita, estatuak behar izan zuen bere burua antolatu, mimetismoz. Mendeak jin, mendeak joan, desberdintasunak agertu ziren prozesu horretan. XVI. mendeko zatiketa handietarik landa, erresuma katolikoetako eta protestanteetako estatuek bide desberdinak hartu zituzten. Erresuma katolikoetan, estatua biziki azkartu zen, estruktura zentralizatuekin, eta zatiketa politikoak <sup>3.</sup> Lan honek, bestalde, frantses literatura zientifikoan hartzen ditu erreferentzia anitz. Alabaina, hautu honek mugatzen du testu honen esanguratasuna, baina ber denboran frantziatik kanpo guti ezagunak diren ideia eta lan batzuen hobeki ezagutarazteko parada emaiten du. <sup>4. «</sup>*Il est incontestable que le christianisme a joué, dans la construction et 'l'invention' de l'Etat, un rôle majeur, qui n'a cessé de croître à mesure que la religion chrétienne a proclamé l'autonomie du pouvoir spirituel par rapport au pouvoir temporel et dessiné ainsi, en négatif, les contours d'un champ politique spécifique qui a été peu à peu conduit à élaborer lui-même sa propre formule de légitimité ainsi qu'un mode original et nouveau de fonctionnement*» (Badie, Birnbaum, 1979: 159-160). biziki markatuak ziren (bereziki komunismoa agertuko zenekotz). Eliza katolikoaren indarraren parean, mugimendu antiklerikal indartsuak garatu ziren, herrialde protestanteetan ez bezala. F. Champion-ek, zentzu horretan, bereizten ditu herrialde protestanteetako *sekularizazio*-logika eta erresuma katolikoetan aurki daitekeen *laizizazio*-prozesua. Laizizazioaren kasuan, botere politikoak bortz eginahalak egin zituen esfera sozial gehienak elizaren eskuetatik kentzeko. Erlijioa esfera pribatura pasatzea zen helburua. Politikoki, konflikto azkar bat nabari zen klerikalista eta antiklerikalisten artean. Sekularizazioaren kasuan, ber denboran aldatuz joan ziren, emeki-emeki, erlijioa eta esparru sozial desberdinak. Estatu protestanteak ez ziren eraiki elizen aurka: alderantziz, eliza protestanteak estatu-nazio bakoitzaren identitate politikoaren oinarri bilakatu ziren (Champion, 1993). Eliza presbiterianoak, adibidez, identifikazio nazional berezi bat luzaz lagundu zuen Eskozian. Horiek horrela, bereizketa hori —eta F. Champion-ek berak onartzen du— sinplifikatzaile samarra da, eta sekularizazioaren elementu batzuk aurki daitezke laizizazioaren ondoan zenbait erresuma katolikotan. Espainia eta Italia, hain zuzen, kasu horretan dira. Estatuaren eta elizaren arteko soziologia historikoa gaurkotzeko molde bat erregimen konstituzionalen inguruan da. Lehen-lehenik begira dakieke elizaren estatutu konstituzionalari eta haren historiari. Metodologia aldetik, historialariaren "garaiaren zentzua" eta juristaren zehaztasuna behar lirateke uztartu. Hego Europaren kasuan, zentzu horretan, lehen bereizketa bat egin daiteke hiru erresumen artean: Frantzia alde batetik, Italia bestetik, Espainia eta Portugal azkenik. Frantzian, 1901ean elkarteen legea bozkatu zen, eta 1905ean eliza eta estatua bereizi zituzten. Euskaraz nekez itzul daitekeen *laïcité* errepublikanoa instituzionalizatu zen orduan, eta, geroztik, hor dirau, Vichy-ren gobernuaren parentesiaz aparte. Eliza guztiak elkarteen bidez antolatuta daude, Estatuak ez baitu kulturik ezagutzen ezta diruz laguntzen (1905eko legea). Legeak pasatu zirelarik, oraindik alemanak ziren Alsazia eta Moselle eskualdeek atxiki zuten Napoleon-en garaiko erregimen konkordatorioa, baina salbuespen gisa. Italian, estatu-nazioaren batasuna XIX. mendean egin zen Aita Santuaren estatuak desegituratuz. Beharko ziren ordutik aurrera hirurogei bat urte Erromatar eztabaida trenkatzeko, Vatikanoa sortu zuten Letran-eko itunari esker (1929). Urte berean, erregimen faxistak eta Italiako eliza katolikoak pasatu zuten konkordatuak katolizismoa estatu-erlijio bihurtu zuen. Akordio horiek sartu zituzten 1947ko konstituzioan, Alderdi Komunistaren baimenarekin. 1984an konkordatua erreformatu zuten Italian, eta beste kultuen errekonozimendu ofiziala sartu zuten (*Chiesa valdese*, metodistak, adventistak, pentekotistak, judioak, baptistak, luteranoak, Jehovah-ren lekukoak...). Katolizismoa ez zen gehiago estatu-erlijioa, baina, hala ere, zenbait abantaila atxikitzen zuen gainerako erlijioen parean, batez ere irakaskuntzari zegokionez. Italia ezin da Frantziaren kategoria berean sailkatu: nahiz estatua ez izan konfesionalagoa, 1948tik 1992ra Kristau Demokraziak ukan zuen indarrak gisa batez zaindu zuen konfesionalismo inplizito bat (Hanley, 1994). 1990eko hamarkadan Kristau Demokraziaren erortzea zinezko erregimen-aldaketa izan zen Italian. Portugalen, Salazar-en garaian, konkordatu bat pasatu zuen eliza katolikoak estatuarekin 1940an, eta nahiz eta trantsizio-garaian puntu anitz berrikusi, eliza katolikoak abantaila legal anitz bereganatu zituen. Espainian, 1953ko konkordatu frankistaren bernegoziaketa trantsizio politikorako memento garrantzitsua izan zen. 1976 eta 1979 artean berriz negoziatu ziren eliza katolikoaren eta beste kultuen izaera legalak. Leku berri hori finkatzea ez zen eztabaidarik gabe iragan. 1978ko konstituzioaren 16-3 artikuluan, eliza katolikoaren aipamena uztea deliberatu zuten ororen buru, komunisten baimenarekin baina sozialisten oposizioarekin. Dena den, anitz idazlek kontsideratu dute elizak urte horietan ukan zuen jarrera moderatuak neurri handi batean lagundu zituela trantsizioko aktore politikoak. Elizaren juntatzeak antzinagoko erregimenaren sektore gogor batzuk erreformismora bultzatu zituen emekiemeki. Espainolek estatuaren eta erregimenaren artean egin zuten bereizketari esker, trantsizioak bide erreformista hartu zuen, baina tokian ziren botere estruktural gehienak ziren bezala utzi ziren (Linz, 1993: 366). Estatus-aldaketa horrek ez zuen esan nahi, inolaz ere, eliza desagertzear zegoela aktore politiko bezala. Bai UCDren urteetan, bai sozialisten garaian, bai PPrekin, eliza-agintariak jokalari politiko bezala agertu ziren: beren *lobby*-aren interesak negoziatu zituzten bai hezkuntza-mailan, bai osasun-zerbitzuetan, bai legedien aspektu moral/inmoraletan presionatuz. Bestalde, eta mirail edo ispilu-efektu bezala, eliza barneko eztabaidetan sendi ziren Espainiar politikaren tentsioak, batez ere zentroaren eta berriz iratzarri ziren "periferietako" herrien arteko tirabirak. Azken urte hauetan, badirudi errekonozimentu legalaren sailean, eztabaida berri bat agertzen ari dela *alteritate erlijiosoa*ren inguruan. Etorkinekin batera —fenomeno berri bat Italian, Espainian eta Portugalen— erlijio berri bat etorri da Hegoaldeko Europara, eta estatuek behar izan dute elementu berri hori kudeatu. Frantzian, nahiz eta presentzia musulmana aspaldikoa izan, 2003ra arte ez du barne-ministerioak kultu musulmanaren kontseilu nazional (*Conseil national du culte musulman*) bateratu bat sortu, ordura arte konpondu ezinik zebiltzan tendentzia musulman guztiak bilduz. Hori zela-eta, egin ziren musulmanen arteko hauteskundeek bi gauza erakutsi zituzten: batetik, frantses integrazio-eredu errepublikarrak berak komunitarismoari leku pixka bat uzten ziola; eta, bestetik, mundu musulmana biziki zatikatuta zegoela, bi ardatzen arabera bederen: jatorrizko erresumen arabera (Turkoak, Aljerianoak, Kabyliarrak, Marokoarrak, Saudiarrak...) eta islamismomotaren arabera (moderatua / erradikala). Espainian, 1992an, musulmanen kopuruak oraindik biziki apal zirelarik, egin zuten orduan Europan aitzindari agertu zen akordio bat. Italian, 2003an Berlusconi-ren eskuineko gobernuak legebiltzarrera eraman zuen erlijio-askatasunaren lege bat. Hor ere, alabaina, gobernu populistaren anbiguotasunak agertu ziren, gobernuan gehiengoa zuen alderdi batek (Lega norte) blokatu baitzuen aitzin-proiektua legebiltzarrean. Halere, barne-ministerioak nahi luke *Consulta dei musulmani d'Italia* bat zutik ezarri, Frantzian egin zenaren gisakoa. Alteritate erlijiosoak, beraz, berriz pizten du erlijioaren estatutu legalaren galdea eta, oro har, estatuaren laizitatearen eta gizartearen sekularizatzearen eztabaida Hegoaldeko Europako erresuma horietan. Oro har, lehen ikuspegi horretan nahasten dira zuzenbidea, historia eta soziologia historikoa. Erregimen politikoaren jatorria da funtsezko galdera, elizarekin daukan harremanaren bidez. Frantses eredu errepublikarrak berezitasun historiko bat izan du sail horretan, nahiz eta, gaur egun, gobernuaren Islam-aren kudeatzeak doi bat zalantzan jartzen duen XX. mendearen hastapenean zutik ezarritako eredu politikoa. # **2. Diziplinaren bihotzean: erlijioa eta jarrera politikoak** Zientzia politikoaren eremu zaharrenetarik bat izan da jarrera politikoak aztertzea, batez ere bozen edo hauteskundeen bidez. Botoa esplikatzeko tenorean, betidanik izan da alternatiba hau: a) jendeak libreki bozkatzen du, erabaki arrazional baten ondorioz, alderdi edo hautagai bakoitzak ekar litzakeen alderdi onak eta txarrak konparatuz; b) jendeak bozkatzen du berarekin daramatzan ezaugarri soziologikoen arabera: emazte bezala, katoliko bezala, langile bezala eta abar bezala. Bigarren kasu horretan, *ezaugarri soziologikoek aurretik determinatzen edo finkatzen dute erabaki indibiduala, neurri batean*. Bi azalpen horien gibelean, bistan dago aurkitzen dugula soziologiaren funtsezko eztabaida teorikoa, indibidualismo metodologikoaren eta holismoaren artekoa. Eta bistan da, baita ere, errealitatean beti bi azterketen artean garela, eta boto-emaileak beti bi faktoreak nahasiz hartzen duela bere deliberoa. Zientzia politiko klasikoan, gisa horretako galderak aspaldikoak dira. Lipset, Rokkan, Alford, Rose, Urwin eta Lijphart ikertzaileek, besteak beste, aspalditik landu zuten honako galdera hau: zer lotura egon liteke klasearen, erlijioaren, hizkuntzaren eta herrialdeetako zatiketa politikoen artean? Haien ondorioetariko bat izan zen frankotan erlijioak zeukala leku garrantzitsua *cleavage* politikoa ulertzeko. Eta erlijioen artean, Katolizismoak garrantzi berezia dauka, bai leialtasun politikoa bai amorrua sortzeko. J. H. Whyte ikertzaile irlandesak ildo hori luzatu zuen Mendebaldeko Europako hamahiru demokrazietan aztertuz katolikoen jarrera politikoak (Whyte, 1981). 1945etik goiti erregimen demokratiko bat ukan zituzten erresumak zituen atxiki bere laginean (Espainia eta Portugal kendu zituen, beraz). Lan horren interesa izan zen, besteak beste, alderdi politiko kristauak konparatzen zituelako (adibidez Alemaniako edo Italiako Kristau Demokraziak). Katoliko praktikanteetara mugatu zuen bere inkesta, ikusi baitzuen katoliko eliztarren artean zuela erlijioak eraginik handiena bozkatzeko tenorean5. Ororen buru, Whyte-k bi ardatz gurutzatzen zituen bere lanean: ezker-eskuin ardatza, eta katolizismo irekiaren eta hertsiaren arteko bereizketa (alderdi politikoekiko harremanari zegokionez)6. Open Catholicism (katolizismo irekia): <sup>5.</sup> G. Michelat eta J. Simon frantses soziologoen ondorioak zituen hemen J. Whyte-k baliatzen. <sup>6.</sup> Closed Catholicism (katolizismo hertsia): <sup>1.</sup> A Catholic political party exists which receives the support of all Catholics and no non-Catholics. <sup>2.</sup> The Catholic party is linked to Catholic social organisations. Trade unions, farmers', employers' youth an welfare organisations, and so on are run on a confessional basis: Catholics join exclusively Catholic organisations. <sup>3.</sup> The Catholic population is under strong clerical guidance. At election times, the clergy tell the people that it is their moral duty to vote for the Catholic party and will refuse the sacraments to those who disobey. Clergy take the lead in running the Catholic party and social organisations. <sup>1.</sup> There is no Catholic party, nor even any party which receives a disproportionate amount of Catholic support. Where a multi-party system exists, Catholics divide their support between parties in the same proportions as the rest of the population. Where no party dominates, Catholics are neither more or less prominent in the single party than the population as a whole. <sup>2.</sup> Social organisations are organised on a non-confessional basis. Catholics participate in such organisations to the same degree as the rest of the population. <sup>3.</sup> The clergy plays no part in politics. They neither give advice, nor share in the running of parties or social organisations. (Whyte, 1981: 7-8). Gisa bereko lan anitz egin dira hauteskundeen soziologian, bai konparaketa handien bidez (Whyte-renaren gisara), baita ikerketa nazionalak direla medio ere. Erlijioaren pisua konstante bat da, baita aspalditik ontsalaz sekularizatuak ziren gizarte batzuetan. Korrelazio-mota hori hiru adibiderekin argi daiteke: bata frantsesa, bestea espainola eta azkena euskalduna. Frantzian, eskuineko botoaren eta katoliko eliztarren arteko lotura konstante bat da, gaur arte. Zientzia politiko frantsesaren ikerketa klasikoetan sailka daiteke G. Michelat eta J. Simon-en lana, non korrelazio bat erakusten duten ez bakarrik praktika erlijiosoaren eta botoaren artean, bai eta erlijioarekin eta sinesmenarekin, iritziekin, sentimenduekin eta jarrera politikoekin ere. Atxikimendu katoliko gogorra (sinesmena, erritualak eta balio-sistema) eta eskuineko jarrera eta errepresentazio politikoak elkarri lotuak zirela erakutsi zuten bi ikertzaileek (Michelat eta Simon, 1977: 414; 1985). Michelat-ek eta Simon-ek neurtu zuten zer korrelazio zegoen botoaren eta norberaren integrazio erlijiosoaren artean, eta horretarako aztertu zituzten praktikaren erregulartasuna (erritualismoa) eta sinesmen katolikoen ezagutza (ortodoxia) (Michelat, Simon, 1985). Emaitza kuantitatiboek erakutsi zuten, hemen, frantses gizartean ageri ez zen bezala, erlijioak oraindik bazeukala pisua politikan. Erresuma gehienetan egin dira ikerketa-mota horiek. Berrikiago, Grenobleko ikertzaile batzuek erakutsi dute Europan erlijioak pisu handia zuela oraindik botoaren azalpenean (Cautrès, Pina Talin, 1997: 5 eta 26). Espainian, K. Calvo-k eta J. R. Montero-k (Calvo, Montero, 2002) erakutsi zuten 2000ko hauteskunde nagusietan erlijiotasuna izan zela PSOEtik PPra mugitu ziren bozen azaltzeko *arrazoietariko bat*. Nahiz eta, aurreko lan batean erakutsi izan zuten bezala (Calvo, Montero, 2000), erlijioa ez den gehiago lehentasunezko faktore bat hauteskundeetako jarrera ulertzeko Espainian, halere, erakusten dute identitate erlijiosoek, gisa batez, oraindik eragiten dutela bizitza politikoa eta soziala ulertzeko moldean. Eta, egoera berezi batzuetan, non boto ideologikoa eta alderdi-leialtasuna (*partisan loyalty*) ahultzen ari diren, identitate erlijioso horiek erabakigarriak izan litezke, boto-emaile anitzen azken zalantzak kentzeko7. Euskal Herrian, inkesta soziografikoek ere landu dute lotura hori, batez ere Hegoaldean. J. Linz-ek, 1979an bildutako datuekin, erakutsi zuen bereziki abertzaletasuna eta katolizismoa ez zeudela lehen bezain lotuta. Autokualifikazio erlijiosoa eta identitate nazionala gurutzatu zituen Linz-ek, eta ohartu zen "espainol baino euskaldunago" edo "euskaldunak bakarrik" sentitzen zirenek sekularizazio8-tasa handiagoak zituztela "euskaldun baino espainolago" edo "espainolak" bakarrik sentitzen zirenek baino. Emaitza hori lotu behar zaio alabaina, orduan oroz gainetik ezkerrera itzuli zen boto abertzaleari. Unibertsitate Complutensekoek 1992an bildutako datuek emaitza horiek baieztatu zituzten (De Miguel, 1994: 70). Haatik, euskal identifikazioa erlijiositate handiari lotzen ez bazaio ere, faktore erlijiosoa beti da garrantzitsua *alderdi abertzaleen arteko* bozen banaketa aztertzeko. 1984an, F. J. Llera-k azpimarratzen zuen (1982ko hauteskundeen datuak aztertuz), PNVko hautesleetarik %67 katoliko praktikanteak zirela (Lllera Ramos, <sup>7.</sup> Hipotesi hori aplikatu zieten 2000ko hauteskundeetan hiru alderdi nazional handiei: Alderdi Popularra, Alderdi Sozialista eta Ezker Batuari. <sup>8.</sup> Hemen, *sekularizazio* hitza baliatzen du bakarrik erlijiozko pratika ahul batentzat (mezatara joaten direnen kopuruak). 1984) 9. J. Linz-ek 1986an (Linz, 1986: 578) azpimarratzen zuen PNVko botoemaileak "katoliko praktikanteak" (%47) edo "biziki katolikoak" (%9) zirela. Herri Batasunako boto-emaileen artean baziren %13 "katoliko praktikanteak" edo "biziki katolikoak", esan nahi baita, aise PNVkoak baino gutxiago, baina komunisten artean baino gehiago. Azkenean, bi kategoria horiek Euskadiko Ezkerrako botoemaileen %36 osatzen zuten (sozialisten artean baino gehiago). Ateoek eta indiferenteek PNVko boto-emaileen %6 bakarrik osatzen zuten (katoliko ez-praktikanteak gehituz gero: %10). J. Linz-ek honako ondorio hau atera zuen datu horietarik: PNVko boto-emaileen irudi soziologikoak UCDkoen tankera zeukala, baina PNVk sektore sekularizatu *baina* abertzale batzuk bil zitzakeela. (Linz, 1986: 578). Pierre Letamendiak, 1987an, baieztatu zuen PNV/HB/EE lerrokatze hori katolikoen botoari zegokionez, betiere 1980ko urte hastapeneko datuak erabiliz (Letamendia, 1987: 153-156)10. Bere aldetik, A. Pérez-Agote-k erakutsi zuen zein garrantzitsua zen PNVko boto-emaileen erlijiosotasuna. Bistan da PSOEko, EEko eta HBko botoemaileena baino handiagoa zela, baina baita AP, CDS eta EAkoena baino altuagoa ere. «Korrelazio estatistikoak erakusten zuen, orduan, ahozko inkestan, jendeak onartu nahi ez zuen erlijioaren eta politikaren arteko lotura bat» (Pérez-Agote, Calvo, Fernández Solerado, Garmendia, 1993: 269) (Pérez-Agote, 1990)11. 1980. urtearen burutzean bildutako datuek tendentzia hori baieztatu zuten. Eusko Jaurlaritzaren inkesta batetik abiatuta, A. Gurrutxaga soziologoak erakutsi zuen PNVko boto-emaileen arteko katoliko eliztarren garrantzia, nahiz eta apalduz joan (%32). Zenbaki hori aise apalagoa zen HBn (%4,7), EEn (%4,5) eta PSOEn (%8,1) (Gurrutxaga, 1990: 112). Oro har, bi tendentzia erakusten zituzten inkestek. Alde batetik, orokorki harturik, ez zela lotura automatiko handiagorik euskal nazionalismoaren eta erlijiosotasun handiaren artean. Baina, hurbilagotik behatuz, ohartu ziren boto-emaile katoliko gehiago zirela PNVn ezker abertzalean baino; eta, ez da biziki harrigarria, ikusiz gero alderdien ibilbide historikoa. Kuantitatiboa da bigarren ikuspegi horren metodologia, errekurtso horrek berekin dakartzan abantaila eta muga guztiekin. Datu anitz erabiltzeak korrelazio interesgarriak agerrarazten ditu, baina korrelazioak besterik ez direla atxiki behar da gogoan. "Katolikoen boto" bat badela edo ez dela esatea arriskutsa da, erlijioak politikan daukan eragina sinplifikatzea baita. Izan ere, alde batetik mundu katolikoa bloke bateratu bat balitz bezala ikus daiteke, eta, bestetik, politika hauteskundeetara muga daiteke. #### **3. Elizak eta politika publikoak** "Politika" hitzarentzat, inglesezko literaturak hiru itzulpen dauzka: *politics*, *polity* eta *policy*. *Policy* hitz horrekin politika publikoez ari dira, hau da, gobernuen edo erakunde publikoen eginkizun sektorialez eta orokorrez. Erlijioa eta politika <sup>9.</sup> Zenbaki hori lotu behar da 45 urtetik goitikoen lekuarekin alderdiaren boto-emaileetan (Darré, 1990: 262). <sup>10.</sup> P. Letamendiak gurutzatzen ditu J. F. Lleira-ren inkesta (1982), autonomiari buruzko erreferendumetik landa egindako iritzi-azterketa (1979, J. Linz-en ikerketaren basea) eta 1983ko foru- eta udal-hauteskundeetatik landa egindako iritzi-azterketa bat, non agertzen ziren PNVko boto-emaileen erlijiotasunari buruzko datuak. <sup>11. 1987</sup>ko datuetarik abiatuz. Ikerketa berak azpimarratu zuen HBko zenbait boto-emaile gazteren antiklerikalismoa (Pérez-Agote et. al*,* 1993: 278). aztertzeko beste molde bat politika publikoen bidezkoa izan daiteke. Ikuspegi horretatik abiatuz, erlijioaren eragina bereziki nabari da bi politika sektorialetan: hezkuntza-politiketan eta politika sozialetan. Alabaina, eragin hori ezin da aztertu ez baldin badugu kontuan hartzen Hegoaldeko Europako ongizate-estatuaren berezitasuna. Hemen ere, Frantzia eta gainerako erresumak bereizi beharko lirateke. Espainiak, Portugalek eta Italiak (eta Greziak) ongizate-estatuaren eredu bat osatzen dute, non historikoki, elizaren eta estatuaren arteko harremanak konfliktiboak izan diren hastapenetik, eta non, *subsidiaritate* eta *solidaritate* bi prinzipioen artean izan den tentsio bat (Ascoli, Pavolini, 1999). Historiak pisu handia eman zien erakunde erlijiosoei zerbitzu sozialetan. 1995ean, erakunde erlijiosoek, Italian, sektore pribatuko gehiengoa osatzen zuten (*for profit* eta *non profit* elkarteak kontatuz) osasuneta hezkuntza-sailetan12 (Ranci, 1995; 1999: 63). Elizaren leku sozial horrek harreman zaila dauka estatuarekin. Heren Sektoreak (*third sector*)13, testuinguru horretan, leku garrantzitsua dauka politika sozialetan, nahiz eta leku hori ez den beti araudi argi batzuen arabera finkatua. Ongizate-estatuen tipologia egiten saiatu direnentzat, erlijioak markatu duen eredu berezi bat osatzen du Hegoaldeko Europak. C. Martin-en ustez, G. Esping-Andersen-en hirukote klasikoari behar zaio laugarren eredu bat gehitu, Hegoaldeko Europakoa, zeinetan familia-egiturak oraindik sendoak diren, non laborantza oraindik garrantzitsua den, non trantsizio politikoak berant gertatu diren, eta, oroz gainetik, non eliza katolikoa biziki indartsua den14 (Martin, 2000). E. Archambeault-en arabera (Archambeault, 2002), "Mediterraneoko ereduan edo agertzen ari den ereduan", eliza eta estatua luzaz izan dira gatazkan, eta berriki baizik ez dira elkarrengandik bereizi, halaber, zerbitzu sozialak berriki sekularizatu dira, hala ere, oraindik horietarik anitz elizen esku gelditzen dira. Elkarteetako boluntarismoa (laikoa eta konfesionala), bereziki Espainian, ahula da Ipar Europako herriekin konparatuz gero; baina beste elkartasun-sare anitz oraindik indartsuak dira. Testuinguru horretan, eliza ez da gehiago *welfare*-aren agente zentrala. Krisi politikoen (Italian) edo trantsizio politikoen (Espainia, Portugal) ondotik, elizak galdu du bere premia, eta mendekotasun sozial erlatiboan geratu da. Monopolioa amaitzeak, haatik, ez du esan nahi pribatizazioa. Elizak beti egiten du lan garrantzitsua zerbitzu sozialetan, erakunde publikoekin batera. Eragin horren iraupena anitz sailetan neurtzen ahal da, batez ere hezkuntzan, eta, Frantzian bezala, luzaz eskola laikoen eta katolikoen artean izan den gerran. Nahiago nuke hemen beste adibide bat hartu, hain ezaguna ez dena beharbada, baina esanguratsua. Elizak etorkinekin egiten duen lana aztertu dugu Espainian eta Italian, behatuz, hain zuzen, ea protagonismo berri horrek zer harreman berri sortzen zituen estatuarekin eta botere publikoekin, oro har (Dorangricchia eta Itzaina, 2004). Harreman horiek aztertzeko, politika publikoetarik abia daiteke. <sup>12.</sup> Osasun-erakundeetarik %70, ospitale pribatuen erdia, Lanbide-heziketako zentroen %58, lehen hezkuntzako eskola pribatuetarik %75, bigarren hezkuntzako eskola pribatuetarik %48. <sup>13.</sup> Heren Sektorea deitzen diogu enpresa kapitalisten eta erakunde publikoen artean dagoen hirugarren sektore ekonomikoari. Molde klasiko batez, hor sartzen dira hiru erakunde-mota: elkarteak, elkar laguntzeko osasun edo gizarte-segurantzako kutxa osagarriak eta kooperatibak. <sup>14.</sup> C. Martin-ek proposatzen du Esping-Andersen-en hiru ongizate-estatuei (sozial-demokrata/unibertsalista, kontserbadore-katoliko/korporatista, liberala / nekez sailka daitekeena) laugarren bat gehitzea Hegoaldeko Europako herrien kasuan. *Welfare-state* mota eredu anglosaxoitik aski hurbila da: lan-merkatuan sartzeari lehentasuna ematen dio eta, gizarte-segurantzako sistema ahulak ditu. Immigrazio-politikari dagokionez, T. Caponio ikertzaile italiarrak bereizten ditu immigrazioaren politikak (*immigration policies*) eta immigrante edo etorkinaren politika (*immigrant policies*) (Caponio, 2001). Lege eta arautegi orokorrena da lehen saila, estatuaren eta Europaren mailan gertatzen dena. Konkretuki, aztertu nahi izan dugu zer eragin-mota izan zuen eliza katolikoak Espainiako eta Italiako etorkinen legedia sortzean. Espainiako (1985, 1999, 2000) eta Italiako (1986, 1900, 1998, 2001) legeetan eliza katolikoko aktore batzuek (batez ere Caritas-ek eta Migrantes-ek) ikaragarrizko garrantzia izan zuten, bai presio-talde gisa, bai aditu gisa parlamentuko batzordeetan. Ohargarria da, orobat, "katoliko organizatuen" eragin hori biziki ahula izan dela eskuinak bi herrietan atera duen azken legedia prestatzean (Bossi-Fini legea Italian, Ley 8/2000 Espainian). Aitzitik, katolikoek indar handia izan zuten Italian, ezkerreko gobernuak prestatutako legean (Turco-Napolitano batzordean, 1998), edo Espainian CiUko katalanek bultzatutako proiektuan 1999ko abenduan. Lehen sail horretan ikusten dugu, beraz, Elizak, beste elkarte sozial batzuekin batera (bereziki sindikatuekin), presio-talde erabakigarriek bezala jokatzen duela, eta ez dela protesta moduko aldarrikapenetara mugatzen. Bigarren eragin-modu bat etorkinei buruzko politika sozialen bidez ageri da; elkarte katolikoei dei egin die estatuak, bai Espainian eta, oroz gainetik, Italian, subsidiaritate-logika baten izenean. Etorkinen arazoak (urratsez urrats): lanbilaketan, erregularizazio-prozesuetan, hizkuntza-klaseetan...) ez dira kudeatzen integrazio-politika finko baten arabera eta Heren Sektoreko erakundeak beharrezko bilakatu dira botere publikoentzat. Frantzian ere, badira gisa beretsuko harremanak, botere publikoaren eta elkarte para-publiko batzuen artean. Haatik, sail horretan, bederen, elkarte konfesionalen indarra ez da Frantzian Espainian, Italian eta Portugalen bezain handia. Erresuma horietan, elizaren lan politikoa etorkinaren lau figuren arabera muntatzen da, eta katolizismoaren barne-aniztasuna sortzen du. Lehenengo ikuspegiaren arabera, lagundu behar den behartsua da etorkina. Erreferentzia, hor, *karitatiboa* da, eta kristau-tradizio zahar batean oinarritzen da. Botere publikoekiko harremana subsidiaritate hutsez josten da, eta katolikoek ez dute aldarrikapen politiko berezirik etorkinen inguruan. Bigarren kontzepzio batean, etorkina borroka lagun bat bezala ikusten da: sindikatuetarik hurbil da eliza, ikuspegi *solidarista*n. Botere publikoekiko harremana protesta moduan gertatzen da. Hirugarren ereduan, *utilitarista*, indar produktibo bat da etorkina. Hor, patronalaren diskurtsoa da nagusi, eta, neurri batean, zenbait eliz elkartek laguntzen dute jarrera hori. Azken ikuspegitik ikusita, etorkina *herritar* bat da, eta politikoki tratatu behar da. Hor, politika sozialen koprodukzioa dago botere publikoen eta elizaren artean, anglosaxoiek *welfare mix* deitzen duten ongizate-erregimen mistoan. Etorkinen adibideak erakusten du zein aberats izan litekeen politikoa publikoetarik abiatzen den ikuspuntua. Eragin katolikoa ez da boto baten bidez neurtzen, baizik eta botere publikoen eguneroko gobernatze-lan jakinetan. Alabaina, prozesu konkretuak aztertzen direlarik, aise zailagoa da erratea katolikoen eragina zentzu ideologikoan bakarrik gertatzen dela. Konfigurazio nazionalak eta, oroz gainetik, lokalak hain dira desberdinak non monografia zorrotzak behar diren katolikoen "eragin" hori aztertzeko. Metodologia aldetik, ez ditugu katolikoen jarrera indibidualak aztertzen, katolizismoaren forma organizatuak baizik, bai mundu klerikalean, bai laikoen artean (bereziki elizaren "elkarte sozialen" unibertso horretan). Bistan da, urrats horiei segituz gero, laster ohartzen garela eliza ez dela bat, eta erakunde gisa ere aztertu beharko litzatekeela. ### **4. Erlijioa erakunde politiko bezala: elizaren gobernua** Laugarren ikuspegi baten arabera, eliza bera erakunde edo instituzio bezala hartzen da. Erakunde kontzeptua zentzu hertsian hartzen baldin bada ere, hau da, prozedura eta araudi finko eta ezagun batzuek kudeatzen duten antolaketa bat bezala, eliza erakunde politiko baten gisara aztertzen ahal da. Zientzia politikoaren tresnak baliabide bihur daitezke, ez bakarrik elizgizonen edo eliztarren jarrera politikoak aztertzeko, baita erakunde barneko botere harremanak miatzeko ere. Metodologiaren aldetik, gobernuko erakunde, alderdi politiko edo edozein erakunde politiko aztertzeko tresnak elizarentzat baliatzea da ariketa. Gisa batez, "elizaren gobernua" bihurtzen da ikerketagai. Erlijioaren soziologiak ez du biziki landu bide hori, eta zientzia politikoak ere ez. Frantzian, besteak beste, elizbarrutietako sinodoei buruz politologo batek zuzendutako ikerketa kolektiboa ildo horretatik zihoan (Palard, 1997). Hain zuzen, *Le gouvernement de l'Eglise catholique* deitutako askoren artean eginiko liburuan, J. Palard-ek nahi izan zuen ikusi zer neurritaraino sinodoak bezalako prozedura kontsultatiboek aldatzen ote zuten zerbait eliza katolikoaren botereen barne-partekatzean. Lan horretan agertzen ziren monografia gehienetarik honako ondorio hau atera zen: *prozedura* demokratiko baten gibelean, oro har, sinodoek apezpikuaren itxura indartzen zutela, eta 1970eko hamarraldian hain indartsuak ziren mugimendu espezializatuen (JOC, JAC, JEC...) ahultzea berretsi zela. Baionako elizbarrutiaren kasuan, emaitza hori, oro har, baliagarria zen, baina, hor, pixka bat konplikatuagoak ziren gauzak euskal arazoarengatik (Itzaina, 1997). Horrelako ikuspegi batetik, elizaren erreforma administratiboak ere azter daitezke (apaiz eskasiaren ondorioz egiten ari diren parrokien berrantolaketa, adibidez). Ikuspegi horren gibelean, funtsezko eztabaida metodologiko eta zientifiko bat aurkitzen dugu. Zer heinetaraino dira baliagarriak erlijioaren azterketarako politikatik hartutako kontzeptu batzuk? Zer neurritaraino erabil litezke "Demokrazia" bezalako konzeptuak oinarri teologikoa duten erakundeetarako? Sinodoari buruz egin genuen inkestan, Baionako apezpikuak azpimarratu zuen metafora politikoaren muga: Ez gara "gobernua herritik ateratzen da" bezalako erreferentzia parlementario batetarik abiatzen, errealitate mistiko batetarik baizik, non bakoitza bestearen parekoa den, izatez eta ohorez»15. Nahiz eta asanblada moduko partehartzearen alderdi onak onartzen zituen, ontsa azpimarratzen zuen eliza barneko berezitasuna: Biltzar sinodalean diren hautetsiek ez dute alderdi politikorik ordezkatzen, non bakoitzak dituen bere aintzindariak, bere balioak eta bere egitasmoak. Haien helburua ez da holako edo halako alderdiari jarraitzea, alternantzia-sistema batekin. Denek daukate beren burua Kristoren dizipulutzat, gaurko desafioei erantzuteko. Desmartxa berezi bat da. Demokrazia da, baina demokraziaren forma berezi bat»16. Demokrazia, parte-hartzea, hauteskundeak, legitimitatea: zientzia politikoak egunero baliatzen dituen konzeptu horiek ez dira aise pasatzen erlijioaren azterketara. <sup>15.</sup> Idazlearekin elkarrizketa, 1995 (frantsesetik itzulia). <sup>16.</sup> *Ibid*. Ikuspegi hori probetxu pixka batekin baliatzeko, nahasi beharko lirateke zientzia politikoaren tresnak eta erlijioaren soziologiaren ekarpen teorikoak (Weber, Troeltsch, Durkheim, etab.). Erakunde katolikoa bera ikerketa-gaitzat hartzen dutenek ez lukete beren lana mugatu behar autoritate edo hierarkien boterera. Erakundearen azpiadarren arteko harremana zertan den ere galde liteke. Nola egokitzen da *barnetik* erakunde katolikoa gizartearen sekularizaziora? Espainian, J. Pérez-Vilariño-k erakutsi du nola elkarte laiko batzuek ordezkatu zituzten ordena klerikal zaharrak. Opus Dei, adibidez, eliza-erakundeak apaiz-eskasiari ematen dion erantzuntzat har liteke, hautu horrek izan dituen ondorio politiko guztiekin (Pérez-Vilariño, 1997). Italian, hainbat elkarte katolikoren soziologia politikoa ere aski hedatua da. Adibidez, 1968an Erroman sortu zuten Sant'Egidio mugimenduaren estrategiak aztertu dira (Ricotta, 1997) eta erakutsi dute zer indar ematen zioten mugimenduari bere instituzionalizatze eskasak eta bolondresen presentziak. Gisa berean, erlijioaren soziologiak aspaldi bereizi ditu erakunde barnean ziren bereizketa klasikoak, ordena erlijiosoen eta apaiz sekularren artekoa adibidez, eta erakutsi du nola kategoria bakoitzak etika berezi bat zeraman berekin. J. Séguy-k bereziki erakutsi du nola fraide edo ordena erlijiosoek berekin zeramaten utopiadosi handi bat eta nola integratu zituen elizak, barne-protesta bezala (Séguy, 1971, 1984). Beste ikertzaile batzuek, alabaina, miatu dute zer ideologia-mota atzeman zitekeen eliza barnean. Bistan da askapenaren teologia barne-tentsio horren adibide bat dela, Amerika Latinoan oroz gainetik (Löwy, 1990), baina, baita Euskal Herrian ere, apaiz eta kristau batzuek egokitu nahi izan zituzten formuletan (Placer Ugarte, 1998). Elizaren soziologia politikorako, interesgarriak dira ikuspegi horiek, erakundearen barneko aniztasuna erakusten baitute bereziki. Nahiz eta eliza katolikoaren antolaketa formala bertikala eta hierarkikoa den (eliza protestantearekin alderatuz gero, adibidez), erakundearen barne-tendentzien azterketak erakusten du gauzak aise konplikatuagoak direla. Hobe da, frankotan, sare ideologiko horizontal desberdinak aztertzea, boterearen ikuspegi piramidalera mugatzea baino. #### **5. Erlijioa etika justifikatzaile bezala** Bosgarren eredu honetan aztertzen da zer eragin duen etika erlijiosoak hautu sozio-politikoetan. Eliza erakunde bezala ez da baitezpada ikerketa-mota honen erdian. Hemen gehiago aztertzen dira erlijiozko heziketa edo sozializazio baten zeharkako ondorioak. *Religione senza chiesa*, elizarik gabeko erlijioa aztertzen da, erreferentzia etiko bihurtzen den erakunderik gabeko erlijio bat. Hemen, erlijioaren etikak bizitza arrazoitzean hartzen du parte. Erlijioaren eragin lanbrotsu hori nabaritu da, adibidez: honako honetan nola anitz pertsona pasatu diren elkarrekikotasunaren forma sinpleetatik (familia eta adiskideak) forma konplexuetara (militantismoa eta bolondresgoa) (Cattacin, 2001). Max Weber-en haritik doan soziologiak erlijioaren justifikazio-sistema arrazionalista azpimarratu du. Paul Ladrière-ek bereziki aztertu du zer funtzio arrazional zeukan etika-erlijioak Weber-en modernitatearen teorian (Ladrière, 1986, 2001). Erlijio monoteistek leku berezia izan dute prozesu horretan. Ildo horretatik, modernitatearen aitzindari izan dira. Politeismoan, Jainko etikoa Jainkoetarik bat da; monoteismoan aldiz, Jainko bakarra da, eta etikaren eta erlijioaren arteko lotura baitezpadako bihurtzen da17. Etika arrazional horrek berekin darama magiarekiko edo aztikeriarekiko haustura erradikala. Haatik, erlijio monoteisten artean, Weber-ek azpimarratzen du katolizismoak ez duela arrazionalizazio-prozesua judaismoak eta antzinagoko kristautasunak (eta fraidegoak) bezain urrun eraman. Katolizismoan, mundua desliluratzea (*désenchantement du monde*), aztikeria kentzea paradisura heltzeko teknika bezala ez dira judaismoan edo protestantismo aszetikoan bezain gogor bultzatu. Katolizismoan, erakundeak hartu du ikaragarrizko garrantzia, eta pertsonaren inplikazioa eta erresponsabilitate etikoak ez dira beste erlijioetan bezain urrun pusatu. Erakundearen pisu horrengatik, katolikoentzat biziki garrantzitsua da autoritateari obeditzea eta aitortza bezalako sakramentu batzuek indarra dute. Sakramentu horren ezusteko ondorio batez, Ladrière-ren arabera, nork bere buruari ezartzen dizkion behar-ordu etikoak ahultzen dira, eta "sistematikoa ez den" bizimodu bat onartzen da (Ladrière, 1986: 115). Mugatua bada ere, katolizismoaren eragin arrazionalizatzailea eremu anitzetan ikus daiteke. Eta, nahiz eta eliza erakunde gisa ahulduz doan, erlijioaren eragina gelditzen da. Erakundearen ikuspegi hertsitik ateratzen bagara, elizaren eta erlijioaren eragina neurtzeko beste "mundu" bat irekitzen dugu. Ildo horretatik, P. Alliès-ek kultura erlijiosoen antropologia politikoa egitea proposatzen du (Alliès, 1996). Max Weber-en bideari segituz, bata bestearen parean ezartzen ditu Ipar Europako erresumak eta Hego Europakoak, erlijioa irizpidetzat18 hartuz. Eremu politikotik doi bat aterata, irakurketa horri esker uler daitezke, adibidez, zenbait eredu edo hautu ekonomiko, beti M. Weber-ek ireki zuen bideari segituz, protestantismoa eta kapitalismoaren espirituari buruzko saiakera famatuaren ildotik (Weber, 1964). Etika sekularizatuaren eragina aztertu da, adibidez, eskualdeko ekonomia berezi batzuetan, katolizismoak indartsu markatutako eskualdeetan: Italiako Venezian (Guolo, 2001), Frantziako Vendée eskualdean (Berthet, Palard, 1997), Québéc-eko Beauce eskualdean (Palard, 1999), besteak beste. Desmartxa hori aplikatu nahi izan dugu Euskal Herrian. Hemen ere, erreferentzia erlijiosoa emekiemeki desagertu da pertsonen autojustifikatzeko moldeetan (Boltanski eta Thévenot, 1991)19. Erreferentzia esplizito bezala desagertzen da erreferentzia erlijiosoa, baina aktoreek berekin daramaten munduaren ikuspegian agertzen da eta beren <sup>17.</sup> Les traits spécifiquement éthiques du dieu monothéiste apparaissent toujours plus clairement à mesure: 1) qu'augmentent conjointement le pouvoir d'une justice ordonnée, rationnellement codifiée et la revendication d'une équité fondée non sur des dispositions subjectives mais sur le respect de critères formels d'application du code juridique, 2) que se développe la conception rationnelle de l'économie (la météorologie en agriculture, par exemple) selon laquelle le monde obéit aux lois naturelles et constitue comme tel un cosmos, un univers ordonné, à l'intérieur duquel l'agir humain peut systématiquement tenir compte de phénomènes rationnellement prévisibles, 3) que s'étendent et se précisent, grâce à des règles conventionnelles, les modalités toujours nouvelles des relations humaines dans le jeu objectivé de l'interdépendance des acteurs sociaux, 4) que grandit, plus particulièrement sur le plan économique et social, la confiance en la parole donnée du partenaire. Le dieu se confirme comme dieu éthique à mesure que croît l'importance des liens éthiques qui rattachent l'individu à un monde ordonné "d'obligation", rendant ainsi sa conduite prévisible et donc susceptible d'une interaction fondée en raison» (Ladrière, 1986: 106). <sup>18.</sup> Irakurketa horren arabera, katolizismoak Hego Europan norberaren independentzia eta indibidualismo politikoa zentzura litzake luzaz. <sup>19.</sup> Hemen balia daitezke C. Dubar-ek mundu profesionalean aztertzen dituen forma erlijiosoen eta afiliazio identitarioen arteko loturak (Dubar, 2000). sozializazio-eran. Soziologo italiarrek "Erlijioaren etizizazio" (Pace, 1996) deitzen duten fenomeno hori nabari da bereziki Euskal Herrian, bi esperientzia zehatzetan: laborari- edo nekazari-sindikalismoa, alde batetik, eta, mugimendu kooperatibista, bestetik. Ipar Euskal Herrian, 1982an sortu zuten *Euskal Laborarien Batasuna* nekazarisindikatuaren historia zuzenki loturik dago Ekintza Katoliko berezituaren barnekrisialdi bati (Mayté, 1992) (Sistiague, 1999). Aitzineko eredu nagusia honako hau zen: sindikatu monopolizatzaile bat (CNJA-FDSEA) eta sindikatuko agintariek edo eliteak prestatzen zuten sare katoliko bat, bereziki Ekintza Katolikotik (MRJC-JAC-CNJA) pasatzen zena. ELBko sortzaileek neokorporatismo hori hautsi nahi izan zuten, pluralismoa edo aniztasuna sartuz laborarien ordezkaritza politikoan. Bestalde, beren aldarrikapen profesionala ez zuten baitezpada laborantzaren modernizazioaren ideologian oinarritzen, euskal lurraldeari buruzko argumentu orokorrago batean baizik. Kasu honetan, erakunde katolikoaren aurka oldartu ziren, baina ber denboran eliza barnean ikasi zuten militantzia-mota, engaiamenduaren kultura eta abar. Kooperatiben mugimendua da beste adibide bat. Hego Euskal Herrian, Arrasateko esperientziaren eta erlijioaren arteko lotura ezaguna da. Apaiz batek, J. M. Arizmendiarrietak, eta Ekintza Katolikoko talde batek bete duten lana hurbiletik aztertu da aspaldi (Azurmendi, 1984). Gutxiago aztertu da, haatik, Ipar Euskal Herrian, elizaren eta mugimendu kooperatibistaren arteko lotura. Ez da, beharbada, Hegoaldean bezain nabaria, baina, hala ere, hemen ere apaiz batek eta kolejio katoliko batek lan handia egin zuten sentsibilitate kooperatibista hedatzeko 1960tik aitzina. Alabaina, 1975etik goiti (lantegiak muntatzen hasi zirenetik aurrera), mugimenduak ez zuen gehiago fitsik ikustekorik elizarekin edo katolizismoarekin. Laster desagertu zen erlijioa erreferentzi esplizito bezala, baina engaiamenduaren eta lurraldetasunaren etikak gelditu ziren (Itzaina, 2002). Jarrera indibidualen heinean, militantziaren soziologia izan daiteke erlijioaren eragina neurtzeko beste molde bat. Frantzian, zientzia politikoaren adar batek askotan baliatu ditu biografiak edo bizi-istorioak zenbait sozializazioren eragina neurtzeko. Besteak beste, humanitarismoan sartzen diren militanteen soziologia egin da bide horretan (Siméant, 2001). Heziketa katolikoaren eragina, gisa horretara, aztertu dute Bretainiako CFTC sindikatu kristauko militanteekin (Berlivet eta Sawicki, 1994)20 edo alderdi sozialistako militante katolikoekin (Donegani, 1979). Metodologia kualitatibo horrek ez ditu beti gorago aipatu dugun jarrera politikoen metodologiaren emaitza berak ematen. J. M. Donegani-k, hain zuzen, lehenago aipatu ditugun Michelat eta Simon-en emaitzak kritikatzen ditu: errealitatea sinplifikatzea da esatea katolizismoa eskuinari lotuta dagoela kasu guztietan. Militante sozialisten bizi-ibilbidea aztertuz, J. M. Donegani-k erakutsi du ezkerreko militantzia nahasten ahal dela katolizismoaren zenbait interpretaziorekin, batzuetan bata bestetik biziki urrun direnak, gainera. Militanteen "zirkulazio biografikoa" aztertu da <sup>20.</sup> Ikerketaren gaia da militante ohiek fedearen eta engaiamenduaren/konpromisoaren artean egiten duten autoebaluaketa: «Lorsqu'il leur est demandé le rôle de la religion dans leur engagement syndical, si certains répondent "aucun" entendant dissocier sphère privée et sphère publique ou préférant mettre l'accent sur la dimension de "classe" de leur engagement, la plupart traduisent dans leur réponse, le caractère "total" de leur engagement et son sens religieux sans le limiter au syndicalisme». (Berlivet, Sawick, 1994: 120) hemen, hala ere, konstante batekin, hau da, fede erlijiosoaren eta militantismo politikoaren arteko lotura, Donegani-ren elkarrizketatik ateratzen dena: Il y a en tout les cas une correspondance très étroite entre foi religieuse et militantisme politique. Bien sûr, la foi seule n'a pas conduit à l'engagement politique. Comme on a pu le constater, c'est la plupart du temps un événement extérieur qui a perturbé l'insertion traditionnelle dans l'Eglise. Mais si l'engagement politique s'est effectué, c'est aussi parce qu'il fallait rechercher la chaleur perdue à la suite de l'éloignement de la communauté de foi. Cette chaleur retrouvée dans le parti, les motivations qui conduisent à l'intégration communautaire à l'Eglise ont été reconnues dans la participation politique à tel point que pour un certain nombre le militantisme est explicitement devenu l'expression d'une mystique et le geste politique accompli dans sa "petite cellule" de la même manière que sont accomplies obscurément un certain nombre d'œuvres en religion dont on sait que Dieu les voit et les glorifiera en son temps. (Donegani, 1979: 734). Euskal Herrian, gisa horretako metodologia aplikatzea biziki baikorra izan daiteke ikusteko zer lotura dagoen heziketa erlijiosoaren eta ibilibide militanteen artean. Aitzineko lan batean, elizatik eta berezikiago seminariotik pasatutako euskal militante zenbaiten ibilbideak aztertu nituen, biografiaren metodoa erabiliz (Itzaina, 2000). Oro har, hiru eredu atera ziren: lehen kategoriakoen ustez —biziki minoritarioa—, ez zegoen baitezpadako loturarik beren heziketa erlijiosoaren eta ibilbide militantearen artean. Bigarren kategoriakoen iritziz —gehienak—, lotura handia zegoen bien artean, batez ere engaiamenduaren kultura baten bidez, bai eta intransijantismo edo zorrozkeria-mota baten bidez. Ontsa bereizten zuten militante horiek eliza, erakunde gisa, eta Jesus Kristoren mezu askatzailea. Azken kategoriakoen aburuz, erakunde gogor eta totalitario baten esperientzia izan zen elizan igarotakoa, baina irakaspen positibo batzuekin: hala nola dogmatismoez mesfidatzea adibidez, geroxeago politikan baliatuko zutena. Ikuspegi horren arazoa aski fite ageri da: zer neurritaraino atzeman dezakegu erlijioaren "eragina" militantziaren eta sozializazioaren eredu desberdin horietan? Zer da norberaren ibilbide pertsonaletik heldu dena, eta zer da heziketa-erakundeei zor zaiena? Eztabaida horren gibelean, alabaina, funtsezko eztabaida bat atzematen dugu erakundearen lekuaren inguruan, eta sinesmenaren eraginari buruz. Sail horretan, lan baliosak egin dituzte erlijioaren soziologo italiarrek. Torinoko unibertsitateko Franco Garelli-ren ustez, identitate erlijiosoak lau forma hartzen ditu gaur egungo Italiar gizartean (Garelli, 1991: 260tik aurrera). Lehen eredua *arartekoarena* da: ekintza katolikoaren barne-munduko engaiamendua da horren irudi argiena. Krisian den eredu horretan, fedea erreferentzia da, eta munduaren errealitatea asumitu da. Bigarren eredua *presentziarena* da. Zorrozkeriak markatuta dago. Mugimendu integristak dira horren adibideak, *Communione e Liberazione* 21, adibidez. Erreferentzia negatibo bat da Mundua oroz gainetik. Hirugarren ereduaren arabera, *espiritualitateak* du premia. Azkenik, Garellik *diaspora*ren eredua deitzen duena, sekularizazioak eragin baikorra ukan du, hau da, engaiamendu edo konpromiso soziala eta boluntarioen lana garatzea. Borondatezko lanaren etika estrukturarik gabeko fede bati lotzen zaio. Ez zaio erreferentzia esplizitorik egiten eliza erakundeari, boteretzat hartzen baita. Guk aztertu ditugun <sup>21.</sup> Eta bere "beso" finantzarioa, *la Compania delle Opere*, Lonbardian biziki indartsua dena. euskal ereduetan bereziki —adibidez, ekonomia sozialean—, diasporaren ereduan garela dirudi. Alderdi espirituala, baldin bada, pribatizatua da, baina engaiamenduaren etika biziki handia da. Bi dimentsioak lotuta doaz indibidualki, baina kolektiboki ez dira nahasten. # **6. Xendra lerrakorra: erlijioa metafora bezala** Azken ikuspegi honek antropologia politikoaren mugaraino darama ikerketa. Erlijioa, hemen, metaforatzat hartu da, batez ere ideologia handien mugimendu politiko batzuk aztertzeko. Erlijioaren soziologiari hartutako zenbait kontzeptu desbideratu dira mugimendu politikoetara. Estatu Batuetan, N. Bellah-k *erlijio zibila* aipatu izan zuen (Bellah, 1967) eta idazle batzuek Frantses errepublikanismoari aplikatu zioten (Willaime, 1993). Ikuspegi antropologikotik abiatuz, beste zenbaitek *erlijio sekularrak* aipatu zituzten, eta ideologiak aztertu zituzten erlijioak bezala: dogma batzuekin, liturgiak, sinesmenak eta praktikak. Frantzian, "liturgia politikoei" buruzko lanak izan ziren sail horretan (Rivière, 1988). Espainian, trantsizio politikoa bera aztertu izan dute batzuek erritual kolektibo bat bezala. L. D. Edles (Edles, 1998), bide hori hautatuz, "paktuaren eskola"ren kritika erradikaletik abiatu zen. Haren ustez, trantsizioan ageri zen kontsentsuaren estrategia ezin da ulertu faktore arrazionaletara eta egitura sozioekonomiko "objektiboetara" mugatuz. Sinboloek badute garrantzia. V. Turner-en lanak baliatuz, L. D. Edles-ek erakusten du espainiar trantsizioa "igarotze-erritu" bat izan zela, bere hiru faseekin: bereizketa (abiatze berri baten errepresentazioa), komunalismoa eta liminaritatea (bizikidetza edo *convivencia*), eta elkar-atzemate (r*eaggregation*) fase bat (demokrazia parlamentarioa). Testuinguru horretan, Moncloa-ko alderdien arteko ituna (1977ko urrian) izugarri garrantzitsua izan zen. Erlijioa, hor, metafora hutsa da, eta erakundea desagertzen da. Gisa batez, J. Zulaikak ere bilakaera politikoen antropologia erlijiosoa proposatzen digu euskal bortizkeria politikoari buruz egin duen lanean (Zulaika, 1988); bertan, erlijioaren kategoria batzuk baliatu ditu jarrera politiko gogor batzuen sorrera azaltzeko. T. Del Valle-k ere beilaren metafora baliatzen du Korrika aztertzeko (Del Valle, 1988). Gisa bertsuan, B. Aretxagak mundu erradikaleko ehorzketak aztertu ditu irakurketa metaforiko baten bidez (Aretxaga, 1988). Lan horiek biziki abantaila handiak dauzkate, batez ere fenomeno politikoen irakurketa berriak eskaintzen dituztelako. Ezohiko gako interpretatibo aberatsak proposatzen ditu antropologiak, oraindik gutxi baliatuak izan direnak. Politikan hain garrantzitsuak diren sinboloak eta erritualak ulertzeko ezinbestekoa da antropologoaren behaketa zorrotza. Haatik, ikuspegi horretan, instituzioa edo erakundea doi bat desagertzen da. "Klerikalismoa", Edles-entzat, trantsizioaren *volatile issue* bat besterik ez da, nazionalismoa bezala, 1978ko konstituzioan eztabaidatuak direnak. Ez da puntu zentrala bere frogabidean. J. Zulaikaren lanean aipatzen da Ekintza Katolikoaren eragina militanteen heziketan, baina aski fite ixten die xendra interpretatibo hori eredu sinbolikoei (ekintza eta desafioa euskal gizartearen eredu kultural bezala) premia emanez. Puntu horren azpimarratzeak ez dio baliorik kentzen lanari, bistan dena. Baina, politologo batek beti xerkatuko du erakundea non den, boterea non dagoen eta erabakiak non hartzen diren. ## **Konklusioa** Hemen aurkeztu diren sei ikerketa-bide edo xendrek ez dute historiaren mugimendua ezeztatzen. Hego Europako gizarteak sekularizatu direla ez da dudarik. P. Berger-i jarraitzen diogu erraten duelarik gaurko Mendebaldean gero eta jende gehiagok irakurtzen dituztela mundua eta bizia inolako interpretazio erlijiosorik gabe (Berger, 1971: 175)22. Halere, erlijioa beti hor da, gizartean, "nonbait", eta modernitatearen historiazaleak diren soziologoen erronka da gordea den erlijioa (*la religion invisible*) atzematea (Lauwers, 1973). Erlijioak hain sakon markatu duen Euskal Herria bezalako toki batean, iruditzen zait garrantzitsua dela ikerketarako askotariko ikuspegiak izatea, elizaren eta erlijioaren eraginaren sakontasuna eta aniztasuna ontsa aztertzeko. Ildo horretatik, lerrokatu ditut metodologia desberdin horiek, beharbada, batzuetan, bata bestetik urrun agertzen baldin baziren ere. Beste anitz bide, zehatzagoak, aurkezten ahal ziren: apezpikuen diskurtso politikoak, apaizgoaren arteko joerak, erlijioaren eragina filosofia politikoan eta abar. Nire hautua sei bide horien inguruan egin dut, eta hainbat gaizto niretzat oinarrizko gako interpretatibo batzuk ahantzi baldin baditut. Horrek guztiak behar luke, haatik, elkarrizketa abiarazi oraindik garrantzitsua den gai horren inguruan. ## **Erreferentziak** - Alliès, P. (1996): "Une anthropologie politique de l'Europe du Sud est-elle possible?", *Pôle Sud*, 5. - Archambault, E. (2002): «Un projet à échelle européenne», *Mouvements*, 19: 60-74. - Aretxaga, B. (1988): *Los funerales en el nacionalismo radical vasco*, La primitiva Casa Baroja, Donostia. - Ascoli, U. eta Pavolini, E. (1999): «Le organizzazioni di terzo settore nelle politiche socioassistenziali in Europa: realtà diverse a confronto», *Stato e mercato*, 57: 441- 475. - Azurmendi, J. (1984): *El hombre cooperativo*, *pensamiento de Arizmendiarrieta*, Arantzazu: Lankide Aurrezkia, Editorial Franciscana Aranzazu, Jakin. - Badie , B. eta Birnbaum, P. (1979): *Sociologie de l'Etat*, Grasset, Paris. - Bellah, N. (1967): "Civil religion in America", *Daedalus*, 96 (1): 1-21. - Berger, P. (1971): *La religion dans la conscience moderne*, Centurion, Paris. - Berlivet, L. eta Sawicki, F. (1994): «La foi dans l'engagement. Les militants syndicalistes CFTC de Bretagne dans l'après-guerre», *Politix*, 27. - Berthet, T. eta Palard, J. (1997): "Culture politique réfractaire et décollage économique, l'exemple du Nord-est vendéen", *Revue française de science politique*, 47(1): 29-47. - Boltanski, L. eta Thévenot, L. (1991): *De la justification. Les économies de la grandeu*, Gallimard*r*, Paris. - Calvo, K. eta Montero, J. R. (2002): "Cuando ser conservador ya no es un problema: religiosidad, ideología y voto en las elecciones generales de 2000", *Revista española de ciencia política*, 6: 17-56. - ––––––––––––– eta –––––––––––––, (2000): «An elusive cleavage? Religiosity and party choice in Spain», in D. Broughton H.-M. Ten Naipel (eds.), *Religion and mass electoral behaviour in Europe*, Routledge, London. <sup>22.</sup> Horrek ez du esan nahi, apentziarik ere, erlijioaren gibelakada hori, *batez ere erakunde bezala*, gizartearen «arrazionalizaio» bati lotua ez denik. - Caponio, T. (2002): «*Policy networks* e immigrazione: le politiche sociali a Milano e Napoli», in Asher Colombo e Giuseppe Sciortino (a cura de), *Stranieri in Italia. Assimilati ed esclusi*, Il Mulino, Bologna. - Cattacin, S. (2001): «Réciprocité et échange», *RECMA, revue internationale de l'économie sociale*, 279: 71-82 - Cautrès, B.; Pina, C. eta Talin, K. (1997): "L'influence de la religion sur les attitudes politiques: essai d'analyse spatio-temporelle dans l'Union européenne", *Communication au Colloque sur L'analyse comparative des données sociopolitiques: les enquêtes Eurobaromètres*, Grenoble. - Champion, F. (1993): "Les rapports Eglise-Etat dans les pays européens de tradition protestante et de tradition catholique: essai d'analyse", *Social Compass*, 40 (3). - Darré, A. (1990): «Le parti nationaliste basque. Un parti périphérique et totalisant.», *Revue française de science politique,* 40 (2). - Del Valle, T. (1988): *Korrika, rituales de la lengua en el espacio*, Barcelona, Anthropos. - De Miguel, A. (1994): *La sociedad española, 1993-94, Informe sociológico de la Universidad Complutense*, Alianza Editorial, Madril. - Donegani, J. M. (1979): «Itinéraire politique et cheminement religieux. L'exemple de catholiques militant au Parti socialiste», *Revue française de science politique*, 29 (4-5), 693-738. - Dorangricchia, A. eta Itzaina, X. (2004): "Du répertoire de l'hospitalité. Les catholiques à l'épreuve de la politisation de l'immigration" in E. Ritaine (dir.), *Politiques de l'étranger. L'Europe du Sud face à l'immigration* (argitaratzekoa). - Dubar, C. (2000) «Socialisations religieuses et formes identitaires dans le champ professionnel» dans Bréchon P., Duriez B., Ion J. (dir.), *Religion et action dans l'espace public*, Paris, L'Harmattan, 271-285. - Edles, D. (1998): *Symbols and rituals in the new Spain*, Cambridge University Press, Cambridge. - Garelli, F., (1991): *Religion e Chiesa in Italia*, Il Mulino, Bologna. - Guolo, R. (2001): «Religione, economia e società locale nel Nordest», *Economia e società regionale (Ires Veneto)*, 3, 5-17. - Gurrutxaga, A. (1990): *La refundación del nacionalismo vasco*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - Hanley, D. (1994): *Christian Democracy in Europe: a comparative perspective*, Pinter, London. - Itzaina, X. (1997): "Le synode de Bayonne: entre unité diocésaine et dualité identitaire" *in* Palard J. (dir.) (1997), *Le gouvernement de l'Eglise catholique. Synodes et exercie du pouvoir*, Cerf, Institut d'Etudes Politiques de Bordeaux, 183-204, Paris. - –––––––––––––, (2000): *Catholicisme et identités basques en France et en Espagne. La construction religieuse de la référence et de la compétence identitaires*, Thèse pour le doctorat en science politique, IEP de Bordeaux. - –––––––––––––, (2002a): «Catholicisme, économie identitaire et affinités électives: les coopératives basques comme groupements volontaires utopiques», *Social Compass*, 49 (3), 393-411. - –––––––––––––, (2002b): «Entre interactions institutionnelles et effets matriciels: questions autour de la sécularisation du politique en Espagne», *Pôle Sud, revue de science politique de l'Europe méridionale,* 17, 23-44. - Ladrière, P. (1986): «La fonction rationalisatrice de l'éthique religieuse dans la théorie wébérienne de la modernité», *Archives des sciences sociales des religions*, 61(1), 105-125. - –––––––––––––, (2001): *Pour une sociologie de l'éthique*, PUF, Paris. - Lauwers, J. (1973): "Les théories sociologiques concernant la sécularisation", *Social Compass*, 20 (4). - Letamendia, P. (1987): *Nationalismes en Pays Basque*, Presses Universitaires de Bordeaux, 1987, Bordeaux. - Linz, J. (1986): *Conflicto en Euskadi*, Espasa Calpe, Madrid. - –––––––––––––, (1993): "State-building and nation-building", *European review*, 1 (4). - Llera Ramo, F. (1984): «El sistema de partidos vascos: distancia ideológica y legitimación», *Revista española de investigaciones sociológicas*, 28, 171-206. - Löwy, M. (1990): "Modernité et critique de la modernité dans la théologie de la libération", *Archives de sciences sociales des religions*, 71, 7-23. - Martin, C., (2000): «Penser l'Etat-providence et ses transformations en Europe», *Pôle sud*, 12, 113-122. - Mayté, P. (1992): *L'Eskualdun Gazteria (JAC, JACF, MRJC) des années 1930 à la fin des années 1970*, TER maîtrise d'histoire, Bordeaux III. - Michelat, G. eta Simon, M., (1977): *Classe, religion et comportement politique*, Presses de la FNSP, Editions sociales, Paris. - ––––––––––––– eta –––––––––––––, (1985a): «Déterminations socio-économiques, organisations symboliques et comportement électoral», *Revue française de sociologie*, 26 (1), 32-69. - ––––––––––––– eta –––––––––––––, (1985b): «Religion, classe sociale, patrimoine et comportement électoral: l'importance de la dimension symbolique», in Gaxie D. (dir.), *Explication du vote: un bilan des études électorales en France*, Presses de la FNSP, 291-322, Paris. - Pace, E. (1996): "Désenchantement religieux en Italie", in Davie G., Hervieu-Léger D. (dir.), *Identités religieuses en Europe*, La Découverte, Paris. - Palard, J. (dir.) (1997): *Le gouvernement de l'Eglise catholique. Synodes et exercie du pouvoir*, Cerf, Institut d'Etudes Politiques de Bordeaux, Paris. - –––––––––––––, (1999): «Structures sociales, traditions culturelles et innovation industrielle dans la Beauce québécoise», *Sciences de la société*, 48 (1999), 137-148. - Pérez-Agote, A. (1990): Los lugares sociales de la religión. La secularización de la vida en el País Vasco, CIS, Madrid. - ––––––––––––– eta Calvo, F., Fernández Solerado J. M., Garmendia M. (1993): «Religión, política y sociedad en el País Vasco» in Díaz-Salazar, R. eta Giner, S. (eds.), *Religión y sociedad en España*, CIS, Madrid. - Perez-Vilariño, J. (1997): "The Catholic commitment and Spanish civil society", *Social Compass*, 44(4), 595-610. - Placer Ugarte, F. (1998): *Creer en Euskal-Herria. La experiencia creyente de las Comunidades Cristianas Populares y de la Coordinadora de Sacerdotes de Euskal-Herria, 1976-1996*, Herria 2000 Eliza, Bilbao. - Ranci, C. (1995): «El papel del tercer sector en las políticas de bienestar de Italia», *in* Moreno L ; Sarasa, S. (comps.), (1995): *El estatu del bienestar en la Europa del sur*, CSIC, Instituto de estudios sociales avanzados, Madrid. - –––––––––––––, (1999): «La crescita del Terzo settore in Italia nell'ultimo ventennio», *in* Ascoli U. (a cura de), *Il welfare futuro. Manuale critico del Terzo settore*, Carocci, Roma. - Ricotta, G. (1997): «Tra solidarietà ed efficienza: le caratteristiche culturali e organizzative della Comunità di S. Egidio», *La Crítica sociologica*, 122-123, 102-125. - Rivière, C. (1988): *Les liturgies politiques*, PUF, Paris. - Rokkan, S. (1975): "Dimensions of state formation and nation-building: a possible paradigm for reserach on variations within Europe", in Tilly C. (ed.), *The formation of national states in Western Europe*, Princeton University Press, Princeton. - Séguy, J. (1971): "Une sociologie des sociétés imaginées: monachisme et utopie", *Annales ESC*, mars-avril, 337-354. - –––––––––––––, (1984): "Pour une sociologie de l'ordre religieux", *Archives de sciences sociales des religions*, 57 (1), 55-68. - Siméant, J. (2001): «Entrer, rester en humanitaire: des fondateurs de MSF aux membres actuels des ONG médicales françaises», *Revue française de science politique*, 51 (1-2), 47-72. - Sistiague, M. (1999): *ELB, Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna*, Gatuzain, Baiona. - Weber, M. (1964): *L'éthique protestante et l'esprit du capitalisme*, Plon, Paris. - Whyte, J. H. (1981): *Catholics in Western democracies. A study in political behaviour*, Gill and Macmillan, Dublin. - Willaime, J. P. (1993): "La religion civile à la française et ses métamorphoses", *Social Compass*, 40 (4), 571-580. - Zulaika, J. (1988): *Basque violence. Metaphor and sacrament*, University of Nevada Press, Reno.
aldizkariak.v1-0-65
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.0 _2019_1", "issue": "Zk.0 _2019_", "year": "2019", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
![](_page_0_Picture_1.jpeg) ## HITZAURREA Aitzol Lamikiz eta Luis Norberto López de Lacalle Makina-Erremintaren eta fabrikazioaren sektoreak betidanik izan dira gizabanakoen bizitzan garrantzi handiko aktibitateak eta gaur egun ezagutzen dugun gizartearen garapena baldintzatu dute. Are gehiago, historian zehar izan diren hainbat arotan, hala nola kobre-aroan, brontze-aroan, burdin-aroan, ... gizartearen garapenaren adierazle izan dira metal anitzekin lan egiteko jakinduria eta gaitasuna. Eguneroko objektuak fabrikatzeko beharrizanaren aurrean, ohikoa da hasiera batean modu tradizionalean egiten ziren prozesuak erraztu eta hobetze aldera garaturiko tekniken adibideak aurkitzea. Horrela, orain dela milaka urte galdaketa, forja edo egungo mekanizazioaren aitzindariak zen hozkaketa teknikak garatu ziren. Fabrikazio-prozesuak errazte aldera, lehenengo makina-erreminten diseinuak agertu ziren eta horien erakusle dira Kristo aurretik 1500. urtean erabiltzen hasi ziren errota, torloju eta lehenengo engranajeak. Era berean, historian zehar makinen diseinuen adibide ugari daude, horien artean Leonardo Da Vincik XV eta XVI mendeetan eginikoak gailenduz. Baina, zoritxarrez, makina horietariko gehienak ezin izan ziren eraiki energia-iturri fidagarrien gabeziagatik. Lurrunezko makinaren garapenak, XVII. mendean, ordura arteko egoerarekiko erabateko aldaketa eragin zue. Izan ere, energia-iturri horrek makinen elementuak aurretiaz ezinezkoak ziren fidagarritasun eta zehaztasunarekin mugitzea ahalbidetzen zuen. Hortaz, lurrun-makinaren agerpenarekin batera iraultza industriala hasi zen. XIX eta XX mendeetan zehar, elektrizitatearen eta elektronikaren agerpenek bigarren eta hirugarren iraultza industrialei eman zien bidea, hurrenez hurren. Hala ere, garapena ez zen hor bukatu eta teknologiak azken urteetan bizitako iraultza digitalaren ondorioz laugarren iraultza industrialaz edo 4.0 Industriaz hitz egiten da. 7 Gaur egun, makina-erreminta eta fabrikazio-sektoreak mundu mailan pisu handiena duten aktibitateen artean daude. Ikerketa desberdinen arabera, fabrikazio-industriak munduko lanpostuen %15 eta I+Gko inbertsio pribatuen %75a baino gehiago barneratzen ditu. Are gehiago, beraien ekonomia sektore hauetan oinarritu oi duten herrialdeek historian zehar gertatu diren krisi ekonomikoen aurrean gutxiago sufritu dute eta ekonomia oparoagoak dituzte. Hortaz, ezinbestekoa da makina-erreminta eta fabrikazioaren sektoreek Euskal Autonomi Erkidegoan duten berebiziko garrantzia azpimarratzea, non tradizionalki eta mende askotan zehar burdina mearekin lanean jardun zen. Tradizio horretan eta urteen poderioz lorturiko ezagutzan oinarrituz, Euskal Autonomi Erkidegoaren gaur egungo ekonomia industrian oinarritzen da eta horren adierazle dira aurki daitezkeen eta mundu mailan erreferente diren dozenaka makina-erreminten fabrikatzaileak. Alabaina, makina-erreminten eta fabrikazio-prozesuen sektoreak gero eta garatuago daude eta benetako erronka teknologiko bilakatu dira: gero eta prozesu zehatzagoak, bizkorragoak, fidakorragoak, konplexuagoak, … lortu nahi dira. Horregatik, arrunta da fabrikazio-prozesu anitzak bateratzen dituzten makina-erremintak ikustea, laser-izpiak erabiliz gune zehatzak berotzeko gaitasuna dutenak edota piezak milimetroaren milareneko zehaztasunarekin neurtzeko sentsoreak barneratuta dituztenak. Gainera, fabrikazioprozesuan zehar eman daitezkeen ezbeharren aurrean erantzun automatikoa emateko, ohikoa da hainbat makina beraien artean konektatzea. Teknologia garapen horiei eskerrak, makina-erreminta eta fabrikazio- sektoreak egiazko zientzia bilakatu dira, zeintzuetan materialak, prozesuaren mekanika, karga termikoen eragina, kontrol-sistemak, elektronika, programazioa, … bezalako ikuspegi anitzak menderatu behar dira. Hortaz, gero eta ikerkuntza-talde eta enpresa handien I+G talde gehiagok dute helburu fabrikazio-prozesuen garapena. EKAIA aldizkariaren ale berezi honek makina-erreminten eta fabrikazioaren arloan eginiko azken aurrerapen eta garapenak aurkeztea du helburu. Horretarako, 4.0 Industriak barnean biltzen dituen hainbat jakintzagaietako lanak bildu dira, non teknologia berritzaileen bidez eguneroko bizitzan erabiltzen diren objektuak modu eraginkor, garbi eta fidagarriagoan fabrikatzea den helburu.
aldizkariak.v1-7-599
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 75 _2010_2", "issue": "Zk. 75 _2010_", "year": "2010", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **XXI. mendearen hasierako euskal abertzaletasuna geldialdian. Egungo egoera politikoari buruzko hausnarketa** # **Mikel Aizpuru Euskal Herriko Unibertsitatea** Artikulu honek euskal abertzaletasunak azkeneko urteetan bizi duen krisialdia aztertzen du. Horretarako hauteskundeetako emaitzak hartzen ditu kontuan eta izandako beherakadaren arrazoiak bilatzen saiatzen da euskal gizarteak izan duen bilakaeran. Azkeneko hauteskundeetako azterketa zehatza egin ondoren, etorkizun hurbilean abertzaletasunak dituen mugak erakusten ditu. GAKO-HITZAK: Euskal abertzaletasuna · Hauteskundeak · Krisia, 2000-2010. This article examines the crisis which Basque nationalism lives the last years. Takes into account the results of the elections and is trying to find reasons this fall in the evolution of the Basque society. After a detailed study of the last election, shows the limits of nationalism in the near future. KEY WORDS: Basque Nationalism · Elections · Crisis, 2000-2010. *Jasotze-data: 2010-09-22. Onartze-data: 2010-10-19.* ### **1. Sarrera** Idazki honetan aurkeztuko ditudan ideietako asko Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko apirilaren 20an, eta Bilboko Euskalduna Jauregian, 2009ko uztailaren 29an, azaldu nituen. Tokia baino esanguratsuagoa da jakitea lehen hitzaldia Gipuzkoako Eusko Alkartasunak antolatutako jardunaldien baitan eman nuela eta bigarrena Hamaika Bat taldeak prestatu zuela. Hots, bi saioen artean abertzaletasunak zatiketa berri bat ezagutu zuen eta datu horrek are ageriagoan jarri zituen nik planteatutako hainbat gai. Edonola ere, eskerrak eman beharrean nago antolatzaileei, EAren jardueraren aurrean jarrera kritikoa erakutsi arren bertara gonbidatzeagatik. Miramarren aipatu nuenez, han esandakoak zintzotasunetik, leialtasunetik eta maitasunetik egindako iruzkinak ziren. Banuen, bestetik, nolabaiteko ezinegona historialari akademikoa naizenez, nire iritzi «profesionala» kezka politikoak dituen pertsona moduan ditudan uste eta nahiekin uztartu behar nuelako bi hitzaldi horietan. Han esandakoak ez ziren originaltasuna bilatzen zuten ideiak. Nire inguru hurbilean, unibertsitateko harremanetan eta egindako irakurketetan maiz aurki daitezkeen kontzeptuak eta terminoak erabili nituen. Autoritate akademikoen babesa bilatu beharrik izan ez arren, zenbait egileren lanak aipatu nahi ditut, antzeko baieztapenak egin dituztelako edota gutxienez antzeko kezkak plazaratu dituztelako hitzaldi, artikulu eta lanetan: Xabier Aierdi, Txema Montero, Javier Elzo (nire aurretik hitz egin zuena Miramar jauregian), Daniel Innerarity, Ander Gurrutxaga eta Aingeru Epalza (berak ere parte hartu zuen Donostiako saioan) izan dira nire erreferentziak lan hau prestatzeko orduan. Bestetik, ezin utzi aipatu gabe *www.goizargi.com* aldizkari elektronikoa eta *aberriberri.com* blog-orria, lan eskerga egiten ari baitira abertzaletasunaren berrikuntzarako hausnarketa bidean. Bi ñabardura sarrera honi amaiera emateko. Bat, ondoko datuetan maiz ez ditut ez Iparraldeko, ez Nafarroako kopuruak erabiliko, nire argumentaziorako egokiak eta mesedegarriak izan arren. Euskaltzaletasunaren eta abertzaletasunaren ezaugarriak arras desberdinak dira lurralde horietan, eta nahiago izan dut gehienetan nire azterketa EAEra mugatu, nahiz eta jakitun naizen Arabako egoerak antz gehiago duela atal askotan Nafarroako kasuarekin, kostaldeko beste bi lurraldeekin baino. Bigarren ñabardura, beharbada, garrantzitsuagoa da. Hitzaldiak abertzaleen aurrean egindako saioak ziren eta hausnarketa eta eztabaida sortzeko asmoarekin. Ez zen, ondorioz, eskubide eta nahiei buruz hitz egin bertan, ez zen kolokan jarri edota babestu abertzaletasunaren zilegitasuna bere eskariak egiteko, ezta Espainiako agintarien jarrera eskubide edo nahi horiek itotzeko orduan. *Realpolitik*-en esparruan kokatu zen, nahiz eta azterketa-eremua ez izan kanpo-politika, Bismarcken kasuan bezala, etxeko politikarena baino. Historialariok gertatutakoa aztertzen dugu eta ez gerta zitekeena edota gertatu beharko lukeena balizko eskubide edo nahi batzuen mesedetan. Errealitateari gehiegi lotzeak baditu bere morrontzak, gertatutakoa gerta zitekeen bide arrazional bakartzat hartzea eta beste aukerak Historiaren bazterrean zokoratzea, adibidez. Historialarion logika, sarri, boterearena da, agiri idatziekin lan egiten dugulako eta agiri horien sortzaileak eta hartzaile garrantzitsuenak boteregune desberdinetan egoten direlako. Historialarion lan-metodologiak, baditu, noski, abantailak ere: herri honetan hain maizegi uztartzen diren desioak eta errealitateak ez nahasteak izan beharko luke horien lekuko. Hainbat lerro idatzi ditut eta ez ditut oraindik nire helburuak adierazi. Bi dira, baieztapen bat egin (XXI. mendearen hasieratik abertzaletasunak bere osotasunean krisi larri bat bizi duela) eta haren zergatiak azaldu lehenik, euskal gizarteak eta euskal politikak azkeneko urteetan bizi izan dituzten aldaketak kontuan hartuta eta, bigarren helburua, egoera horri aurre egiteko plazaratu diren hainbat erantzunen zuzentasuna auzitan jartzea. Horretarako hainbat puntu jorratuko ditut: lehenengoan abertzaletasunak, nire ustez, bizi duen krisia azalduko dut. Bigarrengoan abertzaletasunaren ibilbide historikoaren ezaugarri pare bat nabarmenduko dut. Hirugarrengoan euskal gizarteak azkeneko hogeita hamar urteetan bizi izandako aldaketa garrantzitsuenak jorratuko ditut. Laugarrengoan euskal sistema politikoaren ezaugarriak laburbilduko ditut eta, azkenekoan, proposamen horien bideragarritasuna kolokan jarriko dut. Lau aurrenekoetan gizarte-zientzialari eta historialarion artean nahiko adostasuna dago; azkenekoan, noski, nire iritzi propioa nagusitzen da. ## **2. Zer da krisi politikoa eta nola neurtzen da?** ## **2.1. Hauteskundeen emaitzak dira neurgailu nagusia** Gizarte-zientzialariek, politikariek, baita historialariok ere, maizegi erabiltzen dugu krisi hitza. Erabilera horrek bi arazo ditu. Batak ez dauka garrantzi handirik gaurko auziarentzat, baina merezi du aipatzea. Krisi kontzeptuak iradoki dezake gizarte eta sistema politikoak normalak direla denbora-tarte gehienetan eta noizean behin kinka larrian sartzen direla. Errealitatea ez da horrelakoa, gatazka gizarte-bizitzaren zati banaezina da eta nahiz eta zenbait unetan gatazkak eta tentsioak areagotu eta bizkortu, aldaketa gizarte-bizitzaren berezko ezaugarria dugu. Badago, gainera, beste arazo bat. Inork ez duela krisi politikoaren definiziorik zehaztu. Ekonomian, adibidez, atzeraldi terminoak adiera zehatza dauka: barne-produktu gordinak bi hiruhilabetez jarraian beherantz egiten badu, ekonomia hori atzeraldian dago. Nola neurtu, ordea, krisi politikoa? Nire ustez gurea bezalako gizarte batean hauteskundeak dira neurgailurik egokiena, nahiz eta ez izan bakarra. Soziologo eta politologo askok balioen inkestak erabiltzen dituzte gizarte baten nondik norakoak aztertzeko. Ez dut haien balioa ukatuko, erdibideak eta ñabardurak egiteko abagunea eskaintzen dutelako; baina politikoek inkestetan emaitza txarrak iradokitzen dizkietenean esaten duten moduan, «inkestarik onena hauteskundeak dira». Zein hauteskunde ordea? Bost hauteskunde desberdin ditugu Euskal Herrian, udalak aukeratzeko, eskualdeko erakundeak osatzeko (Batzar Nagusiak Hegoaldean eta kantonalak Iparraldean), Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Legebiltzarra hautatzeko, Espainia eta Frantziako legebiltzarretara ordezkariak bidaltzeko eta, azkenik, Estrasburgoko Europako Legebiltzarra aukeratzeko. Ez dira, noski, garrantzi bereko lehiak eta horren ondorio dugu, besteak beste, partehartzea dezente aldatzea hauteskunde batetik bestera. Hauteskunde guztiak baloratu behar dira, baina irakurketa desberdinak egin daitezke arreta deialdi batean edo bestean jartzen badugu. Euskal Herrian hauteskunde bakarra dago egun berean egiten dena lurralde osoan, Europako Legebiltzarrarena, eta horren arabera euskal politiko abertzale askok behin eta berriz errepikatzen duten leloaren faltsutasuna agerian geratzen da. 2009ko ekaineko hauteskundeetako emaitzek abertzaletasunaren ahulezia erakusten baitute: EAJren, EAren, Aralarren, Iniziatiba Internazionalistaren eta ABren artean ozta-ozta lortu baitzuten botoen % 41. Ez dago irizpide bakar eta sendo bat hauteskunde-deialdi bat aukeratzeko. Zenbait aztertzaile abertzalek Eusko Legebiltzarrari ematen diote lehentasuna, hura delakoan erakunde nazional batera gehien hurbiltzen den instituzioa; beste batzuek, ordea, Espainiako Legebiltzarrekoei ematen diete garrantzi handiagoa, parte-hartzea altuagoa delako. 2008an Zapateroren agintaldia berretsi zuen deialdiak emaitza hauek utzi zituen Hego Euskal Herrian: indar abertzaleek botoen % 40 eskuratu zuten eta espainolistek % 60. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan abertzaleek, boto nuluak tarteko, botoen % 52 lortu zuten eta espainolistek, Ezker Batua tarteko, % 48a. Araban, dena den, abertzaleek % 41 baino ez zuten lortu. Nafarroari dagokionez, 2007ko hauteskundeetan % 26,38k baino ez zion eman bere autarkia indar abertzale bati. Alde esanguratsua dago, beraz, deialdi batetik bestera. Nire ustez, datu desberdinak erabiliko ditudan arren, Espainiako hauteskundeak dira neurgailu egokiena, horiek direlako parte-hartze handiena eskuratzen dutenak. Emaitzek bilakaera aldakorra izan dute, baina norabidea nahiko garbia dela uste dut: **Abstentzioa EAEn 1986-2009** | Espainiako<br>Legebiltzarrerako<br>hauteskundeak | Abstentzioa,<br>% | Eusko<br>Legebiltzarrerako<br>hauteskundeak | Abstentzioa,<br>% | |--------------------------------------------------|-------------------|---------------------------------------------|-------------------| | 1986 | 32,2 | 1986 | 29,6 | | 1989 | 33,1 | 1990 | 39,1 | | 1993 | 29,8 | 1994 | 40,3 | | 1996 | 28,9 | 1998 | 29,4 | | 2000 | 36,2 | 2001 | 21,01 | | 2004 | 25,1 | 2005 | 32 | | 2008 | 35,1 | 2009 | 35,3 | Iturria: Lago Peñas, 2000, 90. or. eta <http://www.euskadi.net/elecciones/indice\_e.htm>. ![](_page_3_Figure_6.jpeg) Bi kasutan bakarrik gainditu du Espainiako Kongresurako abstentzioak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetakoa, 2000. eta 2008. urteetan eta oso azalpen erraza dauka datu horrek. Euskal Herritarrok alderdiak abstentzioa eskatu zuen lehen kasuan eta bigarrenean ez zioten utzi aurkezten. Hainbat azalpen eman dira Espainia osoan gertatzen den desoreka hori argitze aldera (Font, 1995; Boix eta Riba, 2000; Riba 2000 eta Lago, 2000). Guztiek kontuan hartzen dituzte hautesleen baliabideak (motibazioa eta egoera soziala), alderdi politikoen kanpainak eta egitura eta koiuntura politikoak. Aditu batzuek legebiltzar autonomikoen ahalmen urriak azpimarratzen dituzte hautesleen urruntzea azaldu ahal izateko, baina egile gehienek beste bide batzuei jarraitu diete. Ikerketa batzuen arabera, Espainiako hauteskundeetan hautesleek eskuin-ezkerra dialektikari ematen diote garrantzia eta estatalista-abertzale lehiari lurraldeko deialdietan; beste batzuek, ordea, Espainiako hauteskundeetan parte-hartzea handiagoa dela azpimarratzen dute zenbait herritar gehiago identifikatzen direlako Madrileko Legebiltzarrararekin, Espainia osoa ordezkatzen duelako edota botere gehiago duelako. Horren ondorioz, PSOEren, bereziki, IUren eta PPren boto-emaile asko abstenitu egiten da lurraldeko hauteskundeetan. Katalunian hainbat ikerketa egin dira abstentzioaren kontua argitzeko, oso nabarmena delako bi hauteskundedeialdien artean dagoen aldea. Ateratako ondorioen artean hauek nabarmenduko nituzke: CIUko boto-emaileak direla fidelenak, PSCkoek hauteskunde autonomokietan botoa aldatzeko edo, bereziki, abstenitzeko joera handiagoa duten bitartean. Berriki plazaratu den lan batean, Josep María Vallések eta Manuel Luquek ñabardurak eskaini dizkio eredu horri. Beraien esanetan, abstentzioa ez da berdin hedatzen lurralde osoan eta handiagoa da hiri handietako kanpoko aldeko auzoetan, Espainiako etorkin gehiago eta alderdi sozialistak, teorian, ohiartzun handiagoa duen tokietan. Ezin dugu eskura ditugun datuekin erantzun bat eman Euskal Herriaren kasurako, baina bi hauteskunde-ereduen arteko aldeak nabarmenak dira. Hego Euskal Herriko hautesleek nahiago dute botoa eman Espainiako hauteskundeetan bertakoetan baino. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan abstentzio iraunkorraren presentziak ez du, halabeharrez, erakunde horren zilegitasuna auzitan jartzen, baina okerra litzateke bere garrantzia baztertzea, aukera kritiko eta arrazionala delako praktikara eramaten dutenentzat. Erraza denez abstentziotik boto-emaile izatera pasatzea, ezin da baztertu aldaketa esanguratsuenen bultzatzailea izatea. 2001eko datuek, dena den, erakusten digute parte-hartzea oso altua denean, boto berriak aukera desberdinen artean antzera banatzen direla. Azkeneko urteetan Europatik (Errumaniatik) eta Afrikatik eta Amerikatik heldutako etorkinek botoeskubidea eskuratuko balute (lehen kasuan udal-hauteskundeetan badute) eta orain arteko joerak mantendu, emaitzak begi-bistakoak lirateke. ## **2.2. Abertzaletasunaren hauteskunde-krisia** Datu nabaria da azken hamar urteetan euskal abertzaletasunak sakoneko krisia bizi duela, nahiz eta alderdi bakoitzaren kasuan arrazoiak desberdinak izan. Krisi horrek hiru adierazle agerikoak ditu. Lehena, EAJ eta EAren egoera da, eztabaidaguneetatik kanpo egotea da, bozgorailu propiorik gabe eta beste aktoreen diskurtsoa bereganatuz (Rekondo, 2009). Horren lekuko dugu ikustea zein erraz hartzen dituzten EA eta EAJko buruzagi askok Ezker Abertzalearen paradigmak eta hizkuntza (lurraldetasuna, subiranotasuna, eta abar). Bigarren adierazlea proposamen zehatzak azalarazteko erakusten duen zailtasuna dugu. Ibarretxeren proposamenen prozeduran egondako iluntasuna da horren adibidea: lehenik asmoa azaldu, ondoren proposamena egin, hasierako baldintzak (bortxakeria eza) aldatu; Madrileko gobernuak uko egin ondoren, irtenbide kontrajarri eta antzuak plazaratu... Antzeko zerbait gertatzen da Ezker Abertzalearen egitasmo askorekin. Hirugarren adierazlea eta nabariena, nahiz eta askotan aipatu ere ez den egiten, hauteskunde-jatsiera dugu. Bi eratara neurtuko dugu, Espainiako datuekin lehenik eta Eusko Legebiltzarrerako datuekin ondoren **Espainiako Kongresurako hauteskundeak EAEn 1986-2008.** | | EAJ | | HB | | EA | | EE | | GUZTIRA | |-------|-----------|-------|------------------------|-------|-----------|-------|-----------|------|---------| | Urtea | Kopuru | % | Kopuru | % | Kopuru | % | Kopuru | % | % | | | absolutua | | absolutua | | absolutua | | absolutua | | | | 1986 | 304.675 | 27,97 | 193.724 | 17,78 | | | 99.408 | 9,12 | 54,57 | | 1989 | 252.119 | 22,93 | 186.646 | 16,98 | 123.613 | 11,24 | 97.289 | 8,85 | 60 | | 1993 | 287.908 | 24,44 | 174.655 | 14,83 | 117.856 | 10,01 | | | 49,28 | | 1996 | 315.793 | 25,43 | 154.853 | 12,47 | 103.628 | 8,35 | | | 39,12 | | 2000 | 347.417 | 31,32 | Abstentzioa<br>eskatu1 | | 86.557 | 7,8 | ARALAR | | | | 2004 | 420.980 | 34,19 | Nuluak<br>104.017 | 7,92 | 80.905 | 6,57 | 38.560 | 3,13 | 51,63 | | 2008 | 306.128 | 27,61 | Legez<br>kanpo | | 50.371 | 4,54 | 29.989 | 2,71 | 34,86 | Iturria: http://www.euskadi.net/elecciones/ Ikusten denez, emaitzek ez dute bilakaera ikusgarririk eskaintzen, baina bai joera garbi bat: laurogeiko hamarkadan alderdi abertzaleek aise irabazi zituzten Espainiako Kongresurako hauteskundeak, hurrengo hamarkadan alderdi espainolistek irabazi zituzten ozta-ozta eta mende honetan are errazago 2004ko salbuespenarekin. Garaipen hori azaltzeko nahikoa da, dena den, PPren gobernuen aurkako giroa eta Madrileko martxoaren 11ko atentatuen ondorioak gogoraraztea. Badago aurrekoa bezain begi-bistakoa den beste ondorio bat. EAJk bere hautesleria mantendu duen bitartean, hainbat gorabeherarekin, beste alderdi abertzaleen egoera oso bestelakoa izan da. EE desagertu egin zen eta bere botoak, neurri handian, ezkutatu egin ziren. EAk ia-ia hiru hautesletik bi galdu ditu eta Herri Batasunak, legez kanpoko egoerak neurketa zuzena egitea eragotzi arren, ia bere jarraitzaileen erdia galdu du, abstentzio eta Aralarren mesedetan. Ez dirudi, ondorioz, euskal abertzaletasuna eroso dabilenik euskal herritar gehien botoa ema- <sup>1.</sup> Hauteskunde biharamunean hainbat azterketa egin baziren ere, ezinezkoa da, nire ustez, zehaztasun osoz finkatzea abstentzioaren zein zatik erantzun zion EHren deialdiari eta zeinek bestelako arrazoiei. <sup>2.</sup> Nuluen kopuru osoa hartu da, Euskal Herritarroki zegozkionak zuzen kalkulatzeko nulu teknikoak eta bestelako arrazoien ondorioz emandakoak kendu beharko lirateke. <sup>3. %</sup> zehatz-mehatz kalkulatzeko, EHren botoak besteekin elkartu eta banaketa berriro egin beharko litzateke, baina kopurua ez litzateke asko aldatuko. Edozelan ere, emaitzak ez luke gure azterketa ezeztatuko. tera joaten den deialdietan. 2008an, adibidez, EAJk zuzenean jaso zuen krisiaren berri, EAEn PSOEk baino 122.000 boto gutxiago jaso zituen eta lehenengo aldiz Bizkaiko lehen postua galdu zuen. EAk, bide beretik, Gipuzkoan zuen legebiltzarkide bakarra PSOEren esku utzi zuen. Ikus dezagun segidan zer gertatu den Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan **Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAEn 1986-2009.** | | EAJ | | HB | | EA | | EE | | GUZTIRA | |-------|----------------------|-------|---------------------|-------|---------------------|------|---------------------|------|---------| | Urtea | Kopuru<br>absolutua | % | Kopuru<br>absolutua | % | Kopuru<br>absolutua | % | Kopuru<br>absolutua | % | % | | 1986 | 271.208 | 23,71 | 199.900 | 17,47 | 181.175 | 15,8 | 124.423 | 10,8 | 67,78 | | 1990 | 289.701 | 28,49 | 186.410 | 18,33 | 115.703 | 11,3 | 79.105 | 7,78 | 65,9 | | 1994 | 304.346 | 29,84 | 166.147 | 14,41 | 105.136 | 10,3 | | | 54,55 | | 1998 | 350.322 | 28,01 | 224.052 | 17,6 | 108.635 | 8,69 | | | 54,3 | | 2001 | Koalizioa<br>604.222 | 42,72 | 143.139 | 10,12 | | | ARALAR | | 52,84 | | 2005 | Koalizioa<br>468.117 | 38,67 | 150.644 | 12,44 | | | 28.180 | 2,3 | 53,41 | | 2009 | 399.600 | 38,56 | Nuluak<br>100.939 | 9,5 | 38.198 | 3,69 | 62.514 | 6,0 | 57,75 | Iturria: http://www.euskadi.net/elecciones/ ![](_page_6_Figure_5.jpeg) Iturria: http://aberriberri.com/2009/02/23/hauteskundeen-analisien-korapiloa/ Hauteskunde-eremua, ustez, egokiagoa izan arren indar abertzaleentzat, bilakaera hemen ere nahiko deigarria da: alde batetik EE desagertu zen eta EAk bost boto-emailetik lau galdu ditu. EAJk zatiketa aurretik zituen botoak eta portzentajeak berreskuratu ditu. ETA Militarraren inguruan sortutako Ezker Abertzaleari dagokionez, bi datu azpimarratu daitezke. Lehenik eta behin, jaitsierarako joera erakutsi duela, 1998ko salbuespen garrantzitsua kontuan hartu behar den arren; bigarrena, jaitsiera hori ez dela hain nabarmena Aralarrek ateratako botoak elkartuz gero. Ikusi egin beharko litzateke, dena den, batuketa horrek eragiketa matematikoaren esparrua gainditzeko moduan legokeen. EAEn abertzaleek nagusi jarraitzen dute, botoa eman dutenak kontuan hartuta, baina ez errolda bere osotasunean hartuz eta bilakaera, hemen ere, jaitsieraren aldekoa da. Hauteskunde-datuek plazaratzen duten beste kontu bat da boto-emaile berriak erakartzeko gaitasunik eza. Inguru abertzale eta euskaldunetan arazo demografikoen ondorio izan daitekeena, are kezkagarriagoa bilakatzen da eremu erdaldunetan, hiri horiek direlako egun gunerik dinamikoenak. EAJ-EA koalizioak 2001 eta 2008 bitartean izandako zailtasunak izan dira krisiaren beste lekukoa. Ezker Batuaren laguntza ezinbestekoa izan zen Eusko Jaurlaritza osatu ahal izateko. 2001eko datuak arrakasta moduan har baldin badaitezke ere (Batasunaren botoak beharrezkoak izan ziren gobernatzen hasteko eta indar espainolistek abertzaleek baino bakarrik 25.000 boto gutxiago jaso zituzten), 2005ekoak arazoaren isla berria izan ziren. Izan ere, deialdi hartan Ibarretxek zuzentzen zuen koalizioak lau urte lehenago baino 136.000 boto gutxiago jaso zituen. Porrota are deigarrigoa izan zen, kontuan hartuz gero, hauteskunde horiek, neurri batean, plebiszitu moduan aurkeztu zirela Ibarretxeren lehen planak Madrilen ezezkoa jaso ondoren. Asko luzatu daitekeen zerrenda honetan azken elementu bat aipatu nahi dut: iniziatiba politiko garbiaren falta, bai bortxakeriaren aurrean, bai elkarbizitzari dagokionez. ETAren aurkako kritikek une oro zipriztintzen dute abertzaletasun demokratikoa eta ez da harritzekoa hori gertatzea EAJko eta, bereziki, EAko buruzagi batzuei behin eta berriz entzuten diegunean, ETArekin duten desberdintasun bakarra indarkeria dela, helburu berdinak bilatzen dituztela iradokiz. Elkarbizitzari dagokionez, erabakitzeko eskubidea euskal politikaren ardatz bilakatzeak, asmo horrekin bat egiten ez dutenak abertzaleengandik urrundu egiten ditu, erakarri ordez. Zein dira egoera horren arrazoiak? Nire ustez, ondoren aipatuko ditudan gizarte-aldaketek zerikusi garrantzitsua dute, baina beste asko ekar daitezke hona. Bada bat gutxi aipatzen dena, eta ez EAJk ezta EAk ere ez dutena kontuan hartzen, denbora asko daramatela, modu batera, izen batekin edo bestearekin, boterean eta gaurko gizarteak, neurri batean, bederen, aldaketa saritzen duela. EAJren kasuan, 1979tik dago erakunde askoren zuzendaritzan, bakarrik edota beste batzuekin lankidetzan eta ez da erraza gure inguruan horrelako fenomenorik ikustea. Espainian Extremaduran eta Andaluzian gertatzen da, baina ez dira gure erreferentzia. Alemaniako Bayern-en dute bertako kristau-demokratek historia bera, baina han ere azken hauteskundeetan nagusitasun hura pitzatzen hasi zen. Ez da denbora kontua bakarrik, erabilitako kudeaketa-ereduak, bai alderdietan baita erakunde publikoetan ere, jende asko urrundu du euskal abertzaletasunarengandik. Gauza bera eragin zuen bi alderdiek ematen zuten batasunik ezak eta liskarren irudiak. Egoera hori, abertzaletasunaren krisiarena, ez da, dena den, historian lehenengo aldiz gertatzen. ## **3. Abertzaletasunaren bilakaera ziklikoa** Zenbait historialarik Erdi Arora edota Aro Modernoaren hasierara (Nafarroako konkistara) atzeratu nahi izan arren «euskal auziaren» hasiera, aditu gehienok bat egiten dugu abertzaletasunaren agerpena Aro Garaikidearen lotzeko orduan. Hiru gertaera daude abertzaletasunaren jatorrian, nahiz eta desadostasuna egon bakoitzaren garrantzia azpimarratzeko orduan. Foruen abolizioa, 1876/1877 bitartean jazo zena; euskara eta euskal kulturaren atzerakada nabarmena, eta industrializazioaren zabalkunde azkar eta bortitza. Azken arrazoi horrek, adibidez, esplikatzen du abertzaletasunaren lehen aldarria Bilbon ematea eta ez ingurune euskaldunago batean. Foruen abolizioak Espainiaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harreman berria sortu zuen eta aurreko hamarkadetan behin baino gehiagotan entzun baldin baziren euskaltzaletasunaren zantzuak, 1876tik aurrera ikusiko ditugu, ñabardurarik gabeko euskal nazioaren aldarrikapenak. Horien artean nabarmenena eta arrakastatsuena Sabino Aranarena izan zen. Aranak garatu zuen abertzaletasunaren kontzeptuak hainbat ezaugarri berri zituen, baina ez da zaila beste batzuen arrastoak bilatzea haren aurreko pertsona eta ideologoetan. Hiru dira lehen multzoan sar ditzakegunak: arrazaren garrantzia, antiespañolismoa eta independentismoa. Bigarren multzoan daude Historiaren eta erlijioaren pisua, euskaltzaletasuna eta autonomismoaren onarpena. Arana bizi zela elementu horien garrantzia aldatzen joan zen unearen arabera eta gauza bera gertatu zen hura hil ondoren. Era horretan abertzaletasunaren garapenak garbitasun ideologikoa mantendu zuen, malgutasun pragmatikoa erakusten zuen bitartean hauteskunde-borrokan. Malgutasun horren oinarriak erlijioaren defentsa, euskaltzaletasuna, foruzaletasuna eta autonomismoa izan ziren. ETA sortu arte, eredu hori zalantzan jarri zuten bakarrak Eusko Abertzale Ekintza eta Jagi-Jagi izan ziren. Lehen taldeak kolokan jarri zuen mugimendu abertzalearen konfesionaltasuna, autonomiaren aldeko apustu garbia egin zuen eta justu gerra zibilaren aurretik ezkerrerako joera onartu zuen; Jagi-Jagik, aldiz, independentziaren aldeko apustu garbia suposatzen zuen. Baina salbuespen horiek ez dute kolokan jartzen arestian markatutako ereduaren balioa. 1936 arte abertzaleek ez zuten presentzia handirik eduki euskal erakunde publikoetan, udal-mailan kenduta eta Bizkaiko Aldundian 1917 eta 1919 bitarteko salbuespena alde batera utzita. Horren ordez, ekintzarako tresna eraginkorrak sortu zituen: alderdi politikoak, sindikatuak, prentsa, batzokiak, kultura-elkarteak, kirol-erakundeak, irakaskuntza-sarea, eta abar. Eredu eta mezu desberdinen bilbaketak abertzaletasunaren hazkundea ahalbidetu zuen, bai gerra aurretik, baita Frankoren heriotzaren ondoren ere. 1917an jeltzaleak, lehen aldiz, Bizkaiko Aldundiaren jabe egin ziren; 1933an estatutuaren aldeko erreferendumaren osteko hauteskundeak irabazi zituzten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian; 1980an Karlos Garaikoetxearekin Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituzten eta gauza bera gertatu zen 2001ean Ibarretxe lehendakariarekin. Garaipen horiek ez zioten erantzuten abertzaletasunaren mezurik erradikalenari, autonomiaren aldarrikapenari baino. Arrakasta, alta, mugatua izan zen, beste indar politikoen indarra ere oso nabarmena izan delako eta errealitate horrek abertzaletasunaren barne-kontraesanak azaleratu, mezu kontrajarriak zabaldu eta hainbat krisi bultzatu zituen. 1921ean Jel Batza zatitu egin zen eta EAJ, *Aberri* aldizkariari lotutako alderdi independentista, sortu zen. Zatiketa 1930ean amaitu zen, baina urte horretan bertan EAE sortu zen. 1934-36 bitartean *Jagi-Jagi* taldea jeltzaleengandik urrundu egin zen eta alderdiak barne-krisi latza bizi izan zuen, gerraren hasierak itzali zuena. ETAren sorrera Aranaren mezuarekin apurtzeko ahalegin berria izan zen, berehala marxismoarekin eta armen erabilerarekin nahastu zena. 1986an EAJren zatiketa gertatu zen, Eusko Alkartasuna sortuz. 2005-2008 garaian, azkenik, bi fenomeno gertatu dira: alde batetik, boto-jaitsiera, eta, bestetik, barne-tentsioak EAJren baitan, Eusko Alkartasunaren zatiketa eta norabide politikoari buruzko zalantzak, kontsulta eta erabakitzeko eskubidearen inguruan. Azken urte hauetako krisia da, hain zuzen, nire hausnarketaren oinarria eta, ondoren azalduko dudanez, euskal gizartearen aldaketen eta euskal politikaren sistemaren ezaugarrien ondorioa da. ## **4. Euskal gizartearen aldaketak** Ez dago aldaketarik ez duen gizarterik, baina maiz, oharkabean pasatzen dira, fenomeno berriak arin-arin barneratuz eta betikotuz gure artean. Kanpotik begiratuta, ordea, aldaketa sakonak eta sustraikoak bizi izan ditu euskal gizarteak azkeneko berrogei urteetan. Michel Walzerrek (2010: 160-162) aipatu dituen lau mugikortasunak jazo dira gure artean: *mugikortasun geografikoa* (ez gara lehengo tokietan bizi), *mugikortasun soziala* (gizarte-taldeen osaketa eraldatu egin da, seme-alabek ez dute ez gurasoen ogibiderik, ezta beraien gizarte-posiziorik ere), *ezkontza-mugikortasuna* (inguruko herrietako mailakoa izan ez arren, banaketa, dibortzio eta ezkontza berrien indizeak oso altuak dira eta familia-egituran aldaketa sakonak bultzatu dituzte) eta *mugikortasun politikoa* (buruzagi eta alderdi politikoei eskainitako leialtasuna asko higatu da azkeneko hamarkadetan). Azpimarratu nahi ditudan datuen artean, lehena biztanleriari dagokio. Hiru dira, ildo honetan, aditu guztiek nabarmentzen dituzten datuak: lehena EAEko biztanleria mantendu egin dela. 1981. urtean 2.141.809 lagun bizi ziren hemen, 2006. urtean 2.129.339. Kontuan hartu behar da azken datu hori ulertzeko azkeneko urteetako immigrazioak estali egin duela aurreko hamarkadetako jaitsiera. Herrialde baten bizitasunak, besteak beste, bere biztanleria du ispilu: jendea erakartzeko edota bertakoei eusteko gaitasunik ez duen herrialdeak arazo handi bat dauka. Bigarren datua euskaldunen zahartze-prozesuarekin lotuta dago. Ugariagoak dira hirurogei urte edo gehiago dituzten euskaldunak hemezortzi urte baino gutxiago dituztenak baino. Gizarte zaharrek beste lehentasun batzuk dituzte gastuak bideratzeko orduan eta kontserbadoreagoak bilakatzen dira, baita politikan ere. Hirugarren datua, etorkinen, zahar eta berrien, nagusitasunarekin lotuta dago: euskal biztanleen bi herenak edota beraien gurasoak ez dira bertan jaio eta zuzentasun politikoak kontrakoa esan arren, askoren integrazioa oso apala da. Euskal gizartea hirietan bizi da, ez da beharrezkoa Lan Kide Aurrezkiko azken urteetako egutegiei begiratzea horretaz jabetzeko. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Getxo eta Irun batuz gero 999.535 euskaldun bilduko genituzke. Herri txikien biztanleria jaitsi edota pixka bat handitu den bitartean, hirietakoa eta kostaldekoa, oro har, nabarmen emendatu da. Aipatutako hirien artean, Bilbok eta Getxok baino ez dute alkate abertzalea. Ekonomikoki ekoizpen-sektoreen aldaketa handia gertatu da. Egia da industriak oraindik pisu handia duela gure artean, baina zerbitzu-sektorea gailendu zaio azken urteetan. Lan desberdinak, kualifikazio desberdinak, enpresa desberdinak ditugu, beraien kezka eta merkatuak ez dira, halabeharrez, lehengoak. Ikuspegi sozialetik emakumearen presentzia publikoa asko indartu da. Etxetik kanpo lan egiten duten emakumeak askoz gehiago dira eta horrek ondorioak ditu familia-ereduan eta haur kopuruetan, baita aisialdia bizitzeko ereduetan eta gero eta gehiago izango du eskakizun politiko eta sozialetan eta, antza, horiek gauzatzeko moduetan. Zer esan sexualitatea bizitzeko moduei buruz? Jende gaztearentzat oharkabean pasatu arren, sekularizazio erlijiosoa da Euskal Herriko gizarte-fenomeno deigarrienetako bat (Elzo, 1987 eta 2001). Duela berrogeita hamar urte Eliza Katolikoaren presentzia erabatekoa zen, egun astero mezetara joaten direnen batez bestekoen adina hirurogeita bost urtetik gora dago eta Elizaren mezu askoren oihartzuna hutsaren hurrengoa da, bereziki gazteenen artean. Alderdi jeltzaleak berak abortua edota homosexualen arteko harremanak onartzen ditu. Urruti geratu da, «Gu Euzkadirentzat eta Euzkadi Jaungoikorentzat». Antzeko zerbait gertatu da politika bizitzeko eta ulertzeko moduekin. 1970eko hamarkadan jende askorentzat politika eguneroko bizimoduaren ardatza bilakatu zen; egun, politikari profesionalak izan ezik, gutxi dira horrelako kontuak hurbiletik jarraitzen dituztenak. 2008an zabaldutako berria izan daiteke horren adibide garbia: gipuzkoar gehiagok ezagutzen zuten Barack Obamaren izena, Markel Olanorena baino. Kulturaren arloan hiru dira azpimarratu beharreko kontuak. Lehenik eta behin, hezkuntza-mailaren igoera, gero eta gehiago dira goi-mailako ikasketak dituzten euskal herritarrak, kopurua bikoiztu egin da. Maiz harrituta ikusi arren jakinduria hori ez dela islatzen bizitzaren esparru pribatu edota publiko askotan, herritarrek mezuak jasotzeko eta bereganatzeko edota kritikatzeko eskura dituzten baliabideak asko aberastu dira azkeneko hamarkadetan. Horrekin batera Euskal Herritik kanpo sortzen diren komunikabideen presentzia nabarmen areagotu da gure artean. Kontua ez da bakarrik euskal abertzaletasunarekin kritiko diren euskal medioen sendotasunak zalantzan jartzen duela haren balizko hegemonia, baizik eta telebistan edota Interneten gero eta presentzia handiagoa dutela Euskal Herritik kanpo sortutako iturriek. Informazioa eskuratzeko bideetan ugaritzea gertatu da eta hori, berez, ona izan arren, euskal nortasun desberdindua defendatzen dugunok arazo gehiago ditugu mezu hori zabaltzeko eta entzunak izateko. Atal honetako azken puntuak lotura zuzena dauka euskalduntzearen indar eta ahuleziekin. Azken hogeita hamar urteetako ahaleginei esker biztanleriaren erdiak euskaldun edo ia-euskaldun moduan definitzen du bere burua. Hazkunde hori ez da ikusten, ordea, erabiltzeko orduan eta bi erreakzio kontrajarri sortu ditu. Batetik euskaldun askok harriduraz, haserretuta eta etsipenez ikusten dute euskal erakundeek ez dutela politika linguistiko koherente bat bultzatzen, ertzain gehienek ez dakitela euskaraz eta gainera susmagarritzat hartzen dutela haiengana euskaraz zuzentzea eta gauza bera gertatzen dela Osakidetzan eta beste hainbat erakunde publikotan. Egoera horrek urrundu egiten ditu pertsona horiek politika instituzionaletik. Beste askoren artean, ordea, kontrako jarrera zabaldu da eta zenbait medioaren laguntzarekin urte askotan egiten ausartu ez direna, orain ari dira egiten, euskara eta horren normalizazioa bultzatzen dituzten ahalegin gehienak kritikatzen dituzte, abertzaletasunaren inposizioatzat hartuz ### **5. Euskal politikaren ezaugarriak** Aldaketa sozialak ez ezik, sistema politikoan ere aldaketa ugari izan dira. Puntu honetan nire ustez egiturazkoak direnak aipatuko ditut eta hurrengo atalerako utziko ditut epe laburrari dagozkionak. Azpimarratu beharreko lehen puntua da erabaki politikoek gero eta eragin gehiago dutela eguneroko bizimoduan. Gure artean zabaldu den erretolikak neoliberalismoaren nagusitasunari buruz hitz egin arren, eta, ondorioz, estatuaren ahultasunari erreparatu, errealitatea bestelakoa da; baita krisi ekonomikoaren konponketarako proposatu diren neurriak alde batera utzita ere. Estatuaren esku-hartzea, ekonomian, hezkuntzan, osasungintzan, kulturaren arloan, sexualitatean edota janari kontuetan inoizko altuena da. Horren ondorioz, erakunde publikoen presentzia publikoa asko hazi da azken hamarkadetan. Gertaera horrek zenbait aurpegi ditu, deigarrienak, beharbada, batera izan diren bi prozesu: egitura instituzional autonomikoak sendotzea, baina baita Espainiaren presentzia indartzea, bai arlo sinbolikoan (ikusi besterik ez dago zenbat aldiz etorri den azken urteetan erregea euskal lurraldeetara), baita praktikoan ere (AHTren azpiegituretarako estatuak jarritako dirua). Egoera horrek berekin ekarri du jarrera errebindikatiboak mantentzea, transferentzia guztiak gauzatu gabe egotea eta eraikuntza nazionalaren aldarrikapenak mantentzea, besteak beste. Egiturazko faktoreen artean sar daitezke, era berean, euskal abertzaletasunaren ezin nagusitzea eta alderdi espainolen indartzea. Gutxik pentsatuko zuten 1979an autonomiak hogeita hamar urte bete ondoren, abertzaletasunak arazoak izango zituela nagusitasuna lortzeko, baina horrela gertatu da. Hiru dira, nire ustez, egoera hori azaltzeko erabili beharreko elementuak: abertzaletasunaren kudeaketak ekarritako aje, neke eta gabeziak, alde batetik; Espainiatik etorritako etorkinen badaezpadako integrazioa, bigarrenik, eta indarkeria politikoa mantentzea, azkenik. Aurreneko faktorea alde batera utzita, aipa ditzagun laburki beste biak. Etorkinen integrazioa, askok egin duten ahalegina mespretxatu gabe, ahula da. Hori diote, besteak beste, abstentzioaren datuek: Espainiako hauteskundeetan botoa ematen duten askok ez baitu ematen Gasteizko Legebiltzarrerako direnean. Alderdi abertzaleentzat mesedegarri izan daiteke zenbait kasutan, baina, epe luzerako arazo bat suposatzen du. Espainiako Kongresurako 2008ko hauteskundeetan ikusi dugunez, Espainiako alderdien nagusitasuna erabatekoa izan zen eta zilegitasun horrek indartu egin ditu bai PPren, baita PSEren asmoak. Indarkeria dagokionez, ez dirudi epe laburrean bere eragina amaituko denik, ETAren tregoa gorabehera. Egia da ETAren indarkeriak euskal politika baldintzatzen duela, gutxiago Espainiakoa, baina azken urteetako neurriek, bide poliziala, judiziala eta politikoak uztartzeak, asko ahuldu du haren ahalmena. Adibide bat jartze aldera, Mikel Garikoitz Aspiazu, *alias* Txeroki ETAko buruzagi odol gose moduan aurkeztu zuten hedabide askok. Egia da, saiatu saiatu zela, baina bera buruzagi izandako hiru/bost urteetan zazpi hildako baino ez ziren egon. Zer esango zuketen 1980. urteko ehun hildakoak errepikatu izan balira. Indarkeria eta bere ondorio kaltegarriak saihestu gabe eta gure azterketatik inoiz baztertu gabe, beharrezkoa dugu, era berean, erradikalismoaren gizarte-ahultasuna azpimarratzea; are gehiago lurraldetasunaren ikuspegitik begiratuz gero. Euskal Herriko toki askotan, zorionez, bortxakeria politikoa fenomeno ia ezezaguna da azkeneko urteetan eta ezin da politika oso bat fenomeno horren inguruan eraiki. ETAren balizko amaierak edo jarduera armatu guztien etenak (lerro hauek idazten ari naizela ez da horrelakorik gertatu) ez du ekarriko euskal indar politikoen arteko orekan aldaketa sakonik. Muturreko kasuan 1998ko egoerara itzuliko ginateke. #### **6. 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak** 2009ko hauteskundeetako emaitzak dira, 2008koen ondotik, abertzaletasunaren kinkaren ispilu gardena. | ERROLDA | 1.776.059 | |-------------|-----------| | Hautesleak | 1.148.697 | | Abstentzioa | % 35,32 | | Baliogabeak | 100.939 | | Balekoak | 1.047.758 | | Zuriak | 11.562 | | ALDERDIAK | BOTOAK | BOTOEN % | ESERLEKUAK | |-------------|---------|----------|------------| | EAJ-PNV | 399.600 | 38,56 | 30 | | PSE-EE/PSOE | 318.112 | 30,7 | 15 | | PP | 146.148 | 14,1 | 13 | | ARALAR | 62.514 | 6,03 | 4 | | EA | 38.198 | 3,69 | 1 | | EB-B | 36.373 | 3,51 | 1 | | UPD | 22.233 | 2,15 | 1 | Egia da egoera berezian burutu zirela: Ezker Abertzale *ofiziala*ren ilegalizazioak jokoz kanpo utzi zuen lehiakide garrantzitsu bat (nulu gehienak berari dagozkio). Hauteskunde-legeak, gainera, gehiegizko tokia ematen dio Arabari Legebiltzarrean eta D´Hondt sistemak alderdi handiak saritzen ditu txikien kaltetan. Hori guztia egia da eta ezaguna zen hauteskunde-kanpaina hasi aurretik. Parte hartu duten guztiek zuten arauen berri eta jokatzea erabaki zuten, baita Ezker Abertzale ilegalizatuak ere boto nulua eskatu zuenean. Ezin da, *galdu* ondoren, errua arauei bota. PSEk, bigarren indarra izan arren, hauteskundeen gauean bertan azaldu zuen, ahobero, lehendakaritza hartzeko asmoa. Modu ia bakarra zegoen hori gertatzeko, PPren babesa izatea, hain zuzen. Erabaki horrek hitz gogorrak ekarri zizkion EAJren aldetik, kolpe instituzionala aipatu zuen, besteak beste, Iñigo Urkulluk agerraldi batean. Bide okerra hartu zuten, bai EAJk, baita sozialistek ere. EAJk ezin dio bigarren indarrari zilegitasun falta leporatu, Araban eta Gipuzkoan aldundien jabe denean, hirugarren eta bigarren alderdia izanik, hurrenez hurren. Sozialistek, aldiz, nekez justifika dezakete gobernu frentista bat osatzea, kanpaina osoa transbertsalitatearen alde eta frentismoaren aurka egin ondoren. Kontu larria da, baina gizartearen gehiengoa, diputazioak eta gehiengo sindikala izango ditu aurrez aurre, muturreko politika errebantxista egiten saiatzen bada lehendakari sozialista. Ikusiko dugu, bestetik, nori egiten dion mesede sozialisten erabakiak epe ertainera, beraiei, abertzaleei edota PPri Hiru dira, une honetan, EAEko gizartearen gehiengoak 1979an ontzat eman zituen joko-arauak errespetatzen dituzten indar abertzaleak. Aralarrek izan duen hazkundeak erakusten du posible dela beste politika bat egitea, ezkerrekoa eta abertzalea dela, erreparorik gabe, errebindikatuz. Batasunak babes handiagoa izan arren, inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu. Edozein modutan, gero eta nabariagoa da ezker abertzaleko kideek ez dutela ontzat ematen ETAk finkatzen duen estrategia. EAren kasuan, jasotako jipoiak azalpen gutxi behar du. Bakarrik aurkezteak, existitzen ez den polo soberanista baten alde egiteak eta ñabardurarik gabe eta topikoz betetako ezkerreko diskurtsoa erabiltzeak bere ohiko boto-emaileak uxatu ditu eta ez die boto bakar bat ere erakarri. 1986an lortutako 181.000 botoak 37.000 dira 2009an. Ezin da gehiago azaldu hain hitz gutxi erabilita. Egoera are kezkagarriagoa izan zen, ordea, EAren zuzendaritzaren eta hainbat kideren jarrera ikusita. Ziarretak porrotaren errua, komunikabideei eta herritarrei leporatu baldin bazien ere, EAren inguruko blogetan egindako iruzkinek sektore kritikoaren bizkar uzten dute boto-galeraren zama eta politika soberanistarekin jarraitzeko eskaera egiten zioten alderdiko zuzendaritzari. Ezohiko kongresuan aukeratutako lider berriek bide bera hartu zuten, baina ordurako zatiketa gertatu zen, Hamaika Baten sorrerarekin. EAJ makina bat hausnarketa egin beharrean dago. Badauzka, noski, pozteko arrazoiak: 30 eserleku lortu zituen, EAEko lehen alderdia da eta ez du jasan askok iragartzen zioten higadura. Horrek ez du esan nahi arazorik ez duenik, hauteskunde-kanpainak barne-diferentziak isilarazi ditu, baina bertan diraute; abertzaletasunaren erreferente nagusiak izanik, gero eta toki handiagoa betetzen du eremu horretan, beste alderdien kaltetan. Fenomeno horrek, ordea, lankiderik gabe utzi du hauteskunde osteko koalizioak gauzatzeko orduan. EAJren 28 urteko gobernuak erremin asko sortu du hainbat esparrutan eta horren lekuko izan zen Patxi Lópezen kemena martxoaren 1eko gauean ez ziola uko egiten lehendakari izateari iragarri zuenean. EAJk beste paradoxa bat ere bizi du, Ibarretxerekin irabazi zituen hauteskundeak, baina azaldu zuen programak bizkarra eman zien Ibarretxe lehendakariaren agintaldiko kezka nagusi izan ziren kontsulta eta planei. Ibarretxek boto asko eman dizkio EAJri, baina koalizioak egiteko aukerak kendu dizkio. EAJk ezin du Ibarretxe alde batera utzi, baina aldi berean galga da hainbat hitzarmen lortu ahal izateko. Ez da erraza izango aldagai horiek guztiak biltzea eta bide zuzenetik eramatea. Hauteskunde hauek bi ikasgai eman dizkigute, ororen gainetik. Lehenengoa abertzaleek nagusi izaten jarraitzen dutela bototan, nahiz eta gutxiengoa izan Legebiltzarrean. Gainera, aspalditik datorren fenomeno bat berretsi dute: boto abertzaleak gero eta gutxiago dira, bai kopuru absolutuei erreparatuz gero, baita proportzioari so eginez gero ere. Bigarrena, euskal gizarteak jarrera moderatuenak babestu ditu, batetik igandera arte frentismoaren aurka azaldu zen Patxi López eta, bestetik, kudeaketarako gaitasuna azpimarratu duen EAJ. Hanka-sartze itzela izango litzateke lehendakari sozialista bat hartzea aitzakia moduan jarrera erradikalagoak bultzatzeko, abertzaleen batasunaren aldekoa adibidez. ## **7. Batasun-nahiaren lilura oker eta maltzurra** Ez da gaurkoa abertzaleen batasuna eskatzen duen aldarria, baina ikuspegi historiko batetik ez da hain zaharra ere. EAJ sortu zenean, bera zen indar abertzale bakarra eta bere mezu nagusiak dei egiten zien euskaldunei abertzaletasunaren multzora biltzera. Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zutenak. Epelak entzun behar izan zituzten Jel Batza utzi eta *Aberri* aldizkariaren inguruan bildu zirenek. 1930ean EAEren banaketaren unean alderdiaren ondasunen banaketak pistolak ere azaleratu zituen. ETA sortu zenean ere jeltzaleek gogor egin zuten hasi berrien aurka. Ez da, irakurleek ondo dakitenez, jeltzaleei bakarrik leporatu dakiekeen ezaugarria. Entzun, bestela, EAk Hamaika Bati buruz esandakoak edo Batasunak Aralarri buruz botatakoak. Munduko edozein tokitan aurki daitezke antzeko fenomenoak. Zatitu edo aldendu direnek, maiz, jatorriari zor zaion fideltasuna aldarrikatzen dute eta, salbuespenak salbuespen, sortu berri diren taldeen inguruan egin beharreko batasunari dei egiten diote. 1960ko hamarkadaren amaieran azaldu zen, oker ez banago, abertzaletasunaren batasunaren aldeko lehen kanpaina sistematikoa. BAI (Batasuna, Askatasuna, Indarra) izan zen EAJtik zatitu berri zen ETA erakundeak bultzatu zuen ahalegina. Handik gutxira Euzko Gazteditik urrundu zen EGI-Batasuneko kide asko ETAko kide bilakatu ziren. Beste kontu bi nabarmendu nahi ditut, ordea; begi-bistakoa bata, baina oharkabean pasatzen dena: batasunak, lehenago, zatiketa eskatzen du. Bigarrena, gehienetan, batasuna apurtu dutenak izaten dira batasuna ozenkien aldarrikatzen dutenak. Euskal abertzaletasunaren zatiketak ez dio erantzuten inongo teoria konspiratibori. Bere historiaren ezagutzak erakusten dizkigun irakaspenen artean dago honako hau: abertzaletasuna gizarte-sektore berrietara heldu den neurrian, zaila izan zaio mezu bakarra mantentzea eta ugaritu egin dira tentsioak eta zatiketak. Gutxi aipatzen den adibidea jarriko dut. Jeltzaleen mezua euskal langileen artean zabaldu zenean, eta batzuek uste eta nahi duten baino oihartzun handiagoa izan zuen, abertzaletasunak eta bere izaera sozialak beste formulazio batzuk hartu zituen. 1936ko Gerra Zibila gertatu ez balitz, ziur aski, hirugarren alderdi abertzale bat agertuko zen, EAJ eta EAEren ondoan. Euskal gizartearen bilakaerari eta EAJren bidearekin zeuden diferentziei erantzun zien ETAren sorrerak eta antzeko zerbait esan daiteke azken berrogei urte hauetan azaldu diren taldeei buruz. Sakoneko arrazoiak ditu abertzaletasunaren zatiketak. Are gehiago, on egin dio mugimendu horri. EAEko datuetara mugatuz, indar abertzaleen emaitzarik onena 1986an gertatu zen lau alderdi abertzale aurkeztu zirenean: EAJ, EA, HB eta EE. Lauren artean botoen % 67,6 lortu zuten; 2001ean bi zerrenda abertzale baino ez ziren aurkeztu (EAJ-EA koalizioa eta EH), % 52,5 baino ez zuten lortu. Nafarroari dagokionez, 1987an HB, EA, EE, EAJ eta Batzarreren artean abertzaleek botoen % 27 eskuratu zuten eta 2007an Nafarroa Bairen botoen eta Batasuneko nuloen artean % 28ra ez ziren heldu. Arazoa, begi-bistan dagoenez, ez da abertzaleen zatiketa. Beste gauza bat da, indarrean dagoen hauteskunde-sistemak talde handiei eta koalizioei mesede egitea. Eta abertzale guztiek helburu berdinak edukiko balituzte, elkarlanak beraien jardunaren ezaugarria izan beharko lukeela. Ez da, ordea, horrela gertatzen. Bost dira, nire ustez, lankidetza eragozten duten faktoreak. Lehenik eta behin, ETAren presentzia, eta ondo esan dut, presentzia bera oztopo larria baita. Erakunde armatua hor dagoen bitartean, euskaldunen erabakiak gainbegiratzen eta baldintzatu nahian, nahiz eta ekintzarik ez gauzatu, ezinezkoa da abertzaletasunaren elkarlanak unean uneko urratsak gainditzea. Maltzurkeria da esatea desadostasunak paktatu daitezkeela edo estatuaren gehiegikerien aurrean elkarrekin aritu behar dela, batzuk ETAren bortxakeriaren aurrean mutu geratzen diren bitartean. Indarkeria politikoak bere inguruan dagoen guztia kutsatzen du eta abertzaletasunak bizi duen krisiaren arrazoietako bat ETAren indarkeriaren aurrean zenbait unetan erakutsi duen epelkeria da. Bigarren arrazoiak lotura estua dauka aurrenekoarekin. Mila kritika egin dakizkioke egun dugun autonomia-sistemari, eta asko arrazoizkoak dira, baina euskaldunen gehiengoak ontzat ematen du. Ez dirudi zuzena denik, hari horretan, Nafarroako eta EAEko Legebiltzarretako erabakiak inposatu egiten direla esatea, Batasuna bertan zegoenean Hego Euskal Herriko gizarte osoaren ordezkaritza bertan zegoenean. Bestalde, egin nahi diren aldaketak araututako bide eta prozeduren bitartez gauzatu nahi ditu euskal herritarren gehiengoak, tranpaz jositako bidea dela jakin arren, Kataluniako estatutuarekin gertatutakoa lekuko. Ez da erraza baldintza hori onartzen ez dutenekin lan egitea. Bi faktore horiek aldatuko balira, eredu sozialei buruzko diferentziek ere ez lukete aukera handirik emango lankidetzarako. Ibarretxeren gobernua neoliberalismoaren ikurra eta gailurra baldin bazen, EAJk («Partido del Negocio Vasco») dirua baino ez badu ikur, AHTk eusko lurra suntsitzea baldin badu helburu, Hamaika Bat-ek karguei baino ez baldin badie erreparatzen, langileriaren prekaritatea areagotu baino ez baldin badute egiten erakunde publikoen neurriek… Zertarako eta nola nahi dute haiekin batera aritu ezkerrekoak eta abertzaleak direnek? Laugarren faktoreak abertzaletasunaren barruan hegemonia lortzeko dagoen lehiari erreparatzen dio. Bitxia, deigarria eta adierazgarria izan da jakitea balizko polo subiranistaren helburu nagusia, epe motzera behintzat, ez dela PSE-PP Jaurlaritzatik kentzea edo aldundietara heltzea eragoztea, EAJren erreferentzialtasuna kolokan jartzea baino. Aipatu dut arestian EAJk ez duela bere ibilbidean malgutasun handirik erakutsi beste alderdi abertzaleekin lankidetzan aritzeko, baina ez dirudi besteek ere gauza handirik ikasi dutenik. Talde horientzat abertzaleen batasuna aldarrikatzea borroka-tresna baino ez da eta ez benetako helburua. Edozelan ere, azken oztopoa da garrantzitsuena: abertzaleen batasunak konponduko lituzkeenak baino arazo gehiago sortuko lituzke. Alde batetik, eta kontuak egitea erraza da, ez luke euskal gizartearen gehiengoa biltzeko gaitasunik izango, Euskal Herriak zazpi lurralde biltzen dituela sinesten badugu behintzat. Ipar Euskal Herriko politikan, abertzaleen fronte batek ez du gaitasunik esku-hartze eraginkorra bultzatzeko; antzeko zerbait gertatzen da Nafarroan. EAEn, egoera hobea izan arren, ezagunak dira sortuko liratekeen arazoak: Araban ia ezinezkoa litzateke indar españolistei aurre egitea, Bizkaian Ezkerraldea haien esku geratuko litzateke. Gauza bera gertatuko litzateke, Donostian, Eibarren, Irunen edo Lasarten esate baterako. Euskal Herria Atturritik Ebrora heltzen dela erakutsi ziguten. Batzuentzat, antza, nahikoa da Leatik Urumeara heltzen baldin bada. Batasuna gauzatuko balitz, areagotu egingo lituzke euskal gizartearen barne-tentsioak eta bizi dugun egoera ekonomiko eta politikoan enfrentamenduak ez lioke mesederik egingo euskal abertzaletasunari. Paradoxikoa iruditu arren, krisi ekonomikoarekin batera ez baldin bada gertatzen botere politikoarekin zatiketarik, eta Espainian ez da horrelakorik gertatuko, aldaketa erradikalek ez dute aukera handirik izaten. Are gehiago, egoera horrek sortuko lukeen frustrazioak ez luke, batzuek uste dutenaren aurka, ezker abertzalea elikatuko, nazionalismo espainiarra baino, Lizarra-Garaziren garaian gertatu zen moduan. Arazoa, edozein modutan, egiturazkoa da eta benetako konponbideek epe ertain edo luzekoak izan behar dute. Lehenik eta behin abertzaletasunari buruzko hausnarketa bultzatu behar da, horretarako esparru irekiak eta iraunkorrak sortuz, birmoldatuz edota bultzatuz. Hausnarketa horrek errealitate historiko eta soziala kontuan hartu behar du, abertzaletasunaren erreferente historikoak berreskuratuz eta eguneratuz. Politika egiteko modua ere aldatu behar da, gizarte-partaidetza, alderdietan eta erakundeetan, indartuz eta kontsentsu zabalak lortuz. Horrela bakarrik lor daiteke gizarte kohesionatua eraikitzea eta hori da burujabetzaren bidean sakontzeko bide bakarra gaurko eta hemengo Euskal Herrian. #### **Bibliografia** ![](_page_16_Figure_4.jpeg) - Elzo, J. (1987): "Aspectos de la socialización en la sociedad postindustrial", *RIEV,* **32-1**, 11- 24. - –––––––––––––, (2000): "Unidad y pluralidad en los valores de los vascos", *Talaia,* **6**, 18-37. –––––––––––––, (2001): "Les Basques sont-ils différents. Quelques données sociologiques sur le fait différentiel basque", *Le Temps Modernes,* **614**, 256-265. - –––––––––––––, (2002): *Los valores de los vascos y navarros ante el nuevo milenio : tercera aplicación de la Encuesta Europea de Valores (1990,1995,1999),* Deustuko Unibertsitatea, Bilbo. –––––––––––––, (2006): *Después de ETA: reflexiones de un sociólogo*, Donostia, argitaratugabea. Epalza, A. (2007): *Bezperaren bezpera*, Pamiela, Iruñea. Hausnarketa bat, Font Fàbregas, J. (1995): "La abstencion electoral en España: certezas e interrogantes", *Revista Española de Investigaciones Sociológicas,* **71-72**, 11-57. Gurrutxaga, A. (2004): *El presente del Estado-Nación*, EHU, Bilbao. Innerarity, D. (2002): *La transformación de la política*, Península, Bartzelona. Lago Peñas, I. (2000): "Identidades duales y abstención diferencial en las comunidades autónomas: los casos de Cataluña, Galicia y País Vasco", *Dereito,* **9-2**, 83-103. Montero, T.; Aierdi, X. eta Bullain, I. (2008): *Retos y propuestas socio-políticas en la situación actual en el País Vasco,* Idatz, Donostia. Rekondo, J. A. (2009): "El nacionalismo tras el 9-M", *Deia,* 2009-04-11. Vallés, J. M. eta Luque, M. (2009): *L'abstenció diferencial a les àrees metropolitanes de Barcelona i Madrid*, ICPS-UAB, Bartzelona. Walzer, M. (2010): *Pensar políticamente*, Paidós, Madril.
aldizkariak.v1-3-812
{ "domain": "zientziak eta natura zientziak", "id": "ikergazte_vi_zientziak-eta-natura-zientziak_24", "issue": null, "year": "2025", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "vi" }
# Disruptore endokrinoen determinazioa likido folikularrean Esther Gonzalez<sup>1,2</sup>, <u>Naiara Rendo</u><sup>2</sup>, Mikel Musatadi<sup>1,2</sup>, Juan Francisco Ayala-Cabrera<sup>1,2</sup>, Estibaliz Olabarrieta<sup>3,4</sup>, Naiara Aguirregoitia<sup>3</sup>, Maitane Olivares<sup>1,2</sup>, Olatz Zuloaga<sup>1,2</sup> Plentziako Itsas Estazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea (PiE-UPV/EHU) <sup>1</sup>, Kimika Analitikoa Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) <sup>2</sup>, Fisiologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) <sup>3</sup>, Farmakologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) <sup>4</sup> nrendo001@ikasle.ehu.eus / esther.gonzalez@ehu.eus ### Laburpena Genomikaren ikerketa sendoa bada ere, esposomari buruzko ezjakintasuna oraindik izugarria da. Esposoma banako batek bizitzan zehar izandako esposizio guztien multzoa da, eta ingurumeneko faktore ez-genetiko anitz biltzen ditu, esaterako, konposatu kimikoen presentzia. Horien artean, nonahi aurkitzen diren disruptore endokrinoak nabarmentzen dira, eta horiekin erlazionatutako emakumeen ugalketa-gaitzen zerrenda oparoa da. Lan honetan, INMUJERES proiektuarekin elkarlanean, likido folikularrean zenbait disruptore endokrino modu sentikorrean determinatzeko prozedura analitikoa berretsi ondoren, kasu klinikoak aztertu dira. Konposatuen identifikazio eta kuantifikaziorako likido kromatografia-masa espektrometria erabili da. Emaitzek konposatu emergente horien eragina eta arriskuak ezagutzeko premia azpimarratu dute. Hitz gakoak: Esposoma, disruptore endokrinoak, likido folikularra, prozedura analitikoa, likido kromatografia, masa espektrometria. ### Abstract Despite significant progress in genomic research, knowledge about the exposome remains limited. The exposome refers to all exposures an individual experiences throughout life, including numerous non-genetic environmental factors, such as the presence of chemical compounds. Among them, endocrine disruptors, which are commonly found, are outstanding, and there is an extensive list of reproductive disorders in women associated with them. In this study, in collaboration with the INMUJERES project, clinical cases were analyzed after validating an analytical method for detecting several endocrine disruptors in follicular fluid. Liquid chromatography-mass spectrometry was employed for the identification and quantification of these compounds. The results underscore the urgent need to understand the impact and risks of these emerging compounds. Keywords: Exposome, endocrine disruptors, follicular fluid, analytical method, liquid chromatography, mass spectrometry. ### 1. Sarrera eta motibazioa Osasunaren Munduko Erakundeak adierazi du ingurumen-faktore aldakorrak planetako heriotza guztien % 23aren erantzule direla. Hori dela eta, azkenaldian egindako ikerketa epidemiologikoek esposoma aztertzeko premia azpimarratzen dute (Jamnik et al., 2022; Viet et al., 2021). Esposoma banako batek bizitzan zehar izandako esposizio guztien multzoa da, eta ingurumeneko faktore ez-genetiko anitz biltzen ditu, besteak beste, kutsatzaileak, infekzioeragileak, eremu sozioekonomikoa, estresa edota bizimodua (Dagnino eta Macherone, 2019). Halaber, zenbait ikerketa-lanek erakutsi dute aipatutako faktoreekiko esposizioa zenbait gaixotasun kronikoren eragilea dela, esaterako, obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, arnas disfuntzioak, antzutasuna eta minbizia (Wild, 2012). Azkenaldian, ingurumen-faktoreen artean, konposatu kimikoekiko esposizioa nabarmendu da. Izan ere, sintetizatutako milaka konposatuetatik 1.000 baino gehiagok izaki bizidunen sistema endokrinoan eragina izan dezakete. Disruptore endokrinoek (EDCek, ingelesezko *Endocrine Disruptor Compound* delakoak) jatorri, egitura eta erabilera anitzeko konposatu xenobiotikoak dira, bai naturalak bai sintetikoak (Yilmaz et al., 2020). Konposatu emergente horiek ondorio kaltegarriak eragin ditzakete hormona endogenoen ekintzak imitatzeko eta antagonizatzeko, eta hormona endogenoen sintesi eta metabolismo ereduak oztopatzeko (Rivas et al., 2005; Olea Serrano et al., 2001). EDC talde heterogeneoaren barruan nonahi aurkitzen diren konposatuak biltzen dira: polimeroei malgutasuna ematen dieten ftalatoak, plastikoaren industriak ekoizten dituen bisfenolak, kosmetika eta farmazia produktuetan erabiltzen diren parabenoak eta bentzofenonak, egonkortasun kimiko handia duten bifenilo polikloratuak, nekazaritza-ekoizpena optimizatzeko erabiltzen diren pestizidak eta fungizidak, mikrobioen aurka babesten dituzten biozidak, besteak beste (Encarnação et al., 2019; Papalou et al., 2019; Yilmaz et al., 2020). Aipatutako EDCen erabilera zabalaren ondorioz eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera, gorputzean barneratzeko bideak askotarikoak dira. Kate-trofikoan metatzeko gaitasunaren ondorioz, ingestioa da biderik nagusiena. Dieta guztizko esposizio kimikoaren % 90 baino gehiago da. Neurri txikiago batean, inhalazioz edo azaletik xurgatuta ere barneratzen dira (Yilmaz et al., 2020). Substantzia horiek behin barneratu ondoren, maiz odol-fluxura pasatzen dira, eta gorputzetik iraizten dira gernuaren, gorozkien, listuaren edo izerdiaren bidez (Rodríguez-Gómez et al., 2014). Horretarako, EDCak produktu hidrofilikoetara eraldatzen dira gorputzetik kanporatu aurretik. Biotransformazio hori, nagusiki, gibelean gertatzen da, eta ondorengo bi erreakzio mota gertatzen dira. Lehen faseko erreakzioetan, batez ere entzima hepatikoen bidez, jatorrizko konposatuaren oxidazioa, erredukzioa eta hidrolisia gertatzen dira. Horrela, konposatua metabolito polarragora eraldatzen da. Bigarren faseko erreakzioak konjugazio-prozesuak dira, hau da, xenobiotikoen metabolitoak talde-funtzional polar edo ionikoetara lotzen dira, eta konposatuak uretan disolbagarriagoak bihurtzen dira (Mahanayak, 2024; Vu et al., 2020). Honela, ohikoa da jatorrizko xenobiotikoa eta eraldatutako konposatua determinatzea gizakien jariakinetan eta ingurumenean dagoen kutsatzaile potentzialean kontzentrazio osoa determinatzeko. # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Disruptore endokrinoak ama-esnean, likido-amniotikoan eta listuan aztertu baitaitezke ere, gernua eta odola dira biomonitorizazio lanetan gehien bat aztertzen diren laginak (Hassan et al., 2024). Alde batetik, gernu laginen kantitate ugari lor daiteke, eta bilketa erraza eta ez inbaditzailea da. Hala ere, analitoen determinazioa lagina noiz bildu den eta gernu-emaileak kontsumitutako likido kantitatearen araberakoa da. Gainera, metabolismo azkarraren ondorioz, epe-laburreko esposomaren inguruko informazio ez-espezifikoa lortzen da (Musatadi et al., 2022; Yusa et al., 2015). Bestalde, odola biltzeko prozedura inbaditzaileak behar dira, eta tratamendu garesti eta konplexuak behar dira. Azkenaldian EDCak bestelako giza-matrizeetan aztertzen ari dira esposomaren eragina ulertzeko (Vu et al., 2020). EDCek emakumeen ugaltze-aparatuan ondorio kaltegarriak eragin ditzaketela egiaztatu da. Gero eta ugariagoak diren ugalketa-arazoen artean aipa daitezke endometriosia, umetokiko fibromak, obulutegi polikistikoaren sindromea, obulutegiko hutsegite goiztiarra, hilekoaren irregulartasuna eta antzutasuna (Hassan et al., 2024). Gaixotasun espezifiko horiek aztertzeko, ezinbestekoa da informazio zehatza lortzea ahalbidetzen duen lagin biologikoa hautatzea. Esaterako, likido folikularra emakumeen ugalkortasun arazoei buruzko datu esanguratsuak eman ditzakeen matrize espezifikoa da. Likido folikularrak obozitoak inguratzen ditu obulutegiko folikuluetan. Matrize horretan obozitoaren eta folikuluaren garapena gertatzen da, baita zelula somatikoen eta germinalen arteko komunikazioa ere (Zamah et al., 2015). Azaldutako testuingurua kontuan izanik, premiazkoa dirudi likido folikularrean EDCak determinatzea. Horretarako, ikerketa-lan honek ondorengo helburuak ditu: 1) Zenbait EDC familia modu sentikorrean determinatzeko metodo analitikoa garatzea eta berrestea. Lan honetan, hurrengo 17 EDCak xehetasunez aztertu dira: - Bost bentzofenona: 4-hidroxibentzofenona (4OH-BP), 1-bentzofenona (BP-1), 2 bentzofenona (BP-2), oxibentzona (BP-3) eta 8-bentzofenona (BP-8). - Sei bisfenol: A bisfenola (BPA), AF bisfenola (BPAF), AP bisfenola (BPAP), P bisfenola (BPP), S bisfenola (BPS) eta Z bisfenola (BPZ). - Hiru parabeno: etil parabenoa (EtP), bentzil parabenoa (BnP) eta butil parabenoa (BuP). - Bi biozida: triklosana (TCS) eta triklokarbana (TCC). - Naftol bat: 1-naftola (NpOH). - 2) Garatutako prozedura analitikoan hidrolisi urratsaren beharra eta analisian erabilitako baldintza kromatografikoak aztertu dira. - 3) Kasu klinikoak aztertzea. UPV/EHU-ko medikuntzako ikerketa-taldeekin elkarlanean, 2023ko urria-abendua bitartean eskuratutako 11 emakume boluntarioen likido folikularra aztertu da. Emakume horiek laguntza bidezko ernalketa tratamendua jaso dute. # **3. Ikerketaren muina** ### **3.1 Prozedura esperimentala** Hainbat familiatako (hots, bentzofenonak, biozidak, bisfenolak, ftalatoak, naftolak eta parabenoak) 17 EDC likido folikularrean determinatzeko aurretratamenduaren xehetasunak 1.go irudian adierazi dira. Lan honetan, hidrolisi entzimatiko eta hidrolisirik gabeko protokolo analitikoak jarraitu dira, urrats horren beharra aztertu nahian. Labur azalduta, hidrolisiaren lehenengo urratsean, β-glukuronidasa/arilsulfatasa entzima gehitu da II. faseko metabolito konjugatuak aske bihurtzeko. Horrela, analisian konposatuen kontzentrazio osoa, bai molekula askeena bai konjugatuena, kuantifikatzeko aukera dago. Ondoren, matrize biologikoak konplexuak izateagatik, interferentzia nagusien garbiketa egin behar da. Lan honetan, sodio kloruro eta magnesio sulfato gatzekin lagundutako likido-likido erauzketa (SALLE, ingelesezko *salting-out assisted liquid-liquid extraction* delakoa) egin da. Azetonitrilo disolbatzaile organikoa gehitu ondoren, erauzia zentrifugatu da, eta proteinak -20 °C-an hauspeatu dira gau osoz. Denbora igarota, frakzio likido gardena bortizki zentrifugatu da. Azkenik, erauzia berreratu eta aurrekontzentratu da. ### **1. irudia. EDCak likido folikularrean determinatzeko prozedura analitikoa.** ![](_page_2_Figure_12.jpeg) Analisian erabilitako ekipoa eraginkortasun altuko likido-kromatografoa (UHPLC, Agilent 1290 Infinity II) da, kuadrupolo-hirukoitzeko masa-detektagailura (Agilent Technologies 6430 Triple Quad, UHPLC-QqQ-MS/MS) akoplatuta dagoena. Konposatuen banaketarako alderantzizko faseko UltraCORE 2,5 SuperC18 (Avantor ACE) zutabe kromatografikoa erabili da. Masa-espektrometrian erabilitako ionizazio iturria elektroesprai-ionizazio bidezkoa izan da eta modu sentikorrenean lan egiteko erreakzio anizkoitzen monitorizazioa erabili da. Banaketa kromatografikoa gradientean egin da, eta fase mugikorra presatzeko Milli-Q ura eta metanol disolbatzaileak erabili dira. Fase mugikorraren pH-ak eta gehigarriek banaketan eta ionizazioan duten eragina aztertzeko, hiru konposatu hauen gehiketa frogatu da: azido formikoa, amonio fluoruroa eta amoniakoa. Likido folikularrean EDCen kontzentrazio askea (hidrolisirik gabe) zein kontzentrazio osoa (hidrolisi urratsarekin) determinatzeko metodo analitikoen egokitasuna aztertu da. Alde batetik, kanpo-kalibrazio eredua konposatuen kuantifikaziorako eraiki da. Bestalde, lagin guztietan isotopikoki markatutako trazagarriak gehitu dira; trazagarriek analitoek jasan ditzaketen antzeko galerak izango dituztenez, lagin errealetan konposatuen kontzentrazio ezezagunak zuzentzeko erabili dira. ### **3.2 Emaitzak eta eztabaida** Metodo analitikoaren berrespenari dagokionez, hidrolisirik gabeko protokoloa jarraituta egiazko emaitzak (% 65 - % 106 bitartean, salbuespenak salbu) eta errepikakortasun egokiak (% DEE balioak % 3 - % 35 bitartean) lortu dira, trazagarriak erabilita. Aldiz, hidrolisi urratsa duen metodo analitikoan ez da trazagarri egokirik aurkitu konposatuen egiazko kontzentrazioa ematea ahalbidetzen duenik. Oro har, konposatu askorentzat % 100etik gorako egiazkotasunak lortu dira. Beraz, egoera honetan, ez da posible lagin errealetan konposatuen kontzentrazio osoa determinatzea. Neurketan erabilitako fase mugikorrak sentikortasunean eta banaketan duen eragina ere aztertu da. Oro har, fase mugikorraren baldintza zein izan, konposatu gehienetan matrize efektu negatiboak lortu dira; horrek eragin zuzena du sentikortasunaren jaitsieran. Likidokromatografian fase mugikor gisa ohikoak diren azido formiko edota amoniakoaren aurrean, amonio fluoruroak kuantifikazio-muga instrumentalen hobekuntza nabarmena duela ikusi da. Likido folikularrean analisiak egiterako orduan, kontrara, amonio fluoruroak matrize efektu negatibo handia eragiten duela aztertu da. Horrek bere erabilera alde batera uzten du metodo analitikoan garbiketa-urrats gehiago sartu ezik. Aurreko eztabaida kontuan hartuta, kasu klinikoen analisia hidrolisirik gabeko protokoloan oinarrituta egin da; beraz, EDC konposatuen kontzentrazio askeak determinatu dira. Ugaltzearazoak dituzten 11 emakumeen likido folikularrean ondorengo EDCak kuantifikatu dira ng/mL maila baxuetan: BP-1 eta BP-8 bentzofenonak, BPAF, BPAP, BPP eta BPZ bisfenolak, BnP eta BuP parabenoak eta TCC biozida. Ikerketa honetan determinatutako EDCen kontzentrazio askeak familiaka ng/mL-tan adierazi dira 2a. irudian. Konposatu horiek maiz erabiltzen dira eguneroko kosmetika produktuetan, elikagai-industrian, farmazia-industrian eta polimero-industrian besteak beste. Horrela ikus daiteke 2b. irudian laburbildutako emaitzetan. 11 emakumeen likido folikularrean izandako konposatu horien kuantifikazio-maiztasuna adierazi da, eta zenbait konposatu (batez ere bisfenolak eta parabenoak), kontzentrazio maila baxuan bada ere, aztertutako lagin guztietan detektatu eta kuantifikatu dira. Beraien metaketa jariakin biologikoetan gertatzen dela ikusita, konposatu horien erabilera egokiaren hausnarketa sakona egitea beharrezkoa da. # **a) b)** ### **2. irudia. EDCen kontzentrazio askeak (ng/mL-tan) eta kuantifikazio-maiztasuna.** # **4. Ondorioak** Ikuspuntu analitikotik, ondorioztatu da SALLE eta proteinen hauspeatzean oinarritzen den metodo analitikoarekin posible dela konposatuen kontzentrazio askeak likido folikularrean modu zehatz eta sentikorrean determinatzea. Lan honetan deskribatutako prozedura analitikoa biomonitorizazioak egiteko metodo azkarra bada ere, oraindik garbiketa-urratsean sakondu beharra dago. Izan ere, erauzi garbiak lortzeak matrize efektua murriztu eta metodoaren sentikortasuna handitzen du, baita ekipoaren biziraupena luzatu ere. Horrez gain, EDCen kontzentrazio osoak determinatzeko prozedura gehiago optimizatu beharra dago. Kasu klinikoetan lortutako emaitzek erakutsi dute eguneroko produktuetan zein ingurumenean dauden EDCak likido folikularrean maiz detektatzen direla. Ugalketa-arazoen erantzuleak zeintzuk diren jakitetik oso urrun bagaude ere, aipatzekoa da alor honetan azterketa sakonak egitea beharrezkoa dela. # **5. Etorkizunerako planteatutako norabidea** Etorkizunean oraindik prozedura analitikoa guztiz optimizatu beharra dago. Garbiketa urratsean, batik bat, zenbait aukera aztertu behar dira, esaterako, proteinak hauspeatzeko azido formikoa edota fosfolipidoak ezabatzeko iragazki selektiboak erabiltzea. Gainera, hidrolisi urratsean gehiago sakondu beharra dago. Izan ere, entzima gehitu aurretik interferentziak garbituz gero, prozedura analitiko hori hobetu daiteke. Horrez gain, protokolo horretan egiazko balioak lortzeko irtenbidea izan daiteke bestelako trazagarriak erabiltzea edota matrizeari doitutako kalibratua erabiltzea. Bestalde, bereizmen altuko masa-espektrometria erabilita (HRMS) ezezagunak diren konposatuak identifikatzeko eta karakterizatzeko lanak egitea ere bide interesgarria izan daiteke; horrela, esposoma gehiago ezagutzeko aukera dago. Ugalketa arazorik ez duten eta ugalketa-arazoak dituzten emakumeen likido folikularra alderatzearen erronka ere dago; hau da, kasu kontrol azterketak egitea. Era horretan, arazoaren erantzuleak diren EDCak identifikatu eta arriskuak ezagutu ondoren, babes-neurri eraginkorrak garatuko lirateke. # **6. Erreferentziak** Dagnino, S., & Macherone, A. (Eds.). (2019). *Unraveling the Exposome: A Practical View*. Springer International Publishing. https://doi.org/10.1007/978-3-319-89321-1 Encarnação, T., Pais, A. A., Campos, M. G., & Burrows, H. D. (2019). Endocrine disrupting chemicals: Impact on human health, wildlife and the environment. *Science Progress*, *102*(1), 3–42. https://doi.org/10.1177/0036850419826802 - Hassan, S., Thacharodi, A., Priya, A., Meenatchi, R., Hegde, T. A., R, T., Nguyen, H., & Pugazhendhi, A. (2024). Endocrine disruptors: Unravelling the link between chemical exposure and Women's reproductive health. *Environmental Research*, *241*, 117385. https://doi.org/10.1016/j.envres.2023.117385 - Jamnik, T., Flasch, M., Braun, D., Fareed, Y., Wasinger, D., Seki, D., Berry, D., Berger, A., Wisgrill, L., & Warth, B. (2022). Next-generation biomonitoring of the early-life chemical exposome in neonatal and infant development. *Nature Communications*, *13*(1), 2653. https://doi.org/10.1038/s41467-022-30204-y - Mahanayak, B. (2024). Biotransformation reactions of xenobiotics: Mechanisms and implications for environmental and human health. *World Journal of Biology Pharmacy and Health Sciences*, *19*(1), 158– 164. https://doi.org/10.30574/wjbphs.2024.19.1.0406 - Musatadi, M., Caballero, C., Mijangos, L., Prieto, A., Olivares, M., & Zuloaga, O. (2022). From target analysis to suspect and non-target screening of endocrine-disrupting compounds in human urine. *Analytical and Bioanalytical Chemistry*. https://doi.org/10.1007/s00216-022-04250-w - Olea Serrano, N., Fernández Cabrera, M. F., & Martín Olmedo, P. (2001). Disruptores endocrinos. El caso particular de los xenobióticos estrogénicos. I Estrógenos naturales. *Colaboraciones Especiales, 1*(1). - Papalou, O., Kandaraki, E. A., Papadakis, G., & Diamanti-Kandarakis, E. (2019). Endocrine Disrupting Chemicals: An Occult Mediator of Metabolic Disease. *Frontiers in Endocrinology*, *10*, 112. https://doi.org/10.3389/fendo.2019.00112 - Rivas, A., Granada, A., Jiménez, M., Olea, F., & Olea, N. (2005). Exposición humana a disruptores endocrinos. *Ecosistemas, 13*(3). - Rodríguez-Gómez, R., Jiménez-Díaz, IZafra-Gómez, A., Ballesteros, O., & Navalón, A. (2014). A multiresidue method for the determination of selected endocrine disrupting chemicals in human breast milk based on a simple extraction procedure. *Talanta*, *130*, 561–570. https://doi.org/10.1016/j.talanta.2014.07.047 - Viet, S. M., Falman, J. C., Merrill, L. S., Faustman, E. M., Savitz, D. A., Mervish, N., Barr, D. B., Peterson, L. A., Wright, R., Balshaw, D., & O'Brien, B. (2021). Human Health Exposure Analysis Resource (HHEAR): A model for incorporating the exposome into health studies. *International Journal of Hygiene and Environmental Health*, *235*, 113768. https://doi.org/10.1016/j.ijheh.2021.113768 - Vu, T. H. V., Lim, H., & Shin, H. (2020). Determination of 15 Biomarkers of Endocrine Disrupting Chemicals in Human Saliva by Gas Chromatography–Mass Spectrometry. *Bulletin of the Korean Chemical Society*, *41*(4), 424–432. https://doi.org/10.1002/bkcs.11986 - Wild, C. P. (2012). The exposome: From concept to utility. *International Journal of Epidemiology*, *41*(1), 24–32. https://doi.org/10.1093/ije/dyr236 - Yilmaz, B., Terekeci, H., Sandal, S., & Kelestimur, F. (2020). Endocrine disrupting chemicals: Exposure, effects on human health, mechanism of action, models for testing and strategies for prevention. *Reviews in Endocrine and Metabolic Disorders*, *21*(1), 127–147. https://doi.org/10.1007/s11154-019-09521-z - Yusa, V., Millet, M., Coscolla, C., & Roca, M. (2015). Analytical methods for human biomonitoring of pesticides. A review. *Analytica Chimica Acta*, *891*, 15–31. https://doi.org/10.1016/j.aca.2015.05.032 - Zamah, A. M., Hassis, M. E., Albertolle, M. E., & Williams, K. E. (2015). Proteomic analysis of human follicular fluid from fertile women. *Clinical Proteomics*, *12*(1), 5. https://doi.org/10.1186/s12014-015-9077-6 # **7. Eskerrak eta oharrak** Lan honek Eusko Jaurlaritzak babestututako Euskal Ikerketa Sistemako talde kontsolidatuaren (IT-1446-22), Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Estatuko Ikerketa Agentziak onartutako (PID 2020-117686RB-C31) proiektuaren eta Berdintasun-Ministerioak emandako "El papel de los xenobióticos y el sistema endocannabinoide en la etiopatología de la endometriosis: una posible diana terapéutica (INMUJERES)" proiektuaren (20-2-ID23) finantziazioa izan du.
aldizkariak.v1-3-669
{ "domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea", "id": "ikergazte_vi_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_1", "issue": null, "year": "2025", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "vi" }
## VI.IKERGAZTE NAZIOARTEKO IKERKETA EUSKARAZ *Kongresuko artikulu-bilduma* GIZARTE ZIENTZIAK ETA ZUZENBIDEA 2025eko maiatzaren 28, 29 eta 30 BILBO, EUSKAL HERRIA ![](_page_0_Picture_5.jpeg) ![](_page_1_Picture_0.jpeg) ## (c) 2025 Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea (UD), Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA), UNED (Bergara), Eusko Jaurlaritza, Udalbiltza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala laguntzaileak izan dira edizio honetan. (c) Egileak ## Editoreak: Olatz Arbelaitz Gallego, Ainhoa Latatu Nuñez, Izortze Santin Gomez Artikuluak *Creative Commons* Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude ISBNa: 978-84-8438-925-5 Lan osorako ISBNa: 978-84-8438-927-9 2. liburukia ISSNa: 3045-9567 DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2025.02 Harremanetarako: argitalpenak@ueu.eus UEU. Erribera 14 1 D. 48005 Bilbo. Tel.: 94 679 05 46
aldizkariak.v1-0-97
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.14 _2001_3", "issue": "Zk.14 _2001_", "year": "2001", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Atomoaren eta egitura atomikoaren ekarpenak XX. mendean** *F. Plazaola* Elektrika eta Elektronika Saila Euskal Herriko Unibertsitatea/Zientzi Fakultatea 644 P.K., 48080 BILBAO **Laburpena:** XX. mendean, naturaren ezagutzan hainbat lorpen izan dituen zientziaren arlo bat aztertuko da, egitura atomikoan oinarrituriko zientzia, hain zuzen ere. Lana, ikuspegi historiko batetik idatzita dago. Bide hori aukeratu da XX. mendean zientziaren eraikuntzan buruturiko lan itzelaz irakurlea errazago jabetu dadin. Beraz, hipotesi atomikotik eta X izpien aurkikuntzatik abiatuz, zentzuzko lehen atomo-ereduak, eta fisika klasikoaren eragozpenak deskribatzen dira. Ondoren, mekanika kuantikoaren lehen hastapenen eraginak aztertu eta, kuantikaren iraultzari bide ematen zaio. XX. mendearen lehen erdia, mende osoko aurrerapen garrantzitsuenetako batekin amaitu da, transistorearen asmakuntzarekin hain zuzen. Asmakuntz horrek bai maila zientifiko-teknikoan bai ikerketa egiteko eran izan dituen ondorioak ere aztertzen dira. XX. mendearen bigarren zatia deskribatzeko, supereroankortasuna eta ingeniaritza kuantikoa aukeratu dira. Adibide horien bitartez, naturaren oinarrizko legeak ongi ezagutu arren, naturak bere baitan gordetzen dituen hainbat egoera aurreikustea ezinezkoa dela azaltzen saiatzen gara, hori izan baita XX. mendeak utzi digun ondorioetako bat. Lana amaitzeko, nanometroeskalan, fisika, kimika eta biologiaren artean gertatzen ari den uztarketa laburki deskribatzen da. # **HIPOTESI ATOMIKOA ETA ATOMOAREN EREDUAK** Zientziaren ekarpenak XX. mendean itzelak izan arren, harturiko abiadak moteldu gabe dirau XXI. mendearen hasieran. XIX. mendearen amaieran zientziaren eraikuntzak osotua zirudien eta beraz, inork ez zuen aurrikusi XX. mendean etorri zena. Naturak, bururatu ezinezko egoerak gorde ditzake bere baitan, eta XX. mendea, horren lekuko argia suertatu da. Max Planck gaztea Münicheko Unibertsitatera Fisika ikasketak egitera zuzendu zenean, Fisika Fakultateko dekanoak ondoko berbekin eman zion sarrera «Fisika ia osaturik dagoen zientzien adarra da. Aurkikuntza garrantzitsu gehienak eginak dira. Beraz, ez du merezi fisikaren arloan ikasketak egitea». Eskerrak Planck, Dekanoak esandakoari ez zitzaiola jarraitu, Fisika izan baita XX. mendean gehien aurreratu den zientzia, Fisikaren mendea esan ohi zaio mende honi, eta berak, Planck-ek hain zuzen ere, Fisikaren garapenean lehendabiziko harriak jarri zituztenetako bat izan zen. Bera izan zen, gorputz berotuen erradiazioa azaltzeko lehen kuantizazio prozesua aurresan zuena. Esan beharra dago gainera, XIX. mendearen amaieran Münicheko Fisika Fakultateko Dekanoaren iritzia komunitate zientifikoan barne oso zabaldurik zegoela. Ondoren, fisikaren mendea esan ohi zaion XX. mendeari begiradatxoa emango diogu. Hala ere, zenbaitetan aitzinerago jo beharko dugu, materiaren hipotesi atomikoa XIX. mendean proposatu baitzen. Hala ere, esan beharra dago, historian barrena bide luzea jorratu izan dela erredukzionismoaren bidetik, lan honen abiapuntura iristeko. Izan ere, ezaguturiko materia bere oinarrizko osagarrietan erreduzitzeko joera, etengabea izan da historian zehar. Dagoeneko duela bi mila urte filosofo grekoek jarrera honen oinarriak ipini zituzten, munduaren konplexutasuna azaldu nahian, bere osagarri elementaletan erreduzitu zutenean. Kristo aurretiko seigarren mendean, gauza guztien oinarrizko elementua ura zela proposatu zuen Tales-ek; ondorengo pentsalariek mundua lau elementu lurtarrez osoturik zegoela proposatu zuten: lurra, airea, sua eta ura. Osagarri horien kantitate osoa iraun egiten zuela pentsatuz, beraien artean era oso desberdinetan nahas zintezkeetela ondorioztatu zuten. Gorputz zerutarrak bosgarren osagarri edo esentzia batez osoturik zeuden, eterea edo «quintaesentzia» deiturikoa, hain zuzen ere. Gaur egun, nekez eta izerdiz lorturiko jakituria dela medio, pentsamolde honek irribarrea sor diezakigukeen arren, bere baitan oinarrizko aurrerapena dakar, argudio magikoen arbuioa, hain zuzen ere. Anaxagoras-ek (500-428 k.a.) aurreko teoriak oinarritik hobetu zituen, partikula edo «atomo» kopuru infinituaz populaturiko unibertso infinituan pentsatzen duenean. Izan ere, zerua eta lurra substantzia berberez eginak zeudela proposatu zuen, «herejia» horregatik bere bizia kinka larrian jarriz. Leucipo-k ere materiaren teoria atomikoa garatu zuen, eta ondoren bere ikasleak, Demokritok, teoria hori aurrerago eraman arren gehienek teoria ahantzi egiten dute, filosofo nagusiek, Aristoteles, Platon eta Socrates-ek arbuiatu egin zutelako. Hala ere beranduago Epicuro-k (341-270 k.a.) ideia atomikoak berpiztu egin zituen. Atomismoaren ezaugarri nagusia da mundua bi osagaiez, deusezta ezinezko atomoez eta hutsaz, osoturik dagoela sinistea. Atomoak banaezinak dira, hutsean barrena aske mugi daitezke eta eite desberdin askotan bilduz sistema konplexuak sor ditzakete. Atomoak txikiegiak ziren zuzenean ikus ahal izateko. Kimikaren jaiotzarekin, teoria atomikoa era sistematikoan sartu zen pentsamendu zientifiko modernoan. 1809. urtean John Dalton (1766-1844) kimikariak proposatzen zuen atomoek pisu desberdinak dituztela, eta proportzio jakin batzuetan nahasten direla konposatu kimikoak osotzeko, eta honela, materiaren hipotesi atomikoa ezarri zuen. Daltonek pisu atomikoa definitu zuen, eta halaber atomoen pisu erlatiboak finkatzeko metodoa ere plazaratu zuen. Horretan oinarriturik, pisu atomikoen periodizitatea Dimitri Ivanovich Mendeleyev eta Julius Lothar Meyer-ek aurkitu zuten. Gainera Mendeleyev-ek, periodizitate horretan oinarriturik aurkitu gabeko elementu kimikoen existentzia aurresan zuen. Egun taula periodikoa esaten zaiona, hain zuzen ere. Hala ere, berak beste izen bat jarri zion, hots, «Pisu atomikoetan eta antzekotasun kimikoetan oinarrituriko elementu kimikoei buruzko sistema espekulatiboa». Baina oraindik ere, atomoen ebidentzia fisiko zuzena falta zen. XIX. mende amaiera arte itxaron behar izan genuen falta zen ebidentzia aurkitzen hasteko. Egun, gutxi gorabehera 90 elementu natural identifikatu dira lurrean eta dozena bat baino gehixeago artifizialki sortu dira. ![](_page_2_Picture_2.jpeg) ![](_page_2_Picture_3.jpeg) **1. irudia.** J.J. Thomson eta izpi katodikoen *m/q* arrazoia neurtzeko erabili zuen tresneria. Materiaren hipotesi atomikoa XIX. mendean proposatu zen arren, XX. mende hasieran oraindik ez zegoen atomoaren zentzuzko eredurik. Hala ere, atomoaren zentzuzko lehen eredua plazaratu aurretik, 1909. urtean lehen partikula subatomikoaren izaera ezagutu zen. Izan ere, Julius Picket zientzialariak 1859. urtean izpi katodikoak aurkitu zituen eta iman baten ondoan ipiniz gero desbideratzen zirela aurkitu zuen. 1881. urtean Hermann Von Helmholtz zientzialari alemaniarrak zioenez, materia azaltzeko hipotesi atomikotik abiatuz gero, nahitaez ondorioztatu behar da baita elektrizitatea atomoen antzeko partikulez osaturik dagoela ere. 1883. urtean Hendrik Antoon Lorentz zientzialari neerlandarrak karga elektrikoa garraiatzen duten partikulak subatomikoak direla proposatu zuen. Eta handik urte batzuetara, 1891. urtean hain zuzen ere George Johnstone Stoney-k atomo elektrikoari, elektroi izena eman zion. 1897. urtean Joseph John Thomson zientzialari britaniarrak 1 irudiko esperimentuaren bidez izpi katodikoen *m/q* arrazoia neurtu zuen. Zenbaitek esaten dute neurketa hori elektroiaren aurkikuntzarena izan zela, baina *m/q* arrazoi horri orduan ezagutzen zen masa arinenarena (hidrogenoarena) atxikituz lortzen zen karga, orduan ezagutzen zen karga txikiena (hidrogeno ionizatuarena) baino askoz handiagoa zen. Arrazoi horri ezagutzen zen karga txikiena atxikituz lorturiko masa aldiz, oso txikia zen, hidrogenoarena baino askoz arinagoa. Zientzialariek, azken emaitza hau hobesten zuten, baina 12 urte itxaron behar izan ziren, 1909. urtean Robert Andrews Millikan zientzialari estatubatuarraren koipe-tantaren esperimentuak izpi katodikoak hidrogeno atomoa baino 1837 aldiz arinagoak direla argi utzi zuen arte: beraien karga ezagutzen zen txikienaren berdina zen. Beraz, 1909. urtean elektroiaren izaera ezagutu zen. ![](_page_3_Picture_2.jpeg) **2. irudia.** Hidrogeno atomoaren eredu planetarioa. Zentzuzko lehen atomo-eredua, 1910. urtean Ernest Rutherford-ek alfa partikulen bidez eginiko esperimentuen ondorioa da. Rutherford-en atomo- -ereduak bi osagai zituen, nukleoa erdian eta bere inguruan biraka elektroiak (ikus 2 irudia), eguzki-sisteman, eguzkiaren inguruan planetek biratzen duten eran. Horrexegatik eredu honi atomoaren eredu planetarioa deritzo. Eredu honek, bere baitan, oso akats larria zuen, atomoaren kolapsoa aurresaten baitzuen. James Clarke Maxwell-ez (1875) geroztik ezaguna zen edozein partikula kargatu, elektroia kasu honetan, azeleraturik dagoenean energia erradiatzen duela. Elektroia, eredu planetarioak proposatzen duen bezala, nukleoaren inguruan biraka balego, azeleraturik legoke (azalerazio normala) eta energia erradiatuz biratzeko energia galduko luke nukleora 0,00000001s-tan jausiz. Beraz, eredu honen arabera John Daltonek 1809. urtean proposaturiko hipotesi atomikoa ez litzateke existituko, hots, inguratzen gaituen materia erabat ezegonkorra litzateke, eta ezagutzen dugun mundua ez litzateke existituko. Akats larri eta galant hori, hortxe egon zen hiru urtez erantzunik gabe, 1913. urtean Niels Bohr zientzialariak elektroiaren energiaren galera gainditzeko Bohr-en atomo-eredua plazaratu zuen arte. Bohr-en eredua ere, planetarioa da eta Rutherford-en ereduan bezalaxe elektroiek, nukleoaren inguruan orbitetan biratzen dute. Baina, Bohr-en arabera, elektroi-orbitak egonkorrak dira eta energia-maila jakin batzuetan gertatzen dira, hots, elektroi-orbitalek ezin dezakete edozein energia eduki; izan ere, beraien energiak kuantizaturik daude. Proposamen honek, berehala ekiditen du atomaren kolapsoa, orbita egonkor eta diskretu (kuantizatu) horietan elektroiek ezin baitezakete erradiatu, erradiazio prozesuak energi galera jarraitua eskatzen baitu (apurka-apurka gertaturikoa), baina energia-maila diskretuetarako debekaturik baitago. ![](_page_4_Figure_2.jpeg) **3. irudia.** H-aren eta H2-aren igorpen-espektroak. Hidrogenoa (edo edozein gas) ontzi itxi eta garden batean berotzen denean, argia igortzen du eta horri Hidrogenoaren igorpen (edo gasaren) espektroa deritzo (ikus 3 irudia). Bohr-en ereduak oso ongi azaltzen du zergatik igorritako argia kolore (maiztasun) jakin batzuetakoa den eta ez zuria, argi-kolore guztiak onartuko balira gertatuko litzatekeen bezalaxe. Hau ere, elektroien energi maila diskretu edo kuantizatuekin loturik dago. Hala ere, Bohr-en eredua Hidrogenoaren espektroa soilik azaltzeko gai da. Hurrengo atomo bakunenaren espektro atomikoa berriz, Helioarena, ez da azaltzeko gai. Beste 15 urte itxaron behar izan ziren, iraultza kuantikoa iritsi arte hain zuzen ere, elektroi anitzeko elementuen espektro atomikoak azaldu ahal izateko. Honek, gainera, atomo-eredu planetarioaren desagerpena ekarri zuen. Aurreko lerroetan ikusi dugun bezala, atomoak nukleo eta elektroietan bana daitezkeela XX. mendean ikasi genuen. Eta ez hori bakarrik, nukleoa bera ere protoi eta neutroietan bana daiteke eta hauek are gehiago quarketan. Ezagutzen ditugun naturako lau elkarrekintzen kasuan ere, grekoek hasiriko joera erredukzionisten bidetik jarraitzen dute aurrera lau elkarrekintza horien baturaren atzetik, hots teoria batuaren atzetik. Beraz, iraganean fisika, bere kontzepzioan, oso erredukzionista izan da, natura osagarri gero eta txikiagoen arabera aztertzean eta batasuneko oinarrizko legeak ezagutaraztean. ## **EGITURA ATOMIKOAREN EZAGUTZARAKO LEHEN LANABESAK** Egitura atomikoa XX. mendean aurkitu zen arren, lorpen horietarako baliabideak XIX. mendearen amaieran ipini ziren, X izpien aurkikuntzarekin, hain zuzen ere. 1895. urtean Wilhem Conrad Röntgen X izpiak aurkitu zituen, egun berean lorturiko bere emaztearen erradiografiak agerian utzi zuen bezala. Aurkikuntza honetan oinarriturik 1912. urtean Max Von Laue zientzialari germaniarrak X izpiak solido bat zeharkatzean, 4 irudian ikus daitezkeen bezala sakabanatzen direla aurkitu zuen. Esperimentu honek agerian utzi zuen X izpiak uhinak direla, solidoa zeharkatzean difrakzio prozesua jasaten baitute. Honek zuzenean adierazten zuen, halaber, solidoko atomoek kokapen ordenatua zutela (interferentzia diagrama sortu ahal izateko) eta atomoen arteko distantzia X izpien uhin-luzeraren neurrikoa zela (~10–8 cm). Beraz, solido kristalinoak atomo-sare ordenatuak dira. Izan ere, horixe izan zen maila mikroskopikoko materia kondentsatuaren abiapuntua. Hiru urte beranduago, William Lawrence Bragg zientzialariak ![](_page_5_Picture_5.jpeg) **4. irudia.** Max Von Laue-k buruturiko X izpien solido batean zeharreko difrakzioa. X izpien difrakzioaren teoria matematikoa garatu zuen eta horri esker, difrakzio-diagrama horien baitan dauden atomoen posizio arlatiboei buruzko (geometria) informazio kuantitatiboa lor daiteke. #### **TEORIA KLASIKOAREN LORPEN ARRAKASTATSUAK** XX. mendean lehen erdialdean, Teoria Kuantikoa izan zen mende horretako ekarpen garrantzitsuenetako bat, baina hala ere, Teoria Klasikoek, Münicheko Dekanoa ezereztatuz, mende hasieran hainbat ekarpen garrantzitsu lortu zituzten. Adibidez, Max Born-ek, X izpien bidez lorturiko atomoen posizioak kontuan hartuz eta 2 parametro egokigarri erabiliz, (irispide luzeko Coulomb elkarrekintza eta ioi hurbilen arteko aldarapena kontuan hartzeko) Haluro Alkalinoen kohesio-energia lortu zuen. Lorturiko emaitza, balio esperimentalek (kristala molekula edo atomoetan banatzeko solido kristalinoari eman beharreko energia) ematen zutenekin alderatuz, desberdintasuna oso txikia zen, %3-koa, hain zuzen ere. Max Born zientzialari berak ere, kristaletako atomoek zenbait eraginen ondoren oszilazio koordinatuen bidez erantzuten dutela aurresan zuen. Pierre Drude eta Hendrik Antoon Lorentz zientzialariek metalen tenperatura altuenpeko erresistentzia azaldu zuten. Horretarako, metaletan elektroi askeak zeudela proposatu zuten, eta elektroi horiek potentzial-diferentziaren eraginez higitzen zirenean (korronte elektrikoa sortuz) ioiekin (elektroi askerik gabeko atomoekin) talka egiten zutela aldarrikatu zuten. Hala ere, teoria hau ez zen gai tenperatura absolutua zerorantz hurbiltzean, erresistentziaren zerorantzako gerturaketa monotonoa azaltzeko. Pierre Weiss-ek arrakasta handia lortu zuen material ferromagnetikoen magnetizazio prozesuak, histeresi zikloak eta abar (hots, imanen jokaera magnetikoa) azaldu zituenean. Azalpen horretarako, domeinu magnetikoak proposatu zituen, baina batez ere, atomo magnetikoen (dipolo magnetikoen) gainean eremu magnetiko eraginkor bat eragiten zuela suposatu zuen, *H erag =H +* α*M*. Esperimentuen portaera azaldu ahal izateko proposaturiko <sup>α</sup> parametro fenomenologikoaren balioak 1.000-10.000 tartean egon beharko lukete. Eta hori ulertezina zen!!! ezaguturiko kontzeptu fisikoek (dipolo magnetikoek sorturiko eremu magnetikoa) gehienez, 0,1 balioa eman baitzezaketen. Hala ere, teoria klasikoaren baitan gaindiezinezko akats orokorrak behin eta berriro agertzen dira. Alde batetik, deskribapen fenomenologiko arrakastatsuak lortzen zuenean ere, teoria klasikoa ez zen gai sistemaren barne-parametroak *oinarrizko printzipioetatik* lortzeko. Bestetik, XX. mendearen hasieran hainbat fenomeno ulertezinak ziren, adibidez erresistentziaren eta bero-ahalmenaren zeroranzko gerturatzea tenperatura baxuetan edo efektu fotoelektrikoa. ## **TEORIA KUANTIKOAREN HASTAPENAK** Teoria honen lehen urratsa gorputz berotuek igorritako erradiazioaren azterketan koka dezakegu. Gauza jakina da, gorputz berotuek ingurunea argitzen dutela, eta tenperatura igotzearekin batera igorritako erradiazioa gero eta argitsuagoa dela. Alabaina, alperrikakoak izan ziren gorputz berotuek igorritako erradiazioaren espektroa ulertzeko ahalegin guztiak, XX. mendearen atarian Max Planc-ek argia igortzen duten elektroi dardarkarien energia kuantizaturik dagoela proposatu zuen arte. Planck-en hipotesiaren arabera, bada, elektroi dardarkarien energiak balio jakin batzuk soilik izan ditzake, eta igorritako erradiazioaren maiztasunarekiko proportzionalak izan behar dute, proportzionaltasun-konstantea unibertsala delarik: Planck-en konstantea. Beste aurkikuntzengatik ezagunagoa izan arren, Albert Einstein izan zen teoria klasikoak azaltzen ez zuen efektu fotoelektrikoa azaldu zuena. Erradiazio elektromagnetikoa igortzen duten elektroi dardarkarien energia kuantizaturik dagoela onartuz, Albert Einstein gazteak erradiazioa bera ere kuantizaturik dagoela proposatu zuen 1905. urtean; efektu fotoelektrikoaren azalpen zehatza eman zuen beraz. Hau da, argia «korpuskulu» eran eta uhin eran jokatzen duela proposatu zuen, hots, argiak efektu fotoelektrikoaren kasuan «billarreko piloten antzera» jokatzen duela aldarrikatu zuen. Argikorpuskuluari *«fotoia»* izena jarri zion eta fotoiaren energia argiaren maiztasunaren proportzionala dela aldarrikatu zuen. Proportzionaltasun-konstantea, hemendik aurrera hain ezaguna egin den *h,* Planck konstantea da. Hainbat jendek aurkakoa uste duen arren, Einstein-i Nobel saria azalpen honengatik eman zioten eta ez erlatibitatearen teoria bereziagatik. Berak, erlatibitatearen teoria berezia eta grabitazioaren teoria orokorra plazaratu zituen, mende honetako ekarpen handiak direnak ere, eta hauek esker, «mass media»k Einstein gizarte mailan oso ezaguna egin dute. Hala ere, esan beharra dago horren ezagunak ez diren beste aukikuntza batzuk ere egin zituela, adibide gisa, goian aipaturiko efektu fotoelektrikoa, non argiak uhin eran jokatu beharrean Newtonen denboretara itzuliz partikula, «pilota» edo korpuskulu eran joka dezakeela proposatu zuen, edo, zero absolutu tenperaturaren inguruan bero-ahalmenak zergatik jokatzen duen egiten duen bezala. Ez da ahantzi behar, teoria kuantikoaren hastapenetan Einstein-ek garrantzi handia izan bazuen ere gero eta urrunago geratu zela teoria kuantikotik, hots, mende honetako ekarpen garrantzitsuenetako batetik. # **KUANTIKAREN IRAULTZA** Kuantikaren benetako iraultza mende honen bigarren laurdenean hasi zen. Einstein-ek argiak partikula bezala joka dezakeela aurresan zuen, baina Louis de Broglie-k (zientzietako azken printzeak) aldiz, partikulek uhin eran joka dezaketela aurresan zuen. Hau da, elektroi-sorta bat adibidez, bi zirrikitu dituen horma batetik pasarazten bada, itsasoko olatuek bezala (eta ez billarreko pilotek bezala) interferituko dute elkarren artean, hots, uhin eran jokatuko dute. Efektu hau, gure hurbileko materian ez da nabaritzen, baina bai era errazean azpipartikulen mailan, eta horren lekuko egun hain hurbil eta zabaldurik ditugun hainbat teknika, adibidez mikroskopio elektronikoa. Une honetatik aurrera, ezin egin dezakegu partikula eta uhinaren banaketa. Ez!, kontzeptu berberaren bi ikuspegi direla esan beharko dugu: zenbait kasutan partikula edo korpuskulu eran agertzen da eta beste zenbaitetan berriz, uhin eran. Bohr-en eredua hidrogeno atomorako ona izan arren, ez zen gai bi elektroiez osaturiko sistemen atomo-espektroak azaltzeko. Beraz, zentzugabea zen egitura atomikoetarako, hots, 1023 atomok (gramo bateko atomo edo molekula kopuruaren neurria, Avogadro zenbakiaren neurrikoa) eta elektroik elkarrekiten duten sistemetarako. 1926. urtean Schrödinger-ek bere izena daraman ekuazio ospetsua plazaratu zuen, eta berehala frogatu zen ekuazio hori baliogarria zela H2 molekula diatomikoaren (1927) eta He atomoaren (1929) espektroak azaltzeko. Gainera, Schrödinger-en ekuazioaren bidez lorturiko emaitza teorikoek, bat egiten zuten doitasun handiz, atomo-espektroetatik lorturiko emaitza esperimentalekin. Hau dela eta, komunitate zientifikoari argi geratu zitzaion Schrödinger-en ekuazioak zuzena zirudiela. Schrödinger-en ekuazioak, aurreko ikuspegi klasiko edo erdi klasikoekin era bat apurtzen du. Atomoaren eredu planetarioa (Rutherford, Bohr) txikituta geratzen da, aipaturiko ekuazioak argi uzten baitu elektroiek atomoetan uhin eran jokatzen dutela. Hori dela eta ezin da elektroi-orbitez berba egin, uhinen antzera ez baitago leku fisiko jakin batean, zabaldurik baizik. Honek esan nahi du elektroia atomoaren edozein tokitan aurki dezakegula, baina hori bai, edozein tokitan aurkitzeko probabilitatea ez dela berdina. Beraz, elektroien orbitez hitz egin beharrean, elektroiak aurkitzeko probabilitateaz berba egin behar dugu. Urte hauetan ere, oso garrantzitsuak izan ziren Wolfgang Pauli (spina, elkarrezintasunaren printzipioa) Max Born, Julius Oppenheimer, Werner Heisenberg (ziurgabetasunaren printzipioa), Felix Bloch (banden teoria) eta abarren ekarpenak. 40.eko hamarkadan solidoen teoria kuantikoa kristal idealetan nahiko ongi ulertzen zen eta beraz, aurreko ikuspegi klasikoa maila mikroskopikoan iraulirik geratu zen. # **TRANSISTOREAREN ASMAKUNTZA** II. mundu-gerrak geldialdi bat ekarri zuen ikerkuntza zientifikoan, ikertzaile gehienek lorpen militarren atzetik ziharduten eta. Hor non, garatu ziren lehergailu atomiko zorigaiztoa edo erradarra. Guda osteko barealdiak, ikerketa zientifikorako grina indarberritu zuen, eta honen ondorioz, 1948. urtean XX. mendeko ekarpen nagusina ez bada, ekarpen nagusietako bat, hots, *Transistorea* asmatu zen (ikus 5 irudia). Zenbait ikerkuntza-arlotan eragin ikaragarria izan du, bai ikerkuntz zientifikoan ere. John Bardeen eta Walter Brattain alde batetik eta William Sholckley bestetik izan zuten garrantzizko eragina asmakuntza hauetan, ahaztu barik «Bell Telephone Laboratories», bertan gauzatu baitziren asmakuntzak. ![](_page_9_Picture_2.jpeg) **5. irudia.** J. Bardeen eta W. Brattain-ek garaturiko lehen transistorearen irudia (ukipen-puntadun transistorea). Gaur egun erabiltzen diren transistoreak, W. Sholckley-k proposaturiko juntura-transistoreen (n-p-n) antzekoak dira. Transistoreen asmakuntzak, Mervin Kelly, Bell laborategietako lehendakariordeak 1945. urtean martxan ipinitako egoera solidoaren fisika arloko oinarrizko ikerketa-programatik sortu ziren. Guda garaian erdieroaleen teknologian lorturiko aurrerapenak telefonoen zerbitzuak hobetzeko garrantzitsuak izan zitezkeela ohartu zen. Bereziki, anpliflikagailu eta etengailu bezala erabiltzen ziren huts-balbulak eta relee elektromekanikoak, egoera solidoko tresnez ordezkatu nahi zituen. Horretarako buruan zeukan, egoera solidoko metodo kuantiko berriak eta teknika esperimentaletan lortu berri ziren aurrerapenak erabiltzea. Ideiak ez ziren nahiko, pertsonak ere behar ziren, eta programa hau aurrera eramateko zientzialari teorikoak zein esperimentalak kontratatu zituen. Hau izan zen lehendabiziko aldia lantegi pribatu batean ikertzaile teorikoak eta esperimentalak elkarrekin lanean jarri zirenekoa, eta ondorioa itzela izan zen exekutibo argi horri esker. Aipatu dugun bezala, solidoen teoria kuantikoa nahiko ongi ulertzen zen kristal idealetan. Erdieroaleen jokaera ezpurutasunek gidatzen dutela ere, kualitatiboki ezaguna zen. Bestalde, fisikokimikarien eta elektrokimikarien eskutik aurrerapen teknologiko galantak lortu berriak ziren hutsaren mailan, kristalen hazkuntzan... Aurrerapen teknologikoak ezinbestekoak izan ziren transistorearen asmakuntzarako. Transistorearen asmakuntzak zientzia-teknologien eredu lineala, hots, ikerketa zientifikoak aurrerapen teknologikoa dakarrela, ez dela betetzen ziurtatzen du. Kasu honetan alderantzizkoa gertatu zen: aurrerapen teknologikoa ezinbestekoa izan zen zientziaren garapenerako, mende honen bigarren mendean lorturiko hainbat aurkikuntza zientifikotan gertatu den bezala. Beraz, transistorearen asmakuntzak gaur egun hain arrunta den prozesuari bidea eman zion. Hau da, hainbat aurkikuntza zientifiko aurrerapen teknologikorik gabe hutsalean geratzearena. Aski ezaguna da transistorea informazio-mundu honen jatorria dela eta egungo bizitza transistorerik gabe ez litzatekeela posible izango. Baina, transistorearen asmakuntzak beste atal aipagarri bat ere badu, ikerketa zientifikoaren munduan, maila psikologikoan hain zuzen ere, eragin ikaragarria izan baitzuen. Sasoi horretan ikerketa zientifiko dotorea fisikaren ikuspegitik erreduzionismo bortitzean zetzan, hots, naturaren oinarrizko legeen aurkikuntzan, naturako indarren batasunean eta abar. Erredukzionismo bortitz horren aburuz, naturaren alderik bakunena lortuz gero, oinarrizko legeak hain zuzen ere, zientzia amaiturik dago, beraietatik dena lor baitaiteke. Erdieroaleei buruzko lanak eta antzeko ikerketek «zikinak» ziruditen hainbat ikertzaileren aburuz. Arrazoia zen, materialen purutasunak, kristalen perfektotasunak, gainazalen garbitasunak eta horrelako faktoreek eragin itzela zutela neurketen emaitzetan, teoria bakunen arabera ulertzeko oso zailak egiten zituztenak. Transistorearen asmakuntzak ikertzaile asko erakarri zituen lan «zikin» hauetara, konplexutasunera, eta lehen aldiz zientzia «zikina» ikertzea harrotasuna sortzen hasi zen. Honen eraginez, mende honetan, egitura atomikoaren ikerketan aurrerapen itzelak suertatu dira. Transistorearen asmakuntzak konplexutasunari ateak zabaldu zizkion eta orduz gero, bakuntasuna/konplexutasuna binomioa, maila berean ageri da ikerketa zientifikoan. Beraien arteko lehia nabaria da finantziazio mailan ere. Gainera, mende honek argiro erakutsi digu konplexutasunak, naturaren oinarrizko legeek aurresan ezinezko propietate/kontzeptu berriak sor ditzakeela. Konplexutasunaren ikerketa zientifikoa mendearen bigarren erdialdean nola bideratu den azaltzeko, bide askori eta adibide askori jarraitu zekiz- kiekeen. Horretarako, ikuspegi orokorra ematen duten adibide jakin batzuk aipatuko ditugu. Lehena, supereroankortasunarena izango da, 50 urtez ulertu gabe egon zen supereroankortasunaren problematik abiatuko gara. Hala ere, esan beharra dago 1986. urtean aurkituriko eta hainbat itxaropen lortu dituen tenperatura altuko supereroankortasuna ez dela ulertzen. #### **SUPEREROANKORTASUNA**\* Heike Kammerling Onnes zientzialariak Leiden-go unibertsitatean 1908.urtean He gasa (egonkorrena) likidotzea lortu zuen, hots, –260 °C tenperatura jaistea lortu zuen. Handik hiru urtera, bere bizitza zuzendu zuen helburuari jarraituz, hots, «Neurketen bidez ezagutzara», merkurioa tenperatura batetik behera erresistentzia elektrikoa galtzen zuela aurkitu zuen, hots, supereroale bihurtzen zela. Hurrengo urteetan tenperatura batetik behera (Tenperatura kritikoa) propietate hori erakusten zuten hainbat metal elemental aurkitu zituzten. Hala ere, propietate berezi horrek ia 50 urtez esplikatu gabe iraun zuen. Supereroankortasunaren inguruan hainbat aurrerapen eta fenomeno berri aurkitu arren, 1957. urtera arte itxaron behar izan zen John Bardeen, Leon Cooper eta John Robert Schrieffer zientzialariek BCS teoria plazaratu arte. Teoria honen arabera, supereroankortasunaren jatorria elektroi-bikoteen (Cooper-bikoteak deritzenen) kondentsazioan datza. Material supereroalean Cooper-bikoteek era koordinatuan higituz doaz eta higidura koordinatuak eragiten du energiaren galera eza. Kasu honetan, metaletan ez bezala, elektroi bakar batek ezin gal dezake energia ioiekin talka bat egin ostean, Cooper-bikote guztiek batera gal beharko lukete energia, eta horrek energia asko eskatuko luke; beraz, tenperatura kritikoaren azpitik elektroi-bikoteek energia galdu gabe, hots, erresistentzia elektrikorik gabe bidaia dezakete supereroalean barrena. Supereroankortasuna oso garrantzitsua da hainbat ikuspegitatik, eta fenomeno hori tenperatura askoz altuagoetan gertatuko balitz, egungo gizartean iraultza teknologikoa ekar lezake. Ohar gaitezen etxeetako argi-indarra (elektrizitatea) sorlekuetatik (zentral elektrikoetatik) kableen bidez ehunka kilometro bidaiatu ostean gure etxeetaraino iristen dela. Bide horretan, berotasun moduan (Joule efektuaren bidez) energia asko galtzen da; izan ere, zentral elektrikoan sorturiko energia asko (~ %30) bidean galtzen da eta horrek elektrizitatea garestia izatea dakar. Kable horiek, Cu-koak izan beharrean supereroaleak balira, zentraletan sorturiko energia elektriko osoa gure etxeetaraino iritsiko litzateke bidean ezer galdu gabe. Honek ekarriko lukeen elektrizitatearen merketzea itzela litzateke, hots, energia elektrikoa askoz merkeagoa litzateke. <sup>\*</sup> EKAIAk eroaltasuna eta supereroaltasuna hobesten ditu. Berotasun-galerak kaltegarriak diren beste hainbat arlok ere ikaragarrizko abantaila jasoko lukete, adibidez konputagailuen ahalmena eta abiadura nabariki handituko lirateke. Baina arazo bat dago BCS teoriak esplikatzen dituen supereroaleen tenperatura kritikoa, hots, tenperatura horren azpitik superoale-egoeran ipintzen dituena oso baxua da. 1985. urtean ezagutzen zen tenperatura kritiko altuena –250 °C-tara iristen zen, hots, oso baxua zen erabilpen praktikoetarako. Hala ere, gaur egun supereroaleak oso erabiliak dira eremu magnetiko handiak lortzeko eta adibidez, hain ezaguna bihurtu zaigun erresonantzia magnetiko nuklearreko gorputzaren irudiak egiteko bide ia bakarra da: eremu magnetiko bortitzak sortzeko harila supereroaleetan tenperatura hain baxua, –269 °C, erabili behar denez, gorputzaren erresonantzia-irudiak oso garestiak dira. Halaber, eremu magnetiko bortitz horiek ikerketa handian (large facilities) zein txikian (ikerketa-laborategi arruntak) oso erabiliak dira. Ikerketa handiaz berba egiten denean, azeleragailu handiez ari gara, horietan partikulen higidura kontrolatu egin behar da partikulen arteko edota partikula antipartikulen talkak sortzeko (colliders), erradiazio elektromagnetikoa sortzeko (sinkrotroiak)... Fusio-proiektuek ere, plasmak (partikula positiboez zein negatiboez osaturiko sistema neutroa) ehunka milioiko tenperaturetan mantentzeko (izarretan bezalaxe, nukleoen arteko fusio-erreakzioak gerta daitezen) eremu magnetiko bortitzek sor dezaketen partikula kargatuen konfinamendua gerta dadin, supereroaleak behar dituzte. Hainbat ikertzailek lana gogotik egin dute supereroankortasunaren tenperatura kritikoa altxatzeko. Urtetan ahaleginak hutsalak izan ziren: 30 urtetan tenperatura kritikoa 8 gradu besterik ez zuten igotzea lortu. Bat-batean, ![](_page_12_Figure_3.jpeg) **6. irudia.** Supereroaleen tenperatura kritikoaren hazkuntza XX. mendean barrena. supereroankortasunean ikertzen ari ziren taldeak gero eta gutxiago zirenean, 1986. urtean hain zuzen ere, Georg Bednorz eta Alexander Müller-ek tenperatura kritikoa –230 °C-ra igo zuten oxido keramiko konplexu bat erabiliz. Une honetan, giro-tenperaturara hurbiltzeko asmoz, tenperatura kritiko altuagoko supereroaleak aurkitzeko lasterketa bortitza hasi zen munduko laborategien artean (ikus 6 irudia). 1987. urtean tenperatura kritikoa –182 °C-raino igo zen, marka oso garrantzitsua da, tenperatura hori nitrogeno likidoaren tenperaturaren (–196 °C) gainetik geratzen baita eta nitrogeno likidoa lortzea erraza eta merkea baita. Egun supereroankortasunaren tenperatura kritiko altuena –135 °C tenperaturan dago (HgTlCuO konposatuan), oraindik giro- -tenperaturatik urrun, baina mende honetan, beharbada, giro-tenperaturan ere material supereroaleak izan ditzakegu, beraiek ekarriko dituzten onurekin. Tenperatura altuko supereroankortasuna ezin da BCS teoriaren bidez azaldu. Material berri hauekin, berriro ere ezjakintasuna dator, ez baitakigu tenperatura altuko supereroankortasunaren fenomenoa gidatzen duen fisika zein den. Supereroankortasuna berriro ere, 90 urte pasa eta gero, ulertu gabeko problemen kutxan kokatu behar izan da. Problema honetan, agerian dago konplexutasunak fisika berria sortu duela, baina oraindik ez dakigu zer den azpian dagoena. ### **TEORIA ELEKTRONIKOAREN AURRERAPENAK** Aurretik aipatu dugun bezala, Schrödinger-ren ekuazioak emaitza ezin-hobeak eman zituen Hidrogeno molekularen eta Helioaren espektro atomikoak azaltzen. Argi geratu zen ekuazio hori eta berarekin bat zetorrena bide zuzena zirela egitura atomikoari aurre egiteko. Arazo bakarra, materia errealari aurre egiteko ezintasunean zetzan, hots, 1023 atomo kopuruko sistemak handiegiak zirela Schrödinger-ren ekuazio xumearekin aurre egiteko. Hala ere, ikertzaileek irudimena erabili zuten eta maila kuantitatiboan gai ez izan arren, maila kualitatiboan, hots, fenomenoen ulermenean lorpen garrantzitsuak izan zituzten. 1964-65 urteetan jauzi garrantzitsua eman zen egitura atomikoaren teorian. P. Hohenberg, W. Kohn eta L. Sham Dentsitate Funtzionalaren Teoria (DFT) garatu zuten eta harrezkero, konputagailuen muga ahantzi gabe, bidea zabalik dago oinarrizko printzipioen bidez, parametro esperimentalik erabili gabe, egitura atomikoari dagozkion kalkulu kuantitatiboak egiteko. Egun elektroi- eta spin-dentsitateak, oinarrizko energiak, gelaska-parametroak, gainazal-energiak, fonoien sakabanaketak, momentu magnetikoak... esperimentuekiko %1-%20 erroreaz egin daitezke. Gainera, egun teknika teoriko hauek oso erabiliak dira fenomeno edo propietate berriak aurresateko. Berriro ere diot, konputagailuen ahalmenaren muga ahazten badugu, edozein sistema konplexu eta makroskopikoren azterketa mikroskopikoa elektroien mailan eginik, material horren propietateak aurresan zitezkeen, sistema biologikoenak barne. Esan beharra dago, konputazio elektronikoa arlo mugatu eta berezia bezala garatu dela, funtsezko teoria eta esperimentuen artean. Mende berri honen hasieran, hainbat taldek konputazio elektronikoaren bidez, oinarrizko materia biologikoarekin ikerketan dihardute. #### **INGENIARITZA KUANTIKOA** XX. mendeko 70.eko hamarkadan abiaturik, ingeniaritza kuantikoak eta miniaturizazioak garrantzi handia lortu dute gure gizartean. Izan ere, XX. mendean gainazalen zientzian edo orokorrago bi dimentsioko (2D) zientzian iraultza itzela suertatu da. Horren arrazoia, berriro ere teknologian datza. Mende honetan huts-teknologia, 0,0001 torr mailatik 0,0000000001 torr mailara iritsi da, atomo eta molekulen deposizioa ere doitasun maila itzelera iritsi da. Honen ondorioz, Molekula Sorten Epitaxia Teknikak (MBE) substratu baten gainean atomo-geruzak banan-banan eraiki ditzake, osaera %1-eraino kontrolatuz. Gainera elektroien litografiari esker, era horretan eraikitako materialen gainazaletan eite edo forma desberdinak irudika daitezke. Beraz, erdieroaleen edota material magnetikoen arteko heteroegiturak eta eite desberdinetako gainazalak eraiki daitezke. Hala ere, deigarriena beraien neurria da. Gaur egun, konputagailuetako «txip»-etan ipintzen diren transistoreek 0,2 mikrometroko albokoak eduki ditzakete, hots, 200 nanometrokoak. Honi atxikitu behar zaio azken 20 urteetan miniaturizazioak konputagailuetan eragin duen memoriaren handipen itzela. 1992. urtean, IBM konpaniak 100nm-ko alboa zuen MOSFET transistore bat (gure ordenagailuetan erabilienetakoa) eraiki zuen, informazioa metatzeko ahalmena 16Mbit-etik 4 Gigabit-era handituz. Gauza hauek ez dira mugatzen konputagailuetako transistoreetara, neurri-maila horiekin beste hainbat tresna kuantiko eraikitzen dira, adibidez putzu kuantikoak, laser-diodoak... Gaur egun, beste neurri-eskala bat definitu berri da, nanozientzia/nanoteknologiarena, hain zuzen ere. Neurri-eskala 1-100nm tartean dago eta eraikitakoa 1, 2 edo 3 dimentsiokoa izan daiteke. Aipaturikoa garrantzitsua bada ere, Ingeniaritza Kuantikoa oraindik ere urrunago iritsi da, atomo soilei behatzeaz gain manipulatu ere egin ditzake. Bai!, banan-banan manipula ditzake!. Zientziak eta teknologiak hasi berri dute mundu berri honetan, baina argiro XXI. mendean jarraipen sendoa izango duela. Hau guztia G. Binning eta H. Rohrer zientzialariak 1981. urtean garaturiko Ekorketako Tunel Mikroskopioarekin (STM) hasi zen. STM mikroskopioa mekanikoki posizionatua eta elektrikoki sentikorra den *hatz* nanometrikoa da, berarekin atomoak, molekulak edo beste objektu txikiak «ikus» edota atomoekin banan-banan «jolas» daiteke. Boladan dago 7 irudiko elektroien itxitura kuantikoak eraikitzea. Irudian, kobrezko azal baten gainean 48 burdin atomok eraztun bat osatzen dute (12,5 nm-ko erradioa duena) eta STM berare- kin lorturiko irudian oso ondo ikusten dira «olatu» batzuk eraztunaren barruan. «Olatu» horiek kobrezko azalaren elektroiak dira beraien uhin itxura argi adieraziz, horregatik eraikuntza hauei elektroien itxitura kuantikoak esan ohi zaie. Baina, atomoz atomo eginiko munduko mapak, hizki arraroak edo beste zenbait gauza aurki daitezke. Beraz, baiezta daiteke atomo, molekula eta nanometro mailako objektuak ez direla ukiezinak. ![](_page_15_Picture_2.jpeg) **7. irudia.** Elektroien itxitura kuantikoa. Kobrezko gainazal baten gainean 48 burdin atomok, banan-banan kokatuta, 12,5 nm-ko erradioa duen eraztun bat osatzen dute. Barneko «olatuek», kobrezko gainazaleko elektroiak dira, eta beren uhin itxura argiro adierazten dute. STM-ren bidez ikertzen den hainbat sistema, gainazaletako katalisis- -erreakzioak edo erreakzio kimikoak, maila atomikoan gertaturikoak dira. Beraz, maila nanometrikoan ezin bereiz ditzakegu gehiago fisika eta kimika: biek bat egiten dute. Are gehiago, oinarrizko material biologikoa ere, DNA, lipidoak, proteinak... maila nanometrikokoak dira eta goian aipatu den bezala, XX. mendearen amaieran material bilogikoen egitura eta beraien arteko elkarrekintzak modelatzen hasi ziren. Horretarako garrantzi handia izan dute STM mikroskopioa eta agertu berri diren antzeko beste hainbat mikroskopio motak. Beraz, zalantzarik gabe maila nanometrikoan Fisika, Kimika eta Biologia bat egiten dutela baiezta dezakegu. Mende honetan, konputagailuen ahalmenaren handipenaren eskutik, hiru zientzien arteko harremanak bat egingo du are gehiago maila nanometrikoan. #### **DESORDENA AZALTZEN DUTEN MATERIALAK** Aurreko ataleko azken paragrafoan izan ezik, material ordenatuei buruz berba egin da. Max Von Lauek 1912. urtean X izpiak solido batez difraktatuak zirela aurkitu zuen, eta agerian utzi zuen solidoak atomoen egitura ordenatuak direla, hobeto esanik, atomoen kokapenetan egitura-periodizitatea erakusten dutela. Honaino material ordenatuei edo periodikoei buruz eztabaidatu da. XX. mendean ere, materiaren periodizitate faltak sortzen dituen propietateen garrantziaz jabetu ziren. Periodizitate falta, hainbat mailatakoa izan daiteke. Periodizitate falta txikia izan daiteke, atomo bat bere tokian ez dagoenean (hutsunea, interstiziala...) gertatzen den bezalakoa. Periodizitate falta txiki horrek garrantzi handia izan dezake materialaren propietateetan, erdieroaleen propietate optikoetan adibidez. Periodizitate falta handixeagoa ere izan daiteke, atomo-lerro bat falta izateagatik (dislokazioa) gertatzen dena adibidez. 60.eko hamarkadako 2CV autoen txapa ahulak gogortzeko txaparen materialean dislokazioak sortzen ziren (gogoratu txaparen kurbadurak) deformatuz eta era horretan materiala gogortuz. Beste muturrean periodizitate falta osoko materialak daude. Desordena osoa duten material amorfoak, hain zuzen ere (ikus 8. irudia). Material amorfoek erakusten dituzten propietateak, osaera bereko material ordenatuekiko erabat desberdinak izaten dira. Material hauek gero eta erabiliagoak dira, adibidez bankuko txarteletan gu identifikatzeko. ![](_page_16_Picture_4.jpeg) ![](_page_16_Picture_5.jpeg) **8. irudia.** FeNiSiB amorfoaren sorrera. Osaera horretako likidoa, biraka oso arin dagoen kobrezko gurpilaren gainera erortarazten da. Era honetan, 1.000.000 gradu/s-ko hozte-abiadura jasanda, likidoa oso arin solidotzen da, eta atomoen kokapena likidorenaren antzekoa delarik, atomoen kokapenean periodizitate falta osoa erakusten du. Periodizitate falta duten materialen beste atal garrantzitsu bat material polimerikoena da, betiko material metalikoak autoetan ordezkatzen ari direnak edo aspaldidanik arropen artilea ordezkatu dutenak. Material hauek, egitura-materialtzat hartu dira, eta aplikazio horietan erabili eta erabiltzen dira, baina azken urteotan material hauek eroaleak edo erdieroaleak izateko edo eroale modura jokatzeko diseina daitezke (Kimikako azken Nobel saria polimero eroalea lortu zuen taldearen buruari eman diote) eta mende honetan gaurko erdieroaleei eta material metalikoei konpetentzia handia egingo diete. Aipatu beharra dago oinarrizko printzipioetatik abiaturiko teoria oraindik urrun dagoela, material hauetan periodizitate faltak arazo larriak eragiten baititu material hauen kalkulu elektronikoak egiterakoan. Edonola, konputagailuen ahalmenaren handipenarekin, XXI. mendean fenomenologiatik aurresankortasunera pasatzeko bidea zabalduko dela pentsa daiteke. #### **ONDORIOA** Aurreko lerroetan, konplexutasunak duen garrantziaz aritu gara. Naturaren oinarrizko lege guztiak ongi ezagutu arren, unibertsoa oso-osorik ezin berreraiki daitekeela azaldu nahi izan dugu. Azken mendeak hori, argi eta garbi erakutsi digu, hots, oinarrizko legeek ezin aurresan ditzakete naturak gordetzen dituen hainbat fenomeno eta kontzeptu. Hau guztia borobiltzeko, Phil Anderson fisikako nobel saridunaren hitzekin amaituko dugu «More is Different». #### **BIBLIOGRAFIA** Gaiari buruzko testu orokor batzuk ondokoak dira: BEDERSON, B., Guest Editor, 1999. «Special Issue in Honor of The Centenary of the American Physical Society, March 1999», *Review of Modern Physics*. LAURIE, B., PAIS, M.A., PIPPARD, B., Editors, 1995. *Twentieth Century Physics,* Institute of physics, Philadelphia. RIORDAN, M. and HODDESON, L., 1997. *Crystal Fire: The Birth of the Information Age*. (W.W. Norton, New York). BINNING, G. and ROHRER, H., 1987. «Scanning Tunneling Microscopy-from Birth to Adolescence» (Nobel Lecture) *Rev. Mod. Phys.* **59,** 615. CHAIKIN, P. and LUBENSKY, 1995. *Principles of Condensed Matter Physics.* Cambridge University, Cambridge, Englans.
aldizkariak.v1-7-93
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 9 _1993_4", "issue": "Zk. 9 _1993_", "year": "1993", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990)** ## **Ana Eizagirre Sagardia** Egun, alfabetatzearen azterketa historikoek daramaten ikerketa-ildo berriei jarraikiz, zeinek alfabetatze-prozesuaren ezagutza osorako eskolaratze-prozesua ikastearekin bat tokian tokiko hizkuntzaren ahozko zein idatzizko erabilera ikertzea derrigorrezkotzat joko duten, saiatu gara, artikulu honetan, 1970-1990 epealdirako euskal alfabetatzearen eredua marrazten, funtsean eta bereziki euskararen gizarte-erabileran oinarrituz. Lau izan dira 70.eko hamarkadan zein 80.ekoan ezagutu nahi izan ditugun esparruak: euskararen ahozko erabilera, irakurketa eta idazketaren gizarte-erabilera, hizkuntz estandarizazioaren maila eta euskararen modernotzea eta, azkenik, euskararako plangintzaren beharraren azterketa. #### **Sarrera** Alfabetatze-era bakoitza kultur prozesu barruan eta kultur prozesu hau berriz epe sozio-historiko batzuetan epe hauek markatzen dituzten joeren baldintzapean eraikitzen dela kontutan hartuz, saiatu gara 1970-1990 epealdiko euskararen erabileraren azterketaren bitartez euskal alfabetatzearen eredua marrazten laguntzen. Haur zein helduen eskolaratze- -fenomenoak euskal alfabetatzearentzat momentu honetan hartzen duen garrantzia azpimarratzekoa bada ere, derrigorrezko ikusten dugu euskarak izaniko gizarte-erabilerari so egitea, esparru zabal honetan garatuko baita delako alfabetatze-prozesua. 70.eko hamarkada, euskararen erabilerari dagokionez, publikotasun- -mailan euskararen erabilera ezarri eta garatzeko asmotan burutuko diren ekintza eta proposamenen arloan etapa interesgarrienetariko bat dugu. Ezin ahantz garai honetan bizi den testuinguru politiko eta soziala Euskal Herriko kultur eta hizkuntz aldarrikapenetarako ongarri egokia dela. Francoren aurkako borrokak elementu hauek kuestionagaitzak egingo ditu aldaketa politikoa planteatzeko garaian. Zentzu honetan kultur proposamen eta herri-erreibindikazio bizi eta anitzen epea da. Aipatu behar da, halaber, fenomeno honek euskararen erabilpen pribatu eta publikoaren arteko bereizketa suposatzen duela. Azken esparru honetan izan ere galduko du garrantzia hizkuntzarekiko errepresioak, gizarte- -presio eta herri-aldarrikapenak direla medio. Zentzu honetan isiltasuneko kultura batetik euskal identitatearen ezaugarrien erreibindikazio publikora igaroko litzateke. Epealdiaren bukaeraldean delako erreibindikazio horiek beren ekintzak erregulatzen saiatuko diren erakunde sortu berrietan hezurmamituz joango direla ikusi ahal izango dugu. Izan ere 80.eko hamarkadaren aurreko hamarkadan zehar luzaturiko euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza eta erabileraren gizarteratze berria arautu eta bideratu beharra, hain zuzen, bi joera edo ikusmolde bereizi bezain garrantzitsutan ikusten dugu: batetik, euskarak bizi duen ordezkapen- -prozesua gainditu eta euskararen erabileraren berreskurapen pertsonala, soziala, kulturala eta lurraldetasunezkoa bidera dezakeen normalkuntzaren ardatzaren inguruan ekingo duten herri-erakundeetan eta, bestetik, testuinguru politiko berriak sorturiko banaketa geografikoan eta elebitasun sozialaren ereduan oinarrituz, euskararen ezagutza eta erabilera arautzen saiatuko diren erakunde politiko-administratiboetan. Euskara, diglosia zokoratzailearen egoeran egonik, suspertze-prozesua hasten ari den gertakari sozial, oraindik orain, zatikatu eta desegituratu honetan, haur zein helduen euskalduntze- eta alfabetatze- -prozesuak bultzatzearekin batera, euskara erabiltzeko gizarte-aukera desberdinak eskaintzea eta euskara erabilaraztea izango dira batzuen zein besteen helburu eta kezkarik nagusienetarikoak. Euskararen erabilpen sozialari dagokionez, hiru esparru bereizten ditugu: - 1.- Hizkuntzaren ahozko erabilera, gizarte- eta komunikazio-esparruetatik abiatuz, bertsolaritza, kantagintza, antzerki zein zinemagintzarekiko erreferentzia bereziaz aztertua izango dena. - 2.- Irakurketa eta idazketaren erabilera dei genezakeen bat, kultur gisa definituriko esparru baten barruan, euskal liburugintza, aldizkarigintza eta prentsaren bitartez aztertu ahal izango duguna. - 3.- Hizkuntz estandarizazio maila eta euskararen modernotzea, hizkuntzaren erabilera sozialarekin zuzenean erlazionaturik ez egon arren, alfabetatze-prozesuan nola hizkuntz normalkuntzan ukaezinezko eragina duena. - 4.- Eta azkenik, plangintzaren beharraren azterketa, berau egoeraren adierazle suertatzeaz gain euskal alfabetatzearen prozesurako proposatzen den irtenbide posible gisa ulertua. Testuinguru moduan aintzakotzat hartu beharko da, halaber, hezkuntz esparrua, non lehen mailako alfabetatze-mailak lortuko diren. Beste atal batean aipatu den bezala, ikastolaren fenomenoa euskararen ahozko zein idatzizko erabilera bermatuz joango den mekanismo bat izango dugu. Zentzu honetan oinarrizko suertatzen da eskolaratze- -prozesua euskararen erabilpenarekiko behatzen den aurrerakuntza ulertzeko. ## **1. Herri-euskara** Hizkuntz normalizazioaren barnean kontutan hartu behar dugun elementu bat aho-kulturarena izango da, hizkuntzaren komunikazio-erabilpena eta kultur erabilpena edo erabilpen erreibindikatzailea bereiztuko direlarik. Honela, euskarak gizarte- -komunikabideetan zenbaiterainoko sarbidea izan duen batetik, eta bestetik, momentuan indar handiz adierazi diren ahozko kultur erak zeintzuk izan diren aztertzea genuke helburu. Ildo honetatik, bada, irratia, Euskal Kanta Berria eta Bertsolaritza izango dira, aurreko urteetan sortutakoari jarraipidea emanez eta bakoitza bere berezko ezaugarriekin, 70.eko hamarkadan ahozko kulturaren esparruan euskara eta euskal kulturaren kontzientziatze- eta erreibindikazio- -lanari gogorkien eutsi dioten arloak. Zeharka, eta eskuartean ditugun datuetan oinarrituz, euskal alfabetatzearengan izan duten eragina marrazten saiatu gara, fenomeno zabalak izanik, eremu bakoitzak berean, bazterrezineko bultzada eman diotela uste baitugu euskararen idazketa- eta irakurketa-prozesuari: euskararekiko kontzientzia piztearekin batera, irratiek barne zein kanpo alfabetatze ahaleginak eginez; Bertsolaritzan, bertso-paperen bitartez, eta kantagintzan diska, eta kanta-liburuen bitartez. Halaber, Irratia, Telebista eta Bertsolaritzarekin batera, euskal Antzerkia eta Zineman emango da hurrengo hamarkadan, gure ustez, eta ahozko kulturari dagokionez, euskararen normalkuntzarako aurrerapausorik adierazgarrienetarikoak. Zentzu honetan nabarmentzekoa dira komunikabide-mailan sorturiko euskara hutsezko programazioak, hala nola, ETB, Euskadi Irratia; euskal zinemagintzaren sorrera; bertsolaritza- -mailan sorturiko bertsolarien belaunaldi berria eta honekin batera emaniko gizarte-hedapen edo "boom"a; euskal antzerkigintzan buruturiko emankizun anitzak eta sorturiko gizarte-ohiartzuna etab., alfabetatzerako oinarrizko suertatzen den ahozko kulturaren mailako euskararen erabileran oraindaino ezezaguna izan den bilakaera suposatzen duten heinean. ## **1.1. Komunikabideak** Komunikabideen atal honetan aintzakotzat hartu beharko ditugu entzunezko zein ikus-entzunezkoak, hots, irratia eta telebista, hauek giza erlazioetan, kultur erlazioetan eta ondorioz herriaren alfabetakuntzan eragingo baitute nahiz eta, idatzizko komunikazioarekin konparatuz, zeharkako eragina izan batipat hauena. Euskararen erabilerari dagokionez, telebistaren alorrean, ezer gutxi esan badezakegu ere lehenengo hamarkadarako, bestelakoa izango dugu irratigintzan eramaniko bilakaera. Euskara, folklore eta baserritarren mailara soilik mugatuko litzatekeen fasearen (1966. urterartekoa gutxi gora behera) ondoren, aztergai dugun epealdia bete-betean hartzen dituen bigarren fase bat ("maila diglosiko"koa, 1966-1976) eta hirugarren fase bat ("elebitasun maila"koa, 1976tik aurrerakoa) edukiko genituzke.1 Bigarren fase honen ezaugarriak Loiolako Herri Irrtiak 10 urteetan (1966-1976) zehar eramandako bidean ikusi ahal izango ditugu hobekien. Irrati sendo, hedapen handiko (momentu puntetan 300.000 biztanletik gorako entzulegoa eduki zezakeena) eta euskaran interesaturiko honetan esan daiteke egongo dela euskararen normalizazioa, egungo komunikabide batean iharduteko euskara gaitzea alegia. Bertan, euskara nekazal ingurutik atera eta hiri-inguru industrialdunera eraman nahiko da, hizkuntza normalizatu batean diharduen edozein irratik eskainiko lukeen informazio ugari eta zabala euskaraz eskaini nahirik. Honek, bestalde, zenbait arazo ekarriko du: tekniko-profesional mailakoak (plantillako langilego guztia, nahiz euskalduna izan, ez da erredakzio-lana euskaraz egiteko edo eta mikrofono aurrean behar bezala hitz egiteko gai izango) eta, euskararen batasunaren eta entzulegoaren alfabetatze-mailaren arazoak, besteren artean. Arazo hauek direla eta, hasieran programazioaren % 20 besterik ez da eskainiko euskaraz. Aipagarria da, bestalde, irratiak entzulegoan duen eraginaz eta bereziki entzulegoak irratiarekiko duen komunikazio idatziaz ohar gaitezen, irratikoek bertakoek zenbaitetan diotena: "(...) Como prueba palpable de que el euskera en la emisora influye sobre los oyentes, los de Loyola dicen que si en una temporada ellos utilizan determinada expresión "agurtuaz" por ejemplo, las cartas llegan diciendo lo mismo. Y si cambian a "agurtuz", durante otra temporada las cartas también lo harán."2 Hasieran apaiz batzuen idatziak bakarrik heltzen bazitzaizkien euskaraz, hamar urtetara irratira iristen diren idatzien erdia baino gehiago euskaraz idatziak izango dira, gramatika- -zuzenketa maila altuarekin diotenez. "Cuando el entrevistado sabe euskera nos pide que le entrevistemos en su lengua"3 diote Loiolako erreportariek. Jarrera-aldaketa hau, noski, ez da berehalakoan sortuko eta, zentzu honetan aipatzekoa da ere barne- zein kanpo-alfabetatzea bultzatzearren irratiak berak eginiko ahalegina. "En los primeros años, y todavía hoy, se insistía a los oyentes para que enviaran sus cartas en euskera, ayudándoles a ello dando los modos y clichés utilizados bien para pedir un disco o un rosario o bien para saludar a alguien (...)La propia alfabetización de la emisora ha hecho vencer el temor del ridículo que en los primeros años manifestaban los oyentes al pedir perdón por su euskera incorrecto o por no hacerlo en esta lengua. Hoy es raro el que manifiesten esto."4 Ondorengo fasea 1976ko Martxoaren 27an Donostia, Bilbo eta Loiolako Herri Irratiek eginiko "24 orduak euskaraz" saioak markatuko du bereziki. Euskaldun herritarren eskaerari erantzunez eginiko saio honetan ordurarteko marka guztiak hautsiko dira: egun osoa euskaraz, edozein gai jorratuz eta ondo hitz eginez, populazio garrantzitsu batek defendatu eta arretaz harturiko saioa. Emisora bakoitzak euskararekiko jarrera berezia izan arren, maila batean edo bestean euskara beren programazioan sartzera behartuak sentiaraziko dira eta, urte batzuk lehenago honelakorik planteatzen ez bazuten ere, momentu horretan 17 emisoretatik 10ek gutxienez jarriko dute gaia mahai gainean.5 Hasierako pausua emanik, pixkanaka-pixkanaka areagotuz joango da euskararen presentzia irratietan, iraunkor diren arazoei aurre eginez: besteren artean euskaraz ondo hitz egiten eta idazten dakien, euskal mundu sozio-kulturala ezagutzen duen, eta kultur prestaketa maila duen langilegoa aurkitzearena6. Apostu garbia egin zuten irratiek (Donostia eta Loiolako Herri Irratiek...) gogor eutsiko diote ondorengo urteetan euskararen erabilpenari eguneroko programazioan, beste irrati pribatuek baino jarrera zabalagoa azalduz. Orohar, halere, Iparraldea zein Hegoaldea kontutan hartuz, 30 irratitik gorako kopurua izanik Euskal Herrian entzulegoa duena (nahiz bertakoen esku ez egon gehienak), euskaraz emaniko emisioa ez da programazio osoaren erdira ere iritsiko; herrialde autonomikoetako 19 irratiek ematen duten programazio- -ordu guztietatik, zazpitik bat besterik ez da euskaraz adibidez. Entzule gehien duten kateak (lau katearen artean entzulego osoaren erdia baino gehiago hartzen dutenak) kontutan hartzen baditugu, bestalde, euskara agertu ere ez dela egiten ikusten da. 7 Irratigintzaren testuinguru orokor honetan, hain zuzen, kokatu beharko dugu euskara hutsezko programazio osatua eskainiko duen irratigintzaren sorrera eta bilakaera, fenomeno hau izango baita, aurreko hamarkadekin erkatuz, euskararen normalkuntzarekiko ekarpen nagusienetarikoa. Zentzu honetan emaniko pausuak, halaber, azterketa bereizia eskatuko dute (banaketa politiko-administratiboa medio), euskararen normalkuntzaren beste zenbait arlotan bezala, Nafarroak, Euskal Autonomi Elkarteak eta Iparraldeak. Euskal Autonomi Elkartea izan da, administrazio mailan bederen, "Euskadi Irratia" sortzearekin aurrerapausorik garrantzitsuena eman duena, eta, nolabait, beste euskal herrialdeetan ere eragina izan duena8. Irratigintza ofizialean, edo hobe esanda populazio osoari zuzenduriko irratietan, emaniko aurrerapausoa ukaezinezkoa da. Dena den, arlo honetan euskararen alde eginiko saiakera anitzak aipatzekotan, 80.eko hamarkadan sorturiko "Irrati libre" deiturikoen fenomenoa ere ezin dugu bazterrean utzi. Herritarren borondatean sustengatuz aurrera jo duten herriari zein auzoari begira eginiko irrati txiki hauetan euskararenganako jarrera positiboa modu desberdinetan gauzatu arren (programazio osoa euskara hutsez ematen dutenak dexente izanik, denetan ez bada ere, euskara present dagoelarik), irrati ofizialekin batera euskararen normalkuntzarako oinarri bihurtu dira. Telebistari dagokionez, bestalde, aspaldiko erreibindikazioa izan arren euskarazko telebistaren eskaera (ikus besteren artean, UEU-k 1979. urtean plazaratutako manifestua), 80.eko hamarkadaren hasieran indartuko da euskal telebista eta irratiaren aldeko herri-presioa. Eskabidearen lekuko dugu, zentzu honetan, Euskal Herrian Euskaraz herri-erakundeak buruturiko kanpaina 9. Euskal Telebista sortzen da goian aipaturiko legearen arabera, 1983ko urtarrilaz geroztik programazioa emanez, eta hasiera bateko erdararen presentzia pixkanaka gutxituz. Beronen hedapenari dagokionez, bestalde, Euskal Autonomi Elkarteari begira sortu zen eta herri-ekimenari esker, euskal zaletasunak zein abertzaletasunak bultzaturik, ahalbideratu izan da Iparraldean nola Nafarroan ikusi ahal izatea. Erdarazko komunikabideak maila diglosikotik elebitasun-maila izatera igarotzeaz beste hainbeste esan behar da. Eusko Jaurlaritzak ETB2 kanala sortzearekin auzia konpondutzat ematen badu ere, FR3 Akitaniarako programazio berezia, Telenorte eta Telenavarra kanalen jokabidea ikusirik10 ezin esango da elebitasuneranzko pausorik eman denik ez kantitate-mailan ez eta kalitate-mailan ere. ## **1.2. Euskal Kantagintza, Antzerkia eta Zinema** Kantagintzak badu garrantzirik eskuartean dugun (Alfabetatze- -prozesua) gaiaren azterketan, oinarriz ahozko kulturan sustraituriko fenomenoa izaki, ahozkotasunean soilik oinarrituriko helerazpen- -prozesua gainditurik, ahozko adierazpena hitz idatzi ere bihurtzen den unean. Hitz kantatuaren idazte-prozesuaren azterketak duen garrantzia gutxietsi gabe, prozesu honek momentu desberdinetan lituzkeen ezaugarri propio eta desberdinez oharturik, aurreragoko lan sakonago eta zehatzago baterako aztergai egoki deritzogu kantariaren alfabetatze-modu eta motibazioen lanketari eta oraingoan, beraz, irakurketa-prozesuaren bilakaeran duen esanahiaz arduratuko gara, erritmo eta musikaz baliatuz entzule-irakurleak bere irakurketa eta memorizaziorako gaitasunak lantzeko duen tresna garrantzitsua den heinean. Hor ditugu adibidez diska eta kantutegiak, batean zein bestean musikarekin batera kantaren testu idatzia eskainiz entzule-irakurleari, irakurtzen ikasteko zein praktikatzeko aukera aproposa eskura dezakeelarik. Zer esanik ez, honelako fenomeno batek askoz ere garrantzi handiagoa hartuko du kantagintza bera gizarte- -fenomeno zabal eta sendoa denean. Hots, Euskal Kanta Berriaren kasua: komunikabide arinagoa, zuzenagoa eta ulerterrazagoa, irrati eta kantarien mugikortasunari esker jende xehearen baitan arrakasta beroa izanikoa. Luis Iriondo jaunak dioena "Gure herrian, publikoa irakurtzeko premiatik askatu duen bitarteko teknikoa izan dela kanta, esatera ausartuko nintzateke"11 hein batetan egia bada ere, pentsa dezakegu, era berean, kantak (Kanta Berriaren fenomenoak batez ere) eskaini diola euskaldunari irakurketarako motibazioa, eta euskararen irakurketa erraz, arin eta hedatuaren aukera Euskal Herriari. Euskal Kanta Berriaren sorreran eta ondorengo bilakaeran, alabaina, hainbat momentu edo eperekin egingo dugu topo. Lehenengo epea (1965- -1970 inguruko aldia), Michel Labéguerieren diskak edo Nemesio Etxaniz bezalako gizonek eginiko kantutegi-lanak erreferentzi puntu harturik, "Ez dok amairu" taldearen inguruan ihardun zuten kantari, musika-tresna jole eta zenbait artistek osatuko lukete. Emanaldi gehien, eta denboraz gehien iraun duen taldea hau bada ere, aipatzekoak dira Bizkaian, 1968an sorturiko Herrikoi, Beti Alai eta Zintzoak taldeak (zenbait taldekideren gartzelaratzea eta erbesteratzea zirela bide, emanaldi bat edo beste eskaini orduko desegin zena), lehenengoarekin batera beraiek izan baitziren mugimendu berriari bultzadarik handiena eman eta talde-multzo handienak erakarri zituztenak. 1965. urtearen inguruan koka genitzakeen lehen urratsetan asmo nagusi bat nabarmentzen da beste guztien gainetik: hutsune bat betetzeko asmoa. Kantarien lana berreskurapen- -lana izango zen, batipat. "Kantatzeko era herrikoi baten errekuperazioarekin batera –kanta zaharrak ere jasoz– hizkuntzaren eta herriko kontzientziaren errekuperazioa."12 Bigarren epe bat (1970-1975)13 asperdurak, kritikak eta konparaketek eragindako epealdia izango dugu. Azken urteetako joerek sorturiko asperdura eta monotonia gainditu nahirik, estetika eta espresioaren lanketa paregabe bat eskainiz, sortuko du "Ez dok amairu" taldeak, J. A. Artzeren eraginez, "Baga, Biga, Higa" espektakulua, 1970. urtearen inguruan; "razionaltasuna" eta "profesionaltasuna" errebindikatuz, funtzionaltasun estetikoaren alde egindako planteamenduaren lehengo fruitua 14. Ekitaldi honek ez du Hegoaldean parekorik izango, "Ez dok amairu" taldea desegina geratu ondoren, 80.eko hamarkadararte. Kantari zein ekitaldiei herriak eginiko kritikak bultzaturik, erreflexio eta apaltasunezko jarrerak hartuko dira aurrerantzean, iraganari begirada botaz, folklore-kantak aztertu, eta berauek ere protesta-moduko kantarekin batera lantzen hasiz. Epe honetan sortuko dira, hain zuzen, herriaren artistatzat hartuko diren hiruzpalau kantautore handiren inguruko onarpen publiko orokorreko fenomenoak15. Errezital berezi eta kantaldi masiboen garaia, kantaldi landu, ongi antolatuak (Galeusca-k etab), frankismoaren hondamendiak sorturiko giro askeagoan murgilduak 16. Hirugarren garaia, Francoren heriotzaren ondorenak mugatuko luke. (1976-1977). Zentsura-ezak, politikagintzarako askatasunak, etorkizunarekiko itxaropenak ekarriko dute kantarien ugalketa nabarmena. Edozein izan daiteke kantari une hauetan, disketxeak herriz herri kantarien bila, alderdi politikoak ere lider liriko berriak bultzatuz ibiliko direlarik. Egoera berriak eskaintzen duen politikagintzarako aukerak sortaraz ditzakeen ondorioak ere ikus ditzakegu euskal kantagintzan "Azken 2 urteetako kantagintzaren hutsunerik handiena, mitinaren arriskuan erortzea izan da"17 Kantagintza politikakerian erortzearekiko kezka nabarmentzen hasiko da eta, honela, testuinguru politiko nahasiak eragindako egoera honetatik ihesi, Euskal Kanta Berriaren aldaketa kritiko baten beharrari lotuko zaio aurrerantzean kantaria: emanaldiak formaz zein edukiaz aberastuz, tematika zabal eta era berean barneratuago batera joz, kanten estetikari arreta handiagoa jarriz, eta kantak, funtzionaltasun politikoarekiko izandako menpekotasunetik askatu nahirik18. Ezin ulertu izango dugu, alabaina, Euskal Kanta Berriaren fenomenoa, baldin eta ez baditugu aldi berean ikusten bere garaian ziren gizarte- -bitartekari edo -baliabideak. Zentzu honetan berezibiziko garrantzia hartuko dute Euskal Herriko txoko guztietan, festak edo kultur asteak direla eta, eratu eta antolatuko diren kantaldiek. Edozein arrazoi edo aitzaki nahikoa izango da kantaldi bat muntatzeko. Beste inola ezin zenean, herritarrak elkarrekin biltzeko zuten aukera bakarrenetakoa izanik, herriaren erreibindikazioak agertzeko balio izan dute eta horiei esker ere ikasi izan ditu herriak kanta-sail ugari, gaurdaino lagun-giro, famili zein eskolaren bitartez, idatziz zein ahoz iraun duten kantak. Era berean, irratiek eginiko lana (60.eko hamarkadan sorturiko Loiola, Segura eta Arrate irratiek eginikoa batez ere) ezin alde batera utzi momentu honetan. Euskal gizarteari buruzko lanari heltzeko borondatea lehen aldiz agertzen delarik irratian, Euskal Kanta Berria gertutik jarraitzeko borondate eta ahalegina azaltzen baitute19. Halaber, euskal diskagintza izango da eremu honetan aldaketarik nabarmenena biziko duen beste gertakaria: Euskarari arreta eskasa eskaintzetik, Euskal Kanta Berria bereganatzearekin, diskagintzaren euskalduntze oso edo ia osora iritsiko da. Ildo honetatik, Siadeco-k eginiko azterketari jarraituz, 1960. urtea baino lehen euskararen presentzia (single- -delakoetan) % 50era ez iristetik, 70.eko hamarkadaren lehen erdian % 50 baino handiagoa eta 76. urtean erabatekoa izatera igarotzen dela ikus daiteke. 1965-1969 urteetan zehar euskaraz soilik diren diskek % 36'66 osatzen dute, 1975-1976 bitartean, aldiz, euskaraz soilik diren diskak % 91'66 eta produkzio osoaren % 70'81 osatzen dute. Kontutan har era berean, bi urte hauetan aurreko 15 urteetan baino diska gehiago izan zela kaleratua. Diska txiki edo "Single" delakoetan, bereziki, Kanta Berriaren lana aipatzekoa izango da %100 euskaraz egitea lortzen baitu 20. Euskal Kanta Berria azaldu badugu ere 70.eko hamarkadako gizarte- -fenomeno nagusienetariko eta adierazgarrienetariko gisa, bigarren hamarkadan euskal antzerkigintza eta zinemagintzan emaniko pausuak aipatuko ditugu, euskararen modernotze nola normalkuntzarako aurrerakadaren adierazgarri suertatzen diren heinean. Zinemagintza dugu euskal kultur munduan, oraindaino landu gabea izan den fenomeno berria. Beronen izaera eta testuingurua ulertzeko, ordea, bi alderdi bereizi beharrean gaude: euskaldunak filmeak euskaraz ikusi eta entzuteko duen aukera batetik, eta euskaraz egiten den zinema bestetik. Lehenengo alderdiari dagokionez, bistan da Euskarazko Telebista edukitzeak eskaintzen duen aukera, erdarazko filmeak euskarara itzuliak ikus-entzuteko aukera alegia. Bestelakoa da ordea, euskarazko filmeen ekoizpenaren kasua. Euskarazko ekoizpenak duen errentagarritasun ekonomiko ezari (oso merkatu murritza duen kostuarekin konparatuz) Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak21 banatzeko garaian jarritako baldintzak eransten badizkiogu22 bikoizketa nagusitzen eta nagusituko dela ikusten da, euskarazko zinemagintzaren kaltetan. Zinemagintza euskal munduan fenomeno berria izaki, lehenengo pausuetan dagoela esan dezakegu, antzerkigintzarako, halabaina, gorpuzte- eta hedatze-garaia genuke 80.eko hamarkada. Inoiz baino gehiago, gutxi gora behera 30 bat talde izango dira euskarazko obrak ematen dituztenak, 20ren batek egingo dutelarik soilik euskaraz23. Testuinguru honetan, euskaraz diharduten taldeak kopuruz ugaritzeaz gain, hauek gizartean izaniko oihartzuna ere biziki areagotu dela esan daiteke: kale-antzerki mailan izandako harrera onarekin batera hor dugu "Ama begira zazu" antzerki ikuskizuna edo "Funtzioa" telebista ikuskizunaren inguruan emaniko gizarte-fenomenoa lekuko. Ikuskizun hauek izaniko harrera masiboa berriak euskaldungoarengan emaniko aldaketa koalitatiboaren berri emango liguke, hots, kultur ikuskizunen kalitatearen eskaera (ez du edozer adierazpen kulturalik balio euskaraz egina izateagatik), eta hizkuntzari dagokionez ere, euskara batuaren ezarpenak zeharka sorturiko hizkuntza hotz, zenbaitetan arrotz eta urrunaren aurrean herri hizkerarengandik hurbil dagoen hizkera fresko eta arinaren zeharkako eskabidea. ## **1.3. Bertsolaritza** Lehen kantagintzarako aipatu den zenbait ezaugarri aplika diezaiokegu ere Bertsolaritzari, bakoitzari, noski, bere berezko eremua errespetatuz. Ahozko komunikazioan sartzen den heinean, eta gizarte-harrera eta hedapen zabala duen heinean, euskal kulturaren helarazle eta sortzaile garrantzitsu egiten zaigu fenomeno hau. Kultura idatziaren arloan, aldiz, bertso-papera izango da bertsoaren komunikaziorako baliabide nagusia, beroni lehen diskarentzat aipaturiko ezaugarri nagusiak aplikatuko litzaizkiekeelarik. Gerraosteko isilaldiaren ondoren, 60.eko hamarkadan indaberrituko da gure herrian hain tradizio luze zein garrantzizkoa izan duen Bertsolaritza: Bertso-paperak, batetik, indartuko dira Euskaltzaindiak 1962. urtetik aurrera urtero antolatzen hasiko den "Xenpelar Saria" bezalako lehiaketek bultzaturik. Giroa lasaitu zenean, bestalde, bertso- -jartzaileak ere hasi ziren beren bertsoak zenbait euskal aldizkaritan argitaratzen24; halaber, lagungarri izango zaio Bertsolaritzari Auspoak 67/68 aldera edizio bereziak ateratzeari ekitea. Bertsoaren adierazpen idatziaren eremuan aurrepausuak eman izanarekin, beronen adierazpen publikoa ere berrindartuz joango dela esango genuke, Txapelketa Nagusia dena eta jaialdia bereizi beharko genituzkeelarik 70-80 epealdirako. Lehenengo kasuan, Txapelketa Nagusiaren kasuan alegia, etenaldia edo isilunea izango da hamarkada honetan nagusi, ez baita 67/70 inguruan eginiko txapelketez gain besterik burutuko 1980. urterarte25; Txapelketen izaera, epaimahaiaren kalifikazio-sistema etabarrez sorturiko istiluek ezinezkoa egingo dute hurrengo hamarkada arte beste Txapelketa Nagusirik antolatzea. Ez dira, halere, orduan txapelketaren inguruan sorturiko eztabaidak han bukatuko, aurrerantzean egingo direnetan ere berpiztuko baitira, nahiz hamabi urteko geldialdia bizi izan. Jaialdiei dagokienean, aldiz, ez da etenaldirik somatuko 67.urtetik aurrera ugalduz joango direlarik espektakulu- -baldintzetan eginiko bertso-jaialdiak. Herriz herri eginiko jaialdietan, bertsolaria bertsogintza soziala garatuz joango da26 momentuko egoera sozio- -politikoari egokituriko gaiak ikutuz nabarmenki, izkutuan hasieran (hitz eta adierazpenen bigarren zentzuari helduz) eta egoera politikoa aldatu ahala era argiagoan. Bertsolariaren entzulegoa ere berria izango da: Franco-ren aurka dagoena, gazteria politizatuagoa, berak esan ezin duena eta sentitzen duena bertsolariak esatea espero duena etab. 27. Honela, 60.eko hamarkadan hasten den Bertsolaritzaren gorputz-hartze berri hau bere horretan mantenduko da 1980. urteraino, aldaketa handirik gabe beraz. Honela, 12 urteko etenaldiaren ondoren 1980. urtean eginiko Euskal Herriko Txapelketa Nagusia izango da bertso-eskola berri baten abiada markatuko duen adierazgarritzat hartua.28 Eta Amuriza izango da, hain zuzen, aldaketa historiko honen protagonista nagusia, bapateko bertsolaritzan oinarrizkoak diren elementuetan ekarpen propio bezain berriak emango baititu: gaien lanketa biribila literatur baliabide ugariz hornitua, hizkuntza landua eta batua, bertso-egituran teknika landu ugari etab. Bertsogintzaren joera edo eskola berri hau sendotuz29, hedatuz30 eta errotuz31 joango delarik, bigarren gertakari nagusia 1985-86 urteko txapelketa izango dugu. Honen inguruan sortu eta gauzatuko da, aldiz, bertsolarien artean elkartzeko premia eta, ondorioz, 1987. urtean Bertsolarien Elkartea martxan jarriko da, besteren artean, eskolatzearen koordinatzea zein bertso-paper lehiaketak antolatzeko lanak hartuz bere gain. Bertsogintzaren kontzeptzio berriak, eta espreski bertsolaritzari begira sorturiko antolaketa berriak ekarriko du, halaber, 80.eko hamarkada honek ezagutu duen inoiz ez bezalako mailarik garaiena kalitate zein kantitate aldetik, bertsolaritzaren "boom"tzat har daitekeen fenomenoaz hitz egingo delarik. "Boom"a diogu, gizarte-fenomeno gisa, esandakoarekin batera, entzulegoarengan eman den aldaketa ere nabarmena izan baita: entzulego ugari saio berezi edo sariketa-txapelketa modura ematen diren bertso-saio ugarietan zein Txapelketa Nagusietan, gazte ugari (bertsolaritza ondo pasatzeko era izateaz gain, hizkuntzan aurreratzeko bide egoki bihurtu da) euskaldunberrien zaletasuna ere gero eta nabarmenagoa izan delarik (bertso kantari zein entzule gisa). Honela bada jende gehiagok ezagutuko du bertsoa zer den, nola burutzen den eta beraren teknika nolakoa den (lehen gutxi batzuen esku zegoena). Bertsolarien zein bertsozaleen belaunaldi berria agertzen eta, hein berean, gailentzen hasten dela esan dezakegu. Bertsolaritza euforiaren gailurrean izango dugu, beraz, Kanta Berriaren beherakadarekin bat. ## **2. Kultur euskara** Aurreko urteekin konparatuz gero, oraingo epealdi honetan (1970-90) garrantzi handikoa izango da euskararen produkzio idatzia eta bibliografiazkoa koantitatiboki zein koalitatiboki, nabarmenduko direlarik argitaletxe berrien sorkuntza, aldizkari berrien sorrera edota iraganekoen birmoldaketa eta, euskararekiko gizarteak hartzen duen jarreraren bilakaera. Nahiz eta nolabaiteko irakurle- -tipologia (zein populaziok irakurtzen duen euskaraz, bere joera politikoa zein kulturala zein den etab.) eskaintzen digun azterketa soziologikorik izan32, ez dugu epe honetarako euskal irakurlearen azterketa soziologiko zehatzik: nola irakurtzen duen, zertarako eta zerk bultzaturik irakurtzen duen esango ligukeena hain zuzen. Hutsuneaz jabetuz, puntu honetan aztertuko diren gaiak ekoizpenaren alderdia ukituko dutenak izango dira batipat (liburu-ekoizpena, aldizkari zein prentsa-ekoizpena eta argitaletxeak), eta ez hainbeste kontsumitzaile eta erabiltzailearena. Argitaletxeei dagokienez, bada, azpimarratu nahi genukeen aspektua honako hau da: euskara bezalako hizkuntza minorizatuaren kasuan argitaletxe bat mantentzeak eskatzen duen esfortzua, militantzi maila handiari heldu behar izatea suposatuko duelarik. Argitaletxeen tipologiaz, bestalde, euskara hutsean argitaratzen dutenez gain euskal kultura erdararen bitartez bultzatuko duten argitaletxeen pisu gero eta handiagoa azpimarratuko genuke, azken fenomeno honek euskalduntze- eta alfabetatze-prozedurengan eragin zuzena ez izan arren, euskararekiko eta euskal kulturarekiko kontzientziaren pizkundean eragingo duen heinean. Bibliografi ekoizpenaren eremuan, halaber, bi alderdi nagusi azpimarratuko genituzke: batetik, literatur ekoizpena (ekoizpen konkretu honetaz azterketak ugarituz doazelarik, kalitate zein kantitatearen alderdietatik), eta aldizkari eta prentsaren ekoizpena, bestetik. Aldizkariei dagokienez, nolabaiteko aldizkari espezializatuen indartzearekin batera, azpimarratzekoa da, gizarte-eskaerak eraginda, lehendik zetozen zenbait aldizkariren birmoldaketa. Honela, 70.eko hamarkadan sorturiko JAKIN, ARGIA eta ELHUYAR aldizkarien errotze eta itxuraberritzearekin batera hedapen zabaleko zein murritzeko eta ezagutza arlo desberdinak (literatura, politika, soziolinguistika, antzerkia...) landuko duen hainbat eta hainbat aldizkariren sorrera ikusiko da, berauen irakurlegoa ere maila batean hazi dela baiezta daitekeelarik. Euskal liburugintzaren azterke- tarako J.M. Torrealdai jaunak JAKIN taldearekin batera eginiko bilketa- eta azterketa-lanaz baliatuko gara, ez, noski, aldez aurretik gure eskerrik beroenak azaldu gabe eginiko lanagatik; lehenik, bere, *Euskal Idazleak Gaur*33 liburuan eta JAKIN aldizkarian ondoren, argitaratuz joan den bilketa-azterketa lana baita oraingoz euskal liburugintzak izan duen bakarra. Bide batez aipatzekoa da lan honetan elkarte pribatu batek, eta ez erakunde ofizialik (I.S.B.N. soila egingo duenik), aritu behar izatea oraindik orain 1992. urtean. Euskal gizartean euskal produzio idatziaren zokoraketaren beste adierazgarri berau ere. Aldizkarien kasuan bezala, liburugintzan ere antzeko ugaltze-fenomenoa ezagutuko dugu, urtez urte gehituko baita euskal bibliografia eta hedatuz joango baita ere, ezagutza-alor desberdinak pixkanaka-pixkanaka ukituz. Zehazki liburugintzari dagokionez, halere, badira aintzakotzat hartu beharreko beste fenomenoak: haur- eta gazte-literatura sailak eta irakaskuntza-sailak bereganatzen duten gero eta ekoizpen-proportzio handiagoa batetik, eta bestetik, itzulpengintzarako dagoen joera gero eta nabarmenagoa. Joera hauek, hain zuzen ere, adieraziko digute sortzez euskaraz zer eta zenbat idazten den, euskara idatziak, bestalde, zein irakurketa-zirkuitu duen eta, bide batez ere, zein den euskal liburuaren eroslego eta, maila batean, irakurlego nagusia. Aipatu joera hauek, noski, liburuaren merkatuaren eta zehazki, argitalpengintzaren testuinguruan ulertu beharko ditugu, azken batean argitaletxeak baitira libururen bat argitaratzeko garaian azken hitza dutenak eta, ondorioz, merkatuan eskaintza kontrolatuko dutenak. Zentzu honetan hiru fenomeno hartuko genituzke, 80.eko hamarkadan, nagusi bezala: aurretik sorturiko argitaletxe batzuen sendotzearekin batera argitaletxe txiki ugariren sorrera batetik, erakunde publikoek finantzaturiko liburugintza bestetik eta, azkenik, euskal liburugintzaren merkatuan Euskal Herritik kanpoko argitaletxeek izaniko sarrera. Alabaina, aipatu joerek hamarkada honetako idazketa eta irakurketaren nondik-norako soziala ezaugarritzen badute ere, ordea, guzti hauen gainetik bada bereziki azpimarratu nahi dugun gertaera, euskal egunkari baten sorrera hain zuzen ere. Euskal alfabetatzearen gizarte-prozesuaren oinarrizko klabeak ezagutu ahal izateko Egunkariaren sorrera (herrita-rra), izaera (ireki eta partehartzailea) eta beronen erabileraren (indibidual zein soziala) azterketak aukera aparta eta paregabekoa eskaintzen duen heinean, garaiko gizarte- -fenomeno adierazgarrienetarikotzat eta euskal alfabetatzearen prozesurako funtsezko elementutzat hartuko dugu Egunkaria. #### **2.1. Argitaletxeak** 70.eko hamarkadaren hasieran biziko du Euskal Herriak argitaletxe zein liburu ekoizpenean bultzadarik handienetakoa, gerraostean oso hedaturik zegoen egile argitaratzaile sistemaren aurrean argitalpengintzaren kultur politika baten beharra erreibindikatuko duten oihuak entzungo direlarik behin eta berriz34. Honela, 1968-1975 epealdian sortuko da argitaletxe berri ugari: Gordailu (Donostian 1969; Lur (Donostian 1969); Irakur Saila (Donostian 1969); Etor (Donostian 1970); Jakin (Arantzazun 1971); Iker (Bilbon 1973); Gero (Bilbon 1973); Elkar (Baionan 1973); Kardaberaz (Tolosan 1974); Kriselu (Donostian 1975);...Kultur politikaren beharrak gidaturik militantzi lan handia egingo duten kultur talde desberdinek sostengatuak35. Argitaletxea liburu-argitaratzaile soila baino, animatzaile eta sortzaile izan behar duelako uste sendoaz, kreazio-lana bultzatzearekin batera obra ospetsuen (politika, filosofia, literatura etab.en) eta haur eta gazteentzako liburu- -motaren itzulpengintzari helduko zaio batipat. Garai honetan kaleratuko diren tesi eta saiakera-liburuen kopurua, hain zuzen, ez da berriro errepikatuko euskal liburugintzan ondorengo urteetan. 1974-77 urte bitartean etorriko da joera hedatzailearen murrizketa. Arrazoi desberdinak direla medio: egitura-mailako arrazoiak, ordurarteko euforia aurreiraultzailea suntsitu eta proiektu kultural kolektiboekiko lilura galdu izana, diru-eskasia, merkatu- -urritasuna, kantagintza eta idazgintzak sofrituriko beherakada etab., argitaletxe txikiak desagertuz joango dira eta, irauteko gai direnak alor jakinetan espezializatu beharrean aurkituko dira, ekoizpen-erritmoaren moteltzearen ondorioz36. Hasiera batean haustura politikoa argitaletxeetatik etorri bazen ere (merkatu bereizi eta argirik gabe, ikastolek eta alfabetatze-kanpainek sortuko zituzten aldaketen itxaropenak bultzaturik), kultur beharren arabera aldatuz joango dira ekite-irizpideak hamarkadaren bigarren erdialdean sartzen garen ahala. Ikastolek sorturiko beharrei erantzun nahirik gero eta nabarmenagoa izango da irakaskuntza- -liburuarekiko arreta berezia; jokabide- -ardatz berritzat profesionaltasuna hartuko da (artisauzko argitaletxe izatetik, argitalpen-enpresa izatera igaro); "tekniko" eta enpresarien eskuetan geratuko diren etxe hauetatik liburuak askoz ere arreta gehiagorekin argitaratuko dira, egile-eskubideak modu gero eta sistematikoagoz ordaintzen hasten dira, zenbait egileri profesionaltasunaren bidea zabaltzen hasiko zaio. Baina bestetik, lehenago nabarmen zen idazleen inplikazioa pixkanaka ia erabat galduz doa, nahiz literatur liburuen promozioa aintzakotzat hartzen hasi, urteak pasa ahala irakaskuntzaren agindu eta eskaeretara makurtuko direlarik. Eta agian gertaturiko hausturarik funtsezkoena hauxe izango da: nahiz indarra eta sendotasuna lortu, kultur proiektuekiko eztabaida sustraitik etenda geratzen da. Norabide berriaren adibide Elkar, Erein eta Hordago argitaletxeak ditugu, azken bost urtetako panorama marraztuko duten argitaletxeak hain zuzen. Egituraz, momentuan egon daitekeen edozein argitaletxe txiki baino askoz ere indartsuagoak, irakaskuntza-munduak emango die, bereziki, merkatu-errentagarritasuna37. Arazo ekonomikoekin estuki loturik joango da, bestalde, euskal irakurlegoaren egoera. Merkatu murritzaren aurrean, argitaletxe gutxi dago soilik argitaletxe izanik euskal liburuan lan egingo duena. "Con la edición de este tipo de libros, una editorial no puede subsistir profesionalmente, a no ser que se apoye en libros de aprendizaje del euskara o en libros para la ikastola."38. Iraun ahal eta nahi izateak, eramango ditu argitaletxeak pixkana- -pixkana irakaskuntzari begira eginiko liburuen ekoizpena indartzera. Argitaletxeen kultur politika erabakiorra izan bazen euskal liburugintzaren berpizkunderako, sorkuntza- -lanaren garapenerako, era berean erabakior suertatuko da berauen hizkuntz politika euskara batuaren finkapen eta hedapenean, zuzendaritza- -lana egitera beharturik, argitaletxe beraiek izan baitira euskara batu egokian irakurria izan dadin liburua zuzendu eta konpondu izan dutenak behin baino gehiagotan; hizkuntz erabakiak finkatzen eta errotzen lagundu dutelarik, idazleekin batera. "Pero como en la cultura vasca tienen un peso normativo los libros, hay que cuidar con esmero las faltas. Por exigencias de comprensión (por falta de alfabetización, el lector puede leer con gran dificultad) el estilo y la forma de escribir hace que se cambien muchas frases en las editoriales."39. Zentzu honetan euskaraz soilik argitaratzeaz arduraturiko argitaletxeak izango dira, 70.eko hamarkadan, protagonismorik nagusia hartuko dutenak; hizkuntzarekiko jarrera erabakiorra izango baita argitaletxean eta ondorioz irakurlegoan. Hauen joera garbi azalduko da: kultur hutsunea murriztu. Tamaina honetako ekimenean sartzeko izaniko motibazioak, bestalde, ederki ikus ditzakegu Siadeco-k eginiko azterketan40: Euskarari zor zaiolako gure lana, Euskal Herriko eta bere kulturaren dinamika euskararen bitartez eraman nahi delako, euskararen gaurkotasuna finkatu nahi eta gure herriaren berrindartzean parte hartu nahi delako, helburua euskaraz idaztea delako, etab. izango dira emaniko arrazoietako batzuk. Nahiz motibazio desberdinak izan, guztiak kulturari loturikoak ditugu. Argitaletxe gehienek, bestalde, euskara batuan argitaratuko dituzte lanak, nahiz eta tartean izan ez erabiltzeko erabaki garbia harturikoak (Auspoa, Etor, Kardaberaz, adb.) eta irizpide garbirik gabe originalarekiko errespetuan oinarriturik dihardutenak (Itxaropena). Guzti hau, noski, euskaraz maiz argitaratzen duten argitaletxeen kasuari dagokio, noizean behineko euskal argitalpenak egingo dituztenetan askoz ere toki gutxiago hartuko baitu euskara batuak. Ondorengo urteetan, 70.eko hamarkadaren erdialdetik aurrera nagusituriko ildoari jarraipena emango zaio: euskal liburuaz eta euskal gaiaz arduratzen diren argitaletxe gutxi egonik (Elkar, Erein, Hordago...), batzuen esku geratuko da liburugintza nagusia. Eta, besteak beste, profesionalgintzan oinarrituriko argitaletxeak liratekeen hauek merkatu-premia larriei erantzutera bideratuko dute bereziki beren inbertsio nagusia (Elkar, Erein, Kriselu, Gero...). Bestalde, Elkar eta Erein argitaletxeak batipat, finkatuz eta sendotuz doazen heinean41 egile argitaratzaile (X. Gereño,...) eta argitaletxe bihurtu ezean argitaratzen duten taldeez gain, argitaletxe berri ugari sortuko da 1982. urtetik aurrera bereziki, hamarkadaren bukaeraldera editorial txiki, egile editore kopuru dexente eta argitaletxe handien artean sakabanatua geratuko delarik liburugintza. Egitura eta indar ekonomiko eskasekoak, ekoizpen murritza eta estabilitate txikikoak izan arren gogor helduko diote, ordea, hamarkada osoan zehar beren lanari. Euskal enpresa edo taldeen esku dauden argitaletxeen ugalketa eta aniztasun honi, halaber, 1987. urtetik aurrera indartuz doan kanpotar argitaletxeen fenomeno berria gehitu beharko diogu, berauek orain arte ezer gutxi arduratu badira ere euskal liburugintzaz, euskal irakaskuntzak eskainiriko merkatuak erakarrita edo ekingo baitiote euskal liburua argitaratzeari. Hain zuzen ere, 1987. urteko euskal liburugintza osoan ia 50 libururen argitalpena beren esku egongo da. 1988.an, berriz, 12ren bat argitaletxek argitaratuko du euskaraz, produkzio osoaren % 10 eta 1989an % 10-12 artean ibiliko da berauen produkzioa, beste bi argitaletxe gehiago ere sartuko delarik euskal liburuaren ekoizpenean42. Datu berri honek aditzera ematen duenez, euskal irakurlegoa edo, euskarazko liburuen eroslegoa behintzat, biziki igo dela esango genuke, kanpotar enpresak euskaran inbertitzera erakartzeko adina bederen. Horrenbestez, piztua da dagoeneko jokabide berri honen inguruko eztabaida, merkatu-borroka eta gatazka ideologiko politikoa43. Argitalpengintzari erantsi beharreko beste datu bat hauxe izango da: erakunde publiko, finantzari zein kulturalek euskal liburuaren argitalpenean eginiko inbertsioa, 1989.urtean, besteak beste, liburugintza osoaren % 25 berauen argitalpenek hartzen dutelarik. #### **2.2. Aldizkariak eta prentsa** Aldizkarien atalean (astekari, hilabetekari, hamabostekari...) bi fenomeno izango dira bereziki azpimarratzekoak 70.eko hamarkadarako: gutxi edo gehiago iraungo duen aldizkari berri dexenteren sorrera batetik, eta aurreko urteetan sorturiko aldizkari zenbaiten sakoneko eraldaketa, bestetik. Azpimarratzekoak diogu fenomeno hauek adierazten baitigute, nolabait, euskal gizartearen irakurketarako sentsibilizazio berria: euskaraz eta Euskal Herriaz berri fresku, azkar, desberdin eta aldi berean sakonak irakurtzeko nahia eta aukera hain zuzen ere. Aldizkarien irakurlearen tipologia ezagutzearen garrantziaz oharturik, halere, azterketa sakon baten faltak (zenbateko tirada izan duten aldizkariek, zein motibaziorekin irakurtzen den, nola, etab.) ekoizpen-alderdiaren azterketara mugatzera eramango gaitu. Dena den, Siadeco-k eginiko azterketan ematen diren zenbait datu baliagarri izango zaigu irakurketaren lehen hurbilpenerako: eremu geografiko konkretuei atxikiriko aldizkariak alde batera utzirik, hedapen zabalera begira eginiko aldizkarien irakurlego gehiena Gipuzkoan, Donostialdean bereziki, kokatzen dela ikusten da. Koantitatiboki begiratuz, aurreko urteetan sorturikoei44 gehitu beharko zaizkie 70.eko hamarkadan sortu berriak45. Koalitatiboki emandako aldaketak izango du, alabaina, eraginik handiena euskararen erabilpen idatziaren normalizazio-prozesuan. Batetik, informazio-aldizkarien artean, informazio erlijioso edo lokala utzirik, informazio orokorreko astekari legeztatu bihurtzen dira, 1976. urtean, "Zeruko Argia" "Anaitasuna" eta "Goiz Argi". Euskal prentsa funtzional baten alde eginiko apustu honetan, egiturazko arazoez gain, astekarien esku egongo da kazetaritzako hizkuntza prestatzeko lana, garaiko egunkariek (la Voz de España, El Diario Vasco,...) baztertua izango baitute euskara kazetaritzari dagokion eremu propiotik. Prentsa funtzional berri honi Deia eta Egin (1977) egunkarien eta Punto Y Hora, Garaia eta Berriak bezalako astekari elebidunen sorrera gehitu behar diogu; Euskal Herriko arazoak eta informazioa lantzeko sortuak, elebidunak (nahiz eta euskararen presentzia urria izan), planteamendu profesionalaz sortuak, euskal gizartearen kontzientzian eragin zuzena izango baitute. Ordurarte prentsa klandestinoak betetzen zituen helburuetariko bat betetzera etorriko dira: prentsa legalak ematen ez zuen informazioa eman, orain legalak izanik, eskuindarren esku zegoen prentsak ematen ez zuen informazioa ematea (Egin-ek batez ere.) Euskararen erabilpen idatziaren eremuan beste aldaketa garrantzitsua aldizkari espezializatuen eskutik dator. Zientzia arloko Elhuyar aldizkariaren sorrerak eta ondorengo bilakaerak paper nagusia jokatuko du zientzia eta teknika arloko euskararen gaikuntzan. Kultur aldizkarien artean, berriz, frankismoak eginiko eraso eta debekuen garaitik atereaz, 1977. urtean gorpuztuko dira aukera berriak, eta beraien artean Jakin; etenaldi askoren ondoren, 1977. urtean, argitaletxe izaterari utzi eta gai monografikodun aldizkari bihurtuz, indar berriz aterako dena eta euskara eta euskal kulturaren bilakaeraren azterketan erreferentzi puntu bihurtuko dena. Aipatzekoak dira, Jakin-ekin batera Zabal eta Zehatz aldizkariak, nahiz eta lehenengoak bezainbeste ez iraun, bere garaian euskal kulturaren munduan itzal handikoak46. Diru-laguntzak lortzeko bideak irekiz joan ahala, 1975-80 urteen artean pisuzko 4 aldizkari bazeuden, 1980-88 bitartean 3 edo 4 aldiz ugarituko da kopurua47; Baionan, Iruñean, Bilbon, zein Donostian sortuak, informazio orokorreko zein espezializatuak, literatura, antzerkia, zientzia eta teknika, soziolinguistika, soziopolitika etabarreko gai desberdinak landuko dituztenak. Geografi eremu zabalari begira eginiko aldizkariekin batera, kontutan hartu behar dugu herri zein eskualde mailan sorturiko aldizkari mordoa, Euskal Herriko eskualde gehienetan sortu baita iraupen motzeko edo luzeko aldizkariren bat: Arrasate Press, Akatz (Bermeo, 1990), Hots (Legazpi, 1982), Amilamia (Gasteiz, 1986), Plazara (Irun, 1985) har ditzakegu adibidetzat. Adibide gisa izendatzearekin azken batean adierazi nahi duguna, hauxe da: euskarazko idazketa eta irakurketaren erabilpen sozialaren gehikuntza kantitatez zein kalitatez. Finean aipatu aldizkari guzti hauek osatuko dute, liburugintzarekin batera, helduen alfabetatzearen elikagairik oparo eta eskurakorrena. Zentzu honetan aipatzekoak dira izendatutakoaz gain zuzenean alfabetatze- -euskalduntzeari begira sorturiko zenbait aldizkari: AIZU! (AEK), HABE (HABE), HABE-komik (HABE); hauen helburu nagusienetarikoa, hain zuzen, euskara ikasten ari denaren irakurketari eta idazketari laguntza zuzena ematea izango delarik, informazio orokorra eskainiz eta berau ikaskuntza-maila bakoitzera egokituz. Aldizkarien oparotasun erlatibo hau ez dugu, tamalez, egunkarietan somatu ere egingo. Erdara nagusi duen eguneroko prentsan eginiko zenbait saiakeraz gain ( Egin-ek ateratako 4 orrialdetako "Egunon" gehigarria, Deia-k euskarari eskainitako orrialdea, Diario Vasco-ren "Zabalik" eta beste zenbait egunkaritan noizean behin agerturiko zenbait iritzi-artikulu eta berri) nabarmenduko dira, hasiera batean behintzat, Egin-ek 1986an argitaraturiko "Hemen" aldizkaria, eta Deiak-ek argitaraturiko "Eguna" euskal egunkari bat izan zitekeenaren lehen saiakera modura. Dena den, batzuk zein besteak harturik, garbi ikusiko da euskarari ematen zaion tratamendu marginal eta bigarren mailakoa: espazio gutxi, eta lantzen diren gaiek irakurlearengan sortarazten duten interesa eskasa, besteak beste. Izanak izan, esan daiteke, halere, azken hamarkada honek eskaini diola euskal kulturari inoiz eduki ez duen eta alfabetakuntzaren fenomenoaren prozesuan berebiziko eragina izango duen elementu bat, Euskaldunon Egunkaria hain zuzen ere. Euskarak bizi duen egoera diglosiko, bazterreratuaren adierazle nagusienetariko bat dugu, izan ere, euskal egunkari sendo eta zabal bat 1990. urterarte eduki ez izana eta behin sortu ondoren ere bizirauten duen egoeran egon behar izana. Herri- -ekimenak sortu eta bultzatua (lan profesionala eginez, ekonomikoki lagunduz, jaialdiak antolatuz, etab), babes ofizialik gabe eta Eusko Jaurlaritzak jarritako oztopo eta eginiko erasoei aurre egin behar badie ere, egunetik egunera sendotuz ari den fenomenoa dugula baiezta genezake48. Euskal alfabetatzearen prozesuarengan tamaina honetako fenomenoak duen eta izan dezakeen eragina, fenomeno berria den heinean ezin badugu ere oraindik neurtu, halere, beronen sortze beretik zenbait ondorio ateratzeko moduan geundeke: Euskal Herriak, ez du jada euskara, ahozkoa zein idatzizkoa, noizean behingo akontezimendutzat hartzen, aldiz, euskaldunak egun osoa eta egunero euskaraz bizi nahi izatea errebindikatzen duela esan daiteke, egunero euskara entzun eta hitz eginez eta egunero euskaraz irakurriz. Bestalde, euskaldunak informatuta egon nahi du, bere ingurunean gertatzen denaren berri freskoa eskuratu eta euskaraz eskuratu nahiko du. Eta azkenik, euskalduna gai da, maila batean, aipatu gogo edota helburu horiek betetzeko, hots, euskaraz normalki irakurtzeko eta noizean behin ere euskaraz idazteko, euskal egunkari bat sortu eta erabiltzeko. Kultura moderno bateko hizkuntza normalizatu orok irakurketaren eta idazketaren gizarte-bilakaerarako duen oinarrizko tresnetariko bat da hamarkada honek eman duena. Etorkizunak neurtu beharko du emaniko aurrerapausu honen eraginaren zenbatekoa. #### **2.3. Euskal liburugintza** Ezinbesteko zaigu, bestalde, aldizkari zein argitaletxeen azterketarekin batera, euskal liburugintzari errepasotxoren bat ematea, baldin eta euskal alfabetatzearen prozesua bere osotasunean ezagutu nahi badugu, beronen azterketatik atera dezakegun informazioa ugaria baita: zertaz idazten den, zer irakur daitekeen, irakurleak ze gai-motarenganako joera duen, euskara idatziak zein kultur eremu hartzen duen etab. Gure oraingo lana ez bada ere liburuaren, idazlearen, zein irakurlearen azterketa sakona egitea, euskal alfabetatzearen hedadura eta edukiaren indize bat agertzen duen heinean azaldu nahi genuke epealdi honetako euskal liburugintzaren zenbait ezaugarri. J.M.Torrealdai jaunak eginiko azterketan oinarrituz49 hauek lirateke oraingo honetan nabarmendu nahi genituzkeen fenomenoak: liburu- -kopuruaren ugalketa, euskaraz jorraturiko gaien zabalpena, literatura- eta irakaskuntza-motako liburuen inguruan emaniko bipolarizazioa, euskara batuaren errotze-prozesua etab. 70.eko hamarkadan kokatuz, liburu- -kopuruari dagokionez 1975. urtea izango da, 1968. urtearen ondoren, gorakada handiena ikusiko duen urtea. Ordurarte urtean 100 liburu argitaratzera iristen ez bazen ere, oraingo honetan gaindituko da kopuru hau, igoerarako joera hau 1980. urteraino nola hala mantenduko delarik. Bestelako arazoa da liburu hauek zenbat jendek irakurtzen dituen jakitea. Erostea eta irakurtzearen artean legokeen desberdintasuna kontuan izanik, tirada zenbatekoa izan den ezagutzeak nolabaiteko aztarnaren bat eman diezaguke. Zentzu honetan, Siadeco-k (1976) eginiko lanak eskaintzen dizkigun datuen arabera, oso seguruak ez izan arren, euskara ikasteko metodo-liburuek izango lukete tiradarik handiena: Cinsa-k argitaraturiko "Euskal Metodoa"k 6.000 aleko argitalpena izan du, "Alfabetatzen" liburua, eginiko edizio guztiak kontutan hartuz, 50.000ren bat ale etab.; poltsiko-liburuek eta tesi- -liburuek 1.200/1.500 aleko tiradak; haur eta gazteentzako liburuak 3.000ren bat ale (nahiz zenbait kasutan 4.000ra iritsi). Euskal irakurle potentzialaren muga koantitatiboaz jabetzeko orientabide gisa balio dezaketen datuak genituzke berauek. Euskaraz lantzen diren gaien alorrean, halaber, zabaltze-joera nabari da batetik: gero eta gai gehiago lantzen da euskaraz nahiz eta liburu kopuru gutxi argitaratu sail askotan; eta, bestetik, aldiz, gai zehatz batzuen inguruan bipolarizatzen hasten da produkzio gehiena: 1975. urtetik aurrera irakaskuntzari, haur eta gaztetxoen literaturari, eta euskararen ikaskuntzari begira eginiko liburuak nagusituz joango dira liburu-ekoizpenean (liburu funtzionalak, kultur premiei atxikiturikoak). Helduen literaturaren nagusitasuna, halere, mantenduko da (1977 eta 1980. urteetan ezik) ia urte guztietan. Sail hauek, bestalde, hamarkada osoan zehar, ekoizpen osoaren % 70 baino gehiago hartuko dute, bizitza publikoari, administrazioari, bizitza ofizialari eta hainbat gairi dagozkion eremuak ukitu gabe geratuko direlarik. Zentzu honetan, aipa dezagun, beste batzuen artean, UEU-k egindako lana, 1977tik aurrera argitaratzen dituen zenbait idazlani esker lortzen baita euskarak, ordurarte sarbiderik ez zuen zientzi gaietan, nolabaiteko presentzia edukitzea. Horra, Torrealdaik berak esango duen bezala, euskararen egoera diglosikoaren islada. 80.eko hamarkadari dagokionez, liburu-kopuruaren bilakaerari so egiten badiogu bi fenomeno azpimarra dezakegu: 1980. eta 1981. urtean ematen den ekoizpenaren beherakada eta ondorengo igoera. Esan dezakegu 200 inguruko liburu-ekoizpenaren egonaldi edo krisiaren ondoren (1979. urtean 242 liburu argitaratu zirenetik 200 liburura jaitsi da 1981. urtean) euskal liburugintzak goranzko martxa itzela hartua duela, gutxi gora behera bi urtetik behin, argitalpen-kopurua 100 liburutan handiagotzen delarik. Baina hamarkadaren hasieran bada kopuruaren beheraldiaz gain, aurrerantzean nabarmenduz joango den beste zenbait fenomeno. Batetik, orotariko gai-saila (haur eta gazteei zuzenduriko literatura bereziki) nagusituko da, ekoizpen osoaren % 25 bereganatuz (1980. urtean ere lehenengo postua eskuratu zuen % 23arekin). Joera hau, 1984. ,1985. eta 1986. urteetan ezik, iraunkorra izango da, eta are gehiago, ekoizpen osoaren gero eta portzentaia handiagoa bereganatuz joango da (1990. urtean % 33'5). Sail honekiko lehian, bestalde, irakaskuntza-saila eta helduen literatur saila izango ditugu. Irakaskuntzara espreski zuzenduriko liburugintza hasiera batean sailkapenaren laugarren postuan azaltzen bada ere, bere ekoizpenaren portzentaia %15 - %25 inguruan ibiliko da hamarkada osoan, bukaeraldera haur eta gazteen literaturarekin batera ekoizpen osoaren erdia baino gehiago bereganatuko duelarik. Helduen literatur sailak, aldiz, indarra galduko du. Nahiz eta 1984-85-86. urteetan sail nagusi gisa azaldu, aurreko hamarkadako datuekin konparatuz (1978.ean % 30, 1979.ean % 34'5) ez da ekoizpen osoaren % 30era iritsiko. Hauekin batera ere, aipatzekoa da euskararen ikaskuntzarako materialaren ekoizpenaren fenomenoa, 1977. urtean gertatu zen eran (osoaren %23, sailik argitaratuena izanik), 1981. urtean bereganatuko baitu galduriko tokia (ekoizpen osoaren % 21). Ez da, halere, horrelako portzentaiarik errepikatuko, izan ere, gero eta gramatika eta ikasliburu gutxiago argitaratuko baita. Haur- eta gazte-literatura, helduen literatura, irakaskuntza edota euskara sailak izan badira ere hemen komentatu izan ditugunak, ez du honek esan nahi beste gai-sailak ez direnik euskaraz landuko. Baina nabarmendu nahi izan duguna honako hau izan da: euskal liburugintzak hartu duen polarizaziorako joera. Aipaturiko lehen sail hauek 70.eko hamarkadan ekoizpen osoaren % 70 inguru bereganatzen bazuten, 80.ean zehar, 1977. urteko % 76ko portzentaiatik, % 80tik gorako ekoizpena izango dute beren eskutan. Are gehiago, irakaskuntza (Orotariko sailak barne, 1990. urtean % 50tik gorako ekoizpena bereganatuko dute) zein helduen literatur arloa (narrazioa bereziki) bihurtuko dira euskal liburugintzaren oinarri eta babes (1990. urtean sail hauetaz aparte oso gutxi idatzi da, 100 bat liburu). Torrealdaik berak esango duen bezala "Ez da dudarik euskal liburugintza sustatu, mugitu, indartu eta posible egin, irakaskuntzak egiten duela."50. Bestalde, argitaletxeen jokabidearen nondik norakoak ezagutzea ahalbideratzen diguten heinean, itzulpengintza eta berrargitalpengintza elementu argigarriak suertatzen zaizkigu. Honela esan, klasikoen itzulpenari eta berrargitalpenari ekiten bazaio ere (1976. urtean bereziki nabarmentzen da honen pisua), gero eta nabarmenago egingo dela irakaskuntza-liburu eta euskara ikasteko metodo eta gramatika-liburuak itzuli eta berrargitaratzeko joera; argitaletxeek ere, etorkizunerako kultur proiektuetan oinarrituriko lana utzi eta momentuko kultur premia larriei aurre egiteari ekingo baitiote. Joera-aldaketa honetan, interesgarria da 1977. urtearen komentaketari tarte bat uztea, bertan azaltzen diren datuek momentuan biziriko egoera berriaren adierazle diren mailan. Batetik, euskara ikasteko metodo, gramatika, hiztegi, etabarren edizioaren ugalketa nabarmentzen da. Aztergai ditugun 20 urteotan errepikatuko ez den fenomenoa dugu produzioaren hain portzentaia handia bereganatu izana. Honen arrazoia garbia da: Euskal alfabetatze- -euskalduntze mugimendua indartzen den une honetan ikasle-ugalketak dituen premiei erantzutea. Euskalduntze-Alfabetatzeak sorturiko beharrei erantzun nahi den bezala, aurrerantzean ere honekin batera ikastoletatik sorturiko gero eta ikasle gehiagoren eskaerak hartuko du bereziki argitaletxeen arreta, merkatu-legeetara eta dibulgazio lanetara makurtze hau, bestalde, aski kritikatu edo salatua izango delarik bere momentuan zein ondorengo urteetan51. Alfabetatze-Euskalduntze mugimenduaren indarberritzeak, aldizkari eta egunkari berrien sorrerak eta erdarazko liburu sozio-politikoaren boom-ak, beste gertakari kultural eta politikoekin batera, euskal idazleen arreta bereganatuko dute hein handi batean, iker-lanaren kaltetan. 70.eko hamarkadan, bestalde, azpimarratu behar den beste fenomenoa euskara batuaren errotze-prozesua da. Gero eta portzentaia handiagoan argitaratuko eta idatziko dira liburuak euskara batuan (1979. urtean adb. produkzio osoaren % 79,5 batuan idatzia egongo da, eta lehen ekoizpenari dagokionean, % 88. Euskalkian idatziriko liburuen artean, gipuzkera azaltzen da nagusi, bizkaieraz ia ezer idatzi ez delarik) 52. Torrealdai jaunak 80.eko hamarkadarako emandako datuen arabera, bi fenomenoren joera nagusiak lirateke aipatzekoak lehenik: sorkuntza berriarena eta itzulpengintzarena. Euskarazko sorketa-lanari gagozkiolarik, hasierako beheraldia gainditurik (1980.ean % 50, 1981.ean % 48,5) goranzko joera nabarmenki azaltzen da 1987. urtean beheraldira jotzen hasten den arte. Berriki sorturiko ekoizpena ez da, bestalde, berdin sentituko gai- -sail guztietan: haur eta gazteen literatura noizean behin tartekatuz, irakaskuntza eta helduen literatura sailak azalduko zaizkigu, hain zuzen, idazkintza berriaren gune nagusi. Euskaraz sortzen da jakina, baina azken urteetako datuei so egiten badiegu argi ikus daiteke nola sorkuntza berriak duen portzentaia adina bereganatzen duten itzulpengintzak eta berrargitalpengintzak elkarrekin. Berrargitaratzeko joera gutxituz doala esan badaiteke ere (portzentaia handieneko garaietan irakaskuntza-liburu eta euskara ikasteko liburuetan ematen da bereziki), itzulpengintzari dagokionez aurkako joera ematen dela ikusiko genuke, gero eta indar handiago hartzen ari den joera dugu hau. Ildo honetatik, aipatzekoa da ere zein sailetan hartzen duen itzulpengintzak pisurik handiena: irakaskuntzarako testugintzan batetik (1988ean, % 20 itzulia), baina bereziki haur eta gazteentzako literaturan (1978. urtean % 78 itzulia); azken hau itzulpenetik bizi dela esatera ausartuko ginateke. Aipatu datuekin bistan da euskal liburugintzarako merkatua egon badagoela, ikastoletako goi-mailetan eta alfabetatze-euskalduntzekotan kontzentratua hein handi batean, eskaria badela eta zentzu horretan euskarazko irakurketaren gizarteratzean garapen nabarmena eman dela, euskal irakurlegoa heziz eta haziz doala (kalitate mailan jauzi koalitatiboa eman dela esan daiteke aukera gehiago eskaintzen den heinean, ideologikoki zein liburu-mota aldetik...), joan den aurreko hamarkadatik hona. Bestelakotzat har dezakegu, alabaina, euskarazko idazketaren fenomenoa, hots, argitaratzera iristen den idazkintzarena. Kasu honetan, euskal idazleak tradizioz izan duen, eta behar izan duen, borondate on, ofizio eta euskararekiko militantzia funtsezko aldagai bilakatzen zaigu, oraindik orain, euskal liburuaren idazkintza eta argitalpengintzan. Ildo honetatik, halere, aipatzekoak dira administrazio publikotik euskal liburugintzari eskaini izan zaizkion laguntzak53, idazle zein argitaletxetzeentzako subentzio, lehiaketak etab, gerraz geroztik eman diren lehenetariko saiakerak diren neurrian, eta, ondorioz, euskararekiko eta euskal kulturarekiko nolabaiteko ardura eta bultzada adierazten duten heinean. Diru-laguntzen banaketan ere, irakaskuntza, haur eta gazteentzako literatura, eta nolabait helduen literatura sailak izango dira nabarmenki bultzatuko direnak. Era berean, sorkuntza berria bultzatzeaz gain, behin baino gehiagotan azalduko dira itzulpengintza indartzera eramango duten erabakiak. Bestalde, liburugintzaren sustapena indartuko bada ere, nabarmenak izango dira plangintza baten beharra aldarrikatuko duten oihuak, euskal liburugintza bere osotasunean hartu eta plangintza eta programa orokor eta sendo baten eskaera luzatuko dutenak hain zuzen. ## **3. Hizkuntz normalkuntzaren bidetik** 70.eko hamarkadan zehar Euskaltzaindiak bere batzar desberdinetan hartutako helburuek alfabetatze- -prozesurako erabateko eragina izango dute, idazkera, grafia edo eta euskara batua arautzeari buruzko helburuek zein titulu eta agiri emateari buruzkoek. Iker Saila eta Jagon Saila izanik Euskaltzaindiak bere helburu anitzak betetzearren sorturiko antolaketabideak, hauek, eta bereziki Alfabetatze Batzordea, izango dira, zuzen ala zeharka, euskal alfabetatzearen prozesuan eta mugimenduan eragingo dutenak. Zehazki, garrantzitsua deritzogu Euskaltzaindiak 1972ko Ekainaren 30ean Alfabetatze Batzordeari buruz hartutako erabakiari, bertan Alfabetatze Batzorderako oinarri arauak ezarriko baitira54. Oinarri hauen garrantzia bi mailatakoa dela esan dezakegu: sortzen direneko egoeraren zeharkako deskribatzaile diren mailan eta Alfabetatzeaz ematen duten kontzeptualizazio eta beronen kontrolaren mailan. Arau hauek sortzen direneko testuinguruari dagokionez, alfabetatze- -lanetan dihardutenengan alfabetatzearekiko kontzeptzio desberdinak soma ditzakegu zeharka (zer gai landu ikastaroetan, nola...), ustezko jarrera desberdinek bultzatuko luketelarik Euskaltzainddia Alfabetatzearekiko jarrera argi eta garbi bat azaldu eta ezartzera: alfabetatze literarioarena alegia. Nabarmenki mozten da une honetan, teorian behintzat, beste ikuspegi baterako bidea. Kontzepzioaz gain ere, garbi uzten da zer egin behar den alfabetatze-ikastaroa muntatu eta aurrera eramateko: oinarriak bete. Era berean, eta zeharka bada ere, egoera nahasia ikus daiteke irakaslearekiko: irakasle ugari kontrolik gabe, eta hauek kontrolatu beharra. Nahasketa-egoeratik irteteko oraingo pausoa, beraz, ideiak argitzea eta prozesuaren kontrolerako lehen pausuak finkatzea izango da: gidaritza, Bulego eta Irakasle Sailen bidez eraman nahiko da. Azken Sail honi, Euskaltzaindiarekiko autonomoago izan arren, arautegiko zenbait puntutan ezarriko zaizkio, halaber, kontrolerako bideak: dossier-ak aurkeztu, karneta eduki, galdeketak bete beharra, etab. Esan behar dugu, halere, erabaki hauen azpian soma daitezkeen alfabetatzearen kontzepzio desberdinak, eta antolatzeko era desberdinak ez direla amaituko arau hauek ezartzearekin, aldiz, egundaino bizirik iraungo duten joerak izango dira, aurrerantzean ikusi ahal izango denez. Bada hauetaz gain, alabaina, epealdi honetan pisu handia hartuz joango den beste elementu bat eta alfabetatzean zein euskararen gizarteratze eta finkapenean garrantzia hartuko duena, hots: euskararen titulua. Euskaltzaindia, bere helburuei jarraikiz eta bere Gidaritza Sailaren bitartez, alfabetatze-irakasleentzako azterketak egiten hasiko da Euskal Irakasle Titulua zabalduko delarik, berau eskuratzea aurrerantzean irakasle errekonozitua izateko beharrezko baldintza bihurtuz. 1972an zehazten da, halaber, titulua lortu ahal izateko irakaslegaiak jakin behar duena, 3 maila bereiztuko direlarik: lehenengo maila, bigarren maila eta gorengo maila. Azken hau euskara irakasten bizimodua ateratzen duen irakasleari zuzendua 55. Euskal Irakaslearen Titulua sortuko da momentuan dagoen beharrari erantzuteko bereziki: Alfabetatze eta Euskalduntze ikastaroetarako irakaslego-beharra, eskoletan ere euskara sartu beharra; ordurarte irakasleak izandako amateurismo eta borondate hutsa gainditu nahi delarik prestaketa hobea eskainiz. Garaiko beharrei erantzutearren zenbait neurri hartzeak zilegizko badirudi ere, gisa honetako erabakiak, bestalde, hain zilegizko edo onargarritzat hartuko ez diren ondorioak ekarriko ditu: euskara irakatsi edo euskaraz irakasten duten irakasleenganako presioa areagotzea eta ikasleek beren euskara-ikaskuntza soilik delako gaitasun-agiria lortzera bideratzea. ## **3.1. Hizkuntza estandard baten beharra** Urteetako errebindikazioa (euskara estandarizatu baten beharra), berpizten da, gerraosteko isilaldiaren ondoren, 60.eko hamarkada inguruan (Krutwigen 1950eko saiakerak; 64eko Baionako Biltzarra) eta, batasunaren ideiak indarra hartzeaz gain onartuko da, nola hala, nork arduratu behar duen hizkuntzaren estandarizatze horretaz: Euskaltzaindiak. Ildo honetatik, euskararen batasunerako bidea markatuko duten gunerik garrantzitsuenetarikoak izango dira Euskaltzaindiaren 1968ko Arantzazuko Biltzarra eta 1978 Bergarako Biltzarra, batean zein bestean hartutako erabakiak edo eta oinarriak erabatekoak izango direlarik, irizpide nagusien finkapen gisa. Tarteko eta ondorengo urteetan oinarriak xehetu eta atal zehatzak landuko dira, ahal denetan, zenbait erabaki hartu eta igorriz. Hartutako erabakien artean, izan ere, bi mota nagusi bereiz dezakegu, garrantzi berekoak biak: Hizkuntz eredutzat, batasunerako oinarri, zein euskara-mota edo euskalki hartu behar den. Hizkuntz atal desberdinentzako arauak: ortografia ("H"), deklinabidea, aditza, etab. 1968-78 hamarkada esperimentu gisa hartuko du Euskaltzaindiak euskara batua, eta honekin batera "H" hizkia, euskal gizartean errotzen denentz ikusteko; bitarte horretan poliki-poliki xehetuz joango direlarik 1968ko oinarrizko irizpideak. Zentzu honetan, 1968an eskainitako euskara batuak izaniko harrera aztertu ahal izateko burututako zenbait inkesta edo galdetegitatik ateratako datuen arabera: idazleen artean % 30ak idazten du euskalkian, % 61,3ak euskara batuan. Oraindik 3tik batek berea duen euskalkiari eusten diola ikusten da (nahi duelako edo batua ikasteko aukerarik izan ez duelako)56. Batua erabiltzearen arrazoi nagusienetarikoak, aldiz, "Hizkuntza bakar baten beharra" edota "kultur tresna" izatea direlarik. Hauetarik gehienak, bestalde, batuan lehen urratsak Arantzazuko Biltzarreko urtean hasi ziren ematen. Idazleak arau baten beharrean zeuden eta Euskaltzaindiak emanak onartu zituzten. Irakasleen artean antzerako datuak azalduko dira: % 7,9ak ez du erabiltzen batua irakaskuntzan, % 62,3ak erabiltzen du batua globalki, % 90,9ak batean edo bestean erabiltzen duela dio57. Oraingo honetan, batuaren beharraren arrazoi nagusitzat "euskararen iraupen-arrazoiak" edota "kultura modernorako tresna bihurtzea" hartuko dira. Esperimentatze-fasearen amaiera, edo beste modu batean esanda, hizkuntzaren estandarizazio eta kodifikazioari zuzenduriko bigarren erabaki-hartze nagusia 1978. urteko Biltzarra dugu. Bertan, egindako azterketetan oinarrituz, Arantzazun eskainitako batasun-asmoa eta arauek izandako onarpen eta eragina ikusirik, bide beretik jarraituz, euskararen batasun-lanak aztertu, sakondu eta aitzinatzea hartzen du helburu Euskaltzaindiak. Dagozkien azterketa- -batzordeen lanetatik abiatuz, H letrari buruzko, bustidurei buruzko, deklinabide eta erakusleei buruzko erabakiak hartzen dira58. ## **3.2. Euskararen modernotzea: Alfabetatze teknikoa** Azken hogeitamar urteetan zehar, eta 80.eko hamarkadan bereziki, euskararen normalkuntza lortzea izan du euskal gizarteak helbururik nagusienetarikoa, hots, euskararen erabilpenaren berreskurapen osoa: pertsonala, soziala, kulturala eta lurraldetasunezkoa. Ildo honetatik, euskarak bizi duen ordezkapen- -prozesua gainditu nahian, euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzera zuzenduko dira herri-erakunde eta erakunde ofizial desberdinen ahaleginak Euskal Herriko sei herrialdeetan. Euskararen modernotze-prozesu honetan, eta ondorioz euskararen normalkuntzan, euskal alfabetatze teknikoan eginiko lana aurrerapausotzat hartuko dugu, bertan UZEI, Elhuyar eta UEU bezalako erakundeen lana azpimarratuz. Bi maila desberdinetan kokatuko genuke goian aipaturiko hiru taldeen ekarpen nagusia. Batetik, euskararen gaikuntza linguistikoa genuke, hau da, euskara ezagutza-arlo desberdinei aurre egiteko prestatzea eta, honekin batera, euskaldunak zeregin honetarako iaiotzea. Eremu honetan kokatuko genituzke UZEI erakundea eta ELHUYAR taldearen ekarpenak bereziki; jakintza-arlo anitzen oinarrizko lanketa eta prestaketari dagokionean lehenengoaren kasuan (hiztegigintza, ikastaroak...), eta zientzia zehatzen eta teknikoaren alorra bigarrenarenean. UZEI, Jakin taldearen eskutik, 1977. urtean sortu zen. Talde tekniko eta profesional honek, bertako disziplina desberdinak koordinatu eta gidatuko dituen talde-lana ardatz izanik (500 lagunetik gora ihardun du UZEIren programetan), oinarrizko lexikogintza berezituari eta hiztegingintzari eustearekin batera, ikasliburugintzari ere ekingo dio erdi-mailako irakaskuntzari eta, batez ere, unibertsitateko materialgintza idatziari begira: UBI eta BBBrako Filosofia, unibertsitate-mailarako Psikologia, Ekonomia, etab. Era berean, eratuz eta handituz joan da terminologia tekniko berezituaren bankua, 15.000 datu inguruko terminologi bankua sortuz jada 1985. urtean59 eta honekin batera, kontsultategia, ikastaro bereziak, alfabetatze teknikoa, itzulpen teknikoak etabarreko zerbitzuak eskainiko dituelarik. Argitaraturiko testu-liburuak, hiztegiak, euskal lexikologia eta lexikografiari buruzko hainbat lan, datu-bankuak eta, beste eginkizunen artean ere, Diputazio eta udaletxeetako itzultzaileekin batera administrazioko euskararen lanketan eginiko ihardunek zentru nagusi bihurtu dute UZEI euskararen modernizazioan eta euskararen alfabetatze teknikoan bereziki. Euskarazko liburuetatik atera eta bildutako 20 mila termino teknikotik gora dituen datu-kutxa, ELHUYAR aldizkaria, testugintza bereizia etab. dira ELHUYAR taldeak buruturiko zenbait lan aipagarri, zientzia zehatzetako alorrean zegoen hutsunearen betetzea berari zor zaiolarik gehien bat60. Alfabetatze teknikoaren alorrean, itzulpengintzan bereziki diharduen Itzultzaile Eskola genuke, bestalde, UZEI eta ELHUYAR taldeek eginiko lanarekin batera. Hain zuzen, 1980. urtean Euskaltzaindiaren babespean sortu eta 1982. urtetik aurrera L.H. 2 mailaren barruan Arautu gabeko Irakas-Zentru bihurturiko Eskola honen helburu nagusia gero eta handiago egiten ari den itzulpen- -eskaerari gutxienezko gaitasun batez erantzun ahal izateko mailako itzultzaileak prestatzea izango da61. IRALE, UZEI eta ELHUYARekiko lankidetzan ekingo dio bere irakaskuntza-zereginari, azken bi hauekin batera ere, 1984. urtetik aurrera "Senez" itzulpen eta teminologiazko aldizkaria argitaratuko duelarik. Bestetik, oinarrizko aurrelan honen erabilpen eta hedapenaren eremua genuke aztergai. Eta hemen kokatuko genuke UEUren ekarpen nagusienetarikoa, berau izango baita euskal unibertsitatearen biltoki zabalena, eztabaidarako ideien eta ezagumenduen trukerako eta jendeak elkar ezagutzeko gune garrantzitsua62 testuinguru honetan bereziki, euskara helburu baino erreminta izanik, errotuko delarik UZEI talde teknikoak edota ELHUYAR taldeak eginiko lana. Zentzu honetan kontutan hartzekoak dira urte osoko lanaren ondorio gisa, Iruñean egiten dituen uda ikastaroak (23 sail desberdin, Zientzia, Teknika, Filosofia, Artea etab. alorretan), bertaratzen den ikaslegoarentzat63, besteak beste, murgiltze- -metodologiarako aukera egokia izan delarik, erabateko euskal giroa eskaintzen duen heinean64. Tradiziozko udako ikastaroez gain, bestalde, unibertsitate-mailako liburugintzaren hutsunea betetzen saiatu da UEU 1980. urtetik aurrera batez ere, euskal unibertsitatearen premia gorriari erantzuteko eta euskara bera zientzietako alor guztietan gaitzearren, euskal liburutegiari hasiera eman zaiolarik65. Era berean, unibertsitateko irakaskuntza euskaraz eman eta horretarako ikasleak gaitu eta euskara bera gaitzea izanik asmorik nagusienetakoa, euskararen arazoan unibertsitate ofizialen akuilu izan eta euskal unibertsitatearen biltoki dugu UEU66. ## **4. Euskara eta euskal Kulturaren plangintzaren beharra: EKB** 70.eko hamarkadan zehar abiaturi- ko euskararen eta euskal kulturaren ezagutza eta erabileraren hedapena eta zabalkunde-garaiaren bilakaera gisa euskararen plangintzaren beharra eta berau bideratu ahal izateko eginiko saiakera desberdinak har genitzake 80.eko hamarkadako ezaugarritzat. 1975. urtean Siadecok eginiko lehen lanetan hizkuntz batasunarekin batera hizkuntzaren normalizatze politiko eta sozialerako plangintzaren beharra adierazten zenetik etengabeko eskabidea bilakatu izan da berau aginte politikoaren aurrean. Honela, herri- -mugimendu edo talde herritarren ekimenek, hemen ere, garrantzizko zeregina eta papera beteko dute euskararekiko plangintzarik eza erakutsiko duen aginte politikoaren kitzikatzaile diren heinean, batetik, eta euskararen normalkuntzaz aginte politikoak jarraitzen duen ikuspegiarengandik desberdintzen duen oinarri teoriko eta sozio-politiko propioa agertzen duten heinean. Zentzu honetan, eta herri- edo bailara-mailan sortu eta helburu beretsuak dituzten taldeak (AED, Berreuskalduntze-taldeak etab) gutxietsi gabe, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta Euskarazko Kulturaren Batzarrea (EKB) herri-erakundeak aipatuko ditugu bereziki, hauek izan baitira, Euskal Herri osoa lan-eremutzat harturik, beste haibeste talde sortarazten edota biltzen nolabait lagundu izan dutenak. EHE 1979. urtean sortzen da asoziazio ireki gisa, helburu nagusitzat euskararen defentsarako herriaren protagonismoa bizkortu eta eragiletza antolatzea izango duelarik. Euskararen borroka funtsean arazo politikoa denaren ustetan, irtenbidea, bakarrik ez bada ere, neurri handi batean politikoa dela ikusiko dute, eta honela Euskal Herriko alderdietan eta administrazio publikoetan eragin izan nahiko dute, beren eguneroko politikan lehen mailako nazio-arazotzat har dezaten euskararena (...) eta, bide batez, Euskal Herriak euskalduna ala erdalduna izan behar duen behingoz definitzea eta horren arabera borrokatzen hastea eskatuko dutelarik67. Zentzu honetan, herri-presioa eta antolaketa ardatz izanik, Plangintza Orokorraren beharra izango da, besteren artean (komunikabideak euskaraz, udaletan euskaraz, etab), aurrera eramango duten errebindikazioetariko bat. Bestalde ordea, aipatzekoa da elkarte honek, eginiko ekintza praktikoen artean, leku publikoetako seinale edo informazio-txartelak euskalduntzearren burutu lana68. Erdara hutsean eginiko inskripzioak estaliz, edo eta euskarazko ordezkoa ipiniz, kontzientziatu dute herria honen beharraz eta duen eskubideaz, eta presionatu ere euskarak debekaturik izan duen espazio eta informazio publiko arrunta, egunerokoa, beregana dezan aginte politikoak beharrezko neurriak har ditzan. Euskararen normalkuntzarako aurrerapausu garrantzitsua izanik emanikoa, nabarmentzekoa da, aldi berean eta bereziki, euskararen alfabetakuntzarentzat gertaera honek suposatu duen aurrerakada. Gizarte- -mailan batetik, testu luze zein mamitsuetatik at gizarte-informaziorako funtzio arruntak betetzera igarotzen den heinean, euskara idatziaren erabilpenean emaniko hedakuntza bazterrezina genuke. Eta, bestetik, gizabanakoaren mailan, egunero kalean zehar erdaraz ikusiriko seinale eta informazio-txartel iraunkor zein aldibatekoak euskaraz ere egon daitekeenaz eta egon behar dutenaz ohartaraztearekin batera, euskararen irakurketa funtzionalerako gaikuntza bidean geundeke. 1983. urteko Martxoaren 12an egin zuen UNEDen (Bergara) bere aurkezpena Euskarazko Kulturaren Batzarreak. Bertan, euskal kulturgintzako talde, elkarte eta erakunde herritarren "konfederazio" gisa eraturik, eta "Gizartearen jaberazpena", "Ekintza bateratua, "Eskakizunak" eta "Plangintza Orokorra" ardatzen inguruan markatuz euren eginkizuna, "Euskararen defentsa, berreskurapen eta normalkuntza eta euskal kulturaren eragintza"69 hartu zuten azken helburu gisa70. Goian aipaturiko lau ardatzen inguruan, beraz, koka genezake EKBren ekarpena hamarkada honetan zehar. Gizarte-jaberazpenaren arloan, lehenik eta behin, aipatzekoak dira egunkari zein aldizkarietan idatziriko hainbat artikulurekin batera, Hegoaldeko lau hiriburuetan eginiko nazioarteko topaketak, europarlamentariei luzaturiko eskakizunak, Publizitate eta Hizkuntza Minorizatuei buruzko Ihardunaldiak, "BAT" soziolinguistikako aldizkaria, "Hizgabe". Euskararen defentsarako eta berreskurapenerako eginiko ekintza bateratuen artean, bestalde, Euskararen Eguna, Euskal Telebista euskaldunaren aldeko sinaduren bilketa, Bateginik kanpaina, eta besteren artean, 1990. urtean buruturiko Euskalduntze Alfabetagintzaren I. Ihardunaldiak. Azken kasu hau, Euskalduntze- -Alfabetagintzaren I.Ihardunaldiena alegia, 25 urtetan esparru guztietako partaideak biltzen direneko lehen aldia izanik, historikotzat hartua izango den gunea dugu. Arlo zehatz honi dagokion problematikaz eginiko azterketatik, sailean dihardutenen sakabanaketa, motibazioaren ahultzea (matrikula-kopuruaren beherakada), Alfabetagintza-alorrean dagoen hutsune nabaria eta euskara ikasteko eskubideak ziurtatzeko baldintzarik eza agertuko dira, besteak beste, gairik kezkagarrien gisa. Egoera horretara eramaniko fakto- reen artean berriz, hauxe azpimarratuko da: lan planifikatu eta iraunkor baten falta, koordinaziorik eza, euskalgintzako gainerako sailekiko harreman-falta, instituzio publikoek ezarri duten legeriaren desegokitasuna, euskalduntze-alfabetatzeak eskatzen dituen bitartekoak ezarri ez izana, euskalduntze-alfabetatze mugimenduarekiko elkarlanerako aukerarik ez eskainia71. Horiek horrela, eta lehen topagune honen ondorioz, iniziatiba soziala zein instituzionalaren garrantzia azpimarratzearekin batera, sail berean dihardutenen arteko elkarlana funtsezkotzat hartuko da. Bestalde, premiazkoa ikusiko da, esandakoarekin batera, euskararen plangintza orokor baten gainean eraikiriko euskalduntze- -alfabetatzearen plangintza, horretarako behar-beharrezkotzat joko delarik euskalduntze-alfabetatze sistemaren berrantolamendua72. ## **Oharrak** - 1 SIADECO (1976): *Estudio socio-lingüístico del euskara*. XI. tomoa. "Análisis de la radiodifusión y producción discográfica en el País Vasco", III. Bol.: "La recuperación del euskara. Proceso de normalización lingüística". - 2 Ibidem., 47. or. - 3 Ibidem., 48. or. - 4 Ibidem., 47.or. - 5 Ibidem. - 6 Zehaztasun gehiagotarako ikus SIADECOren azterketan azaltzen diren zuzendariei eginiko inkestaren ondorioak. - 7 EKB (1985): "Euskararen Plangintzarako Oinarriak" in *JAKIN* 34, 111-112 or. - 8 1982ko maiatzaren 20ko 5/1982 legeak sortzen duen "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen bitartez burutuko dira Euskadi Irratia zein Euskal Telebista. - 9 ZALAKAIN, J.M. (1982): "Komunikabidez komunikabide"in *JAKIN* 22, 63. or. - 10 Hiruren artean euskarak hartzen duen lekua programazio osoaren % 1,1 eta % 3,5 bitartean kokatzen da. - 11 IRIONDO, L. (1977): "Euskal kanta berriari hurbilketa kritikoa" in *JAKIN* 4, 29-44 or. - 12 LETE, X. (1977): "Kanta berria, erresistentzi abestia", in *JAKIN* 4, 19. or. - 13 IRIONDO, L. op. cit. - 14 IZTUETA, P.: "Euskararen adierazpen soziala gerra ondoan (1937-1984), in INTXAUSTI, J. (1985): *Euskal Herria, errealitate eta egitasmo.* II tomoa, 399. or. - 15 IRIONDO, L. op. cit. - 16 LETE, X., op. cit., 16-28 or. - 17 ZUBIZARRETA, I. (1977): "Kanta berria bide gurutzean", in *JAKIN* 4. - 18 LETE, X., op. cit., 25.or. - 19 BELOKI, J.R. (1977): "Kanta berriaren ingurumaria", in *JAKIN* 4, 55.or. - 20 SIADECO, op. cit. - 21 Zine-ekoizleek balioaren %25a jasotzen dute Jaurlaritzatik. - 22 1985eko maiatzaren 13ko agindua, zinemagintzaren ekoizpenari diru- -laguntzak ematea araupetuz; bertan, beste baldinta batzuen artean, filmaren kopia bat euskaraz ematea derrigorrezkoa delarik. - 23 EKB, op. cit., 106-108 or. - 24 LEKUONA, J.M.: *JAKIN* 44. zenbakian eginiko elkarrizketan. 1987, 21. or. - 25 Ibidem. 22-23 or. - 26 DORRONSORO, IN *JAKIN* 44, 1987, elkarrizketa, 22. or. - 27 Ibidem. - 28 LEKUONA, J.M., op.cit., 24. or. - 29 Bertsolaritzaren inguruko azterketa teorikoak ugarituko dira: LEKUONA, J.M. (1982): *Ahozko euskal literatura*. Erein. Donostia. Xabier AMURIZAk buruturiko hainbat lan didaktiko. Pedagogiaren ikuspegitik ere F. RODRIGUEZek eginiko *Bertsolaritza: formarik gabeko heziketa*, doktoradutza-tesia. Euskal Telebistak egin berri duen bertsolaritzaren inguruko "Hitzetik hortzera" programa eta abar luze bat. - 30 J.M. TORREALDAIk, elkarlanean, bertsolariei eginiko inkestaren ondorioetan azaltzen denez (JAKIN 44, 1987, 104-121 or.) gero eta gazte jende gehiago arituko da plazaz plaza bertsotan. - 31 Ikastetxeetan zein espreski ezarririko eskoletan irakatsiko dira bertsogintzarako teknikak. - 32 SIADECOk eginiko azterketa sozio-linguistikoan zein TORREALDAI jaunaren *Euskal idazleak gaur* liburuan (1977, Jakin, Oñati) azaltzen diren datuen arabera, euskal irakurlegoa batipat Gipuzkoan kokatzen dela, hiri- -girokoa, gaztea, erdi-mailako klasekoa eta ezkerraldekoa dela ikusten da. - 33 TORREALDAI, J.M. (1977): *Euskal Idazleak gaur*. Jakin. Oñati-Arantzazu. - 34 SIADECO (1976): *Estudio socio-lingüístico del euskara*. X. tomoa, "El euskara en las editoriales y revistas", 3.bol.: "La recuperación del euskara. Proceso de normalización lingüística", 63. or. - 35 Ibidem., 64. or. - 36 Kriselu, Hordago eta Etor-ek literaturara joko duten bezala, Gero, Elkar, Erein eta Gordailu bezalako argitaletxeek ikastoletarako lan egingo dute bereziki, testugintza nahiz sorkuntzaren bitartez. - 37 LANDA, J. (1988): "Argitaratzaileen jokabidea" in *JAKIN* 49, 68. or. - 38 SIADECO op. cit., 41. or. - 39 Ibidem., 51. or. - 40 Ibidem., 73-75. or. - 41 1989. urtean liburu-ekoizpenaren % 30 Elkar argitaletxearen esku egongo da, % 10-11 Erein-en esku eta, 10-15 libururekin ondorengo argitaletxe gehienak. - 42 Ikus 1987, 1988, eta 1989 urteetako liburugintzari buruzko *JAKIN* aldizkariak (46, 50 eta 57 zenbakiak). - 43 TORREALDAI, J.M. (1989): "1988ko euskal liburugintza" in *JAKIN* 50, 120- 162 or. - 44 Euskera, Bulletin du Musèe Basque, Munibe, Fontes Linguae Vasconum, Zeruko Argia, Herria, Anaitasuna, Príncipe de Viana, Goiz Argi, Jakin, Karmel, Egan, Olerti, Redención, Aranzazu, Othoizlari, Jaunaren Deia, etab. - 45 Elhuyar 1974, Agur 1970, Hitz 1974, Punto y Hora de Euskal Herria 1976, Garaia 1976, Berriak 1976, Zabal 1973, Zehatz 1977, Gaiak 1976, Ustela 1975, Iratzar 1976, etab. - 46 Azterketa zehatzago baterako ikus IZTUETA, P.: "Euskararen adierazpen soziala gerra ondoan (1937-1984)", in INTXAUSTI, J. (1985): *Euskal Herria, errealitate eta egitasmo*. II. tomoa, 393-398 or. - 47 Batzuk aipatzekotan: Susa 1980, Xaguxarra 1980-1981, Idatz & Mintz 1981, Maiatz 1982, Kandela 1983-84, Pamiela 1983, Korrok 1984, Ttu-Ttua 1984- -85, Txistu y Tamboliñ 1984-86, Bat 1990, Larrun 1985, Antzerti 1982, Egats 1989, Hemen 1986, Aburu 1982, eta abar luze bat. - 48 15.000 aletik gora izan ziren banatuak bere lehenengo urtean, Egunkariaren lehen urtebetetze-egunean aldiz 40.000 ale. - 49 TORREALDAI, J.M., op.cit. - 50 EKB, op. cit. 182. or. - 51 Ikus, adibidez, OTAEGI, J.A. (1977): "Euskal liburugintzaz gogoeta inprobisatuak", in *JAKIN* 4, 98-101. or. - 52 TORREALDAI, J.M. (1980): "1979ko euskal liburugintzaz", in *JAKIN* - 53 Ikus adibide gisa Kultura eta Turismo Saileko 1985eko martxoaren 21eko agindua, 1986ko apirilaren 24ekoa eta 1987 irailaren 3koa. - 54 EUSKALTZAINDIA (1972): "Alfabetatze batzordearen oinarri arauak", in *EUSKERA* XVIII, 218-219 or. - 55 EUSKALTZAINDIA (1972): "Euskal Irakasle Tituloa", in *EUSKERA* XVII, 220-225 or. - 56 UGALDE, M.: "Idazleei egindako galderek izan duten erantzunen azterketa laburra", in *EUSKERA* XXIV (2. aldia), 481-501 or. - 57 MENDIGUREN, X.: "Euskara batua eta irakaskuntza", in *EUSKERA* XXIV (2. aldia), 523-531 or. - 58 EUSKALTZAINDIA (1979): "Bergarako biltzar ondoko erabakiak", in *EUSKERA* - 59 EKB, op. cit., 65-66 or. - 60 IZTUETA, P. op. cit., 400. or. - 61 Lanketa teorikoa eta batez ere literatur mailakoa nagusituko da. - 62 IRAZABALBEITIA, I.; MUJIKA, A. (1990): "Udako Euskal Unibertsitatea: helburuak, historia eta egoera", in *JAKIN* 57, 99-120 or. - 63 500-600 artean kokatzen da partaidetza-kopurua, hauetatik bizkaitar eta gipuzkoarrek % 80a osatzen dutelarik. Gazte-jendea batipat, eta urte batzuetan euskaldunberri ugari biltzen da bertan. - 64 IRAZABALBEITIA, I.; MUJIKA, A., op. cit., 99-120 or. - 65 Bertan lantzen diren sailak ikusteko *JAKIN* 34, 1985, 97-98 or. - 66 IRAZABALBEITIA, I; MUJIKA, A., op. cit., 99-120 or. - 67 EKB, op. cit., 13. or. - 68 EGIN, 1979ko azaroak 7. - 69 EKB (1986): "Hiru urte t'erdiko balantzea" (Barne Txostena), 1go or. - 70 Ikus EKBren barne-antolaketa, oinarriak eta egituraren bilakaera ondorengo barne-txostenetan: EKB (1986): "EKBren egituraketa"; "Hiru urte t'erdiko balantzea" (1986); "Batzarre nazionalerako txostena" (1987); "II. Batzarre Nazionala" (1988) - 71 EKB (1990): "Euskalduntze-alfabetagintzaren I. Ihardunaldiak", EKBko Euskalduntze-Alfabetatze Saila, 1. or. - 72 Ibidem.
aldizkariak.v1-0-619
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.47 _2025_9", "issue": "Zk.47 _2025_", "year": "2025", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Matrize dezelularizatuak eta zelula amak ehun-ingeniaritzan Stem cells and decellularized matrices in tissue engineering Unai Aranguren, Gaskon Ibarretxe\* eta Jon Luzuriaga\* Zelulen Biologia eta Histologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU-Leioa, Bizkaia) LABURPENA: Azken urteotan dezelularizatutako matrize estrazelular (dMEZ) eta zelula amek interes handia piztu dute ehun-ingeniaritzaren arloan, ehun eta organoen birsorkuntzarako izan dezaketen erabilgarritasunagatik. Berrikuspen honen helburua, batetik, arlo honen nondik norakoak ezagutzea da, eta, bestetik, gizakietan egin diren aplikazioak aztertzea. Éhunak edo organoak dezelularizatzeko eta dezelularizatutako matrize estrazelularren aldamio edo scaffoldak eskuratzeko teknika desberdinak daude: fisikoak, kimikoak, biologikoak, tekniken konbinaketak eta azken urteetan garatu diren teknika berriak. Dezelularizatutako matrize horiek jatorrizko matrize estrazelularren (MEZ) osagaiak eta egitura kontserbatzen dituzte, zeinak beharrezkoak diren zelulen eta matrize estrazelularren arteko elkarrekintzetarako. Dezelularizatu ostean, matrize horiek birzelularizatu egin daitezke, bai zelula somatikoekin, bai zelula amekin, intereseko ehun edo organo espezifikoa eskuratzeko. Ehun-ingeniaritzaren arloan, azken urteetan aurrerapen garrantzitsuak egin dira, eta dezelularizatutako matrize estrazelularren aldamio mota ugari eratu dira ehun desberdinentzat, hala nola azal-ehuna, hezur-ehuna, nerbioehuna edo bihotz-ehuna. Horrez gain, organo osoen dezelularizazioa ere lortu da, zeinek jatorrizko organoaren arkitektura eta osagaiak kontserbatzen dituzten eta zeinak jarraian birzelularizatu egin daitezkeen. Oraindik gizakietan egindako aplikazioak mugatuak badira ere, etorkizunari begira ate ugari zabaldu ditzakeen ikerkuntza-arloa da hau. HITZ GAKOAK: Zelula amak, matrize dezelularizatua, aldamiajeak, ehun-ingeniaritza, organoen birso- ABSTRACT: Decellularized extracellular matrices (dECM) and stem cells have aroused great interest in tissue engineering in recent years because of their potential use for tissue and organ regeneration. The purpose of this review is, on the one hand, to give a global perspective on this topic, and, on the other hand, to examine the applications which have been implemented in human patients. There are different techniques for decellularizing tissues or organs, to generate different scaffolds of decellularized extracellular matrices: physical, chemical, biological, combinations of techniques and new techniques are the scaffolds. niques that have been developed in recent years. These decellularized matrices preserve the components and structure of the original tissues, which are necessary for the correct interaction of the seeded cells with extracellular signals involved in tissue development and regeneration. After decellularization, these matrices can be recellularized, either with somatic cells or with stem cells, to acquire specific characteristics of the tissue or organ of interest. In the field of tissue engineering, important advances have been made in recent years, and various types of scaffolding of decellularized extracellular matrices have been developed from different tissues, such as skin tissue, bone tissue, nervous tissue or heart tissue. In addition, the decellularization and recellularization of whole organspreserving the architecture and elements of the original organ has also been achieved. Although human applications are still limited, this is a resarch field that can open many doors for the future. KEYWORDS: Stem cells, decellularized extracellular matrices, scaffolds, tissue engineering, organ regen- \* Harremanetan jartzeko/Corresponding author: Jon Luzuriaga Gonzalez, Zelulen Biologia eta Histologia Saila, Farmazia Fakultatea, UPV/EHU. Unibertsitateko ibilbidea, 7 (01006 Vitoria-Gasteiz). 6 https://orcid.org/0000-0002-1443-7057, jon. luzuriaga@ehu.eus // Gaskon Ibarretxe Bilbao, Zelulen Biologia eta Histologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, UPV/EHU. Sarriena auzoa, z/g (48940 Leioa). Dhttps://orcid.org/0000-0002-4961-7402, gaskon.ibarretxe@ehu.eus Nola aipatu/How to cite: Aranguren, Unai; Ibarretxe, Gaskon;Luzuriaga, Jon (2025). «Matrize dezelularizatuak eta zelula amak ehun-ingeniaritzan», Ekaia, 47, 2025, 279-298. (https://doi.org/10.1387/ekaia.25202). Jasoa: urriak 30, 2023; Onartua: ekainak 21, 2024 ISSN 0214-9001-eISSN 2444-3225 / © UPV/EHU Press ![](_page_0_Picture_15.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago # 1. **SARRERA** Organo-transplantea tratamendu eraginkorra da organo baten gutxiegitasun kronikoaren edo hutsegitearen tratamendurako. Alabaina, gehienetan horren atzean emailearen heriotza egon ohi da, eta, transplantearekin lotuta, hainbat arazo ager daitezke, hala nola errefusa, zoldura edo itxarotezerrenda luzeegiak. Beraz, transplanteen eskuragarritasuna ez da nahikoa behar guztiak asetzeko. Gaur egun, medikuntza birsortzailearen arloan ehun-ingeniaritza kontzeptua agertu da. Ehun-ingeniaritzaren helburua kaltetutako organo edo ehunak ordezkatzean datza. Horretarako, laborategian, zelulak eta biomaterialez osaturiko aldamio edo *scaffold* deritzen egiturak erabiliz ordezko organo edo ehunak sortzen dira. Aldamioak matrize estrazelularretatik (MEZ) eratorritako produktuekin sor daitezke, eta intereseko ehuna garatu bitartean bertan kultibatutako zelulei sostengua emango diete hiru dimentsioko (3D) hazkuntza ahalbidetzeko. MEZ-aldamio horiek eskuratzeko modu bat dezelularizazio prozesua da. Horren bidez, dezelularizatutako MEZ-aldamioa birzelularizatu egin daiteke, intereseko ehun edo organoa eskuratzeko eta hori transplantatzeko. Dezelularizatutako MEZ-aldamioak organoaren mikro- eta nanoegiturak mantentzen ditu intereseko ehunean *in vivo* zein *in vitro* hazteko. Gainera, MEZ-aldamioa nahierara atondu daiteke biobateragarritasunaren, biodegradazioaren, immunogenizitatearen eta egiturazko sostenguaren aldetik aplikazio klinikorako egokiena izan dadin. Horrela, zelulen atxikidura, proliferazio, migrazio, desberdintzapen eta epe luzeko bideragarritasuna bermatzen dira. [1]. Zelula amak ehun-ingeniaritzaren osagai garrantzitsu bihurtu dira, batez ere dezelularizatutako matrize estrazelularretan (dMEZ) oinarritutako ehun-ingeniaritzaren alorrean, birzelularizaziorako erabili ohi baitira [2]. Zelula amak zelula desberdindu gabeak dira, zeinak gai diren leinu zehatz batean desberdintzeko (potentzia), baita zelula ama gehiago sortzeko ere (autoberrikuntza). Jatorrizko ehunean zelula amak mikroingurune espezifiko batean egoten dira, zeinari nitxo deritzon. Mikroingurune horrek zelula ama horien desberdintzapenean eta autoberrikuntzan eragiten du, hainbat seinalizazio-mekanismoren bidez [3]. Ondorioz, beharrezkoa da zelula amen desberdintzapen-prozesua bideratzen duten mekanismo eta MEZen ezaugarriak ezagutzea, dMEZetan oinarritutako ehun-ingeniaritza garatzeko [2]. #### 2. **MATRIZE ESTRAZELULARRAK** MEZak zelulen homeostasirako, hazkuntzarako, ehunen osaketarako eta konponketarako beharrezkoa den mikroingurunea eskaintzen duten 3Dko sareak dira [4]. Ehun edo organo bakoitzak enbrioi-garapenaren etapa goiztiarretan eratzen den eta etengabe berriztatzen den MEZ propioa du ehunaren homeostasia bermatzeko [5]. Zelulen eta MEZen arteko interakzioak beharrezkoak dira zelulen portaera, funtzioa eta bereizketa bideratzeko [6]. Ehunen konponketa gertatzen denean, aldaketa kuantitatibo zein kualitatiboak gertatzen dira MEZen osagaietan, eta hori erregulatzeko hainbat entzimak hartzen dute parte [7]. Egoera fisiologikoetan, ehunak dagokien organoetan bereizteko eta sintesi eta garapen egokia izateko beharrezkoa da MEZ espezifikoak izatea [8]. Adibidez, birika, ugatzak edo barail-azpiko listu guruinak epitelioa adarkatuz eratzen dira. Adarkatze-prozesu horretan, inguruko MEZ enbrionarioetan barneratuz joaten dira zelulak, eta aldi berean MEZ horiek eraldatuz doaz [9]. ## 2.1. **Matrize estrazelularren osaera eta funtzioa** MEZek 3Dko sare makromolekular bat osatzen dute, egiturazko eta seinalizaziorako euskarria eskaintzen duena. Horri esker zelulen atxikidura, proliferazio, migrazio eta desberdintzapena bideratzen dituzte. Osaerari dagokionez, MEZak kolagenoz, fibronektinaz (FN), lamininaz, elastinaz, proteoglikanoz (PG), glikosaminoglikanoz (GAG) eta beste hainbat glukoproteinaz osaturik daude [8]. Ugaztunetan, MEZak bi motatan bereizten dira kokapenaren eta osaeraren arabera. Batetik, interstizioaren MEZa, zeinak estromako zelula gehienak inguratzen dituen horiei sostengua emanez (hezur- edo muskuluehunetan). Bestetik, mintz basalak nagusiki epitelio-zelulei sostengua ematen die, estromako zeluletatik bereiziz, guruinak osatzen dituzten epitelio-zeluletan bezala. Nahiz eta MEZen osaera eta egitura aldakorrak diren organo edo ehunaren arabera, badituzte hainbat makromolekula amankomunean. MEZetan proteina ugariena kolagenoa da [10]. I motako kolagenoak zuntzexkak osatzen ditu, II motako kolagenoa ugaria da kartilago ehunetan, eta IV motako kolagenoa mintz basalaren osagai garrantzitsua da [11]. MEZen funtzioei dagokienez, horiek mikroingurune dinamiko bat sortzen dute, zelula amak aktibatzean erreplikatu eta desberdindu daitezen [12]. Zelulen eta MEZen arteko komunikazio horri esker, MEZek zelula amen patua erregulatzen dute, hazkuntza-faktore, osaera biokimiko, egiturazko sostengu eta faktore biomekanikoei esker [6]. MEZek zelulei egiturazko sostengua ematen diete, batetik, MEZen 3D egiturak egitura porotsu interkonektatua eratzen duelako, eta, bestetik, zuntzen zeharkako loturen bidez osatutako sareak zelulei atxikidura-gune handiak eskaintzen dizkielako [13]. Egiturazko sostengu hori beharrezkoa da zelulen atxikidura, hazkuntza eta desberdintzapenerako [14]. Gainera, zelulen eta MEZen arteko elkarrekintza mintzean zeharreko hartzaileen bidez gauzatzen da. Zeluletan, hartzaile mota garrantzitsuenak integrinak dira, eta MEZko proteinak zitoeskeletoarekin lotzen dituzte. Integrinek zelulen funtzio ugaritan parte hartzen dute: atxikiduran, proliferazioan, migrazioan, derberdintzapenean eta nidazio edo *homing* delakoan [8]. FNak, kolagenoa eta PGak, bakarrik edo heparin sulfatoarekin konbinatuta, fibroblastoen hazkuntza-faktorera, hazkuntza-faktore baskulo-endotelialera edo hepatozitoen hazkuntza-faktorera lotu daitezke haien aktibitatea indartuz, konpartimentu mikroanatomikoak sortuz eta erreserborio gisa jokatuz [15]. # 3. **DEZELULARIZATUTAKO MATRIZE ESTRAZELULARRAK** Zeluletan oinarritutako ehun-ingeniaritzaren helburua 3D hazkuntzaereduak sortzea zein zelula eta MEZ-aldamioen konbinaketa erabiliz kaltetutako ehun edo organoak birsortzea izan daiteke. Ehun-birsorkuntzarako aldamio sintetikoak eta MEZ naturalak sor daitezke. MEZ-aldamio naturalak eskuratzeko MEZ dezelularizatuak (dMEZ) erabiltzen dira [8]. MEZen jatorriaren arabera 2 motatako dMEZ-aldamioak bereizten dira: zeluletatik eratorritako dMEZ-aldamioak, eta organo edo ehunetatik eratorritakoak. Zeluletatik eratorritako dMEZ-aldamioak lortzeko, zelulak in *vitro* ereiten dira MEZ espezifikoa jariatzeko, eta ondoren dezelularizatu egiten dira. Organo edo ehunetatik eratorritako dMEZ-aldamioen kasuan, ehun edo organoarekiko MEZ espezifikoa dutenez, zuzenean dezelularizatzen dira dMEZ-aldamioa eskuratzeko [16]. Dezelularizazioa edozein organo edo ehunetatik zelulak zein horien elementuak kentzean datza, dMEZ-aldamioak eratzeko. MEZ-aldamio horiek kolagenoa, elastina, GAGak, FNak eta beste proteina funtzional eta egiturazko batzuk mantentzen dituzte. Gainera, osagai zelularrak eta antigenoak erauzten direnez, gorputz arrotzen aurkako erreakzioak, hantura eta errefus immunitarioa bezalako arazoak murrizten dira [17], [18]. dMEZek ehun-ingeniaritzan duten interesa haien ezaugarri funtzional eta estrukturaletan datza. Izan ere, dMEZak erabiltzeak zelulen eta MEZen arteko hainbat interakzio mantentzea sustatzen du, ehunen antolaketa eta birmoldaketa egokia ahalbidetuz [2]. Aldamio moten artean, dMEZek zelulen ezagutzafuntzioa hobekien kontserbatzen dute [19], [20]; izan ere, itu-organo edo -ehunaren ezaugarri eta osaera kontserbatuz, zelula-zelula komunikazioa, zelula-matrize atxikipena eta MEZ berriaren eraketa abiarazten dute. Dagoeneko animalietan eta gizakietan emaitza onekin aplikatu diren dMEZaldamio ugari komertzializatu dira [2]. Gainera, dMEZ-aldamioek elkarrekintza dinamikoa mantentzea bermatzen dute MEZaren eta organo edo ehun zehatz bateko zelula-populazioaren artean. Alde batetik, ehun edo organoaren MEZaren osaera eta ultraegitura mantenduz, eta, bestetik, zelulapopulazioaren aktibitate metabolikoaren, beharren eta mikroingurunearen egoerara moldatuz [21]. Ikusi denez, dMEZ-aldamioak jatorrizko ehun edo organoaren araberako portaera espezifikoa izango du. Hau da, dMEZaren jatorria bihotz-ehuna bada, zelula amentzat bihotz-ehunerantz desberdintzeko substratu gogokoena izango da [22]. Organismoko MEZetan bezala, dMEZ-aldamioek kultibatutako zelulekin dituzten interakzioak modulatu ditzakete: atxikidurari eraginez, aldamioko puntu zehatzetaranzko migrazioa ahalbidetuz [23] eta ehun espezifikotaranzko desberdintzapena bultzatuz [24]. dMEZ-aldamioek pisu- edo karga-indarrei euts diezaiekete kolageno-zuntzexka eta -zuntzei esker; gainera, elastikotasuna dute elastina-zuntzei esker, eta hidratazio- eta lotura-funtzioak betetzen dituzte proteoglikanoei esker [25]. Horretaz gain, ehunetan dauden molekula bioaktiboak ere manten ditzakete, hala nola hazkuntza-faktoreak eta bestelako proteinak, zeintzuk garrantzitsuak diren zelula-zelula eta zelula-matrize elkarrekintzetarako, eta, ondorioz, MEZ berriaren eraketarako [26]. Hala ere, abantailez gain, dMEZ-aldamioek badituzte hainbat erronka ere: MEZetatik zelulak eta material genetikoa guztiz erauztea aldamioen egitura asaldatu gabe, banaketa egokia duen birzelularizazioa lortzea eta MEZaren jariaketa egokia lortzea [2]. Aurrez esan bezala, dezelularizazioa MEZan bertan dauden zelulak garbitzeko eta dMEZ-aldamioa eratzeko bioingeniaritza-teknika bat da. Behin dezelularizatuta, zelula amak kultiba daitezke dMEZ-aldamio horretan, horiek desberdindu eta itu-ehuna eskuratzeko. Erabil daitezkeen dezelularizazio-tratamenduen artean metodo fisikoak, kimikoak, entzimatikoak edo biologikoak zein horien arteko konbinaketak aurkitzen dira. Dezelularizazio fisikoa ehunaren edo organoaren ezaugarri fisikoak modulatzean datza, zelulen mintzak asaldatzeko eta zelularen lisia eragiteko [2], [16]. Teknika fisikoen artean asko dira erabiliak, eta guztiek dituzte abantailak eta desabantailak. Prozedura horien artean, arraspatzea [27], soluzioaren irabiaketa [28]–[30], sonikazioa [31], presio-gradienteak [32], [33], ultraizozketa [34], [35], elektroporazio itzulezin ez-termikoa (EIET) [36], fluido superkritikoak [37], murgiltze-irabiaketa [38] eta perfusioa daude [39]. Teknika guztien artean perfusioak interes handiko teknika dela erakutsi du [40]-[42]. Dezelularizazioaren efizientzia hobetzen da, konposatu dezelularizatzaileak modu azkar eta homogeneoan jatorrizko odol-hodietatik hedatuz. Gainera, jatorrizko ehun eta organoen osaera eta baskularizazioa mantentzen dira ehun lodiago eta organo osoen dezelularizazioa ahalbidetuz [43]-[45]. Teknika horien guztien bitartez ehuna dezelularizatzea lortzen bada ere, estandarizazio-ezintasuna, MEZaren kaltetzea eta organoaren edo ehunaren ezaugarriaren araberako efizientzia gutxitzea dira teknika horien desabantaila nagusiak. Zelulak ezabatzeko teknika kimiko egokia aukeratzeko orduan ehunaren edo organoaren lodiera, MEZaren osaera eta emango zaion erabilera hartu behar dira kontuan. Zelulen osagaiak ezabatzeko erabil daitezkeen produktu kimikoen artean azidoak eta baseak, soluzio hipertonikoak eta hipotonikoak, detergenteak, alkoholak eta beste disolbatzaile batzuk daude. Azidoek eta baseek zelularen zitoplasmako osagaiak, organulua eta hainbat biomolekula disolbatu, azido nukleikoak hidrolizatu eta proteinak desnaturalizatzeaz gain eragin desinfektatzailea dute [2], [8]. Kontuan izatekoa da MEZeko parte diren kolagenoa, GAGak eta hazkunde-faktoreak ere kaltetu ditzaketela [38]. Soluzio hipertonikoek DNA proteinetatik disoziatu dezakete, baina soluzio hipotonikoek zelulen lisia eragin dezakete osmosi bidez, matrizeko molekulen eta arkitekturan eragin minimoa izanik. Nahiz eta zelulen lisia lortu, ez dituzte deuseztatzen zelulen osagaiak, eta, beraz, DNA ezabatzeko zailtasuna dute [46]. Zelulen mintzak disolbatzeko eta DNA proteinetatik disoziatzeko gai diren detergente ionikoak, ez-ionikoak eta zwiterionikoak daude [47]. Alkohola eta azetona bezalako disolbatzaileek zelulak deshidratatu eta lipidoak ezabatzen dituzte, proteinak prezipitatu eta erretikulazioa eragin dezaketen bitartean [48]. Tratamendu biologikoak 2 motatako eragileak biltzen ditu: entzimatikoak eta ez-entzimatikoak (kelanteak). Entzimek espezifikotasun handia ematen diete MEZren osagaiei, baina hondakin-entzimen presentziak birzelularizazioa eragotz dezake erantzun immunea aktibatuz. Horien artean kolagenasa, lipasa, tripsina, dispasa, termolisina eta nukleasa daude [38]. Agente kelanteek zelulen eta MEZko proteinen arteko atxikidura-puntuen arteko disoziazioa bultzatzen dute, hain zuzen ere, kolagenoaren eta fibronektinaren arginina-glizina-aspartato hartzaileengandik banatuz. Erabiltzen diren kelante ohikoenen artean, azido etilen-diamino-tetraazetikoa eta azido etilen-glikol-tetraazetikoa daude [2]. Tratamendu mota bakarra erabiltzea nahikoa ez denez, horien arteko konbinaketa bat erabil beharko litzateke ahalik eta eraginkorrena izateko, ehunaren eta organoaren arabera [45], [49], [50]. Ahalik eta dezelularizazio onena lortzeko, MEZko osagai bioaktibo garrantzitsuen galera minimizatu behar da, erantzun immunea ekiditeko material genetikoa kentzen den heinean [18], [51]. Are gehiago, MEZen ezaugarri biokimiko, biologiko eta biofisikoak mantendu ahal izateko, oro har, metodo horien konbinaketa erabili behar da [52], metodo horietako bakoitzak MEZen egitura eta osagaiak kaltetu ditzakeelako [2]. dMEZen prozesamendu osteko esterilizazio, erretikulazio eta eraldaketaren bidez birzelulaziorako ezaugarri gehigarriak lortuko dira. Esterilizazioa beharrezkoa da mikroorganismoak ekiditeko, osagai toxikoak erauzteko eta dMEZ-aldamioen biobateragarritasuna lortzeko. Esterilizazio metodo fisikoak gamma izpien eta elektroi-sorten bidezko irradiazioa dira [53], [54] dira. Etilen oxidoa mikroorganismoen proteina eta azido nukleikoen karboxilo taldeen alkilazioaren bitartez horien inaktibazioa eragiten duen beste esterilizazio metodo bat da [53]. Penizilina, estreptomizina, B anfoterizina eta sodio-antibiotikoa bezalako antibiotikoen bidezko desinfekzioak bakterioen hazkuntza, zelula-pareta, proteina sintesia eta DNA sintesia inhibituz eragiten dute [2], MEZ-aldamioaren egituraren gain eragin hutsala dute [16]. Post-prozesamenduko eraldaketak gauzatzeko erretikulazio metodo fisiko eta kimikoak erabiltzen dira dMEZ-aldamioen 3D egitura mantentzeko eta ezaugarri mekanikoak hobetzeko. Eta, azkenik, poroen dentsitatea handituz zelulen infiltrazioa hobetzeko eraldaketak egin daitezke. Hori lortzeko laserra, SCLP teknika eta elektroirutea daude [55]. #### 4. **BIRZELULARIZAZIOA** Birzelularizazioa dMEZ-aldamio zelula gabea zelula-populazio berriekin betetzeari deritzo, egitura eta funtzio espezifikoak dituen produktua eskuratzeko. Horretarako, zelula mota espezifikoak edo zelula amak erabil daitezke. Zelula amak zelula desberdindu gabeak dira, zeinak zelula-leinu espezifikoetan desberdindu daitezkeen edo autoberrikuntza egin zelula ama gehiago sortzeko. Zelula amak, oro har, zelula ama pluripotenteetan eta zelula ama multipotenteetan banatzen dira [16]. Zelula ama pluripotenteak, bai zelula ama enbrionarioak (ZAE) bai induzitutako zelula ama pluripotenteak (iZAP), teorikoki ia edozein motatako zelula somatikoetan desberdindu daitezke. Bestalde, zelula ama multipotenteak, zelula ama mesenkimalak (ZAM) adibidez, hainbat motatako ehunetan aurkitzen dira, hala nola ehun adipotsuan edo hezur-muinean, eta horiek zelula-leinu mugatuagoak eman ditzakete [56]. ZAEak enbrioitik bereizitakoak dira, eta leinu ugaritan desberdintzeko gaitasunagatik eta autoberrikuntza-gaitasunagatik interes handiko zelulak dira ehun-ingeniaritzan [57]. Horregatik, dMEZ-aldamio eta ZAE arteko konbinaketa hainbat ehunekin frogatu da, besteak beste, bihotz-ehunekin, korneekin edo giltzurrunekin [58]-[61]. Alabaina, zelula mota horiek, eztabaida etikoa pizten dutenez, erabilera oso arautua edo debekatua daukate. Beste zelula ama pluripotente batzuen adibidea iZAP da. Zelula somatikoak ZAEek berez dituzten transkrizpzio-faktoreen geneekin transfektatuz birprogramatzen dira iZAPak lortzeko. Horrela, ZAEek duten proliferazio- eta desberdintzapen-gaitasun bera lortzen dute [62], [63]. Aplikazioei dagokienez, iZAPak dMEZ-aldamioekin konbinatu dira, hainbat ehun motatarako (adibidez, bihotza, giltzurrunak, birikak eta pankreasa [64], [65]). Ikerketa-talde batek, gizaki jatorriko bihotz ehuna dezelularizatuz, eta iZAPetatik eratorritako kardiomiozitoekin birzelularizatuz, 3Dko bihotz ehun funtzionala lortu zuen, zeina miokardioaren konponketa eta ordezkapenerako baliagarria izan daitekeen [66]. ZAMak, esan bezala, zelula ama multipotenteak dira, zeinak ehun-ingeniaritzan erabili diren hainbat arlotan, besteak beste, zaurien sendaketan, lotailuen konponketan, kardiomiogenesian eta hezurren birsorkuntzan [56], [67]-[73]. Nahiz eta ehunen konponketa eta birsorkuntzarako zeluletan oinarritutako teknika ugari garatu diren, badituzte hainbat oztopo edo desabantaila, esaterako, zelula-kutsadura, mentuen transplante osteko bizitza laburra, gaixotasunen transmisioa, mikrobaskulaturaren buxadura eta immunitatesistemaren kitzikapena [74], [75]. # 5. **dMEZ-AK EHUN-INGENIARITZAN** Gaur egun, organo- edo ehun-transplanteak zenbait desabantaila ditu: emaileak mugatuak direla eta transplantearekin lotutako gaixotasun eta infekzioak. Horregatik, dMEZ-aldamioak erabili dira ehun-ingeniaritzan hainbat ehun mota eratzeko, hala nola azala, hezurra, bihotza, birika, gibela eta giltzurruna [16]. ## 5.1. **dMEZ-aldamioak azal-ehunentzat** Azala giza gorputza ingurunetik babesten duen organoa da, eta atal baskularrez (dermisa) eta baskulatura gabez (epidermisa) dago osatuta. Posible da larruazaleko ehunak birsortzea dMEZek jatorrizko arkitektura, hodiak, atxikitzeko gaitasuna, elastikotasuna eta hazkuntza-faktoreak bezalako biomolekulak kontserbatzen dituztela kontuan izanda [114,121,122]. Besteak beste, larruazaleko dMEZetan, keratinozitoen atxikidura ahalbidetzen da mintz basalean, angiogenesia sustatzen duen dermiseko egitura (papilarra eta erretikularra) mantentzen da, [76] eta zaurien orbainak murriztu daitezke askatzen diren fibroblastoen hazkuntza-faktoreei esker [77]. Erabilgarritasun askotarikoa izan dezakete dMEZ mota horiek. Dezelularizatutako dermisaren matrize (DDM) aldamioa eratu eta zilbor-hesteko zelula peribaskularrekin birzelularizatuz zaurien sendaketa kitzikatzen duen aldamiotik hasita [78], jeiuno dezelularizatutik lortutako dMEZean giza dermiseko fibroblastoak eta keratinozitoak kultibatuta larruazaleko bi geruza dituen azal-mentua osatzen duen aldamiotik pasatuz [79], eta oin diabetikoak sortutako ultzerak tratatzeko eta granulazio-ehunaren eraketa, epitelioaren birsorkuntza, eta angiogenesia bultzatzen duen dMEZ-aldamioraino [78]; azken hori komertzialki eskuragarri dauden AlloDerm® eta Oasis®, adibidez [80]. ## 5.2. **dMEZ-aldamioak hezur-ehunentzat** Hezurra sendatzeko eta birsortzeko gaitasuna duen ehuna da. Hala ere, kalte handien aurrean kanpo-laguntza beharrezkoa du sendatzeko. Hori dela eta, hezurraren birsorkuntzarako ere garatu dira dMEZak [26]. Horiek hezur-ehunaren ezaugarriak mantentzen dituzte, hala nola geometria, egitura porotsua (makro eta mikro) eta gainazalaren zurruntasuna, osteoindukzioa ahalmena sustatuz [13], [81], [82]. Gainera, hezur dMEZek osteoidean zelula amak desberdintzapen osteogenikorantz bideratzen dituzten egitura erretikulatua imitatzeaz gain [83], [84], immunomodulaziorako hainbat zitokina, magnesioa eta estrontzioa bezalako elementuak ere mantentzen dituzte [85], [86]. Orain arte, dezelularizatutako hezur-matrizeak eskuratzeko, ganaduaren hezurrak erabili izan dira, haien eskuragarritasuna eta giza hezurrarekin duten antzekotasuna direla eta [81]-[83]. Osifikazio endokondrala hezurren garapenean eta sendaketan gertatzen den prozesu natural bat da. Ikerketen arabera, ikusi da dMEZ-aldamioen bidez hezurra birsor daitekeela osifikazio endokondralari esker [86]-[90]. #### 5.3. **dMEZ-aldamioak nerbio-ehunentzat** Nerbio-sistemaren lesioak bereziki suntsitzaileak dira, neuronen birsortzeko gaitasuna mugatuari so eginez. dMEZ-aldamioek jatorrizko arkitektura [91]-[94] eta osagaiak kontserbatzen dituzte (26), zelulen migrazioa gidatzen duten axoiak eta zelula ama neuralen proliferazioa eta sinapsien eraketa erregulatzen duten GAG eta proteoglikanoak, hurrenez hurren. Mielina, laminina eta hazkuntza-faktoreak kontserbatzea lortu duen hainbat dezelularizazio metodo aplikatu dira nerbio optikorako, bizkarrezurmuinerako eta garunerako. Eratutako aldamio horiek zelulen proliferazioa, migrazioa eta desberdintzapen neurala erregula dezakete [95]. Adibidez, 2011. urtean txerri-garuna dezelularizatzea lortu zen, eta iZAPekin kultibatu ostean, ikusi zen dMEZ horrek neuronen hazkuntza eta desberdintzapena bultzatzen zuela *in vitro* [96]. ## 5.4. **dMEZ-aldamioak bihotz-ehunentzat** Bihotz-gutxiegitasuna garrantzia handiko osasun-arazoa da gaur egun, eta egoera itzulezina izan ohi da askotan. Bihotz-ehuna imitatzen duten dMEZ-aldamioak erabilgarriak izan litezke bihotz-gutxiegitasunerako [97], [98], horien 3D egitura, baskulatura eta bihotz-ehunaren funtzioak mantentzea lortu baitute [99], [100] bihotzaren geometria eta balbulen funtzionalitatea kontserbatuz [101]-[103]. Gainera, dMEZ-aldamioek ehunen topografia eta biomolekulak ere mantentzen dituzte, eta hazkuntza-faktore angiogenikoen erregulazioa, mikrobaskulaturaren garapena [103], [104], uzkurgarritasun- eta elektrokondukzio-gaitasuna [105]-[107] eta ErbB hartzaileen bidezko proliferazioa induzitzen dituzte [98], [107], [108]. Bihotz-balbulek eta odol-hodiek ez bezala, bihotz-muskuluak ez du birsorkuntza-aukerarik. Horregatik, interesgarria da bihotzaren ehun-ingeniaritzaren bidez bihotz-ehuna eratzeko gaitasuna bultzatzea [1]. Miokardio-infartua bihotzeko gaixotasun iskemiko bat da, arteria koronarioen buxaduraren ondorioz murrizturiko odol-fluxuak eragindako kardiomiozitoen heriotzan eta ehunaren nekrosian datzana. [109]. Miokardio-infartu baten ostean infartatutako eremua ehun fibrotikoz osatutako orbain batez ordezkatzen da. Ikusi denez, miokardio-infartuetan dMEZ-aldamioek orbainaren azalera murriztu eta ehunaren zurruntasuna ekidin dezakete. Gainera, dMEZ-aldamioek, lesionatutako eremuan, birbaskularizazioa, kardiomiozitoen proliferazio eta desberdintzapena eta bihotz-MEZ eraketa bultza ditzakete. Alabaina, oraindik ere, arlo horretan hainbat muga daude, hala nola eratutako miokardioaren odol-perfusioa bermatzea, dezelularizazio teknika idealak garatzea edo mentuaren transplanterako denborak definitzea [16]. ### 5.5. **Organo osoen dMEZ-aldamioak ehun-ingeniaritzan** Organoen transplantea emaile-kopuruagatik mugatua denez eta dMEZaldamioetatik datozen organoen odol-hodi sistema eta arkitektura konplexua duten organo osoak eratzea zaila denez [110], organo osoen dMEZaldamioak garatzen hasiak dira. Halakoen abantaila da 3Dko arkitektura makroskopikoa, odol-hodi sistema eta MEZko osagaiak mantentzen direla. Garrantzitsuena odol-hodien sistema mantentzea da, odol-fluxura konektatzea ahalbidetzen duelako [16]. Organo osoen aldamioa garatzeko, lehenik eta behin organoa dezelularizatu behar da, jarraian zelula autologoekin edo zelula amekin osatu eta azkenik bioerreaktore batean organo funtzional bat garatzeko. Azken urteetan, perfusio bidez, organoen 3D arkitektura anatomikoa osorik mantentzea bermatzen duten dezelularizatzeko protokoloak garatu dira [2]. Jarraian ehun-ingeniaritza bitartez sortutako organo osoen dMEZ-aldamioen adibide garrantzitsuenak aurkeztuko dira. Biriken dMEZ-aldamioei esker, biriken arkitektura espaziala, albeoloen egitura, mintz basal fina eta geometria adarkatua lortzeaz gain, biriketako zelulen funtzioak atondu ditzaketen biomolekulak mantentzea ere bermatu da [16]. Literatura zientifikoan baskulatura zelula gabea, airebideak, albeoloak, albeoloen mintza, albeoloen azalera eta MEZko proteinak kontserbatzen zituen sagu-birika baten dezelularizatzeari dagokion lan bat aurki dezakegu. Kasu horretan, birika dezelularizatua, zelula epitelial eta endotelialekin kultibatu ostean, gai zen gas-trukea mantentzeko bai *in vitro* zein *in vivo*, egoera fisiologikoa imitatuz [27]. Behazunaren sintesia eta detoxifikazioa xede duten gibelaren dMEZaldamioen bidez ezaugarriok mantentzea lortu da: gibeleko MEZren osagai espezifikoak, gibelaren funtzioak, behazun-hodiak eta odol-hodiak [16]. 2010ean lortu zen dezelularizatutako gibelaren matrizeak 3D arkitektura, gibelaren MEZa eta sare mikrobaskularra kontserbatzen zituen. Birzelularizatu ostean, gibelaren funtzioak (albuminaren jariapena, urearen sintesia eta P450 zitokromoaren espresioa) *in vitro* mantentzea lortu zen, bai eta hepatozitoen biziraupena eta funtzionalitatea *in vivo* mantetzea ere [111]. Orduztik, gibelaren dMEZ-aldamioen eraketa-prozesua garatuz joan da, dezelularizaziorako denbora murriztuz eta odol-hodiak hobeto kontserbatzea lortuz [16]. Giltzurrunak uraren homeostasirako eta hondakinen iraizketarako nefrona du oinarrizko unitate, glomerulua iragazketarako eta tubulu-sistemaren birxurgapenerako. Orain arte eratu diren dMEZ-aldamioen bidez giltzurrunen MEZaren egitura eta giltzurrunaren funtzioak (iragazketa, iraizketa eta birxurgapena) mantentzea ere lortu da [16]. 2013an egin zen ehun-ingeniaritzaz lortutako giltzurrunaren lehen transplantea karraskarietan. Giltzurrun osoaren odol-hodiak, glomeruluak eta tubuluak iragazkor zituen dezelularizatutako aldamioa lortu zuten [112]. Bihotzaren ehun-ingeniaritzan, gehien ikertu diren dMEZ-aldamioak organo osoenak dira [16]. 2008an lortu zen lehen aldiz bihotzeko MEZaren osagaiak eta odol-hodiak kontserbatzen zituen dezelularizatutako txerrieta sagu-bihotzen dMEZ-aldamioa sortzea [102]. Alabaina, bihotz osoen dMEZ-aldamioen garapenari dagokionez, oraindik hainbat erronka daude, hala nola birzelularizazio optimoa lortzea (zelula mota espezifikoak eta proportzio egokian), bioerreaktore egokiak garatzea, mantenugaien horniketa bermatzea, edo zeluletan elektrokondukzioa abiaraztea [113]. ## 6. **ONDORIOAK** Azken urteotan, dMEZek interes handia piztu dute, eta goranzko joera dute gainera; izan ere, 2000. urtera arte ia ez zegoen argitalpenik (urteko bat edo bat ere ez), eta 2022an jada 423 argitaratu ziren. Azaldu bezala, dezelularizazio-teknika ugari daude, eta azken urteetan teknika berriak ere agertu dira. Teknika bakoitza eta horien konbinaketak garatu dira ehun desberdinen dMEZ-aldamioak eratzeko. Hala ere, ikerketa oraindik beharrezkoa da ehun eta organo berrien dezelularizazio optimoa lortzeko. dMEZ-aldamioen birzelularizazioari esker hainbat ehun sortu ahal izan badira ere, ikerketa gehiago beharrezkoa da ehun mota gehiago eta organoekiko fidelagoak sortu ahal izateko. Gainera, dMEZ-aldamioak laborategiko animalietan aplikatu dira gehienbat orain arte, eta, emaitza onak lortu badira ere, ikerketa gehiago beharko dira horiek zein organo osoen dMEZ aldamioak gizakiengan probatzeko. Orain arteko entsegu klinikoen emaitzak ikusita, badirudi ehuningeniaritza alternatiba baliotsua izan daitekeela aipatutako kasuetan zein etorkizunean gaur egun tratatu ezin diren edo tratamendua mugatua duten arloetan, besteak beste, organo-transplanteetan. #### **ESKER ONAK** Artikulu hau UPV/EHUk finantzatutako talde kontsolidatuari (GIC21/158) eta lankidetza-proiektuen (COLAB22/07) deialdiei eskertu nahiko genieke. # 7. **BIBLIOGRAFIA** - [1] J. Leor, Y. Amsalem, and S. Cohen. 2005. «Cells, scaffolds, and molecules for myocardial tissue engineering *Pharmacol Ther*». **105.** bol, 2. zk, 151-163, doi: 10.1016/j.pharmthera.2004.10.003. - [2] D. Rana, H. Zreiqat, N. Benkirane-Jessel, S. Ramakrishna, and M. Ramalingam. 2017. «Development of decellularized scaffolds for stem celldriven tissue engineering». *J Tissue Eng Regen Med*, **11.** bol, 4. zk, 942- 965. doi: 10.1002/term.2061. - [3] J. Zhang and L. Li. 2008. «Stem cell niche: microenvironment and beyond». *J Biol Chem*, **283.** bol, 15. zk, 9499–9503. doi: 10.1074/jbc. R700043200. - [4] M. C. Prewitz *et al.* 2013. «Tightly anchored tissue-mimetic matrices as instructive stem cell microenvironments». *Nat Methods*, **10.** bol, 8. zk, 788- 794. doi: 10.1038/nmeth.2523. - [5] R. O. Hynes. 2009. «Extracellular matrix: not just pretty fibrils». *Science*, **326.** bol, 5957. zk, 1216-1219. doi: 10.1126/science.1176009. - [6] S. Sart, R. Jeske, X. Chen, T. Ma, and Y. Li. 2020 . «Engineering Stem Cell-Derived Extracellular Matrices: Decellularization, Characterization, and Biological Function». *Tissue Eng Part B Rev*, **26 .** bol, 5. zk, 402-42. doi: 10.1089/ten.TEB.2019.0349. - [7] C. Bonnans, J. Chou, and Z. Werb. 2014. «Remodelling the extracellular matrix in development and disease». *Nat Rev Mol Cell Biol*, **15.** bol, 12. zk, 786–801. doi: 10.1038/nrm3904. - [8] C. Liu, M. Pei, Q. Li, and Y. Zhang. 2022. «Decellularized extracellular matrix mediates tissue construction and regeneration». *Front Med*, **16.** bol, 1. zk, 56-82. doi: 10.1007/s11684-021-0900-3. - [9] H. Y. Kim and C. M. Nelson. 2012. «Extracellular matrix and cytoskeletal dynamics during branching morphogenesis». *Organogenesis*, **8.** bol, 2. zk, 56-64. doi: 10.4161/org.19813. - [10] S. Ricard-Blum. 2011. «The collagen family». *Cold Spring Harb Perspect Biol*, **3.** bol, 1. zk, p. a004978. doi: 10.1101/cshperspect.a004978. - [11] V. S. LeBleu, B. Macdonald, and R. Kalluri. 2007. «Structure and function of basement membranes». *Exp Biol Med (Maywood)*, **232.** bol, 9. zk, 1121-1129. doi: 10.3181/0703-MR-72. - [12] L. Kjellén and U. Lindahl. 2018. «Specificity of glycosaminoglycan-protein interaction». *Curr Opin Struct Biol*, **50.** bol, 101-108.doi: 10.1016/j. sbi.2017.12.011. - [13] W. Wei *et al.* 2017. «In vitro osteogenic induction of bone marrow mesenchymal stem cells with a decellularized matrix derived from human adipose stem cells and in vivo implantation for bone regeneration». *J Mater Chem B*, **5.** bol, 13. zk, 2468-2482, Apr. 2017, doi: 10.1039/c6tb03150a. - [14] D. Choudhury, H. W. Tun, T. Wang, and M. W. Naing. 2018. «Organ-Derived Decellularized Extracellular Matrix: A Game Changer for - Bioink Manufacturing? ». *Trends Biotechnol*, **36.** bol, 8. zk, 787-805. doi: 10.1016/j.tibtech.2018.03.003. - [15] M. F. Brizzi, G. Tarone, and P. Defilippi. 2012. «Extracellular matrix, integrins, and growth factors as tailors of the stem cell niche». *Curr Opin Cell Biol*,**24.** bol, 5. zk, 645-651.doi: 10.1016/j.ceb.2012.07.001. - [16] X. Zhang, X. Chen, H. Hong, R. Hu, J. Liu, and C. Liu. 2022. «Decellularized extracellular matrix scaffolds: Recent trends and emerging strategies in tissue engineering». *Bioactive Materials*, **10.** bol, 15-31. doi: 10.1016/j. bioactmat.2021.09.014. - [17] S. F. Badylak *et al.*1995. «The use of xenogeneic small intestinal submucosa as a biomaterial for Achilles tendon repair in a dog model». *J Biomed Mater Res*,**29.** bol, 8. zk, 977-985.doi: 10.1002/jbm.820290809. - [18] T. W. Gilbert, T. L. Sellaro, and S. F. Badylak. 2006. «Decellularization of tissues and organs». *Biomaterials*, **27.** bol, 19. zk, 3675-3683.doi: 10.1016/j.biomaterials.2006.02.014. - [19] L. Gui, A. Muto, S. A. Chan, C. K. Breuer, and L. E. Niklason. 2009. «Development of decellularized human umbilical arteries as small-diameter vascular grafts». *Tissue Eng Part A*, **15.** bol, 9. zk, 2665-2676. doi: 10.1089/ten.tea.2008.0526. - [20] S. A. V. Lopes *et al.* 2009. «Decellularized heterografts versus cryopreserved homografts: experimental study in sheep model». *Rev Bras Cir Cardiovasc*, **24.** bol, 1. zk, 15-22, 2009, doi: 10.1590/s0102-76382009000100005. - [21] M. J. Bissell and J. Aggeler. 1987. «Dynamic reciprocity: how do extracellular matrix and hormones direct gene expression? ». *Prog Clin Biol Res*, **249.** bol, 251-262. zk. - [22] T. L. Sellaro, A. K. Ravindra, D. B. Stolz, and S. F. Badylak. 2007. «Maintenance of hepatic sinusoidal endothelial cell phenotype in vitro using organ-specific extracellular matrix scaffolds». *Tissue Eng*,**13.** bol, 9. zk, 2301-2310. doi: 10.1089/ten.2006.0437. - [23] B. Brown, K. Lindberg, J. Reing, D. B. Stolz, and S. F. Badylak. 2006. «The basement membrane component of biologic scaffolds derived from extracellular matrix». *Tissue Eng*, **12.** bol, 3. zk, 519-526. doi: 10.1089/ ten.2006.12.519. - [24] J. Gong, O. Sagiv, H. Cai, S. H. Tsang, and L. V. Del Priore. 2008. «Effects of extracellular matrix and neighboring cells on induction of human embryonic stem cells into retinal or retinal pigment epithelial progenitors». *Exp Eye Res*, **86.** bol, 6. zk, 957-965. doi: 10.1016/j. exer.2008.03.014. - [25] Y.-C. Fung. 1993. «*Biomechanics*». New York, NY: Springer. doi: 10.1007/978-1-4757-2257-4. - [26] M. Pei, J. T. Li, M. Shoukry, and Y. Zhang. 2011. «A review of decellularized stem cell matrix: a novel cell expansion system for cartilage tissue engineering». *Eur Cell Mater*, **22.** bol, 333-343. zk; discussion 343. doi: 10.22203/ecm.v022a25. - [27] H. C. Ott *et al.* 2010. «Regeneration and orthotopic transplantation of a bioartificial lung». *Nat Med*, **16.** bol, 8. zk, 927-933doi: 10.1038/nm.2193. - [28] S. L. M. Dahl, J. Koh, V. Prabhakar, and L. E. Niklason. 2003. «Decellularized native and engineered arterial scaffolds for transplantation». *Cell Transplant*, **12.** bol, 6. zk, 659-666. - [29] D. O. Freytes, R. M. Stoner, and S. F. Badylak. 2008. «Uniaxial and biaxial properties of terminally sterilized porcine urinary bladder matrix scaffolds». *J Biomed Mater Res B Appl Biomater*, **84.** bol, 2. zk, 408-414. doi: 10.1002/jbm.b.30885. - [30] K. Schenke-Layland *et al.* 2003. «Impact of decellularization of xenogeneic tissue on extracellular matrix integrity for tissue engineering of heart valves». *J Struct Biol*, **143.** bol, 3. zk, 201-208.doi: 10.1016/j.jsb.2003.08.002. - [31] A. Azhim, K. Yamagami, K. Muramatsu, Y. Morimoto, and M. Tanaka. 2011. «The use of sonication treatment to completely decellularize blood arteries: a pilot study». *Annu Int Conf IEEE Eng Med Biol Soc*, **2011.** bol, 2468-2471. zk, 2011, doi: 10.1109/IEMBS.2011.6090685. - [32] F. Bolland *et al.* 2007. «Development and characterisation of a full-thickness acellular porcine bladder matrix for tissue engineering». *Biomaterials*, **28.** bol, 6. zk, 1061-1070. doi: 10.1016/j.biomaterials.2006.10.005. - [33] C. V. Montoya and P. S. McFetridge. 2009. «Preparation of ex vivo-based biomaterials using convective flow decellularization». *Tissue Eng Part C Methods*, **15.** bol, 2. zk, 191-200.doi: 10.1089/ten.tec.2008.0372. - [34] A. K. Gulati. 1988. «Evaluation of acellular and cellular nerve grafts in repair of rat peripheral nerve». *J Neurosurg*, **68.** bol, 1. zk, 117-123.doi: 10.3171/jns.1988.68.1.0117. - [35] T. S. Roberts, D. Drez, W. McCarthy, and R. Paine. 1991. «Anterior cruciate ligament reconstruction using freeze-dried, ethylene oxide-sterilized, bone-patellar tendon-bone allografts. Two year results in thirty-six patients». *Am J Sports Med*, **19.** bol, 1. zk, 35-41. doi: 10.1177/036354659101900106. - [36] M. Phillips, E. Maor, and B. Rubinsky. 2010. «Nonthermal irreversible electroporation for tissue decellularization». *J Biomech Eng*, **132.** bol, 9. zk, p. 091003. doi: 10.1115/1.4001882. - [37] K. Sawada, D. Terada, T. Yamaoka, S. Kitamura, and T. Fujisato. 2008. «Cell removal with supercritical carbon dioxide for acellular artificial tissue». *Journal of Chemical Technology & Biotechnology*, **83.** bol, 6. zk, 943-949.doi: 10.1002/jctb.1899. - [38] P. M. Crapo, T. W. Gilbert, and S. F. Badylak. 2011. «An overview of tissue and whole organ decellularization processes». *Biomaterials*, **32.** bol, 12. zk, 3233-3243. doi: 10.1016/j.biomaterials.2011.01.057. - [39] S.-K. Goh *et al.* 2018. «Development of perfusion bioreactor for whole organ engineering - a culture system that enhances cellular engraftment, survival and phenotype of repopulated pancreas». *Technology*, **06.** bol, 118- 134. zk, doi: 10.1142/S2339547818500085. - [40] S. M. Park, S. Yang, S.-M. Rye, and S. W. Choi. 2018 . «Effect of pulsatile flow perfusion on decellularization». *BioMedical Engineering OnLine*, **17.** bol, 1. zk, 15.doi: 10.1186/s12938-018-0445-0. - [41] D. Seetapun and J. J. Ross. 2017. «Eliminating the organ transplant waiting list: The future with perfusion decellularized organs». *Surgery*, **161.** bol, 6. zk, 1474-1478.doi: 10.1016/j.surg.2016.09.041. - [42] R. Simsa *et al.*2019. «Effect of fluid dynamics on decellularization efficacy and mechanical properties of blood vessels». *PLoS One*, **14.** bol, 8. zk, p. e0220743.doi: 10.1371/journal.pone.0220743. - [43] J. Duisit *et al.*2018. «Perfusion-decellularization of human ear grafts enables ECM-based scaffolds for auricular vascularized composite tissue engineering». *Acta Biomater*, **73.** bol, 339-354. doi: 10.1016/j.actbio.2018.04.009. - [44] A.-M. Kajbafzadeh *et al.* 2019. «Whole organ sheep kidney tissue engineering and in vivo transplantation: Effects of perfusion-based decellularization on vascular integrity». *Mater Sci Eng C Mater Biol Appl*, **98.** bol, 392-400. doi: 10.1016/j.msec.2019.01.018. - [45] M. M. A. Verstegen *et al.*2017. «Decellularization of Whole Human Liver Grafts Using Controlled Perfusion for Transplantable Organ Bioscaffolds». *Stem Cells Dev*, **26.** bol, 18. zk, 1304-1315.doi: 10.1089/scd.2017.0095. - [46] C. C. Xu, R. W. Chan, and N. Tirunagari. 2007. «A biodegradable, acellular xenogeneic scaffold for regeneration of the vocal fold lamina propria». *Tissue Eng*, **13.** bol, 3. zk, 551-566.doi: 10.1089/ten.2006.0169. - [47] A. M. Seddon, P. Curnow, and P. J. Booth. 2004. «Membrane proteins, lipids and detergents: not just a soap opera». *Biochim Biophys Acta*, **1666.** bol, 1-2. zk, 105-117.doi: 10.1016/j.bbamem.2004.04.011. - [48] B. Cox and A. Emili. 2006. «Tissue subcellular fractionation and protein extraction for use in mass-spectrometry-based proteomics». *Nat Protoc*, **1.** bol, 4. zk, 1872-1878, 2006, doi: 10.1038/nprot.2006.273. - [49] N. Nieto-Nicolau *et al.* 2021. «Effective decellularization of human nerve matrix for regenerative medicine with a novel protocol». *Cell Tissue Res*, **384.** bol, 1. zk, 167-177. doi: 10.1007/s00441-020-03317-3. - [50] L.-C. Wu *et al.* 2017. «Optimized decellularization protocol including α-Gal epitope reduction for fabrication of an acellular porcine annulus fibrosus scaffold». *Cell Tissue Bank*, **18.** bol, 3. zk, 383-396, Sep. 2017, doi: 10.1007/s10561-017-9619-4. - [51] L. Li *et al.*2019. «Biofabrication of tissue-specific extracellular matrix proteins to enhance the expansion and differentiation of skeletal muscle progenitor cells». *Applied Physics Reviews*, **6.** bol, 2. zk, p. 021309.doi: 10.1063/1.5088726. - [52] W. Zhang *et al.* 2016. «Cell-Derived Extracellular Matrix: Basic Characteristics and Current Applications in Orthopedic Tissue Engineering». *Tissue Eng Part B Rev*, **22.** bol, 3. zk, 193-207.doi: 10.1089/ten. TEB.2015.0290. - [53] T. Goecke *et al.* 2018. «In vivo performance of freeze-dried decellularized pulmonary heart valve allo- and xenografts orthotopically implanted into juvenile sheep». *Acta Biomater*, **68.** bol.doi: 10.1016/j.actbio.2017.11.041. - [54] S. Qiu *et al.* 2020. «Decellularized nerve matrix hydrogel and glial-derived neurotrophic factor modifications assisted nerve repair with decellularized nerve matrix scaffolds». *J Tissue Eng Regen Med*, **14.** bol, 7. zk, 931-943. doi: 10.1002/term.3050. - [55] A. Eltom, G. Zhong, and A. Muhammad. 2019. «Scaffold Techniques and Designs in Tissue Engineering Functions and Purposes: A Review». *Advances in Materials Science and Engineering*, **2019.** bol, p. e3429527.doi: 10.1155/2019/3429527. - [56] null Kenry, W. C. Lee, K. P. Loh, and C. T. Lim. 2017. «When stem cells meet graphene: Opportunities and challenges in regenerative medicine». *Biomaterials*, **155.** bol, 236-250. doi: 10.1016/j.biomaterials.2017.10.004. - [57] S. Sart *et al.* 2016. «Crosslinking of extracellular matrix scaffolds derived from pluripotent stem cell aggregates modulates neural differentiation». *Acta Biomater*, **30.** bol, 222-232. doi: 10.1016/j.actbio.2015.11.016. - [58] X. Hong *et al.* 2018. «Skeletal Extracellular Matrix Supports Cardiac Differentiation of Embryonic Stem Cells: a Potential Scaffold for Engineered Cardiac Tissue». *Cell Physiol Biochem*, **45.** bol, 1. zk, 319-331. doi: 10.1159/000486813. - [59] M. Sambi *et al .*2017. «Acellular Mouse Kidney ECM can be Used as a Three-Dimensional Substrate to Test the Differentiation Potential of Embryonic Stem Cell Derived Renal Progenitors». *Stem Cell Rev Rep*, **13.** bol, 4. zk, 513-531.doi: 10.1007/s12015-016-9712-2. - [60] J. Schwan *et al.* 2016. «Anisotropic engineered heart tissue made from laser-cut decellularized myocardium». *Sci Rep*, **6.** bol, 32068. doi: 10.1038/srep32068. - [61] J. Yang, Z. Zhao, J. Mu, and Y. Wang. 2018. «Effect of pre-plastic-deformation on mechanical properties of TiZr-based amorphous alloy composites». *Materials Science and Engineering: A*, **716.** bol, 23-27.doi: 10.1016/j. msea.2018.01.042. - [62] M. Brouwer, H. Zhou, and N. Nadif Kasri. 2016. «Choices for Induction of Pluripotency: Recent Developments in Human Induced Pluripotent Stem Cell Reprogramming Strategies». *Stem Cell Rev Rep*, **12.** bol, 1. zk, 54-72. doi: 10.1007/s12015-015-9622-8. - [63] Y. Shi, H. Inoue, J. C. Wu, and S. Yamanaka. 2017. «Induced pluripotent stem cell technology: a decade of progress». *Nat Rev Drug Discov*, **16.** bol, 2. zk, 115-130. doi: 10.1038/nrd.2016.245. - [64] M. Ghaedi *et al.* 2018. «Bioengineered lungs generated from human iPSCs-derived epithelial cells on native extracellular matrix». *J Tissue Eng Regen Med*, **12.** bol, 3. zk, e1623-e1635.doi: 10.1002/term.2589. - [65] N. Montserrat, E. Garreta, and J. C. Izpisua Belmonte. 2016. «Regenerative strategies for kidney engineering». *FEBS J*, **283.** bol, 18. zk, 3303- 3324.doi: 10.1111/febs.13704. - [66] J. P. Guyette *et al.* 2016. «Bioengineering Human Myocardium on Native Extracellular Matrix». *Circ Res*, **118.** bol, 1. zk, 56-72. doi: 10.1161/CIR-CRESAHA.115.306874. - [67] S. Bhumiratana *et al.* 2016. «Tissue-engineered autologous grafts for facial bone reconstruction». *Sci Transl Med*, **8.** bol, 343. zk, p. 343ra83.doi: 10.1126/scitranslmed.aad5904. - [68] P. Brouki Milan *et al.* 2020 . «Decellularization and preservation of human skin: A platform for tissue engineering and reconstructive surgery». *Methods*, **171.** bol, 62-67. doi: 10.1016/j.ymeth.2019.07.005. - [69] M. Gholipourmalekabadi, M. Sameni, D. Radenkovic, M. Mozafari, M. Mossahebi-Mohammadi, and A. Seifalian. 2016 . «Decellularized human amniotic membrane: how viable is it as a delivery system for human adipose tissuederived stromal cells». *Cell Prolif*, **49.** bol, 1. zk, 115-121.doi: 10.1111/cpr.12240. - [70] H. Kitahara *et al.*2016 . «Heterotopic transplantation of a decellularized and recellularized whole porcine heart». *Interact Cardiovasc Thorac Surg*, **22.** bol, 5. zk, 571-579. doi: 10.1093/icvts/ivw022. - [71] F. Paduano *et al.* 2017. «Decellularized bone extracellular matrix and human dental pulp stem cells as a construct for bone regeneration». *J Biomater Sci Polym Ed*, **28.** bol, 8. zk, 730-748.doi: 10.1080/09205063.2017.1301770. - [72] H. Song *et al.* 2018. «Enhanced Effect of Tendon Stem/Progenitor Cells Combined With Tendon-Derived Decellularized Extracellular Matrix on Tendon Regeneration». *Cell Transplantation*, **27.** bol, 11. zk, p. 1634. doi: 10.1177/0963689718805383. - [73] X. Yuan *et al.* 2017 . «Stem cell delivery in tissue-specific hydrogel enabled meniscal repair in an orthotopic rat model». *Biomaterials*, **132.** bol, 59-71. doi: 10.1016/j.biomaterials.2017.04.004. - [74] W. Guo *et al.* 2018. «Cell-Free Strategies for Repair and Regeneration of Meniscus Injuries through the Recruitment of Endogenous Stem/Progenitor Cells». *Stem Cells Int*, **2018.** bol, p. 5310471. doi: 10.1155/2018/5310471. - [75] M. Kasravi *et al*. 2023. «Immunogenicity of decellularized extracellular matrix scaffolds: a bottleneck in tissue engineering and regenerative medicine». *Biomater Res*, **27.** bol, 1. zk, p. 10. doi: 10.1186/s40824-023-00348-z. - [76] Y. Takami, R. Yamaguchi, S. Ono, and H. Hyakusoku. 2014 . «Clinical application and histological properties of autologous tissue-engineered skin equivalents using an acellular dermal matrix». *J Nippon Med Sch*, **81.** bol, 6. zk, 356-363. doi: 10.1272/jnms.81.356. - [77] J. S. Choi, J. D. Kim, H. S. Yoon, and Y. W. Cho. 2013. «Full-thickness skin wound healing using human placenta-derived extracellular matrix containing bioactive molecules». *Tissue Eng Part A*, **19.** bol, 3-4. zk, 329-339. doi: 10.1089/ten.TEA.2011.0738. - [78] P. B. Milan *et al.* 2016. «Accelerated wound healing in a diabetic rat model using decellularized dermal matrix and human umbilical cord perivascular cells». *Acta Biomater*, **45.** bol, 234-246.doi: 10.1016/j.actbio.2016.08.053. - [79] F. Groeber *et al.* 2016. «A first vascularized skin equivalent as an alternative to animal experimentation». *ALTEX*, **33.** bol, 4. zk, 415-422. doi: 10.14573/altex.1604041. - [80] M. Parmaksiz, A. Dogan, S. Odabas, A. E. Elçin, and Y. M. Elçin. 2016. «Clinical applications of decellularized extracellular matrices for tissue engineering and regenerative medicine». *Biomed Mater*, **11.** bol, 2. zk, p. 022003, Mar. 2016, doi: 10.1088/1748-6041/11/2/022003. - [81] J. He *et al.* 2020. «Preparation and evaluation of acellular sheep periostea for guided bone regeneration». *J Biomed Mater Res A*, **108.** bol, 1. zk, 19- 29. doi: 10.1002/jbm.a.36787. - [82] A. Kara, S. Tamburaci, F. Tihminlioglu, and H. Havitcioglu. 2019. «Bioactive fish scale incorporated chitosan biocomposite scaffolds for bone tissue engineering». *Int J Biol Macromol*, **130.** bol, 266-279. doi: 10.1016/j.ijbiomac.2019.02.067. - [83] D. N. Bracey *et al .*2018 . «A Decellularized Porcine Xenograft-Derived Bone Scaffold for Clinical Use as a Bone Graft Substitute: A Critical Evaluation of Processing and Structure». *J Funct Biomater*, **9.** bol, 3. zk, p. 45. doi: 10.3390/jfb9030045. - [84] A. J. Engler, S. Sen, H. L. Sweeney, and D. E. Discher. 2006. «Matrix elasticity directs stem cell lineage specification». *Cell*, **126.** bol, 4. zk, 677- 689.doi: 10.1016/j.cell.2006.06.044. - [85] B. H. Grue and S. P. Veres. 2020. «Use of tendon to produce decellularized sheets of mineralized collagen fibrils for bone tissue repair and regeneration». *J Biomed Mater Res B Appl Biomater*, **108.** bol, 3. zk, 845-856.doi: 10.1002/jbm.b.34438. - [86] A. Mansour, M. A. Mezour, Z. Badran, and F. Tamimi. 2017. «\* Extracellular Matrices for Bone Regeneration: A Literature Review». *Tissue Eng Part A*, **23.** bol, 23-24. zk, 1436-1451. doi: 10.1089/ten.TEA.2017.0026. - [87] T. A. Einhorn. 1998 . «The cell and molecular biology of fracture healing». *Clin Orthop Relat Res*, **355.** bol Suppl, S7-21.doi: 10.1097/00003086-199810001-00003. - [88] M. B. Goldring, K. Tsuchimochi, and K. Ijiri. 2006. «The control of chondrogenesis». *J Cell Biochem*, **97.** bol, 1. zk, 33-44. doi: 10.1002/ jcb.20652. - [89] E. Hesse *et al.* 2010 . «Repair of a segmental long bone defect in human by implantation of a novel multiple disc graft». *Bone*, **46.** bol, 5. zk, 1457- 1463, May 2010, doi: 10.1016/j.bone.2010.02.011. - [90] C. Scotti *et al.* 2010 . «Recapitulation of endochondral bone formation using human adult mesenchymal stem cells as a paradigm for developmental engineering». *Proc Natl Acad Sci U S A*, **107.** bol, 16. zk, 7251-7256. doi: 10.1073/pnas.1000302107. - [91] S.-Z. Guo, X.-J. Ren, B. Wu, and T. Jiang. 2009 . «Preparation of the acellular scaffold of the spinal cord and the study of biocompatibility». *Spinal Cord*, **48.** bol, 7. zk, 576-581, Jul. 2010, doi: 10.1038/sc.2009.170. - [92] G. M. Harris *et al.* 2017 . «Nerve Guidance by a Decellularized Fibroblast Extracellular Matrix». *Matrix Biol*, **60-61.** bol, 176-189. doi: 10.1016/j.matbio.2016.08.011. - [93] T. W. Hudson, S. Y. Liu, and C. E. Schmidt. 2014 . «Engineering an improved acellular nerve graft via optimized chemical processing». *Tissue Eng*, **10.** bol, 9-10. zk, 1346–1358.doi: 10.1089/ten.2004.10.1641. - [94] B. Zhao *et al.* 2013 . «Improved preparation of acellular nerve scaffold and application of PKH26 fluorescent labeling combined with in vivo fluorescent imaging system in nerve tissue engineering». *Neurosci Lett*, **556.** bol, 52-57doi: 10.1016/j.neulet.2013.10.021. - [95] P. M. Crapo *et al.* 2012 . «Biologic scaffolds composed of central nervous system extracellular matrix». *Biomaterials*, **33.** bol, 13. zk, 3539-3547. doi: 10.1016/j.biomaterials.2012.01.044. - [96] J. A. DeQuach, S. H. Yuan, L. S. B. Goldstein, and K. L. Christman. 2011 . «Decellularized porcine brain matrix for cell culture and tissue engineering scaffolds». *Tissue Eng Part A*, **17.** bol, 21-22. zk, 2583-2592 doi: 10.1089/ten.TEA.2010.0724. - [97] S. Boroumand, S. Asadpour, A. Akbarzadeh, R. Faridi-Majidi, and H. Ghanbari. 2018 . «Heart valve tissue engineering: an overview of heart valve decellularization processes». *Regen Med*, **13.** bol, 1. zk, 41-54. doi: 10.2217/rme-2017-0061. - [98] Z. Wang, D. W. Long, Y. Huang, W. C. W. Chen, K. Kim, and Y. Wang. 2019 . «Decellularized neonatal cardiac extracellular matrix prevents widespread ventricular remodeling in adult mammals after myocardial infarction». *Acta Biomater*, **87.** bol, 140-151. doi: 10.1016/j.actbio.2019.01.062. - [99] R. Bai *et al.* 2019. «Combining ECM Hydrogels of Cardiac Bioactivity with Stem Cells of High Cardiomyogenic Potential for Myocardial Repair». *Stem Cells Int*, **2019.** bol, p. 6708435 doi: 10.1155/2019/6708435. - [100] D. T. Nguyen *et al.* 2018 . «Humanizing Miniature Hearts through 4-Flow Cannulation Perfusion Decellularization and Recellularization». *Sci Rep*, **8.** bol, p. 7458 doi: 10.1038/s41598-018-25883-x. - [101] P. Kc, M. Shah, J. Liao, and G. Zhang. 2017 . «Prevascularization of Decellularized Porcine Myocardial Slice for Cardiac Tissue Engineering». *ACS Appl Mater Interfaces*, **9.** bol, 3. zk, 2196-2204.doi: 10.1021/ acsami.6b15291. - [102] H. C. Ott *et al.* 2008. «Perfusion-decellularized matrix: using nature's platform to engineer a bioartificial heart». *Nat Med*, **14.** bol, 2. zk, 213-221. doi: 10.1038/nm1684. - [103] S. Rajabi *et al.* 2018 . «Human embryonic stem cell-derived cardiovascular progenitor cells efficiently colonize in bFGF-tethered natural matrix to construct contracting humanized rat hearts». *Biomaterials*, **154.** bol, 99- 112.doi: 10.1016/j.biomaterials.2017.10.054. - [104] Z. Qian, D. Sharma, W. Jia, D. Radke, T. Kamp, and F. Zhao. 2019 . «Engineering stem cell cardiac patch with microvascular features represen- - tative of native myocardium». *Theranostics*, **9.** bol, 8. zk, 2143-2157.doi: 10.7150/thno.29552. - [105] A. Blazeski *et al.* 2019 . «Engineered Heart Slice Model of Arrhythmogenic Cardiomyopathy Using Plakophilin-2 Mutant Myocytes». *Tissue Eng Part A*, **25.** bol, 9-10. zk, 725-735.doi: 10.1089/ten.TEA.2018.0272. - [106] A. Blazeski, J. Lowenthal, R. Zhu, J. Ewoldt, K. R. Boheler, and L. Tung. 2019 . «Functional Properties of Engineered Heart Slices Incorporating Human Induced Pluripotent Stem Cell-Derived Cardiomyocytes». *Stem Cell Reports*, **12.** bol, 5. zk, 982-995.doi: 10.1016/j.stemcr.2019.04.002. - [107] J. Jang *et al.* 2017 . «3D printed complex tissue construct using stem cellladen decellularized extracellular matrix bioinks for cardiac repair». *Biomaterials*, **112.** bol, 264-274.doi: 10.1016/j.biomaterials.2016.10.026. - [108] I. Perea-Gil *et al.* 2018., «Head-to-head comparison of two engineered cardiac grafts for myocardial repair: From scaffold characterization to preclinical testing». *Sci Rep*, **8.** bol, 1. zk. doi: 10.1038/s41598-018-25115-2. - [109] L. A. Reis, L. L. Y. Chiu, N. Feric, L. Fu, and M. Radisic. 2016 . «Biomaterials in myocardial tissue engineering». *J Tissue Eng Regen Med*, **10.** bol, 1. zk, 11-28. doi: 10.1002/term.1944. - [110] C.-X. Zheng, B.-D. Sui, C.-H. Hu, X.-Y. Qiu, P. Zhao, and Y. Jin, 2018. «Reconstruction of structure and function in tissue engineering of solid organs: Toward simulation of natural development based on decellularization». *J Tissue Eng Regen Med*, **12.** bol, 6. zk, 1432-1447.doi: 10.1002/ term.2676. - [111] B. E. Uygun *et al.*2010. «Organ reengineering through development of a transplantable recellularized liver graft using decellularized liver matrix». *Nat Med*. **16.** bol, 7. zk, 814-820. doi: 10.1038/nm.2170. - [112] J. J. Song, J. Guyette, S. Gilpin, G. Gonzalez, J. P. Vacanti, and H. C. Ott. 2013. «Regeneration and Experimental Orthotopic Transplantation of a Bioengineered Kidney». *Nat Med*. **19.** bol, 5. zk, 646-651. doi: 10.1038/ nm.3154. - [113] J. Morrissey, F. C. P. Mesquita, C. Hochman-Mendez, and D. A. Taylor. 2022 . «Whole Heart Engineering: Advances and Challenges». *Cells Tissues Organs*. **211.** bol, 4. zk, 395-405. doi: 10.1159/000511382.
aldizkariak.v1-7-351
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 42 _2002_5", "issue": "Zk. 42 _2002_", "year": "2002", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **LA IDEA DE NACION EN LOS NIÑOS VASCOS** #### **Jokin Apalategi, Nekane Balluerka, Xabier Isasi Donostia, Utriusque Vasconiae, 2001** **I.** Liburu honetan lantzen den ikerketak honako helburua du: 6-14 urte bitarteko haurrengan dauden nazioaren ideiak jaso eta barneratze-prozesuak aztertzea, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hori guztia, kultura jasotzeak eta transmititzeak, hau da, ezagutzaren, ereduen eta sinboloen barneratzeak sozializazio-prozesua ahalbidetzen duen neurrian. Prozesu hori jaiotzarekin hasten da, bizitza guztian zehar jarraipena izaten du eta heriotzarekin amaitzen da. Dena den, lehenengo haurtzaroak du bere baitan sozializazio-prozesu sakonena. Sozializazio-prozesuan, gizartearen edo kulturaren elementu jakin batzuk nortasun psikikoaren funtsezko osagai izatera igarotzen dira, nortasunak elementu soziokulturalak bereganatu ahala. Agerian geratzen den arazoa honakoa da: Nola bideratzen du pertsonak bere jokabidea, kultura jakin batek proposatzen dituen motibo, aspirazio eta helburuen bitartez? Erantzunaren gakoa, noski, giza sozializazioaren mekanismo psikikoetan aurkitzen da, horien bitartez barneratzen baita ikaskuntza eta hurkoa. Jakina da ikaskuntzaren teoriak ezin dituela baztertu herentziazko inpronta eta ingurunearen eragina, baizik eta bi elementu horiez gain, beren arteko elkarreragina ere kontuan hartu behar duela. Horrez gain, ezinezkoa izango litzateke ikaskuntzaren azalpen esanguratsu bat ematea subjektuarentzat inguruko pertsonek duten garrantzia, subjetuak beraiekin mantentzen dituen harremanak eta beraiekiko jokabidea kontuan izan barik. Horrek bestearen edo hurkoaren barneraketa den bigarren sozializazio-mekanismora garamatza. **II.** Sozializazioaren sabaian nazioak eta nazionalismoak topatzen ditugu. Nazioari buruz ari garenean, unibertsaltzat, —baina, era erlatiboan—, hartzen den kategoria sozial horietako bati buruz ari gara; hau da, finkoa ez den kategoria sozial bati buruz, zeina ez dagoen definitiboki ezarria, zibilazioaren aldi ezberdinei dagozkien giza beharrek eraginda garatzen baita. Giza talde batek bere ohitura eta bizimodua ideologizatzeari ekiten dionean hasten da sortzen nazio bat. Hau da, talde batek gauzak egiteko moduan zerbait berdina, berezia, bakarra eta baliotsua dagoela defendatzen duenean. Esfortzu ideologizatzaile horietan inguruan mugitzen diren pertsonek laguntzen dute. Aldi berean, berdintze- eta ezberdintze- -prozesu bat jartzen da martxan; hots, pertsona batzuk barneratu eta beste batzuk kanporatzen diren prozesu bati ekiten zaio. Testuinguru horretan; abertzaletasuna deituriko sentimendu kolektiboari erreferentzia egiten dion nazionalitario kontzeptua ere funtsezkoa da. Bere burua gobernatzeko desioa duten taldekatze homogeneoekin lotzen da. Humanitatea zabaltzen joan zen heinean milaka talde nazionalitario eratu ziren munduan zehar. Hauetariko ehundaka estatu-nazioaren agerpenarekin desagertu ziren. Ikerketa honetan nazioa den kategoria abantzu unibertsalaren inguruan egin da lan. Horretarako, Jahoda psikologo sozialaren ildo teorikoari, Piaget-en metodo klinikoari eta Vygotski- -ren metodo instrumentalari jarraiki, ikasle euskaldunen lagin bat erabili da. **III.** Estatu bat talde batekiko "zorizkoa" denean, hau da, estatuak taldearen egituraketa baldintzatu gabe existi daitekeenean, bestela esanda, gizakien jatorrizko taldekatze bat dagoenean mantentzen da kategoria nazionalitarioa. Historikoki nazioaren eta estatuaren arteko kointzidentzia egon den arren, euren artean ez dago nahitaez funtsezko mendekotasunik. Horrez gain, formakuntza nazionalitario batetik nazio-proiektu anitz, eta euren artean kontrajarriak, sor daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori dela eta, nazionalitario kontzeptua oso erabilgarria da euskal gizartearen azterketarako, nazio ideiari dagokionez dikotomizatuta baitago gure gizartea. **IV.** Haurrek nazioaz duten ideia, lehenengo aldiz, "Aberriaren ideia eta atzerriarekiko harremanei buruzko garapena haurretan", lanean aztertu zuten 1951urtean Jean Piaget eta Anne Marie Weilek Suitzan. Haur-arrazonamenduan norbere aberria eta atzerria kontzeptuen funtzionamendua landu zuten ikerketa horretan. 1963. urtean G. Jahodak, "Aberria eta nazionalitatearen ideien garapena haurrengan" aztertu zuen. Ikerketa horretan, hitzen osakeraren bitartez eta irudikapen espazialen bitartez Glasgow-Eskozia-Britainia Handia unitate jarraien eraketa kontzeptuala ikertu zuen. **V.** Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, kulturalki dikotomizatuta dauden erkidegoak diren neurrian, nazioaren ideia haurrek nola jasotzen eta transmititzen duten aztertu nahi izan da ikerketa honetan. Eginkizun horretarako behaketa klinikoa erabili zen, hau da, datuak ingurunearen azterketaren bitartez eskuratu ziren. Ikerketa hau, gaur egun, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako eskoletan indarrean dauden ikaskuntza- -eredu ezberdinetan kokatu nahi izan da. **VI.** Ikerketaren objektuei, helburuei eta erabilitako metodoari dagokienez, autoreen ustez, soziokulturalak diren eredu linguistiko ezberdinetan dauden haurren azterketara mugatu dira. Eredu linguistikoen eta nazio-nazionalitate ideiaren jasotze-transmisioaren artean loturaren bat dagoen aztertu nahi izan dute autoreek. Horrez gain, nazioaren kontzeptua noiz egituratzen den eta beharrezko aurrepausoak zeintzuk diren definitu nahi izan dute. **VII.** Datuen bilketarako erabilitako tresnak elkarrizketa erdi-estrukturatu bat eta izaera grafikoko froga bat izan ziren. 6-14 urte bitarteko neska-mutikoak hautatu ziren lagin gisa. Alde batetik, garapen psikologikoaren ikuspegitik, adin-tarte erabakigarria delako, eta, bestalde, orain gutxira arte derrigorrezko eskolaratze-adina 14 urte zelako. Erabilitako prozesaketari dagokionez, datuen bilketa 1996-1997 urteen artean, J. Apalategik koordinatuta egin zen. Datuen eskuraketan aurrez hezitako hamar elkarrizketatzailek hartu zuten parte. Pertsona bakoitzarekin osatutako saioak 25 minutako iraupena izan zuen. ### **VIII.** #### *D eredua:* 6-8 urte bitarteko haur gehienek mugimendu nazionalitarioak zabaldutako tesi zehatzen eragina agertzen dute. Erabilitako hiztegian, egindako erreferentzia historikoetan eta abarretan suma daiteke eragina. Afektibitatearen arloan ere antzeko joera ikus daiteke. 9-11 adin-tarteko haurrek, salbuespenen bat izan ezik, argi eta garbi azaltzen dute euskal sistema nazionalitario baten ideia, estatu-nazio sistemaren aurrean. Hiztegian eta maila afektiboan islatzen da. 12-14 urte bitarteko haurrek aurreko adin-tartean aurkitutakoa baieztatzen dute. Baina, adinean aurrera egin ahala eredua lausotu egiten da, momentuko *statu quo*-aren onarpenerantz. ## *B eredua:* 6-8 urteen arteko haurrei dagokienez, 36tik 27k entzun dute Espainiaz hitz egiten, 21ek Euskal Herriaz eta 6k Frantziaz. Afektibitateari dagokionez, Espainiaranzko gerturatzea nabari da. 9-11 urte bitarteko haurrei dagokienez, momentuko egoera instituzionala onartu dute, irizpide kritiko gabe. Hiztegiaren erabilerak agerian uzten du joera hori, neurri handi batean, instituzionalki ezarritako terminologia erabiltzen baita. 12-14 urte bitarteko haurrek egoera instituzionalaren logikari jarraituz erantzuten diote nazionalitatearen galderari. Haur batek berak ere ez dio bere buruari euskal nazionalitatea esleitzen; eta aldi berean euskalduna eta espainiarra izan ote daitekeen galderari eredu honetako haurrek baiezkoa erantzun diote. #### *A eredua:* 6-8 urte arteko haurrek gertutasunez hitz egiten dute Espainiari buruz. 36tik 27k ezagutzen dute Espainia, eta kasuren batzuetan adjektibo baikorren bitartez definitzen dute. 9-11 urte bitarteko haurrek estatu- -nazio ideia errealitate enpiriko gisa barneratu dutela azaltzen dute. 12-14 adin-tarteko haurrek erabat barneratuta dute estatu-nazioaren idea; nahiz eta ereduak ez duen bere partaideen erabateko lotura eskuratzen. **IX.** Liburu honetan azaltzen den ikerketari dagokionez, komenigarria da oroitaraztea beraz, ezin dela hartu aurkitu dituzten ondorioak erlatiboak direla, eta beren baliagarritasuna erabilitako laginera mugatzen dela, printzipio edo lege orokor gisa. Hala ere, landutako arazoen joera eta parte hartzen duten aldagaien bilakaera azaltzen dutela ondoriozta daiteke. Nazio-nazionalitatearen eta aberriaren ideiari dagokionez, bilakaera baten existentzia baieztatzen da. Baina bilakaera hori ez da jarrai gisa ulertu behar, ezta norabide bakarrean ari dena balitz bezala ere. Euskal Herriko kasuari dagokionez, ikus daiteke joera sentimental eta intuitiboa oso adin goiztiarretik bereizten dela bi proiektutan, biak arrazionalak baina elkarren aurkakoak, eta, ondorioz, gatazka nazionalaren eragile. Haur euskaldunek oso goiz dute aurrean, orientazio binazional gatazkatsu bat. Talde euskaldunak, estatu espainiarrean gutxiengoa izan arren, taldeak emandako handitasun desafiatzailearekin bizi du berezi izatea. Irakaskuntza-eredu ezberdinetako haurren ulermen geografiko eta espazialaren inguruan eginiko azterketak, eztabaidarik gabe, frogatzen du D ereduko haurrek duten ulertzeko gaitasun handiagoa; eredu hori mugimendu nazionalitarioaren eskakizun eta errebindikazioekin zuzenki erlazionatuta dago. Beraz, mugimendu nazionalitarioen eraginez, haurrek hurbil dutenarekiko eta zehatza denarekiko sentsibilitatea garatu izanak, giza adimenaren garapenean ere, hurbileko edo urruneko errealitate enpirikoen existentzia ulertzen lagun dezake. Garapenaren alor hurbila testuingu zehatzeko historia eta kontakizunez betea egongo litzateke, garapenaren alor urruna aldiz historia eta kontakizun unibertsalek osatuko luketelarik. Aberria eta nazio-nazionalitate gisa definitutako kontzeptuen ulermenari dagokionez, aldiz, elkarrizketetan lortutako datuek ez dute ulermen azkarragoa edo hobea azaltzen, ez mugimendu nazionalitarioarekin erlazionatutako haurretan, ezta estatu-nazio espainiarraren proiektuari lotutako haurretan ere. Bi taldeetako haurrek adinari dagokion bilakaera oso antzekoari darraiote. Hori bai, argi geratzen da arrazionaltasun ezberdina duten oinarrietan egituratzen direla kontzeptu horiek. Ondorioz, aberri eta nazio- -nazionalitate kontzeptuetan arrazionaltasun-gatazka bat dagoela esan daiteke. Horrez gain, lortutako datuen arabera, garbi dago irakaskuntza-eredua zenbat eta gehiago hurbildu Espainiako eredura, eta zenbat eta gehiago aldendu erkidegoetako eredu elebidunetik, orduan eta leialtasun handiagoz zabaltzen dela espainiar estatu-nazioaren proiektuari dagokion aberri eta nazio-nazionalitatearen kontzeptua. Hortaz, A ereduko haurrak, orokorrean, inhibizio baxuagoa azaltzen dute eta garbiago azaltzen dira espainiar estatu-nazio proiektuaren alde. B ereduko haurrek, aldiz, irudi zalantzakorragoa azaltzen dute. Bestalde, adinaren arabera, elkarrizketako galderen aurrean kontuan hartu beharreko inhibizio-maila azaltzen dute. Emaitzen arabera, inhibizioa ageriagoa izatea zaharragoetan, haurrek euskal gizarteak bizi duen gatazka- -egoeraren kontzientzia handiagoa izatearekin erlazionatuta egon daitekeela ondoriozta liteke. Eta inhibizio- -zentzua ez da hainbeste ezagutza ezak eragindakoa, hautatutako arrazionaltasunaren ezkutaketaren ondorioa baizik. *Maite Altuna*
aldizkariak.v1-0-159
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.21 _2008_5", "issue": "Zk.21 _2008_", "year": "2008", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
## **Hidrogeno energia-bektorea I. iturriak eta ekoizpena** *J.L. Ayastuy* Ingeniaritza Kimikoa Departamendua. Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Sarriena Z/G, 644 posta kutxatila. 48080-Bilbao Helbide elektronikoa: joseluis.ayastuy@ehu.es **Laburpena:** Gaur egungo ekonomia petrolioan oinarrituta dago. Eraginkortasun txikikoa da honelako erregai fosilak energia bihurtzeko prozesua, baina gainera, ingurumenari kalte egiten dioten gasak igortzen dira, CO2 kasu. Hidrogenotiko energia-lorpenak, prozesu eraginkorragoa izateaz gain, ez dio igurumenari kalterik egiten. Ura edo edozein erregai fosiletatik lor daiteke hidrogenoa, eta erabiltzen diren energia-iturrien garbitasunaren araberako garbitasuna lortzen da. Lan honetan, ura, ikatza edo biomasa bezalako lehengaiak erabiltzen dituzten hidrogeno-ekoizpenerako prozesuak aztertuko dira. **Abstract:** Nowadays economy isstrongly dependent on petroleum. The efficiency of the process used to obtain energy from fossil fuels is low, furthermore, certain harmful substances for the environment, such as CO2, are released. The production of energy from hydrogen besides being a more energetically efficient process it is also environmentally friendly. Hydrogen can be obtained either from water or fossil fuel, and it is as environmental friendly as the process used is. This work compares the existing technologies for the production of hydrogen from different sources such as water, coal and biomass. #### 1. **SARRERA** Gizakiaren garapena uztartuta dago energiaren erabilerarekin. Garaian garaiko energia-iturriak, adibidez, sua, haize- eta ur-errotak, abereak, eguzkia, lurrun-makinak, edo barne-errekuntzako motoreak izan dira. Historian zehar energia-iturriak aldatuz joan dira, besteak beste baliabideen garestitzeak, baliabideen agortzeak edo energia-iturri eraginkorragoen aurkikuntzek eraginda. XIX. mendeko ekonomia ikatza izan bazen ere, XX. mendean petrolioa izan da ekonomiaren ardatza Gaur egun, energia erabiltzen da gizartearen arlo eta jarduera guztietan. Mendebaldeko gizarte garatuetan kontsumitzen den energia primarioaren herena garraiorako erabiltzen da, eta beste heren bat zentral termikoetan HOHNWUL]LWDWHDORUW]HNR>@%HVWDOGHHQHUJLDSULPDULRDUHQKLUXODXUGHQEDLQR gehiago, berriztagarriak ez diren errekuntzaren bidez lortzen dira, adibidez petrolioa, ikatza edo natur gasa erretzearen bidez. Erregai fosilen errekuntza prozesuak, ordea, bi arazo nagusi dauzka, bata teknikoa eta bestea ingurumenaren aurkako erasoarekin lotua. Errekuntza prozesuaren eraginkortasuna termodinamikoki mugatua dago Carnoten teoremaren arabera %30-40 inguru, eta bero eran galtzen da errekuntza prozesuan askatzen den energia zati handiena. Bestalde, atmosferara igortzen dira errekuntzan sortu eta negutegi efektuaren eragileak diren gas kutsagarriak (bereziki karbono dioxidoa) atmosferara igortzen dira. 1 irudian agertzen den moduan, jarduera antropogenikoengatik atmosferan metatzen den CO2NDQWLWDWHDDQKDQGLW]HQDULGDXUWHNR>@ ![](_page_1_Figure_3.jpeg) **1. irudia.** Jarduera antropogenikoengatik sortutako CO2-ren balantze garbia, urte bakoitzeko. \$LSDWXWDNRELDUD]RÀVLNRKDXHLDUD]RJHRHVWUDWHJLNRDNHWDGHPRJUDÀkoak gehitu behar zaizkie. Alde batetik, petrolioaren salneurria goraka doa azken urteotan eten gabe. Bestetik, petrolio eta natur gasen erreserba agortzen ari da —mundu osoko erreserbak 50-60 urte barru agortuak egongo di- rela uste da—. Hirugarrenik, politikaren ikuspegitik gatazkatsuak izan daitezkeen herrialdeen esku dago lehengai hauen hornidura. Gainera, ildo beretik doaz energia-eskaerak, munduko biztanleriaren etenik gabeko hazkundeari begira, eta bereziki garatzear dauden herrialdetako hazkundeari EHJLUD>@ Giza jarduerak asetzeko energia, berriztagarriak diren energia-iturri primarioetatik lor daiteke (haizea, eguzkia, itsasoko marea eta olatuak, biomasa, geotermikoa, …), lehen urratsean elektrizitatea sortuaz. Garraiorako ere bioetanola edo biodiesela bezalako energia-iturri berriztagarriak erabil daitezke. Zoritxarrez, elektrizitatea metatuezina den energia izanik, unean uneko elektrizitatea ekoiztu beharra dago, erabiltzen ez dena galdu egiten baita. Arazo hauek saihestu daitezke, edo gutxienez minimizatu, energia-iturri bezala hidrogenoa erabiliz. Uraren osagaia izanik, hidrogenoaren eskuragarritasuna handia eta agortezina da; eta elektrizitaterako eraldaketa erraza, zuzena eta garbia dauka —ez baita CO2-rik igortzen—. Elektrizitatea lortzeko unean, erregai-pilan hidrogenoa erabiltzen duen prozesua askoz ere eraginkorragoa da erregai fosilen errekuntza erabiltzen duen prozesua baino. Gainera, hidrogenoa metagarria da, eta horrela energia-eskariaren arabera gorde ala elektrizitate bihurtzea bermatzen da. Horregatik, XXI. mendeko HNRQRPLDKLGURJHQRDUHQHNRQRPLDELKXUWXNRGD>@=RULW[DUUH]KLGURJHnoa ez da baliabide naturala, ez baita naturan aske aurkitzen (atmosferan hidrogeno edukia moletan %0,00005a baino ez da) eta ekoiztu beharra dago. Lan honetan, baliabide naturaletatik abiatuaz egiten diren hidrogeno-HNRL]SHQ HWD ÀQW]H SUR]HVX DUUXQWHQDN D]DOW]HQ GLUD \*DLQHUD JDXU HJXQ ikertzen eta garapen urratsean dauden zenbait teknologia aipatzen dira. #### 2. **HIDROGENOA ENERGIA-BEKTORE BEZALA** Hidrogenoa (H ikurra) unibertsoko elementu ugariena da (masa osoaren %92a) eta bai unibertsoko energia-gordailua (izarretan gertatzen diren fusio nuklearren erregaia). DQ&DYHQGLVKHNLGHQWLÀNDWXHWDLVRODWX]XHQOHKHQDOGL]EDLQDEHUH izena Lavoisierri zor zaio, oxigenoarekin batera ura ematen zuela ikusita grekoz *ur*-*sortzailea* esanahia daukan izena eman ziolarik. 1 Taulan labur-W]HQGLUDKLGURJHQRDUHQKDLQEDWSURSLHWDWHÀVLNRNLPLNR\$LSDW]HNRDGDKL- drogenoaren Goi eta Behe Bero-Ahalmen handiak (hurrenez hurren GBA eta BBA), beste edozein erregairenak baino handiagoak direla (adibidez, hidrogenoaren GBA eta BBA gasolinarena baino 3 eta 2,8 aldiz handiagoak dira, hurrenez hurren). GBA energia, errekuntza prozesu batean sortzen da, bai erretzen den substantzia, bai eta errekuntza-produktuak 25 ºC-ra daudelarik; BBA sortzeko prozesuan berriz, substantzia 25ºC-ra erretzen da eta errekuntza-produktuak 150ºC-ra askatzen dira. Maiz, GBA sustantzia kimikoaren energia kimikoaren adierazle gisa erabiltzen da. Hidrogenoaren energia kimikoa oso erraz eta eraginkortasun handiz eradaltzen da energia elektriko eta termikora, eta energia gordailu edo energia metatzeko bitarteko den neurrian, Energia Bektorea dela esaten da. Munduan mailan 50 Mtona H2 ekoizten da urteko; erdia, ongarrien HNRL]SHQSUR]HVXDQHUDELOW]HQGDDPRQLDNRDUHQVLQWHVLUDNRDELUÀQGH-JLHNNRQWVXPLW]HQGXWHHWDKRQGDUUDKDLQEDWDUORWDQHUDELOW]HQGD>@ **1 taula** +LGURJHQRPROHNXODUUDUHQ]HQEDLWSURSLHWDWDWHILVLNRNLPLNR>@ | Propietatea | Balioa | |---------------------------------------------|----------| | Isotopo<br>edukia<br>(atomoen<br>%<br>eran) | | | Protioa | 99,98 | | Deuterioa | 0,018 | | Tritioa | 0,002 | | Fasea | Gasa | | Pisu<br>molekularra<br>(g/mol) | 2,01 | | (kg/m3)<br>Dentsitatea | 0,0838 | | Irakite-tenperatura<br>normala<br>(K) | 20,3 | | GBA,<br>Goi<br>Bero-Ahalmena<br>(kJ/kg) | 14,2·104 | | BBA,<br>Behe<br>Bero-Ahalmena<br>(kJ/kg) | 12,0·104 | Hidrogenoak hiru isotopo dauzka, eta haietatik protioa da nagusia. Naturan, hainbat elementu kimikoren osagai bezala aurki daiteke (uretan, biomasan, natur gas eta petrolioan, ikatzean,…) eta energia-iturri primario eta prozesu anitz erabil daitezke elementu kimiko hauetatik hidrogenoa lortzeko. Ekoizten den hidrogenoaren garbitasuna, iturri bezala aukeratutako lehengaia, lorpenerako prozesua eta prozesuan erabilitako energiaren araberakoa da. #### 3. **HIDROGENOAREN EKOIZPENERAKO PROZESUAK** Gaur egun mundu mailan ekoizten den hidrogenoaren %96a erregai fosiletatik (hau da iturri ezberriztagarrietatik) lortzen da, beste %4a uraren elektrolisiaren bidez lortzen delarik. Prozesu bakoitzaren eraginkortasuna (H), prozesuan lortu den energia eta prozesua egiteko erabili den energiaren arteko erlazioa da: $$\eta = 100 \cdot \frac{\text{Lortutako energia}}{\text{Erabilitako energia}}$$ (1) Hainbat energia mota desberdin lortzen dira hidrogenoa lortzeko prozesuetan. Energia elektrikoa (elektrolisian edo erregai-piletan lortzen dena), energia WHUPLNRDHWDHQHUJLDNLPLNRDVXEVWDQW]LDUHQ\*%\$EH]DODGHÀQLW]HQGHQD Hidrogenoaren ekoizpenerako prozesuen sailkapena egiteko, erabilitako lehengaia erabili da irizpide gisa. Horrela, sailkapen honetan daude ura, petrolioa (edozein hidrokarburo, natur gasa edo bioerregaiak barne), ikatza eta biomasatik abiatuz hidrogenoa lortzeko erabiltzen diren metodoak. 2 Irudian agertzen da lehengai arruntenetatik abiatuz hidrogenoa ekoizteko erabiltzen diren prozesuen sorta. ![](_page_4_Figure_6.jpeg) **2. irudia.** Lehengai arruntetatik abiatuz hidrogenoa lortzeko erabiltzen diren metodo arruntak. #### 3.1. **Ura erabiltzen duten prozesuak** Ur molekula bakoitzeko H2 molekula bat lor daitekeenez, ura hidrogenoiturri agortezina da. Uretatik abiatuz hidrogenoa lortzeko uraren disoziazioa egin behar da. Baldintza estandarretan (25 ºC, 1 atm) ura disoziatzeko behar den energia 285,5 kJ/mol-ekoa da (bere baliokide elektrikoa 1,229 V izanik). Uraren disoziazioa egiteko aukeratzen den energiaren arabera, ondoko metodoak erabil daitezke: #### 3.1.1. *Elektrolisia* Korronte elektrikoaren eraginez ura deskoponsatu egiten da eta H2 eta O2 ematen ditu: $$H_2O \xrightarrow{Energia elektrikoa} H_2 + 1/2O_2$$ (2) Korronte elektrikoa, uretan sartuta dauden bi elektrodoen barrena zirkularazten da. Negatiboki kargatutako katodoan H2 gasa askatzen da eta positiboki kargatutako anodoan O2, ondoko erreakzioetan: Katodoan: $$2H_2O_{(1)} + 2e^- \rightarrow H_{2(g)} + 2OH_{(aq)}$$ (3) Anodoan: $$2H_2O_{(1)} \rightarrow O_{2(g)} + 4H^+_{(aq)} + 4e^-$$ (4) Katodoaren aldea OH- anioiez eta anodoaren aldea H+ protoiez ase ez daitezen eta bide batez, uraren eroankortasun elektrikoa handitzeko, uretan KOH edo H2SO4 bezalako elektrolitoak disolbatzen dira. Hurrenez hurren, elektrolisi alkalinoa edo azidoaz hitz egiten da kasu hauetan. Elektrodoak platino-aleaziokoak erabili oi dira. Elektrolizagailu-zelularen bi aldeak ioietarako iragazkorra den mintz batek bereizten ditu. Zirkuituan zehar energia-galerak gertatzen direnez, 1,229 V teorikoa baino tentsio elektriko handiagoa erabili behar da. 3 Irudian ikus daiteke elektrolizagailu baten eskema. Hidrogenoaren ekoizpenerako metodo honek ez du CO2-rik igortzen eta oso purutasun handiko hidrogenoa ekoizten du. Eskala txikiko beharretarako bideragarria da (gainera, eskala handiko prozesuan baino eraginkorragoak dira) eta beste behar batzuk asetzeko erabiliko ez den elektrizitate soberakina erabili daiteke elektrolisia egiteko. Halere, prozesu garestia da elektrizitatea erabiltzen duelako. Ekipo hauen eraginkortasuna %75 ingurukoa da eta 50 kWh/kg H2NRQWVXPRHOHNWULNRDGDXND>@ ![](_page_6_Picture_1.jpeg) 3. irudia. Elektrolizagailuaren eskema #### 3.1.2. Tenperatura garaiko elektrolisia Tenperatura garaietan elektrolisiaren eraginkortasuna handiagoa da, uraren disoziazio termikoa ere gertatzen baita. Horregatik, erabili behar den potentzial elektrikoa txikiagoa da, eta adibidez 1000 °C-ra, $E_0 = 0.94$ V-raino jaisten da. Prozesu honek energia termikoa ez ezik energia elektrikoa erabiltzen duenez, prozesu termokimikoa da. Energia nuklearrak sortutako energia termikoa, ura 850 °C-ra berotzeko erabiltzen da, ondoren tenperatura honetan elektrolisia egiteko [7]. Gainera, tenperatura garaiek elektrodoetan gertatzen den energia-galera murrizten dute. Prozesua tenperatura garaietan bideratu ahal izateko, Ni eta LaMnO<sub>X</sub> bezalako solidoak erabiltzen dira katodo eta anodo gisa, eta Y-ZrO<sub>2</sub> elektrolito-mintz gisa [8]. # 3.1.3. Uraren disoziazio termokimikoa: sulfuro-ioduro metodoa (S-I) Prozesu honetan energia termikoaz gain, energia kimikoa erabiltzen da ura deskonposatzeko. Tenperatura garaian egiten diren likido faseko hiru erreakzioren erresultantea da: $$H_2SO_4 \xrightarrow{\text{E.Termokimikoa}} H_2O + SO_2 + 1/2O_2$$ (5) $$I_2 + SO_2 + H_2O \xrightarrow{\text{E.Termokimikoa}} 2HI + H_2SO_4$$ (6) $$2HI \xrightarrow{\text{E.Termokimikoa}} H_2 + I_2 \tag{7}$$ Prozesura ura eta beroa besterik ez da sartzen, eta oxigenoa eta hidrogenoa besterik ez dira kanporatzen, beste osagai guztiek ziklo itxian dihardutelarik (ikusi 4 Irudia). Prozesu honetan destilazio bidezko HI-ren bereiztea eta ondorengo deskonposatzea dira urrats zailenak. Tenperatura oso garaiak behar dituenez, zentral nuklearretako energia termikoaz baliatuz diseinatuak izan dira. Azido sulfurikoaren deskonposizioaren urratsa 850 °C-ra egiten bada, prozesu osoan %42ko eraginkortasuna lor daiteke. Prozesua abantailatsua da, besteak beste presio handiko hidrogenoa lortzen delako, eta eta konpresio-kostuak murriztu egiten direlako [9,10]. ![](_page_7_Figure_5.jpeg) **4. irudia**. Sulfuro-Ioduro (S-I) metodo termokimikoa uraren disoziazioz hidrogenoa lortzeko. ## 3.1.4. Uraren disoziazio termoelektrikoa: Sulfuroaren metodo hibridoa Ioduroaren erabilera saihesten duen S-I metodoaren aldakuntza da. Ondoko bi erdi-erreakzio hauen erresultantea lortzen da: $$SO_2 + H_2O \xrightarrow{E.Elektrikoa \atop E_0 = 0.17 \text{ V}} H_2SO_4 + H_2$$ (8) $$H_2SO_4 \xrightarrow{E.Termikoa} H_2O + SO_2 + 1/2O_2$$ (9) ![](_page_8_Figure_3.jpeg) **5. irudia.** Uraren disoziazioaren bidez hidrogenoa lortzeko egiten den Sulfuroaren metodo hibridoa. Prozesu osoaren eraginkortasuna S-I metodoarena baino handiagoa da (~%55ekoa), eta bide batez, tenperatura garaietan ioduroa bezalako konposatu korrosiboen erabilera saihesten da. 5 Irudian agertzen da prozesuaren bloke-diagrama. Elektrolizagailuan urarekin batera SO<sub>2</sub> egonda, ur puruaren elektrolisirako behar dena baino potentzial elektriko txikiagoa behar da eta beraz, energia elektrikoaren kontsumo txikiagoa behar da [11]. #### 3.1.5. Uraren disoziazio termikoa Ura 2000-3000 °C-ra berotuta, H<sub>2</sub> eta O<sub>2</sub> osagaietan disoziatzen da. Ispiluen bidez eguzki- izpiak foku batean kontzentratuaz tenperatura horietara hel daiteke. Disoziazio-tenperatura jaisteko eta erreakzioaren bihurtze maila handitzeko katalizatzaileak erabiltzen dira. ZnO-Zn erredox bikotea da horietako bat, 2000 °C-ra oso eraginkorra delarik. Prozesu hauen eraginkortasuna %25 ingurukoa da, eta arazo nagusietakoa bi gasen birkonbinazioa saihestea da [12]. 6 Irudian adierazten da prozesuaren bloke-diagrama. Lehen urratsean eguzki-energiaz baliatuz ZnO-aren erredukzioa gertatzen da, oxigenoa askatzen delarik. Erreduzitutako zinkak uraren disoziazioa katalizatzen du, hidrogenoa askatzen delarik. ![](_page_9_Figure_1.jpeg) **6. irudia.** Uraren disoziazio termikoa. #### 3.1.6. *Uraren disoziazio fotobiologikoa* Hainbat zelulabakarreko alga berdek eta bakteria anaerobiok gaitasuna daukate eguzki-energiaz baliatuaz ura disoziatzeko, eta ondoko erreakzioak bideratzen dira: 2H2O m 4H+ + 4e– + O2 (fotosintesiaz) eta 4H+ + 4e–m 2H2. Adibidez, *Chlamydomonas reinhardtii* da alga berdea hauetako bat. Prozesu KDXKLGURJHQRHNRL]SHQPDLODED[XUDNRJDUDWXGD>@ #### 3.2. **Hidrokarburoak erabiltzen dituzten prozesuak** Atal honetan hidrogenoaren lorpenerako lehengai bezala petrolioa, natur gasa eta bioerregaiak (bioetanola edo biodiesela) erabiltzen dituzten ohiko prozesuak deskribatzen dira. Mundu mailan ekoizten den hidrogenoaren hiru laurdena inguru, lehengai hauetatik lortzen da. Lehengai hauek hidrokarburoak izanik, beraien konposizio kimikoaren proportzio handi bat hidrogenoz eta karbonoz osatua dago. Prozesu hauetan, CO2 igortzen da azpiproduktu modura: petrolioa edo natur gasa bezalako erregai fosilekin ez bezala, bioerregaiak erabiltzean CO2DUHQEDODQW]HDQHXWURDGDELRPDVDNEHUDNÀQNDtzen duelako biomasako karbonotik sortu eta igorritako karbono dioxidoa. Hidrokarburoetatik abiatuz hidrogenoa lortzeko erabiltzen diren metodoak, hidrokarburoa bai airearekin (oxigenoa), bai urarekin edo biekin batera berotzean oinarritzen dira, labur esanda. Honela Sintesi-Gasa1 deritzon H2, CO, CO2, bihurtu gabeko hidrokarburo eta proportzio txikian dauden azpiproduktu anitzen arteko nahastea lortzen da. Horregatik, prozesu termokimikoak dira. Prozesu garrantzitsuenak, katalisi prozesuak guztiak, hauek dira: Lurrun bidezko Erreformatua (*Steam Reforming*, SR), Oxidazio Partziala (*Partial Oxidation*, PO) eta aurreko bien konbinaketa den Erreformatu Autotermikoa (*Autothermal Reforming,*\$75 >@(UUHJDLIRVLOHNNORroa izan dezakete eta neurri handiago batean, sufredun konposatu organikoak. Batak zein besteek prozesuaren katalizatzailea kutsa dezakete. Horregatik, prozesura sartu aurretik ezabatu egin behar dira konposatu hauek. Hau, ZnO partikula solidoez betetako ohantzean zehar hidrokarburoa zirkulaaraziaz lortzen da, kloro eta sufredun konposatu organikoak solidoan metatzen baitira adsortzioa dela bide. Bioetanola bezalako lehengaiak, hartzidura baten bidez lortutako hidrokarburoa izanik, ez dauka garbitze urrats honen beharrik, eta zuzenean elika daiteke prozesura. SR, PO eta ATR pro- ]HVXDN,UXGLDQEH]DODNRNDWDOLVLRKDQW]HÀQNRGXQHUUHDNWRUHHWDQHJLQRKL dira, erreaktore aurreragotuen erabilera garatzen ari bada ere. ## 3.2.1. *Lurrun bidezko Erreformatua (SR)* Gaur egun, mundu mailan ekoizten den hidrogenoaren erdia natur gasaren SR bidezkoa da, bera delako prozesu merkeena, edozein hidrokarburo likido edo gas elika badaiteke ere. SR prozesua 10. erreakzio endotermikoan oinarritzen da, eta tenperatura garaian eta katalitzaileen bidez gertatzen da. CnHm konposizioa duen hidrokarburo baterako ondoko erreakzioa gertatzen da: $$C_n H_m + n H_2 O \leq n CO + (m/2 + n) H_2 \quad \Delta H^0 > 0$$ (10) Erreakzio nagusi honetaz gain, beste bi erreakzio gerta daitezke, nahastearen konposizioaren arabera: (1) Lurrun bidezko Sintesi-Gasaren Bihurtzea (*Water Gas Shift*, WGS): $$CO + H_2O \leftrightharpoons CO_2 + H_2 \qquad \Delta H^0 = -41 \text{ kJ/mol}$$ (11) <sup>1</sup> H2+CO nahastean aberatsa den gasari *Sintesi-Gasa* deritzo, molekula hauen konbinazioak konposatu organiko anitz ematen baititu (metanola, alkoholak, etabar). Natur Gasaren batazbesteko konposizioa (%) CH4/C2H6 GD ![](_page_11_Picture_1.jpeg) **7. irudia.** Katalisi-Ohantze finkodun erreaktorea. Irudian katalizatzaileak forma esferikoa du baina, zilindrikoak edo beste forma batekoak izan daitezke. (2) CO edo CO2-ren Metanizazioa, biak exotermikoak: $$CO + 3H_2 CH_4 + H_2O \Delta H^0 = -206 kJ/mol (12)$$ $$CO_2 + 4H_2 \leq CH_4 + 2H_2O \qquad \Delta H^0 = -165 \text{ kJ/mol}$$ (13) WGS erreakzioa faboragarria da eskuinerako norabidean, hidrogeno gehiago ekoizten baita, eta desfaboragarria da ezkerrerako norabidean. Ildo berean, komenigarria da bai CO eta bai CO2-aren Metanizazio erreakzioak saihestea, hidrogeno-kontsumo handia baitute. SR prozesurako erabiltzen diren katalizatzaileen erronketako bat metanizazioa saihestea da. Idealki, mol bat etanoleko 4, 3 eta 6 mol H2 lortuko lirateke hurrenez hurren, albo HUUHDN]LRULN JHUWDWXNR H] EDOLW] >@ (UUHIRUPDWX SUR]HVXDMDVDQJR GXHQ molekula zenbait eta konplexuagoa izan, orduan eta azpiproduktu gehiago VRUWXNRGLUDHWDKLGURJHQRDUHQÀQW]HD]DLOGXHJLQJRGD>@ Estekiometrikoki behar dena baino ur gehiago sartzen da SR prozesura. Erreakzioa oso endotermikoa izanik, 700-1000 ºC-raino berotu behar da (lehengaiaren arabera), prozesuaren erreakzio-abiadura azkartzeko eta oreka eskuinerantz lerratzeko (Le Chatellierren printzipioen arabera). Metanola bezalako lehengaiarekin, aldiz, 300-400 ºC-ko tenperatura nahikoa da CuO-ZnO konposizioa duen katalizatzaileekin prozesua egiteko. Lortutako sintesi-gasean H2DUHQSURSRUW]LRDOHKHQJDLDUHQDUDEHUDNRDGDHWDÀQW]HD eskatzen du. Natur Gasa erabiltzean lortzen den sintesi-gasean H2/CO/CO2 JDVHQPROSURSRUW]LRD LQJXUXNRDGD+2/COz3). Horrelako tenperatura garaiak lortzeko, prozesu hauetara elikatzen den hidrokarburoaren %15a inguru, errekuntza bidez energia termikoa lortzeko erabiltzen da, eta eraginkortasuna murrizten den arren, prozesuaren eraginkortasuna %70-80 LQJXUXNRDGD>@ Prozesu hauek bideratzeko, Ni metalean oinarritutako katalizatzaileak erabiltzen dira, metal hau C-C eta C-H loturak hausteko egokia baita. Modu berean, MgO bezalako konposatuak gehitzen zaizkio, uraren H-O loturak hausten laguntzen duten Al2O3, eta kokea sortzea saihesteko. Katalizatzaile arruntak Ni-MgO/Al2O3 bezalako formulazioa dauka. Prozesuaren arazo nagusia kokea sortzea da. Kokea, solido egoeran dagoen C da, eta katalizatzailearen gainazala estaltzen duenean, bere aktibitatea gutxitu egiten da, hau da, katalizatzailearen desaktibazioa sortzen du. Tenperatura garaiek kokea ematen duten 2CO m CO2 + C eta CnHm m nC + (m/2)H2 bezalako erreakzioak gertatzen laguntzen dute. Kokearen sorkuntza ur-lurrun gehiago elikatuz gutxitu daiteke. Hidrokarburoaren egituran C/H proportzio handiagoa dagoen heinean, orduan eta koke gehiago sortzen da eta beraz, C/H erlazio handia daukaten hidrokarburoekin lan egitean, lurrun/hidrokarburo erlazio handiagoak erabiltzen dira. Kokearen sorkuntza gutxitzeko eta SR eta WGS erreakzioen oreka eskuinaldera lerratzeko (hau da, CO+H2 produktuetarako hautakortasuna handitzeko), tenperatura txikiagoetan lan egin behar da. Bide horri urratu nahi dute katalizatzaileen ga-UDSHQHDQ>@ #### 3.2.2. *Oxidazio Partziala (PO)* Errekuntza osoa saihesten duen oxigeno bidezko oxidazio kontrolatua GDHWDRKDQW]HÀQNRGXQHUUHDNWRUHDQHJLQRKLGD&nHm konposizioa duen hidrokarburo baterako ondoko erreakzioa gertatzen da: $$C_n H_m + (n/2)O_2 \leq nCO + (m/2)H_2 \quad \Delta H^0 < 0 \text{ (CH}_4\text{-rentzako -36 kJ/mol)}$$ (14) SR erreakzioan bezala, WGS eta Metanizazio erreakzioak gerta daitezke. Estekiometrikoki CO2 + H2O emanez hidrokarburoa guztiz oxidatzeko beharko litzatekeena baino oxigeno gutxiago elikatzen da. Erreakzioa exotermikoa izanik, termikoki faboragarria da, beroa askatu egiten baita. Hala ere, aireko oxigenoa bereizteko kostuak itzelak direnez, airea erabiltzen da eta horrelakoetan, hidrogenoa kontzentrazio txikiagoan lortzen da, nitrogeno ugari baitago. Prozesu honetan diesela edo fuel olioa bezalako hidrokarburo astunak erabili ohi dira eta H2&2ȾLQJXUXORUW]HQGD>@.Dtalizatzailerik gabeko prozesuek (DPO - Oxidazio Partzial Zuzena izenekoek) 1300-1500 ºC bezalako tenperatura garaiak behar dituzte, eta beraz katalisi prozesuak erabili ohi dira gehienetan (CPO - Katalisi bidezko Oxidazio Partziala izenekoak). CPO prozesu exotermikoan kokea sortzen duten eremu gainberotuak sor daitezke Ni-MgO/Al2O3 katalizatzailea erabiltzean. Gainera, tenperatura garaietan Ni metalaren sinterizazioa2 gerta daiteke, katalizatzailearen gainazala txikitu eta aktibitatea ere txikitu daitekeelarik. Horregatik, sintesi-gasean NOx bezalako osagai kutsatzaileak ager daitezke. ## 3.2.3. *Erreformatu Autotermikoa (ATR)* SR eta PO prozesuen konbinazioa da: SR prozesuak behar duen energia PO prozesuak hornitzen du eta eraginkortasun handiko prozesua lortzen da CnHm konposizioa duen dun hidrokarburo baterako termikoki neutroa den katalisi erreakzio hau gertatzen da: $$C_n H_m + n/2 H_2 O + n/4 O_2 \leq nCO + (m+n)/2 H_2 \quad \Delta H^0 \approx 0$$ (15) Erreakzio nagusiarekin batera, SR eta PO erreakzioetan bezala, WGS HWD0HWDQL]D]LRHUUHDN]LRDNJHUWDGDLWH]NH2KDQW]HÀQNRGXQHUUHDNWRUHNLmikoaren lehen zatian hidrokarburoaren errekuntza partzial eta kontrolatua (PO) gertatzen da eta hemen sortutako beroa, erreaktore kimikoaren azken zatian lurrunarekin erreakzionatzeko behar den adinakoa da. Lehengaiaren arabera 900-1000 ºC-ko tenperatura eta 20-30 atm-ko presioa egon daiteke erreaktorearen irteeran. Horregatik, kokearen sorkuntza saihestea eta katalizatzailearen sinterizazioa saihestea dira erreakzio honetan katalitzaileak dituen erronkak. Airea/hidrokarburoa eta lurruna/hidrokarburoa erlazioek nabarmen eragiten diete lortutako produktuen konposizioari (orokorrean H2&2ȾWDUWHDQORUW]HQGD HWDHQHUJLDEDODQW]HDUL>@.DWDOL]DW]DLOHDN Ni metalean oinarritu ohi dira baina euskarri aktiboa diren CeO2 eta Pt beza-ODNRPHWDOHQHUDELOHUDJDUDW]HQDULGD>@ <sup>2</sup> Metalezko partikula txikien mugikortasuna handitzean tamaina handiagoko partikulak sortzen dira. Partikula handiago hauek gainazal txikiagoa eskaintzen dute katalisirako. #### 3.2.4. *Erreformatua egiteko Metodo Berriak* Arestian aipatutako teknologiak aplikazio zabala izan dute eta haiek dira egun gehien erabiltzen direnak. Hala ere, teknologia hauen hobekuntzak garatzen ari dira prozesuaren etekina hobetzeko. Ondoren, teknologia hauen berrikuntzen nondik-norakoak azaltzeko hiru adibide emango dira. Lehen biak, oreka kimikoaren lerrakuntzarekin lotuta daude eta hirugarrena, erabiltzen den lehengaiarekin. ## 3.2.5. *Erreformatua adsortzio-ohantzedun erreaktorean eta mintzerreaktorean* Bi erreaktore hauek, batez ere SR erreakziorako, garapen-fasean daude. Bai SR erreakzioa, bai eta berarekin batera gertatu ohi den WGS erreakzioak, itzulgarriak dira, SR erreakzioa, eta honekin batera eman ohi den WGS erreakzioak itzulgarriak dira. Haien produktuakCO2 eta H2 dira (10 eta 11. erre-DN]LRDN HWDRUHNDELKXUW]HPDLODÀQNDWXDGDJRORUGDLWH]NHHQ&2<sup>2</sup> eta H2 edukiak mugatuta daudelarik. Sortu ahala, CO2 edo H2 erreakzio-eremutik ateratzen badira oreka eskuinerantz lerratzen da, eta hidrogeno gehiago lor daiteke. Adsortzio-ohantzedun erreaktorea erabiliz CO2 atera daiteke erreakzioaren ingurutik. Ohiko katalizatzailearekin nahastuta CaO partikulak erabiltzen dira, CO2 + CaO m CaCO3HUUHDN]LRELGH]NDUERQRGLR[LGRDÀQNDtzeko. Honela jardutean erreaktorearen irteeran hidrogeno edukia %85 izateraino hel daiteke. Ohantzeko CaO agortuz doan heinean, ohantzea bir-VRUWXHJLQEHKDUGD>@ ![](_page_14_Figure_7.jpeg) (a) Mintz-erreaktorea (b) Adsortzio-ohantzedun erreaktorea **8. irudia.** (a) Absortzio-ohantzedun erreaktorea eta (b) mintz-erreaktorea. Erreaktorearen horma hidrogenoarekiko iragazkorra den Pd-azko mintz hautakorraz eraikitzen bada, hidrogenoa hormaren beste aldera barreiatuko da, eta erreakzio-eremutik desagertutakoan, erreakzioa eskuinera lerratzen da. Erreaktore honetan purutasun oso handiko hidrogenoa ORUGDLWHNH! >@%LHUUHDNWRUHKDXHQHJLWXUDN,UXGLDQLUXGLNDWX dira. ## 3.2.6. *CO2-aren bidezko Erreformatu Lehorra* Metodo honetan, hidrokarburoa oxidatzeko CO2 erabiltzen da, lurrunaren ordez eta izugarrizko interesa sortu da beraren inguruan, aukera ona baita karbono dioxidoari irtenbide garbia emateko. Zoritxarrez, lortzen den CO/H2 erlazioa bL]DQLNKLGURJHQRDUHQÀQW]HD]DLODJRDGDPHWRGRKRQHWDQ $$C_{n}H_{m} + CO_{2} - CO + H_{2}$$ (16) 500-700 ºC-ko tenperaturan egiten den erreakzio hau bideratzeko nikelezko katalizatzaileak erabiltzen dira, kokea sortzea eta metalaren sinteriza- ]LRDL]DQLNNDWDOL]DW]DLOHHQDUD]RQDJXVLDN>@ #### 3.3. **Ikatza eta biomasa erabiltzen dituzten prozesuak** Ikatzak, karbonoa du bere konposizioko elementu nagusia baina hidrogenoa ere badauka (ikatz motaren arabera %2-5 tartean, masa eran). Hidrogeno gutxi eduki arren, hidrogeno-iturri bezala erabiltzen da. Biomasa delako terminoaren barruan, landaredi, nekazaritza-hondakin eta sitsa bezalako abeltzaintza-hondakinak sartu ohi dira. Lehengaiaren arabera, hidrogeno edukia %5-8 tartekoa da (pisutan). Azukre-kanabera bezalako lehengaiaren alkohol-hartziduraren bidez etanola lortzen da eta erreformatuaren bidez, hidrogenoa sortzen da. Bere jatorri biologikoagatik, bioetanol esaten zaio alkohol honi. Biomasatik hidrogenoa lortzeko**,** Oxidazio Partziala erabiltzen da, oxi-JHQRD HOLNDWXD] ,NDW]DUHQ \*DVLÀND]LRDQ XUOXUUXQDUHQ ELGH] VLQWHVLJDVD lortzen da. Oxidazio Partzialean, hidrokarburoen PO-n bezala, oxigeno eskasian lan egiten da kontrolpeko oxidazioa emateko, hau da, CO + H2 osagaiekiko hautakorra izateko. Bi prozesuetan erabiltzen diren erreaktoreen eskemak 9 Irudian ematen dira. #### 3.3.1. Ikatzaren Lurrunezko Gasifikazioa 700-1500 °C-ra, ur-lurruna eta ikatzaren nahastea H<sub>2</sub>, CO eta CO<sub>2</sub> bihurtzen da, prozesu termokimikoan. Ikatzaren konposizioaren arabera, CH<sub>4</sub> eta sufredun konposatuak ager daitezke, bihurtu gabeko partikula solidoekin batera (kontuan izan behar baita ikatza solidoa dela). Prozesua endotermikoa izanda energia-beharra dagoenez, oxigenoa ere elikatzen da proportzio txiki batean, ikatzaren zati bat erre dadin, eta erre-kuntzan askatzen den energia termiko horrek gasifikaziorako behar den energia-behar energetikoa hornitu dezan. 2-7 mm-ko tamainara ehotutako ikatz partikula eta lurrunaren arteko ukipen egokia bermatzeko, ohantze fluidotuak erabiltzen dira, ikatzaren %99ko bihurtze maila lortzen delarik katalizatu gabeko prozesuan [30]. Maiz katalizatzaileak erabiltzen dira tenperatura txikiagoetan lan egiteko. ![](_page_16_Picture_4.jpeg) **9. irudia.** Ikatza eta biomasatik hidrogenoa ekoizteko erreaktoreak. #### 3.3.2. Biomasaren Oxidazio Partziala 800-1000 °C-ra estekiometrikoa baino oxigeno gutxiagorekin erreakzionarazten bada biomasa, sintesi-gasa lortzen da, baina SR prozesuan lortzen dena baino askoz ere hidrogeno gutxiago eta metano gehiago lortzen da [31,32]. 2KDQW]HÁXLGRWXDN]HLQRKDQW]HÀQNRDNHUDELOW]HQGLUD,]DWH]NDWDOL]DWXJDEHNR prozesua den arren, erreakzio-tenperaturak jaisteko eta mundrunaren formazioa VDLKHVWHNRNDWDOL]DW]DLOHDNHUDELOW]HNRLNHUNXQW]DNHJLWHQDULGLUD>@ ## 4. **HIDROGENOAREN FINTZE PROZESUAK** Hidrogenoaren ekoizpenerako arestian aipatutako teknologia arruntak erabiltzean, hidrogenoa beste osagai batzuekin nahastuta lortzen da. Ohiko nahastean, H2, CO, CO2 eta H2O agertzen dira, eduki desberdinetan. sintesi-JDVDOLNLGRSDUDÀQLNRHWDROHÀQLNRDNVRUW]HQGLWXHQ)LVFKHU7URSVFKVLQWHsirako erabili daiteke; era berean, Sintesi-Gasaren energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen MCFC edo SOFC erregai piletan elika daiteke: hurrenez hurren, karbonato Urtuko eta Oxido Solidozko Erregai-Pila (*Molten Carbonate Fuel Cell*) eta Oxido Solidozko Erregai-Pila (*Solid Oxide Fuel Cell*). Baina hidrogenoaren erabilera eraginkorrena, PEMFC erregai pilan elektrizitate bihurtzea da: Polimero Elektrolitikoko Mintzeko Erregai Pila, *Polymer Electrolyte Membrane Fuel Cell*. Honek, purutasun handiko hidrogenoa eskatzen du, batez ere CO edukiari dagokionez, 50 ppm baino kontzentrazio handiagoan badago, pozoia baita pilaren anodorako. SR bidez lortzen den sintesi-gasaren konposizioa erabiltzen bada oinarri gisa, H2/CO/CO2/H2O osagaien ehunekoa (moletan) 50-60/10-15/10-15/10- 15 tartekoa da. Nahaste honetan CO-aren edukia erregai-pilara elikatu ahal L]DWHNRPRGXNRNRQW]HQWUD]LRUDMDLVWHNRSSP KDLQEDWÀQW]HPHWRGR GDXGH.DVXULNJHKLHQHWDQXUUDWVDQLW]HNRÀQW]HSUR]HVXDHJLWHQGDPHWRGR EDWEDLQRJHKLDJRHUDELOLD],UXGLDQDJHUW]HQGDRKLNRÀQW]HSUR]HVXDUHQ HVNHPD6LQWHVLJDVHNRKLGURJHQRDÀQW]HNRPHWRGRDNKLUXWDOGHQDJXVLWDQ sailka daitezke, operazio-metodoaren arabera: - (a) Katalisi metodoak: Katalizatzaileen laguntzaz erreakzio kimikoa burutzen duten metodoen artean, WGS, CO-aren Oxidazio Hautakorra (PROX) eta *Metanizazio* erreakzioa aipa daitezke. - (b) Barreiapen metodoak, mintz iragazleak erabiliaz. - (c) Metodo Fisikoak: Gas-nahastetik hidrogenoa bereizteko propietate ÀVLNRHQGHVEHUGLQWDVXQHDQRLQDUULW]HQGLUD3UHVLR\$OGDNRUUHNR\$GVortzioa (PSA), Bereizte kriogenikoa eta Absortzioa aipatu daitezke. Katalisi metodoak eskala txiki zein handiko ekoizpenerako malguak GLUDEHVWHELDNH]EH]DOD+RUUHJDWLNKLGURJHQRDÀQW]HNRNDWDOLVLPHWRGR arruntenak bakarrik azalduko dira ondoren. #### 4.1. Lurrun bidezko Gasaren Bihurtzea (Water Gas Shift, WGS) Erreformatu-urratsaren ondoren egiten den katalisi metodoa da. WGS erreakzioa (11. erreakzioa) itzulgarria eta exotermikoa da (energia behar du), eta CO ezabatzeko eta hidrogeno gehiago sortzeko helburu bikoitza daukanez, hidrogenoaren fintze prozesuan funtsezko urratsa da. Erreakzioa exotermikoa izanik, tenperatura txikiek oreka-bihurtze maila handia faboratzen dute, baina, horregatik, erreakzioa motela da. Hori dela-eta, lurrun bidezko gasaren bihurtze-erreakzioa, Tenperatura garaiko eta Tenperatura txikiko WGS (hurrenez hurren HTWGS eta LTWGS) ondoz ondoko bi urratsetan egiten da [35]. Lehen urratsa 25-35 atm-ko presioan eta 300-450 °C-ko tenperaturan egiten da ohantze finkoan, Fe<sub>2</sub>O<sub>3</sub>-Cr<sub>2</sub>O<sub>3</sub> bezalako katalizatzaileekin [36]. Urrats honetan CO edukia %3raino jaisten da, elikatzen den lurruna/gasa erlazioa 0,3-0,5 delarik. ![](_page_18_Figure_4.jpeg) 10. irudia. Sintesi-gaseko hidrogenoa fintzeko metodo arruntak. %3ko CO edukia gehiago murrizteko, Tenperatura txikiko Baxuko WGS egiten da, 180-225 °C-ra CuO-an oinarritutako katalizatzaileak erabiliz [37]. Tenperatura hauetan lan egitean, termodinamikoki CO edukia %1 baino balio baxuagoraino jaitsi daiteke. Katalizatzaile hauei, CuO-aren sinterizazioa saihesteko eta egonkortzeko, ZnO eta Al<sub>2</sub>O<sub>3</sub> gehitzen zaie. Gaur egun, tenperatura txikiagoetan eraginkorrak diren katalizatzaileak bilatzen ari dira. Besteak beste, CeO<sub>2</sub> edo Fe<sub>2</sub>O<sub>3</sub> bezalako oxidoetan eutsitako Pt edo Au bezalako katalizatzaileak garestiak dira baina emaitza onak ematen GLWX]WH>@65HUUHDN]LRUDNRJHUWDW]HQGHQEH]DOD:\*6HUUHDN]LRDHJLWHNR absortzio-ohantzeak eta mintz-erreaktoreak garatzen ari dira (ikusi 8 Irudia). Urrats biko WGS erreakzioen ostean lortutako gasa, hidrogenoa %70-80 portzentaian daukan arren, ez da oraindik PEMFC pila elikatzeko modukoa, CO %1 portzentaian baitu. Hidrogenoan aberatsa den nahastetik CO honda-UUDH]DEDW]HNR:\*6XUUDWVELNRLW]DUHQRVWHDQEHVWHÀQW]HXUUDWVHQEDWEHhar da, eta ahal dela, oreka termodinamikoak mugatzen ez duen bat aukeratu behar da. CO-aren Oxidazio Hautakorra (PROX) eta CO-aren Metanizazio erreakzioak aukera egokiak dira helburu hori dugunean. ### 4.2. **CO-aren Oxidazio Hautakorra (PROX)** Oxigeno molekularra erabiliz CO-aren Oxidazio Hautakorra da bere edukia %1etik 50 ppm edo gutxiagora murrizteko metodo erraz eta egokiena: $$CO + \frac{1}{2}O_2 \to CO_2 \tag{17}$$ CO-aren oxidazioa itzulezina izatean, gas-nahasteko CO guztiz ezaba daiteke. Nahasteko hidrogenoa ere ura emateko oxida daitekeela kontuan hartuta (H2 + ½O2 m H2O), katalizatzaileak oso hautakorra izan behar du azken erreakzio hau saihestu dezan (eta erregai pilarako hidrogenorik galdu ez dadin). Gainera, elikadura-korronteak ura eta CO2 dauzkanez, katalizatzailea gai izan behar da eraginkortasuna eta hautakortasuna galdu gabe osagai hauen erasoari aurre egiteko. Antzinatik erabili da Pt/Al2O3 oxidazio-NDWDOL]DW]DLOHWLSLNRD >@ EDLQD &2 JX]WLD R[LGDW]HNR R[LJHQR JHKLHJL behar duenez (z1,5 mol O2/mol CO) hidrogenoaren oxidazio maila handiegia daukate, hau da, hautakortasun txikia daukate, hidrogeno gehiegi erretzen baita. Horregatik, eraginkorragoak eta hautakorragoak diren katalizatzaileak bilatzen hasi dira. Katalizatzaile berriek, Pt baino metal eraginkorragoak eta Al2O3 baino euskarri eraginkorragoak erabiltzen dituzte. Adibidez, oxidazio erreakzioa burutzeko CeO2 euskarriak bere egiturako oxigenoa eman dezakeenez, gas faseko oxigeno molekular gutxiago elikatuz CO guztia bihur dezakete, hautakortasuna handitzen delarik. CuO-CeO2 bezalako katalizatzaileak gai dira 160 ºC-ra CO guztiz ezabatzeko, %60ko hautakortasunarekin, hau da, elikatzen den oxigenoaren DNKLGURJHQRDXUELKXUW]HQGX>@\$X)H2O3 bezalako katalizatzaileak berriz, 50 ºC bezalako tenperatura txikietan dihardute, baina CO2–ak eta urak eraso egiten die, eta denborarekin bere aktibitatea motelduz doa. #### 4.3. **CO-aren Metanizazio erreakzioa** :\*6XUUDWVHQRQGRUHQJRÀQW]HXUUDWVHDQ352;HUUHDN]LRDUHQRUGH] kotzat har daitekeen katalisi erreakzio bat da: $$CO + 3H_2 + CH_4 + H_2O \tag{18}$$ Erreakzioa itzulgarria den arren, eskuinerantz guztiz lerratua dago 500ºC-tik beherako tenperaturetan. Ezabatzen den mol bat CO-ko, 3 mol hidrogeno kontsumitzen direnez, PROX erreakzioaren aldean gutxiesten den metodoa da, are gehiago CO2-aren metanizazioa gertatzen bada (mol bat CO2-ko 4 mol H2 kontsumitzen baititu). Trantsizio-metalak (Co, Ni, Ru, Rh) katalizaztaile egokiak dira 300 ºC eta 1 atm-ra CO-aren metanizazioa burutzeko, C-O lotura hausten dutelako. Urrats bitan egindako WGS erreakzioaren ostean PROX zein metanizazio urratsa egitean, 50 ppm baino CO gutxiago daukan hidrogenoan aberatsa den korrontea lortzen da. Gas-korronte hau PEMFC erregai-pilara zuzenean elika daiteke, CO2-ak eta urak ez baitute dute pila kaltetzen. Hala ere, bi osagaiak gas-nahastetik oso erraz bereiz daitezke, bata (H2O) tenperatura jaitsita kondentsaraziz eta bestea (CO2) etanolaminaren familiako disolbatzaile likidoekin absortzioa eginez. Azken prozesu honi, hots gas-nahaste batetik CO2 kentzeari, CO2-aren Bahiketa deritzo, gasaren atmosferarako igorpena saihesten delako. Erregai fosiletatik abiatutako hidrogeno-ekoizpenerako prozesu guztietan, lehengaiak daukan karbonoa CO2 bezala askatzen da baina baita CO edo beste azpiproduktu bezala ere; azken hauek gutxiengoa dira, eta WGS edo PROX erreakzioei esker karbono monoxidoa CO2 bihurtzen da. XX. Mendeko azken laurdena arte CO2 atmosferara igorri izan da, baina ordutik ingurumenaren babesak sortu duen ardurak (Kyotoko hitzarmena, lekuko) CO2DUHQEDKLNHWDVXVWDWXHJLQGX>@ #### 5. **ONDORIOAK** Naturan aske aurkitzen ez denez, hidrogenoa ekoiztu egin behar da, ura, hidrokarburoa edo biomasa bezalako lehengaietatik abiatuz. Ur molekula disoziatuz hidrogenoa lortu ahal izateko energia behar da. Elektrizitatea erabiltzen duen elektrolisiaren bidez purutasun handiko hidrogenoa lortzen da. Prozesu hau garestia da, baina energia termikoa eta elektrikoa elkarrekin erabilita, merkatu daiteke. Hala ere, hidrogeno-iturri bezala petrolio, ikatz edo biomasa bezalako hidrokarburoak erabiltzen dituzten prozesuak merke-DJRDNGLUDÀQW]HDHVNDW]HQGXWHQDUUHQ/HKHQJDLKDXHQKLGURJHQRDDVNDtzeko energia termokimikoa erabiltzen da. Lurrun bidezko Erreformatua (SR) zein Erreformatu Autotermikoa (ATR), katalisiak dira prozesu eraginkorrenak lehengaia likido edo gasa bada. Prozesu hauetarako katalizatzaileek galarazi egin behar dute kokearen sortzea baina gainera eraginkorrak eta hautakorrak izan behar dira, lehengaien C eta H elementuak CO eta H2 emanez aska ditzaten. CO2 eta H2O bezala ere askatzen dira, eraginkortasuna txikituz. Ondoz ondoko WGS eta PROX katalisi erreakzioetan sintesi-JDVHNR&2HGXNLDSSPUDLQRMDLVWHQGDHUUHJDLSLODUDNRKLGURJHQRÀQdua lortzen delarik. #### **BIBLIOGRAFIA** - >@ ,QWHUQDWLRQDO(QHUJ\\$JHQF\KWWSZZZLHDRUJ - >@ CL SABINE eta lankideak. *The Oceanic Sink for Anthropogenic CO2*. Science 305 (2004) 367-371. - >@ S BLANCHETTE. *A hydrogen economy and its impact on the world as we know it*. Energy Policy 36 (2008) 522–530. - >@ F MUELLER-LANGER eta lankideak. *Techno-economic assessment of hydrogen production processes for the hydrogen economy for the short and medium term*. Int J Hydrogen Energy 32 (2007) 3797 – 3810. - >@ M PIERA eta lankideak. *Safety issues of nuclear production of hydrogen*. Energy Conversion and Management 47 (2006) 2732–2739. - >@ AI MILLER eta lankideak. *Sustainable and economic hydrogen cogeneration from nuclear energy in competitive power markets*. Energy 30 (2005) 2690-2702 - >@ V UTGIKAR eta lankideak. *Life cycle assessment of high temperature electrolysis for hydrogen production via nuclear energy*. Int J Hydrogen Energy 31 (2006) 939-944. - >@ 1XFOHDU(QJLQHHULQJ'HVLJQ - >@ S KASAHARA eta lankideak. *Flowsheet study of the thermochemical water-splitting iodine–sulfur process for effective hydrogen production*. Int J Hydrogen Energy 32 (2007) 489-496. - >@ X VITART eta lankideak. *Hydrogen production using the sulfur–iodine cycle FRXSOHGWR D 9+75 \$Q RYHUYLHZ*. Energy Conversion & Management 47 (2006) 2740-2747. - >@ YH JEONG eta lankideak. *Optimization of the hybrid sulfur cycle for hydrogen generation*. MIT–NES–TR–004 (2005). - >@ S LICHT. *Thermochemical solar hydrogen generation*. Chem Commun (2005) 4635–4646. - >@ JJ HAHN eta lankideak. *Immobilized algal cells used for hydrogen production*. Biochemical Engineering Journal 37 (2007) 75–79. - >@ A MELIS eta lankideak. *Integrated biological hydrogen production*. Int J Hydrogen Energy 31 (2006) 1563 – 1573. - >@ S AHMED eta lankideak. *Hydrogen from hydrocarbon fuels for fuel cells*. Int J Hydrogen Energy 26(2001) 291–301. - >@ JR ROSTRUP-NIELSEN eta lankideak. *Large-Scale Hydrogen Production*. Cattech 6 (2002) 150-159. - >@ A QI eta lankideak. *Integrated fuel processors for fuel cell application: A review*. Fuel Processing Technology 88 (2007) 3–22. - >@ J COMAS eta lankideak. *%LRHWKDQRO VWHDP UHIRUPLQJ RQ1L\$O2 FDWDO\VW*. Chem Eng J 98 (2004) 61-68. - >@ JD HOLLADAY eta lankideak. *Review of Developments in Portable Hydrogen Production Using Microreactor Technology*. Chemical Reviews, 104 (2004) 4767-4790. - >@ C SONG. *Fuel processing for low-temperature and high-temperature fuel cells: Challenges, and opportunities for sustainable development in the 21st century*. Catal Today 77 (2002) 17–49. - >@ L GUCZI eta lankideak. *Some problems on environmental catalysis*. Surf Sci Catal 113 (1998) 81–95. - >@ JJ KRUMMENACHER eta lankideak. *Catalytic partial oxidation of higher hydrocarbons at millisecond contact times: decane, hexadecane, and diesel fuel*. J Catal. 215 (2003) 332-343. - >@ SH CHAN eta lankideak. *Thermodynamic analysis of natural-gas fuel processing for fuel cell applications*. Int J Hydrogen Energy 25 (2000) 441–449. - >@ HM WANG. *Experimental studies on hydrogen generation by methane autothermal reforming over nickel-based catalyst*. Journal of Power Sources 177 (2008) 506–511 - >@ FB PASSOS eta lankideak. *3DUWLDOR[LGDWLRQRIPHWKDQHWRV\QWKHVLVJDVRQ3W &H[=Uï[2FDWDO\VWVWKHHIIHFWRIWKHVXSSRUWUHGXFLELOLW\DQGRIWKHPHWDO dispersion on the stability of the catalysts*. Catal Today 101 (2005) 23-30. - >@ G XIU eta lankideak. *New generalized strategy for improving sorption-enhanced reaction process*. Chem Eng Sci 58 (2003) 3425-3437 - >@ FAN FERNANDES eta lankideak. *Methane steam reforming modeling in a palladium membrane reactor*. Fuel 85 (2006) 569-573. - >@ M REZAEI eta lankideak. *CO2 reforming of CH4 over nanocrystalline zirconiasupported nickel catalysts* . Applied Catalysis B: Environmental 77 (2008) 346–354. - >@ F POMPEO eta lankideak. *6WXG\RI1LDQG3WFDWDO\VWVVXSSRUWHGRQƠ\$O2O3 and ZrO2 applied in methane reforming with CO2*. Appl Catal A:Gen 316 (2007) 175–183. - >@ JA MOULIJN eta lankideak. Chemical Process Technology. 2001, John Wiley & Sons Ltd, London (UK). - >@ K KUMABE eta lankideak. *&RJDVLÀFDWLRQRIZRRG\ELRPDVVDQGFRDOZLWKDLU and steam*. Fuel 86 (2007) 684-689. - >@ P MCKENDRY eta lankideak. *(QHUJ\SURGXFWLRQIURPELRPDVVSDUW JDVLÀcation technologies*. Bioresource Technology 83 (2002) 55–63. - >@ M ASADULLAH eta lankideak. *1RYHOELRPDVVJDVLÀFDWLRQPHWKRGZLWKKLJKHIÀ-FLHQF\FDWDO\WLFJDVLÀFDWLRQDWORZWHPSHUDWXUH*. Green Chemistry, 2002, 4, 385–389. - >@ K NATH eta lankideak. *Hydrogen from biomass*. Current Science, 85 (2003) 265-271. - >@ C RHODES eta lankideak. *3URPRWLRQRI)H2&U2KLJKWHPSHUDWXUHZDWHU gas shift catalyst*. Catal Comm 3 (2002) 381-384. - >@ Q LIU eta lankideak. *Reaction and characterization studies of an industrial Crfree iron-based catalyst for high-temperature water gas shift reaction*. Catal Today 106 (2005) 52-56. - >@ JL AYASTUY eta lankideak. *Kinetics of the Low-Temperature WGS Reaction RYHUD&X2=Q2\$O2O3 Catalyst*. Ind Eng Chem Res 44 (2005) 41-50. - >@ P PANAGIOTOPOULOU eta lankideak. *Effect of the nature of the support on the catalytic performance of noble metal catalysts for the water–gas shift reaction*. Catal Today 112 (2006) 49-52. - >@ MJ KAHLICH eta lankideak. *Kinetics of the Selective CO Oxidation in H2-Rich \*DVRQ3W\$O2O3*. J Catal 171 (1997) 93-105. - >@ CM BAE eta lankideak. *Selective catalytic oxidation of carbon monoxide with carbon dioxide, water vapor and excess hydrogen on CuO–CeO2 mixed oxide catalysts*. Catal Commun 6 (2005) 507-511. - >@ H YANG eta lankideak. *Progress in carbon dioxide separation and capture: A review*. J Environ Sciences 20 (2008) 14-27.
aldizkariak.v1-0-514
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.42 _2022_4", "issue": "Zk.42 _2022_", "year": "2022", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko (Study of the usefulness of Raman spectroscopy to quantify food dyes) Iñaki Vázquez-de la Fuente\*1, Nagore Prieto-Taboada2, Miren Ostra-Beldarrain2, Juan Manuel Madariaga<sup>1</sup> > <sup>1</sup> Kimika Analitikoa, Zientzia era Teknologia Fakultatea (UPV/EHU) <sup>2</sup> Kimika Aplikatua, Kimika Fakultatea (UPV/EHU) LABURPENA: Raman espektroskopia metodo analitiko ez-suntsikorra da, aurre-tratamendurik behar izan gabe laginak analizatzea ahalbidetzen duena. Teknika honek eskaintzen dituen abantailak kontuan hartuz, lan honetan teknika honek elikagaikoloratzaileak analizatu eta kuantifikatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu dira, industria-mailan teknikak izan dezakeen erabilgarritasuna ikertzeko asmoz. Lehenik eta behin, bi laser ezberdinekin (785 eta 532 nm) elikaduran ohikoak diren zenbait konposatu eta koloratzaileren datu-basea egin da, Raman seinale egokia duten koloratzaileak identifikatzen lagundu duena. Horren ondoren, analisi kuantitatiboa egiteko, aldagai bakarreko erregresio lineala eta minimo karratu partzialen erregresioa (Partial Least Squares Regression, PLS) erabili dira Raman seinalea kontzentrazioarekin erlazionatzeko. Emaitza positiboak lortu dira, batez ere E133 koloratzailearentzat, zeren eta analito honentzat lortutako kuantifikazio-muga (LOQ) koloratzaile honentzat Europar Batasunak ezarritako gehieneko kontzentrazioaren (200 mg/kg) azpitik baitago. Azkenik, kalibrazioa hobetzeko aukera aztertu da, Gainazalak Anplifikaturiko Raman Espektroskopia erabiliz (Surface Enhanced Raman Spectroscopy, SERS). Kasu honetan seinaleen intentsitatea handitu bada ere, ez da aurkitu seinalearen intentsitatearen eta kontzentrazioaren arteko erlazio linealik. Hori guztia kontuan hartuta, Raman espektroskopiaren bidezko koloratzaileen analisi kuantitatibora egindako hurbilketa egokia izan da, literaturan jasotako emaitzak hobetuz. Beraz, lan hau etorkizuneko ikerketetarako oinarritzat erabil daiteke, koloratzaileak lagin-tratamendurik gabe modu azkar eta merkean analizatzeko. HITZ GAKOAK: Raman espektroskopia, analisi kuantitatiboa, kimiometria, koloratzaileak, E133. ABSTRACT: Raman spectroscopy is a non-destructive analytical method that allows samples to be analyzed without the need for pre-treatment. Taking these advantages into account, in this work we studied the possibility of using this technique when determining and quantifying food dyes, with the aim of investigating its usefulness in the industry. First, a database of dyes and usual compounds in food with two different lasers (785 and 532 nm) was developed that also helped identify dyes with better Raman response. After this, for the quantitative analysis the calibration with univariable and multivariable regression (Partial Least Squares regression, PLS) was carried out in order to relate the intensity of the Raman signal with the variation of concentration, achieving promising results, especially for E133 dye that has quantification limits (LOQ) below the maximum concentration allowed by the European Union (200 mg/kg) for this dye. Finally, the possibility of improving the calibration was evaluated using surface enhanced Raman Spectroscopy (SERS), with which more intense signals were obtained but did not maintain a relationship between the signal strength and the concentration. With all this in mind, this approach to quantitative dye analysis by Raman spectroscopy has been promising, improving the results of the literature, and can serve as a basis for future research for the analysis of dyes without sample treatment, quickly and at a low cost. KEYWORDS: Raman spectroscopy, quantitative analysis, chemometrics, food dyes, E133. \* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Iñaki Vázquez-de la Fuente. Kimika Analitikoa, Zientzia era Teknologia Fakultatea, UPV/EHU, Sarriena Auzoa (48940-Leioa, Bizkaia). – jivazquez002@ikasle.ehu.eus – https://orcid.org/0000-0002-7131-4168 Nola aipatu / How to cite: Vázquez-de la Fuente, Iñaki; Prieto-Taboada, Nagore; Ostra-Beldarrain, Miren; Madariaga, Juan Manuel (2022). «Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko». Ekaia, 42, 2022, 155-172. (https://doi.org/10.1387/ekaia.22954). Jasotze-data: 2021, ekainak 30; Onartze-data: 2022, urtarrilak 17. ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2022 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_15.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago ### 1. **Sarrera** Elikagaien industriak gehigarri ugari erabiltzen ditu elikagaietan, haien ezaugarriak aldatzeko helburuarekin. Gehigarriak elikagaien osagaien zerrendan zehaztu behar dira, bertan betetzen duten funtzioa adieraziz. Beren izenaren edo E zenbakiaren arabera zerrendatuta egon daitezke, hori baita Europar Batasunean baimentzen den kodea [1]. Era berean, koloratzaileen erabilera zorrotz kontrolatzen dute, besteak beste, Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN), hain zuzen ere Europako araudiak aplikatzeaz arduratzen den agentziak. Hala ere, koloratzaile jakin batzuen erabileraren murrizketak malguak dira, eta dagokien araudia aldakorra izan daiteke gehigarria duen elikagaiaren arabera [2]. Horregatik guztiagatik, koloratzaileak determinatu eta kuantifikatzea elikagaien industriako analisi ohikoenetako bat da. Gehigarri horiek kontrolatzeko, ISO (Nazioarteko Normalizazio Erakundea) metodo estandarrak erabiltzen dira, eta horretarako ohiko prozedura da koloratzaile bakoitzari dagokion uhin-luzera jakinean absorbantzia neurtzea 1 cm-ko zelda batean [3]. ISO metodoez gain, industrian metodo analitiko alternatiboak bilatzen dira, azkarragoak, sentikorragoak, ekonomikoagoak, lagin-tratamendu txikiagoa eskatzen dutenak eta/edo suntsitzaileak ez direnak. Horregatik, hurbileko infragorri-espektroskopia (NIR) [4] bezalako teknologiak erabiltzen dira, kimiometriari esker aurrerapen handia izaten ari dena, zeren eta espektroetatik informazio kualitatibo eta kuantitatibo handia lortzea ahalbidetzen baitu. Bestelako teknika alternatiboak ere aurrera egiten ari dira, hala nola irudi digitalaren analisia, espektrofotometroen ordez guztion eskura dauden gailuak erabiltzeko aukera eskaintzen duena [5, 6]. Analisi alternatibo horietarako etorkizun handiko tekniketako bat Raman espektroskopia da, literaturan elikagaien koloratzaile batzuk determinatu eta kuantifikatzeko erabili dena [7-9]. Lan hauetan Gainazalak Anplifikaturiko Raman Espektroskopia (*Surface Enhanced Raman Spectroscopy*, SERS) erabili ohi da; izan ere, teknika honek substantzia hauen analisiaren sentsibilitatea handitu dezake [7], eta laginetan kontzentrazio baxuetan egon ohi diren koloratzaileen analisia ahalbidetu. Europako legeak 50-1.000 mg/L-tan ezartzen ditu kontrolatu behar diren koloratzaileen kontzentrazioen mugak [10]. Egitura molekular bakoitzak Raman espektro bereizgarri bat du, posizio eta intentsitate oso espezifikoetako bandak dituena [7], sentikortasun handiko analisi kualitatibo bat ahalbidetu, eta konposatu polimorfoak bereizteko aukera eskaintzen duena [11]. Gainera, Raman espektroskopiak analisi kuantitatiboa egiteko aukera ere ematen du, intentsitatearen eta kontzentrazioaren arteko erlazio lineala aurkezten baitu [3]. Hala ere, Raman kuantifikazioa konplexua da parametro instrumentalen mendekotasunagatik, seinaleen maskaratze fenomenoengatik edo analizatu nahi diren laginen heterogeneotasunagatik; horregatik, kasu askotan datuak tratatzeko erreminta konplexuak erabili behar dira [12]. Nolanahi ere, Raman espektroskopia potentzial handiko teknika da, eta horregatik ikerketa ugari egiten dira hainbat arlotan teknika hau aplikatzeko [13-18]. Raman espektroskopia erabiliz determinazio arrakastatsu bat egiteko, analizatu nahi den laginak izan ditzakeen osagaien espektroekin datu-base bat osatzea komeni da. Literaturan badaude sarbide libreko datu-base batzuk [19], baina gutxi eta nahiko mugatuak dira; beraz, normalean laborategi bakoitzak bere datu-base propioa egiten du. Hori guztia kontuan hartuta, lan honetan Raman espektroskopiaren ahalmena ebaluatzen da elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko, industrian erabiltzen diren metodologien alternatiba gisa. Horretarako, lehenik eta behin, datu-base bat egin zen intereseko koloratzaileak aukeratzeko; horrez gain elikagai laginetan ohikoak diren beste konposatu batzuen espektroak ere bildu ziren hauek eragin ditzaketen interferentziak aztertzeko. Bestalde, hainbat koloratzaileren analisi kuantitatiborako metodologia garatu zen, eta honen kalitate-parametroak kalkulatu ziren metodoaren balidazioa egiteko. ### 2. **Esperimentala** ### 2.1. **Instrumentazioa** Raman espektroak neurtzeko, Raman InnoRamTM (B&WTek) bi espektrometro erabili dira, bi kitzikatze-laser ezberdin dituena (1. taula). Azkenik, espektrometroak CCD detektagailu bat eta mikroskopio bat zituen (10×, 20× eta 50× objektiboak). Lan honetan erabilitako objektiboa % 50× izan da. Mikroskopioaren gainean muntatutako mikrozundek (~ 0,1 mm-ko fokuratze-eremua) laginean nahi den eremua fokuratzea ahalbidetzen dute mikrokamera baten bidez. **1. taula.** Erabilitako laser-iturrien ezaugarriak. | Uhin-luzera | Laser nominala | Tarte espektral | Bereizmen | |-------------|--------------------|-----------------|------------| | | laginaren azaleran | finkoa | espektrala | | 785 nm | 255 mW | 100-3.000 cm–1 | 3.5 cm–1 | | 532 nm | 33 mW | 62-3.750 cm–1 | 5.0 cm–1 | Laserraren irteera-potentzia osoaren % 2 eta % 20 arteko tarte aldakorra erabili zen laginen deskonposizio termoa saihesteko; esposizio- eta metatze-denborak aldatu egin ziren lagin bakoitzaren beharren arabera. Mikroskopioaren kamera ikusteko, Videology softwarea erabili zen; espektroak eskuratzeko, berriz, BWSpec4.02\_15. software-paketea erabili zen. #### 2.2. Erreaktiboak Elikagaien industrian erabili ohi diren koloratzaileetako batzuen espektro-liburutegi bat egin zen, analisi kuantitatiborako koloratzailerik onenak hautatzeko, aztertutako konposatu bakoitzaren banda bereizgarriak identifikatzeko eta aldagai anitzeko kalibraketa egiteko erabili beharreko banden hautaketa errazteko. Aztertu ziren koloratzaileak hauek izan ziren: Tartrazina E102 (% 87; C<sub>16</sub>H<sub>9</sub>N<sub>4</sub>Na<sub>3</sub>O<sub>9</sub>S<sub>2</sub>; ROHA EPSA, S.L.), Ponceau Gorria 4R E124 (C<sub>20</sub>H<sub>11</sub>N2Na<sub>3</sub>O<sub>10</sub>S<sub>3</sub>; ALDO S.L.U.), Azorrubina E122 (C<sub>20</sub>H<sub>12</sub>N<sub>2</sub>Na<sub>2</sub>O<sub>7</sub>S<sub>2</sub>; ALDO CEPSA E829 S.L.U), Allura Gorria E129 (% 85; C<sub>18</sub>H<sub>14</sub>N<sub>2</sub>Na<sub>2</sub>O<sub>8</sub>S<sub>2</sub>; ROHA EPSA, S.L.), Urdin Distiratsua E133 (% 85; C<sub>37</sub>H<sub>34</sub>N<sub>2</sub>Na<sub>2</sub>O<sub>9</sub>S<sub>3</sub>; ALDO S.L.U.), Kotxinilla %50 (% 50; C<sub>22</sub>H<sub>20</sub>O<sub>13</sub>; APASA) eta Berdea (ALDO S.L.U.). Koloratzaile hauek beren kontzentrazioa mugatuta daukate zenbait araudiren bidez, eta, ondorioz, garrantzitsuagoak dira analisi kuantitatiborako [10]. Gainera, elikagai koloreztatuetan ohikoak diren beste gehigarri batzuen espektroak ere lortu ziren, espektroen arteko aldeak behatzeko eta aukeratutako koloratzaileekin izan zitezkeen interferentziak aztertzeko. Aztertutako gehigarriak hauek izan ziren: Kafeina (% 98,5-101,0; $C_8H_{10}N_4O_2$ ; PanReac), Sorbitol (% 98; $C_6H_{14}O_6$ ; SIGMA), Glukosa (% 99,5; $C_6H_{12}O_6$ ; SIGMA), Sakarosa ( $C_{12}H_{22}O_{11}$ ; Panreac), Fruktosa ( $C_6H_{12}O_6$ ); Azido zitrikoa (% 99,5; $C_6H_8O_7$ ; PanReac) eta C bitamina (% 99,7; $C_6H_8O_6$ ; Panreac). Espektroak 785 eta 532 nm-ko laserrekin neurtu ziren zuzenean konposatu-hautsetan. Koloratzaileen analisian gerta daitezkeen interferentziak aztertzeko, osagai nagusien analisia egin zen (*Principal Component Analysis*, PCA), honela koloratzaileen espektroek aztertutako beste gehigarrien espektroekin duten erlazioa aztertu eta haien arteko gainezarpenak analisian eragina izan dezakeen aztertu nahi izan zen. Analisi horretarako, The Unscrambler X (Camo Software) softwarea erabili zen. #### 2.4. Kalibraketa lortzea Koloratzaile bakoitzaren kalibraketa egiteko kasu bakoitzean espektrorik onena eman zuen laser-iturria erabili zen: E124 eta E122 koloratzaileak 785 nm-ko laserrarekin neurtu ziren, 100-500 mg/L eta 50-400 mg/l-ko kontzentrazio-tartean, hurrenez hurren; E133 koloratzailea, berriz, 532 nm-ko laserrarekin, 2-500 mg/l-ko kontzentrazio-tartean. Laginak prestatzeko koloratzailearen ur-disoluzio baten 30 $\mu$ L tanta Raman seinalerik ematen ez duen kaltzio fluorurozko euskarri baten gai- nean jarri zen mikropipetarekin, eta disoluzioa airean lehortzen utzi zen, eraztun itxurako hondakin bat sortu arte [7]. E124 eta E122 koloratzaileen kasuan espektroak eraztunaren kanpoko ertzean neurtu ziren, eta E133 koloratzailearen kasuan, berriz, eraztunaren barruan nahiz kanpoan lortutako kalibraketa alderatu zen. Koloratzaile bakoitzarentzat, kalibraketa osoan zehar mantendu ziren baldintza instrumentalak finkatu ziren (esposiziodenbora eta laserraren intentsitatea). Bi kalibraketa mota burutu dira: aldagai bakarreko erregresio lineala eta minimo karratu partzialen bidezko erregresioa (Partial Least Squares Regression, PLS). Aldagai bakarreko kalibraketarako, hautatutako bandaren altuera irudikatu zen kontzentrazioaren aurrean, eta horretarako, koloratzaile hakoitzarentzat intentsitate handieneko handa aukeratu zen Banden altueraren neurketa Omnic 7.2 (Nicolet) softwarearekin egin zen. PLS bidezko kalibraketa The Unscrambler X (Camo Software) softwarearekin egin zen. Kalibraketa mota honetarako aukeratutako koloratzailea E133 izan zen; izan ere, emaitzen atalean xehetasunez deskribatuko denez, kalibraketa aldagai bakarreko kalibraketan erlazio lineal onena izan zuen koloratzailea izanik, bi metodoak alderatu ahal izateko analito aproposa zela erabaki zen. Aldagai anitzeko kalibraketarako koloratzaile honentzat erabilitako espektroak aldagai bakarreko kalibraketarako eraztunaren ertzean neurtutako espektro berberak izan ziren. Azkenik, E133 koloratzailearentzat kontzentrazio ezezaguneko disoluzio bat prestatu zen, kontzentrazio-kalibrazio bi kalibraketen zehaztasuna ebaluatzeko eta alderatzeko. PLS ereduen egokitasuna eta sendotasuna neurtzeko, kalibrazioaren batezbesteko errore koadratikoaren erroa (*Root Mean Square Error of Calibration*, RMSEC) eta balidazioaren batezbesteko errore koadratikoaren erroa (*Root Mean Square Error of Validation*, RMSEV) erabili dira, ekuazio hauen arabera definituak: $$RMSEC = \sqrt{\frac{\sum (\hat{y}_t - y_i)^2}{N_{kal}}} \quad \textbf{1. ekuazioa} \qquad RMSEV = \sqrt{\frac{\sum (\hat{y}_t - y_i)^2}{N_{val}}} \quad \textbf{2. ekuazioa}$$ Non $\hat{y}_t$ lagin jakin batentzat PLS ereduak aurresandako kontzentrazioa den, eta $y_i$ lagin beraren kontzentrazio teorikoa. $N_{kal}$ eta $N_{bal}$ kalibrazioan eta balidazioan erabilitako lagin kopuruak dira, hurrenez hurren. #### 2.5. **SERS** Koloratzaileetatik lortutako Raman seinalea hobetzeko asmoz, SERS bidezko Raman analisia egin zen. Horretarako, lehenik eta behin, zilarrezko nanopartikulen (AgNPs) sintesia egin zen, zilar nitratoa % 99,8 (AgNO3, PanReac) eta sodio zitratoa (Na3C6H5O7) erabiliz, literaturan deskribatutako prozedura bati jarraituz [20]. Nanopartikulak zentrifugatu egin ziren, eta gehiegizko likidoaren ultramore-ikusgai espektroa neurtu zen 200-800 nm artean; espektro horren maximoa 390-420 nm artean ego- 200-800 ego- egoteak adieraziko du sintetizatutako nanopartikulen tamaina egokia dela [21]. Behin nanopartikulak lortuta, euskarri baten gainean (Raman seinalerik gabeko kaltzio fluorurozko euskarria) 15 µL AgNPs eta 15 µL koloratzaile disoluzio (E133) nahastu ziren, eta tanta homogeneoa eratu zen gainazalean. Ondoren, disoluzioa lehortzen utzi zen eraztun itxurako hondakina sortu arte, eta azkenik Raman espektroak neurtu ziren eraztunaren barnean eta ertzean. ### 3. **Emaitzak eta eztabaida** # 3.1. **Koloratzaileen eta beste elikagai-gehigarri batzuen banakako karakterizazioa** 2. taulak aztertutako koloratzaile guztiak eta horiei dagozkien Raman espektroak jasotzen ditu, seinalerik handiena eta fluoreszentziaren interferentzia txikiena eman duen laser-iturria erabiliz lortuak. 785 nm-ko laserrarekin, kolore gorri eta horiko ia kolore guztietako ongi definitutako tontordun espektroak lortu ahal izan ziren, Kotxinilla (E120) koloratzailearentzat izan ezik. 532 nm-ko laserrarekin, Urdin distiratsua (E133) koloratzailea aztertzean ondo definitutako tontor bat baino ez zen lortu espektroan. Horrez gain, Allura Gorria (E129) eta Azorrubina (E122) koloratzaileentzat ere espektroak neurtu ziren, baina kasu hauetan fluoreszentziaren eragina nabarmen handiagoa zen. Oro har, 532 nm-ko laserrak fluoreszentzia handiagoa sortzen zuen koloratzaile laranja eta gorrietan, eta hori normala da, energia handiagoko laserra baita [22]. Karakterizazioaren emaitzak aztertu ondoren, kalibraketa egiteko erabiliko ziren koloratzaileak hautatzeko irizpideak finkatu ziren. Hala, intentsitate handiko eta ondo definitutako tontorrak eta fluoreszentziaren eragin txikia zuen espektro duten koloratzaileak aukeratu ziren kuantifikaziorako. Hain zuzen ere, 785 nm-ko laserrarekin kalibratzeko aukeratutako koloratzaileak E124 eta E122 izan ziren, eta 532 nm-ko laserrarekin, berriz, E133 koloratzailearen kalibraketa egin zen. **2. taula.** Aztertutako konposatuentzat behatutako Raman banden zerrenda. | Konposatua | Bandak | |--------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | E102<br>(785 nm laserra) | 1600vs, 1500m, 1465w-m, 1412w, 1357s, 1264vw, 1212w-m, 1175w-m,<br>1128s, 1090w, 1042w, 1005vw, 874w, 853(sh), 802w, 766w, 735vw, 707w,<br>697w, 628w, 613w, 484w | | E124<br>(785 nm laserra) | 1573s, 1512m, 1473vw, 1455w, 1437m, 1420(sh), 1400vw, 1360vs, 1298m,<br>1282(sh), 1237s, 1203m, 1158(sh), 1145w, 1119vw, 1043w, 942w, 692m,<br>612w, 580w, 500s, 421w | | E122<br>(785 nm laserra) | 1583(sh), 1568s, 1550(sh), 151s, 1444s, 1435(sh), 1402w, 1355s, 1332w,<br>1290(sh), 1274s, 1227m, 1199w, 1156w, 1108w, 1045m, 1000m, 947w,<br>726m, 679m, 653m, 556w, 530m, 500m, 475(sh), 467s | | E122 | 1604m, 1568s, 1564(sh), 1549m, 1515m, 1448s, 1406m, 1356m, 1291m, | | (532 nm laserra) | 1276m, 1230m, 1000m, 682m, 529m | | E129<br>(785 nm laserra) | 1610m, 1578s, 1546(sh), 1494vs, 1475(sh), 1409vs, 1380s, 1323vs,<br>1268s-vs, 1222vs, 1185m, 1142(sh), 1127m, 1086w, 1075w, 1015w, 975m,<br>752s, 660w, 635w, 593m, 491s | | E129<br>(532 nm laserra) | 1582m, 1495s, 1473m, 1408w, 1380w, 1331w, 1271m, 1216s, 750m | | E133 | 1613vs, 1578m, 1465m, 1438(sh), 1421m, 1386w, 1357m, 1288w, 1214m, | | (532 nm laserra) | 1170m, 980vw, 914m, 787w, 755vw | | Kafeina | 1690m, 1645w, 1600m, 1355m, 1330s, 1280m, 1227m, 1056w, 1036vw, | | (785 nm laserra) | 994vw, 920w, 797w-m, 738m, 640m, 628vw, 558vs, 487m, 435m | | Azido zitrikoa | 1726w, 1679w, 1442w, 1385m, 1239w, 1166vw, 1075w, 1046w, 940s, | | (785 nm laserra) | 906m, 784vs, 792(sh), 678w, 647vw, 593w, 539w, 408w | | Fruktosa | 1467m, 1423w, 1269m-s, 1239(sh), 1169m, 1130m, 1077m-s, 1046(sh), | | (785 nm laserra) | 1039m, 976m, 920m, 872s, 816s, 625vs, 589m, 521m, 458m, 414m | | Sakarosa | 1458m, 1367w, 1347w, 1314w, 1243m, 1157w, 1117s, 1007m, 949w, 919m, | | (785 nm laserra) | 904(sh), 850vs, 635m, 523m | | Sorbitol | 1446m, 1380m, 1350(sh), 1340w, 1250m, 1233vw, 1138s, 1087s, 1075vw, | | (785 nm laserra) | 1061s, 1020(sh), 989m, 930m, 878vs, 780m, 634m, 507m, 474m, 425m | | Glukosa | 1459m, 1376w, 1342s, 1330(sh), 1262m, 1218w, 1144m, 1120vs, 1113(sh) | | (785 nm laserra) | 1070s, 1066(sh), 1054m, 1014w, 1002w, 914s, 842s, 770w, 542vs, 405vs | | C bitamina<br>(785 nm laserra) | 1668s, 1656s, 1450w, 1487vw, 1370vw, 1321m, 1298w, 1258m, 1128s,<br>1113(sh), 1066w, 1028w, 991vw, 874w, 822m-s, 709m, 699m, 628vs, 590m,<br>567m-s | vs: oso indartsua; s: indartsua; m: ertaina; w: ahula; vw: oso ahula; sh: sorbalda. # 3.3. **Kalibrazioa** Aipatu bezala, Raman espektroskopia erabiliz aldagai bakarreko kalibraketan eta aldagai anitzeko kalibraketan oinarritutako kalibratuak sortu ziren, eta ondoren bi metodoak konparatu ziren. ### 3.3.1. *Aldagai bakarreko erregresio lineala* # 3.3.1.1. 785 nm-ko laserra 785 nm-ko laserrarekin, E124 eta E122 koloratzaileen kalibraketak egin ziren, ondo definitutako espektroak eta espektro biziak lortu baitziren. 5 espektro neurtu ziren kalibrazio-puntu bakoitzeko. E124 koloratzailearen kalibraketarako 1.361 cm–1-eko banda altuera neurtu zen, intentsitate handieneko seinalea zelako eta uhin-luzera horretan gainerako konposatuek seinalerik ematen ez zutelako. Lortutako erregresioa 1. irudian ikus daiteke, eta kalibraketaren kalitate parametroak 3. taulan jaso dira. Irudian ikus daitekeen moduan, kalibraketaren linealtasuna ez zen oso ona (R2 = 0.7746), eta, gainera, nabarmentzekoa da neurrien errepikakortasuna txikia izan zela (% 20-48 arteko doitasuna). ![](_page_7_Figure_7.jpeg) **1. irudia.** Raman kalibratzeko kurbak, koloratzaileen Raman banda nagusiaren altuera irudikatuz eginak: E124 (1.361 cm–1), E122 (1.047 cm–1) eta E133 (1.614 cm–1). E133 koloratzailerako, eraztunaren ertzean eta barruan neurtutako kalibratze-kurbak irudikatzen dira. E122 koloratzailearen kalibraketa lortzeko 1.047 cm–1 banda-altuera neurtu zen, eta lortutako seinalea kontzentrazioaren aurrean irudikatu zen (1. irudia). Kasu honetan, ez da erabili bandarik sendoena, baina 1. irudian ikus daitekeen moduan kalibrazio lerroa sortzeko erabil daiteke. Lortutako kalibraketaren tarte lineala 50-400 mg L–1-ekoa zen, zehaztasuna % 25ekoa eta linealtasuna aurreko koloratzailearekin lortutakoa baino ho- ho hobea (R2 = 0,9403). Kalitate parametro hauek 3. taulan jaso dira. Garrantzitsua da azpimarratzea Raman espektroskopian kalibraketa zuzenak lortzea zaila dela, eta, beraz, balio hauek egokitzat jo daitezke bai zehaztasunerako, bai linealtasunerako ere [7]. ### 3.3.1.2. 532 nm-ko laserra 532 nm-ko laserrarekin E133 koloratzailearen kalibraketa bakarrik egin ahal izan zen (ondo definitutako bandak eta fluoreszentzia gutxi zituen koloratzaile bakarra da), eta horretarako, 1.614 cm–1-eko bandaren altuera neurtu zen. 2 eta 100 mg/L arteko kontzentrazio tartean egin zen kalibraketa. Kalibrazio-puntu bakoitzeko 18 neurri hartu ziren; izan ere, neurketan ikusi zen koloratzaile honekin lortutako balioen arteko desbideratze estandarra txikiagoa zela beste koloratzaileekin hartutakoak baino, eta errepikagarritasuna egiaztatu nahi izan zen,. Eraztunaren ertzean egindako kalibraketan % 14ko batez besteko aldakuntza-koefizientea lortuz. Kasu honetan seinalea kontzentrazioaren aurrean irudikatzean joera logaritmikoa duen irudia lortu zen (R2 = 0,9897). Portaera logaritmiko hau linearizatzeko asmoz kalibraketa kalkulatzeko seinale instrumentala kontzentrazioaren logaritmoaren aurrean irudikatu zen zuzenean eta modu honetan lortutako erregresio linearentzat R2 = 0.9997 balioa lortu zen (1. irudia). Kalibraketa honekin E133 koloratzailerentzat lortutako doitasuna ona izan zen (RSD = %7, ikus 3. taula). Orain arte azaldutako emaitzak eraztunaren ertzean neurtutako espektroei lortutakoak dira; izan ere, literaturan adierazitakoari jarraiki, hori da eraztuna sortzeko prozesuan koloratzaile gehien pilatzen den gunea, eta, beraz, seinaleak neurtzeko gune egokiena kasu honetan. Hala ere, lortutako emaitzetan kuantifikazioaren goiko mugan (100 mg/l-tik gorako kontzentrazioetarako) linealtasuna galtzen zela ikusi zen. Horren zergatia 2. irudia aztertuz uler daiteke. Han, nabarmena da kontzentrazioa handitua ahala eraztunaren ertza handitu egiten dela; horrela, kontzentrazio txikietan laserraren eremua koloratzaileak osatzen duen eraztunaren ertza baino handiagoa da, baina kontzentrazio handietan eraztunaren ertza laserrak hartzen duen eremua baino zabalagoa da. Beraz, kontzentrazio jakin batetik aurrera seinalea ia konstante mantenduko da, eta linealtasuna galdu egingo da. ![](_page_9_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** Raman mikroskopioaren kamerarekin jasotako irudiak, non eraztunaren ertza eta laserra ikusten diren. Hori kontuan hartuta, E133 koloratzailerako kalibraketa errepikatu zen, baina neurria eraztunaren barruan eginez; kasu honetan lortutako kalibraketaren linealtasuna oso handia da (R2 = 0,9972), 1. irudian ikus daitekeen bezala. Hala ere, kasu honetan banda-altuerek desbideratze handiagoa zuten (% 11ko batez besteko RSDa) eraztunaren ertzean neurtuta baino, eta horrek doitasuna murrizten du, eta ondorioz detekzio-muga eta kuantifikazio-muga handitzen ditu eraztunaren ertzeko kalibraketarekiko. Eraztunaren barnealdea heterogeneoagoa delako gertatzen da hori. Beraz, eraztunaren barruan neurtzeak kalibraketaren tarte lineala handitzen badu ere, esan daiteke oro har parametro analitikoetan emaitzek okerrera egin zutela. 3. taulan koloratzaile bakoitzaren erregresio linealen parametro estatistikoak alderatzen dira. Kasu guztietan jatorrizko ordenatuaren eta maldaren konfiantza-tarteak % 95eko konfiantza-mailarekin ematen dira. Lortutako kalibraketa onena E133 koloratzailearentzat eraztunaren ertzean neurtutakoa dela esan daiteke, bai sentikortasunari, bai linealtasunari eta bai detekzio-mugari dagokionez ere. Koloratzaile honentzat lortutako LOD balioak literaturan koloratzaile berarentzat SERS erabiliz lortutako LOD balioekin alderatuz gero, lortutako emaitzak antzekoak dira [7, 23], gainera kasu honetan nanopartikulak erabiliz seinalea areagotu beharrik gabe. Hala eta guztiz ere, kontuan hartuz mota honetako lanetan SERS espektroskopia erabiltzen dela seinalea areagotu eta metodoen sentikortasuna handiagotzeko, kasu honetan ere SERS metodologia aplikatu da, teknika honek koloratzaileen determinazioan ekar ditzakeen onurak aztertzeko. **3. taula.** Aztertutako koloratzaileentzat kalkulatutako erregresio linealen parametro estatistikoak. Konfiantza tarteak %95eko konfiantza mailarekin adierazi dira. LOD: detekzio muga, LOQ: kuantifikazio muga. | | E124 | E122 | E133<br>eraztunaren<br>barruan | E133<br>eraztunaren<br>ertzean | |----------------------|---------------|-------------|--------------------------------|--------------------------------| | Laserra (nm) | 785 | 785 | 532 | 532 | | Tarte lineala | 100-500 mg/L | 50-400 mg/L | 25-500 mg/L | 2-100 mg/L | | Malda | 13 ± 6 | 5 ± 2 | 8,5 ± 0,5 | 3.373 ± 114 | | Jatorrizko ordenatua | 1.036 ± 2.088 | 284 ± 553 | 119 ± 144 | 66 ± 372 | | R2 | 0,7746 | 0,9403 | 0,9972 | 0,9997 | | LOD | 220 mg/L | 118 mg/L | 22 mg/L | 1,4 mg/L | | LOQ | 666 mg/L | 358 mg/L | 66 mg/L | 1,1 mg/L | # 3.3.2. *Raman seinalea SERS bidez anplifikatzearen ebaluazioa* Aurreko atalean kuantifikatu diren hiru koloratzaileekin egin ziren saiakerak, baina SERS efektua (ohiko Ramanen aldean espektroaren intentsitatea handitzea) soilik aurkitu zen E133 koloratzailearentzat eta 532 nm-ko laserra erabiliz. 3. irudian, E133 koloratzailearen Raman espektroaren intentsitatearen igoera ikusten da, seinalea 101-103 magnitude-ordena artean handitzen da, eta literaturan espero diren anplifikazioak baino igoera txikiagoa lortzen da [8]. Seinalearen intentsitatean hobekuntza lortu bada ere, SERSen egindako probek erakutsi dute ez dela espero bezain teknika erraza, alde batetik beharrezkoa delako kalitatezko nanopartikula metalikoak sintetizatzea, eta beste aldetik SERS efektuaren agerpena aztertu beharreko laserraren eta substratuaren baldintzen menpekoa delako. Gainera, kalibraketa egiteko aukera ez da sinplea; izan ere, badirudi koloratzaileen seinalean lortutako intentsitate-gehikuntza ez dela berdina koloratzaile kontzentrazio guztientzat, eta horrek linealtasunaren galera dakar. Beraz, metodoa modu sistematikoan optimizatu beharko litzateke nanopartikulen/disoluzioaren nahasketaren proportzioak aldatuz eta laserraren baldintzak doituz; literaturan aipatzen diren kalibraketa errepikakor eta sentikorrak sortu ahal izateko [8]. Honenbestez, SERS egin gabe lortutako emaitzak onak izan direla ikusirik eta lanaren helburua analisi kuantitatiborako metodologia erraza proposatzea dela kontuan hartuz, lanaren lerro hau bere horretan uztea erabaki zen. ![](_page_11_Figure_2.jpeg) **3. irudia.** E133 koloratzailearentzat neurtutako Raman eta SERS espektroak. Han ikus daiteke SERS efektuaren ondorioz koloratzailearen seinalean eragindako handitzea. ### 3.3.3. *Aldagai anitzeko kalibrazioa* #### 3.3.3.1. Osagai nagusien analisia (PCA) Aldagai bakarreko analisian, espektroak bisualki aztertu ziren, analizatu beharreko analitoen bandak eta interferentzia sor dezaketen gehigarrien bandak konparatuz. Aldagai anitzeko analisiaren kasuan, gerta zitezkeen interferentzien azterketa egiteko osagai nagusien analisia erabili zen. Horretarako, koloratzaile eta gehigarrien espektroekin datu matrizea osatu eta PCA analisi burutu zen, hasiera batean Raman espektro gordinak erabiliz. Lortutako lehen PCA ereduetan ikusi zen azaldutako bariantzaren zati handi bat espektroetan jasotako fluoreszentzia-efektuari zegokiola, eta, beraz, ezinbestekoa zela datuen aurretratamendua egitea. Hainbat aurretratamendu burutu ondoren, ikusi zen espektroetan oinarri-lerroaren zuzenketa eta SNV (*Standard Normal Variate*) aurretratamenduak aplikatu ondoren koloratzaileak eta gainerako elikagai-gehigarriak ongi bereizten zirela PCA eredu batekin (4. irudia). ![](_page_12_Figure_1.jpeg) **4. irudia.** Koloratzaileei eta bestelako gehigarriei bi laser ezberdinekin lortutako espektro multzoarekin egindako PCA ereduaren *scores* grafikoa. Espektro guztiei *«maximum normalization»* aurretratamendua egin zaie. #### 3.3.3.2. Kalibrazioa Aurretik esan bezala, lan honetan PLS algoritmoa erabili zen E133 koloratzailearen determinazioa egiteko garaian aldagai anitzeko kalibraketaren aukerak aztertzeko asmoz. Horretarako, 475 eta 1.035 cm $^{-1}$ arteko espektroak erabili dira E133 2 eta 500 mg/L kontzentrazio tartean. Lortutako PLS ereduarekin lortutako emaitzak 5.a irudian ikus daitezke; han, PLS ereduarekin analizatutako laginentzat lortutako kontzentrazioak irudikatzen dira kontzentrazio teorikoaren aurrean. Lortutako erregresioaren linealtasuna nahiko ona da (R $^2$ kalibratua = 0, 925 eta R $^2$ balidazioa = 0,905); batez besteko errore koadratikoaren erroa (RMSE $_{\rm kalibratua}$ = 47,6 eta RMSE $_{\rm balidazioa}$ = 55,3) baxu mantendu zela esan daiteke (% 10 inguru, batez beste). Balidazio-zuzenak kalibrazio-zuzenaren oso antzeko malda izan zuen, eta eredua azaltzeko 3 faktore baino ez ziren behar izan. Nabarmendu behar da beste uhin-luzera tarte batzuk ere erabili zirela: adi- ![](_page_13_Figure_1.jpeg) ![](_page_13_Figure_2.jpeg) **5. irudia.** E133 koloratzailearentzat lortutako PLS ereduei dagozkion «Predicted vs Reference» irudiak. (a) Erabilitako espektroak: 475-1.035 cm–1 tartekoak, eraztunaren ertzean neurtuak. (b) Erabilitako espektroak: 216-1.800 cm–1 tartekoak, eraztunaren ertzean neurtuak. Kontzentrazio tartea 2-100 mgL–1. bidez, 216 eta 1.800 cm<sup>-1</sup> arteko tartearekin 5 faktore behar ziren eredua azaltzeko, eta, beraz, ondorioztatu zen espektroaren zati batzuek informazio hobea ematen dutela beste batzuek baino koloratzaile kontzentrazioari dagokionez. Aldagai bakarreko kalibraketa eta aldagai anitzeko kalibraketa alderatzeko, tarte lineala 2 mg/l-tik 100 mg/l-ra murriztu zen (5.b irudia). Kasu honetan kalibrazio-ereduaren emaitzak hobetzen dira ( $R^2_{\rm kalibratua}=0.943$ eta $R^2_{\rm balidatzea}=0.925$ ), eta lortutako RMSE erroreak baxuagoak dira (RMSE\_{\rm kalibratua}=8.46 eta RMSE\_{\rm balidazioa}=10.2). Dena den, kontuan hartu behar da jaitsiera hau ez dela hain adierazgarria, errore hauek absolutuak direlako eta kontzentrazioak baxuagoak izanik hori espero zitekeelako. Balidazio-zuzenaren malda kalibraziokoaren oso antzekoa zen, eta bi faktore baino ez ziren behar izan eredua azaltzeko. Beraz, aldagai bakarreko kalibraketaren kasuan bezala, emaitza hobeak lortzen dira kontzentraziotartea murrizten bada. Bestalde, aldagai bakarreko kalibraketa eta PLS bidez lortutako kalibraketa ereduekin lortutako emaitzak alderatzen baditugu, oro har esan daiteke aldagai bakarra erabiliz lortutako kalitate-parametroak apur bat hobeak direla. **4. taula.** E133 koloratzailearen determinaziorako PLS ereduen ezaugarriak. | Tarte lineala | 2-500 mg/L | 2-100 mg/L | |---------------------------------------|---------------|---------------| | Jatorrizko aldagai kopurua | 561 | 1.585 | | Aldagai sorrak (Latent Variables, LV) | 3 | 2 | | $R^2_{kal}/R^2_{bal}$ | 0,9425/0,9252 | 0,9426/0,9252 | | $RMSE_{kal}/RMSE_{cv}$ | 47,6/55,3 | 8,46/10,17 | Azkenik, sortutako kalibraketa ereduen azken konparaketa egiteko asmoz, E133 koloratzailearen determinazioa egin zen laborategian prestatutako lagin ezezagun batean lortutako bi kalibratu onenekin (eraztunaren ertza eta 2-100 mg/L bi kasuetarako). Lagin ezezagunaren espektroa neurtuz eta kalibraketak erabiliz lortutako kontzentrazioak t proba baten bidez konparatu ziren (% 95eko konfiantzan), tkalkulatuta <tkritikoa (tkalkulatuta = 1.0147) lortuz; beraz, ez zen ezberdintasun adierazgarririk aurkitu. Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da PLS bidezko kalibraketa askoz ere azkarragoa izan zela, banden altuerak eskuz integratu beharrik ez zegoelako, denbora murriztuz eta errepikakortasuna hobetuz. Eskuz integratzeak dakarren desabantaila gainditu daiteke prozedura hau automatizatzeko adibidez Matlab® programa erabiliz. # 4. **Ondorioak** Raman espektroskopiak elikagai-koloratzaile desberdinak identifikatu eta kuantifikatzeko duen erabilgarritasuna aztertu da. Horretarako, koloratzaile bakoitzarekin erabiltzeko laserrik onena identifikatu zen eta koloratzaile batzuen eta beste elikagai gehigarri batzuen espektroen liburutegia osatu da. Ondoren, E124 eta E122 koloratzaileen determinaziorako lehen hurbilketa bat egitea lortu da 785 nm-ko laserra erabiliz, banden altuera eta koloratzaile kontzentrazioaren artean erlazio lineala lortuz. Bestalde, 532 nm-ko laserra erabiliz E133 koloratzailearen determinaziorako aldagai bakarreko eta aldagai anitzeko kalibraketa ereduak kalkulatu dira. Bi kasuetan emaitza onak lortu dira linealtasunari dagokionez (R2 > 0.90), eta lortutako zehaztasun- eta detekzio-mugak teknika honekin ohikoak diren balioetan sartu dira. SERS efektuari dagokionez, E133 koloratzaileren Raman seinalearen intentsitatea handitu zela ikusi da zilar nanopartikulen presentzian, baina ez da lortu seinalearen eta kontzentrazioaren arteko erlazio linealik. SERS efektuaren erreproduzigarritasuna hobetzeko, urre nanopartikulak aztertzea aukera bat izan daiteke, bai eta beste sintesi bide batzuk ikertzea ere. Kimiometria erabiltzeak koloratzaileen analisia oztopatu dezaketen parametro instrumentalak identifikatzea ahalbidetu du. Espektroak PCA bidez analizatzean agerian geratu da fluoreszentziak koloratzaile eta gehigarrien espektroan duen eragin handia eta datuen aurretratamendu egokiak duen garrantzia. Bestalde, E133 koloratzailearen determinaziorako PLS algoritmoa aplikatu denean, ez da hobekuntza nabarmenik lortu espektroen eskuzko integratzea saihesteak dakarren erosotasunaz haratago. Hori guztia kontuan hartuta, eta kontuan hartuz Europar Batasunak E133 koloratzailearentzat fruta eta barazkietan ezarritako gehieneko dosia 200 mg/L dela [10], eta koloratzaile honentzat lan honetan lortutako LOQ 1,1 mg/L dela, ondoriozta daiteke Raman espektroskopia elikagai-koloratzaileak kuantifikatzeko etorkizun handiko teknika dela. # 5. **Esker onak** Lan honek DEMORA (PID2020-113391GB-I00) diru-laguntza jaso du, estatuko ikerketa-agentziak finantziatzen duena. ## **Bibliografia** - [1] Elikagai-gehigarriak. Eskuragarri: https://webgate.ec.europa.eu/foods\_system/main/?sector=FAD&auth=SANCAS. 2021. - [2] Parlamento Europeo. 2019. «Réglamento (UE) 2019/800 de la comisión». 1331-1333. - [3] Anastasaki, E. G., Kanakis, C. D., Pappas, C., Maggi, L., Zalacain, A., Carmona, M., Alonso, G. L. eta Polissiou, M. G. 2010. «Quantification of crocetin esters in saffron (Crocus sativus L.) using Raman spectroscopy and chemometrics». *J. Agric. Food Chem.*, **58**, 6011-6017. - [4] Bendoula, R., Gobrecht, A., Moulin, B., Roger, J. M. eta Bellon-Maurel, V. 2015. «Improvement of the chemical contentprediction of a model powder system by reducing multiple scattering using polarized light spectroscopy». *Appl. Spectrosc.*, **69**, 95-102. - [5] Hosker, B. S. 2018. «Demonstrating Principles of Spectrophotometry by Constructing a Simple, Low-Cost, Functional Spectrophotometer Utilizing the Light Sensor on a Smartphone». *J. Chem. Educ.*, **95**, 178-181. - [6] Albizu, G., Berasarte, I., Bordagaray, A., Dávila, S., eta Jaime, E. 2021. «Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometroa ordezkatzen». *EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria*, **39**, 189-209. - [7] Gukowsky, J. C., Xie, T., Gao, S., Qu, Y. eta He, L. 2018. «Rapid identification of artificial and natural food colorants with surface enhanced Raman spectroscopy». *Food Control*, **92**, 267-275. - [8] Yao, Y., Wang, W., Tian, K., Ingram, W. M., Cheng, J., Qu, L., Li, H., Han, C. 2018. «Highly reproducible and sensitive silver nanorod array for the rapid detection of Allura Red in candy». *Spectrochim. Acta - Part A Mol. Biomol. Spectrosc.,* **195**, 165-171. - [9] Lohumi, S., Lee, H., Kim, M.S., Qin, J., Kandpal, L. M., Bae, H., Rahman, A., Cho, B. K. 2018. «Calibration and testing of a Raman hyperspectral imaging system to reveal powdered food adulteration». *PLoS One,* **13**, 1-17. - [10] Parlamento Europeo. 2011. «Réglamento (UE) 1129/2011 de la comisión». - [11] Almeida, M. R., Stephani, R., Santos, F. Dos eta Oliveira, L. F. C. De. 2010. «Spectroscopic and Theoretical Study of the «Azo» -Dye E124 in Condensate Phase: Evidence of a Dominant Hydrazo Form». *J. Phys. Chem.*, **114**, 526-534. - [12] Costantini, I., Veneranda, M., Prieto-Taboada, N., Bellot-Gurlet, L., eta Manuel, J. 2016. «Comparison of semiquantification experimental methodologies using micro-Raman spectroscopy: PALME software as an alternative tool for the study of salt efflorescence». *Journal of Raman Spectroscopy*, **42**, 1415-1421 - [13] Rygula, A., Majzner, K., Marzec, K. M., Kaczor, A., Pilarczyk, M., eta Baranska, M. 2013. «Raman spectroscopy of proteins: a review». *Journal of Raman Spectroscopy*, **44**, 1061-1076. - [14] Czamara, K., Majzner, K., Pacia, M. Z., Kochan, K., Kaczor, A., eta Baranska, M. 2014. «Raman spectroscopy of lipids: a review». *Journal of Raman Spectroscopy*, **46**, 4-20. - [15] Potgieter-Vermaak, S., Maledi, N., Wagner, N., Van Heerden, J. H. P., Van Grieken, R., eta Potgieter, J. H. 2011. «Raman spectroscopy for the analysis of coal: a review». *Journal of Raman Spectroscopy*, **42**, 123-129. - [16] D. Bersani, P.P. Lottici, 2016 Raman spectroscopy of minerals and mineral pigments in archaeometry, *J. Raman Spectrosc.,* **47,** 499-530. - [17] P. Vandenabeele. 2013. *Practical Raman spectroscopy: an introduction*, Wiley, Chichester (UK). - [18] R.S. Das, Y. K. Agrawal. 2011 «Raman spectroscopy: Recent advancements, techniques and applications». *Vib. Spectrosc.,* **57**163-176. - [19] UCL Chemistry. Available at: http://www.chem.ucl.ac.uk/resources/raman/. 2010. - [20] Bonsak, J., Mayandi, J., Thøgersen, A., Stensrud Marstein, E. eta Mahalingam, U. 2011. «Chemical synthesis of silver nanoparticles for solar cell applications». *Phys. Status Solidi Curr. Top. Solid State Phys.*, **8**, 924- 927. - [21] Solomon, M. M., eta Umoren, S. A. 2016. «In-situ preparation, characterization and anticorrosion property of polypropylene glycol/silver nanoparticles composite for mild steel corrosion in acid solution». *Journal of Colloid and Interface Science*, **462**, 29-41. - [22] Wei, D., Chen, S., eta Liu, Q. 2015. «Review of Fluorescence Suppression Techniques in Raman Spectroscopy». *Applied Spectroscopy Reviews*, **50**, 387-406. - [23] Ai, Y. Jie, Liang, P., Wu, Y. X., Dong, Q. M., Li, J. B., Bai, Y., Xu, B. J., Yu, Z. eta Ni, D. 2018. «Rapid qualitative and quantitative determination of food colorants by both Raman spectra and Surface-enhanced Raman Scattering (SERS)». *Food Chem.*, **241**, 427-433.
aldizkariak.v1-7-1077
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 123 _2022_3", "issue": "Zk. 123 _2022_", "year": "2022", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Erromatar emakume idazleak: jakingarriak eta lekukotasunak** ## **Enara San Juan Manso Filologia Klasikoan doktorea eta Euskal Filologian lizentziatua** Antzinateko Erroman, gizonezkoen ondasuna izan zen hitza, hala ahozkoa nola idatzia; hori dela eta, gizonek idatzi zituzten —gizonentzako— erromatar literaturako obra kanonikoak. Alabaina, Antzinateko Erroma patriarkalean, emakume bakan batzuek ere —batik bat, goi-mailako familietan jaiotakoek— baliatu zuten, adierazpide gisa, idatzizko hitza. Garaiko gizonek idatzitako testu asko bezala, galdu egin dira erromatar emakume horiek sortutako testu gehienak; lekukotasun gutxi batzuk, ordea, gorde egin ditugu. Lan honetan, erromatar emakume idazleek utzitako testuen euskarazko itzulpena eskaintzen dugu, bai eta lekukotasun horien inguruko hainbat jakingarri eman ere. Bi helburu nagusi erdietsi nahi ditugu horrekin: batetik, hedapen gutxiko latindar testu jakin batzuk euskal irakurleengana hurbiltzea, lekukotasun horiek gozamen-iturri izan daitezkeela iritzita; bestetik, zenbait erromatar emakumeren inguruko materiala euskal hezkuntza-komunitatearen esku jartzea, Kultura Klasikoa eta Latina irakasgaietan genero-berdintasunean oinarritutako hezkuntza-eredua sustatzeko lagungarri izango delakoan. GAKO-HITZAK: Antzinateko Erroma · Literatura · Emakumeak · Tradizio klasikoa. ## **Roman Female Writers: Interesting Points and Texts** Written and spoken word belonged to men in ancient Rome, and, therefore, canonical works of Roman literature were written by and for men. However, in patriarchal ancient Rome a few women —especially of the highest ranking families— also used written word as a form of self-expression. Like many texts written at that time by male authors, most of the texts created by these Roman women have been lost; however, we keep few of them. In this work, we offer a Basque translation of the texts left by Roman female writers, as well as various information about each of them. We want to achieve two main goals with that: on the one hand, to bring some Latin texts closer to Basque readers, believing that these texts can be a source of enjoyment; on the other hand, to provide the Basque educational community with material on certain Roman women, in the hope that it will help to promote education based on gender equality in the subjects of Classical Culture and Latin. KEY WORDS: Ancient Rome · Literature · Women · Classical tradition. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.7 *Jasotze-data:* 2022-01-04 *Onartze-data:* 2022-02-25 # **1. Jakingarriak** # **1.1. Literatura Antzinateko Erroman** *Erromatar* edo *latindar literatura* esan ohi zaio Antzinateko Erromako latinezko literaturari; hots, K.a. III. mendean hasi —ordukoak dira lekukotasunik zaharrenak eta Erromatar Inperioak iraun bitartean sortutakoari1 . Antzinatearen amaierarako, baina, neurri handi batean kristaua izan zen Erromako literatura eta, hala, literatura erromatarraren edo latindarraren historiari buruzko eskuliburuek ez dute berdin jokatzen literatura kristau horri dagokionez: zenbaitek *sensu stricto* erromatarra —alegia, kristauen ikuspegitik paganoa— denari besteko arreta eskaintzen diote (Albrecht 1997-1999); beste batzuek, berriz, K.a. III. mendean abiatutako literaturatradizioaren oinordeko den heinean bakarrik azaltzen dute (Bieler, 1992) edo, besterik gabe, ez dute aipatzen, literatura kristaua beste tradizio literario baten barruan aztertu beharra dagoelakoan (Codoñer, 1997). Bada, lan honetan ere ez gara jardungo kristautasunaren baitan sortutako testuez. Irakurle modernoaren begietara, Antzinateko Erroman idatzitako literaturak baditu —gutxienez— bi berezitasun nabarmen. Horietako bat da literaturaren mugak lausoagoak zirela Antzinatean gaur egun baino, eta, horrenbestez, ezagutzari lotutako alor orotako lanak hartzen zirela literaturatzat: bai ezagutza teorikoaren arloetakoak —batez ere, historia, filosofia eta erretorika—, bai ezagutza praktikoaren alorretakoak —zuzenbidea, nekazaritza edo arkitektura, adibide batzuk aipatzearren—; ildo horretatik, familiarteko edo lagunarteko gutunak ere, esaterako, literaturaren baitakotzat jotzen ziren. Bigarren berezitasuna da izenez ezagutzen ditugun idazleen bostenaren lanak baino ez zaizkigula heldu (Bardon, 1952-1956). Horregatik, Antzinateko Erromako literaturari dagokionez gaur egun daukagun argazkia ez dator guztiz bat jatorrizkoarekin —nolabait, ahozko euskal literaturan ere gertatzen den bezala (Bilbao, 2002: 12)—. Galera horretan, berebiziko pisua izan du hainbat mendetan testuen transmisioa eskuizkribu bidez egin izanak: batetik, eskuizkribuak erraz hondatzen diren testu-euskarriak direlako —dela sute edo uholdeengatik, dela hezetasunagatik, dela sitsak edota saguek eragindako kalteengatik, dela bestelako arrazoiren batengatik—, eta, hala, hainbat testu galdu izan direlako horiek gordetzen zituzten euskarriak suntsitutakoan; bestetik, eskuizkribuak kopiatzea ez zegoelako edonoren esku —idazten eta irakurtzen jakiteaz gain, beharrezkoa zen pergaminoa ordaintzeko diru nahikoa edukitzea, bai eta kopiatutako eskuizkribua gordetzeko lekua izatea ere—, eta, hortaz, unean uneko helburuen, interesen, aukeren eta beharren arabera kopiatu zirelako testuak. Horrela bada, ezbeharrez edo noizbait beharrezkotzat jo ez direlako, ez zaizkigu Antzinateko Erroman sortutako hainbat testu heldu. ## **1.2. Emakumerik gabeko kanona** Behinolako denboretatik emakumeak «kontakizunen eta oihalkien ehuleak» izan diren arren —«horregatik konpartitzen dituzte testuek eta ehunek hainbeste hitz» <sup>1.</sup> Lan hau hobetzeko egindako oharrengatik, eskerrak eman nahi dizkiet Gidor Bilbao eta Iñigo Ruiz Arzalluz irakasleei. Inprenta-probak jaso baino aste gutxi lehenago, Maite López Las Herasen *Poetandreak Literatura Greko-latindarrean* (2022, Balea Zuria, Donostia) liburuaren berri izan dut; bertan aurkituko ditu irakurleak hemen aipatzen ditugun hiru emakumeren testuen euskarazko beste itzulpen batzuk. (Vallejo, 2021: 385)—, literatura-kanonek uzkur egin izan diete emakume idazleei; Bloomek (2014) ezarritako *Mendebaldeko kanon*ean, adibidez, hogeita sei idazletatik lau baino ez dira emakumeak —hain zuzen, Jane Austen, Emily Dickinson, George Eliot eta Virginia Woolf—, eta Antzinateko Erromako literaturan ere, inguruko beste askotan bezala, txikia izan zen emakumeek izandako lekua. Hitza —hala idatzia nola ahozkoa— gizonaren ondasuna zela azpimarratzeko, Muta isiltasunaren jainkosa gurtzen zuten urtero Antzinateko Erroman (Cantarella, 1997: 19-22; Casamayor Mancisidor, 2015). Jaiotzaz, Lara —edo Lala— izena zuen erromatarrek gurtutako naiade —hots, ur gezatako ninfa— hark, baina, Junori senarraren maite-jolasen berri emateagatik, Jupiterren haserrea garesti ordaindu behar izan zuen: Jupiterrek berak mingaina erauzi zion lehenik, eta, ondoren, bortxatu Merkuriok. Honela jasotzen du mitoa Ovidiok (*Fast*., II, 583-616) —geurea da itzulpena2 —: protinus a nobis, quae sit dea Muta, requires: disce, per antiquos quae mihi nota senes. Iuppiter inmodico Iuturnae victus amore, 585 multa tulit tanto non patienda deo: illa modo in silvis inter coryleta latebat, nunc in cognatas desiliebat aquas. convocat hic nymphas, Latium quaecumque tenebant, et iacit in medio talia verba choro: 590 "invidet ipsa sibi vitatque, quod expedit illi, vestra soror summo iungere membra deo. consulite ambobus; nam quae mea magna voluptas, utilitas vestrae magna sororis erit. vos illi in prima fugienti obsistite ripa, 595 ne sua fluminea corpora mergat aqua." dixerat: adnuerant nymphae Tiberinides omnes, quaeque colunt thalamos, Ilia diva, tuos. forte fuit Nais, Lara nomine, prima sed illi dicta bis antiquum syllaba nomen erat, 600 ex vitio positum. saepe illi dixerat Almo "'nata, tene linguam," nec tamen illa tenet. quae simul ac tetigit Iuturnae stagna sororis, "effuge" ait "ripas"; dicta refertque Iovis. illa etiam Iunonem adiit, miserataque nuptas 605 "Naida Iuturnam vir tuus" inquit "amat." Iuppiter intumuit, quaque est non usa modeste, eripit huic linguam Mercuriumque vocat: "duc hanc ad manes; locus ille silentibus aptus. nympha, sed infernae nympha paludis erit." 610 iussa Iovis fiunt. accepit lucus euntes: dicitur illa duci tum placuisse deo. vim parat hic, voltu pro verbis illa precatur, et frustra muto nititur ore loqui. fitque gravis geminosque parit, qui compita servant 615 et vigilant nostra semper in urbe, Lares. Orain, galdetuko didazu nor den Muta jainkosa: ikasi, bada, antzinako zaharrengandik nik ezagututakoa. Jupiterrek, Juturnarenganako amodio neurrigabeak menderatuta, 585 jainko hain handi bati jasangaitz zitzaiona jasan behar izan zuen: neska basoetan, urritzen artean, ezkutatzen zen batzuetan; senitarteko zituen uretara salto egiten zuen besteetan. Ninfak, Laziok zituen guztiak, bildu zituen jainkoak, eta korroaren erditik berba hauek bota: 590 «Bere buruaren bekaitz da zuen ahizpa, eta ihes egiten dio komeni zaionari: jainko gorenarekin menbruak batzeari. Arduratu zaitezte biez; izan ere, nire nahia handia bada, handia izango da zuen ahizparen onura. Ihes egiten duenean, oztopa ezazue lehenengo erreka- bazterrean, 595 haren gorputza errekako uretan murgildu ez dezan.» Hala esan zuen; Tiberreko ninfa guztiek baietsi zuten, bai eta zure ezkontza-ohea zaintzen dutenek ere, Ilia jainkotiarra. Halabeharrez, naiade bat egon zen han, Lara izenekoa; baina haren antzinako izenak lehen silaba bikoiztuta zeukan, 600 errakuntza bategatik. Almonek sarritan esan zion: «Alaba, eutsi mingainari»; eta, hala ere, hark ez zion eutsi. Juturna ahizparen aintzira aurkitu bezain laster, «aldendu bazterretatik» esan zion, eta Jupiterren hitzen berri eman. Junorengana ere joan zen, eta, emazte ezkonduez errukituta, 605 esan zion: "Zure gizonak Juturna naiadea maite du». Jupiter sumindu zen, neurrigabeki erabilitako mingaina erauzi, eta Merkuriori dei egin zion: «Eramazu maneengana; leku hura da egokia isilik daudenentzako. Ninfa izango da, bai, baina lurpeko urmaeleko ninfa». 610 <sup>2.</sup> Frazeren (1931: 98-100) ediziotik hartu dugu latinezko testua. Jupiterren esana bete zen. Baso sakratuak bi heldu berriei harrera egin zien: jainko gidariaren gogoko izan omen zen neska. Indarkeriarako prest zegoen lehena; hitzekin beharrean, begitartearekin erregutzen zion bigarrenak, eta alferrik saiatu zen aho mutuarekin hitz egiten. Umedun geratu zen, eta bikiez erditu zen: gure hirian bidegurutzeak 615 beti zaintzen eta jagoten dituzten lareez. Hortaz, nagusiki, gizonek gizonentzat sortu zuten literatura Antzinateko Erroman. Alabaina, gizarte patriarkal hartan, emakumeek izan zuten —umeen lehendabiziko urteetan, bederen— semeak hezteko ardura, eta, hain zuzen, etorkizuneko hiritarren hezkuntzaz arduratu beharrak letretarako sarbidea eman zion —bereziki— goren mailako familietako zenbait emakumeri. Nahiz eta goi-mailako hezkuntza emakume gutxik jaso zuten (Braund, 2002, apud Martín Díaz, 2021), bakan batzuek adierazpide gisa baliatu zuten idatzizko hitza —ez ofizioz, baina bai nolabaiteko afizioz—; zentzu horretan, bada, zilegi da baieztatzea «erromatar idazleak» izan zirela (López, 2020). Orotara, hogeita zazpi erromatar emakume idazleren berri daukagu, eta, oratoria eta komentario historiko-biografikoa alde batera utzita, genero txikiak landu zituzten. Hauexek dira emakume horien izenak: oratorian, Hortentsia, Mesia eta Karfania; gutunetan, Kornelia, Servilia, Klodia, Pilia, Zezilia Atika, Terentzia, Tulia, Publilia, Fulvia, Azia, Oktavia Gaztea, Livia Drusila, Julia, Kalpurnia eta Klaudia Severa; komentario historiko-biografikoan, Agripina Gaztea, eta poesian oro har —alegia, himnoan, epigraman, elegian, lirikan, satiran edota gorazarrean—, Memia Timothoe, Kornifizia, Sulpizia (bi), Hostia, Perila, Teofila eta Akonia Fabia Paulina (López, 2020)3 . Aurreko guztiak salbuespenak dira Antzinateko Erromako literatura-kanonean, eta, emakume bat testugintzan aritzea ohikoa ez zenez, emakume horien testuetan baino areago, testuak idatzi izanean bertan jarri zuten arreta Antzinateko iturriek. Horregatik, emakume horien «oinatz ezabatuen arrastoari jarraika, itzalen paisaia bat besterik ez dugu sumatzen» (Vallejo, 2021: 385): kasurik onenetan —hots, Hortentsiaren, Korneliaren, bi Sulpizien, Klaudia Severaren eta Akonia Fabia Paulinaren kasuan—, idazki isolatuak edota horien pasarteak gorde dira; besteetan, berriz, emakumeen izenak baino ez zaizkigu heldu. Esan izan da zenbait historialari modernok ikuspegi androzentriko batetik azaldu izan dutela Antzinateko Erromako historia (Höbenreich, 2005), eta, historiografia modernoak bezalatsu, kritika eta filologia modernoak behin baino gehiagotan jarri du auzitan erromatar emakume idazleen testuen maila literarioa, baita testu horien egiletza bera ere, baina datu erabakigarririk eman gabe beti (López, 2020; Luque, 2020; Martín Díaz, 2021). Hortaz, ziurtatu ezin den arren aipatutako emakumeak izan zirela jarraian bildutako lekukotasunen egile, zilegi —areago, beharrezko— <sup>3.</sup> Zerrenda horretatik kanpo geratzen dira, hertsiki *erromatarrak* ez izateagatik, hala Jeronimoren epistolarioan agertzen diren kristau emakume idazleak (López, 1980; López, 2020: 179-188), nola grezieraz idatzi zutenak —Julia Domna (ik. Lópezek 2020an berrargitaratutako liburuaren 1. edizioa [1994: 58-59]) edo Julia Balbila, besteak beste (ik. Luque [2020])—. iritzi diogu auzi horri dagokionez erromatar zuzenbidetik jasotako *in dubio pro reo* printzipio ezaguna aintzat hartzeari, eta, horrenbestez, lekukotasun horien berri emateari. # **1.3. Zertarako euskaratu erromatar emakume idazleen lekukotasunak?** XIX.-XX. mendeetan, han-hemen, hainbat testu klasikoren euskal itzulpenak argitaratu baziren ere (ik., bereziki, Ruiz Arzalluz, 1988a; Ruiz Arzalluz, 1988b; Bilbao, 2002; Ruiz Arzalluz, 2010), 2002. urtean UEUk Gidor Bilbaoren *Latin literaturarako sarbidea* argitaratu arte ez dugu izan, euskaraz eta liburu bakarrean, «latin-literatura osoko aleak» biltzen zituen lanik (Bilbao, 2002: 10). EHUko Filologia eta Geografia-historia Fakultateko *Latindar literaturaren hastapenak* irakasgaiko «eskoletarako material gisa» aurkezten du Bilbaok (2002: 10) liburu hori, nahiz eta «munduko literaturak maite dituen ororentzat» ere «interesgarri» irizten dion (Bilbao, 2002: 14). Eskola-egutegiagatik Antzinateko Erromako literaturaren hautaketa egitera behartuta, literatura horren ikuspegi orokorra eskaintzearen alde egiten du egileak (Bilbao, 2002: 9): Irakasgai honetan gehiago bilatzen dugu latin-literatura bere osotasunean aurkeztea eta bere aniztasunean erakustea, alderdi bat edo beste sakontzea baino; nahiago dugu lauhilabetekoan zehar (45 eskola-ordu edo) arin-arin idazle eta gai guztiak ikustea, garrantzitsuenak edo gustukoenak ondo aztertzea baino. Dena aurkeztuz gero, bakoitzak bere hautuak egiteko aukera izango duela pentsatu nahi dugu. Ez du, hortaz, «latindar idazle guztien katalogo osoa» aurkezten, baizik eta «filologo klasikoa ez den letretako unibertsitate-ikasle batek ezagutu beharko lituzkeenak» bakarrik, «alderdi anitzetako garrantzia kontuan hartuta, batzuetan zalantzak izan arren» (Bilbao, 2002: 11). Halatan, Bilbaoren hautaketa horretatik kanpo geratu diren lekukotasunetako batzuk eman nahiko genituzke ezagutzera guk hemen; hain zuzen, erromatar emakume idazleenak. Zertarako euskaratu testu horiek? Bada, bi helburu nagusi nabarmendu gogo ditugu. Lehena da hainbat irakurleri eskaini nahi diogula lekukotasun horietaz euskaraz gozatzeko aukera. Bilbaok (2000: 13-14) legetxe, geuk ere «xarma berezia aurkitzen diogu duela 2000 urteko hitzak irakurtzeari, duela 2000 urteko sentimenduak deskubritze eta askotan ezagutzeari», eta gaude, gizonezko erromatarrek idatzitako testuak bezala, zenbait irakurlek liluragarritzat joko dituztela Antzinateko Erromako emakumeek utzitako lekukotasunak ere, nahiz eta testu horietako batzuk —estiloa eta bertan aurkituko ditugun erreferentzia kulturalak tarteko— irakurterraz samarrak ez izan. Bigarrenik, euskal hezkuntza-komunitateari hurbildu nahi dizkiogu lekukotasun horiek, eta —nolabait— gure alea jarri oraindik ere nabaria den «eskoletarako euskarazko materialen premia»ri (Bilbao, 2002: 9) erantzuteko. Indarrean dauden Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoko curriculumen arabera, «zalantzan jarri behar dira», besteak beste, «genero-desberdintasuna [...] sustatzen duten ereduak» (235/2015 Dekretua: 2-3; 127/2016 Dekretua: 3), eta, baiki, azken urteotan argitaratutako hainbat lanek azpimarratu izan dute irakaskuntza arautuak leku egin beharko liokeela historian zehar emakumeek egindako lanari; izan ere, eskoletan emakumeen ekarpenak aipatzea ezinbestekoa da ikasleei historiaren ikuspegi oso bat —eta ez, ordea, partziala— emateko, ikasleen begien aurrean erreferente soziokultural femeninoak jartzeko, emakumeen autoritate soziala sendotzeko eta, finean, baita ikasleak berdintasunean hezteko ere (López-Navajas, 2014; Sánchez García, 2019; Sánchez Martínez, 2019). Behar-beharrezkoa da, beraz, Kultura Klasikoa eta Latina irakasgaietan ere Antzinateko Erromako emakumeen berri emateko bideak jorratzea, hezkidetzaren printzipioekin bat eginda (Vaíllo Rodríguez 2013; San Juan Manso, 2021; San Juan Manso, 2022); hala, erromatar emakumeen ahotsak eskoletara euskaraz eramateko abiapuntu gisa, baliagarri irizten diogu emakume horien testu euskaratuak eskura izateari, nork bere ikasleen beharren eta interesen arabera egokitu dezan hemen eskainitako materiala. ## **2. Lekukotasunak** Sei erromatar emakumek idatzitako testuak baino ez zaizkigu heldu. Jarraian, emakume horien testuak aurkeztuko ditugu, euskarara ekarrita. Euskaratzean, Bilbaok (2002: 12) aipatutako irizpide hau gureganatzen saiatu gara: «jatorrizkoekin leial» baina, era berean, «euskararen morroi» izatea. Bertsoz idatzitako testuez denaz bezainbatean, grekolatindar bertsoak euskarara ekartzeko aukeren artean (Ruiz Arzalluz, 1987a; Ruiz Arzalluz, 1987b), Bilbaoren «erdibide erraza» hautatu dugu guk ere; hau da, prosan itzuli ditugu bertsoak, «baina lerrotan jarrita, ikasleari edo irakurleari jatorrizkoaren itxura gogoraraztearren». Horrez gain, testuen eta egileen inguruko oinarrizko datu batzuk eskaini nahi izan ditugu lekukotasun bakoitzaren aurretik. Horiei dagokienez, argi utzi nahi dugu —Bilbaok (2002: 10) bere *Latin-literaturarako sarbidea*n bezalatsu— datu horiek ez direla guk egindako «ikerketa sakon eta luzearen ondorio», ezpada Bibliografia atalean jasota dauden artikuluetatik eta monografietatik hartutakoak (batez ere, López, 1992; López, 2020; Luque, 2020, eta Martín Díaz, 2021). ## **2.1. Kornelia** Bizi: K.a. 189-110 (*fl.* K.a. 123-124). Erromatar patrizioen artean, itzal handiko familia batean jaio zen Kornelia; *Gens Cornelia* izenekoan, alegia. Publio Kornelio Eszipion Afrikarra zuen aita —Bigarren Gerra Punikoan, Hanibal kartagotarra menderatu zuen jeneral erromatarra; hortik, *Afrikarra*— eta ama, berriz, Emilia Tertzia —Bigarren Gerra Punikoan hildako Luzio Emilio Paulo jeneralaren alaba, hain zuzen—. Tiberio Senpronio Grakorekin ezkondu zen —*Gens Sempronia* delakokoa eta karrera militar eta politiko arrakastatsua egin zuena—, eta hamabi seme-alaba izan zituzten elkarrekin; alabaina, hiru bakarrik iritsi ziren helduarora: Tiberio eta Gaio semeak —*Grakoak* deitutakoak— eta Senpronia alaba. Nolanahi ere, aipatutako seme biak gazte hil ziren, liskar politikoen ondorioz. Arlo militar eta politikoan nabarmentzeaz gain, K.a. II. mendeko Erromako bizitza kulturalean eragile garrantzitsu izan ziren eszipiondarrak; hori dela eta, hezkuntza ona jaso zuen Korneliak, bai eta semeei huraxe eman ere —horregatik laudatu zuten, besteak beste, Tazitok (*Dial.* 28) eta Kintilianok (*Inst.* I, 1, 6)—. Badakigu —Antzinateko iturriek aipatzen dituztelako— Korneliak hainbat gutun idatzi zituela, eta litekeena da gutun horiek Antzinatean bertan argitaratu izana: Zizeronek berak (*Brut.* 211) irakurri eta laudatu zituen, eta, ondoren, Kornelio Nepotek —nolabait bere lan batean erabili; azken idazle horren eskuizkribuetan gorde dira, hain zuzen, Korneliaren gutunetatik heldu zaizkigun bi pasarte bakarrak. Tiberio semearen heriotzaren ondoren (K.a. 133) Gaio semeari idatzitako gutun banatakoak dira gordetako pasarte horiek, eta gutun pribatuen adibiderik zaharrenak dira erromatar literaturan —nahiz eta gerora, Inperioaren garaian, garapena izango duen genero horrek—. Lehen pasartea labur samarra da. K.a. 123. urtekoa izan litekeela defendatu izan du zenbait ikertzailek, urte horretan erretiratu baitzuen Gaiok *Lex de abactis* delakoa. Etsaiez mendekatzeko gogoa alde batera uzteko eskatzen dio Korneliak semeari gutunean, mendeku hori, gozoa izan arren, Errepublikaren beharren kontrakoa baita. Tiberio Grakoren etsai Oktavio kondenatzea zuen helburu aipatutako legeak, eta amaren aholkuari men egin omen zion Gaiok lege hori baztertzea erabaki zuenean. Bigarren pasartea, berriz, luzeagoa da. Tribunotza eskatzearen inguruan gutunean egiten den aipamenetik abiatuta, pentsa liteke K.a. 124. urtean idatzia dela, urte horretan aurkeztu baitzuen Gaiok magistratura horretarako hautagaitza. Nolanahi ere, gutunean gogor zuzentzen zaio Kornelia semeari, amak arriskutsutzat daukan asmoa Gaiok alde batera utz dezan. Antzinateko iturriek emakume zuzen eta kementsu gisa irudikatu dute Kornelia, eta, irudi horrekin bat, zuhur eta indartsu azaltzen da bi pasarteetan. Gutun pribatuak izanik, idazki landuek berezko dituzten egiturak eta arauak hausten ditu Korneliak batzuetan, eta lagunarteko latinera hurbildu4 . - 1/ Dices pulchrum esse inimicos ulcisci. id neque maius neque pulchrius cuiquam atque mihi esse uidetur, sed si liceat ea re publica salua ea persequi. sed quatenus id fieri non potest, multo tempore multisque partibus inimici nostri non peribunt atque, uti nunc sunt, erunt potius quam res publica profligetur atque pereat. - 2/ Verbis conceptis deierare ausim, praeterquam qui Tiberium Gracchum necarunt, neminem inimicum tantum molestiae tantumque laboris, quantum te ob has res, mihi tradidisse: quem oportebat omnium eorum, quos antehac habui liberos, partis [eorum] tolerare atque curare, ut quam minimum sollicitudinis in senecta haberem, utique, quaecumque ageres, Esango duzu ederra dela etsaiez mendeku hartzea. Eta inori ez zaio hori niri baino handiagoa eta ederragoa iruditzen, baina Errepublika arriskuan jarri gabe lor badaiteke. Baina hori ezin denez gertatu, gure etsaiak ez dira denbora luzez eta leku askotan hilko, eta orain dauden-daudenean egongo dira Errepublika suntsitu eta hil baino lehenago. Menturatuko nintzateke hitz solemneekin zin egitera etsai bakar batek ere, Tiberio Grako hil zutenak alde batera utzita, ez didala eragin zuk kontu horregatik adinako ondoezik eta sufrikariorik; zuk, aurretik izan nituen seme-alaba guztien lekua hartu behar zenuenak, eta zahartzaroan ahalik eta kezka gutxien izango nuela zaindu behar zenuenak, eta, egiten zenuena <sup>4.</sup> Winstedten (1904: Fragmenta) edizioari jarraikiz ematen dugu latinezko testua. ea uelles maxime mihi placere, atque uti nefas haberes rerum maiorum aduersum meam sententiam quicquam facere, praesertim mihi, cui parua pars uitae superest. ne id quidem tam breue spatium potest opitulari, quin et mihi aduersere et rem publicam profliges? denique quae pausa erit? ecquando desinet familia nostra insanire? ecquando modus ei rei haberi poterit? ecquando desinemus et habentes et praebentes molestiis insistere? ecquando perpudescet miscenda atque perturbanda re publica? sed si omnino id fieri non potest, ubi ego mortua ero, petito tribunatum: per me facito quod lubebit, cum ego non sentiam. ubi mortua ero, parentabis mihi et inuocabis deum parentem. in eo tempore non pudet te eorum deum preces expetere, quos uiuos atque praesentes relictos atque desertos habueris? ne ille sirit Iupiter te ea perseuerare, nec tibi tantam dementiam uenire in animum? et si perseueras, uereor ne in omnem uitam tantum laboris culpa tua recipias, uti in nullo tempore tute tibi placere possis. egiten zenuela, egindako horrekin ahalik eta atsegin gehien eman behar zenidanak, eta bidegabetzat eduki behar zenuenak nire iritziaren kontra garrantzizko ezer egin nahi izatea; batez ere niri, bizitzaren zati txiki bat bakarrik geratzen zaidan honi. Tarte labur horrek ere ez al dit balioko zuk niri aurre ez egiteko eta Errepublika ez suntsitzeko? Noizbait etengo al da hau? Inoiz utziko al dio gure etxeak erokeriak egiteari? Inoiz izango al du honek amaierarik? Inoiz utziko al diogu bai arazoak edukitzeari bai eragiteari? Inoiz lotsatuko al gara Errepublika aztoratzeaz eta asaldatzeaz? Bada, hori ezin bada inola ere gertatu, ni hildakoan, aurkeztu ezazu zeure burua tribunotzarako: nigatik, egin nahi duzuna, nik horretaz konturatzerik ez dudanean. Hilda nagoenean, sakrifizioa egingo duzu nire ohoretan, eta familiako jainkoari erregutuko diozu. Orduan, ez al dizu lotsarik emango jainko horiei —bizirik eta zugandik hurbil zeudenean, ahaztuta eta abandonatuta eduki dituzun horiei— erregu egiteak? Jupiterrek ez zaitzala utzi zure ahaleginean jarraitzen, ezta eromen hain handia zeureganatzen ere! Eta zeureari eusten badiozu, beldur naiz ez ote duzun, zure erruagatik, zure bizitza osoan izango halako estutasun handia non ez baitzara sekula zeure buruarekin bakean izango. # **2.2. Hortentsia** Bizi: K.a. I (*fl.* K.a. 42). Erromako goi-mailako familia aberats batean jaio zen Hortentsia: *Gens Hortensia* delakoan. Martzia —Katon Gaztearen emazte ere izan zena— izan zuen ama, eta aita, berriz, Kinto Hortentsio Hortalo oradore, abokatu eta politika-gizon ospetsua; alegia, Zizeronen aurretik, Erromako hizlaririk entzutetsuena izan zena. Baliteke Hortentsia Kinto Servilio Zepionekin —hau da, Brutoren aitatzakoarekin— ezkondu izana. Hortentsioren alaba izanik, hezkuntza ona jaso zuen Hortentsiak, eta bera da, hain zuzen, ezagutzen dugun lehen emakumezko hizlari erromatarra. Egia da aurretik, K.a. II. mendean, erruz landu zela oratoria Erroman, eta lehenagoko garai hartan bazirela Erroman oratorian aritzeko beharrezkoak ziren hezkuntza-maila eta hizkuntza-gaitasuna zeuzkaten emakumeak —Kornelia bera, esate baterako—; hala ere, K.a. I. mendearen lehen erdialdera arte ez daukagu emakumeak oratorian aritu izanaren berririk. K.a. 42. urtekoa da ezagutzen dugun Hortentsiaren hitzaldi bakarra —ez dakigu besterik eman zuen ala ez—. Urte hartan, Julio Zesarren hiltzaileen kontrako gudaren gastuei aurre egiteko, ediktu bat eman zuten Bigarren Triunbiratuko kideek; hots, Marko Antoniok, Oktavianok —Augusto enperadorea izango zenak— eta Marko Emilio Lepidok. Ediktu haren bidez, neurrigabeko zerga bat ezarri zieten Erromako 1400 emakumerik dirudunenei. Emakume horiek Marko Antonioren emaztearekin —Fulviarekin— negoziatzen saiatu ziren, baina bere etxetik bota zituen hark. Hortaz, fororaino joan ziren haserre, eta han hitzaldia eman zuen Hortentsiak. K.o. I. eta II. mendeetan, hurrenez hurren, Valerio Maximok (VIII, 3, 3) eta Apianok (*Bell. ciu.* IV, 32-34) ematen dute hitzaldi haren berri, eta, bien arabera, arrakasta handia erdietsi zuen Hortentsiak —emakumeen erdiak baino gehiago aipatutako zergatik salbuestea lortu zuen, bederen—. Hitzaldiaren pasarte bat baino ez zaigu heldu —grezieraz, gainera—, Apianoren lanean (*Bell. ciu.* IV, 32- 33). Oso ondo egituratutako pasarte horretan, agerikoa da erretorika asianiko hanpatuan ohikoak diren baliabideen erabilera —Hortentsiaren aitaren hitzaldirik ez zaigu heldu, baina, Zizeronen esanetan (*Brut.* 325), erretorika-eskola horren erakusgarri ziren Hortentsioren diskurtsoak ere—; hala nola antitesiak (*zuek gizonok / gu emakumeok*), gradazioak (*aitak > semeak > senarrak > anaiak*) edota zerrendaketetako polisindetonak. Emakumearen alde, Antzinatean egindako defentsarik sutsuenetakotzat hartu izan da testua, nahiz eta Hortentsiak emakume handien elitea baino ez duen defendatzen eta emantzipazioaren aldeko inolako defentsarik ez duen egiten bertan —ontzat ematen du, adibidez, emakume erromatarrek ohoreetan eta kargu politikoetan parte ez hartzea—5 . ὃ μὲν ἥρμοζε δεομέναις ὑμῶν γυναιξὶ τοιαῖσδε, ἐπὶ τὰς γυναῖκας ὑμῶν κατεφύγομεν· ὃ δὲ οὐχ ἥρμοζεν, ὑπὸ Φουλβίας παθοῦσαι, ἐς τὴν ἀγορὰν συνεώσμεθα ὑπ' αὐτῆς. ὑμεῖς δ' ἡμᾶς ἀφείλεσθε μὲν ἤδη γονέας τε καὶ παῖδας καὶ ἄνδρας καὶ ἀδελφοὺς ἐπικαλοῦντες, ὅτι πρὸς αὐτῶν ἠδίκεσθε· εἰ δὲ καὶ τὰ χρήματα προσαφέλοισθε, περιστήσετε ἐς ἀπρέπειαν ἀναξίαν γένους καὶ τρόπων καὶ φύσεως γυναικείας. εἰ μὲν δή τι καὶ πρὸς ἡμῶν, οἷον ὑπὸ τῶν ἀνδρῶν, ἠδικῆσθαι φατε, προγράψατε καὶ ἡμᾶς ὡς ἐκείνους. εἰ δὲ οὐδένα ὑμῶν αἱ γυναῖκες οὔτε πολέμιον ἐψεφισάμεθα οὔτε καθείλομεν οἰκίαν ἢ στρατὸν διεφθείραμεν ἢ ἐπηγαγομεν ἕτερον ἢ ἀρχῆς ἢ τιμῆς τυχεῖν ἐκωλύσαμεν, τί κοινωνοῦμεν τῶν κολάσεων αἱ τῶν ἀδικημάτων οὐ μετασχοῦσαι; Τί δὲ ἐσφέρωμεν αἱ μήτε ἀρχῆς μήτε τιμῆς μήτε στρατηγίας μήτε τῆς πολιτείας ὅλως, τῆς ὑμῖν ἐς τοσοῦτον ἤδη κακοῦ περιμαχήτου, μετέχουσαι; ὅτι φατὲ πόλεμον εἶναι; καὶ πότε οὐ γεγόνασι πόλεμοι; καὶ πότε γυναῖκες συνεισήνεγκαν; ἃς ἡ μὲν φύσις ἀπολύει παρὰ ἅπασιν ἀνθρώποις, αἱ δὲ μητέρες ἡμῶν ὑπὲρ τὴν φύσιν ἐσήνεγκάν ποτε ἅπαξ, ὅτε ἐκινδυνεύετε περὶ τῇ ἀρχῇ πάσῃ καὶ περὶ αὐτῇ τῇ πόλει, Καρχηδονίων ἐνοχλούντων. καὶ τότε δὲ ἐσήνεγκαν ἐκοῦσαι, καὶ οὐκ ἀπὸ γῆς ἢ χωρίων ἢ προικὸς ἢ οἰκιῶν, ὧν χωρὶς ἀβίωτόν ἐστιν ἐλευθέραις, ἀλλὰ ἀπὸ μόνων τῶν οἴκοι κόσμων, οὐδὲ τούτων τιμωμένων οὐδὲ ὑπὸ μηνυταῖς ἢ κατηγόροις οὐδὲ πρὸς ἀνάγκην ἢ βίαν, ἀλλ' ὅσον ἐβούλοντο αὐταί. τίς οὖν καὶ νῦν ἐστιν ὑμῖν περὶ τῆς ἀρχῆς ἢ περὶ τῆς πατρίδος φόβος; ἴτω τοίνυν ἢ Κελτῶν πόλεμος ἢ Παρθυαίων, καὶ οὐ χείρους ἐς σωτηρίαν ἐσόμεθα τῶν μητέρων. ἐς δὲ ἐμφυλίους πολέμους μήτε ἐσενέγκαμέν ποτε μήτε συμπράξαιμεν ὐμῖν κατ' ἀλλήλων. οὐδὲ γὰρ ἐπὶ Καίσαρος ἢ Πομπηίου συνεφέρομεν, οὐδὲ Μάριος ἡμᾶς οὐδὲ Κίννας ἠνάγκασμεν οὐδὲ Σύλλας, ὁ τυραννήσας τῆς πατρίδος· ὑμεῖς δέ φατε καὶ καθίστασθαι τὴν πολιτείαν. Gure mailako emakumeoi zuen beharra genuenean zegokigun hartan, zuen emazteengana jo genuen; aitzitik, gure kondizioarekin bat ez datorren beste horri dagokionez —Fulviaren irainak jasatea—, forora etortzeko beharra ikusi dugu. Zuek aitak eta semeak eta senarrak eta anaiak kendu dizkiguzue, haiengandik bidegabekeria jasan duzuela leporatuta; baina, gainera, jabetzak ere kentzen badizkiguzue, gure mailako emakumeon ohiturekin eta izaerarekin bat ez datorren egoera iraingarrian eroraraziko gaituzue. Guregandik ere senarrengandik bezalako bidegabekeria jasan duzuela esaten baduzue, utz gaitzazue legez kanpo gu ere, haiek bezala; alabaina, emakumeok ez badugu zuetako inor etsai publikotzat jo, eta ez badugu zuen etxea suntsitu, ezta zuen armada ezereztu ere, edo ez badugu inor zuon aurka eraman edo zuek magistraturak eta ohoreak lortzea eragotzi, zergatik partekatuko ditugu zigorrak guk, bidegabekerietan parte hartu ez dugunok? Zergatik ordainduko ditugu zergak, ez boterean, ez ohoreetan, ez karguetan, ezta Errepublikaren gobernuan ere, inola ere parte hartzen ez dugunok? Horiek erdiesteko, liskarrean aritzen zarete zuek, zorigaitza lortzeraino. Gerran gaudela diozuelako? Eta noiz ez da gerrarik izan? Eta noiz lagundu dute zergekin emakumeek? Horiek, berezko izaerak salbuesten ditu zergak ordaintzetik gizateria osoan, eta gure amek, beren emakume-izaeraren gainetik, behin bakarrik ordaindu zituzten zergak, botere osoa —baita hiria bera ere— galtzeko arriskuan zeundetenean, kartagotarrak gure lurrak asaldatzera etorri zirelako. Baina, orduan, borondatez egin zuten ekarpena; eta ez beren lurraren edo alorren edo dotearen edo etxeen kontura —horiek gabe jasanezina da emakume askeen bizimodua—, baizik eta etxeko bitxiekin bakarrik; eta ez bitxi horiek <sup>5.</sup> Whiten (1913: 194-196) ediziotik hartu dugu grezierazko testua. balioetsi behar izanda, ez salatarien edo akusatzaileen mehatxupean, ez eta bortxaz edota indarkeriaz ere, baizik eta haiek nahi adina emanda. Hortaz, zergatik zaudete boterearengatik edo aberriarengatik beldurrak jota orain? Etor dadila, bada, galiarren gerra edo partiarrena, eta ez gara gure amak baino gutxiago izango aberria salbatzen laguntzeko; baina gerra zibiletarako ez genuke inoiz zergarik ordainduko, eta ez genizueke elkarren kontra egiten lagunduko. Izan ere, Zesarren edo Ponpeioren garaian ere ez genuen halakorik egin, eta ez Mariok ez Zinak ez gintuzten horretara behartu; ezta Silak ere, aberriaren gaineko erabateko boterea indarrez eskuratu zuenak. Eta Errepublika sendotzen ari zaretela esaten duzue zuek! # **2.3. Sulpizia (I)** Bizi: K.a. I. Sulpiziak Servio Sulpizio Rufo hizlari eta politika-gizona zuen aita, eta ama, berriz, Valeria; hots, Marko Valerio Mesala Korbinoren arreba —Galiako eta Ekialdeko espedizioetan parte hartu izanagatik ezagun egin zenarena—. Aita hildakoan (*ca*. K.a. 58), osaba egin zen Sulpiziaren kargu, eta, hala, pentsatzekoa da osabaren segizioko poetengandik hurbil egoteko aukera izan zuela iloba gazteak. Sulpiziaren ustezko sei elegia gorde dira *Corpus Tibullianum* delakoaren hirugarren liburuan —humanismotik aurrera, bitan (alegia, hirugarren eta laugarren liburuetan) banatu izan da askotan liburu hori—; *Corpus*aren lehenengo bi liburuetan, berriz, Tibuloren lana —Mesalaren segizioko poetarik ospetsuena— gorde da. Sulpiziarenak, guztira, distiko elegiakoetan —hau da, hexametro eta pentametro daktilikoz osatutako bikoteen segidetan— idatzitako berrogei bertso dira. Maitasuna da poema horien gaia, eta, bertan, lehenengo pertsonan eta askatasun osoz adierazten dira maiteminduak Zerinto izeneko mutil baten eraginez bizi dituen maitemina, ardura eta nahigabea —greziar jatorria du Zerinto izenak, eta, horregatik, esklabo edo liberto batena izan zitekeen; hala ere, litekeena da, benetako izena barik, ezizena izatea—. Sentimendu horiek usu adierazten dituzte gizonezkoek idatzitako poema liriko eta elegiakoek; Sulpiziaren elegietan, aldiz, aipatu poemetan ez bezala, ez da maitatuaren —Zerintoren— deskribapen fisikorik egiten6 . <sup>6.</sup> Postgaten (1962) edizioan bezala ematen ditugu latinezko testuak. III, 13 (= IV, 7) poemari dagokionez, badugu Vallejok (2021: 382) latinetik «modu librean» egindako gaztelaniazko itzulpena, Fernando Reyk berriki honela euskaratutakoa: «Iritsi zara azkenean, Amodio! / Halako indarraz iritsi zara / ezen lotsa handiagoa ematen baitit / zuri uko egiteak / neure burua bridatzeak baino. / Amodioak bete zuen bere hitza. / Nigana hurbildu zintuen. / Nire kantuek hunkiturik, / nire magalera ekarri zintuen, Amodio. / Pozten nau hutsegite hori egin izanak. / Haren berri emateak eta aldarrikatzeak. / Ez, ez diot plazera fidatuko / nire oharren intimitate ergelari. / Kontra eginen diot arauari, / nazkatua nago itxurak egiten / besteek zer esanen ote duten beldurrez. / Bata bestearen duin izan gara, esan dezatela hori. / Eta amodiozko historiarik ez duenak / kontatu dezala nirea». #### III, 13 (= IV, 7)/ Tandem uenit amor, qualem texisse pudori quam nudasse alicui sit mihi fama magis. exorata meis illum Cytherea Camenis attulit in nostrum deposuitque sinum. exoluit promissa Venus: mea gaudia narret, 5 dicetur si quis non habuisse sua. non ego signatis quicquam mandare tabellis, me legat ut nemo quam meus ante, uelim, sed peccasse iuuat, uultus componere famae taedet: cum digno digna fuisse ferar. 10 #### III, 14 (= IV, 8)/ Inuisus natalis adest, qui rure molesto et sine Cerintho tristis agendus erit. dulcius urbe quid est? an uilla sit apta puellae atque Arretino frigidus amnis agro? iam, nimium Messalla mei studiose, quiescas; 5 non tespestiuae saepe, propinque, uiae. hic animum sensusque meos abducta relinquo, arbitrio quam uis non sinit esse meo. #### III, 15 (= IV, 9)/ Scis iter ex animo sublatum triste puellae? natali Romae iam licet esse tuo. omnibus ille dies nobis natalis agatur, qui nec opinanti nunc tibi forte uenit. #### III, 16 (= IV, 10)/ Gratum est, securus multum quod iam tibi de me permittis, subito ne male inepta cadam. sit tibi cura togae potior pressumque quasillo scortum quam Serui filia Sulpicia: solliciti sunt pro nobis, quibus illa dolori est 5 ne cedam ignoto maxima causa toro. #### III, 17 (= IV, 11)/ Estne tibi, Cerinthe, tuae pia cura puellae, quod nunc uexat corpora fessa calor? a ego non aliter tristes euincere morbos optarim, quam te si quoque uelle putem. et mihi quod prosit morbos euincere, si tu 5 nostra potes lento pectore ferre mala? #### III, 18 (= IV, 12)/ Ne tibi sim, mea lux, aeque iam feruida cura ac uideor paucos ante fuisse dies, si quicquam tota commisi stulta iuuenta, cuius me fatear paenituisse magis, hesterna quam te solum quod nocte reliqui, 5 ardorem cupiens dissimulare meum. Azkenean, heldu da maitasuna, eta lotsaz ostenduteak norbaiten aurrean biluzteak baino zurrumurru gehiago ekarriko lidake. Nire Kamenek erregututa, Zitereak maitea ekarri zidan eta nire magalean jarri. Venusek hitza bete du: nire alaitasunak konta ditzala 5 berezkorik ez duela dioenak. Ez nuke nik nahi zigilatutako taulatxoei ezer fidatzerik, inork irakur ez ditzan nire maiteak baino lehenago; baina atsegin dut gaizki jokatu izana, zurrumurruengatik itxurak egiteak gogaitzen nau: elkar merezi genuela esan dezatela. 10 Gorrotagarri ari da hurbiltzen urtebetetzea; landa gogaikarrian eta Zerinto gabe, triste pasa beharko dut. Ba al dago hiria baino ezer atseginagorik? Egokia al da neska batentzat landetxe bat eta Arezzoko soroetako ibai hotza? Hartu atseden behingoz, Mesala: nitaz gehiegi arduratzen zara; 5 batzuetan, ahaide, bidaiak ez dira egoki. Eramaten nauzun arren, hemen uzten ditut nire arima eta zentzumenak, nire erabakiz, zuk onartzen ez baduzu ere. Badakizu zure neskak burutik kendu duela zoritxarreko bidaia? Jada posible zait Erroman egotea urtebetetze-egunean. Ospa dezagun elkarrekin urteurren-egun hori, ustekabean datorkizuna orain, espero ez zenuenean. Ondo dago nitaz arduratu gabe jokatzea zuk askotan, inozo bat legez bat-batean eroriko ez naizelakoan. Kezkatu zaitez gehiago togaz eta saskitxoarekin zamatutako urdangaz, Servioren alaba Sulpiziaz baino. Nitaz arduratzen direnak samintzen ditu gehien 5 nik ohe ezezagunean amaitzeak. Ba al daukazu, Zerinto, zure neskarekiko kezka leialik, sukarrak ene gorputz akitua zigortzen duelako orain? A! Ez nuke nik inola ere gaixotasun penagarria garaitu nahi, zuk ere hala nahi duzula sinetsita baizik. Zertarako balioko lidake gaixotasuna garaitzeak, zuk 5 nire gaitzak bihotz axolagabez jasan ahal badituzu? Ez nadila berriro izan zuretzat, ene argia, duela egun batzuk izan omen nintzen bezalako kezka kartsua, baldin eta gaztetasun osoan inozo bat legez zerbaitetan huts egin badut eta onartzen badut hura gehiago damutu zaidala hau baino: atzo gauean zu bakarrik utzi izana, 5 nire irrika sutsua disimulatu nahian. # **2.4. Sulpizia (II)** Bizi: K.o. I (*fl.* 81-98). Bere hamargarren liburuko bi epigramatan, Sulpizia izeneko emakume garaikidea laudatzen du Martzialek (X, 34; X, 38): Kaleno izeneko gizon baten emazte eredugarri gisa aurkezten du, eta maitasun garbiari buruzko poema erotikoak idazten dituela esaten. IV. eta V. mendeetan, hurrenez hurren, Ausoniok eta Sidonio Apolinar idazle eta apezpikuak Sulpizia hori aipatzen dute idazle greko-erromatarren zerrenda banatan, eta, Erdi Aroko eskuizkribu batean Juvenalen satiren pasarte bati (VI, 537) egindako ohar batean, berriz, Sulpiziaren bi bertso hauek gorde dira —bi trimetro ianbiko, ulertezinak bere horretan—: «lastairako zintak konponduta / ohean biluzik agertuko banintzaio Kalenori». Ez dago Sulpiziaren berri gehiagorik, harik eta XV. mendearen bukaeran, 1498ko eta 1499ko edizio banatan, «Sulpiziaren satira» delakoa —«alegiatxoa» edo «kexa» ere deitutakoa— argitaratu arte. 70 hexametroz osatutako poema horretan, Domizianoren garaiko Erromako egoera tamalgarria gaitzesten du egileak; egoera horren zergatiak aztertu eta enperadorearen tiranokeria deitoratzeaz gain, agintari horrek filosofoak —tartean, Kaleno izeneko bat— hiritik egotzi izana salatzen du, eta etorkizun beltza iragartzen dio enperadoreari. Hori horrela, nahitaez egin beharreko galdera hauxe da: pertsona bera al dira Martzialek, Ausoniok edota Sidonio Apolinarrek aipatutako Sulpizia eta «Sulpiziaren satira» deiturikoaren egilea? Bada, ez dago jakiterik, baina, era berean, ez dago arrazoirik baieztatzeko Martzialek aipatutako Sulpizia ez dela «satira» delakoaren egilea. Hala, hona hemen «Sulpiziaren satira» deitutakoa, euskaraz7 : "Musa, quibus numeris heroas et arma frequentas, fabellam permitte mihi detexere pacis: nam tibi secessi, tecum penetrale retractans consilium: quare nec carmina curo Phalaeci nec trimetro<n> [iambo], nec, qui <semper> pede fractus, eodem 5 fortiter irasci didicit duce Clazomenio, cetera quin etiam quondam quae mollia lusi primaque Romanas docui contendere Graiis et salibus variare modos, constanter omitto, teque quibus princeps et facundissima calles 10 aggredior: precibus descende clientis et audi. 'dic mihi, Calliope: quidnam Pater ille Deorum cogitat? An terras in patria saecula mutat, quasque dedit quondam mortalibus eripit artes, nosque iubet tacitos et iam rationis egenos 15 non aliter primo quam cum surreximus aevo, 19 «Ene Musa, armak eta heroiak ohoratzen dituzun bertsoekin utz iezadazu bakearen alegiatxo bat josten, zuretzat bakartu naiz-eta, ezkutuko asmo bat zurekin buruan jirabiran: horregatik, ez naiz ez Falezioren bertsoetan jarduten, ez trimetroan, ez, beti azken oinean hautsita egonda, 5 klazomenetarraren gidaritzapean gogor haserretzen irakasten duen hartan; areago, garai batean jolas gisa idatzi nituen bertso gozoak, erromatarrei lehenbizikoz irakatsiz greziarrekin nor baino nor aritzen eta neurtitzak gatzekin ñabartzen, erabat uzten ditut alde batera, eta zuk hoberen eta ederren sortzen dituzun bertsoekin 10 zuzentzen natzaizu: jaitsi zaitez zure zainpekoaren eskarietara, eta entzun nazazu. "Esan, Kaliope: zertan ari da pentsatzen jainkoen <sup>7.</sup> Butricaren (2006: 100-101) edizio kritikoari jarraituz ematen dugu latinezko testua. Edizio horrek, 1498ko eta 1499ko edizioak ez ezik, VII./VIII. mendeko Bobbioko eskuizkribu batetik 1493an egindako transkripzio bat ere hartzen du aintzat, bai eta 1507ko Ausonioren edizio bat ere. | glandibus et purae rursus procumbere lymphae? 20 | | aita? Aberriaren mendetan lurraldeak aldatzen ari al da, | | |-----------------------------------------------------|----|----------------------------------------------------------------|----| | an reliquas terras conservat amicus et urbes, | 21 | eta hilkorrei behinola emandako arteak kentzen, | | | sed genus Ausonium Romulique extirpat alumnos? | | eta agintzen ari al zaigu, hitzik eta dagoeneko arrazoirik | | | | 22 | gabe, | 15 | | quid reputemus enim? Duo sunt quibus extulit | | lehenbiziko garaian altxatu ginen bezalatsu, | 19 | | ingens | 16 | berriro ere ezkurretara eta ur garbitara makurtzeko? | 20 | | Roma caput, virtus belli et sapientia pacis, | 17 | Edo lagun gisa zaintzen ari al da gainerako lurrak eta hiriak, | | | stabit et his (neque enim poterat constare sine | | | 21 | | | | | | | ipsis), | 32 | baina Ausonioren leinua eta Romuloren ondorengoak | | | aut frustra Veneri mendaxque Diespiter olim | 33 | ezerezten? | 22 | | "imperium sine fine dedi" dixisse probatur. | 34 | Zer pentsatuko dugu bada? Bi arrazoi hauengatik altxatu | | | sed virtus, agitata domi [et] Latialibus armis, | 18 | zuen | 16 | | in freta Sicaniae et Carthaginis exilit arces, | 23 | Erroma handiak burua: gerrarako adoreagatik eta bakerako | | | ceteraque imperia et totum simul abstulit orbem. | 24 | jakintzagatik; | 17 | | deinde, velut stadio victor qui solus Achaeo | 25 | eta horiek izango ditu oinarri (ezin iraun baitzatekeen zutik | | | languet et immota secum virtute fatiscit, | | haiek gabe), | 32 | | sic itidem Romana manus, contendere postquam | | edo, bestela, egia litzateke Jupiter gezurtiak alferrik esan | | | destitit et pacem lentis frenavit habenis. | | ziola | 33 | | ipsa domi leges et Graia inventa retractans | | Venusi hau: 'Amaierarik gabeko inperioa eman dizut'. | 34 | | omnia bellorum terra quaesita marique | 30 | Baina adoreak, aberrian Lazioko armek astindurik, | 18 | | praemia consilio et molli ratione regebat: | | Siziliako itsasoetara eta Kartagoko arroketara jauzi egin | | | nunc igitur qui rex Romanos imperat inter, | 35 | zuen, | 23 | | non trabe sed tergo prolapsus et ingluvie albus, | | eta gainerako inperioak eta lurbira osoa suntsitu zituen aldi | | | et studia et sapiens hominum nomenque genusque | | berean. | 24 | | omnia abire foras atque Urbe excedere iussit. | | Ondoren, estadio akeoko irabazleari legez, zeina bakarrik | | | quod facinus! Graios hominumque relinquimus urbes | | geratutakoan | 25 | | ut Romana foret manus his instructa magistris? | 40 | itzaltzen eta akitzen den bere indarra ez trebatzeagatik, | | | nunc Capitolino veluti <et> turbante Camillo</et> | | halaxe gertatu zitzaion armada erromatarrari borrokatzeari | | | censibus et trutina Galli fugere relicta, | | utzi | | | sic nostri palare senes adiguntur et ipsi | | zionean eta brida luzeekin bakea atxiki zuenean; | | | ut ferale suos onus exportare libellos. | | legeak eta aurkikuntza greziarrak bakean hausnartuz, | | | ergo Numantinus Libycusque erravit in isto | 45 | gerretan, lurrean nahiz itsasoan, eskuratutako ondasunak | | | Scipio, qui Rhodio crevit formante magistro, | | | 30 | | ceteraque illa manus bello facunda secundo! | | asmo eta gogo leunez eraentzen zituen. | | | quos inter prisci "sententia dia Catonis" | | Halatan, orain Erroman agintzen duen erregeak, | 35 | | scire deos magni fecisset utrumne secundis | | zeina sexuan bizkarrera emanago baitago sabaira baino, | | | an magis adversis staret Romana propago. | 50 | eta irentsi nahiagatik hits, | | | scilicet adversis: nam, cum defendier armis | | agindu du bai ikasketak bai haiei eskainitako gizon | | | suadet amor patriae et caritura penatibus uxor, | | jakintsuen | | | convenit ut vespis quarum domus arce movente, | | izena eta leinua, guztiak, kanpora joan eta Hiritik irten | | | turba tegens strictis per lutea corpora telis: | | daitezen. | | | ast ubi apes secura redit, oblita suorum, | 55 | Hau bidegabekeria! Greziarrak eta gizabanakoen hiriak | | | rex plebesque una somno moriuntur obeso. | | abandonatu al genituen, | | | | | | | | Romulidarum igitur longa et gravis exitium pax.' | | irakasle horiek hezi zezaten erromatar-aldra? | 40 | | hoc fabella modo pausam facit. Optima, posthac, | | Orain, Kapitolioko Camilok izutu zituenean | | | Musa, velim moneas, sine qua mihi nulla voluptas, | | galiarrek ihes egin zuten bezalaxe, ondasunak eta balantza | | | litora uti quondam Lydus Tyrrhena petivit, | 60 | atzean utzita, | | | mene itidem migrare velis vel denique quidvis | | horrela behartzen dituzte gure zaharrak hanka egitera, eta | | | ut dea quaere aliud tantum Romana Caleno | | eurek | | | moenia iucundos pariterque averte Sabinos." | | beren liburuxkak hileta-fardo gisa eramatera. | | | haec ego. tum paucis dea me dignatur et infit: | | Hortaz, oker zegoen Eszipion Numantziarra | 45 | | "pone metus caecos, cultrix mea summa. tyranno 65 | | eta Libikoa, Rodasko maisuaren irakaskuntzekin hazitakoa, | | | ecce instant odia, et nostro periturus honori est: | | bai eta Bigarren Guda Punikoko gainerako tropa ele-eder | | | nam laureta Numae fontisque habitamus eosdem | | hura ere! | | | et comite Egeria ridemus inania coepta. | | Horien artean 'Katon Zaharraren esaera jainkotiarrak' | | | vive, vale. manet hunc pulchrum "tua fama dolorem": | | funtsezkotzat jo zuen jainkoek jakitea ea aldeko | | | Musarum spondet chorus et Romanus Apollo." | 70 | ala aurkako egoeretan iraungo zuen zutago erromatar | | | | | leinuak. | 50 | Ezbairik gabe, aurkakoetan; izan ere, armekin defendatzera bultzatzen duenean aberriarekiko maitasunak eta etxeko penaterik gabeko emazteak, elkartu egiten da erromatar leinua nola erlataldea, gorputz beilegiek estututako dardoekin babestuz muino higikorrean bizi diren liztorren kontra; baina erlea seguru itzultzen denean, bere abaraskez ahantzita, 55 erregea eta plebea batera hiltzen dira, amets jorian. Bake iraunkor eta astuna da, beraz, Romuloren ondorengoen hondamena." Horrela amaitzen da alegiatxoa. Gero, ene Musa hobeezina, zeina gabe bizitzeak ez baitakarkit inolako atseginik niri, nahiko nuke gaztiga diezadazun ea, behinola lidiarra itsasbazter tirreniarretara zuzendu zen bezala, 60 nahi duzun nik ere hemendik alde egitea; edo, laburbilduz, eska ezazu, jainkosa gisa, nahi duzun beste edozer: bakarrik eskatzen dizut Kalenorentzat izan daitezela Erromako harresiak eta, orobat, alden itzazu sabino xarmangarriak harengandik.» Hitz horiek esan nituen nik. Orduan, hitz gutxi hauek niri oparituz, honela hasi zen jainkosa: «Baztertu zure izu itsuak, ene jauresle gorena.Tiranoa 65 mehatxatzen dute gorroto horiek, eta hiltzear dago gure ohorez. Numaren ereinotz-basoetan eta iturri berberetan bizi baikara, eta, Egeria lagun, haren alferrikako eginahalei barre egiten diegu. Bizi, izan osasuna. "Zure ospeak, oinazea" esaera ederra dauka zain: Musen koruak eta Apolo erromatarrak agintzen dizute». 70 ## **2.5. Klaudia Severa** Bizi: K.o. I-II (*fl.* 95-120). Aelius Brocchus militarraren emaztea zen Klaudia Severa, eta, senarrarekin batera, Erromatar Inperioaren Britaniako mugan bizi zen. Hala, Vindolandako gotorlekuan aurkitu diren taulatxoetan gordetako testuen artean —guztira, 2500 inguru—, Klaudia Severak idatzitako hiru gutun daude (II, 291; II, 292, eta II, 293). Lagun min duen Sulpizia Lepidina —Flavio Zerial izeneko prefektuaren emaztea da lehenengo bi gutunen hartzailea —baliteke hirugarrenarena ere bera izatea—, eta Klaudia Severa samurtasun handiz zuzentzen zaio Sulpiziari bertan. Hiru gutunetatik, lehenengoa da hoberen gorde dena: lagunari bidalitako urtebetetzegonbidapena da, bi eskuk idatzitakoa —litekeena da lehena, zainduagoa, eskriba batena izatea eta bigarrena, berriz, Klaudia Severarena berarena—. Hona hemen testua8 : <sup>8</sup>*. Vindolanda Tablets Online*tik <http://vindolanda.csad.ox.ac.uk/> (Kontsulta: 2021-12-12) hartu dugu latinezko testua —bilatzailean taulatxoaren izena jarrita, testuaren transkripzioa, ingelesezko itzulpena, irudia eta bibliografia dago eskuragarri, besteak beste—. Webgune horretako informazioiturriak Bowman-Thomas (1983) eta Bowman-Thomas (1994) dira. - 1 Cl(audia) · Seuera Lepidinae [suae - 2 [sa]l[u]tem - 3 iii Idus septembr[e]s soror ad diem - 4 sollemnem natalem meum rogo - 5 libenter facias ut uenias - 6 ad nos iucundiorem mihi - 7 [diem] interuentu tuo factura si - 8 [.] [...]s - 9 Cerial[em t]uum saluta Aelius meus .[ - 10 et filiolus salutant - 11 (2. eskua) sperabo te soror - 12 uale soror anima - 13 mea ita ualeam - 14 karissima eta haue - 15 (Atzean, 1. eskua) Sulpiciae Lepidiae - 16 Cerialis - 17 a S[e]uera - Klaudia Severak bere Lepidinari agur. - Iraileko idusen aurreko hirugarrenean, nire urtebetetze egunean, bihotzez eskatzen dizut, ene lagun mina, etor zaitezela gurera, zure etorrerarekin egun hori atseginagoa egin diezadazun. - Agurtu ezazu zure Zerial; nire Eliok eta semetxoak agurtzen zaituztete. - (2. eskua) Zure zain egongo naiz, ene lagun mina. Ondo izan, ene lagun mina, ene adiskide mamia; hala izan nadila ni, ene lagun kutuna, eta zaindu. - (Atzean, 1. eskua) Sulpizia Lepidina Zerialen emazteari, Severak. ## **2.6. Akonia Fabia Paulina** Bizi: K.o. IV. mendea (*fl.* 384). Akon Katulino Filomazio prefektu eta kontsularen alaba zen Akonia Fabia Paulina. Vetio Agorio Pretextatorekin (†384) ezkondu zen —besteak beste, prefektu eta kontsul ere izan zenarekin—, eta, senarraren gidaritzapean, erromatar erlijioak ekialdeko herrietatik bereganatutako hainbat kulturaren jarraitzaile izan zen, zenbait kargu erlijioso betetzeraino. Senarra hildakoan, berrogeita bat senario janbiko eskaini zizkion Paulinak hari; senar-emaztearen hilobiko oroitarrian gorde dira bertso horiek. Zendutako senarrari gorazarre egiteaz gain —*laudatio funebris* orotan ohikoa zen legez—, bere leinua eta berak bizitzan zehar lortutakoa goraipatzen du Paulinak; aipatzekoa da azken hori ez dela emazte eredugarri batengandik espero zitekeena, nahiz eta testuan hala aurkezten duen Paulinak bere burua. Senarrari ez ezik, kristautasunaren eraginpean desagertuko den mundu paganoari ere esaten zaio agur bertsootan9 . <sup>9.</sup> Lópezen (2020: 166-168) lanetik hartu dugu latinezko testua. Latindar inskripzioen erreferentziazko bildumetan ere aurkituko dugu Paulinak idatzitako gorazarrea; besteak beste, *Corpus Inscriptionum Latinarum* delakoan (*CIL* VI, 1779) —<https://cil.bbaw.de/ace#/search> webgunean (Kontsulta: 2021- 12-12), inskripzioaren zenbakia adierazita, argazki bat dago eskuragarri (*d* aldean dago Paulinaren testua)— edota Buechelerren (1895: 62-63) *Carmina Latina Epigraphica* lanean (*CLE* 111) —helbide honetan eskuragarri: <http://www.mqdq.it/textsce/CE|ce|0111> (Kontsulta: 2021-12-12)—. Sple]ndor parentum nil mihi maius dedit quam] quod marito digna iam tum uisa sum, se]d lumen omne uel decus nomen uiri, Agori, superbo qui creatus germine patriam, senatum coniugemq(ue) inluminas 5 probitate mentis, moribus, studiis simul, uirtutis apicem quis supremum nanctus es. Tu namque quidquid lingua utraq(ue) est proditum cura soforum, porta quis caeli patet, uel quae periti condidere carmina, 10 uel quae solutis uocibus sunt edita, meliora reddis quam legendo sumpseras. Sed ista parua: tu pius m[y]stes sacris teletis reperta mentis arcano premis, diuumque numen multiplex doctus colis, 15 sociam benigneque coniugem nectens sacris, hominum deumque consciam ac fidam tibi. Quid nunc honores aut potestates loquar hominumque uotis adpetita gaudia, quae tu caduca ac parua semper autumans 20 diuum sacerdos infulis celsus clues? Tu me, marite, disclipinarum bono puram ac pudicam sorte mortis eximens, in templa ducis ac famulam diuis dicas; te teste cunctis imbuor mysteriis; 25 tu Dindymenes Atteosqu(e) antistitem teletis honoras taureis consors pius; Hecates ministram trina secreta edoces Cererisque Graiae tu sacris dignam paras. Te propter omnis me beatam, me piam 30 celebrant, quod ipse me bonam disseminas totum per orbem: ignota noscor omnibus. Nam te marito cur placere non queam? Exemplum de me Romulae matres petunt subolemque pulchram, si tuae similis, putant. 35 Optant probantque nunc uiri, nunc feminae, quae tu magister indidisti insignia. His nunc ademptis maesta coniunx maceror, felix, maritum si superstitem mihi diui dedissent, sed tamen felix, tua 40 quia sum fuique postque mortem mox ero. Gurasoen distirak ez zidan ezer handiagorik eman garai hartan zu senartzat hartzeko duin iruditzea baino, baina ene loria eta ohore guztia senarraren izenari, Agoriori, - zor dizkiot; zuk, hazi bikainetik sortutakoak, aberria, senatua eta emaztea argitzen dituzu 5 zure pentsamenduaren zintzotasunarekin, izaerarekin eta ikasketekin, - eta horiekin erdietsi duzu bertutearen gailur gorena. Zuk, izan ere, zeruko atea zabalik duten jakintsuen ardurak - bi hizkuntzetako bakoitzean sortutako lan oro —bai adituek idatzitako bertsoak, 10 bai hitz lauz zabaldutakoak— - irakurtzean aurkitu zenituen baino hobe bihurtzen dituzu. Baina hutsalak dira kontu horiek: zuk, hasiberri zintzo gisa, gogoaren - sekretuan gordetzen duzu misterio sakratuetan aurkitutakoa, - eta, jakitun, jainkoen nahimen aniztuna gurtzen duzu, 15 kide gisa eta ontasunez errituetan emaztea elkartuta, gizakien eta jainkoen lagun eta zuri leial. Zertarako hitz egingo dut orain zure karguez eta botereez, - eta gizonen eskarietan eskatutako atseginez? Horiek, iragankortzat eta txikitzat hartzen dituzu zuk beti, 20 - eta, xingolekin, jainkoen apaiz goitartzat zauzkate. Zuk, senarra, zure irakaspenen ongiarekin ni, - aratz eta ahalketi, heriotzaren patutik askatuz, tenpluetara eramaten nauzu, eta jainkoei eskaintzen zerbitzari; - zu lekuko, misterio guztietan hasten naiz; 25 zuk Dindimeneren eta Atisen andre-apaiz gisa - zezen-sakrifizioarekin ohoratzen nauzu, senar zintzoa; Hekateren zerbitzari gisa, sekretu hirukoitzean trebatzen nauzu - eta Zeres greziarraren errituen duin egiten. - Zugatik, nire zoriontasuna eta zintzotasuna 30 laudatzen dute denek, zu zeu ari zarelako nire ontasuna zabaltzen - mundu osoan: ezezaguna izan arren, denek ezagutzen naute. - Baina, zu senar edukita, nola ez eman atsegin? Romuloren hiriko amek eredutzat naukate, - eta beren ondorengoak ederrak direla uste dute zureen antza badute. 35 - Bai gizonek, bai emakumeek, desiratzen eta onartzen dituzte - zuk, ene maisuak, eman zenizkidan ohoreak. Hori guztia galduta, penatzen naiz emazte abaildu legez; zoriontsua izango nintzateke, ni baino luzeago biziko zen senarra - eman izan balidate jainkoek; baina zoriontsua naiz, hala ere, zurea 40 - naizelako eta izan nintzelako eta heriotzaren osteostean izango naizelako. # **3. Bibliografia** - Albrecht, Michael von (1997-1999): *Historia de la literatura romana* (I-II), Herder, Bartzelona (Jatorrizko izenburua: *Geschichte der römischen Literatur*, K. G. Saur, Munich/ New Providence/Londres/Paris, 19942 ). - Bardon, Henry (1952-1956): *La littérature latine inconnue* (I-II), Klincksieck, Paris. - Bieler, Ludwig (1992): *Historia de la literatura romana*, Gredos, Madril (7. berrinp. Jatorrizko izenburua: *Geschichte der römishen Literatur*, De Gruyter, Berlin, 19652 ). - Bilbao Telletxea, Gidor (2002): *Latin-literaturarako sarbidea*, UEU, Bilbo. - Bloom, Harold (2014): *El canon occidental*, Anagrama, Madril (Jatorrizko izenburua: *The Western Canon. The Books and School of the Ages*, Harcourt Brace, New York, 1994). - Braund, Susanna Morton (2002): *Latin Literature*, Routledge, Londres/New York. - Bowman, Alan K. eta Thomas, J. David (1983): *Vindolanda: The Latin Writing-tablets*, Society for the Promotion of Roman Studies, Londres. - ––––––––––, (1994): *The Vindolanda Writing Tablets*, British Museum Press, Londres. - Buecheler, Franz (1895): *Carmina latina epigraphica* (I) *(Anthologia latina siue poesis Latinae supplementum. Carmina epigraphica* [I]), Teubner, Leipzig. - Butrica, James L. P. (2006): «The *fabella* of Sulpicia (*Epigrammata Bobiensia* 37)», *Phoenix,* 60/1-2, 70-121. - Cantarella, Eva (1997): *Pasado próximo. Mujeres romanas de Tácita a Sulpicia*, Cátedra, Madril (Jatorrizko izenburua: *Passato prossimo. Donne romane da Tacita a Sulpicia*, Feltrinelli, Erroma, 1996). - Casamayor Mancisidor, Sara (2015): «Tacita Muta y el silencio femenino como arma del patriarcado romano», *Panta rei*, 9, 27-41 [DOI: https://doi.org/10.6018/ pantarei/2015/2]. - Codoñer, Carmen (argtz.) (1997): *Historia de la literatura latina*, Cátedra, Madril. - Frazer, James George (argtz.) (1931): *Ovid's Fasti*, Heinemann/Harvard, Londres/ Massachusetts. - Euskal Autonomia Erkidegoa, 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15), <https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/ datos/2016/01/1600141e.pdf> (Kontsulta: 2021-12-12). - Euskal Autonomia Erkidegoa, 127/2016 Dekretua irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2016-09-23), <https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2016/09/1604054e.pdf> (Kontsulta: 2021-12-12). - Höbenreich, Evelyn (2005): «Andróginas y monstruos. Mujeres que hablan en la Antigua Roma», *Veleia*, 22, 173-182. - López, Aurora (1980): «Escritoras latinas: las prosistas», in *Estudios de Filología latina en honor de la profesora Carmen Villanueva Rico*, Universidad de Granada, Granada, 61-67. - ––––––––––, (1992): «Hortensia, primera oradora romana», *Florentia iliberritana*, 3, 317-332. ––––––––––, (2020): *No sólo hilaron lana. Escritoras romanas en prosa y verso*, Pórtico, Zaragoza (1. edizioa: Ediciones Clásicas, Madril, 1994). - López-Navajas, Ana (2014): «Análisis de la ausencia de las mujeres en los manuales de la ESO: una genealogía de conocimiento ocultada», *Revista de educación*, 363, 282-308 [DOI: 10.4438/1988-592X-RE-2012-363-188]. - Luque, Aurora (2020): *Grecorromanas. Lírica superviviente en la Antigüedad Clásica*, Planeta, Bartzelona. - Martín Díaz, Marta (2021): «"No solo hilaron lana". Una aproximación a las desconocidas escritoras romanas», *Revista internacional de Culturas y Literaturas*, 24, 79-95 [DOI: https://doi.org/10.12795/RICL2021.i24.05]. - Postgate, Johannes Percival (argtz.) (1962): *Tibulli aliorumque carminum libri tres*, Oxford Clarendon Press, Oxford. - Ruiz Arzalluz, Iñigo (1987a): «El metro en las traducciones de los clásicos latinos al euskera: I. metros dactílicos y yambo-trocaicos», ASJU, 21/1, 41-80. - ––––––––––, (1987b): «El metro en las traducciones de los clásicos latinos al euskera: II. los metros eolios», ASJU, 21/2, 389-408. - ––––––––––, (1988a): «Materiales para una historia de la traducción de los clásicos latinos al euskara», *Cuadernos de filología clásica*, 21, 269-282. - ––––––––––, (1988b): «Catálogo de las traducciones vascas de obras latinas de la Antigüedad», ASJU, 22, 541-546. - ––––––––––, (2010): «Traducciones vascas de los clásicos griegos y latinos (1802-1936)», in Francisco García Jurado, Ramiro González Delgado, Marta González González (argtz.), *La historia de la literatura grecolatina durante la edad de plata de la cultura española (1868-1936)*, Universidad de Málaga, Malaga, 487-508. - San Juan Manso, Enara (2021): «Mujeres en los libros de texto de Latín de 4º de ESO: análisis de datos y propuesta de inclusión», *Revista de Estudios Latinos*, 21, 137- 155. - ––––––––––, (2022): «Escritoras romanas para la educación literaria en Latín II», *Didáctica. Lengua y literatura*, 34, 83-94. - Sánchez García, Remedios (2019): «Canon escolar poético y pedagogía literaria en bachillerato. Las escritoras invisibles en los manuales de literatura literaria», *Pedagogía social: revista interuniversitaria 33*, 43-52 [DOI: 10.7179/PSRI\_2019.33.03]. - Sánchez Martínez, Sonia (2019): «Olvidadas antes de ser conocidas. La ausencia de mujeres escritoras en los libros de texto en la enseñanza obligatoria», *Prisma social*, 25, 203-224. - Vaíllo Rodríguez, María (2013): *Recomendaciones para introducir la igualdad e innovar en los libros de texto*, Instituto de la Mujer, Madril. - Vallejo, Irene (2021): *Infinitua ihi batean*, Pamiela, Arre (Jatorrizko izenburua: *El infinito en un junco. La invención de los libros en el mundo antiguo*, Siruela, Madril, 2019). - White, Horace (ed.) (1913): *Appians Roman History* (IV), Harvard/Heinemann, Massachusetts/ Londres. - Winstedt, Eric Otto (ed.) (1904): *Corneli Nepotis Vitae*, Oxford Clarendon Press, Oxford.
aldizkariak.v1-7-577
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 72 _2010_6", "issue": "Zk. 72 _2010_", "year": "2010", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Berezko marko estetiko eta kulturala: Bertsolari Txapelketa Nagusia, euskal Agoraren bilgunea** **Jexux Larrañaga Arriola EHUko Antropologia Doktoretzako ikaslea** Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea unerik emotiboenera iritsi da eta denok batzen gaituen *Bilbao Exhibition Center-*en itzalpeko arima biziarazi du bere taupadetan. Bilgune horretan hautemandakoa, ikusitakoa, entzundakoa, sentitutakoa, esangurazko eremu baten mugarria da, aldiroaldiro eraberritzen den espazio-denbora baten bidegurutzearen atarian. Lan honen xedea, sormen-lurralde eremuko sinbolismo kulturala aztertzea da, eta horretarako Dan Sperber-en *dispositibo sinboliko*aren mekanismoa abiaburu, narrazio kulturalaren eszenaren kontzeptu-ardaztaileen deskribapena egin dugu. Espazio hori intentzio batekin eraikita dago eta sormen-eraiketa horretan ebokazio/gogoramena lehendik jasotako oinarri kulturalaren gainean eraikita dagoenez, diskurtso berriak eta irudi berriak eraikitzeko duen garrantzia agerian jarri ohi du iruditegi kolektibo eguneratzeko prozedura biziberrituz. Horrela, sinbolismoaren esperientziaren oinarrian uler liteke ebokazio-eremu kultural baten berreraikuntza-prozesua gizartean gertatzen diren aldaketei lotuta agertzen dela. GAKO-HITZAK: Dispositibo sinbolikoa · Irudikapen kontzeptuala · Iruditegi kolektiboa · Berridazketa. The most exciting moment of the Basque Bard Championship (Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia) has arrived, bringing us all together at the *Bilbao Exhibition Centre* and livening our heartbeats. The things we perceive, see, listen to and feel here today are a meaningful milestone, the arrival at continually renovated crossroads. The purpose of this work is to study cultural symbolism in the context of territorial creativity, and for this reason we will describe Dan Sperber's starting point with regard to symbolic mechanisms, the central concept for narrative culture on the stage. In the same way that this space reflects an end, evocation and memory are important in the constructive and creative process as they are built on an acquired cultural basis. This is how we understand the connection between the contents of evocation/memory and collective imagination as part of the basis of the cultural symbolism experience, which is where we see the most important cultural values reflected. The contents of collective images and memory reflect social changes. KEY WORDS: Symbolic mechanism · Collective imagination ·Rewriting. *Jasotze-data: 2009-10-22. Onartze-data: 2010-01-04.* ## **1. Sarrera**1 Geertz-ek (1973) kultura aztertzeko egindako ekarpenean, kultura azaleratutako dokumentu publikotzat jotzen du, hots «la cultura ese documento activo, es pues pública... aunque contiene ideas, la cultura no existe en la cabeza de alguien; aunque no es física, no es una entidad oculta» (2005: 24). Ageriko dokumentu hori, besteak beste, ekintza-praxia kulturalean behagarria litzateke, horrela, Geertz-en arabera, adierazpide kultural orok duen dimentsio sinbolikoan, giza taldeak partekatzen duen mundu-ikuskera, ideia filosofikoak (adierazle kognitibo eta afektiboetan baitaratua) eta balio sozialak, *ethos*-a (adierazle estilistiko eta jarrera, tonua eta arima) erakutsi ahal izango ditu. Entsegu honetan, aztergai analitikotzat darabilgun praktika kulturala, egitate sozial garrantzitsu eta esanguratsutzat jo dugu egungo kultura-bidean; hortaz, ikuspuntu horretan, Txapelketa Nagusiaren ibilbide kulturala, aktibatua dagoen dokumentu publikoa dela uste dugu, lau urterik behin indarrez plazaratzen den gertaera sozial adierazlea, esangura soziokulturalaren baitaratzailea. Hari-bide horretan, *ethos*-aren modu erretorikoak alegoriatzat jotzeko ahalegina da ondorengoa, gertakariaren muinak baitaratzen dituen erro metaforikoak arakatu eta (irudia eta diskurtsoa eremuaren antolatzaileak direnez gero) ebokazio/gogoramenak eransten dion poetikaren indarrarekin azaldu/jaso egin ohi diren gunean aztertzeko. Postmoderniaren diskurtsoan, etnografia, gogoramen/ ebokazio horrekin pareka liteke, etnografia poesiatzat har litekeenean eta komunitatearen *ethos*aren oroimena biziberritzeko funtzioa betetzen duenean. Aztergai jarri dugun testuinguru trinko hori, «parentesi» edo «kakotx» (denbora soziala ezabatzera datorren une liminala2 da) artean jarritako perfomancea bailitzan jaso liteke, une iragankorrak eragiten duen denbora-etenaldiaren ondoren, banako eraberritua «zentzu»aren lurraldean birkokatzeko eraginak sor ditzakeenean arima kolektiboa biziberritzearekin batera. Adierazpide kultural horren praktika aztertzeko ikuspuntu hau lehenetsi dugu: praktika sozial horrek duen dimentsio sinbolikoan, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren ibilbidea jo dugu kultura-muin bat aztertzeko kategoria analitiko aberats. Muin horrek baitaratzen duen *lurralde-unibertsoak*, unearen iragankortasun liminalaren eraginez, gizarte garaikideetako identitate kolektiboen uneko azaleratzea irudika dezake, eta perfomanceak duen indar bizi-berritzailean3, euskarritasuna eta garapena aztertzeko sustrai sakona duen gertakari sozial esanguratsua taxutu. Hara, Txapelketaren ibilbidea, denboraren sokan luzera diakroniko nahikoa duen <sup>1.</sup> Entsegu honetako lana Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian oinarritua dago. Txapelketa hori, lau urterik behin plazaratzen den ekimen kultural indartsuaren gailurra mugatzera datorren ekitaldia da. Azkenekoa, Barakaldoko *Bilbao Exhibition Center* deritzon aretoan ospatu zen milaka lagunen bilgunean eszenaratua. Eszenaratze hori antolaketa sozial zabalagoaren adierazlea da eta errealitate sozial zehatzaren biltzailea, aitzitik «pieza antropologiko» esanguratsutzat jo dugu. <sup>2.</sup> Une liminala, Arnold Van Gennep (1960) soziologo frantsesak erabili zuen eta gero Victor Turner (1980) antropologo eskoziarrak garatu *La selva de los símbolos* (1980) idazlanean. Turner-ek une liminalaren ezaugarrien artean gabezia aipatzen du. <sup>3.</sup> Bauman-ek (2002) indar sozial gisa hartzen du, giza ekintzak sortutakoa. Del Valle-k (2002: 15) eredu emergentea aipatzen du: «Aquellos constructos con entidad, peso referencial que incorporan nuevos significados, valores, éticas, relaciones y tipos de relaciones». adierazpen kulturala izanik, kolektibo baten «gogo bizia»4 asebete egiten duen mugarri baten gisara ulertzen dugu, bilgune horrek autokontzientzia iragartzeko gune sinbolikoa laburbildu eta metatzeko duen eraginean. Hots, «el marco escénico (en diferentes tiempos y lugares) ciertamente cambia y los actores cambian sus vestimentas y su apariencia; pero sus movimientos internos surgen de los mismos deseos y pasiones de los hombres y producen sus efectos en las vicisitudes de los reinos y los pueblos» (Lovejoy, 1960 [in Geertz, 2005: 44]). ## **2. Txapelketa: praktika kultural eraikia** Batasun-premian dagoen kulturak zenbait unetan autobaieztapen-unearen beharra du eta batasun hori eraiki beharrekoa da, autokontzientziaren unea iragarri eta zentzugintzaren antolaketa «unibertso sinboliko»aren5 eratze-prozeduran baitaratuz. Berdin, identitatearen atakan bizi den herriak beharrezkoa duen batasuna eraiki, birsortu eta errepresentazio sinbolikoaren eremuko jardun bilakatzen du, kultura-ekimenaren sena eta mamia gisa horretan irudikatu eta azaleratu ahal izateko. Eugenio Arraizak (1995) kulturaren dinamikotasunaren adibide «eraikitzen duguna besterik ez dugu ulertzen» adierazpidea dakar, kulturan, gizakia-prozesuaeragina, denak subjektiboak eta aldakorrak direnez, garaian garaikoaren eta tokian tokikoaren isla direlako. Arraizaren aburuz, kultura-eraikuntzak halako baldintzak behar ditu, hots: Bat: lurralde batean edota testuinguru batean eraikitzen da. Bi: aurretiko sustrai kulturalaren gainean eraikitzen da, ez hutsean. Hiru: zehaztu egin behar da zerbait eraikitzekotan. Lau: eraikitze-prozesua, ulertzeprozesuarekin batera doa. Eraikuntza kulturalaren kontzeptu eta kategorizazioak direla medio, komunitateak errealitatea irudikatzeko bitartekoak baliatzen ditu, berezkotasun-eremu gisa azaleratu eta berezko espazio propioa irudikatzeko joeran. Egituraketa horrek batasun bat eta bereizgarritasun bat eman ohi dio giza bizitzaren eremu zabal bati, hala, kultura batek testu multzo gisa aurkezteko joera izan dezake irudikatzen dituen errepresentazioak eredu gisa jaso ohi dituenean; izan ere, erregistro horretan jasotako kodetze kulturala, ama-hizkuntza baten indarrean letorkeen testua bailitzateke. Iuri Lotman-ek (1998) testu kulturalaren eraikuntzaz hauxe diosku: «La función del texto es definida como su papel social, su capacidad de dar servicio a determinadas necesidades de la colectividad que crea el texto» (1998: 163). Horrela, testu hori partekatzen duen komunitateak «erregistro» jakina darabil eta haren muinean, hizkuntza, harreman-eragile eta zentzugintzaren antolatzaile bilakatu ohi da. Beraz, espazio hori, mami handikoa denez, prozesu kultural gisakoa ulertzen dugu, komunikazio-prozesu kulturalaren garraiatzailea. Beraz, erregistro horren <sup>4.</sup> Ibilbide kulturalaren abiaburuak izatezko kontzientzia du iturburu. Abiaburu hori, entsegu honetan erabili dugun bezalaxe, gogo biziaren adierazlea da eta esan-ekinak ezaugarritzen du. Gogo-atonkera horrek itxaropen kolektiboak elikatzen dituenean, ibilia behin eta berriro errepikapenean suspertu egiten du eta proiekzio sinbolikoa ematen dio, komunikazio-prozesu bat gisa horretara antolatuz. <sup>5.</sup> Darabilgun moduan unibertso sinbolikoa era askotako esanahi-esparruek atxikituriko ezagutzaren baitaratzailea da, ordena sozialaren eta kosmikoaren arteko loturan kokatzen denez delako unibertsoa, errealitate sozial jakin batekin loturan agertzen da betiere, Berger eta Luckman-en (1984) aburuz, «unibertso sinbolikoa» legitimazioaren azkeneko maila adieraztera letorke. Egile horien ustez, unibertso sinbolikoak izendatzailea eta antolatzailea izateko funtzioak bete ditzake, halaber, gertaera kolektiboak batasun-koherentzia batean kokatzen ditu, iragana, oraina eta etorkizuna lotura-soka batean uztartuz. nolakotasuna, hizkuntzaz harago, testuak bere barnean dituen ezaugarrietan berdin arakatu beharko dugu, esaterako, duen erregistro metaforikoan, ezaugarritze estetikoa eta zeremoniala aztertzera gatozenean. Praktika kulturalaren trinkotasun horretan ekoitzitako *testu kulturala*6, balio aparta duen testua izaki, eredu gisa jaso ohi denean, esan dugunez, ama-hizkuntzaren indar pare-parekoa da, ondorioz, narrazio kulturalean «inskripzioa»7 eragiteko moduko bitartekari ahaltsua da, memoria kolektiboaren arima ainguratuz bere aurretikoak diren ezaugarri berdineko testuekin harremanetan jarri eta oroimen kolektibo hori eguneratu eta biziberritu egin ohi duenean. Delako testu kulturala eredu gisa har liteke, egitura gisa, baita ikur modura ere, ikur nabarmena gainera, kolektibo baten gertaerak izendatu eta antolatzeko duen eraginean. Lotman-ek (1998) dioenez, gertaera kulturala adierazi baten eramailetzat jaso liteke. Gisa horretara jasotako testu kulturala, sakontasun diakroniko handikoa da eta memoria baten garraiatzailea. Oroimenaren sakontasun hori, bere osagai linguistikoek hala adierazten dutenez, hizkuntzaren oroimen-muinak gordetzen du ondoen, eta eraldaketaren baitakoa ere badenez, testu-ingurune sinkronikoan egikaritzen denean hartzen du indar oso-osoa, unearen indar emotiboak txertatzen dion bizipen partekatuaren indarrean, esango genuke. Horrela, erregistro berdineko testuinguruoroimena berreraikitzeko duen ahalmenean, esangura sinboliko handia duen sorkuntzaren ondorioa da, sorrarazten duen oroimena biziberritu eta eguneratzeko duen eraginean. Bizipen partekatuaren ahalmen sinboliko hori, askotan, kolektiboak aukeratutako osagai materialetan sintetizatzen da, hots, *sinboloa*8 (Turner, 1990) kolektiboak bizi izandakoa ordezkatu duenaren gainkarga bereganatzera datorrenean. Eszenaratze horrek duen gainkarga sinbolikoa narratiba kulturalaren alorrekoa liteke, bere harreman metaforikoan, adieraziak ordezkatzen duena eta komunitateak «bere» egin duena, eraikuntza testuala aintzatetsi eta balio biziberritzaileen onarpenaren eta estimuaren eremu sinbolikoa du eragin. Horrela, sinbolo batzuk zentzu-sakonera handiagokoak izango dira herri baten ibilbide kulturalean, eta beste batzuk, berriz, oroimen kulturalaren gordailu apartak. Horixe da, egun, Txapelketaren eszena-markoak biziberritzen duen erregistro kulturalari ematen diogun kokaleku sozial aparta, irabazitako prestigio kulturalaren ordezkari-adierazlea, pieza eta ikur nabarmena narratiba bat izendatzeko gunean plazaratua. Halaber, sorgune horrek gidaturiko kodetze kulturalak testu kulturalaren bi norabideak agerian utziko ditu, hots, oroimenaren berreraikuntza batetik, eta komunitatearen autokontzientziaren biziraupenaren beharra bestetik. Ondorioz, eremu <sup>6.</sup> Iuri Lotman (1998) semiotika kulturalaren aitzindarietako bat da. Testu kulturalari ematen dizkion ezaugarrietan honakoak azpimarratzen ditugu: Bat: «zentzu» sorrarazlea du. Bi: ohikoaz gain berariazko lengoaia darabil. Hiru: memoria kulturalaren dispositiboa da. Lau: aldaketa kulturalaren eremukoa da. Bost: sinbolikaren euskarria da. <sup>7.</sup> Paul Ricoeur-ek erabili zuen kontzeptua lehenengoz. Inskripzioa, lurralde-unibertsoaren harremanen eraginez, bizipen partekatuan memoria kolektiboa elikatzera datorren esanahiezagutzaren multzoa da eta kolektiboaren ibilbide narratiboan esangura aparta izango du. Ezagutzaesanahi sarea aldiro-aldiro eraberritzen denean «berridazketa» hitza darabilgu. <sup>8.</sup> Haren ezaugarrietan, oroimen kulturala kondentsatzeko duen gaitasuna azpimarratu dugu, horrela, sinboloak ordezkatzen duen kargak memoriaren garraiatzaile izateko ezaugarria erantsiko dio. Hortik eratorria errepikapenerako egitura datorkio. Aldiroko errepikapen horrek, testuinguruaren harremanetan, eraginezko ahalmena eransten dio. Victor Turner-ek esangura trinko horiei *sinbolo giltzarriak* esan zien, esangura askoren kondentsazioa baitaratzen baitute. horren susperraldian, komunitate baten praktika kulturalaren jarraitutasunaren seinale gisa, ordezkatzen duenaren ahalmen metaforikoan ondasun kulturala pitzaraz dezake halako eraginezko susperraldian, jendetza batzen duen bidegurutze9 estrategikoa taxutu eta zehaztu egiten duenean. Delako eraikuntza, hitzez haragokoa, hitz soilez adierazi ezin litekeen «egia» baten baitaratzailea da, aldiro-aldiro biziberritzen duen «mekanismo kontzeptuala»10 (Sperber, 1978) narratiba kulturalaren eszenan. ### **3. «Zentzu»aren lurraldea** Antropologiaren diziplinak ibilbide analitiko ugariak ibili izan ditu Malinowski-k (1884-1942) gerturatze enpirikoan «bertako»aren ikuspuntua atxikitzea proposatu zuenetik eta aldagai kognitiboak eta afektiboak biak sakonduz «zentzu-egitura» batez hitz egitea ahalbidetu zuenetik. Zentzu-egitura horren abiapuntutik —Geertz-ek darabilen analisi sinbolikoaren ikuspuntuan— espazio sinboliko baten eraikuntzaren eremuan, «testu»aren esangura estetikoak ekina «inskribatu» egin ohi du ekimen-bide baten baturan, memoria kolektiboa berrelikatuz eta, ondorioz, testu kulturalaren «zentzua»11 atxikitzeko berebiziko urratsa emanez. Zentzuz beteta ageri den eszena-markoaren testuinguruaren trinkotasunean, kolektiboaren gogo biziak abiarazi duen ekimen kulturala, eszenak duen balio estetikoa, emotiboa, diskurtsiboa eta gainerako osagai guztiak lotzen dituen bizipen partekatua da. Berebiziko garrantzia duen urrats hori memoria elikatzera dator, esan-ekinak berridatzi duen oroimen kolektiboa ainguratzearekin batera. Ezagutza kultural hori, diskurtsoa eta praxi soziala uztardurakoa denez, denboran kateatzen den ezagutza da, aurrera berriz birsortua izan, eta tradizioaren eraikuntzan biziberritu ahal izateko. Dimentsio horren zentzua kolektibo baten gogo biziak ibilarazi duen praktika kulturalaren alorrekoa da, hortaz, praktika-komunitate hori zentzugintzaren antolatzailea da. Zentzua eratzeko prozesuan sistema oso baten sorrera adierazten duen lurraldea da aipatzen ari garena, *lurralde erretorikoa* (Auge,1992*)*, eta dimentsio baten sortzailea azaltzen denez, zentzu-ekoizpena identitatearen eraikuntza-prozesuan eraginezkoa da. Arima kolektiboa galbidean duen gizartearen postmodernian, batasun-sentimenduak bizirauteko beharra, giza kolektibo orotan sortzen den lokarri sozialaren beharra da. Lokarri sozial hori, tradizioaren bidetik ekimenera eramana denean, identitate kolektiboaren eraikuntza- eta berreraikuntza-prozesuarekin loturan jar liteke ekimen zirkularrean, *izana*ren bidea elikatu eta irudikatutako iraupen txikien segidari lotura bat emateko. Gertakari horrek, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko tentsio-ibilbidea pitzarazten du, praxi soziala eta elkarre- <sup>9.</sup> M. Augé-k «leku antropologikoak» deskribatzeko ematen dituen ezaugarriak dira: 1. Ibilbideak (itinerarios) jendeak ibilitako bideak edo ardatzak dira. 2. Bidegurutzeak (encrucijadas o intersecciones) jendea elkartzeko eta biltzeko tokiak. 3. Bilguneak (centros) gizakiak eraikitzen ditu, espazioa eta mugak bereizteko, horrela, beste espazio eta mugetatik ezberdintzeko. <sup>10.</sup> Sperber-ek ezagutza sinbolikoa mekanismo kontzeptualean oinarritzen du. Irudikapen horren balioa burukoa izatean datza (enunciado cultural) azaltzen duen erregistro kulturalaren kokapenean, denboran parentesia eragin eta kakotxen arteko irudikapena antola baitezake. Buruko hori sorgune bat izan liteke memoria eta berritasunak elkarrekin lotzen direnean ezagutza-jakintzak metatuz horrela. <sup>11.</sup> Aktore sozialek partekatutako esanahi-harremanen multzoa, mundu horri eta partekatutako sistemaren konfigurazioari zentzu jakin bat egozten dieten neurrian. Zentzu-harreman horiek kapital sinbolikoaren funtsa dira eta haien dimentsioaren eraikuntzan diskurtsoak, irudiak, eta beste elementu kulturalek parte hartzen dute. raginezko eremu kulturala suspertzen dituela. Horrela, arima horrek dauzkan babes-beharrek identitate-sentipena biziaraz dezakete, prozesu hori giza harremanetan eta taldekotasun emozio-bizipenetan bakarrik sor bailiteke eta batura batean irudikatu. «Bilgune» (Augé,1992) horretan sortzen den «elkarrekin egoteko» (Maffessoli,1990) joera elkartasuna eta batura harremanaren loteslea da, gizabanakoa, giza taldearen partaidea dela erakutsi eta sentiaraztera datorrenean, banakoak taldekide izateko nahia eta inplikazioa aske bizi dituenean, partaidetzamolde bat elikatu eta berrelikatuz. Hari-ildo horretan, espazio soziokultural horren «zentzua», bere-berezkoa, bere baitakoa da, balioa bere baitan duenez, memoria kulturalaren sokan tradizioa eraiki eta partadaidetza-molde bat sorrarazteko duen esangura sinbolikoaren eraginean; eta duen gaitasun performatiboan eraikitzeprozesua nabarmentzen du nortasun-iturri, esan-ekinak ezaugarritzen baitu, *perfomance*an12 oinarritutako identitateaz ari garela esatera gatozenean. Praktika kulturalaren lurralde sinboliko hori, iraupena eta jarraipena irudikatzeko giltzarri bat izanda, jakin beharrekoa da amaiera-muturrean edozein nortasun irudizkoa ere badela, giza taldeak sortutako irudikapen sinbolikoa. ## **4. Kategoria-antolatzailea: kontsakrazioa** Dan Sperber-ek (1978) dioskunez, ezagutza sinbolikoa, memoriaren ezagutza da. Dispositibo sinbolikoak13 ezagutzaren eraikuntzan eta memoriaren osaeraberrelikaduran parte hartzen duenez, komunikazio-prozesu sozialaren lehen mailako eragile izatera darama. Ezagutza sinbolikoa, beraz, errepresentazioan eraikitzen diren kontzeptuen araberakoa da, ondorioz, eraikuntza/deseraikuntza prozesua artikulatzeko ardatza. Gertaera kulturalaren oinarrian ahozkotasunaren sustraia dago eta sustrai horren uztarduran, bertsoaren lurraldea «jolasa, plazera eta maitasunaren munduan garatzen den jardun kontzientea da» (J. Irigaray, 2005: 238). Lurralde horretan, aztertzen ari garen marko eszenikoak arkeologia jakina darabil eta zentzu-artikulaziorako baliabide indartsua denez, espazio kultural14 kualitatiboaren mugatzaile eta antolatzaile bilakatuko da. Marko eszenikoak baitaratzen duen sinbolismoaren abiaburuan zeremoniaren *une*15 gorenera jauzi egingo dugu, bizipenak esanguratuz, «zentzuaren printzi- <sup>12.</sup> Jone Miren Hernandez-ek (2008) bertsolaritzaz mintzo darabilen kontzeptua da, alabaina, identitatea osatzeko prozesuan, bertsolaritzak komunitatea irudikatzeko modu berri baten alde egindako bidea agerian jartzen du. Figura berriak eta diskurtso berriak daude osaketa horren erdigunean eta, ondorioz, errealitate berriak irudikatzeko kreazio- eta fikzio-espazioa sortu eta birsortu egiten du jardun horrek. <sup>13.</sup> Dan Sperber-ek (1989) dispositiboa hitza darabil prozedura jakinetan esku hartzen duen eragiketa multzoa izendatzeko. Hala, «hautemate dispositiboa» eta «dispositibo sinbolikoa» bereizten ditu. Dispositibo sinbolikoa, hautemate-iturrietatik atzemandako *input*-ak jaso eta memoriaren gogoramena sorraraz dezakeena da. Mekanismo sinbolikoa, prozedura mentalen (elkarketa askea) eragiketen multzoa osatzen duen prozesua izendatzeko darabil. Indibiduala eta kolektiboa bereizten ditu. <sup>14.</sup> Espazio kualitatibo horrek pentsaera kulturalaren ezaugarri batzuk agerrarazten ditu, hots: espazio hori dinamikoa da (prozesu kulturala du oinarri); ordena baten baitakoa da (liturgia bat darabil); eta azkenik, espazio jarraitua da (denboran iraunarazia) <sup>15.</sup> Geertz-ek parentesi artean jarritako denbora izendatzen du etenaldia. *Eten* bat eragiten duen denbora, denbora sakratua da, ezinbesteko ariketa bere burua sendatu eta sendotu beharra duen komunitatearentzat. Parentesiak denbora sozialaren etena dakar unearen iraungarritasuna sakontasunean bizi duela. Etenak eragiten duen une hori atzemangarri izan dadin sinbolikoki ezaugarritua izan behar du. pio»aren iragarleak direnez gero. Narrazio kulturalaren eszenaren gailurrak eferbeszentzia kolektibo gorenaren unea bizi du, hots, *kontsakrazio*a. Kontzeptu antolatzaile hori *indar*ren16 metaketaren baitaratzailea eta amaierako ordenamenduaren biltzailea da. Kontsakrazio-unea, garrantzi sozialaren metatzailea denez, bere ahalmenetan eta gaitasunetan onestua izateko beharrizana eransten dio gertaera kulturalaren eremuari, onarpena eta estimua iragartzera datorrenean. Metaketa horren ondorioan, espazio antropologikoaren prozesu zirkularraren itxidura eta abiaburuaren harreman-lotura ezarri ditugu. Uztardura hori «izana» eta «izena» loturan jarri dituen eremu partekatua da, «bidegurutzea»17 (Augé, 1992), narrazio kulturala izendatzera datorren amaiera-muturreko itxidura. Kontzeptu-ardaztaile hori analisi sinbolikoaren erdigunean jarriz gero, eszenaratze-markoa (ebokazio mitikoan, tragedia grekoaren «agora»ren bilgunean irudika liteke) ahalezko *indar* izatetik eguneratutako *indar* izatera igarotzen denean, *oholtza*ren eszena, espazio sozial betearen agerle den indar sozial gisakoa uler liteke. Ahozkotasunaren erresuman, sortzeko, komunikatzeko eta mundua ulertzeko adinako balio kultural atxikiak biziberritu ahal izango duen une erdi-magikoak «agora»ren lotunea biziberritu du. Ahozkotasunaren ondarean itsatsitako balio biltzaileak *leku antropologikoa* eraldatu eta biziberritzea eragin du, bizi dugun eszena sozialaren agertoki. Lurralde horrek honako ezaugarri hauek ditu: bat, identifikazio-lekua da; bi, elkarreraginezko eremu partekatua da; hiru, memoriaren osagai adierazlea eta historikoa da. ## **5. Txapelaren sinbolika** Txapela janztea, sistema sinbolikoaren unitate analitiko txikienean, narrazioaren sintesia kondentsatzera datorren unean adierazia dator. Solemnea da haren janzkera. Emozio gorenak eragindako uneak bizi du. Komunitate guztia zutik, txaloka, eta emozioa gainezka. Koronazioaren une erdi-magikoa da. Jantzi du txapela. Victor Turner-ek (1990) sinbolo-erritualari hiru ezaugarri eransten dizkio, hots, batura, kondentsazioa eta polarizazioa. Batura, gertatzez eta pentsamenduz diren loturetan atzemangarria da. Kondentsazioa, sinboloak, gauzak eta ekimenak irudikatzeko duen gaitasunak ezaugarritzen du, eta polarizazioa, diskurtsoaren zentzu ideologikoan da atzemangarria. Halatsu uste dugu guk, legatu horretan balio kultural erantsiak ekintza sinbolikoaren bidez atxikitzen direla, behin komunitatearen esku eraldatu ahal izango direnak kolektibo baten gogoa asebete eta sentimendu biziberrituen jomugan denbora aurrerago berriz ere jarri ahal izateko. <sup>16.</sup> *Indar* eta *bete*, biak idazlan honetan erabiliko ditugun kontzeptu metaforikoak dira. Edukierak eguneratutako indarra jasotzen duenean, indar-gabeziak adierazten duen hutsa edo espazio ahula gaindituta gelditzen da. Giza egintzak, bere ekimen-bidean eguneratutako indar hori, *indar,* darabilguna da, indar sozialarekin loturan. Indarrak, *ahala* (boterea) darion mekanismo kultural gisa funtzionatu ohi du. <sup>17. «</sup>Bidegurutzea» hitza jendea batzeko eta elkartzeko tokia adierazteko darabilgu Augé-k dionaren haritik. Bilgune horiek gizakiak eraikitzen ditu espazioa eta mugak bereizteko eta beste espazio eta beste mugetatik ezberdintzeko. Kolektiboaren begietan txapeldun eraberrituak errealitate mailak elkarri lotuta jar ditzake, testuinguru ezberdinak eta askotarikoak lotu eta aniztasun soziala onartze-prozesutik elikatuz. Izan ere, kolektiboarentzat duen garrantzia ez da nolanahikoa, txapelak eragile kultural esanguratsuaren balioa erantsiko baitio gizarte maila zabalagoan. Eragile kultural horren garrantzia atzemangarria da harremanesparru zabalagoan, baita komunitatearekiko ordezkatzen dituen balio oinarrietan ere. Txapeldun kontsakratuak, bere osoan, *ikonoa*ren izaera metaforiko iragankorra bereganatzen duela esan liteke, une batez bada ere, izaera liminalaren ezaugarrien baitaratzaile, balio horiek errealitatea adierazteko duen sintesi-gaitasunean kondentsatzen baititu: subjektu estetiko/etiko eraberritua, «taldearen aurrean eraldatua baina berdina» (Turner, 1988). Komunitatearen begietan, bertsolaria, ahozkotasunaren sustrai kulturalak pitzarazitako balioak ordezkatzera datorren adierazlea bihurrarazi du uneko liturgiak, une iragankor-liminalak ordezkatu duen kargan. Unearen ahalmen metaforikoak, ibilbide kulturala abiarazi duen sorburuko gogo bizia, ordezkatzaile-adierazle zurrunean biziarazi ditu irudi eta balioak, une magikoan, eraberritu eta eguneratzeko. Irudikatutako sorgune horretan bertsolaria da *ethos* idiosinkrasikoaren laburbiltzailea, perfomanceak atxiki duen sustrai kulturalaren balio identitarioen18 adierazle biziberritua. Halatsu, ekimen performatiboaren bideari jarraiki, memoria orok behar duen zentzu-itxiera gauzatzean, narrazio kulturalak egindako ibilbidean, oroimen kolektiboa iltzatua uzteko bidea ere egiten ari da, eta ordezkatutako balio biziberrituetan irudi berriak eta diskurtso berriak eraikitzeko eremua ireki-zabaltzearekin batera, iruditegi kolektiboa eguneratzera dator. Tradizioaren iturritik edanez, oroimena biziberritzeko eremu sinboliko horretan, *dispositibo sinbolikoak* (Dan Sperber,1978) ekimen performatiboaren jarduna antolatu du. Azken akaberaren eszena indartsuak (txapeldunaren kontsakrazioa) memoria kolektiboak gordeko duen unea itun batez itxi du, ibilbide kulturalaren amaiera-muturrean. Ibilbide horren amaieran, txapela (duen karga sinbolikoan) da ituna haren balio egituratzailean berrestera datorren sinbolo kondentsatzailea. #### **6. Berezko marko estetiko eta kulturala** Errepresentazioaren eszenifikazioak eragin sinboliko nabarmena du komunitatea eraberritzeko duen ahalmenean, Turner-ek (1988) adierazten duenez; halaber, unearen izaera liminalak izaera sozial iragankorra izatera darama. Izaera liminal horrek edozein giza jardueratan garatu ohi den atxikimendua dakar, eta horrekin batera sublimazio-idealizazio joera bat ere bai. Denbora aurrerago berriz ere izaera liminal horrek errepresentazioa eraiki eta iraunarazteko joerari eutsiaraziko dio, beraz, eraginkortasun sinbolikoak denbora linealaren etendurak sortutako *etena* (une liminala) narrazio kulturalaren eremuan darabil. Eremu sakralizatu horretan kolektiboaren zauri-minen sendagarria da, komunitateak bere autoigurikapeneuskarriak iraunarazteko sentimen eta ideia kolektiboak ardazten baititu, baturaren errepresentazioaren eraikuntza baliabide egokia izanik, aldiro-aldiro sentimen horiek biziberritu eta indartu ahal izateko. Baturaren eraikuntza errepresentazioa- <sup>18.</sup> Balio identitario hori logika kulturalaren alorrekoa da: hizkuntza eta lurralde ardatzak darabiltza bere oinarrian. Identitate hori eraikitze-prozesu gisa azaltzen da, esan-ekinak ezaugarritua, praxi batek ezaugarritzen duela. Prozesu sozial komunikatiboan, onarpen-prozesu sozialak elikatzen du. ren marko eszenikoan egiten denez, sentimen eta ideia kolektiboak lagungarriak dira batura horren nortasuna egikaritzeko, Durkheim-ek dioenari jarraiki, eragin ahaltsuak dituzte iruditegi kolektiboaren irudikapenetan. Kolektiboak ibilitako bide kulturalaren zentzu-itxierak izan duen kausaren abiaburua bistagarri egiten du, sinbolikoan, izanaren ibilbide zirkularraren abiapuntua eta itxidura azaleratzen laguntzeko. Identitatearen atakan bizi den herriak, halabeharrez, bizitu beharreko ibilbidea da, baturaren eraikuntzaren errepresentazio eszenikoan irudikatua izateko. Irudikatzeko gune hori kulturaren unibertso sinbolikoa da eta eremu horretan azaltzen da eraginkor: azken buruan burukoaren gatazka dialektikoa gainditu eta batura irudikatzen denez, eszenak kulturaren eraketaantolamendu antzinakoaren mitoa dakar. Mitoaren poetika horrek *marko estetikoa* ñabarduraz janzten du. Marko beregain horrek estilo bat ezarian uzte du, berezkoa eta unibertsalena lotzen diren eremuan, kultura-balio hautatuetan, komunitate osoak balioztatu egin ohi duena, dituen balioen oinarrian, estimuan, onespenean, begirunean, atzemangarria baita. Balio oinarri horiek marko estetikoaren euskarriak dira, zeinek erakusten baitute ahozkotasunean itsatsiriko oroimen-muinak azpikontzientzia kolektiboan ondo txertatutako balioak direla. Ondorioz, kultura-molde baten euskarritasunean, komunitateak aldiro-aldiro biziberritzen duen *marko estetiko beregaina* dela ulertu dugu. Hari-bide horretatik, zentzu zehatzenean definitu liteke kultura-era bat, alegia, belaunaldiz belaunaldi lagatako esangurazko balio jakinak era sinbolikoan adieraziak direnean. Kultura-janzkera horren barruan banakoak bere singulartasuna bereganatzen baitu, izatezko kontzientzia jakina. Hori alderik unibertsalena bada ere, horrekin batera janzkera kulturalaren beregaintasuna irudikatu da berariazko sen eta mamiaren garraiatzaile agerikoa denez. Berezkotasun horrek bere ezaugarrietan erakusten duenez, kultura-era dinamikoa, eraldatzailea eta balio eraberrituen sortzailea da, norberaren balio oinarrietatik birsortzen eta birsortzen ari denean. Berezko era horren onarpenean komunitatea bere autoirudikapenen balioztapena egitera datorrenean, estilo propioz, Geetz-ek (1973) *ethos*-a izendatu zuenaren erro metaforikoa dakusagu, hots, jarrera kultural eta estilo baten berri ematen digunean, berariazkotasun horrek deskribatzen du marko eszenikoaren estetika-kulturala eraginkortasun sinbolikoaren eremuan. Eraginkortasun horretan gizakiaren bizi-esperientziaren hautematea globala denez, hauteman, pentsatu, bizi, sinbolizatu, elkarrekin egiten dira, eta bertako bizipenen testuinguru trinkoan balio eraberrituen adierazleak diren giza prozesuak dira, bai ikonizazioan, bai estiloan, bai estetikan, bai diskurtso eta gai sozialen uztarduran. Eremu horren berariazkotasuna *paradigma estetiko beregaina* izendatu duguna da. #### **7. Paradigma estetiko eraberritzailea** Estetika, diskurtsoa eta gai sozialen uztardura, eszena-markoak baitaratzen dituen ezaugarrietan adierazia dator, horrela, bertsolariaren irudia, estiloa, jarrera eta hitza, sinesgarritasunaren prozesu sozialak euskarritzen duen estetika baten baitakoak dira. Estetika horrek eredu diskurtsibo berriak (emakumearen pentsabide psikosoziala kasu) eta ikonizazio berriak (emakumea, janzkera, itxura, kantaera) irudikatzeko eta aurkezteko abagunea eskaintzen du. Kultura-era erdiesten duen oholtzaren eszenari, gaur, berritasuna dario. Estetika berritzailea agerikoa da bertsolariak kantuan diharduenean, ahots hori iristen zaigunean, iraganean erroak dituen iturritik sortzen ari denean, orainaldian ondo kokatua eta etorkizunari itxaropenaren atea ireki/zabalduz doanarekin batera: dikzio argia da esateko modu propioan jolaskoi darabil, hutsarteak pausaz bete eta ixilunea eragin, hitzetan gozo eta gazi, leun zein garratz, unearen arabera, eta esanguran indarra; esaten duena, esateko modua, kantaera, ahotsa, abiadura, aurpegiko keinuen adierazkortasuna salatzen duen pantaila erraldoian ikusgarri, bertsozaleon gozamenaren eragin gertua, bana-banako mintzoa dirudi; bertsolari bakoitzak bere-bereak dituen baliabide paratestualak eta komunikatiboak estilo propioz plazaratzen ditu, nortasun-emaileak. Halaber, sinesgarritasuna darion estetika horrek erro sakonak ditu; ondo irabazitako jarrera etikoaren ondoriozkoa baita, herriz herriko harreman-loturan eraikitako jarreraren adierazlea. Maillard-ek, etika estetikaz mintzo, horrela dio: «Estar en armonia con lo propio (uno mismo) habitar la propia naturaleza, corresponder a ella, esa es la perfección del acto estético, que por no tener otro fin que el cumplimiento desinteresado de la propia finalidad, coincide con el ethos, en su sentido original» (Maillard, 1998: 23). Estetika hori, zenbait unetan, kolektiboaren batura-indarrean gorenekoa da, bizi duen komunitateak, emozio-bizipen partekatuan, irria eta malkoa, poza zein atsekabea, emozioen bidea, «elkarrekin» partekatu ohi dituenean. Kantuz ari den bertsolariak plazera eta maitasuna, baretasuna zein harridura eragin ditzake, eta entzulea, sormenean bat egiten duenean, bertsolariak «sortu» eta «azaldu» bien aldiberekotasunean jarrera estetikoaren emozioa sorrarazten eta birsortzen ari da, entzule duen komunitatearen elkarreragin-harremana behin eta berriz suspertzearekin batera. Alabaina, esanguraren ondorioa den estetika ere bada; izan ere, darabilen esan-indarrean, bertsolariak barrua hustu egin ohi du, dena eman nahi luke, dena eman nahi lioke aurrez aurre duen komunitateari, eta ematen saiatuko da biluztu eta arropa ederrenaz janzteko hitzezko ahalegin birsortuan, nortasun-bide emailea urratuz, norberaren eta kolektiboaren arteko uztardura behin eta berriz eraginez, hitzak eta subjektuak bat egiten duten gunean, onespen eta begirunearen lurraldean, orduan, harridurak eta miresmenak bizi zaitzakete. Plazeraren eta gozamenaren eremua da orduan, hots, adierazpen *artistikoa*. Adierazpen artistiko horren estetika, une erdi-magiko limininalean, aldika, gorenekoa da, duen esan-indarraren esanguran emozio estetikoa biziaraztera iristen delarik, duen soiltasunean, zurruntasunean, eta ondorioz, apaindura gabeko edertasunean. Adierazpen artistiko horretan, bertsolaria, nortasun-emailea eta sortzailea da, nor bere baitatik ari denean, nortasun-iturri banakoarentzat zein kolektiboarentzat, jarrera sortzailean kontzientzia- eta autokontzientzia-gune bat iragarriz eta proiektatuz, ebokazio/gogoramenaren poetikak islatzen duen indar diskurtsiboan, unea eta gunea bere eta «berezko» egiten ditu, darabilen hitzaren erresonantzia jantzi kultural berariaz azaldu/jaso egin ohi duen eremuan. Erresonantzia estetiko horrek iraganean ditu erroak, oinarrizko konfigurazio baten aldarrian hizkuntzaren oroimenmuinak gureganatua, egun, aurrera proiketatzen ari dena sortuz eta birsortuz, eraldaketa eta balio sozialen ispilu. Esan liteke oinarrizko konfigurazio horrek ondasun kulturala pitzarazten duela kolektibo horren batura-indarrean adierazle. Egun, «bertsoak, espiralak dabil dibujatzen, herriz herri oinarritik zabaltzen eta luzatzen» eta estetika espiral horrek (non loturak egiteko aukera aurki litekeen) eragiten duen dinamika ez dago hutsean sortua, intentzio-bide baten ondoriozkoa duenez, hizkuntza-muinetik datorkio berebiziko indar sortzailea izateko abagunea. Estetika berritzaile horrek, belodromoko iragan hurbileko biribiltasuna elikagai, sortzaile-eraberritzaile izateko irudimena memoriaren bidetik eratortzen duenez, memoria eta iragana, fikzioaren prozesu sortzailearekin elikatzen ditu, iragana eta oraina biziberritzeko prozesua hezurmamitu eta iruditegi kolektiboa biziberritu eta eguneratzeko. Estetika horrek mundu-ikuskera eta ideia filosofikoak islatzen dituzten adierazleak baitaratzen ditu, hots, «zentzugintza» ekoitzi egiten du, egun, sortzen eta birsortzen ari denean, ibilbide kulturalaren adierazi eta mami baten garraiatzaile ageria dela nabarmenduz. Eraldaketa horretan, behaketa-adierazle batzuk aipa genitzake: - Kultura-logika ugariak onartzen ditu, baina oinarriak galdu gabe. - Hibridazioa eta mestizajea, *feed-back*-aren ondorioz, aberastu egiten dute logika kulturalaren dinamika. - Eraberritze horretan praktika kulturalak du garrantzia, ondorioz, aritzea du ezaugarri. Nortasun kulturala, aritze-bide horretatik elikatzen den ezaugarria da. - Bizi-estiloa eta talde kulturala harremanetan jartzen dituen esparrua da, jarrera kultural bat elikatzeko sorgunea taxutzen eta atzematen laguntzen duela. - Emakumearen presentziak pentsabide psikosozial osatuagoari atea irekitzen dio eta aberastasunaren iturria da; izan ere, kalitatea eransten diolarik, estetika-esparrua, diskurtsoa, pentsabidea, ireki/zabaldu egiten ditu. - Transmisioaren belaunaldi-aldaketak komunikazio-estilo bat ezarri ohi du, txapelak ordezkatzen duen kapital kulturala komunitatearen begietan irudikatuz eta duen balio irabazia balioetsiz horrela. ## **8. Txapelduna kapital sinbolikoaren metatzailea** Txapeldunaren jokabide-estilo iraungarriaren19 ezaugarria izan da zer esana duen esparru kulturala elikatzea eta birsortzea, bertsogintzaren ondarearen prestigio soziala eguneratzearekin batera. Alegia, zer esana, nork esana eta nola esana badituen eremua dela sinetsita eta autokonfiantza baten jarreratik iragarrita. Horrela, txapeldunaren ezaugarri-jarreran esan-ekinak bideratutako komunikazioprozesu sozialaren sinesgarritasuna elikatu du, jarrera kulturalaren estilo bat elikatzeko jokabide-dohaia erakutsiz: talentoa eta genialtasuna. Esan liteke, esanekinaren jarrerak koherentzia-bidea urratzearekin batera, praxi sozialaren ekimenbidean kontzientzia praktikoaren gidaritza markatu duela, esparruari hautatasuna eta norabidea ezarriz. Txapelduna, esparru horretan eragiten duten lotura-harremanen elkarrekikotasun eta eraginaren hitzarmen psiko-sozio-kulturalaren ondoriozkoa da, berau itun modura berrindartzen duelarik komunitatearen begietan irudikatua, onarpenaren prozesu sozialak eransten dion legitimazioaren agerbide. Harreman-esparru horretan ordezkatzen dituen balio eta kapital kulturala, haintzat <sup>19.</sup> Estilo iraungarria, jokabide eta komunikazio-estilo gisa ulertzen dugu hemen, praktika horretatik legitimazioa baitator. Koherentzia-bide hori, herriz herriko ibilbidean, hezurmamitzen da, ekimenean, harremanetan, elkarrekikotasun-loturetan «haragitu» egiten denean. hartuak izateko eraginak ditu, komunitateak aintzatetsi eta ordezkatzen duen onespenean. Horrek sustraitzen du eragile izateko eta eragiteko ahalmena, norberaren erabakien gidaritza eta ahalegina subjektu eraberrituaren jarrera sortzailetik sortu eta elikatuz. Sormen-esparru hori ariketa estetiko hutsa baino harago, pertenentziamolde bat eta errealitate sozial zehatzagoa lotzen dituen ekimen-bide eta praktika sozialaren «jolas estrategiko» gisa har liteke, txapelduna, aktore sozial bilakatzen duelarik, banako autokontzientzia eta talde-autokontzientzia iragarriz, identitatea eta errepresentazioa, nortasun-jarrera emaile batetik fikzio-emarian sortuz eta birsortuz. Halaber, elkarkidetzaren txapel kolektiboa da, duen eraginaren ondorioan, horrela irudikatzen baita oholtzaren eszenan, bertsolari taldea besarkada sentituan, txalotzen eta txalotuak, kolektiboa zutik, emozio gorenaren une erdimagikoan. Era berean, agerikotasuna eta gardentasuna dario. Bertsolariak, interesak, pasioak, desirak... biluzik edota jantzi dotoreenaz, norbera bere baitatik bizituz eta sortuz, ekimenez, harremanez, elkarrekikotasunez hezurmamitzen baititu; eta jarrera horretan azaltzen da baitaratzen duen kapitala, komunitatearen zilegitasuna, kapital kultural horretan datzanez. Ondorioz, begirunezko harremanak elikatutako komunikazio-prozesu kulturalean autokontzientzia sortu eta jokabide-estilo iraungarriaren lekuko bilakatzen du. Horrenbestez, txapeldunaren kapital sinbolikoaren matrize-erroa laburbiltzeko honako printzipio hauek darabilzkigu: Bat: sinesgarritasuna eta jabegoa. Bi: elkarkidetza eta talde-lana. Hiru: pertenentzia-moldea eta egokitasuna. Lau: elkarrekikotasuna eta ezberdinen arteko lotura. Bost: eragina eta eragiteko ahalmena; horrek guztiak begirunezko esparrua sorrarazten du. Sinesgarritasuna dario zeren herriz herri ondo irabazitako prozesu sozial komunikatiboaren ondorioa baita, eta ekimen-bide hori bere baitakoa du, egiazko zerbait bere baitan biltzen duen ondare kulturala izaki, horren adierazlea da. Jabegoa, zeren, autokonfiantza eta jarrera sortzaileak iturburua eta oinarri ditu. Elkarkidetza, kidetasun eta talde-lanaren ondorioa denez, bertsolarien lan-talde osoa esan-ekinak ezaugarritzen du. Elkarrekikotasuna, komunitate-harremana bi norabideko uhin komunikatiboan elikatzen du, *feed-back-*a elikatuz eta belaunaldi zein pentsaera ezberdinak harremanetan jarriz. Eraginarena, eragitea eta persuaditzea baititu helburu, emozioak eraginez eta bizipenetik elikatuz komunikazio-prozesu harremana suspertuz. Horrela, komunitateak egin duen onarpenean, txapelduna, maila bateko kapital sinbolikoaren jabetza bereganatzen duen adierazlea da; jabetza-kapital horrek belanauldi-transmisio bidez legatako ondasun kulturala «objektibizatu» eta ezagutza kulturalaren garraiatzaile agerikoa komunitatearen begietan biziarazten du, adierazpen artistikoak eta ezagutza kulturalak bat egiten duten gurutze-bidean. Eremu sinboliko horren eraginean, txapeldunaren transmisioaren belaunaldi-aldaketak komunikazio-estilo bat ezarri ohi du, txapeldunak ordezkatzen duen gainkargaren iraungarritasuna, komunitatearen iruditegian balio irabaziaren balioespena berresten duenez; izan ere, sinesgarritasuna, talde-lana, egokitasuna, eragingaitasuna eta jarrera-sortzailea, guztiak baitaratzen baititu; jarrera estetikoaren eta erro kulturalen uztarduran legitimazio-ondare bat biltzera datorren adierazlea kapital sinbolikoaren metatzaile agerikoa eta gardena da, komunitatearen iruditegia eguneratu eta berrindartzeko eragile adierazlea. ## **9. Esanguratze sinbolikoa** Lurralde-unibertso horretan hautemandakoa, ikusitakoa, entzundakoa, sentitutakoa esangurazko eremu baten mugatzailea da, zentzu-sorrarazle bat, sentimendu sakon baten arrastoa uzten duen urratsa. Gertakari sozial hori estimulu indartsua da, komunitateak identifikatu eta aintzatetsi egin baitu bere jokamoldean. Halaber, bizi izandakoa, memoria kolektiboa eguneratzera datorren gertaera soziala da, tradizio baten iturritik berridazten ari delarik. Hortaz, memoriak, prozedura antzekoekin harremanetan jartzea eragiten duenez, mekanismo irudikatzaileak pitzaraz ditzake (*irudikapen kontzeptuala*). Irudikapen horren sorreran ebokazio metaforikoaren poetika oroimenak eragin dezakeen mekanismo sinbolikoa da. Prozedura horretan memoriaren ezagutza-bideak iragana eta oraina lotu ahal izango ditu eragin emotiboa arakatu eta etorkizunari begira jartzeko. Ezagutza maila hori, geroa eraikitzeko abiapuntua da, Dan Sperberg-ek (1978) «*dispositibo sinboliko*»20 deritzan mekanismoa. Sperberg-ek (1978) bi ezaugarri eransten dizkio sinbolismo kulturalari: *hautatasuna* eta *norabidea.* Hautatzen den ekimen moduan, ekimen performatiboaren ezaugarritzea ez da nolanahikoa, aurrez ondo pentsatuta behar duena baino, duen eraginkortasunean arrakastatsua izan dadin. Norabideari dagokionez, sortu nahi den eraginean eraginkortasuna bilatzen duenez, komunikazio-prozeduraren sormenezko baldintzak oso garrantzitsuak izango ditu, helburua bete eta ebokazio-bidea urratuko bada. Beraz, ebokazio/gogoramenaren poetikak memoriara ekarritako edukietan berebiziko garrantzia du bizi izandako emozioen eraginak ahalbidetzen duenez esparru hori, mekanismo sinbolikoaren eragiketa multzoen prozedura suspertuz. Suturaeraginean *afektibitatea* eta *memoria* indar-biltzaileak direnez, norbanakoa eta taldea loturan jarriz oraina eta iragana harremanetan jar litezke koletiboaren zauriminen sendagarri, batura bat irudikatu eta gertakari kolektiboen antolaketan eraginez. Azken akaberaren prezeptu ia liturgikoak bete ondorenean, espazio hutsa irudikatuko da, hautsetara birrindua, *hauts*, oholtza hutsik, agurren ondoren jendetzak espazioa hustu duenean, *huts,* beste behin hutsaren gabezia, hutsartea da. Ikur adierazlearen, presentzia/absentzia, indarra/indarrik eza, betea/hutsa, denbora aurrera berriz ere bete ahal izateko grinaren bultzatzailea. Hustu ondorenean ezerezera murriztua gelditu da, milaka lagunen lotunea izandako *Bilbao Exhibition Center* erraldoia. Eraiki eta deseraiki, eratu eta desegin. Eraldaketa hori dago *bete eta huts* espazio estetikoaren harremanen dialektikan. Eszenifikazio hau agoraren eszenan dakusagu, kultura-oinarrian dagoen ahozkotasun-muinak sormenezko <sup>20.</sup> Dan Sperber-ek (1978) *imput*-a fokatzeko joerak nahiko unibertsalak jotzen ditu, ez baina sorrarazten dituzten ebokazio/gogoramenak. Ebokazio erresonantzia testuinguruaren loturan sortzen direnez, giza talde bakoitzak bere-bereak ekoitzi egin ohi ditu, ondorioz memoria elikatu eta iruditegi kolektiboa eguneratu/ biziberritzera datoz. espazioa eraiki baitu deskribatutako marko beregainaren eraginkortasun sinbolikoan. Denbora aurrera, espazio huts hori berriz ere ibilbide kulturalaren dinamika suspertzailea izango da, *hutsa* bete, hustu eta bete, berreraiki eta irudikatzeko, eta beste behin indarrez plazaratu ahal izateko, hitzaren balio soilean, plazaz plazako herrietako jardunetik bidea eginez. Ekimen performatiboaren marko eszenikoan, *polis*-a biltzen duen «agoran», narrazio baten «berridazketa» eraginezko ibilbide kulturalaren aztarna nabaria da. Halatsu, eragindako huts horren sorrerak babesgune kulturala era dezake, bertan irudikatu den narratiba kulturalaren balio atxikien ispilu. Hizkuntzaren «plazerean, jolasean eta maitasunean» garatzen den eremu kulturala hitzaren eremu eraldatzailea da, eta egungo gizarte kulturalean gizarte-gaiekin loturan esangurazko proiekzio gisa azaleratzen da, tradizio baten iturritik elikatzen ari den berezko eremu eguneratu eta eraldatua, errealitate sozialaren isla, eta eraikuntza sozialaren ondorioa. Narratiba bat izendatzen duen gune bat plazaratzera datorren eremu ekoizlea. Hori da espazio-denbora propioa irudikatzeko eta zehazteko joera duen herri baten beharra, egituraketa horrek batasun bat eta bereizgarritasun bat ematen baitizkio giza bizitzaren eremu zabal bati. Halatsu, Txapelketaren ibilbidea, zentzuekoizpenaren ibilbidea ere badenez, aldiro-aldiro eraberritzen den espazio-denbora *bete*aren agerkari soziala dela ulertzen dugu, halaber, esangura kulturalak baitaratzen dituen gertakari soziala ibilbide kulturalaren mugarrian. Egungo kultura-bide ñabarrean, «bidegurutzea» eta «bilgunea» izendatzen duen proiekzio sinbolikoa. ## **Ondorioak** Dimentsio sozialaren eraldaketak diskurtsoan (berbaldien analisia) eta ikonizazioan islatzen direnez, hitzaren eremu diskurtsiboa sakondu liteke zehatzago, diskurtsoaren eta aldaketa sozialen arteko uztardurak eginez eta bertsoaldietan islatzen direnez. Eremu hori ekoizlea da, zentzu-ekoizpena eragiten duelarik, gai sozialak ikuskera zehatzago baten arabera harilkatzen eta ehuntzen doazelako. *Norabidea* eta *hautatasuna* gizarte-aldaketaren itsasargi azaleratzen dira berezko espazio-denbora irudikatzeko beharra asebetetzera datorren eremu sinbolikoan eraldaketa kulturala eta ideologikoa goiargituz. Eremu hori, gizabanakoa kultura baten barruan kokatzeko ahalmena erakusten duena izanda, zentzugintza (ikuskera, ideia filosofiko, balio sozial) antolatzailea da, «unibertso sinboliko»aren gordailu, hizkuntzaren unibertsoan eta ahozkotasunaren sustrai kulturalaren ardatzean, izatezko bide-sortzailean jarraitutasuna irudikatzen duen gunea, fikzio- eta kreazio-espazioa. Errepresentazio-gune horrek darabilen poetikak ebokazioari norabidea ezartzen dio, epe luzera, sinbolikak bere-bereak dituen ibilbideak oroimenean eraiki ditzakeenez. Eraikuntza-deseraikuntza bideak utzitako urratsean memoria kolektiboaren biltegiak baitaratzen duen ondasun kulturala pitzarazi eta balio kultural eraberrituak ispilatzen ditu susperraldi eraginean. Ondasun hori, «kapital» kulturala da. Beraz, orainaldiaren bizipenetan itsatsita datorren *mekanismo kontzeptual*aren gisakoa uler liteke (Sperber,1978) kontzeptu narratiboa iraganeko loturasokan biziberritu eta etorkizunari begira jartzeko. Hizkuntza-muinak gordetzen duen oroimen kulturala, aurrez utzitako beste oroimen-arrastoekin loturan dagoenez, memoria berreraikuntza eguneratu eta orainaldia biziberritzeko eraginak dituen ezagutza kulturala da. Aurretiko eraikuntzen berreraikuntza, berreraikuntza eta deseraikuntza prozesu bidearen urratsa. Ardazten diren «buruko kulturalak» garrantzi handikoak dira: horien balio oinarriak logika kulturalaren ardatzak dira, hots, lurraldea eta hizkuntza erdigunean daude; berdin gaien norabide soziala gizartearen diskurtsoaren norabidearekin loturan. Baita eszenaratzea, estetika, irudia, estiloa, horiek batera nortasun-iturri den jarrera kulturala erakusten baitute. Buruko guztiak, epe luzeko memorian biltegiratutakoarekin harremanetan eguneratzen diren eduki eraldatzaileak dira gizarte-balioen loturan. Dispositibo sinbolikoaren eguneratze-prozesu honetan herriarekiko lotura edo *feed-back*-aren eragina beharrezkoa da egoki eguneratzeko. Horrenbestez, esandakoetan oinarrituta, hauxe ondorioztatzen dugu: - 1. Deskribatutako eremua egungo kultura-dinamikan errealitate sozial baten adierazlea eta laburbiltzailea denez, mugarri kultural eta baliabide indartsua da. Ondorioz, kultura-kapitala baitaratzen duen gune sinboliko indartsua da. - 2. Eremu horretako diskurtsoaren norabideak aniztasuna eta elkarbizitza onartze-prozesutik elikatzen ditu, betiere, hizkuntza eta lurralde ardatz egituratzaileetan, ondorioz, nortasun kulturalaren eraikuntzaren balio oinarriak erakusten ditu. - 3. Eremu hori «bilgune» partekatu eta onetsiaren espazio-denbora eraldatua da, narratiba identitarioa elikatzera datorren bidegurutze estrategikoa, pertenentzia-molde bat bizipenezko susperraldian iragar baitezake. Gune sortzaile horrek irudikatzen duen identitatea, «performatiboa» den neurrian, esanekinak ezaugarritzen du, eraikitzen eta berreraikitzen ari baita eta identitate-osaketan komunitatea irudikatzeko modu berri baten alde egiten du. - 4. Ordena sinbolikoa zentzu-ekoizpenaren antolatzailea da, etengabe birsortzen den dimentsioari mamia, jarrera eta nortasun kulturala daramazkiolarik. Ondorioz, aldiro biziberrituz eta eguneratuz indartzen den narratiba kulturalaren arrasto identitario eta ekoizlea da. - 5. Irudikatzen den izate hori, iraupen txikien segida gisa ulertua, sorbide baten bilgune gisakoa azaleratzen da. Ondorioz, narratiba kultural baten izendatzailea, izanak izenarekin loturan jartzen duen lotunea plazaratzen baitu, sorbide horri jarraitutasuna emanez, denboran iraunarazi egiten duenez - 6. Sortzaile izateko behar den irudimena memoriaren bidetik eratorria denez, batak bestea elikatzen du. Memoriak, fikzioaren prozesu sortzailearekin elikatzen denean, esan-ekinari norabide bat ezartzen dio, beraz, fikzioaren erabilera sortzailea, iragana eta oraina biziberritzeko prozesua da; fikzioan irudikatutakoa alegiazkoa denez eta, «izan»en eta «izatera iritsi»ren arteko mugetan kokatzen denez, muga horietan irudikatzea behar-beharrezkoa izango da izatearen bidean iruditegiaren eta giza ekintzen arteko harremanen berrelikadura etengabea suspertuz. - 7. Errealitate sozialaren antolaketa harreman sinbolikoen araberakoa dela ulertzen dugu, hortaz, bilgune horretan metatutakoa errealitate sozial zabalagoaren baitaratzilea da, hau da, pertsona zein interes sozial zehatzez osatutako errealitatea. Ondorioz, oso garrantzitsua da diskurtso berriak eta irudi berriak elkarrekin irudikatzea, itxaropenaren elikagai, errealite berriak elkarrekin sortu ahal izateko. - 8. Bertsolaritza herrian ondo txertatutako ekoizpen kulturala da eta merkatulehian arrakasta zein onarpen sozial handiaren ondorioz, nortasunaren eremuko gizarte-lehia sinbolikoan jokatzeko kapital kultural esanguratzailea da, mami handikoa denez. - 9. Bertsolaritza identitate-praxiarekin lotu dugu hemen, hots, nortasun-emailearen ezaugarriak baitaratzen dituenez: testuinguru bat edota lurralde bat, hizkuntza bat, iragan bat, identitate eraberritzailea irudikatzeko kapitala (aritzetik eraikiz eta izaten azalduz). - 10. Gaur, emakumeak irabazitako esparru kultural horrek pentsabide eta ekinbide psikosozial berriari atea ireki/zabaldu egiten dio, transmisioaren eraldaketan emakumea erdigunean kokatu eta balio handiko eraldaketa eraginez. # **Bibliografia** Auge, M. (1992): *Espacios del anonimato: Lugares y no lugares*, Gedisa, Bartzelona. Arriaga Landeta, M. (1994): "Identitate kolektiboak. Berauen analisirako zenbait ohar", *Uztaro,* **12**, Bilbo,135-142. Arraiza, E. (1995): "Eusko kultur gaiak", *Uztaro,* **13**, Bilbo, 35-52. Apodaka, E. (2007): "Kultura eta identitatea. Ikuspegi psico-soziologikoa", *Euskal Herria ardatz,* UEU, Bilbo, 95-187. Bateson, G. (1989): "Qué es pues una metáfora"? *El temor de los angeles,* Gedisa, Bartzelona,182-198. Berger eta Luckman (1984): *La construcción social de la realidad,* Amorrortu, Buenos Aires. Bordieu, P. (1997): *Razones prácticas: Sobre la teoría de la acción*, Anagrama, Bartzelona Bauman, Z. (2002): *La cultura como praxis*, Paidos, Bartzelona, 9-94. Chantal, M. (1998): *La razón estética*, Alertes, Bartzelona. Dan Sperber, (1978) *El simbolismo en general*, P. cultural, Bartzelona. –––––––––––––, (1989), *"*Es preracional el pensamiento simbólico?", in M. Izard eta P. Smith, *La función simbólica*, Jukar, 17-43. Del Valle, T. (1985): *"*Analisis simbólico de la fuerza*", Mujer vasca. Imagen y realidad,* Anthropos, Bartzelona,175-190. –––––––––––––, (1987): "La liminalidad y su aplicación al estudio de la cultura vasca", Kobie, Bilbo, 7-12. –––––––––––––, (1996), "Nortasuna, memoria eta botere-jokoak", *Uztaro*, **17**, Bilbo, 47-57. Durkheim, E. (1982): *Las formas elementales de la vida religiosa*, Akal, Madril. Durand, G.(1981): *Las estructuras antropológicas de lo imaginario,* Taurus, Madril, 329-390. Eco, U. 1977 (1981):*Tratado de semiótica general*, Lumen, Bartzelon, 69-94. –––––––––––––, (1992): *Los límites de la interpretación*, Lumen, Bartzelona, 160-178; 215,233. Fernandez, J. (1973): "Analysis of Ritual: Metaphoric correspondences as the Elementary Forms", Reprinted from Science, volume 182, 1366-1367. Geertz, Clifford. (1998):"Deskribapen trinkoa: Kulturaren teoria interpretatibo bateruntz", *Ankulegi, Antropologia aldizkaria*, 93-116. –––––––––––––, (1973) : *La interpretación de las culturas*, Gedisa 2005, Bartzelona. Hernandez, J. M. (2008): "Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik", *Bat, Soziolinguistika aldizkaria*, **69**, 27-42. Hobsbawm eta Terence Ranger, (1983): *La invención de la tradición*, Ranger. Huici Urmeneta, V.(2007): *Espacio tiempo y sociedad*, Akal, Madril. Irigaray, J. (2005): *Bertsolari aldizkaria*, **60**, Andoain, 337-244. Leach, E. (1989): *Cultura y comunicación. La lógica de la conexión de los símbolos*, Siglo XXI, Madril, 111-118. Levi-struss, C. 1996, (1958): "Eraginkortasun sinbolikoa", *Antropologia estrukturala,* Bilbo, Klasikoak, 211-229. Larrinaga, A. (2002): "Kulturaren botere sinbolikoa, Euskal intelligentsia akademikoaren premiari buruzko gogoeta", in askoren artean, EHU 2021, EIRE Bilbo, 384-394. Lotman, I. (1998): *La semiosfera.Semiotica de la cultura, del texto, de la conducta y del espacio*, Catedra, Madril. Maffesoli, M. (1990): *El tiempo de las tribus*, Ikaria, Bartzelona. Miranda, B (1989): "Identidad colectiva y reproducción simbólica", in A. Perez-Agote (arg), *Sociologia del nacionalismo,* UPV-EHU, 247-251. Kristeva, J. (2001): *Semiótica,* Fundamentos, Madril, 7-52. Turner, V. (1988): *El proceso ritual*, Taurus, Madril, 21-52. –––––––––––––, (1990): *La selva de los símbolos,* Siglo XXI, Madril. Van Gennep, A. (1986): *Los ritos de paso*, Anagrama, Bartzelona, 20-35. Zulaika, J. (1985): *Bertsolaritzaz bi saio*, Bertsolari liburuak. –––––––––––––, (1990): "El bertsolari: improvisación y argumento de imágenes", *Violencia vasca. Metáfora y sacramaneto,* Nerea, Madril, 239-269. –––––––––––––, (2008): "Etnografias del deseo: Bases teóricas", Donostian XI Antropologia Kongresua, 247-284.
aldizkariak.v1-3-320
{ "domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak", "id": "ikergazte_i_zientzia zehatzak eta natur zientziak_95", "issue": null, "year": "2015", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "i" }
# Sentimenduen analisirako lexikoen sorkuntza ### I˜naki San Vicente eta Xabier Saralegi Elhuyar Fundazioa Osinalde Industrialdea 3, 20170 Usurbil {i.sanvicente,x.saralegi}@elhuyar.com #### Laburpena Testuetan adierazten diren sentimendu eta iritziak automatikoki aztertzeko oinarrizko baliabideak dira polaritate-lexikoak. Euskaraz, horrelako teknologia garatzeko ahaleginak oso urriak izan dira orain arte. Artikulu honetan lexiko horiek modu automatikoan sortzen hiru bide aztertu dira: beste hizkuntzetan dauden lexikoak itzultzea, testu-corpusetatik erauztea, eta WordNet moduko ezagutza base eleaniztunen gainean sentimenduak markatzea. Emaitzek erakusten dute metodo hauek baliagarri direla polaritate-lexiko eraginkorrak hutsetik modu azkar batean eta adituen ahalegin handirik gabe sortzeko. Hitz gakoak: Sentimenduen Analisia, Polaritate-lexikoak #### Abstract Polarity lexicons are a basic resource for analyzing the sentiments and opinions expressed in texts in an automated way. Very little work has been done on this regard for Basque. This paper explores three methods to automatically construct polarity lexicons: translating existing lexicons from other languages, extracting polarity lexicons from corpora, and annotating sentiments in WordNet likeMultilingual Lexical Knowledge Bases. Results show that these methods are useful for creating lexicons from scratch fast and with little effort from human experts. Keywords: Sentiment Analysis, Polarity Lexicons ### 1 Sarrera eta motibazioa Iritzi-erauzketa eta sentimenduen analisiaren motibazioa domeinu komertzial eta politikoak aztertzeko aplikazioen beharretik dator. Aplikazio horien helburua gizartearen sentimendu eta jarrerak era automatikoan jarraitzea litzateke, berri, foro, eta abarren bidez. Zein da gizarteak Ukrainiako gatazkari buruz duen iritzia? Zein da jendeak marka batekiko duen harrera? Eta modelo zehatz bat kaleratu ondoren? Testuetatik abiatuz iritziak eta emozioak identifikatuko lituzkeen sistema bat oso baliagarria litzateke horrelako galderei erantzun ahal izateko. Sentimenduen analisiaren alorrak azken urteetan izugarrizko bultzada izan du, hainbat jardueratan oso interesgarriak baitira, hala nola zaintza teknologikoan, marketin alorrean produktu zein enpresen inguruko iritzia ezagutzeko, pertsonen gaineko izen ona aztertzeko, gai gatazkatsuen inguruko erreakzioak antzemateko, eta abar. Ikerketa-ildo hori azkenaldian horrenbeste hazi izana Web 2.0ren etorrerarekin lotu behar da. Internet berriak erabiltzaileei edukiak sortzeko ahalmena eman die. Orain arte, produktu, erakunde edo gai baten inguruan gizartearen iritzia inkesten eta arreta zerbitzuen bidez bildu izan da, baina horrek erabiltzailea eta enpresaren zuzeneko harremana eskatzen zuen. Erabiltzaileok, baina, ez ditugu bide horiek askotan erabiltzen, askoz ohikoagoa da gure iritzia lagunartean adieraztea. Orain gutxi arte informazio hori eskuratzea oso zaila zen enpresentzako, baina gaur egungo Internetek horrelako informazioa gordetzen du eta eskuragarri jartzen du edozeinentzako. Iritzi-erauzketak datu masa erraldoi horretatik informazioa erauzi eta prozesatzeko aukera ematen du, komunitateak gai zehatz baten inguruan une batean duen pentsamoldea inferitu dezakegularik. Testu-unitate baten polaritatea identifikatzeko baliabide nagusiena polaritate-lexikoak dira. Polaritate-lexikoak hitz bakun edo hitz anitzeko unitateen zerrendak dira, non sarrera bakoitzaren a prioriko polaritatea adierazita dagoen. Horrela, Mandela hil da aste honetan"esaldia, polaritate-lexiko batek "hil"negatiboa dela jasota badu, esaldi hori negatiboa dela ondorioztatu genezake. Tamalez, horrelako lexikoak sortzea ez da lan makala. Eskuz sortzeak kostu handia du, eta lexikoaren estaldura mugatua da. Lan honek polaritate-lexiko horiek sortzeko metodo automatikoak zein erdi automatikoak aztertzen ditu. Gure helburua euskarazko lexikoak sortzea da; horrek, baina, gure aukerak mugatzen ditu, eskura ditugun baliabideak urriak baitira. Ez dugu polaritate informazioa markatuta duen dokumentu multzorik, eta, ondorioz, ezin dugu ikasketa automatikoko estrategiarik erabili. Artikulua honela dago antolatuta: hurrengo atalean polaritate sailkapenaren inguruko literatura laburbilduko da, arreta berezia eskainiz polaritate-lexikoen sorkuntzari. Ondoren, euskarazko lexikoak sortzeko aztertu ditugun teknikak deskribatuko dira. 4 atalak sortutako lexikoen egokitasuna aztertzeko burutu dugun ebaluazioa eta bere emaitzak aurkeztuko ditu, eta azkenik, 5 atalean lortutako ondorioak eta etorkizuneko lan ildoak zehaztuko dira. ### 2 Artearen Egoera #### 2.1 Bi hitz Polaritate Sailkapenaren inguruan Polaritate sailkapenaren inguruko literatura laburpen oso egokiak argitaratu dira (Liu et al., 2012; Pang eta Lee, 2008). Polaritatearen sailkapenari aurre egiteko literaturan proposatutako metodoak bi multzo handitan banatzen dira; Alde batetik, gainbegiratutako metodoak edo adibideetan oinarritutakoak aurki ditzakegu eta, bestetik, ez-gainbegiratuak edo ezagutza linguistikoan oinarrituak. Metodo ez-gainbegiratuak erregela linguistikoetan eta polaritate-lexikoetan oinarritzen dira. Polaritate-lexikoak eskaintzen duen hitz mailako polaritatea baliatuz, esaldi edo dokumentu mailako polaritatea kalkulatzen da. Hurbilpen gainbegiratua polaritatea markatua duen erreferentzia edo entrenamendu corpus batetik polaritate ezberdinak bereizten dituzten ezaugarrien araberako sailkatzaileak ikastean datza. Ikasitako sailkatzaile automatikoa jasotako testu berriei polaritatea esleitzeko gai da. Lagin hori eskuz etiketatzeak suposatzen duen kostu altua ekiditeko asmoz, testuak sailkatuta dituzten iturrietara jotzen da. Horrela, produktu, filma edo bestelako elementuen kritika sailkatuak dituzten webguneetara jotzen da entrenamenduko corpusak biltzera. Ohikoa da Amazon<sup>1</sup> , tripAdvisor<sup>2</sup> edo IMDB<sup>3</sup> moduko webguneetatik lortzea testuak, kritika bakoitzak polaritate sailkapen bat baitu. Metodo gainbegiratuetan oinarritutako estrategia arrakastatsuagoa (Pang et al., 2002),(Chaovalit eta Zhou, 2005) eta literaturan erabiliena bada ere, sistema komertzial askoren nukleoa polaritate-lexikoek osatzen dute. Izan ere, sailkatzaile automatikoak entrenatzeko behar diren datuak domeinu eta hizkuntza ezberdinetan lortzea oso zaila da. Bestalde, lexikoak estrategia gainbegiratuarekin konbinatuz gero emaitzak hobetu daitezkeela frogatu da (Wilson et al., 2005). #### 2.2 Polaritate-lexikoen sorkuntza Literaturan polaritate-lexikoak sortzeko proposamenak hiru multzo nagusitan antolatu daitezke: eskuz sortutako lexikoak (Stone et al., 1966; Taboada et al., 2011), Ezagutza Base Lexikaletan (EBL) oinarritutako metodoak (Kamps et al., 2004; Liu eta Singh, 2004; Kim eta Hovy, 2004; San Vicente et al., 2014) eta corpusetan oinarritutako metodoak (Hatzivassiloglou eta McKeown, 1997; Turney eta Littman, 2003; Mihalcea et al., 2007) . Hizkuntza handietarako eskuz sortutako polaritate-lexiko oso ezagunak daude, hala nola, General Inquirer(Stone et al., 1966), OpinionFinder(Wilson et al., 2005), edo SO-CAL(Taboada et al., 2011). Horiek <sup>1</sup>http://www.amazon.com <sup>2</sup>http://www.tripadvisor.com <sup>3</sup>http://www.imdb.com sortzeko behar diren giza baliabideak oso altuak direla eta, horietako batzuk erdi automatikoki sortuak dira, eta ondoren eskuz zuzenduak. Horrela, dagoeneko hizkuntza baten existitzen diren polaritate-lexiko eta entrenatze corpusak beste hizkuntza batzuetarako berrerabiltzea aztertzen duten lanak ere badaude. Mihalcea et al. eta Perez-Rosas et al. ikertzaileek baliabideak ingelesetik errumanierara 2007 eta espainierara 2012 itzulpen automatiko bidez itzultzea bezalako estrategiak aztertzen dituzte, hurrenez hurren. Lexikoen kasuan atal txiki batek bakarrik mantentzen du polaritatea itzuli ostean. Nabarmena egiten da itzulpen anbiguoak tratatzeko beharra. Corpusetan oinarritutako metodoek, nolabaiteko polaritate anotazioa behar dute lexikoak erauzteko. Bi hurbilpen nagusi daude multzo honetan: lehena, polaritate ezaguna duten hitz batzuetatik abiatuta, corpusetan hitz horien semantikoki antzekoak diren hitzak aurkitzean datza (Turney eta Littman, 2003). Bigarrena, polaritatea markatuta duen corpus batean oinarrituz, positiboenak zein negatiboenak diren hitzen zerrendak lortzea (Saralegi eta San Vicente, 2012) Azkenik, EBLetan oinarritutako metodoen funtsa da polaritate ezaguna duten hazi-hitz multzo txiki batetik abiatuta, EBLak eskaintzen dituen hitzen arteko loturak baliatuz, hasierako polaritate horiek hitz berrietara hedatzea. (Hatzivassiloglou eta McKeown, 1997) lanean hazi-lexiko bat hedatzen dute and/but motako konektoreen bidez. Mohammad et al. lanean tesauro bat baliatzen dute hasierako hazihitz positibo eta negatibo batzuen sinonimoak markatu eta polaritatea zabaltzeko. WordNetek (WN) (Fellbaum, 1998) eskaintzen dituen erlazio semantikoez osatutako grafoetan zehar kontzeptu batzuen polaritatea hedatzea ere oso estrategia erabilia da (Esuli eta Sebastiani, 2006; San Vicente et al., 2014). ### 3 Lexikoak sortzeko metodoak Aurreko ataletan aipatu dugun bezala, polaritate-lexikoak testuen polaritatea detektatzeko baliabiderik garrantzitsuenetako bat dira. Lexiko horiek sortzerakoan, euskaraz aplikatu daitezkeen kostu baxuko hiru estrategia aztertu ditugu lan honetan: (i) beste hizkuntza batean existitzen diren lexikoak euskarara itzultzea edo proiektatzea; (ii) corpusetatik polaritatea adierazten duten terminoak automatikoki erauztea; eta (iii) EBLetan dauden hitzen polaritatea markatzea. ### 3.1 Proiekzioa Polaritate-lexikoak sortzeko aukera zuzena dirudi beste hizkuntza batean dagoeneko sortuta dagoen lexiko bat itzultzea hiztegi elebidunak baliatuz. Estrategia honek, hala ere, bere arazoak ditu; itzulpen prozesuaren ondorioz ematen den kalitate-galerari aurre egin behar dio. Baina, bestalde, baliabide independientea da printzipioz, eta edozein datu-sortaren gainean erabil daiteke, hau da, domeinuarekiko menpekotasunik gabekoa da. Corpusetan oinarritutako lexikoak, aldiz, garatutako corpusaren menpekoak dira, eta, ondorioz, beste domeinu batzuetan aplikatzean errendimendu-galera bat izan lezakete. Proiekzioari dagokionez, gaztelaniazko ElhP olares (Saralegi eta San Vicente, 2013) polaritate-lexikoa itzuli dugu. Itzulpena burutzeko, Elhuyar Fundazioaren gaztelania-euskara<sup>4</sup> hiztegia erabili dugu, 173.931 itzulpen bikote dituena. Gaztelaniazko sarrera bakoitzeko lehen 5 itzulpenak hartu dira Lexpr sortuz. Ondoren, bi adituk euskarazko hitzen polaritatea berrikusi dute, polaritate zuzena anotatuz eta polaritaterik gabeko itzulpenak baztertuz. Ezadostasunak eztabaida bidez konpondu dira Lexprzuz hiztegia lortuz. 1 taulak prozesuan sartutako lexikoen estatistikak ematen ditu. | | #sarrera | #positibo | #negatibo | |-------------|----------|-----------|-----------| | ElhP olares | 5.195 | 1.892 | 3.303 | | Lexpr | 11.413 | 4.934 | 6.479 | | Lexprzuz | 9.299 | 3.911 | 5.388 | 1 Taula: ElhPolar jatorrizko eta itzulitako lexikoen sarrera estatitstikak. Zuzenketa kostua Orokorrean, eskuzko lanari leporatzen zaion arazo nagusia bere kostu altua da. Lan honetan lexikoa eskuz zuzentzeak suposatu duen ahalegina neurtu dugu. Horretarako, bi adierazle hartu ditugu kontutan: <sup>4</sup>http://hiztegiak.elhuyar.eus - Zuzenketa abiadura: minutuko zenbat hitz zuzentzen diren. - Emankortasuna: Polaritate hitzak lortzeko abiadura, hots, minutuko gure lexikoan zenbat polaritatehitz gehitzen diren. 1 Irudiak bi zuzentzaileen arteko batezbesteko zuzenketa abiadura eta emankortasun denborak erakusten ditu, hautagai tarteak adierazita (Corpusetan oinarritutako lexikoarekin alderatzeko, lehen 5.000 hautagaien datuak bakarrik daude irudian islatuta). Osotara, 36 ordu behar izan dira euskarara automatikoki itzulitako lexikoa Lexpr zuzentzeko, hau da, Lexprzuz sortzeko. Horrek esan nahi du minutuko bataz beste 5,3 hitz zuzendu direla. Orokorrean esan daiteke, lan handia exijitzen duela, hiztegi bidezko itzulpenak ez-ohiko ordain asko sortzen baititu, eta horien esanahia hiztegi eta corpusetan bilatu behar izateak zuzentzaileen lana nabarmen moteldu du. #### 3.2 Corpusetan oinarritutako lexikoak Hurbilpen horren oinarrian dagoen helburua da antzematea zeintzuk diren polaritate jakin bateko (positibo ala negatibo) dokumentuetan agertzeko joera duten hitzak. Hitz horiek topatzeko elkartze-neurriak erabili ohi dira (Kilgarriff, 2001; Rayson eta Garside, 2000). Estrategia egokiena litzateke anotatutako corpus bat hartuta adibide positiboa eta negatiboak banatzea. Tamalez, ez dago euskaraz horrelako anotaziorik duen corpusik, eta erdibideko hurbilpen batera jo behar izan dugu, testu subjektiboak eta objektiboak bereizita dituen corpus bat baliatuz. Horrelako corpus bat eraikitzeko estrategia merke bat hartu dugu Berriako artiku bilduma batetik -CBerria- abiatuta: Iritzi-artikuluak subjetibotzat hartu dira, eta gainerakoak objektibotzat (CBerria) (Saralegi et al., 2013). 2 Taulak corpus horren neurriak eta erauzketaren datuak azaltzen ditu. Elkartze-neurri gisa, dokumentu subjektiboekiko hitz lotuenak identifikatzeko, egiantz-arrazoia (LLR) (Dunning, 1993) erabili dugu. Aurretik azaldutako metodologia jarraituz hitz subjektiboak erauzi ditugu CBerria corpusetik, polaritate-hitz hautagaiak alegia. Ondoren, eskuz esleitu zaie polaritatea zerrenda horretatik subjektibotasun neurri altuena duten 5000 hitzei. Eskuzko anotazio hori bi pertsonen artean burutu da, ezadostasunak eztabaida bidez konpondu direlarik. | Corpus | #hitz | #dok | #hitz subj. | #dok subj. | #hitz obj. | #dok obj. | |---------|------------|--------|-------------|------------|------------|-----------| | CBerria | 20.402.121 | 75.892 | 3.810.857 | 13.325 | 16.591.264 | 62.567 | 2 Taula: Berriako corpusaren eta bertatik ateratako datu-sorten estatistikak. Zuzenketa kostua Proiekzioaren kasuan ez bezala, hemen polaritateak hutsetik esleitu behar ditu anotatzaileak, baina, bestalde, hitzak corpus batetik ateratakoak diren heinean erabiliagoak dira, eta, beraz, ezagunagoak eta errazagoak polaritatea anotatzeko. Kostua neurtzeko 3.1 ataleko adierazle berdinak erabili ditugu. 1 irudian bi anotatzaileen denboren batezbestekoak ageri dira. Irudiak erakusten duen moduan, abiadura askoz altuagoan esleitzen da polaritatea LLRren araberako zerrendaren hasierako hautagaien artean, zerrendan aurrera joan ahala zalantzazko kasuak areagotzen baitira. Era berean, zenbat eta aurrerago joan orduan eta polaritate hitz gutxiago topatzen dira LLRk adierazitako subjektibotasunmaila baxuagoa delako. Osotara, 10 ordu behar izan dira CBerria corpusetik erauzitako 5000 hautagaiko zerrenda lantzeko, polaritate esleipena eta zalantzazko kasuen eztabaida barne. Lortutako lexikoak (Lexc) guztira 1.659 sarrera ditu (959 negatibo eta 691 positibo). ## 3.3 EBLetan oinarritutako lexikoak EBLek eskaintzen dituzten lotura semantikoak baliatzea polaritate-lexikoak sortzeko oso estrategia erabilia da literaturan. Gure kasuan, San Vicente et al. autoreek 2014an proposatutako metodoa erabili dugu euskarazko lexikoak sortzeko. Metodo honek hiru elementu behar ditu polaritate-lexiko bat sortzeko: (i) EBL baten grafo errepresentazioa; (ii) informazioa grafoan zehar hedatzeko algoritmo bat; eta(iii) algoritmoa abiarazteko hazi multzo bat, hitz edo kontzeptuak (synsetak). ![](_page_4_Figure_1.jpeg) 1 Irudia: Eskuzko hiztegien zuzenketaren errendimendu datuak. QWN-ppv-k WNen gisako EBL batean dauden erlazio semantikoak grafo baten bidez errepresentatzen ditu. Grafo horretako erpinak EBL kontzeptuak dira eta ertzak kontzeptuen arteko erlazio semantikoak (e.g., sinonimia). Grafo horren gainean polaritate informazioa zabaltzeko Personalized PageRank algoritmoaren Agirre eta Soroaren UKB hurbilpena 2009 aplikatzen da. PageRank algoritmo ezagunak grafo baten erpinen ranking bat sortzen du, erpinek grafoaren egituran duten garrantzian oinarrituz. Jatorrizko algoritmoan erpin guztiak pisu berdinarekin hasieratzen dira, eta aldiz, UKBk erpin batzuek hasieran garrantzia handiagoa izan dezaten ahalbidetzen du. Gure kasuan, polaritate jakina (positiboa edo negatiboa) duten hazi-hitz edo hazi-kontzeptu batzuei pisu handiagoa emanez hasieratzen dugu algoritmoa, eta hala, polaritatearen arabera ordenatutako ranking bat sortuko du algoritmoak. Ondoren, lan honetan erabilitako konfigurazioa azaltzen da. Ematen diren parametroen balioak (San Vicente et al., 2014) lanean ateratako ondorioetatik eratorriak dira. EBL gisa MCR (Agirre et al., 2012) erabili dugu. MCR-ek hainbat hizkuntzetako WNak bateratzen ditu kontzeptu mailan, tartean euskarazkoa. Honek abantaila ematen digu, izan ere, Ingelesezko WNak askoz erlazio semantiko gehiago eskaintzen ditu beste hizkuntzek baino, polaritate informazioa zabaltzeko aukera gehiago ematen digularik. MCRren grafo errepresentazioa sortzean erlazio MCReko sinonimia eta antonimia erlazioak dituzten grafo bana sortu dugu. 2 grafo eta 2 hazi multzo izanda (positibo eta negatiboak) 4 hedapen lortzen ditugu. Amaierako lexikoa lortzeko, hurrengo formula erabiltzen da: $$Lex_{qwn-ppv} = Sinonimia_{pos} + Antonimia_{neg} - Sinonimia_{neg} + Antonimia_{pos}$$ (1) EBLaren beste errepresentazio batzuk erabiltzea badago, esaterako erlazio guztiak dituen grafo bakarra. Sinonimia eta antonimia bidezko grafoek, erlazio gutxiago izanik, hedapen murritzagoa egiten dute alde batetik, baina, bestetik, doitasun handiagoko hedapenak sortzen dira. Haziei dagokienez, hemen ere aukera dugu MCR barruan dauden edozein hizkuntzetako haziak zein kontzeptuak hazi gisa erabiltzeko. Gure kasuan kontzeptuak erabili ditugu. Hasierako hazi-kontzeptu horien multzoa osatzeko, ingelesezko 14 hitz positibo eta negatiboko zerrenda batetik abiatu gara (Turney eta Littman, 2003), eta horien inguruko kontzeptuak bildu ditugu, WNeko erlazio hauen bidez lotutakoak: antonymy, similarity, derived-from, pertains-to and also-see. Hemen ere hasierako hazietatik hainbat pausutara dauden kontzeptuak bildu ditzakegu. Gure kasuan gehienez ere 8 pausuko distantziara zeuden kontzeptuak bildu ditugu. Metodo honekin lortutako lexikoak (Lexqwn−ppv) 1.132 sarrera ditu, 565 positibo eta 567 negatibo. ### 4 Ebaluazioa Hiztegien ebaluazioa burutzeko gainditu beharreko oztopoak ez dira gutxi. dokumentu edo esaldi multzo etiketaturik ez izateak sailkapenean oinarritutako ebaluazio estrintseko bat burutzeko ezintasuna dakar, eta ez dago eskuz sortutako euskarazko polaritate-lexikorik, beraz ebaluazio intrintsekorik ere ezin burutu eskuz lagin bat aztertzen ez bada. Azkenean, ebaluazio estrintseko baten alde egin dugu. Horretarako testerako esaldi multzoa guk markatu dugu. 4.1 atalak deskribatzen du datu-multzo horren sorrera. Polaritatea sailkatzeko batez besteko polaritatea hitzen kontaketa bidez kalkulatzen da. Oso sistema sinplea da, baina, gure helburua lexikoen egokitasuna aztertzea izanik, beste aspektu batzuk kontutan hartzen dituzten sistema aurreratuagoak erabiltzea baztertu da. Horrela, erregeletan oinarritutako sailkatzailea inplementatu dugu. Sailkatzaileak t testu baten polaritatea kalkulatzeko Leu polaritate-lexiko baten informazioa hartzen du oinarritzat. Testu osoaren subjektibotasun maila testuko hitzen polaritateen batezbestekoa da, 2 ekuazioak adierazten duen moduan. $$Pol(t) = \sum_{w \in t} bal(w) / \#w \tag{2}$$ non bal(w) = Leu(w) w hitzak polaritate-lexikoan duen polaritatea den (-1 ala 1) eta #w t testuaren hitz kopurua den. P ol(t) > 0 balio batek testua positiboa dela adierazten du, P ol(t) =< 0 balio batek aldiz negatiboa. #### 4.1 Test datuak Testerako esaldiak bi domeinutatik hartu ziren: domeinu periodistikotik (Gara eta Berria egunkarietatik) eta musika kritiken domeinutik (Gaztezulo aldizkaritik). Guztira 193 esaldira bildu eta polaritatearen arabera anotatu ziren: positiboak eta negatiboak. Polaritate neutroa zutenak baztertu ziren. | Domeinua | Positibo | Negatibo | Guztira | |-----------------|----------|----------|---------| | Musika kritikak | %87,27 | %12,73 | 55 | | Kazetaritza | %25,36 | %74,64 | 138 | | Guztira | %43 | %57 | 193 | 3 Taula: Ebaluaziorako datu-sorten estatistikak. #### 4.2 Emaitzak 4 Taulak erakusten ditu lexiko ezberdinek lortutako emaitzak datu-sorta ezberdinetan. Doitasun (Acc.) eta kategoria bakoitzaren araberako Fscore (Fpos/Fneg) neurriak erabili dira lexiko bakoitzaren errendimendua neurtzeko. Emaitza aztertzen baditugu, corpusetan oinarritutako lexikoak lortzen ditu emaitza onenak neurri eta datu-sorta guztiei dagokienez. Espero bezala eskuz zuzendutako lexikoek guztiz automatikoek lortutako emaitzak gainditzen dituzte. | Lexikoa | #sarrera | Kazetaritza | | Musika kritikak | | | Osotara | | | | |----------------------|----------|-------------|------|-----------------|------|------|---------|------|------|------| | | | Acc. | Fpos | Fneg | Acc. | Fpos | Fneg | Acc. | Fpos | Fneg | | Lexpr (Itzulpena) | 11.413 | 0.63 | 0.41 | 0.73 | 0.62 | 0.73 | 0.32 | 0.63 | 0.57 | 0.67 | | Lexprzuz (Itzulpena) | 9.299 | 0.6 | 0.47 | 0.68 | 0.73 | 0.83 | 0.35 | 0.64 | 0.63 | 0.64 | | Lexc (Corpus) | 1.659 | 0.75 | 0.5 | 0.84 | 0.78 | 0.86 | 0.5 | 0.76 | 0.7 | 0.8 | | Lexqwn−ppv (EBL) | 1.132 | 0.67 | 0.21 | 0.79 | 0.22 | 0.25 | 0.19 | 0.54 | 0.23 | 0.68 | 4 Taula: Datu-sorta ezberdinen gainean sortutako polaritate lexikoek lortutako asmatze tasak, polaritate kategoria bakoitzeko zehaztuta. Musika arloko emaitzetan, nabarmentzekoa da esaldi negatiboen sailkapenean orokorrean izan den errendimendu baxua. Hau azaldu daiteke, batetik, esaldi negatiboen kopuru oso txikia delako (7), eta, bestetik, esaldi horiek aztertuta, ikusi delako hitzen polaritateaz kanpoko beste fenomeno linguistiko batzuk erabakigarriak direla polaritatea zehazterakoan. Halaber, aipatzekoa da Lexqwn−ppv lexiko automatikoaren emaitza kaxkarra. Bere errendimendua oso baxua izan da bereziki esaldi positiboen kasuan. Kazetaritza arloko emaitzei erreparatzen, espero gabeko emaitza bat izan dugu, izan ere, itzulitako lexikoen artean, Lexprzuz zuzendutako lexikoak emaitza okerragoak ditu Lexpr zuzendu gabekoak baino. Emaitzek erakusten dute esaldi negatiboen detekzioan dagoela gakoa (Ikus 4 taulan Fneg zutabea). ### 5 Ondorioak eta Etorkizuneko norabidea Lan honetan euskarazko polaritate-lexikoak sortzeko hiru bide aztertu ditugu: beste hizkuntzetako lexikoak proiektatzea; corpusetatik erauztea eta EBLetan oinarrituta hutsetik sortzea. Domeinu orokorreko lexikoak sortu dira, eta, hala, beren egokitasuna bi domeinutako datuen gainean ebaluatu da. Lortutako emaitzen arabera, metodorik egokiena hiztegiaren errendimenduari dagokionez, corpusetan oinarritutako lexikoen erauzketa erdi-automatikoa litzateke. Gainera, metodo horrek eskatzen duen eskuzko ahalegina ez da oso handia (10 ordu). Lexikoa oso handia ez bada ere, corpusetan oinarritua egoteak hitz subjektibo erabilienak barne hartzen dituela bermatzen du metodoak. EBLetan oinarritutako metodo erabat automatikoak emaitza global okerrenak lortzen ditu, musikakritiken alorrean duen errendimendu baxuagatik. Hala ere, albisteen alorrean itzulitako lexikoek baino emaitza hobeak lortzen ditu. Kontutan izanda kostu baxueneko metodoa dela aintzat hartzeko alternatiba da. Halaber, ikusi dugu euskarazko WNak ez duela adjektiboen informaziorik apenas. polaritatearen detekzioan adjektiboak oso garrantzitsuak dira, eta beraz, gure ustea da lortutako lexikoen kalitatea nabarmen hobetuko litzatekeela informazio hori edukita. Interesgarria litzateke eusWN euskarazko adjektiboekin aberasteko bideak aztertzea. Azkenik, itzulitako lexikoa da aztertutako metodoen artean lan gehien eskatzen duena (36 ordu), eta gainera emaitzek ez dut eskuzko lan horren onura garbirik erakusten. Emaitzak sakonago aztertu beharra dago arazoa non dagoen argitzeko, metodo hau erabat baztertu aurretik. Izan ere, ezin da ahaztu baliabide aurretik metodo honek hiztegi elebidun bat besterik ez duela eskatzen, besteek EBLak eta corpus etiketatuak eskatzen dituzten bitartean. # Erreferentziak - Agirre, Aitor Gonzalez ´ , Egoitz Laparra, German Rigau, eta Basque Country Donostia. 2012. Multilingual central repository version 3.0: upgrading a very large lexical knowledge base. In GWC 2012 6th International Global Wordnet Conference, p. 118. - Agirre, Eneko, eta Aitor Soroa. 2009. Personalizing pagerank for word sense disambiguation. In Proceedings of the 12th Conference of the European Chapter of the Association for Computational Linguistics (EACL-2009), Athens, Greece. - Chaovalit, P., eta L. Zhou. 2005. Movie review mining: A comparison between supervised and unsupervised classification approaches. In System Sciences, 2005. HICSS'05. Proceedings of the 38th Annual Hawaii International Conference on, p. 112c. - Dunning, Ted. 1993. Accurate methods for the statistics of surprise and coincidence. Computational linguistics 19.61–74. - Esuli, A., eta F. Sebastiani. 2006. Sentiwordnet: A publicly available lexical resource for opinion mining. In Proceedings of the 5th Conference on Language Resources and Evaluation (LREC 2006), 417–422, Genoa, Italy. - Fellbaum, Christiane. 1998. WordNet. Wiley Online Library. - Hatzivassiloglou, V., eta K. R McKeown. 1997. Predicting the semantic orientation of adjectives. In Proceedings of the eighth conference on European chapter of the Association for Computational Linguistics, 174–181. - Kamps, Jaap, Maarten Marx, Robert J. Mokken, eta Maarten De Rijke. 2004. Using wordnet to measure semantic orientation of adjectives. In Proceedings of LREC 2004 , Lisbon, Portugal. - Kilgarriff, A. 2001. Comparing corpora. International journal of corpus linguistics 6.97133. - Kim, Soo-Min, eta Eduard Hovy. 2004. Determining the sentiment of opinions. In Proceedings of Coling 2004 , 1367–1373, Geneva, Switzerland. COLING. - Liu, H., eta P. Singh. 2004. ConceptNet: a practical commonsense reasoning toolkit. BT Technology Journal 22.211226. - Liu, Xiaohua, Furu Wei, Ming Zhou, eta Microsoft QuickView Team. 2012. QuickView: NLP-based tweet search. In Proceedings of the ACL 2012 System Demonstrations, ACL '12, p. 1318, Stroudsburg, PA, USA. Association for Computational Linguistics. - Mihalcea, R., C. Banea, eta J. Wiebe. 2007. Learning multilingual subjective language via crosslingual projections. In Annual Meeting of the Association for Computational Linguistics, volume 45, p. 976. - Mohammad, S., C. Dunne, eta B. Dorr. 2009. Generating high-coverage semantic orientation lexicons from overtly marked words and a thesaurus. In Proceedings of the 2009 Conference on Empirical Methods in Natural Language Processing: Volume 2-Volume 2 , 599–608. - Pang, B., eta L. Lee. 2008. Opinion mining and sentiment analysis. Foundations and Trends in Information Retrieval 2.1–135. - Pang, Bo, Lillian Lee, eta Shivakumar Vaithyanathan. 2002. Thumbs up? sentiment classification using machine learning techniques. In Proceedings of the 2002 Conference on Empirical Methods in Natural Language Processing, 79–86. Association for Computational Linguistics. - Perez-Rosas, Veronica, Carmen Banea, eta Rada Mihalcea. 2012. Learning sentiment lexicons in spanish. In Proceedings of the 8th International Conference on Language Resources and Evaluation (LREC'12), ed. by Nicoletta Calzolari (Conference Chair), Khalid Choukri, Thierry Declerck, Mehmet Uur Doan, Bente Maegaard, Joseph Mariani, Jan Odijk, eta Stelios Piperidis, Istanbul, Turkey. - Perez-Rosas, Ver ´ onica ´ , Carmen Banea, eta Rada Mihalcea. 2012. Learning sentiment lexicons in spanish. In LREC , 3077–3081. - Rayson, Paul, eta Roger Garside. 2000. Comparing corpora using frequency profiling. In Proceedings of the workshop on Comparing corpora - Volume 9 , WCC '00, p. 16, Hong Kong, China. Association for Computational Linguistics. ACM ID: 1117730. - San Vicente, Inaki ˜ , Rodrigo Agerri, eta German Rigau. 2014. Simple, robust and (almost) unsupervised generation of polarity lexicons for multiple languages. In Proceedings of the 14th Conference of the European Chapter of the Association for Computational Linguistics, EACL 2014, April 26-30, 2014, Gothenburg, Sweden, 88–97. - Saralegi, Xabier, Inaki San Vicente ˜ , eta Irati Ugarteburu. 2013. Cross-lingual projections vs. corpora extracted subjectivity lexicons for less-resourced languages. In Computational Linguistics and Intelligent Text Processing, ed. by Alexander Gelbukh, volume 7817 of Lecture Notes in Computer Science, 96–108. - Saralegi, Xabier, eta Inaki San Vicente ˜ . 2012. Tass: Detecting sentiments in spanish tweets. In Proceedings of the TASS Workshop at SEPLN . - Saralegi, Xabier, eta Inaki San Vicente ˜ . 2013. Elhuyar at TASS2013. In Proceedings of the Workshop on Sentiment Analysis at SEPLN (TASS2013), 143–150, Madrid. - Stone, P., D. Dunphy, M. Smith, eta D. Ogilvie. 1966. The General Inquirer: A Computer Approach to Content Analysis. Cambridge (MA): MIT Press. - Taboada, Maite, Julian Brooke, Milan Tofiloski, Kimberly Voll, eta Manfred Stede. 2011. Lexicon-based methods for sentiment analysis. Computational linguistics 37.267–307. - Turney, P., eta M. Littman. 2003. Measuring praise and criticism: Inference of semantic oreintation from association. ACM Transaction on Information Systems 21.315–346. - Wilson, Theresa, Paul Hoffmann, Swapna Somasundaran, Jason Kessler, Janyce Wiebe, Yejin Choi, Claire Cardie, Ellen Riloff, eta Siddharth Patwardhan. 2005. OpinionFinder. In Proceedings of HLT/EMNLP on Interactive Demonstrations -, 34–35, Vancouver, Canada. - Wilson, Theresa, Janyce Wiebe, eta Paul Hoffman. 2005. Recognizing contextual polarity in phrase-level sentiment analysis. In Proceedings of the conference on Human Language Technology and Empirical Methods in Natural Language Processing, p. 347354.
aldizkariak.v1-3-143
{ "domain": "giza zientziak eta artea", "id": "ikergazte_ii_giza-zientziak-eta-artea_23", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# **Lehen Hezkuntzako Ikasle Eleaniztunen Euskarari Buruzko Pertzepzioak Translanguaging Testuinguruan. Ikerketa Etnografiko bat** Eider Saragueta Garrido1 , Jasone Cenoz Iragui<sup>1</sup> eta Durk Gorter<sup>2</sup> 1 Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU 2 Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila. Ikerbasque. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU eider.saragueta@ehu.eus ## *Laburpena* Ikerketa etnografiko hau translanguaging pedagogian eginiko esku-hartze batean oinarritzen da, azpimarra euskararen erabileran eta euskarari buruzko jarrera zein iritzietan eginaz. Ikerketa gauzatzeko erabilitako planteamendu teorikoa "Focus on Multilingualism" izan da, Cenoz eta Gorter (2011, 2014) ikerlariek garatutakoa, zeinak ikerketan eta irakaskuntzan hizkuntzen ikuspegi holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen duen. Metodologia berriz, gela etnografian oinarritu da, datuak behaketa, talde eztabaida eta galdetegien bidez jasoaz. Informazioa EAEko ikastetxe publiko bateko L.Hko 5. eta 6. mailako ikasleen artean bildu da eta Atlas.ti bidez aztertu. Eskola kokatzen den herrian euskararen erabilera apurka gora doa eta ikerketako lehen zantzuen arabera ikasleak euskararen egoeraz jabe dira, hala ere desoreka nabari da ikasleen euskararen erabileraren eta honen inguruko jarreren artean. Hitz gakoak: hezkuntza eleaniztuna, euskara, translanguaging, hizkuntza, gela etnografia, kontzientzia linguistikoa. ## *Abstract* *This ethnographic research study is based on a translanguaging intervention and focuses on multilingual students' perception and practices related to the minority language. The theoretical approach adopted in order to accomplish this study is "Focus on Multilingualism" developed by Cenoz & Gorter (2011, 2014) and highlights the need to adopt a holistic approach in research and teaching of languages in the school context. The methodological approach is based on classroom ethnography and data have been collected through observations, interviews and questionnaires. The information gathered, in a group of primary students (fifth and sixth grade) from a public school of the BAC, has been categorized to analyze it in depth by Atlas.ti. Gradually the use of the minority language is increasing out of the schooling area; furthermore students' are linguistically aware of the situation of the minority language, however preliminary results of the investigation suggest that there is a mismatch between the actual use that multilingual students make of the minority language and their beliefs about its use.* *Keywords: multilingual education, minority language, translanguaging, language awareness, classroom ethnography.* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Euskaldunen artean ohikoa da euskararen inguruan solasean aritzea; euskalkien arteko berezitasunez, edota euskaren egoeraz. Baina bada azken urteetan, hiztunei ez ezik, instituzioei ere kezka sortu dien afera bat, euskararen erabilera. Soka horri tiraka, horren inguruko ikerketa egiteko nahia sortu zen. Ikerketa honek zehazki, ikasle eleaniztunek euskararen inguruan dituzten iritzi eta jarrerak aztertzen ditu. Gainera, euskararen egoerari buruz ikasleek dituzten usteetan ere sakondu da. Azkenik, hizkuntza horren erabilera ere aztergai izan da. Beraz, ikasleek euskararen egoerarekiko dituzten pertzepzioak, horiek hizkuntza gutxituarekiko dituzten jarrerak eta horien euskararen erabilera, izan dira ikergaiak. Lan hau egikaritzeko, gela barneko etnografia erabili da, eta horretarako baliatutako metodologia, kualitatiboa izan da. Testuinguruari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publiko batean gauzatu da ikerketa, zeinak "translanguaging" pedagogian oinarritutako esku-hartze batean parte hartzen zuen. Kontuan hartuz hezkuntza eleaniztunaren inguruko aurrekariak, eta egungo egoera, ikerketa honek ekarpen aipagarria egiten dio goraldian dagoen paradigmari, zeina "Focus on Multilingualism" bezala izenda dezakegun. Gainera, "translanguaging" bezala ezagutzen den fenomenoaren garapenari ere ekarri handia egiten dio. Jarraian azalduko ditugu, ikerketa honen inguruko xehetasun gehiago. ## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Eleaniztasunaren arloak, ohituraz, hizkuntzak konpartimentu iragazgaitzat hartu ditu, ezaugarritze horrek, hizkuntzak modu isolatuan aztertzea ekarri du, beste hizkuntza batzuen eragina edo erabilera interferentziatzat joaz. Ikertzeko ikuspuntu hau, "elebakar" bezala ezaguna da, eta egun, zabalduena da hezkuntza eleaniztunen ikerketetan. Hala ere, beste ikuspegi bat urgaineratzen ari da honako ezaugarriekin: - 1. Handituz doa eleaniztasunaren inguruan ikerketa egiteko interesa; ez soilik bigarren hizkuntzara mugatzen dena, baizik eta hizkuntza gehiago eta horien arteko harremanak aztertzen dituena. Jakin-min hori, jendartean nabarmentzen ari den eleaniztasunak eragin du, baita hizkuntza gutxituen erabilerak, biztanleriaren mugikortasunak eta globalizazioak ere. - 2. Hiztunen errepertorio linguistiko osoaren ezagutza izatea; hau da, gehiago jakitea, pertsona eleaniztunak komunikatzeko erabiltzen duten errepertorio linguistikoko baliabideei buruz, zeinak ez diren, hizkuntza bakar batera mugatzen.(Canagarajah, 2007) Ikertzeko ikuspuntu horrek, eskola eleaniztasunean oihartzuna du, baita bigarren hizkuntzen ikas eta irakaskuntzan ere. Horregatik kontsideratu daiteke, goraldian dagoen paradigma horrek, aurrekoa zalantzan jartzen duela. Kramsch (2012:107) adituak deritzo ekarpenak iraultzaileak direla: "This is revolutionary, as it puts into question the whole monolingual foundation of theoretical and applied linguistics". Aipatu paradigmari erreferentzia egiten dionik ere bada, esaterako "The Multilingual Turn" (May, 2014) edo Cenoz eta Gorter (2011, 2014) adituek garatu eredua. Azken eredu horrek, ikuspegi osoa edo holistikoa hartzeko beharra azpimarratzen du, dela ikerketan, dela hizkuntzen irakaskuntzan, beti ere testuinguru eleaniztunean. Eredu honen dimentsioak hiru dira: 1. Hiztun eleaniztuna. Ikuspegi tradizionalak, hiztunek hizkuntza bakoitzean dituzten konpetentziak banaka aztertu ditu. Ikuspuntu honek ez bezala, "Focus on Multilingualism"-ek, hizkuntza askotariko hiztun elebakarra, eta hiztun eleaniztuna bereizten ditu. Izan ere, azken honek dituen konpetentzia eta hizkuntzak erabiltzeko moduak, nabarmen bereizten dira, hizkuntza askotariko hiztun elebakarrarekin alderatuz. - 2. Hizkuntz errepertorio osoa. Hizkuntzak banaka irakatsi edo ikertzeko ikuspegia ordezkatzen da, hizkuntzak batera irakatsi edo ikertzeko, eta horrela, hiztunak duen "translanguaging" ezaugarria kontuan hartzen da. - 3. Testuinguru soziala. Aintzat hartzen dira bai sormena, bai baliabide eleaniztunak, eta baita baliabide multimodalen erabilera ere, eta bere aplikazioa eskola testuinguruan. "Focus on Multilingualism" ikuspuntu honetan, esan daiteke sortzen ari den paradigmaren kontzeptu izarra "translanguaging" dela. Azken honen iturburua, Gales herrialdeko hezkuntza elebidunean kokatzen da (Lewis; Baker eta Jones, 2012a ). Estrategia didaktiko bat da, zeinak bi hizkuntz desberdinetako input eta outputa elkartzen dituen, kasu honetan ingelesa eta galesa. "Translanguaging" kontzeptua garatzeak, ez du soilik estrategia didaktikoak bere gain hartzea ekarri, baizik eta bat-bateko jardute komunikatiboak bereganatzea ere ahalbidetu du; eta azken horiek hiztun eleaniztunen ezaugarri dira. (García eta Sylvan, 2011). Gai honen inguruko ikerketa gehienak, "translanguaging"-en ezaugarri batean zentratu dira, edo estrategia pedagogikoan (Lewis; Baker eta Jones, 2012a), edo bat-batekoan (Creese, eta Blackledge, 2010). Ikerketa hau bi dimentsioez arduratuko da, hizkuntzaren kontzientzia metalinguistikoa nabarmenduz eta hizkuntzen erabilera zein irakaskuntza elkarlotuz, testuinguru eleaniztunetan (Cenoz eta Gorter, 2015). Hezkuntza eleaniztunaren paradigma berri honek, foro akademikoetan indarra hartu badu ere, oraindik ikerketa gutxi dago hezkuntzaren testuinguruan. Estatu Batuetan edota Kanadan (Lyster, Quiroga eta Ballinger, 2013; Soltero- González; Escamilla eta Hopewell, 2012) eginiko hainbat ikerketak adierazten dute, ikuspegi eleaniztunak, eragin positiboa izan dezakeela hizkuntzen irakaskuntzan. Azaleratu berri den gaia izanik, beharrezkoa da ikerketa gehiago egitea testuinguru gehiagotan, ikuspegi hori erabiltzeak ekarri ditzakeen abantaila, edota desabantailak aztertzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman, maila guztietan gutxienez hiru hizkuntza lantzen dira, horregatik testuinguru ezin hobea da mota horretako ikerketa bat garatzeko, gainera arlo hori ikertzeko ohitura badago (Cenoz, 2009). Azterketa hau egiteko, beharrezkoa da izaera etnografikoa duen ikerketa egitea. Besteekin egon eta behatzea, behaketa parte hartzaile bezala ezagutzen da, eta giltzarri izan da, antropologiak pertsonen ulermenerako egin duen ekarpenean (Malinowski, 1935, vol. 2:3-4). Parte hartze osoa, beti ere posible eta etikoki egokia denen heinean, prozesuarekin zuzenean esperimentatzeko aukera eskaintzen du. Horregatik, behaketa ez da urrunetik eta leku ziur batetik egikaritzen, ikerketa dagoen lekutik baizik, muinetik, alegia. Hortaz, etnografia testu idatzi bat izan aurretik, esperientzia edo prozesutzat har dezakegu. (Duranti, 2000). Hezkuntzaren gaiari helduz, azken 25 urteetan gelaetnografiak espektro zabaleko bilakaera izan du, ikerketa metodo desberdinen elkarrekintza ahalbidetuz; modu honetan, gela-etnografiak ikas- irakaskuntza prozesuen izaera soziokulturala azpimarratzen du, guzti honek ikerketa honetarako metodo egokia egiten du. Ikerketa honetako helburuei dagokienez esan, batetik, ikasle eleaniztunen praktika komunikatiboak, gela barneko interakzioan eta "translanguaging" esku-hartzean oinarrituta, sakonean aztertzea izan direla. Eta bestetik, ikasle eleaniztunek, euskararen inguruan egindako hausnarketa metalinguistikoa ikertzea izan da. Gainera, sakoneko lan hori argitara emanaz, lortu nahi da, dauden hizkuntza politikak, oraindik eta eraginkorragoak izaten laguntzea. Ikerketa honen helburuak berritzaileak dira, bai gela barneko elkarrekintza komunikatiboak arakatzeagatik "translanguaging" ikuspuntutik, bai hiru ele dituen testuinguruan gauzatzeagatik. Hona hemen ikerketa galderak: - 1. IkG: Zeintzuk dira ikasleen pertzepzioak euskararen egoerari buruz? - 2. IkG: Nolako jarrera dute ikasleek hizkuntza gutxituarekiko? - 3. IkG: Zein neurritan erabiltzen dute ikasleek euskara? ## **3. Ikerketaren muina** Ikerketa honek, metodologia kualitatiboa du, eta "translanguaging" pedagogian oinarritutako eskuhartze batean parte hartzen duen eskola batean egin da. Jarraian eta atalez atal, ikerketako partaideak, instrumentuak eta prozedura azalduko dira. ### • Partaideak: Ikerketa honetan parte hartu duten ikasleak hamahiru izan dira, guztiak 5. mailakoak. Taldearen ezaugarri orokorrak laburbilduz, esan, etxean taldekideen erdiek euskaraz hitz egiten zutela eta besteek aldiz gaztelania; ikasle batek, ST11, yola hitz egiten zuen (Senegaleko hizkuntza). D ereduko ikasleak ziren hamahiruak. Ondorengo taulan ikasle bakoitzari buruzko informazio orokorra aipatuko da, Besteak beste, agertzen dira: ikasle bakoitzak etxean hitz egiten zituen hizkuntzak, lagunekin ohikoz erabiltzen zituenak eta ikasten ari zenak. Bi hizkuntza agertzen diren kasuan, beltzez adierazita dagoenak esan nahi du hori zela gehienetan erabiltzen zen hizkuntza. 1. taula. Partaideen ezaugarriak: | Ikaslea | Generoa | Etxeko hizkuntza | Gelakideekin erabilitako<br>hizkuntza | Lagunekin erabilitako<br>hizkuntza | |---------|---------|--------------------------------------|---------------------------------------|------------------------------------| | ST 1 | Neska | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 2 | Mutila | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania | | ST 3 | Mutila | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 4 | Neska | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 5 | Neska | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 6 | Neska | Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania | | ST 7 | Neska | Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 8 | Mutila | Euskara Gaztelania | Gaztelania Euskara | Gaztelania | | ST 9 | Neska | Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 10 | Neska | Gaztelania | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 11 | Neska | Gaztelania Euskara<br>Yola Frantsesa | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | | ST 12 | Mutila | Gaztelania | Gaztelania Euskara | Gaztelania | | ST 13 | Neska | Euskara | Gaztelania Euskara | Gaztelania Euskara | Eskolaren kokapenari dagokionez, soziolinguistikoki %30etik %60ra doan euskara-hiztun eremuan kokatzen da. Aipatu eskolaren eta taldearen aukeraketa, "translanguaging" esku-hartze pedagogiko batean parte hartzen zutelako egin zen. #### • Instrumentuak Ikerketa honetan hainbat instrumentu erabili da: behaketa, behaketa parte hartzailea, galdetegiak, talde eztabaidak (2015-2016 urteetan bana) eta gela barneko materiala. Jarraian, bakoitzaren inguruko zertzelada batzuk ematen saiatuko da ikerlaria: Behaketak, urtarrilean hasi eta ekaina arte iraun zuten, bai 2015, bai 2016 urteetan. Modu horretan, 5. mailan zeuden ikasleen jarraipena egin zen. Hiru hizkuntza ikasgaiak behatu zituen ikerlariak, euskara, gaztelania eta ingelesa. Guztietan "Translanguaging" esku-hartzea gauzatzen ari zen, eta ikasleak horretarako sortutako materialak erabiltzen ari ziren bitartean, ikerlariak hauen arteko elkarrekintza grabatu zuen. Behaketa parte hartzailea izanik, hainbatetan ikerlariak galderak egiten zizkien ikasleei, horiek emandako erantzunak edo azalpenak argitzeko asmoz. Gainera, eskuhartzerako prestaturiko hainbat materialek, hizkuntzen inguruko hausnarketa bultzatu zuen, horregatik esan daiteke, saio batzuk besteak baino aberasgarriagoak izan zirela. Bi galdetegi bete zituzten ikasleak, bat 2015. urte hasieran, eta bestea, 2015. ikasturtearen amaieran. Lehena, galdetegi orokorra izan zen, eta bigarrena, esku-hartzea baloratzeko bereziki egindakoa. 2015. urte hasieran, ikasleen inguruko informazioa biltzeko, asmoz 11 itaunez osaturiko galdetegi orokor bat prestatu zen, eta horren helburua, ikasleen inguruko informazioa biltzea zen. Hala ere, ikerketa honen gaietako bat hizkuntzen erabileran izaki, galdetegiko atal bat, ikasleek hitz egiten zituzten hizkuntzei eskaini zitzaion. Bestea, aldiz, 2015eko ikasturte amaieran bete zuten ikasleek eta esku-hartzearen balorazioa egiteko sortu zen. Bertan hamalau galdera bazeuden ere, ikerketa honetarako hiru erabili dira. Behaketak iraun zuen tartean, urte bakoitzeko, eztabaida bat egin zen. Hala ere, urte batetik bestera, eztabaida egiteko modua aldatu egin zen, ikerketa osatzen zuten hamahiru ikasleengan fokua gehiago jartzeko asmoz. Horregatik esan daiteke, 2015. urtean egindakoa oinarri hartu zela 2016. urtekorako. Lehenik egindako eztabaida taldea 2015. urtean egin zen, eta eskolako antolakuntza jarraituz, ikasleek gelan zuten egitura bera mantentzea erabaki zen. Bigarren urtean, hamahiru ikasleak elkarrekin egin zuten talde eztabaida. Dena den, bi urteetako eztabaida taldeek eskema bera jarraitu zuten: Eztabaida taldeei hasiera, idatzizko ariketa batek eman zien, eta jarraian, hori oinarri hartuta, ekin zitzaion eztabaidari. Ariketaren helburua ikasleek hitz egiten zituzten hizkuntzak, beraientzat zuten garrantziaren arabera antolatzea zen. Eta ondoren, eztabaida taldean, ariketa hori oinarri hartuta, banaketa horren arrazoiez galdetu zitzaien, baita norekin eta noiz erabiltzen zuten aukeratu hizkuntza bakoitza. Ariketa horretako informazioa aurrean izanda, ikasleekin eztabaida taldeak egin ziren. Modu horretan uste da, ikasleei beraien erantzunak argudiatzea erraztu zitzaiela, izan ere, heldulekua izanik samurragoa izan ohi da eztabaida bat gauzatzea. Esku- hartze pedagogikoa medio, ikasleek hainbat ariketa egin zituzten, tartean hizkuntzaren kontzientzia lantzekoak. Horregatik, ikerketa hau egiteko, ikasleek gelan egindako bi ariketa erabili dira: "biografia linguistikoa" eta "euskararen etorkizuna" izenekoak. Horiek, hizkuntza erabileraren inguruko informazioa eta hizkuntza gutxituarekiko iritziak jasotzeko aproposak izan dira Biografia linguistikoa ariketaren bidez, ikasleek hitz egiten zituzten hizkuntzen inguruko informazioa bildu zen. Hamasei galderez osaturik zegoen eta ikasleek modu irekian, hutsuneak bete behar zituzten. Biografia linguistikoan adierazi zuten, ondorengo eremu hauetan erabilitako hizkuntzak: - Etxean eta eskolan normalean erabilitakoak - Lagunekin hitz egiterakoan erabilitakoak - Telebista ikusteko aukeratutakoak Modu honetan, orokorki ikusi ahal izan zen, ikaslea inguratzen zuten hiru eremu nagusietan erabilitako hizkuntzak zeintzuk ziren; hau da, etxe giroan, hezkuntzan eta aisialdian. Laburbilduz: norekin, non eta noiz erabiltzen zuten hizkuntza bakoitza. Hala ere, beste galdera sakonago batzuk ere bazeuden, eta horiek aukera eman zuten ikasleen jatorrizko familiei buruz gehiago jakiteko eta sakontzeko. Euskararen etorkizuna" izeneko ariketa hau, 2016. urtean egin zuten ikasleek, euskarazko klasean. Kike Amonarrizek aurkeztutako "Tribuaren berbak" telebista saioan oinarritu zen. Telebistako saio horretan, hizkuntzei buruzko hainbat datu eta informazio ematen zituen aurkezleak, saio bakoitzeko atala, gai zehatz bati eskainiz. Hala ere, Amonarrizek gidatu eta zuzendutako saioak, euskararen bitxikeriak, alderik deigarrienak eta ezezagunenak eman zituen ezagutzera. Telebistan emandako saio batean, hizkuntzen usteei buruz aritu zen euskal aurkezlea, eta hori hizpide harturik, esku-hartzerako ariketa multzo bat prestatu zen. Horri amaiera emateko, hausnarketa ariketa bat presatu zen ondoko galdera zuzen eta zehatzarekin: "Zein uste duzu izango dela euskararen egoera etorkizunean? Eman zure iritzia." eta erantzun librean, norberak berea iritzia eman zuen. Ariketa egin ondoren, irakasleak kasu batzuetan eta besteetan ikerlariak, gehiago azaltzeko eskatu zien emandako erantzuna, hau da, idatzitakoa argudiatzeko eskatu zitzaien. #### • Prozedura Behaketan bildutako informazio guztia, entzundako hizkuntzan transkribatu zen, oro har euskara eta gaztelania; nahiz eta ingelesez ere saio batzuetako zatiak egon. Hala ere, translanguaging eskuhartzeagatik, euskara, gaztelania eta ingeleseko saioetan zegokion hizkuntzaz gain, beste bi eleak ere entzuten ziren, esaterako: gaztelaniako saioan, euskara eta ingelesa hainbat momentutan entzuten ziren. Behaketetako eta talde eztabaidetako informazioa, grabagailuaren eta ikerlariak hartutako noten bidez jaso zen. Jasotako informazio guztia, behaketetako eta talde eztabaidetako grabazio transkribatuak, baita gelako ariketen testuak eta galdetegikoak ere, Atlas.ti programaren bidez sailkatuak izan ziren. Hala ere, ikerketa honetan lorturiko datuak edukiz mamitsuak izanda, erabaki zen, eskuz ere informazioa antolatzea, ez baitzen daturik galdu nahi. Hortaz, informazioa sailkatzeko bi modu erabili ziren, Atlas.ti programak eskainitakoa eta eskuzkoa. ## **4. Ondorioak** Oraindik behin betiko daturik ez badago ere, aitzinatu dezakegu aurretiazko emaitzek erakusten dutena. Behaketako datuen analisia egin ostean, esan dezakegu, hamahiru ikasleak euskararen egoerari buruz dituzten pertzepzioak nahiko antzekoak direla. Gainera, euskararen egoera hobetzeko guztiek argi dute, hitz egitea dela giltzarria. Esaterako, etxean gaztelania erabiltzen duen ikasle honek aipu honetan ondo biltzen duen bezala: "Nik uste dut euskera erabiltzen badugu, euskarak jarraituko duela eta hizkuntza handia egin ahal dela. Baina euskera ez badugu erabiltzen, euskera ez da hitz egingo, eta desagertu ahal dela. Nik uste dut jarraitzen badugu euskera mintzatzen, etorkizunean euskerak bizirik jarraituko duela, horretarako, denok euskera erabili behar dugu: Umeek, gurasoek, amama- aititeek, guk, politikariek, dendariek…"(ST5. Behaketa) Hortaz, esan daiteke ikasle horiek argi ikusten dutela euskaren geroa erabilerarekin hertsiki loturik dagoela eta are gehiago, hizkuntza gutxitua eskola eremutik kanpo ere erabili behar dela adierazten dute. Hala ere, ikasleek euskararen egoerari buruzko kontzientzia linguistikoa izanda eta horri emozionalki hertsiki loturik agertzen badira ere, hizkuntza gutxituaren erabileran eta horren inguruko sentipenean desoreka argia ikusten da. "Ba nire lagunekin eskolako patioan eta kasi kasi leku guztietan erderaz hitz egiten dut." (ST2. Focus group) Hau da, nahiz eta euskarari positiboki loturik sentitu eta honen egoeraren inguruko kontzientzia linguistikoa garatua izan, euskararen erabilera urria egiten dute eskola eremutik kanpo. Beraz, ikasleak ikasten ari diren hizkuntzen, eta horiek eskolatik kanpo erabiltzeko dituzten aukeren artean, desoreka ikusten da. Ikasleek eskolatik kanpo aukera gutxi dute, kasu honetan, euskara erabili eta praktikatzeko; gehienetan, hizkuntza horren erabilera, eskola eremura mugatzen delako. Hortaz, beraien inguru zabala osatzen duen eremu horrek ere, aukera eskaini beharko lieke, batetik hizkuntza erabiltzeko, eta bestetik, interakzio horren bidez, hizkuntza ikasteko ere. Ikusi den moduan, ikasle hauek, modu batera edo bestera, badute kontzientzia linguistikoa, eta horretan gehiago eraginda, hizkuntzaren erabilera areagotzea espero da, egoeraren jakitun direlako, modu aktiboan. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Ikerketa honen emaitzak garrantzitsuak izango dira Euskal Herriko hezkuntza eleaniztunean eta hizkuntzen inguruko curriculum integratuaren garapenean. Arlo horietan ekarpenak egiteaz gain, euskara eta gisako beste hizkuntza gutxituen irakas-ikaskuntzan eta erabileran ere azpimarra jarri nahi da. Bestalde, "translanguaging" buruzko jakin-min zientifikoa sortzen ari da hezkuntza testuinguru eleaniztunetan, eta gai honen inguruko ikerketa gehiago egiteko beharra nabari da. Ikerketa etnografikoak hizkuntzen interakzioa oinarri duten esku hartze gehiago sortzeko eta ikertzeko beharra sumatu da. ## **6. Erreferentziak** Canagarajah, S. (2007). Lingua franca English, multilingual communities and language acquisition. *The Modern Language Journal* 91: 923-939. Cenoz, J. (2009). T*owards Multilingual Education*. Bristol: Multilingual Matters. Cenoz, J. eta Gorter, D. (2011). Focus on Multilingualism: A Study of Trilingual Writing. *The Modern Language Journal* 95: 356-369. Cenoz, J. eta Gorter, D. (2014). Focus on multilingualism as an approach in educational contexts. In A. Creese eta A. Blackledge (Eds.) H*eteroglossia as Practice and Pedagogy.* (239-254). Berlin: Springer. Cenoz, J., eta Gorter, D. (2015). Multilingual Education: *Navigating between Language Learning and Translanguaging*. Cambridge: Cambridge University Press. Creese, A., eta Blackledge, A. (2010). Translanguaging in the bilingual classroom: A pedagogy for learning and teaching. *Modern Language Journal* 94: 103-115. Duranti, A. (2000). *Antropología lingüística*. Ediciones AKAL. García, O. eta Sylvan, C.E. (2011). Pedagogies and Practices in Multilingual Classrooms: Singularities in Pluralities. *The Modern Language Journal* 95: 385-400. Heller, M. (2011). Paths to Post-Nationalism. *A Critical Ethnography of Language and Identity*. New York: Oxford University Press. Klusterra, S., eta Jaurlaritza, E. (2012). ARRUE proiektua. Ebaluazio diagnostikoa 2011: Ikasleen hizkuntza erabileraren datuak. Emaitza nagusien txostena. Kramsch, C. (2012). Authenticity and Legitimacy in Multilingual SLA. *Critical Multilingualism Studies* 1: 107-128. Levine, G. S. (2011). *Code choice in the language classroom*. Bristol, UK: Multilingual Matters. Lewis, G., Baker, C., eta Jones, B. (2012a). Translanguaging: Origins and development from school to street and beyond. *Educational Research and Evaluation: An International Journal on Theory and Practice* 18: 37-41. Lewis, G.; Jones, B. eta Baker, C. (2012b). Translanguaging: developing its conceptualisation and contextualisation. *Educational Research and Evaluation* 18: 655-670. Lightbown, P.M. (2000) Anniversary article: Classroom SLA research and second language teaching. *Applied Linguistics* 21, 431-462. Link, H., Gallo, S., eta Wortham, S. (2014). 'Gusame ka' lata! Faux Spanish in the New Latino Diaspora. In A. Creese eta A. Blackledge (Eds.), *Heteroglossia as Practice and Pedagogy* (pp. 255-274). London, UK:Springer. Lyster, R. (2007). *Learning and teaching languages through content: A counterbalanced approach.* Amsterdam: John Benjamins. Lyster, R., eta Ranta, L. (1997). *Corrective feedback and learner uptake. Studies in Second Language Acquisition*, 19(1), 37-66 Lyster, R., Quiroga, J., eta Ballinger, S. (2013). The effects of biliteracy instruction on morphological awareness. *Journal of Immersion and Content-Based Language Education* 1: 169-197. Malinowski, B. (1935). *Coral gardens and their magic: a study of the methods of tilling the soil and of agricultural rites in the Trobriand Islands:* Vol. 2, The language and the magic of gardening. 3-4. May, S. (ed).(2014). *The Multilingual Turm: Implications for SLA, TESOL and Bilingual Education*. New York: Routledge. Soltero-González, L., Escamilla, K. eta Hopewell, S. (2012). Changing teachers' perceptions about the writing abilities of emerging bilingual students: towards a holistic bilingual perspective on writing assessment. *International Journal of Bilingual Education and Bilingualism* 15: 71-94. Turnbull, M. eta Dailey-O; Cain, J. (Eds.). (2009). *First language use in second and foreign language learning: Intersection of theory, practice, curriculum and policy.* Clevedon, UK: Multilingual Matters. Spada, N., eta Fröhlich, M. (1995). COLT. *Communicative Orientation of Language Teaching observation scheme: Coding conventions and applications*. Sydney, Australia: National Centre for English Language Teaching and Research. #### **7. Eskerrak eta oharrak** - Eskerrak Eusko Jaurlaritzako Doktoretza-aurreko Programari, diru-laguntzagatik. - Donostia Research on Education and Multilingualism (DREAM) ikerketa taldeari, bertako partaideen laguntzagatik, baina bereziki nire zuzendariei: Jasone Cenoz eta Durk Gorter. - Eta ikerketa egin zen eskolako irakasle zein ikasleei ere.
aldizkariak.v1-7-585
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 73 _2010_6", "issue": "Zk. 73 _2010_", "year": "2010", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Estiloaren adierazpena Bizkaiko eliz arkitekturan (1850-1930)** ## **Eva Diez Paton Artearen Historia eta Musika Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea** Artikulu honetan, Bizkaiko eliz arkitekturaren gaineko ikuspegi orokorra eman nahi da, eta ikuspegi hori lotuko da monumentu historiko artistikoetako esku-hartze nagusiekin. Gure helburua da aztertzea ea XIX. mendeko arkitektoek baliatu zuten errepertorio estilistiko aberatsak eraginik izan zuen sortu berri zen diziplinan: monumentuen zaharberritzean. GAKO-HITZAK: Arkitektura. XIX.-XX. mendeak. Estiloa. This article tries to give an overview of the religious buildings of Bizkaia, putting it in relation to the major interventions of the historical and artistic monuments. Our goal is to analyze whether the rich repertoire of style that pervaded nineteenth-century architect employed a new discipline that had just emerged: the restoration of monuments. KEY WORDS: Architecture. 19th and 20th centuries. Style. *Jasotze-data: 2010-01-20. Onartze-data: 2010-04-26.* ## **Sarrera** XIX. eta XX. mendeetako arkitektura-jarduera hain da askotarikoa, ezen, batzuetan, zaila baita jarduera hori ezagutzea. Ezaguna da XIX. mendeko arkitekturak izan duen begirune-falta, irudimen, sormen eta interesik gabeko arkitekturatzat jo izan baita. Espainian, duela urte gutxira arte, garai hartako arkitektura kontzienteki ahaztu du historiografia artistikoak. Gure lurraldean ere pentsamendu hura zen nagusi, baina 1980ko hamarkadan hasi zen gure hirien irudiaren elementu nagusia den ondarearen aberastasuna aldarrikatzen. Gaur egun, ez luke inork zalantzan jarriko gure hirietako eraikin enblematikoenak diren zenbaiten balio historiko eta artistikoa: Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikina (Bilbo), Donostiako kasinoa, Bilboko Udaletxea eta abar. Historialariek eta arkitektoek sakon aztertu dituzte eraikin horiek, eta gure historiako une jakin batean izandako aldi gorenaren adierazpentzat jotzen dira gaur egun. Burgesen instituzioen irudiak lirateke, horiek politikan, gizartean eta ekonomian zuten boterea erakusteko bitarteko bihurtu baitzituzten arkitektura-lanak. Baina, zer gertatzen da eliz arkitektura aztertzen hastean? Egoera atsekabetzeko modukoa da. Gaur egun, historialariren batek gai horri heldu nahi badio, eremu hutsa aurkituko du. Badirudi eliz arkitekturaren analisiak soilik oso markatua den esparru kronologikoan jartzen duela arreta: XII. mendetik XVII. mendera bitartean; alegia, Erdi Aroaren eta Barrokoaren artean. Hala ere, Antón Capitelek adierazitakoaren arabera, inork ez du jarraitu Vicente Lampérez y Romearen lan ezaguna; egiteke dago aro modernoko eta mundu garaikideko Espainiako eliz arkitekturari buruzko azterlan orokorra (Pérez de la peña, 2004: 11). Askotariko artikuluetan aipatzen dira arkitektoak edo eraikinak, noizean behin, baina ez dugu arkitektura-lanaren ikuspegi bateratu eta orokorrik, eta hori funtsezkoa da tipologia hau baloratzeko. Bizkaian, zehazki, 2004. urtean, erakusketa bat antolatu zen, «Bizkaiko Eliz Arkitektura Garaikidea 1865-1975. Erromantizismotik Mugimendu Modernora» izenburu zuena, Bizkaiko Eliz Museoari eta Bizkaiko Elizaren Historia Artxiboari esker. Erakusketaren katalogoan, adituari analisi historiko eta artistikoa egitea erraztuko dion ikuspegia eskaini da, eta, gure ustez, abiapuntua ezarri da. Orain, abiapuntu horri jarraitu behar zaio. Gure ondarea aztertzeak lehentasuna izan behar du, garaiari edo estiloari lotutako gaietatik at. Arte-estilo edo adierazpen jakin batzuk ez ezagutzeak edo haiei balioa murrizteak ondarea gutxika-gutxika desagertzea ekar dezake. Horren erakusgarri da monumentu historiko artistikoek jasan duten hondatze sistematikoa edo haien ia begirunerik gabeko erabilera. XIX. mendea bereziki gogorra izan zen, alde horretatik. Desamortizazioen eraginez, komentu zaharrei bestelako erabilerak eman zitzaizkien (kuartelak jarri ziren eraikin haietan, adibidez) edo suntsitu egin ziren, komentuak zeuden orubeetan bestelakoak egiteko1. Horrenbestez, komentuak eraitsi ziren eta, haien tokian, garai berrirako egokiagoak ziren eraikinak egin ziren, besteak beste, trengeltokiak eta aduanak. Halaber, garai hartan biztanle kopurua gehitzeak XIX. mendeko zabalguneak ekarri zituen. Hedatze haiek egiteko, zenbait kasutan, hirigune historikoak inguratzen zituzten harresiak eraitsi behar izan ziren2. Hori aintzat hartuta, honako galdera hau egin geniezaioke geure buruari: esperientzia horrek balio izan al du ezertarako? Artikulu honetan proposatutako mugak eta gaia gainditu gabe, zenbait hiritan —besteak beste, Bilbon— egin diren jarduerak ikusita, zalantza dugu gai horretan ezer aurreratu ote dugun. XIX. mendearen amaierako eraikin bikainetan zaharberritze sakonak egin dira edo egiten ari dira, hala nola Campos Eliseos antzokian, garai bateko gordetegi frankoan eta Castañoseko garbitegian. Eraikin horiek ondo aztertuta eta dokumentatuta dauden arren, eraikinotan aurrealdea baino ez da mantendu; soilik kanpoaldea utzi da «zegoen bezala», eta barruko egitura guztiz eraitsi da. XIX. mendeko monumentuak «hondakin pintoresko» bihurtzen dira, eta gutako askori tristura-sentsazio sakona eragiten digu monumentuak desagertu direla ikusteak. Gure monumentuak ikertzea beharrezkoa da, mantendu eta heda daitezen. Ondarea gure eskuetatik hurrengo belaunaldietara igaroko dela ziurtatzeko, lehentasuna izango du ondare horren barruan dauden balioak ezagutarazteak, esparru zientifikotik harago. Guztion ardura den eta guztiona den kulturaren irudi kolektiboaren ikurra eta aldi berean sintesia da ondarea. Hortaz, gizarteak beharrezko tresnak izan behar ditu ondasunak balioesteko; izan ere, John Ruskinek esan bezala: «Ez dira gureak. Eraiki zituztenak dira ondasun horien zati baten jabe, eta, beste zatiaren jabe, etorriko diren belaunaldiak» (Ruskin, 2002). ## **Estiloaren gaineko arazoak** Bada XIX. mendeko arkitekturan eztabaidaren muina izan zen gai bat: estiloa. Iraganeko forma askotarikoenak onartu eta garatu izana zen aldi haren ezaugarri bat: gotikoa, erromanikoa, bizantziarra, hindua, mudejarra, txinatarra eta abar. Mintzaira horiek guztiak aldi berean garatu ziren, eta ezin esan daiteke bat bestea baino gehiago nabarmendu zenik. Arkitektoek saiakuntzak egin zituzten formarik desberdinenekin, garai haren adierazgarritzat forma haietakoren bat jotzea espero baitzuten; alegia, mende hura hobekien definituko zuen estilotzat. Beraz, arkitekturaren historian ezohiko gertakaria izan zen hura; hots, estilo-gabezia3. <sup>1.</sup> Bilbo hiribilduaren kasuan: Santa Monika komentua bota egin zuten eta haren orubean Aduana eraiki zen (1845); Sortzez Garbia komentuan tren-geltokia eraiki zen; Gurutze Santuaren komentua bota (1845) eta bigarren mailako irakaskuntzako institutua sortu zen; Santa Klara komentua jabetza partikularrera pasatu zen eta mojek komentu berria eraiki zuten Begoñan. Gaur egun hauek soilik jarraitzen dute zutik: Gizakundea komentua, orain Bizkaiko Eliz Museoa dena; eta Mesedeetako komentua, orain Bilborockerako berrerabiltzen dena. Gizonezkoen komentu guztiak desagertuta daude: San Mamesekoa besterendu eta Benefizentzia etxea eraiki zen bertan (1862); San Frantziskoko komentua bota (1858) eta infanteriako kuartela jarri zen orube hartan; erortzear zegoen San Agustin komentuaren orubean, berriz, Bilboko Udala dago orain (1883-1892), Joaquín Rucobaren lana. <sup>2.</sup> Adibidez Donostiako harresiak 1864. urtean bota egin zituzten. <sup>3.</sup> Broch, H. (1979): *Kitch, vanguardia y el arte por el arte*, Bartzelona, Hernando, J. (2004): *Arquitectura en España 1770-1900,* Cátedra, Madril, 172. orrialdean aipatua. Iraganeko estiloak XIX. mendera nola iritsi ziren ulertzeko, lehendabizi, garai hartakoek Historia nola ulertzen zuten aztertu behar da. XIX. mendean, lehenago inoiz ez bezalako interesa sortu zen Historiarekiko. Historia guztiz organiko gisa ulertzen zen, eta orainaldia, dena eratzen zuen kate luzeko beste katebegi bat zen. Historiaren denbora aurreko garaien emaitza eta oinordekoa zen. Hortaz, XIX. mendeko gizartearentzat, oraineko egoerei erantzuna emateko modurik onena iragana aztertu eta ezagutzea zen (Honour, 2004). Arkitekto batek estilo jakin bat garatzea erabakitzen zuenean, eraikuntza iraganeko garai hartako sistema espiritual, sozial eta politikoaren laburpen bihurtzen zen. Estiloa ez zen jotzen apaingarri soiltzat; ideia jakin batzuen igorle bihurtzen zen (Hernando, 2004: 174). Adibide gisa hartuko dugu Erdi Aroko berpiztea, Goethe pentsalari eta idazle alemaniarraren eskutik. La primera vez que fui a la Catedral, tenía la cabeza llena de un conocimiento general acerca del buen gusto. De oídas admiraba la armonía de las medidas, la pureza de las formas, era un enemigo declarado de la confusa arbitrariedad de los ornamentos góticos. Bajo la rúbrica de "gótico", como si se tratara de un artículo de diccionario, apilaba todos los errores, de tipo sinónimo, que por aquel entonces corrían por mi cabeza: lo indeterminado, lo desordenado, lo innatural, lo hecho de retazos, lo remendado, lo sobrecargado. Con no menor imprudencia que el pueblo que llama bárbaro al resto del mundo, yo llamaba gótico a todo aquello que no concordaba con mi sistema (Goethe, 1999: 35). Testu hori Goethek idatzi zuen 1772. urtean, artean gaztea zela, eta XVIII. mendearen amaierako gustuaren erlatibismoa aditzera eman zuen. Goethek *Sturm und Drang* mugimenduarekin eta Herder filosofoarekin zuen adiskidetasunaren esparruan eraiki zuen ideia hori, eta pentsamendu horrekin defendatu zuen ez dutela zertan «greziarra den horretako» arauek diktatu gustua. Hortik, «gustuaren erlatibismoa nazioetan» sortu zen, herri, ohitura, klima, ingurune eta bestelako bakoitzaren arabera (Marchán, 2008: 433). Klasikoa zenaren hegemonia gainbehera etorri zen, hurbilekoenaren, orduko hartan, gotikoaren, mesederako. Acaso no debo encolerizarme, santo Erwin, cuando el entendido alemán en arte, al dictado de sus envidiosos vecinos, no aprecie su superioridad y minusvalore tu obra atribuyéndole el incomprendido concepto de "gótica". Él tendría que agradecerle a Dios y proclamar: esto es arquitectura alemana, nuestra arquitectura (Goethe, 1999: 37). Erdi Aroko arkitektura eta arte klasikoko «normatibismoa» desagerraraztea ez ezik, nazioak eta gizarteak monumentu historikoen jabetza lortzea ere bultzatu zen. Arkitektura herriaren, bere historiaren eta tradizioaren erakusgarri kontsideratu zuten. Beraz, Goethe gazteak «hau da arkitektura alemaniarra» aldarrikatzen zuen Estrasburgoko Katedralaren eta haren forma gotikoen aurrean. Bertakoa dena onartze eta balioeste horrek monumentu kontzeptuaren zabaltze ideologikoa ekarri zuen. Goethek adierazi bezala, edertasuna «neurrien harmonian, formen araztasunean» baino ez zegoen eta, beraz, norberarena miresteko eta norberarena begiestearekin gozatzeko joera sortu zen, eta bertako horretan adierazten zen herriaren espiritua, hots, Volksgeist delakoa. Dena den, arte-estilo guztiek ez zuten izan gotikoak (eta, bereziki, katedral gotikoek) bezain onarpen onik. Estilo batzuk, hala nola barrokoa, ez ziren oso balioetsiak izan, eta kontzienteki urrundu ziren sortzen ari ziren ondarea mantentzeko ekintzetatik. Arkitekturak interesa piztu zuen mundu erromantikoan, eta iraganaren eta orainaren arteko loturatzat jotzen zen. Lotura hori aztertu behar zen eta balio handiagoa eman behar zitzaion, garai hartan interesgarriak ziren balioak berreskuratzeko (bertakoa, Erdi Arokoa, erlijiosoa eta abar). Pentsamendu berri hark monumentu historiko artistikoei buruzko hainbat azterlan argitaratzea ekarri zuen, estilo gotikokoak batik bat, baina baita monumentu haiek iraunarazteko beharra ere. Horri esker, monumentuen zaharberritzea sortu zen. Pedro Navascuések ezin hobeto azaldu zuen gertakari horren garrantzia eta izan zituen ondorioak: Se inauguraba así una etapa nueva en la historia de los edificios, la de la "restauración", que al tiempo que atendía la obra dañada incorporaba al edificio criterios hijos de su época y por lo tanto distantes de los que dieron en origen. Puede pensarse que esto fue siempre así en arquitectura, pues no existiría ésta sino se hubiera producido una paralela historia de la restauración arquitectónica, pero la conciencia de estar restaurando un *monumento* de carácter *histórico* frente a los criterios simplemente funcionales de antaño dan, a la restauración del siglo XIX un matiz muy distinto (Navascués, 1992: 60). ## **Estiloaren adierazpena eliz arkitekturan** Navascuések berak bi aldi bereizten ditu Espainian estilo neogotikoak izan duen bilakaeran: «gotizista» eta neogotikoa. Gotizistaren barruan leudeke 1868. urtea baino lehen hasitako obra guztiak. Lan haiek ez ziren iritsi eraikitze-sistema gotikoa berenganatzera, eta mintzaira apaingarri soil gisa erabili zuten. Aldi neogotikoa 1868. urtetik aurrerakoari esan dio, eta aldi hark ekarri zuen Espainiako arkitektura Viollet-le-Duc arkitekto arrazionalistaren postulatuei atxikitzea4. Bizkaian ez zen barneratu korronte «neomediebalista» XIX. mendearen erdialdera arte, batez ere neoklasizismoa gogor garatzearen eta mugimendu horrek gizartean zuen onarpen handiaren eraginez. Gure lurraldean luze iraun du, hain zuzen, 1777. urtetik 1860. urtera bitartean (ZZ EE, 1991: 77-113). Iraupen luze hori kontuan hartuta uler daiteke paramentu klasizista garbia alde batera utzi eta, horren tokian, Erdi Aroak ezaugarri izan zuen apaindura onartzeko zailtasuna. Bizkaian, honako hauek jo izan dira neomediebalismoaren lehenengo adibidetzat: Santa Ana ermita (1864-1865), Pedro Belauzarán arkitektoak Areetan eraikia; Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kapera (1869), egile ezezagunekoa; eta Portugaleteko Epalza jauregiko kapera (1871-1873), Francisco de Oruetak egin zuen baina desagertu da, dagoeneko (Pérez de la Peña, 2004: 39). Santa Ana ermita oso eraikin bakuna da: gorputz kubikoa du, eta bi isurkiko estalkia. Kanpoaldean, horma-bular nabarmenek arkitektura sendotzen dute, eta, ermitaren aurrealdean, frontoi klasikoaren antzeko elementu bat ikusta daiteke. Egileak, elementu hori egin ordez, arrosa-leiho soil bat egin zuen. Badirudi arku zorrotzetatik sortzen diren lore handiek, flamak eta pinakuluek arrosa-leihoa <sup>4.</sup> Navascués, P. (1973): *Arquitectura y arquitectos madrileños del siglo XIX*, Madril, 200. or., Hernando, J. (2004): *op. cit.* 98. orrialdean aipatuta. irensten dutela. Horren emaitza izan zen, hortaz, eraikin klasizista, arkitektura gotikotik ateratako elementuz apaindua. ![](_page_5_Picture_1.jpeg) **1. irudia. Santa Ana ermita (1864-1865).** Santa Ana ermita oso eraikin bakuna da: gorputz kubikoa du, eta bi isurkiko estalkia. Kanpoaldean, horma-bular nabarmenek arkitektura sendotzen dute, eta, ermitaren aurrealdean, frontoi klasikoaren antzeko elementu bat ikusta daiteke. Egileak, elementu hori egin ordez, arrosa-leiho soil bat egin zuen. Badirudi arku zorrotzetatik sortzen diren lore handiek, flamak eta pinakuluek arrosa-leihoa irensten dutela. Horren emaitza izan zen, hortaz, eraikin klasizista, arkitektura gotikotik ateratako elementuz apaindua. Bitxia bada ere, lehenengo esperientzia neomediebalista hori eta jaurerrian egingo zen monumentuak zaharberritzeko obra nagusia parez pare egin ziren. Hain zuzen, Bilbo hiribilduko Santiago Jauna Katedral-Basilika, sorteliza zaharberritzeko obra. Zaharberritze-obrak 1844. urtean egin ziren, elizaren egoera zela-eta, garai hartan dagoeneko ezinezkoa baitzen eliztarrei Jainko-gurtza eskaintzea. Lehen Karlistadan eraikina, bai eta klaustroarekin ere, behin-behineko artilleria-biltegi gisa erabili izanak hondatze hori eragin zuen. Dorrean, bestalde, kanoi bat jarri zuten hiribildua defendatzeko5. Nolanahi ere, 1867. urtean, elizaren erabateko zaharberritzea sustatu zen. Besteak beste, gangak, galeriak eta erlaitzak apaindu ziren, hargintza-obrak egin ziren6, arrosa-leihoa konpondu zen eta leihoak eraiki eta konpondu ziren. Obra <sup>5.</sup> BFA – Bilboko Udal Agiritegia 0360/001/001/003. <sup>6.</sup> BFA – Bilboko Udal Agiritegia 0585/024. haien bitartez, eraikinari irudi duina eman nahi izan zioten, Erdi Aroko izaera mantenduz, eta arkitekturaren bitartez adierazi nahi izan zuten Bilbo hiribilduaren erlijio-espiritua. Izan ere: No puede mirar con indiferencia el abandono que existe en muchas cosas que tan directamente contribuyen á sostener y fomentar estos sentimientos. El Ayuntamiento de Bilbao, al prestar su cooperación a la Comisión del Culto para dar á este toda la grandeza posible en las circunstancias actuales, no hará más que ser fiel intérprete de los sentimientos del vecindario de esta Y. Villa a quien representa7. Bi obrek erlijio-helburu berak al zituzten? Zer zela-eta, interes mediebalista hura? Bi kasuetan, burgesia sortzen ari zela ikus daiteke. Lehenengoan, Aguirre familia agertu zen, Maximo Aguirre buru. 1856. urtearen inguruan «Vega de Lamiaco» zeritzon ibarreko lurrak eskuratu zituen, gaur egungo Santa Ana auzoan (Getxo). Familiak laket-gunetzat zuen eremu hura, uda bertan igarotzeko. Maximo Aguirre hil zenean, haren alargunak eta seme-alabek gune hartan lehendabiziko eraikinak egin zitezen sustatu zuten. Lehenengo eraikin horietako bat izan zen Santa Ana ermita8. Bestalde, mendearen erdialdeko Bilbo bere biztanleria-gune historikoan mugatuta zegoen. Hiribildu txikian bazegoen, dagoeneko, lehenengo zabaltzea egiteko asmoa. Zabaltze haren proiektua egiteko ardura Amado de Lázaro ingeniariaren esku utzi zen 1862. urtean, baina udalak uko egin zion proiektuari azkenean9. Gertakizun hark erakusten du bilbotar gehienak, oraindik, Alde Zaharrean eta Bilbo Zaharrean bizi zirela eta, beraz, gune haietan zeuden elizek bete behar zituzten eliztarren erlijio-beharrak. Ikus daitekeenez, hemeretzigarren mendeko bizitzatik ezin bananduzko elementua zen erlijioa, bai hirian gune berriak sortzean, bai hirigune historikoetan. Sentitzeko modu espiritual hori Erdi Aroko formen eta hizkuntzaren bitartez adierazten zen. Erdi Aroko berpiztea agertu zen eta, horren parez pare, Bizkaiko industrializazio hasiberria, aurrerapen eta aberastasun ekonomiko handiagoaren iragarpena. Burgesiaren espiritua beti egon zen pentsamendu liberalari lotuta eta, ondarearen arloan, ekintza dramatikoetan adierazten zen, hala nola monasterioko ordenen desamortizazioetan eta sekularizazioetan. Orobat, bilbotarrak mesfidati izan ziren beti Espainiako hainbat tokitatik etorri ziren langileekiko, bi gertakariak beren mundu zaharrerako mehatxutzat jotzen baitzituzten. Hortik, bi mutur kontrajarri sortu ziren: iragana eta oraina. Aurrerapen ekonomikoa eta gizakiena, eta garai hartako erlijio-sentipena bizikide ziren iragana; eta soilik industriaren garapenean arreta jarrita zuen oraina. <sup>7.</sup> BFA – Bilboko Udal Agiritegia 0394/111. <sup>8.</sup> Beascoechea, J. M. (1993): "Sociedad y política territorial en Getxo (1855-1935). La familia Aguirre-Coste", *Cuadernos de Sección*, Historia-Geografía, 309. or. <sup>9.</sup> Ikusi Basurto, N. (1987): "El plan Lázaro. El veto a una utopía urbana", *Kobie*, Arte ederrak, 101- 113. or; Ridríguez Escudero, P. (1988): Memoria descriptiva sobre el proyecto de ensanche de la villa de Bilbao, 1862, Eusko Jaulaitzaren Argitalpen Zerbizu Nagusia, Gasteiz; De la Hoz , S. (1993): "Un frustrado proyecto de urbanización para el Bilbao del siglo XIX: Amado Lázaro y su obra para la Villa", Eusko Ikaskuntza. Cuadernos de Sección. Historia-geografía, 195-210. or. Egoki deritzogu Augustus Welby Northmore Pugin arkitekto eta pentsalari ingelesaren hitzak hemen aipatzeari. *Contrasts* (1836) lanean Erdi Aroko irudiak eta Ingalaterra garaikideko eszenatokiak erkatu zituen. Langileak pilatuta, lantegiak, makinak eta abar biltzen zituen gizarte industrialaren aurrean jarri zituen Jainkoaren eta gizakien artean orekatuta zegoen gizartearen irudiak; gizarte horretan, katedralen orratzak zeruetara goratzen ziren eta benetako erlijioa adierazten zuten, «hain zuzen, eta ez halabeharrez, arkitektura gotikoan lortua, arkitektura gotikoak ezarri baitzituen diziplina horretako "benetako oinarriak"» (Moneo, 1975: 9). Erdi Aroko gizarterako itzulera hori estilo gotikoaren bitartez bideratu zen. Arkitektura-eredu moral eta erlijiosotzat hartzen zen; edertasunetik bihurtzeko eta gizakiari «benetako oinarriak» hurbiltzeko gai zen eredutzat. Eroskunde soziala, arkitektura gotikoaren bitartez. Haren doktrinaren eta pentsamoldearen adibide argia da Pugin bera katolizismora aldatu izana: «Kapera eder bat eraikitzen ari dira, orain; uste osoa dut, bukatzen dutenean, aldatuko naizela». Bizkaiko eliz arkitekturako gustu neomediebalista XX. mendearen hasierara arte zabaldu zen. Horren erakusgarri dira, besteak beste, Bilboko Mendiko San Jose eliza (1908-1918), José María Basterra arkitektoak egina; eta Indautxuko Karmengo Andre Mariaren eliza (1907-1911) desagertua, Leonardo Rucabado arkitektoaren obra. Monumentuen zaharberritzeari dagokionez, zenbait arkitektok (hala nola Julio Saracíbarrek) desagertutako atalak berreraikitzea erabaki zuten aurrerantzean ere. Hizkera jasoko eta jatorrizko fabrikekin oso bat ez zetozen mintzairen bitartez berritu zituzten. Halakoen erabilera ikus daiteke Portugaleteko Andra Mari basilikan eta ate-dorre neomediebal ikusgarria eraikitzeko proiektuan (proiektua ez zen gauzatu)10. Era horretako esku-hartzeei neomediebalista edo historizista deitu diegu. Gai honen hasieran, aipatu dugu XIX. mendeko arkitektoek ezinezko zutela estilo bakar bat eratzea; estilo horietako bat neoklasizismoa izan zen. Horra hor zergatik sartu diren historizismo eta eklektizismo terminoak historialariok aztertu behar ditugun estilo-aniztasunera eta aberastasunera. Peter Collinsen arabera, eklektizismoa «iraganera begirako jarrera berezia izan zen, eta bereziki XIX. mendearen bigarren erdialdean nagusitu zen» (Collins, 1998: 117). Bestalde, historizismoa izango litzateke «aldi berean egindako hainbat arkitektura mota, eta mota batek ere ez du nahikoa botere lehiakideei lekua kentzeko edo lehenago eraiki zen arkitektura gainditzeko» (Collins, 1998: 57). Azken finean, historizismoa bizi-berrialdi edo *revival*en adierazpen bereizgarria baino ez litzateke izango, eta, eklektizismoa, handik eratorritako adarra litzateke. Ondoren, Luciano Patteta ikuskera hartatik harago joan zen, eta eklektikotzat jo zuen 1750. urtetik Mugimendu Modernoaren hasierara bitarteko arkitekturako ekoizpen guztia (Argan, 1977: 129). <sup>10.</sup> PUA –93. Kutxa, 65. Beraz, aldi hartako arkitektura, era berean, eklektikoa eta historizista izan zen. Historizista, adierazten duen arte-adierazpen haren ikuspegi ideologiko eta kulturalekin bat datorrelako; eta, eklektikoa, arkitekturaren adierazpena bera delako (Hernando, 2004: 176; Isac, 1987: 7-9). Pedro Navascuések arkitektoen bi belaunaldi aipatu zituen (Navascués, 1997: 439-440), Espainiako eklektizismoaren barruan. Lehen belaunaldikoak lirateke 1850. urtearen inguruan jaiotako guztiak; eta, bigarren belaunaldikoak, XIX. mendearen azken laurdenean jaioak, eta arkitekto-titulua 1900. urtearen inguruan lortu zutenak. Navascuések Collinsen planteamenduarekin bat egin zuen, eta arkitektura eklektikoaren sorrera XIX. mendearen erdialdean kokatu zuen, berak ere. Ekar ditzagun ideia horiek, orain, Bizkaiko Jaurerriko arkitektoen esparrura. Manuel Maria de Smith (1879-1956) arkitekto bilbotarra hartuko dugu adibide gisa. 1903. urtean lizentziatu zen, eta bere lehenengo enkargu erlijiosoa sinatu zuen Marcelino de Arrupe arkitektoarekin lankidetzan: Durangoko Aita Jesuiten Egoitza (Paliza, 1988: 415). Lau angeluko eraikin handia zen eta kaperak zatitzen zuen. Kanpoaldea oroitzapen gotizisten imafronte boteretsua zen, eta lau dorrek eusten zioten. Jatorrizko proiektuan pinakuluek ematen zioten akabera, baina ez dute gaur egunera arte iraun. Gorputz nagusia kaperari dagokio, eta oroitzapen mediebalista argiak ikus daitezke (arku zorrotzak, krismoi originala aurrealdearen erdian, gargolak eta abar). Aitzitik, aldeetako gorputzetan, eta bereziki dorreetan, galeria irekietan eta teilatu-hegaletan, gustu erregionalista ikus daiteke, eta mendearen amaierako estilo neoplatereskoranzko joera ahalketsua dario. José María Basterra (1862-1934) arkitektoa Madrilgo Arkitektura Eskolan lizentziatu zen 1887. urtean. XIX. eta XX. mendeetako arkitektura erlijiosoaren eremuko pertsonaia nabarmenetakoa da elizbarrutiko arkitekto gisa egindako lanarengatik. Eraikuntza eta monumentuen zaharberritze zerrenda zabalaren artetik Bilboko Begoñako Amaren Basilikako dorre berriaren eraikuntza aztertuko dugu. Basilikak eraikuntza-bizitza konplexua izan du, suntsiketa eta berreraiketa ugarirekin; aipagarrienetakoa Antonio de Armonak 1849an hasitakoa eta ondoren Atanasio de Anduiza arkitektoak 1881ean berreraikitakoa izan da. Hala ere, egungo itxurak José María Basterra arkitektoaren trazuei erantzuten die, nabarmenki arkitekto eklektikoa. 1902. urtean inauguratu zen eta Eraikuntzaren Batzordeak arkitektoei 1898ko deialdiko lehiaketan emandako ekintza-askatasunari erantzuten dio. Joera errenazentista nahiz gotikoa hartzeko aukera eman zuten, baita bi estiloak hartzekoa ere, honako hau prestatu nahi zela nabarmenduz: La futura unificación y armonía interna de la Iglesia dentro de la arquitectura ojival, la más adecuada con sus elevadas naves sus apuntadas ojivas, las esbeltas columnas, los ligeros arcos boterales, los calados imafrontes, las atrevidas agujas y el predominio de las líneas verticales a constituir el símbolo de las aspiraciones al cielo de la Fe Cristiana11. <sup>11. (1898):</sup> *Concurso de Proyectos para levantar una Torre en el Santuario de Nuestra Señora de Begoña*, Tipografía de Sebastián de Amorrortu, Bilbo. ![](_page_9_Picture_0.jpeg) **2. irudia. Begoñako Basilikaren dorre berria José María Basterraren eskutik.** Eraikuntzaren Batzordearen hitzek «batasun estilistikoaren» nahia aditzera ematen dute, garai hartan Espainian monumentuen zaharberritze-lanetan gehien berretsitako irizpidea. Basterrak forma beherakorra eta Erdi Aroko estiloaren berezko bertikaltasuna zuen dorrea aukeratu zuen, estilo horretatik kanpoko elementuak gehituz, hots, pilastrak, tondoak eta abar; elementu horiek oroitzapen errenazentista arinak ekartzen dizkiote multzoari. Nola definitu mota horretako esku-hartzeak? Proiektu arkitektonikoari erabateko askatasunarekin heltzen dioten arkitektoen belaunaldiarekin egiten dugu topo eta historiografia artistiko oparoak dioena gorabehera, sormenarekin. Joan Martorellen Iglesia de las Salesas eliza (1882-1885) definitzeko Pedro Navascuések esandako hitzak jasotzen ditugu hemen, Smith eta Basterraren obrarako erabat aplikagarriak direnak. Lo medieval radica más en nuestro deseo de considerarla como tal que en el edificio propiamente dicho. Nos resultaría difícil encontrar en la historia de la arquitectura una iglesia medieval como esta, ni su volumen, ni su escala, ni la relación de proporciones de sus elementos, ni el perfil, nada, en definitiva pertenece a una "escuela" conocida (Navacués, 1997: 490-491). Eklektizismoa Erdi Aroko beste zenbait estilotan ere aldarrikatzen da, estilo nazionalak espiritu erromantikoaren itzalean indartuz. Hori da tradizio hispaniarmusulmanaren kasua, adreiluzko arkitektura mudejar estiloan garatzeko joera izugarria topatzen dugu. Estilo horretan, besteetan ez bezala, materiala eraikinetik bereizi ezineko elementua da. Izan ere, adibide horien aurrean maiz galdera hau planteatzen da: zer da erabakigarriagoa neomudejar obra kalifikatzeko, adreiluaren erabilera ala konfigurazio estilistikoa? (Hernando, 2004: 247). Javier Hernandoren ustez, bi faktoreek estiloa konfiguratzeko bereizi ezin den unitatea sortzen dute. Hala eta guztiz ere, gogoan izan behar dugu hori ez dela kultura eklektizistaren adierazpen bat baino. Hori dela-eta, zenbait kasutan «adreiluzko arkitektura» delakoari erantzuten dioten fabrikak topatzen ditugu; libreki eta modu fantasiosoan konbinatzen dituzte mudejar formak Erdi Aroko bestelako formekin. Hori izango litzateke José María Basterra arkitektoraren Jesusen Bihotzaren elizaren kasua, «La Residencia» moduan ere ezaguna (1891). Adreilua eta harri zuria konbinatzen dituen eraikina da, azken hori nagusiki hauetan erabiltzen da: atarian, arkupe lobulatuen galerian, kontrahormetan, eskantzuetan, kanpaien gorputzetan eta desagertutako orratzetan. Barrualdea gurutze-gangaz estalitako hiru habearteren bidez eta abside poligonalaren bidez banatzen da, eraikuntzaren gainean kolore biziko apainketa polikromo aberatsa nabarmenduz. Azken batean, Bilboko zabalguneko tenplu horrek XIX. mendeko arkitekto eklektikoaren izaerari erantzuten dio. Mudejar estiloa definitzen duen materiala, adreilua, hartu eta gotikotik ateratako formekin libreki konbinatzen du. Mudejar forma estilistikoen eta adreiluaren erabilera Bizkaiko monumentuen zaharberritze-praktiketan sartzea zaila zen, Euskal Herrian izan zuen presentzia puntuala dela-eta. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran bizi laburreko estilo berria sortu zen, Modernismoa. Garaiko arkitektura biziberritzeko nahiarekin eta horrek iraganeko formekiko duen zorra behin betiko kentzeko asmoarekin sortu zen. Gure lurraldeko arkitektura erlijiosoan ia garapenik izan ez zuen estiloa izan zen, baina Espainian erreakzio ugari sortu zituen (Urrutia, 2003: 139). Haiek modernismoa atzerritar jatorriko moda arrunt moduan hartzen zuten eta arkitektura nazionalera itzultzeko proposamena egin zuten. Ildo horretatik, hiru korronte nagusi sortu ziren: neoplatereskoa, neobarrokoa eta erregionalismoa (Paliza, 1988: 182). Lehen esperientzia horren jatorria 1867. urtean koka dezakegu, Jerónimo de la Gándara arkitektoak Espainiako pabiloia eraiki zuenean Parisko Erakusketa Unibertsalean. Erabateko eklosioa José Urioste y Velada arkitektoarekin lortu zuen 1900. urteko Parisko Erakusketa Unibertsalerako eraiki zuen Espainiako pabiloiarekin. Neobarrokoak Juan Moya Idígoras arkitektoak Madrilgo hiribilduan egindako lanekin ezagutu zuen garapen gorena, hala nola San Jose elizako (1910) parrokoaren etxea bezalako eraikin esanguratsuekin. Bizkaian, joera horrek erlijioaren alorrean Ricardo Bastida udal-arkitektoarekin ezagutu zuen adierazpen gorena. Haren proiektuen artean Bilbo hiribilduko tenplu enblematiko eta zentrikoenetako baten —Abandoko Done Bikendi Martiriaren elizaren— zaharberritze osoa (gauzatu ez zena) nabarmentzen da. 1926. urtean datatua, tenpluaren itxura erabat aldatzea planteatu zuen. Hauts-babes arku moduko egungo fatxada neurri handiko dorre-ate izugarri bilakatuko zen eta amaieran kupula izango zuen. Ezker hegalean elizaren beste bi habeak agertuko ziren, horma garbia zatitzen duten pilastretan banatuta, beheko zatia puntu erdiko arkupe-galeriarekin zulatuta. Ricardo Bastidaren hogeiko hamarkadako askotariko proiektu erlijiosoak hizkuntza horren jarraipenak dira. 1929. urtean tenplu berria eraiki zen Bilboko Errekalde auzoan, Errosarioko Gure Ama eliza. Obra hartan, Bastidak ildo bereko irtenbidea planteatu zuen, kupula monumentalak albo batera utzi eta kanpaihorma akabera hautatu zuen. Hori horrela, armarrien, zatitutako eta kurbatutako frontoien erabilerak eta fatxadako konposizio-jolasak Aro Modernoko formetara ekartzen gaituzte. Azkenik, erregionalismoaren fenomenoa gertatu zen, iraganeko formen azken berrikusketa izango dena. Arkitektoak iraganeko estilo handietan irtenbideen bilaketa agortu du eta garaiko espiritu nazionalistaren eta 98ko belaunaldiaren sentipenaren babesean, ez dio katedral gotiko arranditsuari begiratzen, baserriari, menditar arkitekturari baizik. Leonardo Rucabado, Aníbal González eta Álvarez-Ossorio arkitektoak izan ziren menditar arkitekturaren eta «Sevillako estiloaren» adierazle gorenak, hurrenez hurren. Euskal Herriak baserriaren irudian aurkitu zuen idiosinkrasiaren adierazpena. Horrela sortu zen arkitektura neoeuskalduna deritzona. Bi isurkiko teilatuak, zurezko bilbadurak, arkupeak eta abar sartu zituen langileen etxebizitzetan eta klase aberatsenen txaletetan. Joera horretako arkitektorik nabarmenena Pedro Guimón izan zen eta honela zioen: El alma regional donde se percibe en su primitiva pureza, es en la vida íntima, en el hogar, en la construcción de la familia que vive pegada a la tierra, en el campo; allí es donde hay que buscar el espíritu regional y no en la barahúnda de la capital, donde lo advenedizo mezclado con lo indígena, desvirtúa su carácter12. Nahiz eta estilo neoeuskaldunak arkitektura erlijiosoan izandako harrera nahiko konplexua izan, topatzen dira zenbait adibide, hala nola Gidako Ama Birjina baseliza (1933), Alonsotegiko Arbuio auzoan, Faustino Basterra arkitektoaren obra. Solairu laukizuzena eta habe zeiharrak dituen eta bi isurkiko estalkia duen eraikuntza txikia da. Eliz ataria arkitekturan sartuta dago, ebanjelioaren aldean itxita eta atxikita baitago. Basterrak zarpiatutako hormak eta errezerkoz, eskantzuz eta arkuz markatutako harlanduak dituen eraikuntza arrunta aukeratu zuen. <sup>12.</sup> Guimón, P. (1907): "El Caserio", *Euzkadi*, 34. or. Aguirre, L. A. (2004): "Pedro Guimón: una aproximación", *Ondare*, 230. orrialdean aipatuta. Monumentuen zaharberritzeari dagokionez, José María Basterrak portiko eta apaizetxe berria proiektatu zituen Arrigorriagako Santa Maria Magdalena elizarako, 1928. urtean. Portiko berria jasoko zuen beheko solairua arku beheratu eta erdi-puntukoek eta hormigoizko estalki lauak osatzen zuten hiru fatxadetan. Estalki horren gainean eraikiko zen apaizetxea, fatxadaren zabalera guztian, terrazekin alboetan. ![](_page_12_Picture_1.jpeg) **3. irudia. Gidako Ama Birjina baseliza (1933), Faustino Basterra.** José María Basterrak memorian azaltzen zuen eraikinari euskal estiloa eman nahi izan ziola, «inguruko giroarekin eta xedearekin harmonizatuz». Hori dela-eta, terrazetako balaustreetarako ojiba-arkuzko amaierak aukeratu zituen, «kokatuko diren tokian berezkoak»13. Apaizetxea baino gehiago hiriko jauregiak gogorarazten dituen obra izan zen azken emaitza. Nabarmena da arkitektoak eraikuntza erregionalista sortzeko izan zuen asmoa; horretarako erabili zituen garitoi angeluarra, teilatu-hegal irtena edo iparraldeko fatxadako zurezko bilbadurak; hala ere, emaitza asimilazio zaileko eraikuntza da, elizaren zati handia hartzen duena. ## **Ondorioa** 1850etik XX. mendeko 30eko hamarkada arteko arkitekturak Teseo Minotauroaren labirintoan sartu zenekoa gogorarazten digu. Munstroaren aurkako borroka, idealaren aurka, eta ondoren mila gela, korridore eta zokotako esparrutik ateratzeko nahia; ondo irudiztatuko lukete Giovanni Battista Piranesiren kartzeletako espazio zatikatu eta estugarriek. <sup>13.</sup> BFA – Arrigorriaga 0194/022. Ilustrazioko espiritu arrazional eta kritikoa jaso duen XIX. mendeko arkitektoak klasizismoa gainditu nahi du. Antzinate klasikoko monumentuak arretaz aztertzen ditu, gotiko deitutako estilo barbaro hari balioa ematen dio eta iraganeko monumentu (orain *historikoak* eta *artistikoak* direnak) zaharberrituen eta zorroztasun zientifikoarekin kontserbatutakoen garrantzia aditzera ematen du. Historiaz duen ezagutzak eta garai bakoitzeko espiritu eta ideologiaren ulermenak etorkizuna iraganetik proiektatzera garamatzate. «Modernoa eta antzinakoa; nazionala eta atzerritarra; artea eta industria»14 nahastera garamatzate. Beste garai batzuekin alderatuta, XIX. mendeko arkitektoak konplexurik eta aurreiritzirik gabe begiratzen du, hau da, «estilo bakunek» egin izan zuten nagusitasunik gabe. Ideia horien isla dira Lluis Doménech i Montaner arkitekto katalanaren hitzak: Admitamos los principios que en arquitectura nos enseñan todas las edades pasadas, que de todas, bien guiados, necesitamos. Sujetemos las formas decorativas a la construcción como lo han hecho las épocas clásicas; sorprendamos en las arquitecturas orientales el porqué de su imponente majestad...; recordemos el principio de solidez en las firmes líneas egipcias; procuremos admitir los tesoros del gusto del templo griego; estudiemos los secretos de la grandiosidad de las distribuciones y construcción romana, el de la idealización de la materia en el templo cristiano y el sistema de la decoración árabe; aprendamos la gracia del dibujo del renacimiento... En una palabra, veneremos y estudiemos asiduamente el pasado, busquemos con firme convicción lo que hoy tenemos que hacer y tengamos fe y valor para llevarlo a cabo. Se nos dirá quizá que esto es una nueva forma de eclecticismo. Si procurar la práctica de todas las buenas doctrinas... es ser ecléctico..., si cree que todas las generaciones nos han dejado alguna cosa buena que aprender y quererlo estudiar y aplicarlo es caer en esta falta, nos declaramos convictos de eclecticismo (Navascués, 1997: 42). Doménech arkitektoak horrela erreakzionatzen du bere garaian eklektizismoak jaso zituen kritiken aurrean eta iraganeko forma bakoitzetik onena hartzen duen estiloa aurkezten du, aztertu eta ikasi duena. Izan ere, eklektizismoa beti hartu izan da trantsizioko estilotzat, denboran zehar arkitektura originala ekarriko zuen estilotzat. Aurkeztu dugun ibilbide luzean, ornamentuzko gotizismotik erregionalismora, Bizkaiko praktika arkitektonikoak garaiko espirituarekin bat egiten du. Gure ondare erlijiosoak konplexurik gabe begira diezaioke estatuko gainerako praktikari; izan ere, garaiko joera nagusiak ezagutzen zituzten arkitektoak zituen eta, kasu askotan, joera haien ordezkari nagusiak zirenak. Bizkaiko Jaurerrian eraikitako tenplu berriak kultura eklektikoaren adierazgarri perfektuak dira, baina zer gertatzen da gure arkitektoak zaharberritze-proiektuarekin topatzen direnean? Azterketa labur honetan ikusi dugunaren arabera, XIX. mendeko arkitektoek hizkuntza eta gustu berriak monumentu historiko artistikoetara egokitu besterik ez zuten egiten. XIV. mendetik XVI. mende arteko fabrikei <sup>14.</sup> Rada y Delgado, J.: "Cuál es y debe ser el carácter propio de la arquitectura del siglo XIX", Navascués, P. (1997): *op. cit.,* 43. orrialdean aipatuta. gorputz neobarrokoak eta neomediebalistak gehitzen zaizkie eta tenpluetako jatorrizko zatiak ere suntsitu egiten dira irudi berria emateko xedearekin. Horrela, iragana *modernizatu* eta XIX. mendeko gustuetara egokitu nahi da: hotsandikoa eta monumentala. Adibiderik argiena Bilbo hiribilduan aurkituko dugu: Santiagoko Basilika-Katedraleko dorre berria eta fatxada, Begoñako Basilikako dorrea eta Abandoko Done Bikendi Martiriaren elizarako proiektu neobarrokoa, zorionez gauzatu gabekoa. Jatorrizko formekiko inolako errespeturik ez duten esku-hartzeak dira eta badirudi ez dituztela ezagutzen edo jaramonik ez dietela egiten John Ruskin, monumentuen kontserbazioaren defentsari eta zaharberritzearen aurkari nagusietako bat, pentsalari ingelesak aurrez aipatutako hitzei. Azken batean, Bizkaiko arkitektura erlijiosoak, bai tenplu berrietan, bai zaharberritze-lanetan, egun duena baino azterketa zabalagoa merezi du. Horrela soilik lortuko dugu duela urte gutxi arte existitzen ez zela zirudien ondare aberatsa balioetsi eta kontserbatzea. Horrela soilik iritsaraziko diegu gure ondoren etorriko diren belaunaldiei Bizkaiko historiaren garai garrantzitsuenaren sentipena: XIX. mendea. ## **Bibliografia** - Argan, G.C. (1977): *El pasado en el presente. El revival en las artes plásticas, el cine y el teatro*, Gustavo Gili, Bartzelona. - Basurto, N. (1995): "El medievalismo en el Bilbao finisecular nuevos templos y reconstrucciones", *Archivos de Arquitectura*, 49-60. - Collins, P. (1998): *Los ideales de la arquitectura moderna; su evolución (1750-1950)*, Gustavo Gili, Bartzelona. - Goethe, J.W. (1999): *Escritos de arte*, Síntesis, Madril. - González-Varas, I. (1999): *Conservación de bienes culturales. Teoría, historia, principios y normas*, Cátedra, Madril. - Hernando, J. (2004): *Arquitectura en España. 1700-1900*, Cátedra, Madril. - Honour, H. (2004): *El Romanticismo*, Alianza, Madril. - Isac, Á. (1987): *Eclecticismo y pensamiento arquitectónico en España: discursos, revistas y congresos: 1846-1919*, Universidad de Granada, Granada. - Marchán, S. (2008): "La disolución de lo clásico en el relativismo del gusto", *Anales de Historia del Arte,* **1**. - Moneo, J. R. eta Solá-Morales, I. (1975): *Apuntes sobre Pugin, Ruskin y Viollet-le-Duc*, Escuela Técnica Superior de Arquitectura. - Navascués, P. (1987) "La restauración monumental como proceso histórico: el caso español, 1800-1950". *Curso de mecánica y tecnología de los edificios antiguos*, Colegio Oficial de Arquitectos, Madril. - –––––––––––––, (1992): *El siglo XIX. Bajo el signo del Romanticismo*, Silex, Madril. - –––––––––––––, (1997): *Arquitectura española 1808-1914*, Espasa-Calpe, Madril. - Ordieres, I. (1995): *Historia de la restauración monumental en España (1835-1936)*, Ministerio de Cultura, Madril. - Paliza, M. (1988): *Manuel María de Smith Ibarra arquitecto 1879-1956*, Bizkaiako Foru Aldundia, Bilbo. - Pérez de la Peña, G. (2004): *Bizkaiko Eliz Arkitektura Garaikidea 1865-1975. Erromantizismotik Mugimendu Modernora*, Eliz Museoa, Bilbo. ![](_page_15_Figure_0.jpeg)
aldizkariak.v1-0-249
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.26 _2013_22", "issue": "Zk.26 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz** *Bertol Arrieta, Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Ilarraza* Informatika Fakul tatea. bertol@ehu.es; i.alegria@ehu.es; a.diazdeilarraza@ehu.es Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Jasoa: 2013-05-29 Onartua: 2013-10-28 **Laburpena:** XUXEN ortografia-zuzentzailearen arrakastaren ondoren eta IXA taldean Hizkuntzaren Prozesamenduan urtetan egindako lanari jarraiki, XUXENg euskarako gramatika- eta estilo-zuzentzailea garatzeko aurrerapausoak egiten dihardugu azken urteetan; horien artean kokatzen dugu hemen aurkeztuko dugun koma-zuzentzaile automatikoa ere. Tresna honen garapenerako, komak zuzen jartzeko lan teorikoak aztertu ditugu lehendabizi, eta ikasketa automatikoko teknikak eta erregeletan oinarritutakoak uztartu ditugu gero; koma-zuzentza ile bat garatzeko sintagmeneta perpausen identifikatzaile automatikoen beharra azaleratu du ikerketa honek. **Abstract:** After the success of the Basque spell checker XUXEN, the IXA Natural Language Processing group is working to develop a grammar and style checker, where we include the comma corrector here presented. For this purpose, we first analysed the theoretical works to put commas in Basque, and then we applied both rule based and machine learning based techniques. This work underlines the need of developing both chunk and clause identifiers to develop a comma checker. ## 1. **MOTIBAZIOA: NORK JAN DU AITA?** Gizakiak, garuneko hainbat mekanismoren bidez, gaitasuna dauka hizkuntza —bai idatzia, bai ahozkoa— ulertzeko. Baina guk hain erraz (ia ahaleginik gabe) egiten dugun hori, aldamenekoarekin ahoz edo idatziz komunikatzeko prozesu hori, dirudiena baino zailagoa da; hainbesteraino, ezen hizkuntza —bere osoan— ulertzeko gai den makina bat sortzea ezinezkoa baita gaur egun. Hizkuntzaren anbiguotasun handia da, nagusiki, horren erruduna. Hitz bakar batek, adibidez, hiruzpalau adiera izan ditzake; perpaus baten esanahia ulertzeko, berriz, perpauseko hitz guz tien esanahi egokia bereganatzeaz gain, makinak berdin ulertu beharko lituzke hitzen arteko loturak —sintaxiak adierazten dizkigunak—. Zer ulertuko luke makinak, adibidez, «*nork jan du aita?*» esaldia prozesatu behar izango balu? Nola analizatuko luke esaldi hau? Norbaitek aita jan duela pentsatuko luke ziur. Gizakiok, ordea, testuinguruaren arabera esaldi honen benetako zentzua zein den asmatuko genuke. Azken gerezia plateretik desagertu ondoren semeak esandako esaldia dela jakingo bagenu, esaterako, «*nork jan du aita?*» esaldiari «*nork jan du, aita?*» zentzua emango genioke. Hau da, «*nork jan du (azken gerezia), aita?*». Adibide honetan ikus daitekeen moduan, beraz, koma *egokiak* berreskuratzea ezinbestekoa da zenbait kasutan, analizatzaile sintaktiko automatikoak hizkuntzaren anbiguotasun handia ondo ebatz dezan. Antzekoa gertatzen da esaldi honekin ere: «*Haserretu egin zen emaztea beste batekin ikusi zuenean.*». Bere horretan anbiguoa da esaldia, eta koma non jartzen dugun, erabat aldatzen da zentzua: - *Haserretu egin zen, emaztea beste batekin ikusi zuenean*. Uler bedi: - *Haserretu egin zen (senarra), emaztea beste batekin ikusi zuenean.* - *Haserretu egin zen emaztea, beste batekin ikusi zuenean*. Uler bedi: *Haserretu egin zen emaztea, (senarra) beste batekin ikusi zuenean*. Bestalde, bi adibide hauek eta antzekoak aztertuz gero, senak diosku sintagmak eta perpausak identifikatu beharko ditugula koma-zuzentzailea garatzeko «*nork jan du aita?*» adibideak erakusten duen moduan, koma, joatekotan, sintagmen artean joango da, eta ez sintagma barruan. Izen-sintagmak eta aditz sintagmak parentesi artean jartzen baditugu, argiago ikusiko dugu: «*(nork) (jan du), (aita)?*» Adibide honetako izen-sintagmak hitz bakarrekoak badira ere, azterketa sakonagoetan sartu gabe, badirudi sintagmen baitan ez dela komarik joango, oro har. Bigarren adibideak beste joera bat erakusten digu: komak perpaus baten bukaera edo hasiera adierazten du askotan. Jar ditzagun perpausak eta esaldiak, oraingoan, parentesi artean: - *(Haserretu egin zen, (emaztea beste batekin ikusi zuenean)).* - *(Haserretu egin zen emaztea, (beste batekin ikusi zuenean)).* Begibistan denez, komaren arabera emango zaio zentzu bat edo bestea, eta komaren arabera ikusiko da, era berean, mendeko perpausaren osaera zein den. Hortaz, badirudi komak zuzen jartzea garrantzitsua dela sintag- meneta perpausen identifikaziorako, eta alderantziz, sintagmeneta perpausen identifikazioa beharrezkoa dela koma-zuzentzaile bat garatzeko. Aurrerago aztertuko dugu gurpil-zoro honi nola egin diogun aurre. Puntuazio markak euli-gorotzak bezalakoak omen dira: txikiak, beltzbeltzak, ezdeusak; ez omen diegu garrantzirik ematen. Hala zioen Anjel Lertxundi idazleak Berriako bere zutabean. Bere ustez, ordea, puntuazio marka ondo erabiliek morfosintaxiaren ezagutza sakona islatzen dute. Iritzi berekoak dira hizkuntzalari asko ere (Odriozola, 2005; Garzia, 1997; Odriozola eta Zabala, 1993; Nunberg, 1990). Hala eta guztiz ere, Hizkuntzaren Prozesamenduan (HP) berandu azaleratu zen puntuazioaren garrantzia. Nunbergen monografikoa (Nunberg, 1990) izan zen puntuazioak —eta, zehatzago, komak— HPan izan zezakeen garrantzia mahai gainean jarri zuena. Orduz gero, ugaldu egin ziren puntuazioari buruzko konputazio lanak. Lan honetan, puntuazio markek eta batez ere komak euskararen prozesamenduan duen eragina aztertu dugu. Era berean, saiatu gara komazuzentzaile bat garatzen, horretarako beharrezkoak diren sintagma eta perpaus identifikatzaile automatikoak ere sortuz. Horren guztiaren berri emango dugu artikulu honetan. # 2. **TESTUINGURUA** Esan dugun bezala, euskararako gramatika- eta estilo-zuzentzaile bat garatzeko proiektu orokorragoaren baitan kokatzen da koma-zuzentzailea, eta bere garapena ezin da ulertu IXA taldeak sintaxiaren tratamendu automatikoan egindako lanak kontuan hartu gabe. #### 2.1. **XUXENg: euskarako gramatika-zuzentzaile automatikoa** IXA taldean urteak daramatzagu erroreak edo gaizki erabilitako egiturak detektatzen saiatzen. Ortografi zuzentzailea lortzeko helburuarekin egin ziren lehen urratsak (Urkia, 1997; Alegria, 1995; Agirre *et al.*, 1992), informazio linguistiko gutxiago behar delako horretarako. Azken urteotan, XUXENg gramatika-zuzentzailea sortzea izan dugu helburu. Sintaxi-akatsak detektatzea, dena dela, ortografi akatsak detektatzea baino zailagoa da: anbiguotasun handiagoa dago, eta informazio linguistiko gehiago behar izaten da errore horiek detektatzeko. Hala eta guztiz ere, IXA taldean sintaxiaren esparruan lan handia egin da azken urteetan. Besteak beste, euskararen sintaxia lantzeko oinarrizko baliabideak garatu dira (Gojenola, 2000), euskararen desanbiguazio morfologikoa eta azaleko sintaxia landu da (Aduriz eta Diaz de Ilarraza, 2003), euskarako aditzen azpi- kategorizazioaren azterketa burutu da (Aldezabal, 2004) eta dependentziagramatiken formalismoa jarraituz garatutako sintaxi-analizatzailea sortu da (Aranzabe, 2008). Lan hauek oinarri hartuta, gramatika-zuzentzailerako bidean urrats handiak eman dira: Oronozek (2009) postposizio-lokuzio okerrak, data okerrak eta komunztadura-erroreak detektatzeko tesi lana egin zuen, eta Uriak (2009) determinatzaile-erroreak detektatzeko CG1 erregelak sortu zituen. Esku artean dugun lana Oronozen (2009) tesi lanaren osagarria dela esan daiteke. Izan ere, erroreen detekziorako berak hizkuntza-ezagutzan oinarritutako hurbilpena erabili bazuen, corpusetan oinarritutakoa erabili dugu guk. Hain zuzen, ikasketa automatikoa baliatu dugu, eta hurbilpen bateko eta besteko teknikak uztartzera ere jo dugu. #### 2.2. **Sintaxiaren tratamendu automatikoa IXA taldean** Atal honetan IXA taldean euskararen analisi konputazionalerako erabiltzen diren baliabideak aurkeztuko ditugu: batetik, sintaxi-analisirako sortutako analisi-katea; bestetik, EPEC corpusa. # 2.2.1. *Analisi-katea* Euskararen analisi konputazionalerako, IXA taldean, mendekotasunedo dependentzia-egituretan oinarritutako sintaxi-analizatzaile sendo bat garatu zen (Aduriz *et al.*, 2004). Sintaxi-analizatzaileak geruzaka egiten du lana; geruzetako bakoitzean, hizkuntza ezagutza sakonagoa edo azalekoagoa erabiltzen da, beharraren arabera. Analisi-geruzak katean erabiltzen dira modu sekuentzialean eta moduluetan bilduta. Moduluetako batzuk, mendekotasun-ezartzailea kasu, trukagarriak dira. Analisi-kateko geruza bakoitzak, sarrera moduan, aurreko geruzak eskaintzen dion informazioa erabiltzen du, eta jasotako analisia informazio linguistiko berriarekin aberasten du. Sintaxi-analisia urratsez urrats egiten da honela, eta erabiltzailearen esku geratzen da erabili nahi duen hizkuntza ezagutzaren maila aukeratzea. Geruzetako bakoitzean bereizketa argia egiten da gramatiken eta gramatika hauek aplikatuko dituzten programen artean. 1 irudian ikus ditzakegu analisi-kateko moduluak eta haien analisi-geruzak. Oronozen (2009) tesi txostenean zehatz-mehatz azalduta datoz analizatzailearen ezaugarriak. <sup>1</sup> CG: Constraint Grammar formalismoari dagokion akronimoa. Constraint Grammar formalismoak (Karlsson et al., 1995; Tapanainen, 1996) aukera ematen du patroiak identifikatzeko eta etiketak jarri, kendu edo aldatzeko. ![](_page_4_Figure_1.jpeg) **1. irudia.** Geruza anitzeko euskarako sintaxi-analizatzailea. Zatitzailean —hau da, sintagmen eta aditz sintagmenidentifikazioan hobekuntzak egiteko saioak egin dira lan honetan. Horretaz gain, analisisintagman agertzen ez den modulu berri bat osatzen saiatu gara: perpausen identifikazioa egiten duen modulua, hain zuzen. Modulu berri horren kokapenaeztabaidagarria da. Batzuek sintagmen identifikazioa baino lehen egitekoa dela uste dute (Tanev eta Mitkov, 2002); besteek, berriz, sintagmeninformazioa darabilte perpaus identifikatzailea hobetzeko: horrela egiten da, hain zuzen, perpausak identifikatzeko antolatu zen ataza partekatuan (Sang eta D'ejean, 2001). Hobekuntza hauek analisi-sintagman txertatzeko, ikasketa automatikoko teknikak baliatu ditugu, eta horiek da- goeneko garatuta zeuden hizkuntza-ezagutzan oinarritutako gramatikekin uztartu ditugu. # 2.2.2. *EPEC corpusa* EPEC corpusa euskararen prozesamendu automatikorako erreferentziacorpusa izateko asmoz jaio zen. Euskara batuan idatzitako testuz osatutako corpusa da, eta hainbat mailatan etiketatu da: morfologia eta azaleko sintaxi mailan, lehendabizi, eta sintaxi maila sakonagoan, gero. Corpus honen zati bat *XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa*2 izeneko corpusetik hartu zen; beste zatia, aldiz, *Euskaldunon Egunkaria* berripaperekoa da. Guztira, 200.000 token inguruko corpusa bildu zen. EPEC corpusak, besteak beste, ikasketa automatikoko teknikak erabiltzeko aukera eman digu. #### 3. **KOMA-ZUZENTZAILEA** Atal honetan euskarako koma-zuzentzaile bat garatzeko egindako urratsak azalduko ditugu. Urrats hauek, bai erregela bidezko hurbilpenen bidez, bai ikasketa automatikoko teknikak baliatuz egin dira. Hasteko, ordea, arlo honetako aurrekariak deskriba ditzagun. #### 3.1. **Aurrekariak** ACL3 biltzarrean egindako lantegia da HPan puntuazioarekin zerikusia duten lanen ugalketaren erakusgarri nagusia: *workshop on punctuation in computational linguistics*4. Say eta Akmanen (1996) lanak dakar 90. hamarkadaren inguruan egindako lanei buruzko laburpena. Koma-zuzentzaile edo berreskuratzaile automatikoak sortzeko, berriz, ez dira saiakera asko egin. Hardtek (2001) danierarako koma okerrak detektatzeko saioak egin zituen, Brillen (1995) *transformazioan oinarritutako ikasketa* erabiliz. Horretarako, corpus batean, komak zoriz gehitu zituen lehendabizi. Zoriz gehitutako koma horiek koma oker gisa etiketatu zituen, eta beste guztiak koma zuzen gisa. Modu honetan, koma okerrak detektatzen saiatu zen Hardt (2001). % 91ko doitasuna lortu zuen; estaldura, berriz, % 77koa. Sistema honek ahalmena izango du, neurri batean, gaizki jarritako komak detektatzeko, baina inolaz ez jarri gabe egonik jarri beharko liratekeenak asmatzeko. Gainera, erroreak automatikoki sortzean, errore <sup>2</sup> www.euskaracorpusa.net <sup>3</sup> Association for Computational Linguistics. <sup>4</sup> http://www.hcrc.ed.ac.uk/publications/wp-2.html oso artifizialak sortzen dira maiz, eta halako sistemek gero eragozpenak izan ohi dituzte errore errealekin. Baldwin eta Josephek (2009), berriz, puntuazioa (ez soilik komak) berreskuratzeko saioak egin zituzten, ikasketa automatikoko teknikak erabiliz. Zehazki, SVM algoritmoan oinarritutako sailkatzaileen arkitektura bat darabilte, eta F1 = % 62 erdiesten dute. Bestalde, txekierako puntuazioa detektatzeko helburuarekin, sakoneko sintaxi-analizatzaile bat baliatu zuten (Jakubicek eta Horak, 2010) lanean. F1 = % 83,5 lortzen dute ataza horretan, baina eskuz etiketatutako corpus bat erabiliz. Ahotsaren ezagutzarako sistemek ere puntuazioa berreskuratu behar izaten dute. Shieber eta Taok (2003) osagaien informazioa baliatzen dute, komak non jarri erabakitzeko. Zehatzago esanda, osagaien mugak erabiltzen dituzte komen kokalekua asmatzeko; hau da, token bakoitza zenbat osagairen hasiera eta bukaera den kontatzen dute. Izan ere, euren iritziz, token bat geroz eta osagai gehiagoren muga izan, orduan eta probabilitate handiagoa dago token horren inguruan koma bat izateko. *Markoven eredu ezkutuak (HMM)* erabiltzen dituzte. Lan honen arabera, zentzuzkoa dirudi euskarako sintagmeneta perpausen identifikatzaileek ematen diguten informazioa euskarako koma-zuzentzailea hobetzeko baliatzeak. Bestalde, euren ereduari informazio linguistiko berria gehituz (token bakoitzaren kategoria), komaberreskuratzailearen emaitzak are gehiago hobetu ziren (eskuzko analisiarekin: F1 = % 74,8; analizatzaile automatikoarekin: F1 = % 70,1). (Shieber eta Tao, 2003) lanaren beste ekarpen garrantzitsua ebaluazioari buruzkoa da. Izan ere, token mailako ebaluazioak emateaz gain, esaldi mailako ebaluazioak ere ematen ditu: esaldi guztiko koma guztiak ondo badaude, esaldia ondo puntuatua izan dela onartuko dugu; komaren bat gaizki badago, ordea, esaldia gaizki puntuatutzat hartuko da. Komaren ebaluaziorako, badu honek zentzua, esaldi beraren barruan koma bat ondo jarri baina hurrengoa gaizki jartzeak, esaterako, esaldi guztiaren zentzua alda baitezake. Lan honetan token mailako ebaluazioa egin bada ere, esaldi mailako azken ebaluazio bat ere egin dugu (ikus 3.3.6 atala). Bestalde, arestian aipatutako lanetatik, komaren sintaxi-zeregina aztertzen saiatzen direnak ere interesatzen zaizkigu. Izan ere, etorkizunean, komak jartzen *ikasten laguntzen* duen modulu batekin uztartu nahi genuke komen zuzentzailea. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da, bai koma non jarri behar den jakitea, baina baita koma leku horretan jartzeko arrazoia ezagutzea ere. Koma bakoitzaren sintaxi-zeregina identifikatu beharko litzateke automatikoki. (Bayraktar *et al.*, 1998) lanean, komaren funtzio edo erabilera desberdinen azterketa egiten da. Delden eta Gomezen (2002) lanean, berriz, ahalegina egiten da koma bakoitzari bere sintaxi-zeregina automatikoki esleitzeko. #### 3.2. **Komen zuzenketa hizkuntzaren ezagutzan oinarrituta** Duela urte batzuk, Juan Garziaren5 komari buruzko teorizazioa (Garzia, 1997) geurera ekartzeko saioak antolatu genituen; beste modu batean esanda, bere teorizazioa nolabait formalizatzeko bilerak egin genituen: informatikaren ikuspuntutik laburtu eta eskematizatu nahi genuen Garziaren komari buruzko teoria. Horretarako, metodologia zikliko bat diseinatu eta bost kideko lan-talde bat osatu genuen (IXA taldeko hiru informatikari eta bi hizkuntzalari). Hala, bilera bakoitzean, adituaren azalpenak entzuten genituen, eta bileraren ostean, azalpen horiek informatikaren ikuspuntutik formalizatzen saiatzen ginen. Komaren arauak zehaztuko zituen erregelen multzoa osatzea zen azken helburua. Horren ostean, formalismo hori puntuazioaren arloko beste zenbait adituri erakutsi genien (Joxe Ramon Etxebarria6, Igone Zabala7 eta Juan Carlos Odriozola8). Arestian esan dugun eran, ñabardurak ñabardura, bat zetozen hauek ere Garziarekin formalizatutako komaren arauekin. Komaren erabilera-arauak finkaturik, koma-zuzentzaile bat lortzeko saioak egin genituen, hizkuntzaren ezagutzan oinarritutako teknikak erabiliz hasieran. Hala, CG formalismoa baliatu genuen, komen arauei zegozkien erregelak idazteko. Gisa honetako erregelak, ordea, testuinguru txikiko arauak formalizatzeko dira egokiak, Oronozen (2009) iritziz. Horregatik, komen arauen artetik CG formalismoarekin inplementatzeko egokiak zirenak soilik aukeratu genituen. Alarma faltsuak ekiditera jo genuen, eta gutxienezko ziurtasun batez detekta genitzakeen arauak soilik inplementatu genituen (doitasun handiagoa bilatu genuen, beraz, estalduraren kaltetan). 2 irudian ikus daiteke erregela baten adibidea, eta (Arrieta, 2010) tesi txostenean ikus daitezke guztiak. **2. irudia.** Komen arauak formalizatzen saiatzeko egindako CG erregelen adibide bat. <sup>5</sup> Hizkuntzalaria da Garzia, sintaxian eta puntuazioan aditua. <sup>6</sup> UEUko euskara-zuzentzailea izan zen Joxe Ramon Etxeberria. <sup>7</sup> Hizkuntzalaritzan doktorea, eta sintaxian eta puntuazioan aditua. <sup>8</sup> Hizkuntzalaritzan doktorea, eta sintaxian eta puntuazioan aditua. 2 irudiko adibidean dugun erregelak honako hau adierazten du: Jarri «&OKER\_KOMA\_FALTA\_1\_1» etiketa hitz bati —edozein delarik ere bere kategoria—, zeinaren hurrengoa «baina» juntagailua den. Beste modu batean esanda, hitz bat aurkitzen badugu eta bere ondoren datorren hitza «baina» juntagailua bada, tartean koma bat falta da. Erregela hauek ebaluatzeko, *Euskaldunon Egunkaria*ko garapen corpusa erabili zen (ikasketa automatikoko probak egiteko erabili zen garapen corpus bera, hain zuzen). Erregelek jarritako etiketak testuko jatorrizko komekin alderatuta lortu ziren emaitzak; bitan banatuta aurkezten dira: 0 klasea (ondoren komarik ez duten tokenak) eta 1 klasea (ondoren koma duten tokenak). Bi klase hauen gaineko ohiko neurriak ematen dira: doitasuna, estaldura eta F1 neurria. 3.3.1 atalean, corpusari eta ebaluazioari buruzko xehetasun gehiago irakur daitezke. **1. taula.** Komen identifikazioaren emaitzak, CG formalismoa baliatuz egindako erregelekin. | | | 0 | | | 1 | | |---------------------------------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | Hizkuntza-ezagutzan oinarrituta | 93,1 | 96,7 | 94,9 | 56,9 | 27,2 | 36,8 | 0 klaseko emaitzak onak dira, espero moduan (ikus 1 taula). 1 klaseko emaitzak onegiak ez diren arren (% 36,8ko F1 neurria lortu genuen), esan beharrekoa da arau guztientzat ez ditugula erregelak egin, eta, beraz, estalduraren emaitzak logikoak direla. Bestalde, doitasunari erreparatuta (% 56,9), erregela bidez jartzen diren kometatik, erdia baino gehiago ondo leudeke. Ikasketa automatikoarekin uztartu eta azken emaitza hobetzen laguntzeko moduko erregela multzoa geneukala ebatzi genuen. #### 3.3. **Komen zuzenketa ikasketa automatikoan oinarrituta** Jarraian deskribatuko ditugun probetan, corpusetan oinarritutako hurbilpenak erabili genituen koma-zuzentzailea garatzeko; zehatzago esanda, ikasketa automatikoko teknikak. Kasu honetan, hitz bakoitzaren ondoren koma jarri behar den (1) edo ez (0), horixe da ikasi beharreko kontzeptua. Instantziak edo adibideak, berriz, *Euskaldunon Egunkaria*9 corpusetik lortu genituen. Ikasketa prozesurako, gainera, hainbat ezaugarri linguistiko baliatu genituen. Informazio linguistikoa lortzeko, *Eustagger* erabili genuen, <sup>9</sup> Euskaldunon Egunkaria eta Berria (www.berria.info) egunkariekin IXA taldeak daukan elkarlanari esker lortutako corpusa. IXA taldearen analizatzaile/desanbiguatzaile morfosintaktikoa. Honek komak ere erabiltzen ditu, ahalik eta analisi onenak lortu ahal izateko; komak darabiltzan analizatzailea erabiltzearen egokitasuna zalantzazkoa da, ordea, gerora analizatzaile honek ematen duen informazio linguistikoa komazuzentzailea sortzeko erabili behar bada. Dena dela, hasierako saioak ohiko analizatzailearen bidez egin genituen (komak darabiltzanarekin, alegia). ## 3.3.1. *Esperimentuen prestaketa* Atal honetan, corpusaren aukeraketa, ebaluazio-moduaren azalpena, *oinarrizko neurri*ak zein izan ziren, baliatu genituen ikasketa-algoritmoak eta ikasketan —hasiera batean— erabilitako ezaugarri linguistikoak azalduko ditugu, besteak beste. ## CORPUSAREN AUKERAKETA Proba gehienak egiteko, *Euskaldunon Egunkaria* berripapereko testuez osatutako corpusa baliatu genuen. 135.000 hitzez osatutako corpusa erabili genuen proba gehienetan; hala eta guztiz ere, corpus handiagoarekin ere egin genituen saio batzuk (ikus 3.3.2 atala). Corpus honek, handia izateaz gain, beste dohain garrantzitsu bat dauka: hasiera batean behintzat pentsatu behar dugu bertako komak arestian aipatutako irizpideei jarraiki jarri zirela; izan ere, egunkariaren estilo-liburuan azaltzen diren komari buruzko arauak bat datoz gureekin, Garziaren (1997) jarraibideak betetzen baitituzte. Corpus honetako testu multzo bat gainbegiratu eta hala zela egiaztatu genuen. #### EBALUAZIOA Aurreko atalean deskribatutako neurri estandar berberak erabili ziren: doitasuna, estaldura eta F1 neurria, garapen corpusaren gainean kalkulatuak lehendabizi, eta test corpusaren gainean gero. *Euskaldunon Egunkaria* corpusaren 135.000 tokenak zoriz banatu ziren ikasketa eta ebaluazioa egiteko. Horietatik, % 75 ikasketa corpus gisa eta *cross-validation* probak egiteko (ikasketa corpusa hamar zatitan banatuz); gainerako % 25a, berriz, garapen eta test corpus gisa (ikus 2 taula). *Euskaldunon Egunkaria*ko corpus hau erabili zen ia proba guztietan. Beste corpusekin egindako ebaluazioak *cross-validation* teknika baliatuz egin ziren (corpusa 10 zatitan banatuz). Ebaluazio modu honetan, esan dugun moduan, corpusean jarritako komak baizik ez dira ontzat ematen. Honek baditu bere mugak. Izan ere, ez dakigu ikasten ari garena zenbateraino zuzena den. Gainera, esaldi batean komak jartzeko konbinazio zuzen posible bat baino gehiago egon daitezke, | | Token kopurua | |------------------|---------------| | Ikasketa-corpusa | 101.250 | | Garapen-corpusa | 28.500 | | Test-corpusa | 5.250 | | Corpus osoa | 135.000 | **2. taula.** Komak ikasteko eta ebaluatzeko erabilitako *Euskaldunon Egunkaria*ko corpusaren banaketa. eta guk zuzentzat emandakoa —testuen egileek jarritakoa— aukera bat baino ez da. HPko beste zenbait alorretan ere gertatzen den arazo hau aintzat hartuta (Mayor *et al.*, 2009), erabaki genuen ebaluazio kualitatibo bat egitea (ikus 3.3.6 atala), aukera bat baino gehiago ontzat emanez. Azken testa, eskuzko etiketatzea —hizkuntzalariek eginikoa— eta ebaluazio kualitatiboa egiteko, 5.500 hitzeko test corpus txikiagoa erabili genuen. #### IKASI BEHARREKO KONTZEPTUA Emaitza-atributua edo ikasi beharreko kontzeptua bitarra da kasu honetan; alegia, 0 edo 1 balioak soilik har ditzake. 0 balioak esan nahi du adibide edo instantzia horren ondoren ez datorrela komarik eta 1 balioak, aldiz, koma datorrela adibide horren ostean. Beste hitz batzuetan esanda, garapen edo test corpuseko token bakoitzari zein balio dagokion erabaki behar du sailkatzaileak: token bakoitza 0 klasekoa den edo 1 klasekoa den. Horretarako, corpusa prestatu behar izan genuen. Komak, hain zuzen, ez ziren adibide edo instantzia gisa gehitu, aurreko tokenaren emaitzaatributu gisa baizik. Hau da, token baten ondoren koma bat baldin badator, emaitza-atributuan 1 balioa izango du token horri dagokion adibideak; bestela, 0 balioa. #### OINARRIZKO NEURRIAK Hainbat modu baliatu genituen oinarrizko neurriak kalkulatzeko. Onenak honako hau egiten zuen: ikasketa corpusean komaz jarraituak maizen agertzen diren 200 hitzak hartu, eta garapen corpuseko hitz horien agerpen guztiei koma jarri. 3 taulan ikus daitezke *baseline* delakoarekin lortutako emaitzak. Emaitza onak lortzen dira 0 klaserako; hau da, sistemak ondo ikasten du komak noiz ez diren jarri behar. Jarri behar diren komak jartzen, ordea, ez du batere ondo asmatzen (ikus 1 klaseko emaitzak). Bestalde, oso alde handia | | | 0 | | | 1 | | | | |-----------------|-------|------|-------|-------|------|-------|--|--| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | | | $baseline\_200$ | 94,4 | 75,6 | 84,0 | 12,1 | 42,7 | 18,9 | | | dago bi klaseen (0,1) arteko emaitzen artean. Izan ere, corpusa ez da *orekatua* zentzu horretan: askoz adibide gehiago ditu 0 klasekoak, 1 klasekoak baino. Gogoan izan aztertu dugun corpusean token guztien % 8a komak direla. Alegia, atzean koma duten tokenak askoz gutxiago dira ikasketa corpusean, komaz gabekoak baino. Desoreka hori eta 1 klaseko oinarrizko neurri kaskar horiek egonda, aurreikusi genuen eragozpenak izango genituela klase horretarako emaitza onak lortzeko. #### IKASKETA-ALGORITMOAK Hiru ikasketa-algoritmo hauen WEKA inplementazioak erabili genituen: *Naive Bayes*, erabaki-zuhaitzak (C4.5 algoritmoa) eta *Support Vector Machine* (SVM). *Naive Bayes* erabili genuen, algoritmo sinpleenetako bat delako berau; erabaki-zuhaitzak, berriz, morfosintaxiari dagozkion atazetan emaitza onak lortu izan dituelako eta lortzen den ezagutza interpretagarria delako; SVM erabili genuen (*C*=1), gaur egun gehientsuen erabiltzen den ikasketaalgoritmoa delako eta HPko atazatan emaitza onak erdietsi ohi dituelako. #### ATRIBUTUAK EDO EZAUGARRI LINGUISTIKOAK Adibide bakoitzerako —token bakoitzerako, gure kasuan— baliagarriak iruditu zitzaizkigun ezaugarri linguistikoak aukeratu genituen, komari buruz egindako teorizazioa aintzat hartuta. Hala, hasiera batean, erabaki genuen 33 atributu kontuan hartzea; *Eustaggerrek* emandako datuak dira horietako asko (morofosintaxi-ezaugarriak: lema, kategoria, deklinabide-kasua…); besteak *Ixati* zatitzaileak emandakoak (aditz-sintagma baten hasiera edo bukaera den, izen-sintagma baten hasiera edo bukaera den…); beste batzuk CG erregelez osatutako perpaus-mugatzaileak emandakoak dira (esaldiaren hasiera edo bukaera den edo perpaus muga bat den), eta badira batzuk daukagun informazioarekin kalkula daitezkeenak, kontaketa erraz batzuen bidez gehienetan (atributu *kalkulatu* deitu diegu hauei); esate baterako, uneko tokenetik esaldiaren hasierara dagoen aditzsintagma edo izen-sintagma kopurua. ## LEIHOA Token bakoitzaren atributuen artean, komenigarria da inguruko tokenen informazioa ere kontuan hartzea. Leihoak adierazten du, hain zuzen ere, token bakoitzerako inguruko zenbat token hartzen diren kontuan. Hasierako gure leihoa (–5,+5) izan zen; alegia, token bakoitzerako, token horren aurreko bost tokenen eta ondorengo bosten informazioa hartzen genuen kontuan. #### 3.3.2. *Egindako saioak* Gure sistema fintzeko helburuarekin hainbat proba egin genituen. #### LEIHOAREN AUKERAKETA Aplikazio-leihoa erabakitzeko saioak egin genituen lehendabizi. **4. taula.** Garapen corpusean kalkulatutako emaitzak, leihoaren arabera (C4.5 algoritmoa erabilita). | | | 0 | | | 1 | | |----------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | (-2,+5) | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 64,8 | 43,1 | 51,8 | | (-3, +5) | 95,7 | 97,9 | 96,8 | 62,7 | 44,1 | 51,8 | | (-4,+5) | 95,7 | 98,0 | 96,8 | 63,4 | 44,6 | 52,0 | | (-5, +5) | 95,5 | 98,1 | 96,8 | 63,5 | 41,7 | 50,3 | | (-5,+4) | 95,5 | 98,2 | 96,8 | 64,0 | 41,7 | 50,5 | | (-5, +3) | 95,6 | 98,1 | 96,9 | 64,3 | 43,2 | 51,7 | | (-5,+2) | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 65,0 | 42,4 | 51,4 | | (-6,+2) | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 64,5 | 42,1 | 50,9 | | (-6, +3) | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 64,6 | 42,6 | 51,4 | | (-8,+2) | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 64,5 | 42,5 | 51,3 | | (-8, +3) | 95,6 | 97,9 | 96,7 | 61,5 | 43,1 | 50,7 | | (-8, +8) | 95,6 | 97,8 | 96,7 | 60,4 | 42,2 | 49,7 | 4 taulan ikus daitekeen moduan, ez dago alde handirik leihoaren tamainaren arabera. 0 klaserako ez dago ia alderik. 1 klaserako, berriz, F1 neurrirako bataren eta bestearen arteko aldeak 3 puntutik beherakoak dira, eta zazpi leiho daude emaitza onenetik (F1 = % 52) puntu bakar bateko tartean. Antzeko F1 neurria dutenen artetik, doitasun handiena zuena aukeratu genuen: (–5,+2) leihoa, hain zuzen ere. Alegia, token bakoitzaren ondoren koma doan ala ez erabakitzeko, aurreko bost tokenen eta ondorengo biren informazioa hartu genuen kontuan. Izan ere, gramatika-zuzentzaileen eta antzeko tresnen erabiltzaileek nahiago dituzte okerrak zuzentzat hartzen dituzten akats informatikoak, zuzenak okertzat hartzen dituztenak baino. Hau da, doitasunak molde honetako zuzentzaileetan garrantzi handiagoa dauka estaldurak baino (Guinovart, 1996). #### IKASKETA-ALGORITMO EGOKIENAREN AUKERAKETA Erabakitako (–5,+2) leihoarekin, ikasketa-algoritmoa aukeratzeko probak egin genituen ondoren. WEKA paketeko hiru ikasketa-algoritmo probatu genituen: erabaki-zuhaitzak (C4.5 inplementazioan), *Naive Bayes* eta *Support Vector Machine* (ikus emaitzak, 5 taulan). 0 klaserako emaitzak oso antzekoak dira ikasketa-algoritmo guztietarako. 1 klaserako, aldiz, alde handiak daude. Zalantzarik gabe, erabaki-zuhaitzak dira emaitzarik onenak lortzen dituztenak. Hala ere, deigarria da *Support Vector Machine* algoritmoak lortzen duela doitasun onena (% 67,2), baina oso gutxi arriskatuz, estaldurak adierazten digun moduan (% 14,3). Badirudi askoz ezaugarri gehiago erabili beharko genituzkeela SVM algoritmoaren bidez emaitza onak lortzeko. Matematikako artikuluak sailkatzeko lan batean, hobekuntza adierazgarriak erdietsi zituzten, hain zuzen, SVM algoritmoaren bidez, 500 ezaugarri *soilik* erabiltzetik 20.000 ezaugarri erabiltzera igaro zirenean (Rehurek eta Sojka, 2010). | 5. taula. | | | Garapen corpusean ebaluatutako emaitzak, ikasketa-algoritmoa | |-----------|-----------------------------------------|--|--------------------------------------------------------------| | | ren arabera ((–5,+2) leihoa erabilita). | | | | | 0 | | | 1 | | | | |-------------|-------|------|-------|-------|------|-------|--| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | | C4.5 | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 65,2 | 42,4 | 51,4 | | | Naive Bayes | 94,8 | 95,6 | 95,2 | 37,6 | 33,5 | 35,5 | | | SVM | 93,6 | 99,4 | 96,5 | 67,2 | 14,3 | 23,6 | | *Naive Bayes* algoritmoa izan zen baztertu genuen lehenengoa. Aipatzekoa da, dena dela, algoritmo honekin ere *oinarrizko neurri*ak gainditu genituela10. <sup>10</sup> Zenbait atazatan, oinarrizko neurriak kalkulatzeko erabili ohi da Naive Bayes, bere sinpletasunarengatik. Bestalde, hurrengo probetarako erabaki-zuhaitzak erabiltzea deliberatu genuen, F1 neurrirako emaitza onenak lortzeaz gain, *SVM* algoritmoa baino askoz azkarragoa baita. Hala eta guztiz ere, *SVM* ez genuen erabat baztertu. Izan ere, corpus handiagoarekin, eta batez ere atributu askorekin, emaitza onak lor ditzakeela esaten da literaturan (Milenova *et al.*, 2005; Joachims, 1998). ## ATRIBUTU BERRIEN GEHIKUNTZA Emaitzak uste bezain onak ez zirenez, erabaki genuen informazio berria gehitzea, hots, atributu edo ezaugarri berriak eranstea. Hala, komaren aurretik maizen agertzen diren hitzak atributu bitar gisa gehitu genituen; hau da, gure ikasketa corpusa aztertu genuen komaren aurretik maizen agertzen ziren ehun hitzak, ehun hitz-bikoteak (*bigram*ak) eta ehun hitzhirukoteak (*trigram*ak) lortzeko eta atributu gisa erabiltzeko (300 atributu berri, guztira). 6 taulan ikus daitezke lortutako emaitzak. 1 klaseko emaitzak nabarmen hobetu ziren. **6. taula.** Garapen corpusean ebaluatutako emaitzak, atributu berriak gehituta ala gehitu gabe (erabaki-zuhaitzak eta (–5,+2) leihoa erabilita). | | 0 | | | 1 | | | |------------------------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | Atributu berririk gabe | 95,6 | 98,2 | 96,9 | 65,2 | 42,4 | 51,4 | | (1) 300 atributu berri | 96,0 | 98,3 | 97,2 | 69,6 | 48,6 | 57,2 | #### CORPUSAREN TAMAINAREN ERAGINA Corpusaren tamainaren eragina ere aztertu nahi izan genuen, corpusa handitzearekin emaitzak zenbat hobetzen ziren ikusteko. Erabaki-zuhaitzak (C4.5) erabili genituen ikasketarako, (–5,+2) leihoa, eta 300 atributu gehigarriak. 3 irudian ikus daitekeen moduan, corpusa gero eta handiagoa izan, emaitzak orduan eta hobeak dira. Gainera, badirudi emaitzak gehiago hobe daitezkeela corpusaren tamaina are gehiago handituta; alegia, corpusaren tamaina handituz lor daitekeen goi mugara ez gara heldu. Dena dela, kontuan hartu behar da proba bakoitzean aurreko proban erabilitako corpusaren bikoitza erabili genuela. 0 klaseko emaitzak ez zaizkigu esanguratsuak iruditu, eta ez ditugu jarri. Baiki, 0 klaseko emaitzak oso onak dira hasierahasieratik, eta ez dausintagmahobetzeko tarte handirik. Goi muga kalkulatzeko, dena dela, beste modu bat aurreikusi genuen: puntuazioan adituak diren bi hizkuntzalarik corpus txiki bat eskuz etiketatzea; berek lortutako ![](_page_15_Figure_1.jpeg) **3. irudia.** Corpusaren tamainaren eragina koma zuzenen identifikaziorako, *Euskaldunon Egunkaria* corpusa baliatuta (hamar zatiko *cross-validation* baliatuta lortutako emaitzak). emaitza hartuko genuen goi mugatzat (ikus 3.3.6 atala). Hala ere, ikasketan emandako denbora larregi handitzen da corpusa handitzearekin. Beraz, hemendik aurrerako probak ere, orain artekoak bezala, erabaki genuen100.000 bat tokeneko ikasketa corpusarekin egitea. #### SINTAGMEN ETA PERPAUSEN IDENTIFIKATZAILEEN INFORMAZIOA KOMA-ZUZENTZAILEA HOBETZEKO Sintagmeneta perpausen identifikatzaileek ematen duten informazioa balio handikoa iruditzen zaigu koma-zuzentzailerako, are gehiago (Shieber eta Tao, 2003) lanean esandakoa kontuan hartuz gero: osagaien mugei dagokien informazioa erantsiz, beren koma-berreskuratzailea hobetzea lortu zutela, hain zuzen. Intuitiboki ere hala dela esatea ez da zentzugabekeria. Izan ere, arestian ikusi dugun moduan, sintagmabaten barruan ez da oro har komarik izango; bestalde, badira perpaus muga batzuk komaz markatu behar direnak. Arrazoi hauek direla medio, *FR-Perceptron* algoritmoa (Carreras *et al.*, 2005) baliatuz euskarako sintagmaeta perpaus identifikatzaileak garatu genituen. Izan ere, algoritmo honek oso emaitza onak lortzen ditu, oro har azaleko analisiari dagozkion atazetan, eta bereziki ingeleseko perpausen identifikazioan. # *FR-Perceptron* algoritmoak bi mailatan edo geruzatan dihardu: - Lehenengoan, hitz mailako iragazketa egiten da (*filtering*): esaldiko *hitz multzo* posible guztiak detektatzen dira, hau da, *hitz multzo hautagaiak*. Beste modu batean esanda, hitz bakoitza *hitz multzo* baten hasiera edo bukaera izan daitekeen ala ez erabakitzen da. Aukeratutako *hitz multzo* hautagai guztiek ez dute zertan koherente izan esaldirako. - Bigarrenean, *hitz multzo* mailan lan egiten da. Geruza honetan, lehen geruzan iragazitako *hitz multzo hautagaiak* puntuatzen dira (*ranking*), eta esaldirako *hitz multzo*en segida onena aukeratzen da. Alegia, *hitz multzo* hautagai bakoitzari puntuazio bat ematen zaio. Puntuazio horrek adierazten du testuinguru horretan *hitz multzo* hori esaldian zenbateraino den hautagai sendoa. Esaldiaren azken puntuazioa, beraz, aukeratutako *hitz multzo* hautagaiek duten puntuazioen batura izango da. Hortaz, hiru ikasketa-funtzio daude guztira: iragazketako *start* eta *end* funtzioak, hurrenez hurren hitz bakoitza *hitz multzo* baten hasiera edo bukaera izan ote daitekeen erabaki beharko dutenak, eta hirugarrenik, *score* deiturikoa, *hitz multzo* hautagai bakoitzari hautagaitzaren sendotasunaren arabera puntuazio bat emango diona. *Pertzeptroi*en algoritmoaren halako orokortze bat baliatzen da hiru ikasketa-funtzioak inplementatzeko. Euskarako sintagmaeta perpaus identifikatzaileak erdiesteko, hainbat proba egin genituen, baina jarraian azaltzen dira emaitzarik onenak eman zizkiguten konbinazioak. Euskarako sintagmaidentifikatzailerako, F1= % 83,17 lortu genuen test corpusean, ikasketako automatikoko atributu gisa tokena bera, tokenaren kategoria morfosintaktikoa, deklinabidearen informazioa eta erregeletan oinarritutako sintagmeninformazioa erabiliz. Perpaus identifikatzailean, berriz, F1= % 77,24 erdietsi genuen test corpusean, atributu hauek baliatuz: tokena, lema, kategoria, azpikategoria, deklinabidea, mendekotasunari buruzko informazioa eta erregeletan oinarritutako perpausen informazioa. Euskarako sintagmaeta perpaus identifikatzaile hauen informazioa lorturik, gure azken asmoa informazio hau atributu gisa eranstea zen, komen zuzentzaile automatikoa garatzeko generabilen ikasketa prozesuan. Arestian esan dugun moduan, ordea, zalantzagarria da komak darabiltzaten sintagmaeta perpaus identifikatzaileak erabiltzearen zilegitasuna, zertarako eta komak ikasteko. Horregatik, sintagmeneta perpausen identifikatzaileak aldatu beharrean izan ginen: sintagmeneta perpausen identifikatzaile berriak sortu behar izan genituen, jatorrizko komak kontuan hartzen ez zituztenak euren ikasketa prozesuan. Sintagmaeta perpaus identifikatzaile gisa sortutako sailkatzaileei komarik gabeko test corpus bat sartuta, emaitzen beherakada handirik ez eragitea zen helburua. Horretarako, sailkatzaile hauek sortzeko erabilitako ikasketa corpusetik komak kendu, eta berriz sortu genituen sintagmaeta perpaus identifikatzaileak. Komarik ez darabiltzaten hauei, sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komagabea*k deitu diegu. 7 eta 8 tauletan ikus daitezke komarik gabeko sintagmeneta perpausen identifikatzaileen emaitzak, aurreko atalean aurkeztutako sintagmeneta perpausen identifikatzaile komadunekin alderatuta (test corpusean egindako ebaluazioa). **7. taula.** Komaren eragina, *FR-Perceptron* bidezko euskarako sintagmenidentifikatzailean. | Ikasketa-corpusa | Test-corpusa | Desanb. | $F_1 neurria$ | |------------------|--------------|---------|---------------| | Komaduna | Komaduna | autom | 83,17 | | Komagabea | Komagabea | autom. | 82,24 | **8. taula.** Komaren eragina, *FR-Perceptron* bidezko euskarako perpausen identifikatzailean. | Ikasketa-corpusa | Test-corpusa | Desanb. | $F_1$ neurria | |------------------|--------------|---------|---------------| | Komaduna | Komaduna | autom. | 77,24 | | Komagabea | Komagabea | autom. | 73,66 | Datu hauen arabera, badirudi koma garrantzitsuagoa dela perpausak identifikatzeko, sintagmak identifikatzeko baino. Komarik gabeko corpusean oinarritutako sintagmaeta perpaus identifikatzaile hauek emandako informazioa erabili genuen komen ikasketa hobetze aldera, emaitzen beherakada ez zitzaigulako handiegia iruditu, batetik, eta gaizki jarritako komen eragin negatiboa saiheste aldera, bestetik. 9 taulan ikus dezakegun eran, 1 klaseko emaitzak zazpi puntu hobetu ziren sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komagabe*ek emandako informazioarekin; hamar puntu baino gehiago, sintagmaeta perpaus identifikatzaile komadunekin. Hobekuntza hauek, gainera, esanguratsuak direla egiaztatu ahal izan genuen, McNemar testa eginez (p < 0, 05), bi kasuetan. Sintagmeninformazioari esker lortu zen hobekuntza oso txikia den arren, hobekuntza handiak erdietsi ziren perpaus identifikatzaileak emandako informazioa gehituta. **9. taula.** Garapen corpuseko emaitzak, *FR-Perceptron* algoritmoaren bidez sortutako sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komagabe*ak edo *komadun*ak emandako informazioa gehitu aurretik eta gehitu ondoren (erabaki-zuhaitzak, (–5,+2) leihoa eta 300 atributu gehigarriak erabilita). | | | 0 | | | 1 | | |----------------------------------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | Kate-info. eta perpaus-info gabe | 96,0 | 98,3 | 97,2 | 69,6 | 48,6 | 57,2 | | Kate-ident komagabearen | 96,0 | 98,4 | 97,2 | 70,4 | 48,5 | 57,4 | | info. gehituta | | | | | | | | Kate- eta perpaus-ident | 96,6 | 98,7 | 97,6 | 76,6 | 55,7 | 64,5 | | komagabeen info. gehituta | | | | | | | | Kate-ident komadunaren | 96,2 | 98,5 | 97,3 | 73,0 | 50,7 | 59,8 | | info. gehituta | | | | | | | | Kate- eta perpaus-ident | 96,9 | 98,7 | 97,8 | 78,4 | 59,8 | 67,9 | | komadunen info. gehituta | | | | | | | Hiru puntu eta erdiko aldea dago sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komadun*ak erabiltzetik *komagabe*ak erabiltzera (% 64,5 vs % 67,9), perpaus identifikatzaile eta sintagmaidentifikatzaile *komadun*ek komagabeen aldean erakusten duten portaera hobea dela eta (ikus 7 eta 8 taulak). Beraz, gure hipotesia betetzen dela baiezta genezake: sintagmeneta perpausen informazioa garrantzitsua da koma-zuzentzailerako. Bestetik, argi dago informazio linguistiko esanguratsua gehitzeak onurak dakartzala, eta informazio linguistiko horrek geroz eta kalitate hobea izan, orduan eta emaitza hobeak lortzen direla. #### 3.3.3. *Komen zuzenketa, erregelak eta ikasketa automatikoa uztartuz* Uztartzen baldin baditugu corpusetan oinarritutako teknikak (kasu honetan, ikasketa automatikokoak) eta hizkuntzaren ezagutzan oinarritutakoak (erregela bidezkoak), bataren eta bestearen emaitzak hobetu egiten dira eskuarki. Komarenean ere gauza bera egin genuen: *stacking* teknika erabiliz, 3.2 atalean aurkeztutatako CG erregelek emandakoa informazioa gehitu genion, atributu gisa, ikasketa automatiko bidez lortutako sailkatzaileari. Sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komagabe*ak erabiltzen ditugunean, ikasketa automatikoko teknikak erregelekin uztartzean lortzen diren emaitzak hobegoak dira erregelekin soilik lortutakoak baino; hala ere, ikasketa automatiko hutsarekin lortutakoen oso antzekoak dira (desberdintasuna, hain zuzen, ez da estatistikoki esanguratsua, McNemar testaren arabera; p < 0, 05). Izan ere, komak berreskuratzeko egindako CG erregelek oso estaldura apala zuten 1 klasean (% 27,2; ikus 1 taula). **10. taula.** Garapen corpusaren gainean ebaluatutako koma-zuzentzailearen emaitzak, hizkuntzaren ezagutzan (CG erregelak) eta corpusetan oinarritutako teknikak (erabaki-zuhaitzak, (–5,+2) leihoarekin eta 300 atributu gehigarriekin) uztartuz, sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komadun*arekin edo *komagabe*arekin. | | | 0 | _ | | 1 | | |------------------------------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | CG erregelak | 93,1 | 96,7 | 94,9 | 56,9 | 27,2 | 36,8 | | Ikasketa automatikoa | 96,6 | 98,7 | 97,6 | 76,6 | 55,7 | 64,5 | | KPI- $komagabearekin$ | | | | | | | | CG erregelak + ikask. autom. | 96,5 | 98,8 | 97,6 | 77,8 | 55,0 | 64,4 | | KPI- $komagabearekin$ | | | | | | | | Ikask. autom. | 96,9 | 98,7 | 97,8 | 78,4 | 59,8 | 67,9 | | KPI- $komadunarekin$ | | | | | | | | CG erregelak + ikask. autom. | 97,0 | 98,7 | 97,8 | 79,0 | 61,4 | 69,1 | | KPI- $komadunarekin$ | | | | | | | Hala eta guztiz, estatistikoki esanguratsua da sintagma eta perpaus identifikatzaile *komadun*ak darabiltzan ikasketa automatikoko algoritmoak erregela bidezkoekin konbinatzean lortzen den hobekuntza, (p < 0, 05), bai erregelekin soilik lortutakoekin konparatuta, bai ikasketa automatikoko teknikekin soilik lortutakoekin erkatuta. Etorkizunean, dena dela, saio bat egin nahi genuke komak berreskuratzeko erregela multzo osoago bat lortu eta emaitzak modu horretan gehiago hobetu ote ditzakegun aztertzeko. #### 3.3.4. *Jatorrizko komen eragina saihesten* Orain arte azaldutako proba guztietan, hainbat tresna erabili genituen informazio linguistikoa lortzeko: *Eustagger* analizatzaile/desanbiguatzaile morfosintaktikoa, *Ixati* zatitzailea, CG erregela bidezko perpaus-mugatzailea eta ikasketa automatikoko sintagmaeta perpaus identifikatzaileak. Erraz uler daiteke tresna hauek jatorrizko komak ere erabiltzen dituztela ahalik eta emaitza onenak lortu ahal izateko, eta horretan datza arazoa: besteak beste, *Eustaggerrek* komak erabiltzen ditu morfosintaxi-analisia lortu eta desanbiguatzeko, eta gero guk informazio linguistiko hori bera erabiltzen dugu koma okerrak detektatu eta zuzenak jartzeko. Jatorrizko komak egokiak baldin badira, lagungarria gerta daiteke koma horiek erabiltzea; alabaina, komak gaizki jarrita baldin badaude (maila baxuko euskara-ikasleen testuekin ari bagara, esaterako), koma hauekin lortzen den informazio linguistikoaren kalitatea okerragoa izango da ziur aski, eta, ondorioz, baita lortuko dugun azken emaitza ere. *Eustaggerrek*, batez ere, desanbiguazio prozesuan erabiltzen ditu komak. Desanbiguazio prozesua bi mailatan egiten da: lehenengoan, CG erregelak erabiltzen dira desanbiguazioa fintzeko; bigarrenean, eredu estokastiko bat erabiltzen da analizatzaileak desanbiguatzen ikas dezan. Erregelei dagokienez, % 11k erabiltzen dute koma (2055 erregeletatik 220 erregelatan baliatzen da komaren informazioa); eredu estokastikoari dagokionez, berriz, ikasketa egiterakoan komadun corpusa baliatzen da. Hori dela eta, bi urrats hauek moldatu behar izan genituen gure analizatzaile berezia inplementatzeko. Batetik, koma zerabilten erregelak baliogabetu behar genituen (baita zatitzailearenak eta mugatzailearenak ere); horretarako, nahikoa izan zen corpusetik komak kentzea11. Estokastikoaren kasuan, bestalde, corpus komagabearekin berriz trebatzea zen soluzioa. *Eustaggerrek* darabilen ikasketa corpusari komak kendu eta horrekin entrenatu genuen estokastikoa, eta gero, desanbiguazio prozesuan txertatu genuen. Bi urrats horiek eman ondoren, prest geneukan *Eustagger komagabe*a: komak zuzentzeko prozesuan erabiltzeko moduko analizatzaile/desanbiguatzaile automatiko berezia, komak ezertarako erabiltzen ez dituena. Ohiko analizatzailearekin —*Eustagger komadun*arekin— alderatuta, *Eustagger komagabe*aren errore tasa % 6 inguru handiagoa da, eta komen ikasketa prozesuan honek eragina izango zuela aurreikusi genuen (ikus 11 taula). **11. taula.** Koma-zuzentzailearen emaitzak (garapen corpusean neurtuak), analizatzaile/desanbiguatzaile komadunarekin edo komagabearekin lortutako informazio linguistikoa baliatuz; CG erregelak eta ikasketa automatikoko teknikak uztartuz (sintagmaeta perpaus identifikatzaile komagabeak erabilita). | | 0 | | | | | | |------------------------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | Corpus komaduna + | 96,5 | 98,8 | 97,6 | 77,8 | 55,0 | 64,4 | | Eustagger komaduna | | | | | | | | Corpus komagabea + | 95,0 | 98,8 | 96,9 | 69,3 | 33,3 | 45,0 | | $Eustagger\ komagabea$ | | | | | | | Uste bezala, *Eustagger komagabe*aren portaera okerragoa izateak badu eragina, eta ikasketarako beharrezkoa den informazioa biltzeko egiten diren urratsetako bakoitzak aurrekoaren informazioa darabilenez, ia 20 pun- <sup>11</sup> Hala eta guztiz ere, aplikatzen ez diren erregela horiek etorkizunean ordezkatzea aurreikusten dugu, desanbiguatzaile, zatitzaile eta mugatzaile ahalik eta onenak izatea komeni zaigulako. Modua aurkitu beharko da, komaren bitartez adierazten zena, beste elementu linguistiko batzuen bidez adierazteko. tuko galera sortzen du, azkenerako, *Eustagger komagabe*aren errore tasa handiagoak. Hala ere, komarik gabeko corpusarekin testa egitean, *Eustagger komagabe*arekin emaitza hobeak erdiesten dira, *Eustagger komadun*arekin baino; izan ere, ikasketa automatikoan sarri ikusten den moduan, emaitzek okerrera egiten dute, baldin ikasketarako eta testerako informazio desberdina erabiltzen bada. # 3.3.5. *Adibideen azterketa* Corpus eta analizatzaile/desanbiguatzaile *komadun*ak edota *komagabe*ak erabiliz lortutako koma-zuzentzaileen emaitzak konparatu nahi izan genituen, adibide jakin batzuek eta besteek zeukaten portaera aztertuz. Lau adibide hauetan 11 taulako bi aukerek adierazten duten portaera aztertuko dugu (aukera bakoitza letra banarekin izendatu dugu, azalpenak errazteko asmoz): - Corpus komaduna + *Eustagger komadun*a (A aukera). - Corpus komagabea + *Eustagger komagabe*a (B aukera). #### Adibidea 3.1 - 1. Azken hiru hilabeteetan janaria erosteko dirua bakarrik ematen zietela salatu dute etorkinek, eta euren egoera salatuz gero beren kanporaketa bultzatzeko mehatxua egin zietela enpresaburuek. - 2. Ez du, ordea, aipatu beste delinkuentzia mota hau. - 3. Besteak beste, Hitchcock, Godard, Wilder eta Stanley Donenen zenbait maisu lan erakutsiko dira bertan. - 4. Volker Schlondorff, berriz, Alemaniako zinema garaikidearen bultzatzaile nagusietakoa. Lehenengo adibidean, dagoen koma zuzen bakarra ondo identifikatu du A aukerak; B aukerak, ordea, ez. Ulergarria da A aukerak koma hori identifikatzea; izan ere, komaren ondoren datorren «eta» hitzean esaldi hasierako etiketa dauka, esaldi eta perpaus mugen CG gramatikak emana, bere informazioaren artean. B aukerak ez du informazio hau, CG gramatika horrek komaren informazioa baliatzen duelako esaldi muga horiek jartzerakoan: hau da, «koma + juntagailua» patroia topatzen duenean, esaldiaren hasieramarka jartzen dio juntagailuari. B aukeran, ordea, ez dugu komarik corpusean, eta beraz esaldi eta perpaus mugen CG gramatikak ez dio etiketa hori jarriko. Hala, zailagoa izango du koma hau identifikatzea. Bigarren adibidean, dauden bi koma zuzenak identifikatu dituzte bi aukerek, baina B aukerak soberan dagoen bat gehitu du *aipatu* hitzaren ondoren. Honen arrazoia *aipatu* hitzaren informazioaren artean, perpaus bat hasi eta bukatu dela dioen etiketa izan daitekeela uste dugu, etiketa hau ez baitu A aukerak. Beraz, kasu honetan, *FR-Perceptron* bidezko perpaus identifikatzailearen portaera okerrak eraman du tresna erabaki oker bat hartzera. Hirugarren adibidean, A aukerak ondo jartzen ditu koma guztiak; B aukerari falta zaio «Godard» eta «Wilder» hitzen arteko koma. Aukera bakoitzak darabilen informazioa aztertuz gero, sintagmenCG gramatikek egindako okerrak *FR-Perceptron* bidezko kate-detektatzailearen portaera okerra dakarrela ikusi dugu, eta honek, segur aski, koma horiek ez identifikatzea. Laugarren adibidean, ostera, A aukerak bi komak ondo jartzen ditu, ziurrenik *Eustaggerrek* asmatu egin duelako *berriz* hitzaren analisian, eta lokailua dela identifikatu duelako; informazio honekin komen CG gramatikak *berriz* hitzari eta aurreko «Schlondorff» hitzari koma bat dagokiela dioen etiketa esleitu die, eta informazio hau ziurrenik esanguratsua izan da bi hitz hauei koma bana esleitzean. B aukerak, ordea, analizatzaile/desanbiguatzaileak adberbiotzat hartu du «berriz» hitza, eta, beraz, komen CG gramatikak ez ditu A aukerarekin gehitutako etiketak erantsi. Hala eta guztiz ere, B aukerak ondo jarri ditu bi komak. Adibide hauek aztertu ondoren, atera ditzakegun ondorioak hauek dira: batetik, analizatzaile/desanbiguatzaile bat ala bestea erabilita aldea handiegia ez den arren, lehen urrats honetan gertatzen diren akatsek beste errore batzuk dakartzatela; eta bestetik, analizatzaile/desanbiguatzaileak akatsak egin gabe ere, tarteko urratsetan aplikatzen diren CG gramatikek eta *FR-Perceptron* bidezko algoritmoek erroreak egiten dituztela corpus komagabea erabiltzen badugu. Eta akats batek beste bat dakarrenez, komaren zuzenketan eragina izatea dakar honek azkenerako. ## 3.3.6. *Ebaluazio kualitatiboa* Atal honetan, komak ebaluatzeko egin dugun ebaluazio kualitatiboaren emaitzak aztertuko ditugu. *Eustagger komadun*ak, sintagmaeta perpaus identifikatzaile *komagabe*ak eta komak zuzentzeko egindako CG erregelek emandako informazioa gehituta sortutako sailkatzailea ebaluatu genuen. 5.500 tokeneko test corpusa harturik, bi hizkuntzalariri eman genien —aurrez, corpusari, zeuzkan komak kenduta—, eurek komak jar zitzaten. Test corpusak berez zituen komak zuzentzat emanez, bi hizkuntzalarien etiketatzeak test corpusaren komekiko zeukan «bateragarritasuna» neurtu genuen. 12 taulan ikus daitezke ohiko neurriak. Deigarria da hizkuntzalarien emaitzak % 80tik gertu ibiltzea, eta baten eta bestearen artean sei puntuko aldea egotea. | 12. taula. | | | Sailkatzailearen iragarpena eta hizkuntzalarien etiketatzearen emai | | |------------|-------------------------------------------|--|---------------------------------------------------------------------|--| | | tzak, test corpuseko jatorrizko komekiko. | | | | | | 0 | | | 1 | | | |----------------------------------|-------|------|-------|-------|------|-------| | | Doit. | Est. | $F_1$ | Doit. | Est. | $F_1$ | | Ikask. autom. KPI-komagabearekin | 95,6 | 98,5 | 97,1 | 77,6 | 52,7 | 62,8 | | + CG erregelak | | | | | | | | Hizkuntzalari1 | 98,5 | 97,6 | 98,0 | 79,1 | 85,9 | 82,3 | | Hizkuntzalari2 | 97,5 | 97,4 | 97,5 | 76,1 | 76,4 | 76,3 | Bestalde, bi etiketatzaileren arteko adostasuna neurtzeko *kappa-neurri*a erabiltzea gomendatzen da (Carletta, 1996): klase bakoitzaren adibideen kopurua eta banaketa kontuan hartzen du neurri honek. % 74,02koa da bi hizkuntzalarien arteko *kappa-neurria*. *Kappa-neurri*aren balioak interpretatzeko irizpide anitz egonik ere, Carlettak (1996) berak % 80tik gorako balioak jotzen ditu fidagarritzat; % 67 eta % 80 artekoak, berriz, zalantzagarriak direla dio. Neurri hauez gain, hizkuntzalari bakoitzaren eta sailkatzailearen arteko *kappa-neurriak* kalkulatu genituen; lehenengo hizkuntzalariaren erabakien eta test corpuseko jatorrizko komen arteko *kappa-neurria* % 80,36koa da, eta bigarren hizkuntzalariaren eta test corpuseko jatorrizko komen artekoa, % 73,74koa. Datu hauek erakusten digute komak berreskuratzearen ataza ez dela batere erraza. Bi hizkuntzalarien test corpusarekiko bateragarritasun maila eta hizkuntzalari batek bestearekiko duena ikusita, 1 klasearen goi muga % 76 ingurukoa dela esatera ausartuko ginateke. Hau da, koma-zuzentzaile automatiko baten *skyline* edo goi muga % 76 ingurukoa dela uste dugu. Hala eta guztiz ere, azken proba gisa, gure sailkatzailearen ebaluazio osoago bat egitea erabaki genuen. Izan ere, orain arte erabilitako neurriek ez dute adierazten komak automatikoki berreskuratzeko gaitasuna, corpuseko jatorrizko komekiko zuzentasuna baizik; hau da, egileak jarri dituen komekiko bateragarritasuna adierazten dute. Beste kontu bat da, ordea, orain arte suposatu bezala egileak jarri dituen komak zuzenak izatea; gainera, egileak jarri dituen komak zuzenak izanik ere, koma konbinazio zuzen posible bat baino gehiago izan daitezke esaldiko; alegia, sailkatzaileak jarri dituen komak, jatorrizkoekin bat etorri ez arren, zuzenak izan daitezke, eta alderantziz: sailkatzaileak jarritako komak, egileak jarritakoekin bat etorriagatik, okerrak izan daitezke. Hau guztia dela eta, ebaluazio kualitatibo osoago bat egitea erabaki genuen. Egiazki, bi ebaluazio mota egin genituen: bata tokenka, eta bestea esaldika; alegia, lehenengo ebaluazioan, token bakoitzaren ondoren koma zihoan ala ez begiratu genuen; bigarrenean, berriz, esaldiko koma guztiak ondo zeuden ala ez begiratu genuen (esaldi baten baitan koma bat ondo jartzeak baina hurrengoa gaizki jartzeak, esaldiaren zentzua erabat alda dezakeelakoan, Shieber eta Tao (2003) lanean ikusi dugun moduan). Ebaluazio kualitatibo honetan, hiru aukera ematen ziren ontzat: corpus originalekoa eta bi hizkuntzalarietako bakoitzarena. Hala, sailkatzaileak jarritako komak hiru aukera horiekin konparatzen ziren, tokenka lehendabizi, esaldi osoa kontuan harturik gero. Tokenka egindako ebaluazioan (ikus 13 taula), sailkatzaileak jarritako koma bakoitza aztertzen zen, alde batetik: koma hori bi hizkuntzalarietako batek jarri bazuen edo corpuseko jatorrizkoan baldin bazetorren, ontzat ematen zen; bestalde, hiru aukeretan errepikatzen zen koma bakoitza beharrezkotzat jotzen zen, eta sailkatzaileak jarri ez bazuen, okertzat ematen zen. Irizpide hauen arabera, sailkatzaileak jarritako bost kometatik, lau ondo jartzen ditu (doitasuna = % 83,01). **13. taula.** Sailkatzailearen bateragarritasuna test corpusarekiko, eta tokenka egindako ebaluazio kualitatiboaren emaitzak. | | 1 | | | | |----------------------------------|-------|-------|-------|--| | | Doit. | Est. | $F_1$ | | | Ikask. autom. KPI-komagabearekin | 77,6 | 52,7 | 62,8 | | | + CG erregelak | | | | | | Ebaluazio kualitatiboa, tokenka | 83,01 | 58,46 | 68,61 | | Esaldika egindako ebaluazioan, esaldi bat zuzentzat jotzen zen, baldin eta esaldiko koma guztiak hiru aukeretako batekin beren osoan bat baldin bazetozen, alegia, ez bazuen komarik, ez soberan, ez faltan (aukera baten eta bestearen komak nahastu gabe). Irizpide hauen arabera, 380 esaldietatik, 219 esaldi etiketatu ziren koma zuzen guztiekin (% 57,63). #### 3.3.7. *Erroreen analisia* Ebaluazio kualitatiboa osatzeko, aurreko atalean ebaluatutako sailkatzailearen portaera aztertu genuen, test corpuseko esaldietan sailkatzaileak egindako iragarpenak behatuz. Jarraian, adibide argigarri batzuk aztertuko ditugu. «&KOMA» etiketak adierazten du sailkatzaileak koma jartzea erabaki eta asmatu egin duela; «&FALTAN» etiketak, berriz, aditzera ematen du sailkatzaileak ez duela toki horretan komarik jarri, baina koma behar zuela, betiere hiru erreferentzien arabera; azkenik, «&SOBRAN» etiketak esan nahi du sailkatzaileak koma jarri duela, komarik behar ez zen tokian. #### Adibidea 3.2 Sailkatzaileak komaren bat soberan jarritako edo faltan utzitako esaldi batzuk: - 1. Gurean igandeko egunkariek aste osoa ematen dute komunetik&SOBRAN bueltaka eta jiraka&FALTAN orain toalleroan&FALTAN orain erradiadorean. - 2. Pasa ziren egiazko ospakizunak eta itxurazkoak&FALTAN etorri ziren lehen adierazpenak eta hasierako azterketak&KOMA argazkiak eta gezur ezkutatuak. - 3. Batzuen ustez&KOMA inora ez doana&KOMA ezer egiten ez duena&KOMA eta beste batzuentzat&FALTAN gehiegi egiten duena&KOMA urrutiegi eta arinegi doana. - 4. Haien izenak esan ondoren&FALTAN batzordea osatuta geratu zen&KOMA eta ondoren&KOMA alderdietako ordezkariek hartu zuten hitza&KOMA Aitor Gabilondo EA-EAJko alkatea lehenengoa izanik. - 5. Sobieten Iraultzarekin hasi eta Berlingo Harresiaren birrinketaz bukatu zuen mendetik denboraren abiadura gero eta azkarragoa denez&KOMA epealdi laburrak sekulako garrantzia hartzen omen du &FALTAN Historiaren aro luzeetan orain arte suertatu ohi diren eraldaketa mantsoak gaindituz... - 6. UEUk&FALTAN EIREk&FALTAN Euskal Adarrak&KOMA Barrutiak eta Uniekimenak «eztabaidaren erdigunean» jarri nahi dute aldarrikapena. Koma mota ezberdinak zuzen jartzeko gai da sailkatzailea; aitzitik, 3.2 adibideko esaldietan, akatsen bat egin du sailkatzaileak. Lehen esaldian, «*Gurean*» mintzagaiaren ondoren koma bat jartzea zilegi litzatekeen arren, ez jartzea ere ontzat eman da ebaluazio kualitatiboan. «*Komunetik*» hitzaren ondoren, sailkatzaileak jarritako koma soberan dago (baina hau ere zalantzazkoa dela esan genezake, «*bueltaka eta jiraka*» tarteki gisa uler baitaiteke). Falta direla markatutako bi komak, ordea, jarri beharrekoak dira. Hau konpontzeko, egin liteke beste CG erregela bat, «orain X, orain Y» egitura kontuan hartzen duena. Bigarren esaldian, esaldiko elementuen ordena ez hain ohikoak eragiten du falta den komaren akatsa, gure ustez. Komaren ordez ere, jar liteke puntuazio marka gogorragoren bat (puntu eta koma, adibidez). Bestalde, informazio semantikorik gabe oso zaila deritzogu falta den koma hori detektatzeari; izan ere, esaldia zentzu honetan ere har liteke: «*Pasa ziren* *egiazko ospakizunak, eta itxurazkoak etorri ziren...*». Honez gain, azpimarratu beharra dago esaldi bukaerako enumerazioari dagokion koma ondo jartzen duela sailkatzaileak. Esaldika egindako ebaluazioa zalantzan jartzeko erakutsi ditugu hirugarren eta laugarren esaldiak. Esaldikako ebaluazioan, txartzat joko lirateke esaldi hauek, akats bat dutelako. Batzuetan, koma bakar bateko akatsak esaldi guztia desitxura dezake, baina besteetan (adibide hauetan legez), asmatutakoak baliagarriak izan daitezke eta, beraz, ebaluazioan modu positiboan adierazita agertu beharko lirateke. Beraz, uste dugu komen ebaluazio on bat osatzeko bi ebaluazioak egin beharko liratekeela, hau da esaldi mailako ebaluazioa eta token mailako ebaluazioa. Bosgarren esaldian koma bat zuzen markatu du sailkatzaileak, eta beste bat falta zaiola ebatzi du ebaluatzaileak. Ezinezkoa iruditzen zaigu falta zaion hau, berriz ere, semantikaren ezagutzarik gabe detektatzea, zentzu handirik ez duen baina sintaktikoki zuzena den modu honetan har baitaiteke esaldia: «*epealdi laburrak sekulako garrantzia hartzen omen du Historiaren aro luzeetan, orain arte suertatu ohi diren eraldaketa mantsoak gaindituz...*». Bukatzeko, enumerazioko kometan gertatzen dena ikusteko ekarri dugu seigarren esaldia. Enumerazioko azken hirugarren elementua komaz markatzen du sailkatzaileak, baina ez da gai enumerazioko gainerakoak (azken hirugarrenaren aurrekoak) komaz markatzeko. Test corpusean gehiagotan gertatu den fenomeno honek joera bat erakusten digu: badirudi hiru osagaiko enumerazioak ezagutu eta komaz mugatzeko gai dela sailkatzailea, baina ezdeusa dela enumerazio handiagoetan. Ikasketan erabilitako leihoan egon liteke honen arrazoia: gogora dezagun (–5,+2) leihoa erabili dugula eta horrek token bakoitzaren ondorengo bi tokenen informazioa soilik kontuan hartzea dakarrela. Leihoan tokenaren ondorengo hiru edo lau tokenen informazioa hartzeak arazo hau konpon lezakeela uste badugu ere, beste batzuk sor ditzakeela ere pentsatzekoa da. Bukatzeko, hizkuntzalariek, etiketatze lan honen ondoren, azpimarratu nahi izan dizkiguten bi kontu ekarri nahi genituzke: - 1. Esaldi batzuk anbiguoak dira, eta ez da erraza komak non doazen jakitea. - 2. Batzuetan, komak gabe, puntuak edo puntu eta komak erabili nahi izan dituzte etiketatzean. Ataza oso zaila bilakatzen da besteak beste, esaldiko elementuen ordenamendu eskasak —edo euskara batuaren ordenamendu normalenetik urruntzeak—, esaldiaren konplexutasunak, anbiguotasun semantikoak eta gainerako puntuazio ikurren erabilera ez beti zuzenak eraginda. #### 4. **ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK** Lan honetan euskararako koma-zuzentzaile automatiko baten lehen prototipoa sortu dugu, ikasketa automatikoko teknikak erregeletan oinarritutakoekin uztartuz. Ikusirik hizkuntzalariek ere komak zuzen jartzeko dituzten arazoak, dela esaldi bat anbiguoa delako, dela komen konbinazio zuzen bat baino gehiago egon daitekeelako, lortu ditugun emaitzak onak direla esan dezakegu. Era berean, koma-zuzentzaile bat sortzeko sintagmaeta perpaus identifikatzaile automatikoen beharra azaleratu dugu, eta baita garatu ere *FR Perceptron* algoritmoa erabiliz. Tresna hauek baliagarriak dira euskararen prozesamenduaren barruan egiten diren beste hainbat atazatarako, itzulpen automatikoa kasu. Etorkizunean, aurreikusten dugu koma-zuzentzailea hobetzen saiatzeko hainbat proba egitea. Hasteko, sintagmaeta perpaus identifikatzaileak hobetzen saia gintezke, uste baitugu hauek hobetuta, koma-zuzentzailea ere hobetuko litzatekeela. Bestalde, koma bat jarri ala ez erabakitzeko, erabakigarria izan daiteke aurreko komen informazioa kontuan hartzea ere. HMM edo CRF algoritmoek, dituzten berezko ezaugarriengatik, egokiak dirudite modu honetako atazak ebazteko. Halaber, komaren emaitza klaseen arteko desoreka konpontzeko marjina aldagarriak erabil litezke; hau da, bi klaseen arteko marjina handieneko hiperplanoa bilatu ordez, klase bakoitzerako marjina bana bila daitezke, klase bateko adibideen kopuru handiagoak emandako *abantaila* nolabait orekatzeko (Li *et al.*, 2009, 2002). Azkenik, komak zuzentzeaz gain, aurreikusten dugu komak jartzen ikasten laguntzeko modulua garatzea ere aurreikusten dugu. Ezinbestekoa litzateke horretarako, koma non jarri behar den jakiteaz gain, ezagutzea zein den koma leku horretan jartzeko arrazoia. Hori dela eta, koma bakoitzaren sintaxi zeregina finkatu beharko litzateke, (Delden eta Gomez, 2002) eta (Srikumar *et al.*, 2008) lanen ildotik. # 5. **ESKER ONAK** Espainiako Heziketa eta Zientzia ministerioak diruz lagundutako lana (TIN2009-14675-C03-01). Euskal Herriko Unibertsitateko SGI/IZO-SGIker atala (Europako fondo sozialeko garapen eta berrikuntza sailak, MCyTek eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua) ere eskertu nahi genuke, baliabide konputazionalak uzteko izan duen eskuzabaltasunarengatik. #### 6. **BIBLIOGRAFIA** - ABNEY S. 1997. «Part-of-speech tagging and partial parsing». *Corpus-Based Methods in Language and Speech Processing. ELSNET*. - ADURIZ I., ARANZABE M., ARRIOLA J.M., DIAZ DE ILARRAZA A., GOJE-NOLA K., ORONOZ M., eta URIA L. 2004. «A cascaded syntactic analyser for Basque». In Gelbukh A., editor, *Computational Linguistics and Intelligent Text Processing: 5th International Conference CICLing2004, Seoul, Korea, February 15-21*, 2945 lib. of *Lecture Notes in Computer Science*, 124-134. Springer-Verlag GmbH. - ADURIZ I., ARRIETA B., ARRIOLA J.M., DIAZ DE ILARRAZA A., IZAGI-RRE E., eta ONDARRA A. 2006. *Muga gramatikaren optimizazioa*. Barnetxostena UPV/EHU / LSI / TR 9-2006, University of the Basque Country, Informatika Fakultatea, Donostia. - ADURIZ I. eta DIAZ DE ILARRAZA A. 2003. «Morphosyntactic disambiguation and shallow parsing in computational processing of Basque». *Inquiries into the lexicon-syntax relations in Basque*, 1-21. - AGIRRE E., ALEGRIA I., ARREGI X., ARTOLA X., DIAZ DE ILARRAZA A., URKIA M., MARITXALAR M., eta SARASOLA K. 1992. «XUXEN: A spelling checker/corrector for Basque based on two-level morphology». *Proceedings of ANLP'92*, 119-125, Povo Trento. - ALDEZABAL I., ARANZABE M., ATUTXA A., GOJENOLA K., SARASOLA K., eta ZABALA I. 2003- *Hitz-hurrenkeraren azterketa masiboa corpusean. Barnetxostena*, EHU. - ALDEZABAL I. 2004. *Aditz-azpikategorizazioaren azterketa sintaxi partzialetik sintaxi osorako bidean. 100 aditzen azterketa, Levin-en (1993) lana oinarria hartuta, eta metodo automatikoak baliatuz.* Doktoretza-tesia, Euskal Filologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - ALEGRIA I. 1995. *Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak*. Doktoretza-tesia, Informatika Fakultatea. UPV-EHU, uztaila 1995. - ANDO R.K. eta ZHANG T. 2005. «A high-performance semi-supervised learning method for text chunking». *ACL '05: Proceedings of the 43rd Annual Meeting on Association for Computational Linguistics*, 1-9, Morristown, NJ, USA. Association for Computational Linguistics. - ARANZABE M.J. 2008. *Dependentzia-ereduan oinarritutako baliabide sintaktikoak: zuhaitz-bankua eta gramatika konputazionala*. Doktoretza-tesia, Euskal Filologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea. - ARRIETA B. 2010. *Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako sintagmeneta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean*. Doktoretza-tesia, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea. - BALDWIN T. eta JOSEPH M. 2009. «Restoring punctuation and casing in english text». *AI '09: Proceedings of the 22nd Australasian Joint Conference on Advances in Artificial Intelligence*, 547-556, Berlin, Heidelberg, Springer-Verlag. - BANKO M. eta BRILL E. 2001. «Scaling to very very large corpora for natural language disambiguation». *ACL '01: Proceedings of the 39th Annual Meeting on Association for Computational Linguistics*, 26-33, Morristown, NJ, USA, Association for Computational Linguistics. - BAYRAKTAR M., SAY B., eta AKMAN V. 1998. «An analysis of English punctuation: the special case of comma». *International Journal of Corpus Linguistics*, **3**(1):33-57. - BLACK E., ABNEY S., FLICKENGER D., GDANIEC C., GRISHAM R., HAR-RISON P., HINDLE D., INGRIA R., JELINEK F., KLAVANS J., LIBER-MAN M., MARCUS M., ROUKOS S., SANTORINI B., eta STRZAL-KOWSKI T. 1991. «A procedure for quantitatively comparing the syntactic coverage of English grammars». *Proceedings of DARPA Workshop on Speech and Natural Language*. - BRILL E. 1995. «Transformation-based error-driven learning and Natural Language Processing: A case study in part of speech tagging». *Computational Linguistics*, **21**(4):543-565. - CARLETTA J. 1996. «Assessing agreement on classication tasks: the kappa statistic». *Computational Linguistics*, **22**(2). - CARRERAS X. 2005. *Learning and Inference in Phrase Recognition: A Filtering-Ranking Architecture using Perceptron*. Doktoretza-tesia, Polytechnic University of Catalunya. - CARRERAS X., MÁRQUEZ L., eta CASTRO J. 2005. «Filtering-ranking perceptron learning for partial parsing». *Machine Learning Journal, Special Issue on Learning in Speech and Language Technologies*, **60**(1-3):41-71. - CARRERAS X. eta MÁRQUEZ L. 2003. «Phrase recognition by filtering and ranking with perceptrons». *Proceedings of the International Conference on Recent Advances in Natural Language Processing, RANLP*. Borovets, Bulgaria. - DELDEN S.V. eta GOMEZ F. 2002. «Combining finite state automata and a greedy learning algorithm to determine the syntactic roles of commas». *Proceedings of the 14th IEEE International Conference on Tools with Artificial Intelligence*, Washington D.C. USA. - DIETTERICH T.G. 1998. *Approximate Statistical Tests for Comparing Supervised Classification Learning Algorithms*, 1895-1924. Number 10 in 7. MIT press journals. - ERDOZIA K., LAKA I., MESTRES-MISSE A., eta RODRIGUEZ-FORNELLS A. 2009. «Syntactic complexity and ambiguity resolution in a free word order language: behavioral and electrophysiological evidences from basque». *Brain and Language*, 1-17. - EVERITT B. 1992. *The analysis of contingency tables.* Chapman and Hall. - EZEIZA N. 2002. *Corpusak ustiatzeko tresna linguistikoak. Euskararen etiketatzaile sintaktiko sendo eta malgua*. Doktoretza-tesia, University of the Basque Country, Donostia. - GARZIA J. 1997. *Joskera lantegi*. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, IVAP. - GOJENOLA K. 2000. *Euskararen sintaxi konputazionalerantz. Oinarrizko baliabideak eta beren aplikazioa aditzen azpikategorizazio-informazioaren erauzketan eta erroreen tratamenduan*. Doktoretza-tesia, Informatika Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia. - GUINOVART F.J.G. 1996. *Fundamentos y límites de los sistemas de verificación automática de la sintaxis y el estilo*. Doktoretza-tesia, Universidade de Santiago de Compostela. - HARDT D. 2001. «Comma checking in Danish». *Corpus Linguistics*, Lancaster (England). - HIDALGO B. 1994. *Hitzen ordena euskaraz*. Doktoretza-tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea. - JAKUBICEK M. eta HORAK A. 2010. «Punctuation detection with full syntactic parsing». *Proceedings of CICLing-2010. 11th International Conference on Intelligent Text Processing and Computational Linguistics*, Romania. - JOACHIMS T. 1998. «Text categorization with support vector machines: learning with many relevant features». In N'edellec C. eta Rouveirol C., editors, *Proceedings of ECML-98, 10th European Conference on Machine Learning*. Springer. - KARLSSON F., VOUTILAINEN A., HEIKKILA J., eta ANTTILA A. 1995. *Constraint Grammar: Language-independent System for Parsing Unrestricted Text*. Prentice-Hall, Berlin. - LEE Y. eta WU Y. 2007. «A robust multilingual portable phrase chunking system». *Expert Syst. Appl.*, **33**(3). - LI Y., BONTCHEVA K., eta CUNNINGHAM H. 2009. «Adapting svm for data sparseness and imbalance: a case study in information extraction». *Natural language Engineering*. - LI Y., ZARAGOZA H., HERBRICH R., SHAWE-TAYLOR J., eta KANDOLA J. 2002. «The perceptron algorithm with uneven margins». *ICML02: proceedings of the 19th international conference on Machine Learning*, San Francisco, USA, Morgan Kaufmann Publishers Inc. - MARCUS M., MARCINKIEWICZ M.A., eta SANTORINI B. 1993. «Building a large annotated corpus of English: The Penn treebank». *Computational Linguistics*, **19**(2). - MAYOR A., ALEGRIA I., DE ILARRAZA A.D., LABAKA G., LERSUNDI M., eta SARASOLA K. 2009. «Evaluación de un sistema de traducción automática basado en reglas o por qué bleu sólo sirve para lo que sirve». *Revista de la Asociación Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural*. - MILENOVA B., YARMUS J., eta CAMPOS M. 2005. «Svm in oracle database 10g: Removing the barriers to widespread adoption of support vector machines». *Proceeding of the 31st VLDB Conference*, Trondheim, Norway. - MOLINA A. 2003. *Desambiguación en procesamiento del lenguaje natural mediante técnicas de aprendizaje automático*. Doktoretza-tesia, Universidad Politécnica de Valencia, Valencia. - MOTKHTAR S.A., CHANOD J., eta ROUX C. 2002. «Robustness beyond shallowness: incremental deep parsing». *Natural Language Engineering*, **8**(2-3):121-144. - NGUYEN V.V., NGUYEN M.L., eta SHIMAZU A. 2009. «Clause splitting with conditional random fields». *Information and Media Technologies*, **4**(1): 57-75. - NUNBERG G. 1990. *The linguistics of Punctuation*. Center for the study of language information (CSLI), Lecture notes: no. 18, University of Chicago Press,. - ODRIOZOLA, J.C*.* 2005. *Puntuazioa gramatikagai (La puntuación como objeto de estudio de la gramática).* Nerekin jaio nun. Txillardegiri omenaldia (Homenaje a Txillardegi) Iker (17): 353-378. Bilbo. - ODRIOZOLA J.C. eta ZABALA I. 1993. *Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera*. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua, Bilbo. - ORONOZ M. 2009. *Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura*. Doktoretza-tesia, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea. - RAM R.V.S. eta DEVI S.L. 2008. «Clause boundary identification using conditional random fields». *Computational Linguistics and Intelligent Text Processing*, **4919**:140-150. - REHUREK R. eta SOJKA P. 2010. «Automated classification and categorization of mathematical knowledge». *Intelligent Computer Mathematics*. - SANG E.T.K. eta BUCHHOLZ S. 2000. «Introduction to the conll-2000 shared task: Chunking». *Proceedings of Computational Natural Language Learning*, Lisbon (Portugal). - SANG E.T.K. eta DEJEAN H. 2001. «Introduction to the conll-2001 shared task: Clause identification». *Proceedings of Computational Natural Language Learning*, Toulouse (France). - SAY B. eta AKMAN V. 1996. «Current approacehs to punctuation in Computational Linguistics». *Computers and the Humanities*, **30**(6):457-469. - SHI Y. eta WANG M. 2007. «A dual-layer crfs based joint decoding method for cascaded segmentation and labeling tasks». *IJCAI'07: Proceedings of the 20th international joint conference on Artifical intelligence*, 1707-1712, San Francisco, CA, USA. Morgan Kaufmann Publishers Inc. - SHIEBER S.M. eta TAO X. 2003. «Comma restoration using constituency information». *Proceedings of HLT-NAACL*. - SRIKUMAR V., REICHART R., SAMMONS M., RAPPOPORT A., eta ROTH D. 2008. «Extraction of entailed semantic relations through syntax-based comma resolution». *Proceedings of ACL-08: HLT*, 1030-1038, Columbus, Ohio, June 2008. Association for Computational Linguistics. - TANEV H. eta MITKOV R. 2002. «Shallow language processing architecture for bulgarian». *Proceedings of the 19th international conference on Computational linguistics*, 1-7, Morristown, NJ, USA. Association for Computational Linguistics. - TAPANAINEN P. 1996. *The Constraint Grammar parser CG-2*. Publications of the University of Helsinki, 27, Helsinki. - URIA L. 2009. *Euskarazko erroreen eta desbideratzeen analisirako lan-ingurunea. Determintzaile-erroreen azterketa eta prozesamendua*. Doktoretza-tesia, Euskal Filologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea. - URKIA M. 1997. *Euskal morfologiaren tratamendu informatikorantz*. Doktoretza tesia, Filologia eta Historia-Geografia Fakultatea. UPV-EHU, uztaila 1997.
aldizkariak.v1-0-207
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.24 _2011_17", "issue": "Zk.24 _2011_", "year": "2011", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Rift Sistema Afro-Arabiarra: kontinenteen apurketatik ozeanoen sorrerara** *Arturo Apraiz* Geodinamika Saila (UPV/EHU) **Laburpena:** Afrikako ekialdeko rift sistema delako egitura magmatikoak rifting prozesauren urrats guztiak biltzen ditu, riftaren hasieratik kontinenteen apurketara eta ozeanoen zabalkuntzaraino. Tokirik egokiena da, zalantzarik gabe, bai kontinenteetan estentsioz garatutako egiturak aztertzeko, bai litosferako plaken apurketa ulertzeko eta bai kontinentean zehar hedatutako deformazioa progresiboki ozeano gandorretan nola pilatzen den finkatzeko. Artikuluan Afrikan eta Arabian estentsioarekin harremanetan dauden 4 eremu nagusiren egitura orokorra eta bolkanismoaren eta tektonikaren arteko harremanak laburbiltzen dira: Itsaso Gorria, Adengo Golkoa, Afarko depresioa eta Afrikako rifta). Lurralde hauetan guztietan badirudi estentsioa duela 30 Mu hasi zela une berean basalto-plataforma izugarri handi baten oso epe laburreko erupzioarekin batera. Horren arabera, pentsa daiteke luma gorakor batek eragin nabarmena izan duela Tertziarioan zehar lurraldean gertatutako deformazioan. Hala bada, zergaitik gertatu da jada kontinenteko litosferaren apurketa Itsaso Gorria edo Adengo Golkoa bezalako zenbait eremuetan, eta Afrikako ekialdeko rifta eta Afar depresioa bezalako beste zenbaitetan ez? Hau aztertuz, kontinenteen apurketa eta banaketa nola eta zergaitik gerta daitezkeen uler dezakegu eta, era berean, noizbait Afrika apurtuko ote den jakitera ere hel gaitezke. **Abstract:** The East African Rift System is a magmatic rift that records all the different stages of rift evolution from rift initiation to break-up and incipient oceanic spreading. It is an ideal place to analyse the evolution of continental extension, the rupture of lithospheric plates and the dynamics by which distributed continental deformation is progressively focused at oceanic spreading centres. This overview paper describes the structural organization and the relation between volcanism and tectonics of the four main structures (Red Sea, Gulf of Aden, Afar Depresion and the East African Rift) related with extension in Africa and Arabia. It seems that tension started in these domains at the same time, with the eruption of voluminous flood basalts in a rather short time interval at around 30 Ma, suggesting a mantle plume influence on the Tertiary deformation in this region. So, why has the break-up of the continental lithosphere already started in certain domains (Red Sea, Gulf of Aden) and not in others (East African rift and Afar depresion)? The study of this aspects may give some inlight into the processes related to the continental break-up and drift, making it possible to foresee if, eventually, Africa is going to break-up into pieces or not. ![](_page_1_Picture_1.jpeg) **1. irudia.** Itsaso Gorria, Adengo Golkoko eta Afrika ekialdeko rift sistemen kokapen geografikoa. [5,6]tik eraldatuta #### **SARRERA** XIX mendean, Livingstone, Stanley, Fischer, Thompson, Teleki eta Von Höhnles esploratzaileek Afrikan zehar egindako bidaiei buruz idatzitakoa irakurri ondoren, geologo batzuek abian jarri zituzten estreinako geologiaikerketak. Eki-Afrikako egitura geologikoen berezitasunez ohartuta be- ![](_page_2_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** Itsaso Gorria-Aden Golkoa rift sistema eta inguruko egitura geologiko esanguratsuenak. Aqaba-Levant kontinente barneko faila transformatzailea, Mediterranioko Bitlis-Zagros konbergentzia eremua eta Afrika ekialdeko rifta nabarmendu dira. BM = Bab al Mandeb; D = Danakil horsta; ET = Etiopiako basaltoplataforma; GOA = Aqabako Golkoa; GOS = Suezko Golkoa; MAP = Makraneko akrezio-prisma; SI = Socrota uhartea; SOC = Semaileko lurrazal ozeanikoa; SR = Sheba ozeano-gandorra; SS = Shukra al Sheik etenunea; YT = Yemeneko basalto- plataforma. [7]tik eraldatuta rehala kaleratu ziren «*Eki-Afrikako rift haustura*» [1] edo «*Eki-Afrikako rift-haran handia*» [2] bezalako terminoak. Gregoryk [3] Itsaso Gorria eta Itsaso Hila barne hartzen dituen graben-arroen sistema konplexua deskri- batu zuen eta «*rift sistema Afro-Arabiarra*» izena eman zion. Egun, rift sistemaren hedapen geografikoa honako hau da: iparraldetik Sirian zehar abiatu eta Jordan Harana, Itsaso Hila, Itsaso Gorria eta Afarko Depresioa zeharkatu ondoren Afrika ekialdeko rift sisteman zehar luzatzen da Afrikaren hegoaldean bukatzeko [4] (1. irudia). Egitura osoaren abiapuntua aldiz, Afarko Depresioan dago. Izan ere, bertan batzen dira Itsaso Gorriaren hegoaldea, Etiopiako rift nagusiaren iparraldea eta Adengo Golkoaren mendebaldea, alegia Nubia, Somalia eta Arabiako plaken arteko mugak hurrenez hurren; honela, rift-rift-rift motako puntu hirukoitza osatuta dago [7] (2. irudia). Rift sisteman zehar, ondo antzematen dira kontinenteko litosferak estentsioaren eraginpean jasan ditzakeen prozesu guztiak: riftaren estreinako egiturak, rift egituren garapen-urrats ezberdinak, kontinenteko litosferaren apurketa eta rift-drift trantsizioa, hau da, ozeanoaren zabalkuntzaren lehendabiziko urratsen ezaugarriak. Afrika ekialdeko rifta, Afarreko Depresioa eta Itsaso Gorria-Adengo Golkoa kontinenteko litosferaren apurketa prozesuan eta ozeano berri baten sorrera prozesuan antzeman daitezkeen hiru fase bide dira, eta horrela, kontinenteko litosferaren apurketa prozesua nola gertatzen den irudikatu ahal izateko, lurralde bakoitzaren ezaugarri fisiografiko eta geologiko adierazgarrienak aipatuko dira ondoren. Bukatzeko, azalpen errazik ez duen galdera erantzuten saiatzen den eredua aurkeztuko da. Galdera ondorengoa da: ingurune guztian zehar estentsioa garai berean hasi bazen, zergaitik izan du lurralde bakoitzak horren garapen ezberdina? #### **AFRIKA EKIALDEKO RIFT SISTEMA** #### **Ezaugarri morfologikoak** Afrika ekialdeko rift sistemak, azalean, milaka kilometroko luzera eta ertz goratuak dituzten arro tektoniko (rift haranak) lerrokatuak erakusten ditu (3. irudia). Arro bakoitza failen bitartez mugatuta dago eta ehun kilometro inguruko luzera eta 10-30 kilometro bitarteko zabalera duen graben egitura batek eratua da. Grabenak progresiboki hondoratzen ari dira eta sedimentuz edota arroka bolkanikoz beteta edo hutsik aurki daitezke. Rift-haranek bi lerro nagusi eratzen dituzte, Afrika ekialdeko rift sistemaren ekialdeko eta mendebaldeko adarrak (3. irudia). Ekialdeko adarra 2.200 kilometroan zehar luzatzen da, Afarko Depresiotik Tanzania iparraldeko arroetaraino, Etiopiako rift nagusia, Omo-Turkana lurralde baxuak eta Kenyako (Gregory) rifta zeharkatuz. Aldiz, mendebaldeko adarrak 2.100 kilometro ditu, iparralderago kokatutako Albert Lakutik (Mobutu) Malawi Lakuraino (Nyasa). Victoria Lakua izan ezik, Afrikaren ekialdeko laku handiak, rift-haranetan kokatuta daude. Victoria lakua ekialdeko eta ![](_page_4_Figure_1.jpeg) **3. irudia.** Bolkanismoaren hedapen geografikoa Afrika Ekialdeko rift sisteman. Era berean, Somalia eta Afrikaren arteko banaketa progresiboaren ondorioak erakusten dira. Kolore ilunez litosfera zabaldu deneko eremuak irudikatu dira. Gezi zuriek plaken arteko mugimendu erlatibo dibergentearen norabidea erakusten dute. [8]tik eraldatuta mendebaldeko rift-haranetako hormek osatutako erliebe handien artean erlatiboki nahiko hondoratutako lurraldean dago. Ondoren, graben egitura hauek izaten duten geometria azalduko da. Horretarako, Malawi Lakuko (Nyasa) rifta erabiliko dugu adibide gisa, egitura honek rift baten garapeneko lehendabiziko urratsak baino islatzen ez baditu ere [8]. Grabenaren erdiko eremu hondoratuan pilatutako sedimentuen lodiera 3.000 m ingurukoa da. Grabenaren egitura zeharo asimetrikoa da eta honen adierazle diren ezaugarri geologikoak ondorengoak dira: (1) kulunkatutako bloke guztiek mendebalderanzko okerdura erakusten dute; (2) faila gehienek 65-70º-ko ekialderanzko okerdura erakusten dute (faila antitetikoak), baina badaude mendebaldeko ertza osatzen duten faila gutxi batzuk (faila sintetikoak); (3) faila gehienen jauzia ez da 600 m-ra heltzen, baina mendebaldeko ertza osatzen duten failetan 7.000 m-tik gorako jauziak aurkitu dira. Datu hauek erakusten dute grabena mendebaldean kokatuta dagoen eta ekialderantz okertua dagoen faila nagusi batek kontrolatzen duela, gaineko blokearen kulunkamendua eta faila antitetikoak sortuz (4. irudia). Faila hauen izaera listrikoa da, 65º inguruko okerdura dute azalean eta sakonerarekin horizontalduta daude, behe lurrazalean (15 eta 30 km arteko sakoneran) dagoen zizaila-eremu azpihorizontal batekin elkartu arte [8]. ![](_page_5_Figure_2.jpeg) **4. irudia.** Afrika ekialdeko riftaren litosfera osoko zehar ebaki teoriko arruntenetarikoa. [8]tik eraldatuta. Kontinenteko lurrazal hauskorrean, estentsioak failak eta subsidentzia eragiten ditu, rift estu eta luzexkak eratuz. Aldiz, litosferako mantuak mehetze moldakorra du mantu astenosferikoaren gorakadak eraginda. Beraz, riften teoria mailako ezaugarrietako bat nabarmena da lurralde honetan; goi mantuan barneratutako astenosferako eremu goratuaren eta gaineko litosferan garatutako eremu mehetu, estu eta luzexkaren arteko harreman zuzena. Ikerketa geofisikoen bidez baieztatutako mantu astenosferikoaren gorakadak riftaren hormen altxamendu termikoa eragiten du azalean. Afrika ekialdeko rift sisteman arruntak dira rift arroak batzen dituzten NW-SE orientazioko faila handiak, estentsio mugimendu nagusiekiko paraleloak direnak eta kontinente barneko faila-eremu transformakortzat hartu dira [9] (3. irudia). Deformazio-eremu hauetako failen mugimenduaren osagai nagusia horizontala da, eta kokapenaren arabera eskuin alboranzko edo ezker alboranzko mugimendua erakus dezakete. Tanganyka-Rukwa-Malawi faila-eremuak adibidez, mendebaldeko adarraren bi segmentu nagusiak lotuak ditu eta eskuin alboranzko mugimendua duen kontinente barneko faila transformakor gisa interpretatzen da [8]. Aswako faila-eremua lausotuagoa da, baina ezker alboranzko mugimendua eta NW-SE orientazioa duten zenbait norabide-faila handi barneratzen ditu. Faila hauek dira Afrikan gertatzen diren lurrikara bortitzenen erantzule. Faila-eremu honen SEranzko luzapena Tanzaniaren iparraldeko bolkanen eta failen gerrikoak osatua du. Faila-eremu honek rift sistemako mendebaldeko eta ekialdeko adarrak batzen ditu. 3. irudiko ereduan rift-segmentu nagusiak kontinente barneko eremu transformakorren bitartez lotuta daude, faila transformakorrez lotutako ozeano-gandorren zatien antzera, eta orotara Eki-Afrikarako apurketa-lerro bakarra osatuz. Beraz, Afrika ekialdeko rifta ozeano baten zabalkuntzaren estreinako urratsa dela onar daiteke, nahiz eta oraingoz Afrikako plaka eta Somaliako plaken arteko muga ondo garatu gabe dagoen eta kontinenteko litosferaren apurketarik oraindino ez den gertatu. # **Bolkanismo prozesuak** Bolkanismo prozesuak orain dela 30 Mu (Oligozenoan) garatu ziren Etiopiako lurraldeetan, eta basalto-plataforma bat sortu zuten. Basaltoplataformak [10] oso eremu zabala (750.000 km2) bete zuen, eta badirudi 500 eta 1.500 m bitarteko lodiera zuela, eta eratzeko milioi bat urte baizik ez zuela behar izan [11]. Geroztik, bolkan-jarduerak hegoalderantz migratu duela esan daiteke, lurralde bakoitzean adin ezberdineko bolkanpul tsoak defini daitezkeelarik. Pultso hauek guztiak bolkanismo prozesu Neogenoak bezala bildu dira 3. irudian. Adibidez, Afarko hegoaldean 14- 11, 11-10, 9-7, 5-4 eta 1,6 Mu-tik gaur egunera arteko bolkan-pultsoak definitu dira [12]. Kenyako riftaren erdiko aldean, aldiz, bolkan prozesuak orain dela 20 Mu inguru hasi ziren, kilometro bateko lodiera duten Samburuko basalto-plataformen erupzioarekin batera. Geroztik, 5 eta 2 Mu bitartean trakita eta fonoliten bolumen handiak sortu dira eta orain dela 1,2 Mu karbonatitak eta nefelina-fonolitak igorri zituzten bolkanak garatu ziren [13]. Zenozoikoan zehar gertatutako bolkan-prozesuak ugariak izan dira rift sistemaren iparraldean, batez ere ekialdeko adarrean, urriagoak dira ordea hegoalderago jotzen dugun neurrian. Afrika ekialdeko rift sistemaren iparraldean eta ekialdeko adarrean neurtutako N-S norabideko Bouguerren anomalia grabimetriko negatiboak [14] litosferaren eremu meheagoa dagoela adierazten digu; eremu horrek agerian uzten ditu hainbat desberdintasun mendebalde eta ekialdeko adarren eta iparralde eta hegoaldearen eremuetako bolkanismo prozesuen artean. Bolkan gehienak riftaren erdiko eremu hondoratuan pilatuta daude (3. irudia), eta lotura zuzena erakusten dute prozesu tektonikoekin. Baina gutxi dira egitura tektoniko arruntenekin (faila normalekin) lotutako bolkanak, mota honetako failek ez dutelako gaitasunik magma azaleratzeko behar diren arraildura irekirik sortzeko. Aldiz, bolkanak oso sustraituta daude tentsio-diaklasak, buztan-hausturak edo erlaxazio-bihurgune estentsionalak bezalako egitura tektonikoetan garatutako arraildura irekietan. Oso nabarmentzekoak dira era berean, Afrikako gailurrik ezagunenetarikoak riftarekin lotutako bolkanak izatea, baina erdiko graben egituratik at garatutakoak (Kilimanjaro, Elgon Mendia edo Kenya Mendia). Ondorioz, bolkanaren garaierari grabenetako hormek duten altxamendua gehitzean sortu dira Afrikako tontorrik altuenak. Bolkan hauek lotuta daude ahultasun eremu aurrekanbriar berraktibatuetan garatutako estentsio-haustura handiekin (Kenya Mendia) edo norabide-failetan sortutako pull-apart motako zabalkuntzekin (Kilimanjaro, Elgon Mendia). ## **Etiopiako rift nagusia: kontinenteko litosfera apurtzen ari da** Gaur egun, onartzen da Etiopiako rift nagusia dela kontinenteko litosfera apurketatik gertuen dagoen lurraldea [15, 16]. 5. irudiak laburbiltzen ditu Etiopiako rift nagusiak jasan dituen eboluzio-urratsak, riftaren estreineko prozesuetatik kontinenteko litosferaren apurketa eta ozeano-zabalkuntzaren lehendabiziko aztarnetara arte. Aurreko atalean esan den bezala, orain dela 30 Mu garatutako basalto-plataforma litzateke Tertziarioko rifting prozesuarekin lotutako lehenengo gertakizun tektonomagmatikoa. Lurraldeak gorakada nabarmena jasan zuen, egun rift-harana inguratzen duten Somalia eta Etiopiako goi ordokiak sortu zirelarik. Bolkanismo prozesu izugarri hauek eta lurraldearen gorakada rifting prozesua abiatu ondoren garatuko diren estentsio-egituren aurretik sortu zirenez, prozesuaren jatorria luma gorakor batekin lotuta dagoela dirudi. Luma gorakorrak [17], azken 30 Mu-etan, ondorio erreologiko eta dinamiko eraginkorrak izan ditu, eta ondorioz apurka apurka kontinenteko litosfera mehetuz eta ahulduz joan da. Rifting prozesuak ez dira prozesu jarraituak izaten, jarduera-urrats puntualak eta estentsiorik gabeko aldiak tartekatu ohi dira. Etiopiako riftean adibidez, 30-21 Mu bitarteko tartean nabarmenak izan ziren lurrazaleko prozesu tektonomagmatikoak. Aldiz 21 eta 11 Mu bitartean azalean ez da estentsioarekin lotutako bolkanismoen ez prozesu tektonikoen eraginik nabarmentzen. Ondoren, Etiopiako rifting prozesu diakronikoa hasi zen rift egituraren zabalkunde ezjarraitu baten bitartez. Rift haranaren kokapena seguruasko, litosfera-eskalako ahultasun-eremu zaharren berraktibazioaren bitartez gobernatuta egon liteke. Ahultasun-eremuen norabideak (oro har, NE-SW) eta azken Mu-etako (3,2 Mu-gaur egun) Nubiaren eta Somaliaren arteko aldentze mugimenduaren norabideak (oro har, ESE-WNW) argi era- ![](_page_8_Picture_1.jpeg) **5. irudia.** Ozeano baten sorrera irudikatzen duen eredu eskematikoa, Etiopiako rift nagusian oinarrituta. [16]tik eraldatuta. A) Estentsio-urrats nagusiaren aurretik Etiopian garatutako basalto-plataforma, seguru asko aurretik zegoen ahultasun-eremuren bat baliatuz azaleratu zena. B) Muga-faila handien garapena (11-2 Mu), faila-malkar nabarmenak eta arroaren subsidentzia eraginez. C) Muga-faila nagusien jarduera desagertu egin zen eta deformazioa rift-haranaren erdian pilatu zen, Wonji faila-gerriko zeiharra sortu zelarik (2 Mu). Jarduera magmatiko Wonji segmentuetan pilatzen da. D) Jarduera tektono-bolkanikoa Wonji segmentuetan pilatu bezain laster deformazioaren eta magmatismoaren arteko elkar-eragina hasi zen. Litosfera mehetua intrusio magmatikoek eraldatu egiten dute, eta magmen intrusioek eta dikeek estentsioa erraztu egiten dute. E) Mehetzea, berotasuna eta magmatismoa aragotuz kontinenteko litosferaren apurketa eta ozeanoko litosfera berriaren sorrera gerta daitezke kusten dute rifting prozesua estentsio zehiar baten menpe egon dela. Aldiz, zalantzak ditugu oraindino, baldintza zinematiko hauek rifting prozesuaren hasieratik mantendu ote diren, edo azken milioi urteetako baldintzak baino izan ez diren baieztatzeko orduan. Etiopiako rift nagusiaren garapenean bi urrats bereiz daitezke [16]. Lehenengoan, Miozeno eta Pliozenoan zehar, bereizgarriak dira muga-faila handietan zehar gertatzen diren mugimenduak, tokian tokiko arro asimetriko sakonak (5 km-tik gora) sortzen dituen rift-haranaren subsidentzia nabarmena eta jarduera magmatiko lausotua (5b irudia). Hasierako urrats honetan magmatismoak rift osoari eragiten dio, rift-haranean, rift-haraneko muga-failetan eta rift-haranetik kanpo ere tokian tokiko hedadura dauka (hau da, ardatzetik kanpoko bolkanismoa dugu). Estentsio-esfortzuek aurrera egin ahala bigarren rifting-urratsa (Pleistozeno) garatzen da (5c-d irudia). Honetan, jarduera tektonomagmatikoa riftaren ardatzera baino ez da mugatzen. Rift-harana mugatzen duten failen jarduera gelditu egiten da, eta mehetutako rift depresioaren erdiko aldera mugatzen den faila-sare dentsoan (Wonji segmentuetan) pilatzen da estentsioak eragindako deformazioa. Ondorioz, kontinenteko litosferaren mehetze progresiboa rifting prozesu zehiar konstantearen eraginez gertatu da, Kuaternarioko segmentazio tektono-magmatikoa guztiz baldintzatzen duelarik. Rifting-baldintza zehiarren eraginez, faila-sareak zehiarki mozten du rift-harana. Faila hauek kontinenteko litosfera zeharo mehetzen dute eta mantuko material beroak hauen azpitik egiten du gorantz, erupzioak faila zehiarrek sortutako hutsuneetan pilatzen direlarik. Jarduera tektonobolkanikoa Wonji segmentuetan kontzentratu bezain laster deformazio eta magmatismoaren arteko harreman estua garatzen da. Alde batetik, failen eraginez mehetutako litosfera-zatien izaera, magmen intrusio ugarien ondorioz, zeharo desberdina da eta, bestetik, prozesu magmatikoek garatutako intrusio- eta dike-egiturek handitu egin dute estentsioaren eraginkortasuna. Urrats honetan dago Etiopiako rift nagusiaren iparraldeko eremua, eta esan daiteke kontinenteko litosferaz inguratutako abiadura moteleko ozeano-gandor baten antzeko egitura osatzen duela [15]. Mehetze prozesuak aurrera egin ahala, hurrengo milioi urteetan, magmen intrusioak ugaritu egingo dira eta ozeanoko litosfera berria garatuko da, Somaliako blokea Afrikatik bereiziz (5e irudia). Beraz, Etiopiako rift nagusiaren bilakaerak erakusten du riftaren morfologia failek gidatuta dagoela hasierako urratsetan, eta azkeneko urratsetan, kontinentearen apurketa ematen denean, prozesu magmatikoek eragin nabarmenagoa izan dutela. Hala ere, estentsio prozesu guztian zehar lotura estua dago deformazio eta magmatismoaren artean, nahiz eta rifting prozesuaren bukaeran, ozeanoen zabalkuntza hasi aurretik, deformazio prozesuek eragina galdu ahala prozesu magmatikoena gero eta nabarmenagoa den [15, 16]. # **AFARKO DEPRESIOA** Afrika ekialdeko riftaren iparraldeko muturrak, Itsaso Gorriaren hegoaldeak eta Aden Golkoko mendebaldeak bat egiten dute Afarko depresioan. Bertan, Nubiako eta Somaliako blokeen (gaur egun Nubia eta Somaliako blokeak Afrikako plakaren barne kokatzen dira) eta Arabiako plakaren arteko rift-rift-rift motako puntu hirukoitza kokatzen da (2. irudia). Beraz, iraganean Afarko Depresioa Arabia-Nubia ezkutu neoproterozoikoak eta Mozanbikeko Gerrikoak osatzen zuten eta lurralde egonkorra izan zen, kontinenteko litosfera noizbait estentsioak eragindako zatiketa jasan zuen arte. #### **Ezaugarri morfologiko eta geologikoak** Afarko Depresioak geometria triangeluarra du eta gutxi gorabehera 200.000 km2 estaltzen ditu. Erpinetan rift eremu estuak eratuz elkartzen diren ertzeko malkarrez inguratuta dago (6. irudia). Mendebaldean Somaliako eta hego-ekialdean Etiopiako plataformak daude. Ali-Sabieh eta Danakil blokeek mugatzen dute Afarko Depresioa ekialdetik eta iparekialdetik. Hegoaldetik Etiopiako rift nagusiak banatzen ditu Somalia eta Etiopiako plataformak. Afarko Depresioa eta Etiopiako plataformaren arteko muga, drenai-sare estuak higatutako Etiopiako malkarra da, N-S norabideko faila normalek sortutako bat bateko altitude ezberdintasun nabarmena. Etiopiako malkarrak direla bide, Etiopiako plataformaren 3.000- 2.500 m-tik Afarko Depresioaren lautadek duten 800-100 m bitarteko kotetara igarotzen gara. Somaliako malkarrak ezaugarri berdintsuak ditu, baina kasu honetan bolkan-gune isolatuak ere aurki daitezke malkarrean zehar. Zulako Golkotik Tajurako Golkara luzatzen den Danakil Blokearen (2.130 m-ko gehienezko garaiera) eta Depresioaren arteko garaiera-ezberdintasuna faila normalek ere eragiten dute. Ali-Sabieh blokea, aldiz, Somaliako plataformaren iparralderanzko luzapena da, eta iraganean Danakil blokearekin lotuta bazegoen ere, gaur egun Tajurako Golkoak bereizten ditu. Afarko Depresioaren eremua horst eta graben egiturez tximurtutako garaiera eskaseko lautadez eratuta dago. Noizbehinka bereiz daitezke erliebe nabarmenagoak, bolkan zentralek eratutakoak. Depresioaren batez besteko garaiera 200 m ingurukoa bada ere, zenbait eremutan (Dallol) garaiera –120 m-ra ere aurki daiteke itsas azpitik. Afarko Depresioan ez da azaleratzen basamentu neoproterozoikoa ez eta arroka sedimentario mesozoikoak bezalako rift-aurreko materialik, agian benetan horrelakorik ez dagoelako edo, ziur asko, Pliozenoan eta Kuaternarioan pilatutako arroka bolkaniko eta sedimentarioen bitartez estalita dau- ![](_page_11_Figure_1.jpeg) **6. irudia.** Karratu txikian Afarko Depresioaren kokapena Afrikako NE-an. Irudi handian Afarko Depresioaren mapa tektonikoa. AAM: Ayelu Amoissa eremua; AL: Alayata bolkana; AP: Awsa plataforma; AS: Asal rifta; DD: Dadar grabena; DL: Dallol bolkana; ECB: Ekialde-erdiko blokea; EA: Erta Ale bolkana; GB: Ghoubbet rifta; HA: Herta Ale bolkana; GD: Gobaad rifta; TA: Tat Ale bolkana; MER: Etiopiako rift nagusia; MH: Manda Hararo rifta; MI: Manda Inakir rifta; SA; Sabure rifta; TGD: Tendaho-Gobaad etenunea; TJ: Tajurako Golkoa. [18]tik eraldatuta delako. Hala ere, ikertzaile gehienek uste dute rift aurreko egiturek eragin nabarmena dutela Etiopiako Rift nagusiaren, Itsaso Gorriaren eta Adengo Golkoaren sorreran [18]. Badirudi Neoproterozoikoan garatutako failek, egitura sarkorrek eta terraneen arteko mugek baldintzatzen dutela egitura hauen guztien bilakaera tektoniko eta estratigrafikoa. Gaur egun, lurralde honek duen estentsioaren neurketa zehatzak lortu dira. Nubia/Arabia, Arabia/Somalia eta Nubia /Somalia lurraldeen arteko Eulerren bektoreak erabilita beraien arteko bereizketa 6 eta 17 mm/urterokoa dela ikusi da. Behaketa geodetikoek aldiz, erakutsi dute hiru eremuetan kokatutako Kokapen Sistema Globaleko (GPS) sarea erabiliz, luzamendua 21 mm/urterokoa dela [19]. #### **Bolkanismo prozesuak** Afrika ekialdeko rifterako esan bezala, hemen ere, bolkanismo prozesuak orain dela 30 Mu garatutako basalto-plataforma handiarekin hasi ziren [11]. Hauek higadura-gainazal baten gainean pilatu ziren eta, sarritan, itsas mailatik gertu edo gainetik sortutako arroka sedimentario ibaitarrak edo lakutarrak tartekatzen dituzte. Hurrengo pultso bolkaniko garrantzitsua Miozenoan gertatu zen (25- 15 Mu bitartean), eta aurreko basalto-plataformak bezala, batez ere Somalia eta Etiopiako plataformetan antzeman daiteke. Afarko Depresioaren barruan aurki daitezkeen garai honetako basalto-isuriek meterorizazio izugarria jasan dute eta failez josita daude. Pliozeno-Pleistozenoko arroka bolkanikoak (5Mu-gaur egun) dira Afarko Depresioaren gehiengoa estaltzen dutenak, 2/3 inguru. Garai honetako arroka bolkanikoen artean ugarienak (2/5) basaltoak dira, sarritan ehundura porfiritiko edo besikularrekoak. Arroka bolkaniko hauetan 1.500 m-ko lodierak neurtu dira, 1 eta 6 m bitarteko fluxu bolkaniko indibidualez osatuta. Afarko Depresioaren arroka bolkaniko Kuaternarioen artean fluxu basaltikoak eta eskoria-konoak dira nagusi [20]. Kasu gehietan, behatu ahal izan da arrakala-erupzio baten ostean erupzio zentralak gertatu direla. Mendizerra axialak arrakaletan zehar azaleratutako arrokekin eratuta daude, eta alde batera eta bestera anomalia magnetiko simetrikoak erakusten dituzte, ozeanoko lurrazal mehe baten antzera. Anomalia magnetikoak berriagoak dira eremu marginaletatik eremu axialera. Ezaugarri hauek guztiok riftaren ardatza ozeano-gandor jaio berri batekin erkatzera garamatza eta ondoriozta daiteke kontinenteko litosferaren zatiketa gertu egon daitekeela [18]. NW-SE norabideko eremu axialak zeharkatzen dituzten E-NE norabideko lerrokadura bolkanikoak ere antzematen dira. Lerrokadura hauek hausturaeremuekin lotuta daude, ozeanoetako faila transformakorren antzeko haus- tura-eremuak izango dira ziur aski. Kuaternarioko arroka bolkaniko hauek, sarritan, metakin lakutarrekin tartekatuta ageri dira. ## **ITSASO GORRIA ETA ADENGO GOLKOA** Sarritan Itsaso Gorriko eta Adengo Golkoaren bilakaera tektonoestratigrafikoa batera deskribatzen dira, bi lurralde hauetako garapen geologikoak eragin duelako Arabia eta Afrikaren arteko bereizketa. Baina lurralde hauetako riften dinamika oso ezberdina izan da. Alde batetik, Adengo Golkoak rifting prozesu zehiarra pairatu du eta garatu duen ozeano-gandorra Indiar Ozeanotik datorren Sheba ozeano-gandorraren luzapena da (2. irudia). Bestetik, Itsaso Gorriaren garapeneko hasierako urratsetan rifta estentsio-indarrekiko perpendikularki orientatuta zegoen, baina beranduago, rifting zehiarra pairatu zuen esfortzuen norabide-aldaketa baten eraginez. Gainera ozeano-gandorraren bilakaera osoa kontinenteko litosferaren barne gertatu da, oraingoz mundu mailako ozeano-gandorren sistemarekin inolako loturarik izan gabe. # **Ezaugarri morfologiko eta geologikoak** Adengo Golkoa Afrika ekialdeko Somalia herrialdearen eta Arabia hegoaldeko Yemen herrialdearen artean kokatuta dago, eta 1.000 km-ko luzera eta 150 eta 440 km bitarteko zabalera ditu. Hemen, kontinentearen rifting prozesua Itsaso Gorrian baino zerbait zaharragoa da eta, era berean, ikusi da ozeano-gandorraren sorrera eta lurrazal ozeanikoaren garapena Itsaso Gorrian baino zaharrago direla (10 Mu inguru). Adengo Golkoan ozeanoaren zabalkuntza eragin zuen gandorrak mundu mailako plaken arteko ozeano-mugarekin bat egiten du Sheba gandorraren bitartez eta ondo definitutako faila transformakorrek nabarmenki disektatzen dute (2. irudia). Ziurtzat hartzen da ozeano-gandorra garatu ahala Afarrerantz hedatu zela, baina arazoak daude Adengo Golkoaren ENE-WSW norabide orokorraren eta Arabiako plakak Afrikako plakarekiko duen NNE-SSW norabideko mugimendu erlatiboaren arteko zehiartasuna azaltzeko orduan [21]. Baliteke jatorrizko kontinentearen haustura ahultasun-eremu nabarmen baten bidez baldintzatuta egotea, baina hau oraindino frogatu gabeko baieztapena baino ez da. Itsaso Gorria Arabia eta Afrika banatzen duen arro estua da. 3.000 km inguruko luzera eta 100 eta 300 km bitarteko zabalera ditu (2. irudia). Itsaso Gorria Suezko Golkotik, Afarko lurraldeetaraino hedatzen da. Itsaso Gorriko ertzak faila-planoak dira eta 3.000 m-taraino altxatzen diren eta okerdura handia duten amildegiak eratzen dituzte. Oro har, ekialdeko ertzaren garaiera mendebaldekoa baino handiagoa da. Normalean itsasoaren sakonera txikia da, eta sakonera abisalak itsasoaren erdialdeko zenbait eremutan baino ez dira neurtu. Itsaso Gorriaren sakonera txikiko eremuen azpitik inguruko kontinenteetan baino lodiera txikiagoko kontinenteko lurrazala aurki daiteke. Mehetzea faila normal listrikoen ondorioa dela dirudi (7. irudia), eta failen kokapena basamentu zaharraren fabrikak eta terraneen arteko mugek baldintzatuta dago guztiz. Itsasoaren eremu sakonenetan, azkeneko 5 Mu garatu diren xingola magnetikoak definitu dira, eta horrela kontinenteko lurrazalaren apurketaren ondorengo ozeanoko lurrazalaren eraketa baieztatu da. ![](_page_14_Figure_2.jpeg) **7. irudia.** Suezko Golkoaren hegoaldean burututako zehar ebakia. Kulunkatutako blokeen geometria nabaria da; dirudienez Itsaso Gorriko rifting prozesuaren estreinako urratsetan garatutakoa da. [7]tik eraldatuta #### **Garapen geodinamikoa** Iraganerako kalkulatutako plaken arteko mugimenduak eta gaur egun GPSak erabiliz neurtu diren plaken arteko mugimenduak kontutan hartuz, 8. irudian laburbiltzen da Itsaso Gorria-Adengo Golkoa rift sistemaren zabulkuntza prozesua Oligozenotik gaur egunera; gainera, etorkizuneko bilakaeraren aurreikuspena ere iradokitzen da bertan. Rift sistemaren sorrera Oligozenoan hasi zen (31-30 Mu), Afarko lurraldearen azpian kokatutako luma gorakor batek isuritako basalto-plataforma erraldoiarekin (8a irudia). Berehala garatu ziren rifting prozesuarekin lotutako estreinako egiturak, lehendabizi Adengo Golkoan (29.9-28.7 Mu) eta zerbait beranduago Itsaso Gorriaren hegoaldean (27.5-23.8 Mu) (8b irudia). Hurrengo milioi urteetan rifting prozesuak garapen azkarra jasan zuen Itsaso Gorrian zehar (24 Mu; 8c irudia). Garai honetakoa da era berean, Itsaso Gorrian behatzen den bigarren bolkanismo fasea, batez ere basalto-dikeak sortu zituena lurralde guztian zehar. Neotethys itsasoak Eurasiaren azpitik jasaten duen eta Urumieh-Doktar arku bolkanikoa osatzen duen subdukzioa da garapen azkarraren eragile nagusia. Subdukzio-eremuak Arabiako plaka osoan eragindako ezpalen tirada-esfortzu gogorrarekiko Itsaso Gorria perpendikularki orientatuta dagoenez bertan baldintza egokiak daude rifting prozesua areagotzeko. Aldiz, Adengo Golkoa esfortzuen norabidearekiko zehiarki kokatuta dagoenez garapen motelagoa du. Miozeno Ertainaren hasieran (14 Mu), inguruko baldintza geologikoek guztiz aldatuko zituzten esfortzu orokorren berrantolaketa bat gertatu zen. Arabia eta Eurasiaren arteko subduk- ![](_page_15_Figure_1.jpeg) **8. irudia.** Itsaso Gorria/Adengo Golkoko rift sistemaren berreraiketa palinspastikoa. a) Orain 31-30 Mu, Afarko lumaren bolkanismoaren sorrera. b) Orain 27 Mu, Adengo Golkoaren eta Itsaso Gorriko Eritrea eremuko kontinenteko riftaren hasiera. c) Orain 24 Mu, Itsaso Gorrian zeharreko estentsioaren hedapen azkarra. d) Orain 14 Mu, Aqaba-Levant muga transformakorraren sorrera, ozeanoaren zabalkuntza Sheba gandorraren ekialdean hasi zen zioa bukatu eta bi plaka hauen arteko kolisioa hasi zen iparmendebaldetik, gero apurka-apurka hegoekialderantz hedatzeko. Ondorioz, Arabiako plakak jasaten dituen esfortzu tektoniko orokorren berrantolaketa bat gertatu zen (8d irudia). Itsaso Gorria eta sortu berria zen Zagros kolisio-mendikatea lotzen duen faila transformakorra sortu zen, Sinai eta Levant kontinente-ertzarekiko paralelo. Subdukzioak eragiten zuen ezpalen tirada-indarra ![](_page_16_Figure_1.jpeg) **8. irudia** *(jarraitu).* e) Orain 10 Mu rift-drift transizioa Adengo Golkoaren erdialdean. f) Orain 5 Mu, rift-drift transizioa Itsaso Gorriaren erdialdean. g) Gaur eguneko egoera. h) 10 Mu barru Arabiako plakaren inguruko ezaugarri geologikoak. [7]tik eraldatuta zeharo murriztu zen, nahiz eta guztiz ez desagertu, Itsaso Gorriak pairatzen zuen estentsio-indarra perpendikularra izan gabe (N60ºE), zeharo zehiarra (N15ºE) izatea eraginez. Harrez geroztik sortu berria zen faila tranformakorrarekiko paraleloa da. Aldi berean, Itsaso Gorriaren iparralderanzko zabalkuntza, Suezeko Golkoan zehar, bukatu egiten da, faila transformakor berriaren iparraldeko lurralde hau konpresioaren eragin- pean gelditzen delako. Ondorioz, Suez iparraldeko eremuak gora egiten du eta aurretik Mediterraniotik Itsaso Gorrira zetorren uraren pasabidea ia guztiz itxita gelditzen da. Horrela izanik, Itsaso Gorriaren sedimentazio-baldintzak guztiz aldatu ziren, sedimentazio itsastar irekia izatetik ebaporitak sortzen direneko baldintza mugatuetara igaroz. Horrela sortu zen Itsaso Gorriko kontinente-ertz osoan zehar identifikatzen den eta 400 -800 m-ko lodiera duen ebaporita-gorputza. Esfortzu orokorren baldintza berrietan Adengo Golkoan orain arte estentsioarekiko zehiarrak izan diren egiturak gutxi gorabehera perpendikularki orientatuko ziren, eta kontinentearen apurketak aurrerapen handia egin zuen. Garai honetan, hasi zen Indiar ozeanotik datorren ozeano-gandorra barneratzen Adengo Golkoan, nahiz eta oraindik ozeanoko lurrazalik ez sortu. Aldiz, Miozeno berantiarrean (10 Mu), ozeano-gandorra guztiz barneratzen da Adengo Golkoan eta ozeano-lurrazal berriaren garapena hasi zen (8e irudia). Beranduago, Miozeno-Pliozeno bitartean (5 Mu) hasi zen ozeano-lurrazalaren sorrera Itsaso Gorriaren zenbait eremutan (8f irudia). 8g irudiak gaur eguneko antolaketa aurkezten du. Aldiz, azkeneko irudiak etorkizuneko balizko antolaketa erakusten du: Arabiako Golkoa guztiz desagertuta dago eta ozeanogandor jarraitua Adengo Golkotik abiatu eta, Danakilko depresiotik zehar, Itsaso Gorriraino luzatzen da (8h irudia). ## **AFRIKA EKIALDEKO RIFT SISTEMAREN GARAPEN EZBERDINTASUNETARAKO ARRAZOIAK** Luma gorakorrak, basalto-plataformak eta rift egituren arteko loturak aspalditik aipatu izan dira [22, 23]. Geroztik, interes handia sortu zuten luma gorakor batek kontinenteko litosferara heltzean sor daitezkeen prozesu eta egitura geologikoek, eta eztabaida sutsua piztu zen riften garapena eta ozeano berri baten sorrerarako luma gorakorrak beharrezko direla eta beharrezko ez direla esaten dutenen artean. Eztabaida baretze aldera, rift egiturak zuzenean bi multzotan bereiztu ziren, luma gorakorraren eragina (rift aktiboak) eta eraginik izan ez dutenak (rift pasiboak) zedarriztatuz. Azkeneko ereduek aldiz, erakutsi dute prozesua eraginkorra izan dadin nahitaezkoak direla riften garapenerako esfortzu aktiboak (luma gorakorrak) zein pasiboak (plaketan sortutako indar orokorrak) [24]. Luma gorakorrek apur keta-tokia baldintzatuko dute, baina beharrezkoak dira plaken arteko mugetan garatutako esfortsu orokorrak (ezpalen tirada, gandorren bultzada [17]) kontinenteen apurketa eragiteko. Era berean, kontinenteen apurketaren geometria guztiz baldintzatuta egon daiteke kontinenteko litosferan, aldez aurretik, zeuden eskala orotako heterogeneitateengatik. Hau guztia Afrika ekialdeko rift-sistemaren bilakaera geodinamikoa aztertuz ondorioztatu ahal izan da. Esan daiteke plaka Afro-arabiarraren apurketa orain dela 50-40 Mu inguru hasi zela, luma gorakor indartsu bat Afarko kontinenteko litosfera- ren azpira heldu zenean. Luma gorakorrak Afarko domoaren sorrera eragin zuen, milioi urte bakoitzeko lurraldea 110 m inguru altxatuz 3.5 km-ko gehienezko altuera bat lortu arte [25]. Baliteke prozesu honen aurretik lurraldea estentsioaren eraginpean egon izana, eta zenbait estentsio-egitura zaharragoak izatea, baina argi dago luma gorakorra agertu izan ez balitz kontinentearen apurketa ezinezkoa izango zela. Luma gorakorrak litosferaren baldintza erreologikoak aldatzen ditu apurka apurka, eta litosferaren azpiko astenosferaren gorakadak, mantuko arroketan deskonpresio adiabatikoa eragin eta, fusio partzialeko prozesuak areagotu zituen. Litosfera behar beste ahulduta eta haren azpitik behar beste magma pilatuta, orain dela 31- 30 Mu, Etiopiako basalto-plataforma erraldoiaren sorrera gertatu zen [11]. Garai honetan, luma gorakorrak estentsio-indar erradial indartsua garatu zuen Afar inguruan. Era berean, lurraldea esfortzu orokorren (far-field stress direlakoen) eraginpean dago. Alde batetik, Afrika inguruko ozeanogandorrek gandorren-bultzada eragiten dute eta, bestetik, plaka Afro-arabiarrak Eurasiaren azpitik jasaten duen subdukzioak (alegia Tethys itsasoaren itxierak) ezpalen-tirada eragiten du (9. irudia). Indar hauek guztiek eta kontinenteko litosferan dauden ahultasun-eremuak (lurralde proterozoikoen arteko joskura-eremuak adibidez) dira, kontinenteko litosferaren apurketa prozesuan eragin zuzena dutenak. Itsaso Gorrian eta Adengo Golkoan rifting prozesua gehiago garatu zen, norabide hauetan Tethys itsasoaren subdukzioak (30-14 Mu bitartean) eragin zuen ezpalen-tirada luma gorakorrak eragindako estentsio erradialari gehitu zitzaiolako (9. irudia). Aldiz, Afrika ekialdeko riftaren garapena motelagoa da norabide horretan lumaren estentsio-indarrak eta ozeano-gandorren bultzada-indarrak kontrako noranzkoan ari direlako. Afarko Depresioa, orain 24 Mu inguru sortu zen luma gorakorrak garatutako Afarko domoaren kolapsoaren ondorioz. Orain dela 14 Mu aldiz, indar orokorren berrantolaketa bat gertatu zen, Arabia iparraldeko subdukzioa bukatu eta Arabiaren eta Eurasiaren arteko kolisioa hasi zenean. Orduan, ezpalen tirada-indarra zeharo moteldu zen eta estentsio-esfortzuen norabidea ere aldatu zen, gelditzen ziren subduz kio-eremuekiko berregokituz (8. irudia). Ondorioz, Suezeko Golkotik Itsaso Gorriak zuen iparralderanzko hedatze prozesua desagertu egin zen Sinai-Levant faila transformakorraren sorrerarekin. Estentsio-indar berrien norabidea zeiharragoa da Itsaso Gorriarekiko eta aldiz, Adengo Golkoan zabalkuntza azkarra gertatu zen estentsio-indarrak perpendikularragoak izan zirelako irekitze norabidearekiko (8. irudia). Rifting prozesua behar beste garatu zenean kontinenteko litosferaren apurketa gertatu zen, orain dela 10 Mu Adengo Golkoan eta orain dela 5 Mu inguru Itsaso Gorrian. Aldiz, Afrika ekialdeko riftaren norabidea estentsio-indar orokorrekiko egokia izan ez denez, oraindino ez dira konti- ![](_page_19_Figure_1.jpeg) **9. irudia.** Arabian eta Afrika ipar-ekialdean rifting prozesuaren hasieran eragina duten indarrak. Zagrosko fronte orogenikoan ezpalen tiradak eragindako indar orokorra eta Afarko luma gorakorrak sortutako tokian tokiko indarrak gehitzean litosferaren apurketa eragin dute Itsaso Gorrian zehar. Aldiz, Indiar Ozeanoko gandorrak gidatutako gandorraren bultzakadak moteldu egin du Etiopiako riftaren garapena. [18]tik eraldatuta nenteko litosfera apurtzeko behar diren baldintzak bete. Hala ere, Afarko Depresioaren eta Afrika ekialdeko riftaren arteko trantsizio-eremuan, ozea- no-gandor berri baten aurrekariak izan daitezkeen prozesu magmatikoak gertatzen ari direla dirudi [15, 16]. Horrela balitz, kontinenteko litosferaren apurketa prozesuaren eta ozeano-gandor berri baten sorrera prozesuaren aurrean geundeke, denborarekin Somalia eta Nubiaren arteko banaketa aurrikus litekeelarik. # **ERREFERENTZIAK** - [1] SUESS, E. (1891): «Die brüche des östlichen Africa». Non: Beitrage zur Geologischen Kenntnis des östlichen Africa, *Denkschriften Kaiserlichen Akedemie der Wissenschaftliche Klasse*, Wien **50**: 555-556. - [2] GREGORY, J.W. (1896): *The Great Rift Valley*. John Murray, London, 422 or. - [3] GREGORY, J.W. (1921): *The Rift Valleys and Geology of East Africa*. Seely Service, London, 479 or. - [4] PRODEHL, C., FUCHS, K., MECHIE, J. (1997): «Seismic-refraction studies of the Afro-Arabian rift system- a brief review». *Tectonophysics* **278**, 1-13. - [5] DAVIDSON, J.P., REED, W.E. eta DAVIS, P.M. (1997): *Exploring Earth: an introduction to physical geology*. Prentice Hall, New Jersey, 477 or. - [6] APRAIZ, A. (2005): *Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria*. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 425 or. - [7] BOSWORTH, W., HUCHON, P. eta MCCLAY, K. (2005): «The Red Sea and Gulf of Aden basins». *Journal of African Earth Sciences* **43**, 334-378. - [8] CHOROWICZ, J (2005): «The East African Rift System». *Journal of African Earth Sciences* **43**, 379-410. - [9] WHEELER, W.H. eta KARSON, J.A. (1994): «Extension and subsidence adjacent to a "weak" continental transform: an example of the Rukwa Rift, East Africa». *Geology* **22**, 625-628. - [10] ELOSEGI, M. eta APRAIZ, A. (2004): «Basalto-plataformak: ezaugarriak, jatorria eta kontinenteen apurketa, eta suntsipen biologiko orokorrekin izan ditzaketen loturak». *Ekaia* **18**, 31-48. - [11] HOFFMAN, C., COURTILLOT, V., FERAUD, G., ROCHETTE, P., YIRGU, G., KET-EFO, E. eta PIK, R. (1997): «Timing of the Ethiopian basalt event and implications for plume birth and global change». *Nature* **389**, 838-841. - [12] BERHE, S.M. (1986): «Geologic and geochronologic constraints on the evolution of the Red Sea-Gulf of Aden and Afar Depression». *Journal of African Earth Sciences* **5**, 101-117. - [13] SMITH, M. (1994): «Stratigraphic and structural constraints on mechanism of active rifting in the Gregory Rift, Kenya». *Tectonophysics* **236**, 3-22. - [14] SIMIYU, S.M. eta KELLER, G.R. (1997): «An integrated analysis of lithospheric structure across the East African plateau based on gravimetry anomalies and recent seismic studies». *Tectonophysics* **278**, 291-313. - [15] EBINGER, C. (2005): «Continental breakup: the East African perspective». *Astronomy and Geophysics* **46**, 216-221. - [16] CORTI, G. (2009): «Continental rift evolution: From rift initiation to incipient break-up in the Main Ethipian Rift, East Africa». *Earth Science Reviews* **96**, 1-53. - [17] APRAIZ, A. (1995): «Plaken tektonikaren oinarri zinematikoak: Gaur eguneko eztabaidagaiak». *Ekaia* **3**, 65-80. - [18] BEYENE, A. eta ABDELSALAM, M.G. (2005): «Tectonics of the Afar Depression: a review and synthesis». *Journal of African Earth Sciences* **41**, 41-59. - [19] PAN, M., SJOEBERG, L.E., SAFAW, L.M., ASENJO, E., ALEMU, A. eta HUNEG-NAW, A. (2002): «An analysis of the Ethipian rift valley GPS campaigns in 1994 and 1999». *Journal of Geodynamics* **33**, 333-343. - [20] TEFERA, M., CHERNET, T. eta HARO, W. (1996): *Explanation of the geological map of Ethiopia*. Ethiopian Institute of Geological Surveys, Addis Ababa, 3, 79 or. - [21] HUCHON, P. eta KHANBARI, K. (2003): «Rotation of the syn-rift stress field of the northern Gulf of Aden margin, Yemen». *Tectonophysics* **164**, 147-166. - [22] MORGAN, W.J. (1970): «Convection plumes in the lower mantle». *Nature* **230**, 42-43. - [23] BURKE, K. eta DEWEY, J.F. (1973): «Plume generated triple juntions: key indicators in applying plate tectonics to old rocks». *Journal of Geology* **81**, 406-433. - [24] COURTILLOT, V., JAUPART, C., MANIGHETTI, I., TAPPONNIER, P. eta BESSE, J. (1999): «On casual links between flood basalts and continental breakup». *Earth and Planetary Science Letters 166*, 177-195. - [25] SENGOR, A.M.C. (2001): «Elevation as indicator of mantle-plume activity». *Geological Society of America* **352**, 183-225.
aldizkariak.v1-7-130
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 13 _1995_3", "issue": "Zk. 13 _1995_", "year": "1995", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Telelana: lan-eredu baten testuingurua** # **Ibon Alonso Ekonomilaria** Konputagailuen teknologiaz baliatzen den lan malguak hornitzaile eta erabiltzaile askoren kezka erakartzen du. Multimediak –informatika, bideoa eta telekomunikabideen bateratzea, alegia– gure etxea lantoki bihurtzea posible egiten du. Lan-aukera berriek ingurugiroarekiko tratamendu berri bat eskaintzen digute eta lanpostu zuzenekoak eta zeharkakoak sorraraziko dituzte. Baliabide hauen erabilpenak ekar dezakeen arrakasta, enpresa handiak horien erabiltzaile bihurtzean datza. Hala ere, lan malgurantz garamatzan mugimenduak dakarren eraginen multzoa serioski hartu behar da. Flexible working, using computer technology, is a first concern for many suppliers and users. Multimedia –the converge of computing, video and wireless technologies– renders possible converting our homes in work stations. These new work possibilities give us a new concept about environment and will provide to new direct and indirect employements. Success depends on persuading large corporations to use these remote resources. Nevertheless, the wider implications of moves towards flexible working have to be taken seriously. # **1. Sarrera** Joan zen mendean trenbideen eraikuntza, XX. mendeko lehen hamarkadetan energia elektrikoaren sareen hedapena eta Bigarren Mundu- -Gerra ondoren nazioarteko autopista- -sistemen garapena izan badira gizadiaren aurrerapen nagusienak, egungo ikerketa prospektiboen arabera XX. mendeko amaieran aurrerapen garrantzitsuenak "autopista elektronikoen" eraikuntza eta martxan jartzearen inguruan murgilduko dira. Argi dago gizarte berri honetan globalizazioa eta berarekin batera ematen den merkatuen segmentazioak produktuen "desmaterializazio-prozesuaren" lekuko bihurtzen ari direla. Eta informazioaren bitartez ekoiztutako produktuei gero eta balio erantsi gehiago eransten bazaie ere, sare elektronikoen loturak daukan garrantzia erraz uler daiteke. Informazio- -zerbitzuen nazioarteko sareak lan egiteko eta bizitzeko moduak aldatzeko gai izan daitezke; baita hainbat iharduerak lurralde zabal batean toki hartzeko ere. Azken 150 urteotan komunikabide elektronikoek hazkunde izugarria izan dute: bizkorrak, merkeak eta munduko edozein puntutara iristeko gai izatea dira haien lorpen nagusiak. Eta hau guztia ingurugiroa kaltetu gabe eta baliabide naturalen agorpena arriskuan jarri gabe. Bitartean, beste garraiabideen egiturek (autoak, trenak...) eta orohar industri ekoizpenak ezin dute lehen azaldu dugun emaitzez batere harrotu. Hirurogeiko hamarkadan izandako aurrerapen teknologiko garrantzitsuen handitasunak III. industri iraultzaren kontzeptua erabiltzera bultzatu ditu hainbat autore. Etengabeko prozesu honetan, egun, lehen mailako alor nagusiak telekomunikabideak eta materiale elektriko eta elektronikoen atalak dira, bereziki informatika eta ofimatikakoak. Azken bi hitz hauen artean informazioaren gestioa eta transmisioak, egunetik egunera, garapen garrantzitsua eskuratzen ari dira. Goi-mailako teknika berri hauen erabilpenak eta telematikaren aplikazioa lan-esparruetara iritsi ondoren, teleworking (aurrerantzean, telelana) kontzeptua gero eta maizago agertzen zaigu. Nazioarte mailan, telelanak esperientzia ugari izan baditu ere, Europako Batzordeak agertutako telelanaren sustapenaren aldekotasunak ulergarria dirudi; batez ere informazio sare berriak sortu eta garatzeari eman dien garrantzia estrategikoa kontuan hartzen bada. ## **2. Telelana eta lan malgua** Telelana 1970eko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan eta funtsean lan-sistema honen helburua gune metropolitarren konjestioari irtenbidea ematea zen. Orduan, orduko helburu nagusia lana langileari bidaltzea zen, langilea lanera bidali ordez. Gaur egun, teknologi aurrerapen eta esperientziaren aplikazio asko direla medio, telelana tresna baliagarri bihurtu da, edozein lan-egite bere erabilpen-tokia izango den lekutik fisikoki baztertu eta, batez ere, ohizko ekoizpen-zentruetatik banantzeko. Telelanari esker enpresek konpetitibitatea irabaz dezakete erakundearen berrinjinerutzako teknikak aplikatuz. Teknika honen adibide bat outsourcing delakoa da, hots, enpresak bes-te enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak. Beste adibide bat enpresen kooperazio eta sinergi sareen integrazioa da. Periferian dauden eta garapen-maila txikia daukaten lurraldeetara lana eramatea posible egiten du eta gune metropolitarrak lasaitzen diren bitartean txiki eta erdi mailako hirien dinamismoa sustatzea lortzen du. Honetaz gain, nekazal guneei erantzuna eskaintzea aurrikusten du. Londreseko Ovum aholkularitza enpresak lan malguaren honako definizioa ematen du: lan malgua enpresatik kanpo eta ordenagailuaren bitartez enpresako langileek egiten duten edozein lan da. Ovum aholkularitzak lan malguaren adibideak ematerakoan hainbat iharduera biltzen ditu zerrenda batean. Saltzaileaz, mantenimendu orokorreko langileaz, ikuskaritza teknikoaz, banatzaileez gain, Ovumek lan malguaren multzoan norberaren etxetik lan egiten duten langileak ere sartzen ditu. Azaldu dugun azken iharduera hau da telelana fenomenoa zer den adierazten duena. Telelanaren barruan bi langile-mota aurki ditzakegu. Alde batetik, enpresetako profesionalak eta bestetik espezialistak edota langile liberalak. Bien artean dagoen lehendabiziko ezberdintasuna lan-harremanak taxutzen du. Lehen taldeko profesionalek enpresarekin lan-lotura daukate eta lan- -lotura hori bakarra da. Enpresak lan- -egitasmoa bidaltzen die telelangileei eta hauek enpresak emandako azpiegituraz baliatu ondoren lana egin eta azken honen emaitza enpresara bidaltzen dute. Bigarren taldekoak berriz, langile espezialistak dira eta hauen lanak zuzenean bezeroen eskakizunei erantzuten die. Telelangile hauek enpresari autonomoak izan daitezke eta telelan-sistema aukeratzean ingurugiro apropos baten beharra asetzea lortu dute. Agian lan egiteko inguru honen garrantzia betekizunen emaitza hobean ager daiteke. Telelana orokorrean hartzen badugu, 1993 urtearen hasieran Europa eta Estatu Batuetan milioi erdi telelangile baino gehiago zeuden. 1994an Estatu Batuetan sei milioi langilek ez dute izan bulegoetara joan beharrik telekomunikabide eta ordenagailuei esker. Europako Batzordearen proposamen baten arabera XX. mendearen amaieran 12 milioi europarrek telelan- -sistema erabiliko dute. Japonian, berriz, 2010 urterako lurralde osoa zuntz optikoaren bidez lotuta egotea aurrikusten da eta sare horretan zehar lurralde hartako Barne Produktu Gordinaren (BPG) herenak "bidaia" egingo du. Estatu Batuetan (bertan egun bere populazio aktiboaren erdiak baino gehiagok informazioaren alorrean lan egiten du) estrategia hauetara bideratuko den dirutza 50.000 milioi dolarrekoa izango da datozen bost urteotan. # **3. Telelana eta hiri-harremanak** Norberaren etxea lantoki bihurtzen duen sistema hau komunikabide- eta informatika-prozesuen aurrerapenak ahalbideratu du. Esan dugunez, telelana langileak bere bulegora joan gabe etxean bertan burutzen duen lan- -iharduera dugu eta horren arabera, langileak bere lana telefonoaren bidez jaso eta bidali egiten du, bi eragiketa horien artean ordenagailua erabiliz. Langileentzat, telelanak, denboraren banaketa malgua egitea, gastu gutxiago (haurtzaindegiak, erropak, ibilgailuak, janariak...) izatea, eta azken batean, bizitza-maila hobetzea ekar ditzake. Gainera, hainbat zerbitzu publiko eta azpiegitura mantentzeko gaur egun behar diren inbertsio asko aurreztu ahal izango dira. Gizarte-harremanen atalean aldaketak sortuko direla dudarik ez dago. Telelanak langileak beste lankideekin egunero lantokian daukan harreman hori zeharo desagertarazi egiten du. Horren truke, sendia eta auzo hurbileko giroa etxean denbora gehiago eginez aberasten bada ere, gizarte- -harremanak bakanagoak bihur daitezkeela pentsa daiteke. ## **4. Telelana eta lan-merkatua** Lan egiteko sistema berri honi esker lan-ordutegia malgutzeaz gain kontratu-motak eta ordainketa erak ere malguagoak izango direla antzeman daiteke. Sindikatuen ustez telelanak zalantza batzuk planteiatzen ditu, batez ere langile eta enpresaren arteko harremanen atalean. Negoziazio kolektiboan lortutako hainbat eskubide kolokan agertzeaz gain, argi dago telelangileen sakabanatzearekin ondorengo negoziaketen emaitzek langileen erabateko batasun falta horren kutsua sumatuko dutela. Sindikatuen ustez koalifikazio- -maila altua daukaten langileak beste langileen arazoez ahaztu egingo dira. Gainera, banaketa hau telelana ezartzeko lehen urratsetan gerta daitekeela aurrikusten dute sindikatuek. Telelanak lan harremanen indibidualizazioa handitzeaz gain, iharduera honek eskatzen duen teknologiak trebetasun-maila hobetzea ekar lezake koalifikazio handiko testuinguru bat bultzatzeko. Honela, langile espezializatuek lana lortzeko aukera gehiago izango dute eta eskulanak malgutasuna handituko du. Lan-kontratuei dagokienez, lan- -sistema honek aldarteko kontratuak ugaldu ditzake, batez ere telelana, askotan, lan zehatz, mugatu eta behin- -behinekoak burutzeko aproposa delako. Lan-merkatuaren beste ikuspuntu bat aztertuz, egia esan sistemaren hedapenak informatika eta telekomunikabidearen alorretako enpresen etorkizuna hobetuko du eta esparru horietan lanpostu berriak sortuko dira, telelana garatzeko ekipoen diseinua, ekoizpena, merkatal banaketa, mantenua eta telekomunikabide sareen zabaltzea burutzeko prozesuan, bereziki. Lan-eredu berri honek legez kanpoko azpiekonomiak desagertarazi eta langile autonomoen lan baldintzak hobetzeko irtenbideak eskaini behar ditu. Telelana ezin da noizbehinkako lana estaltzeko edota langile komertzialen tresna huts bihurtu. Badirudi telelanarekin emango den malgutasuna mugikortasun geografikoaren aldetik baino kontratazioaren aldetik emango dela. # **Emakumeen lan-merkatua** Ez da batere erraza telelanak emakumeen lan-merkatuan sor ditzakeen eraginak aztertzea. Hainbat adituren ustez telelanak lan-merkatuaren malgutasuna ekar dezake, batez ere kontratazioen atalari dagokionez. Lan zehatz eta mugatuen kontratuen hedapenaz gain denbora partzialekoak ere bultza ditzake. Eskaintzen dituen abantailen artean lanerako joan- -etorriak saihestea aurkitzen bada ere, telelanaren defendatzaile hauek1 emakumea lan-merkatuan sartzeko bideak ugaltzen dituela aipatzen dute, hain zuzen etxetik bertatik lan egiteko aukera ematen dietelako. Azken ikuspuntu honen kritika bat 1982. urtean Erromako Klubak argitaratutako txosten batean aurki dezakegu. Mikroelektronika eta telekomunikabideen teknikan oinarritzen den lan honek emakumeen iharduera lantegi eta bulegoetatik etxeetara aldatzearekin batera, emakumeen nahikunde bat kolokan jartzen du: emakumeak lan koalifikatuagoak betetzeko aukera zeharo mugatzen da eta emakume langileak telelanaren osagai garrantzitsu bihurtzen badira, enpresetako erantzukizun-maila handiko lanpostuak ez betetzeko zorian aurkitzen dira. Azken hamarkadetan errepikapenezko lanak emakumeei zuzenduak izan dira eta kontuan izan behar da telelanaren muinean halako betekizunek pisu handia daukatela. Gainera, errazen automatizatu ahal diren lanak ekintza errepikagarriez osatuak daudenak dira. ## **5. Inbertsioak eta esperientziak** Hainbat enpresak telelana dirua aurrezteko bidetzat jotzen dute. Hot- -desk2 delako instalazioan langileek ez dute mahai finkorik beren lana burutzeko. Bulegoetan ekipo multzo bat amankomunean erabiltzen dute eta etxean, berriz, ordenagailu pertsonalez baliatzen dira. Digital Equipment3 elkarteak ekoiztasuna % 30 handitzea lortu du sistema hauek martxan jarri ondoren. Lortu duen beste abantaila garrantzitsua espazioa aurreztea izan da: elkartearen kalkuluen arabera, lan malguak espazioaren % 40 aurreztea egin du posible. Baina lan malgua hedatzeak inbertsio handiak eskatzen ditu. Ovum4 aholkularitza-enpresak prestatutako txosten batean, honako hau azaltzen da, lan-egitura batean telelana ezartzerakoan balitekeela kostuak enpresarien aurrikuspenak baino handiagoak izatea. Ovum-en ustez hedapen-prozesua garestia da eta kontuan hartu behar dira "kostu izkutuak". Kostu hauen artean bi azpimarratuko ditugu, laguntza-eredu eta tresnen prestakuntza eta birus informatikoak sumatzeko beharrezkoa den software-instalazioa. Ovum aholkularitzaren ustez lan malguaren erronka nagusietariko bat software-beharren garapenean datza. Adibide gisa bi aseguru-elkarteren esperientziak azaltzen ditu. Batetik, Metropolitan Life konpainiak sei teknikari erabili zituen lau urtetan zehar 1.000 salmenta-puntutako azpiegieturak behar zuen softwa-rea erabat garatzeko. Lan hauen kostua bi milioi librakoa izan zen. Beste aseguru-elkarte batek, Windsor Life-k, 200.000 libra bideratu zituen 300 <sup>1.</sup> Iritzi hauek, ECTF, Telematika eta Telelanaren Europako Elkarteko Foroan plazaratu dira. <sup>2.</sup> Ikus Britania Handiko experientziak, d. puntua. <sup>3.</sup> Digital Equipment elkarteak informatikarako Hardware ekipoak fabrikatzen ditu. <sup>4.</sup> Ovum, Londreseko aholkularitza. Aztertzen ari garen alor honetan ikerketa asko egin ditu. saltzailerentzako softwarea prestatzeko kontratatu zituen bi programatzaileen hamar hilabeteko lana ordaintzeko. Windsor Life-n iharduera nagusiena pentsio-egitasmoetan eta bizitza-aseguruetan kokatzen da5. Aztertu ditugun Metropolitan Life eta Windsor Life konpainien adibideek gauza bat argitzen dute: enpresa txiki batek kanpoko elkarte bati gomendatuko diola beharko duen softwarearen prestakuntza eskuratzea. Honekin lotua, Brusselako OTR aholkularitza, informazio-sistemako departamenduen etorkizuna aztertzerakoan, ondorio honetara iritsi zen, hots, badagoela informazio-sistemen zentru batek bakarrik bete ditzakeen betekizunen zerrenda. Planteamendu honen ondorioz, enpresako informazio-sistemak azpiegitura malgukoa izan behar du, hain zuzen ere, eskaera berriei erantzun sinpleak eman eta eredu eraberrituen hedapena kostu txikiekin erabat gauzatzeko, hori baita kalitate osoaren helburuak, unez une, enpresari eskatzen dion elementu garrantzitsu bat. # **Britainia Handiko esperientziak** #### a. Salmentak telelanaren bitartez Unipart6 elkarteak erabaki ausarta hartu zuen 1.991 urtean. Enpresa hau, gainbehera garai hartan, gero eta zuhurragoa agertzen zen teknologia berrien saioak edonola egiteko. Uniparteko lehendakariak epe luzeko aurrikuspen bat proposatu zuen abantaila estrategiko bat aurkitu nahirik eta elkarteko kudeatzaileei bezeroentzat lagungarri izan zitekeen lanbide ezberdin bat aurkitzeko erronka bota zien. Uniparteko salmenta-buruzagiak prozesuaren bilakaera azaltzean, norbere etxearen atzeko aldea erabiltzeak zeukan baliagarritasuna honela deskribatzen du: Lana etxean egiteak gestio-maila bi galtzea suposatzen zuen; eskualde- -gestoren egitura eta produktu-ataleko egituraketa-mailak bertan behera geratzen ziren. Ordurarte oinarrizkoak ziren bi zutabe hauen ordez, etxetik lan egin eta zentralarekin zuzenean komunikatzen zuten 31 lurralde-gestoreren azpiegitura berria sortu genuen. Gestore hauen lan-ordutegia malgua bazen ere, beraien lana salmenta-egitasmo finko eta zehatz batean oinarritua zegoen, hau da, aurrikusitako plangintza sendo baten barruan kokatua. Enpresaren proiektu berri hau garatzeko behar zen sistema informatikoaren garapena, salmenta-aholkularien eta marketing-saileko partaideen artean burutu zen. Garapen honen fruitu izan den sistemak, bi norabideko informazio-trafikoa erakartzeaz gain, une bakoitzeko egoera zehatza zein den adierazi eta lurralde bakoitzeko bezero guztien eragiketa kudeatuak edukitzea egiten du posible. Azken finean, sistemaren oinarria aukerako barrutietan finkatua egotean datza. Honi esker, enpresak ongi daki, adibidez, funtsezko hamar produktuen sartze-indizea zenbatekoa den. Aipatu diren 31 gestoreek telelanaren bitartez salmentak gauzatzen dituzte. Etxeetan, lap-top delako ordenagailu bat eta telekomunikabideetarako beste gailu batzuen bidez <sup>5.</sup> Datu hauen iturria Cane 1993 da. <sup>6.</sup> Unipart entrepresak, salmenten alorrean kokatzen du bere iharduera nagusia. zentralarekin lotura daukate. Gestore bakoitzak bere negoziazio eta logistika-egitasmoa dauka eta egunero, zentraletik, bete behar dituen helburuak bidaltzen zaizkio. Gestoreak, bere etxeko ordenagailuan enpresak uzten dizkion mezuak jasotzeko aukera izateaz gain, ekipo informatikoak salmenta-lurraldearen egituraketa, bezeroen zerrenda zehaztua, salmenta-egitasmoa edota marketing-ekintzak garatzeko azpiegitura ematen dio ekipo informatikoak. Gainera, sistemak gestore honen salmenta-sarearen negoziazio bolumena zenbatekoa den adierazten dio. Unipart elkarteak 120.000 libra esterlina gastatu zituen ekipo informatikoetan, hain zuzen, telelanaren azpiegitura garatzeko. Inbertsioa telelangileen hezkuntza, kategoria eta koalifikazioaren arabera egin zen. Softwarea Softa enpresak hornitu zuen eta Unipartek 100.000 libra bideratu zituen atal horrentzat. Uniparteko agintarien ustez, inbertsioa justifikatua zegoen, are gehiago salmentek izandako portaera bikaina eta lansaila osatzen duten lankide askorengan lortutako sustapena kontuan hartzen badira. #### b. Telecottage Britainia Handiko hainbat nekazal ingurutan telelanaren eratorri bat finkatzen hasia da azken urteotan: telecottage delako zentrua. Telecottage honen helburua informatika eta komunikabide alorreko zerbitzua hirietatik at bizi den edonori eskaintzea da. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean telefonoa, ordenagailu pertsonala, faxa, inprimagailua eta kopiagailuak aipa ditzakegu. Telecottage zentru hauen finantzazio-iturria era askotakoa izan daiteke: herri eta estatuko erakunde publikoen finantzaketa, nahiz enpresa handietako finantzaketa (enpresatik at lan egiten duten langileentzat jarritako ekipoak telecottage hauetan ezarriz). Zenbait nekazal ingurunetan, telecottage hauen gestioa, finantzaketa eta funtzionamendua modu amankomunean egiten da. Zerbitzu hauen erabiltzaileen artean nobelagileak, kazetariak, idazkariak, ikasleak, irakasleak, saltzaileak eta lanbide liberal bat daukatenak azpimarratuko ditugu. Hiri handietatik urrun diren edota garraio-baldintza kaskarrak dauzkaten nekazal eskualdeetan oso baliagarriak dira telecottage zentruak. # d. Hot-desking Hot-desking instalazioa telelangile bat baino gehiagok erabiltzen duen ekipoa da. Enpresak informatika- -ekipoak egoitza finkoetan ezartzen ditu eta telelangileak bertara abiatzen dira, fisikoki edota komunikabide- -sareen bitartez. ## **6. Telelana eta arautegiak** Telelangileak eta enpresen arteko lan-harremanak nolakoak diren aztertzeko Britainia Handiko hainbat enpresatako telelan-kontratuetan oinarrituko gara. Alde batetik, enpresaren giza baliabideen sailak telelangilearen definizioa zehazten du: telelangileak beren etxeetan eta soilik beren etxeetatik enpresarentzat lan egiten duten langileak dira. Telelangileak etxebizitzaren helbidea aldatzen badu ere, enpresaren baimena behar du lantokiz aldatzeko. Telelana garatzeko, enpresak telelangilearen etxebizitzan ekipo eta azpiegitura guztia ezarri du, aseguruak, osasun-baldintzak, ergonomia, e.a., barne. Telelan-kontratuak enpresako edozein langileren kontratua bezalakoak izan behar badu ere, telelanak dituen klausulen gehigarriarekin sinatzen da. Lan-kontratu hau langilearekin bakarrik egiten da: langilearen senideen edo lagunen lan-partaidetza baztertu beharra dago. Azken puntu honek badauka telelangileentzat abantaila bat, hots, enpresak langilearekin harremanetan jartzean, beste senide edo lagunei ez die enbarazu egiten. British Telecom konpainiak hauxe proposatzen du, lanerako telefono- -linea banandu bat jartzea, hau da, lan edota negoziaketarako telefono-linea berezia, lerro honen kostua komunikabide-konpainia eta telelangilearen enpresaren artean paktatua izanik. Beste alde batetik, telelangilea langile autonomoa denean, orduan bera da bere ekipoa eta lan-ahalmenaren erantzule bakarra. Enpresak telelanean zama fiskalak eta beste gastuak jasaten baditu, telelangilea enpresaren ekipoek behar duten instalaziorako etxean toki aproposa bilatzen saiatu behar da. Batez ere, gestionatzeko daukan enpresaren informazioak eskatzen duen konfidentzialtasun-konpromezua betetzeko kokagune egoki bat eskaini behar du. Lan-merkatuaren atalean aipatu dugu telelanak aldarteko kontratuak ugarituko dituela. Egia esan, egun, behin-behineko lan-kontratu motak ugaltzen ari dira (telelanik gabe, alegia). Europako Batzordeak premiazkotzat hartu du antolaketa, gizarte, legezko eta fiskaltasunaren markoa erregulatzea, hain zuzen, telelanaren ereduak oinarrizko arautegi bat eduki dezan. Argitaratu duen Hazkundea, Konpetitibitatea eta Enplegurako Liburu Zuria-n informazio-sareen sorrera eta garapena gauzatzeko datozen bost urteotan 20.000 milioi ekuko inbertsioa egingo du. Horietatik 4.000 milioi eku telelanera bideratuko dira. # **7. Domotika: lan malguaren osagarria etxebizitzan** Etxebizitza domotikoaren kontzeptua kablearen ezarpena eta informazioaren tratamendurako beharrezko ekipoak dauzkan etxearekin erlaziona dezakegu. Etxe adimentsu hauetan eguneroko eragiketak automatikoki burutzen dira. Aipatu ditugun bi elementu nagusi horiei ezaugarri garrantzitsu bikoitza erantsi behar zaie; etxebizitza domotikoaren izaera betetzeko, hain zuzen, teknologiek ondoko funtsezko bi ezaugarri hauek bete behar dituzte: #### a) Erabilera erraza Erabilera errazak daukan garrantzia ulertzeko esan dezagun ekipo zailak eta konplikatuak erabiltzean, nahiz eta zerbitzu asko eskaini, erabilpenaren erraztasun ezak ez lukeela proiektu domotikoaren helburu bat lortuko. Sistema domoti-koa erabiltzeko zaila bada, etxebizitza honen abantailak eta funtzionalitatea desagertu egingo lirateke. # b) Sistemen hedapena: integratuak eta elkarreragileak Sistema hedatu ahal izateko sistema integratu eta elkarreragileak behar dira. Aplikazio batek sistema desberdineko ekipoen partaidetza onartzea da integrazioa. Elkarreragiletasunak, berriz, sistemen arteko informazio-elkartrukea eskatzen du, bai etxebizitza barruan, bai kanpoarekiko harreman guztietan. Komunikazio elkarreragilearen ahalmenak era ezberdineko aplikazioak garatzea posible egiten badu ere, erabilpen honek ereduen aldaketa sakonak ekar ditzake eta gizarte-ohitura edota portaeren aldaketa ere bai. Domotikak, hitz bitan, etxebizitzaren instalazioaren eta sistema guztien automatizazioa du helburu. ## **Domotika eta Telelana** Etxebizitza domotikoaren proiektuan telelanaren hedapenak toki berezia dauka. Kontsumo-merkatuetan etxerako ekipo teknologikoek garrantzi handia daukate eta merkatu honen sailkapen bat hau izan daiteke: - lerro zuria: ohizko etxerako elektra-tresnak. - lerro marroia: kontsumorako elektronika. - lerro bolizkoa: ordenagailu pertsonalak eta periferikoak. - komunikabideen lerroa. Telelanaren kasuan, azken bi lerroen partaidetza nabarmena da. Lan malguak eta zehatzago telelalanaren kokapenak etxebizitza domotikoan gauza erraza dirudi. Baina kontuan hartu behar da etxebizitza hauetaz eta komunikabideen azpiegituraz baliatzen diren eragiketen multzoa. Eragiketa hauen artean, tele-erosketa, telebankua, telelana, telehezkuntza, e.a. zerbitzu eta ekintzak aurki ditzakegu. Etxe domotikoan iharduera hauek ordenagailu pertsonalak edota bideotex terminalen bitartez garatzen dira. Komunikabideetan oinarritzen diren zerbitzu eta ekintza horien antolaketa eta koordinakundeak garrantzi handia izan behar du etxe domotikoetan. Telelana eta Gizartea atalean ikusi dugu telelanak etxean denbora gehiago egiteko ahalmena ematen duela. Domotikaren kontzeptua ezaugarri horrekin lotzeak etxearen antolaketa berezia dakar. Etxe adimentsuaren emankizunak etxetik kanpo ala etxean bere lana egiten duenaren etxebizitzarekiko beharrizanak ez dira berdinak. Eta ez soilik telelangileak bere lana egiteko azpiegitura berezi baten ordenagailua lan-zentruarekin lotu beharra daukalako, baizik eta etxean denbora gehiago egiteak etxeko instalazioen kontrola eta maneiatzeko eskakizunak beste era batera itxuratzen dituelako. Azken hau ulertzeko eta adibide gisa, pentsa dezagun kanpoan lan egiten duen gizon edo emakumeak etxetik atera baino lehen, sukaldea, berogailua, segurtasuna, argia e.a.en aginduak programatzen dituela. Aldiz, bertan etxean geratzen den telelangilearentzat beharrizanak beste era batera antolatzen direla pentsa dezakegu, hots, programazioak berak etxean egotearekin bat etorri behar duelako. ## **8. ZISD sarea** Mikroelektronika, software eta zuntz optikoaren artean sortzen den hirukotetik eraikitzen da zerbitzu anitzeko sare bakarra. Sare honen digitalizazioa kontuan hartuz (ohizko sare telefonikoa, analogikoa denez, hau da, bidaltzen diren seinaleak giza ahotsaren soinu-uhinen islada dira), mikroelektronikak soinu-uhinei lagin- -prozesu bat egokitzen die denbora epe labur-laburrean; ondoren, sareak lagindutako soinuen baloreak, bit (oinarrizko informazio-unitateak) multzoak, toki batetik bestera garraiatzen dira zuntz optikoen bitartez. Deskribatu dugun prozesua telefonia digitala da eta testu, irudi eta datuez osatutako euskarriak kodetu ahal ditu. Hiru euskarri horiek sare bakar baten bitartez transmititzen direnez, ordain-sari anitzen arazoa erabat gainditzea lortzen da. Zerbitzu Integratuen Sare Digitalak (ZISD/ISDN Integrated Services Digital Networking), laburbilduz, sare bakar batean zerbitzu bokalen eta ez bokalen horniketa mantentzen du, hain zuzen, erabiltzaile eta sarearen arteko interface baten laguntzaz. ZISD sarea ohizko sare telefonikoekin parekatzen badugu, abantaila hauek nabarmenduko ditugu: - Zenbaki-sistema telefonikoa. - Transmisio- eta seinale-funtzioak bereiztea. - Ahotsa, datuak eta irudiak garraiatzeko ahalmena. - Xingola zabaleko transmisio konmutatuen horniketa. - ZISD bitarteko dei telefonikoaren abiadura segundoko 64 Kb-koa da. Adibide gisa, A4 neurria daukan orrialde bat faxez bidaltzean 15etik 30era segundu behar dira ekipoaren kalitate teknikoaren arabera. ZISD sareak, transmisioaren kalitatea hobetzeaz gain, A4 neurriko orrialdea 3 edo 4 segundutan bidaltzea lortzen du. Transmisioa eta seinalizazioa bereiztean, zerbitzu anitzen horniketa une berean eskuratzea posible egiten du sare honek. ## **Euro-ZISD** Edinburgh-en egin zen Europako Batasuneko estatuetako agintarien gailurrean (1992ko abenduan) sare transeuroparraren garrantzia azpimarratu zen. Azpiegitura hauek berraktibazioan eta hazkunde ekonomikoan daukaten garrantzia azpimarratu eta gero, sarearen helburua bultzatzeko asmoz gailurrean finantza-tresna bereziak martxan jartzeko erabakia hartu zen: 1993 eta 1994 urteetarako 5.000 milioi ekuko mailegua hitzartu zen. Mailegua Europako Inbertsio Bankuak kudeatua izango zen. Euro-ZISD sarearen garapenak Europako Batasunaren zerbitzuen zirkulazio librea bultzatuko duen dudarik ez dago. Sare honen arrakastak hiru baldintza betetzea eskatuko du: ubikuitatea, interoperatibitatea eta interkonexioa. # **Eranskina. Telelana sistema hedatu ondorengo aurrezki-egitasmo bat** Ondoren datorren taula honetan, British Telecom elkarteak egindako telelan-sistema ezartzeak ekarriko lukeen aurrezkiari buruzko ikerketaadibide bat azaltzen da. | IHARDUERA: FINANTZA-ERAKUNDEA | | | |-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------| | ZUZENDARITZA SAILEKO 20 ARDURADUN | | | | 4 IDAZKARI TELELANGILE | | | | (datuak pezetatan)<br>URTEBETEKO KOSTUAK | | | | | LEHEN | TELELANAREKIN | | 1. BULEGOA | | | | -<br>Alokairuak (lokala)<br>-<br>Zergak/Sariak<br>-<br>Elektrizitate, aire egokitua<br>-<br>Mantenua<br>-<br>Segurtasuna<br>-<br>Zerbitzuak eta higiene-materiala<br>-<br>Galdutako orduak eta eraikuntza-kostuak<br>-<br>Jazkera eta bereizgarriak | 13.280.000<br>4.320.000<br>2.534.000<br>432.000<br>2.016.000<br>499.200<br>2.688.000<br>60.000 | EZ<br>EZ<br>600.000<br>EZ<br>800.000<br>EZ<br>EZ<br>EZ | | 2. GARRAIOAK | | | | -<br>Desplazamendu-gastuak<br>-<br>Garraio publikoa eta itxaroaldien orduak<br>-<br>Denbora galtzeak, ataskoak | 3.778.800<br>7.280.000<br>2.240.000 | 750.000<br>144.000<br>EZ | | 3. KOSTU OPERATIBOAK | | | | -<br>Idazkarien soldatak<br>-<br>Direktiboak (telelangileenak)<br>-<br>Batzarrak, bazkariak, ordez | 11.200.000<br>26.320.000 | 5.600.000<br>34.216.000 | | katze-gastuak | 52.900.000 | EZ | #### **Bibliografia** - Alonso, I., (1990): "Etxebizitza informatizatua" Deia, 1990-6-6. - \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_, (1994): "Etxea norbere lantoki bihurtzen denean", Euskaldunon Egunkaria 1994-5-8. - Brown, P.Ch. eta Mullen, N.D., (1987): English for Computer Science, Oxford University Press. - Cane, A., (1993): "First phase of the flexibility revolution", Software at Work, Autumn 1993, Financial Times Review. - Friedrichs, G. eta Schaff, A., (1982): Microelectrónica y Sociedad para Bien o para Mal, Informe al Club de Roma, Alhambra, Madril. - Fundación Privada Institut Ildefons Cerdá, (1992): Domotica: Calidad de Vivienda. Proyecto Domos. Bartzelona. - Gooding, C., (1993): "Roses around the door and a fax on the Welsh dresser", Software at Work, Autumn 1993, Financial Times Review. - \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_, (1993): "The fax of life in rural Oxfordshire", Software at Work, Autumn 1993, Financial Times Review. - Headrick, D.R., (1991): The invisible Weapon. Telecommunications and International Politics 1851-1945, Oxford University Press, New York, Oxford. - Kitchen, M., (1987): Telecommunications: The Opportunities of Competition, Ovum. - Koenig, K., (1993): "RDSI, componente esencial de la red transeuropea", XIII Magazine, Ed. Europako Komunitateen Batzordea, Bruselas. - Millan, J.A. eta Perez del Río (1989): Europa y las Telecomunicaciones, Fundación Universidad-Empresa, Madril. - Zafra, J.M., (1994a): "Mando a distancia", El País Negocios, 442 zenbakia, Madril. - \_\_\_\_\_\_\_\_\_\_, (1994b): "No da señal", El País Negocios, 442 zenbakia, Madril.
aldizkariak.v1-2-131
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.18_ Zk. _2018_11", "issue": "Libk.18_ Zk. _2018_", "year": "2018", "license": null, "source": null, "edition": null }
# **Egiazko (in)dependentziez: energiaren ikuspegia Hego Euskal Herrian** #### ALAIN ULAZIA ILCLI eta IN eta Jariakinen Mekanika Saila (UPV/EHU) ### MARKEL PENALBA Centre for Ocean Energy Research (Maynooth University) # **(On true (in)dependences: a view on energy in southern Basque Country)** DOI: 10.1387/gogoa.20368 #### **Abstract** *The present study intends to clarify the philosophical grounds of system energetics, ecosophy and sustainability, following the path introduced by Ulazia (2016) in a previous issue of* Gogoa *(Ulazia 2016), in order to establish the foundations of a pragmatic strategy for the energetic sovereignty of the Basque Country. First, avoiding excessive reductionism, we emphasize the importance of the problem of energy sovereignty for a real (in)dependence of a country, showing its relevance in the geopolitical sense. Using Lund's foundational research as analogy, the energy strategy of an independent Basque Country is suggested, taking into account the energy on the Danish situation consumption and generation data of Basque Autonomous Community and Upper Navarre. Currently, an important lack of renewable energy sources is observed in the current energy mix, which is a fundamental point in the sustainable development of a state. Hence, these empirical facts show that any discussion about independence is meaningless if the subject about the local and distributed implementation of renewable energies is not considered.* *Keywords: energy, ecosofy, sustainability, sovereignty.* #### **Laburpena** *Lan honetan* Gogoa*ren aurreko ale batean Ulaziak (2016) hasitako bideari jarraitzen diogu, sistema-energetikaren, ekosofiaren eta jasangarritasunaren oinarri* *filosofikoak argitu eta gero, Euskal Herriaren burujabetza energetikorako estrategia pragmatiko baten fundamentuak ezartzeko. Erredukzionista izan nahi gabe, energiaren arazoaren garrantzia nabarmentzen dugu hasieran; izan ere, herri baten egiazko (in)dependentziari buruzko eztabaidan, oro har, aipatzen dena baino garrantzizkoagoa da energia, eta horren lekuko dira artikuluan aipatzen diren zenbait adibide geopolitiko. Danimarkako egoera eta Lunden lana erreferentzia gisara hartuta, Euskal Herrirako plan estrategiko baten oinarrien eta ereduen arteko konparaketa egingo dugu; horrela, EAEren eta Nafarroa Garaiaren egungo energiaren sorkuntza eta kontsumo-datuak aintzat hartuta. Energia berriztagarrien aparteko eskasia nabarmentzen da egin den ikerketan, eta horixe da, hain zuzen, herri baten garapena jasangarria dela esateko ezinbesteko baldintzetako bat. Beraz, emaitza enpirikook frogatzen dutenez, independentziari buruzko edozein debate hutsala da, debate horrek energia berriztagarrien inplementazio lokalaren eta bananduaren (deszentralizatuaren) gaia mahaigaineratzen ez badu.* *Gako-hitzak: energia, ekosofia, jasangarritasuna, burujabetza.* #### **1. Sarrera** Egungo merkatu intelektualean aldizkarietako artikuluen produkzio arranditsuarekin alderatuta, ahozko dialektikatik egindako 'eman ta zabal zazu' larrazabaldarra askoz efikazagoa delakoan gaude ikertzaileon memoria sortzailearentzat. Izan ere, e*kosofia* hitza, beste hitz esanguratsu asko bezala, Jesus Mari Larrazabali entzun zion egileetako batek lehenengo aldiz, une hartan eztabaidatzen ari ginen arazoa argitzera zetorren erreminta gisara mahaigainean ipini zuenean. Hitz gutxirekin asko esateko ahalmena, kontzeptu filosofikoen baitako ahalmen hori alegia, populu xehearentzako desagertzear/desagertaraztear dagoen erreminta *politikoa* dela esatea agian jada ez da gehiegi. 'Berdeen politikan' edo 'ekologia sakonaren mugimenduan' oinarrizkotzat jotzen den Arne Naess filosofoaren definizio aitzindariak honela definitzen du ekosofia: Ekosofia esatean, harmonia eta oreka ekologikoaren filosofia esan nahi dut. Filosofia, sofia edo jakituria mota gisa, zabalki normatiboa da; normak, arauak, postulatuak, balioei buruzko lehentasun-ezarpenak eta hipotesiak dauzka bere baitan gure unibertsoaren egoerez. Jakituria jakituria politikoa da, preskripzioa, ez bakarrik deskribapen zientifikoa eta iragarpena. Ekosofiaren xehetasunek aldakuntza esanguratsu ugari erakutsiko dituzte, ez bakarrik poluzioaren, baliabideen, jendartearen eta abarren 'egitate'ei dagokienez, baita balioen lehentasunei dagokienez ere.1 (Drengson & Inoue 1995: 8). <sup>1</sup> «By an ecosophy I mean a philosophy of ecological harmony or equilibrium. A philosophy as a kind of sofia (or) wisdom, is openly normative, it contains both norms, rules, postu- Beraz, ekosofiak, erreminta kontzeptual eta politiko gisa, naturari begirako giza balioen lehentasunaren arazoa jartzen du indarrean, oreka ekologikoaren baitan gizakiok hartzen dugun jokaeran. Ez da, beraz, aldaketa klimatikoaren inguruko estatistika eta balioespenetan oinarritzen den arazo ekologikoen deskribapen edo iragarpen zientifiko hutsa. Humanitateak eta zientziak aurrez aurre jartzen dituen funtsezko gai honen eta egungo instituzioen artean dagoen lubaki sakonean, zubi bat baino, eraikin berri bat behar da, teknologiaren neutraltasun ideologikoaren mitoa eraisteko eta gizakiaren natur balioen araberako beste zientzia bat garatzeko. Eraikin horrek estrategia sozialak eta politikoak determinatzen dituen *teknozientzia* moduko bat behar luke. Zeren, lubaki horrek eragin politiko zuzena dauka jendartea antolatzeko moduan, edo, hobeto esanda, naturaren deskribapenari eta iragarpenari buruzko ezjakintasun zientifikoaren kudeaketa politikoan. Lubakiaren tamainaren neurgailu bat izan liteke EAEko EIB (Energia Iturri Berriztagarriak) eta EII (Energia Itzulera Inbertitutakoarekiko) indize baxuak2. Izan ere, energia ez da gizartearen antolakuntzaren eta kudeaketaren alderdi bat. *Sistema-energetikak* erakusten duenez, energiaren kontzeptuak ahalmen teoriko handiz axiomatiza lezake ikuspegi sozioekonomikoa, 'erregaibero-argindar-garraio' batasun kontzeptuala ezartzen baitu kontsumitzen ditugun baliabide naturalentzat (Ulazia 2016). Smilek (2008) erakusten duenez, energiaren kontzeptu batuaren edo sistemikoaren bidez aldaketa sozialak eta kulturalak ere eragin daitezkeela esatea ez da inondik inora *erredukzionista.* Geopolitikoki, baliabide energetikoei dagokienez dentsitate altuko gune espazialen menpekoa den gizarteak hierarkikoagoa izateko joera dauka, eta energia barreiatuagoa eta homogeneoagoa eskuragarri duen gizarteak, berriz, berdinzaleagoa. Honez gain, zibilizazioen desagerpena, erromatarrena adibidez, bere egitura politiko, ekonomiko eta militarrei eusteko behar zen energiaren (kasu honetan nagusiki zerealen produkzioa kilokaloriatan neurtua) eta egitura hauen bidez sortzen/kontsumitzen zuten energiaren arteko desorekaren emaitza gisa ere azal daiteke (Homer-Dixon 2007). lates, value priority announcements and hypotheses concerning the state of affairs in our universe. Wisdom is policy wisdom, prescription, not only scientific description and prediction. The details of an ecosophy will show many variations due to significant differences concerning not only the 'facts' of pollution, resources, population, etc. but also value priorities.» (Drengson & Inoue 1995: 8) <sup>2</sup> GOGOAren aurreko alean definitzen du egileotako batek EII sistema-energetikaren testuinguruan (Ulazia 2016). Energia-iturri batek inbertitutako energia-unitateko sortzen duen energia da; ratio adimentsional bat, beraz. Energia hidraulikoa da indize horren arabera iturri eraginkorrena eta haize-energiak petrolioaren EII-muga harrapatu du jada, petrolioaren energia-unitate bat lortzeko behar den energia handitzen ari baita, denborarekin putzu sakonagoak egin behar direlako eta eremu geografiko basatiagoetara jo behar delako (kontrol geopolitikoan gastatzen den energia guztia aintzat hartu gabe). Horrenbestez, energiaren kontzeptua erdigunera ekarri beharraz ohartuta, ezinbestekoa da subiranotasunaren (edo dependentziaren) eta energiaren arteko erlazio bereizezina azpimarratzea. Izan ere, herrien egiazko subiranotasuna edo, zergatik ez, 'erabakitze-ahalmena'ren maila (ikuspegi gradual bat onartu nahi bada, eta autarkian erori gabe), kanpoko herrialdeetako energiaren edo energia sortzeko baliabide naturalen beharraren araberakoa da; beste herrialdeekiko menpekotasun energetikoaren araberakoa, alegia. Menpekotasun horrek maila sozialean zein ekonomikoan eragin ukaezinezkoa du, are gehiago gaur egungoa bezalako mundu ezegonkorrean. Arrazonamendua muturrera eroanda, De Gaullek esan zuen bonba atomikorik ez daukan estatu bat ezin dela egiaz independentetzat eta subiranotzat jo; parekoa da bertako energia-iturriez esan daitekeena. Independentziari buruzko debate fundamentudun batean burujabetasun energetikoa ezin da, beraz, alde batera utzi. ### **2. Energia eta geopolitika** Baliabide naturalen/energetikoen garrantziaren erakusgarri dira (gasarena eta petrolioarena nagusiki, baina baita ibai emaritsuetako urarena ere) Bigarren Mundu Gerratik gaur arte munduak bizi izan eta bizi dituen gatazka militar nagusiak. Izan ere, zail da gatazka horiek ulertzen, alde baten (inbaditzailearen) baliabide-gosea eta bestearen (inbadituaren) baliabide-aberastasuna kontuan izan gabe. Baliabide naturalak ahitzearen ondorioz, azken hamarkadetan energia faktore estrategiko giltzarria bihurtu den arren munduko potentzia handienentzat, baliabide energetikoen boterea lortzeko gatazkak ez dira inondik ere fenomeno berriak. APOC (*Anglo-Persian Oil Company*), gaur egungo BP (*British Petrolium*) multinazionalaren aitzindaria, izan zen lehena, 1909. urtean, Ekialde Hurbilean, petrolio-zundaketak egiten. Lurralde hartako baliabide naturalak ezagututa banatu zituzten Frantzia eta Erresuma Batuak Ekialde Hurbileko lurrak, Sykes-Picot akordioa gisa ezagutzen den hitzarmen ezkutuan (Havrelock 2016), bertako baliabideen kontrola heurenganatzeko. Energia-baliabideen jazarpenak soilik azal dezake, aldi berean, Ameriketako Estatu Batuek (AEBek) duten Persiar golkoaren kontrolaren obsesio iraunkor bezain tragikoa. 90eko hamarkada hasierako Golkoko Gerrak (Aarts & Renner 1991) irekitako bide beretik etorri ziren Afganistan (Monbiot 2001), Irak (Ahmed 2014) edo Siriako gerrak (Sayigh 2015), terrorismoaren eta demokraziaren izenean lurralde horietako baliabideak amerikarren kontrolpeko enpresen esku uzteko. Munduko potentzia izateko energia-baliabideen garrantzia ondo barneratuta dauka Txinak ere, eta mundura irekitzeko duen planerako beharrezko dituen baliabideak lortzeko lanak aspaldi hasi ditu. Batetik, Hego Txinako itsasoaren jabe egin nahian ari da bizilagun dituen Filipinak, Vietnam edo Japonen gainetik. Izan ere, Hego Txinako itsasoan petrolio- zein gas-erreserba handiak egon daitezkeen susmoak areagotzen ari dira, eta itsasoaren inguruan bizi diren estatu guztiek ustiatu nahi dituzte erreserba horiek. Bestetik, hainbat akordio estrategiko sinatu ditu errusiarrekin 2013tik hasita, hurrengo hamarkadetan Errusiak petrolioa zein gasa prezio onean horni diezaion (Buckley 2016). Errusia eta Europaren arteko azken urteetako liskarrak ere baliabide energetikoen kontrolean (besteak beste) oinarritutako gatazka baten ondorio dira, Krimearen anexioa kasurako (Orzaiz & Unanue 2014). Kasu horretan ez dira zuzenean baliabide naturalak gatazkaren arrazoia, Ukraina edo Krimea ez baitira lurralde aberatsak gasean edo petrolioan, baizik eta baliabide horiek merkaturatzeko ohiko gasbideak: Ukraina Europar Batasunean sartzearekin batera, Europaren menpe geratuko liratekeen gasbideak, hain zuzen. Izan ere, potentzia ekonomiko handien artean energia-menpekotasun handiena duen lurraldea da Europa, baliabide naturalen gabezia dela eta. Ondorioz, Europaren politika nazionalak zein internazionalak bere energiahornitzaile diren herrialdeen menpe geratzen dira. Europa mendebaldea Afrika iparraldeko gasaren menpe bizi da, Libiako gatazkan herrialde europarren jarrerak argi uzten duen gisan. Halaber, Europa ekialdeak, Alemaniak barne, errusiar gasarekiko erabateko menpekotasuna du, Krimeako anexioari oztoporik ez jartzeak erakusten duen bezala. Antzerako egoerak aurki ditzakegu munduko kontinente guztietan; besteak beste, Argentina eta Britainia Handiaren arteko Malvinetako gatazka Hego Amerikan; Sudan eta Hegoaldeko Sudanen artekoa Afrikan; edo Errusia, Kanada, AEB, Norvegia, Finlandia, Suedia, Groenlandia eta Islandiaren artekoa Artikoan. Gatazka horiek guztiak arrazoi anitzetan oinarrituak egon litezke. Denek dute, hala ere, ezaugarri komun bat: energia-baliabideen kontrola. Izan ere, energiaren jabe izatea ezinbestekoa da potentzia ekonomikoen aberastasuna, boterea eta ospea mantentzeko (Klare 2012). Inoren menpe ez bizitzeko era bakarra, beraz, norberak dituen baliabideak ustiatzea da. Petrolio- eta gas-erreserba handiak dituzten eta egonkortasun politikoa duten herrialdeetan —Saudi Arabian, Qatarren edo Arabiar Emirerri Batuetan, adibidez—, posible da erabateko energia-subiranotasuna. Badirudi AEBek ere erabateko energia-subiranotasuna bermatua dutela hurrengo hamarkadetarako, bere lurraldean aurkitutako arbel-gasaren erreserbak direla medio. Oso estatu gutxi dira, ordea, gaur egungo energia-sistema olioztatuan, subiranotasun hori berma dezaketenak, euren jarduera ekonomikoak drastikoki murriztu gabe. Hori ulertzen lehenengo estatuetakoa izan zen Alemania. Alemaniak, errusiar gasarekiko duen menpekotasunetik ihesi nahian —erabiltzen duen gasaren % 40 inguru dator Errusiatik (BGR 2014)—, bere baliabideak ustiatzeko plana martxan jarri zuen; dituen baliabide berriztagarriak ustiatzeko plana, hain zuzen ere. Europan energia berriztagarrietarako jauzia eman dutenen artean daude Danimarka, Portugal, Eskozia eta Norvegia, adibidez, nahiz eta Eskozia eta Norvegiak gas- eta petrolio-erreserba handiak izan. ## **3. Independentismoaren olatua** Gatazkaz gatazka, munduaren egitura etengabe aldatzen joan da historian zehar. Gaur egun ezagutzen dugun mapa politikoa egitura horren bertsio modernoa da. Kasu gutxi batzuk salbu —Txinak 4000 urtetik gora daramatza, gorabeherak gorabehera, egungo lurralde-banaketa antzekoarekin—, gaur egun bost kontinenteetan ezagutzen ditugun herrialdeak azken mendeetan sortutakoak dira, gehienetan iraganeko erreinuen banaketa edo bateratze odoltsuetatik sortuak. Kolonizazio europarraren ondorengo kontinente amerikarrean, AEBetako (1776-1783) zein Hego eta Erdialdeko Amerikako independentzia-gerrek mapa politikoa hankaz gora jarri zuten XVIII. eta XIX. mendeetan. Afrikan zein Asian, etengabe azaleratzen dira inperio kolonialistek definitutako antolaketa berriaren gabeziak, eta etengabe lehertzen dira herritarren eta inperialisten lagun izaten jarraitzen duten agintarien arteko gatazkak. Ozeanian Australia da egun existitzen diren estatuen artean zaharrena, orain dela mende bat eskas sortutako estatua. Azkenik, Europaren antolaketa bereziki izan da ezegonkorra azken mendeetan, eta Bigarren Mundu Gerrak eta Jugoslavia eta SESBen erortzeak definitu dute gaur egungo Europako mapa politikoa. Noski, estatu-nazio modernoen etengabeko desagerpen eta sorrera honek ez du esan nahi iraganeko aroetan herrialdeek baliabideengatik eta energiagatik burujabetasun-borrokak izan ez zituztenik. Afrikan eta Asian, non potentzia handien interesak alde batera utzi eta lurralde ezberdinetako ezaugarri etniko/kultural/sozialak kontuan hartuko dituen berregituraketa bat ezinbestekoa den, azken urteetako krisi ekonomikoek, politikoek eta sozialek agerian utzi dute mapa politikoa berregituratzeko beharra. Izan ere, krisi hauek agerian utzi dute egungo sitema politikoaren ahitzea, munduaren lurralde-egituraketa bera, nazio-estatuetan oinarria duena, zalantzan jartzeraino (Dasgupta 2018, Small 2006). Ondorioz, mugimendu independentisten olatu berri bat sortu da Europan. Mugimendu horien alderdi politiko-sozialaz luze eta sakon idatzi da azken urteetan. Gurean ere asko izan dira prentsa-artikuluetan, sare sozialetan, zein liburuetako orrietan estatu independente baterako bide-orriak aurkeztu dituztenak. Urriagoak izan dira, ordea, estatu independente horren komenigarritasunari edo bideragarritasunari buruzko eztabaidak eta lanak; salbuespen bat da Jurado 2010. Gure ustez, ezinbestekoa da independentziaren eztabaida fikziozko eremu sozio-politikotik atera eta errealitatera ekartzea, independentziak Euskal Herriko egitura ezberdinetan izango lukeen eragin erreala aztertzeko: ekonomian, industrian, ikerkuntzan, hezkuntzan edo kulturan, besteak beste. Izan ere, azken batean, «independentzia hobeto bizitzeko» delako argudioak (Apaolaza et al. 2016) oinarri sendoak eta fidagarriak behar ditu. Lan honetan, balizko Euskal Herri independente baten biziraupenerako estrategikoa litzatekeen beste faktore garrantzitsu bat aztertzen da, orain arte, guk dakigunaren arabera, ia erabat ahaztu dena: energia. Hego Euskal Herriak subiranotasun energetikorako dauzkan aukerak, beharrak eta mugak aztertzen dira. Petrolio-putzurik, gas naturalik eta ikatz-erreserbarik ezean, bi aukera bakarrik gelditzen dira, benetako subiranotasun energetikoa lortzeko aukerarik bada: energia nuklearra eta energia berriztagarriak (Euskal Herrian haizea, eguzkia, olatuak, ibaietako ura eta biomasa). Ez da hau energia nuklearraren debatea plazaratzeko lekua. Gainera, euren energia-sistema energia nuklearrean oinarritu zuten herrialdeak ere, Frantzia esaterako, nuklearretatik berriztagarrietarako jauzia emateko neurriak hartzen hasi dira. Ikatz-zentralak ere ixteko asmoa azaldu du Frantziak, besteak beste, eta 20 urtetan diesel- eta gasolina-autoak saltzea galarazteko asmoa ere adierazi du. Hori guztia energia berriztagarriekin ordezkatzeko erronka alimalekoa izan liteke, baina, iristen den punturaino iritsita ere, Europa mailan muga historiko bat ezarriko duela ematen du (Jacobsson 2009, Mikelarena 2017). Energia nuklearra aparte lagata, energia berriztagarrien aukera da, *gure ustez* benetako independentziara iristeko bide bakarra, eta, beraz, horixe landuko dugu lan honetan. Alegia, ekosofiak eta sistema-energetikak ezartzen duten eredua; giza balioen, jendartearen, naturaren eta energia-sorkuntzaren arteko erlazioen jatorrian balio kolektiboak —hala nola jendartearen erabakitze-ahalmena, burujabetasuna eta garapen jasangarria— ezarriko dituen eredua. Kausa-ondorio erlazioak ez dira beti zuzenak; hau da, subiranotasun energetiko handiagoak ez du beti erabakitze-ahalmen handiagoa ekartzen, diktadura autarkiko batean, adibidez. Hala ere, zentro txikiak ugalduz energia-iturriak bertakotzeak, erabakiguneak ugaltzea eta kapitalaren banaketa berdintasunezkoagorako joera dakar, gaur egun boterea metatzen duten energia produzitzeko zentro handien (konpainia elektrikoen) kaltetan. Petrolio-putzuak edo uranio-meategiak botere handia pilatzen duten guneak dira, eta horien kontrol espazialak (militarrak eta geopolitikoak) are eta botere gehiago ematen dio okupatzaileari (fisikoki espazioa okupatzearen zentzuan). Energia-iturri *demokratiko* eta *eskuragarriak* denboran eta espazioan modu nahiko xumean baina uniformean barreiatzen diren energia-iturriak dira: eguzkia, haizea eta ura dira batez ere, eta zenbait lekutan olatuak, mareak eta biomasa ere bai. Izan ere, gure planetan uraren zikloaren barne-erregulazioaren bidez eguzki-energia toki guztietara hedatzen da, erradiazio moduan ez bada, euri moduan (energia potentziala pilatzen da), haize moduan (energia zinetikoa garatzen da), edo olatu moduan (energia zinetikoa zein potentziala aprobetxatzen da). Lan honetan erakutsi nahi dugu energia berriztagarrien aukera hau partziala ez ezik, integrala ere izan daitekeela; hori erakusten du Danimarkak azken urteetan izan duen eboluzioak. Danimarkak 5.5 milioi biztanle ditu eta hiritar danimarkarrari begira munduko gizarte-politika aurreratuenetakoa du. Ondorioz, toki askotan erreferentziatzat hartzen da, eta 90eko hamarkadatik hona berriztagarrien aldeko energia-politika argi eta progresiboa garatu du, batez ere haize-energian oinarritua. % 100 berriztagarria den energia-sistema helburu duen plan bat izan dugu oinarri konparaketa egiteko, energiaeredu alternatibo bati buruz eztabaidatzeko orduan kanonikotzat hartu ohi den lan bat; Lunden lana (Lund 2007), hain zuzen. #### **4. Danimarkaren iraganeko egoera** Lundek (2007), orain hamar urte argitaratutako lanean, Danimarkako energia-egoera aztertzen du, eta EIBen potentzial minimo zein maximoa 2003ko kontsumo-datuekin alderatzen du (ikus 1. irudia). Esan behar da potentzial maximoa azpitik zenbatetsi zutela, garai hartan ez baitzen itsasoko haize-energiak izan duen adinako garapena izango zuen aurreikuspenik. Gas naturala, ikatza eta petrolioa kontuan hartuta, taulan adierazten den energia-kontsumo totala (beroa, elektrizitatea eta garraioarentzako erregaia) EIBen bidez ase daitekeela ikusten da. ![](_page_7_Figure_5.jpeg) Energia berriztagarrien potentziala 2003ko kontsumoarekin alderatuta, Lund 2007 (913 or.) lanetik egokitua #### Laburbilduz, hauek dira Lunden lanaren emaitzak: - *Elektrizitatea*. Haizea, eguzki-energia fotovoltaikoa eta olatuak. 40- 160 TWh/urtean. - *Beroa*. Eguzki-energia termikoa (etxe indibidualetan eta auzo-berokuntzan) eta geotermia. 100-200 PJ/urte (1 PJ = 1015 joule). - *Biomasa-erregaia*. Lastoa, egurra, zaborra3, biogasa eta energia-landaketak. 182 PJ/urte. Horietan guztietan, geotermia eta itsasoko haize-energiaren ekarpenak nabarmendu behar dira batez ere; bero-potentzialaren % 50 geotermiaren bidez lortu zuten, eta elektrizitate-potentzialaren % 62 itsasoko haize-energiaren bidez. Biomasaren kasuan, energia-landaketetatik eratorritako materia organikoa, lastoa eta egurra (*pelletizazioaren* bidez, esaterako) erabiltzen dira batik bat erregai gisa. #### **5. Hego Euskal Herriaren egungo egoera** Danimarka maiz aipatu izan da adibide eredugarri gisa. Izan ere, Danimarka Europako herrialde aurreratuenetako bat da alderdi askotan, tartean energia-subiranotasunean eta energia berriztagarrien erabileran. Hego Euskal Herriak baditu Danimarkarekin antzekotasunak Nafarroa Garaiko nahiz EAEko estatistikei begiratuta: Barne Produktu Gordina Europako batez bestekotik gorakoa izatea (EUROSTAT 2016), baztertze- eta pobrezia-egoeran daudenen portzentaje urriak izatea edo erdi- zein goi-mailako hezkuntza eta osasun-zerbitzuetan indize onak erakustea (Europar Komisioa 2016). Hala ere, HEHk (Hego Euskal Herriak) baditu gabezia garrantzitsuak Danimarkarekin alderatuz gero, izan Danimarkaren aurrerapen-maila altua delaeta edo HEHren maila baxuagatik. Energia-subiranotasunari eta energia berriztagarrien erabilerari dagokionez, HEHren egoera bereziki kezkagarria da, beheko taulan ikus daitekeen bezala, ez alde bakarreko estrategiaz estatu independente bat sortu nahi dutenentzat bakarrik, baita aldebikotasunetik identitate propioaren garapena eta aberriaren ongizatea bermatu nahi dituztenentzat ere. Paradoxikoa den arren, Nafarroa Garaiak ez du hainbeste haizatu estatu-egitura burujabearen aldarria, eta haren energiaren kudeaketaren oinarri erreala askoz irmoagoa da balizko burujabetza-prozesu bati begira. <sup>3</sup> Erre daitekeen zabor organikoa —ez pneumatikoak, plastikoak edo gisa horretako produktu toxikoak—, egungo erraustegietan edo zementu-fabriketako galdaretan erabiltzen den gisan. **1. taula** Nafarroa Garaiko, EAEko, Hego Euskal Herriko, Espainiako, Danimarkako eta Europar Batasuneko ('EB 28' taulan) datuak. Taulan, 'pc' laburdurak per-capita esan nahi du | 2055 | 19.26 | | Danimarka | | Espainia | | EAE | | Nafarroa Garaia | | Hego DK | | |--------------------------------------------------------------|------------|-----------|-----------|-----------|-----------|-----------|--------|-----------|-----------------|-----------|---------|-----------| | Bistanleria (milio)<br>portsona) | 508.50 | | 5.66 | | 46.45 | | 2.57 | | 0.64 | | 2.85 | | | Sizionieria-dentsitatea<br>[pertsona/km²] | 113.41 | | 131.83 | | 91.80 | | 300.29 | | 61.29 | | 159.33 | | | BPG (milioi euro / milioi<br>euro pc) | 14,754,574 | 29,015.63 | 275,786 | 48,001.16 | 1,079,908 | 23,250.98 | 69,236 | 31,809.30 | 18,485 | 29,063.95 | 87,701 | 30,231.58 | | Energia-liontsumo<br>gordina (kipli / tph pc) | 1,627,475 | 3.20 | 16,766 | 2.96 | 121,418 | 2.65 | 6,301 | 2.90 | 2,830 | 3.37 | 8,325 | 2.96 | | Amalerako<br>energia kontsumoa<br>[ktph / tph pc] | 1,083,957 | 2.13 | 13,946 | 2.46 | 80,461 | 1.73 | 5,034 | 2.32 | 1,840 | 2.91 | 6,883 | 2.45 | | Energia bentitagamlen<br>ekarpeno amalerako<br>kontuarro [%] | 16.70 | | 30.80 | | 56.20 | | 7.20 | | 24.45 | | 11.39 | | | 3020rako hefourua [N] | 30 | | 30 | | 30 | | 30 | | 20 | | | | | Energia-dependentala<br>[N] | 54.00 | | 13.10 | | 73.30 | | 90.00 | | 80.00 | | 85.84 | | Horrez gain, HEHk baditu beste herrialde batzuek, esaterako Danimarka edo Espainiak, ez dituzten oztopo edo zailtasun batzuk energia berriztagarriak eskala handian baliatzeko. Izan ere, HEH lurralde txikia da, geografikoki oso malkartsua, biztanleria-dentsitate handikoa eta industria-maila altua duena. Biztanleria-dentsitate altuak eta, bereziki, industria-maila altuak energia-kontsumo oso altua dakarte. Taulan ikus litekeen bezala, energia-kontsumoan Danimarkaren parekoa da pertsonako energia-kontsumoa HEHn. Aldiz, biztanleria-dentsitatea dezente altuagoa da (batez ere EAEren kasuan). Hori gutxi balitz bezala, HEHren geografia malkartsuak muga fisiko nabarmenak ezartzen ditu, energia berriztagarriek gainontzeko energia-iturriek baino lur-zati askoz zabalagoak behar baitituzte energia kantitate parekoa sortu ahal izateko. Dena ez da desabantaila, ordea. Industrializazio-gradu altua abantaila handia izan liteke zenbait teknologiaren garapenerako eta eraikuntzarako eta, gainera, garapen horrek hamaika onura ekonomiko ekarriko lizkioke lurraldeari. Ondorioz, baliteke HEHn zailagoa izatea mundu-mailan zein Europan gero eta errealistagoa eta beharrezkoagoa dirudien % 100 berriztagarria den energia-sistema garatzea. Hala ere, zailtasun hori ezin da izan inola ere gaur egun HEHk, eta bereziki EAEk, energia berriztagarrietan dituen hutsune ikaragarriak justifikatzeko aitzakia. EAEri inguruan norbaitek erakusten badio eredu gertuko eta errealista, Nafarroa Garaiak erakusten dio. Alegia, instituzionalki batutako balizko HEHn, Nafarroa Garaiaren energia-egoera abantaila estruktural nagusietako bat litzateke, dudarik gabe, garapen jasangarriago baterako trakzio-indarra bertatik letorkeelako, eta agian ildo estrategiko argiagoa marrazten lagunduko lukeelako. Hau da, finean, garapen jasangarrirako estrategia martxan jartzekotan, bere oinarriak ondo landu eta gurera egokitu behar dira. Izan ere, oinarri horiek ondo definituak daude aspalditik. ## **6. Garapen jasangarriaren oinarriak** Garapen Jasangarrirako Estrategia bultzatzen dutenek normalean hiru arazo teknologiko nagusi izaten dituzte: - 1. Energia metatzea eskari-lekuan. - 2. Eraginkotasun-hobekuntzak energia-produkzioan. - 3. Erregai fosilak ordezkatzea energia berriztagarrien iturrien bidez. ![](_page_10_Figure_8.jpeg) Danimarkako energia-kontsumoaren eboluzioa Lund 2007 (914 or.) lanetik egokitua Egiazko plan zabal batek, beraz, nahitaez izan behar ditu EIBak energiasistema orokorrean integratzeko bi estrategia: batetik, energia-metaketa eta, bestetik, efizientzia-hobekuntzak. Erronka nagusia da sarean gero eta energia berriztagarri gehiago sartzea. Garrantzizkotzat jotzen den arren, mundumailan oso gutxi erabiltzen da proportzioan oraindik. Erabiltzen den gutxi hori energia hidraulikoa eta biomasa da nagusiki, azkena batez ere Afrikan eta Hego Amerikan. Lurralde batzuetan hazkuntza esanguratsuak izan dituzten arren, haizearekin eta eguzkiarekin lotutako teknologiek parte oso txikia dute mundu-mailako energia-sorkuntzan. Danimarka da, zentzu horretan, EIBen aldeko apustu garbia egin duen herrialde bakarrenetakoa. Izan ere, 90eko hamarkadatik aurrera energia-kontsumoa gutxitzeaz gain, berriztagarrien kuota energia guztiaren laurdena izatera iritsi da (ikus 2. irudia eta - 1. taula). Energia berriztagarriak ugaldu beharraren baitan, bi erronka nagusi daude: - Aldizkako energia-baliabideak —«intermitenteak»; batez ere, haizea eta eguzkia—, integratu behar dira sarean; - Garraio-sektorea estrategia hauetan sartu behar da. Teknikoki hitz eginez, Lunden ustez oinarri horiek eta ardatz nagusiok pauso zehatzetan egikaritu daitezke modu mailakatu eta ez-muturreko batean. Hona hemen Lunden lanean giltzarri diren zenbait puntu: - *Aurrezpena*: % 10eko jaitsiera elektrizitate-kontsumoan, etxebizitzen berokuntzan eta industriaren bero-erabileran. - *Efizientzia*. Bero-argindar konbinazio eraginkorragoa BEPK (Bero eta Elektrizitate Produkzio Konbinatua) deritzotenetan. Hots, bero- eta elektrizitate-produkzioen efizientzia ahalik eta gehien garatzea kogenerazio-prozesuetan, eta, horretarako, barreiaturik dauden bero-fokuak elektrizitatea sortzeko aprobetxatzea (industrian, esaterako); edo, alderantziz, argindarra sortzeko gune handiak dauden lekuetan argindar hori bero gisa metatzeko puntuak ezartzea. Bilakaera hori, hasiera batean, existitzen diren lurrun-turbinak hobetuz lor daiteke, galtzen den beroa auzo-berokuntzarako aprobetxatuz, adibidez. Baina, azken finean, energia-sareko kokapen egokienetan BEPK txiki ugari eraikitzea litzateke benetako erronka. - *EIB*: biomasa erregaitzat gehiago erabiltzea eta eguzki-energia termikoa gehitzea auzo-berokuntzan, plaka hibridoekin konbinatuz elektrizitatea ere sortu ahal izateko.4 Aurrezpena, efizientzia eta EIBak hazten diren heinean, energiaren integrazioa bihurtzen da arazo, eta, arazoa txikiagoa izan dadin, *teknologia malguak* modu adimentsuan (*smart* esan ohi da adimen artifizialaren baitan) erabili behar dira, une oro dagoen energia-produkzioa eta -kontsumoa erregulatzeko. — *Garraioa.* Garraiorako erregai fosilak elektrizitateak ordezakuto lituzke. Kalkuluen arabera, egoerarik probableenean 1/3 proportzioan murriztu behar da elektrizitate/petrolio-energia garraio-sistemari eusteko. Malgutasun horren baitan, auto elektrikoek pila moduan ere funtziona dezakete geldirik daudenean, argindarra sareratzeko (saltzeko) eta energia kargatzen (erosten) ari diren beste auto batzuk elikatzeko. <sup>4</sup> Hego Euskal Herrian, hainbat enpresa aitzindari dira eguzki-plaka hibridoen fabrikazioan. Etxerako ur beroa metatzeko ez ezik, argindarra sortzeko ere balio dute. Gainera, kanpoko beroa xurgatzean plaka fotovoltaikoa hoztu egiten da, eta, ondorioz, bere errendimendua handitu. - *BEPK malguak*. Hurrengo pausoa litzateke bero-energia erregulatzeko BEPK planta txiki ugari ipintzea eta berokuntza-sistemako hoditerian bero-ponpa kopuru handiak gehitzea. Horien instalazioak eta mantenuak lanpostu berriak sortzea ekarriko luke. - *Haizearen eta elektrolizatzaileen erregulazioa*: azkenik, elektrolizatzaileak gehitu behar lirateke sisteman energia metatzeko, eta, era berean, elektrizitate-sarea haize-turbina kopuru handiak integratzeko (tentsiorako eta maiztasunerako) egokitu beharko litzateke. #### **7. Hego Euskal Herriaren burujabetza energetikorako aukerak** Eurostat Europako estatistika-zentroaren arabera, Europako biztanleriak gaur egungoaren oso antzekoa izaten jarraituko du hurrengo hiru hamarkadetan (EUROSTAT 2016). Beraz, energia-beharrek ere antzekoak izaten jarraituko dutela esan liteke. Hala ere, kontsumoa murriztea ezinbestekoa izango da. Energia-aurrezpena % 10ean finkatzen du Lundek bere lanean, baina aurrezpen hori handiagoa izatea ere posible litzateke. Izan ere, % 100 berriztagarria den sisteman, energia-kontsumoa nabarmen murriztuko litzateke, lau arrazoi nagusi hauengatik: - Energia sortzeko teknika berriztagarriek efizientzia altuagoa izango lukete. - Garraioan erabiliko liratekeen hidrogeno-zelulen efizientzia altuagoa izango litzateke erregai fosil konbentzionalekin alderatuta. - Uranioa, ikatza, petrolioa, gasa eta antzeko lehengaiak ustiatzeko beharrezko den energia ez litzateke beharko5. - Energia-efizientziaren aldeko politiken ondorioz kontsumo-murrizketa sustatuko litzateke. Lau faktore horien ondorioz, kontsumoa % 42,5 murriztea lor liteke (Jacobsen et al. 2017). Gainera, egungo eraikuntzak efizienteago izateko egokituko balira, kontsumo-murrizketa are handiagoa izango litzateke. Eraikuntzak egokitzeaz gain, auzoetako berokuntza-sareak sortzeak eta horietan instalatutako kogenerazio-zentroek ere energia-kontsumoa murrizteko bultzada garrantzitsua ekarriko lukete. Energia berriztagarrietan oinarritutako sistema elektriko bat diseinatzeko, oinarrizkoa da etorkizuneko kontsumoa ezagutzea. Dena dela, etorkizuna aurreratzea ezinezkoa denez, ezinbestekoa da hainbat kontsumo-egoera aurrei- <sup>5</sup> Ikus EII indizearen eztabaida 7. atalean. Iritsiko da une bat non petrolio-putzuak hain sakon eta iristeko hain leku zailetan egongo diren, ezen erregai-masa ateratzeko behar izango den energia-masa putzuak emango duena baino gehiago izango den. kustea. 2015. urteko kontsumoan oinarrituz (ikus 1. taula), lau egoera aurreikusten ditugu lan honetan: - III. Energia-kontsumoa % 10 igotzea: 106,45 TWh. - III. Energia-kontsumoa % 10 murriztea: 87,10 TWh. - III. Energia-kontsumoa % 30 murriztea: 67,47 TWh. - IV. Energia-kontsumoa % 50 murriztea: 48,39 TWh. Era horretan, HEHren energia-kontsumoa etorkizuneko edozein egoeratara egokitu ahal izateko gaitasuna aztertuko dugu, garapen jasangarrirako oinarriak kontuan izanik, eta HEHren ezaugarri sozial, ekonomiko eta geografiakoak ahaztu gabe. Energetikoki burujabe izateko, ezinbestekoa izango da hainbat energia-iturri konbinatzea. Ondorioz, EIB bakoitzak HEHn duen potentziala ezagutzea beharrezkoa da. ![](_page_13_Figure_8.jpeg) **3. irudia** Hego Euskal Herriko energia-iturrien potentziala ehunekoetan García *et al.* 2005 lanean oinarritua. Energia minihidraulikoari, geotermiari eta hidraulikoari dagozkien energia-potentzialak 8 GWh, 7 GWh eta 1 GWh dira, hurrenez hurren EIBetatik lor litekeen energia-maila altuena definitzeko *sorkuntza-zorua* terminoa definitzen dute Garcíak eta bere kideek *Greenpeace*rentzat eginiko lanean (García et al. 2005). Lan horretan, EIB ezberdinen *sorkuntza-zorua* kuantifikatzen dute estatu espainiarrean, EAE eta Nafarroa Garaia barnean hartuta. Bi autonomia-erkidego horien sorkuntza-zoruak konbinatuz lortzen da goiko irudian azaldutako HEHko energia berriztagarrien potentziala. Bertan, eguzki-energia termikoa, haize-energia, fotovoltaikoa (fotovoltaikoa I eraikuntzetan integratutako fotovoltaikoari dagokio eta fotovoltaikoa II bestelako instalazio fotovoltaikoei) eta biomasa dira nagusi. Aipatzekoa da, halaber, *sorkuntza-zoru* horiek kuantifikatzeko eremu babestuetan edo balio natural handiko eremuetan berriztagarriak instalatzeko dauden mugak kontuan hartuta daudela. Horrez gain, iturrien arteko bateraezintasunak ere kontuan hartu dira. Iturrien *sorkuntza-zoruak* gehituta, urteko 450 TWh baino gehiago sortzeko gaitasuna aurreikusten dute Garcíak eta bere kideek HEHn; 2015eko kontsumo totala baino 4,66 aldiz energia gehiago. Hala ere, *sorkuntza-zoru* horiek kalkulatzean, lurraldearen azalera ia osoa energia-sorkuntzarako erabiliko litzatekeela aurreikusten dute, eta horrek jasangarritasun-irizpideak kolokan jarriko lituzke. Beraz, ezinbestekoa da potentzial hori ahalik eta era jasangarrienean erabiltzea gizartearen energia-beharrak asetzeko. Jasangarritasun hori bermatu ahal izateko, ezinbestekoa da aurreko atalean aipatutako irizpideak jarraitzea, kontuan hartuz teknologia bakoitzaren lurraren okupazio-maila, energia-sorkuntza eta kontsumo-puntuen arteko gertutasuna, eta EIBen dibertsifikazioa. Jasangarritasun-irizpide horietan oinarrituz, HEHren ezaugarrietara ondoen egokitzen diren teknologiak hauek dira: hidraulikoa, haizea (lurrekoa zein itsasokoa), eguzki-energia fotovoltaikoa zein termikoa eta biomasa. Teknologia horietako bat edo beste hautatzeko, EII indizea izan liteke kontuan hartu beharreko ezaugarrietako bat. Indize hori erreferentziatzat hartzen da lan askotan; izan ere, ekonomian oinarritutako beste indize batzuen aldean energiaren sorkuntza/inbertsio-ratio adimentsional bat ezartzen du; diruaren edo kWh-en balioaren fluktuazio historiko eta geopolitikoetatik at dagoen arrazoia, alegia (Ulazia 2016, Murphy & Hall 2010). Okupazioa minimizatuko lukeen estrategiak gaur egungo HEHren itxura asko ez aldatzea bermatuko luke, eta ahalik eta gutxien eraldatuko lituzte gure paisaiak. Energiaren dibertsifikazioak, berriz, energia-iturri gutxi batzuen menpekotasunetik ihes egiten lagunduko luke. Azkenik, sorkuntzapuntuak eskari-puntuetara hurbiltzeak energia garraiatzerakoan izandako galerak murriztuko lituzke, autokontsumoaren eta eskala txikiko instalazioen hazkundea ekarriko luke, eta energiaren demokratizazio-prozesua ahalbidetuko luke. Lau ardatz horiek kontuan izanik, hidraulikoa (handia zein minihidraulikoa), geotermia eta eraikuntzetan integratutako fotovoltaikoaren potentzial osoa erabiltzea gomendatzen da. Izan ere, zabaltzeko aukerarik ez duen hidrauliko handia kenduta, gainerako hiru iturrien potentziala eskala txikiko instalazioen bitartez aprobetxatu beharko litzateke; horrela, okupazioa minimizatuko litzateke (instalazio geotermikoek okupatutako lurraldearen % 0,0002 beharko litzateke soilik) eta autokontsumoa bultzatuko. Energia geotermikoa erabiltzeko aukera interesgarrienetako bat auzo-berokuntza geotermikoa izan liteke, non eraikuntzetarako beroa, gasaren edo biomasaren bidez lortu ordez, lurpeko beroa aprobetxatuz lortuko litzatekeen. Europan era horretako 240 instalaziotik gora daude, eta 2020ko energia-helburuak lortzeko bidean Europar Batasunak proposatzen eta laguntzen duen tekniketako bat da. Horrez gain, biomasaren potentzial osoa erabiltzea ere oso aproposa izan liteke % 100 berriztagarria den energia-sistema batean. Zeren, biomasak, biltegiratzeko duen erraztasuna dela medio, eskari-puntuetan edo *gainontzeko iturrien eskasiaren aurrean* erabili ahal izateko gaitasuna du. Gainera, elektrizitatea sortzeko erabiltzeaz gain, berokuntzarako ere erabilgarria izan liteke, berogailuentzako *pellet*ak sortuz, adibidez. Horretan ere eskala txikiko instalazioek berebiziko garrantzia izango dute. Baina biomasaren potentziala behar bezala aprobetxatzeko, *pellet* horien barne-merkatua indartu beharko da. Energia-iturri hauek soilik erabiliz, ordea, 43 TWh soilik sortu ahal izango genituzke urteko, eta ezin izango lirateke ase etorkizuneko egoera positiboenerako energia-beharrak ere. Beraz, beste iturri batzuen ekarpena beharrezkoa da. Gainontzeko iturrien artean, haize-energia (lurrekoa batez ere) da bereziki interesgarria, bere EII indize baxua eta gaitasun-faktore altua direla eta. Nolanahi ere, potentzia-unitateko lurraldearen okupazio-tasa handienetakoa duen iturria denez, potentzial osoaren zati bat soilik erabiltzea gomendatzen da. Kasu horretan, lurreko potentzialaren % 30 (7,5 GWeko potentzia) eta itsasokoaren % 10 (400 MW) erabiltzea proposatzen da. Zifra handiak diruditen arren, lurralde osoaren % 15 soilik okupatuko lukete haize-energiaren instalazioek (2005. urteko haize-energiaren turbinen potentzia-maila kontuan hartuz, zeina gaur egungo turbinena baino dezente baxuagoa den). Gainera, kontuan hartu beharrekoa da haize-energiaren instalazioak lurraren beste erabilera/jarduera batzuekin bateragarriak direla, izan abeltzaintzarekin, nekazaritzarekin edo beste iturri bateko energia-sorkuntzarekin (fotovoltaikoarekin, adibidez). Itsasoko haize-energiari emandako portzentaje baxuaren arrazoia teknologiaren garapen falta da. Hego Euskal Herriko kostaldearen ezaugarriak direla eta —kostatik gertu topatzen diren sakonera handiak batez ere—, oraindik guztiz garatu gabeko haize-energiaren turbina flotatzailea beharko litzateke, eta teknologia horren potentziala oraindik ikusteko dago. Hala ere, esan beharra dago azken urteetako aurrerapenek etorkizun oparoa aurreikusten diotela haize-energiaren turbina flotatzaileari, eta Kantauri itsasoko kostaren potentziala eta batimetria kontuan hartuta kalkulatu den potentziala alimalekoa dela: muga legalak eta fisikoak kontuan hartuta, 40 GW-eko potentzial instalatuarentzako lekua legoke Galiziatik Gipuzkoaraino; hau da, espazioaren okupazioa % 10ean ipinita, zentral nuklear baten adinako produkzioa geneukake euskal itsasoari dagokion zatian turbina flotatzaileekin (Ulazia et al. 2016). Horrek, gainera, jarraipena emango lioke Hegoaldean industria nautikoak eta ontziolek izan duten garrantzia historikoari; egun kolokan dagoen sektore hain garrantzitsua indartuko luke, eta, inguruko makina-erremintaren sarean, gertuko merkatu bat sortuko luke haize-erroten piezentzat eta egitura flotatzaileen elementuentzat. Esan beharrik ez dago hemen pilatutako jakintza eta espezializazioa esportagarria litzatekela, gainera. Itsasoko haize-energia aintzat hartu gabe, 61 TWh sortzeko gaitasuna izango genuke HEHan urtero energia hidraulikoaren, fotovoltaiko integratuaren, geotermiaren, biomasaren eta haizearen bitartez. Horrekin, IV. egoerarako nahikoa energia izango genuke eta III. egoera asetzetik oso gertu geundeke. Dena den, I. eta II. egoeretako eskaria asetzeko beste iturri batzuen ekarpena ezinbestekoa izango litzateke. Kasu horietan, behar adinako energia sortzeko gaitasuna izan arte energia fotovoltaikoa zein termikoa gehitzea komeniko litzateke. Hala ere, energia termiko integratua —hau da, eraikuntzetan instalatutako eguzki-energia termikoa— izatea oso gomendagarria litzateke. Izan ere, eguzki-energia termiko horren bitartez etxebizitzetako zein komertzioetako ura berotzeko gaitasuna izango genuke elektrizitaterik erabili gabe. Azkenik, gainerako energia motak ere kontuan hartu behar dira, energia berriztagarrien ekarpena maximizatu nahi bada, ezinbestekoa izango delako iturri mota guztien ekarpena. Talde horretan sar genitzake olatuen energia edo geotermia. Olatuen energia potentziala dezentekoa da Hegoaldeko kostan. EAEko 2030. urterako planean 60 MW-eko potentzia duen parke sorta bat izatea espero da. Itsasoko haize-energiaren kasuan bezala, oraindik ere erabat garatu gabeko teknologia den arren, etorkizunean zeresan handia izan lezakeela uste da. Besteak beste, olatuen energia gainontzeko iturriena baino egonkorragoa izatean, oinarriko iturri gisa erabiltzeko bereziki egokia izan liteke sare elektrikoan. Hurrengo irudian erakusten den kasurako, energia fotovoltaiko ez-integratuaren potentzialaren % 20 eta termikoaren % 10 erabiltzea aukeratu da. Kasu horretan, I. egoerarako oraindik 10 TWh inguruko energia faltako litzateke, baina gainontzeko egoera guztietarako (2015. urteko kontsumo-mailarako barne) nahikoa energia sortzeko gaitasuna duen energia-sarea izango luke HEHk. Hala ere, energia berriztagarriek eskariaren % 100 estaltzen duten sistema elektriko batean, iturri berriztagarrien aldizkakotasuna dela eta, ezinbestekoak izango dira biltegiratze- azpiegiturak, alde batetik, eta inguruko herrialdeekin interkonexio elektriko sendoak, bestetik. Energia biltegiratzeko beharrezko azpiegiturak, beste behin ere, eskala txikian edo handian egin litezke. Azken urteetan bateria elektrikoen prezioa jaitsi egin da, eta datozen urteetan ere joera berbera mantentzea espero da. Horrek autokontsumoko instalazio txikien erabilera eskuragarriago jartzeaz gain, sistema osoa egonkortzen lagun dezake, eta biltegiratze-azpiegitura handien beharra murriztu egingo da. Energia biltegiratzeko eskala handiko aukeren artean, berriz, gaur egun gasa biltegiratzeko erabiltzen den *Gaviota* plantaren antzeko egiturak erabiltzea litzateke aukeretako bat, bertan hidrogenoa edo aire konprimatua biltzeko. Urtegiak ere ponpatze-zentral gisa funtzionatzeko molda litezke, energia behar denean urtegiko ura turbinatuz eta elektrizitate-soberakinak daudenean ponpatuz. Biltegiratzeko baliabideak murritzak direnez, energia berriztagarrietan soilik oinarritutako sisteman interkonexio-sare zabal eta egoki bat behar litzateke, unean uneko eskariari erantzun ahal izateko. Euskal Herriaren kokagune geografikoa bereziki ona da, Espainia eta Frantzia bezalako bi estatu handiren tartean. Gainera, EHren (Iparraldea barne) egungo estatus juridikoa dela eta, interkonexio horiek onak dira jadanik. Izan ere, datozen urteetan interkonexio-sareak sendotzeko planak eginak daude; Akitania eta EAEren arteko urpeko interkonexioa, adibidez (Eusko Jaurlaritza 2016). ![](_page_17_Figure_3.jpeg) Egoera ezberdinetako kontsumoa eta proposatutako berriztagarrien banaketa Energia-sistema % 100 berriztagarria izateko transformazioa klima-aldaketa ahal den heinean saihesteko ideiatik datorren arren, bestelako onurak ere baditu, maila ekonomikoan zein sozialean, eta HEH bezalako lurraldeek jasango lituzkete onura horiek bereziki. Ekonomikoki, % 100 berriztagarria den sistema garatzeko bidean, mundu-mailan 52 milioi lanpostu sor litezkeela iradoki du orain gutxi argitaratutako ikerketa batek (Jacobsen eta al. 2017). Lanpostu horien zati handi bat lanpostu kualifikatuena izango litzatekeela ere kontuan hartu beharko litzateke. Iturri konbentzionaletatik berriztagarrietara pasatzean, ia 28 milioi lanpostu galtzea ere espero da mundu osoan, baina HEHk ez luke kalte hori pairatuko, euskal industria ez baita petrolioaren, gasaren edo ikatzaren ustiapenean oinarritzen. Horrez gain, HEHko industria aurreratua energia berriztagarrientzat behar diren azpiegiturak sortzeko hautagai nagusietakoa izan liteke. Ikerketaren aldeko apustu sendoa eginez gero, Danimarkak egin duen bezala, energia berriztagarrietarako trantsizioaren abangoadian egon litekeen lurraldea izan liteke HEH. Ikerketara zuzentzen den barne-produktu gordinaren (BPG) ehunekoak alderatzen badira, ikus liteke HEHk oraindik baduela zer hobetu. EAEn BPGaren % 1,84 eta Nafarroa Garaian % 1,64 inbertitzen da; Danimarkan, berriz, % 3tik gora. Eta % 2ko mugatik gora (oso gora askotan) daude berriztagarrien lehian aurkari izan litezkeen beste estatu batzuk; Frantzia, Suedia, Finlandia, Belgika, Alemania edo Austria, esaterako (EUSTAT). Izan ere, transformazio horrekin irabaziko duten herrialdeak teknologia sortzen liderrak diren herrialdeak izango dira (Goldthau 2017). Gainera, energia berriztagarrietarako jauziaren eragina haratago doa, aberastasunaren berdintasunezko banaketa bermatzeko aukera ematen baitu (Girardet & Mendonca 2009). % 100 berriztagarria izango den sistemak energiasorkuntza eta -kontsumoa deszentralizatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu. Horrela, orain arte kontsumitzaile huts izandako herritar zein enpresa txikiak produzitzaile/kontsumitzaile papera hartzera pasako lirateke, eta herritarrak energia-sistemaren transformazioaren lehen lerrora. Horrek energia berriztagarriak garapen sozio-ekonomikorako eta aberastasunaren banaketarako tresna bihurtzen ditu. Europan zein munduan zehar jada errealitatea da energia berriztagarrien eragina, bai kooperatiba gisa, bai enpresa txikien bitartez, edo norbanakoek eraikitako EIBen egiturak erabiliz, eta azpiegiturak pixkanaka baina etengabe ugaritzen doaz. Bestalde, herritarren parte-hartze aktibo horrek, lehenik eta behin, gizarte gisa ditugun energia-beharren inguruko kontzientziazioa ekarriko luke, eta eragin zuzena izango luke kontsumo-murrizketan. Horrez gain, kontzientziazio-prozesu horrek energia berriztagarrien onarpen-maila handitu egingo luke. Lan honetan aztertu ez arren, EIBen inplantaziorako giltzarri da. Beraz, beharrezko baliabide naturalak, industria eta giza kapitala baditu HEHk berriztagarria eta jasangarria izango den sistema elektrikora jauzia egiteko. Erabakiak hartzen hastea besterik ez da falta. Orain arte egindako politikek, ordea, Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuak egindakoek salbu, ez dute bide horretan pauso sendoak ematen lagundu. Izan ere, EAEk 10 urteko atzerapena dakar bere buruari ezarritako helburuetan (Eusko Jaurlaritza 2016). Hala ere, esan beharra dago EAEko zein Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuen ahalmenak urriak direla zentzu askotan. Esaterako, autokontsumoari dagokionez, Espainiako legea mundu-mailan dagoen legerik murriztaileenetakoa da, autokontsumorako laguntzak eman beharrean, zailtasunak jartzen baititu. Lege horrek autokontsumorako aukerak erabat mugatzen ditu, bereziki autokontsumoaren errentagarritasun ekonomikoa erabatekoa ez denean. Autokontsumoa eta herritarra gehiago babesten dituzten legeak ezarri dituzten estatuetan, Alemanian edo Danimarkan kasu baterako, baliabideak urriagoak izanagatik, autokontsumorako instalazioak etengabe ugaltzen jarraitzen dute, eta horrek herrialdearen EIBen erabilera handitu egin du eta dependentzia energetikoa murriztu. Gauza bera gertatzen da eskala handiko energia berriztagarrien zentralak ezartzerako orduan ere. Termino ekonomiko hutsetan oinarritutako sistema batean HEHk ez du bere energia berriztagarrien sarea handitzeko aukerarik izango, edozein instalazio berri baliabidea errentagarriagoa den eremuetan instalatuko baita. Energia-estrategia propioa izateak eta estrategia hori aurrera eraman ahal izateko mekanismoak izateak soilik bermatzen du baliabide baxuagoko lurraldeetan energia berriztagarriak errentagarri egitea. Danimarka edo Alemaniaren eguzki-energiaren sektorearen kasua da, hain zuzen ere, horren adibiderik garbiena. HEHn estrategiak planteatzeko aukera izanagatik, estrategia horiek aurrera eramateko mekanismoak ez daude bere esku. Gainera, mekanismo horiek aldatzeko edo moldatzeko gobernu autonomikoen gaitasunik eza argi geratu da Katalunian ere: aldaketa klimatikoaren aurka bertako parlamentuan onartutako legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du Madrilgo gobernuak. #### **8. Ondorioak** Eredu jasangarri baterako bidea egiteko, argi dago EIBen aldeko apustu sendoa ezinbestekoa dela. Hori, egungo giza teknologiaren garapena ezagututa, ekosofiaren oinarri pragmatiko bat dela esan daiteke. EIBekin klima-aldaketari aurre egitea ez ezik, teknologia malguagoak eta deszentralizatuagoak dakartzaten jakintza-ildoen ugaltzearen aberastasunaz ekonomia banatuagoa eta gizarte berdintasunezkoagoa lor litezke. Eta, etorkizun geopolitiko multipolarrean daukagun ziurgabetasun erabatekoaren aurrean, HEHren dependentzia energetikoaren murrizketa beharrezkoa egikarituko litzateke. Gainera, hori jasangarritasuna errespetatuz egin daitekeela erakutsi da Danimarkako ereduarekin eta Lunden lan kanonikoarekin analogian. Baina, hori guztia aurrera eramateko erabakimena izateko, legalki aitortutako burujabetasun-maila baten jabe izatea ia ezinbestekoa dela erakutsi digu errealitateak, erabakimen argiz baina erabakitze-ahalmen gabe inguruko hiriek eta komunitateek jasan dituzten oztopoek horrela erakutsi baitigute. Alderantziz, burujabetasun nazionalaren eskaera historikoa ahulagoa izan duten komunitateek dependentzia energetikoa gehiago murriztu izana ere gertatu da; adibidez, Nafarroa Garaian. Ez da, beraz, berdina burujabetasunaren oinarri errealak eraikitzea eta independentziaz hitz egitea. Horregatik, (in)dependentziari buruzko edozein eztabaidak, praxi errealetik kanpoko lainoetan geratu nahi ez baldin badu, muinean izan behar du energia berriztagarrien inplementazio lokal eta deszentralizatuaren gaia. Zentzu horretan, energia berriztagarriak independentziarako eta gizarte berdintasunezkoago bateranzko teknologiak direla defenditzen da lan honetan, petrolioaren ingurukoa injustizia geopolitiko larriak eragiten dituen eta mundu monopolar bat sortzeko joera duen teknologia den gisan. | Euskaraz | Ingelesez | | | | | |-------------------------------------------------------|----------------------------------------------|--|--|--|--| | EIB (Energia Iturri Berriztagarriak) | RES (Renewable Energy Sources) | | | | | | Auzo-berokuntza | District Heating | | | | | | EII (Energia Itzulera Inbertitutakoarekiko) | EROI (Energy Return on Investment) | | | | | | BEPK (Bero eta Elektrizitate Produkzio<br>Konbinatua) | CHP (Combined Heat and Power Produc<br>tion) | | | | | Itsasoko haize-energia Offshore wind energy #### **Taula terminologikoa eta laburdurak** ### **Esker onak** Lan honen bi egileek harremana dute Jesus Mari Larrazabalekin. Alain Ulaziak bere zuzendaritzapean egin zuen tesia eta Markel Penalba zumaiarra da, Larrazabalen jaioterrikoa. Urteetan Euskal Herrira arrazoimena ekartzeko egin duen lana eskertu nahi lukete bere erretiroan irakurtzeko interesgarria gerta lekiokeen testu honekin. ## **Erreferentzia bibliografikoak** AARTS, P. & RENNER, M. (1991), «Oil and the Gulf War». *Middle East Report (MER) 171. 1991ko uztaila/abuztua.* URL: https://www.merip.org/mer/mer171 AHMED, N. (2014), «Iraq invasion was about oil». *The Guardian*, 2014-03-20. URL: https://www.theguardian.com/environment/earth-insight/2014/mar/20/iraq-waroil-resources-energy-peak-scarcity-economy APAOLAZA, U., APAOLAZA, E. & GOIKOETXEA, J. (2016), *Independentzia, demokrazia eta ekonomia.* Manu Robles-Arangiz Institutua. - BGR (2014), «Energy Study: Reserves, Resources and Availability of Energy Resources». *Federal institute for Geosciences and natural resources*. URL: http://www. bgr.bund.de/EN/Themen/Energie/Downloads/energiestudie\_2014\_en.pdf?\_\_ blob=publicationFile&v=3 - BUCKLEY, N. (2016), «Sino-Russian gas deal: smoke without fire». *Financial Times*. URL: https://www.ft.com/content/eea4f2ec-16c0-11e6-b197-a4af20d5575e?mhq5j=e2 - DASGUPTA, R. (2018), «The demise of the nation state». *The Guardian*, 2018-04-05. url: https://www.theguardian.com/news/2018/apr/05/demise-of-the-nation-staterana-dasgupta?CMP=twt\_gu - DRENGSON, A. & INOUE, Y. (1995), *The Deep Ecology Movement: An Introductory Anthology*. Berkeley: North Atlantic Publishers. - EUROPAR KOMISIOA (2016), «Regional Policy». URL: http://ec.europa.eu/regional\_policy/ en/information/maps/regional\_competitiveness/#1 - EUROSTAT (2016), URL: http://ec.europa.eu/eurostat/data/database - EUSKO JAURLARITZA (2016), *Euskadiko Energia Estrategia 2030.* URL: http://www. euskadi.eus/contenidos/informacion/estrategia\_energetica\_euskadi/eu\_def/ adjuntos/3E2030\_Euskadiko\_Energia\_Estrategia\_v3.0.pdf - EUSTAT (2016), «I+Gko gastua (BPGaren %) herrialdearen arabera». URL: http:// eu.eustat.eus/elementos/ele0003200/IGko\_gastua\_BPGdaren\_\_herrialdearen\_ arabera/tbl0003292\_e.html - GARCÍA, X., DOMÍNGUEZ, J., LINARES, J. & LÓPEZ, O. (2005), «Renovables 2050: Un informe sobre el potencial de las energías renovables en la España peninsular». *Greenpeace*. URL: http://www.greenpeace.org/espana/Global/espana/report/other/ renovables-2050.pdf - GIRARDET, H. & MENDONCA, M. (2009). *A renewable world: energy, ecology and equality. A report for the World Future Council.* Cambridge: Green Books & Resurgence Books. - GOLDTHAU, A. (2017), «The G20 must govern the shift to low-carbon energy». *Nature* 546: 203-205. - HAVRELOCK, R. (2016), «Pipelines in the Sand: The Middle East After Sykes-Picot». *Foreign Affairs.* URL: https://www.foreignaffairs.com/articles/middle-east/2016-05-17/ pipelines-sand - HOMER-DIXON, T. (2007), *The Upside of Down; Catastrophe, Creativity and the Renewal of Civilisation.* Washington: Island Press. - JACOBSSON, S., BERGEK, A., FINON, D., LAUBER, V., MITCHELL, C., TOKE, D. & VERBRUGGEN, A. (2009), «EU renewable energy support policy: Faith or facts?». *Energy policy* 37 (6): 2143-2146. - JACOBSON, M. Z., DELUCCHI, M. A., BAUER, Z. A., GOODMAN, S. C., CHAPMAN, W. E., CAM-ERON, M. A., ... & ERWIN, J. R. (2017). «100% clean and renewable wind, water, and sunlight all-sector energy roadmaps for 139 countries of the world». *Joule*, *1*(1): 108-121. - JURADO, N. (2010), *Independencia: de reivindicación histórica a necesidad económica.* Iruñea: Txalaparta. - KLARE, M.T. (2012), «6 Global Conflicts that have flared up over oil and gas». *Alternet*. URL: http://www.alternet.org/story/155372/6\_global\_conflicts\_that\_have\_flared\_ up\_over\_oil\_and\_gas - LUND, H. (2007), «Renewable energy strategies for sustainable development». *Energy* 32 (6): 912-919. - MIKELARENA, A. (2017), «Frantziak iragarri du 2025erako 17 erreaktore nuklear itxiko dituela». *Berria*, 2017-07-10. URL: http://www.berria.eus/albisteak/136745/ frantziak\_17\_erreaktore\_nuklear\_itxiko\_dituela\_iragarri\_du\_2025erako.htm - MONBIOT, G. (2001), «Afghanistan, War and Oil. Counterpunch». *Counterpunch* 2001- 09-23. URL: https://www.counterpunch.org/2001/10/23/afghanistan-war-and-oil/ - MURPHY, D. J. & HALL, C. A. (2010), «Year in review—EROI or energy return on (energy) invested». *Annals of the New York Academy of Sciences* 1185 (1): 102-118. - ORZAIZ, I. & UNANUE, M. (2017), «Errusiako Auzitegiak Konstituzionalak Krimearen anexioa onartu du». *Berria*, 2014-03-19. URL: http://www.berria.eus/albisteak/ 89927/errusiako\_auzitegi\_konstituzionalak\_krimearen\_anexioa\_onartu\_du.htm - SAYIGH, Y. (2015), *The War Over Syria's Gas Fields.* Carnegie, Middle East Center. URL: http://carnegie-mec.org/diwan/60316 - SMALL, M. (2006), «Privatisation of security and military functions and the demise of the modern nation-state in Africa». *Accord Occasional Paper* 2006 (2): 1-44. - SMIL, V. (2008), *Energy in nature and society: general energetics of complex systems.* Cambridge, Mass.: MIT press. - ULAZIA, A. (2016), «Energetikaren historia, oinarriak eta ondorioak zibilizazioentzat». *Gogoa* 14: 263-279. - ULAZIA, A., SAENZ, J. & IBARRA-BERASTEGUI, G. (2016), «Sensitivity to the use of 3DVAR data assimilation in a mesoscale model for estimating offshore wind energy potential. A case study of the Iberian northern coastline». *Applied Energy* 180: 617- 627.
aldizkariak.v1-2-50
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.8_ Zk.1 _2008_4", "issue": "Libk.8_ Zk.1 _2008_", "year": "2008", "license": null, "source": null, "edition": null }
# **Paul Watzlawick, ikuspegi sistemikoaren ikertzaile** Mikel Haranburu Psikologia Fakultatea ILCLI. EHU # **(Paul Watzlawick, researcher of the systemic perspective)** #### **Abstract** *Watzlawick leaned on Gregory Bateson´s, Don Jackson´s and Milton Erickson´s theories and strategies. He worked for 46 years at the Mental Research Institute (Palo Alto), and was one of its central pillars. He applied the systemic theory, cybernetics and constructivist perspective to the field of communication, and was one of the founders of brief therapy. He authored several books that have had wide resonance. He was very receptive to the perspectives that criticized and supplemented his own positions: the constructionist, the strategic, the experiential, the psychoanalytical, the feminist and the social perspectives.* *Keywords: systemic, constructivism, communication, brief therapy* #### **1. Sarrera** Austriako Villach hirian jaio zen Paul Watzlawick, 1921ean, eta Estatu Batuetako Kalifornia Estatuko Palo Alto hirian hil zen, 2007an. Veneziako unibertsitatean aurkeztu zuen filosofiako doktorego-tesia, 1949an. Zurichen jaso zuen prestakuntza analitikoa, eta ondorengo urteetan psikoanalisia eta psikoterapia irakatsi zituen Salvadorko unibertsitate nazionalean. 1960an Albert Scheflen ezagutu zuen Filadelfian, eta hark Bateson eta Don Jacksonekin harremanetan jarri zuen. Batesonen lanak lehenagotik ezagutzen zituen, eta oso interesgarriak iruditzen zitzaizkion. Don Jacksonek, berriz, *Mental Research Institute* (MRI) sortu zuen, 1959an, Palo Alton, eta Institutu horretan lan egiteko hartu zuen Watzlawick. 46 urtez lan egin zuen Institutu horretan Watzlawickek, eta 2006an hartu zuen erretiroa, osasun arazoek behartuta. Bateson Institutu horretako kide inoiz izan ez bazen ere, haren printzipioek gidatu zuten MRIen jarduera: zibernetika giza-komunikazioari aplikatzea, konstruktibismoa, Familia Terapia… Palo Altoko Eskolaren bizkarrezurra Mental Research Institut izan bada ere, Estatu Batuetako eta Europako hainbat lurraldetan banatuta lan egin dute eskola horretan kideek. Paradigma batekiko atxikimenduak elkartu ditu, hurbiltasun fisiko batek baino areago. Horregatik, «Unibertsitate Ikustezina» izenaz ere ezagutzen da Palo Altoko eskola. Iker-eremu askotan (antropologian, soziologian, psikologian…) egin dute lan eskola horretako kideek, baina axioma batzuen inguruko adostasunak elkartu ditu. Axioma horietako batzuk Watzlawickek (1967) berak azaltzen ditu: ezinezkoa da komunikatu gabe egotea, digitalki komunikatzen ez garenean analogikoki komunikatzen baikara; komunikazio orok du eduki eta harreman maila, baina komunikazioaren oinarria harreman-prozesuetan dago; pertsonen arteko harremana definitzen duena komunikazio-ekintzen segida puntuatzeko modua da; pertsonen arteko komunikazioa simetrikoa edo osagarria izan liteke. ### **2. Palo Altoko Eskolaren oinarriak eta hazkundea** Paul Watzlawickek, berak esaten zuen moduan, hiru erraldoiren eraginari esker egin ahal izan zuen bere lana, Gregory Bateson, Don Jackson eta Milton Ericksonen eraginari esker, hain zuzen ere. Watzlawickengan eta, oro har, Palo Altoko Eskolan eragin nabaria izan zuten autore horiek. 1952an, Rockefeller Fundaziotik diru laguntza bat lortu zuen Gregory Batesonen iker-taldeak komunikazioaren arloko paradoxak aztertzeko. Don Jackson ere berehala sartu zen talde horretan. Handik laster, 1954an, komunikazio eskizofrenikoa aztertzeko laguntza jaso zuen iker-taldeak. 1956an argitaratu zuten *Toward a theory of schizophrenia*, lotura bikoitzeko egoera aztertzen zuen artikulu ospetsua (Bateson, Jackson, Haley eta Weakland, 1956). Watzlawickek bere lehen liburuan, *An Anthology of Human Communication. Text and Tape* liburuan (1964), Batesonen oinarrizko ideiak aplikatu zituen *Mental Research Institut*eko kasu praktikoak aztertzeko. Institutu horretatik irten den guztiak Batesonen jeinuaren marka daramala aitortzen du Watzlawickek. Bere bigarren liburua, *Pragmatics of Human Communication. A Study of Interpersonal Patterns, Pathologies, and Paradoxes*, Don Jackson eta Janet Beavinekin batera idatzi zuen (1967), eta bertan Batesonen komunikazioari buruzko ideia nagusiak eman zituen. Pertsonen arteko harremanetan komunikazioak betetzen duen rola, komunikazioaren axiomak, komunikazio mailak eta tipo logikoen teoria, lotura bikoitzaren teoria eta komunikazio paradoxikoa aztertu zituen bertan. Liburu hau izan da Watzlawicken liburu guztietatik eragin gehien izan duena. Gaur egun ere oraindik komunikazioa aztertzeko oinarrizko liburutzat hartzen da. Lotura bikoitzaren teoriaren oinarriak Batesonek finkatu zituen. Giza elkarreraginean paradoxak dituen ondorenak «*Toward a Theory of Schizophrenia»* (1956) idazlanean deskribatu zituzten lehenengo aldiz Bateson, Jackson, Haley eta Weaklandek. Liburu horretan eskizofrenia ez da psikebarneko nahaste baten moduan ulertzen, pertsonen arteko harremanen segidak eragindako portaera moduan baizik. Bere gurasoengandik jasotako kontraesanezko aginduei emandako erantzun moduan ulertzen zuen Batesonek gaixo eskizofrenikoaren komunika-modua. Guraso bietako batek agindu bat ematean, eta beste gurasoak kontrako agindua ematean, haurra irteerarik gabe gertatzen zen, kontraesanezko aginduen sarean harrapatua. Lotura bikoitzaren teoriaren deskribapen zehatza Watzlawickek eman zuen (1967). Giza-elkarreraginean lotura bikoitza gerta dadin, ezinbestekoa da honako baldintza hauek betetzea: 1) Bi pertsonak edo gehiagok elkarren artean harreman osagarri estu eta sendoak dituzte, beren biziraupen fisiko edo/ eta psikologikorako garrantzi handia dutenak. 2) Testuinguru horretan gutxi egituratutako mezu edo agindu bat ematen da: a) zerbait baieztatzen duena, b) baieztapen horri buruzko zerbait baieztatzen duena, eta c) bi baieztapenek elkar ukatzen dute. Honela, agindua obeditzeko, beharrezkoa da desobeditzea. 3) Azkenik, mezuaren hartzaileak ezin dezake ihes egin mezuak ezarritako markotik, ez fisikoki, ez metakomunikazio bidez. 4) Pertsona guztiek bizi izan dute inoiz lotura bikoitzeko harremanen eragina, baina horrek ez du esan nahi guztiak eskizofreniko bihurtzen direnik. Lotura bikoitzaren eragina larria eta patologia-sortzaile da harreman paradoxikoa iraunkorra denean eta ohiko igurikapen bihurtzen denean, hau da, elkarreraginerako eredu iraunkor bihurtzen denean. 1967an, *Brief Therapy Center* sortu zuten Richard Fisch, Watzlawick eta kideek, eta bertan Jackson eta Ericksonen diagnostiko- eta terapia-teknikak aztertu eta erabili zituzten. Watzlawickek zioenez, Jacksonek eta Ericksonek modu intuitiboz jokatzen zuten diagnostikoan eta terapian, baina asmatu egiten zuten. Esku-hartzearen helburua arazoak ebaztea eta familien sufrikarioa gutxitzea zen. Esku-hartzearen egitekoa ez zen arazo baten iraganeko arrazoi ezkutuak ulertzea, arazoak ebazteko modu aldrebesei eusten zieten arauak aldatzea baizik. Arazoei erantzuteko modu disfuntzionalei eusten dieten atzeraelikadura-bukleak desegin eta atzeraelikadura-bukle berriak sortzea. Aldaketa horiek eragiteko teknika paradoxikoak erabiltzen ditu. 1974an, *Change. Principles of Problem Formation and Problem Resolution* liburuan, sintomaren preskribapena eta 1. eta 2. mailetako aldaketak aztertu zituen. Sistemaren barneko faktore batzuk aldatzera mugatzen direnak dira 1. mailako aldaketak. Adibidez, egitura maniako-depresiboaren barnean, egoera batetik bestera iragaten da pertsona, nortasunaren egitura beraren barnean. Sistemaren iraunkortasuna ziurtatzeko erregulazio-prozesutzat har liteke 1. mailako aldaketa: «*zerbait aldatu, ezer ez aldatzeko*», «*zenbat eta gehiago aldatu, orduan eta gehiago gauza bera da*». 2. mailako aldaketetan, berriz, sistema bera da aldatzen dena. Adibidez: ametsetako hersturari ihes egiteko, ametsaren barneko aldaketak gauzatu ordez, esnatu egin behar da. Horregatik, jokaera aldatzeko ez da jokaera bera zuzenki aldatu behar: jokaera gauzatzen den testuingurua edo komunikazio-sistema da aldatu behar dena. Sistemaren barnean gertatzen den aldaketa eta sistema bera ukitu eta aldatzen duen aldaketa garbi bereizten ditu Watzlawickek. Sistema aldatzeko, berriz, haren funtzionamendu-arauak ulertu behar dira. Errealitatea aldatzeko ez da objektuen gain eragin behar, elkarreraginen, mezuen, errepresentazioen eta esanahien gain baizik. Kontzeptuen eta emozioen esanahia aldatzeko haiek inguratzen dituen testuingurua aldatu behar da, hau da, beste mugarri batzuen barnean kokatu behar ditugu kontzeptu eta emozio horiek. Arazoa testuinguru ezberdinean kokatzen dugunean, egoerari esanahi berria ematen diogu. Izan ere, harremanak ez ditugu errealitatearekin izaten, haren irudiekin edo errepresentazioekin baizik. Watzlawickek lehen mailako eta bigarren mailako errealitateak bereizten ditu *How Real is Real? Communication, Disinformation, Confusion* izeneko liburuan (1976). Lehen mailako errealitatea objektuen bereizgarri fisikoei dagokiena da, eta zentzuen bidez jasotzen dugu. Bigarren mailako errealitatea, berriz, objektuen esanahiari eta balioari dagokiena da. Watzlawickentzat, eta, oro har, Palo Altoko Eskolarentzat, terapiaren egitekoa pertsona gaixoa aldatzea da, eta ez gaixoari bere arazo sakonen kontzientzia harraraztea; horretarako terapia paradoxikoak gaixoaren hizkera erabiliko du (Watzlawick, 1978). Beraz, gaixoaren iraganean baino gehiago, haren orainean ekiten du ikuspegi sistemikoak. Horretan urrundu egiten da ikuspegi analitikotik, eta portaeraren terapiaren ikuspegira hurbiltzen da, sintomak desagerrarazteko portaera paradoxikoak preskribatzen baititu. Hala ere, portaera positiboak saritzen dituen errefortzurik ez du erabiliko ikuspegi sistemikoak. Palo Altoko Eskolaren paradigmak toki garrantzitsua hartu du komunikazioaren antropologiaren eremuan. Komunikazio-prozesuei buruzko ikerketa autonomoen eremua garatu du. Komunikazio-prozesuak jarri ditu pertsonaren antolamendu psikologikoaren oinarrian eta gizarteko antolamendu mota ezberdinen jatorrian. Komunikazio guztiek dituzte eduki eta harreman maila eta harreman mailak biltzen du edukiarena (Watzlawick, Beavin eta Jackson, 1967). Harremana edukiaren eta sustantziaren aurretik dago. Ikuspegi sistemikoak subjektu monadikoari dagokion kokagunea kendu egiten dio pertsonari eta multzo baten osagaiari dagokion tokia ematen dio. Pertsonaren ezaugarri psikologiko sustantiboak ez daude harremanen aurretik. Pertsona ez da ingurunetik isolatua dagoen errealitate autonomoa. Komunikazio-egiturek eratzen dute pertsona. Gizarte- eta familia-ingurunean txertatua dagoen errealitate moduan aztertu behar da pertsona. Watzlawickekgizartekozismogenesi- edobereizkuntza-prozesuakdeskribatzen dituenean, Batesonen ildoari jarraitzen dio. Gogoratu besterik ez dago Iatmul gizarteko *Naven* zeremoniaz hark idatzia (1936). Batesonentzat ikuspegi psikoanalitikoak gehiegi azpimarratzen du pertsonaren garapen psikologikoaren alderdi diakronikoa, eta garrantzi gutxiegi ematen die ingurunearekiko harremanetan gertatzen diren zismogenesi-prozesu sinkronikoei. Pertsonak ingurunearekin dituen harremanetan aurkitu behar dira faktore patologikoak, eta ez pertsonaren baitan. Ez dago banakako patologiarik; ingurunea da patologia sortzen duena. Sistemaren sintoma bihurtzen da pertsona. Hala ere, oso azpimarratzekoa da Batesonek egitura soziala eta egitura kulturala bereizi egiten zituela. Egitura kulturalak eskema logiko bat edo traszendental praktiko bat adierazten du, eta ez dagokio errealitate enpiriko bati. Egitura sozialak, berriz, beren rol sozialaren arabera elkartzen eta bereizten ditu pertsonak. Batesonentzat egitura guztiak testuinguru batean gertatzen dira eta komunikazioaren bidez sortzen dira egiturak. Batesonen analisiak ez daude hizkuntzaren alderdi formalari eta sinbolikoari lotuak, hizkuntza-ekintzei lotuak baizik. Paul Watzlawickek MRIen egin du batez ere lana, eta ikuspegi konstruktibista aldarrikatu du. 1970 urtera bitartean, familian zentratzen zen familia-terapiaren azterketa, eta terapeuta kanpoko behatzailea besterik ez zen. 1984an *Invented Reality*-ren (Watzlawick, 1984) argitalpena zuzendu zuen Watzlawickek. Humberto Maturanak eta Francisco Varelak pertzepzioari buruz egindako lanak eta Heinz von Foersterrek bigarren zibernetikaz egindakoak daude familia-terapiaren teoria konstruktibistaren oinarrian. Pertsonak pertzepzioaren bidez ikusten duena ez dago haren esperientzia-eremutik kanpora. Kanpoko munduak harengan sortzen duen barne-jardueratik dator. Ikuspegi konstruktibistatik begiratuta, pertsonak errealitateaz duen errepresentazioa bere espirituaren eraikuntza da. Beraz, ikuspegi konstruktibistatik egiten den familia-terapiaren arabera, familia taldeak edo terapia taldeak elkarreraginean eraikitzen duen errealitatea garrantzitsuagoa da, egia edo errealitatea aurkitzea baino. Psikoterapiaren bidez bezeroak lortu behar duena ez da arrazoiaren jabe den terapeutaren laguntzaz egia aurkitzea, baizik sistema terapeutikoaren beste kideekin batera eraikuntza operatibo batera heltzea eta posibleen mundua hedatzea. Pertsonak errealitatea eraikitzeko duen modua aldatzea da psikoterapiaren egitekoa. Izan ere, gizakia nahasmenera daramana ez da errealitatea bera, errealitate hori interpretatzeko modua baizik. Terapia konstruktibistak egin behar duena hau da: nahaste-iturri diren errealitatearen eraikuntzak beste eraikuntza batzuez ordezkatu. ### **3. Ikuspegi sistemikoaren joera ezberdinak** Ekarpen garrantzitsuak egin zituen Watzlawickek familia-terapian. Besteak beste, sistemen teoria, zibernetika eta konstruktibismoa komunikazioaren arlora aplikatu zituen eta terapia laburraren sortzaileetakoa izan zen. Hogeitik gora libururen eta ehundik gora artikuluren egile edo egilekide izan da. Jaso zituen sarien artean aipatzekoak dira Amerikako Familia-Terapiaren Elkarteak 1981ean emandako «Lorpen Berezientzako Saria», Austriako Villach hiriak 1987an emandako «Paracelsus Ring», Milton H. Erickson Fundazioak 1988an emandako «Bizitzako Lorpenen Saria», Ezkontide eta Familia Terapiaren Elkarte Amerikarrak 1982an emandako «Familia-Terapiari egindako ekarpenengatik bereizitako irakaslearen saria», Liegeko eta Bordeaux-III-ko Unibertsitateek 1992an emandako Doctor Honoris Causa tituluak eta Austriako Carintia Probintziak 1993an emandako Ohorezko Domina. Ikertzaile apala eta langile aparta izan da Watzlawick. Begirune handia erakutsi die inoiz bere bidaide izan ondoren, ibilbide autonomo batez beregandik bereizi direnei. Ibilbide propioa hartu dutenen artean aipatzekoak dira konstrukzionismo soziala, ikuspegi estrukturala, estrategikoa eta esperientziala. 3.1. 1990 inguruan Gergenek *konstrukzionismo sozialaren* oinarriak jarri zituen (Gergen, 1994). Errealitatearen eraikuntza ez da hautemate prozesuaren barneko mekanismoetan gertatzen, baizik harreman sozialetan, harreman horietarako erabiltzen den hizkuntzaren argitan. Norberaren eta bestearen identitatea, emozioak eta esanahiak harremanen testuinguruan sortutako elkarrizketetan ekoizten dira. Elkartruke horietan sortutako kontaketetan edo narrazioetan sortzen dira identitate horiek. Norberaren identitateari buruzko narrazioak gizarte harremanetan sortuak dira, norberak aukeratuak baino gehiago. Konstrukzionismo sozialak narrazioa erabili du terapiako teknika nagusi moduan. Norberaren identitate bateratu bakarrik ez dago, eta ez dago norberaren ahotsa bakarrik, ahots anitz baizik. Terapeutari dagokio narrazioen bidez ahots ezberdin horiei irteera ematea. Terapeutaren egitekoa elkarrizketan esku-hartuz arazoa ezabatzen laguntzea da. Hurbilketa narratiboan bezerosistemak bere egoeraz egiten duen narrazioa entzuten du terapeutak, gidatu gabeko elkarrizketa batean. Ingurunearen, egoeraren eta bere buruaren hautemate berri bat garatzen du bezeroak. Ezer ez da derrigorrean ezartzen; dena elkarrekin eraikitzen da. Terapeutak ez ditu bere baloreak ezarri behar. Kontrolean oinarritutako ingeniaritza edo zibernetika albora utzi behar dira. Erabaki hori hartzera heldu dira Harold Goolishian, Harlen Anderson eta Lynn Hoffman (Anderson eta Goolishian, 1990, 1992; Hoffman, 1985). Pertsonen bizitako emozioak eta esperientziak gizarte harremanen sarean txertatzen dira eta sozialki eraikitako narrazioen bidez ulertzen dira. Zibernetikan eta haren kontrolean oinarritutako metafora mekanizisten ordez teoria literarioetatik ateratako metaforak erabiltzen dira. Pentsamendu konstrukzionista postmodernoa da eta ez da objektibitatean eta arrazionalitatean oinarritzen, pentsamendu modernoa bezala. Arrazionalismoaren kontzeptuak, hala nola «mundua» edo «espiritua», desegin egiten ditu eta etika aldarrikatzen du. Pertsonen eta sistemen arabera aldatzen diren ikuspegien balio eraikiak ordezkatzen du gertaeren garrantzi objektiboa. Baieztapen unibertsalen aurrez aurre, Heisenbergen ziurtasunik eza aldarrikatzen da. Ikuspegi konstruktibistaren arabera, pertsona bakoitzaren barneko prozesuetan oinarritzen da jakinduriaren eraikuntza; konstrukzionismo sozialaren arabera, berriz, munduaren eraikuntza ez da bakoitzaren espirituaren barnean kokatzen, gizarteko harremanen sarean baizik. - 3.2. *Ikuspegi estrukturalaren* ordezkaria Salvador Minuchin da. Filadelfiako *Child Guidance Clinic*en zuzendaritza hartu zuen 1965ean, eta Haleyren lankide izan zen bertan hamar urtez. Bezeroen funtzionamendu-arazoak familiaren eta ingurunearen desantolamenduarekin erlazionatuak ikusten zituen. Hori dela eta, sistemen teoria oinarritutako tratamendu bat garatu zuen. Ikuspegi horren arabera, kideen batuketa baino zerbait gehiago da familia. Familiako kide bakoitzaren portaera baino garrantzitsuagoa da kideen arteko elkarreragina. Komunikazioaren bidez elikatzen dira familiako kideak. Ikuspegi honek, beraz, sistemaren egiturari ematen dio batez ere garrantzia: osagaiak eta haien arteko harremanak, kideen eta azpi-sistemen arteko mugak, funtzionamendu-arauak. Familia batek bizitzako aldaketetara egokitzeko zailtasunak baditu, egitura disfuntzionala duelako da, hots, familiaren funtzionamendu-arauak ez daudelako inguruneko eskakizunetara egokituak. Banakako aldaketa eta familia-sistemaren aldaketa elkarturik gertatzen dira eta familiako harremanetarako ohitura estereotipatuak aldatzea da terapiaren helburua. Ohitura estereotipatu horien oinarrian dauden gatazka ezkutuak ezabatu eta familia-sistema berregituratu behar da. Horrela, familiak behar beste autonomia ziurtatu ahal izango die bere kideei, eta, aldi berean, kidetasun-sentimendua ere sortuko da familiako kideen artean. - 3.3. *Ikuspegi estrategikoa* Milton Ericksonen eta Batesonen lanean oinarritzen da, eta ikuspegi honen ordezkaritzat Jay Haley har liteke. Batesonen lankide izana, eta 1967ra bitartean MRIen lan egina da Haley. Batesonen teoria sistemikoa eta Ericksonen praktika terapeutikoa elkartu eta *Strategies of Psychotherapy* argitaratu zuen, 1963an. Ondoren, Salvador Minuchinekin lan egin zuen Filadelfiako *Child Guidance Clinic*en. 1975ean Washingtongo *Family Therapy Institut* eratu zuen, Cloé Madanesekin batera. MRI eta Minuchinen lanetan oinarritutako terapia proposatu zuen. Minuchinek egiten zuen moduan, garrantzi handia ematen die familiako hierarkiari eta botere-banaketari, bizitzako baldintza sozial eta materialei. Haleyrentzat, zailtasunei aurre egiteko modu desegokietatik sortzen dira familiako arazoak, eta sistemaren fun- tzionamenduaren zurruntasunak eusten die. Harremanak kontrolatzera doazen elkartruke simetrikoa eta osagarriak eta komunikazioetako paradoxak aztertzen ditu. Ikuspegi honen arabera, psikoterapiaren egitekoa honako urrats hauen bidez gauzatzen da: ebatz litezkeen arazoak definitu, helburuak finkatu, helburuak lortzeko estrategiak pentsatu, esku-hartzearen ondorenak ebaluatu, bezeroaren erreakzioaren bidez, eta estrategiak berbideratu. Haleyk dio, egoera definitzeko modua eta arazoa ebazteko erabilitako soluziobideak hel daitezkeela arazoaren zati izatera. 3.4. *Ikuspegi esperientzialaren* ordezkari diren Virginia Satir (1972), Carl Whitaker (1977) eta Maurizio Andolfik (1987) familiako kide bakoitzaren esperientzia emozional eta afektiboei, bakoitzaren rolari eta hazkuntza pertsonalari ematen diete garrantzia. Terapiaren helburua pertsonen eta familiaren garapena lortzea da, arazoak ebaztea baino gehiago. Bezeroa aldarazten duena ez da bere arazoa ulertzea. Aldaketa inkontzienteki gertatzen da, eta aldaketaren emaitzetako bat kontzientzia da. Terapeutaren nortasunak eragin handia du prozesu terapeutikoan, izan ere, terapiaren egitekoa ez baita arazo espezifikoak askatzea, bezeroaren garapena lortzea baizik. Terapeutak bezeroaren esperientzia emozional sakona lortu nahi du eta horretarako haren nortasunaren alderdirik arkaikoenak ukitu behar ditu. Sentimenduak ez agertzeak eragin kaltegarria du pertsonen garapenean. Norbere barnean dagoena agertzea, norberarengana eta bestearengana irekitzea, esan beharrekoa barruan ez gordetzea eta boterearen gehiegikerien kontra borrokatzea sustatzen du terapeutak. ## **4. Ikuspegi sistemikoaren Europarako jauzia** 4.1. 1965 inguruan Estatu Batuetatik Europarako jauzia egin zuen paradigma sistemikoak, baina Europako testuinguru soziala eta politikoa bestelakoa zen. 68ko Maiatzeko gertaerak gizarteko egitura zurrun eta zapaltzaileen kontrako errebolta izan ziren. Laing, Cooper eta Guattariren korronte antipsikiatrikoa izan zen hurbilketa sistemikoa osasun-erakundeetara ere hedatu zuena, familia ingurunea gaindituta. Ikuspegi sistemiko amerikarra europarra baino pragmatikoagoa eta ekintzara zuzenduagoa zen; europarra, berriz, analitikoagoa eta kontzeptualizatzaileagoa zen. Terapiarako erabiltzen den denboraren kudeaketan ere alde nabarmenak zituzten amerikarrek eta europarrek. Europarrek ez zuten sinesten esku-hartze laburretan: aldaketak denbora eskatzen duenez, terapia laburrak axalekoa izan behar zuen, ezinbestean. Amerikan heldutasuna lortu eta gero, Milango Familiaren Ikerketa-Zentruaren (Mara Selvini Palazzoli) eta Bruselasko Familiaren Ikerketa-Institutuaren bidez heldu zen familiaren terapia sistemikoa Europara. Mony Elkaïmek New Yorken jaso zuen prestakuntza, Minuchin eta Andolfi prestatu ziren ospitale berean. Ondoren, Bruselasko Familiaren Ikerketarako Institutua fundatu zuen, Isabelle Stengersekin batera, eta *Cahiers critiques de thérapie familiale et de pratique de réseaux* sortu zuen, 1979an. Mara Selvini Palazzolik eskizofrenikoen tratamendua hobetu nahi zuen eta familiako arazoak hiru belaunalditako prozesu patologikoen ikuspegitik aztertzen hasi zen. Horretarako, guraso bakoitzak bere jatorrizko familian bizi izandako zailtasunak kontuan hartu behar zituen. Portaeren konnotazio positiboa, familiako erritualen erabilera, berregituraketa paradoxikoa eta preskribapen paradoxikoak izan ziren bere ekarpen nagusiak. Ikuspegi estrategikoari bakarrik lehentasuna eman ordez, ikuspegi estrategikoa eta belaunaldien arteko berregituraketa historikoa hartzen ditu kontuan. Ikuspegi estrategikoa soilki kontuan hartzeak bezeroa deshumanizatzen du; beraz, estrategiarekin batera familiako kideen emozioak eta sufrikarioa ere kontuan hartu behar dira. Bestalde, Mara Selvini Palazzolik familia-terapiatik abiatu eta erakundeetan esku-hartze sistemikoa egiteko oinarriak ere jarri ditu. Familiako funtzionamenduari lotutako aurkikuntzak sistema konplexuagoetara hedatu ditu (Selvini Palazzoli, Anolli, Di Blasio eta Giossi, 1984). 4.2. Terapia sistemikoa Estatu Batuetan sortu zen, portaeraren teoriak indar handia zuen lurraldean, hain zuzen ere. 1970 inguruan Frantziara heldu zenean, bertan nahiko sustraitua zegoen beste joera batekin topo egin zuen. Frantzian psikoanalisia nahiko sustraitua zegoen, eta haren eraginez familiaterapiaren berrinterpretazio bat egin zen bertan. Bi korronteen elkar topatze horretan interesgarria izan zen, 1981ean, Watzlawickek eta Didier Anzieuk izan zuten eztabaida (Maruani eta Watzlawick, 1982). Bestalde, 1983an ospatu zen Toulousen familia-terapia psikoanalitikoko lehen kongresua eta kontzeptu sistemiko batzuk bereganatzen hasi zen ikuspegi psikoanalitikoa. Honela, Paul-Claude Racamierrek (Maruani eta Watzlawick, 1982) elkar trukerako eredu espezifiko moduan ulertuko du paradoxa. Didier Anzieuk elkarreraginaren ikuspegia eta komunikazio paradoxikoaren ideia bereganatzen ditu, eta transferentzia nahiz erresistentzia paradoxikoaren kontzeptuak erabiltzen hasten da. Ikuspegi psikoanalitikoak lantzen dituen lehen mailako prozesuak bigarren mailako prozesuetan nola txertatzen diren erakusten dute ikuspegi sistemikoaren paradoxek. Eredu sistemikoak portaeren arteko elkarreraginari ematen dio lehentasuna; psikoanalisiak elkarreragin fantasmatikoari ematen dio lehentasuna. Horrela, terapia sistemikoarentzat begien aurrean gertatzen dena portaera transferentzialen bidez detektatu behar da banakako terapia psikoanalitikoan (Watzlawick eta Weakland, 1977). Eredu sistemikoak agiriko portaerak aztertzen ditu; eredu psikoanalitikoak, prozesu inkontzienteak. Eredu sistemikoak terapeutaren esku-hartze aktiboa azpimarratzen du; eredu psikoanalitikoak, familiaren fantasmak eta taldearen trasferta aztertzen ditu. Ikuspegi psikoanalitikoa ez da terapian presente dauden pertsonetara mugatzen; belaunaldien arteko loturak oinarrizkoak dira eta garrantzi handia ematen dio belaunaldien arteko dimentsioari. Ikuspegi sistemikoari subjektuaren historia kontuan ez hartzea egozten zaio. Etorkizunari begira dago, iraganari baino gehiago. Sintomak desagerrarazteari garrantzi gehiegi eman eta psikebarneko gatazkak kontuan ez hartzea ere egozten zaio ikuspegi sistemikoari. Baina ikuspegi sistemikoa ez doa zuzenki sintoma erasotzera, portaeraren terapia joan daitekeen moduan; sintoma kokatzen den elkarreraginezko testuingurua aldatzera doa terapia sistemikoa. Hala ere, esku-hartze terapeutikoaren amaiera sintoma desagertzearekin batera gertatzen da, nahiz eta sitomaren desagerpena ez izan beti bezeroa sendatzearen baliokide. Psikoanalisiak ez du onartzen pertsona kaxa beltz bihurtzea, ikuspegi sistemikoak egiten duen moduan. Baina, ikuspegi sistemikoak ere ez ditu psikebarneko prozesuak ukatzen, nahiz eta metodologikoki bere azter-eremutik at uzten dituen. Ikuspegi sistemikoak dioenez, psike-barneko ametsak, fantasmak eta errepresentazioak, hizkuntzaren bidez agertzen diren heinean bakarrik ezagutzen ditugu. Ikuspegi sistemikoarentzat, psike-barnean dagoena familiako harremanen sarea barneratzetik sortu da. 4.3. Pertsona baten normalitatea edo osasun psikologikoa ebaluatzeko irizpide moduan errealitatera egokitzeko gaitasuna erabili izan da. Baina, Palo Altoko Eskolarentzat, errealitate objektibo bat ezagutzeko ideia hautsi egin da Kantez geroztik. Watzlawick, Weakland eta Fishek (1974) diotenez, Kantek eta Schopenhauerrek garbi zuten gizakiak lehenik errealitatea asmatu egiten duela eta gero ahaztu egiten duela errealitatea berak sortua dela. Errealitate zientifiko eta sozialak geuk sortzen ditugu, eta gero errealak direla pentsatzen dugu. Bestela esanda, geuk ekoizten ditugun gertaerak errealitatetik datozkigula sinesten dugu. Teoriak erabakitzen du errealitatean zer ikus dezakegun. Autobetetzen diren aurresateetan gauzak horrela balira bezala jokatzen dugu, eta gauzak horrela izatea ekartzen du jarrera horrek. Errealitatea sortu egiten dugu. Plazebo-efektua horretan oinarritzen da: bezeroaren buruan dagoen errealitatea sortzen du plazeboak. Ikuspegi honetatik, pertsonok iritzi edo irudi subjektiboak bakarrik eduki ditzakegu errealitateaz. Objektu bat kategoria batean sartzen dugunean, objektuaren esanahi bat sortzen da, errealitate bat sortzen da. Horrela, objektu bat objektu jakinen klase batekin elkartzen dugunean, zaila gertatzen zaigu beste kategoria batean kokatzea. Izan ere, objektu bat beste talde batean sailkatzeko, haren marko semantikoa aldatu behar da. Terapian berregituraketa egiten denean ere, esanahia ematen duen markoaren aldaketa gertatzen da. Objektuaren esanahien markoa aldatzeak joko-arauak aldatzea suposatzen du. Jokoarauen premisak aldatzen dira. Errealitate objektibo beraren aurrean, markoa aldatu eta errealitate ezberdinak ikusten dira. Egokia ez den errealitatearen eraikuntza egokiagoa den beste batez ordezkatzen da psikoterapian. Baina, eraikuntza berriaren bidez ere gauzak ez dira benetan diren moduan ikusten. Ikuspegi konstruktibistak garbi dauka munduaren ikuskera berria ere beste eraikuntza bat dela. Terapia psikologikoak sarritan porrot egiten du eskoletan, eta, hala ere, psikologoak kontratatzen ditu Hezkuntza Sistemak. Gizartearentzat beharrezkoa da psikologoak porrot egitea, bere egitura mantentzen jarraitzeko. Lehen mailako aldaketak proposatzen ditu psikologoak; gauzak aldatu, egitura lehenean mantentzeko. Bere biziraupena bermatzen duten arauen aldaketarik ezin daiteke sistemaren barnetik etorri. 4.4. Bezeroak duen errealitatea ikusteko modua aldatzeko tekniken artean Ericksonek sarritan erabiltzen zuen teknika bereganatzen du Watzlawickek (1978), hots, terapeutak bezeroaren hizkuntza erabiltzen ikasi behar du, maila sintaktikoan, semantikoan eta komunikazio analogikoaren mailan. Bezeroak erabiltzen dituen irudi bidezko metaforak, sentipen fisikoen deskribapenak, soinuen analogiak, zaporeen metaforak, modako esamoldeak, esamolde idiosinkrasikoak, keinuak eta gorputz-jarrerak erabili behar ditu terapeutak. Lehen garaietako ikuspegi sistemikoarentzat sistemak oreka mantendu eta berraurkitu behar zuen, bere homeostasia edo egonkortasuna zalantzan jartzen zuten aldaketen aurrean. Aldaketa eragiten zuten indar morfogenetikoak aipatzen baziren ere, homeostasia azpimarratzen zen batez ere. Izan ere, terapeuta sistemikoek eskizofrenikoekin egiten zuten sarritan lana, eta kide eskizofrenikoa zuten familietan blokeatua agertzen zen aldaketarako joera; aldiz, homeostasiarako joerari zurrunki eusten zitzaion. Sistema behatua eta sistema behatzailea etengabeko harremanean eta aldaketan daude, eta bien artean sistema berri bat osatzen dute. Lehen mailako zibernetikan behatzailea eta behatua bereizita agertzen dira. Baina, bigarren mailako zibernetikan harremanean daude behatzailea eta behatua, eta sistema berria osatzen dute. Aldaketa-mugimendua ez da sistema behatuaren kontua bakarrik, sistema behatzailearena ere bai. Bezeroak zer arazo duen aztertzea garrantzitsua da, baina terapeutak bezeroarekin eta haren arazoarekin duen arazoa aztertzea ere garrantzitsua da. ## **5. Ikuspegi kritikoak** 5.1. Amerikako Familia-terapiaren gidariak gizonezkoak ziren XX. mendeko berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetan, eta gizonezkoen generoikuspegia defendatu zuten. Terapietan agertzen zen familia-eredua bikote hete- rosexualak eta beren seme-alabek osatua zen. Haurrik gabeko, gizonez edo emakumez bakarrik osaturiko familiarik ez zen agertzen. Botere-banaketaren eta identitate-sexualaren gaiak ez ditu ukitzen teoria sistemikoak. Ezkutuan edo ukitu gabe uzten ditu sexismoaren eta sistema patriarkalaren emaitzak. Watzlawickek garatzen duen harreman simetrikoen eta osagarrien axionak ez du kontuan hartzen harreman osagarrien kontzeptuaren atzean boterediferentziak gordetzen direla, hots, legeek egituratutako testuinguru batean emakumeek botere gutxiago dutela. Harremanetan gertatzen den desberdintasuna iragankorra eta azalekoa dela suposatzen du osagarritasunaren kontzeptuak. Era berean, zirkularitatearen kontzeptuak suposatzen du elkarreraginean ari diren pertsona guztiek ardura bera dutela gertatzen diren gauzetan, eta botere bera dutela beren elkarreraginetik ateratzen dena ekoizteko. Kausalitate zirkularra aldarrikatzen duten autore sistemikoentzat, portaera bortxatzailearen zergatiak elkarreraginean bertan daude, gizonezkoak indarra erabiltzeko duen joeran baino gehiago. Eta terapeutari gomendatzen zaion neutralitateak suposatzen du terapeuta ezin dela inoren alde lerrokatu, eta desberdintasunek beren horretan jarraitu behar dutela; eragiten duten bortxaren erantzuleak ez direla gizonezkoak, elkarreraginean ari diren guztiak baizik. Horrelako suposizioek familiako kideen arteko botere eta eragin diferentzien kontzientzia ezabatzen dute. Feminismoak kritika nahiko jarraitua egin izan dio ikuspegi sistemikoari, botere-banaketaren aurrean jarrera akritikoa eduki duela iruditzen baitzaio. Botere banaketaren aurrean harreman simetriko eta osagarriak txandakatu behar direla aldarrikatzea botere-desberdintasun egoera zuriztatzeko modua iruditzen zaio feminismoari. Gizartean nesken eta mutilen artean gertatzen den botere-banaketaren aurrean Naven zeremoniako erritualen antzekoak ospatzeak botere desberdintasunari eutsi egiten dio. 5.2. Paul Watzlawicki egozten zaionean terapia sistemikoak jendea baldintza mixerableetan bizitzera egokitzen duela, posible dena egitearen aldeko agertzen da, desiragarria dena egitearen aldeko baino gehiago, helburu utopikoek kontzentrazio eremuen sorrera ekarri dutela esanez. Ikuspegi sistemikoa baikor agertzen da arazo psikologikoak komunikazioprozesuetara mugatzerakoan, baina komunikazio-harremanetara mugatzen ez diren faktore psikologikoak badira. Ezin dugu mugatu pertsona bat sistema baten osagai soil izatera. Arazo psikikoak komunikazioaren harreman objektiboen sarean txertatzen dira, baina bada zerbait pertsonaren baitan esperientzia berberak errepikatzera eramaten duena, edozein dela bere komunikazio-harremanen sarea. Inkontzientea onartzeak komunikazio-harremanen objektibazioa mugatzen du. Transferentziaren gertakariak adierazten du objektuak eraikitzeko modu iraunkorrak erabiltzen dituela pertsonak (Lacan, 1987). Hitz bitan esanda, komunikazio gertaerak maila subjektiboan eta objektiboan gertatzen dira. Ikuspegi honetatik, komunikazioa bi inkontzienteen topo egite moduan ulertzen da: ez da bestea aurkitzen norbere desirak eta objektuaren errealitateak huts egiten ez badu. Objektua ez da kanpoan dagoen zerbait, haren gabezian sentitzen den zerbait baizik. Pertsonen arteko komunikazio betea fusio afektiboaren fantasma besterik ez da. Beraz, komunikazio guztien oinarrian inkontzientea baldin badago, metakomunikatzeko-gaitasunak ez du komunikazio-arazoak ebazteko bermerik ematen. Egia azaleratzera baino gehiago hura mozorrotzera eramaten du sarritan metakomunikazioak. Arrazionalizazio moduan ulertzen da. - 5.3. Bestalde, ikuspegi sistemikoak ezkutatu egiten du harreman sozialen errealitatea. Komunikazio-gertakarien objektibatzea baldintzatzen duten determinante sozialei garrantzia kentzen die. Goffmanek (1971) gizarte elkarreraginean gertatzen diren portaeren determinatzaileak aztertzen ditu. Ikuspegi sistemikoak sarritan ahaztu ditu elkarreraginean ari direnen baldintza sozialak, eta pertsona abstraktuaz bakarrik jardun da. Elkarreraginean ari diren pertsonak, harremanean hasi baino lehen, beren baliabideak eta mugak dituzten pertsonak dira, eta horrek mugatu egiten du elkarreraginerako dituzten aukeren errepertorioa. Ikuspegi sistemikotik egiten den elkarreraginen azterketak pertsonak elkarrekin daudenean gertatzen diren gertaerak bakarrik ikertzen ditu, baina harreman horiek osoki ulertzeko, aurretik hor dauden harreman sozialak aztertu behar dira. Hitzezko elkarreragina ulertzeko haien formak aurrez definitzen dituzten determinatzaile sozialak ulertu behar dira. Hitzezko eta ez-hitzezko lengoaia norberaren klase-maila sozialaren forma barneratua da. Harreman sozialek determinatzen dituzte pertsona baten elkarreragin-aukerak. Pertsonen jokatzeko modua beren maila sozialari dagokiona da. - 5.4. XX. mendeko azken hamarkadan jarrera teorikoak gainditu eta eskuhartze klinikoaren pragmatismo operatorioari gehiago begiratzen hasi ziren Palo Altoko Eskolako kideak (Nardone eta Watzlawick, 2004). Joera horren aurrean, metodo manipulatzaileak erabiltzea egozten diete psikoanalistek terapeuta sistemikoei. Psikoanalisia sortu aurreko sugestio eta hipnosi metodoen antzeko agindu paradoxikoak erabiltzea egozten diete. Eta, neurri batean, halaxe da. Palo Altoko eskolak ez du inoiz baztertu Milton Eriksonen hipnosi klinikoa, nahiz eta ez duen oinarrizko tresna moduan erabiltzen. Terapia sistemikoarentzat garbi dago terapeutak bezeroaren gain eragina eduki behar duela. Psikoanalistek ez bezala, terapeuta sistemikoek onartzen dute bezeroa manipulatzen dutela. Terapeutaren lana ez da mugatzen ispilu izatera edo interpretatzera. Terapeutak amaiera gabeko jokotik irteteko aukera eman behar dio familiari: familiak barnetik sortu ezin dituen joko-arauak txertatu behar ditu terapeutak familian. Hizkuntza-egiturek edo hizkuntza-jokoek efektu hipnotikoa dute. Eskuin-hemisferioaren bidez ekiten dute eta psikoterapiaren hizkuntza tradizionaletik aldendu egiten dira. ### **Erreferentzia bibliografikoak** - Anderson, H. eta Goolishian, H. (1990), «Beyond cybernetics: Comments on Atkinson and Heath's «Further thoughts on second-order family therapy»». *Family Process* 29: 157-163. - Anderson, H. eta Goolishian, H. (1992), «The client as the expert: a not knowing approach to therapy». In S. McNee & K. Gergen (arg.), *Therapy as a Social Construction*, London: Sage Publications, 25–39 or. - Andolfi, M. (1987), *Terapia familiar*. Barcelona: Paidós. - Bateson, G. (1936), *Naven*. Stanford, CA: Stanford University Press. - Bateson, G., Jackson, D., Haley, J. eta Weakland, J. (1956), «Toward a theory of schizophrenia». *Behavioral Science,* 1: 251-264 - Gergen, K.J. (1994), *Realities and Relationships: Soundings in Social Construction*. Cambridge, Massachusetts, Harvard University Press. - Goffman, E. (1971), *Les rites d'interaction*. París: Editions de Minuit. - Haley, J. (1963), *Strategies of Psychotherapy*. New York: Grune & Stratton. - Hoffman, L. (1985), «Beyond Power and Control: Toward a «Second Order» Family Systems Therapy». *Family Systems Medicine* 3 (4): 381-96 - Lacan, J. (1987), *Escritos I.* México: Siglo XXI editores. - Maruani, G. eta Watzlawick, P. (1982), *L´Interaction en médecine et en psiquiatrie*. Paris: Genitive. - Nardone, G. eta Watzlawick, P. (arg.). (2004), *Brief Strategic Therapy: Philosophy, Technique and Research*. Lanham, MD: Rowman & Littlefield Publishers – Aronson Group. - Satir, V. (1972), *Peoplemaking.* Palo Alto, California: Science and Behavior Books. - Selvini Palazzoli, M., Anolli, L., Di Blasio, P. eta Giossi, L. (1984), *Dans les coulisses de l'organisation.* Paris: Éditions ESFs. - Watzlawick, P. (1964), *An Anthology of Human Communication; Text and Tape*. Palo Alto, California: Science and Behavior Books. - Watzlawick, P. (1976), *How Real Is Real? Confusion, Disinformation, Communication*. New York: Random House. - Watzlawick, P. (1978), The Language of Change. New York: Basic Books, Inc. - Watzlawick, P. (arg.). (1984), *Invented Reality: How Do We Know What We Believe We Know?* New-York: W. W. Norton and Co. - Watzlawick, P., Beavin, J. H. eta Jackson, D. D. (1967), *Pragmatics of human communication: A study of interactional patterns, pathologies, and paradoxes.* New York: W. W. Norton. - Watzlawick, P., Weakland, J. eta Fish, R. (1974), *Change. Principles of Problem Formation and Problem Resolution*. New York: W.W. Norton Company. - Watzlawick, P. eta Weakland, J. (1977), *The Interactional View.* New York: W.W. Norton. - Whitaker, C.A. (1977), «The Technique of Family Therapy». In G.P. Sholevar (arg.) *Changing sexual values and the family.* Springfield, Ill: Charles Thomas.
aldizkariak.v1-7-798
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 99 _2016_4", "issue": "Zk. 99 _2016_", "year": "2016", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Sorkuntza artistiko, heziketa eta ikerketaren arteko gatazka. Eskulturaren baitako gogoeta batzuk goi-mailako artehezkuntzan erroturik** **Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga eta Isusko Vivas Ziarrusta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Arte Ederren Fakultatea. Eskultura Saila** Arte plastikoak beren sormen-eremuan eta testuzkoa ez den materialtasunez gorpuzten diren neurrian, zalantzan jartzen dugu Arte Ederretako unibertsitateikasketen hirugarren zikloak tesi batean amaitu behar izatea. Halere, tesi bat jakintzaarloa aberasteko baliagarria baldin bada, gure dudak eskulturaren diziplinan zentzu honetan oinarritzen dira: tesi-ikerketa arte-praktikaren jakintzarako halabeharrezkoa ote da? Artikulu honetan arte-ikerketari dagokion rola zertan datzan gogoeta egiten da. Horretarako, aintzakotzat hartuko ditugu gaur eguneko arte-hezkuntzaren eta arte-ikerkuntzaren esparruan eztabaidagai diren ikuspegi teoriko eta baliabide metodologiko zenbaiten ekarpenak eta artearen goi-mailako irakaskuntzaren helburuetan dituzten eraginak. GAKO-HITZAK: Artearen irakaskuntza · Praktika artistikoa · Artearen arloko ikerkuntza akademikoa · Eskultura · Arte Ederren goi-mailako erakundeak · Metodologiak **Conflicts between artistic creation, education and research. Some thoughts from sculpture, rooted in the evolution of the faculties and colleges of fine arts** To the extent that the arts are embodied in the area of creativity and have a different materiality to written text, we doubt that the third cycle of Fine Arts have to end with the presentation of a Ph.D. thesis. From the point of view of the whole thesis is a contribution to the area of knowledge, our doubts from the field of sculpture are based on what kind contribution from a thesis reverses in the practical art making. In this article a reflection on the appropriate role of research in art is proposed. To do this, we will consider the contributions of theoretical viewpoints and methodological resources about art education and research in art and its impact on the goals of higher education in the visual arts. KEY WORDS: Teaching art · Artistic practice · Academic (Art discipline) research · Sculpture · Higher institutions of Fine Arts · Methodologies. *Jasotze data:* 2016-06-09 *Onartze data:* 2016-07-21 # **1. Artearen «paisaia» bihurrietan zehar… (sarrera gisako hitzaurre xumea).** *Agertoki zabal/irekiak taxutzen/modelatzen dituen «pintzelada» eskultorikoa* Sorkuntza artistikoak, istant baten gibelean laga dugun XX. mende erabakigarrian jasan dituen ondoezetatik ernalduriko erronka fruitu emankor eta aberasgarrien eskutik lortuko zuen iraultzarik liluragarriena askapenaren ideia, historia luzez ziegan atxilotua, artistaren sen iraultzaile horretara transkribatzea izango zen duda barik. Ohituretatik aske, tradizioetatik askeago, modernotasunak historia ukatuz eta joandakoari esker onez baino susmo txarreko keinuaz begitanduz, aitzinera irrikaz so, gabezia guztiei bermea bilatzeko denbora berria ohartu genuenean. Baina horiek guztiak, jakina, modernitatearen izpi beroen isla zirela bagenekien. Errepresentaziotik libre, figurazioaren estutasunetatik libreago; egia esan, dagoeneko bazen garaia. Orduan eskultura bera ere abstraktua bilakatu zitzaigun, hein batean, historian bete zuen monumentu-funtzioari mihi-puntaz iseka egingo zioten abangoardien urte gatazkatsuetan. Sorkuntza ez beste artea irakasteko nahia eta beharra joera programatiko berriei eta artelanetako material zein prozedura berriei egokituko zitzaien. Hondoan, hala ere, aitzin-paradigma akademikoaren itzal luzangak bazirauen, zeren eta beronen gantz atxikigarria jantzi modernoetatik irristatzea egiteko zaila baitzen. Egoera berrietara egokituriko hezkuntzak, beraz, trebeziak lortzeko artistaren prestakuntzari kontzeptuen altxor modernoa gaineratuko zion, artistaren izanari eta izenari gizarteko eraldaketa-prozesuen muinoan rol bereziak oparituz. Aurrerantz bultzatzen zuen motor progresiboan artista modernoa, arte modernoaren hauspoaren eragile, gizartea aldatzeko prest zeuden egituretan ezinbestekoa izango zen. XX. mendearen erdialdean, nonbait, hasierako jeinuaren lanpara igurtziz kea besterik irteten ez zenean (II. Mundu Gerra eta katarsi erako Holokaustoa tartean), imajinaturiko ametsa lilurapena zela ohartuko ziren jadanik. Haren errautsetatik jaiotako landare bizigarri gisa bigarren abangoardietan artistaren rolaz eta izanaz galdera-ikurrak deskribatuko ziren, berriro ere, lanbro bustidun zeru lainotsupean. Zirkulazioa beharbada indibiduotik gizarterakoa izan beharreab autoadierazpen pertsonalera bueltan baitzetorren, eta horrekin batera hezkuntzaren aferak, premisak eta denboraltasunean trabaturiko paradigma axiomatikoak. Hala ere, bestelako jauzi interesgarri baten kanpai-bueltan XX. mendeko 60 eta 70eko hamarkadetan eskultura bere «izatoki» zabalera barreiatu zitzaigun. Ordurainoko historia iragankor luzean «eskultura» eta «monumentua» hitzak elkarrekin loturik zihoazen (Rosalind Krauss, 1985, 1996). Momentu batean, aitzitik, eskultura bere izen-izana aldarrikatu eta konformatu beharrean, existitu ahal izateko espazio berriak egituratzen saiatuko da buru-belarri. Ordura arte eskultura toki-espazio jakinean kokatuz lengoaia sinbolikoaz aritzen bazen ere, aurrerantzean bestelako «paisaia» eta agertokiak bereak egingo zituen; leku espezifikoak *('site specific')*, plazaratze alternatiboak, estruktura axiomatikoak, ez-paisaiak edota ez-arkitekturaren nozioak (Rosalind Krauss, 1985, 1996; José Luis Brea, 1996). Arteen berrantolaketan nolabaiteko jakintza-arloaren berrezarpenak nagusitasuna hartuko bazuen ere, eskulturak ez zion «publikoa» izateari utziko, salbuespenezko hamarraldi batzuen ondoren. Nola irakatsi eta ulertu hori? Horren inguruko premisa-axiomatiko batzuek gogoraraziko ziguten arte publikoa ez dela norberaz mintzo, besteez baizik; ez duela tratatzen artistaren mitoa, zentzu «zibiko»aren lenteaz ez baldin bada (Jorge Oteizak berak ere defendatuko zukeena) eta gainera artistarengan berriz bilatuko duela hiritartasunsena. Arte publikoari, oro har, eta eskulturari bereziki (monumentu izatetik objektu izatera itzuliak), galdutako gauzen eta bizitza garaikidearen arteko apurketa birkonposatzeko bitartekari-funtzioa ere egozten diote (Cristina Ferrer, 2015), artelana bere testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoan mugarritua dagoenean. Horixe baita arte-obrari zentzua gaineratzen diona. Amaierako konklusiozko sintesiak eskultura publikoaren kasuan historia kulturala eskatuko du, objektu eraikiek euren agertokiekin (zentzu zabal eta irekian bada ere) duten egiturazko bateratasun estetikoari eusteko gurariaz. Magma horretan arte-sorkuntzak ez ezik arte-heziketak eta arte-ikerkuntzak ere solido bihurtu behar dutela konturatzea ez da izaten lasaitzeko lana. Hiru erpinek eratutako triangeluaren epizentroan sorkuntza-irakaskuntza eta ikerkuntzaren modalitate baldintzatuak ditugu, batez ere goi-mailako unibertsitate-sistemek eta agertoki akademikoek ezarritako ate erdi irekietatik ozta-ozta baina kosta hala kosta pasa behar dutenean. Sorkuntza arteen praxi-praktikari atxikitzen diogu; artehezkuntzan, aldiz, bideak, norabideak, gurutzatzeak eta direkzioak askotarikoak lirateke; badaude bidezidorrak eta saihesbideak ere. Arte-ikerketa ostera oraindik orain bitxiagoa da (bitxia hitzari kasu honetan «arraro» izatearen zentzua edo kasik «kiratsa» dariola), eta, beraz, molde horien egokitzapenean isuri diren apustu teoriko metodologiko batzuek ardazturiko bizkarrezurretan txertatuko dugu gure gogoetaarnasa. Maiz konparatzen ditugu unibertsitateko testuingurua eta kanpokoa; fin bagabiltza erdibidean idorotzen dugu, aspaldian, museoetakoa ere. Zaila da menturaz arteikerkuntza zer den eta zer ez den ongi finkatzea, definitzea, eta, noski, finkaturikoa onargarria izatea darabilzkigun ohiko paradigma akademiko zientifikoetan. Artearen baitako ikerketa-lerroek prozesuen formalizazioan edo gorpuztean arreta kokatzen dute zenbaitetan, eta erabat aldakorra izaten da emaitza batzuk aurreikusten badira edo emaitzak berak hainbesteko garrantzirik ez daukanean. Hortxe sortzen zaigu hurrengo gogoeta; ikerkuntza izango omen da aplikagarria dena; eta hala ez balitz, behintzat «publikagarria» behar lukeena. Baina, barren-barrenean, zein litzateke arte-ikerketaren transferentzia bidea? # **2. Interpretaziozko artea irakasten ala artea interpretatzen ikasten?** *Irakats eta iker daiteke arteak errepresentagarria izateari utzi zionetik?* *Errepresentazioaren aurka*, Susan Sontag (d/g. Jatorriz: 1965) artegile eta arteari buruzko idazleak duela hamarkada batzuk erakutsiko zigun artea ez dela, bakarrik, zerbaitetaz «aritzen» dena; bere izaera propioan zerbait «dela» baino. Artelana izatez «zerbait» hori litzateke, berriro diogu; bere izaera zein gorpuzkera berezkoan. Ez da «zerbaiti» buruzko komentario edo testu hutsa; zenbaitetan hutsala. Urrunago joz, autore horrek defendatzen zuen jakintza diskurtsiboa oinarritzen den markekiko independentziaz nabarituko genuela; berez ezagutza kontzeptuala ez bezalakoa, horretarako betarik gabe, emozio edo konpromisozko fenomeno batetik gertuago legokeena. Hau guztiau 1960ko hamarraldiaren erdian zioen autore eta sortzaile horrek ausardiaz, beharbada kontzeptuzko artea Mendebaldeko museo garaikide eta erakusketa-aretorik abangoardistenak okupatzeko ateetan prestu eta zain zebilenean. Baieztapen erradikal horietatik (gauzen eta fenomenoen sustraietara doan heinean) laster sumatuko genuen arteetan —arte plastikoetan bederen— «edukia» bera «aitzakia» baino ez dela, esentzian formalak diren transformazioprozesuen kontzientzia konprometitzen duen «tranpa» edota ahots «deigarria». Artelana, bere izaera berezko hori mantendu nahi baldin badu, artistaren direlako intentzio edota helburuak bitarteko, ezin da bere halabeharrezko sen horretatik eskapatzen den ezertaz serio aritu. Esperientziak harrapatu, distortsionatu eta desitxuraturik daudenean beste egitura bat proposatzen die, ohiko kontzientziaren atxikimenduzko markotik arras desberdina eta, balio plastikoekin ez bada, igarri ezin dezakeguna. Orduan, zinez tamalgarria ere balitzateke artelan batek ustez «esaten» edo «kontatzen» duena moralki onartzea edo baztertzea. Arteak ez du zertan erakarpenezko grinarik sustatu ere; eta egiten badu, esperientzia estetikoaren terminoetan leundu beharko luke. Honako hau Oteiza zenak argi eta garbi zekien, esperientzia estetikoaren espresio «itzaliaz» eta erabat baretuaz mintzo zenetan. Artelanaren aurrean ikusleak erreakzioa duen neurrian, horrek «desatxikia» izan behar du, pausatua, kontenplaziozkoa, emozionalki librea eta onarpena edo desatsegintasuna bezalako sentsazioetatik aske legokeena, zeinek ez baitiote benetako sentikortasunari onura egiten. Artelanak, izatez, ezein moduko gauzak erakuts ditzake eta mota askotariko informazioak bil ditzake bere baitan (eta horren adibideak barra-barra edukiko genituzke artearen historian), baina artelan horiek beren esentzian, obra legez tratatzen ditugun neurrian, produzitzen dituzten emankortasunak bestelakoak izango dira (Federico Fellini zinegile handiak begien aitzinean jartzen zigun abangoardiako arte «iraultzaileak» ere ez zituela II. Mundu Gerrako estropezuak leundu, ez zuzendu, eta ez zuela gudarosteko burdinaren goriak matxuratutako kontzientzia oldarkorretan egundoko samurtasunik eragiten). Defendatzen gauden arte mota honek (Susan Sontag) artearen analisia formalismo hutsera marjinatzen duela ere ezin genezake erraztasunez onartu; definizio hori mekanikoki herdoilduak dauden formula zaharrak behin eta berriz amaigabeko mugimenduzko gurpilean errepikatzea baino ez litzateke izango. Artelanaren autonomia, izatez, ezer ez «adieraztea» litzateke. Horrek, hau da, adierarik edo esanahi garbirik ezak, ez du hortaz artearen funtzioaren inpakturik gutxitzen; behin ulertuta gelditzen baldin bada arte-objektuaren funtzioan estetikoa denak etikoa den bestelako planotik izan dezakeen ihesak zentzu handirik ere ez duela (gogora dezagun guretik gertuago Oteizak «estetika» une orotan «etika»ren aurretik eta, aldiz, horren baldintza gisa kokatzen zuela). Arte-obra, benetan artelana baldin bada, bere horretan bibrazioak eragiten dituen objektu magiko eta adierazkorra da, kanpoko mundura modu aberasgarriagoan bueltatzen gaituelarik. Ezen artelanen esperientzia zuzenak eta haien izaera sakonean aurki ditzakegunak (idatzizko berbaldira itzuli ezina), edozein pentsaera edo judizioz haratago daudenak dira; soilki izan daiteke arte gisa epaitua, eta inolaz ere moralaren zein ohiko esperientziaren kontzeptuekin. Kontenplazioa ere, agerkera honetatik ulertua, akzioa baino zabalagoa litzateke, artean eta pentsamendu espekulatiboan elikatzen baita. Autojustifikazio gisa esplikatuak izan daitezkeen aktibitate hauek salbu, haien zama pisutsuarekin ere, arteak ohikotik at dagoena ikusgarri bilakatuko digu, baina ez epaitua edota ondorioztatua izan dadin, arrazoiketa normalez. Desinteresatua eta eskemetara itzulia den heinean, artean inplikatuak dauden memoriak eta nahierak mundu ezagunetik (sentikor, ukigarri eta ulerkorretik) distantzia batera bilatu beharko genituzke. Horrek denak *Tragediaren jaiotza*n Nietzschek kontatu zigunera garamatza, modu batean edo bestean; artea ez baita naturaren imitazioa, osagarri metafisikoa baino; haren ondoan altxatua naturari gaindi egiteko. Oteizak ere beste esamolde kurioso bat zuen: «naturaren aurka, gizakiaren alde». Ez genuke, ez, zentzu literalean hartu behar delako esaldia, literarioan baizik. Izan ere, artelan guztiek hartzen dute bizi dugun errealitatetik nolabaiteko distantzia (metafisikoa alegia). Distantzia hori apika inpertsonala agertuko zaigu, zeren eta artelan gisa aurkezteko, sentimenduzko interbentzioa eta emozionala baretu behar ditu (espresioa murriztea Oteizarentzat), hurreratze-sentimenduak diren heinean (Susan Sontag). Aristotelesek ere (aitzinean aipatua) artea bere izaera partikular eta deskribatzailetik berreskuratu nahi zuen nolabait, baina ez zebilen batere fin filosofiak baimentzen zuen antzeko zerbait arteak ere posible egiten zuela aditzera eman zuenean; hala nola argumentua. Argumentu gisako artelanaren metaforak, ordutik aurrera eta premisen eta ondorioen bidez gauzatua, arte-kritikari espazioa lekutu dio. Zio horien arabera artelanaren erlaziozko parteak justifikaturik aurkitu beharko lirateke, ezin izango zitekeen beste era batera izan. Eta artista orok daki beste era batera ere izan daitekeela. Izan ere, arteaz historian lekua egindako gorputz teoriko irmo baina «enboradartu»aren tankerakoak sortu aitzin, artearen gaur eguneko justifikazioak ez omen ziren halabeharrezkoak; arteari ez zitzaion galdetzen zer «esaten» zuen edo zertaz «ari» zen, zer «egiten» zuen jakin baitzekiten, edo bazekitela uste baitzuten. Edukiaz gehiegi mintzatzen bagara, horrek interpretazioa eskatzen du une oro. Aitzitik, interpretatzeko grinaz hain zuzen artelanari hurbiltzen gatzaizkionean arteobran «edukizko» zerbait aurkitzearen pareko ideia arbitrarioak suposatzen eta sostengatzen gabiltzala ohartuko digu Susan Sontag artegile eta idazleak (d/g. Jatorrizkoa: 1964). Interpretazioak abian jartzeak artelanaren bateratasunetik elementu solteak askatzea esan nahi du, eta zeregin horren akabuan itzulpenaren lana legoke. Baina zein kodigotan? Ohiko hizkuntza-ereduetan? Lengoaia fonetiko fonologikoaren kodeetan ala hizki idatzizko klabean? Autore horren arabera, beste hainbatek ere horrelaxe baieztatuko lukete, interpretazioa delakoan artean aplikatua antzinatasun klasikoan indartuko zen, mitoen ziurtasunak apurka-apurka lurreratuz eta birrinduz zihoazen heinean, munduaren kontzepzio «errealistago»aren aurrean; hala nola kontzientzia «post-mitikoa». Orduan, interpretazioaz baliatzen hasiko ziren antzinako «testuak» exijentzia «moderno»ekin sorturiko eztabaidei erantzun onargarriak eman ahal izateko. Halaber, interpretatzen duenak prozesu eraldagarriak martxan jartzen dituela ezin ukatu, baina hori horrela dela asimilatzeko zailtasunarekin. Beraz, interpretazio-estrategiak zerbait ulerkor bihurtzen duela pentsatzen du, bere benetako adierak deskubrituz. Eragiketa mental hori logikoki sano konplikatzen da arte plastikoetan, denotaziozko eta konnotaziozko aspektuen oihua agian bestelakoetan baino ozenago adituz. Gure garaiotan (Susan Sontag artistak 1960ko hamarkadaren erdian zerabiltzan hauek baieztapenok), interpretazioa askozaz ere konplexuagoa irudikatzen zaigu, zeren antzinako interpretazio moduek, nolabaiteko errespetuz, esanahi propioei beste batzuk gainjartzen baitzizkieten, estilo berriek zuloak egin ahala adiera horiek deuseztatzen dituzte barren-barrenean «benetakoa» edo «egiazkoa» den zerbait ustez topatu arte. Ezen azaleraturiko eduki guztien azpitik (analisi zorrotzez miatua eta «galbaetua»), benetako esanahiak genituzke. Batzuek sekulako garrantzia emango diete operazio hauei, interpretatzea azken finean ulertzea dela defendatu arteraino. Baina artea beti interpretatua izatearen zirrarak gure sentsibilitateak nola edo hala kutsatu eta pobretu baino ez ditu egiten, interpretazioz agertzen den «mundua» artea bera baino zeharo txikiagoa eta txiroagoa izanik, gure kontrolerako zuhurtziaz altxatzen ditugun hormen artean atxilotua; ludi honetan bertan, beste «mundu» oparoago batzuk egongo ez balira legez. Zeren eta artelan soilak urduri jartzen gaitu eta, beraz, artelana bere edukietara itzuliz gero interpretagarria eta interpretatua izan dadin, horrelako eragiketak artea gure pertzepzioen alde maneiatzen baitu. Interpretagarria den hori gure egunotan irudiz jositako artea litzakete hein handian, eta horretan gure jakintza-arloetan nagusitu zen ikus-kulturaren aldeko apustuetara garamatza abiada bizian. Interesgarria iruditzen zaigu aipatu autoreak (Susan Sontag) egoeraren berri zehatza nola edo hala aurreikusi zuela modernitate artistikoa dei daitekeen aroaren azkenaldian eta ondorengo postmodernitateari ongietorria emateko unean. Hitz-jarioa kasu horretan ez darabil(gu) artea interpretatzeko (eta testuetara itzulgarri egiteko) nahieraz, baizik eta bere fundamentu horren gakoa testuz, adieraz eta interpretazioz askotan hezurmamitu ezin daitekeela frogatzeko baizik. Testuinguru horretantxe ditugu sorkuntza artistikoaren, arte-hezkuntzaren eta ikerketaren goreneko erpinak. Ikus-kulturaren zurrunbiloan, irudiaren garrantzia eta gailentasuna legoke. Jarraian eskaintzen ditugun eskemek irudi mota horien funtzioak eta beroriek testuinguruan fokuratzeko begiradaren espektroak erakusten dizkigute. Era berean, artearen batasunezko materialtasuna (unitate-egitura ematen diona) atalkako interpretazio-errepresentazioetatik alderatu daitekeela proposatzen da: ![](_page_6_Picture_0.jpeg) **1. irudia. René Magritte margolari ezagunaren «begirada» surrealistaren norabidea.** **1. eskema. Grafikoki erakusten den unitate «oso»en gehikuntzak ez dauka (artean) akumulaziozko emaitzarik. Orokortasunaren begiradarekin erlazioa du eta segida amaigabe horren elementu izan daitekeen plastikotasunarekin ere.** **2. eskema. Konposizioa-ezaugarriak nola ematen diren. Atalen kokapena, lerroaren sakontasuna, mailakatzea, zabalerak, hutsuneak, masa, etab. Egitura ez da soilik eskeletoa, baizik eta parte desberdinekin artikulatzen da osotasunaren mesedetan.** ![](_page_7_Picture_6.jpeg) **3. eskema. Kolektiboa eta pertsonala. Alde pertsonala kolektibotasunarekin erlazioan dago. Subjektua kolektibo batean hazi eta hezi da. Begirada testuinguruaren araberakoa izaten da; pertsonalki eta indibidualki gehienetan zuzendua baizen bideratua. Begiradan eragina duten faktoreak era askotakoak dira. Inguratzen gaituen guztiak parte hartzen du gure begiradaren eraiketan: gure bizipenak direnak.** # **MATERIALTASUNA** **FISIKOA** **EZ-FISIKOA** IKUSI DAITEKEENA SENTSAZIO ERAN AGERTZEN DENA "está ahí para ser mirado y para hacer caer en la trampa al que mira" (Jacques Lacan) ### **DISPOSITIBOA ETA IRAGANKORTASUNA** ('TRANSITORIO') ### **'TRANSZENDENTZIA'** Eskulturaren materialtasun fisikotik harago dagoena. Ikusezina da **begiradaren lekua** 4. eskema. Materialtasunaren dispositibo fisikoak eta ez-fisikoak, sentsazioetan atzematen ditugunak. Ez da ikusten baina manifestatu egiten da. Sentsazioa kondizionatua dago? Beraz, eskulturaren alde fisikoa iragankorra da, beste denbora-espazio batera eramaten gaitu eta. Bitartekari-funtzioa duena IRUDIA da. # **IRUDIA** # BEGIRADA **TESTUINGURUA** # **SUBJEKTUA** "Toda imagen encarna un modo de ver" (John Berger) "La mirada se distingue de la propia visión en que emana del sujeto que percibe..." (Jacques Aumont) PERTZEPZIOA akzio bolondresa eta kontzientea da. Aurretiko jakintzak eta testuinguruak bertan parte hartzen dute. 5. eskema. Testuinguruari egokituriko begiradaren (ardatz horizontala) eta irudi-subjektuaren (ardatz bertikala) arteko elkarrekintza. Eremu horretan pertzepzioak ere parte hartzen du elkarri lotuak diren espazio-denborazko hariekin, boluntarioki eta kontzienteki taxuturiko harremanetan. ![](_page_9_Picture_1.jpeg) ![](_page_9_Picture_2.jpeg) ![](_page_9_Picture_3.jpeg) **6. eskema. Begirada motak funtzioen eta irudien arabera. Begirada magikoaren ondorioa idoloa da, begirada estetikoarena artea eta begirada ekonomikoarena «aparientzia» gisako irudia. Begirada ekonomikoak begirada estetikoa xurgatu egiten du, baina eraldatu ostean estetika «aparientzia» eran ulertzen hasten da.** # **3. Zilegi al da artearen praxian euskarritzen den arte-ikerketa akademikoa?** *Batzuen eta beste batzuen iritzi-sorta hautatuaz berriketarako aukera* Kontuetariko bat litzateke ea eremu akademikoari atxikita ez dauden artistek zilegi duten ala ezin dezaketen ikerketa akademikoa deritzona era zuzenean garatu. Izan ere, agerian da azken garaiotan arte-ikerketa deritzon hitz-elkarketa arte garaikidearen postmodernitateko hamarkada hauen boladan nagusitu dela. Beti horrela izan dela ematen badu ere, ez litzateke izanen inolaz ere. Arte garaikideak ikerkuntzarekin eratu duen elkarkidetzak, batzuentzat artearen «desmaterializazio» prozesuetan oinarritzen denez, gutxi gorabehera bizpahiru hamarraldiko biziraupena edukiko zukeen. Arte-ekoizpena aspaldian murgildurik gabiltzan ekonomia eta jakintza marko orokorrean birdefinitzeko eta haren balioa berresteko saiakeren artean ere koka genezake, alegia. Egitasmo horrek planteatzen dituen dilemak, aldiz, orotarikoak dira. Arte egikera batzuen barnean ikerkuntza gisa ulertzea eta defendatzea ezinezkoa izango balitz, zein zentzu izan dezake, orduan, artista zenbait jarduera «akademiko» batean parte-hartzera deitzeak, lehen pertsonako testigantzaz gaindi beste zerbait eskatzen baldin bazaie? Hemen tupust egingo genuke, aurrez aurre, jakintza-transmisio ororen barne-izaera afektiboarekin ere (Jan Verwoert, 2011) eta ikerketa artistikoaren protagonistak asaldatzen dituzten beste ezjakintasunekin; batik bat «proiektu»aren eta «flexibilitate»aren ideialak aldarrikatzen diren honetan (Sadr Haghighian, 2011). Ikerkuntzaren ezarpenean, ia-ia paradigma artistiko berri legez, bere balizko izaeraren kontzientzia garatzeko behar dituen lehengaiak sarritan kondizionaturik agertuko zaizkigu produkziobeharraren urgentziarekin. Ezen ikerketaz mintzo garenean, gogoan ditugun modelo gehientxoenak jeneralean akademikoak dira, eta are barrurago, espezifikoki «zientifikoak». Horien aldamenean artistak bere lana eragiketa aske eta autonomo bezala aldarrikatzen du askotan, agian hortik ondoriozta daitekeelarik artearen sorkuntza-prozesu bera ikerketa gisa. Baliteke artistaren begirada horrek «zientzia»ren estereotipoak, prozedura guztiz kontrolpeko eta arrazionala izaki, ezkutatzen dituen alderdi eta angelu aberatsak argitan jartzeko balio izatea. Goian aitatu dugun Jan Verwoert (2011) autoreari jarraitzen badiogu, izaki batetik bestera zer edo zer transmititzeko, elkarri banatzeko, familiarki «pasatzeko» gertatzen diren harremanak eta kanalak ezin daitezke existitu batetik bestera doan iraganbidea gertatzen den unean uneko erlazio egokitutik at. Jakintzak, bitartean, nolabait «gorpuztua» izateko medio edo bitartekariren bat behar du, zeren ez baita erraztasunez «isola» daitekeen «objektua», izakien arteko hartueman indarrek funtzionatzen duten ezein formetatik banaezina. Alderdi material soilera joz, errutinazko transmisioa ere etengabe gertatzen da eta murgildurik gabiltzan informazioaren gizarte honetan bederen, transmisio horren adibideetako bat hezkuntzan gertatzen dela ziurtatzen digute, batez ere «industria» horien «kontsumoko» ondareak lortzeko tarifak ordaintzen direnean. Gakoa da nola den posible gorpuzturiko objekturik ere ez daukan zerbaiten ekoizpenean eta zirkulazioan hein batean oinarritzen den «ekonomia» garatu ahal izatea. Itaun horren arrapostuan arte-hezkuntza eta arte-ikerketa bera gainditzen dituzten klabe filosofikoak izango ditugu seguruenik, orrialde xehe hauetatik erantzuteko gai ez garenak eta gaur egun gizarte-zientziek zein zientzia ekonomikoek ahotan darabilten fikziozko kapitalismoaren ildoak bezainbat, aberastasun immaterialari aspalditik ere egotzi zaizkionak. Ondare immaterial baten errepresentazio eta sinboloen sortzeelkarbanatze batukorrean sostengua luketen horiek, hain zuzen ere. Berriro ere aipatu beharreko gakoa, beraz, ez da hainbeste ekonomia sinbolikoei sinboloen transferentzia ukatzea edo kolokan jartzea, baizik eta aditasunez usaintzea zer den benetan transmititzen dena akzio hori jakintzari dagokionean, eta berori bere errepresentazio propioaren sinboloek lausotzen eta akabuan funditzen dutenean. Tradizioa eraisteko arte-alorreko modernitatearen bigarren aldiko (XX. mendeko lehen herenean) abangoardiak izan zuen nahia ez litzateke izango soilik errepresentazioari kritika egiteko aukera paregabea, ohiko transferentziari uko egiteko saiakera baino. Abangoardia modernoak, hain zuzen, aurrekoaren ustezko apurketaz (arte-heziketan behintzat, horrela beren-beregi izan ez bazen ere) antzinako egitura guztiz «injustu»en ohiturak transferentziaz onartzeari, errepikatzeari eta haien testigantza birsortzeari uko egin zien. Ezen artelan asko eta asko hori baino ezin zitezkeen izan; alegia, «begirale» edota «irakurle» bati zuzenduriko apelazio jakinak, ustez kontzienteki «ikusi» duenaz lekukotasun maiz «hutsala» eman dezan. Orduan konturatu ginen, menturaz, emozioen karga astunak beharbada ezin ditugula bere horretan transferitu subjektu batetik bestera, ezta artearen objektu bidezko materialtasunarekin ere, artistaren grinak zuzenean ikusleak harrapa ditzan ezinean gabiltzala. Batak eta besteak igual ez dituzte esperientzia konpartituak zertan izan arteak bere egiteko asaldagarria ohiko transferentzia-bideetatik aparte bete dezan, denboraltasunean askatasunez nozitzen den esperientzia librean eta eskaski bideratuan ezpada. Honakoan ez gara, hortaz, terapiaz ari, arteaz baino. Lehen ere pasadizoz aipagai izan dugun beste artista-ikerltzaile batek diosku (Sadr Haghighian, 2011) egunotan arte-ikerketatzat hartzen duguna jakintza «mugiezin» bihurtzen duen beste lan-marko bat izaten hasi dela, bertan «pakete» maneiagarriak eta kontrolagarriak eratuz. Horren aitzinean, artetik eratorritako sen praktikoak (oro har, praxi bidez lorturiko ezagutzak) lan-marko horretan korapiloak kentzeko, torlojuak askatzeko eta itxuraturikoa desitxuratzeko abaguneak aurkitu beharko ditu, batik bat urte batzuez erreferente izan dugun «dekonstrukzioa» edota deseraikitzearen ibilbidean. Laborategiko ikerketetan, besteak beste, emaitzak fidagarriak izan daitezen esperimentuak testuinguru ezagun eta kontrolatuen baitan egiten dira, gainera esperientziek errepikagarriak izan behar dutelarik. Horrek guztiak espezializazio gorena eta profesionala eskatzen du, zentzu bateko ezagupen zientifikoari atxikitzen zaiona. Honako hauek batzuetan artea ere erabil dezakete zientzia kutsu kultural (kakotx artean) eta nolabait herrikoiaren geruzaz janzteko. Autore horrek (Sadr Haghighian) diosku laster ikasi zuela horixe bera zela teknologiazko zientzien gertuko industriek arteari eskaintzen zioten tarte eta lekua. Bestalde, arteak bezainbat arte-hezkuntzak zein ikerketa artistikoak Mendebaldeko gizarteetan bere gain har zezaketen beste rol bat irudien sorkuntza amorratua zen, eta horretan zeutzan irudien nahiz errepresentazioen paperari buruzko ikerketak (arte-hezkuntzako ikus-kulturaren paradigmaren lagungarri) sustatzea boterearen ezartze eta distribuziorako ezinbestekoa baitzen. Ikus-kultura delakoaren azterketa bilakatzen zaigu horrela irudien «kultua» eta horrekin batera irudi bidez ematen diren diskurtsoen onarpena. Aitzitik, ematen du irudiekin ere nahikoa ez dugula eta sarri askotan aipu idatziak behar ditugula, arte-ikerketaren esparruari zentzuzko ikurra ematen diotenak. Artelanak delako «corpus» literario idatziarekin kontaktua garatzen ez badu, justifikazio gabezian eror litekeelako susmoa zabaldu zaigu gure bazterretan. Egoera horrek, logikoki, ez du eragin makala ikerketara goazenean; ez baititugu ikerketa klasikoaren metodologiak inolaz ere aldrebesten eta barrenera joz, ezta arte-ekoizpen klasikoaren praktika ere; are gutxiago arte-heziketa arautua. Delako «ikerketa» aurrera nola eramaten den, egunero milioika pertsonek inertziaz ezagutzen dituzten gauzak berriro deskubritzen eta errepresentaziorako bideak ematen baino ez gabiltzala dirudi. Horrela balitz, egundoko faltsukeria izango litzateke. Izan ere, ikerketa izendatzen duguna gehienetan izaten da ekoizpenari bideratua eta emaitzen lorpenari teleologikoki egokitua. Arte-ikerketari zuzenago helduz, erakundeek darabiltzaten bitartekari eta denborazko tarteekin zaila izaten da, zenbaitetan, ikerketa zuzenak abian jartzea, adibidez norbait nonbaiten hiruzpalau hilabetez egotera gonbidatua denean, eta gainera aurrez eskainiak ez leudekeen formula eta moldeez. Jakintza nola barneratzen dugun, nola ikasten, asimilatzen dugun eta horrekin guztiarekin ikerketa-aldiak edota proiektuak uzten/ bukatzen direnean zer egiten dugun gutxitan galdegiten diogu geure buruari. Zeini edo zeintzuei hurbiltzen gatzaizkie, modu global edota lokalagoetan? Nork edo nortzuek irentsi litzakete sortzen eta birsortzen diren eduki guztiak? (Sadr Haghighian, 2011). Edozelan onartzen ditugu jakintzaren produkzioak gure egunetan baimentzen dizkigun plataformak, eta horietan produzitzen den kapitalaren parte izatea gustura hartzen dugu, maiz izen propioen goraipamenarekin. Bitartean, dudak eta ondoezak asaldatzen gaitu gure arimaren alderdi ezkutuan praktika batzuk arte-ikerketa gisara bultzatzen direnean, izen horien atzean dautzan formulazioekin. Zeren eta arte-ikerketak beste ikerkuntza orok adina erreferentzia-marko eta ezagutarazteko baliabide zein baldintzen premia larria du. Ofizialki, artistei zilegi zaie «ikerketa» gisa konpartitzen den hori aurrera eramatea; agian ondorioak kongresu zein biltzarretan aurkeztea ez ezik doktoregoak egitea ere. Horrela artisten beren izenak, kokaguneak eta erakundeak promozionatzen dira zeharo, bai artista bai instituzio akademikoak ustez irabazle suertatuz. Egoera horren aurrean Peters Sybille-k eta beste batzuek artearen hezkuntzan zein ikerkuntzan garapen berriak aldarrikatzen dituzte, kontrako norabideetan gertatzen diren bi mugimendu identifikatuz: «inklusiboa» bata eta kanporatzekoa bestea. Unibertsitateen eremuan gertatu diren eta gertatzen ari diren erreformen harira, ikerkuntza «zientifikoa», bere horretan, geroz eta jende (ikertzaile) kopuru murriztuagoari erreserbatua gelditzen zaio. Bestalde, gizartean zientziak duen ikusmiraren gorakada erlatiboa igarri omen da; batez ere, betiko natur zientziak eta teknologikoak deiturikoak. Alabaina, batez ere haien aplikazioen karian nabaritzen da delako taupada, aplikagarritasun horrek onura ikusgarriak eta atzemangarriak dituen heinean, ikerketa zientifikotik eratorriak eta berehala forma kolektiboan esperimentatuak direlarik (ingurumari sozialari aplikaturiko esperientzia zientifikoak, gizarte-zientziek egiten zutenetik gure ustetan hain urruti ez leudekeenak). Ikerkuntza zientifiko horretatik eratorriko produktuen erabilgarritasunaren orokortzea ere modu batean edo bestean gizarteraturiko esperimentuen erdigune bilakatzen da, diziplina eta diskurtso zientifiko hertsiek definituriko muga-lerroez bestaldean. Horrek guztiak inpaktuak eta ondorioak nola edo hala kolektibo egiten ditu, esperientzian euskarritzen den jakintzaren transferentziaren kontzeptuak zerbait ulertzeko behar den inplikazioa onartuz (zeren esana laster ahazten da eta erakusten dena, aldiz, gogoratzeko eta gure baitan inskribatua gelditzeko aukera handiagoak daude). Hortaz, ikerketa bidez gureganatzen dugun jakintza lehenengo eta behin zientzialarien zirkuluetan agertzen da, eta, ondoren, berriz gertatzen da kultur esperientzia kolektiboaren erara. Azkenez, garapen-bide hauen magalean zeintzuk lirateke arte-ikerketari egokitzen zaizkion rolak? Ikusi beharko «akademietan» zailtasunez mantentzen diren eserleku bakunetan jesartzeko nahiarekin edota «teknozientzia» herrikoien autogestioko modelo eragile eta kultura-kudeatzaileekin gelditzen garen. Apustu zailak, biak ere. ## **4. «Gurean» arte-ikerketak jarraibide dituen gida-lerro «akademikoak»** Arteak eta idazketak eskubide propioz beren izaera berezkoa eskuratu zuten. Ezin dute guztiz borrokatu elkarren artean banaturiko maileguekin, eta elkarbizitza elementalaren esferan guztira inskribatuak ere ezin dira mantendu. Bataren eta bestearen artean irekitzen den zirrikitutik bertatik jarduten dute […], biak ala biak elkar erlazionatzeko gai izan daitekeena. Jan Verwoert (2011: 22) Arte-hezkuntzako goi-eskola edota fakultate bat, Boloniako itunaz aitzinegoeran edo ondoren ere, segurtasun-gabeziak atrapatzeko aparailu ezin hobea da (Guadalupe Echevarría, 2011). Paradoxikoki, ikerketa-lerroetan atzematen diren inflexio-puntuei sarritan «proiektu» esaten zaie, baina bai zientzialari orok bai gaurko artista-ikertzaileek behin eta berriz errepikatuko digute ikerkuntza amaierarik ez daukan ibilbide kasik infinitua dela («kasik» hori geuk gehitu diogu). Horrela, gure iritziz ere ikerkuntza bera (orotarikoa edo ezein diziplinatakoa) gaurko kudeaketateoriek dioten prozesu baten metodologia zein formara egokituko litzateke hobeto, hasiera, garapena eta amaiera duten proiektu finituetara baino. Gure esparruan, segurtasun-falta horren iturririk oparoena ikertu beharrekoa edo ikergaia bera definitzen duen materiaren singulartasuna izango litzateke; artea eta artistak, kritikarien posizioez harago. Egungo artea, bestalde, arras zabaldua eta difuminatua topa dezakegula nolabait ikusi dugu testu honen sarreran (batik bat oraindik eskultura hitzaz izendatzen ditugun kode barreiatuetan), ekoizpen kultural eta publikoaren zenbait alderdi sozial, politiko eta ekonomikoetan eraginez, besteak beste (hala nola horri guztiorri «eskultura» deitzearen lizentzia onartzen duenarentzat). Bitartean, azken boladako joerek erakutsiko digute arteak mundu mailan edota nazioartekoan jakintza produzitzeko balio duela, eta hortik letorke goiko puntuan aipaturiko urgentzia: jakintza modu horrek zer eduki dakarren bere baitan. Eta eduki horiek nola transmiti daitezkeen (posible balitz) ohiko lengoaia edo hizkuntzetara, hain zuzen hiztunentzat ulergarria izan dadin. Testuinguru horretan une oro ohartzen gara nola arteari «eta» gaineratzen (gehitzen) zaion lotura edo «lotezle» kopulatiboa, beste diziplina batzuen pentzuan kokatzen duena nola edo hala. Eta beste jakintza-eremu horiek eusten dieten printzipioen, helburuen, metodologien eta edukien esanetara ez ezik, haien espiritua ere neurri batean bereganatzen duen putzu sakona bilaka daiteke artea. Alabaina, diziplinartekotasunaren aldarrikapenarekin ere, beste jakintza-arlo horiek ia inoiz ez daramate «eta» loturaren gibelean «artea» hitza. Haatik, arteak beti islatzen du aurreikuspenetatik at legokeen alderdi arbitrarioa, sorkuntza-prozesu ororen funtsean dagoena eta ekidinezina dena. Izan ere, berrikuntzako helburuekin praktikatzen diren ikerketetan arteak oraindik orain askatasun erlatibo handiagoa izan dezake ebaluazio eta onarpenezko mugetan aurrera egiteko, nahiz eta kapitalismo liberal gaurkotuaren erraietan teknologia zientifikoaren baitako berrikuntza eta «kalitatea» produkzio moduen espresiorik gorena suertatu (Guadalupe Echevarría, 2011). Zentzu zabalagoan bada ere, Michel Menger soziologoak (2002) itauntzen du zein puntutaraino sorkuntza-lana ohiko lan bat den, haren prozesuak eta antolakuntza forma sozioekonomikoak beste produkzio modu batzuetan transformagarriak direnetz. Edota, agian garrantzizkoagoa dena, ez litzateke artea kuantifikagarria den edozertatik hain urrun geldituz, ohiko lanaren definizioez edo ideiez gaindi legokeena nonbait, plano ulerkor arruntari beharbada atzekoz aurrera buelta ematen diona? Agian egia izango litzateke artegilearen lanak, hau da, artelanean gorpuztea duenak, eta bere baitako sorkuntza zein berrikuntzak ezer gutxi izan dezaketela gainontzeko ekoizpenarekin parekatzeko adina. Baina gaur egun irristatzen den arte-berrikuntzako figurak ez luke pisu espezifiko gutxiagorik izango, hain zuzen ere jakintzaren garapenaren teorien bitartekaritzaz, produkzio-marko anitzetan eragiten duena. Zeren eta artistak, kosta ahala kosta, zientzialari sortzaile eta teknikoak bezalaxe (ingeniariak, etab.), talde edo «klase» kreatzaile horren erdigune gogorrean kokatzeko joeraren aldeko apustua egin du gizarteak. Sinboloen manipulazioan trebatuak, lan-mundu oso kualifikatuaren transformazioan zeresana izango lukete, kutsatze «metaforikoz» bada ere. Artea egitearen balioak beste ekoizpen-jarduera batzuei gaineratzen zaizkie etengabe, arte plastikoen mundua sektore ekonomikoki aktiboa eta adierazgarria bilakatuz fikziozko ekonomia postmoderno eta kapitalista berantiarretan. Arteak, modu epidermikoan, egundoko balioa eransten die jakintza eraberrituaren baitako hiru baldintzei: berrikuntza, lasaitasunik gabeko eboluzio edo garapena, eta akzioan konpontzen diren arazoen jakintza efektiboa lortzeko prestutasuna (hirurak jarrera txit positibista eta baikorrak). Ekonomia mistoetan, gainera, «argitasuna» nolabait desitxuratuta edo desagertuz doalarik, arte garaikideak ere bere burua birdefinitzeko duen premia gorria delaeta, bere baitako hiru angeluetan eragina du: arte-ekoizpena, arte-hezkuntza eta arte-ikerketa. Era horretako produkzioan eta proiektuetan oinarrituriko berrikuntza eta garapenak aktibitatea hartzen du zeinu nagusi, eta modelo gisa ikertzaileak goraipatu baldin badituzte, horien artean begirune bereziz artistak; antolakuntza modu estimatuenak sare informaletan egituratzen direnak izan daitezkeenean, oro har (Boltansky eta Chiapello, 1999). Badirudi paradigma horiek ez dutela erantzunik. Artearen erantzukizunak, ostera, artistaren obra plastikoak erakusketa baterako paradaren beta duenean hobesten du bere konpromisoa (plastikoa eta estetikoa, materialtasunezko praxitik eratorria). Hala ere, arte-erakusketa inoiz ez da kontsideratua izaten ikertzaile zientifiko edo humanistikoaren testu bidezko argitalpen zein esperientzia propioaren1 adinakoa, ortodoxia akademikoaren betaurrekoez batik bat. Unibertsitate-sisteman bertan erakusketek ez dutela beste produktu akademikoek adina garrantzi argi eta garbi atzeman genezake merituzko baremoetan ez eze agentziek irakasleriarengan praktikatzen dituzten ebaluaziosorta oparoan ere. Hortaz, txit zaila izaten da curriculum-mailako ekibalentziak finkatzea fundamentuzko base-harri linguistikorik baga (edota horietatik salbu), goihezkuntzako eta ikerkuntzako sisteman adaptazio txarra duen modeloa delako. Horren aitzakiaz, arte plastikoen sabelean jarduten duen artista ikertzailetzat hartzea artearen ulermena gizartera helarazteko beste era problematiko bat baino ez litzateke izango (Dieter Lesage, 2011). Nahiz eta, bere horretan, arte-ikerketa kuantifikatzeko arazo larriak ditugun, ezen iruditu al zaigu «egia» subjektiboak baino <sup>1.</sup> Landa-lana adibidez, artistaren tailerreko lanarekin konparatzeak arazoak izango lituzke. ez direla existitzen, berau sano singularra izaki. Edozelan ere, apika kuantifikagarria bilaka daiteke, kategoria horretatik espero duguna eta horrekin batera zientziaren beraren domeinuak aldatzen baditugu (Latour eta Lépinay, 2008; Gabriel Tarde gogoan dutela, 1902). Zurrunbilo horretan zenbaitek egiazkotzat hartzen dute ohiko ikerketa-metodologia (adibidez, giza eta gizarte-zientzietakoa) ez bezalakoa dela arte-arloko ikerkuntzak duen informazioa biltzeko eta interpretatzeko modua ere. Artearen ikerketak ez die hainbeste erantzuten munduaren aurrean garbiro erakutsi beharreko arrazoiketa konkretu baten sineskortasun-lekukotza edo froga argigarriei. Beste «ikerkuntza» artistikoago hau inpultsoen araberakoa gehiagotan ageri daiteke, sarritan obsesiboa, zoramenezkoa edota «iluminatua» eta hamaika aldiz gehiagotan leherketagatik bukatzen da ondorio emankorren lorpenagatik baino. Horrek guztiak eragiten du ikerketa artistikoa efikazia urrikoa izatea, ez-linealtasunez eskainia eta ondorioen lotsati samarra. Izatez, ikerkuntza «zientifiko»ak ez luke pasio eskasagorik izango, baina ez litzateke artistikoa bezain oldargarria. Desberdintasunak existitzen dira, beraz, eta ezeztatu ordez aditasunez miatu beharko lirateke (Dora García, 2011). # **4.1. Arte-hezkuntzan eta ikerketan unibertsitate-sistemaren balioa eta bilakaera kolokan izatearen zergatiak. Uste zuzenak ala okerrak?** Hortaz «gurean» ere, hirugarren atal honen hasieran kakotxekin idatzi dugunez, erruz galdetzen diogu geure buruari zergatik edo zenbateraino prest gauden mimetikoki existitzen diren modelo berdinak behin eta berriro errepikatzeko. Doktoregoa bezalako modeloak, bai zientifiko bai humanistikoetatik erakarrita ere pieza herdoilduen gisan funtzionatzen dutenak, nahi baino gehiagotan. Artean oso maiz aplikatzen den giza zientzien metodoa, adibidez, artearen historiari atxikia izaten da, artearen praktika zuzenean edo praxi estetiko plastikoan euskarritu beharrean. Iparra galduta edo, han hor-hemenka izan dugun urte mordoko sufrikarioak pentsamendu horietara bultzatu gaitu duda barik. Horren lekukotza nabarmena aurkitzen dugu doktorego-tesien lehenengo kapitulu metodologikoetan topatzen ditugun ezein motatako teorietan, halako zenbait beste jakintza-arloen tradizioan identifikagarriak: filosofia, historia, soziologia, antropologia, hezkuntza, psikologia eta abar. Arte plastikoen zentzu eta asmo estetikoen argitan taxuturiko teoria eta hipotesiak askoz eskasagoak lirateke, duda izpirik gabe, berauek gainera gure jakintza-arlo propioaren taupadaz oso kasu bakunetan hornituak; eta azken finean eztabaidatuenak izaten direnak. Ezen artearen logikan paradigma zein axioma guztiak ere lirateke salbuespen barik diskutigarriak. Horretaz gain, eta «geure» lurraldetxo geografiko txikian nola gabiltzan komentatzera iragan aurretik, kontu egin beharko genuke ingurune propiotik orokorragorako jauzian, dagoeneko 2003an Boloniako taldeak Berlinen eginiko bileran, hain zuzen goi-irakaskuntza sistemako doktoregoa tratatu zutenean, berau Europako hezkuntza-politiken erdigunean jarri zutela unibertsitate-sistemaren eraldapenean. Boloniak unibertsitate-sistema horretako hirugarren zikloari eman zion bultzadak arteetako doktoregoan ere eragina izango zuen. Batzuek deitzen dioten Boloniako kapitalismo «akademikoa» (Richard Münch, 2009), aurretik Europan nonahi solte zebilen «feudalismo» akademikoa baino hobea izan zitekeen, baina halere promozionatzen dituen kultura arteko diskurtsoen eta mugikortasunaren aurrean Boloniako itunetatik abiarazitako plangintzak kapitalismo gaurkotuaren beharrizanak asetzeko prestuak zirela alde batetik eta bestetik heldu zaigu, benetako beharrizan zientifiko eta akademikoen aurka zenbaitetan. Akabuan, geroz eta sare akademiko gehiagok osatzen duten inperio antzekoa irudikatuko luke gaur egungo panorama akademikoan. Saltsa-anabasa horretan eta «gurean» gaur egun erabat finkatua daukagun arren, hogeita hamar urte luzeko tradizioz, oraindino jende askok ez dio beharrizan sozioekonomiko ezta akademikorik ikusten arteko doktoregoari, berorrek hartu beharko lukeen forman eztabaida sutsuenak piztuz. Ildo horretan, arteetako doktoregoak baldintza eta jomuga estetiko artistikoak izan ditzan esfortzu eta ahalegin bereziak egin dituzte zenbaitek —artista bere horretan «ikertzaile» gisa kontsideratuz—, ohiko egitura akademiko «soilekin» konformatu beharrekoan (Dieter Lesage, 2011). Hortaz, arteetako doktoregoak aukera aparta eskaintzen du eta ongietorria izango litzateke goi-eskola eta unibertsitateetan gogoeta-espazio autonomoak berrezartzeko, ez bakarrik haien ideiak merkatuko produktu bihurturik enpresa pribatuen bidez komertzializatzeko gai diren ikertzaile-zientzialarien presentzia bermatzeko. Hala balitz, arteetako doktoregoak hezkuntzako erakundeetan legokeen autonomiazko espazioa berpiztuko luke, mehatxatua aurkitzen dena izanda. Horrek ere printzipioz «produktiboa» ez den artistari behar duen denbora ekarriko lioke forma «berritzaile»en bidez produktiboa izateko, denborazko hodeiertz zabalean. Izan ere, mentalitaterik «akademikoenak» ere arte-hezkuntzaren berezko espezialtasuna errespetatzearekin neurriren batean bat etorriko ziren, artistek beren esparruko esperientzia berezkoarekin doktoregoa antolatzeko zeukaten eskubidearekin, baina gehientxoenek emaitza gisa ohiko testu idatzien halabeharrezkotasuna mahaigaineratu zuten. Derrigor ohiko molde horiek errespetatu beharrak artearen aspektu intrintsekoek idatzietara itzulpena izango zutela ziurtatzen zuen, ez baitzeukaten batere seguru arte plastikoek zentzu konplexuan haien medioan jarduteko izan dezaketen trebeziaz eta eskubideaz. Konfiantza falta horrek zenbaitetan egoera arras korapilatsuago bat jartzen digu begien aurrean: doktoretesiak baloratzeko tribunalek batez ere testu idatzia irakurtzen dute eta berau oinarri duen obra plastikoa ilustrazio «dekoratibo» gisa ulertua izateko arriskuan gelditzen zaigu. Ohitura akademikoek agintzen dutenez, batez ere idatziak dauden erreferentzia-iturri bibliografikoak, teorikoak zein metodologiakoak argitu behar dira ezinbestean, ez soilik tesiak eta lan akademikoak aurkeztean, baita era honetako artikuluak eta lanak garatzeko/plazaratzeko unean ere. Horren aurrean aditu askok uste zuen aurrerantzean egikera akademiko petoko testu batek exijitzen duenaz aparte, irakurtzeko eta interpretatzeko forma berritzaileak eskuratu beharko lituzketela epaimahaiek eta abarrekoek. Horrek ez du esan nahi, ikerketa-lana aurkezten duen artistak nahita ezin duenik, bere lanaren edo ikergaiaren interesen arabera, ohikoak diren formatu testualak erabili, baina betiere aukeran izan beharko litzateke aurkezpen modu bestelakoekin eta anizkoitzekin, zergatik ez «testu» artistikoa edo ez-akademikoa. Hala balitz ere, konformismo «burokratiko»en burutapenak argudiatuz askorentzat arte-ekoizpena bera ezin daiteke defendatu edota egokiro ebaluatu testu formaren bat existitzen ez bada, akademikoa izan ala ez. Dieter Lesageren esanetan (2011), beraz, arte-alorreko ikerkuntzaren kontzeptuak ezer gutxi izango luke komunean arte plastikoak zientzien egituretara egokitzearen asmoarekin, berauek metodologikoagoak ala diskurtsiboak izan. Autore horrek proposatzen duen testu-kontzeptua ez da testu grafikoen menpekoa, ezta ohiko diskurtsoaren menpekoa ere (esfera semantikoaren, sinboliko eta errepresentaziozkoaren baitakoa, ideial edo ideologikoa). «Testu» deituriko horrek errealitatearen angelu eta perspektiba oro bere gain hartzen baitu, esperientzia interpretatzaileen eraginpean. Eragiketa horien barnean leudeke, zentzu horretan, artistei eskatzen zaizkien «memoria» erako dossierrak eta txostenak ere (berriki darabilgun «portafolio» hitza lekuko). Txosten horiek izatez artelanen dokumentaziozko irudiak izaten dira normalean, estruktura testuala, ikusmenezkoa bada ere, mantentzen dutenak. Baina ez dira inoiz artelanak izango, baizik eta haien irudizko forma «testualak» (hori are eta nabariagoa gertatzen da eskulturaren hiru dimentsioko izaerarekin). Horrekin adierazten dugu errepresentaziozko dokumentazioa diren heinean, direlako artelan horietaz «hitz egiten» duela, baina haien materialtasunezko presentzia zailtasunez atzemangarria dela, testu izatearen kalifikazioa baitute. Alde horretatik bederen ulergaitza suertatzen da «portafolio» horiek, nolabaiteko «testuak» izanik, oraindik ere eranskin gisako beste ohiko testu batzuekin lagundu behar izatea. Hausnarketa hauek guztiek arteetako doktoregotesietan sano eragiten dute; inoiz ez baita nahikoa, inoiz ez baitu zilegitasun osoa. ### **4.2. Jakintza-arloko ikerkuntza petoa posible ote da Arte Ederretan?** Derridarentzat adibidez, filosofo gisa, ezinezkoa zen filosofiako testu on bat idaztea lehen mailako oinarrizko itaun basikoa planteatu baga: zer da idaztea? Doktore-tesi bat idazteko proiektuak idazketaren aferarekin lehia intelektual gogorra ekarriko zion, aurrerantzean, Derridari berari ere (Dieter Lesage, 2011). Derridaren doktoregoa, hortaz, testuzko «osagarririk» gabeko «portafolio» filosofiko baten antzekoa izan omen zen. Derridarentzat filosofiako doktorego batek ezin zuen inolaz ere onartu idazmenaz jaurtikiriko pentsamendu oinarrizko batek nola idatzia zegoen islatu behar ez izatea (metahizkuntzaren barnean buru-belarri murgildua). Testutik kanpo ezer ez dagoela esateak ez du adierazi nahi kanpoko mundurik ez dela existitzen, baizik eta kanpo-mundu horiek bere horretan testualak direla (testuz interpretagarriak). Ez da hainbestean testua dena dela, dena testua dela baino. Horrela ulertzen baita arte plastikoen delako Bolonia egiturako «portafolioa» testua ere badela izan ordez, testua bera dela. Hitz-joko arras korapilatsu horrek gauza garrantzizko bat baino ez digu adimenera ekartzen; Derridak seguruenik filosofiako doktore-tesi peto-petoa burutu zuela, eta ez arazorik gabe. Abiada bizian beste galdera gertuago bat induzitzen digu horrek, alegia, Arte Ederretan adibidez zein puntutaraino doktore-tesiak jakintza-arlokoak (ez) diren, zuzenean esanda. Ezen ahoan darabilgun argumentuarekin kasurik puntakoenean arte plastikoen alorreko doktorego-tesi batek ez luke testu idatzirik beharko, behintzat delako tesi erako ikerketa benetan artistikoa balitz, bere praxiaren eskarmentuari soka tinkoz kateatua eta bere materialtasunean artikulatua. Baina kasu horretan ere, zer gertatzen da adibidez filosofoek barra-barra darabiltzaten «beste» ikerketa-gaiekin? (filosofiaren historia, zientziaren filosofia, etab.). Ez ote dira zilegi, artean ere, «beste» ikergai historikoago, sozialago zein antropologikoago horiek? Derrida gogoan, «testu» zabalduaren kontzeptuak «irakurketa» zabalagoaren edo anplifikatuaren nozioa dakar hertsiki erlazionatua, eta, noski, idazketaren kontzepzio irekiagoa (gogora dezagun, eskultura postmodernoaren esparruan, artikulu honen hasieran Rosalind Krauss arte-historiagile eta kritikariak esaten ziguna). Bere izateko era propioan «inskribaturiko» zerbaiti izaera bera ematen diona, literala izan edo ez, «idazketa» piktorikoa, eskultorikoa edota musikala delarik ere, aipatu kontzeptuaren zabalkuntzaren eredugarria litzateke. Irakurtzea, aldiz, irakurketa adierazkorra bada (sentiberatasunez eta emozioz gertatua), ez datza zeinu batzuen kodigoen deskribapenean. Irakurketa horrek argi izan beharko du inoiz ez dela posible izango adiera guzti-guztiak xurgatzea. Balizko «beldurrak», hortaz, esplikazio horrek duen zulo sakonaren asimilatze-ezintasunean leudeke (Dieter Lesage, 2011). Aurrera egin behar dugu, aitzitik, beldur horiekin bada ere, «gurean» behintzat kontu eginez artelana seguruenik ez dagoela esanahiez eta adieraz betea, baizik eta egitura horren hondoan dagoen «zulo» beltz sakona erreparatzean datzala artelanaren kontenplazioaren funtsa. Ikerketa mota «desberdin» hauek elkarrekin banatzen edo konpartitzen dutena eta komunean dutena pentsatzeko denboraren beharrizana, eta, kakotx artean, «alferrik» gastatzekoa barik fundamentuz erabiltzeko denbora-tartea litzateke. Baina noski, usteak erdia ustel direnez, arte-hezkuntza eraberrituaren erraietan, halaber, denbora da falta zaiguna eta beti eskasiaz ukan duguna. Honaino «gurean» hitzarekin mendebaldar testuingurua eta batik bat Europako giroaren gorabehera batzuk izan ditugu mintzagai. Eskalaz hurbilduz Euskal Herriko eta konkretuki Hegoaldeko Euskal Herria izenda dezakegun honetan, goi-mailako arte-hezkuntza eta ikerkuntzarako beta eskaintzen duen erakundea Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Leioako (Bizkaian) unibertsitate-campuseko Arte Ederren Fakultatea da. Bilboko Arte Ederren Goi Eskola EHUko Fakultate bihurtu zen momentutik (1970eko hamarkadako azken urteetan) arte-ikerkuntza akademikoaren aukera eta beharrizana igarriz joan zen baina kostata. Lehenengo eta behin noraezean, irakasleek ere beren titulu zaharrak unibertsitateko lizentzia mailakoetara baliokidetu behar izan zituzten lehenengo. Bakoitzaren esfortzuaz aparte, 80ko hamarkada iraganda hurrengo 90eko hamarraldiaren hasieran jarriko ziren martxan, orokorki, doktoratu aurreko unibertsitate-programak. Hamarkada horren amaierako erreformak unibertsitatezikloak indartu eta doktorego-ikasketak sendoago arautu zituen, erdibideko titulua eskainiz (Ikasketa Aurreratuen Diploma, 3. ziklokoa). Alabaina, ikasleriaren erakarpena doktoregoko ikastaroetara zabalagoa izan bazen ere (irakasle konkretu batzuen apustua txalogarria izan zen), ikerketa-aldian sartzerakoan dispertsioa eta alde batera uztea izaten ziren nagusi. Horretan laguntzen zuen, beharbada, Arte Ederretan modu oso eskasean izan direla ikerketa-ildo finkatuak, eta are ezagutza eskasagoa zegoela erakunde publiko eta pribatuek eskainitako ikerketa-beken edota poltsen inguruan. Panorama horretan Arte Ederretan inskribaturiko eta bukaturiko doktorego-tesien urritasun erlatiboa (edota haren uztea) ulergarria zen2 . Oraintsu onartu izan dira (2013-2015 hirurtekoan) Eusko Jaurlaritzak eta EHUk errekonozitu <sup>2.</sup> Baieztapen honen fidagarritasunak datu kuantifikagarriak beharko lituzke. Hori ez da izan, hain zuzen, testu eta gogoeta honen helburua. Hurbileko datuez bagabiltza, hiruhilekoan behin edo EHUk bertako fakultate eta unibertsitate-eskoletan irakurritako doktorego-tesiei dagokien informazio laburtua kaleratzen du eta, bertan, Giza Zientzien sailekoak (Humanitateak) Gizarte Zientzien parekoak izaten dira gutxi gorabehera, eta Zientzia Teknologikoetan zein Bizitzako Zientzietan (Natur Zientziak eta Osasuna) baino urriagoak. Giza Zientzien barnean Artearen Historiakoek eta Arte Ederretakoek presentzia nabaria izan dute azkenaldian. Konparaketak, hala ere, beste erakunde eta ingurumari geografikoekin egin beharko lirateke. eta finantzaturiko Fakultateko lehen bi ikerketa-taldeak, eta horrek ikerketa-ildo batzuen ezagupen handiagoa eragin badu ere, atxikimenduak ur-tanten antzekoak izan ohi dira oraindino. Egoera berrian Boloniako paperak sano aztoratu gaitu eta lehengo biurteko doktorego-programak graduen osteko ikerketako master ofizial bilakatu dira. Fakultateak urte beteko ikerketa- eta sorkuntza-masterra eskaintzen du (INCREA) —gaur egun badira bereziagoak diren hiruzpalau ere<sup>3</sup> — eta horren ondoren (titulua eskuratuz), Master eta Doktorego Eskolako programetan eta funtzionamenduan erortzen dira ikasleak. Behin horra helduta 3-5 urteko epean ikerketa aurrera eraman behar dute doktorego-tesia aurkeztu eta defendatu arte. Prozesu horretan ohartzen dira Arte Ederren Fakultateko ikasle asko beren urteroko txosten eta memorietan baloratuko zaizkien merezimenduez: ikerketako ekarpen «zientifikoak»; artikuluak, liburukapituluak, kongresu, jardunaldi eta abarretan egindako aurkezpenak, lorturiko beka eta sariak (batez ere ikerkuntzari bideratuak), ikasketa osagarriak, ikastaroak, etab. Arte plastikoetako sorkuntza-ikerkuntzari lotutako erakusketek, adibidez, eragin askoz urriagoa dute helburu anitzeko baremoetan (beka-eskakizunak, irakasle-plazak…)4 . 2016. urtearen hasikeran bizitza akademikoan tokatu zaigun momentu konkretuan hainbat tesi aurkeztu izan dira Arte Ederretan ere. Beste zenbaitek plangintza berrietara egokitzea erabaki du eta hemendik aurrerakoak ere egitura horri moldatuko zaizkio. Bien bitartean, ikerketa-gaien aukeraketa, beti legez, normalean ikaslearen partetik proposatzen da eta orain lehenago baino arazo gehiago ditugu «gurean» metodologia berriekin eta modu berrietara egokitzeko gaituak dauden irakasleak bilatzeko (ikerketa-merezimenduak edota Master eta Doktorego Eskolan parte hartzeko dauden baldintzen eraginez). Goiko paragrafo batzuetan adierazi dugunari jarraituz, bestelako jakintza-arlo/diziplina batzuen usaina darien metodologiak prestatuta hartzen eta erabiltzen ditugu (ez diegu, printzipioz, zilegitasunik kenduko), arte plastikoetan propioak diren ikerketa moduak eta metodoak oraindik ere asmatu ezinik gabiltzan XXI. mendean, batik bat nazioarteko «paisaia» gordinak «gurean» ere gertukoak ditugunean. ### **5. Akabuko lerroetan pausatu zaizkigun hausnarketa-ondorioez** Polis edo hiri grekoetan peripatetikoen eskola sortu zen, Aristotelesen jarraitzaileek, pasealekuak beraien eskolentzako espazio aproposak bilakatu zituztenean. Aristotelesen eskolak txangoa erabiltzen zuen gogoeta eta aprendizaia sustatzeko medio edo bitarteko gisa. Joseba Agirreazkuenaga (2007: 27) Hastapenean aipatu dugun Rosalind Krauss arte-historiagile eta kritikari adituak XX. mendeko hirugarren herenean arteak jasan zuen postmodernitatearen bidean barrena eskulturak bere agertoki zabalean/irekian zeuzkan kategoria eta kontzeptuak <sup>3</sup>. Artea eta Teknologia Sailak eskainitako masterra, Eskultura Sailaren Zeramika masterra, Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko masterra, moda-diseinuaren masterra. <sup>4</sup>. Esan beharrik ez, ikasle askok doktoregoaz gain aktibitate sortzaile plastikoa dutela, eta eremu horretako aukerak ez dituztela galtzen: arte-sorkuntzarako diru-poltsak, lehiaketak, etab. zuhaitz-tankerako abarrekin definitu zizkigun. Logikoa gerta dakigukeenez unean uneko halako abagune batzuetatik aurrera zailagoa egin zitzaigun artearen eta jakintza-esparruan leudekeen nozioen definizioa. Arte (eskultura) publikoaren esanahiak ere presentzia izugarria bereganatuko zuen aspaldiko «Akademia»ren etimologiatik at: Atenaseko Akropoliaren inguruan (edo handik gertu) Platonek irakasteko erabiltzen zuen toki-leku publikoa. Klabea orduan ere «irakastea» omen zen eta halaxe egingo zuen Aristotelesek ere atal honen hasierara ekarri dugun aipuan. Izan ere «paseoa» eta «txangoa» aitzindari batzuen metodoak izanik ere, ez zituzten ahaztuko beste korronte garaikide batzuek; hortxe daukagu Situazionismoak artean eta hirian egin zuen esfortzua XX. mendearen erdi-erdian, agian ikasketa eta ikerketa modu ez-ortodoxo gisa. Urteen joan etorrian, garai iragankorren poderioz eta muga-puntuetatik harago, Bolonia osteko egoeran mugikortasuna saritzearen intentzioz, itunok hezkuntzan nazioarteko harremanak areagotzeko tresna gisa ere aurkeztu ziren, kultura anizkoiztasunaren (paregabeko) parada aprobetxatuz. Unibertsitate-sisteman baliokidetutako tituluak ezartzeko orduan, unibertsitateko lehen eta bigarren zikloen definiziorako «gradu» eta «master» izenburuak hobetsi ziren Europa osoan, eta ondorengo hirugarren zikloko doktoregoak, batez ere Ipar Ameriketako Estatu Batuetako «nomenklaturei» keinua luzatuz (urte haietako Lisboako estrategiak, izatez, bere lehiakide amerikarra imitatu nahi baitzuen). Ikusi dugu artelanaren meritua ez datzala hainbestean bere adieretan; horiek gainjarriak, faltsuak eta konbikzio-gabezia darienak izan daitezke, hain zuzen esanahi handinahi horiei men egiten dietenean. Ez baita aproposa kontalariaren esanak begi zabalez sinestea, baizik eta delako kontuaren esentzia arretaz eta txukun jasotzea. Ekarpen teorikoetan dautzan interpretazioak, hortaz, txit eztabaidagarriak dira, zeren artelanetik elementu solteak aska ditzakegulako ilusioa sorrarazten baitigute, eta hori artearen osotasunaren kontra doa (Sontag, 1964 eta 1965). Artea objektu erabilgarri bilakatzen du, kategoriez ordena daitekeen eskema mentalean sintetizatuz edota laburbilduz. Interpretazioak, alabaina, ez du beti azken hitza, egungo artearen emaitza batzuk interpretazio horietatik ihesean doazen deabruak eramandako arimak balira bezala. Eta hemen gauza oso kurioso bat gertatzen dela ohartarazten zigun Sontag delakoak 1960ko hamarkadan, «gurean» ere erabateko gaurkotasuna duena: interpretazioa ekiditeko parodia izatera hel daiteke, edo abstraktu bilakatuko da, edota maiz dekoraziozkoa suerta daiteke, edo modurik sinpleenean ez-artean geldi gaitezke. Neurri batean irrigarria izanik ere, batzuetan gerta daiteke arte-obraren sena bere egilearen asmo interpretagarrien gainetik nabarmentzea, egoerarik surrealistenetan oso ongi jakin gabe mantentzen garelarik zein motatako arte-komentarioak, azterketak, ikerketak, eta barrurago zein motatako arte-hezkuntza zilegi den egunotan. Zer-nolakoa izango litzatekeen bere espazioa xurgatzen ez duen arte-kritika. Agian artearen esferan gertatzen dena «nolakoa» den erakustea, edota zer demontre «den» delako «izatea», «adierazten» duenaren interpretazio antzuetan erori baga. Artean, gure iritziz, uste dugu defenda genezakeela kontzeptuzkoa dena egikera plastikotik jaio izan dela; betiere plastika konkretu batekin erlazioan. Edonola ere, eragiketa plastiko/estetiko horiek kontzeptuzko pentsamenduan itzuliak direlarik, baina ez alderantzizko noranzkoan. Hori horrela baldin bada eta aipagai izan ditugun eztabaidak bitarteko, itauntzea genuke ea zein puntutaraino artearen ikerketa, ohiko tesi batera zuzendu behar al den derrigor. Izan ere, ohiko baldintzak betetzen dituzten ikerketak doktorego-tesietan amaitzen dira (ikerketa-proiektu bereziez gain edota jadanik doktoratu ondokoak direnak), bai zientzietan baita humanitateetan ere. Baina arte-ikerkuntzak, ohikoa ez baldin bada eta ohiko parametro akademikoak zorrotz betetzen ez baditu, doktorego-tesi batean bukatu behar al du nahi ala nahi ez? Berriro ere erretorikoa izan daitekeen galderak ez dizkigu tokian tokiko eta unean uneko beharrizanak asebetetzen, baina paradigma akademikoetan onarturiko beste axioma-antzeko baten aurrean jartzen gaitu. Unibertsitate-sisteman ikerketen fruituemaitzetatik abiatzen da edota beharko luke maila desberdinetako goi-hezkuntzak5 . Baldintza konkretuetan praxia, arte-tailerreko sorkuntza-praktika ikerkuntza ezohikoa kontsidera badaiteke, ikerketatik datorren irakaskuntzaren funtsa ez al da Arte Ederretan espresuki nabaritzen? Eta hala balitz, eskolak emateko oraindik gogo gehiago legoke Arte Ederretan? Azkenez eta bukatzearren, gure garaiotako kultura gehiegikeriaren kultura izaki, batez ere gehiegizko irudi-prezipitazioarena, kontrakotasuna dirudien arren horrek eragiten digu gure esperientzia sentsorialaren nolabaiteko kamustasuna, batik bat irudiak interpretatzeko demasiaren aldetik. Bizi dugun ikono-esferaren baldintzek gure zentzumenezko gaitasunak (edo behintzat ikusgarrienak direnak) kolapsoan jartzearen arazoaz eta arriskuaz mesfidati, irudietan interpretagarria eta ez-kodifikagarria den artea egitea posible den ala ez den galdetzea zalapartatsua bezain kontzientzia-asaldatzailea izan daiteke. Beraz, arte-hezkuntzaren angelu formal zein informaletatik eta era zuzenean artearen ikerkuntzatik galdegin beharko genuke, erantzun posibleak beti erretorikoak baino, behinola hipotetikoak ere izan daitezkeela onartuko bagenu. Hala balitz, eta ikerketaren edota heziketaren bide alternatiboagoetatik jo beharko bagenu ere, modelo eta metodologia akademikoek menpean dituzten espazioak berraztertzeko aukera legoke. ### **Erabilitako erreferentzia bibliografikoak** Agirreazkuenaga Zigorraga, J. (2007): *Bilbao Ría 2000*, 16, 2007ko abendua, 27. Arnheim, R. (1962): *Arte y percepción visual*, E.U.D.B.A., Alianza, Buenos Aires. Boltansky, L. eta Chiapello, E. (1999): *Le nouvel estrit du capitalisme*, Gallimard, Paris. Brea, J. L. (1996): «Evoluciones de la escultura en los años 80 y 90», in: *Arte. Proyectos e ideas*, Universidad Politécnica de Valencia. Vicerrectorado de Cultura, Valentzia. <sup>5</sup>. Jarraian proposaturiko galderen logikak irakaskuntza eta ikerketaren arteko desfaseetara garamatza. Artikuluaren gakoa hau ez izan arren, ezaguna da unibertsitate-esparruko ekoizpenaren etekinak ebaluatzeko eta balioztatzeko orduan hiru pilare daudela: ikerkuntza, irakaskuntza eta kudeaketa akademikoa. Lehenengoak eskuratzen du baliorik gehien (% 50 ingurukoa), bigarrenak ondoren (%30-35 inguru) eta hirugarrenak gainontzekoa. Abilezia horretan geure burua finkatu beharrean aurkitzen gara eta maiz aurrera eramaten diren ikerketek itzulpen erreal eskasa dute edota askoz beranduago nozitzen dira unibertsitate-irakaskuntzan. - Echevarría, G. (2011): «There is plenty of room at the bottom», in Zenbait autore (2011), *En torno a la investigación artística. Pensar y enseñar arte: entre la práctica y la especulación teórica*, Museu d´Art Contemporani de Barcelona (MACBA), Universitat Autònoma de Barcelona, Bellaterra, Bartzelona, 45-58. - Ferrer, C. (2015): *Eskultura, arkitektura eta hiri-paisaia*, ikasgaiko Dossier erako Memoriatxostena, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Arte Ederren Fakultatea, Eskultura Saila (argitaragabea), 4-5. - García, D. (2011): «Más mística que recionalista, alcanza verdades que la lógica no puede alcanzar», in Zenbait autore (2011), *En torno a la investigación artística. Pensar y enseñar arte: entre la práctica y la especulación teórica*, Museu d´Art Contemporani de Barcelona (MACBA), Universitat Autònoma de Barcelona, Bellaterra (Cerdanyola del Vallès), Bartzelona, 56-66. - Krauss, R. (1996): «La escultura en el campo expandido», in Zenbait autore (1985), *La originalidad de la vanguardia y otros mitos modernos*, Alianza Forma, Madril. Jatorizkoa (1985): *The originality of the avant-garde and other modernist myths*, Mit Press, Cambridge. Baita: Foster, H. (1985) *La posmodernidad*, Kairós, Batzelona. - Latour, B. eta Lépinay, V.A. (2008): *L´économie, science des intérêts passionnés. Introduction à l´anthropologie économique de Gabriel Tarde*, Éditions La Découverte, Paris (Tarde, Gabriel. *Psychologie économique*, 1902): - Lekerikabeaskoa Gaztañaga, A. (2015): *Encuentros y desencuentros entre los objetos provenientes de la escultura y del diseño en los espacios limítrofes y territorios híbridos* (doktorego-tesia), Eskultura Saila, Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bilbo (argitaratzeke): - Lesage, D. (2011): «Portafolio y suplemento», in Zenbait autore (2011), *En torno a la investigación artística. Pensar y enseñar arte: entre la práctica y la especulación teórica*, Museu d´Art Contemporani de Barcelona (MACBA), Universitat Autònoma de Barcelona, Bellaterra (Cerdanyola del Vallès), Bartzelona, 67-85. - Menger, P. M. (2002): *Portrait de l´artiste en travailleur, métamorphoses du capitalisme,* Seuil, Paris. - Münch, R. (2009): *Globale Eliten, locale Autoritäten. Bildung und Wissenschaft unter dem Regime von PISA, McKinsey & Co*. Suhrkamp, Frankfurt. - Sadr Haghighian, N. (2011): «Deshacer lo investigado», in Zenbait autore (2011): *En torno a la investigación artística. Pensar y enseñar arte: entre la práctica y la especulación teórica*, Museu d´Art Contemporani de Bartzelona (MACBA), Universitat Autònoma de Barcelona, Bellaterra (Cerdanyola del Vallès), Bartzelona, 29-44. - Sontag, S. (d/g): «Contra la interpretación», in Sontag, S. (d/g), *Contra la interpretación*, Alfaguara, Madril, 25-39. orr. (jatorrizko testua: 1964): - Sontag, S. (d/g): «Sobre el estilo», in Sontag, S. (d/g), *Contra la interpretación*, Alfaguara, Madril, 40-67 (jatorrizko testua: 1965). - UPV/EHU. (2016): Euskal Herriko Unibertsitateko web orria (zenbait ikasketa-gida eta ikerketaren atala): www.ehu.eus/es/ (2016ko maiatzean eginiko bilaketak): - Verwoert, J. (2011): «Saber es sentir, también, tanto si queremos como si no. Sobre el hecho de presenciar lo que se siente y la economía de la transferencia», in Zenbait autore (2011), *En torno a la investigación artística. Pensar y enseñar arte: entre la práctica y la especulación teórica*, Museu d´Art Contemporani de Barcelona (MACBA), Universitat Autònoma de Barcelona, Bellaterra, Bartzelona, 13-28. # **Testu honetan itsatsitako irudien eta eskemen jatorria:** **1. irudia.** René Magritte margolari surrealistaren artelana, muntaia (Internet saretik). 1-6 **eskemak.** Amaia Lekerikabeaskoa (2015). *Encuentros y desencuentros entre los objetos provenientes de la escultura y del diseño en los espacios limítrofes y territorios híbridos* (doktorego-tesia), Eskultura Saila, Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bilbo (argitaratzeke), Bigarren Partea, II-77 / II-82. or.
aldizkariak.v1-3-351
{ "domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea", "id": "ikergazte_iv_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_1", "issue": null, "year": "2021", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iv" }
## IV. IKERGAZTE NAZIOARTEKO IKERKETA EUSKARAZ *Kongresuko artikulu-bilduma* GIZARTE ZIENTZIAK ETA ZUZENBIDEA 2021eko ekainaren 9, 10 eta 11 GASTEIZ, EUSKAL HERRIA ![](_page_0_Picture_5.jpeg) ![](_page_1_Picture_0.jpeg) (c) 2021 Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Mondragon Unibertsitatea (MU), Deustuko Unibertsitatea (UD), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), Eusko Jaurlaritza, Udalbiltza, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala laguntzaileak izan dira edizio honetan. (c) Egileak ## Editoreak: Olatz Arbelaitz, Ainhoa Latatu, Miren Josu Omaetxebarria, Blanca Urgell Artikuluak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude ISBNa: 978-84-8438-785-5 Lan osorako ISBNa: 978-84-8438-787-9 2. liburukia DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2021.02
aldizkariak.v1-6-170
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.33_ Zk.1 _2021_6", "issue": "Libk.33_ Zk.1 _2021_", "year": "2021", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
Esnaola Illarreta, Larraitz eta Barandiaran Arteaga, Alexander (2020) *Esperimentazioan sakonduz biziberritu.* Donostia. Xangorin Koop. Elk. Txikia. 162. or. ISBN: 978-84-120513-3-9 ## **Erreseina** MUko HUHEZI fakultateko irakasle eta ikertzaile Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaranek Hik Hasi egitasmoarekin argitaratutako liburua dugu honako hau. Jaiotzatik umeak berezkoa daukan esploratzeko jokabidea abiapuntu gisa harturik, Haur Hezkuntzan material manipulagarriak baliatuz esperimentazioan oinarritutako proposamenak sortzeko gako eta adibideek hezurmamitzen dute liburua. Egile biak Haur Hezkuntzaren munduarekiko lilurak elkartzen ditu, eta liburua elikatzeko beren ibilbide profesionalean eta pertsonalean eraikitako hainbat ezagutza iturri baliatzen dituzte. Alde batetik, lan honen markoa osatzeko honako hauek ekartzen dituzte: haurraren garapen osasuntsua eta ongizatea bermatzeko baldintza eta testuinguruen azterketek erakutsitakoak. Bigarrenik, prestakuntza eta aholkularitza prozesuetan identifikatu izan dituzten beharrak aintzat hartuz, irakasleei zuzendutako orientabide eta estrategia zehatzak eskaintzen dituzte. Eta azkenik, eremu pertsonalean nahiz eremu komunitarioan umeekin modu kontzientean arituz garatutako ezagutza praktikoa ekartzen dute; eta horretarako proposamen egingarriak aurkezten dituzte. Liburuaren lehengo lau kapituluek irakurlea esperimentazioaren marko orokorrean kokatzea dute helburu. Umeari, material manipulagarriekin arituz, bere bizitzarekin loturak egitea ahalbideratzen dioten esperimentazio esperientziak beste ikaskuntza guztien oinarri, akuilu eta lotune gisa definitzen dira. Garapenaren momentu goiztiarrenetan, umeak materialak manipulatuz hainbat bizipen izango ditu; aurrerago, beren bizitzarekin loturak egin, objektuak sinbolizatu eta jolas bihurtuko ditu. Garapenean aurrera egin ahala, esperientzien alderdi konkretua eta abstraktua, berezia eta orokorra, eta sinplea nahiz konplexua uztartu eta bizipenei hitzak jartzeko gai izatera iritsiko da. Finean, esperimentazioa haurrak berezkoa duen jokabidea garatzeko aukera gisa ulertzen da. Liburuan planteatzen den ikuskerak ezagutza irudikatzeko eta ezagutzarekin harremantzeko modu berriak aurkezten ditu, non esperientzia ireki, malgu, moldagarri eta anitzen bidez ikasleak bihurtzen diren beren ikaste prozesuaren protagonista nagusi. Lerroartean, tentsio gabeko testuinguru estimulagarriez eta horiek prestatu eta egikaritzeko, funtzio transmisibo eta kontrolatzaileari (etengabe zer eta nola egin, noiz hasi eta amaitu agintzen duen figurari) uko egiten dioten hezitzaile kontziente, kritiko eta hausnartzaileez hitz egiten da markoan. Egileek, enpatiazko jarrera batetatik abiatuta, begirada aldaketa honek irakasleengan eragin ditzakeen kezkak onartuz, sortu ohi diren galdegai nagusiei erantzun zehatzak emateko abagunea baliatzen dute. Ekarpen esanguratsuenen artean, irakaslearen rolaren definizio esplizitua aipa daiteke. Irakaslearen lana lau funtzio nagusietan ardaztuz irudikatzen dute: materialaren kudeaketa, espazioaren antolaketa, eskaintzaren aurkezpena eta prozesuaren jarraipena. Azken funtzio hori gauzatzeko, hots, behaketa eta dokumentazio lanerako, egileek propio sorturiko euskarri bat eskaintzen dute, beharren arabera erabili eta moldatu ahal izateko. Irakasleak kontuan hartzeko elementu nagusiak ere aurkezten dira: umeen garapen momentu eta ezaugarrietara proposamenak egokitzeko protagonistak ezagutzearen garrantzia, proposamenaren zergati eta zertarakoak aurretik definitu beharra, eta modu askean eta plazerrez jardun ahal izateko segurtasuna eskaintzen duten alderdi guztiak aintzat hartzearen inportantzia. Esperimentazioan sakontzeko premisa nagusiak aurkezteaz gain, esperimentazio esperientzien egingarritasunari toki eginaz, adibide baten bidez ume baten prozesuaren nondik norakoak azaltzen dituzte. Liburuko beste adibideetan ez bezala, umea ekintzan erretratatzen duten argazki ugari ageri dira, azalpen xehez lagunduta. Egingarritasuna sendotzen duten ideien artean, aipagarria da Heziberri 2020 plana aipatuz eta zehazki, abenduaren 22ko 237/2015 Dekretua ekarriz, Haur Hezkuntzarako araututako irakaskuntza jardunbidearen baitan ezartzen dituen ebaluazio eta lorpen emaitzei egiten zaien erreferentzia. Atal honetan egileek baieztatzen dute aipatutako adibidea eta liburuan agertzen diren antzeko beste esperimentazio proposamenak egokitzen direla lege maila duten arau juridikoetara; baieztapenaren inguruko argudioak ere ematen dituzte. Horraino iritsita, irakurleak marko pedagogikoaren gako nagusiak eskuratuak izango dituela esan daiteke. Liburuaren hurrengo kapituluetan arreta esperimentaziorako materialen izaeran jartzen da. Testuliburu eta fitxak alboratuz, eta esperimentazioari ekarpen egiten dioten material manipulagarrien gaineko begirada irauli asmoz, erabilgarri suerta daitezkeen materialak zerrendatzen dira. Naturan aurki daitezkeen materialetatik hasi eta eraldatutako materialetaraino, zerrenda ezberdinak aurkezten dira modu kategorizatu eta ordenatuan, adibide grafikoak erantsiz, modu horretara materialen mozkorraldia izan zitekeena apalduz. Atal horietan hizketarako gaiak materialak izan arren, aipagarria da eskaintzen direla umea eta materialak elkarreraginean jarri eta umeek erakuts ditzaketen joerak aurreikusteko pista batzuk. Umeen joerekiko jarrera irekia eskatzen zaie irakasleei, eta esan gabe doan arren, pentsa daiteke erreferentzia egiten zaiela, besteren artean, ikasleen garapen momentuari, erritmoari, ikasleak inguratzen dituen egunerokotasunari, bakoitzaren kultura propioari, interesei eta beharrei. Liburuaren bihotzean, bederatzigarren kapituluan, 365 esperimentazio proposamen aurkezten dira lau atal nagusitan banatuta. Proposamen bakoitzak bere erreferentziazko zenbakia eta izenburua dauka, eta guztiek egitura bera jarraitzen dute: ezkerreko aldean, umeari egiten zaion material eskaintzaren irudia, eta eskuineko aldean, umeak esperimentazioaren bidez egin ditzakeen aurkikuntzak eta gerta daitezkeen prozesuak era argian azalduta. Egitura bera jarraitzeaz gain, proposamen guztietan azalpenen oreka bilatzeko egin den ahalegina nabarmentzen da. Aditzaren moduari dagokionez, ahaleraren erabilera nagusitzen da testuetan, gertagarria den horri erreferentzia eginaz, aukerak zabalduz eta beti irakurlearen leihoburuak irekiz. Proposamenen izaerari dagokionez atentzioa ematen du nola material soilak aurkezten diren lehenengo, eta material ezberdinak gehituz, eskaintza berriak sortzen diren ondoren. Egileek proposamenak harilkatzeko egiten duten ariketak izan badu arrazoi pedagogikoa; izan ere, umeari material bat eskaini eta ezaguna zaionean beste bat eskainiz gero, aurkikuntza berriak egiteko aukerak biderkatzen zaizkio. Umeek beren buruaz eta ingurukoaz ideia eta hipotesi propioak izan ohi dituzte. Bizi dituzten esperientziei zentzua emanaz munduari buruzko teoriak eraikiz doaz. Eskaintzen zaizkien proposamenen araberakoak izango dira beren esperientzia eta bizipenak; bakoitzak bereak propioak biziko ditu, baina esperientzia horiek guztiengan utziko dute lorratza, guztiei eskainiko diete aurrerantzean beste errealitate batzuk modu autonomoan interpretatu, ulertu, ekin eta eraldatzeko baliabide sorta. Zentzu horretan, liburuan jasotako proposamenak umeek munduaren konplexutasuna, globaltasuna eta multidimentsionaltasuna esperimentatzeko pentsatuak daudela eta hezkuntza xede horretarako askotariko aukerak eskaintzen dituztela baiezta daiteke. Liburuari izaera ireki eta dinamikoa aitortuz borobiltzen dute lana; horren lekuko dira «nola sortu esperimentaziorako proposamenak» eta «zer izan kontuan» bezalako atalak gehitu izana. Halaber, irakasleen inspiraziorako izateko helburuarekin material ezberdinak modu kategorizatuan eta ordenatuan proposatzen dituen azken atal batekin ixten dute liburua. Amaiera horretan, eta liburuaren bosgarren kapituluan nazioartean eta Euskal Herri mailan gauzatzen ari diren bi egitasmo zehatz aipatzen diren arren, esperimentazioaren inguruan sakontzen jarraitu nahi duenari zuzendutako erreferentzia bibliografikoaren, intereseko esperientzien edo informazio iturrien falta nabaritzen da. Forma aldetik, liburuaren indarguneen artean, azala eta kontrazalaren erakargarritasun kromatikoa, sarrerako olerkiak irakurleari egiten dion harrera goxoa, irudi grafikoen kalitatea eta indarra, izenburu eta azpi izenburuen originaltasuna nabarmendu daitezke. Edukiei dagokionez, atalen egituraketa argia eta irakurlea marko pedagogikoan kokatu eta honen ulermena errazteko azalpenen zehaztasuna azpimarra daitezke. Egiten den ekarpen praktikoak ere aipamen berezia merezi du, esperimentazio proposamenen kopuru eta egingarritasuna balioetsiz. Zalantzarik gabe, *Esperimentazioan sakonduz biziberritu* liburua, Haur Hezkuntzako irakasleez haratago, esperimentazioaren bidea urratzen hasi nahi duenarentzat itsasargi eta ikuspegiaz engaiatutako hezitzaileentzat sormen eta inspirazio iturri interesgarria da. *Nerea Agirre Garcia* *Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Mondragon Unibertsitatea nagirre@mondragon.edu*
aldizkariak.v1-3-121
{ "domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea", "id": "ikergazte_ii_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_30", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# **Lurralde garapena eta gobernantza. Harreman eredu berriak aztertzen: Gipuzkoako eskualdeei begiratu bat** *Gorostidi, I. (1), Ormazabal, A.(2) eta Zubiaga, M. (3) Parte Hartuz ikerketa taldea (EHU) [izaro.gorostidi@ehu.eus](mailto:izaro.gorostidi@ehu.eus) [andere.ormazabal@ehu.eus](mailto:andere.ormazabal@ehu.eus) mario.zubiaga@ehu.eus* ## *Laburpena* Lurralde antolamenduari buruzko hausnarketa garaikidea inguruabar globalean kokatu behar da. Eskualdeen garapena eta honekin lotutako gobernantza ezin uler daitezke kapitalaren, lurraldearen eta herritarren arteko mihiztaketa berrietan arreta jarri gabe. Artikulu honetan Gipuzkoako eskualdeetako garapenean jarduteko moduen analisiari erreparatuko diogu. Zehazki RIS3 estrategiaren baitan jorratzen den gobernantzaren prozesua eta eragileen parte hartzea aztertuko ditugu. Begirada orokor honek kokapena eman diezaioke, Euskal Herrian, Gipuzkoan eta bertako eskualdeetan garapen ereduei buruz egin beharreko eztabaidari. GAKO-HITZAK: Lurralde Garapena.Gobernantza.Espezializazio adimentsua # *Abstract* *The contemporary reflection about the territorial organization needs to situate in the global circumstance. The governance associated with the development of the regions can not be understood without paying attention to the new assembly among the capital, territory and the citizens. In this article we focus on the analysis of the modes of action in the development of the regions of Gipuzkoa.Specifically we will look at the governance process and the participation of actors in the RIS3 strategy.This general look can situate the discussion necessary to do about the development models in the Basque Country , in Gipuzkoa and in the regions of our territory.* KEY-WORDS: Territorial development. Governance.Smart specialization #### **1. Sarrera** Azken hamarkadetan iritsi da lehen aldaketa ideologikoa, globalizazio prozesuak berak eta honekin batera etorritako azpi-prozesuen azkartzeak behartuta. Kontraesankorrak dira abian dauden ildoak eta Euskal Herriaren lurralde garapena ere, abagune liskartsu horretan kokatu da: lehiakortasunarekin lotutako erabaki nagusiak urrundu egin dira herritarron eremuarengandik, eta, aldi berean, erreakzio gisa, herritarrak erabakitzeko bere ahalmena errebindikatzen du, demokratizazio prozesuak bultzatuz. Une honetan, modernizazio prozesuaren azkartzea jauzi teknologikoak lagunduta dator. Lurralde eskalen ulermen klasikoa hautsita dago. Beste gehienetan bezala, denbora eta espazioaren arteko oreka berriak zalantzak sortzen ditu eta zalantza horien aurrean elementu ustez finkoak bilakatzen zaizkigu helduleku: iragana –memoria historikoa, alegia–, lurra eta lurraldea. Lekutzea, tokian-tokikoari arreta jartzea, alegia, begiztatzen zaigu erabakiak hartzeko gaitasun berreskuratzeko modu bakarra. Horregatik, herrigintza mota honek, ez du soilik herritarra/eskubideak eta boterea/autoritatea aldagaietan arreta jartzen, era berean lurraldearen inguruko hausnarketa dakar, eta gurean, hiruak barne hartuz, herria, subjektu kolektiboa bera ulertzeko modu berriak. Ikuspegi ideologiko batetik, XIX. mendean eta XX. mendeko lehen hamarkadetan nagusitu zen estatugintza/naziogintza ereduak estatu-nazioaren merkatu-batasuna ziurtatzea izan zuen helburu. Estatu modernoaren sorreran kapitalaren logikak izan duen garrantzia ezin uka daiteke, eta, modu arautugabean bada ere, estatua eta kapitalaren arteko elkarlana eraginkorra izan da garapenaren, edo, hobeto esanda, hazkundearen ikuspegitik. Enpresa eta erakundeen arteko gobernantza, hortaz, ez da fenomeno berria. Gauzak honela, Europa osoan eta, batez ere, eredu jakobinopean osatu diren Estatuetan (Frantzia, Espainia...), hazkunde etengabearen filosofiak "lurralde-merkatu batasuna" hautatu du desideratum bezala. Lurralde egituratze zentripeto bertikala bultzatu izanak, zaildu egin du "lurraldetasuna" edo lurraldeen artikulazio horizontala, haien harreman guztiak erdigunetik pasa behar ziren neurrian. Era berean, dinamika horren ondorioz, lurralde asko eta asko, zentro-periferia ardatz nagusietatik kanpo egonik, baztertuta, azpigaratuta geratu dira. Azkenik, hazkunde etengabearen ildoan murgildu diren lurraldeetan, berriz, "lurraren", eremu fisikoaren ustiaketa neurririk gabekoa izan da, eta baliabide naturalen agorpenarekin batera, bizi-kalitatearen okertze nabarmena gertatu da. Horrela, esan daiteke merkatu-indarren eta nazio-estatuaren bultzada idelogiko-politikoaren kariaz, giza-garapen bidezkoarentzat kontzeptu-ierarkia erabat desegokia ezarri dela azken bi mendeotako bilakaeran: Lurralde batasuna, lurraldetasuna, lurraldea eta, azkenik, lurra. Gainera, herrigintza demokratikoaren sendotzea fenomeno nahiko berria den aldetik, azken aldagaia – herritarra, bere borondatea–, makro-norabide historiko hauetatik kanpo geratu da normalean. Euskal Herriak ere pairatu ditu garabide ezagun honen ondorioak. Alde batetik, Frantziako eta Espainiako nazio/estatugintza prozesuen ondorioz gurean sortu diren lurralde desoreka, lurralde jakin batzuen bazterketa eta lurraren baliabideen gehiegizko ustiapena kontu jakinak dira. Bestetik, euskal abertzaletasunak bultzatu duen naziogintza eredua ez da gehiegi aldendu aurre-aurre zituen prozesu lehiakideengandik. Izan ere, Estatu nazio ia guztiek bezala jokatu da gurean ere, ideologikoki, estatu burujabea izan gabe, euskal abertzaletasunean nagusitu den kontzeptualizazioa Frantzian eta Espainian garatu den nazionalismoen antzekoa izan da, mimetikoa esango genuke. (Letamendía 1997). Eredu jakobino-demokratikoa hartu da gida gisa, baita lurraldea kontzeptualizatzeko unean, eredu anglosaxoi-liberala hartu beharrean, Joxe Azurmendik egindako hausnarketaren haritik (Azurmendi 2014). Ondorioz, "lurralde batasunaren" leloa ezarri da goiburu legez, eta bere ezintasun faktikotik abiatuz, lehentasun-hurrenkeran jarri izan dira, goitik behera, lurraldetasuna, lurraldea eta lurra... Hala, lehenik, euskal lurraldeen arteko batasun formalaren errebindikazioak (eta ezinak) alboratu egin du askotan euskal lurraldeen artikulazioa sendotzeko aukera, euskal lurralde batzuen garapenean arreta eskasa ipini da, eta, azkenik, garatu direnen zerbitzura jarri dira lurraren baliabide guztiak, jasangarritasunak eta giza garapen bidezkoak eskatuko lituzkeen logikak ahaztuz. Ideologikoki horrela izan bada, garapen eredu materialaren ikuspegitik, berriz, ekoizpen arlo eta norabidearen definizioa eliteen esku geratu da batik bat. Herritarrek eta gizarte taldeek –lobby enpresarial indartsuenek salbu–, ez dute hitzik izan euskal lurralde garapenari buruzko erabaki handi hauek hartzeko unean. Ezin da ukatu azken hamarkadotan Autonomi Erkidegoko euskal erakundeek izan duten ekimena industriari eta berrikuntzari dagozkien arloetan, baina herritarren eta gizarte eragile askoren hitza, plazaratu denean, ia beti garapen eta moderninazazio prozesu horren adiera zehatzen kontrako erresistentzia gisa adierazi da, eta, onartu beharra dago, batzuetan garapenaren norabidea baldintzatzeko –eta, zuzentzeko–, gai izan dela. Lurralde garapenaren agora gatazkatsua izan da maiz edo, gehienera jota, kontsentsu logikak mugatuak izan dira. (Karlsen & Larrea 2015) Prozesu historiko honen ondorioz, Euskal Herriaren, Gipuzkoako herrialdearen eta bere eskualdeetako lehiakortasuna eta "monopolioaren errenta" (Harvey 2013) lortzeko gaitasuna, merkatuak agindutako ekoizpen-arlo batzuei lotuta egon da –industria osagarria, batik bat–, giza-baliabideen prestakuntza eta bertako garapen teknologikoa lagun. Beste hainbat aldagai esanguratsu azpimarra daiteke, besteak beste, jakituria enpresariala eta euskal jendarteak historian zehar pilatutako balio kolektiboak –komunitate zentzua–, kokapen geoestrategikoa, une historiko erabakior batzuetan ustiatu ahal izan diren baliabideak naturalak (burdina)... etab. Dena dela, esan bezala, garapen horren norabidea ez da modu partekatu arautuan eztabaidatu, merkatu-logika izan da nagusi, eta baita logika horri buruz euskal eliteek eta honen zerbitzura zeuden erakundeek egindako interpretazioa ere. Zenbait aldagai kontuan hartu behar da hausnarketa horretan: berrikuntza teknologikoa eta ezagutza erdigunean jarri izanak (Castells 2000) eta lehiakortasuna neurtzeko eskala berriek gobernantza partekatu berriak eskatzen dituzte, merkatu globaletan lurraldeen lekutze egokia ahalbidetze aldera. Bestetik, herrigintza demokratikoa sendotu den neurrian, giza garapenaren ikuspegi holistikoa indartu egin da, hazkunde ekonomizista hutsaren helburua zalantzan jarriz. Tillyk aipatutako kontsulta babestuaren bidetik –herritartasun orokorragoa eta berdinagoa, agintarien hautaketa demokratikoa eta arbitrariotasunaren kontrola (Tilly 2004)–, estatu soziala eta kapitalaren banaketaren inguruko kontzertazioaren parametro klasikoa kapitalaren birsorkuntzaren eremura ere hedatu beharra aldarrikatu da. Aberastasuna banatzeaz aparte, berau sortzeko irizpideak ere, kontzertazio ereduetara ekarri beharra azpimarratu dute zenbait eragile sozial eta politikoek. Helburu ideologiko horren zerbitzura jaio ez baldin badira ere, aipatu aldagai hauen guztien kudeaketarako tresna estrategiko berriak garatu dira, besteak beste, RIS3 deitutakoa. Europako Batzordeak espezializazio adimentsua (*smart specialization)* irizpideari jarraituz RIS3 estrategia abiarazi zuen, lurralde eta ekonomi politikek lurraldearen testuingurua aintzat hartu behar dela oinarri izanik. Zentzu honetan, espezializazio adimenduko estrategiak, "lurralde politika berriak" edo "politika industrial berrien" joeraren baitan kokatu behar ditugu. Politika berri hauetan Dani Rodrik-ek (2004) "XXI. menderako Industrial Politika" lanean garatutako ikuspegia jorratzen da. Ikuspegi honen arabera jarduera ekonomikoen aukeraketa eskualde mailan erabaki behar da, hots, eskualdeen estrategien garrantzia aitortzen da (Aranguren et al.,2016). Gainera jarduera ekonomikoen hautaketa ez dago soilik gobernu edo merkatuaren menpe, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrekintza era berriak sortu behar dira lan hau aurrera eramateko eta hau da hain zuzen politika industrial zaharretatik bereizten duena. Prozesu berri hauek jorratzeko gobernantza ezinbesteko tresna bilakatu da. #### **2. Gobernantza** Gobernantza esanahi anitz dituen kontzeptua da. Zehaztugabea bezain itxaropentsua den kontzeptu hau gobernuaren kontrol hierarkikotik aldentzen den gobernatzeko modu berri bat litzateke (Rhodes 1996). Elkarlanean eta koordinazioan oinarritzen den prozesua da, eragile publiko eta pribatuen estrategien integrazioa bultzatzeko asmoarekin. Gobernuaren botere eta konpetentziak kendu gabe, estilo hierarkikoa alde batera uzten du, gobernatzeko modu kooperatiboagoa lantzeko. Hortaz, kolektiboki jardun eta hobekuntzarako aldaketak emateko ahalmena garatuko duten baldintza instituzionalak jorratzen ditu (Estensoro et al; 2011). Gobernantzak gobernu, merkatu edo sare batek burututako gobernu prozesuez dihardu, familia, tribu, elkarte formal/ informal edo lurraldearen bitartez eta lege, arau, botere edo hizkuntzaren bidez gauzatzen dena (Bevir, 2012). Gobernatze moduak lantzen ditu, sektore pribatu eta publikoaren barneko nahiz arteko mugak desagertzea dakarren gobernatze moduak, alegia (Stoker, 1998). Zientzia politikoan, gobernantzak demokrazien estatu izaeraren itxuraldaketa adierazten du (Innerarity, 2011), demokrazia horiek eredu hierarkiko eta subiranoetatik eredu kooperatibistagoetarainoko bidea egitera behartuta daudelako. Horregatik, gobernantza gizartea gobernatzeko modu berria litzateke. Bevir eta Rhodesek (2010) hiru fase desberdintzen dituzte administrazio publikoan lantzen den gobernantzaren literatura aztertzerakoan. Lehenengo fasea "sare gobernantza" estatuaren erreforma neoliberalen ondare instituzionalekin lotzen da (Rhodes, 1997; Stoker, 1998; Subirats et al., 2002). Estatuaren boterea espazialki eta funtzionalki desberdinak diren sare aukera zabalean sakabanatuta dago, erakunde publiko, pribatu eta ongitzanko erakunde mota guztiak barne hartzen dituelarik. Hortaz, eragileen sareen autogobernu ahalmenari egiten dio erreferentzia. Bigarren fasea "meta gobernantza" izango litzateke. Estatuaren rolari erreparatzen dio "estatua lehen planora bueltatzea,berriz ere" (bringing the state back in yet again) (Jessop, 2007: 54).Oraingoan estatuak erakunde,gobernu eta sare multzoak zuzendu eta antolatzen ditu, zerbitzuak zuzenki estatuko burokrazien bidez eman ordez.Gainera estatuari zuzendaritza politiko handiagoaren erantzukizuna esleitzen dio era asimetrikoan emaitzen alde agertu daitekeelako (Jessop 2007). Azkenik Bevir eta Rhodesek (2010) hirugarren fasean "gobernantza deszentralizatua"ren kontzeptua lantzen dute. Ikuspegi honen arabera azalpen narratiboak derrigorrezkoak dira gobernantza prozesuak ikertzeko. Horrela eragileen sinesteak eta praktikak ulertu behar ditugu tradizio partikularren testuinguruan eta dilema espezifikoei erantzunez. Hortaz, testuinguru, leku edo gizarte prozesu zehatzetatik azaldu behar ditugu gobernantza prozesuak eta beti goranzko ikuspegia landuz, hots, eragileetan zentratuta. Espezializazio adimenduen estrategietan gobernantzak paper oso garrantzitsua jokatzen du. Ikuspegi honen arabera landu beharrekoa ez dira "Gobernu estrategiak", "Eskualde estrategiak" baizik; lehentasun teknologiko, berritzaile eta zientifikoetara bideratutako inbertsioak identifikatu eta lortzeko estrategiak, alegia. Gobernuak, enpresa, jakintza eta gizarte zibileko eragileekin batera egingo du lan hau. Hau da, erabakiak ez ditu gobernuak bere kabuz hartuko, erabakiak prozesu baten emaitza izango dira, zehazki "helize laukoitzen" parte hartzen duten eragileek egindako prozesuaren emaitza. Modu honetan eskualdea, eremu geografiko zehatz batean biltzen den aktore multzoa litzateke (GFA 2005:132); beraz, gobernantzaren prozesua bera eta eragileen parte hartzea prozesuaren erdigunean kokatu behar ditugu. Finean, RIS3 estrategian gobernantza, elkarrizketa, parte hartze eta konpromisoan oinarritzen diren koordinazio prozesuak dira, horren bitartez RIS3 ren erabaki hartze prozesua garatu dadin. #### **3. RISS 3** Europako gaur egungo lurralde politiketako lerro nagusiak bideratu duen oinarri estrategikoa litzateke RISS3. Espezializazio adimentsuaren kontzeptuak Europar Batzordearen Eskualde Politikaren ikuspegi berria ekarri du Europa 2020 Estrategiaren testuinguruan. Europar Batasuneko Kontseiluak formalki onartu zituen 2013ko abenduan arau berriak eta legeria, EBeko kohesio politikaren hurrengo inbertsio erronda, 2014-2020 aldirako, zuzenduko dutenak hain zuzen. Ikuspegi berri honen gakoak hauek dira (EB 2014): #### 3.1. Berrikuntza eskualde guztietarako lehentasuna bilakatzea Eskualdearen baitan ikerketa, garapena eta berrikuntza inbertsioei lehentasuna ematen dio estrategia honek. Lehentasun hauek egiturazko aldaketa estrategikoa sostengatu behar dute eskualdearen ekonomian (Aranguren et al.,2016). Estrategia honek hazkunde iraunkorra, zentzuzkoa eta integratzailearen alderdi desberdinen elkarrekiko erlazioa kontutan har dezatela eskatzen die arduradun politikoei. ## 3.2. Inbertsioan zentratzea eta sinergiak sortzea RIS3-ek garapen ekonomikoko ahaleginak eta inbertsioak eskualde bakoitzeko indarguneetan zentratzen ditu, bere aukera ekonomikoak eta gailentzen ari diren joerak aprobetxatzeko eta eskualde bakoitzeko ekonomia-hazkundea bultzatzeko neurriak hartzeko. RIS3-ek Europako politiken eta Europako finantzaketaren arteko sinergiak bermatu nahi ditu. # 3.3. Berrikuntza Prozesua hobetzea RIS3-ek zentzuzko alternatiba estrategikoak eta ziurtasunean oinarritutako politiken formulazioa eskatzen ditu. Lehentasunak "aurkikuntza ekintzaileko prozesua"-ren testuinguruan ezartzen dira. Prozesu hau eskualdeetako aktiboekin lotura daukan adimen estrategikoaren babesean eman behar da, hots, egitura industrialak, klusterrak, unibertsitateak, ikerketa-institutuak, zientzia, teknologia, ezaguerak, giza kapitala, ingurumena, merkatua, gobernantza-sistemak eta beste eskualde batzuekiko konexioak eta loturak kontutan eduki behar ditu. Gainera, eskualdearen erronkak, populazioaren zahartzea, lan-merkatuaren bat ez etortzeak, kokapen urruna eta ingurumen alderdiak- aintzat hartu behar ditu . Aldi berean, bere lehiatzeko abantailak eta bere bikaintasun-potentziala landu behar ditu, besteak beste, aurreikuspen, joera, indargune eta ahulguneen analisia, aukerak eta mehatxuak, teknologia esleipena, kluster analisia eta merkatuetako ezaguera ekintzailea. # 3.4. Gobernantza hobetzea RIS3-prozesua eskualdeetara zuzenduta eta adostasunean oinarrituta egon behar du, beraz, elkar egilea izan behar da. RIS3-ek parte-hartzaile guztiak partekatutako ikuspegiaren azpian elkartzera animatzen ditu. Bere helburua enpresa txiki, ertain eta handiak lotzea litzateke, gobernantza sustatzea hainbat mailatara eta komunitatearen barruan kapital sortzaile eta soziala sortzen laguntzea. Hortaz, RIS3 estrategiaren helburua, lurralde garapenaren lehentasunak jakituria mota desberdinen arteko elkarrizketaren bitartez "topatzea" izango litzateke. Lehentasun horiek ez ditu Gobernuak soilik ezartzen, zientzia eta teknologia arloko eragileek ere parte hartuko dute lan horretan, enpresariek eta, oro har, gizarte zibilak bezala. Lau eragile mota hauek "helize laukoitza" delakoa osatuko dute, eta elkarlana bideratzeko plataforma egokien bitartez, ezagutza anitz pilatuko da, espezializatze estrategia inteligentea garatuz. Lurralde batek etorkizunean eduki beharreko ekoizpen-jarduera lehiakorrak izango lirateke prozesuaren emaitza. RIS3 estrategiak berrikuntza ikerkuntzan eta gizarte kohesioa uztartzeko tresna gisa garatzen bada ere, azkenean lurraldeen lehiakortasuna du helburu, oraingoan "dibertsifikazio espezializatua" dela medio. Eragileen arteko horizontalitate teoriko horrek ez du ukatzen maila anitzeko gobernantza sareak koordinatu beharra, eta koordinazio horretan erakunde batzuk duten eskumen-maila eta posizio hierarkiko desberdina. Zentzu bertsuan, logika bertikalak beharrezkoak izango dira lehentasunezko sektoreak definitzeko orduan. Azkenean, inbertsioak eraginkortzea, lurralde bakoitzaren bertuteez profitatzea, ikerkuntzaren aldeko apustua eta interes-talde guztien inplikazioa lortzea izango lirateke RIS3 estrategiaren oinarriak, honi guztiari dagokion ebaluatzearekin batera (Foray et al. 2009). Espezializazio adimenduneko estrategien abiapuntua "aurkikuntza ekintzaileko prozesua" delakoa izango da. Lurraldearen indarguneetan oinarritzen den prozesu horretan elkarrekin parte hartu behar dute: sektore publikoa, ekoizpeneko sektorea, jakintzaren sektorea eta gizarte zibila (helize laukoitza) lurraldeko estrategia eraikitzeko asmoarekin. Prozesu honetan beharrezkoa da, eragileen ekarpenak bilduko dituen eta jarraipena bermatuko duen maila askotako gobernantza eredu bat egituratzea. #### **4. Gipuzkoako eskualdeei begiratu bat** RIS3 estrategiak jakintzan eta espezializazioan oinarritutako garapen baterako irizpideak jorratzen ditu, balio erantsi handiko eta berrikuntzako jardueren bidez. Horrek eskualde bateko funtsezko lehentasunak eta beharrak zehaztea eskatzen du, politika eta inbertsioak bideratzeko. Aipatu dugun moduan, lehentasun horien zehaztea eta gauzatzea "helize laukoitzarekin" egin behar da, hots, gobernuek, jakintzaren eragileek, enpresek eta gizarte zibilak parte hartu behar dute prozesuan. Printzipio horrek –helize laukoitza– gobernantza eredu berria antolatzen du. #### 1. irudia: Helize laukoitzaren gobernantza eredua ![](_page_5_Picture_6.jpeg) Iturria: egileek sortua Gipuzkoako Lurralde Garapeneko Zuzendaritzak Parte Hartuz (EHU) ikerketa taldearen laguntzaz, 2014-2015 urteetan *Gipuzkoa Sarean* egitasmoaren baitan Gogoeta Taldea proiektua martxan ipini zuen, Gipuzkoako eskualdeko estrategiei kanpo begirada bat eskaintzeko xedearekin. *Gipuzkoa Sarean* Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) 2009an martxan ipinitako ekintzaikerketa proiektua da. Egitasmo honen oinarria Gipuzkoan lurralde garapena modu berri batean egitea ahalbidetuko duen harremantze eredu berria eraikitzea da. Hori gauzatu dadin ekintza-ikerketa proiektuak helburu nagusi hauek finkatu ditu (GFA, 2015): 1. Eskualdeetako, GFAko eta beste maila batzuetako arduradun politiko eta teknikoen elkarlanerako guneak sortzea. - 2. GFAko departamentu desberdinetan eskualdeekiko parte hartzaileagoa den lan egiteko modua garatzea. - 3. GFAko politiken eta eskualdeen erronken arteko alineamentua lortzea. - 4. Eskualdeetan harremantze eredu parte hartzaileak bultzatzea. - 5. Eskualdeetan bisio eta pentsamendu estrategikoaren garapena bultzatzea. - 6. Gipuzkoa mailan diharduen zenbait erakunde eta eskualdeetako errealitateak gerturatzea (unibertsitatea, tekonologia zentroak, eta Gipuzkoa Berritzen adibidez). Aipatu bezala, Gogoeta Taldea *Gipuzkoa Sarean* proiektuaren baitan garatu da eta Gipuzkoako unibertsitate -Mondragon Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea-, zentro teknologiko -Ik4 eta Tecnalia- eta Gipuzkoa Berritzeneko kideek osatu dute lan taldea. Eskualdeetako aktoreei beren garapen prozesuei buruzko kanpo ikuspegi konstruktibo bat ematea eta unibertsitate eta teknologia zentroak eskualdeetako errealitatera gerturatzea eduki du helburu nagusitzat. *Gipuzkoa Sareanek* bultzatutako prozesu honetan, batez ere, garapen agentzietako teknikari, zuzendari eta politikariek parte hartu dute. Gipuzkoako eskualdeetako garapen eta harreman ereduen berrikusketa lanetan diharduten eragile guzti horiek, elkarlanean bere lanaren eragina eskualdeetako erronkei begira zein den hausnartu dute, prozesu honetatik ikasi eta, beharrezkoa izanez gero, bide berriak zabaltzeko. Finean, eskualdearen estrategia diseinatzeko eskualdeko eragileen ikuspegia bateratzea, eta hau kanpo ikuspegi batekin lotzea izan da Gogoeta Taldeak egin duen ekarpen berritzailea. Hauek izan dira prozesuan parte hartu duten eskualdeak: Debagoiena, Tolosaldea, Oarsoaldea, Debabarrena, Urola Erdia, Bidasoa, Goierri eta Urola Garaia. 2014ko urtarrilean abiatutako gogoeta-prozesu hau burutzeko Europako Batzordeak bultzatutako RIS·3 lurralde estrategiaren analisia erabili da; zehazki, lurraldeko estrategia ezartzeko orduan proposaturiko 6 pausoak erabili dira: diagnostikoa, gobernantza, ikuspegi partekatua, lehentasunak, ekintza plana eta jarraipena eta, azkenik, ebaluazioa. Oraingoan, Gipuzkoako eskualdeen, bertako garapen agentzien eta gobernuaren funtzionatzeko eta gobernatzeko moduaren analisiari erreparatuko diogu eta horren gaineko zailtasunak eta gaur egun bizi dituen erronka nagusien gaineko gogoeta partekatu bat azalduko dugu. #### **4.1 Gobernantzari hurbilketa** Gipuzkoako kasuan, RIS3 estrategiak proposatzen duen eredua, "Helize laukoitza" osatzen duten eragileez osoturiko gunerik ez da identifikatu. Jarduera eta konposizio mugatuko mahai tematiko edo/eta foro batzuk daude, baina administrazio publikoa, enpresek, jakintza erakundeak eta gizarte zibilez osoturiko foro edo espazio orokorrik ez da aurkitu. Beraz, gobernantza eredu hau lantzeko intersekzio-eremua zabaldu eta sendotu beharra dagoela ondorioztatu dezakegu. #### *4.1.1 Ikuspegi teknikoa* Ikuspegi teknikoari erreparatuz identifikatu diren indarguneak giza baliabideekin lotura zuzena daukate. Zerbitzu teknikoan pertsona oso baliotsuak daude lanean, konpromiso, gaitasun tekniko eta errealitatearen ezagutza handikoak. Hortaz, ez da harritzekoa gobernantza egitura formal helduak egotea, sendoak eta trinkoak. Aldiz ahuldade gunea giza baliabideen lan-harreman prozesuan kokatuko genuke. Agentzietako teknikari eta udalerrietako teknikarien arteko harremana eta koordinazioa inplementatzeko beharra antzeman da. Udal eta agentzietako teknikarien arteko elkar ezagutza eta elkar lana izango lirateke indartu beharreko ildoak. Era berean, udalerrietako ordezkari politikoen, udal teknikarien eta eskualdeko agentzietako kudeatzaile eta teknikarien arteko komunikazioa eta elkarlana sendoagotu beharko litzateke ere. Horretarako, politikariz soilik osatutako guneetan, teknikarien presentzia eta protagonismoa kontuan edukitzea adierazgarria eta positibotzat jo dezakegu. Baina aldi berean, areagotzeko beharra aipatu behar dugu. Beraien arteko interlokuzioa eta koordinazioa hobetzeko batzordeak teknikariei zabaltzea ideia interesgarria izango litzateke, esaterako; izan ere, indarrean dagoen lan kulturak gobernantza sare irekiak eta demokratizatzaileak zailtzen ditu. Teknikariek gobernantza sarearen eraikuntzan zer esan handia dute. Garapen ereduaren definitze eta gauzatze prozesuan erraztatzaileen rola egitea baitagokie, baldin eta era partekatuan eraikitzeko konpromsia badago. Horretarako, lan egiteko estilo burokratizatuak eta departamentalizatuak eraldatzea komenigarria litzateke. # *4.1.2 Ikuspegi politikoa* Politikagintzan hain ohikoa den moduan, gobernantza eredua hauteskunde-epeetara lotuegia agertzen da oraingoan ere. Oinarrizko kontsentsu politikoa ahula da askotan, eta alderdien arteko aldez-aurretiko akordiorik gabe, erabaki formalek ez dute ziurtatzen politika publikoaren garapen arrakastatsua. Beraz, adostasun politikoa bilatzea komenigarria litzateke. Horretarako, udalerrien arteko ordezkari politikoen koordinazioa adostea eta lantzea ezinbestekoa da. Kasu honetan, zenbait alkateen eskualde ikuspegia, lidergoa eta inplikazioa lagungarria izan daiteke. Baina aldi berean rolak argitzeko beharra sumatzen da, eskualde ikuspegitik lan egiteko zailtasunak ekiditeko, hain zuzen. Ikuspegi politiko batetik udalerrien arazoak eta eskualde estrategien bateragarritasuna lantzea zaila dela agerian geratu da. Hortaz, udalerrien arazoak -epe laburra- eskualdeko estrategiekin -epe luzea- uztartu beharra legoke. Epe luzeko estrategiak definitzeko premia dagoela sumatu da. Oro har, esan daiteke eskualdeen arteko aukerei erreparatuz, beste eskualdeekin elkarlana ahula dela. Ildo hau indartzeko beste eskualdeetako garapen agentziekin harremanak eta elkar ezagutza areagotzea egokia litzateke. Eskualdeko mugetatik haratago begiratzeko tartea zabaldu, eta sinergia berriak sortzeko baldintzak sortu beharko lirateke. #### *4.1.3 Beste eragileak* Gobernantzaren "helize laukoitzaren" estrategian parte hartzen duten eragileen arteko harremanak aztertzerakoan, industria-sare eta hezkuntza sistemarekin zubigintza indartzeko behar nabarmena agerian geratu da. Eragileen arteko harremana sendotu beharko litzateke, eta zeregin hori aurrera eramateko I+G+B sarean loturak estuagotu beharko dira. Gizarte zibilaren alorretik, herritarren ezagupena mugatua dela begi bistan dago. Kanpo eragileei aurkezpenak egin zaizkien arren, jendeak urruti ikusten du Garapen Agentzia. Mankomunitatea/Agentzia zerbitzu emaile gisa ulertzen da eskualde askotan. Hortaz, lagungarria litzateke garapena, enpresen lehiakortasuna baino gehiago dela gizarteratzeko lanketa egitea, herritarren inplikazioa areagotzeko modua izan daitekelarik. Eskualdearen garapen eredua eragile eta herritarrekin eztabaidatu eta adosteko baldintzak sortu behar dira, gobernantza sarea ireki ahal izateko eta aurrez aipatzen den urruntasuna murrizten joateko. Eragileen arteko harreman saretze lana egon badago, baina batzuetan besteetan baino agerikoagoa da, eta norabide horretan urratsak ematen jarraitzea litzateke lankidetza eta ezagutza indartzeko modu ezinhobea. Ikusi dugunez, aktoreek ez dute elkarrekin egoteko aukera handirik**:** udalerri handiak eta txikiak, enpresa handiak eta txikiak, agente ekonomikoak eta gizarte zibila, erakundeak/herritarrak eta eragile estrategikoak eta abar. Beraz, eragileak elkar ezagutzeko gune gehiago sortu beharko lirateke. ## **4.2 Gobernantzari dagozkion erronkak** Erronka nagusia, Garapen Agentziaren etengabeko barne hausnarketaren beharran kokatzen dugu, bereziki bi gai nagusiren inguruan: batetik, eskualdeko garapen-ereduaz eta, bestetik, agentziaren rolaz. Era berean, gogoeta horiekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundik agentzien lana eta balioa aitortu eta babestu beharko lituzke ezinbestean. Beste erronka nagusietako bat, eskualdearen bisio estrategikoaren jarraipena eta garapena ziurtatzeko, herritarren, sindikatuen eta gobernukoak ez diren erakundeen parte hartzea areagotu duten prozesu eta mekanismoak indartzea premiazko litzateke. Bestalde, jakintzazko azpiegiturei dagokionez, batik bat enplegurako heziketakoa, dauden agente guztiak koordinatu beharko lirateke, eta eskari ikuspegi batetik landu. Era berean, eskualdeko lanbide-heziketa zentroak indartu behar dira; enpresa eta teknologia arteko zubigintza lana erraztu. Azpimarratu nahi da ere, hainbat kasuetan, enpresa handiak ez daudela agentziaren logikan, eta beste batzuetan, aldiz, txikiak dira urruti daudenak. Hortaz, lehenetsi beharko litzateke Garapen agentzien estrategiaren definizio zehatza, lekuan lekukoa: Industria guneen kudeaketa koordinatua, enpresentzako zerbitzua... Aurrez esan bezala, agentzia eskualdearen norabide estrategikoa errazteko lekua izan beharko luke, eta horretarako lehentasun eta lidergo partekatuak eraiki: lan lerroen definizioa eskualdeko eragileekin (Helize Laukoitza) adosteko pausuak ematea ezinbestekoa da. Eta norabide horretan, batetik, Garapen agentzien eta eragile politikoen arteko harremana indartu beharko litzateke. Ordezkari politiko eta agentziako zuzendaritzaren arteko harremana sendotzea ezinbestekoa baita. Adostasun politikoak prozesuaren iraunkortasuna bermatuko luke. Eta bestetik, agentzia barneko antolaketa eredua ere berrikusi, fazilitadore rola garatu eta gaitasunak lantzeko. #### **5. Ondorioak** RIS3 tresnak dituen ezaugarri parte hartzaileenek izan dezaketen zabalkuntza gutxietsi gabe, horretan saiatu da *Gipuzkoa Sarean* ekimena, baliteke bere egokitzapen demokratikoak, zenbait kontzeptuen inguruko hausnarketa sakonean kokatu behar izatea. RIS3 estrategiaren sakontzea herrialde mailan, eztabaida filosofiko sakonago batean kokatu beharko litzateke. Euskal eragile ekonomiko, soziala eta politikoek herrigintza eta estatugintza garaikideaz egin beharreko eztabaidan, alegia. Zaila da une honetan zehaztea zein izan daiteken horretarako gunerik egokiena, gobernantza eredu nahiko konplexua baitago gure herrian. Orain arteko gobernantza sareak lotuegiak egon dira indarrean dagoen eskumenegituraketa administratibora (Udala-eskualdea-Gipuzkoa-EAE-Estatua), baina eraginkortasun sozio-ekonomikoaren ikuspegitik besterik ez bada, Gipuzkoa eta bere eskualdeak beste euskal lurraldeen giza-garapenean kokatu beharko lirateke, euskal lurralde-artikulazioa aintzat hartuz. Lurraldetasuna kontuan hartuko duten RIS3 estrategiak garatzeko, oraindik orain, erakunde-eremu argirik ez dagoen arren, lan horretarako tresna egokiak izan daitezke, besteak beste, Gaindegia, Eusko Ikaskuntza edo euskal unibertsitateak. RIS3 estrategiaren gabeziak, "mahai-inguru" eredu deliberatzaileenak dira. Batetik, enpresa mailan gizarte berrikuntza sakona eskatzen du estrategia horrek, ikuspegi barneratzailea zaindu nahi baldin bada: enpresa barneko antolaketa horizontala, kooperatiben parte hartzea, etab. Era berean, enpresa nagusien inplikazioa areagotu behar da benetako lurralde-estrategiak RIS3 dinamikaren baitan landu nahi izanez gero. Kasu askotan ez da horrela gertatzen. Bestetik, erakunde mailan ere egitura desberdinen arteko koordinazioa ez dago aski garatua, eta bisio partekatuak garatzea zaila izaten da erabakitzeko ahalmena duten lurraldezko erakundeen konplexutasuna areagotzen denean. Azkenik, eta hauxe litzateke erronkarik garrantzitsuenetarikoa, gizarte zibilaren –gizarte eragile eta herritar arrunten–, parte hartzea indartzea ez da orain arte bereziki landu RIS3 estrategian. Ikerkuntza/berrikuntza eta enpresen arteko loturak sendotzeari eman zaio lehentasuna, erakundeen artekaritzaren bitartez. Era berean, erantzukizun publikoarekin (accountability) zerikusia duten ebaluatze eta ikuskatze-sistemak ere ez dira bereziki zaindu (Navarro 2013). *Gipuzkoa Sarean* egitasmoaren baitan, aipatutako gabeziak bideratzeko zenbait estrategia burutu dela azken urteotan, berrikuntza soziala eta teknologikoa elkarrizketarekin estuki uztartuta. Dena den, "lehiakortasunerako ildoen definizio demokratikoaren" ikuspegitik aurrera pausoak eman diren arren, oraindik orain merkatuaren logikak agintzen du kapitalaren (bir)sorkuntzan eta garapenaren eremu nagusien zehaztapenean, eta lurralde mailako espezializatzea merkatu lehiakortasun parametroetan ulertzen da, batik bat. Ziurrenik zaila izango da garapen eredua RIS3 estrategien bitartez goitik behera aldatzea, baina estrategia horrek izan dezakeen potentzialitate demokratikoa ez da muturrera eraman. Eredu teorikoaz harago, "helize laukoitzak", oraindik orain, dituen muga faktikoak oso nabarmenak dira. Amaitzeko, lurraldeari buruzko hausnarketa hauek guztiak zeharkako eta goitik beherako ardatzaren inguruan kokatu beharko lirateke: herritarra, eta herritarren jendarte antolaketa guztiak: izan enpresak, sindikatuak, gizarte mugimendua, gobernuz kanpoko erakundean edo bestelako elkarte pribatuak. Herritarraren zerbitzura ez ezik, bere erabakimenaren menpe egon beharko litzateke lurralde/eskualde garapenari buruzko edozein norabide. Hauxe izango litzateke demokratizazioaren ezinbesteko eskakizuna. Erabaki oro, ekimenetik hasi eta kudeaketaz haragoko ebaluatzera, modu partekatuan burutu beharko litzatekeela. Zertan datza Euskal Herriaren espezializatze adimendua? Giza garapen jasangarria bermatuko duen euskal kulturaren garapen endogenoa edo disneyfikazioari bidea zabalduko dion espezializatze mota? Zerbitzuetan bereziki oinarrituko dena ala barne garapen soziala ziurtatuko duen espezializatze tekno-industriala? Errenta sortzeko modua lurraren begirunean oinarrituta ala gure edo beste herrien baliabideen ustiatzea eskatuko duena eta zor ekologikoa areagotuko duena? Argi dago lurralde garapen bidezkoak gizarte eta giza garapena, ekonomi eta erakunde garapena modu iraunkorrean uztartu behar dituela (Alburquerque, 2008), baina hautu zehatzak gure esku daude, herritarron esku. # **6. Erreferentziak** Azurmendi, J. (2014): Historia, Arraza, Nazioa. Donostia: Elkar. Alburquerque, F. & Costamagn, P. & Ferraro, C. (2008): *Desarrollo local, descentralización y democracia. Ideas para u cambio,* UNSAM Edita, Buenos Aires. Aranguren M.A, Morgan K.,Wilson J.( 2016*): Implementar la RIS3 El caso del País Vasco, Cuadernos Orkestra* 2016/17, Orkestra Instituto Vasco de competitividad Barandiaran, X eta Korta, K (koord.) (2011): Gizarte kapitala eta balioak Gipuzkoan. Gipuzkoa sarean Bevir, M. y Rhodes, R. A. W. (2010):*The State as Cultural Practice*, Oxford University Press,Oxford. Bevir, M. (2012): *Governance: A very short introduction,* OUP Oxford. Oxford. Castells, M. (2000): *The rise of the network society*. Blackwell, Oxford: Europar Batzordea(2014*): Estrategias nacionales y regionales para la especialización inteligente (ris3), [http://ec.europa.eu/regional\\_policy/sources/docgener/informat/2014/smart\\_specialisation\\_es.pdf](http://ec.europa.eu/regional_policy/sources/docgener/informat/2014/smart_specialisation_es.pdf)* (kontsulta: 2016-12-29) - Estensoro, M., Larrea, M., & Zurbano, M. (2011): Tokiko ekonomia-gobernantza berrikuntza sozialaren begiradatik*. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria*, 77, 23-41. - Gipuzkoako Foru Aldundia, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua (2015): *Gipuzkoa sarean Bidean,* Gipuzkoako Foru Aldundia,Donostia. - Harvey, D. (2013): Ciudades rebeldes. Del derecho a la ciudad a la revolución urbana. Madrid: Akal. - Innerarity, D. (2011): ¿ Qué es eso de la gobernanza?, *Tiempo de paz*, 100, 228-233. - Karlsen, J & Larrea, M. (2015): Desarrollo territorial e investigación acción. Innovación a través del diálogo. Bilbao: Publicaciones Universidad de Deusto. - Larrea, M.; Aranguren M.J.; Karlsen J (2012): "New policy approaches to develop innovative territories: developing trust and behavioral additionality in Gipuzkoa", hemen Cooke, P.; Parrilli, M.D.;Curbelo, J.I.: Innovation, Global Change and Territorial Resilence, Edwar Eigar. - Letamendía, F. (1997) Juego de espejos. Valladolid: Editorial Trotta. - Jessop, B (2007): *State Power: A Strategic-Relational Approach,* Polity Press,Cambridge. - Jessop B, (2006): *``Spatial fixes, temporal fixes and spatio-temporal fixes'',* hemen David Karlsen, J & Larrea, M. (2015*): Desarrollo territorial e investigación acción. Innovación a través del diálogo,* Publicaciones Universidad de Deusto, Bilbao. - Navarro, M. & Magro, E. (2013): Complejidad y coordinación en las estrategias territoriales. Reflexiones desde el caso vasco. *Ekonomiaz,* **82,** Eusko Jaurlaritza,Gasteiz. - Rhodes, Rod. (1997): *Understanding Governance*,Open University Press,London. - Rodrik D. (2004): *Industrial policy for the twenty-first century* [https://www.sss.ias.edu/files/pdfs/Rodrik/Research/industrial-policy-twenty-first](https://www.sss.ias.edu/files/pdfs/Rodrik/Research/industrial-policy-twenty-first-century.pdf)[century.pdf](https://www.sss.ias.edu/files/pdfs/Rodrik/Research/industrial-policy-twenty-first-century.pdf) (kontsulta:2016-12-12) - Stoker, G. (1998): "Governance as theory: five propositions", International Social Sciences Journal, 50 , 17-28. - Tilly, C. (2004): *Contention and democracy in Europe, 1650-2000,* Cambridge University Press, New York. - Walendovski, J.; Kroll, H.; Wintjes, R. eta Hollanders, H. (2011*): Regional Innovation Monitor and Innovation Policy in European Regions – Trends Challenges and Perspectives, 2010 Annual Report*, Project 0932, European Commission. - Wolfe, A. (1980): *Los límites de la legitimidad. Contardicciones políticas del capitalismo contemporáneo.* Siglo XXI,Madril. - Zubiaga, M. (2007): *Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina-Maltzagako liskarretan*, doctoral thesis, UPV-EHU, Leioa. - Zubiaga, M. (2012) *Democratization and Contentious Politics: Basque Statebuilding as Collective Action,* in ZUBIAGA, M. (2012) (ed) Towards a Basque State: Nation Building and Institutions, IparHegoa Fundazioa, Bilbo. ## **7. Eskerrak eta oharrak** Eskerrak eman nahi dizkiegu ikerketa lan honetan parte hartu duten guztiei eta bereziki, Gipuzkoa Sarean ekimenaren baitan abian jarri zen Gogoeta Taldea osatzen zuten kideei.
aldizkariak.v1-7-345
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 41 _2001_6", "issue": "Zk. 41 _2001_", "year": "2001", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Norberaren egiaztapen- eta goratze-estrategiak** **Mikel Haranburu Oiharbide, Jesús Guerra Plaza EHUko irakasleak** Norberaren kontzeptuaren barnean norbere gaitasunaren eta norbere estimuaren alderdiak bereizi ditugu lehenik. Norberaren kontzeptuaren konplexutasunak eta aniztasunak autoerregulazioarekin eta egokitzapenarekin duen erlazioa aztertu da ondoren, eta niaren zatikapenaren eta integrazioaren eztabaida planteatu da. Jarraian, norberaren kontzeptuaren mailen berri eman da eta berorien arteko harremanak kudeatzeko erabiltzen diren estrategia ezberdinak deskribatu dira: autoegiaztapena eta autogoratzea, iruzurtiaren fenomenoa, autoeragozketa, autoiruzurketa, perfekzionismoa eta supererrendimendua. Firstly we have differentiated the aspects of the Self-Competence and the Self-Esteem within the Self-concept. Next we have analized the relation between the complexity and the plurality of the Self-concept with the Self-monitoring that demands the adaptation, and we have raised the debate between the fragmentation and the integration of the Self. Later we have described the different levels of the Self-concept, as well as the different strategies that use the Self to manage the relations between these levels: Self-verification and Self-enhancement, the Impostor phenomenon, the Self-handicapping, the Selfdeception, the Perfectionism and the Overachievement. #### **Sarrera** Gizabanakoaren eboluzioan zehar garatzen da niaren kontzeptua. Garapen- -prozesu horretan gero eta bereizkuntza- eta konplexutasun-maila handiagoa lortzen du. Niaren bereizkuntza- eta konplexuagotze-prozesua bi ardatzen gain gertatzen da: niaren alderdien edo esparruen ardatzaren gain eta niaren maila ezberdinen ardatzaren gain. Lehenengo ardatzaren inguruko garapenari dagokionez, norbere buruaren kontzeptuaren barneko bereizkuntza nagusiarekin ekingo diogu lanari: norbere buruaren gaitasunaren eta norbere buruaren estimuaren bereizkuntzarekin. Jarraian, subjektuak bizitzako esparru ezberdinetan hartu behar dituen rol-identitate ezberdinek planteatzen dituzten arazoak aipatuko dira: nien aniztasunaren eta niaren integrazioaren arazoa, eta ingurune aldakorraren eskaeren aurrean bere burua aurkezteko moduen egokitzapenaren arazoa. Testuinguru ezberdinetan egokitu beharrak rol ezberdinak jokatzera eta modu ezberdinetara jokatzera eramango du subjektua, eta horrek niaren zatikapen- eta integrazio-arazoak sortuko dizkio. Bigarren ardatzari dagokionez, maila ezberdinak bereizi ditugu niaren kontzeptuaren baitan: Ni Erreala, Ni Ideala eta Behar Lukeen Nia. Ni Idealak eta Behar Lukeen Niak Ni Errealaren jokaeraren gida gisa jokatuko dute. Maila ezberdin horien arteko harremanak kudeatzeko estrategia ezberdinak erabil ditzake subjektuak: a) Autogoratzea: subjektuak bere Ni Erreala Ni Idealetik hurbil kokatzen du, eta gertatzen zaizkion arrakasten arduradun bere burua egiten du. b) Autoegiaztapena: subjektuak bere Ni Erreala dagokion lekuan kokatzen du Ni Idealari buruz, eta beretzat hartzen du bai arrakasten bai porroten ardura. c) Inpostorismoa edo iruzurtiaren fenomenoa: besteek Idealetik hurbil ikusten dute subjektua, baina ez subjektuak berak. Subjektuari iruditzen zaio besteek benetan dena baino gaituago eta trebeago hautematen dutela. Horregatik, arrakasta kanpoko faktoreei egozten saiatzen da. d) Norberari eragozpenak jartzearen estrategia: bere gaitasunei buruzko zalantzak ditu subjektuak, eta ingurukoek bere gaitasun gabezia identifikatuko duten beldurrez, bere buruari eragozpenak jartzen dizkio, porrota gertatuz gero, hura kanpoko faktoreei egozteko. e) Autoiruzurra: porrotaren efektu negatiboak arintzeko eta norbere burua Idealetik dagokion baino hurbilago jartzeko erabiltzen da. f) Perfekzionismoa: ideal garaiak eta zentzu autokritiko zorrotza ditu. Aspirazio-maila oso garaiak jartzen dizkio bere buruari, eta lorpenak irizpide oso zorrotzen arabera epaitzen ditu. g) Supererrendimendua: aspirazio- -maila garaia jartzen dio subjektuak bere buruari, baina zalantzak ditu bere gaitasunari buruz eta sekulako ahaleginak egiten ditu arrakasta ziurtatzeko. #### **1. Norbere gaitasuna eta norbere estimua** Bandura-ren (1977, 1986) hautemandako autoeraginkortasunaren antzeko kontzeptua da norbere gaitasunarena. Norbera boterearen eta eraginkortasunaren iturburu gisa hautemateari dagokio; bizitzako gertaera garrantzitsuak kontrolatzen dituela uste izateari, hain zuzen ere. Bere burua trebetasunez jantzita dakusanak mundu materialaren eta sozialaren eskaerei modu egokian aurre egiteko gai ikusten du bere burua. Autoestimuaren alderdi praktikoari dagokio: zerbait ongi egiteko pertsona batek duen gaitasunaren berri ematen du. Autoestimua, berriz, gizarteko kide lez norbere burua on bezala edo txar bezala ebaluatzeari dagokio. Norberaren ebaluazioaren baldintza gabeko alderdia da. Berez ona delako, baldintzarik gabe, on bezala baloratua da pertsona bat. Alderdi etiko-moralari dagokio, ez baliagarritasunari. Rosenbergen autoestimu-eskala dimentsio bakarreko eskala gisa ezagutzen bada ere, nolabait bereizten ditu norbere gaitasunaren eta norbere estimuaren alderdiak. Eta bi alderdiok bereizteko asmatu zuten Tafarodi eta Swann-ek (1995, 2001) *Self-Liking/Self-Competence Scale (SLCS)* eskala*.* Autoestimuaren eta arrakastaren edo porrotaren aurrean sentitutako erreakzioen arteko harremanei buruzko ikerketetan ondokoa ikusi da: porrotaren ondoren, autoestimu baxuko subjektuek autoestimu altukoek baino nabarmenki lehenago etsitzen zutela, lan bat burutzeko beren ahaleginetan. Horrelako alderik ez zen ikusten gaitasunean altu eta baxu puntuatzen zuten partaideen artean (Tafarodi eta Vu, 1997). # **2. Autokonplexutasunaren eredua** *Self*-aren egitura konplexua da, haren alderdi ezberdinen integrazioz osatuta baitago. Norberaren alderdiak ongi bereziak eta integratuak dituenak *self*-aren egitura konplexua du. Berezitasun altua duten gizabanakoek *self-*aren alderdi berezi anitzetan antolatzen dute beren esperientzia. Berezitasun baxua dutenek alderdi berezi gutxitan antolatzen dute beren esperientzia. Norberaren alderdi berezien artean lotura konplexuak ezartzean datza integrazioa. Norberaren kontzeptua ongi integratuta dutenek beren alderdi ezberdinak lotzen dituzten kategoria hierarkizatuak dituzte. Horrelako integraziorik ez duten pertsonek egitura zatikatua dute, eta *self-*aren alderdi ezberdinak loturarik gabe, isolaturik egoten dira. *Self-*aren konplexutasun altuak inguruko gertaeren efektu positiboen eta negatiboen biguntzaile gisa jokatzen du. Baina, *self-*aren konplexutasuna aztertzean, norberaren kontzeptuaren identitate-kopuruaz gain, horietako bakoitzaren zeinua ere kontuan hartu behar da. Norberaren alderdi berezi askotan arrakasta edukitzeak (zeinu positibodunak izateak) gertaera traumatikoen biguntzaile gisa jokatzen du. Pertsona batek norberaren alderdi anitzen inguruan antolatzen badu bere bizitza, eta alderdi horietako gehienetan esperientzia positiboa badu, alderdietako batean eduki dezakeen porrotak eragin txikiagoa edukiko du beste alderdietan. Autokonplexutasun positibo garaia dutenek babespide gehiago dute gertaera traumatikoen aurrean. Gizabanako batek bere buruaz dituen jarrerak, iritziak, usteak eta sentimenduak adierazten ditu norberaren kontzeptuak. Norberaren kontzeptuaren pluralismoak hauxe adierazten du: zenbateraino hautematen duen bere burua une eta egoera ezberdinetan izaera, sentiera edo jokaera ezberdina duen pertsona gisa. Donahue, Robins, Roberts eta John (1993) izan ziren *Self* Kontzeptuaren Bereizkuntzaren (DCS) kontzeptua landu zutenak; egoera ezberdinetan, norbere buruak nortasunaren bereizgarri ezberdinak balitu bezala ikusteko joera adierazten du kontzeptu horrek. Autore horien arabera, beren autokontzeptuaren osagaien edo identitateen integrazio-mailaren arabera bereizten dira subjektuak. *Self-*aren Kontzeptuaren Bereizkuntza-maila neurotizismoarekin eta depresioarekin positiboki erlazionatuta eta autoestimuarekin, kontzientziarekin eta atsegingarritasun- -mailarekin negatiboki erlazionatuta agertzen da. Korrelazio positiboa agertzen da *Self-*aren Pluralismo Eskalan emandako emaitzen eta *Self-*aren Autoerregulazio Eskalan emandako emaitzen artean. ## **3. Norbere aurkezpena eta norbere egokitzapena** Pertsonen jarrerak ezberdinak dira bakarrik daudenean eta besteen aurrean daudenean. Ekman-en arabera (1971), gizabanakoek kontrolatu egiten dituzte beren aurpegiko adierazpenak, gizarteko komenientziaren arabera beren afektuen adierazpena indartzeko, neutralizatzeko eta mozorrotzeko. Helburu hauek dituzte pertsonek beren aurkezpena kontrolatzerakoan: - Beren emozio-egoera modu zehatzean komunikatu, adierazkortasun kementsu batez. - Emozio desegoki bat mozorrotu eta emozio egoki bat sentitzen ari delako itxurak egin. - Emozio bat sentitzen ari delako itxurak egin, ezer sentitzen ez denean eta erantzun gabezia desegokia denean. Norbere egokitzapenean altu puntuatzen dutenek sentikortasun zorrotza dute egoera bati dagokion autoaurkezpen egokiaren aztarnak atzemateko. Horrelako pertsonek, zer-nolako erreakzio emozionala agertu behar duten ez dakitenean, egoera berean dauden beste pertsonen jokaera behatzen dute, beren emozio- -egoera definitzeko aztarnak haiengan aurkitu eta emozioen adierazpena egokitzeko. Norbere egokitzapenean baxu puntuatzen duten pertsonek ez dute ikasi beren autoaurkezpena eta jokaera adierazkorra egokitzen; ez zaie axola beren adierazpenak testuingurura egokitzea ala ez egokitzea; testuinguruko aztarnak ez dituzte behatzen eta beren emozio-adierazpena ez dute egokitzen. Beren buruaren aurkezpena barnean bizi duten egoera afektiboaren araberakoa da, kanpoko eskaeren araberakoa baino gehiago. Garrantzi handia ematen diote agirian egiten dutenaren eta barnean direnaren arteko adostasunari. Gure emozio-adierazpenak kontrolatzen ditugunean, kanal ezberdinak modu berezian arautzen dira. Barneko tristura disimula dezakegu, aurpegi irribarretsua jarrita, baina gure ahotsaren tonuak salatuko gaitu. Ekman eta Friesen-en (1969, 1972) arabera, pertsonek hobeto kontrolatzen dute beren aurpegiaren adierazpena, beren gorputzaren beste zatiena baino. Moldatze-prozesuaren baitan bi fase bereiz daitezke: asimilazioa eta egokitzapena. Asimilazioan objektua subjektuaren eskemetara biltzen da. Egokitzapenean subjektua objektuaren eskaeretara makurtzen da. *Self-monitoring-*ean edo autoerregulazioan altu puntuatzen dutenak, moldatzean egokitzapenezko faseari lehentasuna ematen diotenak dira. Oso autoerregulatzaileak diren pertsonek (egokitzapenean altu puntuatzen dutenek) baxu puntuatzen dutenek baino aldaketa gehiago egiten dituzte autoerregulazioan. Egokitzaileak direnek beren adierazpena kontrolatu egiten dute, testuinguru jakin batean egokia den jokaerari buruzko aztarna fidagarriak dituztenean. Autoerregulatzailea edo egokitzailea den pertsona batek barre gehiago egingo du komedia bat lagunekin batera ikusten duenean, bakarrik ikusten duenean baino. Pertsona autoerregulatzaileen adierazpena eta jokaera aldatu egiten da egoerako aldagaien arabera; autoerregulatzaileak ez diren pertsonek egoera arteko egonkortasun eta kontsistentzia handiagoa agertzen dute, beren emozioen agerpena eta jokaera barnetik arautzen direlako. Avia, Sánchez-Bernardos, Sanz, Carrillo eta Rojo-k (1998) norberaren aurkezpen defentsiboa eta aurkezpen eskuratzailea bereizten dituzte. Lehena onarpen sozialaren bila doa eta bazterketa soziala ekiditen saiatzen da. Bigarrena boterearen eta estatus sozialaren atzetik doa. Lehenak zorroztasunarekin (eskrupulositatearekin) eta Irekitasunarekin jartzen du korrelazioan; bigarrenak, neurotizismoarekin eta zorroztasunarekin. Norbere aurkezpena egokitzearen eta Marlowe-Crowne-ren Desiragarritasun Sozialaren Eskalaren (Crowne eta Marlowe, 1960) bidez neurtutako onarpen- -premiaren arteko erlazioari dagokionez, ondokoa esan behar da: onarpen-premia handia duten subjektuek egoeraren arabera aldatu behar luketela beren jokaera. Baina, Zaidel eta Mehrabian-ek (1969) aurkitu zutenez, Onarpen Premiaren Eskalan altu puntuatu zutenek onarpen-premian baxu puntuatzen zutenek baino gaitasun txikiagoa zuten afektu positiboak eta negatiboak agertzeko, bai aurpegiz, bai hitzez. Horrela, onarpen-premia handia dutenak beren autoaurkezpen adierazkorra aldatu eta onarpen soziala lortzeko motibatuta badaude ere, autokontrolerako beharrezkoak diren trebetasun gutxiegi eduki ditzakete. Snyder-en Autoerregulazio Eskalak (1974) neurtzen dituen alderdiak honako hauek dira: - Autoaurkezpenaren egokitasunari buruzko kezka. - Autoaurkezpen egoki baterako alderaketa sozialetik eratortzen diren aztarnekiko arreta. - Norbere aurkezpena eta jokaera adierazkorra kontrolatu eta aldatzeko gaitasuna. - Gaitasun hori gizarte-egoera jakin batzuetan erabiltzea. - Jokaera adierazkorra edo norberaren aurkezpena egoera ezberdinetan zenbateraino den iraunkorra edo aldakorra. Eskala honetan altu puntuatzen dutenak trebeak dira egoera berrietan sozialki egokia zer den jakiten; beren emozioen adierazpenaren autokontrol ona dute, eta trebetasun hori erabil dezakete sorrarazi nahi dituzten inpresioak sortzeko. Aktoreek aktore ez direnek baino puntuazio garaiagoa ateratzen dute Autoerregulazio Eskalan. Eta korrelazio positiboa dago Autopluralismoaren Eskalaren eta Autoerregulazioaren Eskalaren artean. #### **4. Nien aniztasuna** Gizarte-talde ezberdinetako kide den pertsonak gizarteko *self* ezberdinak agertzen ditu, talde bakoitzean bere buruaren alderdi ezberdin bat agertzen duelako. Gutako bakoitzaren baitan hainbat *self* edo azpinortasun daude. Autokontzeptuaz hitz egitean, *self-*en antolamendu hierarkikoaz ari gara. Hart-ek (1988) autokontzeptuen konfederazioaz hitz egiten du. Pertsonek rol ezberdinak betetzen dituzte gizartean, baina beren autokontzeptuan barneratu dituzten rolentzat bakarrik eskuratzen dituzte rol-identitateak. Gizabanako batzuek egoera batetik bestera gehiegi aldatzen ez diren rol-identitateak garatzen dituzte; beste batzuek, aldiz, dezente aldatzen diren identitateak garatzen dituzte. Berezitasun- -maila handia duten pertsonek gizarte-bizitzako eskaera ezberdinetara egokitzeko gaitasuna agertzen dute; berezitasun gutxi dutenek moldatzeko zailtasun handiagoa agertzen dute, eta zurrunago agertzen dira. Nortasunaren psikologiaren ikuspegitik (pertsonologo edo internalista deituen ikuspegitik) nortasunak badu egiturazko integrazio bat, denboran zehar eta egoera ezberdinetan zehar jokaerari jarraipena ematen diona. Hala ere, *self-*ak alderdi ezberdinak agertuko ditu, egoera ezberdinetan bete behar dituen rol-identitateen arabera (familian, lanean, lagunartean...). Ingurune ezberdinetan gaudenean guri buruzko iguripen ezberdinak dituzte besteek; iguripen horiek barneratu egiten ditugu eta inguru horietan identitate ezberdinak agertzen ditugu. Iguripen horiek kontraesankorrak izateraino ere hel daitezke. Psikologia Sozialaren ikuspegitik garbi dagoena ondokoa da: pertsona batek zenbat eta rol-identitate gehiago eduki hobeto egokituko da gizarteko rol ezberdinen eskaeretara. Rol ezberdin ugari bete behar izan dituztenek edo beren bizitzan aldaketa asko jasan dituztenek ni berezituagoak eduki ohi dituzte. Identitate ezberdinik ez duen ni bateratuak zurruntasun handiegia edo malgutasun txikiegia eduki dezake. Ikuspegi horretatik, identitateen aniztasuna edukitzea ona da moldatzeko. Nortasunaren psikologiaren eta psikologia klinikoko psikologoen ikuspegitik, nien aniztasunak niaren zatiketa edo nortasunaren nukleo integraturik eza ekarriko luke. Autokontsistentzia osasun mentalaren adierazle egokia da; psikologikoki moldatuak diren gizabanakoek jokaera koherentea eta integratua agertu ohi dute; Block-en ustez (1961), *self* integraturik gabeko gizabanakoak pertsona arteko kamaleoiak bezala jokatzen du. Baina identitate asko edukitzeak ez du esan nahi identitate horiek nahitaez zatikatuta egon behar dutenik. Gerta daiteke identitate gutxi eta zatikatuak edukitzea, edo identitate asko eta zatikatu gabeak edukitzea. Niaren kontzeptua konpartimentutan zatituta edo integratuta egon liteke. Antolamendu zatituan norberari buruzko iritzi positiboak eta negatiboak alderdi ezberdinetan bereizita daude, eta alderdi bakoitzak batez ere informazio positiboa edo negatiboa dauka. Antolamendu integratuan *self-*aren alderdiek iritzi positiboak eta negatiboak nahasturik dituzte. Showers-en (1992) arabera, alderdi positiboz ongi horniturik zeuden gizabanakoen kasuan, egitura zatitua egitura integratua baino autoestimu garaiagoarekin eta depresio gutxiagorekin loturik zegoen; alderdi negatiboz ongi horniturik zeuden gizabanakoen kasuan, egitura zatitua antolamendu integratua baino autoestimu txikiagoarekin eta depresio gehiagorekin erlazionatuta zegoen. #### **5. Autodesadostasunaren eredua** Norberaren kontzeptua aurpegi eta dimentsio anitzeko konplexu dinamikoa da. Pertsona baten autokontzeptu orokorra autokontzeptu espezifikoagoez osatuta dago; autokontzeptu espezifikoago horiek testuinguru partikularrei loturik daude. Autokontzeptu orokorrak pertsona mugitzen den testuinguru ezberdinetarako balio du; autokontzeptu espezifikoak (akademiko-profesionala, afektibo-emozionala, soziala, fisikoa) testuinguru berezien arabera bihurtuko dira funtzional. Autokontzeptu orokorrean eta autokontzeptu espezifikoetan eremu ezberdinak aurkitzen ditugu: - Ni Erreala: subjektuak bere buruari egozten dizkion bereizgarrien hautematea edo errepresentazioa. - Ni Ideala: subjektuak eduki nahiko lituzkeen bereizgarrien errepresentazioa; izatea gustatuko litzaiokeenaren errepresentazioa. - Behar Lukeen Nia: eduki beharko lituzkeen bereizgarrien errepresentazioa. Niaren alderdi batzuk pribatuak dira eta besteak publikoak. Alderdi pribatuak norberari buruzko informazio ezkutuari dagozkionak dira; informazio horretara besteek ez dute sarrera zuzenik. Alderdi publikoei buruzko informazioa besteen eskueran dago, beha eta ebalua dezaten. Zentzu horretan, niaren alderdi edo maila bakoitza norberaren ikuspegitik edo besteen ikuspegitik azter liteke. Ondorioz, honako ni hauek bereizten ditugu: Ni Erreala - Neure Ikuspegitik eta Ni Erreala - Bestearen Ikuspegitik, Ni Ideala - Neure Ikuspegitik eta Ni Ideala - Bestearen Ikuspegitik, Behar Lukeen Nia - Neure Ikuspegitik eta Behar Lukeen Nia - Bestearen Ikuspegitik. Niaren kontzeptua kontzeptu dinamikoa da, eboluzioan zehar aldatu eta bereizkuntza-maila handiagoak lortzen dituena. Haurrek beren buruaz edo lagunez egiten dituzten deskribapenak bereizgarri fisikoetan eta jardueretan oinarritzen dira hasieran; baina, haurrak eboluzionatzen doazen heinean, bereizgarri sozialetan eta psikologikoetan oinarritutako deskribapen abstraktuago bihurtzen dira. Garapen-maila aurreratuagoak bereizkuntza maila handiagoa dakar berarekin. Eboluzio-ildo berean, zenbat eta handiagoak haurrak, are eta ezberdintasun nabariagoak agertzen dira beren Ni Errealaren eta Ni Idealaren artean. Haur nartzisista eta egozentrikoek haur moldatuek baino distantzia txikiagoa agertzen dute beren Ni Errealaren eta Ni Idealaren artean. Strachan eta Jones-en arabera (1982), Ni Idealaren eta Ni Errealaren arteko distantzia nerabezaroaren erdialdean nerabezaro berantiarrean baino handiagoa da. Nerabezaro hasieratik erdialdera arte Niaren kontzeptuen arteko bereizkuntza handitu egiten da, baina bereizkuntza horren ondoren, Ni ezberdin horiek nortasunaren egitura trinko batean integratzen dira. Azken urteetan ikusi denez, norberaren kontzeptua motibazioaren gaiarekin zuzenki erlazionatuta dago. *Self-*aren gidek (Niaren Idealak eta Behar Lukeen Niak) ekintzarako pizgarriak eskaintzen dituzte; *self* errealen eta *self-*aren giden arteko desadostasunek ondorioak dituzte motibazioan eta bizitza emozionalean. Higgins-en (1987) arabera, *self-*aren maila ezberdinen edo eremu ezberdinen arteko desadostasunak gutxitzeko motibatuta daude pertsonak, maila horien arteko desadostasunak atsekabe-iturri direlako. Higgins, Klein eta Strauman-ek (1985) eta Strauman eta Higgins-ek (1987) aurkitu zutenez, Ni Errealaren eta Ni Idealaren arteko desadostasunak dezepzioarekin, ez asebetetzearekin, depresioarekin eta lotsarekin erlazionatuta zeuden. Ni Errealaren eta Behar Lukeen Niaren arteko desadostasunak barne-hersturarekin, erruduntasunarekin eta zigor-beldurrarekin erlazionatuta zeuden. Higgins-en (1987) arabera, Ni Errealaren eta Ni Idealaren arteko desadostasunek emozio depresiboak sorrarazten dituzte; Ni Errealaren eta Behar Lukeen Niaren arteko desadostasunek barne-hersturarekin erlazionaturiko emozioak sorrarazten dituzte. Strauman-en (1989) arabera, Ni Idealaren eta Ni Errealaren arteko desadostasunek depresioa sorrarazten dute; Ni Errealaren eta Behar Lukeen Niaren arteko desadostasunek, berriz, fobia sozialak sorrarazten dituzte. Ideal indartsuek emaitza positiboetara hurbiltzera motibatzen dute subjektua. Betebehar indartsuek emaitza negatiboak ekiditera bultzatzen dute subjektua. Azkenaldian egin diren ikerketa batzuen (Bruch, Rivet eta Laurenti, 2000) arabera, aurreko emaitza horiek ez dira egiaztatzen, Erreal eta Idealaren arteko nahiz Errealaren eta Behar Lukeenaren arteko desadostasunak depresioarekin eta asaldurarekin esanguratsuki erlazionatuta aurkitzen baitira. Ni Errealaren eta Ni Idealaren arteko bereizkuntzak funtzio motibatzailea bete dezake. Lortu beharreko helburu edo pizgarri gisa funtziona baitezake Ni Idealak. Baina, bereizkuntza horrek testuinguru ebaluatzaile gisa ere joka dezake, Ni Erreala ebaluatzeko irizpideak eskaintzen baititu. Zentzu horretan, bien arteko gehiegizko desadostasuna desmotibatzaile gerta daiteke, distantzia hori zeharkatu behar duena ez baitu motibatzen. Niaren eremu espezifikoetan norbere burua ongi ebaluatzeak autokontzeptua igo egiten du; baina eremu horietan ideal edo estandar garaiak edukitzeak autokontzeptuan eragin negatiboa du. Ideal garaiek, oro har, eragin negatiboa dute autoestimuan. Zentzu horretan, pertsona batek bere autoestimua altxa dezake bere gaitasunen maila aldatu gabe, bere aspirazio maila jaistearekin bakarrik. #### **6. Autoegiaztapena eta autogoratzea** Besteengandik jasotzen dugun atzeraelikaduraren bidez ezagutzen dugu geure burua. Zentzu horretan geure buruaz egiten dugun ebaluaketaren eta besteez egiten dugunaren arteko korrelazioak garaia beharko luke izan. Baina, Shrauger eta Schoeneman-en ikerketen (1999) arabera, pertsona batek bere buruaz egiten duen ebaluazioa ez dago korrelazioan besteek berari buruz egiten duten ebaluazio errealarekin, besteek berari buruz egiten duten ustezko ebaluazioarekin baizik. Taylor eta Brown-ek (1999) diotenez, pertsona osasuntsuek beren buruari buruzko informazioa desitxuratu eta dotoretzeko joera dute. Baina, Colvin eta Block-en arabera (1994), informazioaren desitxuratze horrek zaildu egiten du pertsonaren errealitaterako moldaketa. Norbere burua ezagutzeko motibazioari dagokionez, pertsona batek emozioak gidaturik jokatzen duenean, nahiago du bere buruaz atzeraelikadura positiboa jasotzea. Logikak gidaturik jokatzen duenean, nahiago du bere buruaz duen ideiarekin bat datorren atzeraelikadura (positiboa nahiz negatiboa) jaso. Bere burua ebaluatzeko hiru motibo garrantzitsuenetatik (bere burua zehazki ezagutzea, bere buruaren kontzeptua goratzea eta bere buruaren kontzeptua dagoen bezala gordetzea) indartsuena bere autoirudia goratzera daramana da; motiborik ahulena, berriz, bere burua ezagutzeko interesari dagokiona da (Leary, Pattin, Orlando eta Funk, 2000). Cialdini eta lankideen arabera (1999), inguratzen gaituzten pertsonen arrakastaren distiran islaturik ikusteko joera nabaria agertzen dugu pertsonok. Gure hirian jaio diren pertsonaia ospetsuen distiran edo liga irabazi berria duen gure kirol- -taldearen distiran geure burua islaturik ikusteko joera dugu. Ikerlari batzuen arabera, autoestimu baxua duten pertsonak dira batez ere autogoratze-estrategiak erabiltzen dituztenak, autogoratzearen bidez bakarrik estal litekeen hutsune bat sentitzen baitute. Hala ere, ikerketa gehienek diotenez, autoestimu baxuko pertsonak autoestimu garaia dutenak baino nekezago murgiltzen dira autogoratze estrategietan, (Taylor eta Brown, 1999). Tice-ren arabera (1999), autoestimu baxuko pertsonek autobabes-estrategiak erabiliko lituzkete autogoratze-estrategiak baino gehiago. Azken estrategia hori erabiliko dute zeharkako autogoratze-estrategiak erabil ditzaketenean, edo emaitza arrakastatsua ziurtaturik dutenean. Autogoratze-estrategiak norbere buruaren hautemate ez-errealistarekin, kontrolaren gehiegizko hautematearekin edo gehiegizko baikortasunarekin erlazionatuta agertzen dira (Taylor eta Brown, 1999). Batezbestekoa baino hobetzat daukate beren burua pertsona osasuntsuek; baikortasun gehiegizkoa agertzen dute, gehiegizko kontrolaren pertzepzioa dutelako; lankidetzan ari direnean, ekoizpen kolektiboari egin dioten ekarpena benetan izan dena baino handiagoa ikusteko joera dute (Farwell eta Wohlwend-Lloyd, 1998). Beren autokontzeptua mantentzeko estrategia gisa darabilte pertsonek alderaketa soziala. Errendimendu ona duten pertsonak arrakasta gutxi duen talde batean hobeto sentitzen dira, gaitasun berdina edukita talde arrakastatsuagoan integraturik daudenak baino. Izan ere, beren emaitzak besteenekin alderatuz autoebaluatzen dira pertsonak. Oro har, pertsonak hobeto sentitzen dira beraiek baino emaitza kaxkarragoak dituztenekin alderatzean, beraiek baino emaitza hobeak dituztenekin alderatzean baino. Ikerketa batean gaitasun akademiko bera eta estatus sozioekonomiko bera zuten gizabanakoak alderatu ziren: haietako batzuk kalitate altuko eskoletara joaten ziren; besteak kalitate baxuko eskoletara. Lehenengo taldekoek bigarren taldekoek baino autokontzeptu akademiko baxuagoa agertzen zuten (McFarland eta Buehler, 1995). Identitate sozialaren teoriaren arabera (McFarland eta Buehler, 1995) autoestimua identitate pertsonalari eta identitate sozial edo kolektiboari loturik dago. Autoestimu kolektibo garaia dutenek bakarrik erreakzionatzen dute positibokiago beren taldeak errendimendu ona duenean, errendimendu txarra duenean baino. Lorpen indibidualetan zentratzen dira, beraiek taldeak baino emaitza hobea dutenean, eta taldeko emaitzetan jartzen dituzte begiak, taldearen emaitzak beraienak baino hobeak direnean. Fokatze selektiborako gaitasun hori autoestimua babesteko mekanismo bat da (McFarland eta Buehler, 1995). Johnson, Vincent eta Ross-en arabera (1997), autoestimu handiagoa edukitzeak lagundu egiten du porrotari hobeto aurre egiten, baina gehiegizko autokonfiantzak autoestimua mehatxatzen dutenen kontrako etsaitasunezko erreakzioa elikatzen du. Aurkikuntza horren arabera egiaztatu egiten da honako iritzi hau: oso litekeena da autoestimu puztua duten gizabanakoek mehatxuari etsaitasunez eta erasoz erantzutea. Horrela bada, desitxuratze arinek moldaketa hobetzen lagun badezakete ere, norbere buruaren hautemateen eta errealitatearen arteko gehiegizko desadostasunek moldaketa zaildu egiten dute; gehiegizko autogoratzeak iritzi eta erabaki okerretara bideratzen du subjektua. Nartzisismoari buruzko txosten klinikoek nartzisisten autoestimuaren egonezina eta autoestimua mehatxatzen duten gertaeren kontrako etsaitasun kementsua azpimarratzen dute. Nartzisismoa positiboki korrelazionatuta agertzen da, bai autoestimuarekin, bai norbere buruaren goratze iruzurtzailearekin. Nartzisismoaren eta autoestimuaren arteko korrelazioa jaitsi egiten da autogoratze iruzurtzailea autoestimuaren neurritik bereizten denean. Izan ere, nartzisismoa eta autogoratze iruzurtzailea estuki erlazionatuta daude, eta autoestimuaren eta nartzisismoaren arteko korrelazio positiboaren zati garrantzitsu bat egotz dakioke autogoratze iruzurtzaileari (Johnson, Vincent eta Ross, 1997). Dirudienez, autogoratzearen mozorropean, nartzisistaren autoirudi puztuaren pean mozorroturik, izaki ahul eta zatikatu bat dago, bere irudi puztua egiaztatzeko besteen beharra duena. Bere autoestimua hauskorra izateak bihurtzen ditu nartzisistak kritikarekiko sentiberak eta intoleranteak. Destainez, mespretxuz eta amorruz erantzuten diote atzeraelikadura negatiboari. Ebaluazio negatiboz erantzuten dietenak gutxietsi egiten dituzte, beren irudia mantentzen jarraitzeko (Smalley eta Stake, 1996). Ebaluatzaile negatiboaren irudia gutxietsi egiten du nartzisistak, eta bere etsaitasuna eta afektu negatiboak harengana zuzentzen ditu. ## **7. Iruzurtiaren fenomenoa** Autogoratzearen estrategian gizabanakoek gehiegizko joera agertzen dute arrakastaren arduradun sentitzeko eta porrotaren ardura besteen bizkarrera botatzeko. Beren buruaren irudi positiboa gordetzen lagunduko dien atzeraelikadura positiboaren bila dabiltza, eta beren autoirudia hustuko duen atzeraelikadura negatiboa desitxuratu edo ekidin egiten dute. Autogoratzeko joerarik agertzen ez duen gizabanakoa da iruzurtia; besteek benetan dena baino gaituagoa kontsideratzen dutela iruditzen zaio. Deseroso sentitzen da arrakasta duenean, bere trebetasunari arrotz zaizkion faktoreei egozten die arrakasta, eta ukatu egiten du bere lorpenetatik erator daitekeen bezain gaitua denik (Leary, Pattin, Orlando eta Funk 2000). Besteen aurrean agertzen diren bezain gaituak ez direla uste izateak beren buruak iruzurtitzat hartzera daramatza, arrakasta asko eduki baldin badute ere. Leary eta lankideek (2000) honako bereizgarriok egozten dizkiete inpostoreei: - Inpostore edo iruzurgile izatearen sentipena. Besteek benetan direna baino gaituagotzat jotzen dituztela uste izatea. - Beldur dira besteak konturatuko ote diren beren iruzurraz, eta beraiek uste duten bezala, iruzurgiletzat hartuko ote dituzten. Uzkur agertzen dira beren gaitasuna inplizituki edo esplizituki ebaluatuko duten egoeretan. – Zailtasunak agertzen ditu iruzurtiak bere arrakastak barneratzeko unean, eta iruzurgile delako ustea mantentzeko moduan jokatzen du. Horrela, zortea edo abagunea bezalako kanpoko faktoreei egozten die arrakasta. Iruzurtien jokaerak beren aurkezpenari begira daude neurri handi batean, beren jokaeraren bidez onura batzuk atera nahi baitituzte harremanetan. Beren hutsuneak argitara aterako direla uste duten neurrian, hain positiboa ez den irudi publiko bat agertzen dute, eta baikortasun gutxiago agertzen dute beren etorkizuneko jarduerari buruz. Beren trebetasuna agertzen dena baino txikiagoa dela aldarrikatzean, besteek beraiekiko dituzten iguripenak jaitsi egiten dira, eta arrisku gutxiago du subjektuak iguripen horiek zapuzteko. Estrategia horrek gerta litekeen porrotaren aurrean babesten du subjektua. Eta besteengandik sostengua eta suspertzea jaso ditzake. ## **8. Autoeragoztea** *(Self-handicapping)* Beren autoestimua babesteko autoeragozte-estrategiaz baliatzen diren subjektuak mesfidatu egiten dira arrakasta lortzeko duten gaitasunaz, eta errendimendu eskasa beren gaitasunik ezari egotzi beharrean gertatuko diren beldurrez, beren buruari eragozpenak jartzen hasten dira, porrota egozteko kanpoko aitzakiak edukitzeko eta beren gaitasunak salbu ikusteko. Jones eta Berglas-ek (1978) autoeragoztearen (*self-handicapping*) estrategia aztertu dute eta ondokoa diote: subjektu batzuek, beren bizitzako helburuak lortzean izan ditzaketen porroten zergatia beren buruei ez egoztearren, arrakastarik eza kanpoko faktoreei egotzi ahal izateko estrategiak erabiltzen dituzte: alkohol-kontsumoa, alferkeria, libertimendua... Eginkizun baten hasiera edo amaiera atzeratzean datza prokrastinazioa, hots, egitekoak gerorako uztea. Prokrastinazio edo eginkizunak gerorako uzte kronikoa autoestimu-maila txikiarekin eta perfekzionismo-maila handiarekin korrelazionaturik agertzen da. Autoeragozte mota bat da. Autoeragozleek behaztopak jartzen dituzte arrakastara doan bidean, beren egozketa manipulatzeko trikimailu gisa. Prokrastinatzaile edo luzamendutan ibili zale kronikoek ere beren irudiaren eta autoaurkezpenaren kezka dute. Beren buruaren irudi negatiboa agertuko duten egoerak ekiditen saiatzen dira. ## **9. Autoiruzurra** Porrotaren efektu negatiboak biguntzeko erabiltzen dute autoiruzurraren estrategia gizabanakoek. Autoestimu altuko gizabanakoek atzeraelikadura negatiboaren eragina gutxituko duten estrategiak erabiltzen dituzte (Shrauger, 1975) eta arrakastarako, autoestimu baxukoek baino iguripen positiboagoak dituzte (Johnson, Vincent eta Ross, 1997). Autoestimu baxukoei baino gutxiago eragiten die porrotak. Autoestimu altu kronikoak porrotaren atzeraelikadurak motibazioan eta errendimenduan dituen eraginak biguntzen ditu (Johnson, Vincent eta Ross, 1997). Errealitatearen distortsio arinetara mugatzen den heinean, doikuntza psikologiko osasuntsuaren adierazle da (Taylor eta Brown, 1999). Gur eta Sackeim-en Autoiruzurraren Galdekizunaz (Gur eta Sackeim, 1979) neurtutako autoiruzurrak positiboki korrelazionatzen du doikuntzarekin eta autoestimu-neurriekin, eta negatiboki korrelazionatzen du alderdi psikopatologikoekin (Johnson, Vincent eta Ross, 1997). Aurkikuntza horiei esker, autoiruzurra doikuntza mental positiboa laguntzen duen mekanismo gisa interpretatzen da. ## **10. Perfekzionismoa** Psikopatologia-sail handi batean eginkizun garrantzitsua betetzen du. A. Pacht-ek (1984) nahaste psikologiko eta fisiko sail handi batekin korrelazionatu zuen perfekzionismoa: depresioa, anorexia, nahaste obsesibo-konpultsiboa, alkoholismoa, Tipo A-ko jokaera. Dimentsio-sail bat biltzen du: - Huts egiteko gehiegizko kezka. - Aspirazio-maila garaia (estandar altuegiak). - Iguripen garaien pertzepzioa eta gurasoek berarekiko duten zentzu kritiko zorrotzegia. - Ordenu- eta antolamendu-zaletasun handiegia. Hamachek-ek (1978) honako alde hau ezartzen du perfekzionismo normalaren eta neurotikoaren artean: - Perfekzionismo normalak estandar garaiak jartzen ditu norberarentzat, baina aske sentitzen da zehaztasun gutxiagoz jokatzeko; bere burutzapenetan hutsegite batzuk barkatzen dizkio bere buruari, eta lan bat arrakastatsutzat jo dezake erabat ongi egina izan ez denean ere. - Perfekzionista neurotikoak estandar garaiak jartzen ditu eta marjina txikia uzten du huts egiteko. Inoiz ez du pentsatzen lan bat erabat amaituta dagoenik, edo nahiko ongi eginda dagoenik. Perfekzionista normalaren eta neurotikoaren arteko bereizkuntzak zera inplikatzen du: perfekzionistak estandar garaiak dituela eta bere jokaera modu oso kritikoan ebaluatzeko joera duela. Ebaluazio kritikoak estandar altuek baino eragin handiagoa du. Perfekzionistak beren helburuak lortzen saiatzen badira, gehiago da porrotaren beldurragatik, lorpen beharragatik baino (Hamachek, 1978). Perfekzionistek zalantzak dituzte beren burutzapenen kalitateari buruz. Lana guztiz amaiturik ez dagoen sentimenduak biltzen ditu. Gainera, perfekzionistek garrantzi handia ematen diete beren gurasoen iguripenei eta haien ebaluazioei, baldintzapeko kontsiderazio positiboaren giroan heziak izan direlako. Beren onarpena gero eta handiagoak diren lorpenei loturik dago; horregatik, egiten dituzten hutsegiteak afektua erretiratzearen iragarle gisa hautematen dituzte. Beren buruaren ebaluazioa gurasoen ebaluazioari lotuta agertzen da. Perfekzionismoaren dimentsio batzuk ondoez psikologikoari loturik agertzen dira, baina ez estandar garaiei dagokiena, estandar garaiak esperientzia osasungarriei loturik agertzen baitira. Huts egiteko kezka handia duten pertsonengan bakarrik agertzen dira estandar garaiak psikopatologiarekin erlazionatuta. Frost, Marten, Lahart eta Rosenblate-ren arabera (1990), psikopatologiako sintoma askorekin korrelazionatuta dago perfekzionismoa. Perfekzionismoaren eta prokrastinazioaren (eginkizunak gerorako uztearen) artean erlazioa badago. Luzamendutan ibiltzeko joerarekin korrelazionatzen duten aldagaiak: huts egiteko kezka, gurasoen iguripen garaiak eta kritikotasun zorrotza, subjektuak bere burutzapenari buruz dituen zalantzak. Eskaera garaiegiak estres mailaren igoerarekin erlazionatuta egon ohi dira. Perfekzionismo-maila garaiak minbizia, mina, asma edo buruko mina bezalako gaixotasunekin erlazionatuta agertzen dira. Perfekzionismoak depresioan betetzen duen funtzioari buruzko ikerketak korrelazio positiboa erakutsi du sozialki preskribaturiko perfekzionismoaren eta depresioaren artean. Sozialki preskribaturiko perfekzionismoa: beste esanguratsuek norberari perfekzionismoa eskatzen diotela hautemateko joera. Perfekzionismoa norberari zuzentzen zaionean, perfekzionismo-maila garaiak depresio-maila garaiarekin korrelazionatzen du, estres-maila garaia den heinean (Martin, Flett, Hewit, Krames eta Szauto, 1996). Depresio-maila garaia duten subjektuek hautemandako autoeraginkortasun-maila txikiagoa, prokrastinazio (gauzak gerorako uzte) garaiagoa eta sozialki preskribaturiko perfekzionismo-maila garaiagoa erakusten dute (Martin *et al*., 1996*)*. Estandar garaiak dituzten pertsonak eta beren buruaren hautemate negatiboa dutenak dira depresioan erortzeko arrisku handiena dutenak. # **11. Supererrendimendua (***Overachievement***)** Gurea bezalako kultura batean ez da zaila errendimendu maximoaren eta lorpen maximoen bila dabiltzan pertsonak aurkitzea. Pertsona horien kezka arrakasta lortzea da, eta sarritan lortzen dute, baina zalantza dute arrakasta lortzeko behar beste talentu edo gaitasun ba ote duten. Kezka handia dute beren errendimenduari buruz, eta zalantza asko emaitza positiboak lortzeko duten gaitasunari edo trebetasunari buruz. Gure kulturan gehiago baloratzen da gaitasunak eta trebetasunak edukitzea, lana gogor egiteko gai izatea baino. Nahiago da alferra izateagatik porrot egitea, ergela izateagatik porrot egitea baino. Arrakastaren atzetik doaz pertsonak, baina talentuan oinarritutako arrakasta baloratzen da, ez ahaleginean oinarritutakoa. Baina gizabanakoek zalantzak dituzte beren gaitasunaz, trebetasunez eta arrakastarako potentzialaz. Ziurtasun gabezia horrek bere ondorenak ditu pertsonak bere buruaren eraginkortasuna eta bere buruaren balioa hautemateko orduan. Gizabanakoek autoeragozte-estrategiak erabil ditzakete beren gaitasunei buruzko zalantzak kudeatzeko. Autoeragoztearen estrategian subjektuek egozpenezko inplikazioei lehentasuna ematen diete arrakastaren desiraren aurretik; gaitasun garaia edukitzearen pertzepzioa babestu nahiaz, beren jarduerari eragozpenak jartzen dizkiote, eta horrela ekiditen dute porrota gaitasun gabeziari egoztea. Arrakasta eragotziko duten eragozpenak jarriz, errendimendu kaxkarraren eta gaitasun gabeziaren arteko lotura lausotzea lortzen dute autoeragozleek (Jones eta Berglas, 1978). Autoeragozleek badute supererrendimenduaren estrategia erabiltzen dutenen antza, bi estrategien oinarrian norbere gaitasunari buruzko zalantzak baitaude. Lehenengoek porrota bilatzen dute, porrotaren arrazoiak gaitasun gabeziari egoztea ekidinez; bigarrenak porrota ekiditen saiatzen dira, gehiegizko ahaleginen bidez. Superlortzaileen kezka emaitza lortzea da, autoeragozleena, aldiz, trebetasun edo gaitasunaren ebaluazioa da. ## **Bibliografia** - Alicke, M.D. (1985): "Global self-evaluation as determined by the desirability and controllability of trait adjectives", *Journal of Personality and Social Psychology* **49**, 1621-1630. - Asendorf, J. B. eta Ostendorf, F. (1998): "Is Self-Enhancement Healthy? Conceptual, Psychometric, and Empirical Analysis", *Journal of Personality and Social Psychology* **74**, 955-966. - Avia, M.D.; Sanchez-Bernardos, L.; Sanz, J.; Carrillo, J. eta Rojo, W. (1998): "Self-Presentation Strategies and the Five-Factor Model", *Journal of Research in Personality* **32**, 108-114. - Backman, D.; Secord, P. eta Pierce, J. (1963): "Resistance to change in the self-concept as a function of consensus among significant others", *Sociometry* **26**, 102-111. - Bandura, A. (1977): "Self-Efficacy: Toward a Unifying Theory of Behavioral Change", *Psychological Review* **84**, 191-225. - –––––––––––––, (1986): *Social foundations of thought and action: A social cognitive theory,* Prentice-Hall, New York. - Baumeister, R.F. (1997): "Identity, Self-Concept, and Self-Esteem", in R. Hogan, J. Johnson eta S. Briggs (arg.), *Handbook of Personality Psychology,* Academic Press, San Diego. - Baumeister, R. F.; Smart, L. eta Boden, J.M. (1999): "Relation of Threatened Egotism to Violence and Aggression: The Dark Side of High Self-Esteem", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 240-280. - Baumeister, R.F. eta Tice, D.M. (1984): "Role of Self-Presentation and Choice in Cognitive Dissonance Under Forced Compliance: Necessary or Sufficient Causes?", *Journal of Personality and Social Psychology* **46**, 5-13. - Bergin, A.E. (1962): "The Effect of Dissonant Persuasive Communication Upon Changes in a Self-Referring Attitude", *Journal of Personality* **30**, 423-438. - Berzonsky, M.D. (1992): "Identity style and coping strategies", *Journal of Personaliy* **60**, 771-788. - Bettencourt, B. A. eta Dorr, N. (1997): "Collective Self-Esteem as a Mediator of the Relationship Betwewn Allocentrism and Subjective Well-Being", *Personality and Social Psychology Bulletin* **23: 9,** 955-964. - Binderman, R.M.; Fretz, B.R.; Scott, N.A. eta Abrams, M.H. (1972): "Effects of interpreter credibility and discrepancy level of results on responses to test results", *Journal of Counseling Psychology* **18**, 319-323. - Block, J. (1961): "Ego identity, role variability, and adjustment", *Journal of Consulting Psychology* **25**, 392-397. - Bond, M.H. (1986): *The Psychology of the Chinese people,* Oxford University Press, New York. - Bond, M.; Leung, K. eta Wan, K.-C. (1982): "The social impact of self-effacing attributions: The Chinese case", *Journal of Social Psychology* **118**, 157-166. - Brickman, P.; Coates, D. eta Janoff-Bulman, R. (1978): "Lottery Winners and Accident Victims: Is Happiness Relative?", *Journal of Personality and Social Psychology* **35**, 917-927. - Brown, J. D. (1986): "Evaluations of self and others: Self-enhancement biases in social judgments", *Social cognition* **4**, 353-376. - Bruch, M.A. eta Hynes, M.J. (1987): "Heterosexual anxiety and contraceptive use", *Journal of Research in Personality* **21**, 343-360. - Bruch, M.A.; Rivet, K.M. eta Laurenti, H.J. (2000): "Type of self-discrepancies and relationships to components of the tripartite model of emotional distress", *Personality and Individual Differences* **29**, 37-44. - Campbell, J.D. (1986): "Similarity and uniqueness: The effects of attribute type, relevance, and individual differences in self-esteem and depression", *Journal of Personality and Social Psychology* **50**, 281-294. - Cialdini, R.B.; Borden, R.J.; Thorne, A.; Walker, M.R.; Freeman, S. eta Sloan, L.R. (1999): "Basking in Reflected Glory: Three (Football) Field Studies", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, 436-445. - Colvin, C.R. eta Block, J. (1994): "Do positive illusions foster mental health? An examination of the Taylor and Brown formulation", *Psychological Bulletin* **116**, 3-20. - Crowne, D. P. eta Marlowe, D. (1960): "A new scale of social desirability independent of psychopathology", *Journal of Consulting Psychology* **24**, 349-354. - –––––––––––––, (1964): *The approval motive: Studies in evaluative dependence,* Wiley: New York. - Donahue, E.M.; Robins, R.W.; Roberts, B.W. eta John, O.P. (1993): "The divided self: Concurrent and longitudinal effects of psychological adjustment and social roles on self-concept differentiation", *Journal of Personality and Social Psychology* **64**, 834-846. - Eagly, A.H. eta Acksen, B.A. (1971): "The effect of expecting to be evaluated on change toward favorable and unfavorable information about oneself", *Sociometry* **34**, 411-422. - Ekman, P. (1971): "Universals and cultural differences in facial expressions of emotion", in J. Cole (arg.), *Nebraska Symposium on Motivation,* University of Nebraska Press, Lincoln. - Ekman, P. eta Friesen, W.V. (1969): "Nonverbal leakage and clues to deception", *Psychiatry* **32**, 88-105. - –––––––––––––, (1972): "Judging deception from the face or body". Paper presented at the meeting of the Western Psychological Association, Portland, Oregon. - Farwell, L. eta Wohlwend-Lloyd, R. (1998): "Narcissistic Processes: Optimistic Expectations, Favorable Self-Evaluations, and Self-Enhancing Attributions", *Journal of Personality* **66: 1***,* 65-83. - Ferrari, J. R. (2000): "Procrastination as a Self-Handicap for Men and Women: A task-Avoidance Strategy in a Laboratory Setting", *Journal of Research in Personality* **34***,* 73-83. - Frost, R. O.; Marten, P.; Lahart C. eta Rosenblate, R. (1990): "The Dimensions of Perfectionism", *Cognitive Therapy and Research* **14: 5,** 449-468. - Gaertner, L.; Sedikides, C. eta Graetz, K. (1999): "In Search of Self-Definition: Motivational Primacy of the Individual Self, Motivational Primacy of the Collective Self, or Contextual Primacy?", *Journal of Personality and Social Psychology* **76: 1**, 5-18. - Gerard, H.B. (1961): "Some determinants of self-evaluation", *Journal of Abnormal and Social Psychology* **62**, 288-293. - Gerard, M.; Gibbons, F. X.; Reis-Bergan, M. eta Russell, D. W. (2000): "Self-Esteem, Self-Serving Cognitions, and Health Risk Behavior", *Journal of Personality* **68: 6**, 1177-1201. - Greenberg, J.; Solomon, Sh.; Pyszczynski, T.; Rosenblatt, A.; Burling, J.; Lyon, D.; Simon, L. eta Pinel E. (1999): "Why Do People Need Self-Esteem? Converging Evidence That Self-Esteem Serves an Anxiety-Buffering Function", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia. - Gur, R.C. eta Sackeim, H.A. (1979): "Self Deception: A concept in search of a phenomenon", *Journal of Personality and Social Psychology* **37**, 147-169. - Hamachek, D.E. (1978): "Psychodynamics of normal and neurotic perfectionism", *Psychology* **15**, 27-33. - Hart, D. (1988): "The adoslescent self-concept in social context", in D.K. Lapsley eta F.C. Power (arg.), *Self, ego and identity,* Springer-Verlag, New York, 71-90. - Hewitt, P. L.; Flett, G. L.; Turnbull-Donovan, W. eta Mikail, S.F. (1991): "The Multidimensional Perfectionism Scale: Reliability, validity, and psychometric properties in psychiatric samples", *Psychological Assessment* **3**, 464-468. - Higgins, E.T. (1987): "Self-discrepancy: A theory relating self and affect", *Psychological Review* **94,** 319-340. - Higgins, E.T.; Klein, R. eta Strauman, T. (1985): "Self-concept discrepancy theory: A psychological model for distinguishing among different aspects of depression and anxiety", *Social Cognition* **3**, 51-77. - Higgins, E.T.; Bond, R.N.; Klein, R. eta Strauman, T. (1986): "Self-discrepancies and emotional vulnerability: How magnitude, accesibility and type of discrepancy influence affect", *Journal of Personality and Social Psychology* **51**, 1-15. - Higgins, E.T. (1998): "From Expectancies to Worldviews: Regulatory Focus in Socialization and Cognition", in J.M. Darley eta J. Cooper (arg.), *Attribution and Social Interaction*, American Psychological Association, Washington. - Hobden, K. eta Pliner, P. (1995): "Self-Handicapping and Dimensions of Perfectionism", *Journal of Research in Personality* **29**, 461-474. - Johnson, E. A.; Vincent, N. eta Ross L. (1997): "Self-Deception versus Self-Esteem in Buffering the Negative Effects of Failure", *Journal of Research in Personality* **31***,* 385-405. - Jones, E. E. eta Berglas, S. (1978): "Control of attributions about the self through selfhandicapping strategies: The appeal of alcohol and the role of underachievement", *Personality and Social Psychology Bulletin* **4**, 200-206*.* - Jones, E. E. eta Rhodewalt, F. (1982): *The Self-Handicapping Scale* (Frederick Rhodewalt, Department of Psychology, University of Uthah, Salta Lake City). - Knee, C.R. (1998): "A Nondefensive Personality: Autonomie and Control as Moderator of Defensive Coping and Self-Handicapping", *Journal of Research in Personality* **32**, 115-130. - Langens, Th. A. (2001): "Predicting Behavior Change in Indian Businessmen from a Combination of Need for Achievement and Self-Discrepancy", *Journal of Rechearch in Personality* **35***,* 339-352. - Leary, M.R.; Tambor, E.S.; Terdal, S.K. eta Downs, D.L. (1999): "Self-Esteem as an Interpersonal Monitor: The Sociometer Hypothesis", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 87-104. - Leary, M.R.; Tchividjian,L.R. eta Kraxberger, B.E. (1999): "Self-Presentation Can Be hazardous to Your Health: Impression Management and Health Risk", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology*, Psychology Press*,* Philadelphia, 182-194. - Leary, M.R.; Pattin, K.M.; Orlando, A.E. eta Funk, W. W. (2000): "The Impostor Phenomenon: Self-Perceptions Reflected Appraisals, and Interpersonal Strategies", *Journal of Personality* **68: 4***,* 725-756. - Levy, R. (1973): *The Tahitians,* University of Chicago Press, Chicago. - Linville, P. W. (1985): "Self-Complexity and affective extremity: Don´t put all of your eggs in one cognitive basket", *Social Cognition* **3**, 94-120. - –––––––––––––, (1987): "Self-Complexity as a cognitive buffer against stress-related illness and depression", *Journal of Personality and Social Psychology* **52**, 663-676. - McFarland, C. eta Buehler, R. (1995): "Collective Self-Esteem as a Moderator of a Frog-Pond Effect in Reactions to Performance Feedback", *Journal of Personality and Social Psychology* **68: 6***,* 1055-1070. - McReynolds, P.; Altrocchi, J. eta House, C. (2000): "Self-Pluralism: Assessment and Relations to Adjustment, Life Changes, and Age", *Journal of Personality* **68: 2***,* 347-382. - Markus H. (1999): "Self-Schemata and Processing Information about the Self", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 123-138. - Markus, H. eta Kitayama, S. (1992): "Cultural variation in the self-concept", in G. R. Goethals eta J. Strauss (arg.), *Multidisciplinary perspectives on the self,* Springer-Verlag, New York. - Marsh, H. W. (1993): "Relations Between Global and Specific Domains of Self: The Importance of Individual Importance, Certainty, and Ideals", *Journal of Personality and Social Psychology* **65: 5**, 975-992. - Martin, K.A. eta Brawley, L.R. (1999): "Is the self-handicapping scale reliable in nonacademic achievement domains?", *Personality and Individual Differences* **27**, 901-911. - Martin, Th. R.; Flett, G.L.; Hewitt, P. L.; Krames, L. eta Szauto G. (1996): "Personality Correlates of Depression and Health Symptoms: A Test of a Self-Regulation Model", *Journal of Research in Personality* **31***,* 264-277. - Matto, H. eta Realo, A. (2001): "The Estonian Self-Concept Clarity Scale: psychometric properties and personality correlates", *Journal of Personality and Social Psychology* **30***,* 59-70. - Miller, D.T. (1976): "Ego Involvement and Attributions for Success and Failure", *Journal of Personality and Social Psychology* **34***,* 901-906. - Miyake, K.; Campos, J.; Kagan, J. eta Bradshaw, D.L. (1986): "Issues in socioemotional development", in H. Stevenson, H. Azuma eta K. Hakuta (arg.), *Child development and education in Japan,* Freeman, New York, 239-261 - Miyamoto, S.F. eta Rornbusch, S. (1956): "A test of the symbolic interactionist hypotheses of self-conception", *American Journal of Sociology* **61**, 399-403. - Murray, S. L.; Holmes, J. G. eta MacDonald, G. (1998): "Through the Looking Glass Darkly? When Self-Doubts Turn Into Relationship Insecurities", *Journal of Personality and Social Psychology* **75: 6**, 1459-1480. - Oleson, K.C.; Poehlmann, K.M.; Yost, J.H.; Lynch, M.E. eta Arkin R.M. (2000): "Subjective Overachievement: Individual Differences in Self-Doubt and Concern with Performance", *Journal of Personality* **68: 3**, 491-524. - Pacht, A. R. (1984): "Reflections on perfection", *American Psychologist* **39**, 386-390. - Paulhus, D.L. (1984): "Two-Component Models of Socially Desirable Responding", *Journal of Personality and Social Psychology* **46: 3,** 598-609. - Pelham, B. W. (1995): "Further Evidence for a Jamesian Model of Self-Worth: Reply to Marsh", *Journal of Personality and Social Psychology* **69: 6**, 1161-1165. - Peterson, Ch.; Semmel, A.; Von Baeyer, C.; Abramson, L.Y.; Metalsky, G.I. eta Seligman, M.E.P. (1982): "The Attributional Estyle Questionnaire", *Cognitive Therapy and Research* **6: 3**, 287-300. - Rogers, T.B.; Kuiper, N.A. eta Kirker, W.S. (1999): "Self-Reference and the Encoding of Personal Information", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 139-149. - Rosengreen, W.R. (1961): "The Self in the Emotionally disturbed", *American Journal of Sociology* **82**, 454-462. - Sedikides, C. (1995): "Central and Peripheral Sel-Conceptions Are Differentially Influenced by Mood: Tests of the Differential Sensitivity Hyppothesis", *Journal of Personality and Social Psychology* **69**, 759-777. - Seligman, M.E.P. (1975): *Helplessness: On Depression, Development and Death,* Freeman, San Francisco. - Selterlund, M. B. eta Niedenthal, P. M. (1993): "Who Am I? Why Am I Here?: Self-Esteem, Self-Clarity, and Prototype Matching", *Journal of Personality and Social Psychology* **65: 4***,* 769-780. - Seta, J. J.; Donaldson, S. eta Seta C.E. (1999): "Self-Relevance as a Moderator of Self-Enhancement and Self-Verification", *Journal of Research in Personality* **33**, 442-462. - Sherwood, J.J. (1965): "Self-Identity and Referent Others", *Sociometry* **28**, 66-81. - Sherer, M.; Maddux, J.; Mercandanti, B.; Prentice-Dunn, S.; Jacobs, B. eta Rogers, R. (1982): "The self-efficacy scale: construction and validation", *Psychological Reports* **51***,* 663-671. - Showers, C. (1992): "Compartimentalization of positive and negative delf-knowledge: keeping bad apples out of the bunch", *Journal of personality and Social Psychology* **62**, 1036-1049. - Shrauger, J.S. (1975): "Responses to evaluation as a function of initial self-perception", *Psychological Bulletin* **82**, 581-596. - Shrauger, J.S. eta Sorman, P.B. (1977): "Self-Evaluations, Initial Success and Failure, and Improvement as Determinants of Persistence", *Journal of Consulting and Clinical Psychology* **45***,* 784-795. - Shrauger, J.S. eta Schoeneman, Th.J. (1999): "Symbolic Interactionist View of Self-Concept: Through the Looking Glass Darkly", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press*,* Philadelphia, 25-42. - Silverman, I. (1964): "Self-esteem and differential responsiveness to success and failure", *Journal of Abnormal and Social Psychology* **69**, 115-119. - Smalley, R. L. eta Stake, J.E. (1996): "Evaluating Sources of Ego-Threatening Feedback: Self-Esteem and Narcissism Effects", *Journal of Research in Personality* **30**, 483-495. - Snyder, M. (1974): "Self-Monitoring of Expressive Behavior", *Journal of Personality and Social Psychology* **30***,* 526-537. - Solomon, R. C. (1984): "Getting angry: The Jamesian theory of emotion in anthropology", in R.A. Shweder eta R.A. LeVine (arg.), *Culture Theory: Essays on mind, self, and emotion,* Cambridge University Press, Cambridge, 238-254. - Steiner, I. D. (1968): "Reactions to adverse and favorable evaluations of one´s self", *Journal of personality* **36***,* 553-563. - Strachan, A. eta Jones, D. (1982): "Changes on Identification during Adolescence: A Personal Construct Theory Approach", *Journal of Personality Assessment* **46**, 529-535. - Strauman, T.J. (1989): "Self-discrepancies in clinical depression and social phobia: Cognitive structures that underlie emotional disorders", *Journal of Abnormal Psychology* **98**, 14-22. - Strauman, T.J. eta Higgins, E.T. (1987): "Automatic activation of self discrepancies and emotional syndromes: whem cognitive structures influence affect?", *Journal of Personality and Social Psychology* **53**, 1004-1014*.* - Sturman, T.S. (1999): "Achievement Motivation and Type A Behavior as Motivational Orientations", *Journal of Research in Personality* **33**, 189-207. - Tafarodi, R. W. eta Swann Jr., W.B. (1995): "Self-liking and self-competence as dimensions of global self-esteem: Initial validation of a measure", *Journal of Personality Assessment* **65***,* 322-342. - –––––––––––––, (2001): "Two-dimensional self-esteem: theory and measurement", *Personality and Individual Differences* **31**, 653-673. - Tafarodi, R. W. eta Vu, C. (1997): "Two-Dimensional Self-Esteem and Reactions to Success ansd Failure", *Personality and Social Psychology Bulletin* **23: 6**, 626-635. - Tajfel, H. eta Turner, J.C. (1986): "The Social Identity Theory of Intergroup Behavior", in S. Worchel eta W. Austin (arg.), *Psychology of Intergroup Relations,* Nelson-Hall, Chicago, 7-24. - Taylor Sh. E. eta Brown, J.D. (1999): "Illusion and Well-Being: A Social Psychological Perspective on Mental Health", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 43-66. - Tesser, A. (1999): "Toward a Self-Evaluation Maintenance Model of Social Behavior" in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 446-460. - Tesser, A. eta Paulhus, D. (1983): "The Definition of Self: Private and Public Self-Evaluation Management Strategies", *Journal of Personality and Social Psychology* **44***,* 672- 682. - Thompson, T. eta Richardson, A. (2001): "Self-handicapping status, claimed self-handicaps and reduced practice effort following success and failure feedback", *British Journal of Educational Psychology* **71**, 151-170. - Tice, D. M. (1999): "Self-Concept Change and Self-Presentation: The Looking Glass Self Is Also a Magnifying Glass", in R. F. Baumeister (arg.), *The Self in Social Psychology,* Psychology Press, Philadelphia, 195-218. - Wood, J. V.; Taylor, S. E. eta Lichtman, R. R. (1985): "Social Comparison in Adjustment to Breast Cancer", *Journal of Personality and Social Psychology* **49**, 1169-1183. - Woolfolk R.L.; Novalany, J.; Gara, M. A.; Allan, L.A. eta Polino, M. (1995): "Self-Complexity, Self-Evaluation, and Depression: An Examination of Form and Content within the Self-Schema", *Journal of Personality and Social Psychology* **68: 6**, 1108-1120. - Yohida, T.; Kojo, K. eta Kaku, H. (1982): "A study on the development of self-presentation in children", *Japanese Journal of Educational Psychology* **30***,* 30-37. - Zaidel, S. eta Mehrabian, A. (1969): "The ability to communicate and infer positive and negative attitudes facially and vocally", *Journal of Experimental Research in Personality* **3***,* 233-241.
aldizkariak.v1-3-495
{ "domain": "zientziak eta natura zientziak", "id": "ikergazte_iv_zientziak-eta-natura-zientziak_28", "issue": null, "year": "2021", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iv" }
# 2 motako diabetesari asoziaturiko RNA ez-kodetzaile batek 2 transglutaminasa genearen adierazpena erregulatzen du pankreako beta zeluletan <u>Gónzalez-Moro, I.</u><sup>1,2</sup>, Sebastián-delaCruz, M.<sup>1,2</sup>, Rojas-Márquez, H.<sup>1</sup>, Olazagoitia-Garmendia, A.<sup>1,2</sup>, Mentxaka-Salgado, J.<sup>1</sup>, Mendoza, L.M.<sup>1</sup>, Lluch, A.<sup>3</sup>, Ortega, F.J.<sup>3</sup>, Castellanos-Rubio, A.<sup>1,2,4,5</sup>, Santin, I.<sup>1,2,4</sup> <sup>1</sup>UPV/EHU, <sup>2</sup>Biocruces Bizkaia Health Research Institute, <sup>3</sup>IDIBGI, <sup>4</sup>CIBERDEM, <sup>5</sup>Ikerbasque. itziar.gonzalezm@ehu.eus ### Laburpena LOC107987281 izeneko RNA luze ez-kodetzailea (lncRNA) 2 motako diabetesarekin bat datozen hainbat parametrorekin asoziatua dago. Pankreako beta zeluletan LOC107987281 nagusiki nuklearra dela ikusi genuen, transkripzioaren erregulazioan jardun dezakeenaren seinale izan daitekeelarik. Emaitza esperimentalek aditzera ematen dute lncRNA honek TGM2 gene kodetzailearen adierazpena kontrolatzen duela. TGM2 geneak intsulinaren jariapenean duen funtzioa kontutan izanik, eta lncRNAren eta 2 motako diabetesarekin (T2D; ingelesez type 2 diabetes) erlazionatutako zenbait parametroen artean dagoen asoziazioa ikusita, LOC107987281 RNAk 2 motako diabetesarekin lotura izan dezakeela ondoriozta daiteke. Hitz gakoak: TGM2, 2 motako diabetesa, lncRNA, pankreako beta zelula. #### Abstract A long non-coding RNA (lncRNA) called LOC107987281 is linked to several parameters related to type 2 diabetes. In pancreatic beta cells, LOC107987281 is preferentially expressed in the nuclei, suggesting a potential role in transcriptional regulation. Experimental data evoke this lncRNA is able to regulate the expression of TGM2 coding gene. Considering the function of TGM2 gene, this regulation seems to be relevant for proper insulin secretion and beta cell function in a T2D context, given the association of LOC107987281 with the aforementioned T2D related parameters. Keywords: TGM2, Type 2 diabetes, lncRNA, beta cells #### 1. Sarrera eta motibazioa Giza 2 transglutaminasa (TGM2) 686 aminoazido dituen entzima monomerikoa da, 20. kromosoman kokaturiko *TGM2* geneak kodetzen duena. Transamidazio erreakzioak katalizatzen dituen entzima honek G-proteina modura jardun dezake. Nahiz eta ehun gehienetan modu konstitutiboan adierazten den, bere transkripzioa estuki erregulatuta dago, kasu askotan hanturazko zitokina eta hazkuntza faktoreen bidez (Nurminskaya eta Belkin, 2012). Entzima hau giza pankreako irletan adierazten da eta karraskarietan intsulinaren jariapenean parte hartzen duela ikusi da. TGM2ren funtzio nagusia Ca<sup>2+</sup> menpeko proteinen arteko erretikulazioa gauzatzea da, glutamina aminoazidoen bitartez. Elkargurutzatutako proteinek, lotura itzulezin isopeptidiko horren bidez, masa molekular handiko produktuak eratzen dituzte eta zelula kanpoko matrizean, zelulen atxikipenean, proliferazioan, apoptosian eta beste prozesu anitzetan funtzio garrantzitsua betetzen dute (Nurminskaya eta Belkin, 2012). Horrela, ez da harritzekoa TGM2 funtzio akasdunak egoera patogenikoak sortaraztea; izan ere, TGM2 zenbait gaixotasunekin inplikatu da, minbiziarekin eta gaixotasun autoimmuneekin, besteak beste (Rahauvirta et al, 2019). TGM2 2 motako diabetesaren garapenarekin (T2D) erlazionatu da. 2 motako diabetesa gaixotasun endokrino bat da zeinean bi prozesu patogeniko ematen diren: alde batetik, pankreako beta zelulen intsulinaren ekoizpen eta jariapen desegokia, eta bestetik, ehun periferikoetan intsulinarekiko erresistentziaren agerpena (Chatterjee et al, 2017). Munduan zeharreko bizimodu sedentarioen eta gizentasunaren areagotze larri progresiboaren ondorioz T2Daren prebalentzia azken urteotan izugarri hazi da, eta erritmo handian areagotzen jarraitzea aurreikusten da (Chatterjee et al, 2017). Nahiz eta gaixotasun multifaktoriala izan, asoziazio eta lotura ikerketen arabera, faktore genetikoek berebiziko garrantzia dute bere garapenean. Zorigaitzez, badirudi osagai genetiko horretan polimorfismo edo bariante ohikoek eragin apala dutela banan-banan aztertzean, polimorfismo arraroagoek izan dezaketen garrantzia nabarmenduz. TGM2k karraskarien beta zeluletan glukosak eragindako intsulinaren jariapenean (GSIS; ingelesez *glucose-stimulated insulin release*) parte hartzen duela ikusi da. Izan ere, arratoien pankreako irlatxoak TGM2aren inhibitzaileekin inkubatzeak GSIS nabari murriztea eragiten du (Bungay et al, 1986). Are gehiago, *TGM2* genearen etenaldiak GSIS inhibitzen du, *TGM2-/-* diren arratoiak glukosarekiko intolerante bihurtzen direlarik (Bernassola et al, 2002). Bestalde, T2D edo MODY (ingelesez; *maturity onset diabetes of the young*) duten pazienteetan TGM2 proteinaren kontserbazio altuko aminoazidoetan mutazio heterozigotoak identifikatu dituzte. Mutazio horiek TGM2ren transamidazio aktibitatea murrizten dutela ikusi da *in vitro* gauzaturiko esperimentuetan (Porzio et al, 2007). Gainera, arratoiaren intsulinoma zelula lerroetan (INS-1E), mutazio hauek glukosak eragindako intsulinaren jariapena murrizten dutela ikusi da (Salter et al, 2012). Emaitza hauek *TGM2* geneak intsulinaren jariapenean, eta ondorioz, pankreako beta zelulen ohiko funtzioan daukan garrantzia erakusten dute, *TGM2* genearen erregulazio ondo ulertzea ezinbestekoa izanik. Berriki, zenbait zelula lerrotan gauzaturiko ikerketetan, *TGM2* genearen adierazpenarekin korrelazio zuzena duen RNA luze ez-kodetzaile (lncRNA; ingelesez *long noncoding RNA*) bat (*LOC107987281*) identifikatu da (Minotti et al, 2018). *LOC107987281* lncRNA, *TGM2*ren lehenengo introitik transkribatzen da eta 1000 nukleotidoz osatua dago (Minotti et al, 2018). LncRNA honek nukleotido bakarreko polimorfismo (SNP: ingelesez *single nucleotide polymorphism*) bat dauka bere lehenengo exoian, *TGM2* gene kodetzailean intronikoa dena. Horrela, gure ikerketaren hipotesia, *LOC107987281*ren funtzioa aldatu dezaketen polimorfismoek *TGM2*aren adierazpena aldatu eta intsulinaren jariapenean eta T2Daren garapenean eragina izan dezaketela da. ## **2. Ikerketaren helburuak** Sarreran azaldutakoa abiapuntutzat hartuta, gure ikerketaren helburu nagusia *LOC107987281* RNA ez-kodetzailearen karakterizazio funtzionala burutzea da, 2 motako diabetesaren garapenean izan dezakeen ekarpena argitu nahian. Asmo honekin, bi helburu espezifiko ezarri ditugu. Alde batetik, *LOC107987281* genean dagoen polimorfismoak T2D garatzeko arriskuan duen ekarpen espezifikoa determinatzea. Honetarako, giza laginetan SNPa eta T2Dren patogenesiarekin asoziaturiko zenbait parametroen arteko asoziazio ikerketa sortu dugu. Beste aldetik, *LOC107987281* lncRNA eta TGM2aren erlazioa aztertzea pankreako beta zeluletan. Horretarako, *LOC107987281* lncRNAren adierazpena modulatuko dugu isilarazpeneta gainadierazpen-tekniken bitartez, eta *TGM2*aren adierazpena zehaztuko dugu. #### 3. Ikerketaren muina ### 3.1. LOC107987281 lncRNA T2D-arekin asoziatuta dago Lehendabizi, *LOC107987281* aren introian dagoen rs2076380 polimorfismoa analizatu zen 557 pertsonatako kohorte batean. Horren ostean, polimorfismoa eta T2Darekin erlazionatuta dauden zenbait parametroen arteko asoziazio-ikerketa burutu zen. Gizonen laginen artean (n=166) emaitza esangarririk ikusi ez genuen arren, emakumeetan (n=391) polimorfismoa hainbat parametrorekin modu esanguratsuan asoziatuta zegoela ikus daiteke; hala nola, glukosa maila, intsulina maila barauan, 75gr glukosa irentsi eta 120minutu osteko intsulina maila eta intsulinarekiko erresistentzia (HOMA-IR) (1.taula). 1. taula. *LOC107987281*an dagoen rs2076380 polimorfismoaren eta diabetesarekin erlazionatutako zenbait parametroen arteko asoziazio ikerketaren emaitzak kohorteko emakumezkoetan. | rs2076380 | AA (n=33) | | AG (n=178) | | GG (n=180) | | | |---------------------------------|--------------------|-----------------------------|--------------------|-----------------------------|--------------------|-----------------------------|-------| | | Bataz-<br>bestekoa | Desbideraketa<br>estandarra | Bataz-<br>bestekoa | Desbideraketa<br>estandarra | Bataz-<br>bestekoa | Desbideraketa<br>estandarra | ANOVA | | Glukosa (mg/dl) | 106,0 | 30,4 | 95,2 | 16,5 | 93,8 | 19,7 | 0,005 | | INTSULINA barauan | 31,8 | 20,0 | 21,0 | 12,4 | 19,3 | 11,9 | 0,001 | | INTSULINA<br>(glukosa + 120min) | 113,6 | 110,4 | 113,3 | 93,9 | 80,0 | 72,0 | 0,010 | | HOMA-IR | 7,0 | 13,0 | 3,8 | 4,1 | 3,4 | 6,1 | 0,016 | 1. taulan ikusi daitekeen gisara, rs207380 polimorfismoan AA genotipo duten emakumeek intsulina jariapen altuagoa izateaz gain, intsulinarekiko erresistentzia adierazten duen HOMA-IR parametroa altuagoa eta odoleko glukosa maila ere altuagoa dute, AG heterozigotoak edo GG homozigotoak diren emakumeekin alderatuta. 1. Irudia. Aztertutako kohortean T2D duten norbanakoen proportzioa, rs2076380 genotipoaren arabera. AA genotipoa duten emakumeen artean T2Daren intzidentzia AG edo GG duten emakumeen artean baino altuagoa da, %21, %5 eta %7ko intzidentziarekin, hurrenez hurren. ![](_page_2_Figure_9.jpeg) ### 3.2. LOC107987281 lncRNA eta TGM2 gene kodetzailea giza ehun desberdinetan adierazten dira Behin *LOC107987281* eta T2Daren arteko asoziazioa frogaturik, RNA ez kodetzailearen azterketari ekin genion. Lehendabizi, *TGM2* gene kodetzailearen eta *LOC107987281* gene ezkodetzailearen adierazpena aztertu genuen 12 giza-ehunetan. Bigarren irudian ikus daitekeen moduan, bai lncRNA baita *TGM2* genearen adierazpen absolutuak oso baxuak ziren aztertutako ehun guztietan. Hala ere, bi geneen adierazpen-maila altuena, birika, plazenta eta bihotzean detektatu zen. Spearmanen korrelazio-analisiak giza ehun hauetan LOC107987281 eta TGM2 geneen adierazpena korrelazionatuta dagoela erakutsi zuen (Spearmanen R= 0,87 (0,59-0,9); p<0,001). **2. irudia.** *LOC107987281* **eta** *TGM2* **geneen adierazpenak 12 giza ehun desberdinetan.** Zutabe beltzetan *LOC107987281* geneari dagozkien adierazpen-balioak ageri dira. Puntu gorriek, *TGM2* genearen adierazpen-balioak adierazten dituzte. Geneen adierazpena Q-PCRaren bitartez zehaztu zen, *HPRT* gene konstitutiboaren bitartez normalizatuz. Emaitzak hiru erreplika esperimentalen batezbestekoa ± SEM (batazbestekoaren errore estandarra) bezala adierazi dira. ![](_page_3_Figure_3.jpeg) ### 3.3. LOC107987281 genearen ikerketa funtzionala EndoC-βH1 zeluletan Lehenik eta behin, *LOC107987281* mRNAk pankreako beta zeluletan duen kokapena ikertu genuen, kokapenak lncRNAk eduki dezakeen funtzioaren inguruan informazioa ematen baitu. Horrela, nuklearrak diren lncRNAk transkripzioaren erregulazioarekin erlazionatuta egon daitezkeen bitartean, zitoplasman daudenak, RNAren egonkortasunean edo proteinen garraioan parte hartu dezakete. Pankreako beta zelulen frakzio nuklearra isolatu zen zelula-osoaren zatikiarekin konparatu ahal izateko. Bi frakzio hauetan lncRNAaren adierazpena aztertu zen, eta 3. irudian ikus daitekeen modura, *LOC107987281* lncRNAren kokapena nagusiki nuklearra zela ikusi zen. **3. irudia. EndoC-βH1 zeluletan** *LOC107987281* **genearen kokapen zelularra.** Q-PCRaren bitartez frakzio nuklearrean eta zelula erauzkin osoan, *LOC107987281*, *MEG3* (kontrol nuklearra) eta *RPLPO* (kontrol zitoplasmatikoa) aztertu ziren. Emaitzak (nukleo/zelula osoa) ratioaren logaritmo gisa adierazten dira. Emaitzak hiru esperimentu independenteen batezbestekoa ± SEM (batazbestekoaren errore estandarra) bezala adierazi dira. ![](_page_3_Figure_7.jpeg) ### 3.4. Pankreako beta zeluletan LOC107987281 lncRNAk TGM2ren adierazpena kontrolatzen du Hurrengo pausua, beta zeluletan *LOC107987281* isilarazpena egin eta *TGM2* genearen adierazpena neurtzea izan zen. Isilarazpena gauzatzeko siRNA molekula bat erabili genuen. siRNAk RNA molekula txikiak dira zeintzuk RNA itura lotu egiten diren, nukleotido osagarritasuna dela eta, RNA horren adierazpena blokeatuz. Kontrol gisa, giza genomako gene bakar batekin osagarritasuna ez duen siRNA molekula bat erabili genuen (siKTRL). *LOC107987281* isilaraztean, *TGM2* gene kodetzailearen adierazpenean murrizpen esangarria ikusi zen. siLOC107987281 siRNArekin isilarazpen eraginkorra lortu zen (%70ko isilarazpena); eta honen ondorioz, *TGM2* genearen adierazpena %23 inguru txikiagotu zen (4. irudia). 4. irudia. EndoC- $\beta$ H1 zeluletan *LOC107987281* eta *TGM2* geneen adierazpen erlatiboak IncRNA itua isilarazterakoan. Isilarazpena gauzatzeko siLOC107987281 izendatu dugun siRNA molekula transfektatu zen. Geneen adierazpena Q-PCRaren bitartez zehaztu ziren, *HPRT* gene konstitutiboaren bitartez normalizatuz. Emaitzak hiru esperimentu independenteen batezbestekoa $\pm$ SEM (batazbestekoaren errore estandarra) bezala adierazi dira. \*p < 0.05, \*\*p < 0.01 Student t-testaren arabera. ![](_page_4_Figure_4.jpeg) LOC107987281 isilarazpena aztertzeaz gain, honen gainadierazpena egitea erabaki zen. lncRNA gainadierazteko plasmidoa (ovLOC107987281) diseinatu eta ekoiztu zen pCMV6 deritzon adierazpen bektorea moldatuz. Kontrol modura pCMV6 plasmido hutsa erabili genuen. ovLOC107987281 plasmidoa erabilita lncRNA 5000 aldiz gainadieraztea lortu zen. LOC107987281 gainadieraztean, TGM2 genearen adierazpena bikoizten zela ikusi zen (5. irudia). 5. irudia. LOC107987281 IncRNA gainadierazpenak EndoC-βH1 zeluletako TGM2 genearen adierazpenean duen eragina. Gainadierazpena ovLOC107987281 plasmidoaren transfekzioaren bidez lortu zen. Kontrol modura, pCMV6 plasmido hutsa erabili egin zen. Geneen adierazpena Q-PCRaren bitartez zehaztu zen, HPRT gene konstitutiboaren bitartez normalizatuz. Emaitzak hiru esperimentu independenteen batezbestekoa ± SEM (batazbestekoaren errore estandarra) bezala adierazi dira. \*p< 0.05 Student t-testaren arabera. ![](_page_4_Figure_7.jpeg) ## **4. Ondorioak** Oro har, *LOC107987281* izeneko RNA luze ez-kodetzaileak 2 motako diabetesaren garapenean eragina izan dezakeela iradokitzen dute gure emaitzek. Gure datuen arabera, lncRNA honen lehenengo exoian dagoen SNP bat, T2Daren patogenesiarekin bat datozen hainbat parametrorekin (intsulinaren jariapena, intsulinarekiko erresistentzia eta odoleko glukosa maila) asoziatuta dago. Asoziazio genetikoa T2D eta SNParen artean soilik emakumeetan detektatu dugu. T2Daren intzidentzia handiagoa da emakumeetan gizonetan baino, eta horren arrazoiak argi ez dauden arren, badirudi sexu-hormonek eragina izan dezaketela. Izan ere, zenbait baldintzetan estradiolek (emakumeetan dagoen sexu-hormona) pankreako beta zelulen funtzioan eragin negatiboa izan dezaketela ikusi da. Zentzu horretan, eta T2D gaixotasun konplexua dela kontuan izanik, SNParen eta emakumeen berezko ezaugarri biologikoen arteko interakzioak beta zelulen funtzioan eta gaixotasunaren garapenean eragin dezaketela pentsa daiteke. *LOC107987281* giza genoman *TGM2* gene kodetzailearekin gainjartzen da eta zenbait ikerketek ikusi dute TGM2 intsulinaren jariapenean parte hartzen duela. Ildo honetatik, zentzuzkoa da pentsatzea *LOC107987281*ek intsulinaren ekoizpen eta jariapenaren erregulazioarekin zerikusia duela. Gure datuetan oinarriturik, lncRNA hau pankreako beta zelulen nukleoetan adierazten da, eta ondorioz, geneen transkripzioaren erregulazioan parte hartzen duela pentsa daiteke. Izatez, gure isilarazpen- eta gainadierazpen-esperimentuek *LOC107987281* lncRNAk *TGM2* genearen adierazpena kontrolatzen duela adierazten dute. Azterketa funtzional sakonagoak beharrezkoak dira lncRNA honen funtzio zehatza ezagutzeko eta pankreako beta zeluletan intsulinaren ekoizpen eta jariapenean duen eginkizuna azaltzeko. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Ikerketa lan honen bitartez 2 motako diabetesarekin lotura eduki dezakeen lncRNA baten azterketa burutu dugu. *LOC107987281* RNA ez-kodetzaile hau *TGM2* gene kodetzailearen erregulazioan aritzen dela antzeman dugu, baina lncRNA honek TGM2ren adierazpena nola erregulatzen duen aztertzeke dago. *TGM2* geneak intsulinaren jariapenean zeresana badaukala kontuan hartuta, zentzuzkoa litzateke *LOC107987281* lncRNA intsulinaren ekoizpenean edota askapenean inplikaturik egotea. Horrela, etorkizunean lncRNA honen jarduera-mekanismoa aztertzeaz gain, intsulinaren ekoizpenean zein jariapenean duen inpaktua aztertuko dugu. Bestalde, kontuan izanik *LOC107987281* honek T2Darekin asoziatuta dagoen polimorfismo bat duela, alelo bakoitzak T2Daren garapenean duen kontribuzioa zehazteko esperimentuak burutuko ditugu, lncRNAren adierazpen alelo-espezifikoa modulatuz. # **6. Erreferentziak** - Bernassola, F. et al. (2002), Role of transglutaminase 2 in glucose tolerance: knockout mice studies and a putative mutation in a MODY patient. *FASEB Journal*, 16, 1371-1378. - Bungay, P.J. et al. (1986), A role for transglutaminase in glucose-stimulated insulin release from the pancreatic β-cell. *The Biochemical Journal*, 235 (1), 269–278. - Chatterjee, S. et al. (2017). Type 2 diabetes. *Lancet*, 389 (10085), 2239–2251. - Eizirik, D.L. et al. (2009), The role of inflammation in insulitis and -cell loss in type 1 diabetes. *Nature Reiews Endocrinology*, 5, 219–226. - Minotti, L. et al. (2018), A long non-coding RNA inside the type 2 transglutaminase gene tightly correlates with the expression of its transcriptional variants. *Amino Acids* 50, 421–438. - Nurminskaya, M.V. et al. (2012) Cellular functions of tissue transglutaminase. *International Review of Cell and Molecular Biology,* 294, 1–97. - Porzio, O. et al. (2007), Missense mutations in the TGM2 gene encoding transglutaminase 2 are found in patients with early-onset type 2 diabetes. Mutation in brief no. 982. Online. *Human Mutation* 28 (11), 1150-1150. - Rauhavirta, T. et al. (2019) Transglutaminase 2 and Transglutaminase 2 Autoantibodies in Celiac Disease: a Review. *Clinical Reviews in Allergy and Immunology*, 57, 23–38. - Salter, N.W. et al. (2012). Functional characterization of naturally occurring transglutaminase 2 mutants implicated in early-onset type 2 diabetes. *Journal of molecular endocrinology*, *48*(3), 203– 216. - Sileno, S. et al. (2014), A possible role of transglutaminase 2 in the nucleus of INS-1E and of cells of human pancreatic islets. *Journal of Proteomics*, 96(100), 314-327. ## **7. Eskerrak eta oharrak** Ikerketa proiektu hau Diabetesaren Ikerketarako Fundazio Europarrak (EFSD/JDRF/Lilly Programme on Type 1 Diabetes Research) eta Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (PID2019- 104475GA-I00 eta PGC2018-097573-A-I00) finantzatu dute.
aldizkariak.v1-6-169
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.33_ Zk.1 _2021_5", "issue": "Libk.33_ Zk.1 _2021_", "year": "2021", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
# **Bidegurutzeak eta zirrikituak. Zientzia-hezitzaile feministen optikak eta praktikak hausnarketagai** *Crossroads and loopholes.* *A reflection upon the visions and practices of feminist science educators* #### Uzuri Albizu Mallea\* Hezkuntza eta Kirol Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz, Araba **Laburpena:** Aurrean duzun lanak emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen diskurtsoak eta bizipenak aztertzea du xede, zientziaren, hezkuntza zientifikoaren eta generoaren ingurukoak; halaber, esperientzia eta ikuspegiok beraien hezkuntza praktiketan dituzten eraginetan sakondu gura du. Paradigma zientifikoen izaera sozial eta historikoa azpimarratzen du idatziak, eta bi sistemok elkar eraikitzaileak direla defendatzen. Boterea ez da, baina, indar soilik errepresibo legez ikusten; izaera askatzailea ere aitortzen zaio eta, horregatik, mundu zientifikoen baitako genero arauak berkonfiguratzen dihardutenen diskurtso eta ekintzak dira mahaigaineratu nahi direnak. Hala, zientziaren baitan taxututako botere-harremanen dimentsio errepresibo zein produktiboen berri emateko, sei zientzialariren ahotsak biltzen ditu idatziak: genero arauek berekin dakartzaten zapalkuntzetan adituak diren emakume-ahotsak; eta zapalkuntzoi aurre egiten arituak diren ahots feministak. Emaitzek erakusten dute bai emakume kondizioa bai posizionamendu feminista tentsio iturri direla mundu zientifikoetan. Areago, zientzialarion ibilbide zientifikoan zein irakaskuntzakoan talka horiek eragindako inpaktuak ezaugarritzen ditu idatziak. Etorkizuneko ikerketa ildoei dagokienez, emaitzek iradokitzen dute, eragin-ahalmena handitzeko, ikerketa-eremua txikiagotu eta ikasleriaren ahotsak aintzat hartu beharra dagoela. Gako-hitzak: unibertsitate-hezkuntza, hezkuntza zientifikoa, zientzia/genero sistema, boterea, agentzia, feminismoak. *Abstract: The present paper takes the voices of six feminist science educators as a means to interrogate systems of power within the worlds of science. It begins by highlighting the social and historical locatedness of scientific and gender systems as well as processes by which they have mutually constructed each other. It then describes and situates some of the experiences and discourses of feminist science educators. It also identifies some effects these have had on their teaching praxis. Power is read as a constructive force, which argues for a centering of discourses and practices that confront and impact on the regulating norms of the worlds of science. For this reason, six feminist science educators are taken as expert witnesses on feminist interventions in science education. Results show that both position and positioning can be source of tension in worlds of science. The work delves into such conflicts and describes the impact that being a woman and a feminist has had on the interviewees' scientific and teaching careers. As to future research, the paper concludes that narrowing the scope of the research to more specific dynamics and including students' voices could further advance an ongoing process of reflection around this topic.* *Keywords: higher education, scientific education, science/gender system, power, agency, feminisms.* *Nola aipatu / How to cite:* Albizu Mallea, Uzuri (2021). «Bidegurutzeak eta zirrikituak. Zientzia-hezitzaile feministen optikak eta praktikak hausnarketagai». *Tantak*, *33*(1), 9-41. (https://doi.org/10.1387/tantak.21488). Jasotze-data: 2020/02/24; Onartze-data: 2020/09/22. ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2021 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_15.jpeg) Lan hau *Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa* lizentzia baten mende dago *<sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author:* Uzuri Albizu Mallea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Juan Ibañez de Sto. Domingo, 1 (01006 Gasteiz). – [uzuri.albizu@ehu.eus](mailto:uzuri.albizu@ehu.eus) – https://orcid.org/0000-0001-7998-0037 #### **Sarrera** Naturari, gizarteari, gizakiari eta pentsamenduari buruzko ezagutza objektibo, sistematiko eta egiaztagarrien multzoa omen da zientzia, behaketaren eta arrazoiketaren bitartez erdiesten dena (Real Academia Española, 2014). Testuinguru sozialaren eraginik ez duen ezagutza transkulturaltzat ere hartu izan da (Goñi, 2006), baita eginahal (soilik) kognitibo eta inpertsonaltzat ere (Fox Keller, 1985, 7). Gizakia unibertsoaren egiekin hartu-emanean jartzen du, beraz, zientziak. Baina estatikoak ote hartu-eman eta egiok? Ala badute, bai hartuemanek bai egiek, pertsonaletik, sozialetik eta, ondorioz, dinamikotik? Epistemologiari dagokio galderoi erantzutea, ezagutza zientifikoaren oinarriez, iturriez, metodoez eta mugez arduratzen den filosofiaren adarra denez gero (Perez-Sedeño, 2006). Hain zuzen ere, azken hamarkadetan hainbat korronte epistemologikok kolokan jarri dute zientziaren unibertsaltasuna; kategoria sozialak hausnarketen erdigunean jarri eta horiek ekoizpen zientifikoa zeharkatzen eta baldintzatzen dutela argudiatu dute. Paradigma epistemologiko horietatik guztietatik, *epistemologia feminista* du idatzi honek oinarri. Epistemologia feministaren baitako korronteek badute abiapuntu amankomun bat: guztiek ala guztiek diote indarrean dauden ezagutza-praktikak sozialak direla, generoa daukatela, eta praktikok emakumeak desabantaila-egoeran kokatzen dituztela (Anderson, 2012). Generoa da, beraz, orriotan ageri den gizarte egituratzaile behinena: > Demagun sexua emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasun biologikoa dela, kulturaz kultura aldatzen ez den hori. Orduan, generoa gainontzeko guztia da: sexuen inguruan dauden ideia guztiak (sexu kopurua bera, esaterako —ez dira beti bi—), eta ideia horietatik abiatuz eraikitzen den antolakuntza sozial guztia: ideologiak, kategorizaziorako irizpideak, irudikapenak, lanaren eta arduren banaketa… Antolatzeko modu horien guztien baitan ematen diren botere-harremanen bat-egiteak genero-sistemak dira1. (Thuren, 1992, 15) Zientzia eta generoa konstruktu sozialtzat hartzeaz harago, bi sistemok elkar eraikitzaileak ere badirela defendatzen du idatziak. Alabaina, ikerlanak badu zientzia- eta genero-sistemen arteko elkarreragin historikoez hausnartzeaz haragoko helburu bat. Hain zuzen ere, xedea da emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen esperientzietan, optiketan eta (hezkuntza) praktiketan arakatzea, horietan guztietan ideologia feministek dauzkaten eraginak aztertuz, orobat. Zehatzago esanda, emakumeok zientziaren, hezkuntza zientifikoaren eta generoaren inguruan dituzten espe- <sup>1</sup> Euskara ez den beste hizkuntza batzuetatik eratorriak diren aipu guztiak autoreak itzulitakoak dira. rientziak eta diskurtsoak ezagutzea da nahia, batetik; eta esperientzia eta diskurtso horiek euren hezkuntza praktiketan dituzten inplikazioetan sakondu gura da, bestetik. Helburu orokor hori egikaritze aldera, zenbait erronka zehaztu dira, helburu espezifikotzat har daitezkeenak: - —Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen ibilbide zientifikoak aztertzea. - —Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen diskurtsoak, esperientziak eta hautuak ezagutzea, zientziari zein ezagutza arlo horri dagokion mundu sozialari lotutakoak. - —Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen feminismo(eta)ra gerturatzeko arrazoietan, bideetan eta moduetan sakontzea. - —Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministek hezkuntza zientifikoaren inguruan dituzten ideiak ezagutzea, eta aurrera eramandako hezkuntza-praktikak jasotzea. # 1. **Zientzia eta generoa, elkarreragile** Jardun zientifikoaren aseptikotasuna ezbaian jartzeko modu bat zientziaren historian arakatzea da. Horretarako, jarraian formulatutakoen tankerako galderak bota ahal zaizkio norbere buruari: Nolakoak izan dira, historikoki, naturaren eta zientziaren arteko hartu-emanak? Nola ikusi du, historikoki, zientziak natura? Galderoi erantzuteko asmoz, datozen lerroetan, zientziaren historian garrantzitsuak diren bi momentu aztertzen dira, Fox Keller (1985) eta Lloyd (1984) gidalerro: Grezia Klasikoa eta Aro Modernoa. Analisirako, lagin modura erabili dira, batetik, zientzia klasikoaren ordezkari den Platonen obra; eta, bestetik, zientzia modernoaren eratzearekin estuki lotuta dauden Baconen pentsamendua eta Descartesen filosofia mekanizista2. # 1.1. **Platon: homoerotismoa, ezagutza-iturri** Platonentzat (Atenas, k.a. 427-347), arrazionaltasuna ez da gizakia naturarengandik aldentzen duen elementu bereizgarria, naturak eta gogame- <sup>2</sup> Zientzialariek ez dituzte naturarekin hartu-emateko modua eta naturarekiko duten ikuspegia libreki aukeratzen. Izan ere, besteak beste, zientzialariak komunitate zientifikoaren baitan ematen den sozializazio prozesuaren parte dira, baita komunitate hori barne hartzen duen kulturari dagokion sozializazio prozesuaren parte ere (Fox Keller, 1985, 17). Ondorioz, zientzia klasikoaren eta modernoaren ordezkari diren heinean, Platonen, Baconen eta Descartesen hausnarketak badira garaian garaiko paradigma zientifikoen erakusgarri. nak partekatzen duten propietatea baizik. Aurkakotasuna (edo osagarritasuna) ez da adimenaren eta naturaren artekoa: aurkakoak (edo osagarriak) direnak mundu materiala eta mundu ideala dira. Eta, bai adimenarentzako, bai naturarentzako, bi munduak dira habitat. Filosofo greziarrarentzat, ezagutza irrazionala edo materiala den horretatik askatzean datza; adimenaren alderdi arrazionala erabiliz naturaren logika ukigaitza ikustean, alegia. Ezagutzaranzko bide hori egiteko, Erosen3 gidaritza aldarrikatzen du pentsalariak; hau da, bideak karga erotikoa behar duela dio. Erosek, baina, bi pizgarri posible ditu: arrazoia eta pasioa. Bada, ezagutza ekarriko badu, desirak arrazoitik behar du edan: ezagutu nahi duenak naturaren logika desiratu behar du, eta ez bere euskarri materiala (Fox Keller, 1985, 22-24). Bestalde, Platonen pentsamenduan, ezagutzen duen horren eta ezagutza-objektuaren arteko hartu-harremanek horizontaltasuna izan behar dute oinarri. Izan ere, ezagutza pareko esentzien elkarketa da: adimen arrazionalaren eta naturaren formen arteko elkarketa (Lloyd, 1984, 7). Laburbilduz, Platonen ustez, ezagutzera iristeko bi baldintza bete behar dira: batetik, ezagutu nahi duenak naturaren formak desiratu behar ditu, eta ez euskarria; bestetik, desiratzen duenaren eta desiratua denaren arteko hartu-emanak horizontala izan behar du. Horretarako aukera bakarra, filosofoaren arabera, Eros gidaria homosexuala izatea da. Zehatzago esanda, zientzialariaren eta ezagutza-objektuaren arteko harremanak bi gizonezkoren arteko hartu-eman erotiko baina kontaktu sexualik gabekoaren analogoa behar du izan4 (Gillis eta Jacobs, 2017). ### 1.2. **Bacon: adimena eta natura, ezkontide** Ezagutzaren egituratze klasikoaren zenbait elementuk bizirik diraute pentsamendu modernoan ere. Besteak beste, material/ideal dikotomiak <sup>3</sup> Eros, Antzinako grekoen artean, maitasunaren jainkoa da; haren geziek egiten dituzten zauriek maitasuna eragiten dute. <sup>4</sup> Garai hartan, Atenasen hiru sexu-harreman eredu hartzen ziren aintzat: gizonezko herritarren artekoak, herritarren arteko harreman heterosexualak, eta herritarren eta prostituta edota esklabuen artekoak. Eredu horietako bakoitzak bazuen bere onesgarritasun-maila: gizonezkoen arteko harreman sexualak, esaterako, aski onartuta zeuden. Batik bat, pederastia (maila sozial bertsuko gizonezko heldu eta gaztetxoen artekoa) ondo ikusita zegoen. Harreman pederastotan bazeuden partaideen arteko oreka iradokitzen zuten elementuak: biak gizonezkoak eta maila sozial berekoak ziren, besteak beste. Alabaina, bazeuden beste elementu batzuk ere, oreka hori kolokan jartzen zutenak. Rolen distribuzioa zen horietako bat: partaide heldua aktiboa eta desiratzen duena zen; gaztea, ordea, pasiboa eta desiratua. Bada, orekak indartu eta desorekak eraiste aldera, pederastia tradizional horretatik haragoko harreman ideal bat diseinatu zuen Platonek. Harreman hori gizonezkoen artekoa eta erotikoki kargatua izango zen orobat, baina kitzikatze fisiko oro energia intelektualera bideratuko zen (Fox Keller, 1985, 25-27). Horratx *maitasun platoniko* esamoldearen jatorria. bere horretan dirau: oraindik orain, bereizi egiten dira zientzia esperimentala/aplikatua eta zientzia teorikoa/purua. Alabaina, badaude dibergentziak ere. Hasteko, Platonen filosofian badute, bai gogamenak bai naturak, alderdi arrazional bat, eta horren osagarria den alderdi ez-arrazional bat. Bada, Francis Baconek arbuiatu egiten du zatikatze hori: beretzat, naturak ez dauka gogamenik, eta ez dago, ondorioz, naturaren formez hitz egiterik (Lloyd, 1984, 11). Halaber, Baconentzat, menderatu beharrekoa ez da adimenaren dimentsio materiala: menderatu beharrekoa natura bera da. Ezagutza ezin da, haren aburuz, kontenplazio hutsera mugatu; ezagutzak naturaren kontrola eta menderatzea eskatzen du. Izan ere, kontenplazio hutsak natura ukitzea ahalbidetuko du agian, baina ez atzematea; eta atzemate horren presiopean baino ez ditu naturak bere sekreturik ezkutuenak bistaratzen (1984, 13). Horrez gain, Platonek ez du, modu esplizituan behintzat, ideal/material eta maskulino/femenino binomioen arteko korrespondentziarik ezartzen. Haren ondoren, baina, hainbat filosofok (Agustin Hiponakoak eta Tomas Akinokoak, kasu) egiten dute hori (1984, 22), eta Baconek ere mantendu egiten du elkarrekikotasuna: pentsalariarentzat, adimena maskulinoa da, eta natura, femeninoa. Laburbilduz, Baconentzat, ezagutza honetan datza: maskulinoa den adimenak, femeninoa den natura menderatzean. Menderatze hori, baina, ezin da edonolakoa izan: kontrolatzeko modu egokia, adimenaren eta naturaren arteko ezkontza zintzo eta kasto legez irudikatzen du Baconek. Hori da adimenak naturarekiko gauzatu beharreko menderatzea: obedientzian oinarritutako azpiratzea (1984, 12). ## 1.3. **Descartes: gogamena, gorputzetik at** Baconen pentsamenduak badauzka konbergentzia-puntu batzuk Descartesenarekin. Besteak beste, biek ala biek baieztatzen dute gizadiaren patua dela, zientziaren garapenaren bitartez, naturaren jaun eta jabe izatea (Lloyd, 1984, 58). Badaude, baina, desadostasunak ere. Ñabardurotan sakontzeko, berreskura bedi arestian enuntziatu dudan Platonen tesi hau: naturak badauka gogamenetik, eta gogamenak badauka naturatik. Naturaren dimentsio arrazionala erabat arbuiatzen du Baconek. Descartesentzat, ordea, esaldiaren bigarren perpausean datza arazoa: gogamena ezin da mailakatu, ezin da goi- eta behe-mailako gogamenik egon. Gogamena bat da, bakarra, zatiezina. Ondorioz, dimentsio ez-arrazionala ez dagokio gogamenari, gorputzari baizik. Horrela, arrazional/ezarrazional binomioari esangura berri bat ematen dio Descartesek, gizakia bi zati disjuntutan zatituz: gorputza (ez-arrazionala) eta adimena (arrazionala). Gorputza erabat mekanikoa da eredu cartesiarrean; adimena, ostera, arrazoiaren bizilekua da. Bi dimentsiook norgehiagoka etengabean irudikatzen dira: > Gatazka pertsonaren barruan kokatuta dago (…). Alde batean, arrazoiaren indarrak daude: neurritasuna, zuhurtasuna, erantzukizuna, norberaren kontrola. Beste aldean, berriz, «gorputzeko sen okerrekoak»: lizunkeria, nagikeria, norberaren bizi-indarrak sistematikoki lasaikeriaz xahutzea. Gudua fronte askotan gauzatzen da, arrazoiak adi zaindu behar dituelako izate haragizkoaren erasoak eta «haragiaren jakinduria» (…) saihestu, garunaren indarrak usteldu ez ditzan. (Federici, 2004, 229) Ezagutzaz jardutean, ezagutu nahi den horrekiko elkarreragina ageri da bai Platonen bai Baconen pentsamenduetan. Filosofia mekanizistan, aldiz, gogamenaren baitan ematen den prozesu bat da ezagutzea: jardun (soilik) kognitiboa da, gorputzetik at dagoena (eta ondorioz, zentzumenetatik edota emozioetatik edaten ez duena), eta nork bere baitan egin beharrekoa (Lloyd, 1984, 41-42). # 1.4. **Zientzia/Genero sistema** Esandako horrek guztiak berebiziko eragina dauka, besteak beste, egun indarrean dagoen zientzialariaren iruditerian: zientzialari modernoa genero-sistemak zizelkatu du. Eraikuntza horren muinean badaude zenbait balio, jardun zientifikoa zertan datzan, eta zientzia zertarako egiten den ezartzen dutenak. Alde batetik, *arrazionaltasuna* eta *objektibitatea* daude, «zer da jardun zientifikoa?» galderari erantzuten diotenak. Euron arabera, mundua objektu diskretuz osatuta dago; eta objektu horiek beraien testuingurutik atera daitezke: manipulatu, abstraitu, eta logikaren eta arrazoiketa deduktiboaren bitartez beraien egiak ezagutu eta ulertu. Bestetik, *boterea*, *kontrola* eta *progresua* balioek «zientzia egin, zertarako?» galderari ematen diote erantzuna. Izan ere, zientzia gizakiaren progresurako bitartekotzat hartzen da; eta, progresuaren bidea egiteko, testuinguru natural zein sozialaren kontrola ezinbestekoa da (Bishop, 1990). Bada, «zer?» eta «zertarako?» horiek determinatu egiten dute, hein handi batean, «nork?» galderaren erantzuna ere: > Zientziak promesten duenean ezagutza-objektuarekiko bereizketa bat eta objektu horrekiko hartu-eman hotz eta objektibo bat, hautaketa-prozesu bat abiarazten da: promesa horrek erosotasun emozionala eragiten dien horiek izango dira, aurrerantzean, zientzia egingo dutenak. Modu berean, botere eta naturarekiko kontrola hitzematean, bi elementuoi zen- tralitatea ematen dieten horien artean hautatzen dira zientzialariak. (Fox Keller, 1985, 124) Ideologia zientifiko modernoaren muinean dauden balio eta ezaugarriok zientzialari modernoaren profil konkretu bat proiektatzen dute. Zientzialari modernoa autonomoa da, kanpoko munduko objektu orotik aparte dagoena, eta pasioen, desiren eta sinesmenen eraginetik at (Fox Keller, 1985, 70). Bestela esanda, Žižek (1997) parafraseatuz, zientzialari modernoa unibertsaltasunaren pribilegiotik partikularra epaitzen duen hori da. Beraz, zientzialari modernoa maskulinoa da; areago, zientzialariaren irudia maskulinitatea taxutzeko bitarteko bat da (Fox Keller, 1985, 70). Butler-en (1990) terminologia erabiliz, zientzia egitea genero adierazpentzat hartzen badugu, eta genero adierazpenek genero identitatea eraikitzen badute, orduan zientzia performatzeak gorputzak maskulinizatzeko balio du. Halaber, zientzia ez dagokion gorputz batek performatzen badu, gorputz hori zigortua izango da: > Badago isilpeko akordio kolektibo bat, genero bereiztu eta polarizatuak performatu, ekoitzi eta mantentzekoa. Isilpeko akordio hori itzalpean mantentzen da, produkzio horien sinesgarritasunagatik, batetik, eta akordio hori hausteak dakartzan zigorrei esker, bestetik. (Butler, 1990, 272) Ondorioz, zientzia egitea jardun gatazkatsua da emakumeentzat: Zientzia modernoa eraikitzerakoan, ezagutza-objektua (natura) femenino legez ezaugarritu da; paraleloki, ezagutzen duen subjektuari (adimenari) maskulino izenondoa esleitu zaio. Ondorioz, emakume zientzialariari kontraesan bat agertzen zaio terminoen mailan, eta kontraesan horrek gatazka identitario bat dakar. Izan ere, gizona ez den zientzialari ororentzat, ibilbide zientifikoak muga hertsiak ditu: autentikotasun ezak zedarritzen du, alde batetik, eta subertsioak, bestetik. (…) Horren aurrean, bada alternatibarik: terminoak erradikalki birdefinitzeko saiakera egitea badago. (Fox Keller, 1985, 174) Generoaren eta zientziaren performatibitateaz eta terminoak erradikalki birdefinitzeaz aritzerakoan, garrantzitsua da boterearen inguruko ikuskera zehaztea. Izan ere, boterea indar errepresibo legez deskribatu da orain arte. Alabaina, boterea indar askatzaile ere bada: > Boterea, «ez!» dioskun indar bat baino gehiago da. Botereak zeharkatu egiten gaitu, plazera eragiten du, eta ezagutza ekoitzi. Sare produktibo bat da, gizarte osoa gurutzatzen duena, eta ez errepresioa helburu bakartzat duen zer negatibo bat. (Foucault, 1980, 119) Boterearen kontzeptualizazio horren arabera, generoak eta zientziak izatea baldintzatzen dute, baina ez dute guztiz determinatzen. Izan ere, subjektuek gaitasuna dute inguratzen dituzten diskurtso soziokulturalak moldatzeko, edota eurei aurka egiteko. Hau da, agenteak dira, boteredunak: > Agentzia, subjektuak bere baitan duen boterea da; botere horrek bere identitatearen eraikuntza baldintzatzen duten diskurtso soziokulturalak negoziatzeko gaitasuna ematen dio. Agentziak, beraz, diskurtso soziokulturalen baitan eta euren aurka dihardu, aldi berean. (Stinson, 2013, 78) Gorputzei agentzia aitortzeak genero identitatearen eta identitate zientifikoaren definizio dinamikoago eta malguago bat planteatzea dakar; posizioon esentzialtasuna kolokan jartzea, alegia: «[identitateak] prozesu dinamikoak dira, modu kontziente zein inkontzientean eraikitzen eta eraldatzen diren praktikak» (Esteban, 2009, 34). Halaber, arrazoiaren, objektibitatearen zein zientziaren beraren izaera maskulinoa kontingentetzat hartzen dira eta, hortaz, klabe feministetan birdefinitu daitezkeela defendatzen da. Horregatik, mundu zientifikoak (des)eraikitzeko eta eraldatzeko hautu kontzientea egin duten subjektuez dihardu idatziak. # 1.5. **Emakume-kondizioa mundu zientifikoan: argazki bat** Mundu zientifikoak antolatzen dituzten egiturek eragin egiten dute emakume zientzialarien esperientzietan eta ibilbideetan (Jackson, 2019; Leathwood, 2004). Esperientzia eta ibilbide horiek askotarikoak dira, eta ez dago osotasun homogeneo batean biltzerik. Alabaina, zenbait elementu amankomunen presentzia azpimarratzen du literaturak. Diziplinaren baitan garatzen den identitatearen (hau da, identitate zientifikoaren) eta genero identitatearen arteko korrelazio faltak eragindako talkak aipatu dira arestian. Talka horiek komunitate zientifikoan arrotz sentitzea ekar dezakete, eta isolamendura eraman dezakete emakume zientzialaria. Barne-gatazkek eragina duten arren, isolamendu hori kanpotik inposatutakoa ere izan daiteke. Izan ere, taldeko emakume bakarra izatea, modu sistematikoan ikerketa taldeetatik kanpo geratzea, edota lankideek emakume zientzialarien ekarpenei entzungor egitea, besteak beste, diziplina zientifikoetan aldiro-aldiro ematen diren fenomenoak dira, eta guztiek ala guztiek isolamendu sentsazioa areagotzea dakarte (Ong *et al.,* 2017). *Mikroagresioak* talde minorizatuetako kideei zuzendutako mezu edo ekintza iraingarriak eta sotilak dira (Frisby, 2017), eta horiek ere eguneroko ogia dira: iruzkin sexistak edota emakumeen konpetentzia zientifikoaren errekonozimendurik eza, adibidez, ohikoak dira diziplina zientifikoen baitan (Ong *et al.,* 2017). Halaber, mikroagresioak pertsonen arteko elkarrekintzatik harago ere ematen dira: instituzioek emakumeak zokora- tzen dituzten ekintzak errepikatzen dituzte. Adibidez, arrunta da, oraindik ere, departamentuetako korridoreak gizonezko (soilik gizonezko) zientzialarien argazkiz josita egotea. Bestelako desparekotasunak ere aurkitu daitezke literaturan. Besteak beste, National Academies of Sciences, Engineering and Medicine (2018) erakundeak aurrera eramandako ikerketa baten arabera, gizonezkoek emakumeei biltzarretara egindako gonbiteak askoz gutxiago dira gizonezkoei egindakoak baino; eta gizonek bere burua askoz gehiago aipatzen dute, emakumeek baino. Bai mikroagresioek bai isolamenduak lotura dute ibilbide zientifikoa bertan behera uzteko emakumeen joera handiagoarekin. Izan ere, erabaki horretan, faktore sozial eta interpertsonalek bestelako faktoreek5 baino gehiago eragiten dutela diote ikerketek (Ong *et al.,* 2017). Hierarkia akademikoan gora egin ahala emakumeen presentziak behera egitea ez da, beraz, harritzekoa. Fenomeno hori azaltzeko kristalezko sabai(ar)en metafora erabili ohi da. Kristalezko sabaia terminoak barrera bat iradokitzen du, «hain sotila, ezen gardena baita; baina hain sendoa, ezen emakumeei eta bestelako talde minorizatuei hierarkian gora egitea eragozten baitie» (Cooper, 2019, 94). Kristalezko sabaia ez da bat eta bakarra. Kristalezko sabaiak hainbat dira, eta ibilbide zientifiko osoan zehar barreiatuta daude, hasi derrigorrezko hezkuntzako zientzia eskoletatik eta hierarkiaren gorengo eskalaraino (Bain eta Cummings, 2000). Zenbat eta aurrerago egin ibilbidean, orduan eta egituratuago egongo da kristala, eta orduan eta iragazgaitzagoa izango da inpurutasunekiko6. Alabaina, hierarkiaren eskala edozein dela ere, *subjektu inpuruak* egon badaude. #### 1.6. **Mundu zientifikoak eraldatuz, akademiatik** Subjektu inpuruek, gorputz agente diren heinean, mundu zientifikoan bizirauteko eta hura eraldatzeko estrategiak garatzen dituzte. Literaturak dioenez, estrategia horietako bat kontraespazioak deritzen gune inklusiboak eraikitzea da: > Kontraespazioak espazio akademiko zein sozial seguruak dira. Ikasketa-eremuak dira; eremuotan, talde minorizatuetako kideen esperientziei zilegitasuna aitortzen zaie, eta kritikotasuna begiradei. Hala, isolamenduen, mikroagresioen zein bestelakoen inguruko diskriminazio istorioak partekatuz, frustrazioak husteko gune ere badira. Talde mino- <sup>5</sup> Bestelako faktoretzat har daitezke, besteak beste, diziplinarekiko interesa edota prestakuntza akademikoa. <sup>6</sup> Sabaien segida horri hoditeria zulatu (*leaky pipeline*) ere deitu izan zaio (Cooper, 2019). rizatuetako kideen inguruko uste estereotipatuak deseraikitzen dira kontraespazioetan, eta partaideen arteko giro ona eta errespetuzkoa sustatzen da. (Ong *et al.,* 2017, 209) Kontraespazio horiek askotarikoak izan daitezke. Berdinen arteko harremanek, esaterako, babes sozial, akademiko zein emozionala ematen dute. Mentorizazio-harremanek, aldiz, talde minorizatuetako kideek mundu zientifikoan dituzten zailtasunak ezagutzen dituen aditu baten aholkuak entzutea ahalbidetzen dute. Kezka edo helburu amankomun baten harira sortutako kolektiboak ere badaude, eta baita mundu zientifikoari ikuspegi kritiko batetik begiratzera bideratutako jardunaldiak ere. Halaber, akademiak berak sortutako zenbait gune ere kontraespaziotzat dauzkate zenbaitek (Ong, *et al.,* 2017). Badago jardun akademikoaren bitartez zientziaren eraldaketa hauspotu nahi duenik ere; jardun horren dimentsioetako bat hezkuntza zientifikoa da. Hezkuntzaren bitartez zientzia inklusiboago baterako bidea urratu nahi duten hainbat ekimen aurkitu daitezke literaturan. Curriculumari dagokionez, gero eta ohikoagoa da talde minorizatuek, emakumeek kasu, zientziari egindako ekarpenak curriculumean txertatzea (Banks, 1999). Horrez gain, errebisatutako lanek ezagutza konstruktu sozial legez aurkeztearen, eta kontzeptu zein gertakariei ikuspegi anitzetatik behatzearen garrantziaz dihardute (Spanier, 2000), baita ezagutzaren eta zaintzaren arteko zubiak eraikitzeaz ere. Horretarako, ikasitako eduki zientifikoekin lotura duten proiektuak abian jartzea lagungarritzat jotzen dute, baita arazo-egoera horien baitan ikasleek erabaki pertsonal, sozial zein zibikoak har ditzaten sustatzea ere (Sefyrin *et al.,* 2018). Halaber, Banks-en (1995) arabera, curriculumean egiten diren aldaketekin kontsekuenteak izan behar dute arlo pedagogikoan egiten diren transformazioek. Bada, hizkuntza inklusiboaren erabileraz harago, bi erronka pedagogiko nagusi identifikatzen dituzte hezkuntza zientifiko inklusiboaren alde akademian dihardutenek: ikasleak ikaskuntza-prozesuan parte aktibo izatea, batetik; eta gelako giroa ikasle guzti-guztientzat sostenguzkoa izatea, bestetik (Bianchini *et al.,* 2001). Gelako giroa ikasle guztientzat sostenguzkoa izateko, dikotomia cartesiarrekin hautsi behar dela ondorioztatzen dute Leathwood eta Hey autoreek (2009). Izan ere, ikastearen zein irakastearen (dimentsio arrazionala) eta sostenguaren (dimentsio emozionala) arteko zatikatzea ezeztatzea dakar. Halaber, sostengua ikasle guztiei helarazteko, egitura sozialek gelako partaideengan duten eragina ezagutzearen garrantzia azpimarratzen dute Bianchini *et al.* ikerlariek (2001), baita aniztasunean fokoa jartzearena ere. Bada, hain zuzen ere, ikasgeletatik zein bestelako espazioetatik mundu zientifikoak eraldatzen diharduten sei emakumeren bizipen, optika eta praktiketan sakontzea du xede lan honek. Zehatzago esanda, zientzialari eta zientzia-hezitzaile feministen esperientziak, ikuspegiak eta ekintzak dira gertutik ezagutu nahi direnak. Horiek guztiak xehatzen hasi aurretik, baina, argitu bedi nondik eta nola egingo den hori. # 2. **Ikerlanaren diseinua** Beren burua emakume, zientzialari, hezitzaile eta feministatzat duten pertsonen bizipenak, optikak eta praktikak aztertzen ditu lanak. Ondorioz, kualitatiboa da ikerlanaren diseinu metodologikoa, aztergaiari hobekien egokitzen zaiona delako, eta aztergai diren errealitateen ikuspegi osoagoa izatea ahalbidetzen duelako (Valles, 1999, 83). Ikerlanak eredu deskriptibo-interpretatiboari jarraitzen dio. Izan ere, diskurtsoak aztertu, eta horietan patroiak identifikatzeaz harago, diskurtsook bai teoriarekin bai euren artean hartuemanetan jartzen dira, osatu egiten dira, eta berauen arteko konexioak ere ezartzen dira (Perez-Serrano, 1998, 107-108). ### 2.1. **Teknika** Ikerketa orotan erabilitako metodo eta teknikek ikerketa horren planteamendu teorikoekin sintonian egon beharko lukete (Finkel *et al.,* 2008). Ahalegin horretan, ikerketa-subjektuen esperientziak, diskurtsoak eta ekintzak gertutik ezagutzeko, sakoneko elkarrizketak egin zaizkie, elkarrizketatuei beren ulerkerak, emozioak eta ekintzak elkarbanatzeko espazioa eskaini guran (O'Leary, 2004, 165). Halaber, elkarrizketetan ekoitzitakoa analizatzean, teoriaren eta aztertu beharreko materialaren arteko solasa bilatu da etengabe. Iturri teorikoetatik edanez ikasitakoek diskurtsoetan latente dagoen (modu esplizituan esaten ez den) hori hautematea ahalbidetu dute. Elkarrizketak banan-banan aztertu dira lehenengo, eta burututako analisi indibidual horiek elkarrekin solasean jarri gero. Horrek, teoria lagun, diskurtsoen azpian datzan testuinguru soziologikoaren argazkia fintzen lagundu du. Alabaina, diskurtsoen arteko konbergentziak identifikatzeaz harago, analisi erredukzionistak sahiesteko asmoz, bizipen eta praktiken aniztasuna islatzean ere jarri da arreta. Ikerlanaren helburuak egikaritze aldera, elkarrizketak gai jakin batzuen bueltan jarduteko helburuarekin egituratu dira. Gidoia mardula izanagatik, haren erabilera malgua izan da eta, ahal izan den neurrian, elkarrizketatuak eurak kontakizunaren gidari izan daitezen sustatu da. Jarraian zerrendatuta daude gidoiaren puntu nagusiak: —Aurkezpen bat, nor den, eta bere ustez unibertsitatean zientzia ikasi, egin edota irakastera nola heldu den azaltzen duena. - —Zientzian egindako bidea, prestakuntzakoa eta profesionala. - —Ibilbidea zientziaren irakaskuntzan. - —Emakume kondizioa. - —Feminismoan egindako bidea. - —Etorkizunera begira buruan dituen hezkuntza-praktikak. Elkarrizketetan ekoitzitakoa aztertzean, teoriaren eta aztertu beharreko materialaren arteko solasa bilatu da etengabe, ikerketa batean erabiltzen diren prozedura eta teknikek ezin baitute lanaren ikergai, helburu zein ikuspuntu teorikoarekin deslotuak egon (Valles, 1999, 69). Hain zuzen, besteak beste, Fox Keller-en (1985), Lloyd-en (1984), Haraway-ren (1991), edota Butler-en (1990) lan emankorretan ikasitakoek prozesu analitikoa aberasteko balio izan dute. Izan ere, ikuspuntu teorikook landuta izateak diskurtsoetan latente dagoena (modu esplizituan esaten ez den) hautematea erraztu du (Finkel *et al.,* 2008). Halaber, analisirako erabilitako azterketaunitateek ere lan horietan zein bestelakoetan irakurritakoak dituzte oinarri: - —Aliantzak eta akuiluak bide zientifikoan. - —Balio eta jarrera maskulinoak zientzian. - —Emakume kondizioa mundu zientifikoan. - —Talka identitarioak: aldi berean emakume, zientzialari, feminista, militante… izatearen ajeak. - —Zientziari so egiteko modu berrien gorpuztea: Hitoak. - —Zientziaren hezkuntza inklusiboagora bidean urratsak. Azterketa-unitateak eskuan, elkarrizketak banan-banan aztertu dira lehenengo, eta burututako analisi indibidual horiek elkarrekin solasean jarri dira gero. Horrek, teoria lagun, diskurtsoen azpian datzan testuinguru soziologikoaren argazkia fintzen lagundu du. Alabaina, diskurtsoen arteko konbergentziak identifikatzeaz harago, analisi erredukzionistak saihesteko asmoz, bizipen eta praktiken aniztasuna islatzean ere jarri da arreta. #### 2.2. **Parte hartzaileak** Zientzia egiten zein irakasten den eremuetan genero-sistemak hartzen dituen formak ezaugarritu nahiak, mundu horiek emakume, zientzialari eta hezitzaile direnen begietatik ikusi nahi izatea ekarri du. Sistemak posizio subalternoan kokatzen dituen subjektuekin (emakumeekin) lan egin nahi izan da, beraz, horrek begiradei konplexutasuna eman dakiekelakoan (Harding, 1991). Emakume-kondizioa ez da, baina, hautaketa egitean erabilitako irizpide bakarra: posizio sozialari ez ezik, posizionamenduari ere garrantzia eman zaio. Izan ere, Haraway-ren (1991) esanetan, behatzeko, ez da nahikoa azpiratuta egotea: instrumentu optikoak beharrezkoak dira. Horrekin lotuta, ikerlanaren hipotesia da norbere burua feministatzat aurkezteak genero-sistemak emakumeengan ezarritako zapalkuntzen ezaguera partekatua bermatzen duela, eta baita zapalkuntzoi behatzeko optika garatua(k) ere. Horrez gain, ibilbide zientifikoaren momentu desberdinetan dauden zientzialarien ahotsak biltzeko ahalegina ere egin da, adin aniztasunean arreta jarriz. Mintzaideek behatzeko darabiltzaten ikuspuntu feministak askotarikoak izatea bilatu da orobat, hausnarketa aberaste aldera, hautagaiek publikoki idatzi eta esandakoei erreparatuz. Honako hauek dira, laburbilduz, ikerketa-subjektuen hautaketa egiterakoan erabilitako irizpideak: - —Zientzialaria izatea. - —Hezitzailea izatea. - —Emakumea izatea. - —Bere burua feministatzat hartzea. - —Subjektuen artean adin-aniztasuna egotea. - —Subjektuen ikuspegi feministak anitzak izatea. Proposamena nori luzatu erabaki ostean, 2018ko urriaren azkenetan beraiekin posta elektronikoz harremanetan jartzea izan zen hurrengo zeregina, ikerketan parte hartzeko gonbitea luzatzeko. Sei emakumek jaso zuten ikerlanean parte hartzeko gonbitea, eta guztiek esan zuten baietz. 1. taulan sei elkarrizketatuen profilak daude laburbilduta: 1. taula **Elkarrizketatuen profilak** | Izena* | Jatorria | Adina | Diziplina zientifikoa | |--------|----------|---------|-------------------------| | Haizea | Araba | 31 urte | Fisika | | Irene | Bizkaia | 57 urte | Matematika | | Clara | Madril | 35 urte | Matematika | | Ester | Bizkaia | 40 urte | Matematika | | Rosa | Gipuzkoa | 53 urte | Materialen ingeniaritza | | Karmen | Gipuzkoa | 64 urte | Matematika | <sup>\*</sup> Izenak asmatuak dira. Elkarrizketak 2018ko azaroaren 5a eta abenduaren 4a bitartean gauzatu ziren, taulako zerrendaren hurrenkera berean eta solaskideek eurek aukeratutako lekuetan. Elkarrizketetako ahotsak grabatu egin ziren, ondoren transkribatu eta aztertu ahal izateko. Solasaldien denbora tarteari dagokionez, laburrena 35 minutukoa izan zen; luzeena, aldiz, bi orduren bueltakoa. Gainontzeko lau hizketaldiek ordu bete eta ordu eta erdi bitarte iraun zuten. # 3. **Emaitzak** # 3.1. **Modernitatearen alabak** Agentziak diskurtso soziokulturalen baitan eta euren aurka jardutea inplikatzen duela aipatu da arestian. Bada, ikerketako parte hartzaileak, praktika zientifiko modernoaren urratzaile diren neurri berean, modernitatearen baitan ere badaude, modernitatearen alaba ere badira. Horregatik agian, zientziarekin izandako lehenengo hartu-emanez jardutean, sinergiak dira nagusi elkarrizketatuen diskurtsoetan. Izan ere, gehientsuenek, jardun zientifikoa ondo pasatzearekin, jostatzearekin, pasioarekin edota lilurarekin lotzen dute. Halaber, ibilbide zientifikoaren hastapenetan, familiak, lagunek eta irakasleriak akuilu-lanak egin zituztela diote: gurasoek zein irakasleek elikatu egin zuten, kasu gehienetan, elkarrizketatuen zientziarekiko interesa. Karrerako ikaskideekin izandako harremanei dagokienez, elkarlana da sei solaskideen diskurtsoetan errepikatzen den ezaugarria. Laburbilduz, ibilbide zientifikoaren hastapenetan bulkadak izan zituzten elkarrizketatuek bidaide, galgak bainoago. Alabaina, aurrera egin ahala, sinergiak lausotuz doaz euren diskurtsoetan, eta tentsioak ugarituz. Aldaketa hori ez da ibilbidearen une berean ematen elkarrizketatu guztiengan, intentsitateetan ere alde nabariak daude, eta tentsio-iturriak ere ez dira beti berdinak. Alabaina, eztabaidaezina dena da sei solaskideon diziplina zientifikoak habitatzeko moduetan aldaketak gertatzen direla. # 3.2. **Mundu zientifikoen itzalak** Jarraian, elkarrizketatuek jardun zientifikoaren bereizgarritzat dituzten jarrera eta balioak dira hizketagai. Ostean, balio eta jarrera horiek taxuturiko munduan emakume kondizioak nola eragin dien dago jasota. #### 3.2.1. *Balioak eta jarrerak, diziplina zientifikoen moldeatzaile* Lizentziaturan zehar irakasleekin izandako harremanen inguruan galdetuta, Clarak, irakasle gehienek ikasgelan jazotzen zenarekiko erakusten zuten axolagabekeria du gogoan. Haizeak, Clarak identifikatutako urruntasun hori hierarkiak esplizitatu nahiarekin lotzen du: > Haizea: Irakasleekiko… Pues ez dakit, denetarik. Batzuk hurbilagoak, beste batzuk pila bat markatzen zuten jerarkia, eta gainera Fisika da karrera bat non gustatzen zaien azpimarratzea zelako zaila den, eta zelako argiak diren beraiek. Esterrek eta Irenek, aldiz, kontatzen dute tesi garaian berdinen arteko harreman batzuen nolakotasuna aldatu egin zela. Ireneren kasuan, atentzioa ematen du aipatzen duen kontu batek. Kontatzen du bi mintegi mota egin ohi zirela unibertsitatean, bera tesia egiten ari zen garaian: batzuetan ikasleek bakarrik hartzen zuten parte; besteetan irakasleak ere egoten ziren. Bada, lehenengoak lasaiak zirela du gogoan berak, erlaxatuak. Bigarrenetan, ostera, lana aurkezten ari zena masakratu egiten omen zuten, bai irakasleek, baina baita tesikideek ere. Irenek uste du, kideek jarrera aldatzen bazuten, irakasleen aurrean ikusgarritasuna irabazteko egiten zutela. Haren kontaketatik ondorioztatzen da, bai agresibitatea bai leihakortasuna, hartuemateko modu zilegi eta, areago, desiragarriak zirela. Jarrera indiferenteak, hierarkikoak, agresiboak edota lehiakorrak identifikatzen dituzte elkarrizketatuek inguruko zenbait zientzialariren jardunean. Portaerok orokortuagoak dira giro batzuetan; izaera atomikoagoa dute beste batzuetan. Edonola ere, jarrera horiek komunitate zientifikoak onartu eta, zenbait kasutan, hauspotu ere egiten dituela ondorioztatzen da entzundakoetatik. # 3.2.2. *Mundu zientifikoan, emakume* Mundu zientifikoak antolatzen dituzten egiturek, genero-sistemak zeharkatzen dituen heinean, eragin egiten dute emakume zientzialarien esperientzietan eta ibilbideetan. Ez da harritzekoa, beraz, elkarrizketatuek beraiei eskuarki zuzendutako salbuezpenezko tratuez jardutea. Izan ere, luzea da sei solaskideen artean osatu duten jarrera zein ekintza diskriminatorioen zerrenda. Mikroagresioei dagokienez, adibidez, irakasleengandik jaso ohi zituzten iruzkin sexisten berri ematen du Rosak: > *Rosa:* Donostian Nafarroako Unibertsitateak bi eskola zituen. Bat zan secretaria de dirección, eta bestea zan ingeniería. Orduan holako komentarioak pasilloetan eta ez? Pues «por qué no haces secretaria de dirección y luego ya buscarás marido aquí», ta (…) holako diferentziak, edo holako komentarioak entzun genitun. Irenek, ostera, tesi garaietako kongresuetan bizitakoak ditu hizpide. Bilkura horietan bere lana aurkeztu zuenetan entzule batzuek bere gaitasun matematikoa nola erdeinatzen zuten deskribatzen du: > *Irene:* Me acuerdo de un caso particular que me dolió mucho. En un congreso en Polonia en el que yo estaba contando mi historia (…) un americano, muy prepotente, además, muy bueno pero muy prepotente, me intentó hacer una pregunta y en un momento dado dijo «¡bah!», con un desprecio… (…) Y en aquel momento me sentí, o sea sentí, miré a toda la gente que había allí, cómo le había preguntado al resto de los be carios, digamos, y… me sentí muy mal porque sentí que no me… ni siquiera me dejó quedar mal. Emakumeen gaitasun zientifikoen errekonozimendurik eza aipatzen du Esterrek ere. Alabaina, erdeinuzkoak barik, tratu paternalistak ditu berak gogoan: > *Ester:* El rollo paternalista no lo quitan ni en una revisión ciega, o sea benetan, o sea ikusten dut behin eta berriro. Rosak isolamendu (edo, bere hitzetan, segregazio) saiakeren berri ere ematen du. Unibertsitate erlijioso batean ikasi zuen berak ingeniaritza, eta teologia zen egin beharreko ikasgaietako bat. Bada, teologiako irakasleak neskei gela bereizi batean egotea proposatu omen zien behin baino gehiagotan. «Baina guk nahiago genun taldean egon», ebazten du berak. Beste bazterketa baten berri ematen du, orobat. Horren aurretik, baina, egoera testuinguratze aldera-edo, tesiko urteetan bera nolakoa zen deskribatzen du. Dioenez, garai hartan sarri joaten zen ileak atontzera, eta bakoitzean kolore, orrazkera eta ebakera desberdin batekin ateratzen omen zen ileapaindegitik, zein baino zein deigarriagoa. Bada, kontatzen du, tesia egiten ari zela, noizean behin sortzen zirela aukerak klaseren bat emateko, gaixoaldiren bat medio; eta, batek edo bestek aipatu izan zuela haren izena inoiz, lana interesatuko zitzaiolakoan. «Nola esango diogu ba Rosari? Zer irudi emango du eskolak hura irakasle lanetan jarrita?», izan omen zen, aldi horietako batean, irakasle baten erantzuna. Rosak bere buruaren deskribapena istorioan txertatu izanak adierazten du lana eskaini ez izanaren arrazoia ez zela izan, haren ustez, emakumekondizioa bakarrik; kanon femeninoetatik at egoteak ere eragin egin zuela, alegia. Ildo horretan, ezin aipatu gabe utzi jardun feminista ere tentsio-iturri izan dela zenbaitetan. Besteak beste, eduki zientifikoetan genero ikuspegia integratzeko saiakerak zigortu egiten direla uste du Karmenek. Genero ikuspegidun Gradu Amaierako Lan batekin izandako bizipena kontatzen du: > *Karmen:* Nik zuzendu nuen emakume… (…) Bueno, zen matematiken garapena emakumeen ekarpenetatik abiatuta. (…) Jarri zioten zazpi bat, eta nik esan nion errekurritzeko, baina ez zuen errekurritu. (…) Baina hori, jarri zioten nire ustez oso nota bajua. Irenerentzat, aldiz, jardun feminista irain-iturri izan da zenbaitetan: *Irene:* Yo he pillado a gente riéndose de mí o de un cartel que yo he puesto y yo detrás, y (…) claro, le pillas a alguien en plena acción y… y bueno, es duro, ¿no? Pero… y también es duro para mí decirle a un compañero «es que te acabo de escuchar lo que has dicho, o sea que no lo… no reniegues». Esandakoak laburbilduz, mundu zientifikoan emakume edota feminista izatea (hau da, bai posizioa, bai posizionamendua) tentsio-iturri izan da elkarrizketatuentzat. Alabaina, talka estrintseko horiez harago, aipatzekoak dira, bizipen horien guztien eta gehiagoren harira, emakumeok bizitako barne-gatazkak. Horiexek dira, hain zuzen, hurrengo atalean mintzagai. ## 3.3. **Talka identitarioak: Norbera gudu-zelai** Hausnarketa teorikoa egiterakoan, aurresan da jardun zientifikoa potentzialki gatazkatsua dela «klase ertaineko gizon zuri» etiketapean kabitzen ez den ororentzat. Datozen orrietan, kanpo-eragileekin harremanetan dauden baina endogenoak (intimoak, barnekoak) ere badiren gatazkei heltzen zaie: aldi berean zientzialari, emakume, feminista edota aktibista izateak eragindako kontraesanok aztertzen dira. ## 3.3.1. *Emakumea* vs *Zientzialaria* Esterrek, tesia egiten ari zen garaian kongresuetan bizitakoak eta ikusitakoak oroitzean, generoak zipriztinduriko dinamika oso argiak identifikatzen ditu: > *Ester:* Zelan okupatzen zen espazioa ezberdina zan mutilen eta nesken artean. Neskak normalean (…) mahaiaren atzekaldean edo ordenagailuaren ondoan, baina mutilak normalean, eh… erdian jartzen ziren, beraz ya, o sea printzipioz itxuraz ikusita ikusten duzu espazio gehio okupatzen duela (…). Gero bebai, erantzunak. Klaro, eh… Normalean erantzunak ematerakoan, ba behin galdera bat eginda, ba… neskek-edo, edo neskok, eh… erantzuten genuen, (…) pues noizean behin agian zalantzak, edo zalantzaren tonuarekin. Baina mutilen tonua pixka bat, eh… asertiboa zan, asertiboagoa. Eta horrek markatzen du ezberdintasun bat. Haizeak, bere taldeko emakumeek (berak barne) bere burua askoz gehiago presionatzen zutela uste du, segurtasun gabezia dezente handiagoak zituztela. Barne-talka eta deserosotasun horiek guztiak autoritate zientifikoaren izaera maskulinoarekin lotuta daudela baieztatzen du fisikariak: > *Haizea:* Bai irakurri ditudala esperientzia batzuk ba adibidez hitz egiten zutenak (…) como de ese malestar de las mujeres científicas, ez? (…) Irakurri nuen horretan lotzen zuen bastante autoritatearen figura horrekin, ez? Ba nola emakumeoi kostatzen zaigun askotan autoritate bat izatea, pues, ze zentzutan? Batzutan, pues gure ikerketak edo gure zerak defendatzea, beste modu batean egiten baditugu gauzak bebai kuestionatuak gara, eta behar dugu beti como berez dagoen autoritate horren onarpena, eta autoritate hori maskulinoa da. # 3.3.2. *Politikoki konprometitua VS Zientzialaria* Konpromiso politikoak eta jardun zientifikoa ere aurrez aurre ageri dira elkarrizketatuetako zenbaiten diskurtsoetan. Clararen kasuan, esaterako, lizentziatura egin bitartean barrenak nahasten zizkiona zen sentitzea bere jardunak gizarte justuago baten eraikuntzan ez zuela inolako ekarpenik egiten. Alde batetik, ikasketen abstrakzio mailak arduratzen zuen. Bestetik, garaiko lan-panoramak ere kezkak sorrarazten zizkion. Izan ere, matematikari legez lanean hasteak, gizartea eraldatzeko bitarteko izatea barik, arazoaren iturburu zen sistema indartzea suposatzen zuela iruditzen zitzaion: > *Clara:* Mis amigas, en lo que han acabado la mayoría, si no en la enseñanza, es eso, en empresas pues que (…) analizan eso, (…) pues qué se vende más, qué interesa, pues todo eso que hay detrás. (…) Y entonces eso, decir, «jo, pues es que yo con todo esto, meterme al final, para qué, para hacer que esta empresa gane más dinero a costa de qué, de generar más consumismo, de hacer más…». Y eso, o sea, al acabar la carrera sí que me ofrecieron trabajo (…). Y fue como «no no no, es que no quiero hacer esto». Rosaren kasuan, berak ekoitzitako ezagutzaren aplikazio praktikoen gabeziak barik, aplikazio horien nolakotasunak kezkatzen zuen: > *Rosa:* ONG batean hasi nintzen lanean, boluntario bezala. (…) Eta egokitu zitzaidan errefuxiatu guatemaltarrekin Chiapasera jutea. (…) Ordun egiten genuena zan errefuxiatuen bizitza. (…) Eta galdetzen ziguten, «eta zuek, zer egiten dezute zuek?». (…) Eta ni, pfff… hasten nintzen pentsatzen nola egiten nuen lana material zeramiko batekin, eta deitzen zitzaion sintetización en estado sólido de carburo de silicio a dos mil grados de temperatura en un horno… Decía, «¿yo cómo le explico esto a esta señora?» Neretzako zan como… pfff… eta ez hori bakarrik, nola esplikatu, ez? Baizik eta… Eta honek zertarako balio du? Hor hasi zitzaizkidan benetako zalantzak bai diziplinarekin. Deskribatutako talka identitarioetako batzuek badute halako izaera katartiko bat. Hau da, zerrendatutako gatazka horietako zenbaiten harira, el- karrizketatutako emakume batzuek beren jardun zientifikoa ezbaian jarri, eta haren hainbat dimentsio eraldatu dituzte. Jarraian, une horiek xehatzen dira. # 3.4. **Zientziari so egiteko modu berriak gorpuztuz: Hitoak** Hitoak, Teresa del Valleren hitzetan, bizitzako une garrantzitsuak dira, geroan arrastoa uzten duten horietakoak (Blanco *et al.,* 2010). Bada, elkarrizketatuetako lauren kontakizunetan hitoak identifikatu dira. Eraldaketamomentu horiek banan-banan aztertzen dira atal honetan. ### 3.4.1. *Irene* Irenek harreman gatazkatsua izan zuen bere tesi zuzendariarekin. Horren harira, erabaki batzuk hartu zituen, zientzian harremanak izateko moduei zegozkienak: > *Irene:* Reniego por completo de esa forma de trabajar. (…) No se puede machacar a la gente de esa manera ni por la ciencia ni por nada. (…) Yo creo que aquello me hizo ver (…) que no todo vale, ¿no? (…) Y, seguramente, yo he tenido tres alumnos de tesis, he sido lo contrario de lo que fue mi director. #### 3.4.2. *Rosa* Rosa Chiapasen kooperante lanetan ari zen garai bertsuan, haren tesikide batek jakin zuen ikertzen ari zen materialak aplikazio militarrak izan zitzakeela. Anekdota horren harira, bere material propioaren testuinguruarekiko ezjakintasunaz kezkatzen hasi zen: > *Rosa:* Nik uste det [materialen] ikerketak ditula kontestu asko, ez? Lehenengo kontestua da zure departamentu bera, material horren inguruan, ze enpresak ari dira parte hartzen, baina gero ze gizartetan zauden, eta ze eraginak dituen horrek beste gizarte globalizatuan, ez? Ordun, klaro, zure kontestua mugatzen bada, ez? Hemen daude lau enpresa, ekoizten dutenak material hau, gehi zu, gehi zure zuzendaria… Ah, bale, ba hori zan nere kontestua. Lan egiten ari naiz enpresa hauentzako. Bainan haratago ez nuen ikusten. (…) Neri esan zidan nere zuzendariak, (…) «zure lana ez da erabilpena, baizik eta ikerketa, eta zeinek erabiliko dun, edo erabaki politikoak beste nunbait egongo dira», ez? (…) Ordun, nik esaten nun «bale, baina ez nere izenean», ez? (…) Ordun, ba hor pixka bat tesia bukatu nunean bai erabaki nula bide horretatik ez nuela segittuko. ### 3.4.3. *Haizea* Haizea, lizentziatura bukatzear zela, bere bizitzako dimentsio ez-akademikoaren gabeziak identifikatzen hasi zen. Barne-gatazka horren harira, bere egitekoen zerrendan elementu berriak sartzeari ekin zion. Eremu ezakademikoan ireki zituen ate berri horietako baten bestaldean, feminismoarekin egin zuen topo. Hasieran bizipen intimoei esangura eta ulergarritasuna emateko balio izan zion feminismoak. Gerora, baina, eragin-eremua handiagotuz joan zen, zientzialari eta feminista identitateak bateratzearen garrantziaz ohartzeraino: > *Haizea:* Lehenengo aldiz ohartu nintzen, edo, pues irakurri nuenean Rosaren elkarrizketa bat Elhuyarren. (…) Berak hitz egiten zuen pues zeintzuk diren como zientziaren baloreak, ez? Zelan zientziak aldarrikatzen duen egia, objetibotasun eta justizia hori kasi, eta gero benetan zelako mundua den, ez? Ba zelako konpetitiboa den, ze interesen arabera mugitzen den, eta orduan berak aipatzen zuen bera zientzialari feminista zela, ba berak galdetzen ziola bere buruari aber zein den bizitzea nahi dugun bizitza hori, ez? (…) Qué vidas merecen la pena ser vividas, bizitza horiek zentroan jartzea, eta sistema jartzea bizitza horien pean, eta ez bizitza horiek sistemaren pean. Eta orduan zientziarekin, ba gauza bera. Harentzat berriak ziren irakurketa horien guztien harira, feminismoaren eta indarrean dauden zientzia egiteko moduen arteko kontraesanak identifikatzen hasi zen. Hala, Haizeak ere, bere karrera zientifikoari norabide berriak emateko beharrizana sentitu zuen. # 3.4.4. *Clara* Clararen ardura nagusia honako hau zen: ez zekusan loturarik problematika sozialen eta ikasten ari zen horren artean. Halaber, matematikan lizentziatura bukatzean bi bide posible ikusten zituen, lan munduari zegokionez: irakaskuntzan lan egitea, eta enpresentzako datu analisian jardutea. Irakasteari dagokionez, bigarren hezkuntzan sartu orduko beste mundu batzuk ezagutzea eskatzen zion gorputzak. Enpresentzako lan egiteak, berriz, kontraesan etikoak sorrarazten zizkion. Bada, bere fakultate berean ikasitako neska batek bi multzo horietatik at zegoen bide bat hautatu izanak (Granadara joan zen, kooperazioaren arloko master bat egitera), berak ere hala egin zezakeela ikusarazi zion. Eta egin ere, hala egin zuen: > *Clara:* Cuando vine a Bilbao y estudié el máster de Hegoa de estudios de desarrollo7, sí que fue para mí como una apertura de mente, (…) <sup>7</sup> Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen *Garapena eta Nazioarteko Lankidetza* masterraz ari da. ahí fue como un poco más mi apertura a vale, la relación de ciencia, de esa educación crítica que hasta entonces yo creo que igual no le sabía poner el nombre, o no tal, pero como que me hizo el click (…) de vale, ya veo dónde está mi camino que puedo conjugar como todas las cosas que realmente me mueven y… y me gustan. Hezkuntza zientifikoa ikuspuntu kritiko batetik aztertzeak ezagutzen arteko hierarkiak identifikatzea ahalbidetu zion, baita zientziaren definizio hertsia ezbaian jartzea ere. #### 3.4.5. *Zenbait gogoeta* Kasu guztietan ala guztietan, deskribatutako une katartikoek, beraien karrera profesionalari norabide berri(tzaile)ak emateaz harago, zientzia inguratzen duen horri guztiari behatzeko instrumentu optiko berriak garatzeko balio izan die elkarrizketatuei; kokapen berrietatik ekiteko, alegia. Azpimarratzekoa da, besteak beste, dimentsio etiko-politikoari, jardun zientifikoaren esparru desberdinetan, aitortzen dioten presentzia eta garrantzia. Irenek, adibidez, mundu zientifikoen baitako harremanetan jartzen du fokoa; eta, produktibitate zientifikoaren gainetik, elkarrenganako errespetua dagoela azpimarratzen, praxis zientifikoaren oinarrian dauden zenbait balio, agresibitatea eta konpetitibatea, kasu, ezbaian jarriz. Rosarentzat, ezagutzea (eta, ondorioz, baita ez ezagutzea ere) ekintza etiko-politikoa da; eta, ezagutza ekoizteak arduraz jokatzea eskatzen duen heinean, zientzialariak ekoizten duen horrekiko erantzukizuna bere gain hartu beharko lukeela pentsatzen du. Horretarako, baina, ikerketa objektua inguratzen duenaren jakitun izan behar du ikertzaileak. Hain zuzen ere, testuinguruarekiko ez-jakintasunak darama Rosa materialen ikerketa uztera. Halaber, Rosaren eta Haizearen diskurtsoetan, instituzio zientifikoetan ekoitzitako ezagutzaren izaera itxuraz isolatua zalantzan jartze bat dago. Izan ere, biek ala biek, zientziaren eta industria militarraren, edota zientziaren eta sistema kapitalistaren arteko loturez dihardute, instituzio zientifikoen elementuokiko iragazkortasuna agerian utziz. Clarari, zientziari eta hezkuntza zientifikoari marko kritikoetatik erreparatzeak, eraikin zientifikoaren hertsitasunaz konturatzeko balio izan dio. Hala, ezagutza akademikoaren eta bestelako komunitateetan ekoitzitako ezagutzen arteko dikotomia cartesiarra ezbaian jartzen du, zatikatze horren izaera politikoa bistaratuz. Jardun feminista eta zientifikoa artikulatu nahi horrek bidegurutzeetan egote etengabe bat dakar. Baina, zapalkuntza dagoenero erresistentzia ere badagoen legez, bidegurutzeak daudenero zirrikituak8 ere badaude. Solas- <sup>8</sup> Zirrikituak, Teresa del Vallerentzat, buru-argitasun uneak dira; bidegurutze egoeretan soluziobideak ikusteko momentuak (Blanco *et al.,* 2010). kideek hizpide dituzten zirrikituen artean, nabarmentzekoak dira kontraespazioak. Elkarrizketatuek askotariko kontraespazioez dihardute beren kontakizunetan. Idatzi honetan, baina, beraien jardunaren dimentsio konkretu bati dagozkionak jasotzen dira: hezkuntza zientifikoari dagozkionak. Zergatik? Bada, bell hooks-ek (1994) dioen legez, akademian, ikasgela delako errotikako eraldaketarako aukera gehien eskaintzen dituen espazioa (1994, 12). ### 3.5. **Kontraespazioak: Hezkuntza zientifiko inklusiboagoa, feminismotik** Ikerlan honetan, *zientziaren irakaskuntza* baino, *hezkuntza zientifiko* terminoa erabiltzea erabaki da. Izan ere, esaerak laguntzen du esplizitatzen zientzia irakastea ez dela eduki zientifikoen transmisio soila; zientziak hobesten dituen balio, jarrera zein egiteko moduen baitako sozializazioa ere badela, alegia. Hain zuzen, aipatzekoa da, Ireneren hitzon harira erabaki zela termino-trukaketa hori egitea: > *Irene:* Fíjate, una vez me dijeron, (…) «tú… porque tú eres educadora», dije, «¿perdona? No, yo no soy educadora, yo soy profesora». Y lo reflexioné tanto, y yo decía «¿por qué me han dicho eso?». Y claro, claro que soy educadora. (…) Por muchas cosas que me han pasado últimamente, pues sí, claro que soy educadora, y por fin lo he comprendido. (…) Y entiendo que todo lo que hago en el aula, eh… es importante. Todo, todo, todo… Elkarrizketatu batzuek behin eta berriro azpimarratzen dute beren hezkuntza zientifikoarekiko zaletasuna; beste batzuek, ordea, ez dute gustu hori esplizituki adierazten. Edonola ere, seiek ala seiek eskaintzen diete arreta beraiek orkestratutako hezkuntza prozesuei; eta prozesuon dimentsio ezberdinen inguruan genero perspektibaz hausnartzen dute. Jarraian, eduki zientifikoen, metodologien eta gelako partaideen arteko harremanen inguruan esateko dituztenak daude bilduta. # 3.5.1. *Edukiak* Zientziako klaseetan genero-ikuspegia txertatzeaz jardutean, praktikarik entzunenetakoa da emakumeen ekarpen zientifikoei ikusgarritasuna ematearena. Ez da harritzekoa, beraz, elkarrizketatuetako gehienek ere hala egitea. Esterrek, adibidez, bere irakasgaietako batean emakume matematikarien historia lantzen du; eta, beste batean, emakumezko autore baten ekar- penak landu beharreko teoriaren parte garrantzitsu dira. Rosak ere emakumeen ekoizpenak txertatzen ditu bere irakasgaiko edukietan: > *Rosa:* Beroaren transmisioa lantzen dugunean, ba lantzen ditugu ariketa bezala bi etxe, bat arkitekto ezagun batek egindakoa, Corbusier, La Cabanon, eta beste bat, toki berean dagoen etxe bat, Eileen Grayena, E-1027 etxea. Ordun, hor ere saiatzen naiz beraiek ikertu dezaten emakume arkitekto horren eta gizon arkitekto horren arteko harremanean, lanean… Emakumeek zientziari egindako ekarpenak islatzeaz gain, Haizeak zientziako klaseetan landutako edukiek bete beharko lituzketen bestelako funtzioen inguruan dihardu: > *Haizea:* Batez ere, nire helburua temarioarekin da, (…) pentsamendu zientifiko bat lantzea, baina ikuspegi kritiko batetik; gaur egiten den zientzia hori kuestionatzea. Eta, orokorrean, ematea herramientak gerora zientzia ikasi eta ulertu ahal izateko. (…) «Zeozer ez dakit? Bueno, bilatuko dut, eta ikasiko dut». Haizeak gai-zerrenda pentsamendu zientifikoa garatzeko ibilgailutzat dauka. Baieztapen horrek bigarren planoan kokatzen ditu edukiak, eta edukiok lantzeko moduek daukaten garrantzia azpimarratzen. Alabaina, aurrerago aitortzen du edukiokiko lotura nahi baino estuagoa dela askotan. Rosa ere bat dator gai zerrendarekiko zientzia-hezitzaileek duten mendekotasunharremanarekin, eta edukiekiko loturotatik askatzen joateko nahia adierazten du. Irenek ere antzeko zerbait dio: > *Irene:* Lo que ahora hago (…) es dar menos cosas, pero darlas con más cuidado, porque he entendido, bueno, de eso hace mucho tiempo, que dar el teorema 4.7 no es tan importante, si entienden esta cosa de una manera más natural. (…) Igual reposo un poco más, no tengo tanta prisa… (…) Les doy menos cosas, pero intento contarles más ideas. Hirurek ala hirurek irakasten duten horren bitartez lortu nahi dituzten helburuak presente dauzkatela dirudi, eta horrek edukien garrantzia erlatibizatzera eraman ditu. Horrez gain, edukien nolakotasuna ere birplanteatzen dute elkarrizketatuek. Besteak beste, elkarrizketatu guztiek aipatzen dute zientziaren irakaskuntzan ikuspegi soziala txertatzeko beharrizana. Karmenek eta Esterrek aldarrikatzen dute zientzia gizarteko zenbait problematika ikusarazi eta ulertzeko bitartekari izan daitekeela: > *Ester:* Martxoaren zortzia dala ta, ba… hartzen dugu gai bat, normalean konsumoa dala ta, eta genero ikuspuntua sartu izan behar dugu ikus teko zer motatako desberdintasuna dagoen gizonen eta nesken artean. (…) Klaro, matematikarekin lotuta dago? Bai, normalean ba zenbakiak agertzen direlako, kontsumoa, beraz grafikak egin behar dituzte, estatistikak… Orobat, Karmenek, Haizeak eta Rosak zientziaren sorkuntzan, garapenean eta transmisioan garaian garaiko testuinguruak (soziala, kulturala, politikoa…) daukan eragina ikusarazteaz dihardute: > *Rosa:* Ingeniaritza bera, edo zientzia bera, fisika bera, fisika edo matematika bera ez dira neutroak ez bere kontzepzioan, ez bere garapenean, eta ez bere irakaskuntzan, ba orduan bai izan det beti kezka hori nola eraman gelara zalantza hori eta kuestionamentu hori, ez? (…) Egia da gaur egun arkitekturaren inguruan errazago egiten zaidala genero ikuspuntua sartzea asignaturan bertan, ez? Ordun, ba iluminazioari buruz hitz egiten dugunean, hitz egin dezakegu ba hiri debekatuaren inguruko gaietaz, ez? Eta esan, ba iluminazioaren pertzepzioa azkenean subjetiboa da, ez da bakarrik zenbat lumen ditugu, baizik eta nola perzibitzen dugu espazio bat? Espazio baten argitasunak zer eragiten digu pertsona ezberdinei, ez? Ez bakarrik neska ala mutila izan, umea izan, zaharra izan, itsua izan, zailtasunak eduki… ez? (…) Ordun, gehiago entenditzen det arkitektoen heziketa erantzukizun sozial batekin, ez? Esandako guztiak laburbilduz, sei elkarrizketatuen hezkuntza-praktiken bilketa honetan, ikasgaiei genero-ikuspegia txertatzeko modu desberdinak agertu dira. Horien artean, aipatzekoak dira emakumeen ekarpen zientifikoak bistaratzea helburu duten iniziatibak. Halaber, zenbait kasutan, genero-ikuspegiaren txertaketak ezagutza ekoizteak dakarren gizarte-erantzukizuna esplizitatzea dakar; horretarako, hezkuntza zientifikoan ikuspegi soziala txertatzea, eta edukiak testuinguruan jartzea ezinbestekotzat dute, horrela baino ez baitira ezbaian jartzen zientziaren itxurazko objektibitatea eta neutraltasuna. Zenbait elkarrizketatuk diotenez, praktika horiek guztiak aurrera eramatea zailtzen duten faktoreetako bat da irakatsi beharreko gai zerrendaren mardultasuna, eta zerrenda horrekiko atxikitze-maila jaisteko aldarria egiten dute. Euren ustez, gai zerrendak pentsamendu zientifikoa garatzeko bitartekoa behar du izan, eta ez garapen hori mugatzen duen zama. Irakatsi beharreko edukia zenbat eta abstraktuagoa izan, orduan eta zailtasun gehiago agertu dituzte elkarrizketatuek eduki hori dagokion testuinguruan kokatzeko. Kasu horietan, ikasgelako praktiken inguruan hausnartzerakoan, irakaskuntza-moduetan jarri dute arreta, edukietan bainoago. Halaber, posizionamendu epistemikoek hezitzaileen praktiketan inplikazioak dituztela ikusi da: Irenek eta Esterrek, adibidez, ez dute matematikaren neutraltasuna, objektibotasuna eta unibertsaltasuna kolokan jarri, eta horrek ikasgelara ere zalantza hori ez eramatea ekarri du. ## 3.5.2. *Transformazioak pedagogian: Metodoak, teknikak, harremanak* Bere hautu metodologikoez galdetuta, Karmenek aipatzen du metodologia aktiboen aldeko apustua egin zuela duela urte batzuk, ikasleak beren ikaskuntza prozesuan subjektu izan zitezen: > *Karmen:* Azkenean, erabaki nuen proiektuetan oinarritutako irakaskuntza erabiltzea. Orduan, (…) beraiek lehenengo egunetik ikusi behar dute zer gai landu nahi duten, eta orduan dana, (…) bakoitzak egiten du bere… bere proiektua eta bere lana. Orduan, askoz parte hartzaileagoa da. Karmenek aipatu legez, metodologia aktiboen erabilerak ikasleak beren ikasketa prozesuan agente izatea dakar, parte-hartzeen ugaltzeaz batera. Parte-hartzeon inguruan hausnartzen dute Esterrek eta Irenek; eurok orekatzeko hartu izan dituzten neurriez ere badihardute: > *Irene:* ¿Quién interactúa? Los chicos. ¿Por qué? Porque los chicos, o sea, dicen, aunque sea una burrada, les da lo mismo. Porque piensan que saben… no todos, evidentemente, pero muchos chicos. (…) Pues lo que hago ahora es, «chicos, calmaros», miro mucho a las chicas, (…) y si alguna chica tiene la respuesta correcta, le digo, «contesta tú». Ikasle zein irakasleek gelako dinamiketan daukaten parte-hartzeari arreta eskaintzeak hezkuntza zientifiko inklusiboago bat ekar dezakeela irizten diote zenbait elkarrizketatuk. Horrez gain, hizkuntzak ere inklusiboa izan behar duela dio Esterrek. Karmen, aldiz, klaserako diseinatutako jarduerak ere inklusiboak izateko ahaleginez mintzo da: > *Karmen:* Jende guztiak pentsatzen du «matematikak zenbakiak dira, ez dago diskriminaziorik», ez? Orduan, saiatu naiz, nahiz eta beti ez lortu, adibideak, ariketak eta horrelako gauzak jartzen dituzunean estereotipoak ez jartzen, ez? Zer eta nola irakatsi pentsatzeaz harago, klaseak osatzen duen komunitate txiki horretan beraiek irakasle bezala duten posizioaren inguruko irakurketak ere egiten dituzte elkarrizketatuek. Haizeak esandako honek ondo laburbiltzen du, orohar, elkarrizketatuak irakasle bezala nola posizionatzen diren: > *Haizea:* Konsziente naiz, obviamente, botere-harreman bat edo jerarkia bat dagoela euren artean eta nire artean. O sea nik agintzen dut, nik ebaluatzen dut, baina saiatzen naiz ahalik eta gehien hori apurtzen, ahalik eta autoritate gutxiena erabiltzen. (…) Saiatzen naiz izaten zeozer, o sea, izan dadin zeozer hurbila. Mugak jartze eta, aldi berean, gertutasuna sustatze horren inguruko irakurketa politikoa egiten du Rosak: > *Rosa:* Gertukoa naiz ikasleekin, badakit ba muga batzuk mantendu behar ditudala, alde batetik bueno, nere lana hori dalako, ez? Eta ni ez naiz ikasle, eta ni ez naiz haien lagun bat. Baina bai gertutasun handia, ez? Eta ordun, ez dakit, horrekin ere beste gizarte mota baten transmisioa egiten dezula nik uste, ez? Ikasgelako elkarrekintzak kontzebitzeko modu horien atzean badago zaintzaren aitortza bat, unibertsitatean (karrera zientifikoetan, batik bat) batere ohikoa ez dena: > *Irene:* Les llamo mucho al despacho (…), y el momento tranquilo del despacho uno a uno suele ser bueno, porque a veces les pregunto más cosas. Eso sí que lo hago. Les pregunto «¿cómo vas con la asignatura?», tal, «¡pregunta!». «no, es que me da vergüenza», tal. Tenemos una conversación aparte de esto que te he dicho que vengas a preguntarme. Ireneren aipuarekin bukatzen da «nola?» galderaren erantzunak biltzeari eskainitako azpiatal hau. Hasi, berriz, hezkuntza prozesuetan ikasleen parte-hartze aktiboa bermatuko duten metodologiak erabiltzearen garrantzia azpimarratuz hasi da. Parte-hartze horren kudeaketaren inguruan elkarrizketatuek esateko daukatena ekarri da orriotara, ondoren: Esterren eta Ireneren ustez, parte-hartzea sustatu bai, baina kontrolatu ere egin behar da, ikasgelan entzuten diren ahots bakarrak posizio sozial pribilegiatuetan daudenenak izan ez daitezen. Horri lotuta, ikasgelako errealitatean arreta jarri beharra dagoela dio Irenek. Berak esandakotik ondorioztatzen da, horretarako, ikasgelako partaideen kokapenak irakurtzea ezinbestekoa dela, eta ikasgelako dinamikak egoera horietara egokitu beharra dagoela. Norbere diskurtso eta praktikei erreparatzea ere garrantzitsua da Esterren eta Karmenen iritziz, inklusiboak direla bermatze aldera. Pertsonarteko harremanei dagokienez, ikasle/irakasle dualismoak inplikatzen dituen botere-harremanak hautemanda dituzte elkarrizketatuek. Bada, hierarkia horien erabateko eraistearen alde egiten ez badute ere, hierarkion nolabaiteko lausotzea bultzatu beharraz dihardute. Bide horretan, ikasleekiko gertutasunezko harremanak aldarrikatzen dituzte. Halaber, harreman horizontalagoak sustatzeaz harago, ikasgelako elkarrekintzek zaintzan oinarrituta egon behar dutela deritzote mintzaide batzuek, zientzian harremanak izateko bestelako moduak egikaritzeko espaziotzat baitaukate, eduki ere, ikasgela. ### 4. **Zenbait ondorio** Ikerlan honen abiarazle behinena hipotesi hau da: «mundu zientifikoei ikuspegi feministetatik behatzeak bitartekoak eskaintzen ditu munduon baitan ematen diren dinamikak bestela irakurtzeko, eta horiek klabe feministetan eraldatzeko». Bada, sei elkarrizketatuen diskurtsoak aztertu ostean, baieztatzekoa da guztietan ala guztietan suma daitezkeela feministatzat eta bestelakotzat hartzeko moduko irakurketak eta ekintzak. Alabaina, bizipen, optika eta praktika horietan hautemandako aniztasuna da azpimarratzekoagoa. Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen bizipenen, diskurtsoen eta hezkuntza praktiken (eta euren arteko harilkatzeen) ezagutzan sakontzea izan da lanaren xede nagusia, horietan guztietan ideologia feministek dauzkaten eraginak aztertuz orobat. Horretarako, emakume zientzialari, hezitzaile eta feministek zientziaren eta generoaren inguruan dituzten esperientziak eta ideiak ezagutu nahi izan dira. Hori egitean, ikusi da mundu zientifikoan emakumea eta feminista izatea (bai posizioa, bai posizionamendua, alegia) tentsio-iturri izan direla elkarrizketatuentzat. Zentzu horretan, solaskideek identifikatutako diskriminazio-modu asko bat datoz literaturan aurkitutakoekin (National Academies of Sciences, Engineering and Medicine, 2018; Ong *et al.,* 2017). Areago, mundu zientifikoen izaera hierarkikoan bertan ere isuri maskulinoa hauteman dute zenbait elkarrizketatuk (Jackson, 2019; Leathwood, 2004). Ikerlari edota irakasleentzako postuak hierarkikoak eta merituen araberakoak dira: atxiki, agregatu eta katedradun plazak daude, postuak finkoak edo denboraldi baterakoak izan daitezke, eta lanaldi osokoak edo partzialekoak. Bada, gorengo eskaletan dauden pertsonen profila oso homogeneoa da, arrazari, generoari zein klaseari dagokionez, besteak beste: klase ertaineko gizon zuriak dira gehienak9 (Bain eta Cummings, 2000). Alabaina, piramidearen goialdean daudenak bertan merezimendu hutsagatik daudelako ustea indarrean dago, oraindik ere (Cipriani eta Senovilla, 2019; Messer-Davidow, 1991). Horrekin lotuta dago Haizeak egindako lotura hau: hierarkiak ageriko egiteak norberaren estatus intelektuala agertzeko balio du. Hortik ondorioztatzekoa da, hierarkietan goren daudenak gizonezko zuri klase ertainekoak direnez, estatus intelektual altuagoa aitortzen zaiola kolektibo pribilegiatu horri, oraindik ere. <sup>9</sup> Hierarkia akademikoan goren daudenak katedratikoak eta emerituak dira. Euskal Herriko Unibertsitatean, 2017an, katedratikoen % 25,53 eta emerituen % 9,09 ziren andrazkoak. Beherengo eskaletan, ostera, irakasle laguntzaileak daude. Multzo horretan, emakumezkoen ehunekoak nabarmen egiten du gora, % 76,47a baitira (Berdintasunerako Zuzendaritza, 2018). Bestalde, autoritate zientifikoari izaera maskulinoa aitortzen dio Haizeak. Hautemate hori bat dator Cooperrek (2019) hierarkia akademikozientifikoen inguruan duen irakurketarekin: > Gizartean, lidergorako gaitasuna bereizgarri maskulinotzat hartzen da. Hala, emakumeek, lidergoa gauzatzerakoan, itxuraz neutralak diren eredu maskulino tradizionalei jarraitzen ez badiete, komunitateak emakumeon lorpenak ontzat ez ematea gerta daiteke. (Cooper, 2019, 94) Cooper-ek (2019) dio hierarkia akademiko-zientifikoan gora egitea eta, beraz, autoritatea gauzatu ahal izatea ahalbidetzen duten irizpideek isuri maskulinoa dutela. Hortik, autoritatea performatzeko modu onartuak ere historikoki maskulinoak direla ondorioztatzen da. «Klase ertaineko gizon zuri» etiketazioan kabitzen ez den ororentzat jardun zientifikoa potentzialki gatazkatsua den heinean, agerian gelditu da elkarrizketatu guztiek ala guztiek talka identitarioak bizi izan dituztela ere, aldi berean zientzialari, emakume, feminista edota aktibista izateak eraginak. Mundu zientifikoetan aktibista edota feminista izateak eragindako tentsioekin lotuta, Sax *et al.* autoreek (2016) egindako ikerketa batek dio, esparru zientifikoetan, aktibista-profila duten askoz emakume gutxiago daudela beste jakintza esparru batzuetan baino. Horrek iradokitzen du elkarrizketatuek gorpuztutako talkak, intimoak ez ezik, egiturazkoak ere badirela. Halaber, egungo zientzialari profilaren eta aktibista profilaren arteko korrelazio falta agerian uzten du. Badaude, beraz, elkarrizketatu guztiek ala guztiek partekatzen dituzten esperientziak, baina desberdintasun nabariak ere azaleratu dira. Izan ere, aipatu talkek ez dute guztiengan eragin bera izan. Gatazka horien harira, Clarak, Haizeak, Rosak eta Irenek, karrera zientifikoaren une jakin batean beren jardun zientifikoa ezbaian jarri dutela onartu dute. Karmen eta Ireneren diskurtsoetan, ostera, ez da halako inflexio-punturik hauteman: ez dago, beraien kontaketetan, lehengo eta oraingo zientzia pentsatzeko, egiteko zein sentitzeko moduen arteko hausturarik. Horrez gain, Clara, Haizea, Rosa eta Karmenen kontakizunetan, zientziaren neutraltasun ezaz diharduten askotariko diskurtsoak identifikatu dira. Irene eta Ester matematikarien diskurtsoetan ez da, ostera, zientzia horren balio gorenak (objektibotasuna, neutraltasuna eta unibertsaltasuna) kolokan jartzen dituen adierazpenik aurkitu. Nabari bedi Irene eta Ester ez direla, ezta urrik eman ere, matematikaren unibertsaltasuna kolokan ez jartzen lehenak: besteak beste, Foucaultek (1972) berak, *The Archaeology of Knowledge* obran, zientziari luzatutako kritiketatik salbuetsi zuen matematika (hemen aipatuta: Damarin, 2008). Hezkuntza zientifikoaren baitan aurrera eramandako praktika feministetan arakatzea izan da lanaren beste erronka bat. Horretarako, elkarrizketatuen hausnarketen eta ekintzen bilketa bat egin da. Zentzu horretan, oparoa izan da uzta, literaturan aurkitu daitezkeen hezkuntza zientifiko inklusiboagoa sustatzeko estrategietako asko aipatu baitituzte (Banks, 1995, 1999; Bianchini *et al.,* 2001; Leathwood eta Hey, 2009; Ong *et al.,* 2017; Sefyrin *et al.,* 2018). Banks-en (1999) ustez, *add women and stir* errezetaren gisakoak bere horretan aplikatzeak ez ditu curriculumaren ikuspegia eta antolaketa desafiatzen: eraldaketak sakonagoa behar du izan. Bada, erreferente femeninoak ikusarazteaz harago, ezagutza ekoizteak dakarren gizarteerantzukizuna esplizitatzeaz, ikuspegi soziala txertatzeaz edota edukiak testuinguruan jartzeaz jardun dute elkarrizketatuek. Curriculumean egiten diren aldaketez gain, arlo pedagogikoarekin lotutako eraldaketen inguruan ere mintzatu dira elkarrizketatuak. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da beraien diskurtsoetan metodologia aktiboek duten presentzia. Horrek lotura izan dezake feminismoaren ahalduntzea ulertzeko moduarekin: > Ahalduntze terminoarekin, prozesu bati egiten diogu erreferentzia. Prozesu horretan, pertsona zapalduek beren bizitzaren gaineko kontrola irabazten dute, egunerokotasuna zein egiturak eurak eralda ditzaketen ekintzetan kolektiboki parte hartuz. (Esteban, 2008, 151-152) Ulerkera horren arabera, eraldaketak komunitate zapaldutik etorri behar du, ezinbestean. Zientzia-hezitzaileen lana ez da, hortaz, desabantaila egoeran dagoen ikasleria ahalduntzea; baina bada ikasleei bide hori erraztea, transformaziorako aukerak eskaintzea. Ildo horretan, metodologia aktiboen erabilera, erantzunak eman ordez, espazioa, denbora eta galderak eskaintzeko asmoarekin lotuta egon daiteke. Emaitzek agerian uzten duten muga behinena erabilitako etiketen ingurukoa da. Izan ere, zientzia, zientzialari, jardun zientifiko eta tankerako terminoak erabili dira sei elkarrizketatuek bizi, egin eta sentitutakoei izendatzaile komun bat jartzeko. Ez al dira, baina, handiegiak aterkiak? Hau da, diziplina zientifiko guztiak multzo bakarrean sartze hori ez al da gehiegizkoa? Areago, behin ezagutza kokatzearen garrantziaz ohartuta, orokortasun horietatik jardutea ez al da kontraesankorra? Datuei begiratu bat emanez gero, agerikoa da emakumezkoen eta gizonezkoen kopuruak erabat aldatzen direla diziplina zientifiko batetik bestera. Euskal Herriko Unibertsitateko graduetako matrikulazioei dagokienez, adibidez, 2013-2014 ikasturtean 83 gizonezko eta 26 emakumezko matrikulatu ziren Ingeniaritza Elektronikoan; Biokimika eta Biologia Molekularrean, ostera, 43 izan ziren gizonak eta 142 andrazkoak (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2019). Bada, pentsatzekoa da, ikasgelako emakume-kopuruak emakumeon bizipenak baldintzatzeko potentzialik baduela. Areago, ondorioztatzekoa da diziplina bataren eta bestearen baitan gertatzen diren sozializaio-prozesuak eta sustatzen diren identitate-ereduak desberdinak direla (Riegle-Crumb eta King, 2010). Aterki handiegien aferarekin jarraituz, badago kolektibo bat, lanean zehar hizpide izan dena, baina ikerketa burutzean kontuan hartu ez dena: ikasleria. Ikasleriarentzako hezkuntza zientifiko inklusiboagoa diseinatzeaz dihardu idatziak; alabaina, ba al dago ikasleria guztiarentzat balio duen errezeta magikorik? Ala, kontrara, estrategiok eta teknikok ikasleriaren ezaugarriak aintzat hartuz diseinatu eta inplementatu beharrekoak dira? Itaun horiek guztiek bi inplikazio nagusi dituzte etorkizuneko jardunean. Batetik, ikerketa-eremua txikiagotzeko beharrizana iradokitzen dute, eragin-ahalmena handitze aldera. Bestetik, ikasleriak ikerketan ahotsa izatearen garrantzia agerian uzten dute. Lehen Hezkuntzako Graduko matematikaren irakaskuntzan fokoa jartzea izan daiteke irakaspenok etorkizuneko ikerlanetan txertatzeko modu bat, horixe baita autoreak ikasleriarekin partekatzen duen unibertsoa. Nolanahi ere, erronkak erronka, zalantzak zalantza eta dibergentziak dibergentzia, emaitzek iradokitzen dute badaudela mundu zientifiko guztiek ala guztiek partekatzen dituzten balio, arau eta inertziak. Aditzera ematen dute, orobat, balio, arau eta inertzia horiek zientziaren esklusibotasuna sustatzen jarraitzen dutela, pribilegioak aitortzen baitizkiete, oraindik ere, hartzaile maskulino, zuri eta klase ertain-altukoei. Horregatik, ezinbestekoa da mundu zientifikoak habitatzeko eta pentsatzeko, eta hezkuntza zientifikoa kontzebitzeko eta performatzeko bestelako moduak asmatzen jarraitzea. Modu eraldatzaileagoak, feministagoak eta, finean, inklusiboagoak. # 5. **Eskertza** Lan honek Euskal Herriko Unibertsitateko *Ikasketa Feministak eta Generokoak* masterraren baitan egindako *Zientzia eta generoa: bidegurutzeak eta zirrikituak* ikerlana du abiapuntu. Hain zuzen ere, lan horretan jasotako hausnarketen eta emaitzen zati bat sintetikoki aurkezteko saiakera bat da. Eskerrak eman nahi zaizkie ikerketa prozesu horretan gidalerro izan diren Marta Luxan Serrano eta Mila Amurrio Velezi, eta idatzi hau hobetzen lagundu duen Alaitz Tresserras Angulori. Esker ona adierazi nahi zaie, orobat, lan honetan parte hartzera animatu diren sei zientzialari feministei. ## 6. **Erreferentziak** Anderson, E. (2012). Feminist epistemology and philosophy of science. In E. N. Zalta (ed.), *The Standford enciclopedia of philosophy*. [https://plato.](https://plato.stanford.edu/entries/feminism-epistemology/) [stanford.edu/entries/feminism-epistemology/](https://plato.stanford.edu/entries/feminism-epistemology/) Bain, O. eta Cummings, W. (2000). Academe's glass ceiling: Societal, professional-organizational, and institutional barriers to the career advancement of academic women. *Comparative Education Review*, *44*(4), 493-513. or. - Banks, J. A. (1995). The historical reconstruction of knowledge about race: Implications for transformative teaching. *Educational Researcher*, *24*(2), 15-25. or. - Banks, J. A. (1999). *An introduction to multicultural education*. Allyn and Bacon. - Berdintasunerako Zuzendaritza (2018). *Igualdad en cifras*. Euskal Herriko Unibertsitatea. [https://www.ehu.eus/documents/2007376/11324702/Igualdad-en](https://www.ehu.eus/documents/2007376/11324702/Igualdad-en-cifras.pdf/074d604f-b17c-42e6-bcba-44c65842afd2)[cifras.pdf/074d604f-b17c-42e6-bcba-44c65842afd2](https://www.ehu.eus/documents/2007376/11324702/Igualdad-en-cifras.pdf/074d604f-b17c-42e6-bcba-44c65842afd2) - Bianchini, J. A., Whitney, D. J., Breton, T. D. eta Hilton-Brown, B. A. (2001). Toward inclusive science education: University scientists' views of students, instructional practices, and the nature of science. *Science Education*, *86*(1), 42-78. or. - Bishop, A. (1990). Western mathematics: the secret weapon of cultural imperialism. *Race & Class*, *32*(2), 51-65. or. - Blanco, Q., Egido, S. eta Aubinya, A. (2010). Reconstruyendo los hitos de la antropología. Con Teresa del Valle. *Perifèria: revista de investigación y formación en antropología*, *13*, 1-26. or. - Brickhouse, N. W. (2000). Embodying science: A feminist perspective on learning. *Journal of Research in Science Teaching*, *38*(3), 282-295. or. - Butler, J. (1990). *Gender trouble: Feminism and the subversión of identity.* Routledge. - Cipriani, N. eta Senovilla, J. (2019). *Análisis de los fenómenos que contribuyen a perpetuar, o modificar, la discriminación de las mujeres en los campos de las matemáticas y la física*. Emakunde. - Cooper, O. (2019). Where and what are the barriers to progression for female students and academics in UK Higher Education? *Perspectives: Policy and Practice in Higher Education*, *23*(2-3), 93-100. or. - Damarin, S. (2008). Towards thinking feminism and mathematics together. *Signs*, *34*(1), 101-123. or. - Esteban, M. L. (2008). Etnografía, itinerarios corporales y cambio social. Apuntes teóricos y metodológicos. In E. Imaz (arg.), *La materialidad de la identidad* (135-158 or.). Editorial Hariadna. - Esteban, M. L. (2009). Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: los cuerpos como agentes. *Política y Sociedad*, *46*(1-2), 27-41. or. - Euskal Herriko Unibertsitatea (2019). *Graduko titulazioetan matrikulatutako ikasleak zientzia eremuen eta sexuaren arabera.* [http://www.ehu.eus/zenbakitan/](http://www.ehu.eus/zenbakitan/eu/node/560.html) [eu/node/560.html](http://www.ehu.eus/zenbakitan/eu/node/560.html) - Federici, S. (2017). *Caliban eta sorgina*. Elkar argitaletxea eta Jakin fundazioa. (Jatorrizko idatziaren publikazio-urtea: 2004.) - Finkel, L., Parra, P. eta Bael, A. (2008). La entrevista abierta en investigación social: Trayectorias profesionales de ex deportistas de élite. In A. J. Gordo eta A. Serrano (arg.), *Estrategias y prácticas cualitativas de investigación social* (127-154 or.). Pearson Educación. - Foucault, M. (1972). *The Archaeology of Knowledge*. Itzul. A. M. Sheridan Smith. Pantheon. - Foucault, M. (1980). *Power/Knowledge*. Prentice Hall. - Fox Keller, E. (1985). *Reflections on gender and science*. Yale University Press. - Frisby, C. M. (2017). A content analysis of Serena Williams and Angelique Kerber's racial and sexist microagressions. *Open Journal of Social Sciences*, *5*, 263-281. or. - Gillis, M. T. eta Jacobs, A. T. (2017). Plato and same-sex sexuality. In M. T. Gillis eta A. T. Jacobs (arg.), *Introduction to women's and gender studies: An interdisciplinary approach*. Oxford University Press. - Goñi, J. M. (2006). Introducción. In J. M. Goñi (arg.), *Matemáticas e interculturalidad* (5-6 or.). Graó. - Haraway, D. (1991). *Simians, cyborgs, and women. The reinvention of nature.* Free Association Books. - Harding, S. (1991). *Whose Science? Whose Knowledge?* Cornell University Press. hooks, b. (1994). *Teaching to transgress. Education as the practice of freedom*. Routledge. - Jackson, J. M. (2019). Breaking out of the ivory tower: (Re)thinking inclusion of women and scholars of color in the academy. *Journal of Women, Politics & Policy*, *40*(1), 195-203. or. - Leathwood, C. (2004). A critique of institutional inequalities in higher education (or an alternative to hypocrisy for higher educational policy). *Theory and Research Education*, *2*(1), 31-48. or. - Leathwood, C. eta Hey, V. (2009). Gender/ed discourses and emotional sub-texts: Theorising emotion in UK higher education. *Teaching in Higher Education*, *14*(4), 429-440. or. - Lloyd, G. (1984). *The man of reason. 'Male' and 'female' in western philosophy.* Methuen & Co. - Messer-Davidow, E. (1991). Know-How*.* In J. E. Hartman eta E. Messer-Davidow (arg.), *(En)gendering knowledge* (281-309 or.). The University of Tennesee Press. - National Academies of Sciences, Engineering and Medicine (2018). *Sexual harassment of women: Climate, culture, and consequences in academic sciences*, *engineering, and medicine*. The National Academies Press. - O'Leary, Z. (2004). *The essential guide to doing research*. Sage Publications. - Ong, M., Smith, J. eta Ko, L. T. (2017). Counterspaces for women of color in STEM higher education: Marginal and central spaces for persistence and success. *Journal of Research in Science Teaching*, *55*(2), 206-245. or. - Perez-Sedeño, E. (2006). Las lógicas que nunca nos contaron (y las que nunca serán). *Clepsydra*, *5*, 19-35. or. - Perez-Serrano, G. (1998). *Investigación cualitativa: Retos e interrogantes. Técnicas y análisis de datos*. La Muralla. - Real Academia Española (2014). Diccionario de la lengua española. Real Academia Española.<https://dle.rae.es/?w=diccionario> - Riegle-Crumb, C. eta King, B. (2015), Questioning a white male advantage in STEM: Examining disparities in college major by gender and race/ethnicity. *Educational Researcher*, *39*(9), 656-664. or. - Sax, L. J., Lehman, K. J., Barthelemy, R. S. eta Lim, G. (2016). Women in physics: A comparison to science, technology, engineering, and math education over four decades. *Physical Review Physics Education Research*, *12*(2), 1-17. or. - Sefyrin, J., Elovaara, P. eta Moertberg, C. (2018). Feminist technoscience as a resource for working with science practices, a critical approach, and gender equality in Swedish higher IT educations. In D. Kreps, C. Ess, L. Leenen eta K. Kimppa (arg.), *This changes everything – ICT and climate change: What* - *can we do? HCC13 2018. IFIP Advances in Information and Communication Technology*, *537*, Springer, Cham. - Spanier, B. (2000). Transforming science curricula in higher education: Feminist contributions. *Science and Engineering Ethics*, *6*, 467-480. or. - Stinson, D. (2013). Negotiating sociocultural discourses: The counter-storytelling of academically (and mathematically) succesful African American male students. *American Educational Research Journal 45*(4), 975-1010. or. - Thuren, B. M. (1992). Del sexo al género, un desarrollo teórico, 1970-1990. *Antropología*, *2*, 31-55. or. - Valles, M. S. (1999). *Técnicas cualitativas de investigación social. Reflexión metodológica y práctica profesional*. Editorial Síntesis. - Žižek, S. (1997). Multiculturalism, or, the cultural logic of multinational capitalism. *New Left Review*, *225*, 28-51. or.
aldizkariak.v1-6-221
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Zk.32 _2004_6", "issue": "Zk.32 _2004_", "year": "2004", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
# **Ebaluazioan egoten diren zehar-iritziak eta honetarako kalitate irizpideak** *Juan Carlos Tójar Hurtado* Malagako Unibertsitatea **GAKO-HITZAK:** Ebaluazioa. Gizarte-Zientziak. Baliozkotasuna. Neurria. Kualitatiboa. #### 1. **SARRERA** Kalitatezko ebaluazioa lortzeko dagoen kezka garrantzi handiko gaia da Gizarte-Zientzien diziplinan. Gainerako zientzietan ez bezala, ebaluatzailearen paperak garrantzi handiagoa hartzen du, ebaluatzearen ekintza berari hertsiki lotuta baitago. Hau dela eta, lan honen lehen atala, batetik, gizabanakoan oinarritzen da, prozesuaren partaide den heinean eta posizio ezberdinetan eta, bestetik, zehar-iritzi gisa ebaluazioan eragin dezaketen arriskuetan. Honela, (1) gizabanakoen eguneroko ebaluazioetako pertzepzio-fenomenorik eraginkorrenak zein dien gogoratuko ditugu (2) Gizabanakoa ikerketa subjektu huts gisa ikusteagatik ebaluazioan sor daitezkeen arriskuak ikusi eta (3) ebaluatzaileari berari eta honen ekintzari eragiten dieten arrisku iturri nagusienak osatuz bukatuko dugu. Lehen zati hau aurrez aipatutako eraginak saihesteari buruzko atal batekin amaitzen da. Atal honek jarraibide eta estrategia jakin batzuk ematen ditu balizko zehar-iritzi nagusienak, kasuan kasu, saihestu, neutralizatu edo murrizteko. Arriskuak eta arrisku bakoitzean har daitezkeen neurriak aurkeztu eta aztertu ondoren, ebaluazioen baliozkotasunaren azterketan barneratuko gara. Bigarren atal hau hurbilketa klasiko bat eginez hasten da, hartu beharreko neurriei buruz aritu ondoren, ebaluazio prozesu osorako diren kalitate irizpideetan sartzeko. Lehenik eta behin, baliozkotasunaren balio zentralaren ezaugarriak analitikoki definitzen dituen ikuspegi didaktiko bat hartuko da. Ondoren, balioezintasunaren iturri nagusienak aztertuko dira eta, horretarako, lehenengo ataletan aipatutako kontzeptu eta efektuak hartuko dira, beti ere hauei kontra egiteko hartu beharreko neurrien jarraibidea ahaztu gabe. Bigarren atal hau ebaluazio kualitatiboen ikuspegitik baliozkotasunari egindako analisi batekin amaitzen da. Ebaluatzeko modu ezberdin batek ebaluazioaren kalitatea arrazoitzeko modu ezberdin bat eskatzen du. Zentzu honetan ekarpenak dinamikoagoak dira eta garapen bidean daude, beraz, ezinbestekoa da hauek eztabaidara ekarri eta kontuan edukitzea etorkizunean ebaluazioak aurrerapenak izan ditzan. ## 2. **GIZABANAKOEN PERTZEPZIOA** Yolanda eta Pedro seme-alabarik gabeko bikote arrunta zen. Hirian ibili ohi ziren paseatzen eta noizbehinka hiriko erdiguneko kafetegiren batean sartzen ziren. Eserita eta freskagarri bat edaten zuten bitartean, gustukoen zuten denbora-pasan aritzen ziren: Han zehar zebilen pertsonaren bat hautatu eta istorioak asmatzen zituzten. Hasteko, izaeraren ezaugarriak ateratzen zizkioten pertsonak zuen itxuran, keinuetan, ibileran, janzkeran eta abarretan oinarrituta eta pertsonaia guztiz gauzatuta zutenean, honen familia, lagunartea, heziketa, lana eta zaletasunak zer nolakoak liratekeen pentsatzen hasten ziren. Hau guztia egiten zuten, nahiz eta ordurako pertsona jakin hura begien aurrean ez izan, dagoeneko kale izkinan galdu zelako, esate baterako; hala ere, bikote honek keinuak eta egoerak pentsatzen eta ongi arrazoitutako egoera konplexuetan oinarritutako egiazko istorioak asmatzen jarraitzen zuten. Ez dakigu Yolanda eta Pedrok egindako *inferentzia* eta *interpretazioak* zehatzak ote ziren ala ez. Beharbada asmatuko zuten baten batekin. Dena den, egindako balorazioak udako denbora-pasa huts bat besterik ez ziren. Askotan, gizakiak besteengan edo hauek bizitzen dituzten egoeretatik sumatzen dituen seinaleekin egiten ditu interpretazio eta inferentziak. Funder eta Colvin (1988) autoreek erakutsi zutenaren arabera, badaude zenbait pertsona minutu gutxi batzuetako behaketarekin eta prestaketa berezirik gabe, ezagutzen ez duten pertsona bati buruzko juzkuak egiteko gai direnak pertsona horrek duen itxuran eta erakusten duen soziabilitatean oinarrituta. Egoera edo pertsonetatik hartzen ditugun inpresioak egiazko errepresentazio kognitiboekin lotzen ditugulako hartzen ditugu. Prozesu honetan, eskuragarritasunaren faktorea oso garrantzitsua da. Seinaleak eskura daukagun ezagutzaren arabera interpretatu ohi ditugu, egoera bati buruz dakiguna eta esan digutenaren arabera, esaterako. Trope (1986) autoreak erakutsitakoaren arabera, jendeak argazki bateko aurpegi baten espresio anbiguoa *egoeraren testuingurutik* dakitenaren arabera interpretatzen du. Maila ekonomiko altuko ikasleak joaten direlako ospetsua den ikastetxe batera doan haurra gizarte-maila altukoa dela pentsatuko da. *Korrespondentziazko inferentzi*a gisa ezagutzen dena da hau. Modu sistematikoan egindako inferentzia hauek sortzen dituzte *estereotipoak*: gizonezko guztiak berberak dira, andaluzak, kataluniarrak, galiziarrak honelakoak edo halakoak dira… Estereotipoa pertsona batek talde bati gizabanako baten edo bat baino gehiagoren ezaugarriak egokitu eta talde honetaz egiten duen errepresentazio kognitiboa da. Estereotipoen laguntzaz gizakioi errazago zaigu inguratzen gaituen mundua ulertzea. Dena den, gure inferentzietan akats oso larriak egitera ere eraman gaitzakete. Esate baterako, hiri jakin bateko zerbitzariekin esperientzi txarra izan eta hiri horretako taberna eta jatetxeetako langile guztiak ere desatseginak direla ondoriozta genezake. Gehiegi orokortzean hanka sartzen dugu. Zientzialariak ez dira ikusten dituzten fenomenoen arrazoiak bilatzen dituzten bakarrak. Edozein pertsonak, zientzialari bat izan gabe, arrazoiak bilatu eta bizitutako esperientziei egotzi egiten dizkie. Uste kausalak hainbat bidetatik egiten dira: *asoziazioagatik*, hots, bi errepresentazio kognitibo edo gehiagokoen arteko lotura (enpresaburu askok, esaterako, toxikomano ohi bati lana ematerako garaian zalantza egiten dute, drogen ideia maltzurkeriarekin lotzen baitute); *tradizio kulturalagatik* (adibidez, gure lagun bat judutarra dela jakin eta, hau dela eta, negozioetarako oso abila dela pentsatzea1); *eskuragarritasunagatik* (Kahneman eta Tversky, 1973), burura datorkigun azalpenik erraz eta azkarrena (pertsona bat gure lagun batekin orain gutxi hitz zakarrak trukatzen ikusi dugulako pertsona desatsegina dela pentsatzea, esaterako); *garrantziagatik* (trafikoak duen arriskuaz gertuko senideren batek istripu bat izan eta hiltzen denean ohartzen garenean); eta noski, horiek guztiak *nahasteagatik*. Izan duen jarrera ikusita pertsona bati izaera jakin bateko ezaugarri bat egokitzen badiogu, *korrespondentziazko inferentzia* egiten ari garela esaten da, hots, pertsona horren izaerari buruzko errepresentazio kognitiboa egiten ari gara. Gainera, ezaugarri horiek iraunkorrak direla pentsatu ohi da: behin trebetasunez aritu dena normalean ere azkarra da, pertsona bat aurkeztu eta «hanka sartu» zuena sozialki «oso abila ez» dela pentsatuko dugu. Inferentzia mota hauetan honelako akatsen bat egiten denean, *korrespondentzia zehar-iritziez* ari gara. Zentzu honetan, Tversky eta Kahneman (1983) autoreek *adierazgarritasunaren zehar-iritzia* definitu zuten. Izaera jakin baten ezaugarri bat egokitzeaz haratago, ageriko jarrera jakin batetik korrespondentzia zehar-iritzia zabaltzean datza. Adierazgarritasunak lagin baten eta biztanleria, banakako eta kategoria baten arteko, hau da, emaitzaren eta ereduaren arteko korrespondentzia eta antzekotasunari egiten dio erreferentzia. <sup>1</sup> Uste hau Erdi Arotik dator, garai hartan diruaren kudeaketa judutarrek zuten lan gutxienetako bat baitzen. Gauza berbera gertatu da beste zenbait etniekin, txinatarrekin Indonesia eta Malasian eta musulmanekin Afrika ekialde eta hegoaldean. Euren gizarteetan ekonomiako bitartekari aritzeak zorroztasun eta zuhurkeriarekin lotutako ezaugarriak hartu dituzte (Pettigrew, 1968). Zenbait autorek zehar-iritzi hauen iraunkortasuna erakutsi dute. Lehenik hartzen ditugun iritziak, izan positiboak edo negatiboak, nahiko iraunkorrak dira, beraz, egindako inferentziekin bat datozen kasuak hautatzen saiatzen gara. Esate baterako, zerbitzariekin esperientzia desatsegin bat izan eta gero, iritzi honekin bat datozen kasuetan jarriko dugu arreta eta kasu hauexek gordeko ditugu gure jakintza erregistroan eta ez oharkabean pasatzen diren aurkako guztiak (Lord *eta lag.,* 1984). Zenbait autore *autorrealizazioaren profezia*z mintzatzen dira korrespondentziaren betierekotasun honetaz ari direnean (Merton, 1948; Darley eta Fazio, 1980). Adibidez, lehen esperientzia negatibo bat izan eta hiri jakin bateko hiritar guztiak desatseginak diren ustea dugu eta, beraz, hiri horretara goazen hurrengo aldian profezia ezartzen dugu: ziur behin baino gehiagotan egoera deseroso batean aurkituko naizela. Horrela, lehen inferentzia horiek betiereko egiten dituzten egoera guztiak sartuko ditugu gure jakintza erregistroan. Kolektibo jakin bateko (lurralde, herrialde edo lan sektore bateko) ezaugarri jakin bati buruzko (normalean ezaugarri negatibo bati buruzko) txisteak egiten direnean funtzionatzen duen mekanismo bera da. Garrantzitsua ez den informazio gehigarria dugunean, adierazgarritasunaren zehar-iritzia indargabetzen dela ikusi da. *Disolbatze efektua* (Nisbett eta Ross, 1980) da. «Hanka sartu» zueneko pertsonaren adibidean, gertatutako zoritxarreko egoeraz gain informazio osagarria jasotzen baldin badugu (esate baterako bere izena, jatorria edo izaerarekin zerikusirik ez duen beste edozein datu), pertsona hori «sozialki oso abila ez» dela pentsatzeko probabilitatea murriztu egiten da. Ezaugarri-jarrera harremana (korrespondentziaren zehar-iritzia) beste egoeretara extrapolatzen denan, *usteen oinarrizko akatsaz* ari gara. Adibidez, pertsona bat taberna batean ezezagunen aurrean urduri ikusten baldin badugu, uste hori oso erraz eraman daiteke beste egoera batzuetara. Nisbett eta Ross (1980) autoreen arabera, usteen oinarrizko akats hau adierazgarritasunaren eta eskuragarritasunaren heuristikoen ondorioa da eta askotan gertatzen den zerbait da, nahiz eta egoera batetik bestera jarreren trinkotasuna oso konplexua den (ezaugarria-jarrera-egoera). Ondorengoak gizabanakoek estimazioetan akatsak egitera bultzatzen dituzten beste pertzepzio fenomenoak dira2: <sup>2</sup> Kontuan eduki behar da *efektu* eta *zehar-iritzi* terminoak, bata bestearen ordez erabiltzen badira ere, esanahi ezberdinak dituztela. Zehar-iritzia akatsa da. Efekturen baten eraginez errealitateaz urruntzen den fenomenoaren interpretazio oker bati egiten dio erreferentzia. Efektuak, berriz, nahitaez negatiboa izan behar ez duen fenomeno bati egiten dio erreferentzia. Pertzepzio-efektuek, aurrerago deskribatuko diren beste batzuek bezala, hautemandakoa hobeto interpretatzen laguntzen digute, informazioa sinpletzen dute eta, beraz, prozesu kognitiboa errazten dute, nahiz eta batzuetan okerreko interpretazioetara edota akatsak egitera bultzatzen gaituzten. Bigarren zentzu hau da zehar-iritziaren zentzuarekin bat datorrena. - —*Testuinguruaren efektua*: ebaluatutako subjektua/objektua aurkitzen den egoerako elementuek egiten den interpretazioan eragiten dute. Honela, estimulu berak ez du egoera ezberdin batean pertzepzioerantzun bera sortzen. Beste pertzepzio efektu asko bezala, honako hau ere Gestalt Teoriak deskribatu du (ikus Sahakian, 1982). Haur bat ez da modu berean aintzakotzat hartuko puntako eskola batera doanean edota auzo txiro batetik datorrela jakiten denean. - —*Halo-efektua*: Lehengo estimulu edota elementuek oraingoen pertzepzioan eragiten dute («forma ematen die»). Testuinguruaren efektuaren antzekoa da baina denborazko sekuentziaren berezitasuna dauka: iraganeko edo lehengo estimuluak, oraingoak eta etorkizunekoak. Subjektu baten aurreko ekintza *on* (edo *txar*) batek orainaldiko ekintza neutro baten pertzepzioan eragin dezake eta aurreko iritzi berera eraman gaitzake. - —*Zentratzea*: ikus-eremuko fenomeno edo objekturen batek beste fenomeno edo objektu garrantzitsu batzuen pertzepzioa eragozten duenean gertatzen da. Hori bera gertatzen da, adibidez, gure ikuseremuaren erdian irakaslearen azalpenei arreta handia jartzen ari den ikaslea dela eta arretarik jartzen ez duten ikasleez ohartzen ez garenean. - —*Ainguratzea*: kanpoaldeko gertaera batek, zentrala ez den batek, interes nagusia duen fenomenoaren pertzepzioa eralda dezake. Efektu hau, esaterako, soinu arraro batek eragin dezake (hurbileko toki batean egiten ari diren konponketak, auto asko dituen errepidea,…), honek ebaluatzailearen pertzepzioa desbideratzen du aldi baterako. Hau batzutan ikus-eremuko pertsona baten edo batzuen ezaugarri fisikoak, janzkerak edo bitxi harrigarriren batek… ere eragiten du. - —*Maskaramendua*: *Estalketa efektu* moduan ere ezaguna; soinu bat (estalitakoa) aldi bereko beste soinu baten eraginez (estaltzailea) gutxiago entzuten denean gertatzen da. Ainguratze efektua erakusteko lehen erabilitako adibideetan, konponketen edota autoz betetako errepidearen soinuek interesatzen zaigunaren pertzepzioa maskaratu eta aldatzen dutenean eta ezin dugunean inolaz ere entzun, orduan, sortutako efektua maskaramenduarena da eta ez ainguratzearena. - —*Kontrastea*: Akats hau estimuluen artean gutxieneko ezberdintasunak gainestimatzen direnean gertatzen da. Ezberdintasunak berez ez dauden tokian aurkitzen dira. Pentsa dezagun oso langileak diren ikasle talde baten aurrean gaudela. Kasu honetan, ikasle hauen artean, langilea izanda ere, besteak bezain beste nabarmentzen ez den bat baldin badago, hau oso langilea ez dela pentsa daiteke. - —*Asimilazioa*: Kontrastearekin egindako akatsa ez bezala, asimilazioa estimuluen artean garrantzitsuak diren ezberdintasunak gainestima- - tzen direnean gertatzen da3. Estimuluen artean ez da nahikoa alboratzen. Hau da gertatzen dena, adibidez, talde berean ikasteko behar ezberdinak dauden subjektuak daudela ikusi eta arreta pertsonalizatuaren beharrik sumatzen ez denean. - —*Pantaila efektua:* Van der Berck (ikus Mitry, 1977) autoreak deskribatu zuen, pantaila bat erdian jarri eta ikusmen estimulu bat desagertzeak ez du esan nahi estimuluak ikuslearentzat hor jarraitzen ez duenik4. Hau oso erabilgarria da aldi batean hauteman ezin daitezkeen egoerei jarraipena ematerako garaian (ebaluatutako subjektua ikus-eremutik irten da, subjektuaren eta ebaluatzailearen erdian eragozpenen bat jarri da,…). *Tunel efektua pantaila efektua*ren kasu berezi bat da (mugitzen ari den elementu bat aldi baterako desagertzeak eta ondoren berriz ere agertzeak elementu horrek dirauela pentsarazten digu). Zientzialariak ez daude zehar-iritzi mota hauetatik libre. Estereotipoek, aurreiritziek eta beste efektu posibleek ere eragiten diete, hauek ere pertsonak baitira. Baina ikertzaile diren neurrian, prest egon behar dute hauen eta bestelako zehar-iritzien aurrean eta berauek saihestu edota beraien eragina ahal den guztia murrizteko ahalegina egin behar dute. ## 3. **EBALUATUTAKO SUBJEKTUEN ZEHAR-IRITZIAK** Metodologia esperimentalak deskribatutako fenomeno baten arabera, esperimentu batean parte hartzen duten subjektuek ikertuak izaten ariko ez balira izango luketen ez bezalako jarrera izan dezakete. Campbell eta Stanley (1966) autoreek azaldu zuten moduan, fenomeno hau prozesu bat neur- <sup>3</sup> Kontraste eta asimilazio efektuen arteko harreman osagarria oso ongi erakusten duten adibide harrigarri batzuk daude. S*aami* hizkuntzan, Laponiako jatorrizko hizkuntzan, elurra izendatzeko 100 modu baino gehiago daude. S*aami* batek iberiar penintsulako eski pistaren bat ikusi eta bi elur-hauts moten artean ezberdintzen baldin badu, penintsulako eskiatzaileen iritziz laponiarraren ezberdinketa gehiegizkoa izango da (kontraste akats bat egiten ariko da). Berriz, penintsulako eskiatzailea Norbegiara joan eta litekeena da honek *saamien* iritziz eurentzat oso ezberdinak diren bi elur motak nahastea (asimilazio akatsa). Malagan bada oso bitxia den ohitura bat ere, guztiek ere asko erabiltzen dutena, kafea izendatzeko ia hamar bat izen erabiltzea da, edalontzi edo kikaran duen esne kopuruaren arabera (hauek dira izendatzeko modu ezberdinak kafe kopuru gehienetik gutxienera: «nube», «sombra», «corto», «semi-corto», «mitad», «semi-largo», «largo» edo «cortado», «solo», «crema»). Malagako pertsona batek beste probintzia batean «nube» eta «sombra» baten artean ezberdintzen duenean, gehiegi ezberdintzen duela pentsa daiteke (kontraste efektua). Baina kanpoko batek, berriz, Malagan kafe mota asko «kafesne» esanez nahasten dituenean, zehatzegia ez dela pentsa daiteke (asimilazio efektua) 4 Oso erabilia zinema-narrazioan. *Elipsiak*, edo azaltzen ez diren baina hala ere hasierako edo bukaerako planoak ikusi direlako aurrez suposatzen diren eszenek, denbora aurreztu eta erredundantziak eragozten dituzte narrazioan. tzeko saiakerarekin batera datozen operazio guztien ondorio zuzena da. Hein batean, froga batean parte hartu duen subjektuak ikerketa baino lehen zena izateari uzten dio (Martin eta Bateson, 1986: 23). Deskribatu berri dugun fenomenoa *erreaktibotasuna* moduan ezagutzen da. Erreaktibotasuna sortzean ebaluaketa bat egitea ez da salbuespen bat. Erreaktibotasunaz ebaluatzailearen interferentziak direla eta egoeraren naturaltasuna aldatzen denean hitz egin daiteke. Egoera naturala ebaluaketarik ez dagoen egoera bakoitza da eta, beraz, egoera horren edozein aldaketa erreaktibotasun moduan har liteke. Subjektuen jarrera aldatu izanak emaitza ezberdinak dakartza, ondorioz, erreaktibotasunak kolokan jartzen du emaitza horiek bestelako eskenatoki antzekoetara orokortu ahal izatea. Askotan ez da beharrezkoa ebaluaketan zehar ikertzaile ezezagun bat bertan izatea, nahikoa da, adibidez, testuinguruan ohikoa den pertsonaia batek ebaluatzaile papera hartzea egoera erreaktibo bihurtzeko. Azken gertaera hau bera deskribatu dute pertsona batek bere ezkontidea behatzean (Jarret eta Nelson, 1984) edo baita irakasle batek bere ikaslea behatzean ere (Hay, Nelson eta Hay, 1980). Erreaktibotasunaren adierazle diren hainbat ezaugarri deskribatu izan dira: - —*Elkarrekiko erreaktibotasuna*: Ebaluatzailearen jarrerak ebaluatutako subjektuaren efektu erreaktiboak jasaten dituenean. Honako hau ebaluatzaileak bere ekintza (nahigabe edo ez) ebaluatutako subjektuaren beraren erreakzioen arabera aldatzen duenean gertatzen da. Elkarrekiko erreaktibotasuna ebaluatzailea behatzailearen aldaketei iragazkorra denean eta subjektuarekin mimetizatzen denean gertatzen da (berarekin batera eta aldi berean urduri, alai edo haserre jartzen da, adibidez), edota jarrera osagarri bat hartzen duenean (urduri dagoela ikusten duelako lasaitzen, triste ikusten duelako alaitzen… saiatzen da). - —*Autoerreaktibotasuna*: Ebaluatutako subjektuak berak bere jarrera ebaluatuko dutela jakitean sortzen da, erantzunak bere buruaz duen itxurari egokitzearen beharretik (Nelson, Liponski eta Black, 1976). Kontuan eduki behar da ebaluaketa eta erreaktibotasuna ez doazela beti batera. Zehar-iritzi hau ez da, adibidez, *hautematen ez den ebaluaketa* batean azaltzen. Kasu honetan, ez dago erreaktibotasunik ez urruneko nahiz modu ezkutuan gertatzen denean, mikrofono edo kamerak erabiliz (Kazdin, 1980; Patterson, eta Schrest, 1983), ez eta ebaluatutako subjektuak berak egoera artifiziala dela sumatzen duenean (haur txikiak, arazo neurologikoak, gizakiak ez diren espezieak,…). Halaber, ebaluatutako jarrera aldatzeko gutxieneko aukera dagoenean ere, erreaktibotasuna ez gertatzeko aukera dago (Riba, 1991). *Ex post facto* egiten den ebaluaketa ere ez da erreaktiboa izaten, hots, gertaerak gertatu eta gero gertatzen dena: aztarna fisikoak baloratzetik, erabiltzearen poderioz objektuak higatzea, fitxategi dokumentalak edota oraingo lekukotasunetik eszenak berreraikitzea (Kazdin, 1980; Webb eta kol., 1981: Patterson eta Sechrest, 1983). Beste hainbatetan, erreaktibotasunak, nahiz eta egon badagoen, ez da hain garrantzitsua ebaluaketarako. Hau *behaketa parte hartzaile aktiboaren* kasua da. Ikuspuntu hau kontuan edukiz, ebaluatzailearen eta subjektuen arteko interakzioak ez dio prozesuari aplikagarritasuna kentzen, alderantziz, zentzua eman eta aplikagarritasun horren oinarri da, helburua ekintzan parte hartzen duten subjektuen interakziotik sortutako sistema berriaren deskribapena lortzea baita. Ebaluatzailea ez den edozein motatako ikerketetan subjektuen efektuak honako hauek dira: - —*Hawthorne*<sup>5</sup> *efektua*: Ikertu edo ebaluatutako subjektuek (euren ikuspuntutik) ikerketa batean parte hartzen egote hutsagatik ahalik eta hoberen egiteko duten joera deskribatzen du. Hezkuntzaren esparruan Cook (1962) autoreak lehen hezkuntzako ikasleak efektu hauei oso sentibera zirela erakutsi zuen. - —*John Henry*<sup>6</sup> *efektua*: Ikerketa bateko kontrol edo konparaketa talde bateko subjektuek talde esperimentalak baino emaitza hobeak edo antzekoak lortzeko egiten dituzten esfortzuak adierazteko erabiltzen da. - —*Placebo efektua*: Hau ere kontrol edo konparaketa talde baten subjektuekin gertatzen da, esku-hartzeren batek modu eraginkorrean tratatzen dituela uste dutelako. ## 4. **EBALUATZAILEEN ZEHAR-IRITZIAK** Kelley (1950) autoreak itxaropen efektuak argi eta garbi erakutsi zituen esperientzia bat egin zuen. Ikertzaile honek gonbidatutako irakasle batek psikologia ikastaro batean 20 minutuko eztabaida bat modera zezala eskatu zuen. Moderatzailea azaldu baino lehen eztabaidan parte hartu behar zuten ikasleek informazio ezberdina jaso zuten. Talde bati moderatzailea pertsona «*oso atsegina*, langilea, kritikoa, praktikoa eta ausarta» zela esan zitzaion. Beste taldeak informazio bera jaso zuen baina ñabardura batekin. Pertsona «*nahiko hotza*, langilea, kritikoa, praktikoa eta ausarta» zela esan zitzaion. Eztabaida bukatu ondoren ikasle guztiei moderatzailearen izaerari buruz euren iritzia esatera gonbidatu zitzaien. Pertsona oso atsegina zela esan zitzaion taldeak moderatzailea irakaslea hotza zela esan <sup>5</sup> Izen hau Illinois estatuko herri batetik dator, bertan, Elton Mayok Western Electric enpreskao argiztapen eta produktibitate mailei buruzko ikerketa batzuk burutu zituen. <sup>6</sup> Izen hau trenbidean lan egiten zuen langile batetik dator, langile hau bideetako langetak makina baino azkarrago jarri nahiean hil zen (Borg eta Gall, 1983). zitzaion taldeak baino xaloagoa, zentzudunagoa, gizatiarragoa, umore hobea zuela, informalagoa, lagunartekoagoa eta ospe hobea zuela esan zuen. Rosenhan (1973) haratago joan eta hainbat ospitaletako psikologo eta gainerako langileak ikerketan zorrozki diseinatu ziren itxaropenei jarraitu zieten *egoera bat sortu zuen*. Ikertzaile honek inolako arazo emozionalik ez zuten pertsona boluntarioak hamabi ospitale psikiatriko ezberdinetan ingresatzea lortu zuen. Ingresatu zituztenean subjektuek existitzen ez ziren ahotsak entzuten zituztela esan zuten, gainerakoan, euren jarrera ahalik eta naturalena izan zen. Euren egoera pertsonala zintzoki kontatu besterik ez zuten egin, hori bai, parte hartzen ari zireneko ikerketari erreferentziarik egin gabe. Esperientziak iraun zuen bi asteetan paziente faltsuetariko bat bera ere ez zuten harrapatu. Ziurrenik, ospitaleetako langileek benetako gaixo mentalak zirela jakintzat hartu zuten eta espero zutena ikusi besterik ez zuten egin. Akats mota hau dela eta, ebaluatzaileak/ikertzaileak berak espero edo nahi duena ikusi edo aurreratzen du benetan gertatzen ari dena ikusi beharrean. Honi *itxaropen efektua* deritzo. Itxaropenak arrazoi askogatik sor daitezke: aurrez jakiten dena okerrekoa edo osagabea izatea, emaitza jakin batzuk lortzeko nahia; baina ikerketan hainbat alderdirekin ere lotuta zegoela aurkitu da, alderdi hauek, esate baterako, estatus sozioekonomikoa, gizarte maila edo kultur ingurunea (Mucchielli, 1974), aldagai aske jakin baten jarrera aldez aurretik jakitea (O'Leary, Kent, eta Kanowitz, 1975), ebaluatzaileei aldez aurretik ematen zaien informazioa, Rosenhanen kasuan ikusi dugun moduan (1973), lehen emaitzen eragina (Anguera, 1983) eta zenbaitetan erakargarritasun fisikoa eta aldartea bezalako ezaugarri biopsikosozial soilak7. <sup>7</sup> Ikerketa askok ebaluatzaileen eta epaileen erabakietan erakargarritasun fisikoak duen eragina frogatu dute. Adibidez, Eagly eta Makhijani (1991) eta baita Feingold (1992) autoreak ere erakargarria den jendea hain erakargarria ez dena baino interesgarriagoa, atseginagoa, irekiagoa eta sozialki abilagoa dela pentsatzen dela erakutsi dute. Benson eta lag. (1976) erakargarriak diren pertsonei errazago laguntzeko joera dugula frogtau zuten. Cliffordek (1975) egindako esperientzian lehen hezkuntzako irakasleei haurren argazki eta notak erakusten zizkien hauek ebalua zitzaten eta egiaztatu zuen irakasleek erakargarriagoak zirenak inteligenteagoak zirela eta akademikoki aukera gehiago zituztela uste zutela. Ildo berari jarraituz, Berry eta Mcarthur (1985) eta baita Mcarthur eta Berryk (1987) haur tankerako aurpegia zuten gizonezko helduak (haur tankerako begi handiak, bekain altuak eta kokots txikia) arpegiera helduegoa zutenak baino zintzoagoak, inuzenteagoak eta atseginagoak zirela uste zela ikusi zuen. Heilman eta Stopeckek (1985) erakutsi zutenaren arabera, erakargarritasunak itxaropenetan duen eragina ezberdina da generoaren arabera: gizonaren kasuan erakargarritasuna lehiakortasunaren adierazle gisa ikusten zen, emakumezkoaren kasuan, berriz, emaitza alderantzizkoa zen, erakargarria zen emakumeak lehiakortasuna profesionala ez den bideetatik lortu zuela uste zen. Subjektuek erakusten duten aldarteak ere eragin handia du itxaropenetan eta, beraz, baita gainerakoetaz ikusi nahi denan ere. Isen (1987) eta Williamson eta Clarkek (1989) erakutsi zuten aldarte oneko dauden pertsonek norberaren eta gainerakoen jarrera aldarte txarreko daudenak baino modu positiboagoan ikusten dituztela. Aldarte onaren eragina aldarte txarrarena baino indartsuagoa da norma- Itxaropenak ebaluatutako subjektuen jarrera ere aldatu dezake, hau da, erreaktibotasuna sor dezake. Metodologia esperimentalean, saguekin egindako esperientzien arabera, Rosenthalek (1966) ikertzaileek ikerketaren hipotesiarekin bat zetozen emaitzak lortzeko joera zutela sumatu zuen. Rosenthalek pentsatu zuen efektu hau ikertzailearen itxaropenak edo nahiak ikertutako subjektuei nahigabeko pista moduan transmititzen zitzaielako gertatzen zela eta subjektu hauek itxaropen horiekin bat egiteko moduan erantzuten zutela. Handik gutxira, Rosenthal eta Jackobsonek (1980) irakasleen itxaropenak euren ikasleen jarrera aldatzeko gai zirela ikusi zuten. Zuk nola pentsatu, hala egingo du pertsonak. Fenomeno honi *Rosenthal edo Pigmalion*<sup>8</sup> *efektua* izena eman zaio. Kontrako fenomenoa *Golem*<sup>9</sup> *efektua* izenez ezagutzen da (Ball, 1988): irakasleek zenbait ikasleen jarrera akademikoaz itxaropen baxuak baldin badituzte errendimendua ere baxua da. Barberrek (1976) ikerketa asko eta asko berrikusi eta Rosenthal efektua zalantzan jarri zuen; efektu hau prozeduretan gertatutako akatsetatik eratorritako arazoengatik, okerreko erregistroengatik, datuen azterketa desegokia egiteagatik eta esperimentatzaileak ihes egiteko efektuagatik gertatzen zela esan zuen. Erreaktibotasunaz, itxaropenek eta pertsonen pertzepzioak ekar ditzaketen akatsez gain (pertsonen pertzepzioa ere ez da beste bi akatsez libre geratzen), gai honi buruzko literaturak aurrekoez gain beste zenbait akats iturri ere deskribatzen ditu. Lehen aipatutako akatsez gain, badaude informazioa gaizki prozesatzetik datozen akatsak. Esate baterako, *arreta* edo *motibazio akatsak* (ebaluatzaileek abilezia gutxi, nekea edo interes gutxi izatea). *Lehentasun* eta *berritasun efektuek* memorian eragiten dituzten akatsak bezalakoak ere deskribatu dira (Murdock, 1962), hauek zerbaitetaz modu diferituan (denbora jakin bat igaro eta gero) ohartzen garenean dira batez ere garrantzitsuak. Lehentasunak hoberen gogoratzen dena lehenik ikusi duguna dela azaltzen du (lehen irudipenak) eta berritasun efektuak azkenekoz gertatutako gertaerak errazago kontatzen direla dio10. lean. Isenek (1984) fenomeno hau animo baxua dutenek gauza atseginetan pentsatzeko du- ten beharragatik gertatzen dela azaldu zuen. 8 Mitologia erromatarraren arabera, Pigmalion eskultoreak lan bat egin eta lan horretaz maintemindu zen. Venus jainkosak eskaerari kasu egin eta Galatea bidali zion, estatuaren itxura berbera zuen emakumea eta berarekin ezkondu zen. Bernar Shawk Pigmalionen mitoa 1913an idatzi zuen kritika sozialeko komedia batekin ezagutarazi zuen. Lan honen argumentuaren haritik musikal bat egin zen, *My fair lady* (1955ean esatreinatua) eta beranduago George Cukor zuzendariak zinera eraman zuen(1964). <sup>9</sup> Izen hau mito judutar batetik dator. Mito honen arabera, izaki mekaniko bati kableak gurutzatu eta izaki suntsikor batean bihurtu zen. <sup>10</sup> Berritasunak ikasle eta beste pertsonei gainerakoen aurrean ikasitakoa erakutsi aurretik azken unean errepasatzeko estrategia erabiltzera bultzatzen die. Era berean, atzizkiaren Jatorri kognitiboa duten beste zenbait akats informazioaren *kodifikazio* edo *kategorizazio mentala* egiten denean gertatzen dira. Jarrerak gaizki ezberdintzeak asignazio akatsak ekar ditzake. Kategoria kopurua handituz doan neurrian, kategoriak ezberdintzeko akatsen kopurua ere handituz doa (Dorsey, Nelson eta Hayes, 1986). Akats batzuk halabeharrez gertatzen badira ere (akats aleatorioak), hainbatetan kategorien sistema konplexua erregistroen zehaztasunarekin lotuta dagoela erakutsi da (Mash eta McElwee, 1974). ## 5. **NOLA EKIDIN EBALUAZIOAN EGOTEN DIREN ZEHAR-IRITZI NAGUSIAK** Ebaluazioaren baliozkotasunari egindako mehatxuen kontrolari buruz aurrerago egingo diren gogoetak alde batera utziz, puntu honetan ebaluazioan eragiten duten zehar-iritzi nagusienen alderdi batzuei buruz hitz egitea komeni da: subjektuen erreaktibotasuna eta ebaluatzailearen / ikertzailearen itxaropena. Helburua zehar-iritzi posible hauen eraginak ekidin, murriztu edo ezabatzea litzateke. Erreaktibotasunari dagokionez, honako hiru ebaluazio egoera mota hauek ezberdindu daitezke: E1) inolako erreaktibotasunik *ez dagoen* egoera, E2) erreaktibotasuna *egon* bai baina ebaluazioaren helburuetarako *garrantzitsua ez* den egoera eta E3) erreaktibotasuna *egon* eta egoeraren prozesua eta/edo emaitzak *alda* ditzakeen egoera. Ikertzaileak, ebaluazioaren inguruko baldintzen arabera, egoera aldatzea posible den ala ez erabaki ahal izango du. E1 egoerak dagoeneko komentatu dira erreaktibotasunari buruzko aurreko atalean. *Hauteman ez den ebaluazioa* da, *ex post facto* ebaluazioa edo gutxieneko aldagarritasuna duten fenomenoen gogoeta. E2 egoerak ebaluazio *partehartzaile aktiboa* darabiltenak dira edo, gauza bera dena, ikerketa partehartzailearen modu posibleetako bat. Gainerako egoeratan (E3) aukera bakarra prozedura edota baliabide jakin batzuk erabiliz erreaktibotasuna murrizten saiatzea da. Hau lortzeko prozedura nagusienak honako hauek dira: —*Ohitzea*: subjektuak ebaluatzailearen presentziara ohitu daitezen itxarotea da. Normalean hau lortzeko modua honakoa da: saio pilotu ugari egiten dira, hauetatik lortutako datuak subjektuen erreaktibotasunaren adierazpena baloratzeko bakarrik erabiltzen dira eta sumatzen denean edo, hobe, saioetako datuak aztertu ondoren egiaztatzen denean erreaktibotasuna nahikoa murriztu dela (ikerketaren helburuetarako naturaltasuna neurri handian eraldatzen ez duena), erregis- efektua ere aipa daiteke (Crowder eta Morton, 1969); honen arabera, garrantzitsua ez den informazio edo esperientziak berritasunaren efektua murriztu dezake. tratutako informazioari buruzko gogoetari ekiten zaio. Erreaktibotasuna sortzeaz lehenbailehen utzi nahi dion ebaluatzaileak modu iraunkorrean, uniformean eta jarreran aldaketa handirik izan gabe egon behar du, ebaluatutako subjektuak uneoro bera hor dagoela sumatu ez dezan. Alde batetik, ikertzaileak ohitze hau erraz dezakeen plan jakin bat aplika dezake modu aktiboan, bestetik, besterik gabe ohitzea halabeharrez gertatzea itxaron dezake. (Martin eta Bateson, 1986: 102-103). Zenbaitetan, ahalegin guztiak eginda ere, edo ebaluazio egoera mugagabe luzatzen baldin bada ere, gerta daiteke inoiz ez ohitzea (Kazdin, 1982). —*Prozedura baliabideak*: Bere horretan erabilgarriak izan edota ohitzeari lagun diezaioketen baliabideak, esaterako, subjektuari jasoko den informazioa konfidentziala izango dela eta anonimatua mantenduko dela esatea. Halaber, erreaktibotasuna murrizteko garrantzitsua izaten da subjektuari ebaluatuak izaten direnean naturaltasunez jokatzeko, egia esan dezatela eskatzerako garaian eta konfiantza emateko garaian ebaluatzaileak duen gaitasuna. (Kazdin, 1980; Webb eta kol., 1981). Zentzu honetan, kontuan eduki behar da, gainera, ez dela komeni subjektuei ikerketa hasteko beharrezkoa den informazioa baino gehiago ematea (Fiske, 1978). Gomendio hauekin batera ohitze prozedura errazteko aipatutakoak ere hartu daitezke kontuan (ebaluatzailearen jarrera uniformea edo iraunkorra, gorabehera handirik gabekoa izatea). Ebaluatzailearen/ikertzailearen itxaropenen aurka borroka egiteko hainbat estrategia posible daude. Nagusienetako bat *ebaluatzaile* nagusiaren eta ebaluazioaren *informazioa biltzen duen* pertsonaren edo pertsonen artean *ezberdintzea* da (behatzaileak, elkarrizketatzaileak, erregistratzaileak, kodifikatzaileak,..). Estrategia honen bigarren ezaugarria azken hauei ebaluazioaren helburu jakinak eta hipotesiak zein diren ez esatea da (Hobbs eta lag. 1979). Beste estrategia nagusia *hipotesi irekiak ezartzearekin* dago lotuta. Ebaluatu beharreko fenomenoak deskribatu eta aztertzeko estrategia induktibo bat erabiliz gero (Anguera, 1983: 15-16), teoriari atxikitzeko efektua ekiditen da, beraz, zuzenean eragin daiteke itxaropenen murrizketan. Ebaluatzailearen eta beste profesionalen rolak ezberdintzen lan egiten denean, kodifikatzaileekin dagoen komunikazioa arina izan dadila kontuan edukitzea komeni da. Askotan, *elkar-elikatze informatiboa* erabiltzen baldin bada, zer egiten duen ongi edo zer gaizki esaten baldin bazaio, hau ebaluatzaile nagusiaren itxaropenak transmititzea izan daiteke (O'Leary eta lag., 1975) eta rol bereizketa desagertu daiteke. *Kodifikazio tresna edo sistema arruntak* erabiltzeak kategoria bakoitzaren itxaropena murrizten du, bai kopuruan bai eta konplexutasunean ere (Dorsey eta lag., 1986). Erabilitako kodifikazio teknika edo tresna geroz eta konplexuagoa izan, orduan eta handiagoa da ebaluatzailearen itxaropenak gertatzeko aukera. Konplexua eta zehatza den eskema edo sistema bat ebaluatzailearen itxaropenen gidoi perfektuan bihurtzen da eta kodifikatzaile edo eremuko langileei ikertzailearen hipotesi edo teorien arabera ebaluatzen dena nondik eta nola interpretatu behar den adierazten die. Kodifikazio tresna edo sistemaren erabilera errazteko *argibideak* egitea komeni da. Hauetan kategorien definizioak, adibideak eta kontrako adibideak egon behar dira. Azken honen adibide garbia kategoria sistemen eskuliburuak dira (ikusi adibidez Herbert eta Attridg, 1975, eta Julian eta lag. 1989 lanak). Tresna erabiltzeko eskuliburua egon edo ez, informazioa jaso behar duten pertsonen formazio edo trebakuntzari arreta jartzea komeni da (Bijou eta kol., 1969; Dorsey eta lag., 1986; O'Leary eta lag., 1975). Reidek (1982) esan bezala, eremuko ebaluatzaileak, izpiritu analitiko eta zientifikoa eta motibazio handia izateaz gain, teknikari buruzko trebakuntza jaso beharko du lan egin beharko duen testuinguruaren barnean. Autore honek bere ekintza kontrolatzeko hasierako trebakuntzaren egitea eta beti ere gaitasunak mantentzen direla zaintzea proposatzen zuen11. ## 6. **ZER DA EBALUAZIO ZUZEN BAT**<sup>12</sup> Bildutako informazioak datu kuantitatiboak lortzea uzten baldin badu, normalean erabiltzen diren kalitate irizpideak *fidagarritasuna* eta *erabilgarritasuna* dira. Bi atributu hauek neurriaren ezaugarriak dira eta ez tresnenak (Herbert eta Attridge, 1975). Hauek erabiliz fenomeno edo gertaera bati (izan fisikoa, soziala edo psikologikoa) emaitza batzuk lortzeko tresna jakin bat aplikatzen baldin bazaio, erabilitako neurriaren kalitatea zein den jakin daiteke. Orokorrean eta neurriaren testuinguruan fidagarritasunak neurriaren trinkotasunari, iragartzeko erraztasunari eta egonkortasunari egiten dio erreferentzia, erabilgarritasunak, berriz, neurriak neurtu nahi dena zehaztasunez adierazten duen ala ez. Bi ezaugarrien harremanaren inguruan Suen eta Aryk (1989) fidagarritasuna baliozkotasuna egoteko beharrezko atributua zela baina ez nahikoa proposatu zuten eta hau azaltzeko epaiketa bateko lekuko baten deklarazioaren adibidea erabili zuten. Lekukotasun batek fidagarria izan behar du. Gertaerek lekuko batek baino gehiagok hala izan zirela baieztatzen badute dira fidagarriak, baina fidagarritasun horrek ez du bere zehaztasun edo baliozkotasuna ziurtatzen: lekukoak nahita jar zitezkeen ados edota beste faktore batzuk direla eta norabide berera bultzatuta egon litezke (akats sistematikoa). <sup>11</sup> Trebakuntza modu ezberdinak erkatzeko Killian (1982) kontsulta daiteke. Wilson eta Griswold (1985) autoreek esperimentu moduan behatzaileen trebakuntza ulermen maila ezberdinetan manipulatu zuten, maila hauek erregistroen fidagarritasun eta baliozkotasunean zuten eragina aztertzeko. <sup>12</sup> Hau eta hurrengo atalak Tójar (2001) lanaren arabera egokitu eta eguneratu dira. Ebaluazio kuantitatibo bat zehatz-mehatz diseinatzeko bi atributu nagusi ezberdindu behar dira baliozkotasunean: *kanpo baliozkotasuna* eta *barne baliozkotasuna*. Lehena datuak orokortzearen aukerarekin dago zuzenki erlazionatuta eta baita bigarrena ere baina kontuan edukiz mendeko aldagaian behatutako efektuak soilik aldagai askeari zor zaizkiola. Era berean, kanpo baliozkotasuna hiru modu ezberdin hauetara uler daiteke: - —*Biztanleriaren baliozkotasuna*, edo ebaluazioan ateratako emaitzak aplikagarriak litzaizkiokeen subjektuen identifikazioa (Bracht eta Glass, 1968). - —*Baliozkotasun ekologikoa,* emaitzak beste testuinguru eta ingurumen baldintzetara orokortzea. Erantzun beharreko galdera honakoa litzateke: ze baldintzatan lortuko lirateke ebaluazioan lortutako emaitza berak? - —*Konstruktu baliozkotasuna*, edota erabilitako neurriekin osatutako egitura teorikoa ze zehaztasunarekin ebaluatzen den eta nola ebaluatutako arrazoi-efektu harremana beste tokietara eta beste uneetan orokortu daitekeen. Bestalde, barne baliozkotasuna beste modu askotara uler daiteke: - —*Edukiaren baliozkotasuna*, behaketa batek interesatzen zaigun aldagaiaren domeinu teorikoa zenbateraino islatzen duen adierazten du. - —*Baliozkotasun enpirikoa*, *irizpidearen baliozkotasuna* ere deitzen zaio. Frogan egindakoa irizpide batekin alderatzean psikometrian lortzen dena, hau da, «*frogak neurtu behar duenaren neurri zuzena eta askea»* (Anastasi, 1968: 109). Froga eta irizpidea aldi berean aplikatzen baldin badira, *aldi bereko baliozkotasuna* dela esaten da, berriz, irizpidearen neurria beranduago aplikatzen baldin bada, frogatik eta irizpidetik lortutako emaitzen arteko korrelazioari *aurre baliozkotasuna* deritzo. Irizpidea konplexua denean (adibidez, hainbat aukera edo froga ezberdin dauzkanean) *baliozkotasun sintetikoaz* ari gara (Balma, 1959, in Anastasi, 1968). - —*Konstruktu baliozkotasuna*, *egiturazko baliozkotasuna* ere deitzen zaio, lortutako neurriak objektuak teorian zehaztutako erlazioarekin zenbateraino eta nola erlazionatzen dituen adierazten du (Suen eta Ary, 1989). Psikometrian *egiturazko baliozkotasuna* «*[froga batek] egindako zerbait edo ezaugarri teoriko bat neurtzeko maila*» da (Anastasi, 1968: 119). Baliozkotasun mota hau lortutako emaitzak ezberdindu beharko lituzkeen aldagaiekin erlazionatzen ez direla konturatzean egiaztatzen baldin bada, baliozkotasun alboratzailea deritzo (Campbell eta Fiske, 1959) eta teorikoki erlazionatu beharreko aldagaiekin bat egiten badute, *baliozkotasun konbergentea* deritzo (Campbell, 1969). #### 7. **EBALUAZIOAREN BALIOZKOTASUNA KONTROLATZEA** Ebaluazioan agertzen diren hainbat egoera mehatxuak izan daitezke bai kanpo baliozkotasunarentzat bai eta barne baliozkotasunarentzat ere. Mehatxu hauek ikerketa baliogabe utz ez dezaten, akats iturrien ekintza kontuan edukitzea komeni da eta hauek ezabatzen edo kontrolatzen saiatzea. Kanpo baliozkotasunaren ohiko mehatxuak lagin alboratuak erabiltzearekin daude erlazionatuta (kezkagarriak, baldin emaitzak orokortu nahi badira), ebaluazio baldintzen artifizialtasunarekin (manipulatua edo simulatua) eta baita aurrez aipatutako efektuen ekintzarekin ere (nagusiki erreaktibotasuna, itxaropena eta hauekin lotuta dauden beste efektu batzuk). Mehatxu hauek ekidin edo murrizteko lagin adierazgarrien (probabilistikoen) teknikak erabil daitezke, testuinguru naturaletan egindako ikerketak lehenetsi eta aurreko atalean aipatutako ebaluazioan zehar-iritziak ekiditeko aholkuak erabili. Barne baliogabetasunaren iturriak honakoak dira: - *Historia*. Subjektuen bizitzan gertatutako esperientzia edo gertaerak dira eta ikerketaren koiunturan eragin dezakete. - *Heldutasuna*. Testuinguruko aldagaien ekintzetan eragin edo hauekin batera etor daitezkeen prozesu psikofisiologikoak. - *Tresneria*. Datu bilketarako tresnen arazo teknikoak (zehaztapen falta, fidagarritasunari edo emandako neurrien baliozkotasunari dagozkien arazoak, teknikak gutxiegi aplikatzea,…). Tresneriak *sabai* eta *lurzoru efektua* azaltzea bultza dezake. Bi efektu hauek subjektuen artean alboratzeko arazoak sortzen dituzte (aniztasun gutxi), kasu batean subjektuek ez dutelako gutxieneko puntuazioa lortzen (froga zailegia da hauentzat) eta banaketa asimetriko positiboa gelditzen delako (lurzoru efektua), beste kasuan, berriz, batzuk gehiengo puntuazioa lortzen dutelako (errazegia) eta banaketa asimetriko negatiboa gelditzen delako (sabai efektua). - *Administrazio errepikatuak*. Froga ondoko emaitzetan sumatutako hobekuntzak froga aurretik ikasitakoagatik izan daiteke (*froga aurreko efektua*). - *Bataz besterako erregresioa*. Lehen behaketatan kategoriaren batean muturreko balorazioak jaso dituzten subjektuek ondorengo ebaluazioetan bataz bestekora hurbiltzeko joera izaten dute13. - *Subjektuen hautapen diferentziala.* Konparatu behar diren taldeak baliokideak ez badira (funtsean aldagai garrantzitsuak berberak izatea), emaitzek ezberdintasunei dagokien efektuak izango dituzte*.* <sup>13</sup> Klasikotzat jotzen den ikerketa batean Galtonek ikus zuen oso altuak ziren gurasoak seme-alaba oso altuak izaten zituztela baina ez beraiek bezain altuak. Gauza bera gertatzen zen oso bajuak ziren guresoekin, seme-alabak ez ziren hain bajuak. Fenomeno hau lagin handiekin kontrastatu zen eta ordutik aurrera bataz bestekorako erregresioa izena eman zitzaion. - *Hilketa esperimentala*. Ebaluazioan zehar, dena delako arrazoiengatik parte hartzen ari diren subjektuetatik hainbatek prozesua bertan behera uzten dutenean esaten da. - *Interakzioa*. Baliogabetzeko iturri bi edo gehiagoren arteko interakzioak bata besteari gehitzen joaten diren efektuak sortu eta ebaluazioaren emaitzak kolokan jar ditzaketen efektuak sor daitezke. - —*Bestelako efektuak,* aurrez kanpo baliogabetasunean aipatutakoak (latentzia, Pygmalion, John Henry, plazebo, Golem eta Hawthorne) eta beste batzuk (laterala14, bigarren mailakoa, ondorengoak15,…) ustez aldagai asketik etorritako emaitzei gehitu zatzaizkieke (ikus Ball, 1988). Baliogabetasunaren iturriak ekiditeko ezar daitekeen kontrolean subjektuak (edo bestelako unitateak) eta ebaluatu behar diren egoerak hautatu behar dira, ebaluazioak zenbat aldiz eta zein une jakinetan egingo diren zehaztu eta erabiliko diren teknika eta ebaluazio tresnak protokolo kontrastatu batek findutakoak eta honen mendekoak izatea saiatu beharra dago. Beraz, aurreko ataletan aipatutako zenbait teknika aplikagarriak dira, hots, ebaluatzailea trebatzearena, teknika konplexuegia ez izatearena eta prozedura eskuliburua egitearena. #### 8. **BALIOZKOTASUN KUALITATIBOA** Azken atal honetan ezinbestekoa da baliozkotasunaren azterketa bat egitea ebaluazio kualitatiboen ikuspegitik. Lan honen sarreran baieztatu zen moduan, ebaluatzeko modu ezberdin batek ebaluazioaren kalitatea arrazoitzeko modu ezberdin bat eskatzen du. Beste ezberdintasunen artean, errealitateaz dugun ideiak eta ebaluatzaileen asmoak bat ez badatoz, ebaluazioek aurrez aipatutako irizpide klasikoak ez diren kalitate irizpide berriak izan beharko dituzte. Autore batzuek fidagarritasuna eta baliozkotasuna datu kualitatiboei ere aplikatzea proposatu baldin badute ere (Kirk eta Miller, 1986), gehiengoak ikuspegi aldaketa bat proposatzen du. Informazio kualitatiboen kalitaterako irizpideak aurkitzerako garaian hezkuntzaren ikerketan ondorio gehien izan dituen proposamena Guba eta Lincoln autoreena izan da (Guba, 1981; Lincoln eta Guba, 1985). <sup>14</sup> Efektu lateral edo kolateralak (*side effects*) ustekabean sortzen direnak dira, ebaluazioaren helburuetatik albo batera daude eta zeharka mendeko aladagaiari eragin dieziekete positibo edo negatiboki. Bigarren mailako efektuak efektu klateral mota berezi bat dira <sup>(</sup>normalean negatiboak) 15 Ondorengo efektua edo lo efektuak (*after ed*o *sleeper*) esku-hartze batetako emaitza beranduei egiten dio erreferentzia, hobekuntzak esku-hartzea bukatu eta ebaluatu baino askoz geroago sortzen dira. Autore hauen arabera, ikerketa naturalistarako irizpide nagusiena «egiazkotasuna» (*trustworthiness*) da. Egiazkotasun edo zehaztasun hau informazio kualitatiboetan erabil daiteke, «egiazkotasun kuantitatibo» zentzuaren maila berean. Irizpide hau honako irizpide hauetan bereiz daiteke: - a) *Sinesgarritasuna*. Ezaugarri honek ez du esan nahi aurkikuntzak sinesgarriak edo espero zirenak izan behar dutenik. *Gardentasuna* da beste edozer baino garrantzitsuagoa. Honek esan nahi du ebaluatzailearen interpretazioen eta gertaeren arteko kontrasteak interpretazio horiek sinesgarri eta onargarri egin behar dituela ahalik eta modurik gardenenean. - b) *Transferigarritasuna. Aplikagarritasun* ideiaren antzekoa. Ez dio inolaz ere orokortzeari erreferentzia egiten. Kontua ez da emaitzak orokortzea, baizik eta lan hipotesiak formulatzea, testuingururako garrantzitsuak eta beste antzeko egoerei transferigarri edo aplikagarri zaizkien lan hipotesiak. - c) *Mendekotasuna.* Neurri batean aurrekoarekin lotuta dagoen ideia da. Mendekotasunak emaitza jakin batzuen *tinkotasunari* egiten dio erreferentzia, nolabaiteko ezegonkortasuna eragiten duten aldaketa instrumentalak direla eta egon daitezkeen aldaketa txiki batzuei izan ezik. Gainjartzen edo osatu egiten diren bilketa metodoak erabiliz egonkorrak azaltzen diren elementu jakin batzuk egiaztatu daitezke. - d) *Berresgarritasuna*. Berresgarritasuna ebaluatzailearen aurrejuzku edo itxaropenak alde batera uzten direnean sortzen da; ebaluatzaileak *neutraltasunez* jokatzen du eta emaitzak askeak izaten dira. Sailkapen hau zalantzan jarri du ikuspegi humanistiko-intrepretatiboak, aurreko irizpideak eraikitzeko logika ikuspegi enpriko-analitikoarena baita16. Kritika hauek onartu eta Guba eta Lincoln (1990; eta baita Lincoln, 1995) autoreek orientazio positiboaren irizpideak inoiz ikertu edo ezagutu ez zituzten ikertzaile edo ebaluatzaileek onar zitzaketen kontzeptu berriak proposatu zituzten. Irizpide berri hauek logika konstruktibistatik datoz eta *egiazkotasunaren* kontzeptu zentralak antolatzen ditu: - —*Inpartzialtasuna* (*fairness*), informazio berari buruzko ikuspegi ezberdinak aurkeztu ahal izateko. - *Egiazkotasun ontologikoa*, errespetua heldutasunean, egitura emikoak, pertsonek dituzten ikuskerak egitea eta ebaluatzea. - *Hezkuntza-egiazkotasuna*, norberak egindakotik aurrerago joan eta egindakoa besteekin kontrastatzeko aukera, honela balore sistema <sup>16</sup> Guba eta Lincoln (1994: 114) autoreek irizpide kualitatibo eta kuantitatiboen arteko paralelismoak esplizituki onartu zituzten: zehazki barne sinesgarritasun eta baliozkotasunaren artean, kanpo transferigarritasunaren eta baliozkotasunaren artean, mendekotasunaren eta fidagarritasunaren artean eta berresgarritasunaren eta objektibotasunaren artean. - ezberdinek irtenbide ezberdinak proposatzen dituztela azpimarratzeko. - *Egiazkotasun katalizatua*, hezkuntza-ebaluazio prozesuek ekintza bat zein mailatan bultzatu eta arintzen duten adierazten du. - *Egiazkotasun taktikoa*, ekintzara inplikatutako pertsonen potentzial eta trebakuntza (*empowerment*) gisa. Ikerketa kualitatiboetako informazioari egiazkotasuna emateko prozedurarik erabiliena *triangulaketa* da oraindik orain. Denzinen hitzak erabiliz, triangulaketa fenomeno beraren azterketa-metodologia ezberdinak konbinatzea da (Denzin eta Lincoln, 1994). Kemmisek (1983) zehaztu zuen moduan, hau datu iturri ezberdinak erabiliz lortu daiteke (pertsonak, tresnak, dokumentuak edo guztiak batera). Baina azken aldi honetan metodo hau oso kritikatua izaten ari da, batez ere parte hartzaileen baliozkotasunari dagokionean (Bloor, 1999; Cutcliffe eta McKenna, 1996; Swanborn, 1998). Teoria kritikotik ere zehaztu dira erabaki eta aldaketen dimentsio bereziak nahiz metodologia dialektikoa eta erreflexiboa kontuan hartzen dituzten ebaluazioak balioztatzeko irizpide espezifikoak zein diren. Watermanek (1988) ikerketa-ekintza prozesuetan aplikagarri diren hiru baliozkotasun motaz hitz egiten du: *baliozkotasun dialektikoa*, *kritikoa* eta *gogoetazkoa*. *Baliozkotasun dialektikoak* praktikaren, ikerketaren eta teoriaren artean sortzen diren tentsioei egiten die erreferentzia. *Baliozkotasun kritikoak* ardura moralari, inplikazio etikoei eta ekintza eta teorien ondorioei egiten die erreferentzia. *Gogoetazko baliozkotasunak* ikertzailearen ikuskerak modu esplizituan aztertzea, onartzea eta forman jartzea dakar. Erreflexibilitatearen kontzeptua eztabaidatzen zuten dagoeneko tradizio fenomenologikoan (Dukes, 1984) eta etnografikoan (Hammersley, 1992; Marcus, 1994). Hammersleyek (1992:64) txostenaren erreflexibilitateaz hitz egiten zuen, hau da, ikertzailearen efektuak, emaitzen informazioa biltzeko teknikak eta burututako prozesuari buruz interesatuei ematen zaien informazioa ere zein mailatan ebaluatzen den. Ikuspegi kritiko edo soziokritikoei aplikagarri zaion irizpide hauekin batera, egindako ikerketaren *teoria maila* legoke (Morse, 1994). Azkenik, badirudi erabakiaren eta aldaketaren alde egiten duen ikuspegitik ezinbestekoa dela sortutako *transformazioa* baliozkotasun irizpide gisa hartzea eta *aldaketa prozesuaren intzidentzia eta eragin mailaren adierazle gisa kristalizatzea* (Sandín, 2000: 239). Ikus daitekeen moduan, ikuspegi kualitatibotik ekarpenak dinamikoagoak izaten ari dira eta garapen bidean daude. Eztabaidara ekarri eta ebaluazio ez kualitatiboen kasuetan ere kontuan edukitzea (ikus Tójar eta Mena, 2004) oso aberasgarria izango litzateke etorkizunean ebaluazioa bultzatzeko. Jasotze-data: 2004-02-02 Onartze-data: 2004-12-20 *The concern about a quality assessment in Social Sciences is a subject of vital importance in teaching. As opposed to what happens in other sciences, the role of the assessor is more important in that it is inherently united to the action of assessment itself. For this reason the first part of this study has been dedicated to the individual as an integral part of the process, in different positions, and to the risks that, by means of possible biases the assessment may be affected. Once the risks have been presented and analysed, together with the measures which can be adopted in each case, a full analysis of the validation of the assessments is begun. This second part starts with a classical approximation starting from the properties of the measure, to from there extend the criteria of quality over the whole process of assessment. The study ends with an analysis of validity from the perspective of qualitative assessments. A different assessment method demands a different way of explaining the quality of the assessment. From this perspective, the contributions are more dynamic and are currently being developed more fully, for which reason it is indispensable to bring them to the debate and to take them into consideration for the advance of assessment in the future.* *Keywords: Evaluation. Social sciences. Validity. Measurement. Qualitative.* *La preocupación por una evaluación de calidad en Ciencias Sociales es un tema de vital importancia disciplinar. A diferencia de lo que ocurre en otras ciencias, el papel del evaluador toma mayor protagonismo al estar inherentemente unido a la propia acción evaluadora. Por esta razón, se ha dedicado la primera parte de este trabajo al individuo como parte integrante del proceso, en diversas posiciones, y a los riesgos que, en forma de posibles sesgos, pueden afectar a la evaluación. Una vez presentados y analizados los riesgos, junto con las medidas que pueden en cada caso adoptarse, se entra de lleno en el análisis de la validez de las evaluaciones. Esta segunda parte comienza con una aproximación clásica que parte de las propiedades de la medida para, a partir de ahí, extender los criterios de calidad sobre todo el proceso de evaluación. El trabajo termina con un análisis de la validez desde la perspectiva de las evaluaciones cualitativas. Una forma de evaluar diferente exige un modo distinto de razonar la calidad de la evaluación. Desde esta perspectiva, las aportaciones son más dinámicas y se encuentran en pleno desarrollo actual, por lo que resulta indispensable aportarlas al debate y tenerlas en consideración para el avance evaluador futuro.* *Palabras clave: Evaluación. Ciencias sociales. Validez. Medida. Cualitativa.* *L'inquiétude pour une évaluation de qualité en sciences sociales est un thème d'importance capitale pour la discipline. Contrairement à ce qui se passe dans d'autres sciences, le rôle de l'évaluateur devient plus important puisqu'il est intrinsèquement uni à l'action d'évaluation elle-même. C'est pour cette raison que la première partie de ce travail est consacrée à l'individu en tant que partie intégrante du processus, en différentes positions, et aux risques qui, sous formes d'éventuels travers, peuvent affecter l'évaluation. Une fois que les risques ont été présentés et analysés, ainsi que les mesures pouvant être adoptées dans chaque cas, on aborde en plein l'analyse de la validité des évaluations. Cette deuxième partie commence par une approche classique qui part des propriétés de la mesure pour, à partir de là, étendre les critères de qualité à tout le processus d'évaluation. Le travail se termine par une analyse de la validité de la perspective des évaluations qualitatives. Une autre forme d'évaluation exigerait un autre raisonnement sur la qualité de l'évaluation. Dans cette perspective, les contributions sont plus dynamiques et se trouvent en plein développement actuellement, et pour cette raison il est indispensable de les intégrer au débat et de les tenir en compte pour les futurs progrès de l'évaluation.* *Mots clé : Évaluation. Sciences sociales. Validité. Mesure. Qualitative.* ## **BIBLIOGRAFIA** - ANASTASI, A. (1968): *Tests psicológicos*. Madrid: Aguilar, 1982. - ANGUERA, M. T. (1983): *Manual de prácticas de la observación*. México: Trillas. - BALL, S. (1988): «Unintended effects in educational research». En J. P. KEEVES (ed.). *Educational Research, Methodology & Measurement. An International Handbook*. (pp. 490-493). Oxford: Pergamon. - BARBER, T. X. (1976): *Pitfalls in human research. Ten pivotal points*. Nueva York: Pergamon Press. - BENSON, P. L., KARABENIC, S. A. eta LERNER, R. A. (1976): «Pretty pleases: The effects of physical attractiveness on race, sex and receiving help». *Journal of Experimental Social Psychology, 12*, 409-415. - BERRY, D. S. eta MCARTHUR, L. Z. (1985): «Some components and consequences of babyface». *Journal of Personality and Social Psychology, 48*, 312-323. - BIJOU, S. W., PETERSON, R. F., HARRIS, F. R., ALLEN, K. E. eta JONHSTON, M. S. (1969): «Methodology for experimental studies of young children in natural settings». *The Psychological Record, 19*, 177-210. - BLOOR, M. (1999): «On the analysis of observational data: A discussion of the worth and uses of inductive techniques and respondent validation». En A. BRYMAN eta R. G. BURGESS (Eds.). *Qualitative Research. Volume III*. (pp. 445-454). Londres: Sage. - BORG, W. R. eta GALL, M. D. (1983): *Educational Research: A practical Guide for Teachers*. Nueva York: Logman. - BRACHT, G. eta GLASS, G. V. (1968): «The external validity of experiments». *American Educational Research Journal, 5*, 437-474. - CAMPBELL, D. T. (1960): «Recommendations for APA test standards regarding construct, trait, and validity». *American Psychologist, 15*, 546-553. - CAMPBELL, D. T. eta FISKE, D. W. (1959): «Convergent and discriminant validation by multitrait-multimethod matrix». *Psychological Bulletin, 15*, 546-553. - CAMPBELL, D. T. eta STANLEY, J. C. (1963): *Diseños experimentales y cuasi experimentales en la investigación social.* Mexico: Amorrortu, 1966. - CLIFFORD, M. M. (1975): «Physical attractiveness and academic performance». *Child Study Journal, 5*, 201-209. - COOK, D. L. (1962): «The Hawthorne effect in educational research». *Phi Delta Kappan, 44*, 116-122. - CROWDER, R. G. eta MORTON, J. (1969): «Precategorial acoustic storage». *Perception and Psychophysics, 5*, 365-373. - CUTCLIFFE, J. R. eta MCKENNA, H. P. (1999): «Establishing the credibility of qualitative research findings: the plot thickens». *Journal of Advanced Nursing, 30* (2), 374-380. - DARLEY, J. M. eta FAZIO, R. H. (1980): «Expectancy confirmation processes arising in the social interaction sequence». *American Psychologist, 35*, 867-881. - DENZIN, N. K. eta LINCOLN, Y. S. (Eds.). (1994): *Handbook of qualitative research*. Londres: Sage. - DORSEY, B. L., NELSON, R. O. eta HAYES, S. C. (1986): «The effects of code complexity and of behavior frequency on observer accuracy and interobserver agreement». *Behavioral Assessment, 8* (4), 349-363. - DUKES, S. (1984): «Phenomenological methodology in the human sciences». *Journal of Religion and Health, 23* (3), 197-203. - EAGLY, A. H. eta MAKHIJANI, M. G. (1991): «What is beautiful y good, but...: A metha-analytic review of research on the physical attractiveness stereotype». *Psychological Bulletin, 110*, 109-128. - FEINGOLD, A. (1992): «Good-looking people are not what we think». *Psychological Bulletin, 111*, 304-341. - FISKE, D. W. (1978): *Strategies for personality research*. San Francisco: Jossey-Bass. - FUNDER, D. C. eta COLVIN, C. R. (1988): «Friends and strangers: Acquaintanceship, agreement, and the accuracy of personality judgments». *Journal of Personality and Social Psychology, 55*, 149-158. - GUBA, E. (1981): «Criteria for assessing the trustworthiness of naturalistic inquiry». *Educational communication and technology journal, 29*, 79-82. - GUBA, E. L. eta LINCOLN, I. S. (1990): *Fourth generation evaluation. (2.ª ed.).* Londres: Sage. - GUBA, E. L. eta LINCOLN, I. S. (1994): «Competing paradigms in qualitative research». En N. K. DENZIN eta Y. S. LINCOLN (eds.). *Handbook of qualitative research*. (pp. 105-117). Londres: Sage. - HAMMERSLEY, M. (1992): *What's wrong with ethnography?* Londres: Sage. - HAY, L. R., NELSON, R. C. eta HAY, W. M. (1980): «Methodological problems in the use of participant observer». *Journal of Applied Behavior Assessment*, *13*, 501-504. - HEILMAN, M. E. eta STOPECK, M. H. (1985): «Attractiveness and corporate success: Different casual attributions for males and females». *Journal of Applied Psychology, 70*, 379-388. - HERBERT, J. eta ATTRIDGE, C. A. (1975): «A guide for developers and users of observation systems and manuals». *American Educational Research Journal, 12*, 1-20. - HOBBS, S. A., WALLE, D. L. eta HAMMERSLY, G. A. (1979): «Effects of expectancy of outcome on the reactivity of self-monitoring». *Journal of Behavioral Assessment, 1* (4), 282-288. - ISEN, A. M. (1984): «Toward understanding the role of affect in cognition». En R. S. WYER eta T. K. SRULL (eds.), *Handbook of social cognition*. *Vol. 3*. (pp. 203-236). Hillsdale, NJ: Erlbaum. - ISEN, A. M. (1987): «Positive affect, cognitive processes, and social behavior». En I. BERKOWITZ (ed.), *Advances in experimental social psychology*. *Vol. 20* (pp. 203-253). New York: Academic Press. - JARRET, R. B. eta NELSON, R. O. (1984): «Reactivity and unreability of husbands as participants observers». *Journal of Behavior Assessment, 1* (4), 131-145. - JULIEN, D. MARKMAN, H. J. eta LINDAHL, K. M. (1989): «A comparison of a global and microanalytic coding system: implications for future trends in studying interactions». *Behavioral Assessment, 11*, 81-100. - KAHNEMAN, D. eta TVERSKY, A. (1973): «On the psychology of prediction». *Psychological Review, 80*, 237-251. - KAZDIN, A. E. (1980): *Research design in clinical psychology.* Nueva York: Harper & Row. - KAZDIN, A. E. (1982): «Observer effects: reactivity of direct observation». En D. P. HARTMAN (ed.). *Using observers to study behavior* (pp. 5-20). San Francisco: Jossey Bass. - KELLEY, H. H. (1950): «The warm-cold variable in first impressions of persons». *Journal of Personality, 18*, 431-439. - KEMMIS, S. (1983): «Action research». En T. HUSEN eta T. N. POSTLETHWAITE (eds.). *International Encyclopaedia of Education: Research and Studies*. Vol. 1. Oxford: Pergamon, 35-42. - KILLIAN, J. E. (1982): «A Comparison of training methods for systematic observation». *Journal of Classroom Interaction, 18* (1), 19-22. - KIRK, J. eta MILLER, M. L. (1986): *Reliability and validity in qualitative research*. Londres: Sage. - LINCOLN, Y. S. (1995): «Emerging criteria for quality in qualitative and interpretative research». *Qualitative Inquiry, 1* (3), 275-289. - LINCOLN, Y. S. eta GUBA, E. G. (1985): *Naturalistic inquiry.* Beverly Hills, Ca: Sage Publications. - LORD, C. G., LEPPER, M. R. eta MACKIE, D. (1984): «Attitude prototypes as determinants of attitude –behavior consistency». *Journal of Personality and Social Psychology, 46*, 1254-1266. - MARCUS, G. E. (1994): «What comes (just) after "post"? The case of ethnography». En N. K. DENZIN eta Y. S. LINCOLN (eds.). *Handbook of qualitative research*. (pp. 436-477). Londres: Sage. - MARTIN, P. eta BATESON, P. (1986): *Measuring Behavior: An introductory guide*. Londres: Cambridge University Press. - MASH, E. J. eta MCELWEE, J. D. (1974): «Situational effects of observer's accuracy: behavioural predictability, prior experience, and complexity of coding categories». *Child development, 45*, 367-377. - MCARTHUR, L. Z. eta BERRY, D. S. (1987): «Cross-cultural agreement in perceptions of babyfaced adults». *Journal of Cross Cultural Psychology, 18*, 165-192. - MERTON, R. (1948): «The self-fulfilling prophecy». *Antioch Review, 8*, 193-210. - MITRY, J. (1977): «Psicología del cine». En N. SCHUMANN (dir.). *Enciclopedia de la psicología y la pedagogía. Vol. IV* (pp. 288-306). Madrid: Sedmay. - MORSE, J. (1994): *Critical issues in qualitative research methods*. Londres: Sage. - MUCCHIELLI, R. (1974): *L'observation psychologique et psychosociologique*. París: Libraires Techniques, ESF. - MURDOCK, B. B. (1962): «The serial position effect of free call». *Journal of Experimental Psychology, 64*, 482-488. - NELSON, R. O., LIPINSKY, D. P. eta BLACK, J. L. (1976): «The relative reactivity of external observation and self-monitoring». *Behavior Therapy, 7*, 314-321. - NISBETT, R. E. eta ROSS, L. (1980): *Human inference. Strategies and shortcomings of social judgment*. Englewood Cliffs, New Jersey: Prentice Hall. - O'LEARY, K. D., KENT, R. N. eta KANOWITZ, J. (1975): «Shaping data collection congruent with experimental hypothesis». *Journal of Applied Behavioral Analysis, 8*, 43-51. - PATTERSON, D. R. eta SCHECREST, L. (1983): «Nonreactive measures in Psychotherapy outcome research». *Clinical Psychological Review, 3*, 391-416. - PETTIGREW, T. F. (1968): «Race relations: Social and psychological aspects». En D. L. SKILL (ed.). *The international encyclopedia of the social sciences*. Vol. 13. (pp. 277-282). Nueva York: Mcmillan Company. - REID, J. B. (1982): «Observer training in naturalistic research». En D. P. HART-MANN (ed.). *Using observers to study behavior*. (pp. 37-50). San Franscisco: Jossey Bass. - RIBA, C. (1991): «El método observacional. Decisiones básicas y objetivos». En M. T. ANGUERA (ed.). *Metodología observacional en la investigación psicológica. Vol. I. Fundamentación (1)*. (pp. 29-114). Barcelona: PPU. - ROSENHAN, D. L. (1973): On being sane in insane places. *Science, 179*, 250-258. - ROSENTHAL, R. (1966): *Experimenter effects in behavioral research*. Nueva York: Appleton. - ROSENTHAL, R. eta JAKOBSON, L. (1980): *Pygmalion en la escuela*. Madrid: Marova. - SAHAKIAN, W. S. (1982): *Historia y sistemas de la psicología*. Madrid: Tecnos. - SANDÍN, M. P. (2000): «Criterios de validez en la investigación cualitativa: de la objetividad a la solidaridad». *Revista de Investigación Educativa, 18* (1), 223- 242. - SUEN, H. K. eta ARY, D. (1989): *Analyzing quantitative behavioral observation data*. Hillsdale, N. J.: Erlbaum. - SWANBORN, P. G. (1998): «Embracing ambiguities and valuing ourselves: issues of validity in action research». *Journal of Advancing Nursing, 28* (1), 101-105. - TÓJAR, J. C. (2001): *Planificar la investigación educativa. Una propuesta integrada.* Buenos Aires: Fundec / Paradox. - TÓJAR, J. C. eta MENA, E. (2004): «Qué pueden aportar los criterios de calidad cualitativos a la investigación cuantitativa». *Metodología de las Ciencias del Comportamiento, vol. especial*. - TROPE, Y. (1986): «Identification and inferential processes in dispositional attribution». *Psychological Review, 93*, 239-257. - TVERSKY, A. eta KAHNEMAN, O. (1983): «Extensional versus intuitive reasoning: the conjunction fallacy in probability judgment». *Psychological Review, 90* (4), 293-315. - WATERMAN, H. (1998): «Embracing ambiguities and valuing ourselves: issues of validity in action research». *Journal of Advancing Nursing, 28* (1), 101-105. - WEBB, E. J., CAMPBELL, D. T., SCHWARTZ, R. D., SECHREST, L. eta GROVE, J. B. (1981): *Nonreactive measures in the social Sciences*. Boston: Houghton and Mifflin. - WILSON, F. R. eta GRISWOLD, M. L. (1985): «The effects of method and comprehensiveness of training on the reliability and validity ratings of counsellor empathy». *Measurement and Evaluation in Counselling and Development, 18* (1), 3-11. - WILLIAMSON, G. M. eta CLARK, M. S. (1989): «Providing help and desired relationship type as determinants of changes in moods and self-evaluations». *Journal of Personality and Social Psychology, 56*, 722-734.
aldizkariak.v1-7-28
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 3 _1991_4", "issue": "Zk. 3 _1991_", "year": "1991", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **EUSKAL TELEBISTA, GOLKOKO GERRAN** # **Rosa M. Martín Sabarís** **Gizarte eta Informazio-Zientizen Fakultateko Irakaslea** Azkenaldi honetan telebistako albistegietan urruneko gertaerek hartu dute aurrea. Berauen artean Golko Pertsiarreko gerrak paper nagusia izan du. Hasierako uneetan inolako aurrikuspenik egon ez bazen ere, kazetari batzuren borondate ona-profesionalitateari eta txiripari esker katea handiek bezain ondo bete zuen ETBk gerrari buruzko emankizuna. Munduko gainontzeko beste kateetan bezalaxe, ETBn mekanismo ezohizkoak erabili ziren gerraren jarraipena egiteko. Lehenik, CNN kate estatubatuarraren irudiak eta datuak eskaini zituen bere ikusentzulegoaren truke. Bigarrenik, FORTAko beste kateekin batera eratutako sarea erabili zuen, horrela gastuak erabat murriztuz eta erdarazko kateen despliege handiaren itxura emanez. Azkenik, albiste-aurrerapenek, platora eramandako jakintsuek eta grafismoko lan bikainek osotu dute produktua. Guzti honen gainetik, beste kateen ezaugarri berberak azaldu ditu ETBk: iturri ofizialen nagusitasuna, daturik eza eta informazioaren espektakularizazioa, kazetariaren figuraren mitoak suspertzea. Eta, euskararen gainetik, erdararen nagusitasuna. 1990.eko udan Golko Pertsiarreko gatazka hasi zenetik, komunikabide guztiek, baina telebistek batez ere, gertaera horrek eman litzakeen posibilitate informatiboez pentsatzeari ekin zioten. Egunkarietan, agentzia erraldoiek prestaturiko erreportaiak erreproduzitu zituzten; bertan, beste medio bati publizitatea egiten zioten, telebistaz zuzenean emandako lehen gerra izan zitekeela iragarriz. Mendebaldeko demokrazien beste garaipen bat, informazioa emateko eta jasotzeko eskubidea bikain gauzatzen bait zen, gobernuek edota militarrek hartzen zituzten erabakiak une berean ikus bait zitezkeen. Eta abar. Horregatik izan zuen hain hedadura handia gerra telebistaz zuzenean ikusteko posibilitateak, galdutako posibilitateak. Komunikabideen barrena ere aldaketa garrantzitsuak gertatu dira; telebistak Golkoko gerra baino lehenagoko garaia eta gerokoa dituela esan du baten batek. Gehiegikeria dirudien arren, egia da telebisten arteko lasterketa nekagarria izan dela. Handiak elkarren lehian ibili dira, eta txikientzat, ETBrentzat ere bai, ikasteko eta hobetzeko, handien itxura hartzeko alegia, bidea izan da. Guztien gainetik, CNN nagusitu da, eta berau da gaur telebistako profesionalik gehienentzat eredua. ETBren ahoa ere handitu egin da CNNko konexioaz hitz egiterakoan eta CNNren irudiak eta sasi-informazioa erabili duelako, harro agertu da. ## **Hasierako zurrunbiloa** 1990.eko azaroan FORTAko telebistetako albistegietako zuzendariak bildu ziren Madrilen, gerrari buruzko planifikazioa elkarrekin egiteko. ETBko orduko arduraduna, Mikel Lejartza, oporretan zegoen, eta ez zuen lehen bilera hartan parte hartu. Bertan, amankomuneko sare bat ezartzea erabaki zen. Gero, ETBko erredaktoreburuek eta koordinatzaileek astero egiten dituzten bileretan, eta gerra hasi baino aste pare bat lehenago, tratamendu berezia eman behar zela aipatu zen, mapak eta grafikoak eginez eta komentarista bat platora eramanez. Bestalde, aprobetxagarritzat ikusten zen CNNko instalazioetan ETBk bekario bat, -Iñaki Bizkarra kazetaria- izatea. Gauzak horrela, urtarrilaren 15a iritsi zen, eta ultimatumaren eguna izan arren, ETBko kazetari eta ekipo guztiek ohizko moduan funtzionatu zuten, inolako txanda berezirik aurrikusi gabe. Gauean, azken albisteak egiteko gelditzen diren kazetariak irteerarako bidean zeudela, teletipoetako txirrinak hasi ziren jotzen. Gerraren hasiera zen. ETBko erredakzioan lauzpabost kazetari zeuden, eta eurek hartu zuten erabakia: bertan gelditu, lanean hasi eta arduradunei etxera deitu. Albistegietako zuzendariari New York-en zegoen Iñaki Bizkarrak iragarri zion gerra hasia zela. Lehenengo gau hartan, txiripari esker –bost minutu beranduago ez bait zen inor geldituko erredakzioan, eta seguruenik hurrengo goizeko bederatzietan hasiko zatekeen gerra ETBn– eta kazetari batzuren borondate ona-profesionalitatea (maiz parekatzen diren kontzeptuak) delakoari esker, gerra hasi bezain pronto hasi zen ETB albiste-aurrerapenak, eta CNNren emanaldia zuzenean eta euskaraz –gau hartan soilik– eskaintzen. Prebisiorik gabeko lehenengo gau haren ondoren, ETBk gerrari buruzko jarraipen zabala egin zuen, horretarako hiru zutabe erabiliz: CNN, FORTA eta ETB bera. ## **CNN, nonnahi** Munduko beste komunikabideetan gertatu zen bezalaxe, gerrari buruzko informazioa oso bestelakoa izango zatekeen CNN gabe. Berau izan zen informazio guztien ardatza, gidaria. Gehien erabilitako iturria, batez ere irudiak hartzeko, baina baita datuak eskuratzeko orduan ere. Azken bi urteetan ETBk CNNren irudiak erosteko izan duen kontratuaz gain, Golkoko gerran bestelako akordio bat sinatu zen, ETBk emisiorik ez zeukan orduetan, CNN pintxatzeko1. Gerraren hasierako hamabost egunetan ETB CNN katea estatubatuarrarekin lotuta egotea ez da garrantzi gutxiko kontua. ETBko zuzendaritzak arrazoizko azalpena aurkitu zuen: zerbitzu publiko batek albiste-katea bat eskaintzen du, une horretan hiritarren buruan bide dagoen gaiaz informazio zabala emateko. Badira, ordea, bestelako irakurketak: beste katea bati lotzeak horrekiko adostasuna adierazten du normalean, nahiz eta agerikoa ez izan. ETBren anagramarekin agertzen diren irudiak eta soinuak ETBrenak bailiran ikusten ditugu, eta ikusi behar ditugu. CNNk gerra honi buruzko informazioa saldu dio ETBri; ETBk bere ikusentzulegoa CNNri. Urtearen amaierako balantzean, ETBko albistegien ordu-kopurua askoz altuagoa izango da aurten, CNNrekiko konexioak etengabeko emanaldia posibilitatu bait du. Lehenengo aldiz hamar urteetan, ETBk ez du emisioa moztu hainbat egunetan zehar. Baina ez mozte honek izakera sinboliko hutsa dauka ia-ia. Bere uhinak laga dizkio beste igorle bati, bere bi kanaletako batean jatorrizko soinua ere utziz. #### **FORTA: sare-lanaren esperientzia** Estatu espainoleko telebista autonomikoen elkartea funtsezkoa izan zen, katea txikiek handien itxura eman ahal izateko. Telemadrid-eko Teresa Aranguren Tel Aviv-en izan zen, Canal Sur-eko kazetaria Amman-en, eta TV-3koa Riad-en. ETBko zenbait kazetarik ETBk ez zuela inor bidali Golkora kritikatu zuen; albistegietako zuzendariak hauxe argudiatu zuen orduan: sare horretan ETBk Brussela eta New York-eko korrespontsalak jarri zituela. Goizero, telebista bakoitzak berea eskaini, eta besteenaren berri hartzen zuen, eta gero, eguerdira aldera, mikrouhinen bitartez jasotzen ziren erositako irudiak. Katea handien itxura ematea, eta ez informazioa eta datu berriak ematea, helburua izanik, FORTAko korrespontsalek egiten zituzten kamara aurreko agerpenak sartu ziren ETBko albistegietan. Bideo hauek arrotz samar azaldu ziren, berauen estiloa oso desberdina bait zen (statement-a edo kamara-aurrekoa amaitzeko, "Teresa Aranguren, Tel Aviv-etik" esaten bait zen, esate baterako). Erdarazko albistegiek, honela, izugarrizko despliegearen itxura eman zuten, sinesgarritasuna ere hundituz. #### **ETB: ahaleginak eta emaitzak** **4.1. Euskal Herriko** *korrespontsalak* **aparte utzita**, ETBk gerraren jarraipena egiteko jarritakoen kokapena oso esanguratsua da. Madrilgoak Defentsa Ministeritza espainolaren jarraipena egiteko, Brusselakoak OTAN erakundearena, eta New York-ekoak ONUrena. Guztiak Golkotik oso urrun, baina esanguratsuagoa oraindik, guztiak iturri ofizial eta instituzionaletatik hurbil. Egia da gerraren kontrako mugimenduen berriren bat eman zutena, baina gertaeren prebisioa gerraren aldeko tokietan ekipo finkoak jarriz egiten baldin bazen, aireratuko ziren albisteek honelakoak izan beharko zuten derrigorrez. ETBk egindako "ahalegin berezia"ri dagokionez, hauxe esan behar da: Madril eta Brusselako kazetariak lehendik, betidanik, zeuden bertan, eta gerra zegoen bitartean, ez zuten bestelako notiziarik izango seguruenik. Gerra egon ala ez egon, lanpostu berean egongo ziratekeen. New York-eko kazetaria, Estatu Batuetan CNNn beka egiten ari zen, eta ez zuten gerraz informatzera bereziki bidali. # **4.2. Ahalegin berezia izan zen**, ordea, gerraren lehen egunetik egunero, euskaraz zein erdaraz, lauzpabost *albiste-aurrerapen* ematea. Informazioa boletin batetik bestera berriztatu, aurkezlea jarri eta estudioko lana zortzi-hamar aldiz egiteak ahalegin handia eskatzen du. Beste kontu bat da boletin horien efikazia eta ikusentzulego-kopurua, agian, ez zela behar bezain handia izan, bi arrazoirengatik batipat: - Ikusentzulegoak ez zuen boletin horien berri izan berandurarte, eta hamabost egunetako epea gutxi da ikusentzuleen ohiturak aldatzeko. ETBren ikusentzulea ez dago ohituta goizeko 8.15etan, 8.45etan, edo 12etan minutu gutxiko albistegiak ikusten. - Telebista ETBko albiste- -aurrerapenak ikusteko piztu ez, baina kateen arteko zapping-a egiten ari zenak ere eskaintza zabalagoa izan zezakeen beste kateetan. Albiste-aurrerapen hauek ahaleginari ondo egokitutako emaitza izan ziren, eta erredakzioan aurrarapenak betirako uztea komentatu zuen baten batek. Albistegietako zuzendariak, hala ere, argi utzi zuen salbuespenezko egoeran egiten zen ahalegin berezia zela soilik. - **4.3. Aparteko lana izan zuten** *grafismo arloko langileek* **ere**. Katea handiek inposatutako modari jarraituz, grafiko eta mapa koloredunak barra-barra agertu ziren ETBn ere. Bertako grafiko eta mapek eta beste telebistetakoek amankomuneko ezaugarriak izan zituzten: - formari dagokionean, oso landuak. Teknologia digitalari esker, bisualki erakargarriak diren mapak une batean egin eta berregin daitezke, eta bertan militarrek hartutako erabakiak grafikoki aurkeztu. - edukiari dagokionean, berriz, mapa horiek ezer gutxi kontatu zuten, efektibo militarren kokapenaz hitz egin ziguten, eta ez hildakoez, edota gerraren arrazoiez. Edozein kasutan ere, logika militarrean murgildu gintuzten, estrategi jokoan jolastera gonbidatuz. - espero zitekeen bezala, grafismoaren lehen beharrari erantzun zioten, hau da, errealitatea sinpletu egin zuten, zuriz eta beltzez tintatu, erdiko neurriak baztertuz. - **4.4. Erreportaietan eta konexioetan ematen zen azaleko informazioa sakondu nahian**, "*jakintsu kolaboratzaile*" batek hartu zuen parte albistegietan. Bideoetan agertzen ziren iturriak instituzional eta ofizialak (ez gerraren kontrakoak) baziren, platora eramandakoa ere halakoa izan zen. Teleberri albistegian, Patxi Aldekoa, UPV-EHUko Nazioarteko Harremanen katedraduna, -une hartan errektoreordea-, izan zen enkargua jaso zuena. Orokorrean, komunikabideetan azaldutako datuek, eta batzutan eritziren batek, osotu zuten "jakintsuaren" diskurtsoa; albistegi batean, halere, komunikabideek esandakoa gaitzetsi zuen, ikuspegi triunfalista eskaintzen zutela eta biktimez hitzik ez zegoela gogoratuz. Jakintsuek denbora luzea eta erritmo motela behar izaten dute euren jakintza osotzeko, eta unetik unera aldatzen ari zen errealitateari buruzko datu gutxi eskaini zezaketen; sakoneko arrazoiak aztertuz, denboran atzera egiten bazuten, ikusentzuleak deskonektatu egiten zuen. Bide egokia, seguru aski, gertatzen ari zenaren interpretazioa eta etorkizuneko arrastoak ematea izango zatekeen, baina zeregin arriskutsua da, ekialdeko herrietan izandako gertaerak ikusi ondoren. **4.5.** *Iurretako erredakzioan* **lan egin zuten kazetariak betikoak izan ziren.** Kontrato berezia egin zitzaion lehen bekario moduan aritutako baten bati; bekario egondako bat izan zen, hain zuzen, hilabeteko kontratu batez gau osoa eman zuena ETBn. Egia da beste arloetako kazetari batzu gerrako informazioa egiteko taldean sartu zirena, baina horrek ez zuen suposatu ahalegin osagarri bat, albistegiaren parte nagusia gerrak betetzen bait zuen, eta ez bait zen beste gaietarako denbora luzea geratzen. Beraz, birbanaketa egin zen, bai albistegiaren denboran, baita langileei zegokienean ere. Erredakzioan beste kateak erakusten dituzten monitoreak beti piztuta egon badira, gerraren hasieran jendearen begirada eta arreta erakarri zuten. Horrez gainera, etengabe erredaktore bat aritu zen CNN zuzenean entzuten eta zatika grabatzen. Guztien gainetik, orohar, sentimendu bat nabarmendu zen kazetarien artean: kazetaria izatearen mamia izan zitekeela ordukoa, datuak gertatzen zirenetik gutxira emateko posibilitatea, adrenalina inoiz baino gehiago sentitzea, eta abar. Kazetaririk gehienek zerbait garrantzitsua egitearen sentsazioa izan zuten, eta ardura, erantzukizuna. Guzti hauek *ideologia profesionalista*ren adibideak dira. Lan egiten gustora sentitu ziren ia kazetari guztiak, eta mezulari hutsen papera jokatu zutela gogoratu dietenean, deserosotasuna etorri da, eta justifikazioak, "ez zegoela ihes egiterik", "zentsura ebitaezina zela", eta abar. **4.6. ETBko informazioaren arloan Golko Pertsiarreko gerrak beste ondorio bat ere ekarri zuen.** Gasteizko gobernuaren osaketaren gaiak bigarren mailan gelditu behar izan zuen. Komunikabide guztietan notizien aukeraketa eguneroko negoziazioaren emaitza denez, bestela albistegiaren izarra izango zatekeenak espazio gutxi bete zuen. Honek beste polemika baterako bidea zabaltzen du: bertako gobernua osotzeko zeuden arazo larriek, ala guregandik oso urrun gertatzen ari ziren istiluek izan behar dute albistegiaren titularra? ## **Euskarazko informazioaren tratamendua** Beste kateetan langile, bitarteko tekniko eta diru gehiago izanda, gerrari buruzko informazioa hobeto egiteko aukera zeukaten, zalantzarik gabe. Gainera, militarren zentsurak, iturri urriek eta ohizko errutinetara (iturri ofizialen erabilpena, subjektu nagusien lehentasuna, eta abar) moldatu nahi izateak berdindutako informazioa ekarri zuten medio guztietan. ETBk, hala ere, arrazoi garbi bat zuen berea egiteko, beste kateetatik bereiz zezakeen arrazoia, hizkuntza alegia. Ikusentzuleak informazioa euskaraz jasotzeko nahia izan zitekeen ETBren bertsioa egiteko arrazoia, erdaraz beste katea batzu ari bait ziren. Honetan ere, besteetan bezalaxe edo akaso gehiago, euskaraz egindako informazioa galtzaile irten da. Honelako kritikak zabaldu ziren, bai erredakzioan eta baita kalean edo egunkarietan ere, CNNrekiko konexioa gaztelerara bakarrik itzuli zenean. Gerraren lehen gauean, ordea, euskarara bikoiztu zen CNNren emanaldia, bertan zegoen kazetari batek ingelesez eta euskaraz zekielako. Mikel Lejartzaren esanetan, mila pertsona inguruk ikusiko lukeen emanaldia bikoizteko egunero behar ziren lau itzultzaileei ordaintzea ezinezkoa zen. FORTAko kideekin hartutako akordioa ere bide berberera eramaten zuen, euskarazko informazioa aintzakotzat hartu gabe, Madril, Katalunia edo Andaluziako korrespontsalen kronikak ezin bait ziren euskaraz izan. Euskarazko albistegiek, beraz, ez zuten aurpegi askodun despliege-itxura eman. Era berean, platora eramandako "jakintsuak" erdaldun hutsak izan ziren. Gerrari buruzko informazioa euskaraz jaso nahi duen ikusentzuleak ez bide du "eritzi kualifikaturik" entzuteko nahirik. Edo beharrik, Martxelo Otamendik, ETBko langileak, CNNko emanaldia ez euskaratzeaz idatzi zuen bezalaxe. #### **Oharra** 1.- CNNrekiko akordio honegatik ETBk 250.000 pezeta inguru ordaindu behar izan ditu egunero. Horrez gain, ETBk CNNko "World Report" deritzan saioan hartzen du parte, hilero Euskal Herriari buruzko notiziak bidaliz. Azkenik, CNNn hiru hilabetez bekario gisa lan egiteko hitzarmena dago. ETBk New York-eko korrespontsala zioenean, CNNn zegoen bekarioa izendatzen zuen.
aldizkariak.v1-7-252
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 27 _1998_6", "issue": "Zk. 27 _1998_", "year": "1998", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Atxaga post-obabarra edo literatura autonomoaren heteronomizazioa** **Ur Apalategi Idirin Letretan (Euskal Ikasketak) Doktore** Artikulu honen bidez gaur egun euskal esparru literarioan nagusi den "autonomiaren belaunaldi" deritzonak 70. hamarkadaren erditik aurrera eratutako euskarazko literatur eginkizunaren problematizazioa aintzat hartzen da, eta bereziki problematizazio horren irudi enblematikoa bilakatu den Bernardo Atxaga. Gure historia hurbilaren emaitza den ikuspegi hori egituratzen duen konzeptu giltzarria den "autonomia"-ren kritika soziologiko bat burutzeko asmoz, Atxagak 89-ko Sari Nazioanalaz geroztik egindako ibilbide literarioaren azterketa sozioanalitiko bat proposatzen da, hau da, idazle asteasuarraren azkenaldiko idazkien baitan aurkitzen den inkonziente soziologikoaren miaketa bat. The paper analizes the set of problems concerning the task of the literature created in Basque from the mid 70s on by the literary generation born around the time of the establishment of the "Statute of Autonomy", the most prominent group in Basque literature nowadays. Special attention is paid to the figure of Bernardo Atxaga, who has become the symbol of that generation. With a view to developing a sociological criticism of the key concept of "autonomy" that lies behind the above mentioned prospective resulting from our recent history, the author develops a socioanalytical study of the literary journey made by Atxaga after winning the National Prize in Literature in 1989. An in-depth analysis is offered which examines the collective unconscious found in the latest works of the writer from Asteasu. ## **1. Aitaren etxea bereganatu zuen belaunaldiarena1** Gaurko literatur historiagintzan "autonomiaren belaunaldia" izenez ezagutzen den idazle multzo formalizatu (*Ustela*, *Pott*) zein informalaren partaide ezagunena eta sagaratuena dugu, zer duda, Bernardo Atxaga. *Anaitasuna* aldizkariaren 1975 eko otsaileko lehen zenbakian argitaratu zuten Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirrek euskal literaturaren problematizazio berri baten abiapuntu kanonikotzat jotzen den "Ez dezagula konposturarik gal, halare" manifestua2. Bi eskuz idatzia dagoela nabari bada ere –gerora Atxaga Izagirrerekin batera sortutako *Panpina Ustela* aldizkaria uztera eramango duten ezadostasunaren haziak manifestuan bertan aurkitzen dira ondo irakurriz gero3–, eta idazkiak ez badauka Atxaga transfugoaren inguruan sortuko den *Pott* taldetik laster isuriko diren formulazio askozaz ere zorroztuagoen zapore aratza, bertan agertzen da etorkizuneko euskal literatur esparru autonomoa zedarritzen duen "L" handi batekiko literaturaren berezitasun deuseztaezinaren lehen aldarrikapena: [...] egungo argitara-etxe, aldizkari ta saioekin ez gatoz bat; hertsiak eta *literaturaz kanpoko (extra-literarioak, beraz)* xederen morroi direlarik, marrantatu ta baztertu (nazkatu ere bai) egiten dituzte eztarri berriak. Zeren literaturak bai bait du bere dinamika propioa, *berezia*.4 Euskaraz idatziriko idazki mota guztiek osatzen zuten kontinente birjina eta uherrean, benetako aintzindari-kolonizatzaileok mugak eta bereizketak ezarriko dituzte Literatur-Koroaren izenean, Romulo eta Remo bailira euskal esparru literarioa fundatuz: «hau literatura da, beste hau ez da literatura», demiurgoaren esaldi magikoa. Beranduago, ondorengo Trantsizio urte sargoritsuetako testuetan, zehaztuko dute belaunkideek zein diren idazki bat literatur obra izatea galarazten duten irizpideak. Gauzak garbi eta bihurgunerik gabe esateko, bi dira, nagusiki, irizpideok, biak ere oso lotuta garaiko testu-inguru soziologikoari. Lehenik, ez da literaturan sartzen hizkuntzaren normalkuntza, hobekuntza, zaintza, hornikuntza edo horrelakoak helburutzat edo zio eragiletzat lituzkeen idazkia. Bigarrenik, ez da literaturan sartzen Euskal Herriaren eraikuntza nazionala nola edo hala laguntzeko asmotik eratorritako idazketa-ekintza militantetik jalgitako idazkia. Nork berea, politikariek politika eta idazle izena merezi dutenek literatura, beste hitz batzuetan: «hautsi da ANPHORA» (Atxaga 1978: 35). <sup>1.</sup> Artikulu hau 1998-ko apirilean administratiboki Pabeko Unibertsitatearen barne dagoen Baionako Fakultatean defenditu zen Doktorego tesiaren zati batean inspiratzen da. Tesi hau ikuspegi sozioanalitiko batetik Bernardo Atxagaren lana bere osotasunean (1972-1997) interpretatzen saiatzen da. Frantsesez idatzita dago eta laster argitaratuko da jatorrizko hizkuntza horretan. Titulua honako hau da: "Evolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga, du champ littéraire basque au champ universel. Socioanalyse du pathos atxaguien". <sup>2.</sup> Manifestu honen testua J.M.Torrealdairen *Euskal kultura gaur* (Jakin, Donostia, 1997) liburuak bere osotasunean dakar 342. orrialdean. <sup>3.</sup> Manifestuari hasiera ematen dion ondoko baieztapena bezalakoek, «Literatura bait da herriaren boza: gizarte-aldaketaren lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak», Izagirreren zigilua daramate eiki. <sup>4.</sup> Guk azpimarratzen dugu. Frankismoaren urte ilunetan eginbehar politiko zein kulturalak txirikordaturik zetozen, inongo ofizialtasunik gabeko herri-mugimendu baten baitan, eta euskal idazleei Euskal Herriaren berpizte eta burujabetze politikoa ezinbestekoa iruditzen bazitzaien (besterik ez bada, norbaitentzat idazten jarraitu ahal izateko5) eta hortaz literatura eta militantzia gauza bakartzat bazeukaten, era berean sentitzen zuten garai hartako politikari ez-profesionalek kultur eragileen (eta hauen artean idazleen) beharra, besteak beste debekatuak zeuden mezu politikoak sinboloz mozorrotuta eta afektibitatez kargaturik herriari hel zekizkion. Euskal Herria, frankismoaren pean ez zen gizarte bat hitzaren zentzu osoan (hau da esparru instituzionalizatu handi bat zeinen baitan esparru espezializatu eta elkarrekiko autonomoak elkar-lehiatuko ziratekeen); ez, urte haietako Euskal Herria hurbilago zegoen isilpeko komunitate batengandik zeinetan politikaren eta kulturaren helburuak bereiztu-ezinak ziratekeen. Eta azken baieztapen honen frogarik garbiena, hain zuzen ere, euskalduntasunaren eragileen polibalentzia zen. Zenbat idazle-politikari (Krutwig, Txillardegi, Aresti) edo politikari-idazle (Monzon) ez ote dira ikusi hamarkada haietan? Trantsizioaren fruitu izandako Euskal Autonomi Erkidekoak, alabaina, portaera kultural zein politikoen eraberritze bat ekarriko du. Izan ere, bertako instituzioen sorrerak (balizko independentzia gertaera batetik eratorri izango zitzatekeen normalizazio osotik nahiko urruti geratuagatik) normalizazioaren bidean jarri zuen guztia, hots, euskal herri baten ideiatik euskal gizartearenera igaro ginen. Politikari profesionalen ahotsak adierazpen politikoaren monopolioa lortu zuen eta, bat-batean, kultur-mundua, aspalditik berea izan zen herriaren-nahien-bozeramaile papera kendu ziotela ohartu zen. Literatura panfletarioak ez zuen jadanik izaten jarraitzeko arrazoirik (salbu, noski, lortutako normalizazioa gutxiesten zutenentzat) politikariek beraiek ez zutelako gehiago beronen beharrik adierazpen askatasunak baimentzen zituen mezuak soineko sinboliko-artistiko-afektiborik gabe aurkezteko. Politika politikarien eskutan zegoen (batzuek esango dute politikeroa bihurtu zela) eta literatura bere buruarekiko galdeketa esistentzialetan murgildu zen urte batzuez: zertarako egin literatura? 80. hamarkadaren hasierako literaturaren "krisi" famatua ez zen beste ezer, euskal idazleak ez zeuden xede extra-literarioek eraginik gabe idazten ohituak. Noski, idazle gazte batzuk bazeramaten denbora bat literatura instrumentalizatu gabea egin behar zela aldarrikatuz eta Literaturak ez zuela inongo justifikazio ez eta baliagarritasun sozial zein erlijioso nahiz linguistikorik behar, baina ez al ziren aldarrikapen horiek basamortuan (Etiopiakoan, akaso?) egindako oihu antzuak? Aurreko belaunaldiengandik jarauntsiz eta behartuta jasotako problematika literario zaharkituen aurka ezarriz idoroko du "autonomiaren belaunaldiak" bere nortasun propioa eta dagokion eginbeharra. Hegoaldeko hiru herrialde erkidego autonomo gisa antolatzea lortzeko bidean jarri diren unean, euskal letren ikusmiran etorri-berriak diren idazle gazte hauek literaturak berak, herri zapaldu <sup>5.</sup> Luis Haranburu-Altunak 1972an (Atxagaren lehen testu argitaratuak biltzen zituen testu- -bildumaren sarreran) oraindik zera zioen, Euskal Herririk gabe ez zela Euskal Literaturarik lortuko. *Euskal literatura 72*, Lur, Donostia, 19. or. <sup>6.</sup> *Ene Jesus* bere hirugarren eleberriaren epilogoan Saizarbitoriak irakurlegoaren indiferentzia erabatekoa salatzen zuen kezka politikoek kutsatu gabeko obrekiko. Atxagak berak, 1982an *Susa* aldizkariari egindako adierazpenetan *Pott* taldearen ekoizpenek jasandako "boikota" –politikoa zela iradokiz– salatzen zuen taldearen desagerpenaren arrazoi nagusietako bat bezala (ikus, *Susa*, Donostia, 5. zkia., 1982ko apirila, 16. or.). baten hizkuntza batukizun batean idatzia izan arren, berari dagokion autonomia gisa berean eskuratu beharra duela irizten dute. Gure ikuspegia egun hegemonikoa bihurtu den belaunaldi horren ideiek eta jarrerek moldatu dutenez, zaila zaigu ulertzea zeinen mikatzak izan ziren urteetan emandako borrokak. Oroit bitez, kasu, maiz salatua izan den garaiko prentsaren axolakabekeria6, edota Txillardegirekiko 84ko polemikak idazlearen konpromisoa zela eta ez zela. Aitor dezagun 1989rako literaturaren autonomia defenditzen zutenen problematizazioa pixkanaka gaina hartzen ari bazen ere *Obabakoak* obraren sagaratzeak prozesu nekez horren bizkortze bat suposatu zuela eta ordura arteko belaunaldi ezberdinen arteko indar-oreka gatazka-eragile eta dialektikoa oroitzapenen armairura bidali zuela. Atxagaren Sari Nazionalaz geroztik, eta literatur-kritika unibertsitario sortu berriak (ez dena inolaz ere nahastu behar behialako kritika filologiko zein etnografiko nahiz linguistiko edo ideologiko tradizionalekin) asko lagundu du horretan, euskal literatur esparruaren baitan gunetasun eta nagusitasun hierarkiko automatikoa dakarren *literaturtasuna* antonomasiaz bailitzan "autonomiaren belaunaldiko" kideei dagokie. Gainerantzeko idazleak, hala aurreko garaiean hegemonikoak ziren literatura konprometituaren jarraitzaile ahulduak7, nola literatur eskenatokira azkenaldion igo diren idazle mulkoak8, esparruaren marjinetan mugitzen dira gauza berriak egin arren (bigarrenen kasuan bereziki), perzepzio eskema hegemonikoa bihurtu den "autonomismoak" bere galbahean tankera bakarreko pipitak baizik ez dituelako gordetzen, hots, ditxosozko belaunaldi horren kideek ekoizturiko pipitak. Betiko kontua, historiaren errepikapena, sugea buztanari haginka. Marjinal izatetik hasitakoak, hegemonia lortzean joera hegemonikoak bereganatzen ditu. Eta Euskal Herrian literatur-kritikaren sortzea literatur esparru bereiztu eta burujabe baten agertzearekin bat etorri bazen, pentsa liteke kritikoen lehen belaunaldiak bere eginbeharra betetzat jotzen duela autonomiaren eragile izan diren idazleak (eta, ondorioz, literatur-kritikaren garapena ahalbidetu dutenak) behin eta berriro zilegiztatzearekin9. Bourdieu soziologoak (1984: 116-117) ederki azaldu duenez: Ez da kasualitate hutsez izaten esparru baten eraketaren zantzurik ziurrenetakoa [...] kontserbatzaile talde baten osatzea. Bizitzen –biografoak– eta obren –[kritikoak]– kontserbatzaileei esparruan ekoiztutakoaren iraupena asko axola zaie, kontserbatzea asko interesatzen zaie, eta aldi berean kontserbatzaile modura beraien buruak kontserbatzea ere. <sup>7.</sup> Txillardegi, Azurmendi, Arrieta eta Aresti jo ditzakegu joera horren ordezkari nagusitzat (toki eskasia dela-eta matizazio nahiko ez egitea barka bekigu). Ohar bedi Gabriel Arestik berak ere bere balio sinbolikoaren debaluazio bat jasan duela "autonomismoaren" gailentzearekin batera. Izan ere, autonomiaren idazleentzat Aresti aintzindari bat izan bazen (literaturtasun aratzarekin *flirt* bat eduki zuen olerkari bilbotarrak, batik bat bere ibilbide literarioaren hasieran –*Maldan behera*–) beranduago izandako joera konprometituak (abertzale eta marxista) literatur esparru autonomizatuaren protohistoriaren mugarri izatera mugatzen du ezagutzen zaion estatusari dagokionean. <sup>8.</sup> Bi mulko bereiz ditzakigu, *grosso modo*: alde batetik X. Mendiguren, J. L. Zabala eta X. Montoia bezalako idazleak, 80. hamarkadan argitaratzen hasitakoak (hau da, *Obabakoak* saritua izan aurretik) eta bestetik 90etik aurrera idazten hasitako idazle gazteak (Lubaki Banda eta beste). <sup>9.</sup> Pentsa lezake norbaitek hemendik, artikulu honetatik, kritikagintzan lankide ditudan ikerleak gainetik edo kanpotik epaitzen ari naizela. Bada, epaitu epaitu egiten ditut (behar-beharrezkoa iruditzen zaidalako etorkizunari begira gaurko kritikaren arazoak eta mugak agerian uztea), baina ni neroni ere kritikatuen multzoan nagoelako kontzientzia osoaz. Hortik jarrera batzuen absurdua. Nola jarrai dezake, egun euskal esparru literario "autonomizatuaren" gailurrean koka daitekeen belaunkide ezagun, mediatizatu, ohoretu, gaztelerara itzuli eta mirestu batek, bere burua "heterodoxotzat" jotzen, aspaldiko diskurtsoari –garai bateko egoera zailean ulergarria– kakotxik ere aldatu gabe. Gaurko Fidel Castro iraultzailea den bezain heterodoxoak dira urrutitik ere *lost generation* baten partaide izateko itxurarik ez daukaten idazleok... ### **2. Atxagaren ibilbide eredugarria** Eredugarritasuna, zerbaitetik etortzekotan, bere jarreren erradikaltasun erabatekotik datorkio Bernardo Atxagari. *Ustela* aldizkariaren diskurtsoari motelegia iritzi zionean –edo, agian, Saizarbitoriaren etorrerakin egiazki norabidez aldatzen hasi zenean10 diskurtso hura– Bilbo kosmopolitarantz jo eta *Pott* sortu zuen. Hortik gutxira banketxe batean zeukan lanpostua utzi eta beste inork hor arte saiatu ez zuena egiten saiatu zen, alegia, idazle profesionala bihurtzen, euskaraz idatziz (eta hasieratik garbi utziz erdaraz idaztea eta argitaratzea euskal idazle batentzat zilegi zela). Nola ez ikusi Joxe Irazu gizabanakoaren abentura ekonomikobiografikoaren atzean garrantzi handiko apustu sinbolikoa dagoela? Euskal literatur esparru bereizi eta burujabe bat osatzeko behar diren baldintza soziologikoak elkartzen ari diren une historikoaz baliatuz –ikastolen ugaltzea, horren ondorio zuzena den irakurle-klase alfabetatu baten merkaturatzea, euskararen ofizializatzea, euskal instituzioen babes juridiko eta laguntza ekonomikoaren aukera...– idazle asteasuarrak, literatura sistema baten ahalezkotasunean sinetsiz, epe labur, ertain eta luzerako apustua egiten du. 80. hamarkadaren hasieran, Atxagak aurreko hamarkadan landutako problematika abangoardista tragiko-ironikoa (oroitu *Ziutateaz* eta *Etiopia*, modernismo eta post-modernismoaren artean kolokan) eta problematika hark zemaion kutsu elitista eta hermetikoa alde batera utzirik ikuspegi pragmatikoagoaz ekiten dio autonomizatze prozesu pertsonal bati. Helburua ez da, jada, Aresti eta post-arestismoaren itzalarekin borroka literario edipoar nekagarria eramatea. Idazleak garbi dakusa autonomiaren oinarrizko baldintza merkatu egonkor batean aurkitzen dela. Ekonomikoki buruaskia denak baduke ahalmen gehiagorik *extraliterarioa* deritzon xede horren aurrean irmotasunez eutsi eta Literaturari leiala izaten jarraitzeko. Helduen artean jende alfabetatuen kopurua txikia izanki, eta horien artean literatur-zaleak direnen kopurua are murritzagoa datekeela komentziturik, Atxagak hezkuntza sistema berriaren beharrek sortzen duten merkatuan dakusa irtenbide bat. Ezaguna da datua; gaur literatur esparruaren piramidearen puntan daudenetatik gehienak haur-literaturaren eskolatik igaro dira eta merkatu estu baina iraunkor horri esker erdietsitako erdi-profesionaltzeak lagundu die, neurri handi batean, beraien bokazio literarioari11 jarraipena ematen. <sup>10.</sup> Hori iradokitzen zuten Uria eta Iñurrietak aspaldi argitaratutako artikulu batean (1982). <sup>11.</sup> Aurreko belaunaldiez hitz egiterakoan zaila egiten bazaigu, salbuespenak salbuespen (Aresti bere manerara eta baita Mirande ere neurri batean) eta gerraurreko idazle batzuen (Lizardi, Lauaxeta) hastapen itxaropentsu baina hilaurtuak kenduta, "bokazio literarioa" aipatzea, hemendik aurrera ordea, gehienbat autonomiaren belaunaldiak ekarri duen iraultzaren eraginez, posible da. Atxagaren 80. hamarkada hasierako haurrentzako ipuinen lerro artean irakurtzen dakienak laster topo egiten du problematizazio berriaren aztarnekin. *Nikolasaren abenturak eta kalenturak* ipuinean irakurtzera ematen zaigun alegoria, kasu, gardena da. Txarlesek, Nikolasaren anaiak, Atxaga ordura arte izan den poeta elitista eta hermetikoa sinbolizatzen du (Atxaga 1980: 29-30). Uste zuen, antza, zerutik zebiltzan hegazti guztiak bere inbiritan bizi zirela, berak bezalaxe egin nahi zutela egan. Eta pelean hasten zen edozein txorirekin okasioa bilatuz. Urteetan Ringo Gorringok hegazkinarekin goi-mailako batailetan jardun ostean ohera sartu eta *Elektromagnetikosis* izeneko liburuak bezalako gauzak irakurtzen pasatzen ditu egunak. Nikolasak, berriz, hamarkadaren egunsentiko Atxaga pragmatikoa sinbolizatzen du. Txarlesengana jo eta atean joka duten errealitatearen berri ematen dio anaiari (ibid. 34). - –Txarles, entzun arretaz! Gutun oso txarra etorri da! - –Bueltatu orduan, gutun txarrak ez zaizkit batere gustatzen... izan ere, Nikolasa, jendeari ondo izkribatzen ahaztu egin zaio! - –Ez, Txarles, ez gutuna ondo izkribatua dago! - –Orduan ez dago problemarik [...] ### Eta Txarlesek ez badu tutik ulertzen ere (ibid. 18): Askoz ere gauza itxusiagoak ekarri [bait]zizkion gutun potxolo hark: fakturak, kriston faktura pila. "Zuk diru asko zor diguzu, zuk ezin duzu ezer erosi hemendik aurrera, zu eta zure etxekoak kiebra jota zaudete". Orduan, Nikolasak anaiari Ringo Gorringo erabiltzeko baimena eskatzen dio (ibid. 43): - –Eta zertarako behar duzu Ringo Gorringo ? - –Landakandako azokara joateko, ailegatzen lehena izateko. Berdurak eta baratzeko gauza guztiak saltzen baditut, dirutxo bat aterako dut, eta horrela zure liburuak salbu geratuko dira! Txarles Ringo Gorringo arreba pragmatikoari mailegatzeko konbentzitzen duen argudio bakarra horrela bere liburuak (Atxagaren bokazio literarioaren sinboloa bide direnak, hemen) salbu geratuko direlako itxaropena da. Eta esan beharrik ez dago, konstelazio sinboliko honetan Ringo Gorringok hegazkinak idazteko ahalmena edo talentua ordezkatzen duela, ipuinaren barnetik bertatik iradokitzen zaigun legez (ibid. 43): [...] luma estilografikoak eta aireplanoak esku bakar batek ibili behar ditu bestela deskatxarratzen dira. Atxaga berriaren ordezkaria den Nikolasak, Txarlesek ez bezala ongi asko ikusi du literaturaren etorkizuna merkatua dela, edo ez dela ezer ere. Idazleak, bere "lana" modu egokian bete nahi badu lan-baldintza onen bila joan behar da, alegia profesionalizatzen saiatu behar da konkurrentziaren munduan sartzeko beldurrik gabe (ibid.). –Jaun andreak, hau gauza! Patxi Nubolari eta Nikolasa Bits Baporux bat-batera ailegatu dira! –Batean edo bestean, baina gure *negoziyuaren barrenean*!12 Atxagak 80. hamarkadan bizi duen egoerak, halere, problematikoa izaten darrai, ezen eta literatura *negoziyo* gisara bizitzea, haurrentzako ipuinen generoa lantzea eta literaturaren ez-politikotasuna aldarrikatzea bat badatoz (egia da, izan, haurrentzako idazten duenari nekez eska dakiokeela konprometitua izatea helduentzako idazleari eskatzen zaion neurri berean, eta egia da, baita ere, haur literaturarena dela hamarkadaren hasiera horretan benetan merkatu modura funtzionatzeko ahalmena duen sail bakarra), ez dugu ahantzi behar Atxagak helduentzat idazten jarraitzen duela eta helduentzako literaturaren sailean kokatuz gero bere idazkien "fantasia eskapista" (*dixerunt* kritiko batzuek) eta jarrera ekonomizistek bati baino gehiagori ileak harrotzen dizkiela. Konpromisoaren eta autonomiaren belaunaldien arteko gatazka orekaturik eta, hortaz, gori dagoen une hartakoak dira J.A. Arrieta konpromisozalearen honako ziztada hauek (Susa 1985: 11): [...] badira esate baterako nik neuk frankotiradore-merkantilistak edo deituko nituzkeenak, *enfant terrible* post-romantiko marketineroak edo, ez abertzale eta ez anti-abertzale (beraz martzianoak edo) deklaratzen diren listoak, baina beren lanak herri honetako abertzale tontoon kolektiboari salduz bizi direnak. Arrietak badaki zerk egin diezaiokeen min autonomiaren belaunkide bati eta, bi aldiz pentsatu gabe, argudio soziologiko ukaezin horri heltzen dio: euskarazko irakurlego helduaren gehiengoa ideologiaz abertzalea da. Baliteke irakurlego abertzalearen zati gero eta handiagoak (belaunaldi berriaren bultzadaren eraginez) abertzale izaten jarraituagatik literatura konprometituarekiko zaletasuna galdua izatea, baina ukaezina dirudi, bataz bestekoa eginez, literaturtasun aratza interesatzen zaion irakurlego mota hori gutxiengo bat dela oraindik eta orohar autonomisten kultura literario eta erreferentziak (Borges, Kafka, OULIPO eta beste) arrotzak egiten zaizkiola gehiengoari. Atxagaren topos estilistiko-tematiko obabarraren ezaugarri nagusietako bat den tristezia eskizofrenikoa (zeinen itxuratze literario behinena pertsonaia bikotearena den13) kontradikzio soziologiko horren ondorio zuzena litzateke. Hau da, komunitate abertzalearen sinbolo den Obabako norma sozial estuetatik kanpo bizitzen ahalegintzen den bikotearen osagaietako lehenak idazlearen burujabetze ideologiko eta ekonomikoaren xedea errepresentatuko luke –Daniel elbarritu gozozalea Atxaga idazlearen pulsio libidinal ekonomikoaren sinbolizapen bezala ulertu daiteke, Jimmy Potxolo hartza eta Nikolasa bezala– bikotearen bigarren osagaiak nagusiki abertzalea izaten jarraitzen duen irakurlegoarekiko atxekimendu edo lotura tragikoa eta masokista errepresentatuko lukeen bitartean –Paulo eta Irrien Zaindariari gustatuko litzaieke komunitatearekin bakean bizitzea, baina...–. Idazle autonomistak euskaraz idatzi nahi du bere obra baina irakurlego euskaldunak (hots, bere publiko potentzialak) ez du ulertzen zer den euskaraz idatzi arren helburu nagusitzat ei daukan <sup>12.</sup> Guk azpimarratzen dugu. <sup>13.</sup> Pertsonaia bikoteak aldaki asko ditu 80.hamarkadako Atxagaren ekoizpenean. Hala nola, zerrendari mugak jarriaz, Paulo/Daniel, Margarete/Heinrich, Jimmy Potxolo/Irrien Zaindaria, CamiloLizardi/Javier-basurde eta semea. Kritiko askok ohartarazi duten gisara (Kortazar, Gabilondo, etb.), bikote hauen historia gehienetan trajikoa izaten da, bi osagaietako batek sakrifikaturik bukatzen baitu. *literaturtasuna*, eta are gutxiago ulertzen du *literaturtasun* hori lortzeko idazleari behar-beharrezkoa zaiola irakurleak berak lehentasun gisara ikusten dituen proiektu nazionala eta hizkuntzaren zaintza bigarren plano batean ezartzea. Idazle autonomistaren psike eskizoidearen irudi literario den pertsonaia bikoteari obabar komunitateak (mundu abertzaleak) bere nortasunaren zati bat sakrifikatzeko eskatzen dio onesmen eta integrazioaren truke. Paulori Daniel herritik joan dadin eskatzen diote eta Irrien Zaindariari, berriz, Jimmy Potxolo auzotik uxa dezan. Eskatzen zaiena beteko ez balute komunitatetik kanporatuko lituzketela esanez mehatxatzen dituzte. Bikotearen osagai gaitzetsiak ordezkatzen duen independentzia ekonomiko eta ideologikoaz bereiz dadin eskatzen zaio idazleari, idazle herrikoi, jator eta maitatua izatearen truke. Obabako ipuin hauen guztien bukaera patetiko zein tragikoak garbi erakusten digu Atxagak bere xedeari eusteko asmoa duela egiten zaion eskaintzari zuzengabea deritzolako. Ezinezko aukera honen aurrean (bere nortasunaren zati bat sinbolizatzen duen pertsonaiarengandik bereizi onartua izatearen truke, ala nortasun problematiko horri bere osotasunean eutsi komunitatearen gorrotagai bilakatu arren) idazleak hirugarren bide bat hautatzen du: Literatura Unibertsalaren botere salbatzailearengan fede izatea. Mundu honetan (80. hamarkadako Euskal Herrian) onarpen, ezagupena edo arrakasta lortzeko itxaropenari uko egin eta Beste Mundua (Literatura Unibertsalaren paradisua) erdiesten saiatzen da Atxaga. Apustu ausart horren irudiak ditugu bai *Obabakoak* liburuko narratzaile nagusiaren erotasun literarioa (euskal literatur esparrua *Azken hitzaren bila* sekzioan egindako bidaia intertestual harrigarriari esker Literatura Unibertsalaren esparruarekin komunikazioan sartzeko ahalegin "eroak" darama narratzailea erotasuneraino) eta bai Paulo eta Danielen antzar bilakatzea (kontuan har bedi *Bi anai* liburuan zehar animaliak izan direla –eta hauen artean antzarrak– narratzaileak, alegia literaturaren ordezkariak). Salbazio literarioaren mekanismoa kristikoa da erabat. Xede *extra-literarioen* mende dagoen mundu ustel honetan galtzaile izateak Literatura Unibertsalaren mundu aratz eta benetakoan garaile izatea lekarke. Apustu hau Atxagak segurtasun erabat erlijiosoarekin dagi: badaki, jakin, egunen batean euskal irakurlegoa (Euskal Herriaren normalizazioaren eraginez) benetan literaturzale bihurtzen bada, helburu politiko edo linguistikoak eta xede literarioak bereizten ikasiz, bere obrak (eta ez xede extra-literarioek kutsaturiko idazleenak) bilakatuko direla euskal literatur esparru autonomizatuaren ardatz kanonikoak. Atxagak bere artean darabilen galdera, *Obabakoak* idazten ari den unean, honakoa hau da: noiz gertatuko da aldaketa hori? noiz iritsiko da literaturzaletasuna euskal irakurlegoaren baitara? Sari Nazionala egokitu aurretiko egoera aztertuz gero zera ageri da, Atxagak lankide dituen euskal idazleen artean eta beharbada irakurlegoaren zirkulu kultoenetan fama handia badu ez dela gauza bera gertatzen irakurlego zabalean. Joseba Sarrionandia belaunkidea, Atxagaren obra handia argitaratzen den urte horretan, askoz ere sartuago dago helduentzako literaturaren merkatua osatzen duen irakurlego zabal eta herrikoian, popularitate hori gaizki-ulertu batetik badatorkio ere14. Datu ezaguna da, eta adierazgarria zinez, *Obabakoak*-en <sup>14.</sup> Sarrionandia *Pott* taldearen partaide izan zen eta etengabe berretsi du literatura unibertsalarekiko eta literaturaren berezitasunarekiko atxekimendua –presondegian idatzitako *Ni ez* euskarazko bertsioaren salmentek Sari Nazionala erdietsi ondoren soilik egin zutela benetan gora. ## **3. Idazle autonomizatua, bere esparrua eta... bere beste esparrua.** *Ménage à trois* Euskal literatur esparruaren autonomizatze prozesuari Atxagaren Sari Nazionalak emandako laguntza ukaezina da, Atxaga sagaratuz literaturaren berezitasuna eta aratztasuna erradikaltasun handienarekin aldarrikatzen zuen autorea zilegiztatu delako. Atxagaren hasierako helburua, euskal literatur esparruaren barne-borroketan murgilduta zebilela ernetako proiektua, euskarazko ekoizpen literarioa xede extra-literarioengandik (laburbilduz, hizkuntzaren normalizazioa eta abertzaletasuna) libratzea bazen eta horren gauzatzea literaturgintzaren profesionalizazio eta buruaskitze ekonomikoaren bitartez baizik lor zitekeelako ustea baldin bazuen, aitortu beharra dago Sari Nazionalak baldintza horien guztien elkartzea ahalbidetu diola, maila pertsonalari bagagozkio behintzat. Zeren maila kolektiboari bagagozkio (alegia euskal literatur esparruaren egoera berriari) Atxagaren Sari Nazionalak eragin kontraesankorrak sortu baititu. Alde batetik, gorago esan den bezala, autonomiaren belaunaldiaren ideiak sagaratuz euskal sistema literarioa bere oinarrietan azkarturik atera da gertakizunetik. Literatur eginkizunaren berezitasuna ezagutuz, euskal gizartea osatzen duten esparru ezberdinen artean (esparru politikoa, ekonomikoa, unibertsitarioa, etabar) nortasun propioa duen esparru gisara duintasunez esistitzea ahalbidetzen zaio literatur esparru gazte eta oraindik ahulari. Baina bestetik, euskal literatur ekoizpenen literaturtasunaren ezagupena literatur esparru espainolaren organu ofiziala den epaimahai madrildar batengandik jasotzeak zera dakar, euskal literatur esparruarenak ziren instituzio eta organu ezberdinen –Euskal Gobernuak antolatutako Sariak, euskal herriko kritika, bertako merkatuaren harrera– zilegiztapen indarraren ahultze erlatiboa. Zer balioko du, izan ere, hemendik aurrera Euskadi Sari bat zein Kritikaren sari bat jasotzeak Atxagak Madrilgo epaimahaiari esker lortutakoaren parean? Madrilen erabakitzen da (epaimahaikideek gaztelerara itzulitako bertsioak bakarrik irakurri arren!) zein den euskal idazleen artean "benetako idazlea", hots unibertsaltasun literarioan parte hartzea merezi duena eta zein den idazle "lokala". Izan ere, euskarazko komunikabideen indarra eta euskararen hedadura soziolinguistikoa hain dira txikiak non euskaratik gainerantzeko beste hizkuntzetara itzulia izateko (beraz, obra batek praktikan unibertsalizazioa erdiesteko) gazteleraren bitartekaritza ezinbestekoa suertatzen den (Atxagaren kasuak ongi frogatu duenez15). Baina itzul gaitezen Atxagaren kasu berezian Sari Nazionalak izan dituen ondorioetara. *naiz hemengoa* liburua delarik (gai politikoa saihestu eta gai estetikoez arduratzeko erakusten duen ahalmenagatik) leialtasun horren frogarik hunkigarriena. Nahiz eta, Izagirrek bezala eta horretan Atxagarengandik urrunduz, Sarrionandiak Euskal Herriak lorturiko normalizazio politikoa gutxietsi eta hortaz euskal idazlearen konpromisoa ez absurdutzat jo, garbi dago idazle klandestinoa miresten duen irakurlegoaren zati handi batek ez dituela ulertu Sarrionandiaren benetako ibilbide eta mezu literarioak eta presondegitik ihes egitea lortu duen militante-idazlearen mito erromantikoa gehiago axola zaiola. <sup>15.</sup> Jakin behar da, adibidez, ingelesezko zein frantsesezko Atxagaren liburuen bertsioak gazteleratik itzulita daudela eta, hortaz, lehen orrialdean ez duela inoiz ezartzen "euskaratik itzulia" baizik eta "gazteleratik itzulia". Horren ondorioak zein diren asmatzea ez da zaila. Neronek aurten 1989az geroztik, espainiar literatur merkatuan eta nazioartekoan lorturiko barneraketa dela-eta, Atxaga idazle erabat profesionala dugu eta soilik euskal esparruan zegoenean bere autonomia mehatxatzen zuten indar faktikoek ezin dezakete dagoeneko oztopatu bere anbizioaren literaturtasuna. Zergatik diot "soilik euskal esparruan zegoenean"? Bada, egun Atxaga ez delako soilik euskal idazle bat. Idazle espainol bat ere badelako, eskubide osoz. Lertxundi, Saizarbitoria eta beste batzuen modura bere idazkiak gaztelerara itzultzeko ardura itzultzaile bati utzi izan balio "gaztelerara itzulia den euskal idazle bat" izango litzateke. Baina gaztelerazko bertsioak edo berridazketak bere gain hartzea erabaki duenez gero "aldi berean euskal eta espainiar literatur esparruetan eskuhartzen duen idazle" gisara kontsidera daiteke. Frantses liburu saltokietan idazle asteasuarra idazle atzerritar eta itzulien apaletan sailkatzen badute, Espainiar irakurlearentzat Atxaga ez da idazle "atzerritarra", ez eta idazle itzulia ere. 90. hamarkadako Atxagaren berezitasuna, euskal idazle "normalarekin" erkatuz gero, bere ekoizpenak ukitzen duen irakurlegoaren aniztasunean datza. Idazterakoan, igurikimen horizonte zeharo ezberdinak dituzten bi irakurlego ditu gogoan: euskal irakurlegoa eta espainiar esparruko irakurlegoa16. Honez gero, Atxagaren mezu literarioaren hartzailea bikoitza da, eta irudika daiteke, zailtasun gehiegirik gabe, zeinen deserosoa den eguneroko bizitzan egoera gatazkatsu baten partaide diren irakurle multzo kontrajarriei aldi berean –eta testu bakar baten bidez– asebide literarioa eskaintzea. Merkatu espainolean sartzea euskal irakurlearen igurikimen horizonte hertsi eta politizatuegiarekin jasaten zuen dependentzia egoera gainditzeko baliagarria suertatu bada laster ohartuko da Atxaga literatur esparru espainiarreko irakurlegoaren igurikimen horizonteak ere baduela mugarik. Bi esparru ezberdinetan sarrera lortzea unibertsalizazioaren konkretizaziotzat jo daiteke baina horrek ez du esan nahi, ezta gutxiago ere, sarrera lortu den esparru horietako bakoitza bere aldetik eta bere barne-funtzionamenduan, ikuspegi unibertsalista baten zerbitzura dagoenik. Hau da, Atxagaren egoera unibertsalizatu egin da, baina ezin esan daiteke literatur esparru bat bere orokortasunean unibertsala denik. Literatur esparru nazional zein estatal ezberdinek batera osatzen duten meta-esparrua da unibertsala, esparru ezberdinek duten puntu amankomun bakarrean oinarritzen delako beraien arteko harremana, hots literaturtasunean. Espainiar literatur esparruaren baitan urte batzuetako esperientzia bildu ondoan, Atxagak "Reflexiones un tanto francesas" saio-ipuinean ilusio galdu batzuk plazaratzen ditu, ustez literatura unibertsalaren aterbea zen esparru espainiarraz kexatuz (Atxaga 1997: 85): bizitako gertaera bat datorkit burura, txit esanguratsua. Lapurdin, Euskal Herrian beraz, Angeluko liburutegi munizipalean nengoela bertako langile batekin hizketan hasi eta Atxagaren zenbait obra irakurriak dituela aitortzen dit (frantsesez, noski). Exegeta atxagarra naizen aldetik haren iritzia interesatzen zait eta galdera batzuk egiten dizkiot bere "rezepzioaren" nondik norakoak ezagutzeko asmotan. Orduan ohartzen naiz (zer harridura eta atsekabea nireak!) ez dakiela Atxagak euskaraz idazten dituela bere obrak... Atxaga "basque-espagnol" zela jakinaren gainean, eta liburuan bertan ezerk ez baitzion adierazi obra jatorriz euskarazkoa zela, langile hark uste izan zuen Atxaga soilik espainolez idazten zuen idazlea zela. <sup>16.</sup> Noski, denbora eta toki eskasiagatik ezin gaitezke artikulu honetan analisia gehiegi luzatuko luketen zehaztapenak egiten ibili. Jakin bedi, halere, kontuan hartu beharko liratekeela Euskal Herriko irakurlego erdaldun elebakarra eta nazioarteko irakurlegoa. Arazo hauen garapen xeheago baten premia nabari duen irakurleak kontsulta ditzake laster argitaratuko den gure Doktoretza Tesiaren azken bi kapituluak. [...] en la mayor parte de los países del mundo el Ministerio de la Educación concibe la literatura como literatura "nacional", y obliga a millones de escolares a estudiar una historia de la literatura que siempre es de España y sólo de España, o de Francia y sólo de Francia, marginando completamente los cursos donde se enseñaba la Historia de la Literatura Universal. Sari Nazionala (Espainiakoa) egokitu zitzaionean egindako adierazpenekin parekatu behar dira 1997ko hauek. Garai hartan Atxagak etengabe errepikatzen zuen, elkarrizketatzen zuten komunikabide guztietan, berak ez zuela inolaz ere idazle nazionala (Euskal Herrikoa) izateko asmorik17. Zer gertatu da bi deklarazio hauen artean? Nola iritsi da Atxaga espainol esparruaz behiala euskal esparruaz zioena esatera, hau da, literaturaren ikuspegi nazionalitario baten mende dagoela? 1989 eta 1997 artean gertaturikoaren kontakizuna izan nahi lukete ondorengo artikulu honen azken orrialdeok. Kontatuko dizueguna euskal literatur esparruarekiko pixkanako urrunketa baten istorioa da, besteak beste. Goazen pausoz pauso. 1991an argitaratutako *Behi euskaldun baten memoriak* Sari Nazionalak indarberritu eta horditutako idazle batek bere jatorrizko esparruari egindako diosala humoretsu eta distantziatua da. Atxaga euskal esparruaren gailurrera eraman du *Obabakoak*-en sagaratzeak, eta, literalki, euskal bizitza politikoaren mendean bizi diren idazleen "tropeletik" bere ausardia eta indibidualismoari esker irtetzea lortu duen idazle-behiaren abentura zoriontsua18 eskaintzen digu. Tituluak itzulpenean jasandako mozketa txikia –"euskaldun" izenlagunaren desagerpena– ongi adierazten digu hasiera batean, seguraski, Atxagak euskal irakurlegoa baizik ez zuela buruan liburu hau idazterakoan. Egoera oso ezberdina da *Gizona bere bakardadean* eleberriaren kasuan. Idazki honek, ondorengo guztiek bezala (*Horas extras* salbu19), irakurlego potentzial bikoitzaren presentziaren aztarna darama. Eta testu bakar baten bitartez bi irakurlego kontrajarrien igurikimen horizonteei erantzuteko beharra aurkitzen da, zer duda, idazkiei darien tentsio romaneskoaren iturburua. Autoreak eleberriaren prestakuntzaren gogoeta-fasean bere buruari egindako galderen artean honako hauek leudeke: zer aukera tematiko da egokiena aldi berean euskaldunen interesa eta espainol esparruaren jakinmina kitzikatzeko? Nola kendu gainetik *Obabakoak* saritzearekin batera bizkarrean espainolek jarri didaten idazle regional eta exotikoaren etiketa anti-unibertsalista?20 <sup>17.</sup> *El Mundo* egunkariari 1996-ko uztailaren 21-ean emandako elkarrizketaren titulua adierazgarria da: "Yo no soy el escritor nacional de Euskadi". <sup>18.</sup> Obabako mundu ilunean portaera indibidualaren bidea aukeratzen zuten pertsonaiek bukaera tristea ezagutzen bazuten –Obaba jasanezina zen bere hertsiduragatik baina Obabatik kanpora ez zegoen irtetzerik basamortua eta heriotzarekin topo egin nahi ez bazen–, Mo behiak, aldiz, komunitate-tropela atzean utzi, eta baserritik kanpo, jaioterritik urruti dagoen Literatura Unibertsalaren monasterioan ezagutzen du bere ausardiaren sari den *Happy End*-a. Nola ez haztatu, nagusiki euskal esparruari begira idatzitako bi obra hauen arteko aldean, Sari Nazioanalaren egokitzeak eragindako Atxagaren birbalorizazio hierarkikoaren zantzuak? <sup>19.</sup> *Horas extras* gazteleraz bakarrik argitaratu da eta ez du euskal bertsiorik ezagutu. <sup>20.</sup> Komeni da ez ahaztea Atxagak «yo no soy el escritor nacional de Euskadi» espainolez eta *El Mundo*-n ahoskatu duela, eta hori esatean euskal esparruak jasanarazi nahi liokeen nazionalizazioaz gain espainiar esparruak jasanarazi nahi dion regionalizazio exotikoaz ere beldur dela. Horren froga Bi esparruetan interesa piztu dezakeen gaia "euskal arazoarena" da, zer duda, eta zehazkiago E.T.A. erakunde armatu hiper-mediatizatuarena (zeina batzuentzat mito bat den eta besteentzat *fantasma* beldurgarri bat –bortxaketaren fantasma arketipikoaren gisakoa–, hitzaren zentzu psikoanalitikoan). Idazle baserritar-magiko-identitarioaren zamatik libratzeko, aldiz, egokiena ahozko literaturatik hurbilegi dagoen ipuinaren generoa utzi eta eleberri konbentzional eta hiritarrera igarotzea litzateke. Eta bi galdera-erantzunen batuketak zer emaitza dakar? Bada, *Gizona bere bakardadean* eleberria den "thriller politikoa". Ondorengo urteetan idatziko dituen beste bi eleberri laburrak –*Zeru horiek* eta *Sara izeneko gizona*– *Gizona bere bakardadean*-ek aurkezten duen paradigma problematikoaren garapen eta bariazioak dira. Topos estilistiko-tematikoaren osagai nagusiak, paradigma estetiko berriaren batasuna zertzen dutenak, bi obra hauetan ere huts egin gabe agertzen dira: euskal arazo politikoa (Irene preso politiko bat da, eta Martin Saldias lehen karlistaldian Zumalakarregiren zerbitzuan dabilen agente sekretua da), eta genero romaneskoa, loditasun biografiko jakin bat daukan pertsonai nagusi indibidualista baten problematika esistentziala irakurtzera eramaten gaituena. Aukera estetiko berritzaile honen bidez Atxagak harri bakarraz bi txori jotzea espero du. Espainiar literatur esparruko lehia literarioaren goiko partean kokatu nahi du, errazegi eta *Obabakoak*-en mezu unibertsalista alderantziz ulertuz ezarri dioten idazle-etnografo ospe kaltegarriaren epe laburreko abantailei uko eginez, eta, une berean, politikoki anbiguoa den eleberri bat eginez euskal zein espainiar esparruekin gorde nahi duen distantzia azpimarratu nahi du. Anbiguitate horren gauzatzea aukera narratologiko jakin bati zor dio Atxagak. Izan ere, 1993 arteko atxagar literaturaren ezaugarri nagusienetakoa narratzaile *intra-*, *homo-* ala *intra- -homodiegetikoaren* erabilpena zen21. Hau da, bere literatur lanetan narratzaile- -pertsonaiak edo pertsonaia-narratzaileak agertzen ziren eta berauen ikuspuntu beti ere esplizitatuek irakurleak testuan irakurtzera ematen zitzaion istorioaren aurrean hartu behar zuen portaera bideratzen zuten. *Gizona bere bakardadean* eleberriaz geroztik instantzia narratiboa deritzona desgorpuztu egin da eta irakurlea eta istorio edo *diegesis*-aren arteko harremana zuzena bilakatu da (alegia, arartekorik gabea). 90. hamarkadako testu atxagarraren joera narratologiko honen emaitzarik aipagarriena testuaren anbiguitatea da, noski. Ziutateko zein Etiopiako nahiz Obabako kontakizunen irakurleak ongi ezagutzen zuen narratzaileak dugu *Horas extras* bilduman, igarotako urteen esperientziak ematen dion distantziaz, egiten duen oharra: «[...] los escritores nacidos en lugares pobres suelen ser por lo general de talante democrático y amantes de la gastronomía, el deporte y otras manifestaciones populares, y porque, además, ésta es la razon fundamental, no les [queda] otro remedio que recurrir a esa materia. Al fin y al cabo, ¿De qué van a escribir los escritores nacidos en una aldea de Marruecos o, personalizo, del País Vasco ? Raro sería que, al menos en sus primeros libros, dieran en hacer metaliteratura o novela de campus al estilo de Oxford. Más raro sería aún que el mercado editorial europeo, o el mismo público, aceptaran que uno de esos escritores hiciera lo que los escritores de la metrópoli. 'Ya tenemos novelas intelectuales, novelas sofisticadas, novelas vanguardistas', diría la metrópoli a través de su coro de voces, 'lo que necesitamos es literatura de la memoria, noticia de otros lugares marginales. Un poco de exotismo, por favor, o en su defecto, literatura reivindicativa, la historia de lo mucho que sufren en su país bajo la bota del dictador'» (Atxaga 1997: 43). <sup>21.</sup> Dagoeneko klasikoa bilakatu den narratologiari dagokion hiztegi tekniko hau G. Genette poetikalari frantziarrari zor diogu. Xehetasun gehiago nahi duenak kontsulta beza *Figures III* (Paris, 1972). pentsatzen zuena kontatzen ari zitzaigun istorioaz (nahiz eta, 70. hamarkadako lanetan narratzaileen biderkapen eta aniztasunak, liburu bakar batean, berriro ere, neurri batean bederen, liburuak bere osotasunean eduki zezakeen zentzua indeterminazio gune bihurtu). Nork defenda lezake, aldiz, irakurleak Karlos E.T.A.- -kide ohiaren istorioari buruz instantzia narratzailearen bitartez argi eta garbi jasotzen duela iritzi bat? Liburuak irakurlego ezberdinetan izandako harrera kontraesankorrek nahikoa adierazten dute narrazioaren objektibizatzeak ez duela interpretazio bakar eta ziurrik iradokitzen, ezta gutxiago ere. Estrategia ez da, alabaina, arrisku gabea eta E.T.A.-rena bezalako gai bero eta eztandakorra aukeratuz esparru bietan lorturiko sarrera zapuztea gerta daiteke kontu eta zolitasun handiaz jokatzen ez bada. Erraza zaigu, hau guztia ulertu ondoren, Karlos gizon bakartiak eratzen duen jarrera izkutakor eta anbiguoan Atxaga berak bi esparruekiko bizi duen problematika zailaren irudi bat gordetzen dela asmatzea. Hemendik aurrera, Karlos-Atxaga eta/edo Irene-Atxagak presioa egiten dioten bi literatur esparruekiko bere nortasun eta independentzia babestearren asmatzen duen jokaeraren nondik-norakoak agerian ezartzen saiatuko gara. Karlosek Jone eta Jon militanteak Bartzelonako hotelaren okindegiko sotoan gordetzeko hartzen duen erabakia Atxagak berak tupustean E.T.A.-ren gaia bere literaturan sartzearen sinbolizapena bailitzan irakur liteke. Erabaki horren bidez Karlosek "bizimodu berri bat" hasteko xedea gauzatu nahi badu22, beste horrenbeste esan daiteke Atxagari buruz –azken honek Obabako ipuin erruralista magikoetara mugaturik aurkitzen den idazle izateari utzi nahi lioke tematikaren norabide aldaketa bortitz horren bitartez–. Haatik, talde armatuaren gaia erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi autoreak E.T.A.-ren aldeko jarrera agertzen duenik. Atxagak esparru espainolak –gero egiazki gertatuko den moduan– terroristen irudi baikor bat aurkeztea leporatuko balio "ez naiz politika egitera etorri, literatura egitera baizik" erantzun lezake, Karlosen hotelean egoitza hartu duten futbolari poloniar "komunisten" entrenatzaileak prentsari zera ziurtatzen dion modura, ez direla politika egitera etorri futbolean jokatzera baizik. Karlos eta Jone militantearen arteko elkarrizketek Atxagak aukeratu duen gai arriskutsuak baldintzatzen duen problematikaren berri ematen digute. Jone, kasu honetan, Atxaga eta Sari Nazionalaz geroztik asteasuarraren literaturak jasan duen berkapitalizazio sinbolikoa patrimonializatu eta bereganatu nahiko lukeen euskal esparru literarioaren sinbolizapena bezala ulertu behar litzateke23. Hona zer diotson Karlos-Atxagak Jone-euskal literatur esparruari (Atxaga 1993: 40): Ez gaitezen haserretu [...] Orain gorde zaituztet, eta ondo, hala egin behar nuela iruditu zitzaidan eskatu zenidatenean. Baina erabakiak ez du betirako balio. Behar <sup>22. «</sup>Proba pasatuz gero, orduan bai, orduan bai ekin ahal izango ziola bizimodu berriari», *Gizona bere bakardadean*, 110. or. <sup>23.</sup> Euskal literatur esparruak Atxagarengan bat-batean ikusi duen "seme kuttuna"rekiko duen jarrera posesiboaren adibide ugarietariko bat dugu Xabier Mendigurenek *Gizona bere bakardadean*-en argitalpenaren inguruan darabiltzan gogoetak: "Une honetan [euskarazko bertsioa argitaratu da baina ez oraindik gaztelerazkoa], halere, geure-geurea dugu [eleberria] –zentzu patrimonialista barkatzen badigu [Atxagak]– eta munduko zalapartatik urrun, intimitatearen patxadan dasta dezakegu". In "Atxaga gure artean", *Jakin*, Donostia, 80. zkia., 1994-ko urtarrila-otsaila, 92. or. bada hurrengoan ez zaituztet berriro hartuko. Hori ondo ulertu behar duzue. *Ni ez naiz organizaziokoa*. Sentitzen dut baina hala da.24 Atxagak ez du naziorteko nahiz Espainiako literatur eszenatokian euskal literaturaren enbaxadore ofiziala bihurtu nahi. Oraingoan E.T.A.-ren gaia (eta beraz, euskal arazoa) erabiltzea erabaki badu, euskalduntasunaren idazletzat hartua izateko arriskua hartuz, hain zuzen hori besterik ez du egin, bere interes pertsonalentzat gaia "erabili". Izan ere, gaiak potentzial komertzial nabarmena dauka eta modernoa, politikoa eta hiritarra izanki ez dario inolako kutsu etnografikorik; beraz aproposa dirudi Atxagaren irudi aldaketa gauzatzeko. Euskal literatur esparruak, bere aldetik, oso bestelako gogoetak darabiltza Atxagari buruz, edo behintzat Atxagak berak horrela irudikatzen ditu gauzak, Joneren kalkuloei bagagozkie (ibid. 39): Gizon honi izpi bat falta zaio berriro organizazioan sartzeko, horregatik onartu zuen Jon eta biok hemen izkutatzea. Eta guri oso ondo etorriko litzaiguke berak pauso hori ematea, zeren munduan den tapaderarik onena baitauka bere esku, hotel bat Barcelonatik kilometro gutxitara eta jende errea gordeta mantentzeko ideiala [...] Oso kaptazio ona litzateke, azpiegitura problema asko soluzionatuko lizkiguke [...] Kontua da, euskal literatur esparruak Atxagaren ezusteko ezagupena esparruaren berbalorizazio orokorra izan dadin nahi lukeela. 90. hamarkadaren senti honetan oraindik Sariak euskal mundu literarioan erne dituen itxaropen gehienek zutik diraute –ondoko urteetan beste euskal idazle batzuk esparrutik atera eta unibertsalizatzeko eginiko saioetan jasandako porrotak gauzak baretu ditu eta Madrilgo epaimahaiari begira jarri zen esparrua berriro itzuli da bere barne-garapen potentzialari begira normalagoa dirudien dinamika batera– eta Atxaga agertzen da "azpiegitura problema asko soluziona" litzakeen zerutik eroritako laguntza bezala. Atxagak horrela bizi du egokitu zaion egoera eta errezeloz begiratzen die bere buruaz baliatu nahi luketen horiei. Horregatik Joneren proposamen sexualen atzean –euskal literatur esparruak Atxagari egiten dizkion goresmenen irudi– interes izkuturen bat aurkitzen delako susmoa dauka (ibid. 40): Bai, beharbada neskak ere organizazioan pentsatuz eta interesatuki jokatzen zuen beti. Atxagak urteetan euskal literatur esparruaren erdeinua jasan du –bederen horrela sentitu du bere literaturtasunaren aldeko borrokari euskal irakurlego eskuarki "politizatu eta abertzaleak" eman dion erantzun axolagabea–, eta bihotzean landaturik daukan arantza horrek ez dio uzten euskal esparru horrekin harreman konfiantzazkoak bizitzen. Irene, *Zeru horiek* eleberri laburreko pertsonaia nagusia, Karlosen antzera militante ohia da –90. hamarkadako idazkietan hainbeste errepikatzen den pertsonaien militante-ohi nortasuna25 zilegi <sup>24.</sup> Azpimarraketa geurea da. <sup>25.</sup> Martin Saldias ere (*Sara izeneko gizon bat*, Pamiela, Iruñea, 1996), bizi duen abenturaren bukaeran karlismoaren militante-ohi bilakatuko da, Bilboko Cafe-Arenaleko emakumearekin joatea erabakitzen duenean. Antonio de Murgia (Atxaga 1996b), bere aldetik, erregeari presondegitik barkamenak eskatzen dizkion lapur damutua da. da, gure aburuz eta aukeratu dugun interpretazio sozioanalitikoaren ildo honi jarraipena emanez, Atxagaren euskal literatur esparruaren autonomiaren aldeko behialako borrokarekin parekatzea. Bere familia politikoa izan den mundu abertzalearekin Irenek daukan harremana guztiz neurotikotzat jo daiteke, Atxagak berak bere familia izan den euskal literatur esparruarekin duen harremana bezala. Alde batetik Bilbora itzuli nahi du eta bestetik Bartzelona aldean –Atxagaren arrakasta editorialaren hiria eta Espainiar estatuko argitaletxe indartsuenen egoitza– egindako aukera dela-eta euskal munduak traizioa leporatuko diolako beldur da. Irenek definitzen du hobekien Atxagari hamarkada honen erdialdean euskal esparruak iradokitzen diona (Atxaga 1995: 69): Lagun bati maitasunik gabe lotuta egotea benetako kondena bat zen, tortura isil eta sarkorra. #### **4. Merkatua = autonomia, ala merkatua** *versus* **autonomia?** Sari Nazionala egokitu zaionez geroztik Atxagak ez ditu jadanik bere borroka literarioak euskal esparruan soilik kokatzen. Problematika eusko-euskaldunaren aroa amaitu da Atxagarentzat, halabeharrez. Espainiar literatur esparruan eta, orohar, nazioartean lorturiko tokia defendatu behar ditu hemendik aurrera eta hortaz bere problematika ezin izan daiteke euskal esparruan bakarrik mugitzen den idazle batena, baizik eta euskal esparru marjinaletik abiatuta nazioarteratzea lortu duen idazle batena. Baina Atxagak euskal esparruan zegoenean beti literaturaren ikuspegi unibertsal eta ez-nazionalitarioen aurka egin badu logikoa dirudi, koherentea behintzat, nazioarteratzea lortzean ez bere gain hartzea euskal esparruaren interesen defendatzaile kargua. Literatura bat da, unibertsala, eta ezin diezaioke mugarik ezarri Atxagari ez jatorrizko euskal esparruak ez eta bere baitan idazle espainol gisara onartu berri duen espainiar literatur esparruak ere. Alabaina, eta gorago iragarri dugunez, Atxagak jasaten duen presioa ez dator euskal esparrutik soilik. Karlosen abentura paranoikoak ondo erakusten digu idazlearen autonomia gutiziatu eta preziatua mehatxatzen duten indarrak bazter guztietatik datozela, eta beraz baita espainiar esparruaren irudi liratekeen hotelaren inguruan etengabe usnaka ari diren guardia zibil miatzaileengandik ere. Euskal Herriarekiko kezka politikoek pozoindutako bizitza horri ihes egin nahi lioke Karlos-Atxagak, nahiz eta horrek «burges ttiki batek gelditzen zaion tomate saltsa igurtzitzeko erabiltzen duen» ogitxoak egiten jarraitzea suposatu, hots literatura lotura extra-literario guztietatik aske ekoiztu nahi luke, literaturaren ikuspegi artesau eta komertzial despolitizatu bati men eginez26. Eta hortxe dago Atxagaren urteotako bilakaera problematikoaren koxka. Egia bada alde batetik merkatuaren <sup>26.</sup> Atxagak literaturaz duen ikuspegia ez da dagoeneko 70. hamarkadan zen bezain abangoardista eta elitista. Aitzitik, bat-batean euskal esparruko milaka batzuk irakurle potentzialetik nazioarteko milioika irakurle potentzialentzat idaztera igarotzerakoan Atxagak benetako konbertsio estetiko bat jasan du. Literatur eginkizunaren komertzialtasunari ez beritzo kaltegarria. Atxagaren konbertsio estetikoaren teorizatzaile hoberena idazlea bera da eta Galeuzkaren topaketetan azaldu zituen bere ikuspegi berriaren zergatiak eta nondik-norakoak "Norentzat idatzi, gehiengo ala gutxiengo batentzat?" titulu esanguratsuaren pean emandako hitzaldian. *Galeuzka* aldizkaria, Iruñea, 1991, 109-114. or. Hitzaldi horretan, besteak beste, Atxagak dio bere burua Patricia Highsmith-en tankerako idazle batengandik hurbilago sentitzen duela Baudelairen jarrera omen zenarengandik baino. legea onartzeak xede extra-literarioen presioa gainetik kentzeko indarra ematen diola idazleari –ekonomikoki buruaski izanki ez baitu, teorian, inoren eskakizunen aurrean makurtzeko beharrik–, bestalde, merkatuaren legea bere horretan onartzeak ondorio zuzen bat dakar euskal idazle ororentzat: profesionaltze eta buruaskitze maila gorena eskaintzen duen merkatua ez da inoiz izango euskal literatur esparruarena. Maila etiko batean ezein indar politiko edo politizaturen –Atxagaren jabetza sinbolikoa lortzeko lehian dabiltzan esparru literario etsaituak– mende geratu nahi ez duen idazlea, maila praktiko batean, zoritxarrez, merkatu handi eta aberatsenaren masa erraldoiak grabitazio indarra bailitzan erakarriko du bere ingurunera. Hori bera da Atxagari *Obabakoak*-en sariztapenetik aurrera gertatuko zaiona. Atxagaren euskal merkatu eta esparru estuekiko pixkanakako urruntzearen faseak erraz bereiz ditzakegu. *Obabakoak* gaztelerara itzuliz hasten da. Ondoren *Gizona bere bakardadean* bi irakurlego ezberdin izango dituelako segurtasunarekin pentsatu eta idazten du idazleak. *Sara izeneko gizona* jadanik ez dakigu ondo ia euskaraz idatzi duen lehenik ala alderantziz (idazleak berak prentsan argitzen duenez, lehenik euskaraz, ondoren gazteleraz eta azkenik errepaso berri bat euskarazko bertsioari). Horrez gainera, gaztelerazko argitalpena euskarazkoari aurreratu zaio liburudendetan, «argitaletxeen arteko koordinazio falta zela-eta» (*dixit* Atxaga); eta datua sinbolikoa baizik ez bada ere, denok dakigu sinboloa baino gauza mingarriagorik ez dagoela. Azkenik, *Horas extras* ipuin eta gogoeta bilduma gazteleraz bakarrik idatzi du autoreak –ez luke zentzurik euskaraz– eta gaztelaniaz baizik ez da argitaratu gaurdaino. Atxagaren autonomia politikoa ezin daiteke dudan jarri. Bere burua, bere ibilbide literarioaren hasieratik bertatik gainera, idazle gisara aurkeztu du, zeinen eginbehar bakarra literatura ahalik eta hobekien egitea den ("kaliatearen borroka" aipatzen du maiz idazleak), ezein indar extra-literarioren zerbitzuan inoiz jarri gabe. Eta profesionaltzea, literatur-egilearentzat, askatasun horren garantia bat bezala ikusi du beti Atxagak. Jakina da diruak ez duela usainik... itxura batean. Orain ordea, azkenaldion idazle asteasuarra merkatuaren poderioz euskal esparrutik ia oharkabean urrundu egin dela ageri da, nahiz eta etikoki Atxagak ez duen inoiz bere literaturaren kontzepzio unibertsalari atxekitako esparru nazional ezberdinekiko neutraltasuna hautsi adierazpen publikoen bidez. Noski, istorio honetan guztian galtzaile nagusia den euskal esparrua bera da urrunketa hortaz lehenik ohartu eta kexatzen hasten dena. *Euskaldunon Egunkarian* argitaratutako bi artikuluk abandonatua izan denaren sentipenak zeharkatzen duen esparru euskaldunaren (esparru kulturala bere orokorrean) berri <sup>26.</sup> Atxagak literaturaz duen ikuspegia ez da dagoeneko 70. hamarkadan zen bezain abangoardista eta elitista. Aitzitik, bat-batean euskal esparruko milaka batzuk irakurle potentzialetik nazioarteko milioika irakurle potentzialentzat idaztera igarotzerakoan Atxagak benetako konbertsio estetiko bat jasan du. Literatur eginkizunaren komertzialtasunari ez beritzo kaltegarria. Atxagaren konbertsio estetikoaren teorizatzaile hoberena idazlea bera da eta Galeuzkaren topaketetan azaldu zituen bere ikuspegi berriaren zergatiak eta nondik-norakoak "Norentzat idatzi, gehiengo ala gutxiengo batentzat?" titulu esanguratsuaren pean emandako hitzaldian. *Galeuzka* aldizkaria, Iruñea, 1991, 109-114. or. Hitzaldi horretan, besteak beste, Atxagak dio bere burua Patricia Highsmith-en tankerako idazle batengandik hurbilago sentitzen duela Baudelairen jarrera omen zenarengandik baino. zehatza dakarkigute. Ines Intxausti telebista-kritikariak (1997: 33) tonu mingotsean erkatzen ditu Atxagari euskarazko katean hitzegiten duelarik darion urduritasuna eta ETB-ren kanal erdaldunean hitz egiterakoan nabari zaion erabateko naturaltasuna: Pantaila aurreko perspektibatik ez zuen ematen Joxerra Garziak eta Hasier Etxebarriak elkarrizketatu zutenean bezain estu eta deseroso [...] zegoenik [Atxaga]. Eta arazoa, berriz, ez zetzan aipatutako bi aurkezleen izenetan baizik eta Bernardo maite-gorroto-desio-beldurtzen duen euskal audientzia munduan [ETB1-eko audientzia euskalduna]. Azkenean [ETB2-an] berak nahi zituenek entzungo zioten. Eta ez betiko inbidioso erresuminduek [...]. Bere aldetik, Pako Aristi (1997) literatur-egile gisara mintzo zaigu eta gazteleraz bakarrik kaleratu den *Horas extras* ipuin-saio bildumaren argitarapenaren kari egiten ditu etsipenez zipriztindutako honako gogoeta hauek: Gehiago harritu nau, ordea, beste gauza batek: Euskal Herrira bidaiatu balu bezala idazten du 'entzun genuen', 'esan ziguten' eta ezagutza maila horretan kokatuz bere informazioa, eta ez bertan bizi denaren moduan, gauzak sentituz, gozatuz, sufrituz. Ikuspegi periferikoa da. [...] liburua gehien bat Espainia mailarako dago enfokatua printzipioz, baina Euskal Herrian bi komunitate daude, euskalduna eta gazteleraduna, eta, oro har, hizkuntza bakoitzak errealitatearen ikuspegi ezberdina ematen du. Gazteleradunei ez zaie euskaraz egindako ezer axola, Atxaga salbu. Nik uste [Atxaga] zubi interkultural bakarra dela gaur egun Euskal Herrian, eta horregatik are mingarriagoa zait bere konformismoa: gazteleradunen komunitateari beste errealitate bat deskubritzea lagundu beharrean, komunitate horrek aurrez baduen ikuspegi epel bat bermatzen duelako. [...] Ez dakit horregatik den, baina iruditzen zait aspaldian euskarazko komunitatean ez direla Atxagaren idazkiak, ideiak, proposamenak gehiegi komentatzen. Atxaga ere egoeraren arrarotzeaz konturatu eta azalpenak eta bere buruaren zuritze saioak biderkatzen ditu prentsari eginiko adierazpenetan. 1993an, jadanik, Joxemi Saizarri eskainitako elkarrizketa batean euskal literatur esparruarekin bizi duen ez-ulermen egoerak kezkaturik agertzen zaigu: Gazteentzat idatzi nuen *Behi euskaldun baten memoriak* liburua oso gaizki tratatu dute Euskal Herrian, eta erdal munduak oso ondo. Hemengo kritikak irakurri nituenean kolpea hartu nuen.27 Elkarrizketa berean kazetariak gazteleraz idazteko balizko tentazioari buruz galdera egiten dioenan, Atxagak bihurgune dialektikoetan sartu gabe deblauki eta zintzoki erantzuten dio (ibid.): Erdal mundura ez pasatzeko benetako indarra eduki behar da eta ideia batzuk buruan, bestela nik uste dut pasatuko nintzatekeela. Zergaitik? Oso deigarria delako alde askotatik, ez bakarrik diru aldetik. Gozotasun gehiago jasotzen da euskal mundutik baino [...] Atzo aurkitu nuen testu liburu bat. Bi liburu dira eta berrogei idazleren testuak egungo irakurgai bezala. Zein aukeratu ote dute nirea? pentsatu nuen <sup>27.</sup> Bernardo Atxagaren adierazpenak, in Joxemi Saizar, "Bernardo Atxaga: arazo politikoak ez dio herriari arnasarik hartzen uzten", *Argia* aldizkaria, Donostia, 1456, 1993-11-7, 34. nire inozentzian, nire harrotasunean hori pentsatu nuen. Hartu, eta denak zeuden, eta ni ez. Hiru urte beranduago, Atxaga eta bere jatorrizko esparruaren arteko distantzia gutxitu ordez areagotzen joan dela dirudi, idazlearen pesimismoak aditzera ematen duenez: Zoragarria litzateke hor meatoki bat bilatzea, alegia, arrazoi sendo bat aurkitzea euskaraz idazten jarraitzeko. Okerrena zera da, inertziaz bada ere nagusiki gazteleraz (eta espainiar esparruari begira) idaztera daraman profesionalizazioaren eta merkatuaren barne- -logika horrekin bat doala esparru berrian Atxagak jasaten duen politizaziorako "gomita" (nolabait eta eufemikoki esateko). Atxaga zuzenean itzuliko balute euskaratik ingelesera edota frantsesera arazoa ez litzateke esistituko, ezen eta espainiar merkatuari obra bat euskal arazoarekiko anbiguo eta sentiberegia irudituko balitzaio, kasu, gainerantzeko merkatuetan aurkituko bailuke idazleak espainiar esparruaren merkatal-zentsura ikustezin baina beldurgarria saihesteko modua. Tamalez, dela itzulpen arazo batengatik (nork itzuliko luke *Obabakoak* zuzenean euskaratik suomi hizkuntzara?), dela merkatu gehienentzat tradizio literario luzea duen espainiar esparru handi eta entzutetsuaren onespen kritikorik gabe zaila delako irakurri ezin duten obra baten itzulpena ordaindu eta argitaratuz arrisku komertzialak hartzea, kontua da *gaztelerazko bertsioaren bitartekaritza ezinbestekoa zaiola, momentuz, euskal idazle bati mugak eta merkatuak zeharkatzeko*. Erraz ondoriozta daiteke, beraz, bere obrei literaturtasunaren labela (beraz profesionaltze ekonomikoa, beraz teorikoki autonomia) emateko boterea duen espainol esparruarekin Atxagak *dependentzia* egoera bat bizi duela. Eta euskal literatur esparrua bere osotasunean hartzen badugu, gazteleraren eta espainiar kritiko edo epaimahaien bitartekaritza mugak gainditzeko ezinbestekoak diren bitartean, paradoxaren paradoxaz literaturaren autonomiaren ideologiaren garaipena segurtatu duen Saria bera da (espainiar esparrutik datorrenaren aldetik eta ez euskal sistema literarioaren barne-instituzio eta sarien eskutik) mota berri bateko *heteronomizazio* berri baten tresna. Diruak badu bai, kasu honetan, usain bat. Azken hamarkadako Atxaga ez dago soilik merkatu logika tradizional batek dakarren sorkuntzaren irizpide estetikoen komertzializazio baten arriskupean (gai erakargarriak, suspensea helburu bakartzat duten narrazio teknikak, estilo irakurterraza eta zaporegabea, estandarizazio estetikoa, etab.). Harrigarria badirudi ere, euskal esparru politikoaren influentziapean bizi zen euskal esparru literarioaren autonomiaren alde eraman duen borroka luzean garaipena espainiar esparruak eman dio. Baina esparru honek duen merkatuaren erakargarritasun indarra dela-eta (eta batez ere esparru honen bitartez hunkitzea lortzen duen nazioarteko merkatu erraldoiaren erakargarritasuna dela-eta), beti ere merkatutik kanpo utziko luketen espainiar literatur esparruaren epaiketa *politikoa*28 saihestearren egiten dituen etengabeko ahaleginak kontuan hartuz, 1972-an euskal literatur autonomizatu gabean bere ibilbide literarioaren abiapuntuan ezagutu zuen egoerara itzuli da: bere eginkizun <sup>28.</sup> Zurrumurru oso hedatuek diotenez *Gizon bere bakardadean* eleberriak espainiar esparruan sari bat galdu zuen azken orduko gogoeta *extra-literarioak* zirela-eta... literarioa eta anbizio unibertsalistak oztopatzen dituen literatur esparru txit politizatu batera. Irene-Atxagak berarentzat beti presondegi baten antza izan duen euskal literatur esparru estutik ateratzearen truke ordaindu beharreko prezioa uste baino garestiagoa suertatu da azkenean. Bilborako bidean, autobusean aurkitzen den poliziak Irene leihatilaren kontra estutu eta askatasuna (buruaskitze ekonomikoa eta euskal esparru literario politizatuarekiko autonomia) zenbait zerbitzuren truke eman ohi dela azaltzen dio (Atxaga 1995: 118): - –Zer nahi duzu– esan zion berak [...] - –Zure kolaborazioa behar dugu. Gurekin lan egitea nahi dugu. - –Horri esaten zaio garbi hitzegitea. \*\*\* Artikulu honen helburu nagusia azken hogeita bost urteetan euskal literatur esparruaren ardatz problematikoan gune izan diren autonomia, heterodoxia eta antzeko zenbait konzepturen erlatibotasuna eta konplexutasuna azaltzea zen eta neurri batean bederen eztabaidari ekarpen positibo bat egitea lortu delako itxaropenaz eteten dugu gogoetaren haria, Atxagaren problematikak ondoko urteetan ezagutuko duen bilakerari kirika. ## **Bibliografia**29 ![](_page_18_Figure_8.jpeg) <sup>29.</sup> Gure azken urteotako ikerketa-lanaren oinarri eta berme den bibliografia detailatu eta osoa lehenago aipaturiko Doktorego Tesiaren amaieran aurkitzen da (645-692 orrialdeetan zehar), eta lau atalez osatzen da: 1. Atxagaren idazki literarioak; 2. Atxagaren artikulu edo saio teorikoak; 3. Bibliografia teoriko orokorra; 4. Atxagari buruzko artikulu eta liburuak, bai Euskal Herriko prentsan eta bai atzerrikoan (idazleari egindako elkarrizketak barne). - –––––––––––, (1991b): *Behi euskaldun baten memoriak*, Pamiela, Iruñea. –––––––––––, (1993): *Gizona bere bakardadean*, Pamiela, Iruñea. –––––––––––, (1995): *Zeru horiek*, Erein, Donostia. –––––––––––, (1996a): *Sara izeneko gizona*, Pamiela, Iruñea. –––––––––––, (1996b): "Antonio de Murgiak esan zuena", Ed. Koldo Mitxelena Kultur-unea, Donostia. –––––––––––, (1997): *Horas extra*, Alianza, Madril, 1997. Bourdieu, P., (1984): *Questions de sociologie*, Minuit, Paris, 1984. –––––––––––, (1992): *Les règles de l'art*, Ed.Seuil, collection Libre examen, Paris. Gabilondo, J., (1991): "Obabakoak. Alegoria topologiko baten irakurketa politikoa", in Lakarra, J. (arg.): *Memoriæ L. Mitxelena Magistri Sacrum*, Ed. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 1257-1281. –––––––––––, (1993): "Kanonaren sorrera egungo euskal literaturan. *Etiopiaz*", *Egan* XLV, 2, 33-65. –––––––––––, (1994): "Modernismoaren jarauntsia euskal literaturan: Obabakoak", *Egan* XLVI, 17-62. –––––––––––, (1996): "Atxagaren psikoanalisia: literatura, subjektibitatea eta esfera publiko garaikideaz zenbait ohar", *Egan* XLVIII, 1, 61-79. Genette, G., (1972): *Figures III* , Seuil, Paris. Intxausti, I., (1997): "Bernardo Atxaga *Formum*ean", *Egunkaria*, 1997-9-9, 33. or. Kortazar, J., (1986): "*Bi anai* : errugabearen eskaintza", *Jakin* 39, 147-151. –––––––––––, (1992): "El inicio de la fantasía", in *Literatura vasca. Siglo XX*, Etor, Donostia, 133-137. or. Mendiguren Elizegi, X., (1994): "Atxaga gure artean", *Jakin* 80. zkia., urtarrila-otsaila. Olaziregi, M.J., (1997): *Literatura eta irakurlea. Testu-estrategietatik soziologiara Bernardo Atxagaren unibertso literarioan*, Doktorego Tesia EHU, Euskal Filologia Saila, - Sarrionandia, J., (1985): *Ni ez naiz hemengoa*, Pamiela, Iruñea. Gasteiz. - *SUSA* aldizkaria, (1985): "Iraultza eta literatura", Donostia, 14-15.zkiak., uztaila. - Torrealdai, J.M., (1997): *Euskal kultura gaur, liburuaren mundua*, Jakin, Donostia. - Viala, A., (1985): *Naissance de l'écrivain, sociologie de la littérature à l'âge classique*, Ed. Minuit, Paris, collection Le Sens commun. - Uria & Inurrieta, (1982): "EUSKAL literatura? euskal LITERATURA? LITERATURA?", *Susa* 5, apirila, 16. or. - Zabala, J.L., (1996): "Hemendik 25 urtera izango ditu euskal literaturak arazo benetan latzak", *Egunkaria*, 1996-12-4, 30-31. or.
aldizkariak.v1-7-604
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 75 _2010_7", "issue": "Zk. 75 _2010_", "year": "2010", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **ARGAZKI KOLOREZTATUAK ZAHARBERRITZEKO PAPEREAN ERABILTZEN DIREN ZENBAIT KONTSERBAZIO ETA ZAHARBERRITZE TRATAMENDUREN EGOKITASUNAREN AZTERKETA** **Tesiaren egilea:** Enara Artetxe Sánchez **Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea **Saila:** Pintura Saila, Zaharberritzeko atala **Tesi-zuzendaria:** Marta Barandiaran Landin eta Itxaso Maguregui Olabarria **Tesiaren laburpena:** Ikerketa honen asmoa izan da argazki koloreztatuen gaineko ezagutzan sakontzea eta dakiguna ezagutzera ematea, eta, bigarrenik, argazki koloreztatuak zaharberritzeko metodologia zehatza ezartzea, batez ere garbiketa-tratamenduetan zentratuta. Argazki-ondarearen barnean ohikoa da argazki koloreztatuak aurkitzea. Hala ere, gutxi aztertutako irudiak dira, argazki-prozesuarekin batera kolorearen presentziak eratzen duen konplexutasuna dela-eta. Horrenbestez, egun ez da existitzen argazki koloreztatuak kontserbatu eta zaharberritzeko metodologiarik. Orain arte, paper gainean zeuden argazkiak kontserbatu eta zaharberritzeko, paperean erabiltzen ziren tratamenduak erabili izan dira, baina jokabide horrek argazki-irudian sor zezakeen efektua aztertu gabe. Ikerketa honek helburu bi izan ditu: alde batetik, argazki koloreztatuak aztertzea, hau da, erabilitako argazki-prozesuak eta prozedura piktorikoak identifikatu eta karakterizatzea, eta bestetik, irudi mota hauek kontserbatu eta zaharberritzeko argazki-irudia kaltetzen ez duten tratamendu egokiak bilatu eta finkatzea. Tesiak bost atal ditu. Lehenengoan, argazki koloreztatuen kokapen historikoa egin da, argazkigintzaren historian (1839-XX. mendea). Horretarako, argazkigintzaren eboluzioa azaldu da eta eboluzio horretan argazki koloreztatuek izan zuten presentzia aztertu da, haien inguruko hainbat kontzeptutan sakonduz. Batetik, koloreztatze kontzeptuan sakondu da, eta, bestetik, aspektu materialean. Beraz, argazki koloreztatuak aztertzeko, koloreztatzearen kontzeptua definitu da, jarduera horren jatorria eta egileak (koloreztatzaileak) aztertu dira eta eragin zituen jarrerak bildu dira. Behin testuingurua ezarrita, koloreztatzeko hautatu ziren argazkiprozesuak, formatuak eta pauso nagusiak zein izan ziren bildu da. Argazki koloreztatuen gaia kokatu ondoren, argazki mota hauen egitura materiala atalez atal aztertu da. Argazki koloreztatuen taldea zabala eta askotarikoa da. Horregatik, irudion ezagutza materiala ezinbestekoa da ikerketa honen alde esperimentala planteatu ahal izateko. Bigarren atalean, argazki koloreztatuen euskarriak (papera), argazki-irudia eratzen eta babesten duten materialak, geruza piktorikoak, eta muntatzeko metodo eta materialak deskribatu dira, argazki koloreztatuen konplexutasun materiala agerrarazteko. Ondoren, argazkien egitura materiala ezaguturik, pairatzen dituzten narriadurak bildu dira, argazki originalen behaketa eta azterketaren bidez. Eragiketa horrek agerian utzi du argazki koloreztatuak identifikatzea oso zaila dela, geruza piktorikoak zenbait iruditan argazki osoa estaltzen duelako. Irudiok identifikatzeko zailtasunaren aurrean zenbait ezaugarriren behaketa oso lagungarria dela ondorioztatu da. Azken atalean, argazki koloreztatuak zaharberritzeko paperean erabiltzen diren zenbait kontserbazio-zaharberritze tratamenduren egokitasunaren azterketan, kontserbazio-zaharberritze tratamenduen bilketa eta bere egokitasuna ebaluatu da. Ondoren, garbiketa-tratamendua tratamendurik arriskutsuena eta kaltegarriena dela ondorioztatu da. Horrenbestez, saio esperimentalean, laborategian egindako proben bidez, zenbait disolbatzaile aztertu dira, kolorean eta argazki-irudian sortzen duten kaltea ebaluatuz. Aplikatutako guztien artean, kolorean eta argazkiirudiaren dentsitatean kalterik sortzen ez duten tratamenduak hautatu dira, eta izpi ultramore, tenperatura eta hezetasun erlatiboa konbinatzen dituen zahartze artifizialen laguntzaz, epe luzera egonkorrak ez diren tratamenduak baztertu dira.
aldizkariak.v1-0-264
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.27 _2014_12", "issue": "Zk.27 _2014_", "year": "2014", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Termografia infragorri aktiboa materialen azterketarako** *Estibaliz Apiñaniz*\*1*, Arantza Mendioroz*<sup>2</sup>*, Alberto Oleaga*<sup>2</sup>*, Agustín Salazar*<sup>2</sup> 1 Fisika Aplikatua I Saila, Gasteizko Ingeniaritzako U.E. (UPV/EHU) 2 Fisika Aplikatua I Saila, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (UPV/EHU) \* estibaliz.apinaniz@ehu.es Jasoa: 2014-05-30 Onartua: 2014-09-08 **Laburpena:** Termografia infragorri aktiboaren oinarria material batean induzitzen diren uhin termikoen detekzioan datza. Uhin termiko horiek materialean zehar hedatuko dira eta materialaren propietate termikoei eta barne-egiturari buruzko informazioa garraiatuko dute; materialaren gainazalean tenperatura neurtuz lor daiteke informazio hori. Termografia infragorrian tenperatura kamara infragorri baten bitartez neurtzen da. Azken urteetan teknika fototermikoek eta, bereziki, termografia infragorriak garapen handia izan dute, materialak karakterizatzeko teknika azkarrak direlako, laginarekin kontakturik behar ez dutelako eta entsegu ez-suntsitzaileen barnean sailka daitezkeelako. Lan honetan, termografia infragorri aktiboaren oinarriak ikusiko ditugu eta zenbait aplikazio aztertuko ditugu hiru teknika erabiliz: termografia infragorri pultsatua, termografia infragorri modulatua eta bibrotermografia. **Hitz gakoak:** bibrotermografia, termografia infragorri modulatua, termografia infragorri pultsatua **Abstract:** Active Infrared Thermography techniques are based in detecting thermal waves previously induced in a material. This thermal waves will travel through the material and carry with them information of the internal structure of the material. Measuring the surface temperature allows to obtain that information. In infrared thermography the surface temperature is measured by means of an infrared camera. During the last years these techniques have had a great development because they are very fast techniques, because no contact to the material is needed and because they can be classified as non-destructive techniques. In this work, we will see some examples of active infrared thermography such as pulsed infrared thermography, modulated infrared thermography and vibrothermography. **Keywords:** vibrothermography, modulated infrared thermography, pulsed infrared thermography. EKAIA, 27 (2014) 193 EKAIA 27.indd 193 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 ## 1. **SARRERA** Azken urteetan teknika fototermikoek garapen handia izan dute, propietate termikoak eta optikoak eta materialen barne-egitura aztertzeko teknika bakunak direlako. Teknika fototermikoak gainera, bereziki sentikorrak dira gainazaletik gertu dauden akats txikiak detektatzeko; ezaugarri horrek beste teknika ez-suntsitzaileetatik bereizten ditu [1-6]. Baditu beste ezaugarri batzuk, hala nola, propietate termikoetan aldaketa txikiak detektatzeko sentikortasuna eta kontakturik gabeko detekzioa. Horretaz gain, neurketak denbora errealean lortzen dira eta in-situ; azken hau, industrian oso baliagarria da fabrikazio prozesuan bertan entseguak egin ahal izateko. Teknika honek mugak ere baditu: laginaren emisibitateak altua izan behar du edo, bestela, laginaren gainazala prestatu behar da neurketak posible izan daitezen. Teknika fototermikoen oinarria material batean sortzen diren uhin termikoen detekzioan datza. Uhin termiko horiek era desberdinetan induzi daitezke material batean: materiala argi sorta bidez argizta daiteke edo ultrasoinuen bidez kitzika daiteke (ikus 1 irudia). Sortzen diren uhin termiko horiek materialean zehar hedatuko dira eta barruko heterogeneitateek edo/ eta gainazalek barreiatuko dituzte. Beraz, uhin termikoek materialaren propietate termikoei eta barne-egiturari buruzko informazioa garraiatuko dute gainazalera eta materialaren gainazalean tenperatura neurtuz lor daiteke informazio hori. Uhin termiko hauek detektatzeko eta, horrela, materialari buruzko informazio termikoa, optikoa eta egiturazkoa lortzeko hainbat detektagailu erabiltzen dira. Erabilitako detekzio-metodoaren arabera teknika desberdinak bereiz daitezke: termografia infragorria, teknika fotopiroelektrikoa, mirage efektua eta erreflektantzia fototermikoa [5-6]. Lan honetan teknika jakin bat landuko dugu: termografia infragorri aktiboa. Teknika honetan materialaren tenperatura-aldaketak termografia infragorriaren bidez detektatzen dira. Funtsezko abantaila bat du: ez da aztertu behar den laginarekin kontakturik behar, eta ondorioz, muturretako baldintzetako ingurunetan dauden materialak azter daitezke, hots, presio eta tenperatura altuetan daudenak [2,4]. Termografia infragorria bi arlotan sailka daiteke: termografia pasiboa eta aktiboa [2,3,4]. Termografia pasiboan materialaren tenperatura detektatu egiten da baina materiala kitzikatu gabe; mota honetako termografia oso kualitatiboa da; materialean anomaliak dauden ala ez adierazten digu, baina ez digu anomalia horiei buruz inongo informaziorik ematen. Aktiboan, berriz, materiala iturri desberdinen bidez kitzika daiteke eta geroago ikusiko dugun bezala, laginari buruzko informazio gehiago lor daiteke. Termografia infragorrian, adibidez, material bat homogeneoa bada eta gainazaleko tenperatura neurtzean zonalderen batean tenperatura desberdina dagoela ikusten bada bada, gainazal azpian akatsen bat dagoela pentsatu beharko dugu (delaminazioa, pitzadura, inkrustazioa). Akats horren 194 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 194 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 ![](_page_2_Figure_1.jpeg) **1. irudia.** Eskema. Termografia infragorri aktiboa eta bereziki lan honetan landuko ditugun hiru teknikak: Termografia Infragorri Pultsatua, Termografia Infragorri Modulatua eta Bibrotermografia. Lehenengo biak Teknika Fototermikoen barnean sailkatuta daude, hau da, optikoki kitzikatzen dira laginak eta seinalea kamara infragorriaren bidez detektatzen da; kitzikatzeko erabiltzen den denboraerregimearen arabera termografia pultsatua edo modulatua deituko dugu. Bibrotermografiak, berriz, kitzikapen mekanikoa erabiltzen du eta detekzioa, aurreko bi tekniketan bezala, kamara infragorrien bidez egiten da. karakterizazioa (tamaina, sakontasuna, propietate termikoak…) ordea, ez da berehalakoa, uhin termikoen hedapenaren eredu teorikoak garatu eta emaitza esperimentalekin konparatu behar baitira [7]. Horretan datza, adibidez, metodo zuzena deritzona: propietate termikoak ezagututa eredu teoriko bat garatu eta emaitza esperimentalekin konparatzen da. Eraginkorragoa da ordea alderantzizko metodoa; azken honek, posible egiten du neurkera esperimentaletatik abiatuta tresna matematikoen bidez akatsa karakterizatzea. Horrela, posizio, forma eta tamaina lortuko dira. Hori, ordea, ez da beti posible, akatsek eta baita materialek ere baldintza batzuk bete behar dituztelako. Baldintza guztiak kontuan hartzeko eta teknika horien gaitasunak mugatzeko, beharrezkoa da erradiazio infragorriaren printzipio fisikoak ikastea [7]. EKAIA, 27 (2014) 195 EKAIA 27.indd 195 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 Lan honetan termografia infragorri aktiboaren oinarriak eta aplikazioak azalduko ditugu. Horretarako, gaur egun oso erabiliak diren termografia infragorri aktiboko hiru teknika deskribatuko ditugu; teknika hauek lagina kitzikatzeko erabiltzen den metodoaren arabera sailkatzen dira (ikus 1 irudia). **Termografia pultsatua** (argi pultsu bat erabiltzen da uhin termikoak sortzeko), **termografia modulatua** (argi modulatua erabiltzen da uhin termikoak sortzeko) eta **bibrotermografia** (ultrasoinuak erabiltzen dira uhin termikoak sortzeko). Teknika horiek materialen propietate termiko eta optikoei buruzko informazioa emateaz gain, materialen egiturari buruzko informazioa ere ematen dute eta beraz, entsegu ez-suntzitaile oso erabilgarriak dira [2,4]. Entsegu ez-suntsitzaileak industriako osagaien kalitatea eta fidagarritasuna neurtzeko teknikak dira. Teknika hauetan oso garrantzitsua da materiala deuseztatu eta kaltetu gabe aztertzeko eskaintzen duten aukera. Entsegu mota horiek oso garrantzitsuak dira enpresa kimikoetan, ekoizpenerako enpresetan, industria aeronautikoan, automozioan eta baita medikuntzan ere. Entsegu ez-suntsitzaileen artean, aipatzekoak dira besteak beste ultrasoinuak, X-izpiak, Foucaulten korrenteak, likido sarkorrak, partikula magnetikoak, eta neutroi sortak. Lehenengo biak dira industrian ezagunenak eta erabilienak [5,6]. Azken hamarkadetan ordea, teknika fototermikoek gorakada handia jaso dute entsegu ez-suntsitzaileen esparruan. Hor, bai industriako kalitatekontroletan bai materialen karakterizazioan erabiltzen dira, erakusten duten sentikortasun altua eta erresoluzio-gaitasunengatik. Beste teknika edo entsegu ez-suntsitzaileekin konparatuta, kamararen bidezko termografia infragorriak abantaila nagusi bat du: neurtu nahi den gainazal osoa aldi berean neurtzen du eta erradioaktibitatea, elektromagnetismoa edo radarra bezalako beste teknika ez-suntsitzaile batzuek, laginaren gainazaleko puntu bakarra neurtzen dute. #### **Funtsezko kontzeptuak** Tenperatura oso aldagai garrantzitsua da edozein prozesu fisikotan, baina bere neurketak zailtasunak dauzka, ezin baita zuzenean neurtu, hots, beti berarekin zerikusia duen beste aldagai bat erabili behar da. Ezaguna da ohiko termometria (termometro arrunta) bi gorputz kontaktuan jartzean gertatzen den eroankortasunaren bidezko bero-transmisioan oinarritzen dela; behin oreka termikoa lortuta, beste aldagai fisikoa erabiltzen da neurketa egiteko. Termografia infragorriak aldiz, tenperatura neurtzeko materialak igorritako erradiazioa detektatzen du eta, ondorioz, ez da beharrezkoa kontaktu fisikoa tenperatura neurtzeko. Zero absolutuaren (–273 °C) gaineko tenperaturan dagoen edozein objektuk erradiazio infragorria igortzen baitu. Gainera, termografia infragorria ohiko termometria baino azkarragoa 196 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 196 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 da, ez baita oreka termikoa lortu arte itxaron behar. Azkartasunari eta kontaktu ezari ezker termografia infragorria muga-baldintzetan (presio eta tenperatura altuetan) neurketak egiteko erabil daiteke. Termografia infragorria batzuetan «thermal imaging» ere deitzen da, neurketa infragorrietatik irudi erradiometrikoa sortzeko gaitasuna duelako. Ezinbestekoa da termografia infragorriko esperimentuetan kontuan hartu beharreko kontzeptu garrantzitsu batzuk menperatzea [7]: - **Beroa** tenperatura altuko material batetik tenperatura baxuko material batera oreka termikoa lortu arte gertatzen den energia-transferentzia da. Beroaren transmisioa hiru eratan gertatzen da: eroankortasunaren, konbekzioaren eta erradiazioaren bidez. Nahiz eta termografia infragorriak detektatzen duena erradiazioa den, termografia infragorriko esperimentuetan hirurak hartu behar dira kontuan, informazio fidagarria lortu ahal izateko. Esan dugun moduan, termografia infragorria ondo ulertzeko (aplikazioak, gaitasunak eta mugak) beharrezkoa da erradiazio infragorriaren printzipioekin eta bero-transferentziari buruzko printzipioekin lotutako fisikaren legeak ezagutzea. Gainera kamara infragorriak materialak igorritako erradiazioa detektatzen du, baina kontuan hartu behar da detektatutako erradiazioak hiru osagai dituela: materialaren gainazalak irradiatutakoa, ingurunetik islatzen dena eta materialean zehar transmititu egiten dena. - **Emisibitatea** material batek erradiazio termikoa igortzeko duen gaitasuna da eta Steffan Boltzmanen legea betetzen du [7]. Termografia infragorrian erradiazio termikoa neurtzen dugunez, ezinbestekoa da emisibitate altuko materiala izatea, eta hala ez bada, materiala beltzez margotzea gomendatzen da. Hau da teknika honek duen zailtasunetako bat, buruhauste handiak dakartzana. Geruza beltzak eragina izango du neurketen emaitzetan eta beraz, geruza ahalik eta finen jartzea gomendatzen da. Neurtu nahi den materialaren arabera geruza beltza spray baten bidez margotuz edo sputtering bidezko grafitoa jalkiz lor daiteke. - **Difusibitate termikoa** tenperaturak denboran zehar jasaten dituen aldaketen araberako bero-hedapenaren abiadura neurtzen duen propietate termikoa da. Hau da, difusibitatea beroaren hedapen-erritmoa gobernatzen duen magnitudea da, eta adierazten du zenbateko abiaduraz gertatzen den bero-difusioa materialetan. Zenbat eta difusibitate termiko handiagoa, orduan eta azkarrago hedatuko da beroa ingurunera. - **Eroankortasun termikoa** bero-transferentziak materialaren lodiera unitate batean zehar duen abiadura da, azalera unitateko eta tenperatura-diferentziaren unitateko; eta adierazten du materialak beroa nola eroaten duen. EKAIA, 27 (2014) 197 EKAIA 27.indd 197 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 Definizio hauek kontuan hartuta, bero-eroapenaren ekuazioa horrela idatz daiteke: $$\nabla^2 T(\vec{r},t) - \frac{1}{D} \frac{\partial T(\vec{r},t)}{\partial t} = -\frac{Q(\vec{r},t)}{K}$$ (1). Aurreko honetan, Q bolumen unitateko eta denbora unitateko laginari ematen zaion energia da, iturriaren menpeko energia alegia; D difusibitate termikoa eta K eroankortasun termikoa. Ekuazio horren emaitzak materialak gainazalean duen tenperatura emango digu. Muga-baldintzak eta beraz, ekuazioa, aldatuko dira iturriaren eta materialaren itxuraren arabera. Eta hori hartu behar da kontuan teknika bakoitzaren bidez informazioa lortu ahal izateko. #### 2. TERMOGRAFIA INFRAGORRI PULTSATUA Parker et al.-ek [8] 1961. urtean proposatutako teknika hau, egun, solidoen difusibitate termikoa neurtzeko metodo estandartzat hartzen da. Termografia mota honetan materiala laburki argiztatzen da eta kamara infragorri baten bidez neurtu egiten da gainazaleko tenperatura denboran zehar nola aldatzen den. Grabaketa-denbora materialaren arabera asko alda daiteke: milisegundo gutxi batzuk (metalen kasuan adibidez) edo segundo batzuk (epoxy edo plastikoen kasuan). Laginean denboran zehar gertatzen den tenperatura-aldaketak propietate termikoak neurtzea ahalbideratzen du. Termografia pultsatua da ezagunena entsegu ez-suntsitzaile bezala erabiltzen diren metodoen artean [4]. Tenperaturaren neurketak bi eratakoak izan daitezke: alde batetik, «islapena» deritzogun neurketan bero-iturria eta kamara alde berean ko-katzen dira, hau da aurpegi argiztatuan neurtzen da tenperaturaren garapena. Bestetik, «transmisioa» deritzogun neurketan materiala alde batetik berotu eta kontrako aldeko (argiztatu gabeko aurpegia) gainazaleko tenperatura neurtzen da; azken teknika honi Flash metodoa ere deitzen zaio (ikus 1 irudia). Termografia pultsatuak dituen aplikazioen artean badaude materialen difusibitatearen neurketa [9, 10], akatsen detekzioa, propietate optiko eta termikoen aldibereko neurketak [11], gogortasun profilaren neurketa eta lagin anitzetako materialetan eroankortasun termikoen, difusibitate termikoen eta erresistentzia termikoen neurketak. Teknika honek azkartasuna du abantaila nagusia. Eta gainera, kontakturik gabekoa, horrela produkzio kateetan produkzioa gelditu gabe aplikatu daitekeen teknika da. 198 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 198 19/12/14 08:11:28 ![](_page_6_Picture_1.jpeg) **2. irudia.** Termografia modulatuaren esperimentuaren eskema (Flash konfigurazioa). Flash lanpararen edo laserraren bidez lagina argiztatzen da, laginaren zurgapena eta emisibitatea hobetzeko grafitozko geruza batez estaltzen da eta, azkenik, kamara infragorriak aurpegi ez-argiztatuan gertatzen den tenperatura-aldaketa neurtzen du. Esana dugu metodo hau materialen difusibitatea neurtzeko metodo estandartzat erabili dela, batez ere laginak lauak direnean; gainera, azken lanetan metodo hau, hots, Flash metodoa geometria kurboko kasu desberdinetara zabaldu da [6]. Gainontzeko propietate termiko eta optikoak neurtzeko beroaren difusio-ekuazioa sakonago aztertu behar da eta termografian oso erabiliak diren alderantzizko metodoak garatu behar dira, beroak denborarekin duen garapenaren kurba zehatz-mehatz doitzeko. Alderantzizko metodo hauek esperimentalki lortutako kurba datu teorikoekin doitzea dute helburu. Behin doiketa zuzena lortuta, laginaren propietate termiko eta optikoak lortuko dira. Termografia infragorri pultsatuaren adibidea da difusibitate termikoaren neurketa azkarra. Baldintza idealetan (lagina termikoki isolatua badago, bero-galerak kontuan hartzekoak ez direnean, argi-pultsua gainazaletik uniformeki banatuta badago eta argi-pultsua bat-batekoa bada) difusibitate termikoa erraz lor daiteke: argi-pultsua jaurtikitzen denetik gainazaleko tenperatura maximoaren balioaren erdia lortu arteko denbora tartea neurtzen da (*t*1/2) (ikus 3 irudia) eta hurrengo ekuazioaren bidez lortzen da difusibitatea: $$t_{1/2} = 0.1388 \frac{L^2}{D} \tag{2}$$ non *D* difusibitate termikoa eta *L* laginaren lodiera diren. EKAIA, 27 (2014) 199 EKAIA 27.indd 199 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 ![](_page_7_Figure_1.jpeg) **3. irudia.** Flash konfigurazioaren bidez lortutako tenperatura-kurba, hau da, aurpegi argiztatugabean denboran zehar gertatzen den tenperatura-aldaketa. Tenperatura maximoaren balioaren erdia lortzeko behar den denbora neurtuz (*t1/2*) materialaren difusibitatea lortzen da, (2) ekuazioa jarraituz. ### 3. **TERMOGRAFIA INFRAGORRI MODULATUA** Termografia modulatuan materialaren gainazala argiztatzen duen argiiturria modulatua da. Kitzikapen horren ondorioz uhin termiko bat sortzen da, materialaren barnerantz hedatu eta gainazalaren azpian dauden akatsetan sakabanatu egiten dena. Azkenik, uhin termikoa gainazalera heltzen da eta kamara infragorri baten bidez gainazaleko erradiazioa neurtzen da. Esan dugun moduan kitzikapena modulatua da eta lortuko dugun erantzuna ere modulatua izango da, hots, kamerak tenperatura modulatua neurtuko du. Lock-in moduluak [12] kamerak jasotako tenperaturaren modulua eta kitzikapen-seinalearekiko desfasea lortzen du eta datu horiek dira teknika honek materialak aztertzeko erabiliko dituenak; horregatik, teknika honi Lock-in termografia ere deitzen zaio. Teknika honen aplikazioetariko bat da gainazal azpiko akatsak detektatzeko gaitasuna eta gaitasun horrek zuzeneko harremana dauka **difusibitate termikoaren luzerarekin**: $$\mu = \sqrt{\frac{D}{\pi f}} \tag{3},$$ non *D* difusibitate termikoa, eta *f* argi iturri modulaturen maiztasuna den. Beraz, esana dugu teknika hauek gainazaletik oso gertu dauden akatsak bakarrik detektatzeko gai direla, baina hori material bakoitzaren arabera gertatuko da, eta difusibitate altuagoko materialetan (metaletan, adibi- 200 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 200 KAIA 19/12/14 08:11:28 9/12/14 dez) barruagoko akatsak detektatu ahal izango ditu. Gainera, (3) formulan ikus daiteke argiztatze-maiztasunak ere ondo aukeratu behar direla; maiztasun txikiak maiztasun handiak baino sarkorragoak izango dira, baina zehaztasun gutxiago eskainiko dute. Adibidez 0,1 Hz-ko maiztasunerako aluminioaren difusibitate termikoaren luzera μAl = 6 mm eta bakelitarena, aldiz, μBakelitra = 0.1 mm-koak dira. Termografia infragorri pultsatuan bezala, termografia infragorri modulatuan konfigurazio ezberdinak daude: erradiazio infragorria argiztatutako aurpegian edo ez argiztatuan detekta daiteke. Bestetik, argiztapen laua edo argiztapen puntuala erabil daitezke. Termografia infragorri modulatuaren bidez, fasea eta anplitudea (bi aldagai) lortzen dugu eta beraz, aurreko teknikak baino zehaztasun handiagoa emango digu; hala ere, neurketa-denbora luzatu egingo da. Teknika honen bidez, adibidez, eroankortasun-profilak neur daitezke [13] (ikus 4 irudia). Eroankortasun-profilak materialaren sakontasunean zehar gertatzen den eroankortasunaren aldaketa ematen digu, eta suberatutako materialak karakterizatzeko oso erabilgarria izan daiteke, eroankortasun profila eta suberaketak emandako gogortasun profila estuki erlazionatuta baitaude [13]. Bestetik, difusibitatea erraz lor daiteke; akatsak eta pitzadurak detekta daitezke, eta propietate optiko eta termikoen aldibereko neurketak egin daitezke [14]. Aurreko teknikak bezala teknika hau ere abantailatsua da, ez baita teknika suntsitzailea, eta gainera, neurketak egiteko ez da laginarekin kontakturik behar. ![](_page_8_Picture_4.jpeg) **4. irudia.** Termografia modulatuaren muntaketa esperimentala. Lagina laser baten bidez kitzikatzen da, izpi sorta modulatu egiten da eta laginean fokalizatzen da (argiztapen puntuala). Lagina kitzikatu ostean, uhin termikoa materialean zehar hedatzen da eta kamara infragorri baten bidez laginak igortzen duen erradiazioa jasotzen da; hortik, tenperaturaren anplitudea eta fasea lortzen dira. EKAIA, 27 (2014) 201 EKAIA 27.indd 201 KAIA 19/12/14 08:11:29 9/12/14 4. irudian irudikatua dago muntaketa esperimentala, lagina laser baten bidez kitzikatzen da, izpi sorta modulatu egiten da eta laginean fokalizatzen da (argiztapen puntuala). Lagina grafitoz estaltzen da (grafitozko geruza ahalik eta finen izan behar du neurketen emaitzetan ahalik eta eragin txikiena izan dezan); gainera, lagina huts-kamara batean koka daiteke eroapen bidezko bero-galerak ekiditeko (hau beharrezkoa izaten da lagin oso finetan edo eroale txarrak direnean). 4 irudian ikusten den bezala, lagina kitzikatu ostean uhin termikoa materialean zehar hedatzen da eta laginak igortzen duen erradiazioa kamara infragorri baten bidez jasotzen da; hortik, tenperaturaren anplitudea eta fasea lortzen dira. Datu horiek aztertuz, materialaren egiturari eta propietateei buruzko informazioa lortzen da. Teknika honekin, adibidez, materialaren eroankortasun eta difusibitate profilak berreraiki daitezke; propietate hauek material bat suberatu ostean ![](_page_9_Figure_3.jpeg) **5. irudia.** Termografia modulatuaren bidez, materialaren eroankortasun eta difusibitate profilak berreraiki daitezke. a) Lagina argi modulatuaz argiztatzen da, uhinek materiala zeharkatzen dute eta gainazalean erradiazio infragorria neurtzen da. b) Tenperaturaren anplitudea eta fasea maiztasunaren menpe. Puntuak eta gurutzeak datu esperimentalak dira; lerro jarraituak teoria kontuan izanda egindako doikuntzak dira. c) Lortutako difusibitate termiko eta eroankortasun termikoen profilak. 202 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 202 KAIA 19/12/14 08:11:29 9/12/14 daukan gogortasun profilarekin zuzenki erlazionatuta daude, eta beraz, materialaren barne egiturari buruzko informazio baliagarria ematen dute. Adibidez, 5b irudian ikus daitezke esperimentalki lortutako tenperaturaren anplitudea eta fasea (puntuak eta gurutzeak). Lerro jarraituen bidez lortutako doikuntzak irudikatu ditugu (horretarako beroaren difusioaren ekuazioa erabili dugu); doikuntzetatik difusibitate termikoaren eta eroankortasun termikoaren profilak lortu ditugu (ikus 5c irudia). #### 4. **BIBROTERMOGRAFIA** Bibrotermografia edo «Thermosonics» teknika 70. hamarkadaren bukaeran erabiltzen hasi zen termografiako teknika da [14, 15]. Pitzadurak, delaminazioak eta akatsak detektatzeko teknika ez-suntsitzaile bezala sortu zen. Anplitude handiko soinu edo ultrasoinu-bibrazioek berokuntza funtzionala sortzen dute pitzaduretan edo bestelako akatsetan, eta berokuntza hori materialaren gainazalean detekta daiteke kamera infragorriaren bidez. Adibidez, pitzaduraren kasuan aurpegien arteko marruskaduraren bidez sortzen da beroa, eta beraz, kanpoko kitzikadura mekanikoa barneko bero iturri moduan aritzen da (akatsetan kokatutakoa) eta sortutako beroa materialean barruan hedatzen da gainazalera heldu arte. Azkenik, kamara infragorriaren bidez gainazaleko erradiazio infragorria neurtuko dugu eta horrek emango digu beroa sortu duen akatsari buruzko informazioa. Teknika honek abantaila nagusi bat du aurreko tekniken aldean: aurreko bi tekniken bidez gainazalerekiko perpendikularrak diren pitzadurak eta korrosioa detektatzea ia ezinezkoa da eta bibrotermografia aldiz, pitzadura mota hauek detektatzeko oso teknika boteretsua da metaletan, polimeroetan, zein konpositetan [2, 3]. Bestetik, aurrean ikusi ditugun kitzikadura optikoko bi teknikek ez bezala, teknika honek aukera ematen du gainazaletik urrunago dauden akatsak detektatzeko; kitzikadura optikoan uhina gainazalean sortzen da, akatseraino joaten da eta han sakabanatu egiten da, gero berriro gainazaleraino joan behar duelarik. Bibrotermografian, berriz, uhina akatsean bertan sortzen da eta gainazalerainoko bidea baizik ez du egin behar. Teknika honen aplikazioak Fluorescent Penetrant Inspection teknikaren (FPI) [5,6] alternatibak dira, hau da, bibrotermografiaren bidez mantentze inspekzioak eta turbinen xaflen eta diskoen manufaktura-kalitatearen kontrolak egin daitezke. Izan ere, bibrotermografia automobilen motoreen hainbat parte ikuskatzeko erabili da. Dena den, orain arte egindako ikasketa gehienak pitzadura eta akatsen azterketa kualitatiboak izan dira. Pitzaduraren forma eta tamainaren kalkulu zehatzagoak beroaren difusioaren ekuazioaren ikasketa sakonagoa eskatzen du; horrela, aukera izango dugu alderantzizko metodo aurreratuen bidez [16, 17], akatsak eta pitzadurak kuantitatiboki eta era fidagarrian karakterizatzeko. EKAIA, 27 (2014) 203 EKAIA 27.indd 203 KAIA 19/12/14 08:11:32 9/12/14 Bibrotermografian batez ere bi teknika erabiltzen dira, kitzikaduraren arabera sailkatuta. Lock-in teknika eta Burst teknika; Lock-in konfigurazioan maiztasun altuko oszilazioetako anplitudea modulatzen da maiztasun txikia erabiliz, gero, detektatutako seinalea sarrerako seinalearekin sinkronizatuz gainazaleko tenperaturaren anplitudea eta fasea lortzen dira (ikus 6 irudia). Burst teknikan, berriz, ultrasoinuak denbora labur batez aplikatzen dira eta ultrasoinuak aplikatu aurretiko eta aplikatu ondorengo gainazaleko tenperatura neurtzen da, bi tenperaturen neurketen konparaketak materialaren buruzko informazioa emango digu [15]. Bibrotermografia erabiltzen duten laborategi gehienek soldatzaile ultrasonikoa erabiltzen dute bibrazio-iturri moduan. Soldatzaile horiek 1-3 kWeko potentzia sortzen dute, eta potentzia hori laginari transmititzen diote punta txiki baten bidez (ikus 6 irudia). Gainera, kontuan hartu behar da energia-fluxu handiek lagina kaltetu dezaketela, punta ere apur daitekeela eta neurketak eralda daitezkeela. Hori ekiditeko, akoplamendu materiala erabiltzen da (gehienetan tefloia). ![](_page_11_Picture_3.jpeg) ![](_page_11_Picture_4.jpeg) **6. irudia.** Ezkerrean, bibrotermografiaren bidezko neurketa baten muntaketa esperimentala. Eskuinean, akats perpendikular baten simulazioa egiteko lagin kalibratua. Teknika hau fidagarriagoa eta kalitate-kontrolerako egokiagoa bihurtu nahi dute azken urteetan egindako ikerkuntzek [16, 17, 18]. Horretarako, bero-sor kun tza ren eta garraioaren fenomenoak sakonki aztertzen jarraitu beharko dute, neurketetatik akatsen inguruko datu kuantitatiboak lortu ahal izateko. 6 irudian, ezkerrean, bibrotermografiaren bidezko neurketa baten muntaketa esperimentalaren argazkia dugu eta, eskuinean, akats perpendikular baten simulazioa egiteko lagin kalibratua. 7 irudian irudikatu ditugu lagin horren fasearen eta anplitudearen termogramak eta haietatik lortutako datuak bere doikuntzekin batera. Lagin kalibratuak erabiliz, bibrotermografiak pitzadura perpendikularrak detektatzeko eta karakterizatzeko daukan gaitasuna neur daiteke. 204 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 204 KAIA 19/12/14 08:11:32 9/12/14 ![](_page_12_Figure_1.jpeg) **7. irudia.** a) Aurreko irudiko laginaren termograma. b) Termogramaren azterketa materialaren gainazaleko bi norabideetan. Puntuek datu esperimentalak adierazten dituzte eta marra beltz jarraituek teoria kontuan hartuz lortutako doikuntzak (alderantzizko metodoa). Doikuntzek pitzaduraren tamainari eta kokapenari (sakonerari) buruzko informazioa ematen dute. #### 5. **LABURPENA** Lan honetan termografia infragorri aktiboaren oinarriak eta aplikazioak ikusi ahal izan ditugu. Horretarako hiru teknika deskribatu ditugu: termografia pultsatua, termografia modulatua eta bibrotermografia. Termografia EKAIA, 27 (2014) 205 EKAIA 27.indd 205 KAIA 19/12/14 08:11:32 9/12/14 pultsatua propietate termikoak neurtzeko teknika ez-suntsitzaile azkarra da, eta termografia modulatuak ostera zehaztasun handia ematen digu. Bi teknika hauek, propietate termikoen neurketa ahalbideratzeaz gain, posible egiten dute akatsak, pitzadurak, korrosioa eta eroankortasun termikoen profilak neurtzea. Termografia pultsatuan eta modulatuan tenperatura eremuan sortzen den perturbazioa neurtzen da. Bibrotermografian, aldiz, neurketak garbiagoak dira, eta «hondo hotza» agertzen da, hau da, ez dugu materiala berotzen eta horrek sortzen duen eragina aztertzen: akatsa bera da bero iturria eta, beraz, neurketak askoz garbiagoak dira. Teknika honek, beraz, detekta ditzake aurreko bi teknikek ezin detekta ditzaketen akatsak, pitzadurak edo korrosioa, gainazaletik urrunago daudenak eta gainazalarekiko perpendikularrak direnak. Bibrotermografia akatsak detektatzeko oso teknika boteretsua da, baina egun akats horiek kuantitatiboki era zehatz batean karakterizatzeko bide luzea dago oraindik. # 6. **BIBLIOGRAFIA** - [1] E. G. HENNEKE II, K. L. REIFSNIDER, and W. W. STINCHCOMB. 1979. «Thermography. An NDI Method for Damage Detection». *J. Metals,* **31(9),** 11-15. - [2] X. P. V. MALDAGUE, *Nondestructive Evaluation of Materials by Infrared Thermography*, Springer-Verlag, 1993 - [3] D. P. ALMOND eta P. M. PATEL, *Photothermal Science and Techniques*, Chapman and Hall, 1996 - [4] X. P. V. MALDAGUE, *Theory and Practice of Infrared Technology for non destructive testing* , Wiley, 2001 - [5] CHARLES J. HELLER, *Handbook of Non destructive Evaluation*, McGraw-Hill Professional; 2 edition, 2012 - [6] PAUL E. MIX, *Introduction to Nondestructive Testing: A training guide*, Second Edition, Wiley-Interscience, 2 edition, 2005 - [5] Y. A. CENGEL, *Heat transfer: A practical Approach*, Mc Graw Hill 2003. - [7] W. J. PARKER, R. J. JENKINS, C.P. BUTLER, G.L. ABBOTT. 1961. «Flash Method of Determining Thermal Diffusivity, Heat Capacity, and Thermal Conductivity». *J. Appl. Phys.,* **32**, 1679 - [8] A. SALAZAR, A. MENDIOROZ, E. APIÑANIZ, C. PRADERE, F. NOËL eta J.C. BATSALE. 2014. «Extending the flash method to measure the thermal diffusivity of semitransparent solids». *Meas. Sci. Technol.,* **25**, 035604- 035611. - [9] E. APIÑANIZ, A. MENDIOROZ, N. MADARIAGA, A. OLEAGA, R. CE-LORRIO eta A. SALAZAR. 2008. «Thermal characterization of rods, tubes and spheres using pulsed infrared thermography». *J. Phys. D: Appl. Phys.,* **41,** 015403. 206 EKAIA, 27 (2014) EKAIA 27.indd 206 KAIA 19/12/14 08:11:33 9/12/14 - [10] A. SALAZAR, A. MENDIOROZ, E. APIÑANIZ, C. PRADERE, F. NOËL eta J.C. BATSALE. 2014. «Extending the flash method to measure the thermal diffusivity of semitransparent solids». *Meas. Sci. Technol.,* **25**, 035604-035611. - [11] O. BREITENSTEIN eta M. LANGENKAMP. 2003. *Lock-in Thermography*. Springer, 2nd edition, 2010. - [12] R. CELORRIO, E. APIÑANIZ, A. MEN DIO ROZ, A. SALAZAR eta A. MANDELIS. 2010. «Accurate reconstruction of the thermal conductivity depth profile in case hardened steel». J. of App. Phys., **107**, 083519 - [13] R. FUENTE, A. MENDIOROZ , E. APIÑANIZ eta A. SALAZAR. 2012. «Simultaneous Measurement of Thermal Diffusivity and Optical Absorption Coefficient of Solids Using PTR and PPE: A Comparison». *Int. J. Thermophys.* **33**, 1876. - [14] E. G. HENNEKE II, K. L. REIFSNIDER, AND W. W. STINCHCOMB. 1979. «Thermography – An NDI Method for Damage Detection». *J. Metals,* **31(9),** 11-15. - [15] L. D. FAVRO, X. HAN, Z. OUYANG, G. SUN, H. SUI, AND R. L. THO-MAS. 2000. «Infrared imaging of defects heated by a sonic pulse». *Rev. of Sci. Inst.,* **71(6)**, 2418-2421. - [16] A. MENDIOROZ, E. APIÑANIZ, A. SALAZAR, P. VENEGAS eta I. SÁEZ-OCÁRIZ. 2009. «Quantitative study of buried heat sources by lockin vibrothermography: an approach to crack characterization». *J. Phys. D: Appl. Phys.,* **42(5)**, 055502 - [17] A. MENDIOROZ, A. CASTELO, R. CELORRIO eta A. SALAZAR. 2013. «Characterization of vertical buried defects using lock-in vibrothermography: I. Direct problem». *Meas. Sci. Technol.,* **24**, 065601. - [18] R. CELORRIO, A. MENDIOROZ eta A. SALAZAR 2013. «Characterization of vertical buried defects using lock-in vibrothermography: II. Inverse problem». *Meas. Sci. Technol.,* 24, 065602. EKAIA, 27 (2014) 207 EKAIA 27.indd 208 19/12/14 08:11:33
aldizkariak.v1-0-241
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.26 _2013_14", "issue": "Zk.26 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Biomasa + Findegiak = Biofindegiak** *I. Agirrezabal-Telleria\*, E. Agirrezabal-Telleria, P.L. Arias* Injeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saila. Bilboko Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) *\**iker.aguirrezabal@ehu.es Jasoa: 2012-07-26 Onartua: 2013-02-18 **Laburpena:** Biofindegien kontzeptua oraindik garatzeko dago. Gaur egun petroliofindegiek duten garrantzia eta eragina kontuan hartuta, alternatiba berriak landare-biomasa eta findegi konbentzionalak uztartzera zuzenduak daude. Azukreen eta syngasaren plataformek aukera ematen dute hainbat konposatu biokimiko eta bioerregai ekoizteko. **Hitz gakoak:** biomasa; findegiak; biokimikoak. **Abstract:** The concept of biorefineries is still an area to be developed. Taking into account the current relevance of petrol-refineries, new alternatives focus on the combination of conventional refineries and the conversion of vegetable biomass. Among them, the sugar and syngas platforms represent the routes for the production of different biochemicals and biofuels. **Keywords:** biomass; refinery; biochemicals. #### 1. **SARRERA** Azken urteotan energia berriztagarriekin lotutako gaiek sekulako jakinmina piztu dute, batez ere ezagunak ditugun arrazoiengatik: petrolioaren salneurri-gorakadak, arazo geopolitikoak eta ingurugiroaren kutsadura etengabea kontuan hartuta [1]. Alternatiba gehienek energiaren eta erregaien arlora jo dute, petrolioa jatorri duten baliabideetan oinarritua baitago kontsumitzen dugun erregaien % 87. Egun erabiltzen ditugun produktu gehienak lau ardatz nagusitan oinarritzen dira: petrolioa, gas naturala, oxigenoa/nitrogenoa eta sufrea. Petrolio-findegiei erabat lotuak daude plastikoaren iraultza edo gure ekonomiaren garapena. Bestalde, kontuan hartzekoa da egungo petrolioaren % 63 Ekialde Hurbilean kokatua dagoela. Petrolioaren kudeaketa modu honek benetan mugatu egiten ditu garatu gabeko herrialdeak. Beraz, nola sostengatu finde- giek eskaintzen duten merkatu aukera petrolioaren ustiaketa murrizten bada? Biomasak dauka galdera honen erantzuna. Biomasa (bizidunek duten masa) izango da datorren urteetako bioerregai eta produktu? biokimiko askoren gakoa. Gizakiaren historian erabilitako lehenengo biomasa egurra izan zen. Egun egurra gutxi erabiltzen da erregai moduan, etorkizunean bere erabilera zabaltzea lortu nahi da. Biofindegietan, landare-biomasa ezarriko da oinarri gisa petrolioaren ordez. Horrela, munduan zehar dagoen biomasa aberastasunari esker, lor daiteke biokimiko potentzialak edo bioerregai potentzialak uniformeago bideratzea. Produkzio modu honek, karbono-zikloa zerora ere gerturatu nahi du: erregaiek isuritako CO2-a, fotosintesiaren bitartez, biomasa berria sortzeko erabil daiteke eta zikloa itxiz, biofindegiek bioerregai bihur dezakete biomasa hau. Biofindegien kontzeptua ez da berria. Paperolak izan dira zuhaitzetako biomasaz (lignozelulosa) baliatuz garatu den esparrurik ezagunena eta haren harira sortu ziren biofindegiak. Izan ere, XX. mende erdialdeko Alemania hartan, egurreko ligninaren erabilpen txarra ikusita, bururatu zitzaien biomasaren hondakin desberdinei irtenbide bat ematea. Modu berean, furfuralaren produkzioa kasu garbia da. Industrian disolbatzaile moduan erabili ohi da eta bere ekoizpena biomasetako azukreetan baizik ez da oinarritzen da. Bestalde, ez da oraindik garatu modu sintetikoan lortzeko biderik [2]. ![](_page_1_Picture_4.jpeg) **1. irudia.** Etorkizuneko garraio sistema biomasa barietate desberdinetan oinarrituko da. Biomasa da naturan modu berriztagarrian dugun material ugariena. Bere osagai nagusiak zelulosa, hemizelulosa eta lignina dira. Hiru konposatu hauetatik lor daitezke merkatuak eskaintzen dizkigun produktu multzo ia denak. Frogatua dago produktu kimikoen familia desberdinak asetzeko nahikoa dela hamabi molekula nagusi soilik edukitzea [3]. Molekula desberdinak eraikitzeko erabiltzen diren konposatu hauei eraikin bloke deritze, eta hauek izango dira etorkizuneko biofindegien euskarri. Biofindegiek jatorri fosilak dituzten erreaktiboen ordez biomasa jarri eta eraikin bloke hauek ohiko findegien esku jarriko dituzte. Hitz bitan, biofindegia zuhaitz moduko gauza bat izango da. Enborra biomasa litzateke, adar nagusiak eraikin blokeak eta adar txikiak berriz amaierako produkturako bideak. Hori bai, oraindik zuhaixka bat haztea besterik ez da lortu. Baina zertan datza biofindegi bat? Bi ardatz nagusitan bana dezakegu biofindegia: azukreen plataforma eta syngasaren plataforma (Ikusi 2. irudia). Azukreen plataformek, biomasaren konposizio nagusia oinarritzat hartuta, hasierako polimeroak partzialki hautsi eta azukre jakin batzuetara bihur ditzakete [4]. Hauek izango dira biokimiko deritzanak sortzeko iturburu nagusiak, eta hondakin nagusiak beroa edo elektrizitatea sortzeko erabil daitezke. Bestalde, biomasa zuzenean gas modura bihurtzeak bioerregaiak ![](_page_2_Figure_3.jpeg) **2. irudia.** Biomasaren erabilera nagusiak azukreen eta syngasaren plataformetan oinarritzen dira. sortzeko bidea irekitzen du batez ere. Tankera honetako tratamenduak biomasaren suntsipen osoa eragiten du, gas moduko molekula txikietara bihurtuz. # 2. **AZUKREEN PLATAFORMA** Biomasa hainbat hemizelulosa eta zelulosa karbohidratoz osatuta daude, eta azukreen jatorri nagusiak karbohidratoak dira. Karbono-luzera desberdineko konposatuak iturburu hartuta, erabilera anitzeko molekulak lor daitezke. Tratamendu termokimiko bortitz bat erabili gabe lor ditzakegun biokimikoak sailka ditzakegu arlo horren barruan: adibidez, biodiesela, furanoen familiako konposatuak edo disolbatzaileak. Orokorrean, azukreen plataforma biokimikoen sektorera zuzentzen da eta azken urteotan eraikin bloke oso interesgarriak sortu dira: azido 3-hidroxipropanoikoa, azido lebulinikoa edo glizerola. Hasierako azukreen eraldatzea katalizatzaile egokiekin azkartu daiteke. Katalizatzaileen artean, legamia edo fungi desberdinak dira produktu aukerarik zabalena eskaintzen dutenak, inguru aerobio edo anaerobioetan. Baina noski, biofindegien biomasari ahalik eta zukurik handiena ateratzea da helburua. Lignina izan ohi da biomasaren hondakin handienetako bat. Nahiz industria tradizionalean erregai moduan erabili, ligninak konposatu fenolikoen familiarako bidea zabaltzen du. Glizerola da beste kasu garbi bat. Biodieselaren ekoizpenean hondakin moduan agertu arren, poliesterra edo zenbait alkohol sortzeko ere erabil daiteke. ### 3. **SYNGASAREN PLATAFORMA** Biomasaren karbono eta hidrogeno intrintsekoa gas fasera bihurtzea da plataforma honen helburu nagusia. Karbono monoxidoa, hidrogenoa edo metanoa gasifikazio prozesuen bitartez lor daitezke. Teknologia bakuna eta merkea da. Syngas delakoa (karbono monoxido eta hidrogenoaren arteko nahastea) bioerregai bezala erabil daiteke elektrizitatea edo beroa sortzeko. Halere, bi gas hauen konbinaketarekin erregai likidoak lor daitezke: Fischer-Tropsch deritzon prozesuaren bitartez lehen gasolina sintetikoa sortzen duen planta eraiki da Alemanian. Flash pirolisiaren bidez, oxigeno gabeko ingurugiro batean, bio-olioak sor daitezke. Bio-olio hauen oxigeno kantitatea gutxitzea lortuz gero erregai arruntekin lehiatzea espero da. Biodiesela berriz, esterifikazioaren bitartez, modu merkean lor daiteke. Etanolarekin batera, biomasa jatorri duen erregairik erabiliena da dagoeneko. Bestalde, biogasa (metanoa + karbono dioxidoa) digestio anaerobioaren bitartez ere lor daiteke. Erregai moduan edo elektrizitatea sortzeko konposatu bikaina dela esan beharrik ez dago. Azkenik, hidrogenoa izan liteke gasen artean itxaropenik handiena sortu duen erregaia. Halere, produkzio kostuak handiak dira oraindik eta segurtasun aldetik hobetzeko atal asko daude. # 4. **ETORKIZUNEKO BIOFINDEGI INTEGRATUAK** Hitz gutxitan, biofindegi bat biomasatik abiatuz energia, erregaiak eta balio-erantsia duten kimiko desberdinak ekoizten dituen plataforma integratu bat da. Azken urteotan lehen eta bigarren belaunaldiko bioerregaien auzia sortu da. Lehenengo belaunaldikoak (dagoeneko merkatuan) elikagaietatik ekoizten dira eta biomasa kantitate handiak erabili behar izaten dira. Artoa edo kanabera-azukrea, adibidez, etanolaren ekoizpenerako erabiltzen dira eta horrek salneurri-igoera eragin dio oinarrizko elikagai askori. Gainera, erregai-ekoizpenerako eredu hau etorkizunean ez litzake batere jasangarria izango. Esaterako, Estatu Batuen erregai-kontsumoaren % 100 asebetetzeko, beraien lur-eremuaren % 48 helburu horretarako soilik erabili beharko litzateke. Munduko erregai-kontsumoaren igoera esponentziala asebetetzeko lur emankorrik ez dago beraz. Kontsumoa neurtzea litzateke beraz lehenengo neurri nagusia. Bigarren belaunaldiko bioerregaiek aukera egokiagoa dirudite. Hauek bi iturri nagusi dituzte: batetik elikagai-ekoizpenean sortzen diren hondakinak, eta bestetik elikagaietarako balio ez duten eta espreski zeregin horretarako landaturiko biomasa. Algak dira azken hauen adibide garbienetakoa. Tankera honetako biomasaren hazkunde produkzioa ohiko elikagaiena baino hamar aldiz azkarragoa izatea lor liteke erabiltzen den lur-eremu bakoitzeko. Baina biokimikoen edo bioerregaien ekoizpena ez da jatorri berriztagarrietara bakarrik mugatu behar. Izan ere, jatorria berriztagarria izateak ez du prozesuaren jasangarritasuna bermatzen. Har dezagun furfurlaren kasua berriro. Nahiz karbohidrato naturaletatik sortu, ekoizpen prozesua erabat kutsakorra eta zaharra da. Hori dela-eta, egungo ikerkuntza katalizatzaile solido eta prozesu berritzaileetara zuzentzen da [5]. Ikerketa hauen emaitzek banantze prozesuak erraztu eta merketzea eragingo luke. Horrez gain, entzima eta bakterio ugariren erabilerak emaitza oso onak eman ditu etanolaren, biogasaren edo eraikin bloke desberdinen ekoizpenean. ## 5. **ONDORIO NAGUSIAK** Azpimarratzekoa da biofindegi batek isolatutako lurralde askori beraien ekoizpen-sistema garatzeko emango liokeen aukera. Hori dela-eta, hazkuntza eta produkzio mota integratuen diseinuetan inbertitzeak bultzada sen- doa emango lioke biofindegien kontzeptu berri honi. Azken batean, etorkizuneko gizarte kontsumoak biomasa jatorri duten biokimiko / bioerregai eta energia fotoboltaiko / eolikoa uztartzen dituen egitura edukiko du. Egia da ekonomia eredu hau egun batetik bestera aldatzea ez dela erraza, baina etorkizuneko naturak ikerkuntza eta aukerako urratsak irmoki ematea benetan eskertuko digu. #### 6. **BIBLIOGRAFIA** - [1] CORMA A., IBORRA S. eta VELTY A. 2007. «Chemical Routes for the Transformation of Biomass into Chemicals». *Chem. Rev.*, **107**, 2411-2502. - [2] KARINEN R., VILONEN K. eta NIEMELÄ M. 2011. «Biorefining: Heterogeneously Catalyzed Reactions of Carbohydrates for the Production of Furfural and hydroxymethylfurfural». *ChemSusChem*, **4**, 1002-1016. - [3] WERPY T. eta PETERSEN G. 2004. «Top Value Added Chemicals From Biomass». *Pacific Northwest National Laboratory and NREL*. - [4] CHEDA J.N., HUBER G.W., eta DUMESIC J.A. 2007. «Liquid-Phase Catalytic Processing of Biomass-Derived Oxygenated Hydrocarbons to Fuels and Chemicals». *Angewandte Chem. Int. Ed.*, **46**, 7164-7183. - [5] AGIRREZABAL-TELLERIA I., LARREATEGUI A., REQUIES J., GÜE-MEZ M.B. eta ARIAS P.L. 2011. «Furfural production from xylose using sulfonic ion-exchange resins (Amberlyst) and simultaneous stripping with nitrogen». *Bioresour. Technol.*, **102**, 7478-7485.
aldizkariak.v1-7-1102
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 126 _2023_1", "issue": "Zk. 126 _2023_", "year": "2023", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **LABURPEN-GAITASUNAREN GARAPENA ETA ESKOLAKO LABURPEN-TESTUEN PROZESAMENDUA** **Tesiaren egilea:** Unai Atutxa Barrenetxea **Unibertsitatea:** Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) **Saila/Institutua:** Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila **Doktorego-programa:** Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua **Jakintza-arloa:** Hizkuntzalaritza Konputazionala eta Didaktika **Tesi-zuzendaria:** Mikel Iruskieta Quintian eta Arantza Díaz de Ilarraza Sanchez **Tesiaren laburpena:** Tesi-lan honetan, laburpen-gaitasunaren garapenari heldu diogu, eskolako laburpen-testuen prozesamenduaren bidez (Atutxa-Barrenetxea, 2022). Bi helburu nagusi ditugu: i) laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea, laburpenaren oinarri teorikoak finkatuz eta laburpen-testuen deskribapena eginez. ii) Hezkuntzaeta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea. Helburuak erdiesteko, RST hurbilpena (Mann eta Thompson, 1987) eta Hizkuntzaren Prozesamenduko (HP) teknikak erabili ditugu. Lan honetan, Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleek curriculumeko edukiak lantzeko erabiltzen dituzten 5 testuren laburpenak bildu eta aztertu ditugu. Bi adituk laburtu beharreko 5 testu horiek egitura diskurtsibotik aztertu dituzte, testuon laburpenak landu dituzte eta ikasleek laburtzeko prestatu. Ondoren, euskarazko laburpen-corpusa bildu dugu (LabEus), horretarako berariaz sorturiko Compress-eus tresnarekin; LabEus LHko eta unibertsitateko ikasleen 1.758 laburpenek osatzen dute. Bertako 80 laburpenekin, EskoLab corpusa eratu eta aztertu dugu, laburpenaren bi fase nagusi bereiziz: i) sortutako laburpena, hots, azken produktua eta ii) lapurpen-prozesua. Corpusa aztertu ahal izateko, laburpenen ebaluaziorako baliabideak eta prozedurak diseinatu eta sortu ditugu. Aurrena, metalaburpenak eratzeko algoritmoa sortu dugu, horiekin ebaluazio automatikoa diseinatzeko. Bestalde, laburpenak egin eta eskuz ebaluatzeko errubrika osatu dugu, hipotesiak erantzuteko EskoLab corpusean. Azkenik, ikasleentzat, diskurtso-egituraren hierarkiari buruzko atzeraelikadura automatikoaren bi bertsio aurkeztu ditugu: i) Hierarkia Mailen Arteko Metodoan (HIMAM) eta ii) Galderetan Oinarritutako Metodoan (GOM) oinarrituak. Gainera, baliabide horiek erabiliz, hiru tailer burutu ditugu: bi Hezkuntza Fakultate bateko graduko ikasleekin, euskaraz; eta bestea EHUko master bateko ikasleekin, ingelesez. Helburua laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpengaitasuna garatzea izan da, edota laburtzeko teknika ezberdinak erakustea. Emaitzei dagokienez, laburpenak egiteko COMPRESS-EUS (Atutxa et al., 2017) eta laburpenen feedback automatikoa jasotzeko baliabideak sortu dira (ikus 1. irudia eta 2. irudia). Horrez gain, LHko eta unibertsitateko laburpenen artean aldea egon da, baita monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik abiatuz laburtu denean ere. Emaitzen arabera, tailerrak lagungarriak izan dira laburpen hobeak sortzeko, eta horretan zerikusia izan du automatikoki eskainitako hierarkiaren atzeraelikadurak. Laburpen-prozesua aztertzean, estrakziotik abiatuz abstrakzioa egitean ikasleek laburtu beharreko testuari (testuaren oinarrizko diskurtso-unitateei zehazki) nolako aldaketak egin dizkioten ikusi dugu, eta testuaren ezaugarriek ikaslearen laburpenean eragina izan dutela. ![](_page_1_Figure_1.jpeg) ## **1. irudia. COMPRESS-EUS tresna eta bertatik lortutako estrakziozko laburpena, bere kodea eta abstrakziozko laburpena.** ![](_page_1_Figure_3.jpeg) **2. irudia. HIMAM metodoan oinarritutako atzeraelikadura automatikoa.** ## **Erreferentzia bibliografikoak:** - Atutxa-Barrenetxea, U. (2022): *Laburpen-gaitasunaren garapena eta eskolako laburpentestuen prozesamendua* [Doktoretza-tesia, UPV-EHU]. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). - Atutxa, U.; M. Iruskieta, M.; Ansa, O. eta Molina, A. (2017): «Compress-eus: I(ra)kasleen laburpenak lortzeko tresna», *EUDIA: Euskararen bariazioa eta bariazioaren irakaskuntza-III,* 87-98 - Mann, W. C. eta Thompson, S. A. (1987): «Rhetorical Structure Theory: A Theory of Text Organization», *Text,* 8(3), 243-281.
aldizkariak.v1-7-49
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 5 _1992_7", "issue": "Zk. 5 _1992_", "year": "1992", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **BOTEREA NICCOLO MACHIAVELLI BAITAN** # **Paulo Iztueta** Gure lan honi muga zehatzak jarri nahi dizkiogu aldez aurretik. Ez goaz hemen Machiavelli-ren obra osoa aztertzera, ezta beraren pentsamendua orotara besarkatzera ere. Hemen soilki **Il principe** aztertuko da, berrikitan Iñaki Azkunek **Printzea** izenarekin euskaratu duena. Zuzenean aipaturiko lan horrekin sartu baino lehen, Machiavelli bere garaiko giroan lekutzen ahaleginduko gara, beraren mezua hobeto ulertuko bait da Europan une hartan egosten ziren gertakari politikoen argitan. ## **Testuinguru historikoa** Zer-nolakoa zen Europaren egoera XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran? Nolakoa genuen orduko gizartearen egitura politikoa? Galdera horiei buruzko erantzunak arestian aipaturiko epealdi horri dagozkion ezaugarri batzu deskribatuz gauzatuko ditugu. Baina, atariko gisa, esan dezakegu XV. mendearen erdialdera Aita Santuaren absolutismoa birpiztu egin zela eta, aldi berean, botere monarkikoak sekulako indarra hartu zuela Mendebaldeko ia Europa osoan zehar. Erdi Aroko sistema politikoa, jakina denez, nobleziak, parlamentuek edo estamentuek eta kleroak osatzen zuten eta sistema hau goitik behera zetorren errege-boterea indartuz eta hedatuz zihoan heinean. Feudo- -jauntxoen eta korporazioen eskuetan barreiaturik zegoen botere politikoa monarkaren eskuetara pasa zen. Monarka hori izan zen gero eta indar handiagoa hartuz zetorren batasun nazionalaz gehienbat baliatu zena. Subirano bat, kasu honetan erregea, zen botere politiko ororen iturria. Pentsamendu politiko hau nagusitu zen XVI. mendean. Pentsamendu eta praktika mailan gertatutako aldaketa politiko horiekin batera, beste batzu ere ezagutu ziren Europako gizarte osoan. Eta aldaketa hauek, nahiz eta lekuan lekuko berezitasunak kontuan hartzekoak izan, leku guztietan antzekoak izan ziren. ## **1. Aldaketa ekonomikoak** Oso nabarmen izan zen XV. mendearen azken aldera ekonomia mailan gertatutako aldaketa. Iraultza baten parekoa. Erdi Aroko erakundeak birmoldatu beharra ekarri bait zuen. Erdi Aroko gizartea, beronen antolakuntza ekonomiko eta politikoari zegokionez, ia erabat lokala zen. Eta halaxe zen, hain zuzen ere, komunikabideen mugek areagoko biderik ematen zutelako. Merkataritza ere nagusiki lokala zen edo, lokala baino handiagoa zen kasuetan, merkantzia jakin batzu bide finko batzutatik barrena eramaten ziren eta gero portu eta merkatu monopolizatuetan uzten. Merkataritza hori ekoizleen gremioak kontrolatzen zuen edo, bestela esanda, udal-erakundeen eskuetan zegoen. Merkatal antolakuntzaren unitatea Erdi Aroan, hiria zen. Mugimendu-askatasunik ez zegoen eta monetarik ere ez zen erabiltzen eskuarki XIV. mendean. Merkatu-askatasunak hautsi zuen goian deskribatu dugun ekonomi sistema hori. Edozein merkatuk eskaintzen zituen abantailez baliatzen zekien eta negozioetan kapital bat jartzeko gertu zegoen merkatariak biltzen zituen mozkin handienak sistema berri honetan. Merkatari abenturazale honek bere menean zeuzkan merkatuak eta pixkanaka- -pixkanaka ekoizpenaren kontrola bereganatuz joan zen. Azkenean, gremioen eta hirien eremutik at geratzeraino iritsi zen. Honela, merkatuaren eremua hedatu zenean, merkataritza kontrolatu, merkantzien kalitatea tipifikatu edo prezioak erregulatu beharra ekarri zuen eta eginkizun berri hauek, noski, Erdi Aroko udal mailako gobernu-eremua hedatu beharra zekarten ondorioz. Europako gobernu monarkiko guztiek eginkizun berri honi ekin zioten eta, ekonomiaren arloan, bide berriak urratu zituzten, hala nola: baliabide nazionalen ustiapen-politika, merkataritza barrukoaren nahiz kanpokoaren sustaketa eta botere nazionalaren garapena. ## **2. Aldaketa sozio-politikoak** Aldaketa ekonomiko horiek ondorio sozio-politiko sakonak ekarri zituzten. Erromako inperioa eroriz geroztik, Europako gizarteak orduan ezagutu zuen lehen aldiz jende diruduna eta enpresa-izpiritua zeukana. Jende-mota hau, jakina, noblezia eta aristokraten etsai naturala zen. Beren interesak zaintzeko, gobernu indartsu baten beharra zeukaten, indartsua bai herrialde barruan bai kanpoan, eta horregatik ziren erregearen aldekoak. Burgeseria honek begi onez ikusten zuen botere militarra eta justizi administrazioa monarkaren eskuetan kontzentratzea. Jokabide honi onuragarri zeritzon, sistema horretatik abantaila ekonomiko handiagoak bait zetozkion. # **3. Absolutismo modernoaren garapena** Burgeseria noblezia feudalari nagusitu zitzaion eta, honela, XVI. mendearen hasieran monarkia absolutua zen Mendebaldeko Europako gobernu-mota nagusia. Monarkia absolutuak konstituzionalismo feudala eta hiri-estatu libreak uzkaili zituen, Erdi Aroko zibilizazioaren zutabeak, hain zuzen. Eta indarrez uzkaili ere, sua eta odola nahasian zirela. Gero nazionalismoak gauza bera egingo zuen monarkia absolutuari sorrera eman zion legitimitate dinastikoarekin. Eliza, Erdi Aroko erakunde guztietan nabarmen eta garrantzitsuena, monarkiaren eta beronen indar sozialen meneko geratu zen. Monastegiak, aberatsak eta ahulak batera, espropiatu edo desjabetu egin zituzten monarkiek eta berorien aberastasunak erdiko klase berriari eman zizkioten. Eliz agintariak erregearen kontrolpean erori ziren eta, azkenean, elizaren agintaritza juridikoa desagertu egin zen. Monarkia absolutuaren garapena Mendebaldeko Europako ia herrialde guztietan gertatu zen. Espainian, Fernando eta Isabel Errege Katolikoen ezkontzarekin, Aragoi eta Gaztelaren arteko batasuna gauzatzen da. 1492an Granada konkistatzen dute; 1515ean, hil baino urtebete lehenago, Fernando-k Nafarroa bereganatu zuen. Errege Katoliko hauekin hasi zen Espainia XVI. mendean zehar Europako potentziarik handienetako bat izateraino eraman zuen monarkia absolutua. Ingalaterran 1485-1509 epealdian eman zitzaion hasiera Tudor dinastiaren absolutismoari; horren barruan sartzen dira Enrike VIII.aren erreinualdi osoa eta Isabelen erreinualdi-zati bat. Ingeles monarkia honek ezin zuen garaipenik lortu erdiko klasearen laguntzarik gabe. Honela, merkataritza sustatu zuen, baita itsas enpresak ere; bestalde, seguruago sentitzeko, Komunen Ganbara desegin zuen, horren barruan oraindik indar handia bait zuen nobleziak. Adibiderik tipikoena, inolako dudarik gabe, Frantziak eskaintzen digu. Errege-botererik zentralizatuena bertan kausitzen dugu. Errege- -boterea aski sendotuta zegoen XV. mendearen erdialdean. Frantzia zen Europako naziorik batuena, konpaktoena eta harmonikoena. 1439ko ordenantzak nazioko indar militar guztia monarkaren eskuetan jarri zuen eta zerga nazional bat ezarri zen erregearen agintaritza sendotzeko eta indar militarrari eusteko. Honela sortu ahal izan zen hiritarren armada bat, ongi gertutua eta ongi ekipatua zegoena eta ingelesak bertatik ohiltzeko aski indartsua zena. XVI. mendea bukatu baino lehen feudo-leku handiak menpean hartuak zeuzkan monarkiak, hala nola Bourgogne, Bretainia eta Anjou. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Gaston Foix-ekoak 1449an okupatu zituen Lapurdi eta Zuberoa eta hurrengo urtean, Ayherreko Tratatuaren indarrez, bi lurralde horiek Frantziako erregearen agintaritzapean zeuden; Nafarroa Beherea Karlos V.ak Albret etxekoen eskuetan utzi zuen eta, honela, Nafarroa Garaia eta Beherea bananduta geratu ziren. # **4. Italiaren arazoa Machiavelliren garaian: gainbehera** Autore askorentzat, frantses inbasioaren urtea, 1494. urtea alegia, Italiak erabat lur jo zueneko unea da. Machiavelli-k idazten zuen garaian, Italia bost estatu handitan zatitua zegoen: hegoaldean Napoli-ko erresuma, iparmendebaldean Milanoko dukerria, iparrekialdean Venezia-ko errepublika aristokratikoa, Florentziako errepublika eta Erroman pontifize- -estatuak. Urte horretan, 1494ean alegia, frantses inbasioak bost estatu handi horien arteko oreka-sistemaren porrota ekarri zuen. Oreka hori, bestalde, indar kontserbatzaileen artekoa izan zen. Italiako politika oinarrizko egiturak eta indarrean zeuden gizarte-harremanak betikotzera zuzenduta zegoen. Sistema honen lur jotzeak, beraz, aro berri baten hasiera zekarren. Aro honetan, batetik, Italiako klase zuzendaria atzerriko (Frantzia eta Espainiako) monarkia berrien azpian egon beharrean aurkitzen da eta, bestetik, monarkia ezartzen da klase zuzendariaren menerapena bermatzen duen gobernu-forma gisa. Ikusten da sektore "herritarrak" ez direla gauza, ez Florentzia-n ez gaineratiko beste estatuetan, gutxiengo oligarkiko- -patrizioari botere politikoa kentzeko eta, bidenabar, Estatuaren funtzionamendua onartu eta antolatzeko. Hauxe da Florentzia-ko Errepublikaren porrota eta, nolabait, Machiavelli-ren beraren porrota. Aipaturiko urte horrekin irekitzen den epealdia benetan esanguratsua da: orduan hasten dira Italiako odolezko gerrak, Frantziaren eta Espainiaren arteko etsaigoak penintsulaz nor jabetuko borrokan, Aita Santu gerrazale eta politikari maltzurren (Alexandro VI., Borgia, Julio II., Medici-tarren jatorriko Aita Santuen) politikagintza. Italiako bizitza ekonomikoa eta gizartea nekazal izaerako bihurtzen dira. Manufaktur eta finantz burgeseria, lehen Europan hegemonikoa izandakoa, Europan indarrean zeuden baldintza berrien aurrean atzeratuta geratzen da. Inbertsioak nekazaritzara, ondasun higiezinetara eta luxuzko kontsumora zuzentzen dira; Ingalaterran, Herbehereetan eta Frantzian merkatal eta industri abiaduraren oinarriak eratuz doazen unean industria geldirik aurkitzen da; bankak eta finantzak atzera egiten dute bankari berrien aurrean, adibidez, alemanen aurrean. Urritasuna sentitzen da aldizka. Florentzia-ko filosofi eta kultur giroak hau biltzen eta adierazten du. Humanismo zibila genuen aristokrazia hiritarraren filosofia errepublikarra. Greziar eta erromatarren garaiko kultura eta artea birpiztu zituen (hortik dator "birpizkunde" edo errenazimentu izena) joera filosofiko honen goren puntua XV. mendearen lehen erdialdian eman zen. Errepublikako Salutati eta Bruni kantzelariekin, hain zuzen ere. Humanismo honek, Alamanno Rinuccini-ren *De libertate*n adierazten den bezala, aski garbi salatzen du Lorentzo bikainaren tirania. **Vita civilis, libertas republicana** eta arazo kolektiboetan partehartzea, etab., guzti hori abstrakzio eta ipuin erretoriko bat besterik ez dela esatera dator aipaturiko autore hori. Medici-tarren garaian, bereziki Lorentzo Bikainaren garaian (1469- 1496), Ficino-ren platonismoa indartzen eta nagusitzen da. Boterearen babesa du eta ikuspegi nagusiki kontenplatibo, transzendente eta kosmologikoko platonismo magiko- -astrologiko hau garai hartako kultur giroari erantzuten diona da. Sektore ikasiei dagokien filosofia ilustratu honek bere esperantzak jarririk dauzka oso hurbil ikusten den edo jadanik hasia den gauza guztien erabateko "berriztapen"ean, bake eta konkordia unibertsalen instaurazio berehalakoan. "Berriztapen unibertsal"ari buruzko azalpen platonikoa funts-funtsean desberdina bada ere autore desberdinetan (adibidez, Ficino, Pico, Landino, Egidio Viterbo-ko eta abarrengan), guztiok badute batera zerbait: hots, Italiako bizitza eta bereziki Florentzia-koa, XV. mendearen azken laurdenetik hasita, gogorki astintzen dituen krisi- -sentimendua jasotzen dutela eta kapa herritar horien adierazpen ideologiko- -filosofikoa korronte profetiko- -apokaliptiko-milenaristetan kokatzen dela. Mugimendu honen adierazpenik garrantzitsuena izan bide daiteke Savonarola-ren fenomeno konplexua; honek, masa herritarren ezinegona eta haserrea jasoz, gizakia eta Eliza erabat eta osoki garbitzea eta eraberritzea eskatzen zuen. Zentzu honetan, Machiavelli-ren pentsamendua kultur giro orokor honen seme da; hala ere, honek, gero ikusiko dugun bezala, berrikuntza ez du bideratuko erlijioaren ildotik, Savonarola-k egin nahi zuenaren antzera; aitzitik, berrikuntzaren eremua erlijio eta eklesiologiatik politika eta Estatuaren eremura pasatzen du. Hortxe datza, hain zuzen, beraren berezitasuna. Sarri-sarritan "berriztapen" ideia hori astrologiari lotua agertzen zen. Hau da, gizarte berri baten abiada ziklo zerutar berri baten abiadarekin bateginda aurkezten zen, oso zabaldurik bait zegoen astroek lurrekoen eta gizakien munduan eraginik bazutela. Arras modan zegoen "kojuntzio zerutar handien" doktrina; honen arabera, politikan nahiz erlijioan gertatzen ziren aldaketak (goraldiak eta beheraldiak) ziklo zerutarren eta bereziki goi-planeten kojuntzio handien ondorio gisa gertatuak izan bide zitezkeen. Hain zuzen ere, sineste hau herriaren bihotzean zein sarturik zegoen ikusteko, merezi du gertakari hau aipatzeak: pentsatzen zen 1484ean Jupiter eta Saturno-ren kojuntzio handia emango zela Eskorpion eta, Florentzia-ko zirkulu platonikoetan nabari zenez, orduan gertatuko zen, inolako traumarik eta oinazerik gabe noski, "berriztapen unibertsal"a. Urte horretako apirilean Giovanni Mercurio da –Correggio autoizendaturiko profeta– zaldi gainean ibili zena Erromako kaleetatik barrena esanez bazetozela munduaren eraldakuntza eta urrezko aroa. Savonarola sermoilariaren itzala oso sarturik zegoen Florentzia-ko herrian jadanik 1490az geroztik. Monje dominiko honen ustez, ustelkeriak gaina jo bait du Italia eta Florentzia-n, garaia heldu da Jainkoak parte har dezan. Jainkoaren partehartze hau, uste denez, berehala gertatzekoa da. Bi fase izango ditu: lehenengoan, Elizan dagoen ustelkeria zigortuko da eta, zigor horren adierazle gisa, Italia osoa, Florentzia eta Erroma birrinduak izango dira gerra eta pesteen bidez; bigarrengoan, garbiketa hori egin ondoren, jentilak kristautuko dira eta gizateriak bakea eta batasuna eskuratuko zituen Eliza bakar baten barruan. Eta horrekin batera, Florentzia-k boterea eta aurrerapena ezagutuko zituen. Uhin profetiko eta milenaristaz edo korronte eskatologiko hauek ez dira desagertzen Italiatik ezta Savonarola 1498an sutan erreta gero ere. Machiavelli-k ere krisi hori bizi eta ikusten zuela, nahikoa garbi ageri da *Printzea* liburuan, XII. atalean. Italiaren egoera politikaren aldetik begiratuta, esan behar da Machiavelliren garaian Aita Santuen estatuak zirela Italiako estaturik sendoenak eta iraunkorrenak. Ezduinak eta libertinoak izan ala ez izan, gauza zen Aita Santua Italiako gobernari bat gehiago zela ikusten zutela Europako politikariek. Honela, kristantateko eztabaida guztietan arbitro gisa jokatu zuen Eliza honek Italiaren Erdialdeko subiranotasuna lortu zuen. Eliza ez zen aski indartsua Italiaren batasuna lortzeko; aski indartsua eta abila zen, alabaina, beste gobernariren batek batasun nazional erdiets zezan galerazteko eta, beraren nazioarteko harreman politikoak zirela bide, atzerriko politikariei sarrera emateko. Machiavelli-ren ustez, Italian garai hartan gauzak zeuden bezala baldin bazeuden, egoera horren erantzule nagusia, Eliza bera zen. ## **Machiavelli-ren bizitza eta pentsamendu-eboluzioa** Ikerketa biografikoek hiru arotan banatzen dute Machiavelli-ren bizitza eta berorren lana. Bakoitzaren berezitasunak banaka emango ditugu hemen jarraian, Miguel Angel Granada autoreak dakarrenari segituz: ## **Lehen urteak (1469-1498)** Bernardo Machiavelli notariaren semea, 1469ko maiatzaren 3an jaio zen Florentzia-ko herrian. Dirudienez, aitaren bizibideak ez zuen ematen diru- -sarrera handirik. Etxeko kultur giroari dagokionean, aitak, lege-liburuak aparte, bazeuzkan beste batzu ere, hala nola: Zizeron, Biondo, Ptolomeo, Aristotele, Prisziano, Juliano, Tito Livio eta abarren obrak. Hauetatik batzu bereak eta beste batzu utziak. Machiavelli-ren aitak, garai hartan oso normala zen bezala, oso etxekoa zuen kultura humanista. Ez dakigu Machiavelli semeak nolako ikasketak egin zituen. Beraren aitaren egunkarian datorrena jasoz, dakigun pittintxoa da gaztetan latina ikasten hasi zela. Gero zer? Ez jakin. Dena dela, pentsatzekoa da beraren heziketak garaiko oihartzun humanistak jasoko zituela. Dirudienez, ez zuen grekoa ikasi. Ezagunak zituen Florentzia-ko hiru poeta hauek: Dante, Petrarca eta Boccaccio. Bestalde, begiko zitzaizkion autore latindarrak (Justino, Biondo, Tito Livio, Terentzio) eta, latinezko itzulpen-bidez, autore grekoak (Platon, Aristotele, Jenofonte, Tuzidide, Polibio, Diogenes Laerzioko). Hala ere, esan behar da Machiavelli-k zer irakurtzen zuen eta zer ez, ez dakigula ezer ziurtasunez. Hori bai, Machiavelli-k bere eskuz kopiatutako Lukrezio-ren *De rerum natura* agertu da eta honek eman dezake, agian, haren kezka filosofikoen berri. Lukrezio gazte denboran ezagutzeak argitasunik eskain diezaguke Machiavelli-ren zenbait ikuspegi aztertzeko, adibidez, giza izaerari buruz, gizartearen sorrerari buruz, anbizioari buruz, etab.i buruz. Esan izan da Machiavelli-ren pentsamendu politikoa Italiako **Quattrocento**-ko zenbait pentsalarirengan barruraino sartuta zegoen aristotelismo ez-ortodoxoaren zordun dela. Eta zehazki, giza izaera errealitate esplikagarria dela dioen puntuari dagokionean, horretan omen zaio zordun Machiavelli korronte horri. Egia da, Machiavelli-k berak esanda, ez zuela irakurri Aristotele-ren *Politika*; baina horrek ez du esan nahi elementu aristotelikoak beste bide batzutatik bereganatu ez zituenik. Oro har, esan daiteke Machiavelliren kultur erroak ez daudela Erdi Aroan, baizik eta, Errenazimentuko pentsalari zenez, Antzinate klasikoan eta, horren barruan, gehiago erromatarrean grekoan baino. Gehienbat Tito Livio eta Tazito izan zituen gogobidelari; neurri txikiagoan Salustio, Plutarko, Seneka eta Virgilio. Bestalde, Savonarola-ren urratsak oso hurbiletik segitzen zituela eta ez zela beraren gogakide, berak eginiko eskutitzetan dator aitorpen hori. Hain zuzen ere, haren heriotzak eman zion Florentzia-ko politikagintzan sartzeko aukera. Savonarola-rekin batera, kantzelaritzako beste hainbat funtzionari jautsi ziren, horien artean Ser Alexandro Braccesi, bigarren kantzelaritzako idazkaria; honen lekua bete zuen Machiavelli-k 1498an. Kargu honetan gerra-arazoez, nazioarteko harremanez eta milizia hiritarraz arduratu zen. ## **Florentzia-ko idazkari (1498-1512)** Politika modernoari buruzko ezagutza esperientzia luze baten ondotik lortu duela esaten digu Machiavelli-k bere *Printzea* liburuan, Eskaintza-Gutunaren hasieran: "lunga esperientzia delle cose moderne". Esperientzia luze horren epealdia 1498tik 1512ra bitartekoa da, idazkari-lanak egiten egon zen garaikoa. Orduan hasi zen lantzen bere pentsamendu politikoa Italia eta Florentzia-ko errealitate politikoarekin harreman zuzenean. Horretarako kargu aproposa zeukan. Florentzia-ko Estatu barruan alderdi administratiboan zegoen eta berari legegintzako magistraturek erabakitakoa idatziz erregistratzea eta beteraztea zegokion. Baina Machiavelli-ri bere "esperientzia luze" horiek **Dieci di Balía** direlakoen idazkari izatetik zetozkion, behin baino gehiagotan ordezkari gisa bidalia izan bait zen Florentzia-ko Errepublikaren izenean. Batzutan bakarrik, bestetan lagunduta. Nora? Frantziara lau aldiz joan zen bederen: 1500, 1504, 1510 eta 1511n; Alemaniara ere bai 1508 eta 1509an. Ordezkaritza hauen bidez jasotako irakatsiak lantxo labur batzutan bildu zituen. Hona hemen lekuko: *De natura fallorum* (1504), *Rapporto delle cose della Magna* (1508), *Discorso sopra le cosse della Magna e sopra l´Imperatore* (1509), *Ritratto delle cose di Francia* (1510), *Ritratto delle cose della Magna* (1512). Dudarik ez, ibilaldi hauetan Machiavelli-k asko ikusi eta ikasi zuela. Frantziako esperientziak lehen Estatu modernoarekin harremanetan jartzeko bide zuzena eman zion; Alemania inperialeko esperientziak, aldiz, Erdi Aroko sistema feudalaren kontrapuntua eskaini zion. Eredua, noski, Frantziaren botere ongi finkatua eta antolatua zitzaion, Estatu baterakoi eta zentralizatu hura alegia, erregeak administrazioa bere esku zeukan huraxe bera. Ohartu zen, halaber, armada ez-feudal iraunkor batek eta finantzen saneamenduak atzerriko politikan duten indarraz eta garrantziaren handiaz. Frantzian, hain zuzen, Italian gertatzen zenaren arras bestelako egoera ikusten zuen. Boterea, indarra eta dirua: hirukote horretan datza politikaren giltzarria. Beste guztia kontu hutsa besterik ez da. Horixe zen Machiavelli-k Frantzian ikasi zuena. Inperioaren kasuan, Machiavelli-k Frantziarekiko kontrasteak jaso zituen. Honela, Frantzian, erregea buru zela, "humore" edo estamentu desberdinen arteko indarra, kohesioa, batasuna eta oreka nagusitzen zen; Alemanian, berriz, zatiketa, harmoniarik eza eta desoreka nabarmentzen zen; azken honetan, hiru "humore" edo estamentu hauek (enperadorea, hiriak eta printze feudalak elkarren artean borrokan dabiltza eta enperadoreak ez du indarrik ez batasunik bere politika markatu ahal izateko. Borgia-rekin ere ordezkaritzako harremanak izan zituen bi txandatan 1502an. Borgia-k Florentzia mehatxupean zeukan, adieraziz bertan **Medici**-tarrak berrezarriko zituela. Cesar Borgia bilakatuko da Machiavelli-rentzat bere "principe nuevo". Honengan politikaren izaera basati eta maltzurra kausitu zituen. Ohartu zen, politikan aurrera egingo bada eta botereari eutsiko bazaio, ezinbestekoa dela fedearen, moralaren eta erlijioaren kontrako portaera eramatea. Politikagintzari funtsezkoak zaizkio erretorikaz baliatzea eta itxurak egitea. Negoziaketa batean, beraz, batetik paktuaz hitzegiten da eta, bestetik, gerra gordetzen da. Aurpegi anitzeko jokua da nagusi eta gidari. Bestalde, **milizia**ren erreklutamendua egiteaz bera bait zen arduraduna, Pisa birkonkistatzeko arazoaz gogoeta batzu egin zituen eta hauek *Discorso fatto al magistrato dei dieci sopra le cose di Pisa* lanean bilduta utzi dizkigu. Florentzia-ko politika-jokabidearekin ez datorrela ados ageri da bertan, politika horretan ez bait ziren ontzat hartzen ez indarraren balioa, ez erlijioaren kontrako prozedurak erabili beharra ez armada propio baten beharra. Ohar historiko gisa esan dezagun Pisa ehun urtez florentziatarren menpe egon zela (ik. *Printzea*, V. atala) eta miliziak 1509an berreskuratu zuela. Azken asaltoko une desberdinetan eginkizun nabarmena jokatu zuen Machiavelli-k; ez asalto honetan bakarrik, baita miliziaren antolakuntzan bertan ere. Aita Santu Julio II.ak, Venezia-k eta Espainiako Fernando Katolikoak osaturiko Liga santuaren aurrean Frantziak porrot eginda gero, Florentzia-n Errepublika eta Soderini jautsi egin ziren 1512an eta, botereaz berriz ere **Medici**tarrak jabetzean, Machiavelli kargurik gabe utzi zuten. # **Aisialdi bortxatua edo idazki politikoen sorkuntzaldia (1512- 1527)** Lanik gabe eta diru eskasian geratzean, badirudi orduan hasi zela Florentzia-ko porrotaren zergatiez gogoeta teorikoak egiten. Florentziatik zazpi bat milara edo, Percussina-ko herrian, Sant' Andrea-ko bere etxean sartuta, bere buruarekin bakarrik, idazteari ekin zion. Honela, 1513ko uztailetik abendura arteko epealdian, idazten ari zen *Discorsi* lehen liburua 17. edo 18. atalean bere hartan utzi eta, hasi eta bukatu, *Il principe* famatua burutu zuen. Politikagintzan eramandako hamalau urtetan zehar pilatutako jakituria, irakurketa eta gogoetetan oinarritzen dira bai *Discorsi* eta bai *Il Principe* liburuak. Machiavelli bere pentsamenduaren heldutasunera iritsi da eta Italiako krisi politiko-sozialaren kausez galdetzen du orain. Krisia zergatik ematen den aztertu eta hori gainditzeko bide eraginkorra zein izan daitekeen proposatu: horixe da, hain zuzen, *Il principe* liburuan planteatzen den arazoa. Azken batean, Machiavelli-k politikaren zientzia eraiki nahi du, ekintzara bultzatuko duena. Darabiltzan argumentu teorikoetan, ia obra guztian zehar eta, bereziki, XV. atalean, humanismoarekin hautsi egiten du. Machiavelli-k, *Il principe* idaztean, bi helburu lortu nahi zituen: batetik, Florentzia-n boterea hartu berria zuten **Medici**tarren adiskidantza erdietsi nahi izan zuen eta ahaleginak egin zituen, zentzu horretan, Franceso Vettori adiskideari gutunen bidez lankidetza- -eskaintza adieraziz, baina alferrik; bestetik, liburua **Medici**tar Lorentzo-ri eskaintzean, hego zabaleko helburu politikoa zuen gogoan, zeren uste bait zuen Lorentzo, berau gazte izanik, izan bide zitekeela printze berri hori eta, beraz, baliagarri gerta zekiokeela liburu horretan mamitzen zuen esperientzia aberatsa; baina amets hau ere ustel atera zitzaion, Lorentzo-k ez liburua ez egilea hartu bait zituen gogoan. Bi helburuen lorpenean erabat huts egin zuen, beraz. Baina gero etorriko ziren politikariek ez zuten huts egin. Egia bada ere XVI. mendean Machiavelliren lanaz ia inor ez zela ohartu, XVII. mendetik aurrera gogoeta politikoaren erdigune bilakatu zen Europako herrialde desberdinetan. Batzu alde, besteak kontra. Baina Machiavelli-ren mezua beti eztabaidagai. Francis Bacon-ek esan zuen hura datorkigu gogora: "Machiavelli-ri eta bera bezalako gizonei asko zor diegu, hauek gizonek egiten dutenaz idatzi bait zuten eta ez egin beharko luketenaz". Sarrera orokor honekin, sar gaitezen *Printzea* lanaren barruan. ## **Machiavelli-ren diseinua: Printzea** Lehen esan bezala, *Printzea* lanari lotuko gatzaizkio, lan mamitsu hau hegi desberdinetatik aztertuz. Batipat hiru puntuok edukiko ditugu gogoan: lanaren literatur izaera, egitura formala eta tesiak. ## **Obraren literatur izaeraz eta prozeduraz ohar orokorrak** ## *a) Tratatua eta borroka-testua* *Printzea*ren literatur generoaz ari garelarik, burura datorkigun lehen galdera hauxe da: non kokatzen da *Printzea?* Zer da zuzen, tratatu bat ala borroka-testu bat? Leo Strauss-ek (1982, 82-83; 89) dioenean oinarrituz, esan beharko da *Printzea*k bi alderdi horiek dituela batera: borrokarena eta tratatuarena. Machiavelli-k berak, *Discorsi* lanean *Printzea*-ren aipamena egiten duenean, "tratatu" izena ematen dio. Eta zentzu batean, halaxe da, izan. Izaera orokorreko ezagugai edo irakatsi bati buruz dihardu arrazoitzen eta gogoetak egiten. Eta horretarako edozein trataturi dagokion prozedura segitzen du bere lanean: plangintza zehatza, argumentazio zuzena, azalpen sailkatua eta orekatua. Gero azalduko dugunez, plangintza honek bere zatiak ditu. Areago: Machiavelli-ren lan hau tratatu "eskolastiko"a ere badela esaten da, lakonikoa eta konbentzionala. Sarrerako Atalean, hain zuzen, tratatu akademiko eta eskolastiko baten tonua hartzen du. Baina, bestetik, borroka- -testu baten jitea du. Alderdi hau oso garbi ageri da liburuaren azken partean. Azken bi atalak kutsu patriotikoa dutenak dira. Italiako nazioari askapen nazionalerako deia egiten zaio, ekintzarako proposamena. *Printzea*-k literatur genero aldetik, izaera berezia aurkezten du: batetik, hasierako atalen idortasun eskolastikoa daukagu eta, bestetik, azken ataleko lirismoa, Italiako poema patriotiko batetik ateratako aipu batean oinarritzen dena. *Printzea*, orain arte esandakoak nolabait laburbilduz, esan dezakegu bi genero tradizionalen arteko zerbait dela, aldi berean tratatu eskolastikoetatik eta poema patriotikoetatik elikatzen den zerbait, alegia. Kanpokaldea tradizionala du; barrukaldea, iraultzailea. Hemen "iraultzailea" hitza darabilgunean, zentzu zehatzean darabilgu. Hau da, "iraultzaile"a, orain substantibo gisa hartuta, ezarritako lege baten aurrean aurkitzen da eta egin nahi duena da lege hori irauli, lege hori birrindu, horren lekuan beste lege bat jartzeko, beraren ustez hobea dena, noski. Horixe zen Machiavelli-k proposatu asmo zuen iraultza. Lege berri hori "principe nuevo"k daraman soineko idealean gauzatzen da. *b)"Printzea" testu historiko eta zientifikoa al da?* Zenbait autorek, *Printzea*-ren edukinaz beren judizioak jaulkitzen dituztenean, "zientifiko" terminoa darabilte. Jakingarriak ditugu puntu honetaz Leo Strauss-ek (1982, 82-83) egiten dizkigun oharrak. Machiavelli-k, Sarrerako Atalean, hiru ohar egiten ditu liburuaren helburuaz: lehenik, Antzinateko eta Aro Modernoko pertsonaia handien ekintzak eta irakatsiak dakartza; bigarrenik, printzeen gobernuaz gogoetak egiten ditu eta erregelak ematera ausartzen da; hirugarrenik, eta azkenik, printzeen izaera ongi ezagutzera iristen da. Ezagutza historikoan oinarritzen da, azken batean. Printze berriaren diseinua pertsonaia historiko handien ereduetan oinarriturik egiten du. Printze idealaren izaera unibertsalaren edo orokorraren ezagutzari dagokiona da eta, zentzu honetan, bidezkoa da esatea testu filosofiko edo zientifiko baten aurrean aurkitzen garela. Sostengatzen duen tesiaren luze-zabala unibertsala da, arrazonamendu sistematikoa gauzatzeko unean esperientziaz baliatzen dena. Machiavelli-k arrazonamendu sistematikoaren bukaeran ondorioz ateratzen duen irakatsi edo tesia, bikoitza dugu: batetik, teorikoa (Printzeen izaeraren ezagutza) eta, bestetik, praktikoa (printze batek bete behar dituen erregelen ezagutza). Baina, bestalde, liburuaren azken atala ikusten bada, ohartzen gara ez dela zentzu hertsian zientifikoa, zeren, lehen azpimarratu denez, ekintza iraultzailerako deia egiten bait zaio Italiako herriari. Testu historikoa al da? Ez dirudi hala denik. Liburuaren atal guztiak batera hartuta, guztira hogeitasei dira, eta horietatik hiru bakarrik dira zuzenean atalburuan izen propioak daramatzatenak. George Sabine-k (1945-256) askoz ere jarrera kritikoagoa agertzen du Machiavelli-ren lan-metodo eta emaitza zientifikoari buruz. Berak ezagutu zituen gobernariek nola jokatu zuten ikusiz eta eredu historikoak aztertuz, hots, esperientzian funtsatuz gauzatu bazituen ere bere judizioak, haren ikusmoldea ezin har daiteke zientifikotzat. Ez behintzat zentzu hertsian. Beraren enpirismoa zentzu komunean edo aurrikuspen maltzur praktikoan funtsatzen zen. Harena ez zen teoria orokorrak egiaztatzera zuzenduriko enpirismo induktibo bat. Era berean, beti ere Sabine-ren ustez, ez da zuzena Machiavelli-k metodo historikoaz gidatu zela. Honek Strauss-ek aipatzen ez zituen beste arrazoi batzu ematen ditu. Zehazkiago esanda, bi: lehenik, Machiavelli-k dakartzan ereduak sarritan Antzinatetik hartuak dira; bigarrenik, berak aldez aurretik onartutako ondorioa edo tesia frogatzeko erabiltzen du historia. Zentzu batean, bada, garbiki ahistorikoa da. Machiavelli-k, eta hau ere Sabineren ikuspegi kritikoaren haritik doa, ez zituen landu bere teoria politikoak era sistematikoz; egoera jakin bati buruz egindako ohar-sorta da berea. Hori bai, ohar horien atzean, inplizituki bederen, bazegoen sarritan ikuspuntu koherente bat, teoria politiko bat gauzatzeraino hel zitekeena. Baina hori ondoko urteetan gertatu zen. Machiavelli-k ez zuen halako interes handirik filosofian. Nahiago zuen unibertsalaren eremuan gogoetak harrotzen ibili baino, estadistari erabilgarriak izango zitzaizkion esaerak erabiltzea eta lantzea. Batzutan bere printzipioak azaltzera mugatu zen eta, beste batzutan, zenbait printzipio onartutzat eman zituen; praktikan, inoiz ez zuen berorien frogarik eman. ## **Printzea-ren egitura formala** Esanik utzi dugu Machiavelli-ren *Printzea*, Hobbes-en *Leviathan* eta Locke-ren *Treatise of Government* liburuen antzera, filosofia politiko saileko tratatu bat dela eta, gainera, testu militante bat. Etxe baten arkitekturan zimentuak, solairuak eta teilatua aldez aurretik pentsaturik dauden bezala, *Printzea*n ere egitura formal baten arabera eraturik dago diskurtsuaren eraikuntza mailakatua. ## *Printzea*k lau zati ditu: - a) Printzerri-mota desberdinak (1- 11 atalak) - b) Printzea eta beronen etsaiak (12- 14 atalak) - c) Printzea eta beronen menekoak eta lagunak (15-23 atalak) - d) Zuhurtzia eta zoria (24-26 atalak) *Printzea*ren diskurtsu-mugimendua mendi baten igoera eta jaitsierarekin konpara daiteke. Obraren gailurra beraren erdi-partean aurkitzen da, hau da, lehen zatian. Honela, gairik garrantzitsuenak (printzerri berriak, norberaren armez eta talentuz lortuak) eta eredurik aipagarrienak (Moise, Teseo, Romulo, Zito) 6. atalean datoz. Lehen zatiko atal nagusian, zehazkiago esanda. Jarraian, eskema honen arabera, banan-banan azalduko dira atal bakoitzean datozen tesi nagusiak. ## **Tesien azalpena** Liburuak Eskaintzako Sarrera bat du eta hemen, umiltasunez beteta, bere garaiko gorabehera politiko gogorretatik jasotako eskarmentu latzen bidez eta gertakari historikoen bidez bereganatutako jakituria eskaintzen dio Medici-tarren familiako Lorentzo-ri. Machiavelli berorrika zuzentzen zaio Lorentzo-ri, "Berorren Handitasuna", "Berorren Maiestatea" eta horrela deituz. Machiavelli-k Handitasunaren eta Boterearen aulkian eserita dagoen Lorentzo-ri, printze idealizatuari, bera bezalako printzeei falta zaien eta gobernatzeko beharrezko duten zerbait irakatsi nahi die. Printzeen izaera nolakoa den erakutsi nahi dio. Ibarretik mendiak eta menditik ibarrak hobeto ikusten diren bezala, politikan ere printze izan behar da, Herrien izaera ezagutzeko eta, alderantziz, herritar izan behar da printzeen izaeraz jabetzeko. Lorentzo eta Machiavelli zori-katearen bi ertzetan aurkitzen dira, baina beraien jakituria berdina da; bakoitzak jakituria politiko osoaren erdia bakarrik besarkatzen du; batak ez duena besteak du eta, honela, jakituriari dagokionez, elkarren osagarri bilakatzen dira. *Printzea* liburua Lorentzo-ri eskaintzean, lehen esana dugunez, bere zerbitzuak eskaintzen dizkio. Zein zerbitzu-mota? Ez dakigu zuzen: agian, behin-behineko kontseilari-karguren bat, beharbada ministraritzarako desira eta gaitasuna... Dena dela, eskaintza hau dela eta, politikagintzarako gai dela erakutsi nahi dio liburu honen bidez. Eta sarrera honekin gatozen tratatuaren mezua ezagutzera. *a)Printzerri-mota desberdinak (I-XII atalak)* **Lehen** atalean esaten zaigunez, bi printzerri-mota nagusi daude: **heredagarriak** (edo agintari denaren familiak aspalditik bereak dituenak) eta **berriak**. Eta berri hauen artean, halaber, bitarikoak daude: erabat berriak edo Estatuari erantsitakoak. Erabat berrien artean, Francesco Sforza-k lortutako Milano-ren kasua aipatzen du; Estatuari erantsitakoen artean, berriz, Napoli-ren kasua Espainiako erregeari atxekirik dagoena. **Bigarren** atalean, printzerriak nola gobernatu arazoaz dihardu. Hemen esaten denez, printzerri heredagarrietan ez da oztopo handirik egoten luze irauteko, hain zuzen ere horietan ohiturik bait daude printzearen familia gobernatzen ikustera. Hor dago, adibidez, Ferrara-ko dukearen kasua. Lehenik, 1484ean, veneziarrek eta 1510ean Julio II.a Aita Santuak eraso zioten. Baina dukeak bere printzerria gorde egin zuen, bere familia aspaldi-aspalditik bait zen printzerriko buru. Bi atal hauetan dakartzan adibideak bere garaiko Italiatik jasotakoak ditugu. Baina, **3. atalean** esaten zaigunez, printzerri misto edo beste Estatu bati erantsitako berrietan zailtasun handiak egon ohi dira. Arrazoia:"Izan ere, printze berria, normalean bere menpeko berriak iraindu egin behar ditu, bai armaz eta baita beste hainbat sistema aspergarriz ere". Atal honetan bertan, konkistari dagokionez, bereizketa garrantzitsu bat egiten du: printzerri berri hauek probintzia berdinekoak eta hizkuntza berdina dutenak edo, bestela, probintzia eta hizkuntza desberdinekoak izan daitezke. Lehen kasuan ez dago aparteko zailtasunik, Errepublikan libre bizitzera ohituta ez badaude behintzat. Aski da lehen zuten printzea kendu eta beronen ondorengoak desegitea. Bourgogne, Bretainia, Gaskonia eta Normandia Frantziara bildu zirenean, bazeuden, egon, hizkuntz diferentziak beren artean, baina ohitura berdinak zituzten; horregatik, ez zegoen etsaigoetarako okasiorik. Esan dezagun, bidenabar, Frantzia garai hartan "langue d'oil" eta langue d' oc" hizkuntzek zatitzen zutela hizkuntzaren aldetik. Hizkuntza bakar baten batasuna 1539ra arte ez zen egin; ofizialki, Frantzisko I.ak egin zuen (1494-1547), Louis XII.aren oinordeak. Bigarren kasuan, ordea, zailtasunak egoten dira. Arazoen konponbiderako hiru bide proposatzen ditu: .Estatu berrira bizitzera joatea, turkiarrek Grezian egin zuten bezala. .Estatu berrian garrantzi handia duen lekuren bat edo bestetara kolonoak bidaltzea. Kolonorik ezean, zalduneria eta infanteria ugari edukitzea bertan. Machiavelli-k "kolonia" hitza erromatar zentzuan erabiltzen du. Ez da gaur egun ulertzen den modura hartu behar, zentzu ekonomikoan, alegia; aitzitik, kolonia hemen base militarren pareko da. Euskal Herriari dagokionean, sistema honek badu aplikaziorik. Gure kasuan garbi ageri da indartsuenak nola menperatzen duen ahulena edo ahulagoa dena. Nafarroari dagokionez, hasteko, Adriano VI.a aita Santuak pribilejio bat eman zion bere diszipulu Carlos I.ari 1523an, bula bat, zeinaren bidez erregeak patronatoeskubideaz eta, orobat, Iruñeko gotzain-aulkirako berari ondoen zetozkionak hautatzeko eskubideaz baliatzeko ahalbideak ematen bait zizkion. Honela, pribilejio horren bidez, Aita Santuak bide irekita utzi zuen Erresuma Zaharra konkista zezaten eta, bide batez, enperadoreak izenda zitzan bere apezpikuak. Segidan, menerapen hori euskal foruen kontrako borrokan gauzatzen da, XIX. mendean, orduan finkatu bait ziren Espainiako indar armatuak euskal lurraldean: Karabinarien gorputza 1841ean mugetan eta Guardia Zibila 1844ean. Kolonizazio armatuaren ondoan, zeharka, kolonizazio kulturala dago. Frankismoak Euskal Herrian 600.000 inguruko inmigrazioa sorterazi zuen. Fenomeno honek zerikusirik izan du, noski euskararen ordezkapen- -prozesuan. .Inguruko printzeen nagusi eta babesle gisa agertzea eta, halaber, haien arteko printzerik indartsuenak ahultzeko bideak asmatzea. Erromatarrek bete zituzten baldintza horiek konkistatu zituzten probintzietan. Adibidez, Grezia konkistatu zutenean. Koloniak bidali zituzten hara eta beraiek bezain indartsu ez ziren inguruko printzeak sendotu gabe mantendu zituzten. Erromatarren ustea zen gaitzari aurrea hatu behar zitzaiola eta horrela bakarrik konpon zitezkeela arazoak. Frantziako Luis XII.ak, aldiz, arras bestela jokatu zuen. Ohituraz nahiz hizkuntzaz desberdina zen Italian ez zituen bete aipaturiko baldintza haiek. Zer ez zuen egin Luis XII.ak, besteak beste, Napoleon-ek bere oharrean esaten digu: frantsesaren erabilera ezarri konkistatutako herrialdeetan. Napoleon-ek, hitzez hitz dioenez, "herri bateko ohiturak atzerriko beste herri batean sartu ahal izateko, ez dago beraren hizkuntza herri hartan ezartzea baino bide eraginkorragorik". Bigarren oker politikoa zen Luis XII.ak Alexandro VI.ari, Aita Santuari, Romagna-z jabetzen lagundu ziola eta, erabaki hori zela bide, batetik Luis XII.aren beraren boterea ahuldu egin zen (bere lagunak eta menpera etorri zitzaizkionak urrutiratu egin zitzaizkiolako) eta, bestetik, Erroma boteretsuago bilakatu zen (lehendik zeukan agintaritza izpiritualari hain lurralde zabalak gehituz gero guztiz indartsu bihurtu zelako). Bestalde, Napoli-ko erresuma eskuratu nahi izan zuen eta horretarako Espainiako erregearekin batera egin zen haren jabe. Eta horrela, Italiako nagusi izanik, beste adiskide bat sartu zuen berarekin; honen ondorioz, noski, pozik ez zeuden italiarrak adiskide berriarengana joango ziren laguntza eske. Machiavelli-k, bada, sei hutsegite egozten dizkio Luis XII.ari: Italiako potentzia txikiak desegitea beste printze boteretsu baten (Aita Santuaren) mesedetan, atzerritar indartsua (Espainia) bertan sartzea (bera han bizi gabe eta koloniarik ezarri gabe) eta veneziarren lurraldeak murriztera joatea. Gogoeta historiko hauek egitean, Machiavelli-k erizpide hau du gogoan: lurraldeak eskuratzeko gogoa izatea gauza arrunt eta guztiz normala dela eta, zentzu honetan, politikari konkistatzaileak goratuak izango direla eta ez irainduak. Baina konkista hori behar bezala egiten ez bada, huts egiten dute eta, huts hori dela eta, izango dira irainduak. Helburua (konkista bera) zerbait goresgarri da; bideak edo bitartekoak akats tekniko baten ondorio diren neurrian bakarrik dira kondenagarri. "Alexandro-k Dario-ren erresuma okupatu eta Alexandro hil zenean bere ondorengoen aurka zergatik ez ziren altxatu" darama izenburutzat 4. atalak. atal hau da "printzerri mistoez" diharduten hiru atalen erdigunea. Machiavelli-k, 3. atalean, Italiaz jabetzeko orduan Luis XII.ak egin zituen hutsegiteez hitzegiten du. Badirudi, itxura batean, Machiavelli-k Luis XII.ari aholkuak eman nahi dizkiola nola konkistatu behar den erakutsiz. Baina aholku horiek izan bide zitezkeen, eta daitezke, baliagarriak era berean Italiaren askapenerako. Baina Italiaren egoera politikoa askapenaren aldetik begiratuta, galdera bat geratzen da zintzilik: Italiaren askatzaileak Italiako estatu txikiak desegin eta garrantzitsuenak sendotu behar al ditu? Cesar Borgia-ren bidea, hain zuzen, hortik zihoan. Baina estatu indartsuenak sendotzeak ez ote zuen ekarriko Italia inbaditua zeukanaren indartzea? Hauxe da 4. atalean, zeharka bederen, planteatzen den arazoa. Machiavelli-k bi printzerri-era bereizten ditu: era batean, Turkia Alexandro-ren konkistapean egon zen garaian bezala, bat da printzea eta beste guztiak esklaboak dira; bigarren eran, Frantzian bezala, printzeak eta baroiek gobernatzen dute, eta horietako bakoitzak bere menpekoak eta hauek autonomia osoarekin gobernatzen ditu. Hemen interesatzen dena da bereiztea, batetik, agintaritza osoa daukan botere zentralak gobernaturiko herrialdeak (adibidez Turkiaren kasua) eta, bestetik, botere erregional edo lokal askoz osaturiko eta horietako bakoitzak autonomia osoz gobernaturiko herrialdeak (adibidez Frantzia). Bereizketa honen argitan, Frantziaren kategoria berean aurkitzen da Italia ere. Zentzu honetan, Italiarekin 3. atalean hasitako eztabaida hemen 4. atalean Frantziarekin segitzen du. Arazoaren irtenbidea edo erantzuna ere ematen da 4. atal honetan. Honela arrazonatzen du: Turkiako erresuma konkistatzea oso zaila da; baina inork konkistatuko balu, oso erraz gertatuko litzaioke menpean edukitzea. Baina erabat bestela gertatzen da Frantziarekin (edo arazoa orokortuz Italiarekin) zeren erraz sar bait daiteke kanpokoren bat bertako baroiren bat erosita, beste erregio boteredunen kontra borrokatzeko prest egongo litzatekeena; baina botereari eustea oso zail gertatuko zaio, zeren lehengo botere erregional edo lokalak prest egongo bait dira printze berriari erasotzeko. Eta konkistatutako herriak nola gobernatu behar dira? Hau da 5. atalak aztertzen duena. Hauxe da konkistaz diharduen azken atala. Bere lege propioz gobernatu eta errepublikan bizi ziren Estatuak manupean gorde ahal izateko, hiru hauetako erabakiren bat hartu behar da: Estatua hondatzea, haiekin batera bizitzera joatea edo, azkenik, beren legeetan uztea herri horiek, urteko zerga bat ordaintzera behartuz eta printze berriarenganako leialtasuna gordeko duen pertsona gutxiko auzitegia ezarriz. Espartarrek eta erromatarrek adibide onak eskaini dizkigute. Erromatarrek Kaputa, Kartago eta Numantzia beren boterepean gordetzearren, desantolatu egin zituzten eta ez zituzten galdu. Bestalde, espartarrek Atenas eta Tebas pertsona gutxiko Kontseiluaren bitartez gobernatu zituzten; hala ere, azkenean galdu egin zituzten. Efikaza izateko zer egin behar da, beraz? Konkistatutako herriaren erregimena desegin. Arrazoia: "Libre bizitzera ohituta dagoen hiri batez nagusitzen denak bertako erregimena desegiten ez baldin badu, erregimenak bera hondatuko duela pentsatu behar du. Horrelako hiri batek bere erreboltaren aitzaiki, askatasuna eta antzinako legeak izango ditu". Horregatik, hiritarrak desantolatu eta sakabanatzen ez baldin badira, ez dituzte sekula askatasuna eta beren estatutu bereziak ahaztuko. Berriz ere lehengoa eskatuko dute. Adibidez, pisatarrak fizenzetarren menpean mende oso batez egon arren, haiek beren askatasunaren bila abiatu ziren. Orain arte konkistatutako herriak nola gobernatzen diren esan da. Baina VI-IX ataletan printzerri berriak nola lortzen diren esaten digu Machiavelli-k. Boterea, eskema bidez emanda, honela lor daiteke: - a) Norbere armaz eta ausardiaz (VI. atala) - b) Zoriari esker (VII.atala) - c) Gaiztakerien bidea (VIII. atala) - d) Bere herrikide edo handikien laguntzaz (IX. atala) Goazen atalez-atal areago zehaztuz. VI. atala da lehen zatiaren ardatza. Hemen aipatzen dira beren ausardiari esker printze izatera iritsi zirenak: Moise, Ziro, Teseo eta Romulo. Hauen jokabidea eta ekintzak aztertzean, ohartzen gara zoriak okasio on bat eskaini ziela beren Estatu berriak nahi erara antolatzeko; okasio hori gabe, alferrikakoa gertatuko zitzaien ausardia. Eta alderantziz: ausardirik gabe, alferrikakoa izango zuten okasio ona. Gisa honetara printze izatera iristen direnek ez dute printzerria lanik gabe eskuratzen, baina gero erraz gordetzen dute. Arazo honetaz, Machiavelli-k beste bereizketa garrantzitsu bat ezartzen du, bereziki argigarria dena askapen nazionalaren arazoa planteaturik daukaten herrientzat. Honela formulatzen du: "...ea eraberritzaile hauek berez duten nahikoa indar ala beste batzuren menpean ote dauden aztertu behar da; beren ekintzak aurrera ateratzeko besteei laguntza eskatzeko premia duten ala berez nahikoa indar duten, alegia. Lehen kasuan, behin ere ez dute asmatzen, eta gauza onik ez da sekula ateratzen. Baina inoren menpe ez dagoena, eta bere indarrez gauzak aurrera bultzatzen dituena, nekez geldituko da nahi zuena iritsi gabe. Hori dela eta, profeta armatu guztiek asmatu zuten eta armarik gabe zeudenek huts egin zuten". Ohar pare bat: hemen, aliantzen arazoa dago eta, bigarrenik, indar armatuena. Bestela esanda: indar edo botere zentralisten edo estatalen eta erakunde nazionalisten arteko aliantza, batetik; herri zapalduen edo botere zentral horrek menpean dauzkan herrien indar armatuena, bestetik. Machiavelli-k planteatzen duen kasuistika honek badu bere islada Euskal Herriko egoera politikoarekin. Erantzuna garbia da: beste batengana (atzerritar batengana) arrimatzen denak eta desarmaturik dagoenak huts egin du. Moise, Ziro, Teseo eta Romulo bezalako profeta armatuek asmatu zuten, eta ez Firolamo Savonarola fraile desarmatuak. Antzinateko lau izen horiek dira Machiavelli-k eredu gisa dauzkanak, profeta deitzen dituenak, Estatu erabat berriak eraiki dituzten printze berriak, beren arrakasta bertuteari zor diotenak. Bertutea (**virtù**) Machiavelli-rentzat gizakiaren barne-indar aktiboa da, zoriaren (**fortuna**) gainetik dagoena. Hurrengo atalean, VII. atalean zehazki, hiritar soil izatetik printze izatera zoriari esker iritsi zirenak dauzkagu. Hauek neke handirik gabe lortzen dute printzegoa, baina lan handiak izaten dituzte gero berari eusteko. Hauek diru-bidez edo mesede-truke eskuratu zituzten printzerri horiek eta bi faktore horien oinarriak, bistakoa denez, guztiz aldakorrak dira. Hemen Machiavelli-k bere garaiko bi izen aipatzen dizkigu: Francesco Sforza eta Cesare Borgia. Lehenak neke handien ondoren lortu zuen Milano-ko dukerria eta erraz gorde zuen; Cesare Borgia-k, aldiz, bere aitaren ondasunei esker eskuratu zituen bere Estatuak eta, bere printzerriari eustearren sistema askoz baliatu bazen ere, azkenean galdu egin zituen aita hildakoan. Bi izen badakartza ere, pertsonaia nagusia Cesare Borgia da. Printze berriarentzat eredu gisa aurkezten du Machiavelli-k: "Valentinois-eko dukearen aurrerapenak aztertzen baldin baditugu, bere geroko dominaziorako oinarri sendoak prestatu zituela ikusiko dugu eta hemen aditzera ematea ez da alfer-lana izango. Izan ere "Printze berri" bati ezin dizkiot duke honen ekintzak baino ikaskizun baliagarriagorik eskaini. Bere erakundeak alferrikakoak izan baldin baziren ere, ez zen haren erruz izan, zoil guztiz txarra izateagatik aizik". Lehenik, Rogmana eskuratu zuen Aita Santuak Luis XII.ari eskatutako tropen bidez. Gero Erromako orsinien eta colonnesien taldeak azpiratu eta desegin zituen. Borgia-k ordura arte lortutako botereari eusteko lau bideok asmatu zituen: lehendabizikoa, berak agintaritza kendutako jaunak desegitea, Aita Santu Julio II.ak laguntzarik eman ez ziezaien; bigarrena, Erromako aitonen seme guztiak bereganatzea; hirugarrena, kardinalen Kolegio sakratuarekin ahal zuen neurrian adiskidetzea eta azkenik, laugarrena, Alexandro bere aita hil baino lehen dominazio handi baten jabe izatea. Lehendabiziko hiru bideak burutuak zituen eta laugarrena bidean zegoen. Heriotza goiztiarrak ebaki zion bidea. Honela deskribatzen du Borgiaren ereduzko politikagintza: "Bere printzerri berrian etsaiengandik gorde, lagun berriak egin, indarraren ala maltzurkeriaren bidez irabazi, herriak maitatu eta beldur izan, soldaduei obeditu eta errespeta erazi, estatutu zaharren ordez berriak ezarri, kalte egin diezaioketen gizonengandik libratu, zorrotza eta atsegina izan, bihotz oneko eta eskuzabal agertu, leial ez diren tropak desegin eta berriak osatu, beste errege eta printzeen adiskidetasuna haiek begi onez zerbitzatzen dutelarik gorde, bere printzerri berrian, berriz diot, guzti honen premia duenak, duke honek ekintzak baino eredu hoberik eta gordinagorik ez du aurkituko". Printzegora gaiztakeriaren bidez heltzen direnen adibideak dakarzkigu VIII. atalean. Hemen sartzen ditu hiritar soil izatetik sistema gaizto eta gorrotagarrien bitartez printzegora iristen direnak. Honen frogan, historiako bi adibide dakartza: bata zaharra, Siziliako Agatokle-rena, eta berria bestea, Oliverotto Fermokoarena, Alixandro VI.aren garaikoa. Hauek odola, traizioa eta gaiztakeria erabili zituzten bidetzat. Machiavelli-rentzat, bortxaz ongi ala gaizki baliatzean datza arazo politikoa. Berak honela planteatzen du: "Gogorkeria ongi erabiltzea, –baldin eta gaiztakeriaz ondo hitz egiterik badago– behin bakarrik norberaren segurtasuna eskuratzeko erabiltzea da, gero gogorkerian jarraitu gabe. Aldi berean, gogorkeria gobernatuei onik handiena egingo dien eran erabili behar da. Gaizki erabilitako gogorkeria, hauxe da: hasieran ekintza gutxi izanik, gero eta gehiagotan erabiltzea, egunetik egunera gogorkeria handiagoz baliatzea, berez gero eta gutxiago eta azkenean gogorkeriarik bat ere erabili behar ez denean". Eztabaidarako hainbeste zio ematen duen gai hau XVII. atalean lantzen den beste honi lotzen zaio zuzen-zuzenean: gogortasun eta bihozperatasun-arazoan alegia. Hemen, gogorkeriaren erabilera egoki eta zuzena onetsiz, Cesare Borgia-ren jokabidea justifikatzen du, zeren bere bihozgogorkeriari esker sendatu bait zituen Rogmana-ren gaitzak, zatiketak gainditu, bakea lortu eta jendea leial bihurtu. Horregatik, bihozgogorkeria menpekoak batuta edukitzeko eta agintariari zor dioten leialtasuna atxekitzeko erabiltzen bada, ongi erabilita dago. Helburu jakin batzu lortzeko eraginkorrak baldin badira bideak, onargarriak dira. Helburuekiko bitartekoen arazoa, azken batean, arazo teknikoa da, ez arazo morala. Hemendik doa Machiavelli-ren ikuspegia. Hirikideen bidez eta laguntzaz printze izatera heltzea da azken modua eta hauxe lantzen du IX. atalean. Printzeri-mota honi deitzen dio printzego zibila. Printzegoa handikien laguntzaz lortu duenak, herriaren laguntzaz lortutakoa baino zailtasun handiagoz eusten dio botereari, inguruan bera bezain agintari dela uste duen jende asko bait du eta ezin bait ditu bere gogora maneiatu. Baina herriak bultzatuta printzegora iristen dena bakarrik aurkitzen da bere agintaritzan, eta inguruan dituenen artean, inor edo ia inor ez da egoten obeditu nahi ez dionik. Garai hartan hain indartsuak ziren eliz printzerriei buruz XI. atalean hitz egiten du. Printzerri-mota honek ez du zailtasunik aurkezten, eskuratzerakoan izan ezik. Arrazoia: eliz printze hauek bakarrik dituztelako defendatu beharrik gabeko Estatuak eta gobernatu beharrik gabeko menpekoak. Defentsarik gabe egonagatik, Estatu hauek ez dizkio inork kenduko eta menpekoak, nahiz eta gobernaturik gabe egon, ez dira horregatik kezkatuko. *b)Printzea eta beronen etsaiak (XII-XIV. atalak)* Armadaz eta gerraz da hemen arazoa. Arestian eliz printzerriek ez dutela arma beharrik esan da. Orain berriz esango zaigu arma onak edukitzea nahitaezko baldintza dela lege onak edukitzeko: "Edozein Estaturen (berria, zaharra nahiz mistoa izan) oinarri nagusiak, lege onak eta armak dira..." Zati honetan adibide modernoak baino gehiago eta usuago aipatzen ditu Antzinatetik jasotakoak. Hiru tropa-mota bereizten ditu printze batek bere Estatua defendatzeko daukan armadaren baitan. Hauek dira: tropa mertzenariak, laguntzaileak eta bereak. *.Tropa mertzenariak* (XII. atala) alferrikakoak eta arriskutsuak dira. Tropa mertzenariez osaturiko armadak batasunik gabeak dira, anbiziodunak, zintzotasun eta leialtasunik gabeak, lagunen aurrean harroak eta etsaien aurrean beldurtiak bait dira. Arrazoia ere ematen du: beren soldatatxoaz aparte beste maitasun eta eraginik ez dute, eta soldatatxoa dela eta, ez daude zuregatik bizia emateko prest. Horregatik hartu zuen hain erraz Frantziako errege Karlos VIII.ak Italia, hark bere armada nazionala bait zuen eta honek, ez. Espartak eta Erromak denbora luzez eutsi zioten beren askatasunari, hain zuzen armada nazionalaz horniturik zeudelako. . *Tropa laguntzaileak* (XIII. atala) dira printzeren batek laguntzearren eta defendatzearren eskaintzen dituenak. Armada hauek, mesedegarriak eta berez onak izan daitezke, baina zorigaiztokoak dira beti eske dabilenarentzat. Bere garaiko adibide bat ere aurrean dauka Machiavelli-k: Aita Santu Julio II.ak tropa mertzenariekin eraso zion Ferrara-ri. Espainiako Fernando erregearekin tratu bat egin zuen eta honek tropak bidali zizkion. Cesare Borgia, hasieran, tropa mertzenariez baliatu zen: Frantziako tropekin hartu zituen Imola eta Furli; gero Orsini eta Vitelliren tropez baliatu zen. Gero ordea, mertzenariak susmagarriak zirela ohartu zenean, tropa mertzenariak baztertu eta bere armadaren bidez egin zuen gerra. . *Tropa bereak* (XIII. atala) dira herrikideez osaturiko tropak. Machiavelli-k ateratzen duen ondorioa da, alde batera utzita tropa mertzenariak eta laguntzaileak, tropa nazionaletan bakarrik dagoela ziurtasuna. Honela bukatzen du XIII. atala: "Bukatzeko, hauxe esango dut: bereak ez dituen armak baldin baditu, printzerria ez da inoiz segurtasunez biziko. Gehiago oraindik: zoriaren menpe bizi da printzerri hori, estutasunak jotakoan defendatzeko ausardiarik ez duelako". Euskal Herrian bada aipaturiko tropa hauen aplikazioa egiterik. Espoz y Mina nafarrak Independentziako gerran frantsesen kontra borrokatu zenean, bazuen arrakastarik herritarren artean: gero, liberalen bandora pasa eta Zumalakarregiren kontra hasi zenean, herritarrek muzin egin zioten eta bere herrian saripeko tropa mertzenariekin ihardun behar izan zuen. Dena dela, esan beharra dago Machiavelli-k errotik sinesten zuela herrikideen armadan. Konbentziturik zegoen Italiaren askapen nazionala eta batasuna lortzeko eta, bidenabar, barne-anabasa gainditu eta atzerritar inbaditzaileen hatzaparretatik libratzeko, ezinbestekoa zela armada nazionala eraikitzea. Izaera nazionaleko nahiz sozialeko iraultzak, azken finean, borroka armatuan oinarritu dira. Euskal Herriko borroka armatua, lehengoa eta oraingoa, adibide bat gehiago besterik ez da. Guzti hauen atzean Machiavelli-ren pentsamendua dago. Zer egin behar du, beraz, printzeak politikan zuzen jokatzeko? Erantzuna XIV. atalean dator: gerrari buruzko artea ikasi. Horixe, Printze batek, gerrarako artea eta armadaren ordena eta disziplinaz aparte, ez du beste inongu helbururik. Printzea bi eratara ardura daiteke gerrarako artez: ekintzabidez eta pentsamendu-bidez. Lehen bideari dagokionez, sarritan joan behar du ehizara, gorputza zailtzeko eta orografia ongi ezagutzeko. Bigarren bideari dagokionez, historiak irakurri behar ditu, gizon ospetsuei buruzkoak bereziki, hauek nola jokatu zuten ikusteko. *c) Printzea eta beronen menekoak eta lagunak (XV-XXIII. atalak)* Hirugarren zati honetan Machiavelli-k Tradizio Handiari erasotzen dio. Bitxia da lehen irakurketa batean, baina XV. atalean ez dator adibide historikorik. Printzeak nolako bertuteak eduki behar dituen azaltzera doan atal honetan, ez ditu aipatzen ez Testamentu Zaharra, ez Jenofonte, Ez Testamentu Berria, ez Platon, ez Aristotele. Orain Machiavelli bere kabuz ariko da. Irakatsi tradizionalari ezezko biribila eman ondoren, berak beste berri bat proposatuko du, eskandalagarria beharbada, baina beharrezkoa eta arrazoitua. Argumentuak XV. ataletik XX. atalera arte aurki daitezke. Hirugarren zati honek mezuaren aldetik, lau azpizati bezala ditu: lehenik, printzearen bertuteak zeintzuk izan behar duten esango digu; bigarrenik, mesprezatua izan ez dadin, zer ez duen egin behar; hirugarrenik, zuzen jokatzeko nolako zuhurtzi neurriak hartu behar dituen; azkenik, estimatua izateko zer egin behar duen. Puntu hauek banan-banan azalduko ditugu. . *Printzearen bertuteak*. Gizakiaren bertuteaz eta bizioaz XV. atalean dihardu. Bere menpekoekin eta lagunekin nola jokatu, hori da arazoa. Ohar batekin hasten da: utopia alde batera utzi behar da eta gauzak diren bezala ikusi behar dira eta ez nahiko liratekeen bezala. Hala dio: "Pertsona askok, inoiz izan ez diren eta izango ez diren errepublika eta printzerri-motak amestu bait ditu. Oso desberdina da gizonak nola bizi diren jakitea eta nola bizi beharko luketen jakitea". Hemen, noski, kritika bat egiten zaio pentsamolde tradizionalari. Beraz, politikariaren erizpidea beste honako hau izango da: "Beharrezkoa, eta gero, giroaren arabera horretaz baliatzen ala ez baliatzen jakitea". XXIII. atalean areago esaten du, alegia "gizakia beti gaiztoa dela, baldin eta ona izatera behartzen ez bada". Eta XVII. atalean ere aurreko aitorpen hori sendotzera dator testu hau:"gizonak normalean, esker txarreko, aldakor, maltzur, arriskuen etsai eta etekinzale direla esan daiteke". Machiavelli-k, testu hauetan ageri denez, politikagintzan praktikotasunari begiratzen dio. Baina zentzu praktiko honen azpian, aldi berean, badago halako aurresuposizio filosofiko bat ere. Hauxe da: giza izaera funtsean egoista dela, sakon-sakonean erasokorra eta anbiziosoa dela; gizakiek lehendik daukatenari eutsi eta gehiago lortzea dute beti amets. Horregatik, politikariak ona ez izaten ikasi behar du zerbait egingo badu. Eta printzeak ondo gobernatzeko zeintzu bertute eduki behar ditu? Hauexek aipatzen ditu ondoko ataletan: . *Eskuzabaltasuna eta zekenkeria* (XVI. atala). Biak batera, edota, hobeto esanda, biak nahasian. Bertutea eta bizioa elkarren ondoan, komenientzien arabera erabiliz. Gure garai hauetan, hala dio, zeken- -hotsekoak ikusi ditugu ekintza handiak burutzen eta eskuzabalak menpera erortzen. Adibide historikoak hor daude: Aita Santu Julio II.a, Espainiako Fernando erregea, Zesar, etab. Bidean bazaude, eskuzabal izatea on da; baina lortu baduzu, eskuzabaltasuna kaltegarri zaizu. . *Gogortasuna eta bihozperatasuna* (XVII. atala). Norbera maitatua izan ala norberaren beldur izan, zer da hobe? Hau da arazoa. Eta hemen zehazki Borgia-ren adibidea dakar Machiavelli-k. Cesare Borgia-k bihozgogorraren fama zuen, baina bere bihozgogortasunari esker sendatu zituen Rogmana-ren gaitzak, zatiketak gaindituz, bakea lortuz, etab.ez Printzeak biak behar ditu batera: maitatua izatea eta haren beldur izan daitezen ere bai. Baina biak batera izatea zaila denez gero, bietatik bat aukeratzekotan, zuhurrago dela esango digu beldur izan daitezen. Anibal-en jokabidea ere argigarri da hemen: jatorri guztiz desberdinetako jendez osatutako armada zeukan eta lurralde arrotzetara joaten zen; hala ere, ez zen egon buruzagiaren kontrako altxamendurik. Eta hori, noski, bere gupidagabeko bihozgogortasunari zor zaio. *. Printzeek zintzotasunez jokatu behar dute* (XVIII. atala). Lehen esan den bezala, bi bide daude defendatzeko: legezkoa bata, eta indarrezkoa bestea. Lehendabizikoa da gizonentzat egokiena; bigarrena, batipat animaliei dagokie. Baina askotan lehen bidearekin nahikoa ez denez gero, bigarrenaren premia izaten da. Horregatik, printzeak beharrezko du bi bideak batera egoki erabiltzen jakitea. Printzeak, beraz, erdi animalia eta erdi gizaki izan behar du. Edo bestela esanda: azeriarena eta lehoiarena egin behar du, aldi berean. Esandakoak gogoan hartuta, bada, printze zuhurrak bere kalterako du emandako hitzari eustea. Gizakiak izatez txarrak direnez gero, ez dago beste biderik. Zakurkeria eta kito! Printzeak batez ere egin behar duena da itxurak egitea. Hau guztiz inportantea da. Printzeak jarraiko bots bertute hauen itxurak egin behar ditu: gizatasun, zintzotasun, zuzentasun, ontasun eta erlijiotasunez betetako pertsonaren itxurak, alegia. Batez ere erlijio-itxurak. Aita Santu Alexandro VI.ak beste guztiak engainatu besterik ez zuen egin. Fernando katolikoaz honela mintzo da beraren izena aipatu gabe: "Gaur egun bakea eta zintzotasuna hitzetik hortzera darabilen printzea badago: Baina bera bakezale eta zintzo izan balitz, askotan galduko zituzkeen bere agintaritza eta famak. Hala ere, printzea izendatzea ez dut uste komeni denik". Eta halaxe da, izan. Lehen esan bezala, Fernando katolikoa erlijioaren armaz baliatu zen Nafarroa konkistatzeko 1512an. Nafarroako erregeak kondenatuz, Aita Santuaren bula apokrifo bat idazteko agindua eman zuen eta, bula horren babespean, bortxaz bereganatu zuen Nafarroako erresuma zaharra. (Ik. Manu de Lipuzkoa: *La Iglesia como problema en el País Vasco*, 28 or.). Frankismoaren eredua ere oso hurbila dugu: 1936ko gurutzada-gerratea, 1953ko konkordatua, nazionalkatolizismoan oinarritutako sistema politikoa, etab. . *Zer ez duen egin behar, gaitzetsia eta gorrotatua izan ez dadin* (XIX. atala). Bi gauza hauek ez ditu egin behar: lapurra izan eta menpekoen ondasun eta emazteak indarrez kendu. Arrazoia: "Gizonen gehiengoari beren ondasun eta ohorea kentzen ez zaion bitartean, pozik baleude bezala bizi ohi dira, eta orduan, gutxi batzuren handikeria besterik ez da zaindu behar". Bestalde, printzeak bi gauza hauei izango die beldur: batetik, bere Estatu barruan dauden menpekoen altxamenduari eta, bestetik, atzerriko auzoko potentzien erasoari. Bigarren arrisku honetatik gordetzeko, arma eta hitzarmen onak ditu premiazko. Baina arma onak baditu, beti lortuko ditu hitzarmen onak. Hala ere, nahiz eta atzerri aldetik arriskurik ez egon, gerta liteke menpekoen artean azpijoko ezkuturen bat egotea. Baina printzea gaitzetsia eta gorrotatua ez baldin bada, herria beraren gobernatzeko moduarekin pozik baldin badago, azpijokoak porrot egingo du. Mezuaren aldetik, atal honetan, puntu hau da funtsezkoena: alegia, gobernari zuhurrak ez duela sartu behar bere menpekoen jabetzarekin eta emakumeekin, azken bi arazo hauek bait dira erresistentzia handienak sorteratzen dituztenak. Bestalde, egitura formalaren aldetik, XIX. atal hau da hirugarren zatiaren erdigunea, VI. atala lehen zatiarena den bezalaxe. VI. atalean printzerri berriaren eraikuntzari buruzko eztabaidari hasiera ematen zaio eta XIX. atalean, berriz, eztabaida horren jarraipena dator. Horregatik hain zuzen ere, XIX. atala lan osoaren gailur gisa har dezakegu eta, beraz, hirugarren zatiaren zatirik garrantzitsuena bezala ere bai. Atal honetan esaten da, azken partean zehazki, historiako fundatzaile edo aktore handiei buruz esan behar den oinarrizkoena. Bereziki Erromako enperadoreak aipatzen dira: Marko Aurelio, bere seme Commodus, Pertinax, Juliano, Septimius Severus, Karakalla bere semea, Makrino, Heliogabalo, Alexandro Severus eta Maximino. Printze hauen dohainen ondoan, Commodus, Septimius Severus, Karakalla eta Maximino-ren izakera eta jokabidea hartuko baldin bagenitu, guztiz gogor eta ankertzat joko genituzke. Beren soldaduak pozik edukitzearren, herriari hamaika irain egin zizkioten. Baina Severus-ek ezik, beste guztiek bukaera txarra izan zuten. Severus-ek, bere neurriz gaineko ausardiari esker, herria zanpatu arren soldaduak berganatuta lasai agindu zuen. Severus-en ekintzak aztertzen dituen nornahik, dio Machiavelli-k, lehoi guztiz ankerra eta azeri oso azkarra eta maltzurra izan zela aldi berean, ulertuko du. Guztiek zioten beldurra eta errespetoa. Bera dugu, beraz, eredu. . *Zuhurtzi-neurriak* (gotorlekuak eta beste zenbait gauza) direla eta, Machiavelli-k printze batzuk nolako neurriak hartu zituzten esanez hasten du XX. atala. Honela, batzuk menpekoak desarmatzea egokia zela pentsatu zuten; beste batzu, berriz, menpeko herrien artean zatiketak sortzen saiatu ziren; zenbaitek, bertako pertsona batzu etsai mantendu zituen eta beste zenbait, berriz, erregetzaren hasieran susmagarri ziren gizonak bereganatzen ahalegindu zen; azkenik, batzuk gotorlekuak eraiki zituzten beren lurraldeetan eta beste batzuk, berriz, lehen zeudenak birrindu egin zituzten. Neurri-mota ugari, beraz. Menpekoak armatu ala ez armatu arazoari dagokionez, Machiavelli-k pentsatzen du printzeak lehen berea izandako Estatu berria berreskuratzen duenean, berreskuratzerakoan erabat beraren alde jokatu dutenak bakarrik armatu behar dituela; menpekoen arteko zatiketak bake-denboran bakarrik dira probetxugarriak, baina ez gerra garaian; ondo dago printze jakintsuak, ahal duenean, etsairen bat sortzea, berori menperatuz gero, ohorea lor dezan; gotorlekuak, segun zein garaitan eta zein egoeratan, baliagarriak ala alferrikakoak izan daitezke, baina, nolanahi ere, defentsarik handiena herriak ez gorrotatzea da. *. Estimatua izateko* printzeak zer egin behar duen esatera dator XXI. atala. Erantzuna atalaren hasieran bertan ematen digu: aski da lan handiak nahiz ekintza arraro eta miragarriak egitea. Honetan eredugarri Espainiako errege Fernando V.a dugu. Ahul izatetik, bere fama eta ohoreagatik kristau herriko erregetan nagusiena izatera heldu zen. Hau, ekintza handiagoak burutzeko erlijioaren aitzakia erabiliz, debozioz jantzitako gogorkeriaz baliatu zen mairuak erresumatik botatzeko. Lehen esan dugu zer egin zuen Nafarroako erresumarekin. Neutraltasunaren arazoa ere ukitzen du. Hona hemen zer pentsatzen duen: "Neutraltasuna eskatzen dizuna, sekula ez dela zure lagun gogoan izan behar duzu. Haren aldeko agertu eta armak harturik batera gerra egitea eskatzen dizuna berriz, zure lagun da. Aldian aldiko arriskuak baztertu nahi dituzte printze zalantzakorrek, neutraltasunaren bideari heltzen diote gehienetan. Baina ia beti hondamena datorkie hortik. Gerra ari den parte baten aldeko garbi ateratzen den printzea, irabazlearen lagun gerta daiteke". Dena dela, printze batek besteei eraso nahi badie eta horretarako beste batzurekin elkartu behar badu, sekula ez du bera baino printze indartsuago batekin elkartu behar, irabaztekotan ere, bera baino indartsuago baten azpian geratuko bait litzateke. ## *d) Zuhurtzia eta zoria (XXIV-XXVI. atalak)* Azken zati honi ohar orokor batzu eginez hasiko gara. Argumentazioaren mugimendua, hirugarren zatian lehenengoaren antzekoa zen bezala, laugarren zatiarena ere bigarrenaren antzekoa da. Paralelismo hau dago, beraz, argumentazioaren mugimenduaren aldetik: 1=3 eta 4=2. Bestalde, hirugarren zatiko azken ataletan ez bezala, laugarren honek ezaugarri hauek ditu: Machiavelli berriz ere "printze berri"etara itzultzen da eta Antzinateko ereduetan oinarritzen da. Hala ere, erdiko atala (XXV. atala) eredu modernoez ari da. Azken atalean berriz ere VI. atalean aipaturiko lau fundatzaile handietatik hiru aipatzen ditu: Moises, Ziro eta Teseo. Italiaren askapen nazionalerako deia egiten du azken atalean. Askatzaile hori italiarra izango da edo, bederen, horrengan dauka jarria esperantza. Honek, bere helburua lortuko badu, Antzinateko garai handietan besteek fundatzaile handiek egin zutena imitatu beste biderik ez du. Honela agurtzen du Italiaren salbatzaile hori XXVI. atalean: "Italia beraz, zauriak sendatu, Lonbardia-ko harrapaketa eta birrinketak geldierazi, Napoli-ko lapurreta eta hilketei amaiera emango dien salbatzailearen zain dago; aspaldian dituen zauriak sendatuko dizkionaren zain alegia. Barbaroek egindako ankerkeria eta irainetatik aterako duena bidal dezan Jaunari erreguka ikusten dugu Italia". Ondoko pasarte batean, badirudi biolentzia edo bortxa justifikatzen duela, dioenean: "Hemen bestetik, justiziazko arazo nagusia dago. Izan ere gerra, beharrezko izateagatik bakarrik, bidezkoa da, eta itxaropena horretan bakarrik dagoenean, gizatasun-ekintza ere bada". Helburuen erdiesteko bitarteko guztiak erre direnean eta esperantza bortxan bakarrik ikusten denean, ez da bakarrik bidezkoa, baita gizatarra ere. Lehen erlijioa (XXI. atala) eta orain bortxa aipatu ditu Machiavelli-k bide egoki gisa zenbait helburu politiko lortzeko. Eta egia da. Machiavelli indiferentea da moralari buruz. Berarentzat politika helburua da bere baitan. Eta hauxe da, funtsean, Machiavelli-ren pentsamenduaren ezaugarririk behinena. Gobernu-mekanikaz dihardu, boterea sendotzeko bitartekoez, eta abarrez. Neurri politikoak eta militarrak dira berari interesatzen zaizkion ia gauza bakarrak eta, zentzu honetan, bazter uzten ditu gogoeta erlijioso, etiko eta moralak. Hauek politikan zerikusia duten neurrian bakarrik interesatzen zaizkio, botere politikoari eusteko edo berori lortzeko haiek izan lezaketen arrakasta bakarrik du gogoan. Ezer ez gehiago. Horregatik, bada, Machiavelli-ren obra inmorala baino gehiago amorala da. ## **Machiavelli-ren ondarea** Machiavelli-ren pentsamentuari kritikarik ere egin zaio. Normala zen bezala. Filosofiaren aldetik benetan sakona izateko, praktikoegia izan zela egozten zaio. Hori horrela bada ez bada, onartu beharra dago bere garaikideen artean, politikari dagokionez bederen, berak erakutsi zuela ikuspegirik zabalena eta argiena Europan gertatzen ari ziren gertakari politikoen aurrean. Arestian esan bezala, Machiavelli-k politikari zuhur batek erabil ditzakeen indar gisa gogoematen zituen gizartearen faktore moralak, erlijiosoak eta ekonomikoak eta honek, noski, balioen ordena normala ezezik, eraginkortasun kausalaren ohizko ordena ere zilipurdikatzen ditu. Azken batean, erizpide hau praktikan jokabide normal bilakatu da gaurko politikagintzan, nahiz eta deklarazio ofizialetan besterik agertu. Hemen ere garbi ageri da Machiavelli-ren eragina. Bestalde, pentsamendu politiko modernoan Estatuari ematen zaion esanahiaren sortzaile Machiavelli izan genuen. Estatua, berau indar antolatu eta bere lurraldean goren gisa ulertuta, gizarte modernoaren erakunderik tipikoen eta indartsuen bilakatu zen. Machiavelli-k, zentzu honetan, garbi ikusi zuen eboluzio politikoaren joera zein zen. Azkenik, Machiavelli-k inork gutxik bezala arakatu zituen giza izaeran ezkutaturik dauden pasio aitortugabeak. Alderdi honetatik begiratuta, eta hemen Hauser-ek dioena geuregantuz, esan behar da Machiavelli Marx, Nietzsche eta Freud-en aintzindari gisa har daitekeela, bera izan bait zen gizarte orotan nagusitzen den moral bikoitza argitan jartzen lehena. Moral bikoitz hau honela polariza dezakegu: batetik ustiatzaileak eta bestetik ustiatuak, indartsuak eta ahulak, eta horrela. ## **Bibliografia laburra:** GRANADRA, M. A.; *Maquiavelo*, Barcanova, Bartzelona, 1981. LEFORT, C.; *Le travail de l'oeuvre Machiavel*, Gallimard, Paris, 1972 MAQUIAVELO; *El Príncipe*, Edaf. Madril, 1984; Euskaraz: *Printzea*, Iñaki Azkunek itzulia, Elkar. PREZZOLINI, G., *Maquiavelo*, Pomaire, Madril, 1968 SABINE, G.; *Historia de la teoría política*, Fondo de Cultura Económica, Madril, 1974.
aldizkariak.v1-3-459
{ "domain": "osasun zientziak", "id": "ikergazte_iv_osasun-zientziak_24", "issue": null, "year": "2021", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iv" }
# Omega-3 gantz-azidoen propietate onuragarriak <u>Serrano, M.</u><sup>1,2</sup>, Lekunberri, L.<sup>1,2</sup>, Soria-Gomez, E.<sup>1,2,3</sup>, Bonilla-Del Rio, I.<sup>1,2</sup>, Mimenza, A.<sup>1,2</sup>, Egaña-HuguetJ.<sup>1,2</sup>, Anaut-Lusar, I.<sup>1</sup>, Terradillos, I.<sup>1,2</sup>, Achicallende, S.<sup>1,2</sup>, Puente, N.<sup>1,2</sup>, Ramos-Uriarte, A.<sup>1,2</sup>, Gerrikagoitia, I.<sup>1,2</sup>, Elezgarai, I.<sup>1,2</sup>, Rico-Barrio, I.<sup>1,2</sup>, Grandes, P.<sup>1,2</sup> (1)Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU, Leioa, Bizkaia), (2)Achucarro Basque Center for Neuroscience, UPV/EHUko Zientzia Parkea (UPV/EHU, Leioa, Bizkaia) (3) Ikerbasque, Basque Foundation for Science maitane.serrano@ehu.eus ## Laburpena Omega-3 gantz-azidoek hainbat onura eragiten dituzte, izan ere, neuronen nahiz sinapsien sorkuntzan parte hartu eta zelulen biziraupena bermatzen dute. Hortaz, gaztaroan garunaren garapena suspertzeko eta antsietatea murrizteko, nahiz zahartzaroan narriadura kognitiboa apaltzeko erabili dira. Efektu onuragarri horiek bideratzeko, neuromodulazioan parte hartzen duen endokannabinoide-sistema baliatzen dute. Azterlan honen helburua omega-3an aberastutako dietak helduaro goiztiarrean memorian nahiz antsietatean onurak eduki ditzakeen aztertzea da. Baita dieta horrek saguen hipokanpoko endokannabinoide-sisteman aldaketa molekularrak eragiten dituen ikertzea ere. Hitz gakoak: omega-3; endokannabinoide-sistema; hipokanpoa. #### **Abstract** Omega-3 fatty acids have been shown to play a role in neurogenesis, synaptogenesis and cell survival, thus improving brain development and reducing anxiety in the youth and preventing cognitive decline in elderly people. The omega-3 benefits seem to be conducted, among others, through the endocannabinoid system, but an in-depth knowledge of the molecular events taking place at this system are still poorly understood. The aim of this research is to study whether the effects of a diet enriched in omega-3 has on memory and anxiety in the early adulthood involve the modulation of the endocannabinoid system. Not only that, but also analysing the molecular impact elicited by omega-3 on components of this system in the mouse hippocampus. Keywords: omega-3, endocannabinoid system, hippocampus. #### 1. Sarrera eta motibazioa Omega-3ak lipidoak osatzen dituzten gantz-azido (GA) asegabeak dira. Omega-3 garrantzitsuenak GA poliasegabeak dira, azido dokosahexaenoikoa (DHA) eta azido eikosapentaenoikoa (EPA) hain zuzen ere (Aguilera et al., 2017; Bowen et al., 2016). DHA kantitate handitan dago garunean, izan ere, sinapsien eta neuronen sorkuntzan eta azken horien migrazioan funtsezko papera jokatzen du. Horrez gain, EPA nahiz DHAtik abiatuta sortzen diren molekulek zelulen biziraupena bermatzen dute eragin antiinflamatorio eta antiapoptotikoari esker (Aguilera et al., 2017; Aparicio et al., 2010; Dyall, 2017; Kawakita et al., 2006). Gainera, zelula mintzen fluidotasunean eragiten dute, beraz, zelula kitzikagarrietan omega-3ek seinaletransdukzioan eta mintzari lotutako hartzaile, ioi-kanal eta entzimen aktibitatean eragiten dute (Aguilera et al., 2017; Dyall, 2017). Ugaztunen GAk eraldatzeko gaitasuna mugatua da. Hori dela eta, omega-3 garrantzitsuenak esentzialak dira, hau da, dietaren bidez bereganatu behar dira. Munduko Osasun Erakundeak omega-3 GAen kontsumoa energia totalaren %1-2a izatea gomendatzen du. Orokorrean, Europan mota horretako GAen kontsumoa eskasa da (Aparicio et al., 2010; Carrero et al., 2005). Rosa Ortega eta bere kideek (2013) agerian utzi zuten helduen artean nahiz eta lipido kontsumo totala gomendatutakoa baino altuagoa izan, GA asegabeen ahorakina, omega-3ena bereziki, baxua zela. Hain zuzen ere, aztertutako populazioaren %85,3aren omega-3 kontsumoa %1ekoa baino baxuagoa zen. Dieta desorekatuetan, omega-3ek ez dituzte beren funtzioak egoki betetzen, eta, beraz, ondorio kaltegarriak eragin ditzakete gure osasunean (Aguilera et al., 2017). Omega-3an aberastutako dieta haurdun dauden karraskariei emateak kumeen gaitasun motorrak hobetzen ditu epe-luzera, bai nerabezaroan (Coluccia et al., 2009; Janssen et al., 2015) baita helduaroan ere (Coluccia et al., 2009). DHAk enbrioien zelula-ama neuralen proliferazioa handitzen du eta nerbio-sistema zentralean zelula heriotza saihesten du (Kawakita et al., 2006). Gainera, DHAren ahorakin kronikoak hipokanpoko funtzionaltasuna eta ikasteko gaitasuna hobetzen ditu, bai arratoi gazte zein adinekoetan ere (Gamoh et al., 1999, 2001). Endokannabinoide-sistema neuromodulazio sistema bat da, zeinak nerbio-sistema zentralaren garapenean, plastikotasun sinaptikoan eta kanpo- nahiz barne-inguruneko estimuluen erantzunean parte hartzen duen (Lu eta Mackie, 2016). Endokannabinoide-sistema hartzailez, endokannabinoidez eta azken horiek sortu eta degradatzeko entzimaz osatuta dago. Hartzaileen kasuan, garrantzitsuenak CB<sup>1</sup> eta CB2 hartzaileak dira (Dyall, 2017; Lu eta Mackie, 2016). Omega-3 GAen eta endokannabinoide-sistemaren lotura estua da, izan ere, EPA eta DHA endokannabinoideen aitzindariak dira (Dyall, 2017). Hori gutxi balitz, Pan eta bere kideek (2011) *in vivo* eta *in vitro* egindako analisietan, DHA osagarriaren efektu desiragarriak memoria espazialean endokannabinoide-sistemaren bidez gauzatzen direla agerian utzi zuten. Helduaroko neurogenesiari dagokionez, EPA eta DHA gehigarriek hipokanpoko neurogenesia handitzen dute (Dyall, 2017; Kawakita et al., 2006). Areago EPAk neuronen proliferazioa handitzen du endokannabinoide seinalizazio bideak baliatuz; zehazki, CB<sup>1</sup> eta CB<sup>2</sup> hartzaileen bidez (Dyall et al., 2016). Ildo horretatik eta mendebaldeko dieten patroia jarraituz, omega-3an eskasa den dietak sistema endokannabinoideko CB<sup>1</sup> hartzailearen funtzionaltasuna kaltetzen du. Horren ondorioz, saguetan, depresio eta antsietate-motako sintomak handitzen dira (Lafourcade et al., 2011; Larrieu, 2012). ## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Omega-3 GA asegabeak dietaren bidez bereganatu beharreko mantenugaiak dira. Hala ere, mendebaldeko dieta patroiak jarraituz nekez lortzen da gomendatutako kantitatea. Omega-3ak, eta, bereziki DHA, kantitate handitan agertzen dira garunean, eta, beraz, GA asegabe horien gabeziak garun kalteak eragiten ditu. Aitzitik, omega-3etan aberatsa den dietak gazteetan nahiz adinekoetan onura ugari eragiten ditu. Konkretuki, gaitasun motorrak eta ikasteko ahalmena hobetzen ditu, baita hipokanpoko funtzionaltasuna ere. Horrenbestez, azterlan honek bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, helduaroan omega-3 osagarriaren eragina portaeran sakontasunez aztertzea. Zehazki, oroimenean, ikas ahalmenean eta antsietatean eragiten dituen efektuak analizatuko dira. Bestalde, omega-3an aberastutako dietak hipokanpoko endokannabinoide-sistemaren osagai nagusietan eragiten dituen aldaketa molekularrak ikertuko dira, CB<sup>1</sup> hartzailean bereziki. ## **3. Ikerketaren muina** Ikerlan honen helburuak aurrera eramateko, C57BL/6J ar saguek nerabezaroan zehar dieta arrunta jarraitu zuten, eta, horren ostean, helduaro goiztiarrean 15 egunetan zehar EPA eta DHAn aberastutako dieta ezarri zitzaien (1. taula). Horrela, bi talde esperimental sortu ziren: janari arruntarekin elikatutako kontrol taldea (kontrola) eta helduaro goiztiarrean omega-3an aberastutako janariarekin elikatutako taldea (omega-3). | 1. taula. Jarraitutako dieta ezberdinen gantz ekarpena | | |--------------------------------------------------------|--| | | | | | Dieta arrunta | Omega-3an aberastutako dieta | |----------------------|---------------|------------------------------| | Gantza (%) | 4 | 5,9 | | GA poliasegabeak (%) | 2,1 | 3,1 | | Omega-3 (%) | 0,1 | 0,54 | | EPA+DHA (%) | - | 0,22 | ### **3.1. Portaera probak** **1. irudia. A)Objektu berrien ezagutza probaren bero mapa B)Esplorazio denbora totala C)Bereizketa-indizea D)Esplorazio denboraren konparaketa objektu ezagunean eta berrian.\*\*p<0,01.Balioak t-testaren bitartez analizatu dira. ▲eta ● sinboloek sagu bakoitzaren balioak erakusten dituzte.** ![](_page_2_Figure_3.jpeg) **2. irudia. A)Eremu irekiaren probaren bero mapa B)Erdian egondako denbora C)Lehenengo aldian ertzetara sartu arte pasatu den denbora D)Gurutze goratuaren labirintoaren bero mapa E)Beso irekietan igarotako denbora F)Proban zehar geldirik egon diren denbora G)Argi-iluntasun kutxaren bero mapa H)Argi atalera ateratako aldi kopurua I)Argipean egondako denbora. \*p<0,05; \*\*p<0,01.Balioak t-testaren bitartez analizatu dira. ▲eta ● sinboloek sagu bakoitzaren balioak erakusten dituzte.** ![](_page_2_Figure_5.jpeg) #### **Objektu berrien ezagutza proba** Ezagutze-oroimena neurtzeko objektu berrien ezagutza proba erabili zen. Probaren oinarria karraskariek objektu berriak esploratzeko duten berezko joera da. Lehenengo eta behin, animaliak entrenatzeko asmoarekin, L itxurako labirinto baten muturretan bi objektu berdin kokatzen dira, horiek esplora ditzaten. Hurrengo egunean, objektuetako bat berri batengatik aldatu egiten da eta saguak objektu bakoitza esploratzen duen denbora neurtzen da. Ezagutza-oroimena neurtzeko bereizketa-indizea (BI) erabiltzen da. (1) BI=(denbora objektu berrian – denbora objektu ezagunean)/denbora totala. Proba hau burutzeko, kontrol taldeko 12 sagu eta omega-3 taldeko 6 sagu erabili dira. Omega-3 taldeak denbora gutxiago esploratzen du kontrol taldearekin alderatuta. Hala ere, bi taldeek bereizketa egokia egiten dute objektu ezagunaren eta berriaren artean, BI>0,3 izanik bi kasuetan. Baina, omega-3 taldearen BIa esanguratsuki altuagoa da (kontrola BI=0,34; omega-3 BI=0,61), nahiz eta objektuak esploratzen egondako denbora kontrolena baino baxuagoa izan (1. irudia). D grafikan sagu bakoitzak objektu ezaguna eta berria esploratzen igarotako denbora ikusi daiteke. Omega-3 taldekoek ez bezala, kontrol taldeko hainbat saguk bi objektuen arteko bereizketa egiten ez dutela behatu daiteke, izan ere, bi objektuak esploratzen egondako denbora oso antzekoa izan da. #### **Antsietate maila neurtzeko probak** Antsietate maila neurtzeko hiru egunetan zehar 5 minututako hiru proba egiten dira. Probak, talde bakoitzeko 12 sagurekin zertu dira. Lehenengo egunean, eremu irekiaren proba egiten da kutxa karratu batean, zeinen funtsa saguek ertzetan egoteko berezko joera den, izan ere, saguei estutasuna eragiten die erdialdean egotea. Kasu honetan, animalia kutxaren erdian kokatzen da eta era librean mugituko da kutxatik zehar, ertzetan nahiz erditik igaroz. Animalia erdiko eremuan dagoen denbora neurtzen da, izan ere, erdiko eremu honetan denbora luzez egotea antsietate-maila baxuaren adierazle izango da. Bigarren egunean, gurutze goratuaren labirinto proba egiten da. Labirintoak bi beso itxi, eta beste bi beso ireki edukiko ditu; azken horiek, estutasuna eragingo diete saguei. Kasu honetan, beso irekietan egondako denbora neurtuko da, antsietate-maila baxuaren isla izango dena. Horrez gain, animaliak proban zehar geldi irauten duten denbora neurtuko da, geldi egotea antsietatearen adierazlea da eta. Azken egunean, argi-iluntasun kutxaren proba egiten da. Horretarako, bi ataletan banatuta dagoen kutxa erabiltzen da; kutxaren zati bat ilunpean dago; eta, bestea, saguentzat estresagarria den argipean (2. irudia). Azken proba honetan, saguak argipean dauden denbora neurtuko da; eta, eremu honetan denbora luzeagoa egoteak antsietate-maila baxuagoa adierazten du. Horrez gain, saguek kutxaren atal batetik bestera igarotzen diren aldi kopurua neurtzen da, izan ere, zenbat eta gehiagotan atera argipera, orduan eta antsietate-maila baxuagoa dutela adierazten du. Saguek esploratzeko joera eta ikusmin handia daukate, eta, beraz, orduan eta antsietate gutxiago eduki, labirinto ezberdinetako gune estresagarrietan denbora gehiago egongo dira eremu horiek esploratzeko. Eremu irekiaren proban, erdian egondako denboran ez dago ezberdintasunik. Proba hasteko, sagua kutxaren erdialdean kokatzen da eta ertzetara lehenengo aldiz sartu arte igaro den denboran ez dago ezberdintasun esanguratsurik taldeen artean ezta ere. Gurutze goratuaren labirintoan, omega-3 taldea denbora gehiago egon da beso irekietan (p<0,05); denbora gutxiago, ordea, geldirik (p<0,05). Argiiluntasun kutxaren kasuan, nahiz eta bi taldeen artean argitan igarotako denboran ezberdintasunik ez egon, omega-3 taldea gehiagotan atera da argipera (p<0,01). ### **3.2. Analisi molekularra** ### **Garunaren erauzketa:** Animaliak %4ko kontzentrazioan dagoen kloral hidratoaren bidez (10mL/kg pisu) anestesiatu ostean; lehenengo, gatz fosfato tanpoia (0,1M PBS, pH7,4) bihotz bidetik perfunditzen da, eta, segidan, fixatzaile bat (80mL %4 paraformaldehido, %0,2 azido pikriko eta %0,1 glutaraldehido, fosfato tanpoian- 0,1M PB, pH7,4-) jartzen da. Ondoren, garunak erauzi eta soluzio fixatzaile berdinean postfixatzen dira 4ºC-tan. Gero, bibratomoan 45 µm-ko koroa-ebaketak egiten dira. #### **Immunozitokimika:** Tindaketa talde esperimental bakoitzeko hiru sagutan egin zen. Ebaketak ordu erdiz blokeo soluzioan inkubatu ondoren, soluzio berdinean diluitutako anti-CB<sup>1</sup> ahuntz antigorputz poliklonal primarioarekin (2 µg/mL) inkubatzen da egun batez giro-tenperaturan. Hurrengo egunean, garbiketa soluzioan 10 **3. irudia. A)Kontrol eta omega-3 taldeetako hipokanpo garun eremua 2,5X-ko handipenean B)Kontrolaren hipokanpo garun eremu berdina 10X handipenean C)CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitate optikoaren datu** ![](_page_3_Figure_9.jpeg) minututako hiru garbiketa egin ostean, laginak ordu betez antiahuntz zaldi Gimmunoglobulina sekundarioan (1:200) kontaktuan ipintzen dira giro tenperaturan. Hiru garbiketa egin eta gero, ordu betez inkubatzen dira abidinabiotina konplexuarekin, seinalea anplifikatzeko asmoarekin. Garbiketen ondoren, laginak %0,05 diaminobenzidinarekin ipini behar dira kontaktuan 3 minutuz emaitzak errebelatzeko. Fosfato tanpoian azkeneko garbiketak egin ostean, animalia bakoitzeko laginak gelatinizatutako portetan kokatzen dira eta hurrengo egunean, portak alkohol kontzentrazio gorakorretan (%50, %70, %96 eta %100) eta xilolean 5 minutuz murgilduz laginak deshidratatzen dira. Azkenean, DPX izeneko erretxina akrilikoa baliatuz estalkia ipintzen zaio portari. #### **Mikroskopia optikoa:** Laginak mikroskopioan behatu eta 10x handipenean hipokanpoko geruza molekularraren argazkiak atera dira (3. irudia). Argazkien analisian CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitate optikoa neurtu da eta, horretarako, ImageJ erabili da. Argazkiak zuri-beltzera aldatu eta intereseko geruzan hiru neurketa egin dira, kolore iluntasunaren arabera balio ezberdina dutenak. Hori egin ostean, datuak normalizatzeko, kontrol taldeko balioen batez-bestekoa kalkulatu eta hori %100,0 gisa adierazten da. Bi taldeen artean ez dago ezberdintasun esanguratsurik CB1 hartzailearen dentsitate optikoan. Kontrol taldeko CB1-aren batez-besteko dentsitate optikoa %100,0 gisa adierazten da, eta horren arabera, omega-3 taldeak %93,6-ko dentsitatea dauka. ## **4. Ondorioak eta eztabaida** Estresaren (Arteaga et al., 2016; Perez et al., 2013) nahiz jaiotzean hipoxia jasatearen (Perez et al., 2017) tratamendu gisa dieta omega-3-an aberasteak memorian dituen onurak azpimarratzekoak dira. Baita omega-3 gehigarriak hartzea adinarekin lotutako gainbehera kognitiboaren kontra ere, memoriarekin erlazionatutako ikasteko gaitasuna hobetuz (Hashimoto et al., 2015). Pusceddu eta bere kideek egindako ikerketan (2015), EPA eta DHA-rekin aberastutako dieta jaso zuten eme osasuntsuek objektu ezaguna gutxiago esploratzen zuten baina bi objektuen arteko bereizketa dieta aberastua jaso ez zuten emeek baino hobeto egiten zuten. Ikerketa honetan, emaitzak ildo berdina jarraitu dute baina ar osasuntsuetan kasu honetan . Omega-3 taldeko kideek objektuak denbora gutxiagoz esploratu zituzten. Esplorazio denbora baxuagoa izan arren, ezagunaren eta berriaren arteko bereizketa egiteko gai ziren, izan ere, omega-3 taldeko animalia guztiek bi objektuen arteko bereizketa egin zuten, kontrolek ez bezala. Beraz, helduaroan zehar dieta omega-3-an aberasteak ikasteko gaitasuna normalizatu eta banakoen arteko aldakortasuna murrizten du, ezagutze-oroimena hobetuz. Antsietateri dagokionez, estres egoeran dauden (Perez et al., 2013) nahiz osasuntsu dauden karraskari gazteetan (Pusceddu et al., 2015), omega-3 osagarriak, eta bereziki EPAk (Oshima et al., 2018), antsietatearekin erlazionatutako jokabideak murrizten ditu. Azterlan honetan, helduaroan zehar omega-3an aberastutako dietak estutasun maila jaisten duela frogatu da. Eremu irekiaren proban ez dira ezberdintasun esanguratsurik ikusi bi taldeen artean, baina beste bi probek agerian utzi dute omega-3 taldeak antsietate gutxiago pairatzen duela. CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitateari dagokionez, ikerketak eskasak dira eta eztabaida abian dago. Alde batetik, *in vitro* egindako esperimentuetan, neuronen CB1 hartzailearen espresioa handitzen doa DHA kontzentrazioa igo ahala (Pan et al., 2011). Bestalde, EPA eta DHA-n aberastutako dieta eta dieta arrunta jarraitutako C57BL/6J saguen artean ez zen ezberdintasunik behatu garuneko CB<sup>1</sup> hartzailearen ARNm mailetan (Yamada et al., 2014). Ikerketa honetan, Yamada eta bere kideek (2014) lortutako emaitzen ildoa jarraituz, ez dugu ezberdintasun esanguratsurik ikusi CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitate optikoan. Azterlan honetan saguek dietaren bitartez bereganatzen dituzte omega-3ak, eta, beraz, baliteke CB<sup>1</sup> hartzailearen espresioa handitzeko garuneko DHA maila nahikoa ez igotzea. Nahiz eta CB<sup>1</sup> hartzailearen dentsitatean aldaketarik ikusi ez ditugun, DHA gehigarriek zelula mintzetako kolesterolaren kanporaketa bultzatzen du (Stillwell eta Wassall, 2003), CB<sup>1</sup> hartzailearen aktibitatea emendatzen duena (Bari et al., 2005). ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Omega-3 GAei efektu onuragarri anitzak atxikitzen zaizkie, bereziki garunaren funtzionaltasunari lotuta. Hori dela eta oso erabilia izan da haurdunaldi eta jaiotza ostean (Coluccia et al., 2009; Janssen et al., 2015) nahiz zahartzaroan (Gamoh et al., 2001; Hashimoto et al., 2015). Gure ikerketan, heldu osasuntsuetan dieta omega-3an aberastea faboragarria dela ikusi dugu hainbat alderditan, hain zuzen ere, ezagutza-oroimenarekin eta antsietatearekin erlazionatutako jokabideak hobetzeko. Ildo beretik, beste memoria mot a batzuetan zein gaitasun motorretan eragin onuragarriak dituen aztertzea interesgarria izango litzateke. Baita onura horietan guztietan endokannabinoide sistemaren rola aztertzeke dago oraindik ere. Horrez gain, gure laborategian nerabezaroan alkohola edateak garunean eragiten dituen kalteak ikertu dira (Peñasco et al., 2020; Rico-Barrio et al., 2019). Omega-3 GAetan aberastutako dietak nerabezaroan zehar alkoholak sortutako kalte horiek murrizteko edota leheneratzeko tratamendu ez farmakologiko gisa erabili daitekeen aztertzea izango da etorkizunerako erronka. ## **6. Erreferentziak** - Arteaga, O., Revuelta, M., Urigüen, L., Martínez-Millán, L., Hilario, E. eta Álvarez, A. (2017), Docosahexaenoic acid reduces cerebral damage and ameliorates long-term cognitive impairments caused by neonatal hypoxia-ischemia in rats, Molecular Neurobiology, 54, 7137- 7155. - Bari, M., Battista, N., Fezza, F., Finazzi-Agròs, A. eta Maccarrone, M. (2005), Lipid rafts control signaling of type-1 cannabinoid receptors in neuronal cells, The Journal of Biological Chemistry, 250, 12212-12220. - Bowen, K.J., Harris, W.S. eta Kris-Etherton, P.M. (2016), Omega-3 fatty acids and cardiovascular disease: Are there benefits?, Current Treatment Options in Cardiovascular Medicine, 18. - Carrero, E., Martín-Bautista, E., Baró, L., Fonollá, J., Jiménez, J., Boza, J.J. eta López -Huertas, E. (2005), Efectos cardiovasculares de los ácidos grasos omega-3 y alternativas para incrementar su ingesta, Nutrición Hospitalaria, 1, 63-69. - Coluccia, A., Borracci, P., Renna, G., Giustino, A., Latronico, E., Riccio, P. eta Carratù, M.R. (2009), Developmental omega-3 supplementation improves motor skills in juvenile-adult rats, International Journal of Developmental Neuroscience, 27, 599-605. - Dyall, S.C., Mandhair, H.K., Fincham, R.E.A., Kerr, D.M., Roche, M. eta Molina-Holgado, F. (2016), Distinctive effects of eicosapentaenoic and docosahexaenoic acids in regulating neural stem cell fate are mediated via endocannabinoid signalling pathways, Neuropharmacology, 107, 387-395. - \_\_\_\_\_\_\_\_\_ , (2017), Interplay between n-3 and n-6 long chain polyunsaturated fatty acids and the endocannabinoid system in brain protection and repair, Lipids, 52, 885-900. - Gamoh, S., Hashimoto, M., Sugioka, K., Shahdat-Hossain, M., Hata, N., Misawa, Y. eta Masumura, S. (1999), Chronic administration of docosahexaenoic acid improves reference memory-related learning ability in young rats, Neuroscience, 93, 237-241. - \_\_\_\_\_\_\_\_\_ , (2001), Chronic administration of docosahexaenoic acid improves the performance of radial arm maze task in aged rats, Clinical and Experimental Pharmachology and Physiology, 28, 266-270. - Gil, A. (2017): Tratado de nutrición. Tomo I. Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición, Editorial Médica Panamericana, Madrid. - \_\_\_\_\_\_ (2010): Tratado de Nutrición. Tomo III. Nutrición Humana en el Estado de Salud, Editorial Médica Panamericana, Madrid. - Hashimoto, M., Katakura, M., Tanabe, Y., Al Mamun, A., Inoue, T., Hossain, S., Arita, M. eta Shido, O. (2015), n-3 datty acids effectively improve the reference memory-related learning ability associated with increased brain docosahexaenoic acid-derived docosanoids in aged rats, Biochimica et Biophysica Acta, 1851, 203-209. - Janssen, C.I.F., Zerbi, V., Mutsaers, M.P., de Jong, B.S.W., Wiesmann, M., Arnoldessen, I.A.C., Geenen, B., Heerschap, A., Muskiet, F.A.J., Jouni, Z.E., van Tol, E.A.F., Gross, G., Homberg, J.R., Berg, B.M. eta Kiliaan, A.J. (2015), Impact of dietary n-3 polyunsaturated fatty acids on cognition, motor skills and hippocampal neurogenesis in developing C57BL/6J mice, Journal of Nutritional Biochemistry, 26, 24-35. - Kawakita, E., Hashimoto, M. eta Shido, O. (2006), Docosahexaenoic acid promotes neurogenesis in vitro and in vivo, Neuroscience, 139, 991-997. - Lafourcade, M., Larrieu, T., Mato, S., Duffaud, A., Sepers, M., Matias, I., De Smedt-Peyrusse, V., Labrousse, V.F., Bretillon, L., Matute, C., Rodríguez-Puertas, R., Layé, S. eta Manzoni, O.J. (2011), Nutritional omega-3 deficiency abolishes endocannabinoid-mediated neuronal functions, Nature Neuroscience, 14, 345-350. - Larrieu, T., Madore, C., Joffre, C. eta Layé, S. (2012), Nutritional n-3 polyunsaturated fatty acids deficiency alters cannabinoid receptor signalling pathway in the brain and associated anxietylike behavior in mice, Journal of Physiology and Biochemistry, 68, 671-681. - Lu, H.C. eta Mackie, K. (2016), An introduction to the endogenous cannabinoid system, Biological Psychiatry, 79, 516-525. - Ortega, R.M., González, L.G., Villalobos, T.K., Perea, J.M., Aparicio, A. eta López, A.M. (2013), Fuentes alimentarias y adecuación de la ingesta de ácidos grasos omega-3 y omega-6 en una muestra representativa de adultos españoles, Nutrición Hospitalaria, 28, 2236-2245. - Oshima, Y., Watanabe, T., Endo, S., Hata, S., Watanabe, T., Osada, K. eta Takenaka, A. (2018), Effects of eicosapentaenoic acid and docosahexaenoic acid on anxiety-like behavior in socially isolated rats, Bioscience, Biotechnology and Biochemistry, 82, 716-723. - Pan, J.P., Zhang, H.Q., Guo, Y., Xiao, N., Cao, X.H. eta Liu, L.J. (2011), Some subtypes of endocannabinoid/endovanilloid receptors mediate docosahexaenoic acid-induced enhanced spatial memory in rats, Brain Research, 15, 18-27. - Peñasco, S., Rico-Barrio, I., Puente, N., Fontaine, C.J., Ramos, A., Reguero, L., Gerrikagoitia, I., Rodríguez de Fonseca, F., Suarez, J., Barrondo, S., Aretxabala, X., García del Caño, G., Sallés, J., Elezgarai, I., Nahimey, P.C., Christie, B.R. eta Grandes, P. (2020), Intermittent ethanol exposure during adolescence impairs cannabinoid type 1 receptor-dependent longterm depression and recognition memory in adult mice, Neuropsychopharmacology, 45, 309 - 318. - Perez, M.A., Terreros, G. eta Dagnino-Sublabre, A. (2013), Long-term ω-3 fatty acid supplementation induces anti-stress effects and improves learning in rats, Behavioral and Brain Functions, 9. \_\_\_\_\_\_\_\_\_ , (2017), n-3 polyunsaturated fatty acid supplementation restored impaired memory and GABAergic synaptic efficacy in the hippocampus of stressed rats, Nutritional Neuroscience, 21, 556-569. - Pusceddu, M.M., Kelly, P., Ariffin, N., Cryan, J.F., Clarke, G. eta Dinan, T.G. (2015), n-3 PUFAs have beneficial effects on anxiety and cognition in female rats: Effects of early life stress, Psychoneuroendocrinology, 58, 79-90. - Rico-Barrio, I., Peñasco, S., Puente, N., Ramos, A., Fontaine, C.J., Reguero, L., Giordano, M.E., Buceta, I., Terradillos, I., Lekunberri, L., Mendizabal-Zubiaga, J., Rodríguez de Fonseca, F., Gerrikagoitia, I., Elezgarai, I. eta Grandes, P. (2019), Cognitive and neurobehavioral benefits of an enriched environment on young adult mice after chronic ethanol consumption during adolescence, Addiction Biology, 24, 969-980. - Stillwell, W. eta Wassall, S.R. (2003), Docosahexaenoic acid: membrane properties of a unique fatty acid, Chemistry and Physics of Lipids, 126, 1-27. - Yamada, D., Takeo, J., Koppensteiner, P., Wada, K. eta Sekiguchi, M. (2014). Modulation of fear memory by dietary polyunsaturated fatty acids via cannabinoid receptors, Neuropsychopharmacology, 39, 1852-1860. ## **7. Eskerrak eta oharrak** Hauen babes eta finantzioazioari esker egin da lan hau: Eusko Jaurlaritza (IT1230-19); Red de Trastornos Adictivos, Instituto de Salud Carlos III (ISC-III) eta Europar Batasunaren Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (ERDF-EU; RD16/0017/0012); MINECO/FEDER, UE (SAF2015-65034-R); Ministerio de Ciencia e Innovación (PID2019-107548RB-I00); Ikerbasque eta MINECO (Ministerio de Economía y Competitividad) PGC2018-093990-AI00 (MICIU/AEI/FEDER, UE) (E.D.G); MS, LL, IT eta SA-ren Euskal Herriko Unibertsitateko doktoratu aurreko ikertzaileen kontratuak (PIF 19/164; PIF 18/315; PIF 17/292 et PIF 16/251) eta AM-ren Eusko Jaurlaritzako doktoratu aurreko ikertzaile kontratua; JEH doktorearen kontratua (PIC 280/20), eta IBDR doktorearena (BES-2016-076766).
aldizkariak.v1-0-323
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.31 _2017_11", "issue": "Zk.31 _2017_", "year": "2017", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Testuliburuetatik domeinu-modulu eleaniztunak eraikitzen** (Building multilingual domain modules from textbooks) *Angel Conde*<sup>1</sup>*, Ana Arruarte*<sup>2</sup>*, Mikel Larrañaga*2\**, Jon A. Elorriaga*<sup>2</sup>*, Ruben Urizar3* 1 Softwarea produzitzeko teknologiak, IKERLAN, J.M. Arizmendiarrieta pasealekua, 2; 20500 Arrasate 2 Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila, Informatika Fakultatea, UPV/EHU, 649 Postakutxa, 20080 Donostia > 3 Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU, Oñati plaza 3, 20018 Donostia > > \* mikel.larranaga@ehu.eus DOI: 10.1387/ekaia.16284 Jasoa: 2016-04-28 Onartua: 2016-06-29 **Laburpena:** Lan honetan LiDom Builder tresnaren analisia, diseinua eta ebaluazioa aurkezten dira. Domeinu Modulu Eleaniztunak testuliburu elektronikoetatik era automatikoan erauztea ahalbidetzen du LiDom Builderek. Ezagutza eskuratzeko, Hizkuntzaren Prozesamendurako eta Ikaste Automatikorako teknikekin batera, zenbait baliabide eleaniztun erabiltzen ditu, besteak beste, Wikipedia eta WordNet. **Hitz gakoak:** Teknologian oinarritutako hezkuntzarako tresnak, domeinu-modulu eleaniztuna, sorkuntza automatikoa. **Abstract:** This paper presents the analysis, design and validation of LiDom Builder, a framework for the automatic generation of Multilingual Domain Modules from electronic documents. LiDom Builder uses Natural Language Processing and Machine Learning techniques, along with multilingual resources such as Wikipedia and W ordNet to fulfil its work. **Keywords:** Technology Supported Learning Systems, Multilingual Domain Modules, Automatic Acquisition. EKAIA, 31 (2017) 117 EKAIA 31.indd 117 KAIA 7/2/17 08:48:25 /2/17 ## 1. **SARRERA** Hizkuntza da jakintza transmititzeko darabilgun komunikazio-metodo ohikoena eta testuinguru elebidunak eta eleaniztunak errealitatea dira Guztiontzako Hezkuntza ardatz duen gizartean, non berdintasuna, gizartekohesioa eta herritartasun aktiboa sustatzen baitira. Errealitate konplexu horretara egokitzea eta kalitatezko hezkuntza eskaintzea da, orduan, hezkuntza-sistemaren erronka garrantzitsuenetakoa [1]. Teknologikoki garatutako gizarteetan, hezkuntza elebidunak eta eleaniztunak eragin zuzena izan du, oro har, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) eta, bereziki, Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako Tresnetan. Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako Tresnak —esaterako, Tutore Adimendunak, Moodle1 edo Blackboard2 moduko ikasketa kudeatzeko sistemak— eta Coursera3 edo edX4 gisako lineako ikastaro ireki masiboak lantzeko plataformak ezinbesteko bihurtu dira hainbat hez kun tzaerakundetan [2]. Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako Tresnek domeinu-modulua —hots, ikasi beharreko domeinuaren adierazpen pedagogikoa— behar dute. Domeinu-modulua da Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako edozein tresnaren muina, hark adierazten baitu ikasleek ikasi beharreko ezagutza guztia [3]. Domeinu-modulua sortzea ez da lan arina, ordea. Ikasi beharreko gaiak adierazteaz gain, identifikatu behar dira horien arteko erlazio pedagogikoak, ikasketa-saioak nola planifikatu zehazten dutenak, eta ikasteko erabiliko diren hezkuntzarako baliabideak (definizioak, adibideak, ariketak eta abar). Azkeneko urte hauetan, berrerabilpena bultzatzeko saiakerak egin dira hezkuntzarako informatikan. Batetik, hezkuntza-baliabideak deskribatzeko estandarrak sortu dira [4]. Bestetik, hezkuntza-baliabide berrerabilgarriak —Ikaste Objektuak—garatu dira. Gero eta ohikoagoak dira ARIADNE [5, 6], Merlot [7] edo GLOBE5 gisako biltegi-sareak, ikastaro berriak sortzeko behar diren baliabideak eskaintzen dituztenak. Domeinu-modulua sortzea zaila bada, are zailagoa da domeinu-modulua era automatikoan edo erdiautomatikoan erauztea, dokumentu elektronikoetatik edo corpusetatik abiatuta. Egiteko horren inguruan argitaratu diren lanak, gainera, domeinu-modulu elebakarretara mugatuta daude [8, 9, 10, 11, 12, 13]. Euskararen kasuan, *DOM-Sortze* inguruneak ahalbidetzen du 118 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 118 KAIA 13/1/17 13:09:41 3/1/17 <sup>1</sup> http://moodle.org <sup>2</sup> http://www.blackboard.com <sup>3</sup> https://es.coursera.org/ <sup>4</sup> https://www.edx.org/ <sup>5</sup> http://www.globe-info.org/ domeinu-moduluak sortzea. Euskaraz idatzitako testuliburu elektronikoetatik domeinu-modulua era erdiautomatikoan erauzteko tresna da *DOM-Sortze* [14, 15, 16], eta domeinuarekiko independentea da. Domeinu-modulu elebakarretik domeinu-modulu eleaniztunerako bidean, *LiDom Builder* tresna *DOM-Sortze* ingurunearen bilakaera dela esan genezake. Lan honetan, *LiDom Builder* aurkezten da, liburu elektronikoetatik domeinu-modulu eleaniztunak modu automatikoan sortzeko tresna. 2. atalean, domeinua ikuspegi eleaniztun batetik adieraztea ahalbidetzen duen mekanismoa aurkezten da. 3. atalean, berriz, *LiDom Builder*en ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Testuliburuetatik domeinu-modulu eleaniztunak eraikitzeko, *LiDom Builder* hiru modulu nagusitan oinarritzen da: *LiTeWi*n*, LiReWi*n eta *LiLoWi*n. Modulu bakoitzaren ezaugarriak eta balidatzeko egin diren esperimentuak aipatzen dira, hurrenez hurren, 4., 5. eta 6. ataletan. Bukatzeko, ondorioak eta etorkizuneko lerroak aurkezten dira 7. atalean. ## 2. **DOMEINU MODULU ELEANIZTUNAK ADIERAZTEA** *LiDom Builder*en testuinguruan, domeinu-modulu eleaniztunak bi mailako ezagutza jasotzen du: batetik, Ikaste Domeinuaren Ontologia (IDO), non hizkuntza ezberdinetan etiketatutako gaiak eta horien arteko erlazio pedagogikoak jasotzen baitira eta, bestetik, Ikaste Objektuak (IO), hau da, hezkuntzarako erabiliko diren edukiak, metadatuekin etiketatuak (definizioak, adibideak, ariketak eta abar). *LiDom Builder*ek aukera ematen du onartutako hizkuntza guztietan domeinuaren gaiak adierazteko. Gai bakoitza lotuta dago hizkuntza bakoitzean dagokion etiketa baliokidearekin. Gainera, IOak deskribatzeko, metadatu aberastuak erabiltzen dira, hizkuntza desberdinetan parekideak diren baliabide didaktikoak lotzeko. Domeinu-modulu eleaniztun zati baten adibidea erakusten da 1. Irudian. Bertan adierazten dira domeinuko gai nagusiak —*Planetary System, Solar System, Planet, Earth, Moon, Satellite*— eta horien itzulpenak —adibidean, *Moon*en itzulpenak: euskaraz, *Ilargi;* gaztelaniaz, *Luna,* eta frantsesez, *Lune*). Horrez gain, gai nagusien arteko erlazio pedagogikoak ere zehazten dira. Lau erlazio pedagogikorekin lan egin dugu: *isA*rekin eta *partOf*ekin, egitura adierazteko; *prerequisite*ekin, ordena adierazteko, eta *pedagogicallyClose*rekin, gertutasun pedagogikoa adierazteko. *Earth isA Planet* erlazioak adierazten du *Earth* gaia *Planet*en mota zehatz bat dela. *Planet partOf Planetary System* erlazioak, ordea, *Planet* gaia *Planetary System*aren zati bat dela erakusten du, hots, *Planetary System* landutzat emateko, *Planet* ikasi behar diren gaietako bat dela. Halaber, *Satellite prerequisite Planet* erlazioak adierazten du, *Satellite* ikasten hasi aurretik, ikasleak *Planet* dagoeneko landuta izan behar duela, eta *Earth pedagogicallyClose Moon* erlazioak, berriz, bi gaiak oso gertu daudela adierazten du EKAIA, 31 (2017) 119 EKAIA 31.indd 119 KAIA 13/1/17 13:09:41 3/1/17 eta litekeena dela, adibidez, biak batera lantzea. Gai eta erlazio pedagogikoez gain, IO eleaniztunak ere jaso behar dira domeinu-modulu eleaniztunean. IO bakoitzak lotuta egon behar du beste hizkuntzetan baliokideak diren IOei. Helburu hori betetzeko, IO bakoitzaren metadatuak aberastu dira, baliokideen arteko loturak deskribatzeko. ![](_page_3_Figure_2.jpeg) **1. irudia.** Domeinu-modulu eleaniztun zati baten adibidea. # 3. **LIDOM BUILDER: DOMEINU MODULU ELEANIZTUNAK ERAIKITZEKO TRESNA** Testuliburuetatik domeinu-modulu eleaniztunak eraikitzeko, *LiDom Builder* hiru modulu nagusitan oinarritzen da (2. irudia). LiTeWi eta LiReWi moduluak IDO eleaniztuna eraikitzeaz arduratuko dira, eta LiLoWi, aldiz, IO eleaniztunak sortzeaz. ![](_page_3_Figure_6.jpeg) **2. irudia.** Domeinu-modulu eleaniztunaren sorkuntza-prozesua. *LiDom Builder* tresnan, hasiera batean, hizkuntza jakin batean idatzitako dokumentu batetik erauziko da domeinu-modulua, eta baliabide eleaniztunak erabiliko dira, gerora, bai gaiak bai IOak beste hizkuntzetan ere 120 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 120 KAIA 2/2/17 09:09:56 /2/17 lortzeko. Baliabide eleaniztunei dagokienez, Wikipediatik eta WordNetetik eratorritako zenbait ezagutza-base erabiliko dira. *LiDom Builder* balidatzeari dagokionez, modulu bakoitza bere aldetik testatu eta ebaluatu da, bai urre-patroiaren eredua bai aditu-ebaluazioa baliatuz. Urre-patroiari dagokionez, hiru neurri erabili dira: *estaldura*, hauteman beharreko elementu guztietatik, aurkitu direnen ehunekoa; *doitasuna*, aurkitutako elementuen artean, zuzenak direnen ehunekoa, eta *F1 neurria*, estaldura- eta doitasun-neurrien batezbesteko harmonikoa. Gainera, Wikipedia eta WordNet ezagutza-baseen integrazioak IOen erauzketari ekarri dion hobekuntza ere ebaluatu da. *LiDom Builder*en eraginkortasuna bermatzeko, beharrezkoa izan da doitze-prozesu bat egitea, sistemaren atalase eta faktore egokienak ezartzeko. Lan honetan, ingelesez idatzitako liburuek osatu dute informazio-iturri nagusia bai doitze-prozesuetan bai ebaluazio-prozesuetan. Zehazki, honako testuliburu hauek erabili dira, testu lauzko formatuan: *Principles of Object Oriented Programming* [17] —30.000 hitzez osatua—, *Introduction to Astronomy* [18] —110.000 hitzez osatua— eta *Introduction to Molecular Biology* [19] —70.000 hitzekoa—. Jarraian, aipatutako modulu bakoitza xehetasun handiagoz azalduko da. ## 4. **LITEWI: GAI ERAUZKETA ELEANIZTUNA IKASTE DOMEINUAREN ONTOLOGIETARAKO** *LiTeWi* [20] moduluak, edozein ikaste-domeinutako testuliburu batetik abiatuta, identifikatzen ditu Ikaste Domeinuaren Ontologia (IDO) bati dagozkion hainbat gai, zenbait hizkuntzatan. Prozesua hiru urratsetan egiten da (ikus 3. irudia): ![](_page_4_Figure_7.jpeg) **3. irudia.** LiTeWi-ren prozesua. EKAIA, 31 (2017) 121 EKAIA 31.indd 121 KAIA 13/1/17 13:09:42 3/1/17 - 1. **Gai hautagaiak erauztea**: *LiTeWi*k IDO bati dagozkion gai hautagaien zerrenda identifikatzen du, horretarako, gainbegiratu gabeko zenbait datu-erauzle paraleloan exekutatuz. Datu-erauzketarako tekniken artean daude, besteak beste, TF-IDF [21], Cvalue [22], KP-Miner [23] eta Shallow Parsing Grammar [24]. - 2. **Konbinatzea eta fintzea**: Urrats honetan, lortutako gaiak konbinatu eta fintzen dira eta azkeneko termino-zerrenda osatzen da. Horretarako, lehenik, (1) gai-zerrenda normalizatu eta iragazi egiten da, errefus-hitzen zerrenda bat (*stopwords*) aplikatuz; ondoren, (2) zerrendako gaiak Wikipediako artikuluekin mapatzen dira, *Wikiminer*en [25] konfigurazio jakin bat erabiliz; gero, (3) gai bat artikulu batekin baino gehiagorekin mapatu bada, Milnek eta Wittenek proposatutako Global Disambiguation [26] prozesua erabiltzen da, esanahia desanbiguatzeko eta artikulu bakar batekin mapatzeko, eta, bukatzeko, (4) Wikiminer Comparing Service [18] erabiliz, gai bakoitzak domeinuarekin daukan gertutasuna kalkulatzen da eta zerrendatik ezabatzen dira aldez aurretik zehaztutako atalase bat gainditzen ez duten horiek. - 3. **Mapatzea**: Wikipedia baliatuz, azken zerrendako gaiak mapatzen dira beste hizkuntzetako gai baliokideekin. Horretarako, Wikipedian hizkuntza desberdinetako artikuluek beren artean duten baliokidetasuna erabiltzen du *LiTeWi*k. Aipatu bezala, *LiTeWi* testatu eta ebaluatu egin da, bai urre-patroiaren eredua bai aditu-ebaluazioa baliatuz, bi domeinuko liburutan: astronomia eta biologia. Liburu bakoitzaren glosategia urre-patroi gisa erabili da. Astronomiako liburuaren glosategiak 378 sarrera ditu, eta horietatik 322 gaik daukate sarrera ingeleseko Wikipedian. Biologiako liburuaren kasuan, glosategiak 274 sarrera ditu, eta 220 gaik daukate sarrera Wikipedian. Horrez gain, aditu-talde batek aztertu ditu automatikoki erauzitako gaiak, domeinuarekin erlaziorik ote duten ala ez zehazteko. Programazio-domeinuko liburua, aldiz, doitze-prozesuetarako baino ez da erabili. Gai-erauzketari dagokionez, astronomiako domeinuan, 1.545 gaik osatu dute zerrenda. Horietatik 275 glosategian jasotakoak dira, eta 1.217 gaik lotura dute domeinuarekin. Biologiaren domeinuan, aldiz, zerrenda 635 gaik osatu dute, glosategian agertzen diren 165ek eta domeinuari dagozkion 455ek. 1*.* taulak jasotzen ditu liburu bakoitzean lortutako emaitzak, konbinatze- eta fintze-urratsen ostean. Eleaniztasunaren aldetik, neurtu da domeinuari lotutako gaietatik zenbat mapatu diren, Wikipediaren medioz, beste hizkuntzetara, hau da, domeinuari lotuta dauden gaietatik zenbatek daukaten itzulpenena beste hizkuntzetan. 2. taulak jasotzen ditu urrats honen emaitzak. Astronomia-liburuaren kasuan, erauzitako 1.545 gaietatik, 1.236 gairentzat (% 80) lortu da 122 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 122 KAIA 13/1/17 13:09:42 3/1/17 | | Urre-patroia | | | Aditu-ebaluazioa | |------------------------|----------------|----------------|----------------|------------------| | | Estaldura (%) | Doitasuna (%) | F1 neurria (%) | Zuzentasuna (%) | | Astronomia<br>Biologia | 17,96<br>27,09 | 72,55<br>57,29 | 28,79<br>36,77 | 78,77<br>71,65 | gaztelaniazko itzulpena; 1.297 gairentzat (% 84), frantsesezko itzulpena, eta 602 gairentzat (% 32), euskarazkoa. Biologiaren kasuan, 635 gaietatik, 476 (% 75) eskuratu dira gaztelaniaz; 469 (% 74), frantsesez, eta 203 (% 32), euskaraz. **2. taula.** Hizkuntzen arteko gai-mapatzea. | | Hizkuntzen arteko mapatzea | | | | |------------|----------------------------|------------|-----------|---------| | | Ingelesa | Gaztelania | Frantsesa | Euskara | | Astronomia | 1.545 | 1.236 | 1.297 | 602 | | Biologia | 635 | 476 | 469 | 203 | ## 5. **LIREWI: IKASTE DOMEINUAREN ONTOLOGIETARAKO ERLAZIOEN ERAUZKETA** *LiReWi* moduluak erlazio pedagogikoez aberastuko du IDO, beti ere, testuliburua abiapuntu gisa erabilita. *LiReWi*k, zenbait teknika eta ezagutza-base konbinatuz, lau motako erlazio pedagogikoak erauziko ditu: *isA, partOf, prerequisite* eta *pedagogicallyClose. LiReWi*k ere hiru urratsetan lortuko ditu erlazioak (ikus 4. irudia): 1. **Mapatzea**: Hasteko, *LiReWi*k ontologiako gaiak mapatuko ditu erlazioak erauzteko erabiliko diren ezagutza-baseetara. Ezagutza-baseen artean daude Wikipedia, WordNet [27], WikiTaxonomy [28], WibiTaxonomy [29] eta WikiRelations [30]. Aurreko urratsean, *LiTeWi*k mapatu ditu gaiak Wikipediara, beraz, ez da beharrezkoa mapatzea berriro egitea ez ezagutza-base horretara ez bertatik eratorritako ezagutza-baseetara. Nahikoa izango da, beraz, *W ordNet*eko sarrerekin mapatzea. Horretarako, *LiTeWi*k Navigli eta Ponzettoren [31], eta Fernandoren [32] lanetan proposatutako mapatzeak baliatzen ditu. Bi hurbilpen horiekin emaitza desberdina lortzen denean, anbiguotasun-arazo bat dago, eta hori ebazteko, Page-Rank desanbiguazio-prozesua egiten da, UKB [33] erabiliz. EKAIA, 31 (2017) 123 EKAIA 31.indd 123 KAIA 13/1/17 13:09:42 3/1/17 ![](_page_7_Figure_1.jpeg) **4. irudia.** LiReWi-ren prozesua. - 2. **Erlazio hautagaien erauzketa**: Gero, erlazio hautagaiak erauzteko, konkurrenteki exekutatuko ditu erlazio-erauzle batzuk, bakoitza teknika desberdin batean oinarritzen dena (ikus 5. irudia). Tekniken artean daude, besteak beste, taxonomiatan oinarritutakoak, gramatikatan oinarritutakoak eta agerralditan oinarritutakoak. Erabiltzen diren taxonomiak eta tresnak, zehazki, honako hauek dira: (i) WordNet, (ii) WibiTaxonomy, (iii) WikiTaxonomy, (iv) WikiRelations, (v) Larrañagak eta bestek [15] euskararako garatutako gramatikaren parekoa ingelesarentzat eta, bukatzeko, (vi) garatu berria den sekuentzia-erlazioen erauzle bat [24]. - **3. Konbinatzea eta iragaztea**: Azken urratsean, lortutako emaitza guztiak konbinatu eta iragaziko ditu *LiReWi*k, eta erlazio pedagogikoen azken multzoa lortuko du. Horretarako, lehenik, erauzle batek baino gehiagok erauzitako erlazioen konfiantza konbinatu eta egokitzen du; zenbat eta erauzle gehiagok erlazio bat erauzi, orduan eta konfiantza-maila handiagoa izango du erlazio horrek. Gatazkak ebazteari ekiten dio orduan, sendotasun eza eta kontraesanak saihesteko asmoz [24]. Bukatzeko, aldez aurretik ezarritako gutxieneko ziurtasun-maila gainditzen ez duten erlazioak ezabatuko dira. *LiReWi*ren kasuan, eta ebaluazioari dagokionez, berriro ere bi teknika erabili dira: urre-patroiaren eredua eta aditu-ebaluazioa, eta bi liburu: programazio-domeinukoa, doitze-prozesuetarako, eta astronomia-domeinukoa, aldiz, ebaluaziorako. 124 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 124 KAIA 2/2/17 11:07:09 /2/17 ![](_page_8_Figure_1.jpeg) **5. irudia.** LiReWi-n erabiltzen diren erlazio-erauzleak. Sarrera gisa, gai-multzo bat eskatzen du *LiReWi*k. Gai horiek *LiTeWi*k erauzitako gaien azpimultzo batek osatu ditu. Zehazki, glosategian jasotako 199 gai erabili dira, CVALUE neurriari erreparatuz gero, domeinuarekin erlazio handiena zutenak. Bestalde, aditu-talde batek ezarri ditu urre-patroi gisa erabiliko diren gaien arteko erlazioak (*isA, partOf, prerequisite* eta *pedagogicallyClose*). Guztira, 174 erlazio identifikatu ditu: 80 *isA*, 69 *partOf*, 10 *prerequisite* eta 15 *pedagogicallyClose*. *LiReWi*k 266 erlazio erauzi ditu, guztira. Urre-patroiari erreparatuz gero, estaldura % 36,21 izan da, eta doitasuna, aldiz, %50,57. Bestalde, aditu-ebaluazio bat egin da, automatikoki erauzitako erlazioetatik zuzenak zenbat diren neurtzeko. Automatikoki erauzitako 266 erlazioetatik, 117 (% 43,98) izan dira zuzenak. Adituen arteko Fleiss's kappa [34] koefizienteak erakutsi du, 0,974 pisuarekin, adituen arteko adostasunmaila ia erabatekoa izan dela, erlazioak ebaluatzeko orduan [35]. Esperimentu honetan, aditu guztiek aho batez adostutako erlazioak baino ez dira zuzentzat hartu. 3. taulak jasotzen ditu astronomiako domeinuan lortutako emaitza orokorrak, konbinatze- eta fintze-urratsen ostean, eta *4.* taulak erakusten ditu erlazio-mota bakoitzari dagozkion emaitzak. EKAIA, 31 (2017) 125 EKAIA 31.indd 125 KAIA 13/1/17 13:09:42 3/1/17 #### **3. taula.** LiReWi-ren emaitza orokorra astronomia-domeinuan. | | | Aditu-ebaluazioa | | | |--------|---------------|------------------|----------------|-----------------| | | Estaldura (%) | Doitasuna (%) | F1 neurria (%) | Zuzentasuna (%) | | LiReWi | 36,21 | 50,57 | 42,2 | 43,98 | #### **4. taula.** LiReWi-ren erlaziokako emaitza. | | Urre-patroia | | | Aditu-ebaluazioa | | |--------------------|--------------|------------------|------------------|-------------------|--------------------| | | Erlazioak | Estaldura<br>(%) | Doitasuna<br>(%) | F1 neurria<br>(%) | Zuzentasuna<br>(%) | | isA | 213 | 30,38 | 76,25 | 43,44 | 40,84 | | partOf | 37 | 51,34 | 27,54 | 35,85 | 51,36 | | prerequisite | 10 | 30,00 | 30,00 | 30,00 | 80,00 | | pedagogicallyClose | 6 | 50,00 | 33,00 | 39,75 | 50,00 | ## 6. **LILOWI: IKASTE OBJEKTU ELEANIZTUNEN ERAUZKETA** *LiLoWi* moduluak IOak —batzuk, eleaniztunak— lau urrats nagusitan erauziko ditu, abiapuntuko testuliburutik ez ezik Wikipedia edo WordNet moduko ezagutza-baseetatik ere (ikus 6. irudia). ![](_page_9_Figure_7.jpeg) **6. irudia.** LiLoWi-ren prozesua. 1. **Mapatzea:** Hasteko, *LiLoWi*k ontologiako gaiak mapatzen ditu Wikipedia eta WordNet ezagutza-baseetara. *LiDom Builder*en aurreko 126 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 126 KAIA 13/1/17 13:09:43 3/1/17 - urratsak egikaritu badira, ontologiako gaiak dagoeneko ezagutzabase horietara mapatuta egongo dira. - 2. **Hezkuntza Baliabideen erauzketa:** Gero, Hezkuntza Baliabideak erauzten ditu konkurrenteki, exekuta daitezkeen bi prozesu egikarituz. (1) Lehenik, gramatikan oinarritutako prozesuak [36] erregelak erabiltzen ditu, hizkuntza jakin batean zenbait baliabide-mota desberdin erauzteko, adibidez, definizioak, ariketak eta abar. 5. taulak patroi bat erakusten du ingelesezko adibideak aurkitzeko, eta haren patroi baliokidea, euskararako. (2) Bigarren, baliabide berriak erauzten dira ezagutza-base desberdinetatik. Wikipediatik, erreferentzia bibliografikoak eta definizio eleaniztunak eskuratzen dira; WordNet-etik, aldiz, definizio berriak. - 3. **Ikaste Objektuen sorkuntza:** Urrats honetan, IOak sortzen dira, Hezkuntza Baliabideetatik abiatuta. Batetik, metadatuak sortzen dira modu automatikoan, besteak beste, SamgI [37] etiketatzailea erabiliz. Bestetik, lotura ezartzen da hizkuntza desberdinetan parekideak diren IOen artean, gerora, domeinu eleaniztuna kudeatu ahal izateko. - 4. **Ikaste Objektuak gordetzea:** Bukatzeko, sortutako IO guztiak Ikaste Objektuen Biltegian gordetzen dira. Erabilitako biltegia ARIADNEren teknologian [6] oinarritzen da. **5. taula.** Adibideak aurkitzeko patroi bat. | | Euskara | Ingelesa | | | |----------|-----------------------------------------------------------|----------------------------------------------------------------|--|--| | Patroia | Adibidez, @topic | for instance, @topic | | | | Adibidea | Uretan, adibidez, hidrogeno<br>eta oxigeno-atomoak daude. | For instance, there are hydrogen<br>and oxygen atoms in water. | | | *LiLoWi*ren ebaluazioari dagokionez, bai urre-patroiaren eredua bai aditu-ebaluazioa erabili dira, bi alderdi nagusi ebaluatzeko. Batetik, moduluak ingeleseko IOak identifikatzeko duen ahalmena neurtzeko. Bestetik, Wikipedia eta WordNet gisako ezagutza-baseen integrazioak IO berriak erauzteko —besteak beste, IO eleaniztunak— dakarren onura. Gramatikaren ebaluazioa programazioko liburuaren gainean egin zen, eta aurretik argitaratutako lan batean deskribatzen da xehetasunez [36]. Ebaluazioa egiteko, aditu-talde batek liburua aztertu eta bertan zeuden hezkuntza-baliabideak identifikatu zituen eta urre-patroia osatu zuen. Gerora, automatikoki erauzitako IOak ebaluatu ziren, bai urre-patroiari erreparatuz bai egokitasuna aztertuz (aditu-ebaluazioa). Urre-patroiari erreparatuz, % 75,93 estaldura lortu zen, guztira (% 62,86, definizioentzat eta % 100, ariketentzat). Doitasuna neurtzeko, EKAIA, 31 (2017) 127 EKAIA 31.indd 127 KAIA 13/1/17 13:09:43 3/1/17 adituek erauzitako IO bakoitza banan-banan aztertu zen, egokia zen ala ez erabakitzeko. Doitasuna, guztira, % 86,79 izan zen (% 86,42, definizioentzat eta % 100, ariketentzat). Bestalde, Wikipediaren eta WordNeten integrazioak IOak erauztean dakarren onura ebaluatzeko asmoz, bigarren esperimentu bat egin zen programazioko liburuarekin, aurrekoan erabili zen ontologia berbera berrerabiliz. Ontologia 82 gaik osatzen zuten. Oraingo honetan, bi alderdi ebaluatu nahi ziren: batetik, ezagutza-base horien integrazioak nola hobetzen zuen IO-gaien bikoteen estaldura —hau da, zenbat gairentzat aurkitu den, gutxienez, IO bat— eta, bestetik, zer eragin zuen integrazioak IO eleaniztunen erauzketan. IO-gaien estaldurari erreparatuz gero, aurreneko esperimentuan 21 gairentzat lortu ziren IOak. Definizioen kasuan, 19 gaik baino ez zeukaten IO mota hori esleiturik (% 19,51). Ezagutza-baseen integrazioaren ostean, 46ra igo zen estalitako gaien kopurua (% 56,10). Integrazioak, gainera, *erreferentziak* IO mota berria erauztea ere ahalbidetu zuen 12 gairentzat. IO eleaniztunei dagokienez, definizioak aurkitu ziren hiru hizkuntzatan: gaztelaniaz, 36 gairentzat (% 43,90); euskaraz, 9 gairentzat (% 10,97), eta frantsesez, 36rentzat (% 43,90). 6. taulak laburtzen ditu integrazioaren ondoren lorturiko emaitzak. | 6. taula. | IO-gai estaldura. | |-----------|-------------------| |-----------|-------------------| | | Definizioak | | | | | |---------------|-------------|------------|---------|-----------|----------------| | | Ingelesa | Gaztelania | Euskara | Frantsesa | Erreferentziak | | Kopurua | 46 | 36 | 9 | 36 | 12 | | Estaldura (%) | 56,10 | 43,90 | 10,97 | 43,90 | 14,63 | Argi utzi nahi da ez dela, inondik inora, lan honen helburua Wikipedia gisako ezagutza-baseen edukien egokitasun pedagogikoa aztertzea. IO erauzketari dagokionez, lan honetan, Wikipedia ez da baliabide eleaniztun bat besterik, IO eleaniztunak erauzteko, ahalmen izugarria eskaintzen duena. ### 7. **ONDORIOAK ETA ETORKIZUNERAKO LANA** Artikulu honetan, *LiDom Builder* aurkeztu da, testuliburu elektronikoetatik era automatikoan domeinu-modulu eleaniztunak erauzten dituen 128 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 128 KAIA 13/1/17 13:09:43 3/1/17 tresna. Ezagutza eskuratzeko, *LiDom Builder*ek, Hizkuntzaren Prozesamendurako eta Ikaste Automatikorako teknikekin batera, zenbait bialiabide eleaniztun erabiltzen ditu, besteak beste, Wikipedia eta WordNet. Laburpen gisa, esan genezake lau direla *LiDomBuilder*ek domeinu-modulu eleaniztunaren arloari egin dizkion ekarpen nagusiak: - Mekanismo egokia definitzea domeinu-modulu eleaniztunak adierazteko. - *LiTeWi*ren garapena. Modulu honek ahalbidetzen du testuliburuetatik terminologia eleaniztuna erauztea, hezkuntzarako ontologiak sortzeko balio duena. - *LiReWi*ren garapena. Modulu honek testuliburuetatik erlazio pedagogikoak erauzten ditu, hezkuntzarako ontologiak sortzeko balio dutenak. - *LiLoWi*ren garapena. Wikipedia eta WordNet ezagutza-baseak testuliburuarekin batera erabilita, modulu honek IO eleaniztunak erauzten ditu. Probetarako erabili diren baliabideek, ingelesezko hainbat dokumentuk eta zenbait baliabide eleaniztunek —besteak beste, Wikipediak eta WordNetek— ontologia eleaniztunak eta IO eleaniztunak identifikatzeko balio izan dute, hots, Ikaste Domeinu Eleaniztunak sortzeko. Bibliografian aztertutako lanen artean antzeko asmoarekin garatutako sistemarik ez aurkitzeak galarazi du lortutako emaitzen alderaketa zuzena egitea. *DOM-Sortze* [15,16] da lan honetatik gertuen dagoen lana, baina, aipatu bezala, domeinu-modulu elebakarretara mugatzen da. Edozein kasutan, esan behar da *DOM-Sortze*rekin alderaketa egin ahal izan denean, egin dugula, eta, kasu guztietan, emaitzak hobetu egin direla *LiDom Builder*ekin [24]. Horren arrazoi nagusia argia da: *DOM-Sortze* garatzeko orduan erabilitako teknikaz gain, teknika eta metodo berri ugari integratzen ditu *LiDom Builder*ek, bai gai-erauzketari erreparatuta, bai erlazio pedagogikoei eta IO erauzketari dagokienez ere. Ezin ahaztu, gainera, hasierako dokumentu edo testuliburuez gain, *LiDom Builder*ek baliabide eleaniztun berriak ere integratu dituela bere baitan, emaitzak aberastu eta hobetzearren. Etorkizunean, *LiDom Builder* aberasteko asmoa dago hizkuntza berriak txertatzen laguntzeko tresna batekin. ## 8. **ESKER ONA** EHUko UFI11/45 Prestakuntza eta ikerkuntza Unitatearen eta GIU16/20 ikerkuntza-taldeen babesa jaso du lan honek. EKAIA, 31 (2017) 129 EKAIA 31.indd 129 KAIA 2/2/17 09:09:58 /2/17 ## 9. **BIBLIOGRAFIA** - [1] UNESCO, 2003, *Education in a multilingual world*. - [2] PARSAD, B., & LEWIS, L., 2008, *Distance Education at Degree-Granting Postsecondary Institutions: 2006--07*. - [3] ANDERSON, J.R., 1988, «*The Expert Module*», Foundations of Intelligent Tutoring Systems, Lawrence Erlbaum Associates, Inc., 21-54. - [4] LTSC, 2001, *1484.12.1 IEEE LTSC Draft Standard for Learning Object Metadata*. - [5] DUVAL, E., FORTE, E., CARDINAELS, K., VERHOEVEN, B., DURM, R.V., HEN-DRIKX, K., FORTE, M. W., EBEL, N., MACOWICZ, M., WARKENTYNE, K. & HAENNI, F., 2001, «*The ARIADNE Knowledge Pool System*», Communications of the ACM, **44**(5), 72-78. - [6] TERNIER, S., VERBERT, K., PARRA, G., VANDEPUTTE, B., KLERKX, J., DUVAL, E., ORDONEZ, V. & OCHOA, X., 2009, «*The Ariadne Infrastructure for Managing and Storing Metadata*», IEEE Internet Computing, **13**(4), 18-25. - [7] CAFOLLA, R., 2006, «*Project Merlot: Bringing Peer Review to Web-based Educational Resources*», Journal of Technology and Teacher Education, **14**(2), 313-323. - [8] LU, R., CAO, C., CHEN, Y. & HAN, Z., 1995, «*On Automatic Generation of Intelligent Tutoring Systems*», Proceedings of the 7th International Conference on Artificial Intelligence in Education, AIED 1995, AACE, 67-74. - [9] LENTINI, M., NARDI, D. & SIMONETTA, A., 2000, «*Self-instructive spreadsheets: an environment for automatic knowledge acquisition and tutor generation*», International Journal on Human-Computer Studies, **52**(5), 775- 803. - [10] DE HOOG, R., BARNARD, Y. & WIELINGA, B. J., 1999, «*IMAT: Re-using Multi-media Electronic Technical Documentation for Training*», Business and Work in the Information Society: New Technologies and Applications, IOS Press, 415-421. - [11] VERBERT, K., OCHOA, X. & DUVAL, E., 2008, «*The ALOCOM Framework: Towards Scalable Content Reuse*», Journal of Digital Information, **9**(1). - [12] ZOUAQ, A., & NKAMBOU, R., 2009, «*Enhancing Learning Objects with an Ontology-Based Memory*», IEEE Transactions on Knowledge and Data Engineering, **21**(6), 881-893. - [13] ALDABE, I., & MARITXALAR, M., 2014, «*Semantic Similarity Measures for the Generation of Science Tests in Basque*», IEEE Transactions on Learning Technologies, **7**(4), 375-387. - [14] LARRAÑAGA, M., 2012, *Semi-Automatic Generation of Learning Domain Modules for Technology Supported Learning Systems using Natural Language Processing Techniques and Ontologies*, Tesia, Euskal Herriko Uniber tsi tatea UPV/EHU. - [15] LARRAÑAGA, M., CONDE, A., CALVO, I., ELORRIAGA, J.A. & ARRUARTE, A., 2014, «*Automatic Generation of the Domain Module from Electronic Text-* 130 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 130 KAIA 13/1/17 13:09:43 3/1/17 - *books. Method & Validation*», IEEE Transactions on Knowledge and Data Engineering, **26**(1), 69-82. - [16] LARRAÑAGA, M., CONDE, A., CALVO, I., ARRUARTE, A. & ELORRIAGA, J.A., 2014, «*Ikaste-domeinuaren sorkuntza erdiautomatikoa*», EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria, **0**(26). - [17] WONG, S., & NGUYEN, D., 2010, *Principles of Object-Oriented Programming*. - [18] MORISON, I., 2008, *Introduction to Astronomy and Cosmology*, Wiley. - [19] RAINERI, D., 2001, *Introduction to molecular biology*, Blackwell Science, Malden, MA. - [20] CONDE, A., LARRAÑAGA, M., ARRUARTE, A., ELORRIAGA, J. A. & ROTH, D., 2016, «*LiTeWi: A Combined Term Extraction and Entity Linking Method for Eliciting Educational Ontologies From Textbooks*», Journal of the Association for Information Science and Technology, **67**(2), 380-399. - [21] SALTON, G., & BUCKLEY, C., 1988, «*Term-weighting approaches in automatic text retrieval*», INFORMATION PROCESSING AND MANAGE-MENT, 513-523. - [22] FRANTZI, K., ANANIADOU, S. & MIMA, H., 2000, «*Automatic Recognition of Multi-Word Terms: the C-value/NC-value Method*», International Journal on Digital Libraries, **3**(2), 115-130. - [23] EL-BELTAGY, S. R., & RAFEA, A., 2009, «*KP-Miner: A keyphrase extraction system for English and Arabic documents*», Information Systems, **34**(1), 132-144. - [24] CONDE, Á., 2016, *LiDom builder: Automatising the construction of multilingual domain modules*, Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. - [25] MILNE, D., & WITTEN, I. H., 2013, «*An open-source toolkit for mining Wikipedia*», Artificial Intelligence, **194**, 222-239. - [26] MILNE, D., & WITTEN, I. H., 2008, «*Learning to link with wikipedia*», ACM Press, 509. - [27] FELLBAUM, C., 1998, *WordNet: An Electronic Lexical Database*, MIT Press. - [28] PONZETTO, S. P., & STRUBE, M., 2007, *Deriving a large scale taxonomy from Wikipedia*, Proceedings of the 22nd national conference on Artificial intelligence - Volume 2, 1440-1445. - [29] FLATI, T., VANNELLA, D., PASINI, T. & NAVIGLI, R., 2014, *Two Is Bigger (and Better) Than One: the Wikipedia Bitaxonomy Project*, Association for Computational Linguistics, Baltimore, Maryland. - [30] NASTASE, V., & STRUBE, M., 2008, «*Decoding Wikipedia Categories for Knowledge Acquisition*», Proceedings of the 23rd National Conference on Artificial Intelligence - Volume 2, AAAI Press, Chicago, Illinois, 1219-1224. - [31] NAVIGLI, R., & PONZETTO, S. P., 2012, «*BabelNet: The automatic construction, evaluation and application of a wide-coverage multilingual semantic network*», Artificial Intelligence, **193**, 217-250. - [32] SAMUEL FERNANDO, 2013, *Enriching Lexical Knowledge Bases with Encyclopedic Relations*, University of Sheffield. EKAIA, 31 (2017) 131 EKAIA 31.indd 131 KAIA 13/1/17 13:09:43 3/1/17 - [33] AGIRRE, E., & SOROA, A., 2009, «*Personalizing PageRank for Word Sense Disambiguation*», Proceedings of the 12th Conference of the European Chapter of the Association for Computational Linguistics, EACL 2009, The Association for Computer Linguistics, 33-41. - [34] FLEISS, J.L., 1971, «*Measuring nominal scale agreement among many raters.*», Psychological bulletin, **76**(5), 378. - [35] LANDIS, J.R., & KOCH, G.G., 1977, «*The measurement of observer agreement for categorical data*», biometrics, 159-174. - [36] CONDE, A., LARRANAGA, M., CALVO, I., ARRUARTE, A. & ELORRIAGA, J.A., 2012, «*Automating the Authoring of Learning Material in Computer Engineering Education*», Proceedings of 2012 Frontier in Education Conference, Seattle, USA, 1376-138. - [37] MEIRE, M., OCHOA, X. & DUVAL, E., 2007, «*SAmgI: Automatic Metadata Generation v2.0*», Proceedings of the World Conference on Educational Multimedia, Hypermedia and Telecommunications 2007, ED-MEDIA 2007, AACE, 1195-1204. 132 EKAIA, 31 (2017) EKAIA 31.indd 132 KAIA 13/1/17 13:09:43 3/1/17
aldizkariak.v1-3-755
{ "domain": "ingeniaritza eta arkitektura", "id": "ikergazte_vi_ingeniaritza-eta-arkitektura_33", "issue": null, "year": "2025", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "vi" }
# **Neurona-sareetan oinarritutako seintesi-ahots pertsonalizatuen hobekuntzen garapena eta ebaluazioa** Iñigo Hierro Muga, Ibon Saratxaga Couceiro, Inma Hernáez Rioja, Ander Arriandiaga Laresgoiti, Victor Garcia Romillo *HiTZ Zentroa -Aholab, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) [inigoh@aholab.ehu.eus](mailto:inigoh@aholab.ehu.eus)* # *Laburpena* Adimen artifizialaren garapenarekin batera, neurona-sareetan oinarritutako ahots-sintesi modelo berriak garatu dira, aurreko sintesi teknologiekin lortzen diren emaitzak hobetuz. Sintesi-ahotsen pertsonalizazioa sintesi-ahotsa entrenatzeko beharrezkoak diren baliabide kopurua oso altuari aurre egiteko erabiltzen da, sintesi-ahotsak lortzeko prozesu errazagoa eskainiz. Artikulu honetan artearen egoeraren Text-to-Speech (TTS) modelo baten pertsonalizazioen ebaluazioa zein modeloa hobetzeko proposamenak aurkezten dira eta hobekuntzak egiteko jarraitutako metodologia azaltzen da. Hitz gakoak: Ahotsaren sintesia, Text-to-Speech, neurona-sareak, sintesi-ahotsen pertsonalizazioa. # *Abstract* *With the growth of Artificial Intelligence neural network based speech synthesis models that improve the results of previous have been created. The personalization of speech synthesis is a solution to the high number of resources needed to train speech synthesis that offers a new approach to getting synthetic voices. In this paper, we present the evaluation and improvements of the personalization of a state of the art Text-to-Speech (TTS) model.* *Keywords: Speech synthesis, Text-to-Speech, neural networks, personalization of synthesis voices.* # **1. Sarrera eta motibazioa** Ahotsa gizakiok daukagun komunikazio-tresnarik garrantzitsuena da. Zerbait hutsala edo sinplea iruditu arren, tresnarik adierazkorrena eta eraginkorrena da. Historian zehar ahotsa imitatzen dituzten makinak sortzeko saiakerak egon dira. XVIII. mendean, ahotsa sorrarazi zezaketen makina mekanikoak agertu ziren eta geroztik, garapen itzela egon da gaur egungo gailu elektronikoek eskaintzen dituzten ahots-sintesi sistemetara iritsi arte. Ahotsaren sintesia edo TTS (*Text-to-Speech*) edozein testu ahots seinale estandarrean bihurtzean datza (Ning et al., 2019). Ahotsaren sintesirako teknologiak gizakien arteko komunikazioa errazteko edo ahalbidetzeko erabili daitezke. Ezintasunak dituzten pertsonentzat tresna oso baliagarria izan daiteke. Adibidez, hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonen eta zeinu-hizkuntza ez dakiten pertsonen arteko komunikazioa errazten du. Hori gutxi balitz, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoei eta laringektomia bat izan duten pertsonei ahotsa erabiliz komunikatzeko aukera eskaintzen die (Raman et al., 2021)(Serrano et al., 2019). Merkatuan ahotsaren sintesirako sistema ugari existitzen dira, eta sistema eragile eta teknologia enpresa gehienak punta puntako TTS sistema propioak eskaintzen dituzte. TTS sistema horietan eskaintzen diren ahots generikoen kopurua oso murriztua izaten da. Noizbehinkako erabiltzaileentzat ez da ezinbesteko ahots generikoen eskaria zabala izatea, arreta transmititzen den mezuan soilik jartzen delako. Aldiz, TTS-ak eguneroko bizitzan komunikazio tresna bezala erabiltzen dituzten pertsonentzat, hala nola, mintzamena galdu duten pertsonentzat, gustuko duten ahots sintetiko pertsonala izatea garrantzitsua da. Sintesi-ahotsa komunikazio tresna bat izateaz gain, hizlariaren identitatea eraikitzen laguntzen baitu (Lavan et al., 2019). Ahotsaren sintesirako modelo bat sortzeko grabazio denbora asko behar da, gutxienez 3-4 ordu inguru. Horretaz gain, grabazioak kalitate oneko ekipoekin eta akustika ona duten inguruneetan egin behar dira, sintesi modeloetan ahal den neurrian zarata txikiena sartzeko eta ondorioz, kalitate oneko sintesi-ahotsa lortzeko. Hori dela eta, lehenago aipatutako ahots pertsonalak lortzeko prozesua zaildu egiten da inbertitu behar den denbora eta ekipamenduaren aldetik. Arazo honi aurre egiteko sintesi-ahotsen pertsonalizazioa deritzon teknika erabiltzen da. Teknika hau, grabazio denbora nahikoarekin sortu egin den ahots sintetikoa lagin urriak dituen beste ahots batera egokitzean datza, ahots sintetikoak sortzeko beharrezkoak diren baliabideak murriztuz. Honen harira, Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab ikerketa-taldeak AhoTTS izeneko sintesi sistema eleaniztuna garatu du, hainbat plataformetan funtzionatzen duena. Honekin batera, AhoMyTTS[1](#page-1-0) izeneko ahots-banku eta ahotsak pertsonalizatzeko sistema garatu dute (Hernaez et al., 2021). Alde batetik, sistema hau edozein gaixotasunagatik hitz egiteko gaitasuna galdu duten pertsonentzako ahots-bankua da. Bestetik, ahotsaren pertsonalizazio sistema bezala funtzionatzen du. Hau da, edonork bere ahotsa dohaintzat eman dezake ahots horrekin hizkera galdu duten pertsonentzako sintesi-ahots pertsonalizatuak sortzeko. Gizartearen beste hainbat arlotan gertatu den bezala, adimen artifiziala bete-betean sartu da sintesi-ahotsen teknologietan eta neurona-sareetan oinarritutako sintesi-arkitekturak garatu dira. Hauek aurreko sintesi teknologien emaitzak hobetzen dituzte eta sintesi naturalagoak ematen dituzte. Ez hori bakarrik, neurona-sareek eskaintzen duten *fine-tuning* teknika sintesi-ahots pertsonalizazioan ere arrakastaz aplikatu da (Iman et al., 2021). Honekin guztiarekin, artikulu honetan neurona-sareetan oinarritutako VITS (*Variational Inference with adversarial learning for end-to-end Text-to-Speech*) (Kim et al., 2021) TTS modeloaren sintesi-ahots pertsonalizatuen hobekuntzak proposatzen dira. # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** ### **2.1 TTS neuronalak** Emaitza oneko lehenengo ahots-sintesi sistemak ordenagailuen sorrerarekin etorri ziren. Sistema hauek formanteen sintesia, artikulazio-sintesia eta kateatze-sintesia ziren. Ondoren, ikasketa automatikoaren garapenarekin, ahotsaren parametroen aurresatean oinarritzen diren sintesi parametriko estatistikoak jaio ziren. Geroztik, neurona-sareen garapenarekin neuronasareetan oinarritutako sintesi sistemak (TTS neuronalak) sistema nagusiak bihurtu dira (Tan et al., 2021). Neurona-sare sakonen gorakadak asko bultzatu ditu TTS sistemak, sistema tradizionalekiko ahots sintetikoen kalitatea eta naturaltasuna hobetuz. Normalean neurona -sareetan oinarritutako TTS sistemak bi moduluz osatuta daude: modulu akustiko neuronala, ezaugarri linguistikoetatik (fonemak eta grafemak adibidez) ezaugarri akustikoak sortzen dituen modulua, eta *vocoder* neuronala (audio sortzailea). Modulu akustiko neuronala baino lehenago gehienetan TTS neuronaletan integratuta ez dagoen testu analisirako modulu bat erabiltzen da (testu normalizazioa, fonemen bihurketa…). Gaur egungo ikuspegirik arrakastatsuena kodetzailedeskodetzaile ikuspegia da (Ren, et al., 2020) (Mehta et al., 2024). Honetan, kodetzaileak sarrerako testua errepresentazio latentean bihurtu eta deskodetzaileak aldagai latenteak espektrogrametan bihurtzen ditu. Ondoren, *Generative Adversarial Network* (Kong et al., 2020) edo *Flow* (Prenger et al., 2019) tekniketan oinarritutako *vocoder* neuronalek espektrogramak audio seinale bihurtzen dituzte. TTS neuronalen testuinguruan sintesi-ahotsa terminoa ahots baten grabazioekin entrenatua izan den TTS modelo bati egiten dio erreferentzia. Entrenamendu fasean TTS-ak osatzen duten neurona-sareek balio zehatz bat hartzen dute, ondoren, sintesi fasean edozein sarrerako testuarekin grabazioko ahotsaren antza duen ahots artifiziala sortzeko. ### **2.2 VITS** Ikerketa honetan erabilitako sintesi sistema VITS izan da, muturretik muturrerako TTS sistema paraleloa. Bi moduluko sistemak entrenatzeko entrenamendu sekuentziala behar da. Bigarren modulua lehengo moduluaren irteerarekin entrenatzen da, entrenamendu prozesua zailduz eta problemak egoteko probabilitatea igoz. Sistema honek modelo akustikoa eta *vocoder*-a bateratu <span id="page-1-0"></span><sup>1</sup> AhoMyTTS web orrialdea:<https://aholab.ehu.eus/ahomytts/> ditu muturretik muturrerako (*end-to-end*) arkitektura bat proposatuz. Ez hori bakarrik, sintesi denbora murrizteko helburuarekin modelo ez-autoregresibo bat proposatzen da. Horrela, laginketa paraleloa ahalbidetzen da gaur egungo prozesadore paraleloen gaitasun osoa erabiltzeko aukera emanez (Kim et al., 2021). 1. irudian VITS sistemaren eskema erakusten da entrenamendu- (ezkerreko atala) zein sintesi-fasean (eskumakoa). # **1. irudia. VITS eskema orokorra. (Kim et al., 2021).** Modeloaren arkitektura azkenengo denboraldian guztion ahotan dagoen adimen artifizial sortzailean oinarritzen da, hain zuzen ere, *Variational Autoencoder*-etan (Kingma eta Welling, 2013). *Variational Autoencoder*-*a* modulu akustikoa eta *vocoder*-a lotzeko erabiltzen da. Horri, *normalizing flows* eta *adversarial training* teknikak gehituta, adierazpen ahalmen handiko eta kalitate altuko ahots-seinaleak lortzen dira. Testuinguruaren eta emozioaren arabera ahotsaren erritmoa eta abiadura duten aldagarritasuna ikasteko VITS modeloak *stochastic duration predictor* modulu berria inplementatzen du. ### **2.3 Ahotsen sintetikoen entrenamendua eta pertsonalizazioa** Neurona sare bat entrenatzeko bi era nagusi daude, sarea hutsetik entrenatzea edo, jadanik beste entrenamendu datu desberdinekin entrenatua izan den sare bat hartzea eta sarearen entrenamenduarekin jarraitzea entrenamendu datu berriekin (sarearen egokitzapena, *fine-tuning*). Zerotik egiten den entrenamenduan (*training from scratch*), neurona-sarearen pisuei ausazko balio bat ematen zaie eta datu sorta batekin optimizatzen dira. Aldiz, *fine-tuning* egitean, lehenago egindako entrenamendu batetik lortutako neurona-sareen parametro optimizatuak berrerabiltzen dira (sareko pisuak, adibidez) eta datu sorta berri batekin entrenamendua jarraitzen da. Horrela, beste entrenamendu batean ikasitakoa guk nahi dugun zeregin berrira egokitzen dugu. TTS neuronaletan ere neurona-sareak egokitzeko teknikak aplikatu daitezke. Artikuluaren sarreran azaldu den moduan, TTS modelo baten entrenamendurako datu sorta on bat lortzea zaila izaten da. Horregatik, *fine-tuning* teknikak eskaintzen dituen abantailetaz baliatuz, ahots pertsonalak entrenamendurako datu sorta murriztuarekin sortu daitezke. TTS modeloaren egokitzapen hauei ahotsaren pertsonalizazioak deituko diegu hemendik aurrera. Pertsonalizazio prozesuan oinarrizko ereduaren neurona-sareak ahots berrira egokitzen dira, ahotsaren ezaugarri akustiko guztiak inplizituki pertsonalizatuz. 2. irudian ahots pertsonalizazioaren prozesua erakusten da. ### **2. irudia. Ahots pertsonalizazioaren prozesua** ![](_page_2_Figure_8.jpeg) Oinarrizko eredua kalitate oneko eta grabazioa ordu nahikorekin entrenatu egin den ahotsari deritzogu. Oinarrizko eredua pertsonalizaziorako ahotsaren datu sortarekin egokitzen denean ahots pertsonalizatua deritzoguna lortzen da. ### **2.4 Ikerketaren helburuak.** Lanaren helburu nagusia neurona-sareetan oinarritutako ahots-sintesirako modeloen hobekuntzak egitea da, foku nagusia pertsonalizazioetan jarriz. Horretarako, helburu nagusia bi azpi-helburuetan banatu da. Alde batetik, VITS sistemak punta-puntako sintesia egin arren, esaldi batzuen aurrean emaitza arraroak ematen ditu. Hori dela eta, VITS TTS modeloaren entrenamenduak eta ebaluazioak egin dira, TTS-ak dituen erroreak konpontzeko eta pertsonalizazioan erabiliko diren kalitatezko oinarrizko eredu sendoak sortzeko. Bestalde, pertsonalizazioak hobetzeko xedearekin, oinarrizko eredu desberdinek pertsonalizatutako ahotsetan daukaten eragina aztertu da, pertsonalizatu nahi den ahotsaren arabera egokiena den oinarrizko eredua hautatzeko. # **3. Ikerketaren muina** Ikerketa bi ataletan banatu da, proposatutako bi azpi-helburuak erdiesteko. Hasteko, sintesi ahotsen ebaluazioa eta akatsak konpontzeko hobekuntza batzuk probatu dira. Ondoren, proposatutako hobekuntza berriekin oinarrizko ereduak eta pertsonalizazioak entrenatu dira eta oinarrizko ereduen eragina aztertzeko lehentasun test bat egin da. ### **3.1 Oinarrizko ahots sintetikoen akatsen analisia** ### **Hasierako ebaluazioa** Hasierako ebaluazio egin aurretik oinarrizko eredu berriak entrenatu dira 1. taulan erakusten den corpus-a erabilita. Corpus hau Aholab ikerketa taldearen eskuetan dauden grabazio materialak dira (Sainz, et al., 2012). Guztira 4 oinarrizko eredu entrenatu dira: gizonezkoa, G1 ahotsarekin, emakumezkoa, E1 ahotsarekin, E1 eta G1 ahotsekin genero-aniztun eredua eta gizonezko ahots guztiekin eredu konbinatua. | Kodea | Corpusaren tamaina | Esaldi kopurua | Kodea | Corpusaren tamaina | Esaldi kopurua | |-------|--------------------|----------------|-------|--------------------|----------------| | G1 | 05:01:33 | 3798 | E1 | 04:44:29 | 3798 | | G2 | 00:37:47 | 500 | E2 | 00:39:51 | 500 | | G3 | 00:46:08 | 500 | E3 | 00:41:34 | 500 | | G4 | 00:37:47 | 500 | E4 | 00:38:45 | 500 | | G5 | 00:35:57 | 500 | | | | **1. taula. Erabili den Corpus-a** Hasierako ebaluazioa egiteko bakarrik "Gizona" eta "Emakumea" ereduak ebaluatu dira, beste bi ereduek ("Genero-aniztuna" eta "Gizonezko konbinatua"), hizlari desberdinen konbinaketa bat izanik, ez dute hizketa ulergarria ateratzeko gaitasuna eta ezin dira sintesian erabili. Ebaluazioa egiteko 20 esaldiko sorta aukeratu da. Aukeratutako esaldietatik asko hurrengo ezaugarriak dituzte: Esaldi laburrak, hitz propioak, 'rr' - 'j' - 'tr' fonemak eta fonemak esplosiboak. Aurreko ezaugarriak dituzten esaldiek TTS arkitektura askotan erroreak izaten dituztelako aukeratu dira. Ebaluazioatik hurrengo ondorioak atera dira: hitz bakarren esaldien inferentziak ulergaitzak dira, harridura markarekin soinu ulergaitzak sortzen dira eta esaldi amaieran naturalak ez diren mozketak agertzen dira. Ez hori bakarrik, errore hauek oinarrizko ereduetan zein pertsonalizazioetan agertu dira. # **Datuen ugaritzea** Hitz bakarreko esaldien eta harridura esaldien inferentzietan agertzen diren erroreak ikusita, oinarrizko ereduak entrenatzeko erabili den corpusa aztertu egin da. Grabaziorik luzeena 10,9 segundokoa da eta laburrena 2,4 segundokoa. Horretaz aparte, corpus osoan ez da aurkitu harriduramarkarik. Hortaz, oinarrizko ereduen corpusetan esaldi laburren eta harridura marken gabezia dagoela ondorioztatu da eta horrek, pertsonalizatutako ahotsen sintesian harridura markek eta esaldi laburrek arazoak ematea eragiten du. Gabezia honi aurre egiteko corpusak esaldi laburrekin eta harridura markekin aberastu egin dira. Entrenamenduko datuen tamaina handitzeko bi irtenbide daude. Alde batetik, hasierako entrenamenduko grabazioak sortzeko erabili d iren hizlariekin esaldi sorta berria grabatu daiteke. Aukera honek nahiz eta emaitza hoberenak eman, kostu handiena duena da. Beste aldetik, datuen ugaritze (*data augmentation*) teknikak erabili daitezke. Adimen artifizialaren munduan oso erabilia den prozesura da eta hainbat eratara egin daiteke. Kasu honetan, "TTS-by-TTS: TTS-driven Data Augmentation for Fast and High-Quality Speech Synthesis" (Hwang et al., 2021) lanean proposatzen den prozedura jarraitu da gure entrenamenduko datuen tamaina handiagotzeko. Aholab taldeko beste proiektu batean, ahots berberekin FastSpeech2 (Ren, et al., 2020) TTS modeloak entrenatu dira eta horiek ez dituzte hitz bakarreko esaldiekin eta harridura markekin VITS aurkezten dituen erroreak ematen. Hori dela eta, FastSpeech2-ren sintesi-ahots horiek erabili dira entrenamenduko datuen tamaina handiagotzeko. Audio berriak sortzeko izenordainak, erakusleak, galdegaiak eta hitz egiterakoan esamolde edo esaera bezala erabiltzen diren izenak, adberbioak eta aditzak hartu dira, guztira 452 hitzeko zerrenda sortuz. Horretaz gain, harridura marka duten 99 esaldi gehitu dira. Oinarrizko ereduak entrenamendurako datu sorta berriarekin entrenatu eta gero, esaldi laburrak ulergarriak dira eta harridura marketan ez dira soinu arraroak agertzen. ### **Isiluneen mozketetako babes-tarteen doikuntza** Esaldien amaieran gertatzen diren ebaketa ez normalak konpontzeko xedearekin, entrenamendurako audioen prozesamenduari erreparatu diogu. Audioek entrenamendura sartzeko prest egoteko hainbat prozesamendu teknika jasaten dituzte. Horietako bat hasierako eta amaierako isiluneen ebaketa da. Isiluneak audioa grabatzerako orduan agertzen dira eta funtsezkoa da horiek kentzea isiluneak oso luzeak izan daitezkeelako eta ereduak hori ikas dadila ekidin nahi delako. Isilune hauek modu automatizatuan kentzeko Silero-VAD izeneko VAD (*Voice Activity Detector*) modelo bat erabiltzen da. VAD-aren lana esaldia audio grabazioaren zein unetan hasten den esatea da. Emaitzak bisualki aztertu ondoren, VAD modeloaren zehaztasuna perfektua ez dela ikusi da eta hortaz, ebaketa prozesuan ahotsaren seinalearen laginak ebakitzen direla aurkitu da. Ondorioz, TTS modeloaren entrenamendura ebakita dauden esaldiak sartu dira inferentzian sintetizatutako esaldietan amaierako mozketak eraginez. Arazo hau konpontzeko prozesamenduan hasierako eta amaierako babes-tarteak uztea adostu egin da. Horrela, VAD-aren zehaztasuna perfektua ez izan arren, ahots seinalea entrenamenduan osorik sartzen dela ziurtatu da. Babes-tartearen luzera ideala aurkitzeko "Emakumea" oinarrizko ereduko hiru eredu entrenatu dira 0,05 segundoko, 0,1 segundoko eta 0,3 segundoko babestartearekin. Hiru ereduak entrenatu ondoren, 0,05 segundoko babes-tartea uztea adostu da. ### **3.2 Oinarrizko ereduen eragina ahots pertsonalizazioan** ### **Oinarrizko ereduen entrenamendua** Ahotsaren pertsonalizazio prozesu honela ulertu daiteke: oinarrizko ereduaren entrenamenduan ahotsaren ikasketa nagusia gertatzen da, ondoren, pertsonalizazioan ahotsari azkenengo zertzeladak ematen zaizkio. Hori dela eta, pertsonalizazioak egiteko oinarrizko ereduaren aukeraketa aproposa egitea funtsezkoa da. Pertsonalizatu nahi den ahotsari hobekien egokitzen zaion oinarrizko eredua aldatu daiteke ahotsaren ezaugarrien arabera. Hori aztertzeko 4 oinarrizko eredu berri entrenatu dira aurreko ataletako hobekuntzak inplementatuz. Entrenatutako oinarrizko ereduen entrenamendu datu sorta 1. taulan erakusten da. Aipatu behar da, datuen ugaritzea atalean deskribatutako prozeduraren bitartez, hizlari bakoitzaren corpusa handitu dela. Ezaugarri desberdineko oinarrizko ereduak entrenatu dira, ahalik eta ahots-eremu handiena ukitzeko (2. taula). | Eredua | Data | | |-----------------|--------------------------------|--| | Gizona | G1 | | | Emakumea | E1 | | | Genero-aniztuna | G1 + E1 | | | Konbinatua | G1+G2+G3+G4+G5+E1+E2+E3+<br>E4 | | Entrenamendura sartzen diren audioak 16 bit-eko bit-emaria daukate 22050 Hz-ko laginketa maiztasunarekin. Hobekuntza atalean proposatu bezala 0,05 segundoko babes-tartea utzi da. Horretaz gain, audioei Short-Time Fourier transformatua (STFT) aplikatu zaie 1024 lagineko Fast Fourier transformatua (FFT), 256 lagineko saltoak eta 1024 lagineko leiho tamaina erabiliz. Entrenamenduan erabilitako batch tamaina 32-koa izan da eta *bucketing* teknika erabili da. Teknika honekin tamaina antzeko audioak batch berdinetan jartzen dira audio luzerak berdintzeko erabiltzen den betegarria murriztuz eta hortaz, entrenamenduan erabiltzen den memoria optimizatuz. Ereduak 400.000 eta 500.000 arteko iterazioz entrenatu dira. Entrenamendua gelditzeko erabilitako irizpidea guztiz subjektiboa izan da, iterazio desberdinen emaitzak entzun eta kalitatea hobetzen ez dela nabaritu denean entrenamendua gelditu da. Ikasketa automatikoko beste aplikazio batzuetan ez bezala, TTS sistemen entrenamenduan zaila da sistemaren errendimendua metriken bitartez aztertzea, gizakion entzumen-sentikortasuna ez datorrelako bat modeloak eman ahal dituen errore metrika objektiboekin (adibidez, Mean Squared Error (MSE)). ### **Pertsonalizazioak** Behin oinarrizko ereduak sortu direla pertsonalizaziorako ahotsak hautatu dira. Gizonezko 3 ahots, emakumezko 3 ahots, 2 ume ahots eta emoziodun ahots bakarra. Ahots bakoitzak 100 esaldiko corpusa dauka, guztira 10 minutuko grabazioekin. Ahots horiek AhoMyTTS ahotsbankutik atera dira. Entrenamenduko datuak oinarrizko ereduek izandako aurre-tratamendu berdina jaso dute. Pertsonalizazioaren kasuan *bucketing* teknika alde batera uztea adostu da esaldiak antzeko luzerak dituztelako. Horretaz gain, hainbat entrenamendu egin ostean heuristikoki adostu da 4000 iterazio ondoren pertsonalizazioak gelditzea, 2 ordu inguru. # **Lehentasun testa** Oinarrizko eredu desberdinek pertsonalizatutako ahotsetan daukaten eragina aztertzeko ebaluazio-test bat zabaldu da. Audio ebaluazioak egiteko erabiliena izaten den metodoa *Mean Opinion Score* (MOS) teknika da, zeinetan audioen kalitate subjektiboaren batezbesteko emaitza kuantifikatua lortzen den. Hala ere, gure helburua 4 ereduetatik hobekien egokitzen den oinarrizko eredua aurkitzea izanik, lehentasun testa bat egitea adostu da entrenatutako ereduen artean hobeto moldatzen den eredua aurkitzeko. Test mota hauetan eskainitako aukeretatik gustukoena aukeratzen da. Lehentasun testa web bidez zabaldu da hurrengo formatuarekin: ebaluatzaileak 4 audioen artean gustukoena aukeratzen du (3. irudia). Audio laukote bakoitzak esaldi berdina dauka eta audio bakoitza sintesi-ahots desberdinak erabiliz sintetizatu da. Laukote bakoitzaren 4 sintesiahotsak pertsonalizaziorako ahots berdinarekin entrenatu dira, baina 4 oinarrizko eredu desberdinetatik moldatuz. ### **3. irudia. Lehentasun-testaren adibidea** ![](_page_5_Picture_12.jpeg) Lehentasun testean 30 esaldi erabili dira eta 36 sintesi-ahots ebaluatu dira (4 oinarrizko ereduko pertsonalizaziorako 9 ahots), guztira 1080 audio sortuz. Test-a luzeegia ez izateko, test bakoitzean bakarrik 32 audio laukote ebaluatu dira, pertsonalizatutako ahots bakoitzetik 4 audio laukote. ### **Emaitzen analisia** Testean 22 partaide izan ditugu, guztira 796 audio laukoteen ebaluazioa lortuz. 3. taulan testaren emaitzak ikusi daitezke. Gehien aukeratu diren audioak eredu konbinatutik pertsonalizatutako ahots pertsonalizatuenak izan dira. 4.irudian emaitzak era grafikoan adierazten dira. Lortutako emaitzek hizlari desberdinen ahotsen konbinazioekin sortutako oinarrizko ereduak ahots eremu zabalago batera hobeto egokitzen direnak direla erakusten dute. Pertsonalizatutako ahotsak banaka aztertuz gero, 7 ahotsetan eredu konbinatua nagusiena izan da, gainerako 2 ahotsetan emakumezko eredua izan da nagusiena (4.taula). ### **3. taula. Emaitza orokorrak** | | Gizona | Emakumea | Genero-aniztuna | Konbinatua | Guztira | |-------------|--------|----------|-----------------|------------|---------| | N | 126 | 191 | 177 | 298 | 792 | | Proportzioa | 0,16 | 0,24 | 0,22 | 0,38 | 1 | ### **4. taula. Ahotsaren araberako emaitzak** | AHOTSA | Gizona | Emakumea | Genero-aniztuna | Konbinatua | |------------|--------|----------|-----------------|------------| | Gizona1 | 28 | 5 | 23 | 32 | | Gizona1 | 21 | 14 | 17 | 36 | | Gizona3 | 20 | 7 | 18 | 43 | | Emakumea1 | 9 | 28 | 17 | 34 | | Emakumea2 | 8 | 31 | 21 | 28 | | Emakumea3 | 5 | 27 | 21 | 35 | | Umea1 | 22 | 19 | 20 | 27 | | Umea2 | 4 | 24 | 25 | 35 | | Emozioduna | 9 | 38 | 15 | 28 | ### **4. irudia. Emaitzak era grafikoan** ![](_page_6_Figure_9.jpeg) # **4. Ondorioak** Artikulu hau urrats garrantzitsua da neurona-sareetan oinarritutako sintesi-ahots pertsonalizazioaren garapenerako. Proposatutako hobekuntzak AhoTTS sisteman integratu diren VITS TTS ahots sendoak entrenatzeko erabili dira. Horretaz gain, lehentasun testarekin, orokorrean hobekien egokitzen den oinarrizko eredua aurkitu da. Eredu hori eredu konbinatua da (gizonezko eta emakumezko hainbat hizlarirekin entrenatua) eta hemendik aurrera, AhoMyTTS pertsonalizazio sisteman erabiliko da ahots pertsonalizatuen oinarrizko eredu gisa. # **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Etorkizunera begira, lan honetatik ateratako ondorioak eta konpontze teknikak gaztelaniazko ahots sintetikoetan aplikatuko dira. Hau da, datuen ugaritze eta babes tarteen tratamendua. Horrez gain, atea irekitzen da beste TTS neuronalak pertsonalizatzera eta berriro oinarrizko ereduen azterketa bat egitera, VITS TTS-en atera diren ondorio berdinak ateratzen diren ala ez ikusteko. # **6. Erreferentziak** - Hernáez Rioja, I., Navas Cordón, E., Saratxaga Couceiro, I., & Sánchez de la Fuente, J. (2021). Ahots sintetiko pertsonalizatuak: esperientzia baten deskribapena. *EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria, ale berezia 2021*, 173–194[. https://doi.org/10.1387/ekaia.22077](https://doi.org/10.1387/ekaia.22077) - Hwang, M.-J., Yamamoto, R., Song, E., & Kim, J.-M. (2021). TTS-by-TTS: TTS-driven data augmentation for fast and high-quality speech synthesis. *In 2021 IEEE International Conference on Acoustics, Speech and Signal Processing (ICASSP)* (pp. 6598-6602). IEEE. <https://doi.org/10.1109/ICASSP39728.2021.9414408> - Iman, M., Arabnia, H. R., & Rasheed, K. (2023). A Review of Deep Transfer Learning and Recent Advancements. *Technologies*, *11*(2), 40.<https://doi.org/10.3390/technologies11020040> - Kim, J., Kong, J., & Son, J. (2021). Conditional variational autoencoder with adversarial learning for end-to-end text-to-speech. *Proceedings of the 2021 IEEE International Conference on Acoustics, Speech and Signal Processing (ICASSP)*, 2021, IEEE. - Kingma, D. P., & Welling, M. (2013). Auto-encoding variational Bayes. *arXiv preprint arXiv:1312.6114*. <https://doi.org/10.48550/arXiv.1312.6114> - Kong, J., Kim, J., & Bae, J. (2020). HiFi-GAN: Generative adversarial networks for efficient and high-fidelity speech synthesis. *Advances in Neural Information Processing Systems, 33*, 17022–17033. <https://doi.org/10.5555/3495724.3497152> - Lavan, N., Burton, A. M., Scott, S. K., & McGettigan, C. (2019). Flexible voices: Identity perception from variable vocal signals. *Psychonomic Bulletin & Review, 26*(1), 90–102. [https://doi.org/10.3758/s13423-](https://doi.org/10.3758/s13423-018-1497-7) [018-1497-7](https://doi.org/10.3758/s13423-018-1497-7) - Mehta, S., Tu, R., Beskow, J., Székely, É., & Henter, G. E. (2024). Matcha-TTS: A fast TTS architecture with conditional flow matching. *Proceedings of the IEEE International Conference on Acoustics, Speech, and Signal Processing (ICASSP)*, 11341–11345. - Ning, Y., He, S., Wu, Z., Xing, C., & Zhang, L.-J. (2019). A review of deep learning based speech synthesis. *Applied Sciences, 9*(19), 4050[. https://doi.org/10.3390/app9194050](https://doi.org/10.3390/app9194050) - Prenger, R., Valle, R., & Catanzaro, B. (2019). WaveGlow: A flow-based generative network for speech synthesis. *ICASSP 2019 - 2019 IEEE International Conference on Acoustics, Speech and Signal Processing (ICASSP)*, 3617–3621[. https://doi.org/10.1109/ICASSP.2019.8683143](https://doi.org/10.1109/ICASSP.2019.8683143) - Raman, S., Sarasola, X., Navas, E., & Hernaez, I. (2021). Enrichment of oesophageal speech: Voice conversion with duration-matched synthetic speech as target. *Applied Sciences, 11*(13), 5940. <https://doi.org/10.3390/app11135940> - Ren, Y., Hu, C., Tan, X., Qin, T., Zhao, S., Zhao, Z., & Liu, T.-Y. (2020). FastSpeech 2: Fast and high-quality end-to-end text to speech. *arXiv preprint arXiv:2006.04558*[. https://doi.org/10.48550/arXiv.2006.04558](https://doi.org/10.48550/arXiv.2006.04558) - Sainz, I., Erro, D., Navas, E., Hernáez, I., Sánchez, J., Saratxaga, I., & Odriozola, I. (2012). Versatile speech databases for high quality synthesis for Basque. *Proceedings of the Eighth International Conference on Language Resources and Evaluation (LREC'12)*, 3308–3312. [http://www.lrec](http://www.lrec-conf.org/proceedings/lrec2012/pdf/126_Paper.pdf)[conf.org/proceedings/lrec2012/pdf/126\\_Paper.pdf](http://www.lrec-conf.org/proceedings/lrec2012/pdf/126_Paper.pdf) - Serrano, L., Raman, S., Tavarez, D., Navas, E., & Hernaez, I. (2019). Parallel vs. non-parallel voice conversion for esophageal speech. *Proceedings of Interspeech 2019*, 4549–4553. <https://doi.org/10.21437/Interspeech.2019-2194> - Tan, X., Qin, T., Soong, F., & Liu, T.-Y. (2021). A survey on neural speech synthesis. *arXiv preprint arXiv:2106.15561*.<https://doi.org/10.48550/arXiv.2106.15561> # **7. Eskerrak eta oharrak** Lan honetarako finantzazioa honako iturrietatik lortu da: Espainiako Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioa eta Europar Batasuneko NextGenerationEU Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (ILENIA project, 2022/TL22/00215335).
aldizkariak.v1-3-286
{ "domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak", "id": "ikergazte_i_zientzia zehatzak eta natur zientziak_61", "issue": null, "year": "2015", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "i" }
# **2Dko koordinazio sare organometalikoen propietate elektroniko eta magnetikoak** Iker Gallardo eta Andres Arnau *Centro de Física de Materiales CFM, Materials Physics Center MPC, Centro Mixto CSIC-UPV/EHU, P. de Manuel Lardizabal 5, E-20018 San Sebastían, Spain* *Donostia International Physics Center (DIPC), Paseo de Manuel Lardizabal 4, 20018 San Sebastían/Donostia, Basque Country, Spain* *Departamento de Física de Materiales, Facultad de Ciencias Químicas, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Apdo. 1072, 20080 San Sebatían/Donostia, Basque Country, Spain* *igallardo007@ikasle.ehu.es* # *Laburpena* Lan honetan bi dimentsiotako koordinazio sare organometaliko ezberdinen propietate elektroniko eta magnetikoak aztertzen dira eta sistemek jasan ditzaketen indarrek propietate magnetikoetan dituzten eraginak ere aztertzen dira. Sare guztietan molekula organikoa tetrazianoetilenoa (TCNE) izango da eta atomo metalikoa 3d seriean banadiotik (V) nikelera (Ni) aldatzen joango da. Bertan ikusiko da, besteak beste, Ni-TCNE sarea ferromagnetikoa dela eta honen arrazoi posiblea emango da eta Co-TCNE sarearen egitura antiferromagnetikotik ferromagnetikorako trantsizioa azalduko da sarea indarren eraginpean jartzen denean. Hitz gakoak: Sare organometalikoa, Propietate elektromagnetikoak, Egitura magnetikoa # *Abstract* *In this work, they have been studied the electronic and magnetic properties of different two dimensional metal-organic coordination networks and the effects of the forces acting on the systems into the magnetic properties. The organic molecule of all the networks is the tetracyanoethylene (TCNE) and the metallic atom goes from the vanadium (V) to nickel (Ni) in the 3d series. In the work, they can be seen that the Ni-TCNE is ferromagnetic and a possible reason for this or the transition of the Co-TCNE from an antiferromagnetic structure to a ferromagnetic structure when it is subjected to forces.* *Keywords: Metal-organic network, Electromagnetic properties, Magnetic structure* # **1. Sarrera eta momentuko egoera** Azken urteetan, dimentsio txikiko sistemen egitura-magnetikoa ulertzen saiatzeko lanen kopurua asko handitu da (Blügel et al., 1988; Blügel et al., 1989; Blügel eta Bihlmayer, 2006; Faraggi et al., 2014; Tseng et al., 2009), baina oraindik ere oso zaila da aurreikustea zein diren egitura magnetikoa eragiten duten elkarrekintzen mota, indarra eta eremua. Honen adibide dira xafla mehe batzuk non propietate magnetikoak erakusten dituzten beraien egituran aldaketa txikiak eginez. Aztertutako sistema kopurua handitzen ari da etengabe, grafenoan eragindako ezpurutasun magnetikoetatik hasita bi dimentsioko sare organometalikoetaraino (Faraggi et al., 2012; Faraggi et al., 2014; Schilickum et al., 2007; Shi et al., 2010; Tseng et al., 2009). Lan honetan propietate magnetikoak dituzten atomo-geruza bakarreko sare organometalikoak aztertuko dira. Sare organometaliko horiek prestatzeko 10-8 Pa baino presio txikiagoan dauden ganberak behar dira. Ganbera horietan molekula organikoak sublimatu egiten dira aurrez prestatutako gainazal batean molekula horietako batzuk atxikitzeko eta ondoren, atomo metalikoak lurrundu egiten dira molekula organikoen arteko loturak eratzeko. Sarea hezteko metodo honek ekiditen du atomo metalikoen artean loturak sortzea eta, ondorioz, momentu magnetikoak atomo metalikoetan aurkitzen dira eta XMCD (X-ray Magnetic Circular Dichroism) esperimentuetan magnetizazio-kurbak neurtu daitezke (Stepanow et al., 2006). #### 2. Ikerketaren helburuak Lan honen helburua bi dimentsioko sare organometalikoen propietate elektroniko eta magnetikoen azterketa teorikoa modu sistematiko batean egitea da. Sarea 3d mailako trantsizio metalez eta elektroi hartzaile ona den molekula organiko batez, tetrazianoetilenoaz edo TCNEz (Wegner et al., 2008), osatua dago. Kalkuluak egiteko orduan, kontuan eduki behar da bi dimentsioko sistemen tenperatura kritikoa solido arruntena baino baxuagoa dela eta honek lortutako emaitzetan eragina izan dezakeela. #### 3. Ikerketaren muina #### 3.1 Oinarri teorikoa Sistema bidimentsionalen, eta orokorrean, sistema kuantikoen, propietateak kalkulatzeko abiapuntua Schrödingerren ekuazioa da, ondorengoa izanik erabiltzen den Hamiltondarra: $$H = -\frac{\hbar^2}{2} \sum_{i} \frac{\nabla_{\overrightarrow{R_i}}^2}{M_i} - \frac{\hbar^2}{2} \sum_{i} \frac{\nabla_{\overrightarrow{r_i}}^2}{m_e} - \frac{1}{4\pi\varepsilon_0} \sum_{i,j} \frac{e^2 Z_i}{|\overrightarrow{R_i} - \overrightarrow{r_j}|} + \frac{1}{8\pi\varepsilon_0} \sum_{i \neq j} \frac{e^2}{|\overrightarrow{r_i} - \overrightarrow{r_j}|} + \frac{1}{8\pi\varepsilon_0} \sum_{i \neq j} \frac{e^2 Z_i Z_j}{|\overrightarrow{R_i} - \overrightarrow{R_j}|}$$ (1) Hamiltondar honen lehenengo bi terminoak nukleoen eta elektroien energia zinetikoak dira hurrenez hurren. Beste hirurak elektroien eta nukleoen arteko elkarrekintza elektrikotik datoz: hirugarrena elektroien eta nukleoen arteko erakarpen elektrikoa da, laugarrena elektroi desberdinen arteko aldarapena da eta azkenekoa nukleo desberdinen artekoa. Hamiltondar honekin geratzen den Schrödingerren ekuazioa ezin da analitikoki ebatzi eta hainbat hurbilketa egin behar dira propietateak lortu ahal izateko. Egiten den lehenengo hurbilketa Born-Oppenheimerren hurbilketa da: Nukleoen masa elektroiena baino askoz handiagoa da eta askoz abiadura txikiagoa dute ere; ondorioz, kontsidera daiteke elektroiak nukleoek eragindako potentzial baten eraginpean higitzen direla. Hurbilketa honen eraginez, nukleoen energia zinetikoa arbuiatu daiteke eta beraien arteko aldarapena konstantetzat jo daiteke. Born-Oppenheimerren hurbilketa egin ondoren, Dentsitatearen Funtzionalaren Teoriaren (DFT) oinarrizko bi teoremak aplikatzen dira: Hohenberg eta Kohn-en teoremak. Teorema hauek ezartzen dute hainbat gorputzeko sistemaren oinarrizko egoeraren energia (E) karga dentsitatearen $(\rho(\vec{r}))$ funtzional bakarra izatea eta hau txikiena izatea benetako sistemaren oinarrizko egoerentzako. Azkenik, Kohn-Shamen hurbilketa egiten da: gure hainbat gorputzeko sistema erraz ebatzi daitekeen elkarrekintzarik gabeko hainbat gorputzeko sistemarekin ordezkatzen da. Ordezkapen hau egin ahal izateko baldintza bakarra dago; ordezkapenean parte hartu behar duten bi sistemen, elkarrekintzak dauden hainbat gorputzeko sistemaren eta erraz ebatzi daitekeen elkarrekintzarik gabeko hainbat gorputzeko sistemaren, oinarrizko egoerak berdinak izatea. Hurbilketa hau egitean, gure problema elkarrekintzarik gabeko hainbat gorputzeko problema ebaztea izango da, problema mota hauen termino guztiekin, truke-korrelazio terminoa barne. Hurbilketa guztiak egin ondoren, hurrengoa da geratzen den Hamiltondarra: $$H_{KS} = -\frac{\hbar^2}{2m_e} \vec{\nabla}_i^2 + \frac{e^2}{4\pi\varepsilon_0} \int \frac{\rho(\vec{r'})}{|\vec{r} - \vec{r'}|} d\vec{r'} + V_{XC} + V_{ext}$$ (2) Hamiltondar honetako lehenengo terminoa elektroien energia zinetikoa izaten jarraitzen duelarik, $\rho$ karga dentsitatea da, $V_{ext}$ nukleoek eragindako potentziala eta $V_{XC}$ truke-korrelazio funtzionala. VXC funtzionala eta berari dagokion energia (EXC) ez dira ezagunak, eta, ondorioz, problema numerikoki ebatzi behar da ziklo trinko bat erabiliz: hasierako baldintzak (HB) proposatzen dira ekuazioak ebazteko, behin ebatzi ondoren, lortutako emaitzekin (BB), egiaztatzen da hasierako baldintzak egokiak diren edo ez eta egokiak ez direnean beste hasierako baldintza berri batzuk proposatzen dira aurretik proposatutakoetatik (HB) eta emaitzetatik lortutakoetatik (BB) abiatuta. ### **3.2 Sistema** Bi dimentsioko koordinazio-sare organometaliko batzuen propietate elektroniko eta magnetikoak aztertu dira. Bi dimentsioko koordinazio sare organometalikoak atomo metaliko eta molekula organikoz osatutako bi dimentsioko sistemak dira. Aztertutako kasuan, atomo metalikoek sare errektangeluar bat eratzen dute eta molekula organikoak atomo metalikoek osatzen duten laukizuzenen erdian kokatzen direnak. Lan honetan, molekula organiko bezala, tetrazianoetilenoa (TCNE) erabiltzen da elektroi hartzaile ona delako eta atomo metalikoak 3d serieko atomoak erabiltzen dira banadiotik (V) hasita nikelera (Ni) sistemari propietate magnetikoak emateko. **1. irudia. Aztertutako sistemaren eredua. Atomo gorriak atomo metalikoak dira, urdinak N atomoak eta beltzak** ![](_page_2_Picture_5.jpeg) ### **3.3 Kalkuluak** Kalkuluak VASP (Vienna Ab-initio Simulation Package) programaren 4.6 bertsioa erabiliz egin dira Kohn-Sham ekuazioak ebazteko. Lana egiteko, hainbat alditan ioiak erlaxatu behar izan dira; hau da, gela unitatearen barruan, ioi atomikoak mugitzen dira hauek jasaten duten indarra 0.01eV/Å baino txikiagoa izan arte. **1. taula. Gela unitatearen bektoreen unitateen moduluak eta atomo metalikoaren eta N atomoen arteko lotura distantziak aztertutako sistema guztientzat.** | Sistema | a (Å) | b (Å) | dMe-N<br>(Å) | |---------|-------|-------|--------------| | V-TCNE | 7.52 | 6.96 | 2.11 | | Cr-TCNE | 7.29 | 7.04 | 2.04 | | Mn-TCNE | 7.43 | 7.14 | 2.12 | | Fe-TCNE | 7.27 | 6.89 | 2.01 | | Co-TCNE | 7.01 | 7.31 | 2.00 | | Ni-TCNE | 7.19 | 6.94 | 1.97 | Sistema ezberdinen propietate elektronikoak eta magnetikoak lortzeko, lehenengo pausoa gela-unitatearen bektoreak optimizatu egiten dira bektoreen balio bakoitzerako ioiak erlaxatuz eta sistemaren energia txikiena ematen duten balioak hautatuz. Lortutako balioak 1. taulan agertzen dira balio horientzako atomo metalikoaren eta TCNEko N atomoaren arteko distantziarekin batera. ### **3.4 Emaitzak** ### **3.4.1 Propietate elektronikoak** Propietate elektronikoak aztertzeko asmoarekin sistema guztien elektroien egoera dentsitatearen proiekzioak (2. irudia) lortu dira energia minimoko kalkuluetatik abiatuta. #### **2. irudia. Cr-TCNE eta Ni-TCNE sistemen egoera dentsitateen proiekzioak. Proiekzio hauek atomo metalikoaren d orbitalen gainean eta TCNEko p orbitalen gainean egin dira.** ![](_page_3_Figure_6.jpeg) ![](_page_3_Figure_7.jpeg) 2. irudian falta diren beste sistemak Cr-TCNE sistemaren antzekoak dira. Beste sistemetan aldatzen den gauza bakarra atomo metalikoaren orbital gehiago edo gutxiago daudela Fermi mailatik (0 eV energia) behera, atomo metalikoaren elektroi kopuruaren arabera; hau da, atomo metalikoen d orbital gehiago edo gutxiago daudela elektroiez okupatuta atomo metalikoaren elektroien kopuruaren arabera. Ni-TCNEaren kasua ezberdina da, bertan ikus daiteke TCNEaren LUMO orbitala spinean polarizatuta dagoela. Molekuletan, atomoetan bezala, elektroiak energia maila desberdinetako orbitaletan banatzen, baina orbital molekular hauetan sartu daitezkeen elektroi kopurua aldatzen da orbitalaren energia mailaren eta molekularen atomo mota eta kopuruaren arabera. Molekulak elektroi bat gehiago izango balu elektroi hori LUMO orbitalean egongo litzateke, LUMO orbitala baita hutsik dagoen energia maila baxueneko orbital molekularra. Ni-TCNEan LUMO orbitala spinean polarizatua egoteak esan nahi du TCNEa osatzen duten atomoen p orbitalen spin altuko egoerak Fermi mailatik behera daudela, eta, ondorioz, elektroiez beteta daudela; aldiz, spin baxuko egoerak Fermi mailatik gora daude, eta, ondorioz, hutsik aurkitzen dira. ### **3.4.2 Propietate magnetikoak** 2. taulan ikus daitezke kalkuluetatik lortzen diren atomo metalikoen momentu magnetikoen balioak. Taula honetan garbi ikus daiteke V-TCNEko V atomoko momentu magnetikoa 2.94µ<sup>B</sup> dela eta 3d seriean zenbaki atomikoa handitu ahala atomo metalikoen momentu magnetikoa handitzen doala, Mn-TCNEra iritsi arte, non Mn atomoaren momentu magnetikoa 4.59µB den. Mn-TCNEtik aurrera atomo metalikoen momentu magnetikoa txikitzen doa 1.13µ <sup>B</sup>-ra iritsi arte Ni-TCNEko Ni atomoan. #### **2. taula. Sistema bakoitzaren atomo metalikoaren momentu magnetikoaren balioa.** | Sistema | V-TCNE | Cr-TCNE | Mn-TCNE | Fe-TCNE | Co-TCNE | Ni-TCNE | |-------------------------------|--------|---------|---------|---------|---------|---------| | Momentu<br>magnetikoa<br>(µB) | 2.94 | 3.74 | 4.59 | 3.69 | 2.65 | 1.13 | Momentu magnetikoaren portaera hori honela azal daiteke: 3d seriean aurrera egiten den heinean, atomo metalikoaren 3d orbitalei elektroi bat gehitzen zaie. Momentu magnetikoa lortzeko kontuan eduki behar da atomoaren d orbitaletan spin altuko eta spin baxuko egoerak binaka doazela, spin altuko egoera bat spin baxuko egoera batekin, eta momentu magnetikoa lortzen dela binaka doazen egoera hauetako bakoitzean elektroi bakarra dagoenean. 3d orbitalean elektroiak gehitzen direnean atomo metalikoari momentu magnetikoa gehitzen zaio spin altuko egoerak betetzen doazen bitartean, egoera hauek hutsik baitaude Mn-TCNEra iritsi arte. Mn-TCNEtik Fe-TCNEra pasatzean, sistemari elektroi bat gehitzen jarraitzen zaio, baina elektroi hau spin baxuko egoera batean kokatzen da eta ondorioz, bikoteka ez dauden elektroi kopurua txikitu egiten da momentu magnetikoa txikituz. Atomo metalikoen momentu magnetikoa lortu ondoren, eta ikusteko aztertutako egitura posibleen artean zein den sistema bakoitzean energia baxuena duen egitura magnetikoa, sistemen gelaxka unitateak bikoiztu dira X eta Y norabideetan 2x2 gelaxka lortuz. 3. irudian agertzen dira aztertutako egitura posible horiek, non atomo beltzak TCNEko C atomoak diren, urdinak N atomoak, gorriak momentu magnetikoaren norabidea spinaren alde positibora dutenak eta berdeak gorrien kontrako norabidea dutenak. ![](_page_4_Figure_6.jpeg) 3. taulan agertzen dira azterturiko egitura posibleetatik egonkorrena sistema bakoitzerako. Taula honetan ikus daiteke egitura ferromagnetikoa duen sistema bakarra Ni-TCNEa dela. Baita ikus daiteke ere Cr-TCNE eta Mn-TCNE sistemen egitura 3. irudian Conf02 deiturikoa dela eta gainontzekoak Conf03 egitura dutela. #### **3. taula. Azterturiko egitura posibleen artean egitura egonkorrena Sistema bakoitzarentzako.** | Sistema | V-TCNE | Cr-TCNE | Mn-TCNE | Fe-TCNE | Co-TCNE | Ni-TCNE | |------------------------|--------|---------|---------|---------|---------|---------| | Egitura<br>egonkorrena | Conf03 | Conf02 | Conf02 | Conf03 | Conf03 | Conf01 | 4. taulan ikus daiteke nolakoa den egitura bakoitzaren egonkortasuna, bertan agertzen baita egitura antiferromagnetiko egonkorrenaren eta egitura ferromagnetikoaren arteko energia diferentzia. | 4. taula. Sistema bakoitzerako egitura antiferromagnetiko egonkorrenaren eta egitura | |--------------------------------------------------------------------------------------| | ferromagnetikoaren arteko energia diferentzia, meV-tan. | | Sistema | V-TCNE | Cr-TCNE | Mn-TCNE | Fe-TCNE | Co-TCNE | Ni-TCNE | |---------------------------------|--------|---------|---------|---------|---------|---------| | Energia<br>diferentzia<br>(meV) | -287.9 | -12.1 | -5.2 | -7.6 | -3.7 | 45.3 | 4. taulako energia diferentzietan zeinu positiboak adierazten du egitura ferromagnetiko antiferromagnetikoa baino egonkorragoa dela eta zeinu negatiboak egitura antiferromagnetikoa egonkorragoa dela ferromagnetikoa baino. Taula honetan aipatzekoa da V-TCNE sisteman egitura antiferromagnetikoaren artean eta egitura ferromagnetikoaren artean dagoen energia diferentzia, besteetan baino magnitude ordena bat handiagoa; eta, ondorioz, egitura antiferromagnetiko ezberdinen arteko trantsizioak agertu daitezke, baina oso zaila izango da egitura ferromagnetikora trantsizioa ikustea. V-TCNE eta Ni-TCNE sistemak kenduta, egitura antiferromagnetikoaren eta egitura ferromagnetikoaren arteko lortutako energia diferentzia hauek oso txikiak dira, 15 meV baino txikiagoak, eta, ondorioz, gerta daiteke egitura batetik bestera trantsizioa gertatzea sisteman aldaketa txikiak eginez. Aldaketa horietako bat sistema indarren eraginpean jartzea izan daiteke, eta hau da, hain zuzen ere, egin dena ondorengo atalean. ### **3.4.3 Sistemari tentsioa aplikatzearen eraginak** Mota honetako sistema bidimentsionalen sintesia substratu baten gainean egiten da, non sare organometalikoaren gela-unitatearen bektoreak ez duten substratuaren gainazaleko gela unitatearen bektoreen multiplo osoak izan behar, eta, ondorioz, sare organometalikoan indarrak ager daitezke. Bi metodo ezberdin erabili dira simulatzeko sistemak indar batzuen eraginpean daudela. Lehenengo metodoan, TCNE molekulako N atomoen eta atomo metalikoen arteko lotura distantzia %10 handitzen da. Hau egitearen ondorioak 5. taulan ikus daitezke. Taula horretan ikus daiteke V-TCNE eta Fe-TCNEa Conf02 egitura magnetikoa izatera pasatzen direla, Cr-TCNE eta Mn-TCNEa Conf03 egitura eta Ni-TCNEa egitura ferromagnetikoa jarraitzen duela izaten. Co-TCNE sistemaren kasua ezberdina da, Conf03 egitura antiferromagnetikotik Conf01 egitura ferromagnetikora pasatzen baita indarren eraginpean dagoenean. **5. taula. Sistema bakoitzaren azterturiko egitura magnetiko egonkorrena indarren eraginpean lehenengo metodoaren bitartez.** | Sistema | V-TCNE | Cr-TCNE | Mn-TCNE | Fe-TCNE | Co-TCNE | Ni-TCNE | |------------------------|--------|---------|---------|---------|---------|---------| | Egitura<br>egonkorrena | Conf02 | Conf03 | Conf03 | Conf02 | Conf01 | Conf01 | 5. taulan ikus daitekeen bezala, sistema gehienek, indarren eraginpean daudenean, bi egitura antiferromagnetikoen arteko trantsizioa dute edo, Ni-TCNE sistemaren kasuan, ez du inongo trantsiziorik. Baina garrantzitsuena dena da Co-TCNE sistemaren kasua, non egitura antiferromagnetiko batetik egitura ferromagnetikorako trantsizioa dagoen. Trantsizio hauek gertatzen dira elkarrekintza magnetikoak oso ahulak eta egitura kristalinoaren aldaketekiko oso sentikorrak direlako. Bigarren metodoan gela-unitateko bektoreen moduluak %10 handitzen dira eta ioien posizioak erlaxatu egiten dira. Erlaxazioaren ondorioz, sareko atomoak ez dute indarrik jasaten, baina sistemak jasaten ditu indar batzuk, gela-unitatearen bektoreak ez baitira sistemak nahiago dituenak. **6. taula. Sistema bakoitzaren azterturiko egitura magnetiko egonkorrena indarren eraginpean bigarren metodoaren bitartez.** | Sistema | V-TCNE | Cr-TCNE | Mn-TCNE | Fe-TCNE | Co-TCNE | Ni-TCNE | |------------------------|--------|---------|---------|---------|---------|---------| | Egitura<br>egonkorrena | Conf02 | Conf02 | Conf02 | Conf02 | Conf01 | Conf01 | 6. taulan ikus daitekeen bezala, metodo hau aplikatzerakoan, egitura antiferromagnetiko guztiak Conf02 egiturara doaz eta Ni-TCNEa ferromagnetikoa izaten jarraitzen du. Baina taula honetako daturik garrantzitsuena da Co-TCNE sistema, indarren eraginpean dagoenean, egitura antiferromagnetikotik egitura ferromagnetikorako trantsizioaren baieztapena. # **4. Ondorioak** Lan honetan azpimarratzeko lehenengo puntua da, dirudienez, Ni-TCNE sistemaren egitura ferromagnetikoa atomo metalikoaren dxz eta dyz orbitalen eta TCNE molekularen atomoen p<sup>z</sup> orbitalen arteko hibridazioaren eta TCNE molekularen LUMO orbitalen spin polarizazioaren arteko konbinazioa dela. Lan honetako beste puntu garrantzitsua indarrek sistemetan dituzten eraginak dira. Azpimarratzekoa da azterturiko egitura antiferromagnetikoen eta ferromagnetikoaren arteko energia diferentziak nahiko txikiak direla (meV batzuk kasu gehienetan) eta, ondorioz, sistemetan trantsizioak eragin daitezke indar txikiak aplikatuz. Hau da Co-TCNE sistemaren kasua, indarrik jasaten ez duen bitartean Conf03 egitura antiferromagnetikoa duena, baina indarren eraginpean jartzen denean egitura ferromagnetikoa izatera pasatzen dena. Co-TCNE motako sistemek aurrerapen teknologiko garrantzitsuak ekar ditzakete, sistemaren portaera magnetikoa kontrolatzea ahalbidetzen baitute. # **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan honen ondorengo urratsa aztertutako sistemak substratu desberdinen gainean ipintzea izango litzateke, substratuaren gainazalaren eta sare organometalikoaren arteko elkarrekintza nolakoa den eta sareen propietateak nola aldatuko liratekeen ikusteko helburuarekin. Pausu hau da azterturiko sistemei errealitate fisikoa ematen diena, lehenago aipatu den bezala, sare organometalikoak substratu desberdinetan hezten baitira. # **6. Erreferentziak** - Ashcroft, N. W. & Mermin, N. D. (1976). Solid State Physics. *Harcourt, Inc., 6277 Sea Harbor Drive, Orlando.* - Blügel, S., & Bihlmayer, G. (2006). Magnetism of Low‐dimensional Systems: Theory. *Handbook of Magnetism and Advanced Magnetic Materials.* - Blügel, S., Drittler, B., Zeller, R., & Dederichs, P. H. (1989). Magnetic properties of 3d transition metal monolayers on metal substrates. *Applied Physics A, 49(6), 547-562.* - Blügel, S., Weinert, M., & Dederichs, P. H. (1988). Ferromagnetism and antiferromagnetism of 3d-metal overlayers on metals. *Physical review letters*,*60(11), 1077.* - Cottenier, S. (2004). Density Functional Theory and the Family of (L) APW-methods: a step-by-step introduction. *KU Leuven, Belgium: Instituut voor Kern-en Stralingsfysica*. - Dudarev, S. L., Botton, G. A., Savrasov, S. Y., Humphreys, C. J., & Sutton, A. P. (1998). Electron energy-loss spectra and the structural stability of nickel oxide: An LSDA+ U study. *Physical Review B, 57(3), 1505.* - Faraggi, M. N., Golovach, V. N., Stepanow, S., Tseng, T. C., Abdurakhmanova, N., Kley, C. S., ... & Arnau, A. (2014). Modelling Ferro-and Antiferromagnetic Interactions in Metal-Organic Coordination Networks. *The Journal of Physical Chemistry C*. - Faraggi, M. N., Jiang, N., Gonzalez-Lakunza, N., Langner, A., Stepanow, S., Kern, K., & Arnau, A. (2012). Bonding and charge transfer in metal–organic coordination networks on Au (111) with strong acceptor molecules. *The Journal of Physical Chemistry C, 116(46), 24558- 24565.* - Gallardo, I. & Arnau, A. (2014). Electronic and magnetic properties of 2-D metal-organic coordination networks. *Masterreko Tesia.* - Martin, R. M. (2004). Electronic structure: basic theory and practical methods. *Cambridge university press.* - Perdew, J. P., Burke, K., & Ernzerhof, M. (1996). Generalized gradient approximation made simple. *Physical review letters, 77(18), 3865.* - Schlickum, U., Decker, R., Klappenberger, F., Zoppellaro, G., Klyatskaya, S., Ruben, M., ... & Barth, J. V. (2007). Metal-organic honeycomb nanomeshes with tunable cavity size. *Nano letters, 7(12), 3813-3817.* - Shi, X. Q., Lin, C., Minot, C., Tseng, T. C., Tait, S. L., Lin, N., ... & Van Hove, M. A. (2010). Structural Analysis and Electronic Properties of Negatively Charged TCNQ: 2D Networks of (TCNQ) 2Mn Assembled on Cu (100). *The Journal of Physical Chemistry C, 114(40), 17197-17204.* - Stepanow, S., Lin, N., Barth, J. V., & Kern, K. (2006). Surface-template assembly of two-dimensional metal-organic coordination networks. *The Journal of Physical Chemistry B, 110(46), 23472-23477.* - Stepanow, S., Lin, N., Barth, J. V., & Kern, K. (2006). Surface-template assembly of two-dimensional metal-organic coordination networks. *The Journal of Physical Chemistry B, 110(46), 23472-23477.* - Wegner, D., Yamachika, R., Wang, Y., Brar, V. W., Bartlett, B. M., Long, J. R., & Crommie, M. F. (2008). Single-molecule charge transfer and bonding at an organic/inorganic interface: Tetracyanoethylene on noble metals. *Nano letters,8(1), 131-135.* # **7. Eskerrak eta oharrak** Marisa Faraggiri eta Ane Sarasolari eskerrak eman nahi nizkieke lan honen hasieran eman zidaten laguntzagatik eta Materialen Fisika Zentroari (MFZ), Donostia International Physics Centerri (DIPC) eta Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) lan hau aurrera eraman ahal izateko eman duten jarri dituzten baliabide ekonomiko eta teknikoengatik. Beste aldetik, lan hau nire masterreko tesitik eratorria da eta bertako emaitza batzuetaz baliatu ahal izan naiz lan hau egiteko orduan.
aldizkariak.v1-3-360
{ "domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea", "id": "ikergazte_iv_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_11", "issue": null, "year": "2021", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iv" }
# **Adineko pertsonek COVID-19 pandemiari aurre egiteko erabiltzen dituzten irudikapen sozial eta emozionalak aztertzen** Eiguren Munitis, A., Idoiaga Mondragron, N., Berasategi Sancho, N., eta Picaza Gorrotxategi, M. - *(1) Belaunaldiartekotasuna, inklusioa hezkuntza, osasuna,Euskal Herriko Unibertsitatea, [amaia.eiguren@ehu.eus](mailto:amaia.eiguren@ehu.eus)* - *(2) Inklusioa, hezkuntza, feminismoa, osasuna, Euskal Herriko Unibertsitatea, [nahia.idoiaga@ehu.eus](mailto:nahia.idoiaga@ehu.eus)* - *(3) Inklusioa, hezkuntza, osasuna, aniztasun linguistikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, [naiara.berasategi@ehu.eus](mailto:naiara.berasategi@ehu.eus)* - *(4) Feminismoa, inklusioa, osasuna, hezkuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, [maitane.picaza@ehu.eus](mailto:maitane.picaza@ehu.eus)* # *Laburpena* Espainia COVID-19ren Europako epizentroetako bat bihurtu da, eta pandemia horrek bereziki adinekoei eragin die; Hori dela eta, ikerketa honen helburua da adinekoek egoera bera nola ulertzen duten arakatzea. Metodologia kualitatiboa erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko 115 partehartzaileri (adin tartea: 60-85 urte) "Coronavirus" hitzarekin elkartzeko ariketa librea egin zaie. Emaitzen arabera, hasiera batean, gobernua eta komunikabideak kritikatzen dira mezu argirik ez emateagatik. Hala ere, emozioak eta arriskua era nabarmenean agertzen dira adinari lotuta. Beraz, mahai gainean jartzen da gobernuek adinekoen ikuspuntua kontuan hartuta kudeatu behar dutela egungo egoera, pandemiaren eta itxialdiaren balizko ondorioak arintzen laguntzeko politika sozial eta inklusiboak nabarmenduz. Hitz gakoak: COVID-19, adinekoak, emozioak, pandemiak, irudikapen sozialak. # *Abstract* *Spain has become one of the European epicentres of COVID-19, a pandemic that has particularly affected the elderly, so the aim of this study is to track how the elderly understand the same situation. Using qualitative methodology, 115 participants from the Basque Autonomous Community (age range: 60-85 years) were given a free exercise to encounter the word "Coronavirus". According to the results, in principle, the government and the media are criticised for not giving a clear message. However, emotions and risk are significantly expressed in relation to age. Therefore, it is suggested that governments need to manage the current situation with older people, with an emphasis on social and inclusive policies to help alleviate the possible effects of the pandemic and the lock-in.* *Keywords: COVID-19, elderly, emotions, pandemic, social representations.* # **1. Sarrera** SARS-CoV-2 birusak sortutako epidemia Wuhanen (Txina) hasi eta hilabete gutxien tartean pandemia bihurtu da mundu osora zabalduz. Zehazki, 2019ko abenduan Wuhanen koronabirus (nCov) berria sortu zen, arrazoi ezezaguneko pneumonia epidemiaren gune bihurtuz (Sahin et al., 2020). Birusaren mutazio gaitasunak (SARS-CoV-2) gaixotasunaren agerraldietan, gizakien artean modu eraginkorragoan hedatzeko eta hilgarritasun-tasa handiagoa sortzeko aukera ematen dio (Grubaugh et al., 2020). Hori dela eta, 2020ko urtarriletik otsailera, gaixotasun berri hori Txinatik kanpo zabaltzen hasi zen (Liu et al., 2020). Europako testuinguruan, Italia eta Espainia pandemiaren gune garrantzitsu bihurtu dira, SARS-CoV-2k edo COVID-19 bezala ezagututako birusak kutsatutako eta hildako pertsonen kopuruak nabarmen egin baitu gora (Linde, 2020). Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) testuinguruan COVID-19 kasuak martxoaren hasieran hasi ziren ikusten, baina infekzioen kopuruak berehala egin zuen gora. Eusko Jaurlaritzak otsailak 24an plazaratutako txostenaren arabera, 115.585 kasu positibo zeuden eta matxotik guztira 3.797 pertsona hil dira<sup>1</sup> . Horrenbestez, azken hilabeteetan, mundua gauetik goizera aldatu da aurrekaririk gabeko gertaera horien ondorioz, eta aurreko izurrite egoeretan frogatu den bezala, horrek eragin sakona du gizartean (Idoiaga et al., 2017). Hori dela eta, berebiziko garrantzia hartzen du arriskuko populazioa (horien artean: adin nagusikoak) egoera hori nola bizitzen ari den identifikatzeak. Hori lagungarria izango baita pertsonen beharrak eta kezkak kontuan hartzen dituzten estrategiak eta tresnak garatzeko eta, azken batean, aparteko egoera horiek gainditzen laguntzeko. # **1.1. Adinduen egoera COVID-19 pandemiaren aurrean** Datu epidemiologikoen lehen boladek erakusten dute COVID-19 birusak neurriz kanpo eragiten diela adineko helduei. Ildo horretan, nazioarteko osasun-komunitateak eta erakundeek ohartarazi dute adinean gora egin ahala COVID-19a pairatzeko arriskua handitu egiten dela (OME, 2020). Osasun Ministerioko Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren (2020) arabera, COVID-19aren hilgarritasunak 60 eta 80 urte bitarteko pertsonengan nabarmen egiten du gora. Osasun larrialdi egoera hasi zenetik, Espainiako Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak (2020) bereziki azpimarratu ditu adinekoentzako gomendioak, arrisku handiko taldetzat hartuta, Txinako hilkortasundatuetako argibideei jarraituz (Ramos, 2020; BBC, 2020). Datuei erreparatuz, sexuaren eta adin-taldearen araberako banaketak adierazten du COVID-19 kasuak, 50 urte gorako pertsonetan nabari gora eginez. EAEko testuinguruari erreparatuz, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostenaren arabera (2021ko otsailak 24), 50-59 adin tarteko hilkortasuna % 0,3koa da, 60-69 urtekoen taldean % 1,7koa, 70-79 urteko tartean % 6,6koa eta 80-89 urteko tartean % 17,6 eta 90 urtetik gorakoen artean % 26,9koa. Horrenbestez, COVID-19 pandemia bereziki bortitza izan da adinekoentzat, mundu mailan osasun krisi honetako talde ahulenetakoa bilakatuz (Hernández, 2020; Le Couteur et al., 2020). Ondorio epidemiologikoetatik harago, egoera horrek adinekoengan ondorio psikologikoak, harremanetakoak eta sozialak ere izan ditu (Huarcaya-Victoria, 2020; Lloyd-Sherlock et al., 2020). Adineko pertsonen kasuan, aurreko azterlanek iradokitzen dute izurriteek arriskua adierazten dutela termino emozionaletan, mehatxu, beldur, antsietate, tentsio, urduritasun eta nahigabeko emozioei lotuz (Idoiaga et al., 2016). Gainera, Munduko Osasun Erakundeak (OME) ohartarazi du COVID-19ak planteatzen duen arriskuak larritasuna, antsietatea, haserrea, estresa, asaldura eta uzkurtzea eragin ditzakeela adinekoengan agerraldiak irauten duen bitartean, edo gutxienez itxialdiak irauten duen bitartean (OME, 2020). Gainera, adineko helduak isolatu egin dira birusaren gora-beheren arabera, eta horrek ere eragina izan dezake haien egoera emozionalean (Armitge eta Nelluns, 2020;). Izan ere, azken urteotan nabarmen egin du gora adinekoak buru dituzten pertsona bakarreko familien kopuruak (Abellán eta Pujol, 2016). Beraz, gizarte-urruntzeak bakardade edo bakardade nahi gabeko sentimenduak areagotu ditzake, adinekoek epe luzera pairatzen dituzten osasun-arazoak areagotuz (Pinazo eta Donio-Bellergarde, 2018). Txinatik, birusak erasotako lehen herrialdetik, iristen diren ikerketen arabera, ezezagunarekiko beldurrak eta ziurgabetasunak gaixotasun mentaletara eboluzionatzera eraman dezakete, hala nola, estres, antsietate, depresio eta somatizazio-nahasmenduetara, eta alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa handitzea bezalako jokabideetara (Shigemura et al., 2020). EAEn ere ikerketa desberdinak burutu dira adin nagusikoen egoeraren inguruan. Alde batetik, COVID-19 agerraldian, 60 urtetik gorako pertsona gehienek ez dute estres, antsietate eta depresiomailarik erakusten nahiz eta emakumeek gizonek baino estres, antsietate eta depresio-maila handiagoak dituzten eta 66 urtetik gorakoek depresio-maila handiagoak dituzten 60-65 urtekoek baino (Ozamiz-Exeberria et al., 2020). Gainera, ikerketan aipatzen den bezala, COVID-19 faktore estresagarria izan daiteke eta izu publikoa sor dezake. Orobat, ziurgabetasunak, ezagutza faltak <sup>1</sup> https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin\_coronavirus/es\_def/adjuntos/2021/24\_febrero\_202 [1\\_Boletin-semanal.pdf](https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/24_febrero_2021_Boletin-semanal.pdf) transmisio-abiadura azkarrak eta infekzio-izaerak bizitzaren segurtasunerako mehatxu larria bilakatu daiteke. Testuinguru honetatik abiatuta, artikulu honen helburu nagusia COVID-19ren agerraldiak adineko pertsonengan duen eragina aztertzea da, ikuspegi psikosozial batetik; zehazki, pandemiaren lehen fase horri emozionalki nola irudikatzen eta aurre egiten dioten aztertu nahi da. Helburu orokor horretatik harago, ikerketa-galdera gisa, alarma- eta blokeo-egoeraren deklarazioaren ondorioz irudikapen horiek aldatu ote ziren aztertu nahi da. # **2. Metodologia** ### **2.1. Lagina** Guztira 115 pertsonak parte hartu dute ikerketa honetan (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak). Parte-hartzaileen batez besteko adina 67,48 urtekoa izan zen (SD = 4,70). ### **2.2. Prozedura** Aurre-katigamendu eta blokeo une batean adinekoengana iristeko, EAEko adinekoen elkarteei eskatu zitzaien ikerketa (online, GoogleForms aplikazioaren bitartez) erabiltzaileen eta senideen artean zabaltzeko. Ikerketa tokiko prentsan ere argitaratu zen (egunkariak, aldizkariak, irrati- eta telebistasaioak), adinekoak parte hartzera animatuz. Galdetegiak 2020ko martxoaren 11tik 18ra bitartean bete ziren; parte-hartzaileen % 49k bete zuten itxialdi agindua eman aurretik, eta gainerako % 51k bete zuten itxiera-aldia hasi ondoren<sup>2</sup> . ### **2.3. Metodoa eta datuen analisia** Parte-hartzaileek COVID-19ri buruz dituzten gizarte-irudikapenak aztertzeko, elkarte askerako laukien bidezko metodoa [Grid Elaboration Method] erabili da. Metodo hori baliagarria izan da klimaaldaketa globalari, gaixotasun kutsakorrei eta beste gai batzuei buruzko gizarte-irudikapenei buruzko ikerketak egiteko (Idoiaga, et al., 2017a). Bertan parte-hartzaileei jarraibidedun orrialde bat eta lau lauki ematen zaizkie. Erabilitako jarraibideetan, "Coronavirus" hitza pentsatzean burura etortzen zaizkien edozein ideia idazteko edo marrazteko eskatu zaie. Testu-corpusa aztertzeko, Reinert metodoa erabili da Iramuteq softwarra erabiliz analisi lexikorako (Reinert, 1983, 1990). Metodo hori maiz erabili da gizarte-irudikapenak aztertzeko (Klein eta Licata, 2003; Lahlou, 2001). # **3. Emaitzak** Lehenik eta behin, parte-hartzaileek adierazitako irudikapen nagusiak aztertzeko, erantzunen gorputza aztertu da Reinert metodoaren bidez. Horri esker, adinekoek Covid-19 nola irudikatzen duten eta alarma- eta blokeo-egoera ezarri zenean ordezkaritza hori nola aldatzen zen argitu ahal izan da. Corpus osoak 9.004 hitz ditu, horietatik 1.995 hitz bakarrak direlarik. Zehazki, beheranzko analisi hierarkikoak 221 segmentu eta 5 klasetan banatu zuen corpusa (1. irudia). <sup>2</sup> Ikerketa honek UPV/EHUko Etika Batzordearen onespena jaso du [M10/2020/055]. #### **1. irudia. Asoziazio askearen taldekatze hierarkikoaren dendrograma** Azterketan, partaideek COVID-19ri buruz zituzten ideia nagusiak identifikatu dira, asoziazio askeko prozeduraren bidez lortutakoak. Gai edo ideia bakoitza hitz eta testu-segmentu tipikoen multzoak irudikatzen du, eta klasea deitzen zaio. Taldekatze hierarkikoaren dendrogramari jarraituz, arrisku sozialari buruzko lehen kluster nagusiaren barruan, azaleratu den lehen klasea 5. klasea izan zen,% 17,58ko pisuarekin, "Gobernuaren eta komunikabideen erantzuna" gisa izendatu dena. Mota honen barruan, gobernua, masakomunikabideak, COVID-19ren ondorioz sortutako izua deskribatzeko esajerazioa, kaosa edo sortzea bezalako hitzak nola aipatzen diren ikus daiteke. Gainera, hitz esanguratsuenak honako hauek dira: gobernua (x<sup>2</sup>=24,8), hedabideak (x<sup>2</sup>=14,54), anabasa (x<sup>2</sup>=14,54) eta sortu (x<sup>2</sup>=14,22). "Arrisku soziala" kluster nagusiaren barruan, bigarren klasea sortu da, "Adinekoak arriskuko biztanleria gisa" izendatua,% 19,78ko pisuarekin. Klase honek pandemia pertsona nagusiei zuzenean eragin diezaiekeen benetako arrisku gisa deskribatzen du, nahiz eta parte-hartzaileek ez duten argi eta garbi definitzen talde horretako kide gisa sailkatzen diren ala ez. Mota honetan kutsakorra (x<sup>2</sup>=22,11), arriskua (x<sup>2</sup>=18,31), handia (x<sup>2</sup>=16,97), arriskutsua (x<sup>2</sup>=15,17), adindua (x<sup>2</sup>=7,0.3) edo pertsona (x<sup>2</sup>=6,67) bezalako hitzak agertzen dira. Bigarren kluster nagusian, agerian geratzen da arriskuak zuzenean eragiten diela partehartzaileekin zerikusia duten gaiei, eta hirugarren klasearekin hasten da (% 19,78), "Nire familiari eragiten dion krisi globala" izenekoarekin. Klase hau bi azpigaitan banatzen da. Alde batetik, partehartzaileek ulertzen dute COVID-19 pandemia global bat dela, eta mundu osoari eragiten diola, ez soilik osasun mailan, baita ekonomia eta gizarte mailan ere, besteak beste, mundua (x<sup>2</sup>=16,97), gizartea (x<sup>2</sup>= 13,84) bezalako hitzak agertzen dira. Baina, bestalde, parte-hartzaileek berariaz aipatzen dute eremu espezifiko bat, hau da, gaixotasunak beren familiei ere eragin diezaiekeela, biloba (x<sup>2</sup>= 10.09), familia (x<sup>2</sup>=10,09) edo zaintza (x<sup>2</sup>=5,39) bezalako hitzekin. Talde nagusi beraren barruan, laugarren klasea sortzen da, "Erantzukizuna: zientzialarien eta medikuen gidalerroei jarraitzea" etiketatua (% 21,98). Klase honetan nabarmentzen denez, krisi horretatik ateratzeko, maila pertsonalean zein komunitarioan, garrantzitsuena prebentzioa da, eta herrialdeko osasun-sisteman konfiantza izatea. Parte-hartzaileek zentzuz eta erantzukizunez jokatzearen garrantzia nabarmendu dute, sen ona (x<sup>2</sup>= 18,78) eta erantzukizuna (x<sup>2</sup>=14,85) hitzetan ikus daitekeen bezala. Azkenik, eta arriskuak norberari eragiten dion moduari dagokionez ere, lehenengo klasea sortu da: parte-hartzaileek izandako "erantzun emozionala" (% 20,88). Segurtasun-eza (x<sup>2</sup>= 21,73), beldurra (x<sup>2</sup>=15,85), bakardadea (x<sup>2</sup>=15,17), ziurgabetasuna (x<sup>2</sup>=8,25), urduritasuna (x<sup>2</sup>=7,42) eta antsietatea (7,23) deskribatzen dituzte, bizitzen ari diren guztiari erantzuteko. Bestalde, COVID-19ak alderdi emozionalean duen eragina arakatzeko similitude lexikal analisia egin da hitz emozionalak nola taldekatzen diren ikusteko (2. irudia). #### **2. irudia. Emozio hitzetan oinarritutako similitude lexikal analisia** ![](_page_4_Picture_2.jpeg) Analisi horretan oinarrituta, argiago ikus daiteke adinduek *beldurra* sentitzen dutela COVID-19ak sorturiko egoeraren aurrean eta, ondorioz*, kezka, arriskua, ezjakintasuna* eta *zaurgarritasuna* bezalako hitzak azaleratzen dira. #### **4. Ondorioak eta etorkizuneko bideak** Ikerketa honek aztarna garrantzitsuak eman ditu adineko pertsonek COVID-19 krisia beren eguneroko pentsamenduan nola integratzen duten identifikatzeko. Gure emaitzek adinekoen kontzientzian pizten diren bi gai nagusi azaleratu dituzte: a) gizarte-arriskua, eta b) arriskuak zuzenean eragiten diela. Gainera, pandemiaren aurre emozionalari buruzko emaitza interesgarriak ere aurkitu dira. "Arrisku soziala" izeneko talde nagusian, adinekoen ahotsek arrisku sozialaren kudeaketari buruzko zenbait gai nola irudikatzen dituzten adierazten dute. "Gobernuaren eta komunikabideen erantzunean" kritikatu egiten dute Gobernuak eta komunikabideek (besteak beste) hartutako jarrera, uste dutelako (Gobernuak eta komunikabideek) ez dutela mezu argirik ematen eta emandako informazioa ez dela nahikoa eta kontraesankorra dela. Gobernuaren ordezkaritza, krisiaren kudeaketan kontuan hartu beharreko eragile gisa, alderdi berritzailea da, COVID-19ren irudikapenei buruzko beste ikerketa batzuetan sortu dena. Horietan, Gobernuaren gaia aipatu ere ez zen egiten (Idoiaga et al., 2021b). Hala ere, gaixotasun kutsakorrei buruzko beste azterlan batzuetan zalantzan jarri da gobernuaren eta komunikabideen zeregina, eta, aldi berean, beldurra beren interesetarako erabiltzea leporatu zaie (Idoiaga et al., 2017b; Wagner-Egger et al., 2011). Krisiaren kudeaketari buruz aipatu zen beste kontu bat izan zen egoerak adineko pertsonengan duen eragina, arriskuko biztanleria gisa. Arriskua, arriskua edo kutsatzea bezalako hitzak agertzen dira, guztiak ere nagusi izatearekin lotuak. Irudikapen hori logikoa da; izan ere, pandemia honetan hasieratik azpimarratu da adinekoak direla munduko arrisku-talderik handiena (OME, 2020). Hala ere, puntu hori kontraesankorra ere izan daiteke, batzuetan zaila izan baitaiteke zehaztea nortzuk diren "adinekoen arrisku-talde" horretako kideak. Adibidez, Espainiako gobernuak adinekoentzako gomendio espezifikoak argitaratu zituen, eta erabat itxita egoteko, higiene-neurriak hartzeko eta senideei eta lagunei egunero deitzeko aholkatu zien (Espainiako Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa, 2020). Hala ere, arazoetako bat da, 60 urtetik aurrera heriotza-tasa handiagoak dauden arren, komunikabideek 80 urtetik gorakoengan arreta berezia jartzeko joera dutela (BBC, 2020). Beraz, arrisku-taldekoak nor diren eta eurak ere talde horretakoak diren erabakitzea nahasmen iturri izan daiteke 60 urtetik gorako pertsona askorentzat. Gainera, horrek arrisku handia sor lezake, zaurgarritasunaren nortasuna babestu nahi izateak arriskua haiek baino zaharragoekin lotzera eraman baititzake pertsona asko (Idoiaga et al., 2016), othering [besteengan] prozesuak sortuz (Joffe, 2011). Izan ere, azpimarratzekoa da klase hori emaitzetan ez dela agertzen arriskuak norberari nola eragiten dion, beste kluster nagusian irudikatuta baitago. Bigarren kluster nagusiak, "Nola eragiten dit arriskuak?" izena daramanak, adineko pertsonengan niaren nozioari lotuago dauden hainbat gai deskribatzen ditu. Lehenik eta behin, zientzialarien eta medikuen gidalerroei jarraitzeko beharra edo erantzukizuna aipatzen dute adinduek. Krisi honetan, iruditzen zaie osasun-langileak direla jarraitu beharreko heroiak edo iturri fidagarriak, eta figura horiek eskatzen dieten guztia bete behar dutela (Wagner-Egger et al., 2011). Deigarria da nola, aholkua eskatzeko jarraitzen dituzten figurei dagokienez, zientzialariak eta medikuak diren politikarien eta gobernuaren aurrean erreferentzia puntu giltzarri gisa irudikatzen direnak. Hori bereziki interesgarria da, larrialdi-egoera ezarri zenetik Gobernuko presidenteak herrialdearen ia erabateko kontrola hartu baitu (Espainiako Gobernua, 2020). Litekeena da hori gobernuaren konfiantza-faltaren ondorio izatea, gaixotasun kutsakorrak kudeatzeko moduagatik eta krisi honi aurre egiteko mezuen argitasun-faltagatik, beste leku batzuetan adierazi den bezala (Idoiaga et al., 2017a). Gainera, adinekoek pandemia hori mundu guztiari eragiten dion zerbait dela onartzen badute ere, familiarekiko kezka ere agertzen dute, eta bereziki aipatzen dute bilobekiko kezka. Beraz, agerraldi honetan ere begi-bistakoa da arriskuaren globalizazioa dagoela, eta globalizazio horrek mundu osoari eta eremu pertsonalari eragiten diela (Beck, 2009). Gainera, parte-hartzaileak kezkatuta daude krisi honek osasun arloan ez ezik, gizarte eta ekonomia mailan ere ondorioak izan ditzakeelako, eta egoera honek ezinbestean ekar lezakeen krisi ekonomikoaren beldur dira. Erantzun emozionala zaharren irudikapen sozialetan ere sortu da. Lehenik eta behin, azpimarratu behar da, beldurra dela emozio nabaria (Höijer, 2011). Patroi emozional hori nahiko errepikakorra da osasun-epidemien lehen fasean (Idoiaga et al., 2016), eta gizartea zurrunbilo emozional batean murgildu ohi du (Strong, 1990). Hau da, beldurrezko emozioen bidez ulertzen da COVID-19 arrisku berria, eta familia-ordezkaritza batean sartzen da. Beraz, interesgarria litzateke aztertzea, hainbat ikertzailek iradoki duten bezala, ainguratze emozionalak nola konpara litzakeen fenomeno asko. Hala ere, gure emaitzak eredu emozional horretatik harago doaz. Izan ere, ikusi ahal izan dugunez, pertsonei askatasunez galdetzen zaienean (askatasunez eta emozioak aipatu gabe), segurtasunik eza, bakardadea, ziurgabetasuna, urduritasuna eta antsietatea aipatzen dituzte, besteak beste, "Beldur" horren atzean ezkutatuta edo errotuta dauden emozioen sorta zabala. Beraz, emozio horiek guztiak ere izan litezke euskarri emozionalaren parte. Sentimendu horietako batzuk errepikakorrak dira, gaixotasun kutsakorrei eta adineko pertsonei buruzko aurretiazko ikerketetan identifikatu baitira, egonezin, susto, tentsio eta nazka emozioekin batera (Idoiaga et al., 2016). Hala ere, bakardade eta bakardade sentimenduak berriak dira. Neurri batean sentimendu horiek ezarritako itxialdiaren neurriekin lotuta egon daitezkeen arren, nabarmentzekoa da emozio horien berri ez dela eman COVID-19ren antzeko ikerketetan, ez gazteengan (Idoiaga et al., 2021a), ez populazio orokorrean (Idoiaga et al., 2021b). Berger eta Poirieren arabera (1995), bakardadea oso esperientzia mingarria da, intimitatearen eta gizarte-harremanen premia asebetegabearen batuketa, nahikoa ez dela edo guztiz asebetegarriak ez direla sentitzen dena. Beraz, hemen egindako aurkikuntzak kezkagarriak dira; izan ere, agerian geratu da adineko biztanleen isolamendu sozialak efektu negatibo sakonak dituela bizitza luzearen eta osasun fisiko eta mentalaren gainean loaren nahasmenduak, depresioa eta nekea bezalako arazoak sortuz (Choi et al., 2015). Bigarrenik, objektibazio emozionalak irudi jakin batzuk gertaera abstraktuagoen ikono bihurtzen ditu (Höijer, 2010; Smith eta Joffe, 2012). Azterlan honetako parte-hartzaileen kezka edo kexa errepikarietako bat da komunikabideetan behin eta berriz erakusten direla COVID-19rekin lotutako irudi espezifikoak eta beldurgarriak (Höijer, 2010, 2011). Estaldura mediatiko hori argi eta garbi lotuta zegoen erruduntze-prozesuekin eta benetan nabarmendutako haserre-karga emozionalarekin. Beraz, objektibazio emozionaleko prozesu hori haserrearen gainean eraikitzen den eta patroi horrek izan ditzakeen ondorioak aztertu behar dira. Horrela, ikerketa lan honek baieztatu du COVID-19ren krisia ulertzeko irudikapen sozialak prestatu zirenean erantzun emozionalak arriskuaren ulermena baldintzatu zuela. Horrela, pandemiari emandako erantzun oso batean, zalantzarik gabe garrantzitsua da ainguratze emozionala eta objektibazioa kontuan hartzea, horrek eragina izango baitu pandemiari emandako erantzun politiko eta sozialaren tamainaren, formaren eta denboraren banaketan. Azkenik, gogoratu behar da gizarte-irudikapenak etengabeko mugimenduan dauden prozesu eraldatzaileak direla (Joffe, 2003). Beraz, nahiz eta lehen fase honen analisia, non pandemia urruneko zerbait izatetik parte-hartzaileen bizitzan eragin osoa izan zuen zerbait izatera igaro zen, oso interesgarria izango litzateke COVID-19ren irudikapenak nola eraldatzen diren aztertzea, krisian zehar dituen eredu emozionalekin batera. Amaitzeko, ikerketa honen mugak ere aipatu behar dira. Hasteko, lagin ez-probabilistikoa da, eta testuinguru zehatz batean kokatzen den zeharkako ikerketa bat da. Beraz, ondorioak ezin dira edozein gizarte edo testuingurutara orokortu. Gainera, kontuan izan behar da ikerketa online formatutan egin dela. Formatu horrek joera bat sor dezake, batez ere adin handiagoko edo gutxiago konektatutako parte-hartzaileengana iristeko orduan, baina pandemiaren ondorioz, hori izan da azterketa egiteko modurik nabarmenena. Laburbilduz, aurrekaririk gabeko egoera bizi dugu, eta azkar aldatzen da. Gaur egungo pandemiarekin lotutako pentsamendu-ereduak gizarteko kiderik ahulenen, adinekoen, ahotsetik ulertzea oso garrantzitsua da. Bereziki, kognitiboki nola irudikatzen diren eta, batez ere, nola aurre egiten dioten emozionalki (ainguraketa- eta objektibatze-prozesuen bidez) egoera berri horri, informazio baliotsua ematen digu, arazoari ikuspegi psikologiko eta sozial batetik aurre egiteko erabil ditzaketen estrategiak ezagutzeko. Abiapuntu gisa, ikerketa honen emaitzek argi uzten dute adinekoak arrisku-talde gisa aipatzean, beharrezkoa dela termino horretan aipatzen den adin-taldea zehaztasunez zehaztea eta kasu bakoitzerako gomendio espezifikoak proposatzea; hau da, ezinbestekoa da ahalik eta zuzenena eta argiena izatea. Gainera, arreta berezia jarri behar da beldurraren garrantzi nagusian eta bakardade-sentimenduen agerpenean. Ildo horretan, funtsezkoa da gobernuak eta tokiko agintariek politika sozialak eta inklusiboak garatzea, zaharrei laguntzeko konfinamenduaren balizko ondorioak arintzen, haien premia psikologikoak, sozialak, sanitarioak eta ongizatekoak kontuan hartuta. # **5. Erreferentziak** - Abellán, A. eta Pujol, R. (2016): "Un perfil de las personas mayores en España, 2016. Indicadores estadísticos básicos". Informes Envejecimiento en red (14). Espainiako Gobernua, Madril. - Armitage R. eta Nellums L.B. (2020): COVID-19 and the consequences of isolating the elderly. *Lancet Public Heal*, 5(5): e256. - BBC (2020, Otsailak 18): Coronavirus: los nuevos detalles que revela el estudio "más complete" publicado por China desde que comenzó el brote. [\[https://www.bbc.com/mundo/noticias-51526977\]](https://www.bbc.com/mundo/noticias-51526977) - Beck, U. (2009): *World at risk.* Polity Press. Cambridge. - Berger, L. eta Poirie, D. (1995): *Pessoas idosas: Uma abordagem global.* Lusodidáctica. Lisboa. - Choi, H., Irwin, M. R. eta Cho, H. J. (2015): Impact of social isolation on behavioral health in elderly: Systematic review. *World journal of psychiatry*, 5(4), 432-438. - Eiguren, A., Idoiaga, N., Berasategi, N. eta Picaza, M. (2021). Exploring the Social and Emotional Representations Used by the Elderly to Deal With the COVID-19 Pandemic. *Frontiers in Psychology*, 11, 4020. [\[https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.586560\]](https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.586560) - Espainiako Gobernua (2020, martxoak 12): "*El presidente afirma que el Gobierno no escatimará esfuerzos para reducir al máximo las consecuencias sociales y económicas del coronavirus"*. [\[https://www.lamoncloa.gob.es/consejodeministros/resumenes/Paginas/2020/120320-consejo](https://www.lamoncloa.gob.es/consejodeministros/resumenes/Paginas/2020/120320-consejo-extra.aspx)[extra.aspx\]](https://www.lamoncloa.gob.es/consejodeministros/resumenes/Paginas/2020/120320-consejo-extra.aspx) - Espainiako Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa (2020): *Recomendaciones para las personas mayores*. COVID-19. Espainiako Gobernua, Madril. - Eusko Jaurlaritza (2021, otsailak 24): "*Informe con la actualización de datos sobre la evolución del nuevo coronavirus COVID-19".* [\[https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin\\_coronavirus/es\\_def/adjuntos/2021/24\\_feb](https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/24_febrero_2021_Boletin-semanal.pdf) [rero\\_2021\\_Boletin-semanal.pdf\]](https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/24_febrero_2021_Boletin-semanal.pdf) - Grubaugh, N. D., Hanage, W. P.eta Rasmussen, A. L. (2020): Making sense of mutation: what D614G means for the COVID-19 pandemic remains unclear. *Cell*, 182(4), 794-795. - Hernández, I. (2020, 25th March): "Coronavirus: the horror of the covid-19 crisis in some nursing homes in Spain". BBC. [\[https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-52036018\]](https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-52036018) - Höijer, B. (2010): Emotional Anchoring and Objectification in the Media Reporting on Climate Change. *Public Understanding of Science,* 19(6), 717-731. - Höijer, B. (2011): Social Representations Theory. *Nordicom Review*, (2), 3-16. - Huarcaya-Victoria, J. (2020): Consideraciones sobre la salud mental en la pandemia de COVID-19. *Revista peruana de medicina experimental y salud pública*, 37, 327-334. - Idoiaga Mondragon, N., Berasategi Sancho, N., Eiguren Munitis, A., eta Dosil Santamaria, M. (2021a): Exploring the social and emotional representations used by students from the University of the - Basque Country to face the first outbreak of COVID-19 pandemic. *Health Education Research.* [\[https://doi.org/10.1093/her/cyab006\]](https://doi.org/10.1093/her/cyab006) - Idoiaga, N., Berasategi, N., Ozamiz, N. eta Alonso, I. (2021b): Coping with COVID-19: social representations behind blaming processes and fear. *Journal Psychology & Health*. [https://doi.org/10.1080/08870446.2021.1896717] - Idoiaga, N., Gil De Montes, L. eta Valencia, J. (2016): Communication and representation of risk in health crises: the influence of framing and group identity. *Revista de Psicología Social*, 31(1), 59-74. - Idoiaga, N., Gil de Montes, L. eta Valencia, J. (2017a): Understanding an Ebola outbreak: Social representations of emerging infectious diseases. *Journal of Health Psychology*, 22(7), 951-960. - Idoiaga, N., Gil de Montes, L. eta Valencia, J. (2017b): Ebola in the public sphere: A comparison between mass media and social networks. *Science Communication*, 39(1), 101-124. - Joffe, H. (2003): Risk: From perception to social representation. *British Journal of Social Psychology*, 42(1), 55- 73. [https://doi.org/10.1348/014466603763276126] - Joffe, H. (2011): Public apprehension of emerging infectious diseases: are changes afoot?. *Public Understanding of Science*, 20(4), 446–460. [https://doi.org/10.1177/0963662510391604] - Klein, O. eta Licata, L. (2003): When group representations serve social change: The speeches of Patrice Lumumba during the Congolese decolonization. *British Journal of Social Psychology*, 42(4), 571- 593. - Lahlou, S. (2001): Text mining methods: an answer to Chartier and Meunier. *Papers on Social Representations*, 20(38), 1-7. - Le Couteur, D. G., Anderson, R. M. eta Newman, A. B. (2020): COVID-19 through the lens of gerontology. The *Journals of Gerontology* 75 (9), e119–e120. [\[https://doi.org/10.1093/gerona/glaa077\]](https://doi.org/10.1093/gerona/glaa077) - Linde, P. (2020): "Europa se ha convertido en el epicentro de la pandemia del coronavirus". *El País*. - Liu, S., Yang, L., Zhang, C., Xiang, Y. T., Liu, Z., Hu, S. eta Zhang, B. (2020): Online mental health services in China during the COVID-19 outbreak. *The Lancet Psychiatry*, 7(4), e17-e18 - Lloyd-Sherlock, P., Ebrahim, S., Geffen, L.eta McKee, M. (2020): Bearing the brunt of covid-19: older people in low and middle income countries. *BMJ*, 368. [\[https://doi.org/10.1136/bmj.m1052\]](https://doi.org/10.1136/bmj.m1052) - Osasun Munduko Erakundea (2020): "*Guidance on routine immunization services during COVID-19 pandemic in the WHO European Region*". World Health Organization. [Kopenhage.](https://www.google.com/search?client=firefox-b-d&sxsrf=ALeKk01ScPQJ8gIfs2qYea_nHixDShXChQ:1586242111759&q=Kopenhage&stick=H4sIAAAAAAAAAONgVuLQz9U3MMxJq3zE6Mgt8PLHPWEpi0lrTl5jNOLiCs7IL3fNK8ksqRRS4WKDsqS4eKTgmjQYpLi44DyeRayc3vkFqXkZiempAGqfXWFcAAAA) - Ozamiz-Etxebarria, N., Dosil-Santamaria, M., Picaza-Gorrochategui, M. eta Idoiaga-Mondragon, N. (2020): Stress, anxiety, and depression levels in the initial stage of the COVID-19 outbreak in a population sample in the northern Spain. *Cadernos de saude publica*, 36, e00054020. - Pinazo, S. eta Donio-Bellegarde, M. (2018): "La soledad de las personas mayores. Conceptualización, valoración e intervención. Estudios de la Fundación Pilares para la autonomía personal", 28. - Ramos, C. (2020): Covid-19: la nueva enfermedad causada por coronavirus. Salud Pública de México, 62(2), 225-227. - Reinert, M. (1983): Une méthode de classification descendante hiérarchique: application à l'analyse lexicale par context. *Les cahiers de l'analyse des données,* 8(2), 187-198. - Reinert, M. (1990): Alceste, une méthode d'analyse des données textuelles. Application au texte "Aurélia" de Gérard de Nerval. *Bulletin de Méthodologie Sociologique,* 26(1), 25-54. - Sahin, A. R., Erdogan, A., Agaoglu, P. M., Dineri, Y., Cakirci, A. Y., Senel, M. E., ... eta Tasdogan, A. M. (2020): Novel Coronavirus (COVID-19) Outbreak: A Review of the Current Literature. *EJMO*, 4(1), 1-7. - Shigemura, J., Ursano, R. J., Morganstein, J. C., Kurosawa, M. eta Benedek, D. M. (2020): Public responses to the novel 2019 coronavirus (2019‐nCoV) in Japan: Mental health consequences and target populations*. Psychiatry and clinical neurosciences*, 74(4), 281. - Smith, N. eta Joffe, H. (2012): How the public engages with global warming: A social representations approach. *Public Understanding of Science*, 22(1), 16-32. [doi: 10.1177/0963662512440913](https://doi.org/10.1177%2F0963662512440913) - Strong, P. (1990): Epidemic psychology: a model. *Sociol. Health Illn*. 12, 249–259. - Wagner-Egger, P., Bangerter, A., Gilles, I., Green, E., Rigaud, D., Krings, F., ... eta Clémence, A. (2011): Lay perceptions of collectives at the outbreak of the H1N1 epidemic: heroes, villains and victims. Public *Understanding of Science,* 20(4), 461-476. # **6. Eskerrak eta oharrak** • Hurrengo artikulutik eratorria: Eiguren, A., Idoiaga, N., Berasategi, N. eta Picaza, M. (2021). Exploring the Social and Emotional Representations Used by the Elderly to Deal With the COVID-19 Pandemic. *Frontiers in Psychology*, 11, 4020. <https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.586560>
aldizkariak.v1-3-577
{ "domain": "ingeniaritza eta arkitektura", "id": "ikergazte_v_ingeniaritza-eta-arkitektura_16", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarrituta Maitane Martinez-Eguiluz<sup>1</sup> , Ander Barrio,<sup>1</sup> Ibai Gurrutxaga<sup>1</sup> , Javier Muguerza<sup>1</sup> , Ane Murueta-Goyena<sup>2</sup> , Inigo Gabilondo ˜ 2 , Olatz Arbelaitz<sup>1</sup> <sup>2</sup> Gaixotasun Neurodegeneratiboen Taldea, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua, Barakaldo, Espainia maitane.martineze@ehu.eus #### Laburpena Argitalpen klinikoen arabera, Parkinsonen gaixotasunaren (PG) sintoma ez-motorrek sexuen araberako bilakaera desberdinak dituzte, baina ez dugu topatu ikasketa automatikoan oinarritutako lanik gaixotasunaren lehen faseetan eraginik ote dagoen aztertzen duenik. Ikerketa honetan, sexuak duen eragina aztertu da PGa duten pazienteak eta kontrolak sintoma ez-motorrak erabiliz ikasketa automatikoko algoritmoen bidez sailkatzean. Horretarako, PPMI datu-basea eta ikasketa automatikoko hiru algoritmo erabili dira (XGBoost, MLP eta SVM) % 80tik gorako asmatze-tasa lortuz. Ondoren, SHAP balioak erabiliz, hauxe ondorioztatu da: sailkapenean sexuak eragin txikia du. Azkenik, paziente motaren informazioaz baliatuz, sexua sailkatzeko saiakera egin da. Emaitzek erakusten dute erabili dugun datu-basean sintoma ez-motorrak ez direla nabarmenki aldatzen sexuaren arabera. Hitz gakoak: Parkinsonen gaixotasunaren detekzio goiztiarra, Ikasketa automatikoa, Sexua, Sintoma ez-motorrak #### Abstract *According to clinical publications, non-motor symptoms of Parkinson's disease (PD) present unequal evolutions for different sexes, but we did not find works based on machine learning that analyze whether it can affect the early stages of the disease. In this study we have analyzed the influence of sex on the classification of patients with PD and controls using machine learning algorithms with non-motor symptoms. For this purpose, the PPMI database and three machine learning algorithms (XGBoost, MLP and SVM) were used, achieving an accuracy rate of over 80%. Then, using SHAP values, it was concluded that sex has little influence on classification. Finally, an attempt has been made to classify sex from the patient type information. The results show that in the database we have used, non-motor symptoms do not vary significantly according to sex.* Keywords: *Early detection of Parkinson's disease, Machine learning, Sex, Non-motor symptoms* ## 1 Sarrera eta motibazioa Parkinsonen gaixotasuna (PG) neuroendekapenezko gaixotasun kronikoa da, bereizgarri nagusitzat du gai beltzean neurona dopaminergikoen (dopamina sortzen dutenak) galera duela (Senturk, 2020). Alzheimerraren ondoren, neuroendekapenezko bigarren nahaste ohikoena da, eta gero eta handiagoa da haren prebalentzia: 1990etik 2015era, PGa duten pazienteen kopurua bikoiztu egin zen munduan (Yasaka et al., 2021) eta, hemendik 2030era, prebalentzia berriro bikoiztea gerta liteke (Dorsey et al., 2007). Dopamina galtzeak PGa duten pazienteei sintoma motorrak eragiten dizkie, hala nola nahigabeko dardara atsedenean, mugimendu geldoak, oreka arazoak eta zurruntasuna. Gai beltzean dauden neurona dopaminergikoen %50 - %80 inguru endekatzen direnean, ezaugarri motor nagusi horiek agertzen dira eta PGa klinikoki definitzen dute (Murueta-Goyena et al., 2019). Beraz, ez dira erabilgarriak biomarkatzaile gisa diagnosi goiztiarrerako. Horrez gain, PGa duten pazienteek sintoma ez-motorrak garatzen dituzte, hala nola anormaltasun kognitiboak, apatia, depresioa, antsietatea, adierazpen psikotikoak, lo egiteko zailtasunak, usaimen-disfuntzioa eta disautonomia. Azken urteetan, gero eta ebidentzia gehiagok erakutsi dute sintoma ez-motorrak gaixotasunaren garapenaren eta bizi-kalitatearen iragarle nagusiak direla (Chaudhuri et al., 2006). Izan ere, ikerketek argi adierazi dute ezaugarri ez-motor horietako batzuk ager daitezkeela adierazpen <sup>1</sup> Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Donostia, Espainia motorrak baino zenbait urte lehenago (Senturk, 2020). Azterketa klinikoen arabera, sexuarekin lotutako desberdintasunak daude gaixotasunaren ezaugarri epidemiologiko eta klinikoetan: PGak bi aldiz gehiago eragiten die gizonei emakumeei baino (Baldereschi et al., 2000), baina emakumeen heriotza-tasa handiagoa da eta gaixotasunaren progresio azkarragoa dute (Dahodwala et al., 2018). Aldagai kognitiboei dagokienez, PGa duten gizonek errendimendu okerragoa dute funtzio exekutiboan eta prozesamendu-abiaduran. Bizi-kalitateari dagokionez, emakumeek depresioa eta nekea garatzen dituzte. Desberdintasun horien oinarriak ulertzea garrantzitsua da prebentzio, diagnostiko eta tratamendu berriak garatzeko. 1960ko hamarkadatik aurrera (Kaul et al., 2020), ikasketa automatikoa (IA) aplikatzen hasi zen datu klinikoekin, gaixotasunen diagnosia eta sailkapena hobetzeko. IAko ereduen abantaila nagusia da paziente askoren osasun-ibilbideetatik abiatuta ereduak ikas ditzakeela, eta hori lagungarri izan daiteke medikuentzat, banakako medikuaren esperientzia praktikotik askoz haratago doan informazioa erabiltzen baitu. Ezinbestekoa da teknologian egindako aurrerapen horiek mundu osoko hainbat biztanleri onura ekartzea. Lan honetan, azterketa berri bat aurkezten da, sexuaren eragina aztertzeko PGa diagnostikatzerakoan. Horretarako, IAko algoritmoak erabili dira, horietan sexuaren eragina aztertuz. Gainera, bakarrik sintoma ez-motorretatik eratorritako aldagaiak erabiltzen dira. Sexuak eragin txikia duela ondorioztatu da. Dokumentua honela egituratzen da: 2. atalean, arloko egoera eta ikerketaren helburuak laburtzen dira. 3. atalean, erabilitako datuak eta datu-basearen ezaugarriak deskribatzen dira. 4. atalean, algoritmoak, ebaluazioa eta azalgarritasun-metodoa azaltzen dira. 5. atalean, esperimentuen emaitzak azaltzen dira eta beste azterlan batzuekin alderatzen dira. 6. atalean, azken ohar batzuk egiten dira, etorkizunean planteatuko diren azterketekin batera. ## 2 Arloko egoera eta ikerketaren helburuak IA erabiliz PGaren diagnostiko-lanetan, bakarrik sintoma ez-motorrak erabili dituzten azterketa gutxi dago. Aurretik egindako lan batean (Martinez-Eguiluz et al., 2022), bederatzi algoritmo ebaluatu zituzten PGa duten pazienteak kontroletatik bereizteko. Horretarako, sintoma ez-motorretatik eratorritako aldagaiak erabili zituzten. Azterketa horretan frogatu zuten PGaren diagnosia doitasun handiz egin daitekeela aldagai horiek erabiliz IAko tekniken bidez. Horrez gain, aldagai ez-motor diskriminatzaileenak aurkitu zituzten, PGa bahetzeko tresna potentzialak sortzeko. Sexuak PGean duen eragina aztertzen duten lanei erreparatzen badiegu, ez da aurkitu IAren bidez sintoma ez-motorren eragina aztertzen duen lanik, bai aldiz, beste gaixotasun eta testuinguru batzuetakoak. Wang et al. autoreek (2021) biriketako minbiziaren biziraupenaren iragarpena ikertu zuten, IAko zazpi algoritmoren bidez. Hiru eredu desberdin entrenatu zituzten: bat lagin osorako, beste bat emakumezkoen laginerako eta beste bat gizonezkoen laginerako. Emaitza onenak lortu zituzten sailkatzaileak XGBoost eta erregresio logistikoa izan ziren. Ondoren, ezaugarriek XGBoosten lagin bakoitzean zuten garrantzia alderatu zen. Datuek iradoki zuten gizonezko pazienteek faktore konplikatuagoak izan ditzaketela biriketako minbizian emakumeek baino, eta beharrezkoa litzatekeela generoaren araberako diagnostikoko eta pronostikoko eredu espezifikoak garatzea. Kanabisaren Kontsumoagatiko Nahasmendua arrisku-faktoreekin lotu da, hala nola ingurumen-faktoreak, nortasun-neurriak, osasun mentaleko neurriak, neurri neurokognitiboak eta garuneko neurriak. Niklason et al. autoreek (2021) aztertu zuten arrisku-faktoreek duten garrantzia sexuaren arabera. Horretarako, XGBoost algoritmoa erabili zuten SHAPekin konbinatuta Human Connectome Project proiektuan bildutako izaera desberdineko datuen gainean. Sistemak gai izan ziren kanabisaren mendekotasuna eta kontsumo-mailak arrakastaz sailkatzeko. Gizonezkoei nagusiki eragiten dioten arrisku-faktoreen artean hauek ditugu: nortasun-neurriak, osasun mentaleko neurriak, neurri neurokognitiboak eta garuneko neurriak. Emakumezkoen kasuan, berriz, ingurumen-faktoreak barne hartzen zituzten nagusiki. Erabat desberdina den testuinguru batean, futbolean hain zuzen ere, Garnica-Caparros eta Memmert autoreek ´ (2021) sailkapen-algoritmoak erabili zituzten, jokoen ekintzetatik abiatuta, jokalarien sexua aurreikusteko. Hiru eredu adierazgarri erabili zituzten: logikan oinarritutako erabaki-zuhaitz bat, probabilitate-erregresio logistiko bat eta maila anitzeko neurona-sarea. Erabilitako ereduen sailkapenen arrazoia ulertzeko, gizonezkoen eta emakumezkoen datuen arteko desberdintasunak atera zituzten IAaren azalgarritasun-metodoak erabiliz. Identifikatu zuten lur-arraseko erregateek, txuteek eta atzipenek eragin positiboa zutela sailkatzaileak gizonak identifikatzeko orduan. Gainera, atezainak eta aurrelariak ziren bi kokapen bereizienak. Proiektu honetan, PGa diagnostikatzerakoan sexuak duen eragina aztertu nahi da. Horretarako, soilik datu demografikoez eta ez-motorrez baliatuz IAko algoritmoak erabiliko dira. Aurreko lanetan oinarrituta, bi azterketa egingo dira: a) PGa duten pazienteak kontroletatik bereiztu eta aztertu sexua aldagaia garrantzitsua den eta, b) sexua iragarriz, aztertu PGa duten pazienteen eta kontrolen artean sexua bereiz daitekeen. ## 3 Datu-basea eta aurreprozesaketa Parkinson's Progression Markers Initiative (PPMI)<sup>1</sup> (Marek et al., 2011) erreferentziazko azterlana da, eta mundu osoko bazkideek parte hartzen dute. Horrez gain, PGaren progresioaren biomarkatzaileak identifikatu nahi ditu ikerketa terapeutikoa eta etiologikoa hobetzeko. Elkartasun publiko-pribatuko ikerketa da, Parkinsonaren Ikerketarako Michael J. Fox Fundazioak<sup>2</sup> finantzatua. PGa zuten pazienteek bi baldintza betetzen zituzten azterketara sartu zirenean: 3 urteko edo gutxiagoko iraupena zuten gaixotasunean (PG goiztiarra zuten pazienteak) eta ez zuten medikamendurik hartzen. Kontroleko parte-hartzaileek (PGa ez dutenak), berriz, beste bi baldintza bete behar zituzten: nahasmendu neurologikorik ez izatea eta PGa duen lehen mailako seniderik ez izatea. PPMI datu-basetik datu demografikoak hautatu dira, sintoma ez-motorrei buruzko hainbat proba eta galdetegiren emaitzekin batera. Ezaugarri demografiko eta klinikoen artean hauek ditugu: sexua ('SEXUA'), hezkuntzaurteak ('HEZKUNTZA'), esku nagusia ('ESKUA'), adina ('ADINA') eta paziente motaren informazioa (PG edo kontrola). Horrez gain, datu ez-motor hauei buruzko informazioa erabiltzen da: proba kognitiboak (Symbol Digit Modalities Test ('SMT'), Benton Judgment of Line Orientation Test ('BJLOT'), Montreal Cognitive Assessment ('MCA') eta Hopkins Verbal Learning Test - Revised ('HVLT')), usaimen-proba bat (University of Pennsylvania Smell Identification Test ('UPSIT')), depresioari buruzko galdetegi bat (Geriatric Depression Scale ('GDS')) eta adierazpen autonomikoen eskala (SCOPA-AUT ('SCAU')), non sistema autonomikoaren hainbat osagai ebaluatzen diren, hala nola gastrointestinala edo kardiobaskularra, besteak beste. Datu-baseko kontrolen eta PGa duten pazienteen ezaugarri demografikoen eta klinikoen laburpena 1. Taulan agertzen da. Sexua talde bakoitzeko emakumeen proportzio gisa adierazten da, eta datu kuantitatiboak, berriz, batez besteko gisa (parentesien artean desbideratze estandarra). Datu ordinalak mediana gisa adierazten dira (parentesien artean kuartilen arteko tartea). p-balioa Student-en t probaren bidez kalkulatzen da (txi-karratua sexuaren kasuan). 1. Taula: PPMIren datu-baseetan parte hartzen dutenen ezaugarri estatistikoak (PG vs kontrolak). | | Kontrolak | PG | p-balioa | |--------------------|-------------|-------------|----------| | n | 197 | 490 | | | SEXUA (% emakume) | % 34,3 | % 35,5 | 0,73 | | HEZKUNTZA (urteak) | 16,0 (2,9) | 15,5 (3,1) | 0,04 | | ADINA (urteak) | 61,3 (11,2) | 62,0 (9,8) | 0,42 | | SMT | 46,8 (10,5) | 41,2 (10,1) | <0,001 | | BJLOT | 13,1 (2,0) | 12,8 (2,2) | 0,04 | | MCA | 28,2 (1,1) | 27,1 (2,3) | <0,001 | | HVLT | 26,0 (4,5) | 24,4 (4,9) | <0,001 | | UPSIT | 34,0 (4,8) | 23,5 (8,6) | <0,001 | | SCAU | 7,4 (5,0) | 12,0 (7,5) | <0,001 | | GDS | 1,3 (2,1) | 2,5 (2,6) | <0,001 | Aldagaiak hautatu ondoren, datuak prozesatu dira faltako balioak eta balio atipikoak desagerrarazteko. Kendu egin dira % 20tik gorako faltako balioak zituzten adibideak, eta horrek 123 subjektu deuseztatzea ekarri du. Gainerako faltako balioak ezaugarrien batez bestekoarekin ordezkatu dira. Horrela, guztira 687 paziente erabili dira, eta horietatik 197 kontrolekoak eta 490 PGa duten pazienteak dira. Azkenik, bi normalizazio-teknika aplikatu dira aldagai guztiak antzeko balio-tarteetan kokatzeko. Ezaugarri kategorikoei one-hot kodifikazioa aplikatu zaie aldagaiak bitar bihurtzeko: SEXUA aldagaia berdin geratu da (0 balioa emakumeentzat eta 1 balioa gizonentzat) eta ESKUA aldagaia hiru aldagaitan banatu da: ESKUINA, EZKERRA eta ESKUINA-EZKERRA. Ezaugarri kuantitatiboak estandarizatu egin dira. Datu-base orokorretik, beste bi datu-base sortu dira: lehenengoa, soilik emakumeen datuak erabiliz eta, bigarrena, soilik gizonen datuak erabiliz. 2. Taulan datuen banaketa ikus daiteke eta, ikuspuntua edozein izanik ere, ondoriozta daiteke datu-basea desorekatuta dagoela. <sup>1</sup>www.ppmi-info.org/data <sup>2</sup>www.michaeljfox.org 2. Taula: Datuen banaketa | | PG | Kontrolak | Guztira | | | | | | | |-----------|---------------|---------------|---------------|--|--|--|--|--|--| | Emakumeak | 168 | 71 | 239 (% 34,79) | | | | | | | | Gizonak | 322 | 126 | 448 (% 65,21) | | | | | | | | Guztira | 490 (% 71,32) | 197 (% 28,68) | 687 | | | | | | | # 4 Metodologia Ikerlana aurrera eramateko, IAko 3 algoritmo hautatu dira eta Python-en inplementatu dira. Alderagarriak izateko, lehenetsitako parametroak erabili dira kasu guztietan: - eXtreme Gradient Boosting (XGBoost) (Friedman et al., 2000): erabaki-zuhaitzen bidezko ikasketa algoritmoa da. xgboost liburutegitik XGBClassifier funtzioa erabili da, zeinek 100 sailkatze-zuhaitz dituen. - Multi-Layer Perceptron (MLP) (Gardner eta Dorling, 1998): geruza ugariz osatutako sare neuronal artifiziala da. sklearn liburutegitik MLPClassifier funtzioa erabili da. Arkitekturak 100 neurona ditu ezkutuko geruzan. Aktibazio ez-linealaren funtzioa ReLU izan da, eta sarea atzerahedapen teknikaren bidez entrenatu da. Adam bidez optimizatu da, 0,001eko ikaskuntza-tasarekin. Iterazio kopurua (epoch ingelesez) 200 da, geldialdi aurreraturik gabe. - Support Vector Machine (SVM) (Pisner eta Schnyer, 2020): bektore-espazio ereduan oinarritutako algoritmoa da. sklearn liburutegitik SVC funtzioa erabiltzen da. Oinarri erradialeko kernel funtzio bat (RBF) erabili da, 1. erregularizazio-parametroarekin. SVM zein MLP erabili dira, abiapuntu izan dugun lanean (Martinez-Eguiluz et al., 2022) emaitzarik onenak lortu zituztelako; XGBoost, berriz, lan honetarako eredu gisa hartu ditugun erreferentziazko bi lanetan erabiltzen den sailkatzaile komuna delako (Niklason et al., 2021; Wang et al., 2021). Kasu desberdinetan lortutako emaitzen estimazio sendoa egiteko, 10 aldiz egindako balioztatze gurutzatuaren 10 exekuzioren bidez baliozkotu dira ereduak. Sailkatzaile guztietan hazi bera erabili da, hau da, sailkatzaile guztiek 10 azpi-lagin berberak erabili dituzte exekuzio bakoitzean. Errendimendua batez ere asmatze-tasaren arabera ebaluatu da, baina doitasuna eta estaldura ere aztertu dira. Sailkatzaile desberdinetan aldagaien garrantzia aztertzeko, SHapley Additive exPlanation (SHAP) balioak erabili ditugu, Lundberg et al. autoreek (2018) proposatutakoak. Tresna horren helburu nagusia aldagaiek sailkatzaileari egiten dioten ekarpena kuantifikatzea da. Bide horrek aukera ematen digu balio bakarra egozteko iragarpen bakoitzaren sarrerako ezaugarri bakoitzari, SHAP balioa izenekoa. Ideia hori ezaugarri baten garrantzia eta iragarpenean duen eragina ezagutzeko modu gisa interpreta daiteke. ## 5 Emaitzak Bi esperimentazio egin dira: alde batetik, PGa duten pazienteak eta kontrolekoak sailkatu eta, bestetik, sexua sailkatu, gainerako aldagai guztiekin batera paziente motaren informazioa kontuan hartuz (PG edo kontrol). Bietan sintoma ez-motorren informazioa erabili da algoritmoak entrenatzeko. Azkenik, aldagaien garrantzia jakiteko, SHAP balioak kalkulatu dira. ### 5.1 PGa eta kontrolak sailkatzea, eta aldagaien garrantzia Lehenengo esperimentuan, 3 algoritmo entrenatu dira PGa duten pazienteak eta kontrolak sailkatzeko. 3. Taulak algoritmoen asmatze-tasa, doitasuna eta estaldura erakusten ditu. Alde batetik, metrika bakoitzeko, datu-base osoarekin, emakumeen laginarekin eta gizonen laginarekin lortutako emaitzak ematen dira (zutabeak). Bestetik, entrenamenduak, datu-base orokorrarekin, soilik emakumeekin eta soilik gizonekin egin dira (errenkadak). Algoritmo eta aukera guztiek % 80tik gorako asmatze-tasa lortu dute. MLP eta SVM algoritmoek, oro har, emaitzarik onenak lortu dituzte (% 83,3), MLPak doitasun handiagoarekin (% 88,2) eta SVMk estaldura handiagorekin (% 89,7). Bietan, hobeto sailkatu da gizonezkoen lagina emakumezkoena baino, antza denez gizonen kopurua handiagoa izatea eragina izan dezake. Datu-base orokorrarekin entrenatutako algoritmoak sexu bakoitzarekin entrenatutako algoritmoekin alderatuz gero, lehenengoek asmatze-tasa altuagoa lortu dute kasu guztietan. 1. Irudia: SHAP balioa 3 algoritmoetan PGa diagnostikatzean: a) XGboost algoritmoa, b) MLP algoritmoa, c) SVM algoritmoa. Hiruretan datu-base orokorrarekin entrenatuak izan dira. Puntu bakoitzak adibide baten SHAP balioa adierazten du. Aldagai bakoitzaren balioa koloreztatu da: urdina baliorik baxuena (*Low* ingelesez) eta gorria baliorik altuena (*High* ingelesez) izanik. ![](_page_4_Figure_2.jpeg) Badirudi, datu gehiago edukitzea kasu guztietan mesedegarria dela. Beste bi metrikak kontuan hartuz gero, XG-Boosten kasuan, emakumeekin entrenatuz doitasun handiagoa lortu da (% 88,2) eta, MLParen kasuan, gizonekin entrenatuz estaldura handiagoa lortu da (% 89,6). 3. Taula: Ikasketa automatikoko algoritmoen sailkapen-errendimendua, oro har, subjektu guztiekin kalkulatuta (Oso.), emakumeengan (Ema.) eta gizonengan (Giz.) soilik. | | | Asmatze-tasa (%) | | | Doitasuna (%) | | | Estaldura (%) | | | |------------|------------|------------------|------|------|---------------|------|------|---------------|------|------| | Algoritmoa | Datu-basea | Oso. | Ema. | Giz. | Oso. | Ema. | Giz. | Oso. | Ema. | Giz. | | XGBoost | Orokorra | 82,9 | 84,0 | 82,3 | 86,6 | 86,6 | 86,7 | 90,0 | 91,5 | 89,3 | | XGBoost | Emakumeak | | 83,8 | | | 88,2 | | | 89,4 | | | XGBoost | Gizonak | | | 81,4 | | | 86,3 | | | 88,5 | | MLP | Orokorra | 83,3 | 81,9 | 84,1 | 88,2 | 86,8 | 89,2 | 88,5 | 88,0 | 88,8 | | MLP | Emakumeak | | 79,6 | | | 84,7 | | | 87,1 | | | MLP | Gizonak | | | 83,8 | | | 88,3 | | | 89,6 | | SVM | Orokorra | 83,3 | 82,1 | 84,1 | 87,3 | 85,5 | 88,6 | 89,7 | 90,2 | 89,6 | | SVM | Emakumeak | | 78,5 | | | 82,2 | | | 89,2 | | | SVM | Gizonak | | | 83,5 | | | 88,0 | | | 89,5 | Datu-base orokorrarekin entrenatutako algoritmoen SHAP balioak kalkulatu eta konparatu dira. 1. Irudian ikus daitezke XGBoost, MLP eta SVM algoritmoek lortutako SHAP balioak. Tartearen arabera ordenatuta daude, zabalenetik estuenera, aldagaien garrantziarekin bat etorriz. Koloreek aldagai horien balioak adierazten dituzte: urdina baliorik baxuena eta gorria baliorik altuena izanik. SHAP balio positiboak adierazten du aldagaiak eragin positiboa duela azken emaitzan, kasu honetan, PGa izateko probabilitatea areagotzea hain zuzen ere. Hiru grafikoetan garratzi handieneko aldagaiak berdinak izan dira: usaimen-probaren testa ('UPSIT'), adierazpen autonomikoaren testa ('SCAU') eta adina ('ADINA'), ordena horretan. Hurrengo aldagairik garrantzitsuena proba kognitibo orokorra da ('MCA') XGBoosterako eta MLPerako, baina SVMak depresioari buruzko galdetegia lehenesten du ('GDS'). Azken hori XGboost eta MLP grafikoen erdian kokatzen da. Sexuaren aldagaia ('SEXUA') beheko aldean dago hiru grafikoetan, hau da, garrantzi gutxiko aldagaia da. Koloreen esanahiari dagokionez, probabilitate handiagoa dago PGa diagnostikatzeko honako premisa hauek betetzen badira: UPSIT testean balio txikia izatea (usain gutxi detektatzea), SCOPA-AUT testean balio handia izatea (adierazpen autonomikoen adierazpenak), gaztea izatea, MCAn balio txikia izatea (narriadura kognitiboen adierazpenak) eta GDSn balio handia izatea (depresioaren adierapenak). XGBoost algoritmoarekin lortutako aldagaien garrantzia alderatu da algoritmo berak lortutako SHAP balioekin eta antzeko emaitzak lortu dira, sexuaren aldagaia garrantzi gutxikoa izanik. Bestalde, emakumeekin eta gizonekin soilik entrenatutako algoritmoen SHAP balioak ere aztertu dira. Ez da aurkitu bi aukeren artean patroi desberdinik. 4. Taula: Datu-base orokorrarekin entrenatutako 3 algoritmoen nahasmen matrizeak. | Iragarpena | | | | Iragarpena | | | | | | Iragapena | | | |-------------|------|------|---------|------------|------|-------|-------|--|---------|-----------|------|-------| | | | Ema. | Giz. | | | Ema. | Giz. | | | | Ema. | Giz. | | | Ema. | 79,2 | 122,2 | | Ema. | 110,9 | 128,1 | | | Ema. | 99,4 | 139,6 | | Erreala | Giz. | 81,5 | 366,5 | Erreala | Giz. | 75,6 | 372,4 | | Erreala | Giz. | 51,9 | 396,1 | | (a) XGBoost | | | (b) MLP | | | | | | (c) SVM | | | | ### 5.2 Sexuaren sailkapena PGaren lehen faseetan sexuaren eragina ezagutzeko, beste saiakuntza bat egin da. Hain zuzen, aurreikusi beharreko klasea sexua da, eta paziente motaren informazioa (PG edo kontrola) erabiltzen da, aldagai demografiko eta aldagai ez-motorrekin batera. 2. Irudian, algoritmoen asmatze-tasa ikus daiteke sexua sailkatzen denean. Datu-basearen zati desberdinak erabili dira: (1) orokorra, lagin guztiarekin entrenatu eta, datu-base osoan, kontroletan eta PGa duten pazientetan aztertu da; (2) kontrolak, kontrolen informazioa erabiliz entrenatu eta aztertu da; (3) PG, PGa duten pazienteen informazioa erabiliz entrenatu eta aztertu da. Errore-barra 95eko konfiantza-tartea da. Orokorrean, datu-base osoarekin entrenatzean emaitza hobeak lortzen dira bai kontroleko laginean, bai PGa duten pazieenteen laginean. Bestalde, kontrolak hobeto sailkatzen dira PGak baino. Asmatze-tasarik handiena (% 72,12) SVM algoritmoarekin lortu da. Nolanahi ere, balio hori urrun dago PGa eta kontrolak bereiztean lortzen diren balioetatik. 4. Taulan, 3 algoritmoen nahasmen matrizeak azaltzen dira. Hiru kasuetan, gehiengoaren klasearen alde egiten dute, hau da, gizonen alde. Algoritmo orekatuenean (MLP), gizonen (gehiengoaren klasea) asmatze-tasa % 83,13 da eta emakumeen (gutxiengoen klasea) asmatze-tasa, berriz, % 46,40. Alegia, ez dirudi nahiko informazio dela pazientearen sexua bereizi ahal izateko erabilitako sintoma ez-motorren ezaugarriak eta PGa edukitzea edo ez edukitzea; antza denez, datu-basean dagoen desorekak eragin handiagoa du. #### 2. Irudia: IAko algoritmoen asmatze-tasa sexua iragartzean. Morez, datu-base osoa erabilita testatu dena; gorriz, kontrolen laginean (K) testatu dena; eta urdinez, PGa duten pazienteegan (PG) testatu dena. ![](_page_5_Figure_7.jpeg) ### 5.3 Eztabaida Ikerketa proiektu honetan, sexuak, sintoma ez-motorretan oinarrituta, PGa duten pazienteen eta kontrolen artean bereizteko orduan duen eragina aztertzen saiatu gara. Horretarako, artearen egoerako lanetan oinarrituz, IAko teknikak erabili ditugu PG/kontrolak eta emakumeak/gizonak sailkatzeko eta sailkapen horietan parte hartzen duten aldagaien garrantzia aztertzeko. Landutako bi ikuspuntuetatik antzeko ondorioak atera ditugu: PPMIko datu-basean, sexuak ez du eragin nabarmenik sintoma ez-motorrak erabiliz egindako gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrean. Helburu berarekin IAa erabiltzen duen artikulurik aurkitu ez den arren, argitalpen kliniko batzuk badaude lan honekin bat datozen ondorioak argitaratu dituztenak: Szewczyk-Krolikowski et al. autoreek (2014) aipatzen dute ezaugarri ez-motor batzuek antzeko joerak dituztela bi sexuetan. Hala ere, sintoma ez-motorren artean, narriadura kognitiboa, REM portaeraren nahasmendu-tasa, hipotentsio ortostatikoa eta disfuntzio sexuala handiagoak izan ziren gizonen kasuan. Bestalde, Song et al. autoreek (2014) ondorioztatu zuten ez zirela aurkitu desberdintasun nabarmenik sintoma motorretan eta ez-motor batzuetan, hala nola motibazio-arazoetan, nekean, idorrerian eta loaren kalitatean. Baina, bai beste batzuetan, hala nola tratatu gabeko PG goiztiarra duten emakumeak deprimituago egon daitezke eta errendimendu okerragoa izan dezakete kognizioan. ## 6 Ondorioak eta etorkizuneko lana Sexuak Parkinsonen gaixotasun diagnostiko goiztiarrean duen eragina aztertu da ikerlan honetan. Horretarako, sintoma ez-motorretatik eratorritako aldagaiak erabili dira, sintoma horiek gaixotasunaren lehen faseetan agertzen direlako. Alde batetik, hiru algoritmo desberdin (XGBoost, ML eta SVM) entrenatu dira gaixoak eta kontroleko pazienteak bereizteko. Ondoren, aldagaiek duten garrantzia aztertu da SHAP balioaren bidez. Bestetik, sexua sailkatzen saiatu da algoritmo mota berdinak erabiliz. Erabilitako datu-basea kontuan hartuta, bi esperimentuetan ondorioztatu da ez dela aurkitu sexuaren araberako desberdintasunik Parkinsonen gaixotasuneko lehenengo fasetan. Hurrengo ikerketa-lanetan, paziente horien bilakaeran sexuak duen eragina aztertu nahi da. Gainera, beste sintoma batzuetan duten eragina aztertuko da, hala nola sintoma motorretan. Azkenik, sexua aurreikusteko orduan (bigarren saiakuntza), datu-base desorekatuak eragin handia duela ikusi da eta, beraz, saiakuntza errepikatu nahi da klaseak orekatuz. ## Erreferentziak - Baldereschi, M., Di Carlo, A., Rocca, W., Vanni, P., Maggi, S., Perissinotto, E., Grigoletto, F., Amaducci, L., Inzitari, D., et al. (2000). Parkinson's disease and parkinsonism in a longitudinal study: two-fold higher incidence in men. *Neurology*, 55(9):1358–1363. - Chaudhuri, K. R., Healy, D. G., & Schapira, A. H. (2006). Non-motor symptoms of parkinson's disease: diagnosis and management. *The Lancet Neurology*, 5(3):235–245. - Dahodwala, N., Shah, K., He, Y., Wu, S. S., Schmidt, P., Cubillos, F., & Willis, A. W. (2018). Sex disparities in access to caregiving in parkinson disease. *Neurology*, 90(1):e48–e54. - Dorsey, E. a., Constantinescu, R., Thompson, J., Biglan, K., Holloway, R., Kieburtz, K., Marshall, F., Ravina, B., Schifitto, G., Siderowf, A., et al. (2007). Projected number of people with parkinson disease in the most populous nations, 2005 through 2030. *Neurology*, 68(5):384–386. - Friedman, J., Hastie, T., & Tibshirani, R. (2000). Additive logistic regression: A statistical view of boosting. *The Annals of Statistics*, 28:337–407. - Gardner, M. W. & Dorling, S. (1998). Artificial neural networks (the multilayer perceptron)—a review of applications in the atmospheric sciences. *Atmospheric environment*, 32(14-15):2627–2636. - Garnica-Caparros, M. & Memmert, D. (2021). Understanding gender differences in professional european football ´ through machine learning interpretability and match actions data. *Scientific Reports*, 11(1):1–14. - Kaul, V., Enslin, S., & Gross, S. A. (2020). History of artificial intelligence in medicine. *Gastrointestinal endoscopy*, 92(4):807–812. - Lundberg, S. M., Erion, G. G., & Lee, S.-I. (2018). Consistent individualized feature attribution for tree ensembles. *arXiv preprint arXiv:1802.03888*. - Marek, K., Jennings, D., Lasch, S., Siderowf, A., Tanner, C., Simuni, T., Coffey, C., Kieburtz, K., Flagg, E., Chowdhury, S., et al. (2011). The parkinson progression marker initiative (ppmi). *Progress in neurobiology*, 95(4):629–635. - Martinez-Eguiluz, M., Arbelaitz, O., Gurrutxaga, I., Muguerza, J., Perona, I., Murueta-Goyena, A., Acera, M., Del Pino, R., Tijero, B., Gomez-Esteban, J. C., et al. (2022). Diagnostic classification of parkinson's disease based on non-motor manifestations and machine learning strategies. *Neural Computing and Applications*, 1–15. - Murueta-Goyena, A., Andikoetxea, A., Gomez-Esteban, J. C., & Gabilondo, I. (2019). Contribution of the ga- ´ baergic system to non-motor manifestations in premotor and early stages of parkinson's disease. *Frontiers in pharmacology*, 10:1294. - Niklason, G., Rawls, E., Ma, S., Kummerfeld, E., Maxwell, A. M., Brucar, L. R., Drossel, G., & Zilverstand, A. (2021). Explainable machine learning analysis reveals gender differences in the phenotypic and neurobiological markers of cannabis use disorder. *bioRxiv*. - Pisner, D. A. & Schnyer, D. M. (2020). Support vector machine. In *Machine Learning*, 101–121. Elsevier, Amsterdam, The Netherlands. - Senturk, Z. K. (2020). Early diagnosis of parkinson's disease using machine learning algorithms. *Medical hypotheses*, 138:109603. - Song, Y., Gu, Z., An, J., Chan, P., & Group, C. P. S. (2014). Gender differences on motor and non-motor symptoms of de novo patients with early parkinson's disease. *Neurological Sciences*, 35:1991–1996. - Szewczyk-Krolikowski, K., Tomlinson, P., Nithi, K., Wade-Martins, R., Talbot, K., Ben-Shlomo, Y., & Hu, M. T. (2014). The influence of age and gender on motor and non-motor features of early parkinson's disease: initial findings from the oxford parkinson disease center (opdc) discovery cohort. *Parkinsonism & related disorders*, 20(1):99–105. - Wang, Y., Liu, S., Wang, Z., Fan, Y., Huang, J., Huang, L., Li, Z., Li, X., Jin, M., Yu, Q., & Zhou, F. (2021). A machine learning-based investigation of gender-specific prognosis of lung cancers. *Medicina*, 57(2). - Yasaka, K., Kamagata, K., Ogawa, T., Hatano, T., Takeshige-Amano, H., Ogaki, K., Andica, C., Akai, H., Kunimatsu, A., Uchida, W., et al. (2021). Parkinson's disease: Deep learning with a parameter-weighted structural connectome matrix for diagnosis and neural circuit disorder investigation. *Neuroradiology*, 63(9):1451–1462. ## 7 Eskerrak Lan hau finantzatu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak (PRE-2022-1- 0204 beka) eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak (ADIAN, IT1437-22 beka) eta, MCIN/ AEI /10.13039/501100011033 eta FEDERek (Europa egiteko modu bat) finantzatutako PID2021-123087OB-I00 proiektuaren babesean egin da.
aldizkariak.v1-0-393
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.36 _2019_4", "issue": "Zk.36 _2019_", "year": "2019", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# Esfingolipidoak eta kolesterola, egitura lipidoak baino gehiago (Sphingolipids and cholesterol, more than structural lipids) Bingen G. Monasterio\*, Aritz B. García-Arribas, Alicia Alonso, Felix M. Goñi Instituto Biofisika (CSIC, UPV/EHU) eta Biokimika eta Biologia Molekularreko Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). **LABURPENA:** Esfingolipidoek, beren buru polarrean dauzkaten talde polarren bidez, geruza bikoitzean existitzen diren beste lipido batzuekin sare konplexu bat eratzeko ahalmena daukate. Sare konplexu honen eraketa, -OH eta -NH- taldeekin hidrogeno-zubiak eratuz lortzen dute hain zuzen ere. Azken urteotan, lipido-urmaelaren hipotesiaren barruan, esfingomielinaren eta kolesterolaren arteko elkarrekintza espezifikoa asko ikertzen ari da, eta ikerketa honen emaitza da, estres-egoeren aurrean, zelulen mintzetan, esfingomielina-zeramida konplexuak sortzen direla proposatu izana. Gainera, kolesterol-zeramida elkarrekintzak ere gertatzen direla erakusten duten artikuluak gero eta ugariagoak dira. Existitzen diren esfingolipido moten inguruan jartzen ari den arretak gaiaren inguruko jakinduria handitzera garamatza. Izan ere, azkenaldian, deoxiesfingolipidoak bezalako esfingolipido aldakorren eta N-azil katearen luzerak edota lipidoen asegabetze-mailek daukaten efektuaren inguruko ikerketa gehiago egiten ari dira. Aldakortasun horiek garrantzitsuak izan daitezke zeramidarekin lotutako droga terapeutiko edota gaixotasun ezberdinen tratamenduak garatzeko; horien artetik garrantzitsuenak minbiziarekin lotutako terapiak dira. HITZ GAKOAK: Lipido domeinuak, esfingolipidoak, kolesterola, terapia. ABSTRACT: Sphingolipids contain in their polar heads chemical groups allowing them to establish a complex network of H-bonds through different -OH and -NH- groups with other lipids in the bilayer. In the recent years the specific interaction of sphingomyelin with cholesterol has been examined, largely in the context of the «lipid raft» hypothesis. Formation of sphingomyelin - Ceramide complexes, proposed to exist in cell membranes in response to stress, has also been described. In addition, data demonstrating direct Cholesterol-Ceramide interaction are becoming available. Finally, a more recent emphasis on the variability of sphingolipids is advancing our knowledge in the field, as more studies are performed on different variants of sphingolipids, such as deoxysphingolipids, and reports on the effects of the N-acyl chain length or unsaturation are becoming available. This could be of importance in the currently growing field of developing ceramide-related therapeutic drugs or treatments for different illnesses, being the most relevant the cancer-related therapies. KEYWORDS: Lipid domains; Sphingolipids, Cholesterol, therapy. Nola aipatu / How to cite: Monasterio, Bingen G.; García-Arribas, Aritz B.; Alonso, Alicia; Goñi, Felix M. (2019). «Esfingolipidoak eta kolesterola, egitura lipidoak baino gehiago»; Ekaia, 36, 2019, 109-126. (https://doi.org/10.1387/ekaia.20791). Jasoa: 15 apirila, 2019; Onartua: 3 uztaila, 2019. ISSN 0214-9001 - eISSN 2444-3255 / © 2019 UPV/EHU ![](_page_0_Picture_14.jpeg) Obra hau *Creative Commons Atribución 4.0 Internacional-*en lizentziapean dago FKAIA 36 indd 109 26/11/19 10:03:43 109 <sup>\*</sup> Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Bingen G. Monasterio, Instituto Biofisika (CSIC, UPV/EHU), Sarriena Auzoa, zg, (48940 Leioa, Bizkaia). Espainia. – bingen\_gm@hotmail.com – https://orcid.org/0000-0002-8714-9427. #### 1. **SARRERA** Azken urteotan zenbait lipido familiaren eginkizunak [1] eta horien eragin terapeutikoak [2] birplanteatu dira. Horien artean, esanguratsua da ikusi dela esfingolipidoen azpifamiliako zeramidek zerikusia izan dezaketela zelulen heriotza programatuan, nahiz eta heriotza horretarako mekanismoak ez diren oraindik guztiz ulertzen. Zenbait ikerketaren arabera, badirudi kate luzeko zeramidek —16 karbonokoek (C) (naturan ugarienak) edo luzeagoek— lipido-fase oso paketatuak sortzeko joera daukatela eta gainera albo-desplazamendu/banaketak eragiten dituztela. Albo-banaketa horien bidez, zeramidatan aberastutako domeinuak sortzen dira, eta horiek heriotza zelularra eragin dezaketen mekanismoekin lotuak egon daitezke [3]. Kolesterola animalien mintz plasmatikoetan dagoen eta egitura-funtzioa daukan lipidoa da. Gainera, jakina da mintzen jariakortasuna ere kontrolatzen duela. Kolesterola lipido-urmaelaren (*lipid raft*) hipotesian garrantzi handia daukan lipidoa da [4]. Urmael horiek kolesterolak eta esfingolipidoek momentu eta gune konkretuetan daukaten kon tzen tra zioigoeren ondorioz sortutako mintz-heterogeneotasunak dira. Urmael edo domeinu horiek, beren molekula maila oso ordenatua dela medio, esfingolipidoak eta proteina espezifikoak mintz bidezko garraioa arautu dezakete. Dena den, daukaten iraupen labur eta tamaina txikiaren ondorioz, ez da oraindik mintz heterogeneotasun hauek *in vivo* ikustea lortu. Ikuspuntu fisiko-kimiko batetik, bai kolesterola, baita zeramida ere, buru polarrean hidroxilo talde bakarra daukaten egitura oso hidrofobikoak dira. Bi horiek, behin geruza bikoitzetan txertatuta, antzeko era batean antolatzen dira. Gainera, hainbat egoeratan, bien arteko albo-desplazamenduak gerta daitezkeela suposatzen da [5]. ### 2. **ZERAMIDA TESTUINGURUAN: ESFINGOLIPIDOEN SEINALIZAZIOA** Zeramidek bitartekari-lana dute zelulak estres-egoeren aurrean eman ditzakeen hainbat erantzunetan. Erantzun horien artean, apoptosia eta zelula seneszentzia [6] aurkitzen dira hain zuzen ere. Gainera, aipatutako eginkizunez gain, gaur egun, maila konplexuko beste hainbat esfingolipido bidezko seinalizazio ere deskribatzen ari dira [7, 8]. Konplexutasun hori lipido bioaktiboen arteko lotze metabolikotik (1. irudia), lipido baten egitura-aldaketak dauzkan efektu metaboliko ezberdinetara doa. Lotze metaboliko horren adibide da, hain zuzen ere, zeramida zeramida kinasa bidez zeramida-1-fosfatora eraldatua izan daitekeela eta azken honek jatorriko zeramidak zeuzkanen guztiz aurkako efektu edota eginkizunak dauzkala. Besteak beste, zelula ugalketan, hanturan eta zelula-biziraupenean garrantzia izan dezakeela uste da [9]. Dena den, beste hainbat ikerketak erakutsi dutenaren arabera, hantura aurkako eginkizuna ere izan dezake [10]. Argi dago gaiaren inguruko desadostasun handiak existitzen direla eta horiei aurre egiteko ikerketa sakonagoak beharrezkoak direla. Zeramida, zeramida-1-fosfatora eraldatzeaz gain, esfingosinara ere degrada daiteke. Esfingosina izan zen, hain zuzen ere, haren bioaktibitatea deskribatzea lortu zen lehen esfingolipidoa [11]. Zenbait ikerketaren arabera, esfingosinarekin eta esfingosinarekin harremana daukaten esfingo baseek endozitosia, ziklo zelularra, aktinazko zitoskeletoaren kontrola eta apoptosia arautzeko eginkizunak dituzte [12]. Beste ikerketa batzuen arabera, arteriosklerosiarekin ere izan dezakete loturaren bat [13]. ![](_page_2_Figure_3.jpeg) **1. irudia.** Esfingolipidoen metabolismoa (A) eta zeramidaren egitura (B). Hannun eta Obeid [6]-etik moldatua. Azkenaldiko hainbat artikulutan argitaratu denaren arabera, esfingolipidoen metabolismoaren aldaketak ikertuz eta aldaketa horiek oinarri gisa hartuz, minbizi-terapietan garrantzia izan dezaketen estrategiak sor litezke [14,15]. Gehienetan, terapia horiek gauzatzeko, ur-medio batean disolbagarriagoak diren kate laburreko C6-zeramidak [16] edota C2-zeramidak [17] erabiltzen dira. Zenbait ikertzailek diotenaren arabera, esfingolipidoek prozesu mitotikoetan [18] eta glaukoma gaixotasunean [19] ere izan dezakete garrantzia. Aipatutakoa kontuan edukita, eragin metaboliko konplexuak sortzen dituzten eta esfingolipidoekin harremana daukaten konposatu natural berrien aurkikuntzan jar liteke arreta. #### 3. **ZERAMIDA: HILKORTASUN-ETENGAILUA ULERTZEKO SAIAKERA** Zeramida apoptosian, zelula hazkuntzaren gelditzean, seneszentzian, diferentziazioan, erantzun immunean eta ziklo zelularra etetearen molekula mailako seinalizazioan eragina izan lezakeen esfingolipidoa da [20]. Duela hainbat hamarkadatatik, jakina da zeramidak esfingolipidoen metabolismoan bitartekari gisa jarduten duela. Dena den, laurogeiko hamarkadara arte ez zen frogatu zeramidak seinalizazio metaboliko garrantzitsuekin daukan lotura garrantzitsua [11, 21, 22]. Zeramida oso kantitate baxuan aurkitzen da ugaztunen artean. Gainera, daukan muturreko hidrofobizitateak ur-medioan ia disolbagaitz egiten duenez, gehienbat mintzetan txertatua aurkitzen da. Hori da, hain zuzen ere, *stratum corneumean*, azal bidezko lurrunketa ekiditen duen mintzean, daukan ugaritasunaren arrazoi nagusiena [23]. Egiturari dagokionez, zeramidak luzera, asegabetze, eta hidroxilazio aldakorreko gantz-azido kate batez osatuak daude. Gantz-azido hori amida lotura baten bidez esfingo base baten amino talde batera lotua aurkitzen da. Zeramidak daukan gantz-azidoaren luzera 2 karbonotik 28 karbonora bitartekoa izan daiteke; dena den, ugaztunen artean, 16 eta 24 karbonokoak dira ugarienak. Gatz azido horiek, gehienetan, aseak edo monoasegabeak izan ohi dira, eta, batzuetan, C2 karbonoan (α-hidroxi gantz-azidoa) edota C amaieran (ω-hidroxi gantz-azidoa) hidroxilo talde bat eduki dezakete. Haien hidrofilizitate baxua dela eta, kate luzeko zeramida oso gutxitan aurkitzen da zitosolean; beste hitz batzuetan esanda, gehienetan zelula-mintzetan txertatua aurkitzen da. Zeramidak zenbait bidezidorretatik sor daitezke: esfingomielinasa bidezko esfingomielinaren degradazio entzimatikoz edota, esfingosinatik abiatuz, zeramida sintasa edo zeramidasa eta tioesterasa neutralen konbi- nazio bidez [24]. Bidezidor horien estimulazio ezberdinen ondorioz, zeramidaren sorrera bultzatzea eta horrela gune espezifikoko kontzentrazioa ugaritzea lortzen da. Zenbait ikerketatan ikusi denez, bai esfigomielinasa azidoak, bai neutroak ezberdintasunak dauzkate beren ioi-dependentzian, pH optimoan eta zelula barneko kokapenean [25]. Gainera, esfingomielinasak beste lipido batzuen presentzia bidez erregula daitezke. Izan ere, kardiolipina edota bis(monoazilglizero)fosfato lipido anionikoak esfingomielinasen aktibitate entzimatikoa aktibatzeko gai direla ikusi da. Aipatutakoaz gain, lipido okerdurak ere eragina izan dezake erregulazioan [26]. Hainbat laborategi-ikerketak iradokitzen dutenaren arabera, zeramiden eragin biologikoetako batzuk haien ezaugarri biofisiko bakarren ondoriozkoak dira. Azken 15 urteotan, mintz-ereduetan egindako ikerketen bidez, zeramidek mintzetan daukaten eginkizunaren inguruko informazio asko argitaratu da. Beste eragin batzuen artean, zeramidaren oso kontzentrazio baxuak (% 2-3 mol), hainbat fosfolipidoz osatutako mintz batean, zeramidatan aberastutako gel-fase bat albora banatzeko nahikoa dela ikusi da [27]. Zeramidaren muturreko kontzentrazioek, berriz, % 33tik gorako kontzentrazioek, besikulak ezegonkortzen dituzte [28]. Zeramida hidrofobikoek mintzaren interfasean urarekin izan lezaketen kontaktua ekiditeko, zeramida molekulek gantz-azidoen gunea betetzen dute, eta honen ondorioz sortzen diren domeinuetako lipidoek molekularteko paketatze handiagoa eta molekulen arteko mugimendu murriztua daukate. Zeramidatan aberastutako domeinu horien presentziak eta egonkortasunak mintzean aurkitzen diren beste lipido guztien ordena molekularrean ere eragina dute. Izan ere, domeinuek, zeramidatan aberastuak badaude ere, mintz-ereduan aurkitzen diren beste lipidoen ratio ezberdinak ere bere baitan txertatuak dauzkate. Horrek geruza bikoitzaren iragazkortasuna handitzea dakar, eta, horrela, edukia edota solutuen fluxua areagotzea eragiten da [29, 30]. Prozesu hori aurrera eramateko mekanismoak ez dira oraindik guztiz ulertzen: alde batetik, domeinuan zeharreko zeramidazko kanal/poroak iradoki dira [30]. Dena den, zeramida molekulek, zeramidatan aberastutako domeinuetan, bat-batean, poro toroide hipotetiko batean antolatzeko, energia-hesi (entropikoa) handi bati aurre egin beharko liekete. Beste alde batetik, hipotesi horren ordezko ideia bat proposatu da. Honen arabera, solutuaren fluxua geruza bikoitzaren egiturak dauzkan akatsen ondoriozkoa da. Akats horiek zeramidatan aberastutako domeinuen eta domeinu horiek inguratzen dituen fasearen arteko faseartean gertatuko lirateke. Hau da, bi faseen arteko paketamendu-maila ezberdinak eta geruza bikoitzaren barnean dauden lodiera-ezberdintasunak direla medio, fasearteko muga ez-eraginkor bat sortuko litzateke, zeinetatik solutuen fluxua gertatuko litzatekeen [31]. Zeramidak, fase ez-lamelarrak sortzeko daukan joera geruza bikoitza ezegonkortzeko faktore gehigarri bat litzateke; horrela, besikula barneko edukia kanporatzea erraztuko litzateke [32]. Aipatutako mintzean zeharreko solutu-fluxua areagotzeaz gain, kate luzeko zeramidek 3 efektu gehigarri dauzkate: (i) geruza bikoitzek okerdura negatiboa hartzea (alderantzizko fase hexagonal baten gisa) [32], (ii) flipflop mugimendua areagotzea [33] eta (iii) geruza bikotzaren barneko bolumen libreko guneak areagotzea [34]. Ezaugarri biofisiko berezi horiek, hain zuzen ere, zeramidak heriotza zelularra eragiteko daukan mekanismoarekin lotuak egon daitezke. Beraz, prozesua ondo ulertzeko informazio baliagarria eman lezakete [35,36]. Bestalde, kate laburreko zeramidak fosfolipidoekin hobeto nahasten dira, txertatuta dauden geruza bikoitzetan okerdura positiboa eragiten dute, eta geruza bikoitzaren iragazkortasuna edota mintzean zeharreko solutu-mugimendua areagotzeko ahalmen oso urria dute [37]. ### 4. **LIPIDO-DOMEINUAK: KOLESTEROLA ETA LIPIDO-URMAELAREN HIPOTESIAREN GAUR EGUNGO EGOERA** Azken 40 urteetan, mintz-ereduetan egin diren ikerketek albo-domeinuen sorreran zeresana daukaten oinarri garrantzitsuenak ulertzea erraztu dute. Mintzetako lipido-domeinuen sorrera oso lotua dago lipidoen ezaugarri fisikoen araberakoa den lipido-lipido elkarrekintzekin. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Chapman eta lankideek, ekortze-kalorimetria bereizgarria (DSC) erabiliz, ikusi zuten zenbait fosfatidilkolina ase ez direla nahaskorrak [38]. Ordutik, beste hainbat teknikatan oinarrituz, ikerketa askok zenbait lipidok albora banatzeko daukaten ahalmena erakutsi dute [39]. Gaur egun, ondo ulertzen da gantz-azido asedun lipidoek lipido-domeinuak sortzeko joera daukatela lipido asegabeekin nahasten direnean. Izan ere, gantz-azido aseek Van der Waals elkarrekintza sendoagoak gauzatzen dituzte; horien bidez, gel-fluido fase-trantsizioaren tenperatura altuak sortzen dira. Beraz, lipido aseak (16 C-koak edo luzeagoak), normalean, gel fasean aurkitu ohi dira 20-37 gradu zentigradu bitarteko tenperaturetan. Horrek azalduko luke, hain zuzen ere, lipido ase horiek lipido asegabeekin kontaktatzean gertatzen den albo-domeinuen sorrera. Lipido aseen artean, esfingosinara gantz-azido ase bat itsatsia daukan esfingomielinak, beste hainbat lipidorekin nahastean, albora banatzeko joera handia dauka. Mintz-ereduetan, urtze- tenperatura baxuko fosfolipidoekin nahastean sortutako esfingomielina eta kolesteroletan aberastutako likido antolatudun domeinuak albodomeinuen adibide interesgarria lirateke. Lipido-urmaelaren hipotesiak, 1997an Simons eta Ikonenek proposatuak, eragin nabarmena izan zuen gaiaren inguruan [4]. Hipotesi horren arabera, zelula bizien mintzetan domeinu nanometrikoak egon daitezke. Domeinu horiek, *in vitro* egindako entseguetan mikroi batzuetako tamaina izan dezaketen arren (2. irudia), *in vivo* daukaten tamaina txikiaren eta exis- tentzia-denbora laburraren ondorioz, oraindik ez dira detektatu, ezta haiek kuantifikatzea lortu ere. Singer eta Nicolsonek ideia hori beren teorian plazaratu ez zutela kontuan izanda [40], Simons eta Ikonenen albo-banaketen ideia kontzeptu oso berritzaile bat izan zen. Azken urteotan, mosaiko jariakorraren eredua eredu berritzaile batera moldatua izan da, zeinetan kontzeptu berriak kontuan hartzen diren, hala nola albo-banatutako fasek, lipido asimetria edota proteina-proteina elkarrekintzak [41-43]. ![](_page_6_Picture_2.jpeg) **2. irudia.** Mikroi batzuetako tamainako domeinua duten mintzen irudiak, mikroskopio konfokal bidez lortuak. Ezkerrean: gizakien azaleko *stratum corneum*eko lipidoz osatutako mintz naturala. Espezializatutako mintz honek 11 zeramida ezberdin, kolesterola eta kate luzeko (C24-C26) gantz-azidoak ~1:0,9:0,4 mol ratioan dauzka. Bertan, gel motako bi fase bereiz daitezke [44]. Mintza DiIC18z markatua dago, *T* = 32°C (azaleko tenperatura fisiologikoa). Eskuinean: txerriaren birika surfaktanteko mintzak. Mintz espezializatu hori batez ere fosfolipidoz eta era bereizgarrian lotutako proteinez (SP-B eta SP-C) osatua dago. Fosfolipidoen artean, animalia-mintz gehienetan ezohikoak diren dipalmitoilfosfatidilkolina eta fosfatidilglizerola dauzka. Fosfatidilkolina monoasegabeak, fosfatidilinositola eta lipido neutroak (horien artean kolesterola) proportzio ezberdinetan ageri dira [45]. Mintz natural hau DiIC18z (gorria) eta Bodipy-PCz (berdea) markatua dago. Bertan, batera existitzen diren fase jariakor eta antolatua dauzka, *T* = 37 °C. Eskalabarrak = 10μm. Bagatolli eta Mouritsen [43]-etik hartua. Lipido-urmaelaren hipotesiaren arabera, lameladun likido-antolatuaren fasea, esfingomielinaren eta kolesterolaren arteko elkarrekintzaren lehentasunean oinarritzen da [46]. Hipotesi horren planteamenduaren aurretik, ideia hori, tradizionalki, azaldu da gantz-azidoen eta talde polarren bitartean kolesterolak betetzen dituen guneen bidez, eta geruza bikoitzetako geruza ezberdinen digitazio arteko gertakizunetan eragina izateko auke- https://doi.org/10.1387/ekaia.20791 115 EKAIA 36.indd 115 KAIA 26/11/19 10:03:43 6/11/19 raren arabera [47]. Dena den, existitzen den elkarrekintza garrantzitsuena bi molekularen arteko hidrogeno-lotura sendo baten bidez ere azal daiteke [48, 49]. Esfingomielinaren eta kolesterolaren kasuan, horien arteko elkarrekintza eragiten duen indar garrantzitsuena esfingomielina molekularen amida taldearen eta kolesterolaren 3-hidroxil taldearen arteko hidrogeno-lotura bat dela dirudi [50]. Badirudi elkarrekintza hori ezinbestekoa dela, bai esfingomielinatan bai kolesteroletan aberastuak diren domeinu likido- antolatuak sortzeko. Esfingomielinak daukan elkarrekintza-ahalmen handiak molekula horrek zeramidarekin daukan elkarrekintza estua ere azal lezake. Izan ere, zeramidak esfingomielinaren amida taldeko hidrogenoarekin lotura sor dezakeen hidroxilo taldeak dauzka. Badirudi esfingomielinak daukan zeramidarekiko edo kolesterolarekiko lehentasunak elkarren arteko alboratzeak gertatzea ahalbidetu lezakeela. Lipido-urmaelaren hipotesiak arazoak ere badauzka barnean; izan ere, hipotesia *in vivo* egiaztatzeko eragozpen nabarmenak daude. Aurretik aipatu den bezala, arazo garrantzitsuenak domeinuen trantsizio-natura eta beraien tamaina nanometrikoak dira, mintz-ereduetan domeinu horiek mikroi batzuetako tamaina daukaten arren (2. irudia). Gainera, mintz ereduek ez bezala, zelula bizidunek zitoskeletoa edukitzeak ere zeresana izan lezake. Izan ere, zitoskeletoak domeinuen tamaina izugarri murriztuko luke, haien tamaina eskala nanometrikora eramanez [51]. Ideia hori azaltzeko, taket-hesi edota *picket fence* izeneko eredua proposatu da; horretan, aktina-sareak mintza konpartimentutan bananduko luke, eta, horrela, lipidoen alboratzea eragingo [52]. Esfingomielinaren eta kolesterolaren arteko lipido-lipido elkarrekintza guztiak ez dira urmael-sortzaileak. Kontuan eduki behar da esfingolipidoen artean bai esfingomielinen eta bai zeramiden egitura-aldaketa txikiak erabakigarriak izan daitezkeela beraien ezaugarri biofisikoentzat [53,54]. Esfingolipidoak eraldatuta ager daitezke, deoxiesfingolipido [55-57] edota dihidroesfingolipido [58] gisa, eta horien lipido-lipido elkarrekintza-ahalmenak ez dira oraindik ondo ezagutzen. Dena den, dagoen informazioaren arabera, badirudi egitura-aldaketa txikiak jasateak molekularen ezaugarri fisiko-kimikoetan eraldaketa handiak sor ditzaketela. Mintz-ereduen bitartez, C24:1 esfingomielinak likido antolatudun domeinuetan disolbagarritasuna areagotzeko eragina daukala egiaztatu da; izan ere, beste lipido batzuk fase bakarrean barneratzen ditu [59] (3. irudia). Ikerketa horren arabera, animalia batzuen globulu gorrien erauzkinetan ere gertatzen da hori. Izan ere, ikertu diren erauzkinetatik batek ere ez du likido antolatuaren faserik sortzen, nahiz eta horietan C24:1 esfingomielina aurkitzen den. Beste lipido batzuek izan dezaketen disolbagarritasunefek tua neurtzeko, disolbagarritasun-ugaritzea eta domeinu-sortzea eragiten duten lipidoen arteko ratioei buruzko ikerketa gehiago beharrezko dira. ![](_page_8_Figure_1.jpeg) **3. irudia.** Geruza bikoitzeko lipidoen irudia topografikoak, indar atomikoko mikroskopio (AFM) bidez lortuak. (A) DOPC / 16:0 SM / kolesterola (2:1:1 ratio molarra). (B) A irudian agertzen den lerro beltzaren altuera-profila. (C) DOPC / 24:0 SM / kolesterola (2:1:1 ratio molarrean). (D) C irudian agertzen den lerro beltzaren altuera-profila. (E) DOPC / 24:1 SM / kolesterola (2:1:1 ratio molarra). E irudiak erakusten du ea 24:1 esfingomielinaren presentziak likido antolatuaren fasea alboratzea eragozten duen Maté *et al.* [59]-etik hartua. ## 5. **ZERAMIDATAN ABERASTUTAKO DOMEINUAK: IKUSPUNTU ZELULARRAK ETA GARRANTZI TERAPEUTIKOA** Fosfolipidoz, zeramidaz eta kolesterolez sortutako geruza bikoitzetan zeramidatan aberastutako domeinuak agertzea geruza bikoitz horiek daukaten kolesterol kantitatearen menpekoa da. Agerpen hori, batez ere, bietako bat edota biak kantitate handian dudenean nabarmentzen da. Horrela bada, seinalizazio apoptosikoak bideratzen dituen prozesuetan, kolesterolaren eta zeramidaren arteko balantze kritiko batek modulatzaile gisa jardun lezake [60-62]. Gainera, jakina da zeramidak apoptosia erregulatzen duela, eta badirudi mitokondrien lipido-konposizioa guztiz aldatu ostean haien mintzean zeharreko zitokromo C oxidasaren fluxua gertatzen dela [63, 64]. Dena den, poro apoptosikoa sortzeko mekanismoak (bai lipido-lipido eta baita proteina-lipido modulazioak ere) oraindik argitu gabe daude [65]. Zelula-mintzetan ere, mintz-ereduetan gertatzen den antzera, zeramidak daukan alboratze-gaitasun handiak garrantzia izan dezake. Asetasunegoeretan, zeramidaren eta kolesterolaren arteko elkarrekintza positibo bat existi daiteke [66-68]. Kontuan eduki behar da, hortaz, sasoi batean globulu gorrien bero-hotz bidezko hemolisian zeramidatan aberastutako gisa deskribatu ziren domeinu haiek [69] kolesteroletan aberastuak diren geldomeinuak ere izan litezkeela. Izan ere, giza globulu gorrien mintz plasmatikoak kolesterol kantitate handiak (% 40 molarretik gora) dauzka [70]. Kolesterol-kontzentrazio altuko egoera horietan, guneko zeramida-kontzentrazio altuen ondorioz, bai zeramidatan eta bai kolesteroletan aberastuak egon daitezkeen gel-faseak sor litezke[69]. Egoera hori dagoeneko azaldua da globulu gorrien lipido-erauzkinetan [71]. Garrantzitsua da aipatzea mitokondrietan ere egon litezkeela kolesteroletan eta zeramidatan aberastutako gel-domeinu konplexu halakoak. Mitokondrien kanpo-mintza kolesteroletan urria dela uste bada ere, azken hamarkadetako ikerketek erakutsi dutenez, kolesterolaren presentzia altuagoa izan daiteke zenbait gaixotasunen adierazgarri [72]. Berriki egin diren beste ikerketa batzuen arabera, kolesterola DNA mitokondrialaren bitartekaria izan daiteke [73, 74]. Ikerketa batek dioenaren arabera, mitokondrien kanpo-mintzeko kolesterol-kontzentrazioaren ugaritzea kimioterapia bidezko heriotzaren erresistentziarekin lotua dago [75]. Hori kontuan izanda, kolesterol-zeramida orekaren hipotesiak garrantzia izan dezake honako bi ideiengatik: zeramida heriotza zelularraren prozesuekin lotua dago, eta estres-egoeran dauden mitokondrien mintzetan zeramidatan aberastutako domeinuak ageri dira [76]. Kolesterol kantitate handiago batek elkarrekintzak izango lituzke zeramidatan aberastutako domeinuekin, edo bai zeramidatan eta bai kolesteroletan aberastua dagoen beste era bateko fase bat sor lezake, zeinak, segur aski, zelularen seinalizazio-segidan efektu ezberdinak izango lituzkeen ![](_page_9_Picture_3.jpeg) **4. irudia.** 16:0 zeramida eta 24:1 zeramida kontzentrazio molekular berberean dituen DOPC / 24:1 esfingomielina **/** kolesterol bidez sortutako mintz baten AFM bidezko irudia. Bi lipido-domeinu identifika daitezke, bietako bakoitza zeramida batean aberastua dago. Esfingolipido (eta batez ere zeramida) ezberdinek dauzkaten betebehar biofisikoen ebidentzia argia da hau. García-Arribas *et al.* [77]-etik hartua. Tumore aurkako gaur egungo terapiei dagokienez, hainbat esfingolipido lotu dira kimiorresistentzia-mekanismoarekin. Esfingomielinak eta glikoesfingolipidoak hainbat drogarekiko erresistentea den ABCB1 proteinarekin lotu dira. Lee eta Kolesnickek mintzean aurkitzen den esfingomielina, zeramida edota kolesterol eta drogak lotzeko eta garraiatzeko garrantzitsuak direla diruditen ABCB1en mintzean zeharreko domeinuaren hainbat elkarrekintza-gune postulatu zituzten [78]. Esfingolipidoek DNA kaltetuaren erantzun-mekanismoan ere parte hartzen dute (gutxienez legamietan) [79]. Gainera, gibelean, drogen glutazio- eta detoxifikazio-prozesuetan ere zerikusia daukatela ikusi da [80]. Kimioterapia osteko zelula-ugaltzearen edota heriotza zelular murriztuaren inhibizio eskasaz arduratzen diren mekanismo molekularrak tumore identitatearen, pilatutako gene mutazioaren edota epigenetika bidezko geneeraldaketen menpekoak dira. Kimioterapia osteko heriotza zelularrarekin lotutako bidezidor garrantzitsuenak mekanismo apoptosikoa eta autofagikoa dira. Bi mekanismo horiek kinasaren, fosfatasaren, p53-aren eta beste batzuen eraginpean egon daitezke, eta esfingolipidoak, hain zuzen ere, aipatutako proteina horien erregulatzaile garrantzitsuak dira [15]. Hainbat argitalpenek maiz erakutsi dute esfingolipidoek zelulan dauzkaten efektuak esfingolipido mota ezberdinen menpekoak direla. Berriki argitaratu diren bi berrikuspenetan ongi laburbiltzen da esfingolipido ezberdin horiek minbizian izan dezaketen zelulen seinalizazioan nola eragiten duten [6, 81]. Luzera eta asegabetze ezberdinetako zeramidek izan ditzaketen efektu biofisiko ezberdinak eta existi daitezkeen hainbat lipidodomeinuren aldi bereko existentzia kontuan edukiz (4. irudia), esfingolipidoen konplexutasuna eta haien efektuak era esponentzialean hazten ari dira. Gainera, azpifamiliak (deoxiesfingolipidoak, dihidroesfingolipidoak etab.) kontuan hartzen baditugu, atea irekitzen zaie horiek terapietan erabili ahal izateko aukera berriei. #### 6. **ONDORIOAK** Laburbilduz, esparruko azken aurrerapenek erakusten dute zelulen mintzetan gero eta garrantzitsuagoak diruditela zeramidaren eta kolesterolaren arteko lipido-lipido elkarrekintzek, eta antzekoek. Dena den, azken hamarkadan, lipido-lipido elkarrekintza eta esfingolipido bidezko seinalizazioebi den tzia gehienak mintz-ereduetan karakterizatu dira. Arrazoi horregatik, gaiaren inguruko ikerketa aurreratuenak eredu konplexuago batera eraman beharko lirateke, hau da, zelula-mintzetara edota *in vivo* eginiko esperimentuetara. Horrek egituraren (lipido faseen existentzia) eta funtzioaren (mintz-trafikoa eta seinalizazio zelularra) arteko erlazioa guztiz argituko luketen ereduak garatzen lagunduko luke. Gainera, espero da eredu horiek garrantzia izango dutela minbiziaren aurkako terapien inguruko jakinduria hobetzean eta tumoreen aurkako tratamenduen eragina handitzean. #### 7. **ESKER ONAK** Lan hau FEDER MINECOk (BFU 2015-66306-P) eta Eusko Jaurlaritzak (IT-849-13) emandako dirulaguntzaren bidez egin da. Bingen G. Monasterio Euskal Herriko Unibertsitatearen bekaz diharduen doktorego aurreko ikaslea da. #### 8. **BIBLIOGRAFIA** - [1] CASTRO B.M., PRIETO M. eta SILVA L.C. 2014. «Ceramide: a simple sphingolipid with unique biophysical properties», *Progress in lipid research*, **54**, 53-67. - [2] SAHU S.K., HANNUN Y.A. eta YAO N. 2019. «Emergence of membrane sphingolipids as a potential therapeutic target», *Biochimie*. - [3] GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2009. «Effects of ceramide and other simple sphingolipids on membrane lateral structure», *Biochimica et Biophysica Acta (BBA)-Biomembranes*, **1788**, 169-177. - [4] SIMONS K. eta IKONEN E. 1997. «Functional rafts in cell membranes», *Nature*, **387**, 569-572. - [5] MEGHA eta LONDON E. 2004. «Ceramide selectively displaces cholesterol from ordered lipid domains (rafts): implications for lipid raft structure and function», *The Journal of biological chemistry*, **279**, 9997-10004. - [6] HANNUN Y.A. eta OBEID L.M. 2018. «Sphingolipids and their metabolism in physiology and disease», *Nature reviews Molecular cell biology*, **19**, 175. - [7] GARCIA-BARROS M., COANT N., TRUMAN J.P., SNIDER A.J. eta HANNUN Y.A. 2014. «Sphingolipids in colon cancer», *Biochimica et biophysica acta*, **1841**, 773-782. - [8] GARCÍA-GONZÁLEZ V., DÍAZ-VILLANUEVA J., GALINDO-HERNÁNDEZ O., MARTÍNEZ-NAVARRO I., HURTADO-URETA G. eta PÉREZ-ARIAS A. 2018. «Ceramide metabolism balance, a multifaceted factor in critical steps of breast cancer development», *International journal of molecular sciences*, **19**, 2527. - [9] GÓMEZ-MUÑOZ A., GANGOITI P., ARANA L., OURO A., RIVERA I.G., ORDOÑEZ M. eta TRUEBA M. 2013. «New insights on the role of ceramide 1-phosphate in inflammation», *Biochimica et biophysica acta*, **1831**, 1060-1066. - [10] LAMOUR N.F., WIJESINGHE D.S., MIETLA J.A., WARD K.E., STA-HELIN R.V. eta CHALFANT C.E. 2011. «Ceramide kinase regulates the production of tumor necrosis factor alpha (TNFalpha) via inhibition of TNFalpha-converting enzyme», *The Journal of biological chemistry*, **286**, 42808-42817. - [11] HANNUN Y.A., LOOMIS C.R., MERRILL A.H., JR. eta BELL R.M. 1986. «Sphingosine inhibition of protein kinase C activity and of phorbol dibutyrate binding in vitro and in human platelets», *The Journal of biological chemistry*, **261**, 12604-12609. - [12] ADADA M., CANALS D., HANNUN Y.A. eta OBEID L.M. 2014. «Sphingolipid regulation of ezrin, radixin, and moesin proteins family: implications for cell dynamics», *Biochimica et biophysica acta*, **1841**, 727-737. - [13] JIMÉNEZ-ROJO N., VIGUERA A.R., COLLADO M.I., SIMS K.H., CON-STANCE C., HILL K., SHAW W.A., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2014. «Sphingosine induces the aggregation of imine-containing peroxidized vesicles», *Biochimica et biophysica acta*, **1838**, 2071-2077. - [14] DAI L., XIA P. eta DI W. 2014. «Sphingosine 1-phosphate: a potential molecular target for ovarian cancer therapy?», *Cancer investigation*, **32**, 71-80. - [15] MORAD S.A. eta CABOT M.C. 2013. «Ceramide-orchestrated signalling in cancer cells», *Nature Reviews Cancer*, **13**, 51-65. - [16] FLOWERS M., FABRIÁS G., DELGADO A., CASAS J., ABAD J.L. eta CABOT M.C. 2012. «C6-ceramide and targeted inhibition of acid ceramidase induce synergistic decreases in breast cancer cell growth», *Breast cancer research and treatment*, **133**, 447-458. - [17] ZHU W., WANG X., ZHOU Y. eta WANG H. 2014. «C2-ceramide induces cell death and protective autophagy in head and neck squamous cell carcinoma cells», *International journal of molecular sciences*, **15**, 3336-3355. - [18] ATILLA-GOKCUMEN G.E., MURO E., RELAT-GOBERNA J., SASSE S., BEDIGIAN A., COUGHLIN M.L., GARCIA-MANYES S. eta E GGERT U.S. 2014. «Dividing cells regulate their lipid composition and localization», *Cell*, **156**, 428-439. - [19] ALJOHANI A.J., MUNGUBA G.C., GUERRA Y., LEE R.K. eta BHAT-TACHARYA S.K. 2013. «Sphingolipids and ceramides in human aqueous humor», *Molecular vision*, **19**, 1966-1984. - [20] KOLESNICK R. 2002. «The therapeutic potential of modulating the ceramide/sphingomyelin pathway», *The Journal of clinical investigation*, **110**, 3-8. - [21] KOLESNICK R.N. 1987. «1,2-Diacylglycerols but not phorbol esters stimulate sphingomyelin hydrolysis in GH3 pituitary cells», *The Journal of biological chemistry*, **262**, 16759-16762. - [22] MERRILL A., SERENI A., STEVENS V., HANNUN Y., BELL R. eta KINKADE J. 1986. «Inhibition of phorbol ester-dependent differentiation of human promyelocytic leukemic (HL-60) cells by sphinganine and other long-chain bases», *The Journal of biological chemistry*, **261**, 12610-12615. - [23] WERTZ P.W. eta DOWNING D.T. 1983. «Ceramides of pig epidermis: structure determination», *Journal of lipid research*, **24**, 759-765. - [24] NOVGORODOV S.A., WU B.X., GUDZ T.I., BIELAWSKI J., OVCHIN-NIKOVA T.V., HANNUN Y.A. eta OBEID L.M. 2011. «Novel pathway of ceramide production in mitochondria: thioesterase and neutral ceramidase - produce ceramide from sphingosine and acyl-CoA», *The Journal of biological chemistry*, **286**, 25352-25362. - [25] CHATTERJEE S. 1994. «Neutral sphingomyelinase action stimulates signal transduction of tumor necrosis factor-alpha in the synthesis of cholesteryl esters in human fibroblasts», *The Journal of biological chemistry*, **269**, 879-882. - [26] GOÑI F.M., MONTES L.R. eta ALONSO A. 2012. «Phospholipases C and sphingomyelinases: Lipids as substrates and modulators of enzyme activity», *Progress in lipid research*, **51**, 238-266. - [27] CARRER D.C. eta MAGGIO B. 1999. «Phase behavior and molecular interactions in mixtures of ceramide with dipalmitoylphosphatidylcholine», *Journal of lipid research*, **40**, 1978-1989. - [28] BUSTO J.V., FANANI M.L., DE TULLIO L., SOT J., MAGGIO B., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2009. «Coexistence of immiscible mixtures of palmitoylsphingomyelin and palmitoylceramide in monolayers and bilayers», *Biophysical journal*, **97**, 2717-2726. - [29] MONTES L.R., RUIZ-ARGUELLO M.B., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2002. «Membrane restructuring via ceramide results in enhanced solute efflux», *The Journal of biological chemistry*, **277**, 11788-11794. - [30] SISKIND L.J., KOLESNICK R.N. eta COLOMBINI M. 2002. «Ceramide channels increase the permeability of the mitochondrial outer membrane to small proteins», *The Journal of biological chemistry*, **277**, 26796-26803. - [31] GOÑI F.M., SOT J. eta ALONSO A. 2014. «Biophysical properties of sphingosine, ceramides and other simple sphingolipids», *Biochemical Society transactions*, **42**, 1401-1408. - [32] VEIGA M.P., ARRONDO J.L.R., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 1999. «Ceramides in phospholipid membranes: effects on bilayer stability and transition to nonlamellar phases», *Biophysical journal*, **76**, 342-350. - [33] CONTRERAS F.X., VILLAR A.V., ALONSO A., KOLESNICK R.N. eta GOÑI F.M. 2003. «Sphingomyelinase activity causes transbilayer lipid translocation in model and cell membranes», *The Journal of biological chemistry*, **278**, 37169-37174. - [34] AXPE E., GARCÍA-ARRIBAS A.B., MUJIKA J.I., MÉRIDA D., ALONSO A., LOPEZ X., GARCIA J.A., UGALDE J.M., GOÑI F. eta PLAZAOLA F. 2015. «Ceramide increases free volume voids in DPPC membranes», *RSC Adv*, **5**, 44282-44290. - [35] CREMESTI A.E., GONI F.M. eta KOLESNICK R. 2002. «Role of sphingomyelinase and ceramide in modulating rafts: do biophysical properties determine biologic outcome?», *FEBS letters*, **531**, 47-53. - [36] ALONSO A. eta GOÑI F.M. 2018. «The Physical Properties of Ceramides in Membranes», *Annual review of biophysics*, **47**, 633-654. - [37] SOT J., ARANDA F.J., COLLADO M., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2005. «Different effects of long-and short-chain ceramides on the gel-fluid and lamellar-hexagonal transitions of phospholipids: a calorimetric, NMR, and xray diffraction study», *Biophysical journal*, **88**, 3368-3380. 122 *Ekaia,* 2019, 36, 109-126 - [38] PHILLIPS M.C., LADBROOKE B.D. eta CHAPMAN D. 1970. «Molecular interactions in mixed lecithin systems», *Biochimica et biophysica acta*, **196**, 35-44. - [39] OLDFIELD E. eta CHAPMAN D. 1972. «Dynamics of lipids in membranes: Heterogeneity and the role of cholesterol», *FEBS letters*, **23**, 285-297. - [40] SINGER S.J. eta NICOLSON G.L. 1972. «The fluid mosaic model of the structure of cell membranes», *Science*, **175**, 720-731. - [41] ENGELMAN D.M. 2005. «Membranes are more mosaic than fluid», *Nature*, **438**, 578-580. - [42] GOÑI F.M. 2014. «The basic structure and dynamics of cell membranes: an update of the Singer-Nicolson model», *Biochimica et biophysica acta*, **1838**, 1467-1476. - [43] BAGATOLLI L.A. eta MOURITSEN O.G. 2013. «Is the fluid mosaic (and the accompanying raft hypothesis) a suitable model to describe fundamental features of biological membranes? What may be missing?», *Frontiers in plant science*, **4**. - [44] PLASENCIA I., NORLEN L. eta BAGATOLLI L. 2007. «Direct visualization of lipid domains in human skin stratum corneum's lipid membranes: effect of pH and temperature», *Biophysical journal*, **93**, 3142-3155. - [45] DE LA SERNA J.B., PEREZ-GIL J., SIMONSEN A.C. eta BAGATOLLI L.A. 2004. «Cholesterol rules direct observation of the coexistence of two fluid phases in native pulmonary surfactant membranes at physiological temperatures», *Journal of Biological Chemistry*, **279**, 40715-40722. - [46] PATRA S.K., ALONSO A., ARRONDO J.L. eta GOÑI F.M. 1999. «Liposomes containing sphingomyelin and cholesterol: detergent solubilisation and infrared spectroscopic studies», *Journal of Liposome Research*, **9**, 247- 260. - [47] MCINTOSH T.J., SIMON S.A., NEEDHAM D. eta HUANG C.H. 1992. «Structure and cohesive properties of sphingomyelin/cholesterol bilayers», *Biochemistry*, **31**, 2012-2020. - [48] LÖNNFORS M., DOUX J.P., KILLIAN J.A., NYHOLM T.K. eta SLOTTE J.P. 2011. «Sterols have higher affinity for sphingomyelin than for phosphatidylcholine bilayers even at equal acyl-chain order», *Biophysical journal*, **100**, 2633-2641. - [49] SLOTTE J.P., YASUDA T., ENGBERG O., AL SAZZAD M.A., HAU-TALA V., NYHOLM T.K. eta MURATA M. 2017. «Bilayer interactions among unsaturated phospholipids, sterols, and ceramide», *Biophysical journal*, **112**, 1673-1681. - [50] RAMSTEDT B. eta SLOTTE J.P. 2002. «Membrane properties of sphingomyelins», *FEBS letters*, **531**, 33-37. - [51] HONIGMANN A., MUELLER V., HELL S.W. eta EGGELING C. 2013. «STED microscopy detects and quantifies liquid phase separation in lipid membranes using a new far-red emitting fluorescent phosphoglycerolipid analogue», *Faraday Discuss*, **161**, 77-89; discussion 113-150. - [52] KUSUMI A., FUJIWARA T.K., MORONE N., YOSHIDA K.J., CHADDA R., XIE M., KASAI R.S. eta SUZUKI K.G. 2012. «Membrane mechanisms for signal transduction: the coupling of the meso-scale raft domains to membrane-skeleton-induced compartments and dynamic protein complexes», *Seminars in cell & developmental biology*, **23**, 126-144. - [53] PINTO S.N., SILVA L.C., FUTERMAN A.H. eta PRIETO M. 2011. «Effect of ceramide structure on membrane biophysical properties: the role of acyl chain length and unsaturation», *Biochimica et biophysica acta*, **1808**, 2753-2760. - [54] SLOTTE J.P. 2013. «Molecular properties of various structurally defined sphingomyelins–correlation of structure with function», *Progress in lipid research*, **52**, 206-219. - [55] JIMENEZ-ROJO N., SOT J., BUSTO J.V., SHAW W.A., DUAN J., M ERRILL A.H., JR., ALONSO A. eta GONI F.M. 2014. «Biophysical properties of novel 1-deoxy-(dihydro)ceramides occurring in mammalian cells», *Biophysical journal*, **107**, 2850-2859. - [56] ZUELLIG R.A., HORNEMANN T., OTHMAN A., HEHL A.B., BODE H., GUNTERT T., OGUNSHOLA O.O., SAPONARA E., GRABLIAUSKAITE K., JANG J.H., UNGETHUEM U., WEI Y., VON ECKARDSTEIN A., GRAF R. eta SONDA S. 2014. «Deoxysphingolipids, novel biomarkers for type 2 diabetes, are cytotoxic for insulin-producing cells», *Diabetes*, **63**, 1326-1339. - [57] LONE M.A., SANTOS T., ALECU I., SILVA L.C. eta HORNEMANN T. 2019. «1-Deoxysphingolipids», *Biochimica et biophysica acta. Molecular and cell biology of lipids*, **1864**, 512-521. - [58] VIEIRA C.R., MUNOZ-OLAYA J.M., SOT J., JIMENEZ-BARANDA S., IZQUIERDO-USEROS N., ABAD J.L., APELLANIZ B., DELGADO R., MARTINEZ-PICADO J., ALONSO A., CASAS J., NIEVA J.L., FA BRIAS G., MANES S. eta GONI F.M. 2010. «Dihydrosphingomyelin impairs HIV-1 infection by rigidifying liquid-ordered membrane domains», *Chemistry & biology*, **17**, 766-775. - [59] MATÉ S., BUSTO J.V., GARCÍA-ARRIBAS A.B., SOT J., VAZQUEZ R., HERLAX V., WOLF C., BAKÁS L. eta GOÑI F.M. 2014. «N-Nervonoylsphingomyelin (C24: 1) prevents lateral heterogeneity in cholesterol-containing membranes», *Biophysical journal*, **106**, 2606-2616. - [60] BUSTO J.V., SOT J., REQUEJO-ISIDRO J., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2010. «Cholesterol displaces palmitoylceramide from its tight packing with palmitoylsphingomyelin in the absence of a liquid-disordered phase», *Biophysical journal*, **99**, 1119-1128. - [61] SOT J., IBARGUREN M., BUSTO J.V., MONTES L., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2008. «Cholesterol displacement by ceramide in sphingomyelin-containing liquid-ordered domains, and generation of gel regions in giant lipidic vesicles», *FEBS letters*, **582**, 3230-3236. - [62] BUSTO J.V., GARCIA-ARRIBAS A.B., SOT J., TORRECILLAS A., GOMEZ-FERNANDEZ J.C., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2014. «Lamellar 124 *Ekaia,* 2019, 36, 109-126 EKAIA 36.indd 124 KAIA 26/11/19 10:03:45 6/11/19 - gel (Lb) phases of ternary lipid composition containing ceramide and cholesterol», *Biophysical journal*, **106**, 621-630. - [63] COSENTINO K. eta GARCÍA-SÁEZ A.J. 2014. «Mitochondrial alterations in apoptosis», *Chemistry and physics of lipids*, **181**, 62-75. - [64] ZHANG Q., TAMURA Y., ROY M., ADACHI Y., IIJIMA M. eta SESAKI H. 2014. «Biosynthesis and roles of phospholipids in mitochondrial fusion, division and mitophagy», *Cellular and molecular life sciences: CMLS*. - [65] BASAÑEZ G., SOANE L. eta HARDWICK J.M. 2012. «A new view of the lethal apoptotic pore», *PLoS biology*, **10**, e1001399. - [66] GARCÍA-ARRIBAS A.B., BUSTO J.V., ALONSO A. eta GOÑI F.M. 2015. «Atomic force microscopy characterization of palmitoylceramide and cholesterol effects on phospholipid bilayers: a topographic and nanomechanical study», *Langmuir*, **31**, 3135-3145. - [67] GARCÍA-ARRIBAS A.B., AXPE E., MUJIKA J.I., MÉRIDA D., BUSTO J.V., SOT J., ALONSO A., LOPEZ X., GARCÍA J.Á., UGALDE J.M., PLAZAOLA F. eta GOÑI F.M. 2016. «Cholesterol–Ceramide Interactions in Phospholipid and Sphingolipid Bilayers As Observed by Positron Annihilation Lifetime Spectroscopy and Molecular Dynamics Simulations», *Langmuir*, **32**, 5434-5444. - [68] GARCÍA-ARRIBAS A.B., ALONSO A. eta GOÑI F.M. 2016. «Cholesterol interactions with ceramide and sphingomyelin», *Chemistry and physics of lipids*, **199**, 26-34. - [69] MONTES L.R., LOPEZ D.J., SOT J., BAGATOLLI L.A., STONEHOUSE M.J., VASIL M.L., WU B.X., HANNUN Y.A., GOÑI F.M. eta ALONSO A. 2008. «Ceramide-enriched membrane domains in red blood cells and the mechanism of sphingomyelinase-induced hot-cold hemolysis», *Biochemistry*, **47**, 11222-11230. - [70] OWEN J.S., BRUCKDORFER K.R., DAY R.C. eta MCINTYRE N. 1982. «Decreased erythrocyte membrane fluidity and altered lipid composition in human liver disease», *Journal of lipid research*, **23**, 124-132. - [71] GARCÍA-ARRIBAS A.B., AHYAYAUCH H., SOT J., LÓPEZ-GONZÁLEZ P.L., ALONSO A. eta GOÑI F.M. 2016. «Ceramide-induced lamellar gel phases in fluid cell lipid extracts», *Langmuir*, **32**, 9053-9063. - [72] GARCIA-RUIZ C., MARI M., COLELL A., MORALES A., CABALLERO F., MONTERO J., TERRONES O., BASAÑEZ G. eta FERNANDEZ-CHECA J.C. 2009. «Mitochondrial cholesterol in health and disease», *Histology and histopathology*, **24**, 117-132. - [73] GERHOLD J.M., CANSIZ-ARDA Ş., LÕHMUS M., ENGBERG O., REYES A., VAN RENNES H., SANZ A., HOLT I.J., COOPER H.M. eta SPELBRINK J.N. 2015. «Human mitochondrial DNA-protein complexes a ttach to a cholesterol-rich membrane structure», *Scientific reports*, **5**, 15292. - [74] DESAI R., FRAZIER A.E., DURIGON R., PATEL H., JONES A.W., DALLA ROSA I., LAKE N.J., COMPTON A.G., MOUNTFORD H.S. eta https://doi.org/10.1387/ekaia.20791 125 EKAIA 36.indd 125 KAIA 26/11/19 10:03:45 6/11/19 - TUCKER E.J. 2017. «ATAD3 gene cluster deletions cause cerebellar dysfunction associated with altered mitochondrial DNA and cholesterol metabolism», *Brain*, **140**, 1595-1610. - [75] MONTERO J., MORALES A., LLACUNA L., LLUIS J.M., TERRONES O., BASAÑEZ G., ANTONSSON B., PRIETO J., GARCIA-RUIZ C., COLELL A. eta FERNANDEZ-CHECA J.C. 2008. «Mitochondrial cholesterol contributes to chemotherapy resistance in hepatocellular carcinoma», *Cancer research*, **68**, 5246-5256. - [76] LEE H., ROTOLO J.A., MESICEK J., PENATE-MEDINA T., RIMNER A., LIAO W.-C., YIN X., RAGUPATHI G., EHLEITER D. eta GULBINS E. 2011. «Mitochondrial ceramide-rich macrodomains functionalize Bax upon irradiation», *PLoS One*, **6**, e19783. - [77] GARCÍA-ARRIBAS A.B., GONZÁLEZ-RAMÍREZ E.J., SOT J., ARESO I., ALONSO A. eta GOÑI F.M. 2017. «Complex Effects of 24:1 Sphingolipids in Membranes Containing Dioleoylphosphatidylcholine and Cholesterol», *Langmuir*, **33**, 5545-5554. - [78] LEE W.-K. eta KOLESNICK R.N. 2017. «Sphingolipid abnormalities in cancer multidrug resistance: Chicken or egg?», *Cellular signalling*, **38**, 134- 145. - [79] FERRARI E., BRUHN C., PERETTI M., CASSANI C., CAROTENUTO W.V., ELGENDY M., SHUBASSI G., LUCCA C., BERMEJO R. eta VA-RA SI M. 2017. «PP2A controls genome integrity by integrating nutrientsensing and metabolic pathways with the DNA damage response», *Molecular cell*, **67**, 266-281. e264. - [80] PARK W.-J., PARK J.-W., EREZ-ROMAN R., KOGOT-LEVIN A., BAME J.R., TIROSH B., SAADA A., MERRILL A.H., PEWZNER-JUNG Y. eta FUTERMAN A.H. 2013. «Protection of a ceramide synthase 2 null mouse from drug-induced liver injury role of gap junction dysfunction and connexin 32 mislocalization», *Journal of Biological Chemistry*, **288**, 30904- 30916. - [81] OGRETMEN B. 2018. «Sphingolipid metabolism in cancer signalling and therapy», *Nature Reviews Cancer*, **18**, 33.
aldizkariak.v1-7-487
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 62 _2007_4", "issue": "Zk. 62 _2007_", "year": "2007", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema** # **Tokian tokiko kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean** # **Alazne Aiestaran Komunikazio Zientzietan doktorea** Artikulu hau Debabarreneko tokian tokiko euskarazko prentsa aztertu duen doktore-tesian oinarrituta dago. 2000-2004 bitartean bailara horretan argitaratzen diren 6 herri-aldizkarien (*…eta kitto!, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi* eta *Drogetenitturri*) kazetaritza-genero eta gaien analisia egin da; milurteko berrian argitalpenek zer argitaratzen duten, nola argitaratzen duten eta ikerketa-epean izan duten garapena jakiteko helburuarekin. Era berean, agerkari bakoitzaren ezaugarriak eta bakoitzak bere herrian ematen duen zerbitzua nolakoa den ezagutu nahi izan da azterketa honetan. Eduki-analisitik abiatuta, aldizkari bakoitzaren errealitatea eta esperientzia islatu dira; eguneroko errealitatea, funtzionamendua, lan-taldeen osaketa, langileen profila, prestakuntza, nola antolatzen duten euren jarduna edota lan-taldeen antolaketa moduak nolako eragina duen aldizkariak argitaratzen dituen edukietan (kazetaritza-genero eta gaietan) ikertu da. Beraz, lan honetan lan-taldeen profesionalizatzeaz, lanaren duintasunaz, militantziaz, aldizkarietako kazetaritza-genero eta gaien deskribapenaz, kalitateaz, aldizkarien ahuleziez, indarguneez eta etorkizunerako bideaz arituko gara. This thesis analizes written press from Bajo Deba (located in the Basque Country). Specifically, the essay examines six magazines published in different towns throughout Bajo Deba. We have domonstrated various aspects of this basque local journalism, such as which journalistic sorts they use, the emergent themes, how the themes are utilized, and the evolution of these publications, during the time of this investigation. As well, the content analysis has proven each magazine's unique caracteristics and the services they offer. The content analysis reflects the reality and experience of each publication. That is why, the investigation not only examines journalistic sorts and themes, but also other aspects, such as how the work is done in the redaction room, how the work is organized, redaction workers profile, and how those aspects influence in the content of the publication. #### **1. Sarrera** Debabarrena eskualdea Gipuzkoako mendebaldean kokatuta dago eta honako 9 herri hauek osatzen dute: Bizkaikoak diren Ermuak eta Mallabiak, eta Gipuzkoakoak diren Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku herriek. Bailara horretan argitaratzen diren eta hurbileko informazio orokorra euskaraz eskaintzen duten aldizkari guztiak ikertu dira: Ermua eta Mallabiko *Drogetenitturri* hilabetekaria, Eibarko *…eta kitto!* astekaria, Soraluzeko *Pil-pilean* hamabostekaria, Elgoibarko *Barren* astekaria, Debako *Berriketan* hilabetekaria eta Mutrikuko *Kalaputxi* hilabetekaria. Agerkarietako kazetaritza-generoak eta gaiak hartu dira kontuan: zeri buruz informatzen duten eta zein genero erabiliz kaleratzen dituzten euren edukiak ezagutzeko. Horretarako bost urteko epea aukeratu da, 2000tik 2004ra doana. Batetik, euskarazko herri-aldizkarien sektorean 2000. urtea klabea izan zelako, garapenunea izan baitzen. Bestetik, 2003an Debabarrenean bateratze-prozesu baterako lehenengo ahalegina egin zelako. Hortaz, bi data horiek erabakigarriak izan dira aukeratu den 5 urteko azterketa-epea finkatzeko. 2000. urtea mugarri bilakatu da hurbileko informazioa lantzen duten komunikabideen esparruan. Milurteko berria, aldaketa, mugimendu eta garapen handiko garaia izan baita euskarazko tokian tokiko prentsarentzat eta horrek, ikertzeko interesgarri bilakatu du. Aldaketok Debabarrenean ere izan zuten oihartzuna: 2003ko maiatzean Debarroaren barreneko euskara elkarte eta kultur elkarteak, herri-aldizkarien bateratze-prozesurako lehen urratsak ematen hasi baitziren. Aztergai dugun eskualde osoan zabalduko zen astekari bat kaleratzeko bideragarritasun-plana martxan jarri zuten Debabarrenean. Horretan ari zirela, bailara osorako telebista sortzeko aukera azaldu zen eta aldizkarien bateratzeprozesua alde batera utzita, eskualde osorako euskarazko telebista sortzea izan zen ordutik aurrera elkarteen lehentasuna, betiere, euskara elkarte eta kultur elkarte bakoitzak bere agerkaria kaleratzeari utzi gabe. # **Tokian tokiko prentsaren sorrera** Hego Euskal Herrian, 80ko hamarkadaren bukaeran herri-aldizkarien urrezko aroa hasi zen, *Arrasate Press* aitzindari izanik 1988an. Orduan tokian tokiko prentsaren eredu bilakatu zen bezalaxe, 2000. urtean Debagoienean, Goiena talde multimedia sortuz, beste urrats bat eman zen euskarazko herri-komunikabideen arloan, multimedia-egitasmoak hedatzeko eredu bilakatzeko nahiarekin. Hala eta guztiz ere, multimedia-proiektuen zabalkundea Euskal Herrian ez da izan herrialdizkariek 90eko hamarkadan izan zutenaren parekoa, ezta gutxiago ere. Ipar Euskal Herrian, aldiz, tokian tokiko agerkarien fenomenoak ez du inoiz Hego Euskal Herrian izan duen hedapenik lortu eta, gaur egun, 1944an sortu zen *Herria* astekaria da Ipar Euskal Herrian, euskaraz informazio lokala eskaintzen duen tokian tokiko agerkari bakarra. Debabarrenean 1988an Eibarko *..eta kitto!* aldizkaria sortu zen, orduan hilabetekari zena, gaur egun astekaria. Ondoren, 1992an Elgoibarko *Barren*ek ikusi zuen lehenengoz argia. Bi urte beranduago, 1994an, Ermua eta Mallabiko *Drogetenitturri* kaleratzen hasi zen, 1996an Soraluzeko *Pil-pilean,* 1998an Debako *Berriketan* eta 2001ean Mutrikuko *Kalaputxi* jaio zen. # **Ikerketaren helburuak** Euskarazko herri-komunikabideen inguruan egin dira zenbait ikerketa1 baina 1988an Eibarko *..eta kitto!* aldizkaria sortu zenetik, Debabarreneko euskarazko herri-prentsaren fenomenoa ez da bere osotasunean ikertu, ez da inoiz bailarako aldizkarien eduki-azterketa bateraturik egin. Ondorioz, euskarazko tokian tokiko prentsan ia hogei urteko ibilbidea egin eta gero, ez da inon jaso zein izan den Debabarreneko sei herri-aldizkarien historia eta bilakaera: agerkarien ezaugarriak zeintzuk diren, aldizkariek zer duten komunean eta zerk ezberdintzen dituen batzuk besteengandik. Bestalde, Debabarreneko esperientzia eta errealitateak islatu nahi izan dira azterketa honetan, aztergai dugun bailarako sei aldizkarien artean aniztasuna egon badagoelako. Espektroa zabala eta askotarikoa delako oso: maiztasunez, tiradez, lan-taldeen egitura eta antolaketaz. Hau da, Euskal Herrian tokian tokiko prentsan dagoen aniztasuna Debabarrenean ere islatzen delako. Horrela, bada, eskualdeko herri-aldizkarien fenomenoa bere osotasunean aztertzearekin batera, egitasmo bakoitzaren errealitate eta ezaugarrietara hurbiltzeko ahalegina egin nahi izan da. Azkenik, aztertzeke zegoen esparru horretan gogoeta bultzatzeko asmoak gaian sakontzera bultzatu ninduen. Izan ere, 2000. urtean ikerlan honen egilea, Ermua eta Mallabiko *Drogetenitturri* hilabetekarian koordinatzaile eta publizitatearduradun hasi zen lanean. Beraz, urteetan gertutik ikusi eta ikasitakoan oinarrituta, azterketa honek, egilearen ekarpenak eta hausnarketak ezagutzera emateko helburua ere badu, barrutik bizi izanak beste ikuspegi bat eskaintzen duelako. #### **2. Metodologia** Lan honetan finkatu diren helburuak lortzeko eta hipotesiak frogatzeko, ikerketa zientifikoak egiteko erabili ohi diren ikerketa-eredu nagusiak erabili dira: kuantitatiboa eta kualitatiboa. Hortaz, ikerketa-eredu bakoitzaren bitartez, helburu ezberdinak lortu dira. <sup>1.</sup> Asier Arangurenen *Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian* doktore-tesia, Idoia Camachoren *Herri aldizkarien funtzioak euskara normaltzeko prozesuan 1989-1999* doktore-tesia. Horiez gain, makina bat izan dira herri-prentsaren inguruan idatzi diren testu, txosten eta antolatu diren jardunaldiak: *Jakin* aldizkariak, tokian tokiko prentsari ale monografikoa eskaini zion 1992ko 69. zenbakian. Arrasateko AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) Euskara Elkarteak herri-komunikabideei buruzko hiru jardunaldi antolatu zituen 1991, 1992 eta 1993 urteetan hurrenez hurren. Jardunaldiok herri-hedabideen fenomenoa finkatzeko eta ezagutarazteko helburua izan zuten ardatz. Bere aldetik, Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, 2003an "Tokiko hedabideak etorkizunari begira" jardunaldiak antolatu zituen Zamudion. Bertan, tokian tokiko prentsa, irratia, telebista, sarea eta horien etorkizuna izan ziren aztergai. Han aurkeztu ziren txosten guztiak, *Tokiko hedabideak etorkizunari begira (irratia, prentsa, teknologia berriak, telebista) III. Jardunaldiak* liburuan jasota geratu ziren. #### **2.1. Azterketa kualitatiboa** Metodo kualitatibo interpretatzaileen baitan dauden tekniken artean, elkarrizketa sakonak egitea hobetsi da. Herri-aldizkarietako igorle-protagonisten iritzia jasotzea giltzarria izan da, agerkarien eguneroko errealitatea sakonago ezagutzeko eta aldizkarien ahuleziak eta indarguneak zeintzuk diren identifikatu ahal izateko. Era berean, azterketa kuantitatibotik lortutako emaitzak modu egokian interpretatu ahal izateko ezinbestekoak izan dira elkarrizketa sakonak. Guztira sakoneko bost elkarrizketa egin dira, 2000-2004 bitartean aldizkariotan ari ziren koordinatzaile, erredakzioburu edo zuzendariekin. Elkarrizketa guztiak banakakoak izan dira, Debako *Berriketan* aldizkariko protagonistekin egindakoa izan ezik, bertoko lan-taldean diharduten 4 kideri taldeko elkarrizketa egin baitzitzaien. 70 galderaz osatutako elkarrizketa sakonak izan dira guztiak, eta ordu eta erdiko iraupena izan dute batez beste. Galdetegiak bi zati nagusi izan ditu. Alde batetik elkarrizketatu guztientzat komunak izan diren galderak prestatu dira eta, bestetik, aldizkari bakoitzaren berezitasunak aztertzeko erabili diren galdetegi espezifikoak. # **2.2. Azterketa kuantitatiboa** Metodo kuantitatiboen artean, eduki-analisia erabiltzea erabaki da, haren zeregin nagusia komunikabideen mezuak aztertzea baita, objektiboa, sistematikoa eta kuantitatiboa izanik. Eduki-analisiaren bitartez, sei herri-aldizkariotan agertzen diren edukiak aztertu dira. Hots, ikerketa-epean Debabarreneko zenbait herritako agerkarietan kaleratutako gaiak eta kazetaritza-generoak zeintzuk eta nolakoak izan diren jakin gura izan da; baita 2000-2004 bitartean kazetaritza-genero eta gaien bilakaera ezagutu ere. Azterketa honetan lagina aukeratzerakoan, Debabarreneko euskarazko sei herri-aldizkariak hartu dira kontuan: Ermua eta Mallabiko *Drogetenitturri*, Eibarko *…eta kitto!*, Soraluzeko *Pil-pilean*, Elgoibarko *Barren*, Debako *Berriketan* eta Mutrikuko *Kalaputxi*. Unibertso osoko unitateak banan-banan ikertzea ezinezkoa denez, probabilitatezko laginketa erabili da. Orotara, tokian tokiko euskarazko prentsaren 566 zenbaki kaleratu dira 2000-2004 bitartean Debabarreneko herri ezberdinetan, eta, ikerketa hau egiteko aukeratu den lagina, 318 aldizkarik osatu dute, azterketa-epean argia ikusi duten aldizkari guztien % 56,79 izanik. Tesi honetan argitalpenetako sail guztietako edukiak aztertu dira: informaziotestuak, iritzi-testuak eta, orobat, testuen lagungarri diren irudi, grafiko eta argazkiak. Horiek guztiak, laguntzen dioten testuaren baitan konputatu dira, hau da, albistea eta albistearen testua ilustratzen duen argazkia, item bakar gisa zenbatu dira, ez baita inolako bereizketarik egin analisi-unitateen tamainaren arabera. Alegia, analisi-unitate guztiak tamaina bera izango balute bezala aztertu dira eta guztira, 12.226 item kodifikatu dira. Analisi-unitate bakoitzaren kodifikazioa, kazetaritza-genero eta gaiak definitzen dituen kategoria-sistemaren arabera egin da. Kategoria-sistema propioa garatu da, tokian tokiko hedabideen sektorea aztertzeko aurrez egindako lanak aintzat hartuta eta doktore-tesi honetarako egokituta. Hiru iturri erabili dira definizio propioak garatzeko unean: Idoia Camacho-ren *Herri-aldizkarien funtzioa euskara normaltzeko prozesuan 1989-1999"* doktore-tesia; *Sei herri-aldizkari: eduki azterketaren bidetik hurbilketa bat*, Jotxo Larrañaga, Miren Gabantxo eta Asier Arangurenek egindako ikerketa, eta María Pilar Diezhandino eta César Coca-ren *La nueva información* lana. Azken horrek ez du espresuki herri-prentsa aztertzen, baina lagungarria izan da kategoria-sistema osatzeko. Metodo kuantitatiboan oinarrituz, ikerlan hau egiteko sortutako neurketa-sistemaren fidagarritasuna frogatzeko, estudio pilotu bat egin da, kodelari independenteekin. Froga zuzentzeko, kodeketa-erabaki guztiak hartu dira kontuan eta ikerketa honen egileak egindako kodeketen emaitzekin alderatu dira. Ondoren, Hoslti-ren2 fidagarritasun-formula aplikatu zaie emaitzei, ikerketarako sortu den kategoria-sistema eta item bakoitza neurtzeko modua, egokia eta fidagarria den ala ez frogatzeko. Formularen emaitzen arabera, ikerketan erabilitako sistema fidagarria dela esan daiteke, froga egin duten kodelari bakoitzaren eta tesiaren egilearen artean % 90etik gorako fidagarritasuna dagoelako; kodelari independenteen eta egilearen emaitzen arteko adostasun-maila batez beste % 93,8koa izan da eta, metodologoek, kodelarien artean gutxienez % 90eko fidagarritasun-portzentajea lortzea jotzen dute egoki. Ikerlan honetan finkatu diren helburuak aintzat hartuta, hiru zutabe nagusitan egituratu dira honako hipotesi eta lan-galderak: # **Debabarreneko komunikazio-sistemaren ezaugarriak** - Nolakoak dira Debabarreneko tokian tokiko agerkariak, gai eta kazetaritzageneroei dagokienez? - Agerkarietako lan-antolaketak eta lan egiteko erak, zer nolako ondorioak ditu aldizkarietako gai eta kazetaritza-generoen erabileran? #### **Epe laburreko erronkak** - Ba al dago harremanik Debabarreneko argitalpenen egitura profesionalen eta kalitatearen artean? - Debabarreneko komunikazio-sistema idatzia kalitatezkoa izango bada, beharrezkoak ditu kazetari profesionalak idazgeletan? - Epe laburrean, zeintzuk indargune eta ahulezia antzematen dira Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema idatzian? # **Etorkizunaren diseinua** - Debabarreneko euskarazko prentsa idatzia, berrantolatu beharra dago? - Berrantolaketa beharrezkoa izanez gero, zein da aurrerantzean jorra daitekeen bidea? <sup>2.</sup> Holsti, O. (1969): *Content Analysis for the Social Scienses and Humanities*, Reading (Mass.), Addison-Wesley. #### **3. Ondorioak** Hipotesi eta lan-galderei erantzunez, 3 multzotan antolatu dira ikerlanaren ondorio nagusiak: # **3.1. Nolakoa da Debabarreneko komunikazio-sare euskalduna?** Azterketa honetan 4 ezaugarriren arabera definitu da Debabarreneko komunikazio-sistema. Alde batetik, azterketa-epean agerkariek kaleratu dituzten kazetaritza-generoak hartu dira kontuan. Bestetik, ikerketa-epean errebistek landu dituzten gaiei erreparatu zaie. Era berean, herri-hizkeraren erabilera eta aldizkarietan ari den lan-taldearen profesionaltasun-maila aintzakotzat hartu dira. # *3.1.1. Kazetaritza-generoak* ![](_page_5_Figure_5.jpeg) Sei aldizkarietan **informazioa** da genero izarra. Bailaran euskara hutsean argitaratzen diren sei errebistetan, informazio kopurua % 50etik gorakoa izanik kasu guztietan, aldizkarietan kaleratzen diren edukien erdia baino gehiago hain zuzen ere. Informazioaren baitan **albiste laburrak**, **albisteak** eta **argazki-albisteak** nagusitzen dira. Halaber, *…eta kitto!, Kalaputxi* eta *Berriketan* aldizkarietan, erreportajea da gehien erabiltzen den informazio-generoa. **Zerbitzu-gunea** da gehien errepikatzen den bigarren generoa aldizkari guztietan —*Berriketan* hilabetekarian izan ezik—. Errebista gehienetan zerbitzu kopuruak % 14 eta % 21 bitartean kokatzen dira. Zerbitzuen barnean **zerbitzu-informazioa**, **agenda** eta **denbora-pasak** dira gehien agertzen diren zerbitzuak. …e*ta kitto!* eta *Barren* astekarietan **salerosketa eta truke**en saila indartsua da oso, astero orrialde osoa kaleratzen baitute doako iragarkiekin. Gainerako aldizkarietan aipatu atal horrek ez du arrakastarik izan; agerkari batzuetan ez delako inoiz argitaratu eta beste batzuetan, argitaratu arren, irakurleen artean ez duelako jarraipenik izan. **Iritzia** dugu aldizkari gehienetan hirugarren generorik garrantzitsuena. *Berriketan* hilabetekarian hirugarrena da zerbitzu-gunea eta iritzia bigarrena. Iritzigenerorik landuenak dira **irakurleen gutunak**, **kale-inkesta** eta **zutabea**. *Kalaputxi* eta *Berriketan* hilabetekarietan, oro har, ez da iritzi-zutaberik argitaratzen; *Drogetenitturri* eta *Berriketan* hilabetekariek ez dute irakurleen gutunak kaleratzeko atalik. Literatura eta komikiaren agerpena hutsala da aldizkari guztietan. Beraz, informazio-, zerbitzu- eta iritzi-aldizkariak dira Debabarreneko komunikazio-sare euskalduna osatzen dutenak. # *3.1.2. Gaiak* ![](_page_6_Figure_4.jpeg) Grafikoari erreparatuz gero, zalantzarik ez dago **gizarte-gaiak** direla aldizkari guztietan gehien jorratzen direnak. Lan honetan ikertu diren sei agerkarien datuen arabera, aldizkari gehienetan gizarte-gaien portzentajea % 40tik gorakoa da. Kasu guztietan eta salbuespenik gabe, gizarte-gaien baitan **gizarte-ohiturak** (aisialdia, herritarren bizitza, herritarren azturak, jaiak…) eta **zerbitzuak** (zerbitzu publiko zein pribatuei buruzko testuak: farmazia, liburutegi, kiroldegi edota eguraldiari buruzko informazioa, denbora-pasak, lehiaketak… ) dira gairik inportanteenak. Bi horien ostean, argitalpen guztietan **lanak** eta **hezkuntza** dira gehien agertzen diren gizarte-gaiak. **Kultura** da bigarren blokerik garrantzitsuena kasu guztietan, % 20tik gorako portzentajearekin (% 22-37 bitartean) sei hedabideetan. Kultura-gairik errepikatuenak, oro har, **arte eszenikoak** (horien baitan **musika**)**, literatura** eta **komunikabideak** dira. Euskara ez da, oro har, gehien lantzen diren gaien artean agertzen, baina aldizkari batzuetan arreta berezia jartzen zaio, batez ere argitalpena kaleratzen duten euskara edo kultur elkarteen helburua euskararen sustapena den kasuetan, *Drogetenitturri, ...eta kitto!, Pil-pilean* eta *Barren*en esaterako. **Kirola** da hirugarren atalik landuena aldizkari gehienetan, batez ere maiztasun handiagoa duten hedabideetan, *…eta kitto!* eta *Barren* astekarietan besteak beste. Aldizkariaren maiztasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta arreta handiagoa jartzen zaio kirolari, astean kirolari buruzko bi orri kaleratuz. Herri bakoitzean oihartzun gehien duten kirolak aldizkarietako protagonistak badira ere, oro har, **futbola, pilota, txirrindularitza, mendia, atletismoa** eta **arrauna** (Mutrikuko *Kalaputxi*n) izan dira azterketa-epean gehien agertu direnak. Dena dela eta salbuespenak salbu, herri guztietan kirol amateurrari kirol profesionalari baino espazio gehiago eskaini zaio aldizkarietan. **Politika** eta **ekonomia** dira portzentajeen arabera aldizkari guztietan gutxien agertu diren bi gaiak. Politikaren portzentajeak sei agerkarietatik bostetan, % 10etik beherakoak izan dira, Soraluzeko *Pil-pilean* salbuespena izanik, bertan % 14ko portzentajean kokatu baita politika. Soraluzeko hamabostekariaren gaitegian, politika gai garrantzitsuen artean izan da beti, eta, Soraluzeko zein Euskal Herriko gai politikoei arreta berezia jarri zaie. Ezberdintasunak ezberdintasun, agerkari guztietan politikaren baitan gehien jorratzen diren gaiak, nahiz eta agerpen-mailaren arabera batzuek besteak baino garrantzi handiagoa izan, hiru dira: **udala, Euskal Herriko gatazka** eta **alderdiak**. Hori bai, profesionalak ez diren aldizkarietan, politikaren barnean agertzen diren gai alternatiboei (gerra eta armaden gaiei) toki gehiago eskaintzen zaie; *Drogetenitturri* eta *Berriketan* hilabetekariak horren erakusle argiak dira. Gai politikoak iritzi-atalean agertzen dira, batik bat irakurleen gutunetan eta iritzi-zutabeetan. Ekonomiaren portzentajeak % 10etik behera kokatu dira ikerketa-epean aldizkari gehienetan. Ekonomiaren barnean, **merkataritza** eta **enpresa** izan dira gairik erabilienak. Mutrikuko *Kalaputxi* salbuespena da sei aldizkarien artean, **itsasoa eta arrantza** delako bertan gehien jorratzen den gai ekonomikoa. Hori baino adibide argiagorik ez dago, argitalpen bakoitzak agertzen dituen gaien bitartez bere herriko errealitatea islatzen duela baieztatzeko. Izan ere, Mutrikuko hilabetekarian ari den lan-taldeak herrian galtzear dagoen lehenengo sektoreari arreta berezia jarri dio hasieratik, gainerako hedabideetan oihartzun txikia duen gaia dela uste baitute. Azterketa-epean, *…eta kitto!, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi* eta *Drogetenitturri* aldizkarietan argitaratu diren milatik gora adibide jaso dira ikerlan honetan, herrietako egunerokotasunean sortzen den gai-aberastasun eta aniztasunaren ispilu nagusi direla erakusteko. Milatik gorako izenburu horiek, neurri handi batean herritarren interes, bizitzeko modu eta pentsamoldearen isla direla baiezta daiteke; Debabarreneko tokian tokiko prentsak, hurbilekoak izaki, herri-agendak lehenesten dituelako eta horrek markatzen du hedabideen eguneroko jarduna. Gaitegiaren erradiografia horrek erakusten du Debabarreneko sei aldizkarietan jorratzen diren gaiek herritarren eguneroko bizitza kontuan hartzen dutela, berau dela euren gaitegiaren ardatz nagusia, herritarrak baitira aldizkarietako protagonista nagusiak. Politika-kontuak, ostera, bigarren mailan agertzen dira tokian tokiko prentsan, nazio mailako eguneroko prentsan ez bezala, non politika eta ekonomia diren gaitegiaren muina. #### *3.1.3. Herri-hizkeraren erabilera* Lan honetan aztertu diren sei herri-aldizkarien ezaugarriak aipatzeko orduan, ezin dugu ahaztu, herri bakoitzaren hizkerak argitalpenetan duen presentzia; lan honetan jaso diren adibideak horren erakusle garbia baitira. Sei agerkarietan euskara batua da nagusi salbuespenik gabe; herriko hizkera sail zehatz batzuetan agertzen da eta euskalkiari dagokionez, bakoitzak eredu bati jarraitzen dio, ez baita erabiltzen guztientzat komuna den eredu bateraturik. Agerkari guztien artean Eibarko *…eta kitto!* da bertoko (Eibarko) hizkera gehien erabiltzen duena, aldizkarian idazteko eredua kazetarien artean finkatuta eta adostuta dagoelako. Ermua eta Mallabiko *Drogetenitturri* aldizkarian, Mallabiko eta Ermuko hizkerak3 (guztiz ezberdinak) gainerako errebistetan baino gehiago erabiltzen dira. Ezin ahaztu daiteke, Eibarren, Mallabian eta Ermuan bertoko euskararen inguruko lanak egin direla eta idazteko orduan, bi aldizkarietan lan horiek oso kontuan hartzen dituztela, erreferentzia garrantzitsuak baitira. Hala eta guztiz ere, azterketa honetan frogatu den moduan, argitalpen guztiek neurri handiago edo txikiagoan, herriko hizkera erabiltzen dute. Jakina da iritzi ezberdinak daudela euskalkia tokian tokiko aldizkarietan sartzearen inguruan. Nolanahi ere, norberaren herriko hizkerak herrikoagoa egiten du aldizkaria, nortasun propioa ematen dio, gertutasuna lortzen du irakurlearekin eta herriko hizkera bizirik mantentzen laguntzen du. Betiere, euskalkia, modu egokian eta herri-hizkera idatziaren inguruko arauak errespetatuz erabiltzen bada. Idazteko, tokiko batua edo bateratua erabiltzea proposatzen dute gaia aztertu duten hizkuntzalariek. #### *3.1.4. Aldizkarietako lan-taldea* Argitalpenetan soldatapeko edo borondatezko lan-taldearen bereizketa eginez gero eta langileen prestakuntza-maila aintzat hartuta, Debabarreneko komunikazio-sistema 3 eratako aldizkariek osatzen dute: - a. Lehenengo mailan **aldizkari profesionalak** daude. Horietan kazetari (Komunikazio Zientzietan lizentziatuak) eta langile profesionalek egiten dituzten astekariak: Eibarko *…eta kitto!* eta Elgoibarko *Barren* dira Debabarrenean aldizkari profesionalen eredu nagusiak. - b. Bigarren maila batean **aldizkari erdi profesionalak** ditugu: bertan langile (Komunikazio Zientzietan lizentziatuak) profesional gutxi dago eta hainbat kolaboratzaile4 finko ari dira, Ermua eta Mallabiko *Drogetenitturri* eta Soraluzeko *Pil-pilean* aldizkariak sartuko lirateke multzo honetan. - c. Azkenik, **langile profesionalik gabe funtzionatzen duten aldizkariak** daude, borondatezko lana zutabe nagusi dutenak: Debako *Berriketan* eta Mutrikuko *Kalaputxi,* hain zuzen ere. Lan-taldearen osaketak eragin nabarmena dauka aldizkarien edukietan; izan ere, agerkari bakoitzean dagoen lan-taldeak eta lan-taldearen egiturak baldintzatzen baitituzte Debabarreneko aldizkari bakoitzak erabiltzen dituen kazetaritzagenero eta gaiak. <sup>3.</sup> *Drogetenitturri*ko kolaboratzaileek, bertako euskalkian idazteko orduan, Ermua eta Mallabiko berbetak ikertu dituzten bi filologoekin batera adostutako idazte-arauei jarraitzen diete. <sup>4.</sup> Kolaboratzaile finko gehienak ez dira Kazetaritzan lizentziatuak. Esaterako, kazetaritza-generoei dagokienez, kazetari profesionalak lanean diharduten erredakzioetan, *…eta kitto!-*n eta *Barren*en adibidez, kazetaritza-generoak ikuspegi profesionaletik lantzen dira eta akademikoki ondo erabiltzen dira. Generoen arteko oreka ale guztietan hartzen da kontuan. Gaitegia selektiboagoa eta pluralagoa da. Bertoko langileak kazetariak eta profesionalak direlako eta kazetaritza-lanbidean trebatuta daudelako. Hau da, informazioaren eta iritzi-generoen arteko ezberdintasuna ezagutzen dute, unibertsitatean ikasi egin dutelako, aldizkari ez profesionaletan ez bezala. # **3.2. Epe laburreko erronkak** Etorkizunari begira, Debabarreneko komunikazio-sistemak dituen erronkak diseinatzeko orduan, azterketa kuantitatibotik lortutako datuak eta azterketa kualitatibotik jasotakoak oso kontuan hartu dira. Horrenbestez, Debabarreneko sare euskaldunak behar-beharrezkoa du profesionalizatzea. #### *3.2.1. Militantzia* Alde batetik, gaur egun zenbait aldizkaritan dagoen militantzia gainditu beharra dago. Egun, euskarazko egitasmoak ezin dira hartzaileen euskararekiko afektibotasunean eta militantzian bakarrik oinarritu, militantziaren garai onenak pasatu direlako eta, gaur egun, Debabarreneko herri-aldizkarietan eskaintzen diren lan-baldintzen truke lan egiteko prest oso jende gutxi dagoelako. Ikerlan honetan burutu den azterketa kualitatiboaren bitartez, argi geratu da Debabarreneko agerkari gehienek zailtasunak dituztela aldizkarietan kolaboratzeko jende berria bilatzeko. Bestalde, tokian tokiko hedabideek orain arte lortu dutena galdu nahi ez badute, ezin dute atzera begira bizitzen jarraitu, aurrera egin behar dute irakurlearen exijentzietara eta eskaeretara egokitzeko. Izan ere, informazio lokalaren esparruan gaztelaniazko prentsa sartzen hasia da eta irakurleek gaur egun euskarri ezberdinetan (prentsa idatzian, telebistan, irratian eta sarean) eskuragarri duten eskaintza informatiboa izugarria da eta etengabe areagotzen ari da. Beraz, gaur egun, era ez profesionalean funtzionatzen duten ekimenak txalogarriak diren arren, eta sortu zirenean euskararen normalizazioan euren funtzio eta helburuak bete zituzten arren, urteak aurrera egin ahala, edukien aldetik (kazetaritzagenero eta gaien erabileran) herren daudela erakutsi dute; hilero ahal den moduan euskarazko herri-aldizkaria argitaratze hutsak ez baitu bermatzen edukien kalitatea5. #### *3.2.2. Kalitatea eta profesionaltasuna uztartu* Horregatik, kalitatea eta profesionaltasuna uztartzea ezinbestekoa da. Produktuaren edukian argi eta garbi islatzen baita hobea dela kazetaritza profesionalaren <sup>5.</sup> Kalitateari gagozkiola, hona hemen Azpeitiko *Uztarria* herri-aldizkariko langileek *Euskonews & Media* 157. zenbakian kalitatearen inguruan idatzi zutena: «Herritarrei euskarazko produktu bat ezin zaie eskaini euskarazkoa delako soilik; kalitatea ere eskaini behar zaie, eta gaur egun herri-aldizkariek, oro har, pauso hori emateke dute» (*Uztarria*, 2002/3/1-8). Ildo berean mintzo da Aitor Zuberogoitia ere, euskal hedabideek euskararen erreferentzia propioetan oinarritutako kalitatezko produktuak eskaini behar dituztela dionean: «Ez da aski informazioa euskaraz ematea: informazioa euskaraz emateaz gain, norbere hizkuntza-komunitatearen erreferentziasistema propioan oinarriturik eman behar da; eta kalitatea bazter utzi barik» (Zuberogoitia, 2003: 531). ereduari jarraitzen dioten aldizkarien kalitatea: kazetaritza-generoak akademikoki modu egokian erabiltzen dituzte, maiztasun handiagoa dute, gaitegi selektiboagoa dute, haien orrietan herriko talde eta jendearen aniztasun handiagoa agertzen da, denbora gehiago eskaintzen diote kazetari-lanaren alde sortzaileari eta, oro har, astekari horiek eduki aldetik zerbitzu hobea eskaintzen diote irakurleari. Nolanahi ere, modu ez profesionalean eta erdi profesionalean diharduten lantaldeen meritua ez da lan honetan zalantzan jarri nahi, musu-truk eta borondate onenarekin herriari eta euskararen normalizazioari urteetan egin dioten eta oraindik ere egingo dioten ekarpena handia da eta. Bertan egon zitezkeen langileei, berriz, mesede eskasa egiten diete, herri-aldizkari bat langilerik gabe egin daitekeela sinetsarazten ari delako eta horrek lanbideari eta produktuari berari prestigioa kentzen dielako. Izan ere, gaur egun Debabarreneko zenbait udalek tokian tokiko aldizkariei banatzen dizkieten diru-laguntzetan ez dituzte aintzat hartzen langileen gastuak. Proiektua bera diruz laguntzen da, baina langileen gastuak ez. Horregatik, aurrera begira oso inportantea da erakunde publikoek tokian tokiko aldizkariak ekoizten dituzten kazetari profesional ordainduen lana kontuan hartzea eta errekonozitzea diru-laguntzen banaketa egiteko orduan. Mutriku eta Debako esperientziek erakusten duten moduan, langilerik gabe aldizkari bat egitea posible da, baina egitasmo horiek dituzten mugak ere handiak dira. Aldizkari bat langilerik gabe egin, egin daitekeelako, baina ez da gauza bera kazetari trebatua eta profesionala izatea edo ez izatea. Ezin da ahaztu, ordea, langile ez-profesionalek egindako produktu horiek izan ezean, herri horietako hainbat etxetan ez litzatekeela euskarazko aldizkaririk sartuko, ezta irakurriko ere. Hala eta guztiz ere, aldizkari ez-profesionalak dauden tokietan, aldizkari profesionalak egongo balira, mesede handiagoa egingo liekete irakurleari eta hizkuntzari, produktu hobeak ekoitziko lituzketelako eta, ondorioz, eraginkorragoak izango liratekeelako. Hots, eduki aldetik hobeak izango lirateke: gaien aukeraketa eta tratamendua hobea izango litzateke, kazetaritza-generoek oreka handiagoa izango lukete, diseinuak hobetuko lirateke erakargarriagoak bihurtuz, iritzi-aniztasun handiagoa izango lukete eta irakurleari zerbitzu sendo eta zabalagoa emango liokete, oro har. Tokian tokiko prentsak herriko produktu erreferentziala izan nahi badu, kalitatea behar du eta edukiak behar bezala zaindu behar ditu, esaterako iritzi ezberdinak bilduz, gaur egun ez dena gertatzen hainbat agerkaritan: *Berriketan* eta *Kalaputxi*n ez da iritzi-zutaberik argitaratzen, ez baitute horren beharrik ikusten; *Berriketan* eta *Drogeteniturri*n ez dago irakurleen gutunen atalik. Kalitatea aldizkariaren arlo guztietan hartu behar da kontuan6. Kalitatean irabaziz gero, produktua hobea litzatekeela ez dago zalantzarik eta ondorioz, agerkari horrek eragin handiagoa izango luke euskararen normaliza- <sup>6.</sup> Iñaki Mendigurenek eta *Arrasate Press*eko lan-talde osoak argi zuten hasieratik kalitatea bermatu beharra zegoela: «Kalitate teknikoa, estetikoa… mamiari nahiz formari buruzko kalitatea. Gaur egun dagoen konpetentziarekin, kalitatea ez bada zaintzen, ez dauka zer eginik komunikabide batek. Gauzak duintasunez ez badira egiten, ez dago lehian irabazterik. Berritasuna dela eta, lehen egunean irakurle edo ikus-entzulerik izaten badu ere, bigarrenean ez du izango» (Mendiguren, 1993: 25). zioan betetzen dituen funtzioetan7. Baina kalitatea bermatzeko edukiak zaindu egin behar dira eta profesionaltasunez landu, horretarako idazgeletan kazetari profesionalak izatea oso garrantzitsua da eta horien trebakuntza ezinbestekoa8. # *3.2.3. Lan-baldintzen hobetzea* Lan-baldintza duinak (lan-orduak eta soldatak) bermatzea ezinbestekoa da profesionaltasunez aritzeko, bestela alferrik izango da, inoiz ez da lan-taldea sendotuko eta langileak ez du inoiz sentituko lan hori luzerako denik, ezta benetako lana denik ere. Hasierako motibazioa galduz joango da eta aukera hobea duen unean alde egingo du beste norabait9. Lanpostua uztea arazo izan badaiteke ere, arazo larriagoa bilaka daiteke langile horren ordezkoa lortzea, lan-baldintza duinik ez dagoen tokian. Orain arte hainbat aldizkarik horrela iraun dute, baina langileen ezegonkortasunak agerian uzten du ez diola aldizkariari inolako mesederik egiten, ez baitio sendotzen eta finkatzen uzten. Debabarrenean horrela gertatu da azterketa-epean: *…eta kitto!* eta *Barren*en lan-taldeak handitu eta finkatu egin dira eta bertan diharduten kazetari profesionalak aldizkariaren zutabe nagusi bihurtu dira. Aldizkari horietan langileen kontratuak hobetu egin dituzte eta jende gehiago jarri dute lanean, bestelako esparru batzuk jorratzeko, web orriak lantzeko adibidez. *Pil-pilean* eta *Drogetenitturri* aldizkarietan, ordea, jendearen joan-etorriak proiektuari mugak jarri dizkio etengabe. Langile profesionalen kopurua oso txikia da bai *Pil-pilean* hamabostekarian zein *Drogetenitturri* hilabetekarian eta horrek langileekiko mendekotasun handia sortu du; betebehar gehienak gutxi horien esku geratzen direlako eta profesional horiek lana utziz gero, aldizkariaren iraupena arriskuan gera daitekeelako. Horrelako proiektu erdi profesionaletan, lan-kontraturik ez zuten langileek urteekin lan-kontratu eskasak izatea lortu dute, baina oraindik orain, profesionalizatze-bidean daude. Debabarreneko aldizkari ez-profesionalek, aldiz, ez dute langilerian dirurik inbertitu, Debako *Berriketan* hilabetekariak ez duelako inoiz langilerik izan eta *Kalaputxi* bi langilerekin hasi bazen ere, egitasmoaren izaera berehala aldatu zen. Deban eta Mutrikun ez dago soldatapeko langilerik, borondatez ari den lan-talde <sup>7.</sup> Hona hemen Idoia Camachok bere tesian herri-aldizkariei aitortzen dizkien funtzioak: «Giza harremanen bultzatzaileak dira, kultur eragile eta hedatzaileak, publizitatearen eragileak, aldizkari herrikoi, sinple, zabal eta irakurterraza egitea eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna lortzea da helburua, eta iritzi ezberdinen plaza behar dute izan» (Camacho, 1999: 101-102). <sup>8.</sup> Azkoitiko *Uztarria* herri-aldizkariak honela definitzen du tokian tokiko aldizkarietan aritu behar den kazetariaren profila: «Aldizkariko kazetariak, langile militantea izan behar du; hori, lehenbizi. Behin profil horretako kazetaria lortu ostean, kazetariak etengabeko trebakuntzan jardun behar du: maketazioan, argazkigintzan, euskaran, idazkeran, kazetaritzan... Aldizkariaren produkzio osoa inola ere kazetariaren esku utzi gabe —aldizkaria ez baita kazetariarena, elkartearena baizik—, hein handi batean kazetariak hasi eta bukatuko du aldizkaria bera, eta, ondorioz, kazetaritzako atal guztiak dominatu egin behar ditu» (*Uztarria*, 2002/3/1-8). <sup>9.</sup> Iritzi berekoa da Gotzon Lobera, euskara elkarte eta aldizkariek dituzten langileak galdu nahi ez badituzte zaindu eta mimatu behar dituztela dionean: «Kalitatea bermatu behar bada, euskarazko komunikabideetan, langileen egoera hartu behar da kontuan; izan ere, tokian tokiko euskarazko komunikabideak, gaur egun, Lezama beste dira kazetaritzan. Athleticek jokalari ona lortzen duenean, berak nahi ez badu jokalari hori galtzea, orduan kontratu ona egin beharko dio jokalari horri, beste toki batera joan ez dadin» (Lobera, 2005: 333). eta jendearen mende daude erabat, etorkizun ziurrik gabe10. Horrezaz gain, orain arte esandako guztiak agerian utzi ditu kalitatezko produktu bat egiteko orduan kazetari profesionalen beharra eta garrantzia. Nolanahi ere, aldizkari gehienetan benetako lan-baldintza duinak lortzeko asko falta da oraindik. Lan-baldintzen gaia, gainditu gabe dagoen ikasgaia dela esan daiteke Debabarreneko aldizkari gehienetan eta aurrera begira, gai honek ausardiaz jokatzea eskatzen du, langilerian diru gehiago inbertituz eta gaiari lehentasuna emanez. # *3.2.4. Gaurkotzea* Debabarreneko agerkari guztiak ez dira norabide berean mugitu azken urteotan, gehienak (*Drogetenitturri, Pil-pilean, Berriketan* eta *Kalaputxi*) atzean geratu dira eta edukiek erakutsi dutenez, kalitatean aldizkari profesionalak baino gutxiago aurreratzeaz gainera, maiz euren jokabideetan inertzia nagusitu da, egunerokotasunak eta lan-taldearen funtzionamenduak11 (langile profesional gutxi, horien dedikazio mugatua, kolaboratzaileen mendekotasuna…) inertzia horretara bultzatuz. Sei aldizkarien antolaketa eta lan egiteko era ezberdinek agerian utzi dute egitura zenbat eta profesionalagoa izan, argitalpenak baliabide gehiago dituela garai berrietara egokitzeko, sendotuta dagoelako. Horixe da *…eta kitto!* eta *Barren*en kasua Debabarrenean, gaur egun web orrialdea duten bakarrak bi aldizkari horiek baitira. Egitura ez-profesionaletan oinarritutako proiektuak ahulagoak dira eta nahikoa lan izaten dute esku artean daukaten produktua mantentzearekin. # *3.2.5. Denbora eta baliabide ekonomikoen optimizazioa* Aurrera begira denbora eta baliabide ekonomikoen kudeaketa hobea egitea erronka bilakatu da, denbora eza eta diru-urritasuna baitira Debabarreneko komunikazio-sistemak kontra dituen bi faktore nagusiak. Gainera, aldizkarien egiturak zenbat eta txikiagoak izan, arazo larriagoa bihurtzen da bai bata zein bestea. Eguneroko jarduerak nahikoa zeregin ematen dio bakoitzari eta zaila izaten da patxada hartu eta etorkizuna diseinatzeko denbora hartzea, oro har, lan-talde txikiak direlako eta aldizkariak garaiz ateratzea zeregin garrantzitsuena bilakatzen delako. Zer esanik ez, langilerik gabe diharduten edo langileen dedikazioa txikia <sup>10.</sup> Luis Alberto Aranberrik 1976an idatzitakoa oso interesgarria da gaur egun gogoratzea, euskarazko kazetaritzan ez baita erabateko profesionalizatzea lortu: «Zer gertatuko litzateke ikastoletan baldin eta irakasleak profesionalak ez balira? Irakaskintza irakasleen ogibidea ez balitz, alferrik metodologiarik onena, alferrik bokazio bihozkorrena, hogeita bost urtetik gorako irakasle guti izango genuke benetan. Kazetaritzan beste horrenbeste gertatzen da. Egiazko kazetaritza egingo bada, notiziaren lekuko izatekotan, nork bere uzta (eta ez inori kopiatu) jasotzekotan, kalera atera beharra dago, egun argiz atera ere. Ez da aski luma azkarra izatea, ez alfabetatze ikastaroa amaitzea, ez euskal klasikoak buruz ezagutzea eta ezta Euskaltzaindiaren titulua ateratzea ere. Hizkuntzarekiko gaitasunaz gainera (oinarrizko bestalde, edozein hizkuntzatan) dinamika bat bizi eta frogatu egin behar da, eta dedikazio honek diru ordain bat eskatzen du, profesionaltasun bat alegia. Gainerakoak sasikonponketak dira, avestruzaren jarrera, luzarorako ez den jokoa» (Aranberri, 1976-II-1). <sup>11.</sup> Gehienetan, aldizkariko lan-taldea koordinatzaile/zuzendari nagusiak, publizistak eta kolaboratzaileek (gehienak kazetari ez direnek) osatzen dute. den tokietan. *Kalaputxi* eta *Berriketan* aldizkarietako kideek aldizkaritik kanpo dituzten betebeharren ostean geratzen zaien denbora libre gutxi hori aldizkariaren produkzioan ematen dutelako. Bestalde, *Drogetenitturri* eta *Pil-pilean*en ari diren langileek aldizkaria ateratzea izaten dutelako helbururik inportanteena. Diru faltak ere makina bat buruhauste ematen die aldizkariei, Debabarreneko herri-prentsa erakundeen diru-laguntzen morroi bizi baita hein handi batean. Datuek adierazten dutenez, aldizkari ez-profesional eta erdi profesionalek dirulaguntzen mendekotasun handiagoa dute aldizkari profesionalek baino. Batetik, autofinantziazio-maila (publizitatearen sarrerak batez ere) gehitzeko arazoak dituztelako, jende gutxi ari baita ekonomia-esparrua kudeatzen. Beste alde batetik, ari diren gutxi horiek ez direlako langile kualifikatuak izaten (ekonomialariak, administrariak…) Beraz, arlo horietan, idazten bezala, langile kualifikatuak eta profesionalak behar dira aldizkari ez-profesional eta erdi profesionaletan. #### **3.3. Etorkizunaren diseinua** Ikerlan honen emaitzek argi eta garbi erakusten dute Debabarreneko komunikazio-sistemak berrantolaketaren beharra duela, egungo egoerak goia jo duelako eta bidea agortzear dagoelako. Milurteko berrian tokian tokiko euskarazko prentsan aldaketak izan dira eta, kasu gehienetan, herri mailako hasierako egitasmoek herrietako esparrua gainditu eta eskualdera zabaldu dira. Sortu diren proiektu berri guztiek antzera jokatu dute: enpresa-egitura sendoagoa eta handiagoa osatu dute, eta formatu eta euskarri ezberdinetan eskaintzeko produktuak sortu dituzte12. Beraz, etorkizunean Debabarreneko tokian tokiko agerkari txikien antzeko egitasmoak berregituratzeprozesu batera behartuta daudela dirudi, bakoitzak bere herri edo bailarara hobeto egokitzen den bidea hautatuz. Horregatik, epe laburrean, lehen baino lehen, Debabarrenerako eskualde mailako egitasmo multimedia gauzatu behar da. Hots, 2003an hasitako bideari bukaera ematea izango litzateke etorkizuna diseinatzeko aukera egokiena eta guztientzat mesedegarri. Bateratzearekin, guztiek galduko dute eurena den zerbait, baina guztientzat onuragarria den asko irabaziko dute segur aski, Debabarreneko aldizkari erdi eta ez-profesionalek bezala aldizkari profesionalek ere. Handien aurrean, txikien indarra batasuna delako, elkartasuna eta herritarren atxikimendua. Bestelako esperientzia batzuek horrela frogatu dute, bailaran hedatuta erreferentzialtasuna lortu dutelako. Era berean, egun sektoreari leporatzen zaion atomizazioa saihesten lagunduko luke; bailaran dagoen aldizkari kopurua arrazionalizatuko litzatekeelako, kalitatezko egitasmo hobea lortuz. <sup>12.</sup> Goiena Komunikazio Zerbitzuak Debagoienean, Durangaldeko Herri Komunikabideak Durangaldean, *Guaixe* astekaria eta *Baleixe* irratia Sakanan eta EKTren zenbait eskualdeetako *Hitza*k, besteak beste. #### **3.4. Ekoizpen globala** Edozein egitasmo martxan jarri aurretik ezinbestekoa da baliabide ekonomikoen bideragarritasuna lantzea. 2004ko datuek adierazten dutenez, Debabarrenak eskualdeko astekari komun bat argitaratzeko ezaugarriak betetzen ditu eta ekonomikoki bideragarria litzateke; betiere, erakunde publikoen aldetik, ordura arteko diru-laguntzak ziurtatzeko borondatea balego. Debabarreneko agerkari guztien hileko tiradak batzen baditugu, botaldi bakoitzeko 18.120 ale banatzen dira bailaran eta 144 orrik ikusten dute argia. 2004ko aurrekontu eta balantzeak kontuan hartuz, Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema idatzia osatzen duten herri-aldizkariek 555.000 euro (92 milioi pezeta pasatxo) mugitzen dituzte urtean. Euskal Herriko aldizkari gehienak bezala, Debabarreneko argitalpenen diru-iturri nagusiak bi dira: erakunde publikoek urtero banatzen dituztenak (herrietako udalek, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundiek13 eta Eusko Jaurlaritzak) eta publizitatetik lortzen dituzten diru-sarrerak. Orotara, urtean 262.000 euro (43 milioi t'erdi inguru) jasotzen dituzte sei agerkariek erakunde publikoetatik diru-laguntzetan. Urtean, Debabarreneko aldizkari guztien artean bailara osoan 228 publizitate bezero finkori eskaintzen zaie zerbitzua eta urtean 251.000 euro (41 milioi t'erdi gutxi gorabehera) fakturatzen dira publizitatean. 2004ko datuen arabera, hemeretzi langile profesional eta borondatez diharduten hamar langilek bermatzen dute Debabarreneko komunikazio-sare euskaldunaren funtzionamendua. Bederatzi lagunek egun osoko kontratua dute, bostek egun erdiko kontratua, batek egunean bi orduko kontratua dauka eta beste lauk kobratzen badute ere, ez dute lan-kontraturik. Mutriku eta Debako hilabetekarietan diharduten hamar lagun borondatez ari dira hilabetekaria egiten, sosik kobratu gabe. Horien guztien lana, berriz, Eusko Jaurlaritzak 2006an euskarazko hedabideen audientziak neurtzeko egin zuen azterketaren arabera, **25.100**<sup>14</sup> irakurleri dago zuzendua. Datuek aukera egon badagoela erakusten dute, eskualdeko proiektu komun eta multimedia erakoa sortzeko. Aurrerantzean 2003an ekindako bide hari bukaera ematea falta da. Denborak esango du Debabarreneko aldizkariek elkarrekin edo bakarka egingo duten etorkizuneko bidea. Orain arte, sei aldizkariek, bakoitzak bere aldetik, Debabarreneko euskarazko sistema komunikatibo idatziari eustea eta prestigioa ematea lortu dutela erakutsi dute. <sup>13.</sup> Bizkaiko Foru Aldundia 2000. urtean hasi zen tokian tokiko aldizkarientzako diru-laguntzak banatzen. <sup>14.</sup> Iturria: Eusko Jaurlaritza. (2006): *Euskarazko Hedabideak* barne txostena, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 72-73. or. Ikerlan hau Debabarreneko euskarazko komunikazio-sisteman oinarritu bada ere, Euskal Herrian tokian tokiko euskarazko prentsak bizi duen egoeraren erakusle eta adierazle izan daiteke. #### **Bibliografia** - Agirreazaldegi, A. (1993): "Euskarazko herri-aldizkari bat zure herrian", in Askoren artean, *Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak*, Arko, Arrasate. - Amilibia, A. (2002): "Bierrik elkartea eta euskarazko herri komunikabideak Sakanan", *Euskonews & Media* aldizkaria, **157**, <www.euskonews.com/ 0157zbk/frgaia.htm>. - Aranberri, L. A.(1976): "Euskal kazetaritzaren inguruan", *Argia*, **675**, Euskaltzaindia, Bilbo. - Aranguren, A. (1991): "Prentsa lokala Euskal Herrian, ezarpena eta zabalpena", in Askoren artean, *Prentsa lokalari buruzko I. Jardunaldiak*, Arko, Arrasate. - –––––––––––––, (2000): *"Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian"* doktore-tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - Aranzabal, J. (1991): "Herri aldizkari baten tajuketa", in Askoren artean**,** *Prentsa lokalari buruzko I. Jardunaldiak*, Arko, Arrasate. - Askoren artean (1992): "Euskal prentsa lokalaren problematika", in *Jakin*, **69**, Donostia, 51- 66. - –––––––––––––, (2000): "Leku eske ari dira euskalkiak", (Xabier Letonak gidatutako mahai ingurua", in *Larrun*, **29**, Lasarte-Oria. - –––––––––––––, (2003): *Tokiko hedabideak etorkizunera begira (irratia, prentsa, teknologia berriak, telebista) III. Jardunaldiak*, Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa, Abadiño. - –––––––––––––, (2005): *Kazetaritza euskaraz: oraina eta geroa*. Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - –––––––––––––, (2006): "Euskal kazetaritzaren urtea", in *Gu gara Euskal Prentsa, hautu baten kronika 1976/2006, DVDa*, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. - –––––––––––––, (2006): *Prentsa, irratia, sarea, telebista,* Euskarazko Hedabideen topaketamintegia txostena, Udako Euskal Unibertsitatea, Eibar. - Azkarate, E. (2002): "Goienkaria: astekari bat Debagoienerako", *Euskonews & Media* aldizkaria, **157**, <www.euskonews.com/0157zbk/frgaia.htm>. - Camacho, I. (1999): *Herri aldizkarien funtzioak euskara normaltzeko prozesuan 1989-1999* doktore-tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. - Diaz Noci, J. (1999): "Medios de comunicación en euskara: un modelo denpendiente del dinero publico", *Euskonews & Media*, **26**, <www.euskonews.com/0026zbk/ frgaia.htm>. - Diezhandino, M. P. eta Coca, C. (1997): *La nueva información,* Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - Eizagirre, E. eta Irureta, O. (2004): "Euskarazko prentsa etorkizuneko antolaketari begira" (mahai-ingurua), *Larrun*, **80**, Lasarte-Oria. - Elizondo, E. (2004): "Guaixe, ostiralero", *Berria*, 2004/II/ 4. - Elkoroberezibar, M. A. (1991): "Euskal Herriko prentsa lokalaren finantzabideak", in Askoren artean, *Prentsa lokalari buruzko I. Jardunaldiak*, Arko, Arrasate. - Eusko Jaurlaritza. (2006): *"Euskarazko Hedabideak"* (barne txostena), Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz. - Irizar, M. (2001): *Goiena esperientzia, eskualdeko talde multimedia baten sorrera*, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. - Iturain, I. (1999): "Euskara batua ala euskalkiak herri aldizkarietan?", *Euskonews & Media*, **26**, <www.euskonews.com/0026zbk/ frgaia.htm>. - Larrañaga, J.; Gabantxo, M. eta Aranguren, A. (1997): "Sei herri aldizkari: eduki azterketaren bidetik hurbilketa bat", *Mediatika, cuadernos de medios de comunicación*, **6**, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 15-40. - Larrarte, J. (2005): "EKT: Etorkizuneko komunikazio taldearen oinarri sendoa", in Askoren artean, *Kazetaritza euskaraz: Oraina eta Geroa*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - Lobera, G. (2005): "Administrazioaren ikuspegiaren aldaketa", in Askoren artean, *Kazetaritza euskaraz: Oraina eta Geroa*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - Mendiguren, I. (1993): "Euskarazko komunikabideak", *Jazten*, **8**, Arrasate Euskaldun Dezagun, Arrasate, 23-26. - Mendizabal, J. (2005): "Tokian tokiko prentsa eta informazioaren gizartea", in Askoren artean, *Kazetaritza euskaraz: Oraina eta Geroa*, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - Autore ezezaguna (2003): "Euskaldun baten etxean astekari bat", *Topaberri Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioaren berripapera*, **24**, Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa, Abadiño. - Uztarria (Azpeitiko herri-aldizkaria). (2002): "Kalitateko produktu erreferentziala helburu", *Euskonews & Media*, **157**, <www.euskonews.com/0157zbk/frgaia.htm>. - Uztarria.com. Azpeitiko ataiye (2002): Koldo Zuazoren hitzaldiaren laburpena. <www.uztarria.com/euskara/doku/02 hitzaldia/02Zuazo>. - Zabaleta, I. (1997): *Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia*, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. - Zuazo, K. (2006): *Deba Ibarreko euskara, dialektologia eta tokiko batua*, Badihardugu Euskara Elkartea, Eibar. - Zuberogoitia, A. (2003): *Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean* doktore-tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa.
aldizkariak.v1-3-661
{ "domain": "zientziak eta natura zientziak", "id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_47", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# **Partikulen azeleragailuetan mikrofoniak kontrolatzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak: MADRC algoritmoa** Ander Elejaga, Josu Jugo, Pablo Echevarría *Euska[l Herriko Unibertsitatea,](mailto:ander.elejaga@ehu.eus) [Helmholtz Zentrum](mailto:josu.jugo@ehu.eus) Berlin ander.elejaga@ehu.eus, josu.jugo@ehu.eus* ## *Laburpena* Artikulu honen helburu nagusia partikulen azeleragailuetan kargatutako partikulak azeleratzeko oinarrizko kontzeptuak modu errazean azaltzea da, baita mikrofoniak kontrolatzeko arloan egiten ari garen lana ezagutaraztea ere. Horrela, dibulgazio-lan honen bidez, publiko ez-zientifikoarentzat eskuragarriago bihurtu nahi da makina horiei buruzko ezagutza, zalantzarik gabe gizateriaren mugarri zientifikoak baitira. Horretarako, lehenik eta behin, partikulen azeleragailuek gaur egungo gizartean dituzten erabilerei eta garrantziari buruzko azalpen labur bat egiten da. Ondoren, makina horien funtzionamendua ulertzeko oinarri teorikoak planteatzen dira, Lorenz-en indarrak eta erresonantziak bezalako oinarrizko kontzeptuak azalduz. Azkenik, kabitate erresonante deiturikoetan nabarmen berezia egiten da, partikulak azeleratzen dituzten gailuak baitdira. Gure lana kabitate supereroaleek (SRF) jasaten duten egungo arazo bat da, mikrofonien bidezko desintonizazioa deritzona. Desintonizazio hori kabitateak jasaten dituen perturbazio mekanikoetatik dator, eta horrek eraginkortasuna galtzea dakar partikuletara energia transferitzerakoan. Horrela, proposatzen dugun soluzioa ere labur-labur aipatzen da (Modified Active Disturbance Rejection Algorithm edo MADRC), eta orain arte lortutako emaitzak azaltzen dira. Hitz gakoak: Partikula Azeleragailuak, kontrol automatikoa, mikrofoniak Hitz gakoak: Partikula Azeleragailuak, kontrol automatikoa, mikrofoniak ### *Abstract* *The main purpose of this article is to explain in a simple way the basic concepts for the acceleration of charged particles in particle accelerators, as well as to publicize the work that we are carrying out in the field of microphonic control. In this way, through this informative work, it is intended to make knowledge about these machines more accessible to the non-scientific public, which are undoubtedly a scientific milestone for humanity. To do this, first of all, a brief exposition on the uses and importance of particle accelerators in today's society is made. Afterwards, the theoretical bases are raised to understand the operation of these machines, explaining basic concepts such as Lorentz forces and resonances. Finally, special emphasis is placed on the so-called resonant cavities, which are the devices in which the particles are accelerated. Our work deals with a current problem suffered by superconducting cavities (SRFs) called detuning by microphonics. Said detuning derives from mechanical disturbances suffered by the cavity and translates into a loss of efficiency when transferring energy to the particles. In this way, the solution that we propose (control algorithm "Modified Active Disturbance Rejection Algorithm" or MADRC) is also briefly mentioned and the results obtained to date are exposed.* *Keywords: Particle accelerator, automatic control, microphonies* ### **1. Sarrera eta motibazioa** Partikula-azeleragailuak teknologia handiko gailuak dira, unibertsoaren funtsezko egitura aztertzen laguntzen digutenak. Gailu horiek eremu elektrikoak eta magnetikoak erabiltzen dituzte kargatutako partikulen energia zinetikoa handitzeko, hala nola elektroiak, protoiak edo ioiak, eta argiaren abiaduratik hurbil dauden abiaduretan azeleratzeko. Partikula horiek azeleratuta daudenean, materiaren izaera hobeto ulertzen laguntzen diguten esperimentuak egiteko eta elkarren artean nola elkarreragiten duten jakiteko erabiltzen dira. Partikulen azeleragailuen erabilera nagusietako bat partikulen fisikan da, non materiaren egitura eta unibertsoa aztertzeko erabiltzen diren. Zientzialariek partikula-azeleragailuak erabiltzen dituzte partikula subatomikoen izaera eta horiek gobernatzen dituzten funtsezko indarrak ikertzeko, hala nola grabitatea [1], elektromagnetismoa eta indar nuklearra. Partikulak abiadura oso altuetan azeleratzean eta elkarren artean talka eginaraztean, partikula subatomikoek elkarren artean nola elkarreragiten duten eta energia handiko talketan nola sortzen eta suntsitzen diren azter daiteke. Horrek aurrerapen esanguratsuak ekarri ditu unibertsoaren egiturari eta bilakaerari buruz dugun ulermenean, Higgs-en Bossoia, quark top edo antimateria bezalako aurkikuntza garrantzitsuetara eramanez [2]. Partikulen azeleragailuen beste erabilera garrantzitsu bat medikuntzan da. Erradiazioterapian, energia handiko partikula-sortak erabiltzen dira gorputzean minbizi-zelulak suntsitzeko. Partikula-azeleragailuek partikula-sortak tumoreetara zehatz-mehatz apuntatzeko aukera ematen diete medikuei, inguruko ehun osasuntsuei ahalik eta kalte txikiena eginez. Tratamendu horrek emaitza handiak eman ditu bularreko, biriketako eta prostatako minbizietan, eta horien biziraupen-tasa % 90ekoa izan da [3]. Partikulen azeleragailuak industrian ere erabiltzen dira materialak ikuskatzeko eta produktuak esterilizatzeko. Partikula-sortak material opakoetan sar daitezke, eta horrek aukera ematen du materialen konposizioa aztertzeko eta bestela ikusezinak liratekeen akatsak edo irregulartasunak detektatzeko [4]. Produktuak esterilizatzeko ere erabiltzen dira, hala nola gailu medikoak, elikagaiak eta laborategiko ekipoak. Azkenik, partikulen azeleragailuek garrantzi handia dute energia garbiko teknologien ikerketan, hala nola fusio nuklearrean. Fusio nuklearrak, energia askatzeko atomo nukleoak fusionatzeko prozesua dena, energia iturri mugagabe eta iraunkorra eman lezake [5]. Partikulaazeleragailuak fusio nuklearra lortzeko beharrezko baldintzak ikertzeko eta fusioa energia -iturri gisa bideragarria izan dadin teknologiak garatzeko erabiltzen dira. ### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** #### **2.1 Kabitate erresonanteak** Makina oso konplexuak izan arren eta gailu asko izan arren bere barnean, azterlan honetan kabitate erresonanteak azpimarratu nahi ditugu bereziki, partikulak azeleratzeko energiatransferentzia egiten duten gailuak baitira. Horrela, bada, makina horiek eremu elektromagnetiko oszilatzaileak erabiltzen dituzte kargatutako partikuletara energia transferitzeko, Faraday-Maxwell-en legeetan eta Lorenz-en indarretan oinarrituta [6]. Kasu honetan, partikulak azeleratzeko erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak honako hauek dira: Alde batetik, eremu elektriko baten aurrean kargatutako partikulek Coulomben legearen bidez kalkula daitekeen indar elektriko bat jasaten dute. $$\bar{F}_e = q * \bar{E} \tag{1}$$ Non *q* partikularen karga den eta ̅ eremu elektrikoaren intentsitatea partikula dagoen puntuan. Indar elektrikoaren norabidea eremu elektrikoaren norabide berean da, karga positiboa bada, eta kontrako norabidean, karga negatiboa bada. Bestalde, kargatutako partikula eremu magnetiko batean zehar mugitzen denean, bai partikularen abiadurarekiko, bai eremuarekiko indar perpendikular bat jasaten du, eta Lorenz-en Legearen bidez kalkula daiteke. $$\bar{F}_m = q * \bar{v} \times \bar{B} \tag{2}$$ ̅ partikularen abiadura izanik eta ̅ eremu magnetikoaren intentsitatea. Ahalik eta eremu elektriko altuenak lortzeko, nahitaezkoa da eremu elektromagnetiko oszilakorretara jotzea. Kasu honetan, irrati maiztasunera. Eremu horiek sortzeko, kabitate erresonanteak erabiltzen dira, gehienetan zilindrikoak. #### 1. **irudia. Tesla motatako kabitate erresonante supereroalea** ![](_page_2_Picture_5.jpeg) kabitate edo barrunbe zilindrikoa zilindro formako espazio itxi eta hutsa da, material oso eroalez eginda dagoena. Barrunbean frekuentzia espezifiko batean uhin elektromagnetiko bat aplikatzen bada, bertan erresonatu egin dezake, eta horrek esan nahi du uhinaren energia barrunbean metatzen dela. Kabitate zilindriko bateko erresonantzia elektromagnetikoa matematikoki deskriba daiteke kabitatearen barruko uhin elektromagnetikoaren ekuazioaren soluzioaren bidez, eta horrek erresonantzia posibleen multzo bat lortzea dakar. Erresonantzia modu horietako bakoitzak maiztasun espezifiko bat eta lotutako uhin forma bat ditu, eta erresonantzia moduaren maiztasunetik oso hurbil edo maiztasun berdina duten uhin elektromagnetikoek bakarrik erresonatu dezakete kabitatean [7]. Garrantzitsua da kontuan hartzea erresonantzia-modu horien maiztasuna barrunbearen geometriaren mende baino ez dagoela. Horrela, barrunbean uhin elektromagnetiko bat injektatzen da, *Tm010* (*transverse magnetic*) modua kitzikatzeko behar den maiztasunarekin, 2. irudian ikusten dena. Horrela, gradiente oso altuko eremu elektriko bat sortzen da kabitatearen ardatzaren norabidean. Ondorioz, kargatutako partikula batek zeharkatzen duenean, eremu elektrikoa hautematen du eta horren intentsitatearen arabera azeleratzen da. Aldi berean, eremu magnetiko azimutal bat ere sortzen da, partikulak erdiko ardatzetik ez barreiatzen laguntzen duena. #### **2**. **irudia. Kabitate zilindriko baten erresonantzia modu batzuk.** ![](_page_2_Figure_9.jpeg) ### **2.2 Mikrofonien ondoriozko desintonizazioa** Gure ikerketak azken belaunaldiko azeleragailuek gaur egun dituzten arazoetako bat konpontzen du: mikrofonien ondoriozko desintonizazioa. Gaur egungo kabitate erresonanteak oso eraginkorrak dira eta eremu elektriko oso altuak sortzen dituzte, baina, aldi berean, oso sentikorrak dira perturbazio mekanikoekiko. Izan ere, aurreko atalean azaldu den bezala, kabitateen erresonantzia-maiztasuna haien geometriagatik bakarrik definitzen da. Gaur egungo kabitateak hain dira sentikorrak, non egituran mikrometro gutxi batzuk aldatze hutsak ehundaka hertzeren aldakuntzak sor baititzake haien erresonantzia-maiztasunean [8]. Desintonizazio hori kabitatea funtzionatzen ari den bitartean jasaten dituen perturbazio mekanikoek eragiten dute. Huts-ponpen bibrazioetatik etor daitezke, kabitateak estaltzen dituen helioaren burbuiletatik, eta baita kabitatetik igarotzean partikula-sortak sortutako indar elektromagnetikoetatik ere. Horrela, kabitatea desintonizatzen denean, jada ez du bere maiztasun nominalean erresonatzen, eta, beraz, injektatzen ari zen irrati-frekuentziako seinalea jada ez da gai eremu elektromagnetikoak eraginkortasunez sortzeko. Horrek esan nahi du energia gehiago kontsumitzen dela eta, kasu batzuetan, azeleragailuak gaizki funtzionatzen duela. Partikulen azeleragailuetan mikrofonia bidezko desintonizazioa murrizteko hainbat estrategia erabil daitezke. Neurri bat isolamendua eta moteltze mekanikoa dira, azeleragailuaren osagaiei kanpoko bibrazioen transmisioa murrizteko erabil daitezkeenak. Azeleragailuaren osagaietan isolamendu- eta moteltze-gailuak instalatu daitezke, bibrazioa eta perturbazio mekanikoak murrizteko. Esekidura pneumatikoko sistemak edo moteltze aktiboko sistemak oso eraginkorrak izan daitezke helburu horretarako. Bibrazioak horrela ezabatu ezin diren kasuetarako, kontrol aktiboa izenez ezagutzen den beste neurri bat dago. Berrelikadura-sistemak erabiliz, posible da eremu elektromagnetikoko fluktuazioak neurtzea eta kabitatearen geometria hainbat eragingailuren bidez doitzea. Horri esker, partikula sortaren egonkortasuna mantentzen da, baita kanpoko bibrazioak daudenean ere. Laburbilduz, partikula-azeleragailuetan mikrofonien ondoriozko desintonizazioa murriztea zeregin kritikoa da partikula-sortaren egonkortasuna eta zehaztasuna bermatzeko. Aurretik aipatutako teknika guztien konbinazioa funtsezkoa da partikula azeleragailuetan mikrofonien ondoriozko desintonizazioa murrizteko eta makinaren funtzionamendu egokia bermatzeko. ### **3. Ikerketaren muina: MADRC kontrol algoritmoa** Gure lana mikrofonien kontrol aktiboan zentratzen da, zehazkiago, MADRC algoritmoa erabiliz (ADRCren modifikazio bat). Funtsean, kabitatearen desintonizazioa etengabe kalkulatzen da, uhin islatuak eta erasotzaileak neurtuz. Informazio hori eskuratu ondoren, ADRC algoritmoak desintonizazioa zuzentzeko behar den kontrol-seinalea kalkulatu eta eragingailu piezoelektrikoetara bidaltzen du. Eragingailu horiek barrunbea mekanikoki konprimatzeko edo luzatzeko gai dira, jasaten ari diren perturbazioei aurre egiteko. Perturbazio aktiboak baztertzeko algoritmoa (ADRC) kontrol aurreratuko teknika bat da, sistema dinamiko ez-linealetarako eta denboran aldakorrak diren sistemetan erabiltzen dena. Perturbazio aktiboen eredu bat erabiltzen du kanpoko perturbazioak denbora errealean zenbatesteko eta ezeztatzeko. Sistema osoa modelatu beharrean, ADRCak kanpoko perturbazioak modelatzen ditu eta sistemaren perturbazio gehigarri gisa tratatzen ditu. Horretarako, egoera hedatutako behatzaile bat (ESO edo *Extended state observer*) erabiltzen du kanpoko perturbazioak neurtzeko eta iragartzeko, eta kontrolatzaile bat perturbazioak konpentsatzeko. Kontrolatzaileak funtzio lineal bat erabiltzen du denbora errealean kontrol-lege bat sortzeko, automatikoki doitzen dena sistemaren baldintzak aldatzen diren heinean [9]. Algoritmoaren errendimendua hainbat sistemaren gainean probatu ondoren, horien artean kabitate supereroale bat, argi geratzen da atzerapenarekiko duen sentikortasun berezia. Kontrolseinalea gehiegi atzeratzen denean kontrolatu beharreko sistemara iristen, algoritmoa kalkulatzeko abiaduragatik edo eragingailuen dinamikagatik beragatik, sistema desegonkortu egiten da. Gure ikerketak algoritmoa birdefinitzean zentratzen dira, atzerapenarekiko erresistenteagoa izan dadin #### **3**. **irudia. ADRC algoritmotik MADRC algoritmora pasatzeko egin diren aldakuntzak** ![](_page_4_Figure_3.jpeg) Alde batetik, kontrolatzaile proportzionala ESO-ko dinamikan bertan barneratzen da. Horrek algoritmoaren diseinu trinkoagoa eta sinpleagoa ahalbidetzen du. Ondoren, perturbazioaren feedback zuzena egiten da ESO-an. Hori posible da perturbazioen kontrolean erreferentzia beti zero delako, eta, beraz, aldaketa horrek ez duelako inola ere aldatzen sistemaren egonkortasun erlatiboa. Azkenik, sistema nahiko ezegonkorra den maiztasun-tarte oro zuzendu ahal izateko, "*Loop shaping*" izeneko iragazki bat sartzen da. Aldaketa horiei esker, sistemaren begizta irekia azter dezakegu, sistema ezegonkortzen duten maiztasunak zein diren jakiteko, eta, ondoren, hainbat iragazkiren bidez zuzendu ahal izateko. #### **4**. **irudia. HZBko Tesla kabitatearen desintonizazioa maiztasun eremuan, kontrolagailuaren irabaziaren arabera (gain)** ![](_page_4_Figure_6.jpeg) 4. irudian, Helmholtz Zentrum Berlinen (HZB) dagoen HobiCat proba-bankuko barrunbe supereroale batean algoritmoa ezartzean lortutako emaitzak ikus daitezke. Esperimentu honetan, hainbat irabazi (3. Irudian agertzen den G-a) aplikatu zitzaizkion kontrolagailuari, errendimendua aztertzeko eta egonkortasun-muga aurkitzeko. Ikus daitekeenez, zenbat eta handiagoa izan irabazia, funtzionamendua orduan eta hobea da, harik eta irabazia 5.3e-4 denean sistema ezegonkortu arte. Sistemaren egonkortasuna hobetzeko eta irabazia handitu ahal izateko, aurrerapen-sare bat (iragazkia) aplikatzen da, eta horren bidez irabazia 1.2e-3 arte igotzeko gai gara, errendimendua hobetuz. Erakusten den Fourierren tranformazioan ikus daitekeenez, kontrolatzailea gai da kabitatearen desintonizazioa 17 Hz-ko bandazabalera bateraino murrizteko. Modu honetan, 17 Hz-tik behera dauden perturbazioak 20dB-tan txikitzea lortzen dun. Oraingo helburua kontrolatzailearen banda-zabalera hedatzen saiatzea da, maiztasun altuagoko perturbazioak kontrolatzeko gai izan dadin. ### **4. Ondorioak** Partikulen azeleragailuak funtsezko makinak dira gizartearentzat, unibertsoaren ulermena irauli dutelako, minbiziaren aurkako tratamenduan lagundu dutelako eta fusio nuklearra bezalako ikerketa zientifikoetarako funtsezko tresnak direlako. Horregatik, oso garrantzitsua da gailu horiek fintzen jarraitzea, gaur egun pairatzen dituzten arazo nagusiei aurre eginez. Horietako bat mikrofonien ondoriozko desintonizazioa da, perturbazio mekanikoen ondoriozko kabitate erresonanteen funtzionamendu okerrari erreferentzia egiten diona. Ikerketa honetan, perturbazio horiek kontrol aktiboko sistema baten bidez kontrolatzea lortu da. Horretarako, lehendik zegoen kontrol-algoritmo bat birdiseinatu da, haren arazo handienetako bat zuzentzeko: atzerapenarekiko sentikortasuna. Horrela, 17 Hz-ko banda-zabalera duten mikrofonien murrizketa lortu da, gaur egun erabiltzen diren kontrolatzaileen errendimendua gaindituz, hala nola PIDak. ### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lehen esan bezala, etorkizunerako lehen helburua egungo kontrolatzailearen banda-zabalera hobetzea da, hainbat iragazki ezarriz. Gainera, Adaptive Feedforward (AFF) kontrol bat gehitzea ere pentsatu da, maiztasun handieneko perturbazio konstanteak kontrolatzeko. ### **6. Erreferentziak** - [1] G. Dvali, "A Lecture on the Hierarchy Problem and Gravity". CERN, Geneva, Switzerland. - [2] M. J. G. Veltman, "The Higgs Boson", Sci. Am., vol. 289, no. 4, pp. 94-101, Oct. 2003. - [3] Henderson, R. H., Hoppe, B. S., & Nichols, R. C. (2009). Proton therapy for prostate cancer: The initial Loma Linda University experience. International Journal of Radiation Oncology Biology Physics, 74(5), 1371-1376. doi: 10.1016/j.ijrobp.2008.10.079 - [4] M. D. Dyce and A. B. Mason, "Particle Accelerators in Mass Spectrometry," in Analytical Chemistry, vol. 54, no. 5, pp. 802-809, Apr. 1982. - [5] R. J. Goldston and A. F. Sontag. (2014). Energy, the Environment, and the National Interest: Fusion Energy and Its Potential Contributions. Annual Review of Environment and Resources, 39(1), 265-296. <https://doi.org/10.1146/annurev-environ-031113-144147> - [6] Jackson, J. D. (1998). Classical Electrodynamics (3rd ed.). John Wiley & Sons. - [7] S. E. Schwarz, "Resonant Cavities," Springer Science+Business Media, 2014. - [8] A. Grudiev, E. Montesinos, and F. Perez, "Experimental observation of microphonics-induced detuning in superconducting cavities," in Physical Review Special Topics - Accelerators and Beams, vol. 13, no. 9, Sep. 2010. - [9] H. Gao, "An Active Disturbance Rejection Control for Nonlinear Systems," in IEEE Transactions on Automatic Control, vol. 48, no. 2, pp. 361-376, Feb. 2003. ### **7. Eskerrak eta oharrak** Eskerrak eman nahi dizkiot HZB zentroari egonaldiko 3 hilabeteetan hartu nautelako eta bere instalazioetan esperimentatzen utzi didatelako. Egunero ez da horrelako instalazio zientifiko batean lan egiteko aukerarik izaten, maila handiko zientzialariekin batera. Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, nire tesi-tutoreei, Josu Jugori eta Pablo Echevarriari, eskerrak eman nahi dizkiet eman didaten laguntza guztiagatik, haiek gabe ikerketa hau ez bailitzateke posible izango. Eskerrik asko guztioi.
aldizkariak.v1-0-356
{ "domain": "zientzia eta teknologia", "id": "ekaia_Zk.34 _2018_7", "issue": "Zk.34 _2018_", "year": "2018", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "ekaia", "edition": null }
# **Behi-haragiaren samurtasuna aztergai: estrategia proteomiko berri baten garapena** (Tenderness analysis in bovine meat: a novel proteomic approach) *Lorea R. Beldarrain*1,2\**, Noelia Aldai* <sup>1</sup>*, Miguel Angel Sentandreu*<sup>2</sup> 1 Lactiker Ikerketa Taldea - Animalia Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Gasteiz 2 Instituto de Agroquímica y Tecnología de Alimentos (CSIC), Valencia \* lorea.rivera@ehu.eus; loretx\_@hotmail.com DOI: 10.1387/ekaia.19096 Jasoa: 2018-01-31 Onartua: 2018-04-13 **Laburpena:** Samurtasuna behi-haragiaren kalitatean eragiten duen ezaugarri garrantzitsua da, kontsumitzaileak produktua aukeratzeko orduan gehien balioesten duenen artean dagoena. Hori dela eta, muskulua haragi bihurtu bitarteko prozesu biokimikoaren azterketak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ontze-prozesu honetan garatzen da neurri handi batean amaierako produktuaren samurtasuna. Prozesu honetan proteinek daukaten garrantzizko papera laburbilduko da artikulu honetan, bai eta teknika proteomikoek haragiaren kalitatea aztertzeko eta optimizatzeko eskaintzen dituzten aukerak ere, haragi-industriari begira probetxuzkoak izan daitezkeenak. Zentzu honetan, gure taldeak garatutako estrategia proteomiko berria aurkeztuko da, isoelektrofokatze likidoa (OFFGEL) eta elektroforesia oinarri dituena. Maine Anjou behi arrazako animalien haragian burututako esperimentuan samurtasunaren adierazgarri diren 7 banda identifikatu eta neurtu dira, muskuluaren proteoma ikertzeko metodologia berritzaile honen potentziala agerian utziz. **Hitz gakoak:** behi-haragia, haragiaren samurtasuna, proteomika, isoelektrofokatze likidoa, OFFGEL. **Abstract:** Tenderness is an important organoleptic trait that determines bovine meat quality and consumer satisfaction. Therefore, it is essential to understand the biochemical processes taking place in the conversion of muscle into meat. In fact, this ageing process is determinant for the tenderness of the final product. This article will summarize the decisive role of proteins in the ageing process, and the opportunities that proteomic techniques provide in order to analyze and pre- EKAIA, 34 (2018) 185 EKAIA 34.indd 185 KAIA 6/11/18 20:28:08 /11/18 dict meat tenderness, which is profitable for beef industry. In this sense, a recently developed approach will be introduced, which is based on liquid isoelectric focusing (O FFGEL) and electrophoresis. Seven bands capable to discriminate between tender and tough samples were identified and measured in a study performed on beef from Maine Anjou bovine breed. Therefore, this methodology constitutes a promising alternative for the study of muscle proteome. **Keywords:** bovine meat, meat tenderness, proteomics, liquid isoelectric focusing, OFFGEL. #### 1. **SARRERA** Samurtasuna behi-haragian gehien balioesten den ezaugarri organoleptikoen artean dago, urtsutasunarekin, zaporearekin eta kolorearekin batera. Izan ere, samurtasun ezegokia kontsumitzaileak produktua berriz ez erosteko arrazoi nagusietakoa da [1]. Produktuaren ezaugarri hau, samurtasuna, hainbat faktoreren menpe dago; *pre mortem* direnen artean, animaliaren arraza, sexua, adina, ekoizpen-sistema edota animaliaren elikadura eta ehunaren ezaugarriak, besteak beste [2]. Muskulu-zuntzak inguratzen dituen ehun konektiboak adibidez, oinarrizko gogortasun-maila bat eragiten du haragian. Ehun hau osatzen duten kolageno-proteina zuntzen kopuruaren eta gurutzapenaren araberakoa izango da maila hau, eta animaliaren ezaugarrien arabera aldatuko da [3]. Horretaz gain, beste zenbait *ante* eta *post mortem* faktoreren zerikusia ere deskribatu da: hiltegira bitarteko baldintzek animaliengan sor dezaketen estresa, hiltzeko modua, edo baldintza higienikoetan lan egin ezean mikroorganismoen eragina, besteak beste [4, 5]. Honen eraginez eta merkatuan bistaratzen denaren arabera, samurtasuna oso ezaugarri aldakorra eta kontrolatzen zaila dela esan daiteke. Hiltzearen ostean gertatzen den ontze-prozesua da azken produktuaren samurtasunean eraginik handiena duena. Ontze-prozesu honetan produktuaren kalitatean erabakigarriak izango diren aldaketa biokimiko konplexuak gertatzen dira giharretan eta aurretik aipatutako faktoreen eraginpean daude [6]. Aldaketa hauen artean gehienak giharretako zuntzak osatzen dituzten proteinen degradazioarekin erlazionatuta daude [7]. Hori dela eta, samurtasunaren aldakortasuna azaldu ahal izateko, proteomikan oinarritutako ikerketen kopuruak gora egin du azken urte hauetan. Alde batetik, amaierako produktuan haragiaren samurtasuna neurtzeko teknika estandarrak garatu dira, Warner Bratzler mozketa-indarraren neurketa, adibidez. Bestalde, hiltzea eta berehala, kalitatea aurresaten duten adierazle biologikoak ezagutuz, animalia bakoitza bere ezaugarri potentzialen araberako erabilpen egoki batean baliozta daiteke [8]. Hori dela eta, on tze- 186 EKAIA, 34 (2018) EKAIA 34.indd 186 KAIA 6/11/18 20:28:08 /11/18 prozesuaren ezaugarritze biokimiko sakona mesedegarria da haragi-industriaren hobekuntzarako. Gainera, kalitate desberdineko haragietan proteinen espresioa neurtzeak prozesua bera ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. #### 2. **HARAGIAREN SAMURTASUNAREN IKERKETA OINARRIAK** ## 2.1. **Haragiaren samurtasunaren garapena eta proteinen degradazioa** Samurtasunaren garapena aztertzeko, ezinbestekoa da muskulu ildaskatuaren zelulen egitura ulertzea. Zelula hauek uzkurdura-prozesuaren makineria diren miozuntzez osatuta daude, eta hauek proteinaz osaturiko sarkomero izeneko unitate errepikakorrez eratuta daude. Proteinak antolaketa-maila altuko sarean kokatzen dira miozuntzetako proteina frakzioa osatuz. Aktina eta miosina dira frakzio honen osagai nagusiak, eta hurrenez hurren harizpi lodi eta meheak eratzen dituzte. Uzkurdura zikloaren oinarria aktinaren eta miosinaren arteko lotura sortu eta desegitea da. Gainera, aipatutako bi hauetaz gain, muskuluaren egituran eta uzkurduran garrantzizkoak diren beste proteina askok osatzen dute sarea: troponina konplexua, tropomiosina, miozenina eta titina, besteak beste [9]. Hiltzearen osteko prozesua **1. irudian** erakusten da; han, hiltze momentuan hasi eta muskulua haragi bihurtzen den arteko pausuak irudikatu dira. Hasierako fase batean, aurre *rigor mortis*-ean, muskuluak kitzikakortasunari eusten dio eta uzkurdura zikloa betetzeko gai da. Izan ere, oxigenoa hartzea eta bizi funtzioak eten diren arren, ATP-a eta oxigeno hondarrak geratzen dira animalian. ATP erreserbak agortzean ,ordea, metabolismo aerobikotik glikolisi anaerobikora aldatu eta *rigor mortis* fasea hasten da. Momentu honetan, glikolisi anaerobikoak uzkurdura zikloarekin jarraitzeko ATP nahikorik ez du ekoizten eta aktina-miosina loturak itzulezin bihurtzen hasten dira. Prozesu honen eraginez gogortasuna ere handitu egiten da eta *rigor mortis* etapa honen amaieran lortzen dira gogortasun baliorik altuenak [10]. *Rigor mortis* etaparen ondoren, muskulua samurtzen hasten da proteolisi prozesuaren eraginez (**1. irudia**). Prozesu hau proteinen degradazio edo oxidazioan oinarritzen da eta funtzionamenduari dagokionez guztiz argitu gabe egon arren, jakina da izaera entzimatikoa duela. Esan bezala, miozuntzetako frakzioa osatzen duten egitura-proteinak dira neurri handi batean degradazioa jasango dutenak, baina muskuluaren egituran parte hartzen ez duten proteinek ere jasango dituzte aldaketak. Proteolisiaren eragileei dagokienez ikuspegi desberdinak daude; alde batetik, ohiko kalpainak eta katepsinak aztertu dira eragile proteolitiko moduan, eta beste alde batetik, ikerketa modernoagoetan proteasoma gehitu da eragile gisa eta kaspasen eragina ere baieztatu da apoptosia deitzen den hiltzearen osteko hasierako fasean [11, 12]. EKAIA, 34 (2018) 187 EKAIA 34.indd 187 KAIA 6/11/18 20:28:09 /11/18 ![](_page_3_Figure_1.jpeg) **1. irudia.** Hiltzearen ostean samurtasunak denboran duen bilakaeraren errepresentazio eskematikoa [8]. Teknika proteomikoen bitartez egindako ikerketen helburuetako bat proteolisi fase honen ezaugarriatzea da. Honetarako izaera desberdineko animalia eta muskuletan proteinen degradazioa (zeintzuk eta zer mailatan pairatzen duten) aztertzen da. Modu horretan, samurtasunaren adierazle diren proteinak identifika daitezke. #### 2.2. **Proteomikaren aplikazioa haragiaren kalitatean** Proteoma terminoak momentu konkretu batean zelula edota ehun jakin batean espresatutako proteina guztiei egiten die erreferentzia. Hortaz, genomaren eta ezaugarri funtzionalen arteko lokarria dela esan daiteke. Genomaren edukia funtzio fisiologikoak betetzen dituzten sistemen informazio erabilgarrian itzultzea da helburua. Informazio horrek hipotesi biologikoak eraikitzeko aukera ematen du. Genoma animaliaren bizitzan zehar konstante mantentzen bada ere, proteoma aldakorra da eta inguruko faktoreen menpe dago [13]. Zentzu batean, proteomaren azterketa etengabe aldatzen ari den sistema bati ateratako argazki batekin alderatu daiteke. Muskuluen konposizioak eta proteinek samurtze prozesuan duten paper garrantzitsua kontuan izanda, agerikoa da proteomikak haragiaren ikerkuntzan duen potentziala. Azken 40 urteetan, proteoma ulertzeko tresna eraginkor hauek erabiliaz egindako lanak ugaritu egin dira, eta, aldi berera, metodoak hobetu egin dira aurrerapen teknologikoen eraginez. Ikerketa hauetan, oro har, haragiaren kalitatearekin zerikusia duten proteinetan gertatzen diren aldaketak identifikatu eta azaltzen dira, eta etorkizunean lagungarria izango den jakintza sortzen dute [14]. 188 EKAIA, 34 (2018) EKAIA 34.indd 188 KAIA 6/11/18 20:28:09 /11/18 Proteomika konparatiboan animalia, tratamendu, edo muskulu desberdinen proteomak alderatzen dira. Honela, ezaugarri bati (haragi samurrari, adibidez) loturiko proteina bereizgarriak zeintzuk diren bilatzea da helburua, hau da, proteina biomarkatzaileak zeintzuk diren. Haragiaren ekoizte edo prozesatze-metodoak hobetzen laguntzeaz gain haragiaren kalitatea aurreikustea da molekula biomarkatzaileen xedea. Proteoma karakterizatu ahal izateko, beharrezkoa da giharreko proteinak frakzionatzea. Gaur egungo teknikek aldi berean proteina ugari analizatzeko gaitasuna daukate. Hala ere, muskuluaren proteoma osoaren konplexutasuna txikitzeko eta banaketa hobetzeko interesekoa den proteina frakzioa erauzten da gihar-zuntzetatik: miozuntz frakzioa (egitura-proteinez osatua) edo frakzio sarkoplasmikoa (proteina metabolikoz osatua). Ondoren, dimentsio bakarreko (1-DE) edo biko (2-DE) gel elektroforesia erabili ohi da frakzio bakoitzeko proteinak banatzeko. 2-DE izan da azken urteetako teknikarik erabiliena, non proteinak inmobilizatutako pH gradiente (IPG) tira batean fokatzen baitira puntu isoelektrikoaren (pI) arabera lehen dimentsioan. Horretaz gain, perpendikularki poliakrilamidazko gelean egindako elektroforesi (SDS-PAGE) bidez banatzen dira bakoitzaren pisu molekularraren (Mw) arabera, bi dimentsioko banaketa lortuz. Proteinak ikusarazteko lortutako gelak tindatze-teknika desberdinen bidez errebelatzen dira eta azkenik proteinen identifikazioa burutzen da. Honetarako teknika ohikoenak masa espektrometrian (MS) oinarritutakoak dira [14]. 2-DE-n oinarritutako estrategien garapenari esker proteomaren ezaugarritzea izugarri aurreratu da. Aurreko metodo biokimikoekin alderatuz, zeintzuetan proteina bakarraren analisia burutzen baita, aldibereko 500-2.000 proteinen banaketa eta analisia burutu daiteke; gainera, isoforma desberdinak eta aldaketa post-translazionalak ere desberdindu daitezke [15, 16]. Hala ere, eskulan handia eta denbora luzea eskatzen duen teknika da, eta askotan erreproduzigarritasuna ere baxua da. Beste desabantaila batzuen artean, proteina basiko eta hidrofobikoekiko diskriminazioa, ugariak diren proteinekiko lehentasuna eta arazo teknikoak adierazi dira [17, 18]. Eragozpen hauei aurre egiteko, aldaketa edota konbinazio berritzaileak proposatu dira; 2-DE-an oinarritutako estrategia alternatiboak eta zatikapen metodo berriak, besteak beste [19, 20]. ## 3. **ATAL ESPERIMENTALA** ## 3.1. **OFFGEL-ean oinarritutako estrategia** Ikerketa honetan giharra osatzen duten miozuntzetako proteinen profila ezaugarritzeko estrategia berria garatu da, eta estrategia hau samurtasuna baldintzatzen duten proteina biomarkatzaileen bilaketan aplikatu da. Lehe- EKAIA, 34 (2018) 189 EKAIA 34.indd 189 KAIA 6/11/18 20:28:09 /11/18 nik, isoelektrofokatze likidoaren bidez (OFFGEL) miozuntz erauzia zatikatu da eta bereizketa onargarria lortu, eta gero, proteinen banaketa pisu molekularrren arabera burutu da 1-DE bidez, 2-DE baino sinpleagoa eta errepikakorragoa delako. Aurkeztutako estrategia honek ez ditu 2.2 puntuan jorratutako 2-DEaren desabantaila guztiak gainditzen. Nahiz eta zatiketak eskulan txikiagoa behar duen OFFGEL-a modu automatikoan kudeatzen delako, analisi denbora oraindik ere luzea da. Horretaz gain, 2-DE-aren kasuan bezala, proteina basiko eta hidrofobikoekiko diskriminatzen duen teknika da. Hala ere, 2-DE-rekin alderatuz estrategia honek duen abantaila nagusi bat frakzioak egoera likidoan eskuratzea da. Horrela, laginaren kutsadura murriztu eta errepikakortasuna hobetzen da. Hau dela eta, teknika honek iruzkin positiboak jaso ditu hainbat arlotan egindako proteomika-ikerketetan [21]. Hiltzea burutu eta 24 ordura giharrean (*Longissimus thoracis et lumborum,* LTL muskulua) neurtutako Warner Bratzler mozketa-indarraren arabera «gogortzat» (Warner Bratzler > 60 N) eta «samurtzat» (< 31 N) sailkatu dira Maine Anjou frantziar behi arrazako 8 animaliatatik eratorritako laginak (n = 4/taldeko). Giharretik miozuntz frakzioa erauzi eta gero, isoelektrofokatze likidoa burutu da. Azkenengo pausu honetan, erauzi bakoitzeko miligramo bat zatikatu da Agilent 3100 OFFGEL ekipoan proteinen fokatzea gauzatuz. Honen oinarria 12 gelaxkatan banatuta eta marko baten bidez estalitako IPG bat da. Animalia bakoitzari dagokion erauzi likidoa kargatu ostean, 50 mA-ko korrontea aplikatzen da. Gelaxken artean konexio fluidikorik ez dagoenez, proteinak IPGtik migratzera behartuta daude beren pI-rekin bat egiten duen pH-dun gelaxkan gelditu arte. Puntu honetan migrazioa eten egiten da, proteinak kargarik ez dutelako. Fokatzea ekipoak kudeatzen du eta zortzi laginen fokatzea burutu daiteke batera. Ondoren, lortutako 12 frakzio likidoak pipeta bidez jaso dira **(2. Irudia)**. Animalia bakoitzaren erauzitik lortutako 12 frakzio likidorekin bi elektroforesi (SDS-PAGE) burutu dira (erreplikak) poliakrilamidazko gelak erabiliaz. Gel bakoitzean lagin bati dagozkion 12 frakzioak txertatu dira eta 50 mA-ko korronte konstantepean burutu da SDS-PAGE-a. Gero, %10 azido trikloroazetikodun soluzioarekin proteinak finkatu eta gau osoan Coomassie koloidalarekin tindatzen utzi dira [22]. Banden intentsitatea neurtzeko ur destilatuarekin tindua kendu eta gelen digitalizazioa burutu da (**2. Irudia**). Behin intentsitate balioak izanda, t-testaren Welch aldaera erabili da lagin gogorren eta samurren artean modu adierazgarrian desberdinak diren bandak identifikatzeko (*p* < 0,05). Intereseko banda hauek tripsinarekin liseritu eta tandemeko masa espektrometriari akoplatutako kromatografia likido (LC-ESI-MS/MS) bidez analizatu dira. *Bos taurus* espezieko proteinak identifikatzeko, lortutako MS/MS espektroak Mascot bilatzailea erabiliz tratatu eta Uniprot KB (www.uniprot.org) datu basearekin alderatu dira (**3. Irudia**). 190 EKAIA, 34 (2018) EKAIA 34.indd 190 KAIA 6/11/18 20:28:09 /11/18 ![](_page_6_Figure_1.jpeg) **2. irudia.** Behiaren *Longissimus thoracis et lumborum* muskuluan samurtasunaren biomarkatzaileak identifikatzeko garatutako estrategiaren irudikapen eskematikoa. ![](_page_6_Figure_3.jpeg) **3. irudia.** Intereseko banden indentifikazioa burutzeko jarraitu beharreko pausuen adierazpen eskematikoa. EKAIA, 34 (2018) 191 EKAIA 34.indd 191 KAIA 6/11/18 20:28:09 /11/18 #### 3.2. **Emaitzak eta eztabaida** Aurkeztutako metodologiari jarraituz lagin samur eta gogorren profil oso errepikakorrak lortu direnez, posiblea izan da desberdintasun adierazgarriak identifikatzea. Lagin samurren eta gogorren arteko desberdintasun nabarienak A eta G bitarteko proteina bandetan antzeman dira (**4. Irudia**). ![](_page_7_Figure_3.jpeg) **4. irudia.** Isoelektrofokatze likidoaren bidez banatutako lagin samur (A) eta gogorren (B) miozuntz frakzioaren SDS-PAGE gel adierazgarriak. Std: Estandarra. Proteina hauen identifikazioa eta haien espresioak duen joeraren errepresentazioa **1. taulan** eta **5. irudian** jaso dira, hurrenez hurren. Bi haragi motetan modu adierazgarrian espresio desberdina duten proteina hauek funtzio desberdinak betetzen dituzte. Alde batetik, zelulen egiturarekin erlazio zuzena duten proteinak identifikatu dira (ACTA, MYOZ1, MYH2 eta MYH1) bai eta uzkurdura-sistemaren erregulazioan parte hartzen dutenak ere (TNNT eta TNNC). Horretaz gain, oxidazio estresarekin erlazionatutako HSPB1 eta energiaren metabolismoan erabakigarria den KCRM entzima solugarria ere identifikatu dira. Nahiz eta teorian azkenengo entzima hau miozuntz frakzioaren parte ez izan, hiltzearen ostean gertatzen den pH-aren jaitsierak eta tenperatura altuek entzima solugarriak miozuntzetan prezipitatzea eragin dezaketela frogatu da [23]. Banda bakarrean bi proteinen koeluzioa behatu den arren, proteinen banakako analisia burutu ahal izan da. C-F eta D-G bandetan proteina pare berdina identifikatu den arren, analizatutako lagin guztietan markatzaile indibidual moduan funtzionatu dute eta, beraz, laurak biomarkatzaile potentzial moduan hartu dira kontuan. 192 EKAIA, 34 (2018) EKAIA 34.indd 192 KAIA 6/11/18 20:28:09 /11/18 ![](_page_8_Figure_1.jpeg) **5. irudia.** Haragi samurrean (kolore iluna) eta gogorrean (kolore argia) neurtutako banden intentsitatearen bataz bestekoa eta desbideratze estandarra. **1. taula.** Haragi samurren eta gogorren artean modu adierazgarrian desberdinak izan diren banden zerrenda. Proteinen sarrera izena eta sarbide zenbakia UniProt KB (www.uniprot.org) datu-basetik eskuratu dira. | Banda | Identifikazioa | Sarrera-izena | Swiss Prot<br>sarbide<br>zenbakia | Sekuentziaren<br>estaldura<br>portzentaia | p-balioa | |-------|---------------------------------|----------------------------|-----------------------------------|-------------------------------------------|----------| | A | Troponin C | TNNC1_BOVIN | P63315 | 15 | 0,01 | | B | Heat shock protein beta-1 | HSPB1_BOVIN | Q3T149 | 28 | 0,02 | | C | Actin<br>Creatine kinase M-type | ACTA_BOVIN<br>KCRM_BOVIN | Q9XSC6<br>P68138 | 28<br>12 | <0,01 | | D | Troponin T<br>Myozenin-1 | TNNT3_BOVIN<br>MYOZ1_BOVIN | Q8MKI3<br>Q8SQ24 | 17<br>15 | 0,02 | | E | Myosin-2<br>Myosin-1 | MYH2_BOVIN<br>MYH1_BOVIN | Q9BE41<br>Q9BE39 | 13<br>16 | <0,01 | | F | Actin<br>Creatine kinase M-type | ACTA_BOVIN<br>KCRM_BOVIN | Q9XSC6<br>P68138 | 26<br>18 | 0,01 | | G | Troponin T<br>Myozenin-1 | TNNT3_BOVIN<br>MYOZ1_BOVIN | Q8MKI3<br>Q8SQ24 | 13<br>17 | 0,01 | EKAIA 34.indd 193 KAIA 6/11/18 20:28:10 /11/18 Lortutako emaitzak ikertutako behi arraza eta gihar zehatzaren testuinguruan aztertu behar dira, samurtasunaren garapenean faktore askotarikoek eragiten baitezakete [24]. Kasu honetan aztertutako muskulua (LTL) animaliaren solomoa dela kontuan hartuta, gihar samurtzat hartzen da. Banatutako proteina ezberdinak aztertzen badira, troponinaren kasuan, TNNT eta TNNC azpiunitateetan behatu da espresio desberdintasuna. Aurreko ikerketa askok txerri eta behi-haragiaren samurtasunean troponinaren paper garrantzitsua azaldu dute [25]. Charolais eta Blond d'Aquitaine haragitarako behi arrazetan, adibidez, TNNT-aren espresioa haragiaren gogortasunaren biomarkatzaile dela jakinarazi da eta gure emaitzetan ere gauza bera baieztatu da Maine-Anjou arrazarentzat (**5. Irudia**). TNNC-aren kasuan, aldiz, ontze-prozesuan espresio aldaketak gertatu ohi dira [26, 27]; ontze-prozesuaren hasieran, hau da, haragi gogorrean, TNNC-aren espresio altuagoa behatu da eta denborak aurrera egin ahala, ordea, TNNC-aren espresio altuagoa behatu da haragi samurrean. Ezberdintasun hauek literatura zientifikoan animalia hil osteko 5. egunean antzeman badira ere, gure emaitzen arabera, Maine Anjou behi arrazan desberdintasunak animalia hil ondorengo 24 orduren ostean identifikatu dira. Shock termikoarekin erlazionatutako proteinek (HSPB1) animalietan dituzten funtzioak sakon aztertu badira ere, hauek giharretan *post mortem* daukaten eginkizuna ez da guztiz argitu. Ikerketa gehienek diotenaren arabera, proteina hauen espresioa altua denean haragi gogorra lortzen da, eta gure emaitzetan ere baieztapen hau berretsi da. Proteina hauek heriotza zelularra atzeratzen omen dute estresak aktibatuta, horrela apoptosiaren aurka eginez [28]. MYOZ1-a ez da orain arte samurtasunaren biomarkatzailetzat deskribatu eta, beraz, honen identifikazioa bereziki interesgarria da. Txerri haragian egindako ikerketen arabera, ontze-prozesuan degradazioa jasaten duela jakin da, baina behi-haragiaren samurtasunari lotuta okela gogorrean fosforilazio aldaketa bat jasaten duela bakarrik eman da aditzera [29]. Aldaketa honek miozuntxezketako proteinen kohesioa handitu eta, beraz, proteolisia eragozten du, haragi gogorragoa lortuz [30]. Gure emaitzetan ere MYOZ1-ren espresio handiagoa behatu da lagin gogorretan. Identifikatutako miosinaren bi isoformen (MYH2 eta MYH1) espresio desberdintasunak ezin dira alde batera utzi, miozuntzen osagai nagusi baitira. Nahiz eta ikerketa askok jakinarazi duten miosinaren isoformek ez dutela hil ostean giharretan aldaketarik jasaten, lan berriagoek zalantzan jarri dute baieztapen hau [31]. Aurreko lanetan, Angus behi arrazan korrelazio positiboa aurkitu da MYH1-ren eta samurtasunaren artean, eta Blond D'Aquitaine eta Charolais behi arrazetan, aldiz, negatiboa, desberdintasun hauek muskuluaren propietateei zaizkie [32]. Gure emaitzen arabera eta Maine Anjou arrazan, proteina hau haragi samurrarekin erlazionatuta dago. 194 EKAIA, 34 (2018) EKAIA 34.indd 194 KAIA 6/11/18 20:28:10 /11/18 Angus eta Maine Anjou behi arrazetan aurkitu den MYH1-ren eta samurtasunaren arteko erlazio positiboa ikertutako muskuluaren propietate oxidatiboen antzekotasunaren bidez azaldu daiteke. ## 3.3. **Ondorioak eta etorkizuneko lana** Ikerlan honetan giharretako miozuntzetako proteina frakzioa modu eraginkor batean ikertzeko metodologia garatu da. Metodologia honek, usadiozko beste metodo batzuekin alderatuz, eskulan gutxiago eskatzen du, isoelektrofokatzea era guztiz automatikoan kudeatzen baita. Gainera, frakzioak egoera likidoan eskuratzeak lagina kutsatzeko arriskua txikiagotzen du. Honetaz gain, 2-DE teknikaren bidez lortutako geletan ohikoak diren erreproduzigarritasunak hobetzen dira. Hala ere, ikerketa sakonagoa eta metodoaren hobekuntza beharrezkoak dira. Etorkizunean profila guztiz ezaugarritzea eta gelaren pausua ezabatzea lirateke helburuak, frakzioak zuzenean masa espektrometriaren bidez analizatu ahal izateko. Ikertutako behi arraza eta muskuluan identifikatutako 7 bandak era adierazgarrian izan dira desberdinak haragi gogorraren eta samurraren artean. Ontze-prozesuan gertatzen diren aldaketa biokimikoak ulertzeko eta kontsumitzaileak ontzat hartuko duen haragia ekoiztu ahal izateko, beharrezkoa da ildo honetan ikertzen jarraitzea. Horrela, esan daiteke, isoelektrofokatze likidoa etorkizun oparoko teknika dela argitu gabeko galderei erantzuna emateko. ### 4. **ESKER ONAK** Eskerrak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailari L.R. Beldarrain-en teknologo eta doktorego bekengatik. Proiektu hau Espainiar Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du (AGL2012-32146). ## 5. **BIBLIOGRAFIA** - [1] SHACKELFORD, S.D., WHEELER, T.L., MEADE, M.K., REAGAN, J.O., BYRNES, B.L., KOOHMARAIE, M. 2001. «Consumers impressions of tender selected beef». *Journal of animal science*, **79**, 2605-2614. - [2] MONSON, F., SAÑUDO, C., SIERRA, I. 2005. «Influence of breed and ageing time on the sensory meat quality traits and consumer acceptability in intensive reared beed». *Meat science*, **7**, 471-479. - [3] PURSLOW, P. 2005. «Intramuscular connective tissue and its role in meat quality». *Meat Science*, **70**, 435-447. EKAIA, 34 (2018) 195 EKAIA 34.indd 195 KAIA 6/11/18 20:28:10 /11/18 - [4] FERGUSON, D.M., WARNER, R.D. 2008. «Have we underestimated the impact of pre-slaughter on meat quality in ruminants?». *Meat science*, **80**, 12-19. - [5] VIEIRA,C., DIAZ, M.T., MARTINEZ, B., GARCÍA-CACHÁN, M.D. 2009. Effect of frozen storage conditions (temperature and length of storage) on microbial and sensory quality of rustic crossbreed beef at different stages of ageing. *Meat Science*, **83**, 398-404. - [6] OUALI, A., GAGAOUA, M., BOUDIDA, Y., BECILA, S., B OUDJELLAL, A., HERRERA-MENDEZ, C.H., SENTANDREU, M.A. 2013. «Biomarkers of meat tenderness: Present knowlege and perspectives in regards to our current understanding of the mechanisms involved». *Meat science*, **76**, 147-159. - [7] KOOHMARAIE, M., GEESINK, G.H. 2006. «Contribution of postmortem muscle biochemistry to the delivery of consistent meat quality with particular focus on the calpain system». *Meat science*, **74,** 34-43. - [8] HERRERA-MENDEZ, C.H., BECILA, S., BOUDJELLAL, A., OUALI, A. 2006. «Meat ageing: Reconsideration of the current concept». *Trends in food science and technology*, **17**, 394-405. - [9] FRONTERA, W.R., OCHALA, J. 2015. «Skeletal muscle: a brief review of structure and function». *Calcified tissue international*, **96**, 183-195. - [10] OUALI, A., HERRERA-MENDEZ, C.H., COULIS, G., BECILA, S., BOUDJELLAL, A., AUBRY, L., SENTANDREU, M.A. 2006. «Revisiting the conversion of muscle into meat and the underlyung mechanisms». *Meat science*, **74**, 44-58. - [11] OUALI, A., GAGAOUA, M., BOUDIDA, Y., BECILA, S., B OUDJELLAL, A., HERRERA-MENDEZ, C.H., SENTANDREU, M.A. 2013. «Biomarkers of meat tenderness: Present knowledge and perspectives in regards to our current understanding of the mechanisms involved». *Meat science*, **95**, 854-870. - [12] LANA, A., ZOLLA, L. 2016. «Proteolysis in meat tenderization from the point of view of each single protein: A proteomic perspective». *Journal of proteomics*, **147**, 85-97. - [13] BENDIXEN, E. 2005. «The use of proteomics in meat science». *Meat science*, **71**, 138-149. - [14] PAREDI, G., SENTANDREU, M.A., MOZZARELLI, A., FADDA, S., HOLLUNG, K., MARTINHO DE ALMEIDA, A. 2012. «Muscle and meat: New horizons and aplications for proteomics on a farm to fork perspective». *Journal of proteomics*, **88**, 58-82. - [15] PANCHAUD, A., AFFOLTER, M., MOREILLON, P., KUSSMANN, M. 2008. «Experimental and computational approaches to quantitative proteomics: Status quo and outlook». *Journal of proteomics*, **71**, 19-33. - [16] GORG, A., WEISS, W., DUNN, M.J. 2004. «Current two-dimensional electrophoresis technology for proteomics». *Proteomics*, **4**, 3668-36685. - [17] CAMERINI, S., MAURI, P. 2015. «The role of protein and peptide separation before mass spectrometry analysis in clinical proteomics». *Journal of chromatography A*, **1381**, 1-12. EKAIA 34.indd 196 KAIA 6/11/18 20:28:10 /11/18 - [18] ZAPATA, I., WICK, M. 2012. «Electrophoresis based proteomic meat animal research». *Food technology and biotechnology*, **50**, 261-269. - [19] UNLU, M., MORGAN, M.E., MINDEN, J.S. 1997. «Difference gel electrophoresis: a single gel method for detecting changes in protein extracts». *Electrophoresis*, **18**, 2071-2077. - [20] GORG,A., LÜCK, C., WEISS, W. 2002. «Sample prefractionation with Sephadex isoelectric focusing prior to narrow pH range two-dimensional gels». *Proteomics*, **2**, 1652-1657. - [21] MOREDA-PIÑEIRO, A., GARCIA, N., BERMEJO-BARRERA, P. 2014. «A review on preparative and semi preparative OFFGEL electrophoresis for multidimensional protein/peptide assesment». *Analitica chimica acta*, **863**, 1-17. - [22] CANDIANO, G., BRUSCHI, M., MUSANTE, L., SANTUCCI, L., GHIGGE RI, G.M., CARNEMOLLA, B., ORECCIA, P., ZARDI, L., RIGHETTI, P.G. 2004. «Blue silver: A very sensitive colloidal Coomassie G-250 staining for proteome analysis». *Elctrophoresis*, **25**, 1327-1333. - [23] LAVILLE, E., SAYD, T., MORZEL, M. BLINET, S., CHAMBON, C., LEPETIT, J., RENAND, G., HOCQUETTE, J.F. 2009. «Proteome changes during meat aging in tough and tender beef suggest the importance of apoptosis and protein solubility for beef aging and tenderization». *Journal of Agricultural and food chemistry*, **57**, 10755-10764. - [24] CHRIKI, S., RENAND, G., PICARD, B., MICOL, D.M., JOURNAUX, L., HOCQUETTE, J.F. 2013. «Meta- analysis of the relationships between beef tenderness and muscle characteristics». *Livestock Science*, **155**, 424-434. - [25] SZLATA, M., POSPIECH, E., GREAGER, M.L., LYCZINSKI, A., GRZES, B., MIKOLAJCZAK, B. 2005. «Titin and troponin T changes in relation to tenderness of meat from pigs of various meatiness». *Polish journal of food and nutrition sciences,* **14,** 139-144. - [26] CHAZE, T., HOCQUETTE, J.F., MEUNIER, B., RENARD, G., JURIE, C., CHAMBON, C., JOURNAUX, L., ROUSSET, S., DENOYELLE, C., LE-PE TIT, J., PICARD, B. 2013. *Proteomics in food.* Springer, New York. - [27] LAVILLE,E., SAYD,T., MORZEL,M., BLINET,S., CHAMBON,C., LEPETIT,J., RENAND,G., HOCQUETTE, J.F. 2009. «Proteome changes during meat aging in tough and tender beef suggest the importance of apoptosis and protein solubility for beef aging and tenderization». *Journal of agricultural and food chemistry*, **57**, 10755-10764. - [28] OUALI, A., GAGAOUA, M., BOUDIDA, Y., BECILA, S., BOUDJEL-LAL, A., HERRERA-MENDEZ, C.H., SENTANDREU, M.A. 2013. «Biomarkers of meat tenderness: Present knowledge and perspectives in regards to our current understanding of the mechanisms involved». *Meat science*, **95**, 854-870. - [29] MORZEL, M., CHAMBON, C., HAMELIN, M., SANTE-LHOUTELIER, V., SAYD, T., MONING, G. 2004. «Proteome changes during pork meat ageing following use of two different pre-slaughter handling procedures». *Meat science,* **67**, 689-696. EKAIA 34.indd 197 KAIA 6/11/18 20:28:10 /11/18 - [30] D'ALESSANDRO, A., RINALDUCCI, S., MORROCCO, C., ZOLLA, V., NAPOLITANO, F., ZOLLA, L. 2012. «Love me tender: An omics window on the bovine meat tenderness network». *Journal of proteomics*, **75**, 4360- 4368. - [31] HUFF LONERGAN, E., ZHANG, W., LONERGAN, S.N. 2010. «Biochemistry of *post mortem* muscle- Lessons on mechanismns of meat tenderization». *Meat science*, **86**, 184-195. - [32] PICARD, B., GAGAOUA, M., KOMMOUN, M., TERLOW, C., H OCQUETTE, J.F., MICOL, D. 2013. «Biomarkers of beef tenderness in young bulls of three breeds». 59th international congress of meat science and technology 2013, conference paper. EKAIA 34.indd 198 KAIA 6/11/18 20:28:10 /11/18
aldizkariak.v1-3-614
{ "domain": "osasun zientziak", "id": "ikergazte_v_osasun-zientziak_24", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# Herritarren ikuspegitik Bilboko auzo bateko jarduera fisikoaren hiri-ingurunea aztertzen Ainara San Juan (1,2), Julia Fernández (1), Silvia Caballero (1,2), Iratxe Pérez (1,2), Irati Ayesta (1), Irrintzi Fernández (1,2), Sendoa Ballesteros (1,2), Leyre Gravina (1,2) (1) Erizaintza Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa, Bizkaia, (2) Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutoa, Barakaldo, Bizkaia ainara.sanjuan@ehu.eus # Laburpena Ikerketa honetan Partaidetza-Ekintza Ikerketan oinarritutako Photovoice metodologia erabili zen Bilboko auzo bateko jarduera fisikoarekin (JF) lotutako hiri-inguruneko faktoreen diagnostiko komunitarioa egiteko. Deustu auzoko 11 bizilagun bost saiotan bildu ziren, eta argazkien bidez haien ingurunea eztabaidatu eta aztertu zuten. Auzoa hiru kategoria eta bederatzi azpikategoriatan deskribatu zen. Indarguneen artean, JFrako baliabideen eskuragarritasuna eta berdeguneen eta gune urdinen presentzia identifikatu ziren. Trafiko ugaria eta txirrindulari zein oinezkoentzako azpiegiturak hobetzeko beharra nabarmendu ziren ahulezien artean. Emaitzak JF sustatzeko eta tokiko hiri-ingurunea hobetzeko gomendio politiko publikoak egiteko erabili ziren. Hitz gakoak: hiri osasuna, hiri-ingurunea, jarduera fisikoa, Partaidetza-Ekintza Ikerketa, Photovoice #### Abstract This study used Photovoice methodology, based on Participatory-Action Research, to carry out a community diagnosis of the physical activity (PA) urban environment of a neighborhood in Bilbao. 11 residents from Deusto met in five sessions to discuss and analyze their environment through their photos. Three categories and nine subcategories were used to describe the neighborhood. Accessibility of resources to PA and the presence of green and blue spaces were identified among the facilitators. Abundant traffic and the need to improve cycling and walking infrastructure came out as barriers. These results were used to develop public policy recommendations to promote PA and improve the local environment. Keywords: urban health, urban environment, physical activity, Participatory-Action Research, Photovoice #### 1. Sarrera eta motibazioa Jarduera fisikoa (JF) faktore garrantzitsua da osasun fisiko eta mentalerako, eta horren faltak gaixotasun kronikoen agerpena eta garaia baino lehenagoko heriotzak areagotzen ditu (Munduko Osasun Erakundea, 2022). Munduko Osasun Erakundearen (MOE) gomendioen arabera, herritar helduek astean JF moderatua 150 minutuz edo JF bizia 75 minutuz egin beharko lukete, eta horrez gain bizimodu aktiboak mantendu aisialdian, lanean edo eguneroko joan-etorrietan (MOE, 2022). Hala ere, ohitura osasungarriak izateak faktore sozial, ekonomiko, ingurumeneko eta politikoen eragina du, auzoko ingurune fisiko eta gizarteko faktoreak barne (Alidoost et al., 2021). Faktore horien artean JF gehien baldintzatzen dutenak hauek dira: urbanizazioa, familia-ohiturak, diru-sarrerak, hezkuntza, garraio-sistemak, eraikitako ingurunea eta mugak murrizteko eta osasuna sustatzeko erakundeek hartutako konpromezua (Alidoost et al., 2021). Aspektu horiek hiri-morfologian biltzen dira, hau da, giza joera, jarduera eta erreakzioetan eragina duten hiriaren forma eta elementuen ezaugarri fisiko eta funtzionalak (Fathi et al., 2020). Ingurune fisiko eta sozialak hiri-ingurune batean bizi den komunitatearen ongizatean eta bizi-kalitatean duen eragina aztertzeaz hiri-osasuna arduratzen da (Wuerzer, 2014), izan ere, ezaugarri horiek eragina izan dezakete biztanleen JFan eta osasunean (Chandrabose et al., 2022; Fathi et al., 2020). Auzotarren JF ohituretan eragina duten faktoreak identifikatzeko lagungarria izan daiteke komunitate batean bizi direnak hiri-ingurunearekin nola erlazionatzen diren ulertzea. Honako ikerketan auzoaren inguruneak auzotarren JFn nola eragiten duen aztertuko da. ### 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak Urbanizazioaren ondorioz, jarduera fisikorik ezak gora egin du Europako hiri-inguruneetan (Moreno-Lamas et al., 2021), non sedentarismoaren datuak %45era iristen diren. Estatu mailan biztanleriaren %47ak ez du JF edo kirol-jarduerarik egiten eta helduen %26,5ak bakarrik JF erregularra egiten du aisialdian. Autonomia-erkidego guztien artean, euskal biztanleriak du aisialdian JF erregularra egiten duten pertsonen ehunekorik handiena, %46,5a hain zuzen ere (Europar Batasuna, 2022; INE, 2020). Egoera hori hiri-morfologiarekin lotu da, izan ere, hiriaren egitura eta formak eragina du biztanleriaren eguneroko jardueretan, JF eta kirol-jarduera barne (Fathi et al., 2020). Ildo horretan, parke publikoak dira JF eta kirola egiteko leku nagusia Europan (%47) zein estatuan (%52), nahiz eta europar hiriburuen %2,45a baino ez diren parkeak (Europar Batasuna, 2022; Maes, 2019). Estatu mailan zifra hori %0,21era arte jaisten da, eta Bilbon, berriz, hiriko berdeguneak, kirol-instalazio eta aisialdiko instalazioen ehunekoa %4,51a da (INE, 2014). Datu hauen arabera, ondo eraikitako inguruneek JF erraztuko lukete, baina bizimodu aktiboak sustatzeko hirian zehar erraztasunak eskaintzea ere beharrezkoa da. Hainbat esku-hartze eraginkorrak izan dira helburu horretan, hala nola, parkeak berritzea, espazio berriak sortzea, kirol-ekipamendua gehitzea, bizikleta azpiegiturak eta oinentzako bideak hobetzea, garraio publikoaren irisgarritasuna handitzea… (Zhang et al., 2022). Hiri-aldaketa horiek tokian tokiko beharretara egokituta egotea funtsezkoa da, eta baita testuinguru zein ezaugarri orografiko eta kulturalak kontuan izatea ere (Pratt et al., 2015). Horregatik, ikerketa kualitatiboak lagungarriak dira hiri-inguruneak herritarren bizimoduan eta osasunean duen eragina ulertzeko. Partaidetza-Ekintza Ikerketan oinarritutako Photovoice teknika baliagarria da hiri-osasunari buruzko ezagutza sortzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta gizarte-aldaketa eragiteko (Lofton eta Grant, 2021; Baum et al., 2001; Wang eta Burris, 1997). Hala, herritarren zientziaren bidez, komunitate jakin baten JFn eragina duten bideratzaileak eta oztopoak aurkitu daitezke. Horrela, tokiko benetako beharrak kontuan izanik gaixotasun kronikoak saihesteko eta osasuna sustatzeko estrategia (politikoak zein sanitarioak) eraginkorrak diseinatu eta inplementatu ahal izango dira (Pratt et al., 2015; Sallis et al., 2016). Beraz, ikerketa honen helburua Bilboko auzo bateko jarduera fisikoarekin lotutako hiriingurunea Photovoice metodologiaren bidez ulertzea da. Partaidetza-Ekintza Ikerketa honen bitartez komunitateko kideek ikerketa-prozesuan parte hartzeko aukera daukate. Horrela, Bilboko auzo bateko herritarren JFan eragina duten hiri-inguruneko indargune eta oztopo espezifikoak detektatu ahal izango dira, eta baita ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeko estrategia eraginkorrak proposatuko dira. # **3. Ikerketaren muina** ## **3.1 Diseinua** Photovoice ikerketa hau 2021 eta 2022. urteetan egin zen Bilbon (Bizkaia). Ikerketa burutzeko aukeratutako auzoa Deustu izan zen. Ikerketa egin zen unean 19.755 biztanle zituen auzoak (%46,1 gizonak eta %53,9 emakumeak), Bilbo hiriko biztanleria osoaren %5,8 izanik. Maila sozioekonomiko altuko auzoa da, ezaugarri soziodemografiko hauen arabera deskribatua: %7,8a atzerritarrak dira, %38,9ak unibertsitate edo goi mailako ikasketak dituzte, %4,6a langabezian dago eta batez besteko errenta pertsonala 25.070 €/urtekoa da (Eustat, 2022). 2021eko iraila eta azaroa bitartean ikerketa ezagutzera eman zen eta parte-hartzaileen erakarketa egin zen. Photovoice taldeko saioak urte bereko azaroa eta abendua bitartean egin ziren. Azkenik, emaitzen azterketa 2022ko otsailean eta martxoan egin zen. Ikerketa hau Helsinkiko Deklarazioaren arabera egin zen, eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak onartu zuen (16.20 CEICHUB). # **3.2 Parte-hartzaileak** Berariazko laginketa-estrategia bat erabili zen parte-hartzaileak erakartzeko (Patton, 2014). Parte-hartzaileen aukeraketa egiteko irizpideak honakoak izan ziren: 1) adinez nagusia izatea; 2) auzoan gutxienez 2 urtez bizi izana; 3) gaztelaniaz hitz egitea; 4) argazkiak ateratzeko arazorik ez izatea; eta 5) bost taldeko eztabaida-saioetara bertaratzeko konpromisoa hartzea. Proiektua ezagutarazteko eta parte-hartzaileak erakartzeko esku-hartze hauek egin ziren: informazio-orriak banatu eta kartelak ipini; irratian, aldizkarietan eta sare sozialetan zabaldu; auzo -elkarteekin harremanak ezarri eta jardunaldi bat antolatu. Osasun-arloko profesionalei ere informazioa eman zitzaien, eta osasun-zentroko lehen mailako arreta kontsultetan ere erakarketa egin zen. Deustu auzoko 11 bizilagunek parte hartu zuten (6 emakume eta 5 gizon). Guztiek jaso zuten proiektuaren berri, eta baimen informatu eta irudi-eskubideen orriak bete zituzten. # **3.3 Prozedura** Sexuaren arabera bereizitako bi talde antolatu ziren. Taldeak osatzeko Wangen metodologia jarraitu zen, taldeak 7-10 parte-hartzailekoak izatea iradokitzen duena (Wang eta Burris, 1999). Hala ere, taldearen tamaina baino, garrantzitsuagoa da talde-dinamika ona sortzea, eta metodologia honekin egin diren ikerketa berriek lau partaideez osatutako Photovoice taldeak ere aurrera eraman dituzte (Catalani eta Minkler, 2010; Díez et al., 2017). Talde bakoitza bi orduko bost saiotan bildu zen 2021eko azarotik abendura. Ikertzaile-taldeko pertsona batek moderatu zituen saioak, eta bitartean osasun arloko bi profesionalek sortutako eztabaidei buruzko oharrak hartzen zituzten. Gainera, saio guztiak audioan grabatu ziren (parte-hartzaileen baimenarekin). Lehenengo saioan, ikertzaileek sarrera labur bat egin eta Photovoice metodologiari jarraituz talde-saioen lan-dinamikak azaldu zituzten. Eztabaida txiki bat sortu zen "jarduera fisikoa" terminoaren esanahia argitzeko, eta denboraren erabileren erloju bidezko teknika parte-hartzailea erabili zen eguneroko jarduera fisiko indibidualari buruzko hausnarketa errazteko (INTEF, 2021). Partaideek baimen informatua eta ezaugarri soziodemografikoak jasotzen zituen inprimakiak bete zituzten. Ondoren, hurrengo egunetan JF erraztu edo zailtzen duten beren auzoko faktore edo elementu guztiei argazkiak ateratzeko eskatu zitzaien. Parte-hartzaileek nahi adina argazki atera zitzaketen, baina gehienez bost aukeratu beharko zituzten hurrengo saioan aurkezteko (Nykiforuk et al., 2011). Azkenean, sakeleko telefonoa erabiliz argazkigintza tailer bat eskaini zitzaien. Bigarren saioan, parte-hartzaile bakoitzak bere argazkiak aurkeztu zituen, taldean eztabaida bat sortuz. Hausnarketa gidatzeko SHOWED metodo nemoteknikoa erabili zen (Catalani eta Minkler, 2010; Wang eta Burris, 1997). Parte-hartzaileek galderak ulertzen zituztela bermatzeko, metodo hau egokitu egin zen, aldez aurreko ikerketek egin duten bezala (Díez et al., 2017; Gravina et al., 2020): zer ikusten da? (what do you See in the photo?); zer ari da gertatzen (argazkiaren istorioa)? (what is really Happening?); nola eragiten du gure jarduera fisikoan, bizitzan, edo osasunean? (how does this relate to Our physical activity, lives or health?); zergatik gertatzen da? (Why does this happen?); zer mezu edo ikasketa atera daiteke? (how can we be Empowered by this?); zer egin dezakegu honen inguruan? (what can we Do about it?). Hirugarren saioan, parte-hartzaileek argazkiak aurkezten amaitu zuten. Aurreko saioan sortutako eztabaidarekin zerikusia zuten beste argazki batzuk ere berreskuratzeko aukera eman zitzaien. Saio hau auzoak JFarentzat dituen alderdi positiboak aztertzera zuzendu zen. Laugarren saioa auzoak JFrentzat dituen alderdi negatiboak aztertzera zuzendu zen. Gainera, partehartzaileek beren hiri-ingurunea irudikatzeko argazki garrantzitsuenak aukeratu zituzten. Bosgarren saioan, parte-hartzaileek hautatutako argazkiak kategoria eta azpikategoriatan bildu zituzten, haien JFrekin lotutako hiri-ingurunea deskribatzeko kontzeptu-mapa bat sortuz. Azkenik, auzoan JF sustatzeko gomendioen proposamenak idatzi zituzten. ## **3.4 Analisi kualitatiboa** Photovoice metodologiari jarraituz, parte-hartzaileek lehen azterketa egin zuten beren argazkietatik sortutako gaiak kodetzerakoan (Wang eta Burris, 1997). Horrela, azken saioan, eztabaidetatik sortutako ideietan oinarrituz argazkiak taldeetan sailkatu zituzten, kategoriak eta azpikategoriak kodetu zituzten eta argazki adierazgarri bat aukeratu zuten kategoria bakoitzeko. Ikertzaile-taldeak grabazioak entzun eta bileretan hartutako oharrak berrikusi zituen taldearen diskurtsoak sakon aztertzeko. Ondoren, kategoriak multzokatu zituen "gerturatze subjektibo" estrategia analitiko deduktiboa erabiliz, hau da, emaitzen (parte-hartzaileen argazkiak eta azalpenak) eta azterketa gidatzeko erabili diren teorien konparaketa eta erlazioan oinarritzen den analisi kualitatiboaren metodoa erabiliz (Neuman, 2014). Horrela, Deustu auzoko indarguneak eta ahuleziak lortu ziren, eta taldeko emaitzak gai zabalagoetan bildu ziren. # **3.5 Emaitzak** Parte-hartzaileek 76 argazki atera zituzten guztira (50 emakumeen taldean eta 26 gizonen taldean), eta horietatik 40 adierazgarrienak aukeratu zituzten (emakumeek 23 eta gizonek 17). Emakumeen taldeak lau kategoria eta hamabost azpikategoria identifikatu zituen; gizonen taldeak, berriz, lau kategoria eta hogeita bat azpikategoria. Hauetan oinarriturik, ikerketa taldeak hiru kategoria eta 9 azpikategoria atera zituen, aztertutako auzoko JFaren tokiko hiri-ingurunea irudikatzen zutenak (1. taula). Ondoren, talde-eztabaidetan ateratako argazkietatik, kontzeptu-mapetatik eta diskurtsoetatik abiatuta, ikertzaile-taldeak Deustuko auzotarrek identifikatutako JFari lotutako hiri-ingurunearen indarguneak eta ahuleziak atera zituen (2. taula). **1. taula. Deustuko jarduera fisikoa deskribatzeko kategoriak eta azpi-kategoriak** | Emakumeak | Gizonezkoak | Orokorrak | |------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | Kanpoko espazioak adin<br>guztientzako<br>•<br>Paseoak<br>•<br>Itsasadarraren erabilerak<br>•<br>Parkeak eta haurrentzako<br>tokiak<br>•<br>Bidegorria<br>•<br>Frontoia<br>•<br>Patinatzeko pista<br>•<br>Berdeguneetarako<br>irisgarritasuna<br>•<br>Maskotekin | Jarduera fisiko aniztasuna<br>•<br>Bizikleta elektrikoa<br>•<br>Kirolak itsasadarrean<br>•<br>Mendira sarbidea<br>•<br>Paseoak<br>•<br>Parkeak<br>Bizikleta elektrikoaren zerbitzu<br>publikoa | Kanpoko espazioen aniztasuna<br>•<br>Adin guztientzako<br>•<br>Erabilera anitzeko<br>espazioak<br>•<br>Indartzaileak (itsasadarra,<br>berdeguneak, maskotak,<br>haurrak…)<br>•<br>Bizikleta zerbitzu publikoa<br>•<br>Paseoak | | | •<br>Prezio zalantzagarria<br>•<br>Hiri-alternatiba<br>•<br>Erabilera desegokia<br>•<br>Eskaera handia | | | Erabiltzaileen arteko gatazkak<br>•<br>Jarduera desberdinen<br>kontzentrazioa<br>•<br>Haurrentzako eremuak<br>trafikotik gertu | Gatazka: oinezkoa vs gidaria<br>•<br>Rola baldintzatzaile gisa<br>•<br>Aparkalekua vs terrazak<br>•<br>Ikastetxeko irteera<br>•<br>Jardueren kontzentrazioa | Trafikoa eta segurtasuna<br>•<br>Erabiltzaileen arteko<br>gatazka | | Trafikoz zeharkatutako auzoa<br>•<br>Espazio seguruen eskaria | •<br>Segurtasunik eza | | | Baliabideen kudeaketa<br>•<br>Auzoan berdegunerik ez<br>egotea<br>•<br>Kiroldegia gainezka<br>•<br>Mantentze-lanik eza<br>•<br>Obra berriek espazioak<br>kentzen dituzte | Oinezkoen zirkulazioa<br>•<br>Espaloien egoera<br>•<br>Ikusizko seinalerik eza<br>•<br>Zikinkeria<br>•<br>Gaizki aparkatzea<br>•<br>Terrazak eta oztopoak<br>•<br>Saltokien presentzia<br>•<br>Argiztapena | Espazioak eta baliabideak egokitzea<br>•<br>Baliabideak gainezka<br>•<br>Oinezkoen zirkulazioa<br>•<br>Berdegune gutxi auzo<br>barruan | #### **2. taula. Deustun jarduera fisikoa baldintzatzen duten faktoreak** | Indarguneak | Ahuleziak | | |--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--| | •<br>Berdeguneen hurbiltasuna eta<br>irisgarritasuna (natura)<br>•<br>Itsasadarraren inguruan paseatzeko gunea<br>•<br>Adin guztietarako kirola<br>•<br>Haurrentzako jolas guneak<br>•<br>Hirugarren adinekoentzako ariketak<br>•<br>Kanpoko jarduera eta kirol aniztasuna<br>•<br>Erabilera anitzeko espazioak<br>•<br>Maskotak eta seme-alabak<br>•<br>Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa | •<br>Trafikoaz zeharkatutako auzoa<br>•<br>JFrentzako guneak trafikotik gertu<br>•<br>Haurrentzako tokiak eta ikastolak trafikoaz<br>inguratuta<br>•<br>Obrak eta espazioen okupazioa<br>•<br>Baliabideak gainezka egon<br>•<br>Jarduera desberdinen arteko espazioak eta<br>erabiltzaileen arteko gatazkak<br>•<br>Oinezkoen eta txirrindularien segurtasun eza<br>•<br>Seinaleztapen eta erregulazio falta<br>•<br>Baliabideen mantentzea eta egokitzea hobetzeke | | Azkenik, parte-hartzaile guztiek JF egiteko hiri-ingurunea hobetzeko hainbat gomendio idatzi zituzten, taldeetan sortutako hausnarketetan oinarrituta. Ikertzaile-taldeak lau gai globaletan bildu zituzten parte-hartzaileen proposamenak, eta 3. taulan laburbildu den gomendio politikoen txostena garatu zuen. **3. taula. JF egiteko auzoko hiri-ingurunea hobetzeko parte-hartzaileek iradokitako gomendio politikoak** | Gaia | Gomendioa | | |-----------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|--| | Jarduera fisikorako auzoko<br>espazioak | Auzo barruan berdeguneak eskaintzea | | | | Itsasadarra eguneroko jardueretan integratzea | | | | Adinekoentzako ariketa fisikoa sustatzea | | | | Haurrentzako jolas guneak hobetzea | | | Mugikortasuna eta<br>irisgarritasuna | Auzora eta hirira sartzeko eta irtetzeko beste bide batzuk erraztea | | | | Gidarien arreta hobetzen laguntzea, oinezkoentzat mugikortasun seguruagoa<br>sustatzeko | | | | Oinezko mugikortasuna egokitu | | | Segurtasuna | Hainbat erabiltzaileek (oinezkoak, bizikletak, patinak, eta abar) partekatutako<br>eremuetan elkarbizitza hobetzea | | | | Itsasadarreko pasalekuan espazioak eta jarduerak mugatzea | | | Baliabideen kudeaketa | Bizikleta publikoen erabilera eta mantentze-lanetan hobekuntzak egotea | | | | Kaleen garbitasuna hobetzea | | | | Autoen emisioak eta energia-gastua murriztea | | | | Herritarren eskaerak jasotzea eta esku-hartze berriei buruzko kontsultak<br>sustatzea | | ## **3.6 Eztabaida** ## **3.6.1 Ikerketaren emaitza nagusia** Maila sozioekonomiko altua duen Bilboko auzo baten jarduera fisikoarekin lotutako hiriingurunea ikertu da Photovoice proiektu honetan. Horretarako, auzokideak ikerketa-prozesuaren parte izan dira argazkiak ateraz, talde-eztabaidetan parte-hartuz, diagnostiko parte-hartzailea burutuz, eta gomendio politikoak iradokiz. Komunitatearen JF sustatzen duten hainbat ezaugarri identifikatu dira, hala nola, naturarekiko hurbiltasuna (espazio berdeak eta urdinak), erabilera anitzeko azpiegituren eskuragarritasuna, zerbitzu edo baliabide publikoen eskaintza, eta adintalde guztientzako aukerak. Bestalde, JF egiteko aurkitu diren zailtasunen artean trafikoa, bide segurtasun eza, espazioen saturazioa, mantentze lanen falta eta baliabideen egokitzapenaren beharra nabarmendu dira. Azterlan honek jarduera fisikoa baldintzatzen duten hiri-ingurunearen faktoreak herritarren ikuspegitik ulertzeko ebidentzia berria gehitzen du. ## **3.6.2 Gai honi buruz ezagutzen dena** Ikerketa honen emaitzak bat datoz beste autore batzuen aurkikuntzekin. Literaturaren arabera, faktore sozialek (familia-ohiturak, talde bateko kide izatea, segurtasuna), ingurumenekoek (azpiegitura fisikoak, oinezkoen eta txirrindularien garraioak), ekonomikoek (lan-egoera, dirusarrerak) eta politikoek (neurriak hartzea, baliabideen antolaketa) eragina dute JF ohitura osasungarrietan (Alidoost et al., 2021; Gargiulo et al., 2020). Jarduera fisikoarekin erlazionatu diren faktore sozialen artean gizarte-kohesioa, arau sozialak, generoa, maila sozioekonomikoa, arraza eta pobrezia nabarmentzen dira (Alidoost et al., 2021). Gure ikerketaren emaitzetan interakzio sozialen pisua islatu da maskotekin zein haur-parkeetan, aurretiaz ere identifikatu den bezala (Gargiulo et al., 2020). Bestalde, bandalismoa JFrentzat oztopoa da, batez ere auzo txiroenetan (Suglia et al., 2016), baina aztertutako auzoa maila sozioekonomiko altukoa izateak horrelako mugarik aurkitu ez izana azal dezake. Izan ere, jarduera fisikoei lotutako ohitura osasungarriak hartu eta mantentzeko faktore erabakigarriak dira egoera sozioekonomikoa eta hezkuntzarako aukera izatea. Aberastasun eta hezkuntza-maila altueneko biztanleek jakintza handiagoa dute osasunarentzat komenigarriak diren jokabideei buruz, eta gainera, baliabide ekonomiko gehiago dituzte erabaki osasungarriak hartu eta osasun-egoera hobetu ahal izateko (McCormack et al., 2017). Hiri-inguruneari eta JFri buruz argitaratutako literatura asko ingurumeneko faktoreetan oinarritzen da (Fathi et al., 2020; Sallis et al., 2020), hau da, eraikitako ingurunea, eraikinen antolamendua, baliabideak eta auzoaren ezaugarriak (etxebizitza dentsitatea, konektibitatea, irisgarritasuna…). Beste emaitzen antzera, ikerketa honetan ikusi da bizilagunak kezkatuta daudela auzoa zeharkatzen duen trafikoaren diseinua eta antolaketagatik (Blitz eta Lanzendorf, 2020), alde batetik segurtasun kontuengatik, eta bestetik inguruaren erakargarritasunagatik. Gainera, auzoan egoera onean dauden eta irisgarriak diren espazioak izatea JF sustatzen du (Pedersen et al., 2022), eta azterlan honetako parte-hartzaileek ere hori identifikatu dute. Azkenik, auzoaren kokapen geografikoaren ondorioz, berdeguneak (mendia) eta gune urdinak (itsasadarra) daude, eta horrelako espazioak osasun mental zein fisikorako onuragarriak dira, gizarte-kohesioa indartzen dute eta JFri buruzko gomendioak lortzea bideratzen dute (Grazuleviciene et al., 2021). Hala ere, auzotarren artean jarduera fisikorako ohitura osasungarriak sustatzeko ezinbestekoak dira politika publikoak ezartzea eta baliabide eskuragarriak eskaintzea. Tokiko gobernu eta agintariek zeregin garrantzitsua dute JF bermatzen duten ingurune egokiak sortuz, azpiegitura fisikoetan inbertituz eta programa komunitarioak ezarriz (Giles-Corti et al., 2016). Horretarako, herritarren parte-hartzea eta kontsulta komunitarioak tresna eraginkorrak izan daitezke auzotarren beharrak eta lehentasunak identifikatzeko, eta hala komunitatearentzat onuragarriak eta eraginkorrak diren JF sustatzeko politikak eta programak diseinatzeko (Kelly et al., 2019). # **3.6.3 Ikerketa honen ekarpena** Tokiko beharretara egokitutako aldaketak diseinatzeko erabaki politikoetan komunitatearen parte-hartzea garrantzitsua izan liteke. Hori dela eta, ikerketa honetan auzotarren ikuspuntutik auzo bateko hiri-ingurunearen indarguneak eta ahuleziak identifikatu dira. Azterlan hau garrantzitsua da hiri-inguruneak JFn eragina izateaz gain, biztanleen osasunean eta ongizatean ere ondorioak dituelako. Gainera, auzotarrek analisian aktiboki parte-hartzeak eta gomendio politikoak sortzeak, komunitateak bere ingurunea hobetzeko duen inplikazioa eta konpromezua bultatzen ditu. Lan honen emaitzak baliagarriak izan daitezke tokiko agintari eta hiri-plangintzan eta -kudeaketan parte hartzen duten beste eragileek (politikariak, osasun-langileak, hezitzaileak, kirol-teknikariak, gizarte-eragileak…) JFrekin lotutako ingurunea diseinatu eta eraldatzeko, eta orokorrean ohitura osasungarriak sustatzeko eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko. ## **3.6.4 Mugak** Lehenik eta behin, lagina eremu geografiko jakin bateko auzo bakarreko biztanleez osatuta egon da, eta emaitzak beste auzo edo hiri batzuetara ezin estrapolatzera mugatu dezake. Laginaren tamaina txikia den arren, egokia da Photovoice bezalako metodologia kualitatiborako. Gainera, jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunea metodo kualitatibo eta parte-hartzaileen ikuspuntuan oinarrituta ikertua izan da, eta beraz neurketa alborapena egon daiteke (pertsona aktibo edo eraginkorrenen iritzia jaso izana, adibidez), errealitatearen isla objektiboa jasotzea zaila izanez. Beste aldetik, azterlan honetan ez da hiri-ingurunea hobetzeko proposatutako gomendioen eraginkortasuna aztertu. Azkenik, ikerketa hau JFri lotutako faktore sozialak, ingurumenekoak eta politikoak jorratu ditu, baina hiri-ingurunearen pertzepzioarekin lotuta egon daitezkeen bestelako faktoreak ez dira kontuan izan, hala nola, parte-hartzaileen adina, generoa, etnia edo osasun-egoera. Beraz, gai horiei heltzeko eta hiri-inguruneko faktoreek JFn zer nolako eragina duten hobeto ulertzeko esparru honetan ikertzen jarraitu behar da. # **4. Ondorioak** Photovoice metodologia komunitatearen laguntzarekin hiri-inguruneak jarduera fisikoan duen eragina aztertu ahal izateko baliagarria da. Ikertutako auzoaren JFrekin lotutako inguruneak hainbat indargune ditu, besteak beste: berdegune eta gune urdinekiko hurbiltasuna, kanpoko ekintzak egiteko aukera anitzak eta JF egiteko espazio eskaintza zabala. Hala ere, ahulguneak ere badaude, hala nola: trafiko handia, seinaleztapen eta erregulazio falta, erabiltzaile ezberdinen arteko elkarbizitzan arazoak eta baliabideak hobetzeko eta mantentzeko beharra. # **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Arlo honetan ikertzen jarraitzea beharrezkoa da, zahartze aktibo eta osasungarria sustatuko duten hiri-inguruneak diseinatzeko. Horretarako, etorkizuneko azterketek hiri bateko auzoen testuinguru sozioekonomiko desberdinak kontuan hartu beharko dituzte, hiri osoko ikuspegi orokorra izateko eta beste hiri batzuekin alderatu ahal izateko. Gainera, herritarren zientzia gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duten ikerketak ere egin beharko lirateke, batez ere hiri-ingurunea komunitatearen beharretara egokitzera zuzendutakoak. Era berean, gizartekohesioa, irisgarritasuna eta baliabideen eskuragarritasuna sustatzeko, komunitatearen bizikalitatea hobetzeko eta gaixotasun kronikoak prebenitzeko, ezinbestekoa da JFri lotutako hiriinguruneen egokitzapena edo transformazioa erraztuko duten politikak eta estrategiak lantzea. # **6. Erreferentziak** - Alidoost, S., Maleki, M., & Pourasghari, H. (2021). Identifying drivers and factors affecting behavioral risk factors of noncommunicable diseases: A scoping review. *Journal of Education and Health Promotion*, 10, 398. [10.4103/jehp.jehp\\_1379\\_20](https://doi.org/10.4103%2Fjehp.jehp_1379_20) - Baum, F., MacDougall, C., & Smith, D. (2001). Participatory action research. *Journal of Epidemiology and Community Health,* 60(10), 854-857[. http://dx.doi.org.ehu.idm.oclc.org/10.1136/jech.2004.028662](http://dx.doi.org.ehu.idm.oclc.org/10.1136/jech.2004.028662) - Blitz, A., & Lanzendorf, M. (2020). Mobility design as means of promoting non-motorised travel behaviour? A literature review of concepts and findings on design functions. *Journal of Transport Geography*, 87, 102778[. https://doi.org/10.1016/j.jtrangeo.2020.102778](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1016/j.jtrangeo.2020.102778) - Catalani C., & Minkler, M. (2010). Photovoice: a review of the literature in health and public health. *Health Education & Behavior*, 37(3), 424-451.<https://doi.org/10.1177/1090198109342084> - Chandrabose, M., den vraber, NR., Owen, N.,Sugiyama, T., & Hadgraft, N. (2022). Built environments and cardiovascular health. *Journal of Cardiopulmonary Rehabilitation and Prevention*, 42(6), 416-422. [10.1097/HCR.0000000000000752](https://journals.lww.com/jcrjournal/Fulltext/2022/11000/Built_Environments_and_Cardiovascular_Health_.5.aspx) - Díez, J., Conde, P., Sandin, M., Urtasun, M., Lopez, R., Carrero, JL., Gittelsohn, J., & Franco, M. (2017). Understanding the local food environment: a participatory photovoice project in a low-income area in Madrid, Spain. *Health & Place*, 43, 95-103. [https://doi.org/10.1016/j.healthplace.2016.11.012](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1016/j.healthplace.2016.11.012) - Europar Batasuna. (2022): *Special Eurobarometer 525 – Sport and Physical Activity*, Kantar, Brusela. doi[:10.2766/356346](https://www.spordiinfo.ee/Sport_physical_activity_2022_eb525_report_en) - Euskal Estatistika Erakundea. (2022). [https://eu.eustat.eus/estadisticas/opt\\_0/id\\_All/temas.html](https://eu.eustat.eus/estadisticas/opt_0/id_All/temas.html) - Fathi, S., Sajadzadeh, H., Sheshkal, FM., Aram, F., Pinter, G., Felde, I., & Mosavi, A. (2020). The role of urban morphology design on enhancing physical activity and public health. *International Journal of Environmental Research and Public Health*, 17(7), 2359. <https://doi.org/10.3390/ijerph17072359> - Gargiulo, I., Benages-Albert, M., Garcia, X., & Vall-Casas, P. (2020). Perception assessment of environmental factors related to leisure-time physical activity in an urban stream corridor. *Leisure Studies*, 39(5),688- 705.<https://doi.org/10.1080/02614367.2020.1743742> - Giles-Corti, B., Vernez-Moudon, A., Reis, R., Turrel, G., Dannenberg, AL., Badland, G., Foster, S., Lowe, M., Sallis, JF., Stevenson, M., & Owen, N. (2016). City planning and population health: a global challenge. *The Lancet*, 388(10062), 2912-2924[. https://doi.org/10.1016/S0140-6736\(16\)30066-6](https://doi.org/10.1016/S0140-6736(16)30066-6) - Grazuleviciene, R., Andrusaityte, S., Dedele, A., Grazulevicius, T., Valius, L., Rapalavicius, A., Kapustinskiene,V., & Bendokiene, I. (2021). Urban environment and heatlh: a cross-sectional study of the influence of environmental quality and physical activity on blood pressure. *International Journal of Environmental Research and Public Health*, 18(11), 6126.<https://doi.org/10.3390/ijerph18116126> - Gravina, L., Jauregi, A., Estebanez, A., Fernández-Aedo, I., Guenaga, N., Ballesteros-Peña, S., Díez, J., & Franco, M. (2020). Residents' perceptions of their local food environment in socioeconomically diverse neighborhoods: A photovoice study. *Appetite*, 147, 104543. <https://doi.org/10.1016/j.appet.2019.104543> - INE. (2020): *Encuesta Europea de Salud en España 2020.* Osasun Ministeriotik berreskuratuta. - INE. (2014). *Uso del suelo (%): Zonas verdes urbanas, instalaciones deportivas y de ocio*. INE-tik berreskuratuta. INTEF, Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado. (2021): *Cómo hacer un Fotovoz*, Ministerio de Educación y Formación Profesional, Madrid. - Kelly, CM., Wilson, JS., Baker, EA., Miller, DK., & Schootman, M. (2019). The built environment and active play. *Journal of physical activity and health*, 16(7), 541-549. doi:10.1123/jpah.2018-0262 - Lofton, S., & Grant, AK. (2021). Outcomes and intentionality of action planning in Photovoice: a literature review. *Health Promotion Practice*, 22(3), 318-337. [https://doi](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1177/1524839920957427)[org.ehu.idm.oclc.org/10.1177/152483992095742](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1177/1524839920957427) - Maes, J., Zulian, G., Guenther, S., Thijssen, M., & Raynal, J. (2019): *Enhancing resilience of urban ecosystems through green infrastructure (EnRoute)*, Publications Office of the European Union, Luxembourg. - McCormack, GR., Friedenreich, C., McLaren, L., Potestio, M., Sandalack, B., & Csizmadi, I. (2017). Interactions between neighbourhood urban form and socioeconomic status and their associations with anthropometric measurements in Canadian adults. *Journal of Environmental and Public Health*, 2017. <https://doi.org/10.1155/2017/5042614> - Moreno-Lamas, A., García-Mayor, J., & De la Cruz-Sanchez, E. (2021). Urban-rural differences in trajectories of physical activity in Europe from 2002 to 2017. *Health & Place*, 69, 102570. [https://doi.org/10.1016/j.healthplace.2021.102570](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1016/j.healthplace.2021.102570) - Munduko Osasun Erakundea. (2022). *Jarduera fisikoa.* [https://www.who.int/news-room/fact](https://www.who.int/news-room/fact-sheets/detail/physical-activity)[sheets/detail/physical-activity](https://www.who.int/news-room/fact-sheets/detail/physical-activity) - Neuman, WL. (2014): *Social Research Methods: qualitative and quatintative approaches*, Pearson, UK. - Nykiforuk, CIJ., Vallianatos, H., & Nieuwendyk, LM. (2011). Photovoice as a method for revealing community perceptions of the built and social environment. *International Journal of Qualitative Methods*, 10(2), 103-124. <https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1177/160940691101000201> - Patton, MQ. (2014): *Qualitative research & evaluation methods (Fourth edition)*, SAGE Publishing. - Pedersen, MLR., Bredahl, TVG., Elmose-Osterlund, K.,& Hansen, AF. (2022). Motives and barriers related tophysicalactivity within different types of built environments: implications for health promotion. *International Journal of Environmental Research and Public Health*, 19(15), 900. <https://doi.org/10.3390/ijerph19159000> - Pratt, M., Perez, LG., Goenka, S., Brownson, RC., Bauman, A., Sarmiento, OL., & Hallal, PC. (2015). Can population levels of physical activity be increased? Global evidence and experience. *Progress in Cardiovascular Diseases*, 57(4), 356-367[. https://doi.org/10.1016/j.pcad.2014.09.002](https://doi.org/10.1016/j.pcad.2014.09.002) - Sallis, JF., Cerin, E., Kerr, J., Adams, MA., Sugiyama, T., Christiansen, LB., Schipperijn, J., & Davey, R. (2020). Built environment, physical activity, and obesity: findings from the International Physical Activity and Environment Network (IPEN) Adult Study. *Annual Review of Public Health*, 41, 119-139. [https://doi](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1146/annurev-publhealth-040218-043657)[org.ehu.idm.oclc.org/10.1146/annurev-publhealth-040218-043657](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1146/annurev-publhealth-040218-043657) - Sallis, JF., Bull, F., Burdett, R., Frank, LD. Griffiths, P., Giles-Corti, B., & Stevenson, M. (2016). Use of science to guide city planning policy and practice: how to achieve healthy and sustainable future cities. *Lancet*, 388(10062), 2936-2947[. https://doi.org/10.1016/S0140-6736\(16\)30068-X](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1016/S0140-6736(16)30068-X) - Suglia, SF., Shelton, RC., Hsiao, A., Wang, YC., Rundle, A., & Link, BG. (2016). Why the neighborhood social environment is critical in obesity prevention. *Journal of Urban Health*, 93(1), 206-212. [https://doi](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1007/s11524-015-0017-6)[org.ehu.idm.oclc.org/10.1007/s11524-015-0017-6](https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1007/s11524-015-0017-6) - Wang, C., & Burris, MA. (1997). Photovoice: concept, methodology, and use for participatory needs assessment. *Health Education* & *Behavior*, 24(3):369-387.<https://doi.org/10.1177/109019819702400309> - Wang, C., & Burris, MA. (1999). Photovoice: a participatory action research strategy applied to women's health. *Journal of Women's Health,* 8(2), 185-92[. https://doi.org/10.1089/jwh.1999.8.185](https://doi.org/10.1089/jwh.1999.8.185) - Wuerzer, T. (2014): Urban Health, in AC. Michalos, *Encyclopedia of Quality of Life and Well-Being Research*, SpringerReference, 6825-6837. - Zhang, YF., Koene, M., Reijneveld, SA., Tuinstra, J., Broekhuis, M., van der Spek, S., & Wagenaar, C. (2022). The impact of interventions in the built environment on physical activity levels: a systematic umbrella review. *International Journal of Behavioral Nutrition and Physical Activity, 19*(1), 156. https://doi.org/10.1186/s12966-022-01399-6 # **7. Eskerrak eta oharrak** Ikerketa hau Osasun Publikoaren arloko Doktorego tesi baten parte da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko duen doktoratu aurreko programaren onuraduna. Gainera, EHUk (US 19/14) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak – Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (FCT-20-16752) diruz finantziatu dute. Lan hau EHUko Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldeak egin du, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Erizaintza Kliniko eta Osasun Komunitarioa Ikerketa Taldearen parte dena. Alcalá-ko Unibertsitateko Epidemiologia Sozial eta Kardiobaskularrerako Ikerketa Taldearekin egin da. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren, Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eta Bilbao Basurtoko-ESIaren laguntza izan du. JFren arloko hainbat enpresen babesa jaso du, hala nola Decathlon, Bilbao Kirolak eta Euro-Sport Bilbao.
aldizkariak.v1-7-680
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 85 _2013_7", "issue": "Zk. 85 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Sormenaren lau alderdien berrikuspen teorikoa: prozesua, produktua, pertsona eta testuingurua** **Goretti Soroa, Aitor Aritzeta eta Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitatea** Lan honetan, sormenaren lau alderdien inguruan burutu diren ikerketa garrantzitsuenen berrikuspen teorikoa egiten da (prozesua, produktua, pertsona eta testuingurua). Hasteko, sormenaren abiapuntu diren aurrekari historikoak laburki azaltzen dira eta egun indarrean dauden eredu teoriko garrantzitsuenetan sakontzen da: neurologikoa, prozesuan oinarritutakoa, kognitiboa, nortasunarena eta soziala. Jarraian, kontzeptua bere osotasunean ulertzeko asmoz, sormenak dituen lau alderdi hauek definitzen dira. Azkenik, sormenaren lau osagai hauek neurtzeko ikertzaileek gehien erabili dituzten tresnak aipatzen dira eta sormenaren ebaluazioan aurkitu diren hutsuneak laburbiltzen dira. GAKO-HITZAK: Sormena · Eredu teorikoak · Ebaluazio-tresnak. # **The theoretical review of the four factors of creativity: process, product, person and environmentl** In this study, the most important research carried out regarding the four factors of creativity (process, product, person and environment) is reviewed. First of all, a brief theoretical background of the research in creativity and the current knowledge of the major theoretical models (neurological, processual, cognitive, based on personality and environment) are considered. Then, in order to understand the whole concept, the four aspects of creativity are defined. Finally, the instruments to measure creativity most used by the researchers are discussed and the weaknesses identified in the assessment of creativity are summarized. KEY WORDS: Creativity · Theoretical models · Assessment. *Jasotze-data: 2012-12-27. Onartze-data: 2013-02-12.* Baliabide gutxirekin emaitza eraginkorren bila gabiltzanean inoiz baino beharrezkoagoa izaten da sormenezko trebetasunak martxan jartzea (prozesua), arazoei irtenbide originalak eta kalitatezkoak topatzea (produktua), nortasun sortzailea izatea (pertsona) eta sormena areagotuko duen testuinguruaren parte izatea (testuingurua). Horretarako, ezinbestekoa da sormenaren ikerkuntza areagotzea eta hain konplexua den fenomeno hau bere osotasunean ulertzea. Helburu bikoitz honetatik abiatuz, lan honetan sormenaren lau alderdien inguruan burutu diren ikerketa garrantzitsuenen berrikuspen teorikoa egiten da. Sormenaren aurrekari historikoak berrikustetik hasten da ibilbidea eta berriagoak diren eredu teorikoak aztertzen dira. Jarraian, aipatutako alderdiak definitzen dira eta horietariko bakoitza ebaluatzeko gehien erabiltzen diren prozedurak aipatzen dira. Lan honi amaiera emateko asmoz, sormenaren ebaluazioak jaso dituen kritikak biltzen dira eta etorkizuneko ikerketa-ildo berriak ireki ditzaketen iradokizunak aipatzen dira. #### **1. Sormenaren ikerkuntza historian zehar** Sormenak Psikologian izan duen garrantzia gertakizun historikoen araberakoa izan da, sormenezko adierazpenen erabilgarritasuna, erakunde nahiz talde sozialen ideologiaren baitan egon delarik. Urteek aurrera egin ahala, geroz eta pisu handiagoa hartu du sormenaren ikerketak. Oro har, Kristo aurreko urteetan zehar, botere mistikotzat ulertua izan zen sormena. «Jenialtasunak» zorte onarekin eta babesarekin lotura zuzena zuen, eta Erdi Aroan, aldiz, eromenarekin eta inspirazioarekin erlazionatu zen sormena, suntsigarritzat hartuz. Martindale (1990) pentsalariak, besteak beste, *Sormena eta nahaste mentalaren teoria* proposatu zuen, aldartearen gorabeherek (adibidez, sindrome bipolarra edo maniako-depresiboa) sormenezko adierazpenetan eragina dutela adieraziz, esaterako, ideien jariakortasun edo originaltasunaren mailan. *Nortasunaren eredu teorikoak* dioenez (Eysenck eta Eysenck, 1994), joera psikotikoaren baitan dauden ezaugarriak nortasun sortzailearen oinarrian daude: agresibitatea, hoztasuna, egozentrismoa, enpatia gabezia, inpultsibitatea eta antisozialtasuna. Erromatarren ustez, jenialtasuna herentziazko ahalmena zen eta indiar, taoista eta budistentzat, sormena asmakuntza edo mimetismorako bidea zen. Bitartean, Errenazimentuaren garaiko artista eta artisau sortzaileen adierazpenak mirestuak ziren, haien gaitasunak goraipatuaz. Horrela, 1500 eta 1700 urteen artean, zenbait domeinutako adierazpenak ikuspegi zientifiko batetik hasi ziren aztertzen. Koperniko (1473-1543), Galileo (1564-1642) eta Newton (1642-1727) bezalako zientzialari handiek, hainbat eztabaida filosofikoren ostean, asmakizun zientifikoak ezagutzera eraman zituzten kulturan eta gizartean zuten garrantzia-gatik. Horrela, geroz eta lehentasun handiagoa ematen hasi zitzaion modu askean ezagutza adierazteari, erakundeen eta jainkoen parte-hartze aktiborik gabe. Erromantizismoaren garaian, sormenaren adierazpenak ulertzeko era guztiz aldatu zen, psikopatologiarekin erlazionatzen hasi baitzen eredu kultural eta sozial trinkoetatik aldentzen zen ideia oro. Freud, Jung, Kirs, Rank, Adler eta Hammer bezalako psikoanalistek, *Sormenaren Teoria Psikoanalitikoa*ren bitartez, honela ulertzen zuten sormena: «Kontzientzia kolektiboak eta inkontzientzia indibidualak bat eginez, erreprimitutako emozioei eta egoera mingarriei aurre egitean pizten den arima sortzailea» (Brainsky, 2001). Teoria horrek dioenez, erregresioa, sormenaren aurrekoa da eta gutxiagotasun-sentimenduek eragina dute sormenean. XIX. mendearen amaieran, Darwinek *Selekzio Naturalaren prozesua* eta *Eboluzioaren Teoriak* aztertu ostean, biziraupenerako balioa egotzi zion sormenari. Horrela, gatazka-konponketa eta erabaki-hartze prozesuetan talentu bereziak zituzten pertsonak modu arrakastatsuan egokituko ziren ingurura. Galton-ek, *Hereditary Genius* (1869) deituriko idazlanean ondorioztatu zuen jenioek goimailako talentua erakusten zutela sormenezko adierazpenen bitartez. Sormenaren produktibitatea aztertzeko asmoz, Simonton-ek (2008) jeniotasuna, goi-mailako talentua eta sormenezko lorpenak biltzen zituen eredu kuantitatiboa garatu zuen. Eredu horrek beste edozeinek baino ebidentzia zientifiko gehiago lortu zuen, lau parametroz osatutako ekuazio diferentzialean oinarritu baitzen: hasieran norbanakoak erakusten duen sormenezko potentziala, trebakuntzaren eragina, ideaziomaila eta elaborazio-maila. Binet, Spearman eta Terman psikologoen interesa, 1900. urte inguruan, pertsonen adimenaren arteko ezberdintasunak ikertzea izan zen. Horrela, adimenkozientea enpirikoki neurtzeko testak eraikitzen hasi ziren, baina inguruaren eta heziketaren eragina ez ziren aintzakotzat hartu. Hutsune hori betetzeko asmoz, Terman-en doktoregaia zen Cox-ek subjektuen datu biografikoak eta soziokulturalak neurtu zituen eta adimen-kozientean eragina zuten aldagai hauek aurkitu zituen: barne-motibazioa, autonomia, lanerako grina, nortasuna eta familiaren ezaugarriak (Amabile, 1990). Cox adituak aurkitutako emaitzek eta ego-psikologiaren oinarriek frogatu zuten sormena ez zela portaeraren adierazpen psikopatologikoa, ez psikodinamikaren maila inkontzientetik eratorritakoa, eta ez zela soilik bizirauteko helburuarekin adierazten. Hirurogeiko hamarkadan, sormena *ikuspegi psikometriko* batetik aztertzen hasi zen eta sormenaren ikerkuntzan gorakada garrantzitsua gertatu zen. Gaur egun arte, ikuspegi psikometrikoa da sormenaren ikerketari ekarpen baliozkoenak egin eta ikerketa zientifikoari ateak ireki dizkion korronte nagusia. Korronte hori, sormena ebaluatzeko tresnak sortzeaz arduratu zen eta goi-mailako talentuzko pertsonen gaitasunak neurtzeaz gain, beste edonoren gaitasunak neurtzea ahalbidetu zuen. Ordutik aurrera, ikuspegi ezberdinetatik abiatuta, sormenaren garrantzia egiaztatzen eta nabarmentzen joan zen apurka. Aurrekari historiko hauei zor zaie, azken 50 urteetan sormenaren ikerketak zientzia bezala izandako aurrerapena, gutxienez alderdi hauetan: 1) jenialtasuna mistizismotik eta botere jainkotiarretik ezberdindu izana; 2) metodo enpirikoen erabilera ezberdintasun indibidualak aztertzeko; eta 3) jenioen adierazpenekin batera, eguneroko adierazpen sortzaileak aintzakotzat hartzea. Gaur egun, sormenarekiko dagoen interesa nabarmena da gizartean eta are zehatzago, hezkuntzaren eta lanaren eremuan. Bestalde, gaitasun sortzaileak lantzearen onurak nabariak dira, ez bakarrik garapen pertsonal eta profesionalerako, baizik eta osasun psikologikorako mesedegarria delako, autoestimua, barnemotibazioa eta estimulazioa areagotuz. Sormenezko gaitasunak lantzearen garrantzia handitu egin da XXI. mendean, beste alderdi batzuen artean, pentsamenduaren malgutasunaren bitartez ideia nahiz konponbide ezberdinen bilaketa eraginkorragoa bilakatzen delako, zeina garrantzitsua den gizabanakoaren ezagutza areagotzeko, ideia eta proiektuak garatzeko eta gizartearen nahiz kulturaren eboluziorako. # **2. Sormenaren egungo eredu teorikoak** Sormenaren berrikuspen teorikoa, sormenezko prozesuan burmuinak erakusten duen funtzionamendu neurologikoa ulertzetik hasiko da (eredu neurofisiologikoak). Ondoren, sormenezko prozesuan (prozesuan oinarritutako ereduak) gauzatzen diren prozesu kognitibo batzuk aztertuko dira (eredu kognitiboak), eta jarraian, nortasun sortzailearen ezaugarriak finkatzen saiatzen diren ikerlanak berrikusiko dira (nortasunaren ereduak). Azkenik, ikastetxe nahiz lan-inguruaz gain, gizarteak eta kulturak berak nola eragiten dion berrikusiko da (testuinguruaren ereduak). #### **2.1. Eredu neurofisiologikoak** Sormenaren oinarri neurofisiologikoak eta genetikoak aztertzeaz arduratu da korronte hau. Sormenezko ekintza bat burutzerakoan edo modu sortzailean pentsatzerakoan, burmuinaren zein eremu aktibatzen den deskribatzea izan da aurkikuntzarik garrantzitsuena Teknologia-mailan izandako hobekuntzei esker, eta zehazki, irudien erresonantzia magnetiko funtzionalari eta topografia elektroentzefalografikoei esker, *burmuin sortzailea* deritzonaren ikerketa modu esanguratsuan garatu da azken hamarkadan. Azken aurkikuntza neurologikoen arabera, eskuineko hemisferioa aztertzeaz gain, ezinbestekoa da ezkerreko hemisferioaren ikerketa areagotzea. Izan ere, sormenarentzat beharrezkoak dira bi hemisferioetako funtzio espezializatuak eta haiek gorputz kailukararen (*corpus collosum*) bitartez duten elkarreragina. Beste hitz batzuetan, sormenak bi hemisferioen parte-hartze sekuentziala eta interaktiboa behar du, bi «adituen» arteko proiektu gisa. Batetik, eskuineko hemis-ferioan aktibazio semantikoa kokatzen dela aurkitu da, eta, beraz, baita honako fenomeno eta prozesu hauek ere: ideia berrietan pentsatzeko prozesua; insight edo "A-ha!" fenomenoa; irtenbide berritzaileak ematea; pentsamendu dibergentea; eta arrazoibide orokor, paralelo eta holistikoak. Bestetik, ezkerreko hemisferioan informazio berria antolatu eta ulertzeko gaitasuna kokatzen da eta prozedura logiko, sekuentzial eta analitikoak gauzatzen dira, hots, pentsamendu konbergentea (Aghababyan, Grigoryan, Stepanyan, Arutyunyan eta Stepanyan, 2007). # **2.2. Prozesuan oinarritutako ereduak** Sormenaren prozesuaren inguruko eredu ugari proposatu da, bertan parte hartzen duten faseak eta haien arteko erlazioak ulertzeko asmoz. Horrela, aditu batzuen helburua, gatazkak konpontzean edo zereginei modu sortzailean aurre egitean zein fasek parte hartzen duen jakitea izan da. Gehien iraun duen eta guztietan ezagunena den eredua Wallas-en prozesu ziklikoa da, zeinean zenbait konbinaketa gerta daitezkeen lau faseen artean (Wallas, 1926/1970): - a. *Prestaketa-fasea:* arazoa ongi formulatzen da eta informazioa biltzen da norberak, taldeak edo erakundeak eduki ditzakeen beharrak ezagutzeko asmoz. Momentu hau estimulagarria da, testuingurua eta egungo egoera jakin-minez eta bere osotasunean aztertzen dituelako, izan ditzakeen aukeren eta zailtasunen bila. - b. *Inkubazio-fasea:* denbora uzten da nolabait inkontzienteki irtenbidea bilatzeko asmoz. Denbora honetan oroimenean ditugun datuak eta ingurutik jasotzen ditugun estimulu berriak elkarlanean dabiltza erronka lortzeko edo arazoa konpontzeko helburuarekin. Fase honetan amorrua eta denbora galtzearen sentsazioa sor daiteke. Orduak edo hilabeteak iraun ditzake fase honek. - c. *Iluminazioaren fasea:* kolpetik irtenbidea azaltzen da. Inkubazio-fase ilunari argia ematen dion aldia da eta lehen nahasiak zeuden ideia askoren artean ondorio zentzudun bat eratortzen da. Une hau prozesu guztiko unerik eskertuena da, aurrez egindako esfortzua justifikatzen baitu. - d. *Egiaztapenaren fasea:* aurkitutako irtenbidea ebaluatzeko eta konponbidea martxan jartzeko unea da. Emozionalki fase gogorrenetarikoa da hartu beharreko erabakiek ziurtasun eza eragiten baitute: egindakoa alboratu, berriro hasi, aldaketak egin, besteei komunikatu, eta abar. Aipatu berri diren faseak bi azpiprozesu hauetatik abiatzen dira: arazo-bilaketa eta arazo-konponketa. Bien arteko ezberdintasun nagusia subjektibotasunean datza. Arazo-bilaketan, barne-motibazioari eta pertsona sortzailearen interpretazio pertsonalak aztertzeari ematen zaie lehentasuna. Bestalde, arazo-konponketa objektiboagoa da eta pertsonen esperientziari, ezagutza-mailari eta domeinu zehatz batean duten sormenezko gaitasunari ematen zaie garrantzia (Weisberg, 2006). # **2.3. Eredu kognitiboak** Sormenaren prozesuan parte hartzen duten oinarrizko gaitasun kognitiboen inguruko ikerketa askotarikoa eta oparoa izan da, ikerketa hauen abiapuntua adimena-ren eta sormenaren arteko ezberdintasunen azterketetan kokatuz (adib. Sternberg eta Lubart, 1997). Bestalde, pentsamendu dibergentearen eta konbergentearen arteko elkarreragina aztertzeko interesa izan duten ikerlanak ere nagusitu dira eredu kognitiboen artean (Basadur, Runco eta Vega, 2000; Groborz eta Necka, 2003). Historian zehar sormena eta adimena modu ezberdinetan erlazionatu izan dira: 1) sormena adimenaren azpimultzo gisa, 2) adimena sormenaren azpimultzo gisa, 3) sormena eta adimena funtsean berdinak izanik, 4) sormena eta adimena gainjarriak egonik (menpeko fenomenoak), eta 5) inolaz ere ez erlazionatuz (fenomeno independenteak). Gure ustez, sormenarentzat adimen sortzailearen gaitasunak funtsezkoak izan arren, sormena adimen sortzaileaz haratago doan fenomenoa da. Bada ikuspuntu hau islatzen duen eredu bat, zeinak WICS akronimoan jakinduria (*Wisdom*), adimena (*Intelligence*) eta sormena (*Creativity*) modu laburtuan (*Sinthesized*) elkartzen dituen (Sternberg eta Lubart, 1997). WICS ereduaren aurretik garatutako adimen hirukoitzaren azpiereduak (*The Triarquic Intelligence*, Sternberg, 1987) hiru adimen mota bereizten ditu eta sormena horien artean kokatzen du: 1) «adimen analitikoa»: informazioa aztertu, alderatu eta ebaluatzeko gaitasunak biltzen ditu; 2) «adimen sortzailea»: norberaren iraganeko bizipenetatik eratorritako informazioa egoera berriei aurre egiteko erabiltzeko gaitasuna da; eta 3) «adimen praktikoa»: testuingurura egokitzeko, portaerak hautatu eta moldatzeko gaitasuna da. Esan dezakegu, batetik, adimen sortzailearen gaitasunak behar direla arazoari irtenbide sortzailea emateko; bestetik, adimen analitikoa erabilgarria dela irtenbideetatik egokiena hautatzeko; eta azkenik, adimen praktikoa lagungarria dela irtenbidearen bideragarritasuna testuingurura egokitzeko eta topatutako soluzioa besteei aurkezteko. Gaitasun analitikoekin eta sortzaileekin gertatzen denaren antzera, pentsamendu dibergentearen nahiz konbergentearen arteko elkarreraginetik eratorriko litzateke soluzio sortzailea. Ideia berriak proposatzen dituztenen gaitasunak ideien malgutasun, jariakortasun eta originaltasunarekin erlazionatzen diren bitartean, ideiak ebaluatzen dituztenen gaitasunak pentsamendu kritikoarekin eta irizpide zehatz batzuetan (originaltasuna, bideragarritasuna eta erabilgarritasuna) oinarritutako ebaluazioarekin erlazionatzen dira (Sternberg eta Lubart, 1995). SOI deritzon adimenaren egiturari buruzko ereduari jarraiki (Guilford, 1967), 150 gaitasun kognitibo ezberdin sailkatu daitezke sei dimentsiotan, zeintzuk adimenaren nahiz sormenaren baitan egon daitezkeen: 1) kognizioa edo informazioa antzematea eta ulertzea; 2) oroimenean datuak pilatzea; 3) oroimenetik datuak berreskuratzea; 4) pentsamendu dibergentea edo arazo bati askotariko soluzioak ematea; 5) pentsamendu konbergentea edo soluzio asko bakar batera murriztea; 6) ebaluazioa edo informazioa zehatza, koherentea eta baliagarria den epaitzea. Ward eta haren kideek (1999) *Geneplore* izeneko eredua proposatzen dute sormenaren prozesua, ideia berriak sortzean (*generate*) eta aukera ezberdinak aztertzean (*explore*) oinarritzen dela adierazteko. # **2.4. Nortasunean oinarritutako ereduak** Pertsonen artean sormenezko gaitasunetan egon daitezkeen ezberdintasunak aztertzeko helburuarekin sortu dira eredu hauek, beraz, antzekotasun asko dute nortasunaren inguruko eredu teorikoekin. Bestalde, badira pertsona sortzailearengan eragina izan dezaketen beste alderdi batzuk ere, hala nola ezaugarri demografikoak, adimena, gaitasun kognitiboak, ikasketa-lorpenak, estilo kognitiboak, pentsamenduaren estiloak, motibazioa eta iraganeko bizipenak. Pertsona sortzaile baten nortasunaren ezaugarriak sailkatzeko garaian, Digman-ek (1990) bost ezaugarri bereizi zituen eta OCEAN akronimoa erabili zuen guztiak biltzeko: irekiera (*Openness*), autokontzientzia (*Conscientiousness*), kanporakoia izatea (*Extroversion*), atsegintasuna (*Agreeableness*) eta neurotizismoa (*Neuroticism*). Bestalde, Galenson-ek (2006) bi sortzaile mota aurkitu zituen: esperimentatzen duten «bilatzaileak», eta eraberritzen duten «aurkitzaileak». Pertsona horien artean honako ezberdintasun hauek azpimarratzen dira: sormenaren prozesua nola hasi eta amaitzen duten, nolako trebakuntza-ibilbidea garatzen doazen eta haien ospearen oinarriak. #### **2.5. Testuinguruan oinarritutako ereduak** Sormena bere osotasunean eta modu aberasgarrian ulertua izateko, entitate indibidual gisa ez, baizik norberarengandik kanpo dauden osagai anitzen interakzio gisa aztertu behar dela proposatzen dute testuinguruan oinarritzen diren eredu hauek. Gainontzeko eredu teorikoetan ez bezala, gehienbat metodologia kualitatiboa erabiltzen da kanpo-aldagaien inguruko informazioa lortzeko (elkarrizketak eta behaketak). Albert-en (2011) aburuz, sormenean eragin handia izan dezaketen testuinguruak familia, ikastetxea eta gizartea lirateke. Era berean, Csikszentmihalyi-k (1996) proposatutako ereduan, sormena, norberaren barne-ezaugarria izatetik urrun dago eta hiru osagairen arteko interakzioen emaitza da: 1) domeinua, edo une zehatz batean eduki behar den ezagutza zehatza; 2) malgutasuna, ezagutzaren gainean aldaketak proposatzeko erraztasuna; eta 3) testuingurua, domeinu bateko beste aditu eta kideek osatutakoa. Garapenean oinarritutako teoriek talentu bereziko haur sortzaileen bizimoduak, haien familia-testuinguruak eta jokoak beraiengan eduki zezaketen garrantzia aztertu dute. Ikerketa horien arabera, goi-mailako talentua duten haurrek sormenezko frogetan lortutako emaitzek aldagai hauekin korrelazionatzen dute: familiakideen arteko independentzia/autonomia maila egokia, seme-alaba bakarra ez izatea, jaiotze-ordenan lehena ez izatea, seme-alaben arteko adin-tarte txikia, esperientzia ugari bizitzeko aukera, ideiak eta pentsamenduak aberasten dituzten estimuluak jasotzea, eta jokoak eragiten duen erlaxazio eta ongizatea, besteak beste (Pearson, Russ eta Cain Spannagel, 2008). Berrikuspen teorikoari amaiera emateko asmoz, ondorioztatu daiteke sormenaren fenomenoa korronte ezberdinetatik aztertzeak sormenari buruzko ulermena aberastu duela. Sormenaren funtzionamendu neurologikoa, portaera bidezko adierazpenak edo nortasunean pertsonen artean aurkitu daitezkeen ezberdintasunak modu isolatu batean ikertuak izan daitezke, aldiz, diziplina arteko ikerkuntza egokiagoa da sormena modu integratzaile batean ulertzeko. #### **3. Hurbilketa kontzeptuala: sormenaren definizioa** Sormenaren konplexutasunera eta aniztasunera egokituko den definizio bateratu bat aurkitzea zaila da. Izan ere, sormenarekin antzekotasuna duten kontzeptu ugari aurkitzeaz gain, garai batekoak eta egungoak diren teorietan oinarritutako ereduak topa daitezke. Sormena aztertzeko hastapenetan, gehien erabi-litako hitza jeinutasun izan zen eta, horrekin batera, originaltasun, emankortasun, berrikuntza, inspirazio eta aurkikuntza, besteak beste. Psikologiatik kanpoko beste arloetan (adibidez, filosofian edo literaturan), aldiz, fantasia, ameskeria eta imajinazioa bezalako kontzeptuen pare jarri zen sormena. Aipatu bezala, sormenaren alderdi ezberdinak izan daitezke aztergai, hain zuzen: prozesua, produktua, pertsona (edo nortasuna) eta testuingurua. Honenbestez, alderdi bakoitzetik abiatuta sormena nola definitzen den adieraziko da jarraian: - a. *Sormenezko prozesua*: «arazo-konponketaren prozesuan datza, non pertsonak arazoari hutsarteak antzematen dizkion, eta horri aurre egiteko konponbideak bilatzen eta hipotesiak proposatzen dituen, berauek berrikusi eta ebaluatu ostean, lortutako emaitzak besteei jakinarazteko». Sormenezko prozesuak sekuentzialak edo errekurtsiboak izan daitezke eta berauetan prozesu kognitiboak nagusitu ohi dira. - b. *Sormenezko produktua*: «berria den zerbait sortzera eraman dezakeen edozein ekintza, nola asmakizun tekniko bat, hala artelan bat edo, zientzia arloan, aurkikuntza bat"». - c. *Pertsona sortzailea*: "pertsona sortzaile batek sarritan konpontzen ditu arazoak eta emaitza positiboak lortzen ditu, gainera, pertsona horri maiz bururatzen zaizkio ideiak, zeinak hasiera batean berritzaileak izanik, azkenean, testuinguru jakin batean aintzat hartuak izatera iristen diren egokiak eta kalitate handikoak izateagatik". - d. Azkenik, bereziki erabilgarria da pertsona sortzaileari kanpotik (*testuingurutik*) datozkion presio eta errefortzu-iturriek sormenezko prozesuan duten eragina ezagutzea. Oro har, esan daiteke sormena piztu daitekeela ingurua ezagutzeko edo esploratzeko aukerak daudenean, lanean modu askean aritu zaitezkeenean, originaltasunaren aldeko apustua egiten denean eta ideia berritzaileak babestuak eta baloratuak daudenean. Definizio hauetatik abiatuta, definizio bateratu hau proposatzen da: «testuinguru zehatz baterako erabilgarria, berria eta hautemangarria den emaitza (produktua) eragiten duen pertsona batek sortzean (prozesua) martxan jartzen dituen trebezien (pertsona) eta kanpo-presioen (testuingurua) arteko interakzioa da sormena» (Simonton, 2008). Irudi honetan definizio horren araberako sormenaren funtsezko osagaiak aurkezten dira. ![](_page_7_Figure_5.jpeg) **1. irudia. Sormenaren lau alderdiak.** # **4. Sormenaren ebaluazioa** Sormena neurtzen duten ohiko tresnek produktu edo pertsona baten sormenmaila aztertzen dute, norbanakoaren erantzuna eskatzen dute eta aurrez ezarritako irizpideen arabera ebaluatzen dute. Lau multzo handitan sailkatzen dira sormenaren ebaluazio-tresnak: sormenezko prozesuaren ebaluazioa; sormenezko produktuen ebaluazioa; nortasun sortzailearen ezaugarrien ebaluazioa, eta sormena estimulatzen duen testuinguruaren ebaluazioa. # **4.1. Sormenezko prozesuaren ebaluazioa** Sormenezko prozesua aztertzeko, funtsean pentsamendu dibergentea eta konbergentea neurtzen dituzten tresnak erabili ohi dira. Pentsamendu dibergentea eskatzen duten eginkizunetan erantzun zuzen bakarra ez da existitzen, onargarriak izan daitezkeen erantzun asko baizik; izan ere, ez dago mugarik edo araurik. Aldiz, pentsamendu konbergentean, erantzun «zuzena» eta batez bestekotik gertuen dagoen bakarra identifikatzen da eta arazoari erantzuteko beste modu alternatiborik ez da onartzen. Pentsamendu sortzailea eta dibergentea neurtzeko gehien erabiltzen diren metodoek honako zereginak bildu ohi dituzte: hitzen asoziazioak, istorioak osatzea, osatu gabeko irudiak osatzea, antzekotasunak aurkitzea, ereduak interpretatzea, joko eta puzzleak, ordenagailu bidez pentsamendu dibergentea eskatzen duten ariketak eta egunerokoan topa ditzakegun gaizki definitutako zereginei konponbidea bilatzeko ariketak. Lehendabizi sortutako testen artean, honako hauek azpimarratu daitezke: Guilford-en produkzio dibergentearen testak (SOI, *Structure of the Intellect*; Guilford, 1967); Wallach eta Kogan-en Testa (1965); Getzels eta Jackson-en Testa (1962); Torrance-ren pentsamendu sortzailearen testak (TTCT, *Torrance´s Tests of Creative Thinking*; Torrance, 1974); eta Davis-en (1975) pentsatzeko moduaren testa (HDYT, *How do you think?*). Berriagoak direnen artean sormenaren estrategia kognitiboak neurtzen dituzten tresnak aurki daitezke. Hala nola Alfonso-ren (2000) QREATEGIAS; Corbalán eta lankideen (2003) adimen sortzailearen testa (CREA, *Inteligencia Creativa*); Artola eta lankideek (2012) helduei zuzenduta garatutako imaginazio sortzailearen froga (PIC-A, *Prueba de Imaginación Creativa para adultos*). Azkenik, sormenezko prozesuan sortu daitezkeen arazoekiko sentsibilitatea eta arazoen birdefiniziorako gaitasuna neurtzen dituen tresna bat sortu du Alfonso-k (2000): ALBEN-SRP, *Test de sensibilidad y redefinición de problemas en el proceso creativo.* Denborak aurrera egin ahala, produkzio dibergenteari barik, ikasle nahiz langileen trebetasunak identifikatu eta lantzeari eman zaio garrantzia. Horrela, iniziatiba, berrikuntza, sormena, erabaki-hartzea eta emaitzetara bideratzea bezalako gaitasunak biltzen dituzten galdera-sortak pisu handia hartzen hasi dira psikometriaren arloan, eta insight-aren eta sormenaren arteko erlazioa ezagutzeko interesa piztu da. Esaterako, ildo horretan Arribas eta Pereña-ren (2009) COMPE-TEA tresna aurki daiteke. Sormenezko prozesua ebaluatzen duten galdera-sorta horien ezaugarri psikometrikoen artean, azpimarratzekoa da duten fidagarritasun-maila altua. # **4.2. Sormenezko produktuen ebaluazioa** Sormenezko produktuen neurketak ez du lortu nortasunaren edo prozesuaren neurketek literaturan piztu duten hainbesteko interesa. Dena den, sormena behar bezala aztertzeko, funtsezkoa da sormenaren adierazpen eta emaitzen artean mendeko aldagaiak neurtzea. Guilford-en (1968) aburuz, subjektu ezberdinen emaitzak alderatzeko asmoz, funtsezko irizpide batzuk hartu behar dira kontuan, zeintzuen artean honakoak azaltzen diren: 1) *originaltasuna* (estatistikoki urria eta batez bestekotik urruntzen den erantzuna); 2) *egokitasuna*/*bideragarritasuna* (aurreikusitako helburua irtenbidearen bitartez bete ahal izatea); 3) *erabilgarritasuna* (irtenbidea aplikatua izango den testuingururako erabilgarria izatea). Irizpide hauek isolaturik aztertuz gero, ez dute pisu nahikorik sormena bermatzeko, beraz, elkarrekin aztertu behar dira. Aipatu berri diren irizpide horietako batzuk neurtzen ditu *Creative Product Semantic Scale* deritzon tresnak (Basemer eta O´Quin, 1999), hain zuzen: berritasuna, gatazka-konponketa, elaborazioa eta sintesia. Averill eta Thomas-Knowles-ek (1991) sormen emozionalaren autotxostenaren bitartez (ECI, *Emotional Creativity Inventory*) ideien ordez, emozio sortzaileak ebaluatu zituzten irizpide hauek kontuan harturik: emozio berriak, berezkoak eta eraginkorrak sentitzea. Ildo beretik, talentu bereziak lantzen dituzten programak ebaluatzeko diseinatu den *Student Product Assessment Form* (Renzulli, 2002) izeneko galdesortak sortutako produktuen lau ezaugarriren inguruko puntuazioak eskaintzen ditu: originaltasuna, arazo-konponketara bideratzea, produktuaren onuradunen beharretara egokitzea eta baliabide gutxi behar izatea. Existitzen da, orobat, arteetako eta zientzietako hamar domeinuetan ematen diren sormenezko lorpenak neurtzen dituen galdeketa bat, zeinean parte-hartzaileek adierazi behar duten domeinu bakoitzean euren burua nola ikusten duten «sortzaileago». Sormenezko lorpenen galdeketa horri CAQ deritzo (CAQ, *Creativity Achievement Questionnaire*; Carson, Peterson eta Higgins, 2005). Luzaroan eztabaidatu izan da noren iritziak eduki beharko lukeen pisu gehiago sormena balioztatzean, aditu batenak, norberaren autopertzeptzioak, ala partehartzailearen ikaskide, irakasle edo gertuko familiartekoen iritziak. Horrela, Amabile-k domeinu zehatz batean aztergaia den ezagutza edo esperientzia-maila altuko pertsona ezberdinen arteko adostasuna neurtzeko teknika bat proposatu zuen (CAT, *Consensual Assessment Technique*; Amabile, 1982). Teknika horren erabilera zabaldua dago, bai eskola bai erakunde-eremuetan, aplikatzen erraza delako eta barne-trinkotasun altua duela frogatu delako. Gainera, aldi berean sormenezko prozesua, produktuak eta pertsona sortzailearen ezaugarriak neurtu daitezke. CAT tresnaren fidagarritasuna aztertu dutenen artean adostasuna dago haren egokitasunaren inguruan, aldiz, baliotasunaren inguruan zalantzak daude, teorikoki egokia izan arren, enpirikoki mugatua ote den zalantzan jarri baita (adib. Dollinger eta Shafran, 2005). Baer, Kaufman eta Gentile-ren (2004) ustetan, besteak beste, produktua neurtzea sormenaren neurketarik fidagarriena eta baliagarriena da. # **4.3. Pertsona sortzailearen ebaluazioa** Sormenaren ebaluazioaren eremuan beste ikerketa-lerro garrantzitsu bat, pertsona sortzaileen lorpen eta exekuzioen gainetik, haien nortasuna eta jarrerak neurtzean datza. Pertsonen ezaugarriei buruzko hainbat neurketa mota existitzen dira, autopertzeptzioan oinarritzen dira batzuk, portaeraren eta nortasunaren adierazpenen kanpo-behaketetan beste batzuk. Sormenezko nortasunaren adierazleak neurtzeko tresnak, goi-mailako sormena duten norbanakoak aztertzeko diseinatuak izan ohi dira, ondoren, hain sortzaileak ez diren baina sorkuntza-lanak burutu ohi dituzten (adibidez, margolariak edo idazleak) beste haur eta helduekin alderatzeko. Nortasun sortzailea neurtzeko gehien erabili izan diren tresnak hauek dira: *The Sixteen Personality Factor Questionnaire* (Cattell eta Butcher, 1968); *What Kind of Person are you?* (Torrance eta Khatena, 1970); *Creative Behavior Inventory* (Hocevar, 1979); *The Group Inventory for Finding Talent* eta *The Group Inventory for Finding Interests* (Davis, 1989); eta *Adjective Check List* (Domino, 1994). Azken urteetan sortutako tresnetatik ezaugarri psikometriko egokienak dituena portaera ideazionista neurtzen duen eskala izan da (RIBS, *Runco Ideational Behavior Scale;* Runco, Plucker eta Lim, 2001). Horretaz gain, Alfonso-k (2000) autotxostenetan oinarritutako hiru tresna sortu zituen sormenean aldagai afektibopertsonalek izan zezaketen eragina neurtzeko asmoz: INVENTA-Q (Nortasun sortzailearen testa), QREEMOS (Autokontzientzia eta adierazgarritasun emozionalaren testa) eta AQREA (Sormenarekiko jarrera eta sinismena neurtzen dituen testa). Nahiz eta sormenarekiko jarrera ezin den zuzenean neurtu, zenbait prozedura existitzen dira fenomeno honen inguruko inferentziak ebaluatu ahal izateko: behaketa, erreakzio fisiologikoak, errendimendua eta autotxostenak. Erakunde-arloan sormenarekiko jarrerak neurtzeko tresnak garatu izan dira, baita berrikuntzarekiko eta egokitzapenarekiko pentsamoldea erakusten duten pertsonak aurkitzeko ere. Esaterako, Basadur-ek eta haren kideek bi tresna garatu dituzte pentsamendu dibergentearen alderdi desberdinen inguruko jarrerak neurtzeko: *The six-item Preference for Active Divergence scale* (aldeko jarrerak neurtuz) eta *The eight-item Preference for Premature Convergence scale* (aurkako jarrerak neurtuz) (Basadur, Wakabayashi eta Graen, 1990). Autotxostenean oinarritutako tresnen ahultasun bat zera da, adin-talde guztietarako baliagarriak ez izatea, esaterako, haurrentzat. Hori dela-eta, hainbat tresna sortu izan dira guraso, irakasle, ikaskide eta beste helduengandik sormenezko portaeraren inguruko informazioa eskuratzeko. Horrela, pertsona sortzaileen iraganeko portaera aztertua izan da, sormenezko produkzioarekin erlazioa izan dezaketen esperientziak ezagutzeko. Ikertzaile batzuek pertsonaren biografian eta iraganeko ekintzetan oinarritutako galdera-sortak diseinatu zituzten, hala nola *Alpha Biological Inventory* (Taylor eta Ellison, 1966). Beste ikertzaile batzuen ustetan, sormena neurtzeko tresna egokienak norberaren ekintza eta lorpenetan oinarritutako autopertzeptzioen galdera-sortak dira (Plucker, 2004). Hezkuntza-arloan informazio-iturri ezberdinak kontuan hartzen dituzten tresnarik ezagunenak goi-mailako ikasleen portaeraren ezaugarriak neurtzeko eskalak dira, (SRBCSS, *Scales for Rating the Behavioral Characteristics of Superior Students*; Renzulli, Smith, White, Callahan, Hartman eta Westberg, 2002). Tresna horiek, talentu bereziko ikasleen sormenezko-adierazpenak neurtzeko erabilienetarikoak izan dira. Autotxostenean soilik oinarritutako tresnen eta «gertukoen informazioan» oinarritutako tresnen arteko baliotasun-ebidentziak eztabaidagarriak dira sormenari eta talentuari dagokienez. Ikertzaile batzuek diote baliotasun bateragarriaren ebidentziak dituztela (adib. Plucker, 2004), aldiz, beste ikertzaile batzuek ondorioztatzen dute bi tresnen azpieskalen korrelazioak baxuak direla (esaterako, Dollinger, Burke eta Gump, 2007). #### **4.4. Sormena estimulatzen duten testuinguruen ebaluazioa** Ikerlan askok lortutako produktu sortzaile baten eta testuinguruko aldagaien artean dauden korrelazioak aztertu dituzte, ez ordea, sormena sustatuko duten testuinguruak bere osotasunean. Esaterako, Amabile-ren lanetan oinarrituta Forbes eta Domm-ek (2004) *The perceived trade-off between creativity and productivity* deituriko tresna sortu zuten, amaitu berria zen produktu sortzaile batean beste aldagaiek zuten eragina neurtzeko asmoz, hala nola kontzentraziomaila, barne-motibazioa, kanpo-motibazioa, inbertitutako denbora, erabilitako baliabideak, kanpo-kontrola edo eskakizun-maila, eta lanaren antolaketa-modua. Bestalde, Amabile-k eta haren kideek, erakundeko giroak langileen sormenezko gaitasunetan eduki zezakeen eragina neurtzeko tresna bat sortu zuten (KEYS, *Assessing the Climate for Creativity instrument;* Amabile, Conti, Coon, Lazenby eta Herron, 1996). Tresna hori langileen autopertzeptzioan oinarrituta dago eta ikertzaileen artean asko erabiltzen da ezaugarri psikometriko egokiak dituelako. Hezkuntza-eremuan irakasleen autonomiak eta sormenezko teknikek ikasleen sormen-mailan izan dezaketen eragina neurtzeko sortu den tresna berriena De la Torre-ren (2005) «Irakasle sortzailearen ziklograma» (CDC, *Ciclograma del Docente Creativo*) da, zeina lau ardatzetan oinarritzen den: jakin, sentitu, ekin eta eutsi. Sormenaren psikologia sozialean, Amabile eta kolaboratzaileek (1996) egindako ekarpenek sormenaren beste hurbilpen sistemikoei ateak ireki dizkiete, hala nola Rubenson eta Runco-ren *Teoria Psikoekonomikoa*ri (1995), Kasof-en *Ikuspegi Atribuzionala*ri (1995) eta Sternberg eta Lubart-en *Inbertsioaren Teoria*ri (1997)*.* Horrela, hezkuntza- nahiz erakunde-arloetan sormena sustatzeko programak eta tresnak garatzearen garrantzia azpimarratzen dute Psikologia Sozialeko ikertzaile askok (Plucker, 2004). Horren adibide garbia da Nemiro-k (2001) talde birtual ezberdinetako giroak sormenean duen eragina aztertzen duen lana. Ikertzaile horrek, VTCC (*Virtual Team Creative Climate measure)* deritzon tresna sortu zuen talde birtualetako partaideen sormen-mailan eragin dezaketen hamaika alderdirekin: ideien onartzea, tentsio konstruktiboa, erronka, elkarkidetza, askatasuna, helburuen argitasun-maila, informazioa elkarbanatzea, denbora eta baliabide nahikoak izatea, konfiantza, kudeaketa, ardura, konpromisoa eta ontasun pertsonala. Jarraian sormenezko prozesua, produktua, nortasuna, jarrera eta testuingurua neurtzeko aipatu ditugun tresnak elkarrekin zerrendatzen dira (ikus 1. taula). Taula honek ez ditu biltzen existitzen diren tresna guztiak, besteak beste, Hocevar eta Bachelor-ek (1989) eskaintzen baitute zerrenda osatu bat. Tresnak hautatzeko bi irizpideri jarraitu diegu: 1) sormenaren azken eskuliburuan aipatuak izan direnak (*The Cambridge Handbook of Creativity*, Kaufman eta Sternberg, 2009); 2) estatuan azken urteetan erdaraz argitaratu diren tresnetatik ezaugarri psikometriko egokiak dituztenak. | | Tresnaren izena | Egilea | Urtea | |----------------------------------------------|----------------------------------------------------------------------------------------------|--------------------------------------------------------------|-------| | PROZESUA | PIC-A, Prueba de Imaginación Creativa para adultos | Artola, Barraca, Mosteiro, Ancillo,<br>Poveda eta Sánchez | 2012 | | | COMPE-TEA | Arribas eta Pereña | 2009 | | | CREA, Inteligencia Creativa | Corbalán, Martínez, Donolo, Alonso,<br>Tejerina eta Limiñana | 2003 | | | QREATEGIAS, Estrategias cognitivas | Alfonso | 2000 | | | ALBEN-SRP, Test de sensibilidad y redefinición de problemas en el proceso creativo | Alfonso | 2000 | | | TTCT, Torrance's Tests of Creative Thinking | Torrance | 1974 | | | SOI, Structure of the Intellect | Guilford | 1967 | | | Wallach eta Kogan-en Testa | Wallach eta Kogan | 1965 | | | Getzels eta Jackson-en Testa | Getzels eta Jackson | 1962 | | PRODUKTUA | CAQ, Creativity Achievement Questionnaire | Carson, Peterson eta Higgins | 2005 | | | Student Product Assessment Form | Renzulli | 2002 | | | Creative Product Semantic Scale | Basemer eta O'Quin | 1999 | | PRODI | ECI, Emotional Creativity Inventory | Averill eta Thomas-Knowles | 1991 | | | SRBCSS, Scales for Rating the Behavioral<br>Characteristics of Superior Students | Renzulli, Smith, White, Callahan,<br>Hartman eta Westberg | 2002 | | | RIBS, Runco Ideational Behavior Scale | Runco, Plucker eta Lim | 2001 | | | AQREA, Actitudes y creencias hacia la creatividad | | 2000 | | a a | INVENTA-Q, Personalidad Creativa | | | | oazio | QREEMOS, Autoconciencia y Expresividad emocional | Alfonso | | | oţ <u>i</u> | Adjective Check List | Domino | 1994 | | PERTSONA<br>(nortasuna, jarrera, motibazioa) | The six-item Preference for Active Divergence scale The eight-item Preference for Premature | Basadur, Wakabayashi eta Graen | 1990 | | | Convergence scale | | | | PE<br>suna, | The Group Inventory for Finding Talent eta The Group Inventory for Finding Interests | Davis | 1989 | | l ä | Creative Behavior Inventory | Hocevar | 1979 | | ou) | What Kind of Person are you? | Torrance eta Khatena | 1970 | | | The Sixteen Personality Factor Questionnaire | Cattell eta Butcher | 1968 | | | Alpha Biological Inventory | Taylor eta Ellison | 1966 | | TESTUINGURUA | CDC, Ciclograma del Docente Creativo | De la Torre | 2005 | | | The perceived trade-off between creativity and productivity | Forbes eta Domm | 2004 | | | VTCC, Virtual Team Creative Climate measure | Nemiro | 2001 | | | KEYS, Assessing the Climate for Creativity instrument | Amabile, Conti, Coon, Lazenby eta<br>Herron | 1996 | # **5. Sormenaren ebaluaziorako prozeduren ahultasunak** Azken hogeita hamar urte hauetan sormena ebaluatzeko tresnen ezaugarri psikometrikoak aztertuak izan badira ere, gaur egun oraindik konpondu gabeko arazoak aurkitu daitezke. Segidan, sormenaren neurketan aurkitu diren hutsuneak laburbiltzen dira: 1) baliotasun- eta fidagarritasun-arazoak; 2) tresnen administraziobaldintzak; 3) sormenaren alderdi bakar bat neurtzea; 4) dimentsio emozionala kontuan ez hartzea; eta 5) neurketa-metodo bakarra erabiltzea. # **5.1. Baliotasun- eta fidagarritasun-arazoak** Kritikarien ustez, sormena neurtzen duten tresnen ahultasunetatik garrantzitsuena baliotasunaren indize baxuak dira (adib. Gardner, 1993). Alegia, pertsona baten sormenezko lorpenetan aldagai ezberdinek eduki dezaketen eragina neurtzea zaila da. Are zehatzago esanda, pentsamendu dibergentea neurtzen duten tresnak elementu ezberdinen menpe daude, esaterako: 1) intuizioa eta imajinazioa bezalako fenomenoak; 2) trebakuntzaren eragina; 3) tresnaren administrazio-baldintzak; 4) baldintza sozioekonomikoak; 5) nortasunaren ezaugarriak; eta 5) bizipenen inguruan egindako interpretazioa. Bestalde, sormenezko lorpenen ezaugarri kualitatiboei kuantitatiboei baino balio gutxiago eman zaie. Subjektuen joera, haientzat nabarmena izan dena eta gogora dezaketena kontatzea da. Datu horien interpretazioa aldagarria da eta egiaztatzeko aukerak mugatuak. Datu pertsonalak eta autobiografikoak, baliotsuak izan daitezke aurrerago frogatu beharreko hipotesi-iturri bezala, baina zalantzagarria izan daiteke datu horiek informazio zientifiko gisa tratatzea. Autotxostenetan beharrezkoa da desiragarritasun soziala kontuan hartzea, aldakortasun sistematiko ez desiratua eragin ez dezan. #### **5.2. Tresnen administrazio-baldintzak** Urte batzuetan zehar uste izan da denbora-mugarik gabeko testak pentsamendu sortzailerako baliozkoagoak zirela, denboraren muga zuten tresnekin alderatuta. Ikerkuntza bakoitzaren helburuen arabera baloratu beharreko erabakia bada ere, denbora-mugarik ez izateak testaren administrazioa fidagarriagoa egiten duela dirudi, baita pentsamendu sortzailearen agerpena erraztu ere (Wallach eta Kogan, 1965). Oraindik garbi ez dagoen beste gaietako bat, hau da, ea ariketa jakin baten aurrean adibideak jartzeak pentsamendu sortzailea erraztu edo oztopatu egiten ote duen. Objektu jakin batzuen erabilgarritasunak aurkitzea eskatzen denean, erabi-leren inguruko hainbat adibide jaso ostean, jariakortasunean (erantzun kopurua) puntuazio antzekoa izan arren, originaltasunean puntuazio baxuagoa lortzen da (Karmiloff-Smith, 1993). Horrela gertatzen da ere, parte-hartzaileei zehazten zaienean adibideetatik ezberdinak diren erabilerak proposatzea. Horrenbestez, kontuan hartu behar da, nahiz eta ariketa bat egiterakoan adibideak izatea lagungarria izan ohi den (adibiderik ez duten ariketekin alderatuz), arazo baten aurrean soluzio sortzailea espero denean, berrikuntza eta originaltasuna oztopatu ditzakeela. #### **5.3. Sormenaren alderdi bakar bat neurtzea** Urteetan zehar, sormenaren ebaluazioa, alderdi bakar batean oinarritu izan da (esaterako, prozesuan, pertsonan, produktuan edo testuinguruan). Aldiz, sormenaren alderdi ezberdinak ebaluatu dituzten lanen artean emaitza positiboak aurkitu dira, sormenaren alderdi bakarra neurtu dutenekin alderatuta (adib. Oldham eta Cummings, 1996). #### **5.4. Dimentsio emozionala kontuan ez hartzea** Sormena definitzean, eta haren inguruan eredu teorikoak proposatzean, alderdi kognitiboa nagusitu da, alderdi emozionala alboratuta geratu den bitartean. Egia da ideia sortzaile baten oinarrian, hainbat prozesu kognitibo daude-la eta sormena neurtzen duten proba gehienek sormenezko gaitasun kognitiboak (arazoak identifikatu, definitu, ideia berrietan pentsatu, ideiak ebaluatu, eta abar) neurtzea dutela helburu. Baina egia da ere prozesu kognitibo hauetan, modu batera edo bestera, elementu afektibo-pertsonalek eragina dutela: nortasunaren ezaugarriak, portaeraren aurredisposizioak, motibazioak eta norberaren emozioak (Baas, De Dreu eta Nijstad, 2008). Beraz, zaila dirudi baliotasun eta fidagarritasun indizeak hobetzeak, sormena bere osotasunean ez bada neurtzen, eta horretarako, oinarrizko prozesu psikologikoen artean dauden erlazioak kontuan hartzen ez badira. #### **5.5. Neurketa-metodo bakarra erabiltzea** Oro har, sormena neurtzeko garatu diren tresnek metodo bakarra erabiltzen dute. Batetik, metodo kuantitatiboak erabiltzen dituzten ikerketak topatu daitezke, zeintzuek sormenaren gaitasunak (exekuzioaren neurketa) edo nortasun sortzailearen ezaugarriak neurtzen dituzten (autotxostenean oinarritutako neurketa). Bestetik, sormenezko prozesuan testuinguruak edo kanpo-presioek izan dezaketen eragina neurtzen duten prozedurak ere badaude, zeintzuek metodo kualitatiboak, balorazio subjektiboak eta «gertuko pertsonek» emandako datuetan oinarritutako metodologiak aintzakotzat hartzen dituzten. Horrenbestez, sormenaren neurketaren baliotasun- eta fidagarritasun-indizeak hobetzeko asmoz, gomendagarria litzateke metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak elkarrekin erabiltzea eta bakoitzetik eratorritako emaitzak alderatzea. # **6. Ondorio gisa** Lan honetan zehar ikusi den bezala, sormenaren inguruko eredu teorikorik, definiziorik nahiz ebaluazio-prozedura bateraturik ez egotearen ondorioetariko bat, sormenaren ikerkuntzan dibertsifikazio handia aurkitzea da. Sormenezko adierazpen bat lortzeko (berria, originala eta erabilgarria), ikusi dugu ezinbestekoa dela pertsona batek ezaugarri zehatz batzuk izatea (barnemotibazioa, jakin-mina, autokonfiantza eta domeinuarekiko ezagutza, besteak beste). Era berean, ikerlan ugariren emaitzek aditzera eman dute pertsona hori aurretik neurogenetikoki baldintzatua egon behar dela eta bere garapenean zehar testuinguruaren eragina jaso behar duela (imitatzen dituen ereduak, etxeko baldintza ekonomiko eta fisikoak, familiaren egitura, ideologia eta sinismen kulturalak, eta abar). Testuinguruak ez du soilik sormenezko prozesuan zehar eragingo, baizik eta produktua amaitu berria denean ere, honi arreta jarriz eta balioztatuz, edota kasurik ez eginez eta baztertuz. Horrela, ideia edo soluzio sortzaile bat proposatuko duenak, lehendabizi arazoa identifikatuko du eta irtenbideak proposatuko. Jarraian, aurrez ezarritako helburu eta irizpideen arabera, irtenbide hoberenak aukeratuko ditu eta, azkenik, martxan jarriko ditu soluzioak, edo hauek berrezarriko ditu beharko balitz. Sormenaren ebaluazioa beharrezkoa bezain kritikatua izan da historian zehar. Adituek sormenaren alderdi bakarra neurtu ohi dute (prozesua, produktua, pertsona edo testuingurua), ikerketa-ildo bakarrean kokatu ohi dira (neurogenetikoan, prozesuzkoan, kognitiboan, nortasunean edo testuinguruan), alderdi kognitiboei lehentasuna eman ohi diote alderdi afektibo-pertsonalak alboratuz, eta metodo bakarra erabili ohi dute (kuantitatiboa vs kualitatiboa, exekuzioaren neurketa vs autopertzeptzioaren neurketa, test psikometrikoak vs balorazio subjektiboak). Sormenaren ebaluazioari buruzko ahultasun hauek gainditzeko xedearekin, honako elementuak aintzat hartzen dituzten tresna eta prozedura berriak garatzea proposatzen da: 1) sormenezko prozesuko gaitasunak edo lortutako produktuak isolaturik neurtu ordez, nortasunaren eta testuinguruaren eragina kontuan hartzea; 2) oinarrizko prozesu psikologikoak elkarrekin aztertzea (esaterako, sormena eta emozioak); 3) bai exekuzioan bai autotxostenean oinarritutako item eta ariketak barne hartzea; eta bide batez, 4) ikasketak euskaraz egiten dutenek hizkuntza horretan ebaluatuak izateko aukera ematea. Oro har, ondorioztatu daiteke denborak aurrera egin ahala, sormenak dagokion tokia hartu duela. Hala ere, berrikusi diren sormenaren lau ikerketa-ildo hauetan sakontzen jarraitu behar dugu hain konplexua den fenomeno hau argitu nahi bada. #### **Erreferentziak** - Aghababyan, A. R.; Grigoryan, V. G.; Stepanyan, A. Y.; Arutyunyan, N. D. eta Stepanyan, L. S. (2007): "EEG reactions during creative activity", *Human Physiology*, **33**, 252-253. - Albert, R. (2011): "The achievement of eminence as an evolutionary strategy", in M. Runco (arg.), *Creativity research handbook (II),* Hampton Press, Cresskill, NJ. - Alfonso, V. (2000): *Un análisis de la interacción entre los componentes cognitivo y afectivopersonal de la creatividad,* doktorego tesia, Valentziako Unibertsitatea. - Amabile, T. M. (1982): "The Social Psychology of Creativity: A Consensual Assessment Technique", *Journal of Personality and Social Psychology*, **43**, 311-335. - –––––––––––––, (1990): "Within you, without you: The social psychology of creativity, and beyond", in M. A. Runco eta R. S. Albert (arg.), *Theories of creativity, Sage,* Newbury Park, 61-91. - Amabile, T. M.; Conti, R.; Coon, H.; Lazenby, J. eta Herron, M. (1996): "Assessing the work environment for creativity", *Academy of Management Journal*, **19**, 1.154-1.184. - Arribas, D. eta Pereña, J. (2009): *COMPETEA. Un nuevo modelo para la evaluación de competencias*, IV Jornadas Internacionales Mentoring & coaching: Universidad-Empresa, Madril. - Artola, T.; Sánchez, N.; Barraca, J.; Ancillo, I.; Mosteiro, P. eta Poveda, B. (2012): *Prueba de Imaginación Creativa para Adultos, PIC A*. TEA Ediciones, Madril. - Averill, J. R. eta Thomas-Knowles, C. (1991): "Emotional creativity", in T. Strongman (arg.), *International review of studies on emotion*, 269-299. - Baas, M.; De Dreu, C. K. W. eta Nijstad, B. A. (2008): "A meta-analysis of 25 years of mood-creativity research: Hedonic tone, activation, or regulatory focus?", *Psychological Bulletin,* **134**, 779-806 . - Baer, J.; Kaufman, J. C. eta Gentile, C. A. (2004): "Extension of the consensual assessment technique to nonparallel creative products", *Creativity Research Journal*, **16**, 113-117. - Basadur, M. S.; Runco, M. A. eta Vega, L. A. (2011): "Understanding how creative thinking skills, attitudes and behaviors work together: a causal process model", *Journal of Creative Behavior*, **34(2)**, 77-100. - Basadur, M. S.; Wakabayashi, M. eta Graen, G. B. (1990): "Individual problem-solving styles and attitudes toward divergent thinking before and after training", *Creativity Research Journal*, **3**, 22-32. - Basemer, S. P. eta O´Quin, K. (1999): "Confirming the three-factor creative product analysis matrix model in an American sample", *Creativity Research Journal,* **12**, 287-296. - Brainsky, S. (2001): *Psicoanálisis y creatividad: más allá del instinto de muerte*, Editorial Norma, Kolonbia. - Carson, S.; Peterson, J. B. eta Higgins, D. M. (2005): "Reliability, Validity, and Factor Structure of the Creative Achievement Questionnaire", *Creativity Research Journal*, **17(1)**, 37-50. - Cattell, R. B. eta Butcher, H. (1968): "The prediction of achievement and creativity", Bobbs-Merrill, Indianapolis, IN. - Corbalán, J. F.; Martínez, F.; Donolo, D.; Alonso, C.; Tejerina, M. eta Limiñana, M. R. (2003): *CREA. Inteligencia Creativa. Una medida Cognitiva de la Creatividad,* TEA Ediciones, Madril. - Csikszentmihalyi, M. (1996): *Creativity: Flow and the psychology of discovery and invention,* Harper Collins, New York. - Davis, G. A. (1989): "Testing for creative potential", *Contemporary Educational Psychology*, **14**, 257-274. - De la Torre, S. (2005): "Comprender y evaluar la creatividad", in V. Violant eta S. De la Torre (arg.), *Un recurso para mejorar la calidad de la enseñanza*, **1**, 309-322. - Digman, J. M. (1990): "Personality structure: Emergence of the five-factor model", *Annual Review of Psychology*, **41**, 417-440. - Dollinger, S. J.; Burke, P. A. eta Gump, N. W. (2007): "Creativity and values", *Creativity Research Journal,* **19**, 91-103. - ––––––––––––– eta Shafran, M. (2005): "Note on Consensual Assessment Technique in creativity research", *Perceptual and Motor Skills*, **100**, 592-598. - Domino, G. (1994): "Assessment of creativity with the ACL: An empirical comparison of four scales", *Creativity Research Journal*, **7**, 21-33. - Eysenck, H. J. eta Eysenck, S. B. (1994): *Manual of the Eysenck Personality Questionnaire,* Educational and Industrial Testing Service, Kalifornia. - Forbes, J. B. eta Domm, D. R. (2004): "Creativity and productivity: Resolving the conflict. S.A.M.", *Advanced Management Journal*, **69**, 4-27. - Galenson, D. W. (2006): *Old masters and young geniuses: The two life cycles of artistic creativity*, Princeton University Press, Princeton, NJ. - Galton, F. (1869): *Hereditary genius,* Macmillan, New York. - Gardner, H. (1993): *Multiple Intelligences: The theory in practice,* Basic Books, New York. - Getzels, J. W. eta Jackson, P. W. (1962): *Creativity and intelligence: Explorations with gifted students*, Wiley, New York. - Groborz, M. eta Necka, E. (2003): "Creativity and cognitive control: Explorations of generation and evaluation skills", *Creativity Research Journal*, **15(2-3)**, 183-197. - Guilford, J. P. (1967): "Creativity: Yesterday, Today and Tomorrow", *Journal of Creative Behavior*, **1**, 3-14. - –––––––––––––, (1968): *Creativity, intelligence, and their educational implications*, Knapp, San Diego, CA. - Hocevar, D. (1979): *The development of the Creative Behavior Inventory,* Annual meeting of the Rocky Mountain Psychological Association, ERIC Document Reproduction Service. - ––––––––––––– eta Bachelor, P. (1989): "A taxonomy and critique of measurements used in the study of creativity", in J. A. Glover, R. R. Ronning eta C. R. Reynolds (arg.), *Handbook of creativity,* Plenum Press, New York, 53-75. - Karmiloff-Smith, A. (1993): "Is creativity domain-specific or domain-general? Clues from normal and abnormal development", *AISB Quarterly on Artificial Intelligence and Creativity,* **85**, 26-31. - Kasof, J. (1995): "Explaining creativity: The attributional perspective", *Creativity Research Journal*, **8**, 311-366. - Kaufman, J. C. eta Sternberg, R. J. (2009): *The Cambridge Handbook of Creativity,* Cambridge University Press, Cambridge, UK. - Martindale, C. (1990): "Creative imagination and neural activity", in R. Kunzendoff eta A. Sheikh (arg.), *The Psychophysiology of Mental Imagery*, Amitville, Baywood, 89- 108. - Nemiro, J. E. (2001): "Assesing the climate for creativity in virtual teams", in M. M. Beyerlein, D. A. Johnson eta S. T. Beyerlein, *Eighth annual University of North Texas symposium on individual, team, and organizational effectiveness,* Elsevier Science/JAI Press, Oxford, 59-84. - Oldham, G. R. eta Cummings, A. (1996): "Employee Creativity: Personal and Contextual Factors", *Academy of Management Journal,* **39(3)**, 607-635. - Pearson, B.; Russ, S. W. eta Cain Spannagel, S. A. (2008): "Pretend play and positive psychology: Natural companions", *Journal of Positive Psychology: Dedicated to furthering research and promoting good practice,* **3,** 110-119. - Plucker, J. A. (2004): "Generalization of creativity across domains: Examination of the method effect hypothesis", *Journal of Creative Behavior*, **38**, 1-12. - Renzulli, J. S. (2002): "Expanding the conception of giftedness to include co-cognitive traits and to promote social capital", *Phi Delta Kappan*, **84**, 33-58. - Renzulli, J. S.; Smith, L. H.; White, A. J.; Callahan, C. M.; Hartman, R. K. eta Westberg, K. L. (2002): *Scales for rating the behavioral characteristics of superior students— Revised edition.* Creative Learning Press, Mansfield Center, CT. - Rubenson, D. L. eta Runco, M. A. (1995): "The psychoeconomic view of creative work in groups and organizations", *Creativity and Innovation Management*, **4**, 232-241. - Runco, M. A.; Plucker, J. A. eta Lim, W. (2001): "Development and Psychometric Integrity of a Measure of Ideational Behavior", *Creativity Research Journal*, **13 (3-4)**, 393-400. - Simonton, D. K. (2008): "Creativity and genius", in L. A. Pervin, R. W. Robins eta O. P. John (arg.), *Handbook of personality: Theory and research*, Guilford Press, New York, 679-701. - Sternberg, R. J. eta Lubart, T. I. (1995): *Defying the crowd: Cultivating creativity in a culture of conformity*, Free Press, New York. - ––––––––––––– eta –––––––––––––, (1997*): La creatividad en una cultura conformista*, Paidós, Bartzelona. - Torrance, E. P. (1974): *Torrance Tests of Creative Thinking: Norms-technical manual,* Scholastic Testing Service, Bensenville, IL. - Torrance, E. P. eta Khatena, J. (1970): "What kind of person are you?", *Gifted Child Quarterly,* **14**, 71-75. - Wallach, M. A. eta Kogan, N. (1965): *Modes of thinking in young children*, Holt, Reinhart and Winston, New York. - Wallas, G. (1926): *The art of thought*, C.A. Watts, Londres. - Ward, T.; Smith, S. M. eta Finke, R. A. (1999): "Creative cognition", in R. Sternberg (arg.), *Handbook of creativity*, Cambridge University Press, New York, 189-212. - Weisberg, R. W. (2006): *Creativity: Understanding innovation in problem solving, science, invention, and the arts*, Wiley, Hoboken, NJ.
aldizkariak.v1-2-157
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.24_ Zk. _2024_1", "issue": "Libk.24_ Zk. _2024_", "year": "2024", "license": null, "source": null, "edition": null }
## **Thinking twice: Two minds in one brain** Jonathan St B. T. Evans New York: Oxford University Press, 2010, 240 or.\* Liburu hau eskuetan hartzean, irakurleak, segur aski, aurrena azalean jarriko du arreta. Hor, liburuaren izena, egilearen izena eta irudi bat aurkituko ditu. Hasteko, esan dezadan zer edo zer horietako bakoitzaz. *Thinking twice* du izena liburuak. Badu, ordea, azpititulu bat ere. Zorionez, esango nuke nik. Hona azpititulua: *Two minds in one brain*. Liburua zertaz ari den hobeki adierazten digu honek izenburuak baino. "Think twice" esapidea oso erabilia da ingelesez, baina horren esanahia "bi aldiz pentsatzea" da, oso ongi pentsatzea, alegia. Eta liburua ez da horretaz ari. Liburuaren gaia honako hau da: inguruneak jartzen dizkion arazoei erantzuteko gizakiak bi era dituela, edo, nahiago bada, azpitituluak berak iradokitzen duen bezala, giza garunean bi gogamen1 daudela, bata intuiziozkoa eta bestea gogoetazkoa. Autorea Jonathan St B. T. Evans da, psikologo kognitibo gailenetakoa bere belaunaldian, eragin handia izan duena arrazoibidearen ikerkuntza psikologikoaren garapen nagusietan, 1970eko hamarkadan hasi eta orain arte. Aipatzekoak dira, Evansen ikerlanen artean, isuri edo alderakarga kognitiboek arrazoibidean eta erabaki-hartzean duten eraginari buruzkoak, baita eragin handia izan duten baldintzazko arrazoibidearen arloko bere lanak ere. Hemen, dena dela, aipamen berezia merezi dute giza kognizioaren azpian gertatzen omen diren prozesu dualei eskainitako lanek. Aurkeztera noan liburu honetaz gainera, badu autoreak beste bat, *Hypothetical thinking: Dual processes in reasoning and judgement*, 2007an argitara emana, aldizkari honetan aurkezpen labur bat eskaini zitzaiona (ikus *Gogoa* 8: 133). Eta beste lanik ere idatzi du —artikulu, elkarlanean egindako liburu eta abar— gai honetaz, erreferentzien atalean ikus daitekeenez. Azkenik, azaleko irudia René Magritte pintorearen margolana da eta *La reproduction interdite* da horren izena. Gizon bat ikusten da hor bizkarrez eta <sup>\*</sup> [Liburu-kritika honen lehenagoko bertsioa hemen argitaratu zen, 2014an: *Gogoa* 12-13: 179-188]. <sup>1</sup> "Gogamen" hitza erabiliko dut ingelesezko "mind"en ordain gisa. zutik ispilu baten aurrean. Ispiluak, ordea, gizonaren aurpegia ez, baizik horren doble bat islatzen du, bizkarrez ikusten dena berau ere. Zer nahi izan ote du autoreak liburuaren azalera irudi hori ekartzean? Liburuan ez du aipatu ere egiten. Litekeena da esanahi berezirik ez izatea eta irudi hori aukeratzea, besterik gabe, pertsona beraren burua bi aldiz agertzen delako; liburuan honako hipotesi honen aldeko apustua egiten baita, hots, gizakion garuna bi gogamenen (bi bururen?) jabe dela. Beste asmo bat ere izan zezakeen, ordea, autoreak. Honek bi gogamenen hipotesia "herri-psikologia" delakoaren ikuspegiari kontrajartzen dio, azken horren arabera gizakiak gogamen bakarra izango bailuke. Magritteren lanari dagokionez, Marc Antoine Duhamel kritikariak honela dio: "ispilua margolanarekin lotzean, Magrittek zalantzan jartzen du horren fidagarritasuna: irudia faltsua da, nork bere buruaz duen irudia ere ezin da faltsua baizik izan".2 Zergatik ez pentsatu, orduan, ideia hau iradoki nahi izan diola autoreak irakurleari: zuk, "herri-psikologiaren" eraginez —hori baita, besterik ezean, baliatzen duguna—, gogamen bakarrean sinesten duzu, baina zure ustea okerra da? Dena dela, hobe izango da margolanaren kontu hau alde bat utzi eta berehala liburuan jorratzen den gaiari heltzea. Zorigaiztoko gertakari bat kontatuz hasten da autorea berak bi gogamenen hipotesia deitzen duena aurkezten. Floridan (Estatu Batuetan) izan zen. Aita batek, goiz bero eta heze hartan, ohituraz kanpoko zerbait egin behar izan zuen: lanera bidean, haurra haurtzaindegira eraman. Haurrak lo hartu zuen automobilaren atzeko aldean. Aitari, laneko arazoek biziki kezkatzen baitzuten, ahaztu egin zitzaion erabat haurra han zegoela, eta Floridako eguzkitan utzi zuen autoa. Pare bat ordu geroago, gertatu zenaz konturatu eta ziztu bizian joan zen bere autora, baina beranduegi, zoritxarrez: haurra hilik zegoen. Eta horrelako kasuak ez dira, nonbait, uste izango genukeen bezain bakanak. Bestalde, ondorio hain larriak ez dituzten arreta-galtzeak maiz gertatzen dira, edo, hobeki esateko, maiz gertatzen zaizkigu. Gertakari horietatik ondorio hau atera daitekeela uste du autoreak: giza gogamena, giza gogamen normala, zatitua dagoela. Bestela esateko, bi gogamen daudela garun bakarraren barnean. Ideia hori zentzu komunaren, edo "herri-psikologia" (*folk psychology*) delakoaren ikuspegiari kontrajartzen dio autoreak. Zentzu komunarentzat, izan ere, gogamen bakarra dago, 'ni' bat, erabakiak hartzen dituena eta jokabidearen kontrola daukana. Uste hori irudipen hutsa dela dio Evansek; honen arabera, ohartuzko arreta galtzen denean, ohiko jokabideak hartzen du kontrola. Arestian aipatu den kasuan, aitak, haurra autoan zeramala ahaztu baitzitzaion, haurtzaindegiko bidea hartu gabe, betiko bideari eutsi zion. <sup>2</sup> [En associant le miroir à la toile, Magritte en questionne la fiabilité : l'image est fausse, l'image que l'on a de soi ne peut que l'être.] (Aipuen euskal itzulpenak nireak dira.) Bi gogamen, beraz, ez bat. Bi gogamenen hipotesiaz hitz egiten du autoreak, berarentzat hipotesia baino gehiago dela badirudi ere. "Gogamen" hitza, bestalde, bi egiteko nagusi betetzen dituzten garuneko alderdiei dagokie hemen. Hona zein diren bi egiteko horiek: bizi garen mundu hori nolabait ere irudikatzea eta hor nola jokatuko dugun erabakitzea. Liburuan, gure jokabidearen kontrola dagokien garunaren goi-mailako funtzioetan jartzen da arreta. Hauetan, esaterako: ezagutzea, pentsatzea, erabakiak hartzea, arrazoitzea. Goi-mailako funtzio horien kontrola ez giza gogamen batek bakarrik, baizik bik daramatela da bertan egiten den baieztapena. Autorearen helburua baieztapen horren aldeko frogak biltzea da. Badira hogeita hamar bat urte psikologoak hasi zirela iradokitzen gure garunaren lan egiteko modua bikoitza edo bi eratakoa dela eta, horrela, "prozesu dualei" buruz hitz egiten hasi ziren. Psikologo kognitiboak batez ere, baina baita psikologo sozialak ere. Gero eta ikerketa gehiago egin dira gure ikaste, pentsatze, erabaki-hartze eta iritzi edo judizio sozialen benetako kausa izango liratekeen bi motatako prozesuak aztertu eta bereizi nahian. Bi prozesu mota bereizi izan dituzte ikertzaileek: 1 mota eta 2 mota. Lehenbizikoa lasterra da, automatikoa, eta informazio pila handia prozesa dezake batean. Bigarrena, aldiz, geldia da, sekuentziala eta mugatua prozesatzeko gaitasunari dagokionez, baina, dirudienez, kontrol kontzientearen pean gertatzen da. Bi gogamenen hipotesia ideia honetan oinarritzen da: 1 eta 2 motako prozesuen azpian guztiz desberdinak diren bi sistema kognitibo daudela. Hortik ateratzen den ondorioa da bi gogamen daudela garun bakarraren barnean. Gogamen horien izenak, Evansek ematen dizkienak noski, honako hauek dira: gogoetazko gogamena eta intuiziozko gogamena. Autorearen arabera, aurrenekoak kontrolatzen ditu, bai, gure jokabide batzuk, baina herri-psikologiak pentsaraziko ligukeen baino askoz gutxiago. Egiten dugun gehiena eta hartzen ditugun erabaki gehienak intuiziozko gogamenak kontrolatuko lituzke, hor gertatzen diren prozesu kognitiboez gu batere ohartu gabe. Ikuskera hau zentzu komunaren ereduari kontrajartzen zaio, Evansek nagusi betearazle edo exekutiboaren eredua deitzen duenari: horrek gogamena erabakiak hartzen eta aginduak ematen dituen nagusi betearazle moduan ikusiko luke. Hori, neurri handi batean, ez omen da irudipena besterik. Bi gogamenen hipotesiak dioena egia izatera, hau da, garunaren barnean bi sistema desberdin ditugula ezagutzeko, pentsatzeko eta jokatzeko, orduan badirudi arrazoizkoa dela pentsatzea, autoreak egiten duen bezala, gogamen horietako bakoitzak bere eskualde edo eremu berezia izango duela garunean, bestearenetik neurologikoki ezberdina. Eboluzioaren aldetik ere egon beharko luke gauzak nola gertatu diren azaltzeko modu konbentzigarririk. Intuiziozkoa zaharra dela esan ohi da, eta animalien ezaugarria, gizakia barne noski; gogoetazkoa, aldiz, duela gutxiagokoa eta soilik —edo behintzat oso bereziki— gizakiari dagokiona. Liburuan, bi gogamenen hipotesiak eboluzioan izan ditzakeen oinarriei eskaintzen zaie 2. kapitulua. Nolanahi ere, hipotesiaren aldeko froga gehienak psikologia esperimentaletik datozela dio autoreak. Froga esperimentalei dagokienez, bi sailetan banatzen ditu autoreak: psikologia kognitibotik datozenak, batetik, eta psikologia sozialetik datozenak, bestetik. Lehenbizikoen artean daude, adibidez, ikasteko eta oroitzeko sistema ezberdinen aldeko frogak, 3. kapituluan eztabaidatzen direnak, edo arrazoitzeko eta erabakiak hartzeko moduek gizabanakoen baitan sortzen duten gatazkari dagozkionak, 4. eta 5. kapituluetan aztertzen direnak. Psikologia sozialaren arloan, bi gogamenen hipotesia sendotzera datozen honako aurkikuntza hauek aipatzen ditu autoreak: litekeena dela, batetik, jendeak jarrera eta estereotipo inplizituak edukitzea bere iritzi kontzienteekin bat ez datozenak eta, bestetik, tutik ere ez jakitea jendeak bere jokabidearen arrazoiei buruz (6. eta 7. kapituluak eskaintzen zaizkie). Liburuaren bigarren kapitulua, esan den bezala, bi gogamenen hipotesiak eboluzioan dituen oinarriei eskainia dago. Hipotesiari dagokionez, autorearen argudioa da gogamen berria, gogoetazkoa eta gizakiaren ezaugarri dena, paraleloa, lasterra eta automatikoa den gogamen zaharrago bati erantsi zaiola eboluzioz. Azken hori zaharragoa izanik, ez da batere harritzekoa bereziki lotua egotea animalien kognizioari. Giza gogamen modernoaren eboluzioan eragin handiagoa izan du kulturak biologiak baino. Hizkuntzaren eta adimen sozialaren eragina azpimarratzen du autoreak. Aipatzekoa da, liburuan egiten den bezala, gizakiak, ingurunera egokitzeko eboluzionatzeaz gainera, ingurunea modu nabarmenean diseinatu duela berari komeni zaion bezala, eta gu garela hori egin dugun espezie bakarra. Zergatik diren gauzak horrela ulertzeko honako hau da kontuan hartzekoa: gogamen zaharra, intuiziozkoa, kanpotik iristen diren estimuluen kontrolpean dago, bizkor erantzuten dielarik haiei; gure kasuan, goi-mailako kontrol mota bat ere badago, gogamen berriaren baitako pentsamendu kontziente eta nahimenezkoari dagokiona. Hori dela eta, autorearen galdera da ea garunean frogarik aurki dezakegun bi gogamenen hipotesiaren alde. Izan ere, bi gogamenen gaitasunak ezberdinak badira, espero izatekoa da gaitasun horiei dagozkien kokaleku neurologikoak ere ezberdinak izatea. Bestetik, arrazoizkoa dirudi gogamen berriari aitortzen zaizkion funtzioak kokatzea duela gutxi eboluzionatu duten garun-aldeetan. Berrikien eboluzionatu duen garuneko alderdia lobulu frontalak dira; horiek, hortaz, lotura berezia beharko lukete izan gogamen berriarekin. Bada, lobulu frontalen egitekoei buruzko ikerketek gehienean bi gogamenen hipotesiaren aldeko frogak eskaintzen omen dituzte: hala dio Evansek. Bi gogamen, hortaz. Gogoetazko gogamenari zor zaio gure espeziearen berezitasuna eta singulartasuna. Baina intuiziozko gogamen zahar eta lasterrak hor dirau. Horrek esan nahi du guk jakiteko bi era dauzkagula, erabakiak hartzeko bi era eta munduan jokatzeko bi era. Beraz, jakiteko modu bakarra ez, baizik bi modu ditugu. Modu bat da "jakitea *zer*" (edo "jakitea *–la"*), adibidez jakitea gaur ostirala dela; beste modu bat, oso bestelakoa, "jakitea *nola*" da (edo "jakitea *–t(z)en"*), pianoa jotzen jakitea esaterako. Aurreneko jakiteko moduari dagokionez, ezaguera batzuk psikologoek *semantikoa* deitzen duten oroimenean daude jasota (Frantziako hiriburua Paris dela badakit, adibidez, baina ez dakit noiz ikasi nuen hori); beste batzuk, aldiz, *episodikoa* esaten dioten oroimenean daude jasota (gogoratzen dut noiz, nola eta norekin joan nintzen Parisera). Bi oroimen mota horiek ezberdinak dira, baina biak dira *esplizituak*, hau da, gogora ekar daitezke, baita gogoan erabili ere kontzienteki. Gauzak oso bestela dira "jakitea *nola*" erako ezaguerekin: *inplizituak* dira funtsean eta ezin dira zuzenean ekarri gogoetazko gogamenera. Intuiziozko gogamenari ala gogoetazkoari eusten dioten, ikaste- eta oroimen-sistemak inplizitu edo esplizitu bezala sailkatu ahal izatea funtsezkotzat jotzen du autoreak. Horren arabera, inplizitu/ esplizitu bereizketa erabakigarria da bi gogamen ditugulako baieztapenarentzat. Liburuaren 3. kapituluan ikastearen eta oroimenaren arloko esperimentu eta ikerketa neuropsikologikoek eskaintzen dituzten froga indartsuak irakur daitezke. Erabakiak hartzeko bi moduez ari da 4. kapitulua. Gai nagusia da hau bi gogamenen hipotesiarentzat Evansen iritziz. Dena dela, hemen ez ditu kontuan hartzen erabaki bat hartzen ari garela badakigun egoerak baizik. Horrek, hala ere, ez du esan nahi erabakiak gogoetazko gogamenak hartzen dituenik; bakar-bakarrik esan nahi du hori tartean dabilela. Eta hori tartean dabilenean, erabakia geldiro eta ahaleginduz hartzen da. Eta orduan ere azken hitza ez du nahitaez berak izango. Bai intuizioak bai gogoetak, biek dute rol garrantzitsua gure erabakietan. Kontua, ordea, nagusitasuna zeini aitortzen zaion da. Erabakiak arrazionalki hartzen ote ditugu, erabaki-hartze arrazionalaren teoriak nahiko lukeen bezala? Froga gutxi dago, ordea, ikuspegi horren alde. Erabaki bat hartu behar dugunean, nekez jartzen gara dauden aukera guztiak aztertzen. Erabakien ondorioak kalkulatzeko gogoetazko gogamena erabili beharko genuke, baina gogamen hori oso mugatua da aurre egin diezaiokeen informazio kopuruari dagokionez. Hortik dator aukerak banan-banan aztertzeko dugun joera. Eta, autorearen iritziz, handia izan daiteke intuiziozko gogamenaren eragina arreta zertan ipini erabakitzerakoan. Filosofiaren historian arrazionaltasuna arrazoibide logikoarekin eta gogoetarekin lotu ohi da eskuarki eta emozioetan oinarritutako erabakiak gaitzestera jo ohi da. Literatura psikologikoan ere bada ikuspegi bat ildo beretik doana: izan ere, beharrezkotzat jotzen du gogoeta kontzientea erabaki onak hartzeko, eta intuizioak isuri kognitiboak eta hutsegiteak dakartzala uste du. Azkenaldi honetan, hala ere, ospe hobea ari da lortzen intuiziozko gogamena, autoreak "gogamenik ez" ikuspegia (*the "no-mind" position*) deitzen duenaren eskutik bereziki. Ikuspegi honen arabera, hobeki joango litzaizkiguke gauzak arrazoitzeari utzi eta gehiago fidatuko bagina geure bihozkadetan. Egia, ordea, bi muturren artean dagoela uste du Evansek. Intuizioan oinarritzeak batzuetan eragin ditzake erabaki onak, baina hori gehienez gerta daiteke adituek, edo arlo jakin batean esperientzia dutenek, hartzen dituzten erabakietan. Erabaki-hartzeari dagokiona bukatzeko, noiz oinarritu intuizioan eta noiz gogoetan? Hona zer dioen Evansek intuizioaren alde: "erabaki-hartze lasterra, intuizioan oinarritua, izan daiteke gogoetazko arrazoibidea baino hobea, baina bakarrik esperientzia handia badugu kasuan kasuko arazoan"<sup>3</sup> (104. or.). Eta gogoetaren alde: "Erabaki batzuk ezin dira hartu frogak gogoetazko gogamenaren bidez geldiro eta arretaz aztertu ondoren baizik"4 (105. or.). "Reasoning and imagination" (arrazoibidea eta irudimena) da 5. kapituluaren izenburua. Irudimena zer dela eta sartzen duen hemen aise ulertuko du irakurleak kontuan hartzen badu autoreak dioena, hots, erabaki batzuk iraganean ikasi eta ikusitakoan oinarrituz hartzen baditugu ere, intuizioaz baliatuz alegia, beste batzuk gure ekintzen ondorioak irudikatuz hartzen ditugula. Hori dela eta, kapituluaren atal batzuk "*if*" —(baldin) ba— juntagailuari eta baldintzazko perpausei eskaintzen zaizkie. Arrazoibidea esatean zera esan nahi da: informazio jakin batetik ondorioak ateratzeko egiten den ahalegin kontzientea. Horrela definituta, bistan da arrazoibidean zerikusia duela gogoetazko gogamenak. Zerikusia izateak, ordea, ez du esan nahi nahitaez berak agintzen duenik hor. Autoreak berehala ohartarazten duenez, intuiziozko gogamena beti dago presente arrazoitze-prozesuan. Nolanahi ere, arrazoibide esplizitua gogoetazko gogamenaren arloa da eta gogoeta horren funtzio nagusietakoa. Ez da harritzekoa, horregatik, arrazoibide-problemak hobeki ebaztea eskuarki adimen orokor garaia dutenek. Kapituluan zehar Evansek erakusten duenez, ordea, adimenaren eta arrazoibidearen arteko lotura horretan gorabeherak daude. Intuiziozko gogamena zenbaitetan lagungarri gerta dakiguke, batez ere aldez aurretik esperientzia dugunean arrazoitu behar dugun gaiari dagokionez. Baina, Evansek berak dioenez, intuizioa lagun faltsua da, aldakorra. Esate baterako, sinesteen alderako isuriak eragin ditzake, hau da, uste dugunaren edo dakigunaren arabera ondorioa ontzat ematea ala ez, premisetan esaten dena kontuan izan gabe. Sinesteen alderako isuria garrantzirik handienekotzat dauka autoreak bi gogamenen hipotesiarentzat. Izan ere, jendeak, intuiziozko gogamenak eraginda, ondorioa sinesgarria den ala ez hartuko luke kontuan, ez logikoa den ala ez. Honaino psikologia kognitiboan sartzen diren gaiez aritu gara. Psikologia kognitiboari prozesu kognitiboak dagozkio, hau da, ezagutza edo informazioa eskuratzean edo hori prozesatu eta erabiltzean esku hartzen duten 286 *Gogoa* 24 (2024), 281-290 <sup>3</sup> [So fast decision making, on the basis of intuition, may be superior to reflective reasoning, but only if we have had a lot of relevant experience.] <sup>4</sup> [Some decisions can only be made well by slow and careful study of the evidence with the reflective mind.] buru-prozesuak. Liburuaren 6. kapituluak psikologia kognitiboaren ikerketa-arlotik ongi bereizten den arlo bat aztertzen du: psikologia sozialaren arloa. Psikologia sozialak gizakia soziala edo gizartekoia den aldetik aztertzen du. Hortik segitzen da psikologia soziala herri-psikologiari axola zaizkion gai berez ari dela. Adibidez, denok ditugu besteen uste, jarrera eta motiboei buruzko usteak. Horren ondorioz, handiagoa izan daiteke zentzu komunaren eragina psikologia sozialean beste arlo batzuetan baino. 1980ko hamarkada arte gutxi gorabehera, nahiko zabaldua zegoen uste hau, hots, jendeak bere jokabide soziala kontrolatzen zuten usteak zeuzkala. Urte horietatik aurrera, ordea, autoreak dioenez, pilatuz joan ziren ikuspegi horren kontrako frogak. Horrela, ez gaude gure jokabide sozialaren oinarrian dagoenaren jakinaren gainean eta, noski, ez dugu hori kontzienteki kontrolatzen. Eta azkeneko 20 urte hauetan edo, prozesu dualeko teoria pila bat sortu omen da psikologia sozialean. Fenomeno sorta handia aztertu da, hala nola inpresioen eratzea, jarrerak, estereotipoak, aurreiritziak, pertsuasioa eta jarreraz aldatzea, identitate soziala, eta abar. Eta sail horietan guztietan, autorearen arabera, bi gogamenen hipotesiaren aldeko frogak aurkitu dira. Liburuak baditu oraindik beste bi kapitulu ere, ez bi gogamenen hipotesiaren aldeko frogei, baizik hipotesi horri bidean jartzen zaizkion hainbat galdera eta arazori eskainiak. Bi kapitulu horietatik lehenak, liburuaren zazpigarrenak, "Consciousness and control" (Kontzientzia eta kontrola) du izenburua. Nola ulertu kontzientzia eta nola ulertu kontzientziaren eta bi gogamenetako bakoitzaren arteko harremana? Autoreak bi kontzientzia mota bereizten ditu: gogoetazko kontzientzia eta kontzientzia fenomenala. Lehenbizikoa pentsamendu kontzienteari dagokio eta honek adierazten du informazioa era aktiboan manipulatzen dela; kontzientzia fenomenalak, aldiz, ez du informazioa sumatu edo hauteman besterik egiten. Bi kontzientzia mota horiek bereizteak aukera ematen dio autoreari prozesu dualen teoria gehienek egiten duten prozesu kontzienteen eta inkontzienteen arteko bereizketa kritikatzeko. Teoria horiek, Evansek gogoetazko gogamena deitzen duenari ekintza kontziente, intentzional eta kontrolatuak izendatzen dizkiote maiz; intuiziozko gogamenaren funtzionamendua, aldiz, inkontziente eta automatikotzat daukate. Evans ez dator bat teoria horien ikuspegiarekin, berak uste baitu bi gogamenek dituztela alderdi kontzienteak eta alderdi inkontzienteak. Animaliek ere izango lukete kontzientzia moduren bat, Evansek kontzientzia fenomenala deitzen duena hain zuzen ere. Gizakiok, gainera, gogoetazko kontzientzia izango genuke, sentitzeko ez ezik pentsatzeko gaitasuna. Gorago ezaguera inplizituak eta esplizituak bereizi dira. Bada, bide ezberdinetatik eskuratzen ditugu horiek eta inplizituetara iristen gara intuiziozko judizioak egiten ditugunean, eta esplizituetara erabaki arrazoituak egiten ditugunean. Baina, berriz azpimarratzen du Evansek, intuiziozko erabakiak ez dira erabaki inkontzienteak; kontua da sentimenduan daudela oinarrituak, ez gogoetan. Kapituluan bada gai bat aski eztabaidagarria, nik uste. Esate baterako, asmo kontzientearen ilusioarena: zerbait nahi izan dugulako egin dugulako esperientzia gure ekintza intentzionalen *ondorio* izango omen litzateke, ez horien kausa. Horren kontrako ustea faltsua izango litzateke, gure garunak sortzen duen uste faltsua, konbentzigarria gertatzen bazaigu ere. Gai hau dela eta, Daniel Wegnerren (2002) *The illusion of conscious will* eta Libeten (1999) esperimentu ezagunak aipatzen ditu. Horietaz gehiago jakin nahi duenak jo dezake, aldizkari honetan bertan (Huizi 2011: 87-94) argitara emandako *Are we free?* liburuaren kritikara. Dena dela, ezin ditut hona ekarri gabe utzi liburuan, 181. orrialdean, irakur daitezkeen esaldi hauek: Geure ekintzak guk geuk nahi izan ditugula edo gu geu ari garela kontrolatzen uste izatea ilusio bat da: gure edozein esperientzia aldez aurreko garun-jardueraren ondorio da, garun-jarduera horrek abiaraziak baititu jada gure "erabaki kontzienteak". Gu, pertsona kontzienteak, gure garunen eraikuntza gara. Egiatan ezin gara besterik izan.<sup>5</sup> Baina 177. orrialdean autoreak egiten duen oharpenak ere merezi du hemen aipatzea: Zientzialaria naizen aldetik, gauza hauek pentsatzen ditut eta idazten horien aldeko frogak erabatekoak baitira. Pertsona naizen aldetik, herri-psikologiaren munduan bizi naiz, gainerako guztiak bezala. Ez noa hortik pentsatuz, "Ez nuen nik erabaki, nire garunak erabaki zuen". Nolanahi ere, bereizketa faltsua da. Ez da inolako "Ni"rik nire garunetik bereizirik dagoenik. Pertsona naizen aldetik, nik hartzen ditut erabakiak.6 Ez dakit, baina hain erabatekoak ote dira Evansen pentsaeraren aldeko frogak? Ez dut uste zientzialari guztiak bat etorriko liratekeenik horretan. Ikus, bestela, goraxeago aipatu dudan liburuaren kritika. Kontu hau dela eta, bestalde, interesik handienekoa den liburu bat ere aipatu nahi dut hemen. Liburuaren izena *Who's in charge?* (2011) da eta horren egilea neurozientzia kognitiboaren aita den Michael Gazzaniga. Hau ez da, inondik ere, Evansen irizkide. Azkeneko kapituluaren gaia bi gogamenen artean sortzen diren gatazkak eta bien arteko lankidetza edo elkarlana dira. Bi gogamenak zergatik ari diren batzuetan elkarlanean eta beste batzuetan elkarren kontra ulertzeko, arrazio- 288 *Gogoa* 24 (2024), 281-290 <sup>5</sup> [The feeling that we are willing or controlling our actions is an illusion: everything that we experience is a result of prior brain activity, which has already initiated our "conscious decisions". We, conscious persons, are a construction of our brains. There really is nothing else that we could be.] <sup>6</sup> [As a scientist, I think and write these things because the evidence for them is overwhelming. As a person, I live in the world of folk psychology just like everyone else. I don't go around thinking, 'I didn't really decide that, my brain did.' In any case, it is a false distinction. There is no 'I' that is separate from my brain. As an individual, I do make decisions.] naltasunaren gaiari heldu behar zaiola uste du autoreak eta bi arrazionaltasun modu bereizi behar direla. Filosofian eta literaturan tradizio luzea du arrazional eta emozional hitzak elkarren aurrez aurre jartzeko joerak, eta horren eragina nabarmena izan da psikologian ere. Joera horren eraginez, emozioak irrazionaltzat hartzera jo izan da. Ikuspegi horren kontra, autoreak iradokitzen du emoziorik gabe ez dagoela arrazionaltasunik. Arrazionaltasunari dagokionez, bestalde, gogamen zaharraren arrazionaltasuna eta gogamen berriaren arrazionaltasuna bereizten ditu. Gogamen zaharraren arrazionaltasuna geneena da funtsean, eta ez banakoarena. Gogamen berriaren arrazionaltasuna, aldiz, ez dago gure geneen zerbitzura, baizik guk pertsona garen aldetik ditugun helburuen zerbitzura. Gogamen zaharraren arrazionaltasunak lehena du eragile, gogamen berriarenak, aldiz, geroa. Helburuak lortzeko moduak ezberdinak direnez, sor daiteke gatazkarik bien artean. Horrelako gatazken adibide gisa, joko patologikoa eta fobiak aztertzen ditu hemen autoreak. Dena dela, elkarlana ere egiten dute. Beharko egin, gainera, bakoitzaren ezaugarriak direla eta. Intuiziozko gogamena ohikoa denaz arduratzen da eta gogoetazkoa berria denaz. Azken hori edukiera apalekoa da, aldi bakoitzean ezin baitu arreta ipini gai batean baizik, eta ondorioz behartua dago errutinazko lanak besteari uztera. Intuiziozko gogamena, bere aldetik, ahalmen handikoa da, lasterra eta edukiera handikoa denez, baina lagun faltsua ere izan daiteke. Lankidetzari dagokionez, trebetasun bat eskuratzea eta pentsamendu eta arrazoibide eraginkorra jartzen ditu adibide moduan. Zerbaitetan trebe bihurtzeko, hasieran beharrezkoa da kontrol kontzientea, gogoetazko gogamenaren lana dena, baina, zenbat eta urrats gehiago egin trebetasuna hartzen, orduan eta libreago gelditzen da arreta kontzientea beste zeregin batzuetarako. Pentsamendua eta arrazoibidea eraginkorrak izango badira ere, bi gogamenak elkarrekin aritzea beharrezkotzat jotzen du autoreak. Adibide gisa, Johnson-Lairden (Johnson-Laird eta Byrne 1991) "gogo-ereduen teoria" aipatzen du; teoria horren arabera, arrazoibidea ikertzeko jartzen diren problemetan parte-hartzaileek aurrena premisen eredu bat sortzen dute buruan era automatikoan, intuiziozko gogamenaren lana dena, eta gero kontrako adibideak aztertzera jotzen dute, gogoetazko gogamena lanean jarriz. Zortzi kapituluen ondoren, autoreak "Addendum" delako bat erantsi du, liburuaren testu nagusian sartu nahi izan ez dituen gai edo arazo tekniko batzuei eskainia. Honako hauei, adibidez: prozesatze-moduez ala prozesatze-tipoez hitz egin behar den, prozesu dualeko teoriak zenbat motatakoak diren, zergatik nahiago gogamenez hitz egin eta ez sistemez. Irakurleak liburuan zer aurki dezakeen azaltzen saiatu naiz honaino. Bukatu baino lehen, bidezkoa da esatea zergatik merezi duen liburua irakurtzea. Egilearen burupea eta ospea aipatuko dut aurrena. Lan honen hasieran esan dudan bezala, psikologo kognitibo gailenetakoa da bera. Bestalde, hemen jorratzen duen gaia, prozesu dualeko teoriena, aspalditik lantzen ari den gaia da; badaki, hortaz, zertaz ari den. Gaia, gainera, giza gogamenak nola lan egiten duen, edonorentzat da interes handikoa, ez filosofo eta psikologoentzat bakarrik. Azkenik, liburuaren atzeko azalean bi aditu handik, bata psikologoa eta bestea filosofoa, egia esan autorearen lagunak eta lankideak biak, iritzi ezin aldekoagoa ematen digute. Psikologoak, esate baterako, aholku hau ematen dio psikologian emankorrenetakoa omen den metateoriaren berri jakin duenari: ez dadila gehiago bila ibil. > *Pello Huizi* ILCLI (UPV/EHU) ## **Erreferentziak** Baer, J., J. C. Kaufman eta R. F. Baumeister (arg.). 2008. *Are we free?: Psychology and free will.* New York: Oxford University Press. Duhamel, M-A. 2002. [http://www.webbynerd.com/artifice/dossierarchi-](http://www.webbynerd.com/artifice/dossierarchi- ves/114.htm) ves/114.htm Gazzaniga, M. S. 2011. *Who's in charge? Free will and the science of the brain.* New York: HarperCollins. Huizi, P. 2011. "Are we free? Psychology and Free Will (John Baer, James C. Kaufman & Roy F. Baumeister, arg.)". *Gogoa* 11 (1): 87-94. Johnson-Laird, P. N. eta R. M. J. Byrne. 1991. *Deduction.* Hove and London: Erlbaum. Libet, B. 1999. "Do we have free will?". *Journal of Consciousness Studies* 6: 47-57. Wegner, D. M. 2002. *The illusion of conscious will.* Cambridge, MA: MIT books.
aldizkariak.v1-3-569
{ "domain": "ingeniaritza eta arkitektura", "id": "ikergazte_v_ingeniaritza-eta-arkitektura_8", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# 3D inprimaketa eta elektrohiratze bidez ekoitzitako kitina/gelatina/PVA aldamioak Teresa Carranza<sup>1</sup>, Jone Uranga<sup>1</sup>, Ainhoa Irastorza<sup>2</sup>, Pedro Guerrero<sup>1,3,4</sup>, Koro de la Caba<sup>1,3</sup> <sup>1</sup>BIOMAT research group, University of the Basque Country (UPV/EHU), Engineering College of Gipuzkoa, Plaza de Europa 1, 20018 Donostia-San Sebastián, Spain, <sup>2</sup>Biodonostia Health Research Institute, Tissue Engineering Group, P° Dr. Beguiristain s/n, 20014, Donostia-San Sebastián, Spain, <sup>3</sup>BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures, UPV/EHU Science Park, 48940, Leioa, Spain, <sup>4</sup>Proteinmat Materials SL, Avenida de Tolosa 72, 20018 Donostia-San Sebastián, Spain teresa.carranza@ehu.eus ## Laburpena 3D inprimaketa eta elektrohiratze teknikak konbinatuz kitina/gelatina/alkohol polibinilikozko aldamioak sortu ziren, honela hierarkikoki porotsuak ziren egiturak sortuz. Fruta-euliaren pupak, kitina erauzteko aukerazko iturri gisa aztertu ziren. Erauzitako kitinak purutasun handia erakutsi zuen, honela txerri gelatinarekin konbinatuz 3D bidez inprima zitekeen tinta lortzeko (3DP tinta). Beste alde batetik, elektrohiratu zitekeen PVA eta gelatinaz sortutako tinta formulatu zen (ES tinta), nanozuntz sarea sortzeko. Polimero hauen elkarketak propietate interesgarriak eman zizkion sortutako egiturari, hala nola, muku-itsaskortasuna eta biobateragarritasuna. Hitz gakoak: fruta-euliaren pupa; kitina; gelatina; 3D inprimaketa; elektrohiratua; aldamioak #### Abstract Chitin/gelatin/polyvinyl alcohol scaffolds were prepared by combining 3D printing and electrospinning techniques, resulting in structures with hierarchical porosity. Fruit fly pupae were investigated as an alternative source for chitin production. The extracted chitin showed high purity, and was combined with pig gelatin to obtain 3D printable ink (3DP ink). Gelatin with PVA was used as an electrospinable ink (ES ink) to fabricate nanofibre meshes. The use of different polymers conferred unique properties to the scaffolds, such as mucoadhesive properties and biocompatibility. Keywords: fruit fly pupae; chitin; gelatin; 3D printing; electrospinning; scaffolds #### 1. Sarrera eta motibazioa Nekazaritza eta industria jarduerek urtean milioika tona bio-hondakin sortzen dituzte, hauek sortzen dituzten ingurumen arazoak direla medio. Bio-hondakinek potentziala erakutsi dute balio erantsiko produktuak ekoizteko eta honela ekonomia zirkularra bultzatzeko, hondakin kopurua murriztuz eta baliabideak modu eraginkorrago batean erabiliz (Águila-Almanza et. al., 2021). Testuinguru honetan *Ceratis capitala* edo fruta-euliaren pupa kitina erauzteko aukerazko iturri bezala aztertu da. *C. capitala* oso erlazionaturik dago fruta kultiboen galera ekonomikoarekin eta beraz estregia desberdinak erabili dira honen populazioa kontrolatzeko, hala nola euli antzuak erabiltzea, ondorioz pupa kantitate handiak sortuz (Wapner et. al., 1995). Teknologia asko ikertu dira eskuragarri, merke eta biodegradagarriak diren produktuak lortzeko, hala nola 3D inprimaketa eta elektrohiraketa. Fabrikazio gehigarri mota hauek ez dira teknologia berriak, eta gaur egun jakintza arlo askotan daukate beren tokia, hala nola automozioan edota aeronautikan (Dey et. al., 2022). Gaur egun, 3D inprimaketak interesa piztu du ehuneningeniaritza arloan osagai biologikoak eta ez-biologikoak jalkitzeko duen ahalmenagatik, non zelulaz kanpoko matrizea imitatzeko tresna gisa erabilia izan den, honela zelulek atxikidura, migrazioa eta erreplikazioa bermatu dezaketelarik (Dong et. al., 2021). Elektrohiraketak bere aldetik, polimero disoluzio bati tentsio diferentzia handiak aplikatuz mikro- eta nano-zuntzak sortzeko duen gaitasunagatik egin da ezagun, hemen azalera/bolumen erlazio handiko egiturak lortuz (Li et. al., 2022). ### 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak Gaur egungo aldamioen barne-egiturari dagokionez, hierarkia porotsua gai garrantzitsua da, honek gas eta elikagaien banaketa zuzena bermatu eta zelulen atxikitze eta hedapen ona suposatzen duelako (Golebiowska, 2022). Honetarako azken urteotako ikerketen arabera 3D inprimaketa eta elektrohiraketa prozesuen elkartzeak emaitza onak erakutsi dituen arren, egungo ikerketek polimero sintetikoekin egiten dute lan (Yang, 2022). Polimero naturalen erabilpena geroz eta interesgarriagoa da ehunen ingeniaritza arloan, hauek giza jatorriko ehunekin duten antzekotasunagatik eta beraz hauen prozesaketak aurrerapauso handia suposatzen du ordezko ehunak sortzeko bidean. Pupa kitina erauzteko iturri bezala erabiliz, aplikazio biomedikoa zuten materialak formulatzea lortu zen, txerri gelatina matrize bezala erabiliz. Beste alde batetik, polimero naturalak elektrohiratzeko duten ahalmen urriagatik PVA gehitu zitzaion gelatina soluzio bati, honela elektrohiraketa gaitasuna zuen tinta sortuz. Material hauek 3D inprimaketa eta elektrohiraketa bidez prozesatu ziren, geruza bakoitzeko tinta bana jalkiz eta sandwich motako egitura porotsua sortuz. Egitura hauek muku-itsaskortasun eta biobateragarritasun propietateak erakutsi zituzten, honela zaurien sendaketarako plataforma suposatu zezaken materiala sortuz. #### 3. Emaitzak Kitinak hiru kristal-forma ditu, $\alpha$ , $\beta$ eta $\gamma$ izenekoak, $\alpha$ -kitina izanik forma ugariena. $\alpha$ eta $\beta$ formak FTIR analisiaren bidez bereiz daitezke. FTIR espektroak bi banda erakutsi zituen 1650 eta 1620 cm<sup>-1</sup>-tan (1.irudia A), beraz, $\alpha$ -kitina zela adierazi zuen; $\beta$ -formak berriz, banda bakarra izango luke 1630 cm<sup>-1</sup> uhin-zenbakian. Beste banda bereizgarri batzuk amida II (1550 cm<sup>-1</sup>) eta amida III (1309 cm<sup>-1</sup>) izan ziren. Gainera, banda zabal bat, 3425 cm<sup>-1</sup> ingurukoa, O-Hri zegokiona, eta beste bi banda, 3255 eta 3107 cm<sup>-1</sup>-tan, N-Hri zegozkionak ikusi ziren. Baita 1010 cm<sup>-1</sup> inguruko banda C-O luzatzeari lotuta zegoena. Banda bereizgarri horiek ikusita, fruta-eulitik isolatutako kitinaren purutasuna handia zela baieztatu zen. Beste aldetik, NMR analisiak α-kitina <sup>13</sup>C-ren ohiko espektroa erakutsi zuen (1. irudia B). 20 eta 190 ppm arteko zortzi gailur ongi definitu zirelarik, Cl-C6, CH3 eta C=O egiturei zegozkienak. Azkenik, kitinaren azetilazio-maila kalkulatzeko oinarrizko analisia egin zen. Aurkitutako kitinaren nitrogeno-edukia %4,5ekoa izan zen, purutasunaren adierazle esanguratsua. #### 1. irudia. Erauzitako kitinaren karakterizazio fisiko-kimikoa A) FTIR espektrua, B) <sup>13</sup>C NMR espektrua ![](_page_1_Figure_7.jpeg) Analisi erreologikoa 3D inprimaketaren tenperatura optimoa zehazteko egin zen (2. irudia A). Liskatasun balioak jaitsi egin ziren mozte-deformazio abiadura handitu zenean, eta adierazi zen 3DP tintak portaera liskaelastikoa izan zuela, 3D inprimaketa-tekniketarako egokia. 3DP tinta eta muzina bereizteko indar maximoaren balioa 7,47 N izan zen, eta itsaste-lana, azalera kurbaren azpian integratzearen bidez kalkulatua, 6,96 mJ izan zen (2. irudia B). Muzinak, negatiboki kargatutako glikosilazio handiko proteinak, beste polimero batzuekiko elkarrekintza fisikoak (hidrogeno-loturak edo indar elektrostatikoak) eragin ditzake. Beraz, 3DP tintan dagoen gelatinarekin kontaktuan, interakzio ez-kobalenteak sor daitezke bi proteinetan dauden -COOH, -NH<sub>2</sub> eta -OH talde polarren bidez. 2. irudia. Tinten karakterizazioa fisiko-kimikoa A) 3DP tintaren zizailatze kurbak, eta B) Mukuitsaskortasunaren kurba. ![](_page_2_Figure_3.jpeg) Epe laburreko biobateragarritasuna jarduera metabolikoaren eta zelulen hilkortasunaren arabera ebaluatu zen 72 ordutara. Zelulek jarduera optimoak izan zituzten lehen egunetik eta gorazko joera izan zuten egunak igaro ahala. Zelulen hilkortasuna %10 baino txikiagoa izan zen aztertutako denboran (3. Irudia A). Epe luzeko saiakuntzari dagokionez (3. irudia B), zelulak zazpi eguneko epean bizirik jarraitu zuten. Era berean zelulek fibroblasto fenotipo normala erakutsi zuten. 3. irudia. Aldamioen karakterizazio biologikoa A) HS27 zelulen hazkundeak 24, 48 eta 72 ordutara, B) *Live/dead* analisia aldamioa zelulen kultibora 1, 3 eta 7 eguneko esposizioaren ondoren (eskala 50 µm). ![](_page_2_Figure_6.jpeg) ## 4. Ondorioak Euli-pupak kitina erauzteko hautagai onak izan ziren, lortutako erauzketa-errendimendu handiak erakutsi zuen moduan. Kitina hori 3DPrako gelatinazko tintak prestatzeko erabili zen; ES tintak, berriz, gelatinarekin eta PVArekin. Tintek portaera liskaelastikoa izan zuten, beharrezkoa fabrikazio gehigarriko prozesuetarako, ebaluazio erreologikoak erakutsi zuenez. Gainera, 3DP tintek muku-itsaskortasun eta biobateragarritasun onak zituzten ehuningeniaritzako aplikazioetarako interesekoak. Aipatzekoa da 3DP eta ES konbinazioen bidez fabrikatutako aldamioen erreplikagarritasuna handia izan zela. Ondoriozko aldamioek elkarri lotutako poroen arkitektura erakutsi zuten, zelulen atxikimendurako eta hazkuntzarako egokia. Beraz, bideragarritasun zelularra egiaztatu eta biobateragarritasuna berretsi zen. Honela, zaurien sendaketarako egokia izan daitekeen egitura sortu da, material natural eta biobateragarriak konbinatuz. Orain arte hondakina suposatu duen fruta-euliaren pupa erabiliz, hau balio erantsiko produktua bilakatuz. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan honetatik abiatuta, ehunak birsortzeko sistema konplexuagoen ikerketa abiatuko da, honetarako erabilitako materialak abiapuntutzat hartuz. Zaurien sendapenaren inguruko entsegu biologikoak prestatuko dira, material sistema honen komenentzia ikertzeko, eta beharrezkoa bada, formulazioa edota fabrikazioa moldatzeko. ## **6. Erreferentziak** - Águila-Almanza, E., Low, S. S., Hernández-Cocoletzi, H., Atonal-Sandoval, A., Rubio-Rosas, E., Violante-González, J., & Show, P.L. (2021). Facile and green approach in managing sand crab carapace biowaste for obtention of high deacetylation percentage chitosan. *Journal of Environmental Chemical Engineering, 9*,105229. <https://doi.org/10.1016/j.jece.2021.105229> - Wappner, P., Kramer, K.J., Hopkins, T.L., Merrit, M., Schaefer, J., & Quesada-AlluÉ, L. (1995). White pupa: a Ceratitis capitata mutant lacking catecholamines for tanning the pup arium. *Insect Biochemistry and Molecular Biology, 25,* 365-373. [https://doi.org/10.1016/0965-1748\(94\)00078-](https://doi.org/10.1016/0965-1748(94)00078-V) [V](https://doi.org/10.1016/0965-1748(94)00078-V) - Dey, D., Srinivas, D., Panda, B., Suraneni, P., & Sitharam, T.G. (2022). Use of industrial waste materials for 3D printing of sustainable concrete: A review. *Journal of Cleaner Production, 340,* 130749. <https://doi.org/10.1016/j.jclepro.2022.130749> - Dong, J., Jhu, R.J., Wang, L., & Xian, C.J. (2021). A hybrid platform for three-dimensional printing of bone scaffold by combining thermal-extrusion and electrospinning methods. *Microsyst Technol, 26:* 1847-1861.<https://doi.org/10.1007/s00542-019-04730-7> - Li, T., Sun, M., & Wu, S. (2022). State-of-the-Art Review of Electrospun Gelatin-Based Nanofiber Dressings for Wound Healing Applications. *Nanomaterials, 12*: 784. <https://doi.org/10.3390/nano12050784> - Golebiowska, A. A., & Nukavarapu, S. A. (2022). Bio-inspired zonal-structured matrices for bonecartilage interface engineering. *Biofabrication, 14*: 025016. [https://doi.org/10.1088/1758-](https://doi.org/10.1088/1758-5090/ac5413) [5090/ac5413](https://doi.org/10.1088/1758-5090/ac5413) - Yang, D. L., Faraz, F., Wang J. X., & Radacsi, N. (2022). Combination of 3D Printing and Electrospinning Techniques for Biofabrication, *Adv. Mater. Technol.,* 7: 2101309. https://doi.org/10.1002/admt.202101309 ## **7. Eskerrak eta oharrak** Lan hau Eusko Jaurlaritzako, Euskal Unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen (IT1658-22) eta Elkartek programa (KK-2022/00019) bidez gauzatu ahal izan da. Biodonostian egindako lana Instituto de Salud Carlos III (ISCIII) eta Europar Batasunak kofinantzatuako PI19/01621 proiektu bidez gauzatu da. Teresa Carranzak eta Ainhoa Irastorzak eskerrak eman nahi dizkiote Eusko Jaurlaritzari beren (PRE\_2022\_2\_0005) eta (PRE\_2019\_1\_0031) bekagatik. Jone Urangak eskerrak eman nahi dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari bere (ESPDOC21/74) bekagatik.
aldizkariak.v1-2-33
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.7_ Zk.1 _2007_3", "issue": "Libk.7_ Zk.1 _2007_", "year": "2007", "license": null, "source": null, "edition": null }
## **ITZULPENA ITZULPENAK** ## **Logikako kalkulu funtzionalaren axiomen osotasuna\***<sup>1</sup> KURT GÖDEL Die Vollstandigkeit der Axiome des logischen Funktionenkalküls. Monatshefte furMathematikund' Physik, 37, 1930, 349-360 or. ## **(«Die Vollstandigkeit der Axiome des logischen Funktionenkalküls»)** Jakina da Whiteheadek eta Russellek logika eta matematika eraiki dutela ageriko zenbait proposizio axiomatzat hartuz, eta horietatik, zehatz azaldutako inferentzia printzipioetan oinarrituz, logikako eta matematikako teoremak guztiz modu formalean ondorioztatu dituztela (hau da, sinboloen esanahiaren erabilpen gehigarririk egin gabe). Horrelako jardunbideak galdera bat dakarkigu segituan burura, hasieran postulatutako axiomen eta inferentzia printzipioen sistema osoa ote den, hau da, proposizio logikomatematiko guztiak eratorri ahal izateko nahikoa den edo, akaso, egiazkoak diren eta sistema honetan ondorioztatu ezinak diren proposizioak otu dakizkigukeen. Kalkulu proposizionaleko formulen kasuan galderak baiezko erantzuna jaso du, hau da, erakutsi2 da, kalkulu proposizionaleko formula zuzen guztiak *Principia Mathematican* emandako axiometatik ondorioztatzen direla. Gauza bera egingo dugu hemen «kalkulu funtzional mugatua»3 deitutako eremu zabalagoko formulentzat; hau da, ondokoa frogatuko dugu: <sup>\*</sup> Jule Goikoetxeak alemanetik itzulia da lan hau. Eskerrak eman nahi dizkiot lana arretaz irakurri eta zuzenketak egin dituen Enetz Ezenarro lankideari. Itzulpena egiteko Eusko Jaurlaritzaren doktorego aurreko beka baten laguntza izan dut. <sup>1</sup> H. Hahn irakaslearekin zorretan nago artikulu hau idazterakoan lagungarri suertatu zaizkidan hainbat aholku emateagatik. 2 Ikus *Bernays 1926*. <sup>3</sup> Terminologian eta sinbolismoan lan honek *Hilbert eta Ackermann* 1928 du eredutzat. Lan horren arabera, kalkulu funtzional mugatua, X, Y, Z... aldagai proposizionalak eta 1 tipoko F(x), G(x, y), H(x, y, z)... aldagai funtzionalak erabiliz, (edo), — (ez), (x) (guztietarako), (Ex) (existitzen da) eragiketen bidez eraikitako espresio logikoek osatzen dute, non (x) edo (Ex) kuantifi katzaileetako aldagaiak indibidualen gainean soilik mugitzen diren, eta ez funtzioen gainean. Era horretako formula bat baliozkoa (tautologikoa) dela esaten da, X, Y, Z... eta F(x), G(x, y)... aldagaiak, hurrenez hurren, proposizio eta funtzio espezifi koez ordezkatzen diren guztietan egiazko proposizioak lortzen badira (adibidez, (x)[F(x) F(x))] ). 10 KURT GÖDEL I Teorema: *Kalkulu funtzional mugatuko baliozko*<sup>4</sup> *formula oro frogagarria da* Hurrengo axioma sistema5 ezarriko dugu oinarritzat: Oinarrizko nozio indefinituak: , —, (x). (Horietatik &, Æ, ~, (Ex) ohiko moduan defini daitezke.) Axioma formalak: $$1. \ X \lor X \Rightarrow X,$$ $$2. \ X \Rightarrow X \lor Y,$$ $$3. \ X \lor Y \Rightarrow Y \lor X,$$ $$4. \ (X \Rightarrow Y) \Rightarrow (Z \lor X \Rightarrow Z \lor Y)$$ $$5. \ (x)F(x) \Rightarrow F(y),$$ $$6. \ (x)[X \lor F(x)] \Rightarrow X \lor (x)F(x).$$ ## Inferentzia erregelak6: - 1. Inferentzia eskema: A eta A Æ B-tik B inferi daiteke. - 2. Ordezkapen erregela aldagai proposizional eta funtzionalentzat. - 3. A(x)-tik (x)A(x) inferi daiteke. - 4. Aldagai indibidualak (askeak edo lotuak) beste batzuengatik ordezkatuak izan daitezke, horrek zeinu berdinarekin adierazitako aldagaien eraginen erdiestaltzerik eragiten ez baldin badu. Datorrenerako izendapen laburtuak ematea komeni da. - (P), (Q), (R), etab. era batera edo bestera eraikitako aurrizkiak adierazten dituzte, hots, forma honetako zeinu segida finituak: (x)(Ey), (y)(x)(Ez) (u), etab. - , -, , etab. alemaniar letra xeheek aldagai indibidualen n-koteak adierazten dituzte, hau da, honelako forma duten zeinu segidak: x, y, z; *x2*, *x1*, *x2*, *x3* etab., non aldagai bera behin baino gehiagotan ager daitekeen. Era honetan ulertu behar dira , (E), etab. -n aldagai bera behin baino <sup>4</sup> Zehatzagoak izateko: «indibidualen eremu guztietan baliozkoa» esan beharko genuke, teorema ezagunen arabera «indibidualen eremu zenbakarrian baliozkoa» esan nahiko lukeena. —Aldagai indibidual askeak dituen A(x, y,..., w) formula baten kasuan «baliozkoa» izateak (x)(y)...(w)A (x, y,..., w) baliozkoa dela esan nahi du eta «asegarria» izateak (Ex)(Ey)...(Ew)A(x, y,..., w) asegarria dela; ondokoa, beraz, salbuespenik gabe baiezta daiteke: «A baliozkoa da» eta «A ase ezina da» baliokideak dira. <sup>5</sup> Bat dator (P. Bernaysek erredundantea zela frogatu zuen elkartze-printzipioagatik izan ezik) *Principia Mathematica*, I, \*1 eta \*10 emandakoarekin. <sup>6</sup> Russellek eta Whiteheadek ez zituzten erregelok esplizituki azaldu, beren dedukzioetan etengabe erabili bazituzten ere. gehiagotan agertuko balitz, orduan, noski, $\mathfrak{x}$ -n edo ( $\mathfrak{E}\mathfrak{x}$ )-n behin bakarrik idatzita dagoela pentsatu behar da. Gainera, hemen batu dugun lema sorta beharko dugu. Frogak ez dira ematen, batetik, ezagunak direlako, eta bestetik, burutzeko errazak direlako: - 1. Edozein g n-koterentzat ondokoa froga daiteke: - (a) $(r)F(r) \rightarrow (Er)F(r)$ . - (b) $(x)F(x) & (Ex)G(x) \rightarrow (Ex)[F(x) & G(x)],$ - (c) $(r)\overline{F(r)} \sim \overline{E(r)F(r)}$ - 2. g eta g' aldagaien ordenean bakarrik desberdintzen badira, orduan, ondokoa froga daiteke: $$(Ex)F(x) \rightarrow (Ex')F(x)$$ . 3. x-n aldagai guztiak desberdinak badira eta x'-k x-n osagai kopuru bera baldin badu, orduan, ondokoa froga daiteke: $$(\mathfrak{x})F(\mathfrak{x}) \rightarrow (\mathfrak{x}')F(\mathfrak{x}')$$ baita y'-n aldagai berberak agertzen direnean ere. 4. $(p_i)$ -k $(x_i)$ edo $(Ex_i)$ kuantifikatzailea eta $(q_i)$ -k $(y_i)$ edo $(Ey_i)$ kuantifikatzailea adierazten baldin badute, orduan $i < k \le n$ , $(p_i)$ $(p_k)$ -ren aurretik doala eta $i < k \le m$ , $(q_i)$ $(q_k)$ -ren aurretik doala betetzen duten $(p_i)$ eta $(q_i)$ -z osatutako edozein (P) aurrizkirentzat, $$(p_1)(p_2) \dots (p_n) \ F(x_1, x_2, ..., x_n) \ \& \ (q_1)(q_2) \dots (q_m) \ G(y_1, y_2, ..., y_m)$$ $$\sim (P)[F(x_1, x_2, ..., x_n) \ \& \ G(y_1, y_2, ..., y_m)]^7$$ froga daiteke. - 5. Adierazpen guztiak forma normalean eman daitezke; hau da, A adierazpen bakoitzarentzat bada N formula normal bat, A $\sim$ N frogagarria izanik<sup>8</sup>. - 6. A ~ B frogagarria baldin bada, orduan $\mathfrak{F}(A) \sim \mathfrak{F}(B)$ ere bada, eta $\mathfrak{F}(A)$ -k A zatitzat duen edozein espresio adierazten du (ikus *Hilbert eta Ackermann* 1928, III, §7). - 7. Baliozkoak diren kalkulu proposizionaleko formula guztiak frogagarriak dira, hots, 1-4 axiomek kalkulu proposizionalarentzat sistema axiomatiko osoa osatzen dute<sup>9</sup>. <sup>&</sup>lt;sup>7</sup> Teorema analogoak, &-ren ordez, v-rentzat balio du. <sup>&</sup>lt;sup>8</sup> Ikus Hilbert eta Ackermann 1928, III, §8. <sup>9</sup> Ikus Bernays 1926. I Teoremaren frogarekin jarraituko dugu ondoren, baina kontuan izan lehenik hurrengo modu honetan ere enuntzia daitekeela: II Teorema: *Murriztutako kalkulu funtzionaleko formula oro ezeztagarria*<sup>10</sup> *edo asegarria da* (eta, are gehiago, indibidualen eremu zenbakarrian asegarria). I II-tik ondorioztatzen dela, honela ikus daiteke: izan bedi A baliozko adierazpen bat orduan, $\bar{\rm A}$ ez da asegarria, beraz, II-ak esaten duenez ezeztagarria da, hau da, $\bar{\bar{\rm A}}$ frogagarria da, eta ondorioz, A ere bai. Alderantzizko [inplikazioa] begi bistakoa da. Defini dezagun orain K adierazpenez osatutako $\Re$ klase bat finkatutako hurrengo baldintzen bitartez: - 1. *K* formula normal bat da. - 2. K-k ez du askea den aldagai indibidualik. - 3. *K*-ren aurrizkia kuantifikatzaile unibertsalaren zeinuarekin hasi eta kuantifikatzaile existentzial batekin amaitzen da. Hortaz, honako hau dugu: III Teorema: $\Re$ -adierazpen oro ezeztagarria edo asegarria $^{11}$ baldin bada, hala izango da edozein adierazpen ere. Froga: Izan bedi A $\Re$ -n ez dagoen adierazpena. Demagun g aldagai askeak dauzkala. Berehala ikus daitekeenez, (Eg)A ezeztagarria izatea A ezeztagarria izatetik ondorioztatzen da, eta alderantziz (1c lemaren eta 3. inferentzia erregelaren edota 5. axiomaren arabera hurrenez hurren); gauza bera gertatzen da 4. oin-oharrean asetasunari buruz finkatutako baldintzen arabera. Izan bedi (P)N (Eg)A-ren forma normala, orduan, $$(E\mathfrak{x})A \sim (P)N \tag{1}$$ froga daiteke. Era berean, izan bedi B = (x)(P)(Ey) { N & [F(x) $$\sqrt{F(y)}$$ ]}.12 Orduan, $$(P)N \sim B \tag{2}$$ <sup>&</sup>lt;sup>10</sup> «A ezeztagarria da»-k «A frogagarria da» esan nahi du. <sup>&</sup>lt;sup>11</sup> «Asegarria»-k eranskinik ez badarama honela ulertu behar da, hemen eta aurrerakoetan: «asegarria indibidualen eremu zenbakarrian». «Baliozkoa» ere hala ulertu behar da. <sup>12</sup> x eta y aldagaiak ez dira (P)-n agertu behar. frogagarria da (4. leman eta (x)(Ey)[F(x) F(y)] adierazpenaren frogagarritasunean oinarrituta). B -n dago, beraz, finkatutako baldintzen arabera, asegarria edo ezeztagarria da. Baina, (1)-en eta (2)-ren arabera, B-ren asegarritasunak (E)A-rena dakar, hortaz, A-rena ere bai, eta, berdin gertatzen da ezeztagarritasunarekin. Beraz, A ere asegarria edo ezeztagarria da. III teorema dela eta, nahikoa da ondokoa frogatzea: *-adierazpen oro asegarria edo ezeztagarria da.* Horretarako, -adierazpen13 baten gradua bere aurrizkian dagoen kuantifikatzaile unibertsalez osatutako bloke kopuru gisa definituko dugu, bata bestetik kuantifikatzaile existentzialek bereizten dituztenak. Eta, lehenik, hurrengoa frogatuko dugu: IV Teorema: *k graduko adierazpen oro asegarria edo ezeztagarria bada, hala izango da k+1 graduko edozein adierazpen ere.* Froga: Izan bedi (P)A k+1 graduko -adierazpena. Izan bedi (P) = ()(E-) (Q) eta (Q) = ()(E)(R), non (Q)-k K gradua duen eta (R)-k k-1 gradua. Halaber, izan bedi F A-n agertzen ez den aldagai funtzional bat. Jarri dezagun orduan:14 $$B = (\mathfrak{x}')(E\mathfrak{y}')F(\mathfrak{x}',\mathfrak{y}') \ \& \ (\mathfrak{x})(\mathfrak{y})[F(\mathfrak{x},\mathfrak{y}) \ \boldsymbol{\rightarrow} \ (Q)A]$$ eta $$C = (\mathfrak{x}')(\mathfrak{x})(\mathfrak{y})(\mathfrak{y})(\mathfrak{u})(E\mathfrak{y}')(E\mathfrak{o})(R)\{F(\mathfrak{x}',\mathfrak{y}') \& [F(\mathfrak{x},\mathfrak{y}) \to A]\},^{15}$$ Hortaz, 4. eta 6. lemak konbinatuta eta bi aldiz aplikatuz ondokoaren frogagarritasuna ematen du, $$B \sim C;$$ (3) horretaz gain, bistakoa da $$B \rightarrow (P)A$$ (4) ere baliozkoa dela. Orain, C-k *k* gradua dauka, eta hipotesiaren arabera, asegarria edo ezeztagarria da. Beraz, asegarria baldin bada, (P)A ere bada ((3) <sup>13 «</sup>Aurrizki baten gradua» terminoa zentzu berarekin erabiltzen da. <sup>14</sup> Skolemek (1920) prozedura analogoa erabili zuen Löwenheimen teorema frogatzeko. <sup>15</sup> , ', -, -', , aldagai segidak binaka disjuntuak direla pentsatu behar da, noski. eta (4) erabiliz). Ezeztagarria baldin bada, B ere bada ((3) erabiliz); hau da, $\overline{B}$ frogagarria da. Kasu horretan $\overline{B}$ -n (Q)A jarriz gero F-ren ordez, orduan: $$(\mathfrak{x}')(\mathtt{E}\mathfrak{y}')(\mathtt{Q})\mathtt{A} \ \& \ (\mathfrak{x})(\mathfrak{y})[(\mathtt{Q})\mathtt{A} \ \Rightarrow (\mathtt{Q})\mathtt{A}]$$ frogagarria da. Baina, noski, $$(\mathfrak{g})(\mathfrak{h})[(Q)A \rightarrow (Q)A]$$ frogagarria denez, hala izango da $(\mathfrak{x}')(E\mathfrak{y}')(Q)A$ ere; hots, (P)A kasu horretan ezeztagarria da. Beraz, (P)A ezeztagarria edo asegarria da. Orain, hurrengo hau frogatzea besterik ez da falta: V Teorema: 1 graduko formula oro asegarria edo ezeztagarria da. Frogatu ahal izateko definizio gutxi batzuk beharrezkoak dira. Izan bedi $(\mathfrak{x})(\mathfrak{E}\mathfrak{y})A(\mathfrak{x};\mathfrak{y})$ ((P)A bezala laburtua) 1 graduko edozein formula. $\mathfrak{x}$ -rekin aldagai r-kotea eta $\mathfrak{y}$ -rekin aldagai s-kotea adieraz ditzagun. r-koteetan pentsatzerakoan, $x_0$ , $x_1$ , $x_2$ ,..., $x_i$ ,... segidatik hartutako eta azpi-indizeen batura gorakoaren arabera ordenatutakoetan pentsa dezagun: $$\mathfrak{x}_{1} - (x_{0}, x_{0}, \dots, x_{0}), \ \mathfrak{x}_{2} - (x_{1}, x_{0}, \dots, x_{0}), \ \mathfrak{x}_{3} - (x_{0}, x_{1}, x_{0}, \dots, x_{0}), \ \text{etab.}$$ eta (P) A-tik ondorioztatutako $\{A_n^{}\}$ formulen sekuentzia definitzen dutela horrela: $$\begin{split} &A_{1} = A \; (\underline{y}_{1}; X_{1}, \; X_{2}, ..., X_{s}) \\ &A_{2} = A \; (\underline{y}_{2}; \; X_{s+1}, \; X_{s+2}, ..., \; X_{2s}) \; \& \; A_{1} \\ &\overline{A_{n} = A \; (\underline{y}_{n}; \; X_{(n-1)S+1}, \; X_{(n-1)S+2}, ..., \; X_{ns})} \; \& \; A_{n-1} \end{split}$$ Izan bedi $\mathbf{x}_{\text{(n-1)}s+1}$ ..., $\mathbf{x}_{\text{ns}}$ s-kotea $\mathfrak{y}_{\text{n}}$ -ren bidez adierazia, hortaz, hurrengo hau dugu: $$A_{n}=A(\underline{y}_{n};\underline{y}_{n})\&A_{n-1}. \tag{5}$$ Gainera, finkatutako ondoko baldintzaren bidez definitzen dugu (P<sub>n</sub>)A<sub>n</sub>: $$(P_n)A_n = (Ex_0)(Ex_1)...(Ex_{ns})A_n$$ Erraz egiazta daitekeenez, $x_0$ eta $x_{ns}$ bitarteko aldagaiak dira, hain zuzen, $A_n$ -n agertzen direnak; eta beraz, $(P_n)$ -ren bitartez lotuak daude. Halaber, agerikoa da $\mathfrak{x}_{n+i}$ r-koteko aldagaiak jada $(P_n)$ -n agertzen direla (hortaz, ziurrenik, $\mathfrak{y}_{n+i}$ -en agertzen direnetatik desberdinak dira). $(P'_n)$ -ren bitartez denotatzen da (Pn)-n soberan geratu dena, n+i r-koteko aldagaiak aipatzen ez direnean, horrela, aldagaien ordenari dagokionez izan ezik, (En+i)(Pn) = (Pn). Behin notazio hau onartuta, ondokoa dugu: VI Teorema: *n ororentzat frogagarria da:* $$(P)A \rightarrow (P_n)A_n.$$ Frogatzeko indukzio matematikoa erabiliko dugu: I. (P)A Æ (P1)A1 frogagarria da, ondokoa dugulako: $$(\mathfrak{g})(\mathtt{E}\mathfrak{y})\mathsf{A}(\mathfrak{g};\mathfrak{y}) \boldsymbol{\rightarrow} (\mathfrak{g}_1)(\mathtt{E}\mathfrak{y}_1)\mathsf{A}(\mathfrak{g}_1;\mathfrak{y}_1)$$ (3. lemaren eta 4. inferentzia erregelaren arabera) eta $$(\mathfrak{x}_1)(\mathrm{E}\mathfrak{y}_1)\mathrm{A}(\mathfrak{x}_1;\mathfrak{y}_1) \rightarrow (\mathrm{E}\mathfrak{x}_1)(\mathrm{E}\mathfrak{y}_1)\mathrm{A}(\mathfrak{x}_1;\mathfrak{y}_1)$$ (1a lemaren arabera). II. *n* ororentzat (P)A & (Pn)An Æ (Pn+1)An+1 frogagarria da hurrengoa dugulako: $$(\mathfrak{x})(\mathtt{E}\mathfrak{y})\mathsf{A}(\mathfrak{x};\mathfrak{y}) \to (\mathfrak{x}_{n+1})(\mathtt{E}\mathfrak{y}_{n+1})\mathsf{A}(\mathfrak{x}_{n+1};\mathfrak{y}_{n+1}) \tag{6}$$ (3. lemaren eta 4. inferentzia erregelaren arabera) eta $$(P_n)A_n \rightarrow (E_{\mathcal{L}_{n+1}})(P'_n)A_n \tag{7}$$ (2. lemaren arabera). Horrez gain, $$(\underline{\mathcal{V}}_{n+1})(E\mathfrak{h}_{n+1})A(\underline{\mathcal{V}}_{n+1};\,\mathfrak{h}_{n+1})\,\&\,(E\underline{\mathcal{V}}_{n+1}\,(P'_n)A_n$$ $$(E\underline{\mathcal{V}}_{n+1})[(E\mathfrak{h}_{n+1})A(\underline{\mathcal{V}}_{n+1};\mathfrak{h}_{n+1})\,\&\,(P'_n)A_n] \tag{8}$$ (1b lemaren arabera, F-ren ordez (En+1)A(n+1;n+1) jarriz eta G-ren ordez (P'n)An jarriz). (8) inplikazioaren aurrekaria (6) eta (7) atzekarien konjuntzioa dela ohartzen bagara, garbi dago: $$(P)A \& (P_n)A_n \to (E_{\xi_{n+1}}) [(E_{\eta_{n+1}})A(\xi_{n+1}; \eta_{n+1}) \& (P'_n)A_n]$$ (9) frogagarria dela. Halaber, (5)-etik eta 4., 6. eta 2. lemetatik eratortzen da hurrengoaren frogagarritasuna: $$(E_{y_{n+1}})[(E_{y_{n+1}})A(y_{n+1};y_{n+1})&(P'_n)A_n] \sim (P_{n+1})A_{n+1}]$$ (10) (9) eta (10)-etik II-a ondorioztatzen da eta II-tik I-arekin batera VI teorema. Eman dezagun A-n $F_1$ , $F_2$ ,..., $F_k$ aldagai funtzionalak eta $X_1$ , $X_2$ ,..., $X_1$ aldagai proposizionalak agertzen direla. Orduan, $A_n$ honako forma hau duten oinarrizko osagaiez eraikiko da: $$F_1$$ , $(X_{pl},...,X_{q1})$ , $F_2(X_{p2},...,X_{q2})$ ,...; $X_1$ , $X_2$ ,..., $X_1$ $\lor$ eta — eragiketen bidez bakarrik. $A_n$ formula bakoitzari $B_n$ kalkulu proposizionaleko formula bat egokituko diogu, $A_n$ -ren oinarrizko osagaien ordez aldagai proposizionalak jarriz eta osagai desberdinak (nahiz eta aldagai indibidualen notazioan baino ez desberdindu) aldagai proposizional desberdinez ordezkatzen ditugula ziurtatuz. Bestalde, «(P)A asetzen duen n mailako sistema» bezala, z ( $O \le z \le ns$ ) osoen eremuan definitutako $f_1^{(n)}$ , $f_2^{(n)}$ ,..., $f_n^{(n)}$ funtzioen nahiz $w_1^{(n)}$ , $w_2^{(n)}$ ,..., $w_1^{(n)}$ egibalioen eremuan definitutako $X_1$ , $X_2$ ,..., $X_1$ aldagai proposizionalen sistema ulertzen dugu. Sistema honetan $A_n$ -n $F_i$ -ak $f_i^{(n)}$ - ez ordezkatuz, $x_i$ -ak i zenbakiez ordezkatuz eta $X_i$ -ak dagokien $w_i^n$ egibalioez ordezkatuz, egiazko proposizio bat lortzen da. Begi bistakoa denez, n mailako sistema asetzaileak existituko dira baldin eta soilik baldin $B_n$ asegarria bada. $B_n$ bakoitza kalkulu proposizionaleko formula bat denez asegarria edo ezeztagarria da (7. lema). Beraz, bi kasuok baino ezin zaizkigu bururatu: - 1. Gutxienez $B_n$ bat ezeztagarria da. Orduan, erraz ikus daitekeenez (2., 3. inferentzia erregelak; 1c lema) dagokion $(P_n)A_n$ ere ezeztagarria da, eta ondorioz, $(P)A \rightarrow (P_n)A_n$ -ren frogagarritasuna dela eta, (P)A ere ezeztagarria da. - 2. Ez dago ezeztagarria den $B_n$ -rik; beraz, denak asegarriak dira. Orduan, maila guztietako sistema asetzaileak daude. Haatik, maila bakoitzeko sistema asetzaile kopuru finitua baino ez dagoenez (indibidualen eremu elkartuak finituak direlako), eta gainera, n+1 mailako sistema asetzaile orok n mailako beste sistema asetzaile bat duenez bere baitan $^{16}$ ( $A_n$ -ak ondoz ondoko & konjuntzioen bitartez eraikitzeak argi uzten duenez), arrazonamen- $f_1, f_2, ..., f_k, w_1, w_2, ..., w_I$ sistema bat $\{g_1, g_2, ..., g_k, v_1, v_2, ..., v_I\}$ beste baten zati izateak zera nahi du: <sup>1.</sup> f<sub>i</sub>-ko indibidualen eremua g<sub>i</sub>-ko indibidualen eremuaren zati da, <sup>2.</sup> f, eta g, eremu murriztuagoaren barnean bat datoz, <sup>3.</sup> edozein i-rentzat, $v_i = w_i$ du ezagunak jarraituz ondorioztatzen da, kasu honetan badela $S_1, S_2, ..., S_k, ...$ sistema asetzaileen segida bat $(S_k \ k \ mailakoa \ izanik)$ , bakoitzak aurrekoa partetzat duena. Orain, zenbaki osoen eremuan $S = \{\phi_1, \phi_2, ..., \phi_k; \alpha_1, \alpha_2, ..., \alpha_1\}$ sistema bat definituko dugu finkatutako ondorengo baldintzen bitartez: - 1. $\phi_p(a_1,...,a_i)$ $(1 \le p \le k)$ betetzen da, baldin eta soilik baldin, gutxienez goiko segidako $S_m$ batentzat (eta, beraz, hurrengo guztientzat ere bai) $f_p^{(m)}$ $(a_1,...,a_i)$ betetzen bada. - 2. $\alpha_i = w_i^{(m)}$ $(1 \le i \le 1)$ gutxienez $S_m$ batentzat (eta, hortaz, ondorengo guztientzat ere bai). Beraz, agerikoa da, S-k (P)A formula egiazkoa egiten duela. Kasu horretan, gainera, (P)A asegarria da, eta horrekin amaitzen da goian emandako sistema axiomatikoaren osotasunaren froga. Kontuan har dezagun orain frogatutako baliokidetasunak: «baliozkoa = frogagarria» zenbakarria ez denaren zenbakarrirako erredukzioa dakarrela berarekin erabakitze arazori dagokionez, «baliozkoa» zenbakarria ez den funtzioen multzoari buruzkoa delako; «frogagarria» froga formalen multzo zenbakarriaz baino ari ez den bitartean. Bai I Teorema eta bai II Teorema norabide anitzetan orokortu daitezke. Lehendabizi, erraza da identitate nozioa (indibidualen artekoa) kontuan hartzea, goiko 1-6 axiomei beste bi erantsiz 7. $$x = x$$ 8. $x = y \rightarrow [F(x) \rightarrow F(y)]$ Goian genuen analogoa gertatzen da formulen hedatutako eremuan ere: VII Teorema: *Baliozkoa den hedatutako eremuko formula oro* (zehatzago: indibidualen eremu guztietan baliozkoa bada) *frogagarria da*, eta VII-rekiko baliokidea da hurrengoa: VIII Teorema: *Hedatutako eremuko formula oro ezeztagarria edo asegarria da* (eta, are gehiago, asegarriak finituak edo zenbakarriak diren indibidualen eremuetan). Frogatzeko eman dezagun A-k hedatutako eremuko edozein formula adierazten duela. B formula bat eraikiko dugu A, (x)(x=x) eta 8. axioman F aldagai funtzionalaren ordez, A-n agertzen diren aldagai funtzionalak jarriz lortutako formula guztien arteko biderkadura (& konjuntzioa) bezala, hau da, zehatzago esanda: $$(x)(y)\{x=y \rightarrow [F(x) \rightarrow F(y)]\}$$ 18 KURT GÖDEL A-ko aldagai funtzional monadiko ororentzat, $$(x)(y)(z)\{x = y \rightarrow [F(x,z) \rightarrow F(y,z)]\} & (x)(y)(z)\{x = y \rightarrow [F(z,x) \rightarrow F(z,y)]\}$$ A-ko aldagai funtzional diadiko ororentzat («=» bera barne) eta triadikoak nahiz poliadikoak diren A-ko aldagai funtzionalei dagozkien formulak. Izan bedi B' formula, B formulen «=» zeinua B-n bestela agertzen ez den G aldagai funtzionalaz ordezkatzean lortzen dena. B' adierazpenean ez da jada «=» zeinua agertzen, beraz, goian frogatutakoaren arabera ezeztagarria edo asegarria da. Ezeztagarria baldin bada, orduan, B ere ezeztagarria da, B'-tik lortzen baita «=» G-z ordezkatuz. Baina B, A eta 7. eta 8. axiometatik berehala ondorioztagarria den azpi-formula baten arteko biderkadura logikoa da. Hortaz, kasu honetan, A ere ezeztagarria da. Eman dezagun orain, B'(S) funtzio sistema jakin baten bitartez zenbakarria den indibidualen eremuan asegarria dela.17 Begi bistakoa da, B'-ren eraketagatik g (hau da, G-k ordezkatuko duen S sistemako funtzioa) erlazio erreflexiboa, simetrikoa eta iragankorra dela; hortaz, -ko osagaien partiketa bat ematen du, gainera, S sisteman dagoen funtzio batengan ezer gutxi aldatuko da klase bereko osagaiak euren artean ordezkatzen direnean. Klase bereko osagai guztiak euren artean identifikatzen baditugu (agian, klaseok indibidualen eremu berri bateko osagaitzat hartuz), g identitate erlazio bihurtzen da eta B-ren sistema asetzaile bat lortzen da; eta beraz, A-rena ere bai. Hortaz, jakina, A asegarria18 edo ezeztagarria da. I Teoremaren beste orokortze bat lor daiteke adierazpen logikoen multzo infinitu zenbakarriak kontuan hartuz. I eta II Teoremen analogoak ditugu berarentzat, hau da: IX Teorema: *kalkulu funtzional murriztuko formulen multzo zenbakarri infinitu oro asegarria da* (hau da, sistemako formula guztiak aldi berean asegarriak dira) *edo badauka azpisistema finitu bat produktu logikoa ezeztagarria duena.* IX hurrengotik zuzenean ondorioztatzen da: X Teorema: *Formula sistema infinitu zenbakarri bat asegarria izan dadin, beharrezkoa eta nahikoa da, haren azpisistema finitu oro asegarria izatea.* X Teorema frogatzeko, lehenik eta behin, 1 graduko formula normalen sistemara muga gaitezkeela ohartu behar dugu, indibidualen formuletarako III eta IV teoremen frogarako erabilitako prozedura behin eta berriz aplika- <sup>17</sup> A-n ere aldagai proposizionalak agertuz gero, S-k funtzioak ez ezik, egibalioak ere izan beharko ditu, noski, aldagai proposizional horientzako. <sup>18</sup> Eta, are gehiago, gehienez zenbakarria den eremu batean (indibidualen domeinu zenbakarriko klase disjuntuez osatzen baita). tuz, $\Sigma$ formula sistema orori 1 graduko $\Sigma'$ formula normalen sistema egoki diezaiokegu, $\Sigma$ -ren edozein azpi-sistemaren asegarritasuna dagokion $\Sigma'$ -ren azpisistemaren asegarritasunaren baliokidea izanik. Izan bedi, $$(\mathfrak{x}_1)(\mathfrak{E}\mathfrak{y}_1)A_1(\mathfrak{x}_1;\mathfrak{y}_1), (\mathfrak{x}_2)(\mathfrak{E}\mathfrak{y}_2)A_2(\mathfrak{x}_2;\mathfrak{y}_2),..., (\mathfrak{x}_n)(\mathfrak{E}\mathfrak{y}_n)A_n(\mathfrak{x}_n;\mathfrak{y}_n),...$$ $\Sigma$ lehen graduko adierazpen normalen sistema zenbakarri bat, izan bedi $\mathfrak{x}_i$ $\mathfrak{r}_i$ -kotea eta $\mathfrak{y}_i$ aldagaien $s_i$ -kotea. Izan bedi $\mathfrak{x}_1^i$ , $\mathfrak{x}_2^i$ ,..., $\mathfrak{x}_n^i$ ,..., $\mathfrak{x}_0$ , $\mathfrak{x}_1$ , $\mathfrak{x}_2$ ,..., $\mathfrak{x}_n$ ,..., segidatik hartutako eta indizeen batuketa gorakorraren arabera ordenatutako $\mathfrak{r}_i$ -kote guztien segida; are gehiago, izan bedi $\mathfrak{y}_k^i$ goiko sekuentzian aipatutako aldagaien $s_i$ -kotea, $$\mathfrak{h}_{1}^{1}, \, \mathfrak{h}_{2}^{1}, \, \mathfrak{h}_{1}^{2}, \, \mathfrak{h}_{3}^{1}, \, \mathfrak{h}_{2}^{2}, \, \mathfrak{h}_{1}^{3}, \, \mathfrak{h}_{4}^{1}, \dots$$ aldagaien segida $\mathfrak{h}_k^i$ bakoitza dagokion x-ko $s_i$ -koteaz ordezkatzean, $x_1$ , $x_2$ ,..., $x_n$ ,... segidaren berdina bihurtzen dena. Era berean, $\{B_n\}$ formulen segida definituko dugu, goiko modu berean, finkatutako hurrengo baldintzen bitartez: $$\begin{array}{c} B_1 \!\!=\!\! A_1 \; (\!\!\!\: \chi_1^{\!\!\!\: l}; \!\!\: y_1^{\!\!\!\: l}), \\ B_n \!\!\!\: \!\!\!=\!\! B_{n\!-\!1} \; \& \; A_1 (\!\!\: \chi_n^{\!\!\!\: l}; \!\!\: y_n^{\!\!\: l}) \; \& \; A_2 \; (\!\!\: \chi_{n\!-\!1}^2; \!\!\: y_{n\!-\!1}^2) \; \& \dots \\ & \qquad \qquad \& \; A_{n\!-\!1} \; (\!\!\: \chi_2^{n\!-\!1}; \!\!\: y_2^{n\!-\!1}) \; \& \; A_n \; A_{n\!-\!1} \; (\!\!\: \chi_1^n; \!\!\: y_1^n). \end{array}$$ Begi bistakoa da, $(P_n)B_n$ (hots, $B_n$ -tik lortzen den formula bertan agertzen diren aldagai indibidual guztiak kuantifikazio existentzialen bidez lotuak direnean) goian emandako $\Sigma$ sistemako lehen n adierazpenen ondorioa dela. Beraz, $\Sigma$ -ko azpisistema mugatu oro asegarria bada, orduan edozein $B_n$ ere hala da. Baina, $B_n$ osoa asegarria baldin bada, orduan $\Sigma$ sistema osoa ere asegarria da (V Teorema frogatzeko -ikus goian 115. orr.- erabilitako arrazonamendua jarraituz) eta horrekin, X Teorema frogatzen da. IX eta X Teoremak zailtasun handirik gabe zabalduak izan daitezke «=» zeinua duten formula sistemetara, VIII Teoremaren frogan erabilitako prozeduraren bidez. Eman daiteke, oraindik ere, IX Teoremaren beste bertsio bat aldagai proposizionalik gabeko formula sistemetara mugatuz, eta horiek, oinarrizko noziotzat bertan agertzen diren aldagai funtzionalak dituzten sistema axiomatikotzat hartuz. Orduan, IX Teoremak argi baieztatzen du, axioma sistema finitu nahiz zenbakarri bat bere axiometako «guztiak» eta «existitzen da» klase edo erlazioei ez, baizik eta indibidualei<sup>19</sup> bakarrik erreferentzia egiten badiete kontraesankorra dela; hau da, pauso formal eta finituen bidez kontraesan bat eraiki daitekeela edo eredu bat daukala. $<sup>^{19}</sup>$ Hilberten geometriarako axioma sistemak, jarraitasunaren axiomarik gabe, adibide bezala balio lezake, agian. Bukatzeko, 1-8 axiomen independentziaren auzia eztabaida dezagun. 1-4 axiomei dagokienez, P. Bernaysek<sup>20</sup> jada erakutsi du, bat bera ere ez dela beste hiruretatik ondorioztatzen. 5-8 axiomak eransteak ere beren independentzian eraginik ez duela Bernaysek erabilitako interpretazio berberen bidetik ikus daiteke, horrek aldagai funtzionalak eta «=» zeinua dituzten formuletara hedatzekotan finkatutako ondoko baldintzak onartzen ditugula kontuan hartuz: - 1. Kuantifikatzaileak eta aldagai indibidualak kentzen dira. - 2. Gainerako formula zatian aldagai funtzionalak aldagai proposizionaltzat hartzen dira. - 3. «=» ikurra «bereizitako» balioek baino ezin dezakete ordezkatu. Bosgarren axiomaren independentzia frogatzeko erlaziona dezagun formula bakoitzarekin, ager litezkeen $$(x)F(x), (y)F(y),...; (x)G(x), (y)G(y),...;...,^{21}$$ bezalako osagaiak, $X \vee \overline{X}$ -ez ordezkatuz lortzen dugun beste formula bat. Horrela, 1-4 eta 6-8 baliozko formulak izatera igaroko dira, eta gauza bera gertatuko da, indukzio matematikoaren bitartez frogatu daitekeen bezala, axioma horietatik 1-4 inferentzia erregelen bidez eratorritako formulekin, 5. axiomak edozein modutan ez dauka ezaugarri hori. Zehazki modu berean froga daiteke 6. axiomaren independentzia, (x)F(x), (y)F(y),... etab.en ordez X $\sqrt{X}$ jarriz. Zazpigarren axiomaren independentzia frogatzeko, esango dugu, 1-6 eta 8 axiomak (eta, beraz, horietatik eratorritako formula guztiak ere bai) baliozkoak izaten jarraitzen dutela identitate erlazioaren ordez erlazio hutsa jarriz gero; 7. axiomarekin, berriz, ez da hala gertatzen. Era berean, 1-7 axiometatik ondorioztatutako formulek baliozkoak izaten jarraitzen dute identitate erlazioaren ordez erlazio unibertsala jarriz; 8. axiomarekin (gutxienez bi indibidual dituen domeinuan), berriz, ez da hala gertatzen. Erraz ikus dezakegu, baita ere, 1-4 inferentzia erregeletako bat bera ere ez dela erredundantea, baina ez dugu hemen gai horretaz zehaztasun handiagoz jardungo. <sup>&</sup>lt;sup>20</sup> Ikus Bernays 1926. <sup>&</sup>lt;sup>21</sup> Hau da, F, G,... etab. aldagai funtzional monadikoak, aurretik kuantifikatzaile unibertsal bat dutenak, eta kuantifikatzaile unibertsalaren eragina F, G,...horiez osatutako formulara eta dagokion aldagai indibidualera mugatzen da.
aldizkariak.v1-2-44
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.7_ Zk.2 _2007_7", "issue": "Libk.7_ Zk.2 _2007_", "year": "2007", "license": null, "source": null, "edition": null }
# **Jean-Jacques Rousseau: biho tzaren min tzoa** ESTEBAN ANTXUSTEGI ETA CRISTINA LASA UPV/EHU # **(Jean-Jacques Rousseau: Words from the heart)** #### **Abstract** *Jean-Jacques Rousseau is a singular enlightened thinker who takes reason as one of the causes that brings about the degradation of humanity. Likewise, he argues, reason masks humanity's real condition of unhappiness, inequality and lack of solidarity. Based on a thorough reading of Rousseau's writings, this paper aims, firstly, to examine Rousseau's vision of moral virtues, paying attention to the process of moral education. Secondly, to discuss the place of civil religion in politics and related issues like the return to nature, the human responsibility for evil or the role of conscience as an infallible moral judge. Lastly, the paper studies the reception of Rousseau's ideas by Robespierre up to the point of turning him an apostle and precursor of the French revolution.* *Keywords: Rousseau, Robespierre, reason, moral education, Enlightenment, civil religion* Aipatu garaian, letretan eta filosofian izan zirenen artean, gizon bat, bere arimaren eta izaeraren handitasunagatik, agertu zen gizateriaren maisu tzarako duina. Egia osoarekin egin zion eraso tiraniari; entusiasmoz min tzatu zen jainkotasunaz, bere elokuen tzia kemen tsu eta zin tzoak bertutearen xarma marra adore tsuez pintatu zuen (...) Irakaspenaren bere garbitasuna izatasunetik eta bizioaren gorrototik zetorkion, eta filosofoen izena zikin tzen zuten sofista azpikariekiko gorroto garaiezinak bere gain ekarri zuen e tsai eta arerio fal tsuen gorrotoa eta erasoaldia. A, bera Panteoira (1793ko urriaren 12an) eraman duen iraul tza horren lekuko izan bali tz! Nork jar zezakeen zalan tzan beraren arima eskuzabalak justiziaren eta berdintasunaren kausa entusiasmoz besarkatuko zuenik? (Robespierrek eginiko Rousseauren gorazarrea Konben tzio Nazionalaren aurrean, II. urteko Florialeko 18an, 1794ko maia tzaren 7an) ## **«Emozioa-Intuizioa», denun tzia soziala eta soluziobideak** Rousseauren sarrera modu erretorikoan egiteko Kant erabiliko dugu, autore horrek *Emilio* eta *Gizarte-Hi tzarmena* ezagutu bezain laster honako gogoeta egin bai tzuen: J.J. Rousseauren ida tziak denbora pasa baino haratagoko animoarekin irakur tzen dituenaren lehenengo iri tzia zera da, adimen erne apartaren, jeinuaren etorri prestuaren eta arima sentiberaren aurrean aurki tzen dela, edozein garaitan nahiz edonon eman den maila altuko idazlearekin topo egiten duela. Ondoren, ohiko topikoetatik hain urruti dauden haren ikuspuntu paradoxiko eta berezien eraginez zalan tzak asaldatuta geldituko da, eta nork bere buruari galdegiten dio ea egile horrek ez ote duen erabil tzen halako ezohiko gaitasunaren eta elokuen tziaren indar magikoa originaltasun liluragarriaren bila, zorroztasun sarkor hori haren aurkarien artean gailenduz. Hirugarren gogoeta batek, ostera, gaztedia behar tzen du adiera komuna gur tzera prin tzipio logikoen eta moralen bidez.1 Rousseauren etorri apartarekin liluratuta, Kantek bere buruari honako lana jarri zion: «Rousseau behin eta berriro berrirakurri haren estiloaren edertasunak distraitu ez nazan arte, eta horrela hura arrazoimenaren bidez ezagutu».2 Hala ere, Kantek aipatutako arrazoimen hori, Rousseauren ustez, gizateriaren degradazioa ekarri duten elementuetako bat izan da, eta haren erabilera zuzena egiteko aukera bazter tzen ez duen arren, momentuz, zori txarra, desberdintasuna eta elkartasun eza «mozorro tzeko» tresna bihurtu da. Ondoren, Rousseau jarriko dugu min tza tzen, ez baitago haren jarduna baino mezulari hobeagorik bere pen tsamendua azal tzeko. Rousseauren ustez, lehenago genioen moduan, arrazoimenak «argi-zuzi jainkotiarrak» —*Eloisa berrian* izenda tzen duen moduan— objektuak isola tzera, azter tzera eta zatitzera jo tzen du, horiek zen tzu orokorrarekin eta gizakiaren bizi tza zehatzarekin duten inplikazioaren kaltetan. Ai tzitik, arrazoiaren analisiei zen tzu bateratua ematen diena, eta analisi horiek bizi tza per tsonalarekin lo tzen dituena sentimendua da. «Emozio-intuizio» moduko bat li tzateke, giza izatean ida tzita dauden prin tzipioez —askatasunaz, berdintasunaz, errukiaz, erlijiotasunaz...— jabe tzeko gaitasuna ematen diguna. Rousseauren idazle-ibilbidea paseo sonatu batean sortu zen, non bere pen tsamendua izango zena errebelatu bai tzi tzaion. Guztia «Vincenneseko ar- <sup>1</sup> Ak., XX, 43-43 or. [Kanten aipamenak «Ak» laburdurarekin adierazten dira, liburukiaren zenbaki erromatarra eta orrialdearen zenbaki arabiarra erabiliz jarraian.] 2 Ak., XX, 30 or. gialdian» hasi zen, une hartan «beste uniber tso bat ikusi nuen, beste gizon bat bilakatu nin tzen», Rousseau berak, pasarte guztiz adierazgarri batean, kontatzen digun moduan: Garai hartan Vincennesen preso zegoen Diderot ikustera nindoala, bidean barrena patrikan nuen *Mercure de France* aldizkariko ale bat hasi nin tzen gainetik irakur tzen. Nire aurreneko ida tziari sorrera eman zion Dijongo Akademiak egindako lehenbiziko galdera ikusi nuen. Inoiz gertatu bada bat-bateko argialdi moduko zerbait, hori izan zen irakurketa horrek nigan eragin zuen astindua: bat-batean mila argik i tsutu zuten nire adimena; asaldura esanezinera eraman ninduten ideia bizi kontaezinak azaldu ziren indar eta nahaste-borraste handiz; mozkorraldiak sor tzen duen an tzeko zorabioak harrapatuta sentitu nuen nire burua. Taupada borti tzak bularra astindu eta estutu zidan; ibil tzean arnasa ezin harturik, etorbideko zuhai tz ba tzuen azpian e tzan nin tzen. Zer nolako argitasunez azalaraziko nituen sistema sozialaren kontraesan guztiak, zer nolako erraztasunez frogatuko nuen gizakia ona dela berez eta soilik instituzioek bilaka tzen dutela gaizto, zuhai tz haren pean ikusi eta sentitu nuenaren laurdena ida tzi ahal izan banu. Ordu laurden batez zuhai tz haren pean nire burua argitu zuten egia handien mul tzotik gogoratu ahal izan nuen guztia zurbiltasunez barreiatu nuen nire hiru ida tzi nagusietan, hala nola lehenengo Min tzaldi horretan; desberdintasunaren inguruko beste hartan, eta hezkun tzari buruzko liburuan, banaezinak eta mul tzo bat osa tzen duten hiru lan horietan. Ba ote nuen nik idazteko gaitasunen bat? Ez dakit. Per tsuasiorako ahalmen biziak beti eman izan dit nolabaiteko etorria»3. Zenbait egileren tzat, testu horren muinean bi ezaugarri nagusi tzen dira: ku tsu agustiniar-platonikotik datorren sentimendu naturalen oroipenaren teoria, eta ezagu tzaren eta ekin tzaren arteko batasunaren ideia. Edozein modutan ere, une hartan bertan, bere buruaren erretratua Malherbesen aurrean zirriborra tzen duenean bezalaxe, Rousseau ohar tzen da berezko duen per tsuasiorako gaitasunari lepora tzen dion nolabaiteko elokuen tziaren jabe dela. Ordutik aurrera, Rousseauren metodoak askotan nahasten diren bi bide har tzen ditu. Batetik, prosa su tsuan eginiko deskribapen hunkigarrikoa edo nobelen eredukoa, nahiz eta ba tzuetan horren kexu izan: «Nire estiloaren edertasuna alde batera u tz dezatela eta soilik ongi ala gaizki arrazoi tzen dudan egiazta dezatela arren eska tzen diet nire irakurleei»4. Eta bestetik, sistematizazio arrazoituaren eredukoa, garaiko testuinguru intelektuala ahazten ez duena eta, alde horretatik, jakin tza desberdinetako datuak erabil tzeko eran, Rousseau, ilustratu tipiko eta eredugarri ere badugu. <sup>3</sup> *Rousseau Malherbesi*, Montmorency, 1762ko urtarrilaren 4an, 24. zenb., *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* X. bol., 26 or. <sup>4</sup> *Ibid.* Hala eta guztiz, nekez idazten du Rousseauk, eta berak azal tzen digu diskur tsoa eraiki tzeko era: Zailtasun sinestezinez joaten dira ordena tzen ideiak nire adimenean. Isilean mugi tzen dira eta neure burua hunkitu eta sutu arte on tzen dira, eta, emozio horren baitan, biho tz taupada borti tzak eraginez, ez dut ezer argi ikusten; ez nuke hi tz bakar bat ere idazten jakingo, zain egon behar dut. Baina sentitu gabe bare tzen joaten da zirrara hori, katramila deseginez. Hortik dator idazteko daukadan erabateko zailtasuna. Nire eskuizkribu ezabatu, zirriborratu, nahasi eta asmaezinak ahalegin horren lekuko dira. Ez dago bat bera ere lauzpabost aldiz ida tzi behar izan ez dudanik inprimategira eraman aurretik. Inoiz ez dut deus ere egin luma esku artean hartu eta mahaia eta paperaren aurrean. Arkai tzen artean eta basoetan pasea tzen, gauez eta nire insomnioak bitarte, aldiz, nire garunean idazten dut; pen tsa daiteke zein man tso, are gehiago ahozko memoriarik gabeko gizona naizelako eta bizi tza osoan sei ber tso ere segidan ezin izan ditudalako gogoan hartu.5 Horrela hasi zuen edozeinen esku ez dagoen ibilaldia Rousseauren «emozio-intuizioak», ahalegindu gabe, zeren, Rousseauren ustez, zenbat eta «ilustratuago» izan gizakia, orduan eta urrutiago baitago jatorrizko naturatik. Horren arabera, *philosophe* gehienak gizateriaren tzat kaltegarriak dira; herri xehe eskolagabeak edo basa-izakiek, aldiz, prin tzipio ordena tzaile horiek iraka ts di tzakete. Hor ager tzen da Rousseauk behin eta berriz sala tzen dituen gizartearen gai tz nagusienetako bat, hau da, izatearen eta i txuraren arteko eta pen tsamenduaren eta ekin tzaren arteko disoziazioak dakarren kaltea. Eta disoziazio horretaz jabe tzen den une berean, Rousseauk legitimatua sentituko du bere burua gizartearen ustelkeria eta giza arrazoiaren aurrerabideak dakarren i txurakeria eta bidegabekeria sala tzeko. Beraren ustez, aurrerabideak luxua eta aisia sortu ahala (arteen eta zien tzien eragile diren neurrian), abera tsak aseezin bilakatu eta txiroak aberastasun hu tsalak eskuratu nahi izatera bul tza tzen ditu, batak eta besteak —luxuak eta aisiak— ustelduz, fi nean. Azalpen horren eraginpean, Rousseau izango da aurrerabide zientifi koa eta teknikoa aurrerabide moraletik bereiziko duen lehena. Baina, aurrerabidea errefusa tzeaz gain, 1755eko *Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko min tzaldia* antropologia berriaren muin bihurtuko da. Egia esan, urte horretan, Rousseauk aro «eraiki tzaileari» emango dio hasiera, eta, gizarteari kalte eragiten dioten gai tzak sala tzen jarrai tzeaz at, gizartearekin konpromisoa hartuz, soluziobideak proposa tzeari lotuko zaio. <sup>5</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 113-114 or. ## **Julia edo Eloisa berria** Rousseauren lehenengo nobela hau, lortu zuen arrakasta medio, nobela fran tsesaren historian mugarri izan zen. *Julia edo Eloisa berria*, Julia aristokrataren eta Saint-Preux plebeioaren arteko maitasun apasionatu baten historia da. Nobelako protagonistek, komenen tzia sozialen aurka, elkarren artean bertutea hobe tzeari ekingo diote, beraien maitasuna sublimatuz. Obrak, eskutitzez osatutako egitura irekia duen neurrian, aukera ematen dio egileari, alde batetik, maitasun grinaren azterketa liluragarria egiteko, eta, bestetik, aurreneko bi *Min tzaldietan (Zien tzien eta Arteen inguruko min tzaldia* eta *Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko min tzaldia)* hausnartutako ideien azalpena argitara emateko: naturarekiko maitasuna, hezkun tza, an tzerkia, berdintasun soziala, erlijio naturala eta abar. Baina lan horretan material autobiografi ko ugari dago, eta nobelan Rousseau «bere bizi tzan lehena eta bakarra izan zen amodioaz»6 min tza tzen zaigu, Sofi a izenekoaz, eta harreman horretako atal bat deskriba tzen du. Emakume horren izena, gainera, beste lan ba tzuetan ager tzen da, bai heziketari buruzko lanean azal tzen den Emilio per tsonaiaren emazteaz ari denean, bai amaitu gabeko *Emilio eta Sofi a, edo bakartiak* idazkian. 1757ko udara baino urte dezente lehenago ezagutu zuen Sofi a, berau d´Houdedoteko kondearekin ezkondu aurretik eta Saint-Lambert markesaren maitale bihurtu baino lehen. Baina emakume hori Rousseau *Julia edo Eloisa berria* idazten murgilduta zegoen urte hartako udaran agertu zen berriro, *Aitorpenetan* konta tzen duen moduan: Objekturik gabeko maitasunez mozkortuta nengoen, hordialdi horrek liluratu zizkidan begiak, objektu hori beragan finkatu zen, nire Julia d´Houdedot anderearengan ikusi nuen, eta laster d´Houdedot anderea baino ez nuen ikusi, baina nik neure biho tzeko idoloa apaindu berri nuen bikaintasun guztiez jan tzita (...) Zein krudeltasunez kiskali ninduen beraren biho tza beste maitasun batekin ase zegoen emakume harekiko pasioak.7 Rousseauk *Julia*ren eskuizkribuaren kopia bat egin zuen espresuki Sofi arentzat eta, aldi berean, *Eloisa berria* osa tzen duten lirismoz beteriko gutunak ida tzi zituen haren tzat. Horietako batean, 1757ko udazkenean ida tzitakoan, bada berotasun berezia duen pasarte bat: Nire biho tzak bila tzen zintuen eta zureak ez ninduen uxa tzen. Inoiz izan den maitasunik xamurrenaren adierazpena ez zi tzaizun nazkagarri <sup>6</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 439 or. <sup>7</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 440 or. bilaka tzen. Ni ikusteko ager tzen zenuen arretak ikusten ez ninduzunean faltan bota tzen ninduzula zirudien. Zure begiek ez zieten neureei ihes egiten eta zure begiratuak ez ziren ho tzak; pasea tzean nire besoa bila tzen zenuen; ez zenuen erreparo gehiegirik jar tzen zure dohainak nire aurrean ezkuta tzen eta, neure ahoa zurea igurztera ausar tzen zenean, ba tzuetan behin tzat, zeureak eu tsi egiten ziola senti tzen nuen.8 Lerro horiek irakurrita, badirudi Rousseauk arrakasta izan zuela eta, halako hi tz limur tzaileekin, gorteiatutako dama errenditu egin zela. Baina ez zen, inondik inora, halakorik gertatu. Sofi ak idazten zizkion gutunetan «nire herritar estimatua» goiburuarekin zuzen tzen zi tzaion, eta Rousseauren konpainiaz uda hartako bakardadea arin tzeko baliatu zen, besterik gabe. Hori horrela izan zela Rousseauk berak egiazta tzen du *Aitorpenetan,* nahiz eta oso modu bi txian egin, eta haren nobela-i txurako irudimenenak soilik piztu zuen grina bero hori sublima tzeari ekin zion, bere buruaren gain lortutako garaipen bihurtuz: Gehiegi maita tzen nuen hartaz goza tzeko. Gau batez, elkarrekin afaldu ondoren, pasea tzera atera ginen ilargi-argitan zegoen lorategi batera. Aulki batean eserita haren ondoan, lorez jositako akazia baten pean, neure biho tzeko taupaden maila bereko min tzaira adierazten jakin izan nuen. Bizi tza guztian hori lortu dudan lehen aldia eta bakarra izan zen, baina sublime egon nin tzen, hala esaterik badago maitasun samurrenak eta su tsuenak gizakiaren biho tzean sor dezakeen gozo eta limur tzaile den guztiari. A ze nolako malko zoragarriak isuri nituen haren belaunetan! Azkenik, nahi gabeko suminaldi batek hartuta, oihuka esan zuen: Inoiz ez da sortu maitatua izateko hainbeste merezi izan duen gizonik, inoiz ez dut izan zuk bezala maitatu izan nauen maitalerik! Hala ere, Saint-Lambert gure lagunak en tzun egiten digu eta nire biho tzak ezingo luke bi aldiz maita tzen jakin. Hasperen eginez isildu egin nin tzen. Besarkatu egin nuen: a ze nolako besarkada! Baina hori izan zen guztia. Baziren sei hilabete bakarrik bizi zela, hau da, senarra eta maitalearengandik urruti; baziren halaber hiru hilabete ia egunero ikusten nuela. Bakar-bakarrik ginen eta haren lagunaren beso artetik atera zen sartu bezain ukigabe, guztiz garbi, gorpu tzez nahiz biho tzez. Ez dut deus ere gaineratuko.9 ## **Hezkun tza, ideia erlijiosoak eta bidezko gizartea** Rousseauk, *Eloisa berria*n bertute moralak nola gauza zitezkeen deskribatu zuen; *Emilio, edo hezkun tzaz* izeneko lanean, berriz, haurraren hezkun tzaprozesuaren balizko deskribapena eginez, bertute horien garapena iker tzen <sup>8</sup> Sofi a D´HOUDEDOTI, 1757ko abenduaren 17a, «Laguntasuna», *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* IV. bol., 274-278 or. <sup>9</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 444-445 or. du era sistematikoan. Gainera, prozesu hori buru tzeko, Rousseauk errotik alda tzen du tutorearen fun tzioa, horren zeregina giza izatearen ontasunari bide emateko tresna bilaka tzen baitu. Berrikun tza sakon horrekin, Rousseau egungo heziketari buruzko ideien iradoki tzailea dugu. Hortaz, hezkun tzak, zigorrak eta ezarpenak alde batera u tzita, haurrak berez dituen jarduerak eta interesak izango ditu kontuan (autorregulazioa), eta ezagu tzaz lepo dauden helduak sortu baino gehiago, per tsona heldu onak eta zorion tsuak bideratzeari ekingo dio. Rousseauk, *En tziklopediaren* proiektu pedagogikoaren aurka, *Emilio* aldarrikatuko du: heziketa, instrukzioaren ordez; natura, maitasuna eta hezi tzaileen begikotasuna, liburuetatik ateratako ezaupideak errepikatu beharrean; eta estimuluak, diziplinaren partez. Harrigarria dirudien arren, heziketaren inguruko liburu horrek eta *Eloisa berria* nobela arrakasta tsuak, irakurle-mul tzoaren tzat, kon tseilaririk desiratuena bilakatu zuten Rousseau, bai beraien tutore izateko, bai haien seme-alaben heziketa bidera tzeko. Ospe horren lekuko Seguier de Saint-Brissoni10 eta Wuttenbergeko prin tzeari11 zuzendutako gutunak ditugu. Horrek guztiak asetasun i tzela emango zion Rousseauri, berak sortutako hainbat ida tzitan haur tzaroari zion maitasun eztabaidaezina aldarrika tzen saiatu bai tzen, *Ame tsak* lanaren bedera tzigarren paseoan esaten duen bezalaxe: «Munduko gauzarik sinestezinena li tzateke *Eloisa* eta *Emilio* bezalako lanen egileak umeak ez maita tzea»12. *Emilio* izeneko lanaren IV. liburuan, «Bikario savoiarraren fede aitorpena» ida tzi zuen Rousseauk, erlijioaren inguruan zituen ideiak azaldu nahirik. Haren tzat, esperien tzia erlijiosoa barne-esparrura mugatu behar da, bertan, gizakia Jainkoarekin, orden naturalaren egilearekin jar tzen baita harremanetan. Erakunde erlijiosoak hortik kanpo geldi tzen dira, teologoak, intoleran tzia eta fanatismoa bezalaxe. Jarrera hori defenda tzeagatik gai tzespen ugari jaso zituen: apezgo fran tsesaren asanbladarena, Sorbonneko Uniber tsitatearena, Parisko Lege Bil tzarrarena, etab.; gainera, gai tzespen horiekin batera Rousseauren kontrako jazarpen aldia hasi zen garai hartan. Gertakari horiek, fi nean, bizi tza osoan zehar sufrimendu handia ekarri zion per tsekuzio-maniaren eritasuna elikatu zuten. Erlijioak toki garran tzi tsua du Rousseauren pen tsamoldean, nahiz ikusmolde horrek *philosophe* askoren mesprezua edo axolagabetasuna eragitea lortu zuen: *Hi tzarmenean* «erlijio zibilaren» aldeko jarrera defendatu zuen, eta gaia sarritan aurki tzen da, esaterako, ondorengo *Aitorpenetan* edo *Elkarrizketetan*. Jainkoa ordena naturalaren sor tzaile, gai tza gizakien ekin tza erratuaren <sup>10</sup> Seguier de Saint-Brisson jaunari, 1764ko uztailaren 22an, «Reconvenciones a un pupilo», *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* XX. bol., 314-316 or. <sup>11</sup> Wuttenberg prin tzeari, 1763ko azaroaren 10ean, «Emilioren zehaztapen bat», *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* XVIII. bol., 115-124 or. <sup>12</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 1088 or. emai tza, eta kon tzien tzia gida hu tsezinekoa: horra Rousseauk xinple eta xalo nahi zuen erlijiotasunaren oinarrizko prin tzipioak. Beste alde batetik, gizakiaren bizi tzak behar duen inguru politikoa azaldu zuen Rousseauk. Asmo horrekin ida tzi zuen bere lanen artean luzaroan ezagunena eta famatuena izan dena: *Gizarte-Hi tzarmena,* alegia. Rousseauren ustez, antolamendu politikoaren arazo nagusiena da desberdintasun naturalak gizartean duen eragin biderka tzailea ezaba tzea, eta horretarako, askatasuna, berdintasuna eta botere politikoa uztartu behar dira. Hala adierazten du Rousseauk: Per tsona eta erkide bakoi tzaren ondasunak guztiekiko edozein indar komunetik defenditu eta babestuko dituen erkide tze-era bat aurkitu, eta horren indarrez, bakoi tzak, guztiekin bat eginez, ez diezaion obedi bere buruari baino eta lehen bezain libre gera dadila.13 Antolamendu politikoa gauza tzeko, Rousseauren ustez, honako oinarriak behar dira: gizartea osatu behar duten gizaki guztien *aho-batezko onespena*, eta horri «gizarte hi tzarmena» edo *herri subiranotasuna* deri tzo. Subiranotasun hori, guztien ongia bila tzen duen herritarraren sentimenduak inspiratuta, *borondate orokorrean* adierazten da. Hala ere, Rousseauk «borondate orokorra» eta «guztien borondatea» ezberdin tzen ditu, eta azken hori gizaki bakoi tzaren interes egoisten batuketa baino ez den bitartean, lehenbizikoa, aldiz, herritar askearen eta ardura tsuaren adierazpena den neurrian, ezingo li tzateke berez kapri txozkoa edo arbitrarioa izan. Azkenik, «borondate orokorrak» *legea* sortuko luke, baina ez zeregin muga tzaile edo debeka tzailea izateko; ai tzitik, «borondate orokorraren» adierazpena den heinean, onartua eta errespetatua izateko, gizartearen benetako «indar eragilea» bihurtuz. ## **Intimitatea agerian** 1764an *Aitorpenen* proiektua idaztea erabaki zuen Rousseauk. Urte horretan, Fran tziatik ihes egin behar izan zuenean, Voltairek sinatu gabe argitara eman zuen *Herritarren sentimendua* izenburuko panfl etoa jaso zuen. Idatzi horretan, Rousseauri bere bost seme-alabak umezurztegian u tzi izana eta gaixotasun lo tsagarri bat izatea lepora tzen zi tzaion. Gure egileak, hamabi urte lehenago, gai delikatu horren berri eman zuen bere gutunetan, lehenengoan <sup>13</sup> ROUSSEAU, J.J., *Del contrato social / discurso sobre las ciencias y las artes / Discurso sobre el origen y los fundamentos de la desigualdad entre los hombres* (Mauro Armiñoren i tzulpena, hi tzaurrea eta oharrak), VI. atala. Alianza, Madrid, 1980. Euskaraz ere bada i tzulpena, *Gizarte-Hi tzarmena*, Klasikoak bilduman, eta *Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko min tzaldia*, LIMES bilduman. irakur daitekeen moduan. Testu horretan, bere egoera eta umeen amarena kontuan hartuta, egokiena egin zuela baiezta tzen du, eta erabaki hori zuritzeko Platonek Errepublikan erabilitako argudio beraz balia tzen da, hau da, bidezkoena «gizabanakoak aitaren berri ez izatea eta guztiak Estatuaren semealaba izatea»14 dela. Salaketa horren ondorioz, Rousseauren lanak norabide berria hartu zuen eta, geroztik, bere buruaz ari tzea eta lepora tzen zi tzaizkion ekin tzak justifi katzea izan zen bere lanen arda tz nagusia. Esaten eta egiten zuenaren arteko koheren tziarik eza aurpegira tzen zi tzaion neurrian, bere lana, ondorioz, arazo per tsonal bihurtu eta bere burua idazkietako gai nagusi bilakatu zen. Baita jarrera hori erronka arrisku tsu bihurtu ere: nork bere mozorroa ken tzea, besteek horrelakorik egiten ez dutena, alegia. Edonola ere, autojustifi kazioaren bidea honako lanetan gauza tzen da: *Aitorpenak* (autobiografi aren generoari hasiera emanez); *Elkarrizketak*; *Rousseau, Jean-Jacquesen epaile* (azken bi hauek ida tzi zituen garai hartako lagunek, Rousseauk konta zezakeenarekin izututa, a tzeratu zutelako *Aitorpenak* argitara tzea), eta bukatu gabeko *Ibiltari bakartiaren ame tsak* ederra. Aldi berean, lan horiek egilearen gero eta baitara tze handiagoa erakusten dute: *Aitorpenetan*, garaiko gizonen aurrean erakusten du bere burua, *Elkarrizketetan* Rousseau da Jean-Jacques izeneko bat epai tzen duena, eta *Ame tsak* bere buruari hi tz egite bat besterik ez dira. Testu horiei jarraituz, *Aitorpenen* zor tzigarren liburuan, zegoen egoeran semeekin hartutako erabakiaren egokitasuna behin eta berriz azpimarratu zuen, ñabarduraren bat gehituz: Jean-Jacques ezin zen inoiz sentimendurik gabeko gizakia izan, errairik gabekoa, aita desnaturalizatu bat. (...) Neure seme-alabak hezkun tza publikoaren esku jarri nituen, nik neuk ezin izan nituelako hezi eta, langile edo nekazari izateko bidean jar tzean, menturazale edo zori bilatzaile baino lehen, herritar eta aita moduan aritu izana otu zitzaidan, platoniar errepublikako kide ikusi nuen-eta neure burua. Harrez geroztik, behin baino gehiagotan erratuta nengoela eraku tsi didate biho tzaren damuek, baina neure arrazoia errakun tza hori baiezta tzetik urruti dago, eta askotan bedeinkatu dut zeruak (nire semeak) beraien aitaren patutik libre u tzi izana.15 Alhadura eraku tsi arren, Rousseau beti agertu zen defen tsiban gai horren inguruan. Horra, esaterako, hiru adibide: Lehena, *Ibiltari bakartiaren ame tsetako* bedera tzigarren paseoan: <sup>14</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* II. bol., 144 or. <sup>15</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 357 or. Nire seme-alabak umezur tz-e txera bidal tzeak aita desnaturalizatu bat naizela eta umeak gorrota tzen ditudala pen tsa tzera eraman dezakeen arren, esan behar dut haiei ehun mila aldiz zori okerragoa eragozteak bul tzatu ninduela pausu hori ematera, zeren, nire egoeran, amak hezi izango zituzkeen, eta alferrik galdu, edo haren familiak, eta munstro bilakatu.16 ### Bigarrena, ama gazte bati aholku ematen dionean: Erruki izan patu zorro tz batek horrelako zoriontasuna ukatu dienekin, eta are gehiago errukitu errudunak badira. Eskerrak ematen dizkiot zeruari nire seme-alabak babestu dituelako, bizi tzaren samintasunetik nik bakarrik edaten nuen bitartean; nahiago dut haiek ni ezagutu gabe egoera ilunean bizi tzea, nire zorigaiztoen artean ikustea baino, nire e tsaien eskuzabaltasun traidoreak doilorki elika tzen zituen bitartean eta haien aita gorrota tzen eta traiziona tzen erakusten zieten bitartean; eta nahiago dut mila aldiz ahultasunagatik bere eginbeharra zaindu ez zuen zorigaiztoko aita bat, eta orain seme-alaben gabeziagatik negar egiten duena, lagunaren konfian tza traizionatu eta fidatu zi tzaion sekretua, difama tzeko, jendarteratu zuen lagun fal tsua baino.17 #### Azkenik, *Aitorpenen* azkeneko liburuko aipamen bat: Hezkun tzari buruzko tratatuaz medita tzean, betebehar saihestezinak alboratu nituela sentitu nuen eta damu bizi horrek nire erruaren aitorpen publikoa egitera behartu ninduen ia Emilioren hasieran.18 Izan ere, seme-alaben inguruko gorabehera horrek bul tzatu zuen Rousseau *Emilio edo hezkun tza* idaztera, 1761eko ekainean Luxenburgeko19 dukesari konta tzen dionaren arabera. Gutun horretan *Emilioren* pasarte bat aipa tzen du Rousseauk, aitaren betebeharrak azal tzen dituena, alegia: Aita batek umeak sor tzen eta elika tzen dituenean, lanaren herena baino ez du bete tzen. Aita batek gizakiak zor dizkio espezieari, gizaki sozialak gizarteari, eta herritarrak Estatuari. Zor hirukoi tz hori ordain dezakeen gizon bat erruduna da ez badu hori bete tzen, are gehiago erdizka egiten duenean. Aitaren eginkizunak bete ezin dituena ez dadila aita izan.20 <sup>16</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 1087 or. <sup>17</sup> *Berthiergo kondesari*, Monquin, 1770eko urtarrilaren 17an, «Eginbeharra bete izanaren zoriona», *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau*, XXXVII. bol., 207 or. <sup>18</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* I. bol., 594 or. <sup>19</sup> *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* IX. bol., 15 or. <sup>20</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 262-263 or. ## **Rousseau eta moralitatea. Biho tzaren eremua eta kon tzien tziaren epaia** Rousseauk sentimendua goratu zuen behin eta berriro, bere argudio nagusiena bilakatu arte. Hala zioen lehendabiziko *Gutun moraletan*: «Bizi tzaren erabileraren inguruan ditudan sentimenduak azal tzen dizkizuedanean, ez dut zuei lezioak emateko inolako asmorik, nire fede aitorpena egitekoa baizik»21. Bide bera jarrai tzen du Rousseauk «Bikario savoiarraren fede aitorpena» (*Emilio* ixten duen laugarren liburua) idazten duenean, aurretik ida tzitako materialak erabili bai tzituen. Hori horrela, paralelismo ugari aurki tzen da bi testuotan. Esaterako, lehenbiziko *Gutun moraletan*, honela esaten du: «Zure biho tzari galdegitea eska tzen dizut eta hark dioena bete dezazula; ez ezazu nire aho tsa en tzun, Sofi a, zureak berresten ez badu behin tzat»22; bikario savoiarrak, berriz, hauxe azalduko du: «Nire biho tzaren xalotasunean pen tsa tzen dudana zuri azal tzearekin nahikoa dut; galde egiozu zure biho tzari nire min tzaldiak irauten duen bitartean; hori da eska tzen dizudan guztia».23 Zoriontasunari eskain tzen dion bigarren gutunean, nork bere burua hobeto ezagu tzeko, Rousseauk, liburuak eta fi losofoak alde batera u tzita, nor bere baitan bil tzea eta barnea azter tzeko ariketa egitea aholka tzen du. Hirugarren gutunean, zien tzien aurrerakada desmitifi ka tzen jarrai tzen du, aurkikun tzen ugalketak jakin tzaren balioa erlatibiza tzen duela azpimarratuz. Filosofi aren eta zien tzien jakituria ezbaian dauden neurrian, laugarren gutunean, Rousseauk nork bere baitan gida ziurra bila tzea proposa tzen du: Zeuen biho tzaren barrenetik atera nahi ditut zuek konben tzi tzeko argumentu bakarrak. Hortaz, nirean gerta tzen dena kontatuko dizuet. Nik neure barrenean senti tzen nuen, hala esan badaiteke, nire patuaren kontrapisua. Nire pasioen inperioa kulunka tzen zuen indar ezkutu horren prin tzipioa bila tzean jakin nuen, pen tsatu gabe, hori nire bizi tzako ekin tzei buruz eta nire desioetako objektuei buruz gorde tzen nuen epai sekretu batetik zetorrela... Aipa tzen dizuedan prin tzipio horrek ez dit balio soilik nire oraingo ekin tzak derrigor tzen nauen araura zuzen tzeko, baita nire garai bateko jokabidea era egokian balora tzeko ere, sarritan zen tsura tzeko, i txuraz egokia izan arren, eta beste ba tzuetan on tzat emateko, gizonek kondenatu arren(...) Sekretupean epai tzen nauen aho ts berberak eta nire biho tzak etengabe en tzuten duenak zuen biho tzari ere hi tz egiten badio, ikas ezazue en tzuten eta jarrai tzen, zure ondasun na- <sup>21</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 262-263 or. <sup>22</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1083 or. <sup>23</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 566 or. gusiak zeure buruarengandik atera tzen ikas ezazu, horiek zoriaren menpe ez dauden bakarrak baitira, eta besteak ordezka di tzaketelako.24 Seigarrena eta azkena den gutunean, Rousseauk natura bakarka maiz bisita tzea gomenda tzen du, haren hizkun tzarekin berriz ohi tzeko eta gure kon tzien tziaren aho tsa hobeto en tzun ahal izateko: Dagoeneko, giza errakun tzen labirintoan badugu gida ziurra, baina ez da nahikoa hori izatea, hori ezagu tzen eta jarrai tzen jakin behar da eta. Gida horrek biho tzez hi tz egiten badu, zergatik en tzuten dute hain gutxik? Zori txarrez, gaurko gizarteak ahaztarazi digun naturaren lengoaian hi tz egiten digu berak. Kon tzien tzia herabe eta beldurtia da, bakardadea bila tzen du, munduak eta zaratak izutu egiten dute, berak sortuak direla esaten diren aurreiri tziak dira beraren e tsai beldurgarrienak, horien aurrean alde egiten du, edo isildu egiten da, horien aho ts zalaparta tsuak harena ito tzen du eta ez du en tzuten uzten. Hainbeste aldiz ematen diogu eze tza, azkenean, aspertuta, ez baitigu hi tz egiten, ez digu eran tzuten eta, hainbeste mespre txu eta gero, kostatu egiten da haren lagun tza jasotzea, lehen hura albora tzea kostatu zen bezala.25 Berriro, erretorikoki, Rousseau eta Kant uztartuko ditugu, fun tsean, arlo horretan, mezu bera plazara tzen baitute. Rousseauk *Gutun moraletako* bosgarrenaren hasieran zera baiezta tzen du: «Giza bizi tzaren moralitate guztia, gizonaren inten tzioan da tza»26. Baina an tzeko zerbait esan zuen Kantek arrakastaren moralari uko egitean eta bere baitako borondate ona gora tzen zuenean; Kantek proposa tzen duen etikan inten tzioak dauka garran tzia, ez ekin tzen emai tzak ezta horien eraginkortasunak ere. Aurrerago, «nor bere baitan sar tzea berezko joerak azter tzeko, edozein interes per tsonal alde batera u tzita»27 proposa tzen du Rousseauk, eta Kantek jarrai tzen dio esanez lege morala bete tzean geure joeretatik aske geldi tzen garela, eta era moralean joka tzeko edozein interes partikular alboratu behar dela. #### Hau gainera tzen du Rousseauk: Gaiztakeria ezkutuak sekretupean zigor tzen eta askotan agerian uzten dituen damuen garrasiaz hi tz egiten da. Gutariko nork ez du en tzun aho ts deseroso hori? Eskarmentuagatik hi tz egiten da; hainbesteko tormentu ekar tzen digun nahigabeko sentimendua ezaba tzea gustatuko li tzaiguke beti.28 <sup>24</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1102-1105 or. <sup>25</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 112 or. <sup>26</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1106 or. <sup>27</sup> *Ibid.* <sup>28</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1107 or. Hori irakurrita, ezin da ahaztu *Ohituren metafi sikan* azal tzen den gure kontzien tziaren epaimahaiaren metafora kantiarra: Edozein gizonek kon tzien tzia morala du eta barne epaile batek behatua aurki tzen da (...) ez da berez asmatutako zerbait, ez da era arbitrarioan ematen, baizik eta bere izaerari eran tsita dator. I tzala bezala jarrai tzen dio ihes egitea pen tsa tzen duenean. Egia esan, zorabiatu edo lokartu daiteke plazeren eta olgeten bitartez, baina, bere aho ts beldurgarria entzun bezain laster, bere baitara i tzul tzea edo esna tzea besterik ez du (...) Jatorrizko jarrera moral hori, betebeharraren irudikapen den hori, hori da kon tzien tzia morala.29 Rousseauren diskur tsoarekin segituz gero, ondorengoa aurki tzen dugu: Baina naturari obedi tzen badiogu, berak ordenatu duena zein eztitasunez onesten duen egiaztatuko dugu eta zer nolako xarma topatuko duen bere barne bakea goza tzen bere buruarekin pozik dagoen arima batek.30 Kontent dagoen arimaren barne bake hori Kanten hi tzetan, *Arrazoi praktikoaren kritikan*, zera da: «bertutearen kon tzien tziari nahitaez lotuta datorren *nor bere buruarekin* pozik egotea».31 Rousseau gaizkileaz min tza tzen da aurrerago: Bere buruari beldurra dio eta ihes egiten dio (...); barre egitea eragingo dion zerbait bila tzen du; beti triste legoke txan txa iraingarririk gabe; zuzenak, aldiz, barnekoa du lasaitasuna.32 Kantek, hizkera prusiarragoa erabiliz, an tzeko zerbait dio: Kon tzien tzia moralaren epaia absoluziozkoa ala kondena tzailea da; lehenengoak pozik egotea dakar, erruduna izateko arriskutik alde egitea suposatu duelako, eta horrek egonezinaren ondorengo barealdiaren antzeko pozgarria ekar tzen du.33 Rousseauren ustez, arimarik ustelenak ere miresten ditu barka tzeko gaitasuna edo eskuzabaltasuna bezalako baloreak: Nork ez dio bere buruari esaten: beste hainbeste egin izan banu? Arima ustelenek ere ez dute lehendabiziko joera hori gal tzen: bidaiariei os- <sup>29</sup> Ak., VI, 438 or. <sup>30</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1107 or. <sup>31</sup> Ak., V, 117 or. <sup>32</sup> Ak., VI, 439 or. <sup>33</sup> Ak., VI, 440 or. ten dien lapurrak ere estal tzen du txiroaren larrugorritasuna, hil tzailerik krudelenak ere ez dio ahula babesteari u tziko, eta traidoreek ere, elkar har tzen dutenean, bostekoa ematen diote elkarri, eta hi tza eman eta begirunea erakusten dute. Gizaki mal tzurra, egiten duzuna eginda ere, zugan ez dut gaizto inkon tsekuente eta trake ts bat baino ikusten, naturak ez bai tzaitu sortu horrelakoa izateko.34 Kant horretan ere bat dator Rousseaurekin. Begira, bestela, zer dioen *Ohituren metafi sikarako fundamentazioan*: Ez da inor, ezta gaizkileen arteko zitalena ere, arrazoia erabil tzen ohitua badago, xede ondraduko, eredu zin tzoko eta errukitasuneko nahiz borondate oneko adibideak proposatuta —onuragarritasuna gehi tzen badiogu— jarraitu nahiko ez lukeenik.35 Hortaz, bi egile horien tzat, gure barneko kon tzien tzia morala da hel egiteko dugun azken instan tzia, epaile nagusi eta apelaezina. Rousseauk defenda tzen du arima guztietan *berezko* prin tzipio bat badela, justizia eta egia moralaren inguruan, aurreiri tzi nazionalak edo hezkun tzaren aholkuak baino lehenagokoa. Guk prin tzipio horren arabera epai tzen ditugu, on edo txar gisa, gure ekin tzak nahiz besteenak, eta prin tzipio horri kon tzientzia deri tzo36. Kantek ere, *Arrazoi praktikoaren kritikan*, azal tzen du gizakiak, legearen aurkako portaeraren bat gogora ekar tzean, bere burua errugabe tzat aurkez dezakeela era desberdinetako justifi kazioak erabilita: inten tziorik gabeko irristada, ustekabe soila, edota beharraren indarra. Baina gizakia ohar tzen da defen tsa horiek ezin dutela isildu bere baitan hi tz egiten duen fi skal salatzailea, eta gaitasun hori kon tzien tzia morala da.37 Jarrera horietatik abiatuta, saihestezina da bertuteaz hi tz egitea, eta atal hau zuzenean lotu nahi dugu azken azpitituluarekin, «Rousseau, iraul tzaren apostolu» izenekoarekin. Hori horrela, *Gutun moralen* azkenekoan, eta «Bikario savoiarraren fede aitorpenean», Rousseauk azal tzen du ezinezkoa dela bertutea lor tzea merezi izan arte, hau da, ongi joka tzearen ondoriozko saria dela bertutea. Eta jarrai tzen du: Ezer ez dago bertutea baino a tseginagorik, baina bera ez da den bezalakoa ager tzen bere jabe direnen aurrean baizik; besarkatu nahi dugunean azal tzen da distira osoz, alegiako Proteon bezala, non hasieran mila i txura beldurgarri har tzen dituen eta ez den ager tzen den bezalakoa beraz jabetu arte.38 <sup>34</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1107 or. <sup>35</sup> Ak., IV, 454 or. <sup>36</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1108 or. <sup>37</sup> Ak., V, 98 or. <sup>38</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 1118 or. #### *Ohituren metafi sikan*, hauxe dio Kantek: Gizakiak bizioen ziria gaindi tzen duenean, sarritan zaila den eginbeharra bete duela kon tziente denean, barne lasaitasuna aurki tzen du bere gogoan, zoriontasuna dei dakiokeen poztasuna, bertutearen sari moduko bat.39 Bi autore hauen ustez, bertutea ez da gizakiak berez jaso tzen duen dohaina, ahalegin handia eska tzen duen konkista baizik. *Arrazoi praktikoaren kritikan*, Kanten tzat «bertutea inten tzio morala borrokan» li tzateke, eta Rousseauk zera azpimarra tzen du: Ez dago borrokarik gabeko bertuterik, ezta garaipenik gabekorik ere. Bertutea ez da zuzena izatea soilik, pasioak garaituta behar du izan, bihotzean nagusituz.40 Edota «bertutea geure buruaren aurkako borrokaldiak dakar, eta meritua garaipenaren zailtasunetik dator»41. *Emilio*n borobil tzen du ideia hori Rousseauk: Ez dago inolako zoriontasunik ahaleginik gabe, ezta bertuterik ere borrokarik gabe (...) Indarra da edozein bertuteren oinarria (...) Zein da gizon bertute tsua? Afektuak garai tzen dakiena. Orduan jarrai tzen baitio bere arrazoiari, bere kon tzien tziari, bere betebeharrari.42 ## **Rousseau, iraul tzaren apostolu** Maximilien Marie Isidor Robespierre ondare horren jarrai tzaile leiala izan zen, eta horren diskur tsoek iraul tzaile *avant-la-lettre* bilakatu zuten Rousseau, «gaur biziko bali tz, gure alderdian legoke, barrikadetan, kaleetan», iraul tzaren ai tzindari bihurtuz: Aipatu garaian, letretan eta filosofian izan zirenen artean, gizon bat, bere arimaren eta izaeraren handitasunagatik, agertu zen gizateriaren maisu tzarako duina. (...) A, bera Panteoira (1793ko urriaren 12an) eraman duen iraul tza honen lekuko izan bali tz! Nork jar zezakeen zalan tzan <sup>39</sup> Ak., VI, 377 or. <sup>40</sup> Franquières jaunari, Bourgoin, 1769ko urtarrilaren 15ean, 40. zenb., *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* XXXVII. bol., 21 or. <sup>41</sup> Carondeleteko abadeari, 1764ko mar txoaren 4an, 33. zenb. «Bertutearen kon tzeptuaz», *Correspondance complète de Jean-Jacques Rousseau,* XIX. bol., 198 or. <sup>42</sup> ROUSSEAU, J.J., *Œuvres complètes,* IV. bol., 817 or. beraren arima eskuzabalak justiziaren eta berdintasunaren kausa entusiasmoz besarkatuko zuenik?43 1794ko maia tzaren 7ko diskur tso horretan, beharbada Rousseauk artisten eta zien tzialarien balioaren inguruan zuen iri tzi eszeptikoa gogora ekarriz, Robespierrek Iraul tzari bizkarra eman ziotela ego tzi zien intelektualei, eta haien ardura garraztasunez azaldu zuen, hau da, orokorrean eta «haien betiko lo tsarako, herriaren arrazoiak bakar-bakarrik egin behar izan du(ela) guztia». Min tzaldi horretan, gainera, Robespierrek «Izaki Gorena»ren kultua ezartzea proposatu zion Konben tzioari, eta urtean hogeita hamasei jai nazional iragarri zituen, «ernaberri tzerako osagarri ahal tsu» izan behar zutenak. Jai horien artetik nagusiena «Izaki Gorena»rena izango zen, 1794ko ekainaren 8an aurreneko aldiz ospatu zena. *Mise en scène* delakoa Jacques-Louis Daviden esku geratu zen. Bezperan, jaialdiaren nondik norakoak prentsaren bidez eman ziren jakitera: «Lagunak, anai-arrebak, senar-emazteak, adindunak elkar besarka tzen dira; arrosa sortak darama tzate eskuetan amek; ezpataz armatutako semeak gida tzen dituzte aitek; ba tzuek eta besteek hari tz adar bana daramate». Ospakizunak desfi learen i txura hartu zuen; prozesioa geldi tzeko markatutako tokietan, diskur tsoak bota eta Robespierrek zuzendutako «liturgiaren» araberako zeremoniak gauzatu ziren: Tullerietako min tzaldiaren amaierarako, material sukoiez eginiko ateismoaren estatuari su eman zion, jakin tzaren omenezko beste bat ager tzen zen bitartean (egia esan, askok patu txar tzat hartu zuten, arazo tekniko bat medio, jakin tzaren estatua keak belztuta gelditu izana). Azkenik, Marteren Zelaian, jaialdiari bukaera emateko, ereserki bat abestu zen eta amaierako estrofa bertan zeuden guztiek batera kantatu zuten.44 Robespierrek 1794ko maia tzaren 7an emandako diskur tsoaren ondoren, Konben tzioak «Izaki Gorena»ren kultuaren dekretuari baie tza eman zion, eta Rousseauk iradokitako erlijio zibila ezarri zen. Horrela, aurrekorik ez zuen operazioa garatu zuen Iraul tzak, hau da, gorpu tz politikoa eta soziala batu, eta bigarrena lehenengoaren bitartez eraiki. Finean, legea ohitura bilakatu zen, eta gizartea «erlijio zibil» bihurtu. Rousseauk *Gizarte-Hi tzarmena* obran esana zuen: Beharrezkoa da «erlijio» edo «fede aitorpen zibila» finkatua egotea, eta soziabilitaterako arau horiek subiranoari dagozkio ezar tzea, «herritar onaren» eta «mendeko leialaren» jokabidea horietara egokitu ahal iza- <sup>43</sup> Robespierre, Rousseauren gorazarrea Konben tzio Nazionalaren aurrean, II. urteko Florealeko 18an (1794ko maia tzaren 7an). Diskur tsoaren izenburua hauxe zen: *Prin tzipio errepublikarrak eta ideia erlijiosoen eta moralen arteko erlazioaz, eta nazio-festen inguruan.* <sup>44</sup> *Le Moniteur*, 1794ko ekainaren 9an. teko, herritar bakoi tzak bere betebeharrak maita tzeari bul tza tzen dion erlijioa izatea Estuaren ardura baita.45 «Izaki Gorena»ren kultua aldarrika tzen zuen dekretuarekin publikoki iragarri zuen Robespierrek: «Herri fran tsesak arimaren hilezkortasunean sinesten du eta, Izaki Gorena onar tzen duen neurrian, ateismoaren guztiz kontrakoa da».46 Jainkotasun hori hezurmami tzeko *L'Hymne du Père de L'Univers* eta *L'Hymne à L'Être suprême* izeneko ereserkiak konposatu eta ateismoa irudika tzen zuten irudiak erre ziren, kontrako ideia adierazten zuten berriak eraikiz. Erlijio berriaren egitasmoa gauza tzeko, Seguran tza Publikorako Ba tzordean agertu bezala, Robespierrek, ikuspegi erlijioso eta errepublikarretik, Izaki Gorenaren ideiak zituen abantaila ugariak eta Estatuari zekarzkion onurak azpimarratu zituen, baina erlijioak apezgotik libre behar zuela zehaztu zuen, Izaki Gorenaren benetako apeza Natura bai tzen. Iri tzi horrek *spiritualité républicaine* delakoaren ideia indartu nahi zuen. Aipatutako dekretuak *«la foi de la nation en l'Être Suprême et l'immortalité de l'âme»* aldarrikatu zituen. Robespierrek, Rousseauren jarrai tzaile leialak, beti defendatu zuen harengandik jaso zuen proiektu zibilaren beharrezkotasuna, eta bere diskur tsoetan azkena izango zen hartan ere fi losofoaren ideien isla eraku tsi zuen: Zertarako bizi nahi izan egiaren gainetik azpijokoa gailen tzen den antolamendu batean, gizateriaren interes sakratuaren ordez pasio baxuenek eta beldur barregarrienek biho tzak bete tzen dituztenean? 47 #### Eta honela jarrai tzen du: Historian ikusi dut kalumniak zapalduta daudela askatasunaren defenda tzaile guztiak; baina haien zapal tzaileak ere hilda daude. Onak eta gaiztoak lurretik desager tzen dira, baina oso baldin tza ezberdinetan (...) Herio tza hilezkortasunaren hasiera da (...) ez dezagun gure burua tronpa; arrazoian eta berdintasunean oinarri duen Errepublika itzela sortzea, inperio honen atal guztiak lotura indar tsuaz kateatuta eduki tzea ez da arintasunez aurrera eraman daitekeen enpresa: bertutearen eta giza arrazoiaren maisu-lana da.48 #### Robespierrek ez du zalan tzarik: Esan dezagun, beraz, askatasun publikoaren aurkako konspirazio bat dagoela (...) Orduan, zer egingo dugu? Geure eginbeharrari aurre egingo <sup>45</sup> IV Liburua, 8. kapitulua. <sup>46</sup> Maximilien Marie Isidor Robespierreren azken diskur tsoa, II urteko Termidorreko 8an (1794ko uztailaren 26an) Konben tzio Nazionalean. <sup>47</sup> *Ibid.* <sup>48</sup> *Ibid.* diogu. Zer aurpegira dakioke arrazoi duela dakien eta bere herriaren alde hil tzen dakien gizon bati? 49 #### Azkenik, senten tzia hau luza tzen du: Doilorrek herria traiziona tzeko legea inposa tzen digute, gu traidore deituta. Lege horrekin bat egingo dugu? Ez: herria defendatuko dugu. (...) urkabera igo daitezela haiek krimenaren bidetik, eta gu, bertutearenetik.50 Ondorio moduan eta Rousseauren eredua (Robespierreren eskutik gauzatua) kontrastean jar tzeko, interesgarria irudi tzen zaigu Hannah Arendtek *Iraul tzaz* izeneko lanean egiten duen analisia gogora ekar tzea. Bertan Frantziako Iraul tzak izan zuen aldi aska tzailea azpimarra tzen du, miseria eta pobreziaren aurkako al txamendua izan zela gogoratuz. Arendten ustez, pobreenenganako errukiak eta haienganako joera afektiboak marka tzen dute iraul tza hori. Baina, neurri berean, gidari modura hartu zuen bertute hori ez zi tzaion lan politikoaren aholkulari onena irudi tzen, arrazoiaren ordez sentimenduari hel egiten bai tzion. Aldi aska tzaile horren paradigma, mugarik gabe aritu zena eta emozioen ur bihurrietan murgildua, Robespierreren portaera politikoak eskain tzen du, herriaren sufrimenduaren izenean biho tz-gogor izan daitekeela justifi ka tzen du eta: «Par pitié, par amour, pour l'humanité, soyez inhumains!»51 ## **Erreferen tzia bibliografikoak** ARENDT, Hannah, *Sobre la revolución,* Alianza, Madrid, 1988. BERMUDO, J. M., *Rousseau. La profesión de fe del vicario saboyano*, Montesinos, Barcelona, 1984. KANT, I., *Gesammelte Schriften*, Prusiako Zien tzietako Akademiak hasitako edizioa eta egun Berlinen jarrai tzen duena, Walter Gruyter, 1907-1983, 30 liburuki. Kanten aipamenak «Ak» laburdurarekin adierazten dira, liburukiaren zenbaki erromatarra eta orrialdearen zenbaki arabiarra erabiliz jarraian. Edizio alemaniarrean aipa tzen diren Kanten lan guztiak hari dagokion espainiar edizioan ere aipa tzen dira. LÓPEZ HERNÁNDEZ, J., *La ley del corazón. Un estudio sobre Rousseau*, Universidad de Murcia, 1989. MONDOLFO, Rodolfo, *Rousseau y la conciencia moderna*, Eudeba, Buenos Aires, 1962. PHILONENKO, Alexis, *Rousseau et la pensée du malheur*, J. Vrin, Paris, 1984, 3 liburuki. ROBESPIERRE, Maximilien Marie Isidor, *La revolución jacobina*, Jaume Fusteren i tzulpena eta hi tzaurrea, Nexos, Barcelona, 1973. <sup>49</sup> *Ibid.* <sup>50</sup> *Ibid.* <sup>51</sup> ARENDT, H., *Sobre la revolución,* 90 or. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Correspondance complète de Jean Jacques Rousseau* (R. A. Leighek ezarritako edizio kritikoa, oharrak barne), Institut eta Musée Voltaire /Voltaire Foundation, Genève, 1965-1988, 52 liburuki. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Œuvres complètes* (Bernard Gagnebinen eta Marcel Raymonden zuzendari tzapean argitara emandako edizioa), Gallimard, Paris, 1959-1995, 5 liburuki. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Las confesiones* (Mauro Armiñoren i tzulpena, hi tzaurrea eta oharrak), Alianza, Madrid, 1997. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Las ensoñaciones del paseante solitario* (Mauro Armiñoren itzulpena, hi tzaurrea eta oharrak), Alianza, Madrid, 1979. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Del contrato social / Discurso sobre las ciencias y las artes / Discurso sobre el origen y los fundamentos de la desigualdad entre los hombres* (Mauro Armiñoren i tzulpena, hi tzaurrea eta oharrak), Alianza, Madrid, 1980. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Emilio o la educación* (Mauro Armiñoren i tzulpena, hi tzaurrea eta oharrak), Alianza, Madrid, 1990. - ROUSSEAU, Jean-Jacques, *Las confesiones* (Mauro Armiñoren i tzulpena, hi tzaurrea eta oharrak), Alianza, Madrid, 1997.: ROUSSEAU, Jean-Jacques: *Emilio y Sofía* (Julio Seoane Pinillaren hi tzaurrea, oharrak eta atariko ikerlana), Tecnos, Madrid, 1985. - RUBIO-CARRACEDO, José, *Rousseau en Kant*, Universidad Externado de Colombia, Bogotá, 1988. - TROUSSON, Raymond, *Jean-Jacques Rousseau*, Tallandier, Paris, 2003.
aldizkariak.v1-7-143
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 14 _1995_6", "issue": "Zk. 14 _1995_", "year": "1995", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Druidak Zesarren testuetan** ## **Garbiñe Agirre Urteaga Laudioko Aiala Kantzelaria B.I.ko irakaslea** Zesarren *De bello gallico* idazlanak K.a. 58tik 50era arteko Galietako guda kontatzen du zazpi liburutan. VI. liburuan digresio bat egiten da Galia eta Germaniako ohiturak ezagutarazteko (VI, 11-28). Galiako gizartea azaltzerakoan druidak aipatzen dira. Jatorrizko latinezko testua gaika banatu dugu eta euskal itzulpena eman ondoren, testuak dioenari azalpenak egingo dizkiogu. Eranskin gisa druidei buruzko beste testu klasiko batzuez gain, Robert Graves-en *Claudio el dios y su esposa Mesalina* liburutik druidei buruzko zati baten itzulpena eta *Jon Miranderen idazlan hautatuak* liburutik beste pasarte batzuk eskaintzen ditugu. Caesar's literary work *De bello gallico* has been divided into seven books, which tell the wartime in Gaul between 58 and 50 b.C.. To understand and get to know the customs of the ancient Galic and German civilizations a degression has been made in the VI book (VI, 11-28). At the same time the Galic society is being explained, a unique figure, the druid, can be aknowledged. We have divided the original latin text into different subjects. Once it has been translated into Basque we will add some explanations about what the text says. As a brief appendix some classical texts about the above mentioned figures have also been displayed. In the same way, we have added a translation about the same theme from Robert Graves' book *Claudius the god and his wife Mesaline* together with some other selected texts of *Jon Miranderen idazlan hautatuak*. ### **Sarrera** Latin-eskoletan hainbestetan itzuli dugun Zesar dakargu honako honetan ere baina gure asmoa Zesar tipikoarengandik zerbait aldendu eta Zesar erakargarriarengana hurbiltzea litzateke. Zenbatetan ez ote digute aurpegiratu gaur egungo gizartean ez dutela inolako esanahirik itzultzeko erabiltzen ditugun aspaldiko guda-kontakizun horiek! Zesarrek erabiltzen duen hizkuntz maila egokia baldin bada gure eskoletarako pasarte erakargarriak aurkitzea besterik ez dugu, edo aukeratzen ditugunak erakargarri egitea. Druidek Galiako apaizgoaren pertsona-klasea osatzen zuten; pribilejiodun taldea zen. Haien esku zegoen maila goreneko gazteen hezkuntza, justizian hartzen zuten parte, eta eragin garrantzitsua zuten erabaki politikoetan. Erromatarrek batez ere eragin politikoarengatik erasotzen zieten. Ildo honetatik doaz druidei buruzko pasarte hau aukeratzeko erabilitako irizpideak. Batetik, oso ezaguna da Goscinny eta Uderzo-ren *Asterix eta Obelix* komikietan azaltzen den Panoramix druida. Komiki hauen inguruan egin diren hizkuntza guztietarako itzulpenek (latina barne), maketek, bideoek eta latin metodoren batek ere erruz lagundu dute pertsonaia honen zabalpenean. Bestetik, Gravesen tamainako idazle popular batean ere aurkitzen dugu gaiaren islada. Gainera gaur egunera arte bizi-bizirik heldu den gaia da, ba omen direlako gure artean antzinako ohiturei jarraitzen zaizkien druida-elkargoak. Gure artean zelten kulturak izan duen harrera onak ere bultzatu gaitu gai hau hartzera, kultura honen baitan geratu baitira Europako beste hizkuntza "minorizatu" batzuk, hala nola bretoia (Bretainia), gaelikoa (*Gaelic*), manaera (*Manx*), irlandera, kenbrera (*Welsh*) eta kernekera (*Cornish*). Azkenik, euskal literaturarekin ere badu lotura, Jon Mirande idazlea *Druiden Eliza Paganoa* zelakoan partaide izan baitzen *gutuatra* ('jainkotasunaren deitzaile') postuan. Hau guztia kontutan izanik eskoletan ere erabiltzeko moduan aurkezten dugu material hau. Kasu horretan, gaiari sarrera egokiena *Asterix eta Obelix* komikiko pertsonaien aurkezpena (guk III. eranskinean eskaintzen duguna) latinetik euskarara itzultzea dela deritzogu; pertsonaia hauen inguruan ekoizten den material guztia ere erabilgarria litzateke baina beti ere gure pertsonaia druida erdian dugula. Ondoren Zesarren testura pasatuko ginateke. Gaika banatuta aurkituko duzuenez, osoa zein zatika itzul daiteke eta atal bakoitzaren *realia*-en azalpenak zein ariketa morfosintaktikoak egin. Eskaintzen dugun materialarekin beste iturri klasikoak erkatzea litzateke ariketa egokia. Amaitzeko, Graves-en testua irakurri eta bai Zesarren pasartean eta bai gainontzeko iturri klasikoetan irakurri dituztenak identifikatuko dituzte Graves-en idazkian, eta nobela historikoaren fideltasunaz egin daitezke gogoetak. Musika aldetik, itzulpen-saioak atseginagoak eta girotuagoak gerta daitezen Bellini-ren *Norma* (1831) edo Catelani-ren *Carattaco* (1841) entzun daitezke, biak zelten lurraldea eta druiden giroa isladatzen dutenak. Bibliografian aipatzen den Morgan Llywelyn-en *El Druida* liburuak oso egoki azaltzen du druiden bizimodua. Hauek guztiak ez dira latin-testu baten inguruan egin daitezkeen ariketen artetik ideia gutxi batzuk baino. Irakasle guztiek igerriko dute hau lanik errazena dela; gero dator benetako lana, material hau guztia programatzea, lortu nahi ditugun helburuei egokitzea eta gelaratzea. Orduan bakarrik jakingo dugu lan honek merezi izan duen ala ez. ## **Zesar,** *De bello galico* **VI, 13-18** ## *Galia eta bertako pertsona-klaseak* XIII. (1) In omni Gallia eorum hominum qui aliquo sunt numero atque honore genera sunt duo. Nam plebes paene servorum habetur loco, quae nihil audet per se, nullo adhibetur consilio. (2) Plerique, cum aut aere alieno aut magnitudine tributorum aut iniuria potentiorum premuntur, sese in servitutem dicant nobilibus. In hos eadem omnia sunt iura quae dominis in servos. (3) Sed de his duobus generibus alterum est druidum, alterum equitum. ## *Druidak apaiz. Sakrifizioak* (4) Illi rebus divinis intersunt, sacrificia publica ac privata procurant, religiones interpretantur: ad hos magnus adulescentium numerus disciplinae causa concurrit magnoque hi sunt apud eos honore. #### *Druidak epaile* (5) Nam fere de omnibus controversiis publicis privatisque constituunt - XIII. (1) Galia osoan bi dira maila eta ohoreren bat duten pertsona- -klaseak; izan ere plebea ia esklabuen parean jartzen da, bere kasa ez da ezertan ausartzen eta inongo bilkuretan ez da onartua izaten. (2) Gehienak, zorrek, zergen tamainak edo boteretsuen gehiegikeriak estutzen dituztenean, nobleen zerbitzura sartzen dira. Haiengan, jaunek esklabuengan dituzten eskubide berberak dituzte. (3) Baina bi pertsona-klase hauetatik bata druidena da, bestea zaldunena. - (4) Haiek jainkoei buruzko gaietan hartzen dute parte, sakrifizio publiko eta pribatuez arduratzen dira, erlijio- -gaiak azaltzen dituzte: haiengana gaztetxo-kopuru handi bat biltzen da ikastearren, eta beraiek ohore handia dute galoen artean. - (5) Izan ere, ia eztabaida publiko eta pribatu guztiei buruz erabakitzen XIII.1. *aliquo sunt numero*: 'garrantzia izan, kontutan izan...' (dat. + *sum* ). */ plebes*: *plebs* nominatibo singularraren era arkaikoa da. XIII.2. *aes alienum*: 'zorrak' dira, *aes suum* 'dirua mailegatzen duenaren dirua' da. */ ... dicant nobilibus. In hos eadem...*: Oxford edizioak *quibus* gehitzen du *add. Dinter* oharpean (*...dicant nobilibus, quibus in hos eadem...*). */ In hos (= plebem)... sunt (nobilibus):* 'nobleek plebearengan dute'... (dat. + *sum*) */ quae (sunt) dominis*: 'jaunek' (dat. + *sum*). XIII.4. *magnus adulescentium numerus*: nobleen artekoak besterik ez Ponponio Melak (III, 2) dioenez: «docent multa nobilissimos gentis clam, et diu, et vicennis annis».). */ apud eos*: 'galoen artean'. XIII.5. *idem = iidem*: Zesarrek nahiago du forma laburtua osoa baino. et, si quod est admissum facinus, si caedes facta, si de hereditate, si de finibus controversia est, idem decernunt, praemia poenasque constituunt; (6) si qui aut privatus aut populus, eorum decreto non stetit, sacrificiis interdicunt. Haec poena apud eos est gravissima. (7) Quibus ita est interdictum, hi numero impiorum ac sceleratorum habentur, his omnes decedunt, aditum sermonemque defugiunt, ne quid ex contagione incommodi accipiant, neque iis petentibus ius redditur neque honos ullus communicatur. ## *Druiden hierarkia* (8) His autem omnibus druidibus praeest unus, qui summam inter eos habet auctoritatem. (9) Hoc mortuo, aut si qui ex reliquis excellit dignitate, succedit, aut, si sunt plures pares, suffragio druidum, nonnumquam etiam armis de principatu contendunt. #### *Druiden urteroko bilkura tokia* (10) Hi certo anni tempore in finibus Carnutum, quae regio totius Galliae media habetur, considunt in loco consecrato. Huc omnes undique qui controversias habent conveniunt eorumque decretis iudiciisque parent. #### *Druidismoaren sorrera* (11) Disciplina in Britannia reperta atque inde in Galliam translata esse existimatur, (12) et nunc qui diligendute eta lege-hausteren bat burutu bada, hilketaren bat egin bada, heredentziari edo mugei buruzko eztabaidarik bada, beraiek konpontzen dute eta sariak eta zigorrak erabakitzen dituzte. (6) Norbait, bai pribatu bai publikoa, ez bada beraien erabakira atxikitzen, sakrifizioak galerazten dizkiote. Zigor hau oso gogorra da beraien artean. (7) Horrela galerazita daudenak, errukigabe eta gaizkiletzat hartzen dira, denek ihes egiten diete, topo egitea eta elkarrizketa saihesten dituzte ez dezaten gaitzen bat har kutsaduraz, ez zaie justiziarik egiten nahiz eta eskatu, eta ez zaie ematen inongo ohorerik. - (8) Bestalde, druida hauen guztien buru haien artean aginpide gorena duen bakar bat izan ohi da. (9) Hau hiltzean, gainontzekoen artean duintasunean nabarmentzen bada norbait, ondorengoa izango da, edo bestela asko badira antzekoak, aginteagatik lehiatzen dira druiden arteko bozketa baten bidez, eta inoiz armez ere bai. - (10) Hauek, urteko garai jakin batean, Galia osoko erdigunetzat duten Karnutoen herrialdean biltzen dira leku kontsakratu batean. Hemen, toki guztietatik eztabaidak dituzten guztiak biltzen dira eta beraien erabakiek eta epaiek esandakoa egin behar dute. - (11) Uste da jakintza hau Britainian asmatu zela eta handik Galiara zabaldu zela, (12) eta gaur egun, hau XIII.7. *his*: dat. */ ne*: xedezkoa. */ iis petentibus:* edizio batzuetan *his petentibus***.** XIII.8. *praeest*: druida bat da buru, besteen gainetik dago baina inongo botererik gabe. Ikus *Druiden hierarkia* atala azalpenetan. XIII.9. *armis de principatu contendunt*: aurrerago (VI, 14, 1) *druides a bello abesse consuerunt* dio*.* Ikus *Druidak eta gerra* atala azalpenetan. XIII.10. *in loco consecrato*: beste edizio batzuetan *in luco consecrato* ematen dute. Lukanok ere *luco* dio. XIII.11. *disciplina... reperta atque... translata existimatur*: infinitibozko perpausaren egitura pertsonala ('uste da irakaskuntza hau... asmatu zela eta... zabaldu zela.'). tius eam rem cognoscere volunt plerumque illo discendi causa proficiscuntur. *Druidak eta gerra* XIV. (1) Druides a bello abesse consuerunt neque tributa una cum reliquis pendunt; militiae vacationem omniumque rerum habent immunitatem. (2) Tantis excitati praemiis, et sua sponte multi in disciplinam conveniunt et a parentibus propinquisque mittuntur. #### *Druidak eta idazkera* (3) Magnum ibi numerum versuum ediscere dicuntur. Itaque, annos non nulli XX in disciplina permanent. Neque fas esse existimant ea litteris mandare, cum in reliquis fere rebus, publicis privatisque rationibus, Graecis litteris utantur. (4) Id mihi duabus de causis instituisse videntur, quod neque in vulgum disciplinam efferri velint, neque eos qui discunt, litteris confisos, minus memoriae studere; quod fere plerisque accidit ut praesidio litterarum diligentiam in perdiscendo ac memoriam remittant. #### *Arimaran hilezkortasuna* (5) In primis hoc volunt persuadere: non interire animas, sed ab aliis post mortem transire ad alios, atque hoc maxime ad virtutem excitari putant, metu mortis neglecto. zehatzago ezagutu nahi dutenak orohar hara joaten dira ikastera. - XIV. (1) Druidak gerratik urrun egon ohi dira eta ez dute ordaintzen zergarik besteekin batera; soldadutzatik libre daude eta zerbitzu guztietatik aske. (2) Hainbeste abantailak bultzaturik, asko hurbiltzen dira ikasketetara bai bere borondatez bai gurasoek edo ahaideek bidalita. - (3) Han, diotenez, bertso-lerro kopuru handia ikasten dute buruz. Horregatik, batzuk hogei urtez aritzen dira ikasketetan. Eta ez dute uste zilegia denik idaztea, nahiz eta ia gainontzeko ekintza guztietan, harreman publiko nahiz pribatuetan, greziar hizkiak erabiltzen dituzten. (4) Hau, iruditzen zait bi arrazoengatik erabaki dutela, ez dutelako nahi ikasketak jende artean zabal daitezen ezta ikasten dutenek, idazkietan konfidantza jarririk, memoriari ardura gutxiago eman diezaioten; hau ia gehienei gertatzen zaie, hots, idazkien laguntzaz ikastean arreta eta memoria galtzen dutela. - (5) Batez ere hau sinestarazi nahi dute: arimak ez direla hiltzen baizik eta batzuengandik beste batzuengana pasatzen direla heriotzaren ondoren, eta honek batez ere birtuterantz bultzatzen dituela pentsatzen dute, heriotzaren beldurra galtzean. XIII.12. *illo*: 'hara', 'Britainiara'. XIV.1. *rerum*: 'zerbitzuak'. XIV.2. *praemiis*: 'abantailak'. XIV.3. *ediscere dicuntur*: infinitibozko perpausaren egitura pertsonala. */ litteris mandare*: 'idatzi'. */ cum... utantur*: perpaus kontzesiboa. XIV.4. *instituisse videntur*: infinitibozko perpausaren egitura pertsonala. */ velint*: subjuntiboan Zesarren iritzia ematen duelako. */ ut*: aurreko *quod... accidit* zabaltzen du. XIV.5. *In primis hoc*: *hoc* hurrengo infinitibozko perpausek azaltzen dute: *non interire... ad alios. / excitari*: bere subjektua inplizitua da: *(homines)***.** ### *Druiden ikasketak* (6) Multa praeterea de sideribus atque eorum motu, de mundi ac terrarum magnitudine, de rerum natura, de deorum immortalium vi ac potestate disputant et iuventuti tradunt. ## *Zaldunak* XV. (1) Alterum genus est equitum. Hi, cum est usus atque aliquod bellum incidit (quod fere ante Caesaris adventum quotannis accidere solebat, uti aut ipsi iniurias inferrent aut inlatas propulsarent), omnes in bello versantur, (2) atque eorum ut quisque est genere copiisque amplissimus, ita plurimos circum se ambactos clientesque habet. Hanc unam gratiam potentiamque noverunt. #### *Sakrifizioak* XVI. (1) Natio est omnium Gallorum admodum dedita religionibus, (2) atque, ob eam causam, qui sunt adfecti gravioribus morbis quique in proeliis periculisque versantur, aut pro victimis homines immolant aut se immolaturos vovent administrisque ad ea sacrificia druidibus utuntur, (3) quod pro vita hominis, nisi hominis vita reddatur, non posse deorum immortalium numen placari arbitrantur, publiceque eiusdem generis habent instituta (6) Honetaz gain gauza asko eztabaidatzen dituzte astroei buruz eta haien mugimenduaren gainean, munduaren eta lurraren tamainari buruz, gauzen jatorriari buruz, jainko hilezkorren indar eta botereari buruz eta gazte jendeari helarazten dizkiote. XV. (1) Beste pertsona-klasea zaldunena da. Hauek, beharrezkoa denean eta gerraren bat jasotzen denean (Zesarren etorrera aurretik ia urtero gertatu ohi zena, hau da, beraiek erasotzen zutenean edo erasoak eragozten zituztenean), denak gerran aritzen dira, (2) eta euren arteko bakoitzak zenbat eta nobleago eta aberatsago, orduan eta *anbato* eta *kliente* gehiago ditu inguruan. Eragin eta indar bakar hau ezagutzen dute. XVI. (1) Galoen nazio guztia erlijio- -gaietan oso zaletua da (2) eta, arrazoi honegatik, gaixotasun larriak jota daudenek eta borroketan eta arriskuetan dabiltzanek giza biktimak sakrifikatzen dituzte edo zin egiten dute beraiek sakrifikatuko dituztela eta druidak erabiltzen dituzte sakrifizio hauen arduradun gisa, (3) uste baitute gizaki baten bizitzaren ordez ez bada beste gizaki baten bizitza ematen, jainko hilezkorren borondatea ezin dela baretu, eta mota honetako sakrifizioak ofi- XIV.6. *iuventuti tradunt*: ikus 3. oharra. XV.1. *uti*: esplikatiboa. XV.2. *ut... amplissimus, ita plurimos... habet*: '...zenbat eta ...-ago orduan eta... gehiago dute'. */ ambactos clientesque: '*anbato' eta 'kliente' itzuli da. *Ambactus,-i* edo *Ambacta,-ae* eta beste aldaketa batzuk Euskal Herriko esteletan sarri jasotzen diren antroponimoak dira (Gastiain, Marañon, San Roman de San Millan, Angostina, Kontrasta, Urabain...). Morfologikoki, Pokorny-ren iritziari jarraituz, Palomar Lapesa eta Lourdes Albertosek jatorri zeltikoa ematen diote hitzari, *amb<i>* aurrizkia eta *aktos* partizipioa. Esanahiaren aldetik, galo-erromatarrez *ambactus*-a 'zerbitzaria' da. M. Sevillak dio *Ambatus* antroponimoa oso zabaldua zegoela esklabuen artean eta *cognomen* gisa geratu zela manumisioaren ondoren, hauen ondorengo askeek ere eraman zutelarik. Lourdes Albertos (1985) ez dago ados, beharbada horrela gertatuko zela kasu batzuetan baina ez guztietan esanez. XVI.1. *admodum dedita religionibus*: erlijio-gaietan oso zaletua da. XVI.2. *gravioribus morbis*: 'gaisotasun larriak'. Konparaketa absolutua da, hau da, konparaketaren beste aldea barnean du, gaixotasun normalak dira, lehen aldekoak baino arinagoak direnak. XVI.3. *publiceque habent... instituta publica*: 'ofizialki dituzte araututa'. sacrificia. (4) Alii immani magnitudine simulacra habent, quorum contexta viminibus membra vivis hominibus complent; quibus succensis, circumventi flamma, exanimantur homines. (5) Supplicia eorum qui in furto aut in latrocinio aut ex aliqua noxia sint comprehensi gratiora dis immortalibus esse arbitrantur; sed, cum eius generis copia defecit, etiam ad innocentium supplicia descendunt. ### *Galiarren jainkoak* XVII. (1) Deum maxime Mercurium colunt; huius sunt plurima simulacra; hunc omnium inventorem artium ferunt, hunc viarum atque itinerum ducem, hunc ad quaestus pecuniae mercaturasque habere vim maximam arbitrantur. Post hunc, Apollinem et Martem et Iovem et Minervam. (2) De his eandem fere quam reliquae gentes habent opinionem: Apollinem morbos depellere, Minervam operum atque artificiorum initia tradere, Iovem imperium caelestium tenere, Martem bella regere. (3) Huic, cum proelio dimicare constituerunt, ea quae bello ceperint plerumque devovent; cum superaverunt, animalia capta immolant reliquasque res in unum locum conferunt. (4) Multis in civitatibus harum rerum exstructos tumulos locis consecratis conspicari licet; (5) neque saepe accidit ut, neglecta quispiam religione, aut capta apud se occultare aut posita tollere auderet, gravissimumque ei rei supplicium cum cruciatu constitutum est. zialki dituzte araututa. (4) Beste batzuk, zumez kordatutako gorputz- -atalak gizaki biziz beteak dauzkaten izugarrizko tamainako irudiak dituzte; su ematean, sugarrek inguraturik, gizakiak hiltzen dira. (5) Litxarkeriatan, lapurretan edo beste lege-hausteren baten ondoren harrapatutakoen oinazeak gustagarriagoak gertatzen zaizkiela jainko hilezkorrei uste dute; baina, pertsona-klase honetatik nahikoa ez dagoenean, oinazeak errugabeengana ere heltzen dira. XVII. (1) Bereziki Merkurio jainkoa gurtzen dute; honen irudi ugari dago; hau arte guztien asmatzailetzat dute, berau galtzaden eta bidaien gidaritzat, beronek duela indar handiena dirua eta merkantziak lortzeko uste dute. Honen ondoren, Apolo, Marte, Jupiter eta Minerva gurtzen dituzte. (2) Hauei buruz gainontzeko herriek duten iritzi ia berbera dute: Apolok gaixotasunak uxatzen dituela, Minervak lanen eta ofizioen hastapenak helarazten dituela, Jupiterrek zeruen agintea duela eta Martek gerrak zuzentzen dituela. (3) Honi, borrokatzea erabakitzen dutenean, normalean gerran harrapatutakoa eskaintzen diote; irabazten dutenean, harrapatutako animaliak sakrifikatzen dituzte eta gainontzeko gauzak leku bakar batera biltzen dituzte. (4) Herri askotan posible da leku kontsakratuetan gauza hauez eraikiriko menditxoak ikustea, (5) eta gutxitan gertatu da norbait ausartzea, erlijioari muzin eginez, hartutakoak norberak ezkutatzen edo utzitakoak eramaten, eta ekintza honentzat oso zigor gogorra ezarri dute oinaze izugarriekin. XVI.4. *simulacra*: 'irudiak'. */ succensis*: ablatibo absolutua. XVI.5. Egitura: *arbitrantur supplicia eorum, qui... esse gratiora dis (= deis)***...** XVII.1. *ad quaestus pecuniae*: 'dirua lortzeko'. ## *Galoen egutegia* XVIII. (1) Galli se omnes ab Dite patre prognatos praedicant, idque ab druidibus proditum dicunt. (2) Ob eam causam spatia omnis temporis non numero dierum, sed noctium finiunt; dies natales et mensium et annorum initia sic observant, ut noctem dies subsequatur. ## **Realia** *1.- Galia eta bertako pertsona-klaseak.* Zesarrek Galia soilik aipatzen duenean (*in omni Gallia*) Galiako zelten lurraldea aipatu nahi du. Ikus nola azaltzen duen Zesarrek berak *De bello gallico* I, 1 pasartean: «Galia osoa hiru zatitan banatzen da, haietariko batean belgikarrak bizi dira, bestean akitaniarrak eta hirugarrenean beraien hizkuntzan zeltak, gurean galoak deritzatenak»1. Eta hirugarren zati honen kokapena *De bello gallico* I, 5 pasartean: «Horietako zati batek, galoek dutela esan dena, Rodano ibaian du hasiera; Garona ibaiak, Ozeanoak eta belgikarren mugek inguratzen dute; eta Sekuanotarren eta Helveziarren lurraldeetatik Rhin ibaia ukitzen du; iparralderantz zabaltzen da»2. Zesarren esanetan, plebearen klasea alde batera utzita, Galian bi pertsona-klase daude: druidak eta zaldunak (azken hauek 16. pasartean aipatzen dira). XVIII. (1) Galo guztiek aldarrikatzen dute beraiek Pluton aitarengandik jaioak direla, eta hau druidengandik dakitela diote. (2) Arrazoi honegatik denbora guztiaren espazioa ez dute neurtzen egunen kopuruaz, gauen kopuruaz baizik; jaiotza-egunak eta hilabete eta urteen hasierak eguna gauaren atzetik datorrela kontatzen dituzte. Zesarrek *druida* latin izenaren forma 3. deklinabidekoa balitz bezala erabiltzen du: - Nominatibo plurala: *druides* - Genitibo plurala: *druidum* - Datibo-Ablatibo plurala: *druidibus* Singularrean ez dugu adibiderik baina \**druis* litzateke. Aro Klasikoan (K.a. I. mendea- K.o. II. mendea) gainontzeko idazleek (nahiz eta Ausoniok Zesarri jarraitu *druidum* genitiboa erabiliz) 1. deklinabidekotzat dute: - Nominatibo plurala: *druidae* - Akusatibo plurala: *druidas* - Genitibo plurala: *druidarum* - Datibo-Ablatibo plurala: *druidis* Geroago beste aldaki batzuk ditugu. Etimologia aldetik Plinio Zaharrak (*Historia Naturalis* XVI, 249) dio druidek ez dutela erriturik ez bada haritzaren adar bat tartean eta badirudiela izena ere haren izen grekotik (δρυ~ς) eratorria dela, beraz, druida 'haritzaren <sup>1. «</sup>Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam quarum ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur» <sup>2. «</sup>Eorum una pars, quam Gallos obtinere dictus est, initium capit a flumine Rhodano; continetur Garunna flumine, Oceano, finibus Belgarum; attingit etiam ab Sequanis et Helvetiis flumen Rhenum; vergit ad Septentriones». gizona' litzateke. Azalpen honek jarraitzaile ugari izan ditu. Baina badirudi *\*dru-wid-es* bezala ere bana daitekeela: *dru* (aurrizki handikari superlatiboa) eta *wid* (latineko *videre* eta grekerako ιjδει'ν-ekin du zerikusia, 'ikusi', 'jakin'). Druida orduan 'asko ikusten duena' edo 'asko dakiena' dela diote. ## *2.- Druidak apaiz. Sakrifizioak3* Zesarren testuari jarraituz hiru ardura dituzte druidek: - 1.- *De rebus divinis*: teologia eta espekulazio metafisikoa. - 2.- *Sacrificia publica ac privata*: sakrifizioak egitea. - 3.- *Religiones*: kultuak, errituak eta erlijio-praktikak. Plinio Zaharrak (*Historia Naturalis* XVI, 250-251) druiden zeremonia baten berri ematen digu. Mihura jasotzen ikusi zituen; ilargiaren seigarren eguna aukeratzen dute horretarako eta prestaketa moduan oturuntza eta bi zezen zurien sakrifizioa egiten dute. Druida erropa zuriz zuhaitzera igoko da eta urrezko igitai batez mihura adar bat ebakiko du eta kapa zuri batean jasoko. Zezenak orduan sakrifikatzen dira. Urrezko igitaia esplika-ezina omen da, halakoa balitz oso zaila bailitzateke mihura ebakitzea; urre-koloreko brontzea normalagoa litzateke. *Asterix galoa* komikian druida mihura ebakitzen azaltzen da, zuriz jantzia eta urre koloreko igitaiaz, gero, mihura urarekin edabe majikoa egiteko. Sakrifizioei dagokienean, Zesarrek berak kontatzen ditu sakrifizio batzuk (*De bello gallico* VI, 16). Informazioa osatzeko baditugu Estrabon eta Siziliako Diodororen testuak: Erromatarrek amaiarazi zituzten ohitura hauek eta gure legeen aurka-ko sakrifizioak eta igarpenak tartekatzen zituztenak; seinaleak bilatzen baitzituten jainkoek biktimatzat aukeratu zuten gizakiaren heriotza-dardaretan, bizkarrean ezpata-kolpe bat eman ondoren. Ez zuten inoiz sakrifiziorik egiten druidarik ez bazegoen aurrean. Beste giza sakrifizio batzuk ere aipatu ohi dira: batzuk geziztatu egiten zituzten, beste batzuk gurutzeratu tenploetan, edo koloso bat eraikiz lastoz eta adarrez, mota guztietako abere, animalia eta gizakiak sartzen zituzten honen barruan eta holokausto bat egiten [Estrabon, *Geografia* IV, 5]. Beraien sakrifizioetan izugarri errukigabeak dira –haien jatorri basatiaren ondorioz–. Horrela, gaizkileak bost urtez gordetzen dituzte eta gero, beraien jainkoen ohorez, paluztatu eta holokaustoak egiten dituzte eskaintza ugariekin batera bereziki horretarako prestatutako su handi batzuetan. Haien guda-atxilotuak erabiltzen dituzte biktima modura jainkoak ondratzeko. Beste batzuek ekintza bera egiten dute gudetan harrapatutako abereekin. Gizakiekin batera hiltzen, erretzen edo beste oinaze batzuen bidez akabatzen dituzte [Siziliako Diodoro, *Historiak* V, 31]. Le Roux eta Guyonvarc'h-ek sailkatu egin dituzte sakrifizio-motak antzinako idazleen testuen arabera: - 1.- Odolik gabeko sakrifizioak, armarik gabekoak, elementu naturalak erabiliz: - zintzilikatzea. - gurutzeratzea. - urperatzea. - erretzea. <sup>3.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1986: 67-68; Pigott 1968: 109-112; Markale 1989: 179-180. - lurperatzea. - paluztatzea (neuk gehitua). - 2.- Odolezkoak: ezpataz, lantzaz edo beste arma batez. - 3.- Likidoa edo landarekia: oblazioa edo libazioa. Beharbada gizakiak erretzearena zen erriturik arraroena erromatarrentzat eta horregatik druidei buruz hitz egiterakoan ia gehienetan erabili ohi da. Gaur egun denetarik esaten da, batzuek onartzen dute giza sakrifizioak egiten zituztela, baina galoentzat heriotza ez zela bukaera azaltzen dute, pauso bat baizik. Beste batzuek zeharo errefusatzen dute, giza sakrifizioak ordezkatu egiten zirela eta simulakro hutsa zirela esanez. Zaila da defendatzea druidek ez zutela parte hartzen giza sakrifizioak tartekatzen zituzten sinismen eta ihardueretan (K.a. I. mendean debekatu zituzten erromatarrek). Baina druidak zelta barbaroen gizarteko jakitunak ziren eta zelten erlijioa zen haien erlijioa, bere gordinkeria eta guzti. ## *3.- Druidak epaile4* Zelten gizartean ez da alderik zuzenbide publiko eta pribatuaren artean, ez dago gai publiko edo gai pribaturik; ez badute ezer publikorik zuzenbide pribatua da sendira, herrialdera... zabaltzen dena. Partikularren arteko iskanbilak dueloetan eta ordalietan amaitzen zituzten eta herrialdeen artekoak gerretan. Legeak –edo ohiturak– ez dira ezer ez bada erlijioarekiko. Druiden funtzio juridikoa unibertsala da, beraiek dira jainko eta gizartearen arteko bitartekariak, jainkoen solaskide bereziak, arau jainkotiarrak kasu partikularretara aplikatzen dituztenak. Epaiketek, erabakiek, kontratuek... jainkoen garantia dute, zuzenbide eta justiziaren zaindari bakarrak. Ezin da eztabaidatu druidaren epaia. Druidak erabaki oker bat hartzen badu jainkoek zigortuko dute (gaixotu egiten da, itxura aldatzen zaio edo bere lurraldea antzutzen da). Inork, erregea barne, ezin dio muzin egin druidaren erabakiari. Eskomikua da zigorrik gogorrena, baina druidek badituzte beste maina batzuk, magoak baitira eta "satirak" bidal ditzakete. Zigorrik gogorrena kristauen anatemaren antzekoa da: - zigor erlijiosoa: jainkoen haserrepean geratzen baitira. - zigor soziala: lotsa sortaraziz. - zigor majikoa: indar misteriotsuak aurka dituelako. ## *4.- Druiden hierarkia5* Zesarren testuaren arabera druida guztiek ez dute maila bera, baina garrantzitsua da ikustea *praeest* hitza erabiltzen duela Zesarrek, 'buru da', eta ez *imperat, imperium*... Ez da aipatzen ez *artxidruida*-rik, ez *druida nagusi*-rik. *Suffragio druidum* edo edozein motatako bozketarik ez dute gainontzeko idazleek aipatzen. Piggott-ek dio beharbada Zesarrek asmatutakoa dela apaizgo honen indar politikoari garrantzi gehiago emateko, giza sakrifizioak eta antzekoak egiten dituzten erromatar kulturaren aurkako zibilizazioa osatzen dute eta txikitu egin behar dira. Bestalde, Zesarren testua jarraitzen badugu *summam auctoritatem* duen <sup>4.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1986: 77-87; Pigott 1975: 109; Markale 1989: 48-49. <sup>5.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1986: 48; Pigott 1975: 104; Markale 1989: 28-30. hori *dignitate*-aren arabera dago; *dignitate*-a berdin banatuta badago aukeraketa egiten da. Ez dakigu gauza handirik aukeraketa honi buruz baina badu esanahi garrantzitsu bat: ondorengoa ez zen automatikoa ezta heredentziaz ere; druidak ez baitira kasta bat (*brahmanak*) edo elkargo bat (*flaminak*), bakoitzaren merituez lortzen zen pertsona-klase bat baizik. *Praeest unus* bi modutara uler daiteke Markale-ren ustetan. Batetik, Galiako herri bakoitzak bere druidak zituela eta druidek aukeratzen zutela herri horretako nagusia. Bestetik, herri bakoitzeko druidek druida bakar bat aukeratzen dutela Galia osorako. Druidismoa herri zelta guztietara dago zabaldua, hizkuntzarekin batera zelten batasunaren oinarrietako bat da. Bestalde, erregeen edo hauen ordekoen ondoan betetzen duten paperaz uler daiteke euren herrian besterik ez dutela betetzen eginkizuna. Diviziako druida, adibidez, bere herriaren (eduarren) alde aritu zen beste gainontzeko herri galoen aurka. Nahiz eta Zesarrek druidak talde bakar baten gisa aurkeztu, beste idazle batzuek barne-banaketak deskribatzen dituzte: Siziliako Diodoro, *Historiak* V, 31, 1-3: - *bardoak*: poeta lirikoak, ereserkiak eta satirak abesten dituzte lirarekin. - *druidak*: filosofo eta teologoak, ohorerik handienak eskaintzen zaizkie, sakrifizioetan izaten dira eta jainko eta gizakien arteko bitartekariak dira; bardo eta filosofoek borrokak baretzen dituzte. - (*aztiak*): herri guztia beren menpe dute, igarpenak erabiltzen dituzte eta etorkizuna aurresaten, ornitomantzia eta giza sakrifizioak egiten dituzte honetarako. *Augurium* eta *haruspicia* praktikatzen dituzte. Estrabon, *Geografia* IV, 4: - *bardoak*: ereserki-kantariak eta poetak. - *vateak*: ospakizun sakratuen buru eta fisiologia edo naturaren interpretazioa egiten dutenak. - *druidak*: naturaren zientzia, filosofia morala, justizia administratzen dute eta gerretan arbitroak dira. Jon Mirande euskal idazleak ere bere iritzia azaltzen digu gai honen gainean, apaizen artean maila batean druidak eta beste batean *file* edo poetak bereiziz: Druidak, batez ere, boteretsu ziren: haiek zedukaten ahalmen izpiritual guztia, erregeak ahalmen tenporalaren zati baten jabe baizik ez zirelarik, eta, erlisionearen araura, druiden peko zeuden; edozer deliberamendutan hauen aholkua hartu behar zuten. Erran gabe doa erregeek nekez jasaiten zutela teokrazia hori... Kristau misionestak ongi etorriak izan ziren beraz haientzat, eta errextasun handiak eman zizkieten druiden kaltetan eta ondorioz buruzagi tenporalen onetan beren propaganda aitzina eman ahal lezaten. Bai eta poeten onetan ere. Ezen baziren sazerdoteen erronkan, egiazko druidak baino mail beherago, *file* edo poetak. Patricius zuhurrak, druidak apaltzea gatik, fileak goratu nahi ukan zituen hierarkian, eta hauek, ezagutzaz beterik, kristau neofito suhartsu bilakatu ziren: elizgizon izendaturiko asko ere izan ziren. Hargatik poeta egon ziren eta beren herriko tradizionea ez zuten arnegatu.6 <sup>6.</sup> *Euzko Gogoa*, 1954ko Azilla-Lotazilla, 11-12 , 183 [= *Jon Mirande-ren idazlan hautatuak*, 1981, 228-229]. *... in finibus Carnutum, quae regio totius Galliae media habetur,...* Lurralde honen aukeraketa ez da arraroa, herri askotan ematen zaio garrantzia erdialdeari, orekari... Zerbait sinboliko, majiko eta sakratua da. Beharbada erdiunerik ezagunena Delfos-eko *omphalos*-a dugu eta honen antzeko irudiak aurkitu dira zelten artean ere. Oso ideia zabaldua zen erdigunearena. Erdialde edo *omphalos* ideiatik santutegiaren ideiara goaz, *in loco consacrato* dio Zesarrek. Baina ez dugu pentsatu behar tenplu batean, ez dago ez berri literariorik ez berri arkeologikorik hau baieztatzeko. Dirudienez zelten santutegia *nemeton*-a zen, hau da, basoaren erdialdeko agerrune sakratua. Basoaren ideia eta erdialdearena bat eginda alegia. Druidak eta basoak lotuta daude testuetan; Lukanok «nemora alta remotis incolitis lucis» dio, 'baso sakonetan, oihan urrunetan bizi zarete'. *Nemus* hitza erabiltzen du, zelten *nemeton*-ekin harremana duena. Erdialdearena toki sakratu bat delako, ez da errealki, konkretuki erdigunea izan behar, erreferentziaren arabera izango baita noski, lurraren eta zeruaren (*nem*) arteko komunikazioa dagoen tokia. *Nemeton* guztiak dira lurraren erdialdea. Eta Zesarren *in loco consacrato*, batzuek *luco* irakurri dute, beraz karnutoen arteko baso batean (*nemeton*) litzateke urteroko bilera. ## *6.- Druidismoaren sorrera*8 Zesarrek dio druidismoa edo druiden ikasketak Bretainian asmatu zirela eta handik zabaldu zirela Galiara; gainera, inork zehatzago jakin nahi izatekotan Britainiara joan behar zuela ikasketak egitera. Markale-k honen egiatasuna defendatzen du, erromantizismo-garaiko iritzien aurka. XIX. mendera arte lurralde hartako harritzarrekin jartzen zuten harremanetan baina zeltek ez dute tenplurik izan erromatarren garaira arte eta harritzar horiek askoz ere zaharragoak dira. Beste batzuek sinismen hauen sorrera Ekialdera zabaldu zuten, Pitagoras-en irakaskuntzarekin zerikusia zutela esan, hinduismoa eta druidismoa gauza bera bi tokitan direla esan... Baina Markale-k irlandar tradizioa (irlandar heroiak Bretainiara joaten ziren ikastera) eta Zesarren testua jarraituz, Britainia zela ikasketa hauen jatorria pentsatzen du. ## *7.- Druidak eta gerra*9 Testu hau irakurrita badirudi ezin dutela gerretan parte hartu, baina badira iritzi hau aldarazten diguten beste pasarte batzuk: 1.- *De bello gallico* VI, 13, 9: «...asko badira antzekoak, aginteagatik leihatzen dira druiden arteko bozketa baten bidez eta inoiz armez ere bai». Beraz, inoiz armak erabiliz ere erabakitzen zen haien arteko burutza. <sup>7.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1968: 217; Pigott 1975: 104; Markale 1989: 31-32, 142-148. <sup>8.</sup> Markale 1989: 55-73. <sup>9.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1986: 103-107. - 2.- Galietako gudan druida bat ezagutzen dugu, Zesarren laguna, Diviziakoa, eta hau ere zaldieriaren buru eta gudaria da (*De bello gallico* II, 5). - 3.- Irlandar legendek ere baieztatzen dute gerretan parte-hartze hau. Nola azal daiteke orduan testu hau? Le Roux - Guyonvarc'h-ek diote ez dutela inongo debekurik edo mugarik: beraiek dira erabakitzen dutenak armen bidez inplikatzen diren edo ez. Arrazoiak dotrinak edo erlijio-ideiek ematen dituzte, ez arazo sozial edo politikoek. Nahiz eta ez izan druiden betebehar nagusia, gerra betebehar posibleetako bat dute eta haiek erabakitzen dute etorkizun baketsua edo gerrazkoa izango duten (Diodoro V, 31 pasartean druida bakezale bat azaltzen zaigu). ## *8.- Druidak eta idazkera*10 Zeltek ez digute utzi idazkirik euren hizkuntzan, grekoek eta latindarrek ez bezala, eta datu honi buruzko gaur eguneko azalpenak oso eskasak dira, zeltek ez zekitela idazten, debekatuta zeukatela idaztea... Zesarrek dio *neque fas esse existimantur ea litteris mandare* eta hau, ez arrasto arkeologikorik ez testualik... ez egotearekin baieztatzen da. Baina berak ere esaten du, bai hemen, bai beste pasarte batean (*De bello gallico* I, 29) greziar hizkiak erabiltzen zituztela eginkizun batzuetarako. Galiako txanponak latinez, grekoz edo lepontieraz daude idatzita; epigrafiarik ez dago. Ez dago inon idatzirik idaztea debekatua zutenik. Le Roux-Guyonvarc'h-i arraroa iruditzen zaie jakituriarako bidea horrela galaraztea gero druida izatea irekia bazen edozeinentzat. Administrazioan, militar-gaietan... gainontzeko herriek bezala erabiltzen dute idazkera, baina hortik kanpora haien idazkeran idaztea ez da Mendebaldeko irizpidepean egiten. Druidentzat idaztea boteretsuago eta arriskutsuagoa zen ahotsa baino. Aparteko egoeretan besterik ez zuten erabiltzen idazkera. Zeltek Irlandan bazuten latin alfabetoa baino lehenagoko idazkera berezi bat, *ogam*, koska edo markak zeharka edo horizontalki harri baten goitik beherako ertzetan eginez gauzatzen zena. 300en bat inskripzio ezagutzen dira, oso laburrak, hitz bat edo bikoak, ia beti hildakoen izena eta bere aitarena. Idazkera ogamikoa zuhaitz adarretan eta buztin zatietan ere aurkitu ohi da; idazleak druidak ziren eta beren enkantamendu edo ariketa majikoetarako erabiltzen zituzten. Zelten tradizioan, beraz, idazkera une erlijioso bat finkatzeko da eta betirako geratzeko, geldirik, formula majiko, heriotz-aipamen, madarikazioak... efektibo egiteko; eguneroko bizitza, aktiboa, erreala, ezin da idazkera honetan irudikatu. Mirandek ere badu zer esanik gai honetan: Uste izaiteko da Latin kultura ezagutu baino lehen Irlandarrak ez zeudela izpiritu eta entelegu laneginik batere gabe, ezen Keltak ez ziren basati batzu; aitzitik, metafisika oso landua irakasten <sup>10.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1989: 263-269. zuten aho-mihiz, beren sazerdote druida zeritzaienek, Aitzinateko autoreen idazkietarik dakigun bezala lur handiko Keltez den bezenbatean. Druidak izaroetan ere baziren, Britanian eta Hibernian, eta haiei esker Goidelek beren oguzko kultura bat zedukaten; gainera, enda guduzale batentzat egoki den araura, epopeia eta kantu heroiko andana bat belaunetik belaunera heleraziak ezagutzen bide zituzten. Egia da hargatik mundu klasikoaren ukitzeak duela egiazko kulturaren hazia erein Irlandan. Oroz lehen Latinen ganik Goidelek idaztea ikasi zuten, egungo hizkuntzaren hiztegiak oraino erakusten duen bezala: *scriobhaim* = 'scribo'; *leighim* = 'lego'; eta beste hitzik anitz, idazteari dagokionez, latinetik datoz11. ## *9.- Arimaren hilezkortasuna*12 Honi buruz ditugun iturriak Zesar, *De bello gallico* VI, 14, 5, Lukano, *Farsalia* I, 450-458, Ponponio Mela III, 2, Siziliako Diodoro V, 28, 6 eta Estrabon, *Geografia* IV, 4 dira. Guztiak doktrinaren laburpenak dira eta idazle klasikoen joera razionalista igartzen da. Ondorioa hartu zuten intentzioa balitz bezala: druidek dotrina hau irakasten zuten kemena sortzeko gudariengan. Baina gerra oso normala eta naturala zen zelten artean druidak horretaz arduratzeko. Zesarren hitzak jarraituz pentsatu izan ohi da arimaren transmigrazioan sinisten zutela. Baina "beste leku batean" ematen da, ez mundu honetan, beraz, ez da ez metenpsikosia (elementu psikikoak gorputz batetik bestera pasatzea), ez arimaren transmigrazioa, ez berraragipena mundu honetan. ## *10.- Druiden ikasketak*13 Zesarrek eta Ponponio Melak (III, 2) esaten digute hogei urtez aritzen zirela ikasten. Autore batzuen ustetan druida bakoitzak bere espezialitatea izango luke eta sail hori besterik ez luke irakatsiko. Metodologiari dagokionean, hogei urte hauetan *magnum numerum versuum* ikasten zituzten buruz, *conpendium* baten antzera oinarrizko ezagutzak, ahaztu behar ez zirenak ikasten zituzten aforismo, sententzia zehatzak eta laburrak, metaforak... erabiliz teknika mnemotekniko moduan. Gero testu labur horien azalpena edo exegesia egiten omen zuten. Irakasten ziren gaiak ere aipatzen zaizkigu: - Astronomia *(de sideribus atque eorum motu)*: egutegia egiteko baliagarria zitzaien; Lurraren eta Ilargiaren zikloak zehazten zituzten eta hauekin jai-egunak, egun fastoak eta nefastoak erabaki...; izarrak aztertzen zituzten; guzti honetarako matematika maila- -nabarmena behar zuten. - Kosmogonia eta kosmologia *(de mundi ac terrarum magnitudine)*: beharbada ez gaur eguneko geografia fisiko eta politikoa, agian geografia sakratua, gizakien eta jainkoen mundua azalduz. - Fisiologia *(de rerum natura)*: Natur Zientziak lirateke beharbada zehatzago. Druiden iharduera zientifikoak medikuntza eta enkantamenduak egiteko edabeak... lirateke, beraz, <sup>11.</sup> *Euzko Gogoa*, 1954ko Azilla-Lotazilla, 11-12, 183 [= *Jon Mirande-ren idazlan hautatuak*, 1981, 225-226] <sup>12.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1986: 270-280; Pigott 1975: 113-115; Markale 1989: 237-243. <sup>13.</sup> Les Roux & Guyonvarc'h 1986: 57-60. alkimia antzekoa ere sartuko litzateke sail honen barruan. - Teologia *(de deorum immortalium vi ac potestatem)*: jainkoen arteko harremanak, jainkoen eta gizakien artekoak, arimaren hilezkortasuna, beste mundua... ## *11.- Galoen jainkoak*14 Zesarrek galoen jainkoak bere aburuz antza gehien zuten erromatar jainkoekin parekatzen ditu. Baina, zer zentzu zuen *jainko* hitzak druidentzat? Jainko hauek antzinako idazleen testuetan, heriotza- edo eskaintza-inskripzioetan, irudietan eta geroago irlandar eta galestar kondairetan ikusten ditugu. Jainko hauen izenak desberdinak dira herri batzuetatik besteetara. Zesarrek bost jainko aipatzen ditu (Merkurio, Apolo, Marte, Jupiter eta Minerva); hemendik suposatzen dute haien arteko jainkorik nagusienak bost liratekeela. ## *12.- Galoen egutegia* Honako hauek dira gai honi buruz ditugun iturriak: Zesar, *De bello gallico* VI, 14; Ponponio Mela III, 2; Zesar, *De bello gallico* VI, 18 eta Plinio Zaharra, *Historia Naturalis* XVI, 249. Galoen egutegiaren zatiak Colignyn (Ain) aurkitu zituzten, aurreko mendearen bukaeran; zati hauek brontzezko lamina batenak dira, galoen hizkuntzan idatziak, eta behealdean zuloak zituen zintzilikaleku mugikorrak jartzeko egunak marka zitzaten. Egutegi honek gaua du beti denboraunitate, bost urtetarako dago prestatua eta hilabeteek eta urteek, hogeita hamar urteko mende druidikoekin bat egiten dute. Helburu erlijiosoa, ordea, oso argia du: denbora eta denboraren neurketa, giza bizitzaren mugak, festak, urtaroak... jainkoen gaiak dira eta, beraz, haien bitartekarienak, druidenak. Proba arkeologiko honek baieztatzen du Zesarrek esana (VI, 14) ezagutza astronomiko eta matematikoei buruz. <sup>14.</sup> Markale 1989: 73-141. #### I eranskina: Druidei buruzko beste iturri klasiko batzuk ## Siziliako Diodoro, *Historiak* V, 31, 2-5. 31. (...) (2) εἰσὶ δὲ παρ' αὐτοῖς καὶ ποιηταὶ μελών, οὓς Βάρδους ὀνομάζουσιν. ούτοι δε μετ' όργάνων ταίς λύραις όμοίων άδοντες ούς μεν ύμνοῦσιν, οὖς δὲ βλασφημοῦσι. φιλόσοφοί τέ τινές εἰσι καὶ θεολόγοι περιττώς τιμώμενοι, ούς Δρουίδας ονομάζουσι. (3) χρώνται δὲ καὶ μάντεσιν, ἀποδοχής μεγάλης ἀξιοῦντες αὐτούς· οὖτοι δὲ διά τε τῆς οἰωνοσκοπίας καὶ διὰ τῆς τῶν ἱερείων θυσίας τὰ μέλλοντα προλέγουσι, καί πῶν τὸ πληθος ἔχουσιν ὑπήκοον. μάλιστα δ' ὅταν περί τινων μεγάλων ἐπισκέπτωνται, παράδοξον καὶ ἄπιστον έχουσι νόμιμον· άνθρωπον γάρ κατασπείσαντες τύπτουσι μαχαίρα κατὰ τὸν ὑπὲρ τὸ διάφραγμα τόπον, καὶ πεσόντος τοῦ πληγέντος ἐκ τῆς πτώσεως καὶ τοῦ σπαραγμοῦ τῶν μελών, ἔτι δὲ τῆς τοῦ αἵματος ῥύσεως τὸ μέλλον νοοῦσι, παλαιᾶ τινι καὶ πολυγρονίω παρατηρήσει περί τούτων πεπιστευκότες. (4) ἔθος δ' αὐτοῖς ἐστι μηδένα θυσίαν ποιείν άνευ φιλοσοφου· διὰ γὰρ τῶν ἐμπείρων τῆς θείας φύσεως ώσπερεί τινων όμοφώνων τὰ χαριστήρια τοίς θεοίς φασι δείν προσφέρειν, καὶ διὰ τούτων οἴονται δεῖν τάγαθὰ αἰτεῖσθαι. (5) οὐ μόνον δ' ἐν ταῖς εἰρηνικαῖς χρείαις, ἀλλὰ καὶ κατά τούς πολέμους τούτοις μάλιστα πείθονται καὶ τοῖς μελφδοῦσι ποιηταῖς, οὐ μόνον οἱ φιλοι, ἀλλὰ καὶ οἰ πολέμιοι πολλάκις γὰρ ἐν ταῖς παρατάξεσι πλησιαζόντων άλλήλοις τῶν στρατοπέδων καὶ τοῖς ξίφεσιν άνατεταμένοις καὶ ταῖς λόγχαις προβεβλημέναις, είς τὸ μέσον οὖτοι προελθόντες παύουσιν αὐτούς, ὧσπερ τινὰ θηρία κατεπάσαντες ούτω καὶ παρὰ τοῖς ἀγριωτάτοις βαρβάροις ὁ θυμός είκει τη σοφία καὶ ό Αρης αίδεῖται τὰς Μούσας. (...)(2) Haien artean badira bardo deritzoten poeta lirikoak ere; hauek lira-antzeko musika tresnen laguntzaz kantatzen dituzte bai ereserkiak eta bai satirak. Badira druida izeneko filosofo eta teologoak ere zeintzuei ohorerik handienak eskaintzen zaizkien. (3) Onarpen-maila zabala duten igarpenak erabiltzen dituzte; pertsona hauek hegaztiak behatuz eta biktima--sakrifizioen bidez etorkizuna aurresaten dute, eta herri guztia euren menpe dute. Interes handiko gauzentzat seinaleak kontsultatzen dituztenean. bereziki orduan errito arraro eta sinistezin bat jarraitzen dute; izan ere, gizaki bat kontsakratu ondoren, borroka-ezpata batez jotzen dute diafragma azpian eta, erortzen denean, etorkizuna igartzen dute erorketaren modua, gorputz-atalen mugimenduak eta odolaren jarioa aztertuz; antzinako behatze-era dugu, aspaldi erabiltzen zena eta sinisten dutena. (4) Ohitura da euren artean sakrifiziorik ez egitea filosoforik ez badago aurrean, jainkoen natura ezagutu eta euren hizkuntza hitz egiten omen duten gizaki hauen bitartekotza behar dutela sinesten baitute esker oneko sakrifizioak eskaintzeko eta euren oneritzia lortzeko. (5) Ez soilik bake-beharretan, gudetan batez ere, filosofo eta poeta abeslari hauengan jartzen dute konfidantza, ez bakarrik lagunek, etsaiek ere bai; sarritan guda-lekuetan armadak elkarrengana hurbiltzen direnean. ezpatak goian, lantzak aurrean, hauek erdiratzen dira eta baretzen dituzte, pizti batzuk enkantamenduekin egiten duten modura. Honela barbaro basatienen artean ere grinaren lekua iakituriak hartzen du eta Aresek Musak errespetatzen ditu. ## **Estrabon,** *Geografia* **IV, 4, 4.** Παρα; πα'σι δ j ω{ς εjπιvπαν τριvα φυ'λα τω'ν τιµωµεvνων διαφεροvντως εjστιv, Βαvρδοι τε και; Ουjαvτεις και ∆ρυι?δαι. Βαvρδοι µε;ν υJµνηται; και; ποιηταιv, Ουjαvτεις δε; ιJεροποιοι; και; φισιολοvγοι, ∆ρυι?δαι δε; προ;ς τη'/ φισιολογιvα/ και; τη;ν ηjθικη;ν φιλοσοφιvαν αjσκου'σι: δικαιοvτατοι δε; νοµιvζονται και; δια; του'το πιστευvονται ταvς τε ιjδιωτικα;ς κριvσεις και; τα;ς κοιναvς, ω{στε και; πολεvµους διηv/των προvτερον και; παραταvττεσθαι µεvλλοντας ε[παυον, τα;ς δε; φονικα;ς διvκας µαvλιστα τουvτοις εjπετεvτραπτο δικαvζειν. {Οταν τε φορα; τουvτων ηj'/, φορα;ν και; τη'ς χωvρας νοµιvζουσιν υJπαvρχειν. jΑφθαvρτους δε; λεvγουσι και; ουJ'τοι και; α[λλοι τα;ς ψυχα;ς και; το;ν κοvσµον, εjπικρατηvσειν δε; ποτε και; πυ'ρ και υ{δωρ. ## **Ponponio Mela,** *De Chorographia* **III, 18-19.** Manent vestigia feritatis iam abolitae, atque ut ab ultimis caedibus temperant, ita nihilominus, ubi devotos altaribus admovere, delibant. Habent tamen et facundiam suam magistrosque sapientiae druidas. Hi terrae mundique magnitudinem et formam, motus caeli ac siderum et quid dii velint, scire profitentur. Docent multa nobilissimos gentis clam et diu, vicenis annis, aut in specu aut in abditis saltibus. Unum ex his quae praecipiunt in vulgus effluxit, videlicet ut forent ad bella meliores, aeternas esse animas vitamque alteram ad manes. Itaque cum mortuis cremant ac defodiunt apta viventibus. Olim negotiorum ratio etiam et exactio crediti deferebatur ad inferos, erantque qui se in rogos Galiar herri guztietan, orokorrean hitz eginez, ohore bereziez hiru pertsona mota tratatzen dira, bardoak, vateak eta druidak. Bardoak ereserki- -kantariak eta poetak dira, vateak ospakizun sakratuen buru eta fisiologoak dira; druidak, fisiologiaz gain filosofiaren alde moralaz dihardute. Azken hauek pertsona zuzenentzat dituzte eta horregatik eztabaida publiko eta pribatuei buruz iritzia ematen dute. Gudei dagokienez, lehen eurek arbitratzen zituzten eta borrokak gera zitzaketen gudarako prestatzen ari zirenean, baina batez ere heriotzari buruzko gaiez arduratzen ziren. Nahiz eta azken hauetatik ugaritasuna izan, ugaritasuna euren herriari suertatu zaiola uste dute. Arimak eta unibertsoa hilezkorrak direla esaten dute –baita beste batzuek ere eurekin batera–, baina egunen batean sua eta ura nagusituko direla. Debekatutako basatikeria baten arrastoak geratzen dira oraindik, eta nahiz eta gehiegizko sarraskirik ez duten egiten, opari-biktimak aldareetara eramaten dituztenean, gorputz-atalen bat mozten diete. Hala ere, badute hizlaritza-moduko bat eta druidei jakituriaren maisu derizte. Hauek lurraren eta ortziaren neurria eta jitea ezagutzen dutela diote, orobat zeruaren eta astroen mugimendua, eta jainkoek nahi dutena ere bai. Galiako nobleei gauza asko erakusten dizkiete, ezkutuan, hogei urtez, egunez ere bai leize zuloetan bai ezkutuan dauden basoetan. Beraien ideietako bat zabaldua dago herrian, hots, arimak hilezkorrak direla eta badela beste bizitza bat heriotzaren ondoren, eta honek adoretsuagoak egiten ditu gerran. Horrenbestez arrazoi honegasuorum velut una victuri libenter inmitterent. tik beren hildakoekin batera erretzen edo lurperatzen omen dute bizitzeko behar duten guztia: antzina beste mundurako uzten zuten arazoak konpontzearena eta zorrak ordaintzearena. Batzuek beren ahaideen hileta-sutara ere botatzen zuten beren burua beraiekin bizitzera joango balira bezala. ## **Lukano,** *Farsalia* **I, 447 - 462.** Vos quoque, qui fortes animas belloque peremptas laudibus in longum vates dimittitis aevum, plurima securi fudistis carmina, bardi. Et vos barbaricos ritus moremque sinistrum sacrorum, druidae, positis repetistis ab armis. Solis nosse deos et caeli numina vobis aut solis nescire datum; nemora alta remotis incolitis lucis; vobis auctoribus umbrae non tacitas Erebi sedes Ditisque profundi pallida regna petunt: regit idem spiritus artus orbe alio; longae, canitis si cognita, vitae mors media est. Certe populi, quos despicit arctos, felices errore suo, quos ille timorum maximus haut urguet, leti metus. Inde ruendi in ferrum mens prona viris animaeque capaces mortis, et ignavum rediturae parcere vitae. Baita zuek ere, arima adoretsu eta gudak hondatutakoak laudorioekin etorkizun luze batera daramatzazuen vateok, beldurrik gabe poema ugari zabaldu zenituzten, bardoek. Eta zuek, druidok, armetatik urrun errito barbaroak eta sakrifizioen ohitura beldurgarria jarraitu zenituzten. Zuei soilik eskaini zaizue jainkoak eta zeruko jainkotasunak ezagutzea edo zuei soilik ez ezagutzea; baso sakonetan oihan urrunetan bizi zarete; zuen ustez itzalak ez doaz Ereboren etxalde isiletara ezta lurrazpiko Plutonen erreinu zurbiletara: izpiritu berberak gobernatzen ditu gorputzatalak beste mundu batean; ezagutzen dituzuen gauzak abesten badituzue heriotza bizitza luze baten erdiunea da. Dudarik gabe, Hartzak begiratzen dituen herriak zoriontsu dira euren okerrean, izan ere, beldurrik handienak ere ez ditu estutzen, heriotzaren beldurrak. Horregatik armetarantz zaletua doan nahia, hiltzeko gai diren arimak eta horregatik itzuliko den bizitzarekin zikoizkeriatan aritzea koldarra iruditzea. ## **Plinio Zaharra,** *Historia Naturalis* **XVI, 249 - 251.** (249) Non est omittenda in hac re et Galliarum admiratio. Nihil habent Druidae –ita suos appellant magos– visco et arbore, in qua gignatur, si modo sit robur, sacratius. Iam per se roborum eligunt lucos nec ulla sacra sine earum fronde conficiunt, ut inde appellati quoque interpretatione Graeca possint Druidae videri. Enimvero quidquid adgnascatur illis e caelo missum putant signumque esse electae ab ipso deo arboris. (250) Est autem id rarum admodum inventu et repertum magna religione petitur et ante omnia sexta luna, quae principia mensum annorumque his facit et saeculi post tricesimum annum, quia iam virium abunde habeat nec sit sui dimidia. Omnia sanantem appellant suo vocabulo. Sacrificio epulisque rite sub arbore conparatis duos admovent candidi coloris tauros quorum cornua tum primum vinciantur. (251) Sacerdos candida veste cultus arborem scandit, falce aurea demetit: candido id excipitur sago. Tum deinde victimas immolant, precantes suum donum deus prosperum faciat iis quibus dederit. Fecunditatem eo poto dari cuicumque animalium sterili arbitrantur, contra venena esse omnia remedio. Tanta gentium in rebus frivolis plerumque religio est. (249) Ez dugu ahaztu behar galoen mirespena ere gai honen gainean. Druidek –horrela deitzen diete beren magoei– ez dute ezer sakratuagorik mihura eta hau ernarazten duen arbola baino, hau haritza bada behintzat. Orduan, honegatik haritz-baso sakratuak aukeratzen dituzte eta ez da ospakizun sakraturik egiten ez bada haren hostorik, nahiz eta posible dirudien druida izenak greziar etimologia izatea. Izan ere, arbola hauetan hazitako edozer zerutik bidalia dela pentsatzen dute eta jainkoak berak zuhaitzaren aukera egin duelako seinalea dela. (250) Hala ere, arraroa da hau aurkitzea eta, aurkitzen dutenean, erlijio zeremonia handi batean jasotzen dute Ilargiaren seigarren egunean –Ilargiak ematen baitie hasiera, haien artean, hilabeteei, urteei eta hogeita hamar urte dirauten mendeei– dagoeneko indar franko duelako bere erdibidean egon gabe. Beren hizkuntzan 'dena sendatzen duena' deitzen diote. Arbola azpian errituaren arabera sakrifizioa eta oturuntza prestatu ondoren, adarrak lehen aldiz uztartzen zaizkien zuri koloreko bi zezen ekartzen dituzte. (251) Apaiza erropa zuriz arbolara igo eta urrezko igitai batez mozten du mihura: soingaineko zuri batean jasotzen da. Orduan, biktimak sakrifikatzen dituzte otoitza egiten duten bitartean jainkoak opariak aproposak aurki ditzan eskaini dituzten haientzat. Uste dute mihurak, edari-modura hartuta, emankortasuna emango diela animalia antzuei eta pozoi guztien aurkako erremedioa dela. Hainbestekoa da herriek sarritan fundamenturik gabeko gauzetan oinarritzen duten erlijioa! ## **Plinio Zaharra,** *Historia Naturalis* **XXX, 13.** Gallias utique possedit, et quidem ad nostram memoriam. Namque Tiberii Caesaris principatus sustulit Druidas eorum et hoc genus vatum medicorumque. Sed quid ego haec commemorem in arte Oceanum quoque transgressa et ad naturae inane pervecta? Britannia hodieque eam attonita celebrat tantis caerimoniis ut dedisse Persis videri possit. Adeo ista toto mundo consensere, quamquam discordi et sibi ignoto, nec satis aestimari potest quantum Romanis debeatur qui sustulere monstra in quibus hominem occidere religiosissimum erat, mandi vero etiam saluberrimum. ### **Amiano Marzelino XV, 9, 8.** Per haec loca hominibus paulatim excultis, viguere studia laudabilium doctrinarum, inchoata per bardos et euhagis et drysidas. Et Bardi quidem fortia virorum illustrium facta, heroicis composita versibus, cum dulcibus lyrae modulis cantitarunt, Euhages vero scrutantes sublimia, leges naturae pandere conabantur internas. Drysidae ingeniis celsiores, ut auctoritas Pythagorae decrevit... (Majiak), bereziki, Galietako jabegoa hartua du, dudarik gabe, gaurko garaira arte. Izan ere, Tiberio enperadorearen aginduak menperatu zituen bere druidak eta jite honetako vate eta medikuak. Baina, zergatik gogoratzen ditut nik gertakizun hauek, Ozeanoa gurutzatu eta lurralderik hutsenetara heldu den arte bati buruzkoak? Gaur egun ere Britainiak, txunditurik, hainbeste zeremonia ospatzen ditu ezen baliteke Pertsiarrei pasatu izatea iruditzea. Eta gainera, mundu guztitik zehar herriak hain ados daude berarekin, nahiz eta haserre egon eta euren artean ezezagunak izan, ezen ezin da nahikoa estimatu zenbat zor zaien erromatarrei kultu higuingarri hauek egotzi zituztelako zeinetan gizaki bat hiltzea oso erlijiosoa zen eta jatea oso osasungarria. Hala ere leku hauetan estimagarriak diren zientzien ikasketak bardoekin, vateekin eta druidekin hasi ziren eta gizaki landuek zabaldu zituzten. Bardoek liraren doinu gozoez abesten zuten, gizon ospetsuen ekitaldi adoretsuei buruzko kantu heroikoak konposatuz; ovateak naturaren sekreturik ezkutuenen eta gertakizunen ikerketetan saiatzen ziren; druidak hauek baino talentu handiagokoak dira, Pitagorasen iritziz... ## **II eranskina: Klaudio enperadorea druidismoari buruz** 15 *Sarrera* (...) Gure aliatu frantses zibilizatuenen artean kopuru zabal bati erromatar hiritartasuna ematekotan nengoen, baina zibilizazioaren aurrerapen antolatua eragozten zuen ipar Frantziako elementu bakarra druiden kultua zen, oraindik bizirik zirauen erlijio majikoa, nahiz eta guk ahalegin guztiak egin gogoa kentzeko edo erreprimitzeko, Britainiako hezkuntza druidikoko ikasguneei esker, handik ekarria baitzen jatorriz. Galo gazteak Britainiara joaten ziren heziera majikoaren bila, naturaltasun osoz, hispaniar gazteak Erromara doazen bezala legeak ikastera edo erromatar gazteak Atenasera filosofia ikastera edo greziar gazteak Alexandriara zirujia ikastera. Druidismoa ezin zitekeen erraz konpondu greziar edo erromatar erlijio kultuekin giza sakrifizioak eta nigromantzia sartzen baitzituen eta, honen ondorioz, druidek, nahiz eta gerlariak ez izan apaizak baino, gure aurkako etengabeko errebelamendua bultzatzen zuten. (...) *Iturriak* (...) Komenigarria litzateke hemen druidismoaren ezaugarririk garrantzitsuenak laburki azaltzea, sinismen zeltikoen eta bertakoen arteko fusioa den erlijioarenak. Ez dut bermatzen zehaztasunak egi direnik, ditudan informeak elkarren kontrakoak baitira. Ezin da idatzirik gorde druiden tradizioa eta zigor izugarriekin mehatxatzen dute misteriorik txikiena ere ezagutarazten duena. Nire kontaketa erlijioaren apostata nabarmenen adierazpenetan oinarritzen da, baina hauen artean ez dago apaiz druidarik. Inoiz ez da lortu druida kontsakratu bat misterio ezkutuak konta ditzan konbentzitzea, ezta torturapean ere. *Etimologia eta druidismoaren jainkoak* *Druida* hitzak 'haritzaren gizona' esan nahi du, hau baita arbola sakratua. Euren urte sakratua haritzaren kimu berriekin hasten da eta hostoen erortzearekin amaitu. Bada jainko bat, Tanaro izenekoa, haritza duena sinbolo. Bera da tximista baten bitartez mihura sortarazten duena haritzaren adarrean, sorginkeriaren eta gaixotasun guztien aurkako sendagai subiranoa. Bada Eguzkiaren jainko bat ere, Mabon izenekoa, zezen zuria duena sinbolo. Eta gainera Lug dago, medikuntza, poesia eta arteen jainkoa; bere sinboloa sugea da. Baina hauek guztiak pertsona bera dira Bizitzaren jainko bat Heriotzean, itxura ezberdinetan gurtua, Osiris Egipton moduan. Osiris urtero uren jainko batek itotzen duen gisan, era berean jainko hirukoitz hau urtero Ilunpearen eta Uraren jainkoak, bere osaba Nodon-ek, hiltzen du, eta bere arreba Sulis-ek, Sendapenaren jainkosak, Isisen mailakoak, berpizten du. Nodons, hiru metro t'erdiko olatu handi baten gisan azaltzen da, eta erregularki Severn-en ahora heltzen da, mendebaldeko ibaien artetik garrantzitsuena, berrogeita hamar kilometroraino uztetan eta etxebizitzetan hondamen gogorrak eraginez. #### *Druiden elkarte ezkutuak* Druiden erlijioa ez dute tribuek, tribu legez, praktikatzen, taldea borrokalari- -taldeak direlako erregeak edo nobleak <sup>15.</sup> Graves 1988, 266-273-tik itzulia eta moldatua. buru dituztela, baizik eta animalia sakratu batzuen izenak dituzten hamahiru elkarte ezkutuk, eta bakoitzeko kideak tribu ezberdinetakoak dira. Bakoitza jaiotzen den hilabeteak –hamahiru hilabeteko urtea dute– erabakitzen du zein elkartetakoa izango den. Badira Kastoreak eta Arratoiak, Otsoak, Untziak, Basakatuak, Hontzak eta abar; elkarte bakoitzak bere tradizioak ditu eta druida bat du buru. Artxidruidak gobernatzen du kultu guztia. Druidek ez dute parte hartzen borroketan eta borrokan ari diren elkarte bereko kideek elkarri lagundu behar diote. #### *Arimaren hilezkortasuna* Druiden erlijioaren misterioek giza arimaren hilezkortasunaren sinismenarekin dute zerikusia, eta hau baieztatzeko naturarekiko analogia ugari eskaintzen dituzte. Bata Eguzkiaren eguneroko heriotza eta eguneroko birjaiotza, bestea haritzaren hostoen urteroko heriotza eta urteroko birjaiotza; beste bat gehiago, gariaren urteroko segatzea eta haziaren urteroko fruitua. Gizakia hiltzen denenan, diotenez, mendebalderantz doa, eguzkia sartzean bezala, Atlantikoko uharte sakratu batzuetan bizitzera berriro jaiotzeko unea iritsi arte. Uharte osoan aldare sakratuak daude, *trikuharri* izenez ezagunak, harri zapala zutik dauden beste bi edo gehiagoren gainean. Elkarteetako sarbide-zeremonietan erabiltzen dira. Druidagaia harri zapalaren gainean etzaten da eta usteko sakrifizio bat egiten da. Artifizio majiko baten bidez, buru den druidak burua mozten diola dirudi eta odoletan aurrean daudenei erakusten zaie. Burua berriz gorputzari lotzen zaio eta ustezko gorpua trikuharriaren azpian jartzen da, hilobian legez, mihura ezpain artean duelarik. Otoitz eta enkantamendu ugariren ondoren gizaki berria sortzen da, amasabeletik ateratzen den umearen gisa, eta aitapontekoengandik bizitza berriaren gaineko argitasunak jasotzen ditu. Trikuharri hauez gain badira zutikako aldareak, harrizkoak, errito falikoei eskainiak, zelten Osirisek baduelako honetan ere egiptoarren antza. #### *Elkarteen barruko mailak* Elkarteetan mailak, zutik bere arbasoen trikuharriaren harri zapalaren gainean, gizakiak jainkoari egiten dizkion sakrifizio-kopuruak erabakitzen ditu, edo borrokan akabatzen dituen etsaien kopuruak edota gerra-gurdien gidari, koblakari, borrokalari, poeta edo arpajolez urteroko erlijio-jokoetan irabazten dituen ohoreek. Maila-zeremonietan erabiltzen dituzten maskarek eta apaingarriek azaltzen dute, eta glastoaren (zingirako landarea) zukuz eginiko diseinu urdinak, zeinez gorputz osoa margotzen duten. #### *Ikasketak* Apaiz druidak euren elkarte ezkutuetan mailarik gorena lortu duten gazteen artean eta jainkoen mesedeen seinaleren bat jaso dutenen artean biltzen dituzte. Baina honen aurretik hogei urtez ikasketa gogorretan aritzen dira druiden eskola batean eta hautagai guztiak ez dira onartuak izaten beharrezko diren hogeita hamabi mailetan. Lehen hiru urteetan gainontzeko elkarte sekretuetan sarbidean aritzen dira, buruz ikasten dituzte poesia mitologikoaren saga luzeak, eta honez gainera legeak, musika eta astronomia. Hurrengo hiru urteetan medikuntzan dihardute. Gero, hiru urtez, auguratze eta ariketa majikoak ikasten dituzte. ## *Druida izateko probak* Apaizgorako hautagaiei jartzen zaizkien probak oso gogorrak dira. Adibidez, poema bat konposatzea da probetako bat. Druidagaiek, biluzik, gau osoa pasatu behar dute hilkutxa- -antzeko batean, kutxa hori betetzen duen uretatik kanpora sudurra soilik dutelarik eta harritzarrak dituztela bular gainean. Egoera honetan poema luze bat konposatu behar dute neurri bardikoen neurri zail ugarietatik zailenetan, kutxan sartzen denean ematen dioten gai bati buruz. Irtetean, hurrengo goizean, poemarekin batera konposatu duen doinu batez poema arpaz kantatzeko gai izan behar du. Beste proba batean, druiden bilkura aurrean egon behar dute, hauek galderak egiten dizkiete bertso-lerroz enigma-itxuraz eta beste enigma batzuk proposatuz erantzun behar dute, hauek ere bertso-lerroz. Enigma hauek poema sakratuetako pasarte ilunekin dute zerikusia, druida-gaiak ondo ezagutzen dituela suposatzen baita. Guzti honez gain lanbroa eta haize majikoak sortzen jakin behar du eta mota guztietako nigromantzia mainak egiten. #### *Druiden majiaren adibide bat* Druiden majiarekin izan dudan nire harreman bakarraz hitz egingo dut hemen. Behin druida bati eskatu nion bere trebetasunak erakuts ziezaizkidan. Hiru ilar lehor eskatu zituen eta iladan jarri zituen nire esku-ahur irekian. - Besoa mugitu gabe –esan zuen– putz egin al diezaiokezu erdiko ilarrari ondoko biak mugitu gabe? Saiatu nintzen baina, jakina, ezin izan nuen, putz egiterakoan hiru ilarrak mugitzen nituelako. Druidak hartu eta bere esku-ahurrean jarri zituen. Gero alboko biei esku bereko atzamar erakuslearekin eta atzamar txikiarekin eutsi zien eta erdikoari erraz egin zion putz. Haserretu egin nintzen ziria sartu zidala ikusi nuenean. - Edozeinek egin dezake hori –esan nuen–. Hori ez da majia. Berriz eman zizkidan ilarrak. - Proba ezazu –agindu zidan. Berak egin zuena saiatu nintzen egiten baina nire haserrerako konturatu nintzen ez bakarrik ezin nuela erdiko ilarrari putz egiteko behar nuen beste arnasik hartu –nere birikek bat- -batean gogortuak ziruditen–, baizik eta atzamarrak luzatu nahi izan nituenean ere ezin izan nuela egin. Ahurraren kontra gogor estuturik zeuden eta atzazalak haragian sartzen ziren pixkanaka; honela nekez eutsi nion oihu egiteko gogoari. Izerdia aurpegitik zeridan. - Hain erraza al da egitea? –galdetu zidan. - Ez druida bat aurrean dagoenean –erantzun nion mingostasunez. Eskumuturra ukitu zidan eta nire atzamarrak lasaitzen hasi ziren. ### *Druida izateko azken probak* Azkenaurreko proban, druidagaiak urteko gaurik luzeena *Eserleku arriskutsua* izeneko harri mugikor baten gainean pasa behar du; harri hau uhartearen mendebaldeko mendi batean, amildegi sakon baten gainean, orekan dago. Izpiritu maltzurrek gau osoz hitz egiten diote eta oreka galarazten diote. Ez du txintik erantzun behar, jainkoei otoitzak eta laudorio- -kantuak zuzendu baino. Froga hau pasatzen badu azkena egiten uzten diote, hau da, pozoin-kopa bat edaten du, heriotz-sinkope batean erortzen da eta bitarte horretan Hildakoen Uhartea bisitatzen du; handik, druida aztertzailea konbentzitzeko bere bisitaren frogak ekartzen ditu, Heriotzean Bizitzaren jainkoak bere apaiztzat onartu duela diotenak. ## *Apaiz druiden arteko mailak* Apaiz druiden artean hiru maila daude. Proba guztiak pasa dituztenak daude, benetako druidak. Gero bardoak datoz, poesia probak gainditu dituztenak baina igartzapenean, medikuntzan eta majian aztertzaileak bete ez dituztenak. Eta amaitzeko, azken proba hauetan aztertzaileek onartu dituztenak baina poesi probak gainditu ez dituztenak daude, ovate edo entzule izenez ezagunak dira. Bihotz ausarta behar da azken proba hauetan izena emateko, izan ere, bost druidagatik hiruren heriotza dakarte, esaten didatenez, eta horrela gehienek poeta edo ovate graduekin nahikoa dute. ## *Druiden betebeharrak eta sakrifizioak* Druidak, erlijio publiko eta pribatuaren legegileak, epaileak eta fiskalak dira eta ezar dezaketen zigorrik nagusiena errito sakratuetan parte hartzea debekatzea da. Eskomiku hau betirako galtzearen parekoa da –errito haietan parte hartuz soilik eskura dezaketelako hiltzean birjaiotzearen itxaropena–, druidak ahalguztidunak dira eta tonto bat bakarrik ausartuko litzateke aurre egiten. Bost urtero nazio-garbitze handi bat egiten dute (...) eta nazio-pekatuak garbitzeko giza biktimak erretzen dira bizirik giza itxura duten zumezko kaiola handietan. Biktimak bidelapur, eraile, erlijio sekretuak ezagutarazi dituztenak edo antzeko lege-hausteren batean errudun direnak dira, baita druidek salatu dituztenak ere, majian ilegalki bere helburu partikularren alde aritu direlako uzta galarazten edo honekin izurritea eragiten. Garai hartan, erromatar erlijioa besarkatzen zuen edozein edo ezkontzaz hori egin zuen sendi batekin harremanetan sartzen zena zigortzen zuten druidek. Pentsatzen dut eskubidea zutela hori egiteko. Baina pertsona horiek bizirik erretzen zituztenean iritsia zen lekzio bat emateko unea. ## *Leku sakratuak* Bi leku dituzte bereziki sainduak. Lehenengoa Anglesey uhartea, mendebaldeko kostaldean; han neguko bilkuneak daude, haritz sakratu basoen artean, eta haritz-enborren su sakratua pizturik mantentzen da. Su hau, hasiera batean tximista batek piztua, hilotzak erretzeko banatzen da hauen berraragipena ziurtatzeko. Beste leku sakratua Britainia erdian dagoen harrizko tenplutzar bat da, hiru harriz edo harri batez eginiko aldare handiz osatzen diren borobil kontzentrikoak. Heriotzean Bizitzaren jainkoari eskainia dago eta udaberriko ekinozioaren arabera kalkulatzen duten Urte Berritik udako solstiziora arte, han ospatzen dituzte urteroko erlijio-Jokoak. Gazte ilegorri bat aukeratzen dute jainkoaren papera egiteko eta erropa ederrez janzten dute. Jokoek dirauten bitartean nahi duena egiteko libre dago. Dena dago bere esku eta bitxi bat edo arma bat gustatzen bazaio, jabea ohoretua sentitzen da eta pozik ematen dio. Neska gazterik ederrenak bere jolaskide dira eta lehiaketetan parte hartzen duten atleta eta musikariek ahalegin guztiak egiten dituzte haren oniritzia lortzeko. Baina udako solstizioa baino zertxobait lehenago, Heriotzaren jainkoaren ordezkaria den artxidruidarekin mihura duen haritz batera doaz. Artxidruida arbolara igotzen da eta urrezko igitai batez mihura mozten du, lurrera eror ez dadin zainduz. Mihura hori gero misteriotsuki zimeltzen den haritzaren arima da. Zezen zuri bat sakrifikatzen da. Gaztea hostoz estalitako haritz- -adarretan biltzen dute eta tenplura eramaten; hemen, solstizio eguneko egunsentian eguzkiak harrizko galtzada batean ematen du eta aldare nagusia argitzen du non gaztea etzanda eta lotuta dagoen eta artxidruidak mihura adar zorroztu batez sakrifikatzen duen. Ez dakit zer gertatzen den gero momentuz sakrifizio-harriaren gainean eta usteltzeko itxurarik gabe geratzen den gorpuarekin. Baina Sulis-en apaiz emakumea, senda-urak dauden *Sulisen Urak* deritzan mendebaldeko herri batekoa, bere bila dator udazkeneko agur-jaialdira eta orduan emakume apaizak bizitza itzultzen diola suposatzen da. Jainkoa txalupaz doa, diotenez, Nodons bizi den mendebaldeko uhartera eta han borroka gogor baten ondoren garaitzen du. Neguko ekaitzak borroka horren zaratak dira. Hurrengo urtean biktima berriaren itxurapean berragertzen da. Zimeldutako haritzak enbor berriak ematen ditu su sakraturako. Udazkeneko agur- -jaialdian elkarte bakoitzak bere tribuaren animalia sakrifikatzen du, animaliaz beteriko zumezko kaiola bat errez eta honekin batera erritoetan erabilitako maskara eta apaingarri guztiak erretzen dira. Harrizko tenplu horretan druida berrien sarbide-zeremonia zaila ospatzen da. Haur jaio berriak sakrifikatu behar direla diote. Tenplua nekropoli handi baten erdian dago, druidak eta maila goreneko pertsonak han lurperatzen dituztelako berraragipena ziurtatzen duten zeremoniekin. Badira borrokaren britainiar jainko eta jainkosak baina oso harreman gutxi dute druiden erlijioarekin eta gure Marte eta Belonarekin nahikoa antza dute berriz deskribatzen aritzeko. Frantzian druidismoaren erdigunea Dreux-en zegoen, Parisetik mendebaldera Kanaletik ehun eta hogeita hamar kilometrora. Han giza sakrifizioak egiten iharduten zuten, erromatar zibilizaziorik egon ez balitz bezala. Druidek Tanaro jainkoari sakrifizioan eskainitako biktimen gorputzak irekitzen omen zituzten auguratze bila, zuk edo nik ahari edo oilo sakratu batekin sentituko genukeen bezain nazka gutxirekin!! *Erromatar enperadoreen harremanak druidismoarekin* Augusto ez zen saiatu druidismoarekin amaitzen. Erromatar hiritarrei soilik debekatu zien elkarte ezkutuetan parte hartzea edo druiden sakrifizioetara joatea. Tiberio Frantzian druiden ordena desegiten zuen ediktu bat kaleratzera arriskatu zen, baina ediktua ez zen literalki betetzeko baizik eta druiden bilkurek jartzen zituzten zigorrei edo hartzen zituen erabakiei ofizialtasuna kentzeko. Druidek jarraitu zuten Frantzian buruko minak ematen nahiz eta tribu askok utzita izan kultua eta gure erromatar erlijioa hartua izan. Erabakia nuen artxidruidarekin tratu bat egitea Britainia konkista nezanean. Britainian bere kultura ospatzeko baimenaren trukean (hala ere Erromaren aurkako predikurik egin gabe), uko egin behar ziokeen druiden ordenaren sarbidean frantziar gazteak onartzeari eta ez zukeen utzi behar bretainiar druidak Kanala gurutza zezaten. Apaizik gabe erlijioa pixkanaka hilko zen denbora laburrean Frantzian, non nik neuk utziko nukeen legez kanpo giza sakrifizioak tartekatzen dituen edozein ospakizun eta hilketa leporatuko niekeen parte hartzaile guztiei. Luzera, druidismoa Britainian ere egotzi beharko litzateke baina momentuz ez zegoen horretan pentsatzeko beharrik16. **III eranskina:** *Quidam Gallorum...* *ASTERIX* heros noster est, qui subiit haec pericula. Ab ei viro bellicoso humili statura ingenioque callido omnia periculosa mandata sine ulla dubitatione commituntur. Vim plus quam humanam ex potione magica Panoramigis Druidae trahit... *OBELIX* inseparabilis Asterigis amicus est. Munus eius est ingentes cippos comportare, valde amat carnem aprorum. Obelix semper paratus est omnia ex manibus demittere, ut Asterigem ad novum periculum subeundum sequatur, dummodo apri et acerrimae rixae appareant. *PANORAMIX* venerabilis vici Druida, visca secat potionesque magicas miscet. Imprimis potio quaedam, quae vires incredibiles tribuit, popularissima est atque gratissima vicanis. At Panoramigi etiam aliorum potuum praecepta sunt... *ASURACENTURIX* bardus est. Iudicia de eius indole diversa sunt: ipse se ingeniosum iudicat, omnes ceteri cantus eius incredibiles esse sentiunt. At cum nihil dicit, sodalis hilaris atque alacer est, ab omnibus magni aestimatus... *ASTERIX* arrisku hauei aurre egiten dien gure heroia da. Gizon borrokalari honek, tamainaz txikia eta izatez azkarra, agindu arriskutsu guztiak bere gain hartzen ditu inongo zalantzarik gabe. Neurrigabeko indarra Panoramix druidaren edabe majikotik ateratzen du... *OBELIX* Asterixen lagun mina da. Bere lana harritzar ikaragarriak garraiatzea da; izugarri gustatzen zaio basurde-okela. Obelix beti prest dago eskuartean darabilen guztia uzteko Asterixen atzetik joateko arrisku berri bati aurre egitera, baldin eta basurdeak eta liskar gogorrak badira tartean. *PANORAMIX* herrixkako druida agurgarriak, mihura-adarrak ebaki eta edabe majikoak prestatzen ditu. Batez ere sinestezinezko indarra ematen duen edabe bat da oso ezaguna eta oso pozgarria herritarrentzat. Baina Panoramixek baditu beste edabe batzuen errezetak ere... *ASURAZENTURIX* bardoa da. Bere talentuaren gainean hainbat iritzi daude: berak bere burua apartatzat dauka, gainerantzeko guztiek bere kantuak jasanezinak direla uste dute. Baina ezer ez duenean esaten, lagun alaia eta prestua da, denek biziki estimatzen dute... <sup>16.</sup> Gravesen oharra: «...Britainiar druidismoaren ikuspegi onargarri bat lortzearren, gai honi buruzko klasikoen garaiko berri urriak osatzeko arkeologia, zelten literatura eta oraindik zeremonietarako trikuharriak eta menhirrak erabiltzen dituzten Hebrida Berrietako kultura megalitiko berriaren kontakizunetatik hartutako datuak jaso ditut (...)». *ABRARACURCIX* postremo princeps civitatis est. Augustus, fortissimus, suspiciosus homo rei militaris peritissimus a suis colitur, timetur autem ab hostibus. Abraracurcix nihil timet nisi hoc unum: ne caelum in caput cadat. At ut ipse dicit: «Nondum omnium dierum sol occidit». ## **IV eranskina: Gaur eguneko druidak** Markaleren esanetan 1985ean ba omen ziren milioiren bat druida eta garrantzitsuenak lau druida-kofradia omen ziren. Lehenengoa, John Toland (1669- -1722) irlandar katolikoak sorturikoa 1717an eta *Druid Order* izenez ezagutzen dena. William Blake poeta, elkarte sekretu esoterikoaren moduko adar druidiko honen partaidea izan omen zen eta eragin nabaria izan zuen taldean. Bigarrena Henry Hurlek fundatu zuen 1781an *Ancient Order of Druids* izenarekin. Talde honek egitura masonikoa omen zuen eta giza arazoez arduratzen omen zen. Hirugarren joera, druiden eta bardoen *Gorsedd*-a (bilkura), Iolo Morganwg-ek sortu omen zuen 1792an. Bilkura hau druidismoaren ia adar ofizialtzat izango dute eta gaur eguneko «Britainiako Druida, Bardo eta Ovateen Anaiartea»k ba omen du harekin zerikusia. Laugarren taldea aurrekoekin zerikusirik ez duten kofradiek, anaiarteek, taldeek edo sektek osatzen dute. Bat aukeratzekotan *Berreginiko Eliza Zelta* aipatuko genuke, kristau ortodoxiaren *ABRARAKURZIX*, azkenik, hiriko buruzagia da. Handiosoa, oso kementsua, susmaria, gai militarretan oso aditua, beretarrek ohoretzen dute, etsaiek, ordea, beldur diote. Abrarakurzix ez du ezerk beldurtzen gauza bakar batek izan ezik: zerua buru gainera eroriko ote zaion. Baina berak dioen bezala: «Oraindik eguneroko eguzkia ez da erori». barnean, baina zelten kristautasunaren bitartez antzinako druidismoaren eta erlijio berriaren arteko harmonia bilatzen duena. Patrizio deunak irlandar *fili*-ak (igerleak) apaiz eta gotzain izendatu omen zituen, beraz, bi tradizioak bateratzen zituzten. Ikertzaile guztiak bat datoz zelten gizarterik gabe ezin dela druidismorik eman baieztatzerakoan, druidek ez dute funtziorik ez bada zelten gizartearen barnean, hau desagertzerakoan druidak ere desagertuko lirateke. Baina, non leudeke druidismoaren oinarriak? Horien bila ibiliko lirateke talde hauek guztiak. Jon Mirande ere talde hauetako baten partaide izan omen zen, eta bere lagun batek honako hau kontatzen du oso umore onez: *Les Sociétés Savantes* hotel zikin zaharra lurrera botatzen ari dira; laister *up to date* etxeek lekua hartuko dute. Denbora batean *Druiden Eliza paganoak* hor izan zuen bere egoitza; lehen burua Morvan Marchal zen, ni Bard-handi laguntzaile eta Jon Mirande Gutuatra zintzoa zen; Jef le Penven-ek, berriz, abertzale bezala presondegi frantsesetan egonik, gure harmoniuna jotzen zuen diru egiteko. Ostirale guzioz han biltzen ginen keltiku egiak sakonki sarrerazteko. Gure biltokia Pio V-garrenaren mezaren ihakina zen, asmatutako keltiku zahar, *kymreg* ('gales'), *brezoneg* ('bretoin') hizkuntza zatiekin. Rober Mercier "Brennos" kazetaria zen gure ovata; harekin beti adiskidantza galernatsua izan dugu. Ez zitzaion druida soinekoa jaunztea gogoko; gure elizkizunen gibelean sakrilegiu bat bezala sentitzen zuen, eta ez zebilen guztiz erraturik, Marchal, Jon eta nik asmatu azken benedikzioneak keltiku zahar makarronikuan honela erraten baitzuen: «Forti estos etic forton suou matron, meion ueketen more». Gure iniziatu adiskideei aitortzen genien esan nahia: «aluak zarete eta zuen amaren alua itsasoa baino sakonagoa da». Klerikal enpresa guztietan bezala ohi den diru-bilketaz kanpo, bigarren bilketa "hauzoko txiroentzat" egiten genuen, eta Marchal "Artonouios"-ek: «Anaiok, txindiari hots atera iozue» («Mes frères, faites résonner le bronze») ziola, denak druidesa pollit bati beren kadirak ordaintzera behartuak ziren. 1901-eko legearen arauera, zuzenki deklaraturiko taldea ginen eta talde joria, zeren Brennos-ek 450 liberatan Saint Oueneko merkatuan erosi ezti-ardo pittarra bat, liturgia sainduan sakratu hidromel bezala 900 liberatan saltzen genien gure sinesleei. Hala, burutzen genuen esanaz: «Zoazte Lugus-en irakastera erresuma guziei»; gero druida artzain guziak ikusten ziren auzoko ostatuan asetzen, sineskorren osasunean. Ez ote Voltaire horren idazlea: «Lehen artzaina, lehen zozoak lehen maltzurra topatu duenean sortu da». Halere sinesle asko genuen, beti gehiago eskatzen17. #### **Erabilitako bibliografia** Constans, L.A. (1926): César, *Guerre des Gaules V-VIII*, Les Belles Lettres, Paris. Du Pontet, R. (1962): *C. Iuli Caesaris De bello gallico*, Oxford Classical Texts. Duval, P.M. (1989): *Travaux sur la Gaule (1946-1986)*, Vol. I, Coll. de l'école française de Rome,116. García Yebra, V. eta Escolar, H. (1982): César, *Guerra de las Galias V-VI-VII,* Textos Clásicos Anotados Gredos, Madril. Graves, R. (1988): *Claudio el dios y su esposa Mesalina,* Ediciones Orbis, Bartzelona. Grenier, A. (1970): *Les Galois*, Ed. Payot, Paris. Les Roux, F. eta Guyonvarc'h, C.J. (1986): *Les Druides*, Ed. Ouest-France. Llywelyn, M. (1994): *El Druida*. Círculo de Lectores, Bartzelona. Markale, J. (1989): *Druidas. Tradiciones y dioses de los celtas,* Taurus Humanidades. Madril. \_\_\_\_\_\_\_\_ (1992): *Los Celtas y la civilización celta*, Taurus Humanidades, Madril. Mirande, J. (1981): *Jon Miranderen Idazlan Hautatuak*, Gero-Mensajero, Bilbo. Pernoud, R. (1968): *Les Galois*, Ed. du Seuil, Paris. Piggot, St. (1975): *The Druids*, Thames and Hudson, London. <sup>17.</sup> Goulvenn Pennaod, "De Viris Illustribus: Mirande'tar Jon"*, La Bretagne Réelle* (Bretainiako aldizkari inkonformista) [= *Jon Mirande-ren idazlan hautatuak*, 1981, 275-276].
aldizkariak.v1-3-14
{ "domain": "giza zientziak eta artea", "id": "ikergazte_iii_giza-zientziak-eta-artea_14", "issue": null, "year": "2019", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "iii" }
# **Hitz barneko kode alternantzia euskara-gaztelaniaren kasuan: ezaugarri fonologikoen azterketa** Isasi-Isasmendi Landaluze, Arrate *Euskal Herriko Unibertsitatea aisasiisasmend001@ikasle.ehu.eus* # *Laburpena* Azkenaldian kode alternantzia ikertu duten hainbat lanen arabera, sistema fonologiko bakarra erabili dezakegu hiztunok hitz bakoitzaren errealizazio fonetikoan, eta ondorioz ezinezkoa da hitz bakarrean hizkuntza ezberdinetako elementuak txertatzea (MacSwan, 2005; MacSwan eta Colina, 2014). Alabaina, euskara eta gaztelaniaren arteko kode alternantzia hitz barnean ere ematen da, eta hori dela eta, sistema fonologikoak ez daudela guztiz bereizita eta sistemen artean interakzioa egon daitekeela proposatzen dugu. Honekin bat, erakutsi nahi dugu kode alternantziaren azterketa baliogarria dela hizkuntzaren ezaugarri orokorrak ikertzeko. Hitz gakoak: kode alternantzia, hitz-barneko alternantzia, PF interfazea, egokitzapen fonologikoa # *Abstract* *According to recent approaches to code-switching, we can only use one phonological system in the phonetic mapping of each word, and therefore it is impossible to integrate elements from different languages within a word (MacSwan, 2005; MacSwan and Colina, 2014). However, code-switching between Basque and Spanish is also found in word internal position. Because of that, we propose that phonological systems may not be completely separate and that there may be a certain degree of interaction between them. In doing so, we also aim to show that the study of code-switching is relevant for investigating general properties of languages.* *Keywords: code-switching, intra-sentential code-switching, PF interface, phonological adaptation* # **1. Sarrera eta motibazioa** Kode alternantziak, hau da, bi hizkuntza edo gehiagoren erabilerak hizketa jardunean, hizkuntzalari askoren arreta piztu du azken hamarkadetan. Kode alternantzia (KA, hemendik aurrera) aztergai zuten lehen lan ezagunak 1980 hasieran agertu ziren (Poplack, 1980; Polack eta Sankoff, 1981) eta ingelesa eta gaztelania zituzten ardatz kasu gehienetan. Hasierako azterlan hauetan alternantzia patroiak deskribatu eta hizkuntza aldaketa posible ez zen testuinguruak ere aztertu zituzten, corpusetan agertzen ziren egiturak azaltzeko "mugak" formulatuz. Ondorengo urteetan, KA beste hizkuntza pare batzuetan aztertu dute hainbat autorek (Joshi, 1985; Di Sciullo et al., 1986; Mahootian, 1993; Myers-Scotton, 2001) eta muga berriak proposatu dira KA gidatzen duten patroi orokorrak azaltzeko, hau da, edozein hizkuntza paretan gertatzen diren alternantzia kasuak azaltzeko. Alabaina, orain arte proposatu diren muga gehientsuenak ez dira gai izan kasu guztiak azaltzeko hizkuntza pare berriak ikerketa eremura sartu direnean, eta hau dela eta, mugetan oinarritutako ikuspuntua alde batera utzi dute hainbat autorek. Ordez, proposamen berrietan programa minimalistaren (Chomsky, 1995) ideiak baliatu dituzte hizkuntzalari batzuek azken urteetan KA azaltzeko (Mahootian, 1993; Chan, 2003). Autore hauek KA hizkuntza gaitasunaren marko barruan ulertu behar dela aldarrikatu dute. Ondorioz, alternantziaren mugak gaitasun unibertsal horren mugak besterik ez lirateke, eta zehatzago, fonologiaren errealizazioarekin lotutako mugak. Testuinguru honetan, euskara eta gaztelaniaren arteko KA aztertzea bereziki interesgarria eta egokia iruditzen zaigu bi hizkuntzen ezaugarri linguistikoak kontuan hartuta. Alde batetik, morfosintaxiaren aldetik oso diferenteak dira: euskara buru-azkena eta ergatiboa da eta kasuak eta postposizioak ditu, eta gaztelania aldiz hizkuntza buru-lehena, nominatiboa eta preposizioduna da. Bestalde, euskara eta gaztelaniaren sistema fonologikoak oso antzerakoak dira, tartean bost unitateko bokal sistema eta kontsonante asko partekatzen dituztelarik. Beraz, kasu hau bereziki aproposa da fonologiari lotutako alternantzia mugak proposatzen dituzten hipotesiak frogatzeko. Orain arte izan dira euskara eta gaztelaniaren arteko KA aztertu duten hainbat lan baliotsu (Epelde eta Oyharçabal, 2010; Ezeizabarrena, 2015; Iriondo, 2017), baina aipaturiko alderdi fonologikoa eta honi lotutako mugak ez dira aztertuak izan oraindik. Ondorengo atalean, KA azaltzeko azken urteotan garatu den teoria baten azalpen labur bat emango da, programa minimalistaren ideietatik eraikia dena. Horrekin bat, teoria honetan zehazten diren hipotesiak eta hipotesi hauetatik sortzen diren KAren inguruko aurreikuspen unibertsalak zeintzuk diren zehaztuko dugu. Honi lotuta, aurreikuspen horiek euskara eta gaztelaniaren arteko alternantziari aplikatuko dizkiogu eta hipotesi horiek zuzenak izanez gero espero beharko genituzkeen emaitzak zeintzuk liratekeen zehaztuko dugu. 3. atalean datuak biltzeko metodologia azalduko dugu eta ondoren datuak aztertuko ditugu. Azkenik, lortutako emaitza horiek interpretatuko ditugu aipatutako ikuspegi minimalistak kontuan izanda. # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** #### **2.1. MacSwan: PF Interfaze Baldintza** MacSwanek KAn berezko mugarik ez dagoela proposatzen du hizkuntza gaitasun orokorraz haratago (ikus Chan (2003) eta Mahootian (1993) ere ildo bereko beste proposamen batzuetarako). Hartara, mugak oinarri dituzten aurretiko teorien laburpen eta kritika bat egiten du MacSwanek (2005), hainbat autorek proposatu dituzten eta ondoren baztertuak izan diren mugak aipatuz. Hori dela eta, programa minimalistaren hainbat ideiatik abiatuz KAren teoria propioa gauzatzen du autore honek. Berau azaltzeko, gogoratu behar da aurrenik zein den programa minimalistak proposatzen duen hizkuntzaren deribazio prozesua. Minimalismoaren marko teorikoaren baitan, hizkuntzaren deribazioa gauzatzeko lexikoko elementuak numerazioan sartzen dira eta ondoren, Spell-Out izeneko pausuan, deribazioa banatu egiten da bitan. Batetik, PF izeneko interfazean (ingelesezko *phonetic form*-etik eratorria) hizkuntzaren forma hautemangarria islatzen da, hau da, material linguistikoak forma akustikoa eta hautemangarria eskuratzen du. Bestetik, LF interfazean (*logical form*-etik) forma kontzeptuala gauzatzen da sistema semantikoaren bitartez. Marko hau baliatuz, MacSwanek azaltzen du KAn hizkuntza diferentetako elementu lexikoak konputazio sisteman barneratzen direla elebakarretan hizkuntza bakarreko lexikoak egiten duen bezalaxe. Alabaina, Spell Out-ean deribazioa banatzen denean, ezaugarri egokiek forma fonetikoa hartzen dute PF interfazean, eta elementu lexiko bakoitza dagokion hizkuntzako sistema fonologikora bideratzen da. Ondorioz, hizkuntza ezberdinetako morfemak batuta sortutako hitz konplexuak ezin dira gauzatu, hauen ezaugarriak ezin baitira bidali aldi berean bi sistema fonologikotara. Ideia hau PF Interfaze Baldintza deituriko teoreman, (PFIC ingelesez eta hemendik aurrera), jasotzen dute MacSwanek eta Colinak formalki. Teorema honen arabera, "elebidunek modu bereizian kapsulatutako sistema fonologiko bana dute beren errepertorioko hizkuntza bakoitzerako" (2014) eta buru sintaktiko bakoitzak forma fonetikoa hartu behar duenez Spell Out-ean, "buruen (hitzen) arteko mugan kokatzen da KA gauzatzeko aukera minimoa" (2014). Beraz, MacSwanek eta Colinak mugetan oinarritutako aurreko autoreen ikuspegia baztertzen dute baina bestalde KA posible den testuinguruak definitzeko muga berri bat formulatzen dute, kasu honetan hizkuntzaren deribazio ezaugarri unibertsaletatik abiatuz: KA ezin da gauzatu sintaktikoki konplexuak diren hitzen barnean. #### **2.2. Ikerketa helburuak. Euskara-gaztelania KA ikuspegi fonologikotik** Aurreko lerroetan aipatutako ikerketa ildoan sakontze aldera, lan honek euskara eta gaztelaniaren arteko KAren alderdi fonologikoa aztertzea dauka helburu. Azterketa honen bitartez euskara eta gaztelania nahasten dituzten hiztunek egiten dituzten alternantzia motak ezagutu nahi ditugu, eta modu zehatzago batean, MacSwan eta Colinak proposatutako PFIC hipotesiaren aurreikuspenak betetzen diren ikusi nahi dugu. Orain arte azaldu bezala, aipatutako hipotesiaren arabera KA ez da posible sintaktikoki konplexuak diren hitzen barnean (MacSwan eta Colina, 2014). Hori horrelaxe litzateke hizkuntzek beren PF propioa edo behintzat sistema fonologiko bereiziak dituztelako PFan, eta materiala horietako batera ala bestera bidali behar delako. Euskara eta gaztelaniaren arteko KAri erreparatuz, hipotesi honen arabera posible litzateke hitz barnean hizkuntza bietako elementuak aurkitzea baldin eta sistema fonologiko bakarraren bitartez islatzeko moduko egiturak izanez gero. Hau fenomeno oso arrunta litzateke euskara eta gaztelaniaren kasuan, bi sistema fonologikoek ezaugarri komun asko baitituzte. Bestalde, KA ez litzateke posible izango hitz barnean bi hizkuntzek partekatzen ez dituzten ezaugarri fonologikoen kasuan. Beste era batera esanda, PFIC hipotesiaren arabera gaztelaniazko ezaugarri fonologiko partikularrak dituzten hitzak ezingo lirateke euskarazko material flexiboarekin konbinatu euskal fonologiara egokitu ezean. Fonema mailan, aurreikuspen hau betetzen den ikusteko frikari horzkari ahoskabea, /θ/, erabil daiteke, gaztelaniaren kontsonanteen artean aurkitzen dena baina ez euskararen sisteman, tradizionalki behintzat (Oñederra, 2004). Beraz, aurreikusten dugu /θ/ fonema daroaten alternantzia kasuak ez direla hitz barneko posizioetan aurkituko. Prosodiari dagokionez, erdialdeko euskararen ezaugarri nagusienetakoa da azentua hasierako-osteko posizioan (bigarren silaban) izatea (Hualde, 2003), gazteleraz ohikoa den azken-aurreko azentu posizioaren ordez. Ondorioz, aurreikusten dugu gaztelaniazko azken-aurreko azentuera jarraitzen duten alternantzia kasuak ez direla hitz barnean aurkituko euskarazko flexioarekin konbinatuta. # **3. Ikerketaren muina** #### **3.1. Metodologia** Euskara eta gaztelaniaren arteko kontaktua ikertzeko corpus bat sortu da, hartarako euskarazko komunikabideetako saioetako 20 orduren transkribapena eginez. 20 ordu horietatik, 10 ordu Etb1 kateko Gure Kasa programari dagozkio, eta beste 10 orduak irratsaioetatik hartuak dira, 6 ordu Dida saiotik eta 4 Gaztea Box saiotik, biak Gaztea irrati katekoak. Esatari ofizialen eta kolaboratzaile ohikoen jarduna bakarrik transkribatu da, horrela hiztun profil bateratua sortzeko: guztiak dira gaitasun handiko euskal hiztunak, euren jardunean erakusten duten jarioak eta zuzentasunak adierazten duen bezala. Gaztelaniari dagokionez, ez daukagu baliabide zuzenik hizkuntza honetan duten gaitasunari buruz jakiteko, baina guztiak izanik hegoaldeko euskal herritarrak eta are komunikazio arloko profesionalak, baieztatu dezakegu gaitasun handia dutela hizkuntza honetan ere. Irrati eta telebista saioetako elkarrizketak Muysken-en (2000) KAren taxonomiari jarraituz transkribatu eta etiketatu dira sareko datu base batean, zeina laster publikoki eskuragai izango den internet bidez. Aipatutako hiru programak gazteei zuzenduak dira eta era berean gazteak dira aurkezle eta esatari gehienak. Honi lotuta, erabiltzen den hizkera informala, naturala eta gazte jendeari lotutakoa da hein handi batean, eta beraz KA ugaria da hizketa jardunean, batez ere gaztelania eta ingelesarekin. Edozein kasutan, KA ez da maiztasun eta forma berberekin ematen esatari guztien kasuan; komunikabide publikoak izanik, esatari batzuk euskara hutseko jardunari lotuta daude, eta beste batzuek hizkuntzak nahasteko askatasun osoa daukate saioan duten pertsonaiaren rolaren arabera, Elorduik aztertu bezala (2016). Edonola ere, lan honetan ez da kontuan izan aztertutako KA kasuen egilea zein den eta kasu guztiak ondo eraikitako alternantzia adibide naturaltzat hartu dira, esatari guztiak baitira gaitasun handiko euskara-gaztelania elebidunak. Hala ere, corpusean aurkitutako alternantzia kasu eztabaidagarri edo nabarmenak onargarriak direla ziurtatu dugu. Horretarako, 10 gazte aukeratu dira, guztiak euskara-gaztelania elebidun goiztiarrak (5 urte baino lehen bi hizkuntzak jasotakoak) eta bi hizkuntzetan antzeko gaitasuna dutenak, autoebaluazioen arabera. Horrez gain, KA egunerokotasunean praktikatzen duten gazteak dira, eta beraz alternantzia adibide posible eta ez posibleen inguruko intuizio sendoak dituzte. 10 pertsona hauei corpusean aurkitutako adibideak onargarriak eta naturalak diren galdetu diegu eta horretarako 1 (inondik ere onargarria) eta 7 (guztiz onargarria) arteko eskala batean ebaluatu dute audio alternantzia kasu bakoitza. Audio bidez eta bere testuinguruan eskaini zaie kasu bakoitza, hau da, hitza txertatzen den esaldi osoa izan dute entzungai. Beraz, corpuseko datuak onargarritasun epaiekin osatu dira hipotesiei begira interesgarriak diren alternantzia kasuak aztertzeko. Zehazki, euskarak eta gaztelaniak partekatzen ez dituzten ezaugarri fonologiko bi, /θ/ fonema eta hitz azentua, hitz barneko alternantzia adibideetan bilatu ditugu, kasu hauek ematen diren ala ez ikusteko. #### **3.2. Emaitzak** • /θ/ fonema hitz-barneko KA kasuetan Hainbat hitz barneko alternantzia kasutan aurkitu dugu /θ/ fonema gaztelaniazko hitz erroaren eta euskal flexioaren konbinaketaren ondorioz. Hauen artean izenak (1-3), adjektiboak (4-6) eta aditzak (7-8) aurkitu ditugu, besteak beste: - (1) Ementxe jarriko dugu oraintxe bertan Rosalíaren kantu birala, bai bideoagatik eta baita *temazo*agatik - (2) *Neceserr*a sin falta. - (3) Kasu onetan txakurrak sartu dio *picotazo*a oillarrari. - (4) Bai, frogatuta dago. *Cientifico*a. - (5) Aber txikis, ni naz oso *polifacetik*i eta dana kontrolaten dot - (6) Ta oain geoz ta obeto, o sea eztakit *conciente*ago - (7) Ze zabize, neuri *vacila*ten - (8) Joe *emociona*ten naz apur bet e Alternantzia kasu hauekin batera, kontrako adibideak ere aurkitu ditugu, hau da, /θ/ fonema euskal fonologiara egokituta duten adibideak eta ondorioz /s̺/ edo /s̻/ dutenak. Konparaketa egite aldera, aurreko zerrendako (2) eta (8) adibideak ondorengo (9-14) kasuekin erkatu daitezke: - (9) Neure aita *emoziona* itxen zan - (10) Egiten da *emoziona*tu - (11) *Emoziona* ba in naz baie ez olan negar - (12) Mai Alirirekin gaur Didan, nola egin, nola osatu udako *nezeserra* - (13) Bale, orduan *nezeserr*a aldatu - (14) Ori, sartu *nezeserr*ean, Marta Elvira Azken zerrenda honetako adibideak askoz ere ohikoak dira corpusean, hau da, ohikoena da corpusean gaztelaniaren sistema fonologikoko fonemaren ordez euskarazko bat erabiltzea. Honek pentsarazi dezake (1-8) kasuak ezohikoak eta gaizki formatuak direla, baina onargarritasun epaietan guztiak onargarritzat eta naturaltzat jo dituzte hiztunek. • Hitz azentua hitz-barneko KA kasuetan Bestalde, gaztelaniaren azentu patroia jarraitzen duten hainbat hitz-barneko alternantzia kasu aurkitu ditugu, hau da, azken-aurreko silaban azentua eta euskal flexioa konbinatzen duten hitzak. Kasu honetan, alde batera utzi ditugu azterketarako Bizkaia iparraldeko euskalkiaren hiztun diren esatariak; erdialdeko euskara hitz egiten duten esatarien jardunean zentratu dugu azterketa, azken hauen azentu patroia baita gaztelaniazkoarekin konparatu nahi duguna. - (15) Eta aal bada, posible bada, apurtxo bat *pillotéo*an ere aritzea. - (16) Ja dagoeneko afalduta, traste guztiak *lavavajíllas*ean sartuta - (17) Ori da nik uste dut nire bizitzan daukadan *interrogánte*rik andiena - (18) Antton, baiño ola *torniquéte*a ingo zu. - (19) Ori da, ta baiña kontuz *posturéo*arekin ze momentu batetan. - (20) Jugosito *jugosíto*a. - (21) Die *supermájo*k - (22) Gai super *imaginatívo*a, tío. Horrela, alternatutako izen (15-19) eta adjektibo (20-22) hauetan azken-aurreko silaban mantendu da azentua erro lexikoan, gaztelaniazko patroiari jarraituz. Postposizioen bidez euskarazko flexio materiala gehitzeak ez du aldatu jatorrizko azentu posizioa bi norabideetako batean ere: azentua ez da hasiera-osteko silaba posiziora aldatu euskararen fonologiara egokituz (\**pillóteoan*), baina bestalde. gaztelaniazko azken-aurreko azentua ez da produktiboa izan flexio materiala gehitu zaionean, patroiak ez baititu euskarazko silabak kontatu azken-aurreko azentua ezartzeko (\**pilloteóan*). Hala ere, corpusean aurkitzen diren hitz barneko alternantzia kasuetan patroirik ohikoena hasiera-osteko silaba azentua da: - (23) *Pingánillo*ak eta oriek guztiak jarri dira modan, erabat kezkatuta daude. - (24) *Remánga*tuta gaiñera, Cristiano estiloan. - (25) Esaten da filtrau in bi zala, o sea ja prensak bazakixela, ta orduan *komúnika*ua in bi zauien bai ala ba - (26) Bai, *pantáloneti*a ochentero, fuboleko pantaloneta orrek motzak zianak - (27) Orregatik esaten nizuen, ez, kontu, o sea, *desénmascara*tu ditzagun - (28) Ez, benetan, ori begira, hater izatearena bezela, ori da *postúreo*a - (29) Julen, ez, bat, ez bi, zazpi errezeta *preténdi*tzen dute egitea - (30) Orduan, ori bukatzen denean bilduko dira, egingo dute, ori *asésore*ekin beste billera bat Onargarritasun epaietan, /θ/ fonemaren kasuan baino onargarritasun maila baxuagoa eman zaie (15- 22) esaldiei. Hiztunek ez dituzte guztiz onargarritzat jo esaldi batzuk, batez ere (15) eta (19) esaldien kasuan eta horrez gain, esaldi guztietan ia hiztun guztiek euskarazko hitz azentua erabiltzeko joera adierazi dute. Hala ere, orokorrean esaldiak posibletzat jo dituzte. # **4. Ondorioak** Emaitza hauek ez dituzte MacSwanen hipotesiei jarraituz egindako aurreikuspenak bete. Aztertutako bi ezaugarriak, /θ/ fonema eta hitz azentua, PFIC hipotesiak onartzen ez dituen alternantzia posizioetan aurkitu ditugu. Nahiz eta euskal fonologiari dagozkien ezaugarriekin ohikoagoak eta onargarriagoak diren kasu gehienetan aztertutako adibideak, posible da euskarazko flexioa eta gaztelaniazko ezaugarri fonologikoak dituen erroa konbinatzea hitz barneko posizioetan. Hain zuzen ere, izan dira lehenago hainbat lan aipatutako bi teoriek baztertzen dituzten alternantzia motak aurkitu dituztenak, tartean swahili-ingelesa eta kroaziera-ingelesa hizkuntza pareetako KA aztertu duten hainbat lan (Jake et al., 2002). Alabaina, MacSwan eta Colinaren lanean ustezko kontraadibide horiek tratatzen dira eta "adibide morfologiko hauek sintagma mailako hizki moduan" (2014) analizatu daitezkeela argudiatzen da. Ondorioz, ez lirateke egiazki hitz barneko KA kasuak izango. Honi jarraituz, lan honetan aurkeztutako hainbat adibide modu horretan aztertu litezke akaso PFIC hipotesia aplikatzen ez zaiela argudiatu aldera. Ordea, ez dirudi sintagma mailako hizki izaera hori ondorengo kasuak aztertzeko erabil daitekeenik: - (7) Ze zabize, neuri *vacila*ten - (8) Joe *emociona*ten naz apur bet e Hain zuzen, interesgarria da bi adibide hauek, eta zehazki horietan lehena Poplackek emandako eta MacSwanek (2000) erabiltzen duen adibide klasikoarekin konparatzea: (44a) \*Juan está eat-iendo Juan be/1Ss eat-DUR 'Juan jaten ari da' Bi kasuetan (7) eta (44a), alternatutako elementua aditz erro bat da eta flexio morfologikoa gehitu zaio aspektu duratiboa edo jarraia adierazteko. MacSwanen arabera, (44a) ez da gramatikala *eatiendo* hitzak hizkuntza diferentetako material fonologikoa daramalako eta honen ondorioz deribazioak huts egiten duelako Spell Out-ean, morfema bakoitza ezin delako PF ezberdinetan gauzatu aldi berean. Euskara eta gaztelaniaren kasuan, baina, (7) zuzena eta onargarria da. Bada, hala ere, (7) eta (8) moduko adibideak PFIC hipotesiaren baitan ulertzeko beste modu bat; azken hamarkadetako hizkuntza kontaktuaren eraginaren ondorioz /θ/ fonema euskal sistema fonologikoaren parte dela ondorioztatu ahalko litzateke. Hain zuzen, Oñederra et al-ek (2015) elebitasun goiztiarraren eraginez azken belaunaldietan hasitako eta oraindik martxan den aldaketa fonologikotzat hartzen dute fonema honen erabilera euskaran. Ildo honetan, lan honek aldaketa fonologiko hori baieztatuko luke. Aterabide honek, baina, ez luke azalduko zergatik kasu gehienetan fonema berri horren ordez euskarazko /s/ fonema azaltzen den, egokitzapena gauzatuz; /θ/ euskal fonemako kontsonantea balitz sistema bereizi eta zurrun batean, /θ/>/s/ ez litzateke emango, baina hiztun eta testuinguru berberetan bi fonemak tartekatzen dira. Hitz azentuari dagokionez, zailagoa dirudi aurkitutako emaitzentzat antzeko azalpen bat ematea hizkuntza aldaketa oinarri hartuta, kasu honetan euskarak eta gaztelaniak bateragarriak ez diren ezaugarri fonologikoak baitituzte. Bi ezaugarriak kontuan harturik, MacSwanek proposatutako alternantziaren ikuspegi minimalista mantendu nahi izanez gero euskara eta gaztelaniaren kasurako, bi PFen arteko interakzio maila bat onartu beharko litzateke eta are MacSwanek aipatzen duen PF guztiz bereizien ideia alboratu. Hain zuzen, euskara eta gaztelania moduko hizkuntza berdintsuetarako (fonologiaren aldetik) bi PF interfaze izatea baino sinpleagoa eta zentzuzkoagoa litzateke bakarra izatea eta bertako material eta arau fonologiko gehienak partekatuak izatea. Ikuspegi hau hainbat lanetan aurki dezakegu fonologia eta hizkuntza jabekuntza ikertzen duten autoreetan, tartean Oñederra et al-en: "Oro har ematen du elebidun goiztiarrek ez dituztela fonema inbentario bereziak, baizik eta bereganatu dituzten hizkuntza bien unitateak biltzen dituztela, eta unitate horiek erabiltzen dituztela hizketa bahetzeko oharmenaren bidez" (2014). Iruditzen zaigu mota honetako proposamen batek hobeto azalduko lituzkeela hemen aztertu ditugun alternantzia kasuak eta hizkuntza kontaktuaren ondoriozko aldaketa prozesuak, sistema fonologikoen arteko (edo baitako) interakzio edota interferentziak azaltzeko bidea erraztuko luke eta. # **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan honetan gaztelaniazko bi ezaugarri fonologiko aztertu dira hitz-barneko KA kasuetan. Azterketa honetatik atera diren emaitzak eta ondorioak balioztatzeko, baina, beharrezkoa litzateke ezaugarri fonologiko horien azterketa sakonagoa egitea eta bestelako aldagai batzuk kontuan izatea. Adibidez, KA estigmatizatutako praktika denez gero, jakin beharko litzateke hizkuntza jarrerak eta identitateak zer puntura arte baldintzatzen duen /θ/ ala /s/ fonema ekoiztea. Horrez gain, gaztelania eta euskararen KAn nahasten diren bestelako ezaugarri fonologiko batzuk ere ikertu beharko lirateke, hemen aurkeztutako emaitzekin bat datozen ikusteko. Hartara, bereziki interesgarria litzateke gaztelaniaz haratago, euskara eta frantsesaren arteko KA ere aztertzea ikuspegi fonologiko berberetik. Jakina da euskara eta frantsesaren artean ezberdintasun fonologikoa handiagoa dela gaztelaniaren kasuan baino, eta orain arteko lanek erakusten dute posible dela, adibidez, frantses bokal sudurkariak mantentzea euskarazko jardunean maileguen kasuan (Oñederra et al., 2014). Modu honetan, KAren azterketa baliatu ahal izango litzateke euskarak bizi dituen fonologia mailako aldaketak hobeto ezagutzeko. Bestalde, ikerlerro honek ikuspegi berritu bat ekarriko luke KAren eta elebitasunaren azterketa orokorrera, bi hizkuntzen fonologiak aldi berean nola erabiltzen diren ikertzeko datu adierazgarriak eskainiko lituzke eta. Hau ikusita, iruditzen zaigu azpimarratzekoa dela KAren azterketak fenomeno linguistiko orokorragoei buruz datu berriak emateko duen gaitasuna. Horretarako, baina, beharrezkoa litzateke KAren azterketa beste arlo batzuetako ikerlanarekin uztartzea, hala nola fonologian, hizkuntzaren jabekuntzan eta hizkuntzaren prozesamenduan egiten den lanarekin. # **6. Erreferentziak** - Chan, B. H. (2003), Aspects of the Syntax, the Pragmatics, and the Production of CodeSwitching. Cantonese and English, *Berkeley Insights in Linguistics and Semiotics,* 51 (2)*,* Peter Lang, New York. - Chomsky, N. (1995): *The Minimalist Program,* MIT Press, Cambridge, MA. - Di Sciullo, A.M., Muysken, P. eta Singh, R. (1986), Government and code-switching, *Journal of Linguistics,* 22, 1-24. - Elordui, A. (2016), Elebakartasunetik heteroglosiara: Gaztea Irratia, bernakulizazioa gaztekomunikabideen diseinu sozioestilistikoan, *Uztaro,* 97, 31-52. - Epelde, I. eta Oyharçabal, B. (2010), Perpaus barneko hizkuntza lerratzeak (HL) ekialdeko euskal elebidunetan, *ASJU*, 52, 55-64. - Ezeizabarrena, M. J. (2014): Kode alternantzia elebidun txikien hizkuntzak bereizteko gaitasunaren adierazgarri, in Ezeizabarrena M.J. eta Gómez, R., *Eridenen duzu zerzaz kontenta. Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008),* EHUko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 207-225. - Hualde, J.I. (2003): From phrase-final to post-inital accent in Western Basque, in P. Fikkert and H. Jacobs, *Development in prosodic systems*, Mouton de Gruyter, Berlin, 249-281. - Iriondo, A. (2017), Kode-alternantzia elebidun gazteetan: DS nahasiak, *Gogoa*, 16, 25-56. - Joshi, A. (1985): Processing of sentences with intrasential code switching, in David R. D., Lauri K., eta Arnold M.Z., *Natural language parsing: Psychological, computational and theoretical perspectives,* Cambridge University Press, Cambridge. - Jake, J, Myers-Scotton, C. eta Gross, S. (2002), Making a minimalist approach to codeswitching work: Adding the Matrix Language. *Bilingualism: Language and Cognition* 5 (1), 69-91. - López, L., Alexiadou, A. eta Veenstra, T. (2017), Code-Switching by Phase, *Languages,* 2 (3), 9. - MacSwan, J. (2000), The architecture of the bilingual language faculty: evidence from intrasentential code switching, *Bilingualism: Language and Cognition*, 3 (1), 37-54. 81 - –––––––––––(2005), A Minimalist Approach to Intrasentential CodeSwitching, *Italian Journal of Linguistics,* 17, 55-92. - MacSwan, J. eta Colina, S. (2014): Some consequences of language design: Code switching and the PF interface, in MacSwan, J., *Grammatical Theory and Bilingual Codeswitching,* MIT Press, Cambridge, MA, 185–200. - Mahootian, S. (1993): *A Null Theory of Code-Switching,* Ph.D dissertation, Northwestern University. - Myers-Scotton, C. (2001): The matrix language frame model: Developments and responses, in Jacobson, R., *Codeswitching worldwide II*, Mouton de Gruyter, Berlin, 23-58. - Muysken, P. (2000): *Bilingual Speech,* Cambridge University Press, Cambridge. - Oñederra, M.L., Jauregi O. eta Epelde, I. (2014), Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania, *Lapurdum*, 18, 75-95. - Oñederra, M.L. (2004): *Fonetika fonologia hitzez hitz*, EHUko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo. - Poplack, S. (1980), Sometimes I'll start a sentence in spanish y termino en español, *Linguistics,* 18, 581- 618. - Poplack, S. eta Sankoff, D. (1981), A formal grammar for code-switching, *Papers in Linguistics,*14, 3-45.
aldizkariak.v1-3-639
{ "domain": "zientziak eta natura zientziak", "id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_25", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# **Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar** Irantzu Vergara-Luis1,2 , Juan Carlos Báez-Millán<sup>1</sup> , Olatz Zuloaga1,2, Maitane Olivares1,2 , Ailette Prieto1,2 *<sup>1</sup>Kimika Analitikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Leioa, Euskal Herria <sup>2</sup>Plentziako Itsas Estazioa (PiE), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Plentzia, Euskal Herria* *irantzu.vergara@ehu.eus* ## *Laburpena* Azken urteotan, antibiotikoen kutsadura ingurunean areagotu da eta, honen ondorioz, eratorritako arazoak ere bai, bakterio erresistenteen agerpena esaterako. Antibiotikoen eta beraien degradazio produktuen presentzia monitorizatzeko beharrak, konposatu horiek guztiak ingurumeneko matrize desberdinetan (uretan, lurzoruetan eta abar) kuantifikatzeko metodoak garatu behar dira, erresistentziak non eta nola sortzen diren argitzeko, besteak beste. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira barazkietan, lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta *Eisenia foetida* zizareetan. Metodoen sentikortasunak lagin errealetan kontzentrazio baxuan egon daitezkeen antibiotikoen kuantifikazioa bermatu du, eta antibiotikoak elikadura-katean metatzen diren ere aztertzeko aukera eman du. Hitz gakoak: Antibiotikoak, transformazio produktuak, kutsadura, ingurumena, likidokromatografia, masa-espektrometria ## *Abstract* *The increased antibiotic contamination in the environment and the associated problems, such as the emergence of resistance, pose the necessity of developing new analytical methodologies to quantify antibiotics and their degradation products in order to broaden the knowledge about where and how resistance occurs. In this work, analytical methods for the simultaneous analysis of twentyfour antibiotics, three antifungals and their degradation products were developed in vegetables, soil:compost mixtures, animal manure and Eisenia foetida earthworms. The calculated limits of quantification were low enough to allow the detection of antibiotics in the different environmental compartments, demonstrating their accumulation in the food-chain.* *Keywords: Antibiotics, transformation products, contamination, environment, liquidchromatography, mass-spectrometry* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Antibiotikoak gizakien zein animalien ongizatea bermatzeko ezinbesteko sendagaiak izan dira, praktika klinikoan prebentziorako zein bakterio-infekzioak tratatzeko agente gisa erabiliz. Azken urteotan, ordea, gizarteak antibiotikoekiko duen kezka areagotu da, antibiotikoen etengabeko erabilera hedatuaren ondorioz beraien presentzia ingurumenean zeharo nabarmendu baita (García et al., 2020). Edozein gizaki zein animaliak antibiotiko bat hartzen duenean, organismoek antibiotikoak partzialki baino ez dituzte metabolizatzen, eta, ondorioz, kontsumitutako antibiotikoen gehiena (% 30-90) gernuaren eta gorozkien bidez iraizten da (He et al., 2018; Scaria et al., 2021). Gizakiek antibiotikoak modu desegokian erabiltzeak (tratamendua erdira uztea, dosi desegokiak hartzea edo gaizki agindutako hartualdiak, esaterako) edota abeltzaintzan hauen erabilera masiboek antibiotikoen presentzia ingurumenean areagotzen dute. Beste zenbait kutsatzaileekin batera, antibiotikoak hirietako ur-araztegietara heltzen dira. Araztegietako irteerako urak antibiotikoak ingurumenera heltzeko beste bide bat direla ere esan daiteke. Ur horietan maiz detektatu izan dira antibiotikoak, araztegietan erabiltzen dituzten tratamenduak ez baitiria guztiz eraginkorrak antibiotikoak ezabatzeko. Bestalde, hiri-araztegiko lohiak eta animalia-jatorriko azpiproduktuak (simaurra, minda, konposta) nekazaritza-lurzoruetan ongarri organiko gisa erabiltzeak sustatu dezake antibiotikoen sarrera nekazaritzarako erabiltzen diren zoruetan (Feng et al., 2018; He et al., 2018), eta bertatik, landare eta barazkietara hel daitezke, elikadura-katean sartuz (Boxall et al., 2006; Kang et al., 2013). Antibiotikoak kontsumitzen direnetik ingurumeneko matrize ezberdinetara heltzen diren arte zenbait eraldaketa jasan ditzakete ingurumen-baldintzen (tenperatura, argi-erradiazioa, etab.) edota mikrobioen jardueraren ondorioz. Beraz, jatorrizko antibiotikoaz gain ezinbestekoa bilakatzen da antibiotikoen metabolizazio eta transformazio produktuen jarraipena egitea, azken hauek jatorrizko antibiotikoa baino toxikoagoak izan baitaitezke. Hala ere, oraindik ez dira guztiz ezagunak hondakin horien zeharkako esposizioak eragindako ondorio kaltegarriak zeintzuk diren (Lillenberg et al., 2009). Ingurune desberdinetan, antibiotikoak bakterio anitzekin kontaktuan egoten dira. Antibiotikoak bakterioak hiltzeko kontzentraziotik behera daudenean, bakterioek hauekiko erresistente bilakatzeko mekanismoak garatzeko gai dira eta gainerako bakterioen artean barreiatzen dituzte (Cycoń et al., 2019; Kristiansson et al., 2011). Antibiotikoekiko erresistentziaren garapena gaur egungo arazo handienetako bat da, bereziki, erresistentzia anitzeko bakterioen sorrera dela eta. Izan ere, bakterio horiekin infektatuz gero, sendatzeko tratamendu eraginkorren gabezia dago (Gothwal & Shashidhar, 2015). Ingurumenean antibiotikoen kontzentrazioa determinatzea garrantzitsua da, baina era berean, erronka bat da. Alde batetik, determinatu beharreko kontzentrazio maila: oro har, antibiotikoak kontzentrazio baxuetan (1 eta 1000 ng·L -1 arteko tarteak eta 1-1000 pg·g -1 lagin urtsu eta solidoetan, hurrenez hurren) aurkitzen dira ingurumeneko laginetan (ura, lurzorua, sedimentua, barazkiak,...). Bestalde, aztertu beharreko laginen konplexutasunak analisia zailtzen du. Azkenik, antibiotiko bakoitza ezaugarri fisiko-kimiko ezberdinak dituztenez, beraien aldibereko analisia zaila izaten da (Chuang et al., 2015; Yu et al., 2018). Hori dela eta, antibiotikoen aldibereko analisia bermatzen duten metodo analitiko sentikor, eraginkor eta zehatzak garatu behar dira. Helburu horri eutsi nahian, erauzketa eta garbiketa atalak optimizatzea garrantzia handikoa da, aurre-kontzentrazio handiena lortu, matrize-efektua minimizatu eta oso kontzentrazio baxuetan dauden antibiotiko eta produktu eratorriak determinatzeko. Konposatu hauen analisirako, likido kromatografia erabili ohi da, bereizmen baxuko masa-espektrometriari akoplatuta (LC-MS/MS) konposatu ezagunak determinatzeko, eta bereizmen handiko masa-espektrometriari (HRMS) akoplatuta konposatu ezagunak zein beraien metabolito eta transformazio produktuak determinatu nahi direnean (Larivière et al., 2017). ## **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Ikerketa lan honetan antibiotikoak eta hauekiko erresistentzia ildo nagusi hartuta, giza osasunaren, abeltzaintzaren, elikaduraren eta ingurumenaren arteko loturak aztertu nahi dira. Testuinguru horretan, helburu nagusia da metodologia analitikoa garatzea, antibiotikoak eta degradazio-produktuak identifikatzeko, ingurunean gehien atzematen diren antibiotikoak zenbatesteko eta horiek ingurumenean izateak eragiten dituen ondorioak aztertzeko. Horretarako, hiru helburu nagusi ezarri dira: - 1) Konpostean, lurzoruetan, laboreetan eta ur-inguruneetan antibiotikoen presentzia ebaluatzeko azterketa-metodo gidatuak garatzea. Horretarako, erauzketa-, aurrekonzentrazio- eta LC-MS/MS bidezko analisiak optimizatu eta balioztatuko dira. - 2) Metodo ez-zuzenduak garatzea, antibiotikoen hondakinak (degradazio produktuak) xehetasunez identifikatzeko, degradazio-prozesuak eta ingurunean duten iraunkortasuna ulertzeko. Horretarako, lan-fluxuak eta informazioaren tratamenduko fluxuak aplikatuko dira, LC-HRMS bidez analisiak eginda. - 3) Ingurumenean bildutako laginak analizatzea balioztatutako metodo analitiko bideratu eta ez-bideratuak erabilita. Honekin, EAE-an antibiotikoek duten egungo hedapena zein den aztertu eta antibiotikoekiko erresistentziarekin erlazionatu nahi da. ## **3. Ikerketaren muina** Lan honetan, zortzi familia kimikoko hogeita-lau antibiotiko (makrolidoak, bentzimidazolak, diaminopirimidinak, fluorokinolonak, imidazolak, sulfamidak eta sulfonamidak, tetraziklinak eta triazolak) eta hiru fungiziden aldibereko determinazioa ahalbidetzen duten metodo analitikoak garatu eta balioztatu dira barazkietan (letxuga, tomate, azenario eta tipula), lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta *Eisenia foetida* zizareetan. Matrize solidoen kasuan (1.Irudia), antibiotikoen erauzketarako erabilitako estrategia orokorra solido-likido erauzketan oinarritzen den QuEChERS (*Quick Easy, Cheap, Effective, Rugged* and *Safe* delakoa) metodologia erabiltzea izan da, hain zuzen. Erauzketaren ondoren, erauzien garbiketa egin da fase solidoko erauzketa konbentzionala edo sakabanatuaren bitartez. Azkenik analisia LC-MS/MS bidez egin da. **1.Irudia. Lagin solidoen analisirako metodo analitikoa**. ![](_page_2_Figure_10.jpeg) Antibiotikoen galerak metodoan zehar trazagarrien bidezko edo matrizean egindako kalibratuaren bidez zuzendu dira, kasuan kasu, metodoaren zehaztasuna bermatuz. Horretaz gain, kuantifikazio muga baxuak lortu dira (1.Taula). Garatutako metodo analitikoak ingurumeneko laginetan antibiotikoak determinatzeko erabili dira. **1.Taula. Matrize bakoitzean antibiotiko eta antifungiko bakoitzaren kuantifikazio-muga.** | | Kuantifikazio mugak (µg·kg<br>-1<br>) | | | | | | | |--------------------------------|---------------------------------------|----------|----------|---------|---------|-----------|---------| | | Lurzoru:konpost | Simaurra | Zizarea | Letxuga | Tomate | Azenarioa | Tipula | | Sulfamidak eta<br>sulfonamidak | 0,5-7,5 | 0,3-2,9 | 1,5-3,9 | 0,1-1,2 | 0,1-0,5 | 0,1-1,0 | 0,1-1,3 | | Tetraziklinak | 2,0-4,3 | 2,6-3,2 | 2,5-3,4 | 0,3-0,7 | 0,8-1,1 | 0,2-3,7 | 0,4-1,0 | | (Fluoro)kinolonak | 5,8-9,9 | 1,2-15,8 | 1,6-9,6 | 0,5-4,9 | 0,5-3,4 | 0,5-10,0 | 0,7-3,2 | | Makrolidoak | 1,3-7,3 | 0,3-2,2 | 1,9-10,3 | 0,2-2,2 | 0,2-2,3 | 0,2-2,1 | 0,1-3,3 | | Tiabendazol | 4,7 | 0,9 | 3,3 | 0,9 | 0,5 | 0,6 | 0,6 | | Trimetoprima | 1,1 | 2,0 | 1,4 | 0,2 | 0,5 | 0,2 | 0,3 | | Flukonazol | 2,4 | 0,9 | 5,6 | 1,5 | 1,2 | 0,7 | 0,9 | | Azido<br>mikofenolikoa | 4,7 | 2,1 | 1,9 | 2,2 | 0,6 | 1,0 | 0,3 | | Mikonazol | 0,7 | 2,1 | 3,4 | 1,1 | 0,6 | 1,6 | 0,5 | Barazki-laginei dagokienez, laborantza ekologiko eta konbentzionaleko letxuga, tomate, azenario eta tipularen hogeita-lau lagin aztertu ziren, EAE-ko hipermerkatu, supermerkatu eta merkatuetan batutakoak (Vergara-Luis et al., 2022). Bi sulfonamida detektatu ziren lagin horietan, horien kontzentrazioa < 1 µg·kg-1 izanik. Kontzentrazio horiek Munduko Osasun Erakundeak ezarritako eguneko irenste-atalasea gainditzen ez dutenez (50 μg gorputz kg bakoitzeko), euskal eskualdean landatutako barazkiak antibiotikoz libre daudela ondoriozta daiteke. Bestalde, Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan kokatutako Idiazabal izeneko gaztaekoizpeneko lurzoru-laginak eta ardi-simaurra ere aztertu ziren, baita bildutako lurzoruaren zatikiaren azalean hazitako landare-espezieak ere. Aipatutako matrize guztien artean, espero bezala, simaurrean aurkitu ziren antibiotiko kontzentrazio altuenak. Zehazki, bi sulfonamida (sulfadiazina eta sulfametazina), bi tetraziklina (oxitetraziklina eta klortetraziklina) eta fluorokinolona bat (enrofloxazina) detektatu ziren 1,7-93,3 µg·kg-1 kontzentrazio-tartean. Lurzoru-laginei dagokienez, sulfametazina, trimetoprima eta danofloxazina detektatu ziren, 7,9 µg·kg-1 , 4,9 µg·kg-1 eta 27,1 µg·kg-1 kontzentrazioetan, hurrenez hurren. Azkenik, belar laginetan lurzoru eta simaurrean detektatutako antibiotiko familia berak behatu ziren, bereziki handia izanik kasu honetan tetraziklinaren kontzentrazioa, 56,8 µg·kg-1 . Lagin hauetan determinatutako antibiotiko kontzentrazio nabarmena kontuan hartuta, transformazio produktuen analisia ere egin nahi izan da LC-HRMS erabilita. BioTransformer 3.0 software-a erabiliz, antibiotiko bakoitzak jasan zezakeen degradazio-erreakzio desberdinak (abiotikoak edo biotikoak) aztertu ziren eta produktuak susmagarrien zerrenda batean bildu ziren, guztira 22.281 izanik. Araban batutako simaur lagin batean, bakterioen kontrako ezaugarriak dituzten beste konposatu batzuen artean (propikonazola, piperonilonitriloa eta brefeldin A, esaterako) sulfametazinaren degradazio produktu bat, formilsulfametazina, aurkitu zen. Zoruan ematen diren antibiotikoen degradazio prozesuetan gehiago sakondu nahian, lurzoru:konpost nahastea abeltzaintzan gehien erabilienetarikoa den oxitetraziklina antibiotikoarekin dopatu zen, 1 mg·kg-1 eta 150 mg·kg-1 kontzentrazioetan. Hilabete batez mantendu ziren dopatutako lagin hauek tenperatura eta hezetasun baldintza kontrolatuetan, eta esperimentuko 1, 9, 19 eta 30 egunetan laginak jaso ziren denboran zehar sor zitezkeen degradazio produktu ezezagunen azterketa egiteko. Konkretuki, hiru degradazio produktu aurkitu ziren (2.Irudia). #### **2. Irudia. Identifikatutako oxitetraziklinaren degradazio produktuak zoru:konpost nahastean.** Azkenik, zizare laginei dagokionez, hauek sulfametazina eta tetraziklina antibiotikoen kontzentrazio desberdinen eraginpean jarri ziren bi OECD (207 eta 222) esperimentu eginez. Lehenengo esperimentua zizareek lurzorua irenstean metatu dezaketen antibiotiko kantitatea determinatzeko diseinatu zen. Horretarako, antibiotiko kontzentrazio ezberdinak zituzten (0, 10, 100 eta 1000 mg·kg-1 ) zoruetan jarri ziren zizareak eta hamalau eta hogeita-zortzi egunen ondoren zizareak aztertu ziren. Emaitzen arabera, antibiotikoen kontzentrazio handiagoa behatu zen hamalau egun ondoren bildutako zizareetan, ziurrenik epe-luzeagoetan antibiotikoen degradazioa gertatzen delarik (ikus 3. Irudia). Bigarren esperimentu batean, berriz, zizareek azalaren bitartez akumulatu zezaketen antibiotiko kontzentrazioa determinatu nahi zen. Horretarako, 0, 5, 50, 500 eta 1000 mg·L-1 kontzentrazioa zuten iragazki-paperean kokatu ziren zizareak berrogeita-zortzi orduz. Lurzoru kutsatuaren eraginpean hamalau egunez egondako zizareetan pilatutako antibiotikoen kontzentrazioak, kutsatutako iragazki-paperaren eraginpean berrogeita-zortzi orduz egon zirenetan detektatutakoekiko estatistikoki berdinak zirela ikusi zen. Hortaz, zizareek antibiotikoak azaleko xurgapenaren bidez bizkorrago sartzen dituztela ondoriozta daiteke. ![](_page_5_Figure_1.jpeg) **3.Irudia. OECD esperimentuen ondoren zizareetan detektatutako antibiotiko kontzentrazioa.** ## **4. Ondorioak** Antibiotiko hondakinek eta hauen degradazio-produktuek erresistentzien sorrerarako presioa egiten dute, hortaz, garrantzitsua da antibiotikoak ingurumenean duten hedapena kuantifikatzeko metodologia analitikoak eskura izatea. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira zenbait ingurumeneko laginetan. Orokorrean antibiotikoen ezaugarri fisiko-kimiko desberdinak hauen aldi bereko analisia zailtzen dutenez, lan honek aurrerapauso nabarmena suposatzen du. Balioztatutako metodoen sentikortasuna ingurumenean kontzentrazio baxuan aurkitzen diren antibiotikoen kuantifikazioa bermatu du eta hauen kutsadura elikadura-katean zehar egiaztatuta geratu da. Izan ere, behatu da nekazaritzan antibiotikoak izan ditzakeen simaurrak ongarri gisa erabiltzen badira, antibiotiko horiek landare eta organismo lurtarretan metatu daitezkeela. Hortaz, garrantzitsua da aztertzea antibiotikoen eta hauen degradazio produktuek epe -luzean eragin ditzaketen efektuak. ## **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan honetatik abiatuta lurzoruetan antibiotiko gehiagoren degradazio erreakzioak aztertzen jarraitu nahi da bakoitzaren degradazio-produktu espezifikoak identifikatzeko. Horretaz gain, ur laginen analisian ere sakondu nahi da. Orain arte araztegietako irteerako uren eta itsasoeta estuario- uretarako metodoak balioztatu dira, fase solidoko erauzketa konbentzionalaren bitartez. Garatutako metodoen sentikortasuna hobetu nahi da erauzketa teknika desberdinak frogatuz, hala nola, adsorbatzaile paketatuaren bidezko mikro-erauzketa (MEPS delakoa), egitura metal-organikoen bidezko erauzketa (MOFs delakoa), edota antigorputz espezifikoak dituzten irabiagailu magnetikoen bitartezko erauzketak eginez. ## **6. Erreferentziak** - Boxall, A. B. A., Johnson, P., Smith, E. J., Sinclair, C. J., Stutt, E., & Levy, L. S. (2006). Uptake of Veterinary Medicines from Soils into Plants. *Journal of Agricultural and Food Chemistry*, *54*(6), 2288-2297. https://doi.org/10.1021/jf053041t - Chuang, Y.-H., Zhang, Y., Zhang, W., Boyd, S. A., & Li, H. (2015). Comparison of accelerated solvent extraction and quick, easy, cheap, effective, rugged and safe method for extraction and determination of pharmaceuticals in vegetables. *Journal of Chromatography A*, *1404*, 1-9. https://doi.org/10.1016/j.chroma.2015.05.022 - Cycoń, M., Mrozik, A., & Piotrowska-Seget, Z. (2019). Antibiotics in the Soil Environment—Degradation and Their Impact on Microbial Activity and Diversity. *Frontiers in Microbiology*, *10*, 338. https://doi.org/10.3389/fmicb.2019.00338 - Feng, Y., Zhang, W.-J., Liu, Y.-W., Xue, J.-M., Zhang, S.-Q., & Li, Z.-J. (2018). *A Simple, Sensitive, and Reliable Method for the Simultaneous Determination of Multiple Antibiotics in Vegetables through SPE-HPLC-MS/MS*. 13. - García, J., García-Galán, M. J., Day, J. W., Boopathy, R., White, J. R., Wallace, S., & Hunter, R. G. (2020). A review of emerging organic contaminants (EOCs), antibiotic resistant bacteria (ARB), and antibiotic resistance genes (ARGs) in the environment: Increasing removal with wetlands and reducing environmental impacts. *Bioresource Technology*, *307*, 123228. https://doi.org/10.1016/j.biortech.2020.123228 - Gothwal, R., & Shashidhar, T. (2015). Antibiotic Pollution in the Environment: A Review: Antibiotic Pollution in the Environment. *CLEAN - Soil, Air, Water*, *43*(4), 479-489. https://doi.org/10.1002/clen.201300989 - He, Z., Wang, Y., Xu, Y., & Liu, X. (2018). Determination of Antibiotics in Vegetables Using QuEChERS-Based Method and Liquid Chromatography-Quadrupole Linear Ion Trap Mass Spectrometry. *Food Analytical Methods*, *11*(10), 2857-2864. https://doi.org/10.1007/s12161-018-1252-8 - Kang, D. H., Gupta, S., Rosen, C., Fritz, V., Singh, A., Chander, Y., Murray, H., & Rohwer, C. (2013). Antibiotic Uptake by Vegetable Crops from Manure-Applied Soils. *Journal of Agricultural and Food Chemistry*, *61*(42), 9992-10001. https://doi.org/10.1021/jf404045m - Kristiansson, E., Fick, J., Janzon, A., Grabic, R., Rutgersson, C., Weijdegård, B., Söderström, H., & Larsson, D. G. J. (2011). Pyrosequencing of Antibiotic-Contaminated River Sediments Reveals High Levels of Resistance and Gene Transfer Elements. *PLOS ONE*, *6*(2), e17038. https://doi.org/10.1371/journal.pone.0017038 - Kumar, K., Gupta, S. C., Baidoo, S. K., Chander, Y., & Rosen, C. J. (2005). Antibiotic Uptake by Plants from Soil Fertilized with Animal Manure. *Journal of Environmental Quality*, *34*(6), 2082-2085. https://doi.org/10.2134/jeq2005.0026 - Larivière, A., Lissalde, S., Soubrand, M., & Casellas-Français, M. (2017). Overview of Multiresidues Analytical Methods for the Quantitation of Pharmaceuticals in Environmental Solid Matrixes: Comparison of Analytical Development Strategy for Sewage Sludge, Manure, Soil, and Sediment Samples. *Analytical Chemistry*, *89*(1), 453-465. https://doi.org/10.1021/acs.analchem.6b04382 - Lillenberg, M., Yurchenko, S., Kipper, K., Herodes, K., Pihl, V., Sepp, K., Lõhmus, R., & Nei, L. (2009). Simultaneous determination of fluoroquinolones, sulfonamides and tetracyclines in sewage sludge by pressurized liquid extraction and liquid chromatography electrospray ionization-mass spectrometry. *Journal of Chromatography A*, *1216*(32), 5949-5954. https://doi.org/10.1016/j.chroma.2009.06.029 - Pan, M., & Chu, L. M. (2017). Transfer of antibiotics from wastewater or animal manure to soil and edible crops. *Environmental Pollution*, *231*, 829-836. https://doi.org/10.1016/j.envpol.2017.08.051 - Scaria, J., Anupama, K. V., & Nidheesh, P. V. (2021). Tetracyclines in the environment: An overview on the occurrence, fate, toxicity, detection, removal methods, and sludge management. *Science of The Total Environment*, *771*, 145291. https://doi.org/10.1016/j.scitotenv.2021.145291 - Vergara-Luis, I., Báez-Millán, J. C., Baciero, I., González-Gaya, B., Olivares, M., Zuloaga, O., & Prieto, A. (2022). Comparison of conventional and dispersive solid phase extraction clean-up approaches for the simultaneous analysis of tetracyclines and sulfonamides in a variety of fresh vegetables. *Talanta*, 124192. https://doi.org/10.1016/j.talanta.2022.124192 - Yu, X., Liu, H., Pu, C., Chen, J., Sun, Y., & Hu, L. (2018). Determination of multiple antibiotics in leafy vegetables using QuEChERS-UHPLC-MS/MS. *Journal of Separation Science*, *41*(3), 713-722. https://doi.org/10.1002/jssc.201700798 Zhao, F., Chen, L., Yang, L., Li, S., Sun, L., & Yu, X. (2018). Distribution, dynamics and determinants of antibiotics in soils in a peri-urban area of Yangtze River Delta, Eastern China. *Chemosphere*, *211*, 261-270. https://doi.org/10.1016/j.chemosphere.2018.07.162 ## **7. Eskerrak eta oharrak** Egileek eskertu egiten dute "Emergencia y diseminación de resistencia a los antibióticos: vínculos entre salud humana, ganadería, alimentación y medioambiente (Elkartek 20/88)" eta "Evaluación del riesgo de aparición y diseminación de resistencias a antibióticos en productos vegetales frescos y suelos de cultivo de la comunidad autónoma del País Vasco (PA21/05 and PA22/03)" proiektuen bitartez jasotako finantza-laguntza. Egileek eskertu egiten dute, halaber, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) laguntza finantzarioa "Assessment and preliminary diagnosis of dissemination of antibiotic resistance genes through the food production chain in the Basque Country" COLAB 20/14 lankidetzaproiektuaren bitartez jasotakoa; eta Eusko Jaurlaritza Ikerketarako Euskal Sistemaren talde finkatu gisa emandako finantza-laguntzagatik (IT1446-22 and IT1682-22). I. Vergara-Luis EHU/UPV-ri eskertzen dio bere doktoregai beka.
aldizkariak.v1-7-326
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 39 _2001_3", "issue": "Zk. 39 _2001_", "year": "2001", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Nafarroako sorginkeria berriro eztabaidagai** **Mikel Zabala Montoya Aro Berriko Historian Doktorea** Artikulu honetan Nafarroako sorginkeriari buruzko gainbegirada orokorra eskaintzen da. Horren bitartez, azken urteetako lanen emaitzak aztertzen dira. Lehenik, Inkisizioaren egitura eta betekizunak azalduko dira. Jarraian, sorginkeriaren izaera izango da aztergai. Aurreko guztia bere testuinguru historikoan kokatu ondoren, Nafarroan Goi Aro Berrian izandako adierazpiderik ezagunenak gogoraraziko dira. Besteak beste, jatorria, kausak, prozedurak eta emaitzak landuko dira. Azkenik, etorkizunari begira, landu gabeko balizko gaien berri emango da. This article shows a general view about the phenomenon of witchcraft in Navarre. In this way, it tries to analyse the results of recent works. Firstly, the structure and the functions of the Inquisition are detailed. Secondly, the nature of witchcraft is analysed. Afterwards, the author of the article places them in their historical context and presents the best known cases happened in Navarre in the Early Modern Age. Besides, he studies several points of them, such as their origin, causes, process and results. Finally, new researches are proposed to do in the future. *"Que los Juezes y las Brujas Todos chupamos, Unas niñas, y otros quartos"* Diego de Torres Villarroel: *Las Brujas del campo de Baraona* (1731). ## **1. Sarrera** Sorginkeria —edota sorgin-ehiza— entzute handiko arazoa izan zen Nafarroan Aro Berrian, batez ere XVI eta XVII. mendeetako zenbait unetan. Era berean, oso arrazoi ezberdinengatik, gaurkotasun handiko gaia dugu gaur egun ere. Fenomeno hau, orokorrean, Europako hainbat eskualdetan garrantzi handikoa izatera heldu baldin bazen, Euskal Herriaren kasuan —Lapurdin eta Nafarroan bereziki— izugarria izan zen. Hori azaltzen duten arrazoien artean, Pierre de Lancre-ren idazlanak edota Logroñoko 1610.eko autofedearen oihartzuna aipatu behar dira (Caro Baroja, 1966: 202). Horrez gain, zigorren araberako adierazpide haien ustezko tamaina ere kontuan hartu beharra dago. Hemen ez dut sorginkeriak Nafarroan izandako agerraldi guztien azterketa zehatzik egingo. Ulergarria denez, ez da posible mota honetako idazlan batean. Ezta orain arte ezezaguna izandako balizko agerraldi baten berri emango ere, Nafarroako historiari buruzko nire ezagupenak zeharkakoak dira-eta (zuzeneko artxibategietako ikerketarik ez baitut egin). Nire asmoa zenbait galdera eta hausnarketa planteatzea besterik ez da. Lehenik eta behin, sorginkeria testuinguru zehatz bateko fenomenoaren emaitza den, ala gizakien edo gizartearen izaerarekin nolabaiteko loturarik daukan argitzea beharrezkoa da. Aurrekoarekin batera, biktimak eta borreroak ezberdintzeko zailtasuna dago. Akusazioak sinestera, sorginek izugarrizko gaiztakeriak egin zituzten: uztak galarazi, bortxaketak eta erailketak antolatu, etab. Ustezko delitu haiek guztiak egiazkoak ziren edo ez, eta, egiazkoak izatekotan, zein kasutan, eta zein neurritan bai eta zeinetan ez, argitu beharra dago. Azken batean, horrek guztiak funtsezko beste galdera bateratzaile batera garamatza. Zergatik? Zeintzuk ote ziren adierazpide haien guztien helburuak? Zein motatako irabazkinak atera zitezkeen kontu haietatik guztietatik? Ikuspuntu erlijioso hutsetik aztertuta, fede kristauaren defentsa besterik ez zen egin. Inkisizioaren aldeko argumentuen artean, erlijio-gerren testuinguruarena erabili ohi da: Iberiar Penintsulan ez zen Europako beste hainbat eskualdetan izandako odol- -isurketarik ezagutu, oso goizetik batasun erlijiosoa eta honen barneko jarraikortasuna begirune handiz zaindu zirelako. Horretarako, Inkisizioak eraildakoen kopuruak eta beste estatu batzuetan guden edota bestelako enfrentamendu erlijiosoen ondorioz eraildakoak konparatzen dira (Frantziako Erreinuan zorigaiztoko San Bartolome Gaueko protestanteen sarraskia, esate baterako). Hala balitz ere, ustezko batasun hark ez zuen neurtzerik ez dagoen bestelako kalterik sorrarazi? Ez al zen bestelako errepresiorik —kulturala, adibidez— izan? Eta ez naiz bakarrik goi-mailako taldeen kulturaz mintzatzen ari, sarritan, zentsuraturiko idazlanen aurkibidea aztertzera mugatu baita eztabaida. Azken batean, alfabetatuen kopurua garaiko biztanleria osoaren nahiko ehuneko murritza zen. Herri xumeak kanpotik inposaturiko nagusitasun kulturala barneratu behar izan ote zuen? ## **2. Inkisizioaren auzitegia** ## **2.1. Sorrera eta ezaugarriak** Inkisizioaren Kontseilu Bedeinkatu, Orokor eta Gorena 1478.ean hasi zen gorpuzten, juduen aurkako erasoaldien testuinguruan, berauen konbertsioak bermatzeko. Erdi Aroko Inkisizioarekin alderatuta berrikuntzarik nabariena aginte laikoen mendekotasuna da. Erdi Arokoa Europa osoan zabaldutako erakundea baldin bazen ere, Aita Santuaren zuzeneko aginduetara zegoen. Une hartan, Errege-erregina Katolikoek (eta ondorengo agintariek) argi aurreikusi zituzten erakunde berri haren ahalbideak, Gorena izango zelako lurralde hispaniar batu berri guztietako erakunde bakarra. Izan ere, zenbait erresumatan egitura berri hura ezartzean nolabaiteko erresistentzia izan zen, Erdi Aroan ez zuten izan eta. Alferrikakoa izan zen, noski. Eta erresistentzia ez zen bakarrik lurralde haietan izan: Sixto IV.a Aita Santua bera ere berehala bertan behera uzten saiatu zen konpetentzien galera hartaz damututa; baina, azkenik, Fernando erregearen eraginagatik edo, amore eman behar izan zuen. Inkisizioak 1820. urtera arte iraun zuen. Erlijiosoak ez ziren bestelako betekizunak ere izan zituen Gorenak. Gaztelar Erregetzaren beste bide politiko eta judizialek iristerik ez zuten zirrikituetaraino heltzeko gauza zen, sarritan egiaztatu zen bezala. XVI. mendeko hirurogeigarreneko hamarkadako Bartolomé de Carranza Toledoko Artzapezpikuaren kasua, 1591.eko Antonio Pérez-ena eta 1644.eko Jerónimo de Villanueva Aragoiko protonotarioarena, Inkisizioak Koroaren aldeko jarrera erakutsi zuen entzute handiko adibide batzuk besterik ez dira. Dena dela, une jakin batean agintariren baten erorketa eragitea baino askoz betekizun orokor eta arriskutsuagorik ere bazuen: ohiturak eta pentsamoldeak zaintzea; edo, nahiago bada, gizartearen homogeneotasuna lortzea. Baina helburu hori eskuratzeko, Gorena multzo askoz handiago baten atala besterik ez zela egiazta daiteke. Betekizunik ezatseginenak ziren ortodoxia betearaztea eta heterodoxia zigortzea zegozkion honi, eta, batez ere, intolerantziaren nagusitasunari eustea. Inkisizioaren egitekoa dela eta, "beldurrezko psikologiaz" mintzatu izan da (Bennassar, 1984: 178-179). Arrazoi osoz, nire iritziz. Lehenik eta behin, akusatuaren defentsarako bitartekoak beste epaitegietakoak baino murritzagoak zirela gogoratu beharra dago. Akusatutakoak ezin zuen salatariaren nortasuna —edota akusazioa bera ere— xehetasunez ezagutu. Egoera horretan, errugabetasuna egiaztatzeko aukera bakarra salataria nor zen asmatuta, etsai amorratua zela frogatzea zen. Hala eta guztiz ere, behin susmoa azalduta gero, aurrerantzean estu eta larri ibili beharko zen akusatutakoa handik ateratzeko, Gorenak, berez, erruduntzat jotzen zuelako, auziek aitorpena lortzeko asmoa baitzuten. Eta, zer esanik ez, aitortza lortu arte edozein bitarteko zen onargarria; bitartekorik eraginkorrena zen tortura barne, noski. Zigorrak, arinak zein larriak, mota ezberdinetakoak izan zitezkeen. Aldi berean zigor bat baino gehiago jasotzea posible zen, nolabait, ustezko arintasuna murriztuz. Arinen artean, agiraka egitea, abjurazioa, erbestealdia, ondasunak galtzea edota zigor espiritualak zeuden. Larriak, berriz, zigorradak, lotsaldi publikoa, sanbenitoak, zenbait ogibide betetzeko debekua, galerak, gartzelaldia edota heriotza zigorra ziren. Inkisizioak agindutako heriotza-zigorren kopuruak beste auzitegietakoak baino txikiagoak izan arren, arazoa ez datza zenbaki hutsetan, garaiko intolerantzian baizik, Gorena horretarako tresna (eta ez nolanahikoa) izan baitzen. Halako prozedurez baliatzea oso arriskutsua zen. Behin isilpeko salaketak onartuta, benetako salaketa eta gezur biribila ezberdintzea ez zen gauza erraza izango (are gutxiago halako delituetan), ezta sinesberak ez ziren epaileentzat ere. Edozelan ere, errugabetasuna gutxitan ondorioztatu zen. Azken batean, hala erabakitzea akusazioa funtsik gabekoa zela eta —neurri batean, behintzat— Inkisizioa bera oker ibili zela onartzea zen, nonbait. Horren ordez, normalagoa zen auzia geldiaraztea. Baina horrela, akusazioaren ezereza ezkutatzeaz batera, salatutakoa egoera ahul eta ezerosoan uzten zen: alde batetik, edozein unetan autoak berriro jarraitzeko arriskua egoteagatik; eta, bestetik, ohorea eta odol-garbitasuna funtsezkotzat jotzen zituen gizarte hartan, halako orbainak luzaro iraungo zuelako. Ez dezagun ahantz, garai hartan, salaketa baten ondorioz sortutako bazterketa erreala zela. Auziari aurre egiteak (sententzia alde batera utzita) arazoak eta galerak baino ez zituela ekartzen ikusten da, beste edozein epaitegitan gertatzen zen bezala. ## **2.2. Egitura eta prozedurak** Hasiera batean auzitegiak mugikorrak izan arren, laster finkatu ziren. Hispaniar lurraldea hamalauren bat barrutitan zatitu zen eta XV. eta XVII. mendeen artean aldakorrak izan ziren. XVI. mendearen hasierarako egitura nagusia zabalduta zegoen, eta ondorengo aldaketak egokitzapenak izan ziren. Barrutiak eratzean ez zen aurreko beste mugarik kontuan izan, Inkisizioaren agintea (Koroarena ez bezala) lurralde haietan guztietan hedatzen baitzen, bertako erakunde politikoen gainetik. Gorenaren buruzagiak erregeak izendatutako kideak ziren. Guztien artean Inkisidore Orokorra nabarmentzen zen. Gai garrantzitsuenak kontseiluaren bileretan jorratzen ziren. Horretarako, prestakuntza handia behar zuten bertako kideek: elizgizonak edota legegizonak izan behar ziren, alegia. Dena dela, horiek baino interesgarriagoak izan daitezke beste era bateko oinarrizko partaideak, sortutako egiturak izandako ondorioengatik. Hasiera batean tribunalak kide gutxiz osatzen baldin baziren, denbora aurrera joan ahala, gero eta gehiago sartu ziren: *komisarioak* eta *familiarrak* deitutako tokian tokiko laguntzaileak, besteak beste. Elizgizonak zein laikoak, biak sar zitezkeen sare horretan. Beren jatorrizko lurraldeetan egiten zuten lan eta inkisidoreena erraztu egiten zuten. Horiek sarritan kanpotarrak zirenez gero, ez zuten behar bezala ezagutzen zegokien barrutia. Jakina, halako kolaboratzaileak, nahitaez, ohituren begirale bilakatuko ziren, beren jatorrizko herrialdeetan, gainera. Ez da harritzekoa, beraz, kargu horiek biderkatzea (garai bereko beste hainbatekin berdin gertatu zen eta). Izan ere, familiarren kopuruak murrizteko baino gehiago, geldiarazteko ahaleginak (kopuruak finkatzeko) izan ziren noizbait. Kide horiek salaketa guztien oso ehuneko txikia egin izanak beraien betekizuna zalantzan jartzera eraman du (Kamen, 1999: 144). Edozelan ere, galdera ondoko hau da: menpeko taldeek, edota berauetariko askok, halako prozeduretan parte hartu izanak eraldatu al zuen jatorrizko helburua, ala erantzukizuna sakabanatu besterik ez zuten egin? Era berean, Gorenak homogeneotasuna lortzeko asmoa baldin bazuen, ez ote zuen alderantzizko efektua sortu, gizarte-barneko haustura areagotuz edo, gutxienez, aldez aurretik zegoenari eutsiz? Menpeko horiek ez zeukaten soldatarik (karguaren etekina ekonomiko hutsa1 ez, baizik eta bestelakoa ere bazela begi-bistan dago). Izan ere, hasiera batean Inkisizioak, Erdi Aroko Inkisizioak bezala, ez zuen diru-sarrera finkorik. Geroago Gorenak bestelako baliabideak eduki arren, sekula ez zen erakunde aberatsa izan (juduen aberastasun handiak eskuratzeko asmoz sortu zela esaten bazuten ere). Hala ere, salatuek, batez ere behe-mailakoek, beste era batean ikusten omen zuten hori, auzietako gastuak ordaintzeko epaitutakoen ondasunez baliatzen baitzen Gorena. Salatuari ondasun guztiak bahitzen zitzaizkion espetxeratu orduko, kartzelaldia edo gainerako gastuak ordaintzeko erabiliz. Hori zela eta, posible zen auzia erabaki bitartean akusatutakoa miseria gorrian gelditzea (sententziaren eragina bera ere kontuan hartu gabe, zigorren artean isunak edota bahiketak izaten zirelako). Inkisizioaren ekitaldirik ikusgarriena autofedea dugu. Autofedea beldurra hedatzeko paregabeko antzezpena zen. Nekazaritza-lurralde bakartuetan, non biztanleria gehiena guztiz analfabetoa zen, halako bisitaldiak jasotzeak izugarrizko eragina izango zuen; izan ere, eskualde osotik etorritako jende pila biltzen zuen (jaiegunetan ospatu ohi zen eta). Beraz, damutzeko eta bekatuak aitortzeko etengabeko deialdi haiek hitzez hitz barneratzen ziren. Aitortutako erruen barkamenaren truke, lagunen salaketa ezinbesteko baldintza zela kontuan hartuta, histeria kolektiboa ondorio zuzena zela erraz uler daiteke. Edonola ere, autofedea ezohiko prozedura zen. Aurrekoaren osagarria zen *bisitaldia* askoz arruntagoa dugu. Inkisidoreek aldika barrutiko ikuskaritza bete beharra zuten. Eta orduan hasten zen arestian aipatutako menpeko kideen lana, eskualde bakoitzeko egoeraren berri emateko. Laburbilduta, inkisidoreek zuhurtasunez nahiz nagusikeriaz jokatu, Gorenak paregabeko egiturak antolatu zituen lurralde osoko bizimoduak eta ideiak kontrolpean izateko; bertako batzuen ezinbesteko laguntza interesatuaz, noski. ## **2.3. Inkisizioa Hego Euskal Herrian** Hego Euskal Herriko Inkisizioari dagokionez, Epaitegia behin betiko finkatu arte ezegonkortasuna izan zen nagusi. Hasiera batean, Osmako Barrutiaren barne egon ondoren, Epaitegiak Kalagorrin eta Durangon tartekatu ziren. 1513.ean, Nafarroako Erresumaren konkista berriari lotuta, bertako barrutia sortu zen; baina <sup>1.</sup> Hori ere guztiz baztertu gabe, noski. Atzerritarren eragin kaltegarririk sar ez zedin itsas portuetako zainketak paregabeko aukerak ematen zituen (ikuskatzaileren batek ere interes komertzialak ba omen zituen eta). Kalagorrikoa ez zen desagertu, eta konpetentziaren inguruko gorabehera ugari sortu ziren. Hala ere, Nafarroako Epaitegiak ez zuen luzaro iraun, eta 1521.ean Kalagorrikoarekin batu zen berriro. Egoera horrek 1570.era arte iraun zuen, urte horretan egoitza Logroñon kokatu zen arte. Han finkatuko zen, azkenik, ondorengo mendeetan. Lehenbiziko urteak ezezagunagoak baditugu ere, sasoirik gatazkatsuena, XVII. mendeko lehen herena, behintzat, sakonki ikertu da2. Barruti horrek, besteek bezala, ez ditu bestelako mugak errespetatzen (Euskal Herritik kanpoko lurraldeak ere hartzen ditu eta). Haren elementu bateratzaileren bat topatzea zaila da, baina muga zabalak izatea eta Hego Euskal Herrian itzulpen-lanetarako euskaldunak behar izatea aipa daitezke. 1538 eta 1700 bitartean sei mila eta bostehun kausatik gora aurkeztu omen ziren barruti horretan (ezagutzen ditugunak bost mila eta hirurehun dira). Gehienak XVI. mendean izan ziren, 1591.etik 1630.era, bukaera aldera zertxobait urrituz; handik aurrera askoz epaiketa gutxiago izan ziren. Ezagututako eraildakoak ehun eta laurogeita zazpi dira guztira. Sorginkeriari buruz eskaintzen zaigun kopurua, berriz, nahiko murritza da: guztira laurehun eta hirurogei kide3. XVI. mendearen hasierako datuak sartuz gero (tamalez, hori ez omen da posible), kopuruak handiagoak izango liratekeela pentsa daiteke. Bestalde, ezin da ahaztu zeharkako ondorioak askoz lagun gehiagok sufritu zituztela. Salazar y Frías inkisidorearen bisitaldi ospetsuan, adibidez, mila eta zortziehun kide inguru izan ziren aztergai (Henningsen, 1980: 302). Edozelan ere, aurrez aipatutako datua konprenitzeko kontuan hartzekoak dira deliturik larrienentzat sorginkeria ez, baizik eta heresia (luteranoa eta ez-integratutako gutxiengoena) jotzea Gorenak, sorginkeriazko agerraldiak aldizka baino ez izatea, eta agintari sekularren jarrera gogorra. Halako datuek, azken finean, ez dute arintzen sorginkeriaren larritasuna; aitzitik, askoz testuinguru zabalago batean —intolerantziarenean— sartzen zela erakusten dute. Eta, aldi berean, arazo laikoak eta erlijiosoak elkarri guztiz loturik zeudela. ## **3. Sorginkeria** ## **3.1. Jatorria eta ezaugarriak** Sorginkeria munduko hainbat fenomeno ulertzeko ezintasunaren ondorioz asmatutako alegiazko azalpenei lotuta dago, bi multzoren arteko aurkaritzan oinarritutako kosmogoniari, hain zuzen ere. Batean Zerua, Eguzkia, Eguna eta Jainkoa daude. Bestean Ilargia (kontuan izan hitz honen etimologia), Gaua, Heriotza eta Lurra. Gizonezkoari dagokio bata; emakumezkoari bestea. Magia4 antzeko gauzen arteko trukerako emaitza baldin bazen, logikoa dirudi gehienbat emakumezkoei lotzeak. <sup>2.</sup> Kalagorriko Epaitegiari dagokionez, I. Reguera-ren doktoretza-tesia (1984). Logroñoko kasuan, A. Bombín Pérez-ek (1997) landu du. <sup>3.</sup> B. Zintzo-Garmendia-k (1993: 203-226) emandako datuak dira. <sup>4.</sup> Magia zuria gizakiaren eta naturala ez den izaki baten arteko akordioa da, lehenarentzat helburu bat daukana. Magia beltza, berriz, sorginkeriarekin pareka daiteke. Bestalde, sorginen benetako sineskerien eta sorginen ustezko sineskerien artean tarterik ote zegoen galdetu beharra dago. Horrek sorginkeria eta demoniokeria ezberdintzera garamatza. Lehenbizikoan, helbururen bat gauzatzeko asmoz, Deabruarekiko akordioa izan arren, behin lortuz gero, bertan behera gelditzen da hitzarmena; ondorioz, deabrua bera izaten da, nolabait, galtzailea. Bigarrenean, berriz, akordioa behin betikoa izaten da eta Kristautasunaren arbuioa dakar, deabrua gurtzen da eta. Aurrekoa, normalean, bakana baldin bazen, hau, aldiz, kolektiboa izaten zen. Arazoa hau da: euskarazko *sorgin* hitza biak adierazteko erabili dela; bien arteko nahasketa egon dela, alegia. Ezinbesteko galdera hauxe da: zergatia. Erantzun ezberdinak proposa daitezke: garai batean biek bat egin zutelako, kanpotik biak ezberdintzerik ez zegoelako edo baten batek biak nahastu nahi izan zituelako. ## **3.2. Sorginkeriatik sorgin-ehizaldira** Sorginkeriari lotutako sinesmenak askoz garai luzeagoko fenomenoa baldin badira ere, sorgin-ehiza garai zehatz batean kokatzen da: Behe Erdi Aroan eta Goi Aro Berrian, hain zuzen ere. Ezezagunagoak ditugun Behe Erdi Aroko aldaketek eragin zuzena izan zuten dagozkigun Aro Berriko gertakizunetan. Ezaguna denez, Behe Erdi Aroa krisialdi garaia da. Krisialdiak, berez, aldaketa bizkorra baino ez du adierazten. Edozelango aldaketa. Entzutetsuenak etengabeko gerrak dira (guri dagokigunez, Bando Gerrak) hain zuzen ere. Baina bestelakoak ere baziren, Kristautasunaren jarrera-aldaketa, esate baterako. Ustezko akelarreen eta Antzinateko bakanalen arteko lotura proposatu izan da. Baliteke; izan ere, akelarreekiko itxurazko parekotasun asko daude. Era berean, bilera haietako ustezko gehiegikeriak azaltzeko baliagarria izan daiteke. Hala ere, oinarri kristaua duen gure gaur egungo kulturari, Elizak ere, Antzinate grekolatindarretik zein paganotik hainbat elementu egokitu zituela onartzea zaila egiten zaio. Besteak beste, Deabruaren irudikapena. Bere ezaugarriak, bestalde, eraldatu egingo dira Behe Erdi Aroan: ordura arte Jainkoaren menpe baldin bazegoen, handik aurrera horren antitesia izatera pasatuko zen, alderantzizko kultua jasoz. Kontraesana badirudi ere, Deabruaren eta Jainkoaren arteko parekotasunik antzematea heresiatzat jo ohi zen lehenago. Testuinguru horretan ulertu behar dira hainbesteko arrakasta izango zuten demoniologoen idazlanak5. Kristautasunaren eta aldez aurreko sinesmenen arteko aldiberekotasuna posible izan zen lehenbiziko garaietan, gorabehera gehiegirik gabe. Arazoak, Kristautasunak bere ustezko nagusitasuna erakusteko asmoen ondorioz etorriko ziren. Hasiera batean Kristautasuna eta Paganismoa maila berean baldin bazeuden (bien arteko muga bertikala zelarik), garai batetik aurrera, berriz, bi maila ezberdinduko dira: goian Kristautasuna, behean Paganismoa (bien arteko muga horizontala izanik) (Caro Baroja, 1966: 98). <sup>5.</sup> XIV. mendeko Bernard Gui-ren edo Nicolás Aymeric-en idazlanetatik hasita, ondorengo mendeetan teoria gorpuzten joango zen. Kasu batzuetan erabat sinesgarriak; bestetan ez hainbeste. 1486.eko Heinrich Krämer eta Jakob Sprenger domingotarren *Malleus Maleficarum* idazlana izango da, seguru asko, guztien artean entzutetsuena. Luzaro eztabaidagai izandako Euskal Herriko Kristautasunaren abiapuntua alde batera utzita, hasieran azalekoa izan zela nekez jar daiteke zalantzan, batez ere leku urrun eta aparteetan. Horrexegatik da posible aurreko sinesmenak oso berandu arte irautea. Sorginkeriaren arazoa bi kultura-molde ezberdinen arteko tirabiren ondoriotzat jo izan da (Murgil taldea, 1984). Alde batetik, euskaldunen balizko egitura zaharrak zeuden: naturan oinarritutako mitologiak gorpuzturik, ekoizpen-sistema kolektiboa zen eta gizarte-mailan nolabaiteko berdintasuna zegoen (matrilerrotasuna mantenduz). Bestetik, Kristautasuna, aurrekoaren guztiz kontrakoa: tradiziorik gabeko eta eredu kanpotarreko sinesmenak ez ezik, oso mailakatutako gizarte-antolaketa eta jabetza pribatuaren lehentasuna ekarri zituen. Zertxobait geroagokoa izan arren, Kontraerreformaren eragina ere kontuan hartzekoa da. Hemen, aurrez aipatutako arlo erlijiosoaren eta politikoaren arteko loturak ohi baino argiago nabarmentzen dira. Baina baita elizgizonen prestakuntza falta ere. 1590.eko Iruñeko Elizbarrutiko Konstituzio Sinodialetan bertako elizgizonen akatsak zehazten dira: emakumezkoekin harremanak izatea, debekaturiko negozioetan parte hartzea, jokoan aritzea, armak eramatea, blasfemiak esatea, tabernetan sartzea, edota neurriz kanpo jatea eta edatea, besteak beste (Valverde Lamsfus, 1994: 110). Era berean, 1520.etik Kristautasunaren haustura eragin zuen Lutero-k, eta aipatzekoa da beronen zuzeneko edo zeharkako jarraitzaileen irizpideek Nafarroan bete-betean eragin zutela, bertako Errege-erreginek kalbinismoa onartu zuten eta6. Balizko historia egiteko asmorik ez badut ere (ezta oinarririk gabeko ondoriorik atera nahi ere), gorte "herese" haren inguruan izandako euskara idatziaren loraldia interesgarria da oso; aldi berean, konkistaren ondorioz edo, euskara atzeraka ari zelako Hegoaldean (Satrustegui, 1989: 88). Hizkuntza eta inperioa bat zetozen. Agian, bien artean, baita erlijioa ere. Hona hemen, hizkuntza dela-eta, beste datu bitxi bat: kultura idatzitik ia guztiz alboratutako euskarak gai honi buruzko bi hitz —gutxienez— zabaldu zituen Euskal Herritik kanpo. 'Zortea' adierazten duen latinezko *sors* eta euskarazko *egin* hitzetatik osatutako *sorgina*, eta *aker* eta *larre* hitzez konposatutako *akelarrea*7. ## **4. Sorgin-ehizaldia Nafarroan** ## **4.1. Balizko azalpenak** Behe Erdi Aroko Euskal Herrian hainbat adierazpide ezagutzen badira ere (Bazán Díaz, 1998: 103-133), urrezko garaia —berezko sorgin-ehizaldietakoa, alegia— 1525 eta 1610 bitartean gertatu zen. <sup>6.</sup> Ez da ahaztu behar Aragoiko Fernando-k Nafarroako konkista justifikatzeko aitzaki erlijiosoa erabili zuela. <sup>7.</sup> M. Azurmendi-k (1993: 225-252) oso bestelako interpretazioa eskaintzen digu. Honen arabera, "sorgin" hitza harriduraren esanahi duen "sor" hitzatik omen dator. "Akelarrek", bestalde, akerrarekin zerikusirik ez du eta, ustez, Zugarramendi ondoko Akelarre toponimoaren eraldaketa besterik ez da. Aldi berean, Azurmendi-k elementurik zaharrenak eta berrienak nahastea leporatzen dio J. M. Barandiarani. Hori azaltzeko faktoreen artean, baten batek sorgin-ehizaldiaren eta XVII. mendeko herri-altxamenduetako geografiaren arteko parekotasunak ikusi ditu, nonbait8. Hipotesi horren kontrako argumentuak ere badaude. Ustezko sorginen arteko lotura falta eta, horren ondorioz, ezarritako ordenarentzat ez izatea arriskutsua, adibidez. Baina mehatxua —erreala izan ala ez— era ezberdinetakoa izan zitekeen: gizonezkoen nagusitasunari aurre egitea, esate baterako. Ez dirudi azken puntu hori funtsik gabekoa denik, sorginaren profila kontuan hartuta. Sorginaren itxura fisikoa guztiz ezaguna da: gehienbat emakumezkoak dira, adinekoak normalean, sarritan akats fisikoren bat daukate (herrenak, begi bakarrekoak, oso itsusiak, etab.). Azken batean, garaiko gizarteak onartutako ereduetatik kanpoko kideak ditugu (alargunak, umezurtzak, etab.). Beraz, ezin aproposagoak, elkartearen gorrotoa jasotzeko. Gorroto hori hainbat eratara bidera zitekeen. Eman dezagun pertsona hori benetan sorginkerietan ibili zela. Hala izatera, auzokideek eskatuta eta beraien esanetara egoteko izan beharko zen, noski. Eskainitako zerbitzuak era anitzekoak izan zitezkeen: ganadua sendatu, antisorgailuak prestatu, etab. Baina ezinbesteko akatsak zirela medio, gorrotoak piztuko ziren kaltetutakoen artean. Handik salaketara pauso txiki bat besterik ez zegoen. Eta, behin hasiz gero, auskalo zertan buka zitekeen. Nekazari-bizimodu tradizionaleko auzotartasunari mota guztietako tirabirak dagozkio (Echegaray, 1932): herri-lurren ustiapena, mugarrien kokapena, senide-aurkakotasunak, etab. Zerrenda erraz luza daiteke. Eta baita partaideak ere. Baina maila bereko auzokideen arteko tirabira horizontalak ez ezik, klaseen arteko gatazka ere azalera omen zitekeen (Otazu y Llana, 1978: 827-842). Gatazka-mota bakoitza ezberdintzea zaila da oso, sarritan guztiak nahasten dira eta. Horrela uler daiteke, beraz, behin baino gehiagotan beste epaimahaiek eta —oro har— aginte laikoek baino zuhurtasun handiagoz jokatzea Gorenak. Azken finean, Inkisidoreek berek, kanpotarrak izanik, ez zuten interes pertsonalik izaten epaitutako kasuetan: neutralagoak izateak logikoa dirudi. ## **4.2. Adierazpide nagusiak** Aurrez aipatutako bi daten arteko Nafarroako agerraldi nagusiak dagoeneko9 aztergai izan direnez gero, hemen gainbegirada arina baino ez diet eskainiko. 1525.ean lehenbiziko kasua dugu Orreagan, Luzaiden, Auritzen, Erronkarin eta Zaraitzun10. Hona hemen gogoratu beharreko zenbait datu. Lehenik, errepresioa Untzueko jauntxoa eta Errege Kontseiluko kide zen Pedro de la Balanza-ri zegokiola, aginte laikoari, alegia (izan ere, Inkisizioarekiko gorabeherak izan ziren konpetentziak zirela medio). Bigarrenik, une hartan gaztelarrek okupatutako Nafarroa Beherea ere, bide batez, baketu behar izan zuela Balanza-k. Hirugarrenik, inplikatutakoen kopurua berrogeita hamar eta ehun kide bitartekoa izan zela. Azkenik, harrigarria izan arren, agerraldi hartako zigorrak Zugarramurdikoak baino larriagoak izan zirela, nonbait. Zehazki sutara zenbat lagun bidali zituzten ez dakigu; berrogeiren bat proposatu da (Idoate, 1978: 23-32). Haien aurkako ahotsik, <sup>8.</sup> R. Moreau-k (1973: 139) hala proposatzen du Ipar Euskal Herrirako. <sup>9.</sup> J. Caro Baroja (1966, 1970 eta 1982), F. Idoate (1978) edota G. Henningsen (1980). Halabeharrez, gehienbat agiri judizialen arabera. <sup>10.</sup> Aldez aurretik 1507.eko agerraldia alde batera utzita, hari buruzko oso berri gutxi dago eta. Edozelan ere, Gorenak hogeita hamar lagun inguru erre omen zituela aipatu behar da. berriz, ez omen zen entzun. Beharbada 1521.eko gatazka hurbilegi zegoelako (izan ere, Inkisizioak parte-hartze handia izan ei zuen 1521.eko altxamenduaren erantzukizunak argitzen) (Reguera, 1984: 199). Bi urte geroago, beste agerraldi entzutetsu bat izan zen eskualde horretan bertan. Aurrekoa guztiz amaituta ez egoteagatik? Baliteke. Baina beste faktore bat ere kontuan hartzekoa da, nik uste: salatutako asko kanporatutako Nafarroako erregeen jarraitzaile agramondarrak ditugula (Caro Baroja, 1966: 193). Kasua Avellaneda inkisidorearen esku gelditu zen. Abiapuntua bederatzi eta hamaika urteko bi haurren salaketak izan ziren. Ehun eta berrogeita hamar kide inguru epaituta. Epaitzeko prozedura ere interesgarria da: bi haur laguntzailek kide susmagarriei ezkerreko begia aztertzen zieten; bien irizpideak bat etorriz gero, sorgintzat hartzen ziren. Sorgin-ehiztarien inguruko gertakizun harrigarriak ezohikoak ez baldin badira ere (askoz beranduagoko Pierre de Lancre-ren adibidea dugu), garai horretakoak aipatzekoak dira. Avellaneda-k berak (beronen benetako existentzia zalantzan jarri bada ere) (Bazán Díaz, 1998: 116) aurre egin behar izan zion sorginen eraso bati. 1531.ean Gipuzkoako sorginek Ugarte inkisidorea pozoindu eta erail omen zuten. Tamalez, 1538. urtea baino lehenagoko informazioa urria da oso. Egia esan, ez dakit zenbateko hedapena izan zuten asmakizun horiek. Baina horiek edo antzeko esamesak zabaldu zirela pentsa daiteke, une hartan sorgin-ehizaldietako berriak (eta, batez ere, ondorioz zabaldu zen beldurra) han-hemenka plazaratu ziren eta. Aldi berean, Hego Euskal Herriko beste lurraldeetan ere agerraldi berriak azaldu ziren. Zertarako balio zezaketen lasaitasunerako deialdiek halako zurrumurruak zabaltzen ziren bitartean? Aurreko urteetan etengabeko kexak izan ondoren, 1539.ean beste agerraldi baten berri dugu. Lekuak errepikatu egiten zaizkigu (Erronkarin eta Zaraitzun kokatzen da eta). Protagonistak ere bai: salatutako Zaraitzuko alkatearen arbasoren bat hogeita bost urte lehenago erre omen zuten. Hori era ezberdinetan uler daiteke: sineskeriak eskualdean oso erroturik zeudela; gorrotoak gizaldiz gizaldi besterenganatzen zirela; edo baten bat susmagarri agertuz gero, horren oroimenak luzaro irauten zuela. Denetarik gerta zitekeen. Berehala, 1540.ean, autofede bat antolatu zen Iruñean. Berrogeita hamar kide inguru egon ziren inplikaturik, nonbait. Haien artean hogeita hamar haur. 1569.eko Burgiko kasua aipagarria da epaitutakoen artean apaiza dagoelako. Autoetan hogeita hamabost urte lehenagoko gorrotoak berpiztu ziren. Oso prozesu konplexua dugu hau, zortzi urtez luzatu zen eta. Dena dela, garrantzi handiagokoa izan ei zen 1575.ean hasitakoa. Urte hartako agerraldia Gipuzkoako mugatik Erronkariraino hedatu zen, mendialdean zehar. Dirudienez, Anotzibarren ezohiko larritasuna hartu zuen. Lehenbiziko salataria bertako apaiza izan zen. Jarraian, haur batzuen laguntza izan zuen. Heriotza-zigorrera kondenatutako hiru kideetatik, bi erail zituzten. Hirugarrenak, berriz, Logroñorako apelazioa eskatu zuen, baina, prozesua amaitu aurretik, gartzelan hil zen. Eta ez zen bakarra izan, auzia epaia bera bezain gogorra izan baitzitekeen. 1575.ean eta 1577.ean autofedeak egin ziren Logroñon. Guztira ehun eta hogeita hamasei lagun izan ei ziren auzipeturik. Hortik aurrera, eta Zugarramurdiko agerraldi ospetsua gertatu arte, prozesuak moteldu egin ziren, Gorenaren jarrera zuhurrari esker, nonbait. Izan ere, aurrez auzitegi sekularren aurka izandako gorabeherak ia etengabekoak izan ziren. Kasu bakarrenetarikoa 1595.eko Araitzekoa da. Elementurik adierazgarriena: eragilea Anduezako jauntxoa izan zela, berak atxilotu baitzituen ustezko sorginak. Zer esanik ez: jokabide honen azpian jauntxoaren eta herritarren arteko tirabirak zeuden. Hamazazpi akusatu izan ziren, aurreko prozesuetan baino askoz gutxiago, alegia. Baina, udalerriko biztanle guztien ehuneko zenbatekoa? Aurreko prozesuetako egoera batzuk, behin eta berriro, errepikatzen dira. Alde batetik, hamabi urteko haurra erabiltzen da sorginak ezberdintzeko. Bestetik, hainbat preso hiltzen dira prozesua bukatu aurretik: gaixorik edo, agian, gosez. Kide batentzako epaia sei urteko erbestealdia izan zen. Baina hildakoei berdin zien; eta, neurri batean, baita gainerakoei ere, auziarekin lotutako gastuak zein bestelako kalteak aurrez eta nahitaez jasan behar izaten zituzten eta. Azkenik, erdigunea Zugarramurdin eta Urdazubin izan omen zuen 1609.ean hasitako prozesu ospetsura heltzen gara. Horren ospea, XIX. mendearen hasieran egindako autoen berrargitalpenetik datorkio (Inkisizioaren kontrako borrokaren testuinguruan); handik aurrera ia etengabe eztabaidagai izan da. Egia esan, aurreko kasuetako elementu asko errepikatzen dira. Abiaburua damututako sorgin baten salaketa izan zen. Urdazubiko komentuko elizgizonen eta eskualdeko jauntxoen gehiegikeriak ere azaleratu ziren. Akusatutakoen artean apaizen bat egon zen. Kartzelaldian baldintza kaskarrak izan ziren, eta, ondorioz, ezinbestean, hildakoak. Dirudienez, 1610.ean Logroñon antolatutako autofedea sekulako ikuskizuna izan zen (ohi ez bezala, bi egunez luzatu zen). Hogeita hamaika kondenatu ziren eta hamaika heriotza-zigor egon ziren. Hala ere, sei besterik ez ziren bete, gainerakoak aurrez hil ziren eta. Aldi berean eta handik hurbil izandako De Lancre-ren auzietako gogortasunarekin parekatu da Gorenaren eskuzabaltasuna, nolabait adierazteko. Autofedearen oroitzapena handia izango zen oso. Efektu pedagogikorik ba ote? Egia esan, berehalako efektu asko izan ziren. Alde batetik, handik gutxira Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, baita Iberiar penintsulako beste eskualde batzuetan ere, hala nola Galizian eta Katalunian, agerraldi berriak azaldu ziren. Bestetik, Salazar y Frías inkisidoreak bisitaldi berria hasi zuen gaiaren inguruko egia jakiteko, ustez. Emaitzak ezagunak dira: han ez zela sorginen berririk izan haietaz mintzatzen hasi arte. Sorgin-ehizaldiaren amaiera izan zen? Hala dirudi. Izan ere, handik gutxira —1617. urte inguruan— Isiltasunezko Ediktua indarrean sartu zen, zigor berriak eskatzen zituzten ahotsen aurka. Aurrez kondenatuentzat beranduegi zen, noski. Aldaketa horren arrazoiak oso bestelako kontua dira. ## **4.3. Sorgin-ehizaldiaren krisialdia** XVII. mendearen erdialdetik aurrera ez zen halako prozesu handirik berriro izan. Aldaketa hori azaltzeko irizpiderik onartuena arrazionalismoaren hedapena da: Pedro de Valencia edo Friedrich von Speer-en jarrera kritikoak, eta, geroago, Pierre Gassendi eta Nicolas Malebranche-renak (Caro Baroja, 1966: 229-257). Salazar y Frías inkisidorearen lana ere goraipatu izan da (Henningsen, 1980: 393), nahiz eta beronen idazkiak garaiko demonologoarenak baino askoz ezezagunagoak izan. Jakina, ez ditut nik azalpen horiek zalantzatan jarri nahi, baina, besterik ere ez ote da posible izango? XVII. mende osoan zehar, eta Kontraerreformaren eraginez, herri-mailako ageriko kultu ikusgarriak biderkatu egin ziren Hego Euskal Herrian. Arrazionalismoarekin zerikusirik ez zuten errito eta sinesmenak. Ala sineskeriak? 1622.ean Frantzisko Xabierkoa eta Inazio Loiolakoa kanonizatu zituen Aita Santuak. *Corpus Christi*-rena, Ama Birjinaren Garbikundearena, eta antzeko kultuen urrezko garaia da. Goi-mailako taldeen artean ustezko pentsamolde kritikoa nagusitzen zen bitartean, herri xumeak halako kultuak bereganatzeak ez al dirudi kontraesankorra? Hona hemen beste aldaketa interesgarri bat: Nafarroako mugetako gorabeherak —neurri batean behintzat— moteldu egin ziren. Nahiz eta XVII. mendeko Hispaniar eta Frantziar Koroen arteko gerrak ia etengabekoak izan (1638.eko Hondarribiko setioa gogoratu besterik ez dugu), mugak finkatuz joan ziren. 1567.etik Hondarribia, Doneztebe, Baztan eta Bost Hiribilduetako Artzapezpikutegiak Baionako Elizbarrutitik Kalagorrikora pasatu ziren, muga laiko eta erlijiosoak parekatzeko. 1620.ean, berriz, Nafarroa Beherea Frantziar Koroan sartu zen. Laburbilduz, ez ote da posible goi-mailako taldeek indarkeriaren beharrik ez izatea, estualdirik larriena igarota egoera jadanik kontrolpean egonda? ## **5. Ondorioak** Goi-mailako taldeek beren nagusitasuna ezartzeko tresnatzat jo zuten Inkisizioa. Gorenak ez zuen benetako independentziarik. Botereen arteko banaketarik ez zegoen garai batean hori esateak ez dirudi guztiz zilegi, noski. Izan ere, Hispaniar Inkisizioa aginte laikoa zen eta Koroaren menpe zegoen (horra non zegoen bere originaltasuna). Baina Koroaren menpe ez ezik, beste aginte batzuen menpe ere bazegoen. Tokian tokiko erakundeek era ezberdinetako arazoak konpondu beharrean, desbideratzeko edota isilarazteko, ohiturak eta pentsamoldeak zigortzeko eskatu zuten. Zenbait inkisidorek biderik errazena aukeratu, eta eskatutakoa betearazi zuten. Beste batzuek, berriz, kontzientziari jarraituz edo, zuhurtasun handiagoz jokatzera dei egin zuten. Normalean pentsamolde atzerakoien eta aurrerakoien arteko tartetzat jo izan dena, koldarkeriaren eta ausardiaren arteko lehia ez ote den izan galdetzea zilegi da. Bestela esanda: azkeneko horiek heterodoxoak izan ziren ala kontzientziazkoak besterik ez? Azken batean, ahots kritikoak oso garaiz entzun ziren. Arrakasta izan ote zuten ala eragin handirik gabekoak izan ziren jakiteak ez dauka horrenbesteko garrantziarik. Izan ere, sorgin-ehizaldien krisialdia hastean, ideia kritiko haiek zein giza taldek barneratu zituen ekar daiteke gogora: goi-mailakoak baino ez ziren izan, herri xumeak idatzizko kulturara heltzerik ez zuelako. Komenigarritasunaren susmoa, beraz, hor gelditzen da. Horrek ez du esan nahi garaikideek —baita goi-mailakoek ere— inoiz mota guztietako superstizioak sinetsi ez zituztenik. Edozelan ere, sorgin-ehizetako gorabeherak (hainbestetan zerikusirik ez duten eragileei lotuta) adierazgarriak dira oso. Salaketak epaimahaiek asmatutakoak ziren. Akelarreen arteko parekotasunak han eta hemen topa daitezke. Baina asmakuntzen arteko banaketa egin beharra dago. Autoen fidagarritasun faltak ez du, berez, bertako informazio guztia baliogabetzen, noizbait proposatu izan den bezala, aldez aurreko sinesmenak guztiz ukatuz11. Gorago esan bezala, sorginkeriaz lan asko idatzi dira. Idazlan honetan ez dut material berririk eskaini, ezta konklusio berritzailerik ere. Asmo bakarra gaiaren inguruko gainbegirada orokorraren bidez hainbat galdera plazaratzea izan da. Dena dela, etorkizunari begira balizko argibide berriren bat (edota hain berria ez izan arren, mereziko lukeena) zirriborratu nahi izan dut. Izan ere, nahiz eta gaia hain jorratua izan, erakargarritasuna ez du galdu, eta autoak —sarritan aurrez ezagututa ere— goitik behera transkribatzen edota berrargitaratzen jarraitzen da12. Guztiz ezezaguna dugun esparrua eta, ondorioz, gehien landu beharrekoa, nik uste, herri-mailako kultura da, zabal hartuta alegia. Aspalditik pentsamoldeen historia deitu izan den gai-multzoa: pentsaerak, jarrerak, ohiturak, baloreak, etab. Zer esanik ez: hau betetzeko zailtasunik handiena iturrien aldetik dator. Orain arte esandakoaren arabera argi gelditu den puntu bakarrenetarikoa autoetako fidagarritasun falta da. Arazoa askoz sakonagoa da, oro har, goi-mailako taldeek baino ez zekitelako idazten. Are gehiago: idazten jakin behar izateaz gain, menpeko taldeen artean, batez ere, nafar askorentzako ezezaguna zen hizkuntza menperatu behar zuten (gaztelera, edota, Nafarroa Beherean, frantsesa). Idazmena ere menperatzeko tresna izan zela begibistakoa da. Agian, etnografiaren bitartez lan daiteke gaia, material ikonografikoak edota bestelakoak aztertuz. Edota mikrohistoriaren bidez: behin Nafarroako demografia historikoaren oinarriak ezarrita13, segurtasun handiagoz finka litezke horrelako ikerketak. ## **Aipatutako bibliografia** Aranzadi, J. (1982): *Milenarismo vasco (Edad de oro, etnia y nativismo)*, Taurus, Madril. Azurmendi, M. (1993): *Nombrar, enbrujar (Para una historia del sometimiento de la cultura oral en el País Vasco)*, Alberdania. Irun. Bazán Díaz, I. (1998): "El mundo de las supersticiones y el paso de la hechicería a la brujomanía en Euskal-Herria (Siglos XIII al XVI)", *Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía*, **25**, 103-133. Bennassar, B. (1984): "Modelos de la mentalidad inquisitorial: métodos de su pedagogía del miedo", in A. Alcalá et alii (bil.), *Inquisición española y mentalidad inquisitorial*, Ariel, Bartzelona, 174-182. Bombin, A. (1997): *La Inquisición en el País Vasco: el Tribunal de Logroño (1570-1610)*, EHU, Gasteiz. Caro Baroja, J. (1966): *Las brujas y su mundo*, Alianza, Madril. –––––––––––––, (1970): *Inquisición, brujería y criptojudaísmo*, Ariel, Bartzelona. <sup>11.</sup> J. Aranzadi (1982: 266-267). Ustez, sorgin-ehizaldiak gertatu ondoren (eta berauen ondorioz) XIX eta XX. mendeetako etnografiak bildutako deskribapenek eratutako sinesmenak islatuko lituzkete, ez aldez aurrekoak. Jakina, muturreko jarrera hori eztabaidagarria da oso, etnografia edota hizkuntzalaritzaren ikerketarik oinarrizkoenak —J.M. Barandiarán edota J. Caro Baroja-renak ere barne— goitik behera gaitzesten baititu. <sup>12.</sup> Bizkaiaren kasuan, K. Pérez Urraza-k (2000) edota nik neuk ere (M. Zabala Montoya, 1999) egin dugu. Gipuzkoari dagokionez, C. Rilova Jericó (1999: 145-167) aipatu behar da. <sup>13.</sup> Aldez aurreko A. García-Sanz Marcotegui-ren lanetik hasita (1985), A. Zabalza Seguin-ek (1994) edota F. Mikelarena Peña-k (1995) jarraitu dute bidea. - –––––––––––––, (1982): *Brujería vasca*, Txertoa, Donostia. - Echegaray, B. (1932): "La vecindad. Relaciones que engendra en el País Vasco", *Revista Internacional de los Estudios Vascos*, **XXIII**, 4-29, 376-405, 546-564. - García-Sanz, A. (1985): *Demografía y sociedad de la Barranca de Navarra (1760-1860)*, Príncipe de Viana, Iruñea. - Henningsen, G. (1980): *The Witches' Advocate. Basque Witchcraft and the Spanish Inquisition (1609-1614)*, University of Nevada, Reno [gaztelaniazko itzulpena ere badago: (1983): *El abogado de las brujas: brujería vasca e Inquisición española*, Alianza, Madril]. - Idoate, F. (1978): *La brujería en Navarra y sus* documentos, Príncipe de Viana, Iruñea. - Kamen, H. (1999): *La Inquisición Española. Una revisión histórica*, Crítica, Bartzelona. - Mikelarena, F. (1995): *Demografía y familia en la Navarra tradicional*, Príncipe de Viana, Iruñea. - Moreau, R. (1973): "Sorcières et sorcellerie en Pays Basque", *Bulletin du Musée Basque*, **61**, 121-154. - Murgil Taldea (1984): *Sorginak eta errepresioa Euskal Herrian (bi kultur molde aurrez aurre)*, Gordailu, Donostia. - Otazu y Llana, A. (1978): "Brujería y régimen señorial en la Montaña atlántica de Navarra", in A. Carreira et alii (bil.), *Homenaje a Julio Caro Baroja*, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madril, 827-842. - Pérez, K. (2000): *Zeberioko sorginen gaubak. 1538-1558 bitarteko auzien azterketa historikoa*, Zeberioko Udala, Zeberio. - Reguera, I. (1984): *La Inquisición española en el País Vasco (El tribunal de Calahorra, 1513-1570)*, Txertoa, Donostia. - Rilova, C. (1999): "Brujería en la comarca del Bidasoa. El problema de la incredulidad en el siglo XVIII", *Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía*, **29**, 145-167. - Satrustegui, J.M. (1989): "Impacto del cambio político en la situación del euskera y posterior evolución", in Varii, *475 Aniversario Conquista de Navarra: Jornadas históricas*, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 79-88. - Valverde, L. (1994): *Entre el deshonor y la miseria. Infancia abandonada en Guipúzcoa y Navarra, siglos XVIII y XIX*, EHU, Bilbo. - Zabala, M. (1999): "1616/1617.eko sorgin-ehiza Bizkaian: Barneko kontraesan eta kanpoko erasoetako goi mailako taldeen konponbide", *Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País*, **LV-1**, 93-114. - Zabalza, A. (1994): *Aldeas y campesinos en la Navarra Prepirenáica (1550-1817)*, Príncipe de Viana, Iruñea. - Zintzo-Garmendia, B. (1993): "Actividad habitual del tribunal vasco-castellano", in Varii, *Los Inquisidores*, Besaide, Gasteiz, 193-240.
aldizkariak.v1-6-64
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.25_ Zk.2 _2013_3", "issue": "Libk.25_ Zk.2 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
## BEAUDON, N (2013) *Una escuela para cada estudiante. La relación interpersonal, clave del proceso educativo.* Madril: Narcea. Liburu honetan hezkuntza praktikaren alderdi ineteresgarri bezain garrantzitsu bati heltzen dio autoreak: hezitzailearen edo irakaslearen eta hezigaiaren eta ikaslearen arteko erlazioari. Are gehiago, bien arteko elkarrekintzak ikas-prozesuna duen balio poedagogikoari buruz ari zaigu, hain zuzen ere. Horretarako guztirako, sekuentzia ulergarri bat agertzen digu autoreak. Curriculumetik haratago doan hezkuntza-praktikaz aritzen da liburuaren pasarte gehienetan, non ikaslearen alderdi emozional zein afektiboa eta irakasleak horretarako agertu behar dituen trebetasunak azaltzen dituen. Hori da, hain justu, liburuaren helburua: irakaskuntza eta hezkuntza praktika gidatuko dituen printzipio zenbait azaltzea, eta horiek liburuaren amaiera aldera ematen ditu autoreak, ondorio modura; 12 orotara: gatazkak onbideratzeko gai izatea, barne-gogoeta sustatzea, eginkizunetan zorrotza izatea, errespetuz jokatzea, beti erantzutea, errutinak izatea, ikasleentzako eredu izatea, estresa saihestea, erantzukizunez jokatzea, erresilentziaz jokatzea eta irakaskuntza bizitza sortzaile gisa hartzea. Labur eta modu sintetikoan agertzen dizkigu, eta batzuetan gehixeago sakontzeko gogoz geratzen da irakurlea. Horraino iristeko, orduan, hainbat ideiaz janzten gaitu, eta gogorarazten dizkigu. Dewey-k sortu eta garatutako *learning by doing* kontzeptuaz baliatzen da, alegia ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan praktikak duen garrantzia azalarazten digu, eta hori nola uztartzen den erlazioarekin. Gainera, ikuspegi horrek dakar ikasleek euren kezkak eta zailtasunak esplizitatu ditzaketela ikas-prozesuearen jabe izan daitezkela. Hortik abiatuta koxka bat aurrera egiten du ondoko ideia honetan sakontzeko: ikasleei ahotsa ematearen beharraz, eta ikasleei entzuteko beharraz. Ikuspegi hori hobeto ulertze aldera, hainbat eta hainbat adibide praktiko ematen ditu. Adibideen ugaritasuna da liburuaren alderdi interesgarrienetako bat: ideiak adibideez hornituta daude. Eskolan soilik ez da geratzen autorearen gogoeta eta praktika proposamena. Ikas-komunitateen rolaz ere jabearazten gaitu, eskolaren hainbat jokabide zein inertziak galagatzeko tresna gisa aurkezten digu, non elkarrizketa praktikaren erdigunean kokatzen duen. Etorkizuneko ildo gisa Beaudoin-ek berrikuntzaren ideia jartzen du erdiz-erdi; izan ere, aldatzeko —eta berarena aldaketarako proposamena da—, ezinbestean, berritu behar baita. Horretarako irakasleon jarrera aldaketa funtsezkotzat jotzen du, eta hainbat ildo ematen dizkugu hori geratzeko. Adibideen oparotasuna positibotzat jo badut ere, zenbaitetan, ideietan gehiago sakontzea eskertuko nioke autoreari. Ideia batzuk nahikoa ezagunak baitira hezkuntzaren munduan, eta ekarpen teorikoa kamutsa da zentzu horretan. Nolanahi ere, kapitulu bakoitzaren bukaeran azaltzen diren galderak ekarpen intersgarria dira, bai norberak bere kabuz erantzuteko eta barnegogoeta elikatzeko, baita modu partekatuan egiteko; hots, elkarrizketa eta elkarrekintza pedagogikoa sustatzeko norberak bere praktika hobetzeko bidean. *Asier Huegun Burgos*
aldizkariak.v1-3-169
{ "domain": "ingeniaritza eta arkitektura", "id": "ikergazte_ii_ingeniaritza-eta-arkitektura_23", "issue": null, "year": "2017", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "ii" }
# **Sentsore Inertzialen Erabilgarritasuna Trenen Odometria Sisteman: Tekniken laburpena eta ezaugarrien proposamena** Jon Otegui Arruti, Alfonso Bahillo Martínez *Deusto Institute of Technology, DeustoTech, University of Deusto, Avenida de las Universidades 24, 48007 Bilbao, Spain jon.otegui@deusto.es* ## *Laburpena* Gaur egun tren baten kokapena era zehatz eta seguru batean ematea erronka latza da. Artikulu hau sentsore inertzialetan oinarriturik dago eta beraien erabilgarritasuna aztertzen du trenetako odometriasisteman kokapena emateko soluzio gisara. Lanaren emaitza gaur egun arte egindako ikerketen laburpena da eta bertan erakusten dira ibilgailuetan eta bereziki trenetan erabili diren teknika desberdinak. Honetan oinarrituz, IMU (Inertial Measurement Unit) sentsoreen integrazio-eskema bat erakusten dugu, trenerako aproposena dela arrazoitzen. Horrez gain, odometria-sistema orokor batean nola integratu gainetik azaltzen dugu. Azkenik, IMU sentsoreen nahitaezko baldintzak zehazten ditugu trenbidearen geometria, trenaren dinamika eta ingurua kontuan hartuz. Hitz gakoak: Sentsore inertzialak, Trenen kokapena, odometria, IMU diagrama, Datu fusioa ## *Abstract* *Positioning accurately and safety a train is nowadays a great challenge. This paper is focused on the inertial sensors and its applicability in railway safety critical odometry system as a way of train localization. The result is a survey of the techniques developed in land vehicles and specifically in railway to date under the investigation point of view. Based on this survey, an Inertial Measurement Unit (IMU) integration scheme is proposed and discussed as well as a general odometry system is superficially showed. Finally the IMU sensor requirements are listed and justified for railway environment taking into account the track geometry, vehicle dynamics and the surrounding of the train.* *Keywords: Inertial Sensors, Train Positioning, Odometry, IMU Architecture, Data Fusion* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Gaur egun, arraroa badirudi ere, ez dago trenik bere kokapena erreferentzia-sistema absolutu batean emanda dagoenik; hots, trenbide operadoreek ezin dute tren jakin baten kokapena longitude eta latitude zehatzetan eman. Dena den horrek ez du esan nahi trenbideen kudeaketasistema segurua ez denik, beste teknika batzuez baliatzen baita. Egun, sistemarik erabiliena balizetan oinarritutakoa da. Trenbidea kantoi deritzon tarteetan banatzen da. Kantoi bakoitzaren hasieran baliza bat jartzen da eta trena gainetik igarotzean trafiko-kudeaketa zentroak tren bat kantoi jakin batean sartu delako abisua jasotzen du (ohikoa da ardatz kopurua kontatzen dituen sentsore bat ere instalatzea, trenaren luzera jakiteko). Hurrengo kantoian beste trenik balego, gidariak abisu bat jasoko luke eta denbora pixka bat pasata, azken honek erantzunik emango ez balu, trena automatikoki geldituko litzateke (emergentziako balaztak aktibatuz behar izanez gero). Metodologia hau seinaleztapen-sistemaren zati da baina odometriatik urrun kokatzen da. Azken urteetan odometriara bideratutako sentsore kopurua asko hazi da, gehienbat MEMS (Microelectromechanical Systems) bezalako teknologia berriek sentsore mota hauen kostea asko jaitsi dutelako. Odometria mugimendu-sentsoreetako informazioa jasotzean datza, ibilgailu baten kokapena denboran zehar nola aldatu den jakiteko. Nabigazio-sistemetan, ordea, kontzeptua bera ere zabaldu egin da, posizioaz gain abiaduraren balioa ere kalkulatzera. Gauzak horrela, ibilgailu baten kokapena ezagutzeko 6 aldagai erabili behar dira (3 posiziorako eta beste 3 abiadurarako). Kokapena jakiteko problema berehalakoa ez dela ikusirik, orain arte emandako soluzioen artean, jarraian datozenak dira ezagunenak. Trenen kasuan, esate baterako, Doppler radarra edo takometroa bezalako gailuek abiadura neurtzen dute. Hala ere, gaur egun eskuragarri daude kokapen absolutua eskaintzen duten teknologiak, GNSS (Global Navigation Satellite System) eta Baliza Irakurgailuak, besteak beste. Azkenik, zeharkako neurketa ematen duten sentsoreak daude; IMU (Inertial Measurement Unit) deritzonak dira ezagunenak, azelerazio eta abiadura angeluar balioak neurtzen dituztenak. Segurtasuna jokoan den aplikazioetan odometria-sistemaren zehaztasuna (posizio eta abiadura emaitzak alegia) ahalik eta handien izatea beharturik dago (gutxienez trenbideen artean bereizteko gaitasuna eman behar du soluzioak), sistemaren osotasuna bermatuz. Sentsore bakoitza bere aldetik hartuz gero, ezingo litzateke eskaturiko osotasuna bete inolaz, baina datuak fusionatzeko teknikak erabiliz (sentsore askotako neurketak jasoz), baldintzak bete daitezke. Testuinguru honetan, takometro eta IMU sentsoreak bateratzea proposatzen dugu odometria sistema konplexuago bateko lehen pauso bezala. Ondorengo dokumentuan IMU sentsoreei buruzko arloko egoera jasotzen dugu. Bertan, orain arte egindako ikerketa-lana jasotzen da. Horrez gain, trenen testuinguruko berezitasunak azaltzen ditugu eta sentsore hauek integratzeko baldintzak biltzen ditugu datozen orrialdeetan. # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Sentsore inertzialen erabilpena asko hedatu da nabigaziorako aplikazioetan MEMS teknologia garatu denetik. Sentsorearen osagaiak miniaturizatu ahal izateak kostua izugarri jaitsi du. Atal honetan, azken urteotako lan garrantzitsuenak bildu dira, teknologia hau integratzea jomuga dutenak, bai automobilen alorrean baita trenen kasuan ere. Sentsore mota hauen abantailen artean mugimendu hutsa neurtzen dutela dago; alegia, neurketak ez dira ibilgailuaren dinamikaren eta ibilbidearen menpeko (gurpil eta trenbidearen arteko atxikidura, alboko azelerazio ez konpentsatua bihurguneetan, seinalearen galera tuneletan eta abar). Honek erabilpen malgua eskaintzen du edozein testuingurutara eta horregatik oso ohiko bihurtu dira automobiletako gidatze autonomoan eta hegazkinen nabigazioan. Hala ere, teknologia honek ere baditu eragozpenak. Garrantzitsuena MEMS teknologiaz at ere pairatzen den kokapen erlatiboarekin erlazionaturik dago, neurketa bakoitzeko akats gehitzea hain zuzen. MEMS-en kasuan, ordea, errore-mota hau nabarmenago barreiatzen da sentsorearen sentsibilitatea handiago delako. #### **2.1. Automobiletara bideraturako aplikazioak** Automobilei dagokienez, IMU eta GNSS bateratzen dituen konfigurazioa da gaur egun eskemarik arruntena, alabaina bataren eta bestearen onurak elkartzen ditu. IMU-ak maiztasun handiko informazioa jasotzen du (100Hz nahiko normaltzat hartu daiteke), baina denbora gutxirako balio duen soluzioa eskaintzen du aldiz (errore-gehitzea egotzita). GNSS-ak ordea, posizio absolutua eskaintzen du (ez du errorerik gehitzen aurreko soluzioari) baino maiztasun gutxiagorekin jasotzen da soluzio hori (1Hz litzake ohikoena). Bi sistema hauek bateratuz, bakoitzaren abantailez goza daiteke. Hori lortzeko *loosely coupled system* eta *tightly coupled systems* deritzen integrazio-eskemak erabil daitezke. Lehenaren kasuan GNSS eta IMU-aren posizio eta abiadura balioak bidaltzen zaizkio algoritmoari; bigarrenaren kasuan neurketa hutsak erabiltzen dira eta iterazio bakoitzeko bi sentsoreek elkar banatzen dituzte bakoitzaren neurketak. Lan asko daude integrazio hauetan zentratuak; (Munguía, 2014)-n aurkitu daiteke momentura arteko lan esanguratsuenen laburpena. Kostu baxuko 6 askatasun-gradu (DOF) dituen IMU eta GNSS arteko integrazio-eskema proposatzen da (Maklouf et al., 2013) lanean, *loosely coupled configuration* deritzon arkitekturan. Mekanizaziorako ekuazioetan (neurketetatik soluziora pasatzeko ekuazioetan alegia) Coriolis-en azelerazioa kontuan hartzen da eta orientazioaren zuzenketa kuaternioi bidez egiten da. Kasu honetan erabilitako fusio-algoritmoa Kalman-Filtroa izan da, zeharkako inplementazio batean. Magnetometro bat txertatzea proposatzen du (Munguía, 2014)-k, IMU-aren DOF-ak 9-ra zabalduz. IMU eta GNSS arteko integrazioa aurreko lanaren berbera da baina datuen fusioa Kalman-Filtroaren linealizazio teknika bidez egiten da; algoritmoa Kalman-Filtroaren hedapen bat litzateke, EKF akronimoz ezaguna. Bertan 22 aldagai erabiltzen dira (berez 6-kin nahikoa litzakeela gogoan izan), algoritmoaren dinamika eta neurketa-modeloak Taylor-en seriezko garapenarekin lineal bilakatuz. Orientazioa zuzentzeko teknika bat proposatzen dute (Abyarjoo et al., 2015)-n magnetometroaren neurketak erabiliz eta uneoro lurraren eremu magnetikoa zein den jakinda. Horrela kalkulu bakoitzeko errore-gehitzea zuzentzea lortzen dute. Horrez gain *roll* eta *pitch* angeluak (X eta Y ardatzetako biraketak) kalkulatzeko Kalman-Filtroaren aplikazioa ere erakusten dute. Tenperatura-sentsore bat sartzen du IMU-an lehenbizikoz (Denti et al., 2010)-k, tenperaturak eragindako deriba zuzentzeko asmotan. Kasu honetan IMU eta GNSS sentsoreak bateratzen dira, baina GNSS-ko informazioa erabiltzea proposatzen dute IMU-aren soluzioa zuzentzeko. IMU teknologia desberdinak aztertzen dituzte (Godha eta Cannon, 2005) lanean: beraien emaitzen arabera, teknologia bakoitzak eragin nabarmena du fusionaturiko soluzioan. Hala ere, fusio-algoritmoa landuz dezimetro eskaseko diferentzia lortzen dute kostu baxuko IMU baten eta punta-puntako IMU baten emaitzak alderatuz. Hala ere, GNSS seinalea galtzean, kostu baxuko IMU-aren deriba askozaz ere nabarmenagoa dela onartzen dute. Guztiz bestaldeko lana da (McCarron, 2013)-k aurkezten duena. Bertan, inoiz ez bezalako kostu baxuko arkitektura bat erabiltzen da (osotasunean 70 dolar azpiko plaka elektroniko bat diseinatuz). Azelerometro (ADXL345) eta giroskopio (ITG3200) bat erabiltzen dira *Arduino* plaka elektronikoan konektatua. Algoritmoa bertan programatzeko aukera dagoenez, sistema benetan sinplea eta merkea lortzeko gai izan da. #### **2.2. Trenetan aplikaturiko soluzioak** Ikusi bezala, automobiletako aplikazioetarako arkitektura orokorrak nahiko definituta daude; tren kasuan, aldiz, eskemak ez dira batere zehatzak. (Mirabadi et al., 1996)-k hiru aukera posible planteatzen ditu (GNSS/IMU, Doppler radarra/GNSS eta GNSS/IMU/Doppler radarra/Takometroa) baina lan hau nahiko zaharkituta dagoela kontsideratu daiteke GNSS-aren zehaztasuna, grabaziorako maiztasuna eta IMU teknologiei buruzko alorrean. Lan batzuk GNSS/IMU integrazioan zentratzen dira, automobiletan egindako lanaren emaitza berdintsuak lortuz (B. Cai et al., 2000). Bertan estima bidezko nabigazioan oinarrituz eta errorekonpentsazio modelo bat eraikiz, GNSS eta IMU fusio-eskema bat aurkezten da, EKF algoritmo ezaguna inplementatuz. Ildo beretik, osotasuna monitorizatzeko teknikak ere garatu dira (Allan et al., 2004) non trenen ingurugiroko sentsore guztiak biltzen diren (takometroa, IMU, GNSS, Doppler radarra eta Trenbidearen Mapa Digitala). Osotasun kontzeptua zinez da garrantzitsua trenen kasuan, izan ere, honek neurtzen baitu sistemaren segurtasun maila. Horrela, segurtasunaren ikuspuntua gehitzea lortzen zaio nabigazioko problemari. Informazio-Filtroaren programazio sinple bat egiten du (Larsson, 2014)-k bere lanean IMU, GNSS, takometro eta Doppler radarra erabiliz. Informazio-Filtroa eta Kalman-Filtroa bata bestearen osagarri dira, perspektiba desberdinetatik ondorioztatuak. Lan honetan, 9 aldagai erabiltzen dira soluziora iristeko. Simulazio ingurua *Simulink*-en garatua dago eta inplementazio-lana bereziki azpimarragarria da. Hala ere, autorearen hitzetan emaitzak ez dira ondorioak ateratzeko bezain onak. Badira lanak Kalman-Filtroaren ordez, Partikula-Filtroak erabiltzen dituztenak datuen fusioa egiteko. Horren adibide litzake (Heirich, 2016), non trenbidearen informazio jakinik eta Partikula-Filtroaren algoritmoa erabiliz, gai den trena ibilbidearen %99,3an zer trenbidetan kokatzen den esateko. Kostu txikiko arkitekturetan zentratuz, (Hemerly eta Schad, 2008)-k takometroa oso erabilgarri dela onartzen dute, bereziki GNSS seinalearen galera jazo daitekeen inguruetan (tuneletan, zubi azpiko ibilbideetan edota baso zerratuetan). Lan honetako autoreek dakigun puntura arte, trenen odometriaren inguruan egin den lanik garrantzitsuena Florentzia eta Siena-ko unibertsitateek argitaratutakoa da (Malvezzi et al., 2014). Sistema, takometro eta 6 DOF-ko IMU baten integrazioan oinarritzen da. Horrez gain, trenaren modelo dinamiko bat garatzeak eta bi Kalman Filtro erabiltzeak lan hau inoiz egin den onenetariko bat bezala sailkatzera eramaten gaitu. Emaitzen arabera, europar tren kontrol sistemaren (ECTS) baldintzak betetzen dituzte, lorturiko zehaztasuna oso altua izanik. Lan honek hainbat artikulu aitzindari ditu non trenetako sentsoreen arloko egoera erakusten den eta Takometro eta IMU arteko arkitektura eztabaidatzen den, trenaren modelo dinamikoa eraikitzen den (Allotta et al., 2012) eta takometroaren sistema hobetzen den (Allotta et al., 2002). Egungo ikerketa soluzioaren zehaztasuna lortzean datza (10 metro inguru noranzko longitudinalean eta metro eskasekoa noranzko perpendikularrean), sistemaren osotasuna (zehaztasuna, jarraipena eta erabilgarritasuna) oso altu mantenduz, segurtasun aplikazioetan erabili ahal izateko (Bedrich eta Gu, 2004). **1.Taula. Zehaztasun, erabilgarritasun eta koste desberdineko odometria sistemak.** | | Egileak | Zehaztasuna | Erabilgarritasuna | Kostea | |------------------------------|-------------------------------|------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------|-------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | Automobiletarako aplikazioak | (Maklouf et<br>al., 2013) | - | - | Crista IMU<br>= 2000\$<br>Garmin 18 LVS GNSS<br>= 84,99\$ | | | (Denti et al.,<br>2010) | Roll max/min (RMS) = 2,47º/0,438º<br>Pitch max/min (RMS) = 1,89º/0,45º<br>Yaw max/min (RMS) = 5,15º/0,836º | - | - | | | (Godha &<br>Cannon,<br>2005) | 2D Posizioa = 0,38m (Low Cost)<br>2D Posizioa = 0,32m (High End)<br>2D Abiadura = 0,071m/s (Low Cost)<br>2D Abiadura = 0,021m/s (High End) | 30s GNSS<br>seinale gabe<br>Crista IMU<br>= 17,3m deriba<br>Honeywell<br>HG1700 IMU<br>= 0,98m deriba | Crista IMU<br>= 2000\$<br>Honeywell HG1700 IMU<br>= 9000\$<br>NovAtel OEM4 GPS<br>= 7500\$ | | | (McCarron,<br>2013) | - | - | ADXL345 Accelerometer<br>= 3,69\$<br>ITG3200 gyros<br>= 4,73\$<br>Integrated ADXL345 & ITG3200<br>= 64,95\$ | | Trenetarako aplikazioak | (Larsson,<br>2014) | Roll max (RMS) = 50º<br>Pitch max (RMS) = 100º<br>Yaw max (RMS) = -400º<br>Iparralde-Posizioa (N) = 3m<br>Ekialde-Posizioa (E) = 5m<br>Behera-Posizioa (D) = -3m | - | - | | | (Hemerly &<br>Schad,<br>2008) | - | 1000s GNSS<br>seinale gabe<br>Latitude errorea<br>= 16m<br>Longitude errorea<br>= 29m | - | | | (Malvezzi et<br>al., 2014) | Bidaiaturiko distantzia-errorea < 5m<br>Abiadura-errorea < 0,5 m/s | - | - | Ikerketa lan hau IMU motatako sentsoreen aplikazioa aztertzean datza, trenetako odometria sistemaren zati bilakatu daitekeen ala ez argudiatuz. Horrela, helburu nagusia trenean instalatu ahal izateko zer baldintza bete behar dituen biltzea da. ## **3. Arkitektura proposamena** Atal honetan, odometriako arkitektura orokorra erakusten dugu. Ez da lan honen helburua eskema hau eztabaidatzea baina garrantzizkoa dela ulertzen dugu IMU-a non integratu behar den ikusteko. Lan honetan IMU-aren arkitektura bakarrik landuko dugu; izan ere sentsore mota hau da gutxien erabili dena orain arte trenen testuinguruan (GNSS-arekin batera) eta honen inguruko ezagutza mugatuagoa da. Lan honek bide hau urratu nahi du dagoen jakintza maila areagotuz. #### **3.1. Eskema orokorra** Odometriako sistemak, esan bezala, IMU eta takometroaz gain, beste motatako sentsoreak ere onartu behar ditu. Hori dela eta, jarraian ikusten den eskemak GNSS, baliza irakurgailuak eta Doppler radarrak ere kontuan hartzen ditu, baita trenbidearen mapa digitalen informazio fidagarria ere. Odometria-sistema orokorraren lehen etapa IMU eta takometroa integratzean datza. Etorkizunean, beste sentsoreak ere integratuko lirateke. ![](_page_4_Figure_6.jpeg) **1.Irudia Odometria sistemaren arkitektura orokorra.** # **3.2. IMU sentsorearen arkitektura** IMU sentsoreak eskema mota ugari onartzen ditu inguruaren arabera. Lan bibliografikoari kasu eginez eta trenen ingurua kontuan hartuz jarraian aurkezten dugu gure proposamena. Kutxa gorrian IMU-aren barruan leudeken sentsoreak azaltzen dira. Kasu honetan IMU-aren 10 DOFez gain tenperatura neurtzeko gailua integratzen da, tenperatura-deriba ekidin edota zuzentzeko. **2.Irudia. IMU sentsorearen neurketak eta ondorengo prozesatuaren eskema partikularra.** ![](_page_4_Figure_11.jpeg) #### **3.3. Sistemaren ezaugarriak** Diseinatutako IMUaren eskema odometriako arkitektura orokorrean baliogarri izan dadin, jarraian azaltzen diren baldintzak bete beharko ditu. - IMUak gutxienez 6 DOF izan behar ditu (Azelerometro eta giroskopioaren balioak alegia) baina magnetometroaren eta barometroaren neurketak ere onartu beharko ditu. Orain arteko lanetan ez da azken bi sentsore hauek egin dezaketen ekarpenik zehaztu trenen testuinguruan. Hortaz, bide honetatik jotzea beharrezkoa dela esan daiteke. - Kostu txikiko ekipoetan interesa izanik (azken helburua odometria-sistema trenetan instalatzea litzake, hortaz, gehienez ehunka euro balio dituen sistema batean pentsatu beharko litzateke), erabilitako teknologia MEMS motatakoa izango da eta sentsoreak OEM formatuan erosi beharko dira (integrazio-kostuak altuak dira normalki). - Datuak grabatzeko gutxieneko maiztasuna 10Hz-takoa izango da, 100Hz gomendagarri izanez (Zhang et al., 2013)-k egindako lanean oinarrituz. Bertan irakurri daitekeen modura, maiztasun handiagoak erabiltzean Kalman Filtroko aldagaiak edota modeloak aldaketak jasa ditzakete (Coriolis azelerazioa kontuan hartu beharrekoa izaten baita). - IMU-aren arkitekturak sistema osoa denboran sinkronizatzea ahalbidetu behar du. Horretarako teknika desberdinak erabil ditzake: PPS, UTC denbora etab. Ezaugarri hau bereziki da garrantzitsua etorkizunean integratu daitezkeen sentsoreak denbora-marka bat izan dezaten. - Tenperatura-sentsore bat izatea gomendagarria da deriba zuzentzeko aukera ematen duelako. Kontuan hartu beharreko aldagaia da tenperatura trenen testuinguruan, gauez eta egunez oso aldakorra izan daitekeelako herrialdearen arabera. - Azelerometroaren neurketa-tartea 2g-ra (20 m/s<sup>2</sup>gutxi gorabehera) mugatu daiteke. Trenen operazioan gehienezko azelerazio balioa 0,6 m/s<sup>2</sup>ingurukoa da, dezeleraziotan 1,0 m/s<sup>2</sup> balioetara iritsiz (Heirich et al., 2011). - Giroskopioaren kasuan hiru angelu neurtu behar dira: - o Orientazioa: ingelesezko *heading* izenez ere ezaguna den parametroa erabiltzen da orientazioa neurtzeko eta ipar geografikotik aldenduriko angelua neurtzen da (Heirich et al., 2011). Trena martxan denean orientazioak trenbidearen kurbatura neurtzeko balio izango digu. Trenen kasuan, bihurguneak nahiko kurbatura txikia izaten dute; hala ere, tranbien kasuan 25-50 metroko kurba-erradioak egon daitezke. Zentzu honetan, errepidea eta trenbidea antzekotzat har daitezke. - o Peraltea: Trenak bihurgune batean sartzean pairatzen duen inklinazioa litzateke peraltea. Oro har, segurtasun eta erosotasun irizpideen arabera diseinatuta egoten da. (Heirich et al., 2011)-n arabera balio maximoa 7º ingurukoa izaten da. - o Malda: Trenbideak plano horizontalarekiko duen inklinazioa da malda. Trenen ibilbideetan ‰ balioak izaten ditu, izan ere gurpil eta trenbide atxikidurabaldintzek balio txikiak izatera behartzen dute. (Heirich et al., 2011)-n arabera balio maximoa 2,3º izaten da. Hala ere, CAF-en proiektu batzuetan 6 gradurainoko balioak ikus daitezke (Zaragozako tranbia eta Bruselako metroa). - Merkatuko IMU-ak aukeratzeko garaian, irizpide bat jartzekotan azelerometro eta giroskopioaren alborapena ezarri beharko litzateke, hau da, ingelesezko *bias* delakoa (nahiz eta tenperatura deriba, egonkortasuna eta banda zabalera ere kontuan hartu beharrekoak diren). Kontuan hartu behar da alborapena denboran integratuz gero deriba bilakatzen dela. Azelerazioa, bitan integratuta posizioa jakiteko, deriba karratura hedatzen da; hortaz, azelerazioaren irakurketan akats bat badago, posizioan errorearen karratua ikusten da. Gomendagarriena, hortaz, ahalik eta alborapen txikiena bilatzea da. ## **4. Ondorioak eta etorkizunerako planteatutako norabidea** Lan honetan trenetan instalatu nahi diren sentsore inertzialen baldintzak jasotzen dira trenaren testuingurua eta orain arte egin diren ikerketa lanak oinarritzat hartuz. Horrez gain, IMU-ak izan beharko lukeen arkitektura proposatzen da sentsore kopurua eta motari dagokionez. Proposatutako ideiak kontuan hartuz, jarraian azaltzen dira lanaren ondorio garrantzitsuenak. Erakutsi dugun odometriako sistemak sentsore inertzialak onartu behar ditu, baina baita trenetan gaur egun erabiltzen diren bestelako sentsoreak ere. Gauzak horrela, posizio absolutua eta erlatiboa eskaintzen duten soluzioak bateratu behar direla ondorioztatu dugu, IMU-a sistema horren zati dela onartuz. IMU-aren arkitekturak 10 DOF izateko prest egon behar du, tren baten testuinguruan magnetometro eta barometroaren informazioa garrantzizko den ala ez demostratu daitekeen arte. Horrez gain, tenperatura-sentsorea txertatzea aproposa dela esan daiteke, goizetik gauera 50 graduko aldea egon baitaiteke trenaren kokapenaren arabera. Arazo hau ingurugiroaren araberakoa dela ondorioztatu da, barneko objektuen kokapenean existitzen ez delako adibidez (tenperatura nahiko uniformea den ingurugiroa). Hemendik aurrerako lana magnetometro eta barometroak odometrian izan dezakeen ekarpena aztertzean datza. Horretarako, trenean bertan saiakuntza bat edo beste egin beharko litzateke, trenaren inguruko eremu magnetikoak eta altitude-aldaketa txikiek eraginik ote duten ikus dadin. Eraginik izatekotan kuantifikatu egin beharko lirateke eta horrekin, baloratu ea ekarpen positibo edo negatiboa egiten duten. ## **5. Eskerrak** Lan honetako egileek CAF I+D enpresari eskertu nahi diote trenen inguruan duten ezagutza gurekin partekatzeagatik. Dudarik gabe, beraien laguntzarik gabe ezin izango genuke lan hau argitaratu. ## **6. Erreferentziak** - Abyarjoo, F., Barreto, A., Cofino, J., & Ortega, F. R. (2015). Implementing a sensor fusion algorithm for 3D orientation detection with inertial/magnetic sensors. In *Innovations and Advances in Computing, Informatics, Systems Sciences, Networking and Engineering* (pp. 305–310). Springer. Retrieved from http://link.springer.com/chapter/10.1007/978-3-319-06773-5\_41 - Allan, J. J., & International Conference on Computer Aided Design, Manufacture and Operation in the Railway and Other Advanced Mass Transit Systems (Eds.). (2004). *The high integrity GNSS,INS based train position locator*. Southampton: WIT Press. - Allotta, B., Colla, V., & Malvezzi, M. (2002). Train position and speed estimation using wheel velocity measurements. *Proceedings of the Institution of Mechanical Engineers, Part F: Journal of Rail and Rapid Transit*, *216*(3), 207–225. https://doi.org/10.1243/095440902760213639 - Allotta, B., Pugi, L., Ridolfi, A., Malvezzi, M., Vettori, G., & Rindi, A. (2012). Evaluation of odometry algorithm performances using a railway vehicle dynamic model. *Vehicle System Dynamics*, *50*(5), 699– 724. https://doi.org/10.1080/00423114.2011.628681 - B. Cai, & International Conference on Computers in Railways (Eds.). (2000). *Train positioning via integration and fusion of GPS and Inertial sensors*. Southampton: WIT. - Bedrich, S., & Gu, X. (2004). GNSS-based sensor fusion for safety-critical applications in rail traffic. *Galileo and EGNOS Information Catalogue*, 8. - Denti, E., Galatolo, R., & Schettini, F. (2010). An AHRS based on a Kalman filter for the integration of inertial magnetometric and GPS data. In *27th International Congress of the Aeronautical Sciences*. Retrieved from http://www.icas.org/ICAS\_ARCHIVE/ICAS2010/PAPERS/569.PDF - Godha, S., & Cannon, M. E. (2005). Integration of DGPS with a low cost MEMS-based inertial measurement unit (IMU) for land vehicle navigation application. In *Proceedings of the 18th International Technical Meeting of the Satellite Division of the Institute of Navigation (ION GNSS05)* (pp. 333–345). Retrieved from http://plan.geomatics.ucalgary.ca/papers/05GNSS\_ION\_Godha\_Cannon.pdf - Heirich, O. (2016). Bayesian Train Localization with Particle Filter, Loosely Coupled GNSS, IMU, and a Track Map. *Journal of Sensors*, *2016*, 1–15. https://doi.org/10.1155/2016/2672640 - Heirich, O., Lehner, A., Robertson, P., & Strang, T. (2011). Measurement and analysis of train motion and railway track characteristics with inertial sensors. In *Intelligent Transportation Systems (ITSC), 2011 14th International IEEE Conference on* (pp. 1995–2000). IEEE. Retrieved from http://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/6082908/ - Hemerly, E. M., & Schad, V. R. (2008). Implementation of a GPS/INS/Odometer navigation system. In *ABCM Symposium Series in Mechatronics* (Vol. 3, pp. 519–524). Retrieved from http://www.abcm.org.br/symposiumseries/SSM\_Vol3/Section\_IV\_Sensors\_and\_Actuators/SSM3\_IV\_06.pdf - Larsson, M. (2014). *Sensor fusion application to railway odometry.* Retrieved from http://www.divaportal.org/smash/record.jsf?pid=diva2:754317 - Maklouf, O., Ghila, A., Abdulla, A., & Yousef, A. (2013). Low Cost IMU\$\backslash\$ GPS Integration Using Kalman Filtering for Land Vehicle Navigation Application. *International Journal of Electrical, Robotics, Electronics and Communications Engineering*, *7*(2). Retrieved from http://www.waset.org/publications/9996768 - Malvezzi, M., Vettori, G., Allotta, B., Pugi, L., Ridolfi, A., & Rindi, A. (2014). A localization algorithm for railway vehicles based on sensor fusion between tachometers and inertial measurement units. *Proceedings of the Institution of Mechanical Engineers, Part F: Journal of Rail and Rapid Transit*, *228*(4), 431–448. https://doi.org/10.1177/0954409713481769 - McCarron, B. (2013). *Low-Cost IMU Implementation via Sensor Fusion Algorithms in the Arduino Environment*. Citeseer. Retrieved from http://citeseerx.ist.psu.edu/viewdoc/download?doi=10.1.1.671.5301&rep=rep1&type=pdf - Mirabadi, A., Mort, N., & Schmid, F. (1996). Application of sensor fusion to railway systems. In *Multisensor Fusion and Integration for Intelligent Systems, 1996. IEEE/SICE/RSJ International Conference on* (pp. 185–192). IEEE. Retrieved from http://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/572176/ - Munguía, R. (2014). A GPS-aided inertial navigation system in direct configuration. *Journal of Applied Research and Technology*, *12*(4), 803–814. - Zhang, Q., Niu, X., Zhang, H., & Shi, C. (2013). Algorithm Improvement of the Low-End GNSS/INS Systems for Land Vehicles Navigation. *Mathematical Problems in Engineering*, *2013*, 1–12. https://doi.org/10.1155/2013/435286
aldizkariak.v1-7-1164
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 133 _2025_9", "issue": "Zk. 133 _2025_", "year": "2025", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Eredu pedagogikoetan oinarritutako heziketa fisikoa: eta ereduak non?** **Raúl Martínez-Santos Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. GIKAFIT ikerketa-taldea, UPV/EHU** Badirudi *models based pedagogy* delakoa nagusitu dela Espainian eskolako hezkuntza fisikoaren azken berrikuntza-zikloan, baina korronte horren garrantzia eta balizko sendotasun zientifikoa ez datoz bat. Heziketa fisikoaren planteamendu horri buruz argitaratu den eskuliburu berrienaren irakurketa arretatsuari esker, ondoriozta daiteke proposamen didaktiko horrek arazo larriak dituela benetako eredu zientifikoak justifikatu eta proposatzeko. *Adibide didaktikoetan oinarritutako heziketa fisikoa*ren sustatzaileek gabezia hirukoitza erakusten dute: ez dute erabiltzen besteei eskatutako terminologia garbia, ezta oinarrizko kontzeptuetan ere (pedagogia eta didaktika ez dira bereizten); ez dute adierazten esku-hartze motorraren egitura zein den, eta zaila da eredu horien komunztadura praktiko eta teorikoak aurkitzea; eta hezkuntza fisikoaren berezko edukiak (ludomotrizitatea) bigarren mailako elementu bihurtzen dituzte. Tamalez, eredu pedagogikoen korronteak ez du indartzen heziketa fisikoa, ahuldu baizik. GAKO-HITZAK: Eredu zientifikoa · Jokabide motorra · Akzio motorreko dominioak. #### **Models-based physical education: Where are the models?** *Models-based pedagogy* seems to have prevailed in the latest cycle of innovation of Spanish school physical education. Yet it does not seem to correspond to the scientific solidity proclaimed by those who defend and promote this current. After carefully reading the most recent manual published on this current of physical education, it can be concluded that this proposal presents serious difficulties in justifying and proposing genuine scientific models. The promoters of a *physical education based on didactic examples* show a threefold deficiency: they do not practice the care-taken terminology they claim (pedagogy and didactic are not distinguished); they do not indicate the structure of motor intervention, making it difficult to find the concordances of these possible models; finally, the contents of physical education (ludomotricity) are a secondary element to them. Unfortunately, the current of pedagogical models does not seem to strengthen physical education, but rather to weaken it. KEY WORDS: Scientific model · Motor conduct · Motor action domains. https://doi.org/10.26876/uztaro.5078 *Jasotze-data:* 2023-12-23 *Onartze-data:* 2024-07-01 # **1. Legeak, ereduak eta heziketa fisikoa** 2020ko abenduaren 9an LOMLOE delakoa argitaratu zuen BOEk, hezkuntzasistema antolatzeko Espainia demokratikoaren zortzigarren Lege Organikoa. Lege organikoek oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak sortzen eta bideratzen dituzte, eta horregatik gehiengo kualifikatuak eskatzen dira onartuak izateko. Legeak sistema osora zabaltzen dira dekretu eta araudien bidez: gure kasu honetan, legearen printzipio pedagogiko eta normatiboak erkidego autonomikoen sail, ikastetxe eta ikasgeletara ailegatzen dira, baita ikasgelak patioa eta gimnasioa direnean ere. Oso posible da LOMLOEtik atera den hezkuntza fisikoa *eredu pedagogikoetan oinarritutako heziketa fisikoa* (EPOHF) izatea. Horren ondorioak bi planotan aztertu behar dira: alde batetik, maisu-maistren eta irakasleen heziketa-praktika bideratzea du xede, helburu, eduki eta ebaluazioari forma emanez; bestetik, hezkuntza fisikoa zer den pentsaraziko digu maisu-maistren eta irakasleen formakuntzaren arduradunoi. Horregatik, gurea bezalako komunitate akademiko batean, printzipioak eta oinarriak hezkuntza-legeen eta curriculum-dekretuen bidez berritzen ditugun honetan, ez dago ez analisia ez debatea baztertzerik, lege berriaren lantaldearen koordinatzailea izan den Ángel Pérez-Pueyo oso emankorra eta berritzailea dugulako heziketa fisikoko eredu pedagogikoen garatze eta hedatzean. Pérez-Pueyo eta bere lankideek erronka galanta bati egin diote aurre legearen edukiak finkatzean, eta bat etorri behar da haien abiapuntuarekin: hezkuntza fisikoaren gakoa motrizitatea da, pertsonaren garapenaren funtsezko elementua delako: La Educación Física prepara al alumnado para afrontar una serie de retos fundamentales que pasan por la adopción de un estilo de vida activo, el conocimiento de la propia corporalidad, el acercamiento a manifestaciones culturales de carácter motor, la integración de actitudes ecosocialmente responsables o el desarrollo de todos los procesos de toma de decisiones que intervienen en la resolución de situaciones motrices. Estos elementos contribuyen a que el alumnado sea motrizmente competente, facilitando así su desarrollo integral, puesto que la motricidad constituye un elemento esencial e indisociable del propio aprendizaje (Calvo, 2022). Hala eta guztiz ere, goikoa irakurtzean ezinbestekoa dut buruari galdetzea zer esanahi duten hitz horiek Pérez-Pueyoren testuetan: gorpuztasuna, kultura, motrizitatea, konpetentzia…, esangura berbera dute berarentzat eta biontzat? Zeintzuk dira egileen oinarri teorikoak heziketa fisikoari eta motrizitateari buruz? Zer kontatu digute legegileek orain arte haien teoria eta praktikei buruz? Posible al da erlazionatuta ez izatea lege berria eta egileen pentsaera? Onar daiteke, arazorik gabe, Pérez-Pueyo heziketa fisikoaren didaktikan maisua dela, maisuen maisua hain zuzen, eta haren ikuspegia *models based pedagogy* dela, baina nire ikuspegia ezberdina da eta ez nago ziur hezkuntza fisikoaren kontzepzio berbera dugunik. Zientzia-ekoizpena neurtzeko amankomunak diren indikatzaile kuantitatiboei begira, Pérez-Pueyok zenbaki liluragarriak erakusten ditu: horretan ere talde handia osatu du. Dena den, hezkuntza fisikoari eta korronte horri buruzko hausnarketa honetan, argitaratu den eskuliburu berriena izango dugu oinarria besteak bistatik galdu gabe: *Modelos pedagógicos en Educación Física: Qué, cómo, por qué y para qué* (Perez-Pueyo, Hortigüela-Alcalá, & Fernandez-Río, 2021): En la actualidad, nadie duda de la gran cantidad de evidencia científica que se ha generado a nivel internacional desde mediados del siglo XX, pero sobre todo en las últimas décadas. En España, su auge, en difusión y tratamiento, ha crecido exponencialmente en los últimos años. Sin embargo, quizás por este rápido auge, se observan a menudo propuestas e implementaciones que, aun con buenas intenciones, carecen de una estructura mínima que garantice la viabilidad en su desarrollo (Perez-Pueyo, Hortigüela-Alcalá, & Fernandez Río, 2021). Halaber, guztioi askotan gertatzen zaigun bezala, egin duguna eta gure ustez egin duguna ez dira gauza bera. Nire partetik, ezabatu behar dudan duda handi bat daukat eta hori lortzeko galdera hau partekatu nahi nuke: eredu pedagogikoetan oinarritutako heziketa fisikoaren ereduak *eredu zientifikoak* al dira? Bestela esanda: hezkuntza fisikoaren praktika zientifikoa eraikitzeko, nahiko izan daiteke heziketa fisikoko praktika onak aurkeztea *eredu bezala*? Azken finean, eta etorkizuneko maisu-maistrak eta irakasleak gogoan izanda, unibertsitatean sortzen diren eredu zientifikoak bezalakoak al dira korronte horrek proposatutakoak? # **2. Eredu pedagogikoetan oinarritutako hezkuntza fisikoa posible al da kontzeptu argirik gabe?** EPOHFari buruzko bildumaren hiru argitaratzaileen lehen asmoa kontzeptuak argitzea da. Egia esan, horixe da nire helburua, eta horregatik aztertuko ditut arreta osoz liburu horretan eskaintzen diren kontzeptu-oinarriak. ## **2.1. Pedagogia eta didaktika gauza bera al dira?** A lo largo de los últimos 50 años ha tenido lugar una importante evolución en la didáctica de la educación física a nivel mundial que, como no podía ser de otro modo, ha impactado también en España. Diferentes términos y concepciones se han sucedido a lo largo de este tiempo, incluso cohabitado, lo que ha llegado a producir en algunos momentos una cierta «confusión terminológica». El hecho de que algunos de estos términos fueran acuñados por autores extranjeros en lengua inglesa y que fueran traducidos al español para su uso en nuestro contexto ayudó, en algunos momentos, a acrecentar esta confusión (Fernandez-Río *et al.,* 2021, 13. or.). Hona hemen lehen sorpresa: EPOHFa ez dagokio pedagogiari, didaktikari baino: «Sarrera-kapitulu honetan, heziketa fisikoaren didaktikan erabiltzen diren terminoen errepaso labur bat egingo dugu, eta, amaitzeko, nazioarteko komunitate zientifiko eta akademikoan "eredu pedagogikotzat" hartzen dena "mugatuko eta definituko" dugu» (Fernandez-Río *et al.,* 2021, 17. or.). Are eta larriago, kontzeptuak argitzeko kapituluan ez dago pedagogiaren ez didaktikaren definiziorik. Edozein testutan definitu behar ez diren hitz asko daude, baina Wittgensteinen (2003) «hizkuntzajokoak» onartuz gero, adostu beharko genuke gure termino-jokoa zein den, jokoa inporta bazaigu batez ere. Horregatik, gazteleraz idatzitako testu zientifiko batean, zeinean erdaraz erabilitako termino batzuk aurkeztuko diren, ezinbestekoa izan daiteke termino horiek nola erabiliko diren azaltzea. Zoriari esker, *pedagog-* eta *didactic-* erro semantikoen presentzia ia berbera dugu liburu osoan (250 inguru), baina erabilerak oso ezberdinak: *pedagogía* 33 aldiz agertzen da eta *pedagógico(s)* 213; *didáctica(s)* 228 aldiz eta *didáctico(s)* 32. Nabaria da EPOHFaren inguruko praktika eta teorizazioa didaktikoa dela, eta, kontrakoa adierazi arte, pedagogia ez da horren kontrakoa edo osagarria, baizik eta beste hizkuntzetan dagoen kontzeptu-bereizketarik ezaren isla. *Educación física* 466 aldiz erabiltzen da, baina ez da horren definizio eragilerik aurkitzen: pedagogia, didaktika eta heziketa fisikoa eztabaidatu behar ez diren kontzeptutzat aurkezten omen dira hezkuntza fisikorako testuliburu batean, *konponbidea* ezinezkoa eginez. «Pedagogia» terminoa ez da berdin erabiltzen adituen artean: Espainian *hezkuntzaren teoria edo zientziari* dagokio; Frantzian, aldiz, esku-hartze prozesuari ere bai. Araceli de Tezanos andereak (2006) oso ondo esplikatzen ditu horren arrazoiak eta erronkak. Egia esateko, EPOHFzaleek pedagogia-didaktika parea ezaguna dute, eta titulu oso interesgarria duen artikulu batean («Modelos pedagógicos en educación física: consideraciones teórico-prácticas para docentes») Fernández-Balboari ematen diote hitza hori finkatzeko: «Didaktika norbaiti zerbait irakasteko erabiltzen diren prozesu eta prozedurei dagokie; Pedagogia, berriz, ikasleei bizitza sozialaren izaera zibiko-politikoa irakasteari. Horregatik, irakaslearen hezkuntzaikusmoldeak prozesu didaktikoak baldintzatuko ditu, eta, ondorioz, baita erabilitako metodologia ere» (Fernández-Balboa, 2003, in Fernández-Río *et al.,* 2016, 57. or.). Argi dago zergatik izan daitezkeen trukagarriak pedagogia eta didaktika EPOHFan: biak irakaskuntzari erreparatzen diotelako. Fernández-Rio, Hortigüela-Alcalá eta Pérez-Pueyo kideek ez dituzte bereizten pedagogia eta didaktika, edota haien testuetan hauteman daitekeen bereizteirizpidea (irakastearen prozedura edo irakastearen helburua) ez da niretzat ezaugarri bereizlea *esku-hartze prozesuetatik* aldendu egin nahi badugu errealitate horiek zientziaren begiekin arakatzeko: EPOHFaren pentsaeraren lehen ondorioa ikerketa pedagogikoa alboratzea da, hitza bera erabiltzearen bidez! Eta, berriro ere, bide okerra hartzearen ondorio txarrena ez da inora ez joatea, leku okerrera eramatea baino: pedagogiaren adiera aproposari bizkar emateak Montessori, Dewey, Piaget, Freire eta abarrei bizkar ematea dakar (Carbonell, 2000). #### **2.2. Hezkuntza-sistemaren eredurik?** Zientzian eredua ez da kopiatu behar den hori, baizik eta beste zerbait kopiatzen duena, errealitatearen zati bat hain zuzen. Aldiz, EPOHFaren ereduak kopiatu behar diren praktika onak omen dira. Eredu pedagogikoak *adibide didaktikoak* dira, eta oso posible da itzultzaileek deitzen duten «adiskide faltsu» horren kasu bat gertatu izana: ereduak ez dira gauza bera *scientific model* eta *role model* horietan, eta heziketa fisiko zientifikoaren eraikuntza ez dago egiterik eredu zientifikorik gabe, ikertzaileen sinesmen eta usteen menpe ez dagoen kanpo-errealitatea (aztergaia) erakusten eta azaltzen duen irudikapenik gabe (ereduak). Peircek (1988) azaltzen duen bezala, *metodo zientifikoa* sinesmenak (usteak) finkatzeko bide bat da: beste batzuen arteko bat, bai, baina egokiena errealitatea *egiatan* nolakoa den jakitea interesatzen baldin eta bazaigu. Ereduak dira preseski komunitate-esfortzu horren zeinu ikoniko garatuak (Martínez-Santos, 2020) eta elkarrekin pentsatzeko tresna zientifiko bakarra. EPOHFaren ereduei buruz hitz egiteko pedagogia eta didaktika ezberdindu behar ditugu nahi eta nahi ez. Kasu honetan, euskara dator laguntzera: *hezkuntza fisiko*a eta *heziketa fisiko*a bereiz daitezke pedagogiaren eta didaktikaren mailei erreparatzeko (Martínez-Santos & Oiarbide, 2016): *hezkuntza-hausnarketa* filosofikoa, teorikoa, kritikoa da eta pedagogoekin egiten dugu gehienbat; *heziketapraktika* egoera errealetan gauzatzen da, eskoletan eta kirol-esparruetan, izen eta abizendun irakasleek gidatuta ikasle bakar eta berezientzat pentsatuta. Erabiltzen ditugun terminoak gure teoriaren ereduak dira, nahiz eta baliozkoak izateko definizio eragileak izan behar duten beti. ![](_page_4_Figure_2.jpeg) **1. irudia. Hezkuntza eta heziketa fisikoaren eredu praxiologikoa.** EPOHFak curriculumeko heziketa fisikoa du helburu, baina zertzen den *hezkuntza-sistema*ren kontzepziorik gabe. Edozein irakurlek jakin dezake eskola eta curriculum hitzak dituen testu baten testuingurua zein den, baina halako helmena izan nahi duen proposamen baten aldean, nolako eredugintza espero daiteke? Egia esan, eredu pedagogiko bakoitza hezkuntza fisiko bat izan daiteke, hezkuntzaproposamen berezitzat presentatzen delako, eta horrekin bi arazo sortzen zaizkigu: alde batetik, ez da ahalbidetzen hezkuntza fisikoa zer den eta nola eraiki dezakegun hausnartzea, eta, bestetik, mikro hezkuntza fisiko asko eta bateraezinen sormena suspertzen du. 1. irudia hezkuntza-heziketa fisikoaren nire eredua da. Eredua dela defendatzen dut objektu errealen eta horien artikulazioaren sistema deskriptiboa delako; areago, ereduak berak horren faltan ez leudekeen elementu berriak sorrarazten dituelako. Eredu kontzeptual bat, deskriptiboa, ez da termino sorta bat, baizik eta terminoen arteko lotura eta komunztaduren proposamen argudiatua, eta horregatik bakarrik eztabaidagarria. Hezkuntza eta heziketa fisikoaren sistemaren elementuek Peirceren semiosiaren hiru osagaien lekuak (zeinua, objektua eta interpretatzailea) har ditzakete semiosikate bat osatzen eta sistema ulergarria egiten: hezkuntza-xedeak konektatzen dira legearekin dekretuen bidez, klase batean proposatzen diren jarduerak ikastetxearen proiektuarekin ikasgela-programaren bidez konektatzen diren bezala. Interesgarriena zera da: hezkuntza fisikoa posible da, hezkuntza-legearen zeinuak diren ikasgela-programek zeinu espezifiko eta aurreratuagoa sorrarazten dutelako: akzio motorra. Ez naiz luzatuko beste leku batean garatuta dagoelako (Martínez-Santos *et al.,* 2020), baina funtsezkoa da gogoratzea ez dudala eskatzen emateko kapaz ez naizen ezer. # **3. Heziketa fisikoaren praktikaren eredurik gabeko pedagogia?** Ikusi berri dugunez, «pedagogia» eta «eredua» ez dira kontzeptu argiak EPOHFan, eta horrek heziketa fisiko zientifiko baten proiektua galzorian jartzen du: ez dago zientziarik terminologiarik gabe; terminologia zientziaren bide eta helmuga da. Baina errealitateari buruz ondo pentsatzeko, hitz *arraroak* edo konplexuak ez dira ezinbestekoak: egia esan, helburua, edukia, bidea, jarduera, prozedura, estilo eta abarrekin, heziketa fisikoa zehazki eta sakonki pentsa daiteke. 1. irudian erabilitako hitz gehienak oso arruntak dira, hezitzaile fisikoen eguneroko hiztegikoak, nahiz eta batzuen esanahiak teknikoagoak izan eta ikastea komenigarria izan. #### **3.1. Eredu sinpleegiak ereduak al dira?** EPOHFaren ereduen bilaketa honetan beste sorpresa batekin topo egiten dugu, kasu honetan autoreek, irakas-plangintzaren maila gorena omen diren eredu pedagogikoen erabilera justifikatzeko, egiten duten hurbilketa kontzeptuala. Berriro ere, erabiltzen dituzten terminoak definitzeari uko egiten diote: Son innumerables los términos que se han utilizado durante los últimos 40 años (método, estrategias metodológicas, estrategias de enseñanza, estrategias pedagógicas, estrategias para la práctica, técnica de enseñanza, intervención didáctica...) aunque, en la mayoría de los casos, desde la administración educativa, se han combinado en torno a conceptos genéricos como Metodología o Principios metodológicos generales, entre otros. Sin embargo, como hemos comentado, en este capítulo nos vamos a alejar de la aclaración o clasificación de los mismos para centrarnos únicamente en los que permitan comprender cómo se llega a los Modelos pedagógicos. Esto permite evitar la confusión de términos tan habitual en la Educación Física y justificar el empleo de los modelos pedagógicos como el máximo nivel de la planificación docente (Fernandez-Río *et al.,* 2021, 14. or.). Dena dela, esanak esan, haien maila metodologikoen azterketarekin gutxieneko eredu batera ailegatzen da, zeinean jokoan sartzen diren heziketaren lau elementuek (irakaslea, ikaslea, edukia eta testuingurua) hiru (lau) konplexutasun-mailari bide ematen dieten: - 1. Praktika-estrategiak lehen maila metodologikoa dira: «Trebetasun motor jakin baten irakaskuntza-progresioa osatzen duten ariketei eta zereginei ekiteko modu berezia» (Sicilia & Delgado, 2002, 22. or.). Estrategiak, bakarrik irakaslearen zeregina kontuan hartuta, analitikoak, globalak, mistoak, zirkuituak edo gako ematekoak izan daitezke. - *2. Irakaskuntza-estiloak* bigarren maila dira: estiloan *ikasle-irakasleari* ematen zaio arreta, irakastean erlazioaren modulazioari. Muska Mosstonen «estiloen espektroan», aginte zuzenetik autoirakaskuntzara doana, 11 aukera zeuden. - 3. Irakaskuntza-metodoak hirugarren maila lirateke: «Zenbait une eta teknikaren multzoa, logikoki koordinatuak, ikaslearen ikaskuntza helburu jakin batzuetara bideratzeko... irakaslearen, ikaslearen eta irakatsi nahi denaren artekoa» (Sicilia & Delgado, 2002, 24. or.). Balizko hirugarren maila honen elementu berria edukia da, zeinarekin osatzen den hirukote didaktikoa. Fernández-Rio, Hortigüela-Alcalá eta Pérez-Pueyo kideak ez daude pozik «metodo» terminoarekin, iluna eta balioaniztuna omen, eta, mundu anglosaxoira jota, hobesten dute maila nagusitzat «eredu pedagogikoak» (*pedagogical models*) arrazoi garbirik eman gabe: 3. (bis) Eredu pedagogikoak: «Eredu pedagogikoetan, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren lau elementuetan jartzen da arreta: irakaskuntzakoan, ikaslearenean, edukian eta testuinguruan. Horiek guztiak kontuan hartu behar dira, irakasleak gogoeta egin dezan eta diseinu metodologiko bat egin dezan, ikasleen premiei erantzungo diena eta ikasleen ezaugarri espezifikoetarako eta kokatzen diren testuingururako egokia izango dena» (Fernandez-Río *et al.,* 2021, 16. or.). Hiru maila horiek inklusio-erlazioak lotzen ditu: lehenengoa bigarrenaren barnean dago, eta bigarrena hirugarrenean, progresio logiko eta didaktikoa iradokitzen, baina hiru biribil zentrokideko irudikapena urriegia da. Gainera, ez nago ziur bat-anitzeko erlazioa betetzen den kasu honetan: hau da, eredu pedagogiko bati irakaskuntzaestilo ezberdinak dagozkiola, eta irakaskuntza-estilo bati hainbat praktika-estrategia. Horregatik, hobe dugu heziketa deitzen dugun esku-hartze praktika nolakoa den adierazteko eredu aurreratuagoa egitea. # **3.2. Heziketaren eredu komunikatiboa** Ikasleak, irakasleak, edukiak eta testuinguruak osatzen duten multzoak balio izan dezake heziketa fisikoa nolakoa den erakusteko eta hezitzaile fisikoen formakuntza antolatzeko. Lehenik eta behin, heziketa fisikoa zer den kontuan hartuta (*jokabide motorren irakaskuntza*) irakastearen muina operatiboa identifikatu behar da: *esku-hartze motorra*, haren konpetentzia motorra eraldatzeko, pertsona baten esperientzia-baldintzak konfiguratzeko ekintza eta emaitza. Bigarrenez, eskuhartze prozesu horren funtzionamendua azaldu behar dugu: izatez, esku-hartzea bi jarduleren arteko *testuinguruan jarritako prozesu komunikatiboa da*. Heziketak ikaslea eta irakaslea jartzen ditu harremanean, komunikazioan, 2. irudiak erakusten duen bezala (Martínez-Santos, 2019). ![](_page_7_Figure_2.jpeg) **2. irudia. Esku-hartze motorraren komunikazio-eredua.** #### *3.2.1. Esku-hartzearen estrategia* Esku-hartze estrategia jardun- eta atseden-aldien planifikazioari dagokio, hezkuntza-arloaren eta beharren arabera egokitzat jotzen diren edukien programazioari hain zuzen. Honako alde hau heziketa motorraren kantoi-harria da: alde batetik, «heziketa fisikoaren eduki espezifikoa aski ezaguna da gaur egun: ekintza motorra, edo jarduera fisiko guztien izendatzaile komuna», eta bestetik «ekintza motorrari buruzko teoria zientifikoa lantzeak ahalbidetu dezake egoera motorrei eta horien ondorio didaktikoei buruzko ikerketa zorrotza» (Parlebas, 1991, 12. or.). Zeregin motor bakoitzaren barne-logikak bere abian jartzearen ondorio praxiko eta ikaskuntza-emaitza posibleak ditu barne, eta irakasleari dagokio horiek definitzea eta aukeratzea. # *3.2.1.a. Zereginen diseinua* Zereginen diseinua heziketa-estrategiaren berezko prozesuetako lehena da, eta praktika-egoerak sortzean eta aldatzean datza. Batzuetan ez da ez bata ez bestea beharko, jolas tradizional bat edo kirol ezagun bat proposatzen denean bezala; beste kasu batzuetan jardueren definizioen egokitzeagatik baino ez da gertatuko (jokalari kopurua, espazioaren tamaina edo forma...); beste batzuetan, zenbait jardueraren barne-logika aldatzea eskatuko digu, batez ere kirol batzuk eskuragarriagoak eta egokiagoak izan daitezen (jolas murriztuak edo aldatuak kirol kolektiboetan, adibidez); eta beste batzuetan, azkenik, mugimenduen sekuentzia eta horiek egiteko modua eta denboran zehar duten banaketa definitzen dituzten kontsignak izango dira. Pentsamendu didaktikoak zereginen barne-logikatik abiatu behar du (Parlebas, 1991), eta haren ezaugarri nagusien «ondorio praxikoak» baloratu behar ditu: kideen eta arerioen presentzia edo gabezia; ingurune fisiko ezegonkorrarekiko harremanak eragindako ziurgabetasuna; jokalarien arteko harremanen egonkortasuna edo anbibalentzia; markatzailerik badagoen edo ez; jolasteko materialik badagoen... Beraz, esku-hartze jarduerak «lau akzio-ardatzen» arabera beren barnelogikaren ezaugarriak zehaztean datza: hain zuzen, espazioarekiko, denborarekiko, materialekiko eta besteekiko harremanak (1985: Parlebas, 2017, 445. or.). Zortzi «akzio motorreko dominio»ko sistema batetik abiatuta (Parlebas, 2001, 161. or.), egoera bakoitzarekiko izan daitezkeen itxaropenak argi eta garbi markatzen ditu barne-logikak: zeregin guztiek ez dute ahalbidetzen praktikatzaileei eskaera berberak eragitea (ezin da kontrariorik gabe fintatzen ikasi adibidez). Zeregin motorrak harreman-sistemak dira eta ez dugu ariketa-bilduma handirik behar, guztiak egituraelementu gutxiren konbinaziotik sortzen direlako. #### *3.2.1.b. Zereginen hautaketa* Irakaskuntzaren programazioaren oinarrizko bigarren prozesua *zereginen hautaketa* da, esku-hartzearen helburuekin zuzenean lotzen gaituena: zereginen diseinuak «zertarako» edo «noiz» erabiltzen diren galderarekin zerikusirik ez duen bezala, hautaketa, funtsean, praktikatzaileen eta arduradunen helburuekin eta lortu nahi den konpetentziaren bilakaerarekin lotuta dago. Hiru elementu horiek (helburuak, konpetentzia-maila eta esku hartzeko bitartekoak) «espero den efektua» nozioaren bidez artikulatzen dira. Parlebas-ek hiru motatako hezkuntza-efektuak bereiztea proposatzen du, «heziketa-egoera motorrek eta, bereziki, aldez aurretik baldintza jakin batzuetan antolatutako ikaskuntza-praktikek ikasleen jokabideetan eragiten dituzten ondorioak» (2001, 185. or.): - *a) Lortu nahi diren efektuak* «hezitzaileak esplizituki bilatzen dituen eta bere helburuen parte diren efektuak» dira. - *b) Lortutako efektuak* «etapa jakin bat amaitzean objektiboki egiaztatutako hezkuntza-efektuak» dira. - *c) Espero diren efektuak* «gauzatze-baldintza jakin batzuetan egindako praktikak aurreikustea ahalbidetzen duten hezkuntza-efektuak» dira. Mota bakoitzak esku-hartzearen berezko prozesuari erreparatzeko aukera ematen digu: lortu nahi diren efektuek *praktika-arlora* eramaten dute, lortutakoek *esku-hartzearen emaitzara*, eta espero diren efektuek *heziketa-prozesura*. Heziketa efektuen bilaketak gidatutako prozesua da, gure kasuan Parlebasen jokabide motorraren dimentsioetan eragindako efektuak: *dimentsio biologikoa*, bai *forman* bai proba askotan lortutako emaitzen bidez ikus daitekeena; *dimentsio kognitiboa*, adimena, zeinaren garapena suspertzen den mendean gauden ziurgabetasunari aurre egiten diogunean; *dimentsio soziala* eta erlazionala gauzatzen da komunikazio motor mota amaigabeen bidez; *dimentsio afektiboa*, jokabide motorren gakoa eta inkontziente motorrera iristeko atea; *adierazpen-dimentsioa*, bere keinu eta erreferentziaeskakizunekin; eta *erabakiaren dimentsioa*, ondorio eta erantzukizunen iturria, beldur eta arriskuena aldi berean (1971: 2017, 217. or.). # *3.2.2. Esku-hartzearen estiloa* Muska Mosston-en (1972) proposamen klasikoaren arabera, Delgado Noguera-k honela definitu zuen irakaskuntza-estiloa: Modo o forma que adoptan las relaciones entre los elementos personales del proceso didáctico y que se manifiestan en el diseño instructivo y a través de la presentación por el profesor de la materia, en la forma de corregir (interacción didáctica de tipo técnico) así como la forma peculiar que tiene cada profesor de organizar la clase y relacionarse con los alumnos (interacciones socioafectivas y organización-control de la clase) (1991, 5. or.). Gure ereduaren hiru erpinak ere horrela uler litezke: erabaki preaktiboak estrategiei dagozkie, interaktiboak estiloari eta postaktiboak ebaluazioari. Hala ere, irakaskuntza-estiloa honela ulertu zen gerora: «Modu nahiko egonkorra, non irakasleak, gogoeta eginez, testuingurura, helburuetara, edukira eta ikasleetara egokitzen baitu bere irakaskuntza, elkarreraginean arituz eta erabakiak ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-une zehatzera egokituz» (Sicilia & Delgado, 2002, 30. or.), eta horrek «irakaskuntza-estiloa» etiketa hutsa bihurtzen du hezitzailea zer den identifikatzeko. Sicilia eta Delgado Noguerak (2002) sei irakaskuntza-estiloren sailkapensistema proposatu zuten, nahiz eta estiloen sailkapena gatazkatsua izan hainbat arrazoirengatik: ikuspegi didaktikoa gainditzen du esku-hartze eremuei dagozkien alderdi pedagogikoetan sartzean; zereginaren planoak eta haren ebazpena nahasten ditu; eta ez dirudi kontuan hartzen duenik estilo batzuk beste batzuk baino gomendagarriagoak izan daitezkeela berez, lortzen lagunduko luketen ondorioen arabera. Nire ereduan *esku-hartzearen estiloa* heziketa-praktikaren administrazioari dagokio, esku-hartze estrategia baten gauzatzean sortzen diren aukera horiei: *egoeraren antolaketa, jardueraren azalpena, zeregina betetzeko laguntza, egindakoaren zuzenketa eta abarrei dagokien dimentsioa*. Irakasleak praktika baino lehen diseinatu behar du estrategia, baina estiloa ez da presente egiten ikaslea eta irakaslea bekoz beko dauden arte. Estiloa komunikazio didaktiko zuzenaren aztura da Fernando Poyatos-en «giza komunikazioaren oinarrizko egitura hirukoitza» izanda. Poyatosek hitzik gabeko komunikazioa aztertzean hiru alderdi bereizten ditu eta horren arabera azter daitezkeen irakasleen estiloak: 1) *Hizkuntza, «hitz eta esaldi sorta»* bezala; 2) *paralengoaia,* edo *«hitzezkoak ez diren kualitateak eta ahotsaren modifikatzaileak eta soinuak eta isiluneak, zeinekin aldi bereko edo txandakako hitzezko egiturak eta egitura kinesikoak babesten edo ezeztatzen ditugun»*; eta 3) *kinesika, «mugimenduak eta posizioak [...], zeinek, isolatuta edota egitura linguistikoarekin eta paralinguistikoarekin eta beste sistema somatiko eta objektual batzuekin konbinatuta, komunikazio-balioa baitute, nahita edo nahi gabe»* (Poyatos, 1994, 137. or.). Estrategia eta estiloa irakasleak parte hartzen duen bi elementu didaktikoak dira. Estiloa komunikazio zuzenaren azturei dagokie eta ezaugarria benetan eragilea eta bereizlea izateko ezin du esku-hartzearen estrategiaren ñabardurarik hartu. Horretatik ez da ondorioztatzen erlazionatuta ez daudenik. Aitzitik, hezkuntzairizpide zentzudunik izanez gero, estrategiaren eta estiloen artean ez da posible konbinazio ekiprobablerik: aginte zuzenak ez dauka zentzurik talde-duelu baten konpetentzia semiotorra lantzeko. Baina honek eramaten gaitu zuzen-zuzen gutxi barru komentatu beharko dugun azken gabeziara: motrizitatearen ereduaren faltara. # *3.2.3. Jokabide motorraren ebaluazioa* Horrela ulertuta, estiloak eta estrategiak esku-hartze motorraren bi prozesu ezberdin bezain osagarriri erreparatzen diete. Baina irakaskuntza ez dago lortutako efekturik gabe… elementu gisa gutxienez! Ez dago esku-hartzerik, ebaluaziorik gabe, hasierako edo amaierako, prestakuntzako edo kalifikazioko ebaluaziorik gabe. Eta ezin da baloraziorik egin baloratu beharreko akziorik gabe, jokabide motorrik gabe. Jokabide motorrak, «portaera motorraren antolaketa esanguratsu» gisa ulertuta (Parlebas, 2001, 85. or.), ikuspegi ez-dualistatik, funtsezko lau ezaugarri dituen pertsona osoa hartzen du kontuan (Collinet, 2005, 7. or.): 1) *dimentsio-aniztasuna:* jokabide motorrak nortasunaren dimentsio desberdinetara jotzen du, azaldu den bezala; 2) *unitatea:* gizakia bat da, zatiezina, banaezina; 3) *konplexutasuna:* pertsona ezin da bere nortasunaren dimentsio bakar batera mugatu; eta 4) *historikotasuna:* jokabide motorra bizipen historiko batetik sortzen da, bai norbanakoari dagokionez, bai gizarteari dagokionez. Egiatan, ebaluazioa esku-hartzearen gakoa dugu, ebaluatzean hartzen diren erabakiak hezitzailearen pentsaeraren erakusle onenak direlako. Etorkizuneko herritarraren jokabideari eragiteko abian jarri behar dugu gaurko ikaslea, *jokabideak jokoan* jartzeko eskatuz biharko pertsonari, eskolan lortutako azturak gizarte osorako onuragarriak izango direlako. Eta horretarako, hezkuntza fisikoan, ikasleek eta zeregin motorrek topo egitearen ondorioa den akzio motorra ezinbestekoa da: akzio motorra hezkuntza eta heziketa fisikoen izaera da, beste ikasgaietatik ezberdintzen gaituen hori, benetako maisu-maistra hain zuzen (Martínez-Santos, 2020; Parlebas, 2014). Jokabide motorraren izaera semiotikoak aukera ematen dio hezitzaileari bigarren mailako interpretazio bat egiteko. Begirada aditu batentzat, hala nola irakaslearentzat, «portaera motorra» beti da abian dauden zereginak doitzeko eta betetzeko lorpenmaila bateko adierazpena. Zentzu horretan, ondo ebatzitako zereginari dagozkion «konpetentzia motorren» (Parlebas, 2018) garapen-maila bat, dela figura gimnastiko bat egitean, dela karrera-erritmo konstante bat mantentzean, dela harrapaketasaiakera batetik ihes egitean edo desmarkatze bat arrakastaz egitean. Azken kasu horri dagokionez, adibidez, During eta Bordes-ek (1998) eredu sinple baina oso egoki bat aurkeztu zuten Praxeologia Motorraren Nazioarteko IV. Mintegian, taldekako kiroletarako. Bertan, «joko-maila ez da jokalarien ezaugarri teknikoetatik abiatuta baloratzen, aurkarien jokabide motorrak irakurtzen eta deszifratzen jakite-mailatik abiatuta baizik» (148. or.). Haren proposamenak bost maila zehazten ditu, esku-hartze motorraren alderdi honen zentzua bikain erakusten dutenak: - *1. Pasiboa:* subjektua galduta dago; logika nagusia afektiboa da; inhibituta dago, blokeatuta. - *2. Erreaktiboa:* subjektua bizi duen egoerara egokitzen da; erantzuten du, baina ez da inoiz ekimenen eramailea; askotan denbora edo atzerapendenbora. - *3. Aktiboa:* subjektuak, espazioarekin eta besteekin duen harremanean, ekimenak hartzen ditu; erantzun-errepertorioa du, planifikatzen du, ekintzaarau eraginkorrak sortzen hasten da. - *4. Prospektiboa:* subjektuak ingurune fisikoa menderatzen du, eta jokoaren zantzuak eta zeinuak kudeatzeko gai da, baita kontrakoaren erabakiei aurrea hartzeko eta bere ekintzei jarraipena emateko ere. - *5. Preaktiboa:* subjektua edozein arazo konpontzeko gai da, erabakiak modu egokian hartzen dituelako. Ebaluazioaren alderdi hori ez da ez teknologiaz ez kalifikazioaz arduratzen (horiek baztertu gabe, noski), baizik eta hezitzaile fisikoek jokabide bakoitzaren esanahi indibidualari balioa ematen diotenean jokoan jartzen duten adimenaz, bai zeregin motor zehatzari dagokionez (*nola bete beharko litzatekeen*), bai garapen-etaparen arabera (*zenbat lor litekeen*) edo planteatutako ikaskuntza-prozesuaren arabera (*zein esanguratsua izan den nire lana*) espero den jarduera-mailari dagokionez. Dena den, heziketa fisikoaren ebaluazioari buruzko hausnarketan ezinbestekoa da kontuan hartzea eskolatik kanpo, eskolan planteatzen diren eginkizun motorretatik kanpo *benetan zer ebaluatu dezaketen* maisu-maistrek eta irakasleek: eskolak eman dezakeena bakarrik eskatu beharko litzaieke. #### **4. Ludomotrizitatearen eredurik gabeko heziketa fisikoa?** Nola sortu dira heziketa fisikoaren eredu pedagogikoak? Batek pentsa lezake ikerketa zientifikoaren emaitzak direla, aztergai batez arduratzen diren komunitate ikertzaile baten ekoizpenak. Zentzu horretan, eredu horiek aztertutako objektuaren funtzionamenduaren irudikapenak izango lirateke, eta *objektuaren izaera objektiboaren kontra* soilik kontrastatuta. Aldiz, eredu pedagogikoen *egiaztapena* ez darraio zientziaren logikari, baizik eta hezitzaile oso trebe batzuen logika sozialari. Berriro ere, alde handia dago esandakoaren eta egindakoaren artean: bestela, nola interpretatu behar dira eredu pedagogikoen izenak? Irakasle batek bere heziketa-praktika eredu pedagogikotzat onartuta izateko hiru *meritu* justifikatu behar ditu: oinarri teorikoak, ebidentzia zientifikoak eta erakunde-babesa. Baina erakutsitako ereduen egitura ez da izaten hezkuntza edo heziketaren eredu zientifikoena, baizik eta esku-hartze praktiken antolakuntzaproposamenena. Bestela, nola interpretatu eredu pedagogikoen sailkapenak? Zeren eta, sailkapen batzuk badaude: 2016an, alde batetik *«kontsolidatuak»* (ikaskuntza kooperatiboa, kirol-heziketa…), *«emergenteak»* (abentura-heziketa, ludoteknikoa, zerbitzu-ikaskuntza…) eta *«hibridatuak»* ditugu, eta, bestetik, *«testuingurukoak»* (heziketa fisikokoak) eta *«testuinguruaz haraindikoak»* (beste area batzuetan erabil daitezkeenak); 2021ean, *«oinarrizkoak», «sortzen eta finkatzen ari diren ereduak»*. Zergatik ez da posible heziketa fisikoa aurkitzea kategoria horietan? Erantzun probisional gisa, heziketa fisikoari buruzkoak ez direlako eta, horren ondorioz, ez delako posible hezkuntza fisikoa eraikitzea horietan oinarrituta. Horren ebidentzia handiena EPOHFaren teoriaren gabezia da, egoera eta akzio motorren teoriaren beharrik eza. Korronte honetan ez dago heziketa fisikoaren *fisikoa* zer den azalpenik, ez dago hezkuntza fisikoaren edukien sailkapenik, «praktika-estrategiak» azaltzean aipatzen den *abilezia motorraz aparte,* nahiz eta zera adierazi: Necesitamos diferenciar la motricidad de nuestro campo (actividad física recreativa o de competición) de la motricidad que toda persona, independientemente de que haga actividad física o no, requiere para su desarrollo personal; aunque no sea la realización de la actividad física o el deporte que nos gustaría que hiciese y que las investigaciones recomiendan (Pérez-Pueyo *et al.,* 2016, 65. or.). Ados nago, eta bereizte horretarako kontzeptu komenigarriena *motrizitatea* da. Aztertutako bilduman bi eredutan agertzen da soilik: eredu kooperatiboan *heziketa fisikoaren osagaia* identifikatzeko, eta autoeraikuntza-ereduan egitearen ezaugarriari erreparatzeko, motrizitate xehea eta larria bereiziz. Pérez-Pueyo eta lankideek ez dute inoiz erabiltzen, baina nik erabiltzen dudanean honela ulertzen dut: «Jokabide motorren arlo eta izaera» (Parlebas, 2001, 341. or.), motorrak diren jardueren multzoa (arlo) eta horietan parte hartzeko konpetentzien espezifikotasuna (izaera). Horrelakorik ba al dago EPOHFan? #### **4.1. Eredu pedagogikoetan oinarritutako heziketa fisikoaren edukiak** Eskolak ez du bakarrik hezi behar: eskolak irakatsi behar du, *ikasarazi* behar du, eta ikasten denean zerbait ikasten da. Zer irakasten du EPOHFak? Aztertutako bilduma laburbilduz (Perez-Pueyo, Hortigüela-Alcalá, & Fernandez-Río, 2021), eredu bakoitzaren ezaugarri orokorrak adieraziko dira1 . #### *4.1.1. Oinarrizko ereduak* *Ikaskuntza kooperatiboa* (Javier Fernández-Río): «Eredu pedagogiko honetan, ikasleek beste ikasle batzuekin, beste ikasle horiengandik eta beste ikasle horien bitartez ikasten dute, elkarrekintza eta elkarrekiko mendekotasun positibo hori errazten eta bultzatzen duen irakaskuntza-ikaskuntzako planteamendu baten bidez, non irakasleak eta ikasleak ko-ikasle gisa jarduten baitute». Ikaskuntza <sup>1.</sup> Esposizioa eta irakurketa errazteko, aipuen erreferentzia bakarra da bildumaren kapitulu osoa. kooperatiboaren zikloak hiru fase ditu: taldearen sorkuntza, kooperatzeko ikastea, eta kooperazioan lan egiteko ikastea, baina ez da adierazten eduki motorrik, jarduera fisikorik, helburu bakarra horixe delako: «Zoritxarrez, ikasleek "ez dakite modu naturalean lankidetzan aritzen". Beraz, gure ikuspuntutik ezinbestekoa da "kooperatzen irakastea"». *Ulertzera bideratutako kirolen irakaskuntza*. Eredu hau (Sixto González-Víllora) oso ezaguna da, Ingalaterran 1980tik aurrera garatua, familia aberats bateko kidea: jokoan oinarritutako hurbilketa (*game-centred approach*). Kasu hau kontrakoa da: abiapuntua kirol-familia bat da (dueluak gehienbat), eta helburua didaktikoa zen batez ere; ez zuten nahi kirola lantzea teknikaren entrenamenduari begira bakarrik. Kasu honetan proposatzen den kirolen sailkapena interesgarria dugu: kirolen barne-logika kontuan hartzen dute (erlazioak, espazioa, denbora eta materiala) baliokide diren jardueren multzo batzuk proposatzeko. Gainera, ibilbide didaktikoa oso zentzuduna da: jokoaren barne-logika moldatzen da jarduleen konpetentziamailaren eta heziketa-xedeen arabera. # *Kirol-heziketa*. Eredu honetan: La educación deportiva se configura como una auténtica enseñanza por competencias gracias principalmente al trabajo por roles. Mediante el desempeño de las funciones y responsabilidades de roles tales como los de entrenador, árbitro o preparador físico, los alumnos pueden desarrollar diversas competencias clave, y en especial a las competencias sociales y cívicas, a aprender a aprender, al sentido de iniciativa y espíritu emprendedor (autonomía del alumnado) y a la comunicación lingüística (Luis Miguel García-López eta Antonio Calderón). Eredu honen edukia kirola da, baina kirola deitzen den *gertakari sozial* hori: instituzionalizatutako kirol-jokoen multzoa. Kurtsoan zehar, kirol-denboraldi bat bihurtuta, banatzen dira faseak (denboraldiaurrea eta lehiaketaren fase erregularra eta fase finala), zeinetan ikasleek *kirol-rol* ezberdinak hartzen dituzten. Horregatik, ereduan adierazten dira antolaketa-errekurtso asko (egutegiak, adibidez). Edozein kirolekin egin daiteke eredu hau, baina ez genuke ahaztu beharko kirolean, rolsistematzat hartuta (Martínez-Santos, 2018), heziketa fisikoan interesatzen zaigun bakar hori jokalariena dela, beste guztiak motorrak ez direlako. *Erantzukizuna pertsonala eta soziala***.** Eredu hau (David Manzano-Sánchez eta Alfonso Valero-Valenzuela) «gizabanakoek, gizarte-ingurunean behar bezala moldatzeko, beren buruarekin eta besteekin arduratsu izaten ikasi behar dutelako ideian zentratzen da». Erantzukizunaren mailak identifikatu eta gero (arduragabeko jokabideak; errespetua; parte-hartzea eta esfortzua; autonomia, enpatia, laguntza eta lidergoa; eta eskolaz kanpoko transferentzia), esku-hartzea bideratzen da «ikasleek errutina batzuk izan ditzaten landu beharreko balioez jabetzeko bai eta saioetan haiengandik espero denaren arabera bete beharreko arauez jabetzeko», adibidez «errespetuaren 1. maila landuz, eskubaloian jolasteko bi talde egin daitezke, zeinetan, gola sartzeko, denek ukitu behar baitute pilota, eta inola ere ezin diote "lagunari ezer negatiborik esan baloia galtzen badute edo trebetasunmaila txikiagoa badute"». Argi dagoenez, eredu honetan ere eginkizun motorraren berezko balioa bigarren mailakoa da. # *4.1.2. Sortzen eta finkatzen ari diren ereduak* Nire argudioa indartzeko ez da beharrezkoa antzeko aurkezpenak egitea *modelos emergentes y en vías de consolidación* direlakoekin: nahikoa da esatea motrizitatea bigarren mailakoa izaten dela gehienetan: - *Jarrera-estiloa* (Ángel Pérez-Pueyo, David Hortigüela-Alcalá, Alejandra Hernando Garijo eta Raúl Barba-Martín): «*Ikasleei aukera ematen die epe motzean aldaketa esanguratsuak egiaztatzeko, zeinek jarrera eta portaera eraldatzen baitituzte ikasgelan eta ikaskideen artean. Gainera, izaera globala duenez eta gure irakasgaiko edozein edukitan aplika daitekeenez, epe ertain eta luzera emaitza nabariak eta egiaztagarriak baieztatzeko adinako jarraitutasuna duen lan-ildoa sor daiteke*» (letra biribilak nireak dira). - *Osasunerako heziketa fisikoak* (José Antonio Julián-Clemente, Carmen Peiró-Velert, Javier Zaragoza-Casterad eta Alberto Aibar-Solana) zera bilatzen du: «*Fokua aldatzea eta eredu pedagogiko bat garatzera bideratzea, ikasleengan nortasun aktiboak eraikitzen (eta mantentzen) dituzten ikaskuntzak bultzatzeko hezkuntza-programak diseinatu eta aplikatzeko, JFaren praktika beren bizimodu osasungarriaren barruan sar dezaten eta bizitza osoan iraun dezan*». Baina hori ebaluatzerik al dago eskolako mugen barnean? - *Zerbitzu-ikaskuntza* (Óscar Chiva-Bartoll eta Javier Fernández-Río) eredua heziketa soziokritikoari dagokio eta gizarte- eta politika-ezberdintasunen kontra egiten du. Eredu berria da, «*aplikagarria edozein curriculumdiziplinatan. Beraz, heziketa fisikoaren eremu zehatzean, edozein edukimultzo lantzeko erabil daiteke, bai eta diziplinarteko proiektuak sustatzeko eta bultzatzeko ere*» (letra biribilak nireak dira). - *Abentura-heziketak* (Antonio Baena-Extremera) naturako jarduerak eskolara hurbildu nahi ditu. Zentzu horretan, ekarpen garrantzitsua eta esanguratsua da hezkuntza fisikoan: «*Eredu honen oinarria da esperientziak, irteerak, txangoak, aire zabaleko eta naturarekin harremanetan dauden espedizioak sortzea, ikasleei taldekako zein banakako garapen-egoera praktikoak eskaini ahal izateko*». - *Materialen autoeraikuntza* (Antonio Méndez-Giménez): «*Eskulan nahiko sinple eta funtzionaletan jartzen du fokua (adibidez, neurtzea, ebakitzea, itsastea, modelatzea, margotzea), heziketa fisikoaren edukiak ikastea errazten duten eta jarduera fisikoa sustatzen duten tresnak eratzeko. Oro har, lehengaiak transformatzean motrizitate xehea lantzen da oinarrizko tresnak manipulatuz (adibidez, artaziak, kuterra, silikonazko erregelak edo pistola),* motrizitate larria *garatzeko aukera emango duten baliabide didaktikoak sortzeko asmoz*» (letra biribilak nireak dira). - *Eredu ludoteknikoa* (Alfonso Valero-Valenzuela eta David Manzano-Sánchez) atletismoaren jokoak ulertzeko ereduaren baliokidea da: «*Gazteei atletismoa irakasteko moduaren ordezko aukera bat, keinu teknikoak* *hobetzeaz gain, askoz harago doazen alderdiak hobetzeko, atletismoari buruzko ezagutzak eskuratzea eta ulertzea barne hartzen dutenak, edo talde-lanaren bidez gizarte-harremanak sustatzea. Alderdi horiek funtsezkoak dira, eta, zalantzarik gabe, atleta gisa ez ezik, pertsona gisa ere haziko dira*». - *Autorregulazioa* (Carlos Heras-Bernardino, Ángel Pérez-Pueyo, Óscar Casado-Berrocal, David Hortigüela-Alcalá, Israel Herrán-Álvarez eta Mario Sobejano Carrocera): «*Aukera metodologiko honen oinarria da ikasleek berek diseinatzea beren ikaskuntza-mapa, beren ikaskuntza antolatuz eta gidatuz, ez bakarrik beren buruarena, baita beren kideena ere*». Proposatutako adibideak oinarrizko gaitasun fisikoei buruzkoak dira: erresistentzia eta indarra gehienbat, baina metodoaren justifikazioak ez dio erreparatzen lasterketen barne-logikari, autokudeaketa eta autonomiaren lortzeari baizik. - *Gamifikazioa* eredua (Gonzalo Flores-Aguilar eta Javier Fernández-Río) bereziki harrigarria eta mingarria da. Lehenik eta behin, egindako diagnostikoarengatik: «*XXI. mendeko ikasleek XX. mendean oinarritutako oinarrizko planteamenduak dituen ikasgai bat bizitzen jarraitzen dute [...] badago Heziketa Fisiko bat, zeinaren helburuak eta edukiak errendimendura begira baitaude (ikuspegi mekanizista eta biologikoa), zuzendaritza- eta analisi-metodologiekin, eta ebaluazio-sistema batutzaile eta zigortzaileekin*». Bigarrenik, horren interpretazioarengatik: «*Dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituta, eskola-praktikek alde batera utzi behar dituzte planteamendu tradizionalak, eredu pedagogikoetara hurbiltzeko; izan ere, eredu horien bidez, praktika benetakoagoak eta lorpen-esperientzia positiboagoak lortzen dira*». Azkenik, soluzioarengatik: «*Desafio horren aurrean, interes berezia hartzen du gamifikazioak hezkuntza-munduan duen agerpenak eta gorakadak. Lehenik eta behin, haien diseinuek bideojokoen elementuetako batzuk izaten dituztelako, eta elementu horiek hurbilagoak eta erakargarriagoak izan daitezke egungo ikasleentzat. Bigarrenik, ikasgelako giro positiboa sortzen delako, gehiago ikasteko eta ikasitakoak dibertigarriagoak izateko*». Nola da posible jolasak eta jokoak erabiltzen dituen irakasle batek bideojokoak behar izatea heziketa fisikoko irakasle trebea eta arrakastatsua izateko? - *Prestakuntza-ebaluazioa eta partekatua* (Ángel Pérez-Pueyo, David Hortigüela-Alcalá, Carlos Gutiérrez-García eta Víctor López-Pastor): nola da posible heziketaren elementu bat heziketa osoaren eredua izatea? Hamahiru ereduetatik, bostetan bakarrik identifikatu ahal izan dira hezkuntza fisikoaren berezko edukiak: beste zortzi horiek edozein ikasgaitan aplika daitezkeen planteamenduak dira. EPOHFak ez du heziketa fisikoa indartzen, ahuldu baizik, besteengandik bereizten gaituen identitatea, motrizitatea, mespretxatu egiten duelako. # **4.2. Zeintzuk dira hezkuntza fisikoaren berezko edukiak?** Zer esan nahi dut «motrizitatea bigarren mailakoa» dela esaten dudanean? Ikusi dugunez, EPOHF korrontean ikasleek zer egiten duten ez du inporta irakasleen helburu eta metodoen aldean. Bestela, ez dago ulertzerik eredu asko zer diren heziketa-praktika indibidual bezala, ezta eredu pedagogiko guztiak batera hartuta hezkuntza fisikoaren proposamen bezala ere. Akzio motorrik gabe ez dago hezkuntza fisikorik; akzio motorrik gabe, egoera ludomotor batek berezkoak dituen jokabide motorren gauzatze-prozesua ez badugu abian jartzen (Parlebas, 2001, 41. or.), ez dago heziketa fisikorik eta ez dugu posible izango bereiztea gure egitea klaustroko bestelako kideek egiten duten horretatik. Egoera (ludo)motorrek izen ezberdinak dituzte: ariketak eta jarduerak, kirolak, jolas tradizionalak, gorputz-adierazpeneko jarduerak, naturako jarduerak, etab. Ludomotrizitatea infinitua da, agorrezina, eta irakasleak oso sortzaile eta emankorrak haren mugak zabaltzean. Horregatik, kalitatezko hezkuntza fisikoa garatzeko gure edukien azterketa eta antolaketa sakonago bilatu eta azaldu behar dugu. Egoera ludomotor motak badira, baina sailkatze-irizpidea tentuz aukeratu behar dugu egoera ludomotorrak sailkatu baino lehen. Hezkuntza eta heziketa fisikoak pentsatzeko erabiltzen dudan sailkapena praxiologikoa da. Bi kirol-joko ezberdinak dira ondorio praxiko ezberdinak badituzte jokatzean: saskibaloian jokatzen denean arerioen asmoak atzeman behar dira taldekideen laguntzarekin zapuzteko; lasterketa batean trebea izatea esfortzuaren kudeaketan datza; akrobazia bat ondo egiteko gorputzaren postura beti mantendu behar da kontrolpean. *Akzio-printzipio* berberak dituzten jarduera fisikoek *akzio motorreko dominio* bat osatzen dute, eta horrelako zortzi bereiz daitezke ingurune fisikoarekiko eta beste jarduleekiko erlazioek sortutako ziurgabetasunaren arabera. Argi dagoenez, Parlebasek berak azaltzen ditu sailkapen praxiologikoaren nondik norakoak eta funtzionamendua beste inork baino hobeto, euskaraz ere bai (Parlebas, 2016). Hala, zortzi motrizitate-kategoriak doitu behar dira eskolara eraman baino lehen. FIEP I. Kongresu Europarrean Parlebasek (2003) proposatu zuen hezkuntza fisikoaren edukien hurrengo banaketa. Hezkuntza fisikoaren edukiak bi arlo handitan banatzen dira (motrizitate artistikoa eta motrizitate funtzionala), baina hiru dominio nagusitan. Arauen bidez sortutako egoeretan motrizitatea instrumentala da: kirol-joko bat, adibidez, bere barnelogikaren arabera *ondo* egin daitekeen zeregin bat da. Kide, arerio eta ziurgabetasun espazialik dagoen edo ez ezaugarri bereizle nagusiak dira, eta horregatik dira hezkuntza fisikoaren eduki-multzoak maila gorenean. *Psikomotrizitatea* funtsezko elkarrekintzarik gabeko jarduerei dagokie. Según la presencia o ausencia de incertidumbre, hemos distinguido dos clases de acción muy dispares. Según esto, es aquí donde se ejerce un fuerte peso social: en nuestra sociedad, las actividades deportivas en medio estable y estandarizado son abundantes (atletismo, gimnasia, natación…) Esta proliferación es testigo de un entusiasmo cultural por estas prácticas que parece que hay que tener en cuenta. Nosotros dividiremos esta clase desprovista de incertidumbre en dos dominios de acción diferentes, cada uno apoyándose sobre un contenido y un sistema de evaluación particulares[:] de una parte, las situaciones con resultados objetivos cifrados a partir de mejoras mensurables (atletismo, natación, halterofilia, tiro…; por otro lado, las situaciones de carácter subjetivo que valoran las formas, las figuras y el ritmo (la gimnasia deportiva, el trampolín, el patinaje artístico, la gimnasia rítmica…) (Parlebas, 2003, 38. or.). ![](_page_17_Figure_1.jpeg) #### **3. irudia. Hezkuntza fisikoaren edukien banaketa praxiologikoa.** Bestetik, soziomotrizitatea dugu: «Honelako egoeretan, "ziurgabetasuna" ezaugarria ahuldu egiten da gainerakoekiko mugimendu-elkarrekintzaren ezaugarriaren aurrean, hori baita nagusi denaren esanahia. Klaseak binaka elkartu daitezke, eta hiru eremu lortzen dira, zeinetan harremanen bizipena brankako lema bihurtzen baita» (38. or.). Eskolako heziketa fisikoaren murrizketak kontuan hartuta, ingurune fisiko naturala bizitzea ez da espero areriodun egoeretan. Horregatik, sei dominio soziomotorrak hiru bihurtzen zaizkigu (nahiz eta KZ oso interesgarria izan hezkuntza aldetik). Azkenik, hirugarren dominio motor galanta jarduera fisiko artistikoen arloa da: Pero existe otra forma de acción motriz de la cual no hemos hecho sino hablar poco: se trata de las situaciones de motricidad simbólica, habitualmente llamadas actividades físicas artísticas: expresión corporal, danza, mimo, patinaje artístico… Estas actividades no apuntan a cubrir resultados cifrados, como en el caso del deporte, sino a producir un espectáculo estético destinado a transmitir un mensaje de segundo grado por vía corporal. Los comportamientos motores adoptados por el actor, sus gestos y sus posturas deben sugerir al espectador meta-significaciones que hacen referencia a ideas, a sentimientos, a multitud de representaciones, en definitiva» (39. or.). Zergatik ez dute EPOHFzaleek eskaintzen eredu baliokiderik? Zergatik ez omen dute beharrik? # **4.3. Zein da akzio motorraren berezko konpetentzia?** Aurreko sailkapena pertsonaren kontzepzio bati, egoeraren ulermen bati, eta akzioaren teoria bati dagokie. Baina horien abantaila demostratu behar da azken ondorioetaraino. Konpetentziak hezkuntza eta heziketaren gakoa izanda, zein da gure geurezko konpetentzia? # *4.3.1. «Gorputz-heziketa» eta «gorputz-konpetentzia»?* *Gorputza* eta *mugimendua* kontzeptu zitalak dira heziketa fisikoarentzat: lehenak pertsonari erreparatzea oztopatzen duelako, eta bigarrenak pertsonaren jokabidea kanporatzen duelako eskoletatik. Gorputza ez da hezten, pertsonak baino; pertsonak ez du gorputza, gorputza da; jokabide motorraren muina ez da mugimendua, jokaldiaren zentzua baino; eta gorputza ez mugitzea jokatzea ere bada. Aldiz, Pérez-Pueyok eta lankideek «gorputz-konpetentzia» hobesten dute, eta honela definitzen dute: «Gorputzaren konpetentzia giltzarria: gure gorputza modu egokian erabili eta zaintzeko, gorputzaz gozatzeko eta bertan espresatzeko gaitasuna» (Pérez-Pueyo *et al.,* 2016, 65. or.). Nondik dator definizio bat horren orokorra eta konpromiso gabekoa? Gorputz-konpetentziak sei dimentsio ditu haien aburuz: *heziera posturala, ergonomia eta orientazio espaziala; hitzik gabeko komunikazioa, koordinazioa norberaren ekintzetan eta instrumentuen manipulazioan, zehaztasuna; gorputz-erritmoa; gorputz-atsedena, erlaxazioa, kontzentrazioa eta tentsioen askapena; bizimodu aktiboa gorputza zaintzeko eta hobetzeko, OMEren osasuna*. Nondik datoz heziketa fisikoaren edukietatik horren urrun diren sei dimentsio horiek? Berriro ere, hezkuntza fisikoari buruzko EPOHFzaleen eta nire kontzepzioak erradikalki ezberdinak dira. Gure izaerari uko egin behar diogu hezkuntza-ministerio edo -sail batek konpetentzia propioa *aitortzeko*? Onartu behar al dugu beste ikasgaien mendekoak izatea konpetentzia gakoa izateko? Dena dela, jarrera horren akats larriena zera da: OCDE erakundearen konpetentziaren definizioa irakurri eta gero zaila da aurkitzea heziketa fisikoari egokitzen zaion definizio hoberik, ezta definizioari ongi egokitzen zaion ikasgairik ere: Eskaera konplexuei aurre egiteko eta mota askotako lanak zuzentasunez egiteko gaitasuna. Ahalmen praktikoen, ezagutzen, motibazioaren, balio etikoen, jarreren, emozioen eta beste gizarte- eta jokabide-osagai batzuen konbinazioa da, eta horiek guztiak elkarrekin mugitzen dira egintza eraginkorra lortze aldera (Berritzeguna Nagusia, 2007, 5. or.; OCDE, 2003). Haien interpretazioa galdera bat da: «¿Acaso una competencia corporal no cumpliría perfectamente estos aspectos? ¿Es que la acción eficaz no requiere habitualmente de la necesidad de aspectos psicomotrices o corporales en diferentes contextos y profesiones?» (Pérez-Pueyo *et al.,* 2016, 63. or.). Zertarako balio du heziketa fisikoak? Zergatik omen da horren zaila definitzea? Zer da heziketa fisikoa…? Heziketa fisikoa ez da zientzia bat: heziketa fisikoa esku-hartze prozesua da, jokabide motorren irakaskuntza bezala uler daitekeena, hain zuzen. Horretan ados izanez gero, konpetentzia motor baten aldarrikapena hezkuntza fisikoaren izaera eta garrantzia defendatzeko bide bakarra dugu. Eta konpetentzia propioa identifikatzeko aukera badugu, gauzatzen eta erakusten diren egoerak aztertu eta sailkatzeko aukera ere izango dugu. ### *4.3.2. Semiotrizitatea: konpetentzia motorraren muina* Ahaztu egiten zaigu konpetentzia definitzen duen erakundea (ELGA-OCDE) PISA txostena famatuaz arduratzen den berbera dela. Arloak, itzal handikoak: irakurmena, matematika eta zientziak; konpetentziak, egunerokoak: komunikazioa, pentsamendu logiko-matematikoa eta zientzia-metodoa. Galde diezaiogun buruari orduan: hezkuntza fisikoa PISA txosten horretan balego, zer *neurtuko* genuke hezitzaile fisikook? Zer-nolako *gaitasunak, trebetasunak* edo *abileziak*? Ahaztu egiten zaigu hezitzaile fisikook konpetentzia horiek eskatzen ditugula behin eta berriz egoera motorren bidez: ludomotrizitatearekin nortasunaren edozein dimentsiotara ailegatu gaizteke pertsonaren jokabide motorraren bidez. Jarduera fisiko eta kirol-jokoen barne-logikek harremanean jartzen dituzte jarduleak haien ingurune fisiko eta sozialarekin: esku-hartze estrategia horri dagokio hain zuzen. Baino oraingo kontua ez da azaltzea zeintzuk diren egoera aproposenak dimentsio logikoa eskatzeko adibidez (jolas paradoxikoak agian…), baizik eta proposatzea hezkuntza fisikoaren konpetentziaren benetako eredua. Heziketa fisikoak *konpetentzia motorra* garatzen du, eta konpetentzia motorraren muina *semiotorra* da. Peircek (Peirce & Vericat, 1988) esan zuen bezala, zeinuak gara, eta izaera semiotiko horrek mundua ulertzea egiten du posible. Gure mundua kirol-joko bat denean, egoera horren parte izateari zentzua ematea posible da semiotrizitatea dela medio: nire portaera, beste edonork ikus dezakeen hori, nire egoeraren interpretazioa da, eta ziurgabetasuna dagoenean nire erabakia bera. 4. irudian arlo semiotorraren azterketa erakusten da: hainbat barne-logikako ezaugarri bereizlek bost konpetentzia semiotor jakitera ematen dituzte (Parlebas, 2001, 406. or.). Heziketaren urrezko printzipioa eta oinarria *ikaslearen egitea* baldin eta bada, bost konpetentzia semiotor horiek hezkuntza-sistemari egiten diogun ekarpena zein den azaltzeko argudio onenak ditugu (Martínez-Santos & Nubiola, 2022). **4. irudia. Semiotrizitatearen egitura eta motak (Parlebas, 2001).** # **5. Azken finean, birrindutako heziketa fisikoaren kontra beti** Heziketa fisiko eta kirolekoaren lekua unibertsitatean ez dago defendatzerik, pentsamendu zientifikoak gidatutako praktika eraikitzera bideratzen ez bada. Denok gaude ados horretan, baina hori lortzeko kontrako ibilbideak hartu omen ditugu EPOHFzaleek eta beste askok. «Hezkuntza fisikoa zientifikoa izango da, edo ez da izango», eta uste sendo horrek gidatu du Pierre Parlebasen lana azken 60 urteetan, «birrindutako heziketa fisikoak» mindu zuenetik (1967: 2017, 2. atala). Garai hartako krisiaren ondorioak honela deskribatu zituen urte batzuk geroago: - *1. Teknika, ezagutza eta formakuntzaren zatiketa:* heziketa fisikoa inoiz baino zatituago dago hainbat eta hainbat jardueratan, eta batez ere, ikuskera ugaritan, elkarren alboan inolako zentzurik gabe edonola jarrita. - *2. Bere edukien mendekotasuna:* «Bere koherentzia zientifikoa finkatu ez duenez, heziketa fisikoa zientzia biologiko eta giza zientzien printzipioen menpe dago. Egun, bere garapena kanpoko diziplinen nagusitasunera murriztuta dago» (1996: Parlebas, 2016, 44. or.). Zatiketa eta mendekotasuna, ez al dira horiek EPOHFaren ondorio nagusiak… edo abiapuntuak? Horregatik, eta krisi-sentsazio berarekin, heziketa fisikoaren eraikuntza zientifikoa sustatzeko, hurrengo baieztapenak heziketa-praktikak eta ikerketa zientifikoak elkarren eskutik garatu dezaketen proiektua sustatzeko proposatzen dira: - *Akzioan dagoen pertsona*, «jokabide motorraren» bidez adierazten dena, gure hezkuntza-ekintzaren xedea da. - *Esku-hartze hezitzailea*, medikuntzakoa edo psikologikoa bezala, ez da zientzia bat, baldin eta halakotzat ulertzen badugu ezagutza egiazkoa eta fidagarria sortzeko proiektu kolektiboa. - *Akzio motorra,* «egoera motor jakin batean jarduten du subjektu batek edo batzuen mugimendu-jokabideak gauzatzeko prozesuak» (Parlebas, 2001, 41. or.), gure ikerketa zientifiko, propio eta espezifikoaren aztergaia da: gimnastika-ariketak, zeregin motor askeak, jolas tradizionalak, kirolak, gorputz-adierazpeneko jarduerak eta artistikoak… - *Egoera motorrak*, «ingurune fisiko jakin batean zeregin motor bat egiten duen pertsona baten edo gehiagoren akzio motorraren ezaugarri diren elementu objektibo eta subjektiboen multzo» horiek (423. or) eskuhartze motorraren berezko bitartekoak dira. - Egoera ludomotorren *barne-logikek* espero daitezkeen efektuak bideratzen dituzte, eta, aukeratutako xedeak eta helburuak lortzeko baliabide gisa erabiltzeko gai izateko, ahalik eta sakonen eta objektiboen ulertu behar ditugu. Terminologia sendo eta eredu teorikorik gabe ez dago hezkuntza fisiko zientifikoa eraikitzerik. Eta hezkuntza fisikoa baliagarria ez bada, gure maisu-maistra eta irakasle onenen praktikaren adibide onenek ez dute baliorik izango gehien behar dugun lekuetan: hezkuntzako ministerio eta sailen bulegoetan. #### **6. Erreferentziak** - Berritzeguna Nagusia (2007). *Oinarrizko gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman.* Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. - Calvo, A. (2022). León realiza el currículo de Educación Física para los colegios españoles. *Diario de León*. https://www.diariodeleon.es/articulo/leon/leon-realiza-curriculoeducacion-fisica-colegios-espanoles/202204031851362207868.html - Carbonell, Jaume (argtz.) (2000). *Pedagogías del siglo XX*. CISSPRAXIS. - Collinet, Cecile (2005). Intérêts et limites des concepts liés au corps dans trois conceptions de l'Éducation physique des années soixante-dix. *Corps et culture*, I, Thématiques: corps, éducation et normativité. http://corpsetculture.revues.org/document704. html - de Tezanos, Araceli (2006). Didáctica-pedagogía-ciencia de la educación: la relación que confirma la «excepción» francesa. *Revista Educación y Pedagogía*, 46, 33-57. - Delgado Noguera, Miguel Ángel (1991). *Los estilos de enseñanza en la educación física.* Universidad de Granada. - During, Bertrand, eta Bordes, Pascal (1998). Praxéologie motrice et pédagogie. IV Seminario Internacional de Praxiología Motriz. - Fernández-Balboa, Juan Miguel (2004). La Educación Física desde una perspectiva crítica: de la pedagogía venenosa y el «currículum» oculto hacia la dignidad. In Víctor López Pastor, Roberto Monjas Aguado eta Antonio Fraile Aranda (argtz.), *Los últimos diez años de la educación física escolar: cursos de invierno 2003* (215- 225. or.). Universidad de Valladolid. - Fernández-Río, Javier; Calderón, Antonio; Alcalá, David Hortigüela; Pérez-Pueyo, Ángel, eta Aznar Cebamanos, Mónica (2016). Modelos pedagógicos en educación física: consideraciones teórico-prácticas para docentes. *Revista Española de Educación Física y Deportes*, 413, 55-75. - Fernandez-Río, Javier; Hortigüela-Alcalá, David, eta Perez-Pueyo, Ángel (2021). ¿Qué es un modelo pedagógico? Aclaración conceptual. In Ángel Perez-Pueyo, David Hortigüela Alcalá eta Javier Fernandez Río (argtz.), *Modelos pedagógicos en Educación Física: Qué, cómo, por qué y para qué* (12-24. or.). Universidad de León. - Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, BOE, 122.868-122.924. https://www.boe.es/diario\_boe/ txt.php?id=BOE-A-2020-17264 - Martínez-Santos, Raúl (2018). ¿Juegos de palabras o palabras que juegan? Sobre la naturaleza jurídica de los juegos deportivos. *Cultura, Ciencia y Deporte*, *13*, 38, 183-194. https://doi.org/10.12800/ccd.v13i38.1074 - Martínez-Santos, Raúl (2019). La intervención motriz como proceso comunicativo. Innovación, tradición y formación de formadores. In Santiago Alonso, José María Romero, Carmen Rodríguez-Jiménez eta José María Sola (argtz.), *Investigación, Innovación docente y TIC. Nuevos horizontes educativos* (1.472-1.483. or.). Dykinson. - Martínez-Santos, Raúl (2020). Signos, metáforas y educación física: conectando Peirce y Parlebas mediante la acción motriz. *Conexões: Educação Física, Esporte e Saúde*, *18*, 1-18. https://doi.org/10.20396/conex.v18i0.8659170 - Martínez-Santos, Raúl; Aracama, Astrid; Founaud, María Pilar, eta Oiarbide, Asier (2020). Principios y subprincipios para un currículo praxiológico de educación física. *Conexões : educação física, esporte e saude*, *18*, 1-25. https://doi.org/10.20396/ conex.v18i0.8659171 - Martínez-Santos, Raúl, eta Nubiola, Jaime (2022). Signe, science et jeux sportif: esquisse de sémiotricité triadique. *Semiotica*, *2022*, 248, 77-103. https://doi.org/10.1515/ sem-2022-0069 - Martínez-Santos, Raúl, eta Oiarbide, Asier (2016). Heziketa fisikoa eta praxiologia motorra. In *Heziketa fisiko moderno baterako ikuspuntuak* (19-33. or.). Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. - Mosston, Muska (1972). *Teaching: From command to discovery.* Wadsworth Publishing Company. - OCDE (2003): *La definición y selección de competencias clave. Resumen ejecutivo.* https:// www.deseco.ch/bfs/deseco/en/index/03/02.parsys.78532.downloadList.94248. DownloadFile.tmp/2005.dscexecutivesummary.sp.pdf - Parlebas, Pierre (1991). Didactique et logique interne des APS. *EPS*, *228*, 9-14. - Parlebas, Pierre (2001). *Juegos, deporte y sociedad. Léxico de praxiología motriz.* Paidotribo. - Parlebas, Pierre (2003). Un nuevo paradigma en educación física: los dominios de acción motriz. In Juan Pedro Fuentes eta Manuel Bellido (argtz.), *Primer Congreso Europeo de Educación Física FIEP 2003* (27-42. or.). Diputación de Cáceres. - Parlebas, Pierre (2014). *L'agir: fer de lance de l'éducation physique.* https://www.youtube. com/watch?v=k8Do17zIeKA - Parlebas, Pierre (2016). *Heziketa fisiko moderno baterako ikuspuntuak.* UPV/EHU. - Parlebas, Pierre (2017). *La aventura praxiológica. Ciencia, acción y educación física* [Raúl Martínez-Santos, itzle.]. Junta de Andalucía. - Parlebas, Pierre (2018). Une pédagogie des competences motrices. *Acción motriz*, 20, 89-96. Peirce, Charles Sanders (1988). La fijación de la creencia. In José Vericat (argtz.), *Charles S. Peirce. El hombre, un signo (El pragmatismo de Peirce)* (175-199. or.). Crítica. - Peirce, Charles Sanders, eta Vericat, José (1988). *El hombre y su signo (el pragmatismo de Peirce).* Crítica. - Pérez-Pueyo, Ángel; García Busto, Oscar; Hortigüela Alcalá, David; Aznar Cebamanos, Monica, eta Vidal Valero, Sonia (2016): ¿Es posible una (verdadera) competencia clave relacionada con lo motriz? La competencia corporal. *Revista Española de Educación Física y Deportes*, 415, 51-71. - Perez-Pueyo, Ángel; Hortigüela Alcalá, David, eta Fernandez Río, Javier (2021): Presentación. In Ángel Perez-Pueyo; David Hortigüela Alcalá eta Javier Fernandez Río (argtz.), *Modelos pedagógicos en Educación Física: Qué, cómo, por qué y para qué* (8-10. or.). Universidad de León. - Perez-Pueyo, Ángel; Hortigüela-Alcalá, David, eta Fernandez-Río, Javier (argtz.) (2021). *Modelos pedagógicos en Educación Física: Qué, cómo, por qué y para qué.* Universidad de León. - Poyatos, Fernando (1994). *La comunicación no verbal (Vol. 1). Cultura, lenguaje y conversación.* Istmo. - Sicilia, Álvaro, eta Delgado, Miguel Ángel (2002). *Educación física y estilos de enseñanza.* Inde. - Wittgenstein, Ludwig (2003). *Philosophical investigations: the German text, with a revised English translation*, 50th anniversary commemorative edition. Blackwell.
aldizkariak.v1-6-68
{ "domain": "hezkuntza", "id": "tantak_Libk.25_ Zk.2 _2013_7", "issue": "Libk.25_ Zk.2 _2013_", "year": "2013", "license": "cc-by-nc-sa 4.0", "source": "tantak", "edition": null }
# *Tantak* **EHUko Hezkuntza Aldizkarian 25 urte hauetan argitaratutako artikuluen aurkibidea** Jarraian eskainiko dugun artikuluen aurkibidea *Tantak* EHUko Hezkuntza Aldizkarian 25 urte hauetan argitara emandako lanei dagokie. Era horretan, aldizkarian parte hartu duzuen irakasleon nahiz ikertzaileon lankidetza eskertu nahi dugu; zuek egin duzue posible honaino ailegatu izana, bai eta hemendik aurrerako erronkei egokiro heltzeko moduan egotea ere. > *Karlos Santiago Etxeberria, Igor Camino Ortiz de Barrón, Jose Maria Preciado Saez de Ocariz, Asier Huegun Burgos, Kepa Larrea Mujika, Edu Zelaieta Anta, Genaro Gomez Zubia* Erredakzio Batzordea > > **1** «Euskararen hitzordena zeregin komunikatiboaren arabera» tesiaren aurkezpen gisa. *Eusebio Osa Unamuno* «Aliceren abenturak lurralde miresgarrian» liburuaren itzulpena dela, ohar batzu. *Manu Lopez Gaseni* Luis Mari Mujikaren «aire neurtuak» poemako zenbait olerkiren metrika, puntu eta edukinen azterketa. *Mikel Fernández Aizpuru* Europear-algonkiar merkatalgo harremanetako euskal mordoilo hiztegia. *Peter Baker* Matematika «modernoa» gaur egun O.H.O. eta irakasle eskoletan. *Modesto Arrieta Illarramendi* Zientzi irakasleen ekarpena «enpresa» zientifikoan. *José Vázquez eta Teresa Nuño* Hezkuntza Teknologia eta irakas-tresnerietan ikerkuntza. *Carlos Castaño Garrido* Zenbait artelan aztertzeko eskema. *Txema Preciado* Irakaskuntza euskalduna giro erdaldunean. *Pello Aierbe* O.H.O.ko eredu elebidunean eskolarizatutako ikasleengan zenbait soziologi eta hezkuntza aldagaien eragina ertainetako ikasketen aukeraketan. *J.F. Lukas eta J. Condón* II. errepublikako irakaskuntzaren eragina euskalerriko «ikastoletan»: Donostia zonaldea (ahozko historiaren azterketa). *Karmele Buján* Izen osagarridunetan, izenaren topikalizazioa. *Eusebio Osa* Ekonomiaren irakaskuntza oinarrizko hezkuntzan. *Iñaki Esparta* Arno Sternen espresioaren semiologia eta arte modernoaren prozesu analitikoaren arteko erlazioaz. *Iñaki Zuazo* Errealitatea irudikatzeko trebetasun falta eta artearekiko jarrera direla, proposamen bat. *Txema Preciado* **3** Euskara irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren azterketa (1987-1990). *F. Etxeberria eta E. Baxok* Lan teknikak eta ikasteko ohiturak: Interbentzio-programa. *J.F. Lukas eta C. Santiago* Eskolako aktibitateen antolakuntza soziala. *Pello Aierbe* Unibertsitatea eta irakaslegoaren prestakuntza teknologia berrietan. *Carlos Castaño* Ideologi mezuak haur literaturan. *X. Etxaniz eta M. Mendiburu* **4** Egungo Sistema Eskolarraren eraikuntza eta Euskal Eskola Publikoari buruzko proiektuak direla eta egin beharreko oharpenak. *Fito Rodrigez* Euskal Eskolaren lehen urratsak. *I. Zabaleta eta P. Davila* Ikastolaren normalizazioaren historia labur bat. *Felix Basurco* Instituzionalizatze urratsak eta administraritzarekin harremanak (1980- 90). *I. Fernandez eta M. Gorostizaga* Euskal Curriculum berezia. *X. Isasi eta L. Erriondo* Euskara: Erdiko Zikloko programazioaz. *M. Azkarate eta P. Etxeberria* Ibilbide iniziatikoa ahozko literaturan. *Maite Mendiburu* Jolas librea haur eskoletan. *N. Gonzalez eta L.M. Elizalde* **5** Mintzairaren garapena haur euskaldunengan: Ikerlan deskriptibo baten prozedura eta lehenengo emaitzak. *I. Biain, R. Soto eta B. Zuñiga* Elebitasuna eta funtzionamendu kognitiboa. *C. Baker* Trebetasun eta errendimendu matematikoa testuinguru elebidunean: ikerketa baten emaitzak. *J.F. Lukas* Bretoierazko irakaskuntzaren lekua gaur egun eta «Diwan» ikastola bretoiak. *R. Baxter* Haurreskolen zenbait antolakuntza alderdi. *P. Aierbe* Ikaskideen arteko harremanak: sozioezagupenezko gatazka, elkarkidetzazko ikasketa modua eta adinkideen arteko tutoretza. *K. Medrano eta L. Oihartzabal* **6** Ikastetxearen hezkuntza proiektua eta zuzendaria berrikuntza bidean. *Pello Aierbe* Irakurketa-idazketaren ikaste-prozesua paradigma eraikitzailearen eta soziogenetikoaren ikuspegitik. *L. Oihartzabal* Talde baloreen garapena ikasgelan. *M.A. de la Caba* Euskal egitate berizgarriaren ardura eta euskararena bereziki Bergarako Erret mintegi abertzalearen hezkuntza egitarauan. *K. Larrañaga* Haurtzaroaren babesari buruzko ikuspegi historikoa. *87 P. Davila, A. Uribe-Etxebarria eta I. Zabaleta* Idazleak ikastetxeetara. *M. Landa* Mariasun Landa eskolan. *X. Etxaniz, K. Akizu, L. Lazkano, G. Mtz. Azkuenaga, R. Navarro eta N. Viana* **7** Murgilpen eta auto-ikaskuntza programak, elebitasunaren urraspideetan. *F. Etxeberria eta E. Baxoc* Egokitzapen eskolarra eta elebitasuna hurbilpen teorikoa. *L.M. Naya* Irakurketa-idazketaren ikaste-prozesua paradigma eraikitzailearen eta soziogenetikoaren ikuspegitik. II. Didaktika baterako hipotesiak. *L. Oihartzabal* Irakaskuntzaren edukien antolaketa. *A. Goñi eta C. Astigarraga* Matematika-errendimendua 6. mailan. Zenbait aldagaiaren eragina. *J.F. Lukas, C. Santiago, I. Dendaluze eta L. Joaristi* Orientazioaren antolakuntza ikastetxean. *M. Gomez* Ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako partaideen formazioa: Euskal Herriko Unibertsitatean eginiko esperientzia bat. *X. Etxague* **8** Kultur-elkartasuna eta balioekiko hezkuntza. *K. Medrano eta L. Oinartzabal* Koloreari buruzko irakaskuntzaren egokitasuna Euskalerriko testuinguruan. *T. Preciado* Sexuen arteko hezkuntza diferentzialaren eboluzio: eredu koedukatzaile baten bila. *B. Martinez* Geroko irakasleak eta sexualitatea. *I. Aizpurua, J.M. Correa eta M. Eceiza* Euskara errendimendua: hainbat aldagairen eragina. *X. Etxague* Irakasleak, ikasgelan ikertzaile. *B. Munarriz eta C. Santiago* Irakurketa-idazketaren ikaste prozesua paradigma eraikitzailearen eta soziogenetikoaren ikuspegitik. III Didaktika baten proposamena. *L. Oihartzabal* Orientazio departamendu bat antolatzeko metodo praktikoa. *S. Galdos* **9** Ingelesaren jabetza ikasle elebakardun eta elebidunengan. *J. Cenoz* Nafarroako D ereduko ikasleen euskara errendimendua: azterketa deskribatzailea. *X. Etxague* Egokitzapen eskolarra eta elebitasuna: Donostian egindako ikerketa batean lortutako emaitzak. *L.M. Naya* Euskararen herritik erdararen mundura. *A. Rodrgiuez eta X. Isasi* Euskal Eskola eta hitzarmen politikoa. *Hezkuntza Mintegia* Bizitakoa versus ikasitakoa: horia eta urdina gatazka honen adibideak. *Tx. Preciado* Irakurmena eta euskal fonologiaren arazo batzuk. *I. Gaminde* ESAIZU, euskarako material kurrikularrak. *R. Abasolo, J. Arejolaleiba, M. Bilbatua, J. Garmendia eta M. Sainz* Aktibitate sistemetan oinarritutako euskararen irakaskuntza bizirako esperientzi bat. *M. Aristizabal* Prentsa eskolarra hizkuntzaren jabetze prozesua bizkortzeko eta hizkuntza funtzioak hedatzeko. *A. Jaio* Ikastetxeko hezkuntza proiektuaren elaborazioa Martuteneko Lanbide Heziketako Institutuan. *K. Intxausti* **10** Elebiduntasuna. *L. Erriondo* Ahozko historia proposamen didaktiko gisa: oroimen historikoaren eraikuntza kolektiboa. *I. Fernandez* Ikastetxean ardazturiko prestakuntza adibide bat. *N. Gonzalez* Lasarte-Oriako Institutuaren Diagnosia. *M.V. Gonzalez eta L. Herrasi* Euskal Unibertsitatea dela eta kanpoko Unibertsitateetako zenbait eredu pedagogiko. *F. Rodriguez* Irakaslegoaren ondoeza Gipuzkoan. *I. Aizpurua, J.M. Correa, L. Jauregi eta M. Eceiza* Sinbolo nazionalen jabetze prozesua. Banderak. *A. Arribillaga eta B. Molero.* **11** B ereduaren egoeraren deskribapena eta tipologia ikerketaren lehen urratsak. *J.F. Lukas eta beste* Murgilketako irakaslegoaren mintzairaren azterketa funtzionala eta bere egokipena bigarren hizkuntzako ikaslegoaren konpetentzi mailara. *R. Soto* Elementu psikosozialen eragina bigarren hizkuntzaren jabetzean: bizitasun etnoliguistikoa, sare soziala eta motibazioa*J. Cenoz eta J. Valencia* Hizkuntzaren lorpen-prozesua paradigma eraikitzailearen ikuspegitik. Ikerketarako hainbat ohar eta galdera. *L. Oihartzabal* «Museoak: Haurrentzat debekaturik!. Euskal Herriko Museoen hezkuntza funtzioari buruzko zenbait azalpen eta iritzi. *R. Zulaika* Haurtzaroaren babesaren instituzionalizatze prozesua Hego Euskal Herrian (1900-1930). 97 *A. Uribe-Etxeberria* Natur arloaren irakaskuntzan kontuan eduki beharreko zenbait faktore. *M. Haranburu* **12** Haur Hezkuntzarako behaketa eta ebaluaketa. 3 urteko haurrak. *T. Huguet, M. Planas eta M. Vilella* Nola eman bibliografia? Gomendioak, adibideak eta beste. *P. Salaberri* Haur euskaldun elebakar baten menpeko perpausen jabekkuntza-garapena. *A. Barreña* Ingurugiroaren arazo baten trataera didaktiko konstruktibista: desertifikazioa eta uholdeak. *A. Gurutzeaga* Ingurugiroari buruzko gai baten irakaskuntzarako ikuspuntu konstruktibista bat: janari ontzien koste ekologikoa. *E. Pozueta* Eskola-Hizkuntza(k) eta hizkuntza ordezkapena. *X. Isasi* Hizkuntza, pentsamendua eta kultura. *F. Olabarrieta* Elebiduntasun mailaren garapena eta berau mugatzen duten aldagai soziolinguistikoak eta psikologikoak Oinarrizko Heziketa Orokorreko ikasle elebidunengan. *N. Balluerka, A. Bergara eta A. Gorostiaga* Elebiduntasunari buruzko testaren bidez lorturiko datuen azterketa kuantitatiboa. *P. Elosua, A. Lopez eta J.A. Artamendi* 9-14 urte bitarteko neska mutilek ekarritako hiztegien azterketa. *F. Yenes, L. Erriondo eta X. Isasi* **13** Irakurketaren garrantzia giza garapenean. *P. Iztueta* Ikaste-estrategiak: kontzeptualizazioa. *C. Santiago* Ikaste-estrategietan esku-hartzea: 8. mailan gauzatutako esperientzia. *C. Santiago* Hezkuntza-Erreforma Ingalaterran: ebaluazioaren zentzua. *C. Ryan* Oharpen orokorreko jarraibideak. 4-5 urtekoen haur-hezkuntza. *T. Huguet* **14** Laguntza-zerbitzuen bilakaera eta lanbide-perfilak EAEn. *B. Martinez, V. Perez-Sostoa eta J. Galarreta* Eskolatik lanerako bidea: Gizarte-garantiako programak. *L. Sarasola eta L.M. Naya* Matematika-ikaskuntzaren teoriei hurbilketa. *M. Arrieta* Gizarte Zientzietako irakasleen perspektibak ikerketa etnografiko bat dela medio. *J.R. Oiarzabal* BAPren eragina faktore kognitiboetan. 93/94 ebaluazioa. *I. Lopez* Euskararen jabekuntza: jakin eta beste aditz trinko batzuen eragingarritasunaz. *A. Barreña* **15** Unibertsitatearen ebaluazio instituzionalaren alderdiak. *I.J. Alfaro eta A. Perez* 25 urtetik gorakoentzako sarrera-probatik heldutako ikasle unibertsitarioen ezaugarriak. *J.F. Lukas, C. Santiago eta F. Arbizu* Euskal gaztetxoen euskararekiko jarrerak eta jokabideak: hezkuntzaren eragina euskal gaztetxoak euskalduntzean: gaztetxoek euskararekiko duten ezagutza eta hizkuntza honekiko dituzten jokabideak. *N. Larrañaga Aizpuru* Komunikazioa eta irudikapena: gaztelaniaren irakaskuntza euskaragaztelania bigarren hizkuntza (2H) denean. *Ikerkuntza Kooperatiboko Mintegia (B. Munarriz eta beste)* Teoriak eta praktika irakasleen etengabeko prestakuntzan. *P. Ruiz de Gauna* Beharren ebaluazioaren eragina hezkuntza prozesuan. *B. Munarriz eta J.F. Lukas* **16** Ebaluazioan informazioa bildu eta analizatzeko estrategia kualitatiboak. *D. del Rincon* Ingurugiro heziketaren errealitatea eta etorkizuna Euskadin. *J.F. Martinez Huerta* Kulturaniztasuna eta Hezkuntza. *M. Artola Artano eta beste* Idatzizko euskara batua eta ahozko euskararen arteko kontraesanak Euskal Herriaren nortasun kolektiboaren eraikuntzan. *F. Rodriguez Bornaetxea eta I. Esnaola* Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta herri txikien iraupena. *B. Bilbao eta beste* 17 Piaget-en ekarpenak Psikologia eta Hezkuntza arloan. *M.ª Angeles de la Caba eta Rafael López Atxurra* Programen ebaluazioa Espainiako Estatuan. *Rafael Carballo* Ebaluazio-prozesu baten plangintza. *Rafael Carballo* Testu-datuen azterketarako metodo kualitatibo eta kuantitatiboak. *Javier Gil Flores, Eduardo García Jiménez eta Gregorio Rodríguez Gómez.* Haur eta gazte literatuta: morrontzaren itzulera. *Manu López Gaseni*. Prentsaren azterketa hezkuntzarako tresna lagungarria. *María Badiola, Alicia Gómez, Pilare Mendía eta M.ª José Zoilo.* #### **18** Paulo Freireren omenez. *Arantxa Ugartetxea* Parisko Jullien-en (1775-1848) ekarpenak Erkatutako Hezkuntzara. *Luis Maria Naya Garmendia* Eleizalde: politika abertzalea pedagogia gisa. *Esteban Antxustegi Igartua* Gizarte-Zientzien irakaskuntza Haur-Hezkuntzan. *Maite Murua eta Juan Ramon Oyarzabal* Begiradatxo bat marrazketa librearen errealitateari. *Txema Preciado Saez de Ocariz* Sare publikoari kritika konstruktiboa. *Pello Aramendi Jauregi* «B» ereduko tipologizaziorako irizpide, dimentsio eta adierazleak. *Feli Etxeberria eta beste*. Hezkuntza-Orientabidea XX. mende bukaeran: orientabidearen sorreraren aurrekinak eta testuingurua; hezkuntza-orientabidearen kontzeptu modernoaren hurbilpena. *Rakel del Frago Arbizu* **19** Ebaluazio kritikoa eta ikerketa-ekintzako metodologia. *Isabel Lopez* Sexuen araberako ezberdintasunak garapen etiko-moralean (Euskal Herrian burututako ikerketa bat). *Kontxi Medrano eta Lontxo Oihartzabal* Hezkuntza sozioafektiboa eskolan. *Mariangeles de la Caba* Definitu, gizarte-mailan hobeto jarduteko pertsonekin. AA kontzeptuaren ezereztatzea. *Jose Ramon Orcasitas* Testu literarioen erabilpena bigarren hizkuntzako klasean: zenbait ariketa. *David Lasagabaster*. Unibertsitateko ikasleek eremu eta potentzial elektrikoen ideien barneratze-prozesuan duten zailtasuna. *Furio C., Guisasola, J. eta Gomez, E.* Guraso eta irakasleen komunikazio-gaitasunen garapenerako eskuhar tze eta ebaluazioa, eta beren eragina seme-alaba/ikasleen garapen pertsonalean. *Juana Mari Maganto, Isabel Bartau eta Maria Angeles de la Caba* Helduen hezkuntza: Telebistari buruzko irakaskuntza eta ikaskuntza kritikorako programa. *Jose Miguel Correa, Kike Riaño, Elena Sarasa, Jon Moñux, Ixa Fernandez eta Antxon Alfaro* Ikastolan balioak lantzen. *Oskar Viguera eta Gemma del Rio* # **20** Gizarte-hezkuntzazko projektuen bideraketa eta Garapena. *Gloria Perez* Haurtzaroaren babesa eta derrigorrezko eskolatzea: Donostiako Udaleskoletako erreforma XX. mendearen lehenengo hamarkadetan. *A. Uribe-Etxe berria, Idoia Fernandez eta Ana Eizagirre* Balioak ikastolan (II): proposamen praktikoa. *Oskar Viguera eta Gemma Del Rio* Dinamizazio soziolinguistikoa: esparru berria Gizarte eta kultur animazioan. *Iñaki Marko* Eskola eta hizkuntza normalizazioa. Alderatutako zenbait adibide. *Fito Rodriguez* Bigarren hizkuntza irakasteko eskolak egin dezakeena. *Uri Ruiz* Unibertsitateko irakasle berrien integrazioa: laneko lehen urtea. *Pello Aramendi* Hezkuntza sistema, HIESa eta honen ondorioen aurrean. Amando Vega Ikastetxeen kanpo-ebaluazioa: aukerak eta mugak. *Alejandro Tiana* Datuen bilketa eta analisirako metodoak: paper-zorroen bidezko ikaskuntzaren ebaluazioa. *Elena Barberà* Neurketa-tresna psikopedagogikoen euskaratzea eta itemaren funtzionamendu diferentziala. *Paula Elosua eta Alicia Lopez* Nazionalismoa eta hezkuntza. *Iñaki Zabaleta* Hezkuntza eta bazterketa gizarte globalizatuan. Erantzun pedagogiko alternatiboak. *Felix Placer* Zeharkako gaien integraziorako esperientzia bat kultur aniztasunaren ikuspegitik (neska eta mutil saharauientzako Donostiako gida). *Begoña Martinez eta beste* Komunikazio-gaitasuna baloratzen (I). *Mikel Prieto* # **22** Nerabea eta ikasketak. Ikasten ikastea edo ikastetik ihes egitea? *M.ªL. Etxeberria* Zuzendaritza projektua. *J.C. Sola eta Pello Aramendi* Ikastetxean ardazturiko formazio programa baten ebaluazioa. *Xabier Etxague, J.M.ª Goñi, Izaskun Egia eta Ramon Garmendia* Hezkuntza ikerketa eta ebaluaketa. Practicum-aren ebaluaketa: esperientzia bat. *Noelia Moyano, Eider Gamboa eta Begoña Cabero* Autokontzeptu fisikoaren neurtresnak. *Lm. Zulaika eta Modesto Arrieta* #### **23** Ikastetzearen kalitatearen ebaluazioa. *Xabier Etxague, Pello Ayerbe eta J.F. Lukas* Zuzendaritza-taldekideen formazioa LOGSE-ren esparruan: Kasu batean oinarritutako azterketa eta gogoeta. *Karmele Bujan* Matematikaren Ebaluazioa curruculum eraikitzaile baten ikuspegitik: esperientzia bat. *J.M.ª Goñi* Euskaratutako haur eta gazte literatura hezkuntza sistemaren testuinguruan: egindakoak eta egitekoak. *Manu Lopez* Irudi soziometrikoak eta haien interpretazioa soziograma baten azterketan. *Flor A. Cabrera* Komunikazio-gaitasuna baloratzen (II): ebaluazio-irizpideen trataera. *Mikel Prieto* Frantzia eta hezkuntza-sistemaren sorrera nazioaren itzalpean. *Iñaki Zabaleta* Ikasleen gaitasun emozionala. *Camino Echagüe* **24** Ikastetxearen kalitatearen ebaluazioa (II). *X. Etxague, P. Ayerbe eta J.F. Lukas* Euskal autonomia erkidegoko ikastetxeen Kanpo-ebaluazioa. *J.F. Lukas, C. Santiago, B. Munarriz, N. Moyano eta M. Sedano* Delphi-taulak: hezitzaileentzako ikerkuntza metodologia bat. *L. Ballester* Testuen ulermen prozesuaren faktore erabakigarriak. *N. Balluerka eta A. Gorostiaga* Nortasunaren motibaziozko osagaien azterketa: ni erreala, ni ideala, behar lukeen nia, egozpen estiloak, autoeraginkortasuna eta beste aldagai kliniko batzuk. *M. Haranburu eta J. Guerra* Artea - ez artea ezbaitik errealitatea irudikatzeko mailetara. *T. Preciado* **25** Eskola eraginkortasunaren hobekuntzarako Europako eredu baterantz. *F. Javier Murillo* Autoebaluazio instituzionala: xedeak, eragileak eta metodologia. *J. Rué* Ebaluazio psikopedagogikoa. *M. Lourdes Aparicio* Kontzientzia metalinguistikoa euskara-ikasle helduen artean. *J. Perales* Plastika eta Ikus-Adierazpena: Lehen Hezkuntzarako euskaraz argitaratutako testu liburuen analisia. *E. Llorente, A. Andrieu, A. Montorio eta P. Lekue* Musika heziketa. *A. Sarralde* **26** Bideratze-Funtzioa prestatzaileen prestakuntzan: esperientzia baten azterketa. *I. Fernandez eta M. Arandia* Bideratze-Lana gizarte-eragileen lanbide-garapeneko esperientzia batean: azterketa etnografikoa. *M. Arandia eta P. Ruiz de Gauna* Bigarren hezkuntzaren hastapenak Gipuzkoan. Donostiak garatutako prozesua. *I. Camino* Gipuzkoako auzo-eskolak. 1930-1938. *J.F. Garmendia* Eskolako hizkera ereduaz, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanen testuinguruan. *J. Maia* Ama-hizkuntzak ez du gramatikaren barnerakuntzaren ordenamendua baldintzatzen. *A. Mendizabal* EAEko ikastetxeen zuzendaritza-taldeen inguruko pertzepzioak. *M. Sedano, N. Moyano, J.F. Lukas, C. Santiago, L. Lizasoain eta L. Joaristi* # **27** Irizpideari buruzko ebaluazioa: Ikasgelako probak egiteko metodologi osagaiak. *J.M. Jornet, J.M. Suárez eta M.ª J. Perales* Hezkuntza-programen ebaluaketa: oinarrizko kontzeptuak, ikuspuntu nagusiak eta arazoak. *R. Pérez Juste* Heziketa berezirako ikasleen prestakuntza eta laneratze prozesua. *K. Aranguren, L.M. Elizalde, J. Monzón, J.I. Perez, E. Bernaras eta M. Garaizar* Autokontzeptua: alderdiak, jatorria, funtzioak, desadostasunak, aldaketak eta kontsistentzia. *M. Aramburu eta J. Guerra* #### **28** Aduaren eskutik heziketa artistikoa. *T. Preciado* Autokontzepto fisikoa nerabezaroan eta bere eremuak. *A. Goñi, S. Palacios, S. Ruiz eta L.M. Zulaika* Autokontzeptuaren hierarki-izaeraren azterketa, eremu fisikotik abiatuz. *A. Goñi, S. Palacios, S. Ruiz eta L.M. Zulaika* Elkarrizketa irakasleen lan-tresna gisa. Psikoanalisiaren ekarpenak (psikologia dinamikoa). *M.L. Etxeberria eta A. Romagosa* Nafarroako aldundiko euskararen aldeko sailaren ekimenak (1957- 1972). *I. Lopez-Goñi* Gizarte pedagogiaren esparru akademiko eta lanbide. *A. Arka* #### **29** Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garantiza euskara-ikasle helduengan. *I. Pikabea* Adimen urritasuna duten haurren arreta goiztiarra. *K. Aranguren* e-kalitatea?, interneten oinarritutako hezkuntza unibertsitarioaren azterketa. *J.M. Correa, A. Ibáñez, E. Jiménez eta N. Amenabar* Zientzia guneak, zientzia komunikatzeko tokiak. *M.P. Diaz, M. Cuesta, I. Echeverria eta M. Morentin* Euskal Hezkuntza Sistemari begirada bat kanpotik. *F.J. Murillo* Testen euskaratzea. Balizko alborapenaren iturriak. *P. Elosua* Gizartearen aldeko jokabidea, garapen emozionala eta haurren sormena bultzatzeko jolas programak. *M. Garaigordobil eta A. Durá* Lanbide Heziketa. Euskal Herriko kalitate eredua. *J. Sarramona* Ikastetxeari aniztasunaren tratamendua hobetzen lagunduko dion eredu baterantz. *B. Martínez* Guztiontzako gizartea. Ezintasunak dituzten pertsonen Europako urtea dela eta. *A. Vega P. Aramendi* **31** Eskola porrota Espainian. *A. Marchesi* Ikerkuntza-proiektua. *K. Santiago eta J.F. Lukas* Gurasoen prestakuntza, familia, eskola eta komunitatearen arteko harremanen esparruan. *J.M. Maganto eta I. Bartau* Donibaneko Juan Huarteren ikuspegi pedagogikoa. *I. López-Goñi* **32** Emozioak eta gorputza hezitzaileen harreman-trebetasunen prestakuntza bidean: esperientzia baten azterketa. *A. Huegun* AFA-a autokontzeptu-eskalaren euskarataea. *P. Elosua* HHko eta LHko ikasgeletan ahozko euskara hobetzeko esku hartzeko programa. *I. Pikabea* Piaget eta Psicologia. *M. Haramburu* Ebaluazioan egoten diren zehar-iritziak eta honetarako kalitate irizpideak. *J.C. Tójar* **33** Curriculumaren ebaluazioa. *X. Etxague* Hezkuntza ebaluazioaren esparruak. *J.F. Lukas, O. Jiménez eta K. Santiago* Irakaskuntza unibertsitarioan erabiltzeko webgune baten diseinua. *K. Santiago eta J.F. Lukas* Gure arteko haur eta gazte literatura. *X. Etxaniz* Ikasbide esperientziala: gorputz-sentsazioak hezitzaileen prestakuntza praktikorako bidean. Hurbilpen teorikoa. *A. Huegun* Gaitasun morala eta ezagutza soziopertsonalaren azterketa ertain eta unibertsitateko laginetan. *S. Palacios eta G. Etxezarreta* Sozializatze-estiloen garapena. *Paula Elosua eta beste* Irakasleen arteko desbersintasunak fokaketa komunikatiboan. *Beronica Azpillaga* Gau gorri pelotari, goiz gorri errotari. *Txema Preciado* Zenbakien erabilera ipuin unibertsaletan. *Iera Arrieta* # **35** Hego Euskal Herriko estola-liburutegien erabilera, kudeaketa eta funtzionamendua. *O. Jiménez, J.F. Lukas eta K. Santiago.* Hezkuntza-kooperatiben egoera EAE-n. *F. Basurko, X. Galarreta, J.F. Lukas eta I. Pikabea.* Zenbateraino ezagutzen dute euskarazko tradizioa Irakasle- eta kazetari-gaiek? *J. Maia, A. Beldarrain eta M. Serna.* «Erna zite! Beranta gorria dugu!» *Tx. Preciado* Heziketa bereziaren inguruko legediaran Garapena Euskal Autonomi Erkidegoan. *L. Sepulveda, E. Bernaras eta C. Medrano* Helburu geometrikoen eskuratze-mailaren Kategorizazio bidean Van Hiele ereduaren barruan. *J. Sarasua eta M. Arrieta* #### **36** Kalitate Programak eta Normalkuntza Programak ikastetxeetan: elkarrengandik ikasten. *J. Inazio Marko* Jauzika hiru urterekin: Haur portaera Psikomotorearen behaketa. *Elena Herrran* Nerabeen Lanbide-lehentasunak. *Paula Elosua* Didaktika berriak informazio eta komunikazio teknologien bidez. *J. Domingo Villarroel* Euskal ikusteko eta ez ezik, koloreen artean ere badago bazterreraturik. *Txema Preciado* #### **37** Eskoletako gazteentzat hizkuntzak ikastea zigorra ote? *I. Pikabea eta beste* Bigarren hizkuntzaren eskurapenerako (H2) hainbat oinarri eta proposamen metodologiko. *K. Larrea / O. Bourgeaud* Soinua eta irudia emozioen pertzepzioan. *Iñaki Gaminde* Portafolioa eta lan-ekipoak. Talde Dinamika ikasgaian burututako esperientziaren azalpena. *J. Inazio Marko* Interneten erabilera didaktikoa Euskal Herriko Unibertsitatean. *Arkaitz Lareki* Adimen urritasuna zuten ikasleekin lehenengo hezkuntza esperientziak E.A.E.n Bilakaera historikoari buruz zenbait ohar. *Karmele Aranguren* Bazterreraturiko kolore-hitzen artean, osasuntsuak (ajerekin bada ere). *Txema Preciado* **38** Testuliburuetako edukiaren eta itxuraren garapena: Anaya, Edebé eta Santillana argitaletxeak adibide. *Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Pérez* II Errepublika Bilbon: Lehen Hezkuntzaren birmoldaketa eta lehengo hastapenak (1931-1932). *M.ª Olga Macias* Hizkuntzen Potfolioa ataritik ikasgelara. *Justo Bereziartua* Psikopedagogoaren profil profesionalaren inguruko ekarpenak. *Francisca Arbe eta beste* Arte Hezkuntza utopiaren eta pragmatismoaren artean. *Isusko Vivas* Bizikidetza ikastetxeetan. *Olaia Jimenez, Karlos Santiago eta J.F. Lukas* **39** Hezkuntza-eskubidearen eremuko Europa mailako azterketa erkatua. *Paulí Dávila, Luis M.ª Naya, eta Iñaki Zabaleta* Hezkuntzaren soziologia Frantzian. *Eguzki Urteaga* Hezkuntzaren soziologiari begira. *Jose Ignazio Imaz* Zenbakizko pentsamendua sorrera psikologia paradigma ezberdinetatik. *Jose Domingo Villarroel* Euskadiko ikastetxe publikoetako eskola zuzendaritzarako sarbidea. *Pello Aramendi, Juan Ramon Oiartzabal, Karmele Bujan eta Juan Carlos Sola* **40** Islamari buruz ikonoen bidez zabaldutako mezuak euskarazko testuliburuetan. *Mario Unamuno* Informazioa bilatzen konpetenteak dira unibertsitateko ikasleak? *Txema Egaña* Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko ikasleen ahalmen espazialaren azterketa: neurria eta estrategiak. *Iera Arrieta, Maria Concepción Medrano eta Modesto Arrieta* Adin txikikoen ebaluazio sozio-pertsonala egoera ahul-ahuleko testuinguruan. *M. Angeles de la Caba* Hiri Hezitzailea, kontzeptua eta ideia-gakoak. *Olaia Jiménez, J. Fco. Lukas, Felix Basurko, Karlos Santiago eta Luis Lizasoain* Practicum konpartitua: Practicum II-aren tutoretzan berrikuntza Irakasleen prestakuntzarako ikasketan. *Luispe Gutierrez, Jose Miguel Correa, Estitxu Jz. Aberasturi eta Alex Ibáñez.* #### **21(1)** Hizkuntzen kudeaketa eskolan. *Amelia Barquin eta Uri Ruiz* Espainiako Bigarren Errepublikaren garaia hezkuntza berrikuntzari begira. *Igor Camino eta Ainara Olarra* EHU-ko orientazio psikopedagogiako practicumetik orientatzailearen lanbide konpetentzien ikasketa. *Rakel Del Frago, Garbiñe Irazu, Javier López eta Amaia Mujika* Kalitatea hezkuntza: ikerketa baten ondorioak. *Xabier Etxague, Asier Huegun, Arkaitz Lareki, Jesús María Goñi, Pello Aramendi, Pello Ayerbe, Juan Carlos Sola eta Juan Ramón Oyarzabal.* Hiri Hezitzaileen esperientzien azterketatik ildo nagusietara. *Olaia Jiménez, Karlos Santiago, J. Francisco Lukas, Felix Basurko eta Luis Lizasoain* # **21 (2)** Sexu berekoenganako desira afektibo-sexualak dituzten pertsonek jasandako jazarpenak ongizate psikologikoan dituen ondorioak. *Aitor Martxueta eta Juan Etxeberria* Inmigrazioari buruzko diskurtso heuristikoaren azterketa. *Santiago Palacios Navarro eta Blanca Olalde L. de A.* Euskara-agiriak Europako Markora egokitzeko eta baliokidetzeko prozedura. *Iñaki Pikabea Torrano, J.F. Lukas Mujika eta N. Figueras Casanovas* Irakasleen egoera Gipuzkoan Francoren garaian. *Hilario Murua* *Cartón* Zientzia eta teknologiako unibertsitate ikasleen iritziak eta irudikapenak Ipar Euskal Herrian. *Eguzki Urteaga* Terminologiaren datu base bat hizkuntzaren didaktikarako. *Kepa Larrea Muxika, Maite Monasterio Bernaola eta Mikel Zabala Lopez de M.* Gizarte hezitzaileen praktika profesionalaren testuinguru instituzionala. *HAURBABESA LANBIDE taldea* # **22(1)** Ahozkotasunaren\_irakaskuntza bigarren hezkuntzako testuliburuetan. *Ines Maria Garcia Azkoaga, Ainhoa Imaz Gaztelurrutia, Leire Diaz de Gereñu Lasaga eta Alaitz Alegria Susperregi* Bigarren hezkuntzatik unibertsitatera:beharrezko informazioa. *Marta Barandiaran* *Miren Barrenetxea Ayesta, Antonio Cardona Rodriguez, Ana Maria Martin Arroyuelos, Juan Jose Mijangos del Campo eta Jon Olaskoaga Larrauri* Elkarrikertuz egitasmoa: e-paperzorroa eta ikus-entzunezko narratiba irakasle ogoetatsuaren hasierako prestakuntzan. *Jose Miguel Correa Gorospe, Estibaliz J.de Aberasturi eta Luis Pedro Gutierrez Cuenca* Oinarri-aldaketako kontzeptu eta prozedurei dagozkien akatsen azterketa:Unibertsitateko 1. mailako aljebra. *Izaskun Baro eta Modesto Arrieta* Aucouturier Praktika Psikomotoreari Behaketa Metodologiaren aplikazio baten sistematizazioa. *Elena Herran Izagirre* Familia ereduak gaurko eskolan. *Lucia Aguado Iribarren* # **22(2)** Irakurriaren ulermenaren zailtasunak bigarren hezkuntzan. *Gema Lasarte* Ekosistemak bilatzen ote du oreka? Testuliburuetan ekologiaren bidez zabaltzen diren ideiak. *Julia Ibarra Murillo* EAEko familia etorkinen aukerak lehen hezkuntzan: eskola eta hizkuntza eredua. *Nahia Intxausti Intxausti, Feli Etxeberria Sagastume eta Luis Joaristi Olariaga* Ikus-entzunezko alfabetizazioren indar-guneak eta gabeziak Euskal Herrian. Eskola-komunitatean egindako ikerketa kualitatibo baten emaitzak. *Txema Ramirez de la Piscina, Amaia Andrieu, Jose Inazio Basterretxea, Estefania Jimenez eta Jose Vicente Idoyaga* Unibertsitateko irakasleen profila. *Eguzki Urteaga* # **23(1)** Bigarren eta unibertsitateko hezkuntzako ikasleen genero-estereotipoak: eskolari eta bestelako sozializazio guneei begirada. *Ane Larrinaga, Elisa Usategi, Mila Amurrio eta Ana Irene del Valle* Nola identifikatzen dute unibertsitate-ikasleek ikasteko behar duten informazioa eta informazio hori non lor daitekeen. *Txema Egaña* Gorputz-asegabetasuna nerabezaroan. *Paula Elosua, Josu Mujika eta Paola Bully* Unibertsitateko ikasleen ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa. *José Francisco Lukas, Karlos Santiago eta Hilario Murua* Pertsona gorren Hezkuntza: bilakaera historikoa eta erronkak. *Ainhoa Moiua* Zer dakite ikasleek gramatikaz? Subjektua eta nor/nork eztabaidan. Kasu azterketa. *Amelia Barquín, Uri Ruiz eta Teresa Zulaika* #### **23(2)** Internet Lehen Hezkuntzan. *Jon Altuna* Ordenagailua bidezko ikaskuntza. IKASYS Proiektuaren Ebaluazioa. *Juan Etxeberria, Karlos Santiago, J.F. Lukas eta Ainhoa Gobantes* Irakaslearen eta unibertsitatearen rola ikasleen informazio-konpetentzien garapenean. *Txema Egaña* Kultura arteko komunikazio gaitasuna: emozioen pertzepzioa hizkuntza etorkinetan. *Urtza Garay, Aintzane Etxebarria, Iñaki Gaminde, Kepa Larrea eta Asier Romero* Unibertsitateko ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzen: taldekako eztabaidak ikasgelan. *Edu Zelaieta* Diziplinarteko lanaren esperientzia Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan: irakaslearen lanbidea. *Igor Camino, M.ª Teresa Vizkarra, Pilar Aristizabal eta JoseDomingo Villarroel* Fobia Soziala. *Marian Soroa, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, Joana Esteve eta Mikel Haranburu* #### **24(1)** Eskola-porrotetik lan-mundura. *Begoña Martínez, Amaia Mendizabal eta Virginia Pérez-Sostoa* Ikastetxetako Guraso Elkarteen zereginari buruzko azterlana. *Karlos Santiago, J.F. Lukas, Elisabeth Arrieta, Luis Joaristi eta Luis Lizasoain* Lehen Hezkuntzako Graduaren ikasleekin, testu-liburuez baliatuz, curriculumari buruz egindako esperientzia. *Josu Ruiz de Gauna eta Jesús García* Alderdi emozionala ahozko hizkuntzaren eta matematikaren ikas-irakaskuntzan: irakasleen estrategia enpatikoen azterketa. *Karmele Pérez Lizarralde* Mariasun Landaren literatura, haur eta gazteentzako ezohiko irakurketa eremuak. *Amaia Serrano* Irakaslearen profil profesionalaren definizioa eta testuinguratzea HUHEZI-n. *Nerea Alzola, Nekane Arratibel, Arantza Mongelos, Begoña Pedrosa, Karmele Pérez eta Leire Uriarte* # **24(2)** Lehen Hezkuntzako azken zikloan gaitasun emozionalak eta eskola elkarbizitza positiboa bultzatzeko esku-hartzea. *Roberto Salazar Muños* Haur depresioaren detekzioa eskola-testuinguruan. *Elena Bernarás, Joana Jaureguizar, Marian Soroa, Izaskun Ibabe eta Carmen de las Cuevas* Nola bilatzen dute informazioa unibertsitate-ikasleek? Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko ikasleen kasua. *Txema Egaña, Aitor Zuberogoitia eta Amaia Pavón* Irakaslegaien ahozko gaitasunen diagnostikorako egitasmoa. *Amaia Alvarez Uria eta Edu Zelaieta Anta* Unibertsitateko irakasleen konpetentziak. *Jesús María Goñi, Arkaitz Lareki eta IIrene López-Goñi* # **25(1)** Irakurketa ohiturak literatur sisteman generoa diagnostikatzeko eremu interesgarria. *Gema Lasarte* Teknologia berrien aplikazioa bigarren hezkuntzako heziketa fisikoan. *Iker Ros, Mikel Ferradas, Eneko Sheikhan eta Ander Irizar* Arte-terapiak egin ditzakeen ekarpenak nerabeengan irakaskuntzan. *Leticia Aristi* Hezkuntza inklusiboaren deia, premia eta inplikazioa. *Segundo Garin, Amando Vega eta Pello Aramendi* Sormena, berrikuntza eta Komunikazio ikasketak: *Design Thinking* eta *Creation Nets* metodologien aukerak aztertzen. *Aitor Zuberogoitia, Goio Arana eta Eneko Bidegain* Begirada estetikoa: Hezkuntza Artistikoaren funtsezko osagaia denei irekia. *Txema Preciado*
aldizkariak.v1-7-938
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 111 _2019_6", "issue": "Zk. 111 _2019_", "year": "2019", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
## **CAN THE SUBALTERN STATES SPEAK? ESTATUAREN ERALDAKETA ETA BURUJABETZA ESKAERAK KATALUNIAN, EUSKAL HERRIAN ETA ESKOZIAN** **Tesiaren egilea**: Jon Azkune Torres **Unibertsitatea**: Euskal Herriko Unibertsitatea **Saila**: Politika eta Administrazio Zientziak **Tesi-zuzendaria**: Jule Goikoetxea Mentxaka eta Igor Ahedo Gurrutxaga **Tesiaren laburpena**: Ikerketa honen abiapuntua zuhurtasun analitiko batetik baino gehiago kezka pertsonal eta kolektibo batetik dator. Sezesio-prozesuek, eskuin edo ezkerreko populismoek, austeritatearen aurkako mugimenduek, alderdi politiko berriek, Europar Batasunaren krisiak, feminismoaren loraldiak, krisi ekologikoak edota azken urteetan ugaritu diren borroka anitzek, ba al dute euren artean harremanik? Era isolatuan aztertzea gomendagarria da, edo komunean duten erroak lehentasuna izan beharko luke? Nola txertatu nazionalismoari buruzko ikerketak egungo egiturazko aldaketen baitan? Lehenik eta behin, agerikoak diren fenomeno horiek aintzat hartuta, euren artean «ezkutuan» duten konexioa hobetsi dugu. Hori dela-eta, egungo burujabetzaeskaeren dimentsio ontologikoa aztertzearen beharra azpimarratu dugu. Helburu zehatzei dagokienez, Euskal Herrian, Katalunian eta Eskozian gaitasun politikoan oinarrituriko burujabetza-eskaera garaikideak izan ditugu aztergai. Euskal Herriari eta Kataluniari dagokienez, aldez aurretik esan beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako Autonomia Erkidegoa izan direla ikergai nagusia. Gure lana garatzeko hausnarketa teoriko sakon bat burutzea funtsezkoa izan da: Marx, Gramsci eta Foucault bezalako autoreen lanetan oinarrituta dauden bi eskolen arteko elkarrizketa sustatu dugu: Bob Jessopen *Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoa*, eta hegemoniaren eraikuntza aztertzen duten Ernesto Laclau eta Chantal Mouffen *Essexeko Eskolaren Diskurtsoaren Teoria***.** Abiapuntu teoriko horretan oinarrituta, era dialektikoan ulertu behar diren bi joera aztertu ditugu. Alde batetik, Estatuaren baitan jazotako eraldaketen ondorioz demokraziaren pribatizaziorako eta estatismo autoritariorako joerak. Plano abstraktu sinple batean burujabetza, demokrazia eta estatuari buruz hausnartu ostean, azken hamarkadetan Europar Batasunean, Espainian eta Erresuma Batuan jazo diren aldaketak landu ditugu. Jule Goikoetxearen hausnarketekin bat eginez, eskala horietan demokraziaren pribatizazioak izan dituen eraginen ondorioz «krisi organiko» bat jazo dela deritzogu. Era dialektikoan ulertu beharreko prozesua da: burujabetza-eskaerek krisi organikoa sakondu dute, baina aldi berean krisi organiko horien ondorio ere badira. Bestetik, aipatu estatuaren eraldaketaren txanponaren beste aldean, nazio historikoen eskalan lurralde, autoritate eta eskubideen mihiztaketa berria aztertu dugu. Azken horren ondorioz, «estaturik gabeko nazio» deitu ditugun horietan demokratizazio prozesu propioak garatu dira, nazioak era demokratikoan birsortuz. Hori dela eta, gaur egun «estaturik gabeko nazioa» balio analitikorik ez duen kontzeptua dela deritzogu, eta haren ordez, «estatalitate subalternoa» kategoria garatu dugu. «Estatu matrizeen» (Espainia eta Erresuma Batua) eta «Estatalitate subalternoen» (Eskozia, Euskal Herria eta Katalunia) baitan garatzen diren demokratizazio eta nazio eta estatu eraikuntza-prozesu ezberdinen arteko lehian kokatzen ditugu egungo gatazka «soberanistak». Horren ondorioz, egungo burujabetza-eskaerak nazionalistak direla adierazten badugu, beren erro demokratikoa alboratu eta nazionalismoaren ikerketari dagozkion ezaugarri «kultural», «identitario» «partikularrak» atxiki beharko genizkieke. Hori dela-eta, gure aburuz, ez du zentzurik «nazionalista»ren eta «ez nazionalista»ren arteko banaketak, «nazionalista zibiko»en eta «etniko»en arteko banaketak edota kapitalismo finantzarioaren krisiaren ondorioz pizten diren «gatazka demokratikoen» eta nazionalismoaren eraginez sortzen diren «gatazka identitario»en banaketak. Gatazka demokratikoak gatazka nazionalistak dira (M-15 eta austeritatearen aurkako mugimenduak orokorrean) eta gatazka nazionalistak gatazka demokratikoak dira (Eskozia, Katalunia, Euskal Herria). Egungo Europar Batasunaren baitan banaketa horiek egiteak nazionalismoaren eta demokraziaren falazia epistemikoan sakontzea besterik ez du eragiten. Estatu-egitura demokratikoen eta aktore katalan, euskaldun eta eskoziarren arteko dinamikaren ondorioz subjektu/objektu berri bat sortuko da, demos katalana, euskalduna eta eskoziarra. Horren ondorioz nazio katalana, euskalduna eta eskoziarra era demokratiko batean birsortuko dira: naziogintza, demosgintza eta estatugintza aldi berean burutuko dira beraz. Horregatik, estaturik gabeko nazioen ordez estatalitate subalternoei buruz hitz egin dugu. Ondorio nagusiei dagokienez, honako hau esan dezakegu: gure ikuspegitik, egungo gatazken gakoa ez da «ezberdina den nazio baten kulturaren akomodazioa», baizik eta nola eta zein neurritan hitz egin dezaketen estatalitate subalternoek.
aldizkariak.v1-3-541
{ "domain": "gizarte zientziak eta zuzenbidea", "id": "ikergazte_v_gizarte-zientziak-eta-zuzenbidea_30", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# **Irakasleen hasierako prestakuntza: non gaude eta nora joan beharko genuke?** Nerea Muguruza Azkarraga *Hezkuntza Zientziak Saila UPV/EHU nerea.muguruza@ehu.eus* ### *Laburpena* Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak irakasle izateko ikasleen hasierako prestakuntza hobetzeko erreforma-proposamenak zabaldu zituen 2022ko urtarrilean. XXI. mendearen hasieratik zientziak hasierako prestakuntza berrikusteko beharra aldarrikatu du. Era berean, nazioartean zenbait herrialdek prestakuntza hobetzeko pausoa eman dute. Komunikazio honetan Espainiako egoera aztertu da, irakasleen hasierako prestakuntzaren ezaugarriak aztertu dira, nazioarteko erakundeen orientabideekin eta zientziak dioenarekin konparatuz. Ikusi denez, prestakuntza 2007tik berdintsu mantendu da. Ondorioz, nazioartean nagusitzen den ikuspegiaren arabera, ez dago egungo irakaskuntzaerrealitatearekin lerrokatuta eta ez da ebidentzietan oinarritzen. Hitz gakoak: irakasleen hasierako prestakuntza; irakasle izateko ikaslea; hezkuntzaren aldaketa ### Abstract *In January 2022, the Ministry of Education and Professional Training issued proposals for reforms to improve the initial training of female and male teachers. Since the beginning of the 21st century, science has proclaimed the need to review initial training. Similarly, several countries at the international level have taken the step of improving training. This communication analyses the situation in Spain, analysing the characteristics of the initial training of teachers, comparing it with the guidelines of international organizations and science. As we have seen, training has remained the same since 2007. Consequently, from an internationally dominant perspective, it is neither aligned with current educational reality nor based on evidence.* *Keywords: Initial Teacher Education; Preservice Teacher; Educational Change* ### **1. Sarrera eta motibazioa** XXI. mendearen hasieratik nazioarteko eta nazioz gaindiko erakundeek irakasleen hasierako prestakuntzaren inguruko orientabideak zabaldu dituzte (Eurydice, 2018; Eurydice, 2021; <sup>1</sup>OECD, 2022). Aldi berean, literaturan irakasleen hasierako prestakuntza berrikusteko eta aldatzeko kezka hedatu da (Flores, 2016; Flores, 2017; Korthagen, 2010; Manso eta Garrido-Martos, 2021; Manso et al., 2019; Musset, 2010; Vaillant eta Marcelo; 2021). Baina, xedea bera izan arren, ikuspegi desberdinetatik landu den gaia da. Horrela, zalantzan jarraitzen du irakasleen hasierako prestakuntzak zer izan behar duen kalitatezkoa eta egokia izateko. Espainian, 2022ko urtarrilean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak irakasleen hasierako prestakuntza hobetzeko erreforma-proposamena zabaldu zuen (Ministerio de Educación y Formación Profesional, 2022). Dokumentu hau LOMLOE Hezkuntza Legean (Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre) jasotako zazpigarren xedapen gehigarrian oinarritzen da. Izan ere, xedapen horrek ezartzen du: "Gobernuak, autonomia-erkidegoei eta irakasleen ordezkariei kontsultatu ondoren, arau-proposamen bat aurkeztuko du, lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean; han arautuko dira, besteak beste, irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza eta irakasle-eginkizunean hasteari eta irakasleen lanbide-garapenari buruzko alderdiak" (72 orr.). 2 Irakasleen hasierako prestakuntzak bi fase biltzen ditu: irakasle izateko ikasleen prestakuntza eta irakasle hasiberrien prestakuntza. Komunikazio honetan arreta lehenengo jasean jarriko da; hots ikasleak titulazioan sartzeko hautagai direnetik irakasle ziurtagiria lortu bitarteko tartean. Bigarren faseari ere heldu behar zaio, baina sakonki aztertu behar den gaia da (Oiartzun, 2021 ). Ikerketa honen helburua Espainiako irakasleen hasierako prestakuntza (hemendik aurrera IHP) sistemara hurbilketa bat egitea da. Horrela, non gauden, eta, nora eta nola joan beharko genukeen, ulertzeko. Horretarako, alde batetik, Espainiako IHP sistemaren ezaugarriak zeintzuk diren <sup>1</sup>OECD (Organisation for Economic Co-operation and Development) / Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea. <sup>2</sup>OECD eta Europar Batasuneko txostenetan, Initial Teacher Education (ITE) eta Formación inicial docente terminoak erabiltzen dira. Zientzian, aldiz, Preservice Teacher Education. Komunikazio honetan, irakasleen hasierako prestakuntza (IHP) terminoa erabiliko da eta irakasle izateko ikasleen prestakuntzari dagokio. identifikatu ahal izateko, arautzen duten dokumentu ofizialak aztertuko dira. Bestetik, nazioarteko erakundeen orientabideak eta zientziak dioena jaso egingo da, Espainiako eredua non kokatzen den ulertzeko eta erreformarako bideak zeintzuk izan daitezkeen irudikatzeko. Komunikazio honetan egiten den hurbilketa ikerketa handiago baten lehenengo urratsa da. Izan ere, Espainiako legeria eta nazioarteko erakundeak dira EAEko IHP sistema baldintzatzen dutenak. Ikerketaren helburu nagusia EAEko irakasleen hasierako prestakuntza eredua hobetzeko, gure errealitaterekin bat egiten duen eta oinarri zientifiko sendoa duen proposamena egitea da. ### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Atal honetan nazioarteko eta nazioz gaindiko erakundeek, eta zientziak, IHPri buruz esaten dutena azalduko da. Hori abiapuntutzat hartuz, komunikazio honen helburuak planteatuko dira. ### **2.1 Irakasleen hasierako prestakuntza nazioarteko eta nazioz gaindiko orientabideetan** Gaur egun, Europan zehar irakasle lanbidearen krisi egoera sumatzen da eta herrialdeek hainbat erronkari aurre egin behar diete. Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (hemendik aurrera OECD) herrialde askok zailtasunak dituzte talentua duten irakasleak ordezkatzeko. Aldi berean, irakasleen eskaintza eta eskariaren arteko desoreka ematen da (Eurydice, 2018; OECD, 2022). Ondorioz, herrialdeek erronka hauei aurre egiteko politikak sustatu behar dituzte (Eurydice, 2021). Edozein herrialdetako hezkuntza-politika nazioarteko eta nazioz gaindiko erakundeetatik datozen orientabideetan oinarritzen da. Irakaskuntza politikari dagokionez, ibilbidea zehazten duten erakundeak OECD eta Europar Batasuna dira. Bi erakundeen diskurtsoetan, IHP irakasleen etengabeko garapen profesionalaren abiapuntua dela defendatzen da. Izan ere, prestakuntza fasearen ezaugarriak eta egitura, giltzarri dira irakasleen kalitatea eta kantitatea zehazteko (Musset, 2010). Hau da, irakasle bihurtuko diren ikasleak hautatzeko moduak eta prestakuntza ereduak irakasle kualifikatuen eskaintzan eragina du; bai kantitatean, baita kalitatean ere (OECD, 2022). **Hautaketa** sistemari dagokionez, herrialdeen bi bostenetako unibertsitate-erakundeetan *numerus clausus* dago. Hau da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako titulazioetan sartzeko plaza kopurua mugatua dago. Gailentzen den hautaketa irizpidea, oro har, unibertsitate sarbiderako hautaproben batez besteko nota da. Hala ere, zenbait herrialdeetan (Australian, Finlandian, Japonen edo Korean, adibidez) sarbiderako beste irizpide batzuk erabiltzen dituzte, hala nola elkarrizketa, hautagaien lan karpeta, gai espezifikoetako kalifikazioak edo gaitasun probak. IHPrako titulazioen **edukia** aztertzean, herrialdez herrialde aldatu egiten dira curriculumaren xehetasunak. Hala ere, IHPn hiru eduki handi identifikatzen dira: diziplinazkoa/didaktikoa, psikopedagogikoa eta praktikoa. Hiru eduki hauen antolaketatik eta integraziotik, hasierako prestakuntza eredu hauek sortzen dira (Eurydice, 2018; Eurydice, 2021; Musset, 2010; OECD, 2022): - a) Eredu konkurrentea edo bateratua: formakuntza pedagogikoa eta praktikoa, diziplinazko irakasgai akademikoekin batera ematen da. Herrialde gehienetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako IHP eredu konkurrentearen arabera antolatzen da. - b) Eredu kontsekutiboa edo ondoz ondokoa: formakuntza pedagogikoa eta praktikoa diziplinazko irakasgai akademikoen ostean ematen da. Irakasleak diziplina espezifiko batean hezten dira lehenik, eta prestakuntza pedagogikoa jasotzen dute gero. Herrialde gehienetan Bigarren Hezkuntzako goi mailako IHP eredu kontsekutiboaren arabera antolatzen da. Ia herrialde guztietan irakaskuntzarekin eta pedagogiarekin lotura estua duten ikasketak eta irakasle praktikak hasierako hezkuntza programen nahitaezko elementuak dira. Herrialde batzuetan, halaber, ikerketa-trebetasunak, zientzia kognitiboetako edukiak, jokabide- eta gizartezientziak eta haurren garapeneko ezagutzak ere garatzen dira (Eurydice, 2018; OECD, 2022). **Irakasle ziurtagiria** lortzeko herrialdeen artean gailentzen den irizpidea titulu akademikoa lortzea da. Hau da, prestakuntza akademikoa gainditzearekin batera irakaskuntzan lan egiteko ziurtagiria eskuratzen da. Beste herrialde batzuetan, aldiz, irizpide zorrotzagoak ezartzen dituzte; besteak beste, irakaskuntzarako agiria edo lizentzia eskuratzea (titulu akademikoez gain), azterketak gainditzea eta/edo indukzioa arrakastaz amaitzea (Eurydice, 2018; OECD, 2022). OECDren barruan IHPn ardaztutako azterlana egin da, Initial Teacher Preparation Study izenekoa. Azterketa honetan erronkak, indarguneak eta berrikuntzak identifikatzeko, zazpi herrialdeetako Australia, Japonia, Korea, Herbehereak, Norvegia, Estatu Batuak eta Gales (Erresuma Batua)- politikak aztertu ziren. Bildutako datuak 2019an, *A Flying Start: Improving Initial Teacher Preparation Systems* txostenean, aurkeztu ziren. Txostenak IHPrako funtsezko ezaugarrien ikuspegi bat eskaintzen du. Oro har, nazioarteko ebidentzietan eta diagnostikoen azterketan oinarrituz, IHP diseinatzeko eta mantentzeko erronkak, estrategia-proposamenak, berrikuntzak eta praktika arrakastatsuak azaltzen dira. Txostenean aitortzen den bezala, herrialde askoren hutsune eta, aldi berean, erronka nagusietako bat IHP hobetzeko ebidentziak sortzea eta erabiltzea da. #### **2.2 Aldaketarako beharra** Aurreko puntuan nazioarteko eta nazioz gaindiko erakundeetan IHPren inguruan zer esaten den azaldu da: alde batetik, erakunde hauek prestakuntza fase hau nola ulertzen duten eta, bestetik, zabaltzen dituzten orientabideak eta herrialdeetako tendentziak zeintzuk diren. Jarraian literaturak eskaintzen duen perspektiba azalduko da. Literaturan bateratasuna dago baieztapen honekin: irakasleen hasierako prestakuntza funtsezko elementua da irakasleen kalitatezko garapen profesionala eraikitzeko (Flores, 2016; Flores, 2017; Korthagen, 2010; Manso eta Garrido-Martos, 2021; Manso et al., 2019; Musset, 2010; Vaillant eta Marcelo; 2021). Hala ere, ikuspegi desberdinetatik aztertzen den gaia da; osatu behar duten edukien inguruan eta hura egituratzeko moduan desadostasun handiak daude (Flores, 2016). IHPn urteetan eztabaidatu den gaia teoria eta praktika integratzeko modua izan da. Bien arteko banaketa ondo dokumentatuta dago nazioarteko literaturan (Korthagen, 2010). Korthagenek arazo iraunkor bezala aztertzen du eta arrazoi hauek identifikatzen ditu: eskoletan dauden patroien sozializazio-prozesua, irakaskuntzaren konplexutasuna, IHP programen izaera, balioesten diren ezagutza motak eta ikuspegi tekniko-arrazional baten barruan dimentsio afektiboa alde batera uztea. Manso eta Garridoren (2021) ustez, premiazkoa da hasierako prestakuntza hezkuntza errealitatearekin gehiago lotzea eta, beraz, fase horren dimentsio praktikoa handitzea eta hobetzea. Hala ere, ez dago unibertsitate-aldia baino une hoberik oinarri kontzeptualetan sakontzeko. Oinarri kontzeptual horiek, ondoren, euskarri sendoa emango baitiete irakaskuntzako jardunei eta praktikei. Lehenengo fase honetan, formakuntzan dagoen irakaslea irakaskuntza lana behar bezala betetzeko ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak bereganatzen hasten da (Manso et al., 2019). Hasierako prestakuntza funtsezkoa da lanbide nortasuna prestatzeko. Horregatik, funtsezkoa da teoria eta praktika behar bezala integratzea, baita diziplina-, didaktika- eta psikopedagogia-edukiak ere (Manso eta Garrido-Martos, 2021). Vaillant eta Marceloren (2021) proposamenean ere praktikei espazio handiagoa ematea eta diziplinarteko ikuspegi batetik egituratzea aipatzen dute. Horrez gain, irakaskuntzaren alderdi emozionala kontuan hartzea aldarrikatzen dute. Irakasleen sinesmenei eta pentsamenduei buruzko hausnarketari espazioa ematea proposatzen dute. Floresek (2017) aitortzen duen bezala, testuinguru askotan, irakasleen hezkuntza curriculumak nahiko ikuspegi murriztua izan du, eta honek bat egiten du eskola curriculumaren ikuspegi murritza adierazten duten politikekin. Horregatik, beste bi aspektu hauek gehitzen ditu: irakasle nortasunaren garapena eta ikerketa curriculumean txertatzearen premia. Ikerketaren dimentsioa modu esplizituan eta egokian sartu behar da; hots irakasle izateko ikasleei ikerketa metodoetan trebatzeko eta esperientzia pedagogikoetan ikasteko aukera eskaini behar zaie (Flores, 2016). Izan ere, hezkuntza-ikerketa irakaskuntzaren profesionaltasunaren bizkarrezurra da eta etorkizuneko aldaketei aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza eskaintzen du. Beraz, helburua irakasle izateko ikasleen profesionalizazioa bermatzea da (Misad et al., 2022). IHPren informazio iturriak hauek dira: nazioarteko erakundeen orientabideak eta literaturaren ebidentziak. Alde batetik, Europar Batasunaren eta OECDren txostenetan jasotzen diren orientabideak orokorrak dira; herrialdeetako tendentziak eta konparaketak jasotzen dituzte, baina xedea ez da azterketa kritiko eta sakon bat egitea. Haien helburu nagusia informazio orokorra eskaintzea da. Bestetik, zientzian autoreak kritikoak dira IHP ereduarekin eta bat egiten dute ez dela nahikoa aldaketak egitearekin. Haien ustez, premiazkoa da eraldaketa sakon bat egitea, irakaskuntzako prestakuntza-eredu orokor bat modu sistematikoan eraikitzeko eta tokian tokiko errealitatera egokitzeko. Hala ere, gaiaren inguruko ikuspegi desberdinak daude eta argitasun falta dago autoreen artean. Egoera konplexua da eta bi informazio inturrien arteko integrazioa gauzatzea zaila izan daiteke, baina *A Flying Start: Improving Initial Teacher Preparation Systems* jarraibide izan daiteke herrialdeek aldaketarako lehenengo urratsa emateko. Lehenik, arazoa ondo definitu behar da eta herrialde bakoitzak bere egoeraren diagnostikoa egin behar du. Horrela, bide berriak definitu ahal izateko eta ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko. ### **2.3 Ikerketaren helburua** Egoeraren azterketa egin eta gero, ikerketa honek bi helburu ditu: alde batetik, Espainiako IHP arautzen duten dokumentu ofizialak aztertzea eta IHP sistemaren ezaugarri orokorrak identifikatzea, eta, bestetik, nazioarteko txostenetan jasotzen diren tendentziak eta literaturak dioena kontuan hartuz, Espainiako eredua non kokatzen den ulertzea eta erreformarako bideak zeintzuk izan daitezkeen proposatzea. ## **3. Ikerketaren muina** ### **3.1 Metodologia** Metodologiari dagokionez, ikerketa honetan azterketa kualitatibo eta interpretatiboa egin da, honako prozedura hau jarraituz: a) Espainiako IHPrako sarbidea eta titulazioak arautzen dituzten dokumentu ofizialak identifikatu; b) dokumentu ofizialetan eta *Teacher Pathway Model* ereduan (OECD, 2019) oinarrituz, Espainiako IHP ereduaren ezaugarriak identifikatu eta aztertu; c) nazioarteko erakundeetako orientabideak eta literaturan nagusitzen diren ebidentziak kontuan hartuz, Espainiako IHP ereduaren hutsuneak identifikatu, erreformarako bideak zeintzuk diren ulertu ahal izateko. ### **3.2 Emaitzak** Lehenik, Espainiako IHP arautzen duten lau dokumentu identifikatu dira (ikusi 1. taula). Espainian gaur egun ez dago IHPren inguruko ikerketak, proposamenak edo gomendioak jasotzen dituen txostenik. **1. taula. Azterketarako erabilitako dokumentuak: Espainiako irakasle izateko ikasleen prestakuntza arautzen duten dokumentu ofizialak.** | Irakasleen hasierako prestakuntza (IHP) arautzen duten dokumentu ofizialak | | |----------------------------------------------------------------------------|---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | IHPrako sarbidea | Real Decreto 412/2014, de 6 de junio, por el que se establece la normativa básica de<br>los procedimientos de admisión a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado. | | Haur Hezkuntzako<br>irakasle titulua | Orden ECI/3854/2007, de 27 de diciembre, por la que se establecen los requisitos<br>para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el<br>ejercicio de la profesión de Maestro en Educación Infantil. | | Lehen Hezkuntzako<br>irakasle titulua | Orden ECI/3857/2007, de 27 de diciembre, por la que se establecen los requisitos<br>para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el<br>ejercicio de la profesión de Maestro en Educación Primaria. | |------------------------------------------|--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------| | Bigarren Hezkuntzako<br>irakasle titulua | Orden ECI/3858/2007, de 27 de diciembre, por la que se establecen los requisitos<br>para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el<br>ejercicio de las profesiones de Profesor de Educación Secundaria Obligatoria y<br>Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas. | Dokumentu ofizialetan oinarrituta, Espainiako IHP sistemaren ezaugarriak hauek dira (ikusi 1. irudia). ![](_page_4_Figure_3.jpeg) *Iturria 1: Elaborazio propioa, Teacher Education Pathway Model-en (OECD, 2019) oinarrituta.* IHPrako sarbidea 412/2014 Errege Dekretuak (Real Decreto 412/2014) zehazten du eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietarako berdina da. Dekretu honek zehazten duen bezala, sarbiderako hautaketa-irizpidea puntuazio bat da; selektibitatean ateratako eta Batxilergoan edo Bigarren Hezkuntzan lortutako notaren batez bestekoa. Hori horrela, irakasle izango diren ikasleen hasierako hautaketa ez da irakaskuntzarekin lotutako irizpide zehatzetan oinarritzen. Irakasleen unibertsitateko prestakuntza, Hezkuntza eta Zientziaministerioak xedatzen dituen ECI Aginduen (Órden ECI/3854/2007; Órden ECI/3857/2007; Órden ECI/38548/2007) araberakoa da. ECI Aginduetan unibertsitate titulu bakoitzerako curriculumaren edukia, kredituen banaketa eta garatu beharreko konpetentziak jasotzen dira. Espainian bi prestakuntza eredu daude: eredu konkurrentea Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle tituluetarako eta eredu kontsekutiboa Bigarren Hezkuntzako irakasle titulurako. 1. irudian ikusi daitekeen bezala, hiru titulazioak modu berean antolatzen dira: landu beharreko edukiak (curriculuma), modulu bakoitzari esleitzen zaion ordu kopurua (Europako kredituak) eta garatu beharreko konpetentziak. Irakasle tituluaren arabera, eduki bakoitzari egokitzen zaion kreditu kopurua eta garatu beharreko konpetentziak desberdinak dira. Alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntza hezkuntza programen iraupena 4 urtekoa da eta curriculumaren edukiak nahiko antzekoak dira. Desberdintasuna didaktika/diziplinari eta oinarrizko prestakuntzari (ezagutza psikopedagogikoa, familia, eskola..) esleitzen zaion kreditu kopurua da. Lehen Hezkuntzako graduan didaktika/diziplinazko edukiek kreditu guztien ia erdia (100 ECTS) osatzen dute, Haur Hezkuntzako graduan (60 ECTS) baino gehiago. Oinarrizko prestakuntzarekin alderantzikoa geratzen da, Haur Hezkuntzak (100 ECTS) Lehen Hezkuntzak (60 ECTS) baino prestakuntza ordu gehiago ditu. Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko masterrari dagokionez, urte bateko iraupena dauka. Prestakuntzaren ia heren bat eskolako Practicum moduluari eskaintzen zaio eta geratzen diren prestakuntza orduetan, irakaskuntzarekin lotutako ezagutza teorikoak lantzen dira (espezialitate bakoitzerako desberdinak). Orokorrean, hiru titulazioak didaktikan eta konpetentzietan oinarritutako IHP ereduak direla esan daiteke. Alde batetik, hiruretan prestakuntzaren kreditu kopuru handi bat diziplina eta didaktika edukiak lantzera bideratuta dago. Bestetik, titulazioen helburua eta prestakuntzaadierazleak garatu beharreko konpetentziak dira. Beraz, espazio gutxi eskaintzen zaie ikerketetan aipatzen diren aspektuei, hala nola irakasleen identitate profesionalari, aspektu sozio-emozional eta afektiboei edo ikerketari. Azkenik, irakasle ziurtagiria lortzeko irizpide bakarra hezkuntza programaren kreditu guztiak gainditzea da. Ez dago irakasle titulua eskuratzeko eta kalitatea bermatzeko bestelako baldintzarik. ### **4. Eztabaida** Espainiako gobernuak irakaskuntza berregituratzeko erreforma-proposamenak egin zituen. Bertan, beste askoren arten, IHP berregituratzeko asmoa adierazi zuen. Hori dela eta, lan honetan Espainiako gaur egungo egoera ezagutzeko hurbilketa bat egin da, nazioarteko diskurtsoetan esaten dena eta zientziak nabarmentzen duena kontuan hartuz. Jarraian eztabaidarako gaiak azaltzen dira. Irakasleen hasierako prestakuntza berrikusteko eta berregituratzeko beharra argia da. 16 urte pasatu dira Espainiako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko titulazioak arautu zirenetik. Curriculumaren edukiek eta bakoitzari dagokion kreditu kopuruek momentuko nazioarteko gomendioekin bat egiten zuten. Horregatik, Espainiako eredua, oro har, didaktika eta diziplinako edukietan eta konpetentzietan oinarritzen da. Hortaz, irakasle eredua eta irakasleen prestakuntza horretara bideratutako dago. Baina prestakuntza hori ez da nahikoa gaur egungo eskakizunei eta errealitateari erantzuteko. 16 urte eta gero, irakaslearen rola eta hari lotutako zereginak, oso desberdinak dira gaur egun dagoen irakasle profilarekin. Gizartearen eta, beraz, hezkuntzaren errealitatea erabat aldatu da. Irakasleek testuinguru anitzetan lan egin behar dute; testuinguruak, erronkak, beharrak... desberdinak dira. Beraz, zalantzagarria horrenbeste urte pasatu eta gero gaur egungo errealitaterako kalitatezko IHP eredua izatea. Horrez gain, ez dago IHPrako sarbidea eta irakasle ziurtagiria lortzea zehazten duen bestelako araurik. Hau da, irakasle izateko hautagaiak hautaprobetako batez besteko notaren arabera aukeratzen dira eta irakasle ziurtagiria lortzeko baldintza bakarra kreditu guztiak gainditzea da. Zenbait herrialdeetan, aldiz, bestelako irizpideak aplikatzen dira hautagairik onenak lortzeko helburuarekin. Helburua prestakuntzaren bi momentu hauek, sarrera eta irteera, irakaslerik onenak identifikatzeko tresnak izatea da. Beste herrialde batzuekin eta ikerketen diskurtsoarekin konparatuta, Espainiako eredua urrun geratzen da. Agerikoa da Espainian, urteetan zehar mantendu den hutsunea: ez dago ebidentzian funtsatutako eta gure testuingurura egokitutako IHP sistema bat eraikitzeko asmoa. Irakaskuntza politiketan ez da martxan jarri gai hau jorratzen duen ikerketa lerro, txosten edo erakunde ofizialik. Horregatik, planteatuko diren erreformak osatugabeak izango dira. ### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Ikerketa-lan honetan aztertu nahi den nazioarteko eta Espainiako errealitatera hurbilketa bat egin da, gerora EAEko irakasleen hasierako prestakuntzarako erreforma-proposamena egiteko helburuarekin. Irakasleen hasierako prestakuntza irakasleen etengabeko prestakuntzaren kalitatea ziurtatzeko klabea da. Irakasleen hasierako prestakuntzaren xedea irakasleei kalitatezko sustrai sendoak ematea da, gerora, irakasle bakoitzak, bere errealitatearen beharretara, gaitasunak, estrategiak, ezagutzak… loratu ahal izateko. Horregatik, erabakiak ondo funtsatuta, ebidentzietan oinarrituta eta errealitatearekin lerrokatuta hartu behar dira. Nazioarteko erakundeen orientabideak baliagarriak izan daitezke beste herrialdeen egoera ezagutzeko, baina edozein erabakiren oinarria zientzia izan behar du. Irakasleak profesionalak dira; hots erantzukizun handia dute gizartearen orainarekiko eta etorkizunarekiko. Horregatik, jasotzen duten prestakuntza mailak gizarteak exijitzen dionarekin bat etorri behar du. Hortaz, bada garaia irakaskuntzaz arduratzeko eta kalitatezko erabakiak hartzeko. ### **6. Erreferentziak** - European Commission/EACEA/Eurydice. (2018). *Teaching careers in Europe. Access, progression and support. Eurydice Report.* Publications Office of the European Union. <https://data.europa.eu/doi/10.2797/309510> - European Commission/EACEA/Eurydice. (2021). *Teachers in Europe: Careers, Development and Wellbeing. Eurydice report*. Publications Office of the European Union. <https://data.europa.eu/doi/10.2797/997402> - Flores, M.A. (2016). Teacher Education Curriculum. In J. Loughran & M. Hamilton (Ed.), *International Handbook of Teacher Education* (or. 187-230). Springer. [https://doi.org/10.1007/978-981-10-](https://doi.org/10.1007/978-981-10-0366-0_5) [0366-0\\_5](https://doi.org/10.1007/978-981-10-0366-0_5) - Flores, M.A. (2017). Practice, theory and research in initial teacher education: international perspectives. *European Journal of Teacher Education*, *40*(3), 287-290. <https://doi.org/10.1080/02619768.2017.1331518> - Korthagen, F.A.J. (2010). How teacher education can make a difference. *Journal of Education for Teaching*, *36*(4), 407-423. <https://doi.org/10.1080/02607476.2010.513854> - Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOMLOE). *Boletín Oficial del Estado*, *340*, de 30 de diciembre de 2020.<https://www.boe.es/eli/es/lo/2020/12/29/3> - Manso, J., & Garrido-Martos, R. (2021). Formación inicial y acceso a la profesión: qué demandan los docentes. *Revista de Educación*, *393*, 293-319. <https://recyt.fecyt.es/index.php/Redu/article/view/89854> - Manso, J., Matarranz, M., & Valle, J. (2019). Estudio supranacional y comparado de la formación inicial del profesorado en la Unión Europea. *Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado*, *23*(3), 15-33. <https://doi.org/10.30827/profesorado.v23i3.9697> - Ministerio de Educación y Formación Profesional. (2022). *Documento para debate: 24 propuestas de reforma para la mejora de la profesión docente, enero 2022.* <https://educagob.educacionyfp.gob.es/comunidad-educativa/profesorado/propuesta-reforma.html> - Misad, R., Misad, K., & Dávila, O. (2022). Desarrollo de la profesionalidad docente: una revisión de la producción académica. *Gestionar: Revista de empresa y gobierno*, *2*(2), 57–73. <https://doi.org/10.35622/j.rg.2022.02.004> - Musset, P. (2010). *Initial teacher education and continuing training policies in a comparative perspective: Current practices in OECD countries and a literature review on potential effects*. OECD Education Working Papers, OECD Publishing. [https://read.oecd-ilibrary.org/education/initial](https://read.oecd-ilibrary.org/education/initial-teacher-education-and-continuing-training-policies-in-a-comparative-perspective_5kmbphh7s47h-en#page1)[teacher-education-and-continuing-training-policies-in-a-comparative](https://read.oecd-ilibrary.org/education/initial-teacher-education-and-continuing-training-policies-in-a-comparative-perspective_5kmbphh7s47h-en#page1)[perspective\\_5kmbphh7s47h-en#page1](https://read.oecd-ilibrary.org/education/initial-teacher-education-and-continuing-training-policies-in-a-comparative-perspective_5kmbphh7s47h-en#page1) - OECD. (2019). *A Flying Start: Improving Initial Teacher Preparation Systems*. OECD iLibrary. [https://www.oecd-ilibrary.org/sites/cf74e549](https://www.oecd-ilibrary.org/sites/cf74e549-en/index.html?itemId=/content/publication/cf74e549-en) [en/index.html?itemId=/content/publication/cf74e549-en](https://www.oecd-ilibrary.org/sites/cf74e549-en/index.html?itemId=/content/publication/cf74e549-en) - OECD. (2022). *Education at a Glance 2022: OECD indicators*. OECD iLibrary. [https://www.oecd](https://www.oecd-ilibrary.org/sites/3197152b-en/index.html?itemId=/content/publication/3197152b-en)[ilibrary.org/sites/3197152b-en/index.html?itemId=/content/publication/3197152b](https://www.oecd-ilibrary.org/sites/3197152b-en/index.html?itemId=/content/publication/3197152b-en) -en - Oiartzun, M. (2021). Irakaskuntza publikorako sarbidearen azterketa: Europako irakasle- gaitasunak oinarri. In O. Arbelaitz, A. Latatu, MJ. Omaetxebarria, B. Urgell (Ed.), *IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea* (or. 103-109). Udako Euskal Unibertsitatearen argitaletxea. <https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.iv.02.13> - Orden ECI/3854/2007, de 27 de diciembre, por la que se establecen los requisitos para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el ejercicio de la profesión de Maestro en Educación Infantil. *Boletín Oficial del Estado*, *312*, de 29 de diciembre de 2007. <https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2007-22446> - Orden ECI/3857/2007, de 27 de diciembre, por la que se establecen los requisitos para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el ejercicio de la profesión de Maestro en Educación Primaria. *Boletín Oficial del Estado*, *312*, de 29 de diciembre de 2007. [https://www.boe.es/diario\\_boe/txt.php?id=BOE-A-2007-22449](https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2007-22449) - Orden ECI/3858/2007, de 27 de diciembre, por la que se establecen los requisitos para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el ejercicio de las profesiones de Profesor de Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas. *Boletín Oficial del Estado*, *312*, de 29 de diciembre de 2007. [https://www.boe.es/diario\\_boe/txt.php?id=BOE-A-2007-22450](https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2007-22450) - Real Decreto 412/2014, de 6 de junio, por el que se establece la normativa básica de los procedimientos de admisión a las enseñanzas universitarias oficiales de Grado. *Boletín Oficial del Estado*, *138*, 6 de junio de 2014.<https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2014-6008> - Vaillant, D. & Marcelo, C. (2021). Formación inicial del profesorado: Modelo actual y llaves para el cambio. *REICE. Revista Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación*, *19*(4),55-69. [https://revistas.uam.es/reice/article/view/reice2021\\_19\\_4\\_003](https://revistas.uam.es/reice/article/view/reice2021_19_4_003) ### **7. Eskerrak eta oharrak** Komunikazio honen egilea Investigo Programaren bitartez kontratatuta dago. Investigo Programa honen helburua da enplegu eskatzaile diren gazteak kontratatzeagatiko Investigo Programaren diru laguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (Europar Batasunak- NextGeneration EUk finantzatuta) esparruan, Programaren onuradun diren erakunde eta zentroeneskumenekoak diren ikerketa eta berrikuntzako funtzio, zeregin eta ekimenak garatu eta gauzatzeko. UPV/EHUko ikertzaileak prestatzeko bi urteko kontratua du eta IkasGaraia taldeko doktoregaia da. Ikerketa-lan hau tesi lanaren hasieran kokatuta dago. Helburu nagusia EAEn indarrean dagoen irakasleen hasierako prestakuntza eredua ordezkatzeko, oinarri zientifiko sendoa duen proposamena egitea da. Horretarako, komunikazio honetan Espainiako errealitatea eta egoera zein den ezagutzeko hurbilketa bat egin da. Tesia Idoia Fernandez Fernandezen zuzendaritzapean egitean ari da. Komunikazio hau Unibertsitateen Ministerioak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako titulazioak eguneratzeko Agindu Proiektuak argitaratu aurretik idatzi nuen. Lege marko berria martxan dago eta IHP sistemaren ezaugarriak aldatuko dira. Nire ikerketan aurrera egin dut, marko berria kontuan hartuz eta piztu den erreformarako eztabaida jarraituz.
aldizkariak.v1-2-16
{ "domain": "logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala", "id": "gogoa_Libk.5_ Zk.2 _2005_8", "issue": "Libk.5_ Zk.2 _2005_", "year": "2005", "license": null, "source": null, "edition": null }
## **Adimena, Balioak, Ikerketaren Filosofia**\* JEAN PIAGET ETA RICHARD EVANS «Intelligence, Values, Philosophy of Research», in R.J. Evans, Jean Piaget: The Man and His Ideas. New York: Dutton, 1973. Part 3, 31-41 or. ## **(Intelligence, Values, Philosophy of Research)** **Evans**: Alda dezagun momentuz gaia. Estatu Batuetan eztabaida interesgarria dago Kaliforniako Unibertsitateko Arthur Jensen doktorearen txosten bati buruz (1969). Txosten hori *Harvard Educational Review* izeneko aldizkarian argitaratu da. Jensen doktoreak Estatu Batuetan *Programme Headstart*<sup>1</sup> esaten dioguna kontuan hartzen du eta uste du horren porrota ez dagoela agian ingurune desfaboretuetan hazitako haurren ingurunea behar bezala zabaltzeko irakasleek duten ezintasunean. Haren ustez benetako arazoa haur beltzen genetika mailako gutxiegitasun posibleetan datza. Haren irudiko, nahiz adimen mota batean —adimen konkretuan gehienbat— beharbada ezberdintasunik ez izan, balegoke adimen abstraktu mota bat okerrago garatua izango litzatekeena haur beltzeengan, arrazoi genetikoak medio. Zer uste duzu? **Piaget**: Bi ohar dauzkat. Lehenbizi, begien bistakoa da faktore genetikoek adimenaren garapenean badutela eragina. Baina egin dezaketen guztia ahalbide batzuen sorrerara mugatzen da. Faktore genetikoek ez dute zer ikusirik ahalbide horien gauzatzean. Honek esan nahi du gizakiaren gogoan ez dagoela bat-batean bertan kokatzen den sortzerik gabeko egiturarik. Gure elkarrizketa osoan zehar azpimarratu dudanez, gure gogo egitura guztiak eraiki egin behar dira. Horrela, ba, faktore genetikoak edo heldutasun mailako gaiak ez dira nahikoa aldi bakoitzean benetan gertatzen dena esplikatzeko. <sup>\*</sup> Testu hau Jesus M. Larrazabalek itzuli du ingelesetik. Eskerrik asko Kepa Korta lankideari testua irakurri eta zuzenketa batzuk egitea gomendatu duelako. Jean Piaget (1896-1980) psikologo ospetsua Genevan hil zen duela hogeita bost urte. Hark epistemologia genetikoan egindako lana ekarri nahi da gogora gaur, Piageten obra zabal eta sendoa irakurtzera gonbidatuz. <sup>1</sup> Programa honen helburua familia pobreetako haurrei laguntzea zen, batez ere gaur afroamerikar esaten diegunetakoei, eskola atzerapenak gutxiagotzeko asmoz. [Ohar hau itzultzailearena da]*.* Bigarren oharra: Nola neurtzen du Jensenek adimena? Performantzia emaitza batzuk sinpleki oinarritzat hartuz edo konpetentzia, barne egitura, hauteman nahi dugu? Beldur naiz oso horrelako azterketetan beti emaitzak neurtzera jotzen dela eta begien bistakoa da emaitzak aldatu egingo direla gizarte ingurunearen arabera. Nik neuk ez dut inolako uste onik adimen kozienteetan oinarritutako neurrietan edo performantziaren beste edonolako neurritan ere. Oro har, beraz, Jensenen ondorioa oso eztabaidagarria iruditzen zait. **Evans**: Adimenaren neurketaren aitzindari izan ziren Bineten eta Simonen taldearekin Parisen zinenean, badakit zuk zeuk ere arlo horretan lan egin zenuela. Ez al zinen garai horretantxe hasi Binetek eta Simonek adimena neurtzeko erabiltzen zituzten premisa batzuk zalantzan jartzen? **Piaget**: Bai. Jakina denez, Parisera iritsi nintzenean ikasle gisa, Binet hila zen, baina Simonek Burten adimen testen frantsesezko bertsio normalizatu bat egiteko enkargua egin zidan. Hasieratik beretik harritu ninduena ez zen izan haurraren erantzuna, erantzun faltsuen zergatia baizik. Ni hasi nintzen bilatzen ea zergatik haurrak ez ziren gai gauza batzuk ulertzeko —adibidez, zatien inklusioa osoan—. Hor, testen estandartzea baino arazo askoz interesgarriagoak zeudela konturatu nintzen. **Evans**: Beste era batez esanda, alderdi kualitatiboek eman zioten hasiera prozesu horri guztiari. **Piaget**: Horrelaxe da. Hau ez da Binet-Simonen testen kritika. Test hauek zerbitzu handia eskaini dute. Baina arazoak sortu ere bai. Esate baterako, Binet-Simon eskalan haurrak hamar bat urte dituenean jabetu egin behar du pisuen seriatzeaz, eta luzerenenaz, aldiz, zazpi bat urtekin egiten du. Zergatik ezberdintasun hori? Arazo liluragarria. Hain zuzen, emaitza estatistikoetara mugatu beharrean, horixe zen nik aztertu nahi nuen arazo mota. **Evans**: Goazen orain beste esparru batera. Piaget doktorea, zure obran aztertu dituzun arazo orokorrei begiratuz, nik uste dut zeure iritzia ematea oso interesgarria litzatekeela. Zein da, zure ustez, zeure ekarpenik esanguratsuena? Galdera hau konplikatua da, zure lanek filosofian, matematikan, psikologian ekarpenak egin dituztelako. Baina, zure obra osorik hartuta, zein iruditzen zaizu ekarpenik garrantzitsuena? **Piaget**: Ba, nik uste dut gehienbat nire egitekoa arazo batzuk eraikitzea izan dela —diziplinarteko ikuspuntu honen faltan, beste ikertzaile batzuei ihes egin diena—. Garapena perspektiba epistemologiko batetik hartuta, arazo mordo bat azaltzen da argi, begien bistara, eta harrigarria gertatzen da nola inork ez dituen lehenago ikusi. Har dezagun kontserbazioaren adibidea. Hain da bistakoa: duela belaunaldi asko horren kontzientzia izan behar genuen, baina zain egon behar izan dugu ikuspegi epistemologikoa heldu arte. **Evans**: Honek beste galdera batera garamatza. Epistemologia bezalako sistema filosofiko ez-enpiriko batetik sistema psikologiko enpiriko batera —zuk epistemologia genetikoa esaten diozunera— pasatzeak ez du sinplea izan behar. Zein dira diziplinarteko joan-etorri horren zailtasunak? **Piaget**: Erantzutea ez da erraza. Baina ohar batzuk dauzkat egiteko. Epistemologo guztiek, edozein eskolatakoak izanda ere, inplizituki psikologiari dei egiten diote. Kontsiderazio psikologiko guztiak uxatu nahi dituztela esaten dutenean ere, honek posizio psikologiko bat hartzea esan nahi du. Positibista logikoek psikologiari ihes egitea posible dela diote, logika hizkuntzara, sintaxi orokorrera eta semantikara erreduzi daitekeela argudiatuz. Beraiek diotena diotela, posizio psikologikoak hartu dituzte. Ez dezagun ahaztu hipotesi psikologiko inplizitu guztiak egiaztatuak izan daitezkeela eta hala izan behar dutela. Egiaztatze hau falta zaio epistemologiari eta filosofiari. Egiaztatzearen eremuan sartzen garenean betiko arazoak tratatzen ditugu, baina zehatzago bihurtzen dira. Gertaerek horiek argitzen laguntzen dute. **Evans**: Sistema filosofiko batetik sistema psikologiko batera pasatzean aurkitu dituzun zailtasunen artean aipa ditzagun zure ikerketa metodoari buruzko kritikak. Psikologiaren «esperimentu eskema» tradizionala honetan datza, hipotesi bat jarri eta egiaztatu, era bat baino gehiagotan egin daitekeena. Maiz, zeure ikerketa propioek ez dute eskema tradizional hau segitu eta horrek kritikak ekarri dizkizu. Nola erantzungo zenioke horri? **Piaget**: Ahal dudan erarik sinpleenean. Eman dezagun ikertzaile batek haurraren garapenaren eremuan esperimentu bat aitzinikusi duela; aurretik hipotesi bat formulatu du eta, bere esperimentuan, hipotesi hori ona edo txarra den jakiten saiatuko da. Horrelako egoera batean guztia kanalizatua dago, elementu bakoitzak aldez aurretik jarritako eskema batean integratu behar du. Neure arazoa haurren eta helduen arteko ezberdintasunak, edo estadio batetik besterako ezberdintasunak aurkitzea zen. Ezberdintasun hauek determinatzeko askatasun handienarekin jokatu behar da, miatu egin behar da. Hastapenean plangintzatu egiten bada, dena faltsutzen da. Benetan interesa duen guztia baitezpada aitzinjarritako proiektu orotik kanpo dago. Zerbait berria bilatzen dudalako ez daukat hain zuzen esperimentu eskemarik. Niretzat, esperientzia bat ongi ateratzen da espero ez den zerbait ematen duenean. Orduantxe bihurtzen da pizgarria. **Evans**: Konforme al zinateke zure obra hipotesi esanahi-emaileen produkzio moduan ikusiko balitz? **Piaget**: Horixe zen nire helburua. **Evans**: Ezberdintasun agerikoa dago hipotesien bila ibiltzearen eta horien egiaztatzearen artean. Honek ikerketa induktiboaren eta ikerketa deduktiboaren arteko kontrastera eramaten gaitu, ebatzia ez den arazo batera, jakina. Hurbilpen induktibo bat hartuz, hurbilpen deduktibo guztiak baztertzen al dira? **Piaget**: Ez beti. Bien artean harreman garrantzitsuak daude. Nire lanetan beti saiatu naiz —sarritan lankideen laguntzarekin— egitura batzuk formalizatzen. Formalizazio hauetatik abiatuz, egitura hauen dedukzioak egin daitezke eta dedukzio hauek askotan ikuspuntu berriak eta esperientzia induktibo berriak sortarazten dituzte. Elkarrekintza dago. **Evans**: Zure obrari eskainitako liburu berri batean (1969) Phillips psikologo amerikarrak zure metodoaren kritika egiten du. Harvard Unibertsitateko Robert Rosenthalen lan berriak (1966) hartzen ditu oinarritzat, hark sostengatzen baitu ikertzaileak espero dituen gauzek emaitzetan eragina izan dezaketela. Hor hipotesiek jadanik beren konfirmazioa daramate. Rosenthalek esaten du gure ikerketen zati handi batek hauxe egiten duela, bilatzen duguna aurkitu, ez dugula behar bezala aintzat hartzen ikertzailearen aldez aurreko posizio hartua. Phillips doktoreak uste du kritika hauek zure lan batzuei edo zure taldeko batzuei aplikatzeko modukoak direla. Zer uste duzu honetaz? **Piaget**: Uste dut oker dagoela. Ikerketan indukzioari eta dedukzioari buruz esan berri dudanez, ni hipotesi minimoetatik abiatzen naiz. Emaitzak argitaratzen direnean, arakatu egiten dira eta orduan mugatzen da hipotesien eta gertaeren arteko lotura. Baina, gehienetan ni hipotesi oso inkonpletoetatik abiatu naiz, batzuetan faltsu ere suertatu direnak. Gertaerei sinpleki segituz, heldu izan naiz aitzinikusia nuen guztitik zeharo ezberdina den gauza batera. **Evans**: Laburbilduz, zuk diozu ezin zaizula salatu zeure ikerketetan aldez aurreko posizioa hartzen duzunik, ez baituzu aldez aurreko posiziorik. **Piaget**: Bai, halaxe da gutxi gorabehera. **Evans**: Hau hipotesien formalizazio graduaren funtzioan egongo da. **Piaget**: Bai. **Evans**: Zure ustez zeure obran egin duzun ekarpenik garrantzitsuenaz galde egin dizudanean, ez dituzu garapen moralari buruzko hasiera hasierako lanak aipatu. Badakizu amerikarrak hain daude moralitatera emanak, zure lanetan horietxetan bereziki daude interesatuak. Errepaso bat eskainiko zenioke eremu horretako ikerketen puntu nagusiei? **Piaget**: Ontasun jainkoarra, benetan historia zaharra da! Egun batean, lankide batek hauxe esan zidan: «Gertaerak eta frogak oso ongi daude, baina zer pasatzen da balioez hitz egiten dugunean? Ohar hauek eman zioten lehen bultzada haurraren juizio moralari buruzko nire lanei. Beraz, nik juizio morala juizio logikoarekin paraleloan aztertu nuen. Betiko eran, hasieran hipotesiak ebitatuz, espero ez nituen gauzak aurkitu nituen: adibidez, zazpi urte ingurura arte obedientzian eta autoritatean oinarritutako jokabide moralaren eta gero, justizia ideia eratzen hasten denean, kooperazioan oinarritutako jokabide moralaren arteko ezberdintasun handia. Justizia ideia hau ez da zimendatzen helduaren autoritatearen gainean eta sarritan autoritate horren kaltean agertzen da. Haurren beraien arteko berdintasun harremanetan oinarritzen da. Bazirudien honek guztiak paralelismo bat zuela estadio aitzinoperatzailearen garapenarekin eta juizio logikoaren eremuko eragiketa zehatz eta formalen estadioarenarekin. **Evans**: Orain beste alderdi batera pasa nahi nuke, beharbada pertsonalagora. Badakit zeure bizitza aberatsean gizaki handi askorekin izan duzula harremana. Galde egin al diezaizuket zein miresten dituzun gehien? **Piaget**: Einsteinek sakon markatu ninduen, guztiaz interesatzen zelako. Gure kontserbazio esperientziei buruz galdetu zidan eta harrituta geratu zen kontserbazio nozio hori garapenean hain berandu datorrela jakin zuenean. Honek argitu egiten zion pentsamendu arrazionala lortzeko dagoen zailtasun izugarria. **Evans**: Einsteinez aparte, ba al da beste pertsonalitate garrantzitsurik berarekin topatzerakoan markatua sentitzeko modukorik? **Piaget**: Gogoan daukat elkarrizketa oso aberasgarri batzuk izan nituela Oppenheimerrekin. Pertzepzioaren egitekoaz izan zen. Hasieran ez zuen ulertzen zer esan nahi nuen hauxe nioenean, pertzepzioa ez da guztia, ekintzara subordinatuta dago. Baina, subordinazio honek pertzepzioaren eginbideak indartzera zetorrela azkenik ulertu zuenean, orduan neure ikuspuntuaren alde jarri zen. Elkarrizketa hauek asko eman didate. Pizgarria zen hainbeste garrantziko gizon bat ikustea bere esparrutik kanpoko arazo batean gogoeta egiten eta haren gogoeta faseak bereiztea. **Evans**: Estatu Batuetara eta mundu osora egindako bidaiatan ikasle eta irakasle asko topatu dituzu. Ez zaituzte beti ulertu. Zein dira zeure ustez zure obran dauden gaizki aditutako gauzak? **Piaget**: Bereziki gaizki ulertua izan dena eraikuntza nozio funtsezkoa izan da, hau da, ez subjektuan ez objektuan izaterik gabeko egitura berriak direnaren eta eraiki egiten direnaren ideia. Nire lagun Berlynek (1965) artikulu bat idatzi zuen ni neo-behaviorista naizela esanez, eta horretarako oinarria ezagupen fisikoaren izaerari buruzko nire tesietan hartu zuen, eta abar. Lau urte geroago, Montereyn izandako sinposio batean, Beilinek hitzaldi batean neo-maturazionista nintzela esan zuen eta nire ideietan pixka bat barneratuz gero guztia innatoa, guztia barrutik datorrela aurkitzen omen da. Ba, ni ez naiz ez bata eta ez bestea. Guztia barrutik dator, jakina, baina erregelatze eta eraikuntzaren bidez. Berriaren eraikuntza ideia hau da ulertarazteko zailena. **Evans**: Zure ideietatik abiatzen direla esaten duten ikerketa proiektuak eta zeuri gaizki etorriak eta atsegabeak iruditzen zaizkizunak ezagutu al dituzu? **Piaget**: Zoritxarrez, maiz gertatzen da. **Evans**: Adibide zehatzak emango zenituzke? **Piaget**: Ez, ez, ez datozkit gogora. Baina lan hauetako batzuen akats nagusia honetan dago, nire lana eta nire ideiak zatitu egin dituzte. Jendea errebertsibilitatea ikertzera sartzen da eta axolagabe ahaztu egiten dituzte gaiaren beste alderdi guztiak. Kontserbazioa aztertzen dute eta egiturak axolagabe ahaztu. Eraikuntza nozioaz gain, nire beste ideia nagusia hauxe da: eraikitzen diren egiturak egitura osoak dira. Honek esan nahi du estadio jakin batean eragiketa ezberdin guztien artean elkarrekintzak daudela. Beraz, eragiketa bat aztertzea beste elementuetatik isolatuz proiekto osoa faltsutzea da. **Evans**: Honek esan nahi al du aldizkarietan argitaratutako eta zure obraren ondorio gisa agertutako ikerketen zati handi batek gaizki ulertu handienak eta beste ikerketa zorigaiztokoak sortarazteko arriskua duela? Beste hitzekin esanda, borobilean bueltaka eta alfer samar. **Piaget**: Nahi baduzu. **Evans**: Zertan ari zara lanean gaur egun? Zein dira etorkizunerako zure ametsak? **Piaget**: Ene! Proiektu berriak beti aldez aurretik ikusi gabeko arazoetatik datoz. Azken urteotan kausalitatea aztertu genuen. Gure ikuspuntua asko aldatu da. Gaur arte beti subjektuaren eragiketak aztertu genituen. Baina kausalitatea aztertzerakoan objektuekin egiten dugu lan eta subjektuaren ulerpenari oposizioa egiteko horiek jartzen duten erresistentziaz arduratzen gara. Eta, alta, guk ikusi dugu kausalitatearen garapenak dituen estadioak konparagarriak direla garapen operatzaileak dituenarekin, salbu kasu honetan eragiketak objektuei zaizkiela atribuitzen. Hau da, objektua egile operatzailearen moduan hartzen da, beste objektuetan operatzen duena, eta abar. Eragiketak objektuei atribuitzen bazaizkie, orduan goititzen den arazoa hauxe da: gure ekintza propioen egitekoa zein den eta gure ekintza propioen ezagutza nola hartzen den. Nola aurkitzen ditu haurrak bere ekintza propioetan alde batetik objektuen arteko kausalitate harremanak eta beste aldetik gogo eragiketak? Horra arazo berri bat: bi abstrakzio moten arteko harremana, abstrakzio batzuk objektuetan oinarrituta, besteak ekintzetan. Bi abstrakzio mota hauen arazoan murgilduta gaude eta oraindik ez dakigu honek nora eramango gaituen. Hain justu, urritik aurrera jaso ditugun datuak aztertzen ari naiz. Hau guztia ez zen batere espero eta beste horizonte batzuk irekiko dizkigu. Horregatik, nik ez dut etorkizunerako proiektu zehatzik2. <sup>2</sup> Geroztik, gainera orokortze prozesuak, «morfismo» edo korrespondentzien eboluzioa eta «posible»etara irekitzeko era ezberdinak aztertu ditugu.
aldizkariak.v1-3-287
{ "domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak", "id": "ikergazte_i_zientzia zehatzak eta natur zientziak_62", "issue": null, "year": "2015", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "i" }
# **Inprimatze digitalak arte garaikidean. Kontzeptuen argibidea eta teknologien ikerketa zaharberritzearen ikuspuntutik.** Anthonisen Añabeitia, I.; Maguregi Olabarria,I., Artetxe Sánchez, E. *Euskal Herriko Unibertsitatea. Bizkaiko Kanpusa. Arte Ederretako Fakultatea. Pintura Saila.* *Kontaktua: iraiaanthonisen@hotmail.com* # *Laburpena* Prozedura elektro-mekanikoen bidezko irudi sorketaren garapenak, ordenagailuak eta haiekin zerikusia dituzten sofwareak eta inpresorak (laserrak, tinta injekziozkoak, sublimatzaileak…), artisten lan egiteko modura egokitu diren tresnak bilakatu dira, batez ere XX. mendearen azken urteetatik aurrera. 1980. hamarkadako prezioen jaitsierak, inprimatze-sistemak artistentzat baliabide eskuragarriak bihur zitezela eragin zuen. Gaur egun, tinta injekziozko inprimagailuak tresnarik erabilienak bilakatu dira, irudiak neurri eta bukaera mota ugaritan lortzeko aukera eskaintzen dituztelako, aukeratutako tinta, euskarri eta bukaera mota ezberdinen arabera. Lan hauek erakunde eta museo askoren parte izatera heldu dira baina arazoak agertzen hasi dira eta nabarmena egin da material berri hauei buruz daukagun ezaguera murritza. Hitz gakoak: Inprimatze digitala, Arte Garaikidea, zaharberritzea, injekziozko inprimagailuak. # *Abstract* *The procedures for the development of electro-mechanical-based image creation, computers, software related to them and printers (laser, inkjet, dye sublimation ...), have become the tools the artists adapt to their work especially since the end of the 20th century.* *The decline in prices in the Decade of 1980 made printing systems an affordable resource for the artists. Nowadays, inkjet printers are the most commonly used devices because of the versatility they offer in terms of media types, inks, sizes and finishes. These works have become part of many institutions and museums, but they have begun to show some problems with regard to their conservation, and this is when the little knowledge we have about these new materials, has become evident.* *Keywords: Digital print, Contemporary Art, Conservation, inkjet printers.* # **1. Sarrera eta motibazioa** Irudi-sorkuntzarako teknologia digitalen erabilerak, lehengo kalkulu-zentroetan du bere jatorria. Bertako zientzilariek, konputagailuek eskaintzen zituzten aukeretan sakontzeko grinak bultzaturik, grafiko-sorkuntzan esperimentatzen hasi ziren. Hala ere, laurogeiko hamarkadara arte ordenagailuen teknologia eta inprimagailuak ez dira nabarmenki garatuko, baina hortik aurrera publiko zabalarentzat eskuragarriagoak izango dira eta nola ez, artistentzat baita ere. Arte merkatuan, teknologia hauekin garatutako lehen artelanak, artistaren bigarren mailako jardueratzat hartzen zituzten (baliorik gabekoak), baina pixkanaka, gailu hauekin sortutako lanak hainbat museo eta erakunderen interesa sustatzen hasi ziren. Gaur egun erakunde hauei, Internet eta beste aurrerapen teknologiko batzuei esker, arte digitala hobeto ulertzen da gure gizartean. Horregatik erraza da ulertzea museo eta erakunde gehienek gailu elektronikoen bitartez egindako artelanak bere ondareen artean izatea. Inprimatze-teknologia digitalen eta osatzen duten materialei buruzko ezaguera ezak, lan asko behar bezala identifikatuta eta bereizita egon ez daitezela suposatu du; hots, gehiengoak, diruditenagatik eta ez benetan direnagatik biltegiratzen dira, eta honek, katalogazio arazoak eragiteaz gain, kontserbazioaren eremuan zenbait buruhauste dakartza. Agerian geratzen hasi dira, jada, narriadura mota ezberdinak zenbait artelanetan, neurri batean protokolo okerrak, desegokiak edo ezak erabiltzearen ondorio direnak. Teknologia berri guztietan bezalaxe, etengabeko aldaerak ematen dira bai tinten formulazioetan, erabili daitezkeen euskarrietan etab., beraz erronka handia da kontserbatzaileentzat, alde batetik, artelanaren kontzeptua ulertzea (artistak adierazi nahi izan duena) eta bestetik, material berri hauek zaintzeko kontserbazio-metodo berriak garatzea lanak bere esanahia gal ez dezan denbora igaro ahala. # **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Gaur egungo artelan asko teknologia digitalen bidez produzitzen dira; tinta injekzioa, elektrografia eta tinten sublimazioa dira gehien bat erabiltzen direnak, baina badira hainbat eta hainbat gehiago ere eta denak, modu baten edo bestean garatu egin dira beste teknologien ezaugarriak jasoz, erabiltzen dituzten tinten konposaketan, erabil dezaketen euskarrietan etab., horregatik orden kronologiko bat zehaztea oso zaila da. Bestalde, teknologia ezberdinen definizio argiak bilatzeko zailtasun handiak daude, inprimatze-prozesuak modu anitzetan sailkatzen eta izendatzen baitira (Giclée, C-print, Lambda print, tinta pigmentatua, IRIS, inprimatze- digitala…), askotan izen komertzialak erabiliz eta beste askotan aipatu ere ez direlako egiten. ![](_page_1_Figure_5.jpeg) **1.irudia. Inprimatze teknologien erabilera XX. mendeko bigarren erdialditik aurrera.** Gainera, botoi bat sakatuta artelanak produzitu ahal izateak galdera pila sorrarazi ditu inprimatze/edizio originala kontzeptuaren inguruan. Artista batzuek lan bakarra inprimatzea erabakitzen dute, beste batzuek edizio irekiak sortzen dituzte eta badira saldutako artelana narriadurak pairatzen baditu, erosleari artxibo-kopiak ematen dizkien artistak. Praktika hauek guztiak prezioan eta originaltasunean dute eragina, baina oraindik ez dira honi buruzko estandarrak garatu. Hau gutxi balitz, arte eremuan dabiltzanon artean inprimatze digital bat eta argazki bat bereizteko orduan, badago nolabaiteko polemika eta nahasketa. Bada, artista asko kamera tradizionalekin hasi ziren lanean, baina oraintsu kamera digitalekin hasi dira; lan hauek digitalak izan arren, kontzeptualki argazki moduan izendatzen jarraitzen dituzte (nahiz eta materialari begira inprimatze digitala izan), eta argazki bezala saltzen dira. Artearekin erlazionatuta dauden zenbait profesionalek ere, uste dute irudiaren itxura argazki batena bezalakoa bada, gauzatu duen materialak alde batera utzita, argazki bezala izendatzen jarraitu beharko litzatekeela. Nahaste honek arazoak ekar ditzake lan hauen ikerketan eta kontserbazioan. *Rochester Institute of Technology*ko *Image Permanenece Institute*k 2008an egindako ikerketa bat kontuan hartuta, hurrengo ondorioak atera daitezke: - Gaur egun, inprimatze-digitala terminoak esanahi desberdina du inkestatutako pertsonen arabera. - Sarritan, irudi bat inprimatze-digital bezala sailkatzen da bere egitura edo konposizio kimikoa kontuan hartu gabe. - Inprimatze-digital mota bakoitzak bere berezitasunak ditu, beraz ezin dira denak kategoria berdinean elkartu, bestela arriskuan jar daitezke. - Erakunde gehienek horrelako artelanak dituzte, eta batzuk narriatuta, baina aitortzen dutenez, ez dira lan hauek kontserbatzeko gai, behar bezalako protokolorik ez dituztelako eta honi buruz duten heziketa faltagatik. Esan daiteke gutxi direla gai honen inguruan ikertzen dabiltzan zentroak (*Image Permanence Institute*, *Wilhem Research Center*...), baina gehienak paperezko euskarrian eginiko inprimatzeak ikertzen dituzte. Badaude beste zenbait, ordea, euskarri alternatiboak erabiltzen dituztenak, edota euren lan metodologietara moldatzen dituztenak, estetikoki eta kontzeptualki bide berriak arakatzeko. Zentzu honetan, gure ikerketan, artistaren ikuspegia kontuan hartuta, hurrengo sailkapena egiten dugu: - Argazkilaritzaren eremutik teknologia digitalak erabiltzen dituztenak. - Infografiak lantzen dituztenak. - Teknologia digitalak modu esperimentalean erabiltzen dituztenak. Talde bakoitzak ikuskera desberdina dauka bere lanen aurrean, horregatik lanak behar bezala kontserbatzeko, dokumentazio sakon eta oparo bat lortzeak berebiziko garrantzia du. Ikerketa lan honen bidez inprimatze-digitalek mundu artistikoan lortu duten garrantzia azpimarratzea eta aztertzea da, sistema ezberdinak identifikatu ahal izateko baina baita irudi hauen osagaiak eta narriadura eragile nagusiak ezagutzeko ere. Artista, zaharberritzaile, zientzilari eta erakundeen interesak elkarlanean jarriz, ezaguera sakona lortu ahal izango dugu inprimatze- digitalen eremuan eta lan hauek izendatzeko, sailkatzeko, kontserbatzeko eta erakusteko arau sorta batzuk garatu ahal izango ditugu modu zuzen batean. Lehen apatutako hiru artista taldeetatik, artista esperimentalen lanak dira kontserbatzeko zailenak, egiten dituzten materialen nahasketegatik. Kontserbazioaren ikuspegitik, lan hauekin lortutako emaitzak unera arte egindako ikerketekin konparatuta alde oso handia egon daitekeela susmatzen dugu eta beraz metodologia berezi hauei buruzko ikerketa espezifikoak egiteko beharra dagoela uste dugu. Testuinguru honetan**,** Julián Irujo Andueza artista euskaldunak badaramatza zenbait urte bere sorkuntzako teknika bat (inprimazio mota bat) erabiltzen, euskarri mota ezberdinetan bere irudi digitalak finkatzeko posible egiten duena. Artistak argi dauka bere lanek konplexutasun handia dutela materialei dagokienez, horregatik urteak pasa ahala nola kontserbatuko diren ardura eragiten dio. Kezka hau kontuan izanda, Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Departamentuko Zaharberritze Sailetik zahartze azeleratuko eta probeten gaineko entseguen bitartez ikerketa esperimentala burutu da. Emaitzek, Julián Irujoren lanetan faktore ezberdinek materialen egonkortasunean duten efektua azalerazi ahal izan da, eta beraz nolako kontserbazio neurriak aintzat hartu behar diren. **2.irudia. Julián Irujoren harri gainean eginiko transferentzia.** ![](_page_3_Picture_2.jpeg) # **3. Ikerketaren muina** Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko ikerketa talde batean parte hartzen du Julián Irujok. Talde honetan "imprimación transparente para soportes de transferencia en frío y soportes laminados", patentea lortzeko zain dagoen produktua eratu dute. Produktu honek euskarriei aplikatuta (Zura xaflak, metal xaflak, plastikoa …), pigmentudun *Epson Ultra Chrome* tintak erabiltzen dituen inprimagailu bategatik sartzeko prestatzen ditu baina behin behineko euskarriak prestatzeko ahalbidetzen du ere, gerora, irudi horiek transfer teknikaren bidez, edozein euskarrira eramateko, azalera irregularretara ere ondo egokitzen baita. Horrela, teknika digitalak euskarri mota ezberdinetan erabiltzeko aukera sortzen da beste teknologia garestiago batzuk ekidituta, arlo esperimentalean oso aproposa izanik. Aplikatutako geruza lehor dagoenean, euskarria badago prest *Epson Ultra Chrome* tintak darabiltzan PRO serieko imprimagailuetan erabiltzeko. Irudia zuzenean inprimatzen denean, gutxienez ordu betez lehortzen utzi behar da, baina tintak atmosferarekin kontaktu zuzenean geratzen denez, uretan disolbaezina den berniz bat ematea gomendagarria da (gure laginen kasuan Talensen *Acrylic Picture Varnish Matt115* darabilgu). Transferentziaren kasuan, inprimazioa jaso duen polipropilenozko xafla batean inprimatzen da irudia lehenengo eta behin. Gero euskarri horretatik behin betikora pasatu behar izango da, eta horretarako euskarri berria bere formulazioan urik ez duen itsasgarri bat erabili behar da (*3M Photo Mount*, argazkietarako eta karteletarako pH neutroa duen eranskailu bat). Kasu honetan, tintak sandwich baten modura harrapatuta geratzen dira, beraz ez da beharrezkoa azalerari inongo babesik ematea, arrazoi estetikoak direla eta ez bada. **3. irudia. Zuzeneko inprimatzea (ezkerra) eta transferentzia teknikaren (eskuina) geruzen antolakuntzaren eskema.** ![](_page_3_Figure_8.jpeg) Ondoren azalduko diren entseguen bidez, denboraren poderioz Julián Irujoren lan esperimentalak inolako kontrolik gabe biltegiratzen edo erakusten badira ager daitezken narriadura fisikoak aztertuko dira. Inprimatze-digital batzuek, koloreen intentsitatearen galera, tonu aldaketak, tinten migrazioak eta bestelako fenomenoak paira ditzakete, aztertutako bibliografiaren arabera. Aldaketa fisiko hauek kolorearen pertzepzioa aldatzeaz gain material geruza ezberdinen egonkortasunean izango du bere eragina, horregatik, narriadura hauek guztiak identifikatuta izanez gero, arauak ezarri ahal izango ditugu prebentziozko kontserbaziari dagokionez, baina baita aipaturiko lanen zaharberritzeari ekiteko moduari buruzko ikerketa planteatzen hasi ere. #### **3.1 Laginen prestakuntza** Ikerketarako laginak prestatzeko Julián Irujoren laguntza izan dugu, berak prestatu baititu, beraz, artistaren metodologia modu zehatzean erreproduzitua dago. Euskarri gisa artistak normalean erabiltzen dituen lau material mota aukeratu dira: metakrilatoa, aluminioa, *Fabriano Accademia* papera (350g-koa) eta pago-zur xafla. Euskarri bakoitzeko bi lagin prestatu dira, bata inprimatze zuzena teknikarekin eta bestea transferentzia bidez. Gainera, konpareketarako erreferentziako laginak prestatu dira, zahartze azeleratuen ondoren aldaketa fisikoak hobeto aztertu ahal izateko. Guztira 32 lagin egin dira Julián Irujo berak erabiltzen duen *Epson Stylus Pro 7600* inprimagailua erabilita. Lana nolabait mugatzeko edozein tinta injekziozko inprimagailuk dituen lau koloreak aukeratu dira: magenta, cyan, horia eta beltza. Horrela, euskarri ezberdinetan koloreek duten erresistentzia eta egonkortasuna aztertzeaz gain jakin ahal izango dugu kolereren bat bereziki egonkorra edo ahula den. Laginak bi talde nagusitan sailkatu dira (A eta B) eta bakoitzari zahartze artifizial parametro ezberdinak ezarri zaizkio. Kasu bitan tenperatura egonkorra mantendu da (areto balditza nolabait altuak) baina hezetasun erlatiboa A taldean *ISO 18920* arauak gomendatzen duen parametroen artean ezarri dugu eta B taldean berriz hezetasun erlatiboa maila altuetan finkatu da. | | A taldea | B taldea | |------------------------------|-------------|-------------| | Ultramore iragazkia | 310nm | 310nm | | Irradiantzia | 550 w/m2 | 550 w/m2 | | BST tenperatura | 55ºC | 55ºC | | Kamerako tenperatura | 25ºC (+/-1) | 25ºC (+/-1) | | Kamerako hezetasun erlatiboa | %39 (+/-1) | %69 (+/-4) | | Iraupena | 200 ordu | 200 ordu | Izpi ultramoreak injekziozko tintadun artelanetan izan ditzaketen efektua kontuan izanda, talde bakoitzeko laginak bitan zatitu eta alde bat estali dugu, argi mota honen eragina zuzenean edo zeharka nolakoa den aztertu ahal izateko. Ikerketa hau ondorengo metodologiari egokitu zaio: - Entseguen aurretiko laginen azterketa mikroskopioaren bidez (*Olympus SZ-CTV* Mikroskopio estereoskopikoa; Nikon (Optihot-pol) mikroskopio optikoa), euren hasierako ezaugarriak aztertzeko. - Entsegu laginen neurketa kolorimetrikoa [*GretagMacbeth®XTH* espectrofotometroa (iluminante primario D65)] - 200 orduko entsegua (Solarbox1500 kamera klimatikoa) - Laginak 24orduz barealdian utzi. - Neurketa kolorimetrikoa. - Begi eta mikroskopio bidezko ikuskapena. - Entseguen aurretiko eta geroko emaitzen konparaketa. #### **3.2 Lortutako emaitzak** Alde handia dago lortu diren emaitzetan irudiak sortzeko erabilitako teknikaren arabera. Inprimatze zuzenaren bidez egindako laginek hezetasun erlatibo baxuetara erresistentzia handiagoa dute, baina transfer teknikaren bidez egindakoak hezetasun maila altuagoak eta manipulaziogatiko kalteen aurrean egonkortasun eta portaera hobea dute. Euskarriei dagokionez, nahiz eta injekziozko inprimatze digitalak sortzeko papera ohikoena izan, kasu honetan emaitzarik txarrenak eman dituen materiala izan da, beste euskarriekin konparatuta narriadura bereiziak aurkeztuz. Narriadura gutxien pairatu dituena, berriz, pago zur-xafla izan da eta bakarrik deformaziorako joera somatu zaio, bere ezaugarri higroskopikoarekin lotuta dagoena. **4.irudia. Entseguaren ondoren paper euskarriaren gain eginiko zuzeneko inprimatzea (ezkerrekoa) eta transferentzia (eskuinekoa). Lerro gorriak estalitako zatia (goian) eta agerian utzitako partea banantzen ditu.** ![](_page_5_Picture_5.jpeg) **5.irudia. Manipulazioa dela eta, metakrilatoaren gaineko inprimatze batean agertutako narriadurak.** ![](_page_5_Picture_7.jpeg) Manipulazioari dagokionez, aluminioa eta metakrilatoa izan dira euskarririk ahulenak, batez ere inprimatze zuzena teknikaren bidez gauzatu badira irudiak. Narriadura hauetaz gain, lagin guztiei generalean kalte eragiten dien beste batzuk topatu dira, hala nola, kolore aldaketak, krakeladurak eta delaminazioak (inprimatzen geruzaren dekohesioa) transferentzia teknikaren kasuan. Koloreari begira, entseguetan estali gabe egon diren laginak narriadura latzagoak jasan dituzte. Kolorerik egonkorrena beltza izan da, neurketa kolorimetrikoen arabera, zero balorearen inguruko Delta baloreak lortu baititu (aldaketa ia hautemanezinak). Kontrako muturrean magenta kolorea dugu, entsegu kasu guztietan ahulena izan baita. B taldeko entseguan paper gaineko euskarrian punta adierazgarri bat nabarmentzen da, tinten eta euskarriaren izaera hidrosolubleari hezetasun erlatibo altua elkartzeari egozten dioguna. # **4. Ondorioak** Behin emaitza guztiak bilduta eta aztertuta, honako ondorioak atera ditzakegu Julián Irujoren artelanei buruz: - 1) Bai zuzeneko inprimatzea bai irudi-transferentzia prozesu konplexueak dira daramaten material kopuru eta aniztasunagatik. Lortutako emaitzen bidez argitu ahal izan da laginetan agertutako narriadurak harreman estuagoa dutela inprimazio/euskarria interakzioarekin, berezko materialekin baino. - 2) Seguraski teknika bakoitzaren geruza egitura dela eta, zuzeneko inprimatzeak kalte fisikoen aurrean ahulagoak dira eta dekoloraziorako joera dute. Transferentzien kasuan ordea, tintak euskarriaren eta patentatutako inprimazioaren artean galkatuta daude, eta beraz koloreek iluntzeko joera dute, nahiz eta azalerak narriadura fisiko eta baldintza klimatiko txarrekin egonkorragoak izan. - 3) Entseguen ostean desberdintasun handia dago erreferentzia-laginen eta estali eta estali gabeko laginen artean. Honek berriz ere argi eta garbi frogatzen du arte lanatarako orokorrean, eta Julián Irujoren lanetarako zehazki, zein kaltegarriak diren izpi ultramoreak. - 4) Entseguetan zehar produzitutako aldaketa kromatikoak beste edozein teknika piktorikoetan gertatzen denarekin bat doaz. Fenomeno hau pigmentuen egitura kimikoarekin erlazio zuzena du eta ez horrenbeste material desberdinen interakzioarekin. ![](_page_6_Figure_7.jpeg) **6.irudia. Magenta eta beltz koloreen aldaketak** *GretagMacbeth®XTH* **espektrofotometroarekin neurtuta.** # **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Lan esperimental hau artista zehatz baten metodologia berezian zentratu denez eta aldaketak fisikoetan (hezetasun erlatiboa, tenperatura aldaketak eta ultramore izpiak) soilik oinarritu denez gero, inprimatze digitalen kontserbaziorako ekarpen txikia da, baina teknologia digitalak sorkuntza artistikorako ahalbidetzen dituzten metodo askok eremu honetan oraindik alor asko aztertzeke daudela azpimarratzen du. Lehen esan bezala, inprimatze digitalen behar bezalako kontserbazioa aurrera eramateko lehen pausoa lan hauen karakterizazio zuzena egitea da eta nola ez, profesionalen artean arazo honi irtenbidea bilatzeko garrantzia sustatzea, gerora, kontrol klimatiko, manipulazio eta biltegiratze egokirako protokoloak burutu ahal izateko. Interesgarria izango litzateke, alde batetik inprimatze digitalak erabiltzen dituzten artistekin harremanetan jartzea euren artelanen kontserbazioarekiko daukaten pentsaera biltzeko eta bestetik, horrelako lanak dituzten bilduma arduradunekin kontaktuan jartzea, gai honi buruzko ikuspegi borobil eta osoago bat lortzeko helburuarekin, eta aldi berean katalogazioan eta identifikazioan gertatzen diren akatsetan sakondu ahal izateko. # **6. Erreferentziak** Burge,D., Nishimura, D. eta Estrada, M. (2009): What do you mean when you say "digital print? *Archival Outlook March/ April*, Chicago, 6-25. Equipo X-95 eta La Jirafa S.L. (2007): *Impresiones y Transferencias: Desarrollo de técnicas artísticas para soportes modulares decorativos: Aplicación a los proyectos artísticos de la empresa "La Jirafa" S.L.* Universidad del País Vasco, Leioa. Jürgens, M.C. (2009): *The digital print: Identification and preservation*, Getty Conservation Institute. Kipphan, H. (Ed.) (2001): *Handbook of print media technologies and production methods*. McCormick, M. eta Wilhem, H. (2000): "Humidity-induced Color Changes and Ink migration Effects in Inkjet Photographs in Real-world Environmental Conditions*". NIP 16 International Conference on Digital Printing Technologies and Digital Fabrication,* Austin, Texas, 74-77. Salesin, E.; Burge, D.; Nishimura, D. eta Gordeladze, N. (2010): "Short-term High Humidity Bleed in Digital Reflection Prints". *NIP 26: International Conference on Digital Printing Technologies and Digital Fabrication,* Austin, Texas, 26.liburukia, 386-389. The Image Permanence Institute: *Digital Print Preservation Portal*, [http://www.dp3project.org](http://www.dp3project.org/) (2014/09/12) # **7. Eskerrak eta oharrak** Ikerketa hau garatu ahal izateko Julián Irujo Euskal Herriko Unibertsitateko Katedratiko eta artistaren laguntzari esker burutu ahal izan da, proiekturako behar izan diren materialak eta laginen prestakuntzan laguntzeagatik.
aldizkariak.v1-3-331
{ "domain": "zientzia zehatzak eta natur zientziak", "id": "ikergazte_i_zientzia zehatzak eta natur zientziak_106", "issue": null, "year": "2015", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "i" }
# **Interleukin-2 (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoen piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa** Osinalde N., Sánchez-Quiles V., Akimov V., Guerra B., Blagoev B., Kratchmarova I. *Biokimika eta Biologia Molekularra Saila, University of Southern Denmark, Odense, Danimarka.* *Kontakturako e-posta: nmo@bmb.sdu.dk* #### *Laburpena* 2-interleukina (IL-2) eta IL-15a sistema immunologikoaren erregulazioan berebiziko garrantzia daukaten bi zitokina dira, besteak beste T linfozitoen proliferazioa sustatzen dutelako. Zitokina biek bi hartzaile-azpiunitate partekatzen dituztenez (IL-2Rβ eta IL-2Rγ) ez da harritzekoa teilakatutako hainbat funtzio izatea, baina bai da harrigarria ordea bakoitzak erantzun immunologiko espezikoak eta maiz kontrajarriak eragitea. Nahiz eta mekanismo asko proposatu diren IL-2 eta IL-15aren arteko desberdintasunak azaltzeko ez dago argi nola den posible biek hartzaile berdinak erabili arren zeluletan erantzun desberdinak sustatzea. Honen gakoa aurkitzeko asmoz, masa-espektrometria erabilita IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako Tzeluletan piztutako seinalizazio-bidezidorrak disekzionatu eta elkarren artean konparatu digutu. Gure lanak erakutsi du bi zitokinek kitzikatutako T linfozitoen seinalizazio-sareak oso parekoak izan arren, badirela ñabardura batzuk bi zitokinen arteko alde funtzionala azaltzen lagun dezaketenak. Hitz gakoak: IL-2, IL-15, seinalizazio bidezidorrak, T linfozitoak, masa-espektrometria #### *Abstract* *IL-2 and IL-15 are key cytokines regulating the immune system in part by promoting T-cell proliferation. Both cytokines signal through the same receptor subunits (IL-2Rβ and IL-2Rγ) and not surprisingly they exert some overlapping functions. However they also have specific and even sometimes opposing roles raising the paradigm of how they mediate distinct immune reponses by using the same receptors. Although several options have been suggested, it remains controversial the molecular mechanism underlying the functional dichotomy of IL-2 and IL-15. Aiming to find the key to answering such enigma, we assessed and compared the signaling networks triggered downstream both cytokines by mass spectrometry. Our study revealed that the transduction pathways initiated by IL-2 and IL-15 are highly similar but not identical since we detected faint differences that may account for the functional discrepancy observed between both cytokines.* *Keywords: IL-2, IL-15, signaling pathways, T lymphocytes, Mass Spectrometry* ### **1. Sarrera eta motibazioa** Agente patogenoen aurkako lehian IL-2ak eta IL-15ak berebiziko garrantzia daukate, izan ere gure immunologi-sistema pizteko ahalmena daukate, besteak beste T-zelulen proliferazioa sustatuz [\(Ma et al., 2006\)](#page-4-0). Ez da harritzekoa bi zitokinek hainbat funtzio partekatzea, izan ere beraien seinalea zelulan zehar barreiatzeko erabiltzen dituzten bi hartzaile-azpiunitate berdinak baitira (IL-2Rβ eta IL-2R**γ**). Aldiberean baina, zitokina bakoitza gai da besteak bete ezin ditzakeen funtzio espezifikoak betetzeko. Esaterako, IL-2ak norberaren aurka jarduten duten T-zelulak deuseztatu ditzake eta aldiz, IL-15a gai da prozesu hori bera galarazteko [\(Marks-Konczalik et al., 2000\)](#page-4-1). Azken hamarkadan ikerketa ugari bideratu dira IL-2 eta IL-15aren arteko paradoxa argitzera, hots, nola gauzatu dezaketen erantzun zelular desberdinak hartzaile berdinak erabiliz. Hainbat mekanismo proposatu diren arren [\(Ring et al., 2012;](#page-4-2) [Stonier and](#page-4-3) [Schluns, 2010\)](#page-4-3), gai hau eztabaidagarri dirau oraindik ere. Hain zuzen ere, IL-2 eta IL-15aren arteko alde funtzionalek egundoko inplikazioak dituzte bi zitokina hauen erabileran minbizia bezalako gaitzei aurre egiteko [\(Waldmann, 2006\)](#page-5-0). Gaur egun minbizia erasotzeko estrategiarik itxaropentsuenetakoa da immunoterapia, zeinak immunitatesistema indartuz tumoreak desagertaraztea du helburu. Hainbat modutan manipulatu daiteke norbanakoaren immunitate-sistema tumore zelulak modu eraginkorragoan deuseztatu ditzan. Besteak beste, gaixoetan genetikoki eraldatutako T-zelulak txertatu eta hauen hazkundea bultzatuz frogatu da posible dela tumoreak suntsitzea [\(Dudley and](#page-4-4) [Rosenberg, 2003\)](#page-4-4). Minbiziaren aurkako immunoterapian T linfozitoen hazkundea kitzikatzeko IL-2a da gaurkoz gaixoei gehien ematen zaien zitokina. Halere, IL-2aren administrazioaren ondorioz behatutako albo kalte desatseginak tarteko, minbizia erasotzeko estrategia eraginkorrago eta seguruagoen garapena ezinbestekoa da [\(Malek and](#page-4-5) [Castro, 2010\)](#page-4-5). Hain justu, IL-2aren erabilerarekin lotutako kalteak eragin gabe, T linfozitoen hazkundea bultzatzeko duen ahalmena dela eta, IL-15a da etorkizunean IL-2a ordezkatuz immunoterapian erabiltzeko aukerak dituen zitokina [\(Jakobisiak et al., 2011\)](#page-4-6). Bistakoa da IL-2a eta IL-15ak immunologia-sistema erregulatzeko duten ahalmenaren gaineko jakintza sakonagoak izugarri hedatu duela terapia berrien garapena. Hala eta guztiz ere, interleukinen erabilerak dakartzan muga eta toxizitate kontuak direla eta ezinbestekoa da IL-2a eta IL-15ak kitzikatutako seinalizazio bidezidorren are ezagumendu zehatzago bat izatea, etorkizunean eraginkorragoak eta hain oldarkorrak ez diren terapiak garatu ahal izateko. ### **2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak** Aspalditik dakigu interleukinak zelula-mintzean txertatuta dauden hartzaileetara lotu bezain laster, seinalea zelulan zehar barreiatzen dela bereziki proteinetan gertatzen diren behin-behineko fosforilazio prozesuen bitartez. Gai honen inguruan gaur egun daukagun jakintza gehiena biokimikako metodo tradizionalak erabiliz bildutakoa da, non aldiro proteina bakar batek edo gutxi batzuk seinalizazioaren hedapenean zuten funtzioa aztertzen zen. Izan ere orduko baliabideekin ezinezkoa baitzen seinalizazio-sareak,horren sistema konplexuak izanik, beraien osotasunean aztertzea. Aldiz, azken urteotan fosforilatutako proteinen aberasketa metodoetan, hala nola masa espektrometrian egondako garapenek izugarrizko bultzakada eman diote fosforilazio bidez erregulatutako seinalizazio-bidezidorren azterketari [\(White, 2008\)](#page-5-1). Masa espektrometria (MS) proteinak identifikatzeko tresnarik erabiliena da gaur egun. Proteinak zatitu eta sortutako zatiki edo peptidoak masa espektrometroaren bidez aztertzen dira. Hain zuzen ere, zatiki horien masa hala nola zatikien apurketaren ondorioz sortutako zatiki are txikiagoen masa kalkulatzen du masa-espektrometroak. Ondoren, datu guzti horiek programa informatikoen laguntzaz datu-base batekin alderatzen dira proteinaren identitatea ezagutu ahal izateko. Horrez gain, MS proteinak kuantifikatzeko ere erabili daiteke eta jada hamaika estrategia desberdin garatu dira horretarako, besteak beste SILAC (*Stable isotope labeling of aminoacids in cell culture*) delakoa [\(Ong et al., 2002\)](#page-4-7). SILAC estrategian, zelulen proteomak masa desberdineko aminoazidoekin markatzen dira eta ondoren mota bakoitzari tratamendu ezberdin bat egokitzen zaio. Proteinak erauzi ostean, guztiak batu eta lagin bakarra bailiran prozesatzen dira, azkenik MSan aztertuz. Masa diferentzia dela eta jatorri desberdineko proteinak MSan banandu egiten dira eta beraien ugaritasunak konparatuz kuantifikazio erlatiboa egiten da. Jada ikerketa askok frogatu dute SILACean oinarritutako lan-fluxuak oso egokiak direla zitokina ezberdinek piztutako bidezidorrak aztertzeko [\(Blagoev et al., 2003;](#page-4-8) [Kratchmarova et al., 2005;](#page-4-9) [Kruger et al., 2008;](#page-4-10) [Osinalde et al., 2011\)](#page-4-11). Hau guztia dela eta, gure ikerketaren helburua IL-2 eta IL-15 zitokinek T-zeluletan sustatutako seinalizazio-sareak aztertu eta konparatzea da, horretarako SILACean oinarritutako proteomika kuantitatiboaren abantailez baliatuko garelarik. ### **3. Emaitzak** IL-2 eta IL-15ek T linfozitoetan piztutako bidezidorrak aztertzeko 1.irudian adierazitako prozedura jarraitu genuen. T-zelulen 3 populazio 3 masa ezberdineko aminoazidoz markatu ziren; marka arinenarekin markatutako zelulak kitzikatu gabe utzi ziren kontrol gisa erabiltzeko, eta aldiz tarteko markaketarekin eta astunarekin hazitakoak IL-2 eta IL-15ez kitzikatu ziren, hurrenez hurren. Ondoren, proteinak erauzi, ekitatiboki nahastu eta antigorputzen bidez fosforilatutako proteinak aberastu ostean, hauek MS bidez analizatu ziren. ![](_page_2_Figure_2.jpeg) **1 Irudia. IL-2 eta IL-15az kitzikatutako T linfozitotan fosforilatutako proteinak detekatzeko lan-fluxua** Guztira 1255 proteina ezberdin kuantifikatu genituen egindako esperimentu beraren bi saioetan. Horietatik guztietatik IL-2 eta IL-15aren kitzikapenaren ondorioz fosforilatutako proteinak interesatzen zitzaizkigunez, kontrolarekin alderatuz baldintza horietan aberastutako proteinei erreparatu genien, hots, IL-2/Kontrol>1.5 edota IL-15/Kotrol>1.5 aurkezten zuten proteinei. Orotara 41 proteina aberastu ziren T-zelulak zitokinekin 5 minutuz kitzikatu ostean. IL-2 eta IL-15aren hartzaileez gain, bidezidor nagusienetako proteina ugari aurkitu genituen gure azterketan, hots JAK/STAT, RAS/MAPK eta AKT/PI3K seinalizazio bideetan parte hartzen duten hainbat proteina egokitzaile, kinasa, fosfatasa eta transkripzio faktore, besteak beste. 2.irudian ikus daitekeen bezala, egindako esperimentuan batutako datu guztiekin gai izan ginen IL-2ak eta IL-15ak piztutako seinalizazio-sare nagusiak berreraikitzeko, MSan oinarritutako estrategiaren ahalmena agerian utziz. ![](_page_2_Figure_5.jpeg) **2 Irudia. IL-2 eta IL-15ak sustatutako seinalizazio bidezidorren berreraikitzea** 2.irudiko proteina bakoitzaren ondoan MS bidez eginiko proteinen kuantifikazio erlatiboaren emaitza ikus daiteke, barra beltz itxuran. Ikus daitekeen bezala, IL-2 eta IL-15 bidezko tratamenduen ondorioz lortutako emaitzak ia berdinak dira. Horrenbestez, beste hainbat lanekin bat eginez [\(Arneja et al., 2014;](#page-4-12) [Zambricki et al., 2005\)](#page-5-2), ondorioztatu daiteke IL-2ak eta IL-15ak piztutako seinalizazio bidezidorrak oso antzekoak direla Tzeluletan. Hori horrela izanik ere eta emaitz oso nabarmenak ez izan arren, gure datuek erakusten zuten interleukina hartzaileen barneratze prozesuan eta horrenbestez seinalearen indargetzean parte hartzen zuten proteina batzuk neurri desberdinean fosforilatzen zirela IL-2 eta IL-15ez kitzikatutako T linfozitoetan. Proteina talde hau, 3a irudian grisez margotuta azaltzen da eta bi aldiz gehiago aberastu ziren IL-2aren bidezko tratamenduaren ondorioz IL-15arekin alderatuz, guzti honek iradokitzen duelarik seinalearen ahultze mekanismoak sustatuago daudela IL-2z tratatutako zeluletan. Hipotesi hori frogatzeko, bi zitokinek partekatzen duten, eta zelulen mintzean txertatuta dagoen IL-2Rβ hartzailea antigorputz fluoreszente batekin markatu zen. Ondoren zelulak IL-2eta IL-15ekin inkubatu ziren 5 minutuz eta berriz ere zelulen gainazaleko fluoreszentzia neurtu zen fluxu zitometriaz. 3b irudian ikus daitekeen bezala, IL-15ez tratatutako zeluletan mintzeko IL-2Rβ-aren %40a desagertu zen, IL-2z kitzikatutako zeluletan berriz desagerpena are nabarmenagoa zen, % 60koa hain zuzen ere. ![](_page_3_Figure_4.jpeg) **3. irudia. IL-2ak seinalizazio indargetzeko mekanismoak IL-15ak baino arinago pizten ditu.** (A) Proteomikako analisian identifikatu eta kuantifikatutako proteinak zeintzuek interleukina hartzaileen barneratze-prozesuan parte hartzen duten. (B) IL-2 eta IL-15 zitokinek partekatzen duten IL-2Rβ hartzailearen presentzia tratatu gabeko eta zitokinekin tratatutako T linfozitoen mintzean, ehunekotan adierazita.(\*t-test p<0,05) Emaitza hauek baieztatzen zuten jada proteomikako datuek iradokitzen zutena, hots, IL-15arekin alderatuz IL-2ak arinago edo indartsuago pizten dituela seinalearen ahultze mekanismoak T-zeluletan, honek berebiziko eragina duelarik seinalearen beraren iraunkortasunean. ## **4. Ondorioak** Orohar, jarraitutako lan-fluxua IL-2 eta IL-15ak sustatutako seinalizazio bidezidorrak aztertzeko oso egokia izan dela ondorioztatu daiteke. Izan ere, saiakera bakar batean gai izan baikara oso bestelako funtzioak bete arren, modu koordinatuan seinalearen hedapenean parte hartzen duten proteina ugari identifikatzeko eta horrela IL-2 eta IL-15aren bidezidorren eskema orokor bat eraikitzeko. Beste hainbat ikerketekin bat eginez gure ikasketak erakutsi du IL-2 eta IL-15ak oso antzeko seinalizazio ahalmena daukatela T-zeluletan. Halere, guztiz berdinak ez direla frogatu dugu, izan ere IL-2ak seinalizazioa indargetzeko mekanismoak IL-15ak baino arinago edo eraginkorrago sustatzen ditu eta horrek zalantzarik gabe bi zitokinek eragindako seinaleen iraunkortasuna baldintzatzen du. ### **5. Etorkizunerako planteatzen den norabidea** Arestian aipatu bezala, zelulen mintzean piztutako seinalea zelulan zehar barreiatzen da proteinen behin-behineko fosforilazio prozesuen bitartez; fosforilazio horiek zehaztuko dute bai proteinen aktibitatea, baita proteinen arteko elkarrekintzak ere. Proteina jakin baten aminoazido desberdinetan gertatzen diren fosforilazioek oso eragin desberdina izan ditazakete proteinan baitan eta hau honela izanik bidezidorren ezagumendu are zehatzago bat izateko, seinalearen hedapenean parte hartzen duten proteinek pairatzen dituzten fosforilazioak zein aminoazidotan gertatzen diren jakitea ezinbestekoa da. Zorionez, gaur egun dauden masa espektrometro sentikorrei esker posible da fosforilatutako sekuentzia baten baitan fosforilazioa zein aminoazidori dagokion zehaztea. Hori dela eta, gure hurrengo helburua IL-2ak eta IL-15ak piztutako bidezidorretan parte hartzen duten proteinek pairatzen dituzten fosforilazioak karakterizatzea izango da, hots, zehaztea zein aminoazido dauden fosforilatuta eta zein dinamika jarraitzen duten fosforilazio horiek. ### **6. Erreferentziak** - <span id="page-4-12"></span>Arneja, A., Johnson, H., Gabrovsek, L., Lauffenburger, D.A., and White, F.M. (2014). Qualitatively different T cell phenotypic responses to IL-2 versus IL-15 are unified by identical dependences on receptor signal strength and duration. *J Immunol 192*, 123-135. - <span id="page-4-8"></span>Blagoev, B., Kratchmarova, I., Ong, S.E., Nielsen, M., Foster, L.J., and Mann, M. (2003). A proteomics strategy to elucidate functional protein-protein interactions applied to EGF signaling. *Nat Biotechnol 21*, 315-318. - <span id="page-4-4"></span>Dudley, M.E., and Rosenberg, S.A. (2003). Adoptive-cell-transfer therapy for the treatment of patients with cancer. *Nature reviews Cancer 3*, 666-675. - <span id="page-4-6"></span>Jakobisiak, M., Golab, J., and Lasek, W. (2011). Interleukin 15 as a promising candidate for tumor immunotherapy. *Cytokine Growth Factor Rev 22*, 99-108. - <span id="page-4-9"></span>Kratchmarova, I., Blagoev, B., Haack-Sorensen, M., Kassem, M., and Mann, M. (2005). Mechanism of divergent growth factor effects in mesenchymal stem cell differentiation. *Science 308*, 1472-1477. - <span id="page-4-10"></span>Kruger, M., Kratchmarova, I., Blagoev, B., Tseng, Y.H., Kahn, C.R., and Mann, M. (2008). Dissection of the insulin signaling pathway via quantitative phosphoproteomics. *PNAS 105*, 2451-2456. - <span id="page-4-0"></span>Ma, A., Koka, R., and Burkett, P. (2006). Diverse functions of IL-2, IL-15, and IL-7 in lymphoid homeostasis. *Annual review of immunology 24*, 657-679. - <span id="page-4-5"></span>Malek, T.R., and Castro, I. (2010). Interleukin-2 receptor signaling: at the interface between tolerance and immunity. *Immunity 33*, 153-165. - <span id="page-4-1"></span>Marks-Konczalik, J., Dubois, S., Losi, J.M., Sabzevari, H., Yamada, N., Feigenbaum, L., Waldmann, T.A., and Tagaya, Y. (2000). IL-2-induced activation-induced cell death is inhibited in IL-15 transgenic mice. *PNAS 97*, 11445-11450. - <span id="page-4-7"></span>Ong, S.E., Blagoev, B., Kratchmarova, I., Kristensen, D.B., Steen, H., Pandey, A., and Mann, M. (2002). Stable isotope labeling by amino acids in cell culture, SILAC, as a simple and accurate approach to expression proteomics. *Molecular & cellular proteomics 1*, 376-386. - <span id="page-4-11"></span>Osinalde, N., Moss, H., Arrizabalaga, O., Omaetxebarria, M.J., Blagoev, B., Zubiaga, A.M., Fullaondo, A., Arizmendi, J.M., and Kratchmarova, I. (2011). Interleukin-2 signaling pathway analysis by quantitative phosphoproteomics. *Journal of proteomics 75*, 177-191. - <span id="page-4-2"></span>Ring, A.M., Lin, J.X., Feng, D., Mitra, S., Rickert, M., Bowman, G.R., Pande, V.S., Li, P., Moraga, I., Spolski, R.*, et al.* (2012). Mechanistic and structural insight into the functional dichotomy between IL-2 and IL-15. *Nature immunology 13*, 1187-1195. - <span id="page-4-3"></span>Stonier, S.W., and Schluns, K.S. (2010). Trans-presentation: a novel mechanism regulating IL-15 delivery and responses. *Immunol Lett 127*, 85-92. - <span id="page-5-0"></span>Waldmann, T.A. (2006). The biology of interleukin-2 and interleukin-15: implications for cancer therapy and vaccine design. *Nat Rev Immunol 6*, 595-601. - <span id="page-5-1"></span>White, F.M. (2008). Quantitative phosphoproteomic analysis of signaling network dynamics. *Current opinion in biotechnology 19*, 404-409. - <span id="page-5-2"></span>Zambricki, E., Shigeoka, A., Kishimoto, H., Sprent, J., Burakoff, S., Carpenter, C., Milford, E., and McKay, D. (2005). Signaling T-cell survival and death by IL-2 and IL-15. *Am J Transplant 5*, 2623-2631. ### **7. Eskerrak eta oharrak** Lan hau burutzeko ondoko instituzioen laguntza jaso dugu: Novo Nordisk Foundation, The Lundbeck Foundation eta The Augustinus Foundation.
aldizkariak.v1-7-997
{ "domain": "gizarte-zientzia", "id": "uztaro_Zk. 117 _2021_3", "issue": "Zk. 117 _2021_", "year": "2021", "license": "cc-by-nc 4.0", "source": "uztaro", "edition": null }
# **Giza eskubideetarako hezkuntza gatazka osteko gizartean. Teoriatik praktikara** **Aritza Saenz del Castillo, Joseba Iñaki Arregi Orue, Ana Isabel Ugalde Gorostiza, Joseba Jon Longarte Arriola Gasteizko Hezkuntza Fakultateko irakasleak, UPV/EHU** Aspalditik Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren garrantziaz jabetu gara hezkuntza-komunitatean. Hori horrela, pertsona orori gizaki izateagatik dagozkion eskubide bortxaezinen ezagutza ezinbestekoa da, eta ikasleei gizartean gertatzen diren eskubideen urraketez ohartarazi behar zaie. Benetako berdintasunean oinarritutako gizarte demokratikoa helburutzat izanda, horrelako jarrerak ekidin beharrean gaude, horiek salatuz eta horiei aurre egiteko irtenbideak bilaraziz. Azken finean, Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren bidez gizabanako eta gizatalde kritikoak sortu nahian gaude, gure ikasleak herritar aktiboak, parte-hartzaileak eta eraldatzaileak bilakatuz eta bizikidetza erraztuko duten subjektuak sorraraziz. Horretarako, Gasteizko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin hasierako praktika analitiko bat egin da Adi-Adian moduluaren barnean, non Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eskubide zibil, politiko, sozial eta kulturalak egungo berriekin harremanetan jarri diren; bide batez, Konpetentzia Sozial eta Zibikoa garatu eta ikasleak Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren praktikotasunaz jabetu dira. Bestalde, koebaluazio-ariketa baten bidez, ikasleek ikaskuntza-prozesu honi buruzko hausnarketa egin dute, eta emaitza positiboak lortu. GAKO-HITZAK: Giza Eskubideetarako Hezkuntza · Unibertsitate-ikasketak · Konpetentzia Sozial eta Zibikoa · Proposamen didaktikoa · Adi-Adian modulua. ### **Human rights education in a post conflict society. Beyond the theory** The educational community is aware of the importance of Human Rights Education for an inclusive society. Thus, the knowledge of theses inviolable rights is essential, and students should be aware of their violation. Starting from the objective of a true democratic society, we must avoid such attitudes, denouncing them and looking for possible solutions. In summary, Human Rights Education seeks to create critical human groups and individuals by making our students active, participatory and transformative citizens, in order to facilitate civic coexistence. For this end, the students of the Faculty of Education of Vitoria-Gasteiz carried out an introductory analytical task within Adi-Adian module, where they put in contact the different civil, social, cultural and political Human Rights and the reality, developing part of the objectives and contents of the Social and Civic Competence satisfactorily. Furthermore, the students will reflect about this learning process through a co-assessment task, which shows positive results. KEY WORDS: Human Rights Education · Higher Education · Social and Civic Competence · Didactic proposal · Adi-Adian module. https://doi.org/10.26876/uztaro.117.2021.3 *Jasotze-data:* 2020-02-19 *Onartze-data:* 2020-05-31 # **Sarrera1** Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren (aurrerantzean GEH) asmoa hauxe da: gizartean giza eskubideek benetako ezarpena izatea, eskubide horien gaineko urraketak saihestea eta indarkeriazko gatazkak usatzea. Beste era batera esanda, jendartean giza eskubideetarako kultura unibertsala zabaltzea, non tolerantziarako, bakerako, justiziarako, askatasunerako eta berdintasunerako jarrerak bultzatu nahi diren, pertsonen eta herrialdeen arteko harremanak zuzenduko dituztenak, kohesio soziala lortu eta boterearen gehiegikeria mugatze aldera (Unesco, 2012: 1-2). Era horretan, benetako herritartasun eta balio demokratikoen hezkuntzan sakonduko litzateke (Magendzo eta Toledo, 2009; Schweisfurth, Lynn eta Harber, 2002; Kerr, 1999). Dena den, GEHren ezarpenak Espainiako hezkuntza-sistemaren barnean gorabeherak izan ditu azken urteotan, sektore batzuek doktrinatzeko ikasgai bezala ulertu eta haren garapenean trabak jarri baitituzte, prozesu judizialak barne (Amnistía Internacional, 2012: 5, 13). Horien aburuz, gaur egungo gizarte demokratikoan eduki hauek lantzeak ez luke zentzu handirik, ez baitago eskubide hauen urraketarik, ezta giza gatazkaren arrastorik ere, eta hezkuntza-proposamen honen atzean ideologia zehatz baten zabalpena ikusten dute. Bestalde, badira beste giza talde batzuk ere irakasgaian landu beharreko edukiekin eta horiek islatzen duten kosmobisioarekin bat ez datozenak, irakasgaiaren ikuspegi androzentrikoa, heteronormatiboa eta etnozentrista salatu baitute (Argibai *et al*., 2011). Euskal Herriko testuingurura gerturatuz, azken hilabeteetan eztabaida bizitu eta eguneratu egin da, Eusko Jaurlaritzak *Herenegun* unitate didaktikoa aurkeztu eta gero. Horrek Euskal Herriko «memoria hurbila» ikasgeletan barneratzea proposatu du, bizikidetzan eta giza eskubideetan oinarritutako jarrerak sustatze aldera. Hori horrela, memoria anitzen existentzia agerian gelditu da, plazaratutako errelatoaren gaineko tirabirak sortu baitira. Iritzi kontrajarri hauen existentziak, berez, GEHren beharra agerian uzten du, gizartean erroturik dauden zatiketa eta tirabiren isla baita, ezberdinen arteko ulermenaren eraikuntza eta bizikidetza ezinbestekoa izanik (Levinson, 2006). Nazioarteko Harremanetarako eta Kanpoko Elkarrizketarako Fundazioaren (FRIDE, 2008) hitzak gure eginez, Euskal Herriko gaur egungo testuingurua gatazka osteko gizartetzat uler daiteke, indarkeria zuzena eta borroka armatua behin etendakoan2 . Erakunde horren arabera, beste hainbat faktoreren artean, gatazka osteko gizarteak honako ezaugarriak izango lituzke: iraganeko tirabirak murriztu edo desagertu diren garaia, non gizarte-integraziorako eta bizikidetzarako prozesuen abiapuntua finka daitekeen, bakea iraunkorra egite aldera. Dena den, *postconflict* egoera batean gizataldeen arteko tentsioa ez da desagertzen eta hamarkadak iraun dezake, biolentzia ezkutuen eraginez (Junne eta Verkoren, 2005: 1). Hor sartuko lirateke Galtung-ek deskribatutako beste biolentzia ez hain argiak (estrukturala eta <sup>1.</sup> Lan hau honako ikerketa-proiektuen pean egin da: *La experiencia de la sociedad moderna en España: Emociones, relaciones de género y subjetividades (siglos XIX y XX),* código: HAR2016-78223- C2-1-P, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak eta Europar Funts Sozialak, FEDER, finantzatuta; eta *Biografía colectiva y análisis prosopográfico más allá del Parlamento* (COD. PGC2018- 095712-B-100), IT-1263-19 <sup>2.</sup> Artikulu honetan gatazka kontzeptua esanahi historizistatik aldentzen da, garai zehatz eta hurbilaren errealitatea ulertu nahirik. Bestalde, indarkeriaren bidez giza eskubideen bortxaketak testuinguru geografiko, sozial eta kultural ezberdinetan dakartzan giza ondorio latzak azaleratzen ahaleginduko da. kulturala), euskal gizartearen zatiketa azalduko luketenak. Hortaz, gatazka osteko garaia gizarte-prozesu bat bezala ulertu behar da, urtez urte bakebiderako lorpenak eskuratuko lituzkeena eta atzerakadak izan ditzakeena (Brown, Langer eta Stewart, 2011: 4-7). Zientzia historikoaren alorretik jada indarkeria zuzenaren garaiko ikerketa, hausnarketa eta analisi ugari egin dira, baina Traverso-ren (2007) arabera, horien helburua ez da bizikidetzarako ekimenekin nahastu behar. Aipatutako beste biolentziak iraunkorragoak dira eta horiek gainditzeko egun jendarteak dituen balioen eskala irauli beharrean gaude, autotraszendentziarako bidea irekiz eta honako jarrerak bereganatuz: errespetua, enpatia, inklusioa, humanizazioa, egindako oinazearen ardura, ikuspegi-aniztasuna… (Schwartz, 2010). Prozesu horretan hezkuntzak garrantzi itzela izango du. Hala, Theodor Adornoren (1998: 79-92) ustetan belaunaldi berrien heziketa beharrezkoa da basakerian berriro ez erortzeko. Euskal Herriko curriculum ofizialaren barnean norbanako nahiz giza portaera, balio eta jarreren ikaskuntzak leku berezia du. Heziberrik barneratzen dituen jakintza-arlo guztien gainetik Gizarte Zientzien protagonismoa azpimarratu beharrean gaude, haien helburuen artean giza gatazkak gainditzeko hiritarrak sortzea aurkitzen baita (Brewer eta Hayes, 2011). Hori kontuan harturik, GEHk berebiziko garrantzia izango du, Euskal Herriko errealitatean giza ulermenaren zubien eraikuntzan eta bortxatutako giza eskubideen berreskurapenean lagundu baitezake (Calderón-Martínez, 2017). Irakasgai honen irakaskuntza-ikaskuntzari dagokionez, giza eskubideen ezagutza eta ulermena —alderdi kognoszitiboa— ez ezik, horiek egunerokotasunean islatu beharreko printzipioak ere baditugu, haien alderdi bibentziala oso garrantzitsua baita, eta eskolako hezkuntza-proiektuan, ikasketa-planetan, material didaktikoetan, metodo pedagogikoetan eta abarretan eragina izango dute, zeharka irakaskuntzaikaskuntza prozesuaren arlo eta jakintza-eremu guztietan aurrera eramanez (Magendzo eta Toledo, 2015: 4). Finean, giza eskubideak bizitzako testuinguru errealetan jarduten eta praktikatzen ikasten baitira. Are gehiago, gatazka osteko gizarteetan, GEH balio sozial eta demokratikoak indartzeaz arduratzen da, harreman sozial berrietarako bidea irekiz eta bizikidetzarako zutabeak egonkortuz (Buckland, 2009). Alderdi pragmatiko hau lantzeko, berebizikoa garrantzia dauka ikasleen ideien eta testuinguru sozial eta kulturalaren arteko harremana kontuan hartzeak —esperientzia pertsonala eta komunitarioa—, giza eskubideen kontzeptuan eta interpretazioan eragin nabarmena baitu (Barton, 2015: 51). Horren ondorioz, partaidetza sustatuko duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua garatu beharrean gaude, non ikaslea horren protagonista nagusia izan eta hezkuntza-komunitateko erabakietan subjektu aktiboa bilakatuko den, benetako eskola inklusibo bat lorraraziz. Era berean, ikasleen eta irakasleen arteko arau, jokabide, jarrera eta balioetan eskubide hauen eragina nabarmendu behar da (Mujica, 2007: 23). Hori guztia kontuan harturik, GEHk ikasleen gaitasun analitikoak eta ikuspegi kritikoa garatzen lagunduko du, beren ingurune soziokulturaleko arazo-erronka sozialak (globalizazioa, migrazioak, genozidioak, iraunkortasuna…) eta bizitza-portaerak aztertzeko tresna egokiak luzatzen baitizkie (Barton, 2015: 49). Halaber, babes kognitiboa eskainiko die, gatazkak sortutako giza ondorioetan hausnartuz eta horien kausetan erreparatuz, eta irtenbidea posible dela agerian utziko du (Nicolai eta Triplehorn, 2003). Laburbilduz, etikaren alorrean barneratuko gara, non izaeran eta nortasunean eragina sorrarazten ahaleginduko garen, giza ekimenerako hainbat joera kritikoki ikasiz; horrela, gure ikasleentzat abstraktuegiak diren kontzeptuak —justizia, bakea, elkartasuna…— gerturatuko dizkiegu eta, bide batez, esanahiz bete (Camps, 2016: 216-217). Hezkuntza Fakultatea toki paregabea da GEHn sakontzeko eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etorkizuneko irakasleak gai honetan hezten hasteko, batez ere Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatu denean. Hau guztia ez da gure asmakizuna, baizik eta Nazio Batuen Erakundearen GEHrako Programa Mundialaren iradokizuna (2004), non gai honekiko goimailako ikasketek izan behar duten ardura aditzera ematen den. Zehazki, honela jasotzen da: onartzen da GEH eskoletatik harago zabaldu behar dela (…) bereziki irakasleriaren formakuntza-graduetan (Kerr eta Losito, 2010: 25). Baieztapen hori kontuan harturik, Amnistia Internazionalek egindako ebaluazioak agerian utzi du haren garapen-maila urria dela, Hezkuntza Fakultateko graduetan GEHren edukiak ez baitira era sistematizatu batean lantzen. Espainiaren kasua azterturik, ikertutako unibertsitateetatik soilik % 12k bere ikasketa-planetan nola edo hala barneratu du, gehiengoak 2008ko Giza Eskubideen Planari bizkarra emanez (2012: 19). Hau ikusirik eta gabezia horri aurre egiteko, hurrengo orrialdeetan aurkeztuko dugun ikaskuntza-irakaskuntza esperientzia didaktikoak GEHren eduki kontzeptualen, prozedurazkoen eta jarrerazkoen lanketa eta ezagutza ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Bake eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Planaren ildo beretik jarraituz. #### **Proposamen didaktikoaren helburuak** GEH tradizionalki ikuspegi deskribatzaile soil batetik bideratu izan da, hau da, legeak edo arauak era akritikoan ikasiz eta gaur egungo gizarteak dituen erronkekin eta fenomenoekin inolako harremanik gabe (Candamil, 2014; Magendzo, 2006; Barba, 1997). Eta gainera, hezkuntza-erreforma berriarekin batera —Heziberri 2020— aurretik Giza Eskubideetarako Hezkuntzak curriculumean zuen izaera propioa eta berezia galdu egin du, Konpetentzia Sozial eta Zibikoaren barnean jasotzen den Balio Sozial eta Zibikoen jakintza-eremuan disolbatuta gelditu delarik. Bestalde, Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren materializazioak pedagogian eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan izan beharko lukeen eragin demokratizatzaileaz ezer gutxi aipatzen da, sozializazio-prozesurako espazioaren antolaketaz eta ezagutzaren eraikuntzan sortzen diren giza harremanez deus ere hausnartu gabe (Unesco, 2003: 4-7). Gasteizko Hezkuntza Fakultatean aurrera eramandako esperientzia didaktiko honetan, Leah Levin-ek (1999) irekitako bide pedagogikoa jorratuz eta eguneratuz, Giza Eskubideetarako Hezkuntza alderdi praktiko eta interpretatibo batetik landuko da, eta ikasleen ekimena, kulturartekotasunean oinarritutako ikuspegi kritikoa eta hezkuntza dialogikoa sustatuko dira, gizaki ororen duintasuna lortze aldera (Freire, 2005). Halaber, Bertrand Rusell-en planteamenduetatik abiatuta, dudakgalderak-erronkak ereingo ditugu curriculuma «problematizatuz». Horretarako, egungo gizartearen arazo-erronketan zentratuko gara eta ezagutza eraikitzeko erro bilakatuko dira, ikaslerian *ikerketa librerako* izaera piztu eta haien pentsamendu dibergentea mugiarazi nahian (Ivizate, 2012: 139; González Gallego, 2010). Hori horrela, Giza Eskubideetarako Hezkuntza proposamen honen helburuak hiru norabidetan zabalduko dira: ikasleen alderdi kognitiboa sakontzera, haien alderdi afektiboa ernaraztera eta haien jarrerak aldatzera3 . Lehenengoari dagokionez, ikasleek giza eskubideen kontzeptuaren bilakaera historikoa aztertuko dute, honako mugarrietan arreta jarriz: Ingalaterrako *Bill of Rights* (1689), parlamentarismoaren eredua eta eskubide zibil batzuen onarpena —adierazpen-askatasuna, zigor bortitzen deuseztapena…—; Frantziako Iraultza, Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideen Aldarrikapena (1789) eta Berdintasuna, Askatasuna eta Anaitasuna kontzeptuen esanahia; eta, azkenik, XX. mendeko bi mundu-guden osteko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (1948) eta gizabanakoaren eskubide zibil, politiko, sozial eta kulturalen aitortza zabala Nazio Batuen Erakundearen eskutik eta haren nazioarteko eragina. Azken horretan sakontzeko, ikasleek orain eta munduan gertatzen ari diren hainbat gertakari eta fenomenorekin lotu beharko dute aldarrikapen horren giza eskubide bakoitza (agenda lokala-globalaren uztarketa), haien betetze-maila aztertu eta horrek sortzen dituen ondorioak hausnartuko dituzte; gizarte justu eta solidario bat eraikitzeko topatzen ditugun mugak identifikatuz eta horiei irtenbideak bilatuz, gizakiek dituzten eskubide zibil, kultural, ekonomiko, politiko eta sozialak era esanguratsuan ikasi eta aldarrikatuko dituzte (Mujica, 2007: 24). Ataza honen garapenean, ikasleak Gizarte Zientzien metodologia zientifikora gerturatu nahi ditugu, zenbait ikerketa eta prozedura analitiko aurrera eramaten ikas dezaten (informazioaren bilaketa, bilketa, sailkapena, kudeaketa, ulermena, interpretazioa, kontrastea…) (Hernández Cardona eta Feliu, 2011: 149-155). Bide horretatik jarraituz, pentsamendu kritikoaren garapenerako lehenengo hastapenak ezartzea helburu dugu. Hori horrela, eta Karabulut-en (2012) lanean oinarrituta, nahi genuke ikasleak gai bati buruz iritzi bat eman aurretik iturri ezberdinetako informazioa eskuratzen ahalegintzea eta, bide batez, garrantziaren arabera lehen mailako informazioa bigarren mailakotik desberdintzen jakitea; ebidentziak zuhurtasunez aztertzea eta alderdikeria identifikatzeko gai izatea, informazio-iturrien egokitasuna ebaluatuz; halaber, gertakariak eta iritziak ezberdintzen jakitea eta haien ebaluazioetan objektiboak izatea; azkenik, gertakarien kausalitatean (kausaondorio harremanetan) sakontzea. Prozesu eta ataza honen garapena Heziberri 2020 curriculumaren alderdi ezberdinetara gerturatzeko aproposa izan daitekeela deritzogu4 . Hala, proposamen <sup>3.</sup> Beste egile batzuek (Rodino eta Brenes, 2005: 6) Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren alderdi kritikoa, etikoa eta politikoa azpimarratzen dituzte, honako giza ekintza hauekin lotuta egongo direnak: pentsatu, sentitu eta jardun (Mujica, 2002: 353) Baliokideak ez diren harren, guk artikulu honetan adierazi ditugun alderdiekin hainbat ideia eta prozedura partekatzen dituzte. <sup>4</sup>. 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea. didaktiko honetan jarraitutako prozedura analitikoa eta landutako gaia aintzat harturik, ikasten eta pentsatzen ikasteko eta bizikidetzarako zehar-gaitasunak lantzea helburu izango dugu. Horretarako, ikasleak ikerketa-prozesu batean murgilduko dira ezagutza berria sortzeko intentzioarekin, eta hurrengo ariketa kognitiboak bultzatuko dira: analisia, hausnarketa eta sorkuntza, ikasteko eta pentsatzeko oso baliagarriak izan daitezkeenak. Halaber, giza eskubideen garrantziaz jabetzen diren heinean, bizikidetzaren gaitasunean aurrera egingo dutela espero dugu. Diziplina barneko oinarrizko konpetentziei dagokienez, hurrengo hezkuntzaproposamenak Konpetentzia Sozial eta Zibikoaren hainbat alderdi garatuko dituela pentsatzen dugu. Hori agerian gelditzen da gaitasun honen printzipioetara jotzen dugunean, honako hitz hauek topatzen baititugu: «Gizarte Zientziak irakastea eta ikastea giza eskubideak guztiz errespetatzea da, berdintasuna barne, demokraziaren oinarri baitira»; hortaz ikasleak ohartarazi behar dira «giza eskubideak izatea norberaren bizitzako eta gizarteko ekintzei eta egoerei buruzko iritziak osatzeko erreferente unibertsala eta norberak herritar gisa dituen eskubideak erabili eta betebeharrak betetzeko erreferentea; eta parte-hartzeko, begiruneko, justizia sozialeko eta elkartasuneko jokabideak lantzea, balioetan oinarritutako demokrazia gauzatzeko». Hori kontuan hartuz, konpetentzia honen barnean dauden jakintzaeremu ezberdinen (Gizarte Zientziak; Balio Sozial eta Zibikoak) helburuak eta edukiak lantzea nahiko genuke. Horien artean, honako honek berebiziko garrantzia izango luke: ikasleak «Giza Eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela ohartzea», eta horretarako beharko dute «Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak […] jasotako eskubideak eta betebeharrak zein diren jakin, bere gain hartu eta babestea, haien oinarri diren balioak identifikatzea, berdintasunezko jarrera sustatzea, diskriminazioa dakarten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak arbuiatzea, eta, bereziki, emakumeei eragiten dietenak, jendearen eta taldeen portaeren balioespen etikoa egiteko irizpidetzat hartzeko». Proposamen horren helburuen bigarren norabideari helduz, alderdi afektiboa alegia, giza eskubideen bortxaketen biktimen esperientziak mahai gainean jarriko dira, eta diskurtso hegemoniko eta triunfalistaren ahulguneak eta kontraesanak agerian geldituko dira. Horren helburua Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasleak izango direnen kontzientzia ernaraztea izango litzateke (Baigorri, 2000: 47; Magendzo eta Toledo, 2015: 5; Mujica, 2007: 23). Bide hori jorratuz, gure ikasleen pentsamenduak, iritziak eta sentimenduak mobilizatzen, azaleratzen eta adierazten lagunduko dugu, emozioen hezkuntzan sakontzeko aukera paregabea izanik, etikaren bidetik trebetasun sozialak eskuratu eta, bide batez, ikasitakoari zentzua emango diote (Marina, 2005; Pérez Aguirre, 1999). Hau guztia Euskal Herriak gertuko iraganean pairatutako egoera traumatikora gerturatzeko baliagarria izango zaigulakoan gaude, Adi-Adian programaren lehenengo urratsak ezarriz. Hala, Eusko Jaurlaritzak hezkuntzara zuzendutako modulu horrek *euskal gatazka*ren biktimen testigantzak ikasgeletara eramaten ditu haien esperientziak partekatzeko eta giza eskubideen urraketak izaten dituen ondorioak argi erakusteko, bizikidetzan aurrera egin nahirik5 . Beste era batera UZTARO **117**, 55-73 60 Bilbo, 2021eko apirila-ekaina 5. Gaur egun indarkeriapean igarotako gertuko iragan hori izendatzeko orduan, kontzeptu eta lengoaiaren norgehiagoka agerian da. Hala, giza ikertzaileak borroka batean sartu dira, lehenaldi hori esanda, haien testigantza eta memoria bizikidetza ezartzeko tresna baliagarriak bilakatuko dira. Bestalde, Hezkuntza Saileko plangintza hau indarkeriaren biktimen izaera askotarikoan oinarritzen da, biktimizazio-prozesu partzialak alde batera utziz eta jendartearen pluralitatea eta bizi izandako garaiaren errelatoen aniztasuna mahai gainean ezarriz. Eran berean, «indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimekiko solidaritatearen inguruan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak ezartzen duena garatzen» du. Artikulu honetan deskribatutako esku-hartze didaktikoak norabide horretan lehenengo zutabeak ezarriko ditu, biktimak GEHrako hezitzaile paregabeak bihurtzen direla sinetsita. Hori bai, gure proposamenak agenda lokala eta globala uztartuko ditu, balio unibertsalak direla jabetze aldera. Bestalde, Adi-Adian moduluarekin bat eginez, giza eskubideen urraketak dakarren sufrimendua agerian utziko dugu, oinaze hori jaso duten pertsonak hezkuntza-curriculumean barneratuz. Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren hirugarren alderdiari aipamen eginez, ikasleen jokabide eta jarrera eraldatzeko helburua agerian da, proposamen honen ostean gizaki bezala haziko direlakoan, bizi duten mundua ezagutuz, ulertuz eta era kritikoan interpretatuz «gizarte guztiz demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta pluralak» behar dituen herritarrak sortzeko aukera paregabea azaleratuko baita (Pagès eta Santisteban, 2010; Kerr, 2008; López Facal eta Valls, 2012). Beste era batera esanda, konpromisozko pedagogia helburutzat hartuko dugu, orainaldian gertatzen diren injustizien hautematea enpatia eta solidaritatea bezalako jarreren motor bilakatzeko intentzioa baitugu. Bestalde, eragile horrek izaera eraldatzailea izango du, etorkizunera begira giza eskubide eta duintasunean oinarritutako bizikidetzarako marko etikoa ezarriko baitu. #### **Aztergaia eta metodologia** Artikulu honetan aipatutako proposamen didaktikoaren helburuen betetzemaila aztergai izango dugu. Horretarako, teoria kritikoa irizpide hartuta, gizarteeraldaketara bideratutako ikerketa kualitatiboa gorpuztuko dugu, Hezkuntza Fakultateko ikasleekin aurrera eramandako irakaskuntza-ikaskuntza praktika era autokritikoan aztertuko baita. Ikerketa kualitatiboa, Sandín-ek (2003: 123) dioen bezala, hezkuntza- eta gizartefenomenoak sakon ulertzera, gizarte- eta hezkuntza-arloko praktikak eta agertokiak definitzen duten terminoak zehazteko orduan. Batzuentzat «gatazka» hitza ez da egokia, aurkari diren bi subjektu ahistoriko —estatu espainiarra vs euskal nazioa— ulertaraziko lituzkeelako (Molina eta Pérez, 2015). Beste egile batzuek, ordea, bakerako nazioarteko erakunde humanitarioen definizioetan oinarrituz, «gatazka» terminoari egoki deritzote Euskal Herriak bizi izandako garai hori izendatzeko (Minguez, Alzate eta Sánchez, 2015; Harto de Vera, 2005). Gure proposamena interpretazio historizistatik aldendu eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren oinarri teorikoetara gerturatuko da. Hori horrela, «gatazka» indarkeriazko konfrontazio sozial baten ondorioz sortutako segurtasun falta, beldur eta mehatxu etengabeko egoera ekarriko lukeen giza harremanen eta eguneroko bizitzan aldaketaz ulertuko genuke. Horrek ongizate sozioekonomikoan, gizarte zibilaren elkartzean eta balioen eskalan eragin negatiboa izango luke (San Pedro, 2006). Euskal Herriko historiaren pasarte hori definitzeko «gatazka» terminoa zuzena dela deritzogu, Foronda txostenak garai horri buruz emandako datuek aurreko azalpena berresten baitute (López Romo, 2015). eraldatzera, erabakiak hartzera eta ezagutza multzoa antolatu bat deskubritzera eta garatzera bideratutako jarduera sistematikoa da. Era berean, gelako testuingurua era naturalean behatzeko malguak, elkarreragileak eta irekiak diren teknikak erabiltzen ditu, ikasleen jarrerak, jokabideak eta alderdi afektiboa aztertzeko egokiak. Hau da, motibazioak, sentimenak, iritziak, pentsamoldeak, ideologiak, pertzepzioak, jarrerak… bezalako aztergaiak ditugunean —giza eskubideak barne—, neurtzeko zailtasun gehiago erakusten dutenak, giza fenomenoen azalpenak emateko orduan metodo kualitatiboa eraginkorragoa suertatzen da (Stockemer, 2019: 8-10). Bestalde, ikerketa-metodologia hau irakasle-ikertzaile rolera hobeto egokitzen da; izan ere, ikasleek azaleratzen dituzten pertzepzio, sinesmen eta esanahietan arreta jartzen du, eta horiek interpretatzen, ulertzen eta eraldatzen saiatzen da. Horretarako, ikasleen elkarrekintza eta laguntza ezinbestekoa suertatzen da (Bizquerra, 2004: 277). Ikerketa-tipologia honen diseinua eta garapena aztertutako errealitateari buruzko ezagutza sortzen den heinean egokitzen eta bilakatzen da, galdera orokorretan oinarrituta eta norabide finkorik gabe. Hortaz, informazioa jasotzeko behaketa partehartzaileko estrategian oinarrituko gara, aztertzen dugun errealitateko protagonistekin egoerak «partekatzeko, elkarrekin bizitzeko eta laguntzeko» aukera ematen baitu. Era horretan bakarrik uler baitaiteke talde edo gizabanako batek duen ideologia edo balio-sistema. Erregistro-sistema egunerokoa izango da, narrazio interpretatibo baten bidez, ikasgelan izandako pauso, prozesu eta bilakaeraren berri emanez (Bizquerra, 2004: 333-336); Aitzitik, ikasleek sortutako ebidentziak —horma-irudiak eta haien azalpenak— ere aintzat hartuko ditugu analisia aurrera eramateko. Ikerketa-lagina berrogeita lau ikaslek beteko dute. Azterketa martxan jarri zenean (2017-2018 ikasturtea), gehienak hamazortzi eta hogei urte bitartean ziren, Lehen Hezkuntzako Gradua Gasteizko Hezkuntza Fakultatean egiten ari zirela. Analisi hau Gizarte Zientzien Didaktika I irakasgaiaren barnean aurrera eraman zen. Laginaren profilarekin jarraituz, hogeita bederatzi gizonezkok eta hamabost emakumezkok osatzen dute. #### **Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua** Konstruktibismoan eta ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz, esperientzia didaktiko hau sei fasetan garatu da. Lehenengoan eta sarrera gisa, giza eskubideei buruz ikasleek dituzten aurrezagutzak neurtuko dira. Hori aztertzeko, giza eskubideen kontzeptuari eta haren historia eta bilakaerari buruz ikasleek zer dakiten ebaluatuko dugu. Lehenengo eta behin kontzeptu horren definizio bat eskatu eta, segidan, noiz sortu ziren, gizartean zer eragin eduki duten eta zer aldaketa pairatu duten galdetuko zaie. Ideia-zaparrada horren ostean, haien ezjakintasuna eta zehaztasunik eza agerian gelditu da. Horri aurre egiteko, bideo eta irakurketa baten bidez ikasleek dituzten ideiak osatzen saiatuko gara eta, bide batez, eskubide hauen nazioarteko aitortza garaikidearen sorkuntzan eta bilakaeran sakondu6 . <sup>6. ¿</sup>Qué son los Derechos Humanos? <https://www.youtube.com/watch?v=xojoCOnQYFc>; Leah Levinen (1996: 15-91) liburuko lehenengo atalean oinarrituko gara, bertan agertzen diren «thoughtprovoking questions»-ei buruz hausnartzeko. Bigarren fasean, ikasleek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren artikuluekin lehenengo kontaktua izango dute. Horretarako, ikerketa-prozesu bat abian jarriko dugu, non lehenengo 28 artikuluak bilatu eta aztertuko dituzten, haien esanahia ulertzeko arrazoinamendu analitikoa erabiliz. Aurretik esan bezala, GEHko ezagutzak ikasten dira bidea eginez. Horretarako, egoki deritzogu talde kooperatiboen metodologia erabiltzeari, hau da, ikasleen arteko elkarrekintza eta ekimena sustatzeari ikasketa-prozesua aurrera eramateko (Pujolas, 2012). Lau eta bost kidez osatutako taldeak izango dira, eta talde bakoitzak gizabanakoaren eskubide zibil, politiko eta sozialekin harremanetan dauden lau artikulu aztertuko ditu7 ; dena den, eskubide guztiek hein batean edo bestean elkarren arteko harremana dute eta osagarriak direnez bata bestearekiko (ACNUDH, 2004 :19), talde guztien arteko elkarrizketa martxan jarriko da. Ikastalde hauek, gaitasunei dagokienez, heterogeneoak izango dira eta haien antolamendu eta funtzionamenduari begira, Maslow-en (1998) printzipioei jarraiki, ikasleen beharrak segurtasunarekiko, autoestimuarekiko eta onarpenarekiko asebetetzen saiatuko gara, ikaskuntzarako behar den motibazioa ziurtatzen baitute. Hirugarren fasean, eskubide horiek urratzen dituzten egoerak eta berriak topatu beharko dituzte. Decroly-ren printzipioak kontuan harturik, ikasleen interesguneetatik abiatuko gara; ikasleek berrien aukeraketan askatasun osoa izango dute, beren interesa pizten duten albisteak gelaratzeko. Magendzo-k (2015: 12) dioen bezala, ikasleek gai korapilatsua aukeratzen dutenean eta hori aztertzeko modua erabakitzen dutenean, ikuspegi kritikoa garatzeko ahalmen gehiago erakusten dute. Hori horrela, gertakariaren analisi kritikoa egitea eskatuko diegu, eta hurrengo datuak bildu beharko dituzte8 : - Iturria. - Data. - Egilea. - Izenburua-titularra. - Albistearen laburpena. - Zein giza eskubiderekin harremana du? Zergatik? - Zergatik esango zenuke giza eskubide horren kontra doala? Nola urratzen du? <sup>7.</sup> Talde bakoitzari dagozkion Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko artikuluak hurrenez hurren esleitu dira; lehenengo taldeari lehenengo lau artikuluak eskaini zaizkio; bigarrenari, hurrengo laurak, eta horrela artikulu guztiak bete arte. <sup>8.</sup> Esan beharra dago ikasleek jada hedabideen aurrean pentsamendu kritikoa garatzen ikasi dutela, Gizarte Zientzien iturrien izaera aztertzen duen gaia landu dutenean. Albisteak deskodetzeko gaitasunean aurrera egiteko, Herbert Marcuse-ren *El hombre unidimensional* (1993) lanean oinarritu gara, eta iturrien intentzionalitate politiko eta ideologikoan arreta jarri dugu. Bertatik ateratako esaldi honek komunikabideenganako jarrera kritikoa laburbilduko luke: «¿Se puede realmente diferenciar entre los medios de comunicación de masas como instrumentos de información y diversión, y como medios de manipulación y adoctrinamiento?» (38). Bestalde, komunikabideen aurrean jarrera kritikoa garatzeko jarraitu beharreko prozedurak (testuinguratzea, interpretazioa…) Hernández Cardona eta Feliu (2011: 60-61) eta Hernández Cardonaren (2005: 121-132) liburuetan aurki ditzakegu. - Nor da biktima? Nor da biktimarioa?9 - Irtenbideak eskubide hori sendotzeko. Giza Eskubideen Aldarrikapenaren artikuluen eta berrien arteko harremanaren analisia egin ondoren, laugarren fasean ikasleek aurkezpen bat prestatuko dute, landutako eskubideak klaseko beste ikaskideen aurrean azaltzeko eta hautatutako berriaren zergatia mahai gainean jartzeko. Horrela, egindako aukeraketa justifikatu beharrean daude, eta giza eskubideen eta albistearen artean antzemandako lotura beste klasekideei aditzera emango diete. Azalpen hori egiteko, edozein euskarriz baliatuko dira, baina bai eskatuko zaie kartulina batean ideia horiek guztiak adieraztea, klaseko horma-irudi bilakatuko baitira, kurtsoan zehar eskubide horiek haien egunerokotasuneko tratuan eta jarreretan presente egon daitezen. Jarraian, azaldutako giza eskubideei buruz ikaskideek dituzten duda, galdera, iruzkin edo iradokizunak argitzen saiatuko dira, aurretik esan bezala, ikasleen arteko elkarrizketa sustatu nahi baita. Eztabaida halabeharrez suertatuko da, talde bakoitzak landutako giza eskubideek lotura hertsia baitute bata bestearekiko, GEHko ikuspegi holistikoa ahalbidetuz. Behin taldeek azalpen guztiak emanda, ikasleen arteko koebaluazioari ekingo diogu, etengabeko ikaskuntzarako berebiziko garrantzia duen ebaluazioan trebatze aldera (Gil eta Padilla, 2009). Horretarako, ikuspuntua ikaskuntza-prozesuan jarraitutako prozeduretan jarriko da, ebaluazio honek ikaskuntza eraginkorragoa izaten laguntzen baitu eta ikasleak beren garrantziaz jabetuko baitira (Gibbs, 1999). Horren ondorioz, ikasleek nola ikasten duten hausnartuko dute, prozesu honetan duten ardura agerian utzita. Bestalde, ebaluazio mota honek ikasleengan hainbat zehar-gaitasun garatzen lagunduko du, hala nola analisirako, pentsamendu kritikorako, baloraziorako, erabakiak hartzeko… abilezia (Fitzpatrick, 2006). Hori esanda, koebaluazioa honako irizpide hauetan oinarrituko da: - Bidalitako zereginak bete ditu. - Ikasketa-helburu guztiak irakasteaz arduratzen da. - Ikasleak laguntzen ditu, denek ikas dezaten. - Azalpenaren ulergarritasuna. - Berrien aukeraketa egokia. - Aurkezpenaren alderdi positiboak eta negatiboak. - Kartulinan, informazioaren antolaketa egokia. - Zein ekarpen berri egin dizu? <sup>9.</sup> Bi kontzeptu edo kategoria sakon hauek eraikuntza sozialaren emaitza dira. Kategorizazioprozesu honetan, botere-harremanen ondorioz iritzi kontrajarriak agertzen dira eta egoera sozial eta kulturalaren arabera esanahi eta interpretazio ezberdinak azaleratzen dira, bereziki horien barruan dauden subjektuak definitu behar direnean. Artikulu honetan arrazoi humanitarioa eta giza eskubideetan oinarrituriko pertsonaren duintasunaren jazarpena irizpide harturik, biktima kategoria definituko dugu (Guglielmucci, 2017: 87). Horren barnean eta trantsiziozko justizian zimendatutako tipologiari jarraituz, erasotzaile zehatzen biktimak, testuinguru zehatz baten biktimak —faktore estrukturalak, politikoak, kulturalak— edota oinaze zehatz baten biktimak izan ditzakegu (Hearty, 2018). Bestalde, biktimarioa giza eskubideak urratuta pertsonaren duintasunari eraso egingo liokeen entitatea, agentea edo subjektua izango litzateke. Dena den, biktimizazioa eta zilegitasun-prozesuen azterketa gure helburuetatik at geldituko dira, ikasleentzako konplexuegiak izan baitaitezke. Bosgarren fasean, ikasgelako batzarra bildu eta hausnarketarako gune bilakatuko da. Bertan, ideien trukaketa librean oinarritutako teknika pedagogikoa erabiliz, giza eskubideen urraketari buruzko burutazioak azalaraziko dira irtenbide bila (ACNUDH, 2004: 25). Ikasle guztiek adostasun batera iritsi beharko dute, eztabaidarako eta negoziazio kolektiborako prozesuak martxan jarriz (Freire, 2009). Horretarako, arazoa aurkeztu ostean, ikasleek plazaratutako ideiak arbelean jasoko dira, eta guztiak onartuko dira. Segituan, irakaslearen laguntzaz, ikasleen erantzunak kategorizatu eta multzokatu egingo dira, non ideia batzuk egokitu, elkartu edo baztertuak izango diren. Azkenik, multzo horietatik abiatuta, aholkuak osatu eta zein erabaki hartu behar diren zehaztuko dute giza eskubide ezberdinen betetzea ziurtatzeko. Fase honetan ikasgelako botere sinbolikoa era berdintsu eta zuzen batean banatu beharko da, partaide bakoitzak bere pentsamendua adierazteko eta entzuteko eskubidea duelarik. Halaber, erabakiak hartzeko orduan, aske sentitu beharko dira, benetako prozesu dialogiko bat garatu eta ikaskuntzarako metodo eraginkor bilaka dadin (Magendzo, 2015: 12). Bide batez, honako jarrerak landuko dira ikasleekin: errespetuz entzutea, beste pertsonen pentsamendua azaltzen uztea, beste kideen iritziak errespetatzea, ikaskideen diskurtsoa ez moztea, kritikak pertsonengan ez zentratzea ideietan baizik… Azken fasean, ikasleek gutun bat idatziko dute proiektuan zehar giza eskubideen inguruan aurkitutako kontraesanetan oinarriturik. Eskutitz hori Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutura bidaliko dugu, Euskal Herrian erakunde hori giza eskubideen kultura zabaltzeaz arduratzen baita. Hala, «bizikidetza demokratikoa eta, are egoera txarrenetan ere, giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzeko eta defendatzeko ahaleginean memoriaren» berreskurapenean dihardute. Horren bidean eta «memoria demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa abiapuntu hartuta, memoriaren eraketa inklusiboa sustatzea eta herritarren parte-hartzea bermatzea da» erakunde horren xedea. Memoria orainetik eraikitzen den kontzeptua izanik eta oraina iraganak baldintzatuta egonik (Vázquez, 2001), gaur egungo gizartean pairatzen ari garen gertakari eta fenomenoak baliabide didaktiko paregabe bilakatzen dira Giza Eskubideetarako Hezkuntzan sakontzeko eta, bide batez, memoria demokratikoa sendotzeko. #### **Emaitzak** Giza eskubideen analisian, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren artikuluen zehaztapenari begira eta Wikipediaren egokitasunaz eztabaidatu ondoren, ikasleak Nazio Batuen Erakundeko, Amnistia Internazionaleko, Council of Europeko, Unicef-eko nahiz The people´s movement for Human Rights Learning-eko orrialdeetara zuzendu dira nagusiki. Albisteen bilaketan, aldiz, gehien kontsultatu diren iturriak IKTekin (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) harremanetan daudenak izan dira, nagusiki egunkarien plataforma digitalak. Horien artean, *Berria* (% 36), *El País* (% 36), *Deia* (% 18) eta *El Correo*k (% 9) lehentasuna izan dute. Bigarrenik, blogetara edota telebisten informatiboetara jo dute argibide bila, bertan iturrien aniztasuna deigarria izanik, giza eskubideen artikulu bakoitzarekin harreman estua duten orrialdeak kontsultatu baitituzte (EITB, La Sexta…). Datari dagokionez, ia berri guztiek gaurkotasun handia dute, azken bost urteetako albisteak baitira (% 98). Alderdi espazial-geografikoa aztertzean, gertuko nahiz mundu-mailako albisteak azaleratu dira. Giza eskubideen azterketan gai batzuk zehar-lerro bezala azaldu dira, hainbat berritan agertu eta Giza Eskubideen Aldarrikapenaren artikulu ezberdinak lantzeko baliagarriak izan direnak. Hala, gaur egun Europa eta Amerikako Estatu Batuak helmugatzat dituzten migrazio-fenomenoak eta etorkin horiek pairatzen ari diren egoera larriak giza eskubideen betetze-maila ebaluatzeko aproposak izan dira. Kasu honetan, Donald Trumpek Mexikoko mugan eraiki nahi duen harresia, Siriako gerra zibilak eragindako errefuxiatuen trataera Europako gobernuen eskutik, etorkinak emigrazio-mafien eskuetan jarri orduko merkantzia edo esklabo gisa tratatuak izatea edota *paperik gabeko* pertsonen estatus politiko, juridiko eta soziala azaltzen duten berriek agerian utzi dute 4., 5., 13., 14. eta 15. artikuluek onartzen dituzten eskubideak (askatasun, segurtasun eta tratu gizatiarra izateko eskumena, mugitzeko askatasuna, asilo- eta nazionalitate-eskubidea) indarrean ez daudela eta egunez egun zapalduak izaten ari direla, nazioarteko komunitateak beste alde batera begiratzen duen bitartean. Erronka horren aurrean ikasleak irtenbide bila aritu direnean hainbat ideia ageri dira, hala nola *3. Munduko herrialde*en garapena bultzatzea, politikariak aldatzea, hezkuntzan sakontzea, etab. Eztabaida baten ostean, hezkuntzan aldaketak egin behar direla erabaki dute, arrazistak diren jarrerak baztertze aldera. LGTBI kolektiboak eta pertsonen orientazio sexualagatik ezartzen den bazterkeriak beste bi giza eskubideren inguruan hausnartzeko beta eskaini digute (pertsona ororen eskubide berberak sexuan erreparatu gabe; pertsona orok ezkondu eta familia bat osatzeko duen eskubidea). Aukeratutako berri batek azpimarratzen du lege eraginkorrak behar direla LGTBI taldeen eskubideak bermatzeko, zeren gaur egun oraindik heteronormatibitatetik aldentzen den orientazio sexualak hainbat pertsonarengan jarrera ezkorrak eragiten baititu (LGTBIfoboak) eta herrialde ezberdinetan jazarpena jasotzen baitu. Bestalde, bigarren berri batek aurreko ideian sakonduz, ezkontza homosexualak gizatalde ezberdinetan sortzen duen ezinegona azaleratu du, Parisen 2016ko urriaren 16an horren legeztatzearen aurkako manifestazio erraldoia antolatu baitzen, 2013an lortutako eskubidea ukatu nahian. Erronka horri aurre egiteko irtenbideak bi ardatzetan mugitu dira, legedia eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratuz. Lan-merkatuarekin eta haren baldintzekin harremanetan dauden berriek beste hainbat giza eskubideri buruz hausnartzeko balio izan digute. Lan-baldintzei dagokienez, hiru albiste aztertu dituzte. Batetik, 2014ko maiatzean Gasteizko auzoetxe baten eraikuntzan lanean zeuden igeltseroak legez kanpo ari zirela azpimarratzen da, hitzarmen kolektiboko arauak bete gabe eta lan- eta bizi-baldintzetan esplotatuta. Hala, langile horien eguneko jardunaldia 10 ordutik gorakoa zen eta horren ordainean jasotako soldata miserablea (3 hilabeteren truke 1.000 euro). Bigarrenik, beste talde batek Japoniako langile konpultsiboen mentalitatea eta jokabidea aztergai izan du, legez derrigortuak izan baitira 5 eguneko oporrak hartzera, pertsona orok behar duen denbora libre eta atsedenaz gozatzeko (24. art.). Ikasleek egoera horiek esklabotzarekin alderatu dituzte, maiz gizakia behartua izaten baita horrelako baldintzetan bizitzera, agindupeko eta ugazaben arteko botere asimetrikoari men eginez. Prekarietatearekin jarrai la tuz, ikasleek Giza Eskubide Unibertsalen 23. artikulua ez dela betetzen salatu dute, beren esperientzia mahai gainean jarriz. Horrela, *Euskadiko Gazteak 2016* txostenean oinarrituta (Longo *et al;* 2017), Euskal Herriko gazteen egoera aditzera eman dute, non lan eta soldaten inguruko duintasuna kolokan jartzen den. Bide batez, beren emantzipazio-bideak ezinezkoak direla aitortu dute. Hau guztiaren ondorioz, pertsonen ongizatea bermatzea (25. art.) zaila izango litzateke. Are gehiago, gizartearen egitura sozioekonomikoa ongizatea bermatuko luketen oinarriak egunetik egunera deuseztatzen ari da, *Welfare State*-aren deskonposaketa abian delarik. Horren harira, azken urteotan osasun publikoaren unibertsaltasuna ezbaian jartzen ari da, Espainian 2012an behin-behinean era «irregularrean» zeuden atzerritarrei oinarrizko atentzioa ukatu baitzitzaien (22. art.). Era berean, haur futbolarien negozioari helduta, pertsonen garapen orekaturako hezkuntzaren garrantzia kolokan jartzen ari da, pertsonon errentagarritasunari lehentasuna ematen baitzaio formakuntzaren aurrean. Beste zehar-lerro garrantzitsu bat giza eskubideak aztertzeko, pertsonen eta botereen arteko harremana izango litzateke. Auzi horretan, eta Montesquieuren ideiei jarraiki, boterearen gehiegikeria ekiditeko justiziak izan beharko lukeen erantzukizuna azaltzen zaigu behin baino gehiagotan. Hasteko, gizaki guztiak errugabeak gara kontrakoa frogatu arte; horrela izanik, ezin gaituzte atxilotu, preso hartu edo erbesteratu inolako arrazoirik gabe. Eskubide hauei lotuta (9. eta 11. art.), ikasleek Altsasuko gazteak pairatzen ari diren zigor prebentiboari buruzko albistea azalarazi eta gazte horiek jasaten ari diren espetxeratzea kritikatu dute, ez baitago froga garbirik haien errua egiaztatzen duenik (*Berria*, 2017-08-22) . Gai honekin jarraituz eta Habeas Corpus printzipioan sakonduz, zerikusia duten hainbat berri aukeratu dituzte, herrialde ezberdinetan atxilotu orduko praktikatutako torturak agerian geldituz. Berri horien arabera, eta Amnistia Internazionalek egindako inkesta kontuan harturik, eskubide hori zalantzan jartzen da une oro, populazioaren % 44 tortura jasateko beldur baita. Halaber, kezkagarria da biztanleriaren parte batek torturak justifika daitezkeela pentsatzea10. Horren haritik, Abu Ghraib-eko (Irak) torturak zuzendu zituen burua aske gelditzea salatzen duen berria aditzera eman dute (EITB, 2011-08-07). Bigarren maila batean, justizia-administrarien eta pertsonen arteko harremana aztergai bilakatzen da. Pertsona orok nortasun juridikoa izateko eta epaitegietara jotzeko eskubidea izango du, legeen aurrean berdinak izanik eta epaiketa justu bat edukitzeko eskumena ziurtaturik. Ikasleek Espainiako errege-familiaren auzia mahai gainean jarri dute, non albistearen titularra kontuan izanik, justiziaren pean ezberdintasunak daudela aitortzen den (*El Español,* 2017/02/23). Hori horrela, eta arazo honi aurre egiteko, aho batez justizia independente baten beharra azpimarratu dute. Proposamen didaktikoaren azken pausoari dagokionez, ikastaldeek egindako lanaren balorazio amankomuna, berdinen arteko ebaluazio oso positiboak jaso <sup>10. &</sup>lt;https://www.es.amnesty.org/en-que-estamos/temas/tortura/>. ditugu (1. irudia). Hala, ikaskideen arabera talde guztiek bidalitako zereginak era egokian bete dituzte (giza eskubideak ulertu eta aditzera eman), eta 10 puntu posibleetatik 8,5 kalifikazioa lortu11. Giza eskubideekin harremanetan dauden berriak aukeratzeak ere oso balorazio baikorra jaso du (8,4), eta bide batez, lan honen ondorioz, giza eskubideen artikuluak ulergarriagoak egin dira eta irizpide honek oso iritzi onak jaso ditu (8,1). Hori justifikatzeko honelako azalpenak eman dituzte: «albiste hurbilak eta interesgarriak hartu dituztela iruditu zait»; «notizia berriak ezagutu ditut, hala nola gaur torturaren aurkako eguna dela, bai eta giza eskubide berriak ikasi ere»; «lehenengo eskubidea ez nuen ulertzen, ulertzeko zaila iruditzen zitzaidan baina berriak lagundu egin dit»; «hemen eta munduan gertatzen denaren konparaketak ulergarriagoa egin du», eta abar. Bestalde, ikasleak beren kideekin kritikoagoak izan diren irizpideak ere aipatu beharrean gaude. Horrela, beren kideen duda edo ezjakintasunak argitzearen itema traketsago ebaluatu dute (7,6), irakasteko prozesuaren kalifikazioan ere eragina izanik (7,9). Horren arrazoia izan daiteke azalpen batzuen ostean eztabaida sortu egin zela bai eta galdera batzuk sorrarazi ere, eta hitza hartu egin zuten talde batzuek erantzun argia emateko gaitasunik eza erakutsi zutela. ![](_page_13_Figure_3.jpeg) **1. irudia.** <sup>11.</sup> Ebaluazio-prozesu honetan 10 taldek parte hartu dute, eta guztira 44 ikasle inplikatu dira. # **Ondorioak** Saiakera didaktiko honen bidez GEHren helburuak eta edukiak era adierazgarri eta esanguratsu batean landu dira. Horrela, ikasleek berriak aukeratzean prozesu enpatiko bat hasi dute, beste gizabanakoen egoera identifikatu, ulertu eta barneratuz. Era berean, beste pertsonen larruan jarrita, gizaki guztiok eskubide berak izan behar ditugula ikasi dute, bazterketa, bereizketa, diskriminazio eta injustizia sozialen iturburura gerturatu direlarik, horien urraketaren aurrean jarrera kritikoa erakutsi dute. Bide horretatik abiatuta, gizarte demokratiko batek izan behar dituen balioak eta jarrerak ezagutu eta praktikan jarri dituzte (errespetua, tolerantzia, elkartasuna, justizia, kooperazioa) eta egoera gatazkatsuei aurre egiteko ezinbesteko tresna bilakatu (Díez Gutierrez eta Rodríguez Fernández, 2018). Irtenbide bila aritu direnean, ordea, elkarrizketa eta negoziazioaren garrantziaz jabetu dira bizikidetzaarazoak eta interes ezberdinen norgehiagoka konpontzeko. Prozesu honetan gizabanakoaren parte-hartzea ezinbestekoa da, eta ikasleak herritar arduratsu eta aktibo bilakatu dira. Lan honetan agerian gelditu da gaur egungo gizarteak hartzen dituen erabakien atzean, sarritan aurreiritzi eta pentsamendu xenofobo, arrazista, sexista eta homofoboak ezkutatzen direla. Horrela, ikasleek giza eskubideak zapaltzen dituzten egoerak salatzeko gai izan dira, aniztasunean (kulturala, soziala) eta berdintasunean eraikitako gizarteak behar dituen oinarriak ezarri dituzte eta mundu globalizatuaren erronkei erantzuteko konpetentzia garatu dute. Bigarrenik, esperientzia didaktiko honek *Heziberri 2020* curriculumaren helburuak eta edukiak lantzeko aukera eman digu, eta Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasleek gerturatze esanguratsua egin dute. Horren harira, diziplina barneko Konpetentzia Sozial eta Zibikoan eta horrek dituen jakintza-eremu ezberdinetan sakondu dute, bai Gizarte Zientzietan bai Balio Sozial eta Zibikoetan, azken horren eragina nabarmena izanik12. Gizarte Zientziak jakintza-eremuari dagokionez, hainbat helburu bete dira; esate baterako, gizartean bizitzeak dakarren ardurak eta ikuspegi ezberdinak integratzeko zailtasunak gatazkak sor ditzaketela ikusi dute, desadostasun horiek konpontzeko jarrera kritiko, tolerante eta konstruktiboa izan behar dutela ohartaraziz eta giza eskubideen beharra azaleratuz. Bestalde, historia garaikidean murgildu dira, albisteen ulermenean sakontze aldera. Horretarako, berrien kokapenari eta testuinguratzeari erreparatu diote, gertakari horien kausetan eta ondorioetan sakontzeko. Amaitzeko, proposamen honen garapenean jarraitutako metodologia kontuan harturik, esan genezake talde-lanean jarduten ikasi dutela, Giza Eskubideetarako Hezkuntzako praktika hau lan kooperatiboan oinarritu baita, non guztion ekimena, parte-hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak izan diren. Curriculumaren edukiak azterturik, ikasleek lehen multzoko edukiei heldu diete, lana aurrera eramateko informazioa eskuratzeko, ustiatzeko, prozesatzeko eta helarazteko prozedurak garatu baitituzte, eta prozedurazko edukien garrantziaz jabetu dira. Bestalde, giza eskubideak bizikidetza-arauak diren heinean, hirugarren <sup>12. 236/2015</sup>eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea. multzora —Gizartean bizitzea— gerturatu dira, «herritartasuna baliatzean dituzten eskubide eta betebeharrekiko sentsibilitatea eta errespetua» barneratu baitute. Eduki multzo horren barnean, giza antolakuntza eta erakundetze-prozesuan ere sakondu dute, munduko herrialde ezberdinetan dauden gobernu motak aipatu eta aztertu dituztenean. Azkenik, populazioaren bilakaeran eta banaketan murgildu dira (demografia), egungo gizartean dauden emigrazio-fenomenoak aztertzeko. Halaber esan beharra dago, hein batean bigarren eta laugarren multzoko edukiak zeharka landu dituztela (Gure mundua eta haren kontserbazioa; Denboraren arrastoa), berriak espazioan eta denboran testuinguratu dituztenean, munduko geografian barneratu eta iraganera jo baitute erantzun bila. Horren harira, geografia politikoko eta historia garaikideko hainbat kontzeptu bereganatu dituzte, hala nola munduko hainbat herrialde, Bigarren Mundu Gerra osteko Europako testuinguruko ongizate-estatua eta joan den mendeko «gizon-emakumeen bizimodu eta gertaerak». Balio Sozial eta Zibikoen jakintza-eremuari dagokionez, helburuak osotasunean garatu dira. Hala, ikasleen balio-sistemaren gaineko hausnarketa sakona bideratu egin da, horiek bizikidetza posible egin behar dutela ohartaraziz. Gizakiak, soziala den heinean, beste pertsonekiko harremana ezinbestekoa du, norbanako baliosistema giza eskubideetan oinarritu behar dela ulertaraziz. Horrela, ikasleek desberdintasun soziala eta edozein motatako bazterkeria (generoa, jatorria, etnia, sinesmen, orientazio sexuala…) gailendu behar dela hauteman dute. Helburu horien harira, lehen eta bigarren zikloko edukiak landu dira, bereziki «Elkar ulertzea eta errespetua pertsonen arteko harremanetan» eta «Bizikidetza eta gizarte-balioak» eduki multzoak, beren azpigaiekin (giza eskubideak elkarbizitzarako markoa eta elkarbizitzarako balio sozialak). Bestalde, koebaluazioa aurrera eramanez, ikasleek beren ikasprozesua erregulatzen ikasi dute bai eta ikaskuntza-irakaskuntzan agertu diren arazoen-erronken gaineko hausnarketa egin ere, talde bakoitzaren potentzialtasuna, bertuteak, ahuleziak eta mugak identifikatuta eta kontziente izan da. Horrela, bai ikaslearen zein irakaslearen rolean sartu dira ikerketa-lana eta azalpenak eman dituztenean, hezkuntzako subjektu garrantzitsuenek dituzten ardurez jabetu dira eta etorkizuneko irakasleen autonomian aurrerapausoak eman dituzte (Padilla eta Gil, 2008). Aurreko orrialdeetan azaldutako esperientziaren emaitzak kontuan harturik, esan dezakegu ariketa hau oso baliagarria suertatu zaigula Euskal Herriak azken urteotan izandako gatazkari gerturatzea martxan jartzeko eta Adi-Adian programak behar dituen hasierako ezagutzak eraikitzeko eta modulu horrek dituen helburuetara gerturatzeko (enpatia, giza duintasuna, injustizienganako ikuspegi kritikoa, giza eskubideak, inklusioa, bizikidetza). Horrela, giza eskubideei buruz ikasleek dituzten aurrezagutzak eta aurreiritziak neurtzeko gai izan gara, eta gai honen inguruan gehiago jantzi ditugu, euskal gatazkaren biktimek jasandako eskubideen urraketa errazago ulertuz eta subjektu horiekin enpatizatuz. Hasierako hausnarketa honek aukera eskainiko die gure gertuko lehenaldi gorabeheratsuak —bizikidetzari dagokionez— gaur egun duen oihartzunaren gainean ikuspegi kritiko bat zabaltzeko, bai eta *memoria* edota *errelatoen borrokan* azaltzen diren alderdi kontrajarrien ikuspegiak bateratzen laguntzeko ere, amankomuneko espazio bat bilatuz eta kultura demokratiko eta toleranteetan sakonduz. Finean, eta Giroux-en (2004: 115) ideiari jarraiki, ezin da gizarte demokratiko bat eraiki ezta sostengatu, «paideia» demokratikorik gabe; hau da, demokrazia garatuko duten hiritar aktiboak behar ditugu, beren egunerokotasunaren praktika guztietan jokabide demokratikoak aurrera eramango dituztenak eta beren ikuspegiakosmobisioa balio demokratikoetan oinarrituko dutenak. Horretarako, eta ikusi dugunez, GEHk berebiziko garrantzia du. ## **Bibliografia** - ACNUDH (2004): *ABC. La enseñanza de los Derechos Humanos: Actividades prácticas para escuelas primarias y secundarias*, Naciones Unidas, Geneva. - Adorno, T. (1998): *Educación para la emancipación: conferencias y conversaciones con Hellmut Becker (1959-1969)*, Ediciones Morata, Madril. - Amnistía Internacional (2012): *Educación en Derechos Humanos en España. Algo más que una asignatura*, Amnistía Internacional, Madril. - Argibai, M. *et al*. (2011): *Educación para la Ciudadanía. Informe sobre la situación en ocho comunidades autónomas*, Hegoa - Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. - Baigorri, J.A. *et al*. (2000): *Los Derechos Humanos. Un Proyecto Inacabado*, Ediciones Del Laberinto, Madril. - Barba, J.B. (1997): *Educación para los Derechos Humanos*, Fondo de Cultura Económica, Mexiko. - Barton, K.C. (2015): «Young adolescents' positioning of human rights: Findings from Colombia, Northern Ireland, Republic of Ireland and the United States», *Research in Comparative and International Education*, 10(1), 48-70. - Bizquerra, R. (2004): *Metodología de la investigación educativa*, La Muralla, Madril. - Brewer, J. eta Hayes, B.C. (2011): «Post-conflict societies and the social sciences: a review», *Contemporary Social Sciences*, 6(1), 5-18. - Brown, G.; Langer, A. eta Stewart. F. (2011): «A Typology of Post-conflict Environments», Centre for Research on Peace and Development, Working Paper n°1. - Buckland, P. (2005): *Reshaping the future: Education and post-conflict reconstruction,* Banco Mundial, Washington. - Candamil, P.G.; Sánchez, A.C. eta Silva, M.Y. (2014): «Educación en derechos humanos: revisión en perspectiva desde Europa, Asia Central, Norteamérica, Latinoamérica y Colombia», *Revista Vía Iuris*, 16, 87-117. - Calderón-Martínez, A.X. (2017): «La educación en derechos humanos, un aporte al postconflicto», *Dixi*, 19(25), 41-48. - Camps, V. (2016): «El declive de las instituciones», *Cuadernos de Alzate*, 48-49, 211-222. - Díez Gutiérrez, E.J. eta Rodríguez Fernández, J.R. (2018): *La «polis» secuestrada. Propuestas para una ciudad educadora*, Trea, Gijon. - Freire, P. (2005): *Pedagogía del oprimido*, Siglo XXI, Madril. - ––––––––––, (2009): *La educación como práctica de la libertad*, Siglo XXI, Madril. - FRIDE (2006): *El posconflicto bajo el prisma de las víctimas,* Autor, Madril. - Fitzpatrick, J. (2006): «An evaluative case study of the dilemmas experienced in designing a self-assessment strategy for Community Nursing students», *Assessment & Evaluation in Higher Education*, 31(1), 37-53 - Galtung, J. (1999): *Tras la violencia, 3R: reconstrucción, reconciliación, resolución: afrontando los efectos visibles e invisibles de la guerra y la violencia*, Bakeaz, Gernika. - Gibbs, G. (1999): «Using assessment strategically to change the way students learn», in S. Brown eta A. Glasner (ed.), *Assessment matters in Higher Education*, McGraw-Hill Education, Buckingham, 41-53 - Gil, J. eta Padilla, MªT. (2009): «La participación del alumnado universitario en la evaluación del aprendizaje», *Educación XX1*, (12), 43-65. - Giroux, H. (2004): *The Terror of Neoliberalism: Authoritarianism and the Eclipse of Democracy*, Garamond Press, Aurora. - González Gallego, I. (ed.). (2010): *El nuevo profesor de secundaria: La formación inicial docente en el marco del espacio europeo de educación superior*, Graó, Bartzelona. - Guglielmucci, A. (2017): «El concepto de víctima en el campo de los derechos humanos: una reflexión crítica a partir de su aplicación en Argentina y Colombia», *Revista de Estudios Sociales*, 59, 83-97. - Harto de Vera, F. (2005): *Investigación para la Paz y Resolución de Conflictos,* Tirant Lo Blanch, Valentzia. - Hearty, K. (2018): «Victims of human rights abuses in transitional justice: hierarchies, perpetrators and the struggle for peace», *The International Journal of Human Rights*, 22(7), 888-909. - Hernández Cardona F.X. (2005): *Didáctica de las Ciencias Sociales, Geografía e Historia*, Graó, Bartzelona. - Hernández Cardona F.X. eta Feliu, Mª. (2011): *12 ideas clave. Enseñar y aprender historia*, Graó, Bartzelona. - Ivizate, D.M. (2012): «La pedagogía de Bertrand Russell», *Letral: revista electrónica de Estudios Transatlánticos*, 5(2), 135-145. - Junne, G. eta Verkoren, W. (ed.) (2005): *Postconflict development: Meeting new challenges*, Lynne Rienner Publishers, Londres. - Karabulut, ÜS. (2012): «How to teach critical-thinking in social studies education: an examination of three NCSS journals», *Eurasian Journal of Educational Research,* 49, 197-214. - Kerr, D. (1999): *Citizenship Education in Primary Schools*, Institute for Citizenship Studies, Londres. - ––––––––––, (2008): «Research on Citizenship Education in Europe: A Survey», in V.B. Georgi (ed.), *The Making of Citizens in Europe: New Perspectives on Citizenship Education*, Bpb, Bonn, 167-178. - Kerr, D. eta Losito, B. (2010): *Strategic support for decision makers: Policy tool for education for democratic citizenship and human rights*, Council of Europe, Estrasburgo. - Levin, L. (1999): *Derechos humanos: preguntas y respuestas*, Unesco-Bakeaz, Bilbo. - Levinson, R. (2006): «Towards a Theoretical Framework for Teaching Socio-Scientific Controversial Issues», *International Journal of Science Education,* 28(10), 1.201- 1.204. - Longo, O. *et al*. (2017): *Euskadiko Gazteak 2016*, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz. - López Facal, R. eta Valls, R. (2012):«La necesidad cívica de saber historia y geografía», in N. De Alba, F. García eta A. Santisteban (ed.), *Educar para la participación ciudadana en la enseñanza de las Ciencias Sociales*, Asociación Universitaria de Profesorado de Didáctica de las Ciencias Sociales, Sevilla, 185-192. - Raúl López Romo, R. (2015): *Informe Foronda. Los efectos del terrorismo en la sociedad vasca (1968-2010)*, La Catarata, Madril. - Magendzo, A. (2006): *Educación en Derechos Humanos: Un desafío para los docentes de hoy,* Lom Ediciones, Santiago. - Magendzo, A. eta Toledo, M.I. (2009): «Educación en Derechos Humanos: Curriculum Historia y Ciencias Sociales del 2° año de Enseñanza Media. Subunidad "Régimen militar y transición a la democracia"», *Estudios pedagógicos*, 35(1), 139-154. - ––––––––––, (2015): «Educación en derechos humanos: Estrategia pedagógica-didáctica centrada en la controversia», *Revista Electrónica Educare*, 19(3), 1-16. - Marcuse, H. (1993): *El hombre unidimensional*, Editorial Planeta, Bartzelona. - Marina, J.A. (2005): «Precisiones sobre la educación emocional. *Revista interuniversitaria de formación del profesorado*», 19(3), 27-43. - Maslow, A. (ed.) (1998): *Toward a psychology of being*, Wiley & Sons, New York. - Minguez, X.; Alzate, R. eta Sánchez, M. (2015): «Una aproximación psicosocial al conflicto vasco como sistema dinámico», *Universitas Psychologica*, 14, 563-578. - Molina, F. eta Pérez, J.A. (2015): *El Peso de la identidad. Mitos y ritos de la historia vasca*, Marcial Pons-Instituto Valentín de Foronda, Madril. - Mujica, R. (2002): «La metodología de la educación en derechos humanos», *Revista IIDH*, 36, 341-364. - ––––––––––, (2007): «¿Qué es educar en derechos humanos?», *Revista DEHUIDELA*, 7, 21- 36. - Nicolai, S. eta Triplehorn, C. (2003): «The role of education in protecting children in conflict», *Network Paper: Humanitarian Practice Network (HPN)*, 42, 1-36. - Padilla, Mª.T. eta Gil, J. (2008): «La evaluación orientada al aprendizaje en la Educación Superior: condiciones y estrategias para su aplicación en la docencia universitaria», *Revista española de pedagogía*, 241, 467-486. - Pagès, J. eta Santisteban, A. (2010): «La educación para la ciudadanía y la enseñanza de las Ciencias Sociales, la Geografía y la Historia», *Íber: Didáctica de las Ciencias Sociales, Geografía e Historia*, 17(64), 8-18. - Pérez Aguirre, L. (1999): *Los valores democráticos en la educación y la transformación social*, IIDH, San José. - Pujolàs, P. (2012): «Aulas inclusivas y aprendizaje cooperativo», *Educatio Siglo XXI*, 30(1), 89-112. - Rodino, A.M. eta Brenes, R. (2005): *La dimensión pedagógica de la educación en derechos humanos. El modelo educativo del IIDH*, IIDH, San José. - San Pedro, P. (2006): «El posconflicto bajo el prisma de las víctimas», *Desarrollo en Perspectiva,* 2, (2006). - Sandín, M.P. (2003): *Investigación cualitativa en Educación. Fundamentos y tradiciones*, McGrawHill, Madril. - Schwartz, S.H. (2010): «Basic values: How they motivate and inhibit prosocial behavior», in M. Mikulincer eta P. Shaver (ed.), *Prosocial motives, emotions, and behavior: The better angels of our nature*, American Psychological Association, Washington DC, 221-241. - Schweisfurth, M.; Lynn D. eta Clive H. (edk.) (2002): *Learning Democracy and Citizenship: International experiences,* Symposium Books, Oxford. - Stockemer, D. (2019): *Quantitative methods for the Social Sciences*, Springer, Cham. - Traverso, E. (2007): *El pasado. Instrucciones de uso. Historia, memoria, política*, Ediciones Jurídicas y Sociales SA, Madril. - Unesco (2012): *Educación en derechos humanos en la escuela primaria y secundaria: guía de autoevaluación para gobiernos*, Naciones Unidas, Geneva. - Vázquez, F. (2001): *La Memoria Como Acción Social. Relaciones, significados e imaginario*, Paidós, Bartzelona.
aldizkariak.v1-3-626
{ "domain": "zientziak eta natura zientziak", "id": "ikergazte_v_zientziak-eta-natura-zientziak_12", "issue": null, "year": "2023", "license": "cc-by-sa 3.0", "source": "ikergazte", "edition": "v" }
# **Botikaz betetako hidrogelen 3D inprimaketa: erreologia-inprimatze baldintzen harremana** Itziar Insua<sup>1</sup> , Oliver Etzold<sup>2</sup> , Marcelo Calderón2,3 , Robert Aguirresarobe<sup>1</sup> *<sup>1</sup>POLYMAT eta Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Saila, Kimika Fakultatea UPV/EHU, Manuel Lardizabal hiribidea 3, 20018. Donostia / San Sebastian.* *<sup>2</sup>POLYMAT eta Kimika Aplikatua Saila, Kimika Fakultatea UPV/EHU, Manuel Lardizabal incidenciahiribidea 3, 20018. Donostia / San Sebastian.* > *3 IKERBASQUE, Basque Foundation for Science, 48013. Bilbo.* *a itziar.insua@ehu.eus, b [oliver.etzold@polymat.eu,](mailto:broberto.hernandez@ehu.eus) <sup>c</sup>[m](mailto:coliver.etzold@polymat.eu)arcelo.calderon@polymat.eu, [d](mailto:dmarcelo.calderon@polymat.eu) roberto.hernandez@ehu.eus* ### *Laburpena* 3D inprimaketaren bidez hidrogelak prozesatzeko gaitasuna oso interesgarria da osasunaren hainbat arlotan. Horregatik, hidrogelak erabiltzea proposatu da, medikamentu inprimatuak sortzeko. Hala ere, ehuningeniaritzako aplikazioetan ez bezala, farmazia-inprimaketak kontrol zehatzagoa eskatzen du prozesu osoan. Lan honetan, materialaren eta prozesuaren alderdi erreologikoak erabiltzen ditugu inprimatutako farmakoak lortzeko behar diren inprimaketa-baldintzak ezartzeko. Horretarako, botikekin nahastutako hidrogelak erabiltzen ditugu, eta horien propietateak aztertzen ditugu, jariakortasunari eta biskoelastikotasunari dagokienez. Bukatzeko, erabilitako inprimaketa parametroak simulazio baten bitartez iragartzen saiatu egin da. Hitz gakoak: 3D inprimaketa, erreologia, hidrogelak, botikak ## *Abstract.* *The ability to process hydrogels through 3D printing is very interesting in numerus health-related areas. It has therefore been proposed to use hydrogels to produce printed medicines. However, unlike textile engineering applications, pharmaceutical printing requires more thorough control throughout the process. In this work, we use the reological aspects of the material and process to establish the printing conditions necessary for the obtaining of printed drugs. For this we use hydrogels mixed with medicines, and examine their properties in terms of fluidity and viscoelasticity. Finally, attempts have been made to predict the printing parameters used through a simulation.* *Keywords: 3D printing, reology, hydrogels, medicines* ## **1. Sarrera eta motibazioa** Azken urteotan, hidrogelen garapenak interes handia piztu du bioteknologiaren eta osasunaren arloetan. Izan ere, hidrogelek aplikazio terapeutiko askoren beharrak betetzen dituzte, propietate biologikoak eta biodegradagarriak dituztelako. Gainera, bere propietate mekanikoak organismo bizidunen uhinen antzekoak izan daitezke egitura kimiko eta fisikoa aldatzean. Espero da hidrogelen propietate mekanikoak molda daitezkeela, eta funtzio garrantzitsua izango dutela mekanobiologia paradigmak inplementatzeko ehun-ingeniaritzan.<sup>1</sup> Uhinen teknologiaz gain, hidrogelen propietate horiek osasunaren beste arlo batzuetara ere hedatu dira. Adibidez, farmako berrien garapenean hidrogelak erabiltzen hasi dira osasun pertsonalizatuaren paradigma berriari aurre egiteko. Kontze ptu berri horren arabera, pertsona bakoitzak behar dituen farmakoak konbinatu beharko lirateke. Helburu hori lortzeko, material egokiak eta fabrikazio-teknikak modu sinergikoan konbinatu behar dira, tokian eta unean sendagaiak ekoitzi ahal izateko. Azkenaldian hidrogelak erabiltzea proposatu da, 3 dimentsiotan inprimatutako botikak sortzeko. <sup>2</sup> 3D inprimatzeko teknikak hainbat osagai aktibo nahastea ahalbidetzen du, haien izaera kimikoa eta farmakologikoa edozein dela ere; izan ere, osagai bakoitza farmakoaren barruan kokapen desberdinetan kokatzeko gaitasuna duen teknika baita. Hala ere, kontrol zehatza beharrezkoa da, substantzia aktiboaren azken kontzentrazioa espazio-bereizmenaren mende baitago. Lan honetan, materialaren eta prozesuaren alderdi erreologikoak (erreologia materialen fluxua eta deformazioa ikertzen duen zientzia izanda) erabiltzen ditugu inprimatutako pilulak lortzeko behar diren inprimaketa-baldintzak ezartzeko. Inprimatzeko baldintzak inprimaketa-motaren araberakoak dira. Gure kasuan, airez lagundutako estrusio-inprimaketa erabili dugu. Teknologia honen bidez, materiala inprimaketa-hodi batetik ateratzen da eta, ondoren, nahi den forma geruzaz geruza lortzen da, materiala modu egokian egonkortuz. Bi baldintza horiek, fluxua eta egonkortzea, materiaren propietate biskokelastikoekin lotuta daude.3,4 Lan honetan botikekin nahastutako hidrogelak erabili ditugu eta horien fluxuan eta biskoselastikotasunean dituzten propietateak aztertu ditugu. Azkenik, elementu finituen simulazio bat egin da zeinak akatsik gabeko laginetarako inprimaketaparametro optimoak aurreikusten dituen. Horretarako, lehenik, parametroen optimizazioa egin zen, eta emaitzak simulazioaren emaitzekin alderatu dira. ## **2. Atal esperimentala** Botikaz betetako hidrogelak lortzeko karboximetil zelulosa (CMC) eta glizerola urarekin nahastuz lortu ziren, 1. taulan ikusten diren proportzioetan. Hidrogelak botika modelo batekin bete ziren, Atenolol-arekin, hain zuzen. Atenolola antagonista beta-adrenergikoa da. 5 Beta blokeatzaile botika hau tentsio arterial gehiegizkoa eta bularreko ondoeza tratatzeko erabiltzen da. Beta blokeatzaileek, atenololak adibidez, adrenalinak bihotzeko eta odol-hodietako beta hartzaileei eragitea eragozten dute. Hidrogel hauen nomeklatura nahiko erraza da, lehenik osagai nagusia adierazten da, GLY kasu honetan glizerolari erreferentzia eginez. Hurrengoa osagai aktiboa da, non A bokala Atenololari dagokio. Azkenik, agertzen den zenbakiak Atenolol kopuruari egiten dio erreferentzia. | Lag | Nomenklatura (GLY-A-X) | Osagaien kontzentrazioa (% pisuan) | | | | | |-----|------------------------|------------------------------------|-----------|-----|----------|--| | ina | | CMC | Glizerola | Ura | Atenolol | | | 1 | GLYA0 | 12,5 | 82,5 | 5 | - | | | 2 | GLYA2 | 12,5 | 80,5 | 5 | 2 | | | 3 | GLYA8 | 12,5 | 74.5 | 5 | 8 | | **1. taula. Lortutako hidrogel ezberdinen konposizioa**. Materialen ezberdintasun nagusia Atenolol kopuruan dago. 2. laginean botikaren kontzentrazioa disolbagarritasun mugatik behera dago, hau da, botika hidrogelan disolbatuta dago. 3. laginean aldiz, materiala muga horretatik gora dago eta hortaz, botika hidrogelan sakabanatuta dago. Hidrogelaren egituran, osagaiek gel fisikoak sortzen dituzte, hau da, molekulen artean ez dira lotura kobalenterik sortzen, hidrogeno loturak baizik. Hidrogeno lotura hauek modu azkar eta itzulkor batean sortu eta desegin daitezke, hidrogelaren erantzun erreologikoa aldatuz. Materialaren egitura hidrogeno lotura emaile eta hidrogeno lotura hartzaileak tartekatuz sortzen da, 1. irudian ikusten den modura. **1. irudia. Gel fisikoen sorreraren adierazpen eskematikoa.** Lortutako materialen azterketa erreologikoak Anton Paar MC 101 Tortsio-erreometro batean lortu ziren xafla paraleloak erabiliz, bai fluxu jarraian bai fluxu oszilatzailean eginez. Botikaz betetako hidrogelen 3D inprimaketa 3D-Bioplotter (Developer Series, EnvisionTEC) inprimagailua erabiliz egin ziren eta irteeraren diametroa 0.4 milimetrokoa izan zen. ## **3. Emaitzak eta eztabaida** #### **3.1. Hidrogelen azterketa erreologikoa** Botikaz betetako hidrogelen inprimagarritasuna ulertzeko, materialen azterketa erreologikoa egin zen modu ezberdinetan. 3D inprimaketan, materiala kapilare batetik isuri egin behar da eta horretarako hidrogelaren egitura desegin behar da materialaren fluxua ahalbidetzeko.6 Portaera hau materialari deformazio ekorketak eginez aztertu zen (2. irudia, a). Behin materialaren fluxua aztertuta, materialak inprimatutako forma mantentzeko duen ahalmena aztertu zen. Prozesu honek bi aldagai nagusi ditu: hidrogelaren berezko propietate biskoelastikoak eta hidrogela sortzeko behar den denbora. Horretarako bi azterketa erreologiko ezberdin egin ziren. Materialaren biskoelastikotasuna aztertzeko maiztasun ekorketak egin ziren 25 ºC-tan (2. irudia, b) eta hidrogelen sarearen zinetika aztertu zen (3. irudia). ![](_page_2_Figure_7.jpeg) **2. irudia. a) Ezkerrean deformazio ekorketa ikertutako hiru laginentzako. Lehenengoa botika gabekoa, bigarrena Atenolol kontzentrazio baxukoa eta hirugarrena kontzentrazio handikoa izanda. b) Eskubian maiztasun ekorketa ikus daiteke. Ekorketa bakoitzarentzat 3 aldiz neurtu da lagin berea, baita formulazio bereko beste 2 lagin. Guztira 9 erreplika egin dira datu erreproduzigarriak lortzeko.** Ezkerreko grafikoan ikusi daitekeen bezala, materialek portaera lineala erakusten dute deformazio balio txikietan, non elastikotasun modulua (G') likatasun modulua (G'') baino altuagoa den. Hortaz, materialek solido biskoelastikoen portaera erakusten dute. Gainera, botika gehitzean, materialaren modulua nabarmenki igotzen da. Deformazio altuetan (%100), ordea, G''-a G' baino haundiagoa izaten da; hau da, likido moduko izatera erakusten du materialak. Portaera aldaketa honek, materialaren inprimatzea ahalbidetzen du, deformazio hauek baitira inprimatze hodiaren barruan ematen direnak. Portaera hau botikaz betetako zein bete gabeko hidrogeletan ematen da. Eskubiko grafikoan hidrogelek portaera nagusiki solidoa (G'>G'') erakusten dute maiztasun guztietan. Emaitza hauek bat datoz gel fisiko baten portaerarekin. Atenolol kopuruaren eragina aztertuz, disolbagarritasun limitetik behera, elastikotasun txikiko solido bezala portatzen da, eta material txuritik (bete gabeko materialetik) ez da asko aldentzen. 3. lagina aldiz, portaera solido nabarmena aurkezten du, izan ere, Atenolol partikula solidoek bigarren egitura bat sortzen dute, horrela hidrogelaren egitura trinkotuz. Ezberdintasun hauek inprimatutako pilulen portaerarekin lotu daitezke, 3.2 atalean ikusiko den moduan. ![](_page_3_Figure_3.jpeg) **3. irudia. Laginen denbora profila. Materialaren egituraren berreskuraketa ikusi daiteke denboraren arabera.** 3. irudiko esperimentu hauek hiru zati dituzte. Lehenengoan anplitude txikiko deformazioak (deformazio lineal eremuan) aplikatzen zaizkio hidrogelari eta horrela bere egitura ez da deformazioagatik eraldatzen. Hortaz, hasierako portaera solidoa (G'>G'') ikusten da lagin guztietan. Bigarren zatian aldiz, zona linealetik kanpoko deformazioak aplikatzen dira, hidrogelaren egitura deseginez (G''>G'). Hirugarren zatiak hidrogelaren formakuntzaren zinetikari buruzko informazioa ematen digu. Ikusi daitekeen bezala, 1.go eta 2. laginetan berreskurapen prozesu hau oso mantsoa da. 3. laginean aldiz, berreskurapena bat-batekoa da, hidrogelaren itzulgarritasuna frogatuz. Sarearen birformazioa oso azkarra da. Hara ere, kasu guztietan moduluek ez dute bere hasierako balioak berreskuratzen, sortutako 3d sarea puskatzerakoan materialan aldaketa bat ematen dela frogratuz. ## **3.2. Botikaz betetako hidrogelen inprimaketa** Behin hidrogelen ezaugarri erreologikoak aztertuta, hidrogel hauen inprimagarritasuna frogatu zen. Horretarako hidrogelak giro tenperaturan airez lagundutako estrusio inprimagailu baten bidez inprimatu ziren eta lortutako egiturak 4. irudian ikusi daitezke. ![](_page_4_Picture_3.jpeg) **4. irudia. Lortutako hidrogelen inpresioak.** Nahiz eta programatutako egitura berdina izan, zilindro bat, lortutako inprimakiak forma ezberdina erakusten dute. Botika gabeko laginak ez du forma mantentzen eta tanta forma hartzen du. Atenolol kopuru txikiko lagina, forma mantentzeko gai da baina lortutako bereizmen maila txikiagoa da 3. laginarekin konparatzen badugu. 3. lagina erabiliz bereizmen maila handitu zen, eta mikroporoak lortzea lortu genuen. Gure ustez, 2. irudian ikusitako propietate erreologikoen arabera, beraien G' balioak oso baxuak dira eta horregatik ezin da bereizmen maila egokia lortu . %8 Atenolol duen laginak ordea, forma mantentzeko gai da eta bereizmen maila egokia, izan ere, bere moduluek eta hauek berreskuratzeko ahalmenak materiala kokatutako tokian eustea ahalbidetzen du. #### **3.3 Hidrogelen inprimaketa - parametroen optimizatzea** 3D inprimaketan egindako hurrengo urratsa parametroak optimizatzea izan zen. Parametroen optimizazioaren atzean, material bakoitzerako geruzen arteko abiadura eta presioa optimizatzea izan zen ideia, eta datu horiek simulazioarekin lortutako parametro idealekin alderatzeko erabiltzea. Helburu horrekin, taulako datuen grafikoak egin ziren (adibidea 2. taulan ikus dezakegu). **2. taula. Nahasketa bakoitzerako egindako inprimaketa-parametroen optimizazioaren adibidea. GLYA2 2. Laginarentzako erabilitako nomenklatura da. Forma berdeak baldintza horietarako materiala modu ezin hobean inprimatu zela esan nahi du. Horiak, bestalde, materiala inprimagarria zela esan nahi du, baina lortutako pilula ez zen ideala. Azkenik, gorriak materiala ezin zela ongi inprimatu esan nahi zuen, bai presio/abiadura baxuegia ezartzen zelako edota material gehiegi ateratzen zelako.** | GLYA2 | Pressure (bar) | | | | | |---------|----------------|----------|----------|-----|--| | Speed | 1,2 | 2 | 2,1 | 3,6 | | | 10 mm/s | Х | <b>√</b> | Х | Х | | | 20 mm/s | X | ✓ | <b>√</b> | X | | | 30 mm/s | X | | <b>√</b> | X | | | 40 mm/s | Х | ✓ | <b>√</b> | Х | | | 50 mm/s | Χ | Χ | Χ | ✓ | | Datuen interpretazioa nahiko erraza da, koloretako legenda aplikatuta. Honako taula guztietan eredu argi bat ikus dezakegu: inprimatzeko baldintza onak diagonalean agertzen dira beti. Jokabide horretatik atera dezakegun ondorio zuzen eta logikoa da inprimatze-egoera ona lortzeko, presioa eta abiadura proportzionalki egokitu behar direla. Gainera, patroi bat ikus daiteke botiken kontzentrazioaren eta inprimatzeko baldintza optimoen artean. Biotintak elastikoagoak dira botiken kontzentrazioa handitzen den heinean, eta presio eta abiadura handiagoak behar dira horiek bereizmenmaila altuarekin inprimatzeko. Inprimatzeko parametro optimoen datuak 5. irudian laburbildu dira. Irudi honetan ikus ditzakegu materiala inprimatzeko parametro optimoak batuta (ikono berdeak tauletan). Presiografikoan (eskubian) argi ikusten da joera non, botiken kontzentrazioa handitu ahala, ![](_page_5_Figure_9.jpeg) **5. irudia. Formulazio bakoitzeko inprimaketa baldintza optimoak.** materialak presio handiagoko balioak behar dituen. Abiaduraren grafikoan (ezkerrean), ordea, badirudi joera ez dela hain argia. Materiala inprimatzeko hainbat abiadura-balio daude. Hala ere, logikoa dirudi, lehen azaldu dugun bezala, presioa handitzen den heinean abiadura ere handitu behar izatea, inprimagailuaren muturretik material gehiegi ez ateratzeko. Grafiko honek inprimaketa-grafikoak ematen duen informazio bera erakusten du. #### **3.4 Inprimaketa parametroen simulazioa** Elementu finituen simulaziorako eraikitako eredua errazena da. <sup>7</sup> Geometria eraikitzeko puntaren dimentsioak baino ez ditu behar, 6. irudian agertzen den moduan. Geometria eraiki ondoren, materialak haien likatasun kurbaren arabera zehazten dira , horrela, emaitzak materialaren arabera aurkezteko. Modeloarekin hainbat parametro simulatu ziren. Hasteko, 7. irudian adierazten den moduan, materialak punta ateratzeko duen abiadura kalkulatzen da. Simulazio programak 2D eta 3D grafikoak egiten ditu. ![](_page_5_Figure_15.jpeg) **6. irudia. Inprimatzeko erabilitako pitaren geometria.** ![](_page_6_Figure_1.jpeg) **7. irudia. 2D (ezkerrean) eta 3D (eskuinean) grafikoak, 3. Laginarako baldintza jakin batzuetan simulatuz lortutako abiadurak. Pitako paretarekin marruskaduragatik sortutako abiaduraren gradientea. Abiadura handiena pitako erradiorik txikienaren erdian lortzen da.** 7. irudiak muturreko abiadurari buruzko informazioa ematen du. Zentzuzkoa da pentsatzea abiadura handiena puntaren erdian lortzen dela, hormaren marruskadura ez baita hain eraginkorra. Gainera, abiadura handitu egiten da materiala puntara iristen den heinean, erradioa gutxitzen denean materialak abiadura handiagoak lortzen ditu-eta. 2D eta 3D grafikoez gain, 1D grafikoa ere lor daiteke pitaren puntaren batez besteko abiadurarekin 8. irudian ikus daitekeen moduan. ![](_page_6_Figure_5.jpeg) **8. irudia. Lagin bakoitzarentzako pitaren puntan lortutako batez besteko abiadurak.** Pitaren puntaren batez besteko abiadura materialaren eta presioaren araberakoa da, espero zen bezala. Hala ere, abiadura-aldaketa nahasketen likatasuna kontuan hartuta ez da hain ideala. Likatasun baxueneko nahasketak botika gabekoak dira eta, logikaz, nahasketa hauek abiadura handienetara iritsi beharko lukete. Beste aldetik, joera argia ikusten da: presioa handitu ahala, abiadura ere handitu behar da. Hala ere, hiru laginetarako lortutako balioak baxuegiak dira. Nahiz eta balio txikiak erakutsi, joera esperotakoa da. Azkenik, esan dezakegu simulazioarekin lortutako abiadura-balioak inprimatzeko erabiltzen diren abiaduren maila berean daudela (1-50 mm/s), eta hori aurrerapen handia da. Hala ere, argi ikus dezakegu simulazioak oraindik hobeto egokitu behar duela biotinta konplexuen portaerara, balioak ez baitatoz bat abiadura optimoekin. Hortaz, gai honi buruzko etorkizuneko ikerketetan hobetzeko aukera dago. ## **4. Ondorioak** Lan honetan botika kargak hidrogelen propietatetan eta beraien inprimagarritasunean duten eragina aztertu da. Emaitza erreologikoen arabera, nahiz eta botika sakabanatuta egon, hau da, bere disolbagarritasun mugatik gora egon, honek ez ditu bere fluxu ezaugarriak murrizten. Aldiz, bere propietate biskoelastikoak hobetzen dira, bai azkeneko elastikotasun modulua eta honen berreskurapena ere. Izan ere, G'-ren balioa altua eta honen berreskurapena bat-batekoa izateak inprimatutako laginaren bereizmen maila hobetu du. Simulazio-ereduarekin erlazionatuta, ikus daiteke ez dela egokitzen ikertutako inprimaketaparametro optimoetara, seguruenik materialaren konplexutasunagatik. Lortutako emaitzak hain zehatzak ez diren arren, esan beharra dago ikerketa honekin prozesuen modelizazioaren sistematizazioa lehen baino gertuago gaudela, materialetarako lortutako joerak espero zirenak baitira. ## **5. Etorkizuna** Lan honetan prestatutako nahasketen karakterizazio sakon bat egin da, baita 3D inprimaketa prozesua iragartzeko saiakera bat ere. Hala ere, argi dago oraindik lan asko dagoela egiteko. Etorkizunean urrats hauek jarraitu daitezke: Karakterizazio fisiko eta morfologia azterketa gehiago egin daitezke hidrogelen egitura hobeto ulertzeko. 3Dko inprimaketari dagokionez, nahiz eta pilulen inprimaketa ona lortu den, oraindik ere bereizmen hobea bilatzen da, eta hori lor liteke parametroen optimizazioa inprenta-prozedurari aplikatuz. Azkenik, simulazioak ez du espero bezala funtzionatu, nahiz eta lortutako parametroak errealitatetik ez dauden hain urrun. Horrela, gaia sakonago ikertu behar da simulazioa egokitzeko eta konpontzeko arrazoia aurkitzeko. ## **6. Eskerrak** Ikerketa hau Esko Jaurlaritzako ELKARTEK (KK-2019/00048) programaren, Doktoratu Aurreko programaren, hazkunde-faktoreetan aberatsak diren biomaterialetan oinarritutako oftalmologia ehunen birsorkuntza KERAMNIOGEL (Exp. zenbakia 2022333039) programaren eta osasun arloak emandako osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdiaren bitartez burutu da. ## **7. Erreferentziak** - (1) A. Forget, R. A. Pique, V. Ahmadi, S. Lüdeke, and V. P. Shastri, "Mechanically tailored agarose hydrogels through molecular alloying with β-sheet polysaccharides.," *Macromol. Rapid Commun*., vol. 36, no. 2, pp. 196–203, Jan. 2015, doi: 10.1002/MARC.201400353. - (2) O. Ivanova, C. Williams, and T. Campbell. (2013) "Additive manufacturing (AM) and nanotechnology: Promises and challenges*," Rapid Prototyp.* J., vol. 19, no. 5, pp. 353–364. doi: 10.1108/RPJ-12-2011-0127. - (3) Zuidema J. M., Rivet C. J., Gilbert R. J., eta Morrison F. A. (2014), A protocol for rheological characterization of hydrogels for tissue engineering strategies, *J. Biomed. Mater. Res*. - Part B Appl. Biomater., Vol. 102, no. 5, 1063–1073, 1063. - (4) Kanai H., Navarrete R. C., Macosko C. W., eta Scriven L. E. (1992), Fragile networks and rheology of concentrated suspensions, *Rheol. Acta*, Vol. 31, no. 4, 333–344, 333. - (5) N. Rouge et al. (1998). "Comparative pharmacokinetic study of a floating multiple-unit capsule, a high-density multiple-unit capsule and an immediate-release tablet containing 25 mg atenolol," *Pharm. Acta Helv*., vol. 73, no. 2, pp. 81–87. doi: 10.1016/S0031-6865(97)00050-2. - (6) TA Instruments, Understanding Rheology of Structured Fluids, (2021), *TA instruments*, 1-11. - (7) C. M. Ionescu, I. R. Birs, D. Copot, C. I. Muresan, and R. Caponetto (2020) "Mathematical modelling with experimental validation of viscoelastic properties in non-Newtonian fluids," *Philos. Trans. R. Soc. A*, vol. 378, no. 2172. doi: 10.1098/RSTA.2019.0284.